date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191287/aurrekontuen-tramitazioa-abiatu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
|
Politika
|
Aurrekontuen tramitazioa abiatu du Eusko Legebiltzarrak
|
Otsailaren 11n izango da behin betiko bozketa.
|
Aurrekontuen tramitazioa abiatu du Eusko Legebiltzarrak. Otsailaren 11n izango da behin betiko bozketa.
|
Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarraren esku utzi du 2021erako aurrekontu proiektua, ohiko tramitazioa abiatu dezan. Guztira, 12.442 milioi euro izango dira, iaz baino 668 milioi gehiago (+%5,7). Baina, finantza gastuak kenduz gero —zorra ordaintzeko gastatutakoa—, are gehiago handituko da aurrekontua: 770 milioi izango dira, %7,1 gehiago.
Datorren astean, hilaren 21etik 23ra bitartean, Jaurlaritzako sailburuek beren sailei dagozkien atalei buruzko azalpenak emango dituzte Eusko Legebiltzarrean, eta talde politikoek urtarrilaren 18ra arteko epea izango dute zuzenketak aurkezteko. Osoko zuzenketarik baldin badago, horiek eztabaidatuko dituzte urtarrilaren 29an. Batzordeko eztabaida otsailaren 3an egingo dute, eta behin betiko onespena emateko eztabaida otsailaren 11n egitekoak dira.
Jaurlaritzak bermatuta dauka aurrekontuen onespena, EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua dutenez gero. Ikusteko dago ea oposizioko alderdiren batek ere bat egiten duen aurrekontu proiektuarekin.
Hori horrela, Eneko Andueza PSE-EEko bozeramaileak kontuak babesteko eskatu die oposizioko alderdiei, lege proiektua goraipatuta: «Aurrekontuek osasuna eta lanpostuak babesten dituzte, eta desberdintasunari aurre egiten diote». Uste du egungo egoerari «gobernu indartsu batekin» erantzun behar zaiola, eta arlo publikoaren garrantzia nabarmendu du: «Hamar eurotik ia zortzi osasun, hezkuntza, enplegu eta politika sozialeko arloetara bideratu dira».
Gainera, keinua egin dio Elkarrekin Podemos-IUri, ez baitu ziurtzat eman Armentian gasa ustiatzen jarraitzea. Puntu hori da gatazka eremuetako bat koalizioaren eta gobernuko kideen artean, eta Anduezak azaldu du aurrekontuetan horri buruzko diru sail bat egoteak ez duela esan nahi «gure babesa izango duenik edo proiektuak gauzatuko direnik».
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191288/ebko-justizia-auzitegiak-hungaria-zigortu-du-asilo-eskatzaileen-eskubideak-urratzeagatik.htm
|
Mundua
|
EBko Justizia Auzitegiak Hungaria zigortu du asilo eskatzaileen eskubideak urratzeagatik
|
Ebatzi duenez, Budapestek 2015 eta 2018 urteen artean asilo baimenak lortzeko ezarri zituen oztopoak Europako Batasuneko zuzenbidearen kontrakoak dira.
|
EBko Justizia Auzitegiak Hungaria zigortu du asilo eskatzaileen eskubideak urratzeagatik. Ebatzi duenez, Budapestek 2015 eta 2018 urteen artean asilo baimenak lortzeko ezarri zituen oztopoak Europako Batasuneko zuzenbidearen kontrakoak dira.
|
Hungariako Gobernuak herrialdearen eta Serbiaren arteko mugan hartu zituen neurriek «ia ezinezko» bihurtu zuten asilo eskarien tramitazioa muga horretara iritsi ziren migratzaileentzat. Hala ebatzi du gaur Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak. Haren esanetan, asilo eskaria aurkezteko urratsa «funtsezko fasea» da babes egoeren gaineko erabakiak hartzeko, eta batasuneko estatu kideek ezin dute «arrazoirik gabe atzeratu» kasu horien tramitazioa.
Auzitegiak Viktor Orbanen gobernuari gogorarazi dio estatu kideen ardura dela asiloa eskatu nahi duten migratzaileei horretarako aukera bermatzea, baita mugetan ere, horretarako «borondatea agertzen duten bezain laster».
Budapestek, baina, hainbat oztopo jarri zizkien asilo eskatzaileei. Besteak beste, asilo eskaria mugako «igarotze guneetan» aurkeztera behartu zituen babes bila ari ziren migratzaileak. Aldi berean, gobernuak zorrotz mugatu zuen gune horietara sar zitekeen migratzaileen kopurua. Horrenbestez, asilo eskaria aurkezteko aukerarik gabe utzi zituen Hungaria eta Serbiako mugan baina igarotze gunetik kanpo gelditu zirenak. Migratzaile horiek 11 eta 18 hilabete artean egon behar izan zuten zain, igarotze gunera sartu eta eskaria aurkeztu ahal izateko.
Horrez gain, Hungariak «igarotze guneetan» egotera behartu zituen asilo eskatzaileak, nazioarteko babesa lortzeko prozesuak iraun artean. Denbora horretan migratzaileak «itxialdian» izatea egotzi dio auzitegiak Budapesti.
Orbanen gobernuak auzitegiari erantzun dio «berandu» iritsi dela bere erabakia, «igarotze guneak» itxita daudelako joan den maiatzaz geroztik. EBko Justizia Auzitegiak Hungariaren kontrako beste ebazpen bat kaleratu zuen orduan. Asilo eskatzaileak «igarotze zentroetan» legez kanpo atxikitzea leporatu zion.
Europako Batzordeak kezka agertu zion aurreko urteetan Hungariari, 2015ean eta 2017an onartu zituen bi legek EBren araudia urratu zezakeela iritzita, asilo eskubideari eta atzerritarren kanporatzeari lotutako bermeei dagokienez. Orbanen gobernuak ez zuen atzera egin, eta batzordeak helegite bat aurkeztu zuen Hungariaren kontra EBko Justizia Auzitegian, 2018ko otsailean.
Hungariak, bere burua defendatzeko, adierazi zuen EBren zenbait irizpidetatik aldendu behar izan zuela migrazio krisia dela-eta, ordena publikoa eta barne segurtasuna bermatzeko. Luxenburgoko auzitegiak baztertu egin ditu argudio horiek.
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191289/arabak-inoizko-aurrekonturik-handiena-izango-du-krisiari-aurre-egiteko.htm
|
Ekonomia
|
Arabak inoizko aurrekonturik handiena izango du krisiari aurre egiteko
|
Aurtengoa baino %1,8 handiagoa da, diru bilketan 200 milioi gutxiago jaso arren. 106 milioiko zorra hartuko du diputazioak zulo hori estaltzeko.
|
Arabak inoizko aurrekonturik handiena izango du krisiari aurre egiteko. Aurtengoa baino %1,8 handiagoa da, diru bilketan 200 milioi gutxiago jaso arren. 106 milioiko zorra hartuko du diputazioak zulo hori estaltzeko.
|
Arabako Foru Aldundiak 527,7 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean. Aurtengoa baino %1,8 handiagoa da hori; dirutan, hamar milioi gehiago izango du diputazioak osasun krisiak eragindako behar berriei erantzuteko. Inoizko kopururik handiena da hori, nahiz eta diru bilketan esperotakoa baino 200 milioi gutxiago jaso. Zorraren bitartez estaliko du zulo hori, hain zuzen ere.
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak adierazi du «salbuespen egoerari» aurre egiteko prestatutako proiektua dela, eta aitortu du «ahalegin guztiak» bideratuko dituztela krisitik ateratzera. Erronka hori lortzeko beharrezkoak diren aldaketak sustatzeko lehen harritzat jo du aurrekontu proiektua bera. «Anbizio handiko aurrekontuak dira», esan du.
Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak adierazi du, ordea, diru bilketan izandako zuloa estaltzeko zorpetu egingo direla, gainerako diputazioek egin moduan. Aurten denera, 106,8 milioi euro eskatu die bankuei aldundiak, eta gehiengoa urte amaieran itzuli nahi du (66,3 milioi). Hala, urte amaieran aldundiaren zorra 40,5 milioi handituko litzateke, eta 2021ean Arabaren zorra 545,5 milioi izango dira guztira. Zorraren zati bat, 56 milioi euro, udalekin partekatuko du Arabak ere. «Ez da erabaki erraza izan», adierazi du Gonzalezek. «Ahalegina egiten ari ginen zorra txikitzeko, baina ulertu dugu aurten ahalegin berezi bat egin behar genuela».
Hiru ildo nagusi Gonzalezek hiru lerro nagusi aipatu ditu: pertsonak eta zaintza, ekonomiaren eta enpelguaren susperraldia, eta «proiektu eraldatzaileak». Aurrekontuaren ia erdia hartuko du gizarte politiken arloak (%49). Aldundiak 85 milioi euro bideratuko ditu adinekoen zaintzarako, adibidez, eta 13,6 etxez etxeko laguntza zerbitzua indartzeko. Bestalde, 23,4 milioi euro bideratuko dira enplegua sortzeko eta krisiaren eraginik handiena jasan duten sektoreei laguntzeko: turismoa, ostalaritza edota merkataritza sektoreei laguntza zuzenak emango zaizkie. Azkenik, digitalizazioa, trantsizio energetikoa eta klima aldaketa ardatz dituzten proiektuak ere bultzatuko ditu Aldundiak.
Gonzalezke esan du krisia «aukera» izan behar dela Arabarentzat. Bada, aldundiak inbertsioei eusteko ahalegina egingo duela azpimarratu nahi izan du diputatu nagusiak. «Inbertsioen kopuruaren goranzko joerari eutsi nahi diogu». Aldundiak 105,17 milioi inbertitzea aurreikusten du obra publikoetan eta azpiegituretan. Atzeratu egin beharko dira, halere, Mendizorrotza futbol zelaiaren berritzea edo auditorio berria, besteak beste.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191290/abenduaren-23rako-grebara-deitu-dute-arabako-zahar-etxe-pribatuetan.htm
|
Gizartea
|
Abenduaren 23rako grebara deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan
|
«Lan prekaritatea» salatzeko eta hitzarmen propioa eskatzeko egingo dute lanuztea.
|
Abenduaren 23rako grebara deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan. «Lan prekaritatea» salatzeko eta hitzarmen propioa eskatzeko egingo dute lanuztea.
|
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara. Arabako adinekoen egoitza pribatuetako langileek bi urte daramatzate mobilizazioak egiten «lan prekaritatea» salatzeko; izan ere, urtean 1.792 ordu lan egiten dute, eta hilean mila euro baino gutxiago kobratzen dute. Egoitzak kudeatzen dituen enpresei egutegiak ez betetzea leporatzen diete, bai eta legez ezarritako atseden ordutegiak ez errespetatzea ere. «Ez dugu makinekin lan egiten: gertuko arreta behar duten pertsonak zaintzen lan egiten dugu. Ia ez dugu astirik haiek garbitzeko eta jaten emateko. Aukeratu egin behar dugu: elkarrizketa edo garbiketa, ezin ditugu bi gauzak batera egin», salatu dute.
Sindikatuetako ordezkariek azpimarratu dute horrek guztiak «zama fisiko, emozional eta psikologiko handia» jasanarazten diela. «Pandemia hasi denetik ikusi dugu nola egoiliarrak bost urte igaro balira bezala zahartu diren. Beste batzuk bakardadean joan dira, laguntzarik gabe. Zama hori langileok ezin dugu gehiago jasan». Egoitzetako langileek lurralde hitzarmen baten alde borrokan daramatzate bi urte, eta negoziazioa behartzeko ezinbestekotzat daukate greba egitea. Enpresei eta Arabako Foru Aldundiari galdegin diote erantzukizunak bere gain hartzeko eta elkarrizketa mahaian esertzeko.
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191291/bateragune-auzia-aztertzeko-eskatu-dio-eajk-bruselari.htm
|
Politika
|
'Bateragune auzia' aztertzeko eskatu dio EAJk Bruselari
|
Izaskun Bilbao eurodiputatuak egitasmo bat aurkeztu du Europako Parlamentuan, Europako Batzordeari eskatzeko funtsezko eskubideei buruzko hurrengo urteko txostenean sar dezala auzia.
|
'Bateragune auzia' aztertzeko eskatu dio EAJk Bruselari. Izaskun Bilbao eurodiputatuak egitasmo bat aurkeztu du Europako Parlamentuan, Europako Batzordeari eskatzeko funtsezko eskubideei buruzko hurrengo urteko txostenean sar dezala auzia.
|
Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki eta gero Bateragune auziko epaiketa berriro egitea, EAJk Europako Batzordeari eskatu dio auzia azter dezala oinarrizko eskubideez urtero egiten duen txostenean. Izaskun Bilbao europarlamentariak erregistratu du eskaria Europako Legebiltzarrean, gogora ekarrita Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu zuela bost auzipetuen epaiketa justu baterako eskubidea urratzeagatik.
Bilbaok gogora ekarri duenez, doktrinak dio epaiketa bat berriz egiteko zilegitasuna dagoela soilik kalte bat konpontzeko denean, eta «ezohikotzat» jo du sistema judizial zigortuak «epaiketa errepikatzera behartzea, bere erabaki bidegabea baliogabetzera behartuta egon ostean. Bost kaltetuek sei urte baino gehiago kartzelan bidegabeki eman dituztenez, zentzugabekeria hutsa da».
Bilbao harrituta agertu da Auzitegi Gorenak «akats prozesaltzat» jotzen duelako Auzitegi Nazionalak Bateragunekoak zigortzean egindako «eskubideen urraketa larria», eta Europako Batzordeari galdetu dio irizpide horrekin bat datorren. Gainera, eskatu du baloratzeko ea «neurririk egokiena epaiketa berriz egitea ote den, Giza Eskubideen Auzitegiak kasuari buruz emandako epaia, gaiari buruzko jurisprudentzia eta kasuaren inguruabarrak aintzat harturik».
Erabaki «politikoa»
Arkaitz Rodriguezek sei urteko zigorra osorik bete zuen Bateragune auziagatik, eta egun Sortuko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkide denak nabarmendu du Auzitegi Gorenaren erabakia «politikoa» dela. Uste du PSOE-Unidas Podemos gobernuarekin zabaldu den «aukera leihoa» ez dela «sakoneko estatuaren gustukoa» izan, eta erantsi du hari trabak jartzen ari zaiola.
Radio Euskadin elkarrizketatu dute Rodriguez, eta hor azaldu du «bakearen etsaiek» akusatuen aulkian nahi dituztela Bateragunekoak.
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191292/marina-lameiroren-dardara-filmak-zabalduko-du-15-ikuspuntu-jaialdia.htm
|
Kultura
|
Marina Lameiroren 'Dardara' filmak zabalduko du 15. Ikuspuntu jaialdia
|
Lameirok Berri Txarrak taldearen azken biran filmatu zuen pelikula, iaz. Martxoaren 15etik 20ra egingo dute zinemaldia, Iruñean.
|
Marina Lameiroren 'Dardara' filmak zabalduko du 15. Ikuspuntu jaialdia. Lameirok Berri Txarrak taldearen azken biran filmatu zuen pelikula, iaz. Martxoaren 15etik 20ra egingo dute zinemaldia, Iruñean.
|
Ikuspuntu Nafarroako zinema dokumentalaren nazioarteko jaialdiak, ez-fikziozko zinemaren profesionalen eta zaleen topalekuak, hamabosgarren aldia izango du 2021ekoa. Martxoaren 15etik 20ra egingo dute, Iruñean, eta eskaintza nagusi gisa dakar Marina Lameiro zinemagile nafarrak Berri Txarrak taldearen agur biran filmatutako Dardara dokumentalaren estreinaldia.
Lameirok erretratu koral bat osatu du munduko hainbat lekutan bizi diren pertsonen istorioetan oinarrituta, guztiak ere interes komun batek zeharkatuta: Berri Txarrak taldearen musikak. Arena Comunicación enpresak ekoitzi du Dardara filma, eta Nafarroako Gobernuaren babesa jaso du. Garbiñe Ortega zuzendari artistikoaren hitzetan, «oso film berezia» da: «Musika dokumentalen artean ezohikoa da, zaleen begiraden eta esperientzien bitartez kontatzen delako pelikula». Ortegak gaur eman ditu jaialdiaren inguruko lehen xehetasunak, Teresa Morales zuzendari exekutiboarekin eta Ignacio Apeztegia Nafarroako Kultura zuzendariarekin batera, jaialdiaren egoitza nagusian: Baluarte auditoriumean.
Beste iragarki nagusia Amos Vogeli eskainitako atzera begirako bat da. XX. mendearen erdialdetik zine programazioaren funtsezko pertsonaia izan zen Vogel, eta 2021ean ehun urte beteko dira jaio zenetik, Vienan. Marcia Vogelekin batera, New Yorkeko Cinema 16 elkartea sortu zuen. «Elkartea New Yorkeko eszena kulturaleko gune garrantzitsuenetako bat izan zen 1950eko hamarkadan, eta bazkideen artean zeuden Meya Deren, Jonas Mekas, John Lennon edo Leonard Bresteinen gisako izen ospetsuak. Milaka pertsona mugitu zituen zinema aretoetara, eta balio itzela izan zuen zinemagileen lana bultzatzeko», azaldu du Ortegak.
Aurten ere, Dani Sanchisek diseinatu du jaialdiaren irudia. «Espazioen aniztasuna irudikatu nahi izan du; begirada subjektiboa, paisaiarekin eta naturarekin erlazionatzeko modu berriak». Horretarako, Nancy Holt zuzendarian eta haren lanean oinarritu da. Joseba Sarrionandiaren Ez diren gauzak poemak laguntzen die irudiei, «gogora ekartzen dituelako aurten bizi izan ditugun debekuak, ezintasunak, espazioan eta besteekin egoteko moduen birmoldaketak... existentzia emanez izan ez diren baina badiren gauza horiei, existitu egin direla esanez».
Urtero bezala, programazioa zazpi ataletan egituratuko da: Sail Ofiziala, Dokbizia, Atzera Begirakoak, Ikuspuntu Labs, Foku Garaikideak, Saio Bereziak, X Films eta heziketa programa. Ikus-entzunezkoen ekoizpenerako urte konplexua izan den arren, mundu osoko 900 pelikula aurkeztu dituzte, eta emakumeek egindako filmen kopurua «deigarria» dela azpimarratu dute.
Mugak aukera bihurtzen
Egitasmoarekin aurrera jarraitu arren, koronabirusaren izurriteak Ikuspuntu jaialdia zipriztindu duela zehaztu dute. Baina ez bereziki modu negatiboan. Batetik, antolatzaileek egoera baliatu dute zinemaldia era kolektiboan birpentsatzeko; eta, bestetik, zuzendarien lanen edukietan halabeharrez sartu da aktualitatearen berezitasuna, pandemia, baina «mugak sormenerako aukera» bihurtzen jakin dute.
Antolatzaileak aztertzen ari dira nola erantzun martxoan egon daitekeen osasun egoerari; zortea izan dute, dena den, iazkoa osasun krisiaren aurretik ospatu ahal izan zutelako, eta ondoren, testuingurura egokitzen ikasteko denbora izan dutelako.
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191293/ehuk-136-postuko-lan-eskaintza-publiko-bat-iragarri-du.htm
|
Gizartea
|
EHUk 136 postuko lan eskaintza publiko bat iragarri du
|
Administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 35 lanpostu eskainiko dituzte, irakasle eta ikertzaileentzako 93 postu, eta unibertsitateko irakasle katedradunen zortzi plaza, barne promozio bidezkoak.
|
EHUk 136 postuko lan eskaintza publiko bat iragarri du. Administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 35 lanpostu eskainiko dituzte, irakasle eta ikertzaileentzako 93 postu, eta unibertsitateko irakasle katedradunen zortzi plaza, barne promozio bidezkoak.
|
EHUren Gobernu Kontseiluak aurtengo azken bilera egin du gaur, baita agintaldiko azkena ere. Bertan onartu dute lan eskaintza publikoa egitea administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, eta irakasle eta ikertzaileentzat. Guztira, 136 lanpostu eskainiko dituzte: 35 administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat, 93 irakasle eta ikertzaileentzat, eta zortzi unibertsitateko irakasle katedradunenentzat, barne promozio bidez.
Lan eskaintza publikoaren bidez, enplegua egonkortzeko bidea egin nahi dute. Administrazioko eta zerbitzuetako langileen egoera konpondu nahi dutela azpimarratu dute: «Lan eskaintza publiko honek, aurreko urteetakoarekin batera, aukera emango du egungo aldi baterako edo bitarteko langileen kopurua muga arrazoizkoagoetara murrizteko». Berdintsu mintzatu dira ikertzaileei eta irakasleei dagokienez ere: «93 plazetatik 86, hau da, % 92,5, enplegua egonkortzeko izango dira».
Nekane Balluerka EHUko errektoreak begi onez ikusten du deialdia: «Giza kapitala unibertsitate erakunde baten baliorik handiena da. Pertsonen alde egitea unibertsitatearen beraren alde egitea da». Nabarmendu duenez, bere agintaldian, errektoretza taldeak beti zaindu ditu langileak, eta haien lan baldintzak hobetu nahi izan ditu. Deialdi berria aurrerapauso bat delakoan dago: «Lan eskaintza publiko berri horiek aurreko deialdietan ezarritako politika indartzen dute, aukera profesionalak eskaintzen jarraitzeko, aldi baterako edo bitarteko lotura duten langileen egungo ehunekoa murrizteko eta langileen planifikazio eta erregularizazio egokian aurrera egiteko».
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191294/aebek-oniritzia-eman-diote-zerri-transgenikoen-haragiari.htm
|
Gizartea
|
AEBek oniritzia eman diote zerri transgenikoen haragiari
|
Elikagai eta botiken segurtasuna aztertzen duen FDA erakundearen arabera, «segurua» da animalion haragia jatea. Bakarrik beste animalia transgeniko bat du baimendua erakundeak gizakiek jateko: izokina, 2015ean.
|
AEBek oniritzia eman diote zerri transgenikoen haragiari. Elikagai eta botiken segurtasuna aztertzen duen FDA erakundearen arabera, «segurua» da animalion haragia jatea. Bakarrik beste animalia transgeniko bat du baimendua erakundeak gizakiek jateko: izokina, 2015ean.
|
GalSafe izena jarri diete zerrioi. Izan ere, genetikoki eraldatu ditu Revivicor konpainiak, animalion zeluletatik alfa-gal azukrea kentzeko. Gai kimiko hori zerrien, behien eta ardien haragian dago, eta erreakzio alergiko arin edo larria eragiten die pertsona batzuei. FDA elikagaien eta botiken segurtasuna aztertzen duen AEBetako agentzia ofizialak baimena eman du GalSafe zerrien haragia saltzeko, botikagintzarako zein gizakiek jateko.
Mugarria da erabakia, orain arte bakarrik beste animalia transgeniko baten haragia sal daitekeelako AEBetan, gizakiek jateko. FDAk 2015. urtean baimena eman zuen Kanadako haztegietako izokin transgenikoa saltzeko. Arto eta soja transgenikoak aspaldi ditu onartuta.
Erabakia «osasun publikoaren alde» hartutakoa dela esan du FDAko buru Stephen M. Hahnek, agentziak argitaraturiko ohar batean. «FDAk kemenez bultzatzen ditu animalien produktu bioteknologikoak, seguruak direnean animalientzat, eta seguruak jendearentzat».
Agentziak azaldu du zertarako erabil daitekeen zerrion haragia botikagintzan: alfa-gal azukrerik gabeko odola arintzeko botikak egin daitezke. Horrez gain, zerrion ehunak edo organoak erabil daitezke transplanteak behar dituzten gizakiekin, uste delako alfa-gal azukrea dela gizakion immunitate sistemak horiek arbuiatzeko arrazoietako bat. Edonola ere, FDAk zehaztu du oraingo baimenak ez duela biderik ematen transplanteetarako erabiltzeko, eta horrek beste azterketa bat eskatuko duela.
Edonola ere, FDAk esan du aztertu duela GalSafe zerrien haragia, eta ondorioztatu duela «segurua dela populazio orokorrak jateko».
Agentziak adierazi du aztertu egin duela zerriok ingurunean eduki dezaketen eragina, eta «zerri arruntek eragin dezaketena baino handiagoa ez dela» ebatzi du.
AEBetan gero eta jende gehiagok dio alergia haragi gorriari, besteak beste, akainek zabalduriko sindrome batengatik. Akainak gizakiari heltzen dionean, alfa-gal azukrea sartzen dio, eta horrek, hainbat kasutan, gero haragi gorrian ere dagoen azukre horrekiko alergia eragiten du. Edonola ere, FDAk onartu du oraindik ez dituztela azterketak egin frogatzeko GalSafe zerrien haragiak ez diela erreakziorik sortzen alergia dutenei.
Helduko al da berehala zerrion haragia merkatuetara? Horren inguruko kezkak lasaitu nahi izan ditu FDAk, esanez, animaliok kopuru txikietan hazteko asmoa duela konpainiak, eta haragia ez dela supermerkatuetan salduko, baizik eta propio eskatuta, eta postaz bidalita. Zerria garatu duen konpainiako eledun batek esan du etxalde bakar batean haziko dutela zerria, 1.000 bat buru inguru, eta hiltegi bakarra erabiliko dutela.
Europan ez da baimenik eman animalia transgenikorik hazteko edo haien produkturik merkaturatzeko, Europako Elikagaien Segurtasunaren Administrazioaren arabera.
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191295/beethoveni-eskainitako-egitaraua-landuko-du-egok-neguko-topaketan.htm
|
Kultura
|
Beethoveni eskainitako egitaraua landuko du EGOk neguko topaketan
|
'Heroiak' izenburupean, konpositorearen 250. urteurreneko ospakizunetara batuko da gazte orkestra. Urtarrilaren 2tik 5era egingo dute ondoko kontzertu bira, eta Eneko Sagardoi eta Jone Martinez izango dituzte gonbidatu.
|
Beethoveni eskainitako egitaraua landuko du EGOk neguko topaketan. 'Heroiak' izenburupean, konpositorearen 250. urteurreneko ospakizunetara batuko da gazte orkestra. Urtarrilaren 2tik 5era egingo dute ondoko kontzertu bira, eta Eneko Sagardoi eta Jone Martinez izango dituzte gonbidatu.
|
EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egingo du urteroko hitzordu duen neguko topaketa. 46 musikari gaztek eta sei irakaslek hartuko dute parte; azkenak Euskadiko Orkestratik, Bilboko Orkestra Sinfonikotik eta bestetik helduko direnak. Donostiako Musikenen batuko dira, eta. egun horietan prestatuko dute topaketaren osteko kontzertu biran erakutsiko duten errepertorioa. Beethoven izango du ardatz; hura izan baita aurten musika klasikoaren munduan protagonista behinena. Asteon bete dira, hain justu, 250 urte konpositore enblematikoa jaio zela, eta hura omentzeko nonahi antolatu diren ospakizunetara batuko da hala EGO ere. Atzo eman zuten horren berri orkestrako kideek, instituzioetako ordezkariez lagunduta, tartean zela Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua ere.
Beethovenen obra marduletik bi landuko ditu EGOk aurtengo topaketan: Ah perfido aria izango da horietan lehena, «abandonuari eta traizioari buruz» ari den eta soprano eta orkestrarako idatzi zuen pieza; eta Egmont, berriz, programa osatuko duena. Heroiak izena jarri diote egitarauari.
Ruben Gimeno EGOren zuzendari artistikoak «ezinbesteko garrantzia» aitortu dio gazte orkestrarekin Beethovenen musika lantzeari. «Dudarik gabe, musikaren historiako giltzarrietako bat da», adierazi du.
Donostiatik Getxora Urtarrilaren 2an, larunbatez, ekingo dio kontzertu birari gazte orkestrak. Donostiako Kursaalean hasi, eta Gasteizko Principal antzokira (urtarrilaren 3an), Bilboko Euskalduna jauregira (urtarrilaren 4an) eta Getxoko Muxikebarri aretora (urtarrilaren 5ean) egingo du handik, Bizkaira. Eneko Sagardoi —narratzaile lanetan— eta Jone Martinez sopranoa izango dituzte bidelagun.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191296/eutanasiaren-legea-onartu-dute-espainiako-kongresuan.htm
|
Gizartea
|
Eutanasiaren legea onartu dute Espainiako Kongresuan
|
199 diputatuk egin dute lege proposamenaren alde, eta orain, Espainiako Senatuan bozkatu beharko da. Legea babestu dutenek gaurko eguna «historikoa» dela azaldu dute. PPk eta Voxek, berriz, proposamena salatu, eta zaintza aringarriak izan dituzte oinarri.
|
Eutanasiaren legea onartu dute Espainiako Kongresuan. 199 diputatuk egin dute lege proposamenaren alde, eta orain, Espainiako Senatuan bozkatu beharko da. Legea babestu dutenek gaurko eguna «historikoa» dela azaldu dute. PPk eta Voxek, berriz, proposamena salatu, eta zaintza aringarriak izan dituzte oinarri.
|
Eutanasia Arautzeko Lege Organikoaren proposamena onartu dute gaur Espainiako Kongresuan. Gehiengo absolutua -176 bozka- behar zuen legeak aurrera egiteko, eta hain zuzen, 199 diputaturen bozka lortu du. Kontrako botoak 138 izan dira, eta bi abstenitu egin dira. Senatuan onartzea izango da hurrengo urratsa. Horrela izanez gero, BOE Espainiako Aldizkari Ofizialen argitaratu, eta hiru hilabetera jarriko litzateke martxan legea. Ia alderdi guztiek jo dute historikotzat gaurko eguna, eutanasia baimentzea giza eskubideen defentsan pauso bat gehiago ematea dela nabarmenduta. Zaintza aringarriei buruz ere aritu dira eztabaidan, kasu batzuetarako konponbide bakarra ez dela argudiatuta.
Legealdi zenbaitetan saiatu dira eutanasiaren legeari forma ematen, baina saiakerek ez dute emaitzarik izan. PSOEk aurkeztu zuen azken lege proposamen hau urte honetako otsailean, eta alderdi guztiek hobetsi zuten, PPk, Voxek eta Navarra Sumak izan ezik. Gaur eginiko saioan ere beraiek izan dira legearen aurka gogorren jardun zuten taldeak, une zenbaitetan tentsioa ere sortuz. Hilabeteotan egitasmoari zuzenketak egin dizkiete talde batzuek, eta behin betiko proposamenari forma eman diote.
Lortutako kontsentsua txalotu du talde sozialistak. «Gaur, egun garrantzitsua da senideen mina frustrazio handiarekin jasan zuten familientzat», azaldu du Maria Luisa Carcedo diputatu sozialistak. Haren arabera, gizakiengan pentsatzen duen legea da; bizitza gain, gaixotasunak, sufrimendua eta heriotza ere badaudela gaineratu du. «Ezin da bizitza luzatzera behartu». Are, Salvador Illa Espainiako Gobernuko Osasun ministroa ere osoko bilkuran egon da, eta aitortu du giza eskubide bat gehiago aitortzeaz gain, egun inportantea izan zela gizarte «gizatiarrago eta justuago bat» lortzeko bidean. Unidas Podemosen arabera ere txalotzekoa da eskubide bat gehiago erdiestea, eta uste du bide horretan herritarren eginiko lana «funtsezkoa» izan dela.
Joseba Agirretxea EAJko diputatuak bere hitzartzean adierazi du hausnarketa sakon bat egin ondoren, eutanasia moralki onargarritzat jotzen duela alderdiak, betiere baldintza batzuetan eta segurtasuna bermatzen bada. «Uste dugu eutanasia despenalizatu egin beharko litzatekeela, legearen testuinguru batean». Iñaki Ruiz de Pinedo EH Bilduko diputatuak, berriz, azpimarratu du «premiazko betebehar sozial bat» dela lege proiektu hau onartzea, eta orain dela urte asko egin beharko litzatekeela. Egitasmoak hutsune batzuk dituela aitortu arren, erantsi du ez direla izan oztopo bat babestu ahal izateko, eta gainera, herritarren gehiengoak ere eutanasiaren alde egiten duela.
Zaintza aringarrien eta eutanasiaren arteko ezberdintasunak ere nagusi izan da eztabaidan. Izan ere, eskuineko eta eskuin muturreko indarrek zaintza aringarrietan oinarritutako lege baten alde egiteko nahia dute. PPren arabera, proposamen hau «legez kanpokoa, desegokia eta Espainiako Konstituzioaren aurkakoa» da. Horregatik, beste aukera bat badagoela aldarrikatu dute: «Kalitatezkoak eta bikaintasunezkoak izango diren zaintza aringarriak defendatzen ditugu, eta horien unibertsalizatzea». Voxek eutanasiaren legearekin «pertsona ahulenen heriotza sententzia» sinatzen dela aipatu zuen, eta «Espainia heriotzaren paradisua» dela. Hala ere, gainontzeko taldeek erantzun diete zaintza aringarriak, batzuetan, ez direla aski norbaiten minak sendatzeko.
Egindako lanari, eskerrak
Legearen alde egin duten taldeek eskerrak eman dizkiete eutanasia legeztatzeko haien kasuak ikusarazi dituztenei. Danel Lorente Maribel Tellaetxeren semea da, eta PPk eta Voxek izandako jarrera salatu du: uste du zainketa aringarriak eta eutanasia «guztiz bateragarriak» direla, baina erantsi du zaintza aringarriek mina arindu arren, giza sufrimendua ez dagoela soilik min fisikoaren menpe. Erantsi du, adibidez, Tellaetxeren arrazoiek ez zutela eritasun horrekin zerikusirik: «Nire amari ez zion aringarri batek ere oroitzapenak itzultzen, maite zituen pertsonak ezagutzeko gaitasuna bueltatzen, eta batez ere, autonomiarako gaitasuna».
Hain zuzen, Maribel Tellaetxek alzheimerra izan zuen hamabi urtez, eta aurrez idatzita utzi zuen erabateko ahanztura iritsi aurretik, bizitzeari utzi nahi ziola. Ez zuen horretarako aukerarik izan, eta 2019ko martxoan hil zen, baina Lorente-Tellaetxe sendoa eutanasia zigorgabetzearen alde aritu da. Sinadura bilketa bat ere egin, eta 280.000 pertsonaren babesa lortu zuten. Danel Lorente semearen arabera, Tellaetxe harro legoke orain arte egin duten borrokarekin, berak izan ez zuen aukera beste batzuk eduki dezaten. Haren ustez, legearekin norbanakoen askatasunak eta giza eskubideak errespetatzen dira: «Une jakin batean joatea erabaki nahi izatea, hautu propio bat da; soilik nik, eta ez beste inork, gobernatu beharko nuke halako erabaki batean».
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191297/irakastorduen-25-gazteleraz-eman-beharko-dituzte-katalunian.htm
|
Mundua
|
Irakastorduen %25 gazteleraz eman beharko dituzte Katalunian
|
Kataluniako Auzitegi Nagusiak hartu du erabakia. Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu zenean aurkeztu zuen salaketa Madrilek.
|
Irakastorduen %25 gazteleraz eman beharko dituzte Katalunian. Kataluniako Auzitegi Nagusiak hartu du erabakia. Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu zenean aurkeztu zuen salaketa Madrilek.
|
Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu zenean aurkeztutako salaketaren zati bat soilik eman du ontzat Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Ordu hartan Rajoyk salatu zuen Generalitateak ez zuela bermatzen gaztelaniaren erabilera komunikazio-hizkuntza gisa, eta eskoletako aurrematrilulazio prozedurak bakarrik haur hezkuntzako lehen mailan bermatzen zuela eskaintza hori eta «banakako arreta» eskainiz.
Orain, Auzitegi Nagusiak agindu dio Generalitateari har ditzala neurriak ikastetxeetan gaztelania eta katalana «normaltasunez» erabil daitezen komunikazio-hizkuntza gisa, haietako baten «erabilera sinboliko hutsa» saihesteko. Ondorioz, irakastorduen %25 gazteleraz ematera derrigortu du Kataluniako Generalitatea, eta kritikatu egin du orain arte gutxieneko kopuru hori betetzeko neurririk hartu ez izana.
Hezkuntza Kontseilaritzak emandako datuen arabera, lehen hezkuntzan orduen %18 ematen dira gazteleraz, bigarren hezkuntzan %19, eta %26 batxilergoan. Generalitateak froga gisa aurkeztu zituen 184 ikastetxeetatik bostetan ematen dira ikasgaien %25 gaztelaniaz.
Auzitegiak, baina, atzera bota du estatuko abokatutzak egindako eskaeretako bat zeinaren arabera, matrikula egiteko garaian gurasoei aukera eskaini beharko litzaieke irakastordu guztiak gaztelaniaz jasotzeko. Auzitegiaren esanetan, ordea, gutxieneko kopurua zehaztuta, bi hizkuntzetan ikasteko aukera bermatzen da.
Helegitea
Auzitegi Nagusiaren erabakia ez da behin-betikoa, eta beraz Generalitateak iragarri du helegitea aurkeztuko duela. Zentzu horretan, Hezkuntza Kontseilaritzak salatu du epaia komunikabideetara heldu dela Generalitatera baino lehenago, eta leporatu dio auzitegiari «hezkuntza politikak erabaki» nahi izatea, eskumen hori gobernuarena denean.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/191298/urruntzearen-akabera-noiz-iritsiko.htm
|
Politika
|
Urruntzearen akabera noiz iritsiko
|
Gero eta gehiago dira Euskal Herritik hurbilagoko espetxeetan dauden euskal presoak. BERRIAk mapa interaktibo bat osatu du azken hiru urteetan gertaturiko mugimenduak bistaratzeko. Sartu albistean, mapa interaktiboa bere horretan tamaina handian ikusteko.
|
Urruntzearen akabera noiz iritsiko. Gero eta gehiago dira Euskal Herritik hurbilagoko espetxeetan dauden euskal presoak. BERRIAk mapa interaktibo bat osatu du azken hiru urteetan gertaturiko mugimenduak bistaratzeko. Sartu albistean, mapa interaktiboa bere horretan tamaina handian ikusteko.
|
Frantziako Gobernuak egin zuen lehen urratsa: 2018ko urtarrilean jakinarazi zuen Euskal Herritik hurbileneko kartzeletara eramanen zituela haren menpeko lurraldeetan zeuzkan presoak. Hiru urte igaro dira ordutik, eta, pixkanaka bada ere, aldatu egin da euskal presoen mapa: itxuraz, hurbiltzen hasi da urruntzearen akabera.
Hiru urteotan gertaturiko mugimenduak bildu ditu BERRIAk albiste honetako mapa interaktiboan, Etxerat-en hilabeteroko txostenak eta BERRIAk jasotako datuak uztartuta. Zirkuluaren tamainak irudikatzen du espetxe bakoitzean momentu bakoitzean zenbat preso zeuden, eta, ardatz kronologiko mugikorrari pausa emanda, data jakin batean espetxe bakoitzean zegoen preso kopurua ikus daiteke —horretarako, pausari eman ostean, sagua zirkuluaren gainean jarri behar da; ikusi azalpena azpiko bideoan—. Eskuko telefonoan ikusiz gero, mapa txikitu, kartzela guztietako datuak ikusteko.
Hona, puntuz puntu, espetxeetan 2018tik gertatu diren mugimenduen azalpen bat.
2018ko urtarrilean ez zegoen euskal presorik Mont de Marsango espetxean (Okzitania): Zigor Garro eta Julen Mendizabal izan ziren hara eraman zituzten lehenak, otsailean. Paris hasia zen, beraz, iragarritako mugimenduak gauzatzen.
Martxo hasieran kartzela hartara eraman zituzten Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria. Eta hilabete berean Jon Gurutze Maiza eta Alberto Ilundain, Lannemezango espetxera (Okzitania). Hilabetez hilabete, horrela mugitu zituzten euskal presoak, harik eta Frantzian zeuden ia gizonezko guziak Euskal Herritik hurbileneko espetxeetara eraman arte.
Ez ziren hala izan Jakes Esnal, Ion Kepa Parot eta Joseba Fernandez Aspurzen kasuak: Esnal 2020ko azaroan hurbildu zuten, eta bertze biak oraindik Mureten dira (425 kilometrora). Mikel Karrera ere geroago hurbildu zuten: 2019ko maiatzean, eta epaile baten erabakiz.
Emakume presoak, aldiz, ez dituzte hurbildu: urrun segitzen dute, eta, gainera, sakabanatuta, Roazhon (Rennes, Bretainia), Reau eta Roanneko espetxeetan (Frantzia) —ez dago emakumeentzako modulurik Lannemezanen eta Mont de Marsanen—.
Bertze hainbat kartzelaren izenak ezabatu egin dira, berriz, euskal presoen mapatik: Fleury-Merogisen eta Fresnesen, erraterako, ez dago jada euskal presorik.
2018ko maiatzean iragarri zuen ETAk bere ibilbidea bukatutzat eman zuela, eta, hilabete geroago, Pedro Sanchez Espainiako presidente berriak erran zuen «bertzelako espetxe politika» bat eginen zuela. Lehendik EPPK-k haren erabakiaren berri emana zuen, 2017ko uztailean: presoek espetxe legedian sakontzeko urratsak eginen zituztela iragarri zuen.
2018ko abuztuan hasi ziren lehendabiziko mugimenduak: Olga Sanz eta Xabier Moreno presoak Basaurira ekarri zituzten (Bizkaia), eta hirugarren gradua eman zioten Morenori —Sanzi, hilabete batzuk lehenago—. Sanz eta Moreno ez ziren EPPK-koak, eta ez zeuden inongo taldetan. Alfredo Remirez txiolaria ekarri zuten hurrena, Basaurira hura ere. Euskal Herri ingurura hurbiltzen lehena Marta Igarriz izan zen: Logroñora eraman zuten 2018ko irailean, uztailean bigarren gradua eman ondoren. EPPK-koa zen, eta ETAren laguntzaile izateaz akusatuta zigortu zuten.
Banaka, binaka, hasi ziren lehen gerturatzeak, apal. Baina Espainiako 2019ko azaroko hauteskundeek eta pandemiak etena ekarri zuten: 2019ko abendutik 2020ko ekainera ez zuten preso bat bera ere hurbilduko eta Euskal Herriratuko zutenik iragarri.
2020ko ekainetik hona, ordea, biderkatu egin dira Euskal Herriratze eta hurbiltze iragarpenak: Euskal Herri inguruko kartzeletara 75 mugimendu iragarpen egin dituzte, eta Euskal Herrira 25. Azken hilabeteotan astero bospasei hurbilduko dituztela iragarri dute Espainiako Espetxe Erakundeek; abenduaren 25ean ez zuten iragarpenik egin, eta abenduaren 31n hamar gerturatuko zituztela jakinarazi zuten.
Gaur-gaurkoz, 2018ko ekainetik 128 euskal preso hurbilduko dituztela iragarri dute Espainiako Espetxe Erakundeek —mugimendu horietako batzuk ez dituzte oraindik gauzatu, baina mapa interaktibo honen akaberan guztiak batu ditu BERRIAk, lekualdatzeak eginak baleude bezala—.
Egindako iragarpenak, guztira, gehiago dira, ordea: 132. Nolatan aldea? Bada, euskal preso batzuk bi jauzitan mugitu dituztelako: lehenik hurbildu, eta ondoren Euskal Herriratu —hamalau euskal presoren kasua da—.
Euskal Herriko kartzelak aparte utzita, Euskal Herritik 250-300 kilometroko tartean dauden espetxe hauetara ari dira mugitzen presoak, nagusiki: Zuerara (245 kilometro), Logroñora (170 kilometro), Soriara (260 kilometro), Burgosera (215 kilometro), Dueñasera (310 kilometro) eta El Duesora (170 kilometro).
Beste preso batzuk, berriz, Darocara (345 kilometro), Villabonara (285 kilometro) eta Mansillara (370 kilometro) ari dira mugitzen, baita Madril aldera ere —BERRIAk ez ditu azken horiek hurbiltze gisa zenbatzen, baina mapan ageri dira mugimendu horiek ere—.
Orain arteko iragarpenak gauzatzen direnean, beraz, preso kopuru esanguratsua egonen da Euskal Herriaren inguruko kartzela horietan.
Hurbildutako edota Euskal Herrira ekarritako preso horietako batzuk libre gelditu dira, bestalde: izan ere, zigorren zati handiena betea dutenak hurbiltzen dituzte maiz —ez beti—. Kopurua jaisten ari da, edozein moduz. 2018 amaieran, euskal presoak 309 ziren (300 EPPK-koak); 2019 amaieran, 275 (260 EPPK-koak); 2020 amaieran, 230 (218 EPPK-koak) —mapan guztiak ageri dira—.
Etxerat elkarteak 2020. urte bukaeran emandako datuen arabera, Euskal Herrian 25 euskal preso daude gaur egun —horietatik zazpi etxean ari dira zigorra betetzen—. Espainiako administraziopean dauden presoen erdiak daude 400 kilometro baino urrunago. Frantziaren administraziopean daudenen %77 daude gertuko kartzeletan, eta gainerakoak, laurden bat, 600 eta 1.100 kilometro artean.
Espainiako Espetxe Erakundeak bigarren graduak ematen hasi dira hurbiltzen dituzten preso batzuei: abendu erdialdeko iragarpenean, erraterako, bortzi. Gaur egun, Etxerat-en arabera, 107 preso daude lehen graduarekin, 71 bigarren graduarekin, eta bederatzi hirugarren graduarekin.
Bertzelako aldaketak ere badira: bakartze moduluetatik atera dituzte presoak Huelvan, Kordoban, Estremeran eta Sevillan.
Frantziako Estatuan gertatu bezala, pixkanaka bada ere, espetxe batzuk euskal presorik gabe geldituko dira laster Espainiako Estatuan ere, hamarkada askoren ondoren: Algeciras, Ocaña eta Badajozko espetxeen kasua da. Oraindik horietan euskal preso bakan batzuk gelditzen badira ere, hurbilduko dituztela iragarria dute jada, eta aurki ez da euskal presorik izango horietan.
Herrera de la Manchan, Foncalenten (Alacant, Herrialde Katalanak) eta Curtisen (Galizia), berriz, iragarritako mugimenduak egindakoan euskal preso bakarra geldituko da kartzela bakoitzean.
2018ko urtarrilean, euskal preso gehien zituzten Espainiako kartzelak hauek ziren: Valentzia (14), Granada (13), Villena (12), Puerto III (12), Algeciras (11), Puerto I (10), Sevilla (10), Curtis (10), Huelva (10), Kordoba (10) eta Murtzia II (12). 2020 bukaeran, iragarritako mugimenduekin, euskal preso gehien dituzten Espainiako espetxeak hauek dira: Zuera (15), Logroño (14), Dueñas (12), Puerto III (11), Dueso (11) eta Burgos (10).
Bertze espetxe batzuetan, ordea, mugimendu guti sumatzen da: Puerto III kartzelatik, adibidez, ez dute presorik hurbildu. Bai ordea Puerto Ietik.
Hurbilduta ere dena ez da urre, ordea. Izan ere, badira Euskal Herri inguruan egonda ere gradu progresiorako oztopo diren espetxeak: Zuerakoa da horietako bat. Foro Sozialak abendu hasieran salatu zuenez, kartzela horretan lehen graduan dauden presoei ez diete aukerarik ematen bigarrenera igarotzeko, eta bigarren graduan daudenek, berriz, ez dute irteera baimenik eskuratzen.
Foro Sozialak, bestalde, urtarrilaren 4 honetan salatu du Euskal Herriko kartzeletan badagoela leku aski euskal preso gehienak edo guztiak hartzeko, eta bertara eraman ordez inguruko kartzeletara ari direla eramaten.
|
2020-12-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/191299/brexit-erako-azken-erlojupekoa-bruselan.htm
|
Ekonomia
|
'Brexit'-erako azken erlojupekoa, Bruselan
|
Europako Parlamentuak ohartarazi du igande gauerako jaso behar duela akordioa, berresteko denbora izan dezan. Baikor dago oraindik Europako Batzordea, baina gutxiago Erresuma Batua.
|
'Brexit'-erako azken erlojupekoa, Bruselan. Europako Parlamentuak ohartarazi du igande gauerako jaso behar duela akordioa, berresteko denbora izan dezan. Baikor dago oraindik Europako Batzordea, baina gutxiago Erresuma Batua.
|
Aldapa motzeko eta pikoko udaberriko klasikoengatik da ezaguna Belgika ziklismozaleen artean, baina bestelako lasterketa bat da orain herrialde hartako hiriburuan jokatzen ari dena: erlojupeko bat, gogorra hura ere, brexit-aren osteko merkataritza akordio bat egiteko Europako Batzordearen eta Erresuma Batuaren artean. Urteberriarekin batera aterako da Erresuma Batua EBren merkatu bakarretik, baina erlojupekoa egun batzuk lehenago bukatu behar duela ohartarazi du Europako Parlamentuak: ezein akordio igande gauerdirako ez badago, ez du astirik izango berresteko, eta ezingo du urtarrilaren 1ean indarrean jarri.
Michel Barnier EBko negoziazio taldeko buruaren bisita izan dute gaur Europako Parlamentuko taldeetako buruzagiek. Astearen hasieratik EBren aldetik jasotzen ari den mezu baikorrarekin joan zaie Barnier. Negoziazioak «azken urratsetan» zeudela esan die, eta «azken oztopo batzuk» gainditzea falta dela akordio bat lortzeko. Ituna biharko egon ote zitekeen galdetuta, ez du erabat baztertu, baina ziurtatu du zaila izango zela. Negoziazioek asteburuan jarraituko dutela aipatu diote EBko iturriek Financial Times egunkariari.
Lanegunari bukaera emateko, 20:00etan telefonoz hitz egin dute Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariak. Von der Leyenek esan du «diferentzia handiak» hor daudela oraindik, batez ere arrantza gaietan. «Erronka izango da haiek gainditzea. Elkarrizketek bihar jarraituko dute». Downing Streeteko iturrien arabera, Johnsonek Von der Leyeni ohartarazi dio «egoera oso larria» dela, «denbora gutxi» dagoela eta oso posible dela akordiorik ez egotea «EBk ez badu jarrera aldatzen».
Europako Parlamentuaren oharra
Akordioaren edukiak ez ezik, epeak ere garrantzitsuak direla entzun du Barnierrek. Izan ere, eurodiputatuek esan diote beranduenik igande gauerako jaso behar dutela akordioa, ongi aztertzeko eta horri buruz erabaki bat hartzeko astia izan dezaten. Berez, ituna erabat lotu aurretik nahi dute testua, aztertzen hasteko. Jasoko balute, prest daude abenduko azken astean osoko saio batera deitzeko eta han bozkatzeko.
Europako Parlamentuak aste batzuk daramatza EBko gobernuei eta negoziatzaileei gogorarazten merkataritza itun guztiei buruzko azken hitza berea dela. Normalean, hilabeteak behar ditu prozesuak, halako itunek ehunka eta milaka orrialde izaten baitituzte, ager daitezkeen zirrikitu guztiak ixten saiatzeko. Baina brexit-aren ostekoa «kasu berezia» dela aitortu dute europarlamentariek, eta prest agertu dira tramiteak bizkortzeko.
Ikusteko dago zer gerta daitekeen iganderako akordiorik ez badago, baina urteko azken egunotan lortzen badute, Barnierrek berak aipatu izan duen aukera bat da akordioa behin-behinean indarrean jartzea, Parlamentuaren onespena jaso bitartean.
Mugimendu eztabaidatsua izango litzateke hori, Europako Parlamentuak gogoraraziko bailuke bera dela EBko herritarren borondate demokratikoaren ordezkaria. Edonola ere, ez litzateke lehen aldia izango EBko egiturek beren araudi propioen interpretazio aske bat egiten dutela praktikotasunaren izenean.
Westminster ere, prest
Baina itun batek gutxienez bi alde behar ditu itun bat izateko, eta, kasu honetan, Londresi egokitu zaio ezkorrarena egitea. Akordio baterako aukerak «%50 baino txikiagoak» direla esan du goizean Michael Gove Kabineteko ministroak; arratsean, berriz, eguberritik landa luza daitezkeela negoziazioak. Zenbateraino den egia eta zenbateraino negoziaziorako estrategia ez dago jakiterik, baina ez da harritzekoa Boris Johnsonen gobernuak gogor plantak egitea, bere jarraitzaile batzuek ez dutelako nahi inolako akordiorik, eta beste batzuek soilik onartuko dutelako asko borrokatutakoa dela sinestarazten baldin bazaie.
Brexit zale sutsuenetako bat Jacob Rees-Moog izan da, gaur egungo Komunen Ganberako liderra. Beste diputatuek bezala, oporrak hartu zituen atzo, baina iragarri zuen akordio bat badago Westminsterreko parlamentuak saio berezi bat egingo duela datorren astean, akordioa berresteko.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191327/boko-haramek-aske-utzi-ditu-bahitutako-ikasleak.htm
|
Mundua
|
Boko Haramek aske utzi ditu bahitutako ikasleak
|
Boko Haram talde islamistak ehundaka ikasle bahituak izan ditu joan den astetik. Gobernuaren arabera, 344 ziren, baina taldeak 520 direla dio, eta litekeena da guztiak askatu ez izana. Katsina gobernadoreak esan du ez dutela haietako bat ere hil, eta guztiak osasunez ondo daudela.
|
Boko Haramek aske utzi ditu bahitutako ikasleak. Boko Haram talde islamistak ehundaka ikasle bahituak izan ditu joan den astetik. Gobernuaren arabera, 344 ziren, baina taldeak 520 direla dio, eta litekeena da guztiak askatu ez izana. Katsina gobernadoreak esan du ez dutela haietako bat ere hil, eta guztiak osasunez ondo daudela.
|
Boko Haramek askatu egin ditu bahituak zituen 300 ikasle baino gehiago. «Islama sustatzeko eta islamarekin lotu gabeko praktikak errefusatzeko», talde islamistak bahituta eduki ditu joan den astetik Nigeriako Katsina estatuan. Hainbat agintarik baieztatu dute albistea, baina ez dute zehaztasun gehiago eman, eta askatu izanaren arrazoia zein izan den ere ez dute argitu; esan duten bakarra da bahitu zituzten guztiak bizirik daudela, eta osasun arazorik ez dutela.
Baieztatzeke dago Boko Haramek bahitutako ikasle kopurua ere. Agintarien arabera 344 ziren, baina talde islamistak 520 direla dio zabaldutako bideo batean, eta litekeena da oraindik guztiak askatu ez izana. Bahiketaren unean 800 ikasle baino gehiago zeuden ikastetxean.
Boko Haramek asteartean aitortu zuen eurak zeudela erasoaren atzean. Lehen aldia da taldeak Nigeria ipar-mendebaldean halako ekintza bat egiten duena, orain arte herrialdearen ipar-ekialdean zentratu baititu bere ekintzak.
Katsina estatuko gobernadore Aminu Bello Masarik orduan adierazi zuen bahitzaileekin kontaktuan zeudela, eta segurtasun irizpideak eta ikasleak euren etxeetara itzultzeko prozedura eztabaidatzen ari zirela. Boko Haramek HumAngle atariari ziurtatu zionez, ordea, talde islamistak ez zuen inolako eskakizunik egin, eta ez zuten ikasleak askatzeko baldintzarik jarri. Taldearen ohiko eskari bat soilik: korana irakasten ez duten ikastetxe guztiak ixtea.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191328/herrialdeetako-hitzetan-gaur-urtekariak.htm
|
Bizigiro
|
Herrialdeetako 'Hitzetan', gaur urtekariak
|
Urtarrilaren 8an argitaratuko dituzte berriro Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Hitzak.
|
Herrialdeetako 'Hitzetan', gaur urtekariak. Urtarrilaren 8an argitaratuko dituzte berriro Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Hitzak.
|
Gaur atera dituzte herrialdeetako Hitza agerkariek 2020ko azkeneko zenbakiak, eta, urtero legez, urtekariak izan dira, tokian tokikoak. Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Hitzetako urtekarietan gai nagusi bat dago, guztiek aipatzen dutena: COVID-19a, nola ez. Koronabirusak markatu du urte hau Euskal Herrian ere, eta horren gaineko artikuluak dakartzate urtekarian ere lurraldeetako euskarazko astekariek.
Lau Hitzetako lantaldeek bi asteko oporrak hartuko dituzte orain, eta urtarrilaren 8an argitaratuko dituzte berriro kazetak.
Hain zuzen, aurten 10 urte bete dituzte Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Hitzek: azaroaren 5ean. BERRIA Taldeak sortutako astekariak dira, eta beti argitaratu izan dira ostiraletan. Nafarroakoa eta Ipar Euskal Herrikoa zortzina orrialdekoak dira, eta beste biak, hamaseinakoak. Araban ez dago Hitza-rik; han, Alea astekaria dago, eta BERRIA Taldea da haren bazkideetako bat.
1990etik aurrera dago kazeta nazionala —Euskaldunon Egunkaria eta BERRIA—, eta eskualdeetakoei 2001ean ekin zien hedabide taldeak, tokiko eragileekin elkarlanean, Tolosaldean Egunero sortuta —2003an, Espainiako Estatuak Egunkaria itxi ondoren, Tolosaldeko Hitza izena hartu zuen—. Komunikazio proiektua osatzeko sortu zituen, orain hamar urte, herrialdeetako euskarazko astekariak.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191329/auzitegi-gorenaren-erabakia-kritikatu-du-foro-sozialak.htm
|
Politika
|
Auzitegi Gorenaren erabakia kritikatu du Foro Sozialak
|
Plataformaren arabera, epaiketa berriro egitea «bizikidetza demokratikoaren eraikuntzaren aurkako eraso zuzena» da
|
Auzitegi Gorenaren erabakia kritikatu du Foro Sozialak. Plataformaren arabera, epaiketa berriro egitea «bizikidetza demokratikoaren eraikuntzaren aurkako eraso zuzena» da
|
Bateragune auziko bostak berriro epaitzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia kritikatu du Foro Sozial iraunkorrak. «Bizikidetza demokratikoaren eraikuntzaren aurkako eraso zuzena da», nabarmendu du plataformak, ohar batean. Iruditzen zaio, halere, ez dela «kasualitatea», kontuan hartuta bizikidetza demokratikoan dauden «hiru korapiloak (biktimak, presoak eta oroimen inklusiboa) konponbidean jartzeko urrats sendoak» egiten ari diren honetan gertatu baita.
Foro Sozialak uste du epaiketa berriz egitea «remake bat» izango zela. «Kasu honetan, zuri-beltzean: gaindituta dauden garaietakoa. Errealitateak fikzioa gainditu du». Ohartarazi du euskal gizartea «nazkatuta» dagoela «gehiegi» errepikatzen diren erabakiekin. «Gizarteak behin eta berriz errepikatu du ez dela tentsio eta sufrimendu gehiago gehitzeko garaia, baizik eta, hain zuzen ere, gaur egun oraindik ere irauten duten sufrimenduak konpontzekoa».
Plataformak uste du orain arte «aurreratu» dena «desegin» nahi duen «lobby bat» dagoela erabakiaren atzean. «Lobby bat eratu da, hainbat interes dituzten eragile politikoak, elkarteak, talde mediatikoak, ETAren biktimen sektore antolatuak eta fiskaltzaren eta epailetzaren sektoreak biltzen dituena. Tamalez, gaur esan behar dugu gure azterketa zuzena zela. Hain zuzen, lobby horrek pisu handia du Auzitegi Gorenean, eta bizikidetza demokratikoaren aurkako bere agenda ezartzen saiatzen ari da».
Gorenak hartutako erabakia salatzeko, elkarretaratzeak egingo dituzte bihar Euskal Herriko herri eta hirietan (12:00), Demokrazia lelopean. Foro Sozialeko ordezkaritza bat Bilbokoan egongo da.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191330/agertokiko-hitzak-eta-ekintzak.htm
|
Kultura
|
Agertokiko hitzak eta ekintzak
|
Haizea, J Martina, Kai Nakai eta Ningra musikariak agertokia hartzeaz aritu dira Sormeneko ekitaldi batean. Arreta handiz prestatzen dituzte mezuak: zer esan nahi duten, zer lekutatik
|
Agertokiko hitzak eta ekintzak. Haizea, J Martina, Kai Nakai eta Ningra musikariak agertokia hartzeaz aritu dira Sormeneko ekitaldi batean. Arreta handiz prestatzen dituzte mezuak: zer esan nahi duten, zer lekutatik
|
Belaunaldi bakoitzaren musika kaxari giltza emanda entzuten bada hura dantzarazten duen soinua, gazteenari bira laurdena egitea nahikoa da barrutik ateratzen dena igartzeko: urbano esaten dioten eta trebatu gabeko belarrientzat sailkatzeko zaila den genero nahas-mahas hori. Rap, trap, reggaeton, hip-hop. Estilo adina proposamen daude Euskal Herrian, eta kantagintza horren erakusgarri zenbait bildu zituzten atzo Sormene programako emanaldi batean, Galdakaon (Bizkaia). Emakume sortzaileak nabarmentzea da kultur ekitaldiaren helburuetako bat, eta, hala, Haizea, J Martina, Kai Nakai eta Ningra musikariek hartu zuten parte, mahai inguru batean lehenik, eta kontzertu banatan gero. Maider Galardi BERRIAko kazetariak gidatu zuen solasaldia, eta Berria FM podcast feministaren datorren asteazkeneko saiorako egokituko du han esandakoen laburpen bat. Emanaldiak zuzenean ikus daitezke BERRIAn.
«Kaleak su hartu du/ ez naiz beldur/ erretzen ikusiko al dugu?». Puskaka erortzen ari den mundu bati eta hari eusten dion zapalketari begira, Auto-Tunearen atzean gordeta edo tresna bera armatzat hartuta, espanturik gabeko dantza barean hasi zuen kontzertua J Martinak. Ane Barcena, Kattalin Barcena eta Javi Jorajuria dira, Larrabetzu (Bizkaia) eta Barañaingoak (Nafarroa), eta Youtubera igo dituzten bideoklipak ikustea besterik ez dago sumatzeko haien proposamen estetikoaren atzean badela asmo bat gauzak euren erara egiteko, erabaki guztiak zaintzeko, hitz, soinu eta irudi bakoitzaren mezua biribiltzeko.
«Zentralitatea beti du musikaren bitartez transmititu nahi dugun edukiak edo gogoak. Gero, horren inguruan sortzen dugu forma, eta bideoklipak beste zerbait ematen dio forma horri. Osotasun bat bilatzen dugu, baina badakigu zer dagoen zeren mende», esplikatu zuen Kattalin Barcenak solasaldian. Sarri esaten diete trapa egiten dutela, eta harritu egiten ditu horrek, askotariko erreferenteak dituztelako; «esango genuke poperoagoak garela».
Pasarte ilun astunak eta erritmo bizi dantzagarriak tartekatzen dituzte. «Utzi ditzagun hitzak/ agindu beza ekintzak» lelo indartsua, aurrena; Dellafuenteren eta Novedades Carminharen Ya no te veo kantaren bertsioa, hurrena; azken hilabeteetan tantaka atera dituzten Beste zerbait, Mundu zahar eta Desira, hurrenago. Guztietan gozo eta irmo.
Duela urtebete inguru Internetera kantuen bideoak igotzen hasi ziren Haizea eta Ningra ere, Urizaharretik (Araba) eta Bitorianotik (Zuia, Araba), hurrenez hurren. Dozenaka mila ikustaldi dituzte bideo horiek. Bakoitzak bere abestiak sortu ditu, baina elkarrekin eman izan dituzte kontzertuak. «Rapa mutilen eszena bat izan da, eta elkarren sostengua izan dugu eszena horretara igotzeko adorea hartzeko», azaldu zuten.
Eroso aritu ziren Galdakaoko agertokian, ausart. Haien jarrera argi adierazi zuten bigarren kantuko errepikan: «Zuen produkzio makinak ez gara/ entretenimendu makinak ez gara/ gu gara ahaztu duzuen hip-hopa/ borrokalariengatik egiten dut nik topa». Aldarrikatu zituzten rapa eta hip-hopa adierazpide gisa, eta kolektiboa indartzea eta elkar zaintzea aurrerabide gisa.
Kolaborazio jostalaria
Bizi-bizirik dago Haizearen eta Ningraren musika, hori bistakoa zen kontzertuan, une oro erakutsi baitzuten, natural, sormenerako eta jolaserako duten gaitasuna; bakoitzak sortutakoa elkarrekin emanez, entzuleei parte hartzeko eskatuz, etorri handiko aurkezpenak eginez: «Hau nire lehenengo abestia izan zen, eta pixka bat gorroto dut, baina abestu beharko dut», esan zuen Haizeak, Nire bala jaurti aurretik. «Ez zait batere gustatzen oinarria, baina, tira, nahasketa bat egingo dut», Ningrak, Hazia kanta indartsuaren lehen noten gainetik. Kontzientziak errimaka piztu zituzten Petricor, Hitzak eta oraindik Internetera igo ez dituzten gainontzeko kantuen bidez.
Haiek rapa defendatu zuteneko kemen bera erakutsi zuen Iratxe Aguilerak reggaetonaren alde egitean. Argi du berea zer den: «Reggaeton feminista euskaraz». Berak, ordea, ekoizle baten laguntzarekin sortu du Kai Nakai proiektua, aurrez sumatu baitzuen euskaraz egindako musika estilo horren gabezia, eta ahalegin handia egin du hutsunea betetzeko. Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen iaz, eta horren emaitza da azaroan argitaratu zuen Baimenik gabe diskoa.
Bidean, hark asko landu du eman nahi zuen mezua. «Inportantea da esatea gure musika feminista dela, jendeak jakiteko eta garrantzia emateko horri», esan zuen. Aneguria eta La Basu erreferenteak dira harentzat, eta «olatuarekin» bat egiteko deia egin zien emakume musikariei.
Oholtzan, nabari zen Kai Nakaik bilatu duen itxura. Aguilera erdian, DJa atzean, eta bi dantzari ezker-eskuin. «Kai Nakai naiz, Gasteiztik nator, eta gaur Euskal Herria perreatzen jarriko dugu». Esan eta egin. Konplexurik gabeko reggaetona egiten du, eta sortu ditu hit batzuk, generoaren barruko askotariko formekin: neurritsu kantatu zuen Emoiztatu bihotz, eta eztanda egin zuen Ez dakit-ekin. Kolaboratzailerik gabe ere, aise hartu zuen agertoki osoa. Amaitzeko, abeslariaren estreinako astindua: Kolpe. «Perreoa nahi dut hasi eta buka».
|
2020-12-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/191331/ahotsa-jarri-eta-ahotsa-eman.htm
|
Kultura
|
Ahotsa jarri eta ahotsa eman
|
Hainbat literatur lan aurkeztu dituzte Sormenen; besteak beste, Miren Amurizaren eta Eider Eibarren Kokonutt, Yolanda Arrietaren Txokolãtegia eta 24 idazle gazteren Izotzetatik islatuak testu bilduma. Eñaut Elorrietaren kontzertu goxo batekin bukatu dute larunbateko egitaraua.
|
Ahotsa jarri eta ahotsa eman. Hainbat literatur lan aurkeztu dituzte Sormenen; besteak beste, Miren Amurizaren eta Eider Eibarren Kokonutt, Yolanda Arrietaren Txokolãtegia eta 24 idazle gazteren Izotzetatik islatuak testu bilduma. Eñaut Elorrietaren kontzertu goxo batekin bukatu dute larunbateko egitaraua.
|
«Heldu batek haur bati ahotsa jartzen dionean, gehien-gehienez iritsi daiteke haur baten plantak egitera; inoiz ez du haur batek egingo lukeen moduan egingo». Hori uste du Miren Amuriza bertsolari eta idazleak. Inguruan sarri entzuten du zein garrantzitsua den haurrei ahotsa ematea, eta aldarri hori ozendu egin da aurten, konfinamenduaren garaian-eta, baina igartzen du espazio publikoan jartzen dituztenean ere umore kode baten barruan egoten direla beti, helduen entretenigarri. Horregatik, plantarik egin gabe umea den ume baten ahotsetik idatzi du liburu bat, Eider Eibarrek ilustrazioekin osatua: Kokonutt (Elkar). Atzo aurkeztu zuten, Sormeneko ekitaldi batean, Galdakaoko Torrezabal aretoan (Bizkaia). Emanaldi guztiak BERRIAren webgune berezian ikus daitezke zuzenean.
Umore «garratz, zorrotz eta umoretsu bat» sortu dute, Amurizaren hitzen eta Eibarren irudien bidez. Konfinamenduan ondu zuten lana, baita sasoi hartan girotu ere. Liburuan, idazleak ume batekin egiten du topo Iparraldeko hiri hotz batean, helduz jantzitako ume batekin. Doretta da bera, 7 eta 11 urte arteko haurra, ez baitzaio gustatzen duen adinaz zehatz hitz egitea. Etxean, baina, Doretta izatetik Kokonutt izatera igarotzen da: alter ego artistikoa.
Haren begietatik jasotako mundua haren eskuz idatzita bezala kontatu du Amurizak. Kokonuttek duen ikuskera berezi horretatik deskribatu zituen atzoko aurkezpenean haren guraso dibortziatuak, bere ametsen aurka konspiratzen duen ama, eta pantailaz bestaldetik planak proposatu eta proposatu ari den aita; iragan misteriotsuko aitona «mukerra»; Pantera Rosa bizilagun erakargarria. Bitartean, Eibarrek marraztu egin zituen banan-banan.
«Umeeraz» idatzitako lan bat dela esan zuen, eta Eibarrek ere antzeko ariketa bat egin zuen marrazterakoan: «Gogoratzen dut zer sentitzen nuen umetan, eta saiatzen naiz haur horrek sentituko duena imajinatzen eta hori bilatzen», azaldu zuen.
Haien atzetik, plantarik egin beharrik gabe aurkeztu zuen Yolanda Arrietak Txokolãtegia gazte literaturako liburua (Denonartean), parean baitzuen protagonistaren adin bertsuko gazte bat, Nora Jambrina, eta hark gidatu baitzuen saioa. Idazleari azaldu zion zergatik iruditu zitzaion liburua horren berezia: «Nik liburu asko irakurri ditut, baina txokolateari buruz hainbeste sakondu duen libururik ez dut ezagutu».
Arrieta bera txokolatezalea da, eta txokolatezale guztiak konplizetzat dauzka. Jakin nahi zuen zer dagoen jaki gozoaren atzean: «Ikusi nuen atzean kakaoa dagoela, eta horren atzean kakao asko dagoela, nahaste-borraste handia». Egon, gauza ugari daudela ikusi zuen: mitologia, ekonomia, historia, gizarte egiturak. Baina berehala sumatu zuen zerbaiten falta: txokolate maistrarik ez zegoen. Horrela ekin zion, besteak beste, historiako gizarte rolei buruzko istorio bat sortzeari. Txokolategile ofizioa ikasi nahi duten bi ahizpa daude XIX. mendean, Dona eta Lili, eta Iga etorkizuneko ikerlariaren bisita jasoko dute.
Jambrinak kontatu zuen garai hartan inork ez zuela gogoan gizarte arauak haustea, eta Igak denboran egindako saltoak galdearazten diela euren buruari: «Zergatik ez?». Denbora jauzi horiekin eta harrien magiarekin, Arrietak Txokolãtegia lotu du Atãria aurreko nobelarekin (2019). Jambrinak arreta handia jarri zuen emakumeek historian jasan duten bazterkerian eta ikusezintasunean, baita liburuko pertsonaien bi garaien arteko talkak sortzen dituen egoeretan ere. Igak etorkizunetik bestelako ideia batzuk eramateaz gain, hitzak, objektuak eta koloreak ere garraiatzen ditu, eta horietako bakoitzak pasarte dibertigarri bat ematen die irakurleei. Bata bestearen hitzei segika, bien artean xehatu zituzten liburuaren alderdi guztiak.
Belaunaldi baten antologia bat
«Ahotsa nondik datorren, nirea den, ala zurea, ala nire barnean ezkutatzen den hotzikararena». Iosune de Goñiren 3.36 insomnioa (edo begiak ixten ditudanean ikusten dudana) testuarekin hasi zuen aurkezpena Leire Alonso Liberoamerika literatur plataformako kideak. De Goñi eta biak editore lanean aritu dira Izotzetan islatuak. Euskal idazle gazteen bilduma izeneko liburuan, Euskal Herriko 24 idazle gazteren askotariko testuak biltzen dituen lan batean. Hain zuzen, gazteei ahotsa ematea da haien asmo nagusia, horretarako sortu baitzen Liberoamerica, Iberiar penintsulako eta Latinoamerikako idazle gazteen —eta, batez ere, emakumezkoen— lanei hauspoa emateko helburuarekin. Baita, aldi berean, askotariko hizkuntzetako eta jatorrietako autoreak elkartzeko asmoarekin ere.
Plataforma horren euskarazko adarraren lehen argitalpena da Izotzetan islatuak, eta atzo aurkeztu zuten hura ere, Galdakaon, Alonso editoreak eta beste hiru parte hartzailek: Aroa Elortzak, Idoia Ugaldek eta Kattalin Urrengoetxeak. Autore gazteentzako aukera bat izan nahi zuen proiektuak, eta deialdi bat egin zuten idazlanak jasotzeko, mugarik gabea, eta mugak haustera gonbidatzen zituena, gainera. 44 lan jaso zituzten, eta horietako 24 argitaratu dituzte.
Ugaldek Matryoshka izeneko testua eman du argitara liburuan. Izenak iradokitzen duen moduan, formarekin egin zuen jolas, esaldi bati geruza bat eransten baitio bestearen atzetik. «Kosta zitzaidan generoak lausotzeko gonbidapenari erantzutea», aitortu zuen, baina gustatu zaio bere burua estutu eta hitzekin jolasteko aukera eman izana. Elortzarentzat ere «erronka» izan zen poema sortzea, ipuinak idazten aritu baitzen lehenago, batez ere. Urrengoetxeak eskertu egin zuen Alonsoren eta De Goñiren editore lana, haiek proposatutako zuzenketa batzuek lagundu egin baitzioten testua hobetzen.
Zortzi liburu aurkeztu zituzten atzo Sormenen, Ahotsenearen eskutik, idazle bakoitzak bere ahotsez aurkeztu ere. Eguna, ordea, kantuan amaitu zen. Gauean, Eñaut Elorrietak kontzertu bat eman zuen Ruben Caballero gitarristarekin eta Ander Zulaika bateria jotzailearekin batera. Ur gainean kantuarekin hasi zen iaz kaleratu zuen Irteera argiak diskoa aurkezten (Elkar). Atzetik etorri ziren diskoko beste guztiak. Eta, tartean, Deserriko kantak-eko eta Harian-eko abesti batzuk ere bai —Besamotzaren besoa, Geografia, Tren luzea, Non dago nire herria...—; «aurrekoei» omenaldi gisa, Itoizen As noites da Radio Lisboa-ren bertsioa.
Perkusio leunak eta gitarra elektrikoaren akonpainamendu finak berehala eratu zuten giro berezi bat, goxoa, eta Elorrietaren popa joan-etorrian aritu zen country eta folk inguruetatik. Azkenerako, ordubetetik gorako kontzertu bat eman zuten, edozein entzule barruan biltzeko modukoa, formatu txiki baina betean. Elorrietak gitarra eskutan hartuta baina ia sokarik astindu gabe itxi zuen gaua, Ez dago ezer kantuarekin, kideek jotako melodiari ahotsa erantsiz. Eta kantuan itxiz ahotsen egun beteko bilaketa bat.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191332/bigarren-egunez-36-da-positiboen-ehunekoa-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Bigarren egunez, %3,6 da positiboen ehunekoa Hegoaldean
|
Beste 530 koronabirus kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko egunean baino hamar gehiago. Bezperako datuen aldean, Nafarroan ia erdira murriztu dira kutsatzeak: 65 izan dira. 553 lagun daude Hegoaldeko ospitaleetan erietxeraturik; horietatik 119, ZIUetan.
|
Bigarren egunez, %3,6 da positiboen ehunekoa Hegoaldean. Beste 530 koronabirus kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko egunean baino hamar gehiago. Bezperako datuen aldean, Nafarroan ia erdira murriztu dira kutsatzeak: 65 izan dira. 553 lagun daude Hegoaldeko ospitaleetan erietxeraturik; horietatik 119, ZIUetan.
|
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuan arabera, birusa atzemateko 14.637 proba egin ziren atzo Hegoaldean, eta horien %3,6k eman dute positibo: 530 lagunek. Ehunekoa ez da aldatu asteazkenean egindako probekin alderatuta. Hala, Hegoaldeko positiboen ehunekoa laugarren egunez jarraian da %5etik behitikoa. Hain justu, OME Osasunaren Mundu Erakundeak ehuneko horretan du ezarria izurritea kontrolpean edukitzeko muga. Zehazki, Osakidetzak egindako testetan %3,6koa da ehunekoa; Osasunbideak egindakoetan, berriz, %3,5koa.
Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman dute positibo gehien atzo egindako testetan: 193 izan dira, bezperan baino hamasei gehiago. Antzeko datua erregistratu dute Gipuzkoan: 191 positibo zenbatu dira herrialde horretan. Dena dela, nabarmenagoa izan da gorakada; aurreko egunean baino 53 gehiago detektatu dituzte. Araban 78 kasu atzeman dituzte, bezperan baino bat gutxiago. Nafarroan izan da aldaketarik handiena azken egunean. Nafarroako Gobernuak argitaratutako datuen arabera, 65 kasu zenbatu ditu Osasunbideak atzoko probetan, eta, beraz, herenegungo datuen aldean, ia erdira murriztu da positiboen kopurua: 124 COVID-19 kasu izan ziren asteazkenean.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak beste heriotza baten berri eman du. Koronabirusarekin eri zen emakume bat zendu zen atzo foru erkidegoan; 90 urte zituen.
COVID-19a ospitaleetan
Geldo bada ere, azken datuek erakusten dute apaltzen ari dela Hegoaldeko ospitaleetan gaitzarengatik erietxeratuta daudenen kopurua. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dutenez, oraintxe bertan 553 lagun daude ospitaleratuta, bezperan baino hogei gutxiago, zehazki. 434 pertsona ospitaleetako gela arruntetan daude, eta, aldiz, 119 gaixo daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191333/olentzero-eta-mari-domingiren-sekretua.htm
|
Bizigiro
|
Olentzero eta Mari Domingiren sekretua
|
Zer egin eta nola jokatu haien sekretuari buruzko galdera iristen denean. BERRIAk erreportaje bat kaleratuko du bihar trantze berezi horri buruz. Psikologoek, irakasleek eta gurasoek eman dute euren iritzia.
|
Olentzero eta Mari Domingiren sekretua. Zer egin eta nola jokatu haien sekretuari buruzko galdera iristen denean. BERRIAk erreportaje bat kaleratuko du bihar trantze berezi horri buruz. Psikologoek, irakasleek eta gurasoek eman dute euren iritzia.
|
Mugarri baten eraistea izaten da. Erortze baten kronika. «Existitzen dira?». «Zuek zarete?». Zer egin eta nola jokatu galdera iristen denean. Noiz da garaia? Eta zeintzuk dira zergatiak? Josune Martirena gorputz psikoterapeutak eta Ivan Pico psikologoak eman dituzte galdera eta kezka berrien sorrerari buruzko gako batzuk, eta horien aurrean jokatzeko gomendio batzuk.
Haize Irulegi Andoaingo (Gipuzkoa) Aita Larramendi ikastolako LH4ko irakasleak gai horren inguruan gelan egiten duten lanketa eta izan dituen esperientziak kontatu ditu. Nora Zubizarreta LH4ko haur baten amak azaltzen du nola bizi izan zuten afera duela urtebete, eta baita txikitako bere esperientzia pertsonala ere. Gehienok akordatzen baikara une hartaz.
Egun bereziak dira haurrentzat, eta arraroak ere bai, pandemiagatik. Olentzero eta Mari Domingiren desfileak ez dira ohi bezala egingo, baina egin egingo dira, eta emango dugu horren berri erreportaje batean.
Zinemari dagokionez, Florian Zeller antzerkigilearen lehen filma aztergai: The Father. Alzheimerra duen adindu baten egunerokotasuna azaltzen du, eta Anthony Hopkins antzezleak interpretatu du.
Telesailen atalean, 2020ko telesail onenen errepasoa, eta aurten genero horrek sortu duen interesari eta gertatu den uholdeari buruzko hausnarketa.
Gastronomian, Eneko Atxa sukaldariari elkarrizketa. Bost Michelin izar ditu dagoeneko zornotzarrak: hiru Azurmendi jatetxean, eta bana Enekon eta Lisboan.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191334/bidenek-deb-haaland-amerikar-natiboa-proposatu-du-barne-idazkari-kargurako.htm
|
Mundua
|
Bidenek Deb Haaland amerikar natiboa proposatu du Barne idazkari kargurako
|
Senatuak berretsi beharko du bere izendapena. Hala eginez gero, kargu hori hartuko duen lehen amerikar natiboa izango da Haaland.
|
Bidenek Deb Haaland amerikar natiboa proposatu du Barne idazkari kargurako. Senatuak berretsi beharko du bere izendapena. Hala eginez gero, kargu hori hartuko duen lehen amerikar natiboa izango da Haaland.
|
Mexiko Berriko kongresukide Deb Haalandi AEBetako Barne idazkari kargua ematea proposatu du Joe Biden herrialdeko presidente berriak, eta Senaturen gain utzi du azken erabakia, ganbera horri baitagokio proposamenari baiezkoa eman ala ez erabakitzea.
Senatuak Haalanden izendapena berresten badu, kargu hori hartuko duen lehen amerikar natiboa izango da. Laguna Pueblo komunitatetakoa da Haaland, Mexiko Berria estatuaren erdialdea bizileku duen tribu txiki batekoa. Kongresuko diputatua da 2018az geroztik, eta bere jardun politikoa komunitate natiboen egoera hobetzeko lanaren inguruan ardaztu du, hein handi batean. Pandemia garaian nabarmen egin du komunitate horietako kideei laguntzak biderkatzearen alde. Era berean, klima aldaketaren aurkako neurriak hartzeko beharra azpimarratu izan du.
AEBetako Barne Idazkaritzak errekurtso naturalen gaineko eskumenak ditu, eta hark kudeatzen ditu, besteak beste, parke naturalak eta gas eta petroleo ustiategiak. Komunitate natiboekin harremanak kudeatzeaz ere arduratzen da; egun, 578 komunitate natibok dute aitortza ofiziala AEBetan.
«Nirea bezalako ahots bat inoiz ez da egon kabinetean; ezta Barne Idazkaritza gidatzen ere", adierazi du Haalandek, Twitter bidez. "Puebloko nire amaren etxean hazteak indartsu egin ninduen. Indartsua izango naiz, zuek guztiok, gure planeta eta gure lur babestua bezala".
Hautagai gehiago
Haalandez gain, ingurumen gaiekin lotutako karguetarako aukeratutako beste zenbait hautagairen berri ere eman du Bidenek. Jennifer Granholm Michiganeko gobernadore ohia proposatu du Energia idazkari kargurako, eta Brenda Mallory abokatua Ingurumen kontseilari izateko. EPA Ingurumena Babesteko Agentziako buru Michael Regan izatea nahi du Bidenek. Ali Zaidi eta Gina McCarthy bere ingurumen aholkulari izatea ere eskatu du presidenteak.
2035erako karbono emisioekin amaitzea eta ingurumenarentzat kaltegarriak izango ez diren azpiegituretara 2.000 milioi dolar —1.600 milioi euro— bideratzea daude Bidenek bere hauteskunde programan jasotako neurrien artean.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191335/bruselaren-gomendio-guztiak-edo-gehienak-bete-beharko-dituzte-estatuek-laguntzak-jasotzeko.htm
|
Ekonomia
|
Bruselaren gomendio «guztiak edo gehienak» bete beharko dituzte estatuek laguntzak jasotzeko
|
Zorra murrizteko helburuak betetzen ez badira, laguntzak bertan behera uzteko aukera zabalik utzi dute Europako erakundeek. Jaurlaritzak berretsi du oposizioak ez duela parte hartuko proiektuen aukeraketan.
|
Bruselaren gomendio «guztiak edo gehienak» bete beharko dituzte estatuek laguntzak jasotzeko. Zorra murrizteko helburuak betetzen ez badira, laguntzak bertan behera uzteko aukera zabalik utzi dute Europako erakundeek. Jaurlaritzak berretsi du oposizioak ez duela parte hartuko proiektuen aukeraketan.
|
Europako Batasuneko erakundeek akordio bat lortu dute Europako suspertze funtseko laguntza zuzenak eta maileguak eskuratzeko baldintzei buruz.
Jakina zen moduan, herrialde bakoitzak bere plana egin beharko du, laguntza horien bidez finantzatuko dituen erreforma zein inbertsioekin, eta egutegi jakin batekin. Proposamena Bruselara bidali beharko dute urteko lehen seihilekoan, eta Europako Batzordeak ebaluatu eta gainerako estatu kideek onartu beharko dute ondoren.
Azterketa horren xehetasunak ziren Europako Parlamentuko eta Europako Kontseiluko negoziatzaileak gehien banatzen zituen puntuetako bat; izan ere, bigarrenak eskatzen zuen plan horiek lotura handiagoa izatea Bruselak urtero argitaratzen dituen herrialde bakoitzerako gomendio espezifikoekin. Azkenean, plan horiek Batzordearen eskaera «guztiak edo horien multzo esanguratsu bat» bete beharko dituzte. Espainiaren kasuan, 2019an honako hauek egin zizkion: pentsio sistemaren iraunkortasuna bermatzea, lan erreforma bat egitea kontratu mugagabeak errazteko, eta langabeei laguntzeko sisteman dauden hutsuneak konpontzea, besteak beste.
Bestalde, defizita eta zorra murrizteko helburuak betetzen ez badira, laguntzak bertan behera uzteko aukera zabalik utzi dute Europako erakundeek. Parlamentuak puntu hori ezabatu nahi zuen, baina azkenean laguntzak blokeatu ahal izango dira, BPGaren %0,25era arte. Hala ere, arau hori eraginkorra izan dadin, lehenik eta behin, egonkortasun itunaren arauak berrezarri beharko dira. Egun etenda daude, estatu kideek COVID-19aren krisiari aurre egiteko gastu publikoa handitu ahal izan dezaten. Gutxienez 2021 osoan mantenduko da horrela.
Klima eta digitalazioa
Jakin zenez, nagusiki bi zutabe indartzeko erabili beharko dira laguntzak: ekonomia berdearekin loturiko proiektutarako eta digitalizaziorako. Adostutako araudiak laguntzak jaso ahal izateko baldintza batzuk ezartzen ditu: funtsen %37 klima aldaketari aurre egiteko helburuak dituzten erreforma eta inbertsioetara bideratu beharko dira; ingurumenari kalte egiten ez dioten proiektuetarako soilik izango dira.
Gainera, estatu kideek trantsizio digitala bultzatzeko erreformak eta inbertsioak proposatu beharko dituzte. Neurri horiek, gutxienez, guztizkoaren %20 izan behar dira.
Azpiazu: «Hau ez da enkante bat»
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak uste du Jaurlaritzak aurreikusitako «ahalik eta zatirik handiena» lortu ahal izango duela Espainiako Gobernuak dagoeneko bere aurrekontuan sartu dituen Europako funtsen kopuruetatik.
Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean azaldu du EAEko aurrekontuen proiektuan ez direla sartu Europatik jaso nahi diren diru sarrerak, oraindik ez direlako ezagutzen. Hala ere, jakinarazi du mekanismoa zehaztu dutela, Europako baliabideak jasotzen direnean horiek sartu ahal izateko eta, gero, «politika zehatzetara bideratzeko».
Oposizioak proiektuen aukeraketan parte hartzeko egindako eskaera ikusita, gobernuaren erantzukizuna eta legebiltzarrarena «bereizi» behar direla adierazi du. «Gauza hauek ez dira modu asanblearioan egiten, ezta enkante batean edo plaza publikoan jarrita ere. Entretenigarria izan daiteke, baina ez da arduratsua, ezta operatiboa ere». Azpiazuk gaineratu du legebiltzarraren eginbeharra dela gobernuaren kudeaketa «kontrolatzea», eta gobernuarena, «informazio guztia ematea».
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191336/labik-bere-hartan-utzi-ditu-gabonetarako-emandako-irizpideak.htm
|
Gizartea
|
Labik bere hartan utzi ditu Gabonetarako emandako irizpideak
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuetan «apaltzeko» joera dagoela adierazi du; hilaren 22an bilera egingo du berriro.
|
Labik bere hartan utzi ditu Gabonetarako emandako irizpideak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuetan «apaltzeko» joera dagoela adierazi du; hilaren 22an bilera egingo du berriro.
|
Eusko Jaurlaritzako hainbat agintarik esana zuten prest zeudela Gabonetarako irizpideak «gogortzeko» COVID-19ari aurre egite aldera, datuek hori eskatzen bazuten, baina, oraingoz, horretarako premiarik ez dagoela ondorioztatu du Labik gaur, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontuoz arduratzen den erakunde arteko batzordeak. Birusaren transmisioaren berri ematen duten datuei erreparatu diete horretarako, eta baikorrak dira: «Aldagai guztietan igartzen da beherako joera; Arabak izan du portaera txarragoa: joera hori geratu egin da han».
Horiek horrela, gogora ekarri dituzte lehengo astean Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazitako irizpideak. Esaterako, oroitarazi dute Gabonetako topaketetan ahalik eta jende gutxien batzea komeni dela, hamar laguneko muga jarria dagoela baina hobe dela gutxiago izatea, ahal bada: «Hamar izan beharrean zortzi badira, hobe; zortzi izan beharrean sei badira, oraindik hobe». Batzen diren bizikidetza taldeak ere mugatu egin behar direla oroitarazi dute, klase guztietako jende pilaketak eragotzi behar direla, ahalik eta gehien aurreratu behar dela etxeratzeko ordua, eta adi erreparatu behar zaiola toki itxietako aireztapenari. Dekretu batean bilduta daude propio Labik emandako irizpideak, baina gogora ekarri dute «herritarren konpromisoa» dela halako gai batean ororen gainetik lehenetsi beharrekoa, dekretu batek ezin baitie erantzun errealitatean sortzen diren egoera guztiei.
Bestetik, adierazi dute asteotan asmoa dutela birusaren jarraipena egitea erraztuko duten kontrolak zorrozteko, eta egoera epidemiologikoa zorrotz analizatuko dutela, akaso neurriak «irmotzera» jo beharko baita oraindik. Hilaren 22an batzordeak bilera egingo du egoera berriro aztertzeko.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191337/bilboko-inauteriak-bertan-behera-uztea-proposatu-dute-bilboko-konpartsek.htm
|
Bizigiro
|
Bilboko inauteriak bertan behera uztea proposatu dute Bilboko Konpartsek
|
Jai Batzorde Mistoa lehenbailehen bil dadila eskatu dute. Konpartsakideek uste dute ez dagoela inauteriak antolatzeko osasun baldintza egokirik
|
Bilboko inauteriak bertan behera uztea proposatu dute Bilboko Konpartsek. Jai Batzorde Mistoa lehenbailehen bil dadila eskatu dute. Konpartsakideek uste dute ez dagoela inauteriak antolatzeko osasun baldintza egokirik
|
Urrats bat aurrera egin, eta argi azaldu dute inauterien inguruko proposamena Bilboko Konpartsek: aurten ez dadila aratusterik antolatu. Gaur Arriaga antzokiko plazan egindako agerraldian azaldu dutenez, konpartsakideek uste dute ez dagoela inauteriak ospatzeko osasun baldintza egokirik.
Proposamena eginda, hori gauzatzeko beharrezko bidea eskatu dute konpartsakideek: Jai Batzorde Mistoa biltzea. Otsailaren 6tik 16ra dira egitekoak inauteriak, eta informazioa eta ziurtasuna ahalik eta arinen zabaldu beharra nabarmendu dute. Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Festa zinegotziak du batzordea osatzeko ardura, eta deialdia Gabonak baino lehen egin dezala eskatu dute konpartsek. Itsaso Aldaiturriaga mintzatu da konpartsen izenean, eta erabakia azkar hartzearen beharra plazaratu du: “Kontzertuak, antzezlanak, umeen jolasak, mozorroak eta koplak ez dira inprobisatzen: aurretiazko lan eta maitasun asko eskatzen dute”. Gauzak horrela, antolaketa lanetan hasi baino lehen, jakin nahi dute zer gertatuko den, “nork bere planak egin ditzan”.
Aldaiturriagak ohartarazi duenez, ez daude itxita bestelako proposamenetarako. Konpartsen aburuz, inauteriak bertan behera uzteak “elkar zaintzearen filosofiari eta prebentzio irizpideei” erantzuten die.
Aisialditik harago
Testuingurua kontuan hartu nahian, COVID-19aren pandemiak eragindako ondorio sozialak eta horien ardura instituzionala ere salatu dituzte konpartsek. Aratuste eta jaien balioak diren “kritika sozial eta politikoaren” bidez, hurrengo aldarrikapenak luzatu ditu Aldaiturriagak konpartsen izenean: "Osasungintza eta bestelako zerbitzu publikoak defendatu, lan baldintzen alde egin, eta okerren daudenak babesteko sareak sustatuz”.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191338/lan-heriotzetan-konplize-izatea-leporatu-diete-administrazioei.htm
|
Ekonomia
|
Lan heriotzetan «konplize» izatea leporatu diete administrazioei
|
Urtea hasi zenetik 70 langilek galdu dute bizia, azken astean lau, sindikatuen zenbaketaren arabera.
|
Lan heriotzetan «konplize» izatea leporatu diete administrazioei. Urtea hasi zenetik 70 langilek galdu dute bizia, azken astean lau, sindikatuen zenbaketaren arabera.
|
Azken egunetan izandako lan istripuak salatzeko, elkarretaratzea egin du Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak Eusko Jaurlaritzak Donostian duen ordezkaritzaren aurrean. Heriotz horien erantzukizunak argitzeko eta eta horien arduradunak seinalatzeko garaia dela azpimarratu dute.
Duela zazpi egun Azpeitiko zerrategi bateko langile batek istripua izan zuen eta hil egin zen. Astelehenean, Andoainen, kamioilari batek bizia galdu zuen, ibilgailuak su hartu ondoren. Asteazkenean, Amurrioko saihesbideko lanetan ari zen langile bat harrapatuta geratu zen metalezko egitura baten, luizi bat gertatu ondoren. Egun berean, kamioilari bat hil zen Orkoienen, gertakari ez traumatiko batean.
«Argi ikusten dugu lan baldintza duinak behar ditugula, langileriak pairatzen duen indarkeriarekin amaitzeko. Etxera bizirik itzultzeko eskubidea dugu», azpimarratu du Luli Eraso LABeko kideak.
Aurten, 70
Erasok azaldu duenez, heriotza horiek guztiek gauza bat dute komunean: prekarietatea. «Lan istripuak ez dira kasualitatea. Enplegu eta lan baldintza txarrek, azpikontratazioak, behin-behinekotasunak eta benetako prebentzio faltak eragindakoak dira».
Azpimarratu duenez, laneko ezbeharrek «erantzule zuzenak» dituzte, eta patronalari aurpegiratu dio enpresetan prebentziorik ez egitea eta behar beste ez inbertitzea arlo horretan. Administrazio publikoen jarrera ere salatu dute sindikatuek. «Lan-istripuak agenda politikoan kokatu gabe jarraitzen dute eta, horren aurrean, beste alde batera begiratzen dute. Horrek konplize bihurtzen ditu».
Sindikatuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, lan istripuek %50 egin dute gora aurten. Uste dute lan eredu berri bat beharrezkoa dela, «lehentasuna langileen bizitza eta osasuna izango dituena». Sindikatuen zenbaketaren arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 70 langile hil dira, eta gogoratu dute Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen duela Zaldibarreko zabortegian.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191339/bildarratzek-lehen-hiruhilekoaren-balorazio-positiboa-egin-du.htm
|
Gizartea
|
Bildarratzek lehen hiruhilekoaren balorazio positiboa egin du
|
Onartu du ikastetxeetan kutsatzeak egon direla, baina gehienak handik kanpo izan direla azpimarratu du: «Ikastetxeak leku seguruak izan dira eta dira»
|
Bildarratzek lehen hiruhilekoaren balorazio positiboa egin du. Onartu du ikastetxeetan kutsatzeak egon direla, baina gehienak handik kanpo izan direla azpimarratu du: «Ikastetxeak leku seguruak izan dira eta dira»
|
Pandemiaren ondorioz, ikasleak martxoan geratu ziren ikastetxera joan ezinda, eta iraileko itzulera zaila izatea espero zuen zenbaitek. Lehen hiruhilekoa igarota, ordea, balorazio positiboa egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eta sailburuorde Begoña Pedrosak, gaur goizean Bilbon emandako prentsaurrekoan: «Hilabete gogorrak izan dira, baina uste dut emaitza orokorra pozik egoteko modukoa dela». Bildarratzen hitzetan, ikastetxeak «leku seguruak» izan dira eta dira.
«Horrelako egoera konplexu batean, guztion artean lortu dugu hezkuntzak aurrera egitea», azpimarratu du Bildarratzek. Hezkuntza komunitateak egindako lana eskertuz hasi da: «Benetan uste dut gizarte moduan zintzotasunez eskertu behar dugula milaka irakasle egiten ari diren lana, milaka maisu-maistraren eginahala eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeena». Nabarmendu duenez, badaki «lan zaila» izan dutela: «Badakit oso lan zaila dela, beti aldaketei erantzuteko gaitasuna eskatzen duena: uneko premietara egokitu beharra, gela baten itxiera moldatu beharra edo irakasle zein ikasle baten positibora, arratsaldeko azken orduan edo gauean». Halere, pozik agertu da, haren hitzetan, udan zenbaitek egindako aurreikuspenak ez direlako bete: «Uda amaieran, oso ikasturte zaila aurreikusten genuen, eta pertsona askok ikasturte kaotikoa ere iragartzen zuten, baina guztion artean lortu dugu halakorik ez gertatzea». Horretarako gakoak izan direla uste du protokoloak eta ikastetxeen egokitzeko gaitasuna.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren parte hartzea ere «oso garrantzitsua» izan direla nabarmendu du. Egindako kontratazioak hizpide izan ditu Bildarratzek: «Lan horretan, gure hezkuntza sistemara gehitu diren langile berriek ere izan dute izugarrizko eragina». Sare publikorako beste 1.064 irakasle kontratatu dituztela azpimarratu du, baita jangeletarako, garbiketarako eta sukaldeetarako 1.150 langile gehiago hartu ere. Ikastetxe publikoek ez ezik, itunpekoek ere jaso dituzte baliabideak: 36,6milioi euro gehiago jasoko dituzte pandemiak sortutako beharrei aurre egiteko. Horretarako, sare publikorako erabili ditugun irizpide bertsuak erabili dituztela azaldu du.
Itxitako gelak, gutxiago
«Hiruhileko honetako zenbakiak hasieran espero zirenak baino hobeak dira», azpimarratu du Bildarratzek. Itxitako gela kopuru handiena egon zen eguna irailaren 25a izan zen. Orduan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan, 280 gela zeuden itxita; hau da ikasgelen %1,59. Ordutik, kopurua jaisten ari da, eta itxitako gela gutxian abenduaren 16an egon ziren: ikasgelen %0,35. Halere, aipatzekoa da sailburuak BERRIAri emandako elkarrizketan esan zuela ikasgelak ixteko irizpidea aldatu zutela. Aurrez aurreko hezkuntza mantentzeak helburu izaten jarraitzen duela esan du.
Gaurko agerraldian ez dute jakinarazi zenbat ikasle egon diren konfinatuta, zenbat kutsatu diren, ezta denera zenbat ikasgela itxi behar izan dituzten ere. Bildarratzek onartu du ikastetxeetan egon direla kutsatzeak, baina, haren hitzetan, gutxiengoa izan dira: «Osasun adituen arabera, ikastetxeetan kutsatzeak identifikatu dituzte, baina kutsatzeen gehiengoak ikastetxeetatik kanpo gertatu dira».
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin izandako koordinazioa azpimarratu du: «Hezkuntza Sailaren eta Osasun Sailaren artean izan dugun koordinazio lana erabakigarria izan da, eta zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkiot Gotzone Sagardui sailburuaren taldeari. Astero-astero bildu gara gure saila eta haien sailarekin koordinatzeko, gure protokoloak berriz aztertzeko eta zentroz zentro zeuden gorabeherak aztertzeko».
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191340/arizkuren-iruneko-kartzelara-ekarriko-dute.htm
|
Politika
|
Arizkuren Iruñeko kartzelara ekarriko dute
|
Espainiako Espetxe Erakundeek beste lau euskal preso hurbildu dituzte, eta bat mugitu. Bigarren graduan jarriko dituzte.
|
Arizkuren Iruñeko kartzelara ekarriko dute. Espainiako Espetxe Erakundeek beste lau euskal preso hurbildu dituzte, eta bat mugitu. Bigarren graduan jarriko dituzte.
|
Espainiako Espetxe Erakundeen iragarpena iritsi da, azken hilabeteotan astero gertatu bezala: euskal preso bat Euskal Herriratuko dute, lau Euskal Herrira hurbildu, eta bat kartzelaz mugitu. Josetxo Arizkuren ETAko buruzagi ohia Euskal Herriratuko dute. Murtzian (Espainia) dago preso, eta hasiera batean Logroñoko kartzelara (Errioxa, Espainia) lekualdatu behar zuten. Azkenean, baina, Iruñera ekarriko dute. Joan den azaroaren 29an bihotzeko bat izan zuen.
Hurbilduko dituzten presoak El Dueso (Kantabria, Espainia, 170 kilometro), Burgos (Espainia, 215 kilometro) eta Dueñasera (Palentzia, Espainia, 310 kilometro) eramango dituzte. Juan Manuel Inziarte Topaseko kartzelatik (Salamanca, Espainia, 460 kilometro) eramango dute El Duesora. 2009tik dago kartzelatuta 30 urteko zigorra betetzen, eta 2027an beteko ditu kondenaren hiru laurdenak. Bigarren graduan jarriko dute. Espetxe legedia onartu du, indarkeriari uko egin dio, eta egindako mina aitortu du.
Dueñasera eramango dituzte Luis Mariñelarena Curtis-etik (A Coruña, Galizia, 600 kilometro), eta Gotzon Aranburu Alacant II-tik (Herrialde Katalanak, 745 kilometro). Mariñelarenari egozten zaio 2000. urtean Fernando Buesa PSE-EEko buruzagietako bat zena hiltzea. 2001etik dago kartzelatuta, 30 urteko zigorra betetzen. Zigorraren hiru laurdenak 2024an beteko ditu. Espetxe erakundeen arabera, espetxe legedia onartu du, indarkeriari uko egin dio, eta egindako mina aitortu du. Bigarren graduan jarriko dute. Aranburu ere bigarren graduan jarriko dute, eta, espetxe erakundeen esanetan, hark ere uko egin dio indarkeriaren erabilerari.
Burgosera lekualdatuko dute Manex Zubiaga, Valentziatik (Herrialde Katalanak, 600 kilometro). 2009tik dago kartzelatuta, 40 urteko kondena betetzen. Hura ere bigarren graduan jarriko dute, egindako mina aitortuta.
Felix Alberto Lopez de la Calle, Mobutu, mugituko dute Curtis-etik Villabonara (Asturias, Espainia, 385 kilometro). Frantzian atxilotu zuten 2004an, eta han kartzelatu. 2016an Espainiaratu zuten, eta orduz geroztik 30 urteko kartzela zigorra betetzen ari da, 1980an hiru guardia zibil hiltzea leporatuta. Bigarren gradura igaroko da.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191341/eitbren-2021erako-aurrekontuak-urriak-direla-salatu-du-elak.htm
|
Bizigiro
|
EITBren 2021erako aurrekontuak «urriak» direla salatu du ELAk
|
Duela hamar urte baino %25 txikiagoa da Eusko Jaurlaritzak EITBrentzat emandako diru kopurua.
|
EITBren 2021erako aurrekontuak «urriak» direla salatu du ELAk. Duela hamar urte baino %25 txikiagoa da Eusko Jaurlaritzak EITBrentzat emandako diru kopurua.
|
142 milioi eurokoa da Eusko Jaurlaritzak 2021erako EITB taldearentzat aurkeztutako aurrekontu proposamena. «Aurreko aurrekontuen jarraipena izateaz gain, urriak dira», salatu du ELA sindikatuak. Sindikatuak nabarmendu du duela hamar urte askoz diru sail handiagoa banatzen zela taldearentzat: 2009. urtean, adibidez, Jaurlaritzak 190 milioi euroko inbertsio publikoa egin zuen EITBn. «Hau da, gaur egungoa %25 gutxiago da», kritikatu du sindikatuak. ELAren arabera, euskal irrati-telebista publikoaren aurrekontua «oso urrun» dago Europako beste talde publiko batzuek dutenetik, «Espainiako eta Frantziako estatuetakoak barne». Horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, ELAk kontrako botoa eman die aste honetan aurkeztu diren aurrekontuei.
Kritikarekin batera, ELAk adierazi du nolako EITB nahi duen: «Kalitatezko komunikazio zerbitzu publiko independentea, baliabidez hornitua eta behar adina langile dituena lortuko bada, finantzaketa tamainakoa izan behar da». Sindikatuari iruditzen zaio aurrekontu proposamen horrekin ezin dela helburua gauzatu. Horrenbestez, ELAk uste du «ezinbestekoa» dela murrizketa politikak baztertzea aurrekontuetan zein baliabide eta langile kopuruetan. Taldeak jasotzen duen finantzaketa publikoa handitzea eskatu du sindikatuak, «behar besteko azpiegitura, bitarteko material eta berezko langileak barne».
Kanpoko lanen pisua Datorren urterako aurrekontu proposamenean, EITBren pertsonal gastuak %45 izango lirateke —aurreko urtearen parekoak—; eta funtzionamendu gastuak, berriz, %55. ELAk uste du «gehiegizko pisua» dutela aurrekontuetan EITBtik kanpoko enpresek eta profesionalek egindako lanek. «Horrek argi adierazten du ekoizpen propioaren eta kanporatzen den produkzioaren arteko desoreka». Kezkatuta dago sindikatua «desoreka» horrekin: «Norabide horri jarraituz gero, zail ikusten dugu kalitatezko informazio plural, independente eta kontrastatua eskaintzea biztanle guztiei, Euskal Herrian albistegien lidergoa izatea eta kalitatezko eduki propioz osaturiko eskaintza osatzea». ETB2ko albistegiak liderrak dira aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak egiturazko lantaldeak identifikatzea finkatu du helburuen artean. Horrekin ados dago ELA, eta hala ohartarazi du: «Iruzurrezko kontratazioa eta azpikontratazioak alde batera utzi beharko lirateke, eta langile guztien egoera egonkortu».
Beste alde batetik, EITBko administrazio kontseiluan zuzendaritzak aurkeztu dituen agirien arabera, lanbide deskribapena identifikatu eta adostu egin dute langile batzordeekin. ELAk gezurtatu egin du halakorik: «EITBn ordezkaritza handiena duen sindikatuarekin, lehen sindikatuarekin, behintzat, ez da ez negoziatu ez adostu ezer».
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191342/getaria-mundaka-hondarribia-orio-eta-bakio-etxe-turistiko-gehien-dituzten-herriak-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Getaria, Mundaka, Hondarribia, Orio eta Bakio, etxe turistiko gehien dituzten herriak Hegoaldean
|
Espainiako Estatistika Institutuak herri bakoitzean turistei alokatzeko dauden etxebizitzen kopuruaren berri eman du, eta etxebizitza ororekiko proportzioa kalkulatu du. Getarian 2011n erroldatuta zeuden etxebizitza guztien %3,2 dira.
|
Getaria, Mundaka, Hondarribia, Orio eta Bakio, etxe turistiko gehien dituzten herriak Hegoaldean. Espainiako Estatistika Institutuak herri bakoitzean turistei alokatzeko dauden etxebizitzen kopuruaren berri eman du, eta etxebizitza ororekiko proportzioa kalkulatu du. Getarian 2011n erroldatuta zeuden etxebizitza guztien %3,2 dira.
|
Espero zitekeenez, Hego Euskal Herrian ere kostaldea da etxebizitza turistikoak jartzeko lekurik aproposena. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) zabaldu dituen datuek hala baieztatzen dute. Herri bakoitzean, turistei alokatzeko dagoen etxebizitza kopurua zerrenda batean jarri du INEk, eta Hegoaldeko erretratu bat egiteko aukera ematen du.
Beste datu batzuk, ordea, ez dira asmatzeko horren errazak. Bizkaiak Hegoaldeko biztanleriarik handiena eduki arren (1.100.000 biztanle pasatxo), eta kostan badago ere, Gipuzkoak (717.000 biztanle) baino etxebizitza turistiko gutxiago ditu, absolutuki zein erlatiboki. Gipuzkoan 2.241 etxebizitza turistiko daude, erroldan agertzen diren bizileku guztien %0,7. Bizkaian, berriz, 2.025 (%0,4). Nafarroan, 1.071 daude (%0,4), eta, Araban daude gutxien: 332 (%0,2).
Nagusitasuna, batez ere Donostiari zor dio Gipuzkoak. Han 1.409 etxebizitza turistiko daude. Donostiako bizitoki guztien %1,6 horretarako erabiltzen dituzte. Bilbon %0,6 dira, 1.005 denera; Iruñean, 449 (%0,5), eta, Gasteizen, 152 (%0,1).
Baina ez da Donostia bakarrik. Iruñea eta Bilboren ondoren, Hondarribia da Hegoaldeko laugarren hiria, turistentzako alokairuei dagokienez. 197 etxebizitza turistiko daude han, eta dentsitatea Donostian baino are handiagoa da: %2,4. Horrez gain, Zarautz laugarren agertzen da zerrendan, Gasteizen ondoren: 148 etxebizitza turistiko (%1,3).
Arabako hiriburuan 152 dira turistentzako alokairurako jarritakoak (%0,2).
Zerrendan jarraitzen duten herriak kostaldekoak dira nagusiki: Getxo (119, %0,4), Bermeo (74, %0,9), Tutera (66, %0,4), Sopela (59, %1,0) eta Bakio (57, %1,9). Ondoren datoz Barakaldo (57, %01) eta Lekeitio (51, %1). Oriok (50, %2) berreskuratzen du berriz Gipuzkoaren nagusitasuna.
Herriz herriko bilaketa egin daiteke tresna honekin, eta irakurleak ordena ditzake irizpideen arabera. Kontuan hartu behar da berez, badirela are proportzio handiagoa duten herriak, esaterako Nafarroan, Orreaga (2, %10,5) eta Itzaltzu (3, %9,1); Gipuzkoan Baliarrain (2, %3,5), eta Bizkaian Gizaburuaga (3, %3,3). Baina oso herri txikiak direnez, alokairu turistikorako etxe baten gorabeherak asko aldatzen du proportzioa.
Aurtengo abuztuko datuak bildu ditu INEk, eta 2011. urteko etxebizitzen erroldarekin parekatu ditu. Turistentzako etxebizitzak alokatzeko plataformen datuak erabili dituzte ikertzaileek azterketa egiteko. INEk Interneten «aspaldi» lanean ari diren hiru plataforma aipatu ditu lanaren metodologia azaltzeko orduan, baina ez du zehaztu zeintzuk diren. Haien webetatik ateratako informazioarekin osatu dute etxebizitza turistikoen datu basea. Beraz, pentsa daiteke aurkeztutako datuak gutxieneko kopuruak direla, eta litekeena dela etxebizitza turistiko gehiago egotea merkatuan.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191343/teatro-giroko-musika.htm
|
Kultura
|
Teatro giroko musika
|
Ahotsenea gunean, Hatxek eta Peru Galbetek euren disko berriak aurkeztu dituzte zuzenean, besteak beste. Musikarekin agurtu dute Sormeneren lehen edizioa.
|
Teatro giroko musika. Ahotsenea gunean, Hatxek eta Peru Galbetek euren disko berriak aurkeztu dituzte zuzenean, besteak beste. Musikarekin agurtu dute Sormeneren lehen edizioa.
|
Bateriak ezartzen du erritmoa, trostan elkartzen zaio pianoa, eta haien gainetik ageri dira biolina eta ahotsa, arin, jauzika. Antzoki batean daude erosoen, hori da lekurik aproposena Hatxerentzat. Hatxe Idoia Hernandez da, baina Ilargi Agirre, Peru Galbete eta Jurdana Otxoa ere badira Hatxe. Panpin hautsien dantza diskoa atera dute aurten, eta atzo aurkeztu zuten Sormenen, Galdakaoko Torrezabal aretoan (Bizkaia), kontzertu labur batean.
Bereziak ziren formatua eta plaza, eta taldeak alde batera utzi zuen diskoa aurkezteko orain arte erabili duten modua: hura osatzen duten lau kantak etenik gabe jotzea, elkarren atzetik. Atzoko kontzertuan, berriz, euren proiektua aurkezteko aprobetxatu zituzten tarteak, eta, bide batez, txalo jotzeko aukera eman zieten entzuleei. Hernandezen hitzetan, «performatiboa» da haien proposamena. Agertokira igotzen dira arropa bereziak soinean, jantzi luzeak, beltzak eta granateak, botoi deigarriekin. Musikak ez ezik, horrek ere laguntzen du murgiltzen kabaret edo teatro giroan.
Esan liteke kantu instrumental batekin abiatu zutela kontzertua, nahiz eta Galbetek abestu egin zuen, harentzat instrumentu nagusia delako ahotsa, eta, hitzik esan gabe, gainontzeko tresnen melodiari lotzen zaiolako, modulatuz, bizitasuna moldatuz.
Haren ondoren, Baso kanta leuna, Galbeteren beraren hitzekin, eta, atzetik, Histeria, Galbeteren ahotsaren eta Otxoaren biolinaren arteko elkarrizketa inprobisatu batekin. Iaz, taldeak bideo bat sortu zuen kontu horrekin batera, Maria Elorza zinemagilearekin kolaboratuta, Azpeitiko Sorkuntza bekaren bidez. Hernandok berak jarri zion ahotsa hurrengo kantari, testu bat errezitatuz, antzerki kutsua nabarmenduz. «Munduko erdigunea izatetik mundu oso bat».
Ia sei minutuko kanta batekin bukatu zuten kontzertua, D(r)ama, ezti hasi eta lehertzera iritsiz, tristurari lekurik kentzeko asmorik gabe: «Bizi minak ukatu behar direla diote/ aldiz, poza, pozez, pozik/ konstante», esaten zuen Hernandezek idatzitako letrak.
Peru Galbete, hirukotean
Galbetek agertokian jarraitu zuen hurrengo kontzertuan ere, hark ere disko bat atera baitu aurten, bere kasa, Nor zara zu? izenekoa. Mukuru kolektiboko kideak dira bi taldeak, eta zigilu horretako bederatzigarren eta 11. erreferentziak dira haien diskoak. Galbetek azken urteetan sortutako kantak grabatu zituen, eta konfinamenduan jarri zituen Interneten. Orain, hirukote akustikoan ari da zuzenean jotzen, Idoia Arizaleta gitarristarekin eta Santi Etxeberria kontrabaxu jotzailearekin batera. Galbetek berak txarangoa eta ukelelea jotzen ditu, abesteaz gain.
Diskoa ia osorik eman zuten kontzertuan, segidan jo baitzituzten lehenengo lau kantak, Waio, Hitzen hitzak, Gezurtegiak eta Itzalak. Kantu soilekin osatu zuen diskoa, bakarka, konpainiarik gabe, eta zuzenean, beste bi kideren babesean, epeltasuna irabazi dute. Izan ere, Galbeteren musikak giro lasai eta intimoa sortzen du.
Ondasun eta Estralurtarra jo eta gero, estiloz aldatu, eta bertsio bat egin zuten. Luisa Sobral musikari portugaldarraren Só um beijo abestiarena, hain zuzen, Arizaletak eta Galbetek abestua. Eta, kontzertua amaitzeko, diskoko azken bi kantak: Airea haize eta Asmakizun bat. «Zein naiz?», galdetzen zien abestiak entzuleei: «Ezin nauzu entzun, eta ezin nauzu ikusi/ baina nire izena esatean, desagertzen naiz bat-batean».
Ahotsenearen Sormeneko plazan ere, kontzertu bat bukatzerako hasi zen hurrengoa, eta, bi talde horien ondoren, haien disko berriak aurkezten aritu ziren MG Banda, Hilotz, Raust! eta Ro musika taldeak. Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok Ezberdin bezain eder ipuina kontatu zuten hitzen eta musikaren bidez, eta Aiko taldeak dantzan agurtu zuten Sormeneren lehen edizioa, itxieren urte honetan ireki den plaza berria.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191344/lakuntza-ez-da-sinesgarria-eae-izatea-munduko-leku-bakarra-non-jendea-ez-den-kutsatzen-lanean-edo-lanerako-bidean.htm
|
Ekonomia
|
Lakuntza: «Ez da sinesgarria EAE izatea munduko leku bakarra non jendea ez den kutsatzen lanean edo lanerako bidean»
|
ELA sindikatuko idazkariaren ustez, Eusko Jarlaritzaren neurriak ez dira irizpide zientifikoen arabera hartzen, eta lidergo falta egotzi dio Urkullu lehendakariari.
|
Lakuntza: «Ez da sinesgarria EAE izatea munduko leku bakarra non jendea ez den kutsatzen lanean edo lanerako bidean». ELA sindikatuko idazkariaren ustez, Eusko Jarlaritzaren neurriak ez dira irizpide zientifikoen arabera hartzen, eta lidergo falta egotzi dio Urkullu lehendakariari.
|
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak zorrotz kritikatu ditu Labiren bileraren ondoren Eusko Jaurlaritzak mantendu dituen neurriak. Haren ustez, irizpide zientifikoak aintzat izan gabe hartu dituzte erabakiak, «ahalik eta gasturik txikiena egiteko» asmoz, eta Urkullu lehendakaria jo du haien erantzule nagusitzat: «Ez du bere gain hartzen pairatzen ari garen krisi sanitario, sozial eta ekonomikoak eskatzen duen lidergoa». Are gehiago, nabarmendu du COVID-19aren hirugarren olatuan hildakorik ez izatea izan beharko litzatekeela Jaurlaritzaren egungo lehentasuna, eta lortu ezean «erantzukizun politikoak» eskatu beharko liratekeela.
Lakuntzak eredu bat jarri du bere kritika ilustratzeko: «Europan erabaki zenean 14 eguneko intzidentzia metatuaren semaforo gorria 150 kasutan jartzea, hemengo gobernuak 500 kasutan ezarri zuen muga; eskandaluzko zenbakia da hori». Halako erabakiak komunitate zientifikoaren aurkakoak direla azpimarratu du, eta «arduragabekeria» dela neurriak arintzea 300 kasutik gora daudenean. «Honela, kutsatze kasuak gehitu egingo dira, baita ZIUetako pazienteak eta COVIDak eragindako heriotzak ere. Eguberriak ezin dira izan bide horretan aurrera egiteko argudioa», gaineratu du.
Lakuntzak, halaber, neurriek lan eremuan duten inpaktua nabarmendu du, eta salatu egin du lantokiak eta garraio publikoak ez direla ikertzen kutsatze eremu gisa: «Ez da sinesgarria EAE izatea munduko leku bakarra non jendea ez den kutsatzen lanean edo lanerako bidean». Erabakirik ez hartzeko estrategia bat ikusten du datuak ez analizatzearen atzean, eta, bide batez, ahalik eta gasturik txikien egiteko asmoa: «Ez da ezer egin lanik gabe geratu eta prestaziorik gabe gelditu diren langileak babesteko». Ostalaritza ere hartu hizpide, eta, bere iritziz, ostatuek irekitzeko baimena jaso badute, Jaurlaritzak negozioen «iraupenerako» beharrezkoa den dirua gastatu nahi ez duelako jaso dute.
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191346/urtarrilaren-26rako-grebara-deitu-dituzte-zaintzako-eta-gizarte-zerbitzuetako-langileak.htm
|
Gizartea
|
Urtarrilaren 26rako grebara deitu dituzte zaintzako eta gizarte zerbitzuetako langileak
|
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara, baina ELAk zehaztu duenez, «bakoitzak bere aldarrikapenekin».
|
Urtarrilaren 26rako grebara deitu dituzte zaintzako eta gizarte zerbitzuetako langileak. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara, baina ELAk zehaztu duenez, «bakoitzak bere aldarrikapenekin».
|
Berriz ere, grebara joko dute zaintzan, baita gizarte zerbitzuetan ere. Arabarako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileak grebara deitu dituzte ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek urtarrilaren 26rako. Gaur-gaurkoz, ez dute deialdi ofizialik egin, baina astelehenean dira zehaztasun gehiago ematekoak. ELAk BERRIAri esan dionez, egun berean, «baina bakoitzak bere aldarrikapenekin» egingo dute greba.
CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, hainbat langileri zuzendu diete grebarako deialdia: erresidentzia publikoetakoei eta pribatuetakoei, aniztasun funtzionala duten pertsonen egoitzetakoei, etxez etxeko laguntza ematen dutenei, etxeko langileei, esku hartze soziala egiten dutenei, aisia hezigarria egiten dutenei, animazio soziokulturala lanbide dutenei, telelaguntzan dihardutenei eta buruko gaitzak dituztenekin ari direnei.
CCOOk berretsi du lau sindikatuek deitu dutela grebara, baina bakoitzak bere aldetik erregistratuko dutela. CCOOk, esaterako, datorren astelehenean egiteko asmoa du, eta kontzentrazio bat ere egitekoak dira Zaintza eta gizarte zerbitzu publikoak indartu leloarekin. ELAk eta LABek BERRIAri adierazi diotenez, egun horretan emango dituzte grebari buruzko zehaztasun gehiago.
Halaber, ELAk gogorarazi du ez dela zaintzan egiten duten lehen greba izango: azaroaren 17rako ere deitu zituzten grebara. CCOOk ere nabarmendu du «askotan» eskatu dutela sektore horiek indartzeko, eta grebarako arrazoiak badaudela oraindik: «Deialdi honek erantzuten dio administrazioek eta enpresek funtsezko kolektibo hauei emandako erantzun eskasari».
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191347/euskal-gizartea-konturatu-behar-da-zer-dagoen-jokoan.htm
|
Politika
|
«Euskal gizartea konturatu behar da zer dagoen jokoan»
|
Bateragune auziko auzipetu Rafa Diez Usabiagari eginiko elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk igandean. Aurrerapena da hau.
|
«Euskal gizartea konturatu behar da zer dagoen jokoan». Bateragune auziko auzipetu Rafa Diez Usabiagari eginiko elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk igandean. Aurrerapena da hau.
|
Astelehenean jakin zen, Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz eginen duela Bateragune auzia. Auzipetuta dagoen Rafa Diez Usabiagarekin izan da gaur BERRIA, eta igandean argitaratuko du hari eginiko elkarrizketa. Gorenaren ebazpenaren ingurukoez eta egungo egoera politikoaz mintzatu da. Jarraian Diez Usabiagaren esan batzuk:
-«Gorenak mezu bat bidali nahi dio Europari, argi esanez Espainian haiek agintzen dutela, eta ez dutela nahi beste inork eskua sartzerik estatu gaietan».
-«Ezin izango dute guk duela hamar urte sustatu genuen aldaketa estrategikoa kolokan jarri, guk sustatu genuen aldaketa estrategikoa errealitate bihurtu delako. Hori da gure garaipena, eta haien ezina».
-«Gorenaren epaiaren azpian estatuaren kontraerreforma nahia dago: indar oso ahaltsuak daude hor, eta mehatxu bat dira guretzat, herri bezala».
-«Guk sostengatzen dugun gobernuak bi aukera ditu hurrengo urteetan: edo sartzen dira erregimenaren erreforma sakon batean -eta lurralde gatazkak eta eredua tartean jartzen da elementu klabe bezala, eskubide sozial eta demokratikoekin lotuta-; edo kontraerreforma etorriko da, eta kontraerreformak PSOE eta [Pedro] Sanchez irentsiko ditu».
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191348/izen-emate-epea-ireki-du-euskarabenturak.htm
|
Bizigiro
|
Izen emate epea ireki du EuskarAbenturak
|
2004an eta 2005ean jaiotako gazteek martxoaren 12ra arteko epea izango dute euren proiektuak aurkezteko.
|
Izen emate epea ireki du EuskarAbenturak. 2004an eta 2005ean jaiotako gazteek martxoaren 12ra arteko epea izango dute euren proiektuak aurkezteko.
|
Euskarabentura 2021. urtean itzuliko da, «osasun egoerak bermatuz gero». Hala iragarri dute gaur antolatzaileek, eta 2004an eta 2005ean jaiotako gazteek datorren urteko ekitaldian izen emateko epea ireki dute. Hala, martxoaren 12ra arteko epea izango dute euren proiektua eta aurkezpen bideoa bidaltzeko. Horiez gain, egin ez den 2020ko ediziorako aurkeztutako hautagaitzak ere kontuan hartuko dituzte.
Parte hartu nahi duten 16 eta 17 urteko gazteek minutu bateko aurkezpen bideo bat eta proiektu bat aurkeztu beharko dituzte, EuskarAbentura elkarteak eginiko proposamenen artean aukeratuz: Baserritik Sardexkara, gizakion elikaduraren kontsumo ereduak gure eta ingurumenaren osasunean duen eraginaren inguruko hausnarketa bideratzeko; Klik eta post, gure gizartean irudiari ematen zaion garrantziaren inguruan gogoetatzeko; eta Adina, jakintzaren iturri, edadeko pertsonen esperientzia haintzakotzat hartzea inoiz baino garrantzitsua delako. Horiei, baina, aurtengo ediziorako aurkeztu ziren lanak ere gehitu zaizkie. Modu horretan, «neska-mutil hauek egindako lana eta hasieratik erakutsitako jarrera aktiboa» baloratu nahi dituzte. Hala, jasotako lanak ebaluatu ostean, 120 egile hautatuko dituzte espedizioan parte hartzeko, «inolako tasarik ordaindu gabe».
COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, EuskarAbentura 2.0 edizio bat egin behar izan dute 2020. urtean. Ekimenaren ebaluazio positibo bat egin du Ane Pedruzo elkarteko kideak, baina datorren udara begira, «normaltasunetik gertuago dagoen esperientzia bat» eskaintzeko asmoa dutela azpimarratu du. Halere, nabarmendu du ezin dutela «%100ean ziurtatu» ohiko ibilbidea jarraituko duen hilabete inguruko espedizio bat egitea: «2021eko espedizioa unean-uneko osasun egoeraren eta indarrean dauden arauen arabera antolatuko da».
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191349/aitor-etxarte-hil-da-irunerriko-euskalgintzaren-erreferentea.htm
|
Gizartea
|
Aitor Etxarte hil da, Iruñerriko euskalgintzaren erreferentea
|
Iruñeko udal ikastolen sortzaileetako bat izan zen, eta Hegoalde ikastolako zuzendaria 41 urtez. Erretiroa hartu berri zegoen.
|
Aitor Etxarte hil da, Iruñerriko euskalgintzaren erreferentea. Iruñeko udal ikastolen sortzaileetako bat izan zen, eta Hegoalde ikastolako zuzendaria 41 urtez. Erretiroa hartu berri zegoen.
|
Aitor Etxarte euskaltzalea 63 urte zituela eraman du koronabirusak gaur, azken egunak ZIUn igaro ondoren. Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, 1956. urtean, ama hangoa zuelako, baina Iruñeari loturik bizi izan da beti, Merced kaleari, hain zuzen ere.
Filosofia eta Hezkuntza zientziak ikasketak egin zituen, Bartzelonan. Horiek amaitu, eta buru-belarri sartu zen Iruñeko udal ikastolen sorreran. Trantsizio betean sortu zen udal ikastola, eta 1978ko urtarrilaren 9an, lehen eskolak eman zizkien 145 haurri Gazteluko plazako lokal batean. Hasieratik izan zen Etxarte egitasmo haren bultzatzaile. Hiru urtez, ikastolak ez zuen toki egonkorrik eta hainbat aldiz aldatu zuten lekua, harik eta 1981ean, Arrosadia auzoan, Hegoaldeko egoitza topatu arte. «Urte haietan iragandako toki guztien artean Seminarioarekin dute oroitzapen onena ikasleek, nahiz eta toki desegokiena izan: Hotza pasatzen genuen, ez zegoen arbelik, ikasgelako ateak kristalak hautsita zituen, baina toki zoragarria zen. Frontoiak zituen eta txabolak egiteko edo ezkutatzeko belardi ugari», deskribatu zuen Etxartek Ze Berri aldizkarian ikastolen sorrerako 25. urteurrenean, 2002an.
41 urte egin zituen irakaskuntzan, irakasle eta Hegoalde ikastolako zuzendari. Ikasle ohiek nabarmendu izan dute irakasle izateko bokazioak bizi zuela eta sutsua zela. Irakaskuntza berritzeko ikerketan aritu zen, eta irakasleen irakasle. Iragan legealdian Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakari izan zen, 2015etik 2019ra arte, erretiroa hartu arte. Karguan, Berria-ri eskainitako elkarrizketan, eskola porrota murriztea, inbertsioak handitzea eta ikasleen arteko arrakalak erauztea jarri zuen erronka nagusien artean. Beretzat, arrakala sozialak gainditzeko gai ziren ikastetxeak ziren kalitatean hoberenak: «Jaiotzatik ezarritako determinismoa apurtzeko gaitasuna dutenak dira ikastetxerik onenak».
IIruñerrian, euskalgintzako erreferente bat izan da. Karrikiri Iruñerriko euskaldunen elkarteko sortzaileetako bat izan da. Urte luzez, Euskalerria irratiko kolaboratzaile izanik, entzuleek faltan botako dituzte haren ahotsa eta haren gogoeta zorrotzak. Pasarteok islatzen dute pentsalari fina zela. Azken iritzia urriaren 23an plazaratu zuen.
«Daukadan onena, dakidan gehiena, bizitako ia dena, berari zor», idatzi du Twitterren Hedoi semeak. Idazle, musikaria eta itzultzailea da.
Bien arteko harreman estuaren lekukotasuna eman zuen udan BERRIAk. Ahomentan elkarrizketa serietako baten protagonista izan ziren. Frankismoaren amaierako iraultzaren ametsak, hezkuntza, euskaldunen egoera Nafarroan eta mundua aldatzeko grinaz mintzatu zen pedagogoa. «Nafarroan Portugalen eredua izan dugu», esan zuen, besteak beste. «Egin dira aldaketa batzuk, baina puntu nagusiak ez dira zalantzan jarri».
|
2020-12-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/191350/garaipena-lau-partidaren-ondoren.htm
|
Kirola
|
Garaipena, lau partidaren ondoren
|
Athleticek azkeneko bederatzi minutuetan sarturiko bi golekin menderatu du Huesca. Kodro, penaltiz, eta Unai Nuñez izan dira golegileak.
|
Garaipena, lau partidaren ondoren. Athleticek azkeneko bederatzi minutuetan sarturiko bi golekin menderatu du Huesca. Kodro, penaltiz, eta Unai Nuñez izan dira golegileak.
|
Bukatu zaio lehortea Athletici. Ura aurkitu du gaur gauean San Mamesen. Urrea, zehatzago eta nabarmenago esanda. Izan ere, Huescari irabazteko ez du gauza handirik egin. Baina ondo aritu ez eta irabazteak berdin balio du, eta lau partida garaipenik lortu gabe egon ondoren, gozotasuna itzuli da talde zuri-gorrira.
Azken bederatzi minutuetan eskuratu ditu hiru puntuak Gaizka Garitanoren taldeak. Aurreneko gola Kenan Kodrok egin du, 86. minutuan eta penaltiz. Aurrelariari berari egin dio area barruko falta Pulidok, eta ez du hutsik egin jaurtiketan. Urtebete eta egun bat zeramatzan golik sartu gabe partida ofizial batean Kodrok. Bigarrena Unai Nuñezek egin du, 91. minutuan. Korner batean, buruz, bakar-bakarrik egin du errematea area txikian.
Aurretik, lehen zatian, kanpotarrak hobeto moldatu dira. Bigarrenaren lehen erdian hartu du aginte makila etxeko taldeak, baina beste askotan bezala, aurkariari min handirik egiteko abileziarik gabe. Hori gutxi ez, eta gainera, Huescak aurrera egin du bigarren zatiko bigarren erdian, eta erraz antzean heldu da Unai Simonen area ingurura. Baina hortik gora ez du ezertan asmatu. Athleticek bai azkenera, eta hor erabaki da gaurko partida.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191379/mendeurreneko-kapitaina-izateak-harro-sentiarazi-nau.htm
|
Kirola
|
«Mendeurreneko kapitaina izateak harro sentiarazi nau»
|
Klubaren mendeurrena ezin izan dute nahi bezala ospatu gorritxoek, eta pena hori betirako geratu zaio kapitainari. Zaleen babesa berriz sentitzeko irrikan dira, taldeak Sadarren falta duelako.
|
«Mendeurreneko kapitaina izateak harro sentiarazi nau». Klubaren mendeurrena ezin izan dute nahi bezala ospatu gorritxoek, eta pena hori betirako geratu zaio kapitainari. Zaleen babesa berriz sentitzeko irrikan dira, taldeak Sadarren falta duelako.
|
Oier Sanjurjok (Lizarra, 1986) erraz gogoratuko du 2020. urtea. Kirol arloan urte «polita» izan da Osasunako kapitainarentzat eta klubarentzat, eta 2021a are hobea izatea nahi du: «Lehenengo mailan jarraitzea, pandemia amaitzea eta zaleak harmailetara itzultzea: hiru gauza horiek gertatuko dira 2021ean». Taldeari kostatzen ari zaion arren aurreko denboraldiko maila ematea, Sanjurjok dio ez dutela aitzakiarik jarri nahi, eta gauzak aldatzeko lanean ari direla.
Amaitzear den urteak denetarik izan du. Koronabirusak eragindako pandemia, bereziki, baina baita Osasunaren mendeurrena ere, eta zure 300. partida elastiko gorritxoarekin. Gogoratzeko urte erraza izango da 2020a.
Ezaugarri mordoa duen urtea da, ezta? Pandemia alde batera utzita, kirol arloan uste dut urte polita izan dela Osasunarentzat. Izan ere, Lehenengo Mailara bueltatu ostean, 10. postuan amaitu genuen denboraldia, eta denboraldi berri honetan ere horretarako ari gara lanean. Gainera, urriaren 24an mendeurrena ospatu genuen, eta zelai berria ere aurki izango dugu prest. Ea urte berriarekin batera zaleak harmailetara bueltatzen diren.
Urteko momentu bat aukeratzeko eskatuz gero, zein izango litzateke?
Sinbolikoak izan daitezkeen batzuk badaude: San Mamesen nik egindako golarekin lortutako garaipena oso berezia izan zen Osasunaren zaleentzat; Camp Noun lortutako garaipena ere nabarmentzekoa da, Osasunak gutxitan lortu duelako Bartzelonan irabaztea; baina bereziki, urriaren 24an, mendeurrenaren egunean Athleticen aurka jokatutako partida aipatuko nuke. Garaipenarekin ospatu genuen mendeurrena.
Askotan esaten da futbolariak burbuila batean bizi direla. Orain, Ligako protokolo zorrotza betetzera behartuta zaudetenez, badirudi sentsazio hori are handiagoa dela.
Itxialdi antzeko batean bizi garela esan daiteke. Taxoaren ez dago klubekoa ez den ia inor, eta Sadarren ere zalerik gabe jokatzen dugu. Apur bat bakarrik sentitzen gara. Hala ere, esan nahi nuke futbolaria ez dela gizartetik at bizi den norbanako bat. Uste dut gero eta kontzienteago garela gure inguruan gertatzen denaz: badakigu kalean zer gertatzen den. Denok dugu familia edo lagun kuadrilla.
Duela hamazazpi urte iritsi zinen Taxoarera, eta 34 urte bete dituzu. Kalkuluak egitea erraza da: bizitza erdia daramazu Osasunan.
Ez da marka makala, ez. Lizarrako ikastolako taldean hasi nintzen, eta Estella eta Izarra taldeetan ibili ostean iritsi nintzen Taxoarera. Garai hartan nork esango zidan gutxienez hamazazpi urte egin behar nituela Osasunan. Horrelakorik ez nuen sekula pentsatu. Bidea ez da erraza izan, eta ez da erraza izaten ari, baina zailtasun horregatik are gehiago disfrutatzen dela uste dut. Ibilbideari zukua atera diot.
300 partidako langa gainditu duzu aurten lehen taldearekin.
Partida asko dira, garai eta egoera ezberdinetan bildutakoak. Pertsonalki, kolektiboki, instituzionalki eta lesioak direla-eta, oso garai ezberdinak bizitzea egokitu zait klub beraren barruan. Oso esperientzia aberasgarriak izan dira horiek guztiak.
Koronabirusa dela-eta, mendeurrena nahiko tristea izan dela esan daiteke. Pena da klubarentzat hain urte seinalatu batean hau gertatu izana?
Egoera honek ospakizuna ilundu du. Mendeurrena zaleena da, eta ezin izan dugu haiekin behar bezala ospatu. Sekulako zortea daukagu jokalariok, mendeurreneko argazkian agertuko garelako; baina argi dugu kluba 100 urtetara iritsi bada, bertatik igaro diren zale, jokalari, entrenatzaile eta langile guztiengatik izan dela. Ospakizun hau jendearena da, zalantzarik gabe.
Mendeurreneko kapitaina zara. Hain berezia da besokoa eramatea?
Oso berezia da, eta erantzukizun handi baten gisa ulertzen dut nik: gogo handiz eramaten dudan erantzukizuna da. Klubaren mendeurreneko kapitaina izateak harro sentiarazten nau.
2019-2020ko denboraldia sekulakoa izan zen, baina denboraldi berriaren hasieran gehiago kostatzen ari zaio taldeari.
Ez dut aitzakiarik jarri nahi. Urte berezia izan bada ere, jokalari bakoitzak barrura begiratu behar du, eta konturatu behar da gehiago egiteko ahalmena duela. Hobetzeko lanean gabiltza, indarrak batuz, baikortasunetik berriro ere sentsazio eta irudi ona berreskuratzeko ahaleginetan. Lesioek ere eragina izan dute, hain egutegi estu batean garrantzitsua delako ahalik eta jokalari gehien eskuragarri izatea.
Zalerik ez dago harmailetan, baina agerikoa da zelai guztiek ez dutela modu berean bultzatzen.
Ezin dugu ezkutatu zaleen babesa eta berotasuna behar ditugula. Ez dut aitzakiarik erabili nahi, liga berrabiarazi ostean zalerik gabe emaitza txukunak lortu genituelako Sadarren.
Zer eskatu diozu urte berriari? Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak denboraldi hasieran esan zuen sinatuko lukeela 17. postuan amaitu eta salbazioa lortzea.
Ezin gara gure bidetik aldendu. Oso argi izan behar dugu gure helburua Lehenengo Mailari eustea dela, proiektua egonkortzeko ezinbestekoa delako bigarren urtez jarraian maila nagusian egotea. Horrekin batera, pandemia amaitu eta zaleak harmailetara bueltatzea. Hiru gauza horiek gertatuko dira 2021ean.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191380/aebek-moderna-laborategiaren-txertoa-erabiltzea-baimendu-dute.htm
|
Gizartea
|
AEBek Moderna laborategiaren txertoa erabiltzea baimendu dute
|
FDA Medikamentuen eta Elikagaien erakundeak txertoa erabiltzeko berehalako baimena eman du. Herrialdean onartzen duten bigarrena da, joan den astean baimendu baitzuten Pfizerrena erabiltzea.
|
AEBek Moderna laborategiaren txertoa erabiltzea baimendu dute. FDA Medikamentuen eta Elikagaien erakundeak txertoa erabiltzeko berehalako baimena eman du. Herrialdean onartzen duten bigarrena da, joan den astean baimendu baitzuten Pfizerrena erabiltzea.
|
Jada bi laborategiren txertoak erabil daitezke Ameriketako Estatu Batuetan. FDA Medikamentuen eta Elikagaien AEBetako erakundeak joan den astean eman zuen baimena Pfizerren txertoa erabiltzeko, eta gauza bera egin du gaur Modernaren txertoarekin. Pfizerren txertoa erabiltzen hasiak dira jada.
Stephen Hahn FDAren ordezkariaren arabera, beste pauso garrantzitsu bat da pandemiaren aurkako borrokan. Pozik agertu da horren epe laburrean bi txerto onartu dituztelako, horrek «azterketa zientifikoaren prozesu garden eta irekian eraginik izan gabe».
Donald Trumpek eta Joe Bidenek, AEBetako presidenteak eta datorren presidenteeak, poza agertu dute albisteagatik. Bidenek astelehenean hartuko du txertoa ekitaldi publiko batean, bere emaztearekin batera. Ez da hori egiten duen AEBetako lehen agintaria, herrialdeko beste hainbat politikarik gauza bera egin baitzuten atzo; besteak beste, Mike Pence presidenteordeak eta Nancy Peluso Ordezkarien Ganberako buruak.
AEBetako Gobernuak, gainera, jakinarazi du txertoa hartzearen garrantziaz kontziantzeko kanpaina egingo duela herrialde osoan zehar.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191382/hilda-aurkitu-dute-joan-den-astean-durangon-desagertu-zen-gizona.htm
|
Gizartea
|
Hilda aurkitu dute joan den astean Durangon desagertu zen gizona
|
Iurretako (Bizkaia) auzo batean aurkitu du gorpua bolondres talde batek. Ertzaintza abenduaren 12tik zebilen 87 urteko gizonaren bila.
|
Hilda aurkitu dute joan den astean Durangon desagertu zen gizona. Iurretako (Bizkaia) auzo batean aurkitu du gorpua bolondres talde batek. Ertzaintza abenduaren 12tik zebilen 87 urteko gizonaren bila.
|
Joan den larunbat gauean 87 urteko gizon bat desagertu zen Durangon (Bizkaia), eta gaur aurkitu dute haren gorpua. Iurretako (Bizkaia) San Markos auzoko basogune batean aurkitu du bolondres talde batek, SOS Deiakek jakinarazi duenez. Ertzaintzak aste osoa eman du bilaketa lanetan.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191384/522-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
522 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
|
Egindako proben positiboen tasak behera egin du, eta %3,45ekoa da. Bizkaian eta Nafarroan positiboak igo egin dira, eta Araban eta Gipuzkoan, jaitsi. Nafarroan sei pertsona hil dira.
|
522 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Egindako proben positiboen tasak behera egin du, eta %3,45ekoa da. Bizkaian eta Nafarroan positiboak igo egin dira, eta Araban eta Gipuzkoan, jaitsi. Nafarroan sei pertsona hil dira.
|
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskainitako datuen arabera, 15.138 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 522 pertsonak eman zuten positibo, herenegun baino zazpi gutxiagok, hain zuzen. Gainera, egindako proba guztien ehunekoa ere jaitsi egin da. OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean edukitzeko muga, eta azken egunetan kopuru horretatik behera mantendu da ehunekoa. Zehazki, egindako proba guztien %3,45k eman zuen positibo atzo.
Bizkaian eta Nafarroan egin dute positiboek gora azken orduetan. Hain justu, Bizkaian 211 positibo atzeman dituzte, herenegun baino hemezortzi gehiago, eta Nafarroan, berriz, 99, ostegunean baino 35 gehiago. Hegoaldeko gainontzeko bi lurraldeetan behera egin dute datuek. Araban 71 positibo erregistratu zituzten atzo, herenegun baino zazpi gutxiago, eta Gipuzkoan 138, aurreko egunean baino 53 gutxiago. Hala ere, herrietako egoeraren berri astelehenean emango dute.
Jaurlaritzak ospitaleetako datuak ere eskaini ditu, era laburrean bada ere, eta jakinarazi du azken orduetan beste 47 pertsona ospitaleratu dituztela erietxeetako solairuetan. Horrez gain, erantsi du, gaur-gaurkoz, ehun pertsona daudela ZIU zaintza intentsiboetako unitatean. Nafarroan, egun, 134 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietatik hemezortzi ZIUetan. Are, heriotzen berri ere eman du Osasunbideak. 64 eta 93 urte arteko lau pertsona hil ziren atzo, eta gainera, jakinarazi dute aurreko egunetan beste bi pertsona ere hil direla: 95 urteko gizonezko eta eta 76 urteko emakumezko bat.
Zahar etxeetan ere hildakoak
Zahar etxeetako egoerari erreparatzea ere ezinbestekoa da. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, esate baterako, beste bi egoiliar hil dira lurraldeko horretako egoitzetan, eta beraz, dagoeneko 117 adineko pertsona hil dira Bizkaiko erresidentzietan bigarren olatuan zehar. Horrez gain, egun, 201 egoiliarrek dute koronabirusa.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191385/nieblaren-heriotza-homizidioa-izan-zela-ebatzi-du-zinpeko-epaimahaiak.htm
|
Gizartea
|
Nieblaren heriotza homizidioa izan zela ebatzi du zinpeko epaimahaiak
|
«Genero arrazoiak» astungarritzat hartu ditu. Gutxienez hamabi urtekoa izango da magistratuak egileari ezarriko dion kartzela zigorra, eta gehienez hamabostekoa.
|
Nieblaren heriotza homizidioa izan zela ebatzi du zinpeko epaimahaiak. «Genero arrazoiak» astungarritzat hartu ditu. Gutxienez hamabi urtekoa izango da magistratuak egileari ezarriko dion kartzela zigorra, eta gehienez hamabostekoa.
|
Asier Niebla Urnietako (Gipuzkoa) gaztearen heriotza epaitzeaz arduratu den zinpeko epaimahaiak deliberatu du 2018ko abuztuaren 12ko goizaldean Donostiako Parte Zaharreko Perujuantxo kalean gertatutakoa homizidio bat izan zela. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak atzo 23:00ak inguruan eman zuen ebazpenaren berri, eta jakinarazi «genero arrazoiak» astungarri gisa kontsideratu dituela epaimahaiak. Epaian ez dago aringarririk. Akusatuari gutxieneko kartzela zigorra, hamabi urtekoa, jartzeko eskatu dute fiskaltzak eta defentsak. Akusazioek hamabost urteko zigorra eskatu dute. Maria Jose Barbarin magistratuak erabakiko du espetxe zigorra zenbat urtekoa izango den.
2018ko urriaren 11n hil zen Niebla, bi hilabetez koman egon ostean. Bi hilabete lehenago, andre batekin hizketan ari zela, gizonezko batek kolpe bat eman zion buruan eta, erori ostean, konorterik gabe gelditu zen. Erasotzailearen bikotekide ohia zen emakumea. Akusatuak epaiketan deklaratu du bikotekide ohia Nieblarekin ikusi eta «inpotentziagatik» jo zuela.
Duela hamar egun hasi zen epaiketa, eta sei saio izan ditu. Fiskaltzak homizidioaren tesia defendatzen zuen. Akusatzaileentzat, hau da, Nieblaren senideentzat eta Urnietako Udalarentzat, hilketa delitutzat hartu behar da gertatutakoa, eta, hasieran, hogei urteko kartzela zigorra eskatzen zuen. Erasotzailearen defentsarentzat, berriz, «lesio» delitua egotzi behar zitzaion.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191386/hiru-greba-egunekin-erantzungo-diote-aernnovan-82-kaleratzeei.htm
|
Ekonomia
|
Hiru greba egunekin erantzungo diote Aernnovan 82 kaleratzeei
|
Batzordeak iragarri du prest dagoela enplegu erregulazioaren aurkako helegite bat aurkezteko. Jaurlaritzaren aurrean batuko dira astelehenean, erakundeen laguntza eskatzeko
|
Hiru greba egunekin erantzungo diote Aernnovan 82 kaleratzeei. Batzordeak iragarri du prest dagoela enplegu erregulazioaren aurkako helegite bat aurkezteko. Jaurlaritzaren aurrean batuko dira astelehenean, erakundeen laguntza eskatzeko
|
Aernnovako langileek ez dute amore eman nahi. Berantevillako lantegian (Araba) 82 kaleratze eragozteko borrokan jarraituko dute, kaleratze horiek ezarriko dituen erregulazio espedienteak aurrera egin duen arren. Hiru greba egun deitu dituzte, astelehenetik asteazkenera, eta iragarri dute erregulazioaren aurkako auzibidea hasiko dutela, baldin eta enpresak ez badu atzera egiten. «Ez badigute beste aukerarik ematen eta kaleratzeak ez badituzte bertan behera uzten, kalean ez ezik, auzitegietan ikusiko gaituzte», iragarri zuen Juan Carlos Gomez enpresa batzordeko buruak. Aldaketarik ez badago, otsailaren 1ean hasiko dira kaleratzeak.
Aernnovako langileak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan bildu dira gaur goizean, erregulazio espedientea negoziatzeko epearen amaieraren biharamunean. Negoziazio prozesuan esandakoa berretsi dute: kaleratzeak ez direla beharrezkoak, aeronautikaren krisia aldi baterakoa delako eta ez egiturazkoa. Oraingo egoera zailari lantalde osoa aldi baterako erregulazio batean sartuta erantzuteko proposatu dute langileen ordezkariek, baina enpresak eskaera horri entzungor egin diola salatu dute. Aernnovan hainbatetan egon dira egoera horretan, eta langileek badakite nola kudeatu.
Batzordearen azken eskaintza aurreraturiko erretiroak egin ahal izateko aukera zabal bat izan zen, aldi baterako erregulazioarekin uztartuta. Berantevillan 450 langile daude, denak finkoak, eta, eskaintza horren irizpideen arabera, hurrengo lau urteetan ehun inguruk utziko lukete enpresa erretiroa hartuta. Baina zuzendaritzak horri ere ezezkoa eman zion ostiralean, eta hor amaitu zen negoziazioa akordio bidez bukatzeko bidea.
Negoziazioan izan den aldaketa nagusia da enpresak 101etik 82ra txikitu dituela kaleratzeak. Lan taldea txikitzeko argudioa da 2021ean ohiko duenaren erdia fakturatuko duela.
Iragarpen ezkorregiak
Sindikatuen ustez, iragarpen horiek ezkorregiak dira. Behin baino gehiagotan ziurtatu dute enpresaren osasun ekonomikoa ona dela, eta kaleratzeak ez direla justifikatuak. Besteak beste, 139 milioi euro banatu zituen dibidendutan 2017an, eta aurten 490 milioi euroko mailegu bat eskatu du, eta horietatik 100 irabaziak banatzera bideratu ditu. Batzordeak, halaber, nabarmendu du enpresak diru publiko ugari jaso duela azken urteetan. Horregatik, erakundeen esku hartzea eskatuko dute berriro ere etzi, Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.
2015ean antzeko egoera bat izan zen Aernnovan. Orduan 130 langileko erregulazioa egiten saiatu zen, baina, azkenean, atzera bota zuen. Lanpostu galtze hori, dena den, tantaka egin da, orduan 570 langile baitziren Berantevillan. Tarte horretan lan karga ugari bidali du Mexikon eta Brasilen dituen plantetara.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191387/uxue-barkos-izendatu-dute-geroa-sozialberdeen-idazkari-nagusi.htm
|
Politika
|
Uxue Barkos izendatu dute Geroa Sozialberdeen idazkari nagusi
|
Koldo Martinez, Ana Ollo, Isabel Aranburu, Fernando Dominguez eta Itziar Gomez izanen dira batzorde exekutiboan, besteak beste
|
Uxue Barkos izendatu dute Geroa Sozialberdeen idazkari nagusi. Koldo Martinez, Ana Ollo, Isabel Aranburu, Fernando Dominguez eta Itziar Gomez izanen dira batzorde exekutiboan, besteak beste
|
Geroa Sozialberdeak alderdiak badu idazkari nagusia: Uxue Barkos Berruezo. Geroa Baiko eledun eta Nafarroako lehendakari izandakoa aukeratu dute alderdi berriko buru izateko, gaur Iruñean eginiko biltzar eratzailean.
Idazkari nagusiaz gain, alderdiaren antolakuntza, oinarri politikoak eta Batzorde Exekutiboa onartzeko ere balio izan du gaurko bilkurak. Batzordeko zerrenda osatzen dute Geroa Baiko zenbait ordezkari politikok (udaletan nahiz parlamentuan aritutakoak), eta baita aurreko agintaldian Nafarroako Gobernuko kontseilari idenpendente izandako batzuek ere. Honakoa da zerrenda osoa: Koldo Martinez, Ana Ollo, Jose Mari Aierdi, Gorka Azpiroz, Jon Gondan, Pablo Azkona, Jabi Arakama, Itziar Gomez, Isabel Aranburu, Ana Ansa, Guillermo Ezkieta, Fernando Dominguez eta Esther Cremaes. Biltzarrean parte hartu dutenen %98,9k babestu dute zerrenda, eta %1ek boto zuria eman dute.
Ezkerrera lerratuak
Idazkari nagusi izendatua izan osteko hitzartzean, Barkosek eskerrak eman dizkie Geroa Sozialberdeen sorreran parte hartu duten guztiei, eta alderdi berriaren ildo politikoak aletu ditu. Bi ardatz nagusi azpimarratu ditu: gizarte politikak eta ingurumenaren gaineko kezka. «Pertsonak nahi ditugu erdigunean, jasangarritasunaren eta ingurumenaren aldeko bidean».
Izan ere, Barkosen esanetan, Geroa Sozialberdeak «ezkerreko posizio politikoetan» kokatuko dira: «Gurea ez da edozein ezker, amore ematen ez duen ezkerra baizik. Ezker sendo eta gaitasun handikoa». Asmo aurrerakoi horien artean kokatu du Barkosek «egungo sistema berrabiaraztea» eta indarrean diren politika ekonomikoak aldatzea, «eredua agortua dagoelako».
Politika «berdeei» dagokionez, berriz, «jasangarritasuna» eta «ekonomia zirkularrean oinarritutako ekoizpen eredu berri bat» aldarrikatu ditu parlamentariak: «Oreka jarri behar dugu desarrollismoaren aurrean; eta gertuko ekonomia sustatu». Aitortu du alderdi berriak asko zor diola «mugimendu ekologistak urteetan urratutako bideari», eta gaineratu du arlo soziala eta berdea ez direla inoren jabetzakoak: «Geroaren etxea zabalik dago ekarpena egin nahi duen ororentzat».
Nafarroaren burujabetzaren alde ere hitz egin du Barkosek —«Nafarroa subjektu politikoa da eta eskubidea du bere etorkizuna erabakitzeko»—, eta baita pluraltasun sozial eta linguistikoaren alde ere. Zehazki, euskara babesteko eta sustatzeko deia egin du.
Bere hitzartzearen bukaeran, alderdiaren izaera europeista aldarrikatu du lehendakari ohiak, «aintzat hartuta Europak dituen argi-itzal guztiak». «Pandemia sufritu dutenekin solidarioa den Europa hori» nahi duela azpimarratu du Barkosek, «baina ez muga gizagabeek eta hildakoz beteriko kostaldeek eragiten duten lotsaizuna».
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191388/ehunka-lagun-itp-castingseko-kaleratzeen-aurkako-manifestazioan.htm
|
Ekonomia
|
Ehunka lagun, ITP Castingseko kaleratzeen aurkako manifestazioan
|
Sestao eta Barakaldo arteko bidea egin dute, eta agindu dute ez dutela kaleratze bakar bat onartuko.
|
Ehunka lagun, ITP Castingseko kaleratzeen aurkako manifestazioan. Sestao eta Barakaldo arteko bidea egin dute, eta agindu dute ez dutela kaleratze bakar bat onartuko.
|
Ehunka lagunek egin dute gaur goizean Sestaoko Kasko plazaren eta Barakaldoko Herriko Plazaren arteko ibilbidea, ITP Castings enpresan (lehen PCB) iragarritako kaleratzeak salatzeko.
Hasiera batean, 505 langileetatik 136 bota nahi zituen ITPk, aeronautikaren eskariaren amiltzea argudiatuta, baina azken aste honetako bilera batean kaleratzeak 88ra murriztea eta hamar langileri erretiro aurreratua ematea proposatu du zuzendaritzak.
Kaleratze bakar bat ez dutela onartuko erantzun dute sindikatuek, eta ITPk baduela nahiko gihar krisiari aurre egiteko hain neurri dramatikoak hartu gabe.
Hilaren 24ean amaituko da enpresako zuzendaritzak aurkeztutako erregulazio espedientea negoziatzeko epea. Azken asteko negoziazioetatik askorik ez dutela espero azaldu dute langileek, manifestazioaren amaieran irakurritako agiri batean. Edonola ere, negoziazioa amaitzen denean ere borrokan jarraituko dutela agindu dute. «Ez dugu onartuko erregulazioak eragindako familien suntsiketa». Esan dute «ahal duten lekuan» borrokatuko direla kaleratze guztiei aurre egiteko, eta Ezkerraldeko herritarren babesa eskertu dute.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191389/eibarrek-irabazi-egin-du-eta-realak-eta-athleticek-berdindu.htm
|
Kirola
|
Eibarrek irabazi egin du, eta Realak eta Athleticek berdindu
|
Eibartarrek 2-0 hartu dute mendean Santa Teresa; txuri-urdinek bina egin dute Valentziarekin, eta zuri-gorriek hutsean Rayo Vallecanorekin.
|
Eibarrek irabazi egin du, eta Realak eta Athleticek berdindu. Eibartarrek 2-0 hartu dute mendean Santa Teresa; txuri-urdinek bina egin dute Valentziarekin, eta zuri-gorriek hutsean Rayo Vallecanorekin.
|
Irabazita, Eibarrek eten egin du bolada txarra, hiru jardunaldi baitzeramatzan garaipena lortu gabe. Horri esker, beste aurrerapauso bat eman du helburu nagusia lortzeko bidean: mailari eustea. Hamargarren da, jaitsieratik zazpi puntura. Thembi izan da partidako protagonista: lehen gola sartu du 20. minutuan, eta haren jaurtiketa bat bere atean sartu du Parralejok, 71. minutuan. Oso partida ona jokatu dute eibartarrek, eta merezita irabazi.
Athleticek, ordea, burua altxatu ezinik jarraituko du. Jada zazpi jardunaldi daramatza irabazi gabe. Inoiz ez zuen halako bolada txarra kateatu. Gaur ez da gai izan arerio askoz apalago bati irabazteko. Nagusi, nagusi izan da, hasi eta buka, baita makina bat aukera sortu ere, baina ez da kapaz izan nagusitasun hori gol bat sartuta indartzeko. Larquek zuri-gorrien ahalegin guztiak zapuztu ditu. Kezkagarria da taldearen egoera. Sailkapeneko erdiko postuetan katigatuta dago, aurrera egin ezinik.
Realak ere puntu batekin konformatu behar izan du, baina oso bestelakoa da txuri-urdinen egoera, sailkapenaren goikaldean baitaude, bosgarren postuan. Gainera, gaur gai izan da irabazten hasi, eta galtzen joan ondoren, berdintzeko. Franssik sartu du lehen gola, seigarren minutuan; Bea Beltran Realeko jokalari ohiak sartu ditu hurrengo biak, 21. eta 60. minutuetan, bigarrena penaltiz; eta 11 metrotatik berdindu du Nahikarik 78. minutuan.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191390/altuna-nagusitasunez-finalera.htm
|
Kirola
|
Altuna, nagusitasunez finalera
|
Amezketakoak partida oso serioa jokatuta irabazi dio Leitzakoari, eta bosgarren aldiz jarraian ariko da lau eta erdikoaren finalean. Inork ez du lortu halakorik.
|
Altuna, nagusitasunez finalera. Amezketakoak partida oso serioa jokatuta irabazi dio Leitzakoari, eta bosgarren aldiz jarraian ariko da lau eta erdikoaren finalean. Inork ez du lortu halakorik.
|
Ez dago gaitzik onik ez dakarrenik. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, erabat estutu da pilota jarduna. Etenik gabe ari dira jokatzen txapelketa guztiak, eta horrek aukera ematen du porrotak ohi baino lehenago ahaztu, eta aurrera begira jartzeko. Horixe egin du Jokin Altunak: lau eta erdikoan buru-belarri jardunda ari da sendatzen banakako finalean Erik Jakaren kontra galtzeak eragindako zauria. Sufritzen jakiten ari da, eta behar denean kolpea ematen. Horri esker, banakako txapela gabe geratu eta hiru aste eskasera beste final baterako sailkatu da; bosgarrena du jarraian lau eta erdikoan. Lorpen itzela da hori. Inork ez du egin halakorik. Aurreko lauetatik bakarra irabazi du, eta hiru galdu. Bolada txar hori aldatzen eta bigarren txapela irabazten saiatuko da datorren igandean, Bilbon. Joseba Ezkurdia edo Jaka izango du aurkari. Bi pilotariok gaur jokatuko dute Eibarren (Gipuzkoa), 18:00ak inguruan (ETB1).
Oinatz Bengoetxea kanporatuta ariko da Altuna III.a txapela irabazteko lehian. 22-12 hartu du mendean gaur, Bilbon. Argigarria da emaitza, amezketarraren nagusitasunaren isla. Oso partida serioa jokatu du, gorabeherarik gabekoa. Bengoetxea VI.a, ordea, bere estilo ausartari leial izan da beste behin. Arriskatu egin du, eta asmatu, batez ere hasieran, fresko zegoenean, baina lehiak aurrera egin eta tanto biziak bata bestearen atzetik jokatu ahala, hauspoa galduz joan da, eta hutsak egiten hasi: 11 egin ditu guztira; asko. Eta Altuna III.ak bikain aprobetxatu ditu.
3-7tik 20-9ra
Serio, oso serio aritu baita Aspekoa, hasi eta buka. «Oso kontziente nintzen partida oso zaila izango zela. Horregatik irabazi dut», aitortu du neurketa bukaeran. Danel Elezkanoren aurka ez bezala, ondo ekin dio partidari: 3-0. Baina kanpora bidali du pilota bat, eta Bengoetxea VI.ak hartu du sakea. Pilota erabili gabe zegoela baliatuta, min egin egiten hasi da. Ausart jokatu du, arriskatuz, beti bezala, eta konturatu orduko zazpi tanto egin ditu jarraian: 3-7. Baina finalerdietan bezala, Altuna III.ak hotz izan du burua, eta sakearekin asmatuz eta neurketaren aginte makila sendo hartuz buelta eman dio emaitzari. Nola, gainera, 17-2ko partziala lortuta (20-9). Kito. Akabo partida.
«Azken hiru asteak oso aberatsak izan dira. Gaur, une oro sinetsi dut neure aukeratan», esan du Altuna III.ak. Bengoetxea VI.ak, berriz, aurkariaren nagusitasuna onartu du.
Lehen Mailako finala bihar geratuko da zehaztuta. Promozio Mailakoa, berriz, atzo gauean geratu zen zehaztuta: Aitor Elordik eta Julen Egigurenek jokatuko dute, datorren larubatean, Tolosan (Gipuzkoa). Elordik 22-13 irabazi zion Javier Zabalari finalerdietan, eta Egiguren V.ak, 22-15 Dario Gomezi.
Bestalde, Jon Mariezkurrenak Asperekin jokatuko du binakakoa. Baikoko pilotari ohiak eta Aspek bost hilabeterako kontratua adostu dute, eta gero, enpresak beste eskaintza bat egingo dio.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191391/realak-galdu-egin-du-levanteren-zelaian-arerioek-markagailua-iraulita.htm
|
Kirola
|
Realak galdu egin du Levanteren zelaian, arerioek markagailua iraulita
|
Txuri-urdinak aurretik jarri dira markagailuan, baina Levanteren bi golek esku hutsik utzi dute. Alexander Isakek faltaz lehendabiziko gola egin du.
|
Realak galdu egin du Levanteren zelaian, arerioek markagailua iraulita. Txuri-urdinak aurretik jarri dira markagailuan, baina Levanteren bi golek esku hutsik utzi dute. Alexander Isakek faltaz lehendabiziko gola egin du.
|
Futbolak baditu idatzi gabeko zenbait lege, eta horietako bat da ate aurrean barkatuz gero garesti ordaintzen dela kamustasun hori. Horixe gertatu zaio gaur Realari; donostiarrak nagusi izan dira lehendabiziko zatian, nahieran menderatu dute Levante, baina atearen aurrean ez dira behar bezain eraginkor aritu. Levantek bere momentuak probestu ditu, eta Realak ez. Hiru puntuak eskuratu dituzte etxekoek, eta esku hutsik itzuliko dira txuri-urdinek. Hortan datzan futbola. Egia esatera, matrailean eman dio Levantek. Kolpe handia izan da txuri-urdinentzat. Aurrez, Bartzelonaren zelaian galtzetik zetorren, eta bazuen bolada motz bezain eskasari iraulia emateko grina. Irabazteko partida zuen, baloiarekin hobeto aritu da 80 minututan zehar, baina kale. Azken metroetan asmatu ezinik ari dira Imanol Alguacilenak, eta horixe bilakatu da beren lasta: egiten dituen aukerak kontatuta, gol gutxi sartzea. Hasi, horri erreparatu gabe hasi da Reala. Nahi zuen aurrerako urrats bat egin, eta lehen zatia hasi orduko hartu du partidaren gidaritza. Nagusi izan dira zelaian; Levanteren zelaian jokatu dute une oro, baina Aitor Fernandez arrasatearra gehiegi estutu gabe. Orain arteko eskematik atera behar izan du Realak; jokaldietan ezin minik egin, eta, onena, geldikako jokaldietan egitea zuen. Bai egin ere: orain artean halakoetan kamuts aritutako Alexander Isakek falta bat jaurti du, eta aurretik jarri du Reala. Levanteko jokalari batean jo du baloiak, baina, bestela ere, sareetarako bidean zen baloia. Orduantxe hartu zuen trazarik politena norgehiagokak. Markagailuan aurretik jarrita, pixkanaka-pixkanaka bere bidea egiteko moduan ziren. Ezin, ordea. Izan ere, 22. minutuan sartu du gola Isakek, baina pozak gutxi iraun dio Realari. Bost minutu geroago erasora egin du Levantek, eta orduan heldu da etxekoen lehendabiziko gola. Dani Gomezek jaurtiketa indartsu bat egin du. Alex Remiro atezainak ezin izan du hura arearen eskuin aldera urrundu, eta area txikian utzi du baloia. Levanteko Roger aurrelariak ez du hori alferrik galdu: nahieran egin du errematea, eta berdinketa ezarri du markagailuan (1-1, 27. min). Hortik aurrera, hustera egin du Realak. Ordura arte erakutsitako nagusitasuna urardotu egin zaio, eta ezin izan du nagusitasunez aritu zelaian. Taldeak orekatuta heldu ziren atsedenaldira. Bigarrenean garaipenaren bila abiatu ad Reala, eta Imanolek zituen erasoko jokalari denak zelairatu ditu. Tartean,Willian Jose. Ez zaio baleko izan: aukera bakan batzuk salbu, eskas aritu dira txuri-urdinek, eta Levantek profitatu zuen 87. minutuan izandako aukera. Remirorek nor bainor aritu, eta gola sartu zuen. Alferrik izan ziren ondorengo saildiak: matrailekoa hartu du Realak.
|
2020-12-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/191392/gorritxoek-burua-altxatu-ezinik-jarraitzen-dute.htm
|
Kirola
|
Gorritxoek burua altxatu ezinik jarraitzen dute
|
Osasuna ezinean aritu da etxean Vila-realen kontra, eta laugarrenez galdu du jarraian. Hamarrekin aritu da 19. minutuaz geroztik, epaileak Aridane egotzi baitu
|
Gorritxoek burua altxatu ezinik jarraitzen dute. Osasuna ezinean aritu da etxean Vila-realen kontra, eta laugarrenez galdu du jarraian. Hamarrekin aritu da 19. minutuaz geroztik, epaileak Aridane egotzi baitu
|
«Non demontre dago Osasuna?». Galdera hori dabilkite buruan zale gorritxoek. Jardunaldiak aurrera doaz, eta talde honek azken bi sasoietan mundu guztia liluratu zuenaren geroz eta antz gutxiago du. Ispiluak isla desitxuratua itzultzen dio: oso hauskor dabil defentsan, argitasunik ez dauka batere erasoan, eta itzaldu egin zaio aurkariei kosk egiteko grina, dela nekearengatik, edo dela zaleen hutsunearengatik. Aurkarientzat gozoki bihurtu da lehen haginetako mina baino gogaikarriagoa zen taldea.
Gaur, esaterako, jostailu hautsia izan da Vila-realen eskuetan, eta esku hutsik gelditu da laugarrenez jarraian. Irabazi gabe, berriz, zazpi neurketa daramatza. Benetako krisialdia da. Gainbeheran doa Iruñeko taldea, eta hori da okerrena. Argi printzak ikusi zituen Valladoliden kontra, baina gaur, ia erabatekoa izan da ilunpea.
Aldaketa esanguratsuak espero ziren Jagoba Arrasateren aldetik, baina bat baino ez da izan, atepean: Ruben Martinezek jokatu du Sergio Herreraren ordez. Apustu harrigarria izan da, lan oso txukuna ari baitzen osatzen Herrera, Valladoliden kontra egindako penaltiaz harago. Bestelakoan, azken lehiako hamaikako berarekin aritu dira gorritxoak, eta lehiari modu berberean ekin diote: berehala gola jasota. Vila-real agintari hasi zen, baloiaren jabetza bere eginda, eta 6. minutuan aurkitu du lehen zirrikitua. Pasabidea izan da, zirrikitua baino gehiago, barrutik nahi bezala sartu baita Osasunaren arearen barrunbeetan. Triguerosek bakarrik utzi du Gerard Moreno, eta hark jaurtiketa loratu eder batekin bukatu du jokaldia. 0-1.
Nafarrek haserre bukatu dute epailearekin. 13. minutuan, penaltia eskatu dute, Albiolek Calleriri elastikotik tira egin ziola argudiatuz. Epaileari zorrotzegia iruditu zitzaion falta adieraztea; ordea, ez du erreparorik izan sei minutu beranduago Aridane kaleratzeko. Kanariarrak Fer Niñoren korrikaldia eten du, hura aterantz bakarrik zihoala. Zalantza, falta egin den tokiak sor dezake: atetik urrun samar zen oraindik jokaldia. Kontuak kontu, neurketa erabat malkartu zaio Osasunari. Zer esanik ez, 29. minutuan Niñok 0-2koa sartu duenean, Pinok barrutik emandako pasea jasota. Atzelari gorritxoak hauskorregi aritu dira berriro. Eta gainontzeko jokalariak ez dira kapazak izan atsedenera bitarte gol aukera bakar bat sortzeko. Lehen zati etsigarria izan da.
Oparia baliatu du Torresek
Balazta sakatu dun Vila-realek atsedenetik bueltan. Eta hala ere, neurketak kanpokoen bakarrizketa izaten segitu du. Hirugarrena oso gertu eduki dute Moi Gomezek, Gasparrek eta Gerard Morenok. Eta, halako batean, Pinok oparia egin dio Osasunari, Ruben Garciari arean ukabilkada emanda. Torresek patxada osoz sareratu du baloia. Hogei minutu falta gelditzen oraindik, eta nafarrek gol batera zuten berdinketa. Adore apur bat erakutsi dute orduan. Bada zerbait. Itxaropena oraindik ez dute galdu. Alabaina, 85. minutuan Vila-realek azkena eman dio partidari, Morenoren bidez. Urteko azken bi partidak finalak izango dira Arrasateren taldearentzat.
|
2020-12-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/191428/sarrionandia-eta-abrisketa-hizketan-burgosko-prozesuaren-harira.htm
|
Politika
|
Sarrionandia eta Abrisketa, hizketan, Burgosko prozesuaren harira
|
Josu Abrisketari elkarrizketa mamitsua egin dio Joseba Sarrionandia idazle erbesteratuak. Habanan egin dute solasaldia, eta Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren harira elkartu dira. Besteak beste, 1960ko hamarkadaren giro politikoaz, ETAren borroka armatuaren sorreraz, Burgosko prozesuaz eta gaur egungo egoera politikoaz aritu dira bi solaskideak.
|
Sarrionandia eta Abrisketa, hizketan, Burgosko prozesuaren harira. Josu Abrisketari elkarrizketa mamitsua egin dio Joseba Sarrionandia idazle erbesteratuak. Habanan egin dute solasaldia, eta Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren harira elkartu dira. Besteak beste, 1960ko hamarkadaren giro politikoaz, ETAren borroka armatuaren sorreraz, Burgosko prozesuaz eta gaur egungo egoera politikoaz aritu dira bi solaskideak.
|
Josu Abrisketa Burgosko prozesuan auzipetu zituzten 16 euskal herritarretako bat izan zen, eta 62 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Amnistia Legearekin aske geratu zen, baina handik urte batzuetara Ipar Euskal Herrian atxilotu zuten atzera ere, eta deportatuta bidali zuten. Aurrena Panamara eta gero Kubara. Uharte horretan bizi da geroztik.
Joseba Sarrionandia ere Kuban bizi izan da aspalditik. Martuteneko espetxean zela ihes egin zuen, Imanol Larzabalen kontzertu bat horretarako baliatuz. Hamaika literatur lan egin ditu, eta euskal idazlerik goraipatuenetako bat da.
Habanatik bidali duten bideoan, besteak beste, Josu Abrisketak nabarmendu du ezker abertzaleak eta beste sektore batzuek azken hamarkadetan egindako lana, eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aitortza eskatu du, bestela hurrengo hamarkadetan gatazka berpizteko arriskua ikusteen duelako.
|
2020-12-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/191429/372-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
372 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
|
Egindako proben positiboen tasak behera egin du, eta %3,2 da. Positibo eman dutenen kopuruak ere behera egin du lurralde guztietan.
|
372 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Egindako proben positiboen tasak behera egin du, eta %3,2 da. Positibo eman dutenen kopuruak ere behera egin du lurralde guztietan.
|
Asteburuan ohikoa izaten den moduan, Osakidetzak eta Osasunbideak atzeman dituzten positibo kopuruek behera egin dute. Guztira, 372 lagunek eman zuten positibo COVID-19aren proban atzo; aste osoko kopururik txikiena da. Lurraldeka, Bizkaian atzeman dute kasu gehien, 126; 112 lagunek eman dute positibo Gipuzkoan, 72k Nafarroan, eta 60k Araban.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, 11.910 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta behera egin du positibo tasak: %3,2. OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean edukitzeko muga, eta azken egunetan kopuru horretatik behera mantendu da ehunekoa. Herenegun %3,45 izan zen.
Jaurlaritzak ospitaleetako datuak ere eman ditu, era laburrean bada ere, eta jakinarazi du azken orduetan beste 26 pertsona ospitaleratu dituztela erietxeetako gela arruntetan. Horrez gain, erantsi du gaur-gaurkoz 98 pertsona daudela ZIU zaintza intentsiboetako unitatean.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191430/aldaik-eta-orbegozok-irabazi-dute-laboral-kutxa-masterreko-finala.htm
|
Kirola
|
Aldaik eta Orbegozok irabazi dute Laboral Kutxa Masterreko finala
|
22 eta 15 gailendu dira Espinar eta Agirreren aurka. Atzetik hasi dira, baina, neurketari buelta emandakoan, nagusitasuna erakutsi dute txapeldunek.
|
Aldaik eta Orbegozok irabazi dute Laboral Kutxa Masterreko finala. 22 eta 15 gailendu dira Espinar eta Agirreren aurka. Atzetik hasi dira, baina, neurketari buelta emandakoan, nagusitasuna erakutsi dute txapeldunek.
|
Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo dira Emakume Master Cup binakako txapelketako garaileak. Arrigorriagan jokatu dute finala (Bizkaia), eta, azken tantoetan erakutsitako sendotasunari esker, 22 eta 15 gailendu dira Patri Espinar eta Naroa Agirreren aurka. Final orekatua izan da, eta protagonistak pozik agertu dira emandako ikuskizunarekin.
Lehiaren hasieran, urdinak ibili dira aurretik (0-4). Aurreko koadroetan bere jokoa egin du Espinarrek, eta atzean sufritu egin du Orbegozok. Sakez ere min egin du Usansoloko aurrelariak. 5-8 ere joan dira aurretik urdinak, baina, tantoek aurrera egin ahala, erosoago sentitzen hasi dira Aldai eta Orbegozo, eta pixkanaka kontrola hartzen ere bai.
Hala, behin aurrea hartu dutenean, geldiezinak izan dira gorriak. Partidaren erditik aurrera, erabat aldatu da neurketa. Aldaik ikuskizuna eman du aurreko koadroetan, eta, hori gutxi balitz bezala, ezker eskuan mina hartuta ibili da Espinar. Azkenean, 22 eta 15.
Euren maila erakutsi dute bi bikoteek, eta antolatzaileak gustura agertu dira, kostata bada ere txapelketa antolatu ahal izan dutelako.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191431/altuna-eta-jaka-berriro-finalean.htm
|
Kirola
|
Altuna eta Jaka, berriro finalean
|
Jakak 11-1 hartu du aurrea Ezkurdiaren aurkako finalerdian, eta egungo txapeldunak markagailua 13-16 iraultzea lortu du, baina Buruz Buruko Txapelketako irabazlea nagusi izan da hortik aurrera, eta duela hiru asteko finaleko pilotari berberak arituko dira Lau eta Erdiko Txapelketan.
|
Altuna eta Jaka, berriro finalean. Jakak 11-1 hartu du aurrea Ezkurdiaren aurkako finalerdian, eta egungo txapeldunak markagailua 13-16 iraultzea lortu du, baina Buruz Buruko Txapelketako irabazlea nagusi izan da hortik aurrera, eta duela hiru asteko finaleko pilotari berberak arituko dira Lau eta Erdiko Txapelketan.
|
Buruz Buruko Txapelketa irabazi eta hiru astera, Lau eta Erdikoaren finala jokatuko du Erik Jakak datorren igandean, Jokin Altunaren aurka jokatu ere, beste behin. Sasoi betean da, eta Joseba Ezkurdia garaitu zuen atzo; hark 11 partida zeramatzan galdu gabe. Partida bizia izan zen: abiadura handiz aritu zen Jaka, eta Ezkurdiak, egungo txapeldunak, ezin izan zion haren erritmoari jarraitu.
Bi pilotariek presio handia egin zioten elkarri, eta aurkariaren akats bakoitzaz baliatu ziren tantoa lortzeko. Dena dela, sakea erabakigarria izan zen oso. Pilotariek bolada luzeak izan zituzten: 0-1, 11-1, 11-9, 13-9, 13-16, 22-16.
Ezkurdiak sakez egin zuen lehen tantoa, eta Jakak 11 egin zituen gero segidan, eta hark ere sakearen eta bigarren pilotakadaren bidez sortu zuen arrisku gehien. Errefera airez egiteak atera zuen Ezkurdia zulotik, eta markagailua 11-9 estutu zuen lehenengo, eta 13-16 irauli gero.
Hala ere, akats bakoitza aukera bat zen aurkariarentzat; buruz buruko txapeldunak sakea berreskuratu zuen, eta garaipenerako bidea zeukan aurrean. Bizkor jokatu zuen, eta eskuinarekin trebe aritu zen.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191432/eibarrek-galdu-egin-du-real-madrilen-kontra-ondo-jokatu-arren.htm
|
Kirola
|
Eibarrek galdu egin du Real Madrilen kontra, ondo jokatu arren
|
Benzemak eta Modricek partidaren hasieran sartu dituzte bi golak. Kike Garciaren gol batek ilusioa piztu dio etxeko taldeari, eta, nahiz eta gogor saiatu, hirugarren gola jaso dute luzapenean.
|
Eibarrek galdu egin du Real Madrilen kontra, ondo jokatu arren. Benzemak eta Modricek partidaren hasieran sartu dituzte bi golak. Kike Garciaren gol batek ilusioa piztu dio etxeko taldeari, eta, nahiz eta gogor saiatu, hirugarren gola jaso dute luzapenean.
|
Beste jardunaldi batez, Eibarrek ez du etxean irabazterik izan. Real Madrilek 1-3 irabazi dio, eta sailkapeneko hamalaugarren postuan amaitu du jardunaldia, hamabost punturekin. Kanpoko taldeak berehala sartu ditu lehen bi golak, eta horrek abantaila nabarmena eman dio, baina Eibarrek estu hartu du partida osoan.
Benzemak seigarren minutuan sartu du lehenengo gola, eta Modricek hamahirugarrenean bigarrena. Handik hamabost minutura, baina, Kike Garciak aldea murriztu du jaurtiketa bikain baten bidez. Lehen zatiaren hurrengo partea oso bizia izan da, bi taldeek aukera ugari izan baitituzte.
Lehia estua izan da bigarren zatian ere. Eibarrek presio handia egin dio Real Madrili, baina haiek aukera argiak izan dituzte kontraerasoan. Berdinketa bezain gertu egon da 1-3koa, eta, azkenean, Lucas Vazquezek partida erabakita utzi du, luzapenean.
Polemika egon da partidan, Real Madrilek hirugarren gola sartu baino lehen zalantzazko jokaldi bat izan baita. Muto japoniarrak buruz jo du baloia, eta Eibarrek salatu du eskuan eman diola Sergio Ramosi area barruan. Epaileek ez dute ezer adierazi, eta bideorik ere ez du ikusi nahi izan. «Uste dut Ramosi berari ere iruditu zaiola penaltia izan dela», adierazi du Jose Luis Mendilibar Eibarko entrenatzaileak partida amaitu eta gero.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191433/alavesek-galdu-egin-du-celtaren-aurka.htm
|
Kirola
|
Alavesek galdu egin du Celtaren aurka
|
Etxeko taldeak hobeto jokatu du, eta Brais Mendezen bi golek partida erabaki dute. Elyk min hartu zuen, eta litekeena da lesio larria izatea.
|
Alavesek galdu egin du Celtaren aurka. Etxeko taldeak hobeto jokatu du, eta Brais Mendezen bi golek partida erabaki dute. Elyk min hartu zuen, eta litekeena da lesio larria izatea.
|
Alavesek bigarren porrota izan du jarraian, Celtaren aurka oraingoan, Vigon (Galizia). Brais Mendezek sartu ditu bi golak, bata lehen zatian eta bestea bigarrenean. Partida hasi orduko, Alavesek gol aukeraren bat izan du, baina ez du asmatu. Etxeko taldeak berehala erantzun du, eta gola sartu dute lehen aukeran. Mendezek buruz errematatu du Olazaren erdiraketa bat.
Bigarren zatian, bi taldeek sortu dituzte aukerak. Hala ere, Celta hobeto aritu da azken metroetan, eta hori argi geratu da bigarren golean. Igandean lortutako hiru puntuekin, taldeak lau garaipen lortu ditu segidan.
Lehen zatiaren amaieran, Rodrigo Elyk min hartu du belaunean. Zelaia utzi du, eta, orain arte zabaldu duten informazioaren arabera, baliteke lesio larria izatea.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191435/erresuma-batuan-atzemandako-aldaera-berriak-kezka-eragin-du-mundu-osoan.htm
|
Gizartea
|
Erresuma Batuan atzemandako aldaera berriak kezka eragin du mundu osoan
|
Azkarrago hedatzen da, baina ez da hilgarriagoa, orain arte zientzialariek jakin dutenez. Bertan behera geratu dira Miarritzeko aireportuan herrialde horrekin dauden hegaldiak. Hegoaldeko aireportuetan bihar etengo dituzte hegaldiak, Espainiako herritartasuna dutenentzat edo bertan bizi direnentzat izan ezik.
|
Erresuma Batuan atzemandako aldaera berriak kezka eragin du mundu osoan. Azkarrago hedatzen da, baina ez da hilgarriagoa, orain arte zientzialariek jakin dutenez. Bertan behera geratu dira Miarritzeko aireportuan herrialde horrekin dauden hegaldiak. Hegoaldeko aireportuetan bihar etengo dituzte hegaldiak, Espainiako herritartasuna dutenentzat edo bertan bizi direnentzat izan ezik.
|
Koronabirusaren aurkako txertoa iristear den unean, Erresuma Batuan atzeman duten aldaera batek alarma gorria piztu du berriro mundu osoan. Orain arte zabaldu denez, mutazio berri hori kutsakorragoa da, eta jada agertu dira horren kasu positiboak Herbehereetan eta Italian. Hainbat herrialdek eten egin dituzte Erresuma Batuarekin dituzten hegaldiak, aldaera hori ez zabaltzeko. Azkenak Espainia eta Portugal izan dira: bi herrialde horiek elkarrekin erabaki dute bihartik aurrera eteteta Erresuma Batuarekin lotzen dituzten hegaldiak. Ondorioz, Miarritzen bezala, Hegoaldeko aireportuetan ere ez da hegaldirik izango.
Hegaldiak etetearen helburua birusaren aldaera berria ez zabaltzea da. Baina Herbehereetako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, abendu hasierako txosten batean agertu zen jada horren arrastoa. Italian COVID-19aren aldaera horretan positibo eman duen pertsona eta haren bikotekidea bakartu dituzte, eta herrialdean sartzea debekatu diete aurreko bi asteetan Erresuma Batuan egon direnei. «Erresuma Batuak COVID mota berri baten alarma piztu du, birusaren aldaera batena. Gobernu moduan, italiarrak babestu behar ditugu», idatzi zuen Facebooken atzo Luigi di Maio lehen ministrordeak.
Oraingoz, mutazio horri buruz gehiago dira galderak erantzunak baino. Ez da hilgarriagoa, baina bai kutsakorragoa, eta horrek piztu du alarma, Eguberrien atarian hirugarren olatuak saihetsezina dirudien honetan. Erresuma Batuko zientzialarien arabera, orain arte zabaldu den birusa baino %70 azkarrago hedatzen da. Ingalaterrako Osasun aholkulari Yvonne Doylek atzo «kezka handia» agertu zuen horregatik. Astebetean ia bikoiztu egin dira koronabirus kasuak Ingalaterran. Batik bat, Londresen eta herrialdearen hegoaldean izan dira kasu berri horiek, baina ez dute argitu oraindik aldaera berri horrek eragin dituen. Badaezpada, 20 milioi pertsona konfinatu dituzte.
Bilera gaur, 11:00etan
Europan, igandean dira txertoa ematen hastekoak, eta gaur goizean presaka bildu dira 27 herrialdetako agintariak, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak deituta. COVID-19aren aldaeraren berri izan ostean, hainbat herrialdek bertan behera utzi dituzte Erresuma Batuarekin dituzten hegaldiak. Herbehereak izan ziren lehenak atzo neurri hori hartzen, eta atzetik jarraitu zuten Belgikak, Italiak, Austriak, Irlandak, Frantziak, Alemaniak eta Bulgariak. Mundu osoko hainbat herrialdek ere hartu dute neurri hori: Kanadak, Txilek, Argentinak, Kolonbiak, Turkiak eta Marokok, besteak beste. Hegoafrikan eta Australian jada atzeman omen dute aldaera berria.
IPCR Krisiari Erantzun Politika Integrala erakundean bildu dira gaur EBko ordezkariak. Auzi garrantzitsuetan erantzunak azkar eta era koordinatuan emateko erakundea da hori. Gaurko bileraren aurretik, atzo beste bilera tekniko bat egin zuten, eta batasuneko kideek mutazioari aurre egiteko hartzekoak dituzten neurriak aurreratu zituzten; hegaldiak bertan behera uzteaz gain, PCR probei dagozkionak ere badaude tartean.
Atzo lehen hartu-emanak izan zituzten mutazioaren inguruan Macronek, Merkelek, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak. Emmanuel Macronen erabakiaren ondorioz, Miarritzeko aireportua Erresuma Batuarekin lotzen duten hegaldiak bertan behera geratu dira. Espainiak gaur hartu du erabakia, atzo Europa mailako erabaki bateratu bat eskatu ondoren. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, goizean, hegaldiak etetearen alde agertu da. Azaldu du atzo hitz egin zuela aldaera berriaz Madrilekin, eta datozen egunetan horren berri izango dela. Labiren biharko bileraz esan du "gehiegizko lasaitzea eta askatzea" eragoztea izango duela helburu.
Txertoaren oniritziaren zain
Europako Botiken Erakundeak gaur emango du bere iritzia Pfizer/BioNTech farmazia enpresen txertoaren inguruan. Adituek jaso dituzten datuak irakurri, egiaztatu eta ebaluatzen dituztenean hartuko dute erabaki bat. Zehazki, txertoaren osagaien, ekoizpenaren eta 40.000 boluntariorengan izan dituen emaitzen informazioa jasoko dute, eta horren segurtasunari, eraginkortasunari eta kalitateari buruz eman beharko dute iritzia. Txertoari oniritzia ematen badiote, aste honetan bertan hasiko da txertaketa kanpaina.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191436/navarra-sumak-eta-psnk-iruntildeeko-aurrekontuak-onartzeko-akordioa-egin-dute.htm
|
Politika
|
Navarra Sumak eta PSNk Iruñeko aurrekontuak onartzeko akordioa egin dute
|
PSN pozik gelditu da sinatutakoarekin, «lorpen historikoak» adostu dituztela uste baitute. Datorren ikasturtetik aurrera haur eskolak doakoak izan daitezela erabaki dute, besteak beste.
|
Navarra Sumak eta PSNk Iruñeko aurrekontuak onartzeko akordioa egin dute. PSN pozik gelditu da sinatutakoarekin, «lorpen historikoak» adostu dituztela uste baitute. Datorren ikasturtetik aurrera haur eskolak doakoak izan daitezela erabaki dute, besteak beste.
|
PSNk adierazi du Iruñeko Udaleko Navarra Suma alderdiak ontzat hartu egin dituela talde sozialistak jarritako zuzenketak, eta hitzarmen bat egin dutela gaur goizean, 09:00etan, 2021eko udal aurrekontuak onartzeko. Eguerdian egin duen agerraldian, pozik azaldu da Enrique Maia Iruñeko alkatea: «Akordio honek erakusten du nahi denean negoziatu egin daitekeela. Akordio honek ere erakusten du batzuetan norbere harrotasuna alboratu eta herritarren interes orokorrari erreparatzen zaionean, ados jar daitekeela»,
Maiak zehaztu duenez, negoziazioetan PSNk eskatu zien bere 27 zuzenketak blokean onartzea. Navarra Sumako ordezkariaren arabera, hala egin dute «doikuntza txikiren batekin». Hartara, Iruñeko Udalak 235,8 milioi euroko aurrekontua izango du 2021ean, hasiera batean proposatutakoa baino 3,4 milioi euro gehiago: «Eta nondik aterako ditugu 3,4 milioi euro horiek? Zoruen salerosketarekin, ondarearen salmentarekin eta gehiago zorpetuta». zehaztu du Maiak. Alkateak azaldu du igoera hori batik bat inbertsioetara bideratuko dela, hasierako proposamenarekin alderatuta, 2,9 milioi euro gehiago inbertituko baitira.
Alkateak arrazoitu du PSNrekin lortu nahi zutela akordioa, Geroa Bai ez zutela baztertzen, «beti ere aurrekontu gaiez bakarrik hitz eginez gero», eta EH BIldurekin ez zutela inondik ere negoziatzeko asmorik. Azkenean, akordioa lortuta, 27 hautetsitatik hemezortziren babesa izango duela nabarmendu du Maiak eta gogorarazi du pandemia garaiotan zer beharrezkoa den aurrekontuak izatea.
PSNren oharra
Hiriko azpiegiturak moldatzeko, etxebizitza sozialerako eta jasangarritasuna sustatzeko ezarriko dituzten hainbat neurriren berri eman dute. Ohar batean, Iruñeko PSNk «arrakasta sozialtzat» jo du akordioa, «lorpen historikoak» adostu dituztelako; besteak beste, haur eskolak doan izango direla datorren ikasturtetik aurrera. Mugikortasun jasangarria sustatzeko, Pio XII etorbideko aparkalekuak kentzeko asmoa dute, lorategiz hornitzeko. Bide jasangarri bat egingo dute Labriten ere, bizikletentzako eta autobusentzako erreiekin.
Adierazi dute etxebizitza sozialak eraikiko dituztela Erripagañan, eta energia txirotasunaren kontrako neurriak hartuko dituztela. Auzoak babesteko asmoz ere zenbait ekintza sustatuko dituzte, eta kiroldegi bat egin nahi dute Santo Domingon. PSNk azaldu du udalak ez duela ordaindu beharko Labriteko pasabidea, «denbora luzez» esan dutelako arduradunek ordaindu behar luketela.
PSNk esan du Erorien Monumentuaren ingurua ere berrurbanizatuko dutela, «memoria historikoaren ikuspegitik».
Batzorde batek aztertuko du gaur sinatu duten akordioa. Batzorde hori hilean behin elkartuko da, eta ezohiko batzarrak ere egingo ditu alderen batek eskatuz gero. Edonola ere, han parte hartuko dute Enrique Maia Iruñeko alkateak eta Maite Esporrin PSNren taldeko bozeramaileak.
EH Bilduren «atsekabea
EH Bildu koalizioak atsekabea agertu du PSNk erabaki duelako eskuineko udal gobernuaren bazkide izatea. «PSNk 2021. urteko aurrekontuak onartzea erabaki du, Navarra Sumak inposatutako bazterkeria politikoa onartuz, eta oposizioaren fiskalizatzeko lanari uko eginez», EH Bilduren arabera, udal gobernuak Yolanda Barcinaren kudeaketa eredua berreskuratu nahi du: «Inbertsio soziala beharrean adreiluaren politika lehenestera garamatzate berriz ere».
Deigarria egin zaio EH Bilduri PSNk hartutako erabakia, udal gobernuari proposatutako zuzenketak oposizioarekin batera hitzartutakoak zirelako: «PSNren zuzenketetan jasotako proiektu gehienak gureak edo orain arte oposizioa osatzen genuenokin batera egindakoak diren arren, Alderdi Sozialistak nahiago izan du proiektu horiek eskuinarekin batera kudeatu, orain arte hain emaitza onak eman dituen oposizio bateratuaren ikuskaritza funtzioarekin jarraitu baino». EH Bilduren arabera, sozialistek aukera zuten aldaketaren bidea ahalbidetzeko Maiaren kudeaketa kontrolatuz.
Maiari, berriz, funanbulista politikoaren adibide izatea aurpegiratu dio. «Sei urtetan bere lehen aurrekontuak onartzeko berak pertsonalki hartutako konpromiso guzti-guztiak irentsi baititu». Bere hitza jan duen proiektuen artean, Labriteko pasabidea, Pio XII. etorbideko egitasmoa, Belosoko mendi hegalean etxebizitzak eraikitzeari amore emate edo erdiguneko amabilizazioa bere horretan onartzea. Asironen garaian egindako aldaketak onartu baditu ere, EH BIlduren ustez, «pena da» PSNren jarrera, eskuin atzerakoiarekin bateratu delako «gezurrezko erantzukizun baten» aitzakiapean.
Geroa Bai, «legealdiko akordioa»
Geroa Bairen ustez, PSNk akordio hori hitzartu izanak de facto sozialistek «legealdiko akordioa» izenpetu dutela esan nahi du, udal gobernuko atal guztiek garatuko dituzten politikak eta neurriak bere egingo dituelako. Geroa Bairen ustez, legealdiko bidea berretsi egin du PSNk, orain arte Navarra Sumaren udal gobernuak proposatuta gidalerro nagusiak babestu dituelako —besteak beste, euskarazko udal ordenantzaren aldaketa; haur eskoletan egindako aldaketak edo haurren alde jarduten zuten zerbitzuen pribatizazioa—.
Geroa Baik gogorarazi du PSNk planteatutako neurriak oposizioko beste bi taldeekin hitzartutakoak zirela, eta, ondorioz, aukera zuela Navarra Sumaren udal gobernua babestu ordez, gainerako taldeekin aurrekontu alternatiboak planteatzea. «Aitzitik, nahiago izan du Navarra Sumaren politikei babesa ematea».
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191437/navarrometroaren-arabera-covid-19ak-apenas-aldatu-duen-mapa-politikoa.htm
|
Politika
|
Navarrometroaren arabera, COVID-19ak apenas aldatu duen mapa politikoa
|
Hauteskundeak orain egingo balira, parlamentuaren osaera ia berdin geratuko litzateke: PSNk eserleku bat irabaziko luke Geroa Bairen kaltetan. Hamar herritarretik zazpik ondorioztatu du bere ekonomia pertsonala ona dela, gutxiago gastatu eta gehiago aurreztu duelako.
|
Navarrometroaren arabera, COVID-19ak apenas aldatu duen mapa politikoa. Hauteskundeak orain egingo balira, parlamentuaren osaera ia berdin geratuko litzateke: PSNk eserleku bat irabaziko luke Geroa Bairen kaltetan. Hamar herritarretik zazpik ondorioztatu du bere ekonomia pertsonala ona dela, gutxiago gastatu eta gehiago aurreztu duelako.
|
Nafarroako Parlamentuaren enkarguz, V. Navarrometro inkesta landu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Ikerketa Aurreraturako Institutuak. Ezinbestean, COVID-19aren gaitzak gizartean eragin dituen ondorio ekonomikoei, sozialei eta politikoei erreparatu die, eta, besteak beste, ondorioztatu du iazko hauteskundetatik hona apenas aldatu dela mapa politikoa. Legebiltzarraren osaera berdin geratuko litzateke, orain hauteskundeak egingo balira, diferentzia txiki batekin: PSNk 12 parlamentari lituzke, eta Geroa Baik, zortzi. Gainerakoan, beste taldeak berdin geratuko lirateke, eta Vox, parlamentutik at.
Navarrometroa egiteko 1.200 elkarrizketa egin dira Nafarroa osoan, irailaren 9tik 19ra bitartean. Hortaz, egunean 200 kasu iragartzen ziren garaian atera du argazki soziologiko hori, bigarren olatuaren gordintasuna eta ondorengo neurriak oraindik ere hartzeko zeudela.
Egoera ekonomikoari dagokionez, herritarren %55,9k uste dute egoera ona dela; beste %13,5ek, hala moduzkoa; eta %23k, txarra. Nafarroako gizartearen isla diren 1.200 pertsona horien erantzuna, zifra bakar batean laburbildu beharko balitz, 5,8 litzateke; hots, zerotik hamarrera edo egoera ekonomikoa oso gaizki dagoela uste dutenetatik oso ondo dagoela uste duteneraino. batezbestekoa 5,8 da —2018an 6,4 eta iaz 6,2 izan zen erantzuna—. Etorkizun hurbilak ere erantzun nahasiak eragiten ditu: %35ek uste du hobea izango dela eta %37,1-ek okerra.
Dena den, ekonomia pertsonalari buruz galdetzean, pertzepzioa hobetu egiten da. %70ak uste du, egoera ekonomiko ona duela eta %16,8k txarra. Halaber, galdera hori batez zifra batean laburbildu beharko balitz, zerotik 10 arteko eskalan, 6,44 litzateke batezbestekoa, aurreko bi urteetakoa baino hobea. Navarrometroak ondorio argi bat atera du. Administrazio publikoek abian jarritako neurriak eraginkorrak izan dira, batik bat lana aldi baterako erregulatzeko espedienteak, soldataren %70 jasotzea bermatu delako baina era berean, gutxiago gastatu denez, gehiago aurreztera bultzatu dituelako herritarrak. Aurrezkiaren igoera hori bat dator asteotan egin diren beste inkesta batzuk ateratako ondorioekin.
Egoera politikoari dagokionez, pertzepzioak erdibituta daude, egoera ona edo oso ona dela (%40,9) eta txarra edo oso txarra (%43,8) dela uste dutenen artean. Urteotan, tarteko erantzuna ematen duen populazioaren ehunekoa nabarmen jaitsi dela ondorioztatu du. Navarrometroaren arabera, horrek islatzen du sumin politikoa nolabait presente dagoela, eta «noiznahi azaleratu» daitekeela. Nafarroako arazoen artean, hauek azpimarratu dituzte: COVID-19a %25,3ek; langabezia %19,6k; politikariak %11,8k; arazo ekonomikoak %7,5ek eta osasun sistema %4,8k.
COVID-19ari buruz
Inkesta irailaren erdialdera egin zenez, batik bat lehen olatuaren gaineko pertzepzioa jaso du Navarrometroak. NUPeko taldeak ondorioztatu du gizarteak erresilientzia handia duela, martxoaren 15etik maiatzaren 2ra arteko konfinamenduari nola aurre egin zioten galdetzean, %13,6k erantzun du oso ongi, %59,4k ongi, eta %5,5k hala-hola, ez ongi ez gaizki —gainerakoek gaizki edo oso gaizki jasan zuten neurri hura—. Halaber, Espainiako Gobernuak ezarritako neurri hori eraginkorra izan al zen galdetuta, lau herritarretik hiruk erantzun du baietz. Erlazioa dago bi erantzunen artean: izan ere, neurri hori eraginkorra izan ez zela uste zutenek gaizki aurre egin zioten konfinamenduari, eta alderantziz. Konfinamendu arinago batekin erantzun bera lortuko al litzatekeen galdetuta, %64k uste du ezetz.
Lehen olatuan, Espainiako Gobernuak hartutako egokitzat hartu zituen %56k eta %33k desegokitzat. Azken horien artean, %52k uste du desegokiak direla ez zirelako nahikoak izan. Halaber, herritarren bi heren (%64) kritiko azaldu dira Madrilek osasun arloko ekipamenduen erosketa zentralizatu egin zuelako eta hori ez zelako eraginkorra izan. Dena den, herritarren erdiek (%49,7) uste dute COVID-19ari aurre egiteko neurrien ardura Espainiako Gobernuarena dela, eta %30,9k, erkidegoena. Dena den, egungo egoeran, agerraldiei erantzuten ardura Nafarroako Gobernuari dagokiola uste du herritarren %57k.
Sentsibilizazio kanpainei buruz galdetuta, herritarren %64k gogoratu egiten du haren edukia, baina azpimarragarria da kanpaina oroitzen ez dutenetako asko gazteak edo oso gazteak direla; hots, Navarrometroaren arabera, kanpaina horren helburu nagusia. Emaitza horrek aditzera emango luke mezuak ez direla gazteengana iritsi.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191438/inditexek-zazpi-saltoki-itxiko-ditu-hego-euskal-herrian-apirilerako.htm
|
Ekonomia
|
Inditexek zazpi saltoki itxiko ditu Hego Euskal Herrian apirilerako
|
Amancio Ortegaren konpainiak bere salmenten laurdenak sarearen bidez egiteko helburua dauka 2022rako, eta hogei denda itxiko ditu guztira.
|
Inditexek zazpi saltoki itxiko ditu Hego Euskal Herrian apirilerako. Amancio Ortegaren konpainiak bere salmenten laurdenak sarearen bidez egiteko helburua dauka 2022rako, eta hogei denda itxiko ditu guztira.
|
Gaur ez dira ari San Tomaseko zerria zozketatzen Donostian, baina feriaren itxurak egiten ari dira Inditex taldeko saltokietan diharduten beharginak, gehien-gehienak emakumeak, beren lanpostuak kolokan daudela salatzeko. Amancio Ortegaren dendetatik dendetara doan kalejiran, esplikatzen ari dira Inditex beren enpleguak zozketatzen ari dela; enpleguak eta lan baldintzak.
Ez alferrik, 2022rako salmenten %25 sarearen bidez egiteko helburua jarri dio bere buruari konpainiak, eta horrek berekin ekarriko du hogei denda ixtea Hego Euskal Herrian. Plan horren lehen fasea apirilerako gauzatuko du Zararen jabeak, eta 66 lanpostu arriskuan daude jadanik, bai bailiteke langileak beste nonbait kokatzea; «ezkutuko kaleratze erregulazio bat da», esan dio BERRIAri Amaia Pintadok, ELA sindikatuko Merkataritza ataleko arduradunak.
Eta zein denda daude apirilerako itxita behar duten zerrenda beltz horretan? Bi Stradivarius, bata Irunen, dagoeneko itxita dagoena, eta bestea Bizkaian itxiko dute. Beste bi Massimo Dutti, Urbil merkaritza gunean (Lasarte, Gipuzkoa) eta Iruñean; Pull and Bear bat (Bizkaian); eta Bi Zara, bata Gasteizen eta bestea Bizkaian. 66 langile ari dira beharrean saltoki horietan, eta gaur-gaurkoz ez dakite zer gertatuko den beren enpleguekin.
Madrilen ari dira negoziatzen sarean gehiago saltzeko prozesu horrek Inditexeko langileei ekarriko dizkien lan baldintza aldaketa. ELAko ordezkariak esplikatu du prozesuak «lantalde osoari» eragingo diola, ez bakarrik ixten diren saltokietako langileei. «Eredu aldaketa sakon bat jarri dute martxan. Saltokiak erakusleiho bihurtu nahi dituzte, eta aplikazioaren bidez probalekuak erreserbatu, arropa zehatzak ere bai...». Inditex beharturik dago legez negoziazio epe bat zabaltzera, martxan jarri dituen aldaketek eragin handiak izango dituztelako luze gabe lantaldean, eta ELAk uste du langileei antolatzeko unea iritsi zaiela, CCOO eta UGT beren aldetik ari direlako negoziatzen «oso baldintza kaskarrak».
«Gaur egun, Inditexek ez du bermatzen enplegua baldintza beretan eskainiko duenik ixten dituen saltokietako langileei, eta ez du baztertzen langile batzuek bizilekuz aldatu beharra, Inditexen lanean jarraitu nahiez gero. Inditexek onartu du, gainera, erabakia ez dela egoera ekonomiko zail baten ondorioa. Taldeko enpresek irabaziak dituzte, baita 2020. urte zail honetan ere». Ziurgabetasun handi horren aurrean, ELAko ordezkariek Inditexen zer gertatzen ari den erakustea erabaki dute Donostiako kaleetan zehar, San Tomas egunez. Ekintza hori mobilizazio sorta baten lehena izango dela dio sindikatuak, «eta, ziurrenik, greba deialdi batekin amaituko da, baldin eta taldeak asmoari eusten badio, enplegurako bermerik ezarri gabe».
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191439/positiboen-ehunekoa-6-da-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Positiboen ehunekoa %6 da Hegoaldean
|
Beste 393 COVID-19 kasu atzeman dituzte igandean egindako probetan. Bezperako datuen aldean, ia bikoiztu egin da positiboen portzentajea. Zehazki, testen %6,1ek eman dute positibo Hego Euskal Herrian.
|
Positiboen ehunekoa %6 da Hegoaldean. Beste 393 COVID-19 kasu atzeman dituzte igandean egindako probetan. Bezperako datuen aldean, ia bikoiztu egin da positiboen portzentajea. Zehazki, testen %6,1ek eman dute positibo Hego Euskal Herrian.
|
Bezperan baino ia 5.500 proba gutxiago egin ziren atzo Hegoaldean COVID-19a atzemateko, eta, hala eta guztiz ere, gora egin du detektatutako positiboen kopuruak. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 393 kasu zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian, hau da, larunbatean baino 21 gehiago. PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, 6.459 proba egin zituzten guztira Osasunbideak eta Osakidetzak atzo, eta horien %6,1ek eman zuten positibo. Aurreko egunean, berriz, ia 11.900 proba egin ziren, eta %3,2koa izan zen positiboen ehunekoa.
Kutsatuen datuak lurraldeka aztertuta, Gipuzkoan atzeman dute positibo gehien atzo egindako testetan. Lurralde horretan 129 kasu zenbatu ditu Osakidetzak, bezperan baino hamazazpi gehiago. Bizkaian 118 kasu izan dira, aurreko egunean baino 18 gutxiago. Araban 88 positibo detektatu dituzte, bezperan baino 27 gehiago, alegia. Osakidetzak egindako testen %6,2k eman dute positibo.
Hegoaldeko herrialdeen artean, Nafarroan detektatu dute kasu gutxien. Nafarroako Gobernuak aurreratutako datuen arabera, 58 COVID-19 kasu atzeman dituzte atzo egindako probetan. Hala, pandemiaren bigarren olatuko daturik apalena erregistratu dute foru erkidegoan. Aurreko eguneko datuen aldean, hamalau positibo gutxiago atzeman ditu Osasunbideak, 72 kasu zenbatu baitzituen larunbatean egindako testetan. Hala eta guztiz ere, gora egin du testen gaineko positiboen ehunekoak, egun bakarrean egindako proba kopuruak izandako beherakadaren ondorioz. Zehazki, birusa atzemateko 975 test egin ziren atzo Nafarroan, eta horien %5,9k eman zuten positibo. Aldiz, portzentajea %4 izan zen bezperan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du atzo hogei lagun eraman zituztela erietxera koronabirusaren sintomak larriagotuta. Azken datuen arabera, Osakidetzaren ardurapeko zentroetan 97 pertsona daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, eta, berriz, 317 lagun gela arruntetan daude ospitaleraturik.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191440/konstituzionalera-eta-europara-joko-dute-bateraguneko-auzipetuek.htm
|
Politika
|
Konstituzionalera eta Europara joko dute Bateraguneko auzipetuek
|
Iñigo Iruin abokatuak agerraldia egin du Espainiako Auzitegi Goreneko sententzia gezurtatzeko. Azpimarratu du epaiak Estrasburgori eta Gorenaren aurreko sententziei aurka egiten diela. Aurretik duten bide juridikoa «luzea» izan arren, «konbikzio juridiko osoz» jardungo dutela nabarmendu du: «Ez gaude prest bost pertsona hauen oinarrizko eskubideak berriro urratzeko».
|
Konstituzionalera eta Europara joko dute Bateraguneko auzipetuek. Iñigo Iruin abokatuak agerraldia egin du Espainiako Auzitegi Goreneko sententzia gezurtatzeko. Azpimarratu du epaiak Estrasburgori eta Gorenaren aurreko sententziei aurka egiten diela. Aurretik duten bide juridikoa «luzea» izan arren, «konbikzio juridiko osoz» jardungo dutela nabarmendu du: «Ez gaude prest bost pertsona hauen oinarrizko eskubideak berriro urratzeko».
|
Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean Bateraguneko bortzak berriro epaitzeko hartutako erabakiaz balorazioa egin du Iñigo Iruin abokatuak, bortz auzipetuak gibelean zituela. Abokatuak banan-banan gezurtatu ditu Gorenak defentsaren argudioei aurka egiteko sententzian erabilitako argumentuak. Adierazi duenez, «erabat formalista» izan da Gorenaren epaia, eta ondoren egiten du «jauzia» epaitzan, epaiketa berriro egin dadila lortzeko: «Gorena argi eta garbi ari da jarraitu beharreko bidea erakusten, eta hori haren partzialtasunaren erakusgarri da». «Kalitate juridiko eskasekoa» da sententzia, eta Iruin «harritu» egin du horrek, Miguel Colmenero txostengilea jurista «oso ontzat» baitu: «Kalitate juridiko eskas hori juridikoki sostengaezina den posizio bat sostengatzeko zailtasunaren ondorio logikoa da».
Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eta Europako Batzordeko Ministroen Kontseilura joko dute auzipetuek, «berehalako» erantzun gisa: «Baditugu aurreragorako beste asmo batzuk, baina, politikan bezala, zuzenbidean ere garrantzitsua da estrategiarena, eta ez dizkizuet esango». Konstituzionalean babes helegitea jarriko dute, argudiatuta benetako babes judiziala izateko eskubidea urratu zaiela auzipetuei, epaiketa bat bi aldiz egiteagatik. Non bis in idem printzipioa urratzen du horrek, hain zuzen. Iruinek ez du «dudarik» tramiterako onartuko dutela Konstituzionalean jarriko duten babes helegitea, eta jakinarazi du «transzendentzia konstituzional berezia» izanen duela auziak, orain arte Konstituzionalak ez duelako deus erran horrelako kasu bati buruz. Tramitea onartuta, Gorenaren azken epaia baliogabetzeko eskatuko dute, eta babes helegiteaz ebatzi arte epaiketa berriro ez egitea. «Gu saiatuko gara epaiketa ez dadila berriro egin, eta, berriro egiten bada, Konstituzionalekoa ebatzi ondoren egin dadila».
Bestalde, Europako Batzordeko Ministroen Kontseilura joko dute. Iruinek azaldu duenez, gobernuek Estrasburgoko sententziak betearazten dituztela ikuskatzen duen organoa da hori. Abokatuak adierazi du ezagutzen dutela Europako Batzordearen izaera «politikoa», baina horrek atea ireki diezaieke ondoren Estrasburgora jotzeko, Iruinen hitzetan. Europako Batzordeko Ministroen Kontseiluan salatuko dute Madrilek ez diola kasurik egin Estrasburgori, 2018ko sententziak argi baitio auzipetuen eskariz soilik egin daitekeela auzi bat bigarrenez. Eta auzipetuek ez zuten halakorik galdegin.
Iruinek azaldu du «luzea» izanen dela ibilbide juridikoa, baina «borrokatzeko grinez» ekinen diotela: «Gorenak egoera bide itsu batera eraman du, zeinaren irtenbide bakarra bost pertsona hauen eskubideak berriro urratzea baita». Ez daude «prest» horretarako, eta ez dute «onartuko» Madrilek «nahi duena» egitea: «Hor egongo gara guk eskatzen dugun irtenbidea lortu arte».
Lau argudio
Gorenak azken epaiko erabakia hartu aitzin auzipetuen defentsak argudiatu gisan, lau argudio nagusi erabili ditu Iruinek Gorenaren epaiari buelta emateko. Adierazi duenez, hasteko, Gorenak ez dio kasurik egiten Estrasburgoko 2018ko sententziari, zeinak zehazten duen akusatuen eskariz soilik egin daitekeela epaiketa bat berriro. Gorenak Europako hitzarmeneko zazpigarren protokoloko 4.2 artikulua aipatzen du horri buelta emateko, artikulu horrek zehazten baitu kasu batzuetan salbuetsita dagoela epaiketa bat berriro ez egitearen debekua —Turkiako eta Errumaniako sententzia bana jartzen ditu Gorenak adibide—. Iruinek, ordea, bertze bortz sententziaren adibideak azaldu ditu, zeinetan zehazten baita auzipetuen eskariz baino ezin dela egin berriro epaiketa bat —Abdulah Ocalanen eta Juan Mari Atutxaren kasuak dira, bertzeak bertze—.
Bigarrenik, Espainiako legediari ere egiten dio kontra Gorenak, Iruinen ustez: 2015ean zehaztu zen berrikuspen helegiteen bidez betearazi behar zirela Espainian Estrasburgoko sententziak. Gorenak, ordea, berrikuspen helegitea ebatzi ondoren erabaki du auziaz berriro erabakitzea, eta argudiatu du 2015ko irizpide hori «kasu bazuetan» erabili dela, ez nahitaez guztietan. «Gorenak bere jurisprudentzia kontraesaten du argiki», ordea, Iruinen arabera. Zehaztu du Manuel Marchena Goreneko epaileak eta Miguel Colmenero juristak berak aurreko sententzia batzuetan erran izan dutela irizpide hori bete egin behar dela: alegia «soilik» berrikuspen helegite bidez betearaz daitezkeela Estrasburgoko sententziak. Iruinek Estrasburgoren epaiak Espainian betearazteko Gorenak emandako hamar sententziak aztertu ditu —ez dago bertzerik—: «Horietako ezta batean ere ez da kasazio helegite baten bidez ireki kasua. Gorena tranpa egiten ari zaio 2015eko erreformari».
Hirugarren argudioa da Espainian legez ez dagoela jasota epaiketa bat bigarrenez egitearen aukerarik. Duela ia 30 urteko sententzia bat hartzen du oinarri gisa Gorenak horri aurre egiteko, 1991ekoa. «Deigarria da Konstituzionaleko sententzia bat baino ez duela aipatzen, duela ia 30 urtekoa», azaldu du Iruinek. Sententzia horrek ez du «zerikusirik orainarekin», Iruinen hitzetan: «Orduan ez zegoen zehaztuta nola betearazi Estrasburgoko epaiak». Espainiako Auzitegi Gorenak, haatik, hala ebatzi zuen 2017ko auzi batean, epaiketa berriro egiteari buruz: «Aukera hori ez dago aurreikusita ordenamendu prozesalean, eta, gainera, egitate berengatik bi aldiz epaitua ez izatearen eskubidea urratuko luke»
Laugarren eta azken argudioa non bis in idem printzipioa urratzeari buruzkoa zen: alegia, kausa beragatik bi aldiz ez epaitua izatearen eskubidea. Gorenak dio kasu honetan ez litzatekeela epaiketa bat bigarrenez egitea, lehendabizikoa baliogabea delako. Iruinek ez du hala uste: «Ez da jurista izan beharrik hori ulertzeko: lehenengo epaiketa ez zela egin esatea errealitatea ukatzea da». Azpimarratu du zigorrak bete zituztela auzipetuek.
Auzipetuen eskubideak
Bateraguneko bortzen ustezko eskubideak ere aipatzen ditu Gorenaren sententziak, eta akusazioenak ere bai. Iruinek aipatu du ezin direla batzuen eta bertzeen eskubideak parekatu. Gainera, akusazioek erantzunik ez jaso izana gezurra dela azpimarratu du: «Auzipetuek epaiketa injustu bat izan zuten eta zigorra bete dute».
Gorenaren argudio formalei ere erantzun die abokatuak: «Esaten dute berrikuspen helegiteak 2012ko sententzia soilik baliogabetu zuela, eta ez 2011koa, eta hori argitu behar dela. Baina begien bistakoa da Estrasburgoko sententziaren ondorioz Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2011ko sententzia ere baliogabe gelditzen dela». Iruinek gehitu du Auzitegi Nazionalak berak adierazi duela hori, bere azken sententzian.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191441/askabide-elkarteak-jasoko-du-emakunde-saria.htm
|
Gizartea
|
Askabide elkarteak jasoko du Emakunde Saria
|
Prostituzioan diharduten emakumeen bizi kalitatea hobetzeko 35 urtez egindako lana txalotu du epaimahaiak
|
Askabide elkarteak jasoko du Emakunde Saria. Prostituzioan diharduten emakumeen bizi kalitatea hobetzeko 35 urtez egindako lana txalotu du epaimahaiak
|
Bizkaian prostituzioan eta gizarte bazterketan dauden andreekin lan egiten du Askabide elkarteak 1985etik. Alor horretan erreferente bihurtu da, besteak beste, emakume horien bizi kalitatea hobetze aldera jarritako tresna eta baliabideengatik, eta horixe bera txalotu du Emakundek, Berdintasunaren aldeko aurtengo saria talde hori ematean. Gaur goizean jakinarazi dutenez, epaimahaiak aho batez hartu du erabakia, eta nabarmendu du Askabide prostituzioan ari diren emakumeentzako «topaleku» izatea lortu duela; aipagarritzat jo du, era berean, emakumeen eta nesken salerosketaren inguruan taldeak egiten duen lana. Zeregin berean dabiltzan gainerako elkarteei ere egin die aitortza hori.
Askabideren lan egiteko moldeaz mintzatu da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria: «Prostituzioari emakume bakoitzaren nortasunen eta bizi esperientzien dimentsio indibidualetik eta, aldi berean, dimentsio sozio-komunitario batetik heldu dio, eta konplexutasun horri guztiari erantzuten saiatzen diren estrategia malguak diseinatu ditu». Gai korapilatsua da prostituzioa mugimendu feministaren barruan, baina Askabideren eta antzeko taldeen lanaren inguruan adostasun zabala dagoela esan du Landaidak: «Mundu guztiak uste du lan egin behar dela hemen eta orain prostituzioan diharduten emakumeen bizitza hobetzeko».
Miriam Santorcuato Askabideko presidenteak azaldu du elkarteak bi estrategia nagusi dituela: batetik, gaiaren ikusgaitasuna sustatzen dute, gizartea sentsibilizatzeko, eta bestetik, prostituzioan diharduten emakumeekin egiten dute lan, bai indarkeria prebenitzeko, «emakume prostitutek etengabe sufritzen baitute», bai andreon ahalduntzea eta trebakuntza bultzatzeko, aukera gehiago eta aukeratzeko askatasun handiagoa izan dezaten.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak ere Askabideren lana goratu du: «Horrelako elkarteek funtsezko eginkizuna betetzen dute gure gizartean, eta askotan administrazioetatik iritsi ezin garen lekuetara iristen dira, eremua ezagutzen baitute».
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191442/sei-galdera-birusaren-aldaera-berriari-buruz.htm
|
Gizartea
|
Sei galdera birusaren aldaera berriari buruz
|
BERRIA Miren Basaras EHUko Mikrobiologiako irakaslearekin solastatu da, zalantzak argitze aldera
|
Sei galdera birusaren aldaera berriari buruz. BERRIA Miren Basaras EHUko Mikrobiologiako irakaslearekin solastatu da, zalantzak argitze aldera
|
Kezka piztu du Erresuma Batuan atzemandako SARS-CoV-2 birusaren aldaera berriak; ez ote dakarren izurriaren aurkako borrokan atzera egitea edo, are, hutsetik hastea. Hona hemen sei gako, auzia ulertzeko.
Zer da, zehazki, aurkitu dutena? Andui berri bat al da?
Ez. Ez da andui bat, birusaren aldaera bat baizik. Miren Basaras EHUko Mikrobiologiako irakasleak azaldu du bien arteko aldea: «Birusak aldatu egiten dira une oro, eta mutazio bat andui berri gisa sailkatzeko, aldaketa oso handia izan beharko litzateke; kasu honetan, ordea, ez dirudi birusa asko aldatu denik».
Zertan aldatu da birusa?
Birusaren S proteinari eragin dio aldaketak «Hori da, funtsean, birusak gure gorputzeko zeluletara lotzeko behar duen proteina», azaldu du Basarasek. «Mutazioari esker, birusak gaitasun handiagoa du zeluletara lotzeko, eta, ondorioz, errazago transmititzen da». Horrek ez du esan nahi, ordea, aldaera berria kaltegarriagoa denik. «Kaltegarritasun maila ez da handitu», azaldu du EHUko irakasleak. «Orain arteko ikerketetan ikusi da transmititzeko gaitasun handiagoa duela, baina kalteak ez direla larriagoak. Gainera, badakigu zer egin behar dugun birusa transmititu ez dadin; hortaz, neurriak hartuz gero, ez da zabalduko, ez birus berria, ezta lehengoa ere».
Orain arte azaleratutako aldaera bakarra da?
Ez, eta seguruenera ez da azkena izanen. Basarasek gogorarazi du, adibidez, beste aldaera bat atzeman zela Espainian duela hilabete gutxi: «D-64 izeneko bat da, eta azken hilabeteetan mundu osora hedatu da. Ohiko kontua da birus bat aldatzea. Birusaren eboluzioa horrelakoa da».
Txertoan eragina izanen du?
Zientzialarien arabera, ez dirudi txerto berrien eraginkortasuna arriskuan dagoenik. EHUko adituaren esanetan, txertoak sortuak dira S proteina hori «blokeatzeko», eta orain «ez dirudi mutazioak eragina izango duenik eraginkortasunean». Hala ere, «zaintza epidemiologikoa indartzeko» deia egin du, aldaera berria noraino hedatu den jakiteko.
Zenbat denbora darama birusaren aldaera honek jendartean?
Dirudien baino gehiago. «Iraileko positibo batzuetan atzeman dute», azaldu du Basarasek. Hortaz, ez da oraingo mutazio bat: «Badirudi hilabete batzuk daramatzala gure artean». Hortaz, zergatik azaleratu da orain? Erresuma Batuan egin dituzten azterketei esker: «Sekuentziazio horietan ikusi dute aztertutako positibo gehienak aldaera honekin kutsatu zirela, eta horrela ondorioztatu dute transmititzeko erraztasun handiagoa duela».
Eraginkorra al da hegaldiak etetea?
Aldaera berriaren hedapenaren arabera. Basarasen ustez, ezinbestekoa da jakitea «noraino dagoen hedatua», neurri eraginkorrak hartu ahal izateko: «Oraingoz, Italian, Danimarkan, Australian eta Herbehereetan atzeman dituzte kasu batzuk, eta ikusi beharko dugu ea honaino ere iritsi den». Irakaslearen ustez, birusa dagoeneko oso hedatua balego, «ez luke inongo zentzurik izango Erresuma Batuko hegaldiak eteteak». Horren ordez, azterketa epidemiologikoak lehenestea galdegin du: «Honakoa ez da aldaera bakarra, eta gehiago ere etorriko dira. Normala da halakoak gertatzea, baina garrantzitsuena da ahalik eta azkarren ikustea zer garrantzia duten aldaera horiek, eta zaintza epidemiologiko jarraituak egitea».
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191443/irailean-hasiko-dituzte-bilboko-arte-ederren-museoa-handitzeko-lanak.htm
|
Kultura
|
Irailean hasiko dituzte Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak
|
Pandemia gorabehera, Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoen proiektuari eusteko konpromisoa azaldu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta lanek iraungo duten ia bi urteetan museoa bisitatzeko aukera izango dela iragarri dute.
|
Irailean hasiko dituzte Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak. Pandemia gorabehera, Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoen proiektuari eusteko konpromisoa azaldu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta lanek iraungo duten ia bi urteetan museoa bisitatzeko aukera izango dela iragarri dute.
|
Data jarri diote. Pandemiak eragindako trabak gorabehera, ia-ia puntual eutsiko diote Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak iazko uztailean Bilboko Arte Ederren Museoa zabaltzeko aurkeztutako proiektuari. Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoek sortutako Agravitas proiektuak 5.000 metro koadrotik gora gehituko dizkio museoari, eta, zehazki, irailaren 6tik aurrera hasiko dituzte lanak. Museoko patronatuaren urteko azken bilkuraren ostean eman dute albistea, patronatuko kide guztiak bertan zirela, eta, hain zuzen, erakundeek proiektu horrekiko duten konpromisoaren argazkia eman nahi izan dute irudi horrekin. Osasun krisi baten zeharkaldian egonik ere, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak ez baitute une batean ere mahai gainean izan proiektua atzeratzeko edo bertan behera uzteko aukera. «Ez dugu inoiz dudarik izan proiektu honek aurrera jarraitu behar zuela». Eta proiektua betetzen dabilen puntualtasun hori aipatu dute ziurtasun horren frogatzat.
«Ez da hain ohikoa bizi garen garai zail hauetan halako lanak hastea». Juan Mari Aburto Bilboko alkate eta patronatuko lehendakariordeak iragarri du lanen hasiera data aurkezpenean, baina alboan izan ditu Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu eta patronatuko lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi eta patronatuko eleduna eta Miguel Zugaza museoko zuzendaria. Atzealdean Fosterrek Bilboko eraikinarentzako eskuz egindako ehunka zirriborroetako bat zeukatela egin dute agerraldia. «Ilusionagarria» iritzi dio proiektuari alkateak, eta, Zupiriaren hitzetan, etorkizunera begira hartutako erabakia da handitzeari buruzkoa. «Erakunde eta ordezkari publikook ardura bikoitza daukagu egungoaren moduko zailtasun egoera batean; alde batetik, unean uneko zailtasun eta eskariei erantzun behar diegu, baina, horrez gainera, etorkizuna prestatzeko obligazioa ere badaukagu».
Zirrikitu batekin
18,6 milioi euroko aurrekontua aurreikusi diete lanei, guztira, eta, prentsaurrekoan zehaztu dutenez, epe luzeko 25 milioi euroko mailegu bat eskatuko dute gastu horiei aurre egiteko. 2023rako nahi dute museo berritua zabalik. Lanak martxan diren ia bi urteko epe horretan ere, museoa zabalik mantentzeko aukera izango dela iragarri dute: Museoaren funtsak txandakatzeko programa bat jarriko dute abian eraikin zaharrean.
Proiektuak izan du kritikaeik, ordea. Iñaki Uriarte arkitektoak, esaterako, BERRIAn bertan azaldu zituen Fosterren lana hautatzeko prozesuari buruzko zalantzak. Fosterren eta Uriarteren handitzea hautatu zuen lehiaketako epamahaikideetako bat Fosterren fundazioko kide ere izateak piztu ditu kritikak, nagusiki. Erakundeen hitzetan, ordea, ez da araurik urratu, eta legezkoa izan da ebazpena.
Mendiburu, Muntadas eta Prieto
Handitze lanen eraginez, irailera artekoa izango da hurrengo urteko programazioa, eta hiru erakusketa nagusi izango ditu. Antoni Muntadas artistaren Hiri hutsa ikus-entzunezkoa erakutsiko dute martxoaren 19tik irailaren 5era, adibidez. Bilbori buruzko pieza bat sortzeko enkargua egin zion museoak sortzaileari, eta lan horren emaitza da erakusgai jarriko dutena. Remigio Mendiburu artistari eskainitako atzera begirakoa etorriko da gero: martxoaren 31tik irailaren 5era egongo da ikusgai, «Materia eta memoria» izenburupean. Jose Ramon Prieto bildumako lanak ere jarriko dituzte ikusgai, apirilaren 31tik hasi eta lanei ekin arte. Besteak beste, Marina Abramovitx, Angela de la Cruz eta Lousie Bourgeoisen piezek osatuko dute erakusketa.
Hiru proposamen nagusi horiez gain, Gregorio Marañon mediku izandakoaren Velazquezen, Goyaren eta Grekoaren lanekin erakusketa txikiago bat eta Ramiro Arrue margolariari egindako omenaldi bat ere programatu dituzte.
Iazko bisitarien herenak
Aurtengo datuak ere jakinarazi dituzte prentsaurrekoan, eta, zehaztu dutenez, guztira 82.222 bisitari jaso dituzte; iazko kopuruaren herena, alegia. Kontuan izan behar da, ordea, museoa itxia egon dela ia hiru hilabetez, eta, horregatik, urtearen balantze baikorra egin dute patronatuaren bilkuran. Irekita mantentzeko ahalegina egin delako, batetik, eta aurreikusitako jarduera programa garatu ahal izan dutelako, bestetik. Ez kalterik gabe, halere. Zehaztu dutenez, diru sarrera propioen %11 galdu baitute aurten (1.155.000 euro), eta «gastuari eusteko neurriekin» egin diote horri aurre. Museoko patronoek aurreikusitako ekarpenei eustea «oso adierazle positiboa» izan dela ere gehitu dute.
Museoak aurten 300 lagun gehiago egin dituela eta guztira 4.331 izatera iritsi direla ere nabarmendu dute museoko ordezkariek. Itxiera hilabeteetan «ehun artistikoari» laguntzeko egindako bi enkarguak ere aintzatetsi dituzte patronatuko kideek. Kukai Dantza konpainiari enkarguz eskatutako Txango bat</em> ikus-entzunezkoa aipatu dute horren adibidetzat, batetik, eta Maider Lopez artistak sortutako Arnasa argi instalazioa, bestetik. Azken hori ere museoaren Obra Gonbidatua kanpainaren barruan egindako eskaria izan baitzen.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191444/ertzaintzaren-jarduera-grabatzeko-proba-bana-egingo-dute-2021ean-bilbon-gasteizen-eta-irunen.htm
|
Politika
|
Ertzaintzaren jarduera grabatzeko proba bana egingo dute 2021ean Bilbon, Gasteizen eta Irunen
|
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, etorkizunean patruila ororen jarduera grabatzea da helburua.
|
Ertzaintzaren jarduera grabatzeko proba bana egingo dute 2021ean Bilbon, Gasteizen eta Irunen. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, etorkizunean patruila ororen jarduera grabatzea da helburua.
|
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurasun sailburuak gaur azaldu duenez, Ertzaintzak hiru proba egingo ditu 2021ean Ertzaintzaren patruilen jarduerak grabatzeko. Hiru proba horiek Bilbon, Gasteizen eta Irunen (Gipuzkoa) egingo dituzte, eta etorkizunean Poliziaren jarduera oro grabatzea izango da helburua.
Hiru probek 855.000 euroko aurrekontua izango dute. Probatuko den sistemaren funtzionalitatea zehaztu, ezarri eta moldatu nahi dute hiru proba horiekin, etorkizunean patruila guztietara zabaltzeko. Proiektuen digitalizaziorako eta berrikuntza teknologikorako diru sailean sartu dute gastu hori.
Partida horrek 13,2 milioi euroko aurrekontua izango du, eta, besteak beste, telekomunikazio sistema berezko eta seguru bat izatea ere jaso dute, "polizia eta larrialdietako zerbitzu guztiek komunikazioa bermatua izan dezaten, ekin eta biziak salbatzeko". Datorren urtean 691,8 milioi euroko aurrekontua izango du Segurtasun Sailak, aurten baino %3,1 gehiago.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191445/luis-bunuelek-irekiko-du-2021ean-tabakalerako-pantaila-partekatua.htm
|
Kultura
|
Luis Buñuelek irekiko du 2021ean Tabakalerako pantaila partekatua
|
Hainbat instituziok elkarlanean osatu dute Donostiako kultur zentroaren datorren urteko zinema programazioa. Proiekzioez gain, solasaldiak, argitalpenak eta bestelakoak ere prestatu dituzte.
|
Luis Buñuelek irekiko du 2021ean Tabakalerako pantaila partekatua. Hainbat instituziok elkarlanean osatu dute Donostiako kultur zentroaren datorren urteko zinema programazioa. Proiekzioez gain, solasaldiak, argitalpenak eta bestelakoak ere prestatu dituzte.
|
Urtarrilaren 6an ekingo dio heldu den urteko zinema programazioari Donostiako Tabakalerak. Beste behin ere, kultura garaikidearen zentroko pantaila partekatzen duten eragileek elkarlanean osatu dute urteko eskaintza, eta 2021eko protagonista nagusietako bat Luis Buñuel izango dela jakinarazi dute. Zinemagilearen lehen bi filmak proiektatuko dituzte egun berean, eta, handik aurrera, haren filmografia osoa ikusgai jarriko dute. Baina lan gehiago ere emango dituzte urte osoan, askotarikoak, eta, horiez gain, zinemari lotutako solasaldiak, argitalpenak eta bestelako ekitaldiak ere prestatu dituzte Tabakalerak, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Elias Kerejeta Zine Eskolak.
Hilaren 28an, eguerdian, zinema abonu berria jarriko dute salgai, bai Tabakaleraren webgunean bai zentroaren informazio gunean. 100 euroren truke 40 film ikusteko aukera izango dute abonua erosten dutenek. Halaber, datorren astetik aurrera, zinema buletin digital berri bat argitaratzen hasiko direla ere jakinarazi dute. Hiru hilean behin plazaratuko dute, eta pandemiaren aurretik paperean zabaltzen zen argitalpena ordezkatuko du.
Nosferatu zikloa, lehen aldiz Buñueli eskainia
Bost erakundeek elkarlanean antolatu dute Nosferatu zikloa, eta, 30 urtean lehen aldiz, Luis Buñuel (Calanda, Teruel, Espainia, 1900 - Mexiko Hiria, 1983) zinemagileari eskaini diote. Hain zuzen, zuzendaria jaio zela 120 urte beteko dira heldu den urtean, eta, urteurrenaren aitzakian, haren 32 pelikulak emango dituzte Tabakaleran, Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema arloko arduradunak azaldu duenez. Urtarrilaren 6an hasiko dira saioak, «opari surrealista zoragarri batekin»: Un chien andalou (1929) eta L’âge d’or (1930) emango dituzte egun berean. Zikloa osatzeko, eta Buñuel + Plus izenburupean, zuzendariarengan eragina izan zuten edo haren eragina jaso zuten beste hemezortzi lan proiektatuko dituzte; Mi último suspiro (1982) memoria liburua hartu dute oinarri pelikulen aukeraketa egiteko.
Halaber, zikloari lotuta, bi liburu plazaratuko dituzte, biak ere Buñueli eskainitakoak. Urtarrilean argitaratuko dute lehena, gaztelaniaz, Jesus Angulok eta Joxean Fernandezek koordinatu dutena. Eta udaberrian, berriz, Harkaitz Canok euskaraz idatzitakoa.
Urte osoko Zinemaldia
«Zinemaldiak zinemaren denbora esan nahi du, eta, guretzat, zinemaren denbora hori urteko 365 egunak dira», azaldu du Maialen Belokik, Donostiako Zinemaldiko zuzendariordeak. Azken urteotan beste hainbat eragilerekin batera abiatutako proiektuak gogora ekarri, eta urte osoko jaialdi bat izateko apustu estrategikoa egina dutela adierazi du. Eta ildo beretik, jakinarazi du festibalak Tabakalerako pantailan orain arte izan duen aldizkako parte hartzea hilabeterokoa bilakatuko dela aurrerantzean. Hala, Zinemaldia + Plus izenburupean, proiekzioak eta solasaldiak egingo dituzte.
2021eko lehen hiruhilekoaren aurrerapen gisa, hiru saio iragarri ditu jaialdiak. Urtarrilean, Arantza Santesteban, Maddi Barber eta Celia Rico zinemagileek beren lanak erakutsiko dituzte, eta haien sortze prozesuak izango dituzte hizpide. Otsailean, Nest egitasmoaren azken aldian saritutako egileen lanak izango dira ikusgai, eta solasaldi bat ere izango da. Eta martxorako, berriz, Zinemaldia 70 proiektuari lotuta, jaialdiaren lehen urteei buruzko proiekzio bat eta erakusketa bat lantzen ari direla jakinarazi dute.
Lau izen, foku bana
Victor Iriartek, Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezko programazioaren arduradunak, azpimarratu du pantaila partekatuan iragana eta oraina «gurutzatzen» direla, eta, hala, Buñuelen gisako zinemagileen lanak zein gaur egungoenak ikusgai jartzen dituztela. Iriarteren hitzetan, «egun jaialdietan parte hartzen ari diren edo gerora garrantzitsuak izango diren» hainbat egileren izenak nabarmentzea da zentroaren egitekoetako bat. Eta horixe egingo dute heldu den urteko zikloetan; lau zinemagile hautatu dituzte, eta «foku» bana eskainiko diote bakoitzari.
Patric Chiha zuzendari austriarraren obran sakonduko dute lehenik, haren lan guztiak ikusgai jarrita. Udaberrian eta udan, berriz, zinema italiarrari begiratuko diote, ziklo banaren protagonista izango baitira Pietro Marcello eta Alice Rohrwacher. Eta urteko azken fokuak Kelly Reichardt zinemagile estatubatuarraren obrari erreparatuko dio.
Horiez gain, beste hainbat programak osatuko dute Tabakaleraren urteko zinema eskaintza. Horien artean daude, besteak beste, Hasieratik. Zinema feministaren historiak zikloa —Artium museoan ere programatzen dutena—; Jatorrizko Soinu Banda izenekoa, zinema eta musika uztartzen dituena; eta Kameleoiak Gara! familia-zinemari begiratzen dion programa.
Aretoa, ikasgela
Joan den ostiralean amaitu zuten Elias Kerejeta Zine Eskolan bigarren ikasturtea. Eskolaren egiteko nagusiak prestakuntza ematea eta ikerketa sustatzea direla gogorarazi du Carlos Mugiro zuzendariak, ez programazio publikoak prestatzea. Baina parte hartzen du pantaila partekatuan, «modu ezkutuago batean» bada ere; finean, «pantaila espazio pedagogiko bat bilakatzeko ideiarekin».
Hala, bi ildotan lanean jarraituko du eskolak. Batetik, Eskolatik programan, zeinetan komisariotza ikasleek hilean behin aretoko programazioa osatuko duten. Eta bestetik, hirugarren eta azken urtez egingo duten Zinemaren historiak. Santos Zunzunegi programan, zeinaren bitartez «ikasgela izaera» hartzen duen aretoak.
Zinema eta zientzia, eskutik helduta
Urtarrilaren 8an ekingo diote Zinema eta zientzia zikloari. Laugarren urtez antolatu du Euskadiko Filmategiak, DIPC Donostia International Physics Centerren zein Donostiako Zinemaldiaren laguntzaz. Saio bakoitzean, film baten emanaldiaz gain, «nazioarteko izen handiko zientzialariekin» solasaldiak egin ohi dituztela ekarri du gogora Joxean Fernandez Filmategiko zuzendariak. Laster jakinaraziko dituzte zikloko hamar filmen izenak. Ohi bezala, klasikoak eta lan berriagoak bilduko ditu. Aldatuko dena saioen ordutegia izango da, pandemiagatik indarrean diren neurriak tarteko, 18:00etara aurreratuko baitituzte ia guztiak.
Ziklotik at, bi saio berezi iragarri dituzte. Batean, Kimuak 2020 katalogoko lan guztiak emango dituzte, eta bestean, Jacques Lasseynek eta Musidorak zuzendutako Pour Don Carlos (1921) film mutua, hainbat erakundek elkarlanean zaharberritutakoa.
|
2020-12-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/191446/europako-botiken-agentziak-pfizer-etxearen-txertoa-baimendu-du.htm
|
Mundua
|
Europako Botiken Agentziak Pfizer etxearen txertoa baimendu du
|
Bihar bilduko da Europako Batzordea azken onespena emateko, eta estatu-kideek larunbatean jasoko dituzte lehen dosiak.
|
Europako Botiken Agentziak Pfizer etxearen txertoa baimendu du. Bihar bilduko da Europako Batzordea azken onespena emateko, eta estatu-kideek larunbatean jasoko dituzte lehen dosiak.
|
Europa osoan izua zabaldu den egun berean, Pfizer-BioNTech botika etxeen txertoari onespena eman dio Europako Botika Agentziak. Erakundearen baiezkoaren ostean, bihar bilduko da Europako Batzordea azken urratsa egiteko —ohiko prozedurak 67 egun behar izaten ditu horretarako—. Horiek horrela, azken orduko atzerapenik ezean, estatu kideek datorren larunbatean jasoko dituzte lehen dosiak, eta hurrengo egunean, igandean hasiko dituzte txertaketa kanpainak.
Txinak birus berri baten aurkikuntzaren berri eman eta urtebete baino gutxiagoan hasiko dute Europako estatuek txertaketa kanpaina. EBko Osasun komisario Stella Kyriakidesen esanetan, normalean epe luzeagoak hartu ohi dituzten prozedurak laburtu izanak ez du segurtasuna kolokan jartzen. «Inoiz ez genieke gure herritarrei txerto bat emango erabat segurua ez balitz. Segurtasuna ez da negoziagarria eta ez dugu negoziatu».
Kyriakidesek zehaztu du txertoa banatzen hasi ostean ere Europako Botika Agentziak eta Batzordeak elkarlanean jarraituko dutela, datuak bilduz eta jarraipena eginez. «Gure lana ez da amaituko baimena eman ostean. Ondoren ere Pfizerrekin lanean jarraituko dugu».
Estatu kideak datorren igandean hasiko dira herritarrak txertatzen, baina urtarriletik aurrera hasiko dira dosiak masiboki ematen. Txertoen ekoizpena ere progresiboki handitzen joan da Pfizer, eta baita Moderna ere. AEBetako botika etxearen txertoa urtarrilaren 6an aztertuko du Europak.
Gainontzeko herrialdeetara bezala, Hego Euskal Herrira ere helduko dira dosiak datorren asteburuan. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik zehaztu du ez dutela oraindik erabaki txertaketak datorren astelehenean bertan hasiko ote dituzten, eta ez dietela jakinarazi ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoara zenbat dosi bidaliko dituzten lehen banaketan.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191467/tubacexek-neurri-gogorragoak-hartzeko-asmoa-agertu-du.htm
|
Ekonomia
|
Tubacexek neurri gogorragoak hartzeko asmoa agertu du
|
Soldatak jaistea proposatu zuen, baina salatu du sindikatuek ez dutela negoziatu nahi izan. Multinazionalak gutuna bidali die euskal erakundeei, bere asmoen berri emateko.
|
Tubacexek neurri gogorragoak hartzeko asmoa agertu du. Soldatak jaistea proposatu zuen, baina salatu du sindikatuek ez dutela negoziatu nahi izan. Multinazionalak gutuna bidali die euskal erakundeei, bere asmoen berri emateko.
|
Arabako lantegien etorkizuna babesteko «beharrezkoak diren neurri guztiak» hartzeko asmoa azaldu du Tubacexek. Argudiatu du galerak «jasanezinak» direla (18 milioi euro aurten) eta aurreikuspenak «oso ezkorrak». Hodi fabrikatzaileak sindikatuen «jarrera arduragabea» kritikatu du, enpresaren proposamenak negoziatu nahi ez dituztelako.
Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari ordezkariak euskal jatorriko multinazionalaren asmoen berri eman die erakundeetako ordezkariei gutun batean.
Uztailean, Tubacexek jakinarazi zuen lan kostuak %20 murriztuko zituela bere lantegi guztietan. Arabako bi plantetan, 150 langileren kaleratzea iragarri zuen zuzendaritzak, baina, Esmorisek azaldu duenez, proposamen «ez-traumatiko» bat ere aurkeztu zuen: langileen soldatak % 9 jaistea, asteko lanaldia 40 ordura handitzea, eta txanda kontratuak kentzea, besteak beste. Taldeko kontseilari ordezkariaren arabera, Amurrioko eta Laudioko lantegietan dituzte taldeko lanaldirik baxuenak, orduko lan kosturik garestienak (74.000 euro inguru urtean, batez beste) eta absentismo tasarik handienak. Salatu duenez, hilabete hauetan sindikatuek ez dituzte enpresaren proposamenak negoziatu nahi izan.
«Denbora amaitzen ari da», ohartarazi du Esmorisek. «Zoritxarrez, gure erantzukizunak Arabako lantegien etorkizuna babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak martxan jartzera bultzatzen gaitu».
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191468/positibo-tasa-41era-jaitsi-da-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Positibo tasa %4,1era jaitsi da Hego Euskal Herrian
|
386 positibo atzeman dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino proba gehiago egin eta gero (9.325 PCR eta antigeno test).
|
Positibo tasa %4,1era jaitsi da Hego Euskal Herrian. 386 positibo atzeman dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino proba gehiago egin eta gero (9.325 PCR eta antigeno test).
|
Behera. Atzemandako COVID-19 kasuak eta positibo tasa bezperakoak baino apalagoak izan ziren atzo Hego Euskal Herrian. Igandean baino ia 3.000 PCR eta antigeno proba gehiago egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak astelehenean, eta, hala ere, positibo gutxiago atzeman zituzten: 386 (aurreko egunean baino sei gutxiago). Hortaz, positibo tasa ere dezente jaitsi da: %6tik %4,1era.
Herrialdeka, bezperan baino kasu gehiago atzeman dituzte Bizkaian eta Nafarroan: 141 Bizkaian (bezperan baino 23 gehiago), eta 79 Nafarroan (22 gehiago). Gipuzkoan, 103 positibo erregistratu dituzte (igandean baino 26 gutxiago); eta Araban, berriz, 61 (aurreko egunean baino 27 gutxiago).
Ospitaleen egoeraren berri ere eman du Osakidetzak: 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19arengatik, eta oraintxe 92 paziente larri daude ZIUetan.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191469/hainbat-legelarik-laquoharrigarriaraquo-deritzote-epaiketa-errepikatzeko-erabakiari.htm
|
Politika
|
Hainbat legelarik «harrigarria» deritzote epaiketa errepikatzeko erabakiari
|
Euskal Herriko eta Kataluniako 310 bat abokatuk uste dute inor ezin dela berriro epaitu kondena jaso duen egitate berberengatik.
|
Hainbat legelarik «harrigarria» deritzote epaiketa errepikatzeko erabakiari. Euskal Herriko eta Kataluniako 310 bat abokatuk uste dute inor ezin dela berriro epaitu kondena jaso duen egitate berberengatik.
|
Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat legelarik Bateragune auzia eta Espainiako Auzitegi Gorenak horren epaiketa berriro egiteko agindu izana salatu dute. Non bis in idem (latinez, «berberagatik birritan ez») izeneko agiri baten bitartez egin dute, eta modu berezia aukeratu dute agiria aurkezteko: euskal abokatuek Bilbon agerraldia egiten zuten bitartean, aldi berean beste agerraldi bat egin dute legelari katalanek Bartzelonan. Agirian, abokatuek «kezka eta harridura» agertu dituzte Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurrean.
Bilbokoan, Iñigo Santxo abokatuak egin ditu aurkezpen lanak, eta Amaia Goirigolzarrik eta Arantza Isasmendik irakurri dute agiria. Esan dutenez, «harrituta» hartu dute epaiketa berriro egiteko erabakia, «[Estrasburgoko] Giza Eskubideen Auzitegiak babes judizialaren gabezia zehaztu izanak inoiz ez baitu ekarri akusazio prozesu bat errepikatzea».
Abokatuek gogora ekarri dute Bateragune auzian zigortuak izan zirenek aurkeztu zutela helegitea Estrasburgoko Auzitegian, eta Auzitegi horrek helegitea aintzat hartu eta arrazoia eman diela. «Errekurtsogileen aldekoa izan den Estrasburgoko epai bat betearaztea ezin da errekurtsogileen aurka bihurtu», azaldu dute.
Diotenez, Estrasburgoko epaia betearazteak «aldeko ondorioak» izan behar ditu auzialdi honetan irabazi duenarentzat, eta Auzitegi Gorenak aplikatu nahi duen araua, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Hitzarmenaren 7. protokoloa, aplikatuz gero, kontrakoa gertatuko litzateke. Gainera, gogorarazi dute arau hori 2009ko abenduaren 1ean sartu zela indarrean, eta Bateragune auzian epaitutakoak bi hilabete lehenago atxilotu zituztela, urriaren 13an; hortaz, ezin zaie arau hori ezarri.
Legelariek uste dute auzi honetan Gorena interpretazio juridikoa aldatzen ari dela «araua aplikatu behar den subjektuaren arabera», eta hori «berdintasun printzipioaren eta benetako babes judizialaren» aurkakoa dela guztiz. Gogorarazi dute inor ezin dela epaitua izan «jadanik kondena jaso duen egitate berberengatik».
Hori dela eta, «kezka» azaldu dute «jurisdikzio potestatea pertsona jakin batzuei begira modu berezian» aplikatzen ari dela uste dutelako, eta, horren aurrean, eskaera egin diote komunitate juridikoari eta Espainiako eta Europako agintariei: «pertsona guztien oinarrizko eskubide guztiak, izaera prozesalekoak barne, berma daitezela, arrazoi ideologikoengatik bereizketarik egin gabe»ÂÂ.
Bateragune auziaz gain, Gonzalo Boye abokatuaren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalean irekitako auzibidea ere aipatu dute Euskal Herriko eta Kataluniako abokatuek; esan dutenez, auzibide hori «aurkari politikoa suntsitzeko lawfare edo gerra juridikoaren erabileraren beste adibide bat» da.
Bateraguneak bateratuta
Katalunian, Nuria Sanchez March, Eva Pous i Calvet eta Jaume Alonso-Cuevillas abokatuek irakurri dute agiria. Ezohiko irudia eman dute hiru eledunek: izan ere, Alonso-Cuevillas JxC Junts Per Catalunyako diputatua da Espainiako Kongresuan, Sanchez March ERCren Justizia Idazkaritzako kidea da, eta Pous Alerta Solidaria taldeko abokatua eta CUPeko kidea da. Azken bolada honetan ez da oso ohikoa Kataluniako hiru indar independentisten ordezkariak elkarrekin agertzea auzi baten inguruan, are gutxiago hauteskundeak laster izango direla kontuan izanda, baina Bateragune auziaren salaketak lortu du hori.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191470/gabonetako-loteriako-sari-nagusiak-lau-milioi-euro-banatu-ditu-bilbon.htm
|
Gizartea
|
Gabonetako loteriako sari nagusiak lau milioi euro banatu ditu Bilbon
|
Berrizen bosgarren sari bat egokitu da, eta 7,2 milioi euro utzi ditu herrian. Cascanten, bigarren sari batek 200.000 euro banatu ditu.
|
Gabonetako loteriako sari nagusiak lau milioi euro banatu ditu Bilbon. Berrizen bosgarren sari bat egokitu da, eta 7,2 milioi euro utzi ditu herrian. Cascanten, bigarren sari batek 200.000 euro banatu ditu.
|
Eguerdian atera dute Eguberriko loteriako sari nagusiaren zenbakia: 72.897. Bilboko Zurbaranbarri auzoko 58. zenbakia duen administrazioak zenbaki horren sorta bat saldu du; denera, lau milioi euro inguru. Sari nagusiaren irabazleek 400.000 euro jasoko dituzte dezimoko. Bi bosgarren sari ere egokitu dira Bizkaiko hiriburuan.
Kopururik handiena, baina, Berrizen (Bizkaia) egokitu da. Bosgarren sarietako baten 120 serie saldu dituzte han, 55.483 zenbakiarenak, eta 7,2 milioi euro banatuko dituzte herri horretan, serie bakoitzeko 60.000.
Cascanten (Nafarroa), berriz, bigarren saria egokitu da. 38.341 zenbakiaren serie bat saldu dute han, eta 200.000 euro utziko ditu herrian.
Beste bosgarren sari batzuk ere egokitu dira Euskal Herrian. 86.986 zenbakiaren hiru dezimo saldu dituzte Iruñean, Ziudadela eta Tutera kaleetan eta Foruen plazan. Irunen (Gipuzkoa), hiru dezimo saldu dituzte, Bilbon bat, Erandion (Bizkaia) bat eta Getxon (Bizkaia) beste bat.
Barakaldon (Bizkaia), 37.023 zenbakiaren serie oso bat saldu dute, eta horrek ere bosgarren saria irabazi du. Leioan (Bizkaia), 28.674 zenbakiaren serie bana saldu dute 1. eta 4. administrazioetan, eta hark ere bosgarren sari bat irabazi du.
%10 gutxiago jokatu dute
Hego Euskal Herriko herritarrek 173,7 milioi euro gastatu dituzte loterian, iaz baino %10 gutxiago. Gehiena, Bizkaian: 87,4 milioi, iaz baino %9,69 gutxiago. Gipuzkoan, 38,51 milioi, %9,66 gutxiago. Nafarroan, 31,37 milioi, %11,24 gutxiago. Araban, 16,17 milioi, %3,79 gutxiago.
Herritar bakoitzak batez beste 75,84 euro jokatu ditu Bizkaian; Gipuzkoan, 53,23; Nafarroan, 47,95; eta Araban, 48,78, Espainiako Loteria eta Apustuen Bulegoaren arabera.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191471/errugabetzat-jo-dituzte-jaro-operazioko-hamabi-akusatuak.htm
|
Mundua
|
Errugabetzat jo dituzte 'Jaro operazioko' hamabi akusatuak
|
Espainiako Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salaren arabera, ez dago nahikoa frogarik esateko «terrorismoa goratzeko talde kriminal bateko kideak» direla.
|
Errugabetzat jo dituzte 'Jaro operazioko' hamabi akusatuak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salaren arabera, ez dago nahikoa frogarik esateko «terrorismoa goratzeko talde kriminal bateko kideak» direla.
|
Fiskaltzak haietako bakoitzarentzat lau eta hamabi urte arteko kartzela zigorrak eta Causa Galiza eta Ceivar elkarteak desegiteko eskatzen zuen arren, bestelako erabaki bat hartu du Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salako epaimahaiak. Alfonso Guevara, Maria Teresa Garcia eta Ana Maria Rubio epaileen arabera, ez dago frogarik esateko elkarte horiek «izaera terroristako indarkeriazko mugimenduak» egin zituztela, ez eta elkarteek «indarkeria bultzatzen zutela» pentsarazteko ere, eta, beraz, ezin ondoriozta daiteke deliturik egiteko helbururik zutenik.
Aldiz, auzitegiak frogatutzat jo du Galiziako hizkuntza eta kultura sustatzeko helburuarekin sortu zela Causa Galiza, bertako kideetatik gehienak jarrera independentistakoak izanik. Haren sorrera eta hainbat ekitalditan izandako parte hartzea aztertu ostean, epaimahaiak ondorioztatu du ez dagoela froga nahikorik esateko elkarteak edo bertako kideek zerikusia dutenik «talde terroristatzat» jotako Resistencia Galegarekin.
Ceivarri dagokionez, berriz, epaian onartu dute preso independentistak babesteko sortu zutela elkartea, bai laguntza juridikoa emanez edo osasun arreta eskainiz. Causa Galizaren kasuan bezala, Ceivarrenean ere ez dute frogarik aurkitu Resistencia Galegarekin zerikusia zuela esateko, ez eta haren helburua «talde terroristaren ekintzak» goraipatzea zela esateko ere.
Epaiak azaltzen du bi elkarteak militantzia independentistaren munduan mugitzen direla, urteetan beste talde askok egin duten moduan, baina nabarmentzen horrek ez duela esan nahi «delituak goratzea» helburu dutenik: «Causa Galizaren jarrera politikoak babes konstituzionala merezi luke».
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191472/alarma-egoera-bukatu-arte-etxegabetzeak-debekatzea-onartu-du-espainiako-gobernuak.htm
|
Gizartea
|
Alarma egoera bukatu arte etxegabetzeak debekatzea onartu du Espainiako Gobernuak
|
Lege dekretuaren arabera, maiatzaren 9ra bitartean ezingo dituzte etxegabetu beste bizitokirik ez dutenak. Jabe handien etxebizitza hutsetan kontraturik gabe daudenen kasuan, debekua hiru hilabeterako da.
|
Alarma egoera bukatu arte etxegabetzeak debekatzea onartu du Espainiako Gobernuak. Lege dekretuaren arabera, maiatzaren 9ra bitartean ezingo dituzte etxegabetu beste bizitokirik ez dutenak. Jabe handien etxebizitza hutsetan kontraturik gabe daudenen kasuan, debekua hiru hilabeterako da.
|
Etxegabetzeak debekatzeko lege dekretua onartu du Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak. Hori aintzat hartuta, COVID-19ak eragindako alarma egoerak iraun bitartean (2021eko maiatzaren 9ra arte) ezingo dituzte etxegabetu egoera zaurgarrian egon eta beste bizitokirik ez dutenak; ezta, datozen hiru hilabeteetan, jabe handien edo hamar eraikin baino gehiago dituztenen etxebizitza hutsetan kontraturik gabe daudenak ere. Bigarren multzokoen kasuan, zehaztapen bat: adingabeen edo menpeko pertsonen ardura eduki beharko dute, edo bestela indarkeria matxistaren biktima izan, kaleratuak ez izateko. Nolanahi ere, ez batzuei ez besteei ezingo diete oinarrizko hornidura —argia, ura eta gasa— eten.
Izurriak ekarritako krisi sanitario eta ekonomikoak eragindako etxegabetzeak 2021eko urtarrilaren 31ra arte debekatzea erabaki zuen gobernuak pandemiaren hasieran. Debeku hori maiatz hasiera arte luzatu du, eta baldintzak ere aldatu ditu. Izan ere, COVID-19agatik ez beste arrazoi batzuengatik pandemiaren aurretik egoera zaurgarrian daudenak ere biltzen ditu dekretuak. «Salbuespenekoa da [neurria], zailtasuneko ohiz kanpoko garai baterako», nabarmendu du Jose Luis Abalos Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak, Ministroen Kontseiluaren ondoren egindako agerraldian.
Kontratua duten maizterren kasuan, jabe guztiak, izan norbanakoak zein higiezin enpresa handiak, konpentsazioak eskatzeko moduan egongo dira, gizarte zerbitzuek epaileari aurkeztu beharko dioten txostenak egiaztatzen badu etxegabetze agindua jaso dutenen zaurgarritasun ekonomikoa. Dekretuaren arabera, konpentsazioa kalkulatuko da, eraikina dagoen eremuan alokairuak duen batez besteko prezioa aintzat hartuta.
Jabe handiei dagokienez, gehienak inbertsio funtsak, finantza erakundeak edo, besteak beste, higiezinen sozietateak dira, eta haiek ere konpentsazioak eskatu ahal izango dituzte, egiaztatzen baldin badute etxegabetzeei ezarritako debekuak kalte ekonomikoak eragin dizkiela.
Etxegabetze agindua jaso dutenen zaurgarritasuna egiaztatuta gelditzen denetik, autonomia erkidegoek hiru hilabete edukiko dituzte horiei alternatiba bat eskaintzeko «etxebizitza duin baten» bidez. Egiten ez baldin badute, alokatzaileak konpentsatuko dituzte.
Podemos, pozik
Dekretuaren edukiak tentsioa eragin du azken asteotan PSOEren eta UP Unidas Podemosen artean, koalizio gobernuko bi bazkideen artean. Duela hilabete pasa, artean 2021eko aurrekontuak negoziatzen ari zirenean, etxegabetzeak eteteko zuzenketa bat jarri zuten UPk, EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak. Eskatu zuten, besteak beste, etxegabetzeak egiteko debekua 2022ko abendura arte luzatzeko.
Abenduaren hasieran, ordea, zuzenketa kendu zuten, auzia bideratzeko dekretu bat onartzekotan zelako Espainiako Gobernua, bi indar subiranistek orduan argudiatu zutenez. Hiru aste geroago onartu du gobernuak, eta Gerardo Pisarello (UP) Espainiako Kongresuko Mahaiko idazkari lehena pozik agertu da prentsaren aurrean, iruditzen zaiolako debekua indarrean sartu dela etxebizitzen esparruko «lobbyen erresistentziak» gorabehera. «Ezkutuko alderdi baten gisara jokatu dute [lobbyek]».
Kaleratzeak Stop-entzat, ez da «aski»
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop taldearentzat «aurrerapauso bat» da Espainiako Gobernuak etxegabetzeak debekatzeko onartutako dekretua, baina ohar batean nabarmendu du hori ez dela «aski». Taldearen ustez, neurriak ez du «argi» uzten nortzuk diren «zaurgarriak», eta kritikatu du «epemuga bat» duela. Jabe handiak konpentsatzeko erabakia «onartezina» da Kaleratzeak Stop-entzat. «Pertsonen beharretatik abiatuta negozioa egiten ari dira».
Ekologistak Martxan-en arabera, berriz, «herritarren presioak» ekarri du oinarrizko hornidura etengo duen debekua. Ohar batean azpimarratu duenez, ordea, «argitu beharreko» zenbait «hutsune oso kezkagarri» ditu neurriak. Ekologistek nabarmendu dute Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak oraingoz kaleratutako informazioa aintzat hartuta egin dutela balorazioa, eta dekretua BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean kaleratu zain daudela. Asteazkenean dira argitaratzekoak.
|
2020-12-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/191473/eguberriak-euskal-herrian-hauek-dira-osasun-neurriak.htm
|
Gizartea
|
Eguberriak Euskal Herrian: hauek dira osasun neurriak
|
Administrazio bakoitzak bere neurriak hartu ditu. Hona hemen batetik bestera mugitzeko jakin beharrekoak.
|
Eguberriak Euskal Herrian: hauek dira osasun neurriak. Administrazio bakoitzak bere neurriak hartu ditu. Hona hemen batetik bestera mugitzeko jakin beharrekoak.
|
Gabonetako plana zorroztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Beste aldaketarik ez balego, Eguberrietako ospakizunak neurri hauek mugatuko dituzte Euskal Herrian, eremu administratiboaren arabera.
Nondik nora?
Probintzia barruan mugitzea libre izango da, debekua kendu zutenetik izan den bezala. Baina abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 1era aukera egongo da Hegoaldeko lurralde historiko guztien artean mugitzeko, baina bakarrik senideekin elkartzeko. Nafarroan, 2ra arte mugitu ahalko da. Agiri bat eraman beharko da aldean, norbera norekin biltzekoa den zehazten duena. Espainiara joaterik ere egongo da, baina baldintza berak bete eta agiria edukita.
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga zabalik dago, baina Gipuzkoa eta Nafarroan sartzeko aurreko paragrafoan zehazturiko baldintzak indarrean dira hor ere.
Iparraldeko herritarrak libre mugitu ahalko dira, etxeratze aginduak baimenduriko orduetan, betiere. Frantziara ere, berdin mugitu ahalko dira.
Noiztik noiz arte?
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 22:00etatik 06:00etara ezarrita daukate etxeratze agindua, baina abenduaren 24ko gauean eta abenduaren 31koan 00:30 arte ibili ahalko da eremu publikoan. Nafarroan, muga bera edukiko dute, nahiz eta egun arruntetan ordubete gehiago duten (23:00ak arte). Nafarroako Gobernuak zehaztu du zirkulatu ahalko dela 01:30 arte, «etxetik kanpo afaldu ondoren etxera itzultzeko».
Ipar Euskal Herrian ordutegi estuagoa daukate (20:00etatik 06:00ak arte), baina hilaren 24an denbora mugarik gabe ibili ahalko dira. Edonola ere, abenduaren 31 ez da egun berezi gisa hartuko, eta 20:00etarako ezingo da ibili kalean eta bestelako leku publikoan.
Tabernak eta jatetxeak?
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, tabernek eta jatetxeek gizabanakoek duten muga bera edukiko dute, eta 20:00etan itxi beharko dituzte ateak. Baina abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, 18:00etarako itxita egon beharko dute. Botikak izango dira salbuespena.Horrez gain, neurri berezia egongo da aurreko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 positibotik gora izan duten herrietan: horietan derrigorrez itxita egon beharko dute, baita 5.000 biztanletik beherako herrietan ere. Jaurlaritzak astelehenetan eta ostegunetan argitaratzen du herrion zerrenda. Terrazak osorik bete ahalko dira, baina taberna barruak %50 bakarrik.
Nafarroan ere, etxeratze aginduak ezarritako orduan itxi beharko dituzte taberna eta jatetxeak: 22:00etan. Baina barruan edukieraren %30 baino ezingo dute bete, eta barra zerbitzurik gabe.
Ipar Euskal Herrian sinpleagoa da egoera: ostatu eta tabernak erabat itxita daude, eta itxita egongo dira urtarrilaren 20ra arte, gutxienez.
Zenbat jende?
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gehienez hamar pertsona bildu ahalko dira etxeetan abenduaren 24an eta 25ean. Baina Urtezahar gauean eta urtarrilaren 1ean, gehienez sei. Nafarroan, hamarrekoa da muga.
Ipar Euskal Herrian, berriz, sei da gehienezko pertsona kopurua, haurrak zenbatu gabe.
Adinekoak ikusteko?
Hegoaldean, senideekin egoteko egoitzetatik atera ahalko dira adinekoak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, PCR proba egin beharko dute egoitzara itzultzen direnean, eta berrogeialdian egongo dira. Nafarroan bi pertsona joan ahalko dira aldi berean adinekoa ikustera egoitzara, baina etxe berean bizi badira. Adinekoak atera ahalko dira bi pertsona horiekin, egoitzak ezarritako ordutegian, eta senideek agiri bat sinatuta.
Ipar Euskal Herrian, bisitak egin ahalko dira, baina egoitza bakoitzak erabakiko ditu arauak. Pertsona bakarra joan ahalko da, edonola ere, aurretik ordua zehaztuta.
Opariak erosteko?
Hegoaldean, dendak 21:00ak arte egon ahalko dira zabalik. Baina, esan bezala, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, 18:00etarako itxita egon beharko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Botikak izango dira salbuespena. Hiru herrialdeotan, 150 metro koadrotik gorako dendetan edukieraren %60 bete ahalko da, eta txikiagoetan %75 arte. Lehentasuna edukiko dute 65 urtetik gorakoek. Nafarroan are zorrotzagoa da araua: %40, dendaren tamaina edozein dela.
Ipar Euskal Herrian ez dago mugarik saltokien edukierari dagokionez, baina 20:00etarako itxita egon beharko dira.
Olentzero eta Mari Domingi?
Hegoaldean ezingo da egin Olentzero kalejirarik edo Errege desfilerik. Gurtza lekuak %35 bete ahalko dira asko jota. Kultur ekitaldiak 21:00ak baino lehen bukatu beharko dira. Nafarroan, zehaztu dute kultu lekuetan gehienez ere 150 pertsona elkartu ahal izango direla; haur parkeak %75etik behera bete ahalko dira, eta zinemak, antzokiak eta museoak, %50.
Ipar Euskal Herrian, kulturguneak itxita egongo dira aurrerantzean ere, gutxienez beste bi astez.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191474/mercedesen-hasiak-dira-azpikontratatutako-langileak-kaleratzen.htm
|
Ekonomia
|
Mercedesen hasiak dira azpikontratatutako langileak kaleratzen
|
Kontratu finkoa zuten 22 behargini iritsi zaie agindua. Grebara deitu dute urtarrilaren 5erako.
|
Mercedesen hasiak dira azpikontratatutako langileak kaleratzen. Kontratu finkoa zuten 22 behargini iritsi zaie agindua. Grebara deitu dute urtarrilaren 5erako.
|
Lehenengo kolpea Gasteizko Mercedesen, eta «oporraldia hasi behar zuten egun berean», sindikatuek salatu dutenez. 22 behargini iritsi zaie kaleratze agindua. Denak azpikontratutako Ceva Logistic enpresakoak dira, eta lan kontratu finkoa zuten harekin. Erabakiak eta hori jakinarazteko moduak haserretu egin ditu sindikatuak, eta greba egun batera deitu dituzte Arabako hiriburuko plantako langile guztiak, urtarrilaren 5erako, oporren osteko lehen lan egunerako. Gasteizko lantegian azpikontratuta dauden behargin gehienak Cevarekin dute lan kontratua: guztira 200 langile ditu enpresak horrek Gasteizko lantegian. Hortaz, hango lantaldearen %9 kaleratuko du. Sindikatuek ez dute baztertzen azkenean gehiago izatea.
ELAk, UGTk eta CCOOk komunikabideetara bidalitako ohar batean salatu dutenez, enpresa hori egungo egoera baliatzen ari da langileen lan baldintzak okertzeko. «Planifikatuta dagoen erabaki bat da. Cevan ezarri nahi den politika prekarioaren adibide bat dira kaleratze hauek. Lantalde finkoaren zati handi bat kaleratu nahi dute eta, horrekin batera, behin-behinekotasuna, aldi baterako lan enpresen bidezko kontratuak eta lan ezegonkortasuna handitu nahi dituzte». Azpikontratatutako enpresak «produkzioaren jaitsiera» eta Mercedesen lan txanden antolakuntza berria argudiatu ditu erabakia hartzeko. Auto ekoizleak erabaki du hiru txandako sistema 2,5ekoa bihurtzea. Sindikatuek salatu dute haiekin negoziatu gabe hartu duela erabakia Mercedesek.
500 lanpostu kolokan
Zuzendaritzak aurreko astean berretsi zuen murrizketak egingo zituela Arabako lantegian, eta azpikontratatutako langileekin eta aldi baterakoekin hasiko zela. Guztira, 500 behargin kaleratu nahi ditu, egungo lantaldearen %10. Hego Euskal Herriko fabrikarik handiena da Mercedesek Arabako hiriburuan duena, Iruñeko Volkswagenekin batera.
Erabakiaren aurka manifestazioa egin zuten aurreko ostiralean Gasteizen, sindikatuek deituta. Mercedeseko beharginak ez ezik, Alemaniako auto ekoizlearentzat lan egiten duten enpresa hornitzaileetan aritzen direnek ere parte hartu zuten, horietan ere espero dituztelako kaleratzeak: %15 inguru.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191475/gasteizko-udalak-ez-du-baimenik-eman-armentia-ii-putzuan-zundaketak-egiteko.htm
|
Gizartea
|
Gasteizko Udalak ez du baimenik eman Armentia-II putzuan zundaketak egiteko
|
Urtaranek ohartarazi du proiektua ez dela bateragarria Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin, baina Eusko Jaurlaritzak oinarri dituen politika energetikoen alde dagoela.
|
Gasteizko Udalak ez du baimenik eman Armentia-II putzuan zundaketak egiteko. Urtaranek ohartarazi du proiektua ez dela bateragarria Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin, baina Eusko Jaurlaritzak oinarri dituen politika energetikoen alde dagoela.
|
2016an, Eusko Jaurlaritzak baimena eskatu zuen Subilla Gasteizko Armentia-II putzuan gas ustiaketak egiteko, Sesha enpresa publikoaren eskutik, eta Gasteizko Udalari zegokion ematea. Oposizioa lizentzia hori ematearen aurka egon da orain arte, argudiatuta ez zela bateragarria besteak beste Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin, eta erregai fosilak erretzeak «etorkizun energetikoa hipotekatuko» lukeelakoan trantsizio ekologikorako bidean. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk osatu dute oposizioa gai honi dagokionez, eta, azkenean, EAJk baimena ez ematea erabaki du.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak jakinarazi duenez, eta oposizioak aurrez esandako berbera berretsiz, txosten teknikoak baieztatzen du baimena ez litzatekeela bateragarria izango hiri antolamenduko plan orokorrarekin, gas zundaketak egiteko proposatutako eremuan ezin delako horrelako jarduerarik egin. Hala ere, horrek ez du esan nahi gainontzeko tokietan egin ezin daitezkeenik, erabakia Armentia-II putzuari soilik baitagokio. Hala ere, Urtaranek nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak defendatzen dituen politika energetikoen alde dagoela. Hain zuzen, Jaurlaritzak adierazi zuen ez zuela eskatuko gas ustiaketa gehiago egiteko baimeniko, baina dituenekin aurrera egingo duela, gasa trantsiziorako energia «egokia» dela iritzita, besteak beste, berriztagarriak eduki bitartean.
Hala eta guztiz ere, gogoan izan behar da Arabako Foru Aldundian dagoeneko joan den astean proiektua baztertu zutela talde guztiek, PSE-EE barne, eta EAJ bakarrik gelditu zela. Beraz, posible da udalean ere sozialisten babesa galtzea.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191476/kamiolariak-etxera-ekartzeko-modu-guztiak-ari-gara-aztertzen.htm
|
Ekonomia
|
«Kamiolariak etxera ekartzeko modu guztiak ari gara aztertzen»
|
Gipuzkoako Insausti garraio enpresak hamahiru kamioi dauzka Dover inguruan harrapaturik.
|
«Kamiolariak etxera ekartzeko modu guztiak ari gara aztertzen». Gipuzkoako Insausti garraio enpresak hamahiru kamioi dauzka Dover inguruan harrapaturik.
|
Transportes Insaustik Erresuma Baturako ibilbidea egiten duten hainbat kamioi ditu, eta, brexit-a dela eta, Oiartzungo (Gipuzkoa) garraio enpresa prestatzen hasia zen zer gerta ere. Baina aurtengoa koronabirusaren urtea da, eta COVID-19aren aldaera kutsakorragoak eragin duen izua tarteko, pandemiak ezustea eman du berriro. Frantziak mugak itxi ditu Erresuma Batuarekin, eta 6.000 kamiotik gora blokeaturik daude Dover inguruan (Ingalaterra), kontinentera iragan ezinik, besteak beste Insaustiren hamahiru kamioi eta haien kamiolariak.
«Ez daude inorekin hitz egiteko moduan. Esan digute gure ahotsa bakarrik entzun nahi dutela, eta esateko etxera badatozela». Montxi Galan enpresako Operazio zuzendariak kamioilariak zeinen egoera zailean dauden azaldu dio BERRIAri. «Ez dute inolako albisterik blokeoa noiz bukatuko den jakiteko; badakite Gabon gaua eta Eguberri eguna Ingalaterran pasatuko dituztela. Muga bihar bertan irekiko balute ere, ez dago denbora nahikorik etxera garaiz iristeko. Horregatik, gaur-gaurkoz, urtea amaitu aurretik etxean egotea da helburu bakarra».
Egoera beltz hori apur bat arindu du Galanek konpainiako kamioilariek dituzten hainbat abantaila txiki azaltzean. «Guk igandean bertan ohartarazi genien hau gerta zitekeela, eta kamioiak parkinetan uzteko esan genien; badute ostatua alboan, eta dutxa eta komunak ere bai. Zaintza duten parkinak dira, alegia, gutxieneko baldintza batzuekin». Eta kamioiek daramatena gal ote daiteke? «Gure kasuan ez, hilabete iraun dezakeen zama dugulako, baina milaka kamioi daude geldirik errepideetan, iraungitzen diren produktuekin, freskoekin adibidez. Desastre hutsa da hau guztia».
Hiru sindikatukoak ez
Insaustirentzat aritzen direnak ez dira Ingalaterrako kostaldean harrapaturik geratu diren euskal kamioilari bakarrak. Zaila da esaten zenbat diren, baina ez daude askoz gehiago. Hiru sindikatuak dio soilik hiruzpalau direla Erresuma Batura joaten direnak aldiro-aldiro beren afiliatuen artean, «batez ere arraina eramatea, Getariatik eta Ondarroatik»; baina garraiolarien euskal sindikatuak ez du jakin inor harrapaturik geratu ote den han. Batera edo bestera, kamioien pilaketen artean koronabirusak Dover inguruan eragin duenak apenas duen aurrekaririk. «Horrelakorik ez dugu sekula ikusi», dio Insausti enpresako operazio zuzendariak. Londres eta Paris negoziazio bizian dabiltza muga ireki ahal izateko eta ferryak martxan jartzeko; batetik, kamiolari askoren egoera muturrekoa delako, errepidean lo egiten, jatekoa eta edatekoa sobran eduki gabe; bestetik, Boris Johnson lehen ministroak ez duelako gehiago azaldu nahi jendaurrean ukatzen janari hornidura arazoak daudela. Brexit-aren negoziazioen azken saio etsian iritsi da COVID-19aren aldaera kutsakorragoaren albistea, eta negoziazio bera baldintzatu du, lehen gauza eurotunela irekitzea delako orain Londresentzat, eurotunela eta ferryak, kontinenterako sarbideak alegia.
Oiartzungo Insausti enpresarentzat, berriz, lehen helburua da bere kamiolariak etxera ekartzea; gero gerokoak. «Pertsonak dira langileak baino lehen, eta etxean zain dauzkate familiak Gabonak pasatzeko. Etxera ekartzeko modu guztiak ari gara aztertzen. Hegazkinez ezin dela ematen du; bide hori ere moztua dago. Autoz etortzeko aukera aztertu dugu, baina ez da erraza. Esaten ari dira agian Marokora joan daitekeela hegazkinez, eta handik Euskal Herrira iritsi, Madrildik igarota. Aukera guztiak ditugu zabalik».
Etsipena ez luzatzea
Kamioiek eta barruan daramaten zamek ere kezka pizten dute, noski, baina oraindik aste batzuk egin dezaketenez barruan iraungi gabe, enpresak uste du aurrerago berreskura daitezkeela.
Dena den, garraiolariak urtea amaitu aurretik etxean egotea da enpresaren helburua. Frantziak datozen orduetan irekiko balu muga, garraiolariak egun gutxiren buruan iritsiko lirateke Euskal Herrira, betiere Espaniak beste hainbeste egingo balu; baina benetan zaila ematen du ostirala baino lehen gertatzea hori. Europako Batasuneko kideen artean ez badago akordio azkarrik, gehiago luza daiteke egoera, eta, harekin batera, milaka kamiolariren etsipena.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191477/itsas-txakur-gris-bat-askatu-dute-bermeo-parean.htm
|
Gizartea
|
Itsas txakur gris bat askatu dute Bermeo parean
|
Bizkaiko herri horretako kaian agertu zen abenduaren 11n, ahul eta argal, ustez ekaitzak eramanda. Sendatzen eta gizentzen eduki dute, bere kabuz moldatzeko indarra hartu arte.
|
Itsas txakur gris bat askatu dute Bermeo parean. Bizkaiko herri horretako kaian agertu zen abenduaren 11n, ahul eta argal, ustez ekaitzak eramanda. Sendatzen eta gizentzen eduki dute, bere kabuz moldatzeko indarra hartu arte.
|
Bizkaiko Foru Aldundiko langileek itsas txakur gris gazte bat askatu dute gaur goizean, Bermeo pareko itsasoan (Bizkaia).
Abenduaren 11n agertu zen animalia hango portuan, zauri txiki bat zuela aurpegian, ahul eta behar baino kilo dezente gutxiagorekin. Bizkaiko basozainen ardura da animaliak erreskatatzea, eta, esan zutenez, litekeena da orduan kosta astindu zuten ekaitzek eraman izana Euskal Herriko kostaldera.
Animalia Basatiak Birgaitzeko Bizkaiko Zentrora eraman zuten, eta han artatu dute egunotan. Zauria sendatu diote, eta jaten eman, kilo batzuk hartu arte. Ez zen lana erraza izan: arrainez eginiko ahiarekin elikatu behar izan baitzuten, zunda baten bitartez, itsas txakurrak ez zuelako bere kabuz jateko indarrik. Hurrengo egunean hasi zen jaten.
Hamaika egunen buruan animalia askatzeko moduan dagoela ondorioztatu dute albaitariek, eta halaxe egin dute gaur. Ontzian eraman dute Bermeo parera, eta han askatu dute. Uretan zela, jaten eman diote, datozen egunetarako aski izango duela bermatzeko.
Esperientzia badute Animalia Basatiak Birgaitzeko Bizkaiko Zentroan. Azken urteotan hamabi itsas txakur hartu dituzte: kume bat 2014. urtean, eta iazko otsailean Lekeition agerturiko heldu bat. Bi hilabete geroago Lemoizen askatu zuten.
Aspaldi baino lan gehiago eduki dute aurten. Konfinamenduaren eraginez, basa piztiak hiriguneetara ohi baino sarriago hurbildu dira. «Hori ez da ona animaliontzat», azaldu du Roberto Cañon foru aldundiko ordezkariak gaur, Bermeon. Izan ere, hirietako arriskuekin ez daude ohituta, eta kableek edo autoek asko zauritu dituzte.
Horren eraginez, abenduaren 20ra arte, 1.343 animalia jaso dituzte Gorlizko gunean. Iaz baino 300 bat gehiago.
Gehienak hegaztiak izan dira (938); besteak beste, flamenko arrunt bat. Irailaren bukaeran askatu zuten, Urdaibain. Lehen aldiz artatu dute espezie horretako animalia bat. Baita txiliporta txinatar bat, amiltxori bat eta zisne beltz bat. Hegaztiez gain, kameleoi arrunt bat ere jaso dute.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191478/igandean-hasiko-da-covid-19aren-kontrako-txertaketa-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Igandean hasiko da COVID-19aren kontrako txertaketa Euskal Herrian
|
Nafarroan, zahar etxeetako 7.600 egoiliarri eta 5.300 langile soziosanitariori jarriko dizkiete lehen dosiak
|
Igandean hasiko da COVID-19aren kontrako txertaketa Euskal Herrian. Nafarroan, zahar etxeetako 7.600 egoiliarri eta 5.300 langile soziosanitariori jarriko dizkiete lehen dosiak
|
COVID-19aren kontrako txertoa aste honetan iritsiko da Euskal Herrira. Europako Batasunak larunbatean igorriko ditu Pfizer-BioNTech laborategiak diseinatutako txertoaren lehen dosiak, eta igandean hasiko dira txertaketa kanpainak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur baieztatu dutenez. Frantziako Gobernuak ere egun horretantxe ezarria du immunizazio planaren hasiera.
Nafarroako Gobernuak bihar azalduko ditu kanpainaren nondik norakoak, baina ardatzetako batzuk aurreratu ditu Javier Remirezek lehendakariordeak. Besteak beste, azaldu du lehen dosiak zahar etxeetara joanen direla zuzenean. Guztira, 13.000 bat pertsona immunizatu nahi dituzte martxora bitartean: 7.600 egoiliar eta 5.300 langile soziosanitario. Bi dosi jasoko ditu bakoitzak, 21 eguneko tartearekin.
Nola eginen duten ere zehaztu du Remirezek: 14 talde sortu dituzte, egoitza guztietara iristeko xedez, eta, bakoitzean, bi erizain eta erizain-laguntzaile bat arduratuko dira txertoak manipulatzeaz eta dosiak jartzeaz. Hornidurari dagokionez, berriz, Remirezek esan du Osasun Ministerioak «astero» igorriko dituela dosiak.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191479/itxura-ona-puntu-bakarra.htm
|
Kirola
|
Itxura ona, puntu bakarra
|
Osasunak bi aldiz hartu du aurrea Elxen zelaian, baina puntu bakarra urratu du azkenean. Garesti ordaindu ditu bi areetan egindako hutsak. Lehia hamarrekin bukatu du berriro.
|
Itxura ona, puntu bakarra. Osasunak bi aldiz hartu du aurrea Elxen zelaian, baina puntu bakarra urratu du azkenean. Garesti ordaindu ditu bi areetan egindako hutsak. Lehia hamarrekin bukatu du berriro.
|
Osasunak bi helburu zituen gaur Elxen zelaian: bere burua berriro aurkitzea, eta garaipena lortzea. Bada, erdizka gelditu da. Itxura aldetik, azkenaldiko lehiarik onena jokatu du, galdutako nortasuna eta energia berreskuratuta. Aurkaria baina gehiago izan da ia uneoro, eta merituak soberan egin ditu garaipena erdiesteko. Haatik, garesti ordaindu ditu bi areetan egindako hutsak. Puntu bat sartu du patrikan, baina bi galdu izanaren sentipenarekin itzuli da Iruñera. Berdinketa ez da nahikoa zulotik ateratzeko, ezta egindako lan ona saritzeko ere.
Bi taldeek hautsi egin dute espero zen gidoia, eta abaila batean ekin diote partidari. Elxek lehen minutua betetzerako izan du lehen aukera; Morenteri gora joan zaio jaurtiketa area barruan. Azken partidetako mamuak gainera etorri zaizkio Osasunari. Alabaina, berehala uxatu ditu, presio aurreratuaren bidez. Baloia azpitik ateratzen tematu da Elx, eta hori beren onerako baliatu dute gorritxoek. Aspaldiko amaraunik trinkoena osatu dute Calleriren eta bost erdilariren bidez, eta erabat katigatu dute aurkaria. Eta behin baloia lapurtuta, zuzen eta zorrotz egin dute eraso.
Horren adibide izan da Osasunak izan duen lehen aukera, bigarren minutuan. Rubenek jabetza berreskuratu, Iñigo Perezek jokaldia dotore bideratu, eta Brasanacek erdira jaurti du. Zehatzagoa izan da Ruben, lurretik izan bada ere, Callerik ezerezetik sortutako jokaldia arrakastaz bukatzeko. 10. minutua zen, eta markagailuan aurrea hartu du Jagoba Arrasateren taldeak. Lehen zatian beste bi aukera paregabe izan ditu errenta handitzeko: 23. minutuan, burukada langara joan zaio Unairi, eta aldaratzean oker jaurti du David Garciak, dena alde izan arren. Torresek ere sartu beharreko aukera izan du 41. minutuan, baina gehiegi gurutzatu du baloia.
Gehiegi barkatu du Osasunak gauza onerako, eta atsedenetik itzuli eta berehala ordaindu, erdiraketa batean: Rigonik arean baloia ukitu, eta bigarren zutoinean bakarrik agertu da Fidel, banakoa egiteko. Nafarren minuturik txarrenak izan dira, baina suspertu egin ditu Oierren agerpenak. 61. minutuan, Torresek kale egin du berriro ate aurrean; ez, ordea, Brasanacek, lau minutu geroago. Kontraerasoan zital zebiltzan Arrasaterenak.
Area barruan, ostera, hauskorregi aritu dira, eta 78. minutuan berdinketa oparitu diote Elxi: erdiraketa bat indarge eta erdi-erdira urrundu du Iñigo Perezek, eta Carrillok binakoa egin. Txantrearrak ez du bukaera samurra izan, epaileak bigarren txartel horia atera baitio luzapenean. Markagailua ez da gehiago mugitu, eta lanak erdizka egin izanaren sentipenarekin gelditu da Osasuna.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191480/frantziak-muga-irekiko-die-erresuma-batutik-datozenei-baina-test-bat-egin-beharko-dute.htm
|
Gizartea
|
Frantziak muga irekiko die Erresuma Batutik datozenei, baina test bat egin beharko dute
|
Jean Castex Lehen ministroak esan du Europako herritartasuna dutenak eta profesionalak Erresuma Batutik itzuli ahalko direla. Milaka kamioilari daude harrapatuta Ingalaterra hegoaldean.
|
Frantziak muga irekiko die Erresuma Batutik datozenei, baina test bat egin beharko dute. Jean Castex Lehen ministroak esan du Europako herritartasuna dutenak eta profesionalak Erresuma Batutik itzuli ahalko direla. Milaka kamioilari daude harrapatuta Ingalaterra hegoaldean.
|
Jean Castex Frantziako lehen ministroak iragarri du «Erresuma Batutik Frantziarako pertsona mugimendua berriz ireki» dela, «test negatiboak edukitzearen baldintzarekin». Ohar batean adierazi du gaur gauerditik sartuko dela indarrean neurria.
Zehaztu duenez, bakarrik utziko diete Erresuma Batutik Frantziara sartzen «frantsesei eta Europako eremuko herritarrei, normalean Frantzian, Europako Batasunean edo Europako eremuan bizi diren britainiarrei edo hirugarren herrialde bateko herritarrei, edo ezinbesteko bidaiak egin behar dituztenei». Horien artean daude Ingalaterra hegoaldean harrapaturik dauden garraiolari profesionalak, tartean hainbat euskaldun.
Baina mugak irekitzeak baldintza bat du. Frantzian sartu nahi dutenek abiatu aurretik, koronabirusa atzemateko test negatibo bat eduki beharko dute, eta ezingo da 72 ordu baino zaharragoa izan. Bidaiari orok aurkeztu egin beharko diote testa hegazkin, tren edo itsas konpainiari, bidaia hasi aurretik, eta mugazainek kontrolatuko dituzte gero.
Castexen oharraren arabera, neurria urtarrilaren 6ra arte egongo da indarrean, gutxienez, Bruselak edo EB-Erresuma Batuaren arteko batzorde batek kontrakoa erabakitzen ez badu lehenago.
|
2020-12-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/191481/nahiaz-harago-estatistikak-ez-dira-kasualak.htm
|
Kirola
|
Nahiaz harago, estatistikak ez dira kasualak
|
Realak 0-2 galdu du Atletico Madrilen aurka, Anoetan. Lehen zati orekatu baten ostean, espainiarrek beren legea ezarri dute bigarren zatian. Txuri-urdinek ez dute irabazi azken bederatzi partidetan.
|
Nahiaz harago, estatistikak ez dira kasualak. Realak 0-2 galdu du Atletico Madrilen aurka, Anoetan. Lehen zati orekatu baten ostean, espainiarrek beren legea ezarri dute bigarren zatian. Txuri-urdinek ez dute irabazi azken bederatzi partidetan.
|
Realak gaur jokatu duen partidak bazuen azterketa baten traza: orain arte egindako lan onak berresteko aukera bikaina zuen Atletico Madrilen aurka. Harri gogorra zuen kontrario, eta orain artean egindakoak kasualitate ez zirela erakutsi zezakeen Imanol Alguacilen taldeak. Bisitariak izan dira beren gaitasuna agerian utzi dutenak, ordea: 0-2 irabazi du Atletico Madrilek, eta erakutsi du zergatik den Espainiako Ligako liderra, jokatu diren hamasei jardunaldietatik hamahirutan soilik aritu bada ere. Realak nahi zuen onbidera itzuli, baina estatistikek ez dute gezurrik esaten. Azken bederatzi neurketa ofizialtean ez dute irabazi, eta hori ez da normala. Hasierako joko eta emaitza zerutiarrak ere ez ziren moduan. Oinak lurrean izateko garaia da; komeni zaio ahalik lasterren suspertzea, baina bururik galdu gabe. Talde baten aldartea omen da emaitzen ispilu, eta alegrantzia berreskuratzeak izan behar du lehen helburu. Etortzekotan, urratsez urrats helduko dira poztasunak. Gaur tristurak hartu du talde txuri-urdina. Neurketaren bezperan Imanolek esan zuen jokoaz gaindi emaitzek lagundu behar dutela, baina eraginkortasuna ez dute lagun izan bere jokalariek. Alderantziz gertatu da: lehen zatian elkar zainduz aritu ostean, Atletico Madril izan da ate aurrean asmatu duen talde bakarra. Are gehiago: Jan Oblaken area ertzean itzulinguruka aritu bai, baina ezin izan dute arrisku gehiegirik sortu, eta gisa horretara zail da saririk eskuratzea. Reala ondo lotu du Atletico Madrilek, defentsako lan ona eginda, eta hor ere agerian geratu da estatistiken eta aldartearen arteko lotura. Hamahiru partidatan bost gol besterik ez ditu jaso. Horri gehitu erasoko aukerak probestea. Lidergoa da baturaren emaitza. Silva itzuli da Egiari zor, Reala etenik gabe jokatzen ari da azken asteetan, eta horrek zenbait jokalariri arazo fisikoak sortu dizkie. David Silvaren kasua da; gainditu ditu, eta gaur itzuli da berdegunera. Huraxe izan da donostiarrentzat albisterik onena. Maila ona eskaini du kanariarrak, baina ez nahikoa bere taldea garaipenaren bidean jartzeko. Igor Zubeldiak ere erakutsi du oinazeak iraganeko kontuak direla. Azkoitiarrak lehen zati ikusgarria jokatu du, baina Mario Hermosok ihes egin dio lehen golean. Atleticok urrundik atera du falta, Realeko atzelariek huts egin dute defentsan, eta buruz jotako baloia sarera bota du Hermosok. 48. minutuan zen. Llorentek 0-2koa egin du 74.ean. Huraxe izan da Atleticoren nagusitasuna eta Realaren une eskasa berrestu dituen gola.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191482/hazteko-puntua.htm
|
Kirola
|
Hazteko puntua
|
Athleticek bana berdindu Vila-realen zelaian. Lehen zati txukuna egin du, eta 0-1 aurreratu da. Baina bigarren zatian etxeko taldea hobea izan da, eta berdintzea lortu du.
|
Hazteko puntua. Athleticek bana berdindu Vila-realen zelaian. Lehen zati txukuna egin du, eta 0-1 aurreratu da. Baina bigarren zatian etxeko taldea hobea izan da, eta berdintzea lortu du.
|
Beti da garrantzitsua puntuak batzea, hirunaka ez bada, banaka. Athleticek bat urratu du Vila-realen zelaian. Balekoa eta hazten segitzeko, beltzetik gehiago izan duen denboraldi honetan. Getafen gertatu bezala, lehen zati ona egin du Gaizka Garitanoren taldeak eta aurretik ere jarri da. Baina bigarren zatian Vila-realek hartu du partidaren aginte makila, talde zuri-gorria estutu du, eta azkenean norgehiagoka berdintzea lortu du.
Ondo hasi du lehia Garitanoaren taldeak, presioa ondo eginez, eta jokoarekin ekimena edukita. Dena den, susto bat ere izan du Athleticek. Izan ere, 10. minutuan epaileak penaltia adierazi du Unai Simonen eta Fer Niñoren arteko jokaldi batean. Baina gero VARean begiratu eta baliorik gabe utzi du. Hortik aurrera nagusitzen joan da Athletic, eta lehen abisua eman ostean, Williamsek gola egin du, Yurik espaziora egindako pase baten ostean. Zuri-gorrien minuturik onenak izan dira, kontraerasoan jokatuz. Vesgak eta Berengerrek gertu izan dute 0-2koa. Baina ez dute asmatu. Hala amaitu da lehen zatia.
Baina dituen jokalariekin, eta etxean jokatuta, Vila-realek agertu beharra zuen. Eta hala izan da. Pixkanaka atzean sartu du Athletic, eta partidaren ekimena eta baloia harenak izan dira bigarren zatian. Unai Simonek hainbat gelditu egin ditu. Baina ezin izan du Pinok punpa lasterrean egindako jaurtiketa geratu.
Gartianok aldaketak egin ditu. Raul Garcia eta Sancet zelairatu ditu, eta horrek azken minutuetan freskotasuna eman dio Athletici. Baina markagailua ez da aldatu. Zati bakoitza talde batek menderatu duela kontuan hartuta, emaitza justua.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191508/nafarroako-parlamentuak-2021eko-aurrekontuak-onartu-ditu.htm
|
Politika
|
Nafarroako Parlamentuak 2021eko aurrekontuak onartu ditu
|
PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH Bilduk abstentzio bidez ahalbidetu du. Navarra Sumak kontra egin du.
|
Nafarroako Parlamentuak 2021eko aurrekontuak onartu ditu. PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH Bilduk abstentzio bidez ahalbidetu du. Navarra Sumak kontra egin du.
|
Bete beharreko tramitea izan da gaurkoa, baina partida erabakita zegoen aldez aurretik. Alderdi bakoitzak bere ikuspegia defenditu du 09:15ean hasi den eztabaidan, eta ia hiru ordu geroago gauzatu da emaitza: PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH Bilduk abstentzio bidez ahalbidetu du. Navarra Sumak berriz kontra egin du. Ondorioz, bigarren urtez jarraian, aurrekontuak izango ditu Maria Txibiteren gobernuak.
Iragan astean batzordeetan zuzenketa partzialak onartu ondotik, ezustekorik ez da egon. Izan ere, aurretik hitzartutako akordioak bete dituzte alde guztiek. Alde batetik, azaroaren 14an, gobernuak eta EH Bilduk akordioa erdietsi zuten. Koalizioak egindako proposamenetan, 9 milioi euroren aurrekontu sailak gehitu zituen gobernuak parlamentuan aurkeztutako lege proiektuan.
Bestetik, azaroaren amaieran, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak beste akordio bat lortu zuten: 10 milioi euroren zuzenketak elkarren artean babesteko konpromisoa hartu zuten. Ezusteei aurre egiteko kontingentzia planaren bidez finantzatu dituzte diru sail horiek. Azkenean, iragan astean egindako eztabaidan, orotara 274 zuzenketa partzial onartu zituzten bost taldeek: guztira 13,7 milioi eurorenak, hasieran hitzartu baino gehiago.
Orotara, gobernuak 4.870 milioi euroren aurrekontuak izango ditu 2021ean —berez, finantza gastuak kenduta, gastu sabaia 4.481 milioi euro izango da—. Hona hemen nondik norako nagusiak:
Hezkuntza: Nafarroako Gobernuak aurten baino 56 milioi euro gehiago bideratuko ditu Hezkuntzara. Guztira, 785,9 milioi euroko aurrekontua izango du, eta igoera %8,2koa izango da. Hazkunde horren ia erdia,26,4 milioi euro, COVID-19ak eragindako gastuei aurre egiteko erabiliko ditu. Irakasleen soldatetara 479 milioi euro bideratuko du, aurten baino %6,5 gehiago: 9 milioi euro pandemiaren ondorioz izandako kontratazioengatik izan da, eta beste 9,5 milioi euroko aurten ezarritako soldataren %2ko igoeragatik. Ikastetxeen zaharberritze lanetan 24 milioi euro pasa inbertituko ditu.
Egun departamentu horretatik kanpo badago ere, NUPen lau urteko finantzaketa planak 72,5 milioi euroko aurrekontua izango du, lau milioi euro handitu ostean. Gainera, pandemiaren ondorioei aurre egiteko 500.000 euroko aurrekontua jaso da. Medikuntzako fakultatea egiteko 2,5 milioi euroko inbertsioa jasotzen da halaber.
Osasuna: 2021ean, gobernuak aurten egin behar izan duen esfortzuari eusteko asmoa du. Aurten, COVID-19aren ondorioz, ezohiko gastuetan %8 handitu behar izan du aurrekontua, 96 milioi euro gehiago bideratuz osasun zerbitzuetara (1.259 milioi guztira); 2021ean, berriz, 1.255 milioi euro bideratuko ditu. Dena den, gobernuak proiektuan zehazten du mekanismoak dituztela aurrekontua moldatzeko pandemiaren zein osasun arretaren beharretara. Datu deigarrien artean, lehen arretako aurrekontua %13 handituko da, eta osasun materialen erosketa %28. Halaber, inbertsioak %15,7 handituko dira, 41 milioi euroraino.
Gizarte Eskubideak: Gizarte eskubideen departamentura 39,6 milioi euro gehiago bideratuko ditu gobernuak: guztira, 478 milioi euro. Horietatik, 111,2 milioi euro errenta bermatua finantzatzeko izango dira. COVID-19ak bete-betean eragin die zahar etxe eta mendekotasun zentroei, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 234 milioi izango ditu, aurten baino 20 milioi gehiago. Igoera horrekin zerbitzua hobetzeko asmoa agertu du gobernuak.
Euskara: Zatikako zuzenketak onartuta, Euskarabideak 9,2 milioi euroko aurrekontua izango du, aurten baino %9,9 gehiago. Euskararen sustapenerako hainbat laguntza deialdi jasotzen ditu: helduen alfabetatzerako 1,2 milioi euro, komunikabideei 920.000 euro, udalei 825.000 euro, irabazi asmorik gabeko erakundeei 390.000 euro. Horri hainbat erakunderekin izenpetutako itunak gehitu behar zaizkio.
Lurralde kohesioa: Udalek tokiko ogasunaren funtsetik 256 milioi euro izango dituzte euren artean banatzeko eta gastu arruntak finantzatzeko, aurten baino 20 milioi gehiago. Gainera, behin zuzenketak onartuta, udalen inbertsioetarako 20,3 milioi euro izango dira. Nafarroako errepide sarearen mantentze lanetarako, berriz, 47,7 milioi euro, aurreikusten dira -adibidez, N-121 errepidea 2+1 bidera egokitzeko 4 milioi euro-.
Garapen ekonomikoa: 94,2 milioi euro bideratuko dira departamendu horretara, aurten baino 10 milioi gehiago.
Finantza publikoak: Espainiako Gobernuarekin hala hitzartu ondoren, BPGren %2,2ko defizit helburua izango du Nafarroako Gobernuak; zorpetze bidez, 461 milioi euro finantzatzea espero du. Hartara, amortizatuko duen zatia gehituta, zor publikoa 3.711 milioi eurora iristea espero du, BPGren %19,9ra, alegia. Gainera, Madrilekin 2020tik 2024ra bitarteko ekarpenaren kalkulua hitzartu zain, estatuari 2021ean 560 milioi euro pagatzea du aurreikusita, aurten baino 25 milioi gutxiago.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191509/nafarroak-hirugarren-hiruhilekoan-izandako-errebotea-hamarren-bat-handiagoa-da.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroak hirugarren hiruhilekoan izandako errebotea hamarren bat handiagoa da
|
Uztailetik irailera, %15,8 handitu zen lurraldeko BPGa, Nastat estatistika erakundearen arabera. Ekonomiaren urte arteko jaitsiera -%5,9ra murriztu da.
|
Nafarroak hirugarren hiruhilekoan izandako errebotea hamarren bat handiagoa da. Uztailetik irailera, %15,8 handitu zen lurraldeko BPGa, Nastat estatistika erakundearen arabera. Ekonomiaren urte arteko jaitsiera -%5,9ra murriztu da.
|
Urriaren hondarrean jakin zen datu aurreratua: Nafarroako ekonomia %15,7 handitu zen udan. Bada, errebote hori berretsi egin du orain Nastat estatistika erakundeak, eta hamarren bat areagotu, %15,8ra alegia. Urte arteko jaitsieraren datua ere hobetu du Nafarroako institutuak, bi hamarren hain zuzen, eta -%5,9an utzi du urtetik urterako zuloa.
Baina argazki hori zaharkitua dagoela esan daiteke, urria, azaroa eta abendua oso desberdin joan baitira Nafarroan, pandemiaren bigarren olatua dela eta. Lurraldeko ekonomia hazi egin zen pandemiaren urteko hirugarren hiruhilekoan, inoiz ikusi ez den neurrian, baina, urteko azken argazkiari begira, ilusio hutsean gera daiteke datu hori, susperraldiak indarra galdu baitu urtearen azken zatian.
Ez alferrik, Laboral Kutxak aurreikusi du Nafarroako ekonomia -%9,5 amilduko dela 2020an eta %7 handituko dela 2021ean. Enpleguak, berriz, -%8,5eko kolpea izango duela uste du, eta %6,2 handituko dela datorren urtean. Nafarroako Gobernuak uste du urte amaieran -%9 eta -%10,2 bitarteko zuloa egon daitekeela.
Sektoreka
Ia sektore guztiek sumatu dute koronabirusak eragin duen egoera ezkorra. Zerbitzuak %5,2 hazi dira udan, baina beste atal guztiak uzkurtu egin dira urte arteko tasan, nahiz eta bigarren hirugilekoan baino gutxiago noski, itxialdiaren aroa izaki. Horiek horrela, -%6,3 apaldu da industria, eta -%2,8 nekazaritza. Eraikuntzak ere -%5,2 egin du atzera, eta merkatuen zerbitzuek, berriz, -%8,8. Betiere, 2019ko hirugarren hirulekoarekin alderatuta.
Era berean, esportazioek beren jaitsiera galgatu dute zertxobait, eta urte arteko tasa -%12,1 apaldu dira, jarduera industrial txikiagoaren isla gisa. Inportazio maila ere txikiagoa, -%15,2koa.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191510/iraken-14-zibil-hiltzeagatik-zigortutako-blackwater-enpresako-mertzenarioei-indultua-eman-die-trumpek.htm
|
Mundua
|
Iraken 14 zibil hiltzeagatik zigortutako Blackwater enpresako mertzenarioei indultua eman die Trumpek
|
Lau mertzenarioei ez ezik, beste 11 pertsonari ere eman die indultua AEBetako presidenteak, tartean bi ordezkari errepublikano ohi.
|
Iraken 14 zibil hiltzeagatik zigortutako Blackwater enpresako mertzenarioei indultua eman die Trumpek. Lau mertzenarioei ez ezik, beste 11 pertsonari ere eman die indultua AEBetako presidenteak, tartean bi ordezkari errepublikano ohi.
|
Blackwater segurtasun enpresa pribatuko lau mertzenariori indultua eman die Donald Trump AEBetako presidenteak. Paul Slough, Evan Liberty, Dustin Heard eta Nicholas Slatten 2014ko urrian zigortu zituzten, 2007ko irailaren 16an Bagdadeko Nisur plazan hamalau zibil hiltzeagatik. Akusazioaren arabera, lau mertzenarioak zihoazen ibilgailua AEBetako diplomazialariak babesteko konboi batean zihoala, Nisur plazan bildutako jende multzo bati tiroka hasi ziren. Gerora AEBetako Gobernuak berak plazaratu zuen txosten baten arabera, ez zegoen ekintzailerik tartean, eta «ez ziren arriskutsuak». Hala ere, mertzenarioek frankotiratzaileak, eskuko granadak eta arma automatikoak baliatu zituzten erasora jotzeko.
Mertzenario ohien aldekoek presio egin diote Etxe Zuriari lau zigortuei indultua eman diezaien. Haietako baten abokatu Brian Heberligek salatu du ez zutela «minutu bakar bat ere» igaro behar espetxean: «Hunkituta nago azkenean kalera irten ahal izango direlako».
Nisur plazan gertatutakoa ez zen izan segurtasun enpresa horrekin lotutako sarraski bakarra, baina bai gogorrenetariko bat. Gertatutakoa ikertzera Irakera joandako FBIko kideetako batek «Irakeko May Laiko sarraskia» izan zela esan zuen, AEBek Vietnamgo May Lai herrian hildako zibilei erreferentzia eginez –aldi hartan soldadu bakarra zigortu zuten–. Hilketa haien ostean, saldu egin zuten enpresa, eta izena aldatu zioten. Gaur egun Academy da, baina segurtasunaren arloan lan egiten du oraindik ere.
Ez da lehen aldia zibilen aurkako erasoak egiteaz akusatu eta zigortutako militar ohi eta mertzenarioei barkatzen dietena. Iazko azaroan, militar bati barkatu zioten ustezko erasotzaile afganiar bat hiltzeagatik, eta beste armadaburu bati ere bai, soldaduei hiru afganiar tiroz hiltzeko agintzeagatik.
Dena den, lau mertzenarioena ez da izan Trumpek bart onartu duen indultu bakarra; beste 11 laguni ere zigorrak kendu dizkie. Haietako bat da George Papadopulos. 2016ko presidentetzarako hauteskundeetan Trumpen aholkulari izan zen Papadopulos, baina dimisioa eman zuen, eta aitortu gezurra esan zuela Errusiak bozetan izan zuen esku hartzeari buruzko ikerketan.
Aholkulari ohiarekin batera, German Khan Errusiako enpresari milioidunaren suhiari ere eman dio barkamena. Alex van der Zwaani 30 eguneko atxiloaldia eta 20.000 dolarreko isuna ezarri zioten Robert Mueller justizia aholkulari bereziak Errusiaren esku hartzeari buruzko ikerketan gezurra esateagatik.
Saudi Arabiako printze oinordekoa
Mohammed bin Salman printze oinordekoa izan liteke Trumpen indultua jasotzen hurrena. Hala aurreratu dute Etxe Zuriko iturriek. Bin Salmani egozten diote Kanadan bizi zen Saudi Arabiako informazio zerbitzuetako kide ohi bat hiltzen saiatu izana. Hari immunitatea bermatuko lioke barkamenak, eta aldi berean lege oinarria ezarriko luke haren aurkako beste auzi batzuk ere atzera botatzeko.
Bin Salmaniri egozten dizkioten delituen artean dago Jamal Khaxoggi kazetariaren hilketa agindu izana. 2018ko urriaren 2an, Khaxoggi Saudi Arabiaren Istanbulgo (Turkia) kontsuletxean sartu zen, eta ez zen berriz handik atera. Eraikinean sartu eta hemezortzi egunera, Riadek aitortu zuen kazetaria kontsuletxean hil zela.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191511/baskoniak-500-partida-euroligan.htm
|
Kirola
|
Baskoniak, 500 partida Euroligan
|
Gaur jokatuko du TD Systems Baskoniak Euroligako bere 500. partida. 2000n hasi zen lehiaketa horretan urtero jokatu du, eta soilik beste bi taldek lortu dute kopuru historiko hori gainditzea: CSKA Moskuk eta Bartzelonak.
|
Baskoniak, 500 partida Euroligan. Gaur jokatuko du TD Systems Baskoniak Euroligako bere 500. partida. 2000n hasi zen lehiaketa horretan urtero jokatu du, eta soilik beste bi taldek lortu dute kopuru historiko hori gainditzea: CSKA Moskuk eta Bartzelonak.
|
Saski Baskoniarentzat ez da beste edozein partida bezalakoa izango gaur gauekoa. Milanen epaileetako batek baloia gora botatzen duenean, ez da hasiko beste partida bat Gasteizko taldearentzat: 500.a izango du Euroligan. Soilik beste bi talde hauek iritsi dira kopuru horretara: CSKA Mosku eta Bartzelona. Gaur, Olympiakosek ere osatuko du bere 500. partida.
Duela hogei urte hasi zen Europako kluben txapelketarik garrantzitsuena, klubek beraiek antolatuta eta kudeatuta. Haustura eragin zuen ordura arteko antolakuntza moldearekin. Nazioarteko Federazioaren altzotik hanka egin zuten klubek, eta horietako bat izan zen Baskonia. Harrezkeroztik, Euroliga guztietan aritu da. Denboraldi honetan 21. aldiz parte hartuko du.
Emaitzak denetarikoak izan dira, eta, horien artean, badira nabarmendu beharreko batzuk: bitan izan da txapeldunorde, behin hirugarren, eta hiru bider laugarren. Guztira, bost aldiz sailkatu da Lauko Finaletarako. Irabazi ez du egin inoiz, ordea, eta, hain justu, Euroliga da Baskoniaren palmaresean falta den txapelketa nagusia.
Gaur arte jokatu dituen 499 partidetatik, 280 ditu irabaziak. 247 partida etxean jokatu ditu, eta gainontzekoak, kanpoan. Partida gehien CSKAren aurka jokatu ditu (42). Palmaresean oinarrituta, hainbat mugarri ditu klubaren ibiliak Euroligan.
Aurreneko finala (2001)
Aurrenekoa lehen txapelketakoa da, 2000-2001eko denboraldikoa. Finalera heldu zen orduan TAU Ceramica izenaz ari zen taldea, eta Kinder Bologna talde indartsuak menderatu zuen (3-1). Jokalari hauek erabili zituen Dusko Ivanovicek aurreneko Euroliga hartan: Luis Scola, Dani Garcia, Andres Nocioni, Elmer Benett, Laurent Foirest, Sergi Vidal, Mindaugas Timinskas, Saulius Stombergas, Victor Alexander, Fabricio Oberto eta Chris Corchiani.
Lehendabiziko Lauko Finala, eta berriz ere bigarren (2005)
Handik lau urtera jokatu zuen bigarren finala TAU Ceramicak. Lauko Finalaren formatua ezarrita zegoen ordurako, eta Moskura sailkatu ziren lau taldeen artean zegoen Baskonia. Finalerdietan, etxekoak menderatu zituzten Ivanovicenek (85-78). Ezustea izan zen CSKA ahaltsua finaletik kanpo geratzea. Partida handian, baina, Baskoniak ez zuen aukera handirik izan Maccabi Tel Aviven kontra (90-78). Jokalari hauek jokatu zuten Euroligan: Jose Manuel Calderon, Arvidas Macijauskas, Vidal, Scola, Kornel David, Travis Hansen, Thiago Splitter, Andrew Betts, Omar Quintero, Robert Conley, Roberto Gabini eta Pablo Prigioni.
OAKA pabiloiko garaipen historikoa eta bigarren Lauko Finala (2006)
Moskukoaren ondoren, hiru urtez jarraian sailkatu zen Baskonia Lauko Finalerako. 2005-2006ko denboraldian, berriz ere Maccabi jarri zitzaion parean, finalerdietan orduko hartan, eta aurreko urtean bezala, israeldarrek irabazi zuten (85-70). Hirugarren izan zen taldea, Bartzelonaren aurka lortu baitzuen garaipena final txikian. Velimir Perasovic zen entrenatzailea, eta jokalari hauek izan zituen bere aginduetara Euroligan: David, Predrag Drobnjak, Hansen, Casey Jacobsen, Lionel Chalmers, Oscar Garcia, Jordi Grimau, Prigioni, Scola, Splitter, Roko Ukic, Serkan Erdogan eta Vidal. Lauko Finalerako sailkatzeko, Baskoniak Panathinaikosen pistan (OAKA) lortu zuen garaipen erabakigarria. Historikoa izan zen.
Hirugarren Lauko Finala (2007)
Atenasen jokatu zen Lauko Finala, eta sailkatzea lortu zuen Tau Ceramicak. Finalerdietan, ordea, Panathinaikosek aurreko denboraldiko mendekua hartu, eta irabazi egin zion Bozidar Maljkovicek zuzentzen zuen taldeari (67-53). Final txikian ere galdu egin zuen Unicajaren aurka, eta laugarren bukatu zuen Lauko Final hura. Denboraldian zehar, jokalari hauek jokatu zuten Euroliga: Ender Arslan, Jesus Cilla, Erdogan, Ariel Eslava, Diego Fajardo, Fred House, Kaya Peker, Zoran Planinic, Prigioni, Igor Rakocevic, Scola, Splitter, Mirza Teletovic eta Vidal.
Laugarren Lauko Finala jarraian (2008)
Tau Ceramicak laugarren urtez segidan lortu zuen Lauko Finala jokatzea. Madrilen izan zen, eta, orduko hartan ere, finaletik kanpo geratu zen. CSKA Moskuk bota zuen kalera, finalerdietan (79-83). Gero, final txikian ere galtzaile izan zen Neven Spahijak zuzentzen zuen taldea. Jokalari hauek erabili zituen entrenatzaile kroaziarrak denboraldian zehar Euroligan: Lucho Fernandez, Ander Garcia, Simas Jasaitis, Linton Johnson, Will McDonald, Pete Mickeal, Gabi Muoneke, Z. Planinic, Prigioni, Rakocevic, James Singleton, Splitter, Teletovic eta Vidal.
Azkeneko Lauko Finala oraingoz (2016)
Zortzi urtez egon zen Baskonia Lauko Finala jokatu gabe gero. Lehortea 2016an eten zuen, Berlinen. Laboral Kutxa izena zuen orduan taldeak, eta ezustetzat hartu zen Euroligko lau talde onenen artean sartzea Perasovicek zuzentzen zuen jokalari multzoa. Finalerdietan amaitu zitzaion lehiaketa, beste behin ere. Fenerbahcek menderatu zuen (88-77). Final txikian, beste horrenbeste egin zuen Lokomotiv Kubanek, eta laugarren bukatu zuen Baskoniak. Kroaziko entrenatzaileak jokalari hauek erabili zituen denboraldi horretako Euroligan: Darius Adams, Davis Bertans, Jaka Blazic, Ioannis Burusis, Fabien Caseur, Alberto Corbacho, Mamadu Diop, Ilimane Diop, Adam Hanga, Mike James, Kristjan Kangur, Darko Planinic, Tornike Xengelia eta Kim Tillie.
Gehien baloratua, Scola
Hogei urte eta erdiko ibilian, makina bat jokalarik jokatu dute Baskoniarekin Euroliga, eta, guztien artean, bat nabarmentzen da: Scola. Argentinako hegal-pibota da gehien baloratzen dena (2220), Xengeliaren eta Splitterren aurretik. Puntu gehien sartu duena ere huraxe da (2045); Xengelia eta Teletovic ditu atzetik. Baita minutu gehien jokatu duena ere (3680); atzetik ditu Prigioni eta Fernando San Emeterio.
Partida gehien Ilimane Diopek jokatu du (178), eta ondoren datoz zerrendan Vidal eta Prigioni. Errebote gehien Scolak dauzka hartuta (810), Xengeliak eta Spliterrek baino gehiago. Asistentzietan, Prigiona da onena (653), alde handia aterata Marcelinho Huertas eta Thomas Heurteli. Baloi gehien lapurtu duena ere Prigioni bera da (267), Scolaren eta Vidalen aurretik.
Entrenatzaileak: partida gehien, Ivanovicek
Hamahiru entrenatzailek zuzendu dute Baskonia Euroligan. Gehien, Ivanovicek (210). Horietatik 118 irabazi egin ditu taldeak. Montenegrokoaren ondoren, Perasovic dago (106 partida). Gero datoz Pedro Martinez (41), Sito Alonso (33), Spahija (25), Sergio Scariolo (24), Zan Tabak (22), Ibon Navarro (19), Maljkovic (6), Marco Crespi (5), Natxo Lezkano (4), Prigioni (3) eta Sergio Valdeolmillos (1).
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191512/ordaindu-gabeko-etxeko-lanak-eaeko-bpgaren-28ren-pareko-dira.htm
|
Ekonomia
|
Ordaindu gabeko etxeko lanak EAEko BPGaren %28ren pareko dira
|
Eustaten arabera, ordainik jasotzen ez dituzten etxeko lanek 21.296 milioi euroko balioa izan zuten 2018an
|
Ordaindu gabeko etxeko lanak EAEko BPGaren %28ren pareko dira. Eustaten arabera, ordainik jasotzen ez dituzten etxeko lanek 21.296 milioi euroko balioa izan zuten 2018an
|
Euskal ekonomia soldatarik ez duten pertsonen bizkar ere eraikia dagoela ez da berria. Zenbat balio du, dirutan, etxean geratuta etxeko lanak eta zaintza lanak egiten dituztenen ekarpenak? Eustatek prezio bat jarri dio isileko lan horri guztiari, zeina emakumeen esku baitago gehienetan: 21.296 milioi euro. 2018. urteari dagokion kalkulua egin du euskal estatistika institutuak, eta kopuru hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren %27,7ren parekoa da.
Dirutan ordainik ez duen lan horren BPGarekiko balioa jaitsi egin da azken 25 urteotan. Hau da, 1993an ekonomiaren %46,2koa zela dio Eustatek, eta 2018an %27,7ra jaitsi dela. Beraz, orain biztanle gehiago dago modu batera edo bestera soldata edo lansari bat jasotzen bere lanaren zati baten truke, orain dela 25 urte baino.
Era berean, Eustaten txostenak garbi uzten du krisi garaian dirutan ordaintzen ez den lanaren produkzioak gora egiten duela, merkatuko ekonomiatik etxekora pasatzen delako lan asko. Ekonomiaren hazkundea sendoa denean, berriz, gutxitu egiten da etxeko lan ordaindu gabea. Beste modu batera esanda: krisi garaian langabezia handiagoa dago, eta, langabezia txikitzen denean, ekonomia sendo hazten delako, pertsona gehiagok jasotzen dute soldata bat, baita etxeko lanak egitearen eta zaintzan aritzearen truke ere.
Zaintza lanaren balioa
Eta zenbat balio du etxeko lanen alorrean egiten den zeregin bakoitzak? Jatekoa emateko egiten den lana etxeko lanen balio osoaren %40,4 dela kalkulatu du Eustatek; bizitokia ematekoa %29,6koa litzateke; zaintza eta hezkuntza lanak %22,5 dira; eta arropak ematea eta beste lan batzuk, %7,5.
Azken urteetan, argi handitu da zaintza lanen eta hezkuntzaren balioa. 2008an, etxeko lan guztien balioaren %15,5 ziren, eta hamar urte geroago, %22,5 dira. Balioa galdu duena, berriz, jatekoa emateko lana da. %44,7 ordezkatzen zuen ordaindik gabeko lanaren barruan, eta 2018an %40,4 da.
Eta nork egiten du dirutan ordainik ez duen lana? Bada, emakumeek egiten dute gehien-gehienetan. Familia barruan sortzen denean, soldatarik ez duen balio erantsi horren %67,2 emakumeek egiten dute. Zer zereginetan egiten dute gizonek ekarpen handiagoa? Eustaten arabera, bizitokia emateko lanean (%38) eta hezkuntza eta zaintza lanetan (%34,7). Jatekoa emateko lan osoaren %31 ere haien ekarpena da. Arropak ematean eta beste lan batzuetan, soilik %17,4ko ekarpena egiten dute.
Azken 25 urteetan, hamabi puntu hazi da diruarekin ordaintzen ez den etxeko lanean gizonek egiten duten ekarpena, baina, gaur egun ere, emakumeek etxean egiten duten lana gizonezkoena halako bi da.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191513/zerbait-mugitzen-ari-bada-ere-urtarrilaren-9an-karrikara-ateratzeko-deia-egin-dute.htm
|
Politika
|
«Zerbait mugitzen ari» bada ere, urtarrilaren 9an karrikara ateratzeko deia egin dute
|
Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek elkarrekin egin dute urtarrilaren 9an euskal presoen alde «Pirinioen bi aldeetan» eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia. Deitzaileen ustez, «ez gaude urruntze politikaren amaieran».
|
«Zerbait mugitzen ari» bada ere, urtarrilaren 9an karrikara ateratzeko deia egin dute. Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek elkarrekin egin dute urtarrilaren 9an euskal presoen alde «Pirinioen bi aldeetan» eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia. Deitzaileen ustez, «ez gaude urruntze politikaren amaieran».
|
Bai Espainian eta bai Frantzian, aldaketak sumatzen ari dira espetxe politikan, baina Sareren, Bake Bidearen eta Bakegileen ustez horrek ez du erran nahi urruntze politika bukatu denik: «Ezin dugu normalizatutzat jo normalizatuta ez dagoen egoera bat». Hiru eragileak batera agertu dira gaur Donostian, euskal presoen alde urtarrilaren 9an eginen diren mobilizazioetara joateko deia egiteko. Onartu dute «zerbait mugitzen ari» dela, euskal presoen hurbilketak eta Frederique Haranburu Xistor-en baldintzapeko askapena lekuko, baina ez dute nahikotzat jo: «Normalizazioa berandutzen ari da. Urte asko dira euskal presoei salbuespen erregimena aplikatzen zaiela». Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatu diete ez ditzatela «epe horiek» gehiago luzatu, eta «haien legedia aplikatu eta gizatasunez» joka dezatela galdegin diete.
Urtarrilaren 9an, 200 mobilizaziotik goiti eginen dituzte Hego Euskal Herriko herrietan, Bidea gara lelopean; eta, Ipar Euskal Herrian, berriz, Argi dugu, bakeranzko bidea, orain presoak izanen da erabiliko duten leloa —Baionan eginen dute protesta nagusia—. 17:30erako deitu dituzte mobilizazio guziak: COVID-19aren ondorioz leku ezberdinetan banatuta, baina, halere, aldi berean.
Salbuespenaren kontra
Mixel Berhokoirigoinek eta Joseba Azkarragak hartu dute hitza Donostiako agerraldian, eta nabarmendu dute mobilizazioa beharrezkoa dela Espainiako eta Frantziako gobernuek salbuespenezko espetxe politika buka dezaten. Urruntzea, gradu progresiorako oztopoak eta eri diren edota 70 urtetik goiti dituzten presoak oraindik ere espetxean egotea dira salbuespenezkotasun horren adierazgarri, Berhokoirigoinen eta Azkarragaren ustez, eta horiek bukatzerakoan baino ez da bertan behera geldituko salbuespena. «Urruntze politikaren amaiera egitate bat izango da preso guztiak Euskal Herrian daudenean. Haien eskubideen urraketa amaitutzat jo ahal izango dugu etxerako bidea hasteko aukera mugatzen ez zaienean, eta, horretarako, gradu progresioa aplikatu behar zaie. Eskubideen urraketa amaitutzat jo ahal izango dugu gaixotasun larriak dituzten presoak espetxetik ateratzen dituztenean. Eta adinekoak aske uzten dituztenean».
Errealitate hori «urrun» dago oraindik, ordea. Datu batzuk eman dituzte horren adierazgarri: Espainiako Estatuan dauden presoen %65 lehen graduan daude oraindik, %40 bigarren graduan, eta %5 baino ez hirugarrenean. Oroitu dute, halaber, pandemiaren aurkako neurrien ondorioz 80 umek baino gehiagok ezin izan dituztela besarkatu preso dituzten gurasoak.
«Iraganean bizi den eta edozein legezkotasun printzipio bere komenentziaren arabera urratzen duen bloke atzerakoiari» ere egin diote erreferentzia, eta «politikan, epaitegietan eta komunikabideetan dihardutenei» eskatu diete ez dezatela «indarkeria erabili gaur egun errealitate balitz bezala».
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191514/espainiako-auzitegi-nazionalean-deklaratzera-deitu-dituzte-hamabi-lagun.htm
|
Politika
|
Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte hamabi lagun
|
Koroaren aurkako delituak leporatuta deklaratu beharko dute urtarrilaren 12an, 13an eta 14an, urriaren 12an Iruñean egindako ekintza batengatik. Kristobal Kolonen estatua bat eta Felipe VI.a Espainiako erregearen itxurazko bat eraitsi zituzten, bertzeak bertze.
|
Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte hamabi lagun. Koroaren aurkako delituak leporatuta deklaratu beharko dute urtarrilaren 12an, 13an eta 14an, urriaren 12an Iruñean egindako ekintza batengatik. Kristobal Kolonen estatua bat eta Felipe VI.a Espainiako erregearen itxurazko bat eraitsi zituzten, bertzeak bertze.
|
Sortuk eta nazioarteko hainbat elkartek deituta, protesta bat egin zuten Iruñean urriaren 12an, Hispanitatearen Eguna salatzeko. Zehazki, Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Kristobal Kolonen figura erraldoiak lurrera bota zituzten Diputazio Jauregiaren aurrean, eta adierazi zuten urriaren 12an ez zeukatela «ezer ospatzeko». Urriaren akaberarako, polizia etxera deklaratzera deitu zituzten hamasei lagun, eta horietako hamabi Espainiako Auzitegi Nazionalera deitu dituzte orain. Ikertu gisa deklaratu beharko dute, bideokonferentziaz, urtarrilaren 12an, 13an eta 14an. Koroaren aurkako delituak leporatu nahi dizkiete.
Deklaratzera deituek agerraldia egin dute gaur Iruñean, auziaren «izaera politikoa» salatzeko. Haien hitzetan, «kritika politikoa kriminalizatu» nahi dute auziarekin, eta «oso larritzat» jo dute: «Espainiako erregearen figura, Espainiaren historia koloniala eta espainiar proiektua bera kritikatzea zigortu nahi dute».
«Oinarrizko askatasunen» eta adierazpen askatasunaren aurkako «eraso larri bat» da Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu izana, ikertuen ustez. Adierazi dute ez dela «berria» ekitaldi politiko batengatik prozedura judizial bat irekitzea, «non eta salbuespenezkoa den Espainiako Auzitegi Nazionalean», baina «eskandalu politiko bat» dela salatu dute. Ohartarazi dutenez, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak abiatu zuten ikerketa: «Ekitaldiak zigorgarriak zirela ebatzi zuten beren kabuz». Ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuten auzia. Salatu dutenez, halaber, «sektore erreakzionarioenek» ere ekitaldia zigortzeko eskatu zuten, «hasieratik».
Ekintzaileek, ordea, adierazi dute ez daudela «prest» isiltzeko, eta hainbat egitasmo iragarri dituzte: batetik, harreman bira bat eginen dute eragile sozial, politiko eta sindikalekin; eta, bertzetik, urtarrilaren 12an Iruñeko Auzitegiaren aitzinean elkarretaratzera deitu dute —handik deklaratuko dute ikertuek, telematikoki—. 10:00etan eginen dute protesta. Manifestu bat ere zabalduko dute, eta atxikimenduak emateko helbide elektroniko bat jarri dute martxan: adierazpenaskatasuna12@ni.eus.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191515/nafarroan-igandean-hasiko-dira-txertoa-jartzen.htm
|
Gizartea
|
Nafarroan igandean hasiko dira txertoa jartzen
|
Adinekoen zentroetako egoiliarrak eta osasun arloko langileak izango dira txertoa hartzen lehenak. Hiru fase bereizi ditu Nafarroako Gobernuak.
|
Nafarroan igandean hasiko dira txertoa jartzen. Adinekoen zentroetako egoiliarrak eta osasun arloko langileak izango dira txertoa hartzen lehenak. Hiru fase bereizi ditu Nafarroako Gobernuak.
|
COVID-19aren aurkako txertoa emateko Nafarroako Gobernuak prestatu duen planaren berri eman dute Santos Indurain eta Carmen Maeztu Osasun eta Eskubide Sozialetako kontseilariek eta Maria Nuin Nafarroako Osasun Publikoko Institutuko Zuzendariak. Indurainen esanetan, datorren igandean bertan hasiko dira txertoak jartzen, «aurreikuspen logistikoak betetzen badira». Adinekoen zentroetako egoiliarrak, osasun langileak eta menpekotasun handia dutenak izango dira txertoa jartzen aurrenekoak. Pfizer enpresakoak izango dira lehenbiziko txerto horiek.
Nuinek eman ditu kanpainaren xehetasunak: asmoa da adinekoen zentroetako langile egoiliarren eta osasun arloko langileen artean txertoa %90i jartzea, eta 65tik gorakoen %85i ere bai. Igandean bertan 150 pertsona txertatuko dituzte, Iruñeko El Vergel egoitzan, eta osasungintzako langileak urtarrilaren 15etik aurrera txertatzea aurreikusten dute: «Helburua da kutsatzea saihestea, eta kutsatuz gero, haren eragina apaltzea. Epe ertain edo luzera, pandemia kontrolatzea, inmunitatea dutenen kopurua handituta».
Hiru fase
Nuinek aitortu duenez, lehen dosiak ez dira denak batera iritsiko, eta modu progresiboan izango dituzte gehiago. Horren arabera, hiru fase bereizi dituzte, eta igandean hasitakoak otsail amaierara arte iraungo du. Lehen hiruhilekoan, 36.000 pertsona txertatzea aurreikusten dute.
Bigarren faserako dosi gehiago izatea espero du Nuinek; epe horretan 64 urtetik gorakoak, leku itxietan lan egiten dutenak eta egoera sozioekonomikoari erreparatuta egoera zaurgarrian daudenak txertatu nahi dituzte. Azken faserako utzi dituzte haurrak, nerabeak, gazteak eta arrisku taldeetan ez dauden helduak, «eskaeraren arabera». Eskariari erantzuteko adina dosi izango dituztela agindu du.
Nuinek berak azaldu du nola erabaki duten zer jende multzo sartu hiru faseetan. Arriskua izan da irizpidea: kutsatuz gero hiltzeko arrisku handiena dutenak lehenbizi, kutsatzeko arrisku handiena dutenak gero, eta «eragin sozial eta ekonomiko» handia nozitu dezaketenak ondoren.
Talde immunitatea, urrun
Txertoaren segurtasuna eta garrantzia nabarmendu ditu Indurainek: «Azpimarratu nahiko nuke prozesu honek zer-nolako garrantzi handia daukan COVID-19aren aurkako borrokan. Birusaren aurkako txertoa hain denbora laburrean izatea mugarri bat da». Azaldu du txertoek «segurtasun eta eraginkortasun» bermeak dituztela, eta «ziur aski koronabirusaren amaieraren hasiera» dela txertatzea.
Indurainek Azken seroprebalentzia azterketak azaleratu dituen datuak gogorarazi ditu, txertoaren beharra azpimarratzeko: «Herritarren %14k eduki dute birusa Nafarroan, eta hamarretik batek izan ditzake antigorputzak. Beraz, talde immunitatea urrun dago, eta txertoa bultzada erabakigarria da».
Gainera, orain arteko prebentzio neurriei eutsi beharrari erreparatu dio Maeztuk: «Txertoarekin, irtenbidearen parte bat iritsiko da. Baina ezin dugu ahaztu eraginkorra izan dadin prebentzio neurriekin jarraitu behar dugula; bereziki egunotan datozkigun senideen arteko bileretan. Asko kezkatzen gaitu horrek. Ezin dugu txertoa ikusi neurrien ordezko gisa, eta ez gaitu erantzukizunaz gabetzen».
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, zehazteke
Eusko Jaurlaritza ere prestatzen ari da txertaketa kanpaina, baina Osasun Saileko iturriek adierazi dutenez, oraindik ez dakite zenbat txerto iritsiko diren asteburuan, eta, beraz, planifikazio zehatzik ezin dute oraingoz egin. Ipar Euskal Herrian, berriz, atzo egin zuen Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Prefeturak lehen bilera tokiko erakundeekin, txertatzea antolatzen hasteko. Eskualdeko Osasun Agentziak iragarri zuen txertaketaren jarraipena egiteko organismo bat eratuko dutela.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191516/legebiltzarra-deseginda-israelgo-hauteskundeak-martxoaren-23an-egingo-dituzte.htm
|
Mundua
|
Legebiltzarra deseginda, Israelgo hauteskundeak martxoaren 23an egingo dituzte
|
Estatuko aurrekontuak onartzeko negoziazioek huts egin dute, eta bi urtean laugarrenez egingo dituzte parlamenturako bozak.
|
Legebiltzarra deseginda, Israelgo hauteskundeak martxoaren 23an egingo dituzte. Estatuko aurrekontuak onartzeko negoziazioek huts egin dute, eta bi urtean laugarrenez egingo dituzte parlamenturako bozak.
|
Bi urtean laugarrenez joan beharko dute bozkatzera israeldarrek datorren martxoaren 23an. Bart gauean deseginda geratu zen parlamentua, Benjamin Netanyahuren Likudek eta Benny Gantzen Kahol Lavan alderdiek urteko aurrekontuak adosteko negoziazioetan porrot egin ondoren.
Parlamentua desegin baino ordu batzuk lehenago, legealdia amaitutzat eman zuen gobernuburuak, esanez ez zela bere asmoa bozetara deitzea, baina edonola ere Likudek irabaziko zituela martxoko hauteskundeak, aurreko hiruretan bezala.
Joan den maiatzean koalizio gobernua osatu zutenean sinatutako akordioaren arabera, abuztuan onartu behar zuten hurrengo bi urteetarako aurrekontua. Hitzarmena sinatu eta gutxira, ordea, Likudek atzera egin zuen, eta esan aurrekontuak urtea bukatu artekoa behar zuela izan. Gantzek ez zuen onartu aldaketa, eta negoziazioak blokeatuta geratu ziren. Aste honetan, bi aldeak ahalegindu dira elkarrizketa epeak hilaren 31ra arte luzatzen, esanez datorren urteko aurrekontuak urtarrilaren 6an onartuko lituzketela, baina parlamentuak atzera bota zuen proposamena.
Azken inkesten arabera, baina, hurrengo bozek ere ez dute egoera erraza utziko. Hala, Likudek egun baino bi eserleku gehiago lortuko lituzke, 29 –120 diputatuk osatzen dute Knesset edo legebiltzarra–. Baina, beste behin, Netanyahuk zailtasunak izango lituzke koalizio gobernua osatzeko.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191517/547-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean-eta-47-da-tasa.htm
|
Gizartea
|
547 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, eta %4,7 da tasa
|
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino test gehiago egin dituzte, baita positibo gehiago atzeman ere. Kopurua Bizkaian eta Gipuzkoan handitu da gehien.
|
547 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, eta %4,7 da tasa. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino test gehiago egin dituzte, baita positibo gehiago atzeman ere. Kopurua Bizkaian eta Gipuzkoan handitu da gehien.
|
Hego Euskal Herrian 547 pertsonari detektatu diete COVID-19 gaitza azken orduetan, bezperan baino 161 gehiagori. Positibo tasa ere igo da pixka bat: %4,1 zen atzo, eta %4,7 da gaur. Azken egunetako beheraldiaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako kopuruak joan den astekoen parekoak dira egun.
Positiboen kopurua Hegoaldeko lurralde guztietan igo da atzoko datuekin alderatuz gero, baina gorakada hori Bizkaian eta Gipuzkoan izan da nabarmenena. Bizkaian, 202 positibo atzeman dituzte, bezperan baino baino 61 gehiago; Gipuzkoan, berriz, 184, aurreko egunean baino 81 gehiago. Araban 83 positibo atzeman dituzte (+22), eta Nafarroan, 74 (+5).
Osakidetzak ospitaleen egoeraren berri ere eman du. Atzo, COVID-19a duten 38 herritar ospitaleratu zituzten, eta, egun, 305 ari dira artatzen erietxeetan, bezperan baino hemezortzi gutxiago. Astebeteren ostean, gela arruntean dauden gaixoen kopurua jaitsi egin da, beraz. Zainketa intentsiboetako unitatean ere gutxitu dira gaixoak: 86 pertsona daude han orain.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191518/ostalarien-ustez-ez-da-beharrezkoa-ordutegia-gehiago-murriztea.htm
|
Ekonomia
|
Ostalarien ustez, «ez da beharrezkoa» ordutegia gehiago murriztea
|
Bihar, etzi, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an 18:00etan itxi beharrak «kalte handia» egingo diela esan dute
|
Ostalarien ustez, «ez da beharrezkoa» ordutegia gehiago murriztea. Bihar, etzi, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an 18:00etan itxi beharrak «kalte handia» egingo diela esan dute
|
Labik Gabonetako egunei begira hartutako azken neurriek are zigor handiagoa ekarri diete ostalariei. Jarduera erabat mugatua duen sektore horrek urteko egunik oparoenetan ere beste aizkorada bat hartuko dutela jakin zuten atzo: bihar, etzi, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, 18:00etan itxi beharko dute, gainerako komertzioek bezala. Horrek esan nahi du afari aurreko tragoak galdu egingo dituztela.
«Ez da beharrezkoa», esan du Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko presidenteak. Arabako SEA patronaleko Carlos Antolinekin eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusi Kino Martinezekin elkartu da, Donostian, eta ostalarien ordezkariek garbi utzi dute hobe dela «jendea kontzientziatzen jarraitzea arduraz joka dezan», ordutegiak are murritzagoak egitea baino.
«Ekonomia eta osasuna bateragarri» egin behar badira, ezin da ostalaritza are gehiago zigortu: horixe uste dute sektoreko ordezkariek. «Garrantzitsua da sektoreko enpresek, zeinak benetan sufritzen ari diren, lanean jarraitu ahal izatea», esan du Sanchezek. «Hasieratik jarri dute ostalaritza fronteko lehen lerroan», nahiz eta ostalariek «arduratsu izateko lana»;Â;ÂÂÂÂ egin duten, Sanchezen ustez.
Urrunago joan da etorkizun hurbilari buruz aritzean: «Osasun arrazoiengatik, baina soilik osasun arrazoiengatik, frogatzen bada ostalaritzaren jarduera eta kutsatzeak loturik daudela, hau da, ez balira bateragarriak, pentsatzen hasi beharko litzateke nola emango zaizkien kalte-ordainak enpresa guztiei»; Sanchezek mahai gainean jarri baitu «martxoan edo apirilean» itxita egon daitekeela berriro ostalaritza.
«Enpresak eta langileak sufritzen ari dira, ezin dutelako beren jarduera egin, eta denen osasunaren mesedetan gertatzen ari da hori», argudiatu du Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko presidenteak. Sektore osoari nola ordainduko zaizkion kalte-ordainak jakin nahi dute elkarteek. Sanchezek esplikatu du Gabon gaueko eta Urtezaharreko egunak «giltzarri» direla negozioen fakturazioan, «afaldu aurretik egongo ez garen pertsonekin egoteko erabiltzen delako denbora hori». Hori dela eta, arratsaldeko seietan ixtea beste kolpe bat da sektorearentzat.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191519/jaurlaritzaren-osasun-sailak-185-milioi-euro-bideratu-asmo-ditu-izurriaren-aurkako-neurriak-finantzatzeko.htm
|
Gizartea
|
Jaurlaritzaren Osasun Sailak 185 milioi euro bideratu asmo ditu izurriaren aurkako neurriak finantzatzeko
|
«COVID 19-aren aurkako borrokak lehentasuna izaten jarraitzen du, baina ezin ditu hipotekatu sailaren gainontzeko jarduerak», nabarmendu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak
|
Jaurlaritzaren Osasun Sailak 185 milioi euro bideratu asmo ditu izurriaren aurkako neurriak finantzatzeko. «COVID 19-aren aurkako borrokak lehentasuna izaten jarraitzen du, baina ezin ditu hipotekatu sailaren gainontzeko jarduerak», nabarmendu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak
|
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 185 milioi euro bideratu asmo ditu datorren urtean COVID-19aren aurkako neurriak finantzatzeko. Osasun Sailaren 2021erako aurrekontua aurkeztu du Gotzone Sagardui sailburuak Eusko Legebiltzarrean, eta nabarmendu du beharra egonez gero funts horren kopurua handituko dutela. Langileen taldeak handitzeko, osasun materialak erosteko, inbertsioetarako eta COVID-19aren aurkako txertoak eragingo duen gastua ordaintzeko baliatuko dute diru kopuru hori. Sagarduiren esanetan, bereziki lehen mailako arreta indartzeko «apustu sendoa» egingo dute.
Osasun Sailaren aurrekontua 4.183 milioi eurokoa izango da; hau da, %6 handituko da 2020koekin alderatuta. Horrek esan nahi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanle bakoitzeko 1.902 euroko gastua egingo duela Osasun Sailak —1.801 euro izan dira aurten—. «COVID 19-aren aurkako borrokak lehentasuna izaten jarraitzen du, baina ezin ditu hipotekatu sailaren gainontzeko jarduerak», nabarmendu du Sagarduik.
Osakidetza finantzatzeko 3.216 milioi euro bideratuko ditu sailak, eta hamar eurotik zazpi erabiliko ditu langileen gastuak ordaintzeko. Kasu horretan %7 igo da kopurua aurtengo aurrekontuekin alderatuta. 70 milioi euro baliatu asmo dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako azpiegiturak «modernizatzeko eta eguneratzeko».
Osasun publikoaren eta mendekotasunen esparrurako 24 milioi euroko funts bat gorde du sailak. Arreta soziosanitariorako diru saila 30,7 milioi eurokoa izango da, eta ikerketa berrikuntzarakoa 21,7 milioi eurokoa.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191520/subillan-gasa-ustiatzeko-baimena-dutela-ohartarazi-du-tapiak.htm
|
Gizartea
|
Subillan gasa ustiatzeko baimena dutela ohartarazi du Tapiak
|
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak adierazi du proiektuak ingurumen baimena baduela, eta Gasteizko Udalak proiektua ez baimendu izana deitoratu du. Oposizioak eskatu dio bertan behera uzteko gas ustiaketak.
|
Subillan gasa ustiatzeko baimena dutela ohartarazi du Tapiak. Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak adierazi du proiektuak ingurumen baimena baduela, eta Gasteizko Udalak proiektua ez baimendu izana deitoratu du. Oposizioak eskatu dio bertan behera uzteko gas ustiaketak.
|
Gasteizko Udalak SHESA enpresa publikoari Subilla Gasteizko Armentia II hobian gas ustiaketak egiteko lizentzia ukatu izanak Eusko Jaurlaritzaren haserrea eragin du. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gaur adierazi du proiektuak baduela Espainiako Trantsizio Energetikorako Ministerioaren ingurumen baimena, eta hori dela baldintza nagusia. Orain, proiektuaren sutatzaileek (tartean Eusko Jaurlaritza), Gasteizko Udalaren ebazpena aztertu, eta zer egin erabakiko dute. Tapiak ohartarazi du litekeena dela gaia honetan ez geratzea, auzitegien bidea jorra dezaketela iradokiz. Sailburuak guztiz babestu du gasa ustiatzeko proiektua, eta «ekonomia eta ingurumena elkarren osagarri» direla ziurtatu du. «Industria lehiakorrago eta jasangarriago baterantz goaz; horrek inbertsio gehiago egitera behartzen gaitu, eta enpresekiko lankidetza ingurumenaren alderdian bideratzearen aldeko apustua egin dugu».
Gasteizko alkate jeltzale Gorka Urtaraniek gas ustiaketako proiektuari udal baimena ukatu izanak oposizioaren erreakzioak eragin ditu. EH Bilduko Mikel Oterok «lardaskeriaz» jokatzea egotzi dio SHESA enpresari, bazekielako hobi hori ezin zela egin planteatutako baldintzetan eta tokian. Horregatik, baimena eman izana «prebarikazioa» izango zela gogorarazi du. Bide horretan, hidrokarburoen ustiatzea baztertu eta energia berriztagarrien aldeko apustua egiteko eskatu dio Jaurlaritzari. Gertatutakoa «EAJren porrota» izan dela uste du EH Bilduko legebiltzarkideak: «Bakarrik geratu da gehiengo sozial, tekniko eta politikoaren aurrean». Egoera ikusita, Urtaranen erabakiari helegiterik ez jartzeko eskatu du, eta «zentzurik gabeko abentura» hori bertan behera uzteko.
Elkarrekin Podemos-IUk ere ontzat jo du Gasteizko alkatearen erabakia, nahiz eta azpimarratu bultzatzaileak teknikariak izan direla. Miren Gorrotxategi legebiltzarkide eta eledunak erabakiaren garrantzia goraipatu du, baina kezkatuta azaldu da EAEko aurrekontuen proiektuan 6,8 milioi aurreikusi dituztelako Viuran beste gas hobi bat ustiatzeko. «Horrek erakusten du Jaurlaritzak apustu irmoa egiten duela erregai fosilen alde». Horri begira, egoera berri honetan aurrekontuen negoziazioei berrekiteko prest daudela hitzeman du.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191521/itp-aero-castingsen-ez-da-akordiorik-egon-eta-136-izan-daitezke-kaleratzeak.htm
|
Ekonomia
|
ITP Aero Castingsen ez da akordiorik egon, eta 136 izan daitezke kaleratzeak
|
Zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazio epeak ez du fruiturik eman, eta orain enpresari dagokio erabakitzea lan erregulazioa bere osotasunean gauzatuko duen ala ez
|
ITP Aero Castingsen ez da akordiorik egon, eta 136 izan daitezke kaleratzeak. Zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazio epeak ez du fruiturik eman, eta orain enpresari dagokio erabakitzea lan erregulazioa bere osotasunean gauzatuko duen ala ez
|
Precision Castings Bilbaoren (PCB) erregulazio espedienteko negoziazio epea enpresa eta langile batzordeko kideen arteko akordiorik gabe bukatu da. Gauzak hala, eta ITP Aeroren barnean dagoen enpresako zuzendaritzak esanikoa betetzen badu, 136 langile kaleratuko ditu. Negoziazio epean 77raino jaitsi zuen kopuru hori, 11 erretiro aurreraturi eta aldi baterako erregulazio gogor bati lotuta. Horretarako, baina, langile batzordeak akordioa sinatu behar zuen, eta ez du sinatu. Sindikatu bakar batek ere ez du onartu. Enpresak, orain, hamabost egun ditu kaleratzeen berri emateko, eta ikusi beharko da erregulazioa bere osotasunean gauzatzen duten. Langile batzordea prest dago neurria epaitegietara eramateko.
Ezkerraldeko industriak bizkarreko handia jaso dezake orain. 505 langilek dihardute egun PCB Sestaon eta Barakaldon dituen plantetan (Bizkaia) eta laurden batek baino gehiagok bere lanpostua gal dezake aurki. Horiei urtarriletik hona kalean geldituriko behin-behineko 120 langileak gehitu behar zaizkie, enpresak ez baitzien kontratua berritu. Sindikatuak oso haserre irten dira enpresarekin izandako azken bileratik, eta protestan jarraituko dutela aurreratu dute. Hasteko, beste hiru greba egun egingo dituzte Gabonetako zubiaren ondoren.
Langile batzordeko kideek esana zuten ez zutela kaleratzerik onartuko, eta jarrera horri eutsi diote azken egunera arte. Bilera EHUk Leioako campusean duen eraikin batean izan da, kanpoan protesta egiten ari ziren langileen zarata ozenaren soinu bandarekin. Enpresako zuzendaritzak azken astean egindako eskaintza mantendu du: 77 kaleratze, 11 erretiro aurreratu, eta bi urterako aldi baterako erregulazio espedientea lantalde guztiarentzat: %25ekoa 2021ean; eta %20koa 2022an. Bere kalkuluen arabera, ekoizpena erdira jaitsiko da hurrengo urtean.
Sindikatuek badakite garai txarrak direla hegazkingintzarentzat, baina krisi koiunturala dela sinetsita daude, eta enpresaren iragarpenak ezkorregiak direla iritzi diote. Gauzak hala, bi eskaintza berri egin dituzte azken egunean: ELAk eta LABek aldi baterako erregulazio luze batean oinarriturikoa; CCOOk eta UGTk, aldiz, aurreraturiko erretiro batzuk eta irteera boluntarioen aukera gehitu dizkiote ekuazioari. Enpresak, baina, entzungor egin die biei, eta horrekin bukatu da bilera. PCBk, orain, hamabost egun ditu argitzeko zer egingo duen eta ea 136 kaleratze egiteko asmoari eutsiko dion.
Sindikatuek neurria epaitegietara eramateko asmoa dute, eta indartsu sentitzen dira, gainera. Iragan irailean beste epaiketa bat irabazi zuten, epaileak legez kanpokotzat jo baitzuen PCBk eginiko aldi baterako erregulazioa. Enpresaren egoera ekonomikoa ikusita horrelako neurri bat hartzeko arrazoirik ez zegoela ebatzi zuen. Izan ere, eta sindikatuek azaldu dutenez, PCBk irabazi handiak izan ditu azken urteetan. Auzi honen korapiloak, gainera, beste hari bat du: Rolls Roycek, ITP Aeroren jabeak, enpresa saldu nahi du, eta barneko plantetako batek horrelako auzibide bat irekia izateak erosleak uxatu ditzake. PCBn hegazkinen turbinetarako piezak egiten dituzte, fundizioa eta guzti dute.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191522/turkiak-27-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-dio-erbesteratutako-kazetari-bati.htm
|
Mundua
|
Turkiak 27 urteko espetxe zigorra ezarri dio erbesteratutako kazetari bati
|
Espioitza eta «terrorismo» delituak leporatu dizkio Can Dundar 'Cumhuriyet' egunkariko zuzendari ohiari. Alemanian bizi da, 2016. urtetik.
|
Turkiak 27 urteko espetxe zigorra ezarri dio erbesteratutako kazetari bati. Espioitza eta «terrorismo» delituak leporatu dizkio Can Dundar 'Cumhuriyet' egunkariko zuzendari ohiari. Alemanian bizi da, 2016. urtetik.
|
Turkiak 27 urteko espetxealdia ezarri dio, gaur, Can Dundar kazetariari, espioitza eta «terrorismo» delituak leporatuta. Turkiako kazetariaren parte hartzerik gabe egin dute epaiketa, Alemanian erbesteratuta dago eta, 2016. urtetik.
Dundarrek Turkiatik Siriarako arma bidalketa baten berri eman zuen 2015. urtean. Cumhuriyet egunkariko zuzendaria zen orduan. Informazio haren arabera, Turkiako zerbitzu sekretuek zaindu zuten arma sortaren garraioa, Siriaraino. Ankarak «estatu sekretua» zen informazioa argitaratzea egotzi zion, eta haren aurkako auzibidea hasi zuen. 2016an, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina Turkiako Auzitegi Gorenak sententzia baliogabetu zuen 2018an, eta epaiketa berriz egitea agindu zuen. Gaur ezarri diote zigor berria: 27 urteko kartzelaldia; 18 urte eta bederatzi hilabete «espioitzagatik», eta zortzi urte eta bederatzi hilabete «talde terrorista bat finantzatzeagatik».
Dundarrek Alemaniara ihes egitea lortu zuen 2016an, behin-behineko espetxealdian hiru hilabete egin eta gero. Herrialde horretan bizi da ordutik. Turkiak hura atxilotzea agindu du, ez delako epaiketetara agertu. Horrez gain, ondasunak konfiskatu dizkio.
Alemaniak Turkiako justiziaren erabakia kritikatu du, Heiko Maas Atzerri ministroaren ahotik. «Kazetaritza independentearen kontrako kolpe gogorra da».
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191523/ireki-eta-itxi-egingo-den-atea.htm
|
Gizartea
|
Ireki eta itxi egingo den atea
|
Osasun neurri malguagoak dira gaurtik Euskal Herrian, batez ere joan-etorriei dagokienez. Hirugarren olatuaren beldurrak, ordea, familien bilkurak baldintzatuko ditu.
|
Ireki eta itxi egingo den atea. Osasun neurri malguagoak dira gaurtik Euskal Herrian, batez ere joan-etorriei dagokienez. Hirugarren olatuaren beldurrak, ordea, familien bilkurak baldintzatuko ditu.
|
Itxiera perimetrala gaur amaitu da Euskal Herrian, eta azken hilabeteetan senideak ikusi ezin izan dituztenek irekita dituzte mugak horretarako. Ahizpak, semeak, ilobak... Udazkena bereziki izan da gogorra familia beste herrialde batean izan dutenentzat. Bizilagun eta lankideei ez bezala, maite dituzten pertsonen ondoan edo aurrez aurre egotea galarazi die muga horrek. Eguberrietan izango dute aukera, baina ate hori irekitzeak zer ondorio izango dituen ere kezkatzen ditu.
Itziar Gonzalez (ahizpa Basaurin duen iruindarra) “Ilusioa bai, baina beldurra ere badugu”
Bihar du eguna Itziar Gonzalezek (Iruñea, 1997). Erizaina da, eta urte gogorra izan du lanean, “pandemiaren kontrako lehen lerroan”. Bihar arratsaldean, ordea, neke guztiak ahaztuko ditu, arratsaldean Nerea ahizpa, Aitor koinatua eta, batez ere, Irati haur jaio berria Basauritik (Bizkaia) Txantreara iristen direnean. Martxoaren 16an jaio zen iloba, lehen olatuaren konfinamenduaren hasieran, eta geroztik hiruzpalau aldiz soilik ikusi ahal izan du. Azkena, irailean. “Jaiegun batzuk nituen eta oporretara bidean Basaurin geratu ginen ahizpa eta familia ikustera”. Udaldiko aste bat edo bi, asteburu solteren bat eta oporretarako bidean eginiko geldialdi hura; izeba izan berri den batentzat oroitzapen gutxi dira horiek ilobaren bizitzaren lehen urtebetean; are eta gehiago, Iruñea eta Basauri artean 153 kilometro eta bi ordura iristen ez den bidai bat dagoela aintzat hartuta.
Zortzi urte daramatza Itziarren ahizpak Basaurin bizitzen, eta aurten izan dute berak eta bikotekideak familia. Ez zaio urte samurra tokatu Iratiri jaiotzeko. Izeba erizainak aurreikusi zuen hori, martxoaren erdialdea baino lehen; eta ez soilik lanean ikus zezakeenagatik, baita ordurako jada bazekielako zer zen COVID-19aren eraginez etxean geratzea. Irati jaio zenerako koinatuaren gurasoak konfinatu egin zituzten positibo batekin harreman zuzena izan zutelako, eta Itziarrek berak ere konfinatu egin behar izan zuen, bere lankide bat positibo baten kontaktu zuzena izan zelako. Erditzeko eguna atzeratu egin zen, baina konfinamenduak ez ziren horretan geratu. Hego Euskal Herrian martxoaren 15ean sartu zen indarrean hilabeteetako etxealdia, eta biharamunean jaio zen Irati.
Ilusioz da orain Itziar Gonzalez, iloba berriro besotan hartzeko unearen zain. Baina baita beldurrez eta kezkaz ere: “Zer gertatuko da gero? Noiz ikusi ahal izango dugu berriro elkar?”. Itziarrek aitortzen du etsipena, bigarren olatuan egoera zein den ikusita. Lehen olatua askoz hobea izan zela dio. “Orain hirugarrengoaren zain gaude jada. Etsigarria da”. Bere amarentzat izan da zailagoa familiarengandik urrun egotea. “Ikusten duzu lokalak ireki dituztela, jendea kalera ateratzen dela eta guk maskara jantzita ere ezin ditugu ikusi senideak. Tafallan biziko balitz, bai, baina...”.
Atzo amaitu zen itxiera perimetrala, eta Euskal Herriko familiak askok bezala, egun hauek dituzte berriro elkartzeko Itziarren etxean. Abenduko azken asteak ere ez dira errazak izan eurentzat izan, neurri dantza eta espekulazio artean. Eguberriak zetozela, ezingo zirela ospatu, baldintza zorrotzak egongo zirela, malgutasuna izango zela... Bihartik 31era arte igaroko dituzte Eguberriko egunak Nereak eta bere familiak Iruñean.
Julen Irijalba Ugalde (Algortan bizi den zarauztarra) “Baimena badugu, baina merezi al du?”
Sorterrira itzultzeko egunak dira Eguberriak Julen Irijalba Ugalderentzat (Zarautz, 1994). Algortan (Bizkaia) bizi da emaztearekin eta 3 urteko alabarekin, eta neguko oporraldia gurasoen etxera joateko baliatu izaten du. Aurten, ordea, ez da hala izango, eta urte zahar gauera arte itxarongo du gurasoenera joateko. “Baimena badugu jada joateko, baina eta gero zer? Merezi al du?”.
Irailean egin zuen azken bisita Zarautzera. Hileko lehen ostiralak ospatzen ditu lagunekin, eta iraileko ostiral hura izan zen azkena beretzat. Egin dituzte udaberrian bezala bideo-bilerak lagun artean, baina galera agerikoa zaio ahotsean: “Ez da gauza bera. Harremana galdu dut”. Irailaz geroztik, Irijalbaren gurasoak joan zaizkie pare bat aldiz Algortara berari eta bikotekideari alabaren zaintzan laguntzera, horretarako idatzizko baimena eskuan hartuta, baina ez dute gehiago ikusi elkar. “Gurasoak osasuntsu daude, eta esan zidaten ondo zeudela eta ez joateko. Baina anaia, koinata, iloba... Familiarengandik urrun gauza asko galtzen ari naizela sentitzen dut”.
Urte zahar gauean eta urteberri egunean elkartuko da Irijalba Zarauzko familiarekin. “Koinata haurdun dago, eta errespetua ematen dit joateak. Baina amak egun horretan baietz esan du, eta halaxe egingo dugu. Etxean bilduko gara, maskararekin”. Bidaia azkarra izango da: errege eguna ere ospatzeko ohitura dute Irijalba-Ugaldetarren etxean, baina aurten ez dute egingo. Eguberrietarako ezarritako neurriek ez dute ezustean harrapatu, nolanahi ere. Itxura txarra hartzen zion etor zitekeenari eta familia ikusten esperantza handirik ez zuela aitortzen du. Bere iritziz neurriak zorrotzagoak izan behar zuten hasieratik.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191524/espainiako-senatuak-hezkuntza-lege-berria-onartu-du.htm
|
Gizartea
|
Espainiako Senatuak Hezkuntza Lege berria onartu du
|
Azken oztopoa gainditu du LOMLOEk, Espainiako Gorteek 40 urtean onartu duten zortzigarren hezkuntza legeak
|
Espainiako Senatuak Hezkuntza Lege berria onartu du. Azken oztopoa gainditu du LOMLOEk, Espainiako Gorteek 40 urtean onartu duten zortzigarren hezkuntza legeak
|
Espainiako Senatuaren oniritzia jasota, azken oztopoa gainditu du LOMLOE Hezkuntza Legea Hobetzeko Lege Organikoak. Orain, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera sartuko da indarrean, baina jadanik onartuta dago Espainiako Gorteek trantsiziotik hona egin duten zortzigarren hezkuntza legea.
Lege proiektua azaroaren 19an onartu zuten Espainiako Kongresuan. Egitasmoak aldeko 177 boto jaso zituen, behar zituenak baino bat gehiago, 148 diputatuk aurka bozkatu zuten, eta hamazazpi abstenitu egin ziren. Gaur, berriz, Senatuak atzera bota ditu PPk, C’s-ek eta UPNk aurkezturiko betoak, eta ondoren, zenbait taldek proposaturiko zuzenketak ere, 700 inguru, bozkatu dituzte; bat bera ere ez dute onartu.
Azken bozketan,142 senatarik egitasmoaren aldeko botoa eman dute, 112 kontra azaldu dira eta bederatzi abstenitu egin dira.
Beraz, Senatuan ere gailendu da Kongresuan lege egitasmoa onartzeko zenbait indar politikok ehundu duten adostasuna. EAJk baiezko botoa eman zion proiektuari; EH Bildu abstenitu egin zen, eta UPNk horren aurka bozkatu zuen.
|
2020-12-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/191525/puigdemont-izango-da-jxcren-zerrendaburua-kataluniako-hauteskundeetan.htm
|
Mundua
|
Puigdemont izango da JxCren zerrendaburua Kataluniako hauteskundeetan
|
Generalitateko presidente ohiak baztertua du presidentegai izateko aukera, eta Laura Borras Kataluniako lehenengo emakumezko presidentea izateko lan egingo duela adierazi du.
|
Puigdemont izango da JxCren zerrendaburua Kataluniako hauteskundeetan. Generalitateko presidente ohiak baztertua du presidentegai izateko aukera, eta Laura Borras Kataluniako lehenengo emakumezko presidentea izateko lan egingo duela adierazi du.
|
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi eta JxCko europarlamentariak otsailean Katalunian egitekoak diren hauteskundeetan bere alderdiko zerrendaburua izango dela jakinarazi du, gaur, Twitter bidez. «Iragarria nuen bezala, otsailaren 14ko hauteskundeetan izango naiz, eta JxCren Bartzelonako zerrendaburu gisa parte hartuko dut, taldera batzeko eta Laura Borras Kataluniako Generalitateko lehenengo emakumezko presidentea bihurtzeko».
Puigdemontek JxCko presidentegaia izateko aukera baztertu zuen joan den azaroan, Espainiako Estatuak bere aurka irekiak dituen auziak eta erbesteratua egoteak presidente izateko ezarriko lizkiokeen eragozpenengatik.
Horrenbestez, JxCk presidentegaia aukeratzeko primarioak egin zituen, Puigdemont kanpoan utzita. Alderdiko militanteek Laura Borras JxCk Espainiako Kongresuan duen bozeramailea aukeratu zuten, eta bigarren tokian gelditu zen Damia Calvet Generalitateko Lurralde kontseilaria.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.