date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191850/ertzaintza-aizarnazabalen-hilotz-agertu-den-emakumearen-azken-egunak-ikertzen-ari-da.htm
|
Gizartea
|
Ertzaintza Aizarnazabalen hilotz agertu den emakumearen azken egunak ikertzen ari da
|
Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak esan duenez, oraingoz ez dute inor atxilotu. Gehitu du oraindik goiz dela hildakoa indarkeria matxistarekin lotzeko: «Hipotesi guztiak zabalik daude».
|
Ertzaintza Aizarnazabalen hilotz agertu den emakumearen azken egunak ikertzen ari da. Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak esan duenez, oraingoz ez dute inor atxilotu. Gehitu du oraindik goiz dela hildakoa indarkeria matxistarekin lotzeko: «Hipotesi guztiak zabalik daude».
|
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du argitzeko nola hil zen atzo Aizarnazabalen (Gipuzkoa) indarkeria zantzuk zituela hilda aurkitu zuten emakumea. Hala baieztatu du gaur goizean Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, eta jakinarazi du oraingoz ez dutela inor atxilotu. Haren iritziz, oraindik goiz da hilketa indarkeria matxistarekin lotzeko, «hipotesi guztiak zabalik daudelako».
Urtarrilaren 1ean, Donostiako 32 urteko emakumezko bat desagertua zela salatu zuten Ertzaintzan, eta, gaur baieztatu dutenez, harena da gorpua. Aintzane Pujana izena zuen, eta azken aldiz Aizarnazabalen bertan ikusi zuten. Jakitera eman dutenez, labana batekin egindako zauriak zituen, eta hil eta gutxira aurkitu zuten gorpua, oraindik desegiten hasi gabe baitzegoen. Gaur egingo diote autopsia.
Oraingoz, Ertzaintzaren helburua zera da, biktima azken egunetan norekin egon zen argitzea. Gartziak esan du autopsia plazaratu arte itxaron beharko dela biktima nola hil zen jakiteko, eta gaia epaitegien esku uzteko. «Gure egitekoa gertatutakoa argitzea da, testuingurua jartzea, eta azken orduetan biktimarekin egon zirenak identifikatzea», azpimarratu du. Ikerketan aurrera egin dutela esan du Gartziak, baina ezin duela askoz gehiago esan hipotesi guztiak zabalik daudelako.
Goiz osoan jardun dute Ertzaintzako kideek froga bila gorpua aurkitu zuten lekuan, Aizarnazabaleko Etxabe auzoan. Urola ibaian ere ibili dira urpekariak.
Atzo, 11:00ak inguru zirenean topatu zuten gorpua behargin batzuek, Urola ibaitik gertu, sasi batzuetan, eta Ertzaintzari deitu zioten. Epaileak gorpua jasotzeko agindua eman eta gero, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten, autopsia egiteko eta heriotza zerk eragin zuen zehazteko.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191851/mobilizazioak-prestatzen-ari-dira-administrazioko-behin-behineko-langileen-egoera-salatzeko.htm
|
Ekonomia
|
Mobilizazioak prestatzen ari dira administrazioko behin-behineko langileen egoera salatzeko
|
ELAk jakinarazi du protesta egutegi bat lantzen ari dela beste sindikatuekin batera. Salatu du gobernuek eta alderdiek ez dutela «benetako urratsik» egin egoera konpontzeko.
|
Mobilizazioak prestatzen ari dira administrazioko behin-behineko langileen egoera salatzeko. ELAk jakinarazi du protesta egutegi bat lantzen ari dela beste sindikatuekin batera. Salatu du gobernuek eta alderdiek ez dutela «benetako urratsik» egin egoera konpontzeko.
|
ELA mobilizazioen egutegi bat lantzen ari da gainerako sindikatuekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio publikoetako behin-behineko «50.000 langile baino gehiagoren» enplegua bermatzeko. Horren diseinuan aurrera egiteko, urtarrilaren 11n bilduko dira berriro.
Ohar batean sindikatu abertzaleak gogorarazi du urteak daramatzala salatzen administraziokoetako hamar langiletik lau aldi baterakoak direla eta «[Espainiako] Estatu osoko eta Europako behin-behinekotasun tasarik altuena» duten lurraldeak direla. Nabarmendu du Europako auzitegiek ere gaitzetsi egin dutela euskal sektore publikoan behin-behinekotasuna «gehiegikeriaz» erabiltzen dela.
Hori hala izanik ere, ELAk salatu du «ez Eusko Jaurlaritzak, ez estatuak, ezta euskal alderdi politikoek ere», ez dutela «benetako urratsik» egin egoera hori aldatzeko, «nahiz eta azken urteotan egindako mobilizazio eta greba guztietan behin eta berriz eskatu den egoera hori pairatzen duten langileen enplegu finkatu behar dela».
Azken hilabeteetan, Espainiako Gobernuak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua aldatzeko eta sektore publikoaren behin-behinekotasunarekin amaitzeko neurriak hartzeko asmoa agertu du. ELAren ustez, horrek ahalbidetu behar luke Euskal Herrian ere egoera hori pairatzen duten langile publikoen enplegua bermatzeko.
Eusko Jaurlaritzak ere Kidegoen eta Eskalen Legea aldatzeko egitasmo bat aurkeztu zuen abendu hasieran. Horren arabera, lan eskaintza publikoetan baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten behin-behineko langileek ez lukete oposizio proba osoa egin behar. Horri buruz ELAk ez du baloraziorik egin, astearte honetan bidalitako oharrean. Jaurlaritzak egitasmoa aurkeztu zuenean, «erabat arbuiatu» zuen, «adabaki bat» zela esan zuen, argudiatuta horrek ez duela konponduko sektore publikoan dagoen behin-behinekotasuna.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191852/new-yorken-atzeman-dute-erresuma-batuko-aldaera.htm
|
Mundua
|
New Yorken atzeman dute Erresuma Batuko aldaera
|
Ingalaterran ez dute baztertzen itxialdia martxora arte luzatu behar izatea. Italian ere eutsi egingo diete Gabonetan ezarritako zenbait murrizketari.
|
New Yorken atzeman dute Erresuma Batuko aldaera. Ingalaterran ez dute baztertzen itxialdia martxora arte luzatu behar izatea. Italian ere eutsi egingo diete Gabonetan ezarritako zenbait murrizketari.
|
Txertoa banatzen hasi izanak ez ditu kutsatzeak moteldu. Europan Alemaniaren ostean, Erresuma Batuak ere itxialdia ezarri du. Ingalaterra dago egoera okerrenean, eta Londresek aurreratu du martxora arte luza daitekeela berrogeialdia. Atzo iragarri zuen Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak itxialdia, eta gaur murrizketa gehiago jakinaraztea espero da, zehazki kanpo mugei dagozkienak. Erresuma Batuan atzemandako COVID-19aren aldaera berriarekin lotzen dute adituek kutsatzeak azkartu izana, eta aldaera hori bera da atzo New Yorken (AEB) aurkitu zutena. Hiri hura izan zen lehen olatuan koronabirusak gogorren jotakoa, eta, orain han ere txertaketa kanpaina hasi duten arren, osasun langileak kexu dira soilik 110.000 lagunek jaso dutelako txertoaren lehen dosia 8 milioi laguneko hirian.
AEBek Pfizer-BioNTechek eta Modernak ekoitzitako 13 milioi dosi banatu dituzte herrialde osoan, baina orain arte soilik 4,2 milioi pertsonak hartu dute txertoa. Halere, lasaitasuna eskatu du Anthony Faucik, presidentearen osasun aholkulari eta Alergia eta Gaixotasun Infekziosoetarako Institutu Nazionaleko buruak: «Ez gaude nahiko genukeen tokian, baina lortuko dugu. Gobernu zentralaren eta estatuen arteko elkarlana bultzatu behar dugu txertaketa kanpainak arrakasta izan dezan». Oraingoz osasun langileen eta 75 urtetik gorakoen artean hasi dira txertoak jartzen.
Baina Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadorearen gaineko presioa handituz doa. Cuomok berak jakinarazi zuen atzo aldaera berria atzeman ziotela 60 urteko gizonezko bati, baina New Yorken bertan kutsatu zen susmoa dutela, alegia datozen egunetan kasu gehiago ager daitezkeela. «Uste dut datuek erakusten dutena baino zabalduago dagoela».
Europan ere murrizketak gogortuz doaz. Ingalaterra, Eskozia, Ipar Irlanda eta Gales itxialdian daude dagoeneko, eta soilik lanera edo erosketak egitera irten daitezke herritarrak etxetik. Oraingoz Ingalaterra da itxialdi luzeena ezarri duena, otsailaren erdira arte, baina gainontzekoek ez dute baztertzen neurriak luzatzea. Alemaniak, berriz, gaur erabakiko du urtarrilaren 10era arte ezarritako berrogeialdia luzatuko duen —eguneko mila hildakoren langa gainditu zuen herrialdeak abendu amaieran, eta kutsatzeek gorantz jarraitzen dute—. Danimarkak ere hamarretik bostera murriztu dezake gaur bil daitezkeen pertsona kopurua.
Kontinente zaharretik at, Japoniak larrialdi egoera ezar dezake datozen orduetan, eguneko 4.600 kutsatu kopurura heldu ostean. Komunikabideen arabera, ostegunean sar daiteke indarrean larrialdi egoera hiriburuan, pandemia hasi zenetik bigarrenez. Egoera horretan tabernak eta jatetxeek iluntzeko zortzietarako itxi beharko dute, baina ikastetxeek zabalik jarraituko dute.
OME Txinara
OME Osasunaren Mundu Erakundea Txinarako bidaia prestatzen hasia da. Han atzeman zuten lehen aldiz COVID-19a, eta hura non eta nola sortu zen ikertzeari onespena eman dio Pekinek. Adituek, ordea, kritikatu egin dute Txinaren jarrera, eta salatu OMEko ikertzaileek ezin izango dutela askatasunez lan egin.
Duela urtebete pasa atzeman zuten birusa Txinan, baina Txina bera izan da gaitza hobekien kontrolatzeko gai. Joan den udaberritik oso kasu gutxi jakinarazi ditu Pekinek, gehienak atzerritik joandakoenak. Azken orduetan, ordea, 17 kasu komunitarioren berri eman dute, gehienak Hebei probintzian, iparraldean.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191853/googleko-ehunka-langilek-sindikatua-sortu-dute-alphabet-workers-union.htm
|
Ekonomia
|
Googleko ehunka langilek sindikatua sortu dute: Alphabet Workers Union
|
Ezkutuan eratu dute azken urtean. Oraingoz 400 langile inguru ordezkatzen ditu, 260.000 soldatapeko dituen konpainia batean, baina mugarria ezarri du dagoeneko.
|
Googleko ehunka langilek sindikatua sortu dute: Alphabet Workers Union. Ezkutuan eratu dute azken urtean. Oraingoz 400 langile inguru ordezkatzen ditu, 260.000 soldatapeko dituen konpainia batean, baina mugarria ezarri du dagoeneko.
|
Ez da ohikoa AEBetako Silicon Valleyn. Kaliforniako teknologiaren haraneko enpresetan ingeniariak eta bestelako langileak ez dira normalean elkartzen euren interesak defendatzeko, baina Googleko 400 beharginek lortu berri dutenak tabua hautsi du: sindikatu bat sortu dute.
Atzo iragarri zuten urratsa. Alphabet Workers Union jarri diote izena sindikatuari, Alphabet delako Google konpainiaren ama enpresa. Haren menpe daude, esaterako, Google Maps, Gmail, Calico (bioteknologia), Google X (egitasmo esperimentalak) eta Sidewalk Labs (hirigintza).
Abenduan aukeratu zuten sindikatuaren zuzendaritza. Adierazi dutenez, euren hasierako asmoa ez da zuzendaritzarekin soldatak negoziatzea, baizik eta ekintzailetza zabaltzea konpainiaren barruan «askoz gai gehiago lantzeko». Izan ere, enpresak 260.000 soldatapeko ditu, eta sindikatuak, oraingoz, horien zati txiki bat baino ez du ordezkatzen.
Enpresak erantzun duenez, jarraituko dute euren «langile guztiekin zuzenean» hitz egiten.
Konpainiak ospe handia irabazi zuen 2000ko eta 2010eko hamarkadetan langileei emaniko soldata on eta tratu ustez eredugarriarengatik. Baina azken urteotan ezinegona sortu dute zuzendaritzak harturiko hainbat erabakik.
Esaterako, 2018. urtean, konpainiako 20.000 langile baino gehiagok protesta egin zuten, Alphabet konpainiak enpresa barruan gertaturiko sexu jazarpen eta diskriminazio kasuak isilarazi nahi izan zituela salatzeko. Izan ere, zuzendaritzak ehunka milioi euro ordaindu zizkien hainbat arduradunei isilik egoteko edo konpainiatik alde egiteko, haien kontrako salaketak plazaratu zirenean. Android software plataformaren sortzaile Andy Rubinen kasua da, esaterako. 2014an utzi zuen konpainia, eta AEBetako prentsaren arabera, langile bati eginiko sexu jazarpen salaketa batek eragin zuen erabakia. Konpainiak 70 milioi euro baino gehiago ordaindu zizkion.
Azken hilabeteotan ere egon dira ika-mikak konpainiaren barruan. Timnit Gebru software ingeniariak joan zen abenduan salatu zuenez, enpresak kaleratu egin zuen ikerketa baten emaitzengatik. Gebru adimen artifizialaren etikaren inguruko taldeko zuzendaritzako kidea zen, eta haren ikerketa batek erakutsi zuen Googlek erabiltzen dituen hainbat algoritmok gutxiengoetako herritarren aurkako aurreiritziz kutsaturik daudela. Konpainiak esan zion artikulua erretiratzeko, edo haren sinaduretatik Googleko langileen izena kentzeko, berea tartean.
Urtarrilaren hasieran, AEBetan lan harremanak aztertzen dituen batzordeak (The National Labor Relations Board) kexu bat aurkeztu zuen Googlen aurka, azaroan konpainiak hainbat langile kaleratu zituela eta, haien kasuak ikertu ostean. Langileek gaitzetsi egin zuten enpresak adimen artifizialeko sistemak garatu izana AEBetako Defentsa departamenduko drone programarako, AEBetako inmigrazio bulegoarentzako, eta zentsuraturiko bilatzaile bat Txinarako, besteak beste. Batzordeak ondorioztatu duenez, Googlek langileak «zelatu» egin zituen kanporatu aurretik. Konpainiako langileek euren lanaren alde etikoaz mintzatzeko eskubidea dutela nabarmendu zuen batzordeak, eta zuzendaritzak haiek sindikatua osatzeko eta bestelako taldekako ekintzak «oztopatzen» ari dela salatu zuen.
Lehen ere, sortu dira sindikatuak Interneteko enpresa handietan, baina gutxitan eduki dute arrakasta, norberekoikeria nagusi delako langileen artean, alorreko soldatak oso altuak direlako, eta batzuek ez dutelako argi sindikatuak arazo etikoen inguruan aritzeko tresnarik aproposenak ote diren. Iaz sindikatuak sortu zituzten dirua biltzeko Kickstarter gunearen konpainian, eta aplikazioak garatzeko Glitch plataforman.
Ikusmina sortu du Googleko sindikatuak, besteak beste, Amazoneko langileak ere antolatzen ari direlako, eta datozen hilabeteetan sindikatu bat sortzeko bozketa egingo dutelako Alabamako (AEB) biltegi batean.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191854/diru-sarrerak-bermatzeko-errentaren-hartzaileen-kopuruak-gorantz-jarraitzen-du.htm
|
Ekonomia
|
Diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileen kopuruak gorantz jarraitzen du
|
Abenduan 339 hartzaile gehiago zerrendaratu dira; 54.747 herritarrek jasotzen dute DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz baino 2.292 pertsona gehiagok (+%4,4).
|
Diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileen kopuruak gorantz jarraitzen du. Abenduan 339 hartzaile gehiago zerrendaratu dira; 54.747 herritarrek jasotzen dute DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz baino 2.292 pertsona gehiagok (+%4,4).
|
Koronabirusak erabat irauli du DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaile kopuruen beheranzko joera, eta azken hilabeteetan , gero eta gehiago izan dira laguntza horren beharra izan duten herritarrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Pandemia iritsi zenetik, joan den otsailetik abendura bitartean 2.507 pertsona gehitu dira hartzaileen zerrenda horretara, horietatik 339 azken hilabeteetan. Abendu bukaeran, guztira 54.747 hartzaile zituen diru sarrerak bermatzeko errentak, iazko abenduan baino 2.292 gehiago (%4,4).
Hala ere, hartzaileen igoera hori «modu neurritsuan eta iraunkorrean» ari dela gertatzen azpimarratu du Elena Perez Barredo Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak, aurreko krisian, duela hamar urte, DSBEren hartzaile kopurua urte betean %40 handitu zela gogoratuz.
DSBE jasotzen duten pertsonen %18k lanpostu prekario bat dute; %23,6 pentsiodunak dira; %45 langabezian daude, eta %13,3 lan merkatutik kanpo. Banaketa hori pixka bat aldatu egiten da emakumezkoetan, DSBE jasotzen duten emakumeen ia laurdena (%21,1) direlako lan prekarioa dutenak. Gizonezkoetan, berriz, egoera horretan daude hartzaileen %13,6.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191855/zenbat-txerto-jarri-dira-orain-arte.htm
|
Gizartea
|
Zenbat txerto jarri dira orain arte?
|
Nahasmena sortu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta Hego Euskal Herriko administrazioek txertaketari buruz emaniko datu kontrajarriek
|
Zenbat txerto jarri dira orain arte?. Nahasmena sortu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta Hego Euskal Herriko administrazioek txertaketari buruz emaniko datu kontrajarriek
|
Abenduaren 27an hasi zen COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina Europa osoan. Ordutik, jarritako txertoen berri eman dute herrialde askok egunez egun. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ere atzo arratsaldean eman zituzten lehen datuak. Ipar Euskal Herrian, berriz, txertaketa kanpainaren hasiera ostegunera arte atzeratu dela azaldu zuen ARS Eskualdeko Osasun Agentziak.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen txertoaren 6.000 dosi jarriak zituela jada (jasotakoen %75), eta Nafarroako Gobernuak, berriz, 1.835en berri eman zuen (%26,3). Ia 8.000, beraz. Atzo arratsaldean, baina, datu propioak eman zituen Espainiako Osasun Ministerioak. Eta ez zetozen bat Jaurlaritzak eta Nafarroak emanikoekin.
Ministerioaren arabera, jarritako txerto guztiak automatikoki azaltzen dira pazienteen historia klinikoan, eta gero, informazio hori igortzen da RegVacu izeneko plataforma digitalera. Atzo 17:00etan argitaratutako txostenean, baina, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak zenbatutako dosiak baino askoz gutxiago azaltzen ziren plataforma horretan: Ministerioaren webgunean irakurgai dagoen informazioaren arabera, 396 txerto jarri dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (%1,3), eta 1.583 Nafarroan (%22,7).
Osasun Saila: "Datu okerra da"
Datuen arteko talkaren harira, ohar bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Horren arabera, Espainiako Osasun Ministerioaren txostenean azaltzen den datua "okerra" da, eta lehen eguneko dosiei dagokie soilik. Abenduaren 27an jarritakoei, alegia.
Atzo emaniko datuari eutsi dio Osasun Sailak [6.000 txerto], eta azaldu du administrazioen arteko desorekaren jatorria izan daitekeela "informazioa aktualizatzeko data ezberdinak" erabili izana. Oraingoz, Osasun Ministerioak ez du bestelako daturik eman eta Jaurlaritzak datorren ostegunean emanen ditu txertaketa kanpainaren inguruko xehetasun gehiago.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191856/errege-magoak-ahal-bezala-iritsi-dira-euskal-herrira.htm
|
Bizigiro
|
Errege Magoak ahal bezala iritsi dira Euskal Herrira
|
Ohiko desfileak bertan behera utzi behar izan dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, baina egin dituzte Errege Magoekin lotutako ekitaldiak.
|
Errege Magoak ahal bezala iritsi dira Euskal Herrira. Ohiko desfileak bertan behera utzi behar izan dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, baina egin dituzte Errege Magoekin lotutako ekitaldiak.
|
Aurten, Errege Magoek alternatibak bilatu behar izan dituzte Euskal Herrira iristeko. Lortu dutela dirudi, ordea; ez ohiko moduan, baina gaur Euskal Herriko kaleetan ibili dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaurko eta biharko orain arteko neurriak mantentzea erabaki dute, eta horiek errespetatuz egin dituzte euren ibilbideak erregeek. Hori bai, «Gabonetan zehar erakutsitako konpromisoa eta jarrera» mantentzeko eskatu dute agintariek.
Iruñeara, adibidez, Espainiako Poliziaren helikoptero batean iritsi dira Errege Magoak. Osasunaren ehungarren urteurrena dela eta Sadarren lur hartu dute, eta Osasunako zuzendaritzako kideez gain, han izan da Enrique Maia alkatea ere. Sadarren alboan, Navarra Arenan, desfilearen ordezko ikuskizun baten hiru saio emango dituzte erregeek gaur, guztira, 3.600 lagunentzat. Urrian iragarri zuten ez zutela desfilerik egingo, 1937tik lehen aldiz.
Donostian, berriz, kabriolet batean bueltaka ibili ziren Errege Magoak atzo eguerdian, pare bat orduz. Eguraldia ez zuten lagun izan ordea, eta azkenean tapatu egin behar izan zuten ibilgailua. Beste hainbat herritan ere desfilea autoz egitea da asmoa, baina ziurrenik arazo bera izango dute. Arratsaldean, ikuskizun bat egin dute Illunben. Bost aldiz egin dute emanaldia, eta 400 ikusle izan dituzte bakoitzean.
Bilbon eta Gasteizen, antzeko
Bilbon, ikuskizuna Bilbo Arenan izan da. Atzo aurkeztu zuten ekitaldia, eta COVID-19aren aurkako txertoaren aldeko mezua zabaldu zuten erregeek. Gaur, Donostian bezala, 400 ikusleko bost emanaldi egin dituzte. Ezinbestean, ikuskizunak pandemia izan du hizpide, eta erregeek haurrei zin egin diete aurtengoa «musuen eta besarkaden urtea» izango dela.
Gasteizen, Mendizorrotzako kiroldegia da Errege Magoen etxea. Badatoz Errege Magoak ikuskizunak ehunka haur elkartu ditu han, goizetik hasita egin dituzten sei saioetan.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191857/torra-bigarren-epaiketaren-atarian.htm
|
Mundua
|
Torra, bigarren epaiketaren atarian
|
Instrukzio epailearen iritziz, Kataluniako presidente ohiak «errebeldia setatsua» agertu zuen, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren agindua ezarritako epean ez betetzeagatik.
|
Torra, bigarren epaiketaren atarian. Instrukzio epailearen iritziz, Kataluniako presidente ohiak «errebeldia setatsua» agertu zuen, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren agindua ezarritako epean ez betetzeagatik.
|
Quim Torra Kataluniako presidente ohiari inhabilitazio sententzia baten bidez kendu zion kargua Espainiako Auzitegi Gorenak, iazko irailaren 28an. Legealdiaren amaiera azkartu zuen erabakiak, eta otsailaren 14ko bozetara bultzatu. Generalitateko eraikinetatik xingola horiak eta Preso politikoak, askatasuna zioen pankarta bat agindutako epean ez kentzeagatik zigortu zuen Gorenak. Espainiako Hauteskunde Batzordeak agindu zion pankarta erretiratzeko, iazko apirilean, Espainiako bozetarako kanpainan erakundeek «neutraltasunez» jokatu behar zutela argudiatuta. Beste pankarta batengatik, bigarren epaiketa bati aurre egiteko zorian da orain Torra. Oraingoan, Espainiako azken bozetako kanpainan, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren agindua garaiz ez betetzeagatik.
Auzitegiak agindu zion espetxeratutako eta erbesteratutako buruzagi independentista katalanen aldeko pankarta bat Generalitateko jauregitik kentzeko, eta epez kanpo erretiratu zuten. Bartzelonako 24. instrukzio epaitegiaren iritziz, jarrera horrek Torraren «errebeldia setatsua» islatzen du, eta adierazi du zantzu nahikoa dagoela presidente ohia desobedientziagatik epaitzeko.
Ebazpenak beste epaiketa baten atarian jarri du Torra. Gaurtik, hamar eguneko epea izango dute aldeek ahozko epaiketa bat hasi behar den, kasua artxibatu behar den ala diligentzia gehiago behar diren arrazoitzeko.
Auziak Impuls Ciutada (Bultzada Herritarra) izeneko plataforma baten salaketan du jatorria. Plataformak Ciudadanoseko diputatu ohi Jose Domingo du buru, eta akusazio herritar gisa jardun du auzian.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191858/transmisioaren-goranzko-joera-argia-da-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Transmisioaren goranzko joera argia da Hegoaldean
|
Kasuek gora egin dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (627), eta positibo tasa %6,9 da.
|
Transmisioaren goranzko joera argia da Hegoaldean. Kasuek gora egin dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (627), eta positibo tasa %6,9 da.
|
Ez da egun bakarreko kontua. COVID-19aren transmisioa gorantz ari da Hego Euskal Herrian, eta aldagai guztietan nabari da. Atzo, 9.055 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta, horietatik, 627k eman zuten positibo, bezperan baino 177 gehiagok. Positibo tasa %6,9 da oraintxe.
Jaiegunetako parentesiaren ostean, eginiko test kopurua nabarmen igo zen atzo. Horren ondorioz, Nafarroan apaldu egin da positibo tasa (%10,6tik %6,5era), baina handia da oraindik. Kasuak ere ugaritu egin dira herrialde guztietan: 82 atzeman dituzte Araban (bezperan baino 43 gehiago); 228 Bizkaian (40 gehiago); 169 Gipuzkoan (37 gehiago) eta 147 Nafarroan (59 gehiago).
Osakidetzak jakinarazi du 43 pertsona ospitaleratu dituztela COVID-19arengatik.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191859/aebetako-proud-boys-taldeko-burua-atxilotu-dute.htm
|
Mundua
|
AEBetako Proud Boys taldeko burua atxilotu dute
|
Donald Trump presidentearen aldeko manifestazio batean hartu du parte mugimenduak.
|
AEBetako Proud Boys taldeko burua atxilotu dute. Donald Trump presidentearen aldeko manifestazio batean hartu du parte mugimenduak.
|
Henry Tarrio, Proud Boys mugimenduko burua, atzo atxilotu zuten Washingtonen, Donald Trump presidentearen aldeko protesta batean parte hartzera zihoanean. Abenduan, AEBetako hiriburuan bertan, afro-amerikarren eliza baten aurrean BLM Black Lives Matter mugimenduaren aldeko ikur bat erretzea eta jabetza pribatua suntsitzea leporatu diote Tarriori. Polizia iturriek zabaldu dutenez, indar handiko armak aurkitu zituzten haren etxean hura atxilotzera joan zirenean.
Abenduan, Trumpen alde egindako manifestazioetako batean istiluak izan ziren. Washingtonen izan zen, eskuin muturreko jarraitzaileak eta Black Lives Matter mugimendukoak aurrez aurre topatu zirenean. Proud Boyseko kideak kontramanifestariek hartutako plazan sartzen ahalegindu ziren. Lortu ez zutenez, BLMk jarritako bi kartel erre zituzten afro-amerikarrak joan ohi diren bi elizen aurrean.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191860/beste-preso-bat-hil-zen-abenduan-zaballan-iazko-seigarrena.htm
|
Gizartea
|
Beste preso bat hil zen abenduan Zaballan, iazko seigarrena
|
Salhaketak jakinarazi duenez, abenduaren 25ean hil zen, eta gaur arte ez dute eman heriotzaren berri. Presoak 50 urte zituen, eta 5. moduluan zegoen. Iragarri dute urtarrilaren 12rako elkarretaratze batera deituko dutela Gasteizen. 12:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.
|
Beste preso bat hil zen abenduan Zaballan, iazko seigarrena. Salhaketak jakinarazi duenez, abenduaren 25ean hil zen, eta gaur arte ez dute eman heriotzaren berri. Presoak 50 urte zituen, eta 5. moduluan zegoen. Iragarri dute urtarrilaren 12rako elkarretaratze batera deituko dutela Gasteizen. 12:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.
|
Salhaketak jakitera eman duenez, abenduaren 25ean preso bat hil zen Zaballan. Gaur arte ez dute horren berri izan. Ez kartzelako idazkaritzak, ez Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak ere ez du heriotzari buruzko beste azalpenik eman, Salhaketaren arabera. «Ohikoa» bihurtzen ari dela gehitu du, onartezintzat jota espetxean presoak hiltzea.
Salhaketak adierazi duenez, jakinarazi diete 50 urtetik gora zituela eta Zaballako 5. moduluan zegoela hil den presoa, eta erakundeek ez dutela beste argibiderik eman salatu dute. «Informazioa ezkutatzeko politika» hori salatzeko, Gasteizen urtarrilaren 12rako, elkarretaratze batera deituko dutela iragarri dute. 12:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.
Salhaketak adierazi du izurriak eta hark eragindako alarma egoerak nekezago bihurtu duela haien lana. «Hala ere, barruan gertatzen dena argitara ekartzen jarraituko dugu, kontuan izanda pandemiak zaildu egin duela komunikazioa, eta gaitza dela gehiegikeriak publiko egitea».
Preso dauden pertsonen bizitzak «dezente egin du okerrera», taldearen esanetan: «Haien oinarrizko eskubideak eten dituzte inolako informaziorik eman gabe eta irizpideak azaldu gabe», esan dute. Horren guztiaren aurrean, galdera bat bota dute: «Zer egin behar dute Zaballako kartzelako arduradunek?». Neurriak hartzeko eskatu diete, azken urteko kasu larri horiek errepika ez daitezen, «aurreikusteko eta saihesteko modukoak» zirelako haientzat.
Sei hildako urtebetean
Gaur jakinarazi duten heriotzarekin, sei dira Arabako kartzelan 2020. urtean hildakoak. Hona aurrekoak.
Urriko azken astea: Buruko gaixotasuna zuen emakume bat hilik agertu zen bere ziegan. Salhaketak esan zuenez, libre behar zuen patologia larriak diagnostikatuta zituelako, baina ez zioten lekurik eman gaixoentzako inongo gunetan, eta hori ezinbestekoa dela baldintzapeko askatasuna lortzeko.
Urriaren 1a: 35 urteko preso gasteiztar bat hilik agertu zela adierazi zuten.
Irailaren 12a: Iruñeko 32 urteko preso batek bere burua urkatu zuen. Salhaketa elkartearen arabera, bitan eskatu zuen psikologoarengana eramateko, alferrik. Abuztuaren 4an lekualdatu zuten Iruñeko espetxetik Zaballara; Iruñeko kartzelan erizaindegian zegoela jakinarazi zuen elkarteak.
Uztailaren 17a: 23 urteko preso bat hil zen kartzelan.
Apirilaren 7a: Zaballako preso bat zendu zen ospitalean, Gasteizen. Salhaketaren arabera, gaixotasun larri eta sendaezinak zituen, fisikoak eta psikikoak, eta, horren ondorioz, laster espetxetik ateratzekotan zen, beste instituzio batera eramateko. Elkartearen arabera, apirilaren 8an ebakuntza bat egin behar zioten, eta Santiago ospitalera eraman zuten. Han istiluren bat izan zuen erizainekin, eta ertzainek esku hartu zuten «indarra erabiliz», Salhaketak adierazi zuenez. Presoak bihotzekoa izan zuen.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191861/saudi-arabiak-eta-haren-aliatuek-qatar-bakartzeko-politika-amaitu-dute.htm
|
Mundua
|
Saudi Arabiak eta haren aliatuek Qatar bakartzeko politika amaitu dute
|
Riadek eta Dohak harreman diplomatikoei berrekiteko akordioa sinatu dute, eta horrek agerian utzi du hiru urte eta erdi iraun duen blokeoak ez duela arrakastarik izan.
|
Saudi Arabiak eta haren aliatuek Qatar bakartzeko politika amaitu dute. Riadek eta Dohak harreman diplomatikoei berrekiteko akordioa sinatu dute, eta horrek agerian utzi du hiru urte eta erdi iraun duen blokeoak ez duela arrakastarik izan.
|
Hein batean bada ere, Ekialde Hurbileko aliantza sistema konplexuak korapilo bat askatu berri du, hiru urte eta erdi iraun duen krisia bideratu ostean. Blokeoak fruiturik eman ez duela jakitun, Saudi Arabiak atzerapauso bat eman du bere estrategian, eta Qatarren aurka abiatu zuen bakartze politikari amaiera eman dio. Hortaz, Riadek eta bere aliatu Arabiar Emirerri Batuek, Bahrainek eta Kuwaitek bertan behera utzi dituzte Dohari egin zizkioten hamahiru exijentziak –Al-Jazeera hedabidea ixtea, esaterako–, eta, trukean, Persiar golkoko herrialde txikiak kendu egingo ditu lau estatu horien aurka nazioarteko hainbat erakundetan aurkezturiko salaketak.
Harremanen normalizaziorako akordioa GCC Golkoko Lankidetzarako Kontseiluaren bilkuran sinatu dute Tamim bin Hamad al-Thani Qatarko emirrak eta Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoak; hain justu, Qatarko emirra 2017tik lehenengoz hitzordu horretara itzultzea krisiaren amaieraren hasieraren seinaletzat jo da, Kuwaiteko Atzerri Ministerioak atzo gauean jakinarazi baitzuen Saudi Arabiak Qatarrekiko muga berriz irekiko zuela –GCCren goi bilera Saudi Arabiako Al-Ulan egin dute–.
Horiek horrela, Saudi Arabiako printze oinordekoaren eta Qatarko emirraren arteko besarkadak fase berri baten aurrean jar lezake Persiar golkoko herrialdeek osatzen duten taldea, baina horrek ez du zertan esan nahi estatu horien arteko desadostasunak konpondu direnik; izan ere, Egipto blokeoari eustearen aldekoa zen, eta horren harira uler daiteke sinadura ekitaldian hango ordezkaririk ez egotea.
Kairorekin batera, Libiaren ekialdea kontrolpean duen exekutiboa, nazioartearen onarpena duen Yemengo Gobernua eta Maldiva uharteetakoa izan ziren Riaden erabakia babestu zuten beste estatuak. 2017ko ekainean, Saudi Arabiak sustatuta, Persiar golkoko monarkiek eta inguruko aliatu batzuek Qatar bakartzeko neurriak hartu zituzten, «terrorismoari» eta Irani laguntza ematen diolakoan.
Erabaki horrek harreman diplomatikoak erabat etetea eragin zuen: Qatarreranzko hegaldiak gelditu zituzten, eta aire eremua debekatu zioten Qatar Airwaysi; Saudi Arabiak lurreko muga itxi zion, baita itsasokoa ere beste bizilagunekin batera; eta zenbait gairen esportazioak eta inportazioak gelditu zituzten, besteak beste. Dohak bere subiranotasunaren aurkako erasotzat jo zituen neurriok.
Hiru urte eta erdian, Qatarrek Iranekiko eta Turkiarekiko harremanak hobetu behar izan ditu, bizirik irauteko estrategia gisara, nahiz eta bizilagunen blokeoak ez dion arazo handirik sortu. Orain, GCCaren bilkurako akordioari esker, sinatzaileek «batasunean eta elkartasunean» jarri nahi dute arreta eskualdeko «erronken aurrean», Saudi Arabiako printze oinordekoak adierazi duenez. Erronka horietako bat Irani aurre egitea litzateke.
Qatarrek 2,6 milioi biztanle ditu, nahiz eta bertako herritartasuna 300.000 inguruk bakarrik duten; horrez gain, munduko gas eta petrolio hobi aberatsenetakoak ditu. GCCko kidea da Persiar golkoko beste bost monarkiekin batera, eta Ekialde Hurbileko bi koalizio militar handitan ere haiekin parte hartu du —AEBek Estatu Islamikoaren aurka zuzendu zutena, eta Yemenen matxino huthien aurkakoan—.
Datorren urteko Munduko Futbol Kopa, gainera, Qatarren jokatuko dute, eta, hitzordu horri begira ere, inguruko herrialdeen blokeoa kentzea garaipen gisara har dezake Dohak.
AEBen interesak
AEB Ameriketako Estatu Batuentzat, Ekialde Hurbileko bi aliatu estrategikok gatazka diplomatiko bat izateak bere interesen aurkakoa izan da, eta testuinguru horretan kokatu behar da Donald Trumpen aholkulari Jared Kushner itunaren sinadura ekitaldian izatea, azken hilabeteetan Saudi Arabiaren eta Qatarren arteko harremana bideratzeko bitartekaritza lanetan aritu baita. Gainera, Etxe Zurian izango den aldaketari begira, Riadek nahiago izan du arazoa konponduta egotea Joe Bidenek hilaren 20an karguaren zina egin aurretik.
Washingtonentzat, bere aliatuak elkartuta egotea ezinbestekoa da Ekialde Hurbilean Iranen aurka duen estrategiak porrot egin ez dezan, baina oraindik ikusteko dago gaurko itunak eta estatu horien arteko harreman diplomatikoak berreskuratzeak aldaketa nabarmenik eragingo duen epe luzera begira. Bidenen lehentasunek ere zeresana emango dute Ekialde Hurbileko orekan.
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191862/marcelino-athleticen-betiko-balioekin-bat-egiten-du-nire-estiloak.htm
|
Kirola
|
Marcelino: «Athleticen betiko balioekin bat egiten du nire estiloak»
|
Athleticeko entrenatzaile berriak garbi esan du bere aurkezpenean zertara datorren: «Ahalik eta gehien irabazi nahi dugu». Aitor Elizegi presidenteak ere bide horretatik jo du, Gaizka Garitano bota eta Marcelino fitxatzea azaltzeko: «Erronka handia dugu 2021ean, eta beharrezkoa zen pauso hau ematea».
|
Marcelino: «Athleticen betiko balioekin bat egiten du nire estiloak». Athleticeko entrenatzaile berriak garbi esan du bere aurkezpenean zertara datorren: «Ahalik eta gehien irabazi nahi dugu». Aitor Elizegi presidenteak ere bide horretatik jo du, Gaizka Garitano bota eta Marcelino fitxatzea azaltzeko: «Erronka handia dugu 2021ean, eta beharrezkoa zen pauso hau ematea».
|
Marcelino Garcia Toral «irabaztera» etorri da Athleticera. «Ahalik eta gehien irabazi nahi dugu», esan du aurkezpeneko agerraldian, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. Alboan izan ditu Aitor Elizegi presidentea eta Rafa Alkorta kirol zuzendaria. Agintari gorenak ere erantzun behar izan ditu kazetarien galderak, eta irabaztearen jiran justifikatu nahi izan du Espainiako entrenatzailea fitxatzea, eta aurretik, Gaizka Garitano botatzea: «2021ean erronka historikoa daukagu, eta pauso hau ematea beharrezkoa izango da». Kopako finalaz ari zen presidentea, aipatu ez badu ere, eta erantzun horrekin iradoki egin du Garitano aulkian egonda Athleticek ezingo zuela Kopako finala irabazi; bai, ordea, Marcelinorekin. «Hazten segitu nahi dugu», esan du, eta erantzun bera eman du Alkortak ere.
Garitanori eskerrak emanez hasi du agerraldia presidenteak, eta ondoren iritsi zaio galderak erantzuteko txanda entrenatzaile berriari. Aurrenekoan esan du igandean bertan jaso zuela Athleticen eskaintza: «Duela bizpahuru egun arte, nire eta nire laguntzaileen asmoa zen Espainiako liga ez den beste lehiaketa batean murgiltzea, baina eskaintza jaso, eta baiezkoa eman dugu». Zergatik baiezkoa? «Ez dugulako beste aukerararik izango talde handi eta historiko hau entrenatzeko. Oso egitasmo polita da, esperientzia ederra».
Taldearen inguruan, hitz onak baino ez ditu izan, errespetuzkoak: «Itxura ona hartzen diot jokalari multzoari». Orain, haiekin egin beharko du lan, eta zer estilo eta bidetatik joko duen galdetuta, hauxe erantzuna: «Athleticek badu betiko estilo bat. Intentsitatea, azkar jokatzea, dinamismoa, irabazteko grina... Nire balioak ere horiexek dira, eta horrek lagundu egingo dit egokitzapena errazagoa izaten». Estiloa hizpide hartuta, haren defentsa egin du: «Sistema baino estiloa da funtsezkoa». Gehiago ere sakondu du horretan: «Lau atzelarirekin eta bi euskarrirekin jokatzea asko gustatzen zait. Beste lau jokalariekin oreka eta sakontasuna lortu nahi izaten dut aldi berean». Baina jokalarien ezaugarriak funtsezkoak direla gehitu du: «Haiek zehazten dute azkenean 4-4-2 (bere gustukoena) den, edo 4-2-3-1 edo 4-4-1-1. Azkenean, jokalariak eroso badaude, ondo jokatuko dute». Hori bai, garbi utzi du bere ñabardurak sartuko dituela jokatzeko moduan, eta entrenatzeko denbora gehiago ez edukitzea kalterako dela hori lortzeko: «Baina badakigu zein den egoera, eta eskaintza onartzerako bagenekien partida asko ditugula oso denbora gutxian».
Buruan duen hori eta beste taldeetan ezarri duena Athleticen erabili ahalko ote duen... Balizko fitxaketekin lotu du: «Gaurkoa da garrantzitsua. Biharkoak ez du balio. Taldea ezagutu nahi dut». Horrekin lotu du klubaren filosofian euskarri den harrobiko lana, eta garbi esan du gazteen aldeko hautua egingo duela. Baina gauzak bere neurrian egingo dituela: «Oso emankorra da hemengo haztegia, eta baliatu nahi dugu. Baina ez gazte guztiak batera eta kolpetik sartuz, pausoek sendoak izan behar dute». Klubaren filosofia horrekin erabat bat egiten duela gehitu du, eta baduela horretan esperientziarik bere jatorrizko klubean, Sporting Gijonen: «Garbi esango dut ez dudala hemengo harrobia ondo ezagutzen, eta horretan lagunduko didate bertako profesionalek. Baina hau guztia ezagutzen dut, Sportingetik».
Ez du hasiera lasaia izango Marcelinok, hamabi egunean hiru partida dituelako, eta lau akaso, Superkopako finalera heltzen bada datorren astean. Bartzelona, Atletico Madril eta Real Madril ditu lehen hiru aurkariak, baina ez dago kezkatuta horrekin: «Gaur egun, ligan, edozeinek edozeini irabazten dio, baita galdu ere edozeinek edozeinen aurka». Lehendabiziko erronka bihar bertan dauka, San Mamesen, Bartzelonaren aurka. Baikorra da entrenatzaile berria: «Irabaz diezaiekegu, asmatu egin behar». Bihar ikus daitekeen estiloaren inguruan, pista bat eman du: «Baliteke haiek guk baino gehiagotan edukitzea baloia, baina Athleticen hori ez da inoiz erabakigarria izan».
Galdetu zaio baita ere bere garaian Athleticen inguruan egin zituen adierazpen batzuen inguruan. Esan zuen talde zuri-gorriaren alde egiten zutela epaileek. Honela azaldu nahi izan ditu ordukoak: «Urte asko pasatu dira. Ziur nago ez niola errespetua galdu Athletici. Batzuek pentsa dezakete oker aritu nintzela, eta barkamena eskatzen diet». Garai hartako testuinguruan jarri ditu hitz haiek: «Esan nituen orduan zuzentzen nuen taldea defendatzeko. Entrenatzaileok batzuetan halako estrategia erabiltzen dugu gure jokalariei presioa kentzeko, eta orain ere gauza bera egin behar badut, egin egingo dut. Hori bai, esperientziak lagundu egiten digu denoi hanka gutxiago sartzen».
Athleticen aulkian haren aurretik egon denari ere zuzendu zaio Marcelino: «Gaizkak oso lan ona egin du. Pentsa non eta nola hartu zuen taldea, eta zer lortu duen».
|
2021-1-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/191863/saudi-arabiak-petrolio-gutxiago-jarriko-du-merkatuan-prezioak-egonkortzeko.htm
|
Ekonomia
|
Saudi Arabiak petrolio gutxiago jarriko du merkatuan, prezioak egonkortzeko
|
Riadek bere borondatez erabaki du egunero milioi bat upel gutxiago ekoiztea otsailean eta martxoan
|
Saudi Arabiak petrolio gutxiago jarriko du merkatuan, prezioak egonkortzeko. Riadek bere borondatez erabaki du egunero milioi bat upel gutxiago ekoiztea otsailean eta martxoan
|
LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak eta Errusiak egindako bileran petrolio gutxiago merkaturatzeko erabakia adostu dute, baina ahalegin hori Saudi Arabiak hartuko du bere gain, "borondatez". Riadek esan du egunero milioi bat upel gutxiago ekoitziko duela otsailean eta martxoan, eta mezu argia bidali du COVID-19ak eragindako egoera dela eta: merkatua ez dago oraindik gutxieneko normaltasun batean kartelak aurreikusita zuen petrolio ekoizpen handiagoa onartzeko.
Murrizketaren ahalegina, dena den, soilik Saudi Arabiak hartuko du bere gain oraingoan. Errusiak eta Kazajistanek 65.000 y 10.000 upel gehiago merkaturatzen hasiko dira egunero, LPEEk eta bere aliatuek adostu dutenaren arabera. «Industrioa honen zaindariak gara; horregatik, Saudi Arabiak borondatezko murrizketa bat egingo du otsailean eta martxoan», esan du Abdelaziz bin Salman Energia ministroak. Erantxi du Riadek erabaki hori hartu duela beste kideei inolako presioa egin gabe.
Horiek horrela, LPEEk ez du handituko bere eskaintza, abeduan iragarri zuen moduan. Alderantziz, egunero 900.000 milioi upel gutxiago jarriko ditu merkatuan, eta hori bakarrik Saudi Arabiaren ekarpenez. Riadek esan die karteleko bere kideei «zuhurrak» izan behar dutela urteko lehen erdian petrolio eskaintzarekin, konfinamenduak eta beste mugak gertatzen ari direlako koronabirusaren beste olatu bati aurre egiteko.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191864/ez-dute-kargurik-aurkeztuko-jacob-blakeren-aurkako-tiroketarengatik.htm
|
Mundua
|
Ez dute kargurik aurkeztuko Jacob Blakeren aurkako tiroketarengatik
|
Polizia zuri batek bizkarrean egin zion tiro herritar beltzari Wisconsingo Kenosha hirian, eta elbarri utzi zuen. Gertakariaren ondoren istilu larriak piztu ziren hainbat hiritan, eta bi pertsona hil zituzten horietan.
|
Ez dute kargurik aurkeztuko Jacob Blakeren aurkako tiroketarengatik. Polizia zuri batek bizkarrean egin zion tiro herritar beltzari Wisconsingo Kenosha hirian, eta elbarri utzi zuen. Gertakariaren ondoren istilu larriak piztu ziren hainbat hiritan, eta bi pertsona hil zituzten horietan.
|
Polizia bakar bat ere ez dute auzipetuko Jacob Blakeren aurkako tiroketarengatik, nahiz eta bideoan grabatuta dagoen gertakaria, eta berehalakoan ezagun egin zen erasoa. Iazko abuztuaren 23an izan zen, AEBetako Wisconsin estatuko Kenosha hirian. Poliziarekin eztabaidan ari zela, Blake bere hiru alabak zituen autorantz zuzendu zen, eta polizia batek bizkarrean tiro egin zion, zazpi aldiz. Beltza da Blake, eta zuria, berriz, Rusten Sheskey, tiro egin zion polizia. Bularretik behera elbarri utzi zuen Blake.
Polizia zuri batek Minneapolis hirian George Floyd hil eta hiru hilabete eskasetara izan zen Blakeren aurkako tiroketa, eta horrek berpiztu egin zituen arrazakeriaren aurkako mobilizazioak, baita istiluak ere. Bereziki larriak izan ziren abuztukoak. Eskuin muturreko taldeek dei egin zuten Black Lives Matter eta arrazakeriaren aurkako taldeek deitutako mobilizazioen aurka jotzera, eta bi manifestari tiroz hil zituzten horietako batean.
Kyle Rittenhouse eskuin muturreko jarraitzaileari leporatu zizkioten hilketak. Tiro egiten grabatu zuten. 17 urte zituen orduan, eta 18 dauzka orain. Sei kargu aurkeztu dituzte gaur Rittenhouseren aurka Kenoshako konderriko auzitegian, eta ez dela errudun deklaratu du.
Tony Evers Wisconsingo gobernadoreak Guardia Nazionaleko 500 soldadu mobilizatu ditu gaurko, berriz ere istiluak sortu daitezkeelakoan.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191892/demokratek-eraman-dute-georgiako-senatari-postuetako-bat.htm
|
Mundua
|
Demokratek eraman dute Georgiako senatari postuetako bat
|
Lehian dagoen bestea irabaziz gero, Senatuaren kontrola irabaziko du Joe Bidenek, eta horrek asko erraztuko dio agintaldia.
|
Demokratek eraman dute Georgiako senatari postuetako bat. Lehian dagoen bestea irabaziz gero, Senatuaren kontrola irabaziko du Joe Bidenek, eta horrek asko erraztuko dio agintaldia.
|
Atzo egin zituzten hauteskundeak AEBetako Georgiako estatuan, Senatura bidali beharreko ordezkariak hautatzeko. Gau osoa eman dute botoak zenbatzen, eta, aurreikuspenen arabera, Raphael Warnock demokratak irabazi dio aulkietako bat, Donald Trump presidentearen alderdiko Kelly Loeffler hautagaiari. Botoen %98 zenbatuta, 30.000 boto ateratzen dizkio Warnockek lehiakideari, eta demokrataren garaipena ziurtzat eman dute AEBetako telebistek eta Associated Press agentziak.
«Erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela», esan du Warnockek. Haren garaipena baieztatzen bada, Georgiak inoiz edukitako lehen senatari beltza izango da Warnock, eta datu hori esanguratsua da, estatua esklabotzaren alde borrokatu baitzen Sezesio Gerran. AEBetako historian bakarrik hamar senatari beltz aukeratu dituzte. Warnock hamaikagarrena litzateke.
Elizgizona da Warnock, eta 51 urte ditu. 1968. urtean hil zuten Martin Luther Kingen jarraitzailea da, eta buruzagi historikoak zuzenduriko eliz batean aritu da Atlantan.
Are eta ikusmin handiagoa dago orain, estatuko bigarren senatari postuarekin gertatzen dena jakiteko. David Perdue hautagai errepublikanoa eta Jon Ossoff demokrata estu-estu ari dira lehian. Demokratek irabazten badute bigarren aulkia, AEBetako senatuaren kontrola irabaz dezakete. Izan ere, 50na eserleku edukiko dituzte bi alderdiek, baina Kamala Harris presidenteordeak berdinketa hauts dezake, Senatuko presidentea baita.
Hala balitz, Joe Biden presidente aukeratuak askoz errazago luke herrialdea gobernatzea, bi ganberen kontrola lukeelako. AEBetako Senatuak Europakoek baino botere handiagoa du legeak onartzeko orduan. Barack Obamaren agintaldian AEBetako presidenteorde izan zen Biden, eta zortzi urteotan demokratek soilik bi urtez, 2008tik 2010era, izan zuten bi ganberen kontrola. 2014tik 2016ra galdu zuten biena. Senatuaren kontrola eduki zuten 2010etik 2014ra, baina ez, ordea, Ordezkarien Ganberarena.
Iragan azaroko hauteskundetan, 1992az geroztik lehenengoz, demokraten hautagaiak jaso zuen boto gehien presidentea aukeratzeko bozketan, baina, salbuespen hori kenduta, Georgia azken hamarkadetan errepublikanoen alde egiten duen estatu bat bilakatu da. Trumpen porrotaz eta iruzur salaketez gain, aurtengo topaketa berezia bilakatu da bozketa berriz egin behar izan dutelako, azaroan hautagai bakar bat ere ez zelako botoen erdira baino gehiagora iritsi.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191893/urkulluk-ohartarazi-du-egoera-oso-larria-dela.htm
|
Gizartea
|
Urkulluk ohartarazi du egoera «oso larria» dela
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak mezu bat zabaldu zuen atzo gauean sare sozialetan COVID-19aren bilakaera «negatiboa eta kezkagarria» dela esateko. Eguberrietako jai eta ospakizunen eragina datozen egunetan ikusiko dela uste du.
|
Urkulluk ohartarazi du egoera «oso larria» dela. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak mezu bat zabaldu zuen atzo gauean sare sozialetan COVID-19aren bilakaera «negatiboa eta kezkagarria» dela esateko. Eguberrietako jai eta ospakizunen eragina datozen egunetan ikusiko dela uste du.
|
Euskadiko Babes Zibileko Planaren Batzorde Teknikoa ostiralean eta astelehenean bilduko da koronabirusaren bilakaeraren azterketa egiteko eta indarrean dauden neurrien balorazioa egiteko, eta baliteke horiek gogortzearen alde egitea. Izan ere, kutsatzeen kurba ez da apaldu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Gabonetako jai eta ospakizunen eraginez oso litekeena da kurbak goranzko joera hartzea. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egoeraren «larritasunaz» ohartarazi zuen atzo gauean, sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Urkulluk adierazi zuen egoera «oso larria» dela une honetan, eta Gabonetako ospakizunen eragina «urtarrilean zehar» ikus daitekeela.
Lehendakariak gogoratu zuen ostiralean eta astelehenean batzartuko dela LABIaren batzorde teknikoa, baina ez zuen aurreratu neurri murriztaile gehiago hartuko diren edo indarrean daudenak bere horretan utziko diren. Hala ere, egoera ikusita, indarrean dauden neurri murriztaileak une honetan ez malgutzearen alde egin zuen lehendakariak, ez bederen lurraldeak «erabateko zaintza eta kontrola eskatzen duen ziurgabetasuna eta arrisku egoeran» jarraitzen duen bitartean. Hori hala, herritarrei eskatu zien prebentzio eta osasun neurriei eusteko.
Lehendakariak herritarrei gogorazi zien indarrean dauden neurriak bete behar direla eta azpimarratu neurriok hartu direla «ondorio sozio-ekonomikoak eta emozionalak» kontuan hartuta. Eguberrien eraginez ohartarazi zuen, halaber: «Urtarrilean zehar jasan dezakegu horren eragina, gure inguruko herrialde askotan gertatzen ari den bezala». Egoera epidemiologikoaren adierazle batzuk Araba, Bizkai eta Gipuzkoa 3.mailatik 4.mailara igaro direla erakusten dute, azpimarratu zuenez. Haren ustez, «geldialdi argia dago azaroaren hasieratik izandako bilakaera positiboan», eta une honetan egoera «negatiboa eta kezkagarria» da.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191894/preso-eta-iheslaririk-gabeko-agertokia-aldarrikatu-dute-baionan.htm
|
Politika
|
Preso eta iheslaririk gabeko agertokia aldarrikatu dute Baionan
|
Covid-19aren krisiak euskal presoengan izandako ondorio negatiboak eta azken asteetan izandako preso ohien atxiloketak salatu ditu euskal preso eta iheslari ohien kolektiboak. Ipar Euskal Herrian eraiki den elkarlan dinamikarekin bat egiten dutela eta parte sentitzen direla berretsi dute, eta larunbaterako Bakegileek eta Sarek antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
|
Preso eta iheslaririk gabeko agertokia aldarrikatu dute Baionan. Covid-19aren krisiak euskal presoengan izandako ondorio negatiboak eta azken asteetan izandako preso ohien atxiloketak salatu ditu euskal preso eta iheslari ohien kolektiboak. Ipar Euskal Herrian eraiki den elkarlan dinamikarekin bat egiten dutela eta parte sentitzen direla berretsi dute, eta larunbaterako Bakegileek eta Sarek antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
|
Agerraldia egin dute euskal preso eta iheslari ohiek Baionako merkatuan, eta «ardura historikoz» jokatu eta «bake prozesua bururaino» eramateko eskatu diote Emmanuel Macron Frantziako presidenteari. «Preso guztien kaleratzea, erbestean dauden guzien etxeratzea eta militante guzien eskubideak errespetatzeko prozesua gauzatzeko ordua da». Halaber, preso eta erbesteratu ohien kontrako salbuespen neurriak desagertu behar direla ere aldarrikatu dute, Fijait neurriei, lurralde debekuei eta kanporatze administratiboei erreferentzia eginez. Ipar Euskal Herrian eraiki den elkarlan dinamikarekin bat egiten dutela eta parte sentitzen direla berretsi dute, eta larunbaterako Bakegileek eta Sarek antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Euskal preso eta iheslari ohien kolektiboak nabarmendu du Covid-19aren krisiak ondorio negatiboak izan dituela euskal presoengan eta haien senideengan. «Kartzelan ezarri diren osasun neurriek isolamendua areagotu dute, bisiten murrizpen edo bertan behera uztearekin». Osasun krisiaren hastapenean, milaka preso askatuko zituela hitz eman zuen Frantziako Gobernuak, baina deitoratu dute euskal presok kanpo utzi dituztela, «terrorismoaren aurkako legedien aitzakipean». Erabakia «are onartezinagoa» dela salatu dute esklerosi anizkoitza duen eta Covid-19an positibo eman duen Ibon Fernandez Iradi eta aurten 70 urte bete dituen Jon Gurutz Maiza euskal presoen kasuan. «Salatzen dugu jarrera mendekatzaile hori, presoei eta haien familiei sufrimendua besterik ez baitie ekartzen».
Bide beretik, osasun egoerak preso eta iheslari ohiei ere eragin diela salatu dute. «Konfinamendu garaian hartutako neurriekin lotutako kontrol sozialaren ugaritzeak gogorarazten digu gure askatasuna mugatua dela eta uneoro zalantzan jartzen dela». Ohartarazi dute azken asteetan ugariak izan direla preso ohien atxiloketak errepide kontroletan. Batzuek lege-oroitarazpenak jaso dituzte Fijait neurriak ala lurralde debekuak urratzeagatik. Bereziki aipatu dituzte Igor Uriarte, Jon Irazola, Peio Alcantarilla, eta Oier Oaren kasuak. «Guztiz integratuak gaude, urteak daramatzate bizitza publikoa egiten». Horien kasu berean diren beste anitz Damoklesen ezpata buru gainean dutela bizi direla salatu dute. «Gure herrian askatasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu».
Konponbide integrala
Orain urtebete egin zuten azken agerraldi preso eta iheslari ohiek, Baionako katedralean, baldintzapeko askatasun eskaerei Frantziako ministerio publikoak eta hainbat epailek emandako erantzun ezkorrak salatzeko. «Erabaki politikoak ziren juridikoak baino gehiago», berretsi dute. «Gutako anitzen esperientziak horren froga dira: izan ere, argumentu horiekin, egun, gu geu ere presondegia azken eguneraino betetzera kondenatuak ginateke. Gu kaleratzeak ez du neholako nahasmendurik ekarri, guztiz kontrakoa. Konponbiderako gure jarrera zalantzagabea izan da beti, eta hala izaten segituko du», adierazi dute Galarragak eta Etxebarriak. +
Haien aldetik, agertoki berri bat eraikitzearen aldeko apustua egiten dutela erran dute, «pertsona guztientzako eskubide guztien errespetuan oinarrituko dena, Euskal Herrian aske bizitzea funtsezko eskubideetako bat izanik». Azken bi urteetan euskal presoek bizi duten salbuespen egoera gainditze bidean «urrats garrantzitsuak» izan direla aitortu dute, eta Frederic Haranburu Xistorren baldintzapeko askatasuna berretsiz Parisko Dei Auzitegiak hartutako erabakiak «ikuspegi berri bat» irekitzen duela. «Konbentzituak gaude Ipar Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialaren mobilizazio, aktibazio eta erabakitasunaren emaitza dela». 2021ean Haranbururi buruzko erabakiaren luzapenak espero dituzte, Jakes Esnal, Jon Kepa eta Unai Parot, eta eri diren presoei dagokienez. «Presoak kartzelatik atera eta berriz sartzen ez diren urtea», izan behar dela azpimarratu dute, Mikel Barriosi aipamena eginez. Bihar emanen du haren kontrako epaiketaren emaitza Parisko Dei Auzitegiak. 00
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191895/assangeri-ukatu-egin-diote-baldintzapean-aske-geratzea-ihes-egiteko-arriskua-argudiatuta.htm
|
Mundua
|
Assangeri ukatu egin diote baldintzapean aske geratzea, «ihes egiteko arriskua» argudiatuta
|
Wikileaksen sortzailea AEBetara estraditatzearen aurka ebatzi arren, aurrerantzean ere preso egongo da Ingalaterran.
|
Assangeri ukatu egin diote baldintzapean aske geratzea, «ihes egiteko arriskua» argudiatuta. Wikileaksen sortzailea AEBetara estraditatzearen aurka ebatzi arren, aurrerantzean ere preso egongo da Ingalaterran.
|
Vanessa Baraitser epaileak ukatu egin dio baldintzapean aske geratzea Wikileaksen sortzaile Julian Assangeri, «ihes egiteko arriskua» dagoela iritzita. Epaile berak baztertu egin zuen Assange AEBetara estraditatzeko aukera, haren buruko osasunarengatik.
Epaileak argudiatu duenez, Assange ez estraditatzeko erabakia ez da oraindik irmoa, AEBek oraindik helegitea jar dezaketelako, eta, horregatik, presoak «ihes egiteko pizgarri bat» du. Epaileak esan duenez, «baldintza zorrotzetan» zainduta egon arren, australiarrak lehen ere erakutsi du ihes egiteko gauza dela.
Epaileak astelehenean eman zuen estradizioaren aurkako ebazpena. «Assange ikusita izan dudan inpresioa da depresioak jota eta etsita dagoen gizon batena, eta etorkizunak zer ekarriko ote dion beldur den gizon batena», adierazi zuen.
Argudiatu zuenez, AEBen estradizio eskaerak baldintza guztiak betetzen dituen arren, Washingtonek ezingo luke bermatu akusatuak bere buruaz beste egingo ez duenik. «Assangek ez lituzke izango Belmarsheko segurtasun handiko espetxeak eskaintzen dizkion segurtasun neurriak, eta AEBek zerrendatutako neurriek ez dute bermatzen hark bere buruaz beste egingo ez duenik».
Ebazpena ezagutu bezain pronto, Assangeren abokatuek eskatu zuten hura behin-behinean aske uzteko.
AEBetako Gobernuak hamabi eguneko epea du helegitea aurkezteko. Virginiako fiskaltzak (AEB) 175 urteko kartzela zigorra eskatzen du kazetariarentzat, baina Etxe Zuriak zehaztu du horietatik lau eta zortzi urte artean bete beharko lituzkeela. Assangeren abokatuek ohartarazi dute, ordea, horiek Coloradoko segurtasun handiko espetxe batean beteko lituzkeela seguruenik, han bakarturik igaroko lituzkeela eguneko ordu gehienak, eta horrek haren osasuna okertzea eragingo lukeela.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191896/goranzko-joera-hartu-dute-kutsatzeek-hegoaldean-beste-734-positibo.htm
|
Gizartea
|
Goranzko joera hartu dute kutsatzeek Hegoaldean: beste 734 positibo
|
Abenduaren 12tik ez zegoen hainbeste positibo Hego Euskal Herrian. Positibo tasa %6,1ean dago.
|
Goranzko joera hartu dute kutsatzeek Hegoaldean: beste 734 positibo. Abenduaren 12tik ez zegoen hainbeste positibo Hego Euskal Herrian. Positibo tasa %6,1ean dago.
|
Gabonetako jai eta ospakizunen ondorioak nozitzen ari dira Hego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuek agerian uzten dutenez. Atzo 11.903 PCR eta antigeno probak egin ziren Hegoaldean, eta horietatik %6,1 izan ziren positibo. Zehazki, 734 positibo berri atzeman zituzten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino 107 gehiago. Datuek erakusten dute kutsatzeek goranzko joera hartu dutela. Azken asteotako daturik makurrenak dira, zehazki, abenduaren 12tik ez zegoen horrelako positibo kopururik; egun horretan ere 734 positibo detektatu zituzten, eta ordutik langa horretatik behera ibili dira positiboak.
Lurraldeka, Araban, 60 kasu detektatu dituzte, (22 gutxiago), Bizkaian 304 (76 gehiago) , Gipuzkoan 210 (41 gehiago) eta Nafarroan 155 (zortzi gehiago). Nafarroako egoera bereziki da kezkagarria, Nafarroako Osasun Departamentuak emandako behin-behineko datuen arabera, azken bost asteetan atzemandako positibo kopuru handiena da atzo zenbatu zutena, eta une honetan positiboen ehunekoa %8,3koa da.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191897/etxegabe-bat-hilik-aurkitu-dute-hendaian.htm
|
Gizartea
|
Etxegabe bat hilik aurkitu dute Hendaian
|
Auto baten barruan zegoen gorpua, eta uste dute gaua ibilgailuan pasatu duela.
|
Etxegabe bat hilik aurkitu dute Hendaian. Auto baten barruan zegoen gorpua, eta uste dute gaua ibilgailuan pasatu duela.
|
Euskal Irratiek zabaldu duten informazioaren arabera, 56 urteko etxegabe baten gorpua topatu dute gaur Hendaiako (Lapurdi) Kaneta auzoan. Gaineratu dutenez, hildakoa auto baten barruan aurkitu dute. Adierazi dutenez, litekeena da gaua ibilgailuaren barruan igaro izana. Oso tenperatura baxua egin du gaur gauean eta goizaldean Euskal Herri osoan: Agurainen (Araba) zero azpitik 14,8 gradu neurtu dituzte. Kostaldean ere zero azpikoak neurtu dituzte.
Joan den abenduaren 25ean beste etxegabe bat hilik topatu zuten, Zarautzen (Gipuzkoa), kaleko eserleku batean, gaua han igaro ondoren.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191898/paco-pozueta-eajren-senataria-izandakoa-hil-da.htm
|
Politika
|
Paco Pozueta EAJren senataria izandakoa hil da
|
Paco Pozueta EAJren senataria izandakoa hil da.
|
Paco Pozueta 1982 eta 1989 artean EAJren senataria izandakoa hil zen, atzo, Logroñon, (Errioxa, Espainia). Pozueta 1938an jaio zen Zumarragan (Gipuzkoa), eta EAJk ohar baten bidez jakinarazi duenez, besteak beste Urretxu Zumarraga Ikastolaren sortzaileetako bat izan zen 1960ko hamarkadaren amaieran. Urretxu eta Zumarragako EAJren presidente aukeratu zuten urte batzuk geroago, eta GBB Gipuzkoa Buru Batzarreko idazkari izateaz gain, EBB Euzkadi Buru Batzarreko kidea izan zen.
1990eko hamarkadan politikagintza utzi zuen, eta ordutik, elikagaien eta ardoaren munduan lan egin zuen, Errioxan (Espainia). Baños del Rio Tobia herrian bizi zen. EAJk doluminak helarazi dizkie Pozuetaren senide eta lagunei, eta nabarmendu «izen handiko» eragilea izan zela «esparru politikoan zein sozialean».
|
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191899/europako-batzordeak-moderna-etxearen-txertoa-baimendu-du.htm
|
Gizartea
|
Europako Batzordeak Moderna etxearen txertoa baimendu du
|
EMAk dio «segurua eta eraginkorra» dela, eta Europako Batzordeak onespena ematea espero du.
|
Europako Batzordeak Moderna etxearen txertoa baimendu du. EMAk dio «segurua eta eraginkorra» dela, eta Europako Batzordeak onespena ematea espero du.
|
Moderna botika etxearen txertoari onespena eman dio EMA Europako Botika Agentziak. Erakundearen baiezkoaren ostean, Europako Batzordeak azken urratsa egitea falta zen, hau da, merkaturatzeko oniritzia ematea, eta ordu batzuk geroago heldu da oniritzi hori. Ursula Von der Leyen batzordeko presidenteak eman du berria; sare sozialetan zabaldutako mezu batean, esan du Modernaren txertoa onartu dutela, Europako Batasunak onartutako bigarrena dela eta ziurtatuta dituztela 2.000 milioi dosi.
Aurretik, Europako Botika Agentziak adierazi du COVID-19aren aurka Modernak garatutako txertoa «segurua eta eraginkorra» dela, eta horregatik, haren erabilera baimendu beharko lukeela Europako Batzordeak.
Moderna txertoaren azterketa gaur bertan amaitu du giza sendagaien batzordeak (CHMP), modu positiboan. Txertoaren ekoizpen prozesuak, kalitateak, osagaiek eta entsegu klinikoan jasotako datuek emaitza positiboak izan dituztela nabarmendu du batzordeak. Europako Batzordearen esku dago orain txertoa merkaturatzeko baimena ematea. Horrela balitz, Europan onartzen den bigarren txertoa izango litzateke Modernarena. Izan ere, abenduaren 21ean Pfizer-BioNTech botika etxeen txertoari oniritzia eman zion.
Txertoa birusari aurre egiteko «tresna berri» bat dela azaldu du Emer Cooke EMAko arduradunak. «Osasunaren Mundu Erakundeak izurria deklaratu zuenetik urtebete baino gutxiago igaro den honetan, bigarren txerto bat izateak argi utzi du ahalegin handia egin dugula eta konpromiso garrantzitsuak hartu ditugula guztiok».
18 urtetik gorako pertsonentzat da «segurua eta eraginkorra» txertoa, EMAk dioenez. Entsegu klinikoak 18 eta 94 urte bitarteko 30.000 pertsonarekin egin dituzte, eta ondorioztatu dute sintomak dituztenen kasuan % 94,1eko eraginkortasuna izan duela. Halaber, arrisku taldean daudenen artean %90,9ko eraginkortasuna izan duela ondorioztatu dute ikerketa horietan; biriketako gaitz kronikoak, bihotzeko gaixotasunak, gizentasuna, eritasun hepatikoak, diabetesa edo GIB birusa dutenen artean egin dituzte entseguak.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191900/realak-irabazi-du-derbia.htm
|
Kirola
|
Realak irabazi du derbia
|
1-0 nagusitu dira txuri-urdinak Athleticen kontra. Barbara Latorrek sartu du partidako gol bakarra, buruz, 67. minutuan.
|
Realak irabazi du derbia. 1-0 nagusitu dira txuri-urdinak Athleticen kontra. Barbara Latorrek sartu du partidako gol bakarra, buruz, 67. minutuan.
|
Derbiak bereziak direla eta horrelako partidetan faboritorik ez dagoela zioten Realeko eta Athleticeko ordezkariek neurketaren atarian. Baina talde bat iritsi da hobeto norgehiagokara, Reala, eta hura izan da nagusi gaur ere, bai markagailuan, baita zelaian ere. 1-0 irabazi die zuri-gorriei, Barbara Latorrek 67. minutuan sartutako gol bati esker, eta goiko postuetan egoteko taldea dela berretsi du. Athleticek, berriz, bolada txarretik irtetea asmo zuen, baina ezinean aritu da. Hala, bederatzi partida jarraian daramatzate irabazi gabe Angel Villacamparen jokalariek.
Lehen minutuetan baloia izaten eta zelaian agintzen saiatu dira txuri-urdinak, eta apurka hasi dira jokaldiak harilkatu eta Athleticen area zapaltzen. Angel Villacamparenak, berriz, joko zuzenagoa baliatu nahi izan dute bizkarrera min egiteko, nahiz eta ez duten gehiegi zirikatu aurkarien defentsa lerroa. Horiek horrela, 15. minutuan izan du Realak aurreneko eta lehen zati osoko aukera garbiena. Nerea Eizagirrek baloi solte batekin egin du topo area barruan, eta haren jaurtiketa zutoinera joan da. Minutu onak izan dituzte jarraian txuri-urdinek, baina pixkanaka itzaltzen joan dira, eta guztiz aldatu da partidaren gidoia.
Athleticek aurrera pauso bat eman du, metroak irabazi, eta atzean sartzera behartu du Reala. Hobeto jarrita zeuden zelaian zuri-gorriak, eta eustea tokatu zaio Realari. Gehiago azaltzen hasi dira Lucia Garcia eta Yulema, eta min egin dezaketela erakutsi dute, batez ere Luciaren abiadurarekin. Ordea, pare bat arrisku jokaldi sortu dituzten arren, ez du aparteko lanik izan Nanclaresek. Hutsean iritsi dira atsedenaldira.
Eta hortik aurrera, beste partida bat izan da. Bi taldeak intentsitate handiarekin zelairatu dira bigarren zatian, neurketa euren aldera eraman nahian, eta joan-etorri asko izan dira aurreneko minutuetan; Reala agintzen hasi den arte. 55. minutuan aukera garbia izan du Nahikarik. Barbarak pase ona sartu dio Realeko aurrelariari, baina honek ez du asmatu ate aurrean, eta kanpora bota du baloia. Arriskua sortzen ari ziren txuri-urdinak, gehienbat eskuin hegaletik, eta txisparekin zegoela nabari zitzaion Barbarari. Hura ari zen izaten partidako onena, eta gol batekin jarri dio ginga joko onari. Nerea Eizagirrek ipinitako kornerra bikain errematatu du Latorrek, taldeari urrezko hiru puntu eman dizkion gol erabakigarria sartuz.
Bigarrenaren bila ere joan da Reala. Eta izan ditu horretarako aukerak. 83. minutuan berriro zutoinera bota du baloia Nerea Eizagirrek, eta horren aurretik jaurtiketa arriskutsuak egin ditu bigarren zatian zelairatu den Palaciosek. Athletic, berriz, jokaldi bakan batzuetan baino ez da iritsi Nanclaresen inguruetara, baina Reala gehiegi estutu gabe. Azkenean, Zubietan geratu dira urteko lehen hiru puntuak, eta Erregetako oparirik gabe itzuli da etxera Athletic. Merezitako garaipena lortu du Realak.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191901/dei-auzitegiak-ontzat-jo-du-urrutikoetxearen-kontrako-estradizio-eskaera-herguetaren-kasuan.htm
|
Politika
|
Dei Auzitegiak ontzat jo du Urrutikoetxearen kontrako estradizio eskaera, Herguetaren kasuan
|
Frantziako epaileen ustez, kasua ez dago preskribatua. Defentsak helegitea jarriko du Kasazio Auzitegian.
|
Dei Auzitegiak ontzat jo du Urrutikoetxearen kontrako estradizio eskaera, Herguetaren kasuan. Frantziako epaileen ustez, kasua ez dago preskribatua. Defentsak helegitea jarriko du Kasazio Auzitegian.
|
Frantziako Dei Auzitegiak ontzat jo du Luis Herguetaren hilketagatik Josu Urrutikoetxea ETA zeneko kide historikoaren aurka Espainiako Gobernuak egindako estradizio eskaera, baina defentsak Kasazio Auzitegira joko du, helegitea aurkeztuta. Hark ere aldeko iritzia emango balu, Frantziako Gobernuak izango du azkeneko hitza, kasua estradizio eskaere denez.
Prozedura akats bat zela medio eztabaidak berriz hastea erabaki zuen azaroaren 19an Dei Auzitegiko epaileak, eta abenduaren 16an informazio gehiago eskatu zion Espainiako Justiziari. Defentsako abokatuek behin baino gehiagotan argudiatu dute bere garaian ETA pm-k hartu zuela erasoa (1980) bere gain eta Urrutikoetxea ez dela sekula erakunde horretako kide izan (ETAm-koa izan zen). Auzipetzeak eta gobernuaren eskaerak data aldetik ere okerrak direla salatu izan dute, esanez preskribatuta zegoela auzia, baina epaileek ez dute aintzat hartu argudioa. Gasteizko Michelin enpresako arduradunetakoa zen Hergueta, eta Arabako hiriburuan hil zuten.
Beste kasuak
Horiek horrela, Espainiak egindako lau eskaeretatik hiru onartu ditu orain arte Frantziako Justiziak. 1987an Zaragozako (Espainia) kuartelaren kontra egindako atentatuarekin zerikusia duelakoan egindako estradizio eskaera ontzat eman zuen Kasazio Auzitegiak azaroaren 17an, baita herriko tabernen auziari lotuta egindako euroagindu eskaera ere. Haatik, gizateriaren kontrako krimenagatik eskatutakoa gibelera bota zuen Dei Auzitegiak, iazko uztailaren 2an.
Espainiaren eskaerez gain, beste bi prozedura ere baditu Frantzian Urrutikoetxeak. Lehena, 2005-2006ko prozesuan ETAren zuzendaritzako kidea izatearen akusaziopean, urriaren 19an eta 20an iragatekoa zen Parisko Dei Auzitegian, baina osasun egoeragatik datorren otsailaren 22 eta 23ra gibelatu dute. Bigarrena ere urrian iragatekoa zen, 2011-2013an Osloko elkarrizketa mahaian ETAren ordezkaritzako kidea izatearen akusaziopean. Berriz ere instrukziora bidaltzea erabaki zuen epaileak; ekainean aztertu behar lukete.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191902/abiatu-dute-txertatze-kanpaina-ipar-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Abiatu dute txertatze kanpaina Ipar Euskal Herrian
|
Gaur goizean jaso dute txertoa Baionako ospitaleko bi egoiliarrek. Bihartik aitzina, osasun langileei ere zabalduko diete
|
Abiatu dute txertatze kanpaina Ipar Euskal Herrian. Gaur goizean jaso dute txertoa Baionako ospitaleko bi egoiliarrek. Bihartik aitzina, osasun langileei ere zabalduko diete
|
Frederic (86 urte) eta Micheline (91 urte) izan dira Covid-19 gaixotasunaren kontrako txertoa jaso duten lehen pazienteak Ipar Euskal Herrian. Baionako ospitaleko bi egoiliarrek gaur goizean jaso dute lehen txertoa, eta zerrenda luze bateko lehenak izanen direla espero dute osasun agintariek. Atzo gauean iritsi ziren Baionako ospitalera astelehenean iragarri zituzten 4.875 dosiak, eta gaur goizean hasi dira banatzen. Bihartik aitzina, lehen faserako aurreikusiak diren pertsona guziek jasotzen ahalko dute, horretarako prestatu dituzte txertatze gune ezberdinetan. Baionako ospitalean zentralizatuko dute kudeaketa, eta bertan atxikiko dituzte txerto dosiak; 180.000 dosi jaso ditzakeen izozkailu bat dute horretarako, aurki beteago ikusi nahiko luketena.
Zaharretxeetako egoiliarrak txertatuko dituzte lehentasunez, bakoitza dagoen egoitzetan. Oniritziak jasotzen aritu dira azken asteetan, eta Baionako ospitalearen ardurapean diren 600 egoiliarretatik erdiek eman dute onespena orain arte, baina Michel Glanes ospitaleko zuzendariak nabarmendu du oraindik denei ez dietela galdetu. Egoiliarrekin batera, 50 urte baino gehiago dituzten ala zaurgarriak diren osasun langileak txertatuko dituzte, izan osasungintza publikokoak, osasungintza pribatukoak ala mediku liberalak. Doctolib enpresaren sistema erabiliko dute sarean hitzorduak hartzeko. Hilabetea bukatu aitzin, bigarren fasera pasa nahiko lukete.
Glanes bera izan osasungintzako langileetan txertatzen lehena, Ipar Euskal Herrian abiatuko duten txertatze kanpainaren aurkezpenaren ondotik. Kamera eta flaxez inguraturik, irribarrea ahoan, bihartik aitzina txertoa jasotzera joanen den edozein pertsonak egin beharko duen zirkuitua egin du kazetarien aitzinean: informazio fitxa bete, atorra askatu, aulkian eseri, eta eskuineko sorbaldan tentu handiz orratza sartu dio erizainak. «Hara!» batekin eman du bukatutzat ekintza zuzendariak, ospitaleko langile batzuk txalo lotsati batzuk egiten ari zirela.
Izan ere, kritika andana jaso du Frantziako Gobernuak Europako beste herrialde batzuen aldean hartu duen berantagatik. Adibide bat ematearren, txertatze kanpaina hasi eta lehen astean kasik 8.000 txerto emanak zituzten Hego Euskal Herrian; anartean, milatara ere ez ziren helduak Frantziaren meneko lurraldeetan. Maritxu Blanzaco ARS Eskualdeko Osasun Agentziako Pirinio Atlantikoetako zuzendariaren hitzetan bi arrazoi nagusi daude hori esplikatzeko: batetik, Pfizer txertoak eskatzen duen «logistika zaila», txertoa ezin baita «edozein izotz kutxatan» garraiatu. Eta bestetik, Frantziako Gobernuak erabakitako estrategia aipatu du: «adineko pertsonak, zaurgarrienak eta osasun langileak lehenetsi ditugu; hautu bat da, gure ustez hautu ona». Eta Frantzia mailako datu hau eman du: «zaharretxeetako egoiliarrak biztanleriaren %1 dira; alta, Covid-19aren ondorioz hiltzen diren %30a dira». Frantzia mailan, hilabetea bukatzerako milioi bat pertsona txertatu nahi lituzketela erran du Frantziako Gobernuak; Ipar Euskal Herrian helburu bezala zer kopuru hartu duten galdetuta, «ahal bezain bat» kausitu nahi lituzketela erran dute gaur arratsaldean.
Berriki, txertatze kanpainan «lurraldeei leku gehiago» emateko eskatu du Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak. «Lurraldea prest dago txerto-dromo bilakatzeko. Dagoeneko erakutsi du bere laguntza gaitasuna test kanpainan», adierazi du. Astelehenean Pirinio Atlantikoetako prefetarekin egindako bilera batean, lurraldeei konfiantza gehiago egiteko eskatu zion Sud Ouest egunkariaren arabera. «Osasun teknokrazia» aipatu du elkargoko lehendakariak. «Maskarak berandu iritsi ziren, kosta zitzaigun lortzea. Hobeki antolatu eta bitartekari izan gaitezen».
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191903/zaldibar-argituk-mobilizazioak-egin-ditu-gertatutakoa-ez-ahazteko-eta-erantzukizunak-eskatzeko.htm
|
Gizartea
|
Zaldibar Argituk mobilizazioak egin ditu gertatutakoa ez «ahazteko» eta erantzukizunak eskatzeko
|
11 hilabete bete dira gaur zabortegia amildu eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginak harrapatu zituenetik.
|
Zaldibar Argituk mobilizazioak egin ditu gertatutakoa ez «ahazteko» eta erantzukizunak eskatzeko. 11 hilabete bete dira gaur zabortegia amildu eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginak harrapatu zituenetik.
|
Zaldibarko (Bizkaia) Verter Recycling 2002 SM zabortegia amildu zenetik hamaika hilabete bete dira gaur, eta, hori dela eta, Zaldibar Argitu plataformak deituta mobilizazioak egin dituzte hainbat herritan. Plataformaren arabera, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze luiziaren ondorioz desagertutako beharginak oroitzen jarraituko dute. «Lanean segituko dugu gaia ez ahazteko, gure osasunaren eta ingurumenaren defentsan, erantzukizun pribatu zein politikoak argitu arte».
Zaldibarren, Etxebarrin, Zallan, Ermuan (Bizkaia), Eibarren eta Elgetan (Gipuzkoa) egindako mobilizazioetan kritikatu dute azkeneko 11 hilabeteotan arduradun publiko zein pribatuak «isilpean» egon direla, ardurak haien gain hartu gabe. Galdetu dute, gainera, ea zein «zilegitasun» daukan Iñaki Arriolak kargu publiko batean segitzeko. Luizia gertatu zenean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua zen, eta joan den irailetik Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua da. «Nola da posible?».
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191904/trantsizio-ordenatu-bat-hitzeman-du-trumpek.htm
|
Mundua
|
«Trantsizio ordenatu bat» hitzeman du Trumpek
|
Trumpen mitin batean milaka lagun elkartu ziren atzo, Kapitolioan azaroko hauteskundeen emaitzak berresteko saioa egiten ari ziren bitartean. Ehunka lagunek Poliziaren hesia gainditu zuten indarrez, eta eraikinera sartu ziren. Istiluetan lau pertsona hil direla esan du Poliziak.
|
«Trantsizio ordenatu bat» hitzeman du Trumpek. Trumpen mitin batean milaka lagun elkartu ziren atzo, Kapitolioan azaroko hauteskundeen emaitzak berresteko saioa egiten ari ziren bitartean. Ehunka lagunek Poliziaren hesia gainditu zuten indarrez, eta eraikinera sartu ziren. Istiluetan lau pertsona hil direla esan du Poliziak.
|
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako jarduneko presidentearen jarraitzaileak AEBetako Kapitoliora sartu ziren atzo, Washingtonen, Poliziari aurre egin eta segurtasun hesia gainditu eta gero. Hauteskunde prozesuko azken pausoa emateko elkartu ziren Ordezkarien Ganberako eta Senatuko ordezkariak: hautatzaileen batzarreko konpromisarioen botoak zenbatu eta berresteko, baina saioa eten egin behar izan zuten protesten eraginez, eta senatari ugari atera behar izan zituzten.
Hainbat ordutako etenaldiaren ostean, gaur amaitu dute boto zenbaketa, eta garaile izendatu dituzte Joe Biden eta Kamala Harris. Hala, joan den azaroko emaitzak berretsi dituzte Ordezkarien Ganberako kideek: 306 boto demokratentzat, eta 232 errepublikanoentzat. Mike Pence jarduneko presidenteordeak berak berretsi du garaipena, eta amaitutzat eman du saioa datorren astelehen arte. Handik gutxira, Donald Trump jarduneko presidenteak mezu bat zabaldu du bere aholkulari baten Twitterreko kontua baliatuta —berea isildu egin dio Twitterrek bere araudia urratzea egotzita— , eta iragarri du «trantsizio ordenatu bati» bide emago diola urtarrilaren 20an, baina zehaztu du ez datorrela bat azaroko bozen emaitzekin, eta «Amerika handi egiteko borrokan» jarraituko duela.
Oraingoz, bart gaueko istiluetan biktima bat izan dela baieztatu dute, baina Washingtongo Poliziak esan du guztira lau direla istiluekin lotuta hildakoak. Hala jakinarazi du Robert Contee Poliziaren buruak prentsaurreko batean. Tiroz hil da emakume bat, eta, horrez gain, azaldu du beste hiru lagun hil direla larrialdi zerbitzuetan, baina ez du zehaztu zein izan diren heriotzen arrazoiak. Hildako emakumea Trumpen jarraitzailea zen, 35 urtekoa, eta Poliziak hil zuen tiroz, beste hainbat lagunekin batera Kongresura sartzen ahalegindu zenean. San Diegotik joana zen Washingtoneraino buruzagi errepublikanoaren aldeko manifestazioan parte hartzera.
Aurretik, bideo batean, Donald Trumpek bere jarraitzaileei eskatu zien indarkeriarik ez erabiltzeko eta etxera joateko. Hauteskunde iruzurra egon dela adierazi du, baina bere zaleei dei egin zien «demokraten jokoan ez erortzeko».
Aurrez, Joe Biden presidente hautetsiak agerraldi bat egin zuen, eta Trumpi eskatu zion telebistan ager zedila, protestariei eskatuz Kapitoliotik irteteko: «Estremista talde txiki bat da ikusten ari garena, eta hau berehala bukatu behar da». Erantsi zuen «aurrekaririk gabeko oldarraldi bat» izan dela gertatutakoa, demokrazia hauskorra dela eta zaindu egin behar dela: «Hau ez da desadostasuna; hau desordena da, kaosa da».
Kapitolioa AEBetako arratsaldeko zazpiak aldera segurtatu zuten, manifestari ia guztiak kanporatu zituztenean. Senatariak pixkanaka hasi ziren ganberara itzultzen, eta arratsaldeko zortzietan berrekin zioten saioari, Euskal Herriko 02:00etan.
Poliziek negar gasa eta flash jaurtigailuak botaz sakabanatu zituzten Trumpen zale batzuk; lekukoen arabera, beste batzuek beren kasa utzi zuten lekua. Euskal Herrian gauerdia zenean sartu zen indarrean Washingtongo Udalak emandako etxeratze agindua, hango 18:00etan.
Washingtongo Poliziak adierazi du 50 lagun baino gehiago atxilotu dituztela, eta suzko bost arma atzeman dizkietela. Guardia Nazionaleko 3.000 kide baino gehiago ere mobilizatu zituzten Kapitolioan, baina ez dago argi hori egitea ote zen Trumpen nahia. Christopher Miller AEBetako Defentsa idazkariak ohar batean jakinarazi zuenez, Guardia Nazionalari Kapitolioan sartzeko baimena ematea Mike Pence presidenteordearekin eta Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako presidentearekin adostu zuen. Trumpen eskaera izan ote den erantzutea, ordea, saihestu egin zuen.
Emaitzak berrestean, Pencek egin du ofizial Bidenen garaipena. Aurrez Trumpek presio egin zion Penceri pauso hori ez emateko. Baina Kapitolioko saioa hasi aurretik, Pencek gutun bat igorri zien kongresistei, azalduz ez zuela Bidenen izendapena blokeatuko. Antzeko erabakia hartu zuten beste hainbat senatarik ere. Aste honen hasieran beste 13 senatari errepublikanok iragarri zuten sei estatutako emaitzen aurka egingo zutela bart gaueko botoen zenbaketan, baina Kapitolian gertatutakoa eta gero atzera egin zuten.
Erabaki horrekin haserre agertu zen Trump. Sare sozialetan idatzi zuenez, «Mike Pencek ez du ausardia izan gure herria eta gure konstituzioa babesteko egin behar zena egiteko».
Trumpen erreakzioaren aurrean haserre, dimisioa eman dute haren gobernuko zenbait aholkularik; besteak beste, Robert O'Brien eta Matt Pottinger Segurtasun Nazionalerako aholkulariek. Horiez gain kargua utzi duela iragarri du Etxe Zuriaren Ipar Irlandarako ordezkariak ere, eta aurreratu beste askok ere bide bera jarraituko luketela Trumpek haien ordez «norbait okerragoa» izendatuko duen beldur ez balira. «Ezin dut jarraitu», onartu du Mick Mulvaneyk.
Ofizial egiteko
Joe Biden hautagai demokratak irabazi zituen azaroko hauteskundeak, baina emaitzak ez ditu onartu Trumpek. Gaurko saioan hautatzaileen batzarreko konpromisarioen botoak zenbatu eta berretsi ditu Kongresuak; hori egitean, orduan bai, Bidenen eta Harrisen garaipenak ofizialak dira, eta biek ala biek egingo dute euren kargu berriaren zina hilaren 20an egitekoak diren ekitaldian.
Ordezkari politikoak presionatzea zen kapitolioaren kanpokaldean bildutakoen asmoa; uste dute iruzurra egin dietela hauteskundeetan, eta Trumpen aldeko milaka boto ostu dituztela. Asteon jakin denez, Trumpek Georgiako goi kargudun bat ere presionatu du hauteskundeen emaitzak aldatzeko.
Kapitolioan saioa hasi eta berehala, Trumpen aldeko ordezkari politikoek alegazioak aurkeztu zituzten Pennsylvania eta Arizonako botoen inguruan. Baina horiek ere atzera bota zituen Ordezkarien Ganberak, nahiz eta Pennsylvaniaren kasuan salaketak aldeko 138 boto izan dituen. Eraikinaren kanpoaldean, berriz, Trumpek ziurtatu zuen inoiz ez duela porrota aitortuko.
Joseph Robinette Biden (Scranton, Pennsylvania, 1942) urtarrilaren 20an da kargua hartzekoa, azaroko hauteskundeetan 306 konpromisario eskuratuta. Emaitzak auzibidera ere eraman zituzten, baina Auzitegi Gorenak ez zituen Trumpen tesiak aintzat hartu. AEBetako 46. presidentea izango da Biden.
Urkullu: «Espero dut botere aldaketa ezarritako erakunde bideetatik egitea»
Washingtongo gertakarien aurrean, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du «demokrazia aurreratu bati» ez dagokiola Kapitolioan izaten ari den «indarkeria egoera basatia» jasatea: «Espero dut botere aldaketa ezarritako erakunde bideetatik egitea eta Ameriketako Estatu Batuetan etapa berri bat irekitzea».
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/191905/trumpek-bere-porrota-aitortu-du.htm
|
Gizartea
|
Trumpek bere porrota aitortu du
|
Bideo batean, Kapitolioak herenegun jasandako erasoa salatu du, eta lehen aldiz ez du aipatu iruzurrik: «Kongresuak emaitzak berretsi ditu, eta gobernu berri batek hartuko du kargua hilaren 20an». Lau lagun hil ziren istiluetan. Istiluek zatiketa eragin dute errepublikanoen artean, eta alderdiko ordezkari batzuek Trump agintetik kentzeko eskatu dute.
|
Trumpek bere porrota aitortu du. Bideo batean, Kapitolioak herenegun jasandako erasoa salatu du, eta lehen aldiz ez du aipatu iruzurrik: «Kongresuak emaitzak berretsi ditu, eta gobernu berri batek hartuko du kargua hilaren 20an». Lau lagun hil ziren istiluetan. Istiluek zatiketa eragin dute errepublikanoen artean, eta alderdiko ordezkari batzuek Trump agintetik kentzeko eskatu dute.
|
* Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako jarduneko presidentearen jarraitzaileak AEBetako Kapitoliora sartu ziren herenegun, Washingtonen, Poliziari aurre egin eta segurtasun hesia gainditu eta gero. Egoera kontrolpean zutenean, Bidenen garaipena atzo egin zuten ofizial.
* Lau pertsona hil dira istiluetan.
* Istiluek zatiketa eragin dute errepublikanoen artean, eta alderdiko ordezkari batzuek Trump agintetik kentzeko eskatu dute.
* Jakinarazi dute Jon Ossoff demokrata izango dela Georgiako senatarietako bat. Horri esker, demokratek gehiengoa izango dute Senatuan.
* Facebookek bertan behera utzi du Trumpen kontua, gutxienez bi astez, botere aldaketa gauzatu arte.
|
2021-1-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/191906/estreinakoan-marcelino-galtzaile.htm
|
Kirola
|
Estreinakoan, Marcelino galtzaile
|
Athleticek galdu egin du Bartzelonaren aurka, ligako atzeratutako partidan. Marcelinoren debutean, lehen zantzuak azaldu dira.
|
Estreinakoan, Marcelino galtzaile. Athleticek galdu egin du Bartzelonaren aurka, ligako atzeratutako partidan. Marcelinoren debutean, lehen zantzuak azaldu dira.
|
Entrenatzaile berriaren aurreneko partida ez da zehatza izaten bere biziko analisi sakonak egiteko. Aldaketek gauza berriak ikusteko gogoa pizten dute, berrikuntzarekin ados egon edo ez, eta lehen ikusi gabeko gauzak egiten baditu taldeak harridura eta euforia ere eragiten dute. Berritasun handirik ikusten ez bada, aldiz, entrenatzaile berriak denborarik izan ez duela pentsatzen da. Marcelino Garcia Toralek gaur zuen estrainekoa Athleticen aulkian, San Mamesen, eta horren kasuan ere, ezin analisi sakonik egin.
Emaitzaz harago begira jarri behar dira begiak betiere, eta entrenatzaile berriaren lehen egunean, are gehiago. Gaur Bartzelonaren aurka 1-3 galdu izanak ez du zertan aldatu zelaian taldeak erakutsitakoaren argazkia. Aurreneko begi kolpea hamaikakoak jaso du. Berrikuntzak, hasteko, sisteman: lau atzelari, lau erdilari eta bi aurrelari; horietako bat Iñaki Williams. Euskarriak Unai Vencedor eta Mikel Vesga, eta eskuin hegalean, Oscar de Marcos. Marrazkiak marrazki, Marcelinok bezperan esandakoari tiraka, estiloa denez «garrantzitsuena», hautu nabarmena: kontraerasoan jokatzea. Zital eta azkar. Hirugarren minutuko jokaldia, eredugarria. Lapurtu baloia bere zelaian, eta bi pasetan Williamsentzat baloia, abiaduran Ter Stegenen arearaino sartzeko. Atzelaria atzean utzi, eta 1-0. Hasiera ezin hobea Marcelinoren aroan. Estiloa eta emaitza. Bide batez esanda, antzera hasi zen Gaizka Garitano ere.
Estiloaren beste katebegi bat, defentsan oraingoa: goian ezin bazen presionatu, lerroak atzeratu. Lau jokalariko bi lerro egin, eta zonakako defentsa. Erdiko gunea itxiz Bartzelonari gaur. Arazo bat: aurkariak aukera izatea pasea lasai emateko lauko bi lerroak gaindituta. Horrela egin dizkio lehen bi aukerak, Unai Simonek urrundu dituenak. Hirugarrenean, Messik baloia gurutzatu du atzelarien bizkarrera, Simonek zalantza egin du atera, ez atera; De Jongek atzera egin du pasea, eta Pedrik buruz gola egin du. Hamalaugarren minutua zen.
Bizi zihoan partida, ikusgarri. Ordutik aurrera, baina, itzali egin da. Edo Bartzelonak defentsan lan egiteko argia piztu du. Besteak beste, Athletici goian estutzen hasi zaio, eta akabo etxekoen erraztasunak baloia atzetik jokatuta ateratzeko. Horrekin lotuta, estiloaren bueltan, beste ondorio bat: baloia zelaira jaistean, erraz jokatzen saiatu da etxeko taldea, mugimendu orekatuekin eta lekua gehiegi galdu gabe.
Lehen zatiko azkeneko hamabost minutuetan, Yurik zelaia utzi du giharretako arazo bat tarteko. Bartzelona nagusi zen, eta Messik bigarren gola egin du 38. minutuan. Beste pase bat atzeko lerro estatikoaren bizkarrera.
Bigarren zatiaren hasiera biziagoa izan da, eta Williamsek berdinketa sartzeko aukera izan du, azkar landutako eraso batean. Berehala erantzun du Bartzelonak, emaitza ixteko: Messik 62. minutuan egin du hirugarren gola kataluniarrentzat. Hortik aurrera, lerroak atzeratu ditu, eta Athleticen gabezietako bat azaldu da, entrenatzailea aldatuta ere: jokoa sortzea. Bartzelonak gol gehiago sartzeko aukerak egin arren, Muniain izan da asmatu duena, 90. minutuan. Berandu.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191907/alderdi-demokratak-aebetako-senatuaren-kontrola-izango-du.htm
|
Mundua
|
Alderdi Demokratak AEBetako Senatuaren kontrola izango du
|
Georgiako estatuan jokoan zeuden bi eserlekuak irabazi dituzte. Hortaz, demokratek Kongresuko bi gelak eskura izango dituzte: Ordezkarien Ganbera eta Senatua, neurriak eta izendapenak onartzeko ezinbestekoak.
|
Alderdi Demokratak AEBetako Senatuaren kontrola izango du. Georgiako estatuan jokoan zeuden bi eserlekuak irabazi dituzte. Hortaz, demokratek Kongresuko bi gelak eskura izango dituzte: Ordezkarien Ganbera eta Senatua, neurriak eta izendapenak onartzeko ezinbestekoak.
|
AEBetako presidente hautatu Joe Bidenek agintaldi hasiera lasaia izango du, onartarazi nahi dituen neurrien ikuspuntutik. Eta, hortaz, haren inguruan sortu diren itxaropenak eta aldaketa nahiak hondora ez daitezen. Alderdi Demokratak Senatuaren kontrola berreskuratu du, gutxienez 2022ra arte, Georgia estatuan jokoan zeuden bi eserlekuak irabazi baititu.
Lehen garaipena Raphael Warnockena izan da, eta harena esanguratsua da, estatu horrek izango duen lehen senatari afro-amerikarra bilakatu baita —Georgia Sezesio Gerran esklabotzaren alde borrokatu zen—: «Erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela».
Hala, atzo arreta bigarren bozketan egon zen jarria, Jon Ossoff demokrataren eta David Perdue errepublikanoaren arteko lehia estua izan baitzen; halere, Ossoffek aldeko zuen botoen zenbaketa, pixkanaka aurkariarekiko aldea handitzen ari baitzen, orduek aurrera egin ahala. Azkenean, 20.000 botoko aldea atera zion aurkariari.
Bi aulki horiek irabazita, Alderdi Demokratak Senatuaren kontrola izango du; izan ere, 50na eserleku edukiko dituzte bi alderdiek, baina Kamala Harris presidenteorde hautatuak hautsiko ditu berdinketak, AEBetan herrialdeko presidenteordea goi ganberaren presidentea ere baita.
Hortaz, demokratek Kongresuko bi gelak eskura izango dituzte: Ordezkarien Ganbera eta Senatua. Neurriak eta izendapenak onartzeko ezinbestekoa, zalantzarik gabe.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191932/tubos-reunidosek-115-milioiko-erreskatea-eskatu-dio-madrili.htm
|
Ekonomia
|
Tubos Reunidosek 115 milioiko erreskatea eskatu dio Madrili
|
Enpresa estrategikoak laguntzeko funtsera jo du. Argudiatu du pandemia dela-eta geldiarazi behar izan dituela kontratatutako proiektuen %50 baino gehiago, eta kontratazio berriak etenda daudela.
|
Tubos Reunidosek 115 milioiko erreskatea eskatu dio Madrili. Enpresa estrategikoak laguntzeko funtsera jo du. Argudiatu du pandemia dela-eta geldiarazi behar izan dituela kontratatutako proiektuen %50 baino gehiago, eta kontratazio berriak etenda daudela.
|
Petrolio produkzioaren beherakada dela eta, duela urte batzuetatik hona egoera larrian dago Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos. Azken urteetan pilatutako zorrari ezin eutsi eta, orain, Espainiko Estatuari eskatu dio 115 milioi bere gain hartzeko. Kasu honetan, bankuen atea beharrean, COVID-19agatik kaltetutako enpresa estrategikoak laguntzeko funtsarena jo du.
Zehazki, 100 milioi euroko partaidetza-mailegu bat galdegin dio Madrili, eta 15 milioiko beste mailegu arrunt bat, 2021ean partaidetza-mailegu bihur daitekeena.
Taldeak zehaztu duenez, COVID-19a dela-eta aldi baterako geldiarazi behar izan ditu kontratatutako proiektuen %50 baino gehiago, eta kontratazio berriak etenda daude.
Tutugilearen ustez, enpresa estrategikoentzako funtsaren laguntza jasotzeko baldintzak betetzen ditu, «trantsizio energetikoko proiektu industrialetarako (berriztagarriak eta hidrogenoa, esaterako) funtsezko enpresa bat» dela argudiatuta.
Madrilek iazko uztailean sortu zuen enpresa estrategikoak erreskatatzeko funtsa, Europako beste herrialde batzuek egin duten bezala, eta Bruselaren babesarekin. Orain arte, erreskate bakarra jakinarazi du: Air Europako konpainiarena (450 milioi euro).
Tubos Reunidosek eskaera egin du, baina onartua izateko, aldez aurretik azterketa sakon bat gainditu beharko du. Eta ez du erraza izango. Ministroen Kontseiluak uztailaren 21ean hartutako erabakian jasotzen denez, 2019aren amaieran euren egoera ekonomikoa ona zela frogatzen duten enpresak baino ez ditu erreskatatuko gobernuak. Hau da, koronabirusa baino lehen bideragarriak ziren konpainiei. Eta epe ertain eta luzerako bideragarritasuna frogatu behar dute, estatuaren laguntza — interesekin — itzultzeko aurreikuspenarekin. Horrez gain, herrialdearentzat estrategikoak direla erakutsi behar dute eta egoitza eta lantokiak Espainian izan behar dituzte, besteak beste.
Eraldaketa prozesua etenda Euskal Herriko enpresa handienen artean Tubos Reunidos da egoera okerrenean dagoenetako bat. Taldea 2019an hasi zen bere ekoizpena «balio erantsi, prezio eta marjina handiagoko hodietara» bideratzen, energia berriztagarri garbien sorrerarekin lotuta. Eta hasi zen pixkanaka aldentzen petrolioaren negoziotik. Hala ere, konpainiak onartu duenez, COVID-19ak eraldaketa prozesu hori geldiarazi du, eta pandemiak petrolioaren prezioaren beherakadan izan duen eraginarekin batera, AEBetako bezeroen inbertsioak geldiarazi ditu.
Tubos Reunidosen asmoa zen hurrengo urteetan AEBekiko «menpekotasuna» gutxitzea eta bere bezeroen zorroa beste herrialde batzuetara zabaltzea, bereziki Ekialde Hurbileko eta Afrika iparraldeko merkatuetara. Azken bi urteetan %14 murriztu du AEBetako merkatuarekiko lotura —egun hara esportatzen du bere produkzioaren %25—. Dena den, konpainiak azpimarratu du COVID-19aren krisia mundu mailakoa dela eta beste merkatuetan ere nabari dela, eta gogoratu du bere produkzioaren %80 iberiar penintsulatik kanpo saltzen duela.
Zor handiak
Konpainiak jakinarazitako azken datuen arabera, 2020ko lehen bederatzi hilabeteetan 59,3 milioi euroko galerak izan zituen, aurreko urteko epe berean izandakoen halako bi baino gehiago. Bosgarren urtez jarraian pilatuko ditu galerak, beraz. Horrekin batera, 350 milioi euroko zorrari buelta ezin emanda dabil aspalditik.
Hori epe barruan ordaintzeko arazoak zituelako, iazko udan beste behin berritu egin zuen bankuekin zuen akordioa, eta beste 15 milioi eskatu zituen COVID-19aren eraginei aurre egiteko. Langileek era nabari dituzte ondorioak: besteak beste, 2019tik ehunka behargin ari dira lanaldi murriztuekin.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191933/beste-640-positibo-atzeman-dituzte-azken-testetan.htm
|
Gizartea
|
Beste 640 positibo atzeman dituzte azken testetan
|
Egindako proba guztien %6,9 izan dira positiboak
|
Beste 640 positibo atzeman dituzte azken testetan. Egindako proba guztien %6,9 izan dira positiboak
|
Atzo COVID-19a kontrolatzeko testetan 640 kutsatu atzeman zituzten Hego Euskal Herriko osasun sistemetan. Egindako testen %6,9 izan ziren positibo. Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lehengo asteko datuen berri eman du: 57 pertsona hil ziren gaitzaren ondorioz. Atzo, berriz, azken hiru asteetako daturik okerrenak izan ziren Hegoaldean: 734 kasu atzeman zituzten denera. Kezka agerikoa da.
Nafarroako Gobernuko osasun agintariek gaur goizean emandako datuen arabera, atzo 139 kasu positibo atzeman zituzten COVID-19a kontrolatzeko probetan. Zehazki, birusa atzemateko 2.103 test egin zituzten, eta %6,6 izan ziren positiboak. Apaltze bat egon da ehuneko horretan, aurreko egunetako datuekin alderatuta, eta gorako joera eten egin da. Eguberrietako jaien eragina egunotan igartzen has daitekeen susmoa dago, hala ere, eta adi erreparatu beharko zaio datuen bilakaerari. Jaurlaritzak gaur jakinarazi dituen datuetan, kutsatu gehien Bizkaian atzeman zituzten atzo: 290 izan ziren. 131 Gipuzkoan, eta 73 Araban. Denera 7.235 proba diagnostiko egin zituzten, %6,9 izan ziren positibo.
Bitartean, birusari aurre egiteko ezinbestekoa izango dela argudiatuta, txertaketa lehenestea da beste helburuetako bat. Atzo, esaterako, txertaketa hasi zen Ipar Euskal Herrian. Hegoaldean lehengo abenduaren 27tik ari dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arduradunek esan dute atzo ez zutela txertorik jarri jaieguna zelako, baina gaur berriz hasiko direla kanpainarekin.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191934/zamaketarien-eta-enpresen-arteko-gaurko-bilera-atzeratu-egin-dute.htm
|
Ekonomia
|
Zamaketarien eta enpresen arteko gaurko bilera atzeratu egin dute
|
Enpresek hilaren 5ean helarazi zieten sindikatuei lan gatazkari irtenbidea eman nahiko liokeen proposamena, hitzartutakoa baino egun bat geroago, eta sindikatuek denbora eskatu dute hura aztertzeko
|
Zamaketarien eta enpresen arteko gaurko bilera atzeratu egin dute. Enpresek hilaren 5ean helarazi zieten sindikatuei lan gatazkari irtenbidea eman nahiko liokeen proposamena, hitzartutakoa baino egun bat geroago, eta sindikatuek denbora eskatu dute hura aztertzeko
|
Bilboko Portuaren jarduera kinka larrian jarri duen gatazkari irtenbidea emateko bide orriaren barruan, bilera egin zuten aldeek abenduaren 30ean, Lan Harremanen Kontseiluan, eta, gero, enpresek beste urrats bat egingo zutela agindu zuten, proposamen berri batekin. Egun bat geroago iritsi da hura, ordea, errege egunaren bezperan, eta aldeek gaur egitekoa zuten bilera atzeratu egin dute sindikatuen eskaeraz, proposamen hori aztertzeko beta gehiago nahi dutela esanez.
Edonola ere, bihar bertan dira batzartzekoak enpresen ordezkariak eta zamaketarienak, eta kartak buruz gora jarriko dituzte enpresen azken porposamen hori dela eta. Hilaren 11n, berriz, Lan Harremanen Kontseiluan bildu nahiko lukete sindikatuek, berriro. Madrilen, hilaren 13an Lan Ministerioan egitekoa duten batzarra giltzarri gerta daiteke lan gatazkari etena jartzeko, eta haren atarikoa litzateke Bilboko Portuko enpresekin egingo luketena bi egun lehenago.
Urrian hasi zen greba
Urriaren 9an hasi zuten greba zamaketariek, eta abendu hasieran utzi zuten bertan behera, Espainiako Lan Ministerioak proposatutako bide orria onartuta. Hark hainbat mugarri ezarri ditu negozazioak emaitzak eman ditzan.
Zamaketariek urtebete egin dute lan hitzarmen berria negoziatzen; besteak beste, egutegiari eta atseden sistemari buruzko eskakizunak dituzte. Jarduna liberalizatu berri da, eta portuan lan egiteko modua berrantolatu behar dute. Gainera, zortzi urte dira ez dietela soldata eguneratu.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191935/philippe-le-moing-surzur-izanen-da-baionako-suprefet-berria.htm
|
Politika
|
Philippe Le Moing-Surzur izanen da Baionako suprefet berria
|
Herve Jonathan ordezkatuko du Le Moing-Surzurek. Kargua datozen egunetan hartuko du.
|
Philippe Le Moing-Surzur izanen da Baionako suprefet berria. Herve Jonathan ordezkatuko du Le Moing-Surzurek. Kargua datozen egunetan hartuko du.
|
Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute informazioa, dekretu bidez: Philippe Le Moing-Surzur izendatu dute Baionako suprefetaren kargurako. Hala, Frantziako Estatuaren ordezkaria izanen da Ipar Euskal Herrian. 2018tik karguan zen Herve Jonathan ordezkatuko du; baina ez dute oraino zehaztu noiz hartuko duen kargua Le Moing-Surzurek.
Frantziako Administrazio Eskolako ikasle izandakoa da Le Moing-Surzur, eta Frantziako goi funtzionario aritu da azken urteetan. Frantziako Barne Ministerioan aritu da 2006tik, besteak beste. 2013tik, zehazkiago, Herritarren Segurtasunerako eta Krisien Kudeaketarako Zuzendaritzako zuzendariorde izan da. Bestalde, jadanik izanak ditu prefeturako karguak Sarthen (Loirerria), Loir-et-Cheren (Erdialdea) eta Reunion uhartean. Laborantza ingeniaria ere bada, Esitpa eskolan lorturik titulua.
Herve Jonathan Baionako suprefet ohiak Wallis eta Futunan hartuko du kargu berria, prefet gisa, Frantziako Estatuaren zerbitzuek azaroan jakinarazi zutenez.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191936/iriarteren-iritziz-eusko-jaurlaritzak-hanka-sartuko-du-gehiengo-osoa-baliatzen-badu.htm
|
Politika
|
Iriarteren iritziz, Eusko Jaurlaritzak «hanka sartuko du» gehiengo osoa baliatzen badu
|
EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eskatuko dio Pedro Azpiazuri azal diezaiola «zer nahi duen».
|
Iriarteren iritziz, Eusko Jaurlaritzak «hanka sartuko du» gehiengo osoa baliatzen badu. EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eskatuko dio Pedro Azpiazuri azal diezaiola «zer nahi duen».
|
EAEko aurrekontuez hitz egiteko bilera saila egingo du datozen egunetan Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak, eta bihar, hasteko, Maddalen Iriarterekin bilduko da (12:00). EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean nabarmendu duenez, EAJk eta PSE-EEk koalizioan osatutako Eusko Jaurlaritzak «hanka sartuko du», baldin eta gehiengo osoa baliatzen badu «batera edo bestera egiteko une honetan», nahiz eta aitortu duen «bidezkoa» litzatekeela hori egitea. Iriartek eskatuko dio Azpiazuri azal diezaiola «zer nahi duen».
EH Bildukoaren hitzetan, Jaurlaritzak «auzolana» du ahotan egunero. «Baina azaldu beharko du zein den auzolan hori posible egiteko agertokia. Nire lehen legegintzaldiko lau urteetan, eta, jakina, pandemia hasi zenetik, ez dago auzolana posible egiteko modurik». Iriarteren ustez, horretarako behar dira «hausnartzeko espazioak, zeintzuetan adostuko dugun». Baina iruditzen zaio halako espaziorik ez dagoela, eta adibide bat jarri du: «Labik hartutako erabakien berri ere ez digu ematen gobernuak».
Denboran atzera egin du Iriartek, eta gogoratu du beste urte batzuetan, aurrekontuez «hertsiki» hitz egiten hasi aurretik, horien «gidalerroez» mintzatzeko bilerak egiten zituela Jaurlaritzak. «Aurten ez da halakorik egon».
Lehen bilera Iriarterekin egingo du Azpiazuk. Sailari datorren astean emango dio jarraipena. Voxekin bilduko da astelehenean, hilaren 11n, PP+C's-ekin hurrengo egunean, eta EP-IU Elkarrekin Podemos-IUrekin 13an.
«Negoziaziorako prestutasunez»
Aurrekontuetarako «proposamen nagusiak» aurkeztu ditu, gaur, EP-IUk, eta Miren Gorrotxategi koalizioaren legebiltzarreko bozeramaileak nabarmendu duenez, «negoziaziorako prestutasunez» mintzatuko dira Azpiazurekin, inongo «marra gorririk» jarri gabe.
Agerraldia egin dute gaur Gorrotxategik eta Jon Hernandez legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean, eta eledunak gogoratu du iaz ez bezala, aurten ez dela «beharrezkoa» koalizioaren babesa aurrekontuak aurrera ateratzeko, kontuan hartuta EAJk eta PSE-EEk gehiengoa dutela. Iaz EPren babesa esker atera ahal izan zituzten, eta, handik aste batzuetara, dimisioa eman zuen Lander Martinez EAEko Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak.
Hernandezek berretsi du Jaurlaritzarekin akordio batera iristeko prest daudela, baina «aurrekontuetan islatu behar den eredu aldaketa baten alde lan egiteko beharraz» ohartarazi du. Uste du Azpiazuk legebiltzarrera eramandako zirriborroa «oso urrun» dagoela «soziala» izatetik.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191937/zortzi-urteko-zigor-eskaria-galder-barbado-eta-aitor-zelaia-gazteentzat.htm
|
Politika
|
Zortzi urteko zigor eskaria Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteentzat
|
Urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta auzia salatzeko 'Ankerkeriari Stop' herri egitasmoa aurkeztu dute, Gasteizen. Uste dute «konponbidearen» bidean, «oztopo bat» dela epaiketa.
|
Zortzi urteko zigor eskaria Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteentzat. Urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta auzia salatzeko 'Ankerkeriari Stop' herri egitasmoa aurkeztu dute, Gasteizen. Uste dute «konponbidearen» bidean, «oztopo bat» dela epaiketa.
|
2019ko otsailaren 8an atxilotu zituen Ertzaintzak Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, «armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea» leporatuta. Maria Tardon epaileak espetxera bidali zituen bi gazteak, eta urte bereko udaran atera ziren. 6.000 euroko bermea ordaindu behar izan zuten baldintzapean aske gelditzeko, epaiketa iritsi bitartean. Hain zuzen, urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Madrilen, eta Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du haietako bakoitzarentzat. Epaiketa oinarri, Ankerkeriari Stop herri ekimena aurkeztu dute gaur Gasteizen, eta mobilizazio bat egingo dute hilaren 16an.
Bi gazteez gain, beraien abokatuak eta herri ekimeneko bozeramaileek hartu dute parte gaurko agerraldian. «Badira hamar urte beste testuinguru batean murgildu ginela, baina estamentu faktikoek iraganera kateatu nahi gaituzte: kartzela hustu beharrean haiek betetzeko ahaleginean tematuta jarraitzen dute», adierazi dute bertaratu direnek. Haien arabera, «konponbidearen» alde egin behar dira urratsak, baina auzia oztopo bat bilakatu da bide horretan. «Galder eta Aitor kartzelan sartu zituzten froga lausoak aurkeztuta, eta lekuz kanpo dagoen prozesu kafkiarrean murgildu dituzte, salbuespenezko kartzela zigor luzeak ezartzeko asmoz».
Herri ekimeneko kideek «justizia» eskatu dute, hala nola «elkarri eragindako zauriak sendatzen lagunduko, eta bizikidetza sustatuko» duena. Beraz, askatasuna aldarrikatzeaz gain, elkartasuna eta babesa adierazi diete bi auzipetuei, prozesua «berehala» gelditzeko eskariarekin batera. Ohartarazi dutenez, epaiketaren larritasunak «sekulako dimentsioa» du, eta bi gazteen aurkako epaiketaz harago, «herri oso baten nahiak, desirak eta ametsak zapuztu nahi dituen eraso planifikatu bat» da. Hala, herri ekimenaren helburuarekin bat egin nahi duen orok, manifestua sinatzeko aukera izango du.
Mobilizazioetarako deia
Ekimenaren aurkezpenaren ostean, bozeramaileek jakinarazi dute urtarrilaren 11an, astelehenean, batzar ireki bat egingo dutela arratsaldeko zazpietan, Gasteizko Judimendi auzoko auzo elkartean. Horrez gain, mobilizazio nagusi baten berri ere eman dute. Hain zuzen, hilaren 16an, manifestazio bat egingo dute 17:30ean, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuta. Epaiketaren egunetan, berriz, beste mobilizazio batzuk antolatuko dituzte Amurrion eta Gasteizen, bertakoak baitira gazteak.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191938/gipuzkoako-dendariek-diote-30-40ko-galerak-izan-dituztela.htm
|
Ekonomia
|
Gipuzkoako dendariek diote %30-40ko galerak izan dituztela
|
2021erako aurreikuspenak ere ez dira onak, eta «sektorea berrantolatzeko urtea» izango dela diote. Merkealdiak arautzeko eskatu dute beste behin.
|
Gipuzkoako dendariek diote %30-40ko galerak izan dituztela. 2021erako aurreikuspenak ere ez dira onak, eta «sektorea berrantolatzeko urtea» izango dela diote. Merkealdiak arautzeko eskatu dute beste behin.
|
Gipuzkoako merkatariek %30-40 inguruko galerekin itxi dute 2020. urtea, eta nabarmendu dute Eguberri eta Erregeen bezperetan saltokien ordutegiak murriztu izanak «fakturazio handia ekartzen zuten azken salmentak galtzea» eragin diela. Hasi berri den urte honetarako aurreikuspenak ere ez dira onak. «Sektorea birmoldatzeko edo berrantolatzeko urtea izango da».
Julen Maiz Gipuzkoako Merkataritza Federazioko presidenteak adierazi duenez, sektoreen eta azpisektoreen arabera, galerak handiagoak izan daitezke, «%100ekoak kasu batzuetan», eta gehien kaltetutakoen artean, besteak beste, bidaia agentziak eta kultur ekitaldiak egiten dituzten enpresak aipatu ditu.
Gaur hasi den merkealdiari dagokionez, esan du horrek ere ez duela askorako balio izango, «dei efektua» galdu egin delako, azken urteetako liberalizazioak urteko edozein unetan beherapenak egitea baimentzen baitu. «Logikoa denez, salmentarako garai erakargarria izan dadin, berriro arautu beharko litzateke».
2021ari buruz, Maizek urte «oso gogorra» iragarri du, eta Internet bidezko salmenta kaleko dendarien artean izaten ari den eragina nabarmendu du. «Negozio aukerak ondo aztertu beharko dira online salmentaren agerpenera egokitzeko, hori puntu fisikoko salmentaren kalterako baita. Zein hiri eta herrialde eredu nahi dugun galdetu beharko genioke geure buruari».
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191939/pse-eek-eta-eh-bilduk-aurrekontu-akordioa-lortu-dute-eibarren.htm
|
Politika
|
PSE-EEk eta EH Bilduk aurrekontu akordioa lortu dute Eibarren
|
Koalizio independentistaren arabera, «neurri sozialak» indartuko dituzte.
|
PSE-EEk eta EH Bilduk aurrekontu akordioa lortu dute Eibarren. Koalizio independentistaren arabera, «neurri sozialak» indartuko dituzte.
|
EH Bilduk eta PSE-EEk Eibarko Udalaren aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dute. Koalizio subiranistak ohar baten bidez jakinarazi duenez, datorren urtarrilaren 15ean egitekoa den udalbatzan abstenitu egingo da. PSE-EEk bederatzi zinegotzi ditu; EAJk, sei; EH Bilduk, bost, eta Ahal Dugu-k, bat. Miguel de los Toyos PSE-EEkoa da alkatea.
Koalizio subiranistaren arabera, «neurri sozialak» indartuko dituzte lortutako aurrekontu itunari esker. Azken hilabeteotan beste kasu batzuetan ere ados jarri izan dira bi indar politikoak. Esaterako, bai Espainiako Gobernuaren aurrekontuak eta bai Nafarroako Gobernuarenak onartzeko orduan, eta, udalerrietan, Irungoan.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191940/lan-ikuskaritzak-aernnovako-erregulazioa-bertan-behera-utz-dezala-eskatu-dute-langileek.htm
|
Ekonomia
|
Lan Ikuskaritzak Aernnovako erregulazioa bertan behera utz dezala eskatu dute langileek
|
Bederatzi greba egunetara deitu dute kaleratzeak salatzeko, eta gaur hasi dira protestaldiarekin
|
Lan Ikuskaritzak Aernnovako erregulazioa bertan behera utz dezala eskatu dute langileek. Bederatzi greba egunetara deitu dute kaleratzeak salatzeko, eta gaur hasi dira protestaldiarekin
|
Aernnovako langileek enpresak onarturiko erregulazio espedientearen aurka borrokatzen jarraitzeko asmoa dute. Negoziazio epea akordiorik gabe bukatu ondoren, bederatzi greba egunetara deitu dute urtarrilerako. Protestaldiak helburu jakin bat du: Lan Ikuskaritzak erregulazioa atzera bota dezala, langile batzordearen iritziz ez baitago horrelako neurri bat hartzeko arrazoirik. Ikuskaritzaren ebazpena urtarril erdialderako espero dute, eta haren arabera erabakiko dute epaitegietara joko duten ala ez.
Hegazkinentzako osagaiak ekoizten dituen enpresak abian jarritako erregulazioak bere bideari jarraitzen badio, 55 kaleratze eragingo ditu Berantevillako plantan (Araba). Sindikatu eta enpresen arteko negoziazio epea abenduaren 18an amaitu zen, akordiorik gabe, eta enpresak 82 kaleratze egitea erabaki zuen. Orduan epe bat ireki zuen erretiro aurreratuak eta ordainduriko kaleratze eskaerak jasotzeko, eta 27 langilek onartu zituzten. 82ei horiek kenduta irteten da 55 kaleratzeen kopurua.
Langile batzordearentzat, baina, edozein kaleratze gehiegi da. Negoziazio epe osoan defendatu zuten egungo krisia behin-behinekoa dela, «koiunturala», eta aldi baterako neurriak aski direla enpresaren bideragarritasuna bermatzeko. Zuzendaritzak, baina, ez zituen onartu, eta langileek orain Lan Ikuskaritzan dute itxaropena. Alde horretatik, batzordeak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren dei bat jaso dutela beste bilera bat egiteko.
Protestaldiari dagokionez, langile guztiek egin dute greba lehen egunean. Hurrengo lanuzteak datorren arteko astearte eta ostegunean egingo dituzte; urtarrileko azken bi asteetan, berriz, astelehenean, asteazkenean eta ostiralean egingo dituzte grebak.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191941/hamar-film-proiektatuko-dituzte-laugarren-zinema-eta-zientzia-zikloan.htm
|
Kultura
|
Hamar film proiektatuko dituzte laugarren 'Zinema eta Zientzia' zikloan
|
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center erakundeak eta Donostiako Zinemaldiak hamar film luze programatu dituzte Donostiako Tabakalera zentroan eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Saio horiekin batera, aurkezpen eta solasaldi ugari ere egingo dituzte, eta nazioarteko zientzialari entzutetsuek aurkeztuko dituzte.
|
Hamar film proiektatuko dituzte laugarren 'Zinema eta Zientzia' zikloan. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center erakundeak eta Donostiako Zinemaldiak hamar film luze programatu dituzte Donostiako Tabakalera zentroan eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Saio horiekin batera, aurkezpen eta solasaldi ugari ere egingo dituzte, eta nazioarteko zientzialari entzutetsuek aurkeztuko dituzte.
|
Pandemia baten eraginpean eta segurtasun neurriak garrantzitsuak diren garaian: testuinguru horretan aurkeztu dute laugarren Zinema eta Zientzia zikloa. Euskadiko Filmategiak, DIPC Donostia International Physics Center erakundeak eta Donostiako Zinemaldiak elkarrekin antolatzen dute ekimena, eta kultura zinematografikoa eta zientifikoa uztartzen ditu. Hamar film proiekzio, bi saio berezi eta solasaldi ugari egingo dituzte, eta bihar proiektatuko dute lehena, Donostiako Tabakalera zentroan: Indiako Srinivasa Ramanujan matematikariari buruzko The Man Who Knew Infinity filma emango dute, eta Bilbon ere ikusgai izango da urtarrilaren 8an, Arte Ederren Museoan.
Gainerako aldietan bezala, proiekzio bakoitzarekin batera nazioarteko zientzialari batzuen aurkezpen ugari izango dira, eta Pedro Miguel Etxenike fisikariak emango dio hasiera hiru hilabete iraungo duen zikloari. Joxean Fernandez Filmategiko buruak esan duenez, zientzia eremuekin «lotura estimulatzaileak» bilatu asmoz itzuli da ekimena, eta, beste behin ere, aurtengo egitarauak modu eklektikoan konbinatuko ditu egungo filmak eta klasikoak. Etxenikerekin batera, beste hainbat zientzialari eta zientzia dibulgatzaile ere izango dira solasaldietan, besteak beste, eta pandemiak baldintzatuta hein batean, euskal herritar ugari.
Pandemiaren gaia, presente
Proiekzioak pandemia garaian egingo direnez, ez dituzte kanpoan utzi testuinguru horri lotutako filmak. Robert Wisen The Andromeda Strain filma da horietako bat, eta ia biztanleria guztia hil duten mikrobio hilgarri batzuei buruzko ikerkuntza du abiapuntu. Steven Soderberghen Contagio lanak ere gaur egungoaren antzeko testuinguru bat deskribatzen du, eta, horrela, gogoetarako aukera eskaintzen.
Donostian eta Bilbon ez ezik, Donibane Lohizunen (Lapurdi) ere izango da aukera hiru film ikusteko, Le Select aretoan –orain itxita dago, segurtasun neurri murriztaileak direla eta–. Film guztiak 18:00etan emango dira, bat izan ezik: Woman in the Moon; film hori 17:00etan proiektatuko dute, ia hiru ordu irauten duelako. Azken aldian bezalaxe, ikasleentzat ere saioak antolatu dituzte: otsailaren 9an eta martxoaren 9an Donostian egingo dituzte, eta otsailaren 16an eta martxoaren 16an, Bilbon.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191942/errepublikanoak-are-zatituago.htm
|
Mundua
|
Errepublikanoak, are zatituago
|
Pence eta McConnell Trumpen estrategiatik aldendu dira, baita bozen emaitzen kontra egingo zutela esana zuten hainbat senatari ere. Hala ere, jarduneko presidentea ez dago bakarrik alderdian.
|
Errepublikanoak, are zatituago. Pence eta McConnell Trumpen estrategiatik aldendu dira, baita bozen emaitzen kontra egingo zutela esana zuten hainbat senatari ere. Hala ere, jarduneko presidentea ez dago bakarrik alderdian.
|
Donald Trump AEBetako presidentearekiko desadostasunak eta haren erabakien kontrako salaketak etxe barruan gorde ditu, ahal bezain beste, Alderdi Errepublikanoak. Baina atzo Trumpen ehunka jarraitzaile Kapitoliora sartu izanak eta Joe Biden presidente hautatuaren garaipena aitortzeko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak egin zuten saio bateratua eten izanak azaleratu eta sakondu egin dute alderdi barruko zatiketa.
Argi gelditu zen hori Mike Pence jarduneko presidenteordearen adierazpenetan. Berak gidatu zuen bi ganberetako saio bateratua, eta aldendu egin zen Trumpen ildotik. «Kapitolioan nahasmena eragin duzuen horiei, ez duzue irabazi. Indarkeriak ez du sekula ere irabazten. Askatasunak irabazten du. Hau oraindik ere jendearen etxea da».
«Demokrazia iraultzen ahalegintzea» leporatu zien Mitch McConnell errepublikanoen Senatuko buruak Kapitoliora indarrez sartu zirenei, eta «matxinadak porrot» egin zuela nabarmendu zuen. «Konspirazio teoriak» baztertzeko eskatu zuen, eta hauteskundeetako emaitzak onartzera deitu zituen bere taldeko senatariak. «Boto emaileek, auzitegiek eta estatuek hitz egin dute». McConnellen esanetan, AEBetako demokrazia «espiral hilgarri batean» sartuko litzateke, «hauteskundeak alderdi galtzailearen alegazioengatik irauliko balira».
Kapitolioan gertatutakoa, ordea, ez da nahikoa izan Trump bakartzeko, eta Alderdi Errepublikanoko ordezkari ugarik babestu zituzten atzoko saioan Arizonako eta Pennsylvaniako emaitzen kontrako alegazioak. Baztertuak izan ziren bi ganberetan, baina Trumpen estrategiak babes zabalagoa izan zuen Ordezkarien Ganeberan: 138 boto jaso zituen Pennsylvaniako emaitzen kontrakoak —282 aurka— eta 121 Arizonakoak —303 kontra—. Senatuan, aldiz, zazpi errepublikanok babestu zuten Pennsylvaniako emaitzen aurkako alegazioa —92 boto jaso zituen kontra—, eta sei Arizonakoak —93 aurka—.
Saioaren aurretik, dozena bat senatari ziren alegazioak babestekoak, Ted Cruz Texaseko hautetsia buru. Trumpen aldeko ehunka jarraitzaile Kapitoliora sartu ostean, baina, jarrera aldatzea erabaki zuten hainbat senatarik. Kelly Loeffler Georgiako bozetan kargua berritzea lortu ez duen ordezkaria izan zen horietako bat. «Gaurko gertakariek hausnartzera behartu naute, eta orain ezin dut, kontzientzia lasaiarekin, [hauteskundeetako emaitzen] aurka egin». Erabaki bera hartu zuten Cathy McMorris Washingtongo senatariak, Steve Daines Montanakoak eta James Lankford Oklahomakoak.
AEBetako azken hauteskundeetako emaitzak iruzurra diren mezua muturreraino eramateko erabakiari eutsi nahi izan dio Trumpek, eta, horregatik, asko izan dira hari leporatu diotenak Kapitolioko gertakarien ardura; baita Alderdi Errepublikanoaren barruan ere. Mitt Romey Utahko senataria izan da presidentearekin kritikoen agertu direnetako bat. «Hauxe da presidenteak eragin duena: matxinada». Ordezkarien Ganberako Liz Cheneyren iritziz —Kongresuko errepublikanoen artean ardura handieneko hirugarren postua da berea—, «ez dago zalantzarik» Trumpek «eratu» duela Kapitolioari «eraso» egin dion jendetza. «Berak piztu du sua».
Presidentea demokrazia arriskuan jartzearen erruduntzat jotzen dutelako, zenbait hautetsi errepublikanok hura kargutik kentzeko eskatu dute, AEBetako Konstituzioaren 25. artikuluaren bidez.
Zenbaitek Trumpen kontrako ahotsa ozen altxatu duten arren, oraindik haren ondoan segitzen dute hainbatek, hauteskunde emaitzen kontrako alegazioen bozketek islatzen dutenez. AEBetako hedabideetako iritzi emaile ugarik lotu dute Trumpen aldeko jarrera hori hauteskunde interesekin, zalantzarik ez baita Trump babestu duen oinarri sozialari esker lortu dutela Alderdi Errepublikanoko hainbat kidek Ordezkarien Ganberan edo Senatuan dituzten eserlekuak.
Jarduneko presidenteari babesa agertu dioten alderdikideek garrantzia kendu diete Kapitolioko istiluei. Horien esanetan, atzoko gertakariak ziria sartu dieten herritarren haserrearen adierazpen dira, ordezkari politikoek bazterrean utzitakoena. Beste batzuk ziurtatu dute ezkerreko ekintzaile infiltratuak izan zirela liskarra piztu zutenak, Trumpen jarraitzaile gisa mozorrotuta. Izan dira demokratei hipokrisiaz jokatzea leporatu dietenak ere, Black Lives Matter mugimenduaren manifestazioetan izan diren istiluak ez dituztelako salatu, eta atzokoak, aldiz, matxinadatzat jo dituztelako. Trumpen alde mintzatu denen artean da Sarah Palin 2008an errepublikanoen presidenteordegai izan zena.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191943/mikel-barriosen-zigorra-berretsi-du-parisko-dei-auzitegiak-eta-kartzelan-sartuko-dute.htm
|
Politika
|
Mikel Barriosen zigorra berretsi du Parisko Dei Auzitegiak, eta kartzelan sartuko dute
|
Bost urteko zigorra ezarri diote, eta presondegira itzuli beharko du. 18:30ean elkarretaratzea eginen dute Itsasun, erabakia salatzeko.
|
Mikel Barriosen zigorra berretsi du Parisko Dei Auzitegiak, eta kartzelan sartuko dute. Bost urteko zigorra ezarri diote, eta presondegira itzuli beharko du. 18:30ean elkarretaratzea eginen dute Itsasun, erabakia salatzeko.
|
Parisko Dei Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Barriosi, ETAko kide izatea leporatuta, eta, hala, Parisko Zigor Auzitegiak ekainean haren kontra hartutako erabakia berretsi du.
Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuan sartuko dute Barrios, baina ez du Frantziaren menpeko lurretan egoteko debekurik izanen.
Azaroaren 12an aztertu zuten haren helegitea, eta errekisizio gogorrak egin zituen prokuradoreak. Gaur eman du erabakia epaileak. Hemendik aitzina, ez da helegiterako bide posiblerik gelditzen, Kasazio Auzitegiak forma akatsak baizik ez baititu aztertzen, zigorren balorazioan sartu gabe.
18:30ean elkarretaratzea eginen dute Itsasuko (Lapurdi) sarrerako itzulgunean, Barriosen kontrako erabakia salatzeko.
«Oraindik ez dakigu zer argudio erabili duen dei auzitegiak, ahozko erabakia baizik ez baitu eman, baina mezua argia da», adierazi du Xantiana Cachenault defentsako abokatuak: «Baloratzen du Mikel Barriosek kartzelara sartu behar duela berriz. Hori harrigarria da, egoera politikoari begira, noski, baina bere ibilbide pertsonalari begira ere bai».
2017an atxilotu zuten Barrios, Berlinen, Frantziak haren aurka ezarritako euroagindua baliatuta. Orduan, Osnyko (Frantzia) kartzelan espetxeratu zuten, eta urtebete geroago aske utzi, baldintzapean. Ekainean, ordea, berriz sartu zuten presondegian, bost urteko kartzela zigorrera kondenatu ostean.
Urrian aske gelditu zen berriz, kontrol judizialpean, eta kartzelara itzuli behar duela erabaki dute gaur. «Epaileen logika ulertzea konplikatua da, haien irizpideak kontuan hartuta ere. Esanahi bakarra zigortzea da», abokatuaren arabera. Cachenaultek esplikatu du oraindik ez dutela finkatu noiz sartu beharko duen presondegian, «prozedura normalaren pean» ezarri baitute. «Bost eguneko epea pasatuta, izan daiteke egun batzuetara, edo hilabete batzuetara». Prozedura horrek luze iraun dezakeela deitoratu du.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191944/bermeon-eta-zaldibarren-pcr-probak-egitera-deitu-dute.htm
|
Gizartea
|
Bermeon eta Zaldibarren PCR probak egitera deitu dute
|
Sei urtetik gorako herritar guztiak PCRak egitera deitu dituzte, bihartik aurrera.
|
Bermeon eta Zaldibarren PCR probak egitera deitu dute. Sei urtetik gorako herritar guztiak PCRak egitera deitu dituzte, bihartik aurrera.
|
Sei urtetik gorako herritar guztiak PCR probak egitera deitu dituzte Bermeon eta Zaldibarren (Bizkaia). Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak egindako oharraren arabera, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Bermeoren kasuan, bertako osasun etxera deituta hartu behar da txanda (946029050 telefonoan), edo Osasun Aholkularitzarako telefonoan (900203050). Zaldibarren kasuan, kontsultategiko telefonora deitu beharko da, (946827001 telefonora) edo Osasun Aholkularitzako telefonora.
Bermeoko baheketa bihar arratsaldean hasiko da, 16:00etan, eta datorren asteartera arte egingo da. Bermeoko Artza udal pilotalekua atonduko da PCRak egiteko. Bihar salbu, gainerako egunetan 08:30etatik 21:30etara egingo dira probak.
Zaldibarren, berriz, bihar hasiko dira PCRak egiten, 16:00etatik aurrera, eta igandean amaituko dituzte. Probak udal liburutegian egingo dira, 08:30etatik 21:30etara.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191945/frantziari-eta-espainiari-ausardia-handiagoa-eskatzeko-mobilizatzera-deitu-dute.htm
|
Politika
|
Frantziari eta Espainiari ausardia handiagoa eskatzeko mobilizatzera deitu dute
|
Euskal Herriko 220tik gora herritan eginen dituzte mobilizazioak larunbatean, Sare plataformak eta Bakegileek deituta. 2021 «erabateko konponbidearen urtea» izanen dela espero dute
|
Frantziari eta Espainiari ausardia handiagoa eskatzeko mobilizatzera deitu dute. Euskal Herriko 220tik gora herritan eginen dituzte mobilizazioak larunbatean, Sare plataformak eta Bakegileek deituta. 2021 «erabateko konponbidearen urtea» izanen dela espero dute
|
Askotarikoak eta jendetsuak. Hala espero dituzte Sare plataformak eta Bakegileek larunbatean Euskal Herriko 220tik herritan antolatu dituzten mobilizazioak. 17:30ean hasiko dira gehienak, eta «argitsuak» izanen direla iragarri dute. «Argiak piztuko ditugu, euskal presoen etxeratzearen bidea argitzea irudikatzeko», adierazi du Inaxio Oiartzabal Sareko kideak. «Gauzak mugitzen hasiak dira, baina abiadura azkartu behar da. Orain presoak ez da soilik lelo bat; ezinbesteko etapa bat da», adierazi du Mixel Berhokoirigoin Bakegileak.
Azkenaldian Espainiak «pauso txiki batzuk» eman dituela aitortu du Oiartzabalek: «Espero dugu bide luze baten hasiera izatea». 2021erako «ilusioa» dutela erran du. Baina, leku aldatzeak eta hurbiltzeak egon izan badira ere, oraindik egiteko anitz dagoela ohartarazi du Joseba Azakarraga Sareko kideak: Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideen %29 Euskal Herritik 600 eta 1100 kilometro artean daude; %20, 400 eta 590 kilometro artean; %38, 100 eta 300 kilometro artean. 25 preso baizik ez daude Euskal Herriko presondegietan. «Zerbait mugitzen ari da; hurbiltze batzuk badira, baina oso gutxi dira Euskal Herrira hurbiltzen dituztenak». Aurtengo urteak «behin betiko konponbidearen urtea» izan behar duela adierazi du. «Frantziak eta Espainiak mugimenduak azeleratu behar dituzte».
Frantziari dagokionez, terrorismoaren kontrako fiskaltza izan da azken urteetako oztopo nagusienetakoa euskal presoen gaia konponbidean jartzerako orduan, baldintzapean aske geratzeko eskaera oro sistematikoki ukatzea eskatzen baitzuen. Baina Frederic Haranburu Xistor euskal presoa baldintzapean aske uztea onartzearekin «argi izpi bat» sortu dela erran du Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak. Bide bat irekitzen duela uste du. «Ez dugu onartuko Xistor salbuespen bat izatea». Berhokoirigoinen ustez, «nahikeria politikoa baldin bada, tresna juridikoak aurkitzen dira. Denbora joan ahala, gero eta bateraezinagoa da presondegia bake prozesuarekin eta elkarbizitzarekin».
Babes zabala
Larunbateko mobilizazioek atxikimendu zabala jaso dute Bidasoaren bi aldeetan. Pertsona ezagun andanak eman dio babesa egitasmoari, tartean Juan Jose Ibarretxe eta Karlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eta Paul Rios Lokarri zeneko koordinatzaile ohiak. Euskal Hirigune Elkargoko batzorde exekutiboak mozio bat proposatu zion batzarrari, eta gehiengo zabal batek eman zion babesa. Hala, Ipar Euskal Herriko hautetsien ordezkaritza zabala espero dute larunbateko mobilizazioan. Jean François Hirigoien Donibane Lohizune (Lapurdi) eta Xantal Ergi Aiziritzeko (Nafarroa Behera) auzapezek irakurriko dute ekitaldiko testua. Halaber, Merkataritza eta Industria Ganberak sei kideko ordezkaritza bidaliko du, eta sindikatuetako ordezkaritza zabala ere espero dute antolatzaileek. Bizik, ELBk eta EHLGk ere manifestazioan parte hartzeko deia egina dute.
Aurki Frantziako Justizia Ministerioan bilkura bat egitekoa dutela iragarri zuen Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak orain dela aste batzuk. Bilkuraren printzipioa finkatua dela berretsi dute Funosasek eta Berhokoirigoinek, baina data zehaztea falta dela. Hilabete bukaera aitzina izatea nahiko lukete.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191946/iturengo-inauterietakoak-kapitolioan.htm
|
Mundua
|
Iturengo inauterietakoak Kapitolioan
|
Iturengo inauterietakoak Kapitolioan.
|
Nafarroako Gobernuaren Turismo zuzendaritzak Iturengo Inauteria sustatzeko antolatutako kanpainaren ekitaldia ematen zuen. Eusko Jaurlaritzak Iñaki Perurena jarri bazuen New Yorkeko Central Stationen hall zinematografikoan harriak jasotzen turismo kanpaina batean —Rosa Diez Turismo sailburu zela—, zergatik ez iturendarrak hiriburuaren Kapitolioan, egiten dakitena egiten...
Duela lau urte Donald Trumpek hauteskundeak irabazi izana izan zen lehen kanpaikada, askok arinkeriaz hartu genuena. Herritarren arinkeria, politikaren desprestigioak eraginda, egoera berezi bati zegokion une jakin bateko erreakzioa masiboa, behin lau urteak igarota normaltasunera igaroko zen ustekabe soziologikoa... Azaroko hauteskundeetan Trumpek lortu zuen emaitza ona izan zen bigarren kanpaikada, eta atzoko asaltoa hirugarrena. Hamaika teoria mamitsu egingo ditugu atzo gertatutakoa azaldu eta ulertzen laguntzeko, baina duela hamarkada asko hasitako bide baten beste urrats bat da. Koktelontzira gero eta osagarri gehiago ari direnez sartzen, gero eta zailagoa izango da ondorioa indargabetzea.
Ba ote dago munduan beste herri bat zeinetan armadun bat eskola batean sartu eta hamar ikasle hiltzen dituena? Horrelako zenbat gertatu dira azken hamarkadotan, eta zer egin da eragozteko? Hutsik dauden hitzak eta malko faltsuak bai, baina mamizko erabakirik ez, ezer ez. Horrek kultura bat sortu du, bizitza ulertzeko modu bat: «niri ez dit inork esango zer egin dezakedan eta zer ez» da askorentzat bere bizitzaren konstituzio partikularraren artikulu bakarra. «Ez naiz bada Kapitoliora sartuko hura hartzera, edozein momentutan tiroz txirbila baditzaket etxe aurreko dendako erosleak?».
Aginte politikoa eta, batik bat, ekonomikoa bermatzeko helburuarekin diktadurak bultzatuz, beste herri batzuk inbadituz, gerrak nonahi piztuz gure nazioak munduan nahi duena egin badezake, egin dezadan nik ere nahi dudana nire herrian. «We are the best, fuck the rest» («Onenak gara, izorra daitezela besteak») leloa zeramaten AEBetako gerra hegazkinek pintatuta fuselajean Irakeko gerran. Horrek bizitza ulertzeko eskola bat sortu du hamarkadetan, ustez kontrolpean zegoena, eta orain lehertzen ari dena.
Iragan urrian, presidentetzarako hauteskundeetarako hilabete falta zela, FBIk Michigango gobernadore demokrata Gretchen Whitmer bahitzeko asmoa zeukan gerrillari talde bateko kideak atxilotu zituen. Hilabete batzuk lehenago, maiatzean, beste sei ekintzaile —metraileta banarekin— estatu bereko Kapitolioan sartu ziren indar erakustaldia eginez. Txorotzat hartu genituen, baina abisuak ematen ari ziren, esaten ari zitzaizkigun zer edo zer larriago egingo zutela, denbora kontua zela. Eta egin zuten, atzo, denon harridurarako.
Kapitolioko segurtasunak atzo erakutsi zituen zuloei garrantzirik kendu gabe —nola da posible munduan segurtasun tresnarik aurreratuenak dauzkan AEBetan hori gertatzea?—, gizartea ulertzeko hedatu den modua da kezkagarriena; Kapitolioan ez bazen, beste nonbait egingo zuketelako.
Atzoko eguna borobiltzeko, 2001-2009 tartean presidente izan zen George W. Bushek Kapitolioko asaltoa gaitzesteko esan zuen gertatutakoa banana errepubliketan bakarrik gertatzen dela. Ba ote dago, ordea, munduan AEBak baino banana errepublika handiagorik? Eta dauden banana errepublikak noren babesarekin eta noren esanetara aritu dira? AEBak izan dira banana errepublika sortzailerik handienak.
Galtzak bete lan dauzkate Sam osabaren seme-alabek, eta hobe lukete munduan esku hartzen jardun beharrean, haien barrura bildu eta sortu duten —ez denek ardura berarekin, noski— munstroa nola indargabetu gogoetatu; garai batean munduari aldaketa onuragarri asko —beltzen mugimendua, gerrari plantoa, emakumeen berdintasuna, ekologia, gay eta lesbianen eskubideak...— ekarri zizkieten AEB haietara itzultzeko. Urteak beharko dituzte eta.
Bizkitartean, segi dezagun gozatzen Iturengo eta Zubietako inauterietako adardunekin. Atzo ikusitakoak baino dezente naturalagoak dira.
|
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191947/elak-salatu-du-gutxi-handituko-direla-osasun-eta-hezkuntza-gastuak.htm
|
Politika
|
ELAk salatu du gutxi handituko direla osasun eta hezkuntza gastuak
|
Mikel Noval: «Eusko Jaurlaritzak ez badu aurrekontua handitzen, hori da, sinpleki, ez duelako nahi»
|
ELAk salatu du gutxi handituko direla osasun eta hezkuntza gastuak. Mikel Noval: «Eusko Jaurlaritzak ez badu aurrekontua handitzen, hori da, sinpleki, ez duelako nahi»
|
ELAren ustez, Eusko Jaurlaritzak EAErako aurkeztutako aurrekontu egitasmoak ez ditu «beharrizan sozialak estaltzen». Sindikatuak nabarmendu duenez, iazkoarekin alderatuta «%3 besterik» ez da igoko gastu publikoaren kopurua aurtengo proiektuan. Jaurlaritzak abendu erdialdean adierazi zuenez, 12.442 milioi euroko aurrekontua izango da, eta %5,7 handituko da 2020ko aurrekontuarekin konparatuta: 668 milioi gehiago. ELAk, horrenbestez, EAJk eta PSE-EEk osatutako koalizio gobernua kritikatu du, iruditzen baitzaio osasunean eta hezkuntzan gutxi gastatzea planteatu duela. «Europa guztian gastu publikoa handitu denenean, hemen euskal salbuespena dugu, gastua gutxien areagotu dutenak baikara», nabarmendu du Mikel Noval ELAren azterketa bulegoaren arduradunak gaur, Bilbon, aurrekontu proposamena baloratzeko egindako agerraldian.
ELAko kideak mahai gainean jarri ditu zenbakiak. Haren arabera, BGP barne produktu gordinaren portzentajea aintzat hartuta, Europako Batasunean batez beste osasunean gastatzen den diru publikoa %7,1 da; eta EAEn, berriz, %4,8. Sindikatuak dioenez, Europako Batasuneko estatuek hezkuntzan gastatzen duten portzentajea %4,7koa da, eta EAEn, berriz, ehuneko hori baino puntu bat gutxiago gastatzea aurreikusi dute.
Mitxel Lakuntza sindikatuaren idazkari nagusiak eskatu die ezkerreko alderdiei ez ditzatela aurrekontuak babestu. Sindikatuaren idazkari nagusiak pentsatzen du «errealitatetik oso kanpo» daudela aurrekontuak, eta Iñigo Urkullu buru duen gobernuak «inertziei» jarraitzen diela, «nahiz eta arazoak aldatu». Lakuntzarentzat, COVID-19ak eragindako krisiari erantzuteko «kontsigna» bat eduki du Jaurlaritzak: «Ahalik eta gutxien gastatu, ahalik eta gutxien inbertitu, eta ahalik eta propaganda gehien egin». Hori dela eta, iruditzen zaio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azkeneko hilabeteotan politika egin dela «pandemia existituko ez balitz bezala». Novalek mezu argia plazaratu du: «Eusko Jaurlaritzak ez badu aurrekontua handitzen, hori da, sinpleki, ez duelako nahi».
Zerga erreforma Sindikatuak uste du, dena den, zorra modu etengabean handitzea ez dela «jasangarria», nahiz eta iruditzen zaion «egungo egoera salbuespenezkoan» egin beharrekoa dela. Eta aurrekontuek diru sarrera gehiago eduki ditzaten, Lakuntzarentzat ezinbestekoa da zerga erreforma bat egitea, «nabarmen handituz zergak errenta handiei, kapitalei, ondasunei eta enpresei lortutako etekinei».
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191948/mitxel-unzueta-abokatua-eta-politikari-ohia-hil-da.htm
|
Politika
|
Mitxel Unzueta abokatua eta politikari ohia hil da
|
Unzuetak euskal politikagintzan eginiko urratsak goraipatu ditu EAJk, eta berak eginiko lana «esanguratsua» izan dela nabarmendu.
|
Mitxel Unzueta abokatua eta politikari ohia hil da. Unzuetak euskal politikagintzan eginiko urratsak goraipatu ditu EAJk, eta berak eginiko lana «esanguratsua» izan dela nabarmendu.
|
Mitxel Unzueta politikaria eta abokatua hil da, 88 urte zituela, EAJk jakinarazi duenez. «EAJk bere doluminik sentikorrena eta hurbiltasuna adierazi nahi dizkie Gernikako Estatutuaren sortzaileetako bat eta Trantsizio garaiko euskal politikagintzako eragile nagusietakoa izan zenaren senide eta lagunei», adierazi du alderdiak ohar baten bitartez.
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen Unzuetak, eta, bertako irakaslea izateaz gainera, bide luzea egin zuen politikagintzan ere. Franco hil eta Espainiako lehen hauteskunde orokorretan, senatari izateko hautatu zuten. Bi urte geroago, 1979an, berriro aukeratu zuten. Gernikako Estatutua idatzi zuten kideetako bat ere izan zen, eta hura 1979an onartu ostean, Eusko Legebiltzarrera jauzi egitea erabaki zuen, 1980 eta 1984 bitartean. EAJk «gizon pragmatiko» gisa gogorarazi du: «Printzipioen erradikaltasunean oinarrituta eta, aldi berean, zuzenbidearen, jurisprudentziaren eta arrazoi historikoaren aldekoa».
Hitz batzuk eskaini dizkio Andoni Ortuzar EBBko presidenteak ere. Haren arabera, euskal politikagintzako «garairik esanguratsuenetako batean funtsezkoa» izan da Unzuetak eginiko lana: «Trantsizioaren zirrikituetan aritu zen Konstituzioaren aurrean euskal herritarren aldarrikapenak defendatzen eta Gernikako Estatutua sortzen». Areago, alderdian bertan ere lan «esanguratsua» egin duela azpimarratu du, eta «gizaseme arteza, legegile bikaina eta goitik beherako abertzalea» izan dela nabarmendu. Erantsi du esker ona baino ezin dutela adierazi: «Berak utzi digun eredutik ere ikasi behar dugu, herri hau askatasun mailarik gorenera gida dezagun».
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191949/jaurlaritzak-espero-du-otsailerako-zahar-etxeetako-egoiliarrak-eta-langileak-txertatuta-egotea.htm
|
Gizartea
|
Jaurlaritzak espero du otsailerako zahar etxeetako egoiliarrak eta langileak txertatuta egotea
|
Txertoaren 10.692 dosi jarriak dituztela jakinarazi du Osasun sailburuak. Jaurlaritzak Moderna txertoaren 24.900 dosi jasoko ditu urtarril eta otsail artean.
|
Jaurlaritzak espero du otsailerako zahar etxeetako egoiliarrak eta langileak txertatuta egotea. Txertoaren 10.692 dosi jarriak dituztela jakinarazi du Osasun sailburuak. Jaurlaritzak Moderna txertoaren 24.900 dosi jasoko ditu urtarril eta otsail artean.
|
Txertaketa kanpaina hasi zenetik Eusko Jaurlaritzak txertoaren 10.692 dosi jarri dituela jakinarazi du gaur arratsaldean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, eta azaldu du otsail erdirako zahar etxeetako egoiliar eta langile guztiak txertatuta egotea espero dutela. Txertaketa kanpainaren inguruko hainbat datu azaldu ditu gaur Sagarduik, Itziar Larizgoitia Osasun Publikoko Zuzendariarekin batera, Bilbon. Sagarduik esan du txertaketa kanpaina «behar bezala» ari direla egiten, modu «zuhur eta mailakatuan». Pfizer-BioNTech botika etxearen txertoaren 405 dosi jaso zituen Jaurlaritzak lehen egunetan, beste 15.600 dosi abenduaren 29an, eta beste 15.600 joan den astelehenean. Osasun sailburuak gogoratu du txerto horietako batzuk gorde egin dituztela, pertsona bakoitzak bi dosi jaso behar dituelako eta bigarren dosia 21 egunetara eman behar delako. Hala, horniduran arazorik egonez gero, lehen dosia jaso dutenei immunizazioa behar bezala bermatu ahal izateko «erreserba estrategikoa» egin du Jaurlaritzak, sailburuak azaldu duenez.
Zahar etxeetako egoiliarrak eta langileak dira txertoa jasotzen lehenak; ondoren jasoko dute osasun langileek eta «egoera zaurgarrian» dauden beste kolektibo batzuek. Talde horien txertaketa hasten denerako merkatuan dauden txertoen arabera erabakiko du Jaurlaritzak txertaketa nola egingo duen. Izan ere, orain Pfizer etxearen txertoa ari da jartzen, baina aurki Moderna etxearena ere izango du. Espainiako Gobernuko Osasun ministro Salvador Illak gaur goizean jakinarazi du gobernuak zazpi edo hamar egunetan jasoko dituela Moderna txertoaren lehen dosiak, eta Sagarduik arratsaldean baieztatu du Jaurlaritzak Modernaren 24.900 dosi jasoko dituela urtarrila eta otsaila bitartean.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191950/greba-mugagabea-egitea-erabaki-dute-itp-aero-castingsen.htm
|
Ekonomia
|
Greba mugagabea egitea erabaki dute ITP Aero Castingsen
|
Aeronautikako konpainiak 90 langile kaleratu nahi ditu. Langileen ordezkariek salatu dute gaurko batzarra «ezegonkortu» nahi izan duela zuzendaritzak. Urtarrilaren 10ean hasiko dute greba.
|
Greba mugagabea egitea erabaki dute ITP Aero Castingsen. Aeronautikako konpainiak 90 langile kaleratu nahi ditu. Langileen ordezkariek salatu dute gaurko batzarra «ezegonkortu» nahi izan duela zuzendaritzak. Urtarrilaren 10ean hasiko dute greba.
|
ITP Aero Castingseko zuzendaritzak gaur eman dizkio enpresa batzordeari kaleratu nahi dituen 90 langileen izen-abizenak, hain zuzen, beharginak batzarrera deituta zeuden egunean. Langileen ordezkarien iritziz, zerrenda gaur goizean ematea batzarra ezegonkortzeko «estrategia bat besterik ez zen». Eta batzarrak hain zuzen, greba mugagabea egitea erabaki du, langileen gehiengoaren babesarekin.
Abenduaren 23an amaitu zen erregulazio espedientea negoziatzeko epea ITP Aero Castingsen (lehengo PCB), akordiorik gabe. Hasiera batean, 136 langile kaleratu nahi zituen enpresako zuzendaritzak, eta joan den astean jakinarazi zien langileen ordezkariei azkenean asmoa 90 behargin kaleratzea zela.
Enpresa batzordearen agiriak ez du zehazten noiz hasiko den greba, baina azpimarratu du langile gehien-gehienek egin dutela bat azken asteetako greba egunekin. Era berean, enpresa aztertzen ari da auzitara jotzea.
ITP Aero Castingsek planta bat du Sestaon, eta beste bat Barakaldon: 530 langile guztira
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191951/gaztelugatxerako-sarbidea-itxita-lur-jausi-handi-baten-ondorioz.htm
|
Gizartea
|
Gaztelugatxerako sarbidea itxita, lur jausi handi baten ondorioz
|
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lur jausiak sarbidearen 20 metro inguru eremua estali du. Inguru horretan beste lur jausi bat gerta daitekeela aurreikusi dute Ingurumen zuzendaritzako teknikariek.
|
Gaztelugatxerako sarbidea itxita, lur jausi handi baten ondorioz. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lur jausiak sarbidearen 20 metro inguru eremua estali du. Inguru horretan beste lur jausi bat gerta daitekeela aurreikusi dute Ingurumen zuzendaritzako teknikariek.
|
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko Doniane ermitarako sarbidea itxi du gaur, Urizarretako eta Ermuko sarbideen bidegurutzean lur jausi handi bat izan delako. Ingurumen zuzendaritzako teknikariak bertan izan dira, eta ermitarako bidean 20 metro inguruko eremua estali du lur jausiak, eta beste bat gerta daitekeela iragarri dute. Eguraldiak txarrera egingo duenez, eta arriskurik ez izateko, sarbidea moztea erabaki du aldundiak. Lurra egonkortzean zabalduko dute bidea.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191952/ostatuak-eta-jatetxeak-otsailaren-15era-arte-itxita-egongo-dira-ipar-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Ostatuak eta jatetxeak otsailaren 15era arte itxita egongo dira Ipar Euskal Herrian
|
Etxeratze aginduak bere horretan iraungo du hilaren 20ra arte. Egoera ez da aski hobetu, eta konfinamendutik ateraz geroko plana ez du beteko Frantziako Gobernuak.
|
Ostatuak eta jatetxeak otsailaren 15era arte itxita egongo dira Ipar Euskal Herrian. Etxeratze aginduak bere horretan iraungo du hilaren 20ra arte. Egoera ez da aski hobetu, eta konfinamendutik ateraz geroko plana ez du beteko Frantziako Gobernuak.
|
Urtarrilaren 20an irekitzekoak zituzten jatetxeak Ipar Euskal Herrian, baita publikoa hartzen duten bestelako lekuak ere. Baina egoera ez da aski hobetu, eta konfinamendutik ateraz geroko plana ez du beteko Frantziako Gobernuak. Hala iragarri dute gaur arratsaldean Jean Castex Frantziako lehen ministroak, eta Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak. Halere, neurri murriztaileagorik ez dute iragarri oraingoz: abendutik indarrean dagoen etxeratze agindua, ordea, bere horretan atxikiko dute Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Herritarrek 20:00etatik 06:00ak arte egon behar dute etxean.
Neurri murriztaileagorik ez da izanen oraingoz, eta urtarrilaren 20an hitzaldi berri bat emanen dute Frantziako ministroek, kultur guneak eta publikoa hartzen duten lekuak irekitzen ahalko dituzten erabakitzeko. Ostatuak eta jatetxeak, berriz, otsailaren 15era arte egonen dira hetsirik, gutxienez. Castexek eta Veranek egoera epidemiologikoak har dezakeen bilakaerari buruzko kezka adierazi dute. Izan ere, «Eguberrietako besten ondorioz gertatuko diren kutsatzeen kopurua datorren astean» zenbatzen ahalko dutela zehaztu zuen Castexek. Bestalde, birusaren aldaera berriekiko kezka adierazi zuten. Erresuma Batuan atzemandako SARS-CoV-2 birusaren aldaera «kutsakorragoa» dela esan zuen Veranek, eta «ezinbestekotzat» jo zuen aldaera hori kontrolpean atxikitzea.
Txertaketa kanpaina
Herenegun hasi zen txertaketa kanpaina Ipar Euskal Herrian, baina oraingoz «emekiegi» ari direla salatu dute batek baino gehiagok. Miarritzeko (Lapurdi) auzapez Maider Aroztegik, esaterako, esan zuen hiria «prest» dagoela txertaketa gune bat martxan jartzeko. Baina salatu zuen Frantziako Gobernuak ez duela egutegi finkorik ezarri oraindik, eta beraz, prest egon arren, ezin dutela txertaketa kanpainarekin hasi. Kritikei aurre eginez, honela mintzatu da Veran: «Txertaketa kanpainaren estrategiaren funtsa ez dugu aldatuko, baina protokoloa arinduko dugu, azkarrago aritzeko». Hala, txertaketa kanpainaren bigarren fasea hasiko dute laster. Datorren astelehenetik aitzina, 75 urtetik gorako herritarrak txertatzen hasiko dira, eta hilaren 18tik aitzina, 65 urtetik gorako edonork jasotzen ahalko du txertoa.
|
2021-1-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/191953/athleticek-angel-villacampa-kargugabetu-du.htm
|
Kirola
|
Athleticek Angel Villacampa kargugabetu du
|
Talde zuri-gorriak bederatzi jardunaldi daramatza irabazi gabe, eta horregatik kaleratu dute. Iraia Iturregi jokalari ohiak ordezkatuko du
|
Athleticek Angel Villacampa kargugabetu du. Talde zuri-gorriak bederatzi jardunaldi daramatza irabazi gabe, eta horregatik kaleratu dute. Iraia Iturregi jokalari ohiak ordezkatuko du
|
Ez da giro Athleticen. Aitor Elizegi buru duen zuzendaritzak klubeko lehen bi talde nagusietako entrenatzaileak kargugabetu ditu lau eguneko tarte eskasean. Igandean, Gaizka Garitano kendu zuten kargutik, eta gaur, Angel Villacampa. Garitanori egunean bertan topatu zioten ordezkoa, Marcelino Garcia Toral. Entrenatzaile espainiarra hiru egun geroago eseri zen lehen aldiz talde zuri-gorriaren aulkian, San Mamesen, Bartzelonaren aurka —1-3 galdu zuen Athleticek—. Villacampak ere badu ordezkoa: Iraia Iturregi taldeko jokalari historikoa izandakoa—bigarrena da emakumezkoen taldean partida gehien jokatu dituztenen artean, 402 neurketarekin—. Iturregi bigarren denboraldiz jarraian ari zen bigarren taldea entrenatzen. Marcelinok bezala, hark ere urte eta erdirako kontratua sinatu du, 2022ko ekainaren 30era arte. Athleticen lehen taldea zuzenduko duen aurreneko emakumezkoa izango da. Bihar eguerdian aurkeztuko dute San Mamesen.
Emaitza txarrek kondenatu dute Villacampa. Bolada ezin txarragoan dago taldea: bederatzi jardunaldi daramatza irabazi gabe, azaroaren 5ean Madrili 2-0 nagusitu zitzaionetik. Inoiz ez da Athletic horrenbeste denbora egon garaipena lortu gabe. Azken bederatzi partidetatik sei galdu ditu, eta hiru berdindu. Jokoan egon diren 27 puntuetatik hiru baino ez ditu eskuratu. Bolada oso txar horren ondorioz, sailkapenean makina bat postu egin ditu behera. Gaur-gaurkoz, 11. postuan da, hamalau jardunalditan hamalau puntu lortuta. Lau puntura besterik ez ditu jaitsiera postuak. Baina bolada txarra ligatik harago doa. Izan ere, joan den urriaren 7an Athleticek aukera ederra galdu zuen aurreko denboraldiko Espainiako Kopako finala jokatzeko, baina penaltietan galdu zuen Logroñoren zelaian, hutsean berdindu eta gero.
BERRIAk elkarrizketa egin zion joan den astean Villacampari, eta Joseba Agirre kirol zuzendariaren eta Elizegiren babesa ote zuen galdetuta, esan zuen ez zutela horretaz hitz egin, eta «arreta osoa egoera iraultzeko konponbideak» topatzean zeukatela. Baina atzo Realaren aurkako derbia galdu izanak haren kargugabetzea eragin du, eta urte eta erdiko aroa amaieraraztea.
Villacampak agurreko oharra atera du, eta bertan dio «ametsa eta pribilegioa» izan dela «Athletic bezalako klub handi bat» zuzentzea, eta «pena» duela ezin izan duelako ohore hori titulu bat irabazita ordaindu, baina «lehen minututik» eman dutela barruan duten guztia, eta «zaila» izango dela inork leporatzea zerbait haien profesionalaren inguruan. Oso eskertuta azaldu da ere Agirrerekin, Elizegirekin, haren teknikari taldearekin, eta batez ere, jokalariekin.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191982/dagoeneko-bost-dira-kapitolioko-erasoan-hildakoak.htm
|
Mundua
|
Dagoeneko bost dira Kapitolioko erasoan hildakoak
|
Hildakoetako bik indarkeria zuzena pairatu zuten istiluetan, beste batek bihotzekoa jasan zuen, eta bik zehaztu gabeko «larrialdi medikoak» eduki zituzten.
|
Dagoeneko bost dira Kapitolioko erasoan hildakoak. Hildakoetako bik indarkeria zuzena pairatu zuten istiluetan, beste batek bihotzekoa jasan zuen, eta bik zehaztu gabeko «larrialdi medikoak» eduki zituzten.
|
Tiroengatik, bihotzekoak jota, erorita edo zehaztu gabeko jatorriko zauriekin. Washingtongo erietxetan hainbat lagun ingresatu behar izan zituzten herenegun, AEBetako Legebiltzarreko bi ganberak biltzen dituen Kapitolioko eraikinaren aurkako erasoan zauriturik. Horietako bost hil egin dira dagoeneko.
Gauean gertatu da azken heriotza. Washingtongo Kapitolioko Poliziak baieztatu duenez, erasoan zaurituriko polizietako bat hil da. Brian D. Sicknick zuen izena, eta erasotzaileei fisikoki aurre egitean «jasotako zaurien eraginez» hil dela esan dute, beste xehetasunik eman gabe. Adierazi dutenez, Kapitolioko Poliziako kidea zen 2008tik, eta larrialdietako taldean zegoen han.
Baieztatu zuten lehen hildakoa protestan parte hartu zuen emakumezko bat da: 35 urteko Ashli Babbitt. Kapitolioaren areto bateko ateetako beirak hautsi ondoren, sartzen hasi zen Babbit, eta, orduan, tiro egin zion Kapitolioko Poliziako kide batek. Lepoan jo zion tiroa, eta emakumea erietxera eraman zuten. Ordu batzuk geroago hil zen. Militarra izan zen emakumea 14urtez. AEBetako Aire Armadako kidea izan zen, eta Afganistanen eta Iraken aritu zen. Gero, Kuwaiten eta Qatarren, Guardia Nazionalarekin. Haren ingurukoek azaldu dutenez, Trumpen jarraitzaile sutsua zen, eta haren inguruko konspirazio teoriak zabaltzen zituen sare sozialetan. Haren azkeneko txioan, honakoa idatzi zuen: «Ezerk ez gaitu geldituko... saiatu ahalko dira, saiatu eta saiatu, baina ekaitza hemen da, eta Washingtonen gainean eroriko da 24 ordu baino lehenago... iluntasunetik argira!». Tiro egin zuen polizia etxera bidali dute, eta ikertzen ari dira.
Atzo baieztaturiko beste hildakoa 55 urteko Kevin Greeson zen, eta bihotzeko baten eraginez hil zen. AEBetako hedabideek zabaldu dutenez, odol presio altua pairatzen zuen. Protestarien artean zegoen, eta Trumpen jarraitzaile amorratua zen. «Emozionaturik zegoen gertaera hartan parte hartu nahi zuelako», esan dute haren senideek, eta indarkeria ekintzetan aritzeko asmorik ez zuela gaineratu dute.
Beste bi hildakoak 50 urteko Benjamin Phillips eta 34 urteko Rosanne Boyland dira. Horren heriotzen arrazoien inguruko informazio zehatzik ez dute eman, baina osasun agintariek esan dute «larrialdi medikoak» pairatu zituztela Kapitolioaren eremuan zeudenean. Beraz, ulertu behar da ez zutela indarkeria zuzenik pairatu.
Beste hainbat zauritu daude oraindik erietxetan. Larrialdi zerbitzuek esan dutenez, batzuk Kapitolioaren eraikineko mendebaldean zegoen aldamiotik erori eta hezurrak hautsita dituzte. Horrez gain, polizia batek zauriak ditu aurpegian, erasotzaileek jaurtitako objektu baten kolpearen eraginez, eta beste bat erietxean sartu zuten piper esprai batekin eraso ziotelako.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/191983/trump-ez-da-joango-bidenen-presidente-kargua-hartzeko-ekitaldira.htm
|
Mundua
|
Trump ez da joango Bidenen presidente kargua hartzeko ekitaldira
|
Donald Trump presidenteak onartu du porrota, eta gaitzetsi egin du Kapitolioaren aurkako erasoa. Polizia bat hil da istiluetan jasotako tiro baten ondorioz.
|
Trump ez da joango Bidenen presidente kargua hartzeko ekitaldira. Donald Trump presidenteak onartu du porrota, eta gaitzetsi egin du Kapitolioaren aurkako erasoa. Polizia bat hil da istiluetan jasotako tiro baten ondorioz.
|
Muga guztiak gainditu ditu Donald Trump presidenteak azken egunetan, eta orain urrats bat gehiago egin du: Twitter bidez iragarri du ez duela parte hartuko hilaren 20ko ekitaldian, Joe Biden presidente hautatuak eta Kamala Harris presidentordeak karguaren zina egingo duten horretan.
Aurrez, AEBetako Konstituzioko 25. zuzenketa abian jartzeko eskatu du Ordezkarien Ganberako presidente Nancy Pelosik. Mike Pence presidenteordeari egin dio eskaria, haren ardura baita prozedura bideratzea. Buruzagi demokratak, hala ere, ez du baztertzen presidentea kargugabetzeko bigarren aukera ere, impeachment-a. Baina kontuan izanik Joe Biden presidente hautatuak urtarrilaren 20an egingo duela karguaren zina, ez lukete nahiko tarterik izango estatuburuaren aurkako auzi politikoa egiteko —aurreko aldian bi aste behar izan zituzten—.
Ordezkarien Ganberako eledunordeak jakinarazi du Pence eta Trumpek gobernuko gainontzeko kideek 25. zuzenketa abian jarri ezean, behe ganberak datorren astean abiatuko lukeela impeachment prozedura. Demokratak gaur arratsaldean biltzekoak dira gaia eztabaidatzeko. «Matxino talde bat Kapitolioaren aurka bidali duen presidente bat dugu. Ondorioz bost hildako ditugu eta gure demokraziari egindako kaltea ere onartezina da», salatu du Katherine Clarkek.
Trumpek berak porrota onartuz erantzun dio bart kritika erauntsiari. «Kongresuak berretsi ditu emaitzak eta administrazio berria urtarrilaren 20an hasiko da lanean. Nire helburua orain trantsizio leun eta ordenatu bat bermatzea da. Adiskidetzeko eta zauriak sendatzeko garaia da», esan du sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Bertan adierazi du «berehala» bidali zuela Guardia Nazionala sarkinak kanporatzeko, baina zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, Trumpek uko egin zion hasieran militarrei dei egiteari, eta Pence presidenteordeak hartu behar izan zuen erabakia.
Estatuburu errepublikanoak Kapitolioaren aurkako erasoa ere gaitzetsi du, eta nabarmendu legea urratu dutenek ez dutela Alderdi Errepublikanoa ordezkatzen, eta egindakoa «ordaindu» egingo dutela. Lehen aldiz, bozetan iruzurra egin izana zuzenean salatu ez duen arren, bai nabarmendu du jarraituko duela borrokan hauteskundea legea aldatzeko «bozkatzaileen nortasuna eta hautagarritasuna» bermatua gera dadin, eta etorkizuneko bozen «fidagarritasuna» ziurtatzeko.
Hala ere, bideoa zabaldu eta ordu batzuetara bere ohiko jardunera itzuli da Twitterreko kontua erabiliz —Facebookek eta Instagramek blokeatu egin diote kontua urtarrialaren 20ko ekitaldia igaro arte, baina ez Twitterrek—, eta eskertu egin die 75 milioi «abertzaleei» bere alde bozkatzeagatik eta «Amerika handi» egiteagatik, eta nabarmendu etorkizunean ere haien ahotsa entzunaraziko dutela.
Bestetik, estatuburuen eskumenak baliatuta Trumpek bere burua indultatzeko asmoa duela zabaldu dute zenbait komunikabidek. The New York Times egunkariak zabaldu duenez, aholkulariei galdetu die halakorik egin ahalko lukeen, eta eginez gero zer ondorio izango lukeen politikoki eta legeari dagokionez. Izan ere, behin kargua utzita bere aurka zabal ditzaketen ikerketetako bat ustelkeria salaketa batekin lotuta dago. Estatu mailako kasu bat litzateke, eta, presidenteak bere burua barkatuko balu ere, auziak aurrera jarraitu ahal izango luke. Hala ere, ez dago batere argi Trumpek bere burua barkatu ahal izango lukeen. Izan ere, 1974an, Richard Nixon presidenteak dimisioa eman baino apur bat lehenago egindako txosten baten arabera, abokatuek adierazi zuten inork ezin duela epaile izan bere aurkako auzi batean.
Presidentearen aurretik Etxe Zuriak ere gaitzetsi egin zuen Kapitolioaren aurkako erasoa. Kayleigh McEnany prentsa arduradunaren esanetan, erasotzaileek Konstituzioko lehen zuzenketa urratu zuten —erlijio eta adierazpen askatasuna babesten ditu puntu horrek—. McEnanyk segurtasun indarren lana eskertu ere egin zuten, eta nabarmendu «heroi» gisa aritu zirela Kapitolioaren defentsan. Hain zuzen ere, istiluetan Polizia bat hil zela baieztatu du bart Washingtonek. Harekin bost lirateke hildakoak.
Hain zuzen ere, Kapitolioko segurtasun arduradun Steven Sundek dimisioa eman du, istiluen osteko kritiken ondorioz. Pelosik berak, eta Senatuan errepublikanoen buru den Mitch McConnellek segurtasun neurrietan izandako hutsuneak salatu zituzten bezperan, eta Sunden dimisioa eskatu. Dimisioa eman aurretik Sundek iragarri zuen segurtasunean izandako hutsuneak ikertzen ari zela, eta Kapitolioaren aurkako jazarraldia «kriminala» izan zela gaitzetsi zuen.
Sundena ez da izan azken orduetan jakinarazitako dimisioa bakarra. Segurtasun arduradunaren bide bera jarraitu du Hezkuntza idazkari Betsy DeVosek ere, argudiatuz Trumpek erretorika «pisuzkoa» izan dela erasoaldia pizteko. «Haren administrazioak estatubatuarrentzako lortutako garaipen asko nabarmendu eta txalotu behar genituzke. Aldiz, AEBetako Kapitolioan sartu ziren manifestari bortitzak txikitutakoa garbitzen ari gara. Trumpek bere erretorikarekin halako zerbait bultzatu izana onartezina da».
Kritika gehiago
Asteazkenean gertatutakoak hizpide izaten jarraitzen du nazioarteko agintarien ahotan. Azken orduetan hitza hartu duenetako bat izan da Nicolas Maduro Venezuelako presidentea: «Nork esango zukeen, estatu kolpeak eta inbasioak sortzen diren herrialdearengandik? Baina ez dugu ahaztu behar Trump bera izan zela Venezuelan txotxongilo bat jartzen saiatu zena, eta Bolivian Evo kargugabetzen eta hiltzen ahalegindu zena».
Irango buruzagi erlijioso gorenak ere, Ali Khameneik, kritikatu egin du AEBetan gertatutakoa, eta «hauteskundeetako porrota» izan dela adierazi du. «Gaur ikusi genezake zer bilakatu den lider handia. Hau da haren demokrazia. Hauek dira haien giza eskubideak. Beltz bat hiltzen dute bi orduan behin eta hiltzailea ez da epaitua. Horiek dira gaur barregarri geratu diren estatubatuarren balioak».
Aurrez, nazioarteko beste hainbat agintarik ere salatu zuten gertatutakoa. Erresuma Batuko lehen ministro Boris Johnsonek «lotsagarritzat» jo zuen gertatutakoa eta Alemaniako kantziler Angela Merkelek, berriz, Donald Trumpi egotzi zion gertatu denaren erantzukizuna, hauteskundeak galdu zituela ez onartzeagatik.
Honek guztiak banaketa eragin du Alderdi Errepublikanoan. Istiluen eraginez, hauteskundeetako emaitzen aurka egin asmo zuten ordezkari eta senatarietatik askok atzera egin zuten, eta ontzat eman zuten konpromisarioen zenbaketa. Aldiz, beste batzuek, Ted Cruz senatari errepublikanoak eutsi egin zion Trumpen diskurtsoari, eta beste hainbat ordezkarirekin batera Arizona eta Pennsylvaniako boto zenbaketaren kontra egin zuen.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191984/europako-batzordeak-biontech-pfizerren-txertoaren-beste-300-milioi-dosi-erosiko-ditu.htm
|
Gizartea
|
Europako Batzordeak BioNTech-Pfizerren txertoaren beste 300 milioi dosi erosiko ditu
|
Orain arte hitzemandako dosiak halako bi erosiko ditu, eta urteko bigarren hiruhilekoan 75 milioi banatzeko asmoa du.
|
Europako Batzordeak BioNTech-Pfizerren txertoaren beste 300 milioi dosi erosiko ditu. Orain arte hitzemandako dosiak halako bi erosiko ditu, eta urteko bigarren hiruhilekoan 75 milioi banatzeko asmoa du.
|
Europako Batzordeak COVID-19aren aurkako txertoaren 300 milioi dosi gehiago erosiko dituela jakinarazi du gaur goizean Ursula von der Leyen erakundeko lehendakariak. Lehendik hitzartutakoei orain BioNTech-Pfizer enpresak garatutako txertoaren dosi horiek gehituta, jada hitzemandako dosi kopurua bikoiztuko du Europako erakundeak.
Enpresarekin duen kontratuan beste urrats hau eginda, dosien 75 milioi urteko bigarren hiruhilekoan banatzeko asmoa du orain Europako Batzordeak. Von der Leyenek gogorarazi du farmazeutikaren txertoa dela Europako Botiken Agentziak baimendu zuen lehenengoa. Hain zuzen ere, txerto horren dosiak banatu dituzte Euskal Herrian, abenduaren 27tik aurrera Hego Euskal Herrian, eta asteon Ipar Euskal Herrian.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191985/239-herritan-egingo-dira-bihar-mobilizazioak-inoizko-ordezkaritzarik-zabalenarekin.htm
|
Politika
|
239 herritan egingo dira bihar mobilizazioak, «inoizko ordezkaritzarik zabalenarekin»
|
Bilbon eta Baionan egingo dira mobilizazio nagusiak, baina 414 herrik egin dute bat aldarriarekin. Sare Herritarrak kalean milaka pertsona batzea espero du, desberdinen arteko «adostasuna» oinarri.
|
239 herritan egingo dira bihar mobilizazioak, «inoizko ordezkaritzarik zabalenarekin». Bilbon eta Baionan egingo dira mobilizazio nagusiak, baina 414 herrik egin dute bat aldarriarekin. Sare Herritarrak kalean milaka pertsona batzea espero du, desberdinen arteko «adostasuna» oinarri.
|
Euskal preso eta iheslarien etxeratzea exijitzeko asmoz, Sare Herritarrak eta Bakegileek deituta, 239 hiritan, herritan eta auzotan egingo dira bihar mobilizazioak; gehienak, 17:30ean. Hala ere, 414 herrik egin dute bat mobilizazioekin. Bilbon eta Baionan egingo dira ekitaldi nagusiak, eta Sarek gaur goizean eginiko agerraldi batean jakinarazi du mobilizazioek «inoizko» ordezkaritza politiko, sindikal eta sozial zabalena izango dutela.
Ekitaldi nagusiei dagokienez, lehena Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dute, 11:30ean, eta Paul Rios eta Nekane Altzelai izango dira hitza hartzen lehenak. Gainera, Sarek azaldu du alderdi politikoetako ordezkariak ere bertaratuko direla. Hain zuzen, EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta Geroa Baik egin dute bat deialdiarekin. ELA, LAB, UGT, CCOO, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuetako ordezkaritza bat ere bertan izango da, eta deialdiarekin ere bat egin dute Kataluniako alderdi zenbaitek eta beste hainbeste norbanakok, hala nola Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Quim Torra Kataluniako presidente ohiak.
Hala ere, mobilizazio gehienak arratsaldean egingo dira. Bilbon, 16:30ean hasiko da, Plaza Eliptikotik (Moyua Plaza), eta 17:30ean amaituko da, Bilboko udaletxearen aurrean, ekitaldi nagusiarekin. Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohiak eta Amaia Goirigolzarri abokatuak hartuko dute hitza. Baionan, berriz, giza kate argitsu bat egingo dute 17:30ean, eta Errobi ibaiaren inguruak argiztatzea izango da helburua, Aturriraino, zortzi eremutan banatuta. Beste lurraldeetako mobilizazioei dagokienez, Araban hamazazpi herritan egingo dira, Bizkaian 74tan, Gipuzkoan 69tan eta Nafarroan 78tan.
Kaleak jendez betetzea espero dute antolatzaileek. «Ez pandemiak, ez eguraldiaren aurreikuspenek, ez dute gehiegi laguntzen, baina ziur gaude ditugun datuak ikusita, aurten ere milaka herritar batuko direla euskal presoen eskubideen urraketekin amaitzeko, eta Euskal Herrira itzultzen hasteko deialdiarekin, bizikidetzaren eta bakearen alde», adierazi dute Sareko bozeramaileek. Gainera, erantsi dute mobilizazio guztiak osasun adituek ezarritako argibideak kontuan hartuta egingo direla.
Adostasuna helburu
Sarek eskerrak eman nahi izan dizkie aldarrikapenarekin bat egin duten eragile eta norbanako guztiei. «Sarerentzat, oso garrantzitsua da desberdinen arteko adostasun eta akordioak lortzea, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika honekin amaitu eta bizikidetzan eta konponbidean aurrera egiteko». Haren arabera, horretarako «ezinbestekoa» da gizarte aktibazioa ere. Beraz, herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko dei egin diete. «2021 konponbidearen urtea izan behar da, eta guztion artean lortuko dugu»
Mobilizazioak herrietan
Araba: Urduña, Laudio, Amurrio, Okondo, Otxandio, Legutio, Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia, Espejo, Gasteiz, Agurain, Maeztu, Kanpezu, Biasteri, Trebiñu, Urizaharra
Bizkaia: Elorrio, Abadiño, Abanto, Algorta, Alonsotegi, Areatza, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Artea, Atxondo, Aulesti, Bakio, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Busturi, Derio, Dima, Durango, Ea, Zornotza, Erandio, Ermua, Etxebarri, Foru, Fruiz, Galdakao, Gernika, Gorliz, Igorre, Itzulbaltzeta, Iurreta, Larrabetzu, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Lezama, Mañaria, Markina, Mungia, Musikz, Nabarniz, Ondarru, Zalla, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Sopuerta, Ugao, Urduliz, Usansolo, Zaldibar, Zamudio, Zeanuri, Zeberio, Zierbena, Sodupe, Arratzu, Muxika, Jatabe, Ibarrangelu, Ortuella, Trapaga, Balmaseda, Sopuerta, Galdames, Mallabia (Ermuara), Murueta (Busturira), Ziortza (Markinara)
Gipuzkoa: Errenteria, Oiartzun, Irun, Hondarribia, Lezo, San Pedro, Trintxerpe, Pasai Antxo, Donibane, Lasarte, Hernani, Andoain, Usurbil, Urnieta, Astigarraga, Donostia, Añorga, Anoeta, Lizartza, Billabona, Tolosa, Berastegi, Irura, Ibarra, Zizurkil, Orexa, Amezketa, Bidaina Goiatz, Ikaztegieta, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Alegia, Orio, Getaria, Zumaia, Zarautz, Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Zestoa, Lazkao, Beasain, Ordizia, Legazpi, Urretxu-Zumarraga, Zaldibi, Legorreta, Idiazabal, Ataun, Zegama, Segura, Ormaiztegi, Ezkio, Itsaso, Gabiria, Soraluze, Eibar, Elgoibar, Deba, Itziar, Mutriku, Bergara, Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Antzuola, Itsasondo, Altzo. Nafarroa: Araitzu/Betelu, Aizarotz, Agoitz, Altsasu, Aranguren, Arantza, Arbizu, Arrosadia (Iruñea), Arrotxapea (Iruñea), Arruazu, Artika/Berriobeiti, Atarrabia, Aurizberri, Alde Zaharra (Iruñea), Bakaiku, Barañain, Bera, Berriozar, Beruete, Burlata, Donibane (Iruñea), Elizondo, Eraso, Izaba, Erratzu, Etxabakoitz, Etxalar, Etxaleku, Etxarrentzulo Girgillao, Etxarri Aranatz, Gares, Gartzaron, Goizueta, Igantzi, Irañeta, Irunberri, Irurtzun, Itsaso, Iturmendi, Iturrama (Iruñea), Jauntsarats, Kaseda, Lakuntza, Larraga, Lekunberri, Leitza, Lesaka, Lizarra, Lizarraga, Lizarragabengoa, Lodosa, Doneztebe, Mendigorria, Medillorri (Iruñea), Noain, Obanos, Olazti, Oltza/Etxauri, Orkoien, Sanduzelai (Iruñea), Udabe/Beramendi, Sarriguren, Tafalla, Uharte, Uharte Arakil, Ultzama, Urdiain, Urritzi, Zangotza, Ziordia, Zirauki, Zizur, Zubiri, Txantrea (Iruñea), Antsoain, Tutera, Galarko Espartza.
Lapurdi: Baiona
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191986/boni-hil-da-barricada-taldeko-gitarrista.htm
|
Kultura
|
Boni hil da, Barricada taldeko gitarrista
|
2018tik laringeko minbizia zuen, eta, horren ondorioz, ahotsa galdu zuen. 58 urterekin zendu da.
|
Boni hil da, Barricada taldeko gitarrista. 2018tik laringeko minbizia zuen, eta, horren ondorioz, ahotsa galdu zuen. 58 urterekin zendu da.
|
«Barricadaren parte izatea, nire bakarkako ibilbidearekin jarraitzea, diskoak grabatzea eta 36 urte hauek oholtza gainean igaro izana nire bizitzako obra dira». 2018an laringeko minbizi bat diagnostikatu ziotenean eta agertokietatik alde egin behar izan zuenean, mahai gainean jarri zuen Javier Hernandez Boni-k zein zuen bizimodua. Orduan utzi behar izan zuen musika; izan ere, tumorea erauzi bazioten ere, ahotsa galdu zuen Barricada taldeko gitarrista eta abeslari izandakoak. Azkenean, ordea, ezin izan dio gaitzari aurre egin, eta gaur hil da. 58 urte zituen.
Barricadaren sortzaileetako bat izan zen Boni, Enrique Villareal Drogas-ekin batera. 1982an eratu zuten taldea, eta urte hartako apirilaren 18an eman zuten lehenengo kontzertua, euren auzoan, Txantreako plazan. Orduan hasi zen Euskal Herriko azken lau hamarkadetako rockaren ikur nagusietakoa izan den taldearen ibilbidea. Hain zuzen ere, Boni izan zen hasieratik amaierara arte Barricadan egon zen kide bakarra.
1983an, eta Mikel Astrain bateria jotzailea eta Sergio Oses gitarrista gehituta, euren lehenengo diskoa argitaratu zuten, Soñua diskoetxearekin: Noche de Rock and Roll. Lan harekin, eta zuzenean ematen zituzten kontzertu ikusgarriekin, Barricada berehala bihurtu zen Euskal Herrian sortzen ari zen musika olde berri baten ordezkari nagusietakoa, nahiz eta artean inork ez zuen RRVaz (Euskal Rock Erradikala) hitz egiten. Nolanahi ere, mugimendu hartan sailkatu zituzten beste talde gehienek ez bezala, Barricadak ez zuen punkean oinarritzen bere musika, eta gertuago zegoen hard-rocketik eta kaleko rock gisa ezagutzen zenetik. Sistemarekiko eta boterearekiko jarrera kritikoak batzen zituen, ordea.
80ko hamarkadan bizi izan zituen Barricadak bere garairik gozoenak, nahiz eta gazitik ere izan zuen taldearen ibilbideak. 1984an Mikel Astrain bateria jotzaileak aneurisma bat izan zuen Artaxoan (Nafarroa) jotzen ari ziren bitartean, eta handik astebetera hil zen. Fernando Coronadok ordezkatu zuen baterian, eta Alfredo Piedrafita sartu zen, bestalde, Osesen ordez. Hain zuzen ere, formazio horrekin grabatu zituen Barricadak hurrengo diskoak, Euskal Herrian ez ezik, Espainian ere erreferentziazko talde bilakatzera eramango zutenak: Barrio conflictivo (1984), No hay tregua (1986), No sé qué hacer contigo (1987), Rojo (1988), Pasión por el ruido (1989), Por instinto (1991), Balas blancas (1992) eta La araña (1994).
Kide aldaketaren batekin bada ere —Coronadoren ordez, Ibon Sagarna sartu zen—, taldeak diskoak grabatzen segitu zuen, harik eta 2011n Drogasek iragarri zuen gainerako taldekideek bandatik bota zutela. Bonik eta Piedrafitak arrazoitu zuten Barricadarekin segitzeko eta diskoak grabatzeko gogoz zirela, eta Drogasen gainerako proiektuek (Txarrena) oztopatu egiten zutela taldeak behar zuen martxa. Hala, Drogas taldetik kanpo zegoela grabatu zuten Barricadaren azken diskoa izango zena: Flechas cardinales (2012).
2013an Barricada desegin ondoren, bi disko argitaratu zituen Bonik: Incandescente eta Requiem por el mundo.
Natxo Leuzak Drogasi buruz eginiko eta joan den urteko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten dokumentalean, Barricadako abeslari izan zenak adierazi zuen Bonirekin adiskidetu zela azkeneko urteetan. Hain zuzen ere, Boniren heriotzaren berri jakin ostean, poema bat eskaini dio sare sozialetan bere lagun eta taldekide izan zenari. Alfredo Piedrafitak ere Facebookeko bere kontuan agurtu du gitarrista.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191987/717-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
717 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
|
COVID-19a atzemateko 10.000 proba egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horien guztien %7k eman dute positibo. 717 kasu izan dira, eta, hala, transmisioaren goranzko joera erakusten dute datuek. Nafarroan, zehazki, azken zortzi asteetako kasu gehien detektatu dira: 182.
|
717 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. COVID-19a atzemateko 10.000 proba egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horien guztien %7k eman dute positibo. 717 kasu izan dira, eta, hala, transmisioaren goranzko joera erakusten dute datuek. Nafarroan, zehazki, azken zortzi asteetako kasu gehien detektatu dira: 182.
|
Egunetik egunera, sendotzen ari da birusaren transmisioaren goranzko joera. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 10.169 test egin ziren COVID-19a detektatzeko, eta 717 kasu positibo zenbatu zituzten guztira. Horiek horrela, egun bakarrean egindako proben gaineko positiboen ehunekoa %7koa da Hego Euskal Herrian. Urrun da OME Osasunaren Munduko Erakundeak izurritea kontrolpean izateko ezarri duen mugatik (%5).
Hegoaldeko lurraldeen artean, Bizkaian atzeman dute kasu gehien: 283. Gipuzkoan 170 kasu zenbatu dituzte, Araban 73 izan dira, eta Nafarroan, aldiz, 182. Hain zuen ere, positibo kopuruari dagokionez, azaroaren 14tik aitzina erregistraturiko daturik handiena da Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur emandakoa.
Halaber, ospitaleen egoera aztertuta, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 53 lagun eraman zituzten ospitalera birusaren sintomak larriagotuta. Horiek aintzat harturik, 88 pertsona daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan erietxeratuta, eta, berriz, 386 daude gela arruntetan.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191988/aebetako-eta-erresuma-batuko-txertoak-inportatzea-debekatu-du-iranek.htm
|
Mundua
|
AEBetako eta Erresuma Batuko txertoak inportatzea debekatu du Iranek
|
Herrialdean bertan ari dira garatzen txerto propioa, Kubaren laguntzarekin.
|
AEBetako eta Erresuma Batuko txertoak inportatzea debekatu du Iranek. Herrialdean bertan ari dira garatzen txerto propioa, Kubaren laguntzarekin.
|
Irango buruzagi nagusi Ali Khameneik gaur iragarri du debekatu egin dituela AEBetako eta Erresuma Batuko laborategiek eginiko txertoak, eta goraipatu egin du herrialdean bertan garatzen ari direna.
«Pfizer laborategiak txertoren bat sortzen badu, eurek erabil dezatela lehenbizi, ez dezaten egunero 4.000 hildako izan», esan du Khameneik Irango telebistan. Debekuak Pfizer-BioNTech taldeak merkaturaturiko txertoari eragingo lioke, Oxford-AstraZenekak eginikoari, eta AEBetako Moderna konpainiak sortutakoari.
Joan zen hilabetean iragarri zuen Iranek lehen txertoak beste herrialde bati erosiko zizkiola, eurena plazaratu bitartean. Betoa iragarri ostean, litekeena da Errusiari eta Txinari erostea.
Iranen, orain arte, 1.268.263 koronabirus kasu atzeman dituzte, datu ofizialen arabera, eta izurriak 55.993 pertsona hil dituela adierazi dute. Abenduaren 29an hasi ziren euren txertoaren proba klinikoak egiten. Kubaren laguntza du horretan Iranek. Izan ere, uhartean ari dira proben bigarren fasea egiten. Shifa Pharmed laborategian ari dira garatzen. Probatzen ari direnak bi dosi behar ditu, 14 eguneko tartearekin.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191989/hamabi-sexu-esklabori-kalte-ordainak-ematera-zigortu-du-seulek-japonia.htm
|
Mundua
|
Hamabi sexu esklabori kalte-ordainak ematera zigortu du Seulek Japonia
|
Tokiok «onartezintzat» jo du erabakia, eta hori «zuzentzeko» eskatu dio Seuli. Japoniak ez du helegiterik aurkeztuko, hori eginda Hego Korearen jurisdikzioan geratuko litzatekeelako
|
Hamabi sexu esklabori kalte-ordainak ematera zigortu du Seulek Japonia. Tokiok «onartezintzat» jo du erabakia, eta hori «zuzentzeko» eskatu dio Seuli. Japoniak ez du helegiterik aurkeztuko, hori eginda Hego Korearen jurisdikzioan geratuko litzatekeelako
|
Japoniaren garai kolonialeko auziek agerian utzi dute beste behin oraindik osatu gabe jarraitzen dutela inperio okupatzailea izan zenaren eta Hego Korearen arteko zauriek. 1910 eta 1945 artean, Korea anexionatu zuen Japoniak, eta milaka emakume behartu zituen Tokiok armada inperialaren sexu esklabo izatera. Bizirik daude horietako asko. Seulgo epaitegi batek egoera hori pairatu zuten hamabi emakumeri kalte-ordaina emateko agindu zion atzo Japoniari; ia 75.000 euroko ordaina ezarri zuen biktima bakoitzeko.
Zenbait historialariren arabera, 200.000 emakume eta neska korear behartu zituen Japoniak sexu esklabo gisa jardutera Bigarren Mundu Gerra aurretik eta gerrak iraun zuen arte. Horietako hamabik Tokio salatu zuten 2016an, eta epaia historikoa izan da. Lehen aldiz, Hego Koreako epaitegi batek erantzule egin du Japoniako Gobernua, emakumeak prostituziora behartzeagatik.
«Jasotako froga eta lekukotzek argi uzten dute biktimek irudikatu ezinezko sufrimendu fisiko eta psikologikoa jasan zutela akusatuek egindako legez kanpoko ekintzek iraun zuten artean. Baina ez dute kalte-ordainik jaso», zehazten du epaiak.
Zigorra «onartezina» dela erantzun du Japoniak. Haren esanetan, gerra garaiko salaketak ezin dira epaitu, 1965ean bi herrialdeek hori jasotzen duen hitzarmen bat sinatu zutela argudiatuta. 2015ean berretsi egin zuten akordioa.
Tokiok aurreratu du ez duela helegiterik aurkeztuko, hala egitea Hego Koreako epaitegiei gerra garaiko auzien gaineko eskumena onartzea litzatekeelako. Aldiz, Hego Koreako Gobernuari atzera egiteko eskatu dio, eta epailearen erabaki okerra zuzentzeko.
Seulgo epaitegiaren sententziak, baina, ohartarazi du «gizateriaren aurkako krimena» izan zela prostituzio behartuarena, Japoniak «sistematikoki, asmo txarrez eta modu orokorrean egin zuena, nazioarteko arau guztiak urratuz». Hori dela eta, bi estatuen arteko ituna ez da nahikoa arduradunak zigorgabe uzteko, epaiaren arabera. «Estatu immunitatea ezin da ezarri, Japoniak legez kanpo okupatua baitzuen Koreako penintsula, eta gure herritarren aurka egin baitzuen».
Hego Koreako Atzerri Ministerioak errespetua adierazi dio epaiari, eta esan du lanean jarraituko duela Tokiorekin «elkarlan eraikitzailean» jarraitzeko.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191990/urte-berriko-helburuak-agindutakoa-betetzeko-zailtasunak.htm
|
Bizigiro
|
Urte berriko helburuak: agindutakoa betetzeko zailtasunak
|
Urte zaharra atzean utzi eta berriari ongietorria emateko asmoz, herritar askok urte berriko asmo eta helburuak jartzen dizkiete euren buruei. Helburu horiek lortzeko moduak, sor daitezkeen frustrazioak eta aurtengo egoera berezia hizpide biharko 'Bizigiro' sailean.
|
Urte berriko helburuak: agindutakoa betetzeko zailtasunak. Urte zaharra atzean utzi eta berriari ongietorria emateko asmoz, herritar askok urte berriko asmo eta helburuak jartzen dizkiete euren buruei. Helburu horiek lortzeko moduak, sor daitezkeen frustrazioak eta aurtengo egoera berezia hizpide biharko 'Bizigiro' sailean.
|
Erretzeari uztea, gimnasiora joatea, dieta egitea, hizkuntzak ikastea... horrelako asmoak oso ugariak izaten dira urte bat bukatzear edo beste bat hastear denean. Herritar askok urte aldaketa baliatzen baitute dituzten bizi ohiturei erreparatu eta aldatu nahiko lituzketen portaerak aztertzeko. Helburu horien benetako balioaz eta lortzeko bideaz jardungo dira biharko Bizigiro-ko gehigarrian Jon Imanol Etxabe psikoterapeuta eta sexologoa, eta Nerea Perez Uria Bizkaiko Psikologia Elkarkogo dekanordea. Ezarritako asmoak erdiesteko zenbait gako emateaz gain, 2020-2021 urte aldaketaren berezitasunei erreparatu diete psikologoek. Izan ere, aurten asmo horien zerrenda murriztu, aldatu eta deuseztatu ere egin da zenbait kasutan. Batetik, gertuko harremanak estutzea eta mundua ezagutzea jarri dute jomugan zenbait herritarrek. Eta, bestetik, planak ez egiteko joera hartu dute beste zenbaitek, ziurgabetasunak bultzatuta.
Urte aldaketari ez ezik, beste zenbait gairi ere helduko dio biharko Bizigiro-ko gehigarriak. Batetik, Arantzazuko Andre Mariaren egutegiak 75 urte bete ditu. 1947az geroztik, Arantzazuko abadeek urtero argitaratzen dute egutegia. Oinarrian kutsu erlijiosoa duen arren, edukiak gaurkotu eta gizarte arazoengandik hurbilago dagoen edukia sortzeko ahaleginean dihardute sortzaileek. Urteurrenaren harira, azala ere eraberritu egin dute.
Horrez gain, ez dira faltako gastronomia, zinema eta telesailen atala. Vikings telesailari buruz arituko da Mikel Yarza. 89 atal, zortzi urte eta sei denboraldiren ostean, pantailatik desagertuko da telesail entzutetsua.
Gastronomia atalean, berriz, Iker Markinez Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Kuko jatetxeko sukaldariaren negua epeltzeko errezeta: Barazki, lekale eta arroz hanburgesa.
Zinemari dagokionez, Natalie Erika James zinemagileak zahartzaroaren beldurraz mintzo den filma ondu du: Relic.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191991/2016arekin-berdinduta-inoizko-urterik-beroena-izan-zen-2020a-munduan.htm
|
Gizartea
|
2016arekin berdinduta, inoizko urterik beroena izan zen 2020a munduan
|
Klima aldaketarako Copernicus zerbitzu europarrak jasotako informazioaren arabera, 1,25 gradu beroagoa izan zen iazko munduko tenperatura industria aurreko batezbestekoa baino. Europan inoizko urterik beroena izan zen.
|
2016arekin berdinduta, inoizko urterik beroena izan zen 2020a munduan. Klima aldaketarako Copernicus zerbitzu europarrak jasotako informazioaren arabera, 1,25 gradu beroagoa izan zen iazko munduko tenperatura industria aurreko batezbestekoa baino. Europan inoizko urterik beroena izan zen.
|
Beste marka bat utzi du 2020ak. COVID-19aren pandemiaren urtea ez ezik, inoiz Lur planetan izandako urterik beroena ere izango da, neurketak egiten direnetik, 2016 urtearekin berdinduta. Europako Copernicus zerbitzuak egindako urteroko txostena argitaratu du gaur, eta komunikatu baten bidez eman du haren berri. Hona hemen txostenaren ondorio nagusiak:
Tenperatura
Lur planetako batez besteko tenperatura 1,25 gradu beroagoa izan zen industria aurrekoa baino, eta 0,6 gradu beroagoa erreferentzia gisa hartu izan den 1981-2010 aldikoa baino. Copernicusek jasotako datuen arabera, berotzea bereziki nabaria izan zen Artiko inguruan eta Siberiako iparraldean. Eremu geografiko horietan 1981-2010eko batezbestekoa baino sei gradu beroagoa ere izan zen hozberoa iaz.
Europan ere markak hautsi zituen tenperaturak iaz, eta aurreko urterik beroena baino 0,4 gradu altuagoa zen hozberoa kontinente horretan. Halaber, 1,6 gradu beroagoa izan zen tenperatura 1981-2010 aldian baino.
CO2aren pilaketa atmosferan
COVID-19aren ondorioz hartutako neurriengatik CO2 isurketak gutxitu baziren ere, atmosferan pilatzen jarraitu du karbono dioxidoak, eta 413 milioi partekoa (ppm) izan zen urteko batez besteko maximoa, maiatzean, aurreko urtean baino 2,3 ppm handiagoa. Alde horretatik, aurreko urtean baino hazkunde txikiagoa izan du CO2 pilaketak atmosferan, iaz 2,5 ppm-koa izan baitzen.
Izotz geruzaren mehetzea
Artikoko itsas izotz geruza ere nabarmen txikitu zen iaz, eta, besteak beste, inoizko meheena izan zen uztailean eta urrian. Artikoko izotz geruzak irailean izaten du urteko hedadurarik txikiena, eta iaz hilabete horretan izan ziren ezohiko tenperatura beroek eragin handia izan zuten urtze handi horretan. Hala ere, hilabete horretako inoizko geruzarik meheenetan bigarrena izan zuen Artiko itsasoak irailean. Hau da, orain arteko itsas geruzarik meheenetan bigarrena, 2012an izandakoaren atzean.
'El Niño' eta 'La Niña'
Munduari erreparatuta, ohikoa izan zen tenperaturen gorakada, baina izan zen salbuespenik. Izan ere, ekialdeko ekuatoreko Ozeano Pazifikoan ohikoa baino freskoagoa izan zen batez besteko tenperatura. Besteak beste, eskualde horretan La Niña gertakari meteorologikoa indarrean egon zen urtearen bigarren aldian, eta horrek tenperaturak jaitsi egiten ditu normalean. Esate baterako, 2015 eta 2016an (orain arteko beroena, 2020arekin batera) tenperaturak igotzen dituen El Niño indartsu bat egon zen indarrean Pazifikoan. El Niño izaten den urteetan, tenperatura beroagoak izateaz gain, CO2 gutxiago isurtzen dute oihanek, sute gehiago ere izaten direlako.
Suteak
Artikoan izan ziren ezohiko bero boladek eragin handia izan zuten suteetan. Copernicusek azaldu duenez, eskualde horiek ezohiko baso-suteen denboraldia izan zuten. Suteak maiatzean detektatu ziren lehen aldiz, eta udazkenera arte iraun zuten. Zirkulu polar artikoaren gaineko suteek bakarrik 244 megatona karbono dioxido askatu zituzten 2020an. Artikoko suteak ez ezik, munduko eskualde batzuetan sekulako suteak gertatu ziren, besteak beste, Australian eta Kalifornian (AEB).
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191992/iraia-iturregi-pribilegioa-da-athleticeko-entrenatzailea-izatea.htm
|
Kirola
|
Iraia Iturregi: «Pribilegioa da Athleticeko entrenatzailea izatea»
|
Loiuko teknikariak azaldu duenez, «gizatalde bikaina» dago, baita «talentu handiko jokalariak» ere. «Konfiantza» du egoerari buelta emango diotela.
|
Iraia Iturregi: «Pribilegioa da Athleticeko entrenatzailea izatea». Loiuko teknikariak azaldu duenez, «gizatalde bikaina» dago, baita «talentu handiko jokalariak» ere. «Konfiantza» du egoerari buelta emango diotela.
|
Iraia Iturregik (Loiu, Bizkaia, 1985) hartu du jada aginte-makila Athleticen. Gaur goizean zuzendu du lehen entrenamendua, Lezaman, eta hori amaitutakoan San Mamesera joan da, hango prentsa aretoan aurkeztu baitute lehen taldeko entrenatzaile gisa, Angel Villacampa ordezkatuta. Aitor Elizegi Athleticeko presidentea eta Joseba Agirre kirol zuzendaria izan ditu ondoan.
«Pozik eta gogotsu» heldu dio erronka berriari. «Pribilegioa da Athleticeko entrenatzailea izatea. Unerik aproposena beste bat izango zen, baina aurrez aurre begiratu behar zaio eta dagoenari heldu. Inoiz ez da fardela Athletic entrenatzea. Gizatalde bikaina dago, baita talentu handiko jokalariak ere. Konfiantza dut honi buelta emango diogula», esan du.
Iturregik azaldu duenez, ia ez du denborarik izan jokalariekin hitz egiteko, atzo gauean itxi baitzen tratua, baina argi utzi nahi izan die «konfiantza» izan dezaten taldean dagoen «talentuan». «Sinetsi behar dute zer diren, eta konfiantza lanari esker iritsiko dela. Baina lehentasuna asteburu honetan Eibarri irabaztea da [igandean jokatuko dute derbia, 12:00etan, Lezaman]».
Villacamparen kargugabetzeaz galdetuta, Elizegik esan du azken asteetan ez zutela tekla aproposa zapaltzen asmatu, eta pentsatu zutela irtenbidea «etxean» zegoela. «Ilusio handia dugu, apustu segurua dela uste baitugu». Lau egun eskasetan bi entrenatzaile kargutik kentzeak zer sentipen eragin dizkion galdetuta, aitortu zuen «bizirik dagoen bitartean» ez duela ahaztuko aste hau. «Baina etorkizunera begiratu behar dut. Bi funtsezko erabaki hartu dira, bi urtean bi talde berrituz, erregularragoak eta lehiakorragoak izan daitezen. Halako pertsonak iritsi behar dira Lezamara».
Presidenteak esandakoa berretsi du Agirrek. «Ondoen prestatuta dagoena da, eta guztiok genekien Iraia Athleticeko entrenatzaile izango zela. Goitik behera ezagutzen du kluba. Athleticen giltza eraman dezakeen pertsonarik aproposena da». Villacamparen kaleratzeaz, berriz, adierazi du futbola askotan ez dagoela lanaren mende. «Zuhaitza pixka bat astindu behar genuen, horixe baita dinamikak aldatzeko modua».
Athleticeko lehen taldea entrenatuko duen aurreneko emakumezkoa da Iturregi. Aurretik, hamabost urtez jokatu zuen talde zuri-gorrian, 402 partida guztira. Lau aldiz irabazi zuen Espainiako Liga, eta 2017an hartu zuen erretiroa. Urtebete geroago itzuli zen Lezamara, lehen taldeko prestatzaile lanak egiteko. Hurrengo denboraldian, berriz, bigarren taldeko entrenatzaile ardura hartu zuen, eta horretan aritu da orain arte.
Iturregiz gain, beste hiru emakume ari dira entrenatzaile lanetan Espainiako Lehen Mailan. Realean, Natalia Arroyo katalana; Levanten, Maria Pry espainiarra; eta Sporting Huelvan, Jennifer Benitez espainiarra.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/191993/mobilizazioak-berrian-hamaikan-eta-kanalduden.htm
|
Bizigiro
|
Mobilizazioak BERRIAn, Hamaikan eta Kanalduden
|
BERRIAk zuzeneko kontakizuna egingo du webgunean. Hamaikak eta Kanaldudek emankizun berezia egingo dute elkarrekin, 16:30ean hasita.
|
Mobilizazioak BERRIAn, Hamaikan eta Kanalduden. BERRIAk zuzeneko kontakizuna egingo du webgunean. Hamaikak eta Kanaldudek emankizun berezia egingo dute elkarrekin, 16:30ean hasita.
|
Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak izango dira gaur Euskal Herriko herrietan eta hirietan. Izan Bidea lelopean aterako dira herritarrak kalera Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; Baionan, berriz, Argi Dugu lelopean eginen dute protesta. Arratsaldeak ematen duena zuzenean jarraitu ahalko da Hamaikak eta Kanaldudek elkarlanean egingo duten saio berezian. 16:30ean hasiko dute zuzeneko emankizuna euskarazko bi kateetan.
BERRIAn mobilizazioen nondik norako guztiak emango dituzte webgunean eta sare sozialetan: zuzeneko kontakizuna egingo dute, eta argazkiak eta bideoak ikusgai jarriko dituzte, besteak beste. Igandean, paperezko egunkarian, gai nagusia hartuko du presoen eskubideen aldeko aldarriak: zortzi orrialde argitaratuko dira gaiaren ertz desberdinekin.
Hamaikaren jarraipena Bilboko egoitza nagusitik egingo dute. Kanaldudek, berriz, Baionan egonleku berezi bat prestatuko du saioa egiteko —egoitza Bidarrain (Nafarroa Beherea) du kateak—. Hamaikaren aurkezleak Bilbon Leire Regadas —Gurean gaur magazinaren aurkezle berria— eta Ekhi Atorrasagasti izango dira; Kanalduderen aurkezlea Baionan, aldiz, Pantxika Maitia izango da.
Lehen agurrak eginda, Hego Euskal Herriko hiriburuetan izanen diren unitate mobilen irudiak eta kontakizunak jasoko dituzte, baita azken asteetan herritarrek Interneteko sare sozialetan hedatu mezuak eta bideoak ere. Unitate ibiltarietan honako erreportariak arituko dira: Karol Suarez eta Iker Aginaga, Bilbon; Oihan Larrañaga, Donostian; eta Iosu Ganuza, Iruñean.
17:00etatik aurrera, Lapurdiko hiriburua izango da emankizunaren kokaleku nagusia. Kanaldudeko lantaldeak bertako berri emanen du, giroa jasoz eta senideen lekukotasunak argitan emanez. Askotariko elkarrizketak egingo dituzte: Jean François Irigoien Donibane Lohizuneko auzapeza (Lapurdi), Xantal Hergui Aiziritzeko auzapeza (Nafarroa Beherea), Anaiz Funosas Bake Bidea taldeko presidentea eta abar.
17:30ean, Bilbora egingo dute jauzi berriz ere, Bilboko ekitaldia eskaintzeko. Ondotik, Baionara itzuliko dira, Argi Dugu mobilizazioko antolatzaileen ekitaldi nagusia zuzenean emateko. Bukatzeko, egunak emandako irudien bilduma eskainiko dute Hamaikak eta Kanaldudek. Bi telebistetako webguneetan zuzenean ikusi ahalko da saioa; Hamaikak lurreko telebista digitalaren eta Euskaltelen bidez emango du, 16:30ean; eta berriro ikusi ahalko da larunbat gauean, 22:00etan. Igandean berriro emango dute saioa, 16:00etan. Mobilizazioen irudi bilduma bat ere noiznahi ikusteko modua egongo da Hamaikaren zein Kanalduderen webguneetan.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191994/ezohiko-egoerari-ezohiko-erantzunak-emateko-eskatu-dio-eh-bilduk-jaurlaritzari.htm
|
Politika
|
«Ezohiko egoerari ezohiko erantzunak» emateko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari
|
Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin batzartu dira Maddalen Iriarte, Nerea Kortajarena eta Mikel Otero.
|
«Ezohiko egoerari ezohiko erantzunak» emateko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari. Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin batzartu dira Maddalen Iriarte, Nerea Kortajarena eta Mikel Otero.
|
2021erako aurrekontuak onartzeko bilera sorta abiatu du gaur Jaurlaritzak oposizioko talde politikoekin. Aurreneko bilkura EH Bildurekin izan da, 12:00etan, Bilbon, eta bertan elkartu dira, batetik, Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua, Hernando Lacalle Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordea, Josu Iñaki Garai Aurrekontu zuzendaria eta Yurdana Burgoa Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria, eta, bestetik, Maddalen Iriarte, Nerea Kortajarena eta Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak. Batzarrean, indar subiranistako ordezkariek Azpiazuri eskatu diote «ezohiko egoerari ezohiko erantzunak» emateko, aurrekontu proiektua «eginda dagoen moduan», ez baitute uste «ezohiko egoera bati erantzuten dionik».
Bilera «oso adeitsua» izan da formen aldetik, Iriartek irteeran azaldu duenez. Hala ere, edukiari dagokionez «hankamotz» geratu dela erantsi du: «Aurreko hilabete hauetan guztietan gobernuak erakutsi du zein den bere jarrera, eta EH Bilduk behin eta berriro proposamenak egin dizkionean ez dugu inolako erantzunik jaso. Gau ere proposatu diguna da dagoen aurrekontuari gure baiezkoa ematea besterik gabe». Iriarteren esanetan, «zero elkarrizketa» izan du orain arte Jaurlaritzak EH Bildurekin.
«Iruditzen zaigu ezohiko egoera honetan ezohiko erantzunak eman behar direla, eta ezohiko erantzun horiek etorriko direla proposamen politiko oso batetik», esan du Iriartek, eta iragarri hori dela EH Bilduk egingo duena: «Proposamen politiko oso bat, jendearen beharrei erantzuteko».
Bilkurari buruzko balorazioa egin du Azpiazuk ere. Nabarmendu du «aurrekontuen negoziazio mahaiak ondo definitutako ekonomia eta eskumen esparrua» barne hartzen duela, eta proiektuan ez dela «aldaketa iraultzailerik eta ezin kuantifikatuzko aldaketarik» gertatuko, EH Bilduren hitzei erreferentzia eginez. Gainera, balioa eman dio aurrekontu proiektuari, esanaz «anbiziotsua» dela, «Jaurlaritzak inoiz izan duen indartsuena, ahalbidetzen duena urteari ekitea krisi ekonomikoari eta osasun krisiari aurre egiteko nahikoa indarrekin». Azpiazuren arabera, EH Bilduk ez du «proposamen zehatzik» egin: «EH Bilduren proposamenaren zain geratzen naiz gaurko bileran planteatutako gaiak aztertzeko».
Lehen bilera izan da gaurkoa, baina Iriartek ere ez du argitu bigarren bat egingo ote duten: «Gobernuaren jarrera zein zen jakin nahi genuen. Ahotik auzolan hitza kentzen ez duen gobernu batek ahalegina egin beharko luke jokaleku bat eraikitzeko, gainerako talde politikoek eta EH Bilduk, oposizioko lehen indarrak, ekarpenak egin ahal ditzaten, jendearen bizi baldintzak hobetzeko aurrekontu hauez harago».
Azpiazu datorren astean batzartuko da gainerako taldeetako ordezkariekin; astelehenean Voxekin, asteartean PP+C's-ekin eta asteazkenean Elkarrekin Podemosekin. Alderdiek urtarrilaren 18ra arteko epea dute osoko zuzenketak aurkezteko, eta, inork aurkeztuko balu, hilaren 29an eztabaidatuko lirateke. Espero da behin betiko onespena otsailaren 11ko osoko bilkuran ematea. Jaurlaritzak bermatuta dauka kontuak aurrera aterako dituela, EAJk eta PSE-EEk gehiego absolutua baitute legebiltzarrean. Halere, epeekin ere kexu azaldu da Iriarte: «Egutegia oso laburra da gobernuak hala nahi duelako. Aurrekontu honek onartuta behar zuen abenduaren 31n, baina gobernuak aurrekontu proiektua aurkeztu zuen eta oporretara joan zen».
Gorrotxategi, «eraikitzaile»
Bestalde, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak Radio Euskadin azaldu du jarrera «eraikitzailearekin» joango direla asteazkeneko bilerara eta dokumentu bat eramango diotela Azpiazuri: «Ez dugu uste Euskadik behar dituen aurrekontuak direnik, oso kritikoak gara bere edukiarekin, baina hitz egin eta ados jarri nahi dugu, gure proposamenak aurrekontuan jaso daitezen».
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/191995/labik-ez-du-proposatu-neurri-berririk-baina-oso-kezkagarritzat-jo-du-egoera.htm
|
Gizartea
|
Labik ez du proposatu neurri berririk, baina «oso kezkagarritzat» jo du egoera
|
Egoeraren larritasuna ikusirik, batzordea astelehenean bilduko da, berriz ere, pandemiaren kontrako neurri murriztaile gehiago ezarri edo ez aztertzeko. Eusko Jaurlaritzak adierazi du orain arte ezarritako mugak «oso gogorrak» izan direla, baina nabarmendu du hori dela «kutsatzeak eragozteko biderik onena». Zupiriak azaldu duenez, herritar gehienek «zuhurtziaz» bete dituzte ezarritako neurriak.
|
Labik ez du proposatu neurri berririk, baina «oso kezkagarritzat» jo du egoera. Egoeraren larritasuna ikusirik, batzordea astelehenean bilduko da, berriz ere, pandemiaren kontrako neurri murriztaile gehiago ezarri edo ez aztertzeko. Eusko Jaurlaritzak adierazi du orain arte ezarritako mugak «oso gogorrak» izan direla, baina nabarmendu du hori dela «kutsatzeak eragozteko biderik onena». Zupiriak azaldu duenez, herritar gehienek «zuhurtziaz» bete dituzte ezarritako neurriak.
|
Labi batzordeak «oso kezkagarritzat» jo du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako egoera epidemiologikoa, eta, azaldu duenez, «geldoa baino etengabea» da transmisioaren goranzko joera. Hala eta guztiz ere, oraingoz, batzordeak ez du premiazko ikusi izurritearen kontrako neurri gehiago ezartzea. Pandemiaren bilakaeraren «ziurgabetasuna» nabarmendu du, eta jakinarazi du astelehenean bilduko direla beste behin. Azaldu dutenez, asteburuko datuek dakartena ikusi ondotik hartuko dute erabakia, eta orduan proposatuko dituzte, «behar izanez gero», jarduerak eta joan-etorriak mugatzeko neurri berriak. Izatez, Labi batzordeko koordinatzaile Jonan Fernandezek esan du ezin dela baztertu, esaterako, intzidentzia tasa altuko udalerriak ixteko aukera.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak nabarmendu du abendu erdialdetik aitzina «leunagoa» izan dela kutsatuen kurbaren beherakada. Aitortu du datuak makurragoak izan direla azken egunetan, baina, era berean, azpimarratu du bilakaera azterketa epe luzeagoko datuak harturik egin beharra dagoela.
Eguberrietan jendeak izandako jokabideez, Zupiriak esan du herritar gehienek «zuhurtziaz» bete dituztela ezarritako neurri murriztaileak. Dioenez, muga horiek errespetatzea da «kutsatzeak ekiditeko biderik onena». «Neurri murriztaileak oso gogorrak dira, muga asko ditugu, baina bistan da, ongi kudeatuz gero, egoerari kontra egitea lor dezakegula horrela», adierazi du Jaurlaritzako bozeramaileak.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191996/argindarraren-prezioaren-gorabeherak-ikertuko-dituzte.htm
|
Ekonomia
|
Argindarraren prezioaren gorabeherak ikertuko dituzte
|
Egunotan, zenbait ordutan maximo historiko batzuk ezarri dira, eta faktura %20 inguru garestitu da. Hala ere, duela bi urte baino merkeagoa da oraindik.
|
Argindarraren prezioaren gorabeherak ikertuko dituzte. Egunotan, zenbait ordutan maximo historiko batzuk ezarri dira, eta faktura %20 inguru garestitu da. Hala ere, duela bi urte baino merkeagoa da oraindik.
|
Espainiako Gobernuak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eskatuko dio elektrizitatearen eta gasaren prezioetan hotz bolada honetan izan ari diren gorabeherak ikertzeko. Handizkako merkatuaren prezioak kontuan hartuta, ostegunean errekor berri bat erregistratu zen, batez beste 94,99 euro Mwh-ko ordainduta, 2013an ezarritako 93,11 euroko maximoaren gainetik. Ostiral honetan ordu batzuetan 110,45 euroraino igo da. Gasaren kasuan ere markak hausten ari dira: ostegunean, MWh-ko 51,55 euro ordaindu ziren batez beste, eta beste maximo historikoa ezarri zen, 2017ko urtarrilekoa baino %32,5 garestiago.
Eta horrek nola eragiten du kontsumitzaileen fakturetan? Handizkako prezioak % 35eko pisua du erreziboan, gainerakoa sarbide tarifek eta zergek osatzen dute. Hori kontuan hartuta, urteko lehen astean, kontsumitzaile arrunt baten hil amaierako faktura elektrikoa 80,7 eurokoa izango litzateke batez beste; hau da, % 19,3 garestiagoa 2019ko urtarrilekoa baino. Egunotan prezioak asko igo diren arren, duela bi urte baino nabarmen merkeagoa da oraindik. 2019ko apiriletik etengabe egin du behera prezioak, eta 2020ko abendura arte ez zen igo lehen aldiz.
Auzibide bat zabalik
Europako zuzenbideak merkatu elektrikoetan prezioa ezartzeko moduak eragiten ditu handizko merkatuan izaten diren gorabehera horiek. Aldaketa horiek gertatzen dira bereziki eskaera handitzen denean eta energia produkzioa gutxitzen denean (haize gutxi dagoelako, adibidez). Dena den, ez da beti hala izaten, eta ez da lehen aldia Espainiako Gobernuak ikerketa bat eskatzen duela muturreko hotzaldi batean prezioen igoera bat egon delako. 2013an Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak 25 milioi euroko isun bat jarri zion Iberdrolari, eta konpainia elektrikoak Auzitegi Nazionalera jo zuen. Erabakia behin-behinean indargabetu zuen, baina iazko otsailean auzia berrabiarazi zuen epaileak.
EH Bilduren eskaera Madrilen
Aste honetan argindarraren eta gasaren prezioek izan duten joera ikusita, EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen talde parlamentarioak «premiazko neurriak» hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Kontsumo eta Trantsizio Ekologikorako ministroen agerraldiak galdegin ditu, «lehenbailehen azal dezaten nola egingo dioten aurre argindar multinazionalen abusuari» «Erabat onartezina da hotz-bolada betean bizirauteko ezinbestekoak diren ondasunak mugarik gabe garestitzea», salatu du Oskar Matute bozeramaileordeak.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191997/baheketa-egingo-dute-mundakan-bihartik-aurrera.htm
|
Gizartea
|
Baheketa egingo dute Mundakan bihartik aurrera
|
Sei urtetik gorako biztanleak deitu dituzte PCR probak egitera.
|
Baheketa egingo dute Mundakan bihartik aurrera. Sei urtetik gorako biztanleak deitu dituzte PCR probak egitera.
|
Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egitera deitu dituzte Mundakako (Bizkaia) sei urtetik gorako biztanle guztiak. Mundakako baheketak bat egin du Bermeok (Bizkaia) gaur abiatu duenarekin; hori dela eta, Mundakako biztanleek ere alboko herrira, Bermeoko Artza udal pilotalekura, joan beharko dute proba egitera.
Herritarrek txanda eskatu beharko dutela gogorarazi dute osasun erakundeek, eta Mundakako Kontsultategian (94-630 59 95) edo Osakidetzako Osasun Aholkuan (900-20 30 50) eskatu ahalko dute.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/191998/maiatz-amaierara-arte-luzatuko-dituzte-aldi-baterako-erregulazioak.htm
|
Ekonomia
|
Maiatz amaierara arte luzatuko dituzte aldi baterako erregulazioak
|
Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta enpresaburuek baldintzak negoziatzen jarraitu dute.
|
Maiatz amaierara arte luzatuko dituzte aldi baterako erregulazioak. Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta enpresaburuek baldintzak negoziatzen jarraitu dute.
|
Espainiako Gobernuak proposatu du maiatz amaierara arte luzatzea enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteen (ABEE) egungo araudia, COVID-19a dela-eta moldatutakoa. Urtarrilaren 31era arteko iraungitzen data zuen, eta hori beste lau hilabetez lutzatzea «ongi» ikusi dute CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronalak —haren kide dira Confebask eta CEN—.
Ziurtzat jotzen zen erregulazioak luzatuko zituztela; hala egingo zuela esana zuen gobernuak. Maiatzaren 9an amaituko da berak ezarritako alarma egoera, eta hortik haratago luzatzeko eskatu zioten. Gobernuak azaldu duenez, pandemiaren bilakaerak baldintzatuko ditu ondorengo neurriak.
Argi ez dagoena da araudian aldaketak egongo diren ala ez. Aldeek proposamen batzuk egin dituzte, patronalak bereziki. Horri buruz ez dute akordiorik lortu oraindik, eta astelehenean bilduko dira berriro.
Patronalaren eskaerak
Egungo araudian, aldi baterako erregulazio ezberdinak daude. Funtsean, bitan banatzen dira: ezinbesteko arrazoiengatik jarduerarik egin ezin dutenak eta beren jarduna mugatu dutenak. Duela aste batzuk gobernuak aldaketa batzuk egin zituen dekretu bidez, eta ezinbesteko arrazoiengatik erregulazioa eskatzeko baimena eman zien kanpoan geratu ziren sektore batzuei, hala nola ostalaritzari, edarien banatzaileei, dendei eta apustu aretoei.
Erregulazioak era batekoak ala bestekoak izan, enpresariek gehiago ala gutxiago ordaindu behar dute beren langileengatik Gizarte Segurantzan. Patronalaren eskari nagusia da erregulazioan jarritako langileen Gizarte Segurantzaren kotizazio guztiak estatuak bere gain hartzea. Hala izan zen pandemiaren hasieran, konfinamenduak iraun zuenean, baina gero gobernuak kotizazioen gero eta zati handiagoa utzi nahi izan du enplegatzailearen esku, hartara enpresak bultzatzeko langileak berriro hartzera eta jarduera normaltzera.
Enpresarien elkartea beste beste puntu batekin dago tematuta: erregulazioa eskatu duen enpresa batek ezin du inor kaleratu egoera horretatik atera ondorengo sei hilabeteetan, ez bada hartzekodunen konkurtso baten arriskuan dagoelako. Eta egingo balu, jasotako laguntza guztiak itzuli beharko lituzke. Soilik kaleratutako langileari legokiokeen laguntzen zatia kentzea proposatu du patronalak. Sindikatuek dagoen moduan nahi dute puntu hori eta Lan Ministerioak ere ez du aldatzeko asmorik.
Funtsezko tresna
Erregulazioak funtsezkoak izan dira langabeziaren poltsak eztanda egin ez zezan. Urtearen amaieran, 50.000 lagun zeuden ABEE batean. Martxoan, 235.000 ere izan ziren, baina kopuruak behera egin zuen nabarmen urrira arte —26.000 geratzen ziren—. 2020ko azken bi hilabeteetan berriro gora egin du, batik bat tabernak eta jatetxeak itxita egon direlako hainbat astez, eta ondoren muga handiekin ireki dituztelako. Azken asteetan COVID-19 kasuek berriro gora egiteak pentsarazten du sektore ekonomiko askok muga handiekin funtzionatuko dutela hurrengo asteetan eta hilabeteetan.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/191999/fipadoc-dokumentalen-jaialdia-gibelatu-behar-izan-dute.htm
|
Kultura
|
Fipadoc dokumentalen jaialdia gibelatu behar izan dute
|
Barda mintzatu zen Jean Castex Frantziako Lehen ministroa, eta zinema gelek bederen otsailera arte hetsirik egon beharko dutela adierazi zuen. Hortaz, Miarritzeko dokumentalen jaialdia ezingo dute pentsatu bezala urtarril hondarrean egin.
|
Fipadoc dokumentalen jaialdia gibelatu behar izan dute. Barda mintzatu zen Jean Castex Frantziako Lehen ministroa, eta zinema gelek bederen otsailera arte hetsirik egon beharko dutela adierazi zuen. Hortaz, Miarritzeko dokumentalen jaialdia ezingo dute pentsatu bezala urtarril hondarrean egin.
|
Urtarrilaren 18an hasi eta 24ra bitarte iraun behar zuen Fipadoc dokumentalen jaialdiak, baina ezinezkoa izanen da. Egoerak hala uzten badie, jaialdia martxoan eginen dutela iragarri dute antolatzaileek. Hala, ahal bezain laster emanen dute jaialdiaren gibelatze dataren berri, baina oraingoz ez dute horretarako modurik. Izan ere, atzoko hitzartzean Jean Castex Frantziako lehen ministroak ez du zehaztu noiz irekiko diren zinemak, eta ezjakintasunean segitzen dute Fipadoceco antolatzaileek. Azpimarratu beharra da joan den urriaren 30etik hetsirik dirautela zinema gelek, eta otsailera bitarte gutienez hetsirik egonen direla Ipar Euskal Herrian.
Hortaz, jaialdian egin beharra zutenaren zati bat modu numerikoan eskaintzea erabaki dute; profesionalentzako zuzenduak ziren tailer eta hitzaldiak, hain zuzen ere. Bestalde egitekoak zituzten dokumental proiekzioak, lehiaketak eta hitzaldiak errealki egin nahi dituzte, beste data baten zain egon behar badute ere. «Guretzat, jaialdi hau jendearekin elkarbanatzeko egina da, mintzatzeko, ikasteko». Aurten ere, munduko hamaika txokotako dokumentalak izanen dira ikusgai, eta fokua Visegradeko lau herrialdeetan eman dute: Txekian, Polonian, Hungarian eta Eslovakian.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/192000/laudioko-gaztetxea-hustu-du-udaltzaingoak.htm
|
Gizartea
|
Laudioko gaztetxea hustu du Udaltzaingoak
|
Esan dutenez, Gazte Asanbladako kideak identifikatu ere egin dituzte, kartelak jartzen ari zirela
|
Laudioko gaztetxea hustu du Udaltzaingoak. Esan dutenez, Gazte Asanbladako kideak identifikatu ere egin dituzte, kartelak jartzen ari zirela
|
Gaztetxeko kideek Twitter bidez jakinarazi dutenez, Laudioko (Araba) gaztetxea hustu du Udaltzaingoak. Ziurtatu dutenez, udalak atzo adierazi zien hustu egingo zutela gaztetxea, eta argindarra ere moztu zieten orduan.
Aiaraldea hedabideak azaldu duenez, Laudioko Udalak jakinarazi du 2023ra arte itxita edukiko dituztela kultur etxeko azpiegiturak –baita gaztetxea ere–, Arabako Foru Aldundiak bertan egin nahi dituen lanak direla eta. Husteko beste bi arrazoi ere jakinarazi dizkio udalak hedabideari: koronabirusaren pandemia eta gaztetxeko hainbat elementuren egoerak espazioa «ez-seguru» bihurtzen dutela. Halere, Gazte Asanbladako kideek asteartean esan zuten gaztetxea berriz irekiko zutela.
«Baina jazarpen poliziala ez da horretara [gaztetxea hustera] mugatu», ziurtatu dute Twitter bidez gaztetxeko kideek. Haien hitzetan, arratsaldean Gazte Asanbladako kideak identifikatu dituzte, kartelak jartzen ari zirela.
Laudioko gaztetxeko kideek mobilizazioak iragarri dituzte: «Militantzia politikoaren aurkako eraso hauek guztiak salatu eta hauen aurka antolatzeko deia egiten dugu». Hain zuzen, kontzentrazioa egingo dute bihar, herriko plazan, 12:00etan. «Azken urteetako lanari jarraipena emateko prest gaude, eta hau hasi besterik ez da egin. Erasoen aurrean, Laudioko gaztetxea aurrera», aldarrikatu dute Twitter bidez.
|
2021-1-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/192002/realaren-eta-real-madrilen-aurkako-neurketa-ez-da-jokatuko-errepideen-egoerarengatik.htm
|
Kirola
|
Realaren eta Real Madrilen aurkako neurketa ez da jokatuko, errepideen egoerarengatik
|
Espainiako taldeak neurketa bertan behera uzteko eskatu dio federazioari, "bidaiatzeko ezintasunarengatik", eta eskera ontzat jo du erakunde federatiboak. Igandean jokatzekoa zen 15. jardunaldiko partida hori.
|
Realaren eta Real Madrilen aurkako neurketa ez da jokatuko, errepideen egoerarengatik. Espainiako taldeak neurketa bertan behera uzteko eskatu dio federazioari, "bidaiatzeko ezintasunarengatik", eta eskera ontzat jo du erakunde federatiboak. Igandean jokatzekoa zen 15. jardunaldiko partida hori.
|
Realak eta Real Madrilek ez dute etzi Zubietan jokatuko. Iganderako iragarria zegoen Iberdrola ligako 15. jardunaldiko partida, baina eguraldiak oztopatu egingo du neurketa hori esperotako egun eta orduan jokatzea. Espainiarrek gaurko egunean zehar egindako eskaera bati men egin ostean heldu da erabakia; Real Madrilek federazioari dei egin dio, partida atzeratzeko, "eguraldiak eragindako arriskuak direla eta sor daitezkeen arazoengatik".
Klub zuriaren eskakizuna ontzat jo du Lehiaketa Batzordeak, eta, kontuak horrela, etzi jokatzekoa zen neurketa (11:00) atzeratu egin dute. Txapelketaren araudi orokorreko 239 eta 240 artikuluei jaramon eginez hartu dute neurri hori. Behin atzeratzea erabakita, "egoerak ahalbidetu orduko" data bat ezarriko du federazioak, "ahalik eta lasterren jokatzeko".
Bi taldeak une onean ziren elkarren arteko norgehiagokaren atarian. Donostiarrek seigarrenak dira sailkapen nagusian. Postu hori indartu egin zuten joan zen asteazkenean, Athletic mendean hartuta (1-0), eta bolada onari segida eman nahi zioten Real Madrilen aurka. Bisitariak, berriz, bigarren sailkatuak dira Iberdrola ligan, Bartzelona liderrarengandik bi puntura.
Athletic, heldu ezinik
Athletic ere zailtasunak izaten ari da bidean. Marcelino Garcia Toralen taldea hegazkinez abiatu da Madrilera, bihar Atletico Madrilen zelaian jokatzea baita, baina hegaldiak ezin izan du lur hartu, Barajasko aireportua elurrarengatik itxita dagoenez gero. Klub zuri-gorriak aditzera eman duenez, Espainiako Liga kudeatzen duen erakundearekin eta Atletico Madrilekin harremanetan jarri da, "erabaki bat lehenbailehen hartzeko".
Antzeratsu dabil Real Madril ere. Zurien gizonezkoen taldeak Iruñean du hitzordua bihar (21:00), Osasunaren aurka jokatzeko, baina bidariak hegazkinean sartu diren arren, aeroplanoa ez da aireratu.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192036/bigarren-mailako-errepide-batzuk-itxi-dituzte-nafarroan-araban-eta-gipuzkoan.htm
|
Gizartea
|
Bigarren mailako errepide batzuk itxi dituzte Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan
|
Belagua, Iturzaeta (Nafarroa), Urduña, Herrera (Araba), Azurki, Elosua eta Karabieta (Gipuzkoa) portuak itxi dituzte elurrarengatik eta hormarengatik. Nafarroa erdialdean eta Erriberan abisu laranja ezarri dute, eta Nafarroako isurialde atlantikoan, horia.
|
Bigarren mailako errepide batzuk itxi dituzte Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan. Belagua, Iturzaeta (Nafarroa), Urduña, Herrera (Araba), Azurki, Elosua eta Karabieta (Gipuzkoa) portuak itxi dituzte elurrarengatik eta hormarengatik. Nafarroa erdialdean eta Erriberan abisu laranja ezarri dute, eta Nafarroako isurialde atlantikoan, horia.
|
Elurrak arazoak sortu ditu Hego Euskal Herriko bigarren mailako zenbait errepidetan. Nafarroan kateak erabiltzea derrigorrezkoa da Izabako, Urbasako, Arasko, Urkiagako, Meanoko, Artesiagako eta Matamachoseko portuetan, baita Izabatik Zurizara (Espainia) doan NA-2000 errepidean eta Aralarren ere; eta Araban, Opakuako, Bernedoko eta Gasteizko portuetan. Gainera, kamioiak ezin dira Bernedon eta Opakuan ibili. A-68 Ebroko autobidea trafiko astunarentzat itxi dute Nafarroan, Zaragozarako noranzkoan, 84. kilometrotik aurrera, Aragoin (Espainia) elur asko pilatu baita errepidean.
Loiuko aireportuan (Bizkaia) ere arazoak izan dituzte bidaiariek: Madrilen lur hartu behar zuten hiru hegaldi bertan behera gelditu dira, hango aireportua itxita dagoelako. Madriletik Loiura joan behar zuten beste hiru hegaldi ere bertan behera gelditu dira. Trenbideei dagokionez, Zaragoza (Espainia), Castejon (Nafarroa) eta Iruñea lotzen dituen tren zerbitzua bertan behera utzi dute. Oraingoz Iruñea eta Gasteiz arteko trenbidea ez dute itxi.
Iruñean arazoak sortu dira arratsaldean billabesekin. Hiriko autobus batzuek ezin dute ohiko bidea egin, eta ibilbide laburragoak egiten ari dira. Hauek dira elurrarengatik arazoak dituzten lineak: 5, 6, 9 eta 23. Gainerako billabesek ez dute arazorik izan.
Larrialdi zerbitzuek kontuz ibiltzeko eskatu dute. Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dute mendian dagoen egoera ez dela ohiko egoera elur kopuruarengatik eta motarengatik, eta hotzarengatik. Atzo, Lepoederren elur jausi txiki bat izan zela gogorarazi dute, eta bideoa zabaldu.
Elurra Erriberan
Gaueko ordu biak aldera hasi du elurra Tuteran (Nafarroa), eta ez du gelditu ordutik. Oraintxe, sei zentimetro inguruko lodiera du elur geruzak han, baina ez da oso elurte indartsua ere. Tenperatura zero gradukoa da, eta elurra egun osoan zehar egingo duela aurreikusi dute. Tuterako alkate Alejandro Toquerok erakutsi duen moduan, goizean goizetik ari dira lanean elur makinak prezipitazioek herritarren joan etorrietan ahalik eta eragin gutxien izan dezaten.
Jaurlaritzak, abisu horia
Hori ikusita, hainbat ohartarazpen egin dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, 06:00etatik 00:00etara. Nafarroako Gobernuak, berriz, Babes Zibileko Planaren larrialdiko lehen maila eta Neguko Bide Planeko bigarren fasea ezarri ditu. Gainera, abisu laranja egongo da indarrean Erriberan eta Nafarroa erdialdean, eta ez dute baztertu Erriberan abisu gorria ezartzea ere. Lurraldearen isurialde atlantikoan, berriz, abisu horia dute.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192037/poctefa-ondotik-borondatea.htm
|
Gizartea
|
Poctefa ondotik, borondatea
|
Zaraitzuk eta Zuberoak lehen elkarlana duela urteak egin ondotik, berriki bururatu dute Iratiko lurrak kudeatzen dituzten lau instituzioek gidatu Poctefa programa, Aezkoako eta Garaziko eskualdeekin. Bakoitzak bere xedeak garatu ditu Europako laguntzekin, baina harago joan nahi lukete.
|
Poctefa ondotik, borondatea. Zaraitzuk eta Zuberoak lehen elkarlana duela urteak egin ondotik, berriki bururatu dute Iratiko lurrak kudeatzen dituzten lau instituzioek gidatu Poctefa programa, Aezkoako eta Garaziko eskualdeekin. Bakoitzak bere xedeak garatu ditu Europako laguntzekin, baina harago joan nahi lukete.
|
Mugaz gaindiko xedeak diruztatzen dituen Poctefa programak behin eta berriz hurbildu ditu mugaz bi aldeetako euskal hautetsiak xede konkretuen inguruan, Kintoan Barna xedearekin gertatu bezala Donibane Garazi eta Iruñea ardatza sortzeko. Iratiko oihanak ere, Europako laguntzekin, bere hegiko lau ibarrak bildu ditu epe luzeko helburua noizbait bete ahal izateko esperantzan: Irati elkarlanean kudeatzea lau bailaren artean.
Urratsez urrats heldu nahi lukete kudeaketa partekatu horretara, baina, oraingoz, elkar ezagutzaren hastapenetan dira. Zaraitzu, Aezkoa, Zuberoa eta Garaziko ibarren arteko harremanak «aspaldikoak» direla diote halere batzuek eta besteek, bereziki artzaingoaren aipamena eginez. «Lurraldeak auzo dira, alhapide komunak badira eta hartu-emanak beti izan dira», azaldu du David Tourreuil Garaziko mendi sindikatuko zuzendariak. Aezkoako Biltzarreko lehendakari Karlos Buenok ere, aspaldiko loturak aipatu ditu: «Zaraitzukoekin harremanak betikoak dira, Hegoaldeko Irati elkarrekin kudeatzen dugulako eta saiatzen garelako gauzak adosten. Garazirekin ere harremanak baditugu betidanik, lehen sektoreari lotuak». Harreman instituzional formaletan, berriz, Poctefarekin hasi ziren.
Lau xede, lurralde bakarra
Abenduko azken egunetan bildu ziren, testuinguruak beharturik pantailen bitartez, Poctefa xedearen bilan bat egiteko. Programak ekarri bi milioi euroz goitiko diru laguntzekin lau polo garatu dituzte, bakoitzak berea: Zaraitzun ingurumena balorizatzeko azpiegiturak indartuz, Aezkoan industria hondarea biltzen duen gune bat berrituz, Zuberoan ornitologiaren etxea eginez Iratiko mendi etxeetan eta Garaziko ibarrean artzaingoa dinamizatuz Etxola ostatu berriaren inguruan. Irati marka sortzeko xede zabalagoa ere bazuten abiatzean, baina komunikazioan gabeziak izan direla ohartu dira bilanaren tenorean.
Bakoitzak berea egin du, baina elkarlanari eta juntatzeari uko egin gabe, Jacques Barreix Zuberoako mendi sindikatuko buruaren erranetan. «Poctefa Europako programa da. Baina Irati da, eta bi estatu arteko muga bada, hori urtez eta urtez hala izan da, eta, ondorioz, bide guti da bi naba horien artean; bat Larrainetik eta bestea Arnegitik, ez da besterik. Historiak bereizi ditu, baina guk kontsideratzen dugu Aezkoa, Zaraitzu, Garazi eta Zuberoa dela Irati».
Duela zenbait urteko elkarlana borondate onez baina bortxaka hasi zela onartzen badu ere, oraingoan zerbait gehiago da, Buenoren ustez: «Lan honekin ere hasi gara ezagutzen bakoitzak nola antolatzen dituen gauzak. Ezagutza horretatik abiatzen ari gara, elkarlanean ea lor dezakegun denen arteko minimoak adostea, Irati laurona da, eta kudeaketa ere ahalik eta antzekoena edo elkarlanak bultzatua izan beharko da».
Lau egiturek elkarrekin bereziki turismoaren ardatza landu dute. «Iratiren baliabide naturalak eta bertako aktibitateak balorizatzea zen lehen ideia: mapa komunak egitea, mugaz gaindiko xendak egitea, telefono aplikazio bat lurralde osoarentzat», dio Tourreuilek. Tresna horiek sortu izanaz pozten da, nahiz turismoaz harago diren helburuak badirela azpimarratu duen: «Bada zinezko borondate bat lurraldean sinergiak xerkatzeko eta lurraldea gazteentzat erakargarri bilakatzeko, plantatzeko gogoa ukan dezaten». Jacques Barreix zuberotarrak bat egiten du, parte guztietan «borondate bera» sentitzen duela erranez, baina zailtasunak ahantzi gabe: «Frantzia eta Espainia arteko mugarik ez da haboro, baina bideko loturak eskas dira. Kilometro andana egin behar dugu elkarretaratzeko».
Desberdintasunak agerian
Elkarren arteko distantziak laburtzea ere ez da bortxaz on; COVID-19aren testuinguruan, azken bilkurak pantailaz pantailakoak izan dira, eta hori ere ez da egokia aktore desberdinentzat. Tourreuilek gehitu du bilkura fisikoetan ere, elkar ezagutzeko, hizkuntzak ez duela beti laguntzen: «Kausitzen dugu bat egitea gauza batzuetan, baina zailtasunen parte da hizkuntza bera ez duten jendeak biltzea. Euskaraz ere, ñabardurak ez dira beti ongi ulertzen eta garapen xedeetan ñabardurak ere inportanteak dira».
Buenoren ikuspuntutik, desberdintasun handia bada instituzioen egituretan berean: «Zailtzen duena burokrazia bera da, guk teknikari guti ditugu eta lan anitz izan da. Hor nabaritu dugu ezberdintasuna Iparraldearekin, han tekniko anitz dituzte eta errazago egin ahal dira gauzak hemen baino». Iratiko lau egiturak bi estatu desberdinen parte izatea ere zailtasuna da, bide beretik, Aezkoako Biltzar buruarentzat, «arautegi desberdinak» izanik batzuetan lanak oztopatzen baitira horrengatik.
Jacques Barreix ere ohartu da Aezkoan eta Zaraitzun gutiago egin dezaketela «sistema desberdinarekin antolatuak baitira, eta gogorrago da aritzea. Nahikundea badute, baina ez da hautetsien ber sistema». Diferentzia horiek esplikatzen dute, partez bederen, azken urteetan polo bakoitzak bere xedeak garatu izana, Buenoren arabera: «Epe motzean bakoitzak bere zilborrari pentsatu behar du, epe luzean Iratiri bere osotasunean».
Lurralde beraren kudeatzaile desberdinak izanik ere, Iratiko lau ibarretatik bitan dinamika ekonomiko handiagoa badela argi ageri zaio Barreixi, Zuberoako eta Garaziko mendi partean ez bezala, Zaraitzun eta Aezkoan «Laborari gutiago dira, zinez guti dira. Bortuko laborantza ez dute abantzu, hemen bada, eta bada gazteen egoteko nahikundea», haren ustez.
Denei komuna zaie berriz turismoaren garapena, Iratik duen fama handitzen ari baita. Joan den udan jende andana bat ibili zen, horietarik anitz mendian ibiltzeko usaiarik gabekoak, arazo batzuk sortuz: «Mendira heldu den publikoaren sentsibilizazio lanean urrunago joan behar dugu. Kakueta eta Holzarten hasi dira neurgailuak ezartzea aipatzen, gaur egun aipatzea ontsa da, baina ez da tresnarik. Guk absulutoki halako gauzak landu behar ditugu», azaldu du Tourreuilek.
Ondoko urratsa gainditzeko, Garaziko mendi sindikatuko zuzendariaren ustez, «falta da antolaketa globalago bat, aktore gehiagorekin». Turismoa artzaingoarekin sinergian kokatu nahi luketela argi dute, adibidez, baina Iratiko lau ibarretako instituzioez harago diren partaideak ere beharrekoak dira, hala nola turismo bulegoak, Euskal Elkargoa, Nafarroako Gobernua…
Kudeatzeko tresna komunik ez beharbada, baina denen erranetan adostasuna bada garatu nahi den turismo ereduaren inguruan. Aezkoako batzarburuak zehazten du «ingurumenarekiko errespetuarekin eta inguruarekiko errespetua duen jendea nahi [dutela], hemengo identitatea eta historia ere kontuan hartzea». Horregatik sortu dute Kulturola, besteak beste, informazioa eta jakintza transmititzeko.
Oihartzuna
Estreinatu gabea dute oraino kultur etxea, baina lekuko jendeengan oihartzuna izan du jada Iratiko beste partaideekin egin lanak. «Irati berriz ere bere osotasunean kokatu dugulako ukan dugu oihartzuna. Hemengo jende askok ez zituen ondoko bailarako gauzak ezagutzen, eta Hegoaldeaz ere ari naiz. Gure baitan oihartzun hori ukan du», dio Buenok.
Mendi sindikatuak eta batzarrak gehiago hurbiltzeko, zatiketa administratiboak gainditzeko lanak ukanen dituzte geroan ere, agerikoa denez. Mendiko suak egiteko edo kabalak alde batera eta bestera alatzera eramateko muga ez da problematikoa, baina beste kasu batzuetan estatu bakoitzaren arauetan kokatzen dira batzuk eta besteak: Iratiren ingurumen babeserako label eskaerak bereiz lantzen dituzte; Nafarroako parteko Iratiren biosfera izendapena Unescori galdegin diote, Zuberoako eta Baxenabarroako lurrak [Frantziako] Eskualdeko Parkearen eremuan izanen delarik.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192038/europan-serio-hartzen-dituzte-guk-proposatzen-ditugun-gauzak.htm
|
Kirola
|
«Europan serio hartzen dituzte guk proposatzen ditugun gauzak»
|
Mendi Eskualdeen Europako Sarearen presidente karguan berretsi berri dute Juanan Gutierrez. Eibartarraren ustez, garrantzitsua da Bruselan egotea, eta ez politika arloan eragiteko bakarrik, mendi eremuen etorkizuna bermatzeko baizik.
|
«Europan serio hartzen dituzte guk proposatzen ditugun gauzak». Mendi Eskualdeen Europako Sarearen presidente karguan berretsi berri dute Juanan Gutierrez. Eibartarraren ustez, garrantzitsua da Bruselan egotea, eta ez politika arloan eragiteko bakarrik, mendi eremuen etorkizuna bermatzeko baizik.
|
Mendiarekiko zaletasuna medio, Juanan Gutierrezek (Eibar, 1962) argi zeukan horrekin zerikusia zeukan ikasketaren bat egin nahi zuela. Azkenerako, Geografia aukeratu zuen, «eremu asko barnebildu ditzakeelako». Behin ikasketei ekinda, Europan barrena abiatu zen, bide berrien bila. Pausoka-pausoka, HAZIn bukatu zuen, Eusko Jaurlaritzako Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako erakundean. Hori bai, Europa oso presente eduki izan du beti; horren erakusgarri, Euromontana Europako Mendi Eskualdeen Sarean zuzendaritza batzordeko presidente karguan berretsi zuten joan den azaroan, hirugarrenez —2012an aukeratu zuten lehen aldiz—. 70 eragile batuta, lobby edo presio talde txiki bat dute Bruselan.
1980ko hamarkadan Europan barrena ibili zinen Geografia ikasketak egiten, hasi Donostian hasi bazenituen ere. Etxekoa ez al zen nahikoa?
Bigarren urtean joan nintzen Bartzelonara, eta orduan berritasuna zen hango eredua. Izan ere, oinarrizko ikasgaiak gainditu beharra zegoen, baina, hortik aurrera, libreagoa zen norabidea edo espezializazioa aukeratzea.
Frantziara joan zinen gero, eta Belgikan bukatu zenuen. Garai hartan ohikoa al zen ikasketak atzerrian egitea?
Orduan ez zegoen ez Internetik eta ezta Erasmus programarik ere. Informazioa lortzeko edo bertan ikas zenezakeen jakiteko telefonoa edo posta arrunta erabili behar izaten ziren. Beste garai batzuk ziren.
Betiko komunikazio bideak erabilita lortuko zenuen plaza, baina Teledetekzio espaziala ikasi zenuen. Zer esaten zizuten ingurukoek, zertan ari zinen entzun eta gero?
Hemen zientzia fikzioa zen satelite bidez lurra arakatzearena. Beste gauza askorekin gertatzen den bezala, erabilera militarrerako sortu zen hori ere, eta gerora aurkitu zaizkio erabilera zibilak.
Nondik datorkizu Geografiarekiko interes hori?
Beti interesatu izan zait. Azken finean, kontuan hartu behar da nondik gatozen. Gurean mendia da kirol nazionala; eguneroko zerbait da. Gehienok ezin gara egon mendira joan gabe.
Naturarekiko lotura horrek bideratu al du zure lan jarduna?
Ez da hori bakarrik. Natura bera baino gehiago, jendeak naturarekin daukan harremana interesatzen zait niri; hau da, bakoitzak nola moldatzen duen ingurua. Gizakiak hasiera-hasieratik moldatu duen paisaia da natura. Pertsonek eta gizarteak berak paisaiarekin duten elkarrekintza interesatzen zait niri. Norberaren izaerak zerikusi zuzena du naturarekiko harremanarekin.
Teledetekzio espaziala ikasita, zertan hasi zinen lanean?
Praktikak egin beharra zegoen derrigor, eta kontratua eskaini zidaten praktikak amaitu berritan. Satelite bidez Luxenburgoren lehen mapa egitea zen gure proiektua. Gaur egun, aspaldiko kontuak direla dirudi.
Katalunian, Frantzian eta Belgikan ibili ondoren, Euskal Herrira itzuli zinen gero. IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologian aritu zinen lehenengo, eta HAZIn sartu zinen gero. Nolatan?
Argi neukan etxera itzuli nahi nuela.
Sateliteak atzean utzita, parke naturalen errealitatean barneratu zinen 1990eko hamarkadan. Berritasuna al zen hori ere?
Gaur egun HAZIn badago sateliteekin lan egiten duen jendea, baina garai hartan gurean zientzia fikzioa zen hori. Hamaika eztabaida eragin zuen parke naturalen gaiak; bazeuden aldekoak, baina kontrako asko ere bai. Lurralde antolamendurako kontzeptu berri bat zen hura. Dibertigarria izan zen garai hura.
Berehala hasi zinen Europa mailan lanean. Zer dela-eta hartu zenuten Europaren eremuan lan egiteko erabakia?
Euskadiko politika sektorialeko zati handi bat Europako edo nazioarteko lankidetza proiektuen mende zegoela ikusi genuen, eta horregatik hartu genuen erabakia.
Gauza bat da Europa mailako proiektu jakin batzuk sortzea, eta beste bat Euromontanaren gisako antolakunde bat eratzea.
Oso garrantzitsua zen Europako lankidetza proiektuak sustatuko zituen talde bat izatea, eta talde horretan egotea proposatu zidaten niri. Europa mailan kontaktuak lortu behar nituen eta Bruselan presentzia izan.
Zertarako balio du Europako sare baten parte izateak?
Garrantzitsua da Bruselan egotea, egunerokoan eragiten duten erabakietan parte hartzeko aukera dagoelako horri esker. Bestalde, Euromontana elkargune bat da esperientziak elkarrekin trukatu ahal izateko. Esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundia parke naturalen sarea eraikitzen ari zenean, Europan erreferentziak bilatzeko eskatu zidaten. Zentzu horretan, esperientzia interesgarriak zeuden Italiako Alpeetan, eta hango kontu asko ekarri genituen hona.
Proiektuak sarean garatzeak eragina dauka arrakasta lortzeko?
Aberastasun ikaragarria da proiektuak lortzeko 70 bazkide izatea, bakoitzak bere kontaktuak dauzkalako.
Herrialde askok osatzen duzue Euromontana: Albaniak, Suitzak, Errumaniak, Eskoziak… Nola koordinatzen duzue lana?
Bulego bat daukagu Bruselan, eta hiru langile aritzen dira bertan lanean. Horiek harremana mantentzen dute bazkide guztiekin, eta ekintzak proposatzen dituzte.
Ez da erraza izango, hala ere, hainbat herrialderen arteko lana koordinatzea, ezta?
Bai eta ez. 70 partaide gara Euromontanan, baina denak ez daude aktibo maila berean. Denon arteko harremana ez da bera; zerikusi zuzena daukate gertutasun geografikoak eta gaitegiak. Adibidez, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria naiz ni, eta hartu-eman handiagoa daukat Norvegiako edo Frantziako erakunde publikoen ordezkariekin, beste edozein ikerketa zentrorekin baino.
Zer da egitekorik zailena 70 partaideko erakunde batean?
Bazkideen aniztasunaren eraginez, konplexua da antolaketa. Denetik daukagu sarean: erakunde publikoak, nekazari sindikatuak, ekonomia zentroak, mendi eremuetako berrikuntzetan lan egiten duten unibertsitateak… Askotariko lan jarduerak dauzkagu Euromontanaren barruan.
Zer lan dagozkio zuzendaritza batzordeko presidenteari?
Bruselako taldea koordinatu behar izaten dut nik, eta hainbat ekitalditara joan behar izaten dut. Orain Europako programa eztabaidatzen ari direnez, Europako Batzordeko kideekin harremanetan egoteko momentua da. Kargu publikoak izaten dira batzuetan, eta teknikoak beste batzuetan. Komenigarria izaten da zenbait gairen inguruan zer esaten ari diren jakitea.
Garrantzitsua da politikariez gain bestelako kontaktuak ere izatea?
Askotan, atzeko atetik sartuta jabetzen zara ondorioak izan ditzaketen zenbait gauzaz.
Sareak bitartekari lanak egiten ditu mendi eskualdeen eta Europako agintaritzen artean. Nola egiten da bitartekaritza lan hori?
Mendi eskualdeen interesak defendatzen ditugu guk; eta ez Europan bakarrik, baita erabakiak hartzen dituztenen aurrean ere, izan Euskal Herrian zein Eskozian. Kontaktu asko dauzkazu Europako Batzordean, Europako Parlamentuan nahiz eskualdeetako batzordeetan. Erreferenteak gara mendiko gaietan.
Bruselan hartzen diren erabakietan eragiteko gaitasuna duzue?
Europako Batzordeak zein Parlamentuak foroetara gonbidatzen gaitu; mendiarekin zerikusia daukaten gaiei buruz hitz egiten da bertan. Hainbat ordezkarik eta erakundek parte hartzen dute foro horietan, eta berrikuntzari edo mendiko mugikortasunari buruz hitz egin behar dutenean, adibidez, gu ere gonbidatzen gaituzte saio horretara. Zuzeneko informazioa jaso ahal izaten dugu horrelako foroetan eta bazkideei informazioa pasatzen diegu gero.
Europak zehazten al dizue agenda? Edo agenda propioa daukazue?
Agenda Europak zehazten du, berez, baina guk badaukagu eragiteko gaitasuna. Esaterako, Euromontanak presidenteorde kargua dauka landa babeserako elkarrizketa zibilen taldean, eta presidente kargua ere izango dugu. Horrek zein ondorio duen? Europako Batzordeko arduradunak mahaikideekin lan egiten du gai ordena prestatzeko, eta, hor egonda, eragin daiteke.
Baina eragin ahal izaten duzue?
Uzten digutenean, bai. Guk ez daukagu erabakitzeko gaitasunik, baina eragitekoa, bai.
Nola konbentzitzen dituzue politikariak euren agendan eragiteko?
Norberaren iritzia errespetatzeko garrantzitsua da Europako Batasunak finantzatutako proiektuak argudio irmoekin lantzea. Indarra ematen du horrek. Ikerketaren bidea da gure indargunea.
Baliagarria zaizue Europan zuen barruan hainbat herrialde eta talde batzea?
Hain anitzak izatearen ondorioz, aldez aurretik ondo eztabaidatuta edukitzen dugu proposatzen dugun guztia. Ordurako argi izaten dugu zer pentsatzen duten erakundeek zein nekazariek. Europan badakite hori, eta serio hartzen dituzte guk proposatzen ditugun gauzak.
Europako Batasuneko Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) da lantzen duzuen arlo garrantzitsuenetako bat. Horrek eraginik ba al dauka Euskal Herrian?
Europa osoan ez dago horrek eraginik ez duen nekazaritza politikarik. NPEk zehazten du edozein estatuk edo eskualdek jarduteko daukan markoa.
Dagoeneko onartuta egon beharko luke 2020tik aurrerako NPEk, baina atzeratu egin da. Zer ondorio ditu horrek?
Brexita eta COVID-19aren pandemia dela eta, oraindik ez da onartu. Legedi guztia baldintzatu dute akordio berdeak, energia berriztagarriek, klima aldaketara egokitzeak, eta abarrek. Baina aurrekontu mailan, hasiera batean, atzerapenak ez du eragingo aldaketarik.
Euskal Herriarentzat positiboa izango al da azken urteotako aldaketa hori?
Erabiltzen baldin badakigu, bai. Garatu ahal izateko, norabide berdea eman behar zaie politika guztiei, eta Euskal Herriak ez dauka azpiegitura txarrik. Beste toki batzuekin alderatuta, lurrari lotutako kultura daukagu guk, ez daukagu latifundio erraldoirik, ezta abeltzaintzarako eremu handirik ere. Aukera bilaka dezakegu aldaketa hori.
Europarekin lotuta dago eremu menditsuen etorkizuna?
Bai. Hala ere, produktibitatea bultzatzen den garai hauetan zaila da leku malkartsuentzako. Euskal Herriko mendi eremuan Alemania iparraldean baino garestiagoa da esne litro bat ekoiztea. Ez dira berdinak eraikinen kostua edo esnea lortzeko zailtasuna. Horregatik, zenbait diru laguntza bermatzeko eskatzen dugu guk.
Ondorio ekonomiko larriak izango lituzke laguntza horiek ez izateak?
Bai, baina ez ekonomikoak bakarrik. Gurearen moduko inguruan gogorra litzateke horrelako ustiapenak albo batera uztea. Mendian horrenbeste larre badaude, norbaitek zaintzen dituelako daude. Urbia, adibidez, abeltzaintzagatik ez balitz, ez litzateke larrea izango; basoak hartuko luke.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192039/itxaropena-errealitate-bihur-dadin-bultzada-eskatu-du-sarek.htm
|
Politika
|
«Itxaropena errealitate» bihur dadin, «bultzada» eskatu du Sarek
|
Ordezkaritza zabal baten parte hartzeaz, ekitaldia egin dute Bilboko Euskalduna jauregian, arratsaldeko manifestazioen atariko. Bortz korapilo askatzea lehentasunezkotzat jo du Sarek: urrunketaren bukaera, gaixo larrien etxeratzea, gradu progresioa, baimenak eta 7/2003 Legea.
|
«Itxaropena errealitate» bihur dadin, «bultzada» eskatu du Sarek. Ordezkaritza zabal baten parte hartzeaz, ekitaldia egin dute Bilboko Euskalduna jauregian, arratsaldeko manifestazioen atariko. Bortz korapilo askatzea lehentasunezkotzat jo du Sarek: urrunketaren bukaera, gaixo larrien etxeratzea, gradu progresioa, baimenak eta 7/2003 Legea.
|
Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek deituta euskal presoen aldeko protestak eginen dituzte gaur arratsaldean Euskal Herriko 239 hiritan, herritan eta auzotan, eta, horien atariko, ekitaldia egin du Sarek goizean Bilboko Euskalduna jauregian. Hego Euskal Herriko alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkaritza zabala elkartu da: EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta Geroa Baiko ordezkariek parte hartu dute, ELA, LAB, UGT, CCOO, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuetako ordezkaritza bat ere han izan da, eta deialdiarekin bat egin dute Kataluniako alderdi zenbaitek eta beste hainbeste norbanakok. Han izan dira, adibidez, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta Quim Torra Kataluniako presidente ohia.
Lehenik, Paul Riosek eta Nekane Altzelaik hartu dute hitza ekitaldian, eta, ondotik, Sare herritarrak berak zabaldu du bere mezua. Mugimenduak azpimarratu du «itxaropena sortzen duen» garai bat dela oraingoa presoen alorrean, baina esperantza hori «errealitate izan dadin tinko eta guztiok elkarrekin bultza egitea ezinbestekoa» dela nabarmendu du.
Presoen eskubideak errespeta daitezen bortz puntutan jarri du arreta Sarek: «Urrunketa politikaren behin betiko amaiera; gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea; gradu progresioa; espetxe baimenak; eta 7/2003 Lege Organikoaren kudeaketa». Horiexek izanen dira, hain zuzen, datozen hilabete eta urteetan Espainiako Estatuan dauden presoen arloan zer errana emanen duten korapiloak. Mugimenduak gogoratu du Espainiako Estatuko presoen %65 lehen graduan daudela oraindik, nahiz eta «gehienek ia 30 urte» egin dituzten preso. Gradu progresioari esker kalean behar lukete horietako anitzek jada, kondenaren hiru laurdenak beteak baitituzte. Halaber, Sarek nabarmendu du 7/2003 legearekin kondenatutako 67 preso daudela, eta «biziarteko kondena ezkutua» dutela, berrogei urtera arteko zigorrak dituztelako. Urruntzea, berriz, euskal preso guztiak Euskal Herrian daudenean bukatuko dela ohartarazi du presoen aldeko mugimenduak. «Espetxeen arloan ematen ari diren mugimenduek itxaropentsuak izan arren», beraz, «egoera ez da lasai egoteko modukoa», Sareren ustez.
Aitzina egiteko «gakoa legezkotasunaren, gizatasunaren eta gizarteratzearen printzipioak gailentzea, eta arbitrariotasuna eta komenentzia alde batera uztea» dira, Sareren hitzetan, eta bide horretan bidelagun izateko gonbita egin diete ekitaldira bildutakoei: «Bide luzea dugu egiteko. Eta zuekin batera egiten jarraitu nahi dugu, aurrera egiteko modu bakarra baita. Premiazkoa da garai hau aprobetxatzea urrats sendoak emateko, atzera bueltarik gabe».
Arratsaldean, mobilizazioak
Joseba Azkarraga eta Bego Atxa abokatuek eta Sareko bozeramaileek agerraldi bat egin zuten atzo Bilbon, eta jakinarazi zuten egingo diren mobilizazioek «inoizko ordezkaritza politiko, sindikal eta sozial zabalena» izango dutela.
Mobilizazio gehienak eta esanguratsuenak gaur arratsaldean egingo dira. Bilbon 16:30ean hasiko da Plaza Eliptikotik (Moyua Plaza) manifestazioa, eta 17:30ean amaituko da udalaren aurrean, ekitaldi nagusiarekin. Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohiak eta Amaia Goirigolzarri abokatuak hartuko dute hitza. Baionan, berriz, giza kate argitsu bat egingo dute, eta Errobi ibaiaren inguruak argiztatzea izango da helburu, Aturriraino, zortzi eremutan banatuta, Argi Dugu lelopean. Bake Bidean mugimenduak emandako informazioaren arabera, 18:00etan izango da giza katearen hasiera, eta 18:30ean amaituko da. Gainera, azpimarratu zuen egitasmoarekin bat egin dutela, besteak beste, kultur, ekonomia eta politika arloko zenbait eragilek eta norbanakok. Esaterako, 120 hautetsik baino gehiagok eman dute izena giza katean, eta horien guztien izenean Jean François Irigoyen Donibaneko auzapezak eta Chantal Erguy Aiziritzekoak (Nafarroa Beherea) hartuko dute hitza. Anaiz Funosas eta Mixel Berhokoirigoien bakegileek ere hitz egingo dute.
Beste mobilizazioei dagokienez, Araban hamazazpi herritan egingo dira, eta, Sareren arabera, ekitaldi esanguratsuenak Gasteizkoa, Aguraingoa, Urduñakoa eta Laudiokoa izango dira. Bizkaian, 74 herrik egin dute bat, eta, besteak beste, Elorriokoa, Lekeitiokoa eta Portugaletekoa nabarmendu dituzte. Gipuzkoan, 69 herrik egin dute bat aldarriarekin, eta Hernanikoa, Azpeitikoa eta Arrasatekoa azpimarratu dituzte, besteak beste. Azkenik, Nafarroan 78 lekutan egingo dira mobilizazioak, eta Iruñeko Alde Zaharrekoa, Tafallakoa eta Etxarri Aranatzekoa izan daitezke ikusgarrienetako batzuk.
Kaleak jendez betetzea espero dute antolatzaileek. «Ez pandemiak, ez eguraldiaren aurreikuspenek, ez dute gehiegi laguntzen, baina ziur gaude ditugun datuak ikusita aurten ere milaka herritar batuko direla euskal presoen eskubideen urraketak amaitzeko, eta Euskal Herrira itzultzen hasteko deialdiarekin, bizikidetzaren eta bakearen alde», adierazi zuen Sarek. Gainera, erantsi zuen mobilizazio guztiak osasun adituek ezarritako argibideak kontuan hartuta egingo direla.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192040/818-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
818 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
|
Jasotako datuen arabera, ez da horrelako kopururik erregistratu azaroaren 21az geroztik.
|
818 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Jasotako datuen arabera, ez da horrelako kopururik erregistratu azaroaren 21az geroztik.
|
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 12.464 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietatik 818k eman zuten positibo. Hain zuzen, ez da horrelako daturik erregistratu azaroaren 21az geroztik. Ordu hartan, 1.001 positibo detektatu zituzten. Positibotasun tasari dagokionez, egindako proba guztien %6,56k eman zuten positibo. OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria muga.
Lurraldeetako egoerari dagokionez, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehienak. Zehazki, eremu horretan 354 kasu detektatu dituzte, eta datuei erreparatuta, ez da horrelako kopururik jaso azaroaren 20tik. Gipuzkoan, berriz, 203 kasu egon dira, Araban 95 eta Nafarroan 160. Hala ere, Nafarroako Gobernuak oraindik ez ditu behin betiko datuak eskaini. Azkenik, Jaurlaritzak jakinarazi du gainontzeko sei kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak direla.
Erietxeetan beste 63 pertsona ospitaleratu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ZIU zaintza intentsiboetako unitateetan 75 gaixo daude. Nafarroako datuak, berriz, arratsaldean emango dituzte.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192041/eskola-kirola-berriro-abiatzeko-eskatu-dute-ehunka-herritarrek.htm
|
Gizartea
|
Eskola kirola berriro abiatzeko eskatu dute ehunka herritarrek
|
Gasteizen, Bilbon eta Donostian egin dira mobilziazioak, besteak beste, eskola kirola «funtsezkoa, onuraduna eta segurua» dela aldarrikatzeko.
|
Eskola kirola berriro abiatzeko eskatu dute ehunka herritarrek. Gasteizen, Bilbon eta Donostian egin dira mobilziazioak, besteak beste, eskola kirola «funtsezkoa, onuraduna eta segurua» dela aldarrikatzeko.
|
Eskola kirola berriro martxan jartzeko eskatzeko, elkarretaratzeak egin dituzte ehunka lagunek gaur eguerdian Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Hain zuzen, 550 elkartek egin dute bat mobilizazioekin, eta 120 herrik ere babesa erakutsi dute.
Haien arabera, eskola kirola haur eta gazteentzat «funtsezkoa, onuraduna eta segurua» da, eta, beraz, erakundeei eskatu diete aztertzeko beste leku batzuetan ere hartu diren neurriak. Besteak beste, elkarretaratzeetara bertaratu direnek aldarrikatu dute kirola egungo egoeraren «arazo» bainoago «konponbidea» dela.
Bultza Kirola Euskadi plataforma izan da eskaera egin dutenetako bat, eta aukera hori posible izango ote litzatekeen aztertu da asteotan BERRIAn.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192042/salbuespenezko-espetxe-politika-amaitzeko-eskatu-dute-alderdi-sindikatu-eta-gizarte-eragileek.htm
|
Gizartea
|
Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek
|
Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek.
|
Sarek goizean Euskalduna jauregian (Bilbo) egindako ekitaldiaren ondoren mintzatu dira horretara bildu diren alderdi, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak, eta salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute.
«Salbuespenezko eta mendekuzko espetxe politika aldera batera utzi behar da», nabarmendu du Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. «Gainera, presoak hurbiltzen ari diren honetan, iruditzen zaigu erabat arbitrarioa dela batzuk Euskal Herrira ekartzea, eta beste batzuk oraindik ere Euskal Herritik urrun geratzea. Uste dugu horrek berehala aldatu behar duela. Bada ordua presoak etxera ekartzeko, eta presoak askatzeko irtenbide integral bat bilatzeko».
EH Bilduren eledunak eskerrak eman dizkio Sareri, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko «salbuespenezko egoera honetan egindako ahaleginagatik».
Irune Berasaluze EAJren legebiltzarkideak eskatu dio Espainiako Gobernuari «salbuespenezko politika» amaitzeko «lehenbailehen». Iruditzen zaio horrek «birgizarteratzea» erraztuko lukeela, baita «iraganaren berrirakurketa kritiko bat» eragin ere.
Miren Gorrotxategi EP-IU Elkarrekin Podemosen legebiltzarreko bozeramaileak «mendekuan eta salbuespenean» oinarritutako espetxe politika salatu du, eta defendatu «giza eskubideak irizpide» dituena, «senideek ordaindu ez ditzaten haien senideen akatsak».
Sindikatuak
ELA sindikatuko Leire Txapartegik kritikatu du euskal presoek jasaten duten eskubideen «urraketa sistematikoa», eta gogoratu du ETA orain urte batzuk desegin zela. «Ez dago aitzakiarik espetxe politika arrunta ez ezartzeko». Oroitu du euskal presoak Euskal Herritik urrun egoteak «areagotutako sufrikario bat» eragiten duela, eta ohartarazi du «bakean eta bizikidetzan» aurrerapausoak emateko «behin betiko konponbide bat» jarri behar dela mahai gainean.
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiarentzat, 2021ak izan behar du presoen auziaren konponbideari «bultzada erabakigarria» emango zaion urtean. «Hurbilketa batzuk egon dira, baina iruditzen zaigu aurrerapauso gehiago eman behar direla, eta azkarrago. Salbuespenezko espetxe politikak bukatu behar du». Pentsatzen du, gainera, «beharrezkoa» dela «presoen etxeratzea definituko duen» plan bat osatzea.
|
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192043/milaka-lagun-atera-dira-kalera-euskal-herrian-presoen-eskubideen-alde.htm
|
Politika
|
Milaka lagun atera dira kalera Euskal Herrian, presoen eskubideen alde
|
Elurrari eta hotzari aurre egin diete manifestariek. Ekitaldia egin du Sarek goizean Euskalduna jauregian, eta ondoren mintzatu dira horretara bildu diren alderdi, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak: salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute.
|
Milaka lagun atera dira kalera Euskal Herrian, presoen eskubideen alde. Elurrari eta hotzari aurre egin diete manifestariek. Ekitaldia egin du Sarek goizean Euskalduna jauregian, eta ondoren mintzatu dira horretara bildu diren alderdi, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak: salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute.
|
* Sei eskakizun egin dituzte gaur Euskal Herrian mobilizatu direnek.
* Bakegileek eta Bake Bideak antolatutako bi kilometroko giza katea osatu dute Baionan. 2.000 lagun inguru bildu dira, eta Aturri eta Errobi ibaiak lotu dituzte argien bidez.
* «Itxaropena errealitate» bihur dadin «bultzada» eskatu du Sarek.
* Sarek goizean Euskalduna jauregian egindako ekitaldiaren ondoren mintzatu dira horretara bildu diren alderdi, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak, eta salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute.
Bideoan, Gasteizko mobilizazioa:
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192044/jose-ignacio-iruretagoiena-omendu-dute-etak-hil-eta-23-urtera.htm
|
Politika
|
Jose Ignacio Iruretagoiena omendu dute, ETAk hil eta 23 urtera
|
Zarauzko PPko zinegotzia zen Iruretagoiena, hil zutenean. Carlos Iturgaizek presoen eskubideen aldeko mobilizazioak salatzeko baliatu du ekitaldia
|
Jose Ignacio Iruretagoiena omendu dute, ETAk hil eta 23 urtera. Zarauzko PPko zinegotzia zen Iruretagoiena, hil zutenean. Carlos Iturgaizek presoen eskubideen aldeko mobilizazioak salatzeko baliatu du ekitaldia
|
Gaurko egunez hil zuen ETAk Jose Ignacio Iruretagoiena, duela 23 urte. Hori dela eta, omenaldia egin diote Zarauzko hilerrian (Gipuzkoa). Han izan dira, besteak beste, Carlos Iturgaiz, Laura Garrido, Jose Luis Arrue eta Borja Corominas PPko buruzagiak. «Euskalduna, zarauztarra, bere herria maite zuen, eta urrats bat egin zuen PPren proiektuak defendatzeko», azaldu du Iturgaiz PPk EAEn duen bozeramaileak. «Horregatik» hil zuen ETAk, haren arabera, «beste kide batzuk hil zituen bezala». Garai hartan ETAk «PP garbitzeko kanpaina bat» egin zuela ohartarazi du.
PPko bozeramaileak omenaldia baliatu du euskal presoen aldeko aldarriak salatzeko. Iturgaizen arabera, 23 urteren ondoren badira «aldatu ez diren gauzak», eta Sarek euskal presoen eskubideen alde gaur antolatu dituen mobilizazioak izan ditu hizpide: «Hiltzaileen, borreroen, desagerrarazi nahi gintuztenen alde manifestatzen diren berak dira, indarkeria txalotu eta justifikatzen dutenak. Bildu deitzen da, lehen Batasuna, eta horiek dira 20 urteren ondoren gertatutako hura justifikatzen jarraitzen duten ETA zaleak».
Sareren manifestazioa ez ezik, EH Bildu, Unidas Podemos eta PSOE alderdiak ere izan dituzte jomugan PPko bozeramailearen hitzek. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak EH Bildurekin «itun lotsagarria» egin duela salatu du: «Ezkerreko fronte honek prebendak ematen dizkie ETA justifikatzen dutenei, ETA gaitzesten ez dutenei eta gaur ETAko kriminalen alde manifestatuko direnei. Hori da errealitatea». Bukatzeko, esan du ETAren biktimek ez zutela biktima izatea erabaki, eta honako hau gaineratu du: «ETAko hiltzaileek beti nahi izan dute kriminalak izan, jendea hil eta terrorismoa egin».
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192045/nagiak-jota-zelairatu-da-reala.htm
|
Kirola
|
Nagiak jota zelairatu da Reala
|
Txuri-urdinak makal aritu dira Sevillaren aurkako partidako bi zatien hasieretan, eta kondenatu egin ditu horrek. Etxekoen bi hutsek arnasa pixka bat eman diote Imanolenei, baina alferrik: galdu egin du.
|
Nagiak jota zelairatu da Reala. Txuri-urdinak makal aritu dira Sevillaren aurkako partidako bi zatien hasieretan, eta kondenatu egin ditu horrek. Etxekoen bi hutsek arnasa pixka bat eman diote Imanolenei, baina alferrik: galdu egin du.
|
Ohartarazpen argia egin du gaurko BERRIAn Imanol Etxeberria atezain ohiak. Julen Lopetegik entrenatzaile gisa egindako lehen urratsak bertatik bertara bizi izan zituen Rayo Vallecanon, eta esan zuen Asteasun jaiotako prestatzaileak zer ezaugarri zituen teknikari modura: «Orain jartzen duen gogo hori bazuen orduan ere. Indarra zuen. Ariketetan, kontzentrazio arloan... Beti esaten zuen jokoan sartuta egon behar zela». Ez da oker aritu Etxeberria. Sevilak bere egin du prestatzailearen grina hori, eta bizi zelairatu da Realaren aurkako partidako bi zatien hasieretan. Ezin gauza bera esan txuri-urdinengatik. Realak lehen eta bigarren zatien hasieran jokatu du eskasen, eta garesti ordaindu du hori: 3 eta 2 galdu du. Nagiak jota zelairatu da Reala. Lehendabiziko minuturako atzean zulo handia utzi du Imanol Alguacilen taldeak, eta aurkariak gertu egon dira hasi orduko gola sartzeko. Ez dute sartu, baina berehalakoan jarri dira markagailuan aurretik. Izan ere, hirugarren minutuan 1-0ekoa sartu du Sevillak. Susok ezker hegaletik egindako jokaldi batean, Fenandok En Nesyrirekin jokatu du, eta aurrelariak ez du hutsik egin. Realaren defentsa eraberrituak —Le Normand eta Monreal falta ziren— makal ekin dio neurketari, eta larrutik ordaindu du. Dena den, zorte kolpe batek ia segidan lagundu du Reala. Txuri-urdinek baloia jokoan jarri orduko erasora egin dute; baloia gidatuko zuenik gabe zela, Diego Carlosen oinetara heldu da. Alexander Isakek presio egin dio, eta atzelari brasildarrak bere atean sartu du gola. Hasierako kamustasunari neurria hartzeko moduan izan da Reala. Espejismo hutsa izan da, ordea. Joan-etorriko neurketa bat irudikatua zuen Sevillak, baina ezta hori ere; erraztasun gehiegi eman dizkio Realak, eta, etxekoen hutsak huts, Lopetegiren taldeak erakutsi du partidari hobeto heldu diola. Haiek izan dira une oro arriskuko jokaldiak sortzen aritu direnak.
Halaxe heldu da etxekoen bigarrena ere. Realak neurketa orekatzea lortu eta bi minutura erasora egin du Sevillak. Espainiako taldeak Fernandoren bidez egin du aurrera: hark jokatu du Rakiticekin, eta kroaziarrak Jordanekin antolatu du berriz ere Lopetegirenak aurretik jartzeko jokaldia. Jordanek area ertzean hartu duen baloia En-Nesyriri eman dio, eta marokoarrak bigarrena sartu du. Markagailuan seigarren minutu adierazi duenerako, halakoxea izan da egoera: Sevillak 2. En-Nesyirik sartuak biak, eta Realak bat. Zoramen betean zeuden bi taldeak, eta garesti ordaindu dute hori. Ordu laudena betetzeko zela urrats bat egin du Realak; aldeko korner bat izan dute donostiarrek; bigarren zutoinean zegoen Isak, solte, eta hark jotako baloia sareetara heldu da. Lau akatsek beste horrenbeste gol batu dituzte markagailura. Binako berdinketak arnasa pixka bat eman dio norgehiagokari. Bi taldeak ez ziren gai beren onena erakusteko, baina Sevilla apur bat bizkorrago aritu da jokoan. Hirugarrena sartzeko gai ere izan dira Lopetegirenak, eta horretek eman die garaipena. Ez da beren merituengatik izan, ordea. Beste behin, nagikeriak jota zelairatu da Reala. Bigarren zatia hasi orduko kontrolpean izan zezakeen baloi bat galdu du Merinok, eta horrek kondenatu ditu txuri-urdinak. Zelai erdian trakets aritu da Merino; saiatu da Sevillako zenbait jokalariren artetik baloia jokatuta ateratzen, baina kale; galdu egin du hura, eta En-Nesyrik bere hirugarren gola sartu du. Donostiarren bizkar hat-trick bat egin du. Gero, partidak ez du askoz gehiagorako eman. Imanol Alguacil saiatu da aldaketen bidez bere taldea suspertzen, baina ezer gutxitarako balio izan dio horrek: «Azkenaldi honetan ez gabiltza eroso, batik bat, baloirik gabe. Nahiz eta aurkari on bat izan aurrean, beste era batera jokatu behar dugu. Bestela, zaila izango da partidak aurrera ateratzea». Gaur ez du aurrera atera Realak, hein handi batean, bi zatien hasiera eskasengatik.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192046/bidean-aurrera-egiteko-oinarrizko-sei-eskakizun-egin-ditu-sarek.htm
|
Politika
|
«Bidean aurrera egiteko oinarrizko sei eskakizun» egin ditu Sarek
|
Milaka lagun elkartu dira Euskal Herriko berrehundik gora plazetan, euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika bukatzea eskatzeko. Presoak Euskal Herriratzea, gradu progresioa ahalbidetzea, adinekoak eta eri direnak etxeratzea, guraso presoen seme-alaben eskubideak errespetatzea eta Frantzian betetako zigor urteak Espainian kontuan hartzea galdegin dute.
|
«Bidean aurrera egiteko oinarrizko sei eskakizun» egin ditu Sarek. Milaka lagun elkartu dira Euskal Herriko berrehundik gora plazetan, euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika bukatzea eskatzeko. Presoak Euskal Herriratzea, gradu progresioa ahalbidetzea, adinekoak eta eri direnak etxeratzea, guraso presoen seme-alaben eskubideak errespetatzea eta Frantzian betetako zigor urteak Espainian kontuan hartzea galdegin dute.
|
COVID-19ak eraginda, herritarrek ezin izan dituzte Bilboko eta Baionako karrikak era masiboan hartu, baina sakabanatuta ere kalera atera dira milaka eta milaka herritar Euskal Herriko berrehundik gora kale eta plazatan. Hego Euskal Herriko herri guztietan adierazpen bera irakurri dute manifestazioetako antolatzaileek, Sareren izenean, eta «oinarrizko sei eskakizun» egin dituzte, «etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidean aurrera egiteko»: euskal presoak Euskal Herriratzea, gradu progresioa ahalbidetzea, adineko presoak eta larriki eri direnak etxeratzea, guraso presoen seme-alabek aita-amekin egoteko duten eskubidea errespetatzea eta Frantziako Estatuko kartzeletan egindako zigor urteak Espainiako Estatuko kartzeletan kontuan hartzea galdegin dute. «Oinarrizko eskakizunak» dira horiek Sareren ustez, «elkarbizitzarako bidean ematen ari garen urratsekin batera garatu beharrekoak».
Bidea Gara lelopean egin dute milaka herritarrek protesta, eta norbanakoen zein eragileen eragiteko gaitasunari egin nahi izan diote erreferentzia esaldiarekin. Izan ere, euskal presoak etxeratzeko bidean urratsak egiten ari direla nabarmendu dute —horien artean dira hurbilketak, gradu progresioak eta Frederique Haranburu Xistor-en baldintzapeko askatzea—, baina, aldi berean, azpimarratu dute ez dela «nahikoa». Halere, urrats horiek «aukera badela, bidea badela» erakusten dute, Sareren ustez, eta aukera hori «baliatzeko» deia egin diete herritarrei, bide hori «finkoa» bilaka dadin: «Horregatik gaude gaur hemen, oraindik badugulako zer ibili, baina badugulako ere ibiltzeko bidea». Horretarako «bermea» herritarrak direla ohartarazi dute: «Gu gara bidea».
Bide horretan antolatu eta kalera atera direnei eskerrak eman dizkie Sarek, «zailtasunak zailtasun, hemen izateagatik». Eta zorionak eman dizkiete herriz herri antolatzen ibili diren pertsona guztiei: «Irudi ederra sortu dugu gaur Euskal Herriko luze zabalean, bejondeigula!».
Elkarbizitzarako ere bai
Sareren ustez, «pozgarria» da «azken urte hauetan norbanako ezberdinak elkarrekin lanean ikustea, elkar ulertzea, elkar entzun eta hitz egitea: aurrerapauso ugari eman dira, enpatia eta giza eskubideak oinarri». Horri «ekarpena» egin diote sindikatu, instituzio eta eragile sozial eta politikoek, Sareren ustez, baita «azalean sufritu eta zauriak dituztenen ahots» batzuek ere: «Elkarbizitzarako nahia agerian utzi dugu, herri gisa aurrera egiteko gogoarekin batera». Elkarbizitza hori bururaino eramateko, ordea, salbuespenezko espetxe politika «behin betiko» amaitzea «beharrezkoa» da, presoen aldeko mugimenduaren ustez, «ezinezkoa baita aurrera egitea oraindik hainbeste sufrimendu sortzen duen egoera hau aldatu gabe». Nabarmendu dute «senideak, eta bereziki haurrak eta adineko pertsonak zigortzen» dituela urruntze politikak, eta hori aldatu egin behar dela. Baina ez hori bakarrik: sufrimendu hori areagotu egiten du larriki gaixo diren presoak espetxean «egoera biziki larrian mantentzeak» eta «presoei ezarritako etxeratze prozesua ahalbidetzen dien gradu progresioa ukatzeak», Sareren ustez, eta bidean aurrera egitea oztopatzen du horrek.
Gaur emandakoa bide horretan «beste pauso bat» da, ordea: «Gaur milaka lagun batu gara herriz herri, bizipen anitzeko pertsonak, pentsamendu ezberdinekoak, minak eta esperantzak barnebiltzen ditugunak, baina guztiak ere, gogo eta nahi beraren baitan elkartu gara: bidean aurrera egitea».
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192047/onik-aurkitu-dute-anboton-noraezean-geratu-den-mendizalea.htm
|
Gizartea
|
Onik aurkitu dute Anboton noraezean geratu den mendizalea
|
Onik aurkitu dute Anboton noraezean geratu den mendizalea.
|
Anboto mendian (Bizkaia) noraezean geratu da mendizale bat, eta Ertzaintzaren mendiko taldera eskatu du laguntza. Ertzaintzak jakinarazi du eguraldiaren baldintzengatik «zaila» izango dela erreskatea, eta «denbora» beharko dutela hori egiteko. Baina gaueko 21:45ean topatu dute mendizalea, onik.
|
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192048/baiona-argitu-dute-orain-presoak-lelopean.htm
|
Gizartea
|
Baiona argitu dute, 'Orain Presoak' lelopean
|
Bakegileek eta Bake Bideak antolatutako bi kilometroko giza katea osatu dute Baionan. 2.000 lagun inguru bildu dira, eta Aturri eta Errobi ibaiak lotu dituzte argien bidez.
|
Baiona argitu dute, 'Orain Presoak' lelopean. Bakegileek eta Bake Bideak antolatutako bi kilometroko giza katea osatu dute Baionan. 2.000 lagun inguru bildu dira, eta Aturri eta Errobi ibaiak lotu dituzte argien bidez.
|
Txupinazoen gisara hasi dute Baionako mobilizazioa. Lehen eztanda. Lerrokatu dira 2.000 lagun Errobi ibaiaren hertzetik Aturri ibaiaren hertzeraino, bi kilometroko giza katea osatzeko; tartean, Ipar Euskal Herriko 140 hautetsi, eta beste hainbeste elkarteetako, sindikatuetako eta eragileetako ordezkariak. Bigarren eztanda. Aterki zuriak ireki dituzte. Hirugarrena. Argiak piztu dituzte aterkien azpian parte hartzaile guztiek. Argi Dugu, bakearen bidean, Orain Presoak lelopean antolatua zuten Bakegileek eta Bake Bideak ekitaldia, eta argitu dituzte Baionako ibai bazterrak.
«Euskal presoak etxera» oihuen artean eman diote hasiera giza kateari, eta Joaldunek karrikak zeharkatu dituzte alde batetik bestera, suargiak eskuetan. Giza katearen bidea jarraikiz, Errobi ibaia zeharkatu dute arraunlariek gero, eta mirailatu dira horien argiak ere uretan. Piztu diren argiak, ordea, hauskorrak direla oroitarazi du Anaiz Funosas Bakegileak. «Frederic Haranbururen baldintzapeko askatasunarekin piztu zen esperantza izpia, Mikel Barriosen presondegiratze aginduarekin itzali da berehala». Izan ere, Haranbururen baldintzapeko askatasuna onartu zuen Parisko Dei Auzitegiak hainbat ukapenen ondotik, iragan urrian. Haren kondenaren bukaera zaintza elektronikopean bete behar du, Senperen (Lapurdi) duen etxean. Xantal Ergi, Aiziritzeko (Nafarroa Beherea) auzapeza ere mintzatu da Ipar Euskal Herriko hautetsien izenean, Jean François Irigoien Donibane Lohizuneko auzapezarekin batera.
Haranbururekin batera atxilotu zituztenen kasua ekarri du gogora Ergik: «1990etik preso diren Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot presoek oraindik haien askatzea itxoiten dute, behin eta berriz galdetu ondoren Dei Auzitegiak ukatu ondoren».
Bestalde, aste honetan Mikel Barriosen kontra hartutako erabakia salatu zuten Bakegile eta hautetsiek. Ergi: «Parisko Dei Auzitegiak urrats bat gibelera egin du Mikel Barrios bost urteko presondegi zigorrera kondenatuz. Aske utzia izanagatik ere, presondegira itzuli beharko du». Mikel Barrios berak parte hartu du giza katean, Ipar Euskal Herriko hautetsien ondoan. Bere inguruan izan ditu Jean Rene Etxegarai Baionako auzapeza, Michel Veunac Miarritzeko auzapez ohia, Emilie Dutoya Akitania Berriko Eskualdeko ordezkaria, eta Eneko Aldana Ziburuko auzapeza, besteak beste.
Aitzinapausoen beharra
Funsosasek argi utzi du, Bake prozesuaren izenean, atzera pausorik ez dutela gehiago onartuko: «Gure zainekin jostatzea ez dugu onartzen. Bake prozesuaren kontrako neurririk ez dugu gehiago onartzen, ez gibelera egite, ezta statu quorik ere: aitzinatu behar dugu». Aieteko Konferentziaz geroztik hamar urte iragan direla oroitarazi dute hautetsi eta Bakegileek, eta hamarkadan zehar eramana izan den lana txalotu nahi izan dute aho batez. «Badu orain hamar urte euskal jendartea bere aniztasunean eta osoki mobilizaturik, bake prozesuaz jabetu dela. Konbentzituak gara beste aukerarik ez dela, eta Herri honi eskaintzen ahal diogun proiektu ederrena dela», gehitu du Funosasek.
Bakegileek nola, hautetsiek ere bat egin dute Bake Prozesuan barna aitzinatzeko gogoarekin. Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiek gehiengo zabalean gaurko mobilizazioari sostengua erakusteko mozio bat bozkatu zuten. «Euskal Herrian indarrean den dinamikarekiko axolagabekeriarekin gelditzea galdetzen diogu [Frantziako] Gobernuari. Dinamika horrek, hautetsiak eta jendarte zibila biltzen ditu bere aniztasunean eta osagai desberdinetan, bake iraunkor baten nahikeriaren inguruan», berretsi du Ergik.
Urrats berrien beharra azpimarratu dute Bakegileek eta hautetsiek. Hautetsiek Frantziako Gobernua «konbentzitzeko» prest direla argi utzi dute: «Gobernatzen gaituztenak konbentzitu beharko ditugu behin betiko bakearen aldeko aldarrikapena zilegi dela».
Giza-kateari bukaera emateko suziriak bota dituzte Marengo zubitik. 18:30ean bukatu da giza katea, Ipar Euskal Herrian 20:00etatik aitzina baitago indarrean etxeratze agindua. Aurten ez da izan beraz, aurrekoetan bezala, ekitaldi ondoko bestarik.
|
2021-1-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/192049/puntuak-bat-balio-du-jokoak-hiru.htm
|
Kirola
|
Puntuak bat balio du; jokoak, hiru
|
Berdinketa ona lortu du Sadarren Jagoba Arrasateren taldeak, defentsako lan ikusgarria eginez. Laugarren berdinketa du segidan.
|
Puntuak bat balio du; jokoak, hiru. Berdinketa ona lortu du Sadarren Jagoba Arrasateren taldeak, defentsako lan ikusgarria eginez. Laugarren berdinketa du segidan.
|
Puntuz puntu, lau batu ditu azkeneko lau jardunaldietan Osasunak. Garaipen bat eta berdinketa paren baliokide da uzta hori. Ez da asko, baina bada zerbait. Jaitsieran jarraitu beharko du, zulotik ateratzeko hirunaka batu behar direlako puntuak, baina gaur Real Madrili atera dion aleak asko balio lezake aurrera begira. Asko balio behar dio taldeari. Bide on honetan segitzea baino ez du, eta laster hasiko da partidak irabazten.
Elurrak baldintzaturiko partida izan da. Aurkariaren izenak eta inguruan duen ikuskizun bereizgarri horrek biderkatua. Jokatuko zela, ez zela. Bidaiatuko zutela Iruñera, ez zutela. Bitartean, Osasunaren baitan, jokalariak eta Jagoba Arrasate partidan erabat sartuta, aurreko lanak ondo eginez. Eta zer esanik ez Sadar zaharrari elurra gainetik kendu dioten langileak. Horiek ez dira azalduko inongo kroniketan, baina jokalariek partidan erakutsi duten jarrerak eta gogoak balio beza langileen lan eskerga ez bazterrean uzteko. Lana erruz eta ondo egin dutelako jokalariek ere.
Defentsako lana izan da ikusgarria. Nabari da ordu asko daudela ondo sinkronizatutako jokalari multzoak egin duenaren oinarrian. Horri helduta dabil azkenaldian Arrasateren taldea, eta oinarri oso sendoa da zulotik ateratzeko. Atzealdeko lanean oinarritu izanak ez du esan nahi aurrera ez denik joan, ordea. Joan da, eta nola gainera. Gehienbat azkeneko minutuetan. Real Madrilek Sergio Ramos bera ere aurrelari ipinita duenean, defentsako lan onak aukera eman dio etxeko taldeari kontraeraso zitalak ateratzeko. Iritsi ere egin da aurkariaren areara, baina zailena falta izan zaio: azkeneko metroetako zehaztasuna. Azkeneko pasea, azkeneko jaurtiketa.
Real Madrilekin ez dago fidatzerik, hala ere. Edozein unetan eta edozein jokalditan sartzen du gola, eta Sadarren ere, sartu ditu bi, epaileak baliorik gabe utzitakoak jokoz kanpo zeudelako. Azkenekoa bukaeran izan da, Ramos aurrelari bihurtuak baloia sarera bota duenean. Sustoak susto, baleko golik ez dute sartu espainiarrek Iruñean, eta puntuarekin joan dira. Gutxitxo haientzat; asko Osasunarentzat.
|
2021-1-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/192084/azaroan-hasitako-beherako-joera-eten-egin-da-urte-bukaeran-eta-datuak-igotzen-ari-dira.htm
|
Gizartea
|
Azaroan hasitako beherako joera eten egin da urte bukaeran, eta datuak igotzen ari dira
|
Abuztu erdian zeuden datuen parekoak erregistratu dira abendu bukaeran, baina hoberako joera hori bukatu egin da azkeneko astean.
|
Azaroan hasitako beherako joera eten egin da urte bukaeran, eta datuak igotzen ari dira. Abuztu erdian zeuden datuen parekoak erregistratu dira abendu bukaeran, baina hoberako joera hori bukatu egin da azkeneko astean.
|
Teknikoki, Euskal Herrira hirugarren olatua iritsi ote den ezingo da garbi esan hilabete inguru pasatu arte. Izan ere, heriotza kopuruen arabera neurtzen dira gaitzek sortutako olatuak. Baina hori da horrelako gaitzen arazoa, heriotzak metatzen eta gero bakantzen hasten diren arte ezin dela garbi esan olatua noiz hasi eta noiz bukatu zen: azpian pasatu arte, ezin garbi ikusi. Eta, COVID-19aren kasuan, hiru bat aste igarotzen dira, batez beste, kutsatzetik hil arte. Horregatik, goiz da hirugarren olatua iritsi ote den esateko, baina bistan da adierazleek jaisteari utzi diotela abendu bukaeran, eta hazkunde apal bati ekin diotela urtarrilaren lehen astean: positiboen batezbestekoa handitu egin da, testetan positibo emandakoen ehunekoa ere bai (%5etik gora), eta ospitaleratze berrien datuak jaisteari utzi dio. Azaroan hasi ziren bigarren olatuko datuak urritzen, baina eten egin da joera hori.
Euskal Herriaren kasuan, argi dago heriotzen lehen olatua noiz hasi zen: martxo hasieran; eta argi dago noiz bukatu zen: maiatz erdian. Gero, beste hilabete bat behar izan zen, ekain erdira arte, koronabirusak eragindako heriotzak ia desagertzeko. Datuak interpretatzeko, ulertu behar da heriotzak gertatu baino hiruzpalau aste lehenago kutsatu zirela hildako horiek, batez beste. Heriotzen bigarren olatua oso diferentea izan da. Konparazio batera: lehen olatuan, hiru hilabetean ia 2.100 lagun hil ziren; bigarren olatuan, bost hilabetean, ia 1.900. Lehen olatuan baino ia hiru hilabete gehiago behar izan dira lehen olatuko heriotza kopurua berdintzeko. Ospitaleetan nabari da horren eragina, ZIU zainketa intentsiboetako unitateak ez baitira COVID-19ak jotako gaixoez erabat husten ari. Orain ZIUak ez dira betetzen ari hain azkar, baina motelago ari dira husten.
Bigarren olatua ez da lehena bezain bizkor sartu, baina gehiago irauten ari da. Eta ez da erabat joan. Abuztu hasieran, heriotzen hazkunde apal baina iraunkor bat ikusten hasi zen; abuztu erdian, goranzko joera indartu zuen, eta hala jarraitu zuen irail erdira arte, baina udaberrian baino heriotza gutxiagorekin. Gero, egonkortu, eta berriz goranzko joera apal eta jarraitu bat hartu zuen, urri bukaera arte. Eta, horren segidan, heriotzen kopuruak hazten jarraitu zuen azaroaren 21 ingurura arte. Harrezkero, bai, gutxitzeko joera hartu du heriotzen kopuruak, eta hilabete eta erdiz eutsi dio joera horri; baina oraindik ere urri bukaerako heriotza kopuruak ditu Euskal Herriak batez beste. Olatua jaisten ari da, baina urak handituta daude, erresaka betean, eta atzetik etor liteke beste olatu bat, azkeneko asteetako datuak ikusita.
Abuztuko positiboen pare
BERRIAk azken hamalau egunetako datuen batezbestekoak kalkulatzen ditu, pandemiaren bilakaera hobeto ikusten delako batezbesteko horiekin, egunetik egunerako datuak konparatuz baino. Zer erakusten dute batez besteko kalkulu horiek? Azaroaren 11tik aurrera gutxituz joan zirela atzemandako positibo berriak. Erritmo onean, gainera. Baina abenduaren 10ean moteldu egin zen gutxitze hori. Abenduaren 26an, batezbestekoaren arabera, eguneko 500 kasu positibo baino gutxiago ziren: aurreneko aldia zen abuztuaren 17tik. Abendu bukaeran eten zen beheranzko joera hori, eta positiboen batezbestekoa handitzen hasi zen. Egindako testetatik positibo ematen dutenen ehunekoarekin antzeko zerbait sumatzen da. Abenduaren 20an, abuztuaren 8tik aurreneko aldiz, Hego Euskal Herrian egindako testen batezbestekoaren %5 baino gutxiago izan ziren positiboak. %4,45eraino jaitsi zen abenduaren 27an. Hor eten zen joera, eta berriro goraka hasi da batezbesteko hori, eta bizkor gainera: urtarrilaren7an %6,51 ziren positiboak. Erietxeetan, berriz, nabaritzen da urtarrilaren 3tik aurrera egonkortu egin dela ospitaleratze berrien batez besteko datua ere. Adierazle horrek urtarrilaren 3tik aurrera utzi dio jaisteari. Eta aintzat hartu behar da urtarrila eta otsaila izan ohi direla heriotza gehieneko urteko hilabeteak eta, aldi berean, arnas aparatuko gaitzek eragin handiena duten sasoia.
|
2021-1-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/192086/kapitolioko-erasotzailerik-nabarmenetako-batzuk-atxilotu-dituzte.htm
|
Mundua
|
Kapitolioko erasotzailerik nabarmenetako batzuk atxilotu dituzte
|
Larru eta adarrez jantzitako Jacob Anthony Chansley eta Kongresuko kantore bat lapurtu zuen Adam Johnson polizietxera eraman dituzte. Derrick Evans hautetsiari ere karguak jarri dizkiote.
|
Kapitolioko erasotzailerik nabarmenetako batzuk atxilotu dituzte. Larru eta adarrez jantzitako Jacob Anthony Chansley eta Kongresuko kantore bat lapurtu zuen Adam Johnson polizietxera eraman dituzte. Derrick Evans hautetsiari ere karguak jarri dizkiote.
|
Asteazkenean jende saldo batek hartu zuen AEBetako Kapitolioa, Donald Trumpek manifestazio batean hara joateko esan ondoren. Bost pertsona hil ziren erasoan, eta irudi harrigarriak utzi zituen istiluak. Irudiotako bi protagonista atxilotu egin dituztela adierazi du Poliziak: aurpegia margotuta eta larru eta adarrez jantzitako Jacob Anthony Chansley eta Kongresuko kantore bat lapurtu zuen Adam Johnson.
Chansleyk —Jake Angeli izena ere erabiltzen du— QAnon konspirazio teoriaren «xaman» gisa aurkeztu izan du bere burua, eta asko nabarmendu da azken hilabeteotan Trumpen aldeko ekitaldietan. Kapitolioan indarkeriaz sartzea leporatzen diote, besteak beste. Haren mozorroak barrea eragin badezake ere, Poliziak nabarmendu du Chansleyk 1,82 metroko lantza bat zeramala eskuetan, benetako ezten batekin puntan. Beraz, armaturik zegoen.
Bigarren atxilotu nabarmena 36 urteko Adam Johnson. Kongresuan hitz egiteko orduan ordezkariek erabiltzen duten kantore bat eramaten erretratatu zuten. Gobernuaren jabetza lapurtzea eta Kapitolioan indarkeriaz sartzea egotzi diote.
Gero eta ozenagoak dira Trump erasoarengatik auzitara eramateko eskatzen duten ahotsak. Etxe Zuriaren aurrean jendetzaren aurrean emaniko hitzaldian, Trumpek esan zien jarraitzaileei «indarraren ordua» heldua zela.
Hasi dira, gainera, ordezkari politikarien aurkako salaketak gorpuzten. Horien artean dago Mendebaldeko Virginiaren ordezkari Derrick Evans hautetsia ostiralean atxilotu zuten. Zera leporatzen diote: bere burua grabatu izana Kapitolioan sartzen, eta Interneten zabaltzea bideoa, gero ezabatu egin bazuen ere. Dimisioa eman du.
Ostiralean, beste erasotzaile nabarmen bat hartu zuten preso: Nancy Pelosi Kongresuko buruaren bulegoan indarrez sartu zela eta hankak mahaiaren gainean zituela erretratatu zuten 60 urteko Richard Barnett. Bulego horretara indarkeriaz sartzeaz gain, lapurreta ere leporatzen diote, Pelosiren agiri batzuk eraman baitzituen haren bulegotik.
Richard Barnett erasotzailea, Nancy Pelosiren bulegoan. Jim Lo Scalzo / EFE
FBIk laguntza eskatu die herritarrei erasoaren bideo eta argazkietan agertzen direnak identifikatzeko. Hainbat herritar talde ari dira ikerketa lan hori egiten, euren kabuz.
|
2021-1-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/192087/aurkitu-dituzte-itsasora-amilduriko-boeing-737-hegazkinaren-arrastoak.htm
|
Mundua
|
Aurkitu dituzte itsasora amilduriko Boeing 737 hegazkinaren arrastoak
|
Indonesiako hegazkinak 62 pertsona zeramatzan, hamar haur tartean; Jakartatik aireratu eta gutxira erori zen atzo.
|
Aurkitu dituzte itsasora amilduriko Boeing 737 hegazkinaren arrastoak. Indonesiako hegazkinak 62 pertsona zeramatzan, hamar haur tartean; Jakartatik aireratu eta gutxira erori zen atzo.
|
Zantzuak topatu dituzte uretan, Indonesia inguruko itsasoan, eta erreskate taldeek adierazi dute aurkitu dutela ezbeharraren lekua. Boeing 737 bat amildu zen atzo, Jakartatik aireratu eta gutxira. Barruan 62 bidaiari eta eskifaiakide zeramatzan.
Mendebaldeko Kalimantan eskualdeko Pontianak hirirako bidean abiatu zen hegazkina, atzo arratsaldean, eta, aireratu eta lau minutura, haren arrastoa galdu zuten radarretan. Gaur, haien kutxa beltzen seinaleak atzeman dituzte. Ontzi ugari joan da istripu lekura, eta urpekariak ari dira arrastoen bila. Hegazkinaren zatiak erreskatatu dituzte, baita bidaiarien gorpuzkiak ere.
Giza tragediaz gain, beste kolpe gogor bat da Boeing konpainiarentzat. Abenduan, haren 737 Max hegazkin guztiak lurrean utzi zituzten, azken hilabeteotan bi istripu gertatu eta hainbat pertsona hil ondoren. Hegazkin horrek pilotatzeko sistema berri du, eta diseinu akats bat duelakoan daude ikertzaileak.
Atzo amilduriko hegazkinak 12 eskifaikaide eta 50 bidaiari zeramatzan, tartean hamar haur. Okerragoa izan zitekeen, hegazkinak 130 bidaiari eramateko lekua baitu.
|
2021-1-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/192088/laquobiktimen-lepotik-bizitzeariraquo-uzteko-eskatu-dio-ppri-iruretagoienaren-semeak.htm
|
Politika
|
«Biktimen lepotik bizitzeari» uzteko eskatu dio PPri Iruretagoienaren semeak
|
Atzo PPk Zarauzko hilerrian eginiko ekitaldia kritikatu du Mikel Iruretagoienak, ETAk 1998. urtean hildako zinegotziaren semeak, eta nabarmendu du senide bakar bat ere ez zela joan horretara.
|
«Biktimen lepotik bizitzeari» uzteko eskatu dio PPri Iruretagoienaren semeak. Atzo PPk Zarauzko hilerrian eginiko ekitaldia kritikatu du Mikel Iruretagoienak, ETAk 1998. urtean hildako zinegotziaren semeak, eta nabarmendu du senide bakar bat ere ez zela joan horretara.
|
Pablo Casado PPko presidenteak txio bat argitaratu zuen atzo gogoratzeko duela 23 urte bere alderdiak Zarautzen (Gipuzkoa) zuen zinegotzia hil zuela ETAk: Jose Ignacio Iruretagoiena. «Biktimak beti egongo dira geure memorian», idatzi zuen Casadok: «Eta gaitzetsi egiten dugu [Espainiako] Gobernuak itunak egitea aste honetan terroristak kartzelan bisitatu eta 'erregimena eraistearekin' mehatxu egiten dutenekin». Txioan argazki bat argitaratu zuen buruzagi popularrak; horretan, besteak beste Iruretagoiena agertzen da, haur batekin.
«Bai, Casado jauna: neu naiz argazki horretan agertzen den umea», erantzun dio Mikel Iruretagoiena hildako zinegotziaren semeak, beste txio baten bitartez. «Esan nahi nizun oso polita geratu zaizuela gaur [atzo] nire aitari eginiko omenaldia. Horren polita non geure familiako kide bakar batek ere ez duen parte hartu ekitaldian». Ironia kutsuarekin jarraitu du Iruretagoienak beste txio batean, eta biktimen familiekin horrela jokatzen jarraitzeko esaten dio PPko buruari, «primeran» ibiliko direlakoan. «Utzi biktimen lepotik bizitzeari; bada garaia zuen politika beste zeozertan oinarritzeko, geure hildakoetan barik. Utzi neure aita bakean, mesedez».
PPko hainbat buruzagi elkartu ziren atzo hilerrian eginiko ekitaldian: Carlos Iturgaiz, Laura Garrido, Jose Luis Arrue eta Borja Corominas tartean. Iturgaizek omenaldia erabili zuen euskal presoen alde Sarek atzo antolaturiko manifestazioak salatzeko. «Hiltzaileen, borreroen, desagerrarazi nahi gintuztenen alde manifestatzen diren berak dira indarkeria txalotu eta justifikatzen dutenak. Bildu deitzen da; lehen, Batasuna, eta horiek dira 20 urteren ondoren gertatutako hura justifikatzen jarraitzen duten etazaleak».
Harago joan zen politikaria: EH Bildu, Unidas Podemos eta PSOE alderdiak ere hartu zituen jomugan. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak EH Bildurekin «itun lotsagarria» egin duela esan zuen. «Ezkerreko fronte honek prebendak ematen dizkie ETA justifikatzen dutenei, ETA gaitzesten ez dutenei eta gaur ETAko kriminalen alde manifestatuko direnei. Hori da errealitatea».
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192089/ez-da-nahikoa-izan.htm
|
Kirola
|
Ez da nahikoa izan
|
Eibarrena izan da baloia, baina, Levanteren kontraerasoak gelditu ezinda, ihes egin dio partidak.
|
Ez da nahikoa izan. Eibarrena izan da baloia, baina, Levanteren kontraerasoak gelditu ezinda, ihes egin dio partidak.
|
Levanteren kontraerasorako ahalmena izan zen gakoa atzo. Izan ere, baloia Eibarrena izan zen arren, talde armaginak ez zuen asmatu Valentziako taldea geratzen. Hala, alde jarri zen norgehiagokak ihes egin zion talde gipuzkoarrari.
Lehen zatian, aukera gutxi ikusi ziren Ciutat de Valencia futbol zelaian. Eibarrek etxeko taldeak baino hobeto hasi zuen partida, baina, denborak aurrera egin ahala, Levante gero eta arrisku gehiago sortuz joan zen. Emaitza, lehen zati berdindu bat, baina ia Aitor Fernandezen eta Dmitrovicen ateetara iritsi gabe. Inuiren jaurtiketa bat izan zen lehen minutuetako aukerarik garbiena.
Golak bigarren zatian iritsi ziren. Levanteren defentsak eginiko huts bat baliatu zuen Inuik Eibar markagailuan aurreratzeko. Eta, jarraian, partida ixteko aukera izan zuen Radojak. Epaileak, baina, baliogabetu egin zuen Dani Gomezen gola. Aukerak sortzen ari zen talde armagina, eta Inuik izan zuen berriz ere aldea handitzeko aukera. Eibar Levante gainditzen ari zenean, baina, etxeko taldea Eibarren areara iristeko gai izan zen, kontraerasoan. Hala, partidan sartu berria zen Melerok markagailua berdintzea lortu zuen: 1-1. Eibar ez zen kikildu, eta baloiaren jabe jarraitu zuen. Beste kontraeraso batek, ordea, Levanteren bigarren gola ekarri zuen. Moralesek sartu zuen etxeko taldearen garaipenaren gola.
2 - Levante: Aitor Fernandez, Miramón, Postigo (Coke, 80. min.), Duarte, Clerc, De Frutos (Toño, 86 min.), Radoja, Malsa (Melero, 62 min.), Morales, Roger (Son, 86 min.) eta Dani Gomez (Sergio Leon, 62 min.). 1 - Eibar: Dmitrovic, Arbilla, Oliveira, Bigas, Rafa Soares (Kevin Rodrigues, 73 min.), Pozo (Pedro Leon, 83 min.), Diop, Edu Exposito (Recio, 89 min.), Inui (Quique, 89 min.), Sergi Enrich (Muto, 73 min.) eta Kike Garcia. Golak: 0-1, 51 min.: Inui. 1-1, 65 min.: Melero. 2-1, 76 min.: Morales.
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192090/gonzalezen-eta-galen-arteko-lotura-ikertzeko-eskatu-dio-zabalak-fiskaltzari.htm
|
Politika
|
Gonzalezen eta GALen arteko lotura ikertzeko eskatu dio Zabalak fiskaltzari
|
Atentatuak eta desagertze behartuak egitea eragin ote zuen aztertzeko eskatu dio Gipuzkoako Fiskaltzari.
|
Gonzalezen eta GALen arteko lotura ikertzeko eskatu dio Zabalak fiskaltzari. Atentatuak eta desagertze behartuak egitea eragin ote zuen aztertzeko eskatu dio Gipuzkoako Fiskaltzari.
|
Pili Zabalak, Joxi Zabala zenaren arrebak, Espainiako presidente ohi Felipe Gonzalezek GALekin izaniko lotura ikertzeko eskatu dio Gipuzkoako Fiskaltzari. Zabalak joan den ekainean iragarri zuen GAL ikertzeko plataforma independente bat sustatuko zuela, «kasua ikertzen laguntzeko». Sare sozialen bidez berretsi du mezua, eta laguntza eskatu prozesuak aurrera egin dezan: «Agian erregeek opari utopiko bat ekarri didate, baina zuekin partekatu nahi dut. Utopiak ibiltzeko balio du eta Felipe Gonzalezek badaki lehenago edo beranduago egia horretara iritsiko garela».
Fiskaltzari aurkeztutako egitasmoarekin, Zabalak eskatu du ikerketa ekinbide bat hasteko, argitu dadin ea Felipe Gonzalezen aurkako salaketa bat jar daitekeen, «ustez GALen bidez atentatuak eta desagertze behartuak egitea eragiteagatik». Era berean, ikertzeko exijitu du ea Espainiako presidente kargua baliatu zuen «erreserbatutako funtsen bidez giza eskubideen urraketa larriak onartzeko, finantzatzeko edo estaltzeko».
Delitu horiek preskribatuta daudela ondorioztatuz gero, eta horrek prozesu berri bat irekitzea eragotziko balu, Zabalak eskatu du Juan Carlos Garcia Goenaren hilketaren kasura gehitzeko. Garcia Goena 1987an hil zuen GALek, Hendaian, haren autoan lehergailu bat jarrita, eta kasua irekita dago oraindik. Atentatu haren atzean Espainiako Barne Ministerioa zegoela adierazi zuen Jose Amedo GALeko buru izandakoak: «Rafael Verak badaki nor izan den». Vera Espainiako Gobernuko Segurtasunerako estatu idazkari zen orduan. Gerora, Segundo Mareyren hilketagatik eta GAL finantzatzeko diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik kondenatu zuten.
Horrez gain, Zabalak gogoratu du AEBetako CIA Inteligentzia Agentzia Zentralak 1984an eginiko txosten batek —duela hilabete batzuk publiko egina— «terroristak legez kanpo borrokatzeko mertzenario taldeen sorrerarekin» lotu zuela Gonzalez. Sinesgarritasuna ematen dio CIAren txostenari, argudiatuz haren argitaratze data «Espainiako Gobernua GALen atzean zegoela zioten lehen argitalpenen aurretik» egina dela.
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192091/lozano-nahikoa-izan-da-alaves-gainditzeko.htm
|
Kirola
|
Lozano nahikoa izan da Alaves gainditzeko
|
Lozano nahikoa izan da Alaves gainditzeko.
|
Tachiren kaleratzeak baldintzatu zuen Cadizen eta Alavesen arteko norgehiagoka. Gasteizko taldeak jokalari batekin gutxiagorekin jokatu zuen bigarren zati osoa, eta etxeko taldeko aurrerali Lozano amesgaizto bilakatu zitzaien.
Partida lasai hasi zen, Alex Fernandezek markagailua ireki zuen arte, Pereak ezker hegaletik eginiko jokaldiaren ostean. Marrazainak jokoz kanpokoa edo Lozanoren falta adierazi zuen hasieran, baina, VARean begiratu ostean, gola baliozkotzat jo zuen epaileak. VARa izan zen protagonista Alavesen golean ere. Falik Tachiri eginiko falta berriz begiratzeko eskatu zuen epaileak, eta penaltia adierazi. Hala, Joseluk berdinketa ekarri zuen, 23. minutuan. Hor amaitu ziren lehen zatiko gorabeherak.
Bigarren zatiarekin, Lozano bihurtu zen protagonista. Tachiren bigarren txartel horia eragin zuen, hasi bezain laster, eta 56. minutuan berriz ere aurretik jarri zuen etxeko taldea. Puntutetan, atzetik eta hamar jokalarirekin, Alaves ez zen egoera iraultzeko gai izan. Halere, Riojak bere zangoetan izan zuen berdinketa, baina Ledesma bizi ibili zen atean. Jokaldi hari berehala erantzun zion Cadizek. Lozanok eta Negredok eginiko jokaldia bigarrenaren golarekin amaitu zen: 3-1.
3 - Cadiz: Ledesma; Iza Carcelen, Cala, Alcala, Espino; Fali (Garrido, 81. min), Jonsson, Alex Fernandez (Adekanye, 90. min), Perea, Negredo (Malbasic, 86. min) eta Lozano (Gimenez, 81. min).
1 - Alaves: Pacheco; Martin Aguirregabiria, Tachi, Lejeune, Duarte; Battaglia (Pons, 76. min), Pina (Keller, 76. min), Rioja (Sainz, 82. min), Peleteiro (Manu Garcia, 56. min); Deyverson (Mendez, 56. min) eta Joselu.
Golak: 1-0, Alex Fernandez (14. min); 1-1, Joselu (23. min); 2-1, Lozano (55. min); 3-1, Negredo (68. min).
|
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192092/hanka-zati-bat-aurkitu-dute-getxoko-arrigunaga-hondartzan.htm
|
Gizartea
|
Hanka zati bat aurkitu dute Getxoko Arrigunaga hondartzan
|
Ertzaintza ikertzen ari da nondik iritsi den, eta ez dute hipotesirik baztertu.
|
Hanka zati bat aurkitu dute Getxoko Arrigunaga hondartzan. Ertzaintza ikertzen ari da nondik iritsi den, eta ez dute hipotesirik baztertu.
|
Ertzaintzak ikerketa bat hasi du atzo Arrigunaga hondartzan (Getxo, Bizkaia) aurkitutako hanka zatiaren jatorria ikertzeko. Orkatilaren eta belaunaren arteko zatia da. Ertzaintzak hainbat hipotesi ditu; besteak beste, desagertutako arrantzale bat izatea eta Euskal Herritik urrun itsasora eroritako norbait izatea. Halere, ez dute hilketa baten ondorio izan delako susmorik.
Laborategian egingo dituzten proben bidez, aurkitutako gorpu zatiaren ingurukoak argitu nahi dituzte: adina, altuera, hil zenetik igaro den denbora... Era berean, DNA probak ere egingo dizkiote, desagertutako pertsonen eta irekitako kasuen datu baseetako datuekin alderatzeko asmoz. Halere, lehen proben arabera, hankak ez ditu labanaz moztuz gero izango lituzkeen markak.
Getxoko herritar batek aurkitu zuen hanka, igandean, 09:30 aldera, Arrigunaga hondartzan, eta Ertzaintzari eman zion abisua. Egin beharreko lehen azterketen ostean, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten.
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192093/emakume-bat-hil-du-frantziako-poliziako-kide-batek-tiroz-baionan.htm
|
Gizartea
|
Emakume bat hil du Frantziako Poliziako kide batek, tiroz, Baionan
|
Polizia atxiloaldian sartu dute. Egoera salatzeko elkarretaratze bat eginen dute herritarrek, 18:30ean, Baionako polizia etxearen aitzinean.
|
Emakume bat hil du Frantziako Poliziako kide batek, tiroz, Baionan. Polizia atxiloaldian sartu dute. Egoera salatzeko elkarretaratze bat eginen dute herritarrek, 18:30ean, Baionako polizia etxearen aitzinean.
|
Baionako Marechal Soult karrikan gertatu da tiroketa, 01:10ean. Frantziako Poliziaren kontrol batetik ihes egiten saiatu da emakumea, eta funtzionario batek tiro egin dio, Baionako Jerome Bourrier prokuradorearen arabera. Emakumeak Poliziaren autoa jo du, «nahitara», kontroletik ihes egiten saiatzeko, eta polizietako bat belaunean zauritu duela baieztatu du Bourrierek. Beste polizia batek tiro egin dio orduan emakumeari, eta Baionako ospitalera eraman dute larrialdietako zerbitzuek, baina iritsi eta ordu batzuetara hil da. Nathalie Flores zuen izena, eta 37 urte zituen.
Bi ikerketa ireki ditu prokuradoreak: bata, «Polizia zerbitzuei ez obeditzeagatik, eta polizia indarren kontrako hilketa saiakeragatik», eta bestea, «autoritate publikoa duen norbaitek egindako hilketagatik», tiroketa nola gertatu den ikertzeko. Frantziako Poliziaren Ikuskaritza Nagusiaren, eta Baionako Poliziaren esku utzi dute bigarren ikerketa. Tiroketa hasi duen Frantziako Poliziako langilea atxiloaldian dago goizetik.
Oldarraldia sortu du albisteak, eta Polizia indarkeria salatzeko elkarretaratze bat antolatu dute herritarrek, 18:30ean, Baionako polizia etxearen aitzinean; «azken urteetan Frantziako Poliziak hamarnaka herritar hil» dituela salatu dute antolatzaileek.
28 hilketa 2020an
Bastamag aldizkariaren arabera, 2020an 28 pertsona hil ditu Frantziako Poliziak. 1977tik 2020ra, hedabide beraren arabera, 746 erail ditu. Iragan urteko urtarrilean, protesta ugari sortu zituen Cedric Chouviaten hilketak Parisen. Kontrol batean erail zuen Frantziako Poliziak, itota.
Alliance eskuineko polizia sindikatuak hitz gogorrak izan ditu hilketaren harira argitaratutako komunikatuan. «Gaitzetsi» egin dute gertatutakoa, eta «sostengu osoa» erakutsi diete aferan inplikatutako bi poliziei. «[Frantziako] Poliziaren aurka oldartzen direnei aplikatzen zaizkien zigorretan zorroztasun handiagoa» ere eskatu dute, «gerora horrelako gertaerarik izan ez dadin».
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192094/hiru-pertsona-ospitaleratu-dituzte-trapagaranen-etxe-batek-su-hartu-ondoren.htm
|
Gizartea
|
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Trapagaranen, etxe batek su hartu ondoren
|
Etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, eta garrak ondokora ere zabaldu dira. Beste lau lagun artatu dituzte etxe horretan.
|
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Trapagaranen, etxe batek su hartu ondoren. Etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, eta garrak ondokora ere zabaldu dira. Beste lau lagun artatu dituzte etxe horretan.
|
Igande gauean, Trapagarango (Bizkaia) etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du, eta, horren ondorioz, hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzte. Beste lauk ere arnastu dute kea. Zugaztieta auzoan gertatu da, Magdalena kalean.
Bizilagunek berehala itzali dute sua, eta udaltzainak eta suhiltzaileak joan dira hara. Suak eraikinaren habe nagusietako bati kalteak eragin dizkionez gero, kale horretako 22. eta 24. atariak hustea erabaki dute teknikariek kalteak aztertu artean. Bizilagunek etxetik kanpo igaro dute gaua.
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192095/araba-bizkai-eta-gipuzkoa-arteko-sarrera-irteerak-mugatuko-dira.htm
|
Gizartea
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko sarrera-irteerak mugatuko dira
|
Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak itxi egingo dituzte, eta udalerri horietan ostalaritza itxi beharko dute.
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko sarrera-irteerak mugatuko dira. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak itxi egingo dituzte, eta udalerri horietan ostalaritza itxi beharko dute.
|
Eusko Jaurlaritzak zorroztu egingo ditu abenduaren 10etik indarrean diren neurriak, egoera epidemiologikoa «kezkagarria» delako, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez. Labiren batzorde teknikoak egindako proposamenak aintzat hartu ditu gobernuak, eta erabaki du joan-etorriak berriro mugatzea. Hala, ezin izango da probintzia batetik bestera joan: hots, arabarrak soilik Araban zehar mugitu ahal izango dira; bizkaitarrak, Bizkaian zehar; eta gipuzkoarrak, Gipuzkoan zehar. Gainera, eremu gorrian dauden udalerriak itxiko dituzte, eta ezin izango da horietan sartu edo irten, ezinbestekoak ez diren jarduetarako salbu. Beraz, intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 500 positibotik gorakoa den herrietan konfinamendu perimetrala ezarriko dute. Udalerri horietako biztanleek ezingo dute alboko udalerrietara joan-etorririk egin, eta taldeko kirol jarduerak etenda geratuko dira. Eremu gorriko udalerrien zerrenda astelehenetan eta ostegunetan berrikusiko du Jaurlaritzak, astero, Sagarduik azaldu duenez. Eusko Jaurlaritzak gaur hartutako neurriak asteazkenean sartuko dira indarrean, gaueko 00:00etan, dekretu bidez.
Ostalaritzari dagokionez, ez da aldaketarik egongo, eta itxiera ordutegia bere horretan utziko dute: 20:00etan itxi beharko dute. Eremu gorrian dauden udalerrietan, aurrerantzean ere itxita egongo da ostalaritza. Etxeratze aginduak ere berdin segituko du toki guztietan: 22:00etan izango da.
Bestelako erabaki berririk ere bada: 150 metro koadro baino gehiago duten saltokietan, edukiera %40ra murriztuko da, eta azalera hori baino txikiagoa dutenen kasuetan, %60ra.
Intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 500 positibotik beherakoa den udalerrietan, eskola kirola baimenduko dute, baina soilik entrenamenduetarako. Entrenamenduak asko jota sei laguneko taldeetan egin beharko dira, taldeko kideek beti berberak izan beharko dute, eta ezingo dituzte aldagelak erabili. Profesionalak ez diren dantza taldeen entseguak ere baimenduko dituzte, antzerki jarduerarako indarrean dauden baldintza berberekin. Gainera, joko eta apustu etxeak berriro ireki ahal izango dira, ostalaritzak dituen neurri berberekin.
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192096/urriaren-12ko-ekitaldiagatik-deklaratuko-dutenei-atxikimendua-adierazi-diete-50-eragilek-baino-gehiagok.htm
|
Politika
|
Urriaren 12ko ekitaldiagatik deklaratuko dutenei atxikimendua adierazi diete 50 eragilek baino gehiagok
|
Auzitegi Nazionalean egitekoak zituzten deklarazio telematikoak atzeratu egin dira asteburuan Madrilen izandako elurtearen ondorioz, eta, horregatik, bertan behera geratu da euren aldeko elkarretaratzea
|
Urriaren 12ko ekitaldiagatik deklaratuko dutenei atxikimendua adierazi diete 50 eragilek baino gehiagok. Auzitegi Nazionalean egitekoak zituzten deklarazio telematikoak atzeratu egin dira asteburuan Madrilen izandako elurtearen ondorioz, eta, horregatik, bertan behera geratu da euren aldeko elkarretaratzea
|
Bihar hastekoak ziren deklaratzen urriaren 12an Iruñean eginiko ekitaldiaren ondorioz ikertutako hamabi lagunak. Telematikoki, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzekoak ziren, baina, Madrilen asteburuan izandako elurtearen ondorioz, atzeratu egin da. Hori dela eta, ikertuen alde bihar egin behar zuten elkarretaratzea bertan behera geratu da.
Dena den, urriaren 12ko gertaerengatik ikertuak direnen aldeko atxikimendua adierazi dute 56 eragilek. Espainiako Koroaren aurkako delitu bategatik ikertu gisa deklaratu beharko dute, iazko urriaren 12an Iruñean eginiko ekitaldi batean Espainiako errege Felipe VI.a eta Kristobal Kolon irudikatzen zituzten bi estatua lurrera jaurtitzeagatik. Bi estatuak apurtu egin ziren, eta bururik gabe geratu ziren, Iruñeko Diputazio Jauregiaren aurrean. Sortuk eta hainbat migrante elkartek egin zuten ekintza sinboliko hartan parte hartzeko deia. Ikertuen esanetan, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak abiatu zuten ikerketa: «Ekitaldiak zigorgarriak zirela ebatzi zuten beren kabuz».
Joan den ostiralean, Lur Albizu Etxetxipia eta Unai Ekiza Zamora auzipetuek BERRIAri adierazi zioten egitasmoa «guztiz sinbolikoa» zela, eta «anakronikotzat» eta «eskandalutzat» jo zuten deklaratzera joateko deia.
Sortuk ere ohar batean azaldu zuenez, protestariak deklaratzera deitu izana «oinarrizko askatasunen kontrako eraso bat da». Gauzak hala, manifestazio batera deitu du alderdiak, hilaren 16rako. Iruñeko Antoniuttitik hasiko dira, 17:30ean.
Atxikimendua adierazi dutenen artean daude EH Bildu eta Nafarroako Ezker Batua; baita LAB, Steilas, EHNE, CGT eta Iruñeko CNT sindikatuak ere. Babesa adierazi dieten gainerako eragileak Nafarroako eta Iruñeko elkarteak dira, auzo eta arlo askotakoak: Sare, Bilgune Feminista, Nafarroako SOS Arrazakeria, Alde Zaharreko Gazte Mugimendua, San Fermines 78 Gogoan, Salhaketa, Altsasu Gurasoak...
Jarraian, babesa adierazi dieten eragileen zerrenda: - Bilgune Feminista - Errotxapeko Talde Feminista - Emakume Internazionalistak - Zabaldi - AHT Gelditu - Gazte Komunistak - Alde Zaharreko Gazte Mugimendua - Errotxapeko Gaztetxea - Ikasleok martxan - Ikama - Rebeldia Navarra - Arrosadia eta Azpilagainako gazte mugimendua - Nafarroako Pentsionistak Martxan - Oneka - Sasoia - San Fermines 78 Gogoan herri egitasmoa - Memoriaren Autobusa - Amapola del Camino - Memoriaren Bidea - Iruñeko Peñen Federazioa - Altsasukoak Aske plataforma - Altsasu Gurasoak - Salhaketa - Sare - Zikutak - Bullerak - E28J plataforma - Transbollomarika asanblada - EHGAM Nafarroa - Euskal Herrian Euskaraz - Iruñerriko AEKko irakasleak - Nafarroako SOS Arrazakeria - Mugak Zabalduz karabana - Compartiendo raices koordinadora - Iruñea Harrera Hiria - Txokogorri herri gunea - Antsoaingo gazte mugimendua - Bikupe elkartea - Arrikulunka elkartea - Antsoain antiespezista - La mara feminista - Antsoainen harro - Antsoaingo kultur koordinadora - Antsoaingo txosnak - Antsoaingo herri kirol taldea - Txirrika Garesko joaldunak - Auzalan kultur elkartea - Txantreako jai batzordea - EH Bildu - Nafarroako Ezker Batua - LAB - ESK - STEILAS - EHNE - CGT - Iruñeko CNT
|
2021-1-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/192097/demokratek-hasi-dute-trumpen-aurkako-impeachment-prozesua.htm
|
Mundua
|
Demokratek hasi dute Trumpen aurkako 'impeachment' prozesua
|
AEBetako Gobernuaren aurkako «matxinada» bultzatzea egozten diote estatuburuari. Buruzagi errepublikanoa da bi epaiketa politikori aurre egin beharko dien lehen presidentea.
|
Demokratek hasi dute Trumpen aurkako 'impeachment' prozesua. AEBetako Gobernuaren aurkako «matxinada» bultzatzea egozten diote estatuburuari. Buruzagi errepublikanoa da bi epaiketa politikori aurre egin beharko dien lehen presidentea.
|
Donald Trump presidentea kargutik kentzea jarri dute helburu demokratek, eta egin dute lehen urratsa. David Cicilline, Ted Lieu eta Jamie Raskin ordezkariak aurkeztu dute hura auzipetzeko eskaria, baita zehaztu ere haren kontrako salaketa: AEBetako Gobernuaren aurkako «matxinada» bultzatzea. Demokratek prozedura azkarra jarri nahi izan dute abian, baina errepublikanoek galarazi egin dute, eta ohiko bideei jarraituko die eskariak. Era batera edo bestera, bi epaiketa politikori aurre egingo dien lehen presidentea bilakatzeko bidean da Trump.
Salaketak zehazten duenez, hauteskunde egunean bertan, eta emaitzak oraindik ofizial egin aurretik, bere burua garailetzat jo zuen Trumpek, eta urtarrilaren 6an jarraitzaileak «Gobernuaren aurka egitera» bultzatu zituen komunikabideen bidez zabaldutako hitzaldi batekin. Salaketak Georgiako Estatu idazkariari egindako deia ere jasotzen du, zeinean estatuburuak eskatu zion «milaka boto batzuk» aurkitu zitzala Joe Biden demokrataren garaipena iraultzeko. «Honekin guztiarekin Trump presidenteak arrisku larrian jarri zituen AEBetako segurtasuna eta instituzioak», dio testuak.
Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako presidenteak iragarri zuen joan zen astean, eta bi egunen buruan ultimatum bat egin dute: 24 orduko epea eman diote Mike Pence presidenteordeari konstituzioko 25. zuzenketa martxan jartzeko, eta, hala egiten ez badu, impeachment edo epaiketa politikoa egingo diote. Epaiketa hori dagoeneko abian den arren, prozesuak aurrera egingo badu Ordezkarien Ganberak berretsi behar du.
Pelosik zabaldu duenez, Ordezkarien Ganberak ebazpen bat onartu beharko luke gaur presidenteordeari ofizialki eskatzeko Trump kargutik kentzea. Hala, egun bateko epea luke Pencek erantzuteko, eta, hura eskariarekin bat etorriko balitz, bihar onartuko lukete prozedura hastea. Aldiz, erantzuna ezezkoa balitz, impeachment-arekin aurrera jarraituko lukete, eta «ahalik eta azkarrena» onartuko lituzkete Trumpen aurkako karguak; zenbait iturriren arabera, asteazkenean bertan. «Gure konstituzioa eta demokrazia babeste aldera, azkar mugitu behar dugu, presidente honek berehalako arriskuan jartzen baititu biak», ohartarazi du buruzagi demokratak.
Ordezkarien Ganberako 22 ordezkari demokratetatik 210ek dagoeneko sinatu dute Trumpen aurkako prozedura hasteko ebazpena, eta hor zehazten da ezen, estatuburua legealdia amaitu aurretik kargutik kendu ezean, «arriskutsua» litzatekeela «segurtasun nazionalerako». Errepublikanoen artean, jarrera ez da horren argia —orain arte Trump kargutik kentzearen aurka agertu da Pence—, baina ugarituz doaz estatuburuaren azken egunetako jarrera gaitzesten dutenak, nahiz eta jakin horrek errepublikanoen alde bozkatu duten milaka hautesle haserrearaziko dituela. Zenbaitek, Pennsylvaniako Patrick J. Toomeyk besteak beste, dimisioa emateko eskatu diote Trumpi.
Bien bitartean, prestaketak aurrera doaz Washingtonen. Alderdi Demokratak lanera itzultzeko deia egin die ordezkariei, eta gehienak hasiak dira Kapitoliora itzultzen, asteazkeneko balizko bozketarako. Ordezkarien Ganberak presidentearen aurkako epaiketa hastea erabakiko balu, Senatura igaroko litzateke auzia, baina eskualdatzea atzeratzeko aukera ere izango luke Ordezkarien Ganberak. Kontuan izanik Trumpen legealdia urtarrilaren 20an amaituko dela, litekeena da behe ganberak lekuko aldaketa hilabete batzuk atzeratzea, Joe Biden presidenteari agintaldi hasiera errazteko. Horren aldekoak dira ordezkari demokrata asko, tartean Hego Carolinako James E. Clyburn.
Bidenek berak ez du adierazpenik egin Trumpen aurkako prozedurez, baina nabarmendu du aurrera egitea erabakiko balute azkar erabaki beharko dutela; izan ere, behin administrazio berria lanean hasten denean, pandemiari aurre egiteko neurri berriak onartzeko lanean jarriko dituzte bi ganberak. «Guk gure lana egingo dugu, eta Kongresuak erabaki beharko du nola egiten duen berea», esan zuen Bidenek joan den ostiralean, administrazioko kide berriak aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan.
Prozedurak aurrera egingo balu, bi auzi politikori aurre egin behar izan dien lehen presidentea litzateke Trump, baita legealdiko azken egunetan, edo kargua utzi ostean, epaiketa politiko bati aurre egiten dion lehena ere. Bestetik, impeachment prozesuaren lehen helburua estatuburua kargutik kentzea litzatekeen arren, kasu berezi honetan buruzagi errepublikanoa boterean egongo ez litzatekeenez, lehenik Senatuak erabaki beharko luke hura errudun edo errugabe den, eta, erruduntzat joz gero, inhabilitatzeko aukera izango luke. Lehen urratsa egiteko —hau da, presidente bat kargutik kendu edo erruduntzat jotzeko—, beharrezkoa da Senatuko bi herenek aldeko botoa ematea; aldiz, inhabilitatzeko, nahikoa da gehiengo soila —egun senatari kopuru bera dute demokratek eta errepublikanoek, baina, berdinketa kasuan, Kamala Harris presidenteorde demokratak luke azken hitza—.
Babes nahikorik ez
Aurreko aldian bezala, oraingoan ere demokratek ez lukete arazorik izan behar Ordezkarien Ganberak epaiketa hastea onartzeko. Zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, errepublikanoen artean ere badira impeachment-aren alde bozkatuko luketenak, nahiz eta publikoki aitortu ez.
Baina, hala ere, gaur-gaurkoz, demokratek ez dute babes nahikorik Senatuan Trump erruduntzat jotzeko. Beraz, litekeena da, auziak aurrera egingo balu ere, beste behin buruzagi errepublikanoa errugabe irtetea. Dena den, prozedurak berak kalte egingo lioke alderdiaren irudiari, batez ere azken egunetan Trumpengandik urrundu direnei, bi aldeetatik jasoko bailituzkete kritikak, jarrera argiago bat hartu ez izanagatik.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.