Sentence Similarity
sentence-transformers
Safetensors
xlm-roberta
feature-extraction
dense
Generated from Trainer
dataset_size:24775
loss:MultipleNegativesRankingLoss
Eval Results (legacy)
text-embeddings-inference
Instructions to use cuadron11/parleus-v2-ft with libraries, inference providers, notebooks, and local apps. Follow these links to get started.
- Libraries
- sentence-transformers
How to use cuadron11/parleus-v2-ft with sentence-transformers:
from sentence_transformers import SentenceTransformer model = SentenceTransformer("cuadron11/parleus-v2-ft") sentences = [ "Zein helburu zehatz ezartzen du Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legeak 2030erako Espainiako ekonomiaren isurpenen murrizketari dagokionez?", "Eskerrik asko, presidente andrea. Legebiltzarkideok. Gaur eztabaida-gai dugun ekimenak urte erdi baino gehiagoko antzinatasuna du, guztiok dakigunez, covid-pandemia bezala azkar baino azkarrago aldatzen den zerbaiten gaiari buruz. Beraz, agian zaharkituta geratu dela pentsatu beharko litzateke. Hala ere, egungo egoerak, egungo koiunturak, edukiarazten dio zentzua eztabaida honi, eta inoiz baino egokiagoa da oraintxe bertan. Izan ere, egun hauetan, hain zuzen, Espainiako Gobernua barnealdeetan maskarak kentzea planteatzen ari da, hain justu jarraian. Kasualitatea izango da helburu horretarako Ciudadanosek duela egun gutxi interpelazio bat egin izana Gobernuari Diputatuen Kongresuan. Hala ere, ekimen honi zuzenketa egiteko zuhurtzia eduki zuen gure talde parlamentarioak bere garaian; ez maskara bai edo maskara ez eztabaidaren harira, baizik eta une bakoitzean eskuragarri dauden ebidentzia zientifikoen esanera aritzeaz. Irizpide hori iruditu zitzaigun eta iruditzen zaigu oraindik ere arduratsuagoa eta zentzudunagoa dela. Eta, beraz, gure zuzenketa −gaur ere, sei hilabete geroago− guztiz baliozkoa dela deritzogu. Irizpide hori aplikatuta, uste dugu gaur egun egokiena ikasgeletako maskarak kentzea dela, ez baitago inolako azterketarik maskarak barnealdeetan duen baliagarritasuna argi eta garbi berresten duenik; eta iruditzen zaigu zientziaberme argirik ez duen murrizketa oro ezabatu egin behar dela, babestu beharreko ondasun handiagoa delako norbanakoaren askatasuna, baiki, Europako beste herrialde batzuetan dagoeneko gertatu den bezala. Maskarak kendu egin dira jolastokietatik, eta Hezkuntzako sailburuak berak aitortu du horrek ez duela kutsatzeen gorakada nabaririk erakarri. Eta guztiok dakigu nolakoa izaten den haur txikien eskola bateko jolastokia. Egia da batzuk kanpoaldekoak izaten direla, partzialki behintzat, baina egia da, halaber, haurrak korrika ibiltzen direla, salto egiten dutela, oihuka aritzen direla eta urruntasunik gabe jolasten direla; ikasgelan, berriz, eserita egon daitezke, distantzia egokiagoa gordez. Jolastokian kentzen bada, zentzu handiagoa izango luke gelan kentzeak, ezta? Hau da, ez da normala eta ez dago justifikatuta bi urteko haurrek, adibidez, beren inguruko pertsona gehienen aurpegia inoiz ikusi ez izana. Ez da normala irakasleen, lagunen, senideen, bizilagunen aurpegiaren erdia bakarrik ikusi dituztenak izatea, keinuak, hitzik gabeko komunikazioa, interpretatzen ikasten ari diren adin batean, non imitazioa funtsezkoa izaten baita ikasketarako. Murrizketa horiek bizi behar izan ditugu, eta, zalantzarik gabe, beharrezkoak izan dira. Ez dira doakoak izango, ondorioak izango dituzte, laster ikusiko ditugu; baina ez da komeni horrelakoak behar baino gehiago luzatzea. Gobernu zentralak berak esan du, presidentearen ahotik, maskara laster kenduko dutela barnealdeetan. Eta ministroak, zehaztasun bila, esan du berandu baino lehen izango dela hori. Zeren zain zaudete? Beldur naiz, bada, ke-laino modura erabiliko ote duzuen, irekita dituzuen eta bata bestearen gainean pilatzen ari zaizkizuen krisialdi ugarien aurrean gehien interesatzen zaizuenean. Guk uste dugu orain dela barnealdeetan maskara kentzeko unea; are gehiago ikastetxeetan, besteak beste, frogatu delako haurrek birusaren transmisio txikiagoa dutela; gainera, garapenerako eta aurpegi-adierazpenen ezagutzarako fasean daudelako, eta hori funtsezkoa delako haientzat. Argi gera bedi horrekin ez garela babesten ari proposamena egin duen taldeak pandemia osoan txertatze-lanaren inguruan izan duen jarrera. Jarrera hori ez dela oso arduratsua esango genuke edo, behintzat, ez dela oso konprometitua. Are gehiago, iruditzen zaigu orain maskarak kentzeaz hitz egin badezakegu, txertatze-lanak funtzionatu duelako eta masiboa izan delako dela. Neurri bakanetako bat da, gainera, beharrezko oniritzi zientifikoa izan duena eta, begien bistakoa da: funtzionatu egin du. Atzera begira jarrita, ikusten dugu Eusko Jaurlaritzak egin duen pandemiaren kudeaketa, gure ikuspuntutik, anabasa izan dela, aringarririk gabe. Egia da ez zela erraza, baina egia da horren gaizki egitea ere ez zela erraza; eta bi urte hauetan nazioarteko osasun aditu ezaguna den Jonan Fernándezek zuzendutako Labi bat ikusi dugula. Etengabeko mudantzak, kontraesan ugari, Osakidetzako kaosa… Tira. Ganbera honetan asko hitz egin dugu gai horiei guztiei buruz, eta egia da horren ondorioz murrizketa gehien pairatu ditugunak izan garela, eta, hala ere, emaitzarik txarrenak lortu ditugunak. Y en estas estamos. Gai honetan ere EAJk egindako mundu mailan famatua den kudeaketa onaz gozatzen jarraitzen dugu. Gaur egun, Europako zazpi herrialdek kendu dute maskara barnealdeetan, guk baino askoz ere intzidentzia-adierazle handiagoak zituztenean. Eta barnealdeetan maskara kendu behar bada, argi dago ikastetxeetan are gehiago. Eskerrik asko.", "Señora presidenta, señor lehendakari, señorías, buenos días a todos y todas. Bueno, beste behin ere, ia klasikotzat jo litekeen gai bat ekarri dugu osoko bilkura honetara, azkenaldian hilean eztabaida bat edo bi izaten baititugu horren inguruan, gutxi gorabehera. Niri zoragarria iruditzen zait gaia; izan ere, hain da orokorra, hain da zabala, ezen, txisteak dioen bezala, hemen nor bere liburuaz hitz egitera etortzen baita, ni izan ezik, nik neureaz hitz egingo baitut. Orduan, beraz, itua neuk dudan ikuspegian jartzen saiatuko natzaizue ni; azkenean, iruditzen baitzait gutako bakoitza norbere eltxoari tiro egiten ari garela, eta kanoiarekin gainera. Gorrotxategi andreak esan du jada oso egun berezia dela gaurkoa; izan ere, une honetan bertan Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legearen behin betiko onespena eztabaidatzen ari dira Diputatuen Kongresuan. Gaur, beraz, hemen ordezkatuta gauden talde askok, gure aldeko botoarekin, geratzeko etorri den lege bat sustatuko dugu. Gaur egun esan dezakegu dagoeneko errealitate bat dela; aurrerapauso erraldoia ematen dugu gaur, ondorengo belaunaldiei utzi nahi diegun mundu berrirako jauzi bat. Gaur Alderdi Sozialistak Diputatuen Kongresuan indarrak batuko ditu Podemos-Ezker Anitzarekin, Euzko Alderdi Jeltzalearekin eta Euskal Herria Bildurekin, argi baino argiago eta paper tinbredunean sinatzeko geure konpromisoa karbono gabeko eta ingurumena errespetatuko duen mundu batekin. Sozialisten konpromiso sendoaren emaitza da legea, eta, Pedro Sánchez presidenteak esango lukeen bezala, balio ere balio du legegintzaldi bat. Euskal Sozialistok asko hitz egin dugu lege horri buruz hemen bertan, Ganbera honetan bertan. Natalia Rojo gure taldekideak hala egin zuen iragan legegintzaldian, eta horrelaxe jarraitu dut neuk ere legegintzaldi honetan. Hamaika aldiz errepikatu dugu lege hori izango zela gure ekintza guztien esparrua. Testuinguru instituzional hori beharrezkoa da berreskuratze-prozesua arrakastaz bideratzeko eta koordinatzeko, oparotasun egonkor, iraunkor eta karbono-neutraltasuneko eredu baterantz. Lege horrek sinesgarritasun-esparru bat finkatzen du herritarren aurrean eta nazioko, Europar Batasuneko eta nazioarteko erakundeen aurrean. Lege horren xedea da XXI. menderako egokia izango den energia-sistema bat izatea, karbonogabea, deszentralizatua eta digitalizatua, mendearen erdira iritsi aurretik gure sistema elektrikoa % 100 berriztagarria izango dela bermatuko duena. Lege horrek karbonorik gabeko ekonomia seguru baterantz egiten du aurrera, eta horrek baliabideen erabilera arduratsua eta koherentea eskatzen du. Ez da emango esplorazio-baimen, ikerketabaimen ez eta hidrokarburoak ustiatzeko emakida berririk ere. Karbonoaren sorkuntza etetea aurreikusten da, jatorri fosileko produktu energetikoetan desinbertsioa egiteko egutegi berri bat proposatzen da, gas berriztagarriak sustatzen dira, energia berriztagarriak integratzeko eta garraioan erregai alternatiboak hornitzeko urtekako helburuak zehazten dira. Halaber, asmoen gutxieneko maila saihetsezin batzuk ere ezartzen dira, betiere goranzko joerarekin soilik berrikusi ahal izango direnak. Espainiako ekonomia osoaren igorpenak gutxienez % 23 murriztu beharko dira 2030erako, 1990ekoekin alderatuta, eta 2050a baino lehen lortu beharko da klima-neutraltasuna. 2030ean, jatorri berriztagarriko energia gutxienez % 42 izan beharko da azken buruko energia-kontsumoan, eta gutxienez % 74 jatorri berriztagarriko energietatik abiatutako sorkuntza eduki beharko duen sistema elektriko batean. Sozialistok klima-anbizio jasoa eta koherentzia politikoa duen jarrera dugu, baina baita ausarta eta erabakiak hartzeko arduratsua ere. Ingurumenaren iraunkortasuna eta bideragarritasun sozioekonomikoa uztartu nahi baditugu, energia garbien aldeko apustua ezinbestekoa da. Testuinguru horretan kokatu behar dugu Eusko Jaurlaritzak garatutako energia-politika ere. Oinarrizko printzipio alboraezin bat du ardatz horrek guztiak; alegia, ezin dugula denborarik galdu. Aldaketako, trantsizio kementsuko testuinguru politiko horretan, Europako funtsen etorrerak sorrarazi dituen itxaropenak ere gehitzen zaizkionean, Euskal Sozialistok berri ontzat jotzen dugu Eusko Jaurlaritzak iraganeko apustuak behin betiko baztertu izana, eta energia garbien eta definitu berri dudan testuinguruarekiko koherentzia duten aldeko apustua areagotu izana. Hitzemanak ditugun klima-helburuekiko ekarpen solidario eta orekatuaren alde egiten dugu, baldin eta ingurumen-inpaktuak babesteko bermeekin garatzen badira, eta hori natura-ondarea babesteko segurtasunez eta bermearekin egiten bada. Ingurumena babesteko araudi osoa betetzen badute bakarrik atera ahal izango dira aurrera proiektu horiek; izan ere, berriro diot, ezin da denbora asko galdu. Ez da garaia anbizio klimatikoa ontzat ematen duten baina politikoki ausartak diren jarrerak hartzea saihesten duten diskurtso zalantzatietara itzultzeko. Ez da areto-politikagintzarako unea. Aurrez aurre dugun erronka, inolako zalantzarik gabe, gure belaunaldiak mundu mailan izango duen handiena eta garrantzitsuena da, eta hala jaso nahi izan dugu gure taldeak, Euskal Sozialistak taldeak, eta Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztutako osoko zuzenketan. Aukera aprobetxatu nahi nuke talde guztien ordezkariek egindako ahalegina eskertzeko; bereziki Euzko Alderdi Jeltzaleko Grajales jaunari, Euskal Herria Bilduko Otero jaunarekin batera hark koordinatu baititu negoziazioak. Era berean, logikoki, eskerrak ematen dizkiet Larrea andreari, Alderdi Popularra-Ciudadanosekoari, eta Elkarrekin PodemosEzker Anitzako Gorrotxategi andreari. Azkenean ezin izan da akordiorik lortu, baina uste dut funtsezkoa dela bilkura-egunkarian jasota geratzea oso gertu egon garela. Amaitzen ari naiz. Funtsezko ideia bat berresan nahi dut. Sozialistok tinko egiten dugu apustu karbonogabea eta koherentea izango den energia baterantz aurrerapauso sendo eta irmoa erakarriko duten proiektu guztien alde autonomia-erkidegoetan, nazioetan, Europar Batasunekoetan eta nazioartean hartutako konpromisoekin. Baina, era berean, argi uzten dugu marra gorri bat dagoela, gainditu behar ez duguna: lege-esparruan jasotako ingurumen-neurriak errespetatzea eta haiei men egitea. Esan dut lehen ere, baina berriro esango dut, inork zalantzarik izan ez dezan: ingurumena babesteko araudi guztiak betetzen badituzte bakarrik aterako dira aurrera proiektuak. Eta amaitzera noa. Agian, noizbait, iraganari buruzko eztabaida berriro ireki dezakegu, ikusi talde bakoitzak azken urteetan izan duen ibilbidea eta koherentzia. Ikusi non geunden gutako bakoitza, adibidez, 2009an edo 2010ean. Sozialistoi historiak ez digu inoiz beldurrik eman. Baina orain, eztabaida honetan, gaur hona ekarri gaituen honetan, argi gera dadila ez gaudela prest berriro ere eztabaida antzuetan galtzeko. Sozialistok ez dugu analisiaren paralisia hauspotuko. Ezin dugu onartu, beste behin ere, aurretik daukaguna bezalako apustu bat geldiaraztea. Besterik ez. Eskerrik asko. La", "Eskerrik asko. Ni ez nago ados. Proposamen horrek sektore publiko osoaren aurka egiten du zuzenean. Ez da kasualitatea euskal Administrazio publikoaren ustezko eraginkortasunik ezaren gaia berriz ere jarri nahi izatea agenda politikoan. Gai honek ez ezik, Ganbera honetan edo Ganbera honetatik kanpo zuzenean lantzen diren eta funtzio publikoarekin zerikusia duten beste gai batzuek ere erakusten dute asmo garbia dagoela. Eta argi dago eztabaida sortu nahi denean daturik gabe, edukirik gabe, egiazta daitekeen irizpiderik gabe, eta, batez ere, aldez aurretik ezarritako helburu batekin, demagogiaren, erdi-egien eta interes erdiestali baina ezagutzeko moduko batzuen aldeko defentsaren eztabaida handian sartzen dela. Hemen ondorioa aurkeztu da lehendabizi, eta ondorio hori egia dela, eta ez egia bakarrik, baizik eta beharrezkoa ere badela egiaztatzen duen plan bat egiteko eskatu da. Ondorioa EAJk jarri zuen mahai gainean: % 20 murriztu behar da. PPk, PSOEk eta UPyDk lagunduko dute eta negoziatuko dute, baina zertan lagunduko dute eta zer negoziatuko dute? Zuek, EAJko jaun-andreok, helburuak aipatu dituzue eta irizpideak ezarri dituzue, eta soilik eskatzen duzue murrizketak gauzatzeko hemen adierazitako asmo politikoari beste batzuek jartzeko izen-abizenak. Erantzukizun partekatuak zama txikiagoa du, ezta? Eta, gainera, eraginkortasunik ezaren diskurtsoarekin batera egiten bada, askoz hobeto. Nik aurrera diezazueket zuen planaren izenburua, agian erabili nahiko duzue: \"Euskal administrazio publiko guztiak zalantzan jartzea, haiek ahultzeko eta pribatizazio berriak lortzeko\". Zuentzat, oparitu egiten dizuet. Eta zergatik uste du Euskal Herria Bilduk aipatu dudan hori dela helburua eta ez beste bat? Gaur arte egin duzuen bidea ikustea besterik ez dago hori uste izateko. Dudan jarriko duzue zerbitzu publikoak kalitatezkoak izatea ahalbidetzen duen sistema. Sistema hori ezabatu nahiko duzue zuen sokakoei emateko, zerbitzua pribatizatuz. Horrek zerbitzuak okertzea ekarriko du, eta, gainera, okertze horren ondorioak kudeaketa publikoak pairatu beharko ditu, alegia, beti gertatzen dena. Eta hori da beti gertatu izan dena. Lehendabizi, zalantzan jarriko da benetan funtzionatzen duena eta kalitatezko zerbitzu publikoa ematen duena, zerbitzu hori kentzeko, eta ingurukoei saltzeko eta emateko, eta horrekin guztiarekin zerbitzu txar-txarra lortuko da; eta, gainera, administrazio publikoak ordaindu eta jasan beharko du kudeaketa pribatu negargarri horren zama. Eztabaida honen jatorrizko testuan administrazio publikoaren barruan ustez egiten den azpijokoa –hitz hori erabiliko dut zuen baimenarekin– aipatzen da. Baina kasualitatea da ekimen honekin batera ez aurkeztea enpresa pribatuekin egindako kontratuak zalantzan jartzen dituen beste ekimen bat: kontratu puztuak, ustelkeriak, gainkostuak, eta abar. Enpresa pribatuei emandako esleipenak berrikusi beharko lirateke, baita azpikontratazioak eta kanporatzeak ere. Adibide bat jarriko dut: azpiegitura handien kasuetan eta azpiegitura horiek sortzen dituzten kontratuetan agian jakin beharko litzateke zer lotura dauden eraikuntza-enpresen eta azpikontraten eta esleipendunen artean. Edo, Administrazio publikoa kritikatzen hasita, zerbitzuei dagokienez soilik egingo al dugu? Edo ez al gara gai izango hori kudeatzeko ardura duten pertsonengandik hasita gaizki egiten dena onartzeko? Ez naiz esaten ari eztabaidatzen ari garen proposamenean aipatzen dena bezain frogagarria edo ez hain frogagarria den ezer. Beste alde bat aipatzen ari naiz, eztabaida honen asmoa zein den eta beste batzuei heltzeko koldartasuna dagoela erakusteko. Azken batean, hemen pertsonei buruz hitz egiten ari gara, ez ahaztu. Administrazio publikoa beren lana egiten duten eta herritarrei zerbitzu publikoa ematen dieten pertsonek osatzen dute. Zer ekarriko dio zerbitzu honi % 20 edo gehiago murrizteak?, zer esan nahi du administrazioa berriz dimentsionatzeak? Pertsona gutxiago, funtzio gehiago, lan-baldintza okerragoak, zerbitzu okerragoa, etorkizuneko pribatizazioa, hori esan nahi du. Azken batean, euskal gizartea pobretzea. Beti gauza bera. Euskal Herria Bilduk oso argi dauka gaur egungo krisiaren aurrean zerbitzu publikoak indartu egin behar direla, eta ez alderantziz. Euskal Herria Bilduk oso argi dauka, pertsonak badira gure lehentasuna, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoa dela zerbitzu publiko indartsu bat izatea. Euskal Herria Bilduk Administrazio publikoa indartzearen aldeko apustua egiten du zerbitzu publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izateko, alderdien interesetatik kanpo egoteko. Sektore publikoa kontrol publikoaren menpe geratzeko apustua egingo dugu, eta ez alderdi baten edo bestearen menpe. Horregatik, salatzen dugu literatura eta eztabaida honen guztiaren azpian euskal administrazio publikoa ahultzeko asmoa dagoela. Zalantzan jartzen da administrazio osoa, ez da zehazten, abstrakzioak egiten dira administrazio osoan guraizeak sartzeko. Zalantzan jartzen da funtzio publikoko langileen funtzionamendua eta lana, funtzionatzen ez duten erakundeak daudela eta funtzio publikoa alderdiaren mese- derako erabiltzen dela eta abar esanez. Gauzak nahasi egiten dira, eta nahasi egiten dira administrazio eta zerbitzu publiko guztiei kalte egiten zaiela jakinda. Eta argi utzi nahi dizugu, Urkullu jauna, ongi jakin behar duzula norekin elkartzen zaren Administrazio honen etorkizunari buruzko adostasuna lortzeko ahalegin horretan; zeren, beste batzuek lortu nahi duten helburua gure administrazioak ahultzea, zentralizatzea eta espainolizatzea baita. Eta gai horretan jakin beharko zenuke noren babesa lor dezakezun eta norena ez helburu horien aurka egiteko. Betiere aipatu dudan lehen helburuarekin, hots, ahultzearekin bat ez baldin bazatoz, jakina; izan ere, badirudi Erkoreka jaunak esan duela murrizketak izango direla politika publikoetan, osasunean eta hezkuntzan. Kasu horretan, Euskal Herria Bildu izango duzu aurka. Eta salatzen ari garen hau argi eta garbi jasota geratu da guk izan ezik gainerako talde guztiek sinatu duten erdibideko zuzenketa honetan. Argi dago eskubide sozialak murrizteko asmoa dutela, kudeaketaterminologiarekin ezkutatuta. Teknokrazia bat nahi dute, eta norabide horretara eraman nahi gaituzte. Eta, berriro diot, herritarren eta sektore publikoko langileen eskubideei buruz hitz egiten ari gara, ez diruari buruz bakarrik, baina zuen guztion asmoa da dirua izatea eztabaida honen gai nagusia. Eskerrik asko." ] embeddings = model.encode(sentences) similarities = model.similarity(embeddings, embeddings) print(similarities.shape) # [4, 4] - Notebooks
- Google Colab
- Kaggle
Welcome to the community
The community tab is the place to discuss and collaborate with the HF community!