text
stringlengths
398
184k
2001ean abiarazitako Obra Gonbidatua programak beste erakunde batzuek aldi baterako lagatako lanak hurbilarazten dizkio publikoari; horrela, lanok beste esanahi bat hartzen dute museoan, lan bakarreko erakusketa gisa aurkezten baitira, bilduma iraunkorraren testuinguruan. 2004an, Banco Santander Fundazioa babesle gisa sartu zen ekimen honetan; modu horretan, urtean zenbait bider antolatu izan da programa hau, eta, batzuetan, Fundazioak bere bildumako obrak ere laga ditu. Hasiera-hasieratik, eta hitzordu berri hau kontuan hartuta, programak 41 deialdi izan ditu, eta, guztira, 48 artelan ikusi ahal izan dira modu berezi honetan. Orain, Belgikako pinturaren maisuetako bat den Paul Delvauxen (Antheit, Lieja, Bélgica, 1897–Veurne, Bélgica, 1994) helduaroko obra bat jarri da ikusgai. Egilea joera surrealistari lotuta dago, baina oso irudi bereziak islatzen ditu; hain zuzen ere, uztartu egiten ditu elementu arkitektoniko klasikoak, bidaiaren ideiari lotutako hiri-paisaiak (esate baterako, tren-geltokiak), figura hieratikoak (normalean emakumezkoak, jantzita zein biluzik), eta, kontraesana dirudien arren, bizirik dauden eskeletoak. Elementu horiek guztiek oso errepertorio bisual konplexu eta errepikaria osatuko dute bere ibilbidean. Delvauxek marrazkigintzarekiko zeukan pasio goiztiarrak betiko iraun zuen bere konposizioetan. Lan horietan, berak hainbeste miresten zuen lehenengo Errenazimentuko pinturan bezala, perspektiba-lerroek igarotzeko moduko eszenatoki geometrikoak eratzen zituzten. Urruneko leku eta paisaia desolatu horiek agerian uzten dute Delvauxek miretsi egiten zituela Giorgio de Chiricoren (Vólos, Grezia, 1888–Erroma, 1978) espazio metafisikoak. Delvauxen margoetan ere, italiarrarenetan bezala, denboraren absentzia sumatzen da; izan ere, geldiarazitako uneak galarazi egiten du pertsonaien arteko elkarrizketa, eta horrek arrarotasun-sentsazio sakona sorrarazten du, eszenaratze zaindu baten eta beste leku eta denbora bateko kontakizun konplexu baten aurrean bageunde bezala. Orain ikusgai dagoen lana, L’appel izenekoa eta 1944an datatutakoa, Telefónica Bildumakoa da. Fundazio horrek 2011n ere kolaboratu zuen programa honekin, eta, hain justu, orduko hartan laga zigun obra nabarmena –La Belle Société, 1965-1966– hogeita hamarreko eta berrogeiko hamarkadetako beste margolari surrealista belgikar handi batena zen, zehatzago esateko René Magritterena (Lessines, Hainaut, Belgika, 1898–Brusela, 1967), zeina Delvaux baino urtebete eskas geroago jaio baitzen. 1935ean ezagutu zuten elkar, eta esperientzia artistikoen truke luze eta emankorra izan zuten. Gainera, museoaren bilduman James Ensor maisu belgikarraren helduaroko obra bat ere badago –Vierge et mondaine, c. 1933–. Ensor bi hamarkada lehenago jaio zen, eta tradizio piktoriko flandestarraren hari gisa jokatu zuen, eduki groteskoekiko gustuari dagokionez eta pintatzeko modu zehatzaren eta aberastasun kromatikoaren arloetan. Paul Delvauxek (Antheit, Belgika, 1897-Veurne, Belgika, 1994) 1944an pintatu zuen L’appel, ordurako ospe handiko artista zenean. Beste zenbait margolarirekin batera egin zituen erakusketak (besteak beste, Magritterekin), birritan bidaiatu zuen Italiara, Surrealismoaren Nazioarteko Erakusketa delakoan hartu zuen parte (egoitzak Parisen eta Mexikon zeuden), eta Bruselako Palais des Beaux-Arts delakoan egin zuen bere lehenengo atzera begirakoa. 47 urte zituen, eta artean mende erdia geratzen zitzaion lanbidean, bai eta hainbat sari ere margolari gisa egindako ibilbidean, tartean biurtekoak, atzera begirako erakusketak, dominak eta omenaldiak. Paul Delvaux surrealismoaren joerari lotutako margolari belgikarrik famatuenetakoa izan zen, eta, aldi berean, joera horren jarraitzailerik definigaitz eta pertsonalenetakoa. Bere hasierako lanetan, Delvauxek Frantziako paisaiagintzaren eragina jaso zuen, batez ere Barbizoneko Eskolarena eta Courbetena, bai eta Ensor eta Permekeren sinbolismoaren eta espresionismoaren eragina ere. 1920 eta 1924. urteen artean, arkitektura eta pintura ikasi zituen Bruselako Arte Ederren Akademian, eta, 30eko hamarkadatik aurrera, bere estilo pertsonala garatuz joan zen, haurtzaroan eta gaztaroan bizitako esperientzietatik abiatuta. Besteak beste, inspirazio-iturri izan zitzaizkion Jules Verneren liburu ilustratuen irakurketak, grezierako eta latineko eskolak (mundu klasikora hurbiltzeko balio izan ziotelako), eta Bruselako Azokara egindako bisitak, non harrituta geratu baitzen Spitzner Museoko bitxikeria medikoekin. Denak ere, funtsezko iradokizunak izan ziren, irudikapenaren inguruko bere mundu nahastezina elikatzeko orduan. L’appel konposizioak egilearen obran ohikoak diren zenbait gai aurkezten ditu: eskeletoa, emakumea eta arkitektura klasikoa, alegia. Umetan, biologia-laborategi batean ikasten zuen, eta txundituta geratzen zen hormetatik zintzilikatuta zeuden eskeletoekin. Horrek bere ikonografia bereziaren alderdirik ilunena elikatzen zuen. Bere eszenetan agertzen diren emakume, venus edo eva biluziek gutxitan begiratzen diote ikusleari, eta aire hieratiko eta espresiorik gabea dute, manikiak balira bezala, eta modu artegagarrian betetzen dituzte bere mihiseetako arkitekturak eta eszenatokiak. Eszenek denboraz kanpoko une bati buruzko narrazioak dirudite: ez dago koadroan gertatzen denari buruzko azalpenik, ez behintzat azalpen errazik. Hor, inspirazio klasikoa eta inspirazio surrealista elkartu egiten dira, eta horren ondorioz sortzen diren egiturek asko zor diote, egileak berak aitortuko zuen moduan, Giorgio de Chiricoren obrari eta artista horren paisaia metafisikoak ezagutu izanari. Bere konposizioen proportzio geometrikoak erabat akademizismo klasikoaren barruan sartzen dira, eta antzerkikoak diruditen dekoratu isilen itxura ematen dute, non aktore-figurek harreman nahasgarriak baitituzte elkarren artean. Modu horretan, “dekoratuek eta figuranteek” osatzen dute Delvauxen hizkeraren arlo sinbolikoa.
Erakusketa honek euskal herritarrei bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun. Halaber, bioaniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren arteko harremana ere badu gogoeta-gai. Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza indigena batean eta mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta. Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen kontakizunok. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean kokatuta daudenak, baina hiztunen lan eta gogoari esker biziberritzeko ahaleginetan ari direnak. Irudi eta kontakizunez gain, fitxa tekniko labur baten bidez, ikusgai dagoen hizkuntza bakoitzaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen da panel bakoitzean, eta gainera, QR kode baten bitartez, kontakizun horiek jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera eskaintzen da. Halaber, pantaila batean Beltzean Mintzo dokumentalaren zati bat eta hizkuntza-lankidetzarekin lotutako irudi sorta bat ikusteko aukera eskaintzen da. Erakusketa hau Garabide Elkartearen (Hizkuntza-lankidetzan ari den Gobernuz Kanpoko Erakundea) eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren arteko lankidetzaren emaitza da.
Bere izena Zaldu-tik dator: zaldia. Zalduna, zaldien jabeei eta gainean ibiltzen direnei ematen zaien izena da klase noble eta gorenentzat joaz. Zaldunak errege-errepidetik Urnietara iritsitakoan Zaldundegin izaten zuten babesa: Zaldunen etxea. Diligentziak Irungo posta-estaziotik abiatu ziren, goizeko lehen orduan. Mugako herrigunetik irten ondoren, bidaiariak paisaia liluragarriaz gozatzen hasi ziren inguruko baserrietako teilatu gorrietatik, labore desberdinetatik eta zuhaitz-basoetatik zipriztinduta, eta horrek kontraste handia egiten zuen eremuan galtzen ziren mendietako gailurrekin. Urnietara iristean, ostatua Zaldundegi etxea zen. Zalantzarik gabe, Urnieta izan zen Errege Bidearen eraikuntza gehien bultzatu zuen Gipuzkoako udalerrietako bat, eta, horrez gain, herri hori, Zaldundegi izeneko ostatuari esker, lehen mailako erreferentea izan zen bidaiariei ostatu emateko. Errege-errepideko obrak, oro har, 1760 eta 1779 bitartean egin ziren. Errepide berriak 378.947 oin (102,31 km) izan zituen guztira, eta probintziako diru-kutxek 4.475.708 belloi erreal ordaindu zituzten.
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
'Batzen gaituen taldea' lemapean, Euskaltel-Euskadi taldeak Mallorkan ekin deutso azken urteotako denporaldirik garrantzitsuenari; Frantziako Tourrean hirugarren aldiz parte hartzea da asmoa eta gonbidapena jaso gura izan ezkero, emoitza onak behar dira denporaldiaren hasieran. Horrezaz ganera, Euskaltel etxearen babesa 2004. urtean amaituko da eta Frantziako Tourrean parte hartzea eta ahalik eta lasterketa gehien irabaztea erabagiorrak izan daitekez Migel Madariaga buru dauen taldearentzako. 1. Zelan dator aurtengo denporaldia? Polito dator; orokorrean jentea ondo preparauta dago eta taldeak indartu egin dira fitxaketakaz eta enparauakaz. Txirrindularitza arloan, zer datorren ikusita, hau da, gauzak beherantza doazela, dinotsudan legez, taldeak indartu eta mentalizau egin dira ahalik eta emoitza onenak lortzeko; gu geu be horretan gabilz, badakigu zer garan eta gitxi gora behera zer emon geinkean eta barruan dogun guztia atarako dogu aurten. Guretzako denporaldi berezia da 2003koa. 2. Aurtengo denporaldiari begira taldea ez da asko aldatu, igazko talde gaztea da oinarria. Cesar Solaun eta Igor Floresen bajak eta Dioni Galparsororen altea baino ez dira izan. 23 urte azpiko munduko txapelduna, Francisco Gutierrez fitxau gura izan zenduen baina azkenean ezerezean geratu zan aukera hori. Bai, txirrindulari ona zan guretzako, munduko txapelduna. Kontua da ze Gutierrezek aurrekontratu bat eukala sinatuta portugesakaz eta horren barri izan genduanean, pausu gehiago ez emotea erabagi genduan. Geroago, ez dakit zelan baina Labarca2-Baque taldeko Zengotitabengoak antza akordioa lortu dau portugesakaz eta hor ez dago sartzerik. Edozelan be, guk beteranotasuna indartu gura izan dogu taldean eta horregaitik ez dogu gazterik igon. Aurten taldeak zer emon leikean ez dakigu eta gaur egun talde gaztea izanda, oraindino gazte gehiago sartzea ez jaku egokia otu. Alde horretatik, orain arte gauzak ez doguzala lar ondo egin pentsetan dot ze gazte asko pasau doguz eta pasa dan Tourrean larri ibili ginan, beteranoak lesinoakaz jota eta gazteak, barriz, emon behar daben maila edo neurria emon ezinik. Gauzak holan dirala, Dioni Galparsoro baino ez dogu fitxau, afizionatu mailan polito ibili dan txirrindularia. Taldearen benetako mailea non dagoan ikusi gura dogu aurten beteranotasunari eutsiz. 3. Julian Gorospe kirol zuzendariaren esanetan, aurtengo denporaldia gogorra izango da eta, beraz, gogoagaz eta ilusinoagaz ekin behar jako. Txirrindulariek eurek be igarriko dabe presinoa, izan be, gero eta gehiago eskatzen jake. Prozesinoa barrutik doa. Julianek eta biok txirrindulariak mentalizetan aparteko beharra egin dogu. Zer daukagun, zer datorren eta gauzak zelan egin behar doguzan aztertzen ibili gara ze gauzak egin leitekez ondo eta txarto urten baina txarto egiten badozuz ondo urtetea gatxa da. Guk ez deutsegu txirrindulariei presinorik erantsi gura izan baina aurtengo denporaldiaren ganeko kontuak argi eta garbi azaldu deutseguz. Aurten Frantziako Tourrean parte hartzea helburu nagusia da eta ez da erraza izango. Lau plaza baino ez dagoz eta zortzi bat talde lehian, besteak beste, igaz Tourrean 3. postua eskuratu eban Lampre taldea, AG2R, Phonak, Jean de la Tour, Domina Vacanze Elitron, Mario Cipolliniren taldea. Gu geu be kanpoan gagoz. Frantziako Tourrerako konbidapena jasotea hil ala bizikoa da ze 2004an amaituko jaku kontratua Euskaltelegaz eta kontratu barriztea negozietako nahitaezkoa izango da. Tourrerako konbidapena jaso ezean, leitekeana da Euskaltel 'hotzitzea'. Euskaltelegaz sano pozik gagoz eta jakin badakigu holako beste babesle bat topetea ezinezkoa izango dala. Beraz, karreratan burua erakusteko eta, ahal dala, etaparen bat irabazteko aparteko ahaleginak egingo doguz. 4. Igaz, Alberto Martinezek irabazi eban Criterium Internazionala Lance Amstrongen aurretik eta hori oso garrantzitsua izan zan Tourreko antolatzaileen konbidapena lortzeko. David Etxebarria tendinitisagaz jota dabil denporaldiaren hasieran baina Euskal Herriko Itzulirako eta Flecha Valona eta Liejarako ondo egotea espero da. Denporaldiari ekiteko Gorospek talde bi egin ditu eta emoten dau Unai Etxebarria, Mikel Artetxe eta Alberto Martinezen ardurea dala hasiera honetan lasterketak irabaztea. Bai. Denporaldiaren hasierarako 12 txirrindulari dagoz preparazinoaren aldetik aurreratuago eta geroagorako, barriz, beste 12. Hasieran astebeteko lasterketak dagoz eta horreetarako forma fisikoa arin hartzen daben txirrindulariak dagoz lehenengo taldean. Dana dala, argi dago maila apalagoan dabilzanak be espabilau behar dabela ze gurea talde beharra da; irabazi batek baino ez dau irabazten baina ganerakoen laguntzinoa be oso garrantzitsua da. 5. 1994an, Perurena eta Laka zuzendariekaz eta 180 miloe pezetako aurrekontuagaz jaio zan Euskadi Fundazinoa. Gaur egun, Euskaltel-Euskadiren aurrekontua 900 miloe pezeta ingurukoa da. Gauzak goitik behera aldatu dira. Bai. Aurtengo udan 10 urte egingo doguz eta orduko kontuak txiki geratu dira. Geldiro-geldiro joan gara gauzak egiten eta urteetan zehar amesa baino ez zana be lortu genduan, hau da, Frantziako Tourrean parte hartzea. Hori lortzeko Euskaltelen laguntzinoa ezinbestekoa izan da; alkarregaz egin dogu bidea: bakotxa bere arloan jakina, Euskadi Fundazinoak eta Euskaltel Enpreseak ia-ia batera egin dabe gora. Gaur egun estu gabilz, gure aurrekontuagaz Frantziako Tourrean burua erakustea ez da erraza; berbarako Beloki, Gonzalez de Galdeano anaiak eta Osa anaiak gure taldean izan beharko geunkez baina hori ez da posible, ezin deutsegu eskatzen dabena pagau. Guk geuk kantereari eutsiko deutsagu baina badakigu kanteratik datozenei eustea be ez dala bape erraza ze nabarmentzen eta burua erakusten hasten diranean, errepresentanteak eta enparauk tarteko, diru piloa mobiduten da. Guk ezin dogu burua galdu. 6. Gaur egun 24 txirrindulari dagoz taldean, gehienak bizkaitarrak (13), gipuzkoarrak (5), nafarrak (2), arabarrak (3) eta Asturiarra (1). Roberto Laiseka da hasieratik dagoan bakarra. Taldeak beti eutsi deutso bere filosofiari, hau da, bertoko txirrindulariak hartu eta eurekaz behar egiteari. Dana dala, beste kirol batzuetan lez, txirrindularitzan be fitxaketak eguneroko kontua dira. Euskaltel-Euskadik orain arteko bideari ekingo deutso aurrerantzean? Bai, duda barik. Hori bai, mundu guztiari ez jako txupetea ahoan ipini behar. Gure taldeak ez dauka zerikusirik ganerako taldeakaz; gure atzean herri oso bat dago eta filosofia horri derrigor eutsi behar deutsagu ze hori barik Euskadi izenak ez dauka zertan izan. Taldean bizkaitarrak dira gehienak eta horren arrazoia argia da. Gure lehenengo esponsorra Euskaltel da baina bigarrena Euskadi da eta horri eusten deutsagu Fundazinoaren 3000 bazkideei, enpresa desbardinei eta erakundeei esker; Araba eta Gipuzkoari aukerea emon jaken baina ez eben aitu 'Batzen gaituen taldea' dala gurea, Euskadi izenagaz bakarra. Bizkaiko Aldundiak hasiera-hasieratik bultzatu eban proiektu hau eta hiru kaja edo bankuen artean, BBK da laguntzinoa emoten dauen bakarra, hasieran Vital-Kutxak zeozertxu lagundu baeban be. 7. Oraintsura arte, profesionaletan euskal talde bakarra zan Euskaltel-Euskadi baina aurten Labarca2-Baque taldea sortu da. Konpetentziagaz, Euskaltel-Euskadik indarra galduko ete dau? Ez, ez, ez. Txirrindularitza mailan euskal talde bi egotea hoba izango da bakarra egotea baino. Talde bion artean errespetua behar da eta danon artean egitea euskal txirrindularitzearen alde. 8. Taldeak gaur egun 3000 bazkide inguru ditu baina Euskaltel lako etxe baten babesa nahitaezkoa da aurrera egiteko. Euskaltelegaz sinatutako kontratua datorren urtean amaituko da eta, kirol arloan, 18 txirrindulariri kontratua amaitzen jake aurten. Panorama eskasa. Kontratua barritzeko negoziazinoak edo babes aukera barriak aztertzen hasita zagoze? Euskaltelegaz sinatutako kontratua datorren urtean amaituko da eta oraingoz ez dot pausurik emon; Frantziako Tourrean parte hartzeko gonbidapena jaso ezkero, orduantxe inogaz baino lehen Euskaltelegaz hasiko gara kontratua barriztuteko aukerak aztertzen. Kontua ez dago erraz ze zoritxarrez Euskadi izenagaz batera euren publizidadea agertzea ez dabe gura izaten enpresa askok. Beste alde batetik, 18 txirrindulariri amaitzen jake kontratua eta badakit askok ez dabela salidarik izango eta askok urtebeterako sinatuko dabela. Beste talde batzuen eskaintzak be izango ditue batzuk mahai gainean. Hortik aparte, gazterik ezin da pasau ze gazteei derrigor egin behar jake pare bat urteko kontratua. 9. Euskadi-Fundazinoak 10 urte egingo ditu aurtengo udan. Zelako balantzea egiten dozu? Ezer baino lehen eskerrak emon gure 3000 bazkideei eta lagundu deuskuen guztiei, eurek barik ezinezkoa izango zalako proiektu hau. Lehen be esan dozu, kirol arloan Roberto Laiseka da hasieratik taldean dagoan txirrindulari bakarra baina proiektu honetan, neu naz geratzen nazan bakarra. Hamar urte horreetan gauza asko pasau dira, onak eta txarrak beharbada gehiago txarrak onak baino. Talde honetan mundu guztiak pentsetan dau eskubidea dauela eskua sartzeko eta hortik etorri dira alderik txarrenak. Momentu onak be asko izan dira, zelan ez. Hamar urte egin doguz burrukan eta beste hamar urte be aguantau geinkez, talde honen atzean herri bat dago eta herria pozik eukitea erraza ez bada be, ahal dogun guztia egingo dogu; hori bai, taldean gauzak beste modu baten planteau behar dira, honezkero hasita gagoz taldeari beste forma bat emoten. 10. Aurten Lance Amstrongek 5. Frantziako Tourra irabazi leike. Nor izan daiteke aurten amerikarraren arerio gogorrena? Igazko moduan ibilten bada, Armstrongek ez dau areriorik izango. Gero, izen asko aitatu leitekez: Beloki 2. eta 3. be geratu da eta kontuan hartzekoa da. Igor Gonzalez de Galdeano be bai eta burua asentetan badau Ulrich bera be ez dogu ahaztu behar. 11. Euskaltel-Euskadi aurten Tourrera joango ez balitz, taldearentzako porrota izango litzateke? Bai, bai, porrot handia. Azken bi urteotan ilusionau egin doguz bai zaletuak, bai Euskaltel eta bai ganerako etxe babesle guztiak eta orain ezin deutsegu hutsik egin. Euskaltelek ateak zabaldu euskuzan bere momentuan eta pozarren gagoz emondako laguntzinoagaitik baina babeslea pozik izateko taldea Tourrean egotea oinarrizkoa da, gero geroakoak; Euskadi izenagaz batera joateko beste etxe babesle bat topetea benetan gatxa izango litzateke; beste bide bat izan daiteke Euskadi egitea taldearen jaube baina horretarako Euskadiko gobernua eta erakundeak inplikau beharko litzatekez. Kontua da ze mundu guztia doala Euskaltelen eta ganerako erakundeen errapera esnea ataraten...
Euporia satelite txikia da (2 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik. Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak. Talde horretan sailkatutako sateliteak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak. AurkikuntzaAldatu Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2001eko abenduaren 11n hartutako irudiak aztertzean. Aurkikuntzaren berri 2002ko maiatzaren 16an eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera. IzendapenaAldatu Euporia satelite-izena mitologia grekoko Euporia pertsonaian du jatorria; Euporia horetako bat zen, Zeusen eta Temisen alaba. Hasieran, S/2001 J 10 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2001ean lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamargarren satelitea zela. Euporia behin betiko izena 2003ko abuztuaren 8an eman zitzaion, Jupiterren beste hamar sateliterekin batera.
Bezeroa ez bazara, kutxako ordutegia hau izango da: astearte eta ostegunetan, hilaren 6tik 24ra 08:15etik 11:00era (ABANCArekin adostuta jaulkitzaile publikoen tributuak ordaintzeko izan ezik, kasu horretan bezeroentzako daukan kutxa-ordutegi bera aplikatzen baitu). Gogoratu zure ohiko eragiketak eguneko 24 orduetan egin ditzakezula zure app-ean, banka elektronikoan edo gure kutxazainetan. Zer moduz hemendik? response Konta iezaguzu Partekatu: Beste pertsona batzuentzat interesgarria izan daitekela uste baduzu, mesedez, parteka ezazu haiekin.https://www.abanca.com/eu/oficinas/oficina/0369
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
Tolerantzia gainerako pertsonen ideiak, lehentasunak, pentsatzeko moduak edo portaerak onartzeko gaitasunari dagokio.[1] (Latinezko tolerantĭa dator hitza, eta horrek «onartzen duenaren nolakotasuna» esan nahi du). Kontzeptua XVI. mendearen amaieran sortu zen Frantzian, katolikoen eta protestanteen arteko erlijio-gerretan. Hasiera batean, Elizak funtsezkotzat jotzen ez zituen dogmaren puntuei buruz besteek duten iritziarekiko indulgentzia adieraziko luke. Hala, zentzu gutxiesgarriarekin jaio zen, errotik kendu ezin zena jasan behar baitzen. Terminoaren zentzu positiboa hurrengo mendean baieztatu zen John Locke eta Pierre Baylerekin, eta XVIII. mendeko Ilustrazioak bere funtsezko balioetako bat bihurtu zuen, beste sinesteen onarpenaren esanahiarekin.[2] Volkmar Kühn eskultorearen Für Toleranz lana, Alemaniako Gera hirian. Bestalde, gurea ez bezalako sinesmen edo erlijioak modu publikoan betetzen dituztenekiko ere bada tolerantzia. Beste pertsona batzuen ekintzak edo iritziak onartu eta aintzat hartzearekin zerikusia duen kontzeptua da, pertsona horiek norberarenak ez direnean edo sinesteen esparru pertsonalaren kontra daudenean. Tolerantzia oinarrizko balioa da harmonikoki eta bakean bizitzeko. Kontua ez da besteek esaten edo egiten dutena onartzea, baizik eta gizaki bakoitzaren banakotasuna eta desberdintasunak onartu eta onartzea. Tolerantzia kultura desberdinetako pertsonen, kredoen, etnien eta bizimoduen arteko bizikidetza onaren oinarria dela uste da.[2] OrokortasunakAldatu Maila indibidualean, egoera bat edo beste pertsona edo talde bat onartzeko gaitasuna da tolerantzia. Baina gizabanako guztiak ez dira gai toleranteak izateko. Norbanakoen tolerantzia pertsona batek bereak ez diren balioak adierazten dituenaren aurrean duen jarreran adieraziko da. Baita norberaren interesen kontrako edo hirugarrenen interesen kontrako egoera bidegabea onartzean ere. Horrek guztiak, jakina, besteei entzuteko eta haiek onartzeko gaitasuna dakar. Gizadiaren garai guztietan eta munduko leku guztietan izan da gizarte-portaera hori, bizikidetza ahalbidetzeko bitarteko gisa. Onartzen da, oro har, balioak eta arau kolektiboak botere politikoa eta gizarte-kontrola duen taldeak ezartzen dituela, eta, horren bidez, besteak beste, errespetu-maila ezartzen du, edo, alderantziz, pertsonak lortu nahi duen jazarpenaren intentsitatea, jarrera eta kontzeptu desberdinak edo arazotsuak adierazten baditu. ErreferentziakAldatu ↑ Tolerance-dictionary.com. . ↑ a b Tixier du Mesnil, Emmanuelle. (2019). «La tolérance andalouse a-t-elle existé?» L’Histoire (457): 66..
Zinemagile eta ekoizela da, eta Zazpi T’erdi ekoiztetxearen sortzailea. Hainbat film ekoiztu ditu bertan: “Nao Yik”, “Oírse”, “Ateak Zabalduz”, “La plaza de la música”, eta. Zuzendari moduan honako filmak zuzendu ditu: “Abuztua”, “Heroínas sem nome”, “Gure hitzak”… Bestalde, hainbat zinemaldi eta erakustaldien antolaketa batzordeetan ere parte hartzen du: LUPA Dokumentalen Mostra, MOTZ ekimena, etab. Lara Izagirre Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu zen, Ikus-entzunezko Komunikazioan. New York Film Academy eskolan jarraitu zituen ikasketak, eta horri esker, New York-eko Forensic Films ekoiztetxean lan egin zuen bi urtez kamera eta produkzio lanak burutuz. Ondoren, Bartzelonako ESCAC zinema eskolan gidoigintzako goi mailako ikasketak egin zituen. Bertan, Un otoño sin Berlín (2015) lanerako Eusko Jaurlaritzaren eskutik dirulaguntza lortu zuen. 2010ean, Gariza Produkzioak eratu zuen. Honi esker, hainbat ikus-entzunezko lan idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu. Ines Intxausti Bilboko dokumental eta laburmetrailen jaialdian hasi zuen bere ibilbide profesionala – egungo ZINEBI-n. Ibilbidea jaialdietan hasi bazuen ere, kazetaritzan lizentziatutako amorebietarrak, hainbat lan egin ditu gaur arte. Telebistan lan egiteaz gain, kritika ugari ere idatzitakoa da Intxausti. Hala ere, politikaren munduan ere muturra sartu izan du, Nafarroako herrixkabeteko zinegotzia izan baitzen. Horrez gain, Tabernaria erre izateak, ostalaritzaren bidez sukaldaritzaren ateak zabaldu zizkion. Bere hitzen arabera, Bilboko sukaldaritza asko gustatzen zaio, hiria bera beste. Berak dioen bezala, “kritikari batek errespetuzkoa eta umila izan behar du”.
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
Gipuzkoa oso antzinatik populatutako lurralde bat da eta historia luzea duena. Kokapen estrategikoa du mugan, itsasertzean, eta kokapen horrek oso zeregin garrantzitsua ekarri dio. Mendez mendeko eraikitako historiarekin gaur gure eskuetara iritsi den eta gure kultura ordezkatzen duen ondare bat osatu du: besteak beste, herrigune historikoak, jauregiak, dorretxeak, elizak, ermitak, burdinolak, baserriak, zubiak, presak, presa txikiak, errotak, karobiak, garbitokiak, saroiak, artzainen txabolak, gotorlekuak, lorategi historikoak, fabrika eta lantegiak, pilotalekuak, antzokiak, zinemak, azokak, hiri etxebizitzak, erretaulak edota organoak gure kultura oparotasunaren barnean dira. Oparotasun horretan ongi ordezkatuta daude ondare etnografikoa, itsas ondarea, industriala eta arkitektonikoa. Gure ondarearen elementu horien artean, badira duten balio historiko eta artistikoengatik berezi nabarmentzen direnak. Ondasun horiek Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak babestuta daude, ondasun kalifikatuen eta ondasun inbentariatuen kategoriarekin, eta gure aldetik modu berezian kudeatzekoak dira. Gure helburua, hain zuzen, interes bereziko ondasun horien nahiz iraganetik oinordetzan hartutako eta gure Lurraldearen egungo irudia osatzen duten gainerako elementuen kontserbazioa eta hedapena da. Araxes - Tolosa Laborde - Andoain Zelaa - Ezkio Itsaso Zelaa - Ezkio Itsaso Funtzioak eta jarduerak Partikular, elkarte edota administrazioek Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak babestutako ondasunetan egitea proposatzen dituzten obra-baimenen eskaerak kudeatzen ditugu. Modu horretan, eraikin horien gainean egin beharrezko obra edo esku-hartzeek horien mantenu, kontserbazio eta ikerketarako lagungarri izatea eta haietako balio kulturalak ez galtzea bermatzen dugu. Kultura Zuzendaritzak titulartasun publiko eta pribatuko ondare eraikia (Legeak babestutako ondasunak nahiz Lurraldearen intereserako edo tokiko intereseko ondasunak) kontsolidatu eta berrezartzeko urtero deitzen dituen diru-laguntzen eskaerak kudeatzen ditugu. Modu horretan, gure ondare mota hori kontsolidatu, zaindu, berreskuratu eta ikertzeko esku-hartzeak gauza daitezela sustatzen da. Sailak baimendutako esku-hartzeen jarraipena burutzen dugu eta, oro har, diruz lagundutako esku-hartze guztiena, aurkeztutako proiektuaren arabera egikaritzen direla bermatze aldera. Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 legeak babestutako ondarearen kontserbazioa bermatzeko ikuskapen lanak burutzen ditugu: obrak geldiarazteko, espedienteak, zehapen-espedienteak eta emergentziazko espedienteak bideratzea, premiak hala eskatzen duenean ofizioz jardunez. Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko txostenak egiten ditugu ondarearen kontserbazio alorrean, bide edo trenbide azpiegitura proiektuek edo elektrizitatea, ura edo komunikazioak hornitzeko instalazioek dagokion obraren eremuan dauden kultura ondasunak eta intereseko ondareak osorik errespeta ditzatela ziurtatzeko xedez. Hirigintza plangintzako tresna ezberdinen gaineko txostenak egiten ditugu (plan orokorrak, plan bereziak…) ondarea zaintzeko alorrean, ondarearen katalogoetan babestutako ondasunak eta interes kulturaleko ondasunak jaso daitezen eta plan horien zehaztapenak, esku-hartzeei dagokienez, bat etor daitezen eraikitako ondarearen balioekin. Aholku ematen diegu instituzio eta erakunde publiko zein pribatuen ondarea berrezarri eta kontserbatzeari dagokionez eta Aldundiko beste Sail batzuekin eta instituzioekin (Udalak eta Eusko Jaurlaritza) kolaboratzen dugu ondarezko edukia duten proiektuetan. Obren esku-hartze enblematikoak bultzatzen ditugu Sailetik bertatik, hala foru tituluduneko ondarearen gainean nola kontserbatzeko esku-hartze berezia eskatzen duten beste titulartasun batzuetako ondarearen gainean. Gure ondarearen ikerketa eta hedapena bultzatzen dugu alderdi horiek esku-hartzeko proiektuetan txertatuz nahiz ex profeso egindako proiektuekin: Ondarearen Europako Jardunaldiak: Ondarea Orain zikloa. Halaber, esparru honetan sortutako ezagutzarekin lotutako prestakuntza eta transmisioan kolaboratzen saiatzen gara ikastaroak edota hitzaldiak antolatuz: EHUko Udako Ikastaroak. Lurraldeko kultura eragileekin nahiz kanpokoarekin kolaboratzen dugu: Aranzadi Zientzia Elkartea; Arkeolan Fundazioa; J.M. Barandiaran Fundazioa; Albaola Elkartea. Halaber badira hitzarmenak Donostiako Elizbarrutiarekin (erlijiozko ondarearen kudeaketa), Euskadi eta Nafarroako Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin (aholkularitza eta lankidetza proiektuetan); Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Aldundiarekin (itsas ondarearen kudeaketa); Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailarekin (Euskadi Arkitektura institutoa) sinatuta. Ondarezko ondasunen azterlanak, ikerketak eta katalogoak hedatzen ditugu berezko argitalpen-ildo baten bitartez: Bertan bilduma eta Ondare Bilduma eta ondarearen gai espezifikoei buruzko web-orrialdeak eratuz (Gipuzkoako pintura murala; Gipuzkoako organoak…). Ondare historiko eta artistikoaren, nahiz arkeologikoaren katalogoa online eskaintzeko lanean dihardugu, ondarea kudeatzeko barnean erabiltzen dugun informatika-aplikazioa dutenak oinarri, eta horietako edukiak etengabe eguneratzen ditugu. Araudia 1. Euskal Autonomia Erkidegoko Legeria: 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa. https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/l/2019/05/09/6/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/ 306/1998 dekretua, azaroaren 10ekoa, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa, eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa. https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1998/11/10/306/dof/eus/html/ 306/1998 dekretua, azaroaren 10ekoa, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa, eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa. https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1998/11/10/306/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/ 342/1999 dekretua, urriaren 5ekoa, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzkoa. https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1999/10/05/342/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/ 2. Gutunak Eta Manifestuak: UNESCO, ICOMOS eta EUROPAKO KONTSEILUAREN Kultura Ondareari buruzko gomendioak, jarraibideak eta dokumentu teknikoak http://www.euskadi.eus/web01-a2kulond/es/contenidos/informacion/manifiestos_patrimonio/es_8658/es_indice.html
Dinamika horren bidez, zenbait unibertsitatek −besteak beste, EHU eta Deustuko Unibertsitatea− diziplina anitzeko taldeak osatu zituzten, hiria Garapen Jasangarriko 17 Helburuetara hurbilduko duten irtenbide berritzaileen diseinuari buruz hausnartzeko eta lan egiteko. Design Thinking eta Future Thinking-en gisako metodologien bitartez, Donostia hiri jasangarriagoa bihurtzen lagunduko duten irtenbide berritzaileak proposa ditzakegu. Saio honetan, Future Thinking metodologiaren bitartez, gure osasunari buruzko etorkizuneko ikuspegia proposatzen saiatzen gara. Etorkizunean nolakoa izango da zahartzaroa? Hausnarketa horiek gidari gisa erabil daitezke, hiriaren berrikuntzek irudikatzen dugun etorkizun horretara eraman gaitzaten. Saioan, etorkizuneko gure hirian zahartzaroa nolakoa izango den irudikatzen saiatu ginen, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen ikuspegitik. Ateratako ondorioak interesgarriak izan ziren. Ikasleek garrantzi berezia eman zioten elikadura osasuntsuari, ariketa egiteari, bizitza aktiboa izateari eta komunitate-bizitzari. Hona hemen talde batzuetako emaitzak: ETORKIZUN OSASUNTSUA KARTAK: Super aldaketa / Zahartzaro aktiboa / Mundu analogikoa / ParkeaKARTAK: Super aldaketa / Zahartzaro aktiboa / Mundu analogikoa / Parkea 2500ean gaude. Ikerlarien arabera, gehiago bizitzeko, teknologiak utzi, eta kirol asko egin behar dugu. Autoak albo batera utzi, eta autobusak, bizikletak, patineteak… erabili behar ditugu. Zaharrentzako parke bat proposatzen dute, aldatzeko armairuekin, bizikleten aparkalekuekin eta litxarreria osasungarriekin. BIZITZA NOMADA KARTAK: Jarraipena / Bizitza nomada / Mendekotasun aurreratua / Denda 2500ean gaude. Familian biziko gara, eta munduko gainerako biztanleekin teknologiaren bitartez izango ditugu harremanak. Berezitasuna da karabanetan biziko garela, batetik bestera mugitzeko, nahiz eta mendekotasunak izan. Karabanatik egingo dugu lan, eta dendetara joan ahal izango dugu erostera, edo, bestela, dendak gu gauden lekura etorriko zaizkigu. Euskadi Gaztearen eskutik, Etorkizunen Diseinurako ariketa bat egin genuen, ideiak proposatzeko eta irratiak gaur egun dituen erronkak ezagutzeko. Talent House-n bildutako gazteek ikus-entzunezko kontsumorako modu berriei eta, zehazki, irratiaren etorkizunari buruz hausnartu zuten. Egoitz Txurrukak aurkeztu zuen Euskadi Gazteak proposatutako erronka. Irratiaren barrunbeak erakutsi zizkien ikasleei, eta guztien artean, etorkizunean entzun nahiko luketen irratia eta irratia kontsumitzeko izango duten modua irudikatu ahal izan zuten.Egoitz Txurrukak aurkeztu zuen Euskadi Gazteak proposatutako erronka. Irratiaren barrunbeak erakutsi zizkien ikasleei, eta guztien artean, etorkizunean entzun nahiko luketen irratia eta irratia kontsumitzeko izango duten modua irudikatu ahal izan zuten. Hala, ideia interesgarriak atera ziren; horien artean, “underground” artistak ezagutzeko programa bereziak, musikarien beste alderdi batzuk ezagutzeko programak, genero musikalei buruzko programa bereziak, musikaren historiari buruzkoak…
Terminoa turkierazko yoğurt hitzetik dator, eta hau yoğurmak (“nahastu”) hitzetik, jogurta prestatzeko erabiltzen den metodoa adieraziz. Jogurta esnearen hartzidura bakteriarraren ondorioz ekoiztutako esneki bat da. Esneak daukan laktosa azukrearen hartziduraren ondorioz azido laktikoa sortzen da, eta hau esnearen proteinekin nahasten da, jogurtari bere zapore eta egitura berezia emanez. Jogurtak proteina, kaltzio, erriboflabina, B6 bitamina eta B12 bitamina asko dauka. Mahala jogurtak. 4 unitateko sortak. Jogurta ekoiztu ahal izateko, bakterio jakin batzuk eransten zaizkio esneari ingurune-baldintza kontrolatuen pean. Bakterioek laktosa hartzitu eta azido laktikoa ekoizten dute hondakin gisa. Azken produktu honek azidotasuna handitzen du eta, ondorioz, esnearen proteinak jalkin egiten dira, esnea mamituz. Oro har, bi bakterio-espezie edo gehiago sartzen dira esnean, hartzidura osoagoa izan dadin: Besteak beste, ondoko espezieak erabiltzen dira: Streptococcus thermophilus subsp. salivarius, L. bulgaricus, L. casei eta L. bifidus. Noiz sortu zen jogurta? Badirudi K. a. III. milurtekoan jadanik jogurta ekoizten zela hainbat kulturatan. Nekazaritza sortu baino lehenago kontsumitzen zela uste da. Gizatalde nomadek ahuntzaren larruz egindako poltsetan garraiatzen zuten esnea. Beroaren, esnearen eta larruaren arteko kontaktuaren ondorioz bakteria azidoak ugaritu eta esnea mamitu egiten zen hartziduraren bitartez. Esne hau kontsumitutakoan berriro esne freskoarekin betetzen zen poltsa bera behin eta berriro esnea hartzitzen zelarik.​ Lactobacillus bulgaricus y Streptococcus thermophilus motako bakterioak dira esnearen hartzidura bultzatzen dutenak eta K. a. 6.000 edo 7.000 urtean erabiltzen zutela uste da traziarrek , egungo Bulgaria[aipamena] herrialdean bizi zirenek. Ardiaren esnea hartzitzeko erabili zuten, ondorioz jogurta, gaztak eta antzekoak lortzeko. Hauek dira munduan lehenengo sortu ziren elikagai probiotikoak. Turkiatik Balkaniar Penintsulara zabaldu zen eta ondoren, inmunologiaren zientziaren sortzailea eta Nobel sariduna izan zen Iliá Méchnikov zientzialariak zahartzearen aurkari bikaintzat izendatu zuen jogurta.7​ Baserritar bulgariarren bizi-itxaropen luzearen erantzule zela adierazi zuen. Jogurtaren laktobaziloak osasunerako onak zirela defendatuz, jogurta Europa osoan jendarteratzeko ahaleginak egin zituen. Isaac Carasso enpresariak industrializatu zuen jogurtaren ekoizpena Bartzelonan hasiera eman zion negozio batean. Groupe Danone (“Daniel txikia”) bezala izendatu zuen bere semeari aipamena eginez. Estatu Batuetara zabaldu zen ondoren Dannon izenarekin. 1933. urtean fruta gehitutako jogurtak patentatu zituen Radlická Mlékárna esne etxeak Pragan.9 Mahala baserrian egindako jogurtak​ Mahalan daukagun esnea ahalik eta gutxien eraldatzen saiatzen dira, esnearen berezko gozotasuna eta zaporeak jogurtean ere dastatu ahal izateko. Behi esneari pasteurizazio preozesua burutu ostean, 42ºC inguruan dagoenean hartzigarri laktikoak gehitzen zaizkio. Tenperatura egokia da hartzigarriak modu azkarrean ugaltzeko eta jogurta eginda dagoenerako 100.000.000 bakterio baino gehiago egongo da bertan. Hartzigarri hauek giza esteetako floraren partaide izan daitezke, bertan izan ditzaketen onura guztiekin. Jogurta kristalezko ontzietan Esneak 4,6ko azidotasun maila duenean mamitzen hasiko da, esnearen laktosa galdu eta azido laktikoa sortzen hasiko delarik. Mahalan, ahalik eta azidotasun maila altuenean uzten dira jogurtak, horrela, esnearen zapore gozoa mantentzen jarraitzen bait dute. Ezaugarri honek ordea, jogurtak hauskorragoak eta zaurgarriagoak izatea ekartzen du eta oso garrantzitsua izango da ondorengo prozesuak zorroztasunez ematea, hozte katea ez moztea, alegia. Mami biguneko jogurtak lortuko dira, krematsuak eta esnearen gaina jogurtaren gain azalean kokatuko da, berezko joera naturalaren ondorioz. Zapore desberdinak dituzten jogurtak egiten dira Mahalan baina zaporea eta kolorea frutaren bidez ematen zaie eta ez lurrin industrialak eta koloratzaleak erabiliaz. Erabilitako frutak berez duen kolore eta zaporea dute jogurt hauek. Azalpen guzti hauen ondorioz, ideia bat egin dezakegu jogurtak noiztik elikatu izan gaituen konturatzeko. Hala eta guztiz ere, oraindik gaur egun, zapore eta ehundura berrien bila jarraitzen dugu eta berak izan ditzaken onurak ahalik eta kalitaterik onenean nola mantendu aztertzen. Jar dezagun bada egunean jogurt bat gure bizitzan. . . mahala2022-03-21T17:42:28+00:00 Mahala Baserria - 20491 Leaburu (Gipuzkoa) | Tel: 943 670 724 | info@mahala.eus | Lege oharra FacebookTwitter Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu. Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Zarautzen irailaren 2an ospatuko den Trikitilari Gazteen XL. Txapelketan parte hartzeko epea ireki da. Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Jaiak eta Ekitaldiak zinegotziaren esanetan: “Modelo Aretoan ospatuko dugu aurten, segurtasun eta higiene neurriak bermatze aldera. Pandemiaren aurka borrokan gabiltzan denboraldi honetan, euskal kulturari indarra ematen jarraitzea beharrezkoa da”. Txapelketan maila bakarra izango da: Soinujole eta pandero-jotzaileek 20 urte bete gabe izango dituzte txapelketa egunean. Parte hartzaileek 4 pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina. Janzkera tradizionalaren ezaugarriak mantendu beharko dira eta gehienez zortzi bikotek parte hartu ahal izango dute. Bikote gehiagok izena ematen badute, kanporaketa bat antolatuko da. Hainbat sari egongo dira: Bikote irabazlearentzat 250 euro, txapela eta trofeoa. Bigarren bikotearentzat, 175 euro, eta herriko bikoteren bat egonez gero, sari berezia izango lukete. Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 70 euroko dieta bat izango dute eta kanporaketa gainditu ez dutenek 50 eurokoa. Izena eman daiteke abuztuaren 26a baino lehen Zarauzko Udaleko Jaiak eta Ekitaldiak departamentuan (Kale Nagusia 30) 943005119 telefonoaren bidez edo jaiak@zarautz.eus helbidea erabiliz.
Badira 25 urte baino gehiago Deustun Euskal Ezkontza antolatzen duela Mikeldi dantza taldeak eta aurtengoak badu data: martxoaren 15a. Euskal Ezkontza antolatzeko proposamena Matxintxuko irakasle eta zuzendari ohia zen Luxie azkoitiarrak luzatu zion Mikeldi Dantza Taldeko garaiko irakasle zenari, Edurne Kortazarri. Lehen antzezlan hura, duela 25 urte baino gehiago egin zena, hiru urterik behin errepikatzen saiatu da Mikeldi. Deustuko hainbat talde eta herritarrei luzatzen diete beti ospakizunean parte hartzeko gonbita, eta aurten ere helburua auzoko hainbat alorreko jendeak parte-hartzea da. Antzinako euskal ezkontza antzezten dute eta ahalegin berezia egiten dute orduko itxura errespetatzen. Handik datoz pertsonaien antzinako arropak, idiak eta gurdia, ezkongaientzako opariz, maindire, sukalderako tresneriaz betetzen dutena. Zenbat eta beteago, orduan eta aberatsagoak ziren ezkongaiak eta zenbat eta gurdi gehiago, orduan eta aberatsago ere. Deustun erdi-mailako familia jokatzen dute gurdi bakar batekin. Antzezlana antolatzeak aurretiazko ikerketa lana dakar eta, adibidez, garaiko benetako ezkongaien izenak Derioko Erregistro Zibilean bilatu zituzten. Mikeldik eginiko azken ikerketan, 1879ko Guillermo Achaerandio Arteche eta Concepción Donata Basabe Marcaida ezkongaiak aukeratu zituen ezkontzarako. Achaerandio sondikarra zen eta 24 urte zituen Deustura ezkondu zenean. Basabe Deustuko etxekoandrea zen, ordea. Euskal jantziei buruzko liburuetan murgildu dira dantza-taldekoak XIX. mendeko amaierako janzkera ikertzeko asmoz. Aukeratutako sasoiko arropen patroiak atera eta jostunei egitea proposatu zieten orain urte batzuk. Horrek taldeari dirua aurreztea eta inbertsio garrantzitsua egitea ekarri zion. Pertsonaia asko daude antzezlanean, jantzi beste: ezkongaiak, senarraren gurasoak, emaztearen gurasoak, alkatea, apaiza, eliz mutila, notarioa, mediku gizona eta emaztea, indianoak, inudea, argazkilaria, andereñoa eta jostunak, besteak beste. Ezkondu aurretik, ezkongaiek, gurasoekin batera, ezkontza-hitzarmenaren notario-idazkia (kontratua) sinatzen zuten notarioaren aurrean. Orduan ere, neskaren lagunek ezkontza-opariak etxe berrira eramaten zizkioten, ez bazituzten gurdian bertan uzten. Aurtengo Euskal Ezkontza martxoaren 15ean izango da 12:00etan Done Petri plazan. Bertan, gurdia apaindu eta beteko dute. Ezkongaiak prest daudenean, Deustuko kaleetan kalejiraz aterako dira musikarien doinuaz lagunduta. Bidean, geldialdi pare bat egingo dituzte dantzaldiari eta abesbatzari tartea utziz, Deustuko Kantugintza taldearen eskutik. Amaieran, azken dantzaldia, bertsoak kantatu eta antzezlana jokatuko dute plazan. Notarioaren aurreko idazkia irakurri eta, bukaeran, brindisa eta talde argazkia egingo dituzte.
Arrakasta handiz eta giro bikainean egin da asteburuan Valentzia hirian Valentziako Euskara Ikasleen I. Topaketa 2022/12/01 Diasporari loturako Jalgi Hadi Mundura elkartea “Hitzetatik haratago” liburuarekin partaide Durangoko Azokan 2022/11/29 Montevideoko Eusko Indarra dantza taldeak 40 urte bete ditu eta jendearengana bildu nahirik ari da ospatzen 2022/11/29 Mallorcako Artea Euskal Etxeak Anne Lukinen kontzertu batekin ospatuko ditu Nafarroaren eta Euskararen Eguna 2022/11/28 Janari standa eta elkarteko heldu eta txikien dantza taldeak Rosarioko Nafar Etxearen ordezkari hiriko 38. Gizatalde Jaian
Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos, EI-SEV izaera pribatuko Erakunde zientifiko-kultural bat da, 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko. Onartu Konfiguratu Cookieen kustomizazioa Cookies Analytics Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez. Sare sozialetan partekatzeko cookieak Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.
Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu. Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik. Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz. Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek. Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
Orain gutxi hasi dira bertsoeskolan eta saio bat antolatzeko beharra ikusten dute jada. Anek galderak besterik ez ditu. 2021-02-25 Arrasate Hiru ikuspegi eta bakoitzari bertso bat: - Miresten duzu norbaiti buruzkoa. -Zure burua nola ikusten duzun egun. - zuri segika datozenentzat. 2021-02-25 Arrasate Maiderrek ez du etxera joan nahi bere bi alabekin kokoteraino dagoelako eta Alaiak ez du etxean inor zain.
Bilaketa aurreratua lehendabizi bisitatzerakoan bilaketa eremu ezberdinak azaltzen dira. Eremu bakoitzean bilaketa terminoak sar daitezke Bilaketa eragileak onartuta daude. Eremu bakoitzarekin batera zerrenda bat dator; horren bidez, bilatzen ari diren datu motak zehaztu daitezke (izenburua, egilea, etab.). Bilaketa aurreratuan, beharren araberako bilaketa motak konbinatu eta doitu daitezke. "Bat dator" parametroarekin bilaketa eremu ezberdinen arteko harremana zehaztu daiteke. Termino GUZTIEKIN bat dator - Bilaketak soilik bilaketa eremu guztiekin bat datozen emaitzak itzultzen ditu (AND boolearrari dagokio). EDOZEIN terminorekin bat dator- Bilaketak gutxienez bilaketa eremu bat duen edozein emaitza erakusten du (OR boolearrari dagokio). EZEIN terminorekin bat dator - Bilaketak emaitzak guztiak itzultzen ditu, bilaketa eremuetan sartutako terminoak dituztenak salbu (NOT boolearrari dagokio). "Bilaketa eremuak gehitu" botoiarekin inprimakiari bilaketa eremu gehiago gehitzen zaizkio. Beharrezkoa den bilaketa eremu kopurua erabil daiteke. Bilaketa taldeak Bilaketa konplexuentzat bilaketa eremuen multzo bakarra eskasa izan daiteke. Adibidez, pentsa Txina edo Indiako historiari buruzko dokumentuak bilatu nahi direla. "Termino GUZTIAK"parametroarekin Txina, India eta Historia terminoak erabilita, bilaketak soilik itzultzen ditu Txinako eta Indiako historiari buruzko iturriak. "EDOZEIN termino" parametroak Historiari edo Txinari edo Indiari buruzko dokumentuak itzultzen ditu- ez nahitaez Txinako eta Indiako historiari buruzkoak. "Bilaketa taldeak" aukerak bilaketa eremu talde askotako bilaketak egitea onartzen du. Bilaketa talde bat gehituz, eremu talde berri bat irekitzen da.Nahi ez diren taldeak ezabatzeko, "Bilaketa taldea ezabatu" botoia sakatu.Horretaz gain, bilaketa taldeen eta EDOZEIN termino, termino GUZTIAK edo EZEIN termino parametroekin izandako kointzidentzia kudeatu daiteke. Aurretik aipatutako adibideak honelako konponbidea eman dezake: Lehendabiziko bilaketa taldean sartu "India" eta "Txina" hitzak sartu eta aukeratu "EDOZEIN termino" parametroa.
Gizarteko pertsona gehienei ireki asmoz, eta guztion komunikazio moduak berdinak ez direla kontuan hartuta, erakusketa iraunkorrean, museoak bere erakusketa iraunkorra moldatu du. Ahotsez eta idatziz eskaintzen diren hainbat azalpen nagusi, keinu hizkuntzara egokitu ditugu ARANSGI Elkartearekin -Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartearekin- eta Ander Bedialaunetarekin elkarlanean. Horrela, bideoetan, keinu hizkuntzaz azalpenak ematen dituen gida bat erantsi da, eta irudi berri horiek ikus ditzake eskaintzen diren hizkuntzen artean hori aukeratzen bdu. Bestalde, museoan bertan, hainbat material osagarri sortu eta ezarri ditugu, bisitariak aukera hau balia dezakeela jakin dezan. Gainera, Bergarako Udalean interprete zerbitzua eska daiteke. Beraz, bi aukera daude: bisitari bakoitzak bisita bere kabuz egitea (eta bideoak ikusi azalpenak jasotzeko), edo, bisita gidatua erreserbatu eta interpretea eskatu zure bisita aberatsagoa izan dadin. Zeinu hizkuntzako interpretea nola eskatu jakiteko, sakatu hemen. ‹ The main site: Errekalde Palace and its architecture up The Royal Seminary of Bergara: an innovative force ›
Haur Hezkuntza ikasleekin erabiltzen dugun pedagogia berritzailea da. Haurraren garapen integrala sustatzea helburu izanik, ikasleak ikaskuntzaren erdigunean kokatzen ditugu. Espazioari garrantzi handia ematen diogu; hori horrela, ikasleei segurtasun fisiko zein emozionala eskaintzen dien giroa sortzen saiatzen gara. Horrez gain, inguratzen gaituenak ere badu bere isla eskolan, ingurunearekiko elkarrekintzari esker norberak bere ezagutza eraikitzeko aukera baitauka. Eskolako pedagogia proiektua aurrera eraman ahal izateko, ordutegi malguaren aldeko apustua egin dugu. Euskara ere hezkuntzaren erdigunean kokatzen dugu. Eguneroko egoera errealetan euskararen erabilera sustatze aldera, hizkuntza era komunikatiboan lantzen dugu, ahozkotasunaari berebiziki garrantzia eskainita. Eskola parte-hartzailean sinesten dugu; izan ere, familiekin elkarlanean oinarritutako giroaren baitan parte-hartzea oso baliagarri eta aberasgarria da. Lehenengo zikloa Adinarekin loturiko hainbat ohitura finkatzearekin bat, progresiboki taldeko bizitzara egokitzea da ziklo honetako helburuetako bat. Horrez gain, gaitasun fisiko eta komunikatiboetan aurrera egitean jartzen dugu arreta; izan ere, pixkanaka-pixkanaka motrizitatea garatzen eta ahozkotasuna hobetzen saiatu behar dira haurrak. Bigarren zikloa Lehenengo zikloari jarraipena ematen bazaio ere, 2. etapa honetako helburuak bestelakoak dira: eguneroko bizitzako problematikei aurre egiteko autonomia garatzea, inguruarekiko interesa sorraraztea, besteekiko errespetua indartzea, irudi positiboa eraikitzen laguntzea, egoera formal zein ez-formaletan euskararen erabilera sustatzea, ahozkotasunari garrantzia handia emanda. Accesibilidad RSS Contacto © San Martin Agirre Telefonoa: 943762147 Telefonoa: 943769996 Telefonoa: 688666943 Fax: 943769981 sanmartinagirre012265@gmail.com
Izen ematean plazak gaindituz gero, zozketa publikoa egingo da martxoaren 29an goizeko 10etan kultura bulegoan. Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa izango dute 6 matrikula baino gutxigoko taldeak bertan behera geratuko dira. Hobariak, iruran erroldatutakoentzat bakarrik: Familia ugari agiria, gazte txartela, langabeziako agiria, erretiratu agiria %20ko deskontua aplikatuko zaie (agiria aurkeztea beharrezkoa da). %85 edo gehiagoko ezintasuna dutenek diru laguntza jaso nahi badute “aurrez izena ematea: ezinduentzako diru-laguntzak” agiria bete beharko dute udaletxean. Trinketeko bazkideek kirol ikastaroetan %10eko deskontua izango dute (bazkidetza hobaria kirol jardueratan bakarri izango da).
Konpainiak: POK eta Theatre du Rivage. Zuzendaritza: Pascale Daniel-Lacombe. Musika: Pascal Gaigne. Lekua: Egiako Gazteszena (Donostia). Eguna: Uztailak 15 Jakingura handiz hurbildu nintzen POK produkzioek eta Théâtre du Rivagek elkarlanean sortutako Solisterrae ikustera. Donostiako Antzerki Feriako azken txanpa zen eta aurreko egunetako lan batzuen makaltasuna ikusita, nolabaiteko esperantza nuen estreinaldi honetan, batez ere kontuan izanda iazko udazkenean POK-ek Théâtre des Chimères-ekin sortutako Kaukasiar kreazko borobila-ren bikaintasuna. Baina orduko hura ez zen izan Ipar eta Hegoaldearen arteko antzerki kolaborazio bakarra, sasoi berean Batekmila ekoizpen diskutigarria plazaratu zelako Luhusoko aretoan. Produktu hartako alderik baliotsuenak Théâtre du Rivageren esku zeuden zati antzeztuak izan ziren, eta orduan ere Hegoaldeko zenbait antzezlek jardun zuten Pascale Daniel-Lacomberen zuzendaritzapean. Solisterrae-ren jatorrizko ideia Pascal Gaigneren musika eszenaratzea izan da, eta horrek nortasun berezia ematen dio lanari, eszena gainean ikusiko dugunak ez duelako parekotasunik ohiko antzezlanekin. Horrela izanik, pertsonaia oniriko sorta batek, berbaldi solteek -gaztelaniaz eta frantsesez- eta egoera surrealistek beteko dute agertokia, konpositoreak sortutako musika-pasarteak hala edo nola irudikatuz. Ikusten denez, muntaia eremu interesgarri baina arriskatu batetik abiatzen da eta niri zalantza batzuk sortu zaizkit emanaldian zehar, zeren eta badirudi Gaigneren musika bikainak atmosferak sortu baino gehiago paisaia zehatzak deskribatzen dituela, oso era zatikatuan gainera, eta hori oztopo gaindiezina izan dela produktu eszeniko guztiz erakargarria eraikitzerakoan. Taula gaineko koadro solte ugariei nolabaiteko lotura emateko pertsonaia pare bat prestatu ditu zuzendariak. Biak goitik jaisten dira hasieran eta leku beretik desagertuko dira amaieran, mundu honetakoak ez balira bezala. Haietariko bat pianista da eta besteak eszena etengabe zeharkatzen duten pertsonaiak behatzen ditu, keinu zama nabariarekin gehienetan, nahiz eta bere zeregin argumentala guztiz lausotua den. Annie Onchalok diseinatutako eremu eszenikoa ere aho biko ezpata da, behegaineko hiru mendixkek eta atzeko egitura metalikoak finkotasun handia ematen diotelako paisaiari, ikusleen irudimenaren askatasuna ezinbestean mugatuz. Proposamena, dena den, bertan zeuden ikusle askoren gustukoa izan zen, baina aldi berean argi dago esandako arazoek eta emanaldiaren gehiegizko luzerak asko apaldu zutela proiektu polit honen distira.
Lege-abisu honek (aurrerantzean «lege-abisua») IKASLAN BIZKAIAren (egoitza soziala PAJARES, 34, SANTURTZI, 48980, BIZKAIA eta IFK zk. G48818371) www.ikaslanbizkaia.eus Interneteko atariko (aurrerantzean «webgunea») zerbitzuaren erabilera erregulatzen du. Legeria Oro har, IKASLAN BIZKAIAren eta bere webguneko zerbitzu elektronikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren pean daude. Sinatzaileek beren-beregi egiten diote uko izan lezaketen foruari, eta SANTURTZIKO epaitegi eta auzitegietara jotzeko konpromisoa hatzen dute kontratuaren baldintza hauen inguruko interpretazioan edo egikaritzean sortu litezkeen eztabaidak konpontzeko. Edukia eta erabilera Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du webgune hau erabiltzeak ez dakarrela inola ere IKASLAN BIZKAIArekin merkataritza-harreman bati hasiera ematerik. Webgunearen titularra ez da identifikatzen kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea izango du aurre-abisurik gabe webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko; horrez gain, webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, eta baita eduki eta zerbitzu horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo lokalizatzeko modua aldatu ere. Jabetza intelektuala eta industriala Webgunetako edukia, diseinu grafikoa eta kodeak IKASLAN BIZKAIAren jabetza intelektualekoak dira; horrenbestez, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki jakinaraztea, aldatzea edo webguneetako edukiarekin egin daitekeen beste edozein moldaketa egitea, iturriak aitortuz ere ez, IKASLAN BIZKAIAren idatzizko baimena izatekotan izan ezik. Enpresaren webguneetako edukietan ageri diren merkataritza-izenak, markak edo edozein motatako ikurrak beren jabeenak dira, eta legez babestuta daude. Loturak (estekak) IKASLAN BIZKAIAren webguneetan dauden loturen (esteken) xedea informazioa ematea da, eta ez da inola ere lotura horiek proposatzea, gomendatzea edo horiek ikusteko gonbita egitea. Konfidentzialtasuna eta datuen babesa 2016ko apirilaren 27ko DBEOak aurreikusitakoari jarraikiz, IKASLAN BIZKAIAk erabiltzaileari jakinarazten dio IKASLAN BIZKAIAk berarentzat eta bere ardurapean sortutako datu pertsonalen tratamendu automatizatua darabilela erabiltzailearekiko duen harremana mantendu eta kudeatzeko lanak egin eta informazioa emateko. Honako baldintza orokor hauek onartzerakoan, erabiltzaileak ezinbesteko zenbait datu eman beharko dizkio IKASLAN BIZKAIAri, hark bere zerbitzuak eman ahal izateko. Fitxategi- eta formulario-erregistroa Erregistro-formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzu atzitu eta gozatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuen babeserako politika hau ez onartzen ez bada, ezin izango da datu pertsonalak behar dituzten eskaintzetan izena eman, erregistratu edo horietan parte hartu. 2016ko apirilaren 27ko DBEOan aurreikusitakoari jarraikiz, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzerakoan emandako datuak IKASLAN BIZKAIAren (IFK zk. G48818371, egoitza PAJARES 34, SANTURTZI, 48980, BIZKAIA) titulartasuneko fitxategi batean gehituko direla. Bertan, dagozkion neurriak ezarri dira. Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna Erabiltzailea da emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarra, eta IKASLAN BIZKAIAK ez du horren gaineko erantzukizunik izango. Erabiltzaileak izango dira emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatzeko arduradun eta erantzule, eta datu horiek eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emateko konpromisoa hartzen du erregistro edo izen-emate fitxategian. IKASLAN BIZKAIAk ez du erantzukizunik izango berak sortu ez dituen edo hirugarrenek eman dituzten informazioei dagokienez; horrenbestez, ez du inongo erantzukizunik izango informazio hori erabiltzetik sortu litezkeen kalte hipotetikoen inguruan. IKASLAN BIZKAIAk bere webguneetan dagoen informazioa eguneratu, moldatu edo kentzeko eskubidea izango du, bai eta informazio hori mugatu edo sarbidea debekatzeko ere. IKASLAN BIZKAIA salbuetsita egongo da IKASLAN BIZKAIAk emandako baina hirugarrenek sortutako informazioan dauden akatsak, hutsak edo omisioak direla medio erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galeretatik. Xedeak Xedea IKASLAN BIZKAIAk erabiltzailearekiko duen harremana mantentzea eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere. Adingabeak Gure zerbitzuetako batzuk espezifikoki adingabeei zuzenduta egongo balira, IKASLAN BIZKAIAk gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du datuak jasotzeko edo, hala balegokio, datu horien tratamendu automatizatua egiteko. Hirugarrenei datuak ematea IKASLAN BIZKAIAk ez die hirugarrenei erabiltzaileen daturik lagako. Datuen atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak gauzatzea (IkasEnplegu lan poltsa) Zure komunikazioak bideratzeko aukera izango duzu, eta zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko eskubideak gauzatzeko, bidali mezu bat www.ikaslanbizkaia.com Interneteko helbidera, mezu elektroniko bat dpd@ikaslan.net helbidera edo posta arruntaz: IKASLAN BIZKAIA, Erref. DBEO, PAJARES 34, SANTURTZI, 48980, BIZKAIAra. Aipatutako eskubide horiek gauzatu ahal izateko, zure nortasuna egiaztatzen duen Nortasun Agiri Nazionalaren edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein agiriren fotokopia helarazi beharko diozu IKASLAN BIZKAIAri. Dena den, webgunean bertan ere egin daiteke datuen aldaketa edo zuzenketa, horretarako aldez aurretik zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuta. Segurtasun-neurriak IKASLAN BIZKAIAk legeak izaera pertsonaleko datuak babesteko ezartzen dituen maila guztietako neurriak hartu ditu, eta, horrez gain, beste bitarteko eta neurri tekniko osagarri batzuk instalatzen saiatzen da IKASLAN BIZKAIAri emandako datuak galtzea, era desegokian erabiltzea, baimenik gabe erabiltzea eta lapurtzea saihesteko. Horrenbestez, IKASLAN BIZKAIA ez da datuen interferentziengatik, omisioengatik, etendurengatik, birus informatikoengatik, telefono-matxurengatik edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioagatik gerta litezkeen kalte eta galeren erantzule izango, baldin eta IKASLAN BIZKAIAren borondateaz besteko kausengatik gertatzen baldin badira; era berean, ez da telefono-lineen, datu-prozesu zentroen, Interneteko sistemaren edo beste sistema elektroniko batzuen matxura edo gainkargengatik edo IKASLAN BIZKAIAren kontroletik kanpoko esku-hartzeak egiten dituzten hirugarrenengatik sortu litezkeen kalte eta galeren erantzule izango. Hala ere, erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla saihestezinak. Onarpena eta baimena Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesaren inguruko informazioa jaso duela, eta, horrenbestez, IKASLAN BIZKAIAk datu horiek era automatizatuan tratatzea onartu eta horretarako baimena ematen duela, betiere honako datu pertsonalen babeserako politika honetan jasotako forma eta xedeekin. Atariak eskainitako zerbitzuetako batzuek datu pertsonalen babeserako aurreikuspen espezifikoak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete.
www.euskadi.eus izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka. EAEko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena. Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, EAEko Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik. Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara. Pribatutasuna Interesatuak ematen dituen datuak, bakar bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako. Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada. Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
Teknologiak Errenteriaren historian izan duen rola aztertzeko jardunaldia antolatu dute. Iraganaz hausnartuta, herri bizigarriak eraikitzeko gakoak emango dituzte. 2020, urriak 02 Albisteak, gipuzkoa, Gizartea 614 Ikerne Zarate Humanitate digitalak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da hilaren 10ean UEU Udako Euskal Unibertsitateak eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatu duten Errenteria 700 urte: herria eta teknologia jardunaldiaren bidez. Teknologia sortzen, erabiltzen eta eraldatzen doan heinean, izakia bera ere eraldatzen ote doan aztertzea dute egiteko nagusietako bat humanitate digitalek, beste askoren artean. Jardunaldien itzaletik ariko da Xabier Landabidea ikerlari, irakasle eta UEUko kidea; hura izan da Errenteriak hartuko duen jardunaldiaren sustatzaileetako bat. “Errenteriak bere historia luzean zehar bizi izan dituen eraldaketa teknologiko eta sozial handien gaineko hausnarketa zabalduko dugu, nondik gatozen, nor garen eta bereziki etorkizunean izan nahi dugunaren inguruan elkarrekin hausnartzeko”, azaldu du Landabideak. Aurtengo apirilean bete dira 700 urte Errenteria hiribildu gisa eratu zenetik, eta urteurrena herriaren historia orainarekin eta etorkizunarekin lotzeko aukera paregabea dela dio ikerlariak. Atzera begiratzea proposatu du: “Mundu guztia dago etengabe obsesionatuta berrikuntzarekin, ahalik eta modernoena izateko lasterketa ero xamarrean, eta batzuetan modernoena atzera begiratzea da, gure historiari erreparatzea”. Alde horretatik, Errenteria “oso leku interesgarria” dela uste du Landabideak: “700 urte horietan eraldaketa teknologiko sakon eta handien protagonista izan da herria. Errenteriari begiratu eta historian zer gertatu zaion kontatuko dute jardunaldietan parte hartuko duten punta-puntako adituek”. Hiru hitzaldi emango dituzte lau adituk: Lourdes Odriozola eta Miguel Barcenilla historialariek, eta Maitena Urretabizkaia eta Beñat Irasuegi TEKS sareko kideek. Teknologia libreen eta ekonomia sozial eraldatzailearen arloan lan egiten duten enpresa eta kooperatiben sarea da TEKS, behar komunei alternatiba komunak eskaintzeko elkarlanerako espazioa. Edukia Lehenengo bi hizlariek udalerriaren bi une historikori erantzungo diote euren hitzaldiekin: itsas industria XVI. eta XVIII. urteen artean, batetik, eta lehen industrializazioa, bestetik. Gainerako biak, berriz, orainalditik abiatuta etorkizunari begira jarriko dira, eta herri bizigarriak eraikitzeko gakoak emango dituzte. Teknologia digitalek herriak bizigarriago egiten ote dituzten jardunaldian bertan erantzungo dute TEKS sareko Beñat Irasuegik eta Maitena Urretabizkaiak, eta Xabier Landabideak usaintzen du haiek esango dutena: “Uste dut esango digutela teknologia ez dela ez ona ezta txarra ere, ez dugula ez alde ez kontra egon behar. Umberto Ecok planteatu zuen bi tipo ideal zeudela: apokaliptikoak eta integratuak. Apokaliptikoek pentsatzen dute teknologiak guztia okerrera eramango duela: kontrola, monopolioen ugaritzea, boteretsuek kontrol handiagoa eta ez boteretsuek gutxiago izatea. Integratuek, berriz, teknologiak gure arazo guztiak konponduko dituela diote”. Integrazioaren alde jarri du balantza Landabidea ikerlariak. “Aukera egote hutsak ez du bermatuko horiek zuzen erabiliko ditugunik; modu egokian erabiltzen asmatzea da gakoa. Bide horretatik arituko dira Irasuegi eta Urretabizkaia; teknologia digitalak geuk sor ditzakegula, geuk asmatu nahi ditugun herriak eta nahi ditugun bizitzak eraikitzeko”. Torrekuako ikerketa gunea Jardunaldien oinarrian, UEUk eta Errenteriako Udalak duten lankidetza hitzarmena dago. Horren barruan, orain urtebete abian jarri zuten Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea, Torrekua eraikinean. Humanitate digitalak Euskal Herriko perspektibatik mahai gainean jartzea du helburu gune horrek, baina helburu berritzaileagoa ere baduela dio ikerlariak: “Ohituta gaude unibertsitateak bere kabuz lan egin dezan, artikuluak eta ekarpenak zirkulu itxietan egin ditzan. Ideien zirkulazioa nahikoa endogamikoa izaten da, eta Errenteriako ikerketa gunean muga horiek eraitsi nahi ditugu. Akademia administrazio publikoarekin eta sare produktibo-kooperatibo, enpresarial lokal eta nazionalarekin harremanetan jartzea da asmoa. Agente ezberdinekin lan egingo dugula da guneak eskaintzen duen elementu zirikatzaileena eta interesgarriena; egunerokoan joko eremu ezberdinetan ari garen eragileak gonbidatu nahi ditugu eztabaidara”. Ikerketa gune horren lehen ekitaldi publikoa izango da urriaren 10eko jardunaldia, baina ez bakarra. Abenduan Humanitate digitalak Euskal Herritik jardunaldia egingo dute Errenteriako Merkatuzar aretoan. Ohikoak diren kongresu akademikoez aldendu eta askotariko eragileak gonbidatuko dituzte topaketa horretara, elkarrekin hausnartzeko. “Arte ederretan ari direnekin, enpresekin, sorkuntza lantzen dutenekin, ikus-entzunezko sarean konpartitzeko plataformak sortzen dituztenekin aritu nahi dugu”, zehaztu du Landabideak.
beatbox bertsoa breakdance edukiak eukarabentura2019 hiphop IñakiViñaspre inpromisazioa rap tailerrak Iñaki Viñaspre: “Euskaraz eta gozatzen pasatu zuten tarte baten oroitzapena gorde dezaten nahiko nuke” 2019-05-08 Gehiago irakurri Iñaki Viñaspre (Abetxuko, 1984) aurtengo Arabako Bertso Txapelketako irabazleak jzioquitarrentzako (eta batez ere eurekin) inprobisazio tailer bat gidatuko du uztailaren 14an Araian….
Gaurko sarreran dirua bidaltzeko eta eskatzeko modurik errazenaz, azkarrenenaz eta kosturik gabe erabili dezakegun zerbitzuaz hitz egingo dizuegu: Bizum -az halaber. Ziur aski azkenaldian behin baino gehiagotan entzungo zenuen “Bizum bat egingo dizut” esaldia, ba gaur zer den argitzen saiatuko gara. Agian ere erabiltzen has gintezke. Baina, zer da Bizum bat? Azkenaldian pertsonen artean, oso ezaguna egin den dirua transferitzeko sistema bat dela esan genezake, batez ere erabiltzen erraza delako izan du hainbeste arrakasta. Esan genezake txartel konbentzionalak ordezkatzeko bidean dela. Bizum-ek mugikorraren bidez dirua berehala bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen digu, beti noski, gure bankuko gure aplikazioa erabiliz. Zenbait dendetan ere, erosketak Bizum erabiliz ordaindu ahal izango ditugu. Nola erabiltzen da Bizum? Bizumek berez ez du entitate propiorik, bera bakarrik ez da aplikazio bat. 2016an sortutako bankuaren aplikazioan txertatzen den zerbitzu bat da. 2021. urtean, 15 milioi erabiltzaile izatera iritsi zen. Gaur egun banku askok integratuta dute Bizum-en zerbitzua bere aplikazioan. Gure bankuak duen jakiteko galdetxea besterik ez dugu egin behar. Beraz, dirua bidali eta jaso ahal izango dugu, beti zerbitzua integratuta duten bankuetan kontua duen edozein pertsonarekin. Dena komisiorik gabe eta berehalakotasunez gainera, dirua momentua iristen zaio beste pertsonari. Gure gailutik dirua zuzenean bidali edo jaso ahal izateko, mugikorraren zenbakia funtsezkoa da: gure Bizum mugikorraren zenbakiarekin lotzen da. Beste pertsonari bateri dirua bidali edo eskatu nahi badiogu, bere mugikorraren zenbakia jakinda nahiko izango dugu, ez da beste daturik behar. Gainera pertsonak Bizum-a erabiltzen ez badu gonbidapen bat iristen zaio erabiltzen hasteko. Benetan sistema erraxa da. Gaur egun Bizum erabiltzeak ez dakar inolako kostu gehigarririk, bankuek ez dute kobratzen zerbitzua erabiltzeagatik. Ikusi duzuenez oso erraza da Bizum-ak egitea! Zure etxeko lasaitasunetik erosotasunez erosten eta ordaintzen ikasi nahi duzu? “Erosketak eta ordainketa seguruak Interneten” ikastaroan, horretan lagunduko dizuten ezagutzak eta trikimailuak eskuratuko dituzu.
Deialdiaren helburua da oinarria ezarri eta laguntza gazte langabeak kontratatzeko emandako arautu gabe edo gutxi lan erlazionatutako esperientzia euren maila lanpostu euskal enpresak, edo beste erakunde batzuek dituzten , beren enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, esperientzia profesionala erostearen bidez eta lan-txertaketa sendotzeko. Lan interesdunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin matrikulatu behar dute datu eguneratuak dituzten eta 30 urtetik beherako langabezian egon behar dute. Gazteentzako Berme Sistema erregistratutako pertsonak lehentasuna izango dute aukeraketa prozesuan. Lehen Aukera programan parte hartzeko prozedura 1 Konpainiak programa kontratatzeko planaren onarpena eskatuko du. Beharrezko txekeak egin ondoren, konpainiak diruz lagundutako dirulaguntza ematen du proposatutako postaren profilaren arabera. 2 Enpresak Lanbide Enplegu Bulegoaren bidez edo Entitate Laguntzaileak eskatuta, enplegurako eskaintza irekita eskatzen du onartutako posizioaren profilaren arabera. 3 Eskatzaileen Lanbide erregistratuta esaterako, eskaintza zabaldu adierazi baldintzak betetzen badituzte, erregistratu daiteke, eta hautaketa-prozesua egingo duten baldintzetan eskuineko hautagaia kontratatzeko amaituko parte konpainiak onartutako Lanbidez. Informazio gehiagorako, ikus webgune paragrafoan erreferentzia izango Lanbide aurkeztu lehen Aukera programa:http://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/informacion/lehen-aukera/
Pertsona polifazetikoa izan zen, inondik ere, Juan San Martin: arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa, euskaltzaina, idazlea... Arlo askotan ibili zela esatea gutxi esatea da. Are esanguratsuagoa da bere ekarpena kontuan hartzen bada bere formazio urteek frankismoaren lehen aldi estuarekin bat egiten zutela eta jorratu zituen arlo gehienetan autodidakta izan zela. Mendizaletasuna Eibarren bertan sortu zitzaion, bertako Club Deportibok antolatzen zituen txangoetan. Frankismo betean, 40ko eta 50eko hamarkadetan, halako mendi taldeek aterpe ematen zieten bestelako interesei ere, eta hortik hasi zen Euskal Herriari buruz idazten. Ingurumari horretatik iritsi zen Aranzadi Zientzia Elkartearekin lan egitera ere: espeleologian jardun zuen, koben esplorazioan eta katalogazioan. Mendizaletasunarekin lotuta, Jose Migel Barandiaranen eta Julio Caro Barojaren abaroan aritu zen, halaber, trikuharri, cromlech eta bestelako egitura arkeologikoen bila. Bide beretik iritsi zen etnografia lantzera: mendiko ibilbideetan ezagututako baserritarren eta artzainen bizimodua jasotzeko lan egin zuen, baita, etnografiaren zentzu zabalagoan, herri kantak, ipuinak eta esamoldeak ere. Literatur azterketara salto egin zuenean ere, ez zuen ikuspegi etnografiko hori ahaztu. Jada Euskaltzaindiko kide zela, Juan Antonio Mogelen bizitza eta lana aztertu zuenean, Peru Abarka-n agertzen ziren olen eta olagizonen bizimodua ere landu zuen San Martinek. Literatur ikerketarekin batera, sorkuntza bidean abiatu zen, hitz lauz (Euzko Gogoa, Karmel, Anaitasuna) zein poesian (Olerti-n, Otsalar ezizenarekin). Hain zuzen, Otsalarren poemagintza eta itzulpenak (Rilke, García Lorca, Brecht...) bereziki esanguratsuak izan ziren gerraosteko euskal literaturaren haizeberritzean. Zentzu horretan, 1969ko Uhin berri lanak erakusten duenez, idazle berriei leku egitea izan zuen asmo nagusi. Esanguratsua izan zen San Martinek bete zuen eragile papera Euskaltzaindian. Sartu berritan gerraosteko lehenengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa antolatzen lagundu zuen, 1958-1959 urteetan. Euskaltzaindian, ordea, arrastorik handiena euskara batuaren defentsan eta egonkortzean utzi zuela esan daiteke, duda handirik gabe. Idazkari lana bete zuen urteetan, batuaren inguruko eztabaida bizi eta mingotsa izan zen euskaltzaleen artean, baina San Martinek apustu sendoa egina zeukan euskara estandar sortu berria zabaltzeko. Arrazoi emango zion gerora denborak. Gorabehera horien guztien ondoren ere, denbora eta gogoa geratu zitzaion jaioterriaren inguruko azterketak egiteko. Filologia aldetik, Toribio Etxebarriaren Eibarko euskarari buruzko lanak bildu eta osatu zituen. Hizkuntzalaritzaren eta etnografiaren artean, toponimia biltzen eta ikertzen ere jardun zuen Eibarko inguruetan. Euskararen eta euskal kulturaren alorrean ibilitako bide askotariko horiei politikan egin zuen sartu-irtena gehitu behar zaie: Euskal Autonomia Erkidegoko lehen Arartekoa izan zen San Martin, 1989tik 1995era; berak jarri zuen abian lehenengoz Ombudsman-aren jarduna EAEn. Europako Ombudsman (Ararteko) Erakundeko buru ere izan zen 1994tik, 1995ean erretiroa hartu aurretik. Bere ibilbide sigi-sagatsu zabala errepasatuta, ez da harritzekoa bakarren batek euskalgintzaren Land Roverra deitu izana. Mendi-bideetan barrena edo hitzekin, XX. mendeko Euskal Herriaren eta euskararen lur gehienak zapaldu zituen San Martinek bizitza osoan zehar. Okertzeko beldur handirik gabe esan daiteke arrastoa utzi zuela ibili zen lekuan.
Photomuseum - Argazki Euskal Museoa Ramon Serras eta Leopoldo Zugazaren bildumen bat-egitetik sortu zen. Bilduma horiek aparailu eta irudi fotografikoez osaturik zeuden eta museoaren eskura jarri zituzten. Photomuseumeko sustatzaileek beharrezko gestioak egin ondoren, Zarauzko Udala, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta herriko zenbait eragileren laguntzari esker, 1992ko apirilaren 19an Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean “Photomuseum Argazki Museo baten eskema” izeneko erakusketa aurkeztu zuten. Bertan, etorkizunean museoa izango zena eskala naturalean erakutsi zen. Aldi berean, egile ospetsuen zortzi erakusketa zabaldu ziren herriko zenbait aretotan: Walter Reuter, Raoul Ubac, Joan Fontcuberta, Gabriel Cualladó, Pere Formiguera, Cristina Zelich, Humberto Rivas eta Kutxaren Argazki Artxiboa. Osagarri gisa, “Aproximación a W.Reuter, fotógrafo y cineasta en el exilio” filma proiektatu zen. Horrela jaio zen Argazki Bileraren lehen edizioa. Aurrerantzean, jarduera honek urteroko izaera hartu zuen eta museoaren erakusketa-egitarauaren erreferente bihurtu da. I. Etapa Villa Manuela Photomuseumen egoitza Zarauzko Udalak Villa Manuela eraikineko hirugarren, laugarren eta bostgarren solairuak Photomuseumi uztea erabaki zuen, bertan egoitza izan zezan. Museoa honela antolatua zegoen zabaldu zenean: 3. Solairua: administrazioa, hemeroteka, liburutegia eta aldi-baterako erakusketa aretoa. 4. Solairua: bilduma iraunkorra, hurrunez hurrun, prefotografia, XIX. mendeko prozedurak, erretratoa, estereoskopia, argazki-albumak, kamera konpaktuak, film unibertsala (24x36mm), handitzea, berehalako argazkigintza, erabilera bakarreko kamerak, kronofotografia, proiekzioa, erabilera zientifikoa eta argazkigintza digitala. 5. Solairua: biltegia. “Posta txartela Zarautzen” erakusketak zabaldu zituen hirugarren solairuko aldi-baterako aretoaren ateak, 1993ko uztailaren 16an. Laugarren solairua, berriz, beranduago ireki zen, urte bereko irailaren 10ean, hain zuzen. Antolakuntzari dagokionez, hiru gidalerro jarraitu zituen: Argazkigintzaren prozedura teknikoak erakusten ziren. Hots, bisitariari arte horren garapena eskaintzen zitzaion, prefotografiatik (grabatu kalkografikoa, kamera iluna, etab.) gaur egungo tekniketaraino. Argazkiak artelanak ere badirela aldarrikatu zituzten hainbat estilo edota eskola fotografikoen lekukotasuna jasotzen zen. Beste bi ildo garrantzitsu horiekin, hots, argazkigintzaren izaera teknikoa eta artistikoarekin batera, argazkigintzaren balio dokumentala aipatu behar da. Zergatik dago Photomuseum Zarautzen? Lehenik, sustatzaileen ohiko bizilekua delako, eta bertan, laguntza bilatzea errazagoa izango zela espero zutelako. Bigarrenik, ekimenen horrek kultur-zerbitzuak deszentralizatzea eta herri txiki edo koxkorretan kultur-jarduerak sortzea zuen helburu. Hamar urteren ondoren, 2003ko irailean Zarauzko Udalak erabaki zuen Villa Manuela eraberritzea eta eraikina bere osotasunean Photomuseumi uztea. Zahar-berritze lanek iraun zuten bitartean, Photomuseumek aldi-baterako erakusketen programazioarekin jarraitu zuen Torre Luzean, eta administrazio eta ikerketa jarduerarekin Sanz Enea Kultur Etxean. II. Etapa Villa Manuela zahar-berritu ondoren Villa Manuela birmoldatu ondoren, 2005ko azaroaren 8an, bere ateak zabaldu zituen berriro ere, antolamendu berriarekin. Photomuseumeko ondarea Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoa Donostia Kutxak bertan utzitako bildumekin aberastu zen. Horrek museoaren izendapenean aldaketa txikia ekarri zuen eta ordundik Photomuseum Argazki & Zinema Museoa deitzen da. Gaur egun horrela dago antolatuta: 4. Solairua: Argazkigintzaren aitzindariak eta animazioaren hastapenak. Liburutegia eta bulegoak. 3. Solairua: Argazkigintzaren teknika. Dagerrotipotik argazkigintza digitaleraino. 2. Solairua: Argazkigintzaren generoak: erretratua, paisaia, natura hila, argazkigintza antropologikoa, argazkigintza eta arte plastikoak, argazkien manipulazioa. 1. Solairua: Argazkigintzaren erabilerak: inprimategian, zientzian, kazetaritzan, arkitekturan, zinemagintzan. Zinemaren inguruko materialen lekutasunak, proiekzio areto txiki bat zabaltzea ekarri zuen. Beheko solairua: Behin-behineko erakusketak. Photomuseumek ibilbide luzea burutu du. Egundaino, 2016ko abenduraino, 300 erakusketa baino gehiago aurkeztu ditu, bai bere egoitzan, bai herriko beste aretotan. Erakusketa horiek argazkigintzaren isla izan dira eta hamaika ikuspuntu jorratu dituzte. Hainbat genero, teknika eta joera artistiko landu dituzte eta aurkeztu ditu: bai egile ospetsuak, bai hasiberriak; bai antzinako argazkigintza, bai esperimentala. Egitarau zabalaren barruan guztiek izan dute merezi duten lekua. Horrez gain, argitaratze-lana garrantzitsua izan da. Argitalpen ugari plazaratu dira: erakusketa-katalogoak, bisitarientzako gidak, irakurmen-gidak... Horien artean, bere garrantzi didaktikoagatik honakoak azpimarratuko ditugu: Archivos de la fotografía eta Photoberriak aldizkari digitala. Eta bukatzeko, Photomuseumek kultura eta hezkuntza arloko beste erakunde batzuekin elkarlanean aritu da, eta ikasleak eta ikertzaileak lagundu eta babestu ditu. Halaber, ikerketa lan ugari zabaltzeko asmoz. Oro har, Photomuseumek bere sorrerako estatutuetan aldarrikatutako helburuak bete ditu: ikerketa, hezkuntza edota gozamena xede duten argazkigintzaren adierazgarriak eskuratu, zaindu, ikertu, zabaldu eta aurkeztu ditu.
Txiribiri elkartearen lokala (Belaustegi plaza, Euskaltegiaren ondoan. Urretxu) Labeaga Kalea, 40B, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Ikastaroak eta tailerrak Etiketak: Urretxuko Arte Ederren Tailerra, Egurrezko taila Izen-ematea: Urtarrilak 10 eta 11 elkartean, 16:30-18:30 edo 608339834 deituta Ikastaroak: Giza irudia ikastaroa (Izen-imateak) 05.11.2018 Aizpurunea Kultur Etxea (Urretxu) Jauregi Kalea, 19, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Margolan, Ikastaroak eta tailerrak Etiketak: Urretxuko Arte Ederren Tailerra Koordinatzailea eta irakaslea: Josu Maroto. Modeloa: Zuriñe Ormaetxea. Ordutegia: 18:30 – 21:00. Lekua: Labeaga aretoa (Urretxu). Kuota: 10,15 euro.
El legado de siglos de música tradicional vasca se mantiene fresco, vivo y al alcance de tu mano en SOINUENEA (Herri Musikaren Txokoa), un museo localizado en Oiartzun ya consolidado como el principal centro de documentación de esta manifestación cultural. Pero SOINUENEA no se visita, Soinuenea se vive. Este viaje a las raíces de la cultura vasca necesita de tu participación: cuando entres podrás tocar los instrumentos más singulares, bailar y cantar con nosotros y aprovechar para adquirir el material más completo asesorado por los mejores expertos. «Gorputzarentzat soinketa bezain garrantzitsu da arimarentzat musika», zioen Platonek. Horregatik, entzumena lantzera eta emozioak pil-pilean jartzera gonbidatzen zaitugu, euskal herri-musikan barrena egindako bidaia honetan. Juan Mari Beltran aditu ezagunak zuzenduta, tradizioa eta sustraiak dituzten musika notak maite dituzten musikazaleentzako topagunea da Soinuenea. Oso bitxiak diren musika-tresnen ezaugarriak azalduko dizkizugu; besteak beste, txistua, alboka edo txalaparta. Beren historia ikusiko dugu, jatorritik gaur egunera arte. Baina kontatutakoa entzuteaz gain, lehendabiziko notak entzun eta joko dituzu aditu baten laguntzarekin. Hark zenbait melodia herrikoi joko ditu eta, gorputzak hala eskatzen badizu, dantza egin eta abestu ahal izango duzu. Lotsa ematen badizu edo zure etxeko babesean egin nahi baduzu, diskoak, liburuak eta DVDak dituzu eskura, baita musika-tresnak ere. Gainera, agenda zabala antolatzen dugu musika hori zuzenean entzuteko. Beraz, Soinuenea - Herri Musikaren Txokoa bisita egin gaitzazu eta: § Sakondu urteetan Juan Mari Beltranek bildutako euskal musikaren dokumentu funtsean. § Jo itzazu lehen notak musika-tresna txundigarri askoren artean aukeratuta. § Eskura ezazu euskal musikan sakontzeko materialik osoena. Jarduera hau Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak TOP Esperientzia bezala hautatu du eta www.turismoa.euskadi.net web atarian aurkitu ahal izango duzu gainontzeko datuekin batera. Informazio gehiago:
Suchitotoko Emakumeen Kontzertazioaren eta Mugen Gainetik erakundearen arteko harremana San Vicente departamenduko Tecoluca udalerriko Micro eskualdean Unión de Mujeres (CFSk sortutakoa) elkarteko kide den erakunde batekin Mugen Gainetik erakundeak duen harremanean oinarrituta sortu zen. Mugen Gainetik erakundearen Plan Estrategikoaren barruan dago gizon eta emakumeen arteko desparekotasuna desagertzearen alde egitea, eta hori erabat uztartzen da Suchitotoko udalerrian CMSk garatutako lanarekin. Suchitotoko udalerriko emakumeen erakundeen elkargune bat da CMS, bere integrazio-prozesua herrialdean gatazka armatua amaitu zen garaietan hasi zuena. 1991. urteaz geroztik, udalerriko emakumeen bizi-baldintzak hobetzearen alde lan egin du CMSk, emakumeak baztertzen dituzten desparekotasun-harremanak zalantzan jartzearekin lotutako ekintzetan inplikatu da, udalerrian dauden elkarte guztien ahaleginak batzearen eta gehitzearen bidez, koordinatzeko eta ahalegin erkide batetik eragiteko: emakumeen batasunaren eta ahalduntze indibidual eta kolektiboaren alde lan egitea Suchitotoko udalerrian. CMS-ko Facebook Guri buruz Mugen gainetik MUGEN GAINETIK-ek Hegoaldeko herriekin lankidetza sustatzen duen bezala Iparraldean giza eraldaketa bultzatzen duen erakunde bat da. Gure ustez, Elkartasuna ezin da asmotan gelditu edo egituren aldaketen menpe egon. Parte hartu behar da.
BiziPoz programatik sortu zen Sasoibide, paseoak ematea gustuko dutenen elkargune izan nahi duen proiektua. Dagoeneko bost irteera egin dituzte, eta 25 lagun inguru biltzen dira; urteko azkena abenduaren 20an egingo dute Azken datuek diote Euskal Herrian pertsona gehiago hiltzen direla jaio baino, eta gizartearen adinaren batez bestekoa geroz eta altuagoa dela. Adinean aurrera doazen pertsona askok ez dute parte hartze aktiborik izaten; beste askok bai, ordea, adindun izateak ez du-eta indartsu eta ilusiodun pertsonak izatea eragozten. Arrasateko lagun talde batek ederki erakutsi du teoria hori. Euren ezinegonari irtenbidea emateko asmoarekin, 55 urtetik gorako pertsona edo zahartzaroaren sektoreko agenteen beharren araberako zerbitzu espezializatuak diseinatzen dituen BiziPoz programan eman zuten izena. "Ikastaroaren barruan ekintzaren bat burutu beharra geneukan, eta, zer gustatzen zitzaigun galdetu zigutenean, guri paseatzea gustatzen zaigula erantzun genuen", kontatzen du Margari Gorrotxategik. BiziPoz-koek Madrilen ematen diren beka batzuetara proiektua aurkezteko animatu zituzten eta han ere hautatuak izan ziren. "Beka honek gauza guztiak nola antolatu eta egituratu behar ditugun jakiten lagundu digu", adierazi du Gorrotxategik, eta hortik sortu zen Sasoibide. Hasieran, hamaika; orain, 25 Azaroaren 8an hasi ziren txangoekin. Ekilorera joan-etorria egin zuten orduan eta hamaika lagun bildu ziren: "Hamar aurkeztuz gero arrakastatsua izango zela pentsatzen genuen, eta azkenekoetan 25 lagun bildu gara. Gainera, adin tarte guztietakoak, eta egunetik egunera jende berria etortzen da. Badirudi jendea horrelako zerbaiten esperoan zegoela", diote Sasoibide-tik. Txangoek 5-8 kilometroko distantzia izaten dute eta bi orduko iraupena, gutxi gora-behera. KULTUR KUTSUA ERE EMAN NAHI DIETE TXANGOEI, DENON ARTEKO JAKINTZAK PARTEKATUTA Ludikotasunaz gain, kultur kutsu bat eman ere nahi diote: "Ekiloren adibidez, bertako lanak azaldu zizkiguten, Garagartzan egon ginenean Ibarretako gurutzeen historia ezagutu genuen gurekin txangoan joan ziren partaide batzuen partetik. Denon arteko jakintzak partekatzen ditugu eta parte hartzea sustatu". Hurrengo txangoa, hilaren 20an Bost txango egin dituzte dagoeneko, eta urtea amaitu aurreko azkena abenduaren 20an izango da, beti bezala, goizeko hamarretan hasi eta hamabiak bitartean, gutxi gorabehera. Beti bezala, Biterin elkartuko dira eta herriko beste txoko bat ezagutu eta ezagutaraziko dute. Parte hartu nahi dutenei nortasun agiria eramateko eskatu diete, egingo duten bisitarako beharrezkoa izango baita. Gizartea Arrasate ALBISTEAK MUGIKORREAN Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
Errusiar fakzio marxista, literalki, “Auzoen (barrutien) arteko taldea”, (mezh: artean edo artekoa, raion: auzoa edo barrutia; talde honen jarraitzaileen mezhraiontsi deitzen zitzaien); izen ofizialez “Sozialdemokrata Bateratzaileen Auzo-arteko Erakundea”. Talde hau 1913an sortu zen, 1912ko marxisten zatiketaren ostean, fakzio batetako batekin ere lerrokatzen ez zirenek baina bi fakzioek berriz bat egitea nahi zutenek osatuta. Hasieran oso fakzio txikia izan zen, Petrogradeko marxista batzuk soilik biltzen zituen; batez ere intelektualak, langileak baino gehiago. Beren lehen burua, Konstantin Jurenev izan zen, boltxebikeengandik zetorren gizon bat. Hala ere, 1914an guda inperialista piztearekin batera, fakzio hau hazi egin zen, militante esanguratsu batzuek Mezhraionkarekin bat egin baitzuten. Bi “iturrietatik” zetozen halako militante berriak: alde batetik, 1909an boltxebikeengandik urrundutako Aleksandr Bogdanoen fakziotik (Anatoli Lunatxarski adibidez), eta bestetik erbestean zeuden ezker adarreko mentxebikeengandik, euren alderdiak gudaren kontra zuen posizio epelaz gogaiturik Parisen Naxe Slovo (“Gure Hitza”) aldizkaria zurtu zutenengandik. Azken hauen artean oso militante ospetsuak zeuden: mentxebikeen fundatzaile Martov, 1912an Konferentzia mentxebikeearen buru izan zen Trotski, Aleksandra Kollontai, David Riazanov, Moisei Uritski… Hala ere, esan beharra dago Naxe Slovoko kide guztiek ez zutela Mezhraionkarekin bat egin: Julius Martovek sekula ez zituen mentxebikeak utzi, eta Kollontaik 1915ean boltxebikeekin bat egin zuen. 1917an, militante ospetsu horiekin bat, eta Otsaileko Egunetan jokatutako papera zela eta, nolabaiteko itzala hartu zuen fakzio honek. Haatik, oraindik ere, ez zen boltxebikeen edota mentxebikeen eragin mailara iristen (4.000 kide soilik), oraindik baita intelektualez osatutako alderdi bat izan zen, ezta ere ez zuen Petrograd kanpoko hirietan presentziarik lortu. Pixkanaka, batez ere 1917ko apirilaren ostean, bai Behin-Behineko Gobernuak gudaren alde egiten jarraituko zuela argi zegoenean, eta bai boltxebikeak Gobernu burgesaren kontrako eta boterea bakarrik Sobietetan oinarritzearen aldeko alderdi bakar bezala ageri izan zirenean, Mezhraionka boltxebikeekin bat egitearen aldekoa izan zen. Maiatzean hasi ziren negoziazio horiek (Lenin maiatzaren 10ean bildu zen mezhraiontsiekin); hala ere, hasieran bi oztopo zeuden: lehenik Mezhraionkaren buru Lev Trotskik mesfidantza ziola bere burua “boltxebike” deitzeari, eta beraz bere taldea Alderdi Boltxebikean sartzeari, maiatzean esan zuen bezala (“Boltxebikeak boltxebike izateari uzten ari dira, eta nik ezin diot nire buruari boltxebike deitu. Alderdi berria ezin izango da boltxebikea izan”); gehiegizko eskaera bi alderdien pisu oso ezberdina kontutan harturik. Bestetik, boltxebikeen asmoa ez zen soilik Mezhraionkarekin bat egitea, baizik eta mentxebikeen ezker adarrarekin (“Mentxebike internazionalistekin”, guda jarraitzearen kontra eta alderdi sozialistek osatutako Gobernu sobietar baten alde zeudenekin) ere bat egin nahi zuten, Martov eta Sukhanoven ildoa erakarriz. Maiatzaren 18an Leninek “Internazionalisten batasunaren afera” deitutako artikuluan, “posizio internazionalista hartu duten talde guztiekiko hurbilketa estuago bat” proposatu zuen “sozialismoari traizio egin dioten talde guztiekiko hausturaren oinarrian”. Leninek bertan “Alderdiaren ohizkanpoko Biltzar Nagusi bat (uztailean deituko zuten, erdi-klandestinitatean) eta Pravda egunkari herrikoi bat bihurtzea” proposatu zuen, ohizkanpoko biltzarrera “mezhraiontsiek bi ordezkari bidaliko dituztelarik”. Eta gehitu zuen “Martoven adar mentxebikeak euren alderdiaren adar defentsistarekin harremana hausten badu, hauek ere etortzea oso positiboa litzateke”. Oraindik Stalinek, 1917ko uztaileko Petrogradeko Antolakunde Boltxebikearen II Konferentzian “elementu batzuekin, eseristen artean ezkertiarrenekin eta mentxebikeen artean Martoven aldekoekin, fronte bakar iraultzaile bat osatzeko asmotan gaude” esan zuen. Hala ere, Martoven adarrak sekula ez zuen mentxebikeekin harremanak guztiz hautsi, abuztuaren 19an Leninek “Zuhaitzek ez diete basoa ikusten uzten” deitutako artikulu batean (Proletari aldizkarian atera zuen), Martovek alderdi mentxebikearekin guztiz puskatu ez zuela nahi baieztatu zuen, izan ere abuztuaren 4an VTsIKeko bilera batean, Martovek Tsereteli kritikatu bazuen ere, Sobietek boterea har zezatenaren inguruan zalantza handiak adierazi zituen, beraz, boltxebikeen politikarengandik urrun zegoela hauteman zuen Leninek (Uztaileko Egunetan Martov errepresioaren aurkako kokatu zen, baina baita ere Sobietek boterea hartzearen aurka). Ekaineko manifestazioak deitzearen eta antolatzearen inguruan Mezhraionkak ez zuen paperik jokatu, baina manifestazio hauen inguruan sortutako giroak fakzio hau boltxebikeengana berriz hurbildu zuten (historiagile batzuen arabera, Trotskik ekaineko 18ko manifestazioaren ostean erabaki zuen bere mesfidantza albo batera uztea). Uztaileko krisiak Mezhraionka erabat lerratu zuen boltxebikeekin, nahiz eta bi alderdiak legez kanpokotasunaren ertzean utzi. Uztail, bukaeran, Alderdi Boltxebikearen VI Biltzar Nagusian egin zuten bat bi alderdiek. Mezhraionkak boltxebikeekin bat egitearekin batera, gerora boltxebikeen barruan garrantzitsuak izan ziren hainbat koadro sartu ziren Alderdi Boltxebikean: Anatoli Lunatxarski, Dmitri Manuilski, Adolf Joffe, Lev Trotski, Moisei Uritski, Moisei Volodarski, David Riazanov, Konstantin Jurenev eta abar.
Bilaketa aurreratua lehendabizi bisitatzerakoan bilaketa eremu ezberdinak azaltzen dira. Eremu bakoitzean bilaketa terminoak sar daitezke Bilaketa eragileak onartuta daude. Eremu bakoitzarekin batera zerrenda bat dator; horren bidez, bilatzen ari diren datu motak zehaztu daitezke (izenburua, egilea, etab.). Bilaketa aurreratuan, beharren araberako bilaketa motak konbinatu eta doitu daitezke. "Bat dator" parametroarekin bilaketa eremu ezberdinen arteko harremana zehaztu daiteke. Termino GUZTIEKIN bat dator - Bilaketak soilik bilaketa eremu guztiekin bat datozen emaitzak itzultzen ditu (AND boolearrari dagokio). EDOZEIN terminorekin bat dator- Bilaketak gutxienez bilaketa eremu bat duen edozein emaitza erakusten du (OR boolearrari dagokio). EZEIN terminorekin bat dator - Bilaketak emaitzak guztiak itzultzen ditu, bilaketa eremuetan sartutako terminoak dituztenak salbu (NOT boolearrari dagokio). "Bilaketa eremuak gehitu" botoiarekin inprimakiari bilaketa eremu gehiago gehitzen zaizkio. Beharrezkoa den bilaketa eremu kopurua erabil daiteke. Bilaketa taldeak Bilaketa konplexuentzat bilaketa eremuen multzo bakarra eskasa izan daiteke. Adibidez, pentsa Txina edo Indiako historiari buruzko dokumentuak bilatu nahi direla. "Termino GUZTIAK"parametroarekin Txina, India eta Historia terminoak erabilita, bilaketak soilik itzultzen ditu Txinako eta Indiako historiari buruzko iturriak. "EDOZEIN termino" parametroak Historiari edo Txinari edo Indiari buruzko dokumentuak itzultzen ditu- ez nahitaez Txinako eta Indiako historiari buruzkoak. "Bilaketa taldeak" aukerak bilaketa eremu talde askotako bilaketak egitea onartzen du. Bilaketa talde bat gehituz, eremu talde berri bat irekitzen da.Nahi ez diren taldeak ezabatzeko, "Bilaketa taldea ezabatu" botoia sakatu.Horretaz gain, bilaketa taldeen eta EDOZEIN termino, termino GUZTIAK edo EZEIN termino parametroekin izandako kointzidentzia kudeatu daiteke. Aurretik aipatutako adibideak honelako konponbidea eman dezake: Lehendabiziko bilaketa taldean sartu "India" eta "Txina" hitzak sartu eta aukeratu "EDOZEIN termino" parametroa.
Juanjo San Sebastián alpinista bilbotarrak abenduan aurkeztu zuen haren azken liburua, Mendi Film Festivalen 13. edizioaren barruan: “¿Cuánto es mucho tiempo?”. Izenburu erakargarria, pisuzko arrazoia Olentzerori liburua eskatzeko pasa diren Gabonetan. Eta titulua nondik datorren, horrela idazten zuen Juanjok 2004an, gaztelaniaz jatorrizkoan: “Laster nire semeak 5 urte beteko ditu (1999an jaioa), eta aste honetan aurkikuntza estugarri bat egin du: heriotza ez da gezur bat pelikula batzuetan gertatzen dena. Bere amak ez zion ukatu bera ere hil behar denik, baina saiatu zen egonezina baretzen: ‘Horretarako, oraindik, denbora asko falta da’…”. Mutikoaren ondorengo galderak izena eman zion liburuari: “Eta zenbat da denbora asko?”. Honen irakurketa munduan zehar egindako bidaia atsegina da, etxetik mugitu barik egindakoa: “Bidaiak ez dira inoiz hasten geltokietan edo aireportuetan, baizik eta beste pertsona batzuen kontakizunetan. Eta amaitzen dira nork bere bizipenak kontatzen dizkionean bizi ez dituen bati”. Beste pasarte batean, ELA gaixotasuna duen lagunari horrela esaten dio gaixoaren emazteak: “Ez kezkatu, ni beti egongo naiz zure ondoan. Eta negar egiten baldin baduzu, kontsolatuko zaitut. Eta nik egiten badut negar, zuk kontsolatuko nauzu. Eta biok egiten badugu negar… bidaiatuko dugu”. Umorez betetako lana da, erraz irakurtzen dena eta guztiz gomendagarria. Tarteka, ur handitan dzanga egiten du, eta sakon-sakon murgiltzen da gai potoloetan. Heriotzaz horrela idatzi zuen goiko paragrafoan, eta mendiko istripuei buruz, “normalean eragiten dutena heriotza goiztiarra baina duina” da. Mendian heriotza duina. Baita hirian ere. Adibide moduan kontatzen du Juanjok etxeko eskaileretatik erorita hil zen lagun mendizalearena. Hutsuneak edo absentziak: “Ez dira inerteak absentziak. Itsasoak bezala, badituzte tenperaturak, olatuak, itsasaldiak, korronteak… Eragin ahal dizkigute irribarreak, malenkonia, tristura eta, batzuetan, baita lasaitua ere. Eternalak dira absentziak”. Juanjoren lagun baten alargunak idatzitako testua ‘biharamunari buruz’, dolua zer den ederto islatzen duena: “Ezerk ez zaitu prestatzen biharamunerako. Iluntzen duela ikusteko, berandu egiten dela eta, betiko moduan, ohera joaten zarela. Baina gaur ez da betiko moduan, bakarrik zaudelako beti norbait zurekin zegoen lekuan. Eta ez da egongo bihar ere, ezta etzi ere. Eta inork eta ezerk ez zaitu prestatzen eskailera-buruan entzuten diren urratsak ez direla bereak ulertzeko. Pausu horiek ez direla zeure atean geldituko eta giltza ez duela sartuko, zeure inkontzienteak askotan sinestaraziko dizun arren. Ezerk ez zaitu prestatzen ezezagunen besarkadak jasotzeko, sentitzen dutela esaten dizutenak. Eta ez dakizu zer sentitzen duten, oraindik ez duzulako sinesten gertatu dena. Eta ‘sentitzen dut’ bakoitza mailukada bat bezalakoa da, errealitatera kolpez kolpe iltzatzen zaituena behin betiko. Ihes egin baino ez duzunean nahi. Inork ez gaitu prestatzen ibiltzeko arima apurtuarekin. Zein mingarria da”. Doluari buruzko azkena, Juanjok idatzita: “Alberto (Iñurrategi) berriro miretsi nuen, bizitzako ataka hartan ez ninduelako harritu: eutsitako tristezia, dolu duina, imintzioka ibili barik. Eta begirada, orainaldira eta etorkizunera”. Bestela, jorratzen du bakardadearen errealitatea mendiko altueretan, haluzinazioak edo ‘presentziak’: “Konpainia, beharrezkoa bezain fikziozkoa, batzuetan fabrikatzen duguna erabat bakarrik gaudenean”. Mendian bezala 7.000 metrotan, kalean ere, itsas mailan. Liburua aurkeztu zuen egun eta leku berean, estreinatu genuen guk “Mendian hil. Hirian hil” dokumentala, Bilboko mendi zinemaldiaren barruan. Gure pelikulan ere agertzen da Juanjo San Sebastián, eta denboraren igarotzeaz ari garenean argi azaltzen du adinarekin bizitzeko grina ez zaiola apaldu. Aizarnako Santa Engrazia baselizaren erlojua agertzen da pasarte horretan, denbora igarotzearen irudi moduan. 1914koa da ordularia, 2017an berriztatua. Bestela, Felipe Uriarteren esaldiak ondo islatzen du zer den adinean gora egitea: “Beti pentsatu dugu altzairuzkoak garela, edo ginela. Baina ez gara altzairuzkoak, beirazkoak baizik”. Liburura itzulita, Juanjok Ramon Portilla lagunaren hitzak jasotzen ditu “Nire adina ez da planak aurreragorako lagatzeko modukoa”. Eta Juanjoren iruzkina: “(Ramonek) esaten du 57 urterekin, baina horrela jokatzen zuen baita 15 urterekin ere”. Eta errematea: “Pertsona ‘helduen’ belaunaldi batekoak gara, modu errukitsua dena adinekoak esateko, ‘zaharrak’. Zergatik azukrea bota?”. Helburu nagusietako bat hau izango zen: “Bizipenak pilatu eta oroitzapenak mantendu, nostalgiak saihestuz. Eta aldi berean amets berrien atzetik joan”. Luis Rojas Marcos psikiatraren hitz hauek ere jasotzen ditu: “ahazteko gaitasuna funtsezkoa da bizitza osotasunean gozatu ahal izateko”. Azken finean, “une zoriontsuek irauten dute askoz ere gutxiago haietara eramaten duen bidea baino. Une horietan nork bizitzaren zentzua topatzen du”.
Ekainaren 20tik 23ra Sunny Side of the Doc ikus-entzunezkoen nazioarteko azoka ospatuko da Frantziako Arroxela (La Rochelle) hirian. 57 herrialdetako Dokumentalaren inguruko 2.000 profesional elkartuko dira aurten azoka honetan, guztiak sortzaile, ekoizle, erosle edo banatzaileak. BASQUE AUDIOVISUAL markapean 11 euskal enpresa bertaratuko dira azoka honetara, euskal ikusentzunezko sektorea nazioartean babestu eta ateak zabaltzen jarraitzeko helburuz ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA eta EIKEN IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTERRAk burutzen duten elkarlanari esker. Basque Audiovisual standa C25 zenbakia izango da, eta bertan honako euskal ordezkaritza egongo da: Banatu Filmak, Brisney S.L., Doxa Producciones, Fascina Producciones, Korima Films, Media Attack TV, Signo Digital, Sincro Producción, Taui Media eta Txalap.art Produkzioak ekoizpen-etxeak euren azken dokumental eta proiektuak aurkezten; Ibaia euskal ekoizle elkarteak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren baitan antolatzen duen Lau Haizetara Dokumental Koprodukzio Foroko ordezkaria, Foro honetarako ekoizpenen bila; eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkaria, guztien koordinazio lanetan. Ekainaren 20tik 23ra Sunny Side of the Doc ikus-entzunezkoen nazioarteko azoka ospatuko da Frantziako Arroxela (La Rochelle) hirian. 57 herrialdetako Dokumentalaren inguruko 2.000 profesional elkartuko dira aurten azoka honetan, guztiak sortzaile, ekoizle, erosle edo banatzaileak. BASQUE AUDIOVISUAL markapean 11 euskal enpresa bertaratuko dira azoka honetara, euskal ikusentzunezko sektorea nazioartean babestu eta ateak zabaltzen jarraitzeko helburuz ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA eta EIKEN IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTERRAk burutzen duten elkarlanari esker. Basque Audiovisual standa C25 zenbakia izango da, eta bertan honako euskal ordezkaritza egongo da: Banatu Filmak, Brisney S.L., Doxa Producciones, Fascina Producciones, Korima Films, Media Attack TV, Signo Digital, Sincro Producción, Taui Media eta Txalap.art Produkzioak ekoizpen-etxeak euren azken dokumental eta proiektuak aurkezten; Ibaia euskal ekoizle elkarteak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren baitan antolatzen duen Lau Haizetara Dokumental Koprodukzio Foroko ordezkaria, Foro honetarako ekoizpenen bila; eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkaria, guztien koordinazio lanetan.
Sormenez beteriko astea izan dugu estudioan! Datorren ikasturtera begira ipini eta sekulako ideia politak irten dute eskola agendak osatzeari begira. Ikastetxe asko, gainera, hasi zaizkigu enkarguak egiten, eta gu poz-pozik gaude! Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SL Ibegrafiken esperientzia handia dugu ikastetxeentzako agenda pertsonalizatuak egiten. Proiektu handiak zein txikiak, guztiak mimoz prestatzen ditugu: edukien lanketa, diseinua eta maketazioa, inprimaketa eta koadernaketa lanak eskaintzen ditugu. Prozesu osoaz arduratzen gara, bezeroen lasaitasunerako. Koloreetan, zuri-beltzean, solaparekin, lazoarekin, orriak gordetzeko plastikotxoarekin, eduki eta argazkiekin… Ikastetxe bakoitzak bere premietara egokitutako agenda egin dezake gurean. Covid-19ak eragindako krisiaren jakitun, ikastetxeei bizkortasuna eskaini nahi diegu agendak prestatzerakoan. Kalitateak helburu albora ezina izaten jarraitzen du gurean, eta horri eskutik helduta joango da arintasuna: agenda prestatzeko material guztia dugunetik hiru eguneko epea beharko dugu guztia prestatzeko, eta behin oniritzia jasotakoan beste bi egunetan inprimatu, koadernaketa lanak egin eta banatuko dugu. Zuen ikastetxerako ere eskaintza ezin hobea dugu, galdetu konpromiso barik eta zuen beharrizanetara moldatuko gara! ← KOMUNIKAZIOA DA GAKOA! HERRITARRAK INFORMATZEKO HAINBAT BITARTEKO → © 2022 Diseinu eta komunikazioa. Eskubide guztiak erreserbatuta. Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen bauduz, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Edozein txerto, modu batean edo bestean, erreakzio alergikoak (albo-ondorioak) gorputzaren erreakzioa eragiten du. Erreakzio horiek orokorrak eta tokikoak dira. Zer egin dezaket haurraren txertoa ondoren? Ikus dezagun. Ongizatea txertoa egin ondoren Tokiko (normal) erreakzioetan , zortzi zentimetro inguru inguruko diametroa daukan sentsazioa, kondentsazioa eta errukitzea ez dira prestatzen. Erreakzioa haurraren txertoaren ondoren berehala gertatzen da eta lau egun irauten du. Substantzia osagarriak gorputzean sartzen dira. Bigarren mailako efektuak gosea, buruko mina eta sukarra urratzen dira. Sarritan, zuzeneko txertoak sartu ondoren - gaixotasunaren efektu ahulak. Prozesu horiek ez dira epe luzera eta bost eguneko epean egiten dira. Haurraren ongizatea tokiko erreakzioarekin oso gutxitan helduarena da. Paziente gehienetan post-txertoa (oro har) erreakzioak tetanoa, difteria, eztula eta elgorriaren aurkako botikak administrazioaren ondoren gertatzen dira. Erreakzio arruntek gorputzean, gosearen galera, loaren nahasteak, zorabioak, goragaleak, oka, 39 gradutik gorako sukarra eta baita kontzientzia galtzea ere agertzen dira. Edizioa eta injekzio guneen garbitasuna 8 cm-ko diametroa baino gehiago da. Erreakzio orokor arraroagoa da shock anafilactikoa (txertoaren sarrera baten ondorioz, odol-presioa jaisten da nabarmen). Epe luzerako oihu egitea haur txikietan gerta daiteke. Nola albo-ondorioak saihestu txertoen ostean Zorionez, txertoen ondorengo konplikazioak oso ohikoak izaten dira. Haurtxoek txertoa egin ondoren gaixotu bazen ere, maiz gaixotasun hau kasualitatez txertoa gertatu zen. Jarraipen gomendatzen diren zenbait arau daude, txertoak ondorengo konplikazioak izateko arriskua murrizteko. 1. Lehenik eta behin, ziurtatu haurra osasuntsua dela. Horretarako, haurrentzako medikuei bisita egitea komeni da eta kasuetan kontsultatu: umeak jaiotza-lesioa, diatea edo beste gaixotasun batzuk ditu; umeak beste medikuntza mota bat hartzen du; Azken txertoa erreakzio larria izan zen; Haurrak alergia du ezer; ume edo familiako kide batek HIESa, minbizia edo beste gaixotasun immunologiko mota batzuk ditu; Umeak azken hilabeteetan odol-transfusio bat eman zitzaion edo gamma globulina jaso zuen; familiako kide batek edo haurrari berak kimioterapia, erradioterapia eta esteroide botikak hartzen ditu. 2. Ez utzi medikuaren aholkuak, nahiz eta lehen txertoaren ondoren konplikaziorik ez egon, horrek ez du bermatzen hurrengo urtean dena modu impertinentean pasatuko dela. Antigenoa lehenbiziko gorputzean sartzen denean, ezin da erreakzionatu, eta behin eta berriro administrazioak erreakzio alergikoa oso konplexua izan daiteke. 3. Gomendagarria da kontratazio arretatsuak injekzio jakin batean eta txertoak oro har aztertzea, haurraren garrantzia ez dutela ziurtatzeko. Medikuek derrigorrezko informazioa eman behar diete eta iraungitze-data eskatu behar dute. 4. Injekzioaren aurretik baino aste bat gutxiago, elikagai berriak dietak sartzea ez da gomendagarria, batez ere haurrak alergiak izan ditzan. 5. Kontsultatu pediatra gorputzaren erreakzioak txertoarekin arintzeko edo prebenitzeko dauden moduei buruz. Medikuak umetokiko profilatxoak preskribatu ditzake, eta horrek pixka bat hartu beharko du. Galdetu zure medikuari zein erreakzio alergia mota eta espero duzun denbora-tarte baten ondoren. 6. Gomendatzen da gernu eta odolaren proba orokorrak gainditzea, txertoak onartzen duen ala ez jakiteko. Gainera, probak entregatzeko denbora eta txertoa hurbilago, orduan eta hobeto. Ez da beharrezkoa azterketa osoa (immunologikoa) hasteko - ez du inolako zentzurik izango, egoera immunologikoaren parametroak ezin du bigarren mailako efektuen arrisku handiagoa adierazi. Ez du zentzurik ere haurrentzako antigorputz espezifikoen presentzia egiaztatzeko, izan ere, oraindik ere lehenbiziko hilabeteetan desagertuko diren amaren antigorputzak ere izaten jarraitzen dute. 7. Txertoaren aurretik, haurtxoaren ongizate orokorra ebaluatu eta tenperatura neurtu. Zalantzarik txikienean, haurrak medikuari erakutsi behar diozu. Injekzioaren aurretik, pediatra joan. Txertoak egin ondoren 1. Poliklinikan burutzen den txertoa egin ondoren, hurrengo ordu erdi bat gomendatzen da, beraz, bigarren mailako efektu larriak izanez gero, laguntza pertsonalizatua ematen zaizu. 2. Tenperatura igotzen denean, umeak fluido gehiago ematen diozunean, umearen gorputza ur epeletan ere garbitu dezakezu. Tokiko erreakzioen sorrerarekin (mina, gorbea, edema), icy ur terry eskuoihal batean apur bat bustitako injekzio gunean aplikatu dezakezu. Inolaz ere ezin duzu pomada edo konpresiorik erabili. Hobekuntza egun batean gertatzen ez bada, medikuarekin harremanetan jarri beharko zenuke. 3. Begiratu arretaz zure seme-alaben egoera fisiko eta psikikoaren aldaketa txikienean, batez ere prophylaxis ez zenean. 4. Gertakari gorabeherak hainbat egunetan iraun dezakete, denbora guztian zure osasuna ondo kontrolatu behar duzu. Arraro eta ezohikoa den aldaketei buruz, esan pediatra, informazio hau oso baliagarria izango da hurrengo txertoa prestatzen ari denean. 5. Kontzientzako edo asfixia galtzearen seinaleak izanez gero, anbulantzia bat deitu beharra dago, ez ahaztu medikuarengana hurbildu den txertoari buruz informatzea. 6. Zuzeneko txertoen txertoaren ostean, sulfonamida eta antibiotikoak hartu behar dira gutxienez zazpi astez. Baldintza guztiak amaitzean, haurraren erreakzio alergikoen fenomenoak (nerbio, hantura eta edema injekzio gunean, eta abar) izan badira ere, orduan, denbora luzez, produktu berriak dietak sartu eta pediatra joaten dira.
Hemen ohiko zalantzen erantzunekin batera, Liburubilari buruzko aholkuak eta informazio baliagarria aurkituko duzu. Zer da Liburubila? Liburubila deskubritzeko tresna bat da. Horren bidez, bilaketa bakar baten bitartez datu-base ezberdinak arakatuko dira pantaila bakarrean milaka liburu, filma, dokumentu, ebook etab.-etara. sarbidea izateko. Hori guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek euskal herritarrentzat aukeratua da. Erabilitako softwarea Vufind da, eta Eusko Jaurlaritza da tresna horren sorreraren eta mantentze-lanen arduraduna. Nola funtzionatzen du Liburubilak? Liburubilak aldiberean lau datu-base ezberdinetan egiten du bilaketa: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan, eLiburutegian -formatu digitaleko liburuak-, eFilmen -online filmen plataforma - eta Liburukliken -dokumentu analogikoetatik digitalizatu diren ondare bibliografikoko datuak eta dokumentuak dituen biltegia. Nahi dugun informazioari buruzko terminoak bilaketa kutxan sartu ostean, deskubritzaileak (Liburubila) termino horiekin bat egiten duten dokumentu guztien zerrenda aurkeztuko digu: liburuak, epubak, bideoak, filmak, etab. Bilaketa bakarraz gain, bilaketak mugatu daitezke bilatu nahi dugun materialaren arabera (liburua, ebooka, filma, dokumentu elektronikoa, egunkariak eta aldizkariak, dokumentu grafikoa edo ordenagailuko-fitxategia) eta nahi dugun katalogo edo datu-basean -Sareko katalogoa, eLiburutegia, zinema online edo Liburuklik-. Eta horrekin batera, bilaketa liburutegi zehatz batera mugatu daiteke. Horretarako, "Katalogo osoa" aukera zabaldu behar da eta bilatu nahi dugun liburutegiko herriaren izena idatzi. Edozeinek egin ditzake bilaketak Liburubilan. Esan dugunez deskubritzaile bat da, bilatzen duguna aurkitzeko laguntza ematen diguna. Baina horrekin batera, beste dokumentu mota batzuk esploratzen eta aurkitzen laguntzen digu tresna beraren iradokizunen eta proposamenen bitartez. Liburubilak irakurritako edota bilatutako dokumentuekin, gustatzen zaizkigun filmekin zerrendak sortu eta gordetzeko aukera ematen digu. Horretarako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegiren bateko karneta izan behar da. Liburutegiko karnetarekin batera erabiltzailea eta pasahitza emango dizkizute, eta horien bidez Sareko liburutegien Zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango duzu. Oraindik ere txartela ez badugu, EIPSeko edozein liburutegira hurbildu gaitezke eskatzeko. Zergatik identifikatu behar naiz? 1- Erreserbak egiteko aukera eta gure maileguak ikusi edo berritzeko aukera ematen duelako. 2- Gure intereseko zerrenda edo bilaketa bat gordetzeko. Adibidez: gustukoen ditugun liburuena, gustatzen zaizkigun filmena, irakurri nahi ditugun liburuena ... Zertarako balio du motxilaren sinboloak? Liburubila bilatzailea irekita dagoen bitartean egindako bilaketak gordetzeko. Bilaketa horiek beste momenturen batean erabili nahi baditugu beharrezkoa da identifikatzea gorde ahal izateko. Zer egin Liburubilan sartzeko datuak ahazten baditut edo errorea ematen badidate? "Identifikatu" aukeratik maileguetara sartzeko identifikazio pantailan dagoen ondorengo esteka klikatu dezakegu: Pasahitza ahaztu zaizu?. Klikatuz gero pasahitza aldatu dezakezun interfazea agertuko da. Behin aldatuz gero baieztapen posta elektroniko bat jasoko duzu, eta Liburubilaren zerbitzuetara sartzeko aukera izango duzu. Arazoa konpontzen ez bada zure liburutegira jo behar duzu zure sarrera datuak emateko berriro ere. Beste era bateko kontsultak egiteko norengana jo dezaket? "Ohiko galderak" atal honek ez baditu zure zalantzak argitzen zure liburutegiarekin harremanetan jar zaitezke. Informazioa eskaini eta edozein zalantza argituko dizute. Liburubilaren "Harremanetarako" aukera erabili dezakezu ere, eta zure kontsultak egiteko posta elektroniko bat bidali zure kontsultak egiteko. Horretaz gain, beti kontsultatu ditzakezu zure zalantzak Interneten bidez, telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) edo zure udaleko herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuak erabiliz, halakoak egonez gero.
Aurten ere, Behotsik orkestrak Bilboko Euskalduna Jauregian martxoaren 4, 5 eta 6an ospatuko den Musika – Música 2016 jaialdian parte hartuko du, edizio honetan, “Erromantikoentzako zubia” azpi-izenburuarekin, F. Schubert, F. Mendelssohn, R. Wagner eta R. Straussen obrak gozatu ahalko direlarik. Bilbao 700 fundazioak antolatutako Musika – Música jaialdiak dibulgatzeko bokazioa du eta musika klasikoa herritar-sektore guztiengana eramatea du helburu. Euskalduna Jauregiak hamaika kontzertu eta kalitate handiko artista zein talde hartzen ditu urtero musika klasikoko hiru egunetan zehar. Aurtengo Musika-Música edizioak berritasunak dakartza. Musika-Música Bilboko barruti guztietara helduko da Auzoz Auzoren bidez. Programa berri honek Jaialdia Bilboko txoko guztietara iristeko aukera emango du. Otsailaren 20tik aurrera lau maisu erromantiko hauen lehen akordeek oihartzuna egingo dute hiriburu bizkaitarren kale eta plazetan zehar. Gure orkestrak, beraz, bi kontzertu emango ditu aurtengo Musika – Música 2016 jaialdiaren edizio honetan: Lehena, Musika – Música 2016 Auzoz Auzo ekimenaren barruan, otsailaren 27an, goizeko 12:30tan, Bilboko Basurtuko Ospitalean izango da, sarrera doakoa izango delarik. Bigarrena, Musika – Música jaialdian bertan, martxoaren 5ean, arratsaldeko 20:30etan Euskalduna Jauregiko Cósima Kioskoan. Kontzertua ikustera sartu ahal izateko, erosita izan behar da egun horretako ordainpeko edozein kontzertutarako sarrera. Sarrerak, otsailaren 18tik aurrera erosi daitezke Kutxabank orotarako kutxazainetan, Bilbao 700-III Millenium Fundazioaren egoitzan eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan. Gure kontzertuaren eta jaialdiaren inguruko informazio gehiago topa dezakezue Musika – Música 2016 webgunean.
2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea. 2008/06/16 Udaberri zir-zira Hemendik hartua Nola iritzi aurtengo bedatseari, egunerotsu plisti-plasta jolasteko abagunea ematen digunari? Euritsua? Bai, horixe entzuten da asteotan hedabide gehientsuenetan, inoizko udaberririk bustitxoena dela, alegia. Ez da harritzeko modukoa, izan ere, bazter frankotan 700 litrotik gorako euri-kopurua jaso dute martxoaren 21az geroztik. Hori da euriz! Ni neu horrelako aroak ez nau goibeltzen. Leloturik geratzen nauzue euriari beha. Zenbaitetan euriaren hotsa besterik ez dut aditzen, euri tanten dirdira baizik ez dut ikusten, pustilek baino ez naute hunkitzen. Baztan aldean, aspaldi-aspaldian erabaki zuten nola deitu beharko zioten horretariko primaderari: zir-zira. Hauxe duzue batutako aipua: "Denbora zir-zir batek gauzka hemen arras aspertutik. Zir-zir-zir... badakarra beti gelditu gabe" (N-Elizondo). Eskualduna, 1913-04-11.
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
Mendeetan zehar Itsasoko Alegia auzoa eta Itsasoko gunea bi herribidek lotu zituen, 1934ean errepidea egin zen arte. Zirkuitu honekin lehengo bide garrantzitsu haiek errekuperatu eta ibilbide zirkularra proposatzen dizugu. Nahi den norabidetan, abiapuntua Itsaso zein Alegia izan liteke. Bi guneek eskaintzen dituzten interesgune aberatsez gain, bidean zehar hainbat elementu beha ditzakezu. Itsasoko gunetik hasita, lehena, Oria baserria, ondare historiko-artistiko gisa katalogatua. Jarraian Egiluzeazpik duen mandio-zubia aintzat hartzekoa da, bere egitura paregabeagatik. Ogi-labea ere badu eta, garai batean, baita bolatokia ere izandakoa. Bide zaharrean behera eginez, basoz inguratuta jarraituko dugu Epelderaino. Oso antzinako etxea, hareharri landuz iparraldetik dituen atezar ikusgarriak oraindik zutik: Eta hegoaldetik, leiho txiki eta estua, gezileihoa (saetera), aurrez aurre duen zubia zaintzeko. Metro gutxitara baina nahiko ezkutuan ur sulfatatuen Urbeltza izeneko sorlekua ere bada. Epelde erreka zeharkatzeko zubia ez da nolanahi eginikoa. Bertaraino jaitsi behar da zubiaren egitura miresteko. Eta beherantz jarraituz, basotik irten eta argiune zabalera: Alegiako Madurea. Eta Alegia auzoak Erdi Aroko jauretxeen elementu guztiak eskaintzen dizkigu gaur egunean ere: Eliza, Graziandegi, Ostatuzahar, Errota, Errementari, Miranda, Armaindegi eta urka, Butro dorretxea, Aroztegi, Jauregi, Agirre… eta bi ibairen gurutza-lekuan 3 herrietako mugarria (Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiria). Alegiatik Itsasorako igoeran, Iburhipika(6), Okinarriko ur putzuak(7) eta XVI. mendeko Sarriegiko ondare aparta(8) ezagutzeko aukera duzu.
Oporretara goazenean sarri, kotxean ordu dezente egitea tokatzen zaigu. Eta ordu horiei izaera ludikoa emanez gero, eramangarriagoa izan daiteke bidaia eta oporraldiaren hasiera bera ere. Hona hemen, Itsaso Pagoaga kolaboratzaileak egindago jolas proposamenen zerrenda. 1.- Ikusi makusi: Jolas klasikoa. “Ikusi makusi, zer ikusi? Gauzatxo bat, gauzatxo bat… hasten dena hasten dena… a hizkiarekin”. Jolasean ikusten ditugun gauzak sartzeaz gain, nahi izanez gero, gai konkretu batera mugatu dezakegu. Adibidez; marrazki bizidunetako pertsonaiak, animaliak, mendiak etab. 2.- Aurkikuntzen sakua: Oihalezko saku batean egunerokotasunean eta eskura ditugun bost elementu sartuko ditugu, adibidez: ileko goma, platanoa, orrazia, harri bat, panpina, kotxea, arrama, eraztuna… Objektu hauek sakuan sartu baino lehen, erakutsi eta izendatu egingo ditugu. Ondoren, eskua sakuan sartuta eta begiak itxita, eskuarekin hartu dugun objektua zein den asmatzen saiatu beharko dugu. 3.- Koloreak asmatu: Jolas honek bi aldaera izan ditzake. 1. Aldaera: Kolore bat esan eta kolore hori duten 3 objektu izendatu beharko ditugu. Nahi izanez gero, gaia aldez aurretik mugatu dezakegu. Adibidez: Kolore txuriko hiru animalia esan. Animaliak eta janariak dira gairik arrakastatsuenak. 2. Aldaera: 3 objektu esan eta komunean duten kolorea asmatzen saiatzea da aldaera honen gakoa. 4.- Errima, bertso kanta eta hitz korapilatsuen jolasa: Ahozkotasunarekin jolastea beti da dibertigarria. Hizkuntzaren aldaerak, aukerak eta hiztegia bera ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Hitzekin errima desberdinak egitera ausartu gaitezke edota ezagutzen ditugun bertso eta kantak abestera. Horretaz gain, bertso eta kanten moldaketak inprobisatu genitzake. Oso dibertigarriak dira hitz korapilatsuak asmatu edota ezagutzen ditugunak errepasatzea. 5.- Asmatzaileak gara! Jolas honi esker, une batez bederen asmatzaileak bilakatuko gara. Egunerokotasunean erabiltzen dugun objektu bat esan behar dugu, adibidez… gerrikoa eta denon artean, gerrikoak izan ditzaken erabilerak esan beharko ditugu. Adibidez; gerrikoa izan daiteke txakurra lotzeko katea, arropak esekitzeko soka, elefantearen hortzak garbitzeko hortzetako haria etab. Momentu barregarriak, sortzaileak eta abstraktuak eskaini ditzakeen jolasa izan daiteke. 6.- Zenbaketa jolasa: Erronka desberdinak ezarri ditzakegu zenbaketa jolas honekin. Adibidez zenbatu ditzagun kolore horiko autoak, kopuru zehatz batera iritsi arte bidean ikusten ditugun behiak, animalia ezberdinak etab. Hamaika aukera eskaintzen dituen jolasa. 7.- Habanatik karga haundiko itsasontzia etorri da: Jolaskide batek itsasontzi horretan egon daitekeen objektu bat esan beharko du eta gainontzeko kideok, ezaugarri komuna duten objektuak esan beharko ditugu. Adibidez: “Habanatik karga handiko itsasontzia etorri da… frutaz betea… kolore berdeko frutak: Sagarra, mahatsa, madaria…”. Gainontzeko kideek ezaugarri horiek betetzen dituzten fruta berdeak izendatu beharko dituzte. 8.- Hitzen katea: Autoko bidaiarien adinaren arabera jolasaren zailtasun maila moldatu genezake. Jolasaren helburua hitz ezberdinekin kate bat osatzea izango da. Kate horretan bi hitzen arteko hasiera eta amaiera berdina izan beharko da. Adibidez: Telefonoa, Oharkabean, Antzera, Ramon, Ontzia… Eta horrela guk nahi beste denboran. 9.- Kanta ezazu!: Jolas honetarako kide batek hitz bat esango du eta berehala, beste guztiok hitz hori duen abestia abestu beharko dugu. Adibidez: Ilargia. “Zuretzat Ilargia lapurtuko nuke gauero…”. 10.- Nor naiz ni?: Pertsona batek beste pertsonaia, animalia edo objekturen bat pentsatu beharko du. Gainontzekoek galderak egingo dizkiote, berak pentsatutakoa asmatzeko helburuarekin. Galderek, bai edo ez erantzuna izango dute. Adibidez: Mirenek, elefantea pentsatu du. Animalia da? Basoan bizi da? Baserrian?… Eta horrela Mirenek pentsatutako animalia asmatu arte.
Zer moduz pasatu dituzue gabonak? Zeinen ondo pasatu genuen Santo Tomas egunean eta baita gabon egunean abestera atera ginenean! 2013 dagoeneko iritsi da gugana, baina guk milaka ta milaka urte atzera egin ditugu denboraren makinan eta lehen gizakien garaira bidaiatu dugu! Ekainberrira bisita egin dugu, bertan, Ekain kobazuloen replika ikusgarria ikusi eta lehen gizakiek egin zituzten animalien marrazkiak aztertzeaz gain, guk ere beraiek bezala margotzeko aukera izan dugu, ikatz eta buztina erabiliz ! Harrigarria benetan! Gainera, datorren astelehen, astearte eta asteazkenean lehen gizakiei buruzko antzerkia egingo dugu eta gonbitatuta zaudete! Laister ikusiko garelakoan, agur bero bat! iruzkinik ez: Bidali mezu elektroniko bidezIdatzi honi buruzko bloga!Partekatu Twitter-enPartekatu Facebook-enPartekatu Pinterest-en
Lehen parada, Aizkorriko Parke Naturalean ibilbidea egin, Gomiztegiko egokitutako bidezidorretik Gomiztegi artzai eskolara bisita egin edo mendian ibiltzeko ohitura izanez gero Urbiako kanpak edo Aizkorriko tontorrera igo. Bigarren parada, hamaiketakoa eginez, Arantzazu Santutegia eta bertako kripta bisitatu, Oteiza, Txilida eta Basterretxea euskal artisten lanak ezagutuz. Hirugarren pasada, Arrikrutz Oñatiko Kobetan, ordu beteko bisita gidatuan Euskal […] Lehen parada, Aizkorriko Parke Naturalean ibilbidea egin, Gomiztegiko egokitutako bidezidorretik Gomiztegi artzai eskolara bisita egin edo mendian ibiltzeko ohitura izanez gero Urbiako kanpak edo Aizkorriko tontorrera igo. Bigarren parada, hamaiketakoa eginez, Arantzazu Santutegia eta bertako kripta bisitatu, Oteiza, Txilida eta Basterretxea euskal artisten lanak ezagutuz. Hirugarren pasada, Arrikrutz Oñatiko Kobetan, ordu beteko bisita gidatuan Euskal Herrian eta Estatuan aurkitu den lehoi bakarra ikusteko parada izango da, edota espeleologo sentitu nahi baduzu Arrikrutzeko eszentrika ederra bisita daiteke. Asteburuko laugarren parada, Oñatiko hiriburu historikoa da. Bertan Euskal Herriko lehen unibertsitatea (1548), europa mailan erreka gainean klaustroa duen San Migel Parrokia eta herri guneko jauregi eta dorretxeak bisitatzeko parada. Bostgarren parada, “Txokolateixia” interpretazio gunean, edota herriko parkeak eta bide gorritik abiatuta udaran Usako bainu gune naturalera hurbiltzeko aukera. 21 Km – Kotxez Oñatitik. 5 parada – Aizkorriko Parke Naturala, Arantzazu Santutegia, Arrikrutz-Oñatiko Kobak, Oñati hirigune historikoa eta Txokolateixia.
Aiziak biali duBermeoBitxiBlogaBoom Shaka LakaDenborari so | Urko Aristiren blogaEBEuskadi - Blogak EuskadiEingo al deu?EITB Musika blogaEuskaraGarapenerako lankidetza, ALBOANKirol berriakPortobelloTeknologiaTxutxumutxuakUhinetan idatziaZinema | Pantaila handianLurraldeIGELAK - Andoni Iturbe'Go!azen'eko espia Aiziak biali du Bertsolaritzari buruzko bloga. Bertso-saioak, bertso-afariak, bertso-jaialdiak, txapelketak eta bestelako bertso jarduerak. Hitza Jolas eta Hitzetik Hortzerako edukiak, bideoak eta audioak. Menu Skip to content Home Harpidetza Herio! Zure aurrean karakol izan nahi nuke Leave a reply Bertsolaritza aldatzen ari da, garatzen ari da, egokitzen, moldatzen ari da!Garai batean gai-jartzailerik ez zegoen eta librean aritzen ziren kantuan. Bertsolariak bilatzen eta sortzen zuen gaia. Gaur egun ere abesten dute librean bertsolariek baina gaijartzailearen figura oso sustraitua dago bertsogintzan. Doinuen eta neurrien garapena ere nabarmena da. Sei, zazpi, zortzi eta bederatzi puntuko bertsoak noiznahi entzuten dira gaur egun. Bereziki txapelketetan. Lehen ez zen horrelako konturik. Garai bateko bapateko bertsogintzan lau puntuko bertsoa zen nagusi, lau errimakoa gehienetan, zortziko handia eta zortziko txikia alegia. Gaur egungo bertsogintzan urtero plazaratzen dira doinu berriak askotan bertsolariak berak sortuak eta beste askotan musikariren batenak dira: Xabier Lete, Mikel Laboa, Manu Chao, Bebe, Bob Marley… bistakoa da kanpoko iturrietatik ere edaten duela bertsolariak. Onintza Enbeitak blog honetan idatzitakoaren harira esango nuke bertsolaria etengabeko bilaketa batean murgilduta dagoela. Norbere buruaren bila, ezagutzen ez duen herri horren bila, errima, joskera eta hitzen bila. Neurrigabea da neurriaren barruan sartzeko bilaketan egiten den ahalegina. Eta bila ari denak aurkituko du zerbait! Bertsolaritzaren bilaketa eta aldaketa prozesuaren adierazgarri dira bertsolariei jartzen zaizkien zenbait ariketa berezi. Alegian bertso jaialdia egin zuten eta Felix Irazustabarrena gai-jartzaileak ariketa bereziak jarri zizkien bertsolariei. Bertsoaldi berean doinu eta neurri desberdinetan abestea, hasierako agurra bota eta segidan hiru puntu erantzun beharra eta Andoni Egañari jarri ziona, gaia eman eta hamar-hamabost minutu uztea bertsoak pentsatzeko. Hilerriira bidali zuen karakolak biltzera eta hauxe Zarauztarrak hiru bertsotan egindako pelikula. Hasiera beldurgarria baina amaiera oso zoriontsua duen pelikula da. Karakolak bezala segi dezagun lasai lasai gure buruaren bila. This entry was posted in Bederatzikoa and tagged bertsoa, Egaña, heriotza, hilerri, Hitza Jolas, karakola on 2 August, 2011 by Naiara Gutierrez.
Gaur egungo vendinga; elikagai ekologiko eta osasungarrien makina banatzaileak. Urkotronikek modu berri bat eskaintzen dizu produktu ekologikoak merkaturatzeko. Aukera bikaina da tokiko ekoizleentzat, bere produktuak zuzenean saldu ahal izango dizkiote-eta kontsumitzaileari eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan. Vending mota horretara jo dute dagoeneko INNOBASQUEren zenbait ekimenetan, NAOS elikadura-kontzeptuan eta beste ekintza batzuetan. Vending erotikoa, zergatik ez? Dantzalekutik ateratzea ez da zertan izan behar gauaren amaiera. Pentsatzen hasita, asko dira vending-makina batean gauez saldu daitezkeen produktuak; bailarinak, produktu erotikoak, higiene-produktuak, lurrinak... Besterik bururatzen zaizu? Jarri harremanetan gurekin eta eskatu aurrekontua konpromisorik gabe. Vendinga ezin konta ahalako aukera dituen mundua da. Office vendinga Unibertsitateetan, ikastetxeetan, liburutegietan eta bulegoetan maiz izaten dira premiazko egoerak. Beraz, bete makina banatzaileak bolaluma, karpeta, USB, eskaera-inprimaki, kalkulagailu eta bestelako bulegoko materialez. Atera errentagarritasun gehiago zure negozioari. Turismoa sustatzeko vendinga Eskaini zerbitzu hobea zure bezeroei eta lortu diru-sarrera gehigarriak horri esker. Zure bezeroak zuk bezain ondo beste inork ezagutu ez arren, hona saldu ditzakezun produktuen zenbait proposamen: padeleko pilotak, txinalak, igeriketako txanoa, merchandisingeko produktuak, etab. Denda 24 orduz zabalik eduki nahi duzu? Eskatu vending-makinetarako aurrekontua. Parafarmazia, 24 orduz Eguzkitarako krema, eguzki ondorengorako krema, urradurentzako tiritak, masaje-lozioak edo ezpainetarako baselina bezalako produktuak behar dituzunean ez duzu beste ezer behar. Berdin dio zer ordu den. Orain, urgentzia txiki horientzako produktuak salgai jar ditzakezu makina banatzailean. Besterik bururatzen zaizu? Esan eta bideragarria den aztertuko dugu.
Urriaren 7a eta azaroaren 1a artean euskal musikako talde amateurrak izena eman dezakete lehiaketan, baina onlineko lehenengo fase honetan puntu gehien lortzen dituzten bi bandak finalerako saikatuko dira zuzenean. Beraz…. zure musika taldearen izena eman eta hasi lagun eta jarraitzaileen botoak eskatzen! Aurten zure ametsa betetzeko aukera daukazu. Musika talde baten ametsik preziatuena zein izan daiteke: kontzertu erraldoi baten jotzea eta disko bat ekoiztea, ezta? Ba hauexek dira hain zuzen ere Banden Lehiako sariak: 2014ko BBKLive jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian. Kontzertu horretako data zehaztear dago eta jaialdiko antolatzaileekin batera zehaztuko da. Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea. Egitasmo honen datak, baldintzak eta abar diskoetxearekin batera ezarriko dira. Lehiaketako disko bilduma oroigarria: taldekide bakoitzak antolatzaileek ekoiztuko dugun lehiaketako bildumako CDaren 10 ale jasoko ditu. Bost urte, bost urte euskal musikaz blai. Banden Lehiatik 220 banda baino gehiago pasatu dira urte hauetan zehar eta parte hartzaile guztientzat esperientzia zoragarria izaten da Banden Lehiako finalista izatea. Aurtengo finala Bilborocken izango da azaroaren 29an, Vendetta taldearen kontzertuarekin batera. Musika, euskara eta teknologia; hau da Banden Lehia. Orain arte Herri Oihua, Namek Planet, Último día eta Hazotx taldeak suertatu dira irabazleak. Eta 2013an? Publikoak, onlineko boto eta zuzeneko kontzertuan finaleko dei galduen bidez eta, noski, epaimahaikideen iritziak erabakiko dute zein bandak joko duen 2014ko BBKLive jaialdian eta disko bat kaleratu ere bai. Epaimahaian aurten Baga-Bigako Ritxi Aizpuru, Gatibu taldeko Haimar Arejita, Last Tour Internationaleko ordezkari bat eta Andres Portero musika arloko kazetaria egongo dira.
Liburuaren egilea: Alessandro Baricco. Moldaketa: Agurtzane Intxaurraga, Arantxa Iturbe. Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga. Eszenografia: Jon Berrondo. Musika: Jabier Muguruza, Maite Aseginolaza. Argiztapena: Xabier Lozano. Jantziak: Gabriela Salaberri. Antzezleak: Itziar Ituño, Victor Criado, Kandido Uranga, Lierni Fresnedo, Arantxa Iglesias, Mikel Tello, Patxi Lopez, Marina Aparicio. Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra. Eguna: Ekainaren 2a. “...akaso zure begien gainean jarriko dut. Edo zure sexuaren gainean pausatuko dut. Edo akaso zure bihotzera inguratuko naiz zuzen-zuzenean eta zetazko laztanen artean inork ezin ezabatuko duen unea biziko dugu... zetazkoa”. Zeta antzezlanaren esku-programatik ostutako esaldi eder horiek ondo baino hobeto adierazten dute lan honetako testuaren poetikotasuna, hitzen maila jasoan, gertaeren segidan eta pertsonaien arteko harreman mamitsuetan islatzen dena. Alessandro Bariccoren eleberria antzerkirako egokitu du Hika taldeak, eta moldaketa horren bitartez ezagutzen dugu Helene eta Herveren arteko maitasun gozoa eta, aldi berean, gorabeheratsua, XIX. mendeko amodio ezinezkoei dagokien moduan.Narrazioan zenbait metafora eder aurkitu daitezke, argumentua bera barne-bidaiaren parabola sakona izanik, eta haien artean zetarraren irudiarekin geratuko nintzateke ni, haren moduan Herve protagonista ere zetazko mundu batean bizi delako, eta tximeleten antzera beranduegi delako askatzen denerako. Ikusten denez, literatur material bikainarekin ekin diote lanari eta erronka ausart batean murgildu da taldea, argumentuak Frantziako herri nekazari baten giro xaloa, Ekialde Urruneko exotismoa eta tarteko bidaiak irudikatzea eskatzen baitu. Horren guztiaren aurrean, zirt edo zart egin behar du zuzendariak eta esandako guztia fisikoki gauzatzen tematu ala, osterantzean, eszenatokia ia erabat biluztera jo, aktoreen antzezpenen esku utziz lanaren lirikotasun guztia. Nik uste dut Jon Berrondoren eszenografia erdi kontzeptual erdi abstraktuari gauza bera gertatu zaiola, hau da, ezin izan duela lortu esandako giro guztiak irudikatzea, eta ez argiek ez bideo-proiekzioek ez dutela sortu antzezlanak eskatutako giro erromantikoa. Antzezle guztien interpretazioak txukunak izan dira, baina hor ere pentsatzen dut hobeagoak izan zitezkeela, dramaturgia arloan edo beharbada testu moldaketan hobekuntzak eginez gero, egoeren arteko jauziak suabeagoak edo atseginagoak izateko, betiere poetikotasunaren izenean. Baina esandakoa kenduta, muntaiak baditu beste elementu estimagarri batzuk, hala nola Jabier Muguruzak eta Maite Aseginolazak sortutako soinu-banda deskriptiboa, biola, biolina, txeloa, tronpeta, akordeoia eta pianoa batzen dituena. Era berean, aipatzekoa da Agurtzane Intxaurragak diseinatu duen koreografia laburra, Herve eta bere maitaleen arteko amodio uneak beste plano batean irudikatzeko.
Bilaketa aurreratua lehendabizi bisitatzerakoan bilaketa eremu ezberdinak azaltzen dira. Eremu bakoitzean bilaketa terminoak sar daitezke Bilaketa eragileak onartuta daude. Eremu bakoitzarekin batera zerrenda bat dator; horren bidez, bilatzen ari diren datu motak zehaztu daitezke (izenburua, egilea, etab.). Bilaketa aurreratuan, beharren araberako bilaketa motak konbinatu eta doitu daitezke. "Bat dator" parametroarekin bilaketa eremu ezberdinen arteko harremana zehaztu daiteke. Termino GUZTIEKIN bat dator - Bilaketak soilik bilaketa eremu guztiekin bat datozen emaitzak itzultzen ditu (AND boolearrari dagokio). EDOZEIN terminorekin bat dator- Bilaketak gutxienez bilaketa eremu bat duen edozein emaitza erakusten du (OR boolearrari dagokio). EZEIN terminorekin bat dator - Bilaketak emaitzak guztiak itzultzen ditu, bilaketa eremuetan sartutako terminoak dituztenak salbu (NOT boolearrari dagokio). "Bilaketa eremuak gehitu" botoiarekin inprimakiari bilaketa eremu gehiago gehitzen zaizkio. Beharrezkoa den bilaketa eremu kopurua erabil daiteke. Bilaketa taldeak Bilaketa konplexuentzat bilaketa eremuen multzo bakarra eskasa izan daiteke. Adibidez, pentsa Txina edo Indiako historiari buruzko dokumentuak bilatu nahi direla. "Termino GUZTIAK"parametroarekin Txina, India eta Historia terminoak erabilita, bilaketak soilik itzultzen ditu Txinako eta Indiako historiari buruzko iturriak. "EDOZEIN termino" parametroak Historiari edo Txinari edo Indiari buruzko dokumentuak itzultzen ditu- ez nahitaez Txinako eta Indiako historiari buruzkoak. "Bilaketa taldeak" aukerak bilaketa eremu talde askotako bilaketak egitea onartzen du. Bilaketa talde bat gehituz, eremu talde berri bat irekitzen da.Nahi ez diren taldeak ezabatzeko, "Bilaketa taldea ezabatu" botoia sakatu.Horretaz gain, bilaketa taldeen eta EDOZEIN termino, termino GUZTIAK edo EZEIN termino parametroekin izandako kointzidentzia kudeatu daiteke. Aurretik aipatutako adibideak honelako konponbidea eman dezake: Lehendabiziko bilaketa taldean sartu "India" eta "Txina" hitzak sartu eta aukeratu "EDOZEIN termino" parametroa.
Gaur goizean, Zarauzko Udalak “Plastibistak” izeneko kanpaina aurkeztu du, Emaus Fundazioarekin elkarlanean. Kanpaina honen helburua naturan dagoen plastikoen kutsadura murriztea da, arreta berezia jarriz erabilera bakarreko plastikoengan. Eta zeintzuk dira plastibistak? “Plastibistak gure bizitzetan plastikoaren erabilera murrizten ari garen pertsonak gara”, azaldu du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Plastibista izateko, gure bizitzan plastikoen erabilera murrizteko erabiltzen ditugun teknikak eta jokabideak kontatu behar dira, besteek berdin egin ahal izateko. Ohitura jasangarriak, osasungarriak eta eredugarriak ez daukate inolako copyright-ik, alderantziz, zabaldu egin behar dira. Kasu hauetan kopiatzea gomendatzen da. Azken finean, kanpaina honen bitartez sortuko duguna plastikoak murrizteko praktika egokien sare bat da”. “Oso argi daukat ohiturak aldatzeko ondo egiten dena agerian jarri behar dugula. Praktika txarrak kritikatzeaz gain, praktika onak zabaldu egin behar ditugu, gainontzekoek ikasteko eta gure ohiturak hobetzeko. Plastibistak kanpaina honekin horixe egin nahi dugu: praktika onak zabaldu nahi ditugu ondo egiten duguna lehenengo planoan jarriz”. Kanpaina honen baitan, alde batetik, Zarautz mailan, www.plastibistak.eus webgunea sortuko da, bertan plastibisten praktika onak jakinarazteko, mapa baten bidez. Webgunean, gainera, plastikoen erabileraren legediari buruzko informazioa aurki daiteke, erraz ulertzeko eta hainbat datu interesgarri. Webguneaz gain, Merkatu Plazako lehen pisuan erakusketa bat egongo da ikusgai astelehenetik aurrera. Bertan, alde batetik, EHUren Eibarko fakultateko Energia Berriztagarrien graduko ikasleek gaiaren inguruan egindako lanak ikusgai egongo dira, plastikozko ur botilek ingurumenean eta gure osasunean daukaten eragina agerian uzteko. Bestalde, Emausek kudeatzen duen gizarteratzeko eguneko zentroan egindako figurak daude, Gipuzkoako hondartzetan aurkitzen diren zabor motak erakusten dituztenak. Erakusketa, esan bezala, astelehenean irekiko da eta ordutegia honakoa izango da: astelehenetik igandera 10:00etatik 12:00etara, eta, ostegunetik larunbatera, arratsaldez ere irekiko da, 17:30etik 19:30era.
Hotel txiki eta kutun honek itsasoaren bista ikusgarriak ditu, eta Karraspio deritzon hondartzaren ertzean dago, Lekeitioko erdialdetik kilometro batera. Hoteleko 9 logeletan dago telebista, hozkailu txikia, berogailua eta hornitutako bainua. Gainera, doako wifi-gunea da. Eguzkia hartzeko terrazatik ahaztezinezko ikuspegia mirets dezakete hoteleko bezeroek, haientzat besterik ez baita gune berezi hori. Indarberritzeko, taberna-kafetegian pintxo-aukera berezi eta askotarikoa dago. Beste erosotasunetako bat Metrokua hotelaren garaje pribatua da. Hoteleko langileek arreta profesionala eta hurreko/hurbileko harreman pertsonala eskaintzen dute. Instalazioak Terraza: Eguzkia hartzeko gune ederra, itsasoko haize leunaz gozatzeko. Ahaztu ezin izango dituzun bista ikusgarriak. Taberna-kafetegia: Pintxo eta errazio gozoak dastatzeko leku paregabea. Arrantzale erara girotuta dago, eta, terrazak bezala, ikuspegi pribilegiatua eskaintzen du: Karraspio eta San Nikolas edo Garraitz uhartea. Zalantzarik gabe, zaharrek zein gazteek aukera paregabea daukate itsasbeheran irlara ibilaldia egiteko, eta gaur egun beharrezko bisita bihurtu da. Lorategia: Hotelaren atzealdeak lorez beteriko lorategi bitxi bat dauka. Naturaz inguraturik, atsedena hartzeko leku idilikoa.
CIMASUB, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, Antzoki Zaharrera itzuliko da 46. edizioan. Azaroaren 24an, 25ean eta 26an, 19: 00etan doako sarrerarekin, itsaspeko zinemako hiriburuan mundu osoko itsaspeko zale eta argazkilari eta bideografo ugari bilduko dira. Horiek guztiek, itsasoarekiko duten grinak bultzatuta, ozeanoen edertasuna eta degradazioa erakusten laguntzen dute, eta bereziki azpimarratzen dute gizakiok bizitza osorako bizi-ingurune batean egiten dugun presioa. Gizadiaren etorkizunerako garrantzi berezia duen une honetan, denbora gure aurka baitoa, "Orain edo inoiz ez" esloganarekin, etsipenezko oihu bat egiten da, gure pentsaera eta ohiturak aldatzeko berehalako ekintzari bide eman diezaiogun. Ozeanoen benetako egoera eta horiek inbaditzen dituzten arazoak ezagutarazi nahi dira, itsas hondoek ezkutatzen dituzten mirariak alde batera utzi gabe, horietako asko oraindik aurkitu gabe baitaude. Laurogei nazionalitateko eta kalitate bikaineko berrehun eta berrogeita hamar lan baino gehiago aurkeztu dira CIMASUBera. Beste garaikurren artean urrezko baranda, zilarrezkoa edo brontzezkoa eskuratzeko lehian ari dira guztiak. Sari banaketako azken galan, aurten ere, Antzoki Zaharrera hurbildu nahi duen oro hunkituko duela agindu du. Urpeko Errege Elkarteak antolatzen du, eta helburua da urpeko mundua ezagutaraztea eta gure itsaso eta ozeanoen errespetuaz eta zaintzaz kontzientziatzea, ikus-entzunezko lanak zabalduz. CIMASUB Itsasoko enbaxadoreen, argazkilarien eta itsaspeko bideogileen eta urtero nazioarteko lehiaketa hau egiten den zinema-aretoak bisitatzen dituzten milaka pertsonen arteko komunikazio-kanala da. Guztia Real Sociedad urpekoen antolakuntzari esker. Gure babesleei: Real Sociedad Fundazioa, Diario Vasco, Aquarium Donostia, BRAI Kantauri, Bodegas Crusoe Treasure. Erakundeak: Donostia Kultura, Donostia turismoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Urpeko Jardueren Federazioa. Laguntzaileak: Ondina/Oceanic, Ontzi Museoa Ekoaktiboa Mater, BPXPort, Aolde Radio, Aqua Aldizkaria, GAEA Elkartea, Azti, Oribay Tours, Navegavela, PiEupvehu. Guztia UNICEFen eta Saca la Lengua a la ELA eta Siempre AdELAnte elkarteen alde.
Hilaren 12an, Ostadar Atletismo ataleko kideek luzera jauzi eta xabalina jaurtiketako proba libreak izan zituzten Eibarren. Kadete mailako bost ordezkarik parte hartu zuten eta guztiek hobetu zituzten euren marka pertsonalak Oinatz Almagrok luzera jauziko probako lehen saiakeran ondu zuen bere marka, 5,25 m. Gainerakoek xabalina jaurtiketan eskuratu zituzten marka berriak. Hodei Garciak 33,25 metroko jaurtiketa egin zuen. 30 metroak igaro zituen ere Aiala Ramosek bere azken saiakeran 30,64 m. Helene Martinek, aldiz, 25,44 metrora bidali zuen xabalina eta Nora Manzanalek 20,23 metrotara. Arloko prestatzaile Oscar Goikoetxeak guztien garapena ongi doala adierazi du: ""kirolariak ongi ari dira lanean; indarra hartzeaz gain, teknika hobetzen doaz". Era berean, Ramosen balentria nabarmendu du: "30 metroko langa igaro duen lehen aldia du eta aurrepauso garrantzitsua da". Asteburu honetan Ostadarren atletek ez dute lehiaketarik izango. Alabaina, hitzordu berezia egingo dute hilaren 19an, larunbatarekin. Infantil eta alebin kategoriako gaztetxoek teknifikazio saioa izango dute. Hiru proba egingo dituzte: jauzi hirukoitza, pisu jaurtiketa eta 60 m. lasterketa.
Errusiar militar kontrairaultzailea, Armada Zuriaren Ipar-Mendebaldeko Fronteko burua. Karrera militarra Aleksandrovski Eskolan egin zuen, eta geroago Goardia Inperialean (elitezko indarretan ere aritu zen). 1892an lotinant-koronel gradua lortu zuen, eta 1896an koronel gradua, eta 1902an dibisio baten komandante izatea lortu zuen. Bere lehen guda Guda Errusiar-Japoniarra izan zen, non bi aldiz zauritua izan zen, baina dibisio-jeneral gradua lortu zuen. 1907an Kaukasora eraman zuten, kuartel-buruzagi karguarekin, eta 1913an, Kaukasoko Armadaren Estatu Nagusiko buru izan zen, lotinant-jeneral kargua lortuta. Lehen Mundu Gudan, Kaukasoko frontean borrokatu zuen turkiarren aurka, garaipen batzuk lortu zituelarik, horietako lehena Sarikamixeko borrokaldian, defentsa estrategia erabiliz. 1915ean graduz igo zuen, eta Kaukasoko Armadako buruzagi ere ezarri zuten. Turkiako Van hiri armeniarra konkistatzea lortu zuen. Hala ere, 1915ean Nikolai tsarrak, Nikolai Nikolaievitx Romanov Duke Handia armadaburu bezala ordeztea erabaki zuelarik, Nikolai Nikolaievitx Kaukasoko Fronteko komandante bezala ezarri zuten, Judenitxen ordez, hau berriz Kaukasoko Armadaren Estatu Nagusiko buru jarri zutelarik (hala ere, Judenitxek autonomia handia gorde zuen, izan ere, Nikolai Duke Handia batez ere administrazio-lanetan zentratzen zen). 1916ean Erzurumgo eta Trabzongo borrokaldiak irabazi zituen, kasu honetan erasoan. Nikolai Judenitxen erasoek Mesopotamiako britainiar indarrak desblokeatu egin zituen eta Armeniar lurren parterik gehienak errusiarren pe jartzea lortu zue. Agian arrakasta handiena izan zuen errusiar jenerala izan zen (Aliatuek Errusiar Armadarengandik gehien estimatzen zuten “antzeztokia” Kaukasokoa zen), baina kontuan hartu behar dugu baita bere “antzeztokia” bigarren mailakoa zela, eta otomandarren armada ez zela alemaniarrena bezain indartsua. Bere menpekoen artean oso inpresio ona utzi zuen, eta Armada Inperialaren zuzendaritzan oso izen ona zuen. Otsaileko Iraultzarekin batera, Kaukasoko Armadaren buruzagitza berreskuratu zuen (Nikolai Nikolaievitx Romanov kargugabetua izan zen). Hala ere, maiatzean, Aleksandr Kerenskik postu horretatik kendu eta armadatik erretiroa hartzera behartu zuen “desobedientziagatik”. Judenitxek, ostean, Korniloven Estatu-kolpea babestu zuen. Urriko Iraultzaren ostean, Errusiatik ihes egin zuen, Finlandian gordez. Finlandian errusiar zurien komunitateko buru izan zen, eta hala, Aleksandr Koltxak, zurien buru formala zenarekin kontaktua egin zuen. Judenitxek potentzia ezberdinak konbentzitu nahi zituen Finlandiatik Petrograd erasotzeko, eta 1919ko maiatzean Mannerheim Finlandiako armadaburuarekin egon zen eraso bati buruzko akordioa lortzeko asmoz. Koltxakek 1919ko ekainean Judenitx “Armada Zuriaren Baltikoko eta Iparraldeko komandante” izendatu zuen, Aleksandr Rodziankoren ordez (Rodziankok oso tropa gutxi zituen, alemaniarrek entrenatutakoak, eta ia erabiltezinak, Baltikoko lurraldeak beste potentzia batzuen laguntzaz independente aldarrikatu baitziren. 1918an zehar, Rodziankoren tropa zuriek, beste atzerritar batzuekin batera, Alemaniaren erretiratzearekin bat sobietarrek Estonia aska ez zezaten hesi-lana egitera mugatu ziren). Judenitxek bere kontaktuak erabili zituen armada oso bat osatu ahal izateko, inguruko Gobernu antikomunistekin eta baita ere potentzia inperialistekin hitz egin zuen horretarako nolabaiteko arrakasta izan zuelarik (eta Baltikoko gorputz errusiar zuriek alemaniarrekiko zuten aldekotasuna aliatuen aldera aldatu zuen). 1919ko abuztuan, britainiarren laguntzaz, bere mugimendua eta armada zilegiztatzeko “Errusiako Ipar-Mendebaldeko Gobernua” eratu zuen. Judenitxek Baltikoan 1918ko borroketan parte hartu zuten errusiar soldadu kontrairaultzaile batzuk bildu zituen, eta horrez gain Britainia Handiaren laguntza militar zein ekonomikoa ere jaso zuen. Laguntza eman zion beste Estatu bat Estonia izan zen, lurralde-base bat eman ziolarik (trukean, britainiarrek presionatuta, 1919ko abuztuan Nikolai Judenitxek eta “Ipar-mendebaldeko Gobernuak” Estoniaren independentzia aintzatetsi behar izan zuen, azkenean formalki aintzatetsi ez bazuen ere, hori egingo zuenaren berme bat sinatu zien britainiarrei). Finlandiaren laguntza ordea, askoz ere txikiagoa izan zen, izan ere Mannerheim Finlandiako armadaburuak Judenitxekin harreman onak bazituen arren, eta berarekin aliatzeko nahia bazuen arren, Koltxakek uko egin zion Finlandiaren independentzia aintzatesteari (Judenitxen iritzien kontra), beraz, Finlandiako Gobernuak uko egin zion abenturan parte-hartzeari. Beraz, Judenitxek asmo Finlandiatik erasotzea bazuen ere, bere basea Estoniara aldatu behar izan zuen. Orlando Figesek oso iritzi txarra zuen Judenitxez, “Lehen Mundu Gudako bat-batek heroia” deitzen dio, eta bigarrenik, “inor buruzagi moduan inspiratzeko zaharregia eta potoloegia zen (…) Sekula ez zuen Inperio tsaristaren erorketa onartu, eta hori izan zen bere tragedia (…) Judenitxek ez zuen ez politikarik, ez programarik, soilik boltxebikeekiko gorrotoa, eta beraz, aurrera egin ahala, populazioaren gehiagoa kontra jarri zitzaion”. Evan Mawdsleyk balantza orekatuago bat egiten du: “fronte hau Judenitxek, Lehen Mundu Gudan Errusiako heroi apurretako batek zuzentzen zuen (…) baina jada beste belaunaldi batetako gizona zen (…) Operazio praktikoak ez zituen berak zuzentzen, beste komandante batzuek baizik (…) eta ez zegoen erreforma politikorik onartzeko prest”. Aleksandr Rodzianko Judenitxen menpekoak oso irudi txarra zuen honetan. Hala, Baltikoan, Armada Zuriaren fronte berri eratu eta gidatu zuen. Fronte horrek Baltikotik Petrograd erasotzea zuen helburu, eta 1919ko irailaren 28an hasi zuten eraso hori, estoniar tropen laguntzaz. Egia esan, nahiz eta Petrograd zuzenean mehatxatu, hiru fronteetan ahulena zen, 15.000 bat gizon soilik zituen bere menpe. Evan Mawdsleyren arabera “propaganda gorriak, Koltak Denikin eta Judenitxen armadak Ententearen sokari lotutako hiru zakur handi eta mehatxagarri bezala marrazten zituen, baina Judenitxen armada txakurtxo bat besterik ez zen”. Hala ere, Jelena Txudnova historiagilea ez dator iritzi horiekin bat, bere ustez “zaila da beste fronteekiko konparatuta Ipar-mendebaldekoak zein garrantzia duen esatea (…) baina Parisen zein Omsken (Koltxak zegoen hirian) honen garrantzia estimatzen zutela argi dago”. Bestalde, Petrograd ere ez zen gorriek hoberen defendatzen zuten zonaldea, bere troparik gehienak Siberian edota Hegoaldean baitzeuden; baina dudarik gabe, Judenitxek baino tropa gehiago zuten. Nikolai Judenitxen armadak, Jamburg (urriaren 12an) eta geroago Krasnoie Selo, Tsarskoie Selo, Luga, Pavlovsk eta Gatxina hartzea lortu zuen, eta urriaren 20an Pulkovoko gailurrak, Petrogradetik 20 kilometrotara paratzea lortu zutelarik; baina ez zuten lortu Petrograd-Mosku trenbidea moztea. Urriaren 21ean gorrien kontraerasoa hasi zen eta Pulkovoko gailurretan zuriak garaituz zituzten. Azaroaren 7an Gatxinan zuriak garaituak izan ziren, erretiratu egin behar zirelarik. Judenitxen gizonen erdia hil zen kanpaina honetan; Nikolai Judenitxek galdu zuen lehen borrokaldia izan zen. Erretiratzerakoan, Judenitx eta bere soldaduak Estonian aterpe bilatzear zeuden, azaro bukaeran heldu ziren hara. Baina borrokaldia gertatzen ari zelarik, boltxebikeek, Leonid Krasinen bitartez Estonia independentearekin negoziatzen ari ziren, eta honek zuriei atzegoardiako basea kendu zien. Nikolai Judenitx eta bere armada Estonian sartzeko aukerarik gabe geratu ziren, Estoniako gobernuak eragotzi egin baitzien. 1919ko azaroan, zenbait egunez, mugaren ondoan egon izan behar zuten, akanpatuta, Estonian sartu ezinik. Azkenean, egun batzuk pasatuta, Estonian sartzen utzi zieten errusiar zuriei, baina desarmatua, eta asko kontzentrazio eremuetan preso sartu zituzten. 1919ko abenduaren 31n Errusia Sobietarrak eta Estoniak elkar aintzatetsi zuten, eta 1920ko otsailean bake-itun bat sinatu zuten. Urriaren 22an Judenitxek Ipar-mendebaldeko Armada disolbatu zuen. Gainera Judenitx eskandalu baten protagonista izan zen, izan ere, urriaren 28an, Armada Zuriaren dirua zeramala ihes egin nahiaz akusatuta, errusiar zuriek eta estoniar tropek atxilotu egin zuten. 1920ko otsailean, Ingalaterrara joan zen erbestera, baina handik gutxira Frantziara joan zen bizitzera. Bertan erretiratuta bizi izan zen, erbesteratutako zurien artean paper politiko nabarmenik jokatu gabe. 1933an hil zen.
Aurten ere abian da Kode_Eskolak eginiko uda ikastaroen proposamena. 6 eta 16 urte bitartean badituzu, eskura izango dituzu hainbat robotika, animazio edota bideojoko sorkuntza tailer, baita Minecraft jokora bideraturik egongo diren berariazko hainbat ekintza ere. Tailer hauek Orona Ideo eraikinean izango dira, teknologia berritzailearen ikurra izateaz gain, etorkizunari aurrea hartu dion gune teknologikoa izanik Donostiatik bost minututara dagoen toki hau. Zein da aukera, zehazki? Gaztetxoenek, 6 eta 8 urte bitartekoek alegia, irudiekin programatzen ikas ditzakete Kode_Eskolan. 8 eta 10 adin tartean daudenek, robotak egiten ikas dezakete, eta Minecraft joko ezagunean murgiltzeko aukera ere izango dute eskura. Minecraft lantzeaz gain, GameMaker plataformari esker bideojokoen programazioan hastapenak egin ahal izango dituzte 10 eta 12 urte bitartekoek, eta, azkenik, 12 eta 16 urte bitartekoek, Unity motore grafikoa, Arduinon oinarrituriko robotika, LEGOren erabilpena robotikan, webguneen sorkuntza eta animazioen sorrera landu ahal izango dute bertan. Ikastaro hauetariko asko euskaraz nahiz ingelesez egiteko aukera egongo da, gainera! Gainera, goizez egindako tailer horiek osatzeko, denok elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dugu, baita arratsaldero bestelako jarduerak egiteko aukera ere, tenisa eta piragua, hain zuzen ere, Ondarreta hondartza Donostiarrean. Orona Ideora bertaratzeko hainbat aukera izango dituzue, gainera. Irun, Errenteria, Herrera eta Donostiako hainbat tokitatik izango baituzue begiraleekin autobusa hartzeko aukera. Jarduera guzti hauek astebeteko txandetan antolaturik egongo dira, ekainaren 22an hasi eta uztail osoan zehar eskuragarri egongo direnak, baita iraileko lehen astean ere. Informazio gehiagorako, jo Kode_Eskola webgunera, ekainak 1 arte dago irekita izen ematea. Zeren zain zaude?
Biografia l Azken hilabeteak l Prentsan l Bultzatzaile l Idazle l Politikari l Omenaldia l Hemeroteka JOSE ANTONIO AGIRREREKIN. Lehendakariak Venezuelara egin beharreko bidaiak antolatzen zituen Ugaldek 50eko hamarkadan. «Beti izan naiz kritikoa, baita EAJn ere. Nirekin ez ziren fidatzen. Alderdi bati baldintza asko jartzen dizkiot, hizkuntzari bakar bat ere ez» ‘ALDERDI’ ZUZENTZEN. Itzuleran, Ajuriagerra-ren eskutik hasi zen EAJn lanean. «Ez dut bilatzen perfekziorik. Nik nahi dut izan normala. Badakizu zer den hainbeste jende ikustea itsu, ero… eta zuk bi begi edukitzea, burua?» EUSKO JAURLARITZAN. 1982an, Carlos Garaikoetxeak Eusko Jaurlaritzara eraman zuen euskara gaien zuzendari gisa. EAJ-REN HAUSTURA. EAko egin zen EAJ banandu zenean, 1985ean. Argazkian, Joseba Azkarragare-kin eta Pelay Orozkorekin. KULTURAN ETA POLITIKAN ENGAIATUA. Eduardo Txillida, Xabier Arzalluz eta Juanito Zabalarekin, 1979an Bilbon egindako manifestazio batean. ::: Politikari Euskal Herriarekiko engaiamenduak eraman zuen Martin Ugalde politikan sartzera. Leizaolaren Eusko Jaurlaritzako kontseilari izan zen, eta Euskarazko Arazoetarako zuzendari, Garaikoetxearen gobernuan :: Politikari, behartuta Abertzaletasunak bultzatuta sartu zen politikan Martin Ugalde, ez berezko bokazioa zuelako. Askotan aipatu izan zuen, umetan, Andoainen, «batzokia zutela eliza eta Sabino Arana santua». Aitona jeltzalea eta aita EAJko zinegotzi zituen. Etxetik zetorkion jeltzaletasuna. Baina lan politikoa Caracasen hasi zuen, 1947an. Hango Euskal Etxean atera zuen EAJko txartela. Euskal Etxearen babesean Eusko Gaztedi taldea sortu zuen. Talde horrek Euskal Herriko EGIrekin ez zuen zerikusirik, eta, berez, euskara, mendi irteerak, kirol saioak eta beste antolatzeko taldea zen. Baina ez zen horretara bakarrik mugatzen: aberriaren aldeko lanean bazuen zereginik eta baita erresistentzian lan egiten zutenei laguntzen ere. Geroago Euskal Etxeko lehendakari lanetan hasi zen, postu politikoagoa inondik ere. Azken finean, nolabait, Euskal Herriaren ordezkari zen Venezuelako agintarien aurrean. Gainera, Caracasko Euskal Etxea Hego Amerikako garrantzitsuena zen, eta horrek pisu handiagoa ematen zion lehendakari lanari. EAJko Hego Amerikako ordezkari izendatu zuten berehalaxe. Jose Antonio Agirre lehendakariak Venezuelara egin zituen bisita ofizialen antolatzaile izan zen Ugalde. Lehendakaria hil zenean, 1960an, Ugalde arduratu zen venezuelarren doluminei erantzun ofiziala emateaz. Baina benetako ardura politikoa Euskal Herrira itzultzean hartuko du, 1969an. Itzulerarako baimenaren zain bi urte egon zen Ugalde, emaztea eta seme-alabak dagoeneko Irunen zirela. Baldintza bakarra jarri zioten: politika kontuetan ez sartzea. Baina badira bete ezinezko gauzak. Iritsi eta gutxira, baina, Alderdi EAJren aldizkari klandestinoaren ardura hartu zuen. Juan Ajuriagerraren eskutik iritsi zitzaion Alderdi zuzentzeko eskaintza, eta, era berean, politikari jeltzale beraren ahotik jaso zuen Leizaola lehendakariaren kontseilari izateko eskaera. Jose Rezola lehendakariordearen hutsunea betetzeko deitu zuten. 1972. urtea zen. Alderdiaren barruan, hala ere, batzuek ez zuten ondo ikusi Ugalderen izendapena, izan ere kritiko eta independente izatearen fama zuen. Leizaolarekin Baionan bildu zen lehen aldiz eta interior-eko lana egiteko eskatu zion lehendakariak; alegia, Hegoaldean harremanak eta bilerak egitea klandestinitatean mugitzen ziren alderdi politiko, sindikatu eta erakundeekin. Alderdiaren ordezkari ere bazen erbesteko Eusko Jaurlaritza hartan. Hurrengo urtean, 1973an, Carrero Banco hil baino hilabete lehenago, Poliziak, atxilotu eta ziegatik pasatu ondoren, Hendaiako mugan jarri zuen. Donibane Lohizunen jarri zen bizitzen. Orduan ezagutu zituen Peixoto, Argala, Pertur, Santi Brouard eta beste. Abertzaleen arteko batasuna amets Franco hiltzean, Hegoaldera egingo du. Eta orduantxe utziko du kontseilari lana. Behin diktadura bukatuta, politikarekiko konpromisoa uzteko moduan ikusiko du bere burua, eta kazetari eta idazle lanari lotuko zaio. Carlos Garaikoetxeak berekin eramango du, baina, EAEko Gobernura euskara sustatzeko arduradun gisa. 1985ean, EAJren haustura bazetorrela sumatuta, utzi egin zuen postua. Ugalde inoiz ez zen izan hausturazale, baina bere jarrera kritikoak alderdiaren alde ofizialera baino gehiago Garaikoetxearen aldera eraman zuen, eta EAn sartu zen. Ugaldek esana da berarentzat traumatikoa izan zela haustura, eta baita berrogei urteren ondoren EAJko militante izateari uztea ere. Kritiko, independente eta zubigile izan zen Ugalde bai politikan bai gainerako esparruetan. Lizarra-Garazi ituna ilusio handiz bizi izan zuen. Denbora gutxirako, baina hortxe ikusi zuen bere amets politikoa gauzatua: alderdi abertzaleen arteko batasuna. Bere azkenetako artikulu batean (Egunkaria, 1999ko ekainaren 14a) zera idatzi zuen: «Karlistetatik abiatu, Sabin eta Luis Aranarekin herri honetan Euskadi berria lehertzen da; Agirrek irekitzen du aro politiko berri bat; zentzu ernegarria duen guda ideologikoan hiltzen dira gudariak banaka, ez kolektiboki; sinbolo berri dira Durango eta Gernika, sinbolo bizi; Ajuriagerrak badu berezia duen zerbait Santoñan; Kanpion eta Irujo nafarrek asko esaten dute, Landaburu berritzaileak ere bai, Monzon klabea da, eta gertuagoxio Arzalluz eta Garaikoetxea, aldi berri eta leiala, noski, eta Santi Brouard berriagoa, eta Argala, Peixoto, hemendik dator haria». Horra Ugalderen testamentu politikoa. :: Iritziak Joseba Azkarraga · Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua Ohorez Ohorea, Martin. Ohorezko agurra, bai, zuri egin beharrekoa, beti azaldu duzun xalotasunarekin. Ohorea zure izen ona aldarrikatzeko, zure bizitzagatik eta gizatasunagatik. Ohorea, gaixotasunak hitza erabiltzea galarazten zizunean zure izena zikintzeko saioa ofizialki eta jendaurrean gaitzesteko. Hitza izan delako zure herria eta hizkuntza defenditzeko erabili duzun tresna handia, zure tresna bakarra. Horrexegatik zara euskal kulturaren ikurretako bat, zure jokabide demokratikoagatik eta askatasunaren aldeko borrokarengatik duintasun eta koherentzia eredua zaren modu berean. Iritzi horiek bizi zinen bitartean plazaratu nituen, eta horregatik ausartzen naiz gogora ekartzera, berriro ere, zure heriotza fisikoaren orduan. Eta halaxe adierazten dut, zu bezalako pertsonak ez direlako inoiz joaten, nire ustez. Esango didazu, bai, zure laguna izateak ematen didan grinak bultzatuta ari naizela; baina, hori egia izanik ere, azpimarratu behar dut egia eta justizia nire sentimenduaren gainetik daudela. Ezer ez da zure konpromisoa baino egiazkoagoa, ezer ez azken orduan egin zizuten bidegabekeria salatzea baino zuzenagoa. Frankismoaren jazarpena jasan arren, inoiz ez zenuen askatasuna kendu zizutenekiko gorrotoaren zantzurik erakutsi. Ziur naiz herra ez zela zugan sustraitu, ezta Egunkaria itxi zuen eta zu ere inputatu zintuen prozesurengatik ere. Azken agurraren duintasuna kendu nahi izan dizute, eta nik hori salatu eta deitoratzen dut. Jakin dezatela, Martin laguna, ez dutela lortu. Eredua zara —eta izango zara—herri honentzat. Agur, jauna. Agur eta ohore. MIREN AZKARATE · Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua «Gaztetatik hil arte gizon konprometitua izan zen» «Martin Ugalde idazle, euskaltzale eta kazetariaren konpromisoa nabarmendu behar da orain. Gazte-gaztetatik eta bere bizitzako azken urteetaraino berarekin eraman duen konpromiso hori, bizitzan hainbat lekutara eta zereginetara eraman duena. Gazteendako zerbait uztekotan eta aipatzekotan Ugalde bezalako pertsona handiek herriaren alde izandako konpromisoa da orain azpimarratu behar dena». EUSKO ALKARTASUNA «Euskal kulturan erreferentzia izan da» «Samina eta atsekabea adierazten dugu Martin Ugalde euskaltzale, kazetari eta alderdiko lagunaren heriotzagatik, eta familiari doluminak azaldu. Euskal kulturan erreferentzia izan da, bizitza osoan herriarekin, euskararekin eta giza eskubideen defentsarekin konprometitua. Egunkaria-ko ohorezko lehendakaria euskarazko kazetaren aurkako kanpaina gogorraren jomuga izan zen. Exilio luzean Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izan zen, eta gero Egunkaria-ren sortzaile». ARALAR «Bizia herrigintzari eman dion pertsona galdu da» «Gure dolumina azaldu nahi diegu Martin Ugalderen senitarteko eta gertukoei haren heriotza dela eta. Euskalgintzan, kulturgintzan eta politikan, erbestean eta Euskal Herrian, bizi osoa Euskal Herriari eskaini dion pertsona baten galera izugarria dela azpimarratu beharrean gaude. Era berean, herrigintzan horrenbeste lan egin eta gero, azken urteetan, Euskaldunon Egunkaria itxi zutela-eta nozitu behar izan duen egoera salatzen dugu». MIKEL ARANA · Ezker Batua «Mundu euskaldunarentzat galera handia da» «Euskararen normalizazioan egindako lan handia nabarmendu behar da orain. Ugalderen heriotza mundu euskaldunarentzat eta euskal kulturarentzat, oro har, galera handia da, alor horretan egin duen lanak erakusten duen moduan. 2002. urtean Euskaldun Unibertsalaren Saria jaso zuen gizonak bere azken urteetan Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera bizi izan zuen, fundatu eta hango ohorezko lehendakari izan zen egunkariaren itxiera». PERNANDO BARRENA · Batasuna «Abertzale guztien arteko elkarlana bultzatu zuen» «Topikoa bada ere, gaurkoan gizon handi-handia hil zaigu Euskal Herrian. Martin Ugalde joan egin zaigu, baina gurekin utzi du bere bizitza osoko lekukotasuna; ez bakarrik literaturan edo euskalgintzan, nik abertzale moduan nabarmendu nahiko nuke: Ugalde beti izan da abertzale guztien arteko elkarlana bultzatu eta babestu nahi izan duen pertsona, eta hori da, nire uste apalean, egungo Euskal Herriak behar duen profila». Txillardegi · Idazlea Agur! Aspaldisko honetan Martin larriki gaixoturik zegoela denok jakin arren , kolpe latza izan zaigu gaur goizekoa. Hitz batzuk bederen idazteko eskatu didazue. Nola ukatuko ? Baina labur jokatu beharrak areago zailtzen dit egitekoa . Martinek eta biok izkribuz lehenagotik elkar ezagutzen bagenuen ere, Tarnosko gure etxean (Baiona ondo-ondoan, beraz) mintzatu ginen buruz buru lehenengo aldiz 1970. urtean. Burgosko Epaiketa ari zen mamitzen, eta nik ez neukan Ipar Euskal Herrian finkatzeko eskubiderik. Caracasetik etorri berria zen bera, eta Bruselatik etorri berria ni. Eta beti bide desberdinetatik ibilirik ere, adiskide on ginen orduan , eta adiskide on egon gara gaur arte. Ororen gainetik, Martin euskaltzalea zen. Eta abertzale sutsua, hortaz. Bihoa hau aurretik. 1961ean bere Iltzalleak argitaratu zuenez geroztik, gero eta garbikiago agertu da Martinen atxikimendu iraunkorra euskararekiko. Euskaldunon Egunkaria proiektuan buru-belarri sartuz garbi agertu denez. Martinek erdaraz hasi zuen bere idazle lana: bai Literaturaren alorrean, bai Kazetaritzarenean. Eta biotan zeukan etorkizun dirdaitsua Venezuelan. Baina Martinek Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Bai abertzaletasunaren alde borroka egiteko (PNV-ren Alderdi hilabetekarian ari izan zen luzaz); eta baita, esana dagoenez, hizkuntzarenean ere . Sorreraz —edo jaiduraz nahiago bada — gizon moderatua zen Martin. Ez zituen jarrera «erradikal» delakoak maite. Baina jokabide «erradikal» delakoak hartzen zituztenak ulertzen (are maitatzen ere) saiatzen zen. Joera honen lekuko dugu, adibidez, Lezo Urreztieta «guerrillari» iraunkorrari eskainitako lana. Baina besterik ere aipa litezke. Arzalluz-Garaikoetxea erdibiketaren garaian, EAren hautua egin zuen Martinek. Eta hau ere adierazgarria da. Lerro hauek idatzita, joan zaigun Martin Ugalde nolakoa zen hobeki uler dezakete bera zuzenean ezagutzeko aukera izan ez dutenek. Agian bai!
Gaur egun, aurrekaririk gabeko egoera batzuk ditugu aurrean: larrialdi klimatikoa, biodibertsitatearen galera eta desberdintasunen hazkundea. Eta, erronka horien aurrean, lehentasunezkoa da ekonomia ekologikoa, erresilientea eta inklusiboa eraikitzeko beharra; garapen ekonomikorako eredu berri bat eraikitzea. Kasu honetan, trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoak aukera ematen du Gipuzkoa garapen jasangarri eta integratzaileranzko bide berri batean kokatzeko. Trantsizio horrek pertsonak hartu behar ditu kontuan eta kaltetuenak zaindu; ekitatea aldagai gisa integratu behar du eredu horretan. Bidezkoa eta integratzailea izanik soilik aurrera egin dezakeen eredu batean. Horrek esan nahi du pentsamendu sistemiko bat hartu eta hiru pentsamolde aldaketa erradikal onartu behar ditugula: berrasmakuntza (gure garapen eredua nahi ez diren gizarte eta ingurumen inpaktuak sortzen ari dela onartzea); erresilientzia (aldaketei aurrea hartzeko, onirizteko eta egokitzeko gaitasuna hobetzea enpresetan, epe luzera haien jasangarritasuna bermatzeko, erronkak aukera bihurtuz; eta, horretarako, etengabe inplikatu behar dira interes taldeak erabakiak hartzeko prozesuan, eta haiekin elkarlanean eta elkar sorkuntzan aritu eta aliantzak egin behar dira); eta berroneratzea (gure ikusmoldean aurrera egin eta hura aldatu behar da: kalterik ez egitetik, gure gizarte eta ingurumen sistemen lehengoratze eta hobetze gaitasuna garatzera). Beraz, enpresek, administrazioak eta gizarte zibilak sistemak eraldatu behar dituzte, garapen jasangarri, oparo eta inklusiboa ahalbidetzeko. Aldaketa eta eraldaketa prozesuak eta konponbide berriak eraikitzea prozesu konplexua da, eta gizarte osoa inplikatzen du. Horratarako beharrezkoa da maila anitzeko gobernantza ekologiko bat, alde batetik, lurraldearen garapena eta naturaren nahiz jendearen ongizatea lotuko dituena, eta, bestetik, gizarte eragile guztien parte hartzea eskatuko duena, erantzun eraginkorra emateko eta gizarteari mesede egingo dion eraldaketa bat sustatzeko. Horren guztiaren aurrean, jasangarritasun hirukoitzari begirako lurralde gisa definitzen ari da Gipuzkoa, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorrean dituen erronkei modu proaktiboan aurre eginez, bere erakunde bakoitzaren gizarte erantzukizunetik abiaturik, bere aktibo ukigarriak eta ukiezinak lankidetza estrategien eta alde anitzeko konpromisoen bitartez garatuz, alderdi guztientzat balioa sortzen duten irtenbide eraginkorrekin. Hiru integratu nahi ditugu, produktibitatea, enplegagarritasuna eta gizarte kohesio inklusiboa; hazkunde berdeko eredu batean, alegia, garapen ekonomiko indartsu eta orekatua eta gizartearen ongizatea sustatuz, eta, aldi berean, aktibo naturalek gure ongizate ereduaren oinarri diren ingurumen baliabideak eta zerbitzuak ematen jarraituko dutela bermatuz.​​​​​​​ Eta, horretarako, negozio eredu berdeak dituzten enpresa erresilienteak sortzera bideratu behar ditugu ahaleginak: produktibitatean eta eraldaketa iraunkorrean oinarrituko diren enpresak, profesional berriei behar dituzten trebeziak emateko eta lanpostu berriak sortzeko gai izango direnak, trantsizio bidezkoa bermatuko duen joera eta dimentsio sozial bat izanik. Horrek esan nahi du, Europar Batasunaren aginduari jarraikiz, eremu hauetan jardun beharko dela: prebentzioa eta arintzea, ekonomia zirkularra, energia jasangarria, balio katea, natura eta biodibertsitatea.
Dantza taldea 1958. urtean sortu zan Voronej hirian. Uri garrantzitsu hau Don. Voronej ibai ospetsuan itsasoratzen dan Voronezh errekaren ertzean kokatuta dago, Mosku, Rostov eta Kiev-erako errepideen bidegurutzean. Uria Moskuko hego-ekialdetik laurehun kilometrotara dago. «Las Auroras de la primavera» da balet bitxi honek hartzen dauan izena; Varonej uriaren izaera berezia adierazten dauana. Poztasun eta bizitzeko ilusioz gainezka dagoan uria dogu Varonej. Balet honen zuzendari artistikoa Don Alla KHOLODILOVA dogu, musika arduraduna Sergei FROLOV eta koruaren arduraduna Tatiana CHICHKINA. Hiru maisuak dira ezagunak errusiako kultura zabalean. Taldea sortu zanetik, asko bidaiatu dabe ikaragarrizko arrakasta lortuz joan diran eszenatoki guztietan. Era ezbardinetako jantziak dabez, aberastasun handikoak. Herrialdeko lantegirik ezagunenetan egindakoak dira diseinatzaile onenen sinaduragaz. Orkestrako artistak herriko makina bat instrumento jotzen dabez: tutua «gusli», «domra», «balalaicas» eta beste asko. Zehaztasun eta edertasun osoz urtetzen dira eszenatoki gainera eta bertan hurrengo dantza honeek eskaintzen dabez: betiko errusiako dantzak, desafio itxura daben hegoaldeko eskualdeetako dantzak, itzulian egiten diran dantza paregabeak, ausardia, lehia, kosakoen umorea, erritu gozoak edota mendebaldeko eskualdeetako neska gazteen lirika. Bat-batean, oihala zabaldu eta orduan hasten dira eszenatokian desfilatzen jai herrikoi bateko irudiak, aurpegi irribarretsuak, bizitasun osoko jantzi koloretsuak, abestiak eta beste zenbait musika herrikoi. Holan hasten dira «Las Auroras de primavera» dantza taldearen ikuskizunak. Euren dantzak herrialdeko arte tradizionaletan oinarritzen dira: «Gorenka», «Hmeliok», «Varenika»; «fundición de Kaslino» Uraletako galdatzaileen omenez, dantza uralianoak «Sergiyany» eta «danzas de los Cosacos», esate baterako. Balet ikusgarri honeri esker, ikusleak arte eta tradizioz beteriko lurraldea aurkituko dau. Euren esanetan, ezinbestekoa litzateke bizitzan baten ikuskizun hau ikustea, osterantzean, albo batera itziko gendualako horrelako plazer baten gozotasuna eta Errusia ezagutzeko aukera; bere izaera, bertako eskualdeak, aberastasun kultura, etab.
UDA 2019 Kirol Kanpaina Oarsoaldeko lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak (Pasaia, Lezo, Errenteria eta Oiartzun) antolatu eta bultzatu du, aurreko urteetako arrakasta ikusita. Elkarlan horren bitartez, besteak beste, helburu hauek bete nahi dira: lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea. Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskaintzen dira 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat. Izena emateko epea zabaldu da. Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, alboan eskuragarri dagoen esku-orrian adierazten diren webgune eta telefonoak erabil daitezke. Pasaiako jardueretan izena emateko sakatu botoia, formularioa bete eta esku-orrian azaltzen den telefonora deitu. IZENA EMAN Askotariko jarduerak Azken urteetan indarra eman nahi izan zaie itsasoarekin zerikusia duten jarduerei. Aurtengoan ere aurreko urtean berrikuntza gisa eskaini ziren bela eta paddle surfa eskainiko dira. Urpekaritzako eskaintza ere gehitu da. Prezioak esku-orrian begira daitezke. Halaber, bertan jasotzen dira kirolguneen eta antolatzaileen helbideak eta telefono zenbakia Piraguen eta Stand Up Paddleen alokairua Donibanen. Lehen aipatutako itsasoko jarduerak indartzeko apustuaren adibide garbia da Pasaiako Udalak Donibaneko kirolgunean martxan jarri duen piraguen eta Paddel Board-eko taulen alokairu-zerbitzua (Udako Kirol Kanpainako esku-orrian jasotzen da). Aurreko ikasturtean jarri zen martxan piraguen eta Paddle Board-eko taulen alokairu-zerbitzua, eta erabiltzaileen balorazioa oso ona izan da. Alokairuari buruzko informazioa Donibaneko kiroldegian eskura daiteke: 943345371. Zerbitzua garaiz eskatzeko gomendioa egiten da, udan eskaera handia izaten baita. Banakako zein binakako piraguak aloka daitezke, ordubeterako edota egun osorako. Halaber, uda osorako bonua ere egin daiteke. Zerbitzu berri hori aukera ezin hobea da, badia eta kostaldea ezagutuz, egun pasa ahaztezinak egiteko. Horrelako ontzietan irteera gidatuak egin nahi izanez gero, Donibaneko kirolgunean har liteke zerbitzua, aldez aurretik erreserba eginda.
Azkoitiko Udalak, Gerra Zibileko eta diktadura frankistako memoria historikoa berreskuratzeko egiten ari den lanketaren baitan, oroimen plaka jarri du Joxe Alberdi Elorza Burruntxali (Azkoitia 1922 - Denia 2008) eskultorearen omenez. Bera, Burruntxali, "gerrako umea" izan zen, beste hainbat eta hainbaten artean. Ingalaterrara ebakuatu zuten duela 85 urte. Bakarrik joan zen, familiako inor gabe. Familia askoren zigorra izan zen erbestea, baina Azkoitian ez da bakarrik ihesi joan zen beste haurrik ezagutzen, nahiz eta ordurako Alberdik 15 urte izan. Gaur alderdi guztietako ordezkariak bildu dira plaka jartzeko eta "gerrako umeak" oroitzeko, Gerra Zibilaren biktima nagusiak izan baitziren haurrak. Oroimen plaka Ibai Ondo kaleko etxebizitza bloke baten fatxadan ipini da, justu Burruntxaliren 1995eko "Konkordiari Monumentua" eskultura ondoan. Burruntxaliri omenaldi hau eginda, lehen eta orain, gerra eta miserietatik ihes egiteko, itsaso eta lur ezezagunetan barneratzera behartuta ikusten diren haur guztiak omendu nahi ditu Udalak. Gernikako bonbardaketa eta gero, Habana baporea Santurtziko portuan atrakatuta zegoen Ameriketara irteteko prest, baina helmuga aldatu behar izan zuen. Itsasontzia, Sestaoko La Naval ontziolan eraikia Compañía Trasantlántica Españolarentzat , ebakuazio espedizioetarako erabili zen. 1937ko maiatzaren 21ean Southamptonera irten zen, Britainiar indar armatuen Royal Navy, Errege Itsas Armadak babestuta.Aurretik, Jose Antonio Aguirre lehendakariak agurtu zituen ontziratutako 3.861 haur. 95 andereño, 120 laguntzaile eta 15 apaiz zihoazen umeekin. Seguruenik ume haiek ume izateari utzi zioten egunean. Itsasontzia maiatzaren 23an iritsi zen Ingalaterrara. Ez zuten sirenarik piztu, haurrek sirena soinua bonben danbatekoarekin nahastuko zutelakoan. Joxe Alberdi ez zen 70. hamarkada arte itzuli. Erresuma Batuan egin zuen bere ibilbide artistiko osoa eta Londresko San Martin's School of Art zentroan irakasle izan zen. Bueltan, Alacanteko Denia hirian jarri zen bizitzen. Berriki, eskultorearen jaiotzaren mendeurrena tarteko, Burruntxaliren obren erakusketa egon da ikusgai Portaleburu Erakusketa Aretoan. Gaur jarritako plakan hauxe irakur daiteke: "Joxe Alberdi Elorza, Burruntxali eskultorea oroituz, erbestearen ume askea. Bere mendeurrenean, Azkoitiko herriak".
Talde bat agertu zen, Turkiako estatu kolpearen ondorengo larunbatean, uztailak 23, Alexandropouliseko aireportuan, bertara, militar turkoz beteriko helikopteroa iritsi zela jakin bezain laster. Haien bozeramailea militar horien atxiloketaren alde mintzatu zen ozenki: “ez dugu nahi, hona, gure herrira, traidore horiek etortzea, ezta ere, Turkia eta Greziaren arteko harreman ezin hobeak hondatzea”. BERDINTASUNA, BAKEA ETA ALKARTASUNAko alderdiko kideak ziren. Alderdi horrek ahotsa ematen dio Grezian bizi den gutxiengo turkofonoari eta aurreko euro legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdi bozkatuena izan zen Rodopis eta Xanthis prefekturetan. Alderdiak 32.000 bozka lortu zituen, kontutan hartuta Grezian 120.000 jatorrizko musulman bizi direla, beraz 4 musulmanetatik 1ek alderdi honi eman zion bozka. Ipar ekialdeko bi eremu horietan Greziako gutxiengo musulmana bizi da Greziako independentziaren aurretik ere. Bertan gaur egun, musulmanak eta kristau ortodoxoak elkarrekin bizi dira. Greziako musulmanak hiru taldeetan banatzen dira, turkiar hiztunak, pomakiarrak (bulgariar jatorrizko pomakiar hiztunak) eta romá. Hala ere Greziar estatuak, duen jarrera homogeneizatzailea dela eta ez du ondo jakin gutxiengo horiek nola kudeatu. Lausana akordioek Grezia eta Turkiari hezkuntza helebiduna eta tradizioa eta erlijioarekiko errespetua eskatzen diote bi herriei haien gutxiengoekiko. Baina Grezian, mesfidantzez begiratzen diote Turkiako kontsulatuaren jarduerari izan du zonalde horretan, batez ere mezkiten kontrola eta hezkuntza auziak direla eta. Otomanen garaian pomakiarrak eta turkofonoak “millet” berean zeuden (“millet”-a zen otoman sistemaren banaketa juridikoa, ez zen lurraldean oinarritzen erlijioan baizik). Pomakiarrak asimilatuak izan dira gutxinaka turkiar gutxiengora, turkiar-greziera hezkuntza sistema elebidunaren bidez. 1996 urte arte baimen berezia eskatu behar zitzaion poliziari pomakien herrietara joateko, bi mugen artean bizi ziren ordurarte, Grezia eta Bulgariaren artekoa alde batetik, Atenaseko gobernuak sortutakoa beste aldean, AEBetako erreserba bezalakoak ziren. Krisia heldu arte, musulmanek Greziako alderdi politiko nagusien bidez parte hartzen zuten politikan. PASOK (sozialdemokratak) eta NEA DEMOKRATIA (zentro eskuina) alderdiek haien zerrendatan aurkeztu dituzte hainbat hautagai musulmanak, eta legegintzaldiaren hasieran musulman jatorrizko legebiltzarkideek koranaren gainean zin egiten diote konstituzioari. Krisiak gogorki jo ditu Xanthi eta Komotini zonaldeak, 2004an langabezi tasa %18koa zen, 2009an %7ra jaitsi bazen, gaur berriz %38koa da, lantegiek bat bestearen atzetik itxi dute, kristauen eta musulmanen lantoki amankomunak desagertu diren eñean, musulmanak betidanik zeukaten lanbide prekariora itzuli dira, tabakoren nekazaritza. Bitartean Turkiako kontsulatua oso aktiboa izan da mezkiten jardueretan, eta etxe bizitza gehienetan antena parabolikoei ezker Turkiako telebista kanalak ikusten dira, nahiz eta irrati telebista publikoak turkierazko edukiak eskaintzen dituen. Turkian izandako estatu kolpe saiakerak eta horren ondorioz sortu den errepresioa Turkiako mugetatik atera da, Txiprearen iparraldean atxiloketak izan dira, eta Alemanian turkiar jatorrizko etorkinek Gullen klerigoaren jarraitzaileen aurkako erasoak burutu dituzte. Grezian Alexandrupoliseko elkarrateatzeaz gain ez da momentuz gauza asko mugitu baina argi dago Xanthi eta Mendebaldeko traziako kafetegietan gai hau denen ahotan dagoela.
Azukrea droga ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azukrea-droga-ote https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azukrea-droga-ote/@@download/image/drogak_azukrea_1433327874.jpg 2015/06/11 drogak erreportajea Testua: Maitane de Anitua. Ai Laket!! elkartea @Ailaket Geroz eta ugariagoak dira azukrea droga dela baieztatzen duten iritziak; aitortu behar da baieztapen horrek baduela egiatik. Azukreari buruz hausnartzen hasi aurretik, ondo dator droga zer den definitzea; droga hitzak, hainbat definizio ditu, eta ikerlari askok ez dituzte denak onartzen. Hori hala izanik, esan daiteke droga kontzeptuaren definiziorik onartuena Osasunaren Munduko Erakundeak emandakoa dela: "Droga organismo bizi batean edozein bidetik sartutako substantzia da, nerbio sistema zentralaren gainean eragin dezakeena, alterazio fisiko edo/eta psikologikoa edo sentipen berrien esperimentazioa sortuz. Hau da, pertsonaren izaera alda dezake eta kontsumitzaileengan dependentzia eta tolerantzia sortzeko gaitasuna du" (OME, 1994). Definizo horri erreparatuz gero, azukreak drogaren ezaugarri batzuk dituela baieztatu genezake, nolabait. Hasteko, azukrea organismo bizi batean normalean ahoratuz barneratzen den substantzia da; nahiz eta beste bide batzuetatik ere sar daitekeen. Bestalde, aurrerago ikusiko dugunez, mediku batzuen esanetan, nerbio sistema zentralean eragin dezake azukreak, kasu batzuetan hiperaktibitatea sortzeraino –nahiz eta beste mediku batzuek eragin hori ukatzen duten–, eta azkenik, erabilera ezegokia eginda, dependentzia eta tolerantzia sor ditzake. Azukrea elikagaien industrian Puntu honetara helduta, komeni da azukreari buruz oinarrizko gauza batzuk azaltzea. Azukrea sakarosari esaten zaio; sakarosa glukosa eta fruktosa molekulez osatutako disakaridoa da, batez ere azukre-kanaberatik edo erremolatxatik eskuratzen dena. Hala ere, elikagaien industriaren alorrean ‘azukre’ hitza, oro har, zapore gozoa duten hainbat monosakarido eta disakarido izendatzeko erabiltzen da; gehienak karbohidratoak dira. Bestetik, azukrea gure egungo gizartearen elikaduraren kaloria iturri garrantzitsua da, nahiz eta berez bitaminarik eta mineralik ez izan –are gehiago, elikagai industrializatu batzuetan azukre portzentaia %80ra hel daiteke–. Beraz, azukrea droga balitz, munduan gehien kontsumitutako droga litzateke. Atzetik lituzke kafeina eta teina, eta ostean letorzke alkohola eta tabakoa; guztiak legalak gurean. Eta ez hori bakarrik; esan genezake gehienok frogatzen dugun lehen droga dela, ziurrenik, txiki-txikitatik hainbat modutan kontsumitzen baitugu azukrea. Gauzak horrela, ezinbestekoa da azukrearen erabilera arduratsua egitea, edozein drogarekin gertatzen den bezala badituelako bere arriskuak. Esate baterako, azukrearen gehiegizko kontsumoak tentsio sistolikoa eta presio arterial diastolikoa igotzen ditu, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukerak handituz. Bestalde, mediku batzuen esanetan, azukrearen gehiegizko erabilerak haurretan hiperaktibitatea bezalako arazoak sor ditzake, batez ere, haurretan –hainbat mediku ez dago ados baieztapen horrekin–. Hala ere, kasu batzuetan ukaezina da azukre kantitate handia hartzeak hainbat arazo eragin ditzakeela, hala nola, hortzetako txantxarrak, loditasuna –kaloria ugari hartzen diren kasuetan eta azukreak bitaminak eta mineralak dituzten bestelako elikagaiak ordezkatzen dituenean–, intsulinarekiko erresistentzia –diabetesari bide emanda–, eta abar. Ondorioz, azukrea drogatzat hartzen badugu, beste substantzia psikoaktibo guztiekin gomendatzen den bezala, komeni da arriskuak murrizteko neurriak hartzea. Horretarako, gozamenen eta arriskuen kudeaketa egokia egin behar da: gehiegikeriak saihestu, azukrea jan ostean hortzak garbitu, kaloriak neurtu, bitaminak eta mineralak dituzten elikagaiak hartu edota medikuarenean azukrearen probak egin.
Bezeroa ez bazara, kutxako ordutegia hau izango da: astearte eta ostegunetan, hilaren 6tik 24ra 08:15etik 11:00era (ABANCArekin adostuta jaulkitzaile publikoen tributuak ordaintzeko izan ezik, kasu horretan bezeroentzako daukan kutxa-ordutegi bera aplikatzen baitu). Gogoratu zure ohiko eragiketak eguneko 24 orduetan egin ditzakezula zure app-ean, banka elektronikoan edo gure kutxazainetan. Zer moduz hemendik? response Konta iezaguzu Partekatu: Beste pertsona batzuentzat interesgarria izan daitekela uste baduzu, mesedez, parteka ezazu haiekin.https://www.abanca.com/eu/oficinas/oficina/0300
Nafarroan aurrematrikulazio epea ireki den honetan LAB sindikatuak Administrazioaren aldetik D ereduaren aldeko kanpainarik egin ez izana salatu nahi du. Era berean Aurrematrikulazio kanpaina Ikastetxeen eskutan uztea arduragabekeria dela uste dugu. Hau guztia azkeneko hogeita hamar urtetan UPNek eta PSNek beste eragileen laguntzarekin ezarri duten Napartheid linguistikoaren ondorio zuzena besterik ez da. Aurrematrikulazio epea ireki den honetan LAB sindikatuak, era zuzenenean, eremu diskriminatuan ereduen inguruko ze informazio mota ematen ari den ezagutu nahi izan du. Gure ustez aukera berri baten aurrean gaudenean garrantzi handia du eskaintza hori saltzerakoan informatzailearen jarrera zein den, gero bere arrakasta neurtzeko. Hori da LABek neurtu nahi duena. Eremu diskriminatuko berrogei Ikastetxetara deitu dugu informazio eske eta horietako lautan,%10, ez zuten telefonoz inongo daturik ematen. Hamahiru Ikastetxetan,%32, “D” ereduaren eskaintza ez dute egiten, informazioan eskeintza horren berri ematen ez dutelako. Hogeita hiru Ikastetxetan,%57, “D” ereduaren inguruko informazioa eman dute, horietako hamarretan, funtsarik gabeko informazioa izanez eta ez aukeratzera bultzatuz. Beste hainbeste ikastetxetan “D-PAI”eredua eskaini dute gure harridurarako eta soilik hiru ikastetxetan,%7,5 eskeini dute “D” eredu hutsa. Hau guztia ikusi ondoren gogoeta bat egin beharko genuke. Lan honen ondorioz LABek Administrazioaren aldetik aurrematrikulazioan D ereduaren aldeko kanpainarik ez izatea salatu nahi du. Aurrematrikulazio kanpaina Ikastetxeen eskutan uztea arduragabekeria dela uste dugu, bertatik eman den informazio eskasa izan delako eta ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzaren iritziaren araberakoa. D ereduaren zabalpenaren arrakasta horretan oinarritzen bada ezin gara oso baikorrak izan. Aukerak behar bezala ez badira eskaintzen edo zailtasunak jartzen badira eredu zehatz batean matrikulatzeko, gurasoak uxatuko ditu eredu horretatik. Are gehiago informazioa izkutatzen denean. D-PAI eskaintzea ikastetxe gehienetan ardugabekeria da, PAI programaren eskaintza handitzen ari delako ebaluatzen ari den bitartean eta eskaintza hau ez dela handituko Hezkuntza Departamentutik adierazi zenean. Hau guztia azkeneko hogeita hamar urtetan UPNek eta PSNek beste eragileen laguntzarekin ezarri duten Napartheid linguistikoaren ondorio zuzena besterik ez da. ETIKETAK d eredua irakaskuntza WhatsApp Facebook Twitter Email Print Telegram admin ERLAZIONATUTAKO ARTIKULUAKIDAZLEAREN GEHIAGO Saharar eta euskal ordezkariak esperientziak zein gogoetak trukatzen ari dira emakumeen ahalduntze politikoari buruzko tailerretan Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Itun Sozialaren edukia eta forma kritikatu ditugu eta antisozialtzat jo dugu Euskal Enplegu Publikoaren Lege hau langileona ez dela adierazteko elkarretaratzea egin du LABek Gasteizko parlamentuaren aurrean
Nerabezaroko garairik onenean zegoela, gurpildun aulkian geratu zen Jon Galarraga goiaztarra; horrek, ordea, ez zion ikasten jarraitzeko mugarik jarri, eta soldadura ikastaroa burutu berri du Tolosaldea LHII-n. 2021·06·11 Tolosaldeko Atarian argitaratutakoa Goi mailako administrazio eta finantza zikloa egin zuen Jon Galarragak (Bidania-Goiatz, 1985) Tolosaldea LHII-n. 16 urterekin moto istripua izan zuen, eta gurpildun aulkian ibiltzen da geroztik. 10 urte baino gehiago daramatza administrazio eta finantza lanetan, eta duela gutxi, soldadura ikastaroa burutu du. Oraindik ere, gauza askotarako beharko duzu laguntza, ezta? Oraindik gauza guztiak ez daude guretzako egokituta. Leku askotan oraindik asko falta da egiteko. Hala ere, beti saiatzen naiz laguntza eskatu beharrik gabe moldatzen. Bakarrik atera dadila, besteen aldetik. Ikasterako orduan ere, ezbehar handia izango zen. Egia esan, bai. Inoiz ez naiz ikasle sutsua edo gogotsua izan. Eta beraz, egoera honen ondorioz, zerbait ikastera behartuta aurkitu nintzen. Istripurik izan ez banu, argi daukat ez nuela administrazio zikloa egingo. Ez dago jakiterik zer egingo nukeen. Edozein ikasketa egiten duzula, erosotasuna da bilatu behar duzun lehen gauza. Zalantzak izan nituen, eta azkenean administrazio zikloa egitea erabaki nuen. Istripuak eragina izan zuen, beraz. Adin txarrean gertatu zitzaidan, oraindik oso gazte nintzela. Hala ere, psikologikoki ez zen horren kolpe handia izan, jada aulkian ibiltzen zen jende ugari ezagutzen nuelako lehendik, eta beraz, euren esperientziak ere ezagutzen nituelako. Ez zitzaidan oso gogorra egin. Ezinbestekoa da errealitate bat gehiago dela lehenbailehen onartzea, bestela, ez duzu aurrera egiten. «Ezinbestekoa da errealitate bat gehiago dela lehenbailehen onartzea, bestela, ezin duzu aurrera egin» Zer dela eta aukeratu zenuen administrazio eta finantza zikloa? Informatika zikloarekin eta administrazio zikloarekin izan nuen zalantza gehien. Garai hartan, informatika zikloak lan merkaturako irteerarik ez zuela ikusi nuen, eta horregatik erabaki nuen administrazio zikloa egitea. Bestetik, erosotasunagatik etorri nintzen hona. Tratua, gainera, beti izan da oso ona; oso babestua sentitu izan naiz beti. Ikastetxeak egoera ezberdinetara egokitzen jakin du, eta arazoak izan ditugunok, beti izan dugu laguntza. Zer da ziklo horretan egiten zenuena? Enpresa batean sartu eta gero, zein prozesu aurrera eraman behar genituen erabakitzen genuen. Proiektu ezberdinak egitea oso gustuko nuen, gainera. Soldadura ikastaroan ere aritu zara orain. Bi hilabeteko ikastaroa izan zen, urtarriletik martxora. Goi mailako zikloa amaitu berritan, altzairu herdoilgaitzarekin lan egiten duen enpresa batean hasi nintzen lanean. Betidanik gustuko izan dut soldatzea, eta lankideak zeregin horretan ikusten nituen. Haurra nintzela ere eskulanetan aritzen nintzen, tarteka. Kapritxoa nuenez, ikastaroan izena ematea erabaki nuen, praktikatzeko aukera aproposa iruditu zitzaidalako. «Gaitasuna izanez gero, gurpildun aulkian dagoen edonork egin dezake lan gustuko duen postu batean» Eta zure egoeraz jakitun, posible ikusten duzu etorkizunean horretan lanean aritzea? Bai, noski. Agian, oso nekagarria izan daiteke zortzi orduz aulkian eserita eta soldatzen aritzea. Gogorra da, eta postura aldetik ere deserosoa; gu, gainera, mugatuta gaude alde horretatik. Hala ere, aukera bat egon daitekeela iruditzen zait. Administrazioan lan egitea erosoagoa da, baina soldaduran aritzea, ordenagailu aurrean egotea baino erakargarriagoa da niretzat. Ezberdina da eta eginkizun bat baino gehiago izaten duzu. Aulkian geratu nintzenean, soldadura ikastaroa egin nezakeela jakin izango banu, bi aldiz pentsatuko nuke zein ziklo egin. Izan ere, soldadurarena oso entretenigarria da. Duela pare bat urte, orain erabiltzen dudan aulkia erosi nuen Valentziako enpresa batean. Aulki mota ezberdinak edota bizikletak muntatzen dituzte. Nik aurreiritzia nuen bertako langileak mugikortasun arazorik ez zuten langileak izango zirela. Bada, ia denek zuten ezbeharren bat, baita soldatzen ari zirenek ere. Hortaz, argi dago aukera bat badagoela. Ea eskualdean halako lantegirik sortzerik dugun; beharra behintzat badugu. Hortaz, zure egoera berean dagoen edozein ikaslek egin dezake Lanbide Heziketako ziklo bat? Bai, eta edonork egin dezake lan gustuko duen postu batean. Gaitasuna badu, zergatik ezin du ikasle horrek lanpostu bat bete? Pieza handiak mugitzeko, akaso, laguntza beharko genuke, baina egoerara egokitzen jakin behar da. Hori da gakoa. Beraz, gurpildun aulkian dauden ikasleek ere badute aukera; denok eskubide bera dugulako. Eta ez soldaduran bakarrik, industrializazio arloko edozein ziklotan baizik. Ausartzea da kontua. Askotan ez gara kontziente aukerak badaudela, eta erosotasuna handia dela. Institutuan egon nintzenean, nire egoerara moldatu behar izan zuten moldatu beharrekoa, baina horregatik, uneoro izan nuen babes handia. Oso gustura sentitu nintzen.
2016 urtea Lekaleen Nazioarteko Urtetzat izendatu dutela etea, orain gutxi Arabako Babarrun Arrozina jendaurrean aurkeztu zuten ekoizleen partetik Garlan Kooperatibako arduradunak eta agintariek partehartutako ekitaldian. Arabako Babarrun Arrozina Eusko Labelpean onartutako azken lekalea da, Gernika, Tolosako eta Arabako Babarrun Pintaren atzetik. Araba lurraldeko klimatologia berezia oso egokia da lekaleak landatzeko, bereziki Arabako Babarrun Arrozina dagokionez. Produktua teknikarik onenekin lantzen da, Ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz eta oso kontrol zorrotzak jarraituz, eta bere ezaugarria kalitate handia da. Arabako Babarrun Arrozina alea txikia da, arrautza forma du, kolorea zuri krema da, fina, azal gutxikoa, erraz prestatzen da eta oso digestiboa da, fekula gutxi duelako. Lekalea aberatsa da proteinatan, karbono hidratotan, mineraletan eta B bitaminan. Zaporeagatik dira ezagunak, modu tradizionalean ekoizten dira eta zorrotz hautatzen dira kolorearen eta neurriaren arabera, kontsumitzaileari oso produktu homogeneoa eskaini ahal izateko. Aletuta komertzializatu daiteke, baina inoiz ez soltean. 1 kg eta ½ kg-ko enbaseetan saltzen da, eta kontrolerako etiketa bat darama zenbakituta, Eusko Labelaren sinboloarekin, kontsumitzaileari jatorriaren eta kalitatearen ezaugarriak ziurtatzeko. 2016ko kanpainan 16 ekoizle daude inskribatuta, 41,63 ha landuta. Guztira 61.168 kg Arabako Babarrun Arrozina jaso dira, eta aurreikusten da horietatik guztietatik 45.876 kg ziurtatu ahal izango direla Arabako Babarrun Arrozina Eusko Labeldun moduan.
Hemen ohiko zalantzen erantzunekin batera, Liburubilari buruzko aholkuak eta informazio baliagarria aurkituko duzu. Zer da Liburubila? Liburubila deskubritzeko tresna bat da. Horren bidez, bilaketa bakar baten bitartez datu-base ezberdinak arakatuko dira pantaila bakarrean milaka liburu, filma, dokumentu, ebook etab.-etara. sarbidea izateko. Hori guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek euskal herritarrentzat aukeratua da. Erabilitako softwarea Vufind da, eta Eusko Jaurlaritza da tresna horren sorreraren eta mantentze-lanen arduraduna. Nola funtzionatzen du Liburubilak? Liburubilak aldiberean lau datu-base ezberdinetan egiten du bilaketa: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan, eLiburutegian -formatu digitaleko liburuak-, eFilmen -online filmen plataforma - eta Liburukliken -dokumentu analogikoetatik digitalizatu diren ondare bibliografikoko datuak eta dokumentuak dituen biltegia. Nahi dugun informazioari buruzko terminoak bilaketa kutxan sartu ostean, deskubritzaileak (Liburubila) termino horiekin bat egiten duten dokumentu guztien zerrenda aurkeztuko digu: liburuak, epubak, bideoak, filmak, etab. Bilaketa bakarraz gain, bilaketak mugatu daitezke bilatu nahi dugun materialaren arabera (liburua, ebooka, filma, dokumentu elektronikoa, egunkariak eta aldizkariak, dokumentu grafikoa edo ordenagailuko-fitxategia) eta nahi dugun katalogo edo datu-basean -Sareko katalogoa, eLiburutegia, zinema online edo Liburuklik-. Eta horrekin batera, bilaketa liburutegi zehatz batera mugatu daiteke. Horretarako, "Katalogo osoa" aukera zabaldu behar da eta bilatu nahi dugun liburutegiko herriaren izena idatzi. Edozeinek egin ditzake bilaketak Liburubilan. Esan dugunez deskubritzaile bat da, bilatzen duguna aurkitzeko laguntza ematen diguna. Baina horrekin batera, beste dokumentu mota batzuk esploratzen eta aurkitzen laguntzen digu tresna beraren iradokizunen eta proposamenen bitartez. Liburubilak irakurritako edota bilatutako dokumentuekin, gustatzen zaizkigun filmekin zerrendak sortu eta gordetzeko aukera ematen digu. Horretarako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegiren bateko karneta izan behar da. Liburutegiko karnetarekin batera erabiltzailea eta pasahitza emango dizkizute, eta horien bidez Sareko liburutegien Zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango duzu. Oraindik ere txartela ez badugu, EIPSeko edozein liburutegira hurbildu gaitezke eskatzeko. Zergatik identifikatu behar naiz? 1- Erreserbak egiteko aukera eta gure maileguak ikusi edo berritzeko aukera ematen duelako. 2- Gure intereseko zerrenda edo bilaketa bat gordetzeko. Adibidez: gustukoen ditugun liburuena, gustatzen zaizkigun filmena, irakurri nahi ditugun liburuena ... Zertarako balio du motxilaren sinboloak? Liburubila bilatzailea irekita dagoen bitartean egindako bilaketak gordetzeko. Bilaketa horiek beste momenturen batean erabili nahi baditugu beharrezkoa da identifikatzea gorde ahal izateko. Zer egin Liburubilan sartzeko datuak ahazten baditut edo errorea ematen badidate? "Identifikatu" aukeratik maileguetara sartzeko identifikazio pantailan dagoen ondorengo esteka klikatu dezakegu: Pasahitza ahaztu zaizu?. Klikatuz gero pasahitza aldatu dezakezun interfazea agertuko da. Behin aldatuz gero baieztapen posta elektroniko bat jasoko duzu, eta Liburubilaren zerbitzuetara sartzeko aukera izango duzu. Arazoa konpontzen ez bada zure liburutegira jo behar duzu zure sarrera datuak emateko berriro ere. Beste era bateko kontsultak egiteko norengana jo dezaket? "Ohiko galderak" atal honek ez baditu zure zalantzak argitzen zure liburutegiarekin harremanetan jar zaitezke. Informazioa eskaini eta edozein zalantza argituko dizute. Liburubilaren "Harremanetarako" aukera erabili dezakezu ere, eta zure kontsultak egiteko posta elektroniko bat bidali zure kontsultak egiteko. Horretaz gain, beti kontsultatu ditzakezu zure zalantzak Interneten bidez, telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) edo zure udaleko herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuak erabiliz, halakoak egonez gero.
‘Mingaina dantzan’ udalekuen lehen balantzea egin dute: %75eko erabilera eduki du euskarak. Moldaketa batzuk egingo dituzte aurten. Euskara ohiko hizkuntza dutenak eta ez dutenak, euskaraz aiseago egiten dutenak eta zailtasunak dituztenak, eremu soziolinguistiko batekoak eta bestekoak. Eusko Jaurlaritzak Mingaina dantzan udalekuak antolatu zituen iaz, azterketa soziolinguistiko bat egiteko helburuarekin: nola eragin euskararen erabileran hainbat eremutako nerabeak nahasiz. Azterketaren emaitzak dio euskara izan zela udalekuetako hizkuntza nagusia —%75etik gora, neurketaren arabera—, eta eremu soziolinguistiko erdaldunetako nerabeek «inoiz baino euskara gehiago» erabili zutela egun horietan. Aurten ere egingo dute proba, egokitzapen batzuekin. Aisialdian euskararen erabilera areagotzeko «gakoak» topatzea dute helburu. Mundakan (Bizkaia) egin zituzten udalekuak iaz, 12-13 urteko nerabeekin. Bi txanda egin zituzten. Baldintza bat zuten: gehiago izatea eremu euskaldunetako nerabeak. Iñaki Eizmendi Ebete aholkularitzako kideak azaldu duenez, azkenean ez zuten helburua lortu, eta eremu erdaldunagoetako gaztetxoak izan ziren gehiago. Emaitzetan badauka eragina horrek: «Proportzioak alderantzizkoak izan balira, euskararen erabilera handiagoa izango zen». Lortutako datuak nabarmendu dituzte, hala ere. Nahiz eta udalerri euskaldunetakoak gutxiengoa izan —heren bat inguru—, euskara izan zen hizkuntza nagusia, egindako neurketen arabera. Eizmendik gogoratu du bestelakoa izaten dela joera: «Eremu desberdinetakoak nahastuta, gaztelaniaz egitea izaten da ohikoena». Euskararen erabilera bultzatzeko hainbat neurri probatu zituzten; esate baterako, Eusle metodologia bultzatzea —batzuek euskarari eusteko konpromisoa hartzea—, eta sare sozialetan euskarazko edukiak txertatzea. Hezitzaileen rola ere zaindu zuten bereziki —Ttakun taldeak bideratu du hori—. Eta euskararen erabilera bultzatzeko neurri horiek guztiak aisiarekin lotu dituzte. «Udalekuak dira: ondo pasatzera doaz hara». Eremua eta etxekoa Aurten ere egingo dituzte udalekuak, Berrizen (Bizkaia), eta sakondu egingo dute ikerketa. Eizmendik aitortu du, izan ere, erabileran ez zutela lortu esperotako emaitza, nahiz eta euskara nagusitu. Aurten ere bi txanda izango dira, baina ez dute irizpide bera izango bietan. Lehenengo txandan, iazko irizpidea jarri dute: udalerri euskaldunetakoak izatea hirutik bi. Bigarrenean, etxeko hizkuntza: etxean euskaraz aritzen direnak izatea hirutik bi. Faktore horien eragina ikertuko dute. Izena emateko epea zabalik dago, datorren astearen bukaerara arte —ostirala da azken eguna—, Mingainadantzan.eus webgunean. 30 leku daude txanda bakoitzean, eta, izen emateak gehiago balira, hautaketa egingo dute ikerketarako irizpideak kontuan hartuta. Udalekuak eurak ez dira helburu, baizik eta «gakoak» aurkitzea ohiko udalekuetan eragiteko. Hori nabarmendu du Miren Dobaranek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Egitasmo pilotu bat da, ikerketa soziolinguistikoak egiteko erabili nahi dutena; Jaurlaritzarekin batera, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea eta Eudel udal elkartea ari dira lanean. Gainerako udalekuetan eragiteko asmoz, argitalpen bat prestatu dute iazko proiektuaren emaitza nagusiekin. Kategoria Azalpen testua, Berria egunkaria, D eredua, DBH 3. eta 4. mailak, Euskara, Hizkuntza, etiketak Erabilera, Garikoitz Goikoetxea, Ikerketa soziolinguistikoa, Iñaki Eizmendi, Mingaina dantzan, Miren Dobaran, Udalekuak by liburutegia. Gorde lotura.
www.euskadi.eus izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka. EAEko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena. Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, EAEko Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik. Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara. Pribatutasuna Interesatuak ematen dituen datuak, bakar bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako. Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada. Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.
ETXERAT (2022-IX-30). Gaurko agerraldi honen bitartez, urriaren 8an Donostian Sarek aurten egingo duen mobilizazio eta jaialdi berezian parte hartzeko deia luzatu nahi diegu Nafarroako herritarrei. Astebete barru, “Etxera bidea gertu!” lelopean egun osoko egitaraua antolatu dugu adin tarte guztientzat aproposa, aldarrikapena eta jaia uztartuko dituena. Egun hau bi mezu nagusi helarazteko antolatu dugu; Batetik, leloak dioen moduan, euskal presoak etxetik gero eta gertuago daudela eta herritarrok ere etxeratze prozesu hori gauza dadin gertu = prest gaudela. Gertutasun hori aurrerapauso garrantzitsua dela adierazi nahi dugu eta eskerrak eman bide horretan aktibo izan diren pertsona guztiei, guztion artean aurrerako urrats hori ospatuz. Bestetik, lortutakoari garrantzia kendu gabe, oraindik ere salbuespenarekin guztiz amaitzeko bidea egiteke dugula gogorarazi nahi dugu eta herritarrok bide hori egiten jarraituko dugula erakutsi. Izan ere, Nafarroako datuei errepaso eginez, gerturatzeen ostean 18 dira Euskal Herriko espetxeetan dauden nafar presoak, baina oraindik ere lau herrikide geratzen diren Espainiako espetxeetan eta beste 3 Frantzian. Esan bezala, lortutakoari inolako garrantzirik kendu gabe, bidea egiten jarraitu beharra dugun Nafarroan ere, Euskal Herriratzeak guztiz gauzatu eta presoek dagokien etxeratze prozesua gauzatu ahal izateko. Zentzu honetan, Iruñeko espetxean izan diren aldaketen ostean, EAEn moduan, bide hori gauzatzeko aukerak ahalbidetzea espero dugu. Bi mezu hauek helaraziz, Izan Bidea dinamikaren baitan gure buruei 3.127.326 km egiteko ezarritako erronkari amaiera emango diogu urriaren 8an. 11:00etan azken kilometroak egingo ditugu Donostiako Bulebarretik abiatu eta Pio XIIraino. Ondoren, Ilunbera eramango gaituen manifestazio koloretsu bati ekingo diogu, azkenik jaialdiari paso emateko. Sarek urriaren 8an Donostian urrunketaren aurka urte luzeetan elkartzen joan garen herritar oro batu nahi ditu. Hori hala, gaur Nafarroako Etxerateko eta Sareko kideok dei egiten diegu nafar herritarrei ere urriaren 8an Donostiara gerturatzeko, azken kilometroa egin, manifestazioan parte hartu eta Ilunbeko jaialdiaz gozatzeko. Berau errazteko, hainbat autobus zerbitzu ezarri ditugu herrialdean; Iruñerrian, Tafallan, Lizarran eta Sakanan hain zuzen ere.
Iusplaza webgunean hasiera-hasieratik bi dira norabide nagusiak: zuzenbidea eta hizkuntza, eta horiek ematen diote bere eite propioa, iurilinguistika eta zuzenbidearen teoria eta praktika uztartzen baititu. Hartara, bi ardatz horiek abiapuntu harturik, Iusplaza izenetik bertatik ulertzen da horren esanahia, latinezko ius (zuzenbidea) eta euskarazko plaza (foroa) estekaturik datozelako bertan. Izatez, horiek dira webgune honen eredua eta berrikuntza. Hartara, Iusplaza webguneak, batetik, azken hiru hamarkadetan ondu den euskara juridikoaren emaitzak eskaintzen ditu, euskararen barneko zuzenbidearen espezialitateko hizkera erakutsiz, eta bestetik, hartzaile nahi ditu zuzenbidearen arloko jendartea zein gizarte zabala, mundu juridikora euskaraz hurbiltzeko gogoa edota premia duena. Zuzenbidearen eragileei dagokienez, web honetan bertan aurkituko dituzte horiek gai esanguratsuak. Dela jardule praktikoa (abokatu, prokuradore, notario edo erregistratzailea, funtzionarioa, aholkulari juridikoa) dela irakaskuntzan edo ikerkuntzan dihardutenak (Zuzenbide Fakultateko irakaslea edo ikaslea, eta ikerketan dabilena), dela zuzenbidearen ikuspegi linguistikoa lantzen duena (itzultzaile, teknikari, hizkuntzalaria…), guztiak izan daitezke webgune honen eskaintzaren hartzaileak. Horientzat antolatu da egitura aproposa, bertan zedarriztatzen direla Iusplaza corpus linguistiko-juridikoa eta zuzenbidearen arloz-arloko materialak (legeak, formularioak, bibliografia eta doktrina), hiztegiak (Hiztegi Juridiko Elebiduna, Oinarrizko Hiztegi Juridikoa eta Notariotzako terminoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibileko terminoen zerrenda gehi Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren itzulpen memoriak eta Euskalbar). Egitura horretan ere esparru berezia eskaintzen zaio zuzenbideari hizkuntzaren ikuspegitik, hainbat materialen bidez, hala nola, hizkera juridikoa nomografia eta itzulpengintza. Azkenik, estekak eta harremanetarako osagaiak ere barneraturik daude. Bloga da Iusplaza-ren erabiltzailearentzat tresna esanguratsua, bertan argitaratuko baitira aldian-aldiko eguneraketak eta albiste-berriak, zuzenbidearen inguruko euskara xehetasunak barneratuko dituztenak. Iusplaza ez da webgune itxia, ezta hurrik eman ere. Guztiz irekita dago, eta gerogarreneko garapenek horixe erakutsiko dute. Zinez, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta beste eragileek euren gain konpromisoa hartzen dute halako garapenak burutzeko. Gehiago irakurri Parte hartzaileak Iusplaza webgunea garatzeko orduan, hainbat izan dira erakunde sustatzaileak: besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Saila, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Bizkaiko Foru Aldundia, Deustuko Unibertsitatea eta Bilbao Bizkaia Kutxa. Guztien emaitzak daude webgunean barneraturik. Eurok gabe, ezin aurreratu bidegintza berri honetan. Era berean, erakunde laguntzaileak dira Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru zuzenbideari buruzko ikerketa taldea eta Abokatu Euskaldunak taldea eta Jakin.eus taldea. Andres Urrutia Badiola jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea, proiektuaren koordinazioaz eta exekuzioaz arduratu da, betiere Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza-batzak, Adrián Celaya Ibarra jauna buru, lan guztiak gainbegiratu dituela. Eta, bukatzeko, Aitor Saizar Antxustegi jaunak zeregin teknikoak bereganatu ditu, EGUNEA deituriko enpresak aholku teknologikoak eman dituela. Eskerrak ematea Eskerrak emateko atal honetan, ezinbestekoa da eskerrak ematea jarraiko erakundeei: Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Saila, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Bizkaiko Foru Aldundia, Deustuko Unibertsitatea, Bilbao Bizkaia Kutxa, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru zuzenbideari buruzko ikerketa taldea eta Abokatu Euskaldunak taldea. Modu berezi batean eskertu behar da Deustuko Unibertsitatearen ekina, batik bat, azken urteetan Zuzenbide Fakultatean eta Euskal Gaien Institutuan gauzatu diren euskarazko material juridikoak erabiltzea ahalbidetu duelako.
Batzuetan pentsatu al zaizu zure senarrarekin hitz egitean zure hizkuntzan hitz egiten ez duen ala ez? Hitz egiten ari zarenean hain harrituta dagoela ematen duelakoan, ziur zaude esaten ari zaren hitz bakar bat ere ez duela entzuten? Gizonak eta emakumeak komunikatzeko modu ezberdinei buruz idatzitako liburu ugari dago. Senarrarekin komunikatzeko aholkuak bilatzen al dituzu? Hona hemen zenbait aholku, 'generoaren hizkuntzaren oztopoa' gainditzen eta zure eta zure senarraren arteko elkarrizketa mantentzen lagunduko dizutenak. 1. Gai 'handi' bati buruz hitz egin behar baduzu, antolatu ordua horretarako Ezin izango duzu solasaldi emankorrik izan zuetako bat lanera atetik ateratzen bada, etxea oso gogorra bada haurrak zure arreta deika oihuka edo bost minutu besterik ez badituzu eseri eta adierazteko zeure burua. Horren ordez, zehaztu hitzordu gaua, kontratatu eserlekua, atera etxetik lasai dagoen eta distraitzerik ez duen leku batera, eta hasi hizketan. Erlaxatu zaitezke, jakinda pare bat ordu dituzula eztabaida honi eskaintzeko. 2. Hasi beroketa esaldiekin Zuk eta zure senarrak denbora landu dugu gai garrantzitsu bati buruz hitz egiteko. Baliteke bertan murgiltzeko eta eztabaidarekin hasteko prest egotea. Zure senarrak, hala ere, baliteke beroketa pixka bat behar izatea esku artean dugun arazoa desegiten hasi aurretik. Bultzada txiki batekin hasita lagun diezaiokezu. Etxeko ekonomiei buruz hitz egingo baduzu, ireki elkarrizketa 'Zerk kezkatzen zaitu gehien gure dirua kudeatzeko moduarekin?' baino hobea da “Hautsi gara! Ezingo dugu inoiz etxerik erosi! ”. Lehenak bero gonbidatzen du elkarrizketara. Azken hori ezegonkorra da eta defentsan jarriko du hasieratik. 3. Esan zer esan behar duzun eta jarraitu gaia Gizonek eta emakumeek hitz egiteko modu desberdinen inguruan egindako ikerketek erakusten dute emakumeak arazo bat edo zuzendu behar duen egoera bat deskribatzerakoan gainetik joan ohi direla. Etengabe jarraitzen baduzu, erlazionatutako istorioak, iraganeko historia edo elkarrizketaren helburutik distraitu dezaketen bestelako xehetasunak ekartzen badituzu, zure senarrak areagotu egin dezake. Horra hor 'gizona bezala' komunikatu eta modu erraz eta argira iritsi nahi izatea. 4. Erakutsi zure senarrari esandakoa entzun duzula Garrantzitsua da zure senarrak zurekin partekatzen duena balioztatzea. Gizonak ohituta daude hitz egitera, baina gutxi entzuleek esandakoa entzun dutela aitortzera. 'Diru kudeatzaile hobeak izan gaitezen nahi duzula entzuten ari naiz' esaten dio senarrari zentratuta zaudela. 5. Gatazkak konpontzeko: Borroka zuzena Ezkondutako bikote guztiak borrokatzen dira. Baina batzuk besteak baino hobeto borrokatzen dira. Orduan, nola komunikatu senarrarekin gatazkak bizi dituzten egoeretan? Senarrarekin gatazkan zaudenean, mantendu gauzak bidezkoak, puntualak eta konponbidera bidean. Ez egin garrasi, ez egin negarrik, ez egin erruen jokorik edo ez erabili 'BETI egiten duzuna (egiten duen edozer gogaitzen zaitu)' edo 'INOIZ EZ (egin nahi zenukeena)' bezalako esaldiak. Komunikazio garbia egin nahi duzu, berehalako gatazkaren iturburu den gaia jorratuz eta zure beharrak zein diren eta nola konpondu nahi zenukeen adieraziz. Ondoren, eman zure senarrari eta galdetu nola ikusten duen gatazka. 6. Ez ezazu asmatu zeintzuk diren zure beharrak Emakumeen ohikoa da beren beharrei erantzuteko gai ez direla sentitzea. Aurpegi polita jartzea, baina barnean ezkutatuta etsai sentitzea egoera batean itsatsita egoteko modu ziurra da. Senar askok galdetuko dute 'Zer dago gaizki?' soilik esateko “Ezer ez. Ezer ere ez.' Gizon gehienek erantzun hori egiatzat hartuko dute eta aurrera jarraituko dute. Emakume gehienek, hala ere, barruan arazoa estaltzen jarraituko dute, arazoak sortu arte eta, presiozko eltzea bezala, azkenean eztanda egin arte. Zure senarra ez da adimen irakurlea, ezagutzen zaituen arren. Zure barnean gertatzen dena adierazteaz arduratzen zara. Jabea. Senarrarekin zintzotasunez eta zintzotasunez komunikatuta, pauso bat gertuago jartzen zaitu gogaitzen zaituen guztia konpontzeko. 7. Adierazi zure beharrak zuzenean eta hizkuntza argian Hau seigarren zenbaki puntarekin lotuta dago. Emakumeei zuzenean hitz egitea femeninoa ez dela irakasten zaienez, askotan kode haustzailea deszifratzeko hartzen duten eskaera 'ezkutatuetara' jo ohi dugu. Sukaldea garbitzeko laguntza eskatu beharrean, 'ezin dut sukalde zikin hau beste minutu batez begiratu!' Zure senarraren burmuinak 'Sukaldeko nahaspila gorroto du' bakarrik entzuten du eta ez 'Agian garbitzen lagundu beharko nioke'. Ez dago gaizki zure senarrari eskua emateko eskatzean. 'Gustatuko litzaidake etorriko nintzateke eta sukaldea garbitzen lagunduko banu' zure senarrari laguntza emateko eskatzeko modu guztiz onargarria eta argia da. 8. Senarrak hobeak dira haien ekintza onengatik saritzen dituzunean Senarrak etxeko zereginetan lagundu al zizun zuk eskatu beharrik izan gabe? Zure autoa hartu al zuen doikuntza baterako, beharrik ez izateko? Gogoan izan zuregatik egiten dituen gauza txiki eta handi guztiak eskertzen dituzula. Eskerrik asko bihotzetik telefonoari bidalitako maitasunez beteriko testura arte, ezerk ez du onartzen aitortza bezalako ekintza onik. Galderaren erantzun onenetarikoa, ' nola komunikatu zure senarrarekin? ' iritzi positiboa ematen ari da eta ahaleginik txikiena ere eskuzabal aitortzen du. Iritzi positiboak behin eta berriro ekintza positiboak sortzen ditu; beraz, eskuzabala eskertu eta zorionak egin ondo egindako lanetan. Gizonezkoek eta emakumezkoek hizkuntza arrunt bat partekatzen ez dutela badirudi ere, goiko aholku batzuk erabiltzeak komunikazio hutsune hori gainditzen lagun dezake eta senarrarekin modu eraginkorragoan komunikatzen lagun zaitzake. Eta atzerriko hizkuntza ikasten den bezalaxe, zenbat eta teknika gehiago erabili, orduan eta hobeto adieraziko duzu zure senarrak ulertu eta eskertuko dituen moduetan.
Hemen ohiko zalantzen erantzunekin batera, Liburubilari buruzko aholkuak eta informazio baliagarria aurkituko duzu. Zer da Liburubila? Liburubila deskubritzeko tresna bat da. Horren bidez, bilaketa bakar baten bitartez datu-base ezberdinak arakatuko dira pantaila bakarrean milaka liburu, filma, dokumentu, ebook etab.-etara. sarbidea izateko. Hori guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek euskal herritarrentzat aukeratua da. Erabilitako softwarea Vufind da, eta Eusko Jaurlaritza da tresna horren sorreraren eta mantentze-lanen arduraduna. Nola funtzionatzen du Liburubilak? Liburubilak aldiberean lau datu-base ezberdinetan egiten du bilaketa: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan, eLiburutegian -formatu digitaleko liburuak-, eFilmen -online filmen plataforma - eta Liburukliken -dokumentu analogikoetatik digitalizatu diren ondare bibliografikoko datuak eta dokumentuak dituen biltegia. Nahi dugun informazioari buruzko terminoak bilaketa kutxan sartu ostean, deskubritzaileak (Liburubila) termino horiekin bat egiten duten dokumentu guztien zerrenda aurkeztuko digu: liburuak, epubak, bideoak, filmak, etab. Bilaketa bakarraz gain, bilaketak mugatu daitezke bilatu nahi dugun materialaren arabera (liburua, ebooka, filma, dokumentu elektronikoa, egunkariak eta aldizkariak, dokumentu grafikoa edo ordenagailuko-fitxategia) eta nahi dugun katalogo edo datu-basean -Sareko katalogoa, eLiburutegia, zinema online edo Liburuklik-. Eta horrekin batera, bilaketa liburutegi zehatz batera mugatu daiteke. Horretarako, "Katalogo osoa" aukera zabaldu behar da eta bilatu nahi dugun liburutegiko herriaren izena idatzi. Edozeinek egin ditzake bilaketak Liburubilan. Esan dugunez deskubritzaile bat da, bilatzen duguna aurkitzeko laguntza ematen diguna. Baina horrekin batera, beste dokumentu mota batzuk esploratzen eta aurkitzen laguntzen digu tresna beraren iradokizunen eta proposamenen bitartez. Liburubilak irakurritako edota bilatutako dokumentuekin, gustatzen zaizkigun filmekin zerrendak sortu eta gordetzeko aukera ematen digu. Horretarako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegiren bateko karneta izan behar da. Liburutegiko karnetarekin batera erabiltzailea eta pasahitza emango dizkizute, eta horien bidez Sareko liburutegien Zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango duzu. Oraindik ere txartela ez badugu, EIPSeko edozein liburutegira hurbildu gaitezke eskatzeko. Zergatik identifikatu behar naiz? 1- Erreserbak egiteko aukera eta gure maileguak ikusi edo berritzeko aukera ematen duelako. 2- Gure intereseko zerrenda edo bilaketa bat gordetzeko. Adibidez: gustukoen ditugun liburuena, gustatzen zaizkigun filmena, irakurri nahi ditugun liburuena ... Zertarako balio du motxilaren sinboloak? Liburubila bilatzailea irekita dagoen bitartean egindako bilaketak gordetzeko. Bilaketa horiek beste momenturen batean erabili nahi baditugu beharrezkoa da identifikatzea gorde ahal izateko. Zer egin Liburubilan sartzeko datuak ahazten baditut edo errorea ematen badidate? "Identifikatu" aukeratik maileguetara sartzeko identifikazio pantailan dagoen ondorengo esteka klikatu dezakegu: Pasahitza ahaztu zaizu?. Klikatuz gero pasahitza aldatu dezakezun interfazea agertuko da. Behin aldatuz gero baieztapen posta elektroniko bat jasoko duzu, eta Liburubilaren zerbitzuetara sartzeko aukera izango duzu. Arazoa konpontzen ez bada zure liburutegira jo behar duzu zure sarrera datuak emateko berriro ere. Beste era bateko kontsultak egiteko norengana jo dezaket? "Ohiko galderak" atal honek ez baditu zure zalantzak argitzen zure liburutegiarekin harremanetan jar zaitezke. Informazioa eskaini eta edozein zalantza argituko dizute. Liburubilaren "Harremanetarako" aukera erabili dezakezu ere, eta zure kontsultak egiteko posta elektroniko bat bidali zure kontsultak egiteko. Horretaz gain, beti kontsultatu ditzakezu zure zalantzak Interneten bidez, telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) edo zure udaleko herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuak erabiliz, halakoak egonez gero.
Gero Axular Kultur Taldearen ekimen bat da (www.geroaxular.eus). Taldea 2004. urtean sortu zen Axular Lizeoko guraso talde baten ekimenez. Harrezkero, ibilbide oparoa egin du euskal dantzaren eta euskal kulturaren sustapenean. Horretarako, dantza tradizionaleko ohiko emanaldiak ez ezik, formatu berritzailea duten ikuskizunak ere ekoitzi ditu, eta euskal dantza eta euskal jantzi tradizionalak Donostiako San Tomas eguneko egoera orokorra aztertuta, 2017an, aurrerapauso bat eman nahi izan zuen jantzi tradizionalaren kultura ezagutzera emateko eginkizunean, eta, horretarako, Baserritar Jantzien I. Lehiaketa antolatu, eta kritika oso positiboak eskuratu zituen. Hori izan zen, hain zuzen, taldea bultzatu zuena #dotorejantzi garatzera. Ekimenak hainbat helburu ditu: baserritar jantziari merezi duen balioa ematea, donostiarrak animatzea San Tomas egunean baserritarrez janztera, jantzia diseinatzen laguntzea eta jantziaren kultura zabaltzea. Horrekin guztiarekin, Euskal Herriko erreferente izan nahi du, jantziaren kulturan. Zenbait jarduera antolatu ditu adin guztietako jendeari eta arlo guztiei (hezkuntza, merkataritza…) daude zuzenduta erantzukizun soziala eta ingurumena, Donostian, Euskal Herrian eta baita diasporan ere aintzat hartzen dituenak. «Harrotasunez, ez harrokeriaz» leloarekin adierazten den moduan, proiektu honetan, garrantzi handia ematen diogu jantzia erabiltzeko sentimenduari. Transmititu nahi dugu baserritarrez janztea ez dela mozorrotzea, gure arbasoak gogora ekartzeko modua dela. Haien ohiturak berpiztu eta gogoratzen ditugu, beraiek egin zuten ahaleginari esker garatu baitzen euskal kultura, eta kultura horrekin harro gaudelako transmititu nahi dugu. Hori guztia XXI. mendera ekarrita da #dotorejantzi. Hitzak berak ematen dio esanahia ekimenari; dotoreziaz gain, harrotasun-konnotazioak ditu, eta irudiaren eta sentimenduaren perfekzioa bilatzen du.
Cookie bat web-orrialde bat bisitatu eta zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horrela web orri horrek bertara ostera ere bueltatzen zarenean zu han ibili izana gogoratuko du. Cookieek biltzen duten informazioa hainbat motatakoa da: arlo teknikokoa, norberari gustatzen zaizkion kontuen gainekoa, edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen duena, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareekiko loturei buruzkoa, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea da. Eta cookieak erabili barik edozein orrialdek eskainitako zerbitzuak murritzak oso lirateke. Web gune honetan erabilitako cookieak Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideak betez, hona hemen ondo zehaztuta web gune honek nola darabiltzan cookieak: Bereak diren cookie hauek darabiltza web gune honek: Saio-cookieak: Blogean jasotzen diren iruzkinak pertsonek eta ez automatizatutako aplikazioek egindakoak direla ziurtatzeko. Spamari aurre egiteko modua da hori. Hirugarren hauen cookieak darabiltza web gune honek: Google Analytics: aplikazio honek webaren trafikoaren eta bisita-kopuruaren gaineko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Web gune honetan diharduzunean Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea onartzen duzu. Hortaz, horri dagokionez zure eskubideak baliatzeko Googlerekin jarri beharko duzu zuzenean harremanetan. Gizarte-sareak: Gizarte-sareek eurenak diren cookieak erabiltzen dituzte Gustatzen zait edo Partekatu botoiak sakatu ahal izateko. Cookieak desgaitu edo ezabatzea Edozein unetan web gune honetako cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahalko duzu. Erabili ohi duzun nabigatzailearen arabera, prozesua modu ezberdinean bideratzen da. Beste ohar batzuk Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek, ez dituzte euren gain hartzen aipatutako hirugarrenen pribatasun-politiken eduki edo egiazkotasuna cookieen erabilerari dagokionez. Web nabigatzaileak dira cookieak biltzen arduratzen direnak, eta bertatik baliatu behar da haiek desgaitu edo ezabatzeko eskubidea. Ez web gune honek, ez berorren lege-ordezkariek ezin dute egiaztatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen ala oker kudeatu dituzten. Zenbait kasutan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak berak ahaztu ez dezan onartzen ez dituzula. Google Analytics aplikazioari dagozkion cookieak, Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartuta daukate, sistema ondo ibiltzeko kasuetan izan ezik edo legeak hala agintzen duenean ez bada. Googlek dioenez ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Ataka Seguruaren Akordioari atxikita dago, eta horren arabera transferitutako datu guztiak Europako legeriak eskaintzen duen pareko babesa izango dute. Horri buruzko informazio zehatza kontsultatu ahal duzu lotura honetan. Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko, berriz, jo lotura honetara. Cookieen erabilerari buruzko edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko ez izan inongo erreparorik gugana jotzeko harremanen atalaren bidez.
Leintz Bailarako Ekiola eta Ekindar kooperatibak aurrera doaz, herritarrei euren energiaren sorkuntzan eta kudeaketan parte hartzeko aukera eskainiz. Kooperatibistak sortzen duten energiaren jabe izango dira, eta herritarrek beren energia sortuko, sustatuko eta kontsumituko dute Ekiola lankidetza publiko-pribatutik sortutako ekimena da, EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Mondragon Korparazioaren barneko KREAN ingeniaritza sustatzailearen arteko lankidetzatik hain zuzen ere. Bazkidetza honi esker, Euskal Autonomia Erkidegoan 2030 Energia Estrategiarekin bat egiten duen eraldaketa abiarazi eta aurrera eman ahal izango da, herritarren parte-hartzea bide, euren ahalduntzean oinarrituta kontsumitzaile aktibo bihurtuz eta energia sortu eta kontsumitzeko energia-komunitate kooperatiboak sortuz. Kontsumitzaileen parte hartze zuzena bideratzen duen kooperazio proiektua da; energia fotovoltaikoaren autohornikuntza eta autokontsumoa sustatzen duena eta, aldi berean, udalen eta tokian tokiko administrazioen eta eragileen esku hartzea ere ahalbidetzen duena. Leintz Bailarako Kooperatibakoak izango dira, Azpeitiako Ekindar kooperatibarekin batera, euren energia kudeatuko duten lehenengo bazkideak. Bi proiektu hauek laster errealitate bihurtuko dira, herritarren artean lortutako harrera eta babesarengatik. Azken datuak kontutan hartuta, ia 1000 bazkidek izena eman dute azken hilabeteetan. Leintz Bailarako kooperatiba osatzen duten 4 udalerrietan, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga, 389 bazkide izan dira Ekiolak eskaintzen duen energia sortu eta kontsumitzeko eredu berri honetan izena eman dutenak. Ekindarren aldiz, egindako proiektuaren sozializazioaren ondoren, 525 bazkidek izena eman dute dagoeneko Azpeitiako sorkuntza eta kontsumorako kooperatiban. Izen-ematea oraindik irekita dago bi kasuetan proiektuari buruzko informazioa jaso eta atxiki nahi diren herritar eta komertzioentzat. Ekiola kooperatibako bazkide izatearen kostua, onurak eta aurrezkia ezagutzeko informazioa jaso nahi dutenek profilaren eta kontsumoen txosten pertsonalizatua jaso dezakete. Urriaren 17tik aurrera, gainera, modu telematikoan egin ahal izango dute, zuzenean, Ekiolako web orritik bertatik: https://ekiola.eus/ Eguzki-parkeak martxan jartzeko 400-500 bazkide inguru behar dira eta udaberrian egindako aurre-bazkidetza kanpainarekin, helburua lortzetik gertu daude dagoeneko. Izan ere, energia eredu berri onen onurak, interesa piztu du Leintz Bailarako eta Azpeitiako herritarren artean besteak beste. Kooperatiban partaide izateko inbertsio bat egin beharko dute herritarrek instalazioa osatuko duten panelen erosketa egiteko eta 25 urteko funtzionamendu-epea izango du instalazioak gutxienez. Hurrengo hilabetetan hasiko da eraikuntza-fasea eta behin amaituta, banaketa-sarera konektatu eta instalazioa lanean hasiko da bazkideen etxebizitzetara sortuko den energia helaraziz. Herritarrek beraiek sortutako energia berriztagarria kontsumituko dute, Kanpoko energia-iturriekiko mendekotasuna murriztuz eta ingurumenerako energia egokiagoa sortuz. 2 Comments Content Generator on 17/11/2022 at 1:45 AM Free. Sign up to receive $100, Trade to receive $5500. Click Here:👉 https://millionairego.page.link/free Content Generator on 28/11/2022 at 8:54 AM Artificial intelligence creates content for the site, no worse than a copywriter, you can also use it to write articles. 100% uniqueness, scheduled posting to your WordPress :). Click Here:👉 https://stanford.io/3FXszd0
Rekalde Aretoak Naia del Castilloren erakusketa aurkezten du: berrogeitik gorako eskulturek eta argazkiek osatzen dute artistaren lanaren berrikuspena. 2000ean abiatutako aukeraketa bat bada ere, azken bost urteotako produkzio artistikoa nabarmendu da; areago, lan batzuk ez dira orain arte inoiz erakutsi jendearen aurrean. Dialogos II eta Retratos III eta IV dira erakusketa abiatzen duten hiru argazkiak. Argazki-platoan hartu zituen irudi horiek; ilea erakusten dute, gizonak eta emakumeak batzen eta inkomunikatzen dituen material bezala. Buruan ilea bueltaka dabil; argazkikoei aurpegia ukatzen die, eta ukimenezko ezaugarriak dituen bolumen zarratu bilakatzen ditu argazkian ageri direnak. Bigarren atalean, argazki eta objektu/eskultura multzo bat dago; estetika ilunagoa eta barrokoagoa dute. Hiru serie desberdinetakoak dira: Atrapados, Ofrendas y Posesiones, eta Doce Artistas en el Prado. Emakumearen presentzia eta absentzia lantzen dute, harribitxi bihurtutako edo zuloez eta errape handiez estalitako gorputz bat ezkutatzen eta mozorrotzen. Lanean egitura da gorputza, euskarri eta eragile moduan funtzionatzen duena. Gorputzak, obrak eraman ditu, okupatu eta erabiltzen ditu. Umorea eta keinuak beti agertzen dira Del Castilloren obran. Esate baterako, Seducción lanean, jokoaren arauak iraultzeko erabiltzen du: ile zuriko alfonbra baten gainean, sedukzioaren antzezpen estereotipatua azaltzen du, kotoi-kutsuko giro arrosa baten barruan. Sobre la seducción sailean, berriz, sedukzioaren joko zirkular eta zehaztugabeaz dihardu artistak; zelan eraikitzen den sedukzioa errituen eta estrategien gainean. Sedukzioan, gorputzaren erabilera interesatzen zaio: gorputzak erreala izateari uzten dio, eta irudi, itxura edo artifizio bihurtzen da. Seductor eta ST –Seducción lanetan, ordea, jarrera eta generoen arteko kontraesana azaltzea lortzen du Del Castillok, eta ikusleari gonbit egiten dio dituen arketipoez galde diezaion bere buruari. Gorputzak, objektuak eta bere irudiek informazio sozialak, politikoak eta generokoak adierazten dituzte. Atrapados eta Desplazamientos lanetan, altzariek baldintzatu egiten dituzte, altzarien funtzionaltasunetik edo apaingarri direlako abiatuta. Lehen lanean, altzarien eta gorputz emearen interdependentzia azaltzen du Del Castillok. Bigarrenean, berriz, hiritarrak garen neurrian, naturarekin dugun harremana agertzen du, eta natura zelan aldatzen dugun, harik eta natura errepresentazio-elementu bilakatu, eta kulturan eraikitako irudia izatera mugatzen dugun arte. Azken lanetan, “ekintza, argazkia eta eskultura” ordena alboratu du artistak, eta arreta jarri du erabili duen bitartekoan: argazkiaren papera edo oihala. Flujos sailean, gorputza irudi bat da, besterik ez; horrekin ahotan hartzen du argazkigintzaren iraungitzea eta subjektuaren beraren iraungitzea; argazki-bitartekoaren mugak eta subjektu garaikidea identifikatzeko prozesuan irudiaren erabilera dira helburuak. Nido de Abeja azken sailean, giza figura desagertu egiten da obratik. Oihal baten eskultura-gorputzaren izateari begira diezaiogun diosku Del Castillok. Eskulan egitekotsu batekin, oihal hori tolestu eta brodatu dute, eraiki, eutsi, tolestu, tenkatu,okertu, zabaldu-eta egin ahal izateko. Ehuntze-prozesuan eta diseinuan, ez dago alderik. Prozesuak sortzen du produktua. ARTISTA www.naiadelcastillo.com Naia Del Castillo (Bilbo, 1975) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan dago lizentziatuta, eskultura-espezialitatean, eta master bat dauka Londreseko Chelsea College of Art & Design-en. Gaur egun, doktore-tesia egiten ari da Eskultura Departamentuan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean. Bilbo, Rotterdam, Londres, Bartzelona, Paris, Erroma, New York, Hong Kong eta Madril izan ditu bizileku eta lantoki, hainbat bekari esker, besteak beste: ISCP Internacional Studio and Curatorial Program, New Yorken (2009), eta Cité Internationale des Arts, Parisen (2004). Banakako eta talde erakusketak egin ditu nazio barruan eta nazioartean, AEBetan, Latinoamerikan, Europan eta Asian. Azken erakusketen artean daude Flujos (BilbaoArte fundazioa, Bilbao, 2014), Altered Perceptions (Ilivetomorrow gallery, Hong Kong, 2011), Time After Diamonds (DeSantos Gallery, Houston, 2009), El Reino del Silencio. Escultura española 2000-2010 (Esteban Vicente Arte Garaikideko Museoa, Segovia, 2009), Nuevas Historias. A New View of Spanish Photography and Video Art, (erakusketa ibiltaria, 2008, Kulturhuset Arte Garaikideko Museoa ,Stockholm; National Museum Photography Den Sorte Diamant, Royal Library, Kopenhage; Kuntsi Museum, Finlandia), eta Sternesen Museum, Norvegia).
Bilaketa aurreratua lehendabizi bisitatzerakoan bilaketa eremu ezberdinak azaltzen dira. Eremu bakoitzean bilaketa terminoak sar daitezke Bilaketa eragileak onartuta daude. Eremu bakoitzarekin batera zerrenda bat dator; horren bidez, bilatzen ari diren datu motak zehaztu daitezke (izenburua, egilea, etab.). Bilaketa aurreratuan, beharren araberako bilaketa motak konbinatu eta doitu daitezke. "Bat dator" parametroarekin bilaketa eremu ezberdinen arteko harremana zehaztu daiteke. Termino GUZTIEKIN bat dator - Bilaketak soilik bilaketa eremu guztiekin bat datozen emaitzak itzultzen ditu (AND boolearrari dagokio). EDOZEIN terminorekin bat dator- Bilaketak gutxienez bilaketa eremu bat duen edozein emaitza erakusten du (OR boolearrari dagokio). EZEIN terminorekin bat dator - Bilaketak emaitzak guztiak itzultzen ditu, bilaketa eremuetan sartutako terminoak dituztenak salbu (NOT boolearrari dagokio). "Bilaketa eremuak gehitu" botoiarekin inprimakiari bilaketa eremu gehiago gehitzen zaizkio. Beharrezkoa den bilaketa eremu kopurua erabil daiteke. Bilaketa taldeak Bilaketa konplexuentzat bilaketa eremuen multzo bakarra eskasa izan daiteke. Adibidez, pentsa Txina edo Indiako historiari buruzko dokumentuak bilatu nahi direla. "Termino GUZTIAK"parametroarekin Txina, India eta Historia terminoak erabilita, bilaketak soilik itzultzen ditu Txinako eta Indiako historiari buruzko iturriak. "EDOZEIN termino" parametroak Historiari edo Txinari edo Indiari buruzko dokumentuak itzultzen ditu- ez nahitaez Txinako eta Indiako historiari buruzkoak. "Bilaketa taldeak" aukerak bilaketa eremu talde askotako bilaketak egitea onartzen du. Bilaketa talde bat gehituz, eremu talde berri bat irekitzen da.Nahi ez diren taldeak ezabatzeko, "Bilaketa taldea ezabatu" botoia sakatu.Horretaz gain, bilaketa taldeen eta EDOZEIN termino, termino GUZTIAK edo EZEIN termino parametroekin izandako kointzidentzia kudeatu daiteke. Aurretik aipatutako adibideak honelako konponbidea eman dezake: Lehendabiziko bilaketa taldean sartu "India" eta "Txina" hitzak sartu eta aukeratu "EDOZEIN termino" parametroa.
Hemen ohiko zalantzen erantzunekin batera, Liburubilari buruzko aholkuak eta informazio baliagarria aurkituko duzu. Zer da Liburubila? Liburubila deskubritzeko tresna bat da. Horren bidez, bilaketa bakar baten bitartez datu-base ezberdinak arakatuko dira pantaila bakarrean milaka liburu, filma, dokumentu, ebook etab.-etara. sarbidea izateko. Hori guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek euskal herritarrentzat aukeratua da. Erabilitako softwarea Vufind da, eta Eusko Jaurlaritza da tresna horren sorreraren eta mantentze-lanen arduraduna. Nola funtzionatzen du Liburubilak? Liburubilak aldiberean lau datu-base ezberdinetan egiten du bilaketa: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan, eLiburutegian -formatu digitaleko liburuak-, eFilmen -online filmen plataforma - eta Liburukliken -dokumentu analogikoetatik digitalizatu diren ondare bibliografikoko datuak eta dokumentuak dituen biltegia. Nahi dugun informazioari buruzko terminoak bilaketa kutxan sartu ostean, deskubritzaileak (Liburubila) termino horiekin bat egiten duten dokumentu guztien zerrenda aurkeztuko digu: liburuak, epubak, bideoak, filmak, etab. Bilaketa bakarraz gain, bilaketak mugatu daitezke bilatu nahi dugun materialaren arabera (liburua, ebooka, filma, dokumentu elektronikoa, egunkariak eta aldizkariak, dokumentu grafikoa edo ordenagailuko-fitxategia) eta nahi dugun katalogo edo datu-basean -Sareko katalogoa, eLiburutegia, zinema online edo Liburuklik-. Eta horrekin batera, bilaketa liburutegi zehatz batera mugatu daiteke. Horretarako, "Katalogo osoa" aukera zabaldu behar da eta bilatu nahi dugun liburutegiko herriaren izena idatzi. Edozeinek egin ditzake bilaketak Liburubilan. Esan dugunez deskubritzaile bat da, bilatzen duguna aurkitzeko laguntza ematen diguna. Baina horrekin batera, beste dokumentu mota batzuk esploratzen eta aurkitzen laguntzen digu tresna beraren iradokizunen eta proposamenen bitartez. Liburubilak irakurritako edota bilatutako dokumentuekin, gustatzen zaizkigun filmekin zerrendak sortu eta gordetzeko aukera ematen digu. Horretarako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegiren bateko karneta izan behar da. Liburutegiko karnetarekin batera erabiltzailea eta pasahitza emango dizkizute, eta horien bidez Sareko liburutegien Zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango duzu. Oraindik ere txartela ez badugu, EIPSeko edozein liburutegira hurbildu gaitezke eskatzeko. Zergatik identifikatu behar naiz? 1- Erreserbak egiteko aukera eta gure maileguak ikusi edo berritzeko aukera ematen duelako. 2- Gure intereseko zerrenda edo bilaketa bat gordetzeko. Adibidez: gustukoen ditugun liburuena, gustatzen zaizkigun filmena, irakurri nahi ditugun liburuena ... Zertarako balio du motxilaren sinboloak? Liburubila bilatzailea irekita dagoen bitartean egindako bilaketak gordetzeko. Bilaketa horiek beste momenturen batean erabili nahi baditugu beharrezkoa da identifikatzea gorde ahal izateko. Zer egin Liburubilan sartzeko datuak ahazten baditut edo errorea ematen badidate? "Identifikatu" aukeratik maileguetara sartzeko identifikazio pantailan dagoen ondorengo esteka klikatu dezakegu: Pasahitza ahaztu zaizu?. Klikatuz gero pasahitza aldatu dezakezun interfazea agertuko da. Behin aldatuz gero baieztapen posta elektroniko bat jasoko duzu, eta Liburubilaren zerbitzuetara sartzeko aukera izango duzu. Arazoa konpontzen ez bada zure liburutegira jo behar duzu zure sarrera datuak emateko berriro ere. Beste era bateko kontsultak egiteko norengana jo dezaket? "Ohiko galderak" atal honek ez baditu zure zalantzak argitzen zure liburutegiarekin harremanetan jar zaitezke. Informazioa eskaini eta edozein zalantza argituko dizute. Liburubilaren "Harremanetarako" aukera erabili dezakezu ere, eta zure kontsultak egiteko posta elektroniko bat bidali zure kontsultak egiteko. Horretaz gain, beti kontsultatu ditzakezu zure zalantzak Interneten bidez, telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) edo zure udaleko herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuak erabiliz, halakoak egonez gero.
www.euskadi.eus izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka. EAEko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena. Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, EAEko Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik. Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara. Pribatutasuna Interesatuak ematen dituen datuak, bakar bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako. Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada. Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.
Jokoarekiko mendekotasunari buruzko politika publikoen azterketa integrala egitea proposatu du EH Bilduk NAFARROA "Apustu-etxeak arautzeko" ponentziaren xedea zabaltzeko eskatu du Nafarroako EH Bildu Nafarroa Talde Parlamentarioak, datorren ostiralean, azaroaren 22arekin, Nafarroako Parlamentuan burutuko dena. Horrela, EH Bilduk proposatu du "jokoarekiko mendekotasunarekin zerikusia duten politika publikoen eta baliabideen azterketa integrala egitea, eta dagozkion gomendioak ere egitea apustu-etxeen, joko-aretoen eta bestelako joko-modalitateen prebentzioaren eta erregulazioaren arloari dagokienez, bai eta eragindako pertsonak tratatzeko baliabideei dagokienez ere". Ponentzia horren lan-plana egiteko Talde Parlamentarioak aurkeztu duen proposamen nagusia da, hain zuzen. Ildo horretan, EH Bilduk beharrezkotzat jotzen du administrazio bakoitzaren eskumenak argitzea, araudi eta legedi desberdinak aztertzea, eta hainbat ikuspuntutatik ekarpenak jasotzea hainbat agerraldiren bidez. Horrek guztiak "egoera ezagutzen eta ludopatiaren prebentzioan eta tratamenduan lan egiten duten elkarteen esparruetatik proposamenak biltzen lagunduko dute, hala nola auzo-plataformak, Osasun Publikoa, Osasun Mentala, Hezkuntza, Gazteria, Foruzaingoa, etab. Horrela, Nafarroako jokoarekiko mendekotasun egoeraren analisi-diagnostiko zuzena egin, eta beharrak identifikatu eta helburuak ezarri ahal izateko”. Horrela, Bakartxo Ruiz bozeramaileak azaldu duen bezala, "beharrezkoa litzateke ponentziak gomendioak planteatzea Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen arau-garapenerako, bai eta osasun publikoa babesteko interes orokorrari erantzungo dioten udal-ordenantzak egiteko jarraibideak ere, EH Bilduk Iruñeko Udalean proposatu duenaren ildotik". "Apustu-etxeen eta beste joko-modalitate batzuen fenomenoa Nafarroan abiadura bizian zabaltzen ari dela ikusten ari gara, eta bereziki gazteenei eragiten diela", adierazi du Ruizek. "Jokoarekiko menpekotasuna nabarmen hazten ari da, eta beharrezkoa da neurri egokiak lehenbailehen hartzea, benetako arazo sozio-sanitario bihur ez dadin", gaineratu du. "Horregatik, ezinbestekoa eta premiazkoa da estrategia integral eta partekatu bat sortzea, mendekotasuna prebenitzeko, legeriaren, arauen eta komunitatearen esparruetatik".
Jasotako proposamenta onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu. Mekanizatua Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Horrela eskatuz gero, ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, eta bai telefonoz zein Internet bidez ere. Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu. Internet bidezkoa Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu. Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska dezakezu.
IR-023b A01 Sarrera. Adina. Bizkotxoa egiteko errezeta: Hiru arrautza, hiru kutxeta azukre eta hiru kutxeta irina. Botatzen da batean gorringoa eta beste leku batean txuringoa. Gorringoa azukrearekin oso ongi nahasten da. Txuringoa nahastu handitu arte. Gero txuringoa gorringoari bota eta azkenean irina bota gainetik eta dena nahastu. Moldean jarri eta labean sartu. Ordu bat ingurun behar du. Moldean mantekila bota eta irina pixka bat ere bai, ez kolatzeko. Agurra. IR-024a A05 Haragia egiteko errezeta bat. Gatz lodiak gustu hobea ematen dio. Baratxuriaren kantitatea. XH-026 A02 (16:10") Errezetak: bonboiak eta mugurdizko elurra. X-003 B02 Esne frijitua: litro bat esne, bost goilarakada azukre, kanela edo limoia eta bost goilarakada irina hotzean nahastu. Irekiten jarri eta ahalik eta ontzi zabalenean utzi. Zatiak egin eta irina eta arraultzarekin frijitu. Gainetik azukrea bota. IR-014a A02 gramatika: lexikoa Artoa nola prestatu. Matxardea eta eltzaburdina. Aulkiak egiten dituena. Aulkia esateko modua: katedra, katreda, xarraulkia. Aulkiak nork egiten dituen. IC-004a A05 Sukaldaritza bere kabuz ikasi zuen, libururik gabe eta inork erakutsi gabe. Osagaiak onak badira janari ona egiten da. Txilindrona egiteko errezeta. Haragia ontzi batean jarri, tipula asko poliki xeheturik, pikor bat baratxuri edo pikor bat eta erdi haragi kilo bakoitzeko, gero perrexila. Haragia eginda dagoelarik tomatea, piperrak eta patatak bota. Gatza larriarekin gozoago dago. II-009b B08 inauteriak - erlijioa: Hausterre-eguna - elikadura: kauserak Neskek etxean pasatzen zituzten inauteriak. Kauserak egiten zituzten. Kauseren errezeta. Badaki beste jaki batzuk prestatzen (krepak), baina horiek ez ziren inauterietan jaten, inauterietan kauserak jateko usaia bazen. Neskak ez ziren ateratzen, gauza asko aldatu dira. Inauterietan astelehen eta asteartean bazen meza, haustez ere bazen meza. Bestela ez zen deus partikularrik inauterietan. Hauste eguna: hauts sortu gara eta hauts itzuliko gara. II-082b B09 elikadura:katalanbroxa Katalanbroxa, ospakizunetan jaten den biskotxa. non eta nola ikasi duene giten. Auzoko emazte zahar batek irakatsi zion, geroztik egun berezietan jateko egiten du, ez du saltzen. Hogeita hamabost urterekin ikasi zuen katalanbroxa egiten. Lehenik pasta egiten da, beste biskotxak bezala egiten da. Katalanbroxa nola egin. Errezeta. II-082b B11 elikadura:katalanbroxa Katalanbroxa, errezeta. Nola erre katalanbroxa, sua. Ordu eta erdi behar du biskotxa egiteko. Batzuek sua kanpoan egiten dute. Haritza edo pagoaren egurra erabiltzen du. Moldetik nola atera, hozten utzi behar da.
Egilea: Unai Iturriaga. Zuzendaria: Manex Fuchs. Eszenografia: Amaia Garate Olano. Panpina: Battitt Halsouet. Musika: Asier Ituarte. Argiak: Josep Duhau. Antzezleak: Ander Lipus, Patricia Urrutia. Lekua: Aulestiko udal aretoa. Eguna: Apirilak 17. Nekeak jota, ezerezaren erdian eta hozkailu bat eskorga baten gainean eramanez agertu dira Hozkailua antzezlaneko bi protagonistak. Batek hozkailua darama, eta, besteak, motxila erraldoia eta gitarra. Egarri dira biak, baina hozkailu barruko garagardoak txiza bezain beroak daude. Jimmy, ordea, hotzean dago Londresen hil eta hozkailuan sartu zutenetik, kanpai-dorrea, farola eta zuhaitza dituen jaioterrian lurperatua izan arte. Zalantzarik gabe, esangura handikoa da Huts teatroaren erabateko estreinaldi hau ADEL jardunaldietako lehen egunean gertatu izana, horrek ezin argiago izendatzen baitu Aulesti herria Geure Antzerkiaren Lurraldeko hiriburu, Luhusorekin batera. Udal-aretoan kabitu ezinik egon diren herritarrek eta Euskal Herri osoko benetako kultur ordezkariek gertakizun baten atarian egotearen sentsazioa eduki dute, batez ere emanaldiaren planteamendua eta garapen distiratsua ikusita. Luhusoko faktoriaren eragina jasotzen duten lan guztietan bezala, batasun erabatekoa erakutsi du azken emaitzak, izaera poliedriko nabarmena eduki arren. Hasteko eta behin, argi dago kalitate handikoa dela Unai Iturriagaren testua: euskara batu estandarrean idatzita dago, kementsu egiten du aurrera, eta ederki jasotzen ditu belaunaldi batekoen pentsamendua, bizipenak eta desengainua. Desengainua batez ere, bizitzak berak ekarritako desengainua, ez gizarteak edo sistemak, askotan gustatuko litzaigukeen bezala. Amaia Garate Olanoren dekoratuak aspaldiko ziklorama zaharrak ekarri dizkigu gogora. Bakardadearen horizonteak, egitura industrial abandonatuak eta bizirik gabeko errepideak trazu finekin eta ia kolorerik gabe marraztu ditu, eta bere paisaia biluzietan gaurko gizakien egoera desolatua islatu da. Bi lagun ohiek bizi duten absurdua ezin hobeto ezkondu da paisaiaren irudikapen metaforiko horrekin, eta niri behintzat Samuel Becketten iruditeria desesperatua etorri zait burura. Argumentuan zehar ere, Jimmyren pertsonaia hilak darama hondoko protagonismoa, inoiz ez zetorren Godot haren antzera edota gure Samara Velteren Eta Karmele?-n agertzen ez zen Karmelek bezala. Manex Fuchsen zuzendaritzapean denak emanda aritu dira Patricia Urrutia eta Ander Lipus, erabateko elkarlanean ea nork ematen zion distira handiagoa elkarren lanari, deklamazio perfektuz eta jarrera eszeniko orbangabeez hornituta. Urrutia deskubrimendu bat izan zen Francoren bilobari gutuna-n, eta efikazia berberarekin jardun du oraingo honetan. Lipusek, berriz, pauso bat aurrerago eman du bere dentsitate dramatikoan eta, distantzia laburretik ere ez dugu Lipus bera ikusi, bere pertsonaia baizik. Ezinbestekoa zenez, giroaren ardatz izan dira garai bateko abesti erradikalak —gitarra eta harmonika jo dituzte antzezleek— eta Jimmyren gorpu desitxuratuak ezin hobeto irudikatu ditu belaunaldi hartako distira meteorikoa eta jarraian etorri zen erabateko gainbehera.
Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunean ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua) aldarrikatutako “Museoak eragile” leloa jarraituz, gure baliorik garranzitsuena komunitatea izanik, hauekin ospatu nahi izan genuen eguna. Museoan ate irekien bidez, doako sarrera eta bisita gidatuak eskaini ziren jardunaldi osoan zehar. Atarian ipinitako panel interaktiboek eten gabeko erabilera izan zuten. Helduak zein txikiak argazkiak ugari atera zituzten. Eguraldi apartak festa giro ezinobea ahalbideratu zigun. Azkenik, arratsaldeko 17:00etan “Elkar ezagutuz!” topaketa ospatu genuen. Bertan, katilu bana eskuan tertulia goxo eta atsegina izan genuen, adin eta jatorri ezberdinetako parte hartzaileak era guztietako gozoak, kafea eta tea dastatuz. Zumalakarregi Museoak gure esker ona eman nahi diogu herritar eta parte hartzaile orori. Beste behin gure komunitatearen indarra sentitu ahal izan genuen. Mila esker Ormazitegi! Museoen Nazioarteko Eguna MUSEO ZUMALAKARREGI MUSEOA Muxika Egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa) Tel.: +34 943 889 900 Fax.: +34 943 880 138
Runningaren, kirolaren eta bizi ohitura osasungarrien munduarekin lotutako marka bat baldin bazara, korrikalariaren ferian aurkituko duzu zure publikoarengana iristeko erakusleihorik onenetakoa. Donostiako Zurich Maratoia egingo den astean izango den feria honetatik igaroko dira maratoiko partaide guztiak, bere dortsalak eta korrikalariaren poltsak jasotzera. Kirola eta bizi ohitura osasungarriak maite dituztenen pertsonen arteko topagunerik onena da. Bezero potentzialarengana iristeko modurik zuzenena izango da, eta aukera emango dizu harekin aurrez aurre hitz egin eta dauzkan zalantzak, lehentasunak eta interesak zuzenean ezagutzeko. Contactar para solicitar información Argibideak eskatu 2021eko edizio honetarako argibide gehiago nahi baldin baduzu, mezu elektronikoa bidal diezagukezu info@maratonsansebastian.com helbidera, edo ondoko formulario hau bete bestela:
Gastronomian gauzak asko aldatu dira garai berri hauetan, eta txapela kentzeko platera egiteak baino ez du balio. Horregatik, Ubarrechenak paella bat egiteko formula berri bat atera du, Donostiak merezi duen paella. Izan ere, ez dago Donostian jaio beharrik Donostiakoa izateko, munduko beste leku batzuetan jaiotako plater bat gureetako bat izan daitekeen bezala, kalitatea ematen badu. Munduko gastronomiarik onena daukagu, kultura eta gustua… Paella onena ere izan behar dugu. Carlos Vela Realeko aurrelari ohi eta kapitainak sinatutako mezu batekin, Ubarrechenak formula berritu du Donostian arrozaren eta paellaren aldeko apustu sendoa eginez. Paella gure gastronomiako “plater izarren” artean agertzen ez den errezeta bat da, eta Ubarrechenak jauzi kualitatibo bat eman nahi izan du Kataluniako kostaldean arrakastaz betetako formula bat egokituz, gure inguruko tokiko osagaiekin nahastuta. Realeko aurrelari mitikoaren lankidetzak Ubarrechena anaiek bilatzen zuten ideia indartzen du: “Donostiako kide izateko Donostian jaio beharrik ez dagoela erakutsi nahi genuen, munduko beste leku batzuetan jaiotako plater bat gureetako bat izan daitekeen bezala, kalitatea ematen badu”. Abiarazte-kanpaina markaren estrategia eta kontakizuna birformulatzeko prozesu baten emaitza da; sare sozialek, ekintza ez-konbentzionalek eta paella protagonista duen birposizionamendu-bideo batek osatzen duena. shernan@shernan.com (+34) 843 63 10 67 (+34) 655 99 31 29 ©2022 SHERNAN CREATIVE COLLECTIVE. Todos los derechos reservados. Aviso legal. Política de privacidad y cookies.
2021eko urriaren 28an eta 29an, Kanpo Ekintzarako zuzendaritza nagusiak Navarrefa ekitaldia antolatu zuen Baluarte Jauregian, mugaz haraindiko 2014-2020eko POCTEFA programan Nafarroak izan zuen partaidetzaren balantzea egiteko. Katalogo honetan proiektuen zerrenda osoa kontsulta dezakezu, proiektu bakoitzari buruzko informazio zehatzarekin. 28ko ekitaldiaren aurkezpenak Esteka honetan 28an Baluarteko Luneta Aretoan egindako 2014-2020 proiektuen balantzearen aurkezpen guztiak ikus ditzakezu. 29ko showcasing-aren aurkezpenak Esteka honetan 29an Baluarteko Mezanina Aretoan egindako proiektuen showcasing-aren aurkezpen guztiak biltzen dituen dokumentua kontsulta dezakezu.
“Gizarte balio integratua, etorkizuneko balioa”, Lantegi Batuak garatutako azken tresnaren kontzeptua barneratzen du eta gizarteak ezagutzeko sortu dugun azkenengo kanpaina da. Tresna hau gai da, lehengo aldiz, enpresen gizarte-balioa dirua bihurtzeko, bere balio zenbakarri edo tradizionalez haratago joanda. Erronka Lantegi Batuak duela 10 urte UPV eta Deustuko Unibertsitateko aditu desberdinek erakundearekin batera sortutako kontabilitate sozial tresna hau gizarteak ezagutzea bilatzen zuten. Erakundeak bere bezeroei emandako mozkin ekonomiko zuzenak ez ezik, kontabilitate tresna honek bere zerbitzuak kontratatzean sortutako gizarte balioak gorazten ditu. Bizkaian 1500 pertsonatik gora (horietatik %83 gorakoek desgaitasun intelektuala dutenak) kontratatzen dituen empresa batek gizarte-balio izugarria du, 207M€koa azkenengo urtean eta 1500M€tik gorakoa azkenengo 10 urteetan. Horregatik, garrantzia zuen datu hauek gizarteriarekin banatzea, onuratu nagusiena delako; kontribuziozkoak ez diren pentsioen aurrezkiekin, osasun eta heziketa gastuekin, retribuzioa zergen bidez, etab… baina gehien bat lurraldeko eskualdeak kohesioa izatea eta sozialki leialak izatea bermatzen duelako. Ekintza 10 urte hauetako lanaren datu orokorrak aurkezteko eta Balio Sozial Integratua ezagutarazteko, Bilbao Aretoa EHUn garatutako ekitaldi bat egin zen, eta bertan parte hartu zuten beren esperientziak prentsarekin partekatu eta Lantegi Batuak Bizkaiko gizarte-aldaketako eragile gisa aitortu zuten eragile eta interes-talde nagusiek. Ekitaldian, euskaraz, gaztelaniaz eta EHZn grabatutako ikus-entzunezko pieza bat aurkeztu zen. Bertan azaltzen denez, ohiko eragile ekonomikoek zuhaitza ureztatzen dutenean, zuhaitzak hainbat fruitu ematen ditu, baina beste parametro sozial batzuk zenbatzen direnean, zuhaitzaren fruituak askoz handiagoak dira. Horrela, ikusizko lengoaia erakargarri horren bidez, beste pieza batzuk sortu genituen, hala nola, informazio-diptiko bat, sortutako bideo-piezak, prentsako txertaketak eta erakusketa ibiltari bat. Eskerrak emateko kanpaina Era berean, Lantegi Batuak-ek erakundearekin lankidetzan aritzen diren udalerri eta udalei eskerrak emateko kanpaina baten kontzeptualizazioan laguntzeko eskatu zigun, eskainitako zerbitzuen bidez (lorezaintza, garbiketa, etab.) edo Bizkaia osoan zehar banatutako zentro eta tailerren bidez. Desgaitasuna duten pertsonen lana herritarren artean ikusaraztea zen helburua; erosketa publiko arduratsuaren garrantzia nabarmentzea, herritarren artean komunitate-sentimendua sortuz eta Bizkaiko Balio Sozial Integratua ezagutaraziz. Kanpaina online eta offline euskarri koordinatuetan gauzatu zen. Alde batetik, kanpoko markesinekin (Bizkaibus eta metro Bilbao) ekintza bat egin genuen, eta udalerri bakoitzeko oppiak bertako datuekin pertsonalizatuta zeuden. Horrela, edozein bizilagunek jakin zezakeen Lantegi Batuak-eko zenbat langile ari ziren herriko lorategiak zaintzen edo kaleak garbi mantentzen, etab. Aldi berean, ekintza digitalak egin ziren, ekintzaren zifra zehatzak jendearen eskura jartzeko. Kanpainaren emaitzak bikainak izan dira. Alde batetik, udalerri batzuek Lantegi Batuakekin kontratuak egin nahi izan dituzte kanpainaren ondorioz, baina, batez ere, herritarren esker ona sentitu da Lantegi Batuak erakundeak udalerri bakoitzean egiten duen lan garrantzitsuaren berri izan dutelako.
Iruarteta eskola Bilboko eskola publikoa da. Udalak ardura du eskolarekiko, eraikina eta mantenua berea baita. Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza sarean dagoen eskola publikoa izanda, Hezkuntza Sailaren ardurapean gaude. IRUARTETA ESKOLAKO PRINTZIPIO ETA BALOREAK Pertsonaren garapen integralaren sustatzailea: hezkuntza emozionala. Hezkuntza emozionala pertsonen garapen integrala sustatzeko bidea dela uste dugu. Emozioetaz kontziente izateak, hauek ezagutzeak eta onartzeak, erantzunak kudeatzen lagunduko digute. Norberaren emozioak eta besteenak ulertzeko eta errespetatzeko ekimenek, lekua dute gure lan dinamikan, gure egunerokoan. Euskalduna. Eleanitza. Hizkuntzen tratamendu integratua. Euskara da Euskal Herriko berezko ezaugarria. Gure eskola euskalduna da eta euskalduntzea dauka helburu. Euskara da gure eguneroko bizitzako eta ikasketetako hizkuntza nagusia. Eskolan euskal kultura eta ohiturak bultzatzen ditugu Gure inguru soziolinguistikoa zein den kontuan hartuta, ikasgeletan Lehen Hezkuntzan hasten gara gaztelera lantzen eta Ingelesa Haur Hezkuntzako 4 urtekoen geletan agertzen da, atzerriko hizkuntza modu goiztiarrean agertze aldera Hizkuntzen alderdi komunikatiboak lehenesten ditugu eta ikasleentzat esanguratsuak diren egoerak bilatzen ditugu haien produkzioak irteera komunikatiboak izan ditzaten. Hezkidetzagilea. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-eremu egiazkoa. Hezkidetza naturaltasunez bizitzen ahalegintzen gara. Hala ere, sexuagatik bereizketarik ez gertatzea bilatzen dugu eta arreta jartzen dugu gizartean ematen diren gutxiagotzeak eta jarrera baztertzaileak eskolan ez islatzen. Bestalde, nork bere sexualitatea eta besteena onartzeko hezitzen ditugu ikasleak. Komunikazioetan hizkuntza sexista ekiditen dugu eta erabiltzen ditugun ipuin, jostailu eta iruditan arreta jartzen dugu sexismoa desagertze aldera. Plurala. Inklusiboa. Giza duintasunaren balioa, funtsezko erreferente etiko gisa. Ikasle guztiek bere gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten, eskolako hezkuntza umeen ezaugarrietan oinarrituta dago, bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta aniztasuna aintzat hartuz. Ikasleen beharrei erantzuna emateko antolatzen dira ordutegiak, tutoretzen banaketak, indartze neurriak, eskolako jarduera bereziak, diruaren kudeaketa… Eskolako partaide guztiek tokia izatea eta ziur sentitzea bilatzen duten jarduerak programatu eta zaintzen dira. Ume guztien beharrei era egokian erantzuteko laguntzak era ezberdinetan antolatzen ditugu, umeak sistematik kanpo ez sentitzeko asmoarekin. Parte-harztailea. Familien, ikasleen, eta ikastetxeko antolaketako eta funtzionamenduko profesionalen arteko lankidetza sustatzen duena. Guztien inplikazioa bultzatzen dugu Heziketan guztiok partaide bait gara. Eskola-komunitateko estamentu ezberdinen arteko giro eta harreman adeitsu, ulerkor eta arduratsuak bultzatzen ditugu. Ekitatiboa. Kalitatekoa. Aukera-berdintasuna bermatzailea. Ahalmenak eta gaitasunak ahal beste garatzen duena. Ikasleen gaitasun guztiak garatzen laguntzen duen irakaskuntzaren aldeko apustua egiten dugu, arreta handia jarriz behar bereziak dituzten ikasleengan, bai gaitasun handikoak, zein zailtasunak dauzkatenak. Irakasleen prestakuntza prozesu iraunkorra da. Irakasleak egokitzen joan behar dugu garatzen ari diren metodologietara, teknologia berrietara eta ikasleen behar sozioafektiboetara, eguneroko lanaren inguruan hausnarketa eginez, kalitatezko irakaskuntza lortzeko. Bizikidetza. Giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak dira erreferentzia. Talde lanean arituz, guztien ekarpenak errespetatuz, guztiontzat atsegina izango den lan giroa bilatzen dugu,eskolako antolakuntzan eta funtzionamenduan familia, ikasle eta irakasleen arteko kolaborazioa bultzatuz.. Gatazkak konpontzeko bidean, hausnarketa eta elkarrizketa erabiltzea proposatzen diegu ikasleei eta, era berean, egunerokoan eskolan sortzen diren gatazkak aurrera egiteko aukera bakatu nahi ditugu. Eskola eremu lasaia eta atsegina izatea nahi dugu,eta bertan elkartasunaren, besteenganako errespetuaren eta begirunezko jarreren alde egingo dugu. Pentsaera guztiek tokia izango duten arren, eskolak ez du bereziki bat bera ere bultzatuko. Ikaslea bere hezkuntzaren protagonista izatea, berdinen arteko lankidetzan oinarritua. Umeen interesatatik abiatuta eta talde lanaren bultzatzen duen metodologia erabiltzen dugu Ikasleen indibidualitatea, taldearen osotasuna eta taldeak banakakoari egiten dion ekarpena kontuan ditugu. Sormena eta ekiteko gaitasuna bultzatzen duena. Ikasle gogotsuak, jakin-mina dutenak, biziak eta ekintzaileakizatea; norbanako eta taldeko erronkei sormenez, konfidantzaz, arduraz eta zentzu kritikoz jardutea nahi dugu. Eguneroko esperientzietan garatutako gaitasunak erabili ahal izateko era gero eta autonomoagoa ikas dezaten prestatu nahi ditugu umeak. Nork bere iritziak , proposamenak, ideiak azaltzeko aukera ematen duen metodologia aktiboa bultzatzen dugu, guztien aportazioak kontuan izaten erronka berriei erantzuna bilatzeko prozesuan. HELBURUAK Konfidantzazko, errespetuzko eta erantzunkizunezko giroa sortzea eskolako antolakuntzan eta garapenean estamentu guztien partehartzea sustatuz eta honetarako bide egokiak eskeiniz. Gure ikasleak giza eskubideen, balio etikoen eta askatasunen errespetuan heztea, hezkidetzatik eta kulturartekotasunetik abiatuz, sexuaren, arrazaren edo erlijioaren araberako bazterketa-jokabideak ekiditeko. Ikasleak haien gaitasun fisiko, intelektual, giza gaitasun, gaitasun etiko eta emozionalak ezagutzen, baloratzen eta garatzen laguntzea, pertsona lez hazteko eta besteekiko harreman positiboak garatzeko. Heziketa integratzailea eskaintzea non ikasle bakoitza den modukoa onartua den idei, iritzi eta sinismen aniztasuna balio aberasgarritzat joz, pertsona toleranteak eta begirunetsuak hezitzeko. Ikasleengan motibazioa eta aurreikuspen onak sustatzea, beraien interesetara eta gaitasunetara egokitutako aprendizai esanguratsua eskeiniko duen metodologiaren bidez, oinarrizko konpetentziak ahal beste garatzeko. Lehen Hezkuntza bukatzean bi hizkuntza ofizialetan komunikaziorako gaitasuna bermatzea eta atzerriko hizkuntza baten ulermen eta adierazpen oinarrizko maila ziurtatzea, euskararen aldeko jarrera sustatuz eta haren ezagutza eta egoera anitzetan erabilpena bultzatuz. Guztien aukera berdintasuna ahalbideratuko duen metodologoia aktiboa garatzea non ikaslea bere aprendizaiaren protagonista den, sorkuntza eta lan kooperatiboa bultzatuz.
ZER DA LEKAIO KULTUR ELKARTEA? Gure herriaren kultura maitatzeaz gain herri honetan kultur adierazpen desberdinak mantendu eta aurrera egin dezaten sortu den taldea. Lehenago zeuden oinarriak aprobetxatu eta oztopoen gainetik eraberriturik eta berrindarturik dagoen taldea. 2008/12/20 EUSKAL HERRIKO KANTARI BERRIAK 2008ko abenduaren 19an, kantaldi berezi bat antolatu genuen Euskal Kantuzale Elkartearekin batera: Euskal Herriko kantu txapelketetan sarituak izan ziren kantariak, beraien herrialdea ordezkatuz, kantaldi honetan parte hartu zuten. Araba-Bizkaia-Gipuzkoa-Iparraldea-Nafarroa Guztiek bat eginez Mikel Laboa gogoan izan zuten, eta amaitzeko bere kantu adierazgarriena eskaini ziguten: "txoriak txori".
Hondurasko Cooperativa Cafetalera Capucas Limitada (COFACAL) Copáneko kooperatiba da, kafe organikoa saltzen duen kafea ekoizten duena nazioko eta nazioarteko merkatuetan eta aipatutako departamentuko hegoaldeko eskualdean tokiko ekonomiaren garapen jasangarria sustatzen duena. 1999an hasi zen funtzionatzen 55 kiderekin soilik, baina% 800 emakumeak izan ziren. Azken urteetan dibertsifikazioa sustatzen ari da. Gaur egun, limoi belarra lantzeko konpromisoa hartu du bidezko merkataritzako nazioarteko ziurtagiriak eta organiko ziurtagiriak jarraituz. Pasio frutaren ekoizpena bere bazkideen ustiategietan ekoizpen potentziala aprobetxatzeko modua dela frogatu da. Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen Lekukotasuna COFACALeko Daisy Estévezentzat Bidezko Merkataritza “bizitza asegurua bezalakoa da”. “Gure produktua aseguratu dugu eta modu bikainean laguntzera dator, izan ere, diferentzial hori emateaz gain, hezkuntzan, osasunean eta oso gauza garrantzitsuetan, prestakuntzan eta kooperatibak gutako bakoitzari ematen dizkion guztian onurak ere jasotzen ditugu. ia ziurtagiriak dakartzan onuragatik da”, azaltzen du.
README.md exists but content is empty. Use the Edit dataset card button to edit it.
Downloads last month
0
Edit dataset card