date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231867/ane-santesteban-etxera-itzuliko-da.htm
|
Kirola
|
Ane Santesteban etxera itzuliko da
|
Txirrindulari errenteriarra Laboral Kutxa taldean ariko da hurrengo denboralditik aurrera. Hiru sasoirako kontratua sinatu du
|
Ane Santesteban etxera itzuliko da. Txirrindulari errenteriarra Laboral Kutxa taldean ariko da hurrengo denboralditik aurrera. Hiru sasoirako kontratua sinatu du
|
Ane Santesteban euskal talde batean ariko da hamar urteren ostean. 32 urteko txirrindulari errenteriarrak hiru denboraldirako kontratua sinatu du Laboral Kutxa taldearekin: 2026ra arte arituko da, hain zuzen. «Etxera itzultzeko gogo handia nuen. Etxetik kanpo ametsen bila aritu eta gero, etxean lehiatu nahi nuen, eta, Laboralekin sinatuta, biok haziko gara elkarrekin. Ez dago hazten jarraitzeko toki hoberik», esan du.
Laboral Kutxaren arabera, Santesteban euskal txirrindularitzak egun duen “erreferentea” da, eta “maila goreneko txirrindularia”. Errenteriako txirrindulariak taldeari eskaini nahi dizkio garaipenak, eta, horretaz gain, taldekide gazteenei “txirrindularitzaz gozatzen” irakatsi nahi die.
Aitor Galdos Laboral Kutxako kirol zuzendariak adierazi du “euskal txirrindularitzaren iragana, oraina eta etorkizuna uztartzea” lortu dutela. Joane Somarribarekin, Ane Santestebanekin eta Eneritz Vadillorekin. Somarriba txirrindulari ohia taldeko enbaxadorea da ekainetik. Santesteban fitxatzearen onurak azpimarratu ditu Galdosek: “Lider natural bat izango da lasterketa eta klasiko gogorretan. Eta taldeari lehen ez zeuzkan bermeak eta ikusgaitasuna emango dizkio”.
Santesteban denboraldi bikaina egiten ari da. Lasterketa garrantzitsuenetan lehen hamar hoberenen artean egotea lortu du: Italiako Giroan hamargarren postuan amaitu zuen, eta Frantziako Tourrean, zortzigarrenean.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231868/ecowaseko-kide-ia-guztiak-prest-daude-nigerren-militarki-esku-hartzeko.htm
|
Mundua
|
Ecowaseko kide ia guztiak prest daude Nigerren militarki esku hartzeko
|
Burkina Fasok, Malik, Gineak, Cabo Verdek eta Afrikako Batasunak ez dute bat egin blokearen erabakiarekin. Ecowasek bi eguneko bilerari ekin dio gaur, Ghanan.
|
Ecowaseko kide ia guztiak prest daude Nigerren militarki esku hartzeko. Burkina Fasok, Malik, Gineak, Cabo Verdek eta Afrikako Batasunak ez dute bat egin blokearen erabakiarekin. Ecowasek bi eguneko bilerari ekin dio gaur, Ghanan.
|
Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak bigarren bilera hasi du gaur Ghanako hiriburuan, Akkran, Nigerko militarrek estatu kolpea eman zutenetik, uztailaren 26tik. Bada, hamabost estatuk osaturiko blokeak adierazi du kide gehienak prest daudela Nigerren esku hartze militarrean parte hartzeko, ahalegin diplomatikoek huts egiten badute. Aldiz, agintean junta militarrak dituzten hiru herrialdeek —Burkina Fasok, Malik eta Gineak— eta Cabo Verdek ez dute bat egin erabaki horrekin, Ecowaseko komisario Abdel-Fatau Musahk zehaztu duenez. Afrikako Batasunak ere baztertu egin du operazio militarra egitea, iturri diplomatiko batek Efe agentziari baieztatu dionez. Beraz, ikusteko dago Ecowasen hautuak zer bide izango duen.
Nigerko militarrek Mohamed Bazoum presidentea kargutik kendu zuten estatu kolpea eman zuten egunean, eta orduz geroztik, Bazoum eta haren familia presidentearen jauregian preso daude. Are, junta militarreko bozeramaile Amadou Abdramanek berriki esan du epaitu egingo dutela estatuburu ohia, «traizioa» egotzita. Musahk, berriz, esan du «ironikoa» dela «bahituta» dagoen norbaiti hori leporatzea. Kolpistek uko egin diete Nazio Batuen Erakundearen, Ecowasen eta Mendebaldeko potentzien eskaerei, agintea utz dezaten. Bide horretan, Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak prest jarri ditu Nigerren sartzeko esku hartze indarrak.
Ikusi gehiago: Nigerko presidente kargugabetua epaituko dute «traizioa» egotzita
«Demokrazia defendatzen dugu eta sustatu egiten dugu», esan du Nigeriako armadako jeneral Christopher Gwabin Musak, Akkrako bi eguneko bilkuraren atarian. Zehaztu du, halaber, bileraren helburua ez dela soilik egoerari erantzuna ematea, «bakea lortu eta egonkortasuna sustatuko duen norabide aktiboa marraztea baizik».
Blokeak Nigerko krisiaz eztabaidatzeko bilera bat egin zuen abuztuaren 6an, hain zuzen, matxinaturiko soldaduek Bazoum askatzeko epea amaitu ondoren. Ecowasek asteak daramatza balizko operazioari buruz hitz egiten, «azken baliabidetzat» jo baitu, Niameira bidalitako ordezkaritza taldeak ez zuelako militarrekin adostasun batera heltzea lortu. Ecowaseko komisarioak militarrei leporatu die blokearekin «katua eta sagua» bezala aritzea, ordezkariekin mahaian ez esertzeagatik eta agintean jarraitzeagatik, kosta ahala kosta.
Bien bitartean, junta militarra, CNSP Aberria Babesteko Kontseilu Nazionala, trantsizio gobernua osatzen ari da; esaterako, Mahamane Lamine Eine izendatu dute lehen ministro, 1999tik 2010era artean Mamadou Tandjak gidatutako gobernuko Finantza ministroa izan zena. Gobernuak 21 ministerio izango ditu, eta horietatik sei —Defentsa, Barne, Osasun, Garraio, Gazteria eta Baliabide Hidriko ministerioak— militar ofizialen eskuetan geratuko dira. Hedapen militarra indartzeaz eta aire eremua ixteaz gain, ohartarazi dute Ecowasen balizko esku hartze operazioak «berehalako» erantzun «zehatza» izango duela.
Testuinguru horretan, CNSPkoen aldeko Nigerren Defentsako Boluntario taldeak 18 urte baino gehiago dituzten herritarren errekrutatze kanpaina abiatuko du larunbatean. «Edozertarako prest egon behar dugu», esan dio Amsarou Bako taldeko sortzaileetako batek AEBetako Associated Press agentziari. Haren arabera, 18 urtetik gorako «edonork eman dezake izena», eta zerrenda juntari emango diote, behar izanez gero jendeari deitzeko.
CNSPkoak babesten dituzten Burkina Fasoko eta Maliko —junta militarren esku daude— agintariek gogorarazi dute Nigerren edozein esku hartze militar «gerra ekintza» gisa deklaratuko dutela, eta horrek, zehazki, agerian utziko luke Sahelgo herrialdeen arteko haustura. Ginea ere gobernu militarraren menpe dago, eta atzerriko edozein eraso gaitzetsi du, baina ez du bestelako adierazpenik egin.
Niger, estrategikoa
Nigerrek garrantzi estrategikoa du Afrika mendebaldeko bloketik harago; uranio eta petrolio erreserbetan aberatsa izateagatik eta Sahel eskualdean matxino islamisten aurkako borrokan parte hartzen duten atzerriko tropen operazio eremuagatik, besteak beste. Zehazki, Frantziako, Ameriketako Estatu Batuetako, Alemaniako eta Italiako tropak daude han. Hala, Mendebaldeko herrialdeak arretaz erreparatzen ari zaizkio Nigerko egoerari, baliteke-eta haren auzoko Maliren bidea hartzea. Izan ere, iaz, Maliko gobernu militarrak Frantziako tropak kanporatu zituen herrialdetik, bederatzi urteren ostean.
Bestalde, Frantziak, Nigerko potentzia kolonial ohiak, ukatu egin ditu junta militarrak eginiko salaketak; Parisi egotzi dio herrialdearen ezegonkortzea bilatu izana edota aire eremua urratu izana. Kontrara, Eliseoak adierazi du Ecowasek «ordena konstituzionala» berrezartzeko egiten dituen ahaleginak babesten dituela. Horrekin lotuta, Musahk baztertu egin du Frantziak edo Mendebaldeko beste edozein potentziak blokea «manipulatu» izanaren akusazioa. «[Kolpistei] Ahaztu egin zaie Ecowas arauetan oinarritutako erakundea dela. Protokolo eta lege propioak ditugu, eta babesteko prest gaude», nabarmendu du.
31 zibil hil dituzte
ISGS Sahara Handiko Estatu Islamikoak hainbat eraso egin ditu azken egunotan Nigerko Tillaberin eskualdean, hego-mendebaldean. Actuniger albiste atariak gaur jakinarazi duenez, ISGSko hainbat kide Dessa eta Mehanna herrixketan sartu ziren asteartean, eta gutxienez 31 zibil hil zituzten.
Aste honen hasieran, gainera, talde armatu batek Nigerko militarrei eraso zien Torodi eta Boni eskualdeetan, baita Tillaberin ere. Liskar horien ondorioz, hamazazpi militar hil eta beste hogei zauritu ziren, Defentsa Ministerioaren arabera.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231882/joseba-intxausti-kulturgile-eta-historialaria-hil-da.htm
|
Kultura
|
Joseba Intxausti kulturgile eta historialaria hil da
|
Euskara eta euskal kultura modernizatzeko lanean aritu zen Intxausti: idazten, ikertzen eta, batez ere, eragiten. 'Jakin' aldizkariaren birfundatzaileetako bat izan zen, UZEIren sorrera bultzatu zuen, eta Euskal Herriko historia eta Elizaren historia landu zituen. → Lorea Agirreren iritzia: 'Bilatzaile eta bidegile'
|
Joseba Intxausti kulturgile eta historialaria hil da. Euskara eta euskal kultura modernizatzeko lanean aritu zen Intxausti: idazten, ikertzen eta, batez ere, eragiten. 'Jakin' aldizkariaren birfundatzaileetako bat izan zen, UZEIren sorrera bultzatu zuen, eta Euskal Herriko historia eta Elizaren historia landu zituen. → Lorea Agirreren iritzia: 'Bilatzaile eta bidegile'
|
1956ko belaunaldiko kide eta eragile nabarmena izan zen Joseba Intxausti. Aitzindaria izan zen arlo askotan; izan ere, historialaria zen berez, baina beste jardun ugaritan ere aritu zen: hizkuntzaren modernizazioan, terminologiaren esparruan eta historia erlijiosoaren eta sozialaren ikerketan, nagusiki. Jakin aldizkariaren birfundatzaileetako bat izan zen, UZEIren bultzatzailea eta kidea, eta Bidegileak bildumaren sortzailea. Halako neurrikoa da haren ondarea ere: 36 liburu, ehundik gora liburu zati eta ia laurehun artikulu utzi zituen idatziak. Bart hil da, 87 urte beteak zituela.
Intxausti Seguran jaio zen (Gipuzkoa), 1936an. 1936ko uztailaren 29an, hain zuzen: gerra piztu berritan. Horrek kultur transmisioan eragindako etenaren emaitza izan zen, beraz. «Ni eten batetik nator, baina nire bizitzak euskal kulturan ez du izan etenik. Hori continuum bat izan da. Pixka bat poliedrikoa, egoerak berak ere hori eskatzen zuelako», esan zuen BERRIAn, 2017an egindako elkarrizketa batean.
Oso gaztetatik sortu zitzaion fraide frantziskotar izateko nahia, eta Arantzazuko santutegiak zentraltasun handia izan zuen haren ibilbidean, han garatu baitzituen bere bizitza markatu zuten euskaltzaletasuna, historiazaletasuna eta lankidetasuna. 1948an hasi zituen Arantzazuko ikasketak, eta handik hiru urtera Forura jo zuen (Bizkaia), Imanol Berriatua zuzendari zuen apaiz ikastetxera. Han beste hiru urte egin ondoren, Zarauzko nobizio etxean (Gipuzkoa) eman zuen urtebete.
1955ean iritsi zen Erriberriko seminario nagusira (Nafarroa), filosofia ikasketak egitera. 1958an, Arantzazura itzuli, eta teologia ikasketei ekin zien. Orduan hartu zuen Jakin aldizkariaren zuzendaritza. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1961ean —ohorezko euskaltzain, berriz, 2004an—.
Bartzelonan ere igaro zuen bolada bat, Bartzelonako Unibertsitatean estudiante: historia garaikide eta modernoko lizentziatura egin zuen, eta irakasle aritu zen.
Hizkuntza, herria, kultura hirukoa zuen oinarrian 56ko belaunaldi haren pentsamenduak eta jardunak. Intxaustik bide horretan kide izan zituen Paulo Agirrebaltzategi, Joxe Azurmendi eta Joan Mari Torrealdai, Jakin-en talde historikoan. Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina jaso zuen 2018an, euskal kultura eta modernitatea lotzeko egindako lanagatik.
Jakin aldizkariak Intxaustiri 2017an egindako elkarrizketa batean, hark kontatu zuen Axularren Gero eta Onaindiaren Milla euskal-olerki eder irakurtzeak zirrara handia eragin ziola Erriberriko egonaldian. «Baieztapen garrantzizko batekin aurkitu nintzen [...]: euskal poesiaren historia bat bazegoela, banan-banan liburu horretan ikus zitekeena. Bat-batean jakin genuen historia oso bat dagoela eta ez digutela behar bezala azaldu. Baieztapen horiek niretzat indar handia izan zuten, gertakari sozial bat direlako eta iraunkorrak, gainera. Erakusten dutelako bazegoela eta badagoela zergatia, kulturan ere». Orduan igaro ziren «beste fase» batera: «Kultura posible da euskaraz, egin liteke, hori ikusi eta ikasi genuen».
Erriberrin eman zituen euskalgintzan egin zuen bide luzeko lehen pausoak, alfabetatze eskolak emanez eta Gure Izarra aldizkarian hainbat lan argitaratuz. Geroztik, Jakin, Anaitasuna eta Arantzazu aldizkarietan atera izan zituen haren lanak, batez ere —Anaitasuna-ren zuzendaria ere izan zen, 1973 eta 1974 artean—.
Eredu garbizalearen aurka
1960ko hamarkadako lehen urteetan, eztabaida biziak izan ziren hizkuntz ereduaren inguruan, eta euskara garbiaren eta kultura klasiko antimodernoaren ereduaren aurka jo zuen Intxaustik. Gogoangarria da Jakin-en bederatzigarren zenbakian, 1959an, argitaratu zuen Illobira bultzaka artikulu haustailea. Haserrea ere eragin zuen. «Euskal-idazleok egin —eta egiten— ditugun burugabekeriak tamalgarriak dira benetan... Euskal-jauregia edertu ta bikaindu nai izan dugu, eta zeruraiño jaso dugu (goragi ez ote?); baiña barrua txukun eta garbi gorde dedin, biztanleak —euskaldunak— uxatu egin ditugu, eta jauregi dirdaitsua museo biurtzeko asmoa artu... Ez aal da au negargarria?», idatzi zuen, besteak beste, artikulu hartan.
Jose Luis Alvarez Txillardegi-ren ildoan, euskara batuaren lehen oinarriak jartzen eta zabaltzen aritu zen Intxausti, 1964ko Baionako Biltzarrari begira, Jakin taldeko ordezkari gisa.
Hizkuntzaren gaineko kontzientziaz galdetuta, hau erantzun zuen, 2014an: «Guk sufritu genuen pobrezia eta ezin hura gaurko gazteek ez dute berdin sentitzen, bistan da. Erosotasun honek arrisku bat du: pentsatzea hizkuntza salbatuta dagoela. Eta ez da hori egia. Hizkuntza egunean-egunean salbatu behar da, batez ere txikiak direnak».
Obra oparoa argitaratu zuen Intxaustik; hauek dira haren lan nagusi batzuk, askoren artean: Euskal aditza (Itxaropena, 1960), Iraultzaren hildotik (Jakin, 1972), Gizadiaren historia mendez mende (UZEI, Elkar, 1985), Euskara, euskaldunon hizkuntza (Eusko Jaurlaritza, 1990) eta Euskararen historia soziala (Euskaltzaindia, 2011). Jakin-ek haren lan guzti-guztiak digitalizatu eta sareratu zituen 2017an, jakin.eus/intxausti atarian.
Idazlea eta ikertzailea izan zen, baina askoz gauza gehiagotan ere aritu zen: «Ni ekintzailea naiz batez ere», esan zuen BERRIAn. UEU Udako Euskal Unibertsitateko Historia Sailean zuzendari eta irakasle aritu zen. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroaren sorrera bultzatu zuen —«corpusaren garapen terminologikorako lehenengo zinezko lantegia» izan zen, Jakin-i esan zionez—: zuzendari aritu zen lehen bost urteetan, eta langile ondoren. Euskararen historia soziala aztertu zuen Euskaltzaindiak sustatutako Joanes Etxeberri egitasmoan. Kulturarako Euskal Fundazioaren idazkari aritu zen urte askoan. Bidegileak bildumaren asmatzailea eta diseinatzailea izan zen, baita zuzendaria ere, hasieran. Egunkaria Sortzen taldeko 75 kideetako bat ere izan zen.
«Beste erraldoi bat»
Intxausti hil berritan, «euskal kulturgintzako beste erraldoi» baten gisan gogoratu du hura Agirrebaltzategi kideak, baita «maisu» baten moduan ere. «Bartzelonatik itzultzean, Jakin aldizkaria debekatuta zegoen, eta berak hartu zuen ardura taldea berrantolatzeko, aldizkaririk gabe momentu hartan, baina liburuen edizio programa bat eginez. Hortik dator Jakin talde berritua eta aberastua; hori ere bere meritua izan zen», kontatu du.
Euskararen modernizazioa izan zen haren «obsesioetako bat, Jakinen sartu orduko eta lehenago ere bai», Agirrebaltzategiren hitzetan: «Hau da, gaurko kultura modernorako euskara egokitu eta landu beharra. Jakinen bertan bide hori bultzatu zuen. Euskara batua ez da bakarrik euskalkietatik hartu, eta denok ulertzeko moduko zerbait egitea; hori baino gehiago zen».
Taldean lan egiteko zuen gaitasuna ere nabarmendu du, gainera: «Euskal kulturgintzako egitasmoak sortzeko asmatzaile, bultzatzaile, eragile eta gidari aparta izan dugu, bere aldetik idatzitako liburuak eta egindako ikerketak oso kontuan hartuta. Euskalgintzan, azken 50-70 urteotako bidean, beste batzuek oihartzun handiagoa izan dute, baina Josebak isilean eta zarata handirik atera gabe egin eta eragin duen lana oso inportantea izan da, eta, gaur egoera honetan baldin bagaude hainbat gauzatan, bere meritu handietako bat badela uste dut».
Jakinek Intxaustiren obra digitalizatuta aurkeztu zuenean, orain dela sei urte, talde historikoa elkartu, eta haren lana goraipatu zuten. Zera esan zuen Azurmendik orduan: «Ni euskararen bidetik sartu izana, nire bizitzak hartuko zuen norabidea zor diot. Ez zidan euskara bakarrik irakatsi. Ikasten ere irakatsi zidan».
Euskal kulturako katebegia
Jakintza handia zuen historia erlijiosoaz, eta hura ezagutzeko beharra ere aldarrikatu izan zuen, gainera. «Kalkulatzen da duela 1.000 bat urte gertatu zela Euskal Herriaren kristautze orokorra, eta horren arrastoan egin dugu gure historia. Gaurko gizarte sekulartu honetan, antenak falta dira historiako gertakari haiek ezagutu eta baloratzeko, eta uste dut hori ez dela ona gure memoria historikorako. Hori ere eman beharra dago. Eta ez du inork ematen», azaldu zuen BERRIAn.
Euskal Herriko kongregazio eta ordena erlijiosoek etorkizunik ez dutela irizten zion. Kezkaz bizi zuen hori: «Ez dago gazterik komentuetan. Problema serio bat dago. Ez bakarrik erlijiosoena, baizik eta gure herriaren kulturarena. Horri heldu egin behar litzaioke. Egin dezaketenak egiten ari dira. Ezinean dabiltza. Arantzazuko fraideek, Euskal Herriko frantziskotarrek, Euskal Herrian sortu dituzten ondareak Euskal Herrian eta Euskal Herriari lotuta utzi behar dituzte. Beren obligazio historikoa da, eta badoan azken belaunaldi honi dagokio».
Intxaustik iraganari eta etorkizunari begiratu izan zien haren ibilbide osoan, eta halaxe irudikatzen zuen bere burua ere, bien arteko katebegi baten gisan. «Iragana oraingoan txertatzen eta gerokoan gaurkoaren memoriari lekua ematen ahalegindu naiz. Kate bat. Belaunaldien arteko segida bat ezagutzea», adierazi zuen berak, aurkezpen hartan. «Pribilegiatu bat naiz. Oso ohartuta nago hurrengo belaunaldiak nire alorreko gauzak ere hobeto egingo dituela».
Intxaustiren hil beila Donostiako Errekaldeko beilatokian izango da bihar, larunbata, 10:00etatik 17:00etara. Hileta elizkizuna larunbatean bertan izango da, 18:00etan, Donostiako San Frantzisko parrokian (Mandasko Dukea, 39).
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231883/bilatzaile-eta-bidegile.htm
|
Kultura
|
Bilatzaile eta bidegile
|
Bilatzaile eta bidegile.
|
Bidea nonbaiten hasten da beti. Joseba Intxaustirena jaiotetxean hasi zen. Ama, Dolores Rekondo Mujika, justu erreketeak herrian sartu eta handik bost egunera erditu zen Josebaz eta anaia bikiaz. «Nire ama, emakumeek garai hartan izaten zuten militantzia apalarekin, euskal gauzetan sartuta zebilen», gogora ekarri zuen 2017an egin nion elkarrizketan. Hark irakatsi zion euskaraz idazten eta abertzale izaten. Joxe Azurmendik beti gogoratzen du bien arteko abiaburuko diferentzia: Intxausti emakume baten semea izan. Bizitzan gauza batzuk eginda ematen zaizkigula zioen: «Errepublikako goraldi abertzalearen oihartzun atzeratua jaso ahal izan nuen. Horregatik banekien non egon behar nuen, niri tokatzen zitzaidan tokia zein zen, eta, beraz, Euskal Herri bat bazegoela. Banekien nik maite nuen horren kontrako jendea bazegoela, munduan eta baita gure herrian bertan ere». Horra Intxaustiren sehaska. Eta bidean atzera begira jarrita, berriz, honako hau: «Saiatu naiz beti lan egiten. Baina gozatu egin dut. Beti libertatetik goazela, itxaropenezko humanismo aske eta arduratu batean, bizikidetza aberastuz eta etorkizuna argituz ahal bada».
Bere burua bilatzaile gisa definitzen zuen. Bilatzaile bizitzan, herrigintzan, euskalgintzan eta gizagintzan. 37 liburu, ehundik gora liburu zati eta ia laurehun artikulu utzi ditu idatziak (bere obra osoa Jakinen atarian dago). Bada zer azpimarratua lan horretan guztian, ze erreskatatua. Lan batzuk oinarri-oinarrizkoak izan dira, ondorengo bidea zedarritu eta zoru sendoa jarri dutelako. Horren adierazgarri, liburuen artetik, pare bat aukeratu beharko bagenu, Gizadiaren historia, mendez mende liburu sorta hauta liteke edota Euskara eta hizkuntzak gizartean bildumako hiru liburukiak. Lehenak Euskal Herriko historia bateratu bat eskaintzen du, eta bigarrenak euskararen historia sozialaren ikerketa bidea zabaltzen du lehen aldikoz. Artikuluen artetik, Jakin jaio berri haren bederatzigarren zenbakian argitaratu zuen Illobira bultzaka aipatu behar da, garbizalekeriaren kontra idatzitako testu funtsezkoa duguna, hain zuzen, artikulu horrekin garbitu zelako batuaren bidearen sasitza. Joxe Azurmendik esan izan du Intxausti zela maisua eta gidaria hizkuntzaren gaineko afera guztietan Jakinen, eta, ezaguna ez den arren, Txillardegirekin estuki jardun zuela batasunaren borrokan.
Bilatzailea eta bidegilea izan da, dena egiteko zegoela ikusi zuelako, ikusi eta ikasi eta heldu. Dena egiteko zegoen kontzientzia horrekin ez zuen etsi; aitzitik, eremu emankor eta oparo bat eskura jartzen zitzaiola sentitu zuen. Hortik bere lan eskerga. Hortik, zorioneko gu, gaur egitekoen zerrendan gauza gutxiago izatea guk.
|
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231884/evergrandek-dio-ezin-dituela-ordaindu-aebetan-dituen-zorrak.htm
|
Ekonomia
|
Evergrandek dio ezin dituela ordaindu AEBetan dituen zorrak
|
Txinako etxe agentzia handienaren egoera mehatxu bat bihurtu da hango ekonomiarentzat.
|
Evergrandek dio ezin dituela ordaindu AEBetan dituen zorrak. Txinako etxe agentzia handienaren egoera mehatxu bat bihurtu da hango ekonomiarentzat.
|
Evergrande Txinako etxe agentzia handiena izandakoak porrot egin du AEBetan. New Yorkeko auzitegian aitortu du behea jo duela eta ezin dituela ordaindu herrialde hartako hartzekodunekin dituen zorrak. Taldeak finantza arazoak izan ditu azken urteetan, eta bere zorra berregituratzeko plan bat jarri du abian. Kalkulatzen da guztira 340.000 milioi dolarreko (313.000 milioi euro) zorra duela.
Eraikuntza enpresaren arazoak Txinan higiezinek duten krisiaren isla dira. Taldea 2019an hasi zen arazoak izaten, eta hurrengo urtean larriagotu egin ziren, hango gobernuak finantzaketa lortzea zaildu baitzuen. Evergrandek izugarrizko hazkundea izan zuen aurreko urteetan, ehunka milaka etxe egin baitzituen, baina, salmentak gelditu eta finantza baldintzak gogortu zirenean, saldu ezin duen etxebizitza parke batekin egin zuen topo.
Ofizialki, 2021eko abenduan sartu zen krisian, lehen aldiz hartzekodunekin zuen zor bat ordaindu gabe utzi zuenean. Enpresak bere balioaren % 90 galdu zuen Hong Kongeko burtsan, eta 2022ko hasieratik kotizazioa etenda dauka han.
Ordutik, Txinako Gobernuaren laguntza jaso du, baina hori ez da aski izan egoerari buelta emateko, eta estatuak ez du lortu finantza sektore osoari eragiten ari zaion mehatxua uxatzea.
Evergranderen egoerak kezka handia eragin du Txinako higiezinen sektorean, eta beste enpresa askotara zabaldu da. Txinako etxe salmenten %40 ordezkatzen duten enpresak antzera daude. Handienen artean, krisi larri batean sartu den azkena Country Garden da; hilabete honetan aitortu du ezin izan dituela ordaindu bi zor jaulkipenen interesak.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231885/fiskaltzak-euskal-presoen-gradu-progresioen-hiru-laurdeni-jarri-die-errekurtsoa.htm
|
Politika
|
Fiskaltzak euskal presoen gradu progresioen hiru laurdeni jarri die errekurtsoa
|
Sarek Auzitegi Nazionalaren jarrera salatu du, eta urratsak eskatu ditu martxan diren salbuespenezko politikak indargabetzeko.
|
Fiskaltzak euskal presoen gradu progresioen hiru laurdeni jarri die errekurtsoa. Sarek Auzitegi Nazionalaren jarrera salatu du, eta urratsak eskatu ditu martxan diren salbuespenezko politikak indargabetzeko.
|
Sare Herritarrak euskal presoen egoeraren gaineko balantzea egin du, Gasteizen, eta Auzitegi Nazionalaren jarrera «oztopatzailean» eta salbuespen politikak eteteko beharrean egin du indar. Izan ere, plataformak salatu du Jaurlaritzak onartutako hirugarren graduen %75i jarri diela helegitea fiskaltzak; orokorrean, gradu progresioen laurdenei baino gutxiagori jarri ohi die. Hala, beharrezkotzat jo dute «normalizazio prozesu bati» ekitea, egungo testuinguruan oinarrituta: «Gertatutakoa ahaztu gabe, baina neurri egokiak hartuz, gainditutako faseak min handiagorik eragin ez dezan».
Plataformaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen kudeaketarako eskumena bereganatu zuenetik, 49 hirugarren gradu onartu dizkiete motibazio politikoko presoei; horietatik 24, azken hamabi hilabeteetan. Hala, egun 24 preso daude hirugarren graduan, eta baliteke horiei beste zortzi batzea laster, kartzeletako tratamendu batzordeek beste zortzi proposamen egin baitituzte, eta Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzaren berrespenaren zain daude.
Era berean, Sarek adierazi du lehen urtean «aurrerapen txiki bat» egin zuela Jaurlaritzak 48 ordutik beherako baimenak eskuratu ahal izateko, eta azken hilabeteetan kartzela araudiko 100.2 artikulua ere aplikatu duela bost kasutan —beste zortzi proposamen daude—, horiek bigarren graduan egon arren. «Horrek aukera ematen du zigorra malgutasun handiagoz betetzeko», azaldu du Sarek. Izan ere, hirugarren graduari dagozkion neurriak aplikatzeko modua ematen du.
Horiek hala, Sarek «positibotzat» jo du Eusko Jaurlaritzaren jarrera, baina gogoratu du «oso urrun» dagoela espetxe politika «arrunta» aplikatzetik: «Betetze denboragatik, erdi askatasunean edo baldintzapeko askatasunean egon beharko lukete euskal preso gehienek». 115 lirateke, plataformaren zenbaketaren arabera.
Urratsek trabak ere izan dituzte. Sarek Madrilen jarri du begirada horiez aritzeko; zehazki, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Plataformak auzitegiari eta fiskaltzari egotzi die espetxeetako tratamendu batzordeen erabakien inguruan «konfrontazio jarrera bat» izatea eta horien zein Eusko Jaurlaritzaren lana «gutxiestea». Izan ere, auzitegi hark «modu irmoan» aplikatzen ditu oraindik ere salbuespen politikak: azken hamabi hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzak onartutako 24 progresioetatik hamaseiri helegitea jarri die fiskaltzak, eta ikusteko dago zer egingo duen uztailaren amaieran onartutako beste birekin.
Gainera, helegite horiek Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren babesa izan dute sei kasutan; beste horrenbestetan egin die kontra. Azken horiek, baina, «ia beti», zigorra betetzeko denbora gutxi falta zaienen kasuak dira. Uneotan, berriz, hiru preso daude epaitegi hark zer ebatzi zain, eta beste bat aske geratu zen bere hirugarren graduaren inguruan ebatzi baino lehen, zigor osoa beteta.
Erabakigunea
Progresioen kontrako helegite eta ebazpenei dagokienez, Sarek salatu du ez dela kontuan hartzen «gizarteratzearen aldeko pronostikoa», eta 7/2003 lege organikoak jasotakora mugatzen direla: barkamena, damua, egindakoaren gaitzespena eta justiziari laguntza ematea. Horrez gain, espetxe baimenetarako ere argudio berak erabiltzen dituztela gehitu dute, eta irakurketa hertsi bat egiten dutela horiek ahalik eta gehien atzeratzeko: legearen arabera, nahikoa da zigorraren laurdena beteta edukitzea, baina Auzitegi Nazionalak bi herenak edo hiru laurdenak beteta ez izatea argudiatu izan du horiek atzera botatzeko. «Baimenak espetxe onuratzat hartzen dituzte oraindik ere, tratamendu tresnatzat hartu beharrean».
Hori dena kontuan izanik, Sarek argudiatu du presoen gizarteratze prozesuak Euskal Herrian kontrolatu beharko liratekeela: «Euskal gizarteak berreskuratuko ditu pertsona horiek, eta, beraz, euskal gizarteak diseinatu, zuzendu eta proposatu behar ditu pixkanaka espetxetik ateratzeko prozesuak, erakunde politiko eta judizialen bitartez». Hau da, Auzitegi Nazionalaren esku hartzea baztertu, eta espetxeetako tratamendu batzordeen, Eusko Jaurlaritzaren eta EAEko espetxe zaintzako epaitegien rola nabarmendu du.
Horrekin batera, salbuespen politikak amaitzeko ere exijitu du plataformak, «pertsonak berreskuratzera bideratutako» espetxe sistema bati ezarritako «osoko zuzenketa» direlako. Argudiatu du «terrorismoaren aurkako borrokan pentsatutakoak» direla, «egungo egoerarekin zerikusirik ez duten inguruabarrerako» eginak. Bizpahiru legetan —5/2003, 7/2003 eta 7/2014— egin du indar, eta, indargabetzen ez badira ere, horietan «aldaketa partzialak» egiteko edo «egungo testuingurua kontuan hartuta interpretatzeko» eskatu du. Eskaera horiek, gainera, Espainiako Gobernuari helarazi dizkio.
Pribilegiorik ez
Sarek gogoratu du urte hasieran estreinatutako Etxera leloaren xedea dela eskatzea presoek «etxera itzultzeko bidea hasteko aukera» izatea: «Espetxe politika arrunta aplikatuz egin daiteke». Hala, salatu du «amnistia kamuflatutzat» edo «zigorgabetasuntzat» jotzea ez dela bidezkoa: «Pertsonez ari gara. Bi hamarkada luzez espetxeratuta egon ondoren euskal espetxeetara baldintza onartezinetan iritsi direnez, giza eskubideen kontrako baldintzetan bizirik iraun dutenez». Besteak beste, gogoratu dute Euskal Herritik ehunka kilometrora bete dituztela zigorren zati handienak, lehen graduan, eta gehitu espetxeetako jardueretan parte hartzea eta osasun tratamendu «duinak» jasotzea oztopatu zaiela sarri.
Era berean, azaldu du hirugarren graduak ez direla «erabateko askatasunak», eta gizarteratze prozesuak ez direla «pribilegio tratu bat», nahiz eta zenbait sektore politiko eta judizialek hala planteatu nahi duten. Izatez, Sarek uste du indarkeria politikoa amaitzearekin egoera onbideratuko zela zioten horiek berak direla aldaketei heltzea oztopatzen dutenak, eta auzitegietan «gotortu» izana leporatu die.
Plataformak gaineratu du salbuespen politiken amaiera bateragarria dela biktimenganako errespetuarekin, eta bizikidetzaren aldeko aldarria egin du: «Biktima guztiei adierazi nahi diegu haien mina errespetatu egiten dugula, min hori haien sentimenduei lotuta dago eta. Baina ez dugu zilegitzat jotzen bokazio politikoa duten biktimen elkarteek estatuari espetxe politiketarako irizpideak ezarri nahi izatea».
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231886/lanak-behin-betiko-gelditzeko-eskatu-du-zangoza-kaleko-aparkalekuaren-kontrako-plataformak.htm
|
Gizartea
|
Lanak behin betiko gelditzeko eskatu du Zangoza kaleko aparkalekuaren kontrako plataformak
|
Iruñeko Udalarekin adiskidetzeko agerraldi bat egiteko eskatu dio plataformak Nafarroako Arartekoari.
|
Lanak behin betiko gelditzeko eskatu du Zangoza kaleko aparkalekuaren kontrako plataformak. Iruñeko Udalarekin adiskidetzeko agerraldi bat egiteko eskatu dio plataformak Nafarroako Arartekoari.
|
Zangoza kaleko aparkalekuko lanak behin-behinean eten zituen Iruñeko Udalak atzo. Aparkalekuaren kontrako plataformak iragarri du kalean jarraituko dutela lanak behin betiko amaitu arte. Horrez gain, plaza bere horretara itzultzeko eskatu dute Ignacio Bidegainek, Marisa Leyunek, Asun Idoatek eta Merche Zufiak. Hesiz eta zuloz beteta dago, eta farolak eta bankua kendu dituzte.
Plataformako kideek eskertu egin dute Iruñeko Udalak hartutako erabakia: «Hausnarketa fasean egoteaz gain, kontuan hartzen hasi dira auzoaren beharrak eta eskakizunak». Horrekin batera, Iruñeko Udalarekin adiskidetzeko agerraldi bat egiteko eskatu diote Nafarroako Arartekoari.
Cristina Ibarrola alkateak atzo esan zuen behin-behinean etengo dituela lanak, ez dutelako herritarren eta oposizioaren gehiengoaren babesik. Plataformako kideek esan dute ez dutela ulertzen zergatik kostatu zaion «hainbeste» ondorio horretara iristea, eta gainerako udal ordezkariei eskatu diete gaian «gehiago» sakontzeko: «Alkateak hasieratik zekien ez zuela babesik; hortaz, lanekin hasi izanak ez dauka zentzurik».
Lanek 22 hilabete iraun behar zutenez, Gurutzeko Plaza BHI institutuko laurehun ikasle inguruk Arrosadia auzoan dagoen eraikin batera joan beharko dute 2023-2024ko ikasturtean. Lekualdatzerik ez egiteko eskatu dute bizilagunek: «Ikasle guztiak Gurutzeko plazako institutura itzultzea nahi dugu».
Ikasleei eragiteaz gain, inguruko merkatariei ere kalte egin die, eta horietako askok itxi egin behar izan dute, edo beste leku batzuetara mugitu. Horren ondorioz gastu «handiak» dituztela salatu du plataformak. Horregatik, merkatariei eragindako kalteak ordaintzea eskatu dute. Guztira, berrehun merkatari baino gehiagoren babesa jaso du plataformak.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231887/gose-eta-egarri-greban-daude-hamazazpi-preso-politiko-maputxe.htm
|
Mundua
|
Gose eta egarri greban daude hamazazpi preso politiko maputxe
|
Angol espetxeko preso politikoak joan den maiatzetik daude gose greban. Maputxeen modulu berezia berrezartzeko eta Temucoko kartzelan dauden sei presoak Angolgora itzultzeko eskatzen dute.
|
Gose eta egarri greban daude hamazazpi preso politiko maputxe. Angol espetxeko preso politikoak joan den maiatzetik daude gose greban. Maputxeen modulu berezia berrezartzeko eta Temucoko kartzelan dauden sei presoak Angolgora itzultzeko eskatzen dute.
|
Joan den maiatzetik, gose greban daude Txileko Angol espetxeko hamazazpi preso politiko maputxe, eta ura edateari ere uko egin zioten astelehenean. Maputxe guztiak modulu berean bizi ziren Angolgo espetxean, baina modulu hori desegin egin zuen kartzelako poliziak maiatzaren 7an, eta herrialdeko beste kartzela batzuetara eraman zituzten presoak. Besteak beste, Temucoko kartzelara bidali zituzten sei preso. Txileko kartzelen artean baldintza «gogorrenetakoak» izateagatik da ezaguna espetxe hori.
Angolgo kartzelan izan zen gertakari baten harira hasi zuten gose greba, baina gertakari hori azaltzen duten bi bertsio daude. Poliziaren arabera, moduluko maputxeak espetxeko hiru funtzionario bahitzen saiatu ziren egun hartan. Zenbait irudi eta bideo zabaldu zituzten herrialdeko hedabideetan, erasoa frogatzeko, baina horietan presoen eta funtzionarioen arteko liskar bat baino ez da ikusten. Maputxeek ukatu egin dute bahiketa saiakera, eta salatu dute egun hartako otorduak eta bisitak «arbitrarioki eta aurretik abisatu gabe» eten zituztela funtzionarioek, baita haien aurka negar gasa erabili zutela ere.
Komunitate maputxeek funtzionarioen bertsioa gaitzetsi dute. Haien arabera, Poliziak eta Txileko Gobernuak aurretik prestatutako «egoera» bat izan zen maiatzaren 7an gertatutakoa. Herrialdeko zenbait hedabideri adierazi dietenez, bahiketaren inguruko prentsa oharrak liskarrak hasi baino lehen idatzi eta bidali zituzten, eta telebista kateetako kazetariak «berehala» iritsi ziren espetxera.
Maputxeen eskakizuna argia da: modulu berezia berriro ere abian jartzea, eta Temucoko espetxean dauden sei presoak Angolgora itzultzea. Haien arabera, modulu hori «ezinbestekoa da» herri indigena gisa duten elkartasuna zaintzeko eta Isabel xamanarekin duten loturari eusteko.
Dena den, ehun egun igaro dira gose grebari ekin ziotenetik, eta haien eskaerek ez dute erantzunik izan. Auzia «ahalik eta lasterrena» konponduko zutela hitzeman zuten Txileko Gobernuak eta Poliziak maiatzean. Baina, Victor Queipul komunitate maputxeko buruak salatu duenez, oraindik ez dute haiekin hitz egin. «Presoek aldarrikatzen dituzten eskubideak ez dira pribilegioak; OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169. itunean oinarritzen dira».
Hain justu, herri indigenen kultur aniztasuna eta eskubideak aitortzen dira hitzarmen horretan. OITk onartu zuen 1989an, eta 24 herrialdek sinatu dute, hala nola Espainiak, Alemaniak, Nikaraguak eta Txilek.
Are, herri indigenetako kideek kartzelan dituzten eskubideak ere zehazten ditu dokumentuak. Batetik, eskubidea dute komunitateko ohitura eta erakunde propioak mantentzeko, betiere horiek ez badira bateraezinak sistema juridiko nazionalak definitutako oinarrizko eskubideekin edo nazioarteko giza eskubideekin. Bestetik, haien «ezaugarri ekonomiko, sozial eta kulturalak» kontuan hartu beharko dira zigor penalak ezartzean. Ildo horretan, lehentasuna izango dute espetxeratzeaz aparteko zigor motek.
Osasun egoera «larria»
Preso politiko maputxeen dozenaka familia bertaratu dira egunotan Angolgo kartzelara. Horietako askok kanpadendak jarri dituzte, eta haiekin bat egitera deitu dituzte gainontzeko kide maputxeak. Beren senide eta lagunen osasun egoera «oso larria» dela salatu dute, eta eskaerei «ahalik eta lasterren» kasu egiteko galdegin diote Txileko Gobernuari. Izan ere, zenbait preso politikok eta haiekin hitz egin duten familiek jakinarazi dutenez, espetxeko funtzionarioek preso maputxeak «torturatu» zituzten Angolgo kartzelatik atera baino lehen.
Salatutako «torturen», gose grebako ehundik gora egunen eta hasi berri duten egarri grebaren ondorioz, Angolgo ospitalean daude horietako asko. Osasun langileek presoen osasun egoera egonkortzea lortu dutela jakinarazi dute familiek, baina ohartarazi dute espetxeko erizaindegiak «higiene falta larriak» dituela.
Preso maputxeen egoerak oihartzuna izan du Angolgo eta Temucoko kartzelen ingurutik harago ere. Grebari ekin eta hamar egunera, maiatzaren 17an, ehunka ikasle maputxek manifestazio bat egin zuten Temucoko polizia etxearen aurrean.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231888/finalerdietarako-ustekabekoak.htm
|
Kirola
|
Finalerdietarako ustekabekoak
|
Finalerdietarako ustekabekoak.
|
Finalerdietara iritsi behar izan du Ingalaterrak bere onena emateko. Aurretik, kanporaketak gainditu zituen, baina bere jokoak ez zuen asetzen. Asteazkenean Australiaren aurkako garaipenean eman zuen bere maila lehen aldiz Munduko Kopa honetan.
Aurreikustekoa zen bezala, Australiak ingelesei arazoak sortu dizkieten beste talde batzuen antzeko jokamoldearen alde egin zuen: 4-4-2 bat, lerro bateratuekin eta kanpoko erraietan defentsarako gaitasun handia duten jokalariekin. Erakutsi duten bezala, Raso eta Foord benetako mehatxua dira kontraerasoan. Gainera, Mary Fowler gazteak Australiako izarrik handiena izan zuen bikote, Sam Kerr. Hasierako hamaikakoan agertu zen lehen aldiz Chelseako jokalaria. Haren taldea ez da finalera iritsi, baina txapelketako goletako bat utzi du, zalantzarik gabe.
Ingalaterra baloi irteeran motela, zakarra eta une batez laua den talde gisa agertu baldin bada ere, ezustean harrapatu zuen Australia joko zuzenarekin; ordu arte ez zuen erabili aukera hori. Greenwoodek eta Dalyk pase luzeak erabili zituzten Australiako defentsa-lerroaren bizkarrari zuzenean erasotzeko. Ingalaterrak ez zien aukerarik eman australiarrei hobekien dakitena egiteko: baloia lapurtu, eta trantsizioan atera.
Gainera, bigarren zatian, eta aldeko markagailuarekin, finalistek baloia eman zioten Australiari, jakinda posizionalean eraikitzeko arazoak dituen taldea dela. Baloia eskaini zioten, eta ez zuten jakin zer egin. Igandean Espainiaren aurka izango dutenaren antzeko eszenatoki bat sustatu nahi al zuten?
Espainiak, berriz, déjà vu antzeko bat izan zuen. Esther Gonzalez Espainiako hamaikakotik desagertu zen, eta taldeak sakontasun arazoak izan zituen berriro. Ez zen ezer gertatu lehen zatian. Alexia, Aitana, Jenni Hermoso eta Mariona baloia jaso zain zeuden bitartean, nahiz eta horretarako espaziorik ez egon. Bigarren zatian, ordea, bai gertatu zen azpimarratzeko zerbait. Salma Paralluelo agertu zen ezagutzen ez genuen rol batean. Eskuin alboan oinean jasotzeko hegal irekia eta ezker alboan ate aldera mugimendu diagonala egiteko hegal itxia da, baina aurrelari posizioan gutxitan ikusia genuen. Eta zur eta lur utzi zituen denak. Hura zelaian zela, partida amaitu zen. Eta Suediak susmoa berretsi zuen: geldikako jokaldiak gola sartuz gauzatzeko gai izan ez den lehen aldian, ezin izan du partida irabazi. Bertute gutxi dira txapelketan hain ibilbide luzea egiteko.
|
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231889/laquoeuskal-herritarren-egunerokoan-eragingo-dutenraquo-neurriak-bultzatu-nahi-ditu-eh-bilduk-madrilen.htm
|
Politika
|
«Euskal herritarren egunerokoan eragingo duten» neurriak bultzatu nahi ditu EH Bilduk Madrilen
|
Mertxe Aizpuruak dio Pedro Sanchezen inbestidura «gertuago dagoela», baina «benetako negoziazioa» orain hasiko dela. Oskar Matutek «ausardia» eskatu dio PSOEri. Espainiako erregeak astelehenean abiatuko ditu gobernu osaketaren atariko elkarrizketak alderdiekin. EAJ hartuko du arratsaldez, eta EH Bilduk uko egin dio bilera horri.
|
«Euskal herritarren egunerokoan eragingo duten» neurriak bultzatu nahi ditu EH Bilduk Madrilen. Mertxe Aizpuruak dio Pedro Sanchezen inbestidura «gertuago dagoela», baina «benetako negoziazioa» orain hasiko dela. Oskar Matutek «ausardia» eskatu dio PSOEri. Espainiako erregeak astelehenean abiatuko ditu gobernu osaketaren atariko elkarrizketak alderdiekin. EAJ hartuko du arratsaldez, eta EH Bilduk uko egin dio bilera horri.
|
Behin Espainiako Gorteetako mahaiak osatuta, presidentea izendatzeko eta gobernua osatzeko negoziazioak abian dira. Jokaleku horretan, EH Bilduko diputatu Oskar Matutek jakinarazi du «euskal herritarren egunerokoan eragina izango duten neurriak» txertatzen eta bultzatzen ahaleginduko direla, «askatasun eta eskubide gehiago bermatzeko». Gehitu du arlo horretan «zorrotzak» izango direla PSOEren eta Sumarren arteko gobernuarekin.
Gizarte gaiez gain, lurraldetasunaren auzia ere mahai gainean jarriko dutela esan du Mertxe Aizpurua diputatuak. Radio Euskadin adierazi duenez, espero dute lurraldetasunaren auzian «bideak irekiko» dituen legegintzaldia izango dela datorrena, eta jakinarazi du martxan dauden negoziazioetan hizpide izango dutela lurraldetasunaren gaia, baina uste du «presarik gabe» landu beharrekoa dela, «gauzak ondo eginez». Matute ere bat dator. Onda Vasca irratian azaldu duenez, Espainiako «Kongresuaren egungo osaketak aukera ematen du eskubide eta askatasunen aldeko politika ausartak aurrera eramateko eta lurraldetasun ereduaren inguruko eztabaida irekitzeko».
Atzo eratu zuten Espainiako Diputatuen Kongresuko Mahaia. Pedro Sanchez berriz ere presidente izendatzeko bidean, «norabide zuzenean emandako urratsa» izan zen atzokoa Matuteren arabera: «Egungo gobernuak aurrera egiteko beharrezko urratsa zen, baina ez da nahikoa». Aizpuruak ere ohartarazi du orain hasiko dela «benetako negoziazioa». Uste du ez direla hauteskundeak berriz egingo, baina ez dago erabat ziur: «Edozer gauza gerta liteke; egoera lausoa eta zaila da». Matuteren arabera, egungo gobernuak «izerdia bota beharko du, eta duen guztia mahai gainean jarri»: «Ausartak izan behar dute».
Kataluniako alderdiek negoziazioan hartuko duten pisua ere izan dute hizpide. Matutek adierazi duenez, «amnistia» hitza erdigunean jarri ordez, konpondu egin behar dira «155. artikuluak milaka kataluniarrei sortutako ondorio mingarriak». Eta gehitu du: «Ez nintzateke amnistia hitzarekin itsutuko. Ez nau izutzen, baina itsutzea nahikoa da Espainiako eskuineko presio mediatiko, sozial, politiko eta ekonomikoak amnistia marra gorri bihurtzeko».
Bestetik, eskuinaren «bakardadea agerian» geratu zela uste du Aizpuruak. Gaineratu du PPko presidentegai Alberto Nuñez Feijook «jada ez duela aukerarik» Espainiako presidente izateko. Matutek ere antzeko iritzia du; adierazi du Feijoo «kaltetuta» atera zela atzokotik, eta atzetik ageri da Isabel Diaz Ayusoren «itzala».
Ez dute erregearekin hitz egingo
Espainiako erregeak bilera sorta bat hasiko du Kongresuko alderdiekin inbestidurarako hautagairen bat proposatzeko. EH Bilduko diputatuek jakinarazi dute ez dutela parte hartuko bilera horietan. Matutek esan du alderdian oraindik ez dutela «asko hitz egin» gaiaren inguruan; baina adierazi du beren apustua «euskal errepublikaren» aldekoa dela eta, beraz, «ezer gutxi» dutela Felipe Borboikoari esateko. Aizpuruak, berriz, berretsi du koalizioak ez duela hitz egingo Espainiako erregearekin: «Uste dugu ez daukagula erregeari ez dakien ezer azaltzeko».
Espainiako Zarzuelak ezaguturazi duen egutegian EAJ azaltzen da, bestalde. Aitor Esteban Kongresuko bozeramailea astehelenean hartuko du Felipe VI.ak, arratsaldez. Hurrengo egunean, asteartez, Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijoo hartuko ditu, PSOEko eta PPko buruak. Lehena goizean mintzatuko da Espainiako Estatuko buruarekin, eta, bigarrena, arratsaldez. Elkarrizketa horiek eduki ondoren erabakiko du errege borboitarrak nori eman gobernua osatzen saiatzeko ardura.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231890/hamaguchi-alberdi-kaurismaki-eta-trieten-lanak-zinemaldiko-perlak-sailean.htm
|
Kultura
|
Hamaguchi, Alberdi, Kaurismaki eta Trieten lanak Zinemaldiko Perlak sailean
|
Koreeda, Franco, Haynes, Bayona eta Glazerren lanek ere osatuko dute saila, besteak beste. Guztira hemezortzi film lehiatuko dira Donostia Hiria ikusleen saria lortzeko.
|
Hamaguchi, Alberdi, Kaurismaki eta Trieten lanak Zinemaldiko Perlak sailean. Koreeda, Franco, Haynes, Bayona eta Glazerren lanek ere osatuko dute saila, besteak beste. Guztira hemezortzi film lehiatuko dira Donostia Hiria ikusleen saria lortzeko.
|
Ibilbide oparoa eta zinemaren munduan sona duten egileen hemezortzi filmekin osatuko du Donostiako Zinemaldiak aurtengo Perlak saila. Gaur jakinarazi dute zeintzuk izango diren zinemagile horiek: Maite Alberdi, Nikolaj Arcel, Juan Antonio Bayona, Stephanie Di Giusto, Michel Franco, Matteo Garrone, Craig Gillespie, Jonathan Glazer, Ryusuke Hamaguchi, Todd Haynes, Aki Kaurismaki, Hirokazu Koreeda, Ladj Ly, Christian Petzold, Celine Song, Warwick Thronton, Justien Triet eta Wim Wenders zuzendarien azken lanak lehiatuko dira Donostia Hiria ikusleen saria lortzeko.
Beste zinema jaialdi batzuetan aurkeztu diren eta oihartzuna izan duten filmen erakusleihoa izan ohi da saila. Eta, hain zuzen ere, Cannesen Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu ondoren iritsiko da Donostiara Jonathan Glazerren azken lana: The Zone of Interest. Martin Amisen izen bereko eleberrian oinarrituta dago, eta Sandra Huller aktorea du protagonista. Film horrek zabalduko du saila.
Huller bera da Justin Trieten Anatomie d'une chute/Anatomy of a Fall filmeko aktore nagusia ere. Zinemagile frantziarraren filmak Cannesko zinema jaialdiaren sari nagusia eskuratu zuen. Urrezko Palma irabazi duen hirugarren emakumea da Triet.
Aki Kaurismakik, berriz, Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Kuolleet lehdet/Fallen Leaves filmari esker, eta Donostia Hiria saria eskuratzeko lehiatuko da orain. 1988an Rocky VI film laburra sail ofizialean aurkeztu zuenetik maiz izan da zuzendari finlandiarra Donostian.
Hirokazu Koreeda egile japoniarraren filmak ere sarritan eman dituzte zinemaldian, lehiaketa barruan nahiz lehiaketatik kanpo. Kaibutsu/Monster filma aurkeztuko du aurten, zeinak gidoi onenaren saria jaso zuen Cannesen. Zuzendari japoniarrak bitan irabazi du publikoaren saria, Soshite chichi ni naru/Like Father, Like Son (2013) eta Umimachi Diary / Our Little Sister (2015) filmei esker.
Donostia Hiria saria eskuratzea zer den ondo daki Wim Wendersek ere: 2014an irabazi zuen The Salt of the Earth filmarekin. Oraingoan, Perfect Days lanarekin lehiatuko da zuzendari alemaniarra. Koji Yakusho antzezle japoniarrak gizonezko aktorerik onenaren saria jaso zuen Cannesen, filmean egindako lanagatik.
May December aurkeztuko du Todd Haynesek zinemaldian.13 urteko ikasle batekin sexu harremanak izateagatik kartzela zigorra bete zuen irakasle baten istorioa kontatzen du filmak, eta Julianne Moore eta Natalie Portman ditu protagonista.
Azkenik, Canneseko Un certain regard sailean aurkeztutako bi film ere Perlak sailean izango dira: Stephanie Di Giusto zinemagile frantziarraren Rosalie eta Warwick Thornton egile australiarraren The New Boy.
Veneziatik datozenak
Donostiako Zinemaldia hasi baino aste batzuk lehenago egingo da Veneziako Zinemaldia, eta han aurkeztu ondoren iritsiko dira Donostiara hainbat film. Ryusuke Hamaguchik bere azken lana aurkeztuko du: Aku Wa Sonzai Shinai / Evil Does Not Exist. Bere ingurumen-ondarea babestu nahi duen landa-eremuko herri txiki baten istorioa kontatzen du filmak
Nikolaj Arcel Bastarden/The Promised Land filmarekin lehiatuko da Venezian, zinemaldian izan aurretik. Mads Mikkelsen aktorea du protagonista filmak; aberastasuna eta ohorea lortu nahian maite duen guztia sakrifikatzeko arriskuan den gizon baten rola jokatuko du.
Veneziako Urrezko Lehoia irabazteko lehian izango da Michel Franco zinemagile mexikarra ere. Memory filma aurkeztuko du sail ofizialean, eta Donostian erakutsiko du ondoren. New Yorken filmatua dago, eta Jessica Chastain eta Peter Sarsgaard ditu protagonista.
1972ko Andeetako tragedia du ardatz Juan Antonio Bayonaren La sociedad de la nieve/ Society of the Snow filmak. Iaz 50 urte bete ziren istripua gertatu zenetik, eta ezaguna da, besteak beste, bizirik atera zirenek hildakoen gorpuak jan behar izan zituztelako bizirik irauteko. Pablo Vierciren izen bereko liburuan oinarritu du filma egile espainiarrak, eta lehen aldiz parte hartuko du Perlak sailean.
Matteo Garronek ere lehenbizikoz aurkeztuko du film bat Donostian: Io Capitano / I'm Capitain lana aurkeztuko du egile italiarrak zinemaldian. Dakar utzi eta Europara doazen bi gazteren istorioa kontatzen du filmak.
Berlinale eta Sundance
Christian Petzordek Roter Himmel/Afire bere azken lana aurkeztuko du zinemaldian. Otsailean, Berlinale zinema jaialdian, Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuen zinemagile alemaniarrak.
Berlinalen aurkeztu zen Celine Songen lehen film luzea ere: Past Lives. Zinemagile hegokorearraren filmak harrera bikaina izan zuen kritikarien artean, eta laudatua izan zen Sundanceko jaialdian ere.
Hain zuzen ere, Sundancen Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen Maite Alberdiren La memoria infinita/The Eternal Memory lanak, World Cinema saileko dokumentalen kategorian. Alzheimerraren aurka borrokan dabilen bikote bati buruzko ez-fikziozko lan bat da.
Torontoko zinemaldian aurkeztu ondoren, Donostian izango da, halaber, Craig Gillespe australiarraren Dumb Money filma. Paul Dano, Seth Rogen eta Shailene Woodley ditu protagonista.
Azkenik, Ladj Ly Les Misérables filmaren egilearen lanberriak itxiko du Perlak saila. Lehiaz kanpo emango dute; beraz, ez du Donostia Hiria ikusleen saria eskuratzerik izango. Sariak bi errekonozimendu egiten ditu: film onenaren saria, 50.000 eurokoa, eta Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231891/ebzk-nahi-baino-polikiago-jaisten-ari-da-inflazioa-eurogunean.htm
|
Ekonomia
|
EBZk nahi baino polikiago jaisten ari da inflazioa eurogunean
|
Uztailean %5,3koa izan da, aurreko hilean baino bi hamarren txikiagoa. 2022ko otsailetik izandako apalena da.
|
EBZk nahi baino polikiago jaisten ari da inflazioa eurogunean. Uztailean %5,3koa izan da, aurreko hilean baino bi hamarren txikiagoa. 2022ko otsailetik izandako apalena da.
|
EBZ Europako Banku Zentralaren egutegian kolore gorriz markatua dago Eurostatek euroguneko inflazioa zenbatekoa den jakinarazten duen eguna, eta ez, preseski, jaiegun gisa. Aurrera begirako politikak ezartzeko ezinbesteko datua da hori Christine Lagarde presidentearentzat eta gainerako buruentzat. Helburu argia dute: inflazioa %2ra jaistea, baina helmuga urrun dute oraindik.
Azkenengo hamar hilabeteetan behera egin du etenik gabe, baina EBZk nahi baino polikiago: %5,3 izan da uztailean, ekainean baino bi hamarren gutxiago. Dena den, 2022ko otsailetik izandako apalena da. EBZ irailaren 14an bilduko da berriz, eta orduan erabaki beharko du interes tasak igotzen jarraituko duen, aurreko bederatzi bileretan egin duen moduan, ala eten egingo duen igoera, inflazioaren bilakaerarekin konforme.
Iazko uztailean, %8,9an zegoen inflazioa. Urrian jo zuen goia, %10,6ra iritsita, baina, orduz geroztik, jaitsi egin da, batez ere energiaren prezioen gorakada izugarriaren eragina amaitu delako. Iaz baino merkeago daude (-%6,1) erregaiak eta argindarra. Elikagai freskoen prezioen igoerak, berriz, ez du etenik: bi hamarren igo dira aurreko hiletik, eta iaz baino % 9,2 garestiago daude. Eta zerbitzuetan ere, prezioak gora ari dira egiten: %5,6, ekainean baino bi hamarren gehiago.
Oro har, prezioen igoera apaldu egin da euroaren eremuko ekonomia handi guztietan: Alemanian hiru hamarren jaitsi da, %6,5era; Frantzian bi hamarren, %5,1era; eta Italian lau hamarren, %6,3ra. Hego Euskal Herrian, berriz, igo egin da uztailean, %2,2tik %2,4ra. Inflazio tasarik txikienak Belgikak (%1,7), Luxenburgok (%2,0) eta Espainiak (% 2,1) dituzte. Kontrara, Hungariak (%17,5), Eslovakiak eta Poloniak (biak %10,3) dituzte handienak.
Turismoarekin kezkatuta
Baina datu orokorrari baino, EBZk irailean egingo duen bileran azpiko inflazioari erreparatuko dio, hau da, energiaren eta elikagai freskoen eragina kontuan hartzen ez duenari. Bereziki arduratuta dago horrekin, erakusten baitu prezioen igoera jarduera ekonomikoaren atal guztietan sustraitu dela. Uztailean, %5,5ekoa izan da azpiko inflazioa, ekainean bezala.
Zerbitzuen prezioen igoerak eragin du eten hori, edo behera egin ez izanak, inflazio orokorrak bezala. Izan ere, zerbitzuen alorra da euroguneko ekonomiaren motor nagusia, eta pisu handia du azpiko inflazioan. Iazko prezioekin alderatuta, %5,6 igoera izan dute, ekainean baino bi hamarren gehiago. Uda honetan, gainera, turismoarekin loturiko jarduerak are gehiago garestitu dira, eta, EBZko adituen ustez, baliteke horregatik azpiko inflazio handia izatea beste hilabete batzuez.
Emaitza gazi-gozoa
Inflazio handia euroguneko ekonomia baldintzatzen ari da. Hilabeteak dira horri aurre egiteko EBZk maileguak garestitzea erabaki zuela, jarduera moteltzeko eta horrekin prezioen igoera gelditzeko. Eta neurri handi batean funtzionatu du.
Eurostatek aste honetan berretsi duenez, 2023ko bigarren hiruhilekoan %0,3 handitu da euroguneko BPG barne produktu gordina, eta atzeralditik atera da eremuko ekonomiarik handiena, Alemania (%0,0). Beste herrialde batzuek ere hazkunde positiboa izan dute: Belgika (+%0,2), Espainia (+%0,4) eta Frantzia (+%0,5). Baita Euskal Herria ere: puntu erdi bat handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta lau hamarren Nafarroan. Dena den, badira hazkunde tasa negatiboak dituztenak ere: Austria (-%0,4), Letonia (-%0,6) eta Suedia (-%0,6).
EBZren aurreikuspenen arabera, euroguneko ekonomiak %0,9 egingo du gora aurten. Dena den, datu horri buruzko zalantzak oso handiak dira, industriaren eskaerak nahiko eskasak izan baitira bigarren hiruhilekoan, eta berdin jarraitzen dute uda honetan.
Hala ere, banku zentralaren kezka nagusia inflazioa da, BPGa baino gehiago, Lagardek uztail amaierako bileran azpimarratu zuenez, eta horren araberako erabakiak hartuko ditu aurrerantzean. Hori bai, baztertu egin zuen interes tasak jaisteko aukera. Badago EBZ asko kezkatzen duen beste elementu bat ere: prezioen eta soldaten arteko arrakala. Hori gertutik zainduko duela adierazi du Lagardek.
Izan ere, prezio garestiek bezala, interes tasak igotzeak isla zuzena dute enpresek bankuei ordaintzen dizkieten maileguetan, baina baita herritarren poltsikoetan ere. Hipoteken indizerik ezagunena, hamabi hilabeterako Euriborra, azken hamabost urteetako mailarik gorenean dago: %4,149ra iritsi da uztailean, eta iaz %0,992koa zen.
|
2023-8-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/231892/kubo-baten-ertzetan.htm
|
Kultura
|
«Kubo» baten ertzetan
|
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri, eta kantatu ziren leku berean hausnartu dute horiei buruz. Maialen Lujanbiok 2009ko Txapelketa Nagusiko Bergarako saioan kantatu zuen bakarkakoa izan du hizpide.
|
«Kubo» baten ertzetan. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri, eta kantatu ziren leku berean hausnartu dute horiei buruz. Maialen Lujanbiok 2009ko Txapelketa Nagusiko Bergarako saioan kantatu zuen bakarkakoa izan du hizpide.
|
Erreferente izan dituen bertsolarien artean bat hautatu behar izateak ez du gogoko Xabi Igoak (Aramaio, Araba, 1992). «Uste dut bertsolari bakoitzak badaukala berea, eta aniztasun horrek egiten gaituela, mugimendu bezala, interesgarri», azaldu du. Askotariko iturrietatik edan du Igoak bertsotan hasi zenetik: «Amets Arzallusekin hasi eta Andoni Egañaraino». Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela lehen aldiz irabazi zueneko txapelketa, ordea, «mugarri» izan zen Igoaren bertsozaletasunean.
Xabi Igoa bertsolaria, Bergarako Labegaraieta kiroldegiaren aurrean. Andoni Canellada / Foku
Hamabi urterekin hasi zen Igoa bertso eskolan, eta Manex Agirre izan zuen bertan irakasle. 2005. urtean, Barakaldoko BEC erakustazokan (Bizkaia) izandako lehen finala ikustera joan zen, baina ez zion txapelketari arreta handiz erreparatu; lau urte igaro behar izan ziren horretarako. «2009ko txapelketa berezia izan zen niretzat: ia osorik jarraitu nuen lehenengoa izan zen, oso gertutik bizi izan nuen, eta haren oso oroitzapen ona dut harrezkero». Saio batzuk zuzenean ikusi zituen, eta gainerakoak irrati eta telebistaren bitartez aditu. «Ordurako bideoak igotzen zituzten Internetera, eta Hitzetik hortzera programa ere bazegoen».
2009ko Txapelketa Nagusiko saio guztien artean, baina, Bergarako Labegaraieta kiroldegian (Gipuzkoa) jokatu zena du gogoan ondoen Igoak. «Maialen Lujanbioren bakarkakoak oihartzun handia izan zuela gogoratzen dut: txapela irabazteko bidean, bere lehenengo bakarkakoa izan zen», gogorarazi du. Bergarako saio horretan Lujanbiok erabili zuen doinua, gainera, berritzailea izan zen orduko entzuleentzat. Mikel Laboaren Eguzkiak urtzen du han goian doinua erabili baitzuen. «Publikoari asko gustatu zitzaion», Igoak. «Dena izan zen ona: doinu berria, gaia hartzeko helduleku oso interesgarria eta bertso ederrak».
Argazkirik gabeko hitzak
Argazkilari baten larrutik kantatu behar izan zuen Lujanbiok Bergarako saio hartan. Urte batzuk lehenago itxi zuten Euskaldunon Egunkaria-ren auzia hartu zuen gaiari erantzuteko abiapuntu, eta hura itxi osteko egoera kontatu zuen kantuz. Horren harira, kazetari eta herritarrek jasan zuten errepresioa ere salatu zuen ariketa hartan. Lujanbiok kantatutakoek barrenak mugitu zizkien askori. Lehen entzunaldian hunkitu zuen bertso sorta hark Igoa. Lehen bi zatiak ditu berak gustukoen: «Iruditzen zait bertsoek egiten dutela deskripzio lan itzela, sartzen zaituztela egoeran. Tentsio hitza aipatzen du pare bat aldiz, eta hori da, hain zuzen, bertso horiek transmititzen dutena».
Igoaren ustez, delikatua izan zitekeen abiapuntua, baina bertsolarien eginkizunetako bat memoria egitea dela azaldu du. «Bizi duten gizartearen kontakizun edo gogoeta bat egin behar dute bertsolariek».
Oso gaztea zen Igoa Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean; 11 urte baitzituen artean. «Ezin izan nuen egoera hura lehen lerrotik bizi». Uste du Lujanbioren bertsoek, baina, garai hura behar bezala deskribatzen dutela. Izan ere, orduko garaiari erantzun zioten bertsoek. Gaur egun bertso horiek zentzurik ote duten? Bada, hori beste kontu bat dela dio: «2009ko azaroaren 7an behintzat, hemen [Bergaran], zentzu handia zuen hori kantatzeak».
Igoaren iritziz, gauza asko aldatu dira harrezkero gizartean; nahiz eta baden bere horretan jarraitzen duenik ere. Bergarako saiotik bi urtera, hain zuzen, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zituzten bi bertsolari, Gasteizen egin zuten presoen aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik. «Badakigu errepresio bat dagoela», aitortu du. Eta «zentsuraren» beste adibide bat eman du segidan: «Aurtengo Espainiako hauteskundeen aurretik ere, hainbat kultur eta sormen ekitaldi debekatu zituzten».
Bertso sortaren egiturari dagokionez, Igoak uste du horrelako zerbait egitea «zaila» dela, eta bereziki azpimarratu nahi izan ditu kontakizunean Lujanbiok egiten dituen hitz jokoak. «Lehen bertsoaren azken hiru puntuetan, aurretik esandakoari buelta ematen dio. Lehen puntuetan kontatzen du zer pasatu den, eta gero dio ez dela ezer pasatu». Beste bi bertsoetan ere estrategia bera erabiltzen du Lujanbiok. «Sorpresazko ukitua dute, nolabait», zehaztu du Igoak.
BERTSOTARAKO GAIA
Argazkilaria zara. Oraintxe iritsi zara gertakariaren lekura, eta lanean hasteko unea da.
Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian B 1 Irratiak zioen kaleetan zela jendetza demasa pankarta baten ostean oihuz bete kale eta plaza. Egoera da tentsoa eta bazun iskanbila traza hemen norbere hitzari eusten ere ez dago erraza. Orandik entzuten da oihartzuna hori pelotazo jasa! Lurrean odol arrasto batzuk ta tentsiozko arnasa... Kordoietik hara-hona nabil foto bila nere kasa baina kaskodun batek esan dit «Hemen ez da ezer pasa». 2 Jendeak ihes ein du korrika behe-barru ta taberna hasi denean pelotazoen eta tiroen galerna. Lehen ere hau ikusia baitut hainbat urtetan barrena ikusi ezta ere hori pasa da imajina nezakeena. Poliziari aurre eginez nere argazkilari sena espaloi hutsak atera eta esplikatu leike dena. Nahiz eta ez dela ezer pasa den esaten didatena pasa ez denak erakusten du sarri asko pasa dena. 3 Lehen ere problemak izan dira orain sei urte inguru lan egiten nun egunkariak ze komeri! ze apuru! Herritarrekin bat egin eta beste berri bat helburu eta geroztik Euskal Herria dibujatzen dihardugu. Herri berean gaude zu ta ni baina nolako bi mundu! Zure zentsura zure ezetza bortitz segunduz segundu. Baina herri honen berri emateko nola beti gauden gertu gu argazkirikan ez izan arren hitzak jarriko ditugu.
Argiaren norabidean
Hitzak erabiltzeko Lujanbioren trebeziaz gain, bada Igoak Bergarako bertso saioa aukeratzeko beste pisuzko arrazoi bat: Bat-batekotasuna. Dioenez, «gogoan izateko modukoa» da Lujanbioren orduko bakarkakoa, baina baita Jon Martinekin abestu zuen zortziko txikiko ariketa ere. «Argindarra joan zen bertso saioaren erdian, eta haiek bertsoetarako baliatu zuten egoera». Azaldu du, halaber, landu behar zuten gaia ez zela «batere sinplea». Gaiak hala aginduta, herri bereko bi herritar ziren. Martin igandero joaten zen mezetara, eta eliza erdi hutsik egoten zen. Egun hartan telebista meza grabatzera joan zela-eta, inoiz ez bezala, Maialen ere joan zen.
Maialen Lujanbio bertsolaria; besteak beste, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen. JON URBE / FOKU
Martinek eman zuen lehen kolpea, baina Lujanbioren ahotsak oholtza hartu bitartean joan zen argia. Abesteari utzi ordez, mikrofonotik aldendu eta bertsotan jarraitzea erabaki zuen bertsolariak. «Mikrofonoa ez zihoan, eta horrek tope egiten zion bertsolariari ahotsaren proiekzioan», azaldu du Igoak. Martinek ere Lujanbiok egin zuen gauza bera egin, eta, zorionez, saioak aurrera jarraitu zuen. «Gertatutakoa gaian sartu eta, argia bueltatu zenean, ez ziren gaitik aldendu; mantendu egin zuten», gogoratu du.
Bertsolari bezala, biek egindako bat-bateko lana «zinez baloratzekoa» dela uste du Igoak, modua eman zuelako publikoak gozatzen jarrai zezan. «Iruditzen zait momentuak, bere horretan, badaukala xarma eta magia berezi bat, bat-batekotasunak dakarrena». Era berean, argindarra joan izanak gaiari buelta emateko aukera eman zien bertsolariei. «Hainbat kontu ekarri zituzten azalera bien artean, Maialenen bakarkakoarekin alderatuz, gaia askoz ere umoretsuagoa izanagatik ere».
Etxetik oholtzara
Eskolan bertso zaharrak landutako da Igoa, baina kontatu du Lujanbioren belaunaldiak izan zuela harengan eraginik handiena. Bertsotan gaztea zela hasi bazen ere, aurrerago zaletu zen sutsuki. «Etxe euskaltzalea zen nirea, eta telebistako bertso saioak ikusten genituen igandeetan, baina bertsolaritzak ez zuen egun duen lekua».
Oroitu du 2009ko Bergarako saio hark areagotu zuela zaletasun hori. «Bi puntu nagusi nabarmenduko nituzke: aurretik aipatutako bat-batekotasuna, eta, horrez gain, Maialenen bakarkako artelan hori. Zortziko txikiko ariketan, berriz, oso zuzenak izan ziren Jon eta Maialen. Txapelketa bezalako formatu zurrun batean, umoreari eta une horretan gertatzen ari zenari egin zioten lekua». Horregatik ere badute meritua bi bertsolariek, Igoaren iritziz: «Txapelketa kubo bat da, eta hortik ateratzea zaila da askotan. Haiek lortu egiten zuten, eta hori da, benetan, azpimarratzekoa dena».
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231893/osakidetzako-larrialdietako-zuzendari-kudeatzailea-kargugabetu-dute.htm
|
Gizartea
|
Osakidetzako larrialdietako zuzendari kudeatzailea kargugabetu dute
|
ESK sindikatuak adierazi du Aller kargutik kentzeak ez dituela konponduko kudeaketa taldeak sortu dituen «arazo larriak».
|
Osakidetzako larrialdietako zuzendari kudeatzailea kargugabetu dute. ESK sindikatuak adierazi du Aller kargutik kentzeak ez dituela konponduko kudeaketa taldeak sortu dituen «arazo larriak».
|
EAEko aldizkari ofizialean gaur jakinarazi dute Oscar Aller Garcia Osakidetzako larrialdietako zuzendari kudeatzailea kargutik kendu dutela, «berak hala eskatuta». Kargu uztea irailaren 30etik aurrera gauzatuko dute.
Kargu uztearen berri izan ostean, ESK sindikatuak adierazi du neurri hori Osakidetzako larrialdietako langileek egindako mobilizazioen eta salaketen «emaitza» dela. Izan ere, sindikatuak gogorarazi duenez, azken hilabeteetan larrialdietako langileek salatu dute Larrialdietako Zuzendaritzak koordinazio zentroetara bideratu zuen egoera «jasanezina» dela. Era berean, sindikatuak berak egindako salaketak gogorarazi ditu: besteak beste, ZIU mugikorretan eta koordinazio guneetan ordezkapenak egiteko «planifikaziorik ezari» buruzko ohartarazpenaren inguruan. «Horri gehitzen badiogu uda baino lehen Araban ZIU mugikor berria ezartzeko konpromisoa ez dela bete, lotsarik gabe, behar-beharrezkoa zen kudeatzaileak kargua uztea», adierazi du ESK-k.
Hala ere, sindikatuak ohartarazi du Allerrek kargua utzi izanak ez dituela konponduko «kudeaketa talde osoak sortu dituen arazo larriak». Hala, talde horren «erabateko dimisioa» eta Osakidetzako larrialdien zuzendaritzaren eredua «goitik behera aldatzea» nahi dute, langileen lan baldintzak «duintzeko», langileen «benetako» hobekuntza defendatzeko eta zerbitzua «indartzeko».
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231894/ipar-euskal-herri-barnealdean-larrialdi-egitura-mugikor-bat-sortzearen-alde-egin-dute.htm
|
Gizartea
|
Ipar Euskal Herri barnealdean larrialdi egitura mugikor bat sortzearen alde egin dute
|
Barnealdeko larrialdi zerbitzuen desoreka larria salatu dute 135 hautetsik goizean, Donapaleuko herriko etxean. Mozio bat bidaliko diote Frantziako Osasun ministroari.
|
Ipar Euskal Herri barnealdean larrialdi egitura mugikor bat sortzearen alde egin dute. Barnealdeko larrialdi zerbitzuen desoreka larria salatu dute 135 hautetsik goizean, Donapaleuko herriko etxean. Mozio bat bidaliko diote Frantziako Osasun ministroari.
|
Ipar Euskal Herri barnealdeko 135 hautetsi bildu dira goiz honetan Donapaleuko herriko etxean, eta eskaera mozio bat izenpetu dute larrialdi eta suspertze egitura mugikor bat (SMUR) sor dezatela galdegiteko. Iparralde barnealdeko larrialdi zerbitzuen desoreka salatu dute, Lapurdiko kostaldearekin eta Biarnorekin konparatuz batez ere. Euskal Hirigune Elkargoko Gizarte eta Osasun sailetako lehendakariorde Arnaud Fontaine mintzatu da bilkuran: «Ezinbestekoa da gure lurraldearentzat». Azaldu dute Aurelien Rousseau Frantziako Osasun ministroari igorriko diotela mozioa datozen egunetan.
Kalkulatu dute proiektuaren sortzea 800.000 euro kostatuko dela. Hala, hiru postu sortuko lirateke: gauez lanean arituko den mediku bat, eta bi erizain, bata anbulantziakoa. Baliabide materialen beharra ere ukanen lukete; preseski, azpimarratu dute ibilgailu bat, garaje bat eta lokal baten beharko direla.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/231898/nori-eskatzen-zaion-zer-egitea.htm
|
Kultura
|
Nori eskatzen zaion zer egitea
|
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Bakarkako bi lan hautatu ditu Aranak; Maider Arregirenak biak. Zuzenean aditu zituen, eta formaz eta edukiaz egin du gogoeta.
|
Nori eskatzen zaion zer egitea. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Bakarkako bi lan hautatu ditu Aranak; Maider Arregirenak biak. Zuzenean aditu zituen, eta formaz eta edukiaz egin du gogoeta.
|
Kazetariaren grabagailua elkarrizketa grabatzen hasi denean, ahots bidezko mezu bat bidali dio Oihana Aranak (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001) Maider Arregiri: «Jakin gauza oso friki bat egingo dudala zure bertso batzuekin; kontatuko dizut zer den». Bertsoaldi bat aukeratzeko eskatuta, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Maider Arregik egindako bakarkako bi lan aukeratu ditu Aranak; 2015ekoa bata, eta 2019koa bestea. Inprimatuta eraman ditu bertsook kazetariarekin duen hitzordura, eta zera argitu du horiei begira: «Uste dut fase berean izan zirela biak. Bata Ormaiztegin [Gipuzkoa] izan zen, eta bestea, berriz, Irunen [Gipuzkoa], lau urte geroago». Bi saioetan izan zen Arana. «Kuriosoa da: 2015ekoa izan zen nik ikusi nuen lehen txapelketa». 2019an, gainera, bertsotan aritu zen bera ere. Arregirekin zuen harremana, baina, desberdina izan zen bi txapelketetan. Hala kontatu du berak: «2015ean, idolo antzeko bat zen niretzat. 2019rako, banengoen ni ere ahalduntze bertso eskolan, eta kantukide ginen ordurako».
Oihana Arana, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian. Gorka Rubio, FOKU
Ariketa zaila egin zaio bertsoaldia aukeratzea. Bertso sorta aukeratzeko baino gehiago, bertsolaria hautatzeko ariketa egin zuen. «Iruditzen zait oso inportantea dela zeini ematen diogun autoritatea eta ahotsa».
Apur batean hausnartu ondoren, aukeratu zuen bertsolaria: Arregi. Ondoren aukeratu zituen haren bakarkako lan biak. Gai desberdinak jarri zizkioten arren, testuinguru berari heldu zion bi saioetan Arregik. Arana: «Irudikatu daiteke pertsona bera dagoela bi bertsoaldien atzean. 19 urterekin lehenengoan, eta 23 urterekin, bigarrenean. Gai beraren gainean ari da bietan, baina beste konplexutasun batekin kantatu zuen 2019an».
Diskurtsoari ere erreparatu dio Aranak, eta aldaketa bat sumatzen du batetik bestera: «Lehenengoan, existitzen da kritika bat, baina badago moldean sartu nahi izate hori. Bigarrenean, aldiz, kritika politiko bat dago, niri izugarria iruditzen zaidana».
Azaldu du, halaber, bertsoak irakurrita Arregiren bertsolari ibilbidearen kontzientzia har daitekeela. Doinuaren aukeraketan eta neurrian ikusten da hori, haren ustez: «Lau urteren aldea dago bertsoaldi batetik bestera, eta nabari dira hazkuntza zantzu batzuk. Janzkera ere oso desberdina darama: Ormaiztegin, soineko bat zuen jantzia, eta ez dut uste Irunen soinekorik zeramanik». Nolanahi ere, antzeko elementuak ere ikusten dizkie bi saioei. Izan ere, emakume bakarra zen Arregi bietan. «Bi saioen artean lau urte pasatu ziren arren, Maiderrek etorkizun oparoko neska gazte hori izaten segitzen zuen; gezurra dena».
Aranak dioenez, ironia erabili zuen Arregik bi bertsoaldietan, baina uste du hura ezagutu gabe ezin nabari daitekeela bertsoen ironia: «Irungo saioan, nik goitik behera ulertu nuen zer egiten ari zen. Eta gogoratzen dut, bestetik, argi neukala publikoaren zati batek segur aski ez zuela ulertuko». Bertsook irakurriz gero, ordea, Arregiren mezua erraz ulertzen dela dio.
Operazio bat egiteko zain zegoela operatzeko erabakia hartu izanaz damutu zela zioen Irunen jarri zioten gaiak. Hala abiatu zuen bigarren bertsoa Arregik: «Noski nik ongi dakit/ heterosexuala/ dela gaur eguneko/ gure kapitala». Aranaren ustez, politikoa da gaiari horrela erantzun izana: «Bertso hau kantatu behar da txapelketan, e! Publiko feminista baten aurrean, oso arrakastatsua da, baina Maiderrek bi saioetan egin zuen azken. Apustu hori egiteak ere badauka meritua».
Nola uztartu, ordea, pertsonaia batetik hitz egitea eta hori egiteko zilegitasuna sentitzea? Bada, auzi konplexua zaio hori Aranari: «Nahiko buruhauste sortzen dizkigu horrek, ez baita hitz egiten gure artean, eta hitz egiten denean oso modu arinean hitz egiten baita. Nire ustez, elkarrizketa sakon bat eskatzen duen zerbait da, eta, bide batez, baita erabaki kolektibo batzuk eskatzen dituena ere; ez bakarrik bertsolarien aldetik, baita epaile eta gai jartzaileen aldetik ere. Eta publikoari dagokionez ere, gauza bera. Uste dut hezi egin behar dela jendearen belarria».
Haren hitzetan, baina, denek ez dituzte hausnarketa horiek modu berean egiten: «Oso zorrotz jartzen bagara, eta ahazten badugu bertsoa fikzioa dela, oso zaila da sortu ahal izatea. Horretan ni ere ados. Baina mugak lausoak dira, eta, gainera, bertsolariok jarri ditugu beste inori galdetu gabe». Adibide bat jarri du horren erakusle gisara: «Inork galdetu dio jende arrazializatuari ea zer iruditzen zaion bertsolariok haien larrutik abestea? Denak dira guk gure pribilegiotik hartzen ditugun erabakiak. Gizon heterosexualek gure paperetik abestea txarto iruditzen zaigu gu interpelatzen gaituelako. Dena den, asko landu behar dugu hori, arinkeriaz egiten baitugu oraindik. Oso auzi konplexua da; ni ez naiz ausartzen ezer kategorikorik esatera, ez bada bertsolaritzaren ekosistema osoak hartu behar duen erabaki bat dela».
BAKARKAKO GAIA
Gipuzkoako bertsolari txapelketa (Ormaiztegi, 2015eko urriaren 30a): Azkenean dirua eskatuko diozula erabaki duzu
Doinua: Norbere mundu intimo 1 Agian badakizue 19 urte ditut gizarteak sortzen ditu estereotipo batzuk beti desberdin izan naiz, (e)ta bihurtu nahi dut arrunt bestela jazarpen asko pairatzen baititugu guk. Nahiz hiru mila euro behar egin nahi dudanaren truk, bi bularrak handitzeko operazio bat nahi dut. 2 Guztiok bihurtu gara kanon jakin baten maizter edertasuna hortik dator ta edertasunetik zer? Inertziaz neskak pija ta mutilak berriz hipster tripaldea argal-argal eta argalak bi izter. Ta izan behar dugunez neskok miss, mutilok mister Gaur arte enaiz hori izan, baina izango naiz laister. 3 Ta nere erabakia argi daukadanez jada, amari diotzat: «Ama, diru faltan da alaba». Erantzun dit: «Maider, hortan nola hasiko zara ba? Nere baimenik ez duzu joateko klinikara. Aurrezten duzun unean nahi baduzu joango zara, baina iritzia aldatzen gogor saiatuko gara».
Gorputza oholtzan
Gorputzaren gaineko irakurketa ere oso garrantzitsua iruditzen zaio Aranari; izan ere, literaturan ez bezala, bertsolaritzan bat-batean eta ahots konkretu batek egiten du fikzioa: «Kontraargudioa izan daiteke esatea fikzioan dena dela libre. Hori esaten duenak ezin du erabili fikzioa sortzen aritzearen argumentua, eta gero bertsokidearen fisikoaren ala janzkeraren kontra aritu. Elkarrizketa horretan errealitateko elementuak ari baita sartzen, eta nahita ari baita hori egiten».
Aranaren ustez, txapelketetan «asko» ikusten da Ormaiztegikoaren eta Irungoaren antzeko argazki bat; oholtzan emakume bakarra egotea, alegia. Gazteen saioetan, berriz, irudia bestelakoa dela dio. Izan ere, Bizkaian aurten jokatu den Eskolarteko Txapelketako finalean, zortzi emakume izan dira oholtzan. Haren ustez, «ez da kasualitatea» feminismoak txapelketan leku bat egin duenetik gaitegiaren eta formatuaren inguruko zalantzak areagotu izana. «Aurreko txapelketaren harira, irakasle batek esan zidan sentsazioa zuela herria, askatasuna eta halako kontzeptuak gutxi aipatu zirela. Bertsolari mota diferente asko dago orain. Bakoitzari gai horiek jarrita, badakizu bakoitzak bere harrikada botako lukeela». Haren hitzetan, «aberria egiteko beste modu bat» da gaur egungo bertsolaritza. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusian Irungo Ficoba erakustazokan (Gipuzkoa) jokatu zen saioa jarri du horren adibide: «Sei emakume zeuden oholtzan, eta Ane Labakak kantatu zuen oso inportantea dela lagunak zaintzea. Ea nor ausartzen den esatera hori ez dela herrigintza».
Galdera beste bat da, Aranaren ustez: «Zergatik ari da bat-batean autoritatea galtzen txapelketako ahotsa? Zergatik ari gara entzuten txapelketak gero eta antzekoagoak direla? Edo beste hau, kristoren amorrua ematen didana: jendeak esatea txapelketan dena dela prefabrikatua, eta nor bere bakarkakoak prestatuta joaten dela, historikoki gizonak aurretiko lana egin gabe joan balira bezala txapelketara». Beste era batera ari da itzultzen berezkoaren eta eraikiaren arteko eztabaida, Aranaren ustez: «Orain hala da: alde batetik, landua, eta, bestetik, berariaz irteten zaidana. Gezurra da. Xabier Amurizak berak ere prefabrikatzen zituen bertsoak, eta esan egiten zuen. Kontua da hori gutxiesteko erabiltzen duela jende askok».
BAKARKAKO GAIA
Gipuzkoako bertsolari txapelketa (Irun, 2019ko urriaren 20a): Itxarongelan zaude operazioa hasteko zain. Damutu egin zara, eta alde egin nahi duzu.
Doinua: Hogeigarren urtera III 1 Nahiz eta izaera daukadan sakona gorputzak ematen du sarri zoriona eta aldatu nahi dut nik daukadan forma nahiz ta oraindik ez hartu hamaika hormona titiak ipintzera etorri naiz hona gogoratu oin dela lau urte niona titiak ipintzera etorri naiz hona baina agian ez da hain ideia ona. 2 Noski nik ongi dakit heterosexuala dela gaur eguneko gure kapitala esaten zuten berak aukera dezala ta aukeratu nuen besteek bezala badakigu desira eraikia dala ta horregatik noa orain berehala badakigu desira eraikia dala erabakita dago zer den naturala. 3 Konplejuak ditugu bai nik eta bai zuk eta gainera ez bat eta baizik batzuk ni honaino heldu naiz konpleju hoien truk baina jada banoa argi esango dizut nahiz eta ez ditudan bi titi haundi zut bizitzen segi nahi dut ondo eta arrunt nahiz ez ditudan bi titi haundi zut nere burua onartzen ikasi behar dut.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231899/unrwak-utzi-egin-dio-libanoko-errefuxiatu-palestinarrei-laguntza-emateari.htm
|
Mundua
|
UNRWAk utzi egin dio Libanoko errefuxiatu palestinarrei laguntza emateari
|
Junud al-Xam talde armatuaren eta Al-Fatahen arteko liskarren ondorioz hartu du erabakia NBEko agentziak. Orotara, 400.000 palestinar inguru bizi dira Libanon.
|
UNRWAk utzi egin dio Libanoko errefuxiatu palestinarrei laguntza emateari. Junud al-Xam talde armatuaren eta Al-Fatahen arteko liskarren ondorioz hartu du erabakia NBEko agentziak. Orotara, 400.000 palestinar inguru bizi dira Libanon.
|
Talde armatuen arteko borrokak nabarmen ugaritu dira azken hilabeteotan Libanon dagoen errefuxiatu palestinarren kanpalekurik handienean, Ein el-Hilwehn; talde horiek lau ikastetxe eta beste zenbait eraikin okupatu dituzte, besteak beste. Bada, UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak salatu du agentziaren azpiegiturek kalte material ugari jasan dituztela liskar horien ondorioz, eta, protesta modura, errefuxiatuei laguntza bidaltzeko jarduna eten duela jakinarazi zuen atzo. 1948an, Israelen sorreran, etxea indarrez utzi behar izan zuten 63.000 palestinar eta haien ondorengoak bizi dira bertan, hala moduz.
Uztail amaieran, Ein el-Hilwehko kanpalekuan, Junud al-Xam talde armatuko kide bat Al-Fatah Palestina Askatzeko Erakunde Nagusiko buruzagi Mahmoud Khalil hiltzen saiatu zen, ehunka pertsonen desplazamendua behartzeraino. Eraso horretan, bala batek larri zauritu zuen Al-Fatahko komandante Abu Axraf al-Armoutxi, eta hil egin zen, baita haren albokoa ere. Azken borroken ondorioz, orotara, Al-Fatahko hiru kide eta Junud al-Xamgo bat hil ziren, baita 40 lagun baino gehiago zauritu ere —haurrak barne—.
UNRWA kezkatuta azaldu da azkenaldian izan diren liskarrekin, eta NBE Nazio Batuen Erakundeko agentziko zuzendari Dorothee Klausk atzo esan zuen erakundeak ez dituela onartzen bere instalazioetan «bortxaezintasuna eta neutraltasuna urratzen dituzten ekintzak». Egoera horren ondorioz, erakundeak salatu du ez dela posible izango kanpamentuko ikastetxeak 3.200 umerentzat eskuragarri egotea ikasturte hasierarako.
Horiek hala, UNRWAk dei egin zien eragile armatuei okupaturiko azpiegiturak berehala utz ditzaten, «Palestinako errefuxiatuei hain beharrezkoa duten laguntza oztoporik gabe emateko». 400.000 errefuxiatu inguru bizi dira egun Libanon dauden hamabi kanpalekuetan.
Libanoren mehatxua
1949az geroztik, UNRWAk giza laguntza ematen die milaka errefuxiatu palestinarri, Israelek okupaturiko Zisjordaniako eta Gazako lurraldeetan, Jordanian, Sirian eta Libanon; hala nola, janaria, lehen mailako osasun arreta, eta haurrentzako eskolako materiala.
Beiruten eta Palestina Askatzeko Erakundearen arteko 1969ko akordio baten ondoren, Libanoko armada, hein batean, ez da errefuxiatu esparruetan sartzen, baina, hil honen hasieran, herrialdeko armada Ein el-Hilwehera bidaltzeko mehatxua egin zuen Libanoko behin-behineko lehen ministro Najib Mikatik, aldeek borrokekin segituz gero. Gobernuak kaleratutako ohar baten arabera, liskarrek «Libanoren subiranotasuna nabarmen urratzen» dute, eta erantsi zuen «onartezina» dela taldeek «libanoarrak izutzea, batez ere hegoaldeko herritarrak, urte askoan palestinarrak babestu baitituzte».
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231901/newton-eta-denbora.htm
|
Kultura
|
Newton eta denbora
|
Algortan (Getxo, Bizkaia) jaio zen, 1973an. SPrako tranbia bere estreinako nobelari esker, narratiba arloko Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen 2002an. Ondorengo urteetan beste bost nobela argitaratu ditu: Van't Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005), Londres kartoizkoa da (2009), Iazko hezurrak (2014) eta Iturria (2019). Haur literaturan eta itzulpengintzan ere jardun du, eta ohiko kolaboratzaile eta ipuingilea da hainbat hedabidetan. Filologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Labayru Ikastegian aritu izan da lanean.
|
Newton eta denbora. Algortan (Getxo, Bizkaia) jaio zen, 1973an. SPrako tranbia bere estreinako nobelari esker, narratiba arloko Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen 2002an. Ondorengo urteetan beste bost nobela argitaratu ditu: Van't Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005), Londres kartoizkoa da (2009), Iazko hezurrak (2014) eta Iturria (2019). Haur literaturan eta itzulpengintzan ere jardun du, eta ohiko kolaboratzaile eta ipuingilea da hainbat hedabidetan. Filologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Labayru Ikastegian aritu izan da lanean.
|
Gauza handia da eta arraroa laurok izatea txizalarri aldi berean, Asier, Aitor, Peio eta laurok. Peiok izan du ideia, betiko moduan. Esan du: imajinatu ez dagoela komunik ikastola osoan, non egingo zenukete txiza? Bigarren solairuan gaude eta Asierrek esan du: «Eskailera-zulotik behera». Peiok barre egin du, erantzun hori nahi zuen.
Txiza eman ahalean egiten hasi gara laurok orduan, eskailera-zulotik behera. Beheko solairuraino heldu behar genuen, idazkaritzaraino, hori izan da konpetizioa, hori zen helburua. Erraza da lehenengo solairura txiza egitea, hurbil dago, eta, normala denez, han hil dira gure tanta gehienak, baina idazkaritza garbitu nahi genuen guk, zuzendaria etortzen denerako.
Lehenengoak izaten gara egunero eta ikastola gurea da goizetan, lehenengo minutuetan. Gure moduko beste ikasle mozoloren bat etortzen da lantzean behin, andereñoren bat inoiz, baina ez da normala. Nork aginduko zion andereño Piliri justu gaur agertzea, justu lehenengo solairutik bigarrenera bidean, justu txilibitua airean genuenean. Itzelezko errieta, jakina; negarrez hasi da Asier, Peiok ez du txilibitua gorde andereñok amaitu arte.
Horregatik eman dugu errekreo osoa gelan, patiora irten barik. Andereño Pilik orri bat eman eta esaldi hau idazteko esan digu, orria amaitu arte: «Ume saskela ugerrak jaten du». «Ume saskela» zer den badakigu, askotan esaten digulako amak, baina «ugerra» ze pizti modu den ezin izan dugu asmatu: otsoa, hartza, dragoia, txakur lodia... Ez dakigu.
Peiok oraindik ez daki letrak egiten, beti dabil gu baino atzerago eskolan. Andereño Pilik erratza eta trapua eman dizkio, eta gela garbitzen egon da. Ematen du garbi dauden lekuetara ez dela Ugerra esaten dion mamarroa sartzen.
Errekreo ostean Fisikako azterketa izan dugu. Indarrak, bektoreak, Newton, grabitatea, abiadura eta halako gauzekin ez daukagu arazorik, baina magnetismoa? Ze demonio da magnetismoa? Zer ikasten da hor, imanekin jolasten? Ze superbotere dauka iman batek? Bakarra eta baboa: metalak erakartzea. Guztiak? Ezta pentsatu ere... Bakanen bat. Tristea magnetismoa.
Nahiko ondo egin dugu azterketa guztiok. Peiok ez. Lau buruketetatik bakarrean lortu du gurearen antzeko emaitza. Antzekoa. Ez dakigu nola egin duen ere; izan ere, ez du ezer ulertzen, lehen segundoan galtzen da, berarentzat berdina da newtona eta neutroia, ez du grabitatearen kontzeptua harrapatzen eta lehengo batean galdera berezia egin zidan: «Nongoa da Bektorea?». Hasieran ez nion ondo ulertu, «Bektoreak indarren...» hasi nintzen azaltzen. Eten egin zidan: «Ez, ez, zein herrialdetakoa da Bektorea?». Halako batean ohartu nintzen zertaz ari zen: «bektorea» Be?ikta? futbol taldearekin nahasten ari zen. Arin amaitzeko, azalpen gehiegi ez emateko, Bektore taldea turkiarra dela esan nion, baina jokalari armeniarrak onartzen dituela.
Inork ez du ulertzen zergatik dagoen Peio Zientzietako adarrean; zenbakiak hieroglifikoak dira bere buruan (eta bere espirituan). Egia esateko, inork ez daki zergatik dagoen oraindik institutuan... Ulertu zuen azken eragiketa matematikotik bost-sei urte joan dira, gabon-opor eta guzti. Baina hemen daukagu gure artean, eta betiko moduan maite dugu, eta komunean baino ez gara antzeko ikasleak.
Arratsaldean, bazkalostean, nahiko goiz gaur, entrenamendua daukagu. Aste bi barru amaitzen da liga-txapelketa eta azken txanpan ari gara, minutu bakoitza aprobetxatuz. Aitorrek eta biok daukagu lehiaketa amaiera gogorra, egia esateko, Peio bigarren taldera jaitsi zuten iaz. Ikustekoak dira bere abilezia eta koordinazioa... Haren amak ere ez du ulertzen zergatik ez duen errugbia lehenago utzi.
Nik ez dakit eutsiko diodan datorren denboraldian, itota nabil unibertsitatean. Orain ere partidurik gogorrenak zelaian eta azken azterketak ekainean. Hor dabil Aitor eta biok baino libreago Peio, mekanika ikasi, amaitu eta tailer batean hasi da. Arratsaldeak libre. Eta dirua poltsikoan. Liburuetan gastu gutxi.
Etxera sats eginda heldu naiz, arrastaka kirol-poltsa. Naroa korrika etorri zait, aita, aita, izterra heldu dit, bere altueran daukan bakarra, ezin naizelako gehiegi ere makurtu. Mirenek esan dit sukarrak jota ibili dela umea arrasti osoan, orain piztu dela apur bat, aitari ongi etorria egiteko.
Ipuin bat kontatu behar izan diot lotarako, nekeak astiro hitz egitera behartzen banau ere. Newton eta sagarraren ipuina kontatu diot. Itzel gustatzen zaio, nire ipuineko sagarrak zizarea daukalako barruan, zizare abiadurazalea. Zizareak berez, esaten diot Naroa txikiari, denak dira abiadurazaleak, baina ezin dute motorrik erosi, autorik, hegazkinetatik ere modu txarrean botatzen dituzte, bonba bat jartzera joan izan balira bezala. Zer egiten dute orduan? Sagarretan sartu, sagar helduetan. Mamia jateko? Bai zera! Sagarra zuhaitzetik behera jausten denean, grabitatearen indarrari esker, 9,8 m/s2-ko abiaduran bidaiatzeko. Hori egin zuen Newtonen zizareak. Sagarrak kolpea eman zionean zientzialariari buruan, haren ile artean geratu zen zizarea egunetan. Askozaz gutxiago dutxatzen ziren ingelesak orduan. Azken hori da hain zuzen, ez garbitzearena, Naroari gehien gustatzen zaion partea.
Umea loak hartu eta gero, afaldu eta berehala joan gara ohera Miren eta biok. Egun gogorra izango da biharkoa, bilobak artatu behar ditugu goizetik, Amets eta Hodei, biak. Ikastolan oporrak hartu dituzte, eta amak, Naroak, egun osoa egingo du bulegoan.
Goizeko lauretan esnatu naiz. Zerbait gertatzen ari zaidala sumatu dut, baina ez dakit zer, nobedadea. Txizalarri naiz baina ezin naiz mugitu komunera altxatzeko, batez ere ezkerreko aldea daukat geldi. Nahiz eta Mireni abisatzeko ahalegina egin, ez daukat ahots normalik eta ezin dut ezkerreko eskua mugitu. Txizaren umela sentitu dut orduan izterretik behera. Badakit idazkaritzaraino heldu naizela, ikusi ez arren.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/231902/ileak-tente-entzunaldi-bakarrean.htm
|
Kultura
|
Ileak tente entzunaldi bakarrean
|
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Gaurkoan, Jone Uriak 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean abestutako bakarkako lana ekarri du gogora Aramendik.
|
Ileak tente entzunaldi bakarrean. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Gaurkoan, Jone Uriak 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean abestutako bakarkako lana ekarri du gogora Aramendik.
|
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaletan baino ez da egon Bilbo Arena aretoan Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994). «Iaz, azkenengoz», zehaztu du. Hantxe egin du hitzordua kazetariak, nahita. «Oso leku berezia da. Tira, txapelketa bera da berezia Bizkaiko bertsolariontzat». Zehazki, baina, 2016ko finala geratu zaio buruan iltzatuta Aramendiri: orduan iritsi zen lehenengoz finalera Nerea Ibarzabal bertsolari eta laguna. Baina badira arrazoi gehiago ere: Jone Uriaren bakarkako lana, kasurako.
«Betirako markatuta geratu zait final hori. Burbuila batean egon ginen», oroitu du. Etxahun Lekuek jantzi zuen txapela orduan, eta seigarren egin zuen Ibarzabalek. Hainbat bertsoaldi gogoangarri utzi zituen saioak berak, baina, bereziki, Uriaren bakarkako lanak eman zion arreta Aramendiri: «Bertsoaldia entzuten ari nintzen bitartean, pentsatu nuen: 'Uau, Jone'».
Goizaldean, parrandatik bueltan, etxera bidean doan gizonezko baten larruan abestu behar izan zuen Uriak. Emakume baten atzetik zihoan gizonezkoa, eta emakumeak haren pauso hotsak entzutearekin batera ibilkera azkartu zuela ohartu zen. Gaiari heltzeko ikuspuntu bitxia izan zen, Aramendiren ustez: «Ordura arte entzunak nituen halako gaiak, baina sekula ez gizonezko baten roletik kantatuta. Markatuta geratu zitzaidan».
Emozio ugari eragin zizkion ikuspegi aldaketa horrek: «Barrenak mugitu zitzaizkidan. Sekulako hotzikara sentitu nuen». Uriak berak egoera nola deskribatu zuen ere deigarria egin zitzaion bertsolariari: «Oso bertsoaldi bisuala da, guztiz deskribatzailea: gizonezkoak atzetik ikusten du emakumea, eta hiru bertsotan istorio oso bat kontatzen du, hasi eta buka».
Jone Uria bertsolaria, 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Oskar Matxin Edesa, FOKU
Bertso sortarekin «oso identifikatuta» sentitu zen Aramendi: «Neska hori ni izan nintekeen. Uste dut aretoan geunden emakume guztiok izan genuela sentipen bera: sarritan begiratu izan dut atzera ea norbait zetorren begiratzeko, nik ere bizkortu izan dut pausoa etxera ahalik eta azkarren iristeko...». Eta gaur egun ere, egoera antzekoa dela uste du: «Zazpi urte igaro dira ordutik, eta egoera, tamalez, berbera da. Aurrerantza goazela dirudi, baina erasoak hor daude, baita beldurra ere. Orain, gainera, kontzienteago naiz beldur horretaz. Inertziaz egiten dugun zerbait da».
Bertso horiek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final batean abestu izanak ere badu esanahi berezia, Aramendiren iritziz: «Finala bozgorailu bat da: zabaldu nahi duzun mezua hor geratuko da betirako». Zehazki, 4.150 bertsozale elkartu ziren Bilbo Arena aretoan. «Gai hori jartzea ere ez zen kasualitatea izango; baina argi daukat guztiz bertsoaldi desberdina izango litzatekeela Uriak abestu beharrean gizon batek edo beste bertsolariren batek abestu izan balu», gaineratu du. Hirugarren egin zuen orduan Uriak. «Hortxe-hortxe egon zen buruz burukora sartzeko», zehaztu du Aramendik. Lekue eta Xabat Galletebeitia sailkatu ziren buruz burukora: Uriarengandik sei puntura geratu zen Galletebeitia.
«Memoria lan bat» egin ostean hautatu du bertsoaldia Aramendik: «Buruari bueltaka hasi, eta betiko bertsoaldiak etortzen zitzaizkidan gogora: bertso biralak, mundu osoak buruz dakizkienak... Beste zerbait aukeratu nahi nuen, eta bertsoaldi hau berezia da oso».
Gaztetatik erreferente
12 urte ingururekin hasi zen bertsotan Aramendi, eta handik gutxira izan zuen Uriaren berri: «Nire lehenengo plazetan ezagutu nuen Jone: Bizkaiko Eskolartekoetan, BBK Sariketetan... Gu txikien mailan egoten ginen, eta bera nagusietan, Miren Amurizarekin, Arrate Illarorekin... Horiek ziren gure erreferente orduan, baita gaur egun ere».Azken urteotan, gainera, bertsolariak «jauzi itzela» eman duela iruditzen zaio: «Beste maila batean dago: argudiaketarako eta arrazoiketarako gaitasun beldurgarria dauka. Asko gustatzen zait». Era berean, bertsoetan aldarrikapenetarako tartea ere hartzen duela uste du: «Sarritan aipatzen du periferia, erdalguneko bertsolarien motxila hori... Ahots garrantzitsua du bertso munduan». Horren erakusgarri da joan den urteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean abestu zuen bukaerako agurra: «[...] Erdalguneko bertsolarien/ motxilatxoa soinean/ inoiz txantxa bat ta eszeptizismo/ puntu baten ordainean/ baina ez nuke gatzik bota nahi/ ixtear den orbainean/ soilik amets bat, esperantza bat/ denbora joan heinean/ finalak jartzen ditugun hontan/ Barakaldon, Iruñean/ ia aldaketa noiz sumatzen den/ baina oholtza gainean».
Josune Aramendi Perez bertsolaria, Bilbo Arenan. Oskar Matxin Edesa, FOKU
Bertsozaleen artean, baina, hainbatetan aipatu izan da haren lanak ez duela behar besteko aitortzarik izan. Aramendik ere bat egiten du horrekin: «Nik sarritan izan dut sentsazioa haren bertsoaldiak beste bertsolariren batek abestu izan balitu askoz ere oihartzun handiagoa izango luketela». Alabaina, horri ere buelta ematen ari zaiola iruditzen zaio: «Sekulako lana egin du Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta ari da beste batzuen gainetik nagusitzen».
Lehenago ez bada, abenduaren 16an itzuliko da Aramendi berriro ere Bilbo Arena aretora, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko baita orduan. Hala eta guztiz ere, oholtza gainean baino gehiago, publiko artean irudikatu du bere burua kazetaria agurtzerakoan: «Hementxe izango naiz, ziurrenik, antolakuntzako petoa jantzita». Aukerak egon badaude, ordea. Izan ere, sarri ez du irabazten gehien arituak, baizik eta saioari ondoen erantzuten dionak.
BAKARKAKO LANEKO GAIA
Gizona zara. Goizaldean, etxera bidean, neska bat doa zure aurretik oinez. Neskak, zure pauso hotsak entzutearekin batera, ibilkera azkartu duela sumatu duzu.
Doinua: Baserrian jaio nintzan
1 Bilbon parrandatik bueltan mozkor sartu naiz metrora ta buruak egin dizkit hiruzpalau ziaboga tripa ere dantzan neukan noski behera eta gora baina azkenik Algortan irten ahal nintzen kanpora neska bat daukat aurrean eukiko ez banu hoba pausoa azkartzen dabil pasa ahala denbora esango nioke: «Lasai, joan zaitezke gustora» baina hitz egiten badiot gehiago beldurtuko da. 2 Hiru farola eskasekin kalean ez dago giro eta nola ez sentitu neskak hainbeste bertigo hau pasa behar ote du etxera doan aldiro? Ez dakit zer egin: martxa bajatu edota igo. Beldurtzeko nahiz badaukan berez nahikoa motibo hiru aldiz begiratu nau ta laugarrenez berriro ta ni epaituz bezala begiekin egin tiro ta ez dakit nola esan «ez dizut ezer egingo». 3 Nolatan gertatu diren aspaldi hainbat atake gu ere jada epaitu izaten garamatzate nahiz hau konpontzeko izan nik nahikoa borondate nire pauso hots bakoitza bihurtu da bere kate mundu hau eraiki dugu ze mundu ta ze gizarte mundu matxista honetan ni ere naizenez parte banku baten eseri naiz nire etxetik aparte ta hementxe itxoingo dut nahikoa urruntzen den arte.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/231903/zirriborroetan-geratu-zen-bilintx-bat.htm
|
Kultura
|
Zirriborroetan geratu zen Bilintx bat
|
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Bilintxen alde «zirikatzailea» eta «umoretsua» erakutsi nahi izan du ale honetan Beñat Gaztelumendik: «Hori ere bazen Bilintx».
|
Zirriborroetan geratu zen Bilintx bat. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Bilintxen alde «zirikatzailea» eta «umoretsua» erakutsi nahi izan du ale honetan Beñat Gaztelumendik: «Hori ere bazen Bilintx».
|
Orain kasik bi mende bizi izan zen Indalezio Bizkarrondo Bilintx poeta eta bertsolaria (Donostia, 1831-1876), Donostian. Arotz gisa aritu zen lanean, Arsuaga zelako baten aroztegian. Donostiako Antzoki Zaharreko atezain ere izan zen, 1865az geroztik. Hark egiten zituen aretoa atontzeko lanak: garbitu, kanpoko ateak ireki eta itxi, itoginak zaindu, butakak eta gainerako altzariak konpondu, agertokiko dekoratua prestatu... Aretoak goiko aldean bazuen atezainarentzat propio prestatutako etxebizitza txiki bat, eta bertan bizi zen, Nikolasa Erkizia andrearekin eta seme-alabekin batera.
Egun, bada bertsolariaren omenezko plaka bat antzokiaren albo batean, bertan bizi izanaren oroigarri modura. Hain justu, bertan elkartu da kazetariarekin Beñat Gaztelumendi bertsolaria (Donostia, 1987). Izan ere, bertso batzuk aukeratzeko eskatuta, Bilintxen sorta bat aukeratu du. «Mila aukera nitzakeen, baina Bilintxen sorta bat aukeratzeko gogoa neukan. Donostiako bertsolaria zen, hiriburuko bertsolaria. Segur aski, hemen inguruan [Parte Zaharrean] egingo zuen bertsotan. Gutxi ziren hiriburuetan bertsotan aritzen zirenak, eta uste dut hori ere badela aldarrikatzekoa; erakusten baitu hiriburuetan ere egon direla bertsolariak, eta bertatik ere egin daitekeela bertsotan».
Beñat Gaztelumendi bertsolaria, Donostiako Antzoki Zaharrean. Gorka Rubio, FOKU
Are, Gaztelumendiren arabera, Bilintxek bazuen bertsolarien biografian «oso ohikoa» ez den beste ezaugarri bat ere, andaluziarra baitzuen aitona, Dionisio Ureña: «Uste dut hori ere badela aldarrikatzeko modukoa».
Bilintx hil ondoren argitaratu zen sorta bat aukeratu du Gaztelumendik: Potajiarena, zehazki. «Geratu zaigu Bilintxen irudi bat, bertsolari erromantiko batena, beti 'triste bizi naiz eta/ hilko banintz hobe', 'maiteminduta nago, baina itsusia naiz eta ez naute maite'... Badago Bilintxen halako irudi estereotipatu bat, eta, hain justu, bertso hauek ez dira sartzen irudi estereotipatu horren barruan. Horrexegatik aukeratu ditut».
Asko dira Bilintxek maitasunari idatzi zizkionak: Pozez ta bildurrak —«Dama gazte polit bat/ bada Donostiyan/ berdinik ez dubena/ zeruban azpiyan/ biyotza mugitzen zait/ modu txit eztiyan/ nere pentsamentura/ datorren guztiyan»—; Juramentuba —«Maite nazula lehen esan dezu/ berriz esan zazu arren/ ez naiz entzutez gogobeteko/ mila bider esan arren/ nun ta zerubak erabakiya/ beste moduz ez dakarren/ denbora gutxi barrun gu biyok/ izango gera elkarren»; eta Gaztetan jarriyak dama gazte bati —«Ez naiz mutil ederra/ au lana, au lana/ ez naiz aberatsa're/ maitetxo laztana/ baina biyotz bat badet/ oberik ez dana/ betia zuganako/ amoriyoz dana»—; kasu baterako. «Eskola garaian ez zitzaidan batere gustatzen Bilintx; aspertu ere egiten ninduen. Hori sentitzen nuen beti bere bertso berberak jartzen zizkigutelako, umetan ez zitzaizkidanak batere interesgarriak iruditzen», aitortu du Gaztelumendik.
Bestelakoak ere bazituen, ordea; umorezkoak, esaterako. Gaztelumendiren ustetan, baina, horiek ez dira horren ezagun egin: «Bilintxen bertsoetan pixka bat arakatuz gero, ohartzen zara asko zituela umorez jarritakoak. Nik gogoa neukan Bilintx zirikatzaile bat erakusteko, bertsolari umoretsu bat. Hori ere bazen Bilintx».
Anekdota bat kontatzen du Gaztelumendik aukeratutako haren bertso sortak; antza, Bilintxi Oiartzungo (Gipuzkoa) ostatu batean gertatutakoa. Pilota partida bat ikustera joan zen hura Oiartzunera, eta, bukatutakoan, tabernan sartu zen. Garbantzu platerkada bat eskatu, eta taberna berean zegoen apaiz batek jan omen zituen denak. «Sorta hau, konkretuki, oso ona da; dauzkan irudiengatik, esaldiak tolesteko duen moduagatik eta erabiltzen dituen errimengatik, batez ere». Sortako laugarren bertsoa jarri du horren adibide. «Imajinarazten dizu, batetik, balea antxoa jaten, eta modu berean irudikarazten dizu, bestetik, apaiza besteren garbantzuak jaten. Egia esan, bertsozale den edozeinentzat karamelu bat da Bilintxek jarritako sorta hau».
BAKARKAKO GAIA
1 Egunaren izena ez dakit nola zan, bañan señalagarri partidu bat bazan pelotan jokatzeko Oiartzungo plazan, nahi det nere orduko gertaera esan, hurrengoan beste bat eskarmenta dezan. 2 Partidua jokatzez bukatu zanean, ostatura joan nitzan zuzen zuzenean; mahaiera jana ekartzen hasi ziranean, apaiz bat serbitzen zan aurren aurrenean, sartu zan makiña bat haren barrenean. 3 Nere ditxa guziak badute ajia, noski naiz Jaungoikoak astutzat lajia; goseak egin nuen hango biajia, kulpa zuenarentzat dakat korajia, apaiz batek jan zuen nere potajia. 4 Zintzur ona zuela klaro señaleak eman zituen apaiz barbantzu zaleak; dozenaka tragatzen zituen aleak, maskatu ere gabe tripazai jaleak, halako aisa nola antxoa baleak. 5 Pasatutzen zituen igar ta ezeak; ez ziran haren diña zetozen klaseak; agertu orduko zeuzkan tripara paseak, kortesia gabeko txapela luzeak, arrek nahikoa jan ta ni berriz goseak. 6 Geroztik ostatuan sartu ordurako, galdea egin gabe ez det nik faltako: egun artan apaizik ea dan harako, ez apaiz jaun guziak igualak diralako, baizik batek beldurra sartu ziralako. Umorearen norabidea
Bilintxek Potajiarena bertso sortan erabilitako umore mota nabarmentzekoa dela uste du Gaztelumendik. Izan ere, botere handia zuen orduan Elizak, eta, hain justu, apaiz baten gaineko umorea egin izana «oso esanguratsua» dela dio: «Garai batean gehiago ziren apaizei buruz egiten ziren bertsoak; segur aski, handiagoa izango zelako egunerokoan zuten zentralitatea. Horrek ematen die bertso hauei arrakasta: eguneroko bizitzan zentralitatea zeukan figura bat zirikatzera ausartzeak».
Umore molde horrek, baina, funtzionatuko al luke gaur egun? Bada, Gaztelumendik ezetz dio. Izan ere, haren ustez, neurri batean, desagertua da Elizak orduan zuen presentzia. «Horregatik uste dut bertso hauek, gaur egun, ez luketela grazia bera edukiko. Aldiz, esamoldeetan, badute beste grazia bat, agian orduan hainbeste aprezia ezin zitekeena». Gainera, orduko bertsolariek bertsotan umorea egiteko zuten modua eta gaur egungoek dutena desberdina dela uste du: «Oso era desberdinean tolestatzen ditugu bertsoak, eta Bilintxen sorta honek kontrastea egiten dio gaur egungoari».
Antzoki Zaharretik oso metro gutxira, bada bertsolariaren omenezko kale bat: Bilintx kalea. Lasala plazan du mutur bat, eta Kale Nagusian bestea. 1884ko otsailaren 6an izendatu zuen hala Donostiako Udalak. 2019ko urrian, berriz, kale horretan bertan kantuan ari zela, ondorengo bertso hau kantatu zuen Gaztelumendik, Behin batian Loiolan doinuan: «Donostia ederra/ nolako klixea/ nahiz ta merezi plaza/ on bat ipintzea/ ez al degu tristea/ hola ibiltzea?/ Bilintxek kale triste/ hau edukitzea».
Izan ere, uste du hiriak ez diola merezitako aitortzarik egin bertsolariari: «Bizikletak aparkatzeko kale bat da, jendeak parrandan pixa egiten duen kale bat. Hiriko euskaltzaleek egin diote aitortza hori, baina esango nuke Donostiak proiektatu nahi duen irudiaren kontrako norbait zela Bilintx».
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231928/zortzi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-iloba-bortxatzeagatik.htm
|
Gizartea
|
Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, iloba bortxatzeagatik
|
53 urteko gizona sexu abusuen delitu jarraituagatik zigortu dute. 300 metroko urruntze agindua izanen du, eta 8 urtez ezin izanen da biktimarekin mintzatu.
|
Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, iloba bortxatzeagatik. 53 urteko gizona sexu abusuen delitu jarraituagatik zigortu dute. 300 metroko urruntze agindua izanen du, eta 8 urtez ezin izanen da biktimarekin mintzatu.
|
Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri dio 53 urteko gizon bati, sexu abusuen delitu jarraituagatik. Biktima akusatuaren iloba da, eta neskatoak 16 urte zituenean gertatu ziren erasoak, 2015ean. Geroztik, gertatutakoa behin baino gehiagotan kontatu zuen adingabeak, baina ez zuen salaketarik jarri 2021. urtera arte, «beldurtuta» zegoelako. Kartzela zigorraz gain, akusatuak 300 metroko urruntze agindua izanen du, eta zortzi urtez ezin izanen da biktimarekin mintzatu. Gainera, 20.000 euro ordaindu beharko ditu, kalte moralengatik. Ebazpena apelatu daiteke.
Ebazpenean adierazten denaren arabera, 2013an adingabea izebaren eta haren bikotekidearen etxera joan zen bizitzera, Iruñera. Lehenbiziko urtean ez zen arazorik egon, baina, poliki-poliki, gizona adingabearekin harreman estuagoa izaten hasi zen. Akusatuak barruko arropa erosten zion, eta jantzi horiekin argazkiak igortzeko eskatzen zion, «gizonak nola liluratu» erakutsiko ziola argudiatuz. Biktimak 16 urte zituenean bortxatu zuen lehenbiziko aldiz, eta zenbait hilabetez jarraitu zuen.
2015eko irailean, biktimak gizarte zerbitzuetako hezitzaile bati erran zion etxe hartatik joan nahi zuela, ez zelako ongi moldatzen izebarekin. Hala, egoitza berezi batera lekualdatu zuten, eta gertatutakoa kontatu zien zenbait pertsonari. 2021ean, salaketa jarri zuen. Ebazpenean jasotzen denez, biktimak ez zituen erasoak lehenago salatu «beldurtuta» zegoelako, eta bere «errua» zela pentsatzen zuelako, benetan zer gertatu zen ulertu zuen arte.
Erasoa Algortan
Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da, Algortako Portu Zaharreko jaietan (Bizkaia) hainbat emakumeri sexu erasoak egitea leporatuta. Igande goizaldean gertatu ziren, 03:00 aldera. Ikerketa zabalik dago oraindik.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231929/indarkeria-zantzuak-dituen-gorpu-bat-aurkitu-dute-bilbon.htm
|
Gizartea
|
Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat aurkitu dute Bilbon
|
Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, zer gertatu den ikertzeko
|
Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat aurkitu dute Bilbon. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, zer gertatu den ikertzeko
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, gorpu bat aurkitu dute gaur goizaldean Artxandako etxe batean, Bilbon. Ertzaintzak eraikinerako sarbidea itxi du, eta ikerketa bat abiatu du gertatutakoa aztertzeko. Oraingoz, ez dute ikerketari buruzko informaziorik zabaldu: gorpuak indarkeria zantzuak dituela soilik baieztatu dute. Gorpua Bilboko Auzitegi Medikuntzako Insitutura eraman dute.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231930/valenciana-su-etxeak-irabazi-du-su-festen-58-nazioarteko-lehiaketa.htm
|
Bizigiro
|
Valenciana su etxeak irabazi du Su Festen 58. Nazioarteko Lehiaketa
|
Epaimahaiaren arabera, azken urteetako lehiaketarik onenetakoa izan da aurtengoa. Bigarren saria Herbehereetako Caffero Event Fireworks enpresak jaso du
|
Valenciana su etxeak irabazi du Su Festen 58. Nazioarteko Lehiaketa. Epaimahaiaren arabera, azken urteetako lehiaketarik onenetakoa izan da aurtengoa. Bigarren saria Herbehereetako Caffero Event Fireworks enpresak jaso du
|
Donostian, su festen nazioarteko lehiaketan, makina bat aldiz atera dira garaile Valentziako (Herrialde Katalanak) su etxeak, eta aurten ere hala gertatu da: Valenciana su etxeak bereganatu du Urrezko Maskorra —7.000 euroko saria da—. Zilarrezko Maskorra —5.250 eroko sarikoa— Caffero Event Firework Herbehereetako enpresak lortu du. Eta hirugarren saria, hau da, Brontzezko Maskorra, Italiako Scarsella Fireworks su etxeak jaso du —3.500 eurokoa da saria—.
Epaimahai Ofizialak Donostiako Aste Nagusian ikusi diren suen kalitate handia azpimarratu du: «Oso aste ona izan da. Bildumen kalitatea eta su etxeek aurkeztu duten produktuen ezohikotasuna aipatzekoak dira». Azkeneko urteetako lehiaketarik «onenetakoa» izan dela goraipatu du epaimahaiak. «Horrek berresten du Donostiakoa Europako su lehiaketarik onenen artean dagoela».
Epaimahaiak, beste alde batetik, adierazi du oso zaila izan dela lehen hiru su etxeen artean bat aukeratzea. «Erabakia zaila izan da, lehia borrokatua izan da oso. Su etxe guztiek oso maila ona erakutsi dute, eta egunez egun herritarrek su ikuskizunekin gozatu ahal izan dute».
Gazteen saria, Herbeheretara Valenciana su etxea faboritoen artean zegoen Urrezko Maskorra irabazteko. Izan ere, azkeneko urteetan makina bat sari irabazi ditu enpresa horrek —tartean, Tarragonako (Katalunia) Su Festen Lehiaketako lehen saria, eta Logroñoko (Espainia) Nazioarteko Su Lehiaketa—. Iaz, gainera, lehen saria lortu zuen Bilboko Aste Nagusian. Su festen zaleek Bizkaiko hiriburuko ikuskizunekin gozatu ahalko dute egunotan.
Donostiako Aste Nagusiko su festak, aldiz, gaur gauean amaituko dira, Madrilgo Vulcano etxearen ikuskizun piromusikalarekin.
Aipatzekoa da, beste alde batetik, epaimahai ofizialak emandako sariez gain, epaimahai gazteak Super Amara saria eman diola Herbehereetako Caffero Event Fireworks su etxeari. Epaimahai gazteak zera adierazi du su etxe horren ikuskizunaz: «Bildumaren originaltasuna, kolorearen diseinua, koloreak eta formak konbinatzeko modua nabarmentzekoak izan ziren. Eta azkeneko traka, zarataz harago, konbinaziorik onena erakutsi zuena izan zen». Herbehereetako su etxeak keinu berezi bat egin zion Gipuzkoako hiriburuari. Hori ere aipatzekoa dela iruditu zaio epaimahai gazteari: «Donostiako banderaren efektua sortu zuten, hiriari keinu eginez, eta hori ere nabarmentzekoa iruditu zaigu».
Aurreneko aldia da Herbehereetako Caffero Event Fireworks su etxeak Donostiako nazioarteko lehiaketan parte hartzen duena, eta bi sarirekin itzuliko da bere herrira: Zilarrezko Maskorra eta Gazteen Epaimahaiak ematen duen Super Amara saria. Astelehen gauean jaurti zituzten suak, eta herritar asko zur eta lur utzi zituzten herensuge habiekin eta beste osagai berritzaile batzuekin.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231931/sarek-salatu-du-euskal-presoen-eskubideen-urraketa-ez-dela-eten.htm
|
Politika
|
Sarek salatu du euskal presoen eskubideen urraketa ez dela eten
|
Preso, iheslari eta deportatuen «egoera normalizatzeko» manifestazioa egin dute gaur, Donostian. Fiskaltzak «elkarbizitza zangotrabatzen jarraitzen» duela salatu dute martxan egon direnek.
|
Sarek salatu du euskal presoen eskubideen urraketa ez dela eten. Preso, iheslari eta deportatuen «egoera normalizatzeko» manifestazioa egin dute gaur, Donostian. Fiskaltzak «elkarbizitza zangotrabatzen jarraitzen» duela salatu dute martxan egon direnek.
|
Espetxe politikan aldaketak egon dira azken urteotan, baina 34 urtez iraun duen urruntze politika gainditzeak «ez du berekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketak amaitzea». Horrela salatu du euskal presoen aldeko Sare Herritarrak, Donostiako Aste Nagusian egindako manifestazio jendetsu batean. «Fiskaltzak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren laguntzaz, oztopoak jartzen jarraitzen du legedi arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean, elkarbizitza zangotrabatuz», azaldu dute Sareko kideek. Elkarteak euskal herriko zein jaietako zenbait eragilerekin batera antolatu du mobilizazioa. «Tamalez, oraindik ere mobilizazio honetara deitu beharrean gaude, oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera normalizatzeko bidean», esan dute antolatzaileek.
Donostia bor-bor zegoen eguerdian eguraldi eguzkitsua lagun, eta turista andanak hartutako erdiguneko kaleetan barna joan da presoen aldeko martxa. «Salbuespena indargabetu eta lege arrunta aplikatuz, euskal preso guztiak etxera bidean jartzeko unea da», esplikatu du Sarek ohar baten bidez, mobilizazioa amaitu eta gero. «Dagokien eskubideak lortzeko unea da, etxerako bidea legeak dioen ibilbideari jarraituz pausoz-pauso egin dezaten».
Hala, Aste Nagusiko jai giroak erreibindikazioa izan du alboan Etxera bidea gertu leloa zuen pankartak zabaldutako martxarekin. Bulebarretik abiatu da manifestazioa, eta, erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, portuan bukatu da, Donostiako Piraten jai eremuan. «Elkarbizitzan aurrerako urratsak emateko, konponbidean jarri behar dugu preso, iheslari eta deportatuen auzia. Eta helburu hori errealitate izan dadin, den-denok behar zaituztegu», esan dute bukaeran: «Gaur olatua izan gara Donostian, etxeratzearen aldeko olatua».
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231932/arraun-lagunak-ek-eskura-dauka-txapelketa.htm
|
Kirola
|
Arraun Lagunak-ek eskura dauka txapelketa
|
Euskotren liga irabazteko zorian izan da Arraun Lagunak, baina bihar arte itxaron beharko du. Estropada irabazi du 'Lugañene'-k, baina Oriok bigarren postua lortu du, eta aukera matematikoak dituzte liga irabazteko. Mirari bat beharko dute.
|
Arraun Lagunak-ek eskura dauka txapelketa. Euskotren liga irabazteko zorian izan da Arraun Lagunak, baina bihar arte itxaron beharko du. Estropada irabazi du 'Lugañene'-k, baina Oriok bigarren postua lortu du, eta aukera matematikoak dituzte liga irabazteko. Mirari bat beharko dute.
|
Aste osoa igaro du Arraun Lagunak-ek kalkuluak gora eta behera, baina ekuazio arruntenak ere zail izaten dira batzuetan. Bazuten txapela jartzeko aukera, baina ez zegoen dena haien menpe. Estropada irabazi behar zuten, eta, hori lortu badute ere, Oriok hirugarren postutik behera geratu behar zuen, eta bigarren izan da. Bihar amaituko da Euskotren liga, eta bihar aterako da txapelduna. Zazpi puntuko koska ateratzen dio Arraun Lagunak-ek Oriori eta, mirari bat egon ezean, aurtengo Euskotren liga historikoa eskuratuko dute.
Lehen metroetan Orio gailendu da, arraunkera luzea egin dute, eta hirugarren minuturako ontzi oso bat atera dio Lugañene-ri. Sendo agertu da Orio, eta azkar ikusi da txapelketaren borrokan aritzeko azken aukera xahutuko zutela. Ziabogara iristear zirela, abiadura nabarmen azkartu du Arraun Lagunak-ek, eta muturra erakutsi dio Oriori. Denbora berean heldu dira balizara bi ontziak, eta ia parean atera dira bertatik.
Hirugarren postuan zegoen Donostiarra, bi oilarren lehiatik at, eta fokutik kanpo. Bigarren luzea lau segundoko aldearekin hasi badute ere, ikaragarri azkartu dute erritmoa, eta Arraun Lagunak eta Orioren tartean sartu da. Pixkanaka aldenduz joan da Lugañene, eta Orio eta Donostiarraren lehiak eskura utzi dio txapelketa. Baina amorruz erantzun du Oriok, eta ederki eutsi du norgehiagoka. Parez-pare izan dira bigarren luze osoan, eta azken 100 metroren segundo bateko aldea sartu dio Donostiarrari. Azkenean, Arraun Lagunak garaile, 11.07ko denborarekin. Bigarren orio 6.22 segundora, hirugarren Donostiarra 7.74 segundora, eta laugarren Tolosaldea 32.46 segundora.
Lehen txandan, denboraldi osoan zehar gehien nabarmendu den Ama Guadalupekoa-k irabazi du, bigarren luzean estropada hautsita. Hibaikak lehen metro indartsuak egin, eta lehen bi minutuetan hiru segundoko tartea ireki du aurkarien aldean. Baina husten joan da, eta laugarren minuturako ia denbora berean ari ziren Hondarribia eta Cabo. Balizara lehena iristen Cabo izan da baina pasa egin da ziabogan, Hondarribiaren eta Hibaikaren antzera. Poparerako giro aproposa zegoen, eta Hondarribiak jakin du hoberen asmatzen. Bigarren luzean hautsi du guztiz txanda, eta borroka bigaren posturako utzi dute. Hibaika eta Cabo izan dira, ia parean, bigarren luze osoan zehar. Helmugara iristen lehena Hondarribia izan da, 11.40ko denborarekin. Bigarren Hibaika 10.49 segundora, eta hirugarren Cabo 10.81era. Azkena Tiran 45.32ra.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231933/errusiaren-eraso-batek-gutxienez-zazpi-pertsona-hil-ditu-txernihiven.htm
|
Mundua
|
Errusiaren eraso batek gutxienez zazpi pertsona hil ditu Txernihiven
|
Ehundik gora lagun zauritu dituzte Moskuk Ukraina iparraldeko hiriari jaurtitako misilek; hildakoen artean haur bat dago. Zelenski Suedian izan da, bi aldeen arteko lankidetza indartzeko.
|
Errusiaren eraso batek gutxienez zazpi pertsona hil ditu Txernihiven. Ehundik gora lagun zauritu dituzte Moskuk Ukraina iparraldeko hiriari jaurtitako misilek; hildakoen artean haur bat dago. Zelenski Suedian izan da, bi aldeen arteko lankidetza indartzeko.
|
Errusiako armadak usu egin die eraso Ukrainako hiri nagusiei, gerra frontetik —Donbass eskualdea, bereziki— urrun badaude ere. Gaur, zehazki, azken asteotako bonbardaketarik gogorrena egin dute Errusiako tropek, Txenihiven, Ukraina iparraldean, Bielorrusiako mugatik gertu. Moskuren erasoen ondorioz, gutxienez zazpi pertsona hil —tartean 6 urteko haur bat— eta ehundik gora lagun zauritu ditu, Barne ministro Ihor Klimenkoren arabera. Volodimir Zelenski presidenteak gogor gaitzetsi du erasoa, Suedian zela: «Nazioarteari eskatzen diot aurre egin diezaiola Errusiari», idatzi zuen X sare sozialean. Nazio Batuen Bulegoko Ukrainarako ordezkari Denise Brownek ere «krudeltzat» jo du oldarraldi hura.
Moskuk egindako erasoa eguerdian gertatu da, Txernihivko eliza ortodoxoaren aurreko plaza nagusia jendez mukuru zegoela. Ukrinform berri agentziaren arabera, misilek plaza bera, unibertsitate bat eta antzoki bat jo dituzte. Barne ministroak zehaztu du zaurituetako guztietatik hamabi adingabekoak izan direla, eta beste hamar, poliziak. Bulebar hostotsuak eta ehun urte baino gehiagoko elizak ditu Txernihiv hiriak —hiriburutik 145 kilometro iparraldera dago—. Klimenkok jakinarazi du antzokiko teilatua suntsituta geratu dela bonbardaketaren ondotik.
Larunbat goizaldean, gainera, Kieveko aire defentsak esan du Errusiak jaurtitako hamabost drone iraniar erorarazi dituela. Errusiako Defentsa ministerioak, berriz, gaur goizean salatu du Ukrainatik botatako drone batek sute handi bat eragin duela Novgorodeko aerodromo batean, Errusia ipar-ekialdean; gutxienez bi hegazkin kaltetuak izan dira. Kievek behin baino gehiagotan eraso die droneekin aerodromoei, bai Errusian, bai Kremlinek 2014an anexionatutako Krimea penintsulan.
Errusiaren oldarraldiak izan diren unean, Zelenski herrialdetik kanpo zegoen; Suedian, zehazki, Ukrainaren inbasioa hasi zenetik lehendabizikoz bisitatu du Eskandinaviako estatua, hango lehen ministro Ulf Kristerssonekin batzartzeko. Bi estatuburuek egindako agerraldian iragarri dute Kieven eta Stockholmen arteko lankidetza indartzea adostu dutela; besteak beste, Suediako CV-90 infanteriako ibilgailuen ekoizpenean eta trebakuntza militarrean.
Horrekin lotuta, Mendebaldeak 147.000 milioi euroko laguntza eman dio jada Kievi, Errusiak iazko otsailean erasoaldia hasi zuenetik. Kopuru horretatik ia 104.000 milioi AEBek bidali dizkiote —69.000 milioi, arlo militarrean—. Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek plazaratu ditu datuok, The Heritage Foundation GKE gobernuz kanpoko erakundearen estimazioak aintzat hartuta. GKE horrek Washingtonen du egoitza.
Suediara egindako bidaia baliatuz, Zelenskik baieztatu du Ukraina prest dagoela EB Europako Batasuneko kide izateko elkarrizketak hasteko, eta gaineratu du Kievek Stockholmen «babesa» duela talde komunitariorako bidean. Iaz, Bruselak EBn sartzeko hautagai estatutua eman zion Ukrainari, baina herrialdeak baldintza batzuk bete behar ditu kide gisa onartu izateko. Suedia, berriz, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundera atxikitzeko Turkiaren baiezkoaren zain dago oraindik.
Kontraerasoa, aurrera
Gerra frontean, Ukrainako armadaren kontraerasoa aurrera doa, eta azken asteetan Donetsk eta Zaporizhiako eremu batzuk berreskuratu ditu. CBS telebista kateak aipatutako AEBetako Gobernuko iturrien arabera, Ukrainako tropek Errusiaren defentsa lerro bat hautsi dute Tokmakerako bidean, Melitopoletik (Zaporizhia) 60 kilometro baino gutxiagora. Erresuma Batuko inteligentzia zerbitzuez ustez, halaber, Kievek Azoveko itsasorantz egindako azken aurrerapenak «arrakastatsuak» izan dira. Aitzitik, AEBetako inteligentzia zerbitzua, The New York Times-ek aipatuta, «ezkorra» da Ukrainak Melitopol negua heldu baino lehenago hartuko ote duen.
Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidentea Rostov Donen izan da gaur —Ukrainako mugatik gertu—, Estatu Nagusi Valeri Gerasimovekin eta armadako zenbait goi agintarirekin biltzeko. Hain zuzen, Putinek Rostov Don bisitatzen duen lehen aldia izan da, Errusiako Wagner paramilitar taldeak Kremlinen aurkako altxamendu saiakera egin zuenetik, ekainaren 23tik.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231934/giza-eskubideak-errespetatuko-dituen-migrazio-politika-exijitu-dute.htm
|
Gizartea
|
Giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio politika exijitu dute
|
Marea Horiak migratzaileen erroldatzeak errazteko eskatu die Bizkaiko erakundeei, Plentzian.
|
Giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio politika exijitu dute. Marea Horiak migratzaileen erroldatzeak errazteko eskatu die Bizkaiko erakundeei, Plentzian.
|
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Marea Horia ekitaldia egin du, Gorlizen eta Plentzian (Bizkaia), helburu bikoitzarekin: mundu zabalean milioika pertsonak bizi duten «errealitate gogorra agerian jartzeko» eta euskal erakundeei eta gobernuei eskatzeko har ditzatela «nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak errespetatuko dituzten migrazio eta harrera politikak».
Hondartzan egindako ekitaldi ikusgarrian, antolatzaileen esplikatu dute «hainbat arrazoi direla medio», beren jatorrizko herrialdeak utzi eta «arriskuz eta zailtasunez beteriko bide bati» ekin behar izaten diotela milioika pertsonak, Europara iritsi nahian: «Prozesu oso mingarriak dira». Azken 30 urteetan, migrazio behartu horietan, 50.000 heriotz baino gehiago izan direla azpimarratu dute, eta horien ardura «ez da soilik beren jatorrizko herrialdeena», Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen arabera: «Historikoki jasan dituzten harrapaketa eta arpilatze politikak daude tartean». Horrek krisiak eragin ei ditu, «humanitarioak eta ingurumenarekin lotuak», eta testuinguru horretan ekiten dio migratzaileak bidaia arriskutsuari. Elkarteak ohartarazi du, gainera, gero eta gehiago izango direla beharturik beren etxea utziko dutenak.
«Beraien herrialdeetatik atera beharrik ez izateko baldintza ekonomiko eta sozialak sortzen lagundu beharrean, are gehiago pobretzen ari diren politikekin jarraitzen dute», salatu dute antolatzaileek, eta Europako Batasuna jarri dute miran: «Giza eskubideen errespetuan oinarritutako migrazio politikak baztertu eta migratzeko eskubidea kriminalizatzen dute. Ez da solidarioa; horrek ez du Europaren politika izan behar». Euskal erakundeei erroldatzea errazteko exijitu diete, «badaudelako formulak, Bartzelonan bezala». Bizkaian ere horrela egin dadin nahi dute.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231935/txuri-urdinek-harri-berarekin-egin-dute-tupust.htm
|
Kirola
|
Txuri-urdinek harri berarekin egin dute tupust
|
Lehen jardunaldian, Gironaren aurka gertatu bezala, Realak lehen gola sartu du, baina, gero, behera egin du, eta ez da gai izan aldeari eusteko. Celtak 93. minutuan berdindu du
|
Txuri-urdinek harri berarekin egin dute tupust. Lehen jardunaldian, Gironaren aurka gertatu bezala, Realak lehen gola sartu du, baina, gero, behera egin du, eta ez da gai izan aldeari eusteko. Celtak 93. minutuan berdindu du
|
Gizakia omen da bi bider harri berarekin tupust egin dezakeen bakarra, eta esaerari arrazoi eman diote Realeko jokalariek gaur, Anoetan. Pasa den astean toki berean Gironaren aurkako partidan egindako bekatu guztiak errepikatu baitituzte txuri-urdinek Celtaren aurka. Lehen zatian, Barrenetxearen gol bati esker aurrea hartu dute, eta bigarren gola egiteko aukera bat edo beste ere izan dute. Ordea, gehiegi barkatu eta garesti ordaindu dute azkenean. Azken txanpan erasoan jo eta ke aritu da Celta, eta hiruzpalau geldiketa bikain egin behar izan ditu Remirok. Baina 93. minutuan jaso dute saria galiziarrek, Minguezaren gol bati esker. Hortaz, bigarren astez jarraian, kolpe latza jaso du Realak, eta ezin esan daiteke denboraldi hasiera ona izan duenik. Etxean bi partida jokatuta, soilik bi puntu eskuratu baititu.
Hasierako hamaikakoari dagokionez, lehengo astekoarekin alderatuta aldaketa bakarra egin du Imanol Alguacilek: Barrenetxea zelairatu du Oiartzabalen ordez. Hasiera bizia eta erritmo handikoa izan du partidak, eta alde batean zein bestean izan dira aukerak. Lehen minuturako gertu izan du gola Carlos Fernandezek, baina Larsenek ere erantzun du beste arean. Ongi ari zen Reala erasoan, nahiz eta galiziarrek ere asmatu duten kontraerasoan jokatzen. Sotelak zutoinera bidali du baloia hamargarren minutuan. Bero saparekin, ero eta kontrolik gabe zihoan lehia, eta halakoetan gertatu ohi denez, kalitatea izan da erabakigarri. Kubok jokaldi aparta osatu du hegalean, eta eskuin hankarekin erdiratuta, Barrenetxeak gol ederra sartu du buruz, 22. minutuan. Apustua ongi atera zaio Imanoli.
Zailena egina zuten etxekoek. Golaren ondoren, goitik behera egin du Celtak, ohikoa duen moduan. Erraz galtzen du konfiantza, eta atsedenaldira bitarte burua altxatzea kosta egin zaio. Horixe baliatu du Realak jokoa kontrolatu eta partidari intentsitatea jaisteko. Presarik gabe jokatu du, eta ez du aparteko aukerarik sortu. Baina areaz kanpotik egindako jaurtiketa batean oso gertu izan du gola Brais Mendezek lehen zatiko azken jokaldian. Haren jaurtiketak zutoinean jo du.
Imanol, haserre
Bigarren zatiari begira, partida kontrolpean zuen Realak, baina ez erabakita. Eta nonbait, pasa den asteko lezioa ikasi gabe geratu zaie txuri-urdinei. Rafa Benitez Celtako entrenatzaileak aldaketa taktikoa egin du, erdiko hiru atzelari zelairatuta, eta eskema horri aurre egin ezinda aritu da Reala. Baloi mordoa galdu du zelai erdian, eta defentsan ere inoiz baino bigunago aritu da. Imanol bera haserre agertu da prentsa aretoan neurketa amaitu berritan. «Bigarren zatiaren hasiera ez da normala izan. Haien presioa erdipurdikoa izan da, eta, halere, baloiak galdu eta galdu ibili gara. Urduritasunak eta neke fisikoak eragin ditu huts horiek». Taldearen arazoak ikusita, 60. minuturako Oiartzabal eta Sadiq zelairatu ditu, baina erabakiak ez dio fruiturik eman taldeari.
Azken txanpari begira, emaitza bera zuen albisterik onena etxeko taldeak, eta horri eusten gogor ahalegindu da. Zeregin horretan, Remiro izan da onena, soilik bigarren zatian sei geldiketa on egin baititu. Iago Aspasi falta batean ongi erantzun dio, eta Solak ere bere atean golik ez du sartu Remiroren hanka agertu delako azken unean. Baina ikusten zen arriskua bazegoela, eta 93. minutuan jaso dute saria galiziarrek, Minguezaren golari esker. «Celtak lehenago merezi zuen berdinketa, eta ontzat ematen dugu puntua. Sentsazio txarrak utzi dizkigu partidak», aitortu du Imanolek.
Realak datorren ostiralean jokatuko du hurrengo partida, Las Palmasen zelaian. Ondo bidean, Mikel Merinok eta Jon Ander Olasagastik jokatu ahal izango dute, baita Arsen Zakharianek ere. Realak sei denboraldirako fitxatu du 20 urteko erdilari errusiarra. Hamabi milioi euro inguru ordainduko dizkio Dinamo Moskuri haren truke. Realak guztien ekarpena eskertuko du, orain arte ikusi den bezala, denen beharra baitu.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231936/danbateko-batez-itxi-du-atea-urdaibaik.htm
|
Kirola
|
Danbateko batez itxi du atea Urdaibaik
|
Erakustaldia eman du Bou Bizkaiak Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian, eta aurreko astean gerturatu zitzaizkien Hondarribia eta Zierbena aldendu egin ditu sailkapenean.
|
Danbateko batez itxi du atea Urdaibaik. Erakustaldia eman du Bou Bizkaiak Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian, eta aurreko astean gerturatu zitzaizkien Hondarribia eta Zierbena aldendu egin ditu sailkapenean.
|
Lehia bete-betean heldu da Eusko Label liga Zarauzko itsas eremu preziatu eta maitatura. Aurreko astean, Urdaibaik, atea ireki zien Hondarribia eta Zierbenari, eta lau punturen barruan jarri ziren hiru traineruak. Gaur, ordea, atea itxi die, eta danbateko batez gainera.
Jardunaldi bikoitz honek sekulako garrantzia dauka sailkapenaren bilakaeran, eta horrela frogatu da gaurko estropadan. Galizian ahul azaldu bazen ere, aurreko asteetako sentsazioak berreskuratu ditu Bou Bizkaiak, eta sekulako erakustaldia eman du Zarauzko uretan. Hala ere, eguneko ezuste handiena Oriok eman du. Bigarren txandatik atera dira Jon Salsamendiren arraunlariak, eta 20.20ko denbora ezarri dute. Ohorezko txandan, Urdaibai izan da denbora hori gainditu duen bakarra, eta bigarren izan dira Mirotzak. Hirugarren Donostiarra izan da 18.26 segundora, eta oilarren arteko denbora gehiago zabaldu du liderraren mesederako. Laugarren Hondarribia izan da 20.75 segundora, eta bosgarren, Zierbena, 26.32 segundora. Bihar, bigarren txandatik ariko dira Galipoak.
Eskifaiak iragartzen diren momentutik, arraun zaleek badakite Urdaibairena ez dela horrela izango, eta aldaketak izango dituela uretara atera bezain laster. Iker Zabalak, horretara ohitu du jendea, baina gaur ez da hala izan. Gaur, agerian geratu dira entrenatzailearen intentzioak, eta argi utzi du buruan zuen ideiak ez zuela pitzadurarik. Hasi eta segituan nabaritu da Galizian gertatutakoa atzean utzi dutela, eta haien maila onenera heltzeko prest zeudela. Donostiarrak egin du hasiera onena hala ere, eta buruan iritsi da lehen ziabogara. Bigarren luzea ere hala hasi du, baina ezaguna da Urdaibaik seigarren eta zazpigarren minutuen inguruan egiten duena. Minutu eskas batean, Donostiarrarekin zuen tartea moztu, eta abantailan hiru sartu dizkio. Atzetik, Hondarribia, donostiarretatik bi segundo eskasera, eta atzerago Zierbena, Hondarribiatik hirura.
Lan erditan, Urdaibai nagusi. Baina kontuan hartzekoa, bigarren txandan Oriok markatutako denbora. Oriotarren sekulako lana egin dute, eta hasieran zalantza izan bada ere, azken txanda aurrera joan ahala, haien denbora gainditu beharrekoa zela ikusi da. Izan ere, azken ziabogan, Urdaibai eta Orio denbora berean ziren. Bou Bizkaiaren azken metroak, Orioren kronoaren aurkako lehia basatia izan da, eta Iker Zabalarenak ustu egin behar izan dira. Azkenean zortzi segundoko aldearekin heldu da Urdaibai helmugara.
Zierbenak eta Hondarribiak ere, haien arteko lehia partikularra izan dute. Estropadaren azken txanpan, metro eskasera izan dira bi traineruak, eta epaileak behin baina gehiagotan esku hartu behar izan du. Hala ere ez da zigorrik izan, eta Hondarribiak azken luzean atzean utzi ditu Galipoak, Donostiarrari gerturatuz. Donostiarrak, hain zuzen, aspaldiko sentsazioak berreskuratu ditu eta hirugarren izateko estropada bikaina egin du.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231937/bilboko-jaien-hasiera-kantuan.htm
|
Bizigiro
|
Bilboko jaien hasiera, kantuan
|
Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko, Zea Maysen 'Negua joan da ta' abestiaren doinua erabili du Aiora Renteria pregoilariak. Aldarrikapen asko izan ditu hizpide: konpartsen lana, Bilboko auzoen zeresana, eta erasorik gabeko festak. Pregoia baino lehen, udaltzainek Txori Barroteren presoen aldeko pankartetako bat kenarazi dute.
|
Bilboko jaien hasiera, kantuan. Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko, Zea Maysen 'Negua joan da ta' abestiaren doinua erabili du Aiora Renteria pregoilariak. Aldarrikapen asko izan ditu hizpide: konpartsen lana, Bilboko auzoen zeresana, eta erasorik gabeko festak. Pregoia baino lehen, udaltzainek Txori Barroteren presoen aldeko pankartetako bat kenarazi dute.
|
Beranduegi heldu da txupina Bilboko Arriaga antzoki aurreko plazan pilatutako festazaleentzat. Txupinaren kokapen hutsak sekulako oihuak eragin ditu; txilioak ez dira eten ordutik, eta nabarmen ozendu dira balkoira irten direnean Aiora Renteria pregoilari eta Zea Mayseko abeslaria eta Izaskun Pinedo txupinera eta Pinpilinpauxa konpartsako kidea. 19:00ak ere ez ziren oraindik, eta, hala ere, jada beranduegi zirudien bertaratutakoentzat. Festa grina are nabarmenagoa egin da Renteria berbetan hasi denean. «Nire erara egingo dut», ohartarazi du. Eta Zea Maysen Negua joan da ta abestiaren lehen notak aditu dira. Orroekin hartu dituzte.
Kantuan bota du pregoia Renteriak, diskurtsoa taldearen abesti ezagunaren letrarekin uztartuta, eta nagusiki euskaraz, gaztelaniazko bi esaldi salbu. Jaietara deitzeko erabili ditu doinuak: «Beti dena eman behar da / Bilboko jaietan». Gogoan izan ditu gertukoak: «Eskerrik asko, benetan/ oso harro sentitzen naiz. / Eskerrik asko aita eta ama,/ eskerrik asko Zea Mays». Eta oroitu da, era berean, beste hainbat ertzez, aldarrikatzeko pregoia ere izan baita Renteriarena. 1983ko uholdeak gogoan, konpartsen orduko eta egungo elkarlana goratu du. «Bilboko Konpartsarik barik,/ ez dago Aste Nagusirik». Eta oroitu da Bilboko auzoez, orobat: «[Taldeko] Laurak bilbotarrak gara, / Santutxu, Irala eta errekaldetarrak./ Maite ditugu auzoko jaiak,/ eta ez dugu ahaztuko Kukutza». Eta txalo zaparrada batekin jaso dute festazaleek abeslariaren aldarri feminista. «Mesedez, ondo pasa aurten Bilboko jaietan,/ beldurrik gabe denok kaleak betetzera./ Laztandu nazazu orain,/ nire baietza duzunean./ Badakizu noiz den ezetz,/ ez dizut azaldu behar./ Eta larrua jotzean, garrasirik ozenena». Zeinu hizkuntzako interprete batek itzuli ditu pregoilariaren hitz guztiak.
Harrera ona izan dute Renteriaren berbek, baina beste aldarrikapen batzuk isilduak izan dira. Txupina baino lehen, Arriagako balkoian hainbat eragile pankartak jartzen ari zirenean, «udaleko arduradun bat» Txori Barroteko konpartsakideengana hurbildu da, Presoak eta iheslariak etxera zioen pankartetako bat kentzeko esanez, kamerak leku horretan jarri behar zirelako aitzakian, gertakariaren lekuko izan diren Aske elkarteko kide batzuen arabera.
Kideok esan dutenez, 30 udaltzain inguru hurbildu dira, baina ez da istilurik egon; Txori Barrotekoak haiekin hitz egiten saiatu dira, baina udaleko arduradunak pankarta eraman du, azkenean. Ernaiko beste pankarta batzuk ere kendu omen dituzte. Dena dela, presoen aldeko beste pankarta zegoen tokian utzi dute, eta beste horrenbeste plazaren inguruan kokatutako banderola mordoa ere. Horiez gain, konpartsen banderek bete dute plaza, ohi bezala.
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231938/athletic-nagusitu-da-derbian.htm
|
Kirola
|
Athletic nagusitu da derbian
|
Talde zuri-gorriak lehen hogei minutuetan sartu ditu partidako bi golak, eta, gero, aldeari eutsi dio. Unai Simonek Osasunaren ahalegin guztiak zapuztu ditu. Epaileak Sancet eta Chimy Avila kanporatu ditu.
|
Athletic nagusitu da derbian. Talde zuri-gorriak lehen hogei minutuetan sartu ditu partidako bi golak, eta, gero, aldeari eutsi dio. Unai Simonek Osasunaren ahalegin guztiak zapuztu ditu. Epaileak Sancet eta Chimy Avila kanporatu ditu.
|
Joerak irauli egin dira gaur Sadarren. Athletic zalantzaz beteta iritsi da derbira, baina irabazi egin du, eta uxatu egin ditu; gutxienez, astebetez. Bazuen beharra, aspaldikoa baitzuen kezka. Osasuna, ordea, konfiantzaz lepo ailegatu da, baina galdu egin du, eta horrek kezkaren bat sortuko dio. Berehala uxatu beharko ditu, ostegunean denboraldiko lehen partida garrantzitsua baitu: Konferentzia ligako atariko kanporaketaren joaneko partida jokatuko du Sadarren, Bruggeren aurka.
Zuri-gorriek hogei minutu eskas behar izan dituzte garaipena bideratuta uzteko. Iñaki Williamsek lehen gola sartu du hamargarren minutuan, eta Guruzetak bigarrena egin du hamar minutu geroago. Haiek sartu dituzte golak, baina bietan meriturik handiena Nico Williamsena izan da. Hark erotu ditu Osasunako jokalariak bi jokaldietan, eta goleko pase ederra eman.
Bi golek min handia egin diote etxeko taldeari, eta iparra galduta ibili da zenbait minututan. Zentzua berreskuratu duenean hasi da pixkanaka aurrera egiten. 33. minutuan, Ruben Garcia gola sartzekotan egon da. Vivianek huts egin du Osasunako jokalariaren jokoz kanpoa behartzeko orduan, eta bakarrik utzi du Unai Simonen aurrean. Baina atezainak geldiketa bikaina egin dio. Ez da izan gorritxoen aukera argi bakarra lehen zatian. Mojicak ere gertu izan du gola azken unean. Iñaki Williamsek bakarrik utzi du, baina atzelari kolonbiarrak huts egin du ate aurrean.
Dena ondo atera zaio talde zuri-gorriari lehen zatian. Albiste txar bakarra De Marcosen lesioa izan da. Lekuek ordezkatu du. Osasunarentzat, aldiz, ez du ezer onik izan lehen zatiak. Zerbait ona bilatzekotan, bisitariek bi gol sartu eta gero, gai izan dela azken txanpan haiek estu hartzeko.
Etenak ez du ezer eten, eta Osasunak gogotsu jarraitu du golaren bila. David Garciak berehala izan du lehen aukera garbia, baina Unai Simonek haren burukada desbideratu du. Hain zuzen, Osasunako erdiko atzelariak ika-mika izan du Sancetekin handik gutxira, eta epaileak biei atera die txartel horia. Athleticeko erdilariak bazuen bat, eta, beraz, aldageletarako bidea hartu behar izan du. Zuri-gorriek jokalari bat gutxiagorekin jokatu beharko zuten azken ordu erdia. Ikusteko zegoen nola eragingo zien.
Jagoba Arrasatek berehala egin ditu aldaketak: Chimy Avila eta Arnaiz zelairatu ditu Lucas Torroren eta Ruben Garciaren ordez. Argi zegoen: erasora jokatu nahi zuen. Kontrakoa nahi zuen Ernesto Valverdek, eta, horretarako, Herrera eta Berenguer zelairatu ditu Guruzetaren eta Nico Williamsen ordez. Baloia nahi zuen.
Baina ez du lortu helburua Athleticeko entrenatzaileak, eta Osasunak arriskua sortzen jarraitu du. Arrasatek muturreraino eraman du erasoaren aldeko apustua, eta Raul Garcia del Haro zelairatu du Aimarren ordez. Aurrelariak lehen neurketa jokatu du gorritxoekin. Beste fitxaketa batek, Arnaizek, gertu izan du gola 75. minutuan, baina berriro azaldu da Unai Simon. Hurrengo jokaldian, ordea, sufrimendu guztia gainetik kentzekotan egon dira zuri-gorriak, baina Berenguerrek huts egin du Aitor Fernandezen aurrean.
Valverdek azkeneko bi aldaketak egin ditu 83. minutuan: Prados eta Raul Garcia atera ditu Imanolen eta Iñaki Williamsen ordez. Aurrenekoak debuta egin du lehen taldearekin. Aldi berean, Arrasatek Ibañez zelairatu du Moi Gomezengatik. Jokalari berriak bai, baina betikoak jarraitu du nabarmentzen: Unai Simonek. Haren geldiketek alferrikakoa egin dute etxekoen ahalegina. Horrek Osasunako jokalariak etsiarazi ditu. Hala, etsipenak jota, Chimy Avilak oso sarrera gogorra egin dio Berenguerri, eta epaileak txartel gorria atera dio. Jokaldiak tirabira bat baino eragin ditu jokalarien artean. Lasaitu egin dira, baina hortxe amaitu da partida.
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231962/arraun-lagunak-bigarrenez-nagusitu-da-euskotren-ligan.htm
|
Kirola
|
Arraun Lagunak bigarrenez nagusitu da Euskotren Ligan
|
Zarauzko Ikurrina ere eurentzat izan da, gaurko estropadan indartsuena Donostiarra izan den arren. Orio izan da bigarren ligan.
|
Arraun Lagunak bigarrenez nagusitu da Euskotren Ligan. Zarauzko Ikurrina ere eurentzat izan da, gaurko estropadan indartsuena Donostiarra izan den arren. Orio izan da bigarren ligan.
|
Arraun Lagunakek gaurko estropada amaitzea nahikoa zuen Euskotren Liga bigarrenez irabazteko, baina donostiarrak ez dira horrekin konformatu: atzo egindako lan ona baliatuta, Zarauzko (Gipuzkoa) Ikurrina astinduz amaitu dute liga. Bigarren izan dira gaur, baina Donostiarrak ez du lortu zazpi segundoren errenta gainditzea. Azken olatuetan erabaki da irabazlea.
Aurtengoan Lugañene izan da trainerurik erregularrena. Banderak Arraun Lagunaken (5), Orioren (4) eta Donostiarraren (3) artean banatu dituzte, eta Tolosaldea ere garaipenetik gertu izan da hainbatetan. Denboraldi lehiatua eta ikusgarria izan da.
Horren adibide, gaurko estropada. Ziabogara parean heldu dira Arraun, Orio eta Donostiarra, baina itzulerako luzean azken horiek hartu dute aurrea. Atzo baino itsaso handiagoa zegoen gaur Zarautzen, eta erabakigarriak izan dira olatuak. Amaierara arte amestu du Donostiarrak banderarekin, baina azken olatuan atzo lortutako errentari eustea lortu du Arraunek. Lau segundora helmugaratu dira. Sari bikoitza lortu dute horrela: liga eta bandera.
Gainontzean, Tolosaldeak itzulerako luze ederra egin du, eta Orioren aurretik amaitu. Lehen txandan Hondarribia izan da indartsuena, denboraldi osoko joera berretsita.
Azken sailkapena
Horrela geratu da sailkapen nagusia: Arraun Lagunak izan da txapeldun 95 punturekin; Orio bigarren, 86rekin; Donostiarra hirugarren, 79rekin; Tolosaldea laugarren, 71rekin; Hondarribia bosgarren, 54rekin; Hibaika seigarren, 39rekin; eta bi galiziarrak azken postuetan, Cabo 27rekin eta Tiran 19rekin.
Hurrengo erronka Kontxako Bandera izango dute; ikusitakoak ikusita, han ere lehia bizia izango dela dirudi.
Ikusi gehiago: Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Zarauzko Ikurrina
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231963/tuteran-bost-gizon-atxilotu-dituzte-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm
|
Gizartea
|
Tuteran bost gizon atxilotu dituzte sexu eraso bat egiteagatik
|
Atzo beste hiru gizon atxilotu zituzten han, bi bikotekidea jotzeagatik eta bestea ama jotzeagatik.
|
Tuteran bost gizon atxilotu dituzte sexu eraso bat egiteagatik. Atzo beste hiru gizon atxilotu zituzten han, bi bikotekidea jotzeagatik eta bestea ama jotzeagatik.
|
Asteburua bereziki kezkagarria izan da Tuteran (Nafarroa). Udaltzaingoak bost lagun atxilotu ditu gaur, sexu eraso bat egin dutelakoan. Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, eta akusatuak asteartean igaroko dira epailearen aurretik.
Jakitera eman dutenez, atxilotuek 33 eta 19 urte artean dituzte, eta haietako lau Tuterakoak bertakoak dira. Erasoa larunbat gauean gertatu zen.
Aurrez, atzo, Udaltzaingoak beste hiru lagun atxilotu zituen indarkeria matxistagatik. Haietako bik bikotekidea jo zuten, eta besteak, ama. Hirurak epailearen eskuetan utzi dituzte.
Poliziak jakinarazi duenez, lehen atxiloketa eguerdian izan zen. 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, indarkeria matxista egotzita; haren bikotekideak «zauri leunak» zituen, eta jo egin zuela salatu zuen.
Beste atxilotua 31 urteko gizon bat da. Bere amari tratu txarrak ematea egotzi zioten, eta 37,5 gramo speed ere atxiki zizkioten.
Azkenik, iluntzean beste gizon bat atxilotu zuten, 46 urtekoa, emaztea elkarren semea parean zutela jotzeagatik.
Hogei atxilotu
Bilboko Udalak jakinarazi du bart, Aste Nagusiko lehen egunean, Poliziak hogei lagun atxilotu dituela, «gehienak lapurretengatik».
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231964/urdaibaik-erakustaldia-emanda-irabazi-du-zarauzko-ikurrina.htm
|
Kirola
|
Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Zarauzko Ikurrina
|
Bou Bizkaia nagusitasunez gailendu da asteburuko bi jardunaldietan. Sailkapenean bederatzi punturen errenta du Zierbenaren eta Hondarribiaren aldean.
|
Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Zarauzko Ikurrina. Bou Bizkaia nagusitasunez gailendu da asteburuko bi jardunaldietan. Sailkapenean bederatzi punturen errenta du Zierbenaren eta Hondarribiaren aldean.
|
Itzuli da Urdaibai. Eta nola, gainera. Joan den asteburua txarra izan zen bermeotarrentzat, baina oraindik ere indartsu dabiltzala erakutsi dute asteburu honetan Zarautzen (Gipuzkoa). Larunbateko eta igandeko jardunaldietan onenak izan dira, eta sailkapen nagusian jauzi handia egin dute. Urdaibaik Zarauzko Ikurrina irabazten duen bosgarren aldia da.
Ikusi gehiago: Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Liga
Atzoko jardunaldiaren ostean, Orio zen bizkaitarrekin garaipenaren lehian ibil zitekeen bakarra. Itxaropenak, ordea, gutxi iraun die oriotarrei: bigarren ziabogarako 14 segundorena zen bien arteko tartea. Atzo bikain ibili ziren, baina gaur ez dute estropada ona egin, eta zortzigarren izan dira.
Eguneko garaipenerako lehian, Zierbena egon da Urdaibairengandik gertuen, bigarren txandako irabazlea. Amaieran sei segundorena izan da tartea. Hirugarren ziabogan denbora hobea zuten galipoek.
Hirugarren posturako lehian Donostiarra eta Hondarribia ibili dira, eta, azkenean, Torrekua II izan da garaile gutxigatik.
Asteburuko emaitzen ostean, Urdaibaik berriz ere tartea lortu du sailkapen nagusian. Orain, 164 puntu ditu, eta bederatzi ateratzen dizkie Hondarribiari eta Zierbenari. Datorren asteburuan, Ondarroan (Bizkaia) eta Getarian (Gipuzkoa) izango da Eusko Label Liga.
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231965/espainiak-irabazi-du-munduko-kopa.htm
|
Kirola
|
Espainiak irabazi du Munduko Kopa
|
Ingalaterraren aurka irabazi du finala, Olga Carmonaren gol bati esker. Irene Paredesek neurketa osoan jokatu du, eta Oihane Hernandez azken 40 minutuetan aritu da.
|
Espainiak irabazi du Munduko Kopa. Ingalaterraren aurka irabazi du finala, Olga Carmonaren gol bati esker. Irene Paredesek neurketa osoan jokatu du, eta Oihane Hernandez azken 40 minutuetan aritu da.
|
Bi euskal herritar munduko txapeldun dira. Espainiako selekzioarekin jokatu dute Irene Paredesek eta Oihane Hernandezek Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Kopa, eta final handia irabazi dute gaur Ingalaterraren aurka (1-0), Sydneyko (Australia) Australia estadioan. Olga Carmonak sartu du partidako gol bakarra, 28. minutuan. Finalaurrekoan ere hark sartu zuen gol erabakigarria.
Paredesek neurketa osoan jokatu du, eta Hernandez 60. minutuan zelairatu da, Alba Redondoren ordez. Balentria handia egin dute, Euskal Herriko emakumezko futbolarien artean inor ez baitzen izan munduko txapeldun gaur arte. Gizonezkoen artean, bost izan dira: Bixente Lizarazu, Didier Deschamps, Javi Martinez, Xabi Alonso eta Fernando Llorente.
Partidari dagokionez, Ingalaterrak izan ditu baloi jabetza eta gola sartzeko aukerak hasieran, nahiz eta Espainiak ere sortu duen arriskua. 29. minutuan, Carmonak kontraeraso bat baliatu du, eta, ezker hegaletik jokaldia eginez, gol bikain bat sartu du.
Golaren ostean hobea izan da Espainia, eta gogotik lan egin behar izan du Mary Earps Ingalaterrako atezainak. Geldiketa bikainak egin ditu bere taldea neurketan mantentzeko. Azken minutuetan estutu du Europako txapeldunak, baina ezin izan du golik egin.
Espainiak Munduko Kopa irabazten duen lehen aldia da. Aitana Bonmatiri eman diote Munduko Kopako jokalaririk onenaren saria.
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231966/txema-abarrategi-euskaltzalea-hil-da-60-urte-zituela.htm
|
Gizartea
|
Txema Abarrategi euskaltzalea hil da, 60 urte zituela
|
Besteak beste, Txirritola euskara elkartearen sustatzailea izan zen. Bertsozalea ez ezik, politikagintzan ere jardundakoa zen.
|
Txema Abarrategi euskaltzalea hil da, 60 urte zituela. Besteak beste, Txirritola euskara elkartearen sustatzailea izan zen. Bertsozalea ez ezik, politikagintzan ere jardundakoa zen.
|
Goiena-k jakitera eman duenez, gaur zendu da Txema Abarrategi Garaigordobil (Aramaio, Araba, 1963-2023) euskaltzalea. Txirritola euskara elkartearen sustatzaile izandakoa zen, eta azken urteetan Garabide elkartean zebilen lanean, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen. Aurrez, Fagorren euskara sailean ibili zen beharrean.
Bertsogintzan ere jardundakoa zen, antolakuntza lanetan; politikan ere bai, zinegotzi eta Aramaioko Udaleko euskara batzordearen laguntzaile. BERRIAn ere idatzi izan zuen zutabe bat edo beste.
Haren semea da Peru Abarrategi, egungo Arabako bertsolari txapelduna. Sareetan hainbat izan dira Abarrategi gogoan izan dutenak.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231967/gonzalez-eta-noboa-bigarren-itzulira-ekuadorren.htm
|
Mundua
|
Gonzalez eta Noboa bigarren itzulira Ekuadorren
|
Behin-behineko datuen arabera, botoen herena lortu du correismoak; ia laurdena jaso du Daniel Noboa enpresariak.
|
Gonzalez eta Noboa bigarren itzulira Ekuadorren. Behin-behineko datuen arabera, botoen herena lortu du correismoak; ia laurdena jaso du Daniel Noboa enpresariak.
|
Hauteskunde eguna izan zuten atzo Ekuadorren, eta itxura hartu du bigarren itzuliak. Botoen %85 inguru zenbatuta, Luisa Gonzalez ezkertiarra eta Daniel Noboa liberala lehiatuko dira heldu den urriaren 15ean. Rafael Correak zuzentzen duen Herritarren Iraultza alderdiak botoen %33,26 eskuratu ditu; eta Ekintza Demokratiko Liberalak, %23,68.
Otsaileko eskualde eta udal hauteskundeen sona izan zuten atzokoek. Urteak dira correismoa gain behera zela, baina garaile irten zen tokikoetan. Babes hori mantentzea lortu du Herritarren Iraultzak; presidentetzarako zortzi hautagaien artean Gonzalez zen faboritoa, eta hala berretsi dute ekuadortarrek. «Lehen aldia da Ekuadorren historian emakume batek lehen itzulian hain ehuneko handia ateratzen duela presidente izateko», azpimarratu du ezkertiarrak. Emakumezko hautagai bakarra da.
Kolokan zegoen nor lehiatuko zen bigarren itzulian Gonzalezen aurka. Inkestek ez zioten aukerarik ematen Noboari; azkenean, puska atera die gainontzekoei. Hein batean, hautagaien arteko debatearen ondotik lortu zuen ospea. Hautagai liberalak baztertu egin du correismoaren aurka lehiatzeko koalizio bat osatzea beste alderdiekin, baina gonbita egin die hura babesteari: «Guk proiektu bat dugu, eta norbaitek bat egin nahi badu, gustu handiz». Alvaro Noboa milioidunaren semea da EDL alderdikoa; haren aita bost alditan aurkeztu zen hauteskundeetara.
Hirugarren geratu da Christian Zuritaren Eraiki Mugimendua botoen %16,5ekin —Fernando Villavicencio tiroz hil zuten hautagaia ordezkatu du Zuritak—. Gertu ibili da Jan Topic, bozen %14,69 lortuta.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231968/sei-gizonezko-atxilotu-dituzte-indarkeria-matxistagatik.htm
|
Gizartea
|
Sei gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik
|
Hiru gizon Bilbon atxilotu dituzte, bi Gasteizen eta beste bat Errioxan (Espainia).
|
Sei gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik. Hiru gizon Bilbon atxilotu dituzte, bi Gasteizen eta beste bat Errioxan (Espainia).
|
Gasteizko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu asteburuan bikotekide ohiei eraso egitea egotzita. Lehenengo atxiloketa larunbat goizean egin zuten. Poliziaren arabera, gizon bat eta emakume bat eztabaidan ikusi zituzten. Biekin hitz egin zuten, eta emakumeak zituen zauriak ikusita, gizonezkoa atxilotu zuten. Atxilotuak 51 urte ditu, eta bikotekide ohiaren aurka indarkeria fisikoa erabiltzea leporatu diote.
Gasteizko beste atxiloketa, berriz, gaur goizaldean izan da. Dei baten ondorioz, udaltzainak etxebizitza batera joan dira, eta, Udaltzaingoaren esanetan, bertan gizona bikotekide ohiari eraso egiten ari zen.
Ez dira azkenaldian indarkeria matxistagatik egindako atxiloketa bakarrak izan: Bilboko Aste Nagusiko bigarren egunean ere hiru gizon atxilotu dituzte, hiru emakumeri ukituak egitea egotzita. Oraingoz, ez dute beste xehetasunik eman.
Gainera, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, 21 urteko gizon nafar bat atxilotu dute Errioxan (Espainia), sexu erasoa bat egiteagatik. Gainera, gizonak aurrez ere debekatua zuen Logroñora (Espainia) joatea; beraz, kondena hautsi izana ere leporatu diote.
Emakume batek salaketa jarri zuen, esanez etxera sartzear zela gizon bat hurbildu zitzaiola patinetean eta ipurdia ukitzen saiatu zela, eta biktimak, aurre egin, eta bakean uzteko eskatu zion. Orduan, gizona gainera joan zitzaion, eta ahoa estali, eta arroparen gainetik genitalak ukitu zizkion.
Orduan, azaldu dutenez, emakumeak kontra egin zion, eta oihuka hasi zen. Hori ikusita, gizonezkoak alde egin zuen. Biktima medikuek artatu behar izan zuten, zauriak zituelako kokotsean eta ahoan.
Poliziaren arabera, ez da antzeko erasoak egin dituen lehen aldia. Iazko otsailean, bi emakumeri antzeko erasoa egitea leporatuta atxilotu zuten, eta handik hamar egunera, berriro atxiki zuten kondena hausteagatik
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231969/gaur-epaituko-dute-pausun-autobus-gidari-bati-eraso-egin-zion-gizona.htm
|
Gizartea
|
Gaur epaituko dute Pausun autobus gidari bati eraso egin zion gizona
|
Erasoa ostiral gauean izan zen. Transdev mugikortasun enpresaren buruak zehaztu du «zaila» dela segurtasuna bermatzea Baiona-Hendaia linean.
|
Gaur epaituko dute Pausun autobus gidari bati eraso egin zion gizona. Erasoa ostiral gauean izan zen. Transdev mugikortasun enpresaren buruak zehaztu du «zaila» dela segurtasuna bermatzea Baiona-Hendaia linean.
|
Gaur epaituko dute autobus gidari bati eraso egin zion gizona, nahita baliaturiko bortizkeriagatik. Hendaiatik Baionara doan autobus linean, gidari bati eraso zioten joan den ostiralean, 22:00ean, Pausuko (Lapurdi) autobus geltokian. 39 urteko gizonezkoa autobusera igaten ari zela, gidariak erran zion debekatua zela autobus barnean jatea. Sud Ouest egunkarian zehaztu dutenez, erasotzailea mozkor zen; azpimarratu dute 39 urteko autobus gidariari irainka hasi zitzaiola eta ausiki egin ziola. Gidaria, bisaian eta belaunean zauriturik, ospitalera eraman behar izan zuten, shock egoeran.
Poliziak berehala atxilotu zuen erasotzailea. Biharamunean, autobus gidariak salaketa pausatu zuen Donibane Lohizuneko polizia etxean. Marc Sy, Transdev mugikortasun enpresaren buruak adierazi du «zaila» dela Baiona-Hendaia linean segurtasuna bermatzea, kasik 40 kilometroko linea izaki. Jean François Irigoien Euskal Herri-Aturriko mugikortasun sindikatuaren lehendakariak adierazi du, aldiz, Baiona-Hendaia linean jende anitz ibiltzen dela: «%35ez igaten da bidaiari kopurua». Ondorioz, jende kopuruaren igotzeak «arazo gehiago» ekartzen dituela azaldu du. Syk zehaztu du lanean ari direla gidari taldearekin zein Euskal Herri-Aturriko mugikortasun sindikatuarekin «segurtasun baliabideen lantzeko».
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231970/baxurako-hegaluzearen-kanpaina-amaitzear-dago.htm
|
Ekonomia
|
Baxurako hegaluzearen kanpaina amaitzear dago
|
Banan-banan arrantzatutako hegaluzeen kontsumoa erritmo bizian doa, eta 2023rako kuotaren ia %80 kontsumitu da.
|
Baxurako hegaluzearen kanpaina amaitzear dago. Banan-banan arrantzatutako hegaluzeen kontsumoa erritmo bizian doa, eta 2023rako kuotaren ia %80 kontsumitu da.
|
Gaur, astelehena, 400 tona hegaluze inguru saldu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan, eta, Kofradia euskal arrantzaleen etxeak dioenez, ematen du kanpainaren amaiera ez dela bizpahiru aste baino gehiago luzatuko. Zehazki, aurten, 18.605.420 tona harrapatu dira (kuotaren %78).
Baxurako ontziek hegaluzeak banaka arrantzatzen dituzte, bi teknika erabiliz: beita bizia eta ehiza ontziak. Beita bizia arrain txikiagoak amu gisa erabiliz arrantzatzeko teknika da, eta, Kofradiaren arabera, itsasaldi laburrak egiten ari dira. Hau da, ehiza nahiko hurbil egin ohi dute, eta euskal lonjetan deskargatzen dituzte hegaluzeak.
Ehiza ontzientzat, aldiz, hegaluzea urrutiago dago aurten. Itsasaldi luzeagoak egin behar izaten dituzte arrantzatzeko, eta ezin dituzte beti deskargak Euskal Herriko portuetan egin.
Hori guztia kontuan hartuta, artisau flotaren arabera, kanpaina ona izan da hegaluze bolumenari eta stockari dagokienez. Horren eragina prezioetan nabaritzen ari da; batez beste, iazkoa baino %25 merkeagoa da baxurako hegaluzea, eta, Gipuzkoan, azken zazpi urteetako batez besteko preziorik apalena da aurtengoa.
Baxurako hegaluzea, banan-banan arrantzatutakoa, Eusko Label etiketarekin identifika daiteke arrandegietan.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231971/estebanek-ez-du-baztertu-beste-hauteskunde-deialdi-bat-egin-behar-izatea.htm
|
Politika
|
Estebanek ez du baztertu beste hauteskunde deialdi bat egin behar izatea
|
EAJren Kongresuko bozeramailea Espainiako estatuburu Felipe VI.arekin batzartuko da gaur arratsaldean. Haren aurretik, UPNko presidente Javier Esparza hartu dute Zarzuelan. Esparzak iragarri du ez dela berriro Nafarroako presidente izateko hautagai izango.
|
Estebanek ez du baztertu beste hauteskunde deialdi bat egin behar izatea. EAJren Kongresuko bozeramailea Espainiako estatuburu Felipe VI.arekin batzartuko da gaur arratsaldean. Haren aurretik, UPNko presidente Javier Esparza hartu dute Zarzuelan. Esparzak iragarri du ez dela berriro Nafarroako presidente izateko hautagai izango.
|
EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek uste du Felipe VI.ak «azkarregi» deitu duela bilera sorta bat egitera Espainiako gobernuaren osaketaren bidean, «segurtasunik ez dagoelako gehiengo absolutuen inguruan». Esteban bera gaur arratsaldean batzartuko da estatuburuarekin, gehiengo horiei buruz hitz egiteko, baina goizez emandako elkarrizketa batean, SER katean, EAJko kideak garbi utzi du jeltzaleen botoa ez dela inondik inora ziurtzat jo behar Sanchezen aldekotzat. Lerro artean aditzera eman du, halaber, oraindik ikusteko dagoela PSOE JxCekin izaten ari den negoziazio konplexuaren emaitza.
Estebanen aurretik, UPNko presidente Javier Esparaza hartu du Felipe VI.ak Madrilgo Zarzuelan. Diputatu bakarra dauka Nafarroako alderdiak, eta jakina da ez duela parte hartuko aldeko botoarekin Sanchezen balizko inbestidura batean. Esparzak berretsi du Zarzuelan UPNren diputatuak Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaia presidente izatearen alde bozkatuko lukeela, eta argi utzi du aukera horrek ez badu biderik aurkitzen hauteskundeetara berriro deitzea nahiko lukeela. «Sanchezek goberna dezan independentisten eta ihes egindako baten babesa behar badira, UPNk nahiago du bozetara berriro deitzea».
Baina Espainiako Gobernuaren osaketa alde batera utzita, UPN albiste da azken orduetan Esparzak berak iragarri baitu ez dela berriro Nafarroako presidentetzarako hautagai izango. 2015ean, 2019an eta 2023an boto gehien lortu duen hautagaia izan da Esparza, baina ez du babes nahikorik lortu presidente bilakatzeko, saio horietan guztietan bidea itxi diotelako indar aurrerakoiek eta, bereziki, EH Bilduk; aurreko astean bertan izan da azken aldia: koalizio abertzalearen abstentzioa tarteko, Maria Txibite (PSN) izendatu dute Nafarroako presidente. «Bizitzan zikloak daude, eta nik izan ditut nireak: aurrerantzean ez naiz izango Nafarroako Gobernurako hautagai», iragarri zuen Esparzak, igandean.
Negoziazioak ez dira hasi EAJrekin
Gaur, berriz, Espainiako erregearekin batzartuko da UPNko agintari goren gisa, eta, haren ondoren, EAJko kide Esteban hartuko du Felipe VI.a estatuburuak. Jeltzaleak esan du ez litzatekeela harrigarria izango gaur eta bihar Zarzuelan egingo duten bilera sorta berriro egin behar izatea. Izan ere, Estebanek ez du baztertu beste hauteskunde deialdi bat egin behar izatea Espainiako Gorteetarako, «nahiz eta aukera hori saihestea komeni den».
Finean, PSOEk eta Sumarrek Kataluniako eta Euskal Herriko indar abertzaleen botoak jasotzeko izango dituzten zailtasunei buruz aritu da EAJko bozeramailea lerro artean. Besteak beste, lurraldetasunaren aldagaian aurrerapausoak emateko legegintzaldi gisa ikusten dute zenbait alderdik; besteak beste, EH Bilduk eta EAJk berak. Juntsekin eta ERCrekin abiatu den negoziazioetan, berriz, amnistiak hartu du berezko lekua, baina autodeterminazio erreferenduma ere aldiro dakarte hizpidera alderdi horiek, batez ere JxCek.
Edozein kasutan ere, Estebanek esan du benetako negoziazioa ez dela hasi oraindik. Jeltzaleak oso garbi utzi du berriro EAJk ez duela babestuko PPren hautagai Alberto Nuñez Feijoo. Asteburuan, PPk eskatu dio EAJri babes horren inguruan «berriro hausnartzeko». Espainiako eskuindarrak estu hartzen ari dira jeltzaleak, baina Sabin Etxean oso argi dute nola jokatu auzi horretan, Estebanen hitzak aintzat hartuz gero: «Vox beharrezkoa den edozein ariketan ez da EAJ egongo».
Hautagai bat izendatzeak ez du ezer bermatzen
Estebanek «denbora tarte bat» eskatu du negoziazioek aurrera egin dezaten: «Ezin dugu inbestidura flash bat martxan jarri gehiengo argi bat balego bezala». Aitortu du «hilabete batzuk» ere joan daitezkeela emaitza zehatzak lortu aurretik, eta aukerarik hoberena ez dela «presa sartu» nahi izatea. Azken mezu hori PSOErentzat dela esan daiteke. EAJk sarri helarazi du beren botoak «Euskadiko herritarren alde» izango direla, ulertzera emanez ez duela inolako konpromisorik Sanchezen PSOErekin.
Bide batez, estatuburuari ere igorri dio mezu bat harekin elkartu aurretik:«Bihar bertan hautagai bat izendatzen badu, horrek ez du esan nahiko inbestidura arrakastatsu bat egongo dela berehala; seguruenik, ez da egongo». EAJko Kongresuko bozeramaileak uste du alderdiak estu hartzeko balioko lukeela Felipe VI.ak presidente izateko hautagai bat izendatzeak: «Ez diot zentzu handirik ikusten». Izan ere, Kongresuko Mahairako negoziazioetan ez zuten inbestidurari buruz hitz egin, Estebanen arabera, eta negoziazio osoa egiteko dago PSOE-Sumarren eta haien alde egin dezaketen indar abertzaleen artean.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231972/bernardo-arevalo-aurrerakoiak-irabazi-ditu-guatemalako-bozak.htm
|
Mundua
|
Bernardo Arevalo aurrerakoiak irabazi ditu Guatemalako bozak
|
Semilla Mugimendua alderdiko hautagaiak botoen %58 lortu ditu hauteskundeen bigarren itzulian; Torresek, bozen %37,2. Arevalok ozen helarazi die herritarrei ustelkeriaren aurkako mezua.
|
Bernardo Arevalo aurrerakoiak irabazi ditu Guatemalako bozak. Semilla Mugimendua alderdiko hautagaiak botoen %58 lortu ditu hauteskundeen bigarren itzulian; Torresek, bozen %37,2. Arevalok ozen helarazi die herritarrei ustelkeriaren aurkako mezua.
|
Presidente kontserbadoreak eta eskuindarrak izan ditu Guatemalak 1986an demokrazia ezarri zenetik. Bada, Latinoamerikako herrialde horrek eskuinetik ezkerrerantz biratuko du, Semilla Mugimenduaren alderdiko hautagai Bernardo Arevalo nagusitu baitzitzaion atzo UNE Itxaropenaren Nazio Batasuna alderdiko buru Sandra Torres kontserbadoreari, presidentetzarako bozen bigarren itzulian. Arevalok botoen %58 lortu zituen; Torresek, bozen %37,2 —botoen %95 izan ziren baliodunak—. Horrenbestez, UNEko hautagaiak ez du lortu hirugarren saiakeran ere presidente izatea.
Ikusi gehiago: Guatemalan aldaketarako aukera dute
«Apaltasun handiz onartzen dugu Guatemalako herriak eman digun garaipena. Hautetsontziek argi hitz egin dute [...] eta herriak argi esan du: ‘Nahikoa da ustelkeriaz’, esan zuen Arevalok, presidente hautetsi gisa egin zituen lehen adierazpenetan, hiriburuan, hauteskunde promesa nagusia gogoratuta: «Guatemalan dagoen ustelkeriaren aurka borrokatzea». Soziologo aurrerakoiak eskerrak eman zizkien bere aldeko botoa eman zuten guatemalarrei: «Hautatu duten aukera edozein dela ere, parte hartzea demokrazia babesteko ekintza bat da, eta une historiko honetan ausardiazko jarduera bat izan da hori», erantsi zuen.
Bestalde, presidenteorde izateko hautagaiak, Karin Herrera irakasle eta zientzialariak, esan zuen lana «gogor» egingo dutela guatemalar guztientzako gobernu bat izan dadin, «Guatemalako familia guztiak zaintzeko». Arevalok ere hitzeman zuen hori, Torres lehiakideari aipamena eginez: «Hark eginiko lana aitortzen dut. Politikan ikuspegi desberdinak ditugu, baina berari eta bere hautesleei bermatzen diegu herritar gisa dituzten eskubideak sustatu eta babestuko ditugula».
Arevalok erdietsitako garaipenak, hain zuzen, ekainaren 25eko lehen itzulian emandako ezustekoa sendotu egin du. Semilla Mugimenduko hautagaia bigarren postuan —Torresen atzetik— geratu zen ustekabean, hauteskundeetako inkesta bakar batean ere agertzen ez bazen ere. 2015ean ustelkeriaren aurkako protesten harira eratu zen mugimendua, eta sistemaren aurkako alderdi horren sorrerak ilusioa piztu zien Guatemalako boto emaile gehienei, herrialdeak azken urteetan izan duen autoritarismoaren gorakada geldiarazteko itxaropenez.
UNEren egoitza, mutu
Txanponaren beste aldean, UNEko hautagaiak egoitza nagusian hitzaldi bat emateko asmoa zuen, baina emaitzak jakin berritan bertan behera utzi zuen. Mutu zegoen UNEren egoitza nagusia. Hautetsontziak itxi aurretik egin zuen Torresek azken agerraldia, jendaurrean. «Botoa defendatuko dugu; lehen itzulitik gertatu den guztiak kezkatzen gaitu eta», esan zuen prentsaurrekoan, eta prozesu judizialarekiko dituen zalantzak azpimarratu zituen, bai eta Guatemalako fiskaltzak Semilla mugimenduarekin lotutako ustezko irregulartasunak ikertu behar dituela ere; Torresek, ordea, ez du afera horren inguruko froga bakar bat ere plazaratu.
Lehen itzuliko bozak egin ostean, eskuineko alderdiek Semilla Mugimenduaren aurkako kanpaina egin zuten, hauteskundeetan iruzurra egitea egotzita, eta fiskaltzak eskatu zuen Semilla Mugimendua legez kanpo uzteko, epaile baten eskariari erantzunez. Hauteskunde batzordeari 24 ordu eman zizkion ebazpena betetzeko, eta batzordeak berak baieztatu zuen Arevalo eta Torres bozen bigarren itzulian lehiatuko zirela. Hautagai aurrerakoiak atzoko bozak irabazi dituen arren, alderdia legez kanpo uzteko saiakerek jarraipena izan lezakete.
Ikusi gehiago: Guatemalako bozen bigarren itzulian lehiatu ahal izango da Arevalo
9,3 milioi guatemalar zeuden bozkatzera deituta, eta horietatik lau milioi herritar inguruk eman zuten botoa (%45ek). Arevalok 2,4 milioi boz lortu zituen; Torresek, 1,5 milioi. Atzo, 20:00etan —Euskal Herrian 04:00ak zirela—, Hauteskunde Auzitegi Goreneko magistratu Gabriel Aguilerak dei egin zien alderdiei «heldutasun politikoz» onar zitzaten hauteskundeen emaitzak. «Merezi du demokraziaren alde borrokatzea eta etorkizuneko prozesu demokratikoei begira babestea», erantsi zuen Aguilerak, eta, gainera, nabarmendu zuen Guatemalak atzo erakutsi zuela «sendotzen ari den herrialde demokratiko bat» dela.
Trantsizio «ordenatua»
Guatemalako jarduneko presidente Alejando Giammatteik zoriondu egin zuen Arevalo bozetan nagusitzeagatik, baita herritarrak ere, X sare sozialean, eta agindutako gobernu trantsizio «ordenatua» abiatzeko gonbita egin zion irabazleari, hauteskundeetako emaitzak ofizial egin bezain pronto. Guatemalatik kanpo ere erreakzio soka eragin zuen hautagai ezkertiarraren garaipenak; besteak beste, Mexikoko presidente Manuel Lopez Obradorrek, El Salvadorko estatuburu Nayib Bukelek, Brasilgo Luiz Inacio da Silva Lula-k eta Venezuelako Gobernuak zoriondu zuten Arevalo.
Montevideon jaiotako soziologoak agenda politiko aurrerakoia du, sozialdemokrata, eta LGTB kolektiboaren aldeko eta ustelkeriaren aurkako borroka bultzatzen saiatuko da. Zehazki, hautagai ezkertiarrak sexu askatasuna eta naturaren defentsa landu ditu hauteskunde kanpainan, baita desnutrizioaren aurkako neurriak eta osasun sistemaren hobekuntza ere. «Narkotrafikoaren kontrako borroka» ere hizpide izan du, herrialdeko alkate eta politikari asko «kartelen menpe» daudela salatuz.
Guztiek, ordea, ez dituzte begi onez ikusi Semillak eginiko proposamenak; hain zuzen, estatuko indar armatuko sektore garrantzitsu batek, ebanjelistek, burgesia nazionalaren zati handi batek eta lur jabeek asmo horiei uko egin nahi diete.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231973/james-marshen-dance-first-filmarekin-amaituko-da-donostiako-71-zinemaldia.htm
|
Kultura
|
James Marshen 'Dance First' filmarekin amaituko da Donostiako 71. Zinemaldia
|
Zuzendari ingelesak Samuel Becketten inguruko film bat aurkeztuko du Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo. Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire ditu protagonista.
|
James Marshen 'Dance First' filmarekin amaituko da Donostiako 71. Zinemaldia. Zuzendari ingelesak Samuel Becketten inguruko film bat aurkeztuko du Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo. Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire ditu protagonista.
|
«Ezingo al luke aurrena dantza egin eta gero pentsatu?», galdetzen du Estragonek Samuel Becketten Godoten esperoan antzezlanean (1952). «Izan ere, horixe da ordena naturala», eransten du Pozzo pertsonaiak. James Marsh zinema zuzendari ingelesa pasarte horretatik abiatu da Beckett antzerkigile irlandarraren bizitzari buruz egin duen filma izendatzeko: Dance First. Donostiako 71. Zinemaldiko amaierako filma izango da. Sail Ofizialean emango dute, lehiaketatik kanpo.
Marshek dokumentalik onenaren Oscar saria irabazi zuen 2009an, Man on Wire lanarekin. Dokumental horretan, kontatu zuen Philippe Petit funanbulista nola igaro zen New Yorkeko Dorre Bikietako batetik bestera alanbre baten gainean, baimenik izan gabe. Haren lehen film luzea, Wisconsin Death Trip dokumentala, Donostian erakutsi zuen, 1999an, Perlak sailean; Fipresci sariaren aipamen berezia jaso zuen.
Azken urteetan, Shadow Dancer thrillerra (2012), The Theory of Everything biopic-a (2014) eta The Mercy abentura filma (2018) zuzendu ditu Marshek, besteak beste.
Dance First lanean, Becketten bizitzako zati ugari kontatuko ditu: Parisen bizi izan zenekoa, Bigarren Mundu Gerran borrokatu zenekoa, James Joycekin zuen laguntasuna eta antzerki absurdoaren ikur bilakatzeko bidea, esaterako. Idazleak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1969an.
Filmeko protagonistak Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire dira. Byrnek, besteak beste, pelikula hauetan lan egin du: Miller's Crossing (Joel Coen, 1990), The Usual Suspects (Bryan Singer, 1995), Le capital (Costa Gavras, 2012) eta Hereditary (Ari Aster, 2018). Hark jokatuko du Becketten rola.
Suzanne Dechevaux-Dumesnil emaztearena egingo du, berriz, Bonnairek. Frantziako zineman, lan nabarmen ugari egin ditu: À nos amours (Maurice Pialat, 1984), Sans toit ni loi (Agnes Varda, 1985) eta La cérémonie (Claude Chabrol, 1995) filmetan, baita L'événement berriagoan ere (Audrey Diwan, 2021).
Donostiako 71. Zinemaldiko amaiera galarako sarrerak irailaren 4an jarriko dituzte salgai.
Hamar film lehian
Irailaren 22tik 30era egingo dute jaialdia, eta dagoeneko jakinarazi dute zein filmekin abiatuko den: Hayao Miyazakiren Kimitachi wa do ikiruka animaziozko lan berria —eta azkena, zinemagileak esan izan duenez— pantailaratuko dute Sail Ofizialean inaugurazio ekitaldiaren ondoren, hura ere lehiaketatik kanpo.
Oraingoz, Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango diren hamar pelikularen berri eman dute: Maria Alche eta Benjamin Naishtat zinemagileen Puan, Jaione Cambordaren O corno, Robin Campilloren L'île rouge, Isabel Coixeten Un amor, Isabel Hergueraren El sueño de la sultana, Raven Jacksonen All Dirt Roads Taste of Salt, Joachim Lafosseren Un silence, Noah Pritzkerren Ex-Husbands, Cristi Puiuren MMXX eta Martin Rejtmanen La práctica dira horiek. Datozen egunetan jakinaraziko dute zein filmek osatuko dute saila.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231976/inoiz-baino-turista-gehiago-izan-dira-uztailean.htm
|
Ekonomia
|
Inoiz baino turista gehiago izan dira uztailean
|
Iazko uztaileko datuekin alderatuta, %3 handitu dira hoteletako sarrerak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
|
Inoiz baino turista gehiago izan dira uztailean. Iazko uztaileko datuekin alderatuta, %3 handitu dira hoteletako sarrerak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
|
Turismoak indartsu hasi zuen aurtengo uda, eta sasoi onean segitzen duela erakusten dute hotelek uztailean izan dituzten datuek. Are gehiago, inoiz ez bezalako datuak erregistratu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostatuek joan den hilabetean.
Eustatek emandako datuen arabera, 394.297 sarrera izan dituzte hotelek uztailean, 2022ko hil berean baino %2,9 gehiago, eta 803.887 gaualdi egin zituzten denera, %4,9 gehiago. Okupazio maila ere inoiz ez bezalakoa izan da: %72,8 logelen arabera neurtuta, iazko uztailean baino ia puntu bat gehiago. Batez besteko egonaldia, berriz, 2,04 egunekoa izan da, aurreko aurten baino apur bat handiagoa (2 egunekoa izan zen).
Lurraldeka, Araban izan da igoerarik handiena: 58.425 pertsona egon ziren uztailean, iaz baino %13,3 gehiago, eta 108.703 gau egin zituzten guztira, %18,3 gehiago. Bizkaiko hoteletan, sarrerak %2,3 gehitu ziren, 178.324 turista denera, eta gaualdiek %3,4 egin zuten gora (348.400 guztira). Gipuzkoan, berriz, 2022ko uztailean baino %0,1 gehitu dira hoteletako sarrerak, eta %2,9 gaualdi gehiago zenbatu dituzte. Araban 88,53 euro ordaindu da logela batean gau bat pasatzeagatik; Bizkaian, 105,33 euro; eta Gipuzkoan 165,37 euro.
Hiriburuei dagokionez, bestalde, sarreren kopurua iazko uztailekoa baino %18,7 handiagoa izan da Gasteizen, %4,7 Donostian, eta %1,4 Bilbon. Era berean, turista horiek hoteletan eman zituzten gau kopuruak ere gora egin du: %24 Gasteizen, %4,3 Donostian, eta %3,3 Bilbon.
Igoera handiak izan da ere, ez da ahaztu behar eskaintza ere nabarmen handitu dela azken urteetan, bereziki hiriburuetan. Egin kontu: Donostian, 2011. urtean baino —alderaketa krisi urteekin ez egiteagatik— ia 40.000 sarrera gehiago izan dira aurten (+%73,8). Baina orduan baino 1.635 logela gehiago eskaintzen dira gaur egun, hots, %65,40 gehiago.
Bilbon eta Gasteizen aldea zertxobait txikiagoa da, ordea. Bizkaiko hiriburuan 41.645 sarrera gehiago erregistratu dira 2011n baino, %54,67 gehiago da hori. Aldiz, duela hamabi urte baino 1.070 logela gehiago eskaintzen dira gaur egun, %26,74 gehiago. Arabako hiriburuan hoteletako sarreren kopurua %44,91 handitu da 2011tik gaur egunera, eta logela kopurua %13,21.
Atzerritar gehiago
Bidaiarien jatorriari begira, uda honetan bereziki hazi da Espainiatik kanpoko bidaiarien kopurua; sarrerak %10,7 handitu dira, eta gaualdiak %12,3. Turista horiek hoteletako sarrera guztien erdiak baino gehiago dira: %53,4. Bisitari gehienak Frantziako eta Espainiako estatuetatik datoz. Gainerako herrialdeei dagokionez, batez ere AEBetako, Alemaniako, Erresuma Batuko eta Herbehereetako turistak dira.
Hain zuzen ere, udako ekitaldiek eta jaiek eragin nabarmena izan dute horretan. Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatu izanak, esaterako, hotelen okupazioa handitzea ekarri du. Eustaten arabera, uztaileko lehen asteburuan zenbatu ziren sarreren %61,3 atzerritar jatorriko bisitariak izan ziren (42.444 turista); uztail osoan baino 7,4 puntu gehiago da hori. Uztailaren 1ean, Tourra abiatu zen egunean bertan, hotelen okupazioa %83,3koa izan zen.
Edonola ere, bestelako ekitaldiek ere izan dute eraginik. Bilboko BBK Live jaialdia egin zen egunetan, esaterako, okupazio maila hil osoan baino puntu erdi handiagoa izan zen. Gasteizen, berriz, uztailean baino ia bost puntu handiagoa izan zen Ironman kirol proba egin zen asteburuan. Eta Donostiako Jazzaldiaren astean ostatuen betetze maila %90etik gorakoa izan zen, hil osoan bezalaxe.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231977/urtean-5760-euro-jasoko-dituzte-indarkeria-matxistagatik-umezurtz-geratzen-direnek.htm
|
Gizartea
|
Urtean 5.760 euro jasoko dituzte indarkeria matxistagatik umezurtz geratzen direnek
|
Eusko Jaurlaritzak onartu berri du indarkeria matxistaren biktimentzako zenbait laguntza jasotzen dituen dekretu proiektua.
|
Urtean 5.760 euro jasoko dituzte indarkeria matxistagatik umezurtz geratzen direnek. Eusko Jaurlaritzak onartu berri du indarkeria matxistaren biktimentzako zenbait laguntza jasotzen dituen dekretu proiektua.
|
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak gaur goizean onartu du bortxa matxistaren biktima izan direnentzako zenbait laguntza jasotzen dituen dekretu proiektua. Indarkeria matxistagatik umezurtz geratu direnentzako diru laguntzak arautzen ditu. Dekretu proiektuaren arabera, gutxienez 5.760 euro jasoko dituzte urtean 18 urte bete arte, eta 25 izan arte jasotzen jarraitzeko aukera izango dute, zenbait baldintza betetzen badituzte. Dekretua ez da behin betikoa, eta zuzenketak aurkezteko aukera egongo da. Oraindik ez dute argitu noiz sartuko den indarrean, baina Eusko Jaurlaritzak iragarri du jada 450.000 euro behintzat jasoko dituela datorren urteko aurrekontuetan.
Laguntzen inguruko xehetasunak aipatzen ditu testuak. Indarkeria matxistagatik umezurtz geratzen direnek 5.760 euro jasoko dituzte urtean, eta halako bi menpekotasun edo elbarritasun maila bat badute. Biktimek 18 urte izan arte jasoko dute laguntza. Behin adin hori izanda, 25 urtera arte ere laguntza jasotzen jarraitu ahal izango dute, betiere, %33koa edo handiagoa den elbarritasuna badute, menpekotasuna badute edo araututako ikasketak egiten ari badira. Laguntzaren onuradun izan nahi dutenek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erroldatuta egon behar dute eta bertan bizi laguntza eskatzen dutenean.
Beste laguntza bat ere jasotzen du proiektuak: 10.000 euro emango dizkiote 2003tik iaz arte ama hil dietenei. Laguntza hori bateragarria izango da aurrez aipatutakoarekin. Jaurlaritzak uste du 40 pertsona inguruk jasoko dutela laguntza. Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak adierazi du neurri horiek minaren erreparaziorako lagungarri izatea nahi dutela.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231978/jendarmeriak-eta-guardia-zibilak-larraineko-mendateko-muga-hetsi-dute-goizean.htm
|
Gizartea
|
Jendarmeriak eta Guardia Zibilak Larraineko mendateko muga hetsi dute goizean
|
Larraineko (Zuberoa) lepoko Uturzaetako pasabideak Hego eta Ipar Euskal Herria batzen ditu.
|
Jendarmeriak eta Guardia Zibilak Larraineko mendateko muga hetsi dute goizean. Larraineko (Zuberoa) lepoko Uturzaetako pasabideak Hego eta Ipar Euskal Herria batzen ditu.
|
«Euskal Herrian mugarik ez!», idatzi du EH Baik, goizean, Twitterren. Mezuarekin bat, Egoitz Urrutikoetxeak goizago partekatu zuen argazki bat ezarri dute; bertan, bi jendarme eta bi guardia zibil agertzen dira. Urrutikoetxea Orhitik (Zuberoa) jausten ari zen oinez, Uturzaetako pasabiderantz, eszena ikusi zuelarik; azaldu duenaz, auto batzuek gibel egin behar izan dute, polizien heinera iristean.
2021eko urtarrilaz geroztik, Larraineko mendateko muga hetsia da. Hala ere, Larraineko (Zuberoa) auzapez Jean-Dominique Iriartek oroitarazi du edonor iragan daitekeela alde batetik bestera; haren ustez, ez da ulergarria Polizia eta Guardia Zibila hor egon izana, joan-etorriak zaintzen. Azpimarratu du: «Bitxiena da muga ez dela batere materializatua, ezta tindu herexa batez ere; hortaz, ez lukete hor izaterik, ez baitakite ere non den muga hori». Egoerarekin haserre agertu da herriko auzapeza. Azaldu du beste leku batzuetan ireki dituztela berriz, eta Larrainen, Aldudekoan (Nafarroa Beherea) bezala, adibidez, ez dietela hori onartzen. Kexu, gehitu du: «Orain ari dira Vuelta antolatzen, eta Hendaian [Lapurdi] egin duten bezala, segur aski, irekiko dute muga segidan berriz hesteko. Hori ez da onargarria, eta irekitzekotan, betiko izan behar luke».
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231979/saudi-arabiako-mugazainek-ehunka-migratzaile-hil-dituztela-salatu-du-hrwek.htm
|
Mundua
|
Saudi Arabiako mugazainek ehunka migratzaile hil dituztela salatu du HRWek
|
Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera izandako hainbat kasu ikertu ditu GKEak. Errefuxiatu gehienak etiopiarrak dira.
|
Saudi Arabiako mugazainek ehunka migratzaile hil dituztela salatu du HRWek. Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera izandako hainbat kasu ikertu ditu GKEak. Errefuxiatu gehienak etiopiarrak dira.
|
Saudi Arabiako mugako agenteek ehunka lagun hil zituzten 2022ko maiatzetik aurtengo ekainera, gehienak etiopiarrak. Hala salatu du HRW Human Rigths Watch GKE gobernuz kanpoko erakundeak, gaur kaleratutako txosten batean. Zarra-zarra tirokatu gintuzten izena du txostenak, eta 73 orrialde ditu. Yemengo mugatik iritsitako errefuxiatuen kasuak aztertzen ditu HRWen txostenak.
Yemendik Saudira Arabiara iristen diren iheslari gehienak Etiopiatik iristen dira. Afrika ekialdeko herrialde horrek pairatzen dituen arazoengatik ihes egiten dute pertsona horiek; adibidez, Tigrayko gerratik, txostenean diotenez. Etiopiatik Djibutira ihes egiten dute, eta, handik, Yemengo mafiek bideratuta, Adengo golkoa zeharkatzen dute. Yemen iparraldera joaten dira, Saudi Arabiako mugatik gertu, GKEak esan duenez. Yemen ipar-mendebaldean bi kanpaleku handi daude: Al-Thabit eta Al-Raqw. Yemengo gerra zibilaren ondorioz matxino huthiek bereganatutako lurraldeak dira horiek.
HRWek dio errefuxiatuak hurbil-hurbiletik tirokatuak izan ohi direla. Batzuetan, hil baino lehen, tratu txarrak ematen dizkiete agente saudiarabiarrek. Bortxaketak, presio psikologikoak, torturak edota gorputzaren zatiketak identifikatu ditu HRWek kasu batzuetan. Horrez gain, lehergailuen erabilera ohikoa da mugan. GKEak elkarrizketatutako iheslariek diote morteroak erabiliz talde handiei lehergailuak jaurti zizkietela agenteek. Yemenera itzultzeko bidean morteroekin tirokatutakoen kasuak ere jakin dira.
Erasoetatik onik atera ziren hainbat gazte beste iheslari batzuk bahitu eta bortxatzera behartuak izan ziren, txostenaren arabera. Beste kasu batzuetan agenteek errefuxiatuei agindu zieten aukeratzeko beren gorputz adar bat, eta gero bertan tiro egiteko. Elkarrizketatuek ikara handiz deskribatzen dute egoera. Hilotzez beteriko lurrak dira, saudiarabiarrek ez baitituzte gorputzak jasotzen. Iheslari askori eraso zieten beren lagunen edo familiakoen gorpuen bila joandakoan. «Ez genuen espero lehergailuak erabiltzea. Egoera oso larria da, guk uste baino okerragoa», esan du Txosteneko ikertzaile nagusi Nadia Hardmanek.
42 lagun elkarrizketatu ditu HRWek txostena osatzeko: 32 gizon, hamar emakume eta hiru ume. 50 km ditu aztertutako mugak, Al-Raqw kanpalekuaren eta Al-Gar herriaren artean. Elkarrizketatuek emandako testigantzaz gain, sare sozialetan edota satelite bidez lortutako argazkiak eta bideoak erabili dira gertaera salatzeko. 350 bideo eta argazki baino gehiago erabili dira. Multimedia eduki horiek 42 forentsek eta adituk aztertu dituzte, errefuxiatuen hilketen arrazoiak ikertzeko.
‘Sportwashing’
Saudi Arabia bere irudia garbitzeko kanpaina handi bat osatzen ari dela adierazi du HRWek. Kirolean inbertsio asko egin ditu azken urteetan; hala nola Espainiako Superkopa hara eramatea edota bertako futbol ligako taldeen fitxaketa berriak. Futbolaz gain, golfa izan da Saudi Arabiako Gobernuak herrialdera eramandako kirol nagusia. HRWk esan du giza eskubideen aurkako salaketak ezkutatzeko egin duela hori Saudi Arabiak. sportwashing esaten zaio praktika horri, hau da, giza eskubideak urratzeaz leporatuta dauden herrialdeek kirol ekitaldi masiboak antolatzea beren irudia garbitzeko. Adituek diotenez Qatarren egindako futboleko munduko kopa ere sportwashing horren adibide garbia da.
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231980/alerta-laranja-ezarriko-dute-araban-eta-nafarroan-beroarengatik.htm
|
Gizartea
|
Alerta laranja ezarriko dute Araban eta Nafarroan, beroarengatik
|
Tenperatura 40 gradura iristea espero da biharko eta etziko.
|
Alerta laranja ezarriko dute Araban eta Nafarroan, beroarengatik. Tenperatura 40 gradura iristea espero da biharko eta etziko.
|
Ostegunean hasi zen beroaldiak ez du etenik izango oraingoz, eta tenperaturarik beroenak Araban eta Nafarroan izango dira. Euskalmetek abisu horia ezarri du Arabako erdialdean biharko, eta alerta laranja etziko, tenperatura altuak direla eta. Aemet Espainiako meteorologia agentziak ere Nafarroan alerta laranja ezarri du datozen bi egunetarako.
Bihar 36 graduko tenperatura maximoa espero da Arabako erdialdean 14:00etatik 19:00etara bitarte. Gainera, tenperatura beroa espero da egun osorako, minimoa 18 gradu izanda, eta maximoa, 36 gradu. Nafarroan are bero handiagoa egingo du, 40 gradu inguruko gehienezko tenperatura espero baita.
Etzi, 20 graduko tenperatura minimoa eta 39 graduko tenperatura maximoa izango da Arabako Ebro ondoko eskualdean eta lurralde haren erdialdean. Abisu horia ezarri dute Bizkaian eta Gipuzkoan ere, 36 gradu inguruko tenperatura maximoak izango baitira.
Isurialde atlantikoaren barnealdean abisu horia ezarri du Aemetek, 14:00etatik 20:00etara, eta 36 graduko tenperatura maximoa espero da. Nafarroan, gehienezko tenperatura 40 gradu ingurukoa izango da.
|
2023-8-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231981/etxea-borroka-zelai.htm
|
Gizartea
|
Etxea, borroka zelai
|
Etxe duina izateko eskubidea urratzen zaien horiei arreta emateko, etxebizitza sindikatuak eta antzerako plataformak sortu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan. Eragile horietako hirurekin izan da BERRIA, eta egoera larria dela ohartarazi dute, etorkizunera kezkaz begiratuta.
|
Etxea, borroka zelai. Etxe duina izateko eskubidea urratzen zaien horiei arreta emateko, etxebizitza sindikatuak eta antzerako plataformak sortu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan. Eragile horietako hirurekin izan da BERRIA, eta egoera larria dela ohartarazi dute, etorkizunera kezkaz begiratuta.
|
Azken urteetan, nabarmen zailago bihurtu da etxebizitza bat lortzea Euskal Herri osoan, eta, krisi horri erantzuteko, herritarrak antolatzen hasi dira hainbat txokotan. Izan ere, auzi horren inguruan lanean dabiltzan eragile guztiak bat datoz: etxebizitzaren arazoak gizarteko estratu apaletako sektore geroz eta zabalago bati eragiten dio, pairatzen dituen arazoen artean larrienetakoa bilakatzeraino.
«Bistan da zaila dela etxebizitza bat lortzea, eta badaukazunean ere, arriskua dago kanporatua izateko». Xebax Christy Aldako kidearen hitzak dira. Hain zuzen, Ipar Euskal Herriko «jende herrikoiaren arazoei aurre egiteko» sortu zen mugimendua, baina laster ohartu ziren etxea lortzeko zailtasuna zela haien arazorik handienetako bat. «Orduan lotu ginen etxebizitzaren inguruko lanari, eta ezagunago egin gara arlo horretan daukagun jardunagatik». Hala ere, sektore batzuei bereziki eragiten die arazoak, Jesus Villaro Iruñeko Haritu Elkarlaguntza Sareko kideak azaldu duenez: «Atzerritarren Legea aplikatzen zaien horientzat are latzagoa da oraindik, paperen auzia hor dagoelako, baita gazteriarentzat ere; alokairuen garestitzeak asko zailtzen du emantzipatzea». Azaldu duenez, alokairua %40 igo da bost urtean Nafarroan, eta igoera horri aurre egitea ezinezko bilakatu da askorentzat.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako Karla Pisano ere bat dator: «Alokairuarekin zerikusia duten problematikak dituztenek jotzen dute gehien sindikatura; gainera, askok errentatzaile txikiekin dituzte arazoak, jabe handiekin baino gehiago». Antolakunde hori duela gutxi sortu dute, baina Euskal Herriko askotariko txokoetan orain arte martxan egondako ildo bereko Etxebizitza Sindikatuen esperientzia dauka bizkarrean. «Etxegabetzeen mehatxupean» bizi diren familien kasua ere nabarmendu du Pisanok: «Azkenera arte ez dakite etxegabetu egingo dituzten ala ez». Ipar Euskal Herriko egoerari dagokionez, Aldak hiru arazo nagusi identifikatu ditu: «Bada etxetik joan behar duen jendea, jabeak kontratua mozten baitu, etxebizitza berreskuratu nahi duelako beretzat edo familiako norbaitentzat». Bestalde, «iruzurrezko kontratuen erabilera» salatu izan du plataformak behin baino gehiagotan: «Irailetik maiatzera edo ekainera izaten dute kontratua, baina legez kanpo, ez legeak ezartzen dituen baldintzetan, ez direlako ez ikasleak ez epe laburreko langileak ere. Bederatzi edo hamar hilabeterako izan ohi dituzte kontratuak, eta udan beste baliabide bat bilatu behar izaten dute». Beste kasu batzuetan, alokairuen prezioak mugatzeko araudia ez da errespetatzen, Aldak salatu duenez. Gainera, ohartarazi dute zenbaitetan maizterrei ez dietela itzultzen etxebizitza alokatzean ordaindutako bermea, eta badirela etxe soziala itxaroten denbora luzez egoten direnak ere. Azken hilabeteetan, halaber, salatu dute Euskal Elkargoak ezarritako konpentsazio araua ez dela errespetatzen.
Arazoaren erroa «burgesia jasaten ari den krisian» jarri du Pisanok. Errentagarritasuna berreskuratu nahian «burgesiak antolatutako ofentsiba ekonomiko baten ondorio» dira, haren ustez, «langile klaseak» besteak beste etxebizitzaren arloan pairatzen dituen arazoak: «Aberastasunen transferentzia gertatzen ari da, langile klasearen poltsikoetatik jabeen poltsikoetara. Baina jabe handiak ez dira interesak dituzten bakarrak. Klase ertaina ere tartean dago: bere botere sozialari eutsi nahi dio, eta, horretarako, etxebizitza elementu oso inportantea da harentzat, errentak hortik hartu nahi dituelako». Villarok, ordea, bestelakoa analisia egin du. «Ikusten da nork metatu nahi duen kapitala bere jabetzekin eta nork ez. Guk ikusi dugu [jabe txiki] gehienek ez dutela etekina atera nahi besteen sufrimenduaren bidez». Bide horretatik, ordea, «klase ertainen zentzu komunean sartzearen arriskuaz» ohartarazi du Pisanok, eta «bai jabe txikien eta bai handien errentismo horri» kritika egitearen garrantzia azpimarratu du: «Ez baduzu minimo gisa jartzen proletariotzaren interes unibertsala, gainontzeko klase estratuen interesak zirrikituetatik sartuko dira azkenean. Aldarrikatuko duzu Blackstoneren etxegabetze baten aurka egitea ondo dagoela, baina hiru etxebizitza dituen jabe baten aurka egitea ez dagoela hain ondo».
Turistifikazioa, arazo iturri
Errentagarritasunarekin eta merkantilizazioarekin lotu dute biek etxebizitzaren arazoaren beste iturrietako bat: turistifikazioa. Iruñeari dagokionez, Harituko kideek «espazio komunaren pribatizazioa» salatu dute: «Alde Zaharra merkataritza gune erraldoi bihurtu dute. Gazteek eta sektore arrazializatuek beste auzo batzuetara joan behar izan dute, eta goragoko klase sozial bat finkatu da orain han. Gure auzoetatik botatzen gaituzte, prozesu ikusezin batzuen bidez».
Pisanoren iritziz ere, etxebizitza turistikoen negozioa da etxebizitza «akumulazio iturri» dela hobekien islatzen duen elementua: «Zona batzuk inbertsiorako eta balorizaziorako eremu bilakatzen dira, eta beste batzuk, berriz, degradatu egiten dira».
Iparraldean ere, etxebizitza bat lortzeko oztopo nagusietakoa da turistifikazioa, Christyren ustez: «Bizileku asko galdu ditugu turismorako baliatu direlako. Merkatu pribatuan geroz eta etxe gutxiago daudenez, etxe sozialetara joaten da jendea, baina etxebizitza sozialaren parkea ere ez da nahikoa». Gainera, gehitu du gaur egun zerga sistemak «abantaila gehiago» ematen dituela epe laburreko etxebizitza kontratuak egin edo etxebizitza turistiko gisa alokatzeko, urte osorako alokatzeko baino.
«Arazo sozial horiek arazo indibidual bilakatzen dira desinformazioagatik», adierazi du Villarok. Horregatik, Harituren helburu nagusietako bat da «bakartzea apurtzea»: «Oso bakarrik sentitzen dira. Beraz, problematika horiek elkar lagunduz lantzen ditugu, kolektiboki». Etxejabeak maizterrek duten informazio faltaz «baliatzen» direla azaldu du, eta, hori konpontzeko, aholkularitza juridikoa abiarazi dute plataforman. Etxegabetze bat izateko arriskua dagoenetan, bestalde, salaketa publikoa ere baliatzen dute, eta bizilagunak ohartarazten dituzte, «elkartasun sareak» eratzeko. Elkartasun biltegia da sortu dituzten baliabideetako bat: «Horrek modua ematen du antolakuntza eta parte hartzea bermatzeko jende guztiarentzat».
Aldako kideek ere salaketa publikoa erabiltzen dute, eta era askotako ekintzak egiten dituzte, presioa egiteko. Uztailean, esaterako, Euskal Elkargoak ezarritako konpentsazio araua urratzen zuen jabe baten bizitegian sartu, eta hura okupatu zuten, araua betearazi arte. Etxe agentzia batera ere sartu ziren, Ipar Euskal Herrian iruzurrezko alokairu kontratuak egiten dituela salatzeko.
Aholkularitza juridikoa ematen du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ere, eta «presio mekanismoak» eta «etxegabetzeei aurre egiteko bitartekoak» garatu dituzte, Pisanok azaldu duenez. Hala ere, nabarmendu du tresna horiez «harago» joaten ahalegintzen direla, eta sindikatuko jarduera guztia «langileriaren antolakuntza independentea garatzeko» egiten dutela. Izan ere, haren arabera, bizitegien auziak «oso argi» erakusten du arazoa ez dagoela muga materialetan, «funtzionamendu sozialean» baizik: «Etxebizitza ez da soilik bizi bitarteko bat, botere sozial eta ekonomikoa metatzeko merkantzia bat baizik. Beraz, hori gainditzeko modua gizartearen antolamenduaren instituzionalizazio berri bat litzateke, ongizatean oinarritutakoa, eta ez irabazietan». Instituzio horiek «askotariko arloak» landu beharko dituztela gehitu du, baina ez guztiak «gerora» koordinatuta, «batasun estrategiko batetik» abiatuz baizik: «Bestela, hobekuntzak lortu daitezke, alokairua jaitsita, esaterako, baina, bitartean soldata debaluatzen ari bada, ez dago aurrerapenik». Hala ere, lan hori «independentzia ideologikoarekin» egitearen garrantzia azpimarratu du: «Askotan, alderdi parlamentarioek instrumentalizatu egiten dute sindikatuen lana, baita sindikatu horien borondatearen kontra ere. Eta hori independentzia politikorik ez dagoelako gertatzen da; errentatzaileen ideologia horrek zipriztintzen ditu sindikatuak».
Sistemaren gurpilean preso
Villarok azpimarratu du «ezinezkoa» dela etxe eskubidea bermatzea «kapitalismoari, arrazismoari eta patriarkatuari» kritika egin gabe, eta epe luzera «beste eredu sozial eta ekonomiko bat eraikitzearekin» lotzen du etxe eskubidearen aldeko borroka: «Etxe eskubideak eta kapitalismoan dagoen jabetza pribatuak talka egiten dute». Bide horretatik, Harituko kideak ere «kapazitate propioak» indartu eta egituratzeari eman dio garrantzia: «Hau da, epe luzera indar korrelazioa nahikoa izatea talka hori gure aldera bideratzeko». Bide horretan, funtsezkotzat jo du tokian-tokian lan egitea, baina, aldi berean, azaldu du «beharrezkoa» dela hedapen handiagoko antolakuntza ere. Haritu eta Euskal Herriko beste etxebizitza sindikatu batzuek horregatik sortu dute, hain zuzen, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea: «Aukera ematen digu ikuspegi zabalagoa izateko».
Alokairu soziala: soluzio?
Aldak, berriz, etxea errazago lortzeko neurriak proposatu ditu epe laburrera begira: «Konpentsazio neurriak, adibidez, ekarriko du hurrengo urteetan etxebizitza batzuk biztanleentzat berreskuratzea. Lehen gauza hori da: jabeen kontra joatea araua betetzen ez dutenean». Zerga sistema aldatzearen alde ere egin du Christyk. Izan ere, alde horretatik, Ipar Euskal Herrian abantaila gehiago ematen ditu epe laburreko etxebizitza kontratuak egiteak, urte osorako alokatzeak baino. Aurrera begira, berriz, etxebizitza sozial gehiago sortzearen alde egin du: «Berrituz edo eraikiz, baina eskaintza handitu behar da». Villarok ere beharrezkoak direla iritzi dio, baina argi dauka horrek ez duela «konponbide integralik» ekarriko: «Hala ere, nolabait, modua ematen du sektorerik pobretuenek erraztasun gehiago edukitzeko etxe bat lortzeko orduan».
Pisanok nabarmendu du «interes ekonomikoak» daudela alokairu sozialen merkatuan ere: «Ez da konponbidea. Kontua da estatuak eta instituzioek normalizatu egin dutela pobretze prozesu orokortu hau. Guztiok koska bat beherago gaude, irabaziak metatzeko merkatu berri horiek sortu behar direlako, eta kontsumitzaileak merkatu horietan sartu». Esaterako, azaldu du lege berriarekin lokaletan etxebizitza sozialak eraiki litezkeela orain, eta etxe batek pertsona bakoitzeko gutxienez eduki behar dituen eremua txikitu: «Ofentsiba kultural eta juridiko bat da, lehen onartezinak ziren baldintzak onargarriago bilakatzeko».
|
2023-8-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/231982/alavesek-denboraldiko-lehen-garaipena-lortu-du.htm
|
Kirola
|
Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu du
|
Arabarrek estreinako ederra izan dute Mendizorrotzan: Sevilla irabazi diote. Kike Garcia izan da partidako heroia, bi gol sartu baititu, parekotasuna hausteko balio izan dutenak.
|
Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu du. Arabarrek estreinako ederra izan dute Mendizorrotzan: Sevilla irabazi diote. Kike Garcia izan da partidako heroia, bi gol sartu baititu, parekotasuna hausteko balio izan dutenak.
|
Gozatu ederra hartu dute gaur Alaveseko zaleek Mendizorrotzan. Hiru puntuak etxean geratzeaz gain, zazpi gol ikusi dituzte bertatik bertara, zein baino zein ederragoak. Zorionez, horietatik lau Alavesek sartu ditu. 4-3 irabazita, pozik atera dira gasteiztarrak zelaitik, eta oso haserre Jose Luis Mendilibar Sevillako entrenatzailea.
Teknikari bizkaitarrak bikain ezagutzen du gaurko protagonista nagusia: Kike Garcia aurrelaria. Arabako taldean jokalari garrantzitsua izango dela dirudi. Lehen jardunaldian, Gasteizen ordu gutxi batzuk eraman arren, azken minutuetan jokatu zuen; gaur, berriz, hasierako hamaikakoan ipini du.
Luis Garcia Plazak. Aurrelariak bi gol sartuta eskertu dio konfiantza entrenatzaileari.
Kike Garcia jokatzeko prest izateak, gainera, bosteko defentsa alde batera utzi, eta hain gustukoa duen 4-3-3ko eskema erabiltzea ahalbidetu dio Garcia Plazari. Hala ere, oraindik ere pieza gutxi batzuk falta zaizkiola onartu du entrenatzaileak. Eskema horrekin gustura aritu zen joan den denboraldian Alaves, eta Mendizorrotzaren babesean, denboraldiko lehen garaipena lortu du.
Ezin hobeto hasi da neurketa etxeko taldearentzat. Luis Riojak, zartako gurutzatu batekin, Dmitrovic atezaina gainditzea lortu du zazpigarren minutuan. Pozak, baina, gutxi iraun die arabarrei, zazpi minutu eskas. Sevillak geldikako jokaldietan min egiteko oso jokalari aproposak ditu, eta ikusita zein den haien entrenatzailea, zer esanik ez. Hain zuzen, halaxe iritsi da berdinketa. Korner batean, kanpora zihoan baloi bat nahi gabe bere aterantz desbideratu du Abqarrek, eta Siverak ezin izan du ezer egin banakoa saihesteko.
Espainiarren golak ez du eragin txarrik izan etxeko jokalariengan. Bi hegaletatik arriskua sortu dute, eta gertu izan dute bigarren gola behin baino gehiagotan. Kike Garciak, Guridik eta Luis Riojak aukera onak izan dituzte berriro ere Alaves aurretik jartzeko. Sevillak ere izan ditu abaguneak: Lamela partida iraultzear egon da, baina haren jaurtiketak langa jo du. Atsedenaldira iristear zela, ordea, ez du huts egin argentinarrak, eta 1-2koa sartu du. Baina gasteiztarrek berehala erantzun dute, gola sartu dietenetik hiru minutura. Ruben Duarte kapitainak, ezkerkada ikusgarri batekin, binakoa egin du lehen zatia amaitu baino lehen. Golak zoramena eragin du Mendizorrotzako zaleen artean.
Ez du gol sena galdu
Lehen zatia bezalaxe hasi da bigarrena: Alavesek gola sartu du hasi eta gutxira. Kike Garciak bigarrengoz jarri ditu etxekoak aurretik. Osasunako eta Eibarko jokalari ohiak bukaera bikaina eman dio Luis Riojak erdiratu eta Guridik orraztutako baloiari. Golak arabarrak hauspotu ditu, eta, bost minutu barru, Kike Garciak laugarren gola sartu du, Dmitrovici izkin egin, eta pase bat sarera bidali ostean. Amorruz ospatu ditu golak aurrelariak. Joan den sasoian gol bakarra sartu zuen ligan Osasunarekin, baina Eibarren erakutsi bezala, lan egiteaz gain, badaki golak sartzen.
Sevillak asteazkenean Europako Superkopako finala jokatu zuen Manchester Cityren aurka, eta neurketa hartan aritutako asko hasierako hamaikakoan egon dira gaur. Lehen zatian ez, baina, bigarrenean, nekeak eraginda akaso, behera egin du pixka bat. Entrenatzaile zaldibartarra bere taldeari arnasa ematen saiatu da aldaketak eginda, baina Alavesek ez die erraztasunik eman atzealdean. Bosteko defentsa lerroa jarri, eta ia sufritu gabe amaitu du lehia etxeko taldeak. Rafa Mirrek, baina, neurketaren hondarrean, emozioa eman dio neurketari gol ikusgarria sartuta. Hiru gol sartu dizkiotelarik, zaila da irabaztea, baina, gaur, Alavesek irabazi egin du.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232001/victor-erizek-donostia-sari-bat-jasoko-du.htm
|
Kultura
|
Victor Erizek Donostia sari bat jasoko du
|
Ana Torrent aktoreak emango dio saria, irailaren 29an, Viktoria Eugenia antzokian. Ondoren, zinemagilearen 'Cerrar los ojos' film berria emango dute.
|
Victor Erizek Donostia sari bat jasoko du. Ana Torrent aktoreak emango dio saria, irailaren 29an, Viktoria Eugenia antzokian. Ondoren, zinemagilearen 'Cerrar los ojos' film berria emango dute.
|
Mende erdia igaro da El espíritu de la colmena-k, Victor Erizek bakarka zuzendutako lehen filmak, Urrezko Maskorra irabazi zuenetik Donostiako Zinemaldian. Gainera, aurten, orain arteko azken film luzea egin eta 31 urtera, Erizek pelikula berri bat aurkeztu du: Cerrar los ojos. Aukera hori baliatzeko, eta, batez ere, zinemagilearen ibilbidea goraipatzeko, Donostia saria jasoko du jaialdian; irailaren 29an, Viktoria Eugenia antzokian. Ana Torrent aktoreak emango dio saria: 6 urterekin filmatu zuen El espíritu de la colmena, eta film berrian ere lan egin du.
Erizeren ibilbidea bitxia da. Espainiako zinemagintzako egile nabarmenetako bat da, prestigio handikoa —handienekoa, agian—, baina bide gorabeheratsua izan du, eta harreman onik ez zinemaren industriarekin. Aurten arte, hiru film luze zuzendu izan ditu bere kasa —azkena, El sol del membrillo (1992)—. Denak arrakastatsuak, neurri batean, izandako harrerari eta jasotako sariei erreparatuz gero. Baina ezin izan du errorik egin ekoizpen sistema horren barruan. Hala ere, laugarren film luzea egin arteko bidean, beti aritu izan da lanean: eskolak ematen, bideo instalazioak sortzen eta proiektu kolektiboetan parte hartzen.
Zinemagilea Karrantzan jaio zen (Bizkaia), 1940an. Hilabete gutxi zituela, familia Donostiara aldatu, eta han bizi izan zen 17 urte bete zituen arte; Madrilera jo zuen gero. Gazte garaian, Irungo zineklubera (Gipuzkoa) joateko ohitura zuen. Kontatzen duenez, bazen gizon bat, zinemazale bat, hitz egiten hasten zenean bat bera ere tente uzten ez zuena. «Hizketan ari den hori Oteiza da, eskultorea», azaldu zioten Erize gazte hari. Azkenean, irrika handiagoa izaten omen zuen eskultoreari aditzeko, filmak ikusteko baino. Hori esan izan du, besteak beste, Oteizaren omenezko Harria eta zerua bideo instalazioa jarri zuenean Bilboko Arte Ederren Museoan, orain lau urte.
Harreman estua izan du Donostiako Zinemaldiarekin. Zuzendu zuen lehen lana, Los desafíos atalkako filma (1969) —beste zatiak Jose Luis Egearenak eta Claudio Guerinenak dira— Sail Ofizialean hautatu zuten, eta zuzendaririk onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. Handik lau urtera lortu zuen Urrezko Maskorra.
Zinemak aztoratuta
El espíritu de la colmena-ren istorioa ezaguna da: 1940an, Gaztelako herri batean bizi dira Isabel eta Ana haurrak, gurasoekin. Igande batean, zinema ibiltaria iritsiko da herrira, Frankenstein filmarekin (James Whale, 1931). Zinemarekin izandako esperientziak aztoratu egingo du Ana, eta erdi ametsezko egoera berezi horrek errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak hautsiko dizkio.
Pelikula horren oihartzuna suma liteke Erizeren La morte rouge film ertainean (2006). Off-eko ahotsean, Erizek, film hartako haur bat balitz bezala, kontatzen du nola ikusi zuen 1946an, Donostian, gogoratzen duen lehen filma: The Scarlet Claw (Roy William Neill, 1944). Proiekzio horrek berebiziko eragina izan zuen harengan ere: heriotzaren kontzientzia ekarri zion. Inozentziaren galera.
Orain dela hamar urte, Euskadiko Filmategiak gonbidatuta, Erizek bere bi film horiek aurkeztu zituen, hain zuzen, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian: El espíritu de la colmena lehenengoz erakutsi zuten lekuan, saria jasoko duen aretoan. Agertokian, Albert Camusen L'envers et l'endroit-en hitzaurreko pasarte bat irakurri zuen (Aurkia eta ifrentzua, 1937), Joxean Fernandezek Zinemaldia 1953-2022 liburuan kontatzen duenez: «Ziur dakit gizon baten lana hauxe besterik ez dela, lehen aldiz bihotza ireki zioten bi edo hiru irudi sinple eta izugarri horiek berreskuratzea, artearen saihesbideetatik barrena».
El sur (1983) eta El sol del membrillo film luzeak Cannesko Zinemaldian aurkeztu zituen zinemagileak, Sail Ofizialean. Bata istorio bukatugabe bat da berez, ekoizleek bigarren partea kendu ziotelako, muntatuta zeukatena nahikoa zelakoan; bestea, Antonio Lopez pintorearen lan prozesuari buruzko dokumental berezi bat.
Ordutik, zinema aretoetan baino gehiago, museoetan ibili izan da Erize. Lan aipagarriak egin ditu: tartean, Ten Minutes Older bildumako Alumbramiento laburra (2002) eta Abbas Kiarostamirekin izandako korrespondentzia (2006).
Aurten, Cannesen aurkeztu du Cerrar los ojos, lehiaketatik kanpo. Erize ez zen joan, ez zegoelako konforme jaialdiak filmari emandako tratuarekin. Amaitu gabeko film baten eta aktore baten desagerpen misteriotsuaren inguruko istorio bat kontatzen du lanak. Donostia saria eman ondoren pantailaratuko dute. Pelikula Ipar Euskal Herriko aretoetan ematen ari dira egunotan; sari banaketaren egunean bertan iritsiko da Hego Euskal Herrikoetara.
Donostiako Zinemaldiak bi Donostia sariren berri eman du oraingoz: bestea Javier Bardem aktoreak jasoko du, eta hura da jaialdiko kartelaren protagonista.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232002/etzi-dira-hastekoak-fukushimako-ur-kutsatuak-itsasora-isurtzen.htm
|
Mundua
|
Etzi dira hastekoak Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen
|
Japoniako Gobernuak jakinarazi du «isuriaren segurtasuna» egiaztatu dutela. Erabakiak protestak eragin ditu herrialdean. Hego Koreak Tokioren erabakia babestu du.
|
Etzi dira hastekoak Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen. Japoniako Gobernuak jakinarazi du «isuriaren segurtasuna» egiaztatu dutela. Erabakiak protestak eragin ditu herrialdean. Hego Koreak Tokioren erabakia babestu du.
|
Japoniako Gobernuak jakinarazi du etzi direla hastekoak Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatuak Ozeano Barera isurtzen, eguraldi baldintzak egokiak badira. Fumio Kishida herrialdeko lehen ministroak gaur prentsa agerraldi batean nabarmendu duenez, erabaki hori hartu dute gobernuak eta instalazioaren operadoreak, Tepco konpainiak, behin «isuriaren segurtasuna» egiaztatu ondoren.
Urak isurtzeko Tokiok ondutako planari oniritzia eman zion IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak uztail hasieran, iritzita tona litro horiek «apurka-apurka eta era kontrolatuan» isuriko dituztela, eta horrek inpaktu «hutsala» eragingo duela ingurumenean eta giza osasunean. Baina Japoniako Gobernuaren asmoen aurka agertu izan dira, nagusiki, herrialdeko arrantza sektorea eta talde ekologistak. Gaur ere ehunka pertsonak protesta egin dute Japoniako Parlamentuaren egoitzaren aurrean. Aintzat hartu behar da hondakin erradioaktiboz kutsatuta dagoela ur hori, eta baliatu izan dutela bai erreaktoreak hozteko eta bai instalazio nuklearren barruan iragazteko.
Inguruko herrialdeen erreakzioari dagokionez, Txina Tokioren egitasmoaren aurka agertu izan da, baita Hego Korea ere. Seulek, baina, iritzia aldatu du azkeneko asteetan, eta, hortaz, gaur presidentetzako bozeramaile Park Ku-yeoni galdetu diote Tokioren erabakiaz, eta erantzun du ura isurtzeko planean ez dutela detektatu ez arazo teknikorik, ez zientifikorik. Bi herrialdeetako gobernuek adostu zuten Hego Koreako adituek ere isurketaren jarraipena egin ahal izatea.
Zentraleko edukiontzietan 1,34 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta. 2011ko martxoaren 11n gertatutako lurrikara batek eta ondorengo tsunamiak bete-betean jo zuten instalazioa.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232003/hitlerren-jaiotetxea-komisaria-bilakatuko-dute.htm
|
Mundua
|
Hitlerren jaiotetxea komisaria bilakatuko dute
|
Zenbaitek salatu dute eraldaketa horrek Hitlerren nahiekin bat egiten duela.
|
Hitlerren jaiotetxea komisaria bilakatuko dute. Zenbaitek salatu dute eraldaketa horrek Hitlerren nahiekin bat egiten duela.
|
Adolf Hitler jaio zen etxea komisaria bihurtuko dute. Hitler Braunauko (Austria) eraikin batean jaio zen, 1889an, eta etxea neonazientzako «santutegi» bihurtzen ari zen, asko joaten baitziren bisita egitera. Horregatik, Austriako Gobernuak plan bat abiarazi du hartan eraberritze lanak egiteko.
Hain zuzen, eraberritze lan horiek zeresana eman dute. Izan ere, Guenter Schwaiger zinema zuzendariak irailean argitaratuko duen dokumentalean ikus daitekeenez, Hitlerren nahiarekin bat datoz obra horiek. Dokumentalerako informazioa biltzen ari zela, 1939ko tokiko egunkari batekin topo egin zuen Schwaigerrek; egunkarian irakur daiteke Hitlerrek polizientzako eraikin bihurtu nahi zuela etxea. Horiek hala, austriar zuzendaria eraldaketaren aurka agertu da, eta, astelehenean egindako prentsaurreko batean, gobernuari eskatu zion planaren nondik norakoak berriz pentsatzeko.
Neonazi asko joan ohi ziren Hitlerren jaiotetxera, eta, haientzako «santutegi» bilakatu ez zedin, gobernuak etxea desjabetu zuen 2016an. Gatazka politiko eta juridiko ugari ekarri ditu horrek, eta, azkenean, Austriako Gobernuak aurrera atera du polizia etxe bihurtzeko plana. 800 metro karratuko eraikinaren eraberritze lanak hogei milioi euro kostatuko dira, eta urriaren 2an ekingo diete. Obra 2025ean bukatzea espero dute, eta polizia etxea 2026an martxan jartzea.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232004/trumpek-esan-du-etzi-georgiako-poliziaren-esku-utziko-duela-bere-burua.htm
|
Mundua
|
Trumpek esan du etzi Georgiako Poliziaren esku utziko duela bere burua
|
AEBetako estatu horretako epaitegi batek 200.000 dolarreko bermea ezarri dio.
|
Trumpek esan du etzi Georgiako Poliziaren esku utziko duela bere burua. AEBetako estatu horretako epaitegi batek 200.000 dolarreko bermea ezarri dio.
|
Donald Trump 2016tik 2020ra AEBetako presidente izandakoak jakinarazi du Georgia estatuko Fulton konderriko Poliziaren esku utziko duela bere burua, etzi. Hango epaitegi batek auzipetu egin zuen abuztuaren 14an, 2020ko presidentetzarako hauteskundeetako emaitzak iraultzeko plan baten buru izatea egotzita. Epaitegi horrek 200.000 dolarreko bermea ezarri dio Etxeko Zuriko maizter izandakoari —183.000 euro ingurukoa—, eta, horrenbestez, hori ordaintzen badu, aske geratuko da.
Truth Social bere sare sozialean idatzitako mezu baten bidez adierazi du bere burua entregatuko duela, eta Fani Williams kasuko fiskalaren kontra egin du, hari leporatuz bere kontrako «sorgin ehiza baten» buru izatea. Akusazioaren froga nagusietako bat 2021eko urtarrilaren 2an grabatutako elkarrizketa bat da, zeinean Trumpek Brad Raffensperger Georgiako estatu idazkariari eskatu zion «aurkitu» zitzala Georgian bozak irabazteko beharrezkoak ziren botoak.
Aintzat hartu behar da azkeneko hilabeteetan Trumpen aurkako lau zigor auzipetze ireki dituztela, 2020ko bozetan esku hartzea egotzita. Gainera, beste delitu batzuengatik ere auzipetuta daukate. Batetik, enpresa kontuak faltsutzeagatik; eta, bestetik, sekretupeko dokumentuak baimenik gabe etxera eramateagatik.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232005/brics-taldera-batzeko-eskaera-egin-du-saudi-arabiak.htm
|
Ekonomia
|
BRICS taldera batzeko eskaera egin du Saudi Arabiak
|
Txina eta Errusia alde daude, baina beste hiru kideek mesfidantzaz begiratzen diote aukera horri. Taldea zabaltzeko irizpideak aztertuko dituzte aste honetako goi bileran.
|
BRICS taldera batzeko eskaera egin du Saudi Arabiak. Txina eta Errusia alde daude, baina beste hiru kideek mesfidantzaz begiratzen diote aukera horri. Taldea zabaltzeko irizpideak aztertuko dituzte aste honetako goi bileran.
|
BRICS taldean biltzen diren herrialdeek (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) goi bilera egingo dute gaur hasi eta ostegunera bitarte, Johannesburgon (Hegoafrika). Han izango dira Xi Jinping Txinako presidentea, Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgoa, Cyril Ramaphosa Hegoafrikakoa eta Narendra Modi Indiako lehen ministroa. Vladimir Putin Errusiako presidenteak bideokonferentziaz parte hartzea espero da. Ez da Hegoafrikara joan, Nazioarteko Zigor Auzitegiak hura atxilotzeko agindua emana baitu Ukrainan gerra krimenak egin zituelakoan. Sergei Lavrov Atzerri ministroak ordezkatuko du goi bileran.
BRICS taldea zabaltzeko proposamena izango dute hizpideen artean. Hegoafrikako Gobernuaren arabera, berrogei bat herrialdek agertu dute sartzeko interesa, besteak beste Saudi Arabiak. Hegoafrika izan zen taldearekin bat egin zuen azken herrialdea, 2010ean. Brasilek, Errusiak, Indiak eta Txinak sortu zuten taldea, 2006an. Blokeak munduko biztanleriaren %42 biltzen du, barne produktu gordinaren %23 eta merkataritzaren %18.
«Taldea zabaltzeak eragin nabarmena izango luke, ez bakarrik BRICSen barruan, baita Hego Globalean eta komunitate globalean ere», adierazi du Anil Sooklalek, Hegoafrikako negoziatzaileak. Hegoafrikako funtzionarioek baieztatu dute Saudi Arabiak formalki egin duela BRICSekin bat egiteko eskaera, baina nabarmendu dute aurretik bost herrialdeek ados jarri behar dutela kide berriek bete behar dituzten irizpideei buruz, eta puntu hori Johannesburgoko bileran landuko dutela.
Munduko petrolio ekoizlerik handienen artean bigarrena da Saudi Arabia. Errusia eta Txinaren bloke ekonomiko berean sartzeak are gehiago zaildu eta gaiztotuko lituzke Riaden eta Washingtonen arteko harremanak, eta indartu egingo luke BRICSen posizioa G7koen kontrapisu gisa.
Horrekin batera, Garapen Berrirako Bankua Saudi Arabiarekin hitz egiten ari da, hartako bederatzigarren kidea izan dadin. Neurri horrek bankuaren finantzaketa aukerak indartuko lituzke, gaur-gaurkoz oso ahulduta baitaude, Errusiari jarritako zigorren ondorioz. Bankua BRICS taldeko herrialdeek sortu zuten, 2015ean, garatzen ari diren ekonomietako proiektuei maileguak emateko, eta Shanghain du egoitza.
Bost sortzaileak ez ezik, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto eta Bangladesh ere badira bankuko kide. Kide fundatzaile gisa, Errusiak % 19 inguruko partaidetza du bankuan, baina, Ukrainako gerra dela eta, Errusiatik zetozen aktiboak eten behar izan dituzte, eta Errusian proiektu berriak finantzatzeari utzi behar izan diote, inbertitzaileei ziurtatzeko Mendebaldeak Moskuri ezarritako zigorrak betetzen dituela. Horregatik da garrantzitsua bankuarentzat baliabide berriak erakartzea.
Washington eta Brusela, adi
Beijing eta Mosku taldea zabaltzearen alde daude, baina Brasilek, Indiak eta Hegoafrikak zalantza gehiago dituzte, horrek haien eragina ahulduko lukeelako. Saudi Arabiaz gain, beste hautagai batzuk ere badaude: Argentina, Aljeria, Egipto, Iran, Indonesia eta Arabiar Emirerri Batuak, besteak beste. «BRICS zabaltzea da goi bilera honetako gai nagusia. Funtsezkoa da taldea biziberritzeko, eta uste dut pauso sendo bat emango dugula», adierazi du Chen Xiaodongek, Txinak Hegoafrikan duen enbaxadoreak.
AEBek nola edo hala eragotzi nahi dute hori, eta Hegoafrika, Brasil eta Indiarekin dituen aldebiko lotura ekonomikoak azpimarratu ditu. Europako Batasunak ere gertutik erreparatuko dio bilerari, eta Peter Stano Europako Batzordeko bozeramaileak taldeko kideei eskatu die gaitzets dezatela Errusiak Ukrainako gerran duen jarrera.
Hala ere, ez dirudi hori horrela izango denik, ekainean BRICSen aurretiazko bileran agerian geratu zen bezala. Are, Errusiak babesa batzeko balia dezake goi bilera, eta ez da baztertzen Putinek zereal bidalketa gehiago iragartzea garapen bidean dauden herrialdeentzat.
Denak dolarraren aurka
Era berean, asteazkenetik ostegunera bitarte, taldeko kideek aztergai izango dute nola apaldu dolarrak beren ekonomietan duen pisua. Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, dolarrak pisua irabazi du beste dibisa batzuekin alderatuta, eta, AEBetako Erreserba Federalak interes tasak igotzea erabaki duenez gero inflazioari aurre egiteko, zorra dolarretan ordaintzea geroz eta garestiagoa da herrialde askorentzat. Dena den, ez dute iragarri zer neurri aztertuko dituzten. Ikusteko dago diru komun bat sortzeko aukera mintzagai izango duten ala ez, Brasilek defendatzen duen bezala. Hala ere, proiektua hastapenetan dago, eta ez dago argi inoiz gauzatuko den, gauzatuko bada.
Goi bilera ostegunean amaituko da, BRICSeko eta «lagun diren herrialdeetako» liderren arteko elkarrizketekin. Hegoafrikak 67 agintari gonbidatu ditu; horien artean daude Kubako presidente Miguel Diaz-Canel, Boliviako presidente Luis Arce eta nazioarteko erakundeetako buruak, hala nola Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia eta Moussa Faki Mahamat Afrikako Batasuneko Batzordeko presidentea.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232006/hildako-ehunka-marmoka-atera-dituzte-donostiako-kontxako-itsasertzetik.htm
|
Gizartea
|
Hildako ehunka marmoka atera dituzte Donostiako Kontxako itsasertzetik
|
Donostiako Udalak jakinarazi du «lasaitasuna» dela nagusi badian; izan ere, bandera berdea dago eremu horretako hondartzetan.
|
Hildako ehunka marmoka atera dituzte Donostiako Kontxako itsasertzetik. Donostiako Udalak jakinarazi du «lasaitasuna» dela nagusi badian; izan ere, bandera berdea dago eremu horretako hondartzetan.
|
Donostiako udal zerbitzuek hilda zeuden ehunka marmoka atera dituzte Kontxako hondartzaren ertzetik, gaur goizean. Atera dituzten marmoken artean ez da karabela portugesaren alerik agertu. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, «lasaitasuna» da nagusi badian, eta bandera berdea dago eremu horretako hondartzetan.
Udalaren arabera, baliteke marmoka horiek itsasoko ura bero dagoelako gerturatu izana Kontxako hondartzara; izan ere, egunotan 25 gradutan dago ura.
Euskalmetek alerta laranja ezarri du biharko Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, beroa dela medio. Gutxienez ostegunera arte iraungo du bero boladak, eta baliteke bihar 42 gradu ere izatea Nerbioi ibaiaren inguruan, eta 41 gradu Gipuzkoako eta Bizkaiko barnealdean, Aemeten arabera. Nafarroan ere 40 gradu izango direla iragarri dute.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232007/aparkalekuko-lanak-etenda-gurutzeko-plaza-institutuko-ikasleak-ez-dituzte-lekualdatuko.htm
|
Gizartea
|
Aparkalekuko lanak etenda, Gurutzeko Plaza institutuko ikasleak ez dituzte lekualdatuko
|
Paderborn ikastetxera mugitzekoak ziren batxilergoko ikasleak, baina institutuan geldituko dira 2023-2024ko ikasturtean.
|
Aparkalekuko lanak etenda, Gurutzeko Plaza institutuko ikasleak ez dituzte lekualdatuko. Paderborn ikastetxera mugitzekoak ziren batxilergoko ikasleak, baina institutuan geldituko dira 2023-2024ko ikasturtean.
|
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du Gurutzeko Plaza BHIko batxilergoko ikasleak ez dituztela lekualdatuko, eta orain arteko eraikinean ikasiko dutela 2023-2024ko ikasturtean ere. Iruñeko Udalak Zangoza kaleko lurrazpiko aparkalekuko lanak eten ostean hartu du erabakia Nafarroako Gobernuak. Ikasle horiek Arrosadia auzoko Paderborn ikastetxera mugitzeko asmoa zuen Hezkuntza Departamentuak, «baldintza pedagogiko egokiak bermatze aldera». Izan ere, batxilergoko ikasgeletako leihoak Zangoza kalean daude, eta aparkalekua eraikitzeko lanek bete-betean eraginen lukete ikasle eta irakasleen eguneroko jardunean. Batxilergoko hamabi talderi eraginen lieke lekualdatzeak.
Hezkuntza Departamentuak prest zuen ikasleak mugitzeko azpiegitura osoa: jada Paderborn ikastetxera mugituak zituen altzariak, ekipamendua eta material osagarria. Orain, Iruñeko Udalak aparkalekuko lanak eten dituela iragarri eta gero, gobernuak atzera egin beharko du, eta material guztia Gurutzeko Plaza institutura itzuli, ikasturtea hasi baino lehen. Hezkuntza Departamentuak adierazi du hezkuntza «oinarrizko eskubidea» dela, eta «osasungarritasun baldintza egokiak eta kalitate pedagogikoa» bermatu behar direla.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232008/espainiako-erregeak-feijoo-aukeratu-du-inbestidurara-aurkezteko.htm
|
Mundua
|
Espainiako erregeak Feijoo aukeratu du inbestidurara aurkezteko
|
Francina Armengol Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak eman du erabakiaren berri. Nuñez Feijook 172 diputaturen babesa dauka: bere alderdiko 137rena, UPNko batena, CC Koalizio Kanariarreko batena, eta Voxen 33 ordezkarirena.
|
Espainiako erregeak Feijoo aukeratu du inbestidurara aurkezteko. Francina Armengol Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak eman du erabakiaren berri. Nuñez Feijook 172 diputaturen babesa dauka: bere alderdiko 137rena, UPNko batena, CC Koalizio Kanariarreko batena, eta Voxen 33 ordezkarirena.
|
Espainiako errege Felipe Borboikoak gobernurako presidentegai bat izendatzeko elkarrizketa sailari ekin zion atzo, eta, gaur, jarduneko presidente Pedro Sanchezen nahiz PP Alderdi Popularreko buruzagi Alberto Nuñez Feijooren bisita izan du Zarzuelan. Bilkurekin amaitu eta gero, gobernua osatzeko aukera nori emango dion erabaki behar izan du estatuburuak. Hala, Francina Armengol Espainiako Kongresuko Mahaiko presidentearekin bildu da, eta, jakinarazi duenez, Felipe VI.ak Feijoori eman dio gobernua osatzeko ardura. Horrez gain, Armengolek adierazi du Feijoorekin harremanetan jarriko dela inbestidura saioa noiz egingo duten erabakitzeko. Feijook estatuburuaren erabakia eskertu du Twitter bidez: «Espainiar guztien berdintasuna defendatuko duen gobernu batekin, gure hitza emango diegu aldaketa, egonkortasuna eta moderazioa nahi duten 11 milioi herritarrei».
Felipe VI.arekin bildu ostean, Sanchezek agerraldia egin du Moncloan, eta erregeari jakinarazi dio prest dagoela inbestidura saiora aurkezteko eta gobernua osatzeko «ardura hartzeko», sinetsita «nahikoa babes parlamentario» lortuko duela presidente hautatua izateko. «Gehiengo parlamentario posible bakarra dago: alderdi sozialista buru duen gehiengo aurrerakoia», ziurtatu du. PPko liderrak, berriz, estatuburuari adierazi dio asmoa duela inbestidurara aurkezteko eta haren hautagaitza babesteko eskatu dio. Nabarmendu du Espainiako hauteskunde orokorretan boto gehien bildu zituen alderdiaizan zela, eta UPN, CC Koalizio Kanariarra eta Vox alderdien babesarekin 172 diputatu dituela. Hala, gobernua osatzea bere «ardura» dela azpimarratu du, eta «gobernu egonkor bat nahi duten horien bozeramailea» izango dela.
Sanchezek eta Nuñez Feijook ziurtatu dute prest daudela inbestidurarako aurkezteko. Hautagai bat ez, bi. Horren antzeko azken egoera 2016an izan zen; PPk Espainiako Gorteetako hauteskundeak irabazi zituen, baina inbestidura saiorako babes nahikorik izan gabe, Felipe VI.ak Mariano Rajoy PPren orduko hautagai eta presidenteari (2011-2018) agindu zion gobernua osatzeko; Rajoyk, ordea, uko egin zion eskaerari, eta horrek bidea ireki zion Sanchezi. Hautagai sozialistaren saiakerak, baina, ez zuen fruiturik eman: ez zuen Podemosen babesa lortu, soilik Ciudadanosena. Hala, hauteskundeak berriz egin zituzten.
PPk lortu zuen boto gehien uztailaren 23ko bozetan, baina, gaur-gaurkoz, Nuñez Feijook 172 diputaturen babesa dauka: bere alderdiko 137rena, UPNko eta CC Koalizio Kanariarreko ordezkari banarena, eta Voxen 33rena. Hain zuzen, alderdi ultraeskuindar horretako buru Santiago Abascalek erregeari gaur baieztatu dio Voxek Nuñez Feijooren inbestidura posiblea babestuko duela, «PPk eskuin muturra zokoratzearen alde egiten ez badu». Zarzuelan izan aurretik, ordea, ez zegoen argi Abascalen alderdiak PP babestuko zuen ala ez, PPkoek Vox Espainiako Kongresuko Mahaitik kanpo uzteak eragindako zalapartagatik. Edonola ere, Nuñez Feijook ez lituzke edukiko inbestidurako lehen bozketan presidente izateko gutxienez behar diren botoak: 176.
Bien bitartean, Sanchez gobernua osatzeko beharrezko babesa lortuko duela sinetsita heldu da Zarzuelara. Kongresuko Mahaiko bozketan erdietsitakoa du makulu jarduneko presidenteak. Francina Armengol PSOEren hautagaia izendatu zuten aurreko astean behe ganberako presidente, 178 botoren babesarekin. Sozialistek, Sumarrek, ERC Esquerra Republicanak, JxC Junts Per Catalunyak, EH Bilduk, EAJk eta BNGk egin zuten haren alde.
Baina, oraingoz, Sanchezek alderdi sozialistaren (121) eta Sumarren (31) botoak dauzka soilik lotuta; hau da, 152. Halere, jarduneko gobernuburuak espero du EAJren (bost), EH Bilduren (sei), ERCren (zazpi), JxCen (zazpi) eta BNGren (bat) babesa lortzea inbestitua izateko. Alderdi jeltzalearen Kongresuko bozeramaile Aitor Esteban atzo bildu zen Felipe VI.arekin, eta argi esan zuen ez dela inondik inora ziurtzat jo behar EAJk Sanchezen alde egingo duela. Bada, horri erantzunez, PSOEk Sabin Etxeko atea jo du gaur, bi aldeen arteko elkarrizketei heltzeko asmoz, Estebanek jakinarazi duenez.
BNGk ere argi esan du PSOEri ez diola «txeke zuririk» emango Sanchezen inbestidura posiblea babesteko. Halaxe ziurtatu du gaur Galiziako alderdi horren Kongresuko diputatu Nestor Regok, eta ohartarazi du sozialistek eta Sumarrek BNGren botoa nahi badute «Galiziako agenda» kontuan hartu beharko dutela. Agenda horren eskaera nagusiak hauek dira, besteak beste: «Azpiegituretan eta zerbitzuetan inbertsio handiagoak egitea», batez ere tren sektorean; eta Galiziako «industria krisian arreta jartzea» eta «autogobernuan aurrerapausoak ematea».
Aritmetika kontua
Aintzat hartu behar da Koalizio Kanariarrak ez duela baztertzen PSOEren alde bozkatzea, PPrekin akordioa egin duen arren. Kanariarrek, ERCk, EH Bilduk eta EAJk sozialistei babesa emango baliete, JxCren abstentzioa nahikoa litzateke Sanchez inbestitzeko. Izan ere, bigarren bozketan nahikoa da gehiengo soilarekin hautagaia presidente izendatzeko. Aritmetika kontua da, beraz.
Nolanahi ere, Sanchez presidente hautatzeko, PSOEren eta Kataluniako bi alderdi independentisten arteko negoziazioak ez daude amaitzear, inondik ere. Biek ala biek konpromisoa eskatu diote Sanchezi amnistia lege baten inguruan aurrerapausoak emateko, Generalitateko presidente ohi Carles Puigdemonten egoeratik harago doazen zigorrei aurre egiteko; besteak beste, U-1arekin lotuta, mobilizazioetan parte hartzeagatik auzipetuta edo auzipetuak izateko zorian dauden ehunka herritar daude jopuntuan.
Hori bai, PSOEk ez du Espainiako erregea estutu nahi inbestidurarako hautagaitza prozesuan. Ferrazeko iturriek mezu argia igorri dute gaur: «Denboragatik ez gaude Nuñez Feijoorekin lehian». Hau da, alderdi independentistekin negoziazioak nola dauden ikusita, PSOEk ez du bere burua atakan jarri nahi. «Erregeak inbestidurarako Nuñez Feijoo izendatzen badu, ez dago arazorik», adierazi diote PSOEko iturriek Público egunkariari. Izan ere, sozialistak ziur daude PPko buruaren inbestidura saioa ez litzatekeela aurrera aterako. Nuñez Feijook huts egingo balu, bi hilabeteko epea izango lukete alderdi politikoek hautagairen bat proposatu eta gobernuburu izendatzeko. Hori egin ezean, hauteskundeetara berriz deituko lukete.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232009/thaksin-thailandiara-itzuli-da-hamabost-urtez-erbestean-egon-ondoren.htm
|
Mundua
|
Thaksin Thailandiara itzuli da hamabost urtez erbestean egon ondoren
|
Lehen ministro ohia atxilo hartu dute, ustelkeria, monarkia iraintzea eta botere abusua egotzita.
|
Thaksin Thailandiara itzuli da hamabost urtez erbestean egon ondoren. Lehen ministro ohia atxilo hartu dute, ustelkeria, monarkia iraintzea eta botere abusua egotzita.
|
Thaksin Shinawatra Thailandiako lehen ministro ohia herrialdera itzuli da gaur, hamabost urteren ondoren, eta zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote. 2001etik 2006ra izan zen lehen ministro, eta 2006an militarrek emandako estatu kolpe baten ondorioz kendu zuten kargutik. 2008an Thailandiako Auzitegi Gorenak hura atxilotzeko agindu, eta Erresuma Batura ihes egin zuen.
Zortzi urteko zigorra ezarri diote lehen ministro ohiari. Hasieran, hamar egunez bakartuta egongo da kartzelan, COVID-19aren protokoloarengatik eta osasun arazoengatik. 74 urte ditu Thaksinek. Ustelkeria, monarkia iraintzea eta botere abusua egozten dizkiote. Martxoan, Japoniako Kiodo telebista katean esan zuen itzulera gertu ikusten zuela, eta hamabost urtean kartzelan sentitu dela, familia ezin izan duelako ikusi.
Thaksinen hegazkina gaur goizean lurreratu da Bangkokeko Don Mueang aireportuan. Haren jarraitzaile talde handi batek egin dio harrera. Haren alabak barkamena eskatu die jarraitzaileei, aitak ezin izan baititu agurtu. Thaksinen arreba Yingluck Shinawatrak Facebook sare sozialean egindako argitalpen baten bidez jakin denez, Thailandiarako bidean Singapurretik pasatu zen lehen ministro ohia. Yingluck Thailandiako emakumezko lehen estatuburua izan zen, harik eta 2014an militarrek estatu kolpe bat jo eta kargutik bota zuten arte. Azkeneko bederatzi urteetan, erbestean bizi izan da, anaia bezalaxe.
Shetta da lehen ministro
Hiru hilabete baino gehiagoko blokeoaren ondoren, Thailandiako Parlamentuak lehen ministroa aukeratu du gaur: Shetta Thavisin. Thaksinek sortutako alderdiko kidea da Shetta, Pheu Thai taldekoa. Parlamentuan eta Senatuan gehiengoa lortuta irabazi du, 482 boto eskuratu baititu. Nahiz eta Pheu Thai ez zen izan hauteskundeetan boto gehien lortu zuen alderdia, parlamentuan akordioak egin ditu, eta, hala, agintea bereganatu.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232010/epaileak-aske-utzi-ditu-tuterako-sexu-erasoarekin-lotura-dutelakoan-atxilotutako-bost-gizonak.htm
|
Gizartea
|
Epaileak aske utzi ditu Tuterako sexu erasoarekin lotura dutelakoan atxilotutako bost gizonak
|
Gizonetako bati sexu eraso bat egin izana egotzi diote, eta beste bati, genero indarkeria. Biktimak esan du beste atxilotuek ez diotela erasorik egin.
|
Epaileak aske utzi ditu Tuterako sexu erasoarekin lotura dutelakoan atxilotutako bost gizonak. Gizonetako bati sexu eraso bat egin izana egotzi diote, eta beste bati, genero indarkeria. Biktimak esan du beste atxilotuek ez diotela erasorik egin.
|
Tuterako Udaltzaingoak bost gizon atxilotu zituen igandean, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Gaur igaro dira Tuterako (Nafarroa) epaitegitik, eta epaileak bostak aske uztea ebatzi du, behin-behinean.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, emakumeak epailearen nahiz polizien aurrean esan du diskoteka batean egon zen lau gizonetatik hiruk ez ziotela sexu erasorik egin. Laugarrenari dagokionez, ziurtatu du ezker eskuko eskumuturretik heldu ziola eta ipurdia ukitu ziola, berak baimenik eman gabe. Epaileak gizon horri egotzi dio sexu eraso bat egin izana, eta biktimarekin komunikatzeko eta harengana hurbiltzeko debekua ezarri dio.
Beste gizona, berriz, emakumearen bikotekidea zen. Emakumeak esan du ez ziola sexu erasorik egin, baina jo egin zuela. Hori horrela, epaileak genero indarkeriako delitu bat leporatu dio, eta ezingo da emakumearengana gerturatu edo harekin komunikatu. Gizonezkoak esan du emakumearekin ez zuela «harreman sentimentalik».
Erantzuna
Herritarren haserrea piztu du erasoak, eta gaur protesta bat egin dute Tuterako udaletxearen atarian. Udalak onartu duen adierazpen instituzionala irakurri dute, eta bertan «erabateko arbuioa eta gaitzespena» erakutsi dute erasoagatik. Gainera, biktimari eta bere inguruari babesa adierazi diote.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/232011/bilboko-konpartsek-poliziaren-indarkeria-eta-udalaren-jarrera-salatu-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Bilboko Konpartsek poliziaren indarkeria eta udalaren jarrera salatu dituzte
|
Konpartsek nabarmendu dute Bilboko Udalaren jazarpenaren atzean jai eredu herrikoi, parte hartzaile, feminista eta euskaldunaren aurkako estrategia politiko jakin bat ezkutatzen dela.
|
Bilboko Konpartsek poliziaren indarkeria eta udalaren jarrera salatu dituzte. Konpartsek nabarmendu dute Bilboko Udalaren jazarpenaren atzean jai eredu herrikoi, parte hartzaile, feminista eta euskaldunaren aurkako estrategia politiko jakin bat ezkutatzen dela.
|
Bilboko Konpartsek poliziaren «indarkeria» eta udalaren jokabidea salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur. Bilboko Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoan egin dute protesta, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen aurrean.
Jaietako lehen egunean txupinazoaren aurretik gertatutakoa salatu dute. Izan ere, azaldu dutenez, txupinera, pregoilaria, eta Jai Batzordea Arriaga antzokira sartzekotan zirela, poliziek konpartsetako kideen motxilak arakatu eta suziriak bahitu zizkieten. Gehitu dutenez, Jai Batzordeko bi kidek kanpoan geratu behar izan zuten, eta, ondorioz, «tentsio poliziala» sortu zen.
Hurrengo goizean gertatutakoa ere gaitzetsi dute. Azaldu dutenaren arabera, Bilboko Udalak «abisatu gabe» kendu zituen federazioak kale saltzaileen zein euskararen alde, eta erasoen aurka jarritako pankartak. Gertaera hori Bilboko eragile sozialen adierazpen askatasunaren kontrako «eraso larritzat» jo dute konpartsek. Horrez gain, gehitu dute goiz hartan bertan SOS Arrazakeria elkarteak adierazi ziela udaltzaingoak kaleko bi saltzaileri lan tresnak kendu zizkiela. «Jokabide horiek argi azaltzen dute udalaren ildotik kanpo dauden espazioak ez dituztela onartzen».
Igande gauean, udaltzainen «bortizkeriaren dimentsio berri bat» pairatu zutela salatu dute. Azaldu dutenez, federazioaren parte den Kranba txosnaren kanpoko aldean «bi mozkor» txiza egiten ikusi zituzten. Kranbako konpartsakide batzuk beraiengana joan ziren txosnagunea errespeta zezatela eskatzeko. Adierazi dutenez, konpartsakideek bi lagunei egindako eskaerari «oldartu» zitzaizkien bi lagunak, eta konpartsakideei eraso egin zieten. Gehitu dute eraso egin zieten konpartsakideek mehatxuak jasan zituztela hurrengo: «Uniformea janztean bizitza ezinezko egingo dizut, eta bestela, hilko zaitut» eta «Nire mutil laguna ukituz gero, hilko zaitut» adierazi zieten, gazteleraz. Orduan, konpartsen arabera, mehatxugileetako batek bere burua zerbitzuz kanpoko poliziatzat identifikatu zuen, eta segituan, 30 udaltzain inguruk konpartsakideak inguratu zituztela eta eraso egin zietela azaldu dute. Bitartean, hasierako bi erasotzaileek ihes egin zuten.
Baina, konpartsen arabera, igande gaueko istilua ez zen borroka soil batean geratu. Istiluen kontrako materialez hornitutako poliziek konpartsakideak inguratu eta identifikatu zituzten. Horrez gain, konpartsakideen abokatua heldu zenean, hura identifikatu zuten, eta ez zioten konpartsakideengana gerturatzen utzi, gehitu dutenez.
Gertaera horiek ikusirik, nabarmendu dute ekintza horiek ezin direla «modu isolatuan» ulertu: «Jazarpen horien atzean, jai eredu herrikoi, parte hartzaile, feminista eta euskaldunaren aurkako estrategia politiko jakin bat ezkutatzen da».
Aburtok, komunikabideei egindako adierazpenetan, «errespetua» eskatu du, eta adierazi du polizia «zerbitzu publikoa» dela eta kaleetan jarraituko duela. Elkarretaratzean parte hartu dutenei eskatu die «hausnarketa» egiteko, eta hausnartzeko bilbotarrak nork ordezkatzen dituen eta nork ez.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232026/gidari-bat-hil-da-ap-8-errepidean-errenteria-parean.htm
|
Gizartea
|
Gidari bat hil da AP-8 errepidean, Errenteria parean
|
Beste lau lagun ere zauritu dira furgoneta batek eta kamioi batek izandako istripuan.
|
Gidari bat hil da AP-8 errepidean, Errenteria parean. Beste lau lagun ere zauritu dira furgoneta batek eta kamioi batek izandako istripuan.
|
Istripu lazgarria izan da gaur goizaldean AP-8 errepidean, Errenteria (Gipuzkoa) parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 01:30erako minutu batzuk falta zirenean, elkar jo dute furgoneta batek eta kamioi batek Irungo (Gipuzkoa) noranzkoan. Lagun bat hil da, eta beste lau Donostia ospitalera eraman dituzte.
Gidari zendu berria harrapatuta geratu da furgonetan, eta suhiltzaileek atera behar izan dute handik. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232027/beste-hiru-gizon-atxilotu-dituzte-bilbon-sexu-erasoak-egitea-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Beste hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, sexu erasoak egitea egotzita
|
Bilboko Udaltzaingoaren arabera, atxilotuek emakumeei ukituak egin dizkiete.
|
Beste hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, sexu erasoak egitea egotzita. Bilboko Udaltzaingoaren arabera, atxilotuek emakumeei ukituak egin dizkiete.
|
Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hiru gizon atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko laugarren gauean. Emakumeei ukituak egitea egotzi diete.
Ez dira izan Bilbon sexu erasoengatik atxilotu dituzten bakarrak. Jaien bigarren egunean ere beste hiru gizon atxilotu zituzten, hiru emakumeri ukituak egitea leporatuta.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232028/nuntildeez-feijooren-inbestidura-saioa-irailaren-26rako-eta-27rako-antolatu-dute.htm
|
Mundua
|
Nuñez Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako antolatu dute
|
PPren presidentegaiak adierazi du Kongresuko gehiengo osoa lortzeko falta zaizkion lau botoak lortze aldera EH Bildurekin ez beste alderdi guztiekin hitz egingo duela. Estebanek esan du «kortesiazko bilera bat» egingo duela Feijoorekin.
|
Nuñez Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako antolatu dute. PPren presidentegaiak adierazi du Kongresuko gehiengo osoa lortzeko falta zaizkion lau botoak lortze aldera EH Bildurekin ez beste alderdi guztiekin hitz egingo duela. Estebanek esan du «kortesiazko bilera bat» egingo duela Feijoorekin.
|
Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentegaiaren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako antolatu du Francina Armengol Espainiako Kongresuko presidenteak. Dena den, joan den uztailaren 23an Espainiako Gorteetarako egindako hauteskundeen emaitzak aintzat hartuta, eskuineko alderdi horren hautagaiak ia ez du aukerarik Espainiako Gobernuko presidente aukeratua izateko: ez lehen bozketan gehiengo osoaren bidez; ezta bigarrengoan ere, gehiengo soilarekin. PPkoak, halere, haizatzen hasi dira zaila izan arren ez dutela baztertzen Feijook behar dituen beste lau botoak erakartzea inbestitua izan dadin. Horretarako, EH Bildu ez beste alderdi guztiekin hitz egitekoak dira, behin Kongresuko talde parlamentarioak osatuta; hori egiteko epea bihar bukatzen da. Azken legegintzaldian bloke aurrerakoia osatu duten indar politiko gehienek ohartarazi dute denbora galtze bat dela Feijooren inbestidura saiakera hilabete atzeratzea, irudituta datozen asteetan ez dela gai izango presidente izendatzeko behar duen babesa bereganatzeko.
Oraingoz, 172 diputaturen babesa dauka Feijook: bere alderdiko 137ena, Voxeko 33ena, UPNko batena eta CC Koalizio Kanariarreko batena. Lehen saioan, 176 boto beharko lituzke. Arautegiaren arabera, hautagaiak lehen bozketan gehiengo osoa lortzen ez baldin badu, bi egun geroago beste bozketa bat egingo da, eta horretan nahikoa izango da gehiengo soila. Halere, gaur-gaurkoz modu horretan ere ez luke lortuko Feijook inbestidura aurrera ateratzea, kontrako 178 boto baititu behe ganberan. Pedro Sanchez PSOEren hautagai eta Espainiako jarduneko presidenteak ere ez dauka ziurtatuta behar besteko babesa lortzea, ez lehen bozketan, ezta bigarrenean ere. Hori negoziatzen ari da Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako alderdi subiranistekin.
Hauteskundeen ondoren, PPk behin baino gehiagotan bilatu du EAJren sostengua. Jeltzaleek beti erantzun diote ezetz, ez dutela ahalbidetuko Feijooren inbestidura, baina PPk berriro jo nahi du EAJkoen atea. «Konbentzituta nago egonkortasunaren izenean egingo ditugun proposamenak interesgarriak iruditu ahal zaizkiola EAJri», esan du PPren idazkariorde Carmen Nuñezek, gaur, La Sexta telebista katean. Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak nabarmendu du, ETBn, «kortesiazko bilera bat» edukiko duela Feijoorekin, baina berretsi du ez dizkiola emango presidente izateko behar dituen botoak.
Kataluniako alderdi independentistei deitzeko asmoa ere agertu du PPk. «Talde parlamentario bat da [JxC Junts Per Catalunya], zeinak, ERCk bezala, lau, bost, hamar pertsonaren ekintzak gorabehera, ordezkatzen duen alderdi bat zeinaren tradizioa eta legezkotasuna ez dauden zalantzan», adierazi du Esteban Gonzalez Pons alderdiaren Instituzio idazkariak, Onda Cero irratian. PPk gobernu itunak ditu Voxekin Espainiako hainbat erkidego eta hiritan, eta, horrekin guztiarekin lotuta, eskuin muturreko alderdi horrek eskatu izan du, adibidez, JxC, ERC Esquerra Republicana eta EH Bildu legez kanpo uzteko.
Atzo, Espainiako errege Felipe Borboikoak PPko liderrari eskatu zion gobernua osatzen ahalegintzeko. Kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdiekin elkarrizketa sail bat eduki eta gero —harekin biltzeari uko egin zioten EH Bilduk, ERCk, JxCk eta BNG Bloke Nazionalista Galiziarrak—, Felipe VI.ak bere erabakia justifikatzeko argudiatu zuen «ohitura» dela hauteskundeetan boto gehien bildu duen alderdiko hautagaia proposatzea, lehendabizi, gobernuko presidente izaten ahalegintzeko, eta ez duela hori alboratzeko asmorik. Behin erabakiaren berri edukita, denbora eskatu zuen Feijook; eta denbora eman dio Armengolek, ez baitu inbestidura saiora berehala deitu.
Ikusi gehiago: Espainiako erregeak Feijoo aukeratu du inbestidurara aurkezteko
PPren zenbait agintarik gaur hedabideetan zabaldu duten mezuaren arabera, talde parlamentarioak osatzeko epea etzi bukatzen denez, Feijook ezingo lituzke datorren astelehenera arte hasi alderdiekin eduki nahi dituen elkarrizketak. Formalismo horri heldu dio PPk, baina atzo bertan, artean talde parlamentarioak osatuta ez zeudenean, inbestidurarako akordio bat sinatu zuen CC Koalizio Kanariarrarekin.
PSOEren ustez, ordea, PPkoek ere badakite ez dutela behar beste boto lortuko Feijoo izendatzeko, eta helburu bakar bat dutela: hauteskundeak berriro egitea. Hala nabarmendu du gaur Patxi Lopez PSOEren Kongresuko bozeramaileak, SER irratian egin dioten elkarrizketa batean. Areago joan da gero, La Sextan: «Iragarritako porrot baten kronika da. Zenbakiek ez dute ematen». Espainiako zenbait hedabidek Sumarren iturriak aipatuz kaleratu dutenez, koalizioari iruditzen zaio PPko liderraren inbestidura saiakera «denbora galtze bat» dela. Mezu bera plazaratu du EH Bilduk ere.
Gabonetan, ez
Hori bai, behin inbestidurarako egun bat ezarrita, martxan jarri dute beste hauteskunde posible batzuetarako atzerako kontua: datorren urteko urtarrilaren 14an egingo lituzkete, igandearekin. Espainiako Konstituzioaren 99. artikuluak jasotzen duenez, inbestidurako lehen bozketa —irailaren 27an— egin ondorengo bi hilabeteetan hautagai bakar batek ere ez badu lortzen Kongresuaren babesa —Feijoo ez badute inbestitzen, Felipe Borboikoak beste elkarrizketa sail bat hasiko luke beste hautagai bat edo PPkoa bera berriro proposatzeko—, erregeak Gorteak desegingo lituzke, eta bozetara deituko luke. LOREG legeak dioenez, horietara deitu eta 47 egun geroago egin beharko dira hauteskundeak. Inbestidura atzeratuta, bide batez, hauteskundeetara Gabonetan deitzea eragotzi dute.
Bestalde, Sumarrek eta PSOEk behin-behinean diputatuak utziko dizkiete ERCri eta JxCri, modu horretan Kongresuan talde parlamentarioak eduki ditzaten. Hori argitaratu dute Espainiako zenbait hedabidek, jarduneko Espainiako Gobernuko iturriak aipatuz. Izan ere, bozetako emaitzak eskuan, Kataluniako bi alderdi independentista nagusiek ez dituzte bete talde parlamentarioa edukitzeko baldintzak. Kataluniako bi indar horien babesa behar du Sanchezek inbestitua izateko, eta erabakia hori ahalbidetzeko keinutzat har daiteke.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232029/oskar-alegriak-zinzindurrunkarratz-filma-aurkeztuko-du-seminci-jaialdian.htm
|
Kultura
|
Oskar Alegriak 'Zinzindurrunkarratz' filma aurkeztuko du Seminci jaialdian
|
Artazu bere herritik Andimendira asto batekin egindako bidea kontatuko du Alegriaren hirugarren lan luzeak: «Oinez eginiko film bat da». Super-8 formatuan filmatu du osorik.
|
Oskar Alegriak 'Zinzindurrunkarratz' filma aurkeztuko du Seminci jaialdian. Artazu bere herritik Andimendira asto batekin egindako bidea kontatuko du Alegriaren hirugarren lan luzeak: «Oinez eginiko film bat da». Super-8 formatuan filmatu du osorik.
|
Lau urte igaro dira Zumiriki Veneziako Zinemaldian (Italia) estreinatu zutenetik, eta Oskar Alegria zinemagileak lan berri bat aurkeztuko du datozen hilabeteetan, Zinzindurrunkarratz izeneko bere hirugarren film luzea —lehena Emak Bakia baita izan zen (2012)—. Gaur jakitera eman dute urrian Valladolideko Seminci zinema jaialdian (Espainia) lehiatzeko hautatu dutela.
Nazioarteko estreinaldia, berez, irailean izango du, Alegriak azaldu duenez, oraindik iragarri gabeko atzerriko jaialdi batean. Gainera, urrian, Japonian ere aurkeztuko du lana, Yamagatako Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian.
Zinemagileak Artazu bere herritik (Nafarroa) Andimendira arteko artzainen bidean sortu du Zinzindurrunkarratz. Familiako Super-8 kamera zaharrarekin filmatu du osorik, eta Paolo izeneko asto bat izan du bidaide: «Oinez eginiko film bat da, isiltasunarekin eta lainoarekin, oroitzapenaren hauskortasuna grabatzeko aliaturik onenekin», Alegriaren hitzetan. «Andimendiko soinu toponimiarekin» osatu du 89 minutuko filma.
Seminci jaialdi berrituak Tiempo de Historia dokumentalen sailean lehiatzeko hautatu du Alegriaren lana. Izan ere, jaialdiaren 68. aldian, urriaren 21etik 28ra artean, Jose Luis Cienfuegos izango da zuzendaria lehenengoz; azken urteetan, Sevillako Europako Zinemaldian aritu da (Espainian), eta aurretik, luzaz, Gijongo jaialdian (Espainia).
Jaialdiko hautaketa taldeak hau esan du Alegriaren film berriaz: «Aurkikuntzaz eta harriduraz betetako esperientzia ludikoa da, eta bere iragana eta euskarri zinematografikoarena bera berreskuratzen ditu, arte honetan oraindik ikertzeko asko dagoela erakutsiz».
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232030/23-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-baionako-bestetako-hilketa-leporaturik.htm
|
Gizartea
|
23 urteko gizon bat atxilotu dute, Baionako bestetako hilketa leporaturik
|
Tarbesen (Okzitania) atxilotu dute susmagarria. Polizia «hainbat hipotesirekin» ari da lanean.
|
23 urteko gizon bat atxilotu dute, Baionako bestetako hilketa leporaturik. Tarbesen (Okzitania) atxilotu dute susmagarria. Polizia «hainbat hipotesirekin» ari da lanean.
|
Uztailaren 26an, 46 urteko baionar bat koman sartu zen, Baionako bestetan jasoriko hainbat zafraldiren ondotik, eta handik egun batzuetara hil zen. Goiz honetan Baionako Polizia Judizialak eramaniko inkestaren harira, gizon bat atxilotu dute Tarbesen (Okzitania), erasoarekin lotura duelakoan.
Gizonezkoari eraso egin zioten, etxera sartzen ari zela. Ate aitzinera iristean, hiru gizonek sartzea trabatu zioten; gizonak handik mugitzeko galdetu zien, eta jo egin zuten, behin eta berriz, bortizki. Orain, Sud Ouest egunkariak adierazi du Polizia Judizialak pista «fidagarriak» lituzkeela susmagarriari dagokionez. Izan ere, poliziak zabalduriko robot irudiaren eite handia luke, eta «hainbat hipotesirekin» lanean dabiltzala azpimarratu du egunkariak.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232031/sakanan-eta-goierrin-ahta-egiteko-zundaketen-aurkako-bizikleta-martxa-egingo-dute-asteburuan.htm
|
Gizartea
|
Sakanan eta Goierrin AHTa egiteko zundaketen aurkako bizikleta martxa egingo dute asteburuan
|
Zundaketek eta AHTak kalteak dakartzatela salatu dute. Hiru eguneko ibilbidea egingo dute, Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotuta.
|
Sakanan eta Goierrin AHTa egiteko zundaketen aurkako bizikleta martxa egingo dute asteburuan. Zundaketek eta AHTak kalteak dakartzatela salatu dute. Hiru eguneko ibilbidea egingo dute, Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotuta.
|
Abiadura Handiko Trena egiteko lanetan zundaketa geologikorik ez egiteko eskatuko du Stop AHT Zundaketak ekinaldiak, AHTaren aurkako zenbait plataformak osatutakoak. Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotuko dituen ibilbidea osatuko dute hiru egunez, bizikletaz. Zundaketek, eta, oro har, AHTa eraikitzeak «inpaktu kate bat» dakartela salatu nahi izan dute: «ingurumen inpaktuak, herri eta lurretan izango duen eragina, xahutze ekonomikoa, ohiko trenaren desegituratzea eta honen zerbitzuak hobetzeari uko egitea, eta, ondorioz, enpleguak galtzea. Eta honen guztiaren lehen urratsa esplorazio zundaketak dira».
Abuztuaren 25an (ostirala) hasiko dute ibilbidea Irurtzunen, eta handik Olatzagutira joango dira ekinaldira deitutakoak. Aguraindik irtendako beste txirrindulariekin bat egingo dute han, eta gauez kontzertuak egingo dira Olatzagutiko gaztetxean. Hurrengo egunean Altsasura abiatuko dira, eta martxak Zegama, Segura, Beasain eta Lazkao zeharkatuko ditu, iluntzean Ataunera iritsi arte. Geralekuetan langileekin eta sindikatuekin bilkurak, elkarretaratzeak eta batzar irekiak egitea aurreikusi dute antolatzaileek.
Ataundik Irurtzunerainoko bidea egingo dute igandean, eta orduan amaituko da martxa; bidean zehar, Lakuntzan eta Uharten egingo dituzte geldialdiak. Herri bazkariarekin amaituko dute ekinaldia.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232032/guentildeesen-448-gradura-iritsi-dira.htm
|
Gizartea
|
Gueñesen 44,8 gradura iritsi dira
|
Euskalmetek prebisioen larritasun maila igo du 15:00-18:00 bitarterako, kostaldean, Ebro ondoko eskualdeetan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako barnealdeetan.
|
Gueñesen 44,8 gradura iritsi dira. Euskalmetek prebisioen larritasun maila igo du 15:00-18:00 bitarterako, kostaldean, Ebro ondoko eskualdeetan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako barnealdeetan.
|
Beroa erasaten ari da. Atzotik, alerta laranja ezarria zegoen Euskal Herri osoan tenperatura beroengatik, baina, egin dituzten iragarpenen arabera, baliteke egoerak okerrera egitea datozen orduetan, eta termometroak 42 gradura ere iristea. Gueñesen (Bizkaia) dagoen Sodupeko estazio meteorologikoak 44,8 gradu erregistratu ditu gaur 16:00 aldera. Bilbon berriz, 41,4 gradura iritsi dira. Euskalmetek jakinarazi duenez, Lasarten (Gipuzkoa), ordu horretan, 38,2 gradura iritsi dira; Oiartzunen (Gipuzkoa) berriz, 35,5 gradura, Gasteizen 39,2 gradura, eta Kanpezun (Araba) 38,8ra.
Hain zuzen, Euskalmetek alerta laranja ezarria zuen gaurko Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan, baina abisua zorroztu du 15:00 eta 18:00 bitarterako, «muturreko tenperatura oso altuengatik». Zehazki, alarma gorria ezarri du Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean. Gehienezko tenperaturak 36 gradu ingurukoak izango dira kostaldean, baina koska bat gorago igoko dira termometroak barnealdean. Arratsaldean, isurialde atlantikoaren barneko aldeetan 41-42 gradura ere irits daitezke. Abisu gorria 18:00ak arte egongo da indarrean, eta alerta laranja orokorra, berriz, 21:00ak arte.
Ostegunerako ere antzekoa da pronostikoa. «Muturreko tenperatura oso altuak» espero dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta alerta laranja martxan egongo da gaurko ordutegi berean. 39 graduko gehienezko tenperaturak espero dira. Gainera, baso suteak izateko arriskuagatik, abisu horia ere aktibatu dute, gaurko eta biharko. Argudiatu dute tenperatura beroez gain «hezetasun erlatibo txikia eta hego haizea» izango direla.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzak LABI Larrialdiei Aurre Egiteko Bidearen alerta fasea ezarri du hurrengo egunetarako. Azaldu dutenez, besteak beste, «egoeraren etengabeko jarraipena» egingo dute, eta, larrialdirik bada, erantzun egingo diote. Gainera, alertagatik, «garrantzitsua izan daitekeen informazioa» emango diete herritarrei eta larrialdi zerbitzuei, eta baliabideak gerturatu edo lekualdatuko dituzte.
Nafarroa ere alertan dago. Hain zuzen, Aemetek alerta laranja ezarri du lurralde osorako gaurko eta biharko. Gaur lurralde ia osoan 40 graduko tenperaturak izango dira, eta biharko ere ez dute aldaketarik espero.
Halaber, lehorteagatik, Nafarroako Gobernuak suteen ohartarazpena egina du, «muturreko arriskua» baitago, haren esanetan. Eskatu dute kontuz ibiltzeko, eta gogorarazi dute, besteak beste, debekatuta dagoela barbakoarik egitea, baita piroteknia materialik erabiltzea ere.
Pirinio Atlantikoetako prefeturak ere alerta bera jarri du Ipar Euskal Herri osoan, tenperatura beroengatik. 40-41 graduko gehienezko tenperaturak espero dira gaurko eta biharko.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232033/indiako-espaziontzi-bat-ilargiko-hego-polora-iritsi-da.htm
|
Mundua
|
Indiako espaziontzi bat Ilargiko hego polora iritsi da
|
Ilargiko hego polora iritsi den lehena da, eta ilargiratu den laugarren herrialdea. 14:34ean iritsi da.
|
Indiako espaziontzi bat Ilargiko hego polora iritsi da. Ilargiko hego polora iritsi den lehena da, eta ilargiratu den laugarren herrialdea. 14:34ean iritsi da.
|
Ilargiko hego poloan dago Indiako Chandrayaan-3 espaziontzia oraintxe. Euskal Herriko 14:34ean ilargiratu da. Ilargiko hego polora ailegatu den lehen espaziontzia da, eta satelite hartan lurreratu den laugarren herrialdea, AEB Ameriketako Estatu Batuen, Txinaren eta SESB Sobietar Errepublika Sozialista batasunen atzetik. «India Ilargian dago», esan du Sreedahara Panicker Somanath Indiako espazio agentziako buruetako batek.
Espazioko beste karrera bat hasi da azken urteetan Ilargiko eremu ezezagun horretara iristeko. Errusia, esaterako, aurreko igandean saiatu zen ilargiratzen. Errusiak 47 urtean lehen aldiz egin duen espazio espedizioak, Luna-25 espaziontziak, komunikazioa galdu zuen, eta ezin izan zuten ilargiratu. Japoniak ere orain dela gutxi galdu zuen Hakuto-R zunda, baina beste proiektu bat dauka abian, SLIM proiektua, Ilargiko ekuatoreko zonarako.
Ilargiko eremu horretan ur izoztuko erreserba izugarriak daude. Erreserba horiek han bizitzeko baseak egoteko aukera ekarri dute, erregaiaren, oxigenoaren eta ur edangarriaren iturri handia izan baitaiteke beste misio batzuentzat. Marterako misioak egitea ere erraztu dezake. Zientziaren aldetik, Ilargiaren eremu horretako ezaugarri termiko eta fisikoak ezagutzea da helburua, eta horien ezaugarri kimikoak ulertzea.
ISRO Indiako espazio agentzia asko handitzen ari da azken urteotan. Proiektuko lehen espedizioa 2009an egin zuten. Lehenengo proiektu hartan, Chandrayaan-1 espaziontziak deskubritu zuen Ilargiko hego poloan ur izoztua zegoela. 2019an ere saiatu zen gaurko misioa egiten, Chandrayaan-2arekin. Zunda orbital batekin eta ilargiratzeko modulu batekin egin zuten, baina programazio akats batek ilargiratzea zapuztu zuen. Hala ere, zunda orbitalak funtzionatzen segitu zuen, eta gaurko misiorako informazio ugari eta kalitate handiko argazki mordoa lortu ditu. Narendra Modi Indiako lehen ministroak esan du «Indiarentzako kapitulu berri» bat izan dela misio hau.
Indiako espazio agentziak esan du lortu dituzten azken argazkiek azken mugimenduentzako informazio ezin hobea eman dietela, eta misioa ondo aterako zelakoan zeuden. Gainera, ISRO Indiako agentzia espazialak esan du, orain dela lau urte egin zituen akatsak konpondu dituela.
Normalean baino denbora gehiago iraun du espedizioak. Uztailaren 14an bota zuten Chandrayaan-3. Abiadura hartzeko, lurraren orbitan ibili da Ilargirako hilabeteko bidaia hasi aurretik. Espaziontziak zunda orbital bat eta Ilargiratzeko ontzi bat zeramatzan. Ontzia zunda orbitaletik banandu zen aurreko astean, eta informazioa bidaltzen hasi zen. «Oraingoz, dena aurreikusi bezala doa: gure espaziontzia ederki dago», esan zuen Asiako espazio programan 30 urtez lanean ibili den Anil Bhardwajek duela egun batzuk.
2019ko espediziotik informazio mordoa lortu dute, eta, besteak beste, ilargiratzeko tokia aldatu dute. Errusia ilargiratzen saiatu zen tokitik 150 kilometrora dago kokagune berria. «Oraingoan askoz ziurrago gaude; ilargiratzeko eremua segurua da», adierazi zuen Bhardwajek.
Ilargiratzea zuzenean ikusi ahal izan da YouTubeko Deeply Adhyan kanalean, hindiz eta ingelesez. Mugimendu garrantzitsuenak 14:00ak aldera hasi dira. Azken hamabost minutuak izan dira garrantzitsuenak. Azken hamabost minutu horietan, espaziontziak orduko 6.000 kilometroko abiaduratik zerora jaitsi behar izan du.
Ontzia egonkortu eta hauts guztia joatean, sei gurpileko eta 30 kiloko rover bat jaitsiko da lurrera. Ibilgailu horrek instrumentu zientifikoak daramatza, eremuko datuak jasotzeko. «Ilargiko hego poloko lehen neurketak dira; informazio guztia berria izango da», azaldu du Bhardwajek.
Gaurkoa ez da Indiak abian duen proiektu espazial bakarra. LUCAX proiektua lantzen hasi da Japoniako agentzia espazialarekin batera. Indiak egingo du lur hartzeko ontzia, eta Japoniak, berriz, bertan informazioa jasotzeko ibilgailua. Gaurkoa baino toki zailago batera iritsi nahi dute, eguzkia iristen ez den Ilargiko hego poloko eremura, izotz asko egoteko aukera dagoelako. AEBek ere toki hori dute helburutzat; 2025ean, lehen emakumea bidaliko dute Ilargira, eta zuria ez den lehen gizona ere bai. Indiako lehen ministro Mondik esan du Indian espaziontzien jaurtiketetan espazio agentzia pribatuen parte hartzea boskoiztea espero duela datorren hamarkadan.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232034/hego-euskal-herriko-hotelak-borborka-izan-dira-uztailean.htm
|
Ekonomia
|
Hego Euskal Herriko hotelak borborka izan dira uztailean
|
Iazko uztailarekin alderatuta, %4,3 handitu dira Hego Euskal Herriko hoteletako sarrerak. Okupazio maila %74,3koa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta %52,7koa Nafarroan.
|
Hego Euskal Herriko hotelak borborka izan dira uztailean. Iazko uztailarekin alderatuta, %4,3 handitu dira Hego Euskal Herriko hoteletako sarrerak. Okupazio maila %74,3koa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta %52,7koa Nafarroan.
|
Gauza asko egin daitezke udan: lo egiteko aprobetxatzen dute batzuek, eguzkia hartzeko besteek, eta oporretara joateko gehien-gehienek. Punta-puntako helmuga turistikoentzat soilik ez, Euskal Herriko turismoarentzat ere uda beroa izaten ari da; inoiz ez bezalako datuak lortu dituzte Hego Euskal herriko ostatuetan.
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera, aurtengo uztailean 501.500 sarrera inguru izan dira Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hoteletan, hots, iazko uztailean baino %4,3 gehiago. Horietatik erdiak baino gehiago, 394.297, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erregistratu dituzte; eta 107.277 Nafarroan. Denera, bidaiariek 992.198 gaualdi egin zituzten lau lurraldeetako hoteletan, iazko uztailean baino %3,4 gehiago.
Turista bakoitzaren batez besteko egonaldia 2,08 egunekoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —iazko uztailean baino %0,4 gehiago—. Nafarroan ere apala izan da igoera: ia bi egunekoa (1,89) izan da batez besteko egonaldia, iaz baino %0,5 handiagoa.
Datu horiei erreparatuta, begi bistakoa da uda indartsua izaten ari dela Hego Euskal Herriko ostatuentzat. Okupazio mailak ere hala adierazten du: %74,3koa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta %52,7koa Nafarroan.
Prezioak ere, goraka
Dena den, bidaiariek eta egonaldiek gora egin duten heinean, gora egin dute, halaber, Hego Euskal Herriko ostatuetako prezioek. INEk emandako datuen arabera, batez beste 117,18 € balio du gauak Nafarroako hotel batean, iazko uztailean baino %14,28 gehiago. Zertxobait garestiagoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 151,75€ (+%7,68).
Halere, badago aldea lurralde batetik bestera. Eustaten arabera, Araban 88,53 euro ordaindu da logela batean gau bat pasatzeagatik; Bizkaian, 105,33 euro; eta Gipuzkoan 165,37 euro.
Baliteke igoera horrek beste zera honekin zerikusia izatea: uda honetan bereziki handitu da Espainiatik kanpoko bidaiarien kopurua. Eta, hain justu, turista horiek izan dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletako sarrera guztien erdiak baino gehiago: %53,4. Oro har, turista gehienak Frantziako eta Espainiako estatuetatik iristen diren arren, aurten bereziki ugaritu dira AEB Ameriketako Estatu Batuetatik, Alemaniatik eta Erresuma Batutik etorritako bidaiariak.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232035/gizon-bat-hil-da-mundakako-hondartzan.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat hil da Mundakako hondartzan
|
Sorosleak lanean hasi aurretik gertatu da ezbeharra. Hildakoak 90 urte zituen, eta Bermeokoa zen.
|
Gizon bat hil da Mundakako hondartzan. Sorosleak lanean hasi aurretik gertatu da ezbeharra. Hildakoak 90 urte zituen, eta Bermeokoa zen.
|
Gizon bat hil da Mundakako hondartzan (Bizkaia) gaur goizean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hareatzan zeuden lagun batzuek atera dute gizona uretatik, konorterik gabe. 10:50 aldera gertatu da ezbeharra, sorosleen lanorduetatik kanpo. Horiek heldu direnean, ezin izan dute ezer ere egin gizonari bizia salbatzeko. Hildakoak 90 urte zituen, eta Bermeokoa zen.
Hasieran, hondartza hustu dute helikopteroak lur hartu zezan. Halere, azkenean helikopteroa ez da bertaratu, gizona hilda zegoela baieztatu baitute ordurako. Ertzaintzak hondartza itxi du epaileak heriotza ziurtatu bitartean, eta eguerdiko ordu bata inguruan eraman dute hilotza hondartzatik.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232036/kremlinek-kargutik-kendu-du-aire-indarreko-buru-sergei-surovikin.htm
|
Mundua
|
Kremlinek kargutik kendu du aire indarreko buru Sergei Surovikin
|
Wagnerrek ekainean egindako matxinadarekin ustez izandako loturagatik hartu du erabakia Errusiak, AEBen arabera. Ukrainako eraso batek gutxienez hiru lagun hil ditu Belgoroden.
|
Kremlinek kargutik kendu du aire indarreko buru Sergei Surovikin. Wagnerrek ekainean egindako matxinadarekin ustez izandako loturagatik hartu du erabakia Errusiak, AEBen arabera. Ukrainako eraso batek gutxienez hiru lagun hil ditu Belgoroden.
|
Kremlinek kargugabetu egin du aire indarreko buruzagi Sergei Surovikin, Armageddon jenerala deiturikoa, Errusiako RIA albiste agentziak gaur jakinarazi duenez. Ukrainako inbasioaren testuinguruan, iazko ekainean, Hegoaldeko armadako buru izendatu zuten Surovikin. Urrats bat egin zuen aurrera; urrian, Errusiako indarren buruzagi nagusi ezarri zuten, Gennadi Zhidko ordezkatuta, baina urtarrilean kargu hori Valeri Gerasimov jeneralaren esku geratu zen, eta Surovikin haren alboko izendatu zuten. Halere, Kremlinek kargutik kentzea erabaki du, Errusiako Wagner talde paramilitarrak ekain amaieran egindako matxinada saiakerarekin ustez izandako loturagatik, AEB Ameriketako Estatu Batuen inteligentziaren arabera. Viktor Afzalov jeneral eta Errusiako aire eremuko buruak beteko du hark utzitako lekua.
Wagnerreko buru Jevgeni Prigozhinek ekainaren 23 gauean Defentsa Ministerioaren aurkako matxinada saiakera egin zuenetik, Surovikinek ez zuen jendaurrean agerraldi bakar bat ere egin. Are, AEBetako hedabideek jakinarazi zutenez, orain arte aire indarreko buruzagia izan dena ikertzen ari zen Errusiako inteligentzia, Wagnerren operazioarekin lotura zuelakoan. Bada, ekainaren 28an, The Moskow Times egunkariak zabaldu zuen Kremlinek Surovikin atxilotu zuela. Errusiako Gobernuak, ordea, gezurtatu egin zuen «Mendebaldera lerratuta dauden hedabideek zabaldutako informazioa», eta «espekulaziotzat» jo zuen.
Ikusi gehiago: Errusiako jeneral Surovikin atxilotu dute ustez Wagnerren matxinadarekin lotura izateagatik
Bestalde, Ukrainak droneen bidez erasoak egiten segitzen du Errusia mendebaldeko lurraldean. Hain zuzen, Belgorod eskualdeko alkateak gaur salatu du Kieveko indarrek gutxienez hiru pertsona hil dituztela Valuisk barrutian egindako oldarraldi batean, Ukrainako mugatik gertu. Horrez gain, eraso saiakerak are ekialderago ere egin ditu Kievek; Moskun, zehazki. Defentsa Ministerioak gaur goizaldean jakinarazi du aireko defentsa sistemek hiru drone erorarazi dituztela hiriburuan. Moskuko alkate Serguei Sobianinek zehaztu du kontrola galdu duten droneek bi eraikin jo dituztela, eta kalte materialak eragin. Eraso horien ondorioz, bertan behera utzi dituzte hainbat hegaldi hiriburuko aireportu nagusian, baina egoera bere onera itzuli da.
Ukrainan, berriz, errusiarren drone batek ikastetxe bat jo du Sumi eskualdean (ipar-ekialdea), eta gutxienez bi irakasle hil dira leherketaren ondorioz, Barne ministro Igor Klimenkok adierazi duenez. Beste hiru lagun ere zauritu dira, eta erreskate taldeak lanean ari dira eraikinaren hondakinen artean.
Gaur gauean, gainera, Errusiako armadak eraso bat egin du droneekin Odesa eskualdeko Izmail hirian (hegoaldea), eta «700 metro koadroko» sute bat eragin du zerealen biltegi batean, eskualde horretako militarren buru Oleg Kiper-ek Telegramen nabarmendu duenez. Suhiltzaileak sua amatatzeko lanean ari dira, eta Kiperrek erantsi du aireko defentsa sistemek Moskuk jaurtitako bederatzi drone erorarazi dituztela. Ukrinform agentziaren arabera, sutea Danubio ibaiaren ertzean piztu da, Errumaniako mugatik gertu.
Ikusi gehiago: Errusiak bertan behera utziko du zerealen ituna
Uztailaren erdialdean, Errusia irten egin zen Ukrainako zereala Itsaso Beltzetik esportatu ahal izateko itunetik, eta, ordutik, Moskuk behin eta berriz bonbardatu ditu Ukrainako portu eta nekazaritza azpiegiturak; guztira, 270.000 tona zereal suntsitu ditu azken hilabetean, Kieven arabera. Akordio horren bitartez, Ukrainako Itsaso Beltzeko hiru portutatik nekazaritzako produktuak esportatu dituzte urtebetez. Iazkoa otsailean, Errusiaren erasoaldia hasi zen, eta Kievek nekazaritza esportazioak handitu zituen Danubiotik barrena, Moskuk Itsaso Beltzeko sarrera blokeatu ziolako Kievi.
|
2023-8-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/232037/errimaren-josteta-askotarikoak.htm
|
Kultura
|
Errimaren josteta askotarikoak
|
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die Berriak sei bertsolariri, haren gainean hausnartzeko, kantatu ziren toki berean direlarik. Nazioarteko Inprobisatzaileen Birako bat oroitarazi du Alkaizak. Quiala, Arguello, Lujanbio eta Soto aritu ziren kantuan, Iruñean.
|
Errimaren josteta askotarikoak. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die Berriak sei bertsolariri, haren gainean hausnartzeko, kantatu ziren toki berean direlarik. Nazioarteko Inprobisatzaileen Birako bat oroitarazi du Alkaizak. Quiala, Arguello, Lujanbio eta Soto aritu ziren kantuan, Iruñean.
|
Bertsoaldi mordoa du kaskoan gorderik Saioa Alkaizak (Iruñea, 1991); askotariko gaiei buruzkoak, askotariko ahoskeretan kantatuak. Izatez, erdaretan eginak ere baditu gogoan, eta, hain justu, horietako bat bururatu zaio bertso sorta kutun bat oroitzeko eskatuta. Lau inprobisatzailek, errima jostalariz eta txandaka, saio berean euskara eta gaztelania taularatu zituzteneko bat: Tomasita Quiala repentista (Banes, Kuba, 1961), Araceli Arguello Argentinako payadorea (Pozo del Molle, Argentina, 1995), Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976) eta Julio Soto (Iruñea, Nafarroa, 1987) bertsolariak aritu ziren kantuan.
2018ko urriaren 9an egin zuten saioa, Iruñeko Zentral aretoan, eta Nazioarteko Inprobisatzaileen Biraren parte izan zen. Izan ere, urriaren 9tik 14ra, eguneko emanaldi bat antolatu zuten –horietako bakoitza, herri batean–, eta, hortaz, Iruñekoa izan zen lehenbizikoa. Bertan zen Alkaiza, entzule. Nabarmendu duenez, huraxe izan zen bertsolariak izan ez baina ahozko inprobisazioan aritzen diren sortzaileak aditu zituen lehenbiziko aldia. «Flipatu egin nuen». Eta hala segitzen du.
Kuadrillako zenbait lagunekin joan zen Zentralera. «Berez bertsozaleak ez diren lagun batzuekin», zehaztu du. Harro. «Gogoan baitut hala ere denek oso ongi pasatu zutela, eta iruditzen zait hori gertatzea oso polita dela; deus jakin gabe joatea, eta emanaldiak zu harrapatzea».
Kontua da ezagutza handiagoa zutenak ere liluratu zituela saio hark. Alkaizak aitortu duenez, Quialaren eta Arguelloren kantaerak guztiz «berritzaileak» iruditu zitzaizkion teknikari dagokionez. «Erreparatuz gero, bertsolariok errima berekin edo familia bereko errimekin aritzen gara, salbuespen batzuekin. Aldiz, bai payadoreek bai repentista kubatarrek errima mota diferenteak ibiltzen dituzte bertsoaren baitan. Ez dakit zailagoa ote den, baina bada beste errima molde bat, eta guztiz harritu ninduen, eta engantxatu». Kazetariarekin eginiko hitzordurako, Alkaizak zenbait ohar ekarri ditu sakelakoan bilduta. Quialaren eta Arguelloren olerkiak ditu idatziak, errimei xehe erreparatzeko. «Begira zein lotzen dituen elkarren artean», adierazi du, miresmenez.
Gainera, payadaren eta repentismo kubatarraren ezaugarri bereizgarriak bezainbeste gustatu zitzaizkion Alkaizari bertsoarekin alderatuz gero aurkitutako antzekotasunak. «Guztietan erabiltzen dira, adibidez, kontrasteak, pilaketak, deskribapen xeheak, esajerazioak... baliabide literario antzekoak baliatzen dituzte ahozkotasunari dagokionez, eta uste dut publikoak kode konpartitu hori ulertzen duela, eta jasotzen duela». Diziplina diferente horiek elkarren ondoan jartzeak dakarren onura zalantzan jarri ezinezkoa da, Alkaizaren ustez: «Denak dira oso dialogikoak, solasean oinarrituriko arteak, eta asko aberasten dute elkar». Besteak beste horregatik, bertsolariak onartu du harramazka ezti bat ere sentitu zuela egun hartan. «Inbidia puntu bat. Pentsatzen nuen: zer polita hori egitea».
Urteek emandakoetatik
Zehazki, saio hartako ariketa bat aukeratu du Alkaizak. Horretan, lau inprobisatzaileak aritu ziren, txandaka, Iker Iriartek jarritako gaiari segika. Iriartek aipatu zuen belaunaldi diferenteetakoak zirela laurak, eta eskatu zien norberaren adina izateak zituen abantailak kanta zitzaten lehen bertsoan; bigarrenean, desabantailak aipatu beharko zituzten.
Hain justu, gaiarengatik ere maite du Alkaizak bertso sorta, «belaunaldi artekotasuna» lantzeko aukera ematen duelako, eta, are, gaia gisa horretara emanda, bakoitzak bazuelako beretik kantatzeko aukera. «Nahiz eta gero norberak erabakitzen ahalko zuen maskara bat jantzi edo halakorik gabe aritu». Hau da, fikzioa egin edo ez.
Quiala, Soto, Arguello, Lujanbio eta Iriarte, Zentral aretoan. Irati Majuelo –ezkerrean– itzultzaile aritu zen Bertsoa.eus
Izan ere, adinari buruz aritzean norberaren azaletik kantatu ahal izatea bereziki interesgarria iruditzen zaio Alkaizari. «Ez zaidalako gauza bera iruditzen zahar batek kantatzea zer den bere bilobak zaintzea, edo nik egitea. Nik egin dezaket fikzioa horri buruz, noski, baina litekeena da halakorik bizi ez dugunok aukera gehiago izatea egoerak edo adinak estereotipatzeko. Belaunaldi guztietako ordezkariak izateak asko laguntzen du begirada zabaltzen», gogoetatu du. Are, beste onura bat ere erantsi du: «Bertsolaritzan, ematen du ez bazara gaztetan hasi egurra ematen ja pasatu egiten zaizula aukera. Horrelako bertsoaldiek erakusten dute sorkuntzaren bidea ez dela bukatzen adin batean; edo aukera bakarra ez dela gazte sariketetan hastea».
Punka eta umorea
Oholtzan zirenetatik, Quialak zuen biderik luzeena: 57 urte zituen orduan. «Tomasita oso pertsona punka da», esan du Alkaizak hari buruz. Esplikatu duenez, Quiala itsua da, aulkian eserita inprobisatzen du, baina franko mugitzen da kantatu bitartean, eta irri asko ere egiten du, eta umorea erabili. Jarrera horrek guztiz harrapatu zuen Alkaiza. «Emakumeak oholtzan bagaude, beti kritikatzen gaituzte: ez baduzu irri egiten, serioegia zara; irri gehiegi egiten baduzu, irribarre bortxatua duzu; gaizki kantatzen baduzu, esanen dizute bertsotan hobeki kantatu behar dela, baina, kontuz, gehiegi kantatzen baduzu, esanen dizutelako bertsoa kantatuegia dela. Espazio publikoak okupatzeko exijentziak handiagoak dira emakumeentzat, oraindik existitzen da langa hori, eta ikusteak nola haiek– bai Quialak bai Arguellok– hartzen dituzten espazio horiek, nola iritsi diren tradizionalki emakumerik ez zen tokietara... Pentsatu nuen: ze ongi, zer bidea egin duten».
Parez pare entzule izan zenez geroztik, Alkaizak hainbatetan aditu du bertsoaldia berriz. Gehienetan, ikasleei erakusteko ibili du, eta, dioenez, kariño handia hartu dio horrela. Halere, iradoki du horrelako bertsoaldiek nekez sortzen dutela emozio berbera aurrez aurre, unean-unean, edo gerora bideo bidez. «Diferentea da». Zaila egiten zaio sentitzen den lilura hitzez esplikatzea. «Bertsoaren edo dena delakoaren aurreko isilune hori, sortzaileak pentsatzen ematen dituen segundo horiek...», hasi da esplikatzen. Eten txiki bat egin du, eta hala lotu zaio atzera hari: «...neroni publikoan nagoenean, iruditzen zait une hori magikoa dela».
Saio hari esker, Alkaizari are eta ikusgarriagoa egin zitzaion «hitzaren indarra». «Fonema batek, edo esanahi batek, edo hoskidetasun estu batek, edo soinu batek nola balio duen mundu ikuskera oso diferenteak irudikatzeko eta ekartzeko. Bere xumean, inongo artifiziorik gabe. Ez duzu aldamio gehiagorik behar. Zeinen gauza handiak egin daitezkeen, langaia hain denean xumea».
BERTSORAKO GAIA
Zuek laurok belaunaldi ezberdinetakoak zarete, adin ezberdina duzue. Tomasita, zure adinaren lehenbiziko zenbakia 5a da; Maialen, zurea, 4a; Juliorena, 3a; Aracelirena, 2a. Kontatu beharko duzue zuek duzuen adina izateak zer abantaila dituen.
Doinua: Mundu honetan holako gauzak.
Maialen Lujanbio Berrogei urte aitor nezake ta ez ilundu bekoskoa harro bainago nahiz zimurtuta pixkat urdindu kaskoa gorputzez aje handirik ez dut sasoia eder askoa berrogeika da zenbaki ona ta nere kontra ez doa gazteen ondoan jakintsua naiz zaharren ondoan freskoa Julio Soto Nahiz ta jadanik gazte txartela dudan bi puska egina oraindik nago arin-arina oraindik nago fin-fina esperientzia pixkat badaukat baina oraindik ez jakina hogeita hamaika adin latza da disfrutatzeko adina eta bi barru etorriko zait Jesukristoren adina
Tomasita Quiala Yo tengo cincuenta y siete años llenos de alegría yo tengo cincuenta y siete años llenos de alegría pero tengo todavía un corazón mozalbete estad edad me compromete con la esperiencia vivida estoy rejuvenecida desde el cabello hasta la uña y espero volver a Iruña antes de acabar mi vida
* Itzulpena Berrogeita hamazazpi urte ditut alaitasunez beteak, berrogeita hamazazpi urte ditut alaitasunez beteak, baina gazte-gaztea daukat bihotz hau, nire adinak jartzen nau bizi izandakoari lotuago, gero eta gazteago nago burutik hankaraino, berriz iritsiko ahal naiz Iruñeraino bizialdi hau amaitu baino lehenago
Araceli Arguello Son varias generaciones arriba del escenario explicarlo es necesario cuáles son mis intenciones pues tengo las ilusiones el camino por seguir sin esposo a discutir aferrada a mi madera tengo un alma veinteañera y muchos años por cumplir.
* Itzulpena Zenbait belaunaldi hemen oholtza honen gainean, ta ni azaldu beharrean zer izango dudan gozamen, bai baitut nahiko kemen, ta bidea egiteko, senarrik ez sesiotako, badut gitarraren estima, hogei urteko arima, ta urte asko betetzeko.
|
2023-8-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/232038/elak-vayven-delivery-enpresaren-lantaldea-subrogatzea-eskatu-dio-amazoni.htm
|
Ekonomia
|
ELAk Vayven Delivery enpresaren lantaldea subrogatzea eskatu dio Amazoni
|
Amazonen azpikontrata bat da Vayven delivery enpresa, eta prozedura bat hasi du lantaldeko lan kontratu guztiak amaitzeko.
|
ELAk Vayven Delivery enpresaren lantaldea subrogatzea eskatu dio Amazoni. Amazonen azpikontrata bat da Vayven delivery enpresa, eta prozedura bat hasi du lantaldeko lan kontratu guztiak amaitzeko.
|
Amazon multinazionalarekin kontratua amaitu eta gutxira, langile guztien lan kontratuak amaitzeko asmoz, EEE enplegua erregulatzeko espediente bat jarri du abian Vayven Delivery enpresak. ELAK espediente hori errefusatu du, eta enpresako 23 langileen subrogazioa bete dezala eskatu dio Amazoni.
Orain gutxi arte, Vayven Deliveryk mezularitzako eta paketeria txikiko zerbitzuak eman ditu, Amazonen azpikontrata gisa. Baina zerbitzu horiek behin betiko etetea erabaki zuen Amazonek, eta, ondorioz, lantaldeko lan kontratu guztiak amaitzea erabaki du Trapagaranen egoitza duen azpikontratak.
Dena den, ez da kasualitatea izan Amazonek kontratua amaitutzat eman izana. ELArekin epaiketa galdu ondoren, Vayven Deliveryk Bizkaiko Garraioaren hitzarmena aplikatu behar izan zien enpresako 23 langileei. Amazonek epaia ez betetzeko agindu zion Trapagarango enpresari, horrek multinazionalaren kostuak izugarri garestituko zituela argudiatuta. Vayvenek xantaiari kasu egin zion arren, kontratua amaitutzat jo du multinazionalak.
Amazonen jokaera salatu du ELAk. Sindikatuaren arabera, enpleguaren «etengabeko prekarizazioa» bultzatzen du multinazionalak, «bai lantaldean bertan, bai azpikontratazio katean». Horiek hala, Vayven Deliveryn enplegua mantentzearen alde borrokatuko dela ziurtatu du sindikatuak, eta, bide juridikotik jarraitzeaz gain, mobilizazioak ere antolatuko ditu horretarako.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232040/errusiak-baieztatu-du-wagner-taldeko-burua-hil-dela.htm
|
Mundua
|
Errusiak baieztatu du Wagner taldeko burua hil dela
|
Hamar pertsona zeuden hegazkinean, eta guztiak hil egin dira. → Informazio gehiago: Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean
|
Errusiak baieztatu du Wagner taldeko burua hil dela. Hamar pertsona zeuden hegazkinean, eta guztiak hil egin dira. → Informazio gehiago: Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean
|
Atzo arratsaldean lurra jo zuen, Errusian, Wagner talde paramilitarreko buru Jevgeni Prigozhin zeraman hegazkin pribatuak. Hala baieztatu du Errusiako abiazio agentzia federalak. Hamar pertsona zihoazen hegazkinean denera, eskifaiako hiru kide eta zazpi bidaiari, eta herrialdeko Larrialdi Ministerioak adierazi du guztiak hil direla istripuan. RIA agentziaren erranetan, hegazkina erre egin zen lurra jo zuenean, eta ordu erdi baino gutxiago zeraman airean. Moskutik San Petersburgorakoa zen hegaldia, eta Kuzhenkino herriaren parean gertatu da ezbeharra. Gertatutakoa ikertzen ari dira.
Bestalde, Kremlinek kargugabetu egin du aire indarreko buruzagi Sergei Surovikin, atzo jakinarazi zuenez. Ukrainako inbasioaren testuinguruan, Errusiako indarren buruzagi nagusi ezarri zuten Surovikin iazko urrian, baina, urtarrilean, kargu hori Valeri Gerasimov jeneralaren esku geratu zen, eta Surovikin haren alboko izendatu zuten. Orain, Kremlinek kargutik kentzea erabaki du, Wagnerrek ekain amaieran egindako matxinada saiakerarekin ustez izandako loturagatik.
Ikusi gehiago: Jevgeni Prigozhin eta Wagnerren matxinada
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232055/elefantearen-faltan-izan-dira-debatean.htm
|
Mundua
|
Elefantearen faltan izan dira debatean
|
Bederatzi dira Alderdi Errepublikanoaren primarioetako hautagaitzak. Zortzi baino ez ziren izan lehen debatean: Trump falta zen. Horren ordez, elkarrizketa bat eskaini zuen.
|
Elefantearen faltan izan dira debatean. Bederatzi dira Alderdi Errepublikanoaren primarioetako hautagaitzak. Zortzi baino ez ziren izan lehen debatean: Trump falta zen. Horren ordez, elkarrizketa bat eskaini zuen.
|
Presidentetzarako hauteskundeak dituzte AEBetan heldu den urtean, eta kanpainaurrearen atarian dira. Alderdi Errepublikanoak atzo ekin zien hautagaia hautatzeko debateei, Milwaukeen (Wisconsin). Bederatzi dira hautagaitzak, tartean, Donald Trump 2016 eta 2020 bitartean presidente izandakoa; hura izan zen, baina, estreinako eztabaidan falta izan zen bakarra. Haren ustetan, ez baitu behar agertokirik: «Publikoak badaki nor naizen eta zein presidentetza arrakastatsua izan nuen», adierazi zuen asteburuan. Debateko moderatzaile Bret Baierrek jada esan zuen: gelan ez zegoen elefantea zen Trump.
Hala, zortzik parte hartu zuten Fox News katearen saioan: Ron DeSantis Floridako gobernadoreak, Nikki Haley NBEko enbaxadore ohiak, Chris Christie New Jerseyko gobernadore ohiak, Doug Burgum Ipar Dakotako gobernadoreak, Vivek Ramaswamy enpresariak, Tim Scott Hego Carolinako senatariak, Mike Pence Trumpen presidenteorde izandakoak, eta Asa Hutchinson Arkansasko gobernadore ohiak.
Debate aurreko inkestek argi erakusten dute nor izango den presidentetzarako hautagai: Trump. Primarioetako hautesleen erdiek behintzat haren alde egingo lukete, horien arabera. DeSantis du atzetik; lehiakide sendoa zen, baina urte hasieratik hona maldan behera joan da haren babesa. Horiek horrela, saioa hasi eta ordubetera, elefantea agertu zen. Moderatzaileak galdetu zien ea Trumpen alde egingo luketen kondenatuko balute.
Sei hautagaitzak altxatu zuten eskua, eta baietza adierazi. Horien artean, DeSantisek apur bat tardatu zuen eskua altxatzen; Pencek beste bosten atzetik altxatu zuen. Bestalde, Christiek gogor egin zuen Trumpen kontra, inputazioetan oinarrituz: «Norbaitek jokabide hau normalizatzeari utzi behar dio, bai?». Muzin egin zion publikoak New Jerseyko gobernadore ohiari. «Muzin egitea baimenduta dago, baina horrek ez du aldatzen egia», erantzun zuen. Hutchinsonek ere ez luke babestuko presidente ohia.
Ordu laurden iraun zuen Trumpi buruzko galderak. Christiek Kapitolioa hartu zutenekoari eutsi zion, eta presidente ohiaren jarrera «desegokia» deitoratu zuen, Konstituzioa «bertan behera uztea» zilegi zela uste baitzuen. Pencek arrazoia eman zion New Jerseykoari, eta esan legearen «gainetik» jokatzeko eskatu ziola egun hartan, eta, «noski», uko egin ziola horri.
Bestelako jarrera erakutsi zuen Ramaswamyk: «XXI. mendeko presidenterik onena» da. Gainontzeko hautagaitzei aurpegiratu zien Trumpen aurka aritu direnek horretan soilik oinarritu dutela beren kanpaina: aurka egite hutsean. Bortizkeriaz aritu zen Ramaswamy, Trumpen antzerako diskurtsoarekin. «Abagune ilun batean» bizi direla estatubatuarrak, eta behar dela «iraultza bat» herrialdearen «kontrola berreskuratzeko». Ramaswamyk bera jotzen dute debatearen garaile.
Ezagutarazteko aukera
Halako eztabaidak badira nork bere hautagaitza ezagutarazteko aukera ere, hautesle askorentzat ezezagunak baitira lehian dauden izenetako zenbait. Ez da ahaztu behar, gainera, boto emaileen erdiek baino gehiagok Trumpen alde egingo dutela argi izan arren, badela aukerarik presidente ohiari aurre egiteko adina babes lortzeko. Hala, izan zen ezusteko protagonistarik lehen eztabaida horretan: Ramaswamy. 38 urteko enpresari hori DeSantisen atzetik doa inkestetan —azken datuen arabera, botoen %15,2 eskuratuko lituzke gaur Floridako gobernadoreak, eta %9,7 enpresariak—.
Trumpekiko aldea oso handia den arren —42 punturen aldea ateratzen dio presidente izandakoak—, Ramaswamy gai izan da oso tarte txikian DeSantisi ez beste hautagai guztiei aurrea hartzeko. Enpresariaren orain arteko ibilbideak badu antzik bere garaian Trumpek berak egindakoarekin. Izan ere, politikagintzan esperientziarik gabekoa da enpresari hori —modu horretan saldu zuen bere burua estatuburu ohiak 2016ko bozetarako kanpainan, alegia, elite politikotik at zegoen hautagai gisara—, baina ezaguna da Fox katean, maiz agertzen baitzen Tucker Carlson kazetariaren programan, duela gutxi arte kate horretan audientziarik handiena zuen magazinean.
Hardvard eta Yale unibertsitateetan egin zituen ikasketak Ramaswamyk, eta botika enpresa bateko zuzendari izan zen 2014 eta 2021 bitartean. Trumpen politiken defendatzaile sutsua da, eta haren oso antzekoak dira bere proposamenak ere. Enpresariaren ustez, «krisi nazional baten erdian» daude AEBak, «fedearen, abertzaletasunaren eta meritokraziaren gainbeheraren ondorioz». Fox kateko lehen eztabaidan ez ezik, aurrez ere gogor defendatu du enpresariak presidente ohia, eta iragarri du bera estatuburu izatera iritsiko balitz «barkatu» egingo lizkiokeela egozten dizkioten delituak; bide batez, gaitzetsi egin izan ditu gainontzeko hautagaiak, Trump kritikatzeagatik.
Kontrakoa pentsa zitekeen arren, Ramaswamyren jarrera begi onez hartu dute hautesleek, nolabait ere Trumpen ordezko gisa saldu duelako bere burua, haren alternatiba gisa baino gehiago. Hala, lehen eztabaidak agerian utzi du presidente ohiaren babesak ez duela behera egingo inondik ere, haren lehiakideen artean ere Trumpengandik gertuen daudenak saritu dituztelako hautesleek. Bestalde, inkesten eta hautesleen noranzkoa ikusita, argi dago Alderdi Errepublikanoak berak ere ez duela norabidea aldatuko, aurkakoa baizik, politika kontserbadoreagoak bultzatuko dituela, horiek eman baitizkiote emaitzarik hoberenak. Galdera beste bat da, ordea: honek guztiak nola eragingo dio Alderdi Demokratari datorren urteko presidentetzarako kanpainan hartu beharreko jarrera erabakitzeko orduan?
Floridako gobernadorea, galduta
Pencerekin batera, edo, hobeto esanda, haren aurretik, DeSantis zen askoren begietara Trumpen gorakada oztopatzeko aukera gehien zituen hautagaia, eta, hori dela eta, aurreko egunetan askok ohartarazi zuten haren aurka joko zutela gainontzeko hautagaiek. Ez zen halakorik izan, ordea. Okerragoa izan zen. Ez ikusiarena egin zioten, eta DeSantis ez zen gai izan bere burua eztabaidaren lehen lerrora eramateko. Floridako gobernadore kontserbadoreak ez zuen asmatu bere estatuan arrakasta izan duten neurriak azaltzen eta defendatzen, besteak beste, Disney ekoiztetxearen aurkako borroka edo sexu askatasunaren kontra hartutako neurriak.
Gainontzean euren proposamenak haizatzeko baliatu zuten eztabaida errepublikanoek. Besteak beste, abortuaren aurkako neurriak proposatu zituzten —alor horretan Pence izan zen kontserbadoreena, eta herrialde osoan hamabost aste arteko epea ezartzea defendatu zuen—, baita Ukrainako gerra aipatu eta Joe Biden presidentearen aurka egin ere. Azken puntu horretan, txaloka hartu zituzten ikusleek DeSantisen hitzak: «Herrialdearen gainbehera ez da saihetsezina. Aukera bat da. Joe Biden bere etxera bidali behar dugu, eta gainbehera gelditu».
Abortua eta haren aurkako neurriak ere izan zituzten hizpide. Iaz AEBetako Auzitegi Konstituzionalak abortatzeko eskubidea atzera botaz geroztik, hainbat estatuk debekatu edo ia ezinezko bilakatu dute haurdunaldia etetea. Errepublikanoak ez dira abortuaren defendatzaile sutsuak, baina ezta hura erabat debekatzearen aldekoak ere —inkestek argi utzi dute estatubatuarren gehiengoa neurriak are gehiago gogortzearen aurka daudela—; aldi berean, baina, talde erlijiosoek indar handia dute oraindik errepublikanoen artean, eta horiek ez lukete inolaz ere onartuko abortuaren aldeko hautagai bat.
Saioan parte hartu zuten zortzi hautagaien artean zegoen emakume bakarrak agertu zuen abortuarekiko jarrerarik moderatuena. Nikki Haleyk, AEBetako enbaxadore izandakoak, argi utzi zuen abortuari mugak jartzearen aldekoa dela, baina, aldi berean, «errespetua» eskatu zuen haurdunaldia etetea erabakitzen duten emakumeentzat: «Ezin dugu adostu antisorgailuak guztientzako eskuragarri jartzea? Ez al genuke ados egon behar, hain zuzen, ezin dela emakume bat espetxeratu edo hiltzera zigortu abortatu duelako?».
Abortuarekin batera, Ukrainako gerra eta han izan beharreko esku hartzea da errepublikanoen artean eztabaida gehien sortzen duen gaia; batzuk esku hartzearen aldekoak dira, baina besteek diote AEBek albo batera geratu beharko luketela gatazkan. Ramaswamy da Ukrainarako diru laguntzak etetea defendatzen dutenetako bat —hor ere bat dator Trumpekin—, eta hala argudiatu zuen eztabaidan: «Diru hori herrialdearen hegoaldeko muga defendatzeko baliatu beharko genuke».
Trump, galde-erantzunka
Zortzi hautagaitzak pantaila txikian ziren, eta Trump ez zen gutxiago izan. Elkarrizketa eskaini zion Tucker Carlson Fox News-eko aurkezle ohiari. Joan den apirilean utzi zuen lanpostua Carlsonek, kate horrek difamazioagatik 710 milioi euro inguru ordaindu behar izan ostean. Aurkezleak saio propioa hasi zuen X sare sozialean, eta bertan jarri du presidente ohiarekin izandako elkarrizketa.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232056/emakume-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekide-ohia-hiltzea-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia hiltzea egotzita
|
Hilketa atzo arratsaldean izan zen, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.
|
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia hiltzea egotzita. Hilketa atzo arratsaldean izan zen, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 51 urteko emakume bat atxilotu du, bikotekide ohia hiltzea leporatuta. Hilketa atzo arratsaldean izan zen, Sansomendi auzoko etxe batean.
Poliziak azaldu duenez, 17:00 aldera dei bat jaso zuten. Emakume batek esan zien bizilagun baten etxean gizon bat lurrean zegoela, itxuraz konorterik gabe. Ertzainak bertara joan ziren, eta ikusi zuten pultsua oso ahul zeukala. Gizona suspertzen saiatu ziren, osasun langileak iritsi arte, eta, gero, ospitalera eraman zuten, anbulantzia batean. Bertan hil zen.
Horiek horrela, hilketa delitu bat egitea egotzita atxilotu zuten emakumea. Ertzaintza zer gertatu zen ikertzen ari da, eta, oraingoz, ez dute beste xehetasunik eman.
Alabaina, zenbait egunkari ari dira kasuaren nondik norakoen berri ematen. El Correo-ren arabera, emakumea polizia etxera eraman zutenean saiatu zen genero indarkeria jasan zuela salatzen. Itxuraz, esan zuen gizona berari eraso egiten saiatu zela eta zorabiatu egin zela. Egunkari horrek esan duenez, Ertzaintzaren lehen ikuskapenen arabera, ez dute armarik aurkitu, eta gorpuak ez dauka begi bistako zauririk. Noticias de Álava kazetak gehitu du ertzainen ikerketarako hipotesietako bat dela gizonezkoari bihotzekoak eman izana.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232057/gizon-bat-atxilotu-dute-bilbon-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, sexu eraso bat egitea leporatuta
|
Emakume bati ukituak egitea egotzi diote.
|
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, sexu eraso bat egitea leporatuta. Emakume bati ukituak egitea egotzi diote.
|
Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, beste gizonezko bat atxilotu dute, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Azaldu dutenez, bart gauean atzeman dute, bezperan emakume batek jarritako salaketaren harira. Ukituak egitea leporatzen diote.
Ez da Bilboko Aste Nagusian sexu erasoekin lotura izan dezakeelakoan atxilotutako lehen gizona. Hain zuzen, dagoeneko beste sei gizon ere atxilotu dituzte antzeko delituak egin dituztelakoan.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232058/senper-laquoeaj-beldur-da-estreinakoz-bere-historianraquo.htm
|
Politika
|
Senper: «EAJ beldur da, estreinakoz bere historian»
|
PP estu hartzen ari da EAJ, Nuñez Feijoo Espainiako presidente izateko babesa lortu nahian. Borja Senper alderdiko Gizarte idazkariordeak esan du «prozesioa» ez dela amaituko «azken pausoak egin arte». EAJ talde parlamentarioa lortzeko bidean da Senatuan PSOEren laguntzaz, baina azken hitza PPk izango du.
|
Senper: «EAJ beldur da, estreinakoz bere historian». PP estu hartzen ari da EAJ, Nuñez Feijoo Espainiako presidente izateko babesa lortu nahian. Borja Senper alderdiko Gizarte idazkariordeak esan du «prozesioa» ez dela amaituko «azken pausoak egin arte». EAJ talde parlamentarioa lortzeko bidean da Senatuan PSOEren laguntzaz, baina azken hitza PPk izango du.
|
PPko presidente Alberto Nuñez Feijoo Espainiako presidente izaten saiatuko da irailaren 26an eta 27an egingo duten inbestidura saioan, Espainiako Kongresuan. PPko buruak lau boto falta ditu Moncloara iristeko, eta EAJn jarri du jomuga. Jeltzaleen Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek oso argi utzi du asteon EAJko bost diputatuek ez dutela PP babestuko, «Vox sartzen den ezein ariketatan» ez dutelako parte hartu nahi. Baina bozen biharamunean bertan hasi ziren presioei aurre egin beharko dio EAJk datozen asteetan, PP argi uzten ari denez.
Gaur bertan, Borja Senper alderdiko Gizarte idazkariordea aritu da EAJri berriro babesa eskatzen. Radio Euskadin ziurtatu du EAJ «beldur» dela «estreinakoz bere historian», eta horrek eragozten diola «arrazionaltasuna» topatzea.
Senperrek uste du EAJ «deseroso» dagoela hilabete batzuk barru Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango direlako «eta EH Bildu gailentzen ari zaiolako». «EAJk ikusiko du; haiek erabaki behar duten ariketa bat da. Feijoo ez dutela babestuko iragarri dute, eta iraganean Rajoy eta Aznar babestu zituzten. Dena den, prozesioa ez da bukatuko azken pausoak eman arte».
Estebanen eta Feijooren arteko bilera
Esteban jeltzalea Nuñez Feijoorekin batzartuko da haren babesari buruzko bilera batean, baina «kortesiaz», EAJk sarri askotan esan baitu ez duela PP babestuko, ariketa horretan Vox ere sartu beharko bailitzateke. Senperrek ukatu egin du, ordea, Voxen rol hori. Haren ustez, aurrez aurre dagoen «ekuazioa» da soilik PPren gobernu bat. «Ez dago PPren eta Voxen gobernu baten ariketa». PPko kideak, ordea, ezin izan du errealitate bat ukatu: Moncloara iristeko PPk Voxen babesa beharko luke, nahitaez, Kongresuan.
Horren ordez EAJk lortuko lukeenaz aritu da, betiere PP babestuko balu. «Oso garrantzitsua izango litzateke agenda erabakitzeko, eta erreferentziazkoa izango litzateke Kongresuan zenbait ekinaldi aurrera ateratzeko.
Talde parlamentarioa Senatuan
Gaur jakin da EAJ Senatuan talde parlamentarioa lortzeko bidean dela. Bost senatari ditu, eta hamar behar dira taldea eratzeko eta hark ematen dituen abantailak lortzeko, dirutan esaterako; baina PSOEk falta dituen bost senatariak utziko dizkio taldea eratu ahal izateko. Haatik, formula horrek eta adostu diren beste zenbaitek —kasurako, JxCek ere taldea izatea PSOEren mailegu bati esker— PPren oniritzia beharko dute, hark baitu gehiengoa Senatuko Mahaian.
Halaber, EH Bilduk ERCrekin batera aurkeztu zuen zerrenda, eta koalizio abertzaleak dagokion taldea izango du; izan ere, haren bost senatariek eta ERCren seiek taldea eratzeko beharrezko kopurua batzen dute.
Geroa Bai koalizioko senatari Uxue Barkos, berriz, Sumarren talde parlamentarioan sartuko dela espero da. Talde horretan egongo dira Compromis, Mas Madrid, ASG eta Eivissa i Formenterako PSOE-Sumar koalizioko senatariak. PSOEk utziko dizkiete beharko dituzten bost-sei senatariak hamarrera iristeko. Akordio horiek guztiak aurrera ateratzeko, ordea, PPren oniritzia beharko da.
UPNko senatari bakarra, berriz, Maria Caballero, Talde Mixtorako bidean da, Voxeko senatariekin batera.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232059/bricseko-kide-izango-dira-saudi-arabia-iran-eta-argentina.htm
|
Ekonomia
|
BRICSeko kide izango dira Saudi Arabia, Iran eta Argentina
|
Guztira sei herrialde batuko dira Brasilek, Errusiak, Indiak, Txinak eta Hegoafrikak osatutako taldera. Erabakiak errezeloa piztu du Bruselan eta Washingtonen.
|
BRICSeko kide izango dira Saudi Arabia, Iran eta Argentina. Guztira sei herrialde batuko dira Brasilek, Errusiak, Indiak, Txinak eta Hegoafrikak osatutako taldera. Erabakiak errezeloa piztu du Bruselan eta Washingtonen.
|
Datozen urteetan nazioarteko merkataritzaren joko arauak baldintzatu ditzakeen erabakia hartu dute BRICS taldea osatzen duten herrialdeek —Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika—. Beste sei kide izango ditu blokeak: Saudi Arabia, Egipto, Etiopia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran eta Argentina. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera parte hartuko dute erakundean. Erabakiak errezeloa piztu du Bruselan eta Washingtonen.
Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidenteak egin du iragarpena ostegun honetan, taldea Johannesburgon egiten ari den goi bileran. Prentsaurrekoan Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidenteak, Xi Jinping Txinakoak, Narendra Modi Indiako lehen ministroak eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak parte hartu dute. Vladimir Putin ez da joan, Nazioarteko Zigor Auzitegiak hura atxilotzeko agindua emana baitu Ukrainan gerra krimenak egin zituelakoan.
Hegoafrikako Gobernuaren arabera, berrogei bat herrialdek adierazi zuten talde horretan sartzeko nahia, eta 23k ofizialki. Aste honetan eginiko bileretan taldeko kideak ados jarri dira kide berriek bete behar dituzten irizpideei buruz, eta, azkenean, sei onartu dituzte.
Txina izan da taldea zabaltzearen alde indar handien egin duen herrialdea, eta, bereziki, Saudi Arabiaren sarrera defendatu du. Herrialde horretako petrolio erosle nagusia da, eta harremanak estutzen aritu da azken urteetan. Ukrainako gerragatik Errusiari jarritako zigorrak direla medio, garrantzi handiko erabakia da taldean Saudia Arabia onartu izana. Munduko petrolio ekoizlerik handienen artean bigarrena da. Errusiaren eta Txinaren bloke ekonomikoan sartzeak, halaber, are gehiago gaiztotu ditzake Riaden eta Washingtonen arteko harremanak, eta indartu egin dezake BRICSen posizioa G7koen kontrapisu gisa. Antzera gertatzen da Arabiar Emirerri Batuekin eta, bereziki, Iranekin. Lulak, berriz, Argentina batu izana txalotu du, Brasil baita haren bazkide komertzial nagusia eta Hegoamerikako ekonomiarik indartsuenetarikoa.
Taldea zabaltzeari buruzko zalantza gehiago agertu dituzte Hegoafrikak eta Indiak. Ekonomikoki India da, gaur egun, taldearen barruan Txinari itzal egin diezaiokeen herrialde nagusia.
Taldea 2006an sortu zuten Brasilek, Errusiak, Indiak eta Txinak, eta 2010ean Hegoafrika batu zitzaien. Nazioarteko merkataritzan eta, bereziki, Hegoalde globalean erreferentziazko erakundea izan nahi du BRICS. Taldeko kideen helburuetako bat da herrialde horietan AEBek eta dolarrak duten eraginari aurre egitea. Besteak beste, Garapen Berrirako Banku bat sortu zuten 2015ean, garatzen ari diren ekonomietako proiektuei maileguak emateko eta bestelako egitasmo estrategiko batzuk finantzatzeko: adibidez, Txina eta Italia lotuko dituen azpiegitura komertzial erraldoia: zetaren bide berria. Taldearen beste xedeetako bat, diru propio bat sortzea haien merkataritza harremanetarako, hastapenetan dago, eta ez dago argi inoiz jaioko ote den.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232060/immigrazioa-nabarmen-murriztu-nahi-du-macronek.htm
|
Politika
|
Immigrazioa «nabarmen murriztu» nahi du Macronek
|
Uste du Europako Batasuneko kanpoko mugetan kontrolak indartu behar direla. Bestalde, hezkuntzaz ere mintzatu da, eta, haren ustez, zailtasunak dituzten ikasleek goizago egin behar dute eskola sartzea.
|
Immigrazioa «nabarmen murriztu» nahi du Macronek. Uste du Europako Batasuneko kanpoko mugetan kontrolak indartu behar direla. Bestalde, hezkuntzaz ere mintzatu da, eta, haren ustez, zailtasunak dituzten ikasleek goizago egin behar dute eskola sartzea.
|
Frantziako Le Point aldizkarian elkarrizketa luzea eman du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Besteak beste, immigrazioaz eta hezkuntzaz aritu da luze eta zabal. Migrazioari buruz galdetuta, uste du «nabarmen murriztu» behar dela immigrazioa, «legez kanpokoa batik bat». Horretarako, Europako Batasuneko kanpoko mugak «hobeki babestu» behar direla erran du. Europako Batasuneko barne mugei dagokienez, ordea, ez du ezer erran. Erran ez, baina egin bai: Jendarmeriak eta Guardia Zibilak Larraineko (Zuberoa) mendateko muga hetsi zuten astelehen goizean; eta, bestalde, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia arteko oinezkoen zubia hesiz hetsi zuten uztaila hastapenean.
Hitzeman du irailetik aitzina gai horri helduko diola Gerald Darmanin Frantziako barne ministroak. Izan ere, Darmanin Asilo eta Immigrazio Lege berria ontzeko sukalde lanean ari da, eta irailean ekinen dio Frantziako Asanblearen eta Senatuaren arteko eztabaidak kudeatzeari. Iazko udazkenean aurkeztu zuen lege proiektua Darmaninek. Zehazki, «immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko» lege gisa aurkeztu zuen neurri sorta. Eta legearen logika argiki azaldu zuen: «Zintzoekin zintzoak izanen gara; gaiztoekin, berriz, gaiztoak». Izan ere, «etorkin delitugileak Frantziatik kanpo ezarri» nahi ditu Barne ministroak, eta «lan egitera datozenak lagundu». Bada, Macronek «konfiantza osoa» adierazi dio Darmanini; eta lerro artean adierazi du legeak Frantziako parlamentuaren oniritzik jasotzen ez badu prest dela 49.3 artikulua aplikatzeko. Artikulu horren bidez, lege bat indarrean sar dezake parlamentuaren babesik gabe.
Eskola sartzea, goizago?
Hezkuntzaz ere mintzatu da Macron, eta adierazi du «erreforma handiak beharrezkoak» direla . Eskola uzten duten ikasleengan jarri du arreta, eta zailtasunak dituzten ikasleentzako iraileko eskola sartzea aitzinatzea proposatu du. Hala, eskolan zailtasunak dituzten ikasleek sartzea agorrilaren 20aren inguru egin behar dutela uste du, «beranta harrapatzeko». Ikasgaien programak ere aldatu behar direla uste du, herritar heziketa indartuz, eta, horretarako, proposatu du irakasleek «Frantziaren balioei buruzko» testu bat irakurtzea hastean behin, eta, gero, ikasleekin eztabaidatzea.
Haserrea eragin du berehala Macronen proposamenak. FSU-Snuipp sindikatuak galdetu du «Grenelle karrikatik erabakiak hartzen gelditzeko» —Hezkuntza ministerioak Parisko karrika horretan du egoitza—. SNES-FSU sindikatuko Sophie Venetitay honela mintzatu da France Info telebistan: «Macronek dio parekotasunik ezaren kontra eginen duela sartzea hamar egunez aitzinatuz, baina urte osoan ikasle horientzat ez du ezer egiten, ez du baliabiderik jartzen. Are, 8.000 irakasle postu kendu ditu boterean dagoenetik». Bestalde, gogora ekarri du ikastetxe publiko gehienak udako tenperaturei aurre egiteko ez direla egokituak.
Halere, oraingoz, aipatu dituen neurriak proposamenak baino ez dira, eta hark bere agintaldiaren bigarren partean hartu nahi duen ibilbidea markatzeko balio dute.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232061/errusiak-baieztatu-du-wagnerreko-burua-hil-dela-hegazkin-istripu-batean.htm
|
Mundua
|
Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean
|
Putinek doluminak eman dizkie hildakoen senideei, eta esan du ikertzen ari direla ustezko hegazkin istripuaren inguruabarrak. Wagnerren aldekoek Defentsa Ministerioari egotzi diote hegazkina eraitsi izana. Mendebaldeak «zalantzak» ditu Prigozhinen heriotzaren inguruan.
|
Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean. Putinek doluminak eman dizkie hildakoen senideei, eta esan du ikertzen ari direla ustezko hegazkin istripuaren inguruabarrak. Wagnerren aldekoek Defentsa Ministerioari egotzi diote hegazkina eraitsi izana. Mendebaldeak «zalantzak» ditu Prigozhinen heriotzaren inguruan.
|
Errusiako Aire Garraioko Agentzia Federalak atzo baieztatu zuenez, Wagner talde paramilitarreko buruzagi Jevgeni Prigozhin hil egin zen haren hegazkin pribatuak lurra jota, Tver eskualdean, Mosku iparraldean. Hamar bidaiari zihoazen, eta guztiak hil dira, Errusiako Larrialdi Ministerioaren arabera. Hildakoen zerrendan, besteak beste, Dmitri Utkin ultraeskuindarra ageri da, Wagnerreko komandante eta armadako zerbitzu sekretuko agente ohia, zeinak parte hartu baitzuen Errusiak Donbass eskualdean eginiko erasoaldian, 2014an Krimea penintsula anexionatu ondoren. Hegazkinak lurra jo zuen eremutik gorpuak erretiratzen hasi dira gaur goizaldean agintari errusiarrak, eta Errusiako abiazio agentzia zer gertatu den ikertzen ari da. Vladimir Putin presidenteak arratsaldean hitz egin du, eta hitzeman du agintariek ikertuko dituztela ustezko hegazkin istripuaren inguruabarrak, zeinean hil baitzen Prigozhin. Doluminak eman dizkie hildakoen senideei.
TASS Errusiako berri agentziak Suediako Flightradar24 zerbitzuaren informazioa kaleratu du; zerbitzu horrek aire trafikoaren nondik norakoak jasotzen ditu, eta, haren arabera, Prigozhin eta gainerako bederatzi bidaiariak zeramatzan hegazkina Moskutik San Petersburgora zihoan. Txostenaren arabera, hegazkina aireratu ondoren, 8.500-9.000 metroko altueran egonkortu zen, harik eta bat-batean beherantz azkar egin zuen arte. Hegazkina 6.000 metroan zegoela jaso zituen Flightradar24 zerbitzuak hari buruzko azken datuak. Erregistraturiko altuera aldaketa guztiak 32 segundoan gertatu ziren. Errusiako abiazio agentziak zehaztu zuen hegazkinak 18:40an jo zuela lurra —Euskal Herrian 17:40an—, Kuzhenkino herrixkan.
Orain, galdera nagusia da halabeharrez gertatutako istripua izan den edo nahita eragindakoa. Azken horrekin lotuta, hain zuzen, enpresariaren alboko Grey Zone Telegram kontuak Defentsa Ministerioari egotzi dio Prigozhin zeraman hegazkina eraitsi izana, aireko defentsa sistemen bidez: «Wagner taldeko burua, Errusiako heroia, abertzalea, Yevgueni Viktorovitx Prigozhin, Errusiako traidoreen ekintzen ondorioz hil da. Baina infernuan ere onena izango da! Aintza Errusiari!».
Ikusi gehiago: Aliatuak desafio egin dio Putini
Prigozhin hitzontzi agertzen zen Telegramen zabaldutako bideoetan, eta usu jotzen zuen mehatxura. Errusiako armada Wagnerrekoekin borrokatu da Ukrainako gerra fronteko zenbait eremutan; esaterako, Bakhmuteko bataila amaigabean, Donetsk probintzian. Baina gudu zelaian izandako gorabeherak tarteko, paramilitarren buruak jopuntuan jarri zituen Errusiako Defentsa ministro Sergei Xoigu eta Estatu Nagusiko buruzagi Valeri Gerasimov, Wagnerri behar beste munizio ez emateagatik, besteak beste.
Ikusi gehiago: Lukaxenkorekin negoziatu ostean, Moskurako martxa gelditu du Prigozhinek
Are, Prigozhinen eta Defentsa Ministerioaren arteko tentsioak gora egin zuen. Wagnerreko buruak altxamendu saiakera egin zuen ekainaren 23ko gauean —atzo bi hilabete bete ziren—, eta, biharamunean, Errusiako Rostov Don hiriaren kontrola hartu ondotik, Moskurako martxa abiatu zuen, harik eta operazioa gelditzea erabaki zuen arte, Bielorrusiako presidente Aleksandr Lukaxenkorekin negoziatu eta gero. Dena den, nazioari «traizio egitea» egotzi zion Putinek Prigozhini, eta ohartarazi zuen «gerra zibil bat» hastear egon zirela. Dena den, Kremlinek Wagnerrekoen aurkako zigor auzibidea artxibatu zuen.
«Arrazoizko zalantzak»
Atzoko ezbeharrak zalantza asko eragin ditu, eta erreakzioak ere halakoxeak izan dira, nazioartean gehiago etxean baino. Bere burua sozialdemokratatzat jotzen duen Errusia Justua alderdiko buru Sergei Mironovek Telegramen idatzi duenez, «Prigozhinek enbarazu egiten zien Errusiari, Ukrainari eta Mendebaldeari», eta, egunak aurrera joan ahala, Kremlinen aurkako etsai kopuruak «goia jo zuen». «Beraz, Prigozhinen kasuan, esaterako, kontua ez da ezbehar baten ondorioz hil zela, baizik gizatxar jakin batzuek egindako ekintza baten ondorioz». Mironovek ohartarazi du «dauden lekuan daudela», zigorra «saihetsezina» izango dela.
Nazioartean, berriz, Frantziak gaur adierazi du «arrazoizko zalantzak» dituztela atzoko ezbeharraren «inguruabarrei» buruz. Gobernuko eledun Olivier Verani gertatutakoaren inguruan galdetu diote France 2 telebista katean, eta hau erantzun du: «Oraindik ezbeharraren nondik norakoak ez dakizkigun arren, arrazoizko zalantza batzuk ditugu». Antzera mintzatu da Ameriketako Estatu Batuetako presidente Joe Biden, eta, haren arabera, «Putin inplikatuta ez dagoen gauza gutxi» gertatzen dira Errusian. «Ez dakit zehazki zer gertatu den, baina, era berean, ez nau harritzen».
Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik ziurtatu du Errusiaren auzoko herrialdeak ez daukala «inolako loturarik» atzo Tver eskualdean gertatutakoarekin: «Badakigu nor izan den». Hori bai, erantsi du Prigozhinen heriotza «albiste ona» izan dela Ukrainarentzat.
«Operazio berezia» Krimean
Ukraina Independentzia Eguna ospatzen ari den honetan —duela 32 urte aldarrikatu zuen—, armadak «operazio berezia» egin du gaur goizaldean, Krimean, Errusiak 2014an anexionatu zuen penintsulan. Sinbolismoz betetako operazio batean, Ukrainako zerbitzu sekretuko militarreko agenteak penintsularen mendebaldeko muturrera heldu dira txalupa batean, eta Tarkhankut lurmuturrean zirela, Errusiaren ekipamendua kendu dute, Kieveko zerbitzu sekretuko militarrak kaleratutako bideo baten arabera. Lehorreratzean, iturriek azaldu dutenez, Errusiako indarrekin borrokak izan dituzte.
Operazioa Kieveko zerbitzu sekretuko militarrek antolatu dute, armadarekin lankidetzan, eta «arrakastatsutzat» jo dute, Kieveko iturrien arabera. Bideo horretan, talde armatu bat ageri da, ilunpean tiro egiten eta Ukrainako bandera haizatzen, identifikatu gabeko leku batean.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232062/ehunka-arrain-hilda-agertu-dira-urumea-ibaian.htm
|
Gizartea
|
Ehunka arrain hilda agertu dira Urumea ibaian
|
Ibaiak ur gutxi izateak eta beroak eragina izan dute. Eguzki talde ekologistak «prebentzio eta zaintza neurriak» babesteko eskatu du.
|
Ehunka arrain hilda agertu dira Urumea ibaian. Ibaiak ur gutxi izateak eta beroak eragina izan dute. Eguzki talde ekologistak «prebentzio eta zaintza neurriak» babesteko eskatu du.
|
Ehunka amuarrain eta izokin hilik agertu dira aste honetan Gipuzkoako Urumea ibaian, Hernani parean, Eguzki talde ekologistak salatu duenez. Taldeak azaldu duenez, herritar batek abisua eman zion taldeari, eta hark deitu zien Aldundiko Basozainei eta Uraren Euskal Agentziari.
Eguzkik ohartarazi du ibai hori, Euskal Herriko ibai eta erreka «gehienak» bezala, «muturreko egoeran» dagoela; ibaiek ur gutxi dute, eta horrek, azken egunetako beroari batuta, «muga-mugan» jartzen dituela arrainen iraupenerako aukerak.
Garikoitz Plazaola Eguzki taldeko kideak azaldu du hiritartuta dauden guneetan, eta ibaia artifizialki zabalduta edo ubideratuta dagoen tokietan eragiten duela gehienbat beroak, askotan ez delako egoten ertzetan itzala egingo duen landarerik: «Gure ibaiak ez daukate oso ur emari handia, eta V formakoak izan ohi dira. Ibai horiek zabaltzen baditugu uholdeen aurkako prebentzio gisa, U forma hartzen dute, eta ibai ertzak urrundu egiten dira. Ibai ertzetan sortzen diren landare galeriek, beraz ez dute urazal guztian itzalik ematen, eta uraren tenperatura hazi egiten da».
Udan, gainera, euri asko egin ohi ez duenez, ur emaria are gehiago txikitzen da. Beraz, ur emari txikiak eta uraren tenperatura altuak, eragiten du oxigeno oso gutxi egotea uretan. Beraz, horrek ibaiko faunaren bizitza «kinkan» uzten du, Plazaolaren arabera: «Baldintza horietan egonda, edozein isuri dagoenean, isuri hori toxikoa ez bada ere, ohiko baldintzetan oharkabean pasako litzatekeen isurketa batek kalte egin diezaieke arrainei». Izan ere, azaldu du ibaiko urak oxigeno gutxi izan ohi duela egoera horretan, eta edozein gorabeherak hilzorian hartzen dituela animaliak.
Urumeakoa bezalako gertakariak «geroz eta ohikoagoak» direla esan du Plazaolak. Hala ere, ez dio klima larrialdiari egotzi arazoaren erro nagusia, eta ibaiarekiko dagoen portaerarekin lotu du: «Klima aldaketak eta beroaldiek errematatu egiten dutela egia da, baina gure ibaiek geroz eta estalpe eta itzal gutxiago daukate, eta nagusiki horrek eragiten du tenperatura igoera». Bide horretatik prebentzio eta zaintza neurriak zorrozteko eskatu du Eguzkik; hirigintza planak aipatu ditu Plazaolak besteak beste, eta esan du horrelako plangintzak egitean garrantzitsua dela ibaiaren zaintzari garrantzia ematea, eta neurri batzuk proposatu ditu: «Ubideratzeak tentuz egitea, ibai ertz guztiak urbanizatzen ez jarraitzea, eta landaredia mantentzea».
Izokinaren leheneratzea, arriskuan
Gainera, izokinak hil izanaren larritasuna azpimarratu du Eguzkik: «Denbora luzean egindako lana bat-batean galtzeko arriskua dago». Izan ere, izokina ohiko espezie bat izan da Euskal Herriko ibaietan, baina XX. mendearen amaieran nabarmen jaitsi zen arrain mota horren populazioa industrializazioaren ondorioz, eta azken urteetan leheneratzeko ahalegina egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak Oria, Oiartzun eta Urumea ibaietan, kumeak askatuta. «Urumea edo Oria bezalako ibaietan ia-ia desagertutzat ematen zen, eta ibai horietan egin den berreskurapen lan horien emaitzen zati bat joan zaigu gertakari honekin», azaldu du Plazaolak.
Botulismoa Horrez gain, ehun hegazti baino gehiago hil dira Gasteiz inguruan azken bi asteotan, botulismo agerraldia dela eta. Betoñuko eta Arkautiko urmaeletan eta Salburuko hezegunean aurkitu zituzten lehenengo hildako hegaztiak, eta gaixotasuna hedatu ez dadin lanean ari da Arabako Foru Aldundia. Izan ere, egun, Arriagako eta Iparraldeko parkeko urmaeletara zabaldu da botulismo agerraldia. Hogei bat hegazti fauna berreskuratzeko Martiodako zentroan dituzte, osatzeko tratamendua jasotzen.
Bakterioa udako hilabeteetan agertzen da, hura garatzea ahalbidetzen duten baldintzak orduan ematen direlako, tenperatu altuak besteak beste. Orain arte kaltetutako animalia gehienak uretako hegaztiak izan dira; anatidoak dira gehienak, baina murgilak ere badaude. Soilik hegaztiei eragiten dien bakterio bat da, eta ez da gizakientzat kaltegarria.
2014an atzeman zuen Arabako Foru Aldundiak botulismoa lehenengo aldiz, eta geroztik, prebentzio neurriak hartu ditu. Agerraldi berri honen harira, zaintzako langileek egunero bilatzen dituzte gaixotasuna izan ditzaketen hegaztiak, ahalik eta azkarren kentzeko. Izan ere, animalia gaixoak goiz erretiratzea da agerraldia kontrolatzeko neurririk eraginkorrena, ez dadin beste leku batzuetara hedatu. Heriotza gehiago saihesteko modua hegaztien gorpuak eta animalia gaixotuak kentzea izanik, Arabako Foru Aldundiak hiritarren lankidetza eskatu du. Norbaitek hegazti hilak edota portaera arraroak dituen hegaztiak ikusi ezkero, jakinaraztea eskatu dute. Portaera arraroak hegalak erorita izatea eta burua tente izateko zailtasuna dira, besteak beste. Hegaztiak ez ukitzeko eta Gasteizko Udaltzaingoa (092) edo Arabako Foru Aldundia (945181818) deitzeko eskatu dute.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232063/osakidetzak-ia-50-lagun-artatu-ditu-bero-boladagatik.htm
|
Gizartea
|
Osakidetzak ia 50 lagun artatu ditu bero boladagatik
|
Iragarpenen arabera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira datozen egunetan. Gaurko, alerta laranja ezarri dute Araban eta Nafarroako hainbat tokitan, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan
|
Osakidetzak ia 50 lagun artatu ditu bero boladagatik. Iragarpenen arabera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira datozen egunetan. Gaurko, alerta laranja ezarri dute Araban eta Nafarroako hainbat tokitan, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan
|
Osakidetzak, bero boladak sortutako ondoezen ondorioz, ia 50 pertsona artatu ditu, atzotik gaur goizeko bederatziak arte. Gainera, horietako 29 lagun ospitaleratu egin dituzte. Bizkaian, Osakidetzako larrialdi zerbitzuek 30 pertsona artatu dituzte. Araban, berriz, hamalau lagun; eta Gipuzkoan beste lau.
Gaur goizaldean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri ugaritan 30 gradutik gorako tenperatura izan dute. Atzo arratsalderako alerta gorria ezarri zuten muturreko tenperaturengatik, eta, gainera, gehieneko tenperatura historikoak izan ziren Euskal Herriko hainbat tokitan. Gueñesen (Bizkaia) adibidez, 45,6 gradura iritsi ziren.
Bero bolada ez zen atzoko egunarekin amaitu; izan ere, iragarpenen arabera, 42 graduren bueltan ibiliko dira gaur Euskal Herriko zenbait tokitan. Ondorioz, gaurko alerta laranja ezarri dute Araban, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan. Hala ere, meteorologia agentziek jakinarazi dute gaur iluntzean amaitzekoak direla Euskal Herri osoan ezarri dituzten alertak. Euskalmeten arabera, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldeetan giroa freskatu egingo da. 32 eta 34 gradu inguruan ibiliko dira termometroak inguru horretan. Beroa barnealdeko eremuetan nabarituko dute bereziki; izan ere, gehienezko tenperaturak 40 gradu ingurukoak izango direla iragarri dute. Nafarroan, iragarritakoaren arabera, gaur izango dute bero boladarik bortitzena. Aemet agentziaren arabera, 43 gradura iritsiko dira Nafarroako eremu askotan. Lurralde horretako ipar-ekialdeko udalerri batzuetan, tenperatura freskoagoak izango dituzte. Horietan, 37 gradu ingurura iritsiko dira.
Iragarpenen arabera, gaur iluntzean amaituko da bero bolada, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira datozen egunetan. Hala ere, 30 gradura iritsiko dira Araban eta Nafarroa hegoaldean.
Bestalde, baso suteak izateko arriskua dagoela eta, alerta laranja ezarri dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat tokitan, tenperatura altuengatik, hezetasun erlatibo apalagatik eta hego haizegatik.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232064/kezka-nagusi-fukushimako-ur-kutsatuak-isurtzen-hasi-diren-lehen-egunean.htm
|
Mundua
|
Kezka nagusi Fukushimako ur kutsatuak isurtzen hasi diren lehen egunean
|
Txinak ingurumena sabotatzea leporatu dio Tokiori, eta debekatu egin ditu Japoniako itsaski guztien inportazioak.
|
Kezka nagusi Fukushimako ur kutsatuak isurtzen hasi diren lehen egunean. Txinak ingurumena sabotatzea leporatu dio Tokiori, eta debekatu egin ditu Japoniako itsaski guztien inportazioak.
|
Eguraldia aldeko izan dute Japonian, eta Tepco konpainia gaur hasi da Fukushimako ur kutsatuak Ozeano Barera isurtzen, han 13:00ak zirenean. Denera 1,34 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta zentral nuklearreko edukiontzietan, baina tona litro horiek «apurka-apurka eta era kontrolatuan» isuriko dituztela ziurtatu dute Japoniako Gobernuak eta Tepco konpainiak. Zuzenean eman dute lehen ur litroak isurtzen hasi diren unea, Ukedo portuan. Lehenbizi 7,800 metro kubiko isuriko dituzte, eta hamazazpi egun inguru beharko dituzte horretarako.
Halere, aspaldiko kezkak harrotu ditu egitasmoak. Izan ere, hondakin erradioaktiboz kutsatuta dago ur hori, Fukushimako zentral nuklearreko hiru erreaktore hozteko eta instalazio nuklearraren barruan iragazteko erabili izan baitute.
IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak jakinarazi duenez, hondakin horiek ezabatzen saiatu dira isuriekin hasi aurretik, likidoak prozesatzeko sistema baten bidez. Sistema horrek erradionuklido gehienak ezabatzen dituen arren, ez du tritioa ezabatzeko gaitasunik, eta, hortaz, ura tritioz kutsatuta dago oraindik. Herritarrak lasaitze aldera, agentziak ziurtatu du tritio kantitate hori arriskutsua izan daitekeen mugen «oso azpitik» dagoela.
Hain justu, IAEAk uztail hasieran eman zion oniritzia urak isurtzeko asmoz Tokiok ondutako planari, eta iragan astean instalazioak bisitatu zituen Fumio Kishida Japoniako lehen ministroak. Bai Japoniako Gobernuak, bai IAEAk ziurtatu dute «isurien segurtasuna»; hau da, isuri horiek inpaktu «hutsala» izango dutela ingurumenean eta giza osasunean.
Ikusi gehiago: Etzi dira hastekoak Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen
Halere, hasieratik mesfidati agertu dira herrialdeko arrantza sektorea eta talde ekologistak. Batetik, arrantzatzen eta ondoren saltzen dituzten arrainen kalitateak kezkatzen du arrantza sektorea; eta, bestetik, isuriek ozeanoko ekosisteman eta uraren kalitatean eragin ditzaketen kalteen beldur dira ekologistak.
Txernobylen atzetik, inoizko istripu nuklearrik larriena izan zen Fukushiman 2011ko martxoaren 11n gertatutakoa. Lurrikara baten ondorengo tsunamiak bete-betean jo zuen instalazioa, eta 160.000 lagun lekualdatu behar izan zituzten.
Nazioarteko urak ez daude bare
Bizilagunei ere ez die ilusio handirik egin Japoniak hartutako erabakiak. Txina hasieratik agertu da Tokioren asmoen aurka, eta Japoniako itsaski guztien inportazioak debekatu ditu ur kutsatua isurtzen hasi bezain laster. Neurri horrek segida ematen dio 2011n hartutako erabakiari. Urte hartan debeku horixe bera ezarri zuen Txinako Gobernuak, baina Japoniako hamar prefekturari soilik eragiten zien, Fukushimatik gertuen zeuden horiei, hain justu.
Txinak ez du «inondik inora» Japoniaren erabakia babesten, horixe adierazi dute gobernuko agintariek Atzerri Ministerioak zabaldutako ohar batean. Ingurumena eta itsasoko ekosistema sabotatzea leporatu diote Japoniari, eta salatu dute haren asmoak «erabat berekoiak» direla. «Fukushimako energia nuklearrak kutsatutako ura isurtzea oso gai garrantzitsua da segurtasun nuklearraren arloan. Horren eragina Japoniako mugetatik harago doa», berretsi dute oharrean. Japoniaren asmoak kritikatu ditu Ipar Koreak ere.
Horiek hala, Hego Korea izan da egunotan Japoniari konfiantzazko botoa eman dion bakarra. Ur isurien inguruko kezka «gehiegizkoa eta alferrikakoa» dela esan du herrialdeko lehen ministro Han Duck Sook. Halere, tentuz begiratzen dio egitasmoari: «Datozen 30 urteetan isuriko diren uren inguruko informazio gardena eman dezala eskatzen dio gure gobernuak Japoniakoari».
Zenbait herritar, ordea, ez datoz bat harekin. Japoniak Seulen duen enbaxadan sartzen saiatu dira gaur hainbat manifestari, eta gutxienez hamasei lagun atxilotu ditu Poliziak. Herrialdeko hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, unibertsitateko ikasleak dira horiek guztiak.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232065/moma-museoak-bilduma-iraunkorrean-du-berriaren-azala-ageri-den-argazki-bat.htm
|
Kultura
|
MOMA museoak bilduma iraunkorrean du BERRIAren azala ageri den argazki bat
|
Stefen Chowren eta Huiyi Linen 'The Poverty Line' proiektukoa da argazkia. Elikagaien bidez irudikatu asmo dituzte pobreziaren mugak.
|
MOMA museoak bilduma iraunkorrean du BERRIAren azala ageri den argazki bat. Stefen Chowren eta Huiyi Linen 'The Poverty Line' proiektukoa da argazkia. Elikagaien bidez irudikatu asmo dituzte pobreziaren mugak.
|
Luzera, metroak; edukiera, litroak; masa, gramoak... Bada modurik edozeri neurria hartzeko. Batera edo bestera, zerekin neurtu jakin behar da. Tomateak, kasurako: hemen dozena erdia dena dozena bat da Kenyan, pare bat Indian, eta ia hiru Nigerian. Horrela hasi ziren pobreziaren tamainari begiratzen Stefen Chow fotokazetaria eta Huiyi Lin ekonomista: elikagaiekin. Tokian tokiko merkatuetan erosketak egin, bertako egunkari orrien gainean jarri, eta argazkia atera. Labur esanda, horrela heldu da BERRIAren azal bat MOMA New Yorkeko Arte Modernoko Museoko hormetara.
2018ko irailaren 6ko azala ageri da tomateen azpian. Euskal Herrian ziren Chow eta Lin egun hartan, Getxon (Bizkaia). 4,74 euroren truke, sei tomate erosi zituzten, ez gehiago, ez gutxiago. Herrialde bakoitzak bere moduak ditu pobrezia kalkulatzeko. Elikagai bakoitzarekin horixe gasta zezaketen gehienera. Beste hainbeste ordainduta, bi barbarin erosi zituzten, urdaiazpiko pixka bat, lau patata-tortilla zati, sei brokoli eta sandia erdia. BERRIA eta beste hainbat egunkari erosi, argazkia ateratzeko makineria atondu, eta klisk.
The Poverty Line du izena bi artisten proiektuak (Pobreziaren Lerroa). Hamar urtez, 2010 eta 2020 bitartean, 37 herrialdetara bidaiatu zuten, hango eta hemengo jakien eta egunkarien argazkiak bilduz. Aurrekontu mugatu batekin aukerak hartzeko zailtasunak islatu nahi zituzten. Proiektua amaitutzat eman eta hiru urtera, MOMA museoak bilduma iraunkorrera gehitu ditu 48 pieza; besteak beste, Getxokoa. «Proiektuarekin hasi berritan, ez genuen uste artea egiten ari ginenik. Uste genuen behatzen eta dokumentatzen ari ginela», kontatu zion Chowek The Strait Times egunkariari, lana bildumatu zutenean.
Txikitik, gertutik hasi ziren lanean Chow eta Linen. Lerroa gero eta luzeagoa egiten hasi zen, urrunago bidaiatu ahala; bost kontinentetan zehar ibili ziren. Australian, Brasilen, Etiopian, Norvegian, Thailandian...
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232066/godarden-film-batekin-hasiko-da-zabaltegi-tabakalera-saila.htm
|
Kultura
|
Godarden film batekin hasiko da Zabaltegi-Tabakalera saila
|
Zuzendari frantsesaren hilondoko film laburra ez ezik, hamabost film luze, beste zazpi labur eta bi ertain emango dituzte. Bi euskal herritar izango dira lehian: Irati Gorostidi eta Ion de Sosa.
|
Godarden film batekin hasiko da Zabaltegi-Tabakalera saila. Zuzendari frantsesaren hilondoko film laburra ez ezik, hamabost film luze, beste zazpi labur eta bi ertain emango dituzte. Bi euskal herritar izango dira lehian: Irati Gorostidi eta Ion de Sosa.
|
Donostiako 71. Zinemaldia hasteko hilabete eskas falta den honetan, jaialdiko atal guztietan erakutsiko dituzten filmen zerrendak aletzen jarraitzen dute antolatzaileek. Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartuko dutenak jakinarazi dituzte gaur, hain zuzen ere. Lehiaketarik irekiena izaki, askotariko proposamenak bilduko ditu aurten ere, sailak ez baitu araurik, ezta estilo edo denbora mugarik ere. Horiek horrela, hamabost film luze, zortzi film labur eta bi ertain lehiatuko dira aurten. Guztira 25 lan izango dira, eta gehienak Berlinen, Cannesen, Locarnon, Venezian eta beste zinema jaialdi batzuetan aurkeztu ondoren erakutsiko dituzte Donostian.
Yui Kiyohara zinemagile japoniarraren lan berriak, Subete no youru wo omoidasu / Remembering Every Nihgt izenekoak, inauguratuko du saila. Zuzendariaren bigarren lan luzea da, eta Berlinalen aurkeztu ondoren erakutsiko da Donostian. Inaugurazio saioan erakutsiko dute, halaber, Jean-Luc Godard zuzendariaren hil ondoko film labur bat ere: Film annonce du film qui n'existera jamais: 'Drôles de Guerres' / Trailer of the Film That Will Never Exist: 'Phony Wars'. Zinemaren historiako izen handietako bat da; nouvelle vague mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, eta iaz hil zen, 91 urte zituela.
Ulises de la Orden zinemagile argentinarraren dokumental batek amaituko du saila, berriz. Fikziozko lanak ez ezik, ez-fikziozko lanak ere biltzen baititu sailak. Argentina mendean hartu zuen Junta Militarraren aurka 1985ean egin zen epaiketaren xehetasunak kontatzen ditu El juicio / The Trial filmak. Berlinaleko Panorama sailean aurkeztu zuen filma.
Argentina eta argentinarren nortasuna hizpide ditu Andres di Tella herrikidearen lanak ere: Mixtape la Pampa aurkeztuko du Donostian. Aurrez behin baino gehiagotan parte hartu du zuzendariak Zinemaldian: hirutan lehiatu da Zabaltegi-Tabakalera sailean, eta epaimahai lanetan ere jardun du Horizontes Latinos eta Nest sailetan.
Horizontes Latinos sailean aipamen berezia lortu zuen, hain zuzen ere, Rodrigo Moreno argentinarraren El custodio (2006) filmak. Zinemaldira itzuliko da zuzendaria aurten, bada; Cannesen aurkeztu duen Los delincuentes / The Delinquents film luzea erakutsiko du Zabaltegin.
Cannestik Donostiarako bidea egingo du, halaber, Ilia Povolotski zinemagile errusiarrak ere. Fikziozko bere lehen film luzea aurkeztuko du: Blazh / Grace. Bere estreinako lanarekin lehiatuko da Delphine Girard quebectarra ere: Quitter la nuit / Through the Night filma erakutsiko du, zeinak Oscar sarietarako izendatu zuten Une soeur / A Sister film laburra duen oinarri. Venezian aurkeztuko du pelikula aurrena.
Debuteko lanekin lehiatuko dira, halaber, Alberto Martin Menacho espainiarra, An Pahm Thien vietnamdarra eta Philip Sotnytxenko ukrainarra ere. Antier noche / Nights Gone By, Ben Trong Vo Ken Vang / Inside the Yellow Cocoon Shell eta La Palisiada film luzeak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren, hiru zinemagileek.
Berlinalen lau sari eskuratu zituen —tartean, Epaimahaiaren sari berezia—Paul B. Preciado zinemagile espainiarraren Orlando, mi biografía política / Orlando, My Political Biography filmak. Virginia Woolfen eleberria du abiapuntu filmak, eta generoari lotutako gaiak ditu hizpide.
Epaimahairen saria eskuratu zuen Eleonore Saintagnan zinemagile frantsesak Locarnoko jaialdian Camping du lac filmari esker, eta Donostian aurkeztuko du lana orain. Locarnon bertan, urrezko Boccalino saria eskuratu zuen filma ere Zabaltegi-Tabakalera sailean izango da, Eduardo Williams argentinarraren El auge del humano 3 / The Human Surge 3, zehazki. Berlinalen eta Marseillako jaialdian saritutako beste bi film ere izango dira lehian: Bas Devos belgikarraren Here eta Damien Manivel frantsesaren L'Ile / The Island.
Film laburren sorta
Zabaltegi-Tabakaleran hainbat film labur ere emango dituzte. Hain zuzen ere, Xue Yun / Absence bere lehen film luzeaz gain, Duan Pian Gu Shi / Short Story pelikula ere aurkeztuko du Wu Lang zinemagile txinatarrak Donostian. Gizon bat da film laburreko protagonista, eta aspalditik ikusi ez duen emazteak agur esango diola amets egiten du.
Locarnoko jaialdian aurkeztu zuen bere lehen film laburra Atsuhi Hirai zinemagile japoniarrak, Return to Toyama izenekoa. Donostian, baina, bere lanik berriena erakutsiko du: Oyu. Bere bigarren film laburrarekin lehiatuko da Shalylee Atary israeldarra Zinemaldian ere: Or panas yachid / Single Light lana erakutsiko du, Jerusalemgo jaialdian estreinatu ostean.
Rati Onelik badaki zer den Donostian sari bat eskuratzea: 2020ko Zinemaldian urrezko maskorra irabazi zuen Dasatskisi / Beginning filmeko ekoizlea, gidoigilea eta aktorea baita. Zuzendari lanetan parte hartuko du aurten, ordea; Gamopituli Khalkhi / We Are The Hollow Men film laburra aurkeztuko du.
Aurrez Zabaltegi sailean parte hartu du Kohei Igarashi japoniarrak ere. Aurten lehian izango den Damien Manivelekin batera zuzendutako La nuit ou j''i nage / Oyogisugita Yoru / The Night I Swam filmarekin lehiatu zen 2017an. Suigyo no majiwari / Two of Us film laburra aurkeztuko du oraingoan; Manivelek berak ekoitzi du pelikula, gainera.
Irati Gorostidik (Eguesibar, Nafarroa, 1988), berriz, Contadores pelikula aurkeztuko du. Cannesko Kritikaren Astean parte hartu du zinemagileak film horrekin, eta Kimuak programaren katalogoan ere sartu dute.
Ion de Sosa izango da Zabaltegi sailean parte hartuko dutenetako beste euskal herritar bat. Urnietako (Gipuzkoa) zinemagileak, Mamántula film ertaina aurkeztuko du. Haren aurreko lana, Leyenda dorada, Berlinalen lehiatu zen, Zabaltegi-Tabakalera sailera iritsi aurretik.
Azkenik, Ashmita Guha Neogi indiarrak ere film ertain bat erakutsiko du: Silan. Duela bi urte Zinemaldiko Nest saila irabazi zuen zuzendariak, CatDog filmari esker.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232067/osakidetzako-garbitzaileei-greba-eskubidea-ukatu-zietela-ebatzi-du-donostiako-lan-arloko-epaitegiak.htm
|
Gizartea
|
Osakidetzako garbitzaileei greba eskubidea ukatu zietela ebatzi du Donostiako lan arloko epaitegiak
|
Epaileak ebatzi du Osakidetzak azpikontratatutako enpresak oporrak hartzera eta greba deialdia uztera behartu zituela garbitzaileak.
|
Osakidetzako garbitzaileei greba eskubidea ukatu zietela ebatzi du Donostiako lan arloko epaitegiak. Epaileak ebatzi du Osakidetzak azpikontratatutako enpresak oporrak hartzera eta greba deialdia uztera behartu zituela garbitzaileak.
|
Donostiako lan arloko laugarren epaitegiak ebatzi du Optima enpresak greba eskubidea ukatu ziela Osakidetzako garbitzaileei. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, garbitzaileak oporrak hartzera behartu zituzten grebak indarrean zirauen bitartean. Sindikatuak esan du langileek urteko egutegia zutela, oporraldiak uztailean eta abuztuan ezarriak zituztela, eta garbitzaileek enpresari adierazi ziotela ez zutela oporrik egiteko asmorik. Izan ere, uztailaren hasieran greban zeuden oraindik. Osakidetzak azpikontratatutako enpresak, ostera, oporrak hartzera behartu zituela esan du ELAk.
Sindikatuak adierazi duenez, erresistentzia kutxaren «beharrezkotasunaren beste seinale bat» izan da. Garbitzaileek ez baitzuten oporrik hartu, eta greban jarraitu zuten «erresistentzia kutxari esker». Epaiaren ostean, langileek opor egun horiek hartu ahal izango dituzte, eta ELAk 10.000 euroko kalte ordaina jasoko du.
Lan baldintzak hobetzeko hasi zuten garbitzaileek greba, joan den otsailean. Azkenean, 50 bileraren eta hilabeteetako lanuztearen ostean, hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu zuten uztailaren 12an. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek sinatu zuten aurreakordioa; ELAk, ordea, ez. Gainerako sindikatuei «murrizketak» onartu izana egotzi zien, eta jakinarazi zuten langileen baldintzak «okertu» egingo zirela. Hala ere, adierazi zuen akordioa, «nahikoa ez bada ere», langileek egindako grebari esker lortu zutela. Oraingoan ere, epaia ontzat jo ostean, grebaren garrantzia azpimarratu dute: «Greba eskubidea kasu guztietan defendatu behar den eskubide bat da».
Correoseko garbitzaileak, greban Nafarroan
Greba mugagabea hasiko dute Nafarroako Correoseko garbitzaileek datorren astelehenean, hilaren 28an. Soldatak berandu ordaintzen dizkietela salatzeko egin dute greba deialdia. UGT sindikatuak jakinarazi duenez, Correosek azpikontratatutako J. Cordoba garbiketa enpresak oraindik ez ditu ordaindu ez uztaileko soldata ezta udako aparteko ordainsaria ere. Sindikatuaren hitzetan, garbitzaileek maiatzetik berandu jaso dituzte soldatak, eta, uztailean, elkarretaratzeak egiten hasi ziren Iruñeko Correosen egoitza nagusiaren aurrean. Orain, «ikusita arazoak hor jarraitzen duela eta ez enpresak eta ez Correosek ez dutela ezer egin», UGTk jakinarazi du langileek grebara joko dutela.
Greba hasiko duten egunean bertan, asteleheneko 11:00etan, manifestazioa egingo dute Iruñeko Sarasate pasealekuko bulegoaren aurrean. Sindikatuak zabalduriko oharraren arabera, garbitzaileek eskatzen diote Correosi eteteko J. Cordoba enpresarekin duen kontratua. Gainera, posta zerbitzua egin dute egoeraren erantzule: «Kostuak murriztu nahi izateagatik eta langileen soldatak bere gain hartzen ez dituen lehiaketa bat egiteagatik».
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232068/ndfk-dio-energiarako-laguntzak-zaurgarrienentzat-mugatu-behar-direla.htm
|
Ekonomia
|
NDFk dio energiarako laguntzak zaurgarrienentzat mugatu behar direla
|
Nabarmendu du ezinbesteko neurria dela energia fosilen kontsumoa murrizteko. Gobernuek urtero hezkuntzan gastatzen dutena baino gehiago erabili zuten iaz.
|
NDFk dio energiarako laguntzak zaurgarrienentzat mugatu behar direla. Nabarmendu du ezinbesteko neurria dela energia fosilen kontsumoa murrizteko. Gobernuek urtero hezkuntzan gastatzen dutena baino gehiago erabili zuten iaz.
|
Energia erosteko laguntzak amaitu behar dira. Eta amaitu egin behar dira energia fosilen kontsumoa murriztu ahal izateko eta, horrela, ingurumen helburuak bete ahal izateko. Hala dio NDF Nazioarteko Diru Funtsak.
Iaz, erregai fosilentzako diru laguntzak 7 bilioi dolarrenak izan ziren mundu osoan. Gobernuek energia erosten laguntzeko diru gehien gastatu duten urtea izan zen. Petrolioa, ikatza eta gas naturala erosteko emandako diru laguntzak munduko barne produktu gordinaren %7,1 izan ziren. Eta gobernuek urtero hezkuntzan gastatzen dutena baino gehiago da hori (munduko errentaren %4,3), eta osasunean gastatzen dutenaren bi heren inguru ( %10,9).
Produktuaren arabera, diru laguntzen ia erdiak (%47) petrolio deribatuak erosteko erabili ziren, %30 ikatzerako, %18 gaserako eta %5 elektrizitaterako.
Txina izan zen erregaietarako diru laguntza gehien eman duen herrialdea (2,2 bilioi dolar); ondoren, AEBak (760 mila milioi), Errusia (420 mila milioi) eta Europako Batasuna (310 mila milioi).
Gobernuak pandemiaren osteko inflazio handiari aurre egiteko hasi ziren ematen energietarako laguntzak. Eta NDFk uste du horiek ezabatzeko edo erreformatzeko unea dela. Gizarteko sektorerik ahulenetara mugatu behar direla, ezin direla orokorrak izan.
Euskal Herriari dagokionez, desagertu dira erregaia erosteko Espainiako eta Frantziako gobernuek ezarritako deskontuak. Indarrean jarraitzen dute, berriz, argindarraren faktura arindu duten neurriek. Hegoaldean, argindarraren BEZa %5an dago, eta %21ean zegoen. Horrekin batera, etenda dago konpainia elektrikoek ordaintzen duten argindar sorkuntzaren %7ko zerga, eta %5,11tik %0,5era igaro da kontsumitzaileek pagatu behar duten zerga berezia. Azken neurri hori gutxienez abenduaren 31 arte luzatu du Madrilek. Bonu sozialaren deskontua %25etik %65era igaro da. Ipar Euskal Herrian, berriz, argindarraren kostua gehienez %4 emendatzea baimendu zuen iaz Frantziako Gobernuak, eta gehienez %15 aurten.
Zergak, trantsiziorako
Ostegun honetan argitaratutako txosten batean, NDFk nabarmendu du erregai fosilen kontsumoak ingurumen kostu izugarriak eragiten dituela, eta gogorarazi du diru laguntza gehienak inplizituak direla, ingurumen kostuak ez baitira erregai fosilen prezioetan islatzen, ikatzean eta gasolioan bereziki. «Erregai fosilek prezio okerrak dituzte herrialde gehienetan. Prezio optimoak erregaiaren erabileraren kostu sozial guztiak islatu beharko lituzke».
NDFko analisten arabera, kontsumitzaileek ingurumen kostuengatik 5 bilioi dolar baino gehiago ordaintzeari utzi zioten iaz, eta azpimarratu dute kopuru hori ia bikoitza izango litzatekeela Nature aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten irizpideak erabiliz gero.
Hala, uste dute gobernuek diru laguntza horiek kendu eta kutsadurarekin lotutako zerga gehiago ezarriko balituzte erregaien prezioak igo egingo liratekeela baina, horren ondorioz, enpresek, familiek eta norbanakoek ingurumen kostuak kontuan hartuko lituzketela kontsumoari eta inbertsioari buruzko erabakiak hartzeko orduan, eta isuriak nabarmen murriztuko liratekeela. «Energiaren prezioak igotzea erronka politikoa izan daiteke. Hala ere, laguntzak kentzetik datorren aurrezkiaren zati bat baliagarria izan daiteke pertsona kalteberenentzako eta diru sarrera txikiak dituztenentzako laguntzak finantzatzeko». Duela gutxi, Europako Batzordea antzera mintzatu zen.
NDFren arabera, erregaien prezioaren «erabateko erreforma» batek munduko BPGaren %3,6 inguruko diru sarrerak sortuko lituzke. Karbono emisioak % 43 murriztuko lirateke 2030ean, eta eragotzi egingo luke kutsadura atmosferikoak 1,6 milioi inguru lagun hiltzea aurten.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232069/fifak-espedientea-ireki-dio-luis-rubialesi-munduko-kopako-finalean-izandako-jokabideagatik.htm
|
Kirola
|
FIFAk espedientea ireki dio Luis Rubialesi, Munduko Kopako finalean izandako jokabideagatik
|
Bertzeak bertze, Jennifer Hermoso jokalariari musu bat eman zion, haren borondatearen aurka. Kinka larrian dago zuzendariaren postua, eta litekeena da bihar dimisioa aurkeztea.
|
FIFAk espedientea ireki dio Luis Rubialesi, Munduko Kopako finalean izandako jokabideagatik. Bertzeak bertze, Jennifer Hermoso jokalariari musu bat eman zion, haren borondatearen aurka. Kinka larrian dago zuzendariaren postua, eta litekeena da bihar dimisioa aurkeztea.
|
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak salaketak, espedienteak eta kritikak bertzerik ez du jaso egunotan, Munduko Kopako finalean izan zuen jokabideagatik. Bertzeak bertze, Espainiak finala irabaztean keinu itsusiak egin zituen estadioaren palkoan, eta, dominak banatu zituztenean Jennifer Hermoso jokalariari musu eman zion ezpainetan, haren borondatearen aurka. Gertatutakoa sare sozialetan azkar zabaldu zen, eta anitzek eskatu dute Rubialesen dimisioa. Hala, joan den astelehenean barkamena eskatu zuen, bideo bidez. Zuzendariak errandakoak ere zer esana eman du, «segur aski okertu» egin zela erran baitzuen. Gehitu zuen, gainera, «asmo txarrik gabe» egin zuela. Kinka larrian dago zuzendariaren postua, eta litekeena da bihar dimisioa aurkeztea.
Egoera ikusita, Jennifer Hermosok berak «neurri eredugarriak» hartzeko eskatu du, Futpro sindikatuaren bidez zabaldutako ohar batean: «Gure elkartearen bidez eskatzen diogu Espainiako Futbol Federazioari beharrezkoak diren neurriak hartzeko, gure jokalarien eskubideen alde egin dezala eta neurri eredugarriak hartu ditzala». Horrez gain, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenari eskatu diote «aktiboki susta» dezala «sexu jazarpenaren, matxismoaren eta sexismoaren aurkako prebentzioa».
Hala, FIFAk jakinarazi berri du espedientea irekiko diola Rubialesi; izan ere, «gertakari horiek FIFAren Diziplina Kodearen 13.1 eta 13.2 artikuluak urratzea ekar lezakete». Aipatutako artikulu horiek erreferentzia egiten diete jokabide iraingarriari eta portaera oneko printzipioak hausteari. Horiek ez betetzea isuna jarrita zigortu daiteke, baina baita inhabilitazioa ezarrita ere. Dena den, FIFAk adierazi du ez duela xehetasun gehiagorik emanen behin betiko erabakia zein den jakin arte.
Horrez gain, Euskadiko Futbol Federazioak Twitter bidez zabaldu duen ohar batean adierazi du ez dela joanen Espainiako Futbol Federazioak bihar eginen duen batzarrera. Eguerdian izanen da, Madrilen. Ezohiko bilera bat izanen da, presio politikoak gora egin baitu nabarmen. Izan ere, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak berak Rubialesen jokabidea «onartezina» izan zela adierazi du, eta entrenatzailearen barkamen eskea ez dela «nahikoa».
|
2023-8-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/232071/zaharraren-esentzia-berria.htm
|
Bizigiro
|
Zaharraren esentzia berria
|
1994an eraiki zuten Juan Jose Nanclares zubia, Gasteizko Gaztelako Atea kaleko zubia ordezkatu ahal izateko. Zubi Urdina izenez ezagutzen dute hiritar gehienek, eta erreferentziazko lekua da askorentzat.
|
Zaharraren esentzia berria. 1994an eraiki zuten Juan Jose Nanclares zubia, Gasteizko Gaztelako Atea kaleko zubia ordezkatu ahal izateko. Zubi Urdina izenez ezagutzen dute hiritar gehienek, eta erreferentziazko lekua da askorentzat.
|
Zaharra berritzea tokatzen da askotan. Eta aldaketa urbanistikoek ezinegona sortzen die herritar askori. Aurrerapenaren izenean, hiriak garai berrietara egokitzen ari dira: eraikuntzak gero eta praktikoagoak dira, herritarrentzat pentsatuta daude, minimalistagoak dira... Horregatik, Gasteizen, Gaztelako Atea kaleko zubi zahar ospetsuaren ordez, Juan Jose Nanclares zubi ikonikoa jarri zuten.
Forondako ateko tranbia geltokiak Gaztelako Atea kaleko zubi zaharraren hondakinak gordetzen ditu gaur egun, apaingarri moduan bada ere. Burdinurtuzko instalazio bat da, eta Madril-Irun trenbidearen azpitik hiriaren hegoaldera igaro ahal izateko erabiltzen zen. 1994an, zubia jatorrizko tokitik kendu zuten, haren azpiko pasabidea handitzeko. Izan ere, zubi zahar horren azpiko pasabidea oso estua zen, bederatzi metro zabal baino ez zen, eta, ondorioz, Gasteiztik Madril eta Burgoserako (Espainia) irteera oztopatzen zien autoei. Zubi horren alde banatan oinezkoentzako pasabideak zeuden, baina kendu egin zituzten egitura berria jartzearekin batera.
«Oroitzen naiz zubi hartaz, eta aldatu zuten egunaz. Gasteiztarrok burugogorrak gara, eta aldaketak ez zaizkigu asko gustatzen, baina gogoz hartu genuen aldaketa». Halaxe oroitu du Edurne Zurbano gasteiztarrak, justu zubia zeharkatzen ari zenean. Zubi zaharra 1994ko egun batean aldatu zuten berriarekin. Carlos Fernandez Casado bideetako ingeniariaren enpresak egin zuen obra hura.
Madril eta Irun (Gipuzkoa) arteko errepidea ezin zen luzaroan itxita egon; beraz, zubi berria zaharretik hamar bat metrora eraiki zuten. Errail batzuen gainean eraiki zuten, amaitu ondoren kokaleku berrira eraman ahal izateko. Eraikitzen ari ziren bitartean, zubi berria —balastoa eta trenbideak barne— zaharretik 16 metrora eraiki zen. 10 orduan, zubi zaharra kendu eta berria jarri zuten haren tokian.
Aldaketaren egun berean jarri zuten katenaria, eta balastoa eta trenbideak konpondu eta berdindu. Aldaketa ikusgarria izan zen, eta mugimendu hori ikusteko aukera izan zuten milaka gasteiztarren arreta erakarri zuen. Zubi berriak 64 metro zabal diren goiko bi arku bikoitz ditu alde bakoitzean, urdinak biak ere.
«Hiriko ikur garrantzitsu bihurtu da haren egitura berritzaileagatik: gasteiztar guztiok ondo ezagutzen dugu Zubi Urdina». Zurbanorentzat bezala, beste hainbat herritarrentzat ere erreferentziazkoa da zubia. «Zubi Urdinaren ondoan geratzen gara. 'Laster noa, Zubi Urdinaren ondoan nago...' eta horrelako argibideak ematen ditugu».
Gasteiztar askok ez dakite zubiaren benetako izena, eta Gaztelako zubia, Gaztelako ateko tren zubia edota Zubi Urdina deitzen diote. Baina 1994ko ekainaren 26an hil zen Juan Jose Nanclares zinegotziaren izena du, garai hartako Lurralde Antolamenduko arduradunarena.
Tren zaharra. AMVG
Kontuan hartuta zubiaren sestra ez dagoela garaiera handian, euskarria 64 metro luze diren goiko bi arkurekin egin zen —6 metroko altuera dute—. Arku bakoitza 711 milimetroko diametroko eta 25 milimetroko lodierako bi hodik osatzen dute. Hormigoizkoa da zorua, eta luzetarako bi habek osatzen dute; 1,6 metroko eta metro erdiko ertza dute zeharkako habeek. Hori guztia 0,3 metroko goiko lauzaz estalita dago. Arkuaren eta lurraren arteko erreferentzia hodiak gurutzatu egiten dira, trenbidearen karga ez-simetrikoaren esfortzuak kontrolatzeko.
Zaharrak, hainbat istorio
Parisko Eiffel dorrearen estilo arkitektonikoaren oso antzekoa dauka zubi zaharrak. Bata bestearen gainean jarritako bi piezatan apaingarri moduan jarri zuten Forondako atearen erdiko lorategian. Desmuntatu ondoren eraman zuten hara.
Erabili zen bitartean, baina, hainbat arazo sortu zituen. Ez zenez oso altua, azpitik ezin zen edozein ibilgailu igaro, eta, beraz, behin baino gehiagotan gertatu zen istripuren bat. Oinezkoek ere bazuten arriskua, zubiaren oinarriaren eta asfaltoaren artean zegoen espaloi estu batetik pasatu behar baitzuten. Hori dela eta, 1962an, bi tunel eraiki zituzten bi aldeetan, jendea igarotzeko, eta horrek murriztu egin zituen oinezkoentzako arriskuak.
SER irratiko entzule batek zubi zaharrak eragindako eragozpen bat gogoratu zuen 2016an. 60ko hamarkadaren amaieran, Garoñako zentral nuklearrerako «tamaina ikusgarriko» pieza metaliko bat zeraman kamioi artikulatu batek Gasteiz zeharkatu behar zuen. Zubi zaharraren azpitik pasatu behar zuen, baina tramankulua garaiegia zen zubiaren azpitik igaro ahal izateko. Horregatik, konboiaren ibilbidea desbideratu, eta seminarioaren inguruko bide batzuk egokitu behar izan zituzten.
Antzinakoak bezala, Juan Jose Nanclares zubiak ere gordetzen ditu istorioak. Hormetako pintaketak, bikoteen agurtu aurreko musuak... Bi lagun elkar agurtzen ari dira, Mendizorrotzeko ur parkean egon ostean. Zenbat jende pasatuko ote da egunero hortik?
Forondako atean dago zubi zaharra, apaingarri gisa jarrita. Berria
ZUBIAREN FITXA
Juan Jose Nanclares zubia
Urtea: 1994an eraikia.
Tipologia: Goiko arku bikoitzeko zubia. Trenbideko zubia.
Kokapena: Gasteizko Gaztelako Atea kalea.
Luzera: 64 metro.
Altuera: Sei metroko altuera duten goiko bi arku.
Arkuen neurriak: Arku bakoitza 711 milimetroko diametroko eta 25 milimetroko lodierako bi hodik osatzen dute.
Zorua: Hormigoizkoa.
Jabea: Renfe.
Ingeniari eta arkitekto nagusiak: J. Manterola, A. Martinez Cutillas, A.L. Padilla (Carlos Fernandez Casado SM).
Kontratista: Entrecanales y Tabora enpresa.
Azpikontratista: Lastra enpresa.
Zubi zaharra
Urtea. XX. mendearen hasiera.
Zabalera: Bederatzi metro.
Kokapena: Egun, Forondako atean, apaingarri gisa.
|
2023-8-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/232072/eredu-direnak-gogoan-gordeta.htm
|
Kultura
|
Eredu direnak gogoan gordeta
|
Bertso sorta bat hautatzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Horien gaineko gogoeta egin dute, kantatu ziren leku berean. Nerea Ibarzabalen bertso asko ditu begiko Aizpuruak, baina «hunkigarri» zaio azken Txapelketa Nagusian Irunen kantatu zuen bakarkakoa.
|
Eredu direnak gogoan gordeta. Bertso sorta bat hautatzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Horien gaineko gogoeta egin dute, kantatu ziren leku berean. Nerea Ibarzabalen bertso asko ditu begiko Aizpuruak, baina «hunkigarri» zaio azken Txapelketa Nagusian Irunen kantatu zuen bakarkakoa.
|
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatuta, pentsatzeko tarte bat eskatu zion Haira Aizpurua bertsolariak (Sara, Lapurdi, 2006) kazetariari, ez baitzitzaion berehalakoan otu bertsoaldia. Gauza bat argi zuen, baina, hasieratik: «Nahiko nituzke emakume baten bertsoak hautatu. Kontua da, lehenagoko emakume bertsolarien bertso ainitz ez direla, eta, beraz, gaur egungo batenak hautatuko ditut. Erabakitakoan erranen dizut». Pare bat Egunera jaso zuen kazetariak mezua Whatsappen: «Nerea Ibarzabalek azken Euskal Herriko Txapelketan Irungo Ficoba erakustazokan [Gipuzkoa] kantatu zuen bakarkako ariketa aukeratuko dut». Bertan elkartu da, hain zuzen ere, kazetariarekin.
Nerea Ibarzabal, Irungo Ficoba erakustazokan kantatzen, 2022ko Txapelketa Nagusian. . Andoni Canellada, FOKU
Hamar hilabete dira, kasik, Ibarzabalek bertso horiek kantatu zituela. Bost bertsolari izan zituen oholtzan lagun: Ane Labaka, Jone Uria, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus eta Miren Artetxe. 2.500dik gora entzule batu ziren saio hartan, bigarren egin zuen Ibarzabalek, nahiz eta eskuratu zituen puntuek eragin zuten sareetan hamaika iskanbila. Izan ere, zaleen ustetan, puntu gehiago merezi zituen Ibarzabalek. «Bakarkako ariketa kantatzeko gaia eman ziotenetik kantatzen hasi zen arte pasatutako denbora zigortu ziotela errango nuke», argitu du Aizpuruak. «Baita lehenengo bertsoan bi aldiz nahasi izana ere». Nolanahi ere, askok gogoratuko ditu, Aizpuruaren antzera, bertso horiek.
Ondorengoa zuten saio hartan kantatu zuten sei bertsolariek hiru bertsotan erantzun beharreko gaia: «Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara». Minbiziaren ondorioz hildako aita baten alabaren larrutik kantatu zuen Ibarzabalek. Gizon ezezagun batekin hasi zuen bertsolariak «bi aktoreren olgeta», eta, aita balitz legez, elkarrekin egindako paseoa irudikatu zuen, xehe-xehe, kantuz. Aizpurua: «Bertsoa.eus-eko bideoan, Nereak hirugarren bertsoa kantatzen duenean, kamerak ni enfokatu ninduen, eta, harrituta, egiten dut: ‘Uau!’. Horrek deskribatzen du zer iruditu zitzaizkidan bertsoak». Lehen entzunaldian, baina, ez zuen argi bertsoaldia ondo ulertu ote zuen; hargatik, gehiagotan aditu du gerora: «Momentuan ainitz maitatu nuen. Uste dut bestelako bakarkakoetatik aldentzen zen bakarkako bat kantatu zuela Nereak. Zuzenean entzun nituenean, ez nekien nola ulertu behar nituen. ‘Uau!’ bat besterik ez ziren izan. Gehiagotan entzun eta gero, iruditzen zait oso errealistak direla, eta, aldi berean, fikziozkoak. Bien arteko nahasketa bat».
Nahasketa hori bat-batean egitea, «oso zaila» dela dio. Horregatik ditu eredutzat. «Oso deskriptiboak dira, sentituak eta aski hunkigarriak. Buruan ukan nituen zuzenean entzun eta gero, eta ohartu naiz ulertu ahal direla manera desberdinetan».
Egun, kantukide
Asko gustatu zitzaizkion bertso horiek Aizpuruari. Nolanahi ere, Ibarzabalen bertso ugari ditu begiko, eta, beraz, ez zaio erraza egin aukeraketa: «Nerearen bertso batzuk aukeratu nahi nituen, baina zalantza izan dut denetan zein aukeratu, ainitz maite baitut nola egiten duen bertsotan».
Kontatu duenez, 2017ko Txapelketa Nagusian aditu zuen, aurrenekoz, Ibarzabal bertsotan. «Ez nuen sobera ezagutzen, ez dakit zenbat urte izango zituen berak orduan, baina oroitzen dut asko gustatu zitzaidala nola egiten zuen bertsotan». Oroitzen jarrita, txapelketa hartan kantatu zituen hainbat bertso ere oroitu ditu Aizpuruak. Gogoan du, kasu baterako, Ibarzabalek Txapelketa Nagusian estreinakoz kantatu zuen saioa. Zumaian (Gipuzkoa) izan zen, 2017ko urriaren 8an. Nahikari Gabilondorekin egun hartan osatu zuen zortziko txikia ekarri du gogora. Gaiak hala aginduta, gozoki saltzailea zen Gabilondo, eta ahoa bete gozoki harrapatu zuen Ibarzabal bezeroa. Ibarzabalek 9 urteko haur baten larrutik kantatu zuen bigarren bertsoa du, bereziki, gogoan Aizpuruak: «Baina apurka-apurka/ banoa handitzen/ nahiz eta lehen neskato/ hain formala nintzen/ harrapatu egin nauzu/ gozokiak biltzen/ ikusten ez bazaitut/ ez zara existitzen». Aizpurua: «Begiak eskuekin estaltzen zituen bitartean kantatu zuen hori. Oroitzen dut oso ona izan zela».
Finalaurrekoen bigarren itzulira iritsi zen Ibarzabal orduan, eta Amurrion (Araba) egin zuen azken saioa. Bakarkako lanean, honako hau zuen gaia: «Usaina sumatu, eta urduri jarri zara». Ondo gogoan ditu Aizpuruak Ibarzabalek kantatutako hiru bertsoak. «Oroitzen dut udalekuetan zegoen neska baten azalean jarri zela, eta hilekoa jaitsi zitzaiola kantatu zuela». Honela: «Eguna ia argitzear da/ berriz dut usaina hartu/ ta baietz laster literakoak/ apurka-apurka esnatu/ agian hobe begiraleena/ pixkanaka gerturatu/ eta tanpoi bat eskatu/ ‘Mesedez, ez hau kontatu!’/ begira nago orbanari ta/ nahiz ta hauxe dudan patu/ iruditzen zait ez daukadala/ honetaz zertan lotsatu». «Asko maitatu nituen bertso horiek diskurtsiboki». Gertutik jarraitu du Ibarzabalen arrastoa harrezkero Aizpuruak, baita kantukide izan ere.
Gazteen erreferenteak
Beste hainbat bertsolarirekin batera, erreferentziatzat du Aizpuruak Ibarzabal. Kontziente da, halaber, lehen baino emakume gehiago direla plazan, eta, hain justu, horrexegatik, emakume gehiago dituzte bere belaunaldi kideek eredu gisa: «Gure erreferenteen artean badira emakume ainitz. Bada aukera zabalago bat emakumezko bertsolarietan. Horrek ere bultzatu gaitu emakumezko bertsolari gazteok bertsotan egitera. Gauza askok dute garrantzia bertsotan egiteko garaian, baina generoak ez luke inoiz oztopo izan beharko». Denbora igaro ahala, beraz, erreferentziak aldatzen ari direla dio. «Uste dut emakumeen saretzeak on egin diola bertsolaritzari».
Pozten du horrek Aizpurua. Badaki, ordea, oraindik ere badela egin beharreko biderik: «Orain emazteek badute lekua, baina ez dute beti izan. Iruditzen zait oraindik ere badela lan ainitz egiteko; bitartean, inportantea da emakumeen bertsoak aitzinera eramatea, horregatik ere hautatu nahi nituen emakume baten bertsoak».
|
2023-8-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/232073/plaza-ertzetik-erdigunera-bidea-egiten.htm
|
Gizartea
|
PLAZA ERTZETIK ERDIGUNERA BIDEA EGITEN
|
Estitxu Arozena eta Aner Peritz bertsolariak dira, baita haien aitak ere. Hala ere, haien aitena ez den beste leku batetik ari dira bidea egiten bertsolaritzan. Izan ere, Arozena eta Peritz ez dira plazagizonak. Plazaz, gatazkaz, lehiaz, oasiez, transgresioaz, erreginez eta astoez jardun dute. Bertsolarien munduaz, finean.
|
PLAZA ERTZETIK ERDIGUNERA BIDEA EGITEN. Estitxu Arozena eta Aner Peritz bertsolariak dira, baita haien aitak ere. Hala ere, haien aitena ez den beste leku batetik ari dira bidea egiten bertsolaritzan. Izan ere, Arozena eta Peritz ez dira plazagizonak. Plazaz, gatazkaz, lehiaz, oasiez, transgresioaz, erreginez eta astoez jardun dute. Bertsolarien munduaz, finean.
|
Estitxu Arozenak eta Aner Peritzek gauza komun asko dituzte; horietako bat da biak direla bertsolariak. Are, biek jaso dute bertsoa etxean, haien aitak ere —Manolo Arozena eta Xabier Euzkitze— bertsolariak direlako. Biak dira plazagizonen seme-alabak, baina haiek ez dute beren aiten bidea egin. Plazaren ertzetik erdigunerako bidea egin dute, eta egiten ari dira.
Bertsolaritza etxean bertan jasotzea abantaila bat da?
ESTITXU AROZENA: Abantaila izaten ahal da, baina oinarrian, bertsolaritza aktiboki bizi den etxe batean badituzulako bertso zaharren oinarria, egungo bertsolaritzaren jarraipena, hurbiltasun bat eta bertsolariekiko ezagutza bat, pertsonala anitzetan. Bada mundu horretan jaio zarela errateko modu bat. Abantaila izaten ahal da zu ezagutzeko momentuan, munduratzean; desabantaila konparazioa da. Nik, adibidez, ez dut bizi izan hain gaizki, baina Beñat Lizaso bati entzuten ahal diozu aitaren abizenaren itzalpe horrek zenbateraino baldintzatzen duen zure bertso ibilbidea.
ANER PERITZ: Bertsotara gerturatzean, dudarik gabe: ez dakit bertsotan bukatuko ote nuen aitagatik izan ez balitz. Hala ere, ez dut uste denik erabateko faktore garrantzitsua ere, garai hauetan are gutxiago. Agian bertso eskolen aurreko garaian bai behar zenuela inguru bertsozale bat bertsotara hurbiltzeko, baina nik uste dut gaur egun bertsoa bizitzeko eta bertso mundura hurbiltzeko beste esparru batzuk direla nagusi.
Bai, bizi izan dut eta bizi dut lotura hori, aitarena, bertsoari begira, baina lotzen nauena, dudarik gabe, hortik aurrera dagoen parte handi bat da. Gaur egun, bertsoa ez dakit zenbateraino interesatzen zaion, eta nik hor jarraitzen dut eta hor nago. Hortik kanpokoa da bertsotara lotzen nauen parterik handiena, gauzarik gehien eman dizkidana, eta gaur egun ere bertsotan egiteko bidea eta aukerak ematen dizkidana. Oinarri bat da, abiapuntu bat, baina hortik aurrerakoa hortik kanpo egin behar da derrigor.
AROZENA: Behar duela bakoitzak zaletasun bat, edo pauso bat eman; ez dela aski aita bertsolaria izatea zu bertsolari izateko. Bestela, guraso bertsolari guztien seme-alabak bertsolariak izango lirateke, eta ez da hala.
Plazagizonak badaude bertso munduan. Zuen aitak ba al dira?
PERITZ: Bai.
AROZENA: Bai. Daukate presentzia, ahotsa, egotea. Ez bakarrik plazan kantatzen zauden momentuan, plazara iritsi arteko horretan ere zer garrantzitsua den herriko harremanetarako erraztasuna izatea.
Zuen ustez, zer da plazagizona izatea?
PERITZ: Plazari lotua eta gizonari lotua. Azaldu daiteke bi eratara, eta biak osagarri izanez elkarrekin. Gaur egun, erakutsi dugu eta ari gara ikusten plazan egoteko beste modu batzuk ere badaudela, baina nik uste dut dela plaza hartzeko eta plazan egoteko modu bat. Garai batean agian plaza bizitzeko, plazan egoteko, indarra edukitzeko eta eusteko modu bakarra izango zen, presentziari, egoteari eta estatus bati lotua. Indarrarekin eta egoteko modu sendo batekin lotzen da. Nahi edo nahi ez, gaur egun ere hor irauten duen figura bat da, eta egongo dena. Plazan egoteko modu bat da, molde jakin batzuei lotua eta eragin duena plazan egoteko beste modu askotan, eta, beharbada, egon ezin izan diren beste batzuengan ere. Orain, beharbada, indar hori, sendotasun hori, gorpuztasun gogor eta indartsu hori eduki gabe ere badaude beste eredu batzuk, beste forma batzuk eta beste modu batzuk plazan egoteko. Garrantzitsua da molde bakarrak daudenean beste batzuk ere esploratzea. Horretan lan bat egin da eta egiten da.
AROZENA: Nik gogoan dut Donostian ikasten nuenean ordurako bazela talde bat Plazandreak izena zuena. Presentziaren, ahotsaren bolumenaren eta gorpuztasun horren inguruan hausnartzeko gai ez ginenean, ja kontzeptu gisa Plazandreak entzuna zen.
PERITZ: Plazandreak deituriko zerbait sortu izanak erakusten du plazagizon horren atzean bazegoela berez figura horrek beste figura batzuk ezkutatzen zituelako ideia, alegia, badirudi garai batean plazagizona izatea zela plazan egoteko zegoen modu bakarra, plazagizona zegoela soilik plazan eta besterik ezin zela egon; eta hori dela beste inork egon nahi ez duelako. Baina, aldi berean, horrek agerian uzten du beste figura batzuen ezkutukotasuna eta ezkutatze esplizitua.
AROZENA: Eta aldarrikatzeko nahia, aldi berean.
Beste eredu batzuekin kontrajarrita dago plazagizona?
PERITZ: Ez dakit, ez dut uste erabat kontrajarrita daudenik. Uste dut hasiera batean dela zegoenari jarritako izen bat. Garai batean plazan eredu hori zen nagusi, eta plazan zeudenek ere ez zuten ikusi beste eredu baterako beharrik. Gizontasunari alternatibarik planteatzen ez zitzaion neurrian, eta emakumerik eta abarrik agertzeko aukerarik planteatzen ez zen momentuan, ez zuen inork ikusten plazagizonaren figura planteagarria ere zenik. Uste dut modu normal batean, ohiko batean eta zentzudun batean sortutakoa dela. Kontrajarrita ez zen sortuko, baina bazeukan sakonean kontrajartze bat. Uste dut hori soil-soilik azaleratu egin dela.
AROZENA: Nik uste dut osagarriak ere izaten ahal direla. Orain, ez dugu eskatu behar: «Zuk ez kantatu ozen, ez kantatu ez dakit nola». Orain, badaude espazio batzuk eta eredu batzuk denak bateragarriak izan daitezkeen sentsazioa ematen dutenak.
Eta zuengan zein eragin izan du, izan baldin badu, aita plazagizonak izateak?
AROZENA: Hasteko, bere eskutik hasi nintzen ni gaztetan. Ez dakit zure kasua hori izan den...
PERITZ: Bai!
AROZENA: Garai hartan geuk egin behar genuen, ez zen besterik. Zuk egiten duzu, edo ez du inork eginen. Sentsazio hori hagitz barneratua genuen garai hartan; ez bakarrik bertsotan. Orduan, eragina bai, dudarik gabe: berak egiten zuen gauza bat, eta nik egin behar nuen ahalik eta berdinena. Zegoen eredu bakarra plazagizonena zen, eta, nahi edo ez, imitazioz egin genuen guk. Nik, behintzat, horrela egin nituen lehendabiziko pauso horiek.
PERITZ: Nik uste dut eraginari orokorrago begiratu behar zaiola. Gure kasuan, noski, eragingo zuen. Orokorrean plazagizonaren figurak bertsoaren sisteman leku hegemoniko eta nagusi bat eduki baldin badu, bertso munduan plazagizonak baino ez bazeuden, bertso mundura hurbildu den beste gorpuzkera, jarrera eta izaera orori eragin dio plazagizonaren figurak. Alegia, bai, niri eragin dit zuzenki aita plazagizona izateak, plazagizonez betetako espazio maskulinizatuetara hurbildu garelako nahitaez bertsora hurbildu garen aldiro, plazagizonek bultzatu gaituztelako bertsotara. Baina horrek ez du esan nahi ulertu behar denik inguru, familia edo guraso plazagizonik ez zuten bertsolariei eragin ez dienik plazagizonez betetako bertsolaritza batek. Azkenean, plazagizonak baldin badira bertsoaren hegemonia horren parte, bertsotara hurbiltzen den orok topatuko ditu plazagizonak hor. Horregatik da alternatibak planteatzea asmo kolektibo bat.
AROZENA: Nire hasiera garaian, kantatze eta taularatze hutsa arrakasta zen. Zuek hausnarketa gehiagoren ondorio zarete, esperimentazio gehiagoren aldekoak.
PERITZ: Pentsatu agian ez, baina nahitaez zuek hor egoteak eta zuek gauzak esateak bazekarren aldaketa bat.
AROZENA: Bai, baina denborarekin, sumatzen dut formakuntza baten falta: juxtu-juxtu bertsotan, eta ja mikrofonoa ahoan.
PERITZ: Dirudielako gure bertsoetako ibilbidearen parte handi-handi batean eragin nagusia, nabarmenena eta behinena izan dutela Manolo Arozenak eta Xabier Euzkitzek, badirudi gu bakarrik ari garela ez dakit zer egiten. Guraso bertsolaririk gabeko neskatxo hori, bertso eskolara joan dena, eta bere bertso eskolako irakaslea plazagizona zena, umetxo horrek ere bertsotara iritsi denean, bide horretan guztian, horrek ere berdin-berdin eduki du lotura plazagizon horrekin. Transgresioa eta plazandreen figuraren gorazarrea eta bertsolaritza transfeminista baten aldeko indarra egin bagenu bakarrik zuk, Miren Amurizak eta nik, ez geundeke hemen.
Estitxu, 1993ko Euskal Herriko txapelketan Zumarragan egindako kanporaketan hau izan zen zure agurra: «Txantxibiri txantxibiri gabiltzanian/ txapelketaren atean/ ideia hauxe bururatu zait/ bertso saioa hastean/ ni sentitzen naiz txiki-txikia/ jendetza, berriz, kristona/ nola demontre konponduko naiz/ zazpi astoren artean?». Esan behar da asto horietako bat zure aita zela, Aner. [Barre egin dute biek]. Nola sentiarazten zintuen saio askotan emakume bakarra izateak, Estitxu?
AROZENA: Hor esan nuen esaldirik esanguratsuena hau da: «Ni sentitzen naiz txiki-txikia». Bertzea txiste erraz bat da, eta jendea horren zain ere bazegoen. Ni nintzen 18 urteko neska gazte bat, eta bertzeak... Zure aita izango zen agian hurrengo gazteena hor zeudenetatik. Batetik, sentsazioa adierazten du horrek, eta, bestetik, topikoa. Gure gaztetasunetik, umore errazera jo genuen.
Alboko gizonek ere sentiarazten zintuzten txiki-txikia?
AROZENA: Ni beti txikiagoa sentitu naiz Euskal Herrikoetan Nafarroakoetan baino, Nafarroa zelako gure plaza. Euskal Herrikoan, iruditzen zitzaidan publikoa bainoago, denak epaileak zirela. Ni ez nintzen emakume bakarra sentitzen, eta ez nuen emakume guztien ordezkaritzaren motxila hartu nahi. Ni ni nintzen, nire bertsokerarekin, eta egiten nuen. Ez nintzen izan pisu horren kontziente; nahikoa lan banuen hamalau bertso egiten.
Albiste izan zara askotan, besteak beste, Nafarroako bi txapel irabaztean. Nolakoa izan da alboan izan dituzun gizonen jokabidea horren aurrean?
AROZENA: Ni ez naiz izan sobera lehiakorra inoiz: nik egiten nuen nirea, eta kito. Sentitu dut nire lehenbiziko lorpen horietan poza kolektiboa zela, nahiz eta ondoko kolektiboa gizonena izan.
Lehia ere badu berea bertsolaritzak. Lotura du gizontasunarekin?
PERITZ: Nahiko gaizki pasatzen dut lehiatzen. Nik uste dut beti izan dela kolektibo baten dudetako bat zenbateraino egin daitekeen lehia, eta aldarrikatu eremu seguru, berdinzale eta parekidea. Lehiaren balorazio objektibizatu bat dago, gezurra dena beti, eta gero dago lehia horren segurtasuna, berdintasuna eta parez parekotasuna. Esan nahi dut: ez dakit egin daitekeen lehia berdina, parez parekoa. Ematen du sei pertsona daudela mikrofono parean eta zero punturekin hasten direla, baina denok dakigu gauza batzuk hobeto ikusten direla, gizarte jakin batean bizi garelako. Nork esaten du esaldi batek gehiago balio duela beste batek baino, eta zeren arabera, eta zer du sakonean? Ezinezkoa da lehia justu bat. Oinarri horretatik abiatzen zara, eta zoaz ahal dena egitera, eta ulertzen duzu ahal duzunean ez dela bakarrik hobeto egin duzulako, eta ezin duzunean, ez dela izan bakarrik okerrago egin duzulako.
AROZENA: Bertsoa ez dago zerotik hamarrera puntuatzeko egina, baina iruditzen zait bertsolari bat plazara ateratzen denean, ja lehia badela; ja lehiatu zara gauza anitzekin, nahiz eta ez izan lehiaketa bat. Aukeratu zaituzte hor kantatzeko, txalo gehiago joko dizkizute, gutxiago... Nahiz eta lehiatik haragoko saioak izan, lehia bat badago. Horregatik kostatzen zaie agian hainbertze kantatzea neska gazteei, mutil gazteei baino gehiago: lehiatzen delako bere buruarekin, gizartearekin, plazarekin... Lehiatu zara, nahiz eta bertsoa zerotik hamarrera inork ez puntuatu.
PERITZ: Utopietan sinistea garrantzitsua delako, pentsatu nahi dut posible dela lehiarik gabeko bertsolaritza bat. Horregatik borrokatu nahi dugu.
Señora sariketa ere ari da bide bat urratzen alor horretan
PERITZ: Nik uste dut aurretik egindako lorpen batzuek gauzarazi eta posible egin dutela Señora sariketa. Zuk ez bazenu inoiz Nafarroakoan kantatu, Euskal Herrikoan kantatu, inori ez litzaioke otuko sortzea sariketa ez-misto bat. Badirudi batzuetan —autokritikatik— planteatzen dugula oasi bat balitz bezala, baina oasi horiek eraldatzekoak dira.
Estitxu Arozena eta Aner Peritz. Maialen Andres, FOKU
2011n utzi zenuen plaza, Estitxu. Txaloen falta sumatzen duzu?
PERITZ: Nik Estitxurena bai!
AROZENA: Anitzek erraten didate! Nik utzi nuen nire bizitzako hainbertze faseren ondoren. Hamazazpi Nafarroako finalen ondotik utzi nuen. Haurdun nengoen, kantatu nuen azken finala eta utzi nuen plaza. Distantzia daukat, eta egin izanaren sentsazioa ere bai. Ziklo luze eta zabal bat egin eta bukatu izanaren sentsazioa dut.
Bertsolaritzaren historian txapel bat jantzi duen lehen emakumea zara. Nafarroakoa jantzi zenuen 1995ean eta 1998an. Nola bizi izan zenuen hori?
AROZENA: Nik gogoan dut hurrengo egunean Nafarroako lehen erregina deitu nindutela. Ez nintzen Zumarragan bezain txikia sentitzen, baina ez erregina bat bezain handia ere. Nik bizi nuenetik izan zuen oihartzunera koska bat zegoen.
Aner, zuk Nafarroako erregina moduan ikusten duzu Estitxu?
PERITZ: Bai! Saioa [Alkaiza] ez!
Errepublikako lehendakari moduan akaso?
PERITZ: Agian bai!
AROZENA: Periferiarena!
PERITZ: Estitxu bertsolari moduan ezagutu izan dut, kanpotik entzunda eta neuk bizi gabe. Aitzindaritza beti da oso gauza polita. Niretzat, Estitxurena bada oso zera polita eta berezia, eta utzi izanak ere badauka bere trasfondoa.
AROZENA: Plaza utzi nuen, baina segitzen dut Bertsozale Elkartean eta irakaskuntzan. Ez nago bat-bateko plazan, baina hain urrun ere ez nago.
Estitxu bertsotan hasi zenean, askotan emakume bakarra izaten zen oholtzan. Aner, zuk desoreka hori bizi izan duzu?
PERITZ: Ez. Nik uste dut gaur egun plaza zentzu horretan aldatzen ari dela, eta zenbakiak desberdinak direla. Orain, akaso... Animaliekin konparazioak egitea... Lehen zazpi asto zirenak orain izango dira...
AROZENA: Badituzu mandoak, behorrak, zaldiak, pottokak... [barrez]
PERITZ: Baina horrek ez du esan nahi bertsolaritzan ez dagoenik posizio indartsuagorik, errepikatuagorik eta ohikoagorik. Lehen, figura nagusia izan bazen bat, orain da beste bat, zabalagoa, baina ez du esan nahi figura hori ez dagoenik.
Bertsoen edukia eta bertsolarien jarduna aldatu ditu animalia espezie gehiago plazara igo izanak?
PERITZ: Esan behar nuen asmatu dugula plaza orokorretik kanpoko zirkuituak sortzen eta beste leku batzuetan gauzak egiten: asmatu ditugu beste saio klase batzuk, gazte saio batzuk, Ez da kasualitatea saioak... Baina horrek ematen du zirkuitu alternatiboak burbuila hutsean geratzen direla, eta zirkuitu alternatiboek ez dutela eraldatzen eta ez dutela osatzen plaza orokorra. Uste dut gero eta argiago dagoela hori ere plaza orokorraren parte dela.
AROZENA: Zirkuitu alternatiboak orokor bihurtzen ari dira, eta erabat eragin dute festetako saioetan, txapelketan, gaitegian, han eta hemen. Elkarrekintzan bizi den mundu bat da, eta zirkuitu alternatiboetan nabarmentzen dena saio orokorragoetara joaten da. Elkar elikatzen dira, eta horregatik da zaila marra bat ezartzea. Gizartearekin konparatuz, bertso munduan gaiei ematen zaien tratamendua aitzindaria da. Gero eta parte hartze elkartuagoa dagoela iruditzen zait.
PERITZ: Nik uste dut oraindik ere badagoela alternatibotasun bat. Orain, ziurrenik, beste zerbait izango da alternatiboa, edo beste zerbaiti buruz ari gara alternatibari buruz ari garenean. Ez dut uste gauza batzuek lehen ez zeukaten leku bat hartzeak bihurtzen duenik dena lekudun. Orain egongo da beste zerbait. Lehen transgresorea zena, ba, orain, agian pixka bat normatiboagoa da.
Nafarroako azken txapelketan, 2021ekoan, Saioa Alkaiza txapeldunak agurreko bertsoan muxu handi bat bidali zien iraultza den gorputzari, ez-bitarrari, queer-ari, transari, marikari eta bollerari. Estitxu, zu hasi zinenean, emakume bat oholtzan egotea bera nobedadea zen. Aner, ematen du orain zure belaunaldia ari dela beste urrats batzuk egiten.
PERITZ: Bai, baina ez dut uste hori ulertu behar denik bertso plazaren kontuan bakarrik. Uste dut gizartean aldaketak gertatu direla, belaunaldi aldaketa ez dela bertsotan bakarrik gertatu, alegia, mundu ikuskeran, munduan kokatzeko moduan eta beste mila gauzatan gaude leku desberdinetan bertsolaritzan, pinturan, musikan eta txirrindularitzan. Orduan, hori ere bertsotara etorri da, zorionez. Lehen gatazkatsuak ziren gai eta gertaera batzuk gaur ez dira hainbeste, baina horrek ekarri du beste batzuk bihurtu direla. Ez diogu inoiz utziko zer borrokatua edukitzeari: aldatuko dira arrazoiak eta gaiak. Lehen apurtzailea zena, gaur, lan pila bat egin delako, agian ez da hainbeste. Beste gorpuztasun batzuk bihurtu dira transgresore. Orain kuotak dauden bezala zehazteko zenbat gizonek eta emakumek egon behar duten, eta zenbat nafarrek egon behar duten, agian hamabost urte barru egongo da kuota bat zehazteko zenbat ez-bitarrek egon behar duten. Nik uste dut aldaketa orokorragoa ekarri dela bertsotara. Saioak hori kantatu ahal izan du lehenago Estitxuk kantatu zuelako astoena.
Bertsogintza eta euskal gizartea parez pare doaz?
AROZENA: Mugimendu pentsalari bat dela iruditzen zait; hausnarketa baten ondorio da dagoen iritzi maila. Zentzu horretan uste dut aurreraxeago dagoela.
PERITZ: Askotan entzun izan dugu bertsoa ez ote doan gauza batzuetan gizartearen atzetik. Nik ez dakit hori argi irakurtzen. Nik uste dut aldi berean sektoreka ulertu behar dela. Ematen du bertso mundua dela espazio guztiz seguru, ezkertiar eta feminista, baina bertso munduan ere badaude diskurtso matxistak, homofoboak eta sektore egonkortuago batzuk, eta beste batzuk kanporago daudenak. Plaza publikoan zenbateraino esaten diren gauza batzuk? Ez dakit. Bertso munduan jendea dago haserretzen dena Saioa Alkaizak hori kantatzen duenean. Bertso munduan ez dago homogeneotasunik.
AROZENA: Egia da, baina plaza batean bertso homofobo bat abestu duena bilatzeko, joan beharko zenuke hagitz atzera.
PERITZ: Baina horrek ez du esan nahi diskurtso horiek existituko ez direnik. Plazan erakutsi da gauza batzuk onartzeko ja ez gaudela prest, eta kontra egingo zaiela. Eta uste dut jende bat konturatu dela ja ez daukala hainbesteko arrazoirik, eta, gauza batzuk esaten baditu, ba, agian, gero etorriko dela beste norbait eta kristorenak esango dizkiola. Eta pentsatuko du: «Gero ahoa itxi ez diezadaten, itxiko dut ja». Nik uste dut jende batek gehiago ikasi duela bere kuadrillan esaten dituen gauza batzuk ezin dituela esan, ezin dituela pentsatu baino. Bertsoa ere ez dugu ulertu behar oasi baten moduan.
Zer pauso daude emateko?
PERITZ: Nik nahiko nuke utopietara joan, eta bertso mundua bihurtu dadila Señora Sariketa, eta txapelketa nagusia desagerraraz dezagula eta egin dezagula dena super feminista. Ez dakit zer nahiko genukeen. Uste dut komeni dela estrategikoki pentsatzea zer den posible eta zer ez den, eta bertsotatik zertarako nahi dugun lan egin, eta zer osatu nahi dugun eta zer ez. Saiatu beharko genuke gaur egun inertzia batzuk eta kateatutako gauza batzuk identifikatzen, eta horiei aurre egiten. Identifikatu beharko genuke zertan egingo dugun kolektiboki aurrera, nola egingo dugun, eta zerk merezi duen eta zerk ez.
Estitxu, 2021ean Saioa Alkaizari Nafarroako txapela jantzi zenionean bota zenuen bertsoaren pasarte bat da hau: «Alaba gisa hasi nintzen ni/ gaur aunitzen bertso ama./ Ohore bat da familia hau/ hazten ikusi izana». Harro zaude zure alabez?
AROZENA: Hagitz harro. Hagitz harro!
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232075/sute-handi-bat-piztu-da-artaxoa-eta-mendigorria-artean.htm
|
Gizartea
|
Sute handi bat piztu da Artaxoa eta Mendigorria artean
|
Nafarroako lau suhiltzaile parketako hainbat kamioi, bi helikoptero eta beste horrenbeste hegazkin ari dira sua itzaltzeko lanetan. Aparteko baliabideak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuak Espainiakoari. Gares eta Mendigorria arteko errepidea itxi dute.
|
Sute handi bat piztu da Artaxoa eta Mendigorria artean. Nafarroako lau suhiltzaile parketako hainbat kamioi, bi helikoptero eta beste horrenbeste hegazkin ari dira sua itzaltzeko lanetan. Aparteko baliabideak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuak Espainiakoari. Gares eta Mendigorria arteko errepidea itxi dute.
|
Sute txikia zirudienak kezka eragin du Nafarroako erdialdeko herrietan, eta gobernuak eskura dituen baliabide ia guztiak erabili behar izan ditu hura itzaltzen saiatzeko. Nafarroako larrialdi zerbitzuek 14:45ean jaso dute abisua, Obanos herrirako bidexkan ke adar bat ikusi baitute hainbat herritarrek. Sutea kontrolatzeko arazoak izan dituzte suhiltzaileek, eta, 16:45ean, Larrialdietarako Herritar Babeserako Plan Bereziaren bigarren fasea aktibatu du Nafarroako Gobernuak. Horri jarraikiz, sutea piztu den tokiraino joan dira Tafallako, Cordovillako, Azkoiengo eta Lizarrako parkeetako suhiltzaileak, basozainak eta foruzainak. Horiez gain, bi helikoptero eta beste bi hegazkin ere mobilizatu dituzte. Mendigorria eta Artaxoa arteko errepidea ere itxita dago.
Sugarrak Mendigorrira hurbiltzen ari direla ikusita, aparteko baliabideak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuak Espainiako Trantsizio Ekologikoko Ministerioari, sutea itzali ahal izateko.
Oraingoz, meteorologia iragarpenak ez dira onak: Aemet agentziak iragarri du hego haize zakarra ibiliko dela inguru horretan arratsalde osoan. Hala ere, tenperatura freskatu eginen da iluntzean.
|
2023-8-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/232077/zubi-zorabiagarri-bat-dilindan.htm
|
Bizigiro
|
Zubi zora(bia)garri bat dilindan
|
Euskal Herriko zubirik ikusgarrienetako bat da Holtzartekoa. Duela mende bat eraiki zuten, Olhadübiko zintzurra zeharkatzen du alderik alde, eta, gaur egun, altzairuz egina da, seguruagoa izateko.
|
Zubi zora(bia)garri bat dilindan. Euskal Herriko zubirik ikusgarrienetako bat da Holtzartekoa. Duela mende bat eraiki zuten, Olhadübiko zintzurra zeharkatzen du alderik alde, eta, gaur egun, altzairuz egina da, seguruagoa izateko.
|
Zoragarria bezain zorabiagarria da Holtzarteko zaldaina edo zubia. Duela 80 milioi urte ibaien higadurak Olhado eta Olhadübi arroilak sortu zituen, eta bi horiek batzen dituen lekuari Holtzarte deitzen diote zuberotarrek. Hain zuzen ere, puntu horretan, Olhadübiko zintzurra alderik alde zeharkatzen du 67 metroko zaldain batek. Urrutitik begiratuta, Amazoniako oihanean dinbili-danbala dabilen zubia dirudi, inguru basa ederrean eraiki baitzuten. Ez da Hego Amerika, aitzitik; Larraine da (Zuberoa). XX. mendean basoko langileentzat eraiki bazuten ere, XXI. mendean milaka turistak zeharkatzen dute.
'Xynthia' ekaitzak egurrezko ohol gehienak eraman zituen, 2010ean. BERRIA
Euskal Herriko zubirik ikusgarrienetako bat da Holtzartekoa, 45 minutuko mendi ibilaldi erraz baina piku baten ondotik bertatik bertara ezagut daitekeena. Gaur egun zubia altzairuz egina da, baina duela hiru urte arte, egurrezko zaldain batek lotzen zituen arroilaren bi aldeak. Garai batean asko mugitzen omen zen; gaur egun orekari hobe eusten badio ere, gainetik pasatzean antzeman liteke mugimendu leuna. Zorabiatzen denak ausart jokatu beharko du, behera 152 metroko eroria baitago.
Alde bakoitzean hormigoi armatuz egindako oinarri bat zutitzen da, gaztelu baten harresiko bi ate balira bezala. Haietako batek gainean zizelkaturik du 1920. urtea, erromatar zenbakiz: MCMXX. Inskripzioak azaltzen die bisitariei noiz eraiki zuten zaldaina. Oinarriek eusten diote zubiari burdinazko hari lodien bidez. Helduleku horiei esker, altzairu galvanizatuz egindako zaldainak zeharkatzen du Olhadübiko zintzurra. Alboetako hesiek segurtasun handiagoa eskaintzen die gainetik pasatzen direnei.
Erreka bazterretik igotzen den mendi ibilaldi labur baten ondotik ageri da, urrunean, zubi bat zintzilik. Ibilbidea erraza dela jasota dago leku guzietan, baina pikoa da, izerdia gogotik botatzeko modukoa. Arroka anitz daude, eta hezea da ingurua; beraz, kasu eman behar da ez labaintzeko. Ibilbidearen zati batzuetan sokak paratu dituzte, haiei helduta ipurdikoa saihesteko aukerak handitzen baitira.
Ibilaldia Logibar aterpetxean hasten da; han autoa uzteko lekua ere badago. Aterpetxearen atzeko aldetik, ibaiaren beste bazterretik aurrera eginda, berehala egurrezko zubi txiki bat pasatu behar da, eta, ondotik, igotzen hasi. Eskuinean Olhadoko erreka lagun izanen da bide osoan, eta pagadiak, gerizpe. Hiru ordu laurdenen buruan, gutxi gorabehera, urrutitik antzeman litezke arroilaren alde biak, eta zubia, bakar-bakarrik, ezerezaren gainean zintzilik.
Italiarrek eraikia
XX. mende hasierakoa da Holtzarteko zaldaina. Garai hartan Lombardi-Morello zerrategia martxan zen Atharratzen (Zuberoa), eta Orhi mendiko basoetako egurraz baliatzen zen. Allande Sokarrosen datuen arabera, Lombardi-Morellok 1962. urtean itxi zuen. Zerrategi hura italiarra zen, eta haien herrialdetik langile anitz eraman zituzten Zuberoara. Horren arrastoa bizirik da gaur egun zenbait basabürütarren abizenetan, baita kantoreetan ere: Pum-ba-pa kantua Dominika Etxartek jaso zuen. 16 edo 17 urterekin aditu zien oihaneko langile italiarrei, ostatu batean. Hark oroitzen zuen moduan abesten zuten, ez italiera zuzenez.
Holtzarteko zaldaina egurrezkoa zen, 2006ko irudi horretan ikusten den bezala. Christophe de Prada
Basotik zura atera ahal izateko eraiki zuten Holtzarteko zubia Lombardi-Morelloko langile italiarrek. «Zurgintzan aritzen ziren langileak handik pasatzeko sortu zuten; bidea laburragoa egiteko. Zura kableekin jaisten zuten behera, eta tren txipi bat bazen Holtzarten», azaldu du Jean-Dominique Iriart Larraineko auzapezak. Basabürüko egürkako trenaz ari da, 11 urtez baizik erabili ez zena Allande Sokarrosek jasota utzi zuenez: 1920tik 1931ra arte. Burdinbide hori Larraineko eta Santa Graziko basoetan bildutako zura garraiatzeko baliatu zuten. Hain zuzen ere, egur biltegi bat zegoen gaur egun Logibar aterpetxea dagoen lekuan, eta kable bat ailegatzen zen haraino.
Egurretik altzairura
Egurrezko pasabidea eraiki zuten, baina egurraren arrastorik ez da gaur egun. Bi konponketa lan nagusi egin dituzte zubi horretan. Lehenbizikoa, 2010ean izan zen. Urte hartako otsailaren 27an Xynthia ekaitzak egurrezko zaldaina xehatu zuen. Ordura arte ez zen aldaketa handirik izan zaldainean, eta egur oholen bat faltan zuen, baina Xynthia-k ia biluzik utzi zuen zubia. Alboetako xaflak baino ez ziren salbatu. Sokarrosek Berrian argitaratu zuen kronikaren arabera, «hamar bat metro baino ez mutur bakoitzean». Zubia itxi eta zaharberritu behar izan zuten orduan.
Guillaume Fauveau
Bigarren eraberritzea duela gutxiago izan zen, 2020. urteko abuztuan. Iriartek azaldu du zergatik; garai hartan, orain bezala, bera baitzen auzapeza: «Zubia gaizki zelakoz eskatu nuen erreparazioa, eta ez zelakoz ongi kontrolatua botere publikoek. Erantzukizuna segurtamenari buruz alkatea da, beraz, zarratu nuen». Lanak eginik, 2021eko maiatzaren 19an ireki zuten berriz. Orduz geroztik altzaria dago egurraren lekuan. Iriartek kontatu du gutxiago mugitzen dela, «hobeki loturik delako». Dena den, erabaki horrek polemika sortu zuela onartu du. «Ez da herritarren gogokoa neurriak hartzea zerbait gertatu aitzin, hori badakit. Baina zer behar da, hamar lagun hil?».
Basoan lanean aritzen ziren italiarrek arras aldatua ikusiko lukete Holtzarteko zubia mende bat beranduago. Bidean galdu ditu egurrak, eta galdu du garai batean azpian izan zuen segurtasunezko sarea ere. Ez da soilik zaldainaren itxura aldatu; batetik bestera igarotzen direnak ere aldatu dira. Pasatu dira handik artzainak, baita kontrabandistak ere. Gaur egun, batik bat, turistak pasatzen dira alderik alde.
Urtean 60.000 lagun inguruk zeharkatzen dute zubia, auzapezak esan duenez. Are, iragan udan, soilik uztailean eta agorrilean, 22.000 lagun joan ziren Holtzartera. Larraine herriko harribitxia da kanpokoentzat; beste harribitxi bat gehiago bertakoentzat. «Guretzat, leku guziak politak dira; hemen bizi garenentzat, ez da leku berezia, berezia bilakatu da turistifikatu baita, baina guk erabiltzen genuen artzainak eta zurgintzako langileak pasatzeko. Orain turismoak du dena aldatzen», esan du Iriartek.
Horrek bultzatu ditu ere, hein handi batean, segurtasun neurriak hartu behar izatera: «Zubi horretan pasatzen zenuen astean hamar-hamabost artzain edo zurgintzako langile, eta orain, bi hilabetez, 22.000 jende». Auzapeza kezkaturik dago turistifikazioarekin: «Leku polit guzietan hainbat jende etortzen da, eta momentu bat iritsiko da horien egiturak ez direla izanen aski ongi». Haren aburuz, turistifikazioa arazo bat da: «Turistifikazioak mundu guzian ekartzen ditu ondorio onak, eta txarrak sobera baldin bada».
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/232079/galdu-egin-du-osasunak-konferentzia-ligako-joanekoan.htm
|
Kirola
|
Galdu egin du Osasunak Konferentzia Ligako joanekoan
|
Lehen kolpea gogorra izan da gorritxoentzat, baina berdinketa lortu dute. Bigarren golari, ordea, ezin izan diote erantzun
|
Galdu egin du Osasunak Konferentzia Ligako joanekoan. Lehen kolpea gogorra izan da gorritxoentzat, baina berdinketa lortu dute. Bigarren golari, ordea, ezin izan diote erantzun
|
Gehiegizko zigorra jaso du Osasunak, Konferentzia ligako atarikoaren joanekoan. Partida orekatua izan da, baina gorritxoek garesti ordaindu dituzte egindako akatsak. Lehen zatian gehiago izan da Osasuna, baina bigarrengoan Europan daukan esperientzia erakutsi du Bruggek. Kanporaketa, baina, ez dago erabakita. Datorren ostegunean irabazi egin beharko dute gorritxoek Belgikan, txapelketan aurrera egin nahi badute.
5.964 egunen ostean berriro jokatu dute gorritxoek partida bat Europan. Konferentzia ligan jokatzeko asko izerditu behar izan zuten iragan sasoian. Jokalariek lehendabizi, eta klubeko langileek ondoren. Horregatik, behin helburua lortuta, zaleek ez dute hutsik egin; tenperaturagatik beroa zegoen giroa gehiago berotu dute. Goraino bete da Sadar egun handirako. Eta, nola ez, UEFAren aurkako aldarriak ere entzun dira. Epailearen erabaki batzuen ostean batez ere.
Jokoari dagokionean, hasieratik ahalegindu da Jagoba Arrasateren taldea ohikoa duen joko zuzena egiten. Ezequiel Avila Chimy eta Ruben Garcia atzelarien bizkarrean aurkitzea zen prestatzailearen nahia, eta hala saiatu dira gorritxoak. Bi horiek izan dira jokalari arriskutsuenak, eta haien oinetatik iritsi dira Osasunaren lehen barnealdiak. Hala ere, area barruan sartzea lortu badute ere, Mignoletek ez du lan askorik izan lehen zati horretan. 17. minutuan izan du Chimyk lehen aukera garbia. Area kanpotik punpa-lasterrean egin du errematea, baloia zetorkion bezala joz. Baina kanpora joan zen. Bruggeren jokoa bestelakoa zen. Oso desberdinak dira bi taldeen estiloak. Atzetik baloia jokatuta ateratzea gustatzen zaio Ronny Deilari, baina aukera askorik ez dio utzi Arrasateren taldeak. Lan ona egin dute presioan gorritxoek.
Esperientziak balio du
Oso trabatua zegoen partida, baina halako batean, lehen zatiko azken hamar minutuetan gertu izan dute gola bi taldeek. Ruben Garciak bi aukera izan ditu hiru minutu eskasean. Lehendabizi, Aitor Fernandezek luze jotako baloi bat ederki kontrolatu du hegalekoak, eta oso urrutitik loratutako baloia langaren ondotik kanpora joan da. Bigarrengoan buruz-buruko jokaldi batekin sartu da area barruan, baina berriro ere, gutxigatik kanpora. Bruggek ere izan du berea lehen zatia amaitzear zela, baina Zinckernagelen burukada gora joan da.
Bigarren zatia hasi eta berehala izan du beste aukera bat Osasunak, baina 49. minutuan iritsi da Sadar isilarazi duen gola. Skov Olsenek buruz buruko jokaldia egin du eskuin hegaletik, eta gol ederra sartu du. Kamuts aritu dira Johan Mojica zein Moi Gomez, barneraketa nahi bezala egiten utzi diote Bruggeko danimarkarrari. Kolpe gogorra izan da gorritxoentzat, eta ordu laurden bat behar izan dute aurrerapauso bat emateko.
Ura edateko egindako geldialdiaren ostean iritsi da berdinketaren gola. Bruggek bosgarren atzelari bat zelairatua zuen ordurako, baina Moncayolaren erdiraketa bat buruz bidali du sareetara Chimyk. Festa piztu du golak Sadarren. Baina berehala gelditu dira zaleak hitzik gabe, Berdindu eta minutu eskasera bigarrena egin du Bruggek. Gorritxoen atzeko lerroa gaizki kokatuta harrapatu dute bisitariek, eta Maxim De Cuyperrek ez du barkatu. Osasuna saiatu da partida berdintzen, baina ezin izan du.
|
2023-8-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/232098/trumpen-polizia-fitxako-argazkia-argitaratu-dute.htm
|
Mundua
|
Trumpen polizia fitxako argazkia argitaratu dute
|
Hilabete gutxian laugarren aldiz auzipetu dute AEBetako presidente ohia. Atzo, Fultongo espetxera bertaratu zen; aske utzi zuten, bermea ordaindu ostean.
|
Trumpen polizia fitxako argazkia argitaratu dute. Hilabete gutxian laugarren aldiz auzipetu dute AEBetako presidente ohia. Atzo, Fultongo espetxera bertaratu zen; aske utzi zuten, bermea ordaindu ostean.
|
Laugarren aldiz inputatu zuten AEBetako presidente ohia joan den astean; atzo, laugarren aldia zuen atxilotzen zutela. Eta denak esperoan ziren ea noiz askatuko zuten Donald Trump. Gehienbat, haren polizia fitxako argazkia ikusteko —lehen aldia zen espetxeko kameraren aurrean jartzen zela—. Trumpek bazekien ikusmira zegoela argazkiaren inguruan, eta une hori aprobetxatu du X sare sozialera itzultzeko, ez baitzen haren berririk jarraitzaileek 2021eko urtarrilean Kapitolioa hartu zutenetik. Zer, eta fitxatu duteneko argazkia publikatuz itzuli ere. Bi esaldirekin batera: «Esku sartzea hauteskundeetan. Ez amore eman inoiz!».
Egiari zor, 2020ko hauteskundeetako emaitzak iraultzea egotzi dio Georgia estatuko Fulton konderriko fiskaltzak, baita talde kriminal bateko kide izatea ere. Konderriko espetxean egin zuen atzo sartu-irtena; Trump New Jerseytik hegazkin pribatuan iritsi, polizia fitxa egin, eta 20 minuturen buruan kanpoan zen berriro. 200.000 dolarreko bermea ordaindu behar izan zuen (183.500 euro). Aske da, epaiketaren zain.
Auzipetu duten aldi guztietan bezala, errugabetzat jo du Trumpek bere burua. «Hauteskunde ostuak» izan zirela argudiatu du, eta emaitzetan esku sartzeko «eskubide osoa» izan beharko lukeela. 11.779 botoren aldeagatik galdu zuten errepublikanoek demokraten aurka Georgian. Presidente ohiak bertako estatu idazkari Brad Raffenspergerri egindako dei batean, Bideni irabazteko lain boto «bilatzea» galdegiten dio. Hori da akusazioaren froga nagusietako bat. Trump eta beste 18 pertsona epaileen jomugan daude; 41 delitu egozten dizkie denera.
Georgiako inputazioa ez da aurreko hiruren modukoa; estatuarena da lehena, eta federalak dira gainontzekoak. Auziak saihesteko moduak ez dira berdinak batean ala besteetan. Hiru aukera ditu: baga, epaileak aske uztea, deklaratzera itzultzeko baldintzapean; biga, instrukzio prozesua ahalik eta gehiena luzatzea, baita epaiketa beste nonbaiten egin dezaten eskatzea ere; higa, epaimahaiko kide guztiek jo beharko lukete erruduntzat Trump hura zigortzeko, eta, halere, helegitea aurkeztu lezake.
Beste inputazioak
Bata bestearen atzetik heldu zaizkio. Apirilean hasi zen haren kontrako «sorgin ehiza»: enpresa kontuak faltsutzeagatik inputatu zuten Trump, 2016ko presidentetzarako hauteskundeen kanpainarekin zerikusia zuen ordainketa batengatik. 120.000 euro ordaindu zizkion pornografian aritzen zen Stormy Daniels aktoreari, hark ez zezan zabaldu, kanpaina erdian, Trumpek eta biek harremanak izan zituztela 2006an. Michael Cohen abokatuari eskatu zion ordainketa egiteko. Gaur-gaurkoz, 2024ko martxoaren 25erako aurreikusita dago epaiketa hastea.
Ekainean iritsi zen bigarren inputazioa, Mar-a-Lagoko (Florida, AEB) luxuzko bere etxera baimenik gabe eraman zituen sekretupeko dokumentuengatik. Zazpi delitu federal egozten dizkiote; besteak beste, justiziari traba egitea, konspirazioa, eta segurtasun nazionalerako dokumentuak atxikitzea.
Abuztuaren hasieran, hirugarrena. Fiskalak leporatzen dio azken presidentetzarako hauteskundeetan iruzur egiteko plan bat gidatzea. Presidente ohiak beste zitazio bat du abuztuaren 28rako, nahiz eta ez den beharrezkoa izango Trump bera auzitegira joatea. Egun horretan espero da epaiketarako eguna zehaztea.
|
2023-8-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/232099/aske-utzi-dute-gasteizen-ustez-bikotekide-ohia-hiltzeagatik-atxilotutako-emakumea.htm
|
Gizartea
|
Aske utzi dute Gasteizen ustez bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako emakumea
|
Asteazkenean izan zen ustezko hilketa, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.
|
Aske utzi dute Gasteizen ustez bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako emakumea. Asteazkenean izan zen ustezko hilketa, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.
|
Epailearen aurrean deklarazioa egin ostean, aske utzi dute 51 urteko emakumea. Gaur goizean igaro da epaitegitik bikotekide ohia hiltzea egotzita Gasteizen atxilotu zuten emakumea. Asteazken arratsaldean konorterik gabe eta pultsua oso ahul zeukala aurkitu zuten gizonezkoa, Sansomendi auzoko etxe batean; geroago hil zen Txagorritxuko ospitalean. Haren bikotekide ohia, 51 urteko emakumea, atxilotu zuen Ertzaintzak, ustezko hilketa egotzita. Ez dakite zein izan den heriotzaren kausa, eta Ertzaintza zer gertatu zen ikertzen ari da.
Atzo egin zioten autopsia gizonari, eta horrek argituko du heriotzaren zergatia. Izan ere, emakumea hilketa delitu bat egitea egotzita atxilotu bazuten ere, zenbait hedabide bestelako hipotesiak zabaltzen ari dira. El Correo-ren arabera, polizia etxera eraman zutenean, emakumea saiatu zen indarkeria matxista jasan zuela salatzen. Itxuraz, esan zuen gizona berari eraso egiten saiatu zela eta zorabiatu egin zela. Egunkari horrek esan duenez, Ertzaintzaren lehen ikuskapenen arabera, ez dute armarik aurkitu, eta gorpuak ez dauka begi bistako zauririk. Noticias de Álava kazetak gehitu du ertzainen ikerketarako hipotesietako bat dela gizonezkoari bihotzekoak eman izana. Radio Vitoria-k esandakoaren arabera, aldiz, posible da gizonezkoa kolpe bat jaso ostean erori izana.
Poliziak esandakoaren arabera, asteazkeneko 17:00 aldera dei bat jaso zuten. Emakume batek esan zien bere bizilagun baten etxean gizon bat lurrean zegoela, itxuraz konorterik gabe. Ertzainak bertaratu zirenean saiatu ziren gizona suspertzen, osasun langileak heldu bitartean. Gero, ospitalera eraman zuten eta, azkenean, bertan hil zen.
|
2023-8-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/232100/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-emakume-bati-eraso-egitea-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati eraso egitea egotzita
|
Erasoa Txile kaleko denda batean gertatu da
|
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati eraso egitea egotzita. Erasoa Txile kaleko denda batean gertatu da
|
Gasteizko Udaltzaingoak 51 urteko gizon bat atxilotu du, emakume bati eraso egitea egotzita. Erasoa Txile kaleko denda batean gertatu da. Udalak jakinarazi duenez, gizona gaur goizaldean atxilotu dute, lekuko batek deitu ostean.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi du Aste Nagusiko seigarren gauean gizon bat atxilotu duela, emakume bati sexu eraso bat egiteagatik; zehazki, ukituak egitea egotzi diote. Bart gauekoa ez da Bilboko Aste Nagusian gertatu den lehen kasua. Izan ere, atzo, beste gizonezko bat atxilotu zuten arrazoi beragatik. Horiez gain, beste sei gizon atxilotu dituzte antzeko delituak egin dituztelakoan. Denera, zortzi dira atxilotuak.
|
2023-8-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/232101/kremlinek-ukatu-egin-du-wagnerreko-buruaren-heriotzan-parte-hartu-izana.htm
|
Mundua
|
Kremlinek ukatu egin du Wagnerreko buruaren heriotzan parte hartu izana
|
Kremlinek gezurtatu egin ditu Wagnerren aldekoek eta Mendebaldeak Moskuren aurka eginiko adierazpenak, eta «espekulaziotzat» jo ditu. Ukrainako indarrek 42 drone jaurti dituzte Krimeako penintsulara, Moskuk jakinarazi duenez.
|
Kremlinek ukatu egin du Wagnerreko buruaren heriotzan parte hartu izana. Kremlinek gezurtatu egin ditu Wagnerren aldekoek eta Mendebaldeak Moskuren aurka eginiko adierazpenak, eta «espekulaziotzat» jo ditu. Ukrainako indarrek 42 drone jaurti dituzte Krimeako penintsulara, Moskuk jakinarazi duenez.
|
Errusiako Gobernua ikertzen ari da asteazkenean Wagner paramilitar taldeko buruzagi Jevgeni Prigozhin eta beste bederatzi kide hil ziren ustezko hegazkin istripuaren inguruabarrak. Moskutik San Petersburgora zihoan 62 urteko enpresariaren hegazkin pribatua, harik eta lurra jo zuen arte, Tver eskualdean, Mosku iparraldean. Errusiako presidente Vladimir Putinek Prigozhin goretsi zuen, ezbeharra gertatu eta biharamunean, baina Wagnerren aldekoek Errusiako Defentsa Ministerioari leporatu zioten hegazkina eraitsi izana. Mendebaldeko zenbait agintarik ere ez dute baztertu Kremlin egotea horren guztiaren atzean. Bada, Errusiako Gobernuak ukatu egin du Prigozhinen heriotzan parte hartu zuela, eta «espekulaziotzat» jo ditu Mendebaldeko estatuburu batzuek eginiko adierazpenak. «Gezur hutsa da», esan du gaur Kremlineko eledun Dmitri Peskovek.
Ikusi gehiago: Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean
Wagnerren aldeko Telegram kontuek salatu zuten Moskuren aireko defentsa sistemek jaurtitako misil baten ondorioz eraitsi zutela talde paramilitarreko zuzendaritzako kideak zeramatzan hegazkina. AEBetako zerbitzu sekretuentzat, ordea, «ez dirudi» horrela izan zenik. Gertatutakoari buruz egindako lehen azterketa baten arabera, «nahita eragindako leherketa batek» eragin zuen ustez Prigozhin hil zen hegazkin istripua.
Ildo horretan, The Wall Street Journal egunkariak Etxe Zuriko iturriak aipatuta atzo kaleratutako informazioaren arabera, «ziur asko», Wagnerreko buruzagia «atentatuaren helburua» izan zen, eta erantsi zuen leherketa hori bat datorrela «Putinen ibilbide luzearekin, hau da, haren kritikoak isilarazten saiatzearekin». Horrekin lotuta, AEBetako presidente Joe Bidenek atzo adierazi zuenenez, «Putin inplikatuta ez dagoen gauza gutxi» gertatzen dira Errusian. «Ez dakit zehazki zer gertatu den, baina, era berean, ez nau harritzen».
Ikusi gehiago: Aliatuak desafio egin dio Putini
Errusia Wagnerrekoekin aritu da Ukrainako gerra fronteko zenbait eremutan, baina Prigozhinek jopuntuan zuen Defentsa ministro Sergei Xoigu, gudu zelaian izandako gorabeherak tarteko. Harik eta Wagnerrek ekainaren 23 gauean Defentsa Ministerioaren aurkako altxamendu saiakera egin zuen arte. Moskurako martxak, ordea, ez zuen egun bat ere iraun, Kremlinekoekin ados jarri zelako, Bielorrusiako presidente Aleksandr Lukaxenko bitartekari zela.
Ikusi gehiago: Lukaxenkorekin negoziatu ostean, Moskurako martxa gelditu du Prigozhinek
Matxinada bertan behera geratu ostean, Errusiako presidenteak hiru aukera proposatu zizkien talde paramilitarreko kideei: Errusiako armadan integratzea, Bielorrusiara erbesteratzea edo «familia eta lagunengana» itzultzea. 4.000 kide inguruk auzoko herrialdean deserriratzeko erabakia hartu zuten, baina Ukrainak atzo ziurtatu zuenez, Wagnerrekoak azken asteotan Bielorrusiatik erretiratzen ari ziren «pixkanaka»; Prigozhinen heriotzaren biharamunean, ostera, «are gehiago».
Krimea jomugan
Ukrainako armadak orain arteko erasoaldirik handienetako bat egin du Krimean, Moskuk 2014an anexionatu zuen penintsulan. Gutxienez 42 drone jaurti ditu, eta Moskuk «guztiak» erorarazi ditu, Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi duenez. Krimea Kieven jomuga izan da Errusiak iazko otsailean Ukrainaren inbasioa abiatu zuenetik, baina azken asteotan eraso gogorragoak eta handiagoak egin ditu penintsula horretan.
Kremlinek esan du armadako indarrek bederatzi drone bota dituztela Krimean, eta beste 33 «gerra elektronikoek eta aireko defentsa sistemek» suntsitu dituztela, «helburua lortu gabe». Moskuk Sebastopolen ezarritako gobernadore Mikhail Razvozhajevek zehaztu du Ukrainaren oldarraldiak ez duela kalterik edo biktimarik eragin. «Indar eta zerbitzu guztiak prest daude borrokarako», adierazi du. Defentsa Ministerioak gaineratu du Ukrainak jaurtitako misil bat ere erorarazi dutela Moskurekin muga egiten duen Kaluga eskualdean, hiriburutik 200 kilometrora. Errusiak, berriz, lau misil jaurti ditu Ukrainara, eta guztiak erorarazi dituela zehaztu du Defentsa Ministerioak.
Kievek behin baino gehiagotan berretsi du Krimea berreskuratzeko asmoa duela. Gaur izandako erasoa, hain zuzen, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik penintsula «okupatzailerik gabe» egongo dela ziurtatu eta bi egunera gertatu da.
Horrekin lotuta, Ukrainak Independentzia Eguna ospatu zuen atzo —duela 32 urte aldarrikatu zuen—, eta, hori aintzat hartuta, armadak «operazio berezia» egin zuen goizaldean, Krimean, Sinbolismoz betetako operazio batean, Ukrainako zerbitzu sekretuko militarreko agenteak penintsularen mendebaldeko muturrera heldu ziren txalupa batean, eta,Tarkhankut lurmuturrean zirela, Errusiaren ekipamendua kendu zuten, Kieveko zerbitzu sekretuko militarrak kaleratutako bideo baten arabera. Lehorreratzean, bideo horretan talde armatu bat ageri zen, ilunpean tiro egiten eta Ukrainako bandera haizatzen, identifikatu gabeko leku batean. Kievek «arrakastatsutzat» jo zuen operazioa.
Moskuk sarri leporatu dio Ukrainari Krimea Errusiarekin lortzen duen eta Errusiako armadarentzat funtsezko hornidura bidea den zubi nagusiari eraso egin izana. Zubia Kertx itsasartean dago, baina agintari errusiarrek itxi egin behar izan dute zenbait egunetan, Ukrainak egindako eraso batzuen ondorioz, tartean uztail erdialdean izandako leherketa bat; hain zuzen, bi pertsona eta haur bat hil ziren eztanda horretan.
Erasoak eraso, Errusiak ez du inolako asmorik Krimea uzteko; besteak beste, Ukrainako lurraldera misilak jaurtitzeko leku estrategiko gisa erabiltzen ari baita. Mosku duela bederatzi urte okupatu zuen, hango herritarrek erreferendum bat egin ondotik; herritarren %96k baino gehiagok Errusiaren parte izatearen alde bozkatu zuten, 2014ko martxoaren 16an. Kievek, aldiz, baliogabetzat eta «fartsatzat» jo zuen galdeketa hura. Era berean, Krimea Ukrainaren parte zela onartu zuen Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak 2014ko martxoaren 27an. Bielorrusiak, ordea, Krimearen anexioa ontzat eman zuen 2021eko abenduaren 1ean, Aleksandr Lukaxenko presidentearen aginduz.
F-16 hegazkinerako trebakuntza, udazkenean
AEB Ameriketako Estatu Batuek Ukrainara F-16 gerra hegazkinak bidaltzeko baimena eman zieten iragan larunbatean Danimarkari eta Herbehereei. Eraman aurretik, ordea, hegazkin horiek pilotatuko dituzten gidari ukrainarrak trebatuko dituzte; hain zuzen, udazkenean dira hastekoak, Pentagonoko bozeramaile Pat Ryderrek atzo jakinarazi zuenez.
Ingelesa ikasteko klaseak eman ondotik, Texas eta Arizona estatuetako base militarretan entrenatuko dira. Hain justu, AEBetako presidente Joe Bidenek eta Volodimir Zelenski Ukrainakoak elkarren artean finkatu dituzte trebakuntzaren nondik norakoak. Etxe Zuriak gaur kaleratutako ohar baten arabera, Bidenek berretsi du Washingtonek konpromisoa hartu duela Ukrainaren defentsa babesteko Errusiaren erasoaren aurka, eta «behar beste denboraz» engaiatuko dela nabarmendu du.
Amsterdamen eta Kopenhageren gisan, Norvegiak ere F-16 hegazkinak emango dizkio Kievi, Eskandinaviako herrialde horretako lehen ministro Jonas Gahr Storek atzo baieztatu zuenez.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.