id
int64 1
117
| question
stringlengths 28
678
| answer
stringlengths 80
4.06k
|
---|---|---|
1 | Nola esaten da 'patria potestad' euskaraz? | Euskaraz, guraso ahal edo guraso-ahal da patria potestad edo puissance paternelle / autorité parentale adierazteko termino estandarra, forma hori jaso baitu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Halaxe ageri da Euskalterm datu base terminologikoan ere.Hona hemen BERRIAko adibide bat: Guraso ahala kenduko zaie, halaber, adingabeei sexu erasoak egiten dizkieten gurasoei |
2 | Azken galdera, Kazetaritza Fakultatetik. Instragrameko bideo laburrei nola esaten diezue? Reel, reels, bere horretan? | BERRIAn, bideo laburrak sortzeko funtzionalitate baten izena da Reels, Instagram aplikazioari dagokiona. Tresna horren bitartez sortu eta partekatzen diren lanak izendatzeko, bideo hitza erabiltzen dugu. |
3 | Kazetaritza Fakultatetik, berriro. Pertsona famatu batek norbait iraintzen badu, iraina literalki erreproduzitu behar da, edo beste irtenbide bat bilatzea komeni da? Adibidez, irainaren ordez *** edo "..." jartzea, AEBetako hedabide batzuek egiten duten moduan? | Lehenbizi, pentsatu behar litzateke argitaratzeko moduko albistea den, eta, baiezkoan, aztertu behar litzateke ea merezi duen irain hori hitzez hitz eta aipu marken artean ematea, xehetasun guztiak jakingarriak eta esanguratsuak direlako, edo, kontrara, aski den kontatzea urliak irainezko hitzak esan dizkiola sandiari, baina zehazki zer esan duen azaldu gabe, kaltea are gehiago ez handitzeko.Batera zein bestera, ez genuke ez izartxorik eta ez etenpunturik erabiliko irainaren ordez. |
4 | Kaixo. Kazetaritza Fakultatetik idazten dizuet, Leioatik. Zalantza bat sortu zaigu klasean, Ukrainako gerrari buruzko ariketa batean. Nola esan "alerta anti-aérea"? Alegia, aire espazioa ixtea bonbardaketen arriskua dela eta? "Aire alerta" ongi legoke? | Halakoetan, BERRIAn bi ordain erabili ohi ditugu: airekoen kontrakoaantiaereoaBeraz, airekoen kontrako alerta edo alerta antiaereoa esango genuke. |
5 | Nola esaten diozue europar erakunde honi? Autoridad Europea de Seguridad Alimentaria, European Food Safety Authority. | Kontuan harturik nola deitzen dioten gure auzo hizkuntzetan (es: Autoridad Europea de Seguridad de Alimentaria; fr: Autorité Européenne de Sécurité des Aliments; en: European Food Safety Authority), BERRIAn honela izendatzea erabaki dugu:Elikagaien Segurtasuneko Europako AgintaritzaNazioartean erabiltzen den sigla erabiltzen da BERRIAn ere:EFSA |
6 | Egun on! Nola esanen zenukete "larga vida a" hori? "Larga vida al Rock'n'Roll", "Long life to the king"... Bilatzen saiatu naiz, eta aurkitu ez. Zorionak egiten duzuen lanagatik, oso lagungarria zaigu askori. Mila esker! | Tradizioko esamolde hauek erabil ditzakegu gaur egun ere hori adierazteko:bizi bedibizi bedi betibeti bizi bedibizi bedi luzeluze bizi bedibizi bedi luzazluzaz bizi bedibizi bedi urte askoanurte askoan bizi bedibizi dadila betibizi dadila anitz urtezanitz urtez bizi dadila...Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko bi adibide polit:Goiko izarrak an diran arte / bizi dedilla Errezil! (Uztapide)Bizi bedi azkatasuna! Bizi beitez gizonaren eskubideak! (Kirikiño)Ez dabiltza urruti Gabriel Arestik idatzi eta Oskorrik kantaturiko hitzok: Gora ta gora beti, haik gora Lapurdi! Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi. |
7 | 'Bistadizoa' hitza erabiltzea zuzena da? | Dirudienez, bistadizo hitzak ez du idatzizko tradizio handirik, ez baita ageri Orotariko Euskal Hiztegian.Gaur egungo testuetatik edaten duten hiztegietan ere ez da ageri:Elhuyar: gainbegiratu, begirada, ikusi, begiratu, begirakune; begi-kolpe, begi-ukaldi; begiratua egin, begiratu bat egin, begirada bat eman/egin, behako bat eman, begi-kolpe bat emanZehazki: begi kolpe, ikusi-pasada, bistako, begiraldi; (zerbaiti) begi kolpe bat eman, ikusi-pasada bat eman, begirada bat egin.Nolanahi ere, corpusetan baditu adibide batzuk. Esaterako, Lexikoaren Behatokian, 28 aldiz ageri da: 14 aldiz ikus-entzunezkoetan (gehienak Goenkale-ko adibideak dira), eta 14 prentsan eta literaturan.Egungo Testuen Corpusean, berriz, 129 agerraldi ditu: 50 prentsan, 48 literaturan, 27 telebistan eta 4 Wikipedian. |
8 | Nola esanen zenukete euskaraz 'planazo'? Mila esker. | Modu asko izan litezke egokiak hori adierazteko. Hemen dituzu batzuk:plan itzelaitzelezko planaplan ederraplan bikainasekulako planaegundoko planaplan puskaplan apartaplan apartekoaplan ikaragarriaplan izugarriaberebiziko planaberealdiko planademaseko plana (lagunarteko erregistroa)kristoren plana (lagunarteko erregistroa)plan mundial (lagunarteko erregistroa) |
9 | Nola esango zenukete 'cazafortunas'? Eskerrik asko! | Testuetan ez dugu aurkitu halakorik. Kontuan hartuta gure inguruko hizkuntzetan nola adierazten den (es: cazafortunas; fr: croqueur de diamants; en: gold digger, fortune hunter), forma hauek bururatu zaizkigu:fortuna harrapatzailefortuna harraparifortuna harrapakarifortuna ehiztaridirutza harrapatzailedirutza harraparidirutza harrapakaridirutza ehiztariondasun harrapatzaileondasun harrapariondasun harrapakariondasun ehiztari |
10 | Nola esango zenukete euskaraz 'quedarse en papel mojado', hau da, hitzematen den zerbait ez denean betetzen? Mila esker. | Hori adierazteko, paper errea erabiltzen da, eta halaxe jasoa dugu estilo liburuan: paper erre (paper busti*). Irudizko zentzuan, ezertarako balio ez duena. Aspalditik erabiltzen da esamolde hori euskal prentsan; gutxienez, 1991ko ekainaren 5eko adibide honetan agertu zenetik:Ez da gauerdiko ahuntzaren eztula. Eskualde euskaldunerako ezagitzen diren eskubideak hein haundi batean paper errea bihurtzea edo ez, jokoan dago. |
11 | Nola esango zenuke euskaraz 'síndrome del nido'? | Ez dugu inon aurkitu euskaraz emana. BERRIAn erabili beharko bagenu, honela adieraziko genuke: habia sindromea.Ez dugu nahasi behar habia hutsaren sindromearekin: Habia sindromea: Emakume haurdun batzuk normalean baino askoz zorrotzago aritzen dira etxea, arropa eta beste garbitzen eta ordenatzen, batez ere haurdunaldiaren bukaera aldera. Horri deritzo habia sindromea.Habia hutsaren sindromea: Seme-alabek etxetik alde egitean guraso batzuek, bereziki amek, sentitzen duten bakardade eta hustasuna. |
12 | Igandean, 'Berdin du' zekarren izenburu Vicent Partalen zutabeak. Onartuta al dago 'berdin du'? Ikasleei zuzentzen ari gara, eguna joan eta eguna etorri, esanez horixe bakarra dagoela gaizki, alegia, 'berdin da/zaio/dio' erabili behar dutela. Ea laguntzen diguzuen. | Lau modu egoki ditugu berdin izan jokatzeko, eta laurak arautu ditu Euskaltzaindiak:berdin daberdin zaioberdin duberdin dioHementxe duzu gure estilo liburuan horri buruzko sarrera: https://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=berdin+izan&d=all |
13 | Nola itzuliko zenukete Koheletenean agertzen den 'Vanitas vanitatum omnia vanitas' (gaztelaniaz 'Vanidad de vanidades, todo es vanidad')? | Gaur egun gehien erabiltzen den bertsioan, Elizen Arteko Bibliarenean, honela emana dago:Huskeria hutsa, huskeria hutsa, dena huskeria da. |
14 | Nola esaten da euskaraz 'más lento que el caballo del malo'? | Hona hemen hori adierazteko zenbait esamolde; batzuk, gure irakurleek proposatuak:Barea baino motelagoaBare zaharra baino motelagoaDortoka baino makalagoaJotako astoa baino makalagoAstarrak umea egingo dik/din hi mugitu ordukoGeldoa baino geldoagoaMakala baino makalagoaMotela baino motelagoaOiloak pixa egingo dik/din hi mugitzerakoZu mugitzerako Facebookek ere tuitak egingo ditu |
15 | Egun on! Zelan esango genuke euskaraz erdarazko 'está hecho de otra pasta'? Eskerrik asko | Hona hemen hori adierazteko erabili izan den pare bat molde:Beste kasta batekoa daBeste hariko ezpala da |
16 | Nola esan daiteke euskaraz 'Consejos vendo y para mí no tengo' eta 'A Dios rogando y con el mazo dando'? Mila esker. | Hona hemen Consejos vendo y para mí no tengo / Faites ce que je dis, et non ce que je fais adierazteko esamolde batzuk: Apaizak sermoi gogorra baina besteentzat Aholkurik ez du inork beretzat eta bai besterentzat Bertzeendako apez, eta geronendako eskolaua ez Besteentzat mediku, eta beretzat barberu ere ez Bertzeendako azkarki badaki, baina berendako ez Kanpaiak mezetara deitzen, bera ez joaten Oro besteendako kontseilari on Kontseilu anitzek ematen, gutik hartzen Kontseilu onak besteentzat, eta mokadu onak beretzatKontsejuak besteentzako, geronendako ez Eta A Dios rogando y con el mazo dando / Aide-toi, le Ciel t'aidera esateko:Jainkoari otoi eginez, eta beharrari eginezJainkoari erreguz, lanari mailuzDei Jaungoikoari, eta eutsi gabikoari |
17 | Zein da zuzena: 'etxeko lanak', 'etxerako lanak' ala 'eskolako lanak'? | Euskaraz, etxeko lanak erabiltzen da eskolarako etxean egin beharreko lanak direla zehaztu nahi denean. |
18 | Nola esango zenukete euskaraz: 'Darse con un canto en los dientes'? Eskerrik asko! | Testuinguru batzuetan, gustura hartu, gustura, pozik, kontentu eta gisakoak egokiak izan litezke. Esaterako:Arrebaren erdia kobratuta ere, gustura hartuko lukeArrebaren erdia kobratuta ere, gusturaArrebaren erdia kobratuta ere, pozikArrebaren erdia kobratuta ere, kontentu |
19 | Nola itzuliko zenuke euskarara 'buen vivir' terminoa? | Badirudi euskaraz oraindik ez dela finkatu termino hori emateko modua. Latinoamerikako komunitate batzuetan landu eta zabaldu dute kontzeptua, eta kitxuatik itzuli da beste hizkuntzetara: kitxuaz, sumak kawsay esaten diote; gaztelaniaz, buen vivir; frantsesez, bien-vivre; ingelesez, good living edo well living. Gure ustez, biziera ona ordain egoki eta praktikoa izan liteke euskaraz. |
20 | Zelan esango zenukete euskaraz gaztelaniaz 'Genio y figura hasta la sepultura' esaten dena? | Hona hemen ordain batzuk. Denek ez dute esanahi berbera, eta testuinguruak aginduko du egokiak diren ala ez.Lehengo lepotik buruaAsto jaio, asto bizi eta asto hilAstoa beti astoAzeri zaharrari ilea joan eta buztana soildu, baina larrua geldituAzeri zaharrari ilea joan, baina antza ezAztura txarrak sortzetik hilobirainoHi beti izango haiz aitaren semea / amaren alaba!Horrek horrela beharko du, hankaz aurrera eraman arteJenioa aitzurrak eta palak kenduko diote horriKukua beti kukuTxikitan, buru arina; handi eginda, berdina |
21 | DJ batek zer egiten du euskaraz, musika "pintxatu"? Musika "jarri"? | Gure ustez, musika jartzen du, eta, hain zuzen, horrexegatik deitzen diegu disko jartzaile DJei. |
22 | Nola esango zenukete euskaraz 'pagar justos por pecadores' gaztelaniazko esamoldea? | Esamolde hauek erabili izan dira hori adierazteko:Ardiaren kulpak bildotsak pagatuArdiak egin bekatu, eta bildotsak behar pagatuErretoreari jausten zaion urak bikarioa bustitzenLapur txikiak handiaren kulpak pagatu beharNagusiak hobenak, etxeko andereak penakNagusiaren haserrea morroiak pagatuZaku berean sartu, eta denak makilatu |
23 | Nola esan euskaraz "pensamiento visual"? Eskerrik asko. | Visual / visuel adierazteko, begi-, bista- eta ikusmen- erabiltzen dira askotan. Esaterako, honelakoetan:bista arazo, ikusmen arazo (problema visual, trouble visuel) begi zorroztasun, begi zolitasun (agudeza visual, acuité visuelle) Zilegi da, ordea, bisual erabiltzea ere, eta guk bide hori aukeratuko genuke pensamiento visual / pensée visuelle adierazteko:pentsamendu bisual |
24 | Kaixo: Sare sozialetan zerbait argitaratu behar dut. Nire lanagatik, beti hiru hizkuntzatan egin behar dut (euskara, ingelesa eta gaztelera). 'BIG NEWS!!'-ekin hasi behar dut esaldia. Euskaraz, nola izango litzateke? 'BERRI HANDIA!!' ? Mila esker. | Zaila da erantzutea jakin gabe testuingurua zein den eta zer erregistro komeni den, baina hona hemen aukera bat:Berri handiak!!Albiste handiak!!Lehendik ere erabili izan da handi adjektiboa berri hitza kalifikatzeko.Ekhartzen darotzuet bozkariozko berri handi bat. (Joannategi, Sainduen Bizitzea)Eta huna non heldu zarokun Parisetik berri bat oro baino handiagoa. (Hiriart-Urruti, Mintzaira. Aurpegia. Gizon)Iguzki-aldetik ethorri zen berri handi bat, eta laster hedatu Eskual mendietan. (Barbier, Supazter chokoan)Beste adjektibo batzuk ere egokiak izan litezke, baina ez dira hain neutroak: Berri itzelak!!Itzelezko albisteak!!Sekulako berriak!!Albiste jakingarriak!! |
25 | Kaixo: Ingelesez BCE (Before the Common Era) and CE (Common Era) erabiltzen dituzte kristauak ez direnek, BC (Before Christ) eta AD (Anno Domini) erabili beharrean. Euskaraz ba al dugu horien ordainik? Nola emango genituzke? Eskerrik asko. | Ez dugu halakorik aurkitu euskaraz. Hona hemen aukera bat:Before the Common Era (BCE) = Oraingo Aroaren Aurreko (o.a.a.)Common Era (CE) = Oraingo Aroko (o.a.) Esaldietan honela txerta daitezke:Periklesen garaian, o.a.a. V. mendeanO.a. V. mendean desegin zen Mendebaldeko Erromatar Inperioa |
26 | Nola esan euskaraz 'materiales manipulativos'? Matematikaren irakaskuntzan jokoak erabiltzeari buruz ari naiz. Mila esker. | Gure ustez, manipulatzeko material izan liteke modu egoki bat kontzeptu hori adierazteko. |
27 | Honako hau da nire galdera: Nola esaten da 'pasar la hoja' esamoldea euskaraz? Ez literalki. EHko gatazka gainditzeko 'orria pasatu beharra' esaten dela adierazi nahi dut, baina ez da oso euskara jatorra... Eskerrik asko aurrez. | Gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, antzeko esamoldeak darabiltzate ideia hori irudiz emateko: pasar página, tourner la page, to turn over a new leaf. Euskaraz ere erabili izan da inoiz, baina oso adibide gutxi daude, denak berriki idatziak. Kalkoa egin nahi ez baduzu, hemen dituzu bestelako molde batzuk:egoera gainditulehengoa atzean utzilehengoa gainditu |
28 | Nola esango zenukete 'bañado en oro'? 'Pendientes de plata bañados en oro' da erabili behar dugun esaldia. | Hori adierazteko, urreztatu aditza erabiltzen da. Halaxe jaso dute Orotariko Euskal Hiztegian, Euskaltzaindiaren Hiztegian, Elhuyarrenean eta Zehazkin. Beraz, honela eman dezakezue:Zilarrezko belarritako urreztatuak |
29 | Kaixo! Nola esango zenukete euskaraz 'margen de maniobra' eta 'estrecho margen de maniobra'? Adibidez, PSOEren gobernu berriak daukanaz ari garelarik. | Ez dugu aurkitu hori esateko tradizioko molderik. Hona hemen guri bururatutako batzuk:ekiteko tarte estuajarduteko tarte estuajokaleku estua |
30 | Nola esan daiteke euskaraz 'nadar y guardar la ropa'? 'Busti gabe igeri egin'? Mila esker. | Bakarrik Elhuyar hiztegian aurkitu dugu esamolde horren ordainik. Hona hemen:arriskurik gabe probetxu ateraarriskurik gabe aprobetxatu |
31 | 'Getxotarra' izan beharrean, zergatik esaten da 'getxoztarra'? Eta 'galdakaoztarra', eta abar. | Koldo Zuazok Mendebaldeko euskara liburuan dioenez (Elkar, 2017), Bizkaiko mendebaldean erabiltzen da -ztar, -tar atzizkiarekin batera, eta, haren ustez, agian urduliztar, fruiztar eta halakoen analogiaz sortu da -ztar esateko joera.Getxotar eta getxoztar, biak erabiltzen dira, eta biak jaso ditu Euskaltzaindiak bere izendegian. Beste hainbeste egin du bikote hauekin: arantzazuar, arantzazuztararteagar, arteagaztarbarrikar, barrikoztarbediar, bediaztarberangar, berangoztarderiotar, derioztardimar, dimoztarerandiotar, erandioztargaldakar, galdakoztarigorretar, igorreztarleioar, leioaztarlemoar, lemoaztarloiutar, loiuztarsondikatar, sondikoztarsopelar, sopeloztarubidear, ubideztarzaratamar, zaratamoztarzeanuritar, zeanuriztarzeberioar, zeberioztar |
32 | Arratsalde on. Ez dakit gaur Administrazioan funtzionario ez diren langileek egin duten elkarretaratzean erabili duten pankarta ikusi duzuen. Honela zioen: 'Langileria publikoa lege iruzurrean'. Ez dakit horrela idatzi behar den ala anbiguoa den. Paralelismoa erabiliz: 'Langileak greban' = langileak greba egiten ari dira; 'Langileria lege iruzurrean' = langileria lege iruzurra egiten ari da. Justu adierazi nahi den horren kontrakoa, haiek baitira iruzurraren biktimak; nola adieraziko zenukete labur-labur lanpostu publikoetan dauden langileei egiten zaizkien kontratuek legea urratzen dutela, baina Zuzenbideko terminologia erabiliz, lege iruzurra egiten dietela langileei? | Hona hemen aukera pare bat ideia hori ahalik eta laburrena emateko, pankartetan jartzeko moduan: Langile publikoak, lege iruzurren jomugaLangile publikoak, lege iruzurren mende |
33 | Nola idatzi behar da esaldi hau? "Mikelek, gelan sartu, eta leihoa ireki zuen" / "Mikelek gelan sartu, eta leihoa ireki zuen" / "Mikelek gelan sartu eta leihoa ireki zuen" / "Mikel gelan sartu, eta leihoa ireki zuen" / "Mikel gelan sartu eta leihoa ireki zuen". | Subjektu bereko bi esaldi koordinatu ditugu adibide guztietan, eta aditz laguntzailea isildua dago esaldietako batean. Halakoetan, laguntzailea agerian duen aditzarekin komunztatzen da subjektua, eta komaz mugatzen elipsia duen esaldia. Beraz, hauek biak jotzen dira ontzat:Mikelek, gelan sartu, eta leihoa ireki zuenMikel gelan sartu zen, eta leihoa ireki |
34 | Nola esan daiteke euskaraz "espero que sea de su interés" (idatzi formal batean amaiera bezala)? | Hona hemen aukera pare bat:Interesgarria izango zaizulakoanZure interesekoa izango delakoan |
35 | Nola esan behar da euskaraz honoko lelo hau: 'Ni una menos' (feministon aldarrikapenetako bat). | Bi aukera badira, gutxienez:Ezta bat gutxiago ereEzta emakume / andrazko / emazte bat gutxiago ereTestuinguru batzuetan, emakume aipatu gabe ere argi dago zer esan nahi den. Halakoetan, aski da lehenbizikoa, eta, lelo laburrak indartsuagoak izaten direnez, abantaila hori du.Beste batzuetan, ordea, esplizitatu egin beharko da zein den gaia, eta, beraz, ezinbestekoa izango da emakume aipatzea (edo andrazko, emazte...). |
36 | Zalantza sortu zait. Hau irakurri dut gaur BERRIAn: "Ez zen lehen aldia Koxkan parranda egiten zutela, [...]". 'Zutela' hori egoki dago? Ez luke behar 'zutena'? Mila esker! | Biak dira zuzenak. Adibide hauek jaso dituzte Euskaltzaindiaren EGLU-V liburuan (50. or), zutela moldeko erabileraren erakusgarri:Ez baitzuen lehen aldia iheska zabilela (Hiriart-Urruti, Zezenak Errepublikan)Lehen aldia zen nik pertsulariak entzuten nituela (Xalbador, Odolaren mintzoa) |
37 | Kaixo! Idatzi bat egiten nabil, eta ordenagailuko zuzentzaileak 'izenburupean' azpimarratzen dit. Zein da ideia hori jasotzeko modu zuzena? Mila esker. | Gure ustez, izenburupean zuzena da. Egia da tradizioan ez dagoela halakorik, baina gaur egun erruz erabiltzen dute idazleek, itzultzaileek, kazetariek... Ereduzko Prosa Gaur eta Lexikoaren Behatokia arakatuz gero, egile hauen lanetan ageri da: Aingeru Epaltza, Andres Urrutia, Itxaro Borda, Ibon Uribarri, Iñaki Mendiguren, Isabel Arrigain, Joxerra Garzia, Koldo Zuazo, Pako Aristi, Piarres Xarriton, Ramon Saizarbitoria, Xabier Olarra... Gainera, kazetaritzan ere maiz erabiltzen da: Aizu, Argia, BERRIA, ETB...Badira, jakina, beste esamolde batzuk ere: halako izenburukoa, halako izenburua du, halakoa darama izenburutzat... |
38 | Aulki-jokoan, nola esango zenukete: 'Se ponen tantas sillas como jugadores menos una'. Esker mila. | Hona hemen hori adierazteko modu bat:Jokalari adina aulki jartzen dira, bat kenduta |
39 | Nola euskaratu genezake, edo zer hitz erabili genezake, gaztelerazko 'desigualdad' esateko? Mila esker! | Adieraren arabera, honela adieraz daiteke gaztelaniazko desigualdad:Desberdintasun: Diferentzia, aldea. Hitz neutroa da.Berdintasunik eza, desberdinkeria: Gizarte egoerari buruz mintzatuz, desberdintasun gaitzesgarria. |
40 | Batzuek diote Justiziak daukala 'una doble vara de medir'. Nola esango zenukete hori? Esker mila. | Askotan itzuli behar izan dugu esapide hori, eta bi neurri erabili idatzi izan dugu:Epaileek bi neurri erabiltzen dituzte: aberatsentzat bata, eta pobreentzat bestea.Heriotza zigorraren aldekoek bi neurri erabiltzen dituzte batzuk eta besteak epaitzeko. |
41 | Kaixo! Antzezlan baten izenburua itzuli behar dugu eta itzulpen literala ez zaigu gustatzen: 'Elgetaren erorketa'? 'La caída de Elgeta' itzultzeko... Mila esker! | Testuingurua 36ko gerra izango da, ezta? Hala bada, uste dugu ordain hauek egokiak izango direla:Elgetaren erorialdiaElgetaren jausialdiaNola erori zen ElgetaElgeta erori zenekoa |
42 | Nola esan dezakegu euskaraz 'para ti la perra gorda', eztabaida batean? | Hiztegietan-eta ez dugu aurkitu erdal esapide horren baliokidetzat jotzen denik, baina uste dugu halakoetan molde hauek erabiltzen direla behintzat, ironia doinuan:Hiretzat tantoaZuretzat tantoaJaso alea!Hik arrazoi orain ere Zuk arrazoi orain ereBaietz, hik beti arrazoi Baietz, zuk beti arrazoiHala badiok/n, hala izango duk/n Hala badiozu, hala izango daHik arrazoi, eta kitoZuk arrazoi, eta kitoHik arrazoi, eta eman bakeaZuk arrazoi, eta eman bakea |
43 | Nola esango zenukete 'que cada palo aguante su vela' gaztelaniazko esamoldea? Mila esker. | Hona hemen ideia hori adierazteko esamolde batzuk:Nork bere gurutzeaBakoitzak bere gurutzea bizkarreanBakoitzak bere basta eroan behar Nekerik gabe ezin bizi |
44 | Nola esan daiteke euskaraz 'de aquellos polvos vienen estos lodos' esamoldea? Eskerrik asko zuen laguntzagatik. | Ez dirudi asko erabili direnik, baina hona hemen bi baliokide, biak Justo Mokoroaren Ortik eta emendik lanean aurkituak:Hautsok ekarriko dituzte lohiakZain zaharraren usainak |
45 | Nola esango zenukete euskaraz 'ver las orejas al lobo' gaztelaniazko esamoldea? Eta 'marear la perdiz'? Mila esker. | Ez dugu aurkitu verle las orejas al lobo esamoldearen baliokide peto-petorik. Arriskuaz ohartu / konturatu / jabetu erabiliz gero, esanahia emango genuke, baina adierazkortasunik gabe. Testuinguru batzuetan, egokiak izan litezke eskapada egin, eskapada ederra egin, eskapadaz jabetu... Marear la perdiz esateko, berriz, badira zenbait esamolde, batzuk jasoak eta neutroak, bestetzuk lagunartekoak: luzamendutan ibili luzamendutan eta joan-etorritan ibiliitzulinguruka ibiliinguruka ibilibazterrak nahastuzirriki-marraka hasikaka zaharrari bueltaka ibilikaka nahasi |
46 | Nola euskaratuko zenukete 'menos es más' erdarazko esamoldea? Eskerrik asko! | Hona hemen ordain batzuk, testuingurua zein den jakin gabe asmatuak.Gutxiago gehiago daGutxi asko daSoilago, eta landuagoZenbat eta gutxiago, orduan eta gehiagoGutxituz gehituBakanduz landuGehiago bakandu, eta gehiago landu |
47 | Nola esaten da 'una vida vivible'? 'La lucha debe ser por una vida vivible'. | BERRIAn erabili behar izanez gero, honela itzuliko genuke:bizitzeko moduko bizia / bizitzeko moduko bizitza |
48 | Nola euskaratu zenukete Alonsok Urkulluri esandakoa: "El que siembra vientos recoge tempestades"? Mila esker. | Hona hemen aukera batzuk:Nola erein, hala bilduErein karduak, eta bilduko ditun/k xixtakoakAbadeak zelan kantatu, monagilloak hala erantzunNola apezaren kantatzea, hala beretterraren ihardesteaHalako egitekoak, halako ondoreaHalako ezteietan, halako zopakHazi txarretik uzta onik ezNolako kanpaia, halako soinuaKanpairik entzun nahi ez duenak sokatik ez tiraKerik nahi ez duenak ez dezala pitz surikSurtara gaur aulkia, lurrean bihar ipurdia |
49 | Nola esaten da: 'Basta ya de manipular'? | Euskaraz badira zenbait modu hori adierazteko. Hauetakoren bat erabil dezakezu, testuingurua kontuan izanik.Manipulazio gehiagorik ez!Utzi manipulatzeari!Utzi behingoz manipulatzeari!Bukatu da manipulazioa!Aski da / dugu manipulaziorik!Nahikoa da / dugu manipulaziorik!Nahikoa da / dugu manipulaziotik!Nahikoa da / dugu manipulazioz! |
50 | Nola esaten da '¿Cuanto pesas? Peso 65 kilos'? Mila esker. | Bi modu badira, behintzat, hori adierazteko:Zenbat pisatzen duzu? 65 kilo pisatzen dut / ditut.Zer pisu duzu? 65 kilo. |
51 | Gomendioa 'eman' edo 'egin'? | Biak erabili izan dira.Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko zer adibidetan ageri den gomendio egin: Apezak berriz elizako behar ororen gomendiak egiten deritzo. (Atanase Belapeire) Eliza Ama Santak zure animaren gomendio edo rekomendazioa zu ill artean modu onetan egiten du. (Agustin Kardaberaz)Gomendio hau egiñ zaroen bakharrik: ez zaiteztela hasarra bidean. (Joannes Haraneder)Arbuiaturik hartarik begiratzeko egin zitzaion gomendio hertsia. (Bernard Larregi)Hekiei egiteko gomendio batzu. (Bazilio Joanategi) Eta gomendio eman ere jaso da OEHko adibide honetan:Gomendu eman diot / Ama Birjinari, / Eskerrak bihur ditzan / Seme Dibinoari. ('Luzaideko kantiak')Testu berriagoetan (Ereduzko Prosa Gaur), gomendio(a) eman gehiago agertzen da. Idazle eta itzultzaile hauen testuetan ageri da: Piarres Aintziart, Koldo Biguri, Joxan Elosegi, Juan Garzia, Santiago Iruretagoiena, Bego Montorio, Jon Muñoz, Ana Urkiza, Patxi Zubizarreta. Gomendio(a) egin ere erabiltzen da gaur egun. Horren erakusgarri, hauen testuak: Edurne Elizondo, Joxan Elosegi, Joxerra Garzia, Ramon Saizarbitoria, Ana Urkiza, Imanol Zurutuza, Josu Zabaleta. |
52 | Nola esaten da 'texto discontinuo' euskaraz? | Badirudi bi forma erabiltzen direla testu jarraituak ez direnak izendatzeko: testu etendun eta testu eten. Esaterako, Nafarroako Gobernuak argitaraturiko Hezkuntzako Hiztegian testu etendun proposatu dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak, berriz, testu eten erabili izan du txostenetan. |
53 | Nola esango zenukete euskaraz 'poner a los pies de los caballos'? Mila esker. | Ataka eta estutasun hitzak erabiliz, esaterako, honela adieraz dezakegu:Norbait ataka gaiztoan (txarrean / gaitzean / estuan...) jarri (ipini / paratu...)Norbait estutasun handian jarri... |
54 | Nola itzuliko zenukete euskarara 'obsolescencia programada'? Eskerrik asko. | Hona hemen nola esaten dugun BERRIAn obsolescencia programada (es) / obsolescence programmée (fr): zaharkitze programatua |
55 | Katalunian egin dutena 'deklarazio' bezala itzultzen duzue. Ez al zen 'aldarrikapen' hitza hobea izango? | Katalunian azken boladan gertaturikoa dela eta, bi kontzeptu bereizi behar izan ditugu: declaració eta proclamació. Testuinguru arruntetan, parekoak izaten dira semantikoki, baina zeinek bere ñabardurak ditu oso testu espezializatuetan, hala nola testu akademikoetan eta adierazpen politikoetan: —declaració zera da, estatu bat sortzearen aldeko ekitaldi solemnea, estatua sortzeko prozesuari hasiera ematen diona, eta, beraz, ekitaldi diskurtsibo bat da; —proclamació batek, berriz, estatu berria eratutzat jotzen du, eta independentzia, gauzatutzat.Kataluniako egoera bihurrian, biak bereiztea egokitu zaigu, eta Euskalterm terminologia bankuan bezala jokatzea erabaki dugu:—declaració eta declarar adierazteko, deklarazio eta deklaratu erabiltzen ari gara;—proclamació eta proclamar adierazteko, berriz, aldarrikapen eta aldarrikatu. |
56 | Nola esango zenukete 'pie de página' euskaraz? Mila esker. | Batez ere, bi hitz erabiltzen dira hori adierazteko: oinalde eta oin.Hona hemen adibide batzuk:Eta han zegoen Big Joeren hatz-marka ere, tintaz zikinduriko zirriborroan, orriaren oinaldean, beti ohi bezala. (Peaceful soldadua, Michael Morpurgo, Mirentxu Larrañaga Sueskunek itzulia)Eskutitza eskuz sinatua da, denen errubrikak hortxe direla, orriaren oinaldean edo bestela ezkerreko ertzean. (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez)[...] arraza berba ez da behin ere ageri; odola, Herodoto-ren aipu bezala bakarrik, eta oin-oharrean. (Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi)Baina nekez itzul daiteke ezein erdaratara, oin-oharrik gabe eta bat-bateko gozamenaren kaltean, Koldo Izagirreren erdaren morrontzapean ibiltzearen aurkako hura [...]. (Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi)[...] orri oinean, XVIII. mendeko esku batek baieztatzen du egileak testuan barna darabilen monogramaren esanahia [...]. (Lazarragaren eskuizkribuaren estraineko datatze-azterketa, Borja Aginagalde Olaizola, Erabili.eus-en argitaratua) |
57 | Zerbaiten luzera neurtzean, nola esango zenukete 'CADA CUANTO aparece esta raya'? 'Zenbatero'? | Hona hemen hori adierazteko modu bat:Zenbatetik zenbatera dago halako marra bat? Hiru metrotik hiru metrora. |
58 | Nola idatziko zenukete 'política de hechos consumados' euskaraz? Eskerrik asko. | Behin baino gehiagotan itzuli behar izan dugu política de hechos consumados, eta bi modutara eman izan dugu:ekintza burutuen politikaekintza gauzatuen politika |
59 | Nola esan euskaraz 'montaña rusa'? | BERRIAn, errusiar mendi erabiltzen dugu, eta halaxe proposatzen dute bai Elhuyar eta Zehazki hiztegietan, bai euskarazko Wikipedian. |
60 | Ondo dago "hobeagoa" esanda? Nik betidanik erabili dut eta. Eskerrik asko. | Euskaltzaindiaren Hiztegian jasoa dago, hobe-rekin batera, eta ezin bestela izan, asko erabili izan da eta. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegian ageri diren adibideak: HOBEAGO (gral.; SP, Urt I 24, Lar, Añ, Gèze (-ia-), Foix ap. Lh (-ia-), Dv, H; obago Dv (V)). Ref.: A; Lh; Etxba Eib (obiagua); Holmer ApuntV; Gte Erd 59. a) (Adj.). Mejor. "(Lo tengo por más) acertado, obeagotzat daukat" Lar. Tr. Su frecuencia disminuye en el s. XX. Baina orain [herri] hobeago bat desiratzen dute, erran nahi baita zelestiala. Lç He 11, 16 (He, TB, Dv hobeago; Ol, Ker, IBk, IBe hobe). [Di]ostaenez, leku on dira / Toscanarekin Lonbardia; / aek gustiak baino bere / obeago ene amore onetsia. Lazarraga (B) 1205v. Beiak on du larrea, obeago jabea. RIs 17. Guri gauza obeagoak emateko. Ber Trat 58v. Hobeago baten gatik gabe dadin biziaz. EZ Man II 93. Iainkoaren atseginak eta plazerak ere hobeagoak eta handiagoak izanen dira Deabruarenak baiño. Ax 505 (V 325). Aen ona ze baliz obago ez leuke montako ezer. Mic 14v. Kastitatezko usain hobeago eta handiago isurtzen dute. SP Phil 418. Hari Jüdiek egin etzerien beno batzarre hobiagoreki. Bp II 20. Arrozoin hauk baino hobeagorik baldin baduzu. ES 200. Iruretan zein da lenago, andiago, zarrago, obeago edo dakiena geiago? El 33. Argi bat beste guztiak baño obeagoa. Lar SAgust 12. Bethi obra hobiagorik egitera. Mst III 54, 6. Zer gauza altuago ta obeagorik Jainkoa baño? Cb Eg II 103. Egun guziez behar du trabaillatu hobeago billakatzen. Mih 11. Enakike deusere erraiten hortan gañan hobiagorik. AR 98. Etorriko da denpora obaago bat. Mg CO 259 (PAb 167 obago). Zerren sakrifizioa baño obeagoa dan. Añ LoraS 169 (186 obago). Iru gauz oek baña zer gauz obeagorik ta gozoagorik izan diteke? AA III 364. Hura beino hobeagoak othe gare? Jaur 177. Zenbat zu baño obaguak jausi dira. Ur MarIl 7. Etziteken bethea yende hobeagoz. Hb Esk 125. Kusairen iritzia obeagotzat artu zuten. Lard 199. Beste bizitza bat asi zan, obeagoa, bigunagoa. Ag G 74. Hik uste baino andre hobeagoa eman zaukan beharrik Jainkoak. Barb Sup 43. Obeagorik billatzen duan / dijua Amerikara [Paulino Uzkudun]. MendaroTx 432. Bata baño bestia obiaguak eta zindduaguak. Otx 22 (99 obago). Ez obeago ta ez kaxkarrago biur ditekenera. Or Aitork 380. Igelak baiña, geroago eta umore obeagoz. Bilbao IpuiB 246. Leku hobeago batetarat. JEtchep 78. Txerrikumeak askoz itxura obeagoarekin iristen ziran perira. BAyerbe 23. Azi onak landara obiagoa atara daian. Gerrika 155. Beste batasun-bide hobeagoa. MIH 223. v. tbn. Mat XIV. Ch I 15, 1. He Gudu 72. Mb IArg I 240. Egiat 262. Ub 47. Brtc 189. Mg PAb 138. VMg 31. Dh 239. fB Olg 11 (150 obaago). JJMg BasEsc 221. Astar II 254 (265 obago). Echag 260. Etch 308. It Dial 87. Izt C 26. Ur MarIl 119. Dv Lab 131. Bil 61. Balad 48. Laph 184. Aran SIgn 108. Ud 49. Sor Bar 78. Bv AsL 107. AB AmaE 193 (280 obago). Apaol 39. Elsb Fram 118. Arb Igand 34. HU Aurp 140. Alz STFer 144. Itz Azald 86 (36 obago). Echta Jos 225. EusJok 95. Tx B II 151. Enb 43. Zub 89. Zerb IxtS 44. SMitx Aranz 63. Mde Pr 223. Erkiag Arran 177. Zait Plat 20. Vill Jaink 80. Ibiñ Virgil 84. Alzola Atalak 54. Uzt Sas 234. Obago: Zuzaeta 130. CrIc 38. DurPl 88. b) (Sust.). Provecho. (En la expr. zure, haien... hobeagoagatik). Haién hobeagoagatik eta emendamendutan gaztigatzen dituala. Lç Ins A 2v. Ezen zordun zara zure hobeagoa gatik Iainkoak onak errepartitu derauzkitzunaz geroztik. Harb 127. Argi saindu hura, zeiña khendu baitarotzut denbora batekotz zure hobeagoagatik. Ch III 7, 4 (SP zure begiramendutan, Mst zü abisatiago izan zintian, Ol zure gurbiltauna). (Lar, Añ, H). "Alivio, mejoría de un enfermo, obeagoa. Obeagorik badu?, ¿tiene alguna mejoría, algún alivio?" Lar. "Mejoría" Lar y Añ. |
61 | Itzulpen bat egiteko garaian, zalantza sortu zaigu: gazteleraz, "ven con tu familia y disfruta del día" izango litzateke; euskaraz, "etor zaitez familiarekin eta gozatu eguna!!" edo "gozatu egunaz". Bietatik zein da zuzena eta zergatik? | Biak dira zuzenak. Tradizioan biak erabili izan dira, Orotariko Euskal Hiztegiko adibideetan ikusten den bezala. Hona hemen zer dioen Euskaltzaindiaren Hiztegiak gozatu sarrerako lehen adieran (guk jarria da adibideetako letra lodia):gozatu, goza, gozatzen 1 da/du ad. Zerbaitek eskaintzen duen atseginaz edo onuraz jabetu. Nahi dugu egiazko argiaz gozatu. Munduko atsegin guztiez gozatzen ziren. Guk gozatu beharko genukeen aberastasuna hark gozatzen du. Maitasun horren berotasunaz luzaz dezatela goza. Haren emazteaz gozatzeagatik. Bere zorion berria eragozpenik gabe gozatu ahal izateko. || Horiek ikusi eta txit gozatu zen. Goza gaitezen lurreko atseginetan. |
62 | Nola esango zenukete hau euskaraz? "Eres el reflejo de tus actos" edo antzeko zerbait.. | Arriskutsua da testuingururik gabe itzultzea, erraza baita hanka sartzea, baina tira: hona hemen aukera bat.Zure eginen ispilua zara |
63 | Franco hil eta gutxira Espainiako Estatuan sortu ziren erakunde hauen izenak gaztelaniaz utzi behar dira ala euskaratu egin behar dira: 'Plataforma de Convergencia Democrática', 'Junta Democrática de España', 'Coordinación Democrática'? Zein da zuen irizpidea horrelako kasuetan? | Zaila izaten da erdarazko erakundeen izenekin nola jokatu ebaztea; irizpide orokor batzuk zehaztuak izanagatik, beti izaten dira dudako kasuak, erdibidean geratzen direnak. Hona hemen erakundeen izenei buruzko gure irizpide nagusia, estilo liburuan jaso bezala:Itzuli egiten dira, salbu euskaraz baliokide argirik ez dutenak.Frantziako Ekonomia Ministerioa; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Santander bankua; Ilargi Gorria; Miro Fundazioa; Espainiako Hizkuntzaren Akademia; Alderdi Demokratiko Unionista; Alderdi Demokratiko Liberala; Fronte Nazionala; Mugarik Gabeko MedikuakBaina: Bundesbank; Banca del Lavoro; King’s College; Scotland Yard; Convergencia i Unio; Sinn Fein; Greenpeace; National GeographicBestela esanda: izena euskaraturik irakurleak erraz identifika badezake, nahiago izaten dugu euskaraz eman; nahasgarria gertatzen bada, ordea, bere hartan uzten dugu. Oro har, esan liteke izen deskribatzaileak errazago itzuli ohi direla; esaterako, Europako Banku Zentrala eta gisakoak. Gainera, kontuan hartzekoa izaten da gure auzo hizkuntzetan nola jokatzen duten: normalean, haiek itzultzen dituzten izenak euskarara ere itzultzen dira (hala, Munduko Medikuak erabiltzen da, Médicos del Mundo, Medecins du Monde, Doctors of the World bezalaxe), baina nazioartean modu jakin batean ezagunak direnak bere hartan uzten dira (hala nola Medicus Mundi). Gure ustez, Konbergentzia Demokratikorako Plataforma, Espainiako Junta Demokratikoa eta Koordinazio Demokratikoa erabiltzeko modukoak dira, erraz ulertzen eta identifikatzen baitira. |
64 | 'Erestituere'. Erreparazioa baino zerbait gehiago. Nola esan behar da euskaraz espainolez 'restituir' azaltzen den kontzeptua? | Orotariko Euskal Hiztegian, badaude errestituitu eta errestituzio. Hona hemen han zer dioen:errestituitu, restituitu. Restituir, devolver, reparar. Eta hanbatez gehiago othoitz egiten drauzuet haur dagizuen sarriago restitui nakizuenzat. "Je vous sois plutôt rendu". Lç He 13, 19. Ea [...] errestituidu ezteusan edo pagadu zor deusana. Cap 108. Bakoitzari zor dion hazienda, interesa, honra edo fama restituidu edo biurtu. OA 130. Errestituidu biarko dituz egin daben gatx onetatik datozan kalte guztijak. Astar II 100. errestituzio, errestituzino, errestituzione, errustizio (AN-larr-5vill), restituzio, restituzino, restituzione. Restitución. Ea [...] obligadu daben restituziñorik egiten. Cap 96 (100 errestituziño). Ezta egin behar amoina gauza hetarik, zoin sujet baitira restituzioniari. Tt Arima 101. Konfesoreak agindu zigon restituziorik eutzi ote deban [...] egin bagarik. OA 163. Huts horiek [...] ez dakharkete errestituzione egiteko obligazionerik. He Phil 389 (SP 395 ezpaitute obligatzen deusik bihurtzera). Ez dago konfesinoe jeneral ondo eginik ezpadago restituzinoerik. Mg CO 259. Egingo zituztela restituzio edo gauza kenduen biurrerak. Mg CC 183. Egiten badezute / errustiziyua, / emango zazutela / ausoluziyua (1878). Arrantz 37. Lapurretak biar du / restituziyua. Ud 129. Emen ez dago beste erremediorik, edo errestituzioa edo kondenazioa San Agustiñek dion bezela. Zab Gabon 77. v. tbn. Gco I 436. LE Ong 95r. Errestituzino: Mg CO 162. JJMg BasEsc 83. Errestituzione: Urt Ex 22, 3. CatLav 138 (V 72). Bestelako hiztegietan, ordain hauek ageri dira, besteak beste: itzuli, bihurtu, atzera eman, bueltatu…Testuinguruaren argitan, bat edo beste izan liteke egokiagoa. |
65 | Zein da ICOMA (Ilustre Colegio Oficial de Médicos de Álava) siglaren ordaina euskaraz? | Guk dakigula, ez du euskarazko siglarik. Beraz, Arabako Medikuen Elkargo Ofiziala izendatuz gero, AMEO sigla asma daiteke. Nolanahi ere, siglak asmatzeko bide hori malkartsua izaten da, guztiz ezezagunak gertatzen baitira. |
66 | Siglen esanahia batzuetan maiskulaz idazten da, eta beste batzuetan minuskulaz. Zein da irizpidea? Mila esker | Sigla batzuek izen bereziak ordezkatzen dituzte. AEK sigla, esaterako, Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea izendapena laburtzeko modua da, eta, bistan denez, letra larriz idazten da, izen berezia baita.Beste sigla batzuen atzean, berriz, izen arruntak daude, letra xehez idaztekoak. Hona hemen adibide batzuk:LGTB, lesbiana, gay, trans eta bisexualGKE, gobernuz kanpoko erakundeIFZ, identifikazio fiskaleko kodeInformazio gehiago nahi izanez gero, jo hona: http://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#227 |
67 | Begiratu esteka hau (uste dut akats bat dagoela): http://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia. "Petrona dorreak; Arriurdiñeta plaza; Estafeta kalea; Euskalduna jauregia; Lekaio kultur etxea; Biteri kultur etxea; San Joan Bataiatzailearen eliza; Moneda jauregia; Barakaldo antzokia; San Telmo museoa; Alkizako Kultur Etxea; Elgetako Kultur Etxea; Arte Ederren Museoa; Etxe Zuriko Gela Obala; Ondarroako Kafe Antzokia". Zerbait gaizki egongo da: edo "Lekaio kultur etxea", edo Alkizako edo "Elgetako Kultur Etxea".... Nola da, "kultur etxe" ala "Kultur Etxe"? Euskaltzaindiak badu araurik horren inguruan? Eskerrik asko. | Adibide horien aurretik, azalpen hau dugu:[Letra larriz idazten dira] Herri eta hirietako toponimoak, eraikinak, gelen izen bereziak. Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte. Izan ere, batzuetan, kultur etxea generikoa izen bereziaren parte da, ezin bereizizkoa. Esaterako, hala gertatzen da Elgetako Kultur Etxea idazten dugunean: Elgetako ez da haren izena, eta ezin esan dugu Elgetakon izango da kontzertua. Halakoetan, Elgetako Kultur Etxea da izen berezia, osorik, eta horregatik idazten ditugu hiru hitzak letra larriz.Beste batzuetan, ordea, generikorik gabe ere erabiltzen da izen berezia: Biterin izango da kontzertua. Beraz, hor kultur etxea ez da izenaren parte bereizezina, baizik eta aposizio arruntaren tankerakoa, hala nola ibaia hitza Aturri ibaia esaten dugunean. Horregatik idazten dugu halakoetan letra xehez kultur etxea. |
68 | Zalantza sortu zait Simone de Beauvoir-ekin. Abizenetik izendatu behar izanez gero, zelan izendatu behar da? "Beauvoir-ek zioenez" ala "De Beauvoir-ek zioenez"? Eskerrik asko aldez aurretik. | Normalean, Beauvoir erabiltzen da halakoetan, de gabe. Hona hemen Simone de Beauvoirri buruzko lan batzuen izenburuak, horren erakusgarri:Beauvoir intime et politique: la fabrique des Mémoires (Annabelle Martin Golay, 2013)Les Amants de la liberté. Sartre et Beauvoir dans le siècle (Claudine Monteil, 1999)Beauvoir (Éliane Lecarme-Tabone et Jean-Louis Jeannelle, 2013)Deitura frantsesen kasuistika oso zabala da, baina badira irizpide orokor batzuk: —Izen-abizenak aipatzean, de eta d' partikulak letra xehez idazten dira (Simone de Beauvoir). Abizena bakarrik dagoenean, de kendu ohi da (baina ez d' forma), baina bada salbuespen ezagunik ere:Simone de Beauvoir > BeauvoirAlfred de Musset > MussetAlexis de Tocqueville > TocquevillebainaCharles de Gaulle > De GaulleJean Le Rond d'Alembert > D'Alembert Partikula deiturari itsatsia badago, beti letra larriz idazten da: Debussy.—de la segida dagoenean, La idazten da normalean, letra larriz, eta beti aipatzen da, ponte izena ondoan izan zein ez. Jean de La Fontaine > La Fontaine —du xehez idazten da ponte izenaren ondotik; abizena bakarrik dagoenean, larriz idazten da, eta ez da galtzen. Izenari itsatsia idazten bada, beti larriz jarri behar da, eta ez da sekula galtzen: Dupont.—le artikulua, berriz, beti larriz.Gustave Le Bon > Le Bon |
69 | Testu itzulpen bat amaitzeko, erdaraz eta beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen den 'ambidiestro' hitzarekin trabatuta nabil. Euskaraz, nola idatziko zenukete hitz hori? Eskerrik asko. | Hori adierazteko, eskuin-ezkerti edo eskuma-ezkerti erabil dezakegu. Orotariko Euskal Hiztegian, eskuma-ezkerti ageri da; Elhuyar hiztegian, eskuin-ezkerti eta eskuma-ezkerti; Zehazkin eta Nolaerran-en, eskuin-ezkerti. |
70 | Kaixo, kezkarik gehienak teknologia berriei eta informatika arloari dagozkion hitz teknikoetan sortzen zaizkit. Ia hitz guztiak ingelesetik datoz, eta sarritan ez da erraza izaten itzulpen egoki bat aurkitzea. Agian izango da horretarako hiztegi zehatzik, baina nik ez dut ezagutzen. Oraingo honetan ondorengo hitz-jokoa argitu nahiko nuke: "command-line". Google translatek "komando-lerro" dio. Zer deritzozue? | Command-line euskaratzeko, komando-lerro erabili izan da, bai, gutxienez lan hauetan: Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009Teknologia berrietako eta informatikako euskal terminoak kontsultatzeko, sarean dituzu Euskalterm euskal terminologia bankua eta Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entzikopedikoa. |
71 | Nola erabiliko genuke 'ari izan' / 'aritu' aditza kasu hauetan? 'Ogia erosi dizut: ogia erosten ari natzaizu' esaten da, ezta? Esan liteke "zuri ogia erosten ari naiz"? Nola esanen litzateke 'zu eraman zaitut' 'ari izan' aditza erabiliz? Eskerrik asko zeuen laguntzarengatik. | Gehienetan, nori kasua aditz laguntzailean ere agertu ohi da ari izan eta aritu erabiltzen direnean. Nolanahi ere, Orotariko Euskal Hiztegian, honela dio ari izan aditzaren erabileraz ari dela:Aunque no es lo más frecuente, no faltan ejemplos sin marca de dativo en el auxiliar, habiendo en la frase un sintagma con dicho sufijo, p. ej. en Beriayn, Mendiburu (IArg I 379), Aguirre de Asteasu (III 401, pero cf. 425 famari ozka ta aginka ari zaizkanak), Guerrico (II 9), Iraola (116), Alzaga (Burr 11), Lekuona (SClar 134), Villasante (Jaink 133; cf. 88 ari zaizkio) o Berrondo (Kijote 150); no incluimos aquí a los autores bajo-navarros y a los labortanos de los ss. XIX y XX, en los que esta construcción es bastante frecuente en todo contexto.Euskaltzaindiaren Hiztegian, esaterako, adibide hau jaso dute ari izan sarreran:Labeari su ematen ari ziren.Beraz, zilegi dira biak, nor-nori sailekoa eta nor sailekoa:Labeari su ematen ari zitzaizkion. Labeari su ematen ari ziren.Zu eraman zaitut, berriz, nori kasurik gabea da; beraz, ari izan aditza erabilita adieraziz gero, zilegi da honela esatea:Zu eramaten ari naiz. |
72 | Gustatuko litzaidake jakitea nola deitu ohi den euskaraz 'la zona cero' deritzogun lekua. Milesker. | BERRIAn, zero eremu deitzen diogu. Berez, bonba atomikoek suntsituriko eremuari esaten zaio hala; esaterako, 1945eko Hiroshimari. Hedaduraz, bestela ere erabat deuseztaturiko eremua izendatzen du, hala nola New Yorkeko World Trade Center. |
73 | Nola esango genuke: 'euskaraz mintzatu' ala 'euskara mintzatu'? Eskerrik asko. | Tradizioan, euskaraz mintzatu / hitz egin / berba egin erabili izan da gehienbat, baina badira bestelako adibideak ere:Egiazko azkaindarrek behar lukete [...] Chourio, Lapeire eta Hiribarren batzuen euskara mintzatu. (Zerbitzari)Eskolan ebilzanian, milla zemai ta agirakaz bere, ezin itxi eutseen euskera berba egitiari. (Mogel) Etzauzkigu erdaran lokartu ezpainak, euskara baizik ez du mintzatzen artzainak. (Xalbador) Euskera itzegitea, aurreratzea, galaitzea, apaintzea, gordetzea, eta loretu-azitzea, egoki, protxuzkoa ta onragarria da guztiz kanpoko jakintsuentzat, eta euskaldun danentzat are geiago. (Arana) Ez ziteken izen goiti hori Sadan emanen, ez balitz Sadan ezkuara mintzatu. (Arradoi)Hiruek, bai amak, bai alabek, mintzatzen dute eskuara. (J. Etxepare) Kornubiera mintzatu izan den azkenengo egunetaraino. (Mirande)Zuk lez, euskaldun guztiok erdera berba egingo bageunke, laster amaittuko litzake euskaldun da euskal-erriaren izatea; zegaittik, euskera barik, ezin egon leitteke euskaldunik ez euskal-erririk. (Etxeita) Zuri entzuten deutsudazan izen, neuk eztakidazanak, iminiko ditut paperian, euskera ondo berba egiteko. (Mogel) Hizkuntzari izenondo bat eransten zaionean, -n erabiltzen da:Euskara batuan mintzo da, oso euskara ederrean. |
74 | Futboleko terminologiaren harira, nola esaten da gaztelaniaz 'segada' edo ingelesez 'sliding tackle' deritzon terminoa euskaraz? 'Segada' futbolariak zelaiaren gainean irristatuz egiten duen sarrera-mota da. Eskerrik asko. | Futboleko sarrera mota hori aipatzeko, segaren irudia erabiltzen da gure inguruko hizkuntza gehienetan (gaztelaniaz eta katalanez, segada; frantsesez, fauchage; alemanez, sense), eta euskaraz ere hala joka daiteke. Esaterako, Euskaltermek bide horretatik jo du: segatu, segakada eman. Segaren irudia emankorra da, gure ustez, hori adierazteko:Segan egin zion aurrelariari, bortitz, eta epaileak txartel gorria atera zion.Oso grafikoa da, eta, inoiz aditu gabea izanik ere, erraza ulertzen. |
75 | Nola esango genuke: 'Lau pastel egin behar ditut/dut'? Edo biak daude ondo? Mila esker. | Halako gehien-gehienetan, plurala erabiltzen da gaur egun. Eimaren Morfosintaxia liburuan, esaterako, honela diote Zenbakiak eta komunztadura atalean:Pluralean egiten dute komunztadura zenbaki arruntek, batetik gora: «Bi liburu erosi ditut»; «Zazpi azterketa egin ditugu astebetean».BERRIAn ere halaxe jokatzen dugu, hori baita egungo prosaren joera nagusia. Nolanahi ere, ezin esan singularreko komunztadura ezinezkoa denik: halako adibideak badira Euskaltzaindiaren EGLU-I gramatikan, 131. orrialdean:b) Zenbatzailea ez baldin bada bat, besteren bat baizik, eta sintagma osoa —zenbatzaileaz gain— artikuluak mugatzen baldin badu, aditz morfologian pluralaren aztarna ageriko da: (410) (a) Lau filmeak ikusi ditut (nor) (b) Bost gizonek egin dute (nork) (c) Bost andreei eman diet (non) c) Gainerako kasu guztietan singularrez edo pluralez ageriko da aditza. Idazle batzuek singularrez bakarrik erabiltzeko joera dute eta zubereraz ere —neurri batean behinik behin— horrela jartzen da, baina hori ez da nahi ta nahiezko araua, ondoan jartzen ditugun adibideek ongi aski erakusten digutenez. Horrenbestez, bietara ikusiko dugu: (411) (a) Hiru filme ikusi dut (nor) (b) Hiru filme ikusi ditut (c) Hiru ikusi ditut (d) Bost gizonek egin du (nork) (e) Bost gizonek egin dute (f) Bostek egin dute (g) Bost andreri eman diot (non) (h) Bost andreri eman diet (i) Bosti eman diet (412) (a) Zer iduri zaizue? Baldin gizon batek ehun ardi baditu, eztitu laurogei eta hemeretziak utziten, eta errebelatu zena bilhatzen? (Leiz. Mt 18,12) (b) Egin ditzagun bada hirur tabernakle, bat hire, eta bal Moisesen eta bat Eliasen (lb. Luk. 9,33) (c) Mila gizon gaixtorik da emazte batendako. Gizon baten mila andre bere fedean dago (Etxepare, Emazten fabore, V. 37-38) (d) Tilista aroan amabost urte del (R. y S.) (e) Zenbat persona dira Yinkoatan? Hirur. Badira beraz hirur Yinko? Ez, zeren... (Bel., 1, 30) (f) Zenbat naturaleza dira Jesus-Kristen? Biga. Yinkoarena, eta gizonarena? (Bel., 1, 32) (g) Bi soldado pobre heldu dira Aruetik Bardkoilzera (Tartas) (h) Ene soldado debotak badu berekin laur konpañia edo laur regimendu (Tartas, 2) (i) Milla mesprechu egin zion gizon saindu hari (Tartas) (j) Ediren duzu laur kapitulu ene liburian (Tartas 6) (k) Kolpu balez bi bekhatu handi eta grabe baitzutian kometitu heriotzia... (Tartas, 39) (l) Mezan badirela hirur parthe prinzipal (Lopez, 229) (ll) Bi fundament edo prinzipio behar tiizi (Lopez, 277) (m) Nausi batek bi mutil ondoz ondo elgarren berri jakin gabe zerbait eitekoz leku berera igortzen thienian... (Lopez, 304) (n) Hogei eta hirur mila hil erazi zutian (Inch., 359) (ñ) Behin bost ogiekin bost mila gizon aserazi zian (Inch. 374) (o) Badela Yinkoatan hirur persona berhezi (Inch., 375) (p) Kuntatalzen dutu bere libru batetan hogei eta bi mirakulu (Inch. 414) (q) Hirur urthe bazian ahortzirik zela (Inch. 419) (r) Untsa erran duzu: eztut senaharrik. Zeren izan duzu zazpi senhar (A.Ure., 4,18) (s) Ikhusi zutian (Mariak) bi ainguru... (A.Urr.) |
76 | 1960ko hamarkadako Kazetaritza Berriaren ondorengoa den eta Robert Boynton-ek ingelesez 'New New Journalism' izenpetu duen mugimendua euskaraz eman nahi dut. 'Kazetaritza Berri Berria' adieraz nezake? Ba al duzue laguntzerik? Mila esker. | BERRIAn ere zuk aipatu duzun eran idatziko genuke: Kazetaritza Berri Berria. Ez genuke marratxorik erabiliko, garbi gera dadin ez dugula oso kazetaritza berria esan nahi, baizik eta beste zerbait. |
77 | Hementxe nire zalantza: 'Gezurra dirudi Londresen gaudela!' edo 'Gezurra dirudi Londresen gaudenik!'. Zein da zuzena? Milesker zuen laguntzagatik. | Gure ustez, halakoetan -ELA erabiltzea da joera nagusia. Euskaltzaindiaren EGLU-V lanean, garbi esana dago -ENIK ezezkako perpaus osagarri zenbaitetan erabiltzen dela eta, inoiz, kutsu erretorikoko galderetan, baina ez bestelako perpausetan (67.-76. or.). Gainera, Hegoaldekoa da -ENIK. Orotariko Euskal Hiztegian begiratu, eta gezurra dirudi... motako lau esaldi aurkitu ditugu. Hiruretan -ELA ageri da, eta batean -ENIK.Gezurra dirudi, paper txar oiek bati ez diyotela utzi biar bizitzen. Iraola 127.Gezurra dirudi [...] oraindik egiteko geneukala. Ibiñ Virgil 22.Gaizki dabiltza an bizi diran / millaka beltz eta zuri, / Jesukristoren jaioterria / dala gezurra diruri. Insausti 97.Gezurra dirudi mutil txotxolo orren burutik orrelako gauzik sortu biar zuenik. Alz Txib 95.Hori guztia ikusirik, guk -ELA erabiliko genuke zuk aipaturiko esaldian, ez baita ezezkoa, ezta galdera erretorikoa ere:Gezurra dirudi Londresen gaudela! |
78 | Zein da zuzena: 'Sakanako Mankomunitateko lehendakaria' edo 'Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria'? | Lehendakari hitza, normalean, nongo lehendakaria egituran agertzen da, eta hala idazten dugu BERRIAn ere.Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan, halakoak dira aurkitu ditugun adibide gehien-gehienak: Gipuzkoako Diputazioko Lehendakari Julian Elorza jaunak (diputazio sarreran)Errepublikako lehendakaria (errepublika sarreran)Gobernuko lehendakariari (gobernu sarreran)Jaurlaritzako lehendakaria eta sailburuak (jaurlaritza sarreran)Espainiako gobernuko lehendakaria (lehendakari sarreran)Frantziako lehendakaria (lehendakari sarreran)Euskaltzaindiko lehendakaria (lehendakari sarreran)Arabako Aldundiko lehendakaria (lehendakari sarreran)Medikuen elkargoko lehendakaria (lehendakari sarreran)Hona hemen bestelako adibide bat, -en duena:Udalbatzarraren lehendakaria alkatea da (lehendakari sarreran)Juan Garziak badu Senez aldizkarian argitaratua -en eta -ko atzizkien erabilerari buruzko artikulu argigarri bat (http://www.eizie.eus/es/Argitalpenak/Senez/20031210/garzia). Hona hemen -en lehendakaria / -ko lehendakaria auziaz zer dioen:Kontuz, hala ere: aipatu dugun bereizkuntzak ez du balio edozein hitzekin (kasuan kasukoa ikusi behar da). Esaterako, "lehendakari" hitzak ("buru" nahiz "zuzendari"tik gertu, baina aditzik gabea bere osaeran) ez du onartzen ZEREN konplementurik. Bai, ordea, NOREN, eta, ohikoena noski, NONGO. |
79 | 'Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurretan'. Zuzena al da esaldia? Ala 'haurrengan' jartzea hobe? | Bizidunei buruz ari garela, bi atzizkiak erabiltzen dira, zein bere balioarekin. Nahiz eta mintzairen artean badiren aldeak, oro har esan daiteke -engan atzizkia erabiltzen denean -en baitan adierazten dela, eta -etan erabiltzen denean, berriz, multzoa aipatzen dela. Hona hemen adibide batzuk:Gizakiengan duen fede sendoa = Gizakien baitan duen fede sendoaEmakumeetan %60 analfabetoak dira = Emakumeen artean %60 analfabetoak diraZuk aipaturiko esaldian, bi formak dira zilegi, gure ustez, zer ñabardura eman nahi zaion:Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurrengan = Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurren baitanEgozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurretan = Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurren artean |
80 | Gaztelerazko 'videojuego' nola idatzi euskaraz? 'Bideojoko' ala 'bideo joko'? | Euskaltzaindiak bi forma hauek onartu ditu Hiztegi Batuan:bideo joko, bideo-joko |
81 | 'Pianojole', 'piano jotzailea', 'piano-jole'... Zein da irizpidea? | Hiztegi Batuan, hiru forma jaso dituzte:pianista, piano-jotzaile, piano jotzaileDena dela, jole ere erabiltzen da, jakina. Honela ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian:Jole iz. Jotzailea.BERRIAn, marratxorik gabe idazten ditugu halako hitz elkartuak, baina egokiak dira marratxodunak ere:piano jotzaile, piano jole nahiz piano-jotzaile, piano-jole |
82 | Kausazko deklinabidea erabili nahi dugunean, zein da partikula egokia? '-gatik' ala '-rengatik'? Mila-mila esker, eta animo lanean! | Euskaltzaindiak EGLU-I eta Euskal gramatika laburra lanetan dioenez, singularrean bi forma hauek onartu dira baturako:etxearengatik, etxeagatikMugagabean, beste hainbeste:etxerengatik, etxegatikEta izen bereziei ere badagokie hori:Koldorengatik, Koldogatik Pluralean, bi modu hauetan deklina daiteke:etxeengatik, etxeakatik |
83 | 'Maestro' eta 'maestra' euskaraz nola esango genuke? | Gehienbat, maisu eta maistra erabiltzen dira, eta multzoa adierazteko, maisu-maistrak. Hor dago irakasle ere, eta Iparraldean errient eta errientsa ere baditugu.Adierari dagokionez, irakasle zabalagoa da: berdin balio du haur txiki-txikiekin aritzen dena izendatzeko nahiz unibertsitatean irakasten duenari esateko. Maisu-maistrak eta errient-errientsak, berriz, eskolakoak izaten dira.Beste hitz bat ere erabili izan da maistra adierazteko: andereño. BERRIAn, garai bateko kontuez aritzeko bakarrik erabiltzen dugu (ikastolen sorrera garaikoak-eta), eta bestelako testuinguruetan nahiago dugu maistra edo irakasle idatzi. |
84 | Nola itzuli beharko genuke gaztelerazko ERE (Expediente de Regulación de Empleo) delakoa? Milesker zuen laguntzagatik! | BERRIAn, enplegua erregulatzeko dosier edo enplegua erregulatzeko espediente erabiltzen dugu prozedura hori izendatzeko; laburtu behar izanez gero, erregulazio txosten edo erregulazio espediente. Siglarik ez dugu sortu, erregulazio dosier argiagoa delakoan, esaterako, EED edo EEE baino. |
85 | Azken egunotako albisteak irakurtzean sortu zaidan zalantza: 'Edozein gaiz hitz egitea' ala 'edozein gaiez hitz egitea'? Eta 'hainbat gauzataz hitz egiten dugu' ala 'hainbat gauzaz hitz egiten dugu'? Zein da forma egokia, eta zergatik? Milesker zuen laguntzagatik, eta segi gogor lanean! | Bai zenbait eta bai hainbat ondoan duten hitzak mugagabean egon ohi dira. Beraz, bi adibide horietan zertaz kasuko mugagabea erabili behar da.Hona hemen nola osatzen den:alaba > alabazseme > semezilun > ilunezIkusten den bezala, aski da hitzari -z eranstea bokalez bukatua bada, eta -ez eranstea kontsonantez bukatua bada. Nolanahi ere, bada salbuespenik: gau hitza eta diptongoz bukaturiko hitz silababakarrak.gau > gauezgai > gaiezdei > deiez Hori guztia kontuan harturik, honela idazten da estandarrean:Hainbat gauzaz hitz egiten dugu.Edozein gaiez hitz egitea. |
86 | Nola eman euskaraz Bartzelonako Les Rambles pasealeku ospetsuaren izena? Ba al da euskarazko forma arauturik? | BERRIAn, Ramblak forma erabiltzen dugu, izen arruntak bezala deklinaturik: Rambletan ibili ginen.Gure etxea Rambletatik urruti zegoen.Hona hemen BERRIAtik kanpoko adibide bat, Jean-Paul Sartreren Goragalea liburua itzultzean Monika Etxebarriak erabilia:Bai, neu, Erroman, Tiber ibaiaren ertzean jartzea, Bartzelonan, gauean, Ramblak hamaika aldiz igo eta jaistea hain atsegin nuena, neu, Angkorretik gertu, Prah-Kango Baray irlatxoan, Nagatarren kaperaren inguruan banian arbola baten sustraiak korapilaturik ikusi nituen bera, hemen nago [...] |
87 | Onartua al dago edo egokia al da 'hara-hemenka' idaztea? | Guk dakigula, hara-hemenka ez da erabiltzen. Han eta hemen bila ibili, eta forma ezagun hauek aurkitu ditugu:han-hemen, han-hemenka, han-hor, hor-hemenka (han eta hemen)hara-hona, hara-honaka, harat-honaka (hara eta hona)Horietaz gain, badira gaur egun hainbeste erabiltzen ez diren beste aldaera batzuk, zein bere funtzioarekin:han-hemendik, han-hemendikako, han-hemenean, han-hemenkako, hango-hemengo, han-hor-hemen, han-hor-hemenka, hara-honako...Eta, bukatzeko, hizkuntzaren perla bat, Orotarikoan jasoa:EZ HARAKO ETA EZ HONAKO. Perdido, colgado, ni para un lado ni para otro. v. EZ ZERU(RA)KO ETA EZ LURRE(RA)KO. Ai, au tamala! ezin bigurtu, / Ene amatxu il dalako. / Onen txatxar ta geratzen naz ez / Arako ta ez onako. / Ez eskolarik, ez amarik be, / Biyetatik umezurtz nago. Enb 165. |
88 | Bi esaldi hauen artean zein litzateke egokiena: 'Urbasan izanen den bazkarirako 100 pertsonek eman dute izena' ala 'Urbasan izanen den bazkarirako 100 pertsonak eman dute izena'? Nire iritziz, mugagabea erabiltzea da egokiena, baina ez nago ziur... Mila esker!! | Bazkarirako izena zenbatek eman duten jakinarazi nahi bada, mugagabea erabili beharra dago, dudarik gabe:Urbasan izanen den bazkarirako 100 pertsonak eman dute izena.Plurala erabiliko bagenu, aditzera emango genuke lehendik hitz egin dugula ehun pertsona horietaz edo, nolabait, ezaguna zaigula erreferentzia hori. Ez dirudi hori izango denik esaldiaren testuingurua. |
89 | Ekintza bat abiarazi edo zerbaitetan arreta osoa jartzen dela adierazteko erabiltzen den 'lotu' aditza nola erabiltzen da? 'Zerbaiti / Zerbaitekin lotu da / zaio'? Adibidez: 'Kazetariak mugikorrei lotu dira / zaizkie'? Eskerrik asko! | Halakoetan, zerbaiti lotu da ohiko joskera. Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela jaso du, lotu aditzaren bosgarren adieran: 5 zaio ad. Heldu, oratu; ekin. Zeri lot ez dakizula. Bizitza berri bati lotu. Bideari lotu zaio. Ausikika lotu zitzaion. Behin lanari lotu zaizkionez gero, nahiago izan dute lana burutik burura egin.Aditza, beraz, nor-nori izaten da, baina nor sailekoak ere erabiltzen dira, Orotarikoan ageri denez:6. (L, B, S; SP, H, VocB; -th- Dv, H). Ref.: A; Lrq (loth); Gte Erd 214. (Aux. intrans.). Emprender, ponerse a, darle a. (El complemento va por lo general en caso dativo, y menos frecuentemente en inesivo o alativo). "Lanari lotzea, se mettre au travail" SP. "Lanari loth zaite, mettez la main à l'œuvre. Bideari lotzera doha, il va se mettre en route" Dv. "Halako lanari lotzeko, moltsa hazkarra behar da,pour entreprendre un semblable travail il faut forte bourse" Ib. "Loth zaite lanari gogotik, mettez-vous à l'ouvrage avec cœur" H. "Atar, principar el trabajo, lotu [l]anai" VocB. "Bizitza berri bati lotu, emprender nueva vida (msLond)" A. "Lanari lot! À l'ouvrage!" Lh. "Irakurtzeari lotu zen, il se mit à lire" Lf Gram 423. Tr.Documentado en la tradición septentrional desde principios del s. XVII; se encuentra tbn. en Azkue (Ardi 63) y en algunos autores meridionales modernos. Othurunzatzerakoan, obrari lotzerakoan, deusen periletan garenean [...]. Mat 43s.Badakit anhitzek miretsiko duela [...] ni lan huni lotzea. Ax 16 (V 7) (v. tbn. con lanen Harb 21, Tt Onsa 23, He Gudu 120, Lg II 96, Mih 105, Egiat 231, Arb Igand83, A Ardi 63, Barb Sup 134, Etcham 84, FIr 183, Or Eus 49, Lf Murtuts 16, Casve SGrazi 168). Den egitekorik gaitzenari ere gogotik lotzen zatzaitza ongi pagatua izanen zarela segur zarenean. Ax 492 (V 318). Zer probetxu da bide luzeari lotzeaz gogo duen lekhura heltzen ezpada? Ib. 466 (V 302). On da zuretzat lot zakizten orduan obra humillei. SP Imit III 51, 2. Bizitze debotari zinetan lotu nahi zaizkonaz gero [...]. SP Phil 28. Lot zakizko Jainkoak manatzen darotzun lanari. Ch I 20, 8. Jainkoa maite duena gogotik lothu behar zaiote gauzarik gaitzenei. Ch III 5, 8. Nola duen Satanek, bertuteari lothu nahi zaizten presunak [tentatzeko usantza]. He Gudu 161. Azkenean, lothu zitzaion bideari, harturik berekin bere emaztea. Lg I 237 (v. tbn. con bide en EZ Man II 118, Bordel 44, Elzb PAd 34, Barb Sup 164, FIr 151, Or Aitork 214). Gogotik lothu behar zaizkola zure salbamenduko egitekoari. Brtc 253 (v. tbn. 140). Gisa hortan zite, / fort hari bertan lot. 'Occupez vous de ce fort'. Xarlem 313. Sail on bati lothuz geroz ez bara biderditan. Monho 26. Laster debozione huni lothu ziren. MarIl 1. Zeri etzaio lothu lagunaren onetan? Zer ez du egin? Jaur 388. Oiñbitakotan komun da [...] / utzirik funtsezko gauza lotzea airekoari. Gy 127 (v. tbn. 71). Eta fite zaio ihesari lotzen. Ib. 117. Baiña lot gakizkon gure fableari. / Langosta amak behiñ zerron [...]. Ib. 270. Zutenean biek asko argudiatu; / nahi izan zitzaizkon lagunari lothu. / Axeriak bada derro gathuari: [...]. "Ayant bien disputé, l'on parla du prochain". Ib. 146. Gutiak dire hetan lur laneri lotzen, / higuin dute pokadu izerditan biltzen. Hb Esk 227. Eros ahal baneza nere librantza gogotik loth nindaite penitentzia hari. Dv LEd 243. Bada, premia dira obra onak. Lot beraz ongiari. Ib. 212 (Cb Eg II 118 obretara bada). Ez dut ikhusten nola behar naizen lothu oihan xederratzeari. Dv Lab 358 (v. tbn. 24). Asko bekhatoros beren baithan sarthu ziren eta bizitze berri bati lothu. Laph 39. Obra horri lotzeko guziak uzkur izan zarete; ni lotzen naiz. Ib. 240 (v. tbn. 58 y 69). Halako suarekin lotu zelakotz penitentzia egiteari. Jnn SBi 84 (v. tbn. 118 y 125). Berehala lehen urratsei lotu ziren. HU Aurp 104s. Eta behin bide xuxenari lotuz geroz, nork kordoka hura? Ib. 154. Piaia luze bati lotzera zoan. Ib. 68. Bretona utzirik elizetan frantsesari lotu. HU Zez 124 (v. tbn. 165, 101). Lotzen dire berriz janari. Ib. 131.Laborantzari lothu gogo balin bada [...] emaiten daizkote kabala buru zenbeit. JE Bur211 (v. tbn. 122). |
90 | 'Neba-ahizpak' forma erabil liteke, emakumezko baten haurrideez jarduteko? Ala 'neba-arrebak' / 'anai-arrebak' erabili behar da derrigor? Mila esker! | Orain arte, anai-arrebak eta neba-arrebak erabili izan dira oro har. Pentsa liteke anai-arrebak formaren atzean ikuspegi androzentrikoa dagoela, baina gogoan izan anaia, hizkera gehienetan, gizonezko senidea dela gizonentzat bezala emakumeentzat ere. Neba-arrebak elkartean, berriz, nabarmena da ikuspegi mistoa: neba, izan ere, emakumearen senidea baita, eta ez gizonarena, eta arreba, berriz, gizonarena, eta ez emakumearena.Orotariko Euskal Hiztegian, badago neba-ahizpak sarrera (baita anai-ahizpak ere), baina adibide bat baino ez dago, Gabriel Arestik idatzia:NEBA-AHIZPA. (Pl.). Hermanos y hermanas (de una mujer). v. NEBA-ARREBA. Zuk zure ama edukiko duzu edo zure aita bat edo neba ahizpak. Arti Tobera 288. Gaurko idazleei erreparatuz gero, badira han eta hemen adibide batzuk:Ba... zuek zeuek eta zeuen neba-ahizpak. (Aitor Arana, Bost ahizpa)Aspaldiko emakumea, ebanjelioetan ikusten baitugu Jesus Nazaretekoa, oso abegi onez, etxean hartzen, Betaniako etxadi garrantzitsuenetakoan bizi zelarik Lazaro eta Maria bere neba-ahizpekin. (Pello Zabala, Naturaren mintzoa)Urte batzuk doi bete orduko, begietako bristada nabarmenarengatik berezi zen bere neba-ahizpengandik. (Marcel Schwob, Bizi alegiazkoak, Juan Garziak itzulia) Joan ziren ikertzen ibilitako bi gazteak, eta Rahab, beronen aitamak, neba-ahizpak eta ahaide guztiak etxetik atera eta israeldarren kanpalekutik kanpora utzi zituzten. (Elizen arteko Biblia)Nolanahi ere, erreferentzia markatu nahi ez dugunean, hor ditugu haurride eta senide hitzak ere. Euskaltzaindiaren Hiztegian, honela daude definiturik:senide 2 iz. Norbaitentzat, bere gurasoen edo gurasoetako baten beste seme-alabetako bakoitza. Ik.haurride. Elkarren lagun, ahaide eta are senide. Etxean ditut bi senide, biak ene sabelkide. Mezatara askotan sei-zazpi senide, tartean han ni ere. Zazpi senide aita batenak, denak euskaldun garbiak. Bere guraso, senide, ahaide eta ondasun guztiekin atera zen. Bekatuan lagun izan duzun senide edo lehengusua. || Gure senide nagusia. Senide bakarra zen.haurride 1 iz. Senidea. Zenbat haurride zarete? Zortzi haurrideetako lehena. Haurrideak eta ahaide guztiak. Haurride osoa. Haurride-erdia. Haurride biren alor artean ongi dago zedarria (esr. zah.).Eta senide hitzaren adiera horren beste adibide bat, Xabier Lete eta Julen Lekuonaren Itsasoan urak handi kanta ederrean: Zazpi senideko famili batetan / arotza zen gure aita... |
91 | Nola idatziko zenukete, 'New Jerseyn' edo 'New Jerseyen'? Eskerrik asko aldez aurretik. | Atzerriko izen berezietan, bukaerako i grekoa bokala edo erdibokala izan liteke, baina BERRIAn, deklinatzeko orduan, bokaltzat hartzen dugu beti: Derryn, Kentuckyn, Midwayn eta New Jerseyn idazten dugu, eta ez Derryen*, Kentuckyen*, Midwayen* eta New Jerseyen*. |
92 | Gaur webgunean titulu hau irakurri dut: "Duela 20 urte baino gutxiago hitz egiten da euskaraz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetan". Kasu horretan, 'Bizkai' edo 'Bizkaia' idatzi beharko genuke? Eskerrik asko. | Izen bereziz osaturiko enumerazio bat dugunean, bi modu ditugu deklinatzeko:a) Izen guztiak jokaturik: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetan, esaterako. b) Azkena bakarrik deklinaturik: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetan. Halakoetan, dena dela, kontuz ibili beharra dago bereziak izanik ere artikulua duten izenekin: Bizkaia, Iruñea, Ermua, Forua, Azpeitia, Azkoitia, Zizur Nagusia, Vatikanoa, Mediterraneoa... Izan ere, ezin ditugu erdizka deklinatu: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeetan* idaztea ez litzateke zuzena izango, Txoriak sartzen zaizkigu etxea eta fabrikako leihoetatik* zuzena ez den bezalaxe. |
93 | Egun on, lagunok. Galdera bat daukat zuentzat. Nola esan beharko genuke: 'makina-erreminta' ala 'erreminta-makina'? Gure eskualdean erremintak egiteko makinen sektoreak tradizio handia dauka, eta haren inguruko instituzio eta gainerakoek 'makina-erreminta' berba erabiltzen dute. Erremintak egiteko makinez ari dira, baina, eta horregatik, zalantza sortu zait. Ez al luke 'erreminta-makina' behar? Eskerrik asko, eta zorionak egiten diharduzuen lanagatik. | BERRIAn, makina-erreminta erabiltzen dugu. Tradizioan, hurrenkera horretan erabili izan da, eta Hiztegi Batuan ere halaxe jaso dute: makina-erreminta Heg. h. makina-tresna, makina tresnaHitz elkartuen osaera eta idazkera lanean, Euskaltzaindiak azaldua du zer elkarte mota den hori. Hona hemen pasarterik esanguratsuenak:12. Atributu- eta koordinazio-elkarteakOsagai biak izenak dira elkarte-moduotan. B-A moduko izen-elkarteak dira hauek ere, beraz. Ez dira, ordea, eguzki-lore, liburu-azoka modukoak; ezta diru-biltzaile, kale-garbiketa gisakoak ere. Beren barnean badaude, gainera, multzo desberdinak. [...]12.2. Koordinazio-elkarteakmakina-erreminta modukoak: bidazti-olerkari, errege-projeta, erretor-bikario, konde-duke, hargin-meatzari.hego-ekialde moduko puntu kardinalak: hego-ekialde, hego-mendebalde, ipar-ekialde, hego-hegomendebalde.Ezkio-Itsaso moduko leku-izen elkartuak: Abanto-Zierbena, Ainhize-Monjolose, Amenduze-Unaso, Amorebieta-Etxano, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Urriixtoi-Larrabile, Arratzu-Ubarrundia, Burgue-Erreiti, Berrogaiie-Lahiintze, Biurrun-Olkotz, Duzunaritze-Sarrasketa, Buztintze-Iriberri, Gamue-Zohazti, Etxarri-Aranatz, (Markin-}Etxebarri, Ezkio-Itsaso, Gemika-Lumo, Uharte-Arakil, Idauze-Mendi, lruraitz-Gauna, Labetze-Bizkai, Leaburu-Gaztelu, Markina-Xemein, Lasarte-Oria, Uharte-Garazi.[...]1.2. Koordinazio-elkarteak: B-A moduko koordinazio-elkarteotan, aldiz, honako eredu-molde hau ageri da: "norbait (zerbait) B da eta A da": makina-erreminta, konde-duke, errege-projeta, erretor-bikario, bidazti-olerkari, Lasarte-Oria, Markina-Xemein. Buru biko sintagma osatzen dute, beraz, koordinazio-elkarteek. |
94 | Nola esaten da 'enfermedad de depósito'? 'Gordailuzko gaixotasuna' ona daiteke? | EHUko Euskara Zerbitzuak eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak 2005ean argitaraturiko hiztegian (Erizaintzako Hiztegia), metaketa proposatu zuten depósito adierazteko. Hau da definizioa:Hainbat gairen pilaketa, zelula-ehunean zein beste atal batzuetan.Hori ikusirik, hobe izango da gordailu ez baizik metaketa hitza erabiltzea enfermedad de depósito euskaraz emateko. Nolanahi ere, badirudi oraindik ez dela forma bat finkatu kontzeptu horretarako. BERRIAn aipatu beharko bagenu, honela emango genuke: metaketa gaixotasun, metaketaren ondoriozko gaixotasun (edo gaitz nahiz eritasun). |
95 | Atentzioa eman dit izen deskriptiboak irizten badiezue (izen propioei) izen arrunten moduan deklinatzea hobesten duzuela eta adibiderako 'Eusko AlkartasunEkoa' diozuela. Berdin '(Herri) BatasunEkoa'? Hirurek belarriko mina ematen didate! | Izen bereziak nola deklinatu erabakitzeko, aski joera zabaldua da, gure ustez, deskriptibotasuna kontuan hartzea, oharkabean edo ohartuki. Esaterako, denok esango edo idatziko genuke Eusko Alderdi Jeltzaleko, Eusko Alderdi Jeltzaletik, Euskal Nekazarien Batasuneko, Euskal Aktoreen Batasunetik, Ezker Batuko... Izan ere, izendapen horiek deskriptiboak iruditzen zaizkigu, eta izen arrunten gisan deklinatu ohi dira horrelakoak, senez. Beste muturrean, Osasuna dugu, adibidez, futbol taldearen izena; izan ere, nekez jo daiteke deskriptibotzat, eta ez du zalantzarik sortzen nola deklinatu behar den: Osasunako, Osasunatik... Beste hainbeste gertatzen da Esne Beltza, EH Sukarra eta halako izenekin: Esne Beltzako, EH Sukarratik...Bi mutur horien tartean, ezin konta ahala izen berezi daude; batzuk erdi-erdian daude, bi muturretatik urrun, eta horrelakoekin sortzen zaigu duda. Dudako kasuak ahalik eta gutxien izan daitezen, irizpide praktikoa da, gure ustez, kontuan hartzea izena deskriptiboa den ala ez, edo, gutxienez, deskribatzeko asmoz jarria den ala ez. Nolanahi ere, horrek ere ez du guztiz argitzen auzia, eztabaidagarria baita izen batzuk zenbaiteraino diren deskriptiboak. Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna deskriptiboa da, baina Eusko Alkartasuna? Euskal Nekazarien Batasuna deskriptiboa da, baina Herri Batasuna? Betiko baina madarikatu horiek ezin guztiz argitu... baina zirt edo zart egin behar, ordea.Gainera, susmoa dugu bukaerako -a letra hori itsatsitzat jotzeko premia errazago sortzen zaigula gaztelaniaz ere erabiltzen diren euskarazko izenetan; alegia, errazago esango dugu Herri Batasunako, Ezker Batuako* baino. Izen arrunt batzuekin ere sumatzen dugu fenomeno hori: gaztelaniaz ikurrina, chatarra eta chistorra esaten denez, askorentzat hala dira hitz horiek euskaraz ere, -a eta guztikoak, eta ez dira konturatzen ikurrin, txatar eta txistor direla euskal hitzak... |
96 | Siglak edo laburdurak erabiltzen direnean, eta bai letrak eta bai zenbakiak baldin badituzte (adibidez, CD4 eta gp41 proteinak), deklinatzean marratxoa jarri behar zaie? Eskerrik asko. | BERRIAn, gutxi izaten dira letrak eta zenbakiak dituzten laburtzapenak. Halakoak erabili behar ditugunean, beste siglak bezala deklinatzen ditugu, salbuespenik egin gabe; beraz, ez dugu marratxorik jartzen. Hona hemen adibide batzuk:HGI-352ko; A-15eko; I-11n; M-15en; G8koak...Nolanahi ere, zientziari buruzko testu espezializatuetarako, EIMAk gomendio hau emana du Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak liburuan, 34. orrialdean:Oro har, ez da marratxorik jartzen siglaren eta deklinabide-atzizkiaren artean, salbuespenak salbu. Edonola ere, adierazpide alfanumerikoak erabiltzen direnean, edo letra larri eta xeheak batera, marratxoa erabiliko da beti siglaren eta deklinabide-atzizkiaren artean [...]. |
97 | Euskaltzaindiak honako hau proposatu zuen 'Bilboko Metroaren geltokiei buruzko diktamena' dokumentuan (Bilbon, 1993ko otsailaren 25ean): Casco Viejo metro-geltokiari 'Zazpi Kaleak' izena jartzea, Bilboko alde zaharrak betidanik izen hori izan duelako. BERRIAren estilo liburuko hiztegian, ordea, 'Zazpikaleak' lotuta idazten duzue. Bi proposamen horien artean, zeini heldu behar diogu? Eskerrik asko, aldez aurretik. | Euskaltzaindiak Bilboko kale izendegia landu zuenean (1998an eta 1999an), Zazpikaleak idazkera hobetsi zuen. Esteka honetan, Hamaika kale dago Zazpikaleetan artikulu guztiz argigarria duzu, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkariak Deia-n idatzia: http://tinyurl.com/pacur6u.Hona hemen zatitxo bat:Bi auzo dira berez Bilboko zaharrenak: Bilbo Zaharra, Ibaiazabal itsasadarraren ezkerraldean, eta Zazpikaleak, gaztelaniaz Siete Calles, nahiz eta azken urteotan gaztelaniaz Casco Viejo deitu. Nola gauzatu zen aldaketa hau? Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran erabaki zuten Zazpikaleetako merkatariek elkarte bat sortzea eta arazoa izena ematean sortu zen, denda Zazpikale historikoetatik kanpo zutenek oztopoak jarri baitzizkioten Sietecalles izenari, Casco Viejo izen berria proposatuz. Izena udalaren laguntzaz nagusituz joan zen eta egun gaztelaniazko izen zaharra, Sietecalles, ia desagertu da. Euskaraz bestelakoa pasatu zen. Casco Viejo proposatzean Bilbo Zaharra izena bultzatu zuten, Zazpikaleak, izen jatorra baztertuz, izen hori ibaiaz bestaldeko auzoari, gaztelaniaz Bilbao La Viejari, dagokiola konturatu gabe. Geroago batzuek, auzia konpondu nahian, Alde Zaharra sortu zuten, eta amaitzeko Uri Zaharra ere erabili izan du udalak.Eta egun zer egin behar dugu? Argi dago gaztelaniaz Casco Viejo nagusitu dela eta onartu beharra dagoela uste dut, baina euskaraz, udalak ongi erabiltzen duen bezala, Zazpikaleak (nahiz eta askoz ere kale gehiago izan, Gizaburuaga edo Etxebarri bezalaxe, izen hauek udalak izendatu aurretik eremu txikiak izendatzen zituzten eta). |
98 | Zalantza txiki bat baino ez: 'eskerrik asko denoi' ala 'eskerrik asko denori'? Milesker zuen zerbitzuagatik. | Eskerrik asko denoi da euskara batuko forma. Izan ere, plural hurbileko datiboa -oi da, EGLU-I liburuko 421. orrialdean diotenez. Beraz, denoi, umeoi, jaun-andreoi... |
99 | Zalantza daukat: euskaraz ondo edo zuzen erabilita al dago 'ziertzo' hitza? | Ebro aldean jotzen duen ipar-mendebaldeko haizeari deitzen zaio ziertzo.Euskaltermen eta Elhuyarren jasoa dute hitza, eta testuetan ere ikusten da han eta hemen:Ekaitza, hegoa, ziertzoa, enbata, soperna jeneralaren hatsa eta mortu erreak. (Itxaro Borda: %100 basque, 211. or.)Pello Zabalak ere erabili zuen Eguraldia beti airean liburuan (54. or.): Ziertzoa. Normalean gure inguruko haize ezagunenekin bagabiltza ere, hor daukagu, urrunxeago, Ebro ibaiari segika doan haranean abiada eta hotza hartuta joaten den haize berezia, ziertzoa deitzen diotena. Zein haize klase den? Ipar-mendebaldeko haize hotza, tarteka bortitza, horixe da ziertzoa. Ohikoa izaten da Bretainia aldean antizikloi sendokote bat kokatzea eta, batez ere Mediterraneo aldean depresioguneren bat egokitzen bada. Antizikloiaren bizkar datorren haize hotza, Mediterraneo aldeko zurrunbiloaren zurrupaz lagundurik, han doa, gero eta abailago, Ebro ibaiaren erribera sakana profitatuz… Egoera honek, iberiar penintsulan ipar haizeak aise sorrarazten ditu. |
100 | Aukeran, alderik bai bi hauen artean? 'Urlia Berendiari elkarrizketa' / 'Urlia Berendiarekin' elkarrizketa. Mila esker. | Bi horietatik, BERRIAn nahiago dugu Urliari elkarrizketa, edo Elkarrizketa Urliari, tradizioan horrelakoak gehiago direlakoan. Gogoan izan, besteak beste, Joseba Sarrionandiaren Ainhoari gutunak liburua.Euskaltzaindiaren EGLU-I liburuan (233. or.), honela diote, nori kasuari dagozkion elipsiez ari direla:Nolanahi ere, tituluetan eta izenburuetan onargarriagoak dira, elipsiaren bidez emanda baitaude:(81) (a) Descartes-i sarrera(b) Sarrera Descartes-iIzan ere, garbi dago horrelakoak izenburuetan bakarrik direla onartzekoak, ezin baitira bere hartan josi esaldietan:Bidali gabe dauzkat Ainhoari idatzitako gutunak (*Bidali gabe dauzkat Ainhoari gutunak) |
End of preview. Expand
in Dataset Viewer.
No dataset card yet
Contribute a Dataset Card- Downloads last month
- 10