text
stringlengths
357
746k
Uzta Gorria sailean eman du argitara Eneko Aizpurua lazkaotarrak «Errauts» izenburu duen liburua. Aurretik «Fortunaren gurpila» lana kaleratua zuen eta genero beltzeko eleberri batekin datorkigu eskuartera oraingoan. Euskaraz aldizka suertatzen den eleberri mota izanik, pozgarria da ale berri baten kaleratzea, eta generoa maite dutenentzat, aukera interesgarria. Kontakizunari heldu aurretik idazleak aipu bidez ohartarazten digu; «Forget it Jake. It's Chinatown». Eta narrazioa hasi eta berehala, bata bestearen atzetik korapilatzen diren gertakari ilunetan murgilduta topatuko du irakurleak bere burua. Lazkaon, Astotxo Egunean, Itun Berriko Egiptoko Ihesa antzeztu ondoren, labankadaka hiltzen duten etorkin baten pasartearekin hasten da liburua. Handik aurrera, gertaerarekin lotutako hainbat hilketa jasoko dira egun gutxian. Aztarnei jarraika, Mikel Egilleor, lanpostua galdu berri duen kazetaria. Rodriguez abokatuak kontratatuko du Rachid-en hilketak droga kontuekin duen lotura iker dezan. Protagonistaren eskutik kontatzen zaigu eleberria, lehenengo pertsonan, tramaren mutur guztiak zehatz azaltzen direla. Badira beste pertsonaia batzuk ere; Xabier Goikoetxea, informazioa pasako dion laguna, Ikerne Fernandez etorkinekin lan egiten duen zaintzailea, eta abar. Narrazioan gehiegi nabarmendu gabe gelditzen direnak guztiak. Haria korapilatuz doan heinean hainbat lekutan kokatuko du idazleak narrazioa; Donostiako Groseko, Egiako eta Alde Zaharreko kaleetan, Seguran, Ordizian, Ataunen eta geografia eremu hurbilekoetan. Kontakizunari sinesgarritasuna gehitzen diote leku errealek eta, horrekin batera, arin jasoko diren gertakizunen sostengu ere badira leku-erreferentzia horiek. Kontaketa azkarra, ekintzaz betea, deskribapen gutxikoa, narrazio xehea. Egiturari erreparatuz jarraia, lerro zuzenekoa, hasieratik amaierara etenik gabe gertatzen dena. Elkarrizketak maiztasunez eta, noizean behin, protagonistaren zaletasunetan pausatzen den narrazioa; bazkalorduetako jakien xehetasunetan eta autoan entzundako abestietan. Halere, gertakizunak ziztu bizian harilkatzen diren sentsazioa izan dezake irakurleak. Eleberriak genero beltzaren osagai guztiak ditu: hilketak, negozio ilunak, ustelkeria, etorkinen egoera eta protagonistak zailtasunez daraman maitasun istorio bat. Haiek osatzera datoz hondakin toxikoen eta zabortegi ilegalen afera, baita etorkin adingabeek sortutako istiluak ere. Gaurkotasunez betetako gai hauek sendotzen dute korapiloaren mamia, azkenaldian oihartzuna izan duten hainbat albiste irakurleari gogora ekarriko dizkiotenak. Esan beharra daukat eleberriaren lerroetan murgiltzen utzi dudala neure burua eta amaiera aldera, korapiloaren nondik norakoak zehatz ezagutu ondoren, endredoa askatuko zuen beste zerbaiten esperoan izan naizela. Hilketa baten aztarnetatik errautsetara. Eta errautsetatik? Eleberria hasi aurretiko aipua etorri zait gogora. Zer uste nuen bada; hau genero beltza da.
EHUko Udako Ikastaroaren hirugarren eidizioa, “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin”, ekainaren 30tik uztailaren 2ra ospatuko da Areatzan. BILBO. AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen eta musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen taldeak, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan hartuko du parte aurten ere. Prestakuntzako ekimen pedagogikoa gehien bat praktikoa da eta publiko anitzari dago zuzenduta: dantzako profesionaletatik, dantza tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa duen edozein pertsonaraino. Tragedin 2017 ikastaroaren izena “Gurea ote?” da, beste kultura batzuen dantzak ezagututa, gure dantzen inguruan gogoeta bat egiteko aukera eskaintzen duena. Horrela, jotarekin batera, ondo definitzen gaituen dantzetako bat, beste hainbat dantzen inguruko historia eta urratsak ezagutzeko aukera izango dute partaideek: Asturiaseko jota, Mediterraneo aldeko jota, flamenkoa, Aragoiko jota, etab. Guzti hau ikastaroan parte hartuko duten dantza maisuekin eta ikertzaileekin batera egingo da. Asturiaseko dantza tradizionaletatik flamenkoaren jatorrira Oraingo honetan, AIKO Taldeak beste hainbat tokitako dantzak ezagutzeko aukera eskaintzen du “Gurea ote?” ikastaroan. Horrela, beste kulturetako eta eskoletako dantza maisuekin batera, kultura desberdinetako eta gure kulturako dantzez gozatzeko aukera egongo da. Jordi Rubio Serra, Terrassako Companya de dansa Mascaró de Proa dantza taldearen sortzaile eta dantzaria, ikastaroari hasiera emango dio hurrengo ostiralean, ekainaren 30ean,“Mediterraneo aldeko jotaren erritmoa” taillerra eskainiz. Rubi lokalitatean jaiota, Rubio Kataluniako dantzari eta dantza irakasle ezaguna da eta, beste hainbat gauzen artean, Rubi-ko Esbart Dansaire talde folklorikoaren zuzendari artistikoa izan da eta Bartzelona eta Alellako Antzerki Institutuaren Kataluniako dantza tradizionalaren irakaslea. Gaur egun, gainera, Kataluniako Talde Folklorikoen Elkartearen irakaslea da eta bertan kataluniako dantza tradizionalaren lengoaia irakasten du. Uztailaren 1ean, “La jota de la tradición asturiana”-k emango dio hasiera ikastaroari Rosa Cuervorekin, “Conceyu de Cultura Tradicional Vezos Astures” taldeko dantzari eta irakaslea dena. Elkarte honetan folkloristak, eskulangileak, historiatzaileak, filologoak edota ahozko tradizioaren biltzaileak aurki daitezke Asturiaseko kulturaz biltzeaz, ikertzeaz eta ezagutarazteaz arduratzen den erakunde honetan;gainera, Madrilgo Asturiaseko zentraoren urrezko Basoilarra edota Asturiaseko telebistaren ibilbide onena duen taldearen saria irabazi ditu. Vezos Astures dantzen, musikaren, instrumentuen eta jantzi tradizionalen inguruko datuak biltzeaz arduratzen da eta, horretarako, ohitura horiek bizi izan zituzten pertsonekin jartzen da harremanetan, ahozko tradizioa bultzatuz belaunaldien artean. Ondoren, ikastaroko partaideek “Flamenkoaren jatorria” ezagutzeko aukera izango dute, Reyes Leon-en eskutik, “La Castañuela de Sevilla” eskolako zuzendaria. Dantzari ezaguna eta dantza irakaslea, Joaquin Cortes edota Estrella Morente bezalako artistekin egin du lan eta 70 antzerki baino gehiagotan aritu da bere dantza taldearekin. AIKO Taldearen ikastaroan, flamenkoaren inguruko Master Class bat eskainiko du, Unescok Gizon-emakume guztien ondare materiagabea izendatu zuen 2010. urtean. Master Class honetan, herriak dantzatzen duen flamenkoaren inguruan arituko da Reyesek, emozioak oinarri duen flamenkoa hain zuzen. Era berean, flamenkoa eta euskal dantzak amankomunean dituzten ezaugarrien inguruan hitz egingo du. Arratsaldean, Pedro Jose Lenadro Murtziako “La escuela bolera de Fuente Alamo”ren inguruan arituko da, pasa den urtean “Bien cultural de caracter inmaterial” saria jaso zuena. Pedro José Leandro, elkarte honen presidente eta bolero irakaslea, gitarra irakaslea da eta Camerata Aguilar eta Dúo Mengual orkestren partaidea izan da, azkenengo bi hauekin Espainia eta Europako hainbat tokitan aritu da kontzertuak eskaintzen;gainera, RTVE taldearentzat hainbat gauza grabatu ditu. Bolero maisuen eta musikarien familia batean jaio zen, eta, egun, musika irakaslea izateaz gain, folklore musikalaren inguruan hainbat gauza burutzen ditu. Txikitatik boleroak irakatsi dizkiote, bere familiak XIX. Mendearen erdialdetik irakasten dituenak. Erromeriak eta gure dantzak Beste behin, ikastaroari amaiera emateko, ostiral eta larunbat hauetan AIKO taldeko musikariek eta dantza maisuek erromeriak eskainiko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Beste tokietako dantzak entzun eta sentitu ostean, igandean, uztailaren 2an, gure dantzen txanda izango da, AIKO Taldeko sortzaile eta teorian zein praktikan adituak direnekin batera. Sabin Bikandik saio praktiko bat eskainiko du, jotaren inguruan. AIKO Taldeko sortzaile eta musikaria, konpositorea eta dantza maisua, Bikandi musika irakaslea da eta Londresko Unibertsitatean Etnomusikologiako doktoretza egin zuen. Gainera, 2015. Urtean Konposizio hoberenaren Max saria irabazi zuen. Ondoren, Patxi Labordaren txanda izango da, aurtengo udako ikastaroari amaiera emanda, arin-arinaren inguruko master class bat eskainiko du. Dantza maisua, koreografoa eta dantza ikuskizunen gidoilaria, Labordak dantza tradizionalaren inguruko klaseak ematen dizkie helduei eta AIKO Taldearen erromerietan dantzak zuzentzen dituen dantza maisua da, honen CD eta DVD-en prestakuntzan eta grabaketetan parte hartuz. AIKO Taldearen ekimen pedagogiko honekin, taldeak bere heziketa- eta gizarteratze-planak indartzen ditu. EHUko Udako Ikastaroa Bizkaiko Campusean matrikula gehien jaso dituen ikastaroa izan da bere aurreko bi edizioetan.
‘Zergatik lan egin arazten diegu amei behar baino gehiago?’ izeneko ikerketan argi eta garbi uzten du Elena Alcover pediatrak biberoiak, tetinak, txupeteak eta gainerako tramankuluak esterilizatzea ez dela beharrezkoa. Are gehiago esaten du, ahalegin hori alferrikako denbora-galtzea dela. Horregatik, hamarkada luzetan jaioberriarekin zuzeneko kontaktuan zeuden objektu horien desinfekzioa pediatrek egindako gomendio orokorra izan den arren, gaur egun gure herrialdean dauzkagun baldintza sanitarioek ez dute horrelako neurri bat justifikatzen. Zer egin behar da, beraz? Baldintza normaletan, higienizazioa egokia izan dadin, biberoiak, tetinak edo txupeteak behin irakitea gomendatzen da, aurreneko aldiz erabili baino lehen. Hortik aurrera, aski da ondo garbitzea, etxeko gainerako tresnak bezala. Esterilizazioa baino, infekzioak saihesteko, garrantzitsuagoa da biberoia prestatu edo txupetea ukituko duen pertsonak eskuak ondo garbitzea objektuak manipulatu aurretik. 2. gezurra: haurtxoak, ondo abrigatuta beti Jaio osteko aurreneko asteetan, haurtxoei kosta egiten zaie beren gorputzeko tenperatura erregulatzea. Horregatik, komeni da gorputzeko bero-galerak saihestea, hoztu ez daitezen, baina horrekin batera gehiegizko berokuntza ere saihestu behar da. Haurtxoak hotz edo bero duen egiaztatzeko, lepoko tenperaturari erreparatzea gomendatzen dute espezialistek. Gehiegizko izerditzeak umeak arropa gehiegi duela adieraziko digu. Euskal Herriko Pediatria Elkarteak etxean 20 ºC eta 22 ºC arteko giro-tenperaturari eustea gomendatzen du egunean zehar. Eta gauez, haurtxoaren gelak ez du hotz egon behar, baina ezta beroegi ere. Ez da ahaztu behar gehiegizko arroparekin babestea dela arrisku-faktore garrantzitsuenetako bat bularreko haurraren bat-bateko heriotzean. 3. gezurra: haurtxoa ez da askotan hartu behar besoetan Jaioberri bat besotan hartzea gauza berezkoa eta naturala da ama gehienentzat. Hala ere, sarritan entzungo dute ingurukoengandik ditxosozko “Askotan hartzen baduzu, besoetara ohitu egingo da” esaldia. Arazo bat ote da hori? Adituen ustez, haurtxoa besarkatu eta besoetan hartzeak ez dakar inolako arrisku ezta ohitura txarrik ere haurtxoarentzat. Aitzitik, mesedegarria da. Neonatologoek amaren eta haurtxoaren artean azalaren bidezko kontaktua berehala ezartzea gomendatzen dute jaio ostean, edoskitzeari hasiera emateko faktore oso garrantzitsua delako. Amarekin ez ezik, ez litzateke batere txarra azalaren bidezko lotura goiztiar hori aitarekin ere ezartzea. Horrez gain, adituek diotenez besarkadek tenperatura erregulatu eta bihotz-erritmoa estabilizatzeko modua ematen diote haurtxoari, bere garapen intelektuala estimulatzeaz gain. 4. gezurra: haurtxoak negar egiten badu, gose denaren seinale Haurtxoek maiz samar egiten dute negar, eta sarritan negar horren atzean gosea dagoen arren, ez da arrazoi bakarra. Beraz, ez zaio bularra edo biberoia eskaini behar negarrez hasten den bakoitzean, eta bai, ordea, beste aukera batzuk planteatu. Negarra da haurtxoak bere premiak eta emozioak adierazteko duen modua, eta horregatik beste zeinu eta seinale batzuei adi egon beharko dugu, negarra interpretatzen jakiteko. Kasu batzuetan, jaioberriak nekatua dagoelako eta lokartzea kosta egiten ari zaiolako egingo du negar, edo are lo hartzeko mantra edo lelo moduan egingo ditu bere negar-intziriak. Bestetan, aldiz, jarrera txar batekin, pixoihal zikinarekin edo zarata gogaikarri batekin deseroso dagoela adierazteko seinale moduan ulertu behar dugu haurtxoaren negarra. 5. gezurra: haurtxoak erabilera-eskuliburu eta guzti etortzen dira Pertsona bakoitza diferentea da, eta haurtxoekin ere gauza bera gertatzen da. Umearen portaeran edo berari eskaini beharreko zainketetan, aldez aurretik ezarritako pauta edo jarraibide batzuei itsu-itsuan men egiteak ez dauka inolako zentzurik, izan ere gerta baitaiteke batzuekin ondo funtzionatzen duena bestentzat baliagarri ez izatea. “Haurtxoek hiru orduz behin jaten dute”, “bi hilabetekin sei ordu jarraian egiten dute lo” edo “bainuak erlaxatu egiten ditu” modukoak, esaldi oso ezagunak eta oso zabalduak dira, eta normalean intentziorik onenarekin esan ohi dituzte inguruko senide eta lagunek. Baina askotan, lagundu baino gehiago, nahasmena eta antsietatea sor dezakete zenbait gurasorengan. Jaiotzetik bertatik argi eduki behar baita haurtxo bakoitzak bere premiak dituela, bere erritmoa: beraiei erreparatzea aski da ikusteko ez direla aldez aurretik programa daitezkeen makinak. Argazkiaren iturria Aurreko artikulua Hurrengo artikulua Jabier Agirre Jabier Agirre Lasarte naiz, Donostian jaio nintzen 1952ko martxoaren 6an eta betidanik bertan bizi naiz. 3 urterekin eraman ninduten andereño Karmele Esnalen ikastolara, 8 urte bete arte, ondoren Santo Tomas Lizeoan egin nituen unibertsitateko aurreko ikasketak (batxilergoa, lehen mailakoa eta maila gorenekoa, eta Preuniversitario izeneko urtea; beste sei lagunekin batera guk osatu genuen 1969an Lizeotik irtendako aurreneko promozioa). Jarraian Medikuntzako ikasketak etorri ziren Bilbon, gorabehera ugariko urteak (Burgosko prozesua tarteko), baina urte ederrak hala ere, lagun giro bikainean egindakoak. Eta utre haien oroigarri, orduko ikaskide lagun talde harekin bizpahiru bazkari eta sagardotegi egiten jarraitzen dugu azken hogeitaka urteotan, bakar bat ere galdu gabe. Berehala sortu zitzaidan lanean hasteko aukera, Antiguoko anbulatorioan aurrena, oheburuko mediku bezala, baina horrekin batera eta gure osaba pediatra zela aprobetxatuz, hari laguntzen hasi nintzen, berak etxean zuen kontsultan. Eta horrelaxe egin nituen urte mordoska bat, apurka-apurka euskara medikuntzaren lekua hartu eta nire lan-ordu gehienak betetzera iritsi bazen ere. Izan ere, urte batzuk lehenago (1977an) sortu zen Unibertsitate Zerbitzuetako Euskal Erakundetik, UZEItik deitu zidaten, ea Medikuntzako hiztegi bat lantzeko hasitako lanean parte hartuko nuen galdezka. Eta hasieran ordu batzuetako zuzenketa-lana besterik ez zena, arduraldi osoko lana bilakatu zen urteen poderioz. Eta horrela, hainbat hiztegi osatu ditugu urte hauetan: Liseriketa hiztegia (gerora Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak hitz hori ukatu eta Digestio mailegua hobetsi bazuen ere), Arnas aparatua, Pediatria, Kardiologia, Ginekologia, Gaixotasunen hiztegia, Otorrinolaringologia (ORL), Desgaitasunen hiztegia, edo Onkologia, jadanik argitaratutakoak bakarrik aipatzeko. Baina aurrekoekin batera, dibulgazio lana ere aipatu nahi nuk. Betidanik izan naiz “saltsero” samarra, eta ezetz esatea kosta egin zait beti. Beraz, ez da harritzekoa urte haietan sortu ziren euskal komunikabideetatik deika hasi zirenean, ea osasunari buruzko lanak euskaraz egingo nituen eskatuz, gustu handiz esan niela baietz. Eta horrela hasi zen oraindik ere amaitu ez den lankidetzen sail luzea: Herri Irratian izan nuen hasierako “bataioa” (Joseba Jauregi eta Alberto Iturbe lagunekin batera, irratiko Txaro Arteaga, Julian Beloki eta Iñaki Zubizarretak gauerdia baino pixkatxo bat lehenago egiten zizkiguten galderei zuzenean erantzunez, hura ausardia gurea!), eta atzetik etorri ziren Euskadi Irratia, ETB, Egin, Argia, Elhuyar, Emakunde, Egunkaria, HABE, Habe-Osatuz, Berria edo Txatxilipurdi bezalakoak, baina beti osasunaren inguruko gaiak jorratzeko, kasuaren eta bezeroaren arabera nire jarduna egokituz, edo horretan saiatuz. Esan dizuet lehen ere ezetz esaten ez dakidala!
Bilaketa aurreratua lehendabizi bisitatzerakoan bilaketa eremu ezberdinak azaltzen dira. Eremu bakoitzean bilaketa terminoak sar daitezke Bilaketa eragileak onartuta daude. Eremu bakoitzarekin batera zerrenda bat dator; horren bidez, bilatzen ari diren datu motak zehaztu daitezke (izenburua, egilea, etab.). Bilaketa aurreratuan, beharren araberako bilaketa motak konbinatu eta doitu daitezke. "Bat dator" parametroarekin bilaketa eremu ezberdinen arteko harremana zehaztu daiteke. Termino GUZTIEKIN bat dator - Bilaketak soilik bilaketa eremu guztiekin bat datozen emaitzak itzultzen ditu (AND boolearrari dagokio). EDOZEIN terminorekin bat dator- Bilaketak gutxienez bilaketa eremu bat duen edozein emaitza erakusten du (OR boolearrari dagokio). EZEIN terminorekin bat dator - Bilaketak emaitzak guztiak itzultzen ditu, bilaketa eremuetan sartutako terminoak dituztenak salbu (NOT boolearrari dagokio). "Bilaketa eremuak gehitu" botoiarekin inprimakiari bilaketa eremu gehiago gehitzen zaizkio. Beharrezkoa den bilaketa eremu kopurua erabil daiteke. Bilaketa taldeak Bilaketa konplexuentzat bilaketa eremuen multzo bakarra eskasa izan daiteke. Adibidez, pentsa Txina edo Indiako historiari buruzko dokumentuak bilatu nahi direla. "Termino GUZTIAK"parametroarekin Txina, India eta Historia terminoak erabilita, bilaketak soilik itzultzen ditu Txinako eta Indiako historiari buruzko iturriak. "EDOZEIN termino" parametroak Historiari edo Txinari edo Indiari buruzko dokumentuak itzultzen ditu- ez nahitaez Txinako eta Indiako historiari buruzkoak. "Bilaketa taldeak" aukerak bilaketa eremu talde askotako bilaketak egitea onartzen du. Bilaketa talde bat gehituz, eremu talde berri bat irekitzen da.Nahi ez diren taldeak ezabatzeko, "Bilaketa taldea ezabatu" botoia sakatu.Horretaz gain, bilaketa taldeen eta EDOZEIN termino, termino GUZTIAK edo EZEIN termino parametroekin izandako kointzidentzia kudeatu daiteke. Aurretik aipatutako adibideak honelako konponbidea eman dezake: Lehendabiziko bilaketa taldean sartu "India" eta "Txina" hitzak sartu eta aukeratu "EDOZEIN termino" parametroa.
Hamarkada bat bete du HAZI HEZI aldizkariak eta itxuraldatuta eta indarberrituta heldu da irakurleen eskuetara. 2012an ekin zion ibilbideari eta ordutik gurasoei eta hezitzaileei hazierari eta hezierari buruzko informazio landua eskaintzea izan du egiteko nagusia. Ibilian-ibilian 10 kandelari putz egiteko moduan da orain, beste hainbeste izango diren ilusioz. Zorionak!!! “Indarberriturik ospatuko dugu Hazi Heziren 10. urteurrena” HAZI HEZIk 10 urte. Zorionak! Ospatzeko modukoa da, ezta? Bai, atzera begiratu eta orduan “paperaren krisia” deitzen genion kazetaritzaren beheraldian hasi ginen haziera eta heziketa gaiei buruz familientzako eta hezitzaileentzako aldizkari bat euskaraz egiten, oso testuinguru zailean, beraz, eta hamar urte irautea bera ospatzeko modukoa da, eta are gehiago indarberriturik gatozen honetan. Krisi betean diozue, nolatan animatu zen Hik Hasi egitasmo pedagogikoa familiaren esparrura jauzi egitera? Ordurako Hik Hasi aldizkari pedagogikoak 15 urte zeramatzan eskoletan eta irakasleek esaten ziguten familia asko galduta ikusten zituztela, hara eta hona jotzen zutela informazio bila, batez ere Internetera, baina kalitatezko erreferentziak behar zituztela eta eskari horri erantzuteko sortu genuen HAZI HEZI. Joxe Mari Auzmendiren proiektu kutuna izan zen. Bisio handiko irakaslea zen Joxe Mari, Hik Hasiren sortzailea eta hazieraren esparruan zegoen hutsunea bete nahian bultzatu zuen HAZI HEZI. Familiarena eta eskolarena ez ezik, hezkuntza herri osoaren egitekoa zela ikusten hasi ginen garai bera zen, eta HAZI HEZIrekin batera, herri hezitzaileen sarea abiatu genuen garai beretsuan, gerora Oinherrin bildu dena. Beraz, hezkuntzaren irekitzearekin bat datorren alea izan da HAZI HEZI. Zer behar zituzten orduan familiek? Horiek aldatu al dira 10 urte hauetan? Informazio asko, gehiegiko garaiak bizi ditugu, bai duela 10 urte eta zer esanik ez gaur egun, informazio hori guztia infoxikazioa edo desinformazioa bihurtzeraino. Exijentzia handiko garaiak bizi ditugu eta familiaren egitekoa ez da erraza, gurasotasuna ez da erraza gaur egun, eta tresna edo baliabide fidagarriak, kalitatezko erreferentziak, galbahe on batetik pasatako informazioa behar dute, euren seme-alaben hazieran eta heziketan lagunduko diena. Familiei tresna bat eskaintzea izan da, hortaz, HAZI HEZIren egitekoa? Hori da. Hamar urteotan hazieran eta heziketan laguntzeko kalitatezko tresna on bat eskaini nahi izan diegu familiei eta baita hezitzaileei ere. Informazio kontrastatua, kalitatezko profesionalekin landua eta euskaraz. Horregatik, zenbaki oro heziera-etapa guztiei buruzko informazioa eskaintzen dugu, lehen urteak, urte gozoak eta nerabezaroa; are gehiago, haurdunaldiari eta gurasotasunari buruzko informazioa ere ale guztietan batzen dugu, bai garapenaren ezaugarriez edo psikopedagogiaz, baina baita sexualitateaz, elikaduraz, hizkuntzaz eta abar ere. Euskal Herriko profesional kontsagratuen sare zabala dugu horretarako, bai profesional adituak eta baita kontsultetan esperientzia handia duten arituak ere. Belaunaldien arteko transmisioa galdu egin da, haziera eta heziketako oinarrizko balioak eta baliabideak ez ditugu ezagutzen, ia-ia gure seme- alabak lehendabizikoz besotan hartu arte. Garai batean, egitura zabalagoetan bizi ginen baina gaur egun zaintza gurasoen lana bihurtu da, familia nuklearrarena, eta askotan ez da zaintzarako sarerik izaten. Horrez gain, lan-merkatuaren malgutasun gabezia bizi dugu, eta gainera, exijentzia asko ditugu… Guztiaren erdian gurasoek eta hezitzaileek heldulekuak behar dituzte, ereduak, aukera egingarriak… Horregatik guztiagatik, HAZI HEZIsortu genuenetik eta gaur arte, oso presente daukagu gure bokazioa laguntzea dela eta ez presio eta exijentzia gehiago ezartzea, sarritan haziera aldizkariek presio eta juizio iturri izateko arriskua izaten baitute. Nork osatzen duzue lantaldea? Hik Hasi egitasmo pedagogikoko kideok. Hik Hasi irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da, duela 26 urte, hezkuntzarekin oso konprometituta zeuden eta dauden irakasle talde batek sortua. Hezkuntza formazioa eta dibulgazioa ditu lan ildo, eta horretarako izan bereko aldizkaria egiten du, bereziki irakaslegoari bideratuta dagoena, eta formazioa, jardunaldiak eta topaketak antolatzen ditu urte osoan zehar. Lantalde horretan hiru kazetari gara. Oraingo honetan, Alaia Martin bertsolariak ere erredakzio-lanetan lagundu digu, eta ibilbide osoan lagun izan ditugun kolaboratzaileek ere ekarpen handia egin dute, ohi bezala: Libe Garmendia nutrizionista, Aitziber Estonba sexologoa, Iñaki Eizmendi euskara aholkularia, Amaia Arroyo Sagasta irakaslea eta ikerlaria... Irakurleek euren kontsultak bidali diezazkiekete gure adituei. Aurrera begira, zer erronka dituzue? Oso lan espezializatua egin dugu hamar urte hauetan, informazioaren kalitatean zentratu gara, eta artisauen gisan landu ditugu urtean argitaratzen ditugun lau zenbakiak, mimo handiz. Aurrera begira, gure erronka nagusia HAZI HEZI zabaltzea izango da, formatua berritu dugu eta eramangarriagoa izango da, edozein lekutan irakurri ahal izateko, badakigulako gurasoek oso denbora gutxi izaten dutela irakurtzeko. Familia eta hezitzaile gehiagorengana iristea izango da gure erronka, betiko kalitateari eta informazio landuari eutsiz. Horrez gain, etxe gehiagotara ailegatu nahi dugu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin 2022ko udazkenetik urtebetean lurraldean jaiotako ume guztien familiei etxera bidaliko zaie aldizkariaren ale berezi bat. Nola ospatuko duzue hamargarren urteurrena? Alde batetik, HAZI HEZI aldizkariaren formatu berria aurkezteko ekitaldia egingo dugu maiatzean. Guretzat pauso garrantzitsua da HAZI HEZI jendarteratzeko egin dugun berrikuntza eta gogo handiz gaude publiko zabalari erakusteko. Lehendabizi harpideak izango dira HAZI HEZI berria ezagutuko dutenak, elkarrizketa hau bera aldizkari berrituan irakurriko baitute. Ondoren, komunitate zabalagoei aurkeztuko diegu. Eta gero, festa egingo dugu: maiatzaren 29an Adunan. Hamargarren urteurrena harpideekin eta familiekin ospatzeko gogo handia daukagu. Festa irekia izango da eta Porrotx eta Marimotots etorriko zaizkigu goiza biribiltzeko. Albiste gehiago > “Adostasun sozial berrietan azeleragailua zapaldu behar da” > Durangon zain izango gaituzue! > 'Euskal pedagogoa lokatzetan' liburua salgai izango da Durangoko Azokako Artekale 12n eta Hik Hasiren webgunean > Durangon izango da Hik Hasiren 273. zenbakia > 'Euskal pedagogoa lokatzetan' liburuaren egileek Joxe Mari Auzmendiren balioak azpimarratu dituzte > Joxe Mari Auzmendiri liburua eskaini dio HIK HASIk, irakasleentzat eredu eta akuilu izan dadin > Irakasleen % 60k egin zuen bat grebarekin sindikatuen arabera > Greba eguna gaur EAEko sare publikoan > Arrakastaz burutu dira Hik Hasiren 'Hizketan hasi ezinik' jardunaldiak > Matematika manipulagarria Bigarren Hezkuntzan ere erabil daiteke > Familiako gatazkak gutxitzeko hamar pilula > Eredu berria aldarrikatu dute Ikastolek > Gaur itxiko da 'Hizketan hasi ezinik' jardunaldiko izen-ematea > Irakasle gisa, zer erronka jarri beharko genioke geure buruari Euskaraldian? > Kalean da 272. 'Hik Hasi' aldizkaria © 2012 HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) T. (+34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.eus Lege Oharra ×Close Lege Oharra7116 Lege Informazioa Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.hikhasi.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Sozietatearen izena: Xangorin Koop. E. Txikia IFK: F20530036 Helbidea: Errekalde Hiribidea, 59 - Aguila Eraikina, 1, 20018 - Donostia (Gipuzkoa) Telefono-zenbakia: 943 371 408 Helbide elektronikoa: hikhasi@hikhasi.eus Erregistro-datuak: Gipuzkoako Probintziako Merkataritza Erregistroa, 1534. liburukia, 102. folioa, 8. atala, SS 10521 orria. Baldintza Orokorrak www.hikhasi.eus web gunea Xangorin, Koop. E. (aurrerantzean “HIK HASI”) enpresaren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu. Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin. Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman HIK HASI, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. HIK HASIk ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. HIK HASIk espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. Web gune honek beste erabiltzaile batzuen iritzi eta ikuspegiak bil ditzake. HIK HASI ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea izango. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna. Web gune honek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake. HIK HASIk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. HIK HASI ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. HIK HASIk ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin. HIK HASIk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. HIK HASIk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko. Harpidetzak Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako online erosteko, izena emateko, harpidetza eskatzeko,…) beharrezkoa da aldez aurretik datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean emango ditu bere datuak. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai izena ematean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, HIK HASIk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo. HIK HASIren hainbat zerbitzu erabiltzeak edo harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela HIK HASIren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi HIK HASIk legezko interesa duela bere zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, bere ezetza adierazi ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio HIK HASIri. Jabetza intelektuala eta industriala Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, HIK HASIrenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten. Web gune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, HIK HASIk bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, HIK HASIren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu. Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira. Aldaketak Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta HIK HASIk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. HIK HASIk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko. Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa Atarikoa Datu Pertsonalak Babesteko arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak XANGORIN, KOOP. E.ren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira. HIK HASIk argazkiak eta bideo grabaketak egin ditzake antolatzen dituen ekitaldi desberdinetan, beraz partaideen imajina eta ahotsa tratatuak izan daitezke, ekitaldiak dokumentatzeko helburuarekin, eta hala behar bada, datuak editatzeko, publikatzeko eta zabaltzeko HIK HASIren web gunean eta beste web kanaletan (batez ere www.hikhasi.eus web gunean eta HIK HASIk dituen sare sozialetako kanaletan), material dibulgatiboan eta enpresaren bestelako argitalpenetan, bai internetez, bai paperez edo beste euskarria erabilita. Era berean, zenbait argazki hedabideei komunikatuak izan daitezke. Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, zure baimena, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira. HIK HASIk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Datu pertsonalak biltzea HIK HASIk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, izen emateko, erosketa bat egiteko edo harpidetzeko), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. HIK HASIk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. HIK HASIek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea. Interesdunen eskubideak Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Xangorin, Koop. E., Errekalde Hiribidea, 59 - Aguila Eraikina, 1, 20018 - Donostia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 371 408 edo, bestela, hikhasi@hikhasi.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es). Segurtasun-neurriak HIK HASIk, bere tratamendu-sistemetan dauen datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela HIK HASIren erantzukizunpekoak. Trafiko-datuak HIK HASIren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko. Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio HIK HASIri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean. Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, HIK HASIren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko. Indarraldia HIK HASIk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. HIK HASIk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, HIK HASIk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara Jurisdikzioa HIK HASIren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, HIK HASI eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira. Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, HIK HASIk zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
Gourmet sektorea maite dugu, eta gure interes berdina daukan jendearekin ezagutzak partekatzen ditugu. Horren ondorioz, gure dendarako produktu gastronomiko bikainenen aukeraketa bat egin dugu.. Zapore Jain, kalitate goreneko gutizia eta berezitasun sorta eskaintzen dugu, hala nola, ezkur urdaiazpiko iberikoa eta bere eratorriak (paleta, solomoa, txorizoa…), arrain kontserbak eta mariskoa, foie gras eta pateak, kontserba begetalak, gaztak, ardoak, sagardoak… Gure berezitasuna ezkur-urdaiazpiko iberikoa labanaz moztea da, dendan bertan edo kanpoko ekitaldietan (feriak, ezkontzak, inaugurazioak…). Bestetik, eta batez ere urte amaierako jaietan, geure dendatik aukeratutako produktuekin egindako oparitarako otzara eta boltsa sortak egiten ditugu. Gastronomia eta errestaurazioa maite duten bi pertsonek topo egin zutenean sortu zen Zaporejai, Aurkene Etxaniz eta Sylvain Foucaud. Goi mailako elikaduraren sektorean esperientzia handia daukagu biok, eta bakoitzak gourmet produktuei buruzko ikuspegi propioa eskaintzen dio proiektuari. Horri esker, gure bezero guztiei hurbileko tratu pertsonala eskaintzeko aukera daukagu. 2007tik hona gure proiektuarekin bat egin duten bazter guztietako bezeroek hori baieztatzen dute. Mila esker zuen babesagatik, beste behin ere!
Ikastola eta familiaren arteko lankidetzaren bitartez, haurraren garapen integral eta orekatua bilatzen dugu. Zoriontasunean hezi Haur Hezkuntzako etapa haurraren garapenean funtsezkoa da. Gure helburua pertsona aske eta zoriontsuak heztea da. Urte horietan bizi eta edukitako esperientziek haurtzaroko eguneroko bizitza baldintzatzen dute eta haurraren etorkizuneko bizitzan eragin zuzena izango dute. Segurtasun afektiboa Kirikiño ikastolaren helburua haurraren ongizate-testuingurua izatea da; ikastolak bertako helduekin atxikitzeko segurtasuna emango dio, baita ingurunea arakatzeko, berdinekin harreman aberasgarriak izateko eta ikasteko aukera ere. Egokitzapena Ikastolak haurrak irakaslearekin atxikimendu segurua eraikitzea izango du helburu. Horretarako, egokitzapena MALGUA izango da. Espazioak Espazioa autonomiaren garapenean oinarrizko baldintza da. Haurrek ez dituzte erritmo, beharrizan eta interes berdinak, eta gelako espazioek hauek kontuan hartu behar dituzte. Horregatik, ikastolan hainbat txoko ditugu: esperimentazio gunea, motrizitatea lantzeko gunea, jolas sinbolikorako gunea, eraikuntzen gunea, jarduera proiektiboen gunea, ipuinen gunea...
'''Honoré Daumier''' ([[Marseilla]], [[Frantzia]], 1808ko otsailaren 26a - [[Valmondois]], Frantzia, 1879ko otsailaren 10a) [[marrazki]]gile, [[litografia|litografo]] eta [[margolaritza|margolari]] frantsesa izan zen. Gizadiaren ikertzaile bikaina izan zen. XIX. mendeko frantses politikariak eta gizartea kritikatu zuten irudi satiriko eta kartoiengatik da batez ere ezaguna. Haren margolanak, azkenaldikoak, [[inpresionismo]]aren teknikak arte modernoan txertatzeko lagungarri izan ziren. ==Biografia== 1816an [[Paris]]a aldatu zen bere familiarekin, eta [[zuzenbide]]aren alorrean aritu zen hasieran lanean. Ondoren margolaritza ikasi zuen [[Alexandre Lenoir]]rekin, eta haren eraginez ezagutu eta miretsi zituen [[Peter Paul Rubens|Rubens]] eta [[Tiziano]] ("Ninfak satiroengandik ihesi"; 1849-1850, Montrealgo Arte Ederretako Museoa). Hasieran litografiako lanak egin zituen batez ere, eta oso margolari oparoa izan zen alor honetan (3.000 litografiatik gora eta 1.000 [[grabatu]], 1872 bitartean). [[Monarkia]]ren kontrako [[karikatura]]k egin zituen ''La Caricature'' aldizkarian, eta horren ondorioz kritika gogorrak eta are zigorrak jaso zituen 1831tik aurrera. 1832an, besteak beste, [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis Filipe]]ri eginiko ''Gargantua'' (1832) irrimarraren ondorioz sei hilabete eman behar izan zituen espetxean, eta 1834an, Daumierrek bere salaketa garratzenak argitara eraman zituen urtean alegia (''Rue Transnonain'', "Inprimatzeko askatasuna", etab.), ''La Caricature'' aldizkaria itxi zuten (''Le Charivari'' aldizkaria osatu zuten geroago). ▲[[Fitxategi:Honoré Daumier - Gargantua.jpg|thumb|rightleft|200px300px|''Gargantua'' (1832).]] 1836-1838 bitartean ohituren [[satira]] adierazten zuen litografia-sail bat egin zuen, bere Robert Macaire iruzurgilea zutela protagonista. Ondoren satira politikoak egiten hasi zen berriro, [[errepublika]] ezarri zenean. Errepublikaren akatsen irudi gisa sortu zuen, hain zuzen ere, bere pertsonaia nagusietako bat, ''Ratapoil'' eskulturakoa (1850). Eskultura haren aurretik, 1832an, [[igeltsu]]zko [[busto]] sail garrantzitsu bat egin zuen, eta giza fisionomiaren ikertzaile bikaina zela erakusteaz gainera, medio desberdinetan, [[eskultura]]n eta litografian kasu honetan, oreka estetikoa mantentzeko gai zela utzi zuen agerian. Litografia aipagarrienak, lehen aipatutakoez gainera, "Abokatua irakurtzera" (1845- 1846), ''Le Wagon de troisième classe'' (1864, "Hirugarren mailako bagoia") dira.
Hizkuntza-berrikuntzen helburua da irakurle eta idazle aktiboak, ondo trebatuak eta helduak heztea: testu bakoitza behar den bezala irakurtzen dakite, abiadura onean eta, noski, ulermen maila ezin hobearekin. Irakurketa Eraginkorrak adimenezko lan teknika bereziak erabiltzen ditu, modu berezian bultzatu eta lantzeko: ulermena, intuizioa, abiadura, ikusmen-trebetasuna, oroimena, aurrerapena, etab. Gaitasun horiek garatzea guztiz bat dator hezkuntza eraberritzeko proposamenarekin eta, horiei esker, erraztu egiten dugu ez bakarrik irakurketa, baizik eta ikasketaren prozesu globala. Horrela, Irakurketa Eraginkorra baliagarria da, baita ere, neurri batean, eskola porrota ekiditeko. Izan ere, hein batean, porrota, irakurketa gaitasun faltagatik ematen da. Orain arte honako lan lerroak jarraitu dira: Irakurle proiektua: irakurketa sailkatzen du hezkuntza etapa guztietan Haur eta Lehen Hezkuntza: etapa hauetarako Irakurketa Eraginkorraren irizpide eta materialak Lehen eta Bigarren Hezkuntza: Irakurketa Eraginkorra ebaluatzeko informatika programa, irakurketa jokoak eta irakurketa estrategiak
Uztailero 8 urtetik gorako ikasle talde bat Iruñeatik ateratzen da Irlandan hilabete igarotzeko. Taldea espreski gure ikasleentzako pleitatzen den hegazkin batean bidaiatzen da eta uhartearen Mendebaldeko aireportu txiki baterainoko hegaldi zuzenean. Aldi berean, Maldriletik beste talde txiki bat ateratzen da. Herri txikietan, ingurumarietako etxeetan eta nekazal eremuetako baserrietan kontu handiz aukeratutako familietan hartzen dute ostatu. Beste aeroportutatik eta egutegi flexiblerekin programan parte hartzeko aukera badago. Ikasleak ez dira eskoletara joaten. Eguneroko jardueretan eta familia hartzailearen bizitzan murgilduta igarotzen dituzte oporrak. Familia honetan ikaslearen antzeko adina eta interesak dituen seme/alabaren bat izan behar da, honek ingelesa etengabe erabiltzeko aukera emango dio, eta bizilagunen eta inguruaren egunerokotasunean barneratzekoa. Honek ingelesa neurri batean jakitea eskatzen du (hau da, ez hasiberriak) eta batez ere, egokitzeko jarrera egokia izatea. Beste gaztelera-hiztunekin harremana gutxienekoa da, ez eskoletara joaten diren beste talde batzuk bezala, sarritan oporrak gazteleraz hitz egiten igarotzen dituztenak. Asmoa Irlandako lagunak ezagutzea da. EIRLANek azken hamazortzi urteetan antolatu du bidaia hau eta askok errepikatu egiten dute, zenbaitetan familia berarekin urtez urte. Zure seme/alaba bidaltzea erabakiz gero, erakundea ezagutuko duzue, Peadar Ocaoinnealain eta bere arreba Susan, eta beraiek erabakiko dute, zure seme-alaba ezagutu ondoren, zein izango den familiarik egokiena. Talde osoak Peterrek eta Susanek lagunduta bidaiatzen du eta Irlandara iristean elkarrekin joaten dira autobusez irlandar familia desberdinekin elkartzeko guneetara. Ikaslea familiari aurkezten zaio, eta etxera iristerakoan etxekoei telefonoz deitzen lagunduko dio ikasleari familiak. Hilabete osoan antolakuntzakoak inguruko eremuetan ibiliko dira, ikasleak eta familiak pertsonalki bisitatzeko, eta haiekin elkarrizketatzeko.
Ideia zabaldua da pertsona baten ahotsak, hizkuntza batean edo bestean ari den, doinu ezberdina hartzen duela. Ez dakit zehatz-mehatz zer den aldatzen dena -ahoskera, tonua, tinbrea…-, baina badirudi hizkuntza bakoitzak baduela bere “melodia”. Eta ez naiz ni izango hori zalantzan jartzen duena: niri, adibidez, beti iruditu izan zait emakume estatu batuar guztiek “normala” baino tonu batzuk altuago hitz egiten dutela ingelesez ari direnean; eta gaztelaniaz hasten direnean, berriz, jaitsi egiten zaiela, eta ez da hain zorrotza izaten. Beraz, horraino dena ondo, dena normal. Baina gurean -Hondarribian eta Euskal Herrian- kontu hauetan ere, nola ez, normaletik baino haratago doazen gauzak gertatzen dira: zenbaitzuri, euskaraz hitz egiten dutenean, doinua bakarrik ez, guztia aldatzen zaie. Pertsona goitik beheraino transformatzen da, ridikuluraino. Esate baterako, badut ezagun bat beti erdaraz aritzen dena, baina zu euskaraz hurbilduz gero, ez du ridikuluarena egiteko aukera pasatzen uzten. Normal-normal egotetik, euskaraz hitz egiten hasi eta, bat-batean, hortxe jartzen zaizu izugarrizko kolpeak jotzen bizkarrean, harro-harro bularra puztuta eta besoak zabal-zabalik, harri bat jasotzen edo aizkoraz enbor bat mozten hasi beharko balu bezala. Eta hizketan… Ai ama, hizketan! Ziur imajinatzen duzuela: ozen-ozen, ahoskera txol esajeratuarekin “kaguen zzzotzzzzzz!”, “izzzzugarriya!” eta halakoak botatzen, “z” eta “tz”-ak neurriz kanpo markatuz. Beno, eta gaia ere, ia beti berdina: “Euskaldunak “la ostia” gara!”. Ez dute ia inoiz euskaraz egiten, baina egiten dutenean halako “euskal harrotasuna” pizten zaie, ematen du gauza guztietan onenak garela. Zein astunak jartzen diren! Eta, noski, halako “ikuskizun” baten aurrean, hor zaude zu, pentsatzen: baina tipo hau ergela da edo zer? Zergatik jartzen da horrela euskaraz hasten denean? Akaso uste du euskaldunok “Vaya Semanita”-n edo “Ocho Apellidos Vascos”-en agertzen diren moduko parodiak garela? Hori ulertuko nuke, beharbada, andaluziarra-edo balitz; badakizu, betiko estereotipoak. Baina hori Hondarribian ikusi behar izatea ere! Noiz eta XXI. mendean! Eta jende gaztea, gainera! Flipatzekoa! Orduan, zuk pentsatzen jarraitzen duzu: eta orain zer? Esango diot, mesedez, ridikulurik ez egiteko, edo aurpegira barre egingo diot -ea, horrela, konturatzen den egiten ari den ridikuluaz-, edo zuzenean garondoko bat emango diot? Ez dakit. Beharbada, hasteko, onena izango da “mesedez, ridikulurik ez” esatea, xuabe-xuabe. Baina horrek ez badu funtzionatzen, zapla! Garondoko eder bat. Eta aurpegira barre egitearena? Hori, hobe azkenerako uztea; kolpearekin jarriko duen aurpegiarekin bai egingo duzula barre!
Ziur aski zuetako askok galdetuko diozue zuen buruari, nik neuk egin dudan bezala, ea zergatik jaiotzen diren batzuk Ekialde Ertainean, eta erabateko eskasian bizi dira, eta beste batzuk Mendebaldean, askoz ere bizimodu erosoagoa daramagula. Zergatik jaiotzen diren batzuek zortea alde dutela, eta beste batzuk beheak jota. Inoiz edo behin, galdera hau bera sexuaren esparruan ere egin dut: zergatik naiz gizona, eta ez emakumea? Zuetako batzuek pentsatuko duzue gauzak ez zirela hainbeste aldatuko sexu batekoa izan beharrean bestekoa izateagatik. Ni, ordea, ez nago hain ziur. Oro har, gizonok ez ditugu tratu txarrak jasaten; ez gaituzte haur bat izatean lanetik botatzen, ez gaude sukaldean aritzera, plantxa egitera edo gure aiton-amonak zaintzera behartuta. Eta, gainera, salbu gaude detergenteen iragarkiak egitetik. Detergenteen iragarkietan emakumeak bakarrik agertzen zirenekoa pasata dagoela? Ez pentsa. Duela gutxi telebista piztu dut, eta detergente kaxa baten inguruan dozena bat emakume azaldu dira. Gizartea aldatu ote den ez dakit, baina iragarkia behintzat argi dago ezetz. Ez da gizon bakar bat ere azaldu. -Euskadi, XXI. mendea. Gizartea matxista da oraindik ere? Bai, datuek hori esaten digute. Esate baterako, emakumeen %32 bakarrik egiten du lan etxetik kanpo. Hau da, hamar emakumetatik zazpi ekonomikoki beste baten menpekoak dira. Euskal Autonomia Erkidegoan tratu txarren 2.000 salaketa jasotzen ditugu urtean. Gutxi gorabehera 100.000 emakume inguruk jasaten dituzte tratu txarrak. Datu gehiago: emakumeok gizonek baino emaitza akademiko hobeak lortzen baditugu, nola uler daiteke emakumeen langabezia gizonenaren bikoitza izatea? Emakume zein gizonak lana egiten duten hamar kasuetatik hirutan bakarrik laguntzen dute gizonek etxeko lanetan... Ezin da ukatu aurrerapenak egon direnik, baina oraindik ere asko dago egiteko. -Icebergarren tontorrean emakumeen aurkako indarkeria daukagu. Parlamentuan duela hamar urte agertu nintzen lehen aldiz gai honi buruz mintzatzeko. Orduan nahiko onetsita zegoen gizartean emakumeen aurka indarkeria erabiltzea. Ez zuen ematen existitzen zenik ere, eta, gainera, ez geneukan horren gaineko ikerketarik. Baina arazo hori ezagutzera ematea lortu dugu, eta gero eta datu gehiago dauzkagu. Gure helburua da alde batetik biktimei laguntzei, eta beste alde batetik gizartea sentsibilizatu eta prebenitzea. Emakunden pentsatzen dugu indarkeria ez dela desagertuko berdintasunik ez daukagun bitartean. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak jarraitzen duen bitartean, indarkeriak hor egoten jarraituko du. -Zure iritzian, irtenbideak tratu txarrak ematen dituena zigortzearekin lotuta egon beharko luke? Legeak finkatzen dituen zigorrak, betetzen baldin badira, nahikoak dira. Baina irtenbiderik onena desberdintasunekin amaitzea izango litzateke. Ez diozu joko zure parekoa den beste bati, edo erantzuteko edo alde egiteko gauza den bati... Jotzen baldin badiozu, zu baino gutxiago dela iruditzen zaizulako egiten duzu. Beste alde batetik, biktimei eskaintzen zaien laguntza askoz ere hobea da. Emakundek biktimei laguntzen dieten zerbitzuen batzorde bat koordinatzen du. Hor daude, besteak beste, Ertzaintza, botere judiziala, Osasun Saila, Gizarte Arazoen Saila, etab. -Lan esparruari begira, enpresarioek egindako azterlanen arabera, emakumeek gizonek baino gutxiagotan uzten diote lanera joateari, baina, hala eta guztiz ere, enpresa askorentzat emakumeak karga bat dira, eta are gehiago haurrak badauzkate eta 30 urtetik gorakoa badira. Beste zenbaitetan, lan berdina egin arren, soldataren erdia jasotzen dute... Zer egin dezakete erakunde publikoek enpresa pribatuaren munduan ematen diren bidegabekeria hauek konpontzeko? Nik uste dut gauza asko egin daitezkeela. Batez ere, enpresarioei erakustea emakumeak errentagarriak direla. Estereotipoak baztertu egin behar dira. Eta hori egiten saiatzen ari dira emakumeak enpresetan. Enpresarioen pentsaera aldatzeko lanik handiena egiten ari direnak emakumeak dira. Erakutsi behar zaie planetako ezagutzaren erdia emakumeen burmuinean dagoela. Enpresarioa behingoz horretaz jabetzen denean, jenderik onena aprobetxatzen saiatuko da, emakumeak zein gizonak izan. Duela gutxi jakin dugu Iparrameriketako unibertsitate batek hogei urte daramatzala kristalezko sabaia deitzen den fenomeno bat aztertzen. Hau da, zergatik ez den ehuneko hogeita hamazerbaitetik pasatzen emakumeen presentzia esparru sozial, politiko, ekonomiko edo kulturaleko maila gorenetan. Baina, unibertsitate horrek berak egindako ikerketak erakusten du etekinik handienak lortzen dituzten enpresa iparramerikarrak zuzendaritza karguetan emakume gehien dauzkatenak direla. -Dirudienez, Estatu bakar batek ere ezin du esan bertan generoen arteko berdintasuna erabatekoa denik. Egia da. Ez lan merkatuan, eta ez beste inon. Iparraldeko herrialdeetan ere badira desberdintasunak. Suediako kasua aipatzeko modukoa da: hango enpresak behartuta daude beren aurrekontuaren zati bat enpresan berdintasuna lortzeko politiketara bideratzera. Obligazio hori legeak berak jasotzen du. Eta, ez badute hori betetzen, zigor ekonomikoak ezartzen zaizkie. -Zaila hemen horrelakorik aurreikustea. Zaila da, bai, baina Euskal Herrian hemendik gutxira aplikatuko diren politika batzuk ildo horretatik joango dira. Adibidez, emakumeak diskriminatzen dituzten enpresei kendu egingo zaizkie dirulaguntza publikoak. Bide horretatik jarraitu behar dugu. -Hitz egin dezagun etxeko lanez. Banatzeko orduan, emakume batzuek ez al dute nahiko jarrera matxista hartzen? Bai, baina ulertzekoa da, azken batean gizonek eta emakumeek kultura berdina jasotzen dugulako. Erreferentzia modura hartzen den eredu unibertsala maskulinoa da, baina emakume batzuek oraindik ez dute kultura hori auzitan jarri ere egin. Baina egingo dute. Emakume asko ari dira dagoeneko egiten, eta gizon asko ere bai. Dena den, gizartearen egiturak eredu horri erantzuten dio: emakumea etxean eta gizona etxetik kanpo. Lanerako orduak, sendagilearengana joateko orduak, ikastolen orduak... Baina jende asko ari gara beste eredu baten alde borrokatzen. Badakigu ez dela erraza izango, baina saiatzen ari gara. Horrela, gizon eta emakumeek ordaindutako lana eta ordaintzen ez dena elkarbanatuko ditugu, biak. -Hezkuntza funtsezkoa da sexuen arteko berdintasuna lortzeko bidean. Zein eredu erakusten dute eskoletan? Eskoletan aurrerapen handia eman da. Kontuan izan lehenagoko eredua segregatua zela. Orain eredu mistoa daukagu; neska-mutilak gela berean egoten dira. Baina, hala ere, eskolak ez dira eredu zuzena erakusten ari, eredu maskulinoa unibertsalizatzen ari delako. Neska-mutilak ikasten ari dira mutila izatea zer den. Bizitza publikorako prestatzen ari dira, lana egiteko, baina emakumeok tradizionalki egin dugun guztia erabat azpibaloratuta dago. Kontua ez da bakarrik mutilek ez dakitela sukaldean aritzen; kontua da ez dakitela ez mutilek eta ezta neskek ere. Ez zaie erakusten sukaldean aritzen, aiton-amonak zaintzen... Alegia, eredu misto batean gaude, bai, baina bultzatzen ari garen eredua ez da hezitzailea. Dena den, bide txarretik doana ez da eskola bakarrik, baizik eta baita ere gurasoak eta komunikabideak. Konturatu behar dugu eredu sozial honek ez digula batere mesederik egiten, mugak ezartzen dizkigulako, bai emakumeei, bai gizonei. Zuek indartsuak, bizkorrak eta ederrak izan behar duzue. Familia mantendu behar duzue. Agindu egin behar duzue... Eta horrek guztiak mugatu egin du zuen mundu afektiboa. Gizon batzuek asko sufritzen dute ezin dituztelako beren sentimenduak adierazi. Batzuetan, gainera, ez dakite nola adierazi ere. Gizonek ikusi behar duzue zein muga ezarri dizkizuen eredu tradizionalak. -Aipatu duzun bezala, orain arte emakumeak arduratu dira zaharrak zaintzeaz. Nork zainduko ditu aurrerantzean? Neurri batean elkarbanatu egin behar dugu lan hori, eta beste neurri batean gizarteratu. Esna daitezela behingoz! Ez dugu lan guztia emakumeok bakarrik egingo, ezta? Lan komunitarioak banatu egin behar dira. Dena den, zerbitzu publiko gehiago behar dira, hori argi dago. Administrazio publikoa, behintzat, hasi da konturatzen zerbait egin beharra daukala, eta dirua beste modu batean gastatu behar duela. -Goazen boterearen esparrura. Zein alderdi politikok emango du emakume bat lehendakarigai gisa aurkezteko pausoa? Badakit gure lehendakariordea emakumezkoa dela, baina nik zaila ikusten dut. Egia da azken urteotan gero eta emakume gehiago daudela politikan, eta legegintzaldi batetik bestera handitzen doala emakumeen kopurua, baina... Botere ekonomikoan sartzea falta zaigu. Hori bai izango dela zaila. Baina hori da benetako boterea. -Mintza gaitezen erabaki politiko baten inguruan. Zein da zure iritzia duela zenbait astetik hona Espainiako emakumeek jasotzen dituzten laguntza fiskalei buruz? Gogora dezagun hilean 100 euro ematen zaizkiela hiru urtetik beherako haur bat izanik etxetik kanpo lan egiten duten emakumeei. Ni, orokorrean hartuta, ez nago zuzeneko laguntzen alde. Gainera, inork ez ditu seme-alabak kopuru ekonomiko horrengatik izaten. Niri iruzur bat iruditzen zait. Baina bai pentsatzen dudala Administrazioak gure beharrei erantzuteko zerbitzuak kudeatu beharko lituzkeela. Hor bai egin behar dela ahal den guztia. Zertarako nahi ditu ama batek hilean 100 euro, gero ez baldin badauka haurra nora eraman? Laguntzen kasuan positiboa iruditzen zaidan gauza bakarra da politikariak konturatu direla gai hauetan parte hartu behar dutela. Besterik da inbertsio hori egokiena den edo ez. -Gaur egun feminismoak ez ditu bere unerik onenak bizi. Zuk feministatzat jotzen al duzu zure burua? Jakina, inolako zalantzarik gabe. Nire ustez feminismoa funtsezkoa da gizartean aldaketak bultzatzeko. Interes jakin batzuk feminismoa zikintzen saiatu dira, zer egiten ari garen jakin gabe. Eta kontua da emakume zein gizonak liberatzen ari garela. -Gizartean dauden bidegabekeriak azaldu dizkiguzu. Ba al da baikor azaltzeko arrazoirik? Demagogia egin nezake, baina ni ez naiz horrelakoa. Zaila da, konplikatua, eta bide luzea daukagu aurretik. Hemen ez dago makiltxo magikorik, baina aurrerapausoak ematen ari gara. Politikoki onartuta dago generoen artean ezberdintasuna dagoela, eta horren aurrean Administrazioak aurrera egiten ari dira, baina argi dago masa kritiko bat ere behar dugula. Administrazioei exijitzea ondo dago, baina nork bere buruari ere exijitu behar dio. Lanik handiena indibidualki egingo dugu. -Bukatzeko, zer esango zeniguke garapen bidean dauden herrialdeetan bizi diren emakumeei buruz? Esan dezakedan gauzarik onena da munduko leku ezberdinetako emakumeak borrokatzen hasi direla. Eta, gainera, Ekialdeko herrietako emakumeak, askotan, Mendebaldean bizi garenok baino askoz ere borrokalariagoak izaten dira, hemen, batzuetan, dena lortua dugula iruditzen zaigulako. Munduaren etorkizuna emakumeena izango dira. Txaro Arteaga Txaro Arteaga duela 58 urteko udaberriko egun batean jaio zen, maiatzean. "Aurki beteko ditut 59 urte, eta, berehala, 60". Bere amak "ordurako etxetik kanpo egiten zuen lan", eta bere aitak "etxeko lanetan laguntzen zuen". Idazkaritza ikasi zuen arren, bere lanak ez du arlo horrekin zerikusirik. "Egun batean, kasualitatez, Herri Irratian sartu nintzen, eta 25 urte eman nituen bertan". Bere ahotsa bere lan tresna bihurtu zen; izan ere, irratiko mikrofono aurrean aritzeaz gain, bikoizketa lanak ere egiten baitzituen, "haurrentzako saioak eta Dallas telesaila, adibidez". Duela 14 urtetik hona, egunean hiru ordu ematen ditu autoan, Oiartzun-Gasteiz-Oiartzun ibilbidea egiten. Gasteizen Emakunde zuzentzen aritzen da, eta Oiartzunen, berriz, bere senarrarekin batera, etxea bera.
Oraintsu izan zalakoan, 18 urte baino gehiago joan dira Koldo Isusik hitzordua jarri eustana jaioteko egoan proiektura batu eta bidaien gaineko kronikak idazteko konbita eginez. Proiektua ez zan edozelakoa, bizkaiera hutsean, askotariko gaiak jorratzeko lehenengo aldizkari digitala, hain zuzen be; atara kontuak, digitala, egun normaltzat hartzen dogun arren, sasoi haretan sano barritzailea zan; hamaboskari, astekari, egunkari eta etenik bako edizinoa izan ziran pausuak eta gaur egun hor dabiz sare sozialetan eta urteen porasuz egin behar izan diran diseinu, formatu eta enparauak aplikauta. Kontuak kontu, Koldok Bidaide atalaren ardurea emon eustan nahiz eta jakin ni neu ez nenbilela bidaiari munduan, nirea gehiago zala kazetari-erreportari lana; ikasketak amaitu barik, hasibarria nintzan eta Asian barriemoile hastea zan nire amesa; egon ardura barik, seguru ondo egingo dozula esan eustan eta Bizkaie-ren I. urtean, 0 zenbakian (zenbakia ipinten jaken hasieran edizinoei), Laoseko gorabeherak, Laosko Herri Errepublika Demokratikoko pasadizoak kontau nituan. Antza gustau jaken, ze ordutik hona eten barik ibili naz Asiako kontuak jorratzen. Bizkaie! aitzindaria izan da aitatu jarrereari eta mendebaldeko euskalkiari eusten. Harro nago Bizkaie!-ri ekin geuntsan kolaboratzaileen artean, bakarra nazelako hasieratik, etenik barik, nabilena, izan be, gitxitan huts egin deutset irakurleei. Asiako kontuak izan dira nagusi Bidaide atalean eta markau naben anekdotak, burukominak, pasadizuak eta eguneroko barriak eta kultura zein gai sozialak jorratzeko erreportajeak be ez doguz ahaztu; gogoan izan, kazetaria nazela abenturazalea baino gehiago. Txinako kontuak be topauko dozuez Bidaide atalean, batez be, han bizi nazelako 2005. urtetik eta azken aldion XXI. mendeko barri iturri handiena dalako. Pozarren nabil Bizkaie!-ko lagunakaz baina etapa luze eta emonkorra izan bada be, agur esateko ordua be etorri da; testu hau izango da hazten ikusi nauen ziberespazioko txoko honetan argitaratuko dodan azken testua. Buruari eta bihotzari makinatxu bat itaun egin ostean, aspaldi geunkan Txina, Asia atzean itxi eta Euskadira, Bilbora, jaioterrira bueltan etorteko erabagia hartuta baina pandemiaren eraginez, hegaldiak eta azken kudeaketak atzeratzen joakuz eta kostata baina nozonoz helduko gara. Azken hamarkadotan familia eta lagunartea faltan hartu izan dodaz, aita be igaz hil jakun eta arnasea hartzen gabiz; kutsadurarik be ez dogu behar eta sistema demokratikoaren faltea be hartzen dot hemen, nire beharrean trabak be igarri dodaz eta hori onartezina da. Blbon lur hartzen ixten deuskuenean, azken urteotan Asian ikasitako guztia landu gura neuke. Kazetaritzan jarraituko dot eta indartsuenen jarrera eta jokabideak aztertzen eta behar danean, krititiketan. Hori da nire hautua: inguruan dodana begitu, entzun, aztertu eta kontau eta, jakina, gure inguruan, Euskal Herrian, makinatxu bat kontu interesgarri dagoz, Asiatik kontau dodazanen antzekoak. Ez dakit noiz bueltauko garen, mugak zarratuta dagoz eta hegaldiak bertan behera geratzen jakuz bata bestearen atzean. Hile batzuk joan dira eta gehiago be etorri daitekez; Bizkaie!-k ez dau merezidu ziurbakotasun egoerarik eta pena handiz bada be, bada sasoia Amaia Larruzeak lekukoa hartzeko. Aurrerago zehaztuko dau Bizkaie!- atariak baina mendia eta bidaiak izango ditu ardatz atal barriak. Koldo eta Dabi Piedra lagun handiak dira eta espero dot aurrerantzean urteroko hitzordu bakarrean baino gehiagotan batu eta disfrutetea. Seguru nago horretaz eta badakit Bizkaie! atariak hasierako helburuei eutsi eta eredu izaten jarraituko dauela.
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
2004tik, Druyen Fotozeramika eta Dekok hilobi-artearen arloan egiten du lan, eta portzelanaz egindako fotozeramika-produktuen sorta zabala du: liburuak, pergaminoak, neurri desberdinetako plakak, lurrerako edo paretarako objektuak. Neurri handiko plakak, portzelanazko loreontzi dekoratiboak, material desberdinetako (brontzea, altzairua, portzelana) marko eta osagarriak ere eskaintzen ditu. Produktu esklusibo eta guztiz pertsonalizatuak, gehien maite ditugunen oroitzapena bizirik mantentzeko. Zure beharrei ongien nola erantzun jakiteko, bete harremanetarako inprimakia edo bisita gaitzazu Donostian (Karmengo Andre Mariaren kalea, 69. Egia auzoa). FOTOZERAMIKA Liburuak, pergaminoak, plakak. Zuk aukeratutako irudiekin pertsonalizatuak. Hilobietan eta argazkigintzan erabiltzeko oroigarri bereziak, zeramikaren goi-mailako kalitatean. Gehieneko iraunkortasuna bermatuta. Hainbat neurritan eskuragarri. Ikusi produktuak NEURRI HANDIKO PLAKAK Paregabeko eta guztiz pertsonalizatutako plaka esklusiboak sortzen ditugu: material eta neurri desberdinetako nitxo, plaka eta hezurtokiak. Hilobietan eta argazkigintzan erabiltzeko bereziak, kalitate handikoak. Gehieneko iraunkortasuna bermatuta. Ikusi produktuak OSAGARRI ETA APAINGARRIAK Fotozeramikarako euskarriak, brontzezkoak, altzairu herdoilgaitzezkoak eta portzelanazkoak. Hainbat materialez egindako markoak, behar diren neurrietara egokituta. Portzelanazko loreontziak. Gehieneko iraunkortasuna bermatuta. Hainbat neurritan eskuragarri.
2019-11-16. Lehen aldiz, herri hezitzailearen filosofiarekin bat eginda egin zuten Kros Mistoa, eta era askotako bikoteek parte hartu zuten egitasmoan. 2014-11-16. Inazio Agirre 'Ederti' hil zen. Umeen danborradako aurreneko karrozaren egilea (1958), 2005a bitartean 37 karroza egin zituen. 2013-11-16. Libre Eguna egin zen herrian, 'herriko tabernen' auzian eta Segiren kontrakoan auzipetutako Orkatz Elkarteari eta Olatz Izagirreri babesa emateko. 1958-11-16. Zeledonio Alzibar eta Felipe Uranga zezen-plazan neurtu ziren 8.000 metrotan. Lehenak irabazi zuen, 36.06.3/5ean. Bigarrenak 36.18.4/5 behar izan zuen. 1931-11-16. Gestora Batzordeak, langabeziaren zerga berezia eta deitura bereko egun bat sortzeko proiektuaren berri eman zuen, langabezian ziren langileentzat dirua biltzeko. Zinegotzien aldetik azterketa egitekotan gelditu ziren, unean beste erabakirik hartu gabe. 1914-11-16. Udaletxearen kanpoko obrak egiteko baldintzak onartu zituzten. 1880-11-16. Serafin Tapia kexu zen, egunaren edozein ordutan eta kalean txerriak hil eta erretzen zituztela esanez. Udalak bandoa ematea erabaki zuen, horrelako ekintzak debekatuz. 1874-11-16. Herriko tertzio taldeen kapitain Ramon Azpiroz, Lukas Etxeberria eta Anselmo Kanposek euren taldeak nolabait uniformatzeko laguntza eskatu zuten, gastu handirik egin gabe; beste herrietako taldeek, herriak ordaindurik, blusa batzuk zituztela jakin zuten. Udalak blusa horietakoak erosteko batzordea izendatzea erabaki zuen. 1874-11-16. Azpeitian zen artileriako komandanteak herriari San Agustin komentuko giltza eman zion, eta Udalak erretorearen eskuetara pasatzea erabaki zuen, ahal zen azkarren beharreko lanak egin eta komentuko elizan elizkizunak izan zitezen. 1868-11-16. Joan Amezuak parrokirako egin zuen organoa ikusteko aukeratzeko, eta Nikolas Ledesma eta Joan Covadongak bidali zituzten gutunak irakurri ondoren, lehenak haren ordez Aldalur organo-jolea izendatu zuen eta bigarrenak Kandido Aguado. Aldalur guztiaren jakinean uztea erabaki zuten, iritzia ager zezan. 1814-11-16. Herria une larrian zegoen; besteak beste, bertan zegoen tropari hornikuntza egiteko diru sarrerarik gabe. Hori kontuan hartuta, probintziari guztiaren berri jakinaraztea erabaki zuten. 1811-11-16. Alkateak Tolosako lurraldeko komandante Lefebrek idatzitako gutuna aurkeztu zuen, eta jakinarazi herrian zen indarra gehitzeko beste 150 soldaduz osatutako konpainia herriratuko zela egun hartan bertan; 300 laguneko taldea osatuko zuten horrela. Probintziko Kontseiluari guztiaren berri jakinaraztea erabaki zuten, herriari hornikuntza egitea ezinezkoa egiten zitzaiola agertuz, orduan alerik ez zuelako, ez haragirik eta ez gainontzeko janaririk; neurriak har zitzan eskatu zion. Alkateak, herriak hurrengo eguneko iluntzerako laguntzarik ez bazuen jasotzen, troparekin batera alde egingo zuela jakinaraztea erabaki zuten, ezinezkoa egiten zitzaiolako ikustea herrian zer gerta zitekeen. Lefebrek exekuzio militar bat egiteko agindua zuela esatea ere agertu zioten. 1754-11-16. Korrejidoreak gutun baten bidez adierazi zuen usoek soroetan nolako kalteak egiten zituzten, eta azkenaldian areagotu egin zirela. Usoak tiroz akabatzeko baimena eman zuen, urria eta azaroan zehar, baina inolako tresna debekaturik erabili gabe, sareak edo antzekorik. 1644-11-16. Herriak landarategiei buruz erabaki interesgarriak hartu zituen. 1640-11-16. Hurrengo urteko urtarrilaren erdi aldera Pasaiara bidean jarri beharko zuen herritar soldadu taldeari buruz hitz egiteko, hurrengo igandean elizen bidez San Andres egunean eta bezpera elizkizunaren ondoren udaletxean bilera egingo zela jakinaraztea erabaki zuten. Bertara joaten ez zenari bi mila maraiko isuna ezarriko zioten. 1566-11-16. Joan Otxoa Uranga eta Frantzisko Ibañez Garagarzari Sevillara (Espainia) idaztea erabaki zuten, Elolaren kaperako organoa noizko izango zen prestaturik esateko herriari Eguberrietarako albistea bidaltzeko esanez, eta zenbat ordaindu beharko zen ere bai. Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago
Oharra: Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, xedatutakoarekin bat, jakinarazten dizugu datuak inprimaki honetan sartzean zure datu pertsonalak FUNERARIA ETXEBERRIA S.L. enpresaren fitxategietan gordeko direla, eta gure zerbitzuak eskaintzeko erabiliko direla, eta baita ere gure proposamenen eta hobekuntzen berri emateko. Zure datuak ez zaizkio hirugarren bati emango. Era berean, jakin ezazu zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, kentzeko eta errefusatzeko eskubidea duzula, eta horretarako posta elektronikoz mezua bidali behar duzu info@funerariaetxeberria.com helbidera, edo gutuna ohiko postaz “Datu pertsonalak, Santa Klara 16 behea, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa - España)” helbidera, betiere zure NANaren fotokopia erantsiz. Erabiltzaileak ziurtatzen du FUNERARIA ETXEBERRIA S.L. enpresari eman dizkion izaera pertsonaleko datuak benetakoak direla, eta horietan izan litezkeen aldaketen berri emateko ardura hartzen du. Diseño y Programación: Sector04 © Copyright 2012. ETXEBERRIA, S.L. ehorztetxea. Eskubide guztiak erreserbatuta. - Funeraria Etxeberria | Lege-oharra
Txikienentzat 9tan irekitzen da LAIA, sarrera nagusiena baino malguagoa da eta 10ak arte dute sartzeko. Iritsi bezain laster, bakoitza sartzeko prestatzen da; berokia edo jaka zintzilikatu, hamaiketakoaren motxila utzi eta etxetik ekarritako oinetakoak etxeko-zapatilengatik aldatzen ditu, espazioan lasai eta etxean bezala sentitzeko. Haien eguna autonomia garatzean eta harreman pertsonaletan zentratzen da; bai, laguntzaileekiko, lagunekiko eta espazioarekiko. Goizetan, eskolara ailegatzerakoan, elkar agurtzeko modua sukaldeko mahaian esertzea izaten da aurrean hamaiketako poltsa dutela. Hamaiketakoaren zerbait jaten hasten dira, hori gertaera handia da haientzat, bakoitzak zer duen jakiten dute, eta egunaren eta gustuen arabera partekatzeko aukera sortzen da. Tarte bat igaro denean, batzuetan luzea eta beste batzuetan laburra, mugira (mugimendu aretoa) gogo handiz joaten dira, han jolas librea eta rol-jokoa, jauzi handiekin elkartzen dira, binakako kolunpioak, txandak, rokodromora igo eta jaistea, autoak, etxeak, eta animalien babeslekuak sortzen dituzte blokeak erabiliz. Egun batzuetan, mugira joan aurretik, liburu bat, letra-tarte bat, edota zenbaki tarte bat nahi izaten da berogailuaren ondoan; baita “Té” gelara joatea gustuko dute ere. Espazio honetan gauza batzuk oso gustukoak dituzte: han sukaldariak, margolariak, irakurleak, aktoreak, eraikitzaileak, edota buruan duten guztia izan daitezke. Eguraldi ona egiten duen egunetan, hareatza da txikien erakargarri nagusia; putzuak saltatzea, bustitzea eta hainbat harea-ehundurarekin urarekin jolastea. Horrela, ikusi eta errespetatu nahi dugun kontzentrazio-egoera batean sartzen dira. Batzuetan, laguntzaileengandik zera entzuten dute: “itxaron, orain kontzentratuta dago”. Gatazkak gure egunaren parte dira, haien atzean hamaika ikaskuntza daude; uzten, ez uzten, partekatzen, errespetatzen, akordio batera iristen, maitatzen, bestea onartzen eta abar luze bat ikasten dute. Goizean zehar negarrez, oihuka, barrez… entzuten ditugu. Haurrak energia leherkorra dira behar den unean, eta LAIA horretarako dago. Egun batzuetan tailerrak egiten ditugu: pintura, buztina, klarionarekin margotzea edo denok batera oratzea, asko gustatzen baitzaie; paseatzera ere joaten gara Lizoaingo animaliak bisitatzera, inguruko zuhaitzak ezagutzera edo loreak biltzera. Agurran, ipuin edo istorio bat kontatzen dugu, hitz txandak egiten ditugu eta hitzegiteko momentua itxaroten ikasten dugu, ez baita beti erraza. Nahi duen guztiak hitz egin ondoren, zapatak jantzi eta kalera ateratzen gara gurasoak gure bila etorri baino lehen pixkat bat jolasteko. Laia Eskola Lizoain Pamplona kaixo@laiaeskola.org Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.Vale
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
2020ko Italiako Giroko 8. etapa Dowsettek (ISN) irabazi du ihesaldian sartuta azken itzuliari ekin aurretik egindako erasoaz baliatuz. Bere iheskideak ez dira gai izan britainiarra harrapatzeko eta garaipen garrantzitsua lortu du Israel taldearentzat. Eguneko aurpegi iluna Mitseltoneko Simon Yatesek (MTS) erakutsi du izan ere taldeak etapa abiatu aurretik COVID-19arekin positibo eman duela jakinarazi baitu. Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/428_Tropela_2020_Italiako_Giroa_8etapa.mp3 2020ko Italiako Giroko 8. etapa Dowsettek (ISN) irabazi du ihesaldian sartuta azken itzuliari ekin aurretik egindako erasoaz baliatuz. Bere iheskedeak ez dira gai izan britainiarra harrapatzeko eta garaipen garrantzitsua lortu du Israel taldearentzat. Eguneko aurpegi iluna Mitseltoneko Simon Yatesek (MTS) erakutsi du izan ere taldeak etapa abiatu aurretik COVID-19arekin positibo eman duela jakinarazi baitu. Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. 🎧 Entzun podcasta Jatorrizko edukira joan Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.
EMAUSen ustez, bizi ditugun errealitateek, bai mundu mailan bai toki mailan, zaildu egiten dituzte egungo ereduaren alternatiba sozioekonomikoa lantzeko aukerak, gure inguruan inpaktu egoki bat izango duen alternatiba. Ezaugarri hauek dituen gizarte sistema batean gaude: Produktibitatean oinarritua eta ez pertsonengan. Duala da, desberdintasun gero eta handiagoak dituena, eta ez die erantzuten pertsona guztien oinarrizko beharrei. Interes ekonomikoetara makurtutako politikariak daude. Behar energetikoak handitzea dakarren eredu bat erabiltzen da. Horregatik guztiagatik, EMAUSek bere burua definitzen du izaera sozial eta laikoa duen irabazi asmorik gabeko erakunde gisa, EMAÜS INTERNATIONAL mugimenduaren parte gisa. Helburutzat du sustatzea eta babestea prozesu eraldatzaileak -indibidualak edo kolektiboak-, gizarte, ekonomia eta ingurumen alorretan. Lehentasuntzat hartuz bazterketa pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden pertsonen bizi baldintzak eta ahalduntzea, honako hauek garatzen ditu: gizarte eta lan inklusioko programak, jasangarritasuna eta garapenerako lankidetza erdiesteko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak, ekonomia solidarioko enpresak, EMAUSek 42 urte bete ditu jada. Gaur egun, ia 200 gizon-emakumek lan egiten dute Taldean, Gipuzkoan, Bizkaian eta Galizian. EMAUS BILBO: hondakinetatik hartutako objektuak eta materialak bildu, sailkatu, konpondu eta saltzen ditu (gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak, tamaina handiko objektuak, arropa, papera, beira etab.), bere sarreren iturri nagusi gisa, behar pertsonalei eta kolektiboei erantzuteko, eremu produktibo bat irekiz ingurumenaren sektore honetan. Gerora ikusi da sektore jasangarria dela ikuspegi ekonomikotik, eta beharrezkoa eta egokia gizarte ikuspegitik. Bilboko Emausen helburu nagusia da formakuntza eta enplegu guneak sortzea, pertsona zaurgarrienen inklusioari begira, haien prozesuetan laguntzeko, bereziki lanaren, egoera pertsonalaren normalizazioaren eta gizarte nahiz lan eskubideen bitartez, erabateko integrazioa lortzeko gizarte partaidetzan.
Jarduera fisikoa egitera eta paseatzera ateratzea baimendua dagoenetik, asko dira mendi aldera edo kostaldera ibilbideak egitera jo dutenak, eta, ikusi denez, hainbat lekutan, jende pilaketa gertatzen ari da. Hori ekiditeko eta aukera berriak sortzeko, Zarauzko Udalak, norabide bakarreko bi ibilbide proposatu nahi dizkie herritarrei. “Bi ibilbideak, Eraztun Berde Urdinaren barruan daude, eta, dagoeneko, oso ezagunak dira herritarrentzat. Zentzu honetan, definitutako norabidean egitea gomendatzen da, elkarren arteko topaketak ekiditeko. Izan ere, bide hauek estuak dira eta ez dago 2 metroko distantzia mantentzeko aukerarik”, adierazi du Gloria Vazquezek (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. 1-.Artelatz basoaren erreinua. Ibilbide aldapatsua da eta baso ederren artean igarotzen da: Anbulategiko atzealdetik hasita, Igerain erreka bazterretik segi, Meagaseko errepideraino. Hori gurutzatu eta Vista Alegreko parkean sartzen zara, artelatzaren eremuan hain zuzen ere, Natura 2000 sareak babestutakoa. Bertan, Arkamurka Natur Taldeak jarritako informazio panelak ikus daitezke, non parkearen historiari buruz eta bertako naturaren berezitasunari buruzko datuak jaso daitezkeen. Torreoitik jarraituta Zingira basorantz jo behar da; hemen,1000 zuhaitz eta zuhaixka inguru landatu dira artelatz basoa berreskuratzeko. Gainera, goiko partean, Zingira bera errekuperatu da Aranzadi elkartearekin elkarlanean. Behin Zingira baserri zaharra ezkerrean utzita, itsasoari begira jarraitzeko aukera dago mahastien artean, Santa Barbara ermitara heltzeko. Horren atzetik jaisten den bidea hartuta, beste baso eder bat zeharkatuz, Mutxio parkeraino moilara iritsi arte. Vista Alegre parkean duela gutxi berritu zen sarrera eta bidea bera. Kirola egiteko gune bat ere jarri berri da. Dena den, itxita mantentzen da momentuz, gainontzeko herriko parke eta kirol instalazioak bezala. Eskuekin ukitu behar diren elementuez osatuta dago, eta zaila da dena behar bezala desinfektatzea. Horrexegatik baliabide horiek ez erabiltzeko eskera egiten da Zarauzko Udaletik. 2.- Hezeguneen ibilbidea. Guztiz laua da eta egutera. Ibilbide honetan, suhiltzaileen atzealdetik hasita, berreskuratzen ari den Iritako hezegunea ondo ikusteko eta gozatzeko aukera izango da. Ibaian ahateak eta ibai ertzetan hegazti limikoloak ikusteko aukera dago (prismatikoen laguntzarekin). Autopista azpiko pasagunetik jarraituz, eskuinean, Astiko hezegunea ikus daiteke; behin kirol gunera iritsita, eskuineko bidetxoa hartu eta, pista jarraituz gero, egokitu berri den Buztinzuloko Haltzadiraino iristeko aukera dago. Baso horren barruan zeuden txabolak bota dira, eta, aurtengo Zuhaitz egunean, 300 zuhaitz landatu ziren Zarauzko ikasleekin. Basoa zeharkatzeko bidea ireki da, eta, gutxi barru, panel bat kokatuko da baso berezi horren ezaugarriak jakinarazteko. Haltzadia herrian bertan dago eta dibertsitate handiko eremua da; herritik oso hurbil. “Eraztun Berde Urdina proiektuaren helburu nagusia Zarauzko ekosistemak babestea bada, naturaz gozatzea eta herrian dagoen biodibertsitatea ezagutaraztea bigarrena da. Ahaztu gabe, osasungarria dela mendian ibiltzea, oso gomendagarria pandemia garai honetan. Etxetik asko urrundu gabe, buelta eder bat emateko aukera dute zarauztarrek, jende pilaketak ekiditeko”, burutu du Vazquezek.
Adatsa buruko ileen multzoa, bereziki luzea dena.[1] Gizakietan, bizkarrean erortzen den ile luze etzaneko multzoa da. Ilajedun gizona. Ez nahasi kalpar eta melenarekin. HistoriaAldatu Hebrearrek ile luzeak zeramatzaten eta apaizek bakarrik mozten zituzten. Antzinako greziarrek ere oso luzeak eramaten zituzten eta kopetan kizkurtzen zituzten tupe (koinbioi) bat osatuz. Emakumeei dagokienez, oso orrazkera konplikatua eta nagusiki artistikoa erabiltzen zuten, Erekteionen indusketetan aurkitutako zurezko estatua arkaikoetan ikusgaia denez. Antzinako erromatarrek ile luzeak eraman zituzten k.a. 299ra arte, baina, ondoren, motzak eraman zituzten, eta ile luzeak, emagizontze seinale bihurtu ziren. Galiar eta frankoen artean, ile luzeak noblezia esan nahi zuen. Germaniar herri askok, bere ile luzeak, buruaren atzeko txirikorda batean lotzen zituzten. Euren artean, antzinako beste herri batzuetan bezala, buru kaskar bat esklabotzaren seinalea izaten zen, eta hortik dator Wamba erregearen abdikazioa, jakina denez, lo zegoela ileak moztu baitzizkioten. Frantzian, ile luzeak eraman zituzten Frantzisko I.aren erregealdiraino, eta honek, buruko zauri bat sendatzeko asmoz, motzak eramateko moda sartu zuen. Luis XIII.ak moda honekin amaitu zuen, gero, Luis XIV.aren erregealdian garapen handia lortu zuten ileordeen erabilera sartu zuelarik. Luis XV.aren garaian, hautseztatutako ileordeen eta koletaren erabilera hasi zen, XVIII. mendearen amaiera arte erabiltzen zena, garai honetan, Titoren orrazkera Erromako oroitzapen klasikoen omenez agertu zelarik, eta jarraian, moda bezala jarri ziren gaur egun erabiltzen diren orrazkera ezberdinak.
Gaur egun, bi marka daude Metalezko buztin eta Art Clay-k egindako metalezko buztinaren bidez. Metalezko buztinezko barietateak erostean, tenperatura eta argiztapen instrukzioak aurkituko dituzu. Metal buztinaren arabera, brontzezko metal zilarrezko buztinezko jatorrizko metalezko buztinaren arabera, tiro egiteko aukera ugari daude. Labea batetik bestera eskuz egin daitekeen torch bat baino ez da. Hona hemen metalezko buztina tiro egiteko erabil daitezkeen tiroketa-ekipo mota batzuen jarraibide orokorrak. Labea: Metalezko buztinezko mota guztiak labe batean bota daitezke. Labeak behar den tenperaturara arte iraun dezake (1650 gradu F (900 gradu C) eta tenperatura eduki dezake 10 minututatik 4 ordura arte, metalezko buztina bota daiteke. Begiratu buztina fabrikatzailearen denbora / tenperatura-eskakizunak zenbat eta altuagoa izan behar duen zehazteko. Labe bat erabiltzeko gai nagusia, ordea, ziurtatu behar da tenperatura zabalera zehatza dela eta tenperaturak tenperatura irauten duen bitartean metalezko buztinezko piezak piztuta badira (esate baterako, beharrezkoa baino tenperatura baxuagoak edo beharrezkoak diren denbora tarte laburragoa), orduan pieza ez da guztiz piztuko eta hausturarik egongo da material organikoa ez delako Buztinetik erretzen da. Labe programagarriak, esate baterako, Rio Grandeko # 703-117 eta -118 modeloak denbora tarte eta tenperatura ezartzeko aukera ematen dute, eta horrek esan nahi du asmatutako lana kentzen dela. Kukurutxo Sistema : sistema honek zuntzezko konoa, sare sareta eta pirometro bat osatzen dute butanoaren erregai depositu batekin. Metal Clay Hornak fabrikatutako eredu bakarra Speedfire Cone System deritzo. Butanoa 1650 graduko F (900 gradutara) baino gehiagoko erredurak markatzen ditu metalezko buztinetik, tiro egiteko nahikoa beroa lortzen baitu. Labea eta apur bat eramangarria baino garestiagoa da. Hala ere, ez dago modurik unitate hau programatzeko, eta oso garrantzitsua da prozesuan zehar begiratzea, sarearen sarbide-eremua ez baita ezer barruan sartzen. Butanoa Torch: Handiko butanozko linterna bat eskuratu ahal izango duzu edozein hardware denda edo bitxiak hornitzeko enpresa. Torch bat metalezko buztina suaren aurkako aurkituko duzun ekipamendu gutxieneko pieza da. Hala ere, buztinezko suaren behe-barietateetara mugatzen zara eta suaren asmoa duten piezen tamaina 25 gramoko buztin baino gehiagoko muga da. Tiroak 5 minutuko iraupena besterik ez du hartzen, pieza bakoitzaren tamainaren arabera, argi eta garbi, sua pizten duzunez, arreta berezia eskatzen du. Hot Pot: Torcharekin antzekoa da, behe-suaren buztina kantitate txikietara mugatzen zara pot beroa erabiltzen duzunean, baina abantaila gehigarria duzu tiroketa prozesu guztietarako beharrik ez izateko. Nire pot beroa maite dut eta xarma txikiak eta zintzilikario mota guztiak tiro egiten ditu. Hasiberrientzat modu ezin hobea da, antzerkia erabiltzea metalezko buztin batekin hasteko, diru asko gastatu gabe. Gasaren sukaldeak: metalezko buztin baxuko barietate baxuko metal erregailu arrunta ere erabil daiteke 25 gramo edo gutxiagotan. Onena da metalezko sare batekin estalkia estaltzeko, pieza hori ez dadin eragozten, eta, jakina, segurtasun-arrazoiengatik, ezin duzu zure makila erretzeari uzteko edo urruntzeko. Tiroketa-ekipo guztiekin bezala, aireztapen egokia ezinbestekoa da tiro.
Neguaren zama gainetik kendu samartu dugun honetan, halako epaiketatxo bat egiteko tenorean gaude alegia. Negutzar honek zer edo zer balekoa gerorako utzi ote digun balantzatxoa egin behar genuke. Egia esan, ez dugu izan negu hau oso goxo eta apala. Bost elurte, euri jasa galantak eta sekulako haize boladak. Okerrak eta sarraskiak dezente nozitu behar izan ditugu. Baina aste petrala igaro eta hasi gara udaberri usaiak sumatzen. Oraintxe bertan udaberrian gaudela dirudi eta lehenxeago jasan dugun negu giro zital hori ahaztu egingo dugu. Lehenxeago berriz, ziklogenesis leherkorra, deituriko haize zurrunbilo ikaragarria igaro zitzaigun ziztu bizian, oker dezenteak eraginaz. Mapa edo modeloetan begiratuz, bilakaera arraroa sumatzen zitzaion berari. Kanariar irlak baino aruntzago sortu zen eta 5.000 kilometro igaro zituen 24 orduren buruan. Beraz, abiadura handiz zetorren XYNTHIA izeneko zikloi zurrunbilo hori. Larunbat iluntzerako hementxe genuen gainean, triskantza galantak bidean eginda. Beste hainbeste kilometro egin behar zituen beste 24 ordutan Finlandia aldean desegin arte. Triskantzarik handienak Frantzia iparraldean egin zituen. Jipoi gogorra eman zion paraje horri, hildako pila bat utziaz. Gurpilaren moduan mugitzen diren haize ufada bortitz horiek, airearen presio jaitsiera azkarrak eragiten ditu, nonbait zibotaren moduan haizea biraka ipiniz. Eta hain azkar lekuz aldatzeak areagotu egiten du zurrunbilo horren indarra. Gainera beheko aire epelaren eta goiko hotzaren kontrasteak haize nahasketa sortu ohi du halakoetan. Eta hori izango zen agian gurpil horren ardatza. Aire epelak gutxiago pisatzen du eta gorantz abiatzen da. Goiko hotza berriz pisutsua izateak, beheranzko joera izaten du. Bien arteko tupustak sortzen ditu haize katramilatsu horiek. Elementu horiek guztiak bildu ziren nonbait gurbil zoro horren jira biran. Gure inguru hauetan nik uste baino aisago igaro zen, nahiz eta oker dezente egin. Nik ezagutu ditut haize bolada zakarragoak ere. Giro ederra geneukan otsailaren 27-ko larunbat horretan. Gogor abisatzen zuten bazetorrela ikaragarria baina iluntzera arte ez genuen gauza arrarorik sumatu. Azkar batean etorri ziren haize ufadak eta ordu batzuetan ez zen giro izan. Zaplazteko ederra eman zigun haize demonio horrek. Arbolak hautsi eta erori. Teilatuak mugitu eta oker handiagoak ere bai zenbait lekutan. Baina hain zuzen igande goizerako dezente baretuta zegoen haizea eta itxura polita zuen eguraldiak. Geroago elur giroa eta hotz bolada galanta eduki dugu. Aste guztia negu giro gordinean. Nik uste negu honek bere kupoa bete duela eta azkeneko ostikada izango zela hori. Hasi zaizkigu gauzak aldatzen eta igandetik aurrera udaberri giroan jarriko gara. Hilaren 20-an, larunbatean, sartuko gara ofizialki udaberrian. Arratsaldeko seiak aldean. Baina eguraldiaren aldetik aurrez hartuko du urtaro horri dagokion tonika. San Jose gure santu handi hori ere ondo portatuko zaigu aurten hego haize giroan. Udaberrian abiatu eta geroxeago hor daukagu amabirjina martxoko famatua. Kukua Erromako zubian igarotzen denekoa alegia. Giro onarekin berehala entzun ahal izango dugu. Hori bai hegazti alaia. Bertso motza eta poto egiten du baina poza dakar. Horrelaxe onetik onera eta zozomikoteak hilaren azkenean. Bost eguneko txarraldia artzainen kezkagarri. Aste santua tokatzen da hain zuzen. Aurten udaberriko kuarta tenporek ere abisu kezkagarria utzi digute. Otsailaren 24-26 eta 27 izan ziren. Haize giroan eta azkenean larunbat iluntzeko haize zurrunbilo trakets hori. Ez ahal du behintzat oraingoan kunplituko iragarpen hori. Ez diogu barkatuko horrelako astakeriarik. Orain ez da ez arbi lorerik eta ezta pagotxarik ikusten. Seinale aproposak ziren horiek baina eguzkiak eta epeltasunak abisatuko digute ederki asko. Txalo zaparrada batekin eman diezaiogun ongi etorria hain desiratua izan ohi den udaberriari. Nik berriz alaitasuna eta poza opa dizuet irakurle guztioi. Ondo izan eta hurrengora arte. Agur 12/03/2010 20:24 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar. Acerca de Eguraldion!! Hemen duzue nire bloga. Hemendik aurrera eguraldi kontuak eta beste zenbait ixkirimiri jakin nahi duenak hemen izango du irakurgai.
Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta. Testua: Fredi Paia. Eszenografia eta atrezzoa: Atx Teatroa. Jantziak: Atx Teatroa eta Moss ile-apaindegia. Aktoreak: Belen Cruz, Sandra Fernandez Agirre, Gabriel Ocina. Lekua: Kultur Leioa aretoa. Eguna: Otsailak 4. Magurioak hasi dira jaten Adriana eta Josef pertsonaia gaiztoak off-eko ahots beldurgarri batek biolentziaren inguruko pentsamendu batzuk esan ostean. Boterearen pertsonifikazioa izango da emakumea, eta haren zerbitzari otzana gizona, ohiko eskema era absolutuagoan irudikatu nahian, hau da, gizon-emakume dikotomiatik gorago kokatuta, haren azpian gertatzen direlako beste zapalkuntza mota guztiak. Biolentzia sorgor eta ustez baketsu horrek bere benetako aurpegia erakutsi du Gudane pertsonaia matxinoaren agerpenarekin, eta hortik aurrera garatu ditu emanaldiak bere bertute eszeniko nagusiak, hiru elementuen arteko gatazka era askotan azaldu baita. Botere eta mendekotasun harremanek alderdi asko dituzte eta Fredi Paiaren testuak haietariko batzuk jaso ditu, euskara batuari bizkaierazko ukitu batzuk emanez. Nire gusturako, kutsu didaktiko nabarmenegia hartu dute batzuetan —heziketari buruzko pasartea kasu—, baina umoretsu ibili da beste batzuetan —politikari ezagunen eroskeria parodiatzean—, eta hitz gutxirekin emakumeen kontrako ekintza lizunetan, halakoetan hitz gutxi baliatzen direlako. Une horietan hotzikarak jota geratu da publikoa, eta isilune trinkoa sortu da aretoan. Horren guztiaren aurrean, Iñaki Ziarrustak hiru hautu egin ditu, eta hiruretan kanporatu ditu beren konfort gunetik ikusleak. Eremu eszenikoan kaxoi laukizuzen handi bat izan da objektu eta apaingarri bakarra, eta harekin irudikatu dira magurioak jateko mahaia, epaiketarako tribuna —Alizia lurralde miresgarrian gogoan— eta nik ez dakidan zenbat gauza gehiago. Pertsonaien karakterizazioari begira, onkeriaren kontrako jantzi, orrazkera, makillaje eta jarrera probokatzaileen erakustaldia egin da, ohiko edertasunarekin nazkatuta gaudenon gozamenerako. Baina hiru hautuetan landuena pertsonaien fisikotasuna izan da, dantza mailako definizioaz mugitu baitira hirurak, hitzen kontraste esanguratsuan betiere, eta ikuslearengan artega berezi bat sorraraziz. Beste era bateko artega sortu da Gabriel Ocina bere janzkera itxurosoarekin publikoaren inplikazioa eskatuz ibili denean —bide batez esanda, aspaldian ez genuen ikusi Ocina emanaldi osoko hain rol interesgarrian—, eta nik uste dut garai bateko Tribunal de Orden Publicok jakin beharko lukeela boto-emate bat eta guzti izan dela biolentziaren auziaren inguruan. Orain galdera da auzipetuak izango ote garen erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeagatik.
Proiektu europar honen liderra da IKERLAN, eta proiektuaren barruan CAF eta SAAB moduko enpresa liderrek hartzen dute parte Datorren maiatzaren 30etik ekainaren 2ra arte, IKERLAN izango da berak gidatzen duen SAFEPOWER proiektu europarraren partzuergoaren topaketa gunea. Sistema txertatuen efizientzia energetikoa hobetzeko helburuarekin ekimen honetan parte hartzen duten guztiek hartuko dute parte topaketan. Oso enpresa garrantzitsuak dira partzuergoko kide, eta horietako batzuk dira CAF Signalling, SAAB, fentISS, Imperas, OFFIS (Alemania) eta KTH (Suedia) institutu teknologikoak eta Siegeneko Unibertsitatea (Alemania). SAFEPOWER proiektuak lau milioi euroren aurrekontua du, urtarrilean abiatu zen eta hiru urte iraungo du. Europako Batzordeak bultzatzen du proiektua, industrian eta garraioan erabiltzen diren sistema txertatuen efizientziarik handiena bultzatzeko asmoarekin. SAFEPOWERen garatutako teknologiaren bitartez, pertsonen eta ondasunen segurtasunerako funtsezkoak diren bi erakusgailu egingo dira: Bat, tren seinaleztapenerako sistema bateko zatia izango da, eta bigarrena, berriz, hegazkinen hegaldi kontrolerako sistema bat izango da. Proiektu honekin industriarako eta garraioetarako sistema txertatuen alorrean egiten duen jarduera sendotuko du IKERLANek. Zentroa erreferentzia da Europan, kritikotasun mistoko sistemak deitzen zaien gailuen garapenari dagokionez.
21 Une hartan, Espiritu Santuak pozez beterik, Jesusek esan zuen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko. 10,21 Jesus eta Espiritu Santua 4,1+. // ikasiei ezkutatu Mt 11,25+. // jende xumeari agertu Mt 11,25+. 22 «Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du ezagutzen Semea nor den, Aitak baizik; ezta Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak». 10,22 Aita, Semea Mt 11,27+. 23 Eta ikasleak bakarrean harturik, esan zien: «Zorionekoak zuek ikusten duzuena ikusten duten begiak! 10,23 Zorionekoak Mt 5,3+. 24 Zeren, egia esan, profeta eta errege askok ikusi nahi izan baitzuten zuek ikusten duzuena, baina ez zuten ikusi, eta entzun zuek entzuten duzuena, baina ez zuten entzun».
Orain ez asko, tinta putzu artean saltoka, arkatzaren arrastoa topatu genuen. Hari jarraituz, lerro gehiago agertu zitzaizkigun, marrakatuak, argi ilunak, batzuk lehorrak, besteak freskoak, garratzak eta dotoreak, beltzak asko, baina koloretakoak ere baziren. Bapatean, pertsonai, zuhaitz, animali zein herriskak osatu zituzten. Collage batzuk ere agerian, dantzan bezala zebiltzan estanpatuak, akuarela moduko zipristinak.Konturatzerako, marrazkek inguratu gintuzten eta mundu berri batera eraman ere. Liluratuak geratu ginen lerro eta orbainen dantzari begira , pentsakor, barrez batzutan eta triste bestetan. Gaurko elkarrizketa, aspaldian euskal arkatzen artean nabarmendu eta saritua izan den Maite Mutuberria marrazkilari trebeari. maitemutuberria.com Esaiguzu, nor da Maite Mutuberria? Nolakoa da? Nafarroako herri txiki bateko alaba naiz, bertan pasa nuen haurtzaroa, mendi inguruan. Ikasketak amaitutakoan, herritik salto egin nuen Madrilera animazio eta diseinu munduan lan egitera. Guzti honek nire nortasuna eta lanbidea moldatu du, zentzu guztietan. Eta jatorrietara jota, nondik dator marraztearekin harremana? Aitona zurgina nuen eta etxean beti egin dira eskulanak, familia inguruan marrazten pasatzen nuen denbora haurtzaroan. Denok marrazten dugu txikitan, esan daiteke nik ez niola marrazteari utzi. Garapen bat ikusten al dezu zure marrazkietan? Bai, guztiz. Alde batetik, teknikoki trebatzen joan naizela sentitzen dut; bestetik, bizitza aurrera doan heinean, gustoak, gaiak, estiloak… aldatzen joan dira ezinbestean. Bidea dut egiteko oraindik. Gaur egunean nola da zure lan erritmoa? ze errutina dituzu? Saiatzen naiz nire buruari errutinak jartzen, baina batzuetan zaila da enkarguen arabera lan zama ezberdina baita. Normalean goiz esnatu eta lanean hasi aurretik irakurri egiten dut. Batzutan lasaitasun momentu horiek libre marrazteko baliatzen ditut baita ere. Gero lanean hasi eta enkarguekin pasatzen dut ia egun osoa. Arratsalde partean etxetik ateratzen naiz kirola egiteko. Baina ezaiguzu, nola da liburu bat ilustratzearen prozesua? Liburu bakoitza ezberdina da, baina baditu pausu batzuk edo. Lehenik testua jaso eta lasai irakurtzen dut. Momentu hau izugarri gustatzen zait: hitz esanguratsuak azpimarratu, ideiak apuntatu, zirriborro txikiak egin… Ondoren bozetoak egiten ditut, istorioa nola kontatuko dudan erabakitzeko eta, batez ere, kontatzeko modu horri zer estilo dagokion aurkitzeko (denbora asko ematen dut honekin). Jarraian ilustrazioak egiten ditut banan-banan, beti ere ideia orokorra eta liburuaren haria argi daukadanean. Nondik datorkizu inspirazioa? Ez dakit inspirazio kontua den, baina edonondik. Garrantzi handia ematen diot irakurtzeari, denetarik irakurtzen dut eta nolabait horrek burua zabaltzen didala sentitzen dut. Gero uste dut irudi mordoa ikusteaz gain, aberasgarria dela bizitza bera: lagunak, aisialdia, kalean gertatzen denari argi egotea, elkarrizketak kuxkuxeatzea… Harkatza, akuarela, ordenagailua… ze tresna dituzu gustokoen? Nola da marraztearen prozesu teknikoa? Arkatza asko gustatzen zait, badauka bapatekotasunaren indarra eta freskotasuna. Tintak baita gustoko ditut. Hala ere, egiten ditudan lan guztiak ordenagailutik pasatzen dira. Normalean eskuz hasten naiz, arkatzarekin marraztuz, tintak eta kollagearekin “liburutegi” moduko bat eginez. Ondoren eskaneatu eta guztia ordenagailuan montatzen dut. Erreferenteetara begiratuz, zein ilustratzaile dituzu gustoko? Zein ilustratzailerekin batera gustatuko litzaizuke lan egitea? Izugarri gustatzen zait Gabrielle Vincent, Benoit Jacques, Suzy Lee-k duten freskotasuan. Elena Odriozola da nire erreferente gertukoena, bere soiltasuna eta pertsonaiek duten adierazkortasun neurritsua hunkitzen naute. Honetan trebatu nahi dutenentzat, nola ikusten dezu marrazkilari profesional izatearen aukera? Gogorra da, baina nik uste lan asko eginda aukerak daudela. Norberaren bidea ezberdina da, nirean erabakigarria izan da denetarik egitea: publizitatea, testu-liburuak, kartelak, bideoak… Zein aholku emango zenieke marrazkilaritza eta ilustrazioan ikasten ari diren ikasleei? Gainean beti koadernoa eraman dezatela eta inguruan eta buruan dutena marraztea, norberarentzat, helbururik gabe. Horrek eskua trebatzen du eta ezberdin egiten zaituena ateratzen laguntzen du.
Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu. Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik. Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz. Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek. Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
Zubietako zubiaren birmoldaketarekin arduratuta daude auzotarrak. Aste honetan, hainbat emakume gurekin harremanetan jarri dira auzokideen hainbat kezka azalduz. Udal ordezkariekin hitz egin arren, ez omen dira udal gobernuaren gustukoak izan Zubittako auzotarren eskariak, garrantzia kendu omen zaie. Udalak egindako obraplanteamenduak segurtasun eta ikusgarritasun eza sortzen diela aipatu ziguten. Hirigintzak, kaleko obra, trafikoa edo argiteriak, gure egunerokoan nola eragiten duen pentsatu genuen. Guri ere gertatu baitzaigu, gauez beldurragatik bakarrik ibili nahi ez izatea, gure laguna edo alaba etxera ondo datorren begiratzea, edo bidean ikusi ez dugun bizikleta edo patinete batekin susto bat hartzea. Aste honetan bertan, Estatu Espainiarrean ozen zabaldu da Huelvan erail duten emakumearen kasua. Emakume hau kalean zebilen, korrika egitera atera zen. Pentsa al duzue inoiz zer pentsatzen dugun emakumeok kalera irtetean? Gaua edo eguna bada, ibilbidez aldatu al duzue inoiz? Bergarako II. Berdintasun plana onartu berri da udaleko plenoan, askorentzat ezezaguna ziurrenik; plan honetako atal batean, Bergarako emakumeen segurtasuna indartuko duten ekintzak abian jartzea proposatzen da. Edo hori jartzen du, behintzat. Eta zein harreman duten udaleko berdintasun planak, zubittako bizilagunen kexak eta Huelvako kasuak? Gutun xume honen bidez, gure herrikideak diren pertsonen esperientziak erdigunean jarri eta kalean denok libre eta eroso ibiltzeko baldintzez arduratzea eskatu nahi diogu Bergarako udalari. Politika publikoak nondik, norekin eta nola pentsatzen ditugun aztertzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Berdintasun politikak martxan jartzeak emakumeon beharrak entzutea esan nahi du; bizilagunak arriskuan jartzen dituen egoerak prebenitzea; pertsona nagusiak, haurrak, dibertsitate funtzionaldun pertsonak, pertsona migratzaileak kontuan hartzea; baliabideak jarri eta espazioa publikoa bizilagunekin batera diseinatzea –haiek bizi baitira egunero bertan–. ---------- Luciana Alfaro eta Ainhoa Narbaiza Martxanterak talde feminista Bergara Iritzia Bergara ALBISTEAK MUGIKORREAN Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 4/2022 Ebazpenaren bidez, ukatu egin da ezaugarri hauek dituen meatze-ustiategiaren baimena: Izena: “La Planilla”. Meatze-baliabidea: legarrak. Udal mugartea: Martzilla. Entitate sustatzailea: Grupo Samopi SL. Ukoaren arrazoia: Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak araututako ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozeduraren ondorioz, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 1283E/2021 Ebazpenaren bidez, ingurumen inpaktuaren adierazpena egin da ustiapen proiektuari, ingurumen inpaktuaren azterketari eta leheneratze-planari dagokienez, eta kontrako adierazpena da. Horretarako arrazoia da proiektuak galzorian dauden espezie katalogatu batzuei eragiten diela, hala nola, basoiloari, basoilo txikiari, gangari eta mirotz zuriari. Kontuan harturik ingurumen inpaktuaren adierazpen hori kontrakoa dela, ebatzi da eskatutako baimena ukatzea. Eta hori guztia argitara ematen da Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera. Iruñean, 2022ko otsailaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Asteartean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko Europako Eguna izan zen. Pentsiodunok egun hau bideratu genuen soldata bat jasotzeko orduan gizonen eta emakumeen arteko sistema desberdina bidegabeaz hausnartzera. Nahiz eta emakumeek inoiz baino gehiago parte hartzen duten lan-merkatuan, inoiz baino argiago izan autonomia ekonomikoaren beharra, gaur egungo soldatetan arrakala hori dago oraindik: EAEn %23koa da, eta 2015a ezkero 1,7 puntu baino ez da murriztu. Pentsioen genero-arrakala ez da gertatzen emakumeek ez dutelako lanik egin. Baizik eta euren lana ez delako errekonozitzen. EAEn emakumeen batez besteko pentsioa gizonena baino %37 txikiagoa da, gutxi gorabehera. Horregatik, emakume pentsiodunek gizonek baino arrisku handiagoa dute bakardadean, pobrezian eta bazterketa arriskuan bizi izateko. Euskal Herrian emakume asko dira hilabete amaiera iritsi ezin direnak, eta 63.000 alargun 1.080 eurotik behera daude. Emakumeei dei berezia egiten diegu astelehenero egiten diren mobilizazioetara joan daitezen, plazetara azal daitezen. Elkarrekin, alarguntza pentsioa, autonomia ekonomikoa, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa osatzea eta abar erreibindikatzeko. Egiturazko neurriak eskatzen ditugu arazoa gainditzeko. ---------- Itziar Usandizaga Pentsiodunen izenean Bergara Iritzia Bergara ALBISTEAK MUGIKORREAN Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
Aurten izenemate plataforma aldatu dugu eta www.rockthesport.com plataformaren bitartez egingo ditugu izenemateak. Orain arteko txip hori eta txurien sistema alde batetara utzi eta dortsalean bertan doan txip sistema aukeratu dugu aurtengo ediziorako. Beste alde batetik, lasterketa bat antolatzeko eta korrikalarien segurtasuna bermatzeko seguruak geroz eta garrantzi haundiagoa hartzen ari diren une honetan, eta aurten federazioak antolatzen duen Ranking sailkapenetik kanpo geratu garenez, lasterketa egunean federatuta egon edo ez, antolakuntzak korrikalari guztientzat asegurua egitea erabaki du. Hau honela, eta aurretiaz esan ditugun arrazoiak kontutan hartuta: Lasterkari denentzat prezio bera izango da aurtengo lasterketetan, bai AXARI TRAIL egin bai AXARI TRAIL TXIKI egin. Bai federatuta egon edo ez… Denentzat izenamatea 25€-tan jarri dugu. Kadete kategoriako neska mutikoek, AXARI TRAIL TXIKI lasterketa egin beharko dute derrigorrez eta beraiek 7€ ordaindu beharko dute izenematea. Aurtengo beste berrikuntzetako bat: izenematea egiten duzuen momentuan bertan, zuen familiarrentzat/lagunentzat, bazkari txartela hartu eta izenamatearekin batera ordaintzeko aukera izango duzuela. Kontutan hartu korrikalariok dohainik duzuela bazkariko txartela eta besteok 4€-an erosi ahalko dituzuela tiket-ak. Izenemate garaian hartzen ez badituzu, lasai!! Egunean bertan erosteko aukera izango duzue eta!! Aurrez AXARI TRAIL-en parte hartu duzuen guztiok badakizue bazkariari garrantzi haundia ematen diogula eta hortan ere gure esfortzu guztiak jartzen ditugula: 800 lagunentzako paella, HAZI-k eskeinitako Lumagorri oilaskoarekin, KAIKU postrea, sagardoa txotx-etik…
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
Bilaketa aurreratua lehendabizi bisitatzerakoan bilaketa eremu ezberdinak azaltzen dira. Eremu bakoitzean bilaketa terminoak sar daitezke Bilaketa eragileak onartuta daude. Eremu bakoitzarekin batera zerrenda bat dator; horren bidez, bilatzen ari diren datu motak zehaztu daitezke (izenburua, egilea, etab.). Bilaketa aurreratuan, beharren araberako bilaketa motak konbinatu eta doitu daitezke. "Bat dator" parametroarekin bilaketa eremu ezberdinen arteko harremana zehaztu daiteke. Termino GUZTIEKIN bat dator - Bilaketak soilik bilaketa eremu guztiekin bat datozen emaitzak itzultzen ditu (AND boolearrari dagokio). EDOZEIN terminorekin bat dator- Bilaketak gutxienez bilaketa eremu bat duen edozein emaitza erakusten du (OR boolearrari dagokio). EZEIN terminorekin bat dator - Bilaketak emaitzak guztiak itzultzen ditu, bilaketa eremuetan sartutako terminoak dituztenak salbu (NOT boolearrari dagokio). "Bilaketa eremuak gehitu" botoiarekin inprimakiari bilaketa eremu gehiago gehitzen zaizkio. Beharrezkoa den bilaketa eremu kopurua erabil daiteke. Bilaketa taldeak Bilaketa konplexuentzat bilaketa eremuen multzo bakarra eskasa izan daiteke. Adibidez, pentsa Txina edo Indiako historiari buruzko dokumentuak bilatu nahi direla. "Termino GUZTIAK"parametroarekin Txina, India eta Historia terminoak erabilita, bilaketak soilik itzultzen ditu Txinako eta Indiako historiari buruzko iturriak. "EDOZEIN termino" parametroak Historiari edo Txinari edo Indiari buruzko dokumentuak itzultzen ditu- ez nahitaez Txinako eta Indiako historiari buruzkoak. "Bilaketa taldeak" aukerak bilaketa eremu talde askotako bilaketak egitea onartzen du. Bilaketa talde bat gehituz, eremu talde berri bat irekitzen da.Nahi ez diren taldeak ezabatzeko, "Bilaketa taldea ezabatu" botoia sakatu.Horretaz gain, bilaketa taldeen eta EDOZEIN termino, termino GUZTIAK edo EZEIN termino parametroekin izandako kointzidentzia kudeatu daiteke. Aurretik aipatutako adibideak honelako konponbidea eman dezake: Lehendabiziko bilaketa taldean sartu "India" eta "Txina" hitzak sartu eta aukeratu "EDOZEIN termino" parametroa.
Araudi orokor horretan oinarrituta, 2009. urteaz geroztik El Salvadorko botere betearazlea izan duten ezkerreko gobernuek eta botere legegileak hainbat neurri positibo hartu dituzte LGBTI komunitatearen giza eskubideak babesteko: 2009. urtean, San Salvadorko Udal Kontseiluak, alkatea Violeta Menjívar (FMLN) zelarik, maiatzaren 17a “Genero-orientazio eta genero-identitateagatiko diskriminazio mota ororen aurkako Udal Egun” deklaratu zuen. Halaber, 2009. urtean, Osasun Ministerioak “sexu-orientazioagatiko diskriminazio mota oro desagerraraztea” erabaki zuen, eta erabakia administrazio-bulegoetan, ospitaleetan, osasun-unitateetan, osasun-etxeetan edo osasun-sareko arreta publikoko beste edozein zentrotan lan egiten zuten osasun-langileei zuzenduta zegoen, sexu-orientazioagatik inor diskrimina ez zezaten. 2010. urtean, Mauricio Funes presidenteak Administrazio Publikoan sexu-orientazioagatik eta/edo genero-identitateagatik diskriminatzea debekatzen duen 56. Dekretu Betearazlea sinatu zuen. Hala ere, dekretua ez zaie aplikatzen botere judizialari, botere legegileari eta tokiko gobernuen erakundeei, eta ezin da Lanaren Kodera eta Zerbitzu Zibilaren Legera zabaldu, lege tertziarioa baita. Halaber, 2010. urtean, gobernuak Sexu Aniztasunaren Zuzendaritza sortu zuen Gizarteratze Idazkaritzaren barruan, LGBTI kolektiboko kideei herritarren oinarrizko giza eskubideak, eskubide ekonomikoak, sozialak, zibilak eta politikoak bermatuko zizkieten politika publikoak bultzatzeko eta homo-lesbo-transfobiarik eta sexu-orientazio eta genero-identitateagatiko ezein diskriminaziorik gabeko zerbitzu eta guneen sorkuntza sustatzeko, bertan pertsona guztiak duintasunez eta errespetuz trata daitezen. 2011n onartutako Emakumeak Indarkeriarik gabe Bizitzeko Lege Berezi Integralak emakume orok indarkeriarik gabeko bizitza baterako duen eskubidea bermatzen du, eta diskriminazioa debekatzen du legearen aplikazioan. Gainera, sexu-identitatea esplizituki jasotzen du diskriminazioaz babestutako kategorien artean. 2011. urtean onartutako eta CEDAW konbentzioaren printzipioei jarraikiz formulatutako Berdintasunari, Ekitateari eta Emakumeen aurkako Diskriminazioa Desagerrarazteari buruzko Legeak emakumeen aurkako diskriminazioa debekatzen du. Hala ere, PDDHak eta Nazio Batuen Garapenerako Programak (UNDP) 2013. urtean adierazi zutenez, lege horrek “ez ditu aitortzen trans emakumeen desabantaila sozial eta ekonomikoak, eta ez du irizpiderik ezartzen bere baitan trans pertsonak eta LGBTI komunitateko beste kide batzuk jasotzeko”. 2013. urtean, Gizarteratze Idazkaritzak Sexu Aniztasunari lotutako Laguntza eta Arreta Ildoa sortu zuen. Ildo horrek 131 telefono-zenbakiarekin funtzionatzen du, eta aholkularitza psikologikoa eta lege-arlokoa eskaintzen du. Gaur egun, bulego-orduetan baino ezin da erabili 131 zenbakia. Halaber, 2013. urtean, Sexu Aniztasunaren Zuzendaritzak Sexu-aniztasunari buruzko autoprestakuntza-eskuliburua landu zuen, segurtasun publikoko erakundeetako langileei zuzenduta (Segurtasun Publikoko Akademia Nazionaleko eta PNCko kideei). Dokumentu horretan, LGBTI komunitateko kide izatearen esanahiari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk, mito eta errealitateei buruzko atal bat (“gizon gayak haurren erasotzaileak dira”, dio eskuliburuaren bidez desagerrarazi nahi den mitoetako batek) eta generoarekin sentikorrak diren prozedurei eta sexu-aniztasunari buruzko gomendioak (hala nola LGBTI kolektiboko kideen aurkako indarkeria, mehatxu edo jazarpenen kasuetan agenteak proaktiboak izatea edota kolektibo horretako presoentzako kartzela-gela bat egokitzea) daude jasota. 2014. urtean, Lan Ministerioak leihatila berezi bat ireki zuen LGBTI komunitateak egungo sei “Emakume Hiritan” plaza hutsak bete ahal izan zitzaten. Ministerioak sexu-aniztasunari lotutako pertsonen kaleratzeen jarraipena egiten du Administrazio Publikoan, eta enplegu-feriak antolatzen ditu. 2015. urtean, gorrotoari lotutako krimen eta mehatxuengatiko zigorrak handiagotzea lortu zuen LGBTI kolektiboak. Zigor Kodean aldatutako 129. artikuluak gorroto-krimena tipifikatzen du, eta 60 urtera arteko espetxe-zigorrak ezartzen ditu arrazan, etnizitatean, erlijioan, afiliazio politikoan, genero-identitate eta/edo genero-adierazpenean eta sexu-orientazioan oinarritutako gorrotoaren ondoriozko homizidioen kasuan. 155. artikuluak zigor gogorragoak ezartzen ditu adierazitako kategorietan oinarritutako gorrotoaren ondoriozko mehatxuen kasuetarako. 2016. urtean, Osasun Ministerioak “LGBT kolektiboko kideen osasun-arreta integralerako ildo teknikoak” onartu zituen, eta LGBTI gaixoentzako arreta espezifikoa bideratu zuen osasun-unitateetan, “zerbitzu hobea emateko, genero-identitatea babestu eta errespetatzeko eta diskriminazioa saihesteko”. 2017. urtean kolektibo lesbiko batzuek adierazi dutenez, “LGBTI pertsonentzako osasun-arreta espezifikoaren protokoloa ez da aplikatzen ari”. 2017ko urtarrilean, GIBak eragindako Infekzioaren Prebentzio eta Kontrolari buruzko Lege berria jarri da indarrean. Lege horren helburua sektore publikoan zein pribatuan biztanleen osasuna zaintzea eta, horretarako, GIBa duten pertsonen arreta integralerako legeria giza eskubideak errespetatzeko ikuspegiarekin eguneratu eta sendotzea da. Hala ere, GIBari lotutako gaiak lantzen dituzten LGBTI erakundeen ustez, onartutako legea “oso murritz eta light” geratu da, eta ez die erantzuten beren eskariei. Horregatik, erreforma-proposamenak aurkeztuko dituzte. Hiru itzal juridiko handi El Salvadorrek ez du talde marjinalizatuak eta kalteberak (LGBTI pertsonak barne) babesten dituen diskriminazioaren aurkako lege orokorrik, baina Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna berretsi du (eta LGBT pertsonen diskriminazioaren aurkako babesa txertatzeko interpretatu du itun hori). Familia Kodearen arabera, “ezkontzaren, ezkontzaz kanpoko loturaren edo ahaidetasunaren ondorioz eratutako gizarte-talde iraunkorra” da familia, eta ezkontza, berriz, “gizon eta emakume jaiotako bi pertsonaren lege-lotura, bizitza-komunitate iraunkorra eta erabatekoa ezartzeko helburua duena”. Ezkontzaren definizio horrek baztertu egiten ditu sexu bereko pertsonen arteko, gizon jaiotako pertsona baten eta emakume transexual baten arteko edota emakume jaiotako pertsona baten eta gizon transexual baten arteko ezkontzak edo lotura zibilak. Ezkontzaz kanpoko lotura, berriz, “ezkontzeko lege-eragozpenik izan gabe gutxienez hiru urteko aldi batean bizitza askatasun osoz elkarrekin eta era berezi, jarraitu, egonkor eta nabarian egiten duten gizon baten eta emakume baten arteko lotura” da. Beraz, LGBTI pertsonek ezartzen dituzten bikote-harremanek ez dute lege-babesik ondare-alderdiei eta alderdi pertsonalei dagokienez, eta ez da onartzen ezein ahaidetasun mota LGBTI bikotekideen artean. Halaber, “adopziozko seme-alabatasunari” buruzko artikuluen arabera, sexu bereko pertsonez osatutako bikoteek edo transexual batekin osatutako bikoteek ezinezkoa dute adoptatzea. Era beran, ez dago genero-identitateari buruzko legerik, nahiz eta, trans erakundeen Latinoamerikako sareak (REDLACTRANS) adierazi duenez, “trans pertsonen lege-aitorpenik eza komunitate horrek bazterkeria, marjinazioa eta diskriminazioa jasan izanaren arrazoi nagusietako bat den”. Trans pertsonen eskubideen urraketa espezifikoak Identutate pertsonala eta izena edukitzeko eskubidea 2012. urtean trans emakumeen egoerari buruz egindako txostenean1 adierazten denez, Pertsona Naturalen Erregistro Nazionalak (RNPN) ez du legez aitortzen pertsona orok –trans emakumeak eta trans gizonak barne– bere dokumentu ofizialetan agertzen den izen eta argazkiaren eta bere identitate eta genero-adierazpenaren arteko koherentzia lortzeko duen eskubidea. Izenari buruzko Legeak ezartzen du “izen propioaren aldaketa eskatzeko eskubidea, sexuari dagokionez ekibokoa denean”, baina transexualei, transgeneroei eta intersexualei ez die aukerarik ematen beren burua identifikatzeko erabiltzen duten izena eskuratzeko. Trans emakumeen % 42k adierazi dutenez, arazoak edo eragozpenak izan dituzte Nortasun Agiri Bakarra (DUI) edo beste identifikazio-dokumentu bat erabili dutenean, haien genero-identitatea ez baitator bat dokumentuan agertzen den argazkiarekin. Batzuek, gainera, arazoak izan dituzte zenbait izapide egitean, hala nola herentzia bat jasotzean, mailegu bat eskatzean, zordunketa-txartel batekin ordaintzean eta pasaportea erabiltzean. Beste trans emakume batzuek adierazi dute lekukoak eskatu izan dizkietela dokumentuaren jabeak direla frogatzeko, eta gizonak eta emakumeak bereizten dituzten instantzietan, gizonen taldeetan jarri dituzte. Bestalde, trans emakumeen % 70 inguruk zailtasunak izan dituzte Estatuak egiten dituen nortasun-agiriak izapidetzean. Lanerako eskubidea Trans emakumeen % 85ek sexu-lanean dihardute edo jardun dute bizirauteko, eta % 45ek 180 US $-tik beherako diru-sarrerak dituzte hilean. Gainera, % 40k lan informalak egiten dituzte, hots, gizarte-onurarik gabe (hala nola kosmetologo- edo merkatari-lanak azoketan eta kalean), % 5ek baino gutxiagok egiten dute lan enpresa pribatuetan, eta % 10 langabeak dira. Trans emakumeek diote beren genero-adierazpenak zailtasunak dakarzkiela enplegu formal bat lortzeko, ia erakunde publiko eta pribatu guztiek ukatu egiten baitiete lan egiteko eskubidea. Hezkuntzarako eskubidea Trans emakumeen ehuneko handi samar bat hezkuntza formalera iristen bada ere, bigarren hezkuntza (batxilergoa) amaitzen dutenen proportzioa % 36 baino ez da, eta % 4 baino ez dira goi-mailaren batera iristen (maila teknikora edo unibertsitate-mailara). Eskola uzten duten trans emakumeen kopurua oso handia da, gaueko ordutegian baino ezin baitute ikasi (beste ordutegi batzuetan ez dituzte onartzen). Halaber, % 48k diote eskolako edo institutuko irakasleen eta beste langile batzuen aldetik diskriminazioa, bazterkeria, indarkeria edo jazarpena jasan izan dutela genero-identitateagatik. Osasunerako eskubidea Pertsona guztiek osasun fisiko eta mentalaren mailarik handienaz inolako diskriminaziorik gabe gozatzeko eskubidea dutela aitortzen bada ere, Osasun Kodean ez da transen (transexual, transgenero eta trabestien) genero-identitatea aipatzen, eta horrek eragotzi egin du trans emakumeentzako osasun-zerbitzu espezializatuak sortu eta abian jartzeko aukera. Trans emakumeek ezin dituzte jaso generoa berresleitzeko beharrezkoak diren tratamenduak, eta beren kabuz genero-trantsizioa egiten ari direnek ere ez dute orientaziorik jasotzen. El Salvadorko trans emakumeak medikuen babesik gabe autohormonatzen dira. Osasun Kodeak ez du debekatzen genero-identitatea osasun-nahasmendutzat hartzea, ezta genero-identitatea tratatu, sendatu, aldatu edo desagerrarazteko jardunbide mediko eta psikologiko kaltegarriak –eta nahitaezkoak– ere. Era berean, ez du debekatzen sexu- edo genero-identitate bat inposatzeko prozedura mediko eta kirurgikoen bidez haur intersexualen gorputzean alterazio atzeraezinak egitea. Gizarte-prestazioak jasotzeko eskubidea Gizarte Aseguruaren Legeak (ISSS) eskubidedunaren mendeko pertsonentzako onurak, pentsioak, kuotak eta beste zerbitzu batzuk ezartzen ditu. Baina horiek guztiak ez dira legitimoak trans emakumeen familia-harremanen kasuan. Izan ere, ez datoz bat Familia Kodean estipulatutako kontzeptuekin, eta eskubidedunen bikotekideak diren trans emakumeak (eta alderantziz) baztertuta geratzen dira. Segurtasunerako eta indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea Adierazitako txostenean adierazten denez, trans emakumeen % 53k heriotza- edo indarkeria-mehatxuak jaso dituzte, nagusiki transfobiaren eta gaizkile taldeek sexu-lanerako inposatutako estortsioaren ondorioz. Halaber, azterlan horretatik ondoriozta daitekeenez, trans emakumeen % 46k beren bizitzaren edo osotasun fisikoaren aurkako atentatuak jasan dituzte, batez ere komunitatean, kalean, leku publikoetan (hala nola azoka, parke edo autobus-terminaletan), espetxeetan eta abar. Preso dauden edota PNCren delegazioetako ziegetan atxilotu dituzten trans emakume batzuek aipatu dute jo eta zauritu egin dituztela gizon presoekin, atxilotuekin eta zaintzaileekin sexu-harremanak eduki nahi ez zituztelako. Halaber, adierazi dute erasotzeko edo hiltzen saiatzeko objekturik ohikoenak honako hauek direla: arma zuriak (ganibetak), su-armak, objektu ebakitzaile eta mingarriak (harriak eta makilak) eta beste objektu batzuk, hala nola lakioak eta eskuak urkamendu bidez itotzeko, ukabilak eta oinak jotzeko, eta substantzia jakin batzuk (piper-gasa, adibidez). Ez dago trans gizonei buruzko azterlan espezifikorik Azterlanik ez badago ere, trans aktibistek adierazi dute trans gizonek neurri txikiagoan jasaten dutela eguneroko diskriminazioa ikasteko edo lan egiteko garaian, emakume gisa ikasten edo lan egiten baitute. Agian horregatik, “trans gizon asko ez dira horrela autoidentifikatzen, lesbiana maskulino gisa baizik (butch)”. Halaber, diskriminazio bikoitza jasaten dutela sentitzen dute: alde batetik, gizartearena (transexualitate eta transgeneritate maskulinoari buruzko informaziorik ez dagoelako), eta, bestetik, gainerako LGBTI kolektiboena (gay askoren matxismo eta falozentrismoaren, emakume lesbiana askoren onarpenik ezaren –“ez zaie gure genero-adierazpena axola, gure sexu-organoak baizik”– eta “topaketa feministetatik botatzen dituzten feminista erradikal” askoren onarpenik ezaren ondorioz. Trans gizonek ez dute sentimendu horietaz hitz egiten gainerako LGBTI kolektiboekin. Azkenik, adierazi beharra dago ez dagoela trans gizonen erailketei buruzko estatistikarik. Izan ere, baldin badaude, feminizidio gisa geratzen dira erregistratuta. Hala ere, aktibistek egiaztatu dute trans gizonen erailketak ankerkeria bereziarekin egiten direla, “hiltzaileek ez baitituzte gizontzat hartzen, eta arrotzak dira beraientzat”.
Gure jardueraren izaerak energia-kontsumo handia suposatzen duenez, kontsumoa gutxitzeko eta erabilitako energiak jatorri berriztagarria duela ziurtatzeko ardura dugu. Eraginkortasun energetikoaren ikuspegitik, zerbitzu birtualizatuak, hardwarerik berriena eta energia eta ur erabileran efizientzia maila goreneko datu-zentroak erabiltzen ditugu esklusiboki 1 . Erabilitako energiaren jatorriari dagokionez, gutxi gorabehera gure azpiegituraren %%98a energia berriztagarriak zuzenean erabiltzen edo energia berriztagarrien kredituak eskuratzen dituzten datu-zentroetan dago. Zehazki, Irlanda 1, Alemania 1 eta Madrid 2 datu zentroetatik eskaintzen ditugun zerbitzuek energia berriztagarria erabiltzen dute. Bestalde, Brasiletik eta Kaliforniatik eskaintzen ditugun zerbitzuek ez dute energia berriztagarrien erabilera bermatzen. Azkenik, FAPASekin lankidetzan kolaboratzen dugu gure jarduerarekin lotutako gainerako CO2 isuriak konpentsatzeko aukera ematen duten fruta-arbolak landatzen. Proiektu solidarioei laguntza Urteetan zehar hainbat talderen bizitza hobetzea helburu duten zenbait proiektu lagundu ditugu. Beharrean dauden pertsonei modu zuzenean eta bitartekaririk gabe laguntzen duten proiektu txikiekin kolaboratu ohi dugu. Zure proiektua horrelakoa dela uste baduzu, jarri gurekin harremanetan eta nola lagundu dezakegun aztertuko dugu. Gaur egun proiektu hauekin kolaboratzen dugu: Ingurumenaren babesa FAPAS, GRAMA Elkartearekin eta gure ingurune naturala babesteko beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzen gara. FAPAS-en "Frutos para el Oso" proiektua nabarmentzen dugu, martxan daramatzan 25 urteotan, Kantauriko hartz arrearen banaketa eremuan 500.000 fruta-arbola baino gehiago landatu dituena. FAPASek eta bere laguntzaileek egindako ahalegin handiari esker, larriki arriskuan dauden bi espezieren, hartza eta basoilarra, habitat naturala nabarmenki hobetu da. Ingurumenaren kontserbazioan lan egiten duten beste proiektu batzuekin lankidetzan aritzeko prest gaude beti. Jarri gurekin harremanetan eta nola kolaboratu dezakegun aztertuko dugu. Bulego jasangarria Lantokian ere, gure jarduerak ingurumenean duen eragina murrizteko hainbat neurri hartzen ditugu: Erabiltzen dugun energia gehiena eguzki-plaken bidez sortzen dugu eta, gainerantzekoa, jatorrizko bermearekin ziurtatutako energia berriztagarria da (zoritxarrez, Bizkaian gaudela kontuan izanik, berriztagarria ez bada ere). Telelana sustatzen dugu, bidaiak murrizteko eta familia bateratzea hobetzeko modu gisa. Gure egunerokoan ez dugu sekula paperik erabiltzen eta erabiltzera behartzen gaituztenean, %100 birziklatutako papera da. 15 urte baino gehiago daramatzagu paperezko fakturak egin gabe. Sortzen ditugun hondakin guztiak sailkatu eta birziklatzen ditugu. Garbiketa organikoko produktu ziurtatuak erabiltzen ditugu 1 AWSek enkargatutako txostenen arabera eta Sustainability in the Cloud-en azaltzen den legez: AWSren datu-zentroak AEBetako enpresen datu-zentroen batez bestekoa baino 3,6 aldiz energetikoki eraginkorragoak dira eta, bestalde, Irlandako eta Alemaniako datu-zentroetan emisio kredituak eskuratzen dira, energia ez berriztagarria den kontsumoa konpentsatzeko. 2 Interxion-en iraunkortasun txostenaren arabera, erabilitako energiaren %100 iturri berriztagarrietatik dator.
Iruñeko Udaleko Objektu Galduen Bulegoa Herritarren Segurtasuneko Alorrean dago (Iratxeko monasterioaren k., 2). Telefono eta web bidezko erregistroa Iruñeko Udaleko Egoitza Elektronikoan inprimaki bat eskuratu dezakezu, eta bertan galdutako objektuaren eta jabearen datuak erregistratu. Urrats honetan garrantzitsua da ahalik eta argibide gehien ematea, eskabidearen kudeaketa azkarra eta egokia egiteko. Udal-argibideetarako telefonoa, 010 (948 420 100) zenbakia, eskuragarri dago, baita ere, galdutako objektuei buruzko erregistroak eta kontsultak egiteko. Telefonoz nahiz webgunearen bidez egindako kontsulta guztiak datu-base batean jasoko dira; datu-base hori erkatu egiten da aurkitu eta Galdutako Objektuen Bulegoan entregatu diren gauzen inbentarioarekin. Kointzidentziarik izanez gero, Bulegotik telefonoz jartzen dira harremanetan erregistratutako pertsonekin, objektuak identifikatzera joan daitezkeela jakinarazteko. Sistema honen bidez, herritarrei izapideak errazten zaizkie eta objektu galduen prozedura martxan jartzeko eta horien emaitza ezagutzeko egin beharreko joan-etorrien kopurua murriztu. Objektuak erregistratu eta berreskuratzea Egoitza Elektronikoaren bidez Objektuak berreskuratzeko Galdutakoak agiri pretsonalak direnean, ahal izanez gero telefonoz abisatuko diegu titularrei. Gainerako agiriak etxebizitzetara edo, atzerritarren kasuan, enbaxadetara igortzen ditugu, posta ziurtatuaren bitartez eta jaso izanaren adierazpenarekin. Galdutako objektua edo agiriak jasotzeko unean, Objektu Galduen Bulegoan horren jabetza egiaztatzeko beharrezko agiri edo argibideak eskatuko dizkizute. Jendaurreko ordutegia Bulegoa astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 8:30etik 14:30era. Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra) 010 telefonoaren bidezko zerbitzua bertan behera gelditzen da, baina Objektu Galduen Bulegoa eguneko 24 orduz egoten da irekita, aurrez aurreko zerbitzua emateko (Iratxeko monasterioaren k., 2).
Oier Guillanek idatzitako antzerki bilduma bat gordetzen da “Mr. Señora” izenburutzat duen liburuan. Nor den ez dakidan arren, ezagutzen dut apur bat Oier, pentsatzen nuen zer aurkituko nuen, baina aurkitu dudana ez da pentsatutakoa, ezta pentsatu ere! Pentsatzen nuen pintura abstraktua topatuko nuela, pentsatzen nuen barre egingo nuela eta pentsatzen nuen absurdoaren karrikan murgilduko nintzela. Eta bai, abstrakzioa aurkitu dut, algaraka egin dut barre eta absurdoaren zabalgune irekian barrena ibili naiz, baina ez nuen pentsatzen abstrakzioa horren zehatza izango zenik, algarak horren mingarriak izan zitezkeenik eta absurdoa horren arrazional izango zenik aldi berean. Kolpe batean irakurrita, pintura abstraktu baten aurrean gaudela irudi de zake, gerta daiteke ez ulertzea, baina azpimarr ak eta arretak uztartzean, zehaztasuna ikusiko dugu sakonean, gogoeta zehatzak galdera abstraktuetan, “Israelen bizi den jendea Israel da?”; “Elkartasuna mina sendatzeko modu bat da, edo mina ezkutatzeko tresna bat?”. Eta badira esaldi zehatz eta irmoak ere: “Demokrazia da kapitalismoak asmatu duen azkeneko marka komertziala”. Umore-aurpegi serioa jarri zaidala esango nuke irakurtzen nuen bitartean. Irri egin dudalako hitz jokoekin, Australia Pitekusekin, “Hautudeterminazioa”-rekin eta ahatez ahatekoarekin. Baina, ogiaren mamiak kritika zorrotza ezkutatzen zuen, kritika egungo gizartearen begiradari, emakumeak eta gizonak irudikatzeko moduari, horien estereotipo demokratizatuei. Armairua aipatzen du, gure barneko gu isildu hori, “armairutik ateratzea asmatu zutenek inoiz inork egin zezakeen ekarpenik erraldoiena egin diotela jendarteari”. Finean, guztiok izango dugu hemendik joatean gure zati bat armairu batean, isilpean; eta liburuan, finean, gure gu guztia aldarrikatzen du Oierrek, “desarmairugabetzea” idazten du berak. “Minari buruzko solasaldiak” izeneko antzezlanean, elkarrizketa absurdoak topatuko ditugu, baina hitzak alde batera utzita, esaten dena, adierazten dena, erabat arrazionala dela esango nuke, nork ez du izan “gezurretako mina”? Ez dugu ahantzi behar, antzerki-testuak direla irakurgai eta gidoian badira aktoreentzako oharrak, irakurleok ere aintzat hartu beharrekoak. Aurrez aurre duguna liburua da, baina oholtza gainean interpretatu diren testuak dira, eta komeni da aktoreak, jantzi eta guzti, irudikatzea, hasiera batean haientzat sortu baitziren, eta ez guretzat.
Bilaketa aurreratua lehendabizi bisitatzerakoan bilaketa eremu ezberdinak azaltzen dira. Eremu bakoitzean bilaketa terminoak sar daitezke Bilaketa eragileak onartuta daude. Eremu bakoitzarekin batera zerrenda bat dator; horren bidez, bilatzen ari diren datu motak zehaztu daitezke (izenburua, egilea, etab.). Bilaketa aurreratuan, beharren araberako bilaketa motak konbinatu eta doitu daitezke. "Bat dator" parametroarekin bilaketa eremu ezberdinen arteko harremana zehaztu daiteke. Termino GUZTIEKIN bat dator - Bilaketak soilik bilaketa eremu guztiekin bat datozen emaitzak itzultzen ditu (AND boolearrari dagokio). EDOZEIN terminorekin bat dator- Bilaketak gutxienez bilaketa eremu bat duen edozein emaitza erakusten du (OR boolearrari dagokio). EZEIN terminorekin bat dator - Bilaketak emaitzak guztiak itzultzen ditu, bilaketa eremuetan sartutako terminoak dituztenak salbu (NOT boolearrari dagokio). "Bilaketa eremuak gehitu" botoiarekin inprimakiari bilaketa eremu gehiago gehitzen zaizkio. Beharrezkoa den bilaketa eremu kopurua erabil daiteke. Bilaketa taldeak Bilaketa konplexuentzat bilaketa eremuen multzo bakarra eskasa izan daiteke. Adibidez, pentsa Txina edo Indiako historiari buruzko dokumentuak bilatu nahi direla. "Termino GUZTIAK"parametroarekin Txina, India eta Historia terminoak erabilita, bilaketak soilik itzultzen ditu Txinako eta Indiako historiari buruzko iturriak. "EDOZEIN termino" parametroak Historiari edo Txinari edo Indiari buruzko dokumentuak itzultzen ditu- ez nahitaez Txinako eta Indiako historiari buruzkoak. "Bilaketa taldeak" aukerak bilaketa eremu talde askotako bilaketak egitea onartzen du. Bilaketa talde bat gehituz, eremu talde berri bat irekitzen da.Nahi ez diren taldeak ezabatzeko, "Bilaketa taldea ezabatu" botoia sakatu.Horretaz gain, bilaketa taldeen eta EDOZEIN termino, termino GUZTIAK edo EZEIN termino parametroekin izandako kointzidentzia kudeatu daiteke. Aurretik aipatutako adibideak honelako konponbidea eman dezake: Lehendabiziko bilaketa taldean sartu "India" eta "Txina" hitzak sartu eta aukeratu "EDOZEIN termino" parametroa.
233/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena eta 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintza handitzen duena. Suhiltzaileen zerbitzuetako langile operatiboen plantilla mantendu beharrak, suhiltzaileen aldi baterako kontrataziorik eza kontuan hartuta, behartzen du 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintza partziala handitzera. Aurrekoaren ondorioz, 2015eko abuztuaren 28ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen suhiltzaileen lanpostuak betetzeko deialdia handitzea, guztira funtzionarioen araubideko hogeita hamar lanpostu eskainiz. Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, DEKRETATU DUT: 1. artikulua. Suhiltzaileen zenbait lanpostu sortu eta lan publikoaren eskaintzan sartzea, Barne Zuzendaritza Nagusian aritzeko. 1. Barne Zuzendaritza Nagusian hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, sortzen dira, C mailakoak, 9868, 9869, 9870, 9871, 9872, 9873, 9874, 9875, 9876, 9877, 9878 eta 9879 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. 2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintzan suhiltzaileen hogei lanpostu huts sartzen dira, hots, aurreko atalean sortutako hamabiez gain, 9805, 9830, 9832, 9833, 9834, 9835, 9836 eta 9842 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. AZKEN XEDAPENAK Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan. Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea. Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Iruñean, 2015eko irailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Bere lehenengo etapa profesionalean, esparru pribatu zein publikoko kontuen auditoriaren arloko esperientzia zabala garatu zuen hamabost urtez. Era berean, Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuko Euskadiko Lurralde Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea ere izan zen. Ondoren, zuzendaritzako zenbait erantzukizun garatu ditu, eta, sei urtez, finantza-erakunde abal-emailea den Elkarren Bermerako Oinarri Sozietateko zuzendari nagusia izan zen. Gaur egun, Laboral Kutxako kontseilaria, Auditoria Batzordeko bokala eta finantza-erakundeko Arriskuen Batzordeko presidentea da. 2014ko maiatzaz geroztik, GRUPO LKS, S.COOP. sozietateko zuzendari nagusia da. Aholkularitza, Teknologia eta Zerbitzu Juridikoetako Enpresen Taldea da, eta enpresei zein instituzioei zerbitzuak ematen dizkieten 530 profesionalek lan egiten dute bertan. Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country
Hemen ohiko zalantzen erantzunekin batera, Liburubilari buruzko aholkuak eta informazio baliagarria aurkituko duzu. Zer da Liburubila? Liburubila deskubritzeko tresna bat da. Horren bidez, bilaketa bakar baten bitartez datu-base ezberdinak arakatuko dira pantaila bakarrean milaka liburu, filma, dokumentu, ebook etab.-etara. sarbidea izateko. Hori guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek euskal herritarrentzat aukeratua da. Erabilitako softwarea Vufind da, eta Eusko Jaurlaritza da tresna horren sorreraren eta mantentze-lanen arduraduna. Nola funtzionatzen du Liburubilak? Liburubilak aldiberean lau datu-base ezberdinetan egiten du bilaketa: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan, eLiburutegian -formatu digitaleko liburuak-, eFilmen -online filmen plataforma - eta Liburukliken -dokumentu analogikoetatik digitalizatu diren ondare bibliografikoko datuak eta dokumentuak dituen biltegia. Nahi dugun informazioari buruzko terminoak bilaketa kutxan sartu ostean, deskubritzaileak (Liburubila) termino horiekin bat egiten duten dokumentu guztien zerrenda aurkeztuko digu: liburuak, epubak, bideoak, filmak, etab. Bilaketa bakarraz gain, bilaketak mugatu daitezke bilatu nahi dugun materialaren arabera (liburua, ebooka, filma, dokumentu elektronikoa, egunkariak eta aldizkariak, dokumentu grafikoa edo ordenagailuko-fitxategia) eta nahi dugun katalogo edo datu-basean -Sareko katalogoa, eLiburutegia, zinema online edo Liburuklik-. Eta horrekin batera, bilaketa liburutegi zehatz batera mugatu daiteke. Horretarako, "Katalogo osoa" aukera zabaldu behar da eta bilatu nahi dugun liburutegiko herriaren izena idatzi. Edozeinek egin ditzake bilaketak Liburubilan. Esan dugunez deskubritzaile bat da, bilatzen duguna aurkitzeko laguntza ematen diguna. Baina horrekin batera, beste dokumentu mota batzuk esploratzen eta aurkitzen laguntzen digu tresna beraren iradokizunen eta proposamenen bitartez. Liburubilak irakurritako edota bilatutako dokumentuekin, gustatzen zaizkigun filmekin zerrendak sortu eta gordetzeko aukera ematen digu. Horretarako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegiren bateko karneta izan behar da. Liburutegiko karnetarekin batera erabiltzailea eta pasahitza emango dizkizute, eta horien bidez Sareko liburutegien Zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango duzu. Oraindik ere txartela ez badugu, EIPSeko edozein liburutegira hurbildu gaitezke eskatzeko. Zergatik identifikatu behar naiz? 1- Erreserbak egiteko aukera eta gure maileguak ikusi edo berritzeko aukera ematen duelako. 2- Gure intereseko zerrenda edo bilaketa bat gordetzeko. Adibidez: gustukoen ditugun liburuena, gustatzen zaizkigun filmena, irakurri nahi ditugun liburuena ... Zertarako balio du motxilaren sinboloak? Liburubila bilatzailea irekita dagoen bitartean egindako bilaketak gordetzeko. Bilaketa horiek beste momenturen batean erabili nahi baditugu beharrezkoa da identifikatzea gorde ahal izateko. Zer egin Liburubilan sartzeko datuak ahazten baditut edo errorea ematen badidate? "Identifikatu" aukeratik maileguetara sartzeko identifikazio pantailan dagoen ondorengo esteka klikatu dezakegu: Pasahitza ahaztu zaizu?. Klikatuz gero pasahitza aldatu dezakezun interfazea agertuko da. Behin aldatuz gero baieztapen posta elektroniko bat jasoko duzu, eta Liburubilaren zerbitzuetara sartzeko aukera izango duzu. Arazoa konpontzen ez bada zure liburutegira jo behar duzu zure sarrera datuak emateko berriro ere. Beste era bateko kontsultak egiteko norengana jo dezaket? "Ohiko galderak" atal honek ez baditu zure zalantzak argitzen zure liburutegiarekin harremanetan jar zaitezke. Informazioa eskaini eta edozein zalantza argituko dizute. Liburubilaren "Harremanetarako" aukera erabili dezakezu ere, eta zure kontsultak egiteko posta elektroniko bat bidali zure kontsultak egiteko. Horretaz gain, beti kontsultatu ditzakezu zure zalantzak Interneten bidez, telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) edo zure udaleko herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuak erabiliz, halakoak egonez gero.
www.euskadi.eus izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka. EAEko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena. Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, EAEko Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik. Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara. Pribatutasuna Interesatuak ematen dituen datuak, bakar bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako. Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada. Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.
Zarauzko Udaleko Agenda 21 departamenduak, iazko udan izandako arrakasta ikusita, aurten ere Eraztun Berde Urdinera bisitak antolatu ditu, DebaNatura elkarteak gidatuta. Hala, uztaila eta abuztuko ostiral arratsaldeetan, 18:00etatik 20:00etara, Iñurritzako Biotopoa ezagutzeko eta Zingira basoa ezagutzeko aukera izango da. Bisitak doakoak dira eta, beti, euskaraz eta gazteleraz eskainiko dira. Aforoa mugatua denez, beharrezkoa izango da izena ematea Zarauzko Turismo Bulegoan edo 943 83 09 90 telefonoan. “Bi eremu hauek natur gune bereziak dira, bertan aurki daitekeen bioaniztasuna dela eta. Biak Zarauzko altxor naturalak dira eta, ibilbide hauei esker, zarauztar eta bisitariek naturan barrena jarduera ezberdin bat egiteko aukera dute. Bizi izan ditugun pandemia egun gogorren ondoren, garrantzia handia du naturan ibili eta naturaz gozatzeak”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. Iñurritzako Biotopoa eta Zingira basoa Natura 2.000 sarearen baitan babestuta dauden eremuak dira. Iñurritzak Biotopo izendapena du 1997 urteaz geroztik, errekako eta hezeguneko ekosistemak duten bioaniztasuna eta zaurgarritasuna babesteko. Bertako duna Kantaurialdean kontserbatzen diren gutxienetakoa da eta bertan aurki ditzakegu galtzeko zorian dauden hainbat landare. Hegazti askori ere babesa ematen die gune honek, bereziki, hegazti migratzaileei. “Azken itsasaldiak duna babesten zuen hesia apurtu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak konpondu bitartean, herritarrei gogorarazi nahi diegu debekatua dagoela eremu horretan sartzea”, azpimarratu du Vazquezek. Bestalde, Zingira basoan aurkitzen diren Arkamurka zuhaitzek duela milaka urte Kantaruko kostaldea okupatu zuten, baina, gaur egun, toki gutxi batzuetan ikusi daitezke. Zehazki, Garate Santa Barbarako arkamurkak dira geratzen diren bakanetakoak eta, horregatik, baso erlikia osatzen dute. Hortik dator, beraz, Arkamurkak bioaniztasunerako erreserba garrantzitsu gisa mantentzearen garrantzia. “Zarauzko Udaleko Ingurumen departamendua lan garrantzitsua egiten ari da Zarautzen aurkitutako aleak berreskuratzeko. Esku hartu ahal izateko, 3 lur sail erosi ditugu, garrantzitsuena Zingira izanik, eremu handia hartzen baitu. Bertan, 1000 zuhaits landatu ditugu, jada”, zehaztu du Ingurumen zinegotziak. Zingira basoko bisita gidatua Mutxio Parketik, Zingira Basotik eta Vista Alegre parketik igarotzen da. “Bisita gidatu hauetan, esan bezala, natura gune horien ezaugarriak ezagutzeko aukera izango da, besteak beste, flora eta faunaren inguruko azalpenak emango dira, Arkamurka basoa berreskuratzeko lanak ikusteko aukera izango da, eta abar. Guztiok gonbidatuta zaudete etortzera”, burutu du Vazquezek.
Diru laguntzen bi lerro berriren bidez, 2023an 1.450.000 euro gehiago xedatuko dira gizarte eta zainketen arloan proiektu berritzaileak sustatzeko. 2022/11/11 Gizarte Politika Maite Peña aurkeztutako proiektuetako ordezkariekin. Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiak lan jardunaldi bat egin du, iraupen luzeko zainketen arloko berrikuntza proiektuetarako laguntzen deialdiaren bidez 2021. urtean diruz lagundutako proiektuak partekatzeko eta ezagutzeko. Gizarte Politiketako Departamentuak 892.433 euro bideratu ditu “iraupen luzeko zainketen Gipuzkoako estrategia sendotzen duten” 14 proiektu berritzaile babesteko. Gizarte Politiketako foru diputatu Maite Peñak ireki du jardunaldia, eta adierazi duenez, “denbora asko daramagu lanean gizarte zerbitzuen esparruan berrikuntza sustatzeko, ohiko tresnak ez baitira nahikoa etorkizuneko erronkei erantzuteko”. Europatik datorren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan garatutako laguntza lerroak dira, eta iraupen luzeko zainketen Gipuzkoako estrategiari balio erantsia ematea dute helburu nagusi, gizarte zerbitzuen esparruan berrikuntza sustatzen duten proiektu pilotuen bitartez, ekimen berritzaileak abian jarrita, “horrela, horien ebaluaziotik sektore osorako ikaskuntzak ateratzeko”, adierazi du Peñak. Berrikuntzak “arlo sozialean ere” duen garrantzia azpimarratzeaz gain, diputatuak Gipuzkoak alor honetan duen potentziala azpimarratu du, eta aurkeztutako proiektuen kalitatea eta etorkizuneko aukera izugarriak nabarmendu ditu. “Kontua da eskala txikian probatzea, hortik ikastea eta eskalatze aukerak aztertzea, proiektu horiek ingurune eta zerbitzu gehiagotan aplikatu ahal izateko, eta gero eta pertsona gehiagorengana iristeko”, gaineratu du. Berrikuntza eta aktibazio komunitarioa funtsezkoak dira etorkizuneko zainketen arloan, Gipuzkoan gertatzen ari den arreta ereduaren eraldaketaren esparruan. “Azken urteotan, zainketa pertsonalizatuagoak, inklusiboagoak eta komunitarioagoak lortzeko trantsizio prozesua bizkortu dugu, Gipuzkoa 2020>2030 Agendaren bidez. Xedea da Gipuzkoa zainketen abangoardian kokatzea eta ibilbide orri bat ezartzea lurralde osorako”, azpimarratu du Peñak. Bestalde, diputatuak gogorarazi du urriaren 4an Diputatuen Kontseiluak gizarte berrikuntzako proiektuak finantzatzeko laguntzen beste deialdi bat onartu zuela, 875.000 euroko zuzkidura duena, eta zenbateko horri beste 575.000 euro gehituko zaizkiola Adinberriren testuinguruan. “Guztira, 1.450.000 euro, zainketen arloko gizarte berrikuntzari bultzada emateko, adinekoen, desgaitasunaren, haurren, gizarte inklusioaren eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arloan”, laburbildu du. Zainketetan berrikuntza sustatzeko 14 proiektu Ekimen horien bidez, arreta eta zainketako tokiko ekosistemak sortzea eta garatzea bultzatu da, tokiko eragileen konektagarritasunean oinarrituta, zainketaren ekonomia bat garatzeko; esperientzia pilotuak diseinatu eta ezarri dira etxeetan zein egoitzetan, zainketen berrikuntza sustatzeko eredu esperimentaletan oinarrituta; zainketen berrikuntzarekin eta pertsonalizazioarekin lotutako prestakuntza programak diseinatu eta tresna digitalak garatu dira; eta iraupen luzeko zainketen berrikuntzari buruzko ezagutza sortuko duten azterketak eta ebaluazioak egin dira. Mentore (Lotura Giza Garapena Kooperatiba) Programa honek mentoretza erabiltzen du prebentzio, esku-hartze eta sozializaziorako tresna gisa, pertsona helduen eta gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonen artean ezartzen den borondatezko akonpainamendu-harreman baten bidez, baztertuta dauden pertsona horien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko. Gizarteratze maila handiagoetara igarotzea ahalbidetuko duten gaitasun pertsonalak, sozialak eta komunitarioak garatzea lantzen da, bai eta gizartean parte hartzea eta moldatzea ahalbidetuko duten trebetasunak ere. Horrela, iraunkorragoak diren aldaketa eta finkatze prozesuak mantentzea errazten da, eta bazterketa prozesuak eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak saihesten dira. Musakola Gizarte Lab (Aita Menni) Proiektu honen helburu nagusia gizarte zerbitzuen eskaintza hobetzea da; horretarako, Arrasateko gizarte zerbitzuen eta programen mapa bat egingo da, kudeaketa tresna bat garatuz eta eguneko zentro bat sustatuz, eragileei eta erabiltzaileei laguntzeko instalazio gisa, sortzen ari diren premiei eta eskaerei erantzun ahal izateko. Horrek Arrasateko gizarte zerbitzuen plangintza eta kudeaketa hobetzea ahalbidetuko du, premiak hautemanez eta eremu edo auzo bakoitzeko jarduketa planak nahiz erabiltzaileentzako premiazko jarduerak ezarriz. Babesarea_EG-Z (Matia Fundazioa) Xede nagusia da jakitea eguneko zentroko zerbitzua erabiltzaileen eta zaintzaileen beharretara eta pertsonan oinarritutako arretaren printzipioetara egokitzen den, hartara, zerbitzua birformulatzeko orientabideak proposatzeko, pertsonengan oinarritutako baliabide komunitario gisa, etxean zaintzen jarraitzeko garrantzitsua baita. Monitorizatu (Vicomtech) Etxeko laguntza zerbitzuak planifikatzeko, emateko eta kudeatzeko sistema adimendun baten bideragarritasuna aztertzen da, kontsumo elektrikoari buruzko datuen monitorizaziotik abiatuta. Ikerketa industrialeko proiektu honen helburua da zerbitzu berri bat definitzea pertsona zaurgarriak eta beren etxeetan arrisku egoeran daudenak urrutitik zaintzeko. Proiektuaren asmoa da arrisku egoerak urrutitik hautemateko metodologia ez-inbaditzailea erabiltzea. Horri esker, zerbitzua jende gehiagorengana zabaldu ahal izango da, bizi itxaropenaren hazkundearekin bat etorriz. Hauskor (Hurkoa Fundazioa) Hauskor programa Pasaian zaurgarritasunaren arazoari irtenbidea bilatzeko sortu zen, zaurgarritasun egoeran dauden adinekoei arreta emateko asmoz: 65 urtetik gorakoak, beren bizitzari buruzko erabakiak hartzeko gaitasun kognitiboa dutenak, baina laguntza sarerik ez dutelako edo sare hori ahula delako laguntza eta babes soziala behar dutenak bizi baldintzak hobetzeko eta gizarte premiak asetzeko. Hauskor programaren bidez, gizarte laguntza eta hurbileko zaintza eskaintzen dira, zaurgarritasun egoeran dauden adinekoen gizarte eta komunitate sarea indartzen da, eta zaurgarritasun egoerak hautemateko komunitate sarea indartzen da, komunitateko beste eragile batzuekin eta tokiko zaintza ekosistemarekin batera. Habitus (Hurkoa Zainduz) Habitus programaren bidez, mendekotasuna duten adinekoei ematen zaien arretaren kalitatea ebaluatzen da, haien itxaropenak betetzen diren aztertuta. Hau da, adineko pertsonei ematen zaien arretaren oinarriak adostu nahi dira, bizi kalitatearen, ongizatearen eta haien gaitasunak indartzearen ardatzei dagokienez; arretaren kalitatea objektibatu nahi da, erabiltzaileen eta haien ingurunearen sentsibilitatetik abiatuta; POA printzipio gidari gisa txertatu da; eta zeharkako ebaluazio metodologia bat ezarri da, tresna digitaletan oinarrituta, zainketaren continuum osoan ebaluazio informazioaren trazabilitatea errazten duena. Gainera, lortutako emaitzak erabiltzen dira arretan balio erantsia sortzeko datuak erregistratzeko plataforma baten etorkizuneko garapenaren oinarriak finkatzeko, ezagutza partekatutik abiatuta. Indarkeria matxistaren biktima diren emakume nerabeei arreta emateko unitatea (Suspergintza) Proiektu honen helburu orokorra da neskei aukera ematea bikote harreman bortitzak alde batera utzi eta ingurune osasuntsuak eraiki ditzaten, eta egoera traumatiko hori bizitzeak edo bizitzen egoteak beren garapena arriskuan jar ez dezan, oraindik heldu gabe dauden eta pertsona heldu izatera iritsi arte eraiki behar dituen arlo horietan. Banakako eta taldeko esku-hartze psikologiko presentziala eskaintzen da, erabiltzaileen errekuperazio psikologikoa errazteko, hezkuntzako esku-hartze soziala egiteko bai eta familia unitateari tresnak emateko ere, horrela, bikote barruko indarkeria ulertzeko eta nerabeei laguntzeko. Bizipoza (ISEA) Ekimen horren bidez, ikerketa, garapen eta berrikuntza sozialeko ekintzak garatu nahi dira, belaunaldien arteko erabilera anitzeko espazio irekien praktika aitzindari bat garatzeko, belaunaldien arteko loturak artikulatzea ahalbidetuko duena, horrela, nahi gabeko bakardadeari eta biztanleriaren zahartzearen ondoriozko gizarte bazterketari lotutako arazoei aurre egin ahal izateko. Zain-berri (Aubixa Fundazioa) ‘Zain-berri. Lanbide berriak zainketa berrirako’ programaren ardatza lanbide berriak diseinatu eta garatzea da, bai eta etxean zaintza sare bat garatzeko gaitasunak eta trebetasunak deskribatzea ere. Zainketen ebaluazioa (Egia Careaga fundazioa) Gipuzkoako gizarte zerbitzuen esparruan arretaren kalitatea ebaluatzeko egiturak, prozesuak, tresnak eta adierazleak modu esperimentalean garatzen dituen proiektua da. Inklusiorako laguntza komunitarioak (Zabalduz) Proiektu horren bitartez, gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei arreta emateko eredu berritzaile bat diseinatu eta abian jartzen da, komunitatean txertatutako laguntza sistema batean oinarritua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Indarkeria Matxistaren Emakume Biktima Babesteko eta Gizarteratzeko Zerbitzuko bizikidetza tresnei aplika dakiekeena, ebaluazio ebolutiboaren aplikazio eraginkorretik eratorritako ikaskuntzetatik abiatuta, komunitatearen pertzepzioetan eta instituzionalizazioa lehenegoratzeko printzipioen benetako aplikazioetan oinarrituta. Kam Unitatea (Lotura Giza Garapena Kooperatiba) Etxerik gabeko pertsonei laguntza psikologikoa eta soziosanitarioa emateko unitate mugikor bat artikulatuko duen proiektua da. Garagune, Zarautz (Fundación Goyeneche) Garagune Zarautzen eta Urola Kostan ezartzea dela eta, haren kudeaketa eredua, arretaren metodologia eta emaitzen ebaluazioa ikertzea eta garatzea. Desgaitasunaren eta mendetasunaren esparruan modu bateko edo besteko profil eta laguntza premiak dituzten pertsonentzako testuinguru komunitarioko eguneko arreta zerbitzu balioaniztun baten esperientzia pilotua ezarriko da, Gipuzkoako beste eskualde batzuetara hedatzeko beharrezkoak diren ikaskuntza eta ezagutza sortzen laguntzeko. Jarduera fisikoa egoitzetan (Biharko) Egoitza zentroetako erabiltzaileen ongizate fisikoa, kognitiboa, emozionala eta soziala bilatzen duen proiektua da, jarduera fisikoa erregulartasunez eta denboran zehar egiten lagunduko duen plataforma digital bat sortuta.
(8-12 urte bitarteko nesken familiei zuzendua. Ikastaroan parte hartzen dutenei, kopa bana oparituko zaie) Ama-alabentzako tailer esperientziala izango da. Hilerokoaren inguruan dauden mito, aurreiritzi eta tabuekin bukatu eta gaiaz naturaltasunez hitz egiteko momentua izango da. Bertan, ziklikotasasunaren faseak ezagutuko ditugu eta autoezagutzarako baliabideak emango dizkigute. Gainera, amek transmititzen duten ezagutza indartu eta alabetan sortu daitezkeen kezka eta zalentzei bidea emango zaie ikastaro honetan. Bi tailer paralero egingo dira: >Alaben tailerra: pubertaroak/menarkiak dakartzan aldaketen aurrean, beraien jakinmina, kuriositatea, zalantzak…modu dinamikoan landuko dira. Hasierako hausnarketatik hasita, zer jakin behar eta jakin nahi duten lortu arte. >Amen tailerra: euren ziklikotasunarekin konektatzea du helburu nagusia: 4 fase ezberdin eta horietan 4 emakume ezberdin, uneoro aldatzen dabilen gorputz bakarrean. Hilerokoa modu teknikoan ezagutzeaz gain alde emozionalari balorea eman eta gure bizitzako erdigunean jartzea du ardatz. Emakume bakar eta errepikaezinak garen heinean, ingurukoekin komunean duguna ikusi eta bakoitzari zerk funtzionatzen dion erreparatuko dugu. Nitaz gehiago jakinez gero, errazagoa izango zaidalako alabari ezagutza horiek trasmititzea eta informazio baliogarriagoa ematea. Ikastaroan espazio intimoak sortu nahi dira, askatasunez eta errespetuz hitz egin ahal izateko eta hausnarketarako bideak zabaltzeko. -UKENDU IKASTAROA- (Izen-ematea zabalik martxoaren 17ra arte) Martxoaren 19an, 10:00etan, Adinetxen. (5€) Sendabelarrak ezagutu, manipulatu eta gorputza zaintzeko ukenduak egiten erakutsiko digu "Mariederrek", Maider Lakarrak. Partaide bakoitzak, bere azalaren ezaugarriak kontuan izanda, gorputzerako krema bat egingo du.
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri. Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean. Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero. 2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.
Ekimen hau gure herri eta hirietako Udaletxetara doa zuzendua, eta erosketa publiko iraunkor eta arduratsuaren oinarriekin konpromesua hartzeko deia egiten die. Kontratazio Publikoaren Behatokiaren ikerketen arabera, Sektore Publikoak, lan, hornidura eta zerbitzuetako kontratuetan duen gastua, BPG-ren %18,5koa izateraino heltzen da. Horrela, ondorioz, aurrekontu publikoak beharrezkoa den Eredu Energetiko Berri baterako transizioan tresna erabakigarria izan daitezke. Eredu berri honek hurrengo helburu hauek izango ditu: Erosketa Publikotik energía berriztagarrietara zuzendutako eskariak egin daiteken bultzada, bere garapenerako araudietatik jarri diren oztopoak desegiteko indar erabakiorra izango litzateke. Oztopo hauek gizarte foro anitzetatik salatua izan dira, autokontsumoaren aurkako “dekretazoa” kasu, energía nuklearrak faktura elektrikoaren atal finkotik jasotzen dituen estalpeko dirulaguntzak, ikatza edo gasa erreten dituzten zentrale haundiak, etab… Horretarako tresna tekniko-juridiko hau proposatzen diegu, lizitaziorako Pleguak, (http://udalx100berriztagarri.eus webgunean daude) udal zerbitzu publikoen beharrizanak (kaleen argiztatzea, eraikin eta zerbitzuetrarako elektrizitate hornidura, etab…) betetzeko, energia elektrikoaren horniduraren kontratazio arloan hartzen dituzten erabakietan aintzat hartu ditzaten. Plegu hauetan, kontratazioarko oinarrizko betekizun modura zera ezartzen da, kontratatuko den energia elektrikoaren %100 ekoizpen iturri berriztagarietatik etortzea. Aldi berean, eta “kontratazio publiko estrategikoa”ren oinarriak praktikara eramanez, arlo sozialeko eta helebitasunari dagozkien klausulak ezartzen dira, kontratu publiko morta haueten enpresa txiki eta kooperatibei lehiakor izateko penalizatzen dituzten oztopo eta zamak bazterreratzen dituzten tresna legalak jarri dira indarrean, eta eskaintzak epaitzeko irizpide berriak diseinatu dira, preziotik haratago doazenak, eta kontsumoen hobezte eta aurrezpenerako proposamenak eta energiaren arloan Udala zein hiritarrentzako aholkularitza eta formakuntza eskaintzak saritzen dituztenak. Azpian sinatzen duen gizarte elkarte, erakunde, sindikatuak,….idazki honetan adierazitako helburuak bereganatzen ditu, eta Plataforma honekin bat egiten du, eta hedatzeko ahaleginean arituko da.
Gaur goizeko 9etan Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea egin da Donostiako auzitegian, herri mugimendu ezberdinetako kideek parte hartu dutelarik protestan. Hain zuzen, 9'30etan epaiketa egin da, Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bati 2016ko azaroaren 16an Donostiako Udaletxean hainbat talde sozialek egin genuen elkarretaratzearen ondorioz Ertzaintzak Mozal Legeaz baliatuta jarri zion 100 euroko isuna baliogabetzeko gure kideak egin duen helegitea dela eta. Epaiketa emaitzaren zain gelditu da. Zer gertatu zen? Donostiako Udalak “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” antolatu zuen 2016ko azaroaren 16tik 19ra, gure hiria “Demokrazioaren Munduko Hiriburu” gisa aurkezten zuelarik gainera nazioarteko gonbidatu eta partehartzaileen aurrean. Ekitaldi hura sobera hipokresiazkoa eta zinikoa zelakoan, hiriko herri-mugimendu guztiei deialdia egin genien Satorralaia bizilagunen mugimenduak errealitatean bizi ditugun partehartze-falta eta inposaketa egoerak ikustarazteko, bai Metroaren pasantearen aferan eta errauskailuaren auzian, etxe kanporakaten auzian, etabar… Ertzaintzari kontzentrazioa komunikatu zion kideak tokia zehaztean Udaletxearen helbidea jarri zuen paperean –Ijentea kalea 1. Elkarretaratzearen egunean, ordea, bildutako talde sozialak eta pankartak asko ginela ikusita eta trafikoa ez oztopatzearren, kontzentrazioa Alderdi Ederrera lekualdatzea erabaki genuen, non pankarta guztiak lerroan zabalduta nazioarteko gonbidatuei harridura eta interesa eragin zien aldarrikapen pasillo ikusgarria osatu genuen. Gauzak horrela, gonbidatu gehienek gure protestaren zergatiez informatzeko eta talde sozial ezberdinekin hitzegiteko gelditu ziren, baita herri mugimenduen salaketen berri izateko aukera hura eskertu ere. Elkarretaratze hori molestagarria gertatu zitzaien ordea agintariei, eta Ertzaintzak 100 euroko isuna jarri zion manifestazioaren jakinarazpena egin zien kideari, elkarretaratzea Ijentea kaletik Alderdi Ederrera aldatzeagatik bakar-bakarrik Donostiako Udalak ez du “urrezko danborra” eta udal-argiteria bezalako kontuetan ezpada herri galdeketarik inoiz egiten, baina “Demokraziaren Munduko Hiriburu” omen da gero. Modu berean, Diputazioko eta Euskal Gobernuko “demokratek” ezezkoa eman diete Metroaren edota errauskailuaren aferetan herritarren partehartzeari bideak irekitzeko eta herri galdeketak egiteko milaka pertsonek egindako eskaerei. Hori gutxi balitz, Eusko Jaurlaritzak Mozal Legea aplikatzeko lotsarik ez du –orain arte 11.000 kasu baino gehiago badira, nahiz eta Legebiltzarrean hitzez Lege honen aurka dagoela esaten duen–, demokrazia eta partehartze gehiago aldarrikatzeagatik herri mugimenduak isunduz.
Euskal Herriko artzainek aspalditik erabili izan dute txakurra artaldea zaindu eta gidatzeko. Hala ere, Euskal Artzain Txakurra arraza bereizi gisa 1995ean aitortu zuen Espainiako Txakur-Elkargoak, Mariano Gomez albaitariak gaiari buruz egindako doktore tesiari jarraiki. Jatorria Euskal Herrian duen arraza bat da, bi aldaera dituena: Gorbeiakoa eta Iletsua. Bestalde, Euskal Artzain Txakurra izeneko kluba ere eratua dago, arraza bera bultzatzea helburu duena. Uztaileko larunbat batean urtero ospatzen da Busturian Euskal Artzain Txakurraren erakusketa monografikoa. Erakusketak hiru atal izan ohi ditu: Txakur-Arrazen Erregistroa (RRC), Txakurren Gaitasun Agiria (CAC) eta Euskal Herriko Txapelketa. Euskal artzainek erabili izan dituzte beste arraza batzuk ere; adibidez, Piriniotar ardi txakurra deiturikoa, Iparraldean eta Akitaniako beste eskualde batzuetan jatorria duena eta Landetako Labrita. EHATEren helburuetako bat da bertako arraza horiek guztiak bultzatzea eta lehiaketetan sariak ematen zaizkie arraza ezaugarririk oneneko txakurrei.
2021eko irailaren 27tik urriaren 1era burutuko da MarraziOak Ilustratzaile Topaketen XIII. edizioaren deialdia. Aurten, tailerraren gidariak Ignasi Blanch eta Harkaitz Cano izango dira. “BYE BYE, GIZONTXO! TIPOAK, ESTEREOTIPOAK ETA ARKETIPOAK” goiburupean, duela bost urte emakumezkoaren errepresentazioan oinarrituta Blanchek eta Canok eskaini zuten ikastaroaren B aldea izango da aurtengoa. Izan ere, estereotipoez haratago doan gizonezko berri baten marrazketari buruz modu kritiko batean hausnartuko dute MarraziOaken aurtengo edizioan. Azken urteetan bezala, Undermount-en (* Aita Orkolaga pasealekua 46, Igeldo, 20008, Donostia) burutuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren laguntzari esker. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegi jarraitua izango du tailerrak. Tartean, bazkaltzeko ordubeteko atsedena egingo delarik. Guztira 10 ilustratzailek izango dute MarraziOak-eko 35 orduko formazioa doan jasotzeko aukera. Parte hartu nahi dutenek dokumentazio arruntaz gain, beste bi ilustrazio hauek egin eta bidali beharko dituzte administrazioa@galtzagorri.eus–era: 1- Gizonezko pertsonaia bat bere bizitzako objektu garrantzitsu batekin. 2- Gizonezko pertsonaia hori bera, txikitan, bere gustukoena zen jostailuarekin edo gogokoena zuen jolasean jolasten. Ilustrazio horietako bakoitzean pertsonaia bat baino gehiago ager daitezke (lagunak, familia…). Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna uztailaren 11 izango da. Aukeratutakoei 2021eko uztailaren 19ko astean erantzungo zaie.
Erregistro elektronikoak aukera ematen du eskaerak, idazkiak edo komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko Getxoko Udalean. Erregistro elektronikoa Getxoko Udaleko Administrazio Elektronikoaren Bulegoan integraturik dago, eta erregistro hori Getxoko Udaleko erregistro orokorrarekin integratzen da: Getxoko Udalerako eta haren erakunde autonomoetarako erregistro-eskaerak egin daitezke. Eskabide mota batzuetarako aurrez definitutako ereduak daude. Egoki den eredua aurkitu ezean, eredu orokorra erabil dezakezu. Egindako eskaerak erregistro telematikoaren bidez kontsulta daitezke, eta eskaera bakoitzean emandako informazioa ikus daiteke, baita eskaerarako sortutako espedientearen egoera ere. Sistemak automatikoki ordainagiri bat igortzen du eskaeraren datuekin, aurkezpen-data eta -ordua eta erregistroko sarrera-zenbakia barne. Eskabidearekin, idazkiarekin edo dokumentazioarekin batera doazen dokumentuak aurkezten direnean, erregistroak agiri horiek aurkeztu izana egiaztatzen duen ordainagiria sortuko du, aurkeztutako dokumentuen osotasuna eta gaitzespenik eza bermatze aldera.
19 ikastaro gertu ditu Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarren, Gasteizen zein Iruñean lantzeko udazkenean. Eta, ohi denez, Soraluzeko Udalak matrikula-prezioaren %50 ordainduko die izena ematen duten herritarrei. Hori bai, dagoeneko ikastaroetako batzuetan ez dago lekurik. Udako Euskal Unibertsitateak On Line ikasteko zortzi ikastaro eskaintzen ditu bertan den udazkenerako. Batzuk irailaren 25ean hasiko dira, beste batzuk urrian eta izango da azaroan hasiko denik ere. Erregeletak, Gau Beltza... Hainbat adibide ematearren, erregeleten erabilera, adin txikikoak eta Internet, euskara ez sexista zein Moodle-ko galde sortak landuko dituzte ikastaro horietan. Horiekin batera, Eibarko, Gasteizko zein Iruñeako ikasgeletan lantzeko beste 11 ikastaro ere aukera daitezke UEUn. Adibidez, Gau Beltza, adimen emozionala, gerontozinea eta on-line edukiak kudeatzerakoan kontuan hartzeko gako juridikoak, aztertuko dituzte, Eibarren. Ikasgeletako ikastaroak ere hastear dira. Laguntzak Bada, UEUtik gogora ekarri dute Soraluzeko Udalak diruz laguntzen dituela bertan izena ematen duten herritarrak. Hain justu, ikastaroetako matrikulazioaren erdia ordaintzen die Soraluzen erroldatuta dauden langabeei eta ikasleei.
Trantsituan dauden pertsonek behar dituzten arropa, motxila edo tresnak banatzeko tokia. Bilketen kasuan, une jakin batzuetan aktibatu ohi dira gaikako bilketa egiteko. Sare sozialen bidez egiten ditugu deiak. Gautxori Renfe geltokian, 20:15ean. Gaueko lehen harrerako puntua, Gurutze Gorriak kudeatzen duen atseden-gunea non dagoen adierazteko. Bertan, trantsituan dauden migratzaileek atseden hartu, garbitu eta lo egin dezakete. Sartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Irungo Renfe geltokian jarritako mapa, baliabideak non dauden azaltzen duena. Kokapen fisikorik gabeko beste bi talde daude: Osasun-laguntza eta Akonpainamentua egiteko taldea, osasun-arrazoiengatik laguntza behar den une jakinetan aktibatzen dira, lehenengo taldea, edo babesa eta asiloa ukatzeagatik, bigarrenaren kasuan.
Etxalarko web orria, Herritarrontzat eta bisitatu nahi gaituztenentzako, nahitaezko komunikazio tresna bihurtu da gaur egun. Web orriaren azkeneko berrikuntzekin, gauza desberdinen artean, Etxalararren eta Udalaren arteko komunikazioa gero eta egokiagoa eta gertuagoa izatea du helburu eta horretarako ahalik eta informazio gehien zintzilikatzen saiatuko gara. Aldi berean herriaren parte-hartzea bultzatu nahi dugu eta horretarako, harremanetarako bideak jarri eta gure interneteko txoko hau, talde ezberdinek sor ditzaketen web guneak, blogak eta bertzelakoen topagune izatea nahiko genuke. Bestalde, gure herrira etorri eta gonbidatzen ditugun bisitari guztiak ez ditut ahaztu nahi. Etxalar herri turistikoa izanik , web orrian, herriaren historia, kultura, eguneroko bizitza, bertako ohiturak, tradizioak, txoko ederrak, ospakizunak eta herriko baliabideak ezagutzeko aukera izango dute. Bertzerik gabe, gure herriaz gozatuko duzuelakoan, agurtzen naiz. Miguel Mari Irigoyen, Etxalarko Alkatea. Andutzeta auzoa, 15 – 2. – 31760 ETXALAR (NAFARROA) Tel: 948 635 005 / Fax: 948 635 232 udala@etxalar.eus © 2022 Eskubide guztiak erreserbatuak etxalar.eus
Modu naturalean agertzen diren forma eta forma misteriotsuak dira gizakiaren begietarako. Adibidez, nautilus shell baten zurrunbilo dotorea, erreinu mineralaren egitura kristalinoak eta elur malutetan eta loreetan aurkitutako patroi aipagarriak dira. Hala ere, ez da gure arreta erakartzen duen forma horien gaia soilik. Era berean, forma osoa osatzen duten zati bakoitzaren antolamendu proportzionalak dira. Gauza bera gertatzen da arte mota desberdinekin, esate baterako pintura klasikoa izatea. Erdi Aroko eta Errenazimentu garaiko Europan, zenbait margolarik ezagutzen da margolanen hasierako diseinua formula geometriko jakin batzuen arabera diseinatu zutela. Mundu islamiarreko eskultore eta margolariak gauza bera egin zuten. Pintura baten markoan elementuak kokatzea garrantzitsutzat jo zen gaia bera bezain garrantzitsua zela. Europako margolari klasikoek diotenez, kokapen-formula hauek heredatu zituzten greziar eta arabiarrek misterio-eskoletan, antzinako egiptoarren esku zituztenak. Baina non lortu zuten egiptoarrek ezagutza hori? Egiptoarrek eta antzinako antzinako kulturak formula geometriko hauek eratu zituzten mundu naturala behatuz. Adimen horri geometria sakratua deitzen diogu eta pinturan ez ezik arkitektura erlijiosoko zenbait estilotan aurkitzen du bere eragina. Paul Devereux-ek gai hau aztertzen du: Materiaren eraketa energiatik eta unibertsoaren mugimendu naturaletatik, bibrazio molekularretatik forma organikoen hazkundera planeten, izarren eta galaxien mugimenduetaraino daude indar konfigurazio geometrikoak. Naturaren geometria hau munduko antzinako ermita sakratuen diseinuan eta eraikuntzan erabilitako geometria sakratua da. Ermita hauek sorkuntza-erlazioak kodetzen dituzte eta, beraz, unibertsoa islatzen dute. Antzinako tenplutan aurkitzen diren forma batzuek geometria sakratuaren konstante matematikoen arabera garatu eta diseinatutakoak, bibrazio modu zehatzak biltzen, kontzentratzen eta erradiatzen dituzte. Adibidez, piramidearen forma geometriko jakin batek eta piramidearen norabide orientazio zehatzak piramidearen barruan dagoen espazioaren propietate elektromagnetikoak erabat aldatzen ditu. Hiru dimentsioko egitura eta bibrazioa erabat daude, misterioz lotuta egon arren. Hori oso ezaguna da musika tresnen arduradunek. Antzinako tenpluen arduradunek ere ezagutzen zuten. Forma batzuek espektro elektromagnetikoan erregistratzeko maiztasun kosmikoekin egiten dute erresistentzia. Bibrazioaren finkotasuna da haien eragin indartsua. Homeopatiaren atzean dagoen kontzeptuaren antzekoa da, orduan eta aplikazio azkarragoak zenbat eta erantzun handiagoa izan. (12) Oinarrian, geometria sakratua zenbakien arteko erlazioak besterik ez dira: 1: 2, 2: 3, 4: 5. Zenbakizko zenbakiak hiru dimentsiotako formatura sartzean, munduko arkitektura dotore eta erakargarriena dugu. Propio erlazio horiek soinuen domeinuan adierazten direnean, Indiako ragasen musika transzendentala eta eraldatzailea ematen dute, Tibeteko kantu jira, kantu gregorianoa, Afrikako bateria eta Bach, Mozart eta Europako konpositore klasikoen maisulanak. Goethek behin esan zuen: "Arkitektura musika izoztua da". Adierazpen honen bidez, Goethek erlazio musikalen eta forma eta egituraren arteko aplikazioa deskribatu zuen. Geometrian eta naturan aurkitzen diren forma guztiak ez dira izaera harmonikoa, begientzat ederrenak aurkituko ditugunak serie harmonikoei atxikitzen zaizkie. Bereziki, zortzimila (2: 1) oinarritutako erlazioak adierazten dituzten formek, laugarrenek (4: 3), bosgarrenek (3: 2) eta herenek (5: 4) forma bisualki harmoniatsuak dira. Ratio harmoniko horiek arkitektura sortzeko nola erabili zen jakitea Egiptoko eta Greziako antzinako misterio eskolak. Pitagoras, hogeita hamahiru urtetik aurrera Mesopotamian eta Egipton ikasten aritu zen gai horien inguruko ezagutza, eragin handia izan zuen greziarrek geometria sakratu hau eta, beraz, Mendebaldeko zibilizazioan. Proportzio geometriko sakratu bat, Urrezko Batera edo Urrezko Sekzioa izenarekin ezagutzen dena, izugarrizko garrantzia izan zuen antzinako arkitektoentzat. Urrezko Atala proportzio geometrikoa da, eta horren zati osoa zati handienaren proportzioa txikiagoa den proportzioaren berdina da. Horrela a: b = b: (ab). Urrezko Atalak askotan seigarren nagusian (3: 5) eta seigarren txikian (5: 8) aurkitutako ratioekin erlazionatutako proportzioak hartzen ditu. Fisiko atomikoek, kimikariek, kristalografoek, biologoek, botanikoek eta astronomoek aurkitu dute ratio horiek unibertsoaren azpiko esparru matematikoa direla. Ratioak giza gorputzean eta gogamenean ere badaude, agian arkitektura sakratuaren eta musika sakratuak gizakiaren gainean duen eragin sakona eta eraldatzailea kontutan hartuta. Antzinako sutra arkitektoniko hindu batek dio "Unibertsoa tenpluan dago proportzio moduan". Beraz, geometria sakratua duen egitura baten barruan zaudenean, unibertsoaren eredu baten barruan zaude. Espazio sakratuaren bibrazio-kalitateak, beraz, zure gorputza eta burua unibertsoarekin harmonizatzen ditu. Mail Webgune hau nola erabili Select LanguageEnglishAfrikaansAlbanianArabicArmenianAzerbaijaniBasqueBelarusianBengaliBulgarianCatalanChinese (Simplified)Chinese (Traditional)CroatianCzechDanishDutchEstonianFilipinoFinnishFrenchGalicianGeorgianGermanGreekGujaratiHaitian CreoleHebrewHindiHungarianIcelandicIndonesianIrishItalianJapaneseKannadaKoreanKurdish (Kurmanji)LatvianLithuanianMacedonianMalayMalteseMarathiNepaliNorwegianPersianPolishPortuguesePunjabiRomanianRussianSerbianSindhiSlovakSlovenianSpanishSwahiliSwedishTamilTeluguThaiTurkishUkrainianUrduVietnameseWelshYiddish
Bezeroa ez bazara, kutxako ordutegia hau izango da: astearte eta ostegunetan, hilaren 6tik 24ra 08:15etik 11:00era (ABANCArekin adostuta jaulkitzaile publikoen tributuak ordaintzeko izan ezik, kasu horretan bezeroentzako daukan kutxa-ordutegi bera aplikatzen baitu). Gogoratu zure ohiko eragiketak eguneko 24 orduetan egin ditzakezula zure app-ean, banka elektronikoan edo gure kutxazainetan. Zer moduz hemendik? response Konta iezaguzu Partekatu: Beste pertsona batzuentzat interesgarria izan daitekela uste baduzu, mesedez, parteka ezazu haiekin.https://www.abanca.com/eu/oficinas/oficina/0333
Maiatzaren 5ean Arrate Egaña etorri zen ikastolara. Arrate Egaña idazlea da, bere bi liburu irakurri ditugu: Logurepeko munstroak eta Hizkuntza sekretuak. Lehenik Danel eta Haizeak bere eskutitzak irakurri zituzten, Hizkuntza Sekretuak liburuko hainbat pertsonaiei idatzita; gero, Jon Marin, Nahia eta Elenak bere eskutitzak irakurri zituzten "Logurepeko munstroak" liburuko pertsonaiei zuzenduta. Azkenik, Erik eta Norak, Arrate Egaña, berari zuendu zizkioten eskutitzak irakurri zituzten. Oso polita iruditu zitzaigun eta esperientzia oso ona. NORA ETA AMETS Egilea: Anonimoa ordua: 08:42 Bidali mezu elektroniko bidezIdatzi honi buruzko bloga!Partekatu Twitter-enPartekatu Facebook-enPartekatu Pinterest-en
Urtero bezala, Bergarako Udalak jardueraz beteriko programa prestatu du Eguberrietan gozatzeko. Laboratoriumek, aurten hiru eskaintza berezi antolatu ditu: 1.-Batetik, Abenduaren 27an, OSTIRALEKO arratsaldeko 18:00etan, eta Laboratorium museoan bertan, Jordi Pereira youtuberrak erakustaldi bat egingo du. Ibizako ingeniari honek, "Ciencia de Sofá" <https://cienciadesofa.com/> bloga eta Youtube kanalak sortu zituen eta gaur egun milaka jarraitzaile ditu. Hau da, Wolframari buruz egin zuen bideoa: Eta hemen duzu, bere hitzaldi interesgarri eta animatuaren laburpena: Jordi Pereyraren hitzaldia Bergaran. Conferencia de Jordi Pereyra en Bergara. from Laboratorium Bergara museoa on Vimeo. 2.-Hurrengo egunerako, Abenduaren 28an, LARUNBATA; zientzia-tailerra antolatu dugu, Manu Hernández zientzia-dibulgatzailearen eskutik. 11:00etatik 12:30etara izango da museoan ere bai. Ezaguna da Manu gure artean, lehenago ere hemen izan baita. Bere emanaldiak, familian gozatzeko izaten dira, publiko guztiei zuzenduta. 3.-Azkenik, Taula Periodikoaren inguruko erakusketara bisita gidatua egongo da. Abenduaren 28an, LARUNBATA, euskaraz izango da eta 29an, IGANDEA, gaztelaniaz, biak goizeko 11etan.
Bezeroa ez bazara, kutxako ordutegia hau izango da: astearte eta ostegunetan, hilaren 6tik 24ra 08:15etik 11:00era (ABANCArekin adostuta jaulkitzaile publikoen tributuak ordaintzeko izan ezik, kasu horretan bezeroentzako daukan kutxa-ordutegi bera aplikatzen baitu). Gogoratu zure ohiko eragiketak eguneko 24 orduetan egin ditzakezula zure app-ean, banka elektronikoan edo gure kutxazainetan. Zer moduz hemendik? response Konta iezaguzu Partekatu: Beste pertsona batzuentzat interesgarria izan daitekela uste baduzu, mesedez, parteka ezazu haiekin.https://www.abanca.com/eu/oficinas/oficina/0219
Duela urte bete hasitako gerraren ondotik, Donbass-eko hiriburua bitan zatituta dago. Gaua eta eguna bezalaxe, Donetsk-ek bi arima kontrajarri ditu egun. Alde batetik, gudak apenas ikutu duen erdigunea dago. Luxuzko denda eta jatetxeak edonon aurki ditzake bisitariak, eta bertako kaleetan miliziek jarritako kartelek bakarrik gogoraraztzen dute hiria gerran murgilduta dela. Erdiguneko itzala aldiz, kanpoaldeko auzuneetan dago. Aireportuko borroka gordinen ondotik, Oktoberski, Kievski edo Petrovska auzoek bonba ukrainarren kaltea jasan dute. Hangoak dira Donetsk-etik alde egin behar izan duten milaka pertsonak, eta han aurki dezakegu Donbass guztiko ikuspegi beltzena ere. Zuria eta beltza, horrelakoa da Donetsk-etik egindako bideoan azaltzen den hiria. Entradas relacionadas Pablo Gonzalezek Poloniatik bidalitako gutuna (heldu den lehena) 2022-12-01 2022-11-30 Polonian espetxeratutako Pablo Gonzalezen bikotekidea den Ohiana Goirienarekin solasaldia Bilbon larunbatean 2022-11-23 2022-11-22 Bere familiaren bisita jaso du Polonian espetxeratuta dagoen Pablo Gonzalezek, bederatzi hilabetean lehen aldiz
Zaldibin ospatu zen 1972ko maiatzaren 7an Eskolarteko Lehen Dantzari Txiki Eguna . Zaldibira etorri ziren aurretik Deba, Donostia eta Tolosako jaialdietan klasifikatutako dantza-taldeak. Egun hartako programaren zehaztasunak bildu zituen Javier Aramburuk La Voz de Españan. Diario Vascok ere hainbat kronika eta orri eskaini zizkion egunari, maiatzaren 3an eta 9an. Egun haietako egunkarietako irudiak ikus daitezke orri honetan bertan, IRUDIAK atalean. Jose Garmendiak dionez " 14 urtetik beherako umentzat zen eta 24 talde bildu ziren ( 700 ume)." Ez da ahaztu behar Zaldibiko Xalbador Garmendia izan zela, besteak beste, mugimendu honi hasiera eman zion UDABERRI DANTZA taldearen sortzaileetako bat, Tolosan,1957an. Omenaldi honetan Juan Lope eskultore tolosarrak , Juan Ignazio Iztuearen busto bat eskaini zion Zaldibiko herriari. Baina azpimarratzeko beste puntu bat da, harrez gero, dantzak erakusten, haurrekin egin den lana izan da, eta baita, Eskolarteko Lehen Dantzari Txiki Egun haren aldarrikapen zentzua. Aldarrikapen hori, euskal dantzak suspertzeko sortutako hainbat eta hainbat ekintzetan nabarmendu daiteke, eta ekintza horietan, sarri, Iztuetaren berri eman ohi zen. Hala ikus daiteke, esate batera, ARGIA taldeak, 1972an egindako esku- programan, hemen klikatuz jaitsi dezakezuna .
• Innovabide Sareak Bide Segurtasunaren aldeko konpromisoa hartuta duten 60 erakunde eta enpresa biltzen ditu Eusko Jaurlaritzak laneko Bide-Segurtasunarekin hartuta duen konpromisoa aitortu dio Normicro enpresari Trafiko Zuzendaritza 2021-12-15 • Horrez gainera, aipamen berezia eman die: PINE Equipos Eléctricos, PINE Instalaciones y Montajes eta PINE Security konpainiei Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak eta Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak gaur eman dio Innovabide 2021 Aintzatespena Normicro enpresari, eta Aipamena PINE Equipos Eléctricos, PINE Instalaciones y Montajes eta PINE Security konpainiei, bide-segurtasunaren arloan hartutako konpromisoagatik eta gauzatutako jardunbide egokiengatik. Euskadin gertatzen diren eta hildakoak edo zauritu larriak izaten dituzten 4 trafiko-istripu larrietatik bat lan-esparruan gertatzen da. Berez, aurten era horretako 662 istripu gertatu dira Euskadiko errepide-sarean, eta horietan 11 pertsona hil dira eta beste 53 larri zauritu dira. 2020a urte atipikoa izan zen pandemiaren ondorioz mugikortasunean ezarritako murrizketengatik, eta urte osoan era horretako 568 istripu gertatu ziren eta horietan 8 pertsona hil ziren eta 52 larri zauritu ziren. Eusko Jaurlaritza modu aktiboan ari da lanean “in itinere” (lanpostuarekin zerikusia duten joan-etorrietan) eta “in mision” (lanean ibilgailu bat gidatzen) gertatzen diren istripuei aurrea hartzeko eta era horretako istripuak murrizteko. Helburu horrekin sortu zuen 2017an Innovabide Sarea, kudeaketa aurreratuaren bidez bide-segurtasunaren aldeko konpromisoa hartuta duten enpresek osatua. Edozein enpresa sar daiteke sarean dohainik, edozein izanik ere neurria edo sektorea. Horrela, bide-segurtasunaren kudeaketatik hartutako konpromisoaren baitan neurtzeko moduko ekintza zehatzak egingo ditu, sare sozialetan presentzia izango du, laneko bide-segurtasuna lantzen duen enpresa gisa, eta beste erakunde batzuekin ezagutzak trukatzeaz eta ikaskuntzaz baliatu ahal izango da. Gaur egun sektore ezberdinetako 60 erakunde eta enpresa baino gehiago daude Innovabide Sarean, eta egunetik egunera atxikipen gehiago izaten ditu. Honako hau esan du Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak: “Trafiko-istripuetan ‘Zero Biktima Ikuspena’ lortzearren, istripuen tasa murrizteko erronkarekin konpromisoa hartuta duten erakunde, eragile, elkarte eta antolakunde guztien erantzukizun partekatua da bide-segurtasuna. Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako 2021-2025 Plan Estrategikoan jasota dagoen eta, aldi berean, 2030ean, 2020arekin alderatuta, hildakoen eta zauritu larrien kopurua % 50 murrizteko konpromiso globalarekin lerrokatuta dagoen konpromisoa da”. Joan den azaroaren 25ean egin zen modu birtualean Innovabide Sareko enpresen Hirugarren Topaketa, eta sarea osatzen duten antolakundeen esperientziak eta lan-esparruan istripuen tasa murrizteko gauzatzen dituzten ekintzak azaldu zituzten bertan. Sari-banaketa gaur egin da Euskadiko Trafikoa Koordinatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan, eta Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak Normicro enpresari eman dio Hirugarren Innovabide Aintzatespena, bide-segurtasunaren kudeaketan hartuta duen konpromisoagatik eta bere jardunbide egokiengatik. Euskarri tekniko informatikoa ematen duen konpainia bat denez, bertako langileak etengabe ibiltzen dira errepidean batetik bestera, eta Normicrok, beraz, segurtasunez gidatzeko ikastaro bat eman berri die, trebeziak ikasteko eta istripuak saihesteko. Bestalde, Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak aipamen berezia eman die honako konpainia hauei: PINE Equipos Eléctricos, PINE Instalaciones y Montajes eta PINE Security, euren lan-esparruetan bide-segurtasuna sustatzeko egiten duten ahaleginarengatik. Hiru konpainiak ZIMA taldekoak dira; ingeniaritzaren arloko enpresa talde horrek industria eta ingurumen zerbitzuak ematen ditu. Innovabide Sareko enpresa guztiek jarraitu ahal izan dute zuzenean eman den ekitaldia formatu birtualean.
README.md exists but content is empty. Use the Edit dataset card button to edit it.
Downloads last month
0
Edit dataset card