Sentence Similarity
sentence-transformers
Safetensors
xlm-roberta
feature-extraction
dense
Generated from Trainer
dataset_size:49823
loss:MultipleNegativesRankingLoss
Eval Results (legacy)
text-embeddings-inference
Instructions to use cuadron11/berria-v2-ft with libraries, inference providers, notebooks, and local apps. Follow these links to get started.
- Libraries
- sentence-transformers
How to use cuadron11/berria-v2-ft with sentence-transformers:
from sentence_transformers import SentenceTransformer model = SentenceTransformer("cuadron11/berria-v2-ft") sentences = [ "Zeintzuk dira estrategia feminista independentistak iaz nabarmendutako hiru erronka nagusiak?", "«Aljerian egin nintzen Gandhiren zale eta indarkeriaren etsai»\n\nUrtebete da Txomin Peillen (Paris, 1932 – Kanbo, 2022) hil zela, abenduak 9 zituela. Ontsa zen urtebetetze egunean goizean. Handik ordu batzuetara gaizkitu, eta eri zen. Laster, gorpu. Ligin datza, aita zenaren herrian.\n\nEgilea: Miel A. Elustondo / Data: 2024-01-02\n\n...\n\nLigiraino heldu zara, beraz. Ez da zure etxe ondoan! Zenbat kilometro badira zure etxetik honaino?... Behar zenuen nire urtebetetze egunean Baionara etorri, hazilaren 17an! Egun hartan mintzatu ginen azkenekoz, Josebak [Sarrionandia] ez zuela etortzerik esan zenidan, eta zu ere ez zinela etorriko. Gure azken mintzaldia izan zen, bizien munduan.\n\nBuruak ez dizu huts egiten, horratik!\n\nAzken ordura arte argi izan nuen gogoa. Besterik da gorputza, ez baininduen lagundu, baina laurogeita hamar urtetan gorputza ontsa duen inor ez dut bizian ezagutu... Eta, zer berri da bizien artean?... Jakin dut Miranderi buruzko filma [Mirande, film bat egiteko zirriborroa] egin zuela Josu Martinezek. Ikusia dut itzalaz beste alde honetan. Ez da gaizki egina. Egiazko Mirande ageri du, bederen, ez du hura sobera goratzen, ez apaltzen ere. Filma egina da, eta horrek balio du.\n\nFilm hori dela-eta, bertan ageri zara. Nola ikusi duzu zeure burua?\n\nXahartua! Kar, kar… Zer nahi duzu, bada?! Adinak ez du barkatzen. Baina atsegin ukan dut, zeren film horrek balio izan du, besteak beste, Miranderen poema bat berreskuratzeko! Mirandek nire iloba Frantzeskari igorritakoa, nire anaia Roberten alabari. Martinez ni filmatzen ari zela, telefonoak jo zuen, eta hartu nuen, ilobarena baitzen deia. Esan nion elkarrizketa batean nintzela, film bat grabatzen ari Mirandez. Orduan, Frantzeskak esan zidan bazuela poema bat, bera sortu zenean [1957, irailak 30] Mirandek idatzia. Eta gordetzen zuen oraindik!\n\nLigiko eliza, hilerritik ageri. ZALDI ERO\n\n«Franciscae Peillenicae Laudes». Goizeko errezo edo otoitza…\n\nAgur zuri, Frantzeska,\n\nKelt’ et’ euskaldun neska,\n\nLili-haur eder freska\n\nLoratu berririkan,\n\nBizia zuretako\n\nizan bedi gisako:\n\nBihotz-minik bagako\n\nPlazerez betherikan.\n\n\n\nJendeak miraturik\n\nSo zaizkitzu, zurturik,\n\nBait dituzu harturik\n\nPrimantzaz onak oro:\n\nAma bezain grazios,\n\nAita bezain prezios,\n\nEz batere vizios…\n\nZer behar da haboro?\n\n\n\nZu baino, izar maite,\n\nCharmantago, nor laite?\n\nHargatik izan zaite\n\nOngi-jin Lur honetan;\n\nHargatik urthez asko,\n\nUsain onezko flasko,\n\nThesaur bretoin ‘ta basko,\n\nArgi ‘zazu guretan.\n\n\n\nEz dago zurekin hitz egiterik, tartean Jon Mirande sartu gabe…\n\nEta zer nahi duzu, bada! Bizien artean azkena izan nintzen hura ezagutu zuena! Miranderen ilobak hor dira beti, baina gaztetxo ziren. Hala ere, familiatik kanpo, ez da beste inor. Piarres Lafitte, Jean Haritxelar, Piarres Xarriton… hilak dira denak. Nire anaia Robert ere hor da beti, ezagutu zuen Mirande, denbora batean, gu bi anaiok elkarrekin izaten baikinen Miranderen etxean. Baina Robert laster berezi zen gugandik, zeren Mirandek izutzen baitzuen. Ni ez ninduen izutzen, saiatzen nintzen beti gauzen eztitzen, baina ez zen aise. Egun batean, haustura izan genuen Mirandek eta biok.\n\nZein izan zenuen harekin hausteko arrazoia?\n\nArtikulu bat egin nuen, eta eskuin muturreko bretoi aldizkari batean eman zuen Mirandek. Hura ikusi nuelarik, jabetu nintzen kapitulu bat kendu zuela. Kultura politikak Europan aipatzen nituen, eta Hitlerren kontra mintzatu nitzen. A!, gaixo Hitler! Miranderen ustetan gizon hura ez zen ukitu behar! Eta bada beste gertakari bat Miranderekin moztera behartu ninduena. Egun batez, esan zidan behar zuela bretoi, flandriar eta zenbait gutxiengorekin talde bat sortu, gure hizkuntzen alde. Bazen bilkura bat, eta Miranderekin joan nintzen hara. Atea ireki zutenean, «Heil Hitler!» izan zen agurra! «Non sartu nau honek, ordea?!». Eta erabaki nuen ez nuela gehiago harremanik ukanen Miranderekin. Bizpalau urte egon ginen elkar ikusi gabe.\n\n«Artikulu bat egin nuen, eta eskuin muturreko bretoi aldizkari batean eman zuen Mirandek. Hura ikusi nuelarik, jabetu nintzen kapitulu bat kendu zuela».\n\nBego Jon Mirande bakean. Mintza zakizkigu zeure buruaz, arrisku gorria baitago Mirandez betetzeko orrialde guztiok. Parisen jaio euskalduna zu, zerk eraman zituen zuen gurasoak Zuberoatik Parisera?\n\nEz zen bizia egiteko beste modurik! Gure aita zen Joanes Peillen, Ligiko Dordorraga etxekoa. Sei haurride ziren: batek etxean behar zuen, eta etxetik kanpora besteek. Nagusia zen gure aita, anaia gehiena, eta haurride zaharrena zen etxean gelditzen. Aitaitak hitz eman zion gure aitari, etxeko izanen zela. Bitartean, gure aita osaba baten etxaldean ibili zen lanean, eta lanean ikasten. Itzuli zenean, bere aitak erran zion arreba ezkonduko zela etxera! Hala ere, gure aita Zuberoan gelditzen ahal zen, Maulen fabrikak baitziren, baina haietan lan egitea desohore zen. Izeba Ana Bentaberrikoak kontatzen zuen: «Mauleko fabriketan gizonak komunista dituzu, eta neskak puta!».\n\nBa ote?\n\nBai. Fabrikako lana ez zen ongi ikusia! [Jon] Miranderen lehengusina batekin nintzen egun batean, hori kontatu, eta esan zidan: «Niri gertatu zait hori. Fabrikan sartu nintzelarik, jendeek puta bezala ikusten ninduten!». Eta, bestalde, bazen Parisera joateko fama ere! Behar zen hara joan, familia burges zintzo batera neskame edo mutil! Gure aita udaltzain izan zen. Gauetan estudiatu, eta ikasi zuen irakurtzen eta idazten, eta sartu ahal izan zen udaltzain gisako, beste hainbat euskaldun bezala.\n\nAma zenuten Larraine Bentaberriko alaba. Igela aldizkarian baziren zenbait bertso Bentaberrin bilduak…\n\nBi kantore, Bentaberriko kaieretan ediren genituenak: «Eskiulako soldaduaren khantoriak», eta «Igaran Sen Bladis». «Igaran Sen Bladis Ospitaleseki / Hirur sos baizik e'nian ordian eneki / Berriz ere agi banendi halako butillerekin / Beiria bethe gabetarik nik bertan besoa goiti...». Gure ama zen Maddalen Karrikaburu. Bederatzi urtetan atera zuten eskolatik, eta etxean izan zen, hamasei urtetan lehengusina baten etxera Bordelera joan zen arte, lanean ikastera. Handik bi urtera, 1911n, Parisen zen, beti lanean. Ama beti lanean! Eskuin eta ezker ibili zen sukaldari, Eliseo zelaietako Claridge hotelean sartu zen arte. Han, arroparen ardura izan zuen. Hara baino lehen, beti sukalkintzan ibili zen. Sukaldari ona zen! Behar nuen beragandik ikasi, baina ez nuen egin!\n\n«Gure ama zen Maddalen Karrikaburu. Bederatzi urtetan atera zuten eskolatik, eta etxean izan zen, hamasei urtetan lehengusina baten etxera Bordelera joan zen arte, lanean ikastera».\n\nHan ezagutu zuten elkar zuen gurasoek, eta 1932an ekarri zintuzten mundura, Montmartren.\n\nBai, eta orain auzo noblea duzu, baina orduan ez zen horrela. Gainera, gu auzoko mugan bizi ginen, ez Montmartre zaharrean, Pigalle beherean baizik, Joseph de Maistre karrikan, bosgarren zenbakian. Han bizi izan ginen Bigarren Mundu Gerla arte, orduan Ligira etorri baikinen, eta iragan genituen hiru urte hemen, Zuberoan, 1942 arte. Eta hemen ibili ginen eskolan ere, baina nik ez nekien euskaraz mintzatzen! Ulertzen nuen, baina besterik ez. Nire anaia Robertek bai, bazekien. Haur bakarra izan zelarik, euskaraz hitz egin zioten, eta Parisen ere. Ni etorri nintzenean, aldiz, gure gurasoek pentsatu zuten hobe nuela frantsesez ikasi, eskolara joateko-eta.\n\nHori ez da albiste...\n\nBeti izan da horrelako diglosia bat, gure artean! Hastean, ama euskaraz mintzatzen zitzaidan, eta euskaraz erantzuten nion nik, baina berak frantsesera jotzen zuen berehala! Komeriak baziren! Eta euskara galdu nuen, euskara ez nuela hitz egiten izan nintzen hamalau urte arte. Ulertu bai, baina hitz egin ez. Ezin. Berdin gertatu zen Miranderen etxean: gurasoak euskaraz ari zirela entzuten zuen, baina frantsesez zuzentzen zitzaizkion berari… Nire kasuan, euskara errekuperatu behar nuela erabaki nuenean, arratsetan, nire gelara joateko ordez, salara joaten nintzen, han izaten baitziren gurasoak, eguneko gauzak kontatzen, beti euskaraz! Eta ni ere han, euskaraz entzuten, eta ikasten.\n\nGerla garai gogorra XX. mendea. Lehen Mundu Gerlan izan zenituzten aita-osabak. Bigarren Gerla ere ezagutu zenuten. Hurrena, Aljeriakoan izan zinen zu...\n\nAitak Turkian egin zuen soldadutza. Herrialde hura alemanen alde zen 1914ko Gerla Handian, eta turkiar soldaduek armeniarrak sarraskitzen zituztela ikusi zuen. Ezker eta eskuin, armeniar hilak ikusi zituela kontatzen zuen, eta hilen artean bazirela haurrak, emakumeak eta zaharrak. Kontatzen zuen salbatu ziren batzuk Frantziara igorri zituztela. Handik etorri eta, 1928an, Karlomagno pastorala egin zelarik, aita türk errege ezarri zuten. «Hik badakikek nola diren jende horiek! Haiek bezala egin behar duk!», erran zioten.\n\nIragan mendeko 70eko hamarkadaren amaiera aldera, Santa Garaziko Iturburu etxe atarian: Teresa (Peillenen emaztea), Joseba Sarrionandia, Txomin, eta Itziar Salaberri. JOSE ENRIKE URRUTIA CAPEAU\n\nBigarren Mundu Gerla garaia…\n\nAita bere arma eta guzti joan zen erresistentziarekin, zeren Pariseko polizia erresistentziara iragan zen, kasik osoki, eta armak eman zizkieten. Gerlarekin, behin, hamabost egunez aita batere ikusi gabe egon nintzen. Gero, etxera etorri zelarik, Mauser fusila zuen eskuetan! Gero, berriz joan zen! Oroitzen naiz ere, hamahiru urtetan, osaba Allande Parisera itzuli zela, Alemanian preso egon ondoren. Hark galdegin zion gure amari zergatik ez nintzen euskaraz mintzatzen. Pariseko bi osabekin hasi nintzen euskararen arrarotasunaz ohartzen. Haiek, eta izeba Ana Bentaberrikoak, eta lehengusuek, lagundu ninduten euskaradun izaten.\n\nHurrena, zeure aldi: soldadu izan zinen Aljeriako gerlan.\n\n1954ko hazilean eraman ninduten. Biologia ikasketak egiten ari nintzen, kontzientziak inor hiltzea eragozten zidan, eta objekzioa egitea pentsatu nuen. Elizagarai zalgiztar komandantearen ikustera joan nintzen, gerra ministerioan euskaldun bat ezagutzen bainuen. Elizagaraik esan zidan, nahiz ez zen ofizialki Aljerian gerratea, objekzioa eskatzen banuen preso sartuko nindutela eta, beharbada, bortxaz hara igorriko. Armadako osasun zerbitzuan sartzeko kontseilatu ninduen. Horrela, intendentzian zebiltzan soldadu askoren gisara, ez nuen balizko etsaien tirokatzeko beharrik izan. Aljeriar zibilak sendatzen iragan nuen hango denbora gehiena, erizain.\n\nLau urte egin zenituen han, eta izugarrikeria franko ikusi ere bai.\n\nHasieran mediku militarra nuen nagusi, baina hark paperak betetzen iragaten zuen denbora. Niri utzi zidan musulman zibilen ardura, nahiz ez nintzen mediku. Ume eriak salbatu genituen, hainbat. 1960ko hazila arte izan nintzen Aljerian, batailoi ttipi batean, eta hemezortzi hilabetean gure taldeko 29 soldadu izan ziren hilak. Gazte ginen denok, bortxaz hara eramanak. Nire gerrate hura bitxia izan da, hala ere, ez baitut inor tirokatu. Saiatu naiz jendeen sendatzen. Badakit anitz gogoz kontra borrokatu zirela, alferrik.\n\n«Elizagaraik esan zidan, nahiz ez zen ofizialki Aljerian gerratea, objekzioa eskatzen banuen preso sartuko nindutela eta, beharbada, bortxaz hara igorriko».\n\nZer esan nahi duzu, «alferrik»?\n\nOntsa bagenekien bankuek eta industria-jendeek Aljeria utzia zutela, zango-beltz aberatsek beren ondasunak Frantzian zituztela aizolbean, eta, amerikarrak eta errusiarrak FLNren alde izanki, “Frantzia handiak” burua makurtu beharko zuela. Baiki, Aljerian egin nintzen Gandhiren zale eta indarkeriaren etsai. Afganistango gerlan, zenbait frantses soldadu hil ziren, eta istilu handiak sortu ziren horregatik. Ez, hala ere, Aljerian hildakoengatik, prentsak ez baitzituen aipatzen ere!\n\nOrain ere bada aski gerla munduko bazterretan. Beharbada, hobe genukeen Mirandez hizketan segitu izan bagenu.\n\nBeharbada! Etorri berriz ere, nahi duzunean, mintzatu gara nahi duzunaz. Ez naiz hemendik mugitzekotan. Ligin izango nauzu, zain. Eta esan Josebari [Sarrionandia] ere etortzeko. Gaztetan ezagutu nuen, eta beti badut orduko argazki bat ere! Orain beti ari da esaten zorretan dela nirekin, kartzelatik ihesi, zenbait astez gure etxea utzi niolako Baionan. Emaztea eta biok Santa Garazin ginen, eta Baionara joan behar genuela esaten zidanean, nik ezetz esaten nion, nire lanak bukatu behar nituela lehenik. Ez nion emazteari esan Baionako etxean espetxetik ihes egindako mutila genuela gordeta! Kar, kar… Eta holaxe!\n\n1\n\nAljerian ikusiak\n\n«Zaharra naiz. Frantsesek ez dakite denbora galtzen dutela eta, hala, nahiz galarazten diedala. Ez zaizkit axola bizitzea, hiltzea: etsaiek tortura nazakete, ez dut aitortuko. Gainera, zer dakit? Egiten nauten artean ez dituzte gazteagoak egiten, eta gazteagoek aitor dezakete. Goiza gela hutsean joan zait. Biluzik jarri naute, barrabiletan jo. Gero, elektra-hari bat ahoan, bestea koskoiletan. Beste lagunetan zer salto itsusia egiten dugun erakutsi didate. Elektrika-indarra gorputza gaindi kurritzen denean, hiltzen den ardia bezala zapartatzen gara. Lehen aldian buruan min izugarria eman dit, eta giharretan oinazea. Zaila naiz, eta O.R. [Officier de Renseignements] galdeketariak ez daki beren “jejen”-ari [gégéne, generadore] ohitzen, egiten, naizela. Alferretan goiza joan zaie. Larruzko gerrikoarekin jo naute. Nire larru zimurtuari zer? Lotuta nagoenean eta aurpegira ematen didatenean gehienik min».\n\n(«Otsoak gara» ipuin zatia, Aldjezairia askatuta liburuan).", "Sobran al daukagu Martxoaren 8a?\n\nEgilea: Aiora Epelde Agirre eta Kizkitza Gil de San Vicente Gurrutxaga / Data: 2024-03-07\n\nOhartzerako, berriz ere, Martxoaren 8a. Harrapatu gaitu enegarrenez egun seinalatuak. Eta, agenda ikusita, ez al dugu sobran aurten Emakume Langileon Nazioarteko Eguna? Halako egunetan urtearen balantzea egiten dugu maiz: zer utzi dugun bidean, zer jaso, zer erein... Eta, urtebete honetan, Euskal Herrian aldaketarako gogoa ernatu da, patxadaz han eta hemen ereiten eta lantzen ari ginena —eta ari garena—. Horren isla izan dira, besteak beste, bizitza, herri, eta mundu duin eta justuagoen aldeko askotariko borroka eta aldarriak, eta horrek eragindako aldaketarako herri gogoa. Baina, zer eman dio grina horrek borroka feministari? Eta zer eman dio borroka feministak grina horri? Elkarrekin gurutzatzen diren galderak dira, eta, nola ez, erantzunak.\n\nIaz, Euskal Herriaren aldaketarako aukerez hitz egiten genuen, eta hura sustatu beharraz. Norabide horretan, ezinbestekoa generitzon estrategia feminista independentistari, eta hiru erronka nagusi nabarmendu genituen: erreakzioari aurre egitea, borrokaz irabazitako eskubideak defendatuz; feminismoarekiko atxikimendua duen gehiengo sozial subiranista antolatzea, ortzi-muga bat eskainiz —euskal estatu feminista eta harako trantsizio feminista—; eta Euskal Herrian borroka ziklo feminista berri bat abiatzea, jauzi historiko bat eginez zaintza eskubidearen unibertsalizazioan.\n\nUrtebete igarota, zerbait azpimarratzekorik bada, zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borroka eta haren mugarri nagusia izan den Greba Feminista Orokorra dira. Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintzaren auzia agendan kokatu du, denon bizitzak erdigunean jarriz, Herri Akordioaren bueltan aliantzak josiz, eta instituzioak interpelatuz. Eta, bereziki, Euskal Herrian posible dela, eta Euskal Herritik egin behar dugula nabarmendu du, horretarako trantsizio feminista ezinbestekoa izanik. Sistema bera errotik eraldatzera datorren borroka da, ezbairik gabe. Horixe izan da, hain justu, aldaketarako herri gogoak altxatu dituen bandera nagusietako bat.\n\nUrtebete honek utzi digu, halaber, estrategia feminista independentistaren norabidean beste mugarri garrantzitsu bat ere: emakume feminista subiranista eta independentisten topalekua den Talaia Feminista, zeinak 2023. urteko dosierra egin duen. Guretzat Talaia ezinbesteko tresna da Euskal Herriko gehiengo subiranista eta feministaren aliantza sendotzeko, baita euskal estatu feministaranzko bidean eragiteko ere. Dosierrak urteak emakumeengan eta Euskal Herriko trantsizio feministan izandako inpaktuari erreparatu die. Eta, tartean, euskal feminismoak erakutsitako erantzuteko eta eragiteko gaitasuna azpimarratu ditu.\n\nEta, Talaia Feminista eta haren 2023. urteko dosierra hizpide hartu ditugunez, indarguneez gain, ezin aipatu gabe utzi dosierrak atzerapausoak ere jarri dituela mahai gainean. Honako hauek, besteren artean: bizi baldintzen okertzean sakondu izana (larrialdi ekologikoa, emakumeon eta euskal jendartearen erosahalmenaren jaitsiera...), hainbat esparrutan izandako indarkeria (matxista, euskararen aurkakoa...), eta zenbait sektoreren erreakzio atzerakoiak. Beraz, azken urtebeteak ilunetik ere izan du, argitik nola.\n\nEdonola ere, gure iritziz, borroka feministarentzat urte oparoa izan da, eta hark ekarpen handia egin dio 2023ko martxotik hona harrotu den esperantzaren eta eraldaketaren haizeari. Eta haize horrek lagundu du, era berean, borroka feministaren bandera astintzen. Azaroa izan da ziur asko horren erakusle argiena: eskutik joan dira bizitza ororen, euskararen, herri zapalduen, burujabetzaren eta lan baldintza duinen aldeko aldarriak. Horregatik, urteak argitik eta ilunetik izan badu ere, argi esan dezakegu: aldaketarako aukera abian da jadanik, eta Euskal Herria martxan dago; martxan, feminismotik.\n\nMartxoaren 8ak harrapatu gaituela esanez ekin diegu lerro hauei, geure buruari galdetuz ea aurten ez ote dugun sobran egun seinalatu hori. Izan ere, Euskal Herrian borroka feministak jadanik ez dauka efemerideen zain egon beharrik, norabide eta estrategia argi baten araberako agenda propio bat baitu, bere mugarri eta prozesu propioekin. Haatik, eta agendak ohiko hitzorduek zenbaitetan harrapatzen bagaituzte ere, argi daukagu Martxoaren 8a ez dugula sobran; ez aurten, eta ezta aurrera begira ere, asko dugu ospatzeko eta, bereziki, asko aldarrikatzeko. Batzuetan eseri behar dugu, eta ikusi nondik gatozen, non gauden. Eseri, norantz joan nahi dugun oroitzeko eta errebeldian gaudenon artean komunitatea sentitzeko. Eta halako egun eta efemerideek horretarako ere balio (behar) digute.\n\nMartxoan sartu gara, eta udaberria bizi-bizi dator Euskal Herrian —udazkena bezainbat—. Herri erronka handiak ditugu parez pare datozen aste eta hilabeteotan; eta haizea, berriz, alde. Eta 2024. urteak zer ekarriko digun zain egon gabe, ekitea dagokigu; ekitea, egitea eta eragitea. Euskal Herriaren eta emakumeon askapen prozesuan aurrera egiten jarraitu behar dugu, eta eraldaketa feministarako indarra antolatuta dago gurean. Aurtengo Martxoaren 8a horren isla izango da beste behin ere: mugimendu feministaren bandera eta aldarriak astinduko ditugu, gure bizitzekin negoziorik ez egiteko aldarrikatuz, eta ardurak hartzeko exijituz. Euskal Herria loratzen ari da, besteak beste, borroka feministari esker. Eta guk, independentziarako indarra hauspotzen jarraituko dugu, euskal estatu feministaranzko bidean.", "Norabide horretan, ezinbestekoa generitzon estrategia feminista independentistari, eta hiru erronka nagusi nabarmendu genituen: erreakzioari aurre egitea, borrokaz irabazitako eskubideak defendatuz; feminismoarekiko" ] embeddings = model.encode(sentences) similarities = model.similarity(embeddings, embeddings) print(similarities.shape) # [4, 4] - Notebooks
- Google Colab
- Kaggle
Welcome to the community
The community tab is the place to discuss and collaborate with the HF community!