text
stringlengths 0
20.2k
|
---|
aphezak soldado |
arnaud abbadie |
aphezak soldado |
arnaud abbadie |
bayonne imprimerie lasserre 1890 |
deputatuek kanpoa hartu baino lehen lege berri bat ekharri dute aitzineko guziak baino tzarragoa ez baita guti erraitea ezen gure buruzagi egon diren lau urthez egin dute gisakorik |
lege hori aspaldian aiphu zen bainan hanbat da asko burutarik gaizki egina nun ezin helduz egon baita luzaz bidean azkenekotz horra nun bururatu den nahiz gizon entzun guziak bere kontra dituen |
gauza irrigarria eta frantzian baizik gerthatzen ez dena armadari doakon lege hori egina izan da abokatu mediku eta bertze gizon soldadogoako gauzak ez dazkitzaten batzuez nahiz armadako aizindarietarik gutiz gehienek eta zerbeit dakiten guziek dioten legea guziz gaizki egina dela eta galkorra |
ez da latina jakin behar ikhusteko edo zoin gauzetan jakintsunen erranetik behar duela joan xuxen ibili nahi duenak zapataintzan ikhasteko zapatainen ganat joaiten ohi dela eta laborantzan ikhasteko laborarien ganat |
bainan badira gizonak eta frantzia orai halakoz bethea da uste baitute orotan jakintsun direla dakitelakotz edo zoin gauzen gainean solas eta erasia luze egiten ahanzten zaiote anhitz mintzatzea ez dela bethi ez eta ere ardura xuxen mintzatzea |
egia dena da aiphu dugun legea holaxe egina izan baita ez ziteken bertzela izan gauzak buru buztanka diren lekhuan eta gerlako ministro erran nahi baita armada guziaren aitzindari den lekhuan ez jeneral omen handitako zonbeit bainan bai burdina urtzale bat nolako buru halako solas eta obra lege hori ez dut nolakoa den burutik buru ikhertu nahi hemen bilhatzen dugun gauza da aphezez bezainbatean zer dion |
lege berri horrek badakharke beraz heldu den urthetik goiti aphez geiek beharko dutela bertze guziek bezala eta heiekin batean soldadogoa egin bai eta ere aphezek zoinek beren adinaren arabera bizkitartean legeak ez ditu aphezgeiak soldado igortzen bertzeak bezala hirur urthez legeegileek ikhusi dukete nahiz ziren lausoak baldin hirur urthez baztertuak balira apheztasunera heltzeko jakin behar dituzten gauzetarik guziek ikhasiak gogotik gal litzazketela eta anhitzek gal lezaketela berriz hasteko gogoa bertze alde batetarik jakinez aitzinetik zer behar zakoten bidean gerthatu gutiak litezkela apheztasunerat buruz abia edo batere ez eta horrela laster agortua litekela aphezen jingia eta galdua erlijionea |
horra zertako urthe batentzat bakharrik dituzten aphezgeiak soldado galdatzen ez uste ukhan bizkitartean erlijioneari kalte egin beldurrez dutela gauza hola moldatu lege horren egileek orok dakitena da eta berek ezin dezakete ukha hain da gauza ageria erlijionearen gal araztea baizik ez dute gogoan |
eta bertze asko burutarik dituen estakuruen gatik ekharri badute halere legea erlijioneari kalte egiteko gutiziak ditu aitzina joan arazi frantziari berari kalte handiagoa eginen bazioten ere |
hain da gauza hori egia nun deputatuek legean eman baitzuten aphezgeiak bertzeak bezala soldado egonen zirela hirur urthe osoak senaturrek dute hautsi alde hortarik deputatuek egin legea eta urthe bakhar batetara ekharri aphezgeien soldadogoa ez erlijionearen amodioz bainan bai jendea sobera izituko zutela beldurrez |
izan ere da aharra bat gauza horren gainetik gure legeegile zaharren eta gazteen artean zonbeit egunez legea lurrean egon da gaitzekotan elizaren etsaiez kanpo nehork ez baitzion dolu handirik egiten |
bainan gobernamenduko gizonek nola baitira erlijionearen etsaietarik eraiki izan dute eta heiek galdaturik deputatuek onhartu ukhan dute den bezala nahiz ez zitzakoten erlijionearentzat aski kaltekorra «baldin ez badugu aldi huntarik hiltzen ahal eman dezogun bederen burutik behera kaska bat» dute egin beren baithan eta horra nola ekharria izan den legea ahala duketen bezain sarri gaixtoago bat eginen dute oraikoan ezinak begiratu ditu tzarragoaren egitetik |
lege horren arabera aphezgeiak urthe bat soldado egon ondoan itzuliko ahal dira baldin badute gogoa semenariorat ikhastekoen ikhastera bainan hogoi eta bortz urtheak bethe gabetarik ez badira ordena sainduetan sarthuak lege berak berriz hatzemaiten ditu eta beharko dituzte berehala gibelera utzi soldadogoako bi urtheak egin |
ordenetan sarthuak badira ez dukete bi urthe horien egiterik bainan apheztu eta ere beharko dituzte egin bertzeek bezala zoin bere aldian hogoi eta zortzi egunak eta hori berrogoi eta bortz urtheak bethe artean |
egia da gerla denboran lege horren arabera aphezgeiak eta aphezak kolpatuen altzhatzen eta erien arthatzen ar araziko dituztela bainan gerlako ministroari bertzela iduri bazaio egin dezake heietaz nahi duena |
eta egiazki erien arthazeko baizik ez badira zertako bada urthe bat osoa ar arazten dituzte harmen erabiltzen ikhasten |
den bezala lege horren ezagutzeko behar da oraino buruan hartu bertze gauza bat |
apheztu ondoan norbeit ez bada erretor edo bikari izendatua hura legeak deithuko du lehenago egin ez dituen bi urtheen soldado bezala egitera horrela eskola egiten ari diren aphezak misionestak komentuetakoak bortzhatuak izanen dira apheztu ondoan bi urtherentzat soldado joaitera horra bada nolakoa den lege berria dituen alderdi gaixtoak batere emendatu ez eta alderdi onak batere gorde gabetarik horra ere nork eta zer xedetan ekharria izan den ez da asmu handi bat behar ikhusteko deus guti daukala onik halere bilhatuko dugu elgarrekin zer begiz behar duen giristino batek ikhusi lege hori eta zer dioten zor heldu diren botzemaiteetan lege horren aldeko guzier |
legearen aldekoek diote |
«aphezak soldado zertako ez bertzeak ere hala dira» |
bai bertze guziak soldado behar dira lege berriaren arabera eta damu handirik hori ageri den gauza da soldadoak behar direla heier diotegu zor barneko eta kanpoko bakea bainan gazteria guzia soldado izan dadin zer langaitzeak zer diruxahutzeak eta heietarik anhitzentzat zer ondorio makhurrak halere bertzeak soldado direlakotz aphezek ere behar othe dute soldado izan nik diot ez eta huna zertako «aphezak aphez baitira eta bertzeak ez» |
«zer egiten du horrek aphezak ez othe dira gizon bertzeak bezala ez othe dute heiek ere beren sorlekhua maithatu behar eta ordua denean lagundu» |
erran gabe doa aphezek bertze gizonek bezala beren sorlekhuari zor diotela amodioa eta laguntza bainan bada hortarako bide bat baino gehiago aithor dut soldadogoa heietarik bat dela ez ordean bakharra aphezak bere sorlekhuari amodio hori erakusten dio eta laguntza hori emaiten erlijionea begiratuz maitha araziz zoina gabe gizon bilkura batentzat populu batentzat ez baita bake onik ez iraupenik |
«bainan legeak ekhartzen du aphezak soldado izan diten eta nor bederak bere herriko legea behar du begiratu» |
nolakoa den bada lege eta lege nola baita solas eta solas egitate eta egitate erran nahi baita gauza horietan guzietan badirela xuxenak eta makhurrak onak eta tzarrak bertze alde orok dakitena da legeak ez duela manatzeko ez debekatzeko eskurik ez zaiola beraz deusik zor ez dela egiazki legea nun ez den zuzena eta ongirat deramana |
«ez othe da hemen aiphu dugun legea zuzena eta behar bezalakoa» |
galde horri ihardetsi gabetarik behar da orhoitu badirela legeak jainkoak ekharriak eta legeak gizonek ekharriak nehork ukha ez dezakena da jainkoak debekatzen dituen gauzak ez ditzazkela gizonak mana ez eta jainkoak manatzen dituenak gizonak debeka hori zeren den jainkoa ororen nausia eta guziz zuzena gizona aldiz osoki jainkoaren eskukoa eta berenaz bide xuxenetik errexki zeihartzen dena bai argia duelakotz eskas bai nahia makhur |
«aithor ditut horiek oro bainan ez zaut iduri aphezen soldadogoako lege hunek jainkoaren legea hausten duela» |
baditeke ez zauzun iduri beha ezazu hobeki eta orai iduri ez zauzun bezala direla gauzak ikhusiko duzu |
ez othe da jainkoak berak finkatua lur huntan gure erlijione saindua ez othe du nahi jainkoak erlijione horrek iraun dezan gizonak diraueno nork ez du ikhusten orai erlijioneak ez dezakela iraun nun ez den aphezik aphezak direnaz geroz jainkoak berak erlijionearen erakasle eta begirale eman dituenak eta nola erlijionea argi bezala indar baita bai behar ere nork ez daki aphezek dutela bakharrik erlijioneak dakharzkan indarren eta lokharrien eratzhikitzeko ahala |
aphezik gabe beraz ez da erlijionerik eta jainkoak nahi du izan dadin erlijionea beraz aphezen gal araztera edo heien zuzenen ttipitzera doan lege bat ageri da jainkoaren nahiaren haustera doala ordu beretik zuzen gabea dela eta halako legeak gure ganik deusen ardiesteko eskurik ez duela |
«ezin ukha ditezken solasak dira horiek edo behar da ukhatu jainkoa eta harek eman erlijionea bainan aphezak soldado nahi dituen legea erlijionearen galgarri othe da» |
bai ene adiskidea eta ez guti har dezagun lehenik lege hori aphezer buruz aphezgeiak aiphatuko ditugu beren aldian zaharrak aitzinean zuzen da aithortuko derautazu elizari dagola erraitea zer den harentzat on eta zer galkor hortakotz badu bere aitzindarien zuhurtziaz kanpo izpiritu sainduaren argia huna bada nun elizak debekatzen dioten aphezer gerlan artzea odolaren ixurtzea gerthatu direnean aphez buru beroak debeku hori ahantzirik gerlan ari izan direnak gaztiguz gabetuak izan dira denbora batentzat meza sainduaz eta apheztasuneko bertze ahalez eta norbeitek gerlan odola ixuri ondoan nahi badu gerthatzen den bezala aphez bilhakatu harek behar du hortakotz aita sainduaren ganik baimen berezi bat ardietsi |
hanbat du elizak higuin odola haren aphezek ez dute bertze odolik ixuri behar ezen ez salbazalearena aldarean eta hura gizon guzien bai adiskideen bai etsaien bai bizien bai hilen onetan beraz ez diteke ukha aphezak soldado nahi dituen legeak elizaren legea jainkoaren legea ezen batetara doa hausten duela erdiz erdi |
«zaude emeki jauzi bat egiten duzula iduri zaut hor» |
ez agian jauzia laburtua dut eta hemen laburrik ere ez nuke egin nahi ezen ene xedea da ez zure hatzemaitea bainan bai argitzea dugun beraz ikhus nun nitzauzun lasterregi abiatu eta zertan dudan zure ustez jauzi egin |
«huna aphezer elizak debekatzen diotena da ez soldadogoa bainan bai gerla eta lege berri hunek berak dionaren arabera ez ditu aphezak gerlarat joan arazi nahi eri arthatzeko ditezke han behar orduan ez du bada lege hunek hausten bertzea» |
ederki mintzo zira eta hitzez bederen gauzak hola direla aithor dut bainan hitza sinhetsi behar othe da obrak bertzelako direnean dio lege berriak aphezek ez duketela gerlan artzerik hori hola bada zertako behar dute gerlan ikhasi zertako behar dira soldado ibili harmak eskuetan edo legeak ez dio egia aphezak ez direla gerlan ariko erranez edo zorokeria handi bat egiten du gerlan ari behar ez direnak harmen erabiltzen ikhastera bortzhatuz |
bakhotzhak errexki ikhusten du bi gauza horiek zoin guti doatzin elgarrekin eta erranak aski dira erakusteko lege berria zuzenik ez itzhurarik gabea dela aphezez bezainbatean elizaren legeak eta zuzenak hausten dituela |
«gauzak hola direnaz geroz aithor dut aphezer buruz lege berri horrek hausten duela elizaren legea giristino batek ezin dezakela beraz onhar bainan aphezgeiak bederen ez ditu estaltzen elizaren lege horrek eta aphezgeia soldado igorriz ez du lege berriak nehoren zuzenik hausten» |
goazen emeki elgar adituz ez dezagun aldian sobera puska handia har ezin gindezake irets |
lehenbizikorik gerlan artzea aphezer debekatzen dioten legea hedatzen da ordena sainduetan diren aphezgeietaradino beraz hauk ere ezin ditzazke zuzenez hatzeman lege berri horrek goragoko lege batek debekatzen diotenaz geroz ordenetan direner gerla nehork ez du heien soldado igortzeko eskurik gauza horri buruz aphezen herrunean dira ordena sainduetan sartuak diren guziak |
«mintza beraz bertzeez heiek ditu ere legeak urthe batentzat soldado igortzen hartan bederen ez deia lege berria bere zuzen osoan iduri zaut nonbeit finka ordu duela» |
bai mintza giten ordenetan ez diren aphezgei gazteez bainan ez ahantz orai artean erakutsi duguna nola aiphu dugun legea zuzenez kanpo den bai aphezen bai ordenetan diren aphezgeien eretzean hausten duelakotz elizaren lege bat eta jainkoak oso nahi duen erlijioneari kalte handia egiten aphezak beren eginbideetarik makhurtuz arimen gaitzetan |
orai nahiz gauza errex litzaukedan ez dut bilhatuko lege hori ez denez urrunago hedatzen aphezgei guziak ez dituenez estaltzen ez dut bilhatu nahi ere soldadoen artean denez aphezen lekhua aphezer badoakotenez soldadoen bizi moldea ez dugu horren jakitearen beharrik ikhusteko osoki gaixtoa dela eta zuzen gabea aphezgei gazteak berak soldado igortzen dituen legea |
erran dugun bezala aphezik gabe ez bada erlijionerik ez da gutiago egia aphezgeiik gabe ezin ditekela luzaz izan aphezik bide luzea da apheztasunera deramana xede hartarat buruz ari denak behar ditu bildu emeki emeki harek galdatzen dituen argiak eta hartu hari doazkon ara edo egitate onak |
zerk ere bada trabatzen baititu aphezgeiak beren bidean edo bide hartarik baititu bazter arazten harek izari berean kalte egiten dio erlijioneari gerokotzat aphezez gabetuz |
nork dezake orai ukha aphezgeiak soldado nahi dituen legeak trabatzen dituela oro beren bidean anhitzak behin hartu bidetik bethikotz makhur araziko dituela eta harek gibelatua gatik burura heltzen direnetarik anhitzer ere kalte bat ez ttipia eginen diotela |
«barkha ez zaut eni holakorik iduri nola bada hori» |
diot lehenik anhitz aphezgeiek soldadogoan galduko dutela aphezteko gogoa ezen ez dute soldadoen artean ardurenik ikhusiko eta adituko heien beren xedetik makhur arazteko denik baizik ez dut belztu ez mendratu nahi nik frantses soldadoa bainan orok dakitena da baldin eta badu bertze alderdi eder asko erlijione guti duela eta guziz direnean elgarretara bilduak handia dela haren solasen eta egitateen lizuntasuna galda soldado ibili direner |
duela zonbeit egun deputatu batek bere lagun guzien aitzinean erraiten zuen goraki frantses soldadoak ezin dezakela khurutzearen seinhalea edo othoitz bat egin bere lagunen jakinera nun ez den berehala irri eta trufaz gaindika ithoa eta anhitzetan bertzela gaizki erabilia deputatu harek gizon gazte bat aiphatzen zuen horrelako egitateen ondorioz burua osoki galdu zuena ixiltzen niz hortan ahalge nizalakotz frantses soldado maitea hortaratua dela erraiteaz eta bihotzak sobera min egiten baitaut orhoituz gure gazteria guziak hemendik goiti hirur urthe beharko dituela eskola galgarri hortan ereman |
gehiago jakin nahi duenak galda dezotela soldado izan direner ikhusiko du nik diotana gauza gutia dela egiaren aldean nola iraun erlijioneko urhatsetan hainbertze trufaren erdian nola egon garbi halako ahapaldi eta egitate zikhinen artean apezgeiak bertzeak bezala gazte dira eta gaizkirat suhar ageri da beraz anhitzek ez luketela aiphatu traba horier ihardokitzeko indarrik orhoituz bereziki gaixtoek zeren diren aphezgei heien gaitzekotan ahal guziak eginen dituztela |
«baditeke hori bainan ez zaut iduri erlijionearentzat kalte handi bat litekela zonbeit galtzen badira irauten dutenak hobeak ditezke eta azkarragoak beren hatzean» |
bi edo hirur gauza badauzka zure solas horrek |
lehenik anhitz aphezgeiek soldadogoan aphezteko gogoa galduko dutela aithor hori orhoit atzhikiko dut ez ahantz zuk ere |
bigarrenekorik zenbeit galdurik ere ez ditekela erlijionearentzat damu handi bat eta azkenekotz soldadogoatik semenariorat itzultzen direnak azkarrago ditezkela ez zira bakharra solas horren errailea eta zuk bezala daukatenetarik anhitzek diote lege horrek ongi handia eginen diola erlijioneari garbituko duela aphezen kasta hari esker balio gutikoak bazterrerat emanak izanen direla eta bertzeak ongian finkatuak eskerrak eman behar gindiozkite heien arabera zeren egin deraukuten lege miragarri hori ez dakit alegiaz mintzo direnez ala zinez nik diotana da badauzkela ixilik ez badute deus hoberik erraiteko |
zer erran zindezakete artzain batez zoinak bere arthaldea utz bailezake edo ere berak ereman bazka tzar batzuen erdira diolarik «ardi mendreak lehertuko zauzkit bainan zailagoak azkartuko dira eta ororen buru irabazitan niteke» ihardets zindezakote «zozo handia bai tzharrak lehertuko zauzkik bainan ere onak tzhartuko eta hola joanez laster arthaldearen orde geldituko zauk bakharrik hire zakhurra» |
barkha artzain eta laborari maiteak badakit ez dela zuen artean nik aiphatu dudanaren parekorik eta zonbeit denbora huntan labur badituzue mozkinak ez dela hori gerthatzen zuek alhagia onak bilhatu faltaz |
haurrak eta jende gazteak bildots eta ardien pareko dira guziz minbera eta ongi begiratuak ez badira laster galduak |
ur tzarren edateak belhar gaixtoen jastatzeak ez diote azkarrener ere kalterik baizik egiten |
badakizue hori aita amak zuen haurrez bezainbatean eta horra zeren gatik daukazuen begia eme heien gainean nork sinhets araziko derautzuete heietarik bat edo bertzea galdurik ere ez dela kalte bat hain handia nork sinhets araziko derautzuete on badira hobeago bilhakatuko direla gaixtoen artean ibiliz gaizkia ikhusiz eta adituz |
bada adin bat nun nor bedera ez baititeke gaizkitik begira hartarik urrun egonik baizik eta osoki lerratzen ez direnen beren baithan gaizkiaren luzaz ikhusteak uzten ohi ditu hazi galgarri batzu |
horra zertako elizak bere haur bereziki maiteak aphezgeiak begiratzen dituen luzaz ikhusgarri eta solas galgarrietarik urrun horra zertako aphezgeien soldadogoako legeaz bezainbatean aphezpikuek eta aita sainduak berak goraki dioten ez ditekela deus erlijionearentzat galgarriagorik lege hori aiphatua izan den lekhu guzietan elizako buruzagiek ahal guziak egin dituzte haren bazterrerat eman arazteko |
hori zeren ikhusten baitute aphezgeietarik anhitzak galduko direla soldadogoan eta semenariorat itzultzen direnek berek hartuko eta begiratuko dituztela osoki gaizkiradino heldu gabetarik asko ara eta egitate aphezari joan ez zazkonak nahiago dut nik sinhetsi heien errana ezen ez eta zertaz mintzo diren jakin gabetarik bethi ez dakitena dariotenen solasak |
«nik ere bai iduri zaut aphezen soldadogoako legeari ikhertu dazkogula alderdi guziak hatzeman diogu tzarra frango onik batere ez othe du oraino bertze erraitekorik ezen on da orok jakin dezaten zoin den galgarria merezi duen bezala dezaten gatik orok higuin» |
bai bada azken hitz bat bertzeen gainera athera nahi duena erran dezagun laburzki jadanik sobera luze joanak gira |
lege horrek ez ditu bakharrik aphezgeietarik anhitzak galduko eta bertze asko makaturik eta gutiago edo gehiago thonaturik utziko bainan aphezgeien ithurriaren beraren agortzera doa irauten duen ber eta erlijionearen osoki galtzera ezen nor oldartuko da bere haurraren emaitera aphezteko urhatsean dakielarik aitzinetik soldado joan beharko duela |
«zer bada erran nahi duzuia soldadogoaren beldurrez aphez arazten dituztela etzhekoek beren haurrak eta beldur horrek deramatzila haurrak berak semenarioetarat» |
nik ez dut holakorik erraiten bainan zuri nauzun erran arazi nahi anhitzek dioten zorokeria hori legearen alde erran zitezken guziak sudurrera eman dauzkidatzu orai artean ez nuken nahi estakuru hau ahantz zindezan zuri ihardestearekin batean argi ditzadan gatik bertze anhitz |
diotenek aphezgeiak soldadogoaren beldurrez doatzila semenarioetarat ez dakite zer derasaten ez dakite zoin den dorphea eta luzea semenarioko bizia nehork ez lezake han bururadino iraun baldin ez balu soldadogoaren beldurraz bertzalako estekarik sinhesten ez duena jin dadila jastatzera zertako dira hain gutiak heldu bertze alde soldadogoari ihes egiteko badira bide errexagoak itsasoa bethi zabalik dago ez diot bertze arraposturik eman nahi itzhurarik ez duen solas bati etzhekoez bezainbatean huna nola lege berriak gibelatuko dituen beren haurren aphezteko bidean ezartzetik edo ere laguntzetik berek galdatzen dutelarik lanak ditu haur baten aphezteak hamalau edo hamabortz urthez eskoletan haren atzhikitzeak miragarri zauzkit bereziki oraiko denbora xuhurrean lan horri lotzeko barnea duten aita ama giristinoak |
bainan berenaz gauza hain neke bada zer diteke lege berri hunen ondotik huni esker beldur handi ikaiteko da gizon gazteak bere eskoletarik hiruretarik biak egin ondoan gal dezan soldadogoan aphezteko gogoa ukho egin dezan bere xedeari eta horrela galduak izan diten etzhekoentzat ordu arteko nekeak eta diru xahutzeak |
gutiak ditezke beraz anhitz gutiak beren haurrak apheztera lagundu nahiko dituzten burhasoak eta jadanik sobera baizik gutitua ez den aphezen hazia gutituko da oraino |
bazakiten ongi hori legearen egileek eta zakitelakotz egin dute heien xedea baita erlijionearen gal araztea guk ere badakigu orai nolakoa den eta badakigu giristino batek nehola ere ezin dezoketela lege horren aldekoer eskurik eman giristinoek beren indar guziak behar dituztela bildu lege galgarri horren hausteko eta ez dutela epherik hartu behar nun ez duten lurrerat aurdiki |
bertsio elektroniko honen egilea inazio mujika iraola |
iturria aphezak soldado arnaud abbadie imprimerie lasserre 1890 |
laborarier |
arnaud abbadie |
satorra |
End of preview. Expand
in Dataset Viewer.
- Downloads last month
- 36