date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/231632/neandertalen-arrastoak-aurkitu-dituzte-san-adrianen-duela-40000-urtekoak.htm
|
Kultura
|
Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adrianen, duela 40.000 urtekoak
|
Aranzadi zientzia elkartearen indusketetan aurkitu dituzte aztarnak, 1.000 metrotik gorako garaieran: «Inoiz ez da neandertalen kulturarik aurkitu San Adrianen pareko altitude handian». Erdi Aroko gazteluaren horma bat ere induskatu dute.
|
Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adrianen, duela 40.000 urtekoak. Aranzadi zientzia elkartearen indusketetan aurkitu dituzte aztarnak, 1.000 metrotik gorako garaieran: «Inoiz ez da neandertalen kulturarik aurkitu San Adrianen pareko altitude handian». Erdi Aroko gazteluaren horma bat ere induskatu dute.
|
Aranzadi zientzia elkarteko kideak 2008an hasi ziren San Adriango koban indusketa lanak egiten, Aizkorri-Aratzeko parke naturalean, eta aurten ere aurkikuntza esanguratsuen berri eman dute. Orain arte Goi Paleolitoko —duela 14.000 urte inguruko— arrastoak atzemanak zituzten, baina arkeologoek susmatzen zuten lehenagotik ere okupatu izango zutela gizakiek, eta aurten egiaztatu dute hala izan zela: neandertalek koba erabili zuten, orain dela 40.000 urte gutxienez.
Alfredo Moraza, Manu Zeberio eta Jesus Tapia arkeologoek gidatzen dute indusketa, eta haien arabera, «inoiz ez da neandertalen kulturarik aurkitu San Adrianen pareko altitude handian», isurialde atlantikoan behintzat. Mila metro inguruko garaieran dago koba hori, eta Gipuzkoa eta Araba arteko mendiko pasabidea da egun. Deigarria da, adituen esanetan, garaiera horretan atzematea gizakien arrastoak, aro hartan hotz handia egingo zuelako.
2023ko indusketa kanpainan hamar bat ikasle eta boluntariok parte hartu dute, eta bi sektoretan lan egin dute: baselizaren aldean eta garai bateko ostatuaren aldean egin dituzte indusketak. Baselizaren inguruko indusketa horretan atzeman dituzte neandertalen arrastoak: «Fauna zati batzuk eta dozena bat harrizko tresna».
Hezur hautsiak eta tresnak
Fauna zati horiek hezurrak dira, haragia kentzeko urratutako hezurrak, eta muinak ateratzeko hautsitakoak; «gizakiek erabili zituztelako zantzuak» dituzte. Harrizko tresnen artean, berriz, lauzak eta karrakagailu bat aurkitu dituzte; baita ikatz hondarrak ere.
Silexean eginak daude tresna horietako batzuk —Urbasan eta Trebiñun dute material hori, ikertzaileen esanetan—, hareharrian beste batzuk, eta teknika «oso espezifiko eta bereziekin» egin zituzten. Tresna horiek eta teknikak adierazi diete neandertalek sortutakoak direla. Teknika hori Moustier aldian garatu zen, ikertzaileen esanetan —duela 300.000 eta 30.000 urte artean; Erdi Paleolitoan, beraz—.
Indusketaren bukaera aldera atzeman zituzten pieza horiek —uztailean aritu dira lanean, hamabost egunez—, eta ez dute denborarik izan gehiago sakontzeko. Datorren urtean, baina, ikerketa lerro horri eta neandertalen arrastoari jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute.
Goi Paleolitoko estratigrafia batean aritu izan dira lanean orain arte, duela 14.000 urteko mailan, baina sakonago ikertu dute aurten, eta 1,80 metroko sakoneran agertu dira neandertalen aroko arrastoak. Aranzadiren esanetan, «neandertalek Eurasia okupatu zuten orain dela 240.000 eta 40.000 urte arteko garaian, eta haien desagerpenari buruz argitu gabekoek punta-puntako ikerketa arkeologikoak eragin dituzte munduan».
Zientzia elkartearen hitzetan, desagertu baino lehen, Izotz Aroan —duela 40.000 urte inguru—, «neandertalek harremanak izan zituzten gure espeziearekin, eta gure genoman haien aztarna genetiko batzuk daude, proportzio txikian. Neandertalek gure antzeko adimena eta gaitasunak zituzten». Baina giza espezie horri buruz galdera asko daude airean oraindik, eta Gipuzkoan garaiera horretan halako arrastoak aurkitu izanak ikerketa bide hori sustatzen duela uste dute.
Erdi Aroko gazteluaren horma
Beste ikerketa eremuan, garai bateko ostatutik gertu dagoen indusketa gunean, Erdi Aroko aztarnak ikertzen jarraitzen dute aurten. Gaztelak Nafarroa konkistatu aurreko gaztelu baten arrastoak daudela uste dute. «Egiaztatu dugu horma handi bat zegoela, hamahiru metro luze eta 1,20 metro zabal zena: erregistratu zenean, ia zimenduak bakarrik gelditzen ziren. Harresi hori nahiko goiz egokitutako gotorleku militarra izan zitekeen, gutxi gorabehera XI. eta XII. mendeen ingurukoa, eta baliteke Iruñeko erresumak eraikia izatea».
Uste dute XIII. mendean berreraiki egin zutela gaztelua, «Gaztelako erresumak eremua konkistatu ondoren». XVIII. mendeko lehen hamarkadetan eraitsi zuten, haren zimenduen gainean bide ondoko ostatu bat eraikitzeko.
Aranzadiko ikertzaileek berretsi dute Aizkorri eta Aratz mendien arteko ingurune horrek «balio kultural nabarmenak» dituela, eta gizakien historiaren ispilu zabala dela, historiaurretik gaur egun arteko okupazioak baititu «tunelaren hormen azpian».
Induskatzen hasi zirenean ez zuten espero horren aztarna zaharrak topatzea, halere. Duela hamar urte aurkitu zituzten Goi Paleolitoko arrastoak. «Ez genuen, inondik inora ere, gisa honetako aurkikuntza bat egiterik espero», adierazi zuen orduan Manu Zeberiok. Eta hurrengo urtean, Brontze Aroko —duela 3.500 urteko— zeramika zatiak aurkitu zituzten. Eta 2016an, erromatarren aldiko txanpon batzuk atzeman zituzten. 40.000 urteko historiaren etapa guztietako arrastoak agertzen ari dira, beraz, San Adrianen. Puzzle baten piezak izango balira bezala.
|
2023-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/231633/natura-gutxiesteak-ekarri-ditu-ingurumen-krisiak-ikerketa-baten-arabera.htm
|
Gizartea
|
Natura «gutxiesteak» ekarri ditu ingurumen krisiak, ikerketa baten arabera
|
Bioaniztasunaren eta klima aldaketaren krisien erroa balioetan dagoela azaldu du ‘Nature’ aldizkarian argitaratutako lan batek. Unai Pascualek, Ikerbasqueko eta BC3ko ikerlari eta IPBES bioaniztasunari buruzko gobernuarteko plataformako kideak, koordinatu du artikulua.
|
Natura «gutxiesteak» ekarri ditu ingurumen krisiak, ikerketa baten arabera. Bioaniztasunaren eta klima aldaketaren krisien erroa balioetan dagoela azaldu du ‘Nature’ aldizkarian argitaratutako lan batek. Unai Pascualek, Ikerbasqueko eta BC3ko ikerlari eta IPBES bioaniztasunari buruzko gobernuarteko plataformako kideak, koordinatu du artikulua.
|
Gizarte bakoitzak bere erara balioesten du natura; baliabide naturalen erabilera ekonomikoaz harago doaz ikuspegi horietako asko, baina aniztasun hori ez da islatzen erabaki politikoak eta ekonomikoak hartzean. Izan ere, bioaniztasunari eta klima larrialdiari aurre egiteko «desegokiak diren balioak etengabe gailentzen» ari dira, Nature aldizkarian argitaratu berri den artikulu batean ondorioztatu dutenez: «Naturaren gutxiespena da egungo ingurumen krisien oinarria». Unai Pascual Ikerbasqueko eta BC3ko ikerlari eta IPBES bioaniztasunari buruzko gobernuarteko plataformako kideak koordinatu du ikerketa; bere ustez, premiazkoa da hobeto ulertzea erabaki politikoak hartzen dutenek natura nola eta zergatik gutxiesten duten: «Ingurumen eta garapen politika nagusiek oraindik ere lehentasuna ematen diote merkatuan oinarritutako natur balioen multzo mugatu bati».
Elikagaiak intentsiboki ekoizteari edo erregai fosilak erauzteari lotuta daude, adibidez, merkatuan oinarritutako balioak. «Gailentzeko joera» dutela berretsi du ikerketak, eta garrantzi gutxiago ematen zaiela merkatuan oinarrituta ez dauden balioei, hala nola klima aldaketara egokitzeko ekarpenei edota bioaniztasuna zaintzeko politikei. Are, artikuluak dio sarri «baztertu» egin direla tokiko komunitateen eta herri indigenen balioak. «Natura errespetuz tratatzen dute: gizartea eta natura bat direla uste dute», azaldu du Pascualek. «Guk, ordea, subjektu desberdin bat balitz bezala tratatzen dugu natura. Ikuspegi hori aldatzen ez badugu, krisian jarraituko dugu. Herri indigenak biodibertsitatearen zaindari onenak dira».
Hala, ingurumen krisiei aurre egiteko eta etorkizun «bidezkoagoak eta iraunkorragoak» lortzeko, «epe laburreko mozkinen eta hazkunde ekonomikoaren» ikuspegia alboratzea hobetsi dute artikuluaren egileek. Eraldaketa horri begira, «balioetan zentratutako lau ikuspegi» identifikatu dituzte ikerlanean: naturaren inguruko balio aniztasuna aitortzea, sektore guztietan erabakiak hartzeko prozeduretan balio horiek txertatzea, politikak eta instituzioen esparrua erreformatzea, eta arau sozialak aldatzea, iraunkortasunarekin lotutako balioak babeste aldera.
Ildo horretan, ikerketa taldeak hiru taldetan sailkatu ditu balioak: instrumentalak, berezkoak eta harremanezkoak. Gizartearen edo norberaren onurarako erabiltzen diren natura elementuak dira balio instrumentalen parte. «Askotan, merkatu ekonomikoak bereganatu egiten ditu elementu horiek. Orain, esaterako, karbono dioxidoaren xurgaketaren inguruko merkatu bat dago. Hala ere, merkatuak ezin ditu balio instrumental guztiak bereganatu», zehaztu du Pascualek. Merkatutik kanpoko balio instrumentalen adibide gisa jarri du mendira joateak jendeari eragiten dion poztasuna.
Balioen arteko talkak
«Gizartea existituko ez balitz ere, naturak bere balio propioak izango lituzke. Horiek dira berezkoak. Tartean dago espezieek bizitzeko duten eskubidea». Balio instrumentalen eta berezkoen artean talkak sortzen direla gaineratu du Pascualek; esaterako, baso edo espezie bat babestean: «Balio instrumentalen aldekoen ustez, gizarteari onura bat eskaintzen diotelako babestu behar dira. Berezko balioen aldekoek, ordea, defendatzen dute arrazoi etikoetan oinarritutako erabakia dela». Harremanezko balioak, berriz, balio sinboliko edo identitarioekin lotuta daude. Paisaia edo natura elementu batekiko atxikimendua da adibide argiena, Pascualen arabera: «Euskal herritar askorentzat Gernikako Arbola zinez berezia da. Arbola bat baino ez da, baina herriarentzat haritz horrek duen esanahiak ematen dio balioa».
Hain zuzen, arrantzak biltzen ditu ikerketa taldeak kategorizatzen dituen hiru balore motak; eta Euskal Herria herri arrantzalea izanik, adibidetzat jarri du Pascualek. «Alde batetik, balio instrumentala dago: arraina dirua ateratzeko hartzen da. Bestetik, berezko balioa: arrantzaleek ulertzen dute espezie batzuek bizitzeko eskubidea dutela. Azkenik, harreman balioa: arrantzale herriek itsasoarekiko atxikimendu ikaragarria dute».
Edonola ere, ingurumen krisiak bukatzeko, «garapen» eta «ongizate» terminoak eraldatzea ere funtsezkoa dela ondorioztatu du Pascualen taldeak. Ikertzaileen iritziz, horretarako errotik aldatu behar da egitura sozioekonomikoa. «Politiketan balio egokiak txertatu behar dira», aldarrikatu dute. Hor ikusten dute «mendebaldeko gizarte hegemonikoak» ongizatea ulertzeko era aldatu behar duela, Pascualen hitzetan: «Guretzat ongizatea materialismoan eta indibidualismoan oinarritzen da. Sorgin gurpil batean sartzen gara hori pentsatzean. Ipar-orratza aldatu eta gure helburuak birplanteatu behar ditugu. Ni ez naiz nor esateko ongizatea nola definitu behar dugun, baina ebidentzia zientifikoak dio horrela ez goazela ondo. Ezinbestekoa da hazkunde ekonomikoaren ikuspuntua alde batera uztea».
|
2023-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/231635/bankuen-gaineko-zerga-arindu-du-melonik.htm
|
Ekonomia
|
Bankuen gaineko zerga arindu du Melonik
|
Merkatuek gogor astindu dituzte Italiako bankuen akzioak, eta Erromako gobernuak erdizka egin du atzera.
|
Bankuen gaineko zerga arindu du Melonik. Merkatuek gogor astindu dituzte Italiako bankuen akzioak, eta Erromako gobernuak erdizka egin du atzera.
|
Giorgia Meloni Italiako lehen ministro ultraeskuindarrak lehen talka izan du finantza merkatuekin, eta galdu egin du. Asteartean, Ministroen Kontseiluak ezustean iragarri zuen tasa berezi bat jarriko zutela bankuen ezohiko irabaziak zergapetzeko. Merkatuek berehala erantzun zuten, Italiako bankuen akzioak %5 eta %10 artean eroraraziz; 9.000 milioi euroren balioa galdu zuten.
Kezkatuta, Italiako Gobernuak erdizka egin zuen atzera astearte gauean: zerga berria jarriko die bankuei, baina hasieran esan baino txikiagoa izango da. 2.000 milioi euro inguru bilduko dituzte haren bidez, hasieran uste zutenaren erdia.
Finantza Ministerioak azaldu duenez, bankuek beren aktiboen %0,1eko tasa pagatuko dute gehienez. Maileguen truke jasotzen dituzten interesen eta bezeroen gordailuen truke ordaintzen dituzten interesen arteko aldeari ezarriko diote zerga. Horregatik, gobernuak ziurtatu du gordailuen interesak handitu dituzten bankuek ez dutela ondorio handirik jasango.
Zerga urtebeterako soilik izatea zen gobernuaren asmoa hasieran, baina ikusteko dago zer gertatuko den, gobernuari eusten dioten alderdiek ez ezik, oposizioko bi indar nagusiek ere —demokratek eta 5 Izar Mugimenduak— gustura hartu baitute.
|
2023-8-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/231636/eskubide-baten-mugak.htm
|
Gizartea
|
Eskubide baten mugak
|
2015ean Eusko Legebiltzarrak etxebizitza legea onartu zuenetik, eskubide subjektiboa da bizitokia, eta hala eska dezakete herritarrek. Egun, eskubide hori aitortuta, 2.408 lagunek dute etxea.
|
Eskubide baten mugak. 2015ean Eusko Legebiltzarrak etxebizitza legea onartu zuenetik, eskubide subjektiboa da bizitokia, eta hala eska dezakete herritarrek. Egun, eskubide hori aitortuta, 2.408 lagunek dute etxea.
|
Eusko Legebiltzarrak 2015ean onartutako Etxe Eskubidearen Legearen berritasun nagusia etxe eskubide subjektiboa arautzea izan zen. Bizitoki duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubidea bermatzen die Eusko Jaurlaritzak, legearen arabera, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten eta eskubide hori bete diezaietela eskatzen duten pertsonei; gizarteko sektore zaurgarrienetakoak dira denak. Praktikan, ordea, eskubide subjektiboaren mugak ere agerian geratu dira. Esaterako, 2015etik aurtengo apirilera arte 15.000 lagunek baino gehiagok eskatu dute eskubide hori aitortzeko, baina 7.900 ingururi aitortu diete. Horietako 2.400 inguruk dute etxe bat gaur egun, alokairu sozialeko erregimenean, eta beste 2.000 ingururi, alokairua ordaintzeko diru laguntza bat.
Hasteko, 2015eko legeak arautzen duen eskubideak adjektibo bat du: subjektiboa. Marrubi Bregaña legelariak azaldu du izenondo horren esanahi juridikoa: «Eskubidea bera subjektiboa izateak esan nahi du titularrak zilegitasuna duela administrazioak eginbehar jakin bat bete dezala eskatzeko. Betetzen ez bada, berez badago aukera erakundeetara [Etxebidera, adibidez] joateko eta esateko: 'Niri administrazioak etxe bat eman behar dit'».
Mario Ioldi. Maialen Andres, FOKU
Nafarroan ere 2019tik dago araututa etxebizitza eskubide subjektiboa, baina Euskal Autonomia Erkidegokoa «salbuespen positibo bat» dela nabarmendu du Administrazio Zuzenbideko katedradun Juli Poncek: «Gainerako autonomia erkidegoetan legeak ez ditu erakunde publikoak behartzen etxe eskubidea bermatzeko neurri zehatzak hartzera. Hau da, gainerako autonomia erkidegoetan etxerik gabeko pertsona batek ezin dio erakunde bati exijitu etxe bat izatea, nahiz eta bere eskubidea izan».
Hala ere, Bregañak itzalak ere ikusi dizkio eskubide horrek azken zortzi urteotan izan duen bideari: «Interpretaziorako marjina uzten dute, exijentzia ez dadin horrenbestekoa izan». Gainera, gogora ekarri du eskubide bat subjektiboa izateak ez duela esan nahi pertsona guztientzat denik: «Eskatzen duenarentzat eta baldintzak betetzen dituenarentzat da». Izan ere, herritar batek nahi badu bere etxe eskubide subjektiboa aitor diezaiotela, eskatu egin behar dio Jaurlaritzari.
Baldintza «oso zorrotzak»
Eta eskaera ere ezin du edonork egin. Hiru baldintza bete behar dituzte eskatzaileek. Lehena da etxe egonkor edo egokirik gabe egotea. Arrazoiak izan daitezke bizigarritasuna, tamaina, ahalmen ekonomikoa, arrazoi juridikoak edo eguneroko bizitegi normalizatua izatea zailtzen duen beste edozein. Bigarrenik, gutxienez lau urtez egon behar da etxebizitza babestuen eta zuzkidura bizitokien eskatzaileen erregistroan izena emanda. Eta hirugarrenik, «urteko diru sarrerak erregelamenduz ezarritako mugen barruan» daudela frogatzea.
Bada, 2015eko legeak muga hauek ezartzen ditu: hiru kide edo gehiagoko bizikidetza unitate batek urtean 15.000 euroko diru sarrerak izatea gehienez; bi kideko unitate batek, gehienez, 12.000 euroren diru sarrerak urtean; eta kide bakarreko unitateak, berriz, 9.000 euro edo gutxiago. Baldintza horiekin kritiko mintzatu da Bregaña: «Eskubide subjektibo gisa definitzea aurrerapauso bat izan daiteke, baina baldintzak hain gogorrak diren bitartean, ez da etxe eskubidea bermatuko. Baldintzak oso zorrotzak baitira, eta kolektibo oso jakin batzuetara bideratuta daude, oso baldintza txarretan bizi direnengana».
Marrubi Bregaña. BERRIA
Gainera, baldintza horiek betetzen dituztenei, eskaera egiten dutenean, ez diete berehala aitortzen etxe eskubide subjektiboa: beste prozesu administratibo bat igaro behar dute. Horren ostean, horietako batzuei aitortzen diete eskubidea. Hala, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak emandako datuen arabera, 2015eko legea indarrean sartu zenetik aurtengo apirilera arte, 15.471 pertsonak eskatu dute eskubide subjektibo hori aitortzeko. Hala ere, erdiari baino ez diote onartu: 7.924 laguni. «Eskaria egiten duten unean baldintzak betetzen dituzten edo ez aztertzen dugu. Batzuek ez dituzte baldintzak betetzen hasieran, eta, ondorioz, ezin zaie eskubidea aitortu», azaldu du Mario Ioldik, Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak.
Hala ere, eskubide subjektiboa aitortu dieten 7.924 lagunetatik 2.408k baino ez dute alokairu sozialeko etxebizitza bat gaur egun. Legearen arabera, etxe eskubide subjektiboa aitortu dieten pertsonei «lehentasunez» eman behar diete bizitoki bat, baina %30i baino ez diete eman. Arrazoia azaldu du Bregañak: «Etxebizitza parke publikoa ez da nahikoa, eta ez dago etxebizitza nahikorik emateko».
Bat etorri da Ioldi. Nabarmendu du alokairu sozialerako 16.000 etxe daudela Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, baina ez direla nahikoak etxe eskubide subjektiboa asetzeko. Eskubide hori aitortu dieten beste 2.004 laguni, beraz, hilabetean 300 euroko diru laguntza bat ematen diete, merkatu libreko etxe baten alokairua ordaintzeko. Legeak aurreikusi du bide hori, etxerik emateko aukerarik ez dagoenerako.
Hala ere, eskubide subjektiboa aitortu dieten 7.924 lagunetatik 3.903ri «iraungi» egin zaie eskubidea. «Eskubidea onartu eta gero, baldintzak betetzen jarraitzen ote duten ere aztertzen dugu. Norbaitek baldintzak gainditzen baditu, eskubidea kentzen zaio. Ulertuko ez duen jendea egongo da, baina norbaiten gaitasun ekonomikoa nabarmen handitzen bada, kendu egiten zaio, beste batena jokoan dagoelako. Irizpideak betetzea bermatzen dugu», adierazi du Ioldik.
Dekretua, bidean
«Legeak ezin dira paper errea izan: eskubide horri erantzuteko behar diren baliabideak izan behar dituzte erakundeek. Bestela, frustrazioa eragingo du», nabarmendu du Poncek. Bregañak gaineratu du «beharrezkoa» dela etxe eskubide subjektiboak garapen juridiko bat izatea, ez baitu izan zortzi urtean.
Ioldik aurreratu du irailetan argitaratzekoak direla legea garatzeko dekretu bat. «Etxebizitza eskubide subjektiboa egokituko du, eta hedatu. Legearen arabera, Etxebideko eskatzaileen erregistroan lau urtez egon behar du pertsona batek izena emanda, gutxienez, eskubide subjektiboa eskatzeko. Orain, hiru urtekoa izango da gutxienekoa. Diru sarreren muga batzuk ere handituko dira. 13.000 euro kide bateko bizikidetza unitatean, 15.000 bikoan, eta 17.000 hirukoan. Zenbaki horiek diru sarrerak bermatzeko errentaren araberakoak dira».
Izan ere, dekretu berriaren helburua etxebizitza politika eta gizarte politika uztartzea da, Ioldiren arabera: «Denbora asko behar izan dugu, eta prozesu zaila izan da».
|
2023-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/231637/eh-bilduk-ez-dio-helegiterik-jarriko-etxebizitza-legeari-erck-proposatu-duen-moduan.htm
|
Gizartea
|
EH Bilduk ez dio helegiterik jarriko etxebizitza legeari, ERCk proposatu duen moduan
|
Lehendakariak gogor egin du EH Bilduren jarreraren aurka, eta legeak «eskumenetan egiten duen inbasioa justifikatzea» egotzi dio.
|
EH Bilduk ez dio helegiterik jarriko etxebizitza legeari, ERCk proposatu duen moduan. Lehendakariak gogor egin du EH Bilduren jarreraren aurka, eta legeak «eskumenetan egiten duen inbasioa justifikatzea» egotzi dio.
|
EH Bilduk gaur iragarri du etxebizitza legea babesten jarraituko duela, ERCk proposatu arren lege horren gaineko helegitea aurkeztea Epaitegi Konstituzionalean. Bi alderdiek babestu zuten legea apirilaren 27an, Espainiako kongresuan onartu zutenean, baina orain ERCk aldaketak egin nahi dizkio, Kataluniari eskumenak kentzen dizkiola iritzita. EH Bilduk, ordea, jakinarazi du ez duela helegiterik jarriko.
Iñigo Urkullu lehendakariak gogor egin du sare sozialetan EH Bilduren erabakiaren aurka. «Lege bat babestu eta ondoren hari helegitea jartzeko ERCk egin duen jauzia gauza bakar batek gainditzen du: EH Bilduk lege hori babestu eta eskumenetan egiten duen inbasioa justifikatzea», adierazi du. Ez du legeak ekarriko dituen «ondorio praktikoetan» sakondu nahi izan, baina lege batek izan dezakeen eragina aztertu gabe hura onartzeak ekarri ditzakeen «arazoak» nabarmendu ditu.
Ez da polemika berria; hain zuzen, EAJk legearen kontra bozkatu zuen kongresuan, argudiatuta «nahaspila juridiko bat» sortuko lukeela etxebizitza eskumenei dagokienez; horien «inbasio» gisa jo zituen orduko hartan ere testuaren neurriak. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak orduko hartan ere adierazi zuen lege berriak etxebizitza eskubideen «birzentralizazioa» ekarriko zuela. Akordioa lortu berritan, Oskar Matute EH Bilduko diputatuak esan zuen ez zela «proiektu zentralizatzaile bat», baizik eta «etxebizitza politika aurreratuak eta bermedunak» eskainiko dituen proiektu bat.
Beste hainbaten artean etxebizitza legea PSOEk bultzatu bazuen ere, PSE-EEk eta EAJk maiatzaren hasieran osoko zuzenketa bat onartu zuten Eusko Legebiltzarrean, «Euskadin Espainiako lege berria aplikatzeko dokumentu bat» egiteko asmoz. Zuzenketa, baina, ez zen aurrera atera Kongresuan.
ERCren eta EH Bilduren arteko akordioa
Etxebizitza legeak urtebete baino gehiago eman zuen Kongresuan blokeatuta, akordio baten faltan. Azkenean, ERCk eta EH Bilduk egin zuten hitzarmena Espainiako Gobernuarekin, ezinbestekoak baitziren bi alderdien botoak legeak aurrera egin zezan. Hala ere, Matutek aitortu zuen ez zela nahikoa: «Egin nahiko genukeenerako pauso motz bat da, baina beharrezko pausoa da, horren alternatiba merkatuak desarautzea baita». Era berean, adierazi zuen etxebizitza legeak «errespetatzen» dituela autonomia erkidegoek eta udalek etxebizitzaren arloan dituzten eskumenak: «Ez da testu zentralizatzaile bat: berme juridikoa ematen du».
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231656/fernando-villavicencio-ekuadorko-presidentetzarako-hautagaia-hil-dute-tiroz.htm
|
Mundua
|
Fernando Villavicencio Ekuadorko presidentetzarako hautagaia hil dute, tiroz
|
Sikario talde batek egin du tiroketa, eta bederatzi lagun zauritu ditu; ustezko hiltzailea hil egin dute. Hiru dolu egun ezarri dituzte, eta salbuespen egoera 60 egunerako.
|
Fernando Villavicencio Ekuadorko presidentetzarako hautagaia hil dute, tiroz. Sikario talde batek egin du tiroketa, eta bederatzi lagun zauritu ditu; ustezko hiltzailea hil egin dute. Hiru dolu egun ezarri dituzte, eta salbuespen egoera 60 egunerako.
|
Fernando Villavicencio Ekuadorko presidentetzarako hautagaia tiroz hil zuten atzo arratsaldean —18:20an Ekuadorren, Euskal Herrian 01:20 zirenean—. Mitina eman zuen Quito hiriburuan, eta hura amaitu ostean hil zuen sikario talde batek. Bertatik atera eta auto batean sartu zenean jazo zen ezbeharra; gutxienez 40 tiro egin zizkioten sikarioek. Hiruk jo zuten Villavicencio buruan. Klinikara eraman zuten, eta hila zela baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Hiru eguneko dolua ezarri du Guillermo Lasso jarduneko presidenteak.
Fiskaltzak jakinarazi duenez, tiroketan bederatzi lagun zauritu ziren gutxienez; tartean, Asanblea Nazionalerako hautagai bat. Ustezko hiltzailea ere zendu zen sikarioen eta segurtasun langileen arteko liskarrean. Sei lagun atxilotu dituzte.
60 eguneko salbuespen egoera ere ezarri dute. Indar armatuak mobilizatu dituzte herrialde osoan, eta segurtasuna indartuko dute hauteskundeekin loturiko ekitaldietan. Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeak laster egitekoak dira: heldu den abuztuaren 20an. Jada baieztatu dute bere horretan eutsiko dietela hauteskundeei. Lasso: «Ez dira bertan behera geratuko. Egin egin behar dira; demokrazia sendotu egin behar da».
Eraiki Mugimendua alderdiko hautagaia zen Villavicencio. Sinaloako kartelarekin lotura duen Los Choneros taldeak mehatxupean zuen, eta Poliziak babestuta zebilen ordutik. «Txikitu egingo nindutela esan zuten, baina ez diet beldurrik», esan zuen duela aste batzuk. Sindikalista ohia eta ikerketa kazetaria zen Villavicencio, gaizkile eta sikarioen inguruan ikertzen aritutakoa. Los Choneros taldeari egin izan dio erreferentzia hautagaiak hauteskunde kanpainan, eta, mehatxuak jasotzean, honako hau adierazi zuen: «Horrek berresten du, hain zuzen ere, gure kanpaina proposamenak larriki eragiten diela egitura kriminal horiei».
Rafael Correa presidente ohiarekin oso kritikoa zen Villavicencio, eta, hain zuzen ere, gobernuburu ohiaren aldekoak garaile irten ez zitezen aurkeztua zen hauteskundeetara. Izan ere, presidentegaiak Correa egiten zuen «herrialdeak dituen arazo ororen erantzule». Kazetari lanetan ibili zenean, harreman estua izan zuen AEBetako enbaxadorearekin ere, eta hari esker lortu zituen gero Correaren aurkako epaiketan baliatu zituzten hainbat dokumentu. Correak garai batean bere aurkako «jazarpen politikoa» bultzatzea egotzi zion kazetariari, baina gaur gogor gaitzetsi du hilketa, eta esan du «huts egindako estatu» bilakatu dela Ekuador.
«Mina» adierazi du Eraiki Mugimendua alderdiak; «borrokalari nekaezina» zen. Lasso «haserre eta atsekabetuta» agertu da hilketagatik: «Nire elkartasuna eta doluminak emazteari eta alabei. Zure memoriagatik eta zuen borrokagatik, ziurtatzen dizuet krimen hau ez dela zigorrik gabe geratuko». Segurtasun Kabinetea biltzera deitu zuen Lassok handik gutxira. «Krimen antolatua oso urrun iritsi da, baina legearen pisu guztia eroriko zaie», gaineratu zuen jarduneko presidenteak.
Duela egun batzuk, uztailaren 24an, Eraiki Mugimendua kanpaina bertan behera uztekotan egon zen, bezperan Manta hiriko alkate Agustin Intriago hil baitzen, hainbat aldiz tiro egin ziotela eta. Villavicenciok, baina, kanpainarekin jarraitzearen alde egin zuen: «Kriminalek herritarrak eta agintariak hiltzen dituztenean isilik egotea eta ezkutatzea koldarkeria eta konplizitate ekintza bat da. Mafiak garaitu arte eguneroko borrokan jarraitzeko erabakia berresten dut».
Hauteskundeak espero baino lehenago egitekoak dira herrialdean. Joan den maiatzean, Ekuadorko Asanbleak Lasso presidentea kargugabetzeko epaiketa egitea erabaki zuen —funts publikoak bidegabe erabiltzea egozten zioten, estatu enpresa baten kontratu irregularrak ez eragozteagatik—. Epaiketa hilaren 16an hasi zen, eta biharamunean desegin zuen Lassok Asanblea. Diktadura (1976-1979) amaitu zenetik lehen aldia zen presidente batek hori egitea erabaki zuela. Lassok argudiatu zuen herrialdea «krisi politiko larri batean» zela. Aurretik ere mehatxu egin zuen asanblea desegitearekin, eta epaiketa hasi berri eman zuen pausoa. «Berehala» egin nahi zituen hauteskundeak.
Ganbera deseginda, Ekuadorko Hauteskunde Batzorde Nazionalak abuztuaren 20an ezarri zituen Asanblea berria eta presidentea hautatzeko bozak. Lassoren erabakitik 95 egunera egingo dituzte bozak; hamar egun baino ez dira geratzen.
Segurtasun krisia
Segurtasunik ezak okerrera egin du azken urteetan Ekuadorren, batez ere droga trafikoarekin lotuta, eta egoerak okerrera egin zuen pandemia garaian. Mexikoko kartelen arteko liskarrek eragiten dute segurtasunik eza. Izan ere, droga mugitzeko pasabide garrantzitsua da herrialdea, eta bide nagusiak kontrolatu nahi dituzte kartelek. Azken asteetan lehergailuak ere zartarazi dituzte hainbat gunetan eta hildako ugari eragin dituzte. Liskar handienak kostaldean eta Guayaquil inguruan izan dira, baina Quitoraino heldu da indarkeria oldea.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231657/aste-hasieran-egingo-dute-txibiteren-inbestidura-saioa.htm
|
Politika
|
Aste hasieran egingo dute Txibiteren inbestidura saioa
|
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du astelehenean egitea lehen inbestidura saioa, eta asteartean bigarrena. Nafarroako EH Bilduren militanteen %82,7k inbestiduran abstenitzearen alde bozkatu dute, eta %12,7k, kontra.
|
Aste hasieran egingo dute Txibiteren inbestidura saioa. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du astelehenean egitea lehen inbestidura saioa, eta asteartean bigarrena. Nafarroako EH Bilduren militanteen %82,7k inbestiduran abstenitzearen alde bozkatu dute, eta %12,7k, kontra.
|
Maria Txibite Nafarroako presidentetzarako PSNren hautagaiaren inbestidura saioak badu eguna. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak ebatzi du astelehenean eta asteartean egitea, nahiz eta hasieran asteburuan egiteko aukera proposatu zuten. PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak aste hasieran itxi zuten Nafarroako Gobernurako akordioa, baina, gehiengo osorik gabe, beste bozketa bat beharko du Txibitek gehiengo soilarekin presidente bilakatzeko. Horretarako, EH Bilduren abstentzioa behar du, eta koalizio subiranistaren Nafarroako Mahai Politikoak horren inguruan galdetu zien atzo koalizioko militanteei. Gaur eman dute emaitzen berri: kideen «gehiengo zabalak» egin du abstentzioaren bidez Txibiteren gobernuari bide ematearen alde. Bozketan parte hartu dutenen %82,7k alde bozkatu dute, eta %12,7k, kontra.
Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualderen asmoa zen inbestidura saioa asteburuan egitea; lehen bozketa, larunbatean, eta bigarrena, igandean. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, baina, atzeratzea erabaki du. Arrazoia: UPNren, PPren eta Voxen oposizioa. Eskuineko alderdiek araudian ezarritako epeak errespetatzeko eskatu dute; hau da, 72 orduko tartea igarotzea Hualdek deia egin zuenetik inbestidura saiora bitarte. Hala egin ezean, UPNk helegite bat aurkeztuko du, azaldu dutenez.
Horiek hala, Hualdek adierazi du «ziurtasun juridikoa» bermatzeko egingo dutela inbestidura astelehenean, UPNren helegite batek gehiago atzeratzea eragin dezakeelakoan. Halere, Onda Cero irrati katean egindako elkarrizketan azaldu du ez litzatekeela epeak murrizten diren lehen aldia, eta araudiak ere ematen duela horretarako aukera.
PSNko eledun Ramon Alzorrizek jarri du adibide bat: Miguel Sanzen (UPN) azken inbestidura saioa, 2007koa. Hala, eskuinaren jarrerarekin kexu azaldu da. Esan du UPNren, PPren eta Voxen «exigentziek» behartu dutela inbestidura atzeratzera: «Beste behin, eskuinak eta eskuin muturrak bat egin dute legealdia hastea eragozteko, motibazio politiko argi batekin». Halere, eledunak adierazi du eskuineko alderdiek ez dutela lortuko Txibitek zuzendutako gobernuaren osaera ekiditea: «Nafarrak lasai egon daitezke, Maria Txibite Nafarroako presidente izango baita, eta gobernu aurrerakoi bat egongo baita, eskubide murrizketak gelditzeko».
Alzorrizek eta Hualdek kritikatu egin dute zenbait parlamentari oporretan egon daitezkeelako aitzakia. Izan ere, biek gogoratu dute Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak adostu zutela uztaila eta abuztua erabilgarri izatea inbestidura prozesuarekin lotutako ekinaldietarako.
Egunak zehaztuta, astelehenean ekingo diote prozesuari, 09:30ean. Txibitek bere programa babestuko du, denbora mugarik gabe. Ondoren, alderdietako ordezkariek erantzungo diote haren mintzaldiari —bakoitzak ordu erdi izango du gehienez—, eta Txibitek erantzun ahal izango die, hamar minutuko tarteetan. Hala eginez gero, eledun bakoitzak beste hamar minutu izango ditu hitz egiteko. Azkenik, bozketa egingo dute, 18:30 aldera. Ezusterik ezean, Txibitek aldeko 21 boto —PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa— jasoko ditu inbestiduran, eta kontrako 20 —UPN, PP eta Vox—. Hau da, ez du eskuratuko lehen bozketan beharrezkoa den gehiengo osoa —26 boto—. Hala, EH Bilduren abstentzioa erabakigarria izango da bigarren bozketan —gehiengo soila nahikoa da— PSNren hautagaia Nafarroako presidente bilakatzeko. Hori astearte arratsaldean izango da.
Hurrengo urratsa Txibiteren kargu hartzea izango da. Hualdek adierazi du ostegunean egingo dutela, 11:30ean. Egun berean egingo dute Madrilen Espainiako Kongresuaren lehen bilkura, mahaiko bederatzi kideak hautatzeko. Halere, Nafarroako Parlamentuko presidenteak adierazi du Espainiako Gobernuko kideren bat egongo dela ekitaldian. Ostiralean, berriz, kontseilariek kargua hartzeko txanda izango da.
«Lehen geldialdia»
EH Bilduko eledun Laura Aznalek «poza» adierazi zuen PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak astelehenean itxitako akordioaren berri izan ostean: «Aurrera egiten jarraitzeko lau urteko bide baten hasiera izan liteke inbestidura». Izan ere, gobernua osatuko duten hiru alderdietako kideak koalizio subiranistako kideekin elkartu ziren atzo, itunaren inguruko xehetasunak azaltzeko, eta EH Bildurekin akordioetara iristeko asmoa adierazi zuten. Orduan, EH Bilduk adierazi zuen jada garatzen ari diren bideari jarraipena emateko garaia dela, eta horretarako «lehen geldialdia» dela Txibiteren inbestidura. EH Bilduren esanetan, legealdi berrian «zorrotzago» lan egingo dute «zerbitzu publikoak indartzeko, eskubideak zabaltzeko eta Nafarroako autogobernuan aurrera egiteko». Hala, azaldu dute koalizio subiranista dela «politika aurrerakoak» egiteko bermea.
Aurrez, koalizioak mahai gainean jarri zuen Txibiteren aldeko botoa emateko aukera ere, «negoziazioak desblokeatzeko asmoz», Aznalen esanetan. Hori, baina, ez da beharrezkoa izango, hiruko gobernuak nahikoa baitu koalizioaren abstentzioa. Haren alde egin du Nafarroako Mahai Politikoak, eta militantziaren babesa jaso du. Galdera egiterakoan, Nafarroako Mahai Politikoak egungo «testuinguru konplexuari» egin zion erreferentzia: «Agortzen ari den erregimenaren politika zaharraren eta bazterketarik eta konplexurik gabeko etapa berri baten artekoa».<br />
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231658/oinezko-bat-hil-da-tranbus-istripu-batean-baionan.htm
|
Gizartea
|
Oinezko bat hil da tranbus istripu batean Baionan
|
Errepide istripu batean hil da oinezkoa. Etxegabea zen. Gidaria shock egoeran eraman dute ospitalera.
|
Oinezko bat hil da tranbus istripu batean Baionan. Errepide istripu batean hil da oinezkoa. Etxegabea zen. Gidaria shock egoeran eraman dute ospitalera.
|
Gizon bat hil da tranbus batek jorik, gaur goizean, Baionako Mounede etorbidean. Urdin Euskal Herri Irratiaren arabera, biktima etxegabea zen. Gidaria shock egoeran eraman dute Baionako ospitalera.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231659/euskal-presoek-jasaten-duten-salbuespenaren-aurkako-aldarria-egingo-du-sarek-donostian.htm
|
Politika
|
Euskal presoek jasaten duten «salbuespenaren» aurkako aldarria egingo du Sarek Donostian
|
Abuztuaren 19an egingo dute manifestazioa; 12:30ean abiatuko dira Bulebarretik.
|
Euskal presoek jasaten duten «salbuespenaren» aurkako aldarria egingo du Sarek Donostian. Abuztuaren 19an egingo dute manifestazioa; 12:30ean abiatuko dira Bulebarretik.
|
Donostiako Aste Nagusian egingo du manifestazioa Sare Herritarrak. Zehazki, abuztuaren 19an izango da, 12:30ean Bulebarretik abiatuta. Ia 35 urte iraun zuen urruntze politika amaituagatik ere, jakinarazi dute «beharrezkoa» dela mobilizazioak egitea: «Oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera normalizatzeko bidean».
Gaur Donostian emandako prentsaurrekoan, Sarek salatu du euskal presoen eskubideak «urratzen» jarraitzen dutela eta haiekin salbuespenez jokatzen dutela. Fiskaltzak azkenaldian hartu duen jarrera ere gaitzetsi dute: «Fiskaltzak, Auzitegi Nazionalaren laguntzaz, legedi arruntaren ezarpenaren eta etxeratze prozesuaren aurrean, oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz».
Horregatik, «salbuespena indargabetu eta lege arrunta aplikatzea» eskatuko dute Donostiako manifestazioan. Uste baitute «elkarbizitzan aurrerako urratsak emateko» konpondu egin behar dela preso, iheslari eta deportatuen auzia. Helburu horrekin, herritarrei dei egin diete mobilizazioetan parte hartzeko: «Jai giroan ere salbuespenaren aurkako aldarria kaleratzeko».
Sarek Aste Nagusirako antolatu dituen mobilizazioetako bat izango da Donostiakoa. Gasteizen, Etxerat-ekin batera egin zuten manifestazioa, hilaren 6an. Bestetik, Bilboko Aste Nagusian ere aterako dira kalera; zehazki, abuztuaren 25ean.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231660/busturialdeko-herritarrei-ur-kontsumoa-txikitzeko-eskatu-die-partzuergoak.htm
|
Gizartea
|
Busturialdeko herritarrei ur kontsumoa txikitzeko eskatu die partzuergoak
|
Bilbao Bizkaia ur partzuergoak eskatu du ezinbestekoa denean soilik erabiltzeko ura. Iazko udan murrizketak izan zituzten eskualdeko hamasei herrietan.
|
Busturialdeko herritarrei ur kontsumoa txikitzeko eskatu die partzuergoak. Bilbao Bizkaia ur partzuergoak eskatu du ezinbestekoa denean soilik erabiltzeko ura. Iazko udan murrizketak izan zituzten eskualdeko hamasei herrietan.
|
Bilbao Bizkaia ur partzuergoak Busturialdeko hamasei udalerriei eskatu die uraren kontsumoa mugatzeko edo debekatzeko, ezinbestekoak ez diren erabileretarako. Kaleak garbitzeko, lorategiak ureztatzeko, ibilgailuak garbitzeko eta igerilekuak betetzeko debekatzeko aholkatu du, este baterako.
Eskualdeak arazo handia du ur hornidurarekin, eta erakundeak herritarrei eskatu die «eremu pribatuan erabilera arrazoizko bat» egin dezatela. Partzuergoak iaz hartu zuen bere gain Busturialdeko uren kudeaketa, eta denbora honetan hogei milioi euro gastatu ditu: haren hitzetan, sistemak eta hoditeriaren ihesak konpontzeko. Hala ere, «eskura dagoena baino ugariagoak dira hornidura beharrak».
Busturialdean ez da ura biltzeko azpiegiturarik, eta, beraz, ezin ditu euri urak bildu. Ibaien emariak eta akuiferoak zaintzera behartzen du horrek, partzuergoak adierazi duenez.
Joan den urtean ere arazoak izan zituen eskualdeak ur hornidurarekin. Murrizketak ezarri zituzten, eskas zegoelako ura, eta, azkenerako, itsasontzi batean eraman zuten ura Busturialdera, Bilboko portutik. Zenbait herritar eta talde ekologistak salatu izan dute uraren kudeaketa okerra egin dela urteetan, akuiferoak zaindu gabe; pinu eta eukalipto landaketek eta turismoak uraren galeran duten eragina ere nabarmendu izan dute.
Partzuergoak dei egin dien hamasei udalerriak hauek dira: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika eta Sukarrieta. 45.000 pertsona inguru bizi dira herri horietan.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231661/ecowasek-esku-hartzeko-indarrei-agindu-die-nigerren-sartzeko-prest-egon-daitezela.htm
|
Mundua
|
Ecowasek esku hartzeko indarrei agindu die Nigerren sartzeko prest egon daitezela
|
Blokeak ohartarazi du ez dutela «aukera bat bera ere baztertzen» herrialdean «ordena konstituzionala berrezartzeko». Nigerko junta militarrak «trantsizio baterako» gobernua eratu du. Ekonomia ministro zena izendatu du lehen ministro.
|
Ecowasek esku hartzeko indarrei agindu die Nigerren sartzeko prest egon daitezela. Blokeak ohartarazi du ez dutela «aukera bat bera ere baztertzen» herrialdean «ordena konstituzionala berrezartzeko». Nigerko junta militarrak «trantsizio baterako» gobernua eratu du. Ekonomia ministro zena izendatu du lehen ministro.
|
Nigerko estatu kolpearen ondotik, esku hartze militar posible bat aztertzeko bilkura egin du, gaur arratsaldean, Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak, Abujan. Nigeriako presidente eta blokeko txandakako buruzagi Bola Tinubuk diplomaziaren aldeko mezua zabaldu du goi bilera hasi aurretik. «Negoziazio diplomatikoak eta elkarrizketa lehenesten ditugu gure posizioaren oinarri gisa». Baina bilkuraren ostean, interbentzio baten aukera haizatu du blokeak berriz. Ecowasek ez du «aukera bat bera ere baztertzen» Nigerren «ordena konstituzionala berrezartzeko», eta jakinarazi du esku hartze indarrak aktibatu zituela Nigerren sartzeko prest egon daitezen.
Tinubuk ez du xehetasun gehiago eman blokeak erabaki duenari buruz, eta ez dago argi adierazitakoak zein mugimendu militar ekarriko dituen. Zenbait iturriren arabera, Nigeria eta beste zenbait herrialde hasiak dira tropak Nigerko mugara mugitzen. Tinubuk nabarmendu du Nigerren uztailaren 26an gertatu zen estatu kolpea «mehatxu bat» dela «Afrika Mendebalde osoarentzat». 2020 urtetik, eskualdean kolpe militar bat jasan duen laugarren estatua da Niger —Maliren, Ginearen eta Burkina Fasoren ondotik—.
Joan den astean, Ecowasek militar kolpistei exijitu zien kanporatu zuten presidentea, Mohamed Bazoum, askatzeko. Joan den igandera arteko epemuga ezarri zien. Nigerko junta militarrak, baina, entzungor egin die Ecowasen ohartarazpenei, eta ez du boterea uzteko keinurik egin, aurkakoa baizik. Blokeko goi bilera hasi baino ordu batzuk lehenago, juntak behin-behineko gobernu bat osatu, «trantsiziorako». 21 pertsonak osatuko dute, eta Mohamed Bazoum presidente kargugabetuarekin Ekonomia ministro izandako Ali Lamine Zeine ezarri dute gobernuburu karguan; berak jarraituko du Ekonomia eta Finantza ministerioen arduradun gisa ere. Aldiz, militarren esku geratuko dira Defentsa, Barne, Atzerri, Osasun, Nekazaritza, Hezkuntza, Presidentetza eta Kirol ministerioak.
Nigeria da blokean armada handiena duen kidea, baina, joan den astean, presidenteak esku hartze militar baterako baimena eskatu zionean Senatuari, hark ezezkoa eman zion, eta bestelako bideak topatzeko eskatu. Alde horretatik, Ecowas ahalegindu da azken asteetan junta militarrarekin biltzen, baina hark uko egin dio elkarrizketak hasteari, «segurtasunik eza» argudiatuta. Azken orduetan, ordea, elkarrizketarako bide bat irekita izan da, Nigeriako Banku Zentraleko gobernadore Sanusi Lamido Sanusik adierazi duenez. Nigerian, zenbait kazetariri jakinarazi die Nigerko juntako buruzagiekin bildu zela asteazkenean, eta mezu bat duela Nigeriako presidenteari helarazteko.
Zenbait iturriren arabera, Nigerko junta militarrak Ecowasi eskatu dio arindu ditzala estatu kolpeaz geroztik herrialdeari ezarritako zigorrak. Baina blokeak hori onartuko balu, militarren agintea aitortuko lukete, eta horrek ahuldu egingo luke koalizioaren irudia, batez ere, kontuan izanik militarren kontrolpean erortzen den aliantzako laugarren herrialdea dela Niger. Bestetik, gerrara jotzea ere ez da erraza izango blokearentzat, kontuan izanik Malik eta Burkina Fasok esan dutela Nigerren alde jarriko direla —bietan daude junta militarrak agintean—. Horri gehitu beharko litzaioke Ecowaseko estatuek eurek finantzatu beharko luketela esku hartzea.
Bestalde, NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterres kezkatuta agertu da azken egunetan, Bazoum presidente kargugabetuaren eta haren familiaren osasun egoeraren inguruan. Izan ere, Demokrazia eta Sozialismorako Alderdiko iturrien arabera, argindarrik, edateko urik eta ia jatekorik gabe daude. «Idazkari nagusiak beste behin aldarrikatzen du hura [Bazoum] berehala eta baldintzarik gabe askatzeko, eta estatuburu karguan berrezartzeko», jakinarazi zuen atzo NBEko bozeramaile batek.
Aire eremua, itxita
Joan den igandean amaitu zen Ecowasek junta militarrari atzera egiteko jarritako epemuga, eta herrialdeko aire eremua itxi zuen egun horretan bertan Nigerko armadak; baita ohartarazi ere «prest» daudela «herrialdearen osotasuna defendatzeko». Bide beretik, kolpistek ohartarazi zuten «erantzun indartsua eta berehalakoa» izango duela Nigerko aire eremua urratzen duen edonork.
Frantziarekiko harremanak ere eten egin dituzte militarrek, eta Parisek zigor ekonomikoak ezarri dizkio herrialdeari. Atzo, berriz, aire eremuan sartzeko debekua urratu eta «hainbat terrorista» askatu izana leporatu zion juntak Frantziako armadari. Parisen esanetan, ordea, «aurrez hitzartuta» zegoen hegaldia, eta militarrek ez zuten «inongo terroristarik» askatu.
Estatu kolpea zuzendu duten militarrek argudiatu dute herrialdeko «segurtasun krisia amaitzeko» egin zutela gobernua desegiteko urratsa, hark ez zuelako «luzera begirako irtenbiderik aurkezten». Hala azaldu zuen abuztu hasieran Abdourahamane Tchianik, kolpearen aurretik Segurtasun Nazionaleko buru zenak eta orain estatuburu kargua hartu duenak.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231662/legez-kanpoko-etxegabetze-bat-egin-dutela-salatu-dute-irunean.htm
|
Gizartea
|
Legez kanpoko etxegabetze bat egin dutela salatu dute Iruñean
|
Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak eta Haritu elkarlaguntza sareak Iruñeko Udalaren jarrera kritikatu dute
|
Legez kanpoko etxegabetze bat egin dutela salatu dute Iruñean. Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak eta Haritu elkarlaguntza sareak Iruñeko Udalaren jarrera kritikatu dute
|
Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak gaur goizean jakinarazi du legez kanpoko etxegabetze bat egin dutela Iruñeko Alde Zaharreko Descalzos kalean. Gehitu duenez, bertaratu diren hainbat pertsona etxegabetzea eragozten saiatu diren arren, ez dute lortu. Tartean, hainbat pertsona identifikatu dituzte. Hori ikusita, haserrea erakutsi du gazte mugimenduak, eta gertatutakoa salatu du Twitterreko bere kontuan: «Iruñeko Udalak ez du bere legea errespetatzen, eta azpikeriaz jokatzen du, abuztuan familia langileak etxetik botatzeko».
Haritu elkarlaguntza sareak ere salatu du etxegabetzea: «Etxebizitza bat lortzea gero eta zailagoa den garaiotan elkartasun osoa erakutsi nahi diegu etxegabetuei eta bertan identifikatutako pertsonei».
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231663/suteena-hawaiiko-hondamendi-naturalik-hilgarriena-da-dagoeneko.htm
|
Mundua
|
Suteena Hawaiiko hondamendi naturalik hilgarriena da dagoeneko
|
Gutxienez 80 lagun hil dira asteartetik Maui irlan piztuta dauden suteetan. Mila lagun inguru desagertuta daude, eta 14.000 lagun ebakuatu dituzte ja.
|
Suteena Hawaiiko hondamendi naturalik hilgarriena da dagoeneko. Gutxienez 80 lagun hil dira asteartetik Maui irlan piztuta dauden suteetan. Mila lagun inguru desagertuta daude, eta 14.000 lagun ebakuatu dituzte ja.
|
Hawaiiko (AEB) Maui irla kiskaltzen ari diren suteak amatatu ezinik dabiltza, eta hildakoen kopurua gorantz doa. Gutxienez 80 hildako baieztatu dituzte, eta, iturri ofizialen arabera, litekeena da gehiago izatea; izan ere, kalean topatutako hilotzak soilik zenbatu dituzte. Jada estatuko hondamendi naturalik hilgarriena da. Mauiko suteak baino lehen, 1960ko tsunamia zen; 61 hildako utzi zituen. Mila lagun inguru desagertuta daude. 14.000 lagundik gora ebakuatu dituzte irlatik, eta beste hainbeste lekualdatu zituzten atzo. Hondamendi eremu deklaratu zuen Maui Joe Biden presidenteak, eta datozen egunetan bidaliko dituzte baliabideak suak amatatzen laguntzeko. AEBetako azken urteetako suterik hilgarrienetakoa da.
Naturagunean hasi ziren suteak, baina azkar hedatu ziren herrietaraino; tartean, Lahainaraino —irlako mendebaldeko herririk handiena da—. Guztiz txikituta geratu da hiria; «katastrofea» izan da Mauikoa Josh Green Hawaiiko gobernadorearen ahotan. «Gerra eremu bat zirudien: leherketak zeuden alde guztietan», esan du bizilagun batek. Mila milioika dolar beharko dituzte Lahaina berreraikitzeko, eta hango alkate Richard Bissenekhori egingo dutenaren bermea eman die herritarrei. Kaltetu batzuk hasiak dira euren aseguru etxeekin hitz egiten; baina hainbat belaunaldiz etxe berean bizi izan diren familia askoren kasuan, hipotekarik ez zutenez, asegururik ere ez zuten, eta ondorioz zailago izango dute kalte ordainak jasotzea.
Agintariek etxeratze agindua ezarri dute Maui irlan. Hura indarrean den bitartean, kontrolguneak ezarri dituzte hiriaren sarrera irteeretan, ondorioz ia hogei kilometroko auto ilarak ikus zitezkeen goizaldean kontrolak igaro zain; izan ere, herritar askok uhartearen iparraldera jo dute babes bila.
Banan-banan miatzen hasi dira hiriko eraikinak, eta horrek ekar dezake hildakoen kopurua hazi izana. Haatik, luze joko du behin-betiko zenbaketak. Sua berehala hedatu zen bai irlan, bai Lahainan, eta, hainbat bizilagunek ohartarazi dutenez, alertak sistemek ez zuten behar bezala funtzionatu. Gobernuak azaldu duenez, larrialdi zerbitzuek mugikorretara bidali zituzten alerta mezuak, baina ordurako suak kaltetua zuen telekomunikazio sarea, eta askok ez zuten ebakuatzeko abisurik jaso, eta inguruko eraikinak sutan ikusi zituztenean ohartu ziren egoeraz. «Gas bonbonak lehertzen entzun genituen», azaldu dio lekuko batek tokiko prentsari. Hainbatek uretara egin behar izan zuten salto garretatik ihes egiteko. Kostazainek 50 lagun inguru salbatu zituzten uretatik.
Irla osoan suteek eragindako kalteen eta sarraskien balantzea egiteko goizegi da, baina jada 2.200 eraikinetik gora galdu dituzte Mauin; horietatik %85 etxebizitzak dira. Lehentasuna jendea «bilatzea eta erreskatatzea» da, Hawaiiko larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez. Bart gauean, gainera, beste sute bat piztu zen Kaanapalin, Lahainatik iparraldera dagoen mila biztanle inguruko herrian; larrialdi zerbitzuek herria husteko agindu diete herritarrei, nahiz eta sutea ia erabat kontrolpean hartu duten dagoeneko. Dena den, meteorolgia zerbitzuek ohartarazi dute haize indartsuak espero direla datorren aste hasierarako.
Sua ez da Lahaina inguruko herrietara heldu, baina han ere nabaritu dituzte ondorioak; izan ere, etxe askotan argindarrik gabe geratu dira, eta Lahainatik autoz irtendako askok bertan geratu dira harrapatuta, aurrera egiteko erregairik ez zutelako.
Lau mila desplazaturi aterpea emateko zentroa prestatu dute Honolulun, konderriko hiriburuan. Beste bi mila Kahului aireportuan dira. Beste milaka lagunek ere laguntza behar dute, Greenen arabera. Hoteletako logelak dira irtenbideetako bat; biztanleei ere eskatu die laguntza, etxean hartu ditzaten ebakuatu dituztenak.
Joan den asteartean hiru sute piztu ziren Mauin. Horien arriskuaz ohartarazi zuen aurretik AEBetako meteorologia agentziak, baina aurrez inoiz ikusi gabeko larrialdia da Hawaiin dutena. Ez dakite zerk eragin zituen suteak, baina Dora urakanak eragindako haizeteek, lehorteak eta hezetasunik ezak hanpatu besterik ez ditu egin. Haize bolada arriskutsuek suhiltzaileen lana oztopatu zuten hasieratik, eta ezin izan zuten helikopterorik erabili sutea azkar zabaltzen ari zenean.
Uhartediko irlarik handienetan bigarrena da Maui, eta erdialdeko eta mendebaldeko guneak hartu dituzte garrek. Oraingoz, larrialdi zerbitzuek bakarrik dute irlaren mendebalderako sarbidea.
Ingurumenari eragindako kaltea
Agintariak hasiak dira etxerik gabe geratutakoei aterpea ematen, baita berreraikitze lanak nola egin pentsatzen ere, nahiz eta aitortu duten urteak beharko dituztela ingurua lehengoratzeko. Baina suak ez ditu soilik etxeak hondatu: kalte handia eragin dio ingurumenari ere.
Suteek edateko ura biltzeko putzu pribatuak hondatzen dituzte errazen, horiek lurrazalean egoten baitira gehienetan; baina hoditeriari eta biltegi publikoei ere kalte handia eragin diezaiokete suteek, errautsak nahas baitaitezke edateko urarekin, eta hura kutsatu.
Basoak ere azkar suntsitzen dira, eta urteak behar dira horiek leheneratzeko. Horrez gain, errautsak urteetan gera daitezke atmosferan, eta gizakien arnas aparatuari kalte egin. Baina, lurrazalari ez ezik, ozeanoei ere eragiten die suak, han amaitzen baitute erretako eraikinen hondakinek eta horietatik isuritako gai kimikoek, eta kalte egiten baitiete itsasoko espezieei.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231665/gasteizko-mugimendu-feministak-salatu-du-11-eraso-matxista-egin-dituztela-jaietan.htm
|
Gizartea
|
Gasteizko mugimendu feministak salatu du 11 eraso matxista egin dituztela jaietan
|
Gasteizko jaiak hasi zirenetik bost gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik.
|
Gasteizko mugimendu feministak salatu du 11 eraso matxista egin dituztela jaietan. Gasteizko jaiak hasi zirenetik bost gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik.
|
Gasteizko mugimendu feministak gaur adierazi du jaietan 11 eraso matxista zenbatu dituztela. Sare sozialetan eman dute berria, eta eraso guztiak gaitzetsi dituzte. Erasoen gehienak txosnetan izan zirela jakinarazi dute, baita bi erasoren ustezko egileak atxilotu dituztela dagoeneko. Guztira, Gasteizko jaietan bost gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita.
Bestetik, Gasteizko Udalak jaien balorazioa egin du. Adierazi dute hiru sexu eraso salatu direla; baita bi eraso homofobo ere, Ikusgune LGTBIfobiaren aurkako behatokiak dituen datuen arabera. Eraso horiek eta lapurreta kopuruaren gorakada izan dira festetako «puntu beltza» Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen arabera.
Gainontzean, festak «bikainak» izan direla adierazi du Etxebarriak. Goraipatu du hiria jendez «lepo» egon dela eta «adin guztietako» publikoarentzako ekintzak antolatu dituztela. Egun jendetsuenak abuztuaren 4a eta 7a izan zirela ere esan du. Bestetik, gaineratu du aurtengoak jai «ahaztezinak» izan direla, azken aldia baitzen Gorka Ortiz de Urbinak Zelendonen rola hartzen zuela. Azkenik, alkateak jakinarazi du ostalariak ere «pozik» daudela eta «lan asko» eduki dutela.
Puntu morea Donostian
Donostiako Udalak gaur aurkeztu du Aste Nagusirako puntu morea. Cristina Lage Berdintasun zinegotziak haren funtzionamendua azaldu du: «Bertan salatu ahal izango da eraso edo egoera desatsegin oro». Gehitu du puntua 21 orduz zabalik egongo dela Aste Nagusi guztian, 13:00etatik hurrengo eguneko 10:00etara. Eskaripeko geldialdidun autobus zerbitzuak egongo direla eta segurtasun zerbitzuak indartuko dituztela ere jakinarazi du zinegotziak.
Eneko Goia alkateak sexu erasorik gabeko jai «seguruak» aldarrikatu ditu. Esan du horretarako beharrezkoa dela herritar guztiek parte hartzea: «Adi egon behar dugu edozein erasoren aurrean, eta aktiboak izan behar dugu». Horrelako kasuetarako protokoloa martxan egongo dela era gogorarazi du.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231667/emakume-bat-atxilotu-dute-bilboko-udaltzain-bati-buruan-ostiko-bat-ematea-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Emakume bat atxilotu dute Bilboko udaltzain bati buruan ostiko bat ematea egotzita
|
Udaltzaina Basurtuko ospitalera eraman zuten. Ostikadak burezurreko traumatismoa eragin zion
|
Emakume bat atxilotu dute Bilboko udaltzain bati buruan ostiko bat ematea egotzita. Udaltzaina Basurtuko ospitalera eraman zuten. Ostikadak burezurreko traumatismoa eragin zion
|
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, emakume bat atxilotu dute Bilboko udaltzain bati buruan ostikada bat ematea egotzita. Atzo gertatu zen erasoa, 20:45 aldera, Bilboko Kale Nagusian, Udaltzaingoa kalerik kaleko saltzaile bat identifikatzen ari zela.
Erasoa gertatu baino lehen, hainbat udaltzain kalerik kaleko salmenta egiten ari zirenengana gerturatu ziren. Poliziarengandik ihesi, saltzaileak korrika atera ziren, bat izan ezik. Udalak azaldu duenez, ihes egin ez zuen saltzaileak uko egin zion identifikatua izateari, eta borrokan hasi zen udaltzain batekin. Borroka horretan, udaltzaina lurrera erori zen, eta oinezko batek ostiko bat eman zion buruan. Ostikadak burezurreko traumatismoa eragin zion, eta, ondorioz, Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten. Gau horretan bertan, alta eman zioten udaltzainari.
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du: horrelako kasuak «behin eta berriz» gertatzen direla eta «geroz eta indarkeria eta errespetu falta handiagoa» pairatzen dutela adierazi du. Erasoaren harira, babesa eman die bertan egon ziren udaltzainei: «Gure babes osoa helarazi nahi diegu intzidentzia honetan esku hartu duten agente guztiei, eta ospitalera eraman duten lankidea lehenbailehen sendatzea nahi dugu. Erasotzaileak merezi duen zigorra jasotzea espero dugu». ERNE sindikatuak, berriz, udalari eskatu dio «beste aldera ez begiratzeko eta neurriak hartzeko».
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaitzetsi egin du udaltzainaren kontrako erasoa, eta agente guztienganako errespetua eskatu du. «Babesa eta elkartasuna» adierazi dio, udaltzaina «bere lana eta betebeharra egiten ari baitzen kaleko salmenta debekatuz».
|
2023-8-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/231668/kaleratzeak-nola-eragotzi.htm
|
Gizartea
|
Kaleratzeak nola eragotzi
|
Legeek herritarrei etxe eskubidea aitortzen dieten arren, oraindik ere egiten dira etxegabetzeak. Horiek eragozteko erakundeen esku hartze handiagoa behar dela uste dute adituek eta arituek.
|
Kaleratzeak nola eragotzi. Legeek herritarrei etxe eskubidea aitortzen dieten arren, oraindik ere egiten dira etxegabetzeak. Horiek eragozteko erakundeen esku hartze handiagoa behar dela uste dute adituek eta arituek.
|
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren arabera, herritar guztiek dute bizitoki egoki bat izateko eskubidea. Etxe eskubidea, ordea, Euskal Herrian ez da askotan bermatzen. Horren adibiderik lazgarrienak etxegabetzeak dira. CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera, aurtengo lehen hiruhilekoan 119 etxegabetze egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alokairuko erregimenean bizi zirenak kaleratu zituzten gehienbat: 115. Nafarroan, berriz, 230 lagun kaleratu zituzten haien etxeetatik iaz; alokairuan bizi ziren 175 familia.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, 2019an 302 prozedura izan ziren Baionako Auzitegian alokairua eten ondotik bizitegia utzi ez zuten maizterren kontra: merkatu librean alokairurik aurkitu ezinik, uko egin zioten etxetik alde egiteari, eta azkenean epaileek agindu zituen etxegabetzeak. Alda mugimenduak uste du kaleratzeak gehiago direla, halako kasu guztiak ez baitira epaitegietara iristen. Kaleratzea etxea saltzeko egiten denean, bizitegia bigarren etxebizitza edo turismorako alokairu bilakatzen da maiz, Aldaren arabera; baina iruzurrezko etxegabetzeak badirela ere salatu izan du. Egoeraren errealitatea ezagutzeko, etxegabetzeen datuak biltzeko eskatu die Euskal Elkargoari eta Pirinio Atlantikoetako Prefeturari.
Rosa Garcia. Maialen Andres , FOKU
Hego Euskal Herrian, denetariko gizarte mugimenduak eta herritarrak ari dira etxegabetzeen aurka borrokatzen eta irtenbideak proposatzen. Horietako bat da Yolanda de Pablo abokatua: etxetik kaleratuak izateko arriskuan daudenei aholkularitza juridikoa ematen urte askoko eskarmentua dauka. Haren arabera, etxegabetzeak ugaritzen laguntzen dute alokairuaren prezioaren eta euriborraren igoerak. Horregatik, proposatu du Espainiako etxebizitza legea Hego Euskal Herrian baliatzea, tentsio handiko eremuak izendatzea alokairuen prezio igoera mugatzeko.
Kaleratzeak Stop mugimenduak ere tentsio handiko eremuak izendatzearen alde egin du. «Merkatuak ez du inolako kontrolik, etxeak falta dira, eta espekulazioa nabarmena da. Horregatik, herritar gehienek ez dute sarbiderik merkatu horretan», adierazi du Rosa Garcia kideak.
Hain justu, etxegabetzeak eragozteko hainbat proposamen egin ditu Garciak. Hau da bat: «Kaleratzeko arriskuan dauden herritarrei bizileku alternatibo bat emateko modu bakarra da alokairu sozialeko parke publikoa nabarmen handitzea. Ausardia eta borondate politikoa baino ez dira behar horretarako».
Neurri zehatzak
Hori gauzatzeko, bi neurri jarri ditu mahai gainean. Lehenik, merkatu librean etxe bat erosten duenak zergetan jasotzen duen hobaria ezabatzea, diru hori parke publikoa finantzatzeko erabiltzeko. «Etxeak erosteagatik ematen diren hobarietara 300 milioi euro bideratzen ditu Eusko Jaurlaritzak; diru hori alokairu sozialeko etxeak finantzatzeko erabiliko bagenu, hirukoiztu egingo genuke gaur egungo aurrekontua». Bigarrenik, aurrekontu publikoetan etxebizitza tasatuak finantzatzera bideratutako dirua alokairu soziala bultzatzeko erabili beharko liratekeela uste du Garciak.
Yolanda de Pablo. Maialen Andres, FOKU
2015ean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen etxebizitza legearen 65. artikulua erabiltzearen alde egin du De Pablok. «Horren arabera, erakunde publikoek gaitasuna dute etxegabetzeko arriskuan diren etxeetako maileguen kargu egiteko. Baldintza batekin: etxebizitza parke publikoaren parte bihurtuko lirateke etxe horiek». Azaldu duenez, hipoteka ordaindu ezin izateagatik etxetik kanporatzeko arriskuan direnen hipotekaren jabe egingo balitz administrazioa, etxe horietan bizitzen jarraitu ahalko lukete bizilagunek, alokairu sozialeko erregimenean. «Neurri horrekin eraginkortasuna eta iraunkortasuna uztartuko lirateke. Ez legoke etxe gehiago eraikitzeko hainbesteko beharrik».
Jabeek etxeak alokairuan eskaintzen jarraitzea bultzatzea ere «garrantzitsua» da, abokatuaren ustez. «Zer nahi du etxea alokairuan jartzen duen jabeak? Hilabetero ordain diezaiotela, eta etxeak ez dezala kalterik izan». Bi baldintza horiek betetzeko instituzio publikoek «gehiago» egin dezaketela esan du: «Erakundeek pagatu beharko lituzkete ez ordaintzearen eta kalteen aseguruen gastuak. Lehiaketa publiko bidez kontratatu lezakete aseguru etxe bat, eta baldintza oneko poliza bat negoziatu ahalko lukete». Azken batean, ildo beretik doaz Garciaren eta De Pabloren proposamenak: erakunde publikoen esku hartze handiagoa.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231669/pekin-haserre-aebek-debekatu-egin-dietelako-beren-funtsei-txinako-enpresa-teknologikoetan-inbertitzea.htm
|
Ekonomia
|
Pekin haserre, AEBek debekatu egin dietelako beren funtsei Txinako enpresa teknologikoetan inbertitzea
|
Konputagailu kuantikoetan, mikrotxip aurreratuetan eta adimen artifizialean ezarriko dute debekua. EBk oraingoz ez du neurririk hartuko, baina urtea amaitu aurretik emango du bere enpresa teknologikoak babesteko tresnen berri.
|
Pekin haserre, AEBek debekatu egin dietelako beren funtsei Txinako enpresa teknologikoetan inbertitzea. Konputagailu kuantikoetan, mikrotxip aurreratuetan eta adimen artifizialean ezarriko dute debekua. EBk oraingoz ez du neurririk hartuko, baina urtea amaitu aurretik emango du bere enpresa teknologikoak babesteko tresnen berri.
|
Txinaren eta AEBen arteko harremanak hobetzeko saioei baldekada bat ur hotz bota diete. Joe Bidenen gobernuak debekatu egin die bere inbertsio funtsei Txinako sektore teknologiko batzuetan dirua jartzea, argudiatuta haren industria militarrak erabil ditzakeela. Haserre erantzun dio Pekinek, eta «merkataritza harremanak politizatzea» leporatu dio Washingtoni.
Asteazkenean sinatu zuen Bidenek inbertsioak mugatzeko agindua. Datorren urtean da indarrean jartzekoa, eta arrisku kapitaleko funtsei eta joint-venture edo inbertsio partekatuak dituztenei eragingo die. Ez du espresuki Txina aipatzen, baizik eta «herrialde arazotsuak», baina ongi ulertu da zein duten buruan. Aginduaren bitartez, funts horiek debekatuta edukiko dute mikrotxip aurreratuetan, adimen artifizialean eta konputagailu kuantikoetan aritzen diren Txinako enpresetan inbertitzea.
Biden AEBetako presidenteak ziurtatu duenez, hiru sektore horiek «arriskutsuak» dira «segurtasun nazionalarentzat», Txinak konputagailuak garatu eta horiekin arma oso aurreratuak eraiki ditzaketelako, eta datuak babesteko kode kriptografikoak hautsi ere bai. «Erabaki okerra da», erantzun dio Txinako Atzerri Ministerioak. «Washingtonek gehiegikeriaz erabiltzen du segurtasun nazionalaren kontzeptua, eta merkataritza gaiak politizatzen ditu. Haren benetako helburua da Txinari garatzeko eskubidea ukatzea, eta hegemoniari eustea. Hertsatze ekonomiko hutsa da, jazarpen teknologikoa».
Agian, Pekinek zabaldu egin beharko du kexu hori, AEBetako Gobernua G7ko beste kideei eta hortik kanpo dituen aliatuei presio egiten ari baita antzeko erabakiak har ditzaten. Haietako batek, Erresuma Batuak, azaldu du enpresekin eta finantza sektorearekin hizketan ari dela halako neurri baten ondorioak aztertzeko. Rishi Sunak Biden baino zuhurragoa da Txinarekin duen politikan, eta aldarrikatu du aurrerantzean ere «ekonomia irekia» izan nahi duela, baina AEBekin duen loturari ere eutsi nahi dio, «harreman berezia» deitzen dion horri. Ekainean, Atlantikoko Deklarazioa sinatu zuen AEBekin, bi herrialdeen arteko elkarlanerako esparru berria, eta, hartan, lehentasuna eman diote «ekonomia segurtasunari». AEBen beste aliatu batek, Japoniak, argi utzi du ez diela eragozpenik jarriko Txinan inbertitu nahi duten enpresei.
De-risking eta decoupling deiturikoak
Europako Batasunak ere zuhurtasunaren bidea aukeratu du, hala nola barne desadostasunak daudelako merkataritza harreman ahalik eta libreena babesten dutenen eta esku hartzearen aldekoen artean. Ekainean, Txinari ate batzuk ixteko proposamena egin zuen Bruselak; segurtasuna argudiotzat hartuta, proposatu zuen EBko enpresek teknologia handiko gailuak ez esportatu ahal izatea eta horrelakorik ez egin ahal izatea atzerrian.
Proposamena lantzen ari dira orain, eta urte bukaerarako aurkeztuko dutela iragarri dute. «Herrialde kontuetan agnostikoa» dela esan arren, Margrethe Vestager EBko Lehia komisarioak aitortu du batez ere Txina eta Errusia dituztela buruan de-risking edo arrisku gutxitzearen politika sustatzen duenean.
Washingtonen ere arriskuak gutxitzeko politikari buruz hitz egiten dute orain, eta gutxiago decoupling edo loturak eteteari buruz, Txinaren eta AEBen arteko merkataritza harremanak oso handiak direlako, eta horiek hausteak kalte handia egingo liekeelako AEBei ere.
Bilerak Pekinen
Horiek horrela, Washington tentsioa pixka bat baretzen saiatu da azken hilabeteetan. Ekainean, Anthony Blinken Estatu idazkaria Txinan izan zen, eta iragarrita ez bazegoen ere Xi Jinping presidentearekin bildu izanak erakusten du Pekinek ere bat egin zuela bi potentzien arteko lehia gatazka ireki ez bihurtzeko saioarekin. Uztailean, Janet Yellen Altxorreko idazkaria izan zen Pekinen.
Hitzak hitz, Bidenek aurrera jarraitzen du Donald Trumpek abiatutako bide protekzionistan, bai behintzat Txinari dagokionez. Debekatu egin du teknologia handiko mikrotxipak Txinara esportatzea, eta Huaweiri, ZTEri eta Txinako beste hiru konpainiari galarazi egin die AEBetan telekomunikazio aparailuak saltzea.
|
2023-8-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/231671/alokairuak-sabaian-eta-teilatuak-kolokan.htm
|
Gizartea
|
Alokairuak sabaian, eta teilatuak kolokan
|
Etxebizitza politikek zuzeneko eragina dute herritarrengan, bizitoki duin bat topatzeko orduan. Egoera diferentetan dauden hiru lagunekin mintzatu da BERRIA, baina hirurek daukate batzen dituen zerbait: etxebizitza duin bat eskuratzeko zailtasuna, Euskal Herriko hiru hiriburutan bizita ere.
|
Alokairuak sabaian, eta teilatuak kolokan. Etxebizitza politikek zuzeneko eragina dute herritarrengan, bizitoki duin bat topatzeko orduan. Egoera diferentetan dauden hiru lagunekin mintzatu da BERRIA, baina hirurek daukate batzen dituen zerbait: etxebizitza duin bat eskuratzeko zailtasuna, Euskal Herriko hiru hiriburutan bizita ere.
|
Gasteizko Alde Zaharreko erdialdetik gertu dagoen etxe batean okupa gisa bizi da Mikel —ez da egiazko izena, modu anonimoan mintzatu nahi baitu—, beste bizikide batzuekin batera. Etxebizitza bat eskuratzeko, bide hori aukeratu zuen hautu politiko gisa; lehenengo Errekaleor auzo okupatuan, eta gero Alde Zaharrean: «Bizi garen egoeran, protesta egiteko modu bat da etxe bat okupatzea». Salatu du egun «merkantilizatuta» dagoela etxebizitza bat izateko eskubidea: «Ordaindu behar den momentutik, eskubide izateari uzten dio».
Astean 40 orduz lan egiten du Mikelek, eta, azaldu duenez, alokairu bat ordaindu behar izateak bere burua «autoesplotatzera» eramango luke: «Gaur egun egiten dudan lanaz gain, lan gehiago egin beharko nuke. Soldata erdia alokairua ordaintzeko denean, ezin da bizi. Gurpil zoro bat da: bertan sartzen zarenean, gehiago eskatzen dizu». Zurrunbilo horri aurre egiteko aukera moduan ikusi zuen okupazioa, eta beta hori baliatzea erabaki zuen.
Gasteizen, bereziki, tradizio luzea izan du okupazio mugimenduak, eta gaur egun ere «garatuta» dagoela azaldu du. Azken urteetan, gainera, «ezkutuko okupazioak» ere badira, Mikelen esanetan: «Familia asko oso egoera prekarioan daude, eta okupazioaren bidea hartzen dute, beste irtenbiderik ez dutelako». Familia horietako askok Olarizu auzoko etxe blokeak okupatu zituzten duela urte batzuk, baina horietatik eraikin berriak egiteko kanporatu zituen udalak 2021. urtean. Polemika handia piztu zuen kaleratze hark; izan ere, Mikelek uste du Gasteizko Udalean politikariek «elkarri jaurtitzeko arma gisa» erabiltzen dutela okupazioaren gaia. Erantsi duenez, alderdi horientzako «arazo bat» da okupazioa, «eliteek inposatutako bizi ereduari osotasuneko zuzenketa bat» egiten diolako. Okupazioaren aurkako diskurtsoak eta Desokupa bezalako enpresek ere gora egin dute azkenaldian: «Espainiapean egotearen ondorioa da hori, hango agenda politikoan puri-purian dagoenak eragiten digulako. Desokupa soilik bi aldiz izan da Euskal Herrian, eta herriaren erantzuna irmoa izan da». Izan ere, uste du ez dagoela etxebizitzaren arazoarentzako konponbiderik gaur egungo egoeran jarraituz gero:«Espainiaren agindupean ez dago arazo hau konpontzerik. Beste sistema politiko bat eratu beharko genuke, esaterako, eraikuntza enpresa publikoak sortuko lituzkeena».
Bitartean, etxebizitzarako eskubidea bermatua izan ez eta okupaziorako bidea hartzeak «ziurgabetasuna» ekarri dio Mikeli: «Barneratuta daukazu aldi baterako zerbait dela, eta bizitza proiektu bat guztiz garatzea oso zaila da». Oraingoz, ez du kaleratze agindurik jaso, eta, «gauzak okertzen ez diren bitartean», etxe horretan jarraitzeko asmoa du: «Kaleratzen bagaituzte, alternatiba bat bilatzen saiatuko gara; beti okupazioaren bideari jarraituta».
Baiona iparraldeko bere apartamentuko sukaldean, iazko irailean jaso zuen kanporatze aginduari so da Stephane Vayron. 52 urteko gizona amarekin bizi da azken urteetan. Maiatz bukaerarako utzi behar zuten bizitegia, baina ez dute ezer aurkitu. %90 elbarria da Vayron. Amak eta berak jasotzen dituzten laguntza sozialak batuta, 2.400 euro eskuratzen dituzte bien artean. «Ez gara agentzien irizpideetan sartzen. Alokairuaren prezioa baino hiru aldiz gehiago irabaztea eskatzen dute, ez dugu lan kontratu mugagaberik, elbarria naiz... Ez gara haien interesekoak». Etxebizitza sozial bat eskuratzeko eskaera egina dute, baina bizpahiru urteko itxaron zerrenda dago. «Bizitegi sozial bat eskuratzeko, kanporatua izan behar da. Ez bazaude larrialdi egoeran, ez duzu deus», esplikatu du. Bizitegien iragarkiak begiratzen pasatzen dute eguna. «Amak ezin du gehiago, gaixotzen ari da». Ordainpeko iragarkietara ere jo izan dute, iruzur bat zirela ohartu arte. «Dena saiatu dugu, Grenet zubiaren azpialdea ere betea da».
Lapurdi kostaldean bizi izan da bizi guzian Vayron. 2008ra arte bere etxea zuen, baina jabez aldatzearekin kanpo gelditu zen. Ama-semeak elkarrekin bizitzen jarri ziren. Orduan izandako gorabeherak gogoan ditu: labezomorroz betetako apartamentua, udan libre uztera behartuak ziren bizitegia, lagunen etxean aterpetu beharra... Denetik bizi izan zuten. 2011ko maiatzean aurkitu zuten orain duten bizitegia. Baiona ondoko herri bateko hautetsia da jabea. «Apartamentua higuingarria zen, ezin zen alokatu. Sukaldea usteldua zen, hezetasun handia bazen...». Berritzeko obrak egin zituzten, eta horren truke lehen hilabeteko alokairua «oparitu» zien jabeak. Ordutik, 570 euroko alokairua eta 200 bat euroko karguak ordaindu dituzte hilabetero 63 metro koadro dituen bizitegiarentzat. Ez dute sekula pagatzeko arazorik izan.
Stephane Vayron. BERRIA
Orain dela urte batzuk hasi zitzaien erraten saltzeko gogoa zuela; maizterrak izaki, lehentasuna zuten erosteko. «200.000 euroan saltzea proposatu zigun, agentzia gastuak kontuan hartu gabe. Azken urteetan gure eraikinean saldu diren gainerako bizitegiak 110.000-130.000 euro artean saldu dira». Bizi diren egoitzak dituen arazo guziak zerrendatu ditu: «Leihoek ez dute berina bikoitzik, elektrizitate sistema zaharkitua da, isolatze arazoak ditugu, eta berogailua ez da martxan...». Azken hilabeteetan bisita andana izan dituzte etxe agentziek antolatuta; haiekin izan duten mespretxu jarrera ere deitoratu du Vayronek.
Oraingoz, bertan egonen dira, epaile batek kontrakoa erabaki arte, baina egoerak antsietatea sortzen diela aitortu du: «Hemen ditugu gure medikuak, gure eguneroko ohiturak... Eta inoiz beste bizitegi bat aurkituko bagenu ere, zer berme dugu ondoko jabearekin ez dugula arazo bera izanen?».
Donostiako Gros auzoa izan du etxe Maddi Juanikorenak betidanik. Bertako kaleetan hazi da, eta hiriko auzune horretan sortu du harreman sarea ere. Senitarteko batzuk ere baditu Donostian, eta lan ere bertan egiten du. Duela pare bat urte, ordea, Pasaiara (Gipuzkoa) lekualdatu behar izan zuen bizilekua; baina ez berak hala nahi izan zuelako: «Donostian emantzipatzea ezinezko egin zitzaidan».
«Aspalditik» zeukan asmoa gurasoen etxetik alde egiteko, eta Donostian bertan hasi zen hasieran etxe bila. «Bakarrik bizitzeko gogoa nuen, baina banekien hori ezinezkoa zela Donostian. Beraz, etxea konpartitzea erabaki nuen, baina, hala ere, oso konplikatua da hemen alokairuan hartzeko etxe bat topatzea». Izan ere, «erabat baldintzatuta» ikusi zuen bere burua: batetik, momentu hartan ez zuen aurkitu «egoera berean» zegoen jendea, baina, bestetik, «argi eta garbi» ikusi zuen baldintza ekonomikoak ez zirela «batere errazak»: «Horrek asko atzeratu zuen ni etxetik joatea». Orain, uste du «zortea» izan zuela, kasualitatez sortu zitzaiolako, azkenean, senitarteko batek Pasaian zuen etxera bizitzera joateko aukera. «Bestela, suposatzen dut gaur egun ere jarraituko nuela are urrunago dagoen lekuren batean etxe bat bilatzen».
Maddi Juanikotena. Andoni Canellada, FOKU
Orain Pasaian bizi den arren, ordea, Donostian jarraitzen du bizimodua egiten, eta noizbait bertara bueltatu nahiko luke: «Pasaian ez daukat ez lotura emozionalik, ez lagunik, ez senitartekorik. Aldatu dena da ez naizela nire egunerokoan ditudan harreman sareetatik hurbil bizi». Ez da «izugarrizko aldaketa» izan Juanikorenarentzat, garraio publikoan mugitzen baita batetik bestera, eta zerbitzuak «onak» dira, haren ustez. Hala ere, Donostian biziko balitz edukiko lituzkeen erraztasun batzuen falta nabari du: «Erosketak ezin ditut egin bizitza guztian egin ditudan lekuan, edo ezin dut bat-batean erabaki kafe bat hartzera joatea nire konfiantzazko tabernara, eta han ezagunen bat aurkitu. Dena aurrez antolatu behar dut. Bizitza kolektibo horren falta dut».
31 urte ditu orain Juanikorenak, eta ez da antzeko egoeran dagoen gazte bakarra; azaldu duenez, haren inguruan ohikoak dira emantzipatzeko arazoak: «Kuadrillan ez daukat inor haurrak izan dituena edo etxe bat erosi duena. Denak bizi dira etxe alokatu batean, soldataren ehuneko oso handi bat hura ordaintzera bideratzen, eta aurrera begirako bizi proiektu horiek oztopo handiz bizitzen. Inguruan ere eduki ditut Donostiatik alde egin behar izan duten pertsonak, nire antzera». Orain bizileku duen etxea ere Donostian bizi zen senitarteko batena zen: «Hona etorri behar izan nuen, Donostian etxe bat ordaintzea ezinezkoa zitzaidalako. Hau pairatzen ari den bigarren belaunaldikoa naiz».
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231672/lau-koreograforen-proposamenek-dantzan-jarriko-dute-tabakalera.htm
|
Kultura
|
Lau koreograforen proposamenek dantzan jarriko dute Tabakalera
|
Donostiako 84. Musika Hamabostaldiaren barruan egiten den Tabakalera Dantzan zikloaren laugarren aldia da aurtengoa. Lau emanaldi egingo dituzte abuztuaren 17tik 22ra, Tabakaleran bertan.
|
Lau koreograforen proposamenek dantzan jarriko dute Tabakalera. Donostiako 84. Musika Hamabostaldiaren barruan egiten den Tabakalera Dantzan zikloaren laugarren aldia da aurtengoa. Lau emanaldi egingo dituzte abuztuaren 17tik 22ra, Tabakaleran bertan.
|
Tabakalera da, Kursaal auditoriumarekin batera, aurtengo Musika Hamabostaldiko dantza eskaintzaren erreferentziazko egoitza. Tabakalera Dantzan zikloaren laugarren aldia da aurtengoa, eta Tabakalerako Patioa, Plaza eta That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera erakusketa izango dira zikloko dantza proposamenen eszenatoki. Lau ikuskizunetatik hiru espazio horietan egingo dituzte, eta laugarrena ikuskizun ibiltari bat izango da, Tabakalerako hainbat gunetatik pasatuko dena.
Bi berritasun handi dakartza Tabakalera Dantzan egitasmoak aurtengo aldirako: lehena, zikloak komisario bat izango duela, Olatz de Andres koreografoa; eta bigarrena, sorkuntza egoitza bat izango duela, ziklorako espresuki sortutako obra bat ekoizteko. «Programa osatzen duten piezak testuinguru eszenikotik atera, eta beste aurkezpen espazio batzuk betetzen dituzten sorkuntzak dira», adierazi du De Andresek. «Bilaketa oso pertsonala» duten tokiko zein nazioarteko proposamenak aurkeztuko dituztela gehitu du komisarioak.
Emozioekin dantzan
Programazioak biltzen duen lehen ikuskizuna Vera Tussing Belgikako konpainiaren The Palm of Your Hand #2 izango da. Dantzarien eta publikoaren arteko zuzeneko interakzio bat da; izan ere, publikoa elipse batean kokatuko da, eta dantzariak elipsearen barruan arituko dira, espazio eszenikoa mugatzen dutela. Vera Tussing bera da konpainiaren sortzailea; urteak daramatza ukimena eduki koreografiko gisa erabiltzen, eta ideia horren barruan sortu zuen lehen pieza da The Palm of Your Hand, 2015ean. 2017an birsortu zuen, eta horixe da aurten Tabakalaren aurkeztuko duen bertsioa. Bi emanaldi egingo dituzte, abuztuaren 17an, 18:30ean eta 21:00etan, Tabakalerako Patioan.
Poliana Lima koreografoaren Las cosas en la distancia izango da programazioko hurrengo lana. Zortzi dantzari ariko dira ikuskizun horretan, eta emakumeen erresilientzia eta erresistentzia hartu dituzte oinarritzat koreografiaren edukirako. Brasilen jaioa da Lima, eta 2011n hasi zuen bere ibilbidea; 2016an sortu zuen Las cosas en la distancia lana. Gaur egun Madrilen bizi da, eta nazioarteko hainbat jaialditan ibili da, bere beste zenbait ikuskizun saritu baitizkiote, dantza lehiaketa garrantzitsuetan; besteak beste, Madrilgo 23. Koreografia Lehiaketan eta Vienako Dance Web lehiaketan. Bi emanaldi egingo dituzte, abuztuaren 18an: 12:00etan eta 19:30ean arituko dira Limaren dantzariak, Tabakalerako Plazan.
Dani Hernandez koreografo espainiarra bere haurtzaroan eta nerabezaroan oinarritu da Cordoba Drone sortzeko. Isaac Albenizen Cordoba partitura izan du abiapuntu, eta tradizioa eta bere bizitzako etapa horietan sentitzen zuena berrikusi eta berrinterpretatu du, gaur egungo ikuspuntuarekin: «Betidanik izan dudan bihozkadatik abiatuta berraztertzen eta berridazten dut», adierazi du. Ikuskizun ibiltaria izango da Hernandezena, eta «Hamelingo txirulariaren antzera» lan egitea gustatuko litzaiokeela aitortu du: «Jendeak, ni kalean aurkitzeaz gain, niri jarraitu nahi izatea gustatuko litzaidake». De Andresek adierazi duenez, ikuskizuna ibiltaria eginez publiko zabalago batera irits daiteke dantza, nahiko ezezaguna baita zenbait sektoretan. Drone erritmoan egingo du dantza Hernandezek, Tabakalerako Plazatik abiatuta, abuztuaren 18an, 19:00etan. Musika elektroniko mota bat da hori, musika esperimentalaren barruan kokatzen dena. Soinu horrek publikoarekiko tentsio bat sortzen duela azaldu du Hernandezek, eta horrek indarra ematen diola bere mugimenduari: «Hipnotikoa eta kontenplaziozkoa da ikuskizuna».
Lehen aldia da zikloak sorkuntza egoitza bat hartu duena; hau da, koreografo bati lan espazio bat eta laguntza ekonomikoa eskaini zaizkio aurten, Tabakalerako espazioekin lotutako proiektu bat garatzeko. Blanca Arrieta izan da aurtengo koreografo egoiliarra, eta That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera erakusketa izan du abiapuntu Eso pieza sortzeko, areto hori bera eszenatoki bihurtuz. Galdera batetik sortutako lana da: zer presentzia du mugimenduak erakusketa areto batean? «Eso-k hainbat artistak eta hainbat garaitako obrek espazio berean elkar eragitea ahalbidetu du» adierazi du Arrietak. 2000. urtean ekin zion sorkuntza lanari, eta, geroztik, obra eszeniko ugaritan ibili da, koreografo, interprete eta kolaboratzaile gisa. Abuztuaren 19an, 20an eta 21ean egongo da Eso ikuskizuna aurkezten, 20:30ean.
Poliana Limaren, Dani Hernandezen eta Blanca Arrietaren ikuskizunak doakoak dira. Vera Tussingen konpainiaren emanaldietarako sarrerak salgai daude dagoeneko Musika Hamabostaldiaren webgunean.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231674/gizon-bat-atxilotu-dute-elorrion-sexu-askatasunaren-aurkako-delitua-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat atxilotu dute Elorrion, sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita
|
Bi adingabe baimenik gabe grabatu izana leporatzen diote 48 urteko gizonari, eta haietako bati ukituak egin izana.
|
Gizon bat atxilotu dute Elorrion, sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita. Bi adingabe baimenik gabe grabatu izana leporatzen diote 48 urteko gizonari, eta haietako bati ukituak egin izana.
|
Durangoko Epaitegiak ebatzi du 48 urteko gizon bat espetxeratzea. Elorrion atxilotu zuen Ertzaintzak, sakelakoa erabiliz bi adingabe baimenik gabe grabatu, eta haietako bati ukituak egitea leporatuta.
Ikerketa iturrien arabera, gizonezkoa bi adingabeengana gerturatu, modelo izan nahi zuten galdetu, eta grabatzen hasi zen. Ertzainek zenbait grabazio eta argazki topatu zizkioten eskuko telefonoan, eta sexu askatasunaren kontrako delitua egotzi diote.
|
2023-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/231675/ana-ollo-mikel-irujo-jose-mari-aierdi-eta-fernando-dominguez-izango-dira-geroa-bairen-kontseilariak-gobernuan.htm
|
Politika
|
Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez izango dira Geroa Bairen kontseilariak gobernuan
|
Ollo Geroa Baiko bigarren lehendakariorde ere izango da
|
Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez izango dira Geroa Bairen kontseilariak gobernuan. Ollo Geroa Baiko bigarren lehendakariorde ere izango da
|
Geroa Baiko batzorde iraunkorrak aho batez onartu du koalizioak zein ordezkari izango dituen Nafarroako Gobernuan. Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez izango dira.
Ollok presidenteorde bigarrena eta Herritarren Harremanetarako Kontseilaritza gidatuko ditu. Irujok, berriz, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Enpresen Digitalizazioa.
Ingurumena eta Landa Garapena gidatzeko, Jose Mari Aierdi hautatu dute. Eta Fernando Dominguezek Osasun Kontseilaritza hartuko du.
Geroa Baik konfiantza osoa jarri du lau koaliziokide horiengan. Esan du «zorrotz eta arduraz beteko dituztela Nafarroak dituen erronkak». Azpimarratu dituzten helburuen artean daude osasun publikoa suspertzea, trantsizio ekologiko, energetiko eta digitala bultzatzea, politika publikoak sustatzea, eta bizikidetzaren aldeko apustu irmoa egitea, askotarikoen iritziak aintzat hartuta eta aitortuta.
Gobernu «aurrerakoi eta askotarikoa» izango da hirugarrenez jarraian. Egonkortasuna, elkarrizketa eta elkarlana beharko direla azpimarratu du, eta bide horretan Geroa Bai izango dela berretsi.
|
2023-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/231692/eten-egin-da-inflazioaren-jaitsiera.htm
|
Ekonomia
|
Eten egin da inflazioaren jaitsiera
|
Hego Euskal Herrian, prezioak duela urtebete baino %2,6 garestiago daude, baina elikagaien garestitzea %10,1ekoa da.
|
Eten egin da inflazioaren jaitsiera. Hego Euskal Herrian, prezioak duela urtebete baino %2,6 garestiago daude, baina elikagaien garestitzea %10,1ekoa da.
|
Jaisteari utzi dio inflazioak. INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, KPI kontsumo prezioen indizeak lau hamarren egin ditu gora ekainetik uztailera, %2,2tik %2,6ra.
Urrundu egin da, beraz, EBZ Europako Banku Zentralak gogoko duen %2ko mailatik, baina, hala ere, iazko uztaileko mailatik oso behera dago, orduan %10,7ra iritsi baitzen, Ukrainako gerrak energian lehenik eta elikagaietan ondoren puztutako prezio igoeraren olatuan.
Orduz gero, baretu egin dira gauzak energia merkatuetan, Europako Batasuna gai izan baita bere burua berotzeko eta argindarra sortzeko Errusiako gas gutxiago lortu arren. Horrela, argindarraren eta gasaren prezioak neurtzen dituen atala da gaur egun inflazioari beherantz tira egiten dion faktore nagusia: uztailean, duela urtebete baino %30,3 merkeago zegoen (%26,6 ekainean).
Gaur egun elikagaiak dira inflazioari tira egiten diotenak, eta uztaileko berri txarra da haren prezioak merkatzeari utzi diola. Otsailean eta martxoan jo zuen goia atal horrek, %15,8ko garestitzearekin, baina, orduz gero, apaldu egin da. Ekainean %10,1era heldu zen, eta maila horretan geratu da uztailean ere, fruta eta olioa garestitu egin baitira. Oliba olioaren salneurria markak hausten ari da, iazko lehorteari aurtengoa ere batu zaiolako eta Andaluziako ekoizpena ohi baino txikiagoa delako.
Erregaiak garestitzen ari dira
Uztailean inflazioak gora egitearen beste arrazoietako bat erregaietan dago. Udako oporretan gertatu ohi den moduan, aurten ere erregaiak garestitzen ari dira. Aurten, gainera, LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea eta haren aliatuek ekoizpena txikitu dute, eta horrek eragin du petrolio upelaren prezioek berriro goranzko joera hartzea.
Hego Euskal Herrian, gasolina litroa batez beste 1,641 euroan salerosi zen uztailean (ekainean, 1,627), eta gasolioa, berriz, 1,485ean (1,452, ekainean). Iaz baino merkeago da hori, baina aurreko urtearekiko aldea murriztu egin da ekainarekin alderatuz gero, orduan jo baitzuen goia.
|
2023-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/231693/errusiak-ilargira-bidali-du-luna-25-misioa-hango-izotza-ikertzeko-xedez.htm
|
Mundua
|
Errusiak Ilargira bidali du Luna-25 misioa, hango izotza ikertzeko xedez
|
Espaziontzia bost egun barru sartuko da Ilargiaren orbitan, eta hilaren 21ean helduko da hego polora. Indiak handik bi egunera ilargiratuko du Chandrayaan-3, Errusiarenetik hurbil.
|
Errusiak Ilargira bidali du Luna-25 misioa, hango izotza ikertzeko xedez. Espaziontzia bost egun barru sartuko da Ilargiaren orbitan, eta hilaren 21ean helduko da hego polora. Indiak handik bi egunera ilargiratuko du Chandrayaan-3, Errusiarenetik hurbil.
|
Atzean geratu zen Gerra Hotzeko espazio lasterketa. NASAk lortu zuen, Apolo 11 misioari esker, gizakia lehenbizikoz ilargiratzea, 1969ko uztailaren 20an. Satelitearen ekuatoretik hurbil egin zuten geldialdia. Dena dela, norgehiagoka bat amaitu orduko hasten da hurrena: inork, gaurdaino, ez du lortu Ilargiaren hego polora iristea. Eta horixe bera lortu nahi du Errusiak. Luna zeritzon Ilargia ikertzeko haren programari (1959-1976). Tarte horretan 24 misio bidali zituen. Gaur, jarraipena eman dio, Luna-25 misioarekin.
Harantz doa jada Rocosmos Errusiako Espazio Agentzia Federalaren espaziontzia; gauerdi aldera jaurti dute. Ilargiaren hego poloa zona baliotsua da; izan ere, eguzkiak ez du inoiz jotzen han, eta gainazalaren azpian izotza dago. Zientzialariek uste dute Ilargiko ur izoztua baliagarria izan daitekeela erregaia eta oxigenoa lortzeko, baita edateko ere.
Errusiako zundak Boguslawsky kraterra du helmuga. Bost egun barru helduko da, eta, ilargiratu aurretik, bost, sei edo zazpi egunez orbitatuko du. Abuztuaren 21a egutegian markatua dute.
Zerbaitengatik deritzo lasterketa: Errusiak lehiakide du ISRO Espazio Ikerketarako Indiako Agentzia. Aurrea hartzeko asmoa du: Indiak uztailaren 14an bidali zuen Chandrayaan-3 misioa, baina espero dute hura abuztuaren 23an helduko dela Ilargiaren gainazalera.
Ezbeharrik ezean, misio horiek bi eguneko tartearekin helduko dira. Luna-25ek Bogulawskyn egingo du geldialdia; Chandrayaan-3k, berriz, Manzinus eta Simpelius kraterren artean. 120 kilometro ingurura egongo dira bata bestearengandik.
Lurraren sateliteko arrokak hona ekartzea lortu du Errusiak aurreko hiru misioetan. Oraingoan ez da hala izango. Bidali duten astromobila gai da 25 zentimetroko sakoneran diren laginak hartu eta bertan analizatzeko. Hemendik aurrerako misioen xedea, ordea, horiek Lurreraino ekartzea izango da. Aleksander Bloxenko Rocosmoseko proiektu aurreratuen zuzendariak aste honetan eman du Luna-26 misioaren berri; Ilargiaren orbitan geratuko da hori.
AEBak atzetik, baina sasoian
AEBek ere entzun dute irteteko pistola tiroa. Atzetik doaz epeari dagokionez, baina pauso bat aurrerago ere bai. Artemis deritzo NASAren misioari, eta rover bat ez, gizakia ilargiratzea da jomuga. Joan den urtearen amaieran egin zuten lehen urratsa, Artemis I misioarekin. Bidaiaririk gabeko Orion ontziak 26 eguneko bidaia egin zuen Lurretik Ilargira, eta berriz Lurrera itzuli.
2024ko azaroan emango diote segida, Artemis II misioarekin. Lau astronautak parte hartuko dute, baina ez dira ilargiratuko. Gregory Wisman izango da komandantea, eta harekin joango dira Christina Hammock Koch, misioko lehen emakumea, eta Victor Glover, lehen beltza. Jeremy Hansen kanadarra ere izango da. 2025erako dute aurreikusia Artemis programa amaitzea, Artemis III misioarekin. Martxoan aurkeztu zituzten hartako astronautek eramango dituzten jantziak. Ziur asko, NASA+ bidez ikusi ahalko dira biak ala biak. Plataformaren aurkezpen bideoan bertan entzun daiteke emakume bat hau esaten: «Goazen!».
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231694/irailean-iritsiko-da-demosath-haize-errota-flotagarriaren-argindarra.htm
|
Ekonomia
|
Irailean iritsiko da Demosath haize errota flotagarriaren argindarra
|
70 metro garai den errota hori Armintzako kostaldetik bi miliara ainguratu dute, eta bi urtez ikertuko dute haren jarduna. 2026rako 200 metrotik gorako beste hiru sorgailu jarri nahi ditu Saitecek.
|
Irailean iritsiko da Demosath haize errota flotagarriaren argindarra. 70 metro garai den errota hori Armintzako kostaldetik bi miliara ainguratu dute, eta bi urtez ikertuko dute haren jarduna. 2026rako 200 metrotik gorako beste hiru sorgailu jarri nahi ditu Saitecek.
|
Demosath sorgailu eoliko flotagarria itsasoratu dute dagoeneko. Hasieran zehaztu baino urtebete beranduago izan da, baina dagoeneko kokatu dute BIMEP itsas laborategian, Armintzako (Bizkaia) kostaldetik bi miliara. Haize errota hori 70 metro garaiko prototipo bat da, eta 2 MW argindar sortzea espero dute, 2.000 etxek behar dutena beste. Argindar hori irailean iritsiko da lurrera. Saitec ingeniaritza da egitasmoaren bultzatzailea, eta, dena ondo badoa, 2026an 200 metroko beste hiru kokatu nahi lituzke. «Kantauri itsasoan ainguratu den lehen sorgailu eoliko flotagarria da. Teknologia horri esker, itsasoaren sakonera jada ez da traba bat izango sorgailuak jartzeko». Azalpena David Carrascosarena da, Saitec Offshoreren zuzendari nagusiarena. Saitecek RWE energia alorreko Alemaniako enpresa eta Kansai Electric Power Japoniako hornitzailea izan ditu bidaide prototipoa eraiki eta itsasoratzeko prozesuan.
INFOGRAFIA: Itsas zabaleko sorgailu eolikoak: ahalmena, tamaina, motak...
Demosath egitasmoa 2016an jaio zen, eta asmoa zen iaz itsasoratzea, baina, enpresako arduradunek azaldu dutenez, udan ez zuten izan eguraldi oneko leiho aproposik, eta horregatik gelditu zen bertan behera. Ondorioz, errotak urte osoa egin du Bilboko portuan lotuta. Aurten, baina, baldintzak hobeak izan dira, eta herenegunerako jarrita zegoen. Lau eguneko prozesua izan da sorgailuan portutik 11 miliatara eramatea eta itsas hondoan, 85 metroko sakoneran, jarritako sei aingurekin kateekin lotzea. Sorgailua finkatzea lehen pausoa da —67 metro luze eta 30 metro zabal da—; orain, argindar kableak lotzea falta da, eta turbina martxan jartzea. Irailerako lanean egotea espero dute, eta sor dezakeen argindarra orduan irits dadila lurrera. Oraingoz argindar gutxi sortuko du, baina, prototipo bat denez, garrantzitsuena ez da hori, baizik eta ikustea nola eusten dion. Prozesuan, besteak beste, Energiaren Euskal Erakundearen eta SPRIren laguntza jaso du, eta energia berriztagarriak bultzatzeko Europako Batasunaren Perte-k proiektuari hiru milioi euro eman zizkion. Dena den, Carrascosak ez du zehaztu zenbateko kostua izan duen, «konfidentzialtasun arrazoiak» direla medio. Pisuaren berri ere ez du eman. Hurrengoak, handiagoak Saitecen bultzaturiko lehen sorgailu flotagarria da, baina 2026rako pauso handiago bat eman nahi du euskal kostaldean. Geroa proiektua izango da, eta egungo Bimepen alboan esperimentuak egiteko egokituko den bigarren itsas sail kontrolatu batean joango da. Ondo bidean, 15 MW argindar sortzeko ahala duten hiru sorgailu flotagarria ainguratuko ditu, eta haren palak 100 eta 120 metro luze izango dira. Alegia, sorgailu guztia 200 metro baino handiagoa izango da, eta bakoitzak 15.000 etxerentzako argindarra sor dezake. Horrek esan nahi du laster haize errota flotagarriak ikusiko ditugula euskal kostaldean? Carrascosak erantzun du: «Epe motzean ez, agian epe ertainean bai. Eskuduntza Espainiak Gobernuak du, eta kostaldearen ordenamendu planean sorgailuak jartzeko 45 ingurune zehaztu ditu, horietako batzuk erabilera komertziala izan dezaketenak, eta horietako bat ere ez dago euskal kostaldean». Espainiako Gobernuak askoz haize handiagoko guneak lehenetsi ditu lehen baimen komertzialak emateko.
|
2023-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/231695/bilboko-udaltzainen-bertsioa-zalantzan-jarri-du-bideo-batek.htm
|
Gizartea
|
Bilboko udaltzainen bertsioa zalantzan jarri du bideo batek
|
Asteazken gauean emakume bat atxilotu zuten bi udaltzainek, eta agente bati buruan ostiko bat ematea leporatu zioten. Sare sozialetan zabaldutako bideoan ez da ikusten emakumeak buruan ostikorik ematen dionik.
|
Bilboko udaltzainen bertsioa zalantzan jarri du bideo batek. Asteazken gauean emakume bat atxilotu zuten bi udaltzainek, eta agente bati buruan ostiko bat ematea leporatu zioten. Sare sozialetan zabaldutako bideoan ez da ikusten emakumeak buruan ostikorik ematen dionik.
|
Asteazken gauean gertatu zen, Bilboko Kale Nagusian, 20:45 aldera. Udaltzain bikote bat kalean gora eta behera zebilen, eta halako batean autoa aparkatu, irten, eta kaleko saltzaile batzuengana joan ziren. Udaltzain horietako batek El Correo egunkariari azaldu dionez, hamabost bat ziren kaleko saltzaileak, eta gehienek ihes egin zuten Polizia ikusi zutenean, baina ez bik.
Horietako bat identifikatzen hasi ziren udaltzainak, eta herritar batzuk poliziei kontra egiten hasi ziren, saltzaileak bakean uzteko eskatuz. El Correo-ri bere bertsioa eman dion udaltzainaren arabera, lankideak poltsa hartu zion saltzaileari, identifikatu egingo zutela esanez, eta, orduan, saltzaileak kolpe bat eman zion udaltzainari bularrean. Saltzaile hori atxilotzeari ekin zioten orduan.
Baina herritar batzuk atxiloketa eragozten saiatu ziren. Udaltzain horren arabera, jende horrek iraindu egin zituen agenteak, eta besoetatik heltzen hasi zitzaizkien, saltzailea atxiki ez zezaten. Momentu horretatik aurrera, lekuko bat gertakariak grabatzen hasi zen, eta sare sozialetan zabaldu da bideo hori.
Bideoan ikusten da kaleko saltzaile bat lurrean etzanda eta udaltzain bat haren gainean jarrita, atxilotzeko asmotan; beste udaltzaina, berriz, herritarrei kontu egiten saiatzen da. Emakume bat eta beste herritar batzuk udaltzainei kontra egiten ari zaizkie. Momentu batean, emakume horietako batek hanka altxatzen du saltzailearen gainean jarrita dagoen udaltzainarengana. Fonsi Loaiza kazetariak eta Twitterreko beste erabiltzaile batzuek ere zabaldu dute bideo hori:
Irudietan ikusten denez, momentu horretan behintzat emakumeak ez dio ostikorik ematen udaltzainari, eta are gutxiago buruan. Bideoko irudiek ez dute kalitate handirik, baina, kamera geldoan ikusita, itxura du emakumeak sorbaldan edo bularrean ukitu egiten duela udaltzaina hankarekin; ez da ostikorik ikusten bederen. Irudietan argi ikusten da, gainera, emakume horrek sandalia batzuk dituela jantzita.
Emakumearen mugimendu horren eraginez, lurrean dagoen udaltzainak oreka galtzen du, eta kaleko saltzaileak hori baliatzen du, udaltzainaren gainean jarri, eta askatzeko. Korrika ihes egiten du, oinezko batzuek «korri, korri!» esanez animatzen duten bitartean. El Correo-rentzat hitz egin duen udaltzainaren arabera, ondoren atzeman eta identifikatu zuten kaleko saltzaile hori.
Lurrean zegoen udaltzainak, berriz, kolpetik altxatuta, sandaliadun emakume hori lepotik heltzen du, indarka hasten dira biak, eta azkenean besoetatik harrapatu eta udaltzainen ibilgailura eramaten dute, bi agenteren artean. Udaltzain gehiago iritsi ziren lekura bitartean. Atxilotu egin zuten emakumea, eta identifikatu. Gero, aske utzi zuten, epaitzeko esperoan.
Traumatismoa burezurrean
ESAN sindikatuak zabaldu zuen gertakarien berri, atzo goizean. Gero, Bilboko Udalak berretsi zuen emakumea atxilotu zutela udaltzainek, eta hala jaso zuten berri agentziek. Zabaldutako bertsio horren arabera, agentea lurrean zegoenean ostikada bat eman zion emakumeak, eta horrek burezurreko traumatismo bat eragin zion. Beti bertsio horren arabera, Basurtuko ospitalean artatu zuten agentea, eta gau horretan bertan bidali zuten etxera, «atseden» hartzeko aginduta. Sareetan zabaldutako bideo horretan, baina, ikusten da ustez kolpe hori hartu zuen agentea kolpetik altxatzen dela lurretik, eta zuzenean joaten dela emakumearen bila. Hark atxilotu zuen, gainera.
ESAN sindikatuak atzo salatu zuen horrelako kasuak «behin eta berriz» gertatzen direla eta «geroz eta indarkeria eta errespetu falta handiagoa» pairatzen dutela udaltzainek eta poliziek. Udaltzainei babesa agertu zien, eta atxilotutako emakumeari «merezi duen zigorra» jasotzea opatu zion. ERNE sindikatuak, berriz, Bilboko Udalari eskatu zion «beste aldera ez begiratzeko eta neurriak hartzeko».
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaitzespen mezu bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan. Udaltzainak «beren lana eta betebeharra egiten ari ziren kaleko salmenta debekatuz», adierazi zuen: «Agenteari desio diot lehenbailehen osatzea, eta kolpatu duen emakumeari erabateko gaitzespena». PPk ere babesa agertu die gaur udaltzainei: «Oinezkoen jokabide hauek ezin dira onartu».
Bilboko Sortuk, aldiz, salatu egin du gertatutakoa. Bideo hori zabaldu du sareetan, eta «politika eta Polizia arrazistak» bazterrera utzi eta kaleko saltzaileenganako elkartasuna zabaltzeko deia egin du. CNTk ere salatu egin du udaltzainek «muntaketa» bat egin dutela auzi honetan, «existitzen ez den eraso faltsu bat» sortzeko.
Ekainean, berdin
Duela bi hilabete, ekainaren 18an, antzeko beste gertakari bat izan zen, Bilbon bertan. Victor kalean, udaltzain batzuek, kaleko saltzaile batzuk gerarazi, eta salgaiak kentzen ahalegindu ziren. Lekuko batzuk hasi ziren udaltzainei kontra egiten. Txakurrak paseatzen ari zen emakume bat atxilotu zuten orduan; eskuburdinak jarrita eraman zuten udaltzainek. SOS Arrazakeriak eta Mbolo kaleko saltzaileen elkarteak protesta bat egin zuten biharamunean.
Joan den astean, berriz, LAB sindikatuak ohartarazi zuen Gasteizko udaltzainak kaleko saltzaileen aurka ari zirela jaietan. Saltzaileei salgaiak kendu, identifikatu, eta 120 euroko isunak jartzen aritu ziren udal agenteak, sindikatuaren esanetan.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231697/bizitza-puskak.htm
|
Kultura
|
Bizitza puskak
|
Garai oparo eta aldakor baten lekuko eta eragile izan ziren, hala idazketan nola irakaskuntzan eta politikan. Mugimendu bizi horren berri ematen duten laginak dira hauek.
|
Bizitza puskak. Garai oparo eta aldakor baten lekuko eta eragile izan ziren, hala idazketan nola irakaskuntzan eta politikan. Mugimendu bizi horren berri ematen duten laginak dira hauek.
|
Sorne Unzueta. Ander Olaizola
XX. mendearen hasieran idazten jardun zuten andreetako askok bizitza luzea izan zuten, eta horietan aipagarriena da, ziur asko, Sorne Unzuetarena: 1900. urtean jaio zen, Bilbon, eta 2005ean zendu, Urdulizen (Bizkaia), 105 urterekin. Etxekoek Concepcion izenez bataiatu zuten, baina, 16 urterekin, Sorne izena erabiltzen hasi zen.
Irakaslea, EAB Emakume Abertzale Batzako hizlaria —sortzaileetako bat— eta idazlea izan zen, iragan mendearen hasierako mugimendu abertzalearen figura petoa. Errigoitin (Bizkaia) hasi zen andereño lanetan, eta, beste zenbait eskolatatik igaro ondoren, 1925ean Gregorio Erraztirekin ezkondu, Lemoan finkatu, eta han egon zen lanean. Handik Bediara aldatu zen, eta Bediatik Berangora, gerra hasi zen arte.
EABren barruan ardura karguak izan zituen, eta hizlari sutsua izan zela jasotzen dute orduko kronikek. Horietako baten arabera, Bermeoko (Bizkaia) mitin batean, euskaraz hitza hartu zuen bakarra izan zen, eta egundoko txalo zaparradarekin hartu zuten, bai orduantxe, eta baita gero kalean ere.
Gerra piztu ostean, haurrak hartu —sei izan zituen, jaiotzean hil zen bat barne—, eta ahizparekin batera erbesteratu zen, eta Bordele, Saint-Christaud (Okzitania) eta Kanbo (Lapurdi) igaro. Behin familia elkartuta, erresistentzian ibili zen—andre bakanetakoa zen taldean—, eta alemanekin igarotako estualdiak kontatu ohi zituen. Gerraostean, Parisen bizi izan ziren, 1953ra arte, eta Euskal Herriratu ziren urte berean hil zen senarra. Itzulerako urteetan, abertzale ospetsua izanik, baztertua izan zela oroitzen zuen.
Idazten 1930eko hamarraldian hasi zen, Utarsus ezizenarekin sinatuz ia beti. Batik bat, olerkiak argitaratu zituen, ale solteak aldizkarietan, eta fedea, aberria eta natura aipatu maiz, sentiberatasun apartekoz. 1933 eta 1977 bitartean ez zuen ia ezer argitaratu, baina plazara itzuli zen gero, 90 urteak bete zituen arte. 1995ean, artean bizi zela, Labayruk haren testu guztiak argitaratu zituen —prosazkoak barne—. Bada lan bat, ordea, oraindik argitara atera ez dena: Me voy contigo (Zurekin noa) eleberria, Parisen idatzia.
Julene Azpeitia. Xabier Eskauriatza / MLKB
Literatur lehiaketa batek itzultzen du Julene Azpeitiaren izena urtero lerroburuetara. Zumaian (Gipuzkoa) egiten dute, haren sorterrian. Han jaio zen, 1888an, eta 92 urteak beteta hil, Bilbon, 1980an. Euskaltzaletasuna eta pedagogia izan zituen bizitzako ardatz nagusietako bi, eta tartean sar daiteke idazle modura osatu zuen lana ere, ipuingile modura, batik bat. «Euzkera jasotzea erabagi dogu», idatzi zuen 1962an, Euskaltzaindiaren ipuin sariketara bidalitako testuan, eta erabaki horrek azaltzen ditu, hein handi batean, haren bizi urratsak.
Lehen eskola urteak Zumaian egin zituen, eta irakasle ikasketak Donostian hasi, eta Bilbon amaitu. Aizarnazabalen (Gipuzkoa) hasi zen andereño lanetan, 19 urterekin, eta Valladolideko (Espainia) oposizioetan lehen postua lortu zuen 1911n. Ezkondu egin zen gero, Enrike Eskauriatzarekin, eta Mexikora lekualdatu ziren 1916tik 1920ra. Herriminaz idatzi zuen maiz han, hango euskaldunek San Ignazio egunez ateratzen zuten aldizkarian. «Nere biotzak Euskalerritik urrun ez du illuna baño aurkitzen, ez du ituna besterik nabaitzen».
Aurretik, lehen-lehen artikuluak 1906an eta 1907an argitaratu zituen, Aberri astekarian, eta Pizkundeko emakume idazleen arteko aitzindari egin zuen horrek. Arritokieta ezizenez sinatzen hasi zen ordutik. Artikulu gehien-gehienak euskaraz argitaratu zituen Euzkadi-n gerraren aurretik, gerra garaian Eguna egunkariko kolaboratzaile ordaindua izan zen, eta gerraostean, batez ere, ipuinak argitaratu zituen —erbestetik bueltan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskoletan aritu zen, eta bi urtez Burgosko (Espainia) herri txiki batera bidali zuten, zigortuta, 1952an itzuli zen arte—.
Pedagogiak pizten zion interesa ikasgelatik kanpo ere utzi zuen agerian, gutunetan eta artikuluetan sarri garatu baitzuen hari buruzko bere pentsamendua. 1975ean, Euskaltzaindiak omenaldia egin zionean, Maialen Jauregiberrirekin eta Tene Mujika adiskidearekin batera, hitzaldian aipatu zuen berriz jaioko balitz indar bera eskainiko liokeela irakaskuntzari; «milla bider jaioko banintzake ere».
Ipuinetako asko euskarazko irakaskuntzan zegoen material premia betetzeko idatzi zituen. Herri tradiziotik eta gertuko errealitatetik edan zuen horretarako —«Azpitiar Julenerenak [ipuinak] erria zuzenki dute iturburutzat, ta bere eskuz eztiki apainduak dira», goratu zion Juan San Martinek—, eta literatura unibertsaleko hainbat lan ere itzuli zituen, gero ikastoletan banatu zirenak.
Sariak ere izan ziren bultzada haren ibilbidean, pedagogia liburuxkak —Osasuna, merketza eta yanaritzaz (1922); Irakurri matte (1932)— eta literatur lanak saritu baitzizkioten —Euli baten edestia ipuina (1933); orotariko ehun ipuin dakartzan Amandriaren altzoan (1961) bilduma—.
Irratirako ere aritu zen luzaz, eta azken lana 86 urte zituela argitaratu zuen: Zuentzat.
Katalina Eleizegi. BIDEGILEAK
Gerraurreko emakume idazleen artean, kasu ezohikoetako bat da Katalina Eleizegirena. Inoiz prentsarako idatzi gabe, zuzenean sariketen bitartez eman baitzuen argitara bere sormen lana, eta arrakastaz urratu zuen bidea, euskal antzerki modernoaren aurrendarietako bat bihurtzeraino.
Donostian jaio zen, 1889an, baina, arnas aparatuko gaitz bat tarteko, leku lehorragoetara lekualdatzen ibili ohi zen ahal zuen bakoitzean. XX. mendearen hasierako euskal antzerkiaren epizentroa Donostian zegoen, ordea, eta hango Euskal Iztundea antzerki eskolaren bueltan eman zituen ezagutzera Eleizegik lehen lanak. 1916an plazaratu zuen estreinakoa, Garbiñe, eta Donostiako Udalak saritu, Antzoki Zaharrean arrakastaz estreinatu, eta kritikak bero jaso zuen —ezinezko amodio baten istorioa da—. Hurrengo urtean aurkeztu zuen Loreti, eta hori ere saritu zuten Donostian. Horietan eta ondotik idatziko zituenetan, emakumezko pertsonaiak protagonista bihurtu zituen Eleizegik. Abertzalea eta ohiturazalea zen —ez zen EABko kide izan, hala ere—, eta ikusmolde hori agerikoa dute haren antzezlanek.
Gaine (1929) argitaratu zuen gero, zatika, El Día-n, eta Yatsu (1934) gero; biak aurreko hamarraldiko lanek baino arrakasta gutxixeagorekin. 36ko gerrak erauzi egin zuen euskal antzerkiak bizi zuen loraldia, eta Eleizegi Lizarran (Nafarroa) finkatu zen, anaiak bidaltzen zion diruari esker gela baten errenta ordainduta. Ez zen inoiz ezkondu.
Idazten segitu bai, baina ez zuen gehiago argitaratu. Senideek hark utzitako koadernoetan topatu zituzten idatzi zituen azken lanak: Brujaseko harilkia (1960), Erauso Katariñe (1962), eta Roldan (1963), amaitu gabe utzitakoa. Azken urte hartan hil zen, botika batek eragindako erreakzioa zela medio.
Maddi Ariztia. ARIZTIAREN SENIDEAK
Saran jaio eta Saran hil zen Maddi Ariztia (1887-1972), Lapurdin. Han hasi zituen ikasketak; Mont-de-Marsanen (Okzitania) segitu, eta 1910ean Baztango Pedro Ariztiarekin ezkondu zenean hartu zion hari abizena —Diharasarri zuen sortzezkoa—.
Ahozko tradizioan zeuden istorioak eta folklore gaiak biltzen aritu zen —Aita Donostiarekin eta Joxemiel Barandiaranekin harremana izan zuen, besteak beste—, eta Gure Herria, Herria, Egan eta Eusko Folklore aldizkarietan argitaratu zuen, batik bat.
Bederatzi seme-alaba izan zituen, eta 1934an kaleratutako Amattoren uzta ipuin bilduma da haren lanik ezagunena. Hala zioen hitzaurrean: «Oharturik nere haurrak zein prestuki egoten ziren, lorietan, choratuak, ichtorio aditzen, etcheko neskatoek kontatzen ziozkatelarik, gogoatu zitzaidan behar nituela ichtoria zahar horiek, eskribuz eman, beldurrez eta ahantz».
1923 eta 1931 bitartean jasotako hamasei ipuin dira, Lapurdiko eta inguruetako artzain, sendagile, laborari eta besteri jasoak. Erlijioaren pisua nabaria da kontakizunetan, baita antzinako tradizioarena ere. Hartan datorren Arotxaren ixtorioa, esate baterako, Patxi Errementaria-ren beste bertsio bat da. 1982an, Elkarrek berredizio bat plazaratu zuen, ele bitan —euskaraz eta frantsesez—.
ETene Mujika. BERRIA
Robustiana izena jarri zioten munduratzean, baina Tene izenez egin zen ezagun, hizlari eta idazle trebe gisa, abertzale fededun eta euskaltzale sutsu gisa. 1888an jaio zen, dendari familia batean. Hamabi senidetan bederatzigarrena; alabetan zaharrena. Nerabezaroa dendan igaro zuen lanean, tarte libreak irakurketarako gordeta, eta jendaurreko lanak herrikide jantzien —elizgizon abertzaleen— hurbileko egin zuen.
Hamarkada beteko gaixoaldi bat igaro zuen artean gazte zela, eta orduan hasi zen lehen olerkiak, artikuluak, kontakizun laburrak garaiko euskarazko aldizkari nagusietan argitaratzen. Miren Itziar'i idazkiak eta olerkiak (1923) publikatu zuenerako, abertzaletasuneko andreei mintzatzera engaiatua zen. Erreferente argia izan zen haien artean —1935ean EABko lehendakari izendatu zuten—, eta, politikako jardunarekin paraleloan, idazten segitu zuen. 1916 eta 1936 artean, bostehundik gora artikulu atera zituen, ia denak euskaraz —Aitzolek, esaterako, 443 artikulu eman zituen 1930etik 1936ra, hamasei euskaraz—. Antzerkia ere jorratu zuen, eta sariak irabazi.
36ko gerra piztuta, Ziburun (Lapurdi) eta Nafarroan ibili zen, herrira itzuli ezinda. Bueltan, herriko irakasleekin jardun zuen lanean. Ez zen sekula ezkondu, ez zuen haurrik izan, eta independentzia ekonomikoa eta bizitza kultural aberatsa eduki ahal izan zituen. 93 urterekin hil zen.
|
2023-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/231698/lurraren-altxamenduak-mugimenduaren-desegitea-baliogabetu-du-frantziako-estatu-kontseiluak.htm
|
Mundua
|
Lurraren Altxamenduak mugimenduaren desegitea baliogabetu du Frantziako Estatu Kontseiluak
|
Frantziako Gobernuak erabaki zuen mugimendu ekologistaren legez kanporatzea, ekainean, iritzita indarkeria erabiltzen zuela; estatu kontseiluak bertan behera utzi du orain erabakia, behin-behinean, baina auziaren inguruko azken erabakia hartu behar du oraindik.
|
Lurraren Altxamenduak mugimenduaren desegitea baliogabetu du Frantziako Estatu Kontseiluak. Frantziako Gobernuak erabaki zuen mugimendu ekologistaren legez kanporatzea, ekainean, iritzita indarkeria erabiltzen zuela; estatu kontseiluak bertan behera utzi du orain erabakia, behin-behinean, baina auziaren inguruko azken erabakia hartu behar du oraindik.
|
Frantziako Gobernuak ekainaren 21ean agindu zuen Lurraren Altxamenduak (LSDLT) mugimendu ekologistaren desegitea, ohiko jardunean «indarkeriaren erabilera» sustatzen zuela egotzita. Gaur, Frantziako Estatu Kontseiluko epaileak baliogabetu egin du gobernuaren erabakia, auziari buruzko azken erabakia hartu bitartean. Epaileak ebatzi du «sakoneko zalantzak» daudela Frantziako Gobernuak taldeari egotzi dion asmoari, hau da, indarkeria sustatzeko helburuari dagokionez, eta horretan oinarrituta utzi du bertan behera desegiteko erabakia. Gobernuak horren frogarik ez duela aurkeztu ere ohartarazi du epaileak.
Ekainean, Olivier Veran Frantziako Gobernuko bozeramaileak prentsaurreko bat eman zuen legez kanporatzeko agindua azaltzeko, eta, orduan adierazi zuenez, «ondasunen eta pertsonen aurkako indarkeria» erabili izan du LSDLTk. Legez kanporatzeko agindua emateko Barne Ministerioaren oharrean, arma gisa erabilitako objektuak edukitzea leporatu zieten; besteak beste, morteroak eta molotov koktelak. Funtsean, baina, mugimenduak sustatutako mobilizazioetan istiluak piztu zirenean Poliziari aurre egin izana besterik ezin zaie egotzi. Esate baterako, Sainte-Solinen (Frantzia) istilu gogorrak izan ziren, uraren pribatizazioa salatzeko deitutako mobilizazioetan. Istilu horietan poliziei molotov koktelak eta beste jaurti izana egotzi zieten manifestariei. Martxoan Sainte-Solinen izandako mobilizazio horietan abiarazi zuten mugimendua legez kanporatzeko prozedura.
Ekaineko erabakiaren ostean, mobilizazioak izan ziren Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Baionan, Ostia kolektiboak antolatuta egin zituzten protesta ekintzak. LSDLT mugimenduak garaipentzat jo du erabakia, eta estatu kontseiluaren erabakia baloratzeko oharra agindu du hurrengo orduetarako.
Frantziako Gobernuak agindu du aintzat hartu duela estatu kontseiluaren ebazpena, baina gogoratu du oraindik azken erabakia falta dela.
|
2023-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/231699/senpereko-olha-etxaldea-1300000-eurotan-saldu-da.htm
|
Gizartea
|
Senpereko Olha etxaldea 1.300.000 eurotan saldu da
|
Ekain hasieratik okupaturiko etxaldea saldu da. Adam etxeak erosi du, eta salmenta horren kontra «fermuki» borrokatzeko mobilizazio deia zabaldu dute. Abuztuaren 12rako egun osoko egitaraua antolatu dute borrokan segitzeko.
|
Senpereko Olha etxaldea 1.300.000 eurotan saldu da. Ekain hasieratik okupaturiko etxaldea saldu da. Adam etxeak erosi du, eta salmenta horren kontra «fermuki» borrokatzeko mobilizazio deia zabaldu dute. Abuztuaren 12rako egun osoko egitaraua antolatu dute borrokan segitzeko.
|
Senpereko Olha etxaldea saldu da, 1.300.000 eurotan, nahiz eta SAFER laborantza lurrak kudeatzeko egiturak 650.000 eurotan estimatu duen, prezio erdian. Adam gozotegiaren buruek erosi dute.
Ekain hastapenetik, Senpertarren Kolektiboak, Ostia sareak, ELBk eta Lurzaindiak okupatua dute etxaldea. «Prezio espekulatzaile ikaragarria» salatzen dute. Nahiz eta «egunero eta amore eman gabe» okupatu duten etxaldea, aitortu dute okupazio lanak ez duela «emaitzarik izan». Ondorioz, salmenta «fermuki» salatu dute, eta okupazioan segitzeko xedez dira salmenta horren kontra borrokatzeko.
Kolektiboek salatu dute ez dela onargarria «laboraria ez denari laborantza lurrak saltzea». Bestalde, adierazi dute ez dituztela laborantza lurrak proiektu «inkoherente eta espekulatiboetan erortzen utziko».
Lurzaindiak, ELBk, Senpertarren Kolektiboak eta Ostia sareak «sekula baino gehiago» mobilizatzera deitu dute egoera salatzeko. Horren harira, 60 hautetsik sinadura bilketa batean parte hartu dute salmenta salatzeko.
Beste bilkura baten berri ere eman dute: larunbatean, agorrilaren 12an, egun osoko egitaraua antolatu dute Olha etxaldean.
|
2023-8-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/231701/agrafoa.htm
|
Kultura
|
Agrafoa
|
Donostian jaio zen, 1968an. Argia-n eta Euskaldunon Egunkaria-n kazetari aritu ondoren, 2006. urtean kaleratu zuen bere lehen liburua, Susa argitaletxearekin: Beñat Dardo. Bernart Etxepare du protagonista, euskaraz argitaraturiko lehendabiziko liburuaren idazlea; baina ez da eleberri historiko bat, pertsonaia haren birkreazioa baizik. Aurten, Oizek (H)ilbeltza beka irabazi du, Zorigaiztoko lanarekin. XIX. mendean girotu du kontakizuna, Donostian, jazoera historikoa eta kritika soziala uztartuta. Txalaparta argitaletxeak aterako du liburua, datorren urtean.
|
Agrafoa. Donostian jaio zen, 1968an. Argia-n eta Euskaldunon Egunkaria-n kazetari aritu ondoren, 2006. urtean kaleratu zuen bere lehen liburua, Susa argitaletxearekin: Beñat Dardo. Bernart Etxepare du protagonista, euskaraz argitaraturiko lehendabiziko liburuaren idazlea; baina ez da eleberri historiko bat, pertsonaia haren birkreazioa baizik. Aurten, Oizek (H)ilbeltza beka irabazi du, Zorigaiztoko lanarekin. XIX. mendean girotu du kontakizuna, Donostian, jazoera historikoa eta kritika soziala uztartuta. Txalaparta argitaletxeak aterako du liburua, datorren urtean.
|
—Segurtasuneko langileari deitzea nahi duzu, ala?
—Ez baitakit idazten. Horixe adierazi dizut arestian.
—Ikaragarrizko ilara sortzen ari zara, mesedez, bete inprimakia ala etorri beste egun batean! Utz iezaguzu lan egiten...
—Deitu seguratari, orduan.
Ez zen bat-bateko kontua izan, aspaldi inarrosten zuen kezka bat baizik. Martinek urte asko zeramatzan irakaskuntzan, hogeita hamar inguru. Era guztietako erreforma, egokitzapen, hobetze prozesu edota paradigma aldaketa sufrituta ere, lanbidea maite zuen. Hainbat lankide erretxinduk garai bateko «zera horren» falta nabaritzen baldin bazuten ere, berak ez. Ez zuen inongo damurik metodologia berriaz, autoritate gabeziaz, gurasoen ergelkeriaz, denbora faltaz edota diru eskas zuten opor gehiegiaz. Ez zituen lankideak kuadrillakide gazteak zireneko garaiak faltan sumatzen. Martin burokraziak gozakaizten zuen: zernahi egin aitzin idatzi, zernahi egin ondotik idatzi. Plangintzak, memoriak, ohartarazpenak, ebaluazio irizpideen bildumak... Irakatsi, bideratu, lagundu, estimulatu, motibatu, jakin-mina piztu... aditz horiek guztiak gustura jokatzen zituen, baita menostutako kalifikatu aditza ere. Horregatik hiru urteko eszedentzia eskatu zuenean, «zer, zu ere irakaskuntzak erreta?» esaten ziotenei, «ez, burokraziak itota» soil batez erantzuten zien.
Hurrengo pausoa telefonoa aldatzea izan zen. Smartphonea hamar urteko ilobari oparitu zion haren urtebetetzean cadeaux empoisonné gisa eta aitak dagoeneko erabiltzen ez zuen txartelarekiko segapotoaz jabetu zen. Orduantxe bukatu ziren Whatsapp bidezko mezuak. Ondorioz, adibidez, eguberrietako spam-ezko zoriontzeak dozena erdi dei gozo bilakatu ziren. SMSak ere ez zituen baliatzen eta aspaldi erabiltzen ez zuen Twitterreko kontua bertan behera utzi zuen. Erakunde klandestino bateko kidea bailitzan, beraz, Martinek parez parekoa ez zen harremana txarteldun telefonoz, telefono-deiaz, egiteari ekin zion. Horretaz gain, aspaldikoa zuen zaletasunari ere eutsi zion:
—Gaztainaz egingo dizut kutxa. 500€. Ez. Beltzean. Nahi baduzu aste honetan bertan gera gaitezke egin dizudan zirriborroa ikusteko. Nik lauburu bat kenduko nioke. Bi nahiko dituzula iruditzen zait. Sarraila zahar bat lortu dut eta hura txukundutakoan erakutsiko dizut. Ostegunean ondo? Eguerdian Anttonirenean?
Posta elektronikoa urtean behin erabili ohi zuen. Ogasunari egiazkoagrafoa@gmail.com helbidea helarazi zion eta errenta aitorpenaren proposamena berresteko botoia sakatzeko aprobetxatzen zuen. Besterik ez. Egiten zituen zurgin lanetarako ez zuen idatzizko aurrekonturik egiten, ezta fakturarik igortzen ere. Balizko erostunarekin geratu eta egin beharreko lanaren marrazkia erakutsi edota behar zen ordainagiria sinatu baizik ez zuen egiten tanpoi batez: A. Grafois.
Aurrena asperrak eta gogaitasunak eragindako jarrera, bizimodu bilakatu zen hurrena. Muturreraino eramandako bizitza-hautua.
—Barkatu baina zure datuak ekarri behar dizkidazu orri honetan beteta, bestela ezin dizut asegurua berritu.
—Ados. Hortxe. Har ezazu faborez nire nortasun agiria.
—Ez, ez. Ez didazu ulertu. Zeuk bete behar dituzu datuok eta orria beteta ekarri.
—Ados. Mila esker arretarengatik. Beste aseguru-etxe batean saiatuko naiz...
—Bo, tira! Nahi baduzu, agian, nik bete niezazuke...
Zirkinik gabeko jarrera patxadatsuaz irabazten zituen batailatxoek sendotzen zuten hartutako erabakia: ez zuen besteentzako deus ere gehiago idatziko. Denboraren poderioz, fineziaz landutako teknika gudu-zelai guztietatik irabazle irteteko arma eraginkorra bilakatu zen.
Kontu handiz ibili behar da, bai, zurgin tresna horiekin. Marka da gainera ezkerra izan eta gubiak kasualitatez esku horretan aberia egitea! Ez dago arazorik nik egingo dizut eskaera. Zuk azaldu zer behar duzun eta nik osatuko dut testua.
Izan ere, Poliziaren edozein argiketa ahozko adierazpen batez oinarritzen bazen, zer dela-eta askoz ere errazagoa zen kiroldegiko txartela berritzeko prozedura norberak betetako idazki baten bidez izapidetu behar hori?, pentsatzen zuen Martinek. Amaren eskela ere ez zuen idatzi. Ehorztetxeko harreragileak berak osatu zuen txartela, Martinek diktatuta. Koroan ageri zen Senarra eta seme-alabak ere ez zuen paperean jarri.
—Bai tartean marrarekin, seme marra alabak, faborez. Mila esker.
Publikatu gabeko ipuinak irakurri ohi zizkioten adiskideen artean bazuen agrafo ospea, aspalditik. Nobela idazteko bultzatzen zuten lagun horiexek izan ziren orain bere jarreraren arriskuaz ohartarazi ziotenak:
—Hi, azkenean idazten ahaztuko zaik!
Ahaztu baino, ez baleki bezala jokatzen zuen. Konjurua bota zuen lehen aldia arrotz egin zitzaion: «Ez dakit idazten». Are gehiago banketxeko bulegariari. «Sinadura baizik ez dakit egiten». Udaletxeko kontu-hartzailetzako mostradorean lotsagabeki borobildu zuen desenkusa: «Iktusaren ondorioa da. Mintzamena berreskuratu nuen baina idazmena ez».
—Ez arduratu. Ea, zertan oinarritzen duzu isunarekiko helegitea?...
Burokraziarik gabeko bizimodua nare eta lasaia suertatu zitzaiolako, beharbada, konturatu orduko eszedentzia luzatzeko tenorea fortunatu zitzaion. Martinek Hezkuntza Sailburuordetzako izapideen leihatilan topatu zuen bere burua nahi baino lehenago, eszedentzia luzatzeko prozeduraz galdezka. Topatu ere, mesopotamiarren benetako altxorra idazketa zela fermuki defendatzen zuen funtzionarioa topatu zuen, ordea. Burokrata militantea:
—Hortaz, nahi duzun moduan. Deitu egingo diot...
—Ez larritu —adierazi zion amultsuki segurtasuneko agenteak, hiritarren arretarako bulegoetatik irteerarantz arrastaka baina profesionalki Martin bideratzen zuen bitartean—, nik ere ez dakit ia idazten eta, begira, hementxe ari naiz, Hezkuntza Sailean lanean.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231704/nikela-berriena-kritikoen-artean.htm
|
Ekonomia
|
Nikela, berriena kritikoen artean
|
AEBek 2021ean sartu zuten material kritikoen zerrendan, eta Europako Batasunak aurten. Baterien katodoetarako aproposa da, eta kalkulatzen dute orain halako hiru produzitu beharko dela, eta ez da hainbeste tokitan ekoizten.
|
Nikela, berriena kritikoen artean. AEBek 2021ean sartu zuten material kritikoen zerrendan, eta Europako Batasunak aurten. Baterien katodoetarako aproposa da, eta kalkulatzen dute orain halako hiru produzitu beharko dela, eta ez da hainbeste tokitan ekoizten.
|
Nikela jada material garrantzitsua da munduarentzat, altzairu herdoilgaitza ekoizteko erabiltzen baita. Hainbat alorretan ezinbesteko bihurtu den altzairu horretarako erabiltzen da urtero lurretik erauzten den nikelaren parterik handiena, %68 eta %70 artean —urtean bi milioi tona erauzten dira—.
Kromoak bihurtzen du aleazioa herdoilgaitz, baina nikelak ematen dizkio konformagarritasuna eta soldagarritasuna. Ekoizten den altzairu herdoilgaitzaren hiru laurdenak darama nikela.
Baina nikelaren erabilpen horri beste batzuk gehitu zaizkio azken urteetan, oso esanguratsuak: auto elektrikoetarako baterietarako eta energia garbietarako osagai bihurtu da, eta erabilera horrek garrantzi handia hartuko du etorkizunean, altzairuarena gainditzeraino.
Horrek esan nahi du datozen urteetan nikel gehiago beharko dela munduan. Adibidez,herrialdeek adierazitako klima helburuak beteko badira, IEA Nazioarteko Energia Agentziaren ustez, ateratako nikel kantitateak orain halako bi izan beharko du 2030ean. Erauzketak, berriz, orain halako hiru —sei milioi tonatik gora urtero— 2050. urterako karbono neutraltasunaren agertokia betetzeko. Aurreikuspenen arabera, 2040. urterako, munduan aterako den nikelaren %60 izango da teknologia garbietarako. Panorama horrek esplikatzen du AEBek eta Europako Batasunak, zeinek apenas duten nikelik, metala material kritikoen zerrendan sartu izana orain dela gutxi.
Sokaren beste aldean, ez dira hainbeste nikela ateratzen duten herrialdeak. Indonesia da ekoizlerik handiena; han ateratzen da munduko nikelaren %39,4, eta oso atzetik ditu zerrendan Filipinak (%12,5) eta Errusia (%8,9).
Indonesian daude nikel erreserba frogatuen %22,1 ere. Gaur egun Indonesiako ekialdea den gunean, bi plaka tektonikok elkar jo zuten duela milioika urte, eta lurrazalera atera zuten mineraletan aberatsa den ozeano hondoa.
Dena den, eskaera aurreikuspenak aintzat hartuta, areagotu egin dira erreserbak bilatzeko lanak, batez ere Afrikan. Hori bai, batez beste hamalau urte behar dira meategiak abiatu eta nikela edo bestelako meak ustiatzen hasteko.
Indonesia, funtsezko
Bitartean, Indonesia nikel merkatuaren erdian dago, eta egongo da. Are gehiago orain, ematen baitu aukera handiagoa izango duela nikelik puruena, baterietarako behar den hori, ustiatzeko.
Munduan ateratzen den nikel gehiena laterita meetatik ateratzen da. Eta horiek bi motakoak izaten dira: saprolitoa —normalean geruza sakonagoetan— eta limonita. Nikel kontzentrazioa handiagoa da saprolitoan limonitan baino, eta RKEP labe elektrikoen bidez, —mea 1.500 gradutan urtuz— nikel eta burdina arrabioz osatutako konposatu bat ateratzen da. Hori erabiltzen da altzairu herdoilgaitzerako.
Nikel xaflak. NORNICKEL
Nikel puruagoa lortzeko, nikel eta burdina arrabioari sufrea injektatzen zaio, burdina bereizteko. Baina prozesu horrek energia asko behar du, eta horrek, Indonesian, ikatza erabiltzea dakar.
Kontua da berotegi efektuko isuri horiek eramanezin bihurtu direla beren autoen garbitasuna saldu behar duten Mendebaldeko automobilgileentzat. Horrez gain, Europako Batasunak karbono isuriei ezarri nahi dizkien muga zergekin, ikatza neurrigabe erabiltzea garesti atera daiteke.
Esportazioen debekua
Baina ikatzarena baino arazo handiagoa zuen Indonesiak. Orain arte atera duten nikel gehiena saprolitotik ateratakoa izan da, eta Indonesiak jada esportatu du zeukan saprolito gehiena; batez ere Txinara, han sortu ziren-eta RKEF labeak. Indonesian gelditzen den nikel gehiena limonitan dago, eta hor RKEF prozesuak ez du balio.
Horrek guztiak esplikatzen du, hein handi batean, Indonesiak zergatik debekatu zituen nikel esportazioak 2020an. Helburua izan da nikel lehengai gordina herrialdean geratzea, altzairu herdoilgaitzaren eta baterien produkzioa elikatzeko. Hala, Jakartako gobernuaren arabera, nikel produktuen esportazioen balioa asko igo da: 2015ean ia 900 milioi eurokoa zen, eta, 2022an, berriz, ia 26.000 milioi eurokoa.
Baina debekuak haserretu egin zituen inportatzaileak, batez ere Europako Batasuna, zeinak Indonesia salatu zuen Munduko Merkataritza Erakundean. Oraindik ere bizirik dago auzia. Azaroan MMEk Asiako herrialdearen kontrako epaia eman zuen, baina oraindik ez da neurririk ezarri, AEBak ez baitaude ados. Halere, EBk ez du amore eman, eta aztertzen ari da Indonesiaren kontrako zigor neurriak hartzea. Bitartean, Indonesiako Gobernua nikelean aberatsak diren beste herrialdeekin hizketan ari da, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen pareko kartel bat sortzeko.
Ingurumena
Dena den, badirudi gauzak aldatzen ari direla Indonesiako nikelarekin. Urteetan saiatu ostean, hasi da funtzionatzen limonita meatik zuzenean nikela ateratzeko prozesua —HPAL, goi presioko lixibiazio azidoa—, non bahetutako laterita mea urarekin nahasten den, gero autoklabe batean, presiopean, nikela eta kobaltoa azido sulfurikoarekin disolbatzeko.
HPAL prozesuarekin lortutako nikelak badu baterietan erabiltzeko purutasuna. Eta HPAL teknika darabilten lantegiak ugaltzen ari dira Indonesian. Berez, prozesua garbiagoa da RKEF delakoa baino, ez baita hainbeste ikatz erabiltzen.
Baina meategiko hondakin asko sortzen ditu, eta ez da erraza haiek kudeatzea. Itsasora bota daitezke, eta hori debekatuta dago Indonesian. Lehortu eta pilatu ere egin daitezke, baina lur asko behar da horretarako, ekoizpen aurreikuspenak beteko badira. Beste irtenbide bat meategiko hondakinen presak dira, baina arriskutsuak izan daitezke euriteak eta lurrikarak ohikoak diren lurralde batean. Eta ezin ahaztu meatzaritzak berak basoetan eta uretan eragiten dituen kalteak.
Funtsean, beste lehengai kritiko zenbaiten antzera, bateria, energia eta industria garbien etorkizunerako funtsezkoa izanik ere, nikelaren ekoizpenak eta deskarbonizazioak bere ifrentzua ere badute ingurumenean.
|
2023-8-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/231705/tentsio-handiko-larrialdia.htm
|
Gizartea
|
Tentsio handiko larrialdia
|
Azken urteetan, metro koadroaren eta alokairuaren prezioak etengabe igo dira Euskal Herrian, etxebizitza larrialdi bat eragiteraino. Udalerri asko tentsio handiko eremu izendatu daitezke horregatik beragatik.
|
Tentsio handiko larrialdia. Azken urteetan, metro koadroaren eta alokairuaren prezioak etengabe igo dira Euskal Herrian, etxebizitza larrialdi bat eragiteraino. Udalerri asko tentsio handiko eremu izendatu daitezke horregatik beragatik.
|
Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostia alor askotan bereizten dira, baita Aizarnazabal (Gipuzkoa), Barakaldo (Bizkaia), Guardia (Araba) eta Etxalar (Nafarroa) ere. Badute, ordea, ezaugarri komun bat: etxebizitzaren alorrean tentsio handiko eremu izendatu ditzakete. Izan ere, aurtengo udaberrian Espainiako Gorteek onartutako Etxebizitza Legea indarrean dago Hego Euskal Herrian —nahiz eta haren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jotzeko asmoa agertu duen EAJk, Jaurlaritzaren eskumenak urratzen dituelakoan—, eta berritasunen artean ekarri du etxebizitzaren egoera arautzeko aukera ematen diela tentsio handiko eremuei. Zona horiek izendatzea Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dagokie, eta udalerriak edo auzoak izan daitezke. Oraindik ez dute bat ere izendatu, baina hainbat udaletan abiatu dute prozesua, hala nola Donostian, Irunen eta Eibarren (Gipuzkoa). Fragua estatistika etxearen arabera, Hego Euskal Herriko 69 udalerrik baldintzak betetzen dituzte.
Udalerri edo auzo bat tentsio handiko eremu izendatzeko baldintzak bi dira, Espainiako Etxebizitza Legearen arabera. Batetik, hipoteken edo alokairuen kostua —gehi gastuak— familien batez besteko errentaren %30 baino handiagoa izatea; eta, bestetik, etxearen salmenta edo alokairu prezioa gutxienez KPIa baino hiru puntu gehiago garestitu izana tentsio handiko eremu izendatu aurreko bost urteetan. Bi baldintzetako bat betetzea nahikoa da eremu bat tentsio handikotzat jotzeko. Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako hiriburuek eta hainbat udalerrik baldintza horiek betetzeak erakusten du leku horietan etxebizitzaren egoera esku hartzeko modukoa dela.
Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak tentsio handiko eremu horiek izendatuko balituzte, alokairuaren prezioen igoera mugatzeko aukera izango lukete. Izan ere, zona horietan jabeek %2 igo ahalko dute alokairua aurten, eta %3 2024an. 2025eko indizea erabakitzeko dago, baina KPIaren azpitik egon beharko du. Gainera, bost higiezin baino gehiago dituztenak jo ahalko dira jabe handitzat eremu horietan —gainerakoan hamar higiezinekoa da langa—, eta jabe handiok derrigortuta egongo dira administrazio publikoekin elkarlanean aritzera.
Ipar Euskal Herrian, berriz, 2014an Frantziako Asanbleak onartutako ALUR legeak definitzen du tentsio eremua. 50.000 biztanletik gorako urbanizazio eremu jarraituak definitu zituzten, etxebizitza eskaintzaren eta eskariaren artean desoreka nabarmena dutenak, eta etxebizitza eskuratzeko zailtasun handiak eragiten dituztenak. Lapurdi kostaldeko 24 herri izendatu zituzten tentsio eremuan. Gaur egun, tentsio eremua Ipar Euskal Herri guzira hedatzea eskatzen dute hainbat eragile politiko eta sozialek.
Etxalar. Andoni Canellada, Foku
Izan ere, hala izendatutako herrietan tresna juridiko batzuk dituzte etxebizitzaren merkatu libreari aurre egiteko, hala nola bizitoki hutsei eta bigarren etxebizitzei zerga gehigarria ezartzeko aukera. Halaber, tentsio eremuko 24 herrietan aplikatzen da Euskal Hirigune Elkargoak turismorako etxebizitzak mugatzeko indarrean ezarri duen konpentsazio araua. Azkenik, alokairu kontratuetan ere eragiten du: hori eteteko aitzinabisua hilabeteko epean bidali dezake maizterrak; kontratu batetik bestera iragatean, jabeak ez du alokairu prezioa emendatzeko eskubiderik. Iazko otsailetik, alokairuen prezioa mugatzeko aukera izatea eska dezakete herriek. Euskal Hirigune Elkargoak hautagaitza aurkeztua du Ipar Euskal Herriko herrientzat.
Aldeak alde, Euskal Herrian tentsio handiko eremuak izendatzeko aukerak adierazten du, gizarte mugimendu askok salatzen duten moduan, etxebizitza larrialdi batean murgilduta daudela herritarrak. Hori berresten dute hainbat datuk; besteak beste, salmentako eta alokairuko etxeen prezioek.
SALEROSKETA
Merkatu libreko etxe bateko metro koadroak, salmentan jarrita, 3.005,68 euro balio ditu batez beste Euskal Herrian. Hau da, 85 metro koadroko bizitoki batek batez beste 255.000 euro baino gehiago balio du
Hala ere, zenbaki hori ezin da bakarrik irakurri. Ipar Euskal Herrian, esaterako, metro koadroak 4.833 euro balio du, Euskal Hirigune Elkargoaren datuen arabera. Merkeagoak dira batez besteko prezioak Nafarroan eta Araban; 1.744,40 eta 2.338 euro metro koadroko, hurrenez hurren. Bizkaiko prezioa 2.787 eurokoa da, eta Gipuzkoakoa da Iparraldekora gehien hurbiltzen dena: 3.326 euro balio du metro koadroak batez beste
Udalerriei erreparatuz gero, alde handiak antzeman daitezke kostaldearen eta barrualdearen artean. Miarritzen (Lapurdi), adibidez, metro koadroak 8.000 euro baino gehiago balio du, eta, Donostian, 5.015 euro. Zarautzen eta Hondarribian (Gipuzkoa), prezioak antzekoak dira, eta Sopelan eta Gorlizen (Bizkaia), 3.500 eurotik gorakoak. Hiriburuak ere garestiago daude: Gasteizen eta Bilbon 2.000 eurotik gora dago metro koadroa batez beste, Jaurlaritzaren datuen arabera
Prezioen bilakaerari dagokionez, garestitu egin da —eta garestitzen ari da— metro koadroaren prezioa Euskal Herrian. Nafarroan, %5,7 igo zen etxeen prezioa 2021etik iaz arte; 2014ko prezioekin alderatuta, ia 200 euro garestiagoa da metro koadroa. Urtetik urtera metro koadroaren prezioa %9,5 handitu da Araban ere. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, prezioak altuagoak baldin badira ere, hazkundea ez da hain handia izan: %0,2 eta %2,1 igo dira prezioak, hurrenez hurren.
Etxebiiztzak salgai Iruñean. Iñigo Uriz, FOKU
Etxea erosterakoan kontuan hartu beharreko faktoreak dira, era berean, euriborra eta interes tasak. Izan ere, eragin zuzena izan dezakete hipoteka ordaintzeko orduan. EBZ Europako Banku Zentrala interes tasak igotzea bultzatzen ari da —teorian inflazioari aurre egiteko—, eta %4an daude egun. EBZ interes tasak igotzen hasi zenetik, euriborrak ere gora egin zuen, eta %4ko langa gainditu du 2008ko azarotik lehen aldiz. Horrek esan nahi du hipoteka aldakorren kuotak garestitu egin direla, eta, gainera, egun sinatzen dituzten tasa finkoko hipoteken prezioak ere oso altuak direla.
ELA sindikatuak datu horiek aztertu ditu Etxebizitza Hego Euskal Herrian: eskubide bat merkatuaren menpe txostenean, eta ondorioztatu du hipotekak 3.500 euro garestitu direla urtean, euriborraren eta interes tasen hazkundearen eraginez. Horren ondorio larri bat izan daiteke hipoteka ordaindu ezin duten herritarren etxegabetzeak areagotzea. Oraingoz, hipoteka gutxiago ari dira sinatzen. Nafarroan, adibidez, %14 jaitsi ziren martxoan, aurreko urtearen aldean.
ALOKAIRUA
Alokairuaren merkatua da etxebizitzaren egoera aztertzeko beste aldagai adierazgarri bat. Euskal Herrian, merkatu libreko alokairuen metro koadroak hilabetean 9,40 euro balio du batez beste. Hau da, 85 metro karratuko etxe bat alokatzeak ia 800 euro balio du hilero batez beste.
Sakonago aztertuz gero, aldea dago Euskal Herriko eremuen artean. Ipar Euskal Herrian, esaterako, hamar eurokoa da alokairuko metro koadroa: 85 metroko etxe batek 850 euro balio du hilero batez beste. Bizkaian, 9,90 euro balio du; Gipuzkoan, 9,50; eta Nafarroan, 9,30. Alokairu merkeena duen lurraldea Araba da: 8,40 euro balio du metro koadroak.
Udalerriei dagokienez, ordea, baten eta bestearen arteko aldea handiagoa da. Lapurdiko kostaldean 11,7 euro balio du metro koadroak. Alokatzen diren etxeek, batez beste, 63 metro karratuko zabalera dute, eta batez besteko prezioa 737 eurokoa da hilean. Maulen, ordea, 7,4 euro balio du metro koadroak.
Nafarroan, alokairurik garestiena Iruñekoa da: hamar euro balio du metro koadroak. Gipuzkoan ere hiriburua nabarmentzen da: 12,3 euro balio du batez beste metro koadroak Donostian, eta erdigunean, zehazki, 13,8 euro. Bilbon 11,2 euro balio du alokairuak, eta Abando auzokoa da garestiena: 13,8 euroan dago metro koadroa. Gasteizko prezioa merkeagoa da: 8,80 euro.
Salerosketako etxeen prezioekin gertatu den bezala, alokairuen prezioak ere gora egiten ari dira Euskal Herriko eremu ia guztietan. Nafarroan, esaterako, egun alokairua duela lau urte baino %10,6 garestiagoa da. Araban, alokairuek iaz baino %3,5 gehiago balio dute orain, eta 2016an baino 150 euro gehiago ordaindu behar dituzte arabarrek egun alokairuan.
Gipuzkoan eta Bizkaian ere nabarmen igo dira alokairuen prezioak, aurrez ere oso garesti zeuden lekuetan. Gipuzkoan, azken urtean %4,1 garestitu dira; 2016koekin alderatuta, 130 euro garestiagoak dira orain. Bizkaian %4,8 igo dira alokairuaren prezioak azken urtean, eta 2016an baino 100 euro gehiago ordaintzen dute egun bizkaitarrek.
Aintzat hartu beharreko beste faktore bat da logelen alokairuaren prezioa. Etxebizitza bat partekatzen duten gehienak gazteak dira, eta, ELA sindikatuaren txostenaren arabera, 1.200 euro ere ordaindu dituzte Donostian logela bat alokatzearen truke. Bilbon, 240 eta 955 euro artean daude logelen prezioak; Iruñean, berriz, 150 eta 1.000 euro artean.
|
2023-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/231706/araba-bizkai-eta-gipuzkoara-2021ean-baino-50-pertsona-gehiago-iritsi-ziren-2022an.htm
|
Gizartea
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoara 2021ean baino %50 pertsona gehiago iritsi ziren 2022an
|
Pandemia aurreko hazkundea berritu, eta azken bi hamarkadetako maximora iritsi zen.
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoara 2021ean baino %50 pertsona gehiago iritsi ziren 2022an. Pandemia aurreko hazkundea berritu, eta azken bi hamarkadetako maximora iritsi zen.
|
Eustatek egindako Migrazio Mugimenduen Estatistikaren arabera, iaz 59.194 pertsona iritsi ziren Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. 2021ean, berriz, 39.427 lagun izan ziren. Beraz, 2022an aurreko urtean baino %50,1 migratzaile gehiago iritsi ziren Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Pertsona horien %72k Espainiakoa ez den nazionalitatea zuten; beraz, estatistika horretan Ipar Euskal Herritik heldutako herritarrak ere hartu dituzte kontuan.
Emigrazioak ere gora egin zuen iaz: %3,3 zehazki. 2021ean, 35.839 lagun joan ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik; iaz, berriz, 37.023 pertsonak alde egin zuten. Halere, immigrazioaren gorakada handiaren eraginez, migrazio saldoa positiboa izan zen iaz, hau da, alde egindakoak baino gehiago izan ziren etorritakoak: 22.171 pertsona. Ondorioz, pandemiaren aurreko hazkundea berritu zen. Are gehiago, mendeko maximora iritsi zen.
Bizkaiak izan zuen migrazio saldorik handiena kopuru absolutuetan eta erlatiboetan, Arabarekin eta Gipuzkoarekin alderatuta; 11.818 pertsonako saldo positiboa, hain zuzen ere. Gainera, hazkundea aurreko urtekoa halako bederatzi izan zen. Gipuzkoak 6.982 pertsonako saldo positiboa izan zuen, 2021ean baino zortzi aldiz handiagoa. Arabak 3.371 pertsonakoa izan zuen; 2021ean baino 2,5 aldiz handiagoa.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoara iritsitako etorkinen batez besteko adina ia bi urte jaitsi zen 2022an; batezbestekoa 32,5 urte izan zen zehazki. Emigratzaileena ,berriz, 37,3 urte izan zen. Sexuari dagokionez, etorkinen %51 gizonak izan ziren, eta %49, emakumeak. Antzera, emigratzaileen %53 gizonak ziren, eta %47, emakumeak.
|
2023-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/231707/osasunez-larri-dauden-presoentzako-egoitza-bat-zabaldu-dute.htm
|
Gizartea
|
Osasunez larri dauden presoentzako egoitza bat zabaldu dute
|
Gaixotasun larria eta sendaezina dutenentzako lehen egoitza ireki du Eusko Jaurlaritzak, Bizkaian. Familiarik edo bestelako babesik ez dutenak biziko dira zentroan.
|
Osasunez larri dauden presoentzako egoitza bat zabaldu dute. Gaixotasun larria eta sendaezina dutenentzako lehen egoitza ireki du Eusko Jaurlaritzak, Bizkaian. Familiarik edo bestelako babesik ez dutenak biziko dira zentroan.
|
Preso egon diren eta gaixotasun larria eta sendaezina dutenentzako lehen egoitza ireki du Eusko Jaurlaritzak. Osasunez larri egoteaz gain, familiaren edo gertukoen babesik ez dutenentzako aterpea da. Egoitzan sartzeko, ezinbestekoa izango da hirugarren gradua eskuratu izana, edo eskuratzeko bidean egotea. Bizkaian ireki dute zentroa, eta Bidesari erakundearekin batera jarri dute martxan proiektua. Eusko Jaurlaritzak espetxeen kudeaketa bere gain lortu izanaren emaitza da proiektua. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburu Nerea Melgosak azaldu duenez, «presoei arta duina ematea da helburua», eta uste du inork ez duela kartzelan pasatu behar dagokion baino denbora gehiago. «Presoei arreta duina bermatzez gain, giza eskubideak errespetatzen lagunduko du zentroak», gehitu du Elena Reifarthek, zentroko koordinatzaileak.
Abuztuaren 2an zabaldu zuten egoitza, eta bost pertsona hartzeko modua dauka. Oraingoz, bi lagun bizi dira, biak Zaballako espetxetik helduak (Araba). Proiektua trantsizioko baliabide bat da. Alegia, foru aldundien eta Osasun Sailaren sistema soziosanitarioan behin betiko sartu aurreko urrats gisa funtzionatuko du. Zentroaren helburua han daudenei babesa ematea da, eta eguneko 24 orduetan gizarte langile bat dago haiekin. Gainera, gizarte hezitzaileen laguntza eta zerbitzu juridikoen babesa izateko aukera dute. «Eusko Jaurlaritzak baldintza eta helburu horiekin irekitzen duen lehen zentroa da», azaldu du Arantza Saenz de Ugartek, irailaren 1etik aurrera Bidesariko arduradun nagusia izango denak. Jaurlaritzak 500.000 euro jarri ditu proiektu horretarako. Arduradunek azaldu dutenez, zentro horretara joango direnak bizitzaren azken fasean daude: «Haien osasuna dela eta, badakigu ez direla denbora luzez biziko. Horregatik, azken fase hori kartzelatik kanpo bizi behar dutela uste dugu».
Hirugarren gradua eskuratzeak bide ematen du eguna kartzelatik kanpo pasatzeko. Hortaz, egoitza horretara doazenak osasuntsu egongo balira eta babes soziala izango balute, etxean pasatuko lukete eguna. Hori dela eta, zentroko langileek helburu argia dute: egunerokoan ez daitezela bakarrik sentitu. «Etxean bizi den norbaitek egunerokoan egiten dituen ohiko ekintzak egiten dituzte. Paseoak ematen dituzte, erosketak egitera ateratzen dira, edota etxeko lanak egin», azaldu du zentroko koordinatzaileak.
Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, bakoitzak «behar duen denbora» pasatuko du egoitzan. Gaixotasuna arduratuko da bakoitzak zenbat denbora behar duen zehazteaz. Osasun egoeraren arabera, sistema soziosanitarioan sartzeko behar duten denborak zehaztuko du zentroan pasatuko duten denbora tartea.
Hainbat baldintza bete behar dira Bizkaiko bizilekuan tokia eskuratzeko. Saenz de Ugartek argitu duenez, hirugarren gradua eskuratzeko, kartzelan jarrera «egokia» izan behar da, zigorraren zati «handi bat» beteta eduki, eta delitua berriz ez dela egingo ziurtatu behar da.
Testigantza
Bi bizilagunetako bat egoitza ireki zuten egunean iritsi zen. «Oso pozik eta harro nago zentro honetan egoteaz. Nik birikietako arazoak ditut, eta pare bat aldiz pasatu ditut egunak ospitalean. Hemen, kartzelan baino askoz hobeto zaintzen gaituzte. Irakurri egiten dut, paseoak eman eta kartetan ibili. Irailean, eguneko zentroak irekitzen dituztenean, ekintza gehiago egiteko aukera izango dut. Irailaren 1a heltzeko irrikaz nago», azaldu du. Kartzelako erizaintzan ordu mordoa pasatutakoa da. Bertan egoera asko ikusi dituela azaldu du, eta kartzelan bizi diren gaixoen egoera «gogorra» dela. «Kartzelako erizaintzan denetariko kasuak ikusi ditut. Badaude gurpil aulkian bizi direnak, edo tetraplegiko geratu direnak. Oso txarto bizi dira», aitortu du egoitzako bizilagunak.
Proiektua Eusko Jaurlaritzaren eta Bidesariren arteko elkarlanaren emaitza da. Hori dela eta, proiektu publiko-pribatu bat da. Bidesarik kartzelan daudenen beharrei erantzuten die. Presoen gizarteratzea eta hezkuntza da erakundearen helburu nagusia. Hogei lankidek, 36 boluntariok eta lau ikaslek osatzen dute taldea. Joan den urtean, 373 pertsonari eman zieten arreta. Haietatik 326ri, kartzelan. Haietariko 37 emakumeak ziren.
|
2023-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/231710/errusiak-eraso-egin-die-kievi-zaporizhiari-eta-beste-zenbait-eskualderi.htm
|
Mundua
|
Errusiak eraso egin die Kievi, Zaporizhiari eta beste zenbait eskualderi
|
Ukrainaren arabera, lau herritar hil dira gutxienez. Volodimir Zelenski presidenteak agindu du errekrutatze militarrerako eskualde zentro guztietako buruak beren postuetatik botatzeko
|
Errusiak eraso egin die Kievi, Zaporizhiari eta beste zenbait eskualderi. Ukrainaren arabera, lau herritar hil dira gutxienez. Volodimir Zelenski presidenteak agindu du errekrutatze militarrerako eskualde zentro guztietako buruak beren postuetatik botatzeko
|
Errusiako indar armatuek Ukrainako hainbat eskualde bonbardatu dituzte gaur. Horien artean, Kiev eta Zaporizhia hiriak. Ukrainaren esanetan, lau lagun hil dira erasoetan. Hiriburuan, hainbat leherketa entzun dira goizeko 10:00 aldera —Euskal Herrian baino ordu bat gehiago da han—. Minutu batzuk lehenago, ordea, autoritateek aire erasoko alerta ezarri dute herrialde osoan. Ukrainako hiriburuko alkate Vitali Klitxkok hiritarrei esan die aireko erasoen aurkako babeslekuetan geratzeko. Kieven esanetan, Ukrainako aire defentsek ongi funtzionatu dute.
Hiriburuaren aurkako azken erasoan, jaurtigai baten zatiek haurrentzako ospitale bat jo dute, baina ez da zauriturik eta kalte materialik erregistratu, Klitxkok esan duenez. Kieveko alkatearen arabera, ordea, ospitale horretaz gain, Obolon distrituko beste bi gunetan izan dira kalteak. Adierazi du etxe baten teilatua hondatu dela, baina ez dutela biktimen berri.
Bestetik, Ukraina mendebaldean dagoen Ivano-Frankivsk erregioko gobernadore Svitlana Onixtsuken hitzetan, zortzi urteko ume bat hil da, eta zaurituak ere badaude, Errusiak eginiko aire eraso baten ondorioz. Misil bat etxe baten aurka lehertu dela adierazi du.
Bart ere izan ziren Ukrainaren aurkako erasoak. Errusiarrek bederatzi eskualderen aurkako ekintza militarrak egin zituzten. Zaporizhia eskualdea izan zen kaltetuena, hango 23 herri bonbardatu baitzituzten. Errusiako misil batek Zaporizhia hiriko Reikartz hotela jo zuen, eta, ondorioz, hiru hildako eta hamasei zauritu izan ziren, Ukrainako iturrien arabera. Lau ume daude zaurituen artean, Zaporizhiako gobernadore Yuri Malaxkok adierazi duenez. NBE Nazio Batuen Erakundeko langileek erabili izan dute zenbaitetan hotel hori. Azken egunetan hiriari egin dioten bigarren erasoa da. Asteazkenean, hiru pertsona hil eta bederatzi zauritu ziren Errusiaren aire eraso baten ondorioz. Ukrainako presidente Volodimir Zelenskiren esanetan, «Errusiak egunero bonbardatzen du hiria».
Aire erasoak eta borroka guneko guduak gertatzen ari diren honetan, Ukrainak atzo iragarri zuen «korridore humanitario» bat irekiko duela Itsaso Beltzean, eta helburutzat dauka 2022ko otsaileko errusiar inbasioaz geroztik haren portuetan harrapatuta dauden zama itsasontzien mugimendua baimentzea. Hasieran, korridorea irekiko zaie zerealen esportaziorako akordioak kontuan hartzen ez zituzten merkantzia itsasontziei. Ukrainako armadak adierazi duenez, itsasbideak Ukrainako Txornomosk, Odesa eta Pivdennyi portuetako itsasontzi zibilentzat izango dira batez ere.
Gutxi gorabehera hirurogei merkataritza itsasontzi geratu dira harrapatuta Ukrainako portuetan inbasioaz geroztik. Zerealen akordioa utzi zuenetik, Errusiak esan du Ukrainako portuetara hurbiltzen den edozein itsasontzi hartuko duela balizko itsasontzi militar gisa. Kievek antzeko mehatxuarekin erantzun die Errusiako itsasontziei.
Bitartean, Ukrainako Armadaren Hegoaldeko Defentsa Indarren bozeramaile Natalia Humeinukek adierazi duenez, «Errusiako hamar ontzi daude orain zona horretan, baina ez daukate misil jaurtigailurik». Gainera, esan du Errusiako indarrak «aireko miaketa ariketa indartsuak» egiten ari direla.
Ustelkeriaren aurkako atxiloketak
Ukrainak herrialdearen ekialdean abiatutako kontraerasoa momentu kritikoan dagoen honetan, Zelenskik iragarri du Ukrainako errekrutatze militarrerako eskualde zentro guztietako buruak beren postuetatik botako dituztela. Adierazi duenez, ustelkeriak eragindako kezken erdian agindu du neurria. «Sistema honen ardura izan behar dute gerra zer den eta gerra garaian zinismoa eta eroskeria traizio handia zergatik diren dakiten pertsonek», esan du. Gaineratu du Ukrainako indar armatuen komandante buru Valeri Zaluzhni jeneralak abiaraziko duela erabakia.
Neurri hau errekrutamendu zentroen inguruan izandako eskandalu handi baten ondoren dator. Ekainaren amaieran, Zaluzhni jeneralak kargutik kendu zuen Odesako bulego buru Jevhen Borisov. Beste kargu batzuen artean, hiru milioi euro inguru legez kanpo izatea egozten diote. Zelenskik adierazi duenez, 112 zigor prozesu ireki dituzte errekrutatze zentro horietako ofizialen aurka.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231711/trantsizioaren-koloreak.htm
|
Ekonomia
|
Trantsizioaren koloreak
|
2022 eta 2050 bitartean beharko den kobrea 1900etik mundu osoan kontsumitutako kobre guztia baino gehiago izango da, baina meatzeetako eskaintzaren hazkundeak goia joko du datorren urtean.
|
Trantsizioaren koloreak. 2022 eta 2050 bitartean beharko den kobrea 1900etik mundu osoan kontsumitutako kobre guztia baino gehiago izango da, baina meatzeetako eskaintzaren hazkundeak goia joko du datorren urtean.
|
Trantsizio energetikoak kolore gorrixka du, kobrearena. Haren etorkizunak, beltza. Lehengaietan adituek denbora daramate kobrearen krisi bati buruz ohartarazten, behar den guztirako ez dagoelako nahikoa, eta are gutxiago egongo delako beharko den guztirako. Ekoizten dena baino gehiago kontsumitzen da 2005etik, eta produkzioak datorren urtean joko du goia.
Kobrea funtsezkoa da gaur egungo bizimodurako. Eroale elektrikorik eraginkorrena da, eta ez du ageriko ordezkorik. Mota guztietako tresnetan dago. Adibidez, 30 kilo daude auto batean, eta 180 inguru etxebizitza arrunt batean. Gainera, kobrea funtsezkoa da eta izango da datozen urteetan. Kobrezko milioika metro kable beharko dira sare elektrikoa zabaldu, berritu eta indartzeko, eta tonak eta tonak beharko dira parke eolikoetarako, eguzki plaketarako eta ibilgailu elektrikoetarako.
Bloomberg hedabidearen aurreikuspenen arabera, kobre eskaria bikoiztu egingo da datozen hamar urteetan, eta autogintza izango da bultzatzaile nagusia. Auto elektriko batek errekuntzako batek behar duena halako bi behar du. 2021ean 2,2 milioi tona metriko erabili zituzten, eta espero da 2035erako 9,3 milioi kontsumitzea. Energiaren banaketarako sareetan erabiliko den kobrea 4,7 milioitik 7,5 milioira igotzea aurreikusten da.
Baina hipotesi bat baino ez da, kobrea ezin baita kontsumitu ez badago eskuragarri edo gutxiago badago. Eta hori da, hain zuzen ere, kezka nagusia gaur egun. Standard & Poor's agentziaren ikerketa baten arabera, meatzetako eskaintzaren hazkundeak goia joko du datorren urtean, eta hortik aurrera gero eta gutxiago ekoiztuko da.
Izan ere, gero eta garestiagoa da kobrea ateratzea, eta ia ez dago meatze proiektu berririk. Gutxienez hamar edo hamabost urte behar dira ustiategi bat martxan jartzeko. Gainera, proiektu horien kostu ekonomikoa oso handia da. S&Poor's agentziak kalkulatzen du 2035ean 10 milioi tonako defizita egongo dela; beste era batera esanda, eskaeraren %20 inguru bete gabe geratuko dela. Hori gerta ez dadin, meatze konpainiek 150.000 milioi dolar inguru gastatu beharko lituzkete hamarkada honetan.
Badago lehengaien merkatuetan maiz errepikatzen den lelo bat: prezio altuak prezio altuetarako sendabidea dira. Hala ohartarazi zuen orain dela gutxi Jakob Stausholm Rio Tinto meatzaritza talde historikoaren presidenteak. «Kobrean inbertitzeko, ezinbestekoa da prezio onean ordaintzea». Eta hala gertatzen ari da. Martxotik prezioa jaitsi egin den arren, azken hamar urteetako batez bestekoa baino %15 garestiago dago. Aurrera begira, Goldman Sachsek iragarri du Londresko Metalen Burtsaren erreferentziazko prezioa bikoiztu egingo dela 2025ean. Gaur egun, tona metrikoaren prezioa 8.000 dolar ingurukoa da. Analisten arabera, meatze berriak egiteko inbertsioak erakartzeko, beharrezkoa izango litzateke 15.000 dolarreraino garestitzea. Prezioak hori baino baxuago duden arren, sektoreko erraldoiak hasiak dira aurrea hartzen; adibidez, Glencore. Kanadako kobre meatzerik handiena bereganatzeko urratsa egin berri du.
Petrolio berria
Joan den mendeko geopolitikan petrolioak izan zuen pisua hartzen ari da kobrea. Hala dio S&Pren txostenak: «XXI. mendean, kobre eskasia nazioarteko segurtasunerako mehatxu ezegonkortzaileetako bat izango da». Kobrearen hornidura katea, gainerako mineralen kasuan bezala, Txinarantz lerratuta dago gaur egun. Hego Amerikan eta Afrikan ateratako gehiena han prozesatzen edo fintzen da, eta hango industriak erabiltzen du. AEBek eta Europako Batasunak kezka agertu dute, eta hasiak dira tokian-tokian irtenbideak bilatzen eta nazioartean aliatuak lortzen.
Baina zailtasunak era guztietakoak dira. Meategi zaharretan, mineralaren kalitatea hondatzen ari da: harri gehiago prozesatu behar da kantitate bera sortzeko. Horrez gain, enpresek gero eta oztopo gehiago izaten dituzte baimenak jasotzeko, batez ere ingurumenekoak. Eta erreserba handiak dituzten herrialdeak, halaber, presioa egiten ari dira meatzaritzen onuretan parte hartze handiagoa izateko, beren herrialdeetako desberdintasun ekonomikoei aurre egiteko.
Adibidez, Txilen, munduko kobre ekoizlerik handienean, gobernuak zergak igo dizkie konpainiei, eta konstituzio berriak ere herrialdeko lehengaiekiko burujabetza indartu nahi du. Horrek inbertsio handi batzuk gelditu edo atzeratu ditu, eta hango meatzeek aurreikusitakoa baino %10 kobre gutxiago produzitu zuten iaz.
Peru da munduko kobre hornitzaile handienen artean bigarrena, eta protesta ziklo batean daude han iazko abendutik, Pedro Castilloren huts egindako estatu kolpearen ondoren. Eta horrek eragin nabaria izan du minetan. Istiluek produkzioaren %30 inguru arriskuan jarri dutela kalkulatzen da.
Berrikiago, ekainean, Panamako Gobernuak kontratua berritu zuen Kanadako First Quantum Mineralsekin, Erdialdeko Amerikako aire zabaleko meategi handiena epe luzera ustiatzeko. Hitzarmen berria kontsulta publiko baten eta urteetako liskarren ondoren iritsi da, abenduan gobernuak meatzea geldiarazi ostean.
Alternatiba bila
Prezioek igotzen jarraitzen badute, horrek bi ondorio izan ditzake: meatze gehiago eraikitzea, edo energia garbiaren industriek metal horren kontsumoa murriztea eta alternatibak bilatzea. Ekoizleek orain arteko martxa aldatuko balute eta proiektu berrietan dirua inbertituko balute ere, horrek ez lituzke hornidura arazoak berehala konponduko, urteak behar baitira meategi horien emaitzak ikusteko.
Birziklatzeak hutsune horren zati bat betetzen lagundu lezake. Izan ere, trantsizio energetikoan kobre gehiago erabiliko den heinean, birziklatzeko aukera gehiago egongo dira. International Copper Study taldearen arabera, erabiltzen den kobrearen ia herena birziklatuta lortzen da. 2021ean 7 milioi tona izan ziren. Eta kopuru hori %50etik gorakoa da Europan. Gainera, birziklatutako kobreak funtsezko abantaila bat du: bere propietate guztiak mantentzen ditu, eta nahi adina aldiz erabil daiteke.
Birziklatutako kobrea ekoiztean, halaber, baliabideak nabarmen aurrezten dira, meatzeetako erauzketari dagokionez; zehazki % 85 energia elektriko gutxiago erabiltzen da, eta urtean 40 milioi tona CO2 gutxiago isurtzen dira atmosferara. Dena den, adituek argi dute: birziklatzea soluzioaren parte bat da, baina ez da konponbidea.
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231734/psnri-laquotxeke-zuririkraquo-ez-emateko-eskatu-dute-iruntildeean.htm
|
Gizartea
|
PSNri «txeke zuririk» ez emateko eskatu dute Iruñean
|
Maria Txibitek hizkuntza politika «euskarafobikoa» egiten jarraituko duela salatu du Euskararen Defentsarako Sareak, eta Carlos Gimeno aurrerantzean ere Hezkuntza kontseilari «izatea» deitoratu du.
|
PSNri «txeke zuririk» ez emateko eskatu dute Iruñean. Maria Txibitek hizkuntza politika «euskarafobikoa» egiten jarraituko duela salatu du Euskararen Defentsarako Sareak, eta Carlos Gimeno aurrerantzean ere Hezkuntza kontseilari «izatea» deitoratu du.
|
Nafarroan PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak erdietsi duten akordio programatikoa ez du begi onez ikusi Euskararen Defentsarako Sareak, eta alderdi euskaltzaleei eskatu die «txeke zuririk» ez emateko Maria Txibiteri. Gaur eguerdian zenbait euskaltzale bildu dira Nafarroako parlamentuaren aurrean PSN = euskarafobia. Txeke zuririk ez zioen pankartaren atzean. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren kontra mintzatu dira, eta iragarri dute euskalgintzak eta alderdi euskaltzaleek mugarik paratu ezean hizkuntza politika «euskarafobikoa» izanen dela lau urtez. Etzi izanen da inbestidura saioa, eta asteartean izendatuko lukete Txibite lehendakari, EH Bilduk abstentzioaren alde eginen duela iragarri baitu.
Pankarta nagusiaren atzean zenbait kartel zabaldu dituzte aldarri hauekin: Haur eskolak euskaraz, Euskara ofiziala, Lerinen D eredua eta Ez ezazue PAI inposatu. Nafarroako bi bandera ere bazituzten, armarriaren azpian euskaraz idatzia zutenak. Ordu laurdeneko elkarretaratzean askotariko oihuak bota dituzte protestan parte hartu dutenek; hala nola «Euskal Herrian euskaraz», «Euskara ofiziala Nafarroa osoan», «PSN euskararen etsaia», «Gimeno kanpora» eta «PSN, UPN, berdin da».
Fermintxo Zabalza Euskararen Defentsarako Sareko kideak salatu du azkenengo lau urteak «penagarriak» izan direla euskararentzat. «PSNk gidatu du gobernuaren euskara politika, eta erabat euskarafobikoa izan da. Ikusi dugu alderdi euskaltzaleak ez direla hori geldiarazteko gai izan», esan du. Gogora ekarri du PSNren azken «erasoa» gobernua negoziatzen ari ziren bitartean etorri zela, ekainean, Musikariak Ikastetxeetan programa bertan behera erabaki zuenean. Protesten ondotik, azkenean atzera egin, eta Euskarabideak hartu zuen programarekin jarraitzeko konpromisoa. «Horrek esan nahi du PSNk ez duela inolako beldurrik, eta asmoa duela berdin segitzeko beste lau urtez», deitoratu du Zabalzak.
Alderdi abertzaleei ere kexa agertu die Euskararen Defentsarako Sareak: «Ez dugu deus ere ikusi, ez negoziazioetan –publikoki behintzat– eta ez akordio programatikoan, pentsatzeko hurrengo lau urteak diferenteak izanen direla». Gimenoren kontra ere mintzatu da Zabalza, aurrerantzean ere Hezkuntza kontseilari izanen delakoan, eta txarretsi du alderdi euskaltzaleek haren lana «publikoki zalantzan jarri ez izana». Gogora ekarri du Iruñeko Lezkairu auzoko ikastetxe berrian D eredua eskainiko dutela, «teorian», baina ez dute uste hala izanen denik: «Inork ez digu azaldu egiaz irailean D eredua hasiko ote den, eta susmoa dugu ez dela hasiko».
Egoera ikusirik, protestekin segituko dutela iragarri du Zabalzak: «Ikusten dugu beste lau urte berdin izanen direla, politika euskarafobikoekin, Carlos Gimeno kontseilaria jo eta ke euskararen kontra, eta segitu beharko dugu elkarretaratzeak egiten eta mobilizatzen». Asteon Kontseiluak eta EHE Euskal Herrian Euskarazek ere salatu dute akordio programatikoak «atzera» egiten duela 2019an sinatu zutenarekin alderatuta.
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231735/negu-hurbilak-filma-saritu-dute-locarnon.htm
|
Kultura
|
‘Negu hurbilak’ filma saritu dute Locarnon
|
Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du Negu kolektiboaren opera prima-k Suitzan, Locarnoko 76. zinema jaialdian. Euskal Herriko eta Kataluniako ekoizpena da.
|
‘Negu hurbilak’ filma saritu dute Locarnon. Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du Negu kolektiboaren opera prima-k Suitzan, Locarnoko 76. zinema jaialdian. Euskal Herriko eta Kataluniako ekoizpena da.
|
Locarnoko nazioarteko zinema jaialdiko 76. aldiko Cineasti dei presenti sailean aurkeztu du, asteon, Negu Kolektiboak bere aurreneko filma, Negu hurbilak. Eta saria esku artean dutela itzuliko dira etxera egileak. Hain zuzen, Epaimahaiaren Aipamen Berezia eskuratu du lanak gaur egin duten sari emate ekitaldian.
Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicolau Mallofreek eta Adria Rocak zuzendu dute Maluta Filmsek eta Cornelius Filmsek ekoitzitako lana. 2011. urtean arrazoi politikoengatik ihesean ari den emakume gazte baten egoera kontatzen du, mugako herri batera, Zubietara (Nafarroa) heltzen delarik. Analogikoan —16 mm-an— filmatu dute egileek.
Kolektiboko kideen hitzetan, «egun hauetako esperientzia biribiltzeko modua» da epaimahaiaren aitortza jaso izana: «Hemen egotea jada saria izan da, eta jaialdiak eman digun babesa, sekulakoa. Gure lehen lana hemen aurkeztea sinestezina zen, eta are sinestezinagoa da orain sari honekin itzultzea etxera. Etorkizunera begira ate asko irekiko dizkigu».
Izan ere, aurrekontu txikiarekin egindako filma da Negu hurbilak. Jone Laspiur da filmeko aktore profesional bakarra, eta gainerako partaideak Zubietako herritarrak dira. Bi urtez aritu dira bertan filmatze prozesua egiten, eta taldekoek azpimarratu dute esperientzia horren berezitasuna: «Herriak harrapatu gintuen, eta herritarrek denbora honetan egin diguten harrera izugarria izan da». Hain justu, filmaren aurkezpen egunean euskaraz eman zizkioten herriari eskerrak, eta aitortza jasotzean ere zubietarrez oroitu dira.
Bartzelonako ESCAC zinema eskolan ikasitako kideek osatzen dute Negu Kolektiboa. Beren opera prima-ren nazioarteko estreinaldia zuten Locarnon, eta bertan jaso du filmak aurreneko errekonozimendua. Egile zineman espezializatuta egoteagatik da ezaguna, besteak beste, Suitzako zinema jaialdi hori.
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231736/oriok-irabazi-du-moanako-estropada.htm
|
Kirola
|
Oriok irabazi du Moañako estropada
|
Arraun Lagunak hirugarren postuan egon da estropadaren zati handi batean, baina azkenean aurrea hartu dio Donostiarrari.
|
Oriok irabazi du Moañako estropada. Arraun Lagunak hirugarren postuan egon da estropadaren zati handi batean, baina azkenean aurrea hartu dio Donostiarrari.
|
Oriok une txarretik irtetea lortu du, eta Moañako bandera astintzea lortu du; sasoiko laugarrena. Saria hobea ere izan zitekeen, Donostiarra bigarren egon baita denbora luzez. Baina bigarren luzean hortzak estutu ditu Arraun Lagunak-ek, eta puntu bat salbatu dute donostiarrek. Hiru estropada falta diren honetan, bost punturena da Arraun Lagunak-ek sailkapenean daukan aldea, baina Oriotarrek argi utzi dute ez dutela azken hitza esan. Bihar ere Galizian arituko dira, Boiroko uretan.
Aurreneko txandan Hondarribiak hartu du aurrea estropada hasieran. Hibaikak eta Cabok eutsi diote, baina Tiran, sasoi osoan bezala, atzean gelditu da estropada abiatu eta berehala. Ziabogara horrelaxe iritsi ziren. Hondarribia lehendabizi, eta haien atzetik, bi segundora, Hibaika. Cabo segundo gutxi galduta iritsi da ziabogara, baina trabatuta gelditu dira galiziarrak, eta hamar segundo baino gehiago galdu dituzte bertatik irten ezinda. Hori Tiranek aprobetxatu du, herrikideak aurreratu eta segundo batzuen errenta eskuratzeko.
Bigarren luzean gipuzkoarren arteko lehia ikusi da txanda irabazteko, eta galiziarrena azkenak ez izateko. Ama Guadalupekoak estropada galanta egin du, eta pixkanaka-pixkanaka atzean utzi du Hibaika. Errenteriarrak zortzi segundora iritsi ziren, azkenean, helmugara. Askoz ere estuagoa izan da Tiranen eta Caboren arteko lehia. Etxeko ontziak aurretik egin du luze osoa, eta, azken metroetan Caboko gorriek estutu badute ere, lehenago iritsi dira Tiranekoak, eta azken postua salbatu dute. Hori argitzeko, baina, helmuga marrako argazkia behar izan da. Lau ehunenen aldea besterik ez da izan.
Ohorezko txandan, berriz, Tolosaldea izan zen estropada hasi eta berehala atzean gelditu dena. Beste hiru ontziak elkarren ondoan aritu dira, baina Oriok bi segundoren aldea hartu du lehen kaletik. Denbora tarte oso txikian, baina Oriok nahi zuen bezalako egoera zeukan lan erdietara iristerako. Mirotzak lehen postuan zeuden, eta Donostiarra Arraun Lagunak-en eta haien artean zegoen. Ziabogatik ere horrelaxe irten ziren. Orio lehenengo, segundo bakarrera Donostiarra, eta bira Juan Mari Etxaberen Arraun Lagunak.
Itzulerako luzea joanekoa baino gogorragoa zen, haizea kontran baitzeukaten arraunlariek. Baina egoera horretan ere Orio izan da azkarrena, eta, denborak aurrera egin ahala, aldea handitzea lortu du Oriok. Bandera geroz eta gertuago, bai, baina donostiarren arteko lehia gero eta estuago zegoen. Elkarren ondoan ari ziren, bigarren kalean, Arraun Lagunak-enean. Hori ikusita, Andrea Astudillok Nerea Perez bere kalera joatera behartu du maniobra txiki bat eginez, eta, mugimendu hori egin behar izan duenez, segundo gutxi batzuk galdu ditu Donostiarrak. Azkenean, bi segundoren aldea izan da helmugan Orioren eta Arraun Lagunak-en artean. Arraun Lagunak seira iritsi da azkenerako. Tolosaldea, berriz, ia minutu erdira iritsi da.
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231737/zierbenak-ezustekoa-eman-du-moanako-bandera-irabazita.htm
|
Kirola
|
Zierbenak ezustekoa eman du Moañako bandera irabazita
|
Azken luzean erakustaldia emanda nagusitu dira bizkaitarrak. Hondarribiak puntu bat jan dio Urdaibairi.
|
Zierbenak ezustekoa eman du Moañako bandera irabazita. Azken luzean erakustaldia emanda nagusitu dira bizkaitarrak. Hondarribiak puntu bat jan dio Urdaibairi.
|
Zierbena nagusitu da Eusko Label ligako estropadan, Moañan (Galizia). Hondarribia aurretik izan dute lehen hiru luzeetan, baina azken ziaboga on baten ostean, hegan etorri dira bizkaitarrak. Gaurkoarekin bigarren bandera lortu dute aurten. Lehenengoa ere Galizian lortu zuten, aurreneko jardunaldietan. Hondarribia izan da bigarren, eta puntu bat murriztu da Urdaibairen aldea sailkapen nagusian. Bihar ere Galizian jokatuko da estropada, Boiron.
Aurreneko txandan Ondarroak aurreratu du branka lehen metroetan. Lehenengo kaletik azkarrago irten dira ontzi guztiak. Meirak asko sufritu du irteeran. Zaleen aupadarik ez zaie falta izan, baina lehen ziabogara iristerako bost segundo galdu dituzte etxekoek. Beste hiru ontziak parean iritsi dira lehen ziaboga horretara. Bigarren luzean, gainera, aldea handitu egin da, eta hamahiru segundo galduta iritsi da etxeko taldea bigarren ziabogara. Santurtzi, aldiz ez da tematu. Moreek bazekiten garrantzia handia zeukala Meira atzean uzteak, eta hori egin dute. Azken hilabetean denetarik gertatu zaio Soterari, eta denak txarrak. Egun lasai bat behar zuten, estropada arazorik gabe amaitzea; eta hori, behintzat, lortu dute.
Txandako garaipenaren lehia Ondarroaren eta Kaikuren artekoa izan da. Lehen bi luzeetan Iñaki Errastiren eskifaia hobeto aritu da, baina bigarren ziabogatik aurrera azkarrago aritu da Bizkaitarra. Pixkanaka, gainera, gora egin du Kaikuk, eta aldea handitzea lortu du. Lau segundo lehenago iritsi da azken ziabogara, eta, azkenean, sei segundokoa izan da aldea. Santurtzik estu hartu du Ondarroa azken metroetan, baina segundo bakarragatik bada ere, Itsasoko Ama aurretik izan da.
Bigarren txandak kolore bakarra izan zuen: Horia. Jon Salsamendiren taldea une gozoan dago, eta azken bi asteburuetan bere benetako mailatik gertuago aritu dira Mirotzak. Hasiera-hasieratik aurreratu dira, eta luze bakar batean sei segundo atera dizkio bigarrenari. Alde hori handitzen joan da, eta iragan larunbatean bezala, bakar-bakarrik egin dute txanda osoa.
Txandako beste hiru ontziak elkarrengandik hurbilago aritu dira. Isuntzak eta Getariak lehia estua izan dute txandako bigarren postuarengatik. Elkarren ondoan egin dute ia estropada guztia, baina azken luzean, Cabok aurrea hartu die biei. Galiziarrak atzean gelditu dira estropada hasi eta berehala, baina atzetik aurrerakoa eginda, txandako bigarren postua eskuratu dute azkenean. Getaria izan da hirugarren, eta Isuntza azkena.
Ohorezko txanda berdindua joan da. Hondarribiak eskuratu du lehenengo abantailatxoa, baina lau ontziak segundo bakarrean iritsi dira lehen ziabogara. Hala ere, laurek Orio baina motelago egin dute lehen luzea. Salsamendiren taldeak baino bi segundo gehiago behar izan ditu Hondarribiak, ohorezko txandako azkarrenak. Esperantza izpi bat izan dute oriotarrek une batez, baina bigarren luzetik aurrera, berehala galdu dute. Hondarribiak eta Zierbenak hartu dute aginte makila, eta elkarren ondoan aritu dira, bigarren eta hirugarren kalean. Hala ere, Donostiarra eta Urdaibai ez zeuden urruti, bost segundora biak.
Donostiarra atzean gelditu da pixkanaka, eta hirugarren ziabogan zortzi segundo galdu ditu. Hondarribia Zierbena baino segundo bat bizkorrago irisi da ziabogara, Urdaibaik Orioren denbora egin du. Altxorra zen hori Hondarribiarentzat, baina azken luzean dena aldatu da. Urdaibaik Orioren denbora nabarmen hobetu du, eta Zierbenak aurre hartu dio Ama Guadalupekoari. Oso berdindua izan da azken luzea, baina azken metroetan Zierbenak estropada hautsi du, eta airean iritsi dira helmugara. Hondarribia izan da bigarren, eta puntu bat jan dio aurkari zuzenari.
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231738/piztu-da-festa-donostian.htm
|
Bizigiro
|
Piztu da festa Donostian
|
Alderdi Ederren kanoikada jaurtita eta piratek Flamenkan txupinazoa botata, jaietan murgildu da jada Donostia
|
Piztu da festa Donostian. Alderdi Ederren kanoikada jaurtita eta piratek Flamenkan txupinazoa botata, jaietan murgildu da jada Donostia
|
Hasi da Donostiako Aste Nagusian. Aspacek eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak jaurti dute kanoikada Alderdi Ederren —Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari paralinpiarrak batu zaizkie azken unean—, eta haien ardura izan da Artillero, dale fuego abestia kantatzea. Aspace elkarteak garun paralisia dutenei laguntzen die, eta aurten 50 urte bete ditu. Argazkilarien elkarteak, berriz, 75. urteurrena ospatuko du. Kirolez, kontzertuz eta bestelako jardueraz beteko da Donostia gaurtik abuztuaren 19ra bitarte.
Donostiako Piratek ere txupinazoa bota dute Aste Nagusiari ekiteko, Flamenka gunean. Zaporeak elkartea omendu nahi izan dute piratek, eta elkarteko kideek jaurti dute txupinazoa.
Hasi da, beraz, Aste Nagusia. Guztira, doako 312 jardueratara joateko parada egongo da, baita haietan parte hartzekoa ere. Kanoikadaren ondoren, esaterako, Joselontxos txaranga eta Taupada batukadak Parte Zaharrean eta Bulebarrean joko dute.
Donostiako Aste Nagusirik inklusiboena izango dela adierazi zuen udalak jaien aurkezpenean. Berriro ere, barrakek ez dute zaratarik aterako asteazkenean, ostiralean eta astelehenean, 16:30etik 18:00etara. Erabaki hori hartu dute autismoaren gisako nahasmenduak dituztenek ere atrakzioez gozatzeko aukera izan dezaten. Aldi berean, jarduera guztietatik 102 egokituta egongo dira, desgaitasunen bat daukatenak ere horietara joan daitezen.
Su festak dira Donostiako ekitaldirik esanguratsuenetako bat urtero. 58. nazioarteko lehiaketa egingo dute aurten, eta zazpi su etxek hartuko dute parte. Gaur, estreinakoz, Fully Fused Fireworks taldeak botako ditu suak, iaz ez baitzuen parte hartzerik izan, haize bolada bortitzengatik eta eguraldi kaskarrarengatik bertan behera gelditu baitzen haien ikuskizuna. Aipatzekoa da ere Caffero Event Fireworksen kasua, lehen aldia baita Herbehereetako talde batek lehiaketa horretan parte hartzen duena.
Donostiako Piraten egitaraua ere aukera zabalez osatuta dago. Hainbat ekintza egingo dituzte Flamenka, Kaia, Txantxarreka, Trinia, Txofre Plaza eta Letama guneetan; horien artean, bazkariak, umeentzako jolasak, kontzertuak, dantzak, lehiaketak... Gainera, gaur eta bihar, momentu batez, Intxaurrondora joango dira piratak: martxa periferikoa, txupinazo aurrea, plazaren apainketa eta Traganarruen kofradiaren bazkaria egin dituzte.
Gauetan, kontzertuak izango dira nagusi Donostian. Saguesko kontzertuen artean daude Izaro, La Moda eta Zetak, besteak beste. Flamenka guneko artisten artean, berriz, Esne Beltza, La Jodedera eta Olaia Inziarte daude. Modu horretan, ikusleek genero ezberdineko musikaz goza dezakete.
Eta, musikaz gain, herritarrek eta bisitariek gosea ase ahalko dute Zurriolako janari furgoneten gunean. Bertan, hamalau janari postu jarri dituzte, jendeak jatorri ezberdineko janariak dastatzeko eta disfrutatzeko.
Gainera, Aste Nagusiko lehen lehiaketa gastronomiko herrikoia egingo da Antigua auzoan. Bestalde, janariarekin eta edariarekin lotutako beste hainbat ekintza eta postu ere jarriko dituzte: paella lehiaketa, sardina jana, legatza saltsa berdean lehiaketa, sagardo dastaketa, marmitako lehiaketa...
Eraso sexisten aurka
Udaleko ordezkariek adierazi dute Aste Nagusian ez dutela onartuko sexu erasorik. Puntu Morea jarriko dute Bulebarrean aste osoan. 13:00etatik 10:00etara egongo da irekita. Udalak protokoloa martxan jarriko du biktimaren anonimotasuna babesteko eta zaintza bermatzeko, jaiak«askatasunez» eta «alaitasunez» bizitzeko helburuarekin.
Badira egitarauan berritasun batzuk ere. Aurten, lehenengo aldiz, Aste Nagusiko Master Cup Emakumezkoen esku pilotako txapelketa egingo da, emakumeen pilota sustatzeko asmoz.
Horretaz gain, 2002tik desagertuta zegoen jarduera bat berreskuratuko dute: pedalontzien karrusela, hain zuzen ere. Partaideek Urumea ibaiko ibilbidea osatu beharko dute, sei txandatan. Irabazleak Ramon Barea saria irabaziko du —Barea donostiarrak asmatu zuen pedalontzia, 1893an—.
Gabiltza artisauen azoka ere egongo da. Bertan, artisauek egindako lanak erakutsiko dituzte. Tailerrak ere antolatu dituzte adin ezberdinetako jendearentzako. Berritasuna: aurrekoetan ez bezala, hiru auzotara iritsiko da (Gros, Erdialdea eta Antigua).
Goizaldi dantza taldeak dantza emanaldia egingo du aurten ere, baina aipatzekoa da Aste Nagusi honetan errepertorioa berezia izango dela, taldearen 75. urteurrena ospatzeko egingo baitute.
Astelehenean, berriz, piraten abordatzea izango da. 09:30ean hasiko dira ontziak egiten kaian. Arratsaldean, kaitik abiatuko dira Kontxa hondartzara.
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231739/zapore-garratzeko-puntua.htm
|
Kirola
|
Zapore garratzeko puntua
|
Kubok laugarren minuturako aurreratu du Reala, baina Gironak berdindu egin du bigarren zatian
|
Zapore garratzeko puntua. Kubok laugarren minuturako aurreratu du Reala, baina Gironak berdindu egin du bigarren zatian
|
Egutegiak hala erabakita, pare-pareko egoera zuen Realak atzo denboraldiari behar bezala ekiteko. Lehiaketaren hasierak Donostiko Aste Nagusiaren hasierarekin egiten baitzion bat, non eta Anoetan, zaleen aurrean. Festa giroaz lagundurik, sasoia garaipen batekin hasteko aukera ederra zuten txuri-urdinek, eta helburua ongi bideraturik izan dute, baina Gironak bigarren zatian egindako gol batek zapuztu die festa gaur arratsaldean. Irabazteko merituak egin ditun Imanol Alguacilen taldeak, neurketa hasi eta berehala aurreratu baitu Reala Kubok, baina soilik gol bateko aldeaz jokatu du gerora, eta azkenean berdinketa lortu due kataluniarrek. Iragan sasoian atea hutsean mantendu zuen Remirok halako partida askotan, baina gaur suarekin erre da Reala.
Hasierako hamaikakoan hutsune garrantzitsu bat izan du Imanolek, azken orduan Merino deialditik kanpo geratu baita, lesio bat tarteko. Turrientesek hartu du haren lekua, eta norgehiagokari era paregabean ekin diote txuri-urdinek. Bizi jokatuz hasi dira, eta laugarren minuturako poltsikorako dute saria. Aihenek ezkerretik eginiko jokaldi on bati amaiera ederra eman dio Kubok, ederki gainditu baitu Gazzaniga, Gironako atezaina. Japoniarra izan da Realeko jokalari onena. Golak ez du partidaren gidoirik aldatu, eta bere horretan jarraitu du Imanolen taldeak. Batetik bestera egoki eta azkar mugitu du baloia, baina batez ere nabarmentzekoa izan da sakontasun bila ibili dela une oro. Etengabe aurkariaren defentsan zuloak eraginez aritu dira Realeko aurrelariak.
Penaltia bertan behera
Bigarren golaren bila jo dute etxekoek, eta penalti bat ere adierazi du epaileak Realaren alde. Bazirudien gertu egon zitekeela bigarren gola, baina jokaldia VARean ikusita, erabakia atzera bota du epaileak. Hortik aurrera indarrak berdindu egin dira zelaian, eta Gironak behetik gora egin du. Aparteko arriskurik ez du sortu, baina baloi dezente sartu ditun Realaren arean. Hori bai, defentsan goraipatzeko lana egin dute txuri-urdinek, presioan fin eta markaketa lanetan langile aritu baitira. Lehen zatiko azken jokaldian epaileak txartel gorria barkatu dio Stuaniri, Le Normandi kolpe bat emateagatik.
Bigarren zatiaren hasierak ildo beretik jo du, baina aldea gutxienekoa izanik, zuhaitza astindu nahi izan du Imanolek, eta Carlos Fernandezen tokian Barrenetxea zelairatu du. Harrobikoak bestelako freskotasun bat eman dio erasoko jokoari. Hala, lehia erabakitzeko parada ederra izan du Oiartzabalek 58. minutuan, baina baloia atepetik atera dio Gazzanigak. Barkatzen duenak garesti ordaintzen duela esan ohi da sarri, eta halaxe egokitu zaio Realari. Bigarren zatian areara gerturatu den lehenengo aldian banakoa sartu duten kataluniarrek. Erdiraketa bat ez du inork urrundu, eta azkenean Dovbikek sareetara bidali du baloia, buruz, 71. minutuan. Golari aurre egin nahirik, hiru jokalari berri zelairatu ditu Imanolek: Cho, Sadiq eta Sola.
Jokoari esker baino gehiago, grinari eta nahiari esker jo du erasora Realak azken txanpan, baina ez du adorerik izan ganoraz jokaldirik osatzeko. Fisikoki ere justu antzean ibili dira txuri-urdinak. Geldikako jokaldietan ez dute asmatu bigarren gola egiten, eta azkenean berdinketarekin konformatu behar izan dute. Zelaian zein harmailetan, zapore garratza utzi du puntuak.
|
2023-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/231740/hasteko-beste-kolpe-bat.htm
|
Kirola
|
Hasteko, beste kolpe bat
|
Athleticek galdu egin du Real Madrilen aurka San Mamesen, denboraldiko lehen partidan. Etxekoek bi huts larri egin dituzte defentsan, eta bisitariek aprobetxatu egin dituzte lehen zatian bi gol sartu, eta partida erabakita uzteko
|
Hasteko, beste kolpe bat. Athleticek galdu egin du Real Madrilen aurka San Mamesen, denboraldiko lehen partidan. Etxekoek bi huts larri egin dituzte defentsan, eta bisitariek aprobetxatu egin dituzte lehen zatian bi gol sartu, eta partida erabakita uzteko
|
Athleticen inguruak burumakur amaitu zuen aurreko denboraldia. Azken-aurreko partidan San Mamesen aspaldi maila galduta zegoen Elxen aurka galtzeak, eta horren ondorioz bosgarren urtez jarraian Europako kluben arteko lehiaketa baterako sailkatu ez izanak aho zapore txarra utzi zuen zale zuri-gorrien artean.
Bi hilabete eta erdi pasatu dira gau triste horretatik, beste denboraldi bat hasi da, baina taldeak zaleen aho zaporea gozatu ezinik jarraitzen du. Gaur egin zezakeen, San Mamesen denboraldiko lehen partidan Real Madrili irabazi izan balio. Edo gutxienez, garaipena lortu ez arren, itxura ona eman izan balu. Baina ez bata ez bestea. Galdu egin du Athleticek, 0-2, eta hainbestean aritu da.
Carlo Ancelottik entrenatutako taldeak lehen zatian utzi du bideratuta garaipena. 35 minututan sartu ditu partidako bi golak: Rodrygok sartu du lehena 27. minutuan, Athleticen defentsaren sendotasunik eza baliatuta; eta Bellinghamek egin du bigarrena zortzi minutu eskas geroago, korner batean, berriz ere zuri-gorrien atzealdearen huts bat aprobetxatuta. Denboraldi berria bai, baina betiko gabeziak ere bai.
Athletic nola edo hala saiatu da suspertzen, baina buruarekin baino gehiago, bihotzarekin ahalegindu da, eta horrek korrika eta presaka aritzera eraman du. Eta presak ez dira inoiz onak izaten. Halaxe izan da gaur ere.
Hala ere, etxekoek aukera izan dute jarraian jasotako bi kolpeei azkar aurre egiteko, baina epaileak ez du adierazi Militaok Unai Gomezi egindako penaltia. Hain zuzen, erdilari gaztea izan da ezusteko nagusia hasierako hamaikakoan. Valverdek hura jarri du Sanceten ordez. Horri esker, lehen aldiz aritu da lehen taldearekin partida ofizial batean. Bermeotarra saiatu da, baina ezin izan du nabarmendu. Valverdek lehen zatiaren amaieran aldatu du, eta Sancet zelairatu du. Hiru aldaketa egin ditu kolpe batean, Berenguerrek eta Guruzetak Muniain eta Nico Williams ordezkatu baitituzte. Entrenatzaile zuri-gorriak taldea esnarazi nahi zuen.
Erdizka lortu du helburua: Athleticek gora egin du, eta arrisku gehiagorekin iritsi da Real Madrilen area ingurura, baina ez da gai izan gola sartzeko. Oso gertu izan du hirutan: 71. minutuan, Alabak atepetik atera du Sancetek egindako jaurtiketa; 78.ean, Tchouamenik zapuztu du Berenguerren ahalegina; eta 90.ean, Paredesen burukada gutxigatik joan da kanpora. Bisitariek ere aukerak izan dituzte hirugarren gola sartzeko, baina Unai Simon seguru aritu da.
Ez da gol gehiagorik egon, eta Real Madril nagusitu da. Ohitura bilakatu da, Espainiako taldeak irabazi egin baititu ligan San Mamesen jokatu dituen azkeneko bost neurketak. Zortzi urte baino gehiago pasatu dira Athleticek ligan etxean Real Madrili irabazi zion azken alditik. Etsipena gailendu da berriro San Mamesen. Beste kolpe bat da. Ez da denboraldia hasteko modurik onena.
|
2023-8-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/231761/harridura-eragin-du-athleticen-partida-aurreko-otoitzak.htm
|
Kirola
|
Harridura eragin du Athleticen partida aurreko otoitzak
|
Espainiako Ligako kamerak aldageletan sartzen hasi dira, eta argitara atera da Athleticeko jokalarien ohitura: 'Gure aita' gazteleraz errezatzea.
|
Harridura eragin du Athleticen partida aurreko otoitzak. Espainiako Ligako kamerak aldageletan sartzen hasi dira, eta argitara atera da Athleticeko jokalarien ohitura: 'Gure aita' gazteleraz errezatzea.
|
Futbol taldeen aldagelak sakratuak izan dira orain arte. Hedabideak ezin ziren sartu, eta gutxi hitz egiten zen barruan zer gertatzen zen eta zer ez. Garai berrien aitzakiaz eta ikuskizunaren mesedetan, ordea, Espainiako Ligako kamerak baimena eman duten taldeen aldageletan sartuko dira aurrerantzean, haietan zer gertatzen den erakusteko. Irudi deigarriak utzi ditu horrek lehen jardunalditik. Eta kontu bat baieztatu da: Athleticen aldagela, kamerekin ere, sakratua da.
Atzo, Real Madrilen aurkako partidaren aurretik izan zuten solasaldian, Gure aita errezatu zuten jokalari zuri-gorriek, gazteleraz. Amaitutakoan, animoak emateko oihu bat bota, eta jokatzera. Sareetan oihartzuna izan du bideoak, eta harrituta utzi ditu zale asko; baita beste askoren gaitzespena jaso ere.
Partiden aurretik Gure aita errezatzea ia mende bat duen ohitura zaharra da Athleticen; emakumezkoen taldeak ere egiten du. Zale gehienek, ordea, ez zekiten. Denetariko iritziak zabaldu dira sareetan, eta zabalik dago eztabaida. Ez da izango aldageletako irudiek eragingo duten azken polemika.
|
2023-8-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/231762/gixuneko-aintziran-25-urteko-gizon-bat-ito-da.htm
|
Gizartea
|
Gixuneko aintziran 25 urteko gizon bat ito da
|
Hamar metrotik salto egin zuen uretara, eta galdu. Ordu eta erdi geroago topatu zuten gorpua.
|
Gixuneko aintziran 25 urteko gizon bat ito da. Hamar metrotik salto egin zuen uretara, eta galdu. Ordu eta erdi geroago topatu zuten gorpua.
|
25 urteko gizon bat hil zen atzo Gixunen (Lapurdi), Arrokesko aintziran itota. Hamar metrotik egin zuen salto uretara, eta desagertu egin zen. Erreskate zerbitzuek ordu eta erdi geroago aurkitu zuten, hilda.
Horretaz gain, alerta egoera ezarri dute Lapurdiko kostaldean, itsalasterren ondorioz. Zenbait bainularik arazoak izan dituzte, eta atzo eskuhartze batzuk egin behar izan zituzten salbamendu zerbitzuek. Miarritzen, 30 urteko gizon bat atera zuten uretatik; lortu zuten suspertzea, baina larri ospitaleratu zuten.
|
2023-8-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/231763/donostiarra-eta-zierbena-izan-dira-azkarrenak-boiron.htm
|
Kirola
|
Donostiarra eta Zierbena izan dira azkarrenak Boiron
|
Denboraldiko hirugarren bandera astindu dute donostiarrek. Zierbenak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, eta liga irabazteko lehian sartu da.
|
Donostiarra eta Zierbena izan dira azkarrenak Boiron. Denboraldiko hirugarren bandera astindu dute donostiarrek. Zierbenak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, eta liga irabazteko lehian sartu da.
|
Emozio handiko bi estropada izan dira gaur Boiroko (Galizia) uretan jokatutakoak. Euskotren Ligan bi izan dira irabazleak: eguneko azkarrena, Donostiarra, eta Arraun Lagunak, zeinak bideratuta utzi duen liga irabaztea. Bi estropadaren faltan, sei puntu kentzen dizkio Oriori. Eusko Label ligan, berriz, erabat irauli da lehia; orain hiru dira liga irabazteko hautagaiak, Zierbenak asteburuko bi banderak eskuratu eta gero.
Galiziara heldu aurretik, Urdaibaik liga bideratuta zeukala zirudien. Hondarribiari sei puntu kentzen zizkion. Orain, ordea, hiru ateratzen dizkie gipuzkoarrei, eta lau Zierbenari. Sei estropada falta direla, estu dago sailkapena.
Gaurko estropadari dagokionez, Zierbenak hasieratik hartu du aurrea ohorezko txandan. Tarteak estuak izan dira lehen ziabogetan, batez ere Hondarribiarekin, eta bizkaitarrek azken luzera arte itxaron behar izan dute estropada apurtzeko. Aurkaririk handiena, ordea, bigarren txandako irabazlea zen —ohorezko txandan harrotu eginda haizea—, etxeko taldea, Cabo da Cruz. Hirugarren ziabogan, Caboren denbora Zierbenarena baino bederatzi segundo hobea zen.
Azkenean, hiru segundoren aldeaz eskuratu du bandera Zierbenak. Cabo izan da bigarren, Orio hirugarren, Hondarribia laugarren, Kaiku bosgarren, eta Urdaibai, liderra seigarren. Ikustekoa izango da liga amaiera. Datorren astean Zarauzko (Gipuzkoa) bandera izango da jokoan.
Hirugarrena
Emakumezkoen estropadan, indartsu hasi dira Arraun Lagunak eta Orio, sailkapeneko bi onenak, baina lehen luzearen erdialdean Donostiarrak hartu du aurrea, eta amaitu arte eutsi dio. Itzulerako luzean, istriborrera egin dute ontzi guztiek, eta horrek metro asko egitera behartu du Arraun Lagunak. Hori baliatu du Donostiarrak bandera ziurtatzeko.
Ligarako lehian, ordea, Arraun Lagunak izan da eguneko irabazlea. Atzoko estropada irabazita, Oriok tartea jan zion, baina berreskuratu egin du gaur. Zarautzera sei punturen aldearekin helduko da, beraz. Nahikoa behar luke liga irabazteko.
|
2023-8-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/231764/osasunak-bikain-hasi-du-denboraldia-celtari-irabazita.htm
|
Kirola
|
Osasunak bikain hasi du denboraldia Celtari irabazita
|
Nafarrek une oro izan dute kontrolpean partida, eta merezitako hiru puntu eskuratu dituzte. Ruben Garcia eta Moi Gomez izan dira golegileak.
|
Osasunak bikain hasi du denboraldia Celtari irabazita. Nafarrek une oro izan dute kontrolpean partida, eta merezitako hiru puntu eskuratu dituzte. Ruben Garcia eta Moi Gomez izan dira golegileak.
|
Osasunak iazko denboraldia hobetu nahi du. Jagoba Arrasateren taldeak urte historikoa osatu zuen, baina badu hobetzen jarraitzeko anbizioa. Horixe erakutsi du gaur Vigon (Galizia): 0-2 irabazi dio Celtari, bikain jokatuta. Lehen zatian, euren onena baliatuta, aurrea hartu dute nafarrek, eta amaitu arte arazo handirik gabe eutsi diote emaitzari. Bigarren zatian sartu dute bigarrena.
Denboraldiko lehen hamaikakoan baziren zalantza batzuk, eta argitu ditu Arrasatek. Atepean, Sergio Herrerak jokatu du; defentsan, Catena eta Mojica iritsi berriak izan dira berrikuntza; eta aulkian geratu da Chimy Avila. Zurrumurruen arabera, litekeena da argentinarra Andoni Iraolak entrenatzen duen Bournemouth taldera joatea.
Lehen minutuetan, Osasuna hobea izan da. Baloia Celtaren zelaian ibili da une oro, eta arriskuarekin heldu da areara talde bisitaria. Hegaletatik min egin dute Peñak eta Mojicak, eta Budimirrek iritsi zaion guztia errematatu du; bat zutoinera ere bai. Gola 24. minutuan heldu da: Peñaren erdiraketa bat bikain errematatu du buruz Budimirrek, geldiketa ikusgarria egin dio Ivan Villarrek, baina aldaratzean ez du barkatu Ruben Garciak, hark ere buruz.
Atsedenaldira artekoak izan dira Celtaren gaurko minutu onenak. Jokoa sarritan eten dute jokalariek eta epaileak, baina Carles Perezek min egin du bere hegaletik, eta Strand Larsenek ere izan du gola sartzeko aukera on bat. Danimarkarraren errematea gutxigatik joan da kanpora.
Arriskurik ez
Motelagoa izan da bigarren zatia. Celtak izan du baloiaren jabetza, baina ideia gutxi zituen gaur Rafa Benitezen taldeak. Ez du behin ere arriskurik sortu, eta Osasunak nahi zuen bezala igaro dira minutuak. Hala, jokaldi bakarti batean, Peña arearaino iritsi da baloiarekin, atzelariei izkin egin, eta zutoinera errematatu du. Berriz ere aldaratzea baliatu du Osasunak: Moi Gomez izan da golegilea. 74. minutua zen.
Azken minutuetan ere ez da Herrera lan egitera behartzeko gai izan etxeko taldea, eta amore eman duen itxura ere izan du. Osasunarentzat hiru puntu bikain, eta ondo jokatu izanaren poza.
Celta: Ivan Villar; Mingueza, Aidoo, Unai Nuñez, Cervi (Manu Sanchez, 81 min); Beltran, Hugo Sotelo (De la Torre, 81), Bamba, Carles Perez (Rodriguez, 63); Aspas (Swedberg, 82) eta Strand Larsen (Veiga, 73).
Osasuna: Herrera; Ruben Peña, Catena, David Garcia, Mojica; Torro (Iker Muñoz, 89), Moncayola (Arnaiz, 89), Oroz (Areso, 79); Ruben Garcia (Ibañez, 67), Moi Gomez eta Budimir (Avila, 79).
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231766/javier-milei-ultraeskuindarrak-bildu-du-boto-gehien-argentinako-primarioetan.htm
|
Mundua
|
Javier Milei ultraeskuindarrak bildu du boto gehien Argentinako primarioetan
|
Askatasuna Aurrera Doa alderdiko buru ultrakontserbadoreak «iraultza liberal berri baten» alde egin du. Elkarrekin Aldaketaren Alde zentro eskuineko-indarra gelditu da bigarren, botoen %28,3 lortuta. Koalizio peronistak kolpea hartu du.
|
Javier Milei ultraeskuindarrak bildu du boto gehien Argentinako primarioetan. Askatasuna Aurrera Doa alderdiko buru ultrakontserbadoreak «iraultza liberal berri baten» alde egin du. Elkarrekin Aldaketaren Alde zentro eskuineko-indarra gelditu da bigarren, botoen %28,3 lortuta. Koalizio peronistak kolpea hartu du.
|
Argentina krisi sozioekonomiko betean dagoen honetan, inor gutxik espero zuen presidente hautagai bat nagusitu zen Latinoamerikako herrialde horretan eginiko hauteskunde primarioetan, atzo: Javier Milei. Botoen %97 zenbatuta, Askatasuna Aurrera Doa alderdiko ekonomialari ultraeskuindarrak botoen %30 eskuratu zituen, Argentinako ohiko mapa politikoa aldatzeraino, orain arte herrialdeko bi koalizio nagusiak aritu izan baitira hauteskundeetan nor gehiago: bata, Aberriaren Aldeko Batasuna —peronista—; eta bestea, Elkarrekin Aldaketaren Alde oposizioko lehen indar eskuindarra. Hauteskunde orokorrak urriaren 22an egitekoak dituztela aintzat hartuta, Argentinak ultraeskuinerantz biratu du.
7,1 milioi argentinarrek eman zioten babesa Mileiri, eta emaitzak jakin osteko agerraldian «benetako aldaketaren» alde egin zuen, baita Nestor Kirchner presidente ohiak (2003-2007) eta Cristina Fernandez presidenteorde eta estatuburu ohiak (2007-2015) ordezkatzen dituzten indarren aurkako «iraultza liberalarekin» bat egiteko deia egin ere. «Argentina aldatuko duen indarra Askatasuna Aurrera Doa izatea erabaki duten argentinarrei esan nahi diet kastaren ereduaren amaieraren aurrean gaudela», oihukatu zuen, peronismoari eta oposizioko lehen indarrari aipamena eginez.
Elkarrekin Aldaketaren Alde koalizioak ez zuen indar bozkatuena izateko helburua lortu. Bigarren postuan geratu zen, botoen %28,27 lortuta. Eta koalizio horren barruan, berriz, Mauricio Macri presidente ohia (2015-2019) buru zuen gobernuko Segurtasun ministro ohi Patricia Bullrich gailendu zitzaion Buenos Airesko alkate Horacio Rodriguezi, 1,3 milioi botoren aldeaz. Emaitzak jakin berritan, Macrik zoriondu egin zituen «aldaketa sakon baten» alde egin zuten argentinarrak. «Mileiren emaitzak eta gureak batuz gero, oso handia da urte luzez izan ez den aldaketa sakon bat planteatzen dugun argentinarron kopurua», adierazi zuen sare sozialetan.
Aldiz, 2011z geroztik izandako emaitza txarrena bildu zuen koalizio peronistak —botoen %27,27—. Hirugarren indar bozkatuena izan bazen ere, Sergio Massa egungo Ekonomia ministroa Mileiren atzetik kokatu zen zerrendan, ia 5 milioi botorekin eta Bullrichek baino milioi bat gehiagorekin. Massa peronismoko fakzioen arteko «adostasunezko» hautagaia zen: Argentinako presidente Alberto Fernandezen, Cristina Fernandezen eta Massa buru duen Fronte Berritzailearen babesa izan du.
%69,6ko parte hartzea
55,4 milioi argentinar zeuden bozkatzera deituta igandean, hauteskunde orokorretan lehiatuko diren hautagaien zerrendak zehazteko. Bada, %69,6koa izan zen parte hartzea, 2019ko bozetan baino ia zazpi puntu gutxiago. Urriaren 22an egitekoak diren bozetan presidentea eta presidenteordea aukeratuko dituzte, diputatuen ganberako 257 eserlekuetatik 130 berrituko dituzte eta senatuko 72 aulkietatik 24. Halaber, 43 ordezkari argentinar hautatuko dituzte Mercosurreko Parlamenturako —Hegoaldeko Merkatu Batua merkataritza erakundea da, Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik 1991n sortua.
Mileik eta haren alderdi ultrakontserbadoreko jarraitzaileek espero dute lehen itzulian presidente izateko behar beste boto jasotzea, bigarren itzulira joan ez daitezen. Argentinako hauteskundeetako legeen arabera, lehen indarrak botoen %45 eskuratu beharko lituzke, edota bozen %40 lortu eta bigarrenari gutxienez hamar puntuko aldeaz irabazi beharko lioke. Beharrezkoa izanez gero, bigarren itzulia azaroaren 19an egingo lukete.
Igandeko emaitzek aurreikusi gabeko lurrikara bat eragin dute Hego Amerikako herrialde horretan, eta, itxura guztien arabera, hauteskunde kanpaina zatitua izango da urriaren 22ra arte. Gobernu peronista agintaldiaren azken txanpan sartu den honetan, krisi sozioekonomikoa kudeatzeko ez da gai izan; inflazioa bikoiztu egin da azken lau urtean, %115era heltzeraino.
Haserrearen olatua zukutzen, abila
Argentinako gobernu peronistarekin konforme ez dagoen boto emaileak erakartzeko indarra eta ahala izan du Askatasuna Aurrera Doa alderdi ultrakontserbadoreko buru Javier Mileik, herenegun eginiko hauteskunde primarioetan lehen indarra izan ondotik. Haren agerpenak hankaz gora jarri du Argentinako jokaleku politikoa, «kasta politikoari» amaiera ematea hitzemanez. «Anarko-kapitalistatzat» jotzen du bere burua, abortuaren aurka dago. eta klima aldaketa ezkerraren «iruzur» gisa hartzen du. Argentinako Banku Zentrala ixtea, dolarra herrialdeko dibisa bakarra ezartzea edota «estatuaren amaiera» dira, besteak beste, hautagai ultraeskuindarraren proposamen nagusi batzuk.
Milei ekonomialari ezezaguna zen argentinar gehienentzat presidentetzarako eginiko azken bozetan —2019an—, nahiz eta telebista saioetan bere burua saltzeko ahalegin histrionikoa egiten zuen. Agerraldi horietan, zehazki, bere tesi anarkikoak haizatzen aritzen zen, Argentina krisi ekonomiko larritik ateratzeko eta alde bateko zein besteko agintariak gobernutik kentzen saiatzeko. Funtsean, telebista erakusleiho izan da Mileirentzat, herritarrak erakartzeraino.
«Ezinezkoa da betikoekin estatua aldatzea», esan zien Mileik haren jarraitzaileei, primarioetan lortutako garaipenaren berri izan ondoren. Orain, askok faboritotzat jotzen dute Milei urrian egitekoak diren hauteskunde orokorretan.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231767/laquoelkarbizitzaren-eta-politikaren-aldekoraquo-gobernu-bat-defendatu-du-txibitek.htm
|
Politika
|
«Elkarbizitzaren eta politikaren aldeko» gobernu bat defendatu du Txibitek
|
09:30ean hasi da saioa, eta 17:20an egin da bozketa. Ez da aurrera atera, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz ez duelako gehiengo osorik. Bihar egingo da bigarren bozketa, ordu berean, eta espero da gehiengo soila lortuko duela PSNren lehendakarigaiak.
|
«Elkarbizitzaren eta politikaren aldeko» gobernu bat defendatu du Txibitek. 09:30ean hasi da saioa, eta 17:20an egin da bozketa. Ez da aurrera atera, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz ez duelako gehiengo osorik. Bihar egingo da bigarren bozketa, ordu berean, eta espero da gehiengo soila lortuko duela PSNren lehendakarigaiak.
|
Sorpresarik ez. Maria Txibitek beste 24 ordu itxaron beharko du Nafarroako Gobernuko lehendakari izateko. Lehen bozketan, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroako 21 parlamentariek alde bozkatu dute, eta UPNko, PPko eta Voxeko 20ek, kontra. EH Bildu abstenitu da. Gehiengo osorik ez duenez, ez da hautatua izan, baina bihar aski izango zaio gehiengo soila lortzea.
17:20an bozkatu dute 50 parlamentariek, banan-banan, hautetsontzian botoa utzita. Bozketa hasieran aurreikusi baino 40 minutu lehenago egin da. Arratsaldeko saioa uste baino azkarrago joan da. Goizeko saioan, Txibitek bere gobernu programa aurkeztu eta defenditu du.
«Jakina da politikaren defendatzaile irmoa naizela. Politika zerbitzu publiko bat da, nire ustez, eta politika eraginkorraren aldekoa naiz; gertaeren politikan sinesten dut eta, zintzoa delako, konfiantza sortzen duen politika dut gogoko. Lau urteotan asko ikasi dut, eta hala egiten jarraitu nahi dut, ohorea eta ardura baita lurralde hau gidatzea». Hitz horiek esanda, isilunea sortu da, eta ahotsa urratu zaio Maria Txibite PSNko lehendakarigaiari. Emozio horrekin, jarraitu du esaten «beti hobetzea bilatzen duenaren umiltasunez» eta «proiektu honen alde egin dutenen esker onez» aurkeztu duela hautagaitza.
45 minutu iraun du hasierako diskurtsoak, eta Txibitek irakurri egin du, pasarte batzuk moldatuz. Amaierako pasarte hori iritsi denean, nabaritu da ukitu pertsonala bai edukian eta bai tonuan. PSNko lehendakarigaiak nabarmendu nahi izan du gobernatzea «talde lana» dela eta «une zailak, pozgarriak, zalantzaz beteak, lorpenak eta hutsegiteak» egon ohi direla bide horretan. «Talde horietan pertsonak gaude, eta ez gara perfektuak. Zor gatzaizkion gizarte horren alde hoberena emateko gaude hemen».
Hitzaldian, Txibitek elkarbizitza eta elkarrizketa defendatu ditu, uste baitu maiatzaren 28an herritar gehienek hori eskatu zietela alderdiei. «Herritarrek elkarbizitzaren alde egin zuten, pluraltasunaren alde, eskubideetan aurrera egiteko, ez atzera». Bere hitzetan nabaritu da etengabeko erreferentzia egin diela Euskal Herritik at, Espainian, eskuinaren eta eskuin muturraren artean sortzen ari diren gobernu akordioei.
Autogobernua ere hartu du hizpide. Borondatea erakutsi du Estatuaren eredu deszentralizatuan aurrera egiteko, eta gogora ekarri du sinatu berri den akordio programatikoan prest agertu direla 1982an onartutako Foru Hobekuntza berritzeko eztabaidari ekiteko. «Adostasunak bilatu nahi ditugu gure eskumenak XXI. mendeko erronketara egokitzeko. Aurreko legealdian, hiru eskumen lortu genituen. Urrats historiko bat izan zen, baina aurrera egiten jarraitu nahi dut».
Aurreko gobernuaren ildotik, ekonomiaren eta gizarte kohesioaren arteko oreka bilatu nahi du hurrengo gobernuak. Arlo publikoari begira, «osasun publikoa funtsezko auzia» izango da. Beste erronken artean, lehen arreta indartzea egongo da, eta itxarote zerrendak murriztea. Departamentu hori Geroa Baiko Fernando Dominguezek kudeatuko du.
Beste arlo garrantzitsu bat etxebizitza izango da. Zurekin Nafarroako Begoña Alfarok kudeatuko du. Txibiteren arabera, etxe duina izateko eskubidea bultzatuko dute, eta alokairua izango da giltzarrietako bat. Zaharberritzean ere jarri nahi dute indarra, aipatu duenez.
Departamentu horren esku egongo dira, halaber, berdintasun politikak. Akordio programatikoan egin bezala, zin egin du arlo horretan ez dutela atzera egingo: «Berdintasuna da eta izango da gure bandera». Emakumeen ahalduntzearen aldeko borondatea iragarri du. «Gurea gobernu feminista da. Ez dugu onartuko mespretxu bakar bat, ezta atzerapausorik ere». Gogora ekarri behar da berriki Nafarroako Parlamentuaren aurrean indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze batean Voxeko bi parlamentariek kartel bat eraman zutela indarkeria matxista zalantzan jarriz, eta litekeena dela horrelako jarrerak erakustea aurrerantzean ere.
Ekonomiaren arloan, industriaren moldaketa jarri du ardatz nagusi bezala. «Industria da gure BPGaren zutarrietako bat, gure ekonomiaren alde sendoetako bat, eta orain prozesu eraldatzaile sakon batean murgilduta dago». Bide horretan sakontzeko asmoa iragarri du, eta gogorarazi aurreko lau urteetan 2.100 milioi eurotik gorako inbertsioak egin zirela, eta proiektu horiek 2.170 lanpostu sortu zituztela.
Azpiegituren arloan, promes egin du legealdi honetan amaituko dela Nafarroako ubidearen bigarren fasea. «Ura Erriberara ailegatuko da», aurreratu du.
Euskarari dagokionez, trakets bada ere, lehen aldiz euskarazko esaldi oso bat ahoskatu du Txibitek. Akordioaren edukiak eta sinatzaileen arteko desadostasunek agerian utzi dute aurrerapausorik ez dela jaso dokumentuan. Dena den, hautagaiak adierazi du «[Euskararen] legearen barnean» akordio sozial eta politiko «zabala» bultzatuko dutela euskararen inguruan, «errealitatea soziolinguistikoa eta borondatea aintzat hartuta». Aurreratu du euskararen bigarren plan estrategikoa bultzatu nahi dutela eta babesa adieraziko dietela euskaltegiei eta euskarazko komunikabideei.
Zubi betean izanik, ikusmina duela lau urtekoa izan da. Gonbidatuen artean, duela lau urte baino pertsona gutxiago daude. Etorri direnen artean daude Joseba Asiron Iruñeko alkate ohi eta EH Bilduko hautetsia, Miren Zabaleta EH Bilduko Nafarroako koordinatzailea, Alberto Catalan UPNko senataria, Toni Magdaleno PSNko senataria...
Diskurtsoa amaituta, ordu erdiko etenaldia egin da, eta, gero, taldeetako eledunek gehienez ordu erdiz erantzun ahal izan diote hautagaiari. Ordezkaritza handienetik txikienerako ordenan mintzatu dira: UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa, PP eta Vox.
Kritika Txibiteri
UPNko Javier Esparzak Txibiteri egotzi dio bere agintaldian «askatasunak murriztea», eta baieztatu du askatasun handiagoa zegoela UPN agintean zegoenean: «Ezin duzu zeure burua progresistatzat aurkeztu eskubideak murrizten dituen alderdi batekin gobernatzen baduzu EH Bildurekin». Gobernatzeko UPNren proposamena «baztertu» izana egotzi dio: «Nahiago izan duzu Nafarroarentzako aukerarik okerrena». Horretaz gainera, bereziki nabarmendu du Txibiteren alderdiak ez dakiela «zer egin» Osasun Sailarekin.
Ramon Alzorriz PSNko kideak gogor egin du Esparzaren aurka, eta, hark leporatutakoei erantzunez, Nafarroako legebiltzarra «lokaztea» eta «antipolitika» egitea egotzi dio, baita gezurretan aritzea eta Nafarroako egokortasuna arriskuan jartzea ere. Ultraeskuinarekin akordioak lortu izana ere aurpegiratu dio, eta PSNk Nafarroako eskuinaren aurrean erantzungo duela baieztatu du, eta nabarmendu du Txibiteren agintaldian bere alderdiak «hitz emandako guztia» bete duela. PSNren politika egiteko modu «positiboa» azpimarratu du, eta hurrengo legealdirako «giltzarriak» izango diren helburuez hitz egin du: elkarbizitza bultzatzea, beharrezko azpiegiturak eraikitzea, zerbitzu publikoak indartzea, kalitatezko lana bultzatzea eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea.
Laura Aznalek, berriz, nabarmendu du EH Bildu «ezinbestekoa» izan duela Txibitek gobernatzeko, eta azaldu du Nafarroako herritarrek «argi» utzi dutela «ezkerretik eta antifaxismotik» egindako politika nahi dutela. Bide horretatik, Txibiteri eskatu dio hurrengo legegintzaldian nafarren «eskubideak zabaltzeko», eta bereziki nabarmendu ditu hizkuntza eskubideak. Eskuinari «betirako atea itxi» beharra ere azpimarratu du, eta esan du ez dela nahikoa eskuina «kanpoan» uztea. Fiskalitatearen erreforma bat ere eskatu dio, «fiskalitate justu bat» eraikitzeko bidean. Osasun Sailaren auziari dagokionez, prozesu parte hartzaile bati ekitea proposatu du, eta «gutxienez aurrekontuaren %20» arlo horretara bideratzea. Etxebizitzaren arloan ere, alokairua mugatzearen garrantziaz hitz egin du, nafarrek «etxe duina» izan dezaten.
Geroa Bai-ko Uxue Barkosek ere hizkuntza politiketan sakondu nahi izan du bere erantzunean. Esan duenez, azken bi legegintzaldietan «aurrerapauso sakonak» izan dira euskararen alde, eta aurrerantzean ere bide horretan jarraitzeko eskatu dio Txibiteri: «Akordioa bilatu behar da, baina betiere bidean aurrera egiteko helburuarekin». Osasunaren arloa aipatu du Barkosek ere, eta adierazi du ezen, Txibiterena ez ezik, hura babestu duten alderdi guztien erantzukizuna izango dela Nafarroan «kalitatezko osasun sistema bat» berreskuratzea.
PPko Javier Garciak, berriz, bere «plan pertsonala» ezartzea egotzi dio Txibiteri, eta, besteak beste, Osasun arloko eskumena Geroa Bairi ematea eta gaztelaniazko hezkuntza ez bermatzea. Hala ere, esan dio garaiz dagoela bere «politika egiteko modua» aldatzeko, eta bide horretan bere alderdiaren babesa eskaini dio.
Zurekin Nafarroa koalizioko Begoña Alfarok adierazi du bere alderdiak, lehendakaria babestu duen arren, «akordio zabalago eta eta aursartago bat» egin nahiko lukeela, eta Txibitek «galdutako konfiantza» berreskuratu beharko duela; osasun arloan enpresa pribatuak sartzen ez uztea eskatu dio Txibiteri, eta energia enpresa publiko baten sorrera lortzeko bidean pausoak ematea proposatu du, besteak beste.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231768/sarek-manifestazioa-egingo-du-bilboko-jaietan-euskal-presoen-eskubideen-urraketa-salatzeko.htm
|
Politika
|
Sarek manifestazioa egingo du Bilboko jaietan, «euskal presoen eskubideen urraketa salatzeko»
|
Abuztuaren 25ean izango da, 13:00etan, Plaza Eliptikotik hasita.
|
Sarek manifestazioa egingo du Bilboko jaietan, «euskal presoen eskubideen urraketa salatzeko». Abuztuaren 25ean izango da, 13:00etan, Plaza Eliptikotik hasita.
|
Sare Herritarrak eta Bilboko konpartsek manifestazioa antolatu dute Bilbon “Etxera” lelopean, Euskal presoen eskubideen urraketa salatzeko. Abuztuaren 25ean izango da, eguerdiko 13:00etan, Plaza Eliptikotik abiatuta. «Oraindik presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko pauso asko eman behar dira», adierazi dute.
Sarek dioenez, 34 urte baino gehiago egin dituzte urruntze politika salatzen, «ankerra eta gizagabea» zelako. Uste dute urruntze politika gainditzeak ez duela ekarri euskal presoen eskubideen urraketaren amaiera, «etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik».
Fiskaltzaren eta Auzitegi Nazionalaren «etengabeko erasoak» gaitzetsi dituzte, «mendekuan oinarritutako jarrerak, konponbidea zapuztu eta herri hau iraganean iltzatu nahi dutelako». Haien ustez, horren erakusgarri dira azken hilabeteetan izan diren gradu erregresioak: «Askotan esan dugu ez dugula inongo pribilegiorik eskatzen: salbuespena indargabetu eta lege arrunta aplikatuz, euskal preso guztiak etxera bidean jartzeko garaia da. Elkarbizitzan aurrerapausoak egiteko, konponbidean jarri behar dugu preso, iheslari eta deportatuen auzia».
Sarek Euskal Herriko beste hainbat jaitan ere antolatu dituen manifestazioetako bat izango da Bilbokoa, «jaiak denok batera gozatu eta eskubideak aldarrikatzeko». Gasteizen, Etxerat-ekin batera egin zuten, hilaren 6an. Donostiako Aste Nagusian ere egingo du, abuztuaren 19an, 12:30ean, Bulebarretik abiatuta.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231769/nigerko-presidente-kargugabetua-epaituko-dute-traizioa-leporatuta.htm
|
Mundua
|
Nigerko presidente kargugabetua epaituko dute «traizioa» leporatuta
|
«Barneko nahiz kanpoko segurtasuna arriskuan» jarri izana egotzi diote Mohamed Bazoumi. Kolpistak prest daude Ecowaseko ordezkaritza batekin biltzeko.
|
Nigerko presidente kargugabetua epaituko dute «traizioa» leporatuta. «Barneko nahiz kanpoko segurtasuna arriskuan» jarri izana egotzi diote Mohamed Bazoumi. Kolpistak prest daude Ecowaseko ordezkaritza batekin biltzeko.
|
«Traizioa» egotzi diote Nigeroko presidente kargugabetuari, Mohamed Bazoumi. Hala jakinarazi zuen atzo iluntzean junta militarreko bozeramaile Amadou Abdramanek. «Barneko nahiz kanpoko segurtasuna arriskuan» jarri izana leporatzen diote 63 urteko estatuburuari. Bazoum eta haren familia presidentearen jauregian preso daude militarrek estatu kolpea eman zutenetik, uztailaren 26tik. Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak gaitzetsi egin zuen kolpea, eta estatuburua aske uzteko eskatu zien militarrei.
Azken egunetan, presidente kargugabetuaren osasunaren inguruko kezka agertu du aliantzak, argudiatuta hura eta haren familia argindarrik, edateko urik eta janaririk gabe egon direla zenbait egunez. Abdramanek, baina, ukatu egin zituen salaketak, eta esan zuen larunbatean medikuak ikusi zuela Bazoum, eta haren osasuna ona zela. Bide batez, armadaren bozeramaileak kritikatu egin zituen Ecowasek Nigerri ezarritako zigor ekonomikoak: «Legez kanpokoak, lotsagarriak eta ankerrak dira [zigorrak], eta zaildu egiten dute herritarren egunerokoa, arazo gehiago izango dituztelako botikak, janaria eta argindarra eskuratzeko».
Bazoumen aurkako neurrien berri jakinarazi baino ordu batzuk lehenago, Nigerko kolpistak Nigeriako ordezkaritza batekin bildu ziren. Taldeko buru Abdullahi Bala Lauk Al-Jazeera telebista kateari azaldu zionez, euren helburua izan da Niameiren eta Ecowasen arteko «bideak zabaltzea» elkarrizketak ahalbidetzeko. Bala Lauren esanetan, batzarrean junta militarreko buru Abdourahamane Tchianik ontzat jo zuen aliantzako ordezkaritza batekin zuzeneko elkarrizketak hastea, baina ez zuten zehaztu noiz izango diren.
Ecowasek behin eta berriz eskatu die militarrei atzera egin dezatela eta aska dezatela Bazoum presidentea. Orain arte zenbait saio egin dituzte kolpistekin biltzeko, baina armadak uko egin die, «segurtasunik eza» argudiatuta. Hala, joan den astean blokeak estatu kideei eskatu zien presta zitzatela beren armadak Nigerren esku hartzeko. Aliantzako behin-behineko presidentea da Nigeriako estatuburua, Bola Tinubu, eta bera da estatu kolpearen aurka gogorren hitz egin duten buruzagietako bat ere.
Harremanak estutuz
Bestelakoa da Nigerren eta aurrez estatu kolpeak izan dituzten blokeko beste herrialdeen arteko harremana. Malik eta Burkina Fasok iragarria dute ez dutela esku hartuko Nigerren aurkako eraso militar batean, eta, halakorik gertatuz gero, Niameiren aldean kokatuko direla. Beste hainbeste egin du Gineak ere.
Joan den larunbatean, Nigerko junta militarrak ordezkaritza bat bidali zuen Gineako hiriburura, hango gobernuaren babesa eskertu eta harremanak estutu nahian. «Panafrikarrak gara. Gure herriak arazoak dituenean, han gaude eta han egongo gara», berretsi zuen jarduneko presidente Mamady Doumbouyak.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231770/amurrioko-mugimendu-feministak-salatu-du-bi-eraso-matxista-izan-direla-jaietan-eta-elkarretaratzera-deitu-du.htm
|
Gizartea
|
Amurrioko mugimendu feministak salatu du bi eraso matxista izan direla jaietan, eta elkarretaratzera deitu du
|
Abuztuaren 12an, txupinazo egunean, bi eraso matxista salatu zituztela jakinarazi du.
|
Amurrioko mugimendu feministak salatu du bi eraso matxista izan direla jaietan, eta elkarretaratzera deitu du. Abuztuaren 12an, txupinazo egunean, bi eraso matxista salatu zituztela jakinarazi du.
|
Amurrioko mugimendu feministak, Otsemeak taldeak eta Amurrioko Emakumeon Sareak kontzentraziora deitu dute gaurko, Amurrioko jaietan (Araba) bi eraso matxista izan zirela salatzeko. Juan Urrutia plazan izango da, gaur, 19:00etan. Amurrioko Udalak ere babestu du elkarretaratzea sare sozialen bidez: «Ez ezetz da! Beti».
Otsemeak taldeko kideek Aiaraldea Komunikabidean adierazi dutenez, txupinazo egunean gertatu ziren salatutako bi erasoak, abuztuaren 12an. Lehenengoaren berri festetako salaketa telefonoaren bidez jaso zuten, mugimendu feministak jaietan eraso matxistarik jasan edo ikusiz gero salatzeko duen telefonoaren bidez.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231771/eh-bilduk-helburutzat-jarri-du-espainian-gobernu-aurrerakoi-bat-eratzea.htm
|
Politika
|
EH Bilduk helburutzat jarri du Espainian «gobernu aurrerakoi bat» eratzea
|
Independentismoak Espainiako Kongresuan duen indarra nabarmendu du Aizpuruak, eta azaldu du ez dagoela mahai gainean EAJk Kongresuko presidentetza hartzeko aukera.
|
EH Bilduk helburutzat jarri du Espainian «gobernu aurrerakoi bat» eratzea. Independentismoak Espainiako Kongresuan duen indarra nabarmendu du Aizpuruak, eta azaldu du ez dagoela mahai gainean EAJk Kongresuko presidentetza hartzeko aukera.
|
Espainiako Kongresuak eta Senatuak ostegunean ekingo diote lanari, eta talde parlamentarioetako kideak aktak hartzen ari egunotan. Gaur, besteak beste, EH Bilduko kideen txanda izan da. Koalizio subiranistak lau hautetsi gehiago izango ditu aurrerantzean: diputatu bat eta hiru senatari. Horiek «gehiengo aurrerakoi bat» ezartzearen alde egingo dute, Mertxe Aizpurua eledunaren esanetan. Horretarako lehen urratsa Kongresuko mahaikideen aukeraketan egin dezakete.
Uztailaren 23ko «emaitza onak» nabarmendu ditu Aizpuruak: «Euskal herritarrek argi hitz egin zuten, eta, gure taldeak aurreko legealdian egindako lana saritzeaz gain, eskuin erreakzionarioari atea ixtea eta ezkerreko independentismoa indartzea erabaki zuten». Euskal herritarren «zerbitzuan» lan egiteko asmoa azaldu du, hiru ardatz nagusitan: «Euskal Herriko gehiengo sozial eta langilearen bizi baldintzak eta eskubideak hobetzea», «Euskal Herria nazio gisa aitortzeko eta defendatzeko bidean aurrera egitea, eta horretarako formula politiko eta demokratikoak bilatzea», eta «bake eta bizikidetza garaiari ekarpena egitea».
Aizpuruak azaldu du euskal herritarrak eta katalanak izan direla «eskuinari aurre egin eta galga jarri» diotenak, PPk eta Voxek bi lurralde horietan izandako emaitzei erreparatuta: «Independentismoaren jarrera erabakigarria da». Hala, uste du bozen emaitzek erakutsi dutela «Espainiako estatua estatu plurinazional bat» dela, eta estatua osatzen duten herriek «aitortza nazionala» eta erabakitzeko eskubidea mahai gaineratzeko eskatzen dutela. Ondorioz, azaldu du errealitate hori jorratzea ezinbestekoa dela legealdi honetan.
EAJ mahaira?
Koalizio subiranista «gobernu aurrerakoi bat» babestearen alde agertu da, eta Aizpuruak azaldu du lanean ari direla bide horretan aurrera egiteko: «Batuketa zaila da, baina posible da» Lehen urratsa, baina, Kongresuko Mahaia eratzea izango da. Hor ere «gehiengo aurrerakoi bat» nahi du EH Bilduk, eta Aizpuruak azaldu du PSOErekin eta beste zenbait talderekin hitz egiten ari direla horretarako; gaur bertan elkartuko dira sozialistekin.
Halere, oraingoz «diskrezioa» da alderdietako eledunek darabilten hitza, mahairen osaeraren inguruko negoziazioez galdetzean. Esaterako, EH Bilduk azaldu du «afera teknikoak» jarri dituztela mahai gainean. «Horra mugatu gara; ez dugu casus belli egin gaiaz», adierazi du Aizpuruak, xehetasunetan sartu gabe, eta esan «aurrerapauso sozial eta demokratikoei» bide emango dien mahai bat osatzea dela helburua.
Koalizio Kanariarrak mahai gainean jarri zuen asteburuan EAJk Kongresuko presidentetza edo presidenteordetza bat hartzeko aukera ere, baina Aizpuruak uste du ez dela mahai gainean dagoen aukera bat: «Aukera bat badago, aztertuko genuke, eta erabaki bat hartu, baina orain ez dago mahai gainean».
Marta Lois Sumarreko eledunak eta Pilar Alegria PSOEkoak ere ez dute aukera horren alde egin. Loisen esanetan, emaitzek erakusten duten «proportzionaltasuna» mantendu beharko litzateke mahaian ere, «gehiengo aurrerakoi bat» bermatuta. Hau da, PSOEk izan beharko lukeela presidentetza. Alegriak, berriz, adierazi du Koalizio Kanariarrak berak eman beharko lituzkeela egindako proposamenaren inguruko azalpenak, eta gehitu du uztaileko emaitzen «isla» izan behar duela organo horrek. Halere, ez du argitu nor aurkeztuko duten sozialistek presidentetzarako hautagai.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231772/autoen-industria-aldatu-du-kobaltoak.htm
|
Ekonomia
|
Autoen industria aldatu du kobaltoak
|
Urtez urte kobaltoaren produkzioa handitzen ari da, auto elektrikoen baterietan ezinbestekoa baita. Hala ere, zientzialariak kobaltorik gabeko bateriak garatzen ari dira, Kongorekiko menpekotasuna murrizteko.
|
Autoen industria aldatu du kobaltoak. Urtez urte kobaltoaren produkzioa handitzen ari da, auto elektrikoen baterietan ezinbestekoa baita. Hala ere, zientzialariak kobaltorik gabeko bateriak garatzen ari dira, Kongorekiko menpekotasuna murrizteko.
|
Metal preziatua bihurtu da kobaltoa azken urteetan. Ordenagailu eramangarrien, sakelako telefonoen eta bestelako aparatu elektroniko askoren baterien osagaietako bat da, baita auto elektrikoen bateriena ere. Horrek eragin du azken urteetan kobalto produkzioa horrenbeste handitzea, ez baita bera sakelako batek behar duen energia eta potentzia edo auto bat abiarazteko behar dena. 1994tik 2020ra, %668 handitu da kobaltoaren produkzioa munduan, urtean 18.500 tonatik 142.000 tonara, AEB Amerikako Estatu Batuetako Geologia Azterketaren arabera.
Produkzioaren igoera hori asko bizitu da azken urteetan, eta areagotzen ari da, ibilgailuen elektrifikazioagatik batez ere. 2020an 142.000 tona erauzi ziren, baina AEBetako Geologia Azterketak egiaztatu du 2022an 190.000 tona kobalto atera zirela lurretik. Bi urtean %34ko igoera izan da, beraz. Azterketa horren arabera, egun munduan dauden kobalto erreserbak 8.300.000 tonakoak dira; kobaltoa munduko lurrazalaren %0,001 inguru da.
Hazkunde hori teknologiaren garapenak ekarri du: gero eta gailu elektroniko gehiago erabiltzen dira egunerokoan, eta horietako asko kablerik gabekoak dira. Lehen ere bazeuden konexiorik behar ez zuten aparatuak, baina, energia gutxiago behar zutenez, pila alkalinoekin funtzionatzen zuten gehienek.
Potentzia handiagoa behar dute egun, esaterako, ordenagailu eramangarriek; eta, zeresanik ez, auto elektrikoek. Hori dela eta, gero eta bateria indartsuagoak diseinatzen ari dira azken urteotan, nahiz eta garapen horren erritmoa beste teknologia batzuen garapenaren atzetik ibili. Mikrotxipak, esaterako, urtez urte txikiagoak, indartsuagoak eta eraginkorragoak dira; ez da berdin pasatzen bateriekin, eta aurrerapenak geldotuta daude.
Auto elektrikoen bateriak
Egun auto elektriko gehien saltzen dituzten marketako bat Tesla da, Estatu Batuetako enpresa. 85 kWh-ko Tesla Model S baten bateriak 544 kilo pisatzen du, eta 100 kWh-ko batek, berriz, 625 kilo. Pisu horren zati bat kobaltoa da, baterien anodoetan ia beharrezko osagaia baita. Egungo auto elektrikoek zortzi-hamabi kilo kobalto dute.
Munduan ekoitzitako kobaltoaren %40 ibilgailu elektrikoen merkatuak beretzen du; hori dela eta, merkatu horretan gertatzen diren eta gertatuko diren aldaketek erabat baldintzatzen dute eskariaren eta eskaintzaren arteko balantza, eta, nola ez, prezioa.
Europa, AEBak eta Txina asko bultzatzen ari dira ibilgailu pertsonalaren elektrifikazioa, eta, munduko merkatu nagusiak direnez, kobaltoaren ekoizpenak handitzen jarraituko du datozen urteetan.
Zergatik kobaltoa
Burdinaren eta nikelaren ezaugarri kimikoen antzekoak dituen metal ferromagnetikoa da kobaltoa, baina azken urteetan garrantzia hartu du, bateria indartsuago eta eraginkorragoak egiten baitira metal horrekin. Autonomia handiena duten bateria komertzial ia guztiek dute kobaltoa, eta horregatik da horren beharrezkoa gero eta bateria iraunkorragoak behar diren industrian.
Bere ezaugarriengatik, kobaltoa metal egokia litio baterietarako katodoetako osagai izateko. Litioak, bateriaren osagai nagusiak, elektroiak galtzeko joera du. Bateriaren beste aldean kobalto oxidoa dago; oxigenoak kobaltoaren elektroiak hartzen ditu, eta kobaltoak, beraz, litioak askatutako elektroiak erakartzen ditu. Hala lortzen da bateria batek korronte elektrikoa sortzea.
Hala ere, ibilgailuen eboluzioa bateria horietan soilik zentratzeak eta kobaltoarekiko menpekotasuna sortzeak hainbat arazo ditu. Lehenik eta behin, mineral horren erauzketa industrialak kalte egiten dio ingurumenari: baso soiltzea eragiten du, meatzaritzan erabiltzen diren produktu kimikoek lurrak eta urak zikintzen dituzte, eta tokiko biztanleen bizi baldintzak okertzen.
Bestalde, material horrek lurrazalean duen banaketak Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekoizpenaren mende jartzen du industria, munduan produzitzen den kobaltoaren %69 ekoizten baitu Afrika erdialdeko herrialde horrek. Eta gatazka handiko herrialdea dela jakinda, arazoak egon daitezke horniduran. Ez soilik gatazka militar hipotetiko batek eragina izan lezakeelako, baita hango meatzeetako baldintzak ez direlako batere onak: meatze askotan langileak esplotatuta daude, ez dute segurtasuna bermatzeko neurririk, eta haurrek ere lan egiten dute.
Eta baldintza horiekin arazo handiena dutenak Mendebaldeko teknologia enpresak eta meatzaritza enpresak dira. Kongoko hainbat familiak AEBetako Tesla, Apple, Alphabet (Google), Microsoft eta Dell enpresak salatu zituzten 2019an, kobalto hobietan adingabeko senideak hil zirelako lanean.
Alternatibak
Kobaltoaren horniduran dauden arazoez jakitun, zientzialariak kobaltorik gabeko bateriak egiteko aukera ikertzen ari dira. Txina dago aurreratuena lasterketa horretan, litio eta kobaltorik gabeko bateriak asko garatzen ari baitira, sodiozko bateriak batez ere. Litioa baino askoz material oparoagoa da sodioa, eta ehun aldiz merkeagoa. Sodiozko baterien arazo nagusia tokia da; izan ere, karga eta errendimendu bera izateko bateria handiagoak eta pisutsuagoak dira. Horrek zaildu egiten du auto elektrikoentzat eta trepeta eramangarrientzat bateriak egitea, pisua eta espazioa oso garrantzitsuak direlako. Baina zentral eolikoen eta fotovoltaikoen produkzioa eskaria baino handiagoa denean argindarra biltegiratzeko gako izango dira sodiozko bateriak, halakoetan tokia ez delako arazoa.
AEBetako Alsym Energy enpresa ere kobaltorik gabeko bateriak garatzen ari da, katodoaren osagai nagusia manganeso oxidoa duen bateria bat sortu baitute.
Tesla ere aurrerapenak egiten ari da, nikela, manganesoa eta tungtanoa duten katodo monokristalino bat osatzen ari baita.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231773/loiuko-eta-hondarribiko-aireportuek-inoizko-uztailik-onena-izan-dute.htm
|
Ekonomia
|
Loiuko eta Hondarribiko aireportuek inoizko uztailik onena izan dute
|
Aurtengo uztailean 679.997 bidaiari izan dira Bilboko aireportuan, iaz baino %17,1 gehiago. Hondarribiko, Forondako eta Noaingo aireportuetan ere datu onak izan dituzte.
|
Loiuko eta Hondarribiko aireportuek inoizko uztailik onena izan dute. Aurtengo uztailean 679.997 bidaiari izan dira Bilboko aireportuan, iaz baino %17,1 gehiago. Hondarribiko, Forondako eta Noaingo aireportuetan ere datu onak izan dituzte.
|
Hego Euskal Herriko kaleetan eguzkitako krema baino gehiago ikusi dira aterkiak uztailean, baina uda beroa izan da Hegoaldeko aireportuetan. Inoizko uztailik onena izan dute Loiun: 679.997 bisitari izan ditu aireportuak, iaz hil berean baino %17,1 gehiago. Atzerritik iritsi dira horietatik guztietatik ia erdiak (295.377), iaz baino %37,4 gehiago.
Beste hiru aireportuetan ere —Forondan, Hondarribian eta Noainen— gora egin du bisitari kopuruak. Horien artean, igoera bereziki handia izan da Arabakoan: 34.125 bisitari izan ditu, iaz baino %34,4 gehiago. Hondarribian, berriz, 52.218 bidaiari izan dira (+%20,4), eta 17.820 Noainen (+%12,1). Halaber, Hegoaldeko aireportu guztietako aireratzeek eta lur hartzeek egin dute gora.
Horiek hala, begi bistan da: COVID-19aren pandemiak eragindako etenaren ondoren, goranzko joerari eusten diote Hegoaldeko lau lurraldeetan. Iaz susperraldi nabarmena izan zuen turismoak; Hego Euskal Herriko aireportuetako bidaiari kopurua 2021. urtekoa halako bi izan zen. Eta aurten bildutako datuei erreparatuta, bilakaera antzekoa edo zertxobait hobea izatea espero da. Izan ere, urte hasieratik hona 3 milioi bidaiaritik gora izan dira Loiun (+%29,3).
Badira urte batzuk Miarritzeko aireportuak utzi ziola datuak hilero argitaratzeari. Dauden azkenak 2022. urteari dagozkio. Orduan, 931.698 bidaiari izan ziren Miarritzen, 2021ean baino %53,3 gehiago. Halere, beste %20 handitu beharko luke aurten trafikoak pandemia aurreko datuetara iristeko.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231774/itsasontzien-emisioak-murrizteak-tenperatura-igotzea-eragin-du.htm
|
Mundua
|
Itsasontzien emisioak murrizteak tenperatura igotzea eragin du
|
Barkuen sulfato isuriek lagundu egiten dute argia hobeki islatzen duten lainoak sortzen. 2020an, Nazioarteko Itsas Erakundeak mugatu egin zuen erregaien sulfuro kantitatea.
|
Itsasontzien emisioak murrizteak tenperatura igotzea eragin du. Barkuen sulfato isuriek lagundu egiten dute argia hobeki islatzen duten lainoak sortzen. 2020an, Nazioarteko Itsas Erakundeak mugatu egin zuen erregaien sulfuro kantitatea.
|
Aurkia eta ifrentzua: itsasontzien emisioak hain kutsagarriak ez izateko arau batek are gehiago azkartu du berotze globala azkartzea. Duela hiru urte, NIE Nazioarteko Itsas Erakundeak mugatu egin zuen itsasontzietako erregaiek izan zezaketen sulfuro kantitatea %3,5etik %0,5era —bestela, sulfuro igorpenak murrizteko xedez, isurien gasa garbitzeko sistemak erabili behar dituzte itsasontziek—. Nola ez, neurri horrek eragin du airea garbiagoa eta osasuntsuagoa izatea; beste ondorio bat ere badu, ordea: laino mota bat gutxitzen ari da.
Itsasontzien lorratza deritze halako lainoei, barkuen gas ihesen inguruan sortzen dira eta. Ur molekulak sulfato eta antzeko konposatuen bueltan biltzen dira, kondentsazio nukleoak sortuz —atmosferan dauden partikulak dira, hodeien tantak eratzen dituztenak—. Haatik, barkuek isurtzen dituzten aerosolek laino nahiko trinkoak sortzen laguntzen dute, eta, gainera, ohiko lainoek baino hobeto islatzen dute argia. Horra hor, erregaien sulfuroa murriztearen zuzeneko ondorioa: kondentsazio nukleoak sortzeko eta argia islatzeko gaitasun gutxiago izatea.
Lurreko tenperatura freskatzen laguntzen dute halako lainoek, argia ez baita zuzenean heltzen. Halako laino gutxiago izateak ezinbestean ekarri du planeta azkarrago berotzea; batez ere Ozeano Atlantikoan, non itsasoko trafikoa bereziki handia den.
Abuztuaren hasieran, ozeano gainazaleko egun arteko tenperaturarik beroena neurtu zuten zientzialariek: 20,96 gradu batez beste. Eta ohartarazi dute beroak gorantz jarraituko duela datozen hilabeteetan.
NIEren neurriak zer pentsatu eman die klima larrialdian aritzen diren zientzialariei. Berotzeko balio izanda, kontrakoa eginez Lurreko tenperatura hoztu daitekeela. Dena den, horrek ekarriko luke aerosolak nahita atmosferara isurtzea, airearen kalitatea kolokan jarriz.
|
2023-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/231775/etorkizuneko-urrea.htm
|
Ekonomia
|
Etorkizuneko urrea
|
Energia gordetzeko ahal handia duelako da preziatua, eta munduan ekoitzi diren mota guztietako baterien %95etan aurkitu daiteke. Azken hiru urteetan dantzan ibili da haren prezioa.
|
Etorkizuneko urrea. Energia gordetzeko ahal handia duelako da preziatua, eta munduan ekoitzi diren mota guztietako baterien %95etan aurkitu daiteke. Azken hiru urteetan dantzan ibili da haren prezioa.
|
Tesla Model S autoen bateriak 62 kilo litio behar ditu, Hyunday Kona elektrikoarenak, berriz, 46 kilo. Auto elektrikoen bateria astunen pisuaren %10 inguru da litioa. Telefono adimentsu batenak, aldiz, zortzi gramo behar ditu, eta ordenagailu eramangarri batenak 28 gramo. Munduan ekoizten diren baterien %95ek litioa daramate barnean, eta, hura ordezkatzeko teknologia asko garatzen ari den arren, ez dago materialik litioak adina energia elektriko gorde dezakeenik. Ezaugarri horrek egiten dute hain baliotsu, eta horregatik esaten diote etorkizuneko urrea.
Litioaren sukarra 1990eko hamarkadan hasi zen, Sony etxeak berriz kargatu zitezkeen litiozko lehen bateriak merkaturatu baitzituen. Ordura arte, puntako teknologia zen ezaugarri bat etxeko eremura eraman zuen, eta haren eskutik zabaldu ziren kablerik gabeko gailuak. Litioak energia gordetzeko ahalmen ikaragarria du, eta, era berean, oso arina da. Hain da txikia haren dentsitatea, ur gainean flotatu egiten baitu. Dentsitate horrez gain, biguna eta tolesgarria da; beraz, ezin aproposagoa da aleazioak egiteko.
Ezaugarri horiengatik, trantsizio elektrikoaren erpinetako bat bilakatu da litioa, eta urtez urtez haren eskaria handitzen ari da. 2022. urtean litio ekoizpena 130.000 tonakoa izan zen, 2021ean baino %21 handiagoa, eta 2022an 134.000 tonara igo zen, 2021ean baino %41 gehiago —95.000 tona—. Eskari hori urtez urte handituko dela uste dute adituek, eta dagoeneko hasi da botila lepoaren efektua, eskaintza askoz txikiagoa delako. Egun, meatze berri asko ustiatzeko proiektuak daude mundu osoan, baina hamabost urte inguruko tartea behar da martxan jartzeko.
Litioaren sukarra
Zerbait oso baliotsua eta urria denean, garestitu egiten da. Merkatuaren legea da, eta, litioari dagokionez, auto elektrikoen zabalkundeak puztu du haren salneurria. Eskaririk handiena Txinan dago, han ekoizten da bateriadun teknologia gehiena, eta, horregatik, litio karbonatuak yuanetan kotizatzen du merkatuetan. 2020ko azarotik 2022ko azarora arte, litioaren sukarra delakoa gertatu zen. Bi urteko epean, litio tona %350 garestitu zen: 180.000 yuanetik (22.600 euro) 630.000 yuaneraino (84.300 euro).
Denbora tarte horretan, ekaitz perfektu bat gertatu zen, eskariaren igoerak pandemiaren ondoren lehengaietan babestu ziren, inbertsiogileen diru gosearekin bat egin zuelako. Etengabe puzten zen prezio baten lilurak erakarri egin zituen. Ondoren, baina, sei hilabeteko tartean, prezioa 53.000 euroraino arte jaitsi zen. Haren ondoren, baina, errebote efektu bat egon zen, eta, azken hiru hilabeteetan, tonaren prezioak %15 egin du gora 60.100 euroraino.
Jaitsierak bi arrazoi izan zituen. Batetik, Txinak auto elektrikoak erosteko eskaini zituen diru laguntzak amaitu egin ziren, eta, ondorioz, eskaria jaitsi zen. Bestetik, meatze berriak irekitzeko proiektuek pentsarazi zuten eskaintza luze gabe handituko zela. Izan ere, mundu osoko meatze enpresek litioa aurkitzeko ikerketak bideratu zituzten. Egun, 26 milioi tonako erreserbak daude eskura, eta, horien artean, Txile (9,3 milioi) eta Australia (6,2 milioi) dira hornitzaile nagusiak.
Munduan, baina, askoz litio gehiago dago. AEBetako zerbitzu geologikoaren arabera, gutxienez 98 milioi tona daude ustiatzeke, eta, horietatik, 52 milioi Argentina Bolivia eta Txilen daude; AEBetan bertan hamabi milioi tona dituzte. Orduan, zein da arazoa? Oso zaila dela ateratzea. Haren ustiaketa motela da, eta ur eta energia asko behar du.
Bi modu litioa lortzeko
Meatzetan bi modutara ateratzen dute: ur gazietatik banatuta, edo haitzak txikituz. Australian eta Txinan, esaterako, haitzak txikituz lortzen dute. Gero, urarekin nahasten dituzte, eta lokatz moduko bat osatzen da. Ondoren, lokatz hori mila gradutan berotu behar da, eta produktu kimikoak nahasten zaizkio. Bi hilabete inguru behar dira prozesuan, eta ingurumena hondatzen du.
Hego Amerikan, aldiz, gesaletan lortzen da litioa. Ura punpa bidez azaleratzen da, lurrundu dadin. Hamabi eta hamasei hilabete arteko prozesua izan daiteke. Ondoren, gatz horiei produktu kimikoak gehitzen zaizkie, eta litio karbonatoa edo hidroxidoa lortzen da. Haitzetako ustiaketa baino merkeagoa den arren, prozesu oso luzea da, eta ur asko behar du. Zortzi kilo litio lortzeko, 16.000 litro ur behar dira, gero kutsatuta gelditzen direnak.
Auzi politikoa
Hain da garrantzitsua litioa, jokaleku politikoan ere sartu baita, orain arte gasarekin edo petrolioarekin ohikoa izan den bezala. Uztailean, Europako Batasunak eta Celac Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Komunitateak goi bilera egin zuten, eta litioa izan zen hizpidera ekarri zituzten gaietako bat izan. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Gabriel Boric Txileko presidentea espresuki bildu ziren, hari buruz hitz egiteko. Amaieran, Von der Leyenek bere poza onartu zuen, Europak etorkizunerako litio eta kupre hornikuntza bermatua duelako. Hura gabe, ezinezkoa litzateke Europan egin asmo dituzten auto elektrikoen gigafaktoriak eraikitzea. Egun, Txiletik inportatzen du erabiltzen duen litioaren %79.
Txina, aldiz, Australiara begira jarri da. Txina da litio gehien fintzen duen herrialdea, eta Australiako Gobernuarekin akordioa egin du bere enpresak uhartean heda daitezen. Esaterako, Tianqi Lithium meatze enpresak Essential Metals Australiako enpresa erosi du. Essential Metals litio meatze arakatzaile bat da. Akordio horrek Pioneer Dome egitasmoa du barnean, oraindik ustiatu gabekoa den 100.000 litio tonadun meatze bat irekitzea Australian.
|
2023-8-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/231777/uste-baino-hobeto-doa-zerga-bilketa-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
|
Ekonomia
|
Uste baino hobeto doa zerga bilketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
|
Urtarriletik uztailera, 10.080 milioi euro bildu dituzte ogasunek, iaz baino %7,3 gehiago. Nafarroan, ekainera arte, %21 handitu da bilketa.
|
Uste baino hobeto doa zerga bilketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Urtarriletik uztailera, 10.080 milioi euro bildu dituzte ogasunek, iaz baino %7,3 gehiago. Nafarroan, ekainera arte, %21 handitu da bilketa.
|
Jarritako helburua betetzeko bidean dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunak. Hiruren artean, 10.080 milioi euro bildu dituzte zergetan urteko lehen zazpi hilabeteetan, iaz epe horretan baino %7,3 gehiago (+687 milioi). Urte osoan 18.073 milioi euro jasoko zituztela kalkulatu zuten iazko urriko Finantzen Euskal Kontseiluan, hau da, 2022an baino %5,5 gehiago.
Gainera, esperotakoaren eta benetan bildutakoaren aldea handitzen ari da, ekainean %6 ari baitzen igotzen zerga bilketa. Hilabete bakar batean, baina, beste zerbait aldatu da: orduan Araba zihoan ongien bilketan (%14,7), baina uztailean %5,5era apaldu da hazkundea lurralde horretan. Gipuzkoan ere okerrera egin du bilketaren hazkundeak —%6,2tik %2,3ra—, baina bien emaitza eskasagoak aise gainditu du Bizkaiaren hobekuntzak: %4,2 haztetik %10,2ra haztera igaro da.
Bizkaia da, alde handiz, hiru aldundien artean zergetan diru gehien biltzen duena —aurten jasotakoaren hamar eurotik sei han jaso dira—, eta ez da soilik lurralderik jendetsuena delako. Bizkaian batzen dira foru ogasunen sozietate zerga gehien ordaintzen duten enpresak —Iberdrola, Petronor eta Kutxabank, esaterako—, nahiz eta haietako gutxi gerturatzen diren sozietate zergaren tasa ofizialera —%24 enpresa handientzat, %20 txikientzat—.
Horrela, sozietate zergan hiru aldundiek aurten bildutako 876 milioi euroetatik, 723 milioi Bizkaiak jaso zituen. Araban ere %23,4 handitu da zerga horren ekarpena, baina Gipuzkoan txikitu egin da (-%5,6).
Iaz enpresa handi askok irabazi mardulak eskuratu arren, sozietate zergaren bidez egiten duten ekarpena bilketa osoaren %8,7 da. 2007an %20 izatera iritsi zen, baina orduz gero asko apaldu da haren ekarpena.
Errenta ongi, BEZa ez
Diru gehien ematen duen zerga pertsona fisikoen gaineko zerga da: 3.913 izan dira urtarriletik uztailera, iaz baino %8,4 gehiago eta aurtengo bilketa osoaren ia %39. Bilakaera ona izan du aurten zerga horrek, enplegua handitzen ari baita eta, horrekin batera, zerga ordaintzen duten langileen kopurua ere bai. Inflazio handiak ere zerikusia du, hari egokitzeko soldatak ere nabarmen ari baitira emendatzen: %4,06 ekainean indarrean zeuden lan hitzarmenen arabera, Lan Harremanen Kontseiluaren esanetan.
Bilakaera pattalagoa izan du bigarren zerga nagusiak, BEZak: %2,4 egin du behera aldundiek berek kudeatutako zergaren zatiak, inflazio handiak kontsumoan eragindako aldaketen ondorioz.
Nafarroan, ekainera arteko datuak daude, eta are hobeak dira: 2.143 milioi dira, iazko lehen erdialdean baino %21 gehiago.
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231778/ez-lur-ez-arraro-baina-bai-txinako.htm
|
Ekonomia
|
Ez lur, ez arraro, baina bai Txinako
|
Motor elektrikoak, haize errotak, eskuko telefonoak, laserrak... Oinarrizko aparatuak egiteko erabiltzen diren lur arraro gehienak Txinak ustiatzen eta prozesatzen ditu, baina nagusitasun hori gutxitu nahian dabiltza besteak.
|
Ez lur, ez arraro, baina bai Txinako. Motor elektrikoak, haize errotak, eskuko telefonoak, laserrak... Oinarrizko aparatuak egiteko erabiltzen diren lur arraro gehienak Txinak ustiatzen eta prozesatzen ditu, baina nagusitasun hori gutxitu nahian dabiltza besteak.
|
Trantsizio energetikorako giltzarri diren lehengai guztien artean bada arreta ematen duen bat, besterik ez bada, bere izenak zientifikotik ezer gutxi duelako: lur arraroak. Berez arraroak ez diren elementu kimikoak dira, eta, ezer izatekotan, arraroak haien izenak dira: gadolinioa, europioa, preaseodimioa.... Lurrak ere ez dira; lur deitzen zaie lurrazalean beste elementu batzuekin nahastuta agertzen direlako eta horietatik bereiztea prozesu zaila delako.
Baina badute arrarotzat jo daitekeen ezaugarri bat: herrialde bakar batek haiengan duen nagusitasuna. Herrialde hori Txina da. Hark ditu munduko erreserben herenak, eta gaur egungo ekoizpenaren ia %70 egiten du, baina %95 ere izatera iritsi zen, 2010ean. Nagusitasuna ia erabatekoa da mineral horiek industriarentzat baliagarri egiteko gaitasunean: fintze prozesuen %85 egiten ditu. Txinatik kanpo lau fabrika baizik ez daude: Malaysian, Frantzian, Indian eta Estonian. Baina horiek lur arraro arinak (LREE) baizik ez dituzte tratatzen, eta Txinan daude lur arraro astunak (HREE) fintzen dituzten fabrika bakarrak. Hori hala da, neurri batean, erreserba inportanteenak han daudelako.
Nagusitasun hori ez da aspaldikoa. 1990eko hamarkadaren erdialdera arte AEBak ziren lur arraroen ekoizle nagusia, eta gaur ere %13ko kuota dute. Hori bai, Txinako erreserba frogatuak AEBetakoak halako hogei dira.
Pekingo gobernuak diru eta denbora asko inbertitu du lur arraroetan, eta bere helburu politikoetarako erabili du lur arraroetan duen nagusitasuna. 2010ean, merkatua ia osorik kontrolatzen zuenean, Japoniarako esportazioa etetearekin mehatxu egin zuen. Horrela zigortu nahi zuen Japoniak arrantzale txinatar batzuk atxilotu izana; Senkaku uharteetan gertatu zen, Japoniak eta Txinak berentzat aldarrikatzen duten inguru batean.
Garai horretan Japoniak ez zuen lur arraro asko inportatzen (154 milioi dolar), baina ezinbestekoak ziren industria batzuentzat. Kaltea oso handia izan zitekeela ikusita, Tokiok arrantzaleak askatu zituen.
CEPR zentroaren ikerketa berri batek ez du aurkitu debekua indarrean jarri izanaren daturik, baina ez zen beharrezkoa izan. Mehatxu soilak balio izan zuen hainbat gobernu ohartzeko menpekotasun handia zutela Txinarekiko eta haien kontra bihurtu zitekeela. Horregatik, lur arraroak beste herrialde batzuetan ustiatzeko lasterketa hasi zen. Horrek ekarri du orduz gero bikoiztu egin dela lur arraroen ekoizpena, eta Txinaren merkatu kuota %98tik %66ra jaitsi dela 2010etik 2022ra. Baina tratamenduan ez da aldaketarik gertatu: %85 oraindik Txinan fintzen dira, besteak beste, han daudelako material horiek erabiltzen dituzten produktuen fabrikak.
Orain, 2010ean mehatxu bat baizik ez zena errealitate bihurtzeko beste aukera bat dago. Hedabide batzuek aurreratu dutenez, Txinako Gobernua aztertzen ari da AEBetara eta haren aliatu batzuetara lur arraroak esportatzea debekatzea. Horrela erantzun nahiko lioke AEBetako Gobernuak teknologia handiko mikrotxip batzuk Txinan saltzeari jarritako debekua.
Pekinen zigorra indarrean jarriko ote den ikusteko dago, eta haren eragina ere zalantzazkoa da —lur arraro gutxi tratatzen dira AEBetan—, baina material horien inguruko tentsioa nabaritzen da, eta horrek eragiten du espektatiba handiak sortzea haien inguruko iragarpenak egiten direnean.
Horrela gertatu zen urtarrilean, LKAB Suediako meatzaritza enpresa publikoak iragarri zuenean Kiruna hiritik hurbil (Laponia) aurkitu zuela Europako lur arraroen biltegirik handiena izan daitekeena. Lehen kalkuluen arabera, Per Geijer izeneko biltegiak milioi bat tona lur arraro gorde ditzake. Oso pozik azaldu zen Jan Mostrom LKABeko burua: «Lur arraroak derrigorrezkoak dira trantsizio berderako; meategirik gabe, ezin dira ibilgailu elektrikoak egin».
Samien kexuak
Itxaropen handia sortu zuen iragarpen horrek Europako Batasunean, Txinarekiko menpekotasuna gutxitzeko oso baliagarria izan zitekeelako. Europako Batzordeko ordezkariak ere Kirunan izan dira, aurkikuntzaren garrantzia nabarmentzeko.
Baina errealitatea egoskorra da, eta esaten du LKABena proiektu bat baizik ez dela, eta oraindik hesi asko dituela gainditzeko. Batetik, Laponiako herritarrena. Hango jatorrizko biztanleek, samiek, salatu dute elur oreinen ohiko bazkalekuak txikituko dituela meategiak. Zehazki, Per Geijer ustiatzeak pasabidea itxi diezaieke elur oreinen migrazioari, handik oso gertu dagoelako Kirunako burdin meategi erraldoia, Europako burdin mearen %80 hornitzen duena.
Litekeena da samiek afera auzitegietara eramatea, eta, epaileek haien protesta onartuko ez balute ere, ingurumen eta ustiakuntza baimenak ematea prozesu oso luzea izan daiteke. Hamar-hamabost urte izan daitezke, baina Suediako Gobernuari eta EBri prozedurak bizkortzeko eskatu die LKABek.
Hain zuzen ere, EBn meategiak zabaltzeko baimenak azkartzea da martxoan Ursula von der Leyenek aurkeztutako lehengai kritikoen legegaiak proposatzen dituen neurrietako bat. Haren helburua da EBn bertan ustiatzea behar dituen mineralen %10, eta haien fintzearen %40 berreskuratzea. Halaber, lehengai bakoitzean hornitzaile bakar batek ez betetzea beharren %65.
Helburu handinahiak dira, baina ez dira gutxi xedeak egingarriak ez direla esan dutenak. Lehenik eta behin, meategien aurkako erresistentziengatik eta EBk berak finkatutako ingurumen baimenengatik. Bada beste oztopo bat: gaur egungo hornitzaileak. Gero eta gehiagok eskatzen dute balio katean gora egitea, eta ez lehengaien hornitzaile soilak.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231779/christian-zurita-kazetaria-izango-da-sikarioek-hildako-ekuadorko-presidentegaiaren-ordezkoa.htm
|
Mundua
|
Christian Zurita kazetaria izango da sikarioek hildako Ekuadorko presidentegaiaren ordezkoa
|
Gertuko lagunak ziren Villavicencio eta Zurita. Hainbatetan egin zuten lan elkarrekin kazetaritzaren arloan.
|
Christian Zurita kazetaria izango da sikarioek hildako Ekuadorko presidentegaiaren ordezkoa. Gertuko lagunak ziren Villavicencio eta Zurita. Hainbatetan egin zuten lan elkarrekin kazetaritzaren arloan.
|
Christian Zurita kazetaria aukeratu zuen bart Eraiki Mugimendua alderdi politikoak zerrendaburu, abuztuaren 20an egingo diren Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeetarako. Zuritak ordezkatuko du, beraz, Fernando Villavicencio hautagaia, abuztuaren 9an Quiton eginiko ekitaldi politiko baten ostean hila; Andrea Gonzalez joango da zerrendan bigarren.
Hauteskunde Batzordeak ez du oraindik berretsi, ordea, Zuritaren hautagaitza. Gonzalez, berriz, Villavicencioren bigarrena zen hasieratik. 36 urte ditu, eta ingurumenaren aldeko aktibista da.
Eraiki Mugimenduak saiakera bat egin zuen Gonzalez presidentetzarako hautagai izendatzeko. Porrot egin zuen, ordea. Ekuadorko hauteskunde legeak galarazi egiten du, egoera dena dela ere, kanpainaurrekoan kargu baterako hautagaitza aldatzea.
Zuritak gertutik egin zuen lan Villavicenciorekin presidentetzarako kanpainan. Igandean Quiton emaniko prentsaurrekoan, Gonzalezekin batera eta balen aurkako txaleko batekin, esan zuen hildako hautagaiaren ideiak «ukitu gabe» zeudela eta bete egingo zituztela. «Herrialde honetako mafien aurkako mendekua izango da Fernando Villavicencioren alde bozkatzea», gaineratu zuen.
2025era arte egongo da agintean presidente berria. Izan ere, Guillermo Lassok, jarduneko estatuburuak, maiatzean deitu zuen hauteskundeetara, kongresua desegin zuen-eta bere aurkako epaiketa politiko bat saihesteko.
Villavicencioren gertukoa
Zurita eta Villavicencio gertuko lagunak ziren. Askotan, elkarrekin lan egin zuten kazetaritzan. Zehazki, Zuritak 30 urteko esperientzia du prentsa idatzian eta telebistan. Villavicenciorekin batera, Arroz Verde liburua idatzi zuen. Bertan, Rafael Correari eta haren alderdiko kideei ustelkerian aritzea egotzi zieten. Bestetik, Lava Jato kasua âBrasilgo azken urteetako eskandalu politiko eta finantzario handienetakoaâ azaleratu zuen nazioarteko kazetarien taldeko kidea ere izan zen Zurita.
|
2023-8-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/231780/arabarrek-itzulera-eskasa-izan-dute.htm
|
Kirola
|
Arabarrek itzulera eskasa izan dute
|
Alavesek galdu egin du Cadizen, denboraldiko lehen partidan. Arabarrak eskas aritu dira lehen zatian, eta hasi eta berehala jaso dute neurketako gol bakarra
|
Arabarrek itzulera eskasa izan dute. Alavesek galdu egin du Cadizen, denboraldiko lehen partidan. Arabarrak eskas aritu dira lehen zatian, eta hasi eta berehala jaso dute neurketako gol bakarra
|
Abuztuaren 14a, Cadiz (Espainia). Euskal herritar asko bertan egongo dira oporretan, baina Alavesi lan egitea tokatu zaio, eta, zoritxarrez, nahi baino lehenago iritsi zaie arabarrei aurreneko laneguna. Luis Garcia Plaza entrenatzaileak neurketa atariko prentsaurrekoan esan zuen taldea oraindik ez zegoela bete-betean, denboraldiaurre labur samarra egin dutelako, eta taldeak oraindik bost bat fitxaketa behar dituela. Hori guztia atzeman egin da gaur berdegunean. Ez da itzulerarik onena izan.
Cadiz eta Alaves mailari eusteko borroka horretan egotekoak dira, mailaz jaisteko hautagaien artean ikusten dituzte askok eta askok. Gaurkoa, beraz, aurkari zuzenen arteko lehia izan da. Bi taldeen artean, baina, alde nabarmena ikusi da: Cadizek oso argi du nola jokatu; Alavesek, aldiz, ez. Etxeko taldea nagusi izan da hasiera-hasieratik eta zazpigarren minuturako aurretik jarri da markagailuan. Geldikako jokaldi batean, Federico San Emeteriok buruz egin du lehiako norgehiagokako gol bakarra.
Atzean sendo eta aurrean oso gutxi eginda min handia egin diete etxekoek bisitariei. Luis Hernandezen alboko sake luzeak eta aurrelarien intentsitatea amesgaizto izan dira atzelari gasteiztarrentzat lehen zatian. Bosteko defentsarekin jokatu arren, deseroso zeudela zirudien.
Baloiarekin, Gebara, Gudiri, Luis Rioja eta enparauak argitasunik gabe ibili dira, pase asko huts eginez. Alavesen lehen jaurtiketa atsedenaldia ia iristear heldu da, kontraeraso batean. Guridik gidatutako kontraerasoa bikain amaitu du Ruben Duartek jaurtiketa gurutzatu batekin, baina Conan Ledesma atezainak kornerrera urrundu lortu du baloia.
Saririk gabeko susperraldia
Bigarren zatia traza bera hartzen ari zela ikusita, Luis Garcia Plazak bitan pentsatu gabe Kike Garcia zelairatzea erabaki du, bigarren zatia hasi eta gutxira. Osasuna eta Eibarko aurrelari ohiak Alavesekin entrenamendu bakarra osatu arren, bere debuteko neurketan arnasa eman dio taldeari jokatu duen ordu erdi pasatxoan. Atera eta gutxira banakoa egitetik gertu egon da, baina ez du Riojaren erdiraketa ondo errematatzerik izan.
Gola egin beharrean zen Alaves, eta aurrera egiteko asmoz, bosteko defentsa desegin, eta eskema erasokorrago baten aldeko apustua egin du arabarren teknikariak. Asmatu egin du. Gasteiztarrek gehiagotan zapaldu dute Cadizen area, eta golera gerturatzen ari zirela zirudien. Saiatu dira, baina saririk gabe. Partidaren hondarrean epaileak Escalante egotzi du Kike Garciari takoekin buruan jotzeagatik.
|
2023-8-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/231798/bigarrenez-inputatu-dute-trump-hauteskunde-emaitzak-iraultzen-saiatzea-egotzita.htm
|
Mundua
|
Bigarrenez inputatu dute Trump hauteskunde emaitzak iraultzen saiatzea egotzita
|
Inputazio federala heldu eta bi aste baino gutxiagora, estatukoa heldu zaio AEBetako presidente ohiari. Georgiako botoak «berriro» kalkulatzea eskatu zion estatu idazkariari. Beste 18 pertsona ere auzipetu dituzte.
|
Bigarrenez inputatu dute Trump hauteskunde emaitzak iraultzen saiatzea egotzita. Inputazio federala heldu eta bi aste baino gutxiagora, estatukoa heldu zaio AEBetako presidente ohiari. Georgiako botoak «berriro» kalkulatzea eskatu zion estatu idazkariari. Beste 18 pertsona ere auzipetu dituzte.
|
Ez dira bi aste ere igaro Donald Trump AEBetako presidente ohia inputatu zutenetik. 2020ko bozen emaitza iraultzeko plan bat gidatzea egotzi zion fiskaltzak, eta Trumpek ukatu egin zuen halakorik egin izana. Atzo, beste behin inputatu zuten —apiriletik laugarren aldiz— hauteskundeetako emaitzetan muturra sartzea leporatuta. Ez da kasu federala, estatukoa baizik: Georgiako Fulton konderriko epaitegi batek onartu du presidente ohiaren kontrako akusazioa. Hamairu delitu egozten dizkiote. Tartean, Georgiako estatu idazkaria presionatzea bozen emaitzak aldarazteko eta talde kriminal baten kide izatea. Errugabea dela berretsi du Trumpek.
Akusazioaren froga nagusia presioarena da: Trumpen eta Brad Raffensperger Georgiako estatu idazkari errepublikanoaren arteko elkarrizketa bat, 2021eko urtarrilaren 2koa. Herrialdeko zenbait egunkarik filtratu zuten, Trumpen aldekoek Kapitolioa hartu aurreko egunetan. Bertan, emaitzak ezin sinetsita entzun daiteke Trump: «Ezinezkoa da Georgian galdu izana. Ezinezkoa da. [...] Boto asko bota zituzten gauean, badakizu hori, Brad. [...] Horren arabera, hauteskunde hauek irabazi ditugu Georgian. Ez dago gaizki hori esatea, Brad. [...] Eta ez dago gaizki esatea, badakizu, berriro kalkulatu dituzula [botoak]». 11.779 botoren aldeagatik galdu zuen Bidenen aurka. Dei horretan, demokratei irabazteko lain boto «bilatzeko» galdegiten dio Raffenspergerri. 11.780, «ditugunak baino bat gehiago».
Raffenspergerren deiaz gain, Fultoneko Fiskaltzak ere ikertu du Georgiako konderri bateko bozkatzeko makina elektronikoetarako sarbide ilegal bat. Hautesle faltsuek botoa emateko saiakera bat ere bai. Georgia estatu erabakigarria zen AEBek presidente errepublikanoa edo demokrata izango zuten erabakitzeko orduan.
Presidente ohia eta beste 18 pertsona epaileen miran daude Georgiakoagatik; 41 delitu egozten dizkie denera. Zerrenda horretan dira, besteak beste, Rudy Giuliani Trumpen konfiantzazko abokatua eta New York hiriko alkate ohia, eta Mark Meadows Etxe Zuriko kabineteburu izandakoa. Guztiei egotzi die Fani Willis fiskalak Georgiako krimen antolatuaren kontrako legea urratzea presidente kargua «lapurtzeko» helburuz.
Bi urte eta erdiko ikerketa egin du Georgiako Fiskaltzak, Willisen gidaritzapean. Aurkeztu duten dokumentuan, adierazi dute «uko egin» ziotela Trumpek estatuan galdu izanari, eta «jakinaren gainean konspiratzeko elkartu zirela» hauteskundeen emaitzak «ilegalki» aldatzeko xedez. Epaiketari sei hilabeteko epean ekitea nahi du Willisek. Abuztuaren 25era arte dute akusatuek epailearen aurrean dekaratzeko.
Estatuko inputazioa baliogabetzea Trumpen ahaletik at dago. Inoiz presidentetzara heltzen bada, indultu federal batetik libratzeko autoindultua sinatzeko ahala du —halakorik ez du egin behin ere presidente batek AEBetan—. Bestela, bere aldeko norbait AEBetako Justizia Departamentuaren arduran jartzea izango litzateke beste irtenbide bat. Dena dela, horrelakorik ezingo luke egin Georgiako estatuak onartu berri duen akusazioarekin. Estatuak independenteak dira sistema federalarekiko, eta presidentetzak ez du eraginik, kasu honetan, Willisengan.
Presidentegai izan aurretik, Alderdi Errepublikanoko primarioak irabazi behar ditu aurretik; Milwaukeen (Wisconsin) izango dute hautagaiek lehen debatea, heldu den astean. Ikusteko dago ea Trump bertan izango den, baina gutxirako balioko dio zirt edo zart egiteak, dagoeneko badu-eta nahikoa babes: primarioetako hautesleen erdiek behintzat haren alde egingo lukete, inkesta gehientsuenek iragarri dutenez.
Beste inputazioak
Bata bestearen atzetik heldu zaizkio. Apirilean hasi zen haren kontrako «sorgin ehiza»: enpresa kontuak faltsuzeagatik inputatu zuten Trump, 2016ko presidentetzarako hauteskundeen kanpainarekin zerikusia zuen ordainketa batengatik. 120.000 euro ordaindu zizkion pornografian aritzen zen Stormy Daniels aktoreari, hark ez zezan zabaldu, kanpaina erdian, Trumpek eta biek harremanak izan zituztela 2006an. Michael Cohen abokatuari eskatu zion ordainketa egiteko. Gaur-gaurkoz, 2024ko martxoaren 25erako aurreikusita dago epaiketa hastea.
Ekainean iritsi zen bigarren inputazioa, Mar-a-Lagoko (Florida, AEB) luxuzko bere etxera baimenik gabe eraman zituen sekretupeko dokumentuengatik. Zazpi delitu federal egozten dizkiote; besteak beste, justiziari traba egitea, konspirazioa, eta segurtasun nazionalerako dokumentuak atxikitzea.
Abuztuaren hasieran, hirugarrena. Fiskalak leporatzen dio azken presidentetzarako hauteskundeetan iruzur egiteko plan bat gidatzea. Presidente ohiak beste zitazio bat du abuztuaren 28rako, nahiz eta ez den beharrezkoa izango Trump bera auzitegira joatea. Egun horretan espero da epaiketarako eguna zehaztea.
|
2023-8-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/231799/ostia-taldeak-adam-makarroi-dendak-blokeatu-ditu-donibane-lohizunen.htm
|
Gizartea
|
Ostia taldeak Adam makarroi dendak blokeatu ditu Donibane Lohizunen
|
Senpereko Olha etxaldearen eroslea da Adam gozotegiaren jabea. «Lurra babesteko», Donibane Lohizuneko bi saltokiak blokeatu dituzte ekintzaileek.
|
Ostia taldeak Adam makarroi dendak blokeatu ditu Donibane Lohizunen. Senpereko Olha etxaldearen eroslea da Adam gozotegiaren jabea. «Lurra babesteko», Donibane Lohizuneko bi saltokiak blokeatu dituzte ekintzaileek.
|
Ostia sarea Senpereko Olha etxaldearen (Lapurdi) erosketa salatzeko ekintza egiten ari da. Adam makarroi denden jabea da etxea erosi duena, eta, goizean, Donibane Lohizunen (Lapurdi) dituen bi dendak blokeatu dituzte ekintzaileek. «Hor garen bitartean ez du nehork makarroirik erosten ahalko», adierazi du taldeak.
Duela zenbait egun kolektiboak jakinarazi zuen salmenta egina dela: 1.300.000 eurotan erosi du Adam gozotegiaren buruak, nahiz eta SAFER laborantza lurrak kudeatzeko egiturak 650.000 eurotan estimatu duen, prezio erdian.
Ekain hastapenetik, Senpertarren Kolektiboak, Ostia sareak, ELBk eta Lurzaindiak okupatua dute etxaldea. «Prezio espekulatzaile ikaragarria» salatzen dute. Nahiz eta «egunero eta amore eman gabe» okupatu duten etxaldea, aitortu dute okupazio lanak ez duela «emaitzarik izan». Ondorioz, salmenta «fermuki» salatu dute, eta okupazioan segitzeko xedez dira salmenta horren kontra borrokatzeko.
|
2023-8-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/231800/ehu-munduko-500-unibertsitate-onenen-artean-dago-postuz-jaitsi-bada-ere.htm
|
Gizartea
|
EHU munduko 500 unibertsitate onenen artean dago, postuz jaitsi bada ere
|
Aurreko hiru urteetan, 400 unibertsitate onenen artean egon da, Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen sailkapenean.
|
EHU munduko 500 unibertsitate onenen artean dago, postuz jaitsi bada ere. Aurreko hiru urteetan, 400 unibertsitate onenen artean egon da, Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen sailkapenean.
|
Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak egiten duen sailkapenean, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea berriro agertu da munduko 500 unibertsitate onenen artean, postuz jaitsi bada ere: izan ere, 2020tik 2022ra 400 onenen artean egun da EHU. Eva Ferreira EHUko errektoreak azaldu duenez, ikerketa maila handiko unibertsitateen kolektiboa «gero eta zabalagoa eta lehiakorragoa» da, eta, esaterako, aurten Asiako unibertsitateak indarrez sartu dira sailkapenean, postu garrantzitsuetan.
Munduan dauden 20.000 unibertsitateetatik 2.500 baino gehiago ebaluatu dituzte Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateko adituek, eta mila unibertsitate nabarmenen zerrenda argitaratu dute. Hainbat irizpide erabiltzen dituzte zerrenda osatzeko: Nobel saria eta Matematikako Fields dominak eskuratu dituzten irakasle edo ikasle ohiak izatea, ikertzaile oso aipatuak edo Nature edo Science aldizkarietan argitaratutako artikuluak.
EHUk nabarmendu du Espainiaren menpeko lurraldeetan dauden unibertsitateetatik bederatzi baino ez daudela 500 onenen zerrenda horretan, sailkapenean izandako beherakada orokorraren barruan: «Gure posizio erlatiboari eusten diogu Espainiako Estatuko unibertsitateen taldean». Edonola ere, Ferreirak uste du badagoela hobera egiteko aukera: «Handinahia izan daitekeen eta izan behar duen herrialde batean gaude, bikaintasunerako ikerketaren arloan erreferentziazko bere unibertsitatearen posizio erlatiboa hobetzeko». Ferreirak eskertu du EHUko komunitate akademikoak egindako lana «unibertsitate onenen taldean jarraitzeko eta posizioak igotzeko helburuari eusteko».
|
2023-8-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/231801/agustin-gonzalez-azilu-konpositorea-hil-da.htm
|
Kultura
|
Agustin Gonzalez Azilu konpositorea hil da
|
1951ko belaunaldiko pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen altsasuarra.
|
Agustin Gonzalez Azilu konpositorea hil da. 1951ko belaunaldiko pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen altsasuarra.
|
Agustin Gonzalez Azilu konpositore nafarra hil zen atzo, 1951ko musikagileen belaunaldiko garrantzitsuenetako bat. 94 urte zituen. Birritan jaso zuen Espainiako Musika Sari Nazionala, 1971n eta 1998an. 2009an, Kulturaren Vianako Printzea saria jaso zuen. Urte berean, Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioko Urrezko Domina ere jaso zuen. 2011n, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak honoris causa izendatu zuen Gonzalez, «arteen munduan dituen meritu nabarmenengatik».
Bere jaioterrian ezagutu zuen musika mundua, Altsasun (Nafarroa), Luis Taberna hango parrokiako organistarekin. 1929an jaioa, txikitatik ekin zion musika ikasteari: solfeoa, klarinetea zein saxofoia. Musika konposatzea zuen, ordea, gustukoena. 50eko hamarkada aldean Madrilgo kontserbatorioan ikasi zuen. 60eko hamarkadan, abangoardiazko konpositoreak ezagutu zituen, Europan barna ibili baitzen beka bati esker; Paris, Erroma, Venezia (Italia) eta Darmstadt (Alemania) aldean aritu zen.
1976an Konpositore Sinfonikoen Espainiako Elkartea fundatu zuen. 1978an Madrilgo kontserbatoriora itzuli zen, orduan, irakasle gisa. Armonia irakatsi zuen jubilatu arte. 1984 eta1987 bitartean aurrera, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eman zituen eskolak. Bertan irakatsitakoarekin sortu zuten, 1985ean, kontserbatorio hartakoek Iruñeko Taldea Musikagileak.
|
2023-8-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/231802/espainia-lehen-aldiz-sailkatu-da-munduko-kopako-finalerako.htm
|
Kirola
|
Espainia lehen aldiz sailkatu da Munduko Kopako finalerako
|
Espainiak Suediari irabazi dio, eta lngalaterraren edo Australiaren aurka jokatuko du finala, igandean. Irene Paredes eta Oihane Hernandez munduko txapeldun izan daitezke
|
Espainia lehen aldiz sailkatu da Munduko Kopako finalerako. Espainiak Suediari irabazi dio, eta lngalaterraren edo Australiaren aurka jokatuko du finala, igandean. Irene Paredes eta Oihane Hernandez munduko txapeldun izan daitezke
|
Txapelketa handi batean kanporaketa bakar bat ere gainditu gabe iritsi zen Espainiako selekzioa Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopara; ez Eurokopan, ezta Munduko Kopan ere. Baina mugarriz mugarri dabil azken egunetan: lehenbizi, final-zortzirenen galbahea igaro zuen; gero, final-laurdenena; eta gaur finalerdiena. 2-1 irabazi dio Suediari Aucklanden (Zeelanda Berria), eta finalerako sailkatu da. Suediari nagusituta beste mugarri bat ezarri du, inoiz ez baitzion irabazi; hamabi partida jokatu zituzten elkarren aurka, eta inoiz ez zen gai izan hura mendean hartzeko.
Gaurko garaipenak, gainera, sari itzela du: finala jokatzea. Igande honetan jokatuko du Espainiak finala, Ingalaterraren edo Australiaren aurka.
Oso partida parekatua izan da: emaitza da horren erakusle, baita neurketaren nondik norakoa ere. Azkeneko hamar minutuetan askatu da korapiloa: 81. minututik 90.era sartu dituzte norgehiagokako gol guztiak. Salma Paralluelok egin du aurrenekoa, Espainiarentzat. Gol horrek ataka estuan jarri du Suedia, baina gai izan da horretatik irteteko: Rebecka Blomqvistek banakoa lortu du 88. minutuan. Baina oso gutxi iraun die pozak suediarrei, bi minutu eskas, Olga Carmonak gol ikusgarria sartu duen arte. Ez da hor amaitu neurketa, baina azken minutuetan ez da gol gehiago egon.
Azkenean, garaipena Espainiarentzat, eta zoramena jokalarien artean. Haien artean zeuden Irene Paredes eta Oihane Hernandez euskal herritarrak. Paredesek partida osoa jokatu du; Hernandez, berriz, deialditik kanpo geratu da. Bi jokalari horiek handia egin dezakete, Euskal Herriko emakumezko futbolarien artean inor ez baita izan munduko txapeldun. Gizonezkoen artean, bost izan dira: Bixente Lizarazu, Didier Deschamps, Javi Martinez, Xabi Alonso eta Fernando Llorente.
Espainiak Ingalaterra edo Australia izango du aurkari igandean, Sydneyn (Australia), 12:00etan. Hain zuzen, estadio berean ariko dira bihar ingelesak eta etxekoak, bigarren finalerdian (12:00). Europako selekzioa da faboritoa. Ingelesek balentria egin dezakete, bi txapelketa nagusiak irabazi baititzakete jarraian: Eurokopa eta Munduko Kopa. Arantza atera nahi dute Munduko Kopan, azken bi ekitaldietan finalerdietan galdu baitute.
Baina erne ibili behar dute, australiarrak ere mugarriz mugarri baitabiltza. Inoiz ez iren horren urruti iritsi, eta gehiago nahi dute. Etxean ariko dira, eta estadio osoaren babesa izango dute.
|
2023-8-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/231803/bigarrenez-jarraian-txibite-lehendakari.htm
|
Politika
|
Bigarrenez jarraian, Txibite lehendakari
|
Sekretupean egindako bozketan, baiezko 21 boto, ezezko 20 eta bederatzi abstentzio jaso ditu. Bezperan egin bezala, gobernuak «berdintasunaren bandera» astinduko duela esan du, bere lehen adierazpenetan
|
Bigarrenez jarraian, Txibite lehendakari. Sekretupean egindako bozketan, baiezko 21 boto, ezezko 20 eta bederatzi abstentzio jaso ditu. Bezperan egin bezala, gobernuak «berdintasunaren bandera» astinduko duela esan du, bere lehen adierazpenetan
|
Beste lau urtez gidatuko du Nafarroako Gobernua Maria Txibitek. Atzoko lehenengo bozketan gehiengo osoa lortu ez, eta gaur, bigarren saioa zuten 17:20ean, lehen bozketa egin eta 24 ordura. Egin dute saioa, eta PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin hautatu dute Txibite. Gehiengo soila nahikoa zuen gaurkoan. Kontra bozkatu dute UPNk, PPNk eta Voxek. 21 alde, 20 kontra eta bederatzi abstentzio, beraz.
Bozketak anekdota eta guzti izan du. Emaitza jakinarazten ari zela, Yolanda Ibañez Parlamentuko Mahaiko lehen idazkariak, erratuta, «20 baiezko eta 20 ezezko» irakurri ditu, eta barrezka hartu dute gainerako parlamentariek. «Subkontzientea izango zen», onartu du.
Oso azkar joan da dena. Astelehenean inbestidura saioko lehen egunean 17:20ean egin zen bozketa, eta gaurko ordu berean zegoen antolatuta bigarrena. Emaitza estua izango zela bazekitenez, parlamentariak garaiz iritsi dira.
Parlamentuaren kanpoaldean Zangoza kaleko eta Gurutze plazako parkinaren aurkako kideek oihuka hartu dituzte, batik bat UPNko legebiltzarkideak. Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak eta UPNren udal gobernuak bultzatutako operazio horrek polemika handia piztu du bizilagunen eta inguruko merkatarien artean, besteak beste, inguruko zuhaitzak moztea aurreikusten delako. Plataformako kideek oroitarazi diote Txibiteri bere zeregina izango dela udalaren operazio hori geldiaraztea.
Botoa sekretupean egin da. 50 parlamentariek hiru aukera zituzte: baiezkoa, ezezkoa edo abstentzioa. Botoak zenbatzen ari zirela, oraindik ere ustekaberen bat egongo zelakoan eta bada ez bada ere, Javier Remirez jarduneko presidenteorde lehena zein Ramon Alzorriz PSNko eleduna botoak zenbatzen izan dira.
Emaitza iragarri ostean, Txibitek Alzorriz bera zoriondu du lehenik eta gero akordio programatikoa sinatu duten taldeetako bi eledunak agurtu ditu: Geroa Baiko Uxue Barkos eta Zurekin Nafarroako Begoña Alfaro. Ondoren, taldeetako politikarien zorionak jaso ditu. Tartean UPNko Javier Esparzarena edo EH Bilduko Laura Aznalena.
Guztia amaituta, Txibitek adierazpen soil batzuk egin ditu parlamentuko atarian. Bertan eskerrak eman dizkie orain arte gobernua osatu duten kontseilariek. Euretako batzuk gobernua utziko dute, eta haiek gogoan, zoriondu egin ditu. Batik bat, Santos Indurainen jarduna azpimarratu du, aurreko legealdian COVID-19aren pandemiari aurre egitea egokitu zaiolako.
Hain justu ere, adierazpenok egin aurretik, hizketan egon da Uxue Barkosekin eta Geroa Baik izendatuko duen Osasun kontseilariarekin, Fernando Dominguezekin.
Txibitek nabarmendu du hainbat arlotan aurreko gobernuaren bidetik jarraituko duela, baina gainera oraingoan garrantzia berezia emango diote garapen jasangarriari edo eraldaketa digitalari. Era berean, astelehenean egin bezala, aipatu du «berdintasunaren bandera» astinduko duela gobernuak: hala nola, lurralde arlokoa, gizarte arlokoa edo gizonen eta emakumeen artekoa.
Kargu hartze ekitaldia, etzi
Behin lehendakari izendatuta, kargu hartze ekitaldia etzi egingo da Nafarroako Parlamentuan bertan, 11:30ean. Bertan izango dela ziurtatu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.
Ostiralean, berriz, kontseilariek hartuko dute kargua. Geroa Baik aurreratu du Fernando Dominguez Izango dela Osasun Kontseilaria, Ana Ollo presidenteorde bigarrena eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Jose Mari Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria eta Mikel Irujo Garapen Ekonomikoko kontseilaria.
Zurekin Nafarroaren kasuan oraindik ez da baieztatu. PSNk ere ez du oraindik aurreratu nortzuk izango diren bere kontseilariak. Gaur Noticias de Navarra-k kaleratu du Felix Taberna izango dela presidenteorde lehena.
|
2023-8-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/231804/errusiak-interes-tasak-igo-ditu-errubloaren-amiltzea-eragozteko.htm
|
Ekonomia
|
Errusiak interes tasak igo ditu, errubloaren amiltzea eragozteko
|
Aurten bere balioaren %25 galdu du errubloak, eta gerraren aurreko mailatik oso behera dago. Gerrak eta Mendebaldearen zigorrek aldaketa handiak eragin dituzte ekonomian
|
Errusiak interes tasak igo ditu, errubloaren amiltzea eragozteko. Aurten bere balioaren %25 galdu du errubloak, eta gerraren aurreko mailatik oso behera dago. Gerrak eta Mendebaldearen zigorrek aldaketa handiak eragin dituzte ekonomian
|
Isilik daude azken asteetan Errusiaren aurkako zigorrek hango ekonomiari kalte egiten ez ziotela zioten ahotsak, zeinak ozenak baitziren duela hilabete gutxi batzuk arte. Haien argudio nagusietako bat zen errubloa ez zela iragarri bezala amildu, baizik eta indartu egin zela. Hala gertatu zen iaz, baina, 2023an, Errusiako diruaren joera beheranzkoa da, eta amiltze horren atzetik Mendebaldearen zigorrek Errusiako ekonomian eragindako aldaketak daude.
Urtea hasi zenetik, bere balioaren %25 galdu du Errusiako diruak, eta aste honetan dolar batek ehun errubloren muga gainditu du. Edo, bestela esanda, errublo batek dolarren zentimo bakar bat balio zuen; eurotan, ezta hori ere. Diruaren ahultzea gerarazi nahian, premiazko bilera batean, Errusiako Bankuak 3,5 puntu igo ditu gaur interes tasak, %12raino, eta iragarri zuen beharrezkoa bada hurrengo bileran gehiago emendatuko dituela.
Hasieran, funtzionatu egin zuen neurriak, atzo aurreko egunotan galdutakoaren zati bat berreskuratu baitzuen errubloak: dolar bat 97 errubloan salerosi da arratsaldean.
Zertarako igo dituzte interes tasak?
Inflazioa apaltzeko tresna bat da, prezioen igoera hori baita errubloaren ahultzearen arrazoietako bat. %4ko helburua du Errusiako Bankuak, baina datu hori gainditu zuen uztailean —%3,25etik %4,3ra igaro zen—, eta askoz handiagoa da oinarrizko produktu batzuetan. Horrela, azken asteetan haragia %30 garestitu da, eta antzeko igoerak daude inportatutako produktu batzuetan.
Beste leku batzuetan ez bezala, inflazioa barruko faktoreengatik handitu da Errusian. Faktore nagusia Ukrainako gerra da, eta hari erantzuteko Mendebaldeak Errusiari jarritako zigorrak.
Baina Errusiak ez zien ongi erantzun zigorrei?
Neurri batean, bai. Saihestu egin du aditu askok Mendebaldearen zigorren ondoren iragarri zioten hondoratzea, baina gutxika antzematen ari da neurri horiek eragiten dioten kaltea. Hau da, ekonomiaren pneumatikoa ez da lehertu, baina zulo bat dauka. Iaz, %2,1 txikitu zen haren barne produktu gordina, eta negatiboan izan da oraintsu arte.
Mendebaldeak debekatu egin zuen bere produktu gehienak Errusiara esportatzea, inportazioak mugatu zituen, eta bertako enpresa gehienek Errusia utzi zuten. Energiarekin lotutako produktuak zigorretatik kanpo utzi zituen, baina urratsez urrats gutxitu ditu petrolio eta gas inportazioak.
Erregai fosilentzat beste bezero batzuk aurkitu ditu Moskuk, Indian eta Txinan batik bat, baina haiei merkeago saldu behar dizkie: iaz baino %50 gutxiago jasotzen ari da petrolioa salduta, azken asteetan suspertze bat dagoen arren.
Horrek txikitu egin ditu Errusiako estatuaren diru sarrerak, noiz eta Vladimir Putinen gobernuak gastu publikoa asko handitu duen honetan, gerra ahalegina finantzatzeko eta herritarren aldeko neurri sozialak ordaintzeko —gerran hildakoen senideei emandako laguntzak, besteak beste—. Defizitaren bidez finantzatutako neurri horiekin, jarduera ekonomikoa sustatu du gobernuak, baina ondorio txar batzuk ere izan ditu: inportazioak %20 handitu dira aurten —Txinatik, Turkiatik eta Asia Erditik doaz orain— eta gerra aurreko mailara itzuli dira; inflazioak gora egin du, eta haren ondotik ahuldu da errubloa.
Zer bilakaera izan du errubloak?
Zigorrak iragarri ondoren bai egin zuen behera, eta bizkor, gainera. Egun gutxiren buruan, dolar batek 80 errublo balio izateari utzi, eta 130 balio zuen. Baina Errusiako Bankuak irmo erantzun zuen; besteak beste, dibisetan zeuden banku transferentziak mugatuz. Gainera, ekonomia sustatzeko, interes tasak %20tik %7,5era apaldu zituen. Horrekin, lortu zuen hasierako izua lasaitzea, eta ekainerako dolar batek soilik 55 errublo balio zituen. Garai horretan, goia jo zuten petrolioaren eta gasaren prezioek, eta Europa hornidurarik gabe geratzeko arriskua bili-bolo zebilen.
Baina negua iritsi zen, Europa hotzez hilko zen iragarpena ez zen bete, eta indarrean jarri zen Mendebaldeak Errusiako petrolioari jarritako gehienezko prezioa. Ondorioz, gehiago merkatu ziren gasa eta petrolioa, Errusiaren diru sarrerak apaldu ziren, defizit publikoa handitu zen, eta horrekin batera ahultzen ari zen errubloa. Uztaileko bileran, jada puntu bat igo zituen interes tasak —%7,5etik %8,5era—, baina ez da nahikoa izan, errubloaren ahultzea ez baita geratu.
Funtzionatuko al du?
Hala espero du Elvira Nabiullina Errusiako Bankuko presidenteak, eta azaldu du errublo ahulak ez duela finantza krisi bat sortuko, 1990eko hamarkadaren hasieran Errusia astindu zuenaren antzekoa. Gobernua ere ez da kexu. Astelehenean, Putinen aholkulari ekonomiko batek, Maksim Orexkinek, oso bigun jokatzea egotzi zion Nabiullinari, eta errublo indartsu bat eskatu zuen.
Baina badira banku zentralak urrunago jo beharko duela uste dutenak ere; berriro kapitalaren gaineko kontrolak indarrean jarri beharko direla aipatu dute. Izan ere, errubloaren ahultzea ekartzen ari da dirua duenak kapital hori atzerrira eramatea eta balio galtzearen sorgin gurpila elikatzea.
Baztertuta dago banku zentralak bere dibisa erreserbak saltzea errubloa bultzatzeko, Mendebaldeak bahituta baitauzka erreserba horien erdiak —300.000 milioi dolar—.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231818/bide-bat-irekita-besteak-itxita.htm
|
Politika
|
Bide bat irekita, besteak itxita
|
Bide bat irekita, besteak itxita.
|
Apirilean, Nafarroako foru hauteskundeen kanpaina eta ondorengo agertoki politikoa irudikatzean, argi zegoen prozesu guztia abuztu hasieran-edo burutuko zela. Gero, Pedro Sanchezek Espainiako Gorteetako bozak uztailaren 23ra aurreratu zituenean, kinieletan epeak are gehiago atzeratu ziren: abuztuaren erdialdera edo amaiera aldera, hilaren 28ko amildegitik gertu. Gertuegi.
Ikusi gehiago: Maria Txibite lehendakari izango da EH Bilduren abstentzioari esker
Orain, guztia amaitu den honetan eta aurreikuspen horiek errealitate egin diren honetan, askori geratu zaien sentsazioa zera da, udako folletoi turkiar amaigabe horietako bat bukatu dela. Elkarrizketa politikoek kazetariak eta herritarrak nekatzen eta higatzen dituzte. Gauzak berehala eduki nahi diren garaiotan politikariei ja gobernu bat osatzea galdegitea arriskutsua izan daiteke, baina. Negoziazioetan, batzuen eta besteen asmoek talka egiten dute, eta inoiz ez dago argi gogaikarri suerta daitezkeen interes alderdikoiak non amaitu eta proposamen politikoak noiz hasten diren. Gustuko izan zein ez, hor datza politikaren funtsa.
2011n, UPNren eta PSNren arteko akordioaren dokumentuak bi orrialde eskas zituen. Urtebete iraun zuen koalizio gobernu hark. Oraingo akordio programatikoak 57 ditu, eta aurreko legealdietako biek, 70etik gora. Orokorkeria eta asmo ugari ditu oraingo honek, baina aurreko lau urteetako norabidean aurrera egiteko borondatea islatzen du.
Bide batean aurrera egiten den bezala, beste bideak ixten dira. Adibidez, betiereko blokeoa. Nafarroako gizartea askotarikoa bezain konplexua da, eta kolore politiko ugariko panorama uzten du beti, baita maiatzaren 28an ere. Horregatik, alderdi bakoitza bere lubakian kateatuz gero, dena korapila daiteke, eta, gizartearen erronkei eta arazoei aurre egiteko gai ez bada politika, hartatik are gehiago aldendu ditzake herritarrak. Blokeoak indarra eman diezaieke irtenbide demagogiko errazei, edo, zuzenean, iraganeko aliantza bat berpizteko aukerari bide eman.
Izan ere, oraingoz itxi den beste aukera UPNren eta PSNren arteko lankidetzarena da. Biek 26ko gehiengoa osa zezaketen, baina sozialistek ez dute nahi izan. Eta hemen datza oharkabean pasatu diren aldaketetako bat. UPNk barneratu egin du ez duela beste lau urtez gobernatuko. Orain, bi ardatz lehenesten ditu: batetik, duen botereari kosta ahala kosta eustea —hots, udalei; batik bat Iruñekoari— eta EH Bilduren jarduna ahalik eta gehiena eragoztea. Ikusteko dago alderdi osoa konformatzen den Javier Esparzak proposatutako paradigma berri horrekin, edo, isilean irakiten ari den eltze baten gisa, krisia pizten den.
UPNren lehen mugimenduok zantzu bat ematen dute hurrengo legealdian zer dagoen jokoan. Maiatzaz geroztik elkarrizketaren esparrutik at alboratua izan ostean, EH Bildurentzat interesgarria da egungo agertokia. Hala ere, Geroa Baik hasieratik markatu duen bezala, ikusi beharko da gobernu honek gehiengoa bilatzeko orduan «alde bati» soilik (EH Bilduri) erreparatuko ote dion, edo sozialistek tentazioa izango duten besteari (UPNri) ere begiratzeko, hain gogoko duten geometria aldakorra sustatuz. Aldi berean, joko horrek erakutsiko du kale itsu batera eramaten duen hautatu berri den bide honek edo beste lau urtez aurrera egin dezakeen.
Egia da apustu honek, UPN ahultzen duen bezala, PSN indartzen duela, eta haren logiken gatibu izateak gainerakoen proiektuak ahuldu ditzakeela. Aurreko legealdian eta oraingo elkarrizketetan, bere irizpideak inposatzeko eta ahalik eta gehiena lortzeko taktikari heldu dio. Lehen aldiz, solaskide batek tinko aurre egin dio. Ziurrenik, Geroa Bai izan da azken hilabeteotako eragilerik interesgarriena. Maiatzeko zein uztaileko bozetan zaplaztekoa hartu zuen, eta boto galera handiak zein aurreko lau urteetako gobernu barruko esperientziak jokoz kanpo harrapatu du. Testuinguru zail horretan, ahalegindu egin da negoziazioetan PSN estutzen. Batetik, gobernu barruko funtzionamenduan eta antolamenduan. Bestetik, edukietan.
Akordioa jakin denean, argi geratu da non zeuden Geroa Bairen duda nagusiak. Ezin da ahaztu UPNk euskalgintzari hutsaren hurrena ematen ziola eta aurrekontuetan jauzi handi bat eman dela urteotan —sei bider handitu da Euskarabideko aurrekontua—. Hala eta guztiz ere, hori ez da aski, inondik ere. Uxue Barkosek asteartean esan bezala, aurrera egiten ez duenak atzera egiten du. Eta akordioak erakutsi du PSNk ez duela borondaterik gehiago egiteko: zonifikazioa amaitzeko, administrazio publikoan euskarazko profila duten lanpostuak handitzeko edo meritu gisa hartzeko, eremu mistora aldatu nahi duten udalen erabakia errespetatzeko, eta abar. EH Bildu elkarrizketetatik alboratuta, aukera gehiago izan ditu, jakina.
Bere txarrean, polemikak erakutsi du euskararena dela elkarbizitzari begira konpondu gabe dagoen auzirik garrantzitsuena. Hortaz, EH Bilduk eta Geroa Baik, euren arteko diferentziak baztertu, eta euren hamasei parlamentariekin lan handia dute egungo immobilismo hori gainditzeko. Iruñeko Udalean gertatutakoaren ondotik Geroa Bairen kritikek edo «blokeoa gainditzeko» EH Bilduk inbestiduran baiezkoaren aukera esploratzeko prest zegoela iragartzeak erakusten du tentsioa egon dela bien artean, eta, zeharka, zerikusia izan dezake EAEn EAJk eta EH Bilduk duten lehiarekin. Alta, PSNren aurka, euskararen moduko gai estrategikoetan elkarrekin aritzeko prest izango al dira?
Akordioak ere egiaztatu ditu beste hainbat zailtasun. Zerga arloan azaleko kontuak sartu ditu, eta kontuan harturik aurki finantza publikoen gaineko arauak itzuliko direla, ikusi beharko da nola eragiten duen horrek aurrekontuetan dirua banatzean. Kalitateko enplegua hartzen dute lehentasun gisa, baina ez dute esaten nola lortu nahi duten hori. Azpiegituretan ere ez dira ur nahasietan sartu; «berdintasunaren bandera» astinduko dutela diote, baina ikusteko dago aldaketa sakonik egingo ote duten... Aldiz, sistema publikoari begira edo gizarte gaietan aurrera egiteko tartea dagoela ematen du. Osasunaren lege proiektua 2024rako aurkeztuko dela ziurtatu dute, kasurako.
Ziurrenik, ez da hasteko modurik hoberena. Ikusteko dago aurrerantzean zer gertatzen den PSOE barruan. Bidea agortzen ari ote den, sintoma batzuk antzeman daitezke; baina, aldi berean, garrantzitsua da hori benetan betetzen den egiaztatzea eta gizarteak ikustea eragile bakoitzak zer egiten duen. Aldiz, hasieratik ezezko bat emanez gero, eskuinari atea irekitzen zaio parez pare, eta begi bistan geratzen da nork egin duen hori. Ezin da ahaztu Nafarroan 25 urte kostatu zela UPNren botere hegemonikoari buelta ematea, eta, horregatik, kontraesan eta zailtasun guztiekin, gris tonalitate ugariko errealitatean igeri egiten jakin behar da. Eta PSNk atzera egin nahi badu, bere burua biluz dezala.
|
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231819/zangozako-mendizale-bat-hil-da-anetoko-tontorretik-gertu.htm
|
Gizartea
|
Zangozako mendizale bat hil da Anetoko tontorretik gertu
|
Llosas gailurrera igotzen ari zen, bakarrik, eta ehun metrotik erori zen. 52 urte zituen, eta aurtengo udan mendian hil den bosgarren euskal herritarra da.
|
Zangozako mendizale bat hil da Anetoko tontorretik gertu. Llosas gailurrera igotzen ari zen, bakarrik, eta ehun metrotik erori zen. 52 urte zituen, eta aurtengo udan mendian hil den bosgarren euskal herritarra da.
|
Beste mendizale nafar bat hil da Pirinioetan, bigarrena astebeteko epean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hildakoaren senideek astelehen gauean eman zuten desagerpenaren berri, eta berehala hasi ziren haren bila erreskate zerbitzuak. Atzo goizeko 10:30ean topatu zuten gorpua, ehun metrotik erorita. Hildakoa 52 urteko gizon bat zen, Zangozakoa (Nafarroa).
Mendizale aditua zen, Pirinioetan hainbat ibilbide egindakoa, eta abiatu aurretik eman zuen egin nahi zuen bidearen berri. Llosas gailurrera igotzea zen helburua, Posets Maladeta natur parkean, Benasquen (Huesca, Espainia). Anetoko tontorretik gertu dago hori.
Bosgarrena
Herenegungoa uda honetan mendian hil den bosgarren euskal herritarra da. Joan den asteko astelehenean gertatu zen azken ezbeharra: Doneztebeko (Nafarroa) 30 urteko emakume bat hil zen Montferraten, Huescan (Espainia). 400 metroko gain batetik jausi zen. Abisua eman ostean, mendiko erreskateetan aditua den talde bat bertaratu zen ezbeharra izan zen gunera, baina ezin izan zuten ezer egin.
Uztailaren 22an beste ezbehar bat izan zen Europako mendietan, Espainian. Zeanuriko 54 urteko mendizale bat hil zen. Valdeon haranean izan zen, Sedo de la Padierna izeneko bidean. Leku malkartsua da, eta, larrialdi zerbitzuek jakinarazi zutenez, mendizalea erori egin zen. Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri zituztenean, mendizalea konorterik gabe zegoen. Helikopteroz joan ziren haren bila, tokiko orografiagatik ezinezkoa baitzen harengana heltzea. Helikopteroak garabi batean atera zuen handik mendizalea, baina hilik zegoen ordurako.
Uztailaren 20an, beste gizonezko bat galdu zen Panticosan, Pirinioetan, beste bi lagunekin mendian zela. Mendizalearen lagunek abisua eman zuten, eta mendiko erreskate taldeak joan ziren bila. 21ean topatu zuten gorpua, Pico de Fazeraseko sakan batean.
Beste gizonezko bat ere hil zen uztailaren 9an. 58 urteko tafallar (Nafarroa) bat, Huescako Pirinioetan. Anso herriko Gameta tontorretik jaisten ari zela jazo zen ezbeharra. Guardia Zibilaren helikopteroa, Jakako mendiko erreskate taldea eta osasun langile bat bertaratu ziren; hara iristean, gizona hila zela baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231820/motozale-bat-hil-da-bidarten.htm
|
Gizartea
|
Motozale bat hil da Bidarten
|
Moto batek eta auto batek talka egin dute atzo Bidarten, 23:00 aldera. Moto gidaria hil egin da.
|
Motozale bat hil da Bidarten. Moto batek eta auto batek talka egin dute atzo Bidarten, 23:00 aldera. Moto gidaria hil egin da.
|
Motozalea, 38 urteko gizon bat, bihotzekoak jota atzeman zuten sorospen zerbitzuek, baina ezin izan zuten salbatu. Motoarekin talka egin duen autoko gidaria shock egoeran zen, baina ez zen zauritu, ezta harekin ziren beste hiru bidaiariak ere. Bi ibilgailuek talka egin zuten atzo Bidarten (Lapurdi), 23:00 aldera, D810 bidean, Kunba hiribidean.
Ikerketa bat abiatu da istripuaren nondik norakoak argitzeko.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231821/eajko-diputatuek-eta-senatariek-jaso-dituzte-beren-aktak.htm
|
Politika
|
EAJko diputatuek eta senatariek jaso dituzte beren aktak
|
Aitor Esteban, Idoia Sagastizabal, Mikel Legarda, Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea Kongresuko diputatu dira jadanik. Estebanek ez du adierazpenik egin nahi izan Madrilen. Bihar osatuko dute Kongresuko Mahaia, eta osaketa horrek neurtuko ditu gobernu akordio baten aukerak.
|
EAJko diputatuek eta senatariek jaso dituzte beren aktak. Aitor Esteban, Idoia Sagastizabal, Mikel Legarda, Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea Kongresuko diputatu dira jadanik. Estebanek ez du adierazpenik egin nahi izan Madrilen. Bihar osatuko dute Kongresuko Mahaia, eta osaketa horrek neurtuko ditu gobernu akordio baten aukerak.
|
EAJko hautetsiek Espainiako Gorteen osaketan parte hartzeko diputatu eta senatarien aktak jaso dituzte gaur, Madrilen. Tramite hori egiteko azken eguna zuten gaurkoa jeltzaleek, eta jadanik diputatuak dira Aitor Esteban, Idoia Sagastizabal, Mikel Legarda, Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea. Senatari dira, berriz, Nerea Ahedo, Maria Dolores Etxano, Luke Uribe-Etxebarria eta Igotz Lopez Torre. Estefania Beltran de Heredia ere taldera batu da senatari autonomiko gisa.
Bihar dira osatzekoak Espainiako Gorteak, eta Kongresuko Mahaiko presidentearen hautaketak arreta bereganatu du azken egunetan, litekeena da-eta Espainiako gobernu berrirako akordioen ingurukoak argitzen hastea. Aitor Esteban jeltzalea ere proposatu zuen aurreko astean Kanariar Uharteetako Koalizio Kanariarrak mahaiko buru gisa, baina proposamen horrek ez du oihartzunik izan. Estebanek ez ditu adierazpenik egin nahi izan gaur, kazetariek mahaiari buruz galdetu diotenean; «Gauza asko argitaratzen dira», esan du.
Batera edo bestera, EAJk diputatu bat gutxiago izango du hastear den legegintzaldian, Kongresuan, seitik bostera apaldu baita taldea. Hauteskunde emaitza okerrago horiek badituzte eragin zuzenak EAJk Senatuan duen egoerari begira, han ez baitu bermatua talde parlamentarioa. Kongresuan, bai.
EH Bilduk jaso ditu aktak
EH Bilduko hautetsiek ere bermatua dute beren talde parlamentarioa behe ganberan. Herenegun jaso zituzten aktak koalizio subiranistako diputatuek eta senatariek. Lau hautetsi gehiago izango ditu aurrerantzean EH Bilduk: diputatu bat eta hiru senatari gehiago. Horiek «gehiengo aurrerakoi bat» ezartzearen alde egingo dute, Mertxe Aizpurua eledunaren esanetan.
Aizpurua diputatuak azaldu zuen lanean ari direla gobernu «aurrerakoi» hori osa dadin: «Batuketa zaila da, baina posible da». Lehen urratsa bihar bertan egin ahal izango dute, Kongresuko Mahaia eratzean. Hor ere «gehiengo aurrerakoi bat» nahi du EH Bilduk, eta PSOErekin eta beste zenbait talderekin hitz egiten ari da koalizioa horretarako. PSOEk Francina Armengol proposatu du Kongresuko presidente izateko.
Halere, oraingoz «diskrezioa» da alderdietako eledunek darabilten hitza, mahairen osaeraren inguruko negoziazioez galdetzean. EH Bilduk «afera teknikoak» jarri ditu mahai gainean. «Horra mugatu gara; ez dugu casus belli bat egin gaiaz», adierazi zuen Aizpuruak, xehetasunetan sartu gabe.
Bestalde, EAJk Kongresuko presidentetza edo presidenteordetza bat hartzeko aukerari buruz aritu zen Aizpurua, eta garbi utzi zuen aukera hori ez dagoela mahai gainean: «Aukera bat badago, aztertuko genuke, eta erabaki bat hartu, baina orain ez dago mahai gainean».
Gobernu berria ala hauteskundeak
Espainiako Kongresuko Mahaia osatzeko, PP eta Vox ez beste guztien akordio bat egoteak ez du ziurtatuko aste batzuk barru Pedro Sanchez presidente izango lukeen gobernu berri bat egongo dela, baina ezinbesteko urratsa da gobernu horrek bidea egin dezan. Negoziazio horietan, Kataluniako JxCk eskuratu du arreta handiena. Juntsek esan du mahaiko bozketa hasi baino bi ordu lehenago arte ez duela erabakirik hartuko.
Kataluniako alderdi horren zazpi diputatuak ezinbestekoak dira hauteskundeak berriro egin ez daitezen. Edonola ere, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren alderdiarekin bakarrik ez, ERCrekin, EH Bildurekin, EAJrekin eta BNGrekin ere negoziazio konplexuak egin beharko dituzte PSOEk eta Sumarrek; gobernu koalizio berri bateko kideek, alegia. Labirinto horren irteeran Espainiako Gobernu berri bat egongo da, edo hauteskundeetarako beste deialdi bat.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231822/felix-taberna-izango-da-presidenteorde-lehena-eta-jose-luis-arasti-ekonomia-kontseilaria.htm
|
Politika
|
Felix Taberna izango da presidenteorde lehena, eta Jose Luis Arasti Ekonomia kontseilaria
|
PSNk proposatutakoen artean, Amparo Lopez Barne, Justizia eta Funtzio Publikoko kontseilaria eta Oscar Txibite Lurraldeko Kohesioko kontseilaria izango dira gobernuko beste bi kide berriak
|
Felix Taberna izango da presidenteorde lehena, eta Jose Luis Arasti Ekonomia kontseilaria. PSNk proposatutakoen artean, Amparo Lopez Barne, Justizia eta Funtzio Publikoko kontseilaria eta Oscar Txibite Lurraldeko Kohesioko kontseilaria izango dira gobernuko beste bi kide berriak
|
Departamentuen ardura nork hartuko zuen zehaztea falta zen. Geroa Baik iragan aste amaieran proposatu zituen bereak; Zurekin Nafarroak Begoña Alfaro jarriko du Etxebizitza Gazteria eta Migrazio Politikarako, eta PSNk jada aurreratu du zeintzuk izango diren bere kontseilariak.
Horien artean, lau kide berri daude. Felix Taberna izango da presidenteorde lehena, Javier Remirezen ordez. Gainera, Presidentetza eta Berdintasun departamendua kudeatuko du. Gobernua berrantolatu da, besteak beste, Remirezen departamentua zatitu delako. Tabernak presidentetza izango du, eta Txibitek hainbeste garrantzi emandako berdintasun politikak ere bere gain hartuko ditu. Dena den, INAI Nafarroako Berdintasun Institutua Zurekin Nafarroaren ardurapean izango da.
Taberna Nafarroako Ezker Batuko kide izan zen 1986tik 2010era, eta ardura kargu garrantzitsuak izan zituen. Hamasei urtez parlamentari izan zen, eta 1992tik 2004ra alderdiko koordinatzaile nagusi izan zen. CCOOko ikerketa bulegoan ere aritutakoa da. 2010ean, NEB utzi eta PSNrengana hurreratzeko urratsa egin zuen, eta, orain, ardura politiko handiko kargua izango du gobernuaren barruan, presidenteorde lehen gisa.
Elma Saizek, hitza bete, eta Iruñeko Udalen jarraituko du. Ekonomia eta Ogasun departamentuan berak utzitako hutsunea Jose Luis Arasti milagroarrak hartuko du. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari izan da, eta orain, besteak beste, zerga eta aurrekontu politikaz arduratuko da.
Aurreko legealdian, Amparo Lopez izan da Barne zuzendaria Javier Remirezen departamentuan. Orain, Barne, Funtzio Publiko eta Justizia hartu du. Hala, 2015etik 2019ra Maria Jose Beaumontek bere gain izandako lau ataletatik hiru kudeatuko ditu, justizia administrazioaren kudeaketa departamentu horren pean geratu baita —aurreko legealdian Ahal Dugu-ko Eduardo Santosek kudeatzen zuen arlo hori, Migrazio Politikekin batera.
Gainera, Bernardo Zirizaren ordez, Oscar Txibite arduratuko da Lurralde Kohesioa Departamentuaz. Txibiteren herri berekoa da, eta Cintruenigoko hautetsi izan da lau urteotan. Departamentu garrantzitsua da berea, besteak beste azpiegiturez eta udal politikaz arduratuko delako. Haren pean egongo dira, zehazki, Tokiko Administrazioa, Obra Publikoak eta Azpiegiturak eta Garraioa. Haren zereginetako bat izango da, kasurako, Nafarroako Ubidearen bigarren fasea.
Gainerakoan, aurreko gobernuaren ildotik jarraituko du PSNk. Carlos Gimenok zuzenduko du berriro ere Hezkuntza Departamentua, nahiz eta haren kudeaketak kritika ugari piztu. Lanbide Heziketa ere bere gain egongo da.
Aurrekoan bezala, Carmen Maezturen esku egongo dira Gizarte Politikak eta Enplegua. Gainera, Nafar Lansare ere haren ardurapean egongo da.
Rebeca Esnaolak zuzenduko du Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua. Hain zuzen ere, turismoa orain arte Geroa Baik kudeatu du Garapen Ekonomikoaren Departamentuan, Maitena Ezkutari etxarriarraren bidez. Arlo hori Esnaolaren esku egongo da orain. Zuzendari guztiak izendatzeke daude.
Azkenik, Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala arloaz arduratuko da, aurreko lau urteetan bezala.
Gainerako kontseilariak
Gobernuko kideen artean jakiten lehena Begoña Alfaro izan zen. Bolo-bolo zebilen hura izango zela Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken kontseilaria, baina Zurekin Nafarroak baieztatzea falta zen. Atzo bertan, Yolanda Diaz Sumarreko buruzagiak euskaraz txiokatu zuen, eta berretsi egin zuen Alfaroren izena. Halaber, Alfaro izango da presidenteorde hirugarrena. Bazkide bakoitzak izango du presidenteordetza bat.
Geroa Baik, berriz, ostiralean aurreratu zituen bere izen-abizenak. Ana Ollo izango da presidenteorde bigarrena. Aurreko bi legealdietan bezala, Herritarrekiko Harremanetako kontseilari izango da, eta Euskarabidea egongo da haren ardurapean. Dena den, Bake eta Bizikidetza zuzendaritza PSNk kudeatuko du, azken lau urteetan bezala. Logikaz, Martin Zabalzak errepikatu beharko luke.
Berritasunetako bat izango da Osasun Departamentua kudeatuko duela berriz Geroa Baik. Atzo, Maria Txibitek bereziki zoriondu zuen Santos Indurain, COVID-19ari aurre egitea egokitu baitzaio. Haren lekukoa 2015etik 2019ra Osasun kontseilari izandako Fernando Dominguezek hartuko du. Atzo, behin presidente izendatuta, Txibite solasean izan zen Dominguezekin berarekin, Uxue Barkosekin eta Ana Ollorekin.
Etxebizitza politikak orain Zurekin Nafarroak kudeatuko dituenez, orain arte ardura hori izan duen Jose Mari Aierdik Itziar Gomezen tokia beteko du, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan. Halaber, Garapen Ekonomikoko kontseilari izango da berriz ere Mikel Irujo: besteak beste, industria politikaz eta espezialitate adimentsuko estrategiaz arduratuko da.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231823/mikel-landak-soudal-quick-step-taldean-korrituko-du-datozen-bi-urteetan.htm
|
Kirola
|
Mikel Landak Soudal Quick-Step taldean korrituko du datozen bi urteetan
|
Murgiakoak Bahrain utziko du. «Pozik nago erronka berriagatik, eta Remco Evenepoeli bere helburuak lortzen laguntzeko irrikitan nago», adierazi du.
|
Mikel Landak Soudal Quick-Step taldean korrituko du datozen bi urteetan. Murgiakoak Bahrain utziko du. «Pozik nago erronka berriagatik, eta Remco Evenepoeli bere helburuak lortzen laguntzeko irrikitan nago», adierazi du.
|
Mikel Landak (Murgia, Araba, 1989) badu talde berria: Soudal Quick-Step. Murgiako txirrindulariak bi urterako sinatu du Belgikako taldearekin —Patrick Lefevere zuzendariak duela aste batzuk aurreratu zuen moduan—, eta taldeak bideo honen bidez egin du ofizial:
«Soudal Quick-Stepera batzeko gogotsu nago; talde handia da, eta asko errespetatu izan dut betidanik. Kanpotik, beti ikusi izan dut haien txirrindulariak bat eginda mantentzen direla edozein egoeratan, eta beti babesten dutela taldeburua. Orain arte, Italiako, Espainiako eta Erresuma Batuko taldeetan ibili naiz, eta badut gogoa Belgikako kultura ezagutzeko», esan du Landak, taldeak zabaldutako oharrean.
Printzipioz, argi dago zein den Soudal Quick-Stepen izarra: Remco Evenepoel. Beste talde batzuetan izan duenaren aldean, bestelako eginkizuna izango du Landak. Horren jakitun dago: «Pozik nago erronka berriagatik, eta Remco Evenepoeli bere helburuak lortzen laguntzeko irrikitan nago. Esperientzia handia dut, itzuli handietan bereziki, eta beti sentitu izan naiz eroso txirrindulari gazteei laguntzen. Badakit ondo egokituko naizela». Luxuzko laguntzailea izango da Evenepoelentzat.
Dena den, eginkizun ezberdina izateak ez du esan nahi Landa garaipenen lehiatik urrunduko denik. «Remcori asko lagun diezaiokedala uste dut, baina, aukera dudanetan, ni ere ibiliko naiz emaitza honen bila», amaitu du Murgiakoak.
Sailkapen nagusien lehian
Lefeverek, berriz, ongietorria eman dio. Adierazi duenez, euren taldea sailkapen nagusien lehian sartzea da Landa fitxatu izanaren arrazoi nagusia: «Aspalditik ezagutzen dugu Mikel; profesionaletan hasi zenetik etengabe ikusi dugu itzuli handietako malda gogorrenak igotzen. Gogotsu gaude elkarrekin bi urte arrakastatsuri ekiteko».
Landak 33 urte ditu, eta azken urteetan gehien nabarmendu diren euskal txirrindularietako bat da. Besteak beste, bi aldiz izan da Italiako Giroko podiumean (2015ean eta 2022an), mendiko elastikoa ere irabazi zuen han, eta lau etapa garaipen ditu itzuli handietan.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231824/cntk-salatu-egin-du-tubos-reunidoseko-enplegu-erregulazioa.htm
|
Ekonomia
|
CNTk salatu egin du Tubos Reunidoseko enplegu erregulazioa
|
Sindikatuak uste du enpresaren jarrera «zentzugabea» dela. Enpresa tutugileak 54,5 milioi irabazi ditu aurten, eta, beraz, aldi baterako lan erregulazioak aplikatzea gehiegikeria iruditzen zaio sindikatuari
|
CNTk salatu egin du Tubos Reunidoseko enplegu erregulazioa. Sindikatuak uste du enpresaren jarrera «zentzugabea» dela. Enpresa tutugileak 54,5 milioi irabazi ditu aurten, eta, beraz, aldi baterako lan erregulazioak aplikatzea gehiegikeria iruditzen zaio sindikatuari
|
Tubos Reunidoseko Amurrioko (Araba) egoitzan, enpresak aldi baterako erregulazioa ezarri du irailetik hasita 2024ko otsailera arte. Plantan zortziehun langile inguru daude, eta lanorduak erdira murriztuko zaizkie ABEEa aplikatuz gero. CNT sindikatuak irmoki salatu du enpresaren jarrera oldarkorra, 2022an Tubos Reunidosen irabaziak 43,5 milioi eurokoak izan baitziren, eta aurtengo lehen seihilekoan 50 milioiren irabazi garbiak izan baitituzte.
Sindikatuari beharrezkoa iruditzen zaio erantzun sindikal bat ematea. «Enpresa egutegietan aldaketak ezartzen saiatzen da, prozedurei jarraitu gabe, eta aldi baterako lan erregulazioak aplikatzen ditu, langile eta sindikatuei legezko epeetan jakinarazi gabe». Horregatik, CNTko sail sindikalak dio aberastasuna nork sortzen duen gogorarazi behar zaiola enpresari.
Tubos Reunidosek lan hitzarmena berritu berri du, eta indarrean egongo da 2027 arte. CNTren arabera, TRGk diru publikoa eskuratzeari zuzendutako ingeniaritza praktikatzen du. Eta, hitzarmen horrekin, laguntza publiko horiek jasotzeagatik eskatzen den bake soziala lortu duela dio sindikatuak. UGTk, LABek eta CCOOk sinatu dute hitzarmena, eta, sindikatuko bozeramailearen hitzetan, «negoziazioa ez da zorrotza izan bizi dugun errealitatearekin, eta pisu handiagoko gaiak aldarrikatu behar ziren».
Horregatik, CNTk azpimarratu du zentzugabea dela Tubos Reunidosen aldi baterako erregulazioa aplikatzea, eta konpromisoa erakutsi du oinarrizko sindikalismoa indartzeko eta jarduteko modu berri baten alde egiteko.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231825/euroguneko-berotegi-gasen-isuriak-29-murriztu-dira-urteko-lehen-hiruhilekoan.htm
|
Mundua
|
Euroguneko berotegi gasen isuriak %2,9 murriztu dira urteko lehen hiruhilekoan
|
Urtarriletik martxora artean 941 milioi tona gas kutsagarri isuri dira: iazko epe berean baino 28 milioi tona gutxiago. Halere, gas isuriek gora egin dute Irlandan, Letonian, Eslovakian eta Danimarkan.
|
Euroguneko berotegi gasen isuriak %2,9 murriztu dira urteko lehen hiruhilekoan. Urtarriletik martxora artean 941 milioi tona gas kutsagarri isuri dira: iazko epe berean baino 28 milioi tona gutxiago. Halere, gas isuriek gora egin dute Irlandan, Letonian, Eslovakian eta Danimarkan.
|
Ez dira gutxi azken urteotan berotze globala murrizteko iragarri diren neurriak, eta, euroguneko azken datuen arabera, baliteke horien emaitzak uste baino lehen nozitzen hastea. Iazko datuen aldean, urteko lehen hiruhilekoan %2,9 murriztu dira euroguneko berotegi gasen isuriak; hots, 969 milioi tona gas kutsakor isuri ziren orduan, eta 941 milioi tona aurten.
Isuriek behera egin duten arren, bada aldea euroguneko herrialde batetik bestera. Gas isuriek gora egin dute Irlandan (+%9,1), Letonian (+%7,5), Eslovakian (+%1,9), Danimarkan (+%1,7), Suedian (+%1,3) eta Finlandian (+%0,3). Eta nabarmen egin dute behera Bulgarian (-%15,2), Estonian (-%14,7), eta Eslovenian (-%9,6).
Muga geopolitikoak alde batera utzita, urtarriletik martxora etxebizitzek isuri dituzte gas kutsagarri gehien (%24). Talde horren atzetik, sektore kutsagarrien artean daude hauek ere: manufaktura sektorea bigarren (%20), elektrizitatearena eta gas hornikuntzarena hirugarren (%19), nekazaritzarena laugarren (%13), eta garraioarena azkenik (%10). Hain justu, iazko lehen hiruhilekoan baino gas gutxiago isuri dituzte aurten bederatzi sektore ekonomikoetatik bostek. Horien artean, elektrizitatearen eta gas hornikuntzaren sektorean izan da beherakada handiena: %12,3 jaitsi dira isuriak.
Europako talde ekonomikoko parte diren enpresetara zuzendu ditu EB Europako Batasunak azken urteotan iragarritako neurri gehienak. Sektore horietan lan egiten dutenentzat, zera esan nahi du horrek: beren produktuak ekoizteko edo zerbitzuak eskaintzeko modu iraunkorragoak eta «berdeagoak» aurkitu behar dituztela. Horiek hala, ekonomikoki garestiagoak ez diren ekoizteko moduak eta materialak aurkitzea da erronka handienetako bat.
Eurogunetik at
Berotze globala eteteko, ordea, ezinbestekoa da Europako leihotik harago begiratzea. Eta datuak ez dira hain baikorrak. Iazko datuekin alderatuta, CO2 isuriak %4 handitu dira Txinan urteko lehen hiruhilekoan, eta %10 bigarrenean. Berotegi efektuko gasen artean gehien isurtzen dena da CO2a edo karbono dioxidoa. Halere, ez da bakarra. Berotegi efektuko gasen taldean daude, halaber, N20 oxido nitrosoa, CH4 metanoa eta fluoroa duten gasak.
Txinako goranzko joera ulertzeko, ordea, bada aintzat hartu beharreko kontu bat: COVID-19aren pandemia eta horren aurkako neurriak. 2022ko lehen eta bigarren hiruhilekoan, itxita zeuden Shanghaiko eta herrialdeko ia hiri guztietako mugak. Horrenbestez, toki batetik besterako mugimenduak eteteak nabarmen murriztu zituen CO2 isuriak.
Arrazoiak arrazoi, litekeena da goranzko joerari eustea. Asiako erraldoiaren helburu nagusietako bat da aurten bere indar ekonomikoa handitzea. Horretarako, zentral nuklearren eraikuntza azkartu du, haize erroten eta eguzki panelen kopuruak handitu ditu, eta, batez ere, energia termikoaren alde egin du apustu. Gobernuak aurkeztutako 15. Bost Urteko Planaren arabera, 2026tik 2030era artean zentral termiko gehiago eraikitzea da asmoa.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231826/puigdemontek-laquoegiaztatzeko-moduko-ekintzakraquo-eskatu-dizkie-psoeri-eta-sumarri.htm
|
Mundua
|
Puigdemontek «egiaztatzeko moduko ekintzak» eskatu dizkie PSOEri eta Sumarri
|
Kongresuko Mahaia osatzeko 24 ordu eskas falta diren honetan, ez dago argi ezkerrak gehiengorik izango ote duen. Junts per Catalunyaren babesa beharrezkoa dute sozialistek.
|
Puigdemontek «egiaztatzeko moduko ekintzak» eskatu dizkie PSOEri eta Sumarri. Kongresuko Mahaia osatzeko 24 ordu eskas falta diren honetan, ez dago argi ezkerrak gehiengorik izango ote duen. Junts per Catalunyaren babesa beharrezkoa dute sozialistek.
|
Ezer ez dago lotuta, edo hala pentsa liteke batzuen eta besteen adierazpenak entzunda. JxC Junts per Catalunyaren babesa behar dute PSOEk eta Sumarrek Espainiako Kongresuko Mahaian gehiengoa eskuratu ahal izateko, baina Kataluniako independentistek ez dute beren botoa musu truk emango. Carles Puigdemont JxCko buruak argi utzi du X sare sozialean zabaldutako mezuan: «Ez gara fidatzen Espainiako alderdi politikoez. Oso adi ibili beharra dago, eta promesek ez hotz eta ez bero uzten gaituzte. Ezin dugu nazio gisa aurrera egin gero betetzen ez diren promesekin; horregatik, egiaztatzeko moduko ekintzak nahi ditugu, gure botoa inori eman aurretik». Buruzagi independentistak nabarmendu du baldintza bera dela bai Kongresuko Mahaia osatzeko negoziazioetarako, bai Espainiako Gobernua eratzeko.
Hala ere, baikor agertu da Pedro Sanchez buruzagi sozialista, eta beste behin baztertu egin du PP Alderdi Popularrarekin akordioa egiteko aukera. Halaxe esan du PSOEko zuzendaritzarekin egindako bileraren ostean: «PPk lehertu egin ditu Voxekin ez beste alderdiekin akordioak egiteko bideak zabaltzen zituzten zubi guztiak. Eta horrek inoiz baino bakartuago utzi ditu. Joan den uztailaren 23an porrot egin zuten PPren eta Voxen proposamen suntsitzaileek. Haien asmoa zen gizarteari atzera eginaraztea, baina ez zuten gehiengorik lortu, ez botoetan, ez eserlekuetan». Sanchezek berretsi du «aurrera egitearen alde» bozkatu zutela herritarrek, eta helburu horrekin iragarri du inbestidura saiora aurkeztuko duela bere hautagaitza.
Konpromisorik ez, baina bestelako eskaintzarik ere egin du Sanchezek: iragarri du hizkuntza koofizialen erabilera «bultzatuko» duela «batasuneko instituzioetan» Espainia Europako Batasuneko txandakako presidentetzan dagoen bitartean, hau da, ekainetik abendu amaierara bitartean.
Sozialistek, baina, beste hainbat alderdiren babesa beharko dute Sanchezek gobernuko presidente kargua bereganatuko badu. Hori lortzeko bidean direla esan du Sumarreko zerrendaburu eta jarduneko presidenteorde Yolanda Diazek diputatu akta jasotzearekin batera egin dituen adierazpenetan: «Lanean ari gara legegintzaldi berri honetan koalizio gobernu aurrerakoi bat lortzeko». Negoziazioei buruz galdetuta, ordea, ez du xehetasunik eman, soilik Unidas Podemoseko diputatu Jaume Asens ari dela elkarrizketak bideratzen.
Mahaiko presidentetza
Oraingoz, gauza bakarrak dirudi ziurra: Francina Armengol izango dela Kongresuko Mahaiko presidentea. Balearretako Generalitateko presidentea izandakoa da Armengol, eta sozialistek proposatu dute kargurako. Oraingoz, BNG Bloke Nazionalista Galiziarra izan da haren aldeko botoa iragarri duen bakarra, nahiz eta ERC Esquerra Republicana de Catalunyak ere begi onez ikusi proposamena. «Badu sentsibilitatea zenbait gaitarako, baina ikusi beharko dugu zer jokabide hartuko ote lukeen kargu horretara heldutakoan», azaldu du ERCko kide Frances-Marc Alvarok. Adierazpen hori egin eta gero, ordea, alderdi subiranistako iturriek zehaztu dutenez, oraindik ez dago akordiorik PSOErekin Kongresuko Mahaia osatzeko, eta ohartarazi dute «ausarkeria» litzatekeela ERCren botoak ziurtzat jotzea.
EAJko diputatuak ere joan dira euren aktak jasotzera, baina ez dute aurreratu zein izango den beren jarrera biharko bozketan.
PPren hautagaia, Gamarra
Alberto Nuñez Feijoo PPko burua alderdiko diputatuekin eta senatariekin bildu da gaur arratsaldean, eta Kongresuko popularren jarduneko eledun Cuca Gamarra proposatu du behe ganberako presidente izateko. Agerraldi horretan, gainera, Nuñez Feijoo Sanchezen aurka mintzatu da, eta, besteak beste, espainiarren «ziurgabetasun politikoa» eta «blokeo egoera» egotzi dizkio PSOEri, alderdi independentistekin negoziatzeko duen asmoagatik. «PSOE eta Sanchez dira Kongresuaren gehiengoa indar independentisten menpe egotearen erantzule nagusiak. Espainiar gehienek, baita indar politiko horiei botoa eman dietenek ere, ez dute hori merezi».
Bide horretan, Nuñez Feijook berretsi du inbestidura saiora aurkeztuko dela, eta ziur azaldu da Felipe Borboikoa Espainiako estatuburuak berari aginduko diola gobernua osatzeko lana, aurreko hauteskundeak irabazi dituen alderdiekin «beti egin duen bezalaxe». Baina gehiengo osoa lortzeko negoziazioetan jarraitu behar duela gaineratu du PPko buruak: «Irabazi dugula onartu dugu, baina ez dugu gehiengo osorik, eta ulertzen dugu beste indar batzuekin hitz egin behar dugula».
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231827/basozainek-eraman-dute-azpeitian-agertu-den-putrea.htm
|
Gizartea
|
Basozainek eraman dute Azpeitian agertu den putrea
|
Goiz guztia herrigunean pasatu du hegaztiak, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean. Azkenean, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea.
|
Basozainek eraman dute Azpeitian agertu den putrea. Goiz guztia herrigunean pasatu du hegaztiak, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean. Azkenean, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea.
|
Basozainek eraman dute atzotik Azpeitiko (Gipuzkoa) Artetxe hotelaren inguruetan zebilen putrea. Atzo goizean Olazko Andre Mariaren plazaren inguruetan ibili eta gero, eguerdian Artetxe hotelaren teilatura igo zen hegaztia. Gaua, berriz, Artetxe hotelaren alboko baratzean igaro du, eta goiz guztia 1766ko Matxinada kaleko petrilean, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean. Azkenean, Udaltzaingoak Uztarriari esandakoaren arabera, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea. Makila baten laguntzarekin, petriletik baratzera bidali dute hegaztia, eta, han, sare batekin estali dute basozainek, eurekin eramateko.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231828/txirrindulari-bat-hil-da-zizur-nagusian-auto-istripu-batean.htm
|
Gizartea
|
Txirrindulari bat hil da Zizur Nagusian, auto istripu batean
|
Emakumezkoak 57 urte zituen. Ezbeharra atzo gertatu zen.
|
Txirrindulari bat hil da Zizur Nagusian, auto istripu batean. Emakumezkoak 57 urte zituen. Ezbeharra atzo gertatu zen.
|
57 urteko emakume bat hil da Zizur Nagusian (Nafarroa). Bizikletaz zihoala, auto batek harrapatu zuen, atzo eguerdian. Ezbeharra A-15 eta A-12 errepideak elkartzen dituen gurutzean gertatu zen. Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu ziren, eta emakumea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Han hil da, gaur. Zizur Nagusikoa zen.
Foruzaingoak, Zizur Nagusiko Udaltzaingoarekin batera, ikerketa jarri du martxan, istripuan zer gertatu zen argitzeko.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231829/eusko-jaurlaritzak-erregistro-zibila-digitalizatuko-du.htm
|
Gizartea
|
Eusko Jaurlaritzak erregistro zibila digitalizatuko du
|
Hamalau bulego orokor eta 237 bulego laguntzailetan ezarrita dago jada. Erregistro zibileko langileek «beharrezko prestakuntza» jaso dutela azaldu dute.
|
Eusko Jaurlaritzak erregistro zibila digitalizatuko du. Hamalau bulego orokor eta 237 bulego laguntzailetan ezarrita dago jada. Erregistro zibileko langileek «beharrezko prestakuntza» jaso dutela azaldu dute.
|
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du erregistro zibilen zerbitzu guztietan Dicireg (Digital Civil Registry) deiturikoa: erregistro eta antolamendu sistema informatiko berria. Azaldu duenez, Erregistro Zibilaren eredu berrira egokitutako plataforma bat da, «sistema modernoago eta arinagoa». Sistema barruti judizialetako buruekin bat datozen hamalau bulego orokor eta 237 bulego laguntzailetan —bake epaitegietan— ezarrita dago jada. Aurrerantzean, eskuz idatzitako jaiotza, heriotza eta ezkontza inskripzioak desagertu egingo dira, digitalizazio prozesuarengatik.
Sistema berria ezartzeko prozesua Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren «inplikazioari» esker bete dela dio Jaurlaritzak, Justizia Ministerioarekin lankidetzan. 2022ko azaroaren 28an hasi zen prozedura, Bilboko Barruti Judizialean, eta uztailaren 3an amaitu da, Balmasedako Barruti Ofizialean. Herri horietan ez ezik, Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Azpeitia, Bergara, Eibar, Irun, Tolosa, Amurrio, Durango, Getxo eta Gernikan ere instalatu da sistema.
Erregistro zibileko langileek tutoreen bitartez beharrezko prestakuntza jaso dutela ere azaldu dute, baita langileak aurrerantzean plataformara modu seguruan sartuko direla ere, izenpe ziurtagiri digitalaren bitartez. Etorkizunera begira, prestakuntza teknologikoak aktibo jarraituko duela jakinarazi du Jaurlaritzak, «zerbitzu publikoaren eraldaketa bermatzeko».
EAEko erregistro zibilen digitalizazioa 1870etik aurrera Hego Euskal Herriko dokumentazio ofizial guztia —20.000 erregistro liburuk baino gehiagok duten informazioa— digitalizatzeko asmoa ere badu Eusko Jaurlaritzak. Horretarako, dokumentazioa digitalizatzeko prozesuaren kontratazioa abuztuan ixtea espero da. Jaurlaritzak dioenez, esleipen lehiaketaren ebazpena hilabete honen amaieran emango da argitara. Lau milioi eurotik gora kostako da prozesua, eta Europako funtsekin finantzatuko da.
|
2023-8-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/231830/errendimenduaren-eta-osasunaren-parte.htm
|
Kirola
|
ERRENDIMENDUAREN ETA OSASUNAREN PARTE
|
Oraindik «guztiz normalizatuta» ez dagoen arren, kirolarien prestakuntzan gero eta garrantzi handiagoa du arlo psikologikoak, asko baitira goi errendimenduan kudeatu beharrekoak: presioa, espektatibak, lesioak, errendimendua... Amaia Ramirezek eta Alba Teruelek gaia aztertu dute.
|
ERRENDIMENDUAREN ETA OSASUNAREN PARTE. Oraindik «guztiz normalizatuta» ez dagoen arren, kirolarien prestakuntzan gero eta garrantzi handiagoa du arlo psikologikoak, asko baitira goi errendimenduan kudeatu beharrekoak: presioa, espektatibak, lesioak, errendimendua... Amaia Ramirezek eta Alba Teruelek gaia aztertu dute.
|
Alba Teruel txirrindulariak eta Amaia Ramirez kirol psikologoak 2020. urtean ezagutu zuten elkar. Ramirez Movistar taldean zegoen, eta Teruel hartan ari zen korritzen. Teruel bolada zailean zegoen, eta, Ramirezen laguntzaz, erremintak lantzen eta eskuratzen hasi zen goi errendimenduko kirolari baten egunerokoak eragiten dituen egoerak kudeatzeko. Horri esker, orain oso bestelakoa da egoera: «Amaiaren laguntza funtsezkoa izan da nik goi errendimenduko kirolean jarraitzeko», dio Teruelek. Ramirezek ere asko ikasi du Teruelengandik, eta honela definitu ditu beregana jotzen duten kirolariak: «Pertsona zoragarriak dira, oso perfekzionistak, anbizio onak eta balio handiak dituztenak. Eta, batzuetan, oso bakarrik daude. Normalean online egiten dituzte saioak, baina, Teruel Euskal Herrian dela baliatuz, elkartu egin dira.
Kirol munduan, buruko osasunaren gaia tabua da oraindik ere, nahiz eta aurrerapausoak izan diren? Zuen ustez, zergatik da hala?
ALBA TERUEL: Nik uste dut jende gehiena ahalegintzen dela gauza politak, onak, erakusten. Ez bakarrik kirolariak. Uste duzu hori dela jendeak ikusi nahi duena. Gaizki bazaude edo egon bazara, ez duzu egiten. Iruditzen zaizu horrek ez duela interesik. Baina kontrakoa da. Erakutsita, zure egoera berean dagoen jendeari lagundu diezaiokezu. Oso garrantzitsua da buruko osasuna ikusgarri egitea. Taldean, gero eta gehiago hitz egiten dugu gai horretaz, naturaltasun handiagoz, gainera. Izan ere, denek ditugu arazoak.
AMAIA RAMIREZ: Nik ez nuke esango tabua denik, egunero lan egiten baitugu horren inguruan kirolariekin. Baina ez, ez dago guztiz normalizatua. Kirolari bat etortzen zaizunean, harekin lanean hasten zarenean, zama bikoitza du. Batetik, gaizki dago, bolada txarra pasatzen ari da; eta, bestetik, badaki horrek eragina duela bere errendimenduan, eta, horrenbestez, bere kontratuan, titular izatean... Normalizatu egin beharra dago, batez ere goi errendimenduko kirolean.
Emakume kirolariek naturaltasun handiagoz hitz egiten dute gai horri buruz?
RAMIREZ: Ez nuke jakingo esaten. Argi dago profesionalizazioak eragina duela. Izan ere, baldintza onak baldin badituzu, lasaiago egoten zara. Eta ez duzu hainbesteko arriskua buruko osasuneko arazoak izateko.
Nola hasi zineten elkarrekin lanean? Nola gogoratzen duzue lehen saioa?
TERUEL: 2020an, Movistar taldean nenbilen, eta Amaia taldean sartu zen, kirol psikologo moduan. Taldean aukera eman ziguten harekin lan egiteko. Ni bolada zaila pasatzen ari nintzen. Lehenengo saioan, bosgarren minuturako, negarrez nengoen, eta hala atera nintzen handik. Baina neure buruari esan nion: «Beste aukera bat eman beharko diot» [barrez]. Hiru urteren ondoren, hemen nago oraindik ere, eta esan dezaket haren laguntza funtsezkoa izan dela nik goi errendimenduko kirolean segitu ahal izateko.
RAMIREZ: Alba, agian, ez da gogoratuko. Bakoitzaren oroitzapenak diferenteak izaten dira eta. Baina nik haren hanka dut gogoan batez ere. Sasoiaurrea zen, eta min handia zeukan. Ezin zion egoera hari bueltan eman. Baina min hura entrenamenduetan integratuz lan egin genuen, eta ikusi genuen buru osasuneko arazo baten abisua izan zitekeela. Beraz, jasangarriak ziren min mailez hitz egiten hasi ginen, horiek lantzen, modu osasungarrian entrenatu ahal izateko.
Zer deritzozue hiru urte hauetan egindakoari? Zer ikasi duzue lan horretatik?
TERUEL: Nik esan dezaket egoera zail eta estresagarri bat gainditu nuela horri esker. Hurrengo sasoirako ez nuen kontraturik. Azkenean, Bizkaia Durangok fitxatu ninduen. Psikologikoki, oso urte gogorra izan zen, aldaketa handia baitzen. Munduko lasterketarik onenetan lehiatzeari utzi, eta beste egoera batera pasatzen zara. Horretara egokitu behar duzu, eta ez dakizu ondo nola kudeatu. Iaz Laboral Kutxak fitxatu ninduen, eta uste dut nuen maila berreskuratu dezakedala. Bi urterako kontratua dut orain, eta motibazioa beste bat da.
RAMIREZ: Nik beti esaten dut lanean ezagutzen ditudan kirolariek asko erakusten didatela. Asko ikasten dut haiengandik. Albak, adibidez, lanean sinesten erakutsi dit. Bolada zailak egon dira, baina beti izan dugu buruan nahi genuen helburu hori. Beraz, pasatu ditugun ataka zail horiek, sufrimendu horrek, balioa izatea lortu dugu. Ez dugu sufrimendu hori areagotu, aurrera begirako ikuspegi hori izan dugulako. Azken batean, merezi zuen helburu bat geneukan, lortu nahi genuena.
Alba Teruel txirrindularia. Jon Urbe, FOKU
Txirrindulariak hara eta hona ibiltzen zaretela kontuan hartuta, nola egin dituzue saioak?
TERUEL: Movistar utzi nuenetik, online egin ditugu ia gehienak, bideo deien bidez. Egia esan, oso ondo moldatu gara, nahiz eta egia den aurrez aurrekoak ere beti ematen dizula beste zerbait. Tarteka saiatzen gara halakoak egiten.
RAMIREZ: Ni aspalditik nago ohituta bideo deien bidez lan egitera, kirolariak beti dabiltzalako hara eta hona. Baina, ahal den guztietan, beti da polita eta komenigarria aurrez aurreko saioak egitea. Alde horretatik, pandemiak ez du aldaketa handirik ekarri, psikologia klinikoan gertatu den moduan.
Laboral Kutxan baduzue psikologo propiorik?
TERUEL: Integratzeko asmoa dute, baina, oraingoz, ez dago halakorik. Geure kabuz lantzen dugu arlo hori. Ni 2020a baino lehen ere ari nintzen prestakuntza psikologikoa lantzen. Baina, Amaiarekin hasi nintzenetik, gehiago. Izugarri gustatzen zait haren metodologia. Bolada txarrak eta onak daude, baina horiek kudeatzeko erremintak eskuratzen ari naiz, eta hori da garrantzitsuena.
Gero eta klub gehiagok dute kirol psikologoa, baina, aldi berean, kirolariek beren kabuz ere lantzen dute arlo hori, psikologo propioaren bidez. Erraza da hori integratzea, Amaia?
RAMIREZ: Nik uste dut integra daitezkeela bi gauzak, baina kirol arloan aurrerapauso bat eman beharra daukagu psikologoaren figuraren iragazkortasunean. Izan ere, egon daiteke psikologo bat entrenatzaile multzoarekin lanean, eta hori beharrezkoa da. Haren lana izango da talde horretan dauden kirolariek izan behar dituzten estres eta psikologia kargak diseinatzea eta gainbegiratzea, lehiarako trebeziak garatu ditzaten. Entrenatzaileentzat funtsezkoa izango da hori, oso lagungarria, karga horiek ondo kudea ditzaten. Baina, bestalde, kirolariarekin propio lan egiten duen psikologo bat ere egon daiteke, bakoitzaren beharretara egokitzeko. Pixkanaka, integrazioa gertatzen ari da bien artean.
Baina klubek zer nahi dute horrekin: kirolariaren ongizatea bermatu edo kirol emaitza onak eskuratu?
RAMIREZ: Arlo pribatuan lan egiten dudanean, niregana etortzen diren kirolariak bi arrazoiengatik etortzen dira: errendimendua hobetu nahi dutelako, edo ondoez psikologiko bat dagoelako jada. Txirrindularitza arloan, adibidez, elikadurari lotutako nahasmendu asko izaten dira. Txirrindulariek arrisku handia izaten dute halako nahasmenduak izateko, kirolak dituen ezaugarriengatik. Baina kirolariek, askotan, hori ezkutatu egiten diete klubei. Ez diete hain erraz esaten. Izan ere, orkatilan mina baduzu, zaindu egingo zaituzte. Halako egoera batean zaudela esaten badiezu, ordea, agian ez dizute kontratua berrituko. Beraz, kirol munduan buruko osasunaz hitz egiten dugunean, ikuspegi integral batetik egin behar dugu, eta, horren barruan, klubek eta zuzendaritzek ulertu behar dute kirolarien buruko osasuna zaintzea haien osasun fisikoa zaintzea bezain garrantzitsua dela. Elkar hartuta daude. Izan ere, goi errendimenduko kirolari izateak berak egituraz dakar buru osasuneko arazoak izateko arriskua, etengabe ebaluatuak baitira, etengabe estutzen dituzte. Klubak zenbat eta lehenago konturatu arrisku horretaz, eta zenbat gehiago integratu ikuspegi integral hori, kirolarien ongizatea hobea izango da, eta emaitzak ere bai. Klubek naturaltasunez hitz egin behar dute gaiaz. Izan ere, guregana jotzen duten kirolariak pertsona zoragarriak dira, oso perfekzionistak, anbizio onak eta balio handiak dituztenak. Baina batzuetan oso bakarrik daude.
TERUEL: Txirrindularitzaren inguruan dioena hala da. Erresistentzia kirol bat da, eta halako kiroletan lotura estua egin izan da pisuaren eta errendimenduaren artean. Baina ez da beti horrela, eta arazo bat dago horrekin. Eta bat nator Amaiak estutzeari buruz esandakoarekin. Gainera, kanpotik jasotzen duzun presioa ez ezik, hor dago zeure buruari jartzen diozuna ere. Zure helburua betetzen ez duzunean, gaizki sentitzen zara, eta buruari bueltaka hasten zara arrazoiak topatu nahirik. Hori kudeatzeko erremintak izan behar ditugu. Nik, esan bezala, oso barneratua dut arlo psikologikoa nire prestakuntzaren parte dela, atsedena eta elikadura zaintzea bezainbeste.
Eta integrazioa eta transbertsalitate hori nola lantzen dira kirolariaren prestakuntzaren barruan dauden beste profesionalekin: entrenatzailearekin, fisioterapeutarekin, prestatzaile fisikoarekin, nutrizionistarekin...?
RAMIREZ: Gero eta naturaltasun handiagoarekin. Zorionez, integrazio hori erreala da. Albarekin lanean hasi nintzenean, adibidez, asko hitz egin nuen haren biomekanikariarekin. Harekin batera, Albari estres handiena eragingo zizkioten egoerak aurreikusi, eta horiei nola aurre egin lantzen genuen. Lan transbertsal hori gero eta ohikoagoa da.
TERUEL: Gure inguruan dauden beste profesionalek ere badute integrazioaren eta transbertsalitate horren garrantziaren berri, eta ez dago erresistentziarik. Elkarlana erabatekoa da.
Entrenatzaileek asko izan behar dute psikologotik ere, ezta?
TERUEL: Dudarik gabe. Izan ere, batetik, garrantzitsua da zer esaten dizuten, baina, bestetik, baita nola esaten dizuten ere. Eta azken hori garrantzitsuagoa da batzuetan. Nahiz eta, bi kasuetan, zuk nola hartzen duzun den erabakigarriena. Baina entrenatzaile batzuek mesede egiten dute, eta beste batzuek, aldiz, kalte. Halakoetan, zuk erabaki behar duzu harekin jarraitu nahi duzun.
RAMIREZ: Nik, kirolariekin ez ezik, entrenatzaileekin ere lan egiten dut. Eta nik argi daukat talde kiroletan jokalarien ongizatearen eta errendimenduaren portzentaje handi bat haien esku dagoela. Haien erabakiek, jarrerek, mezuek eta komunikatzeko moduek asko baldintzatzen dute kirolariaren jarduna. Funtsezkoa da entrenatzaileek ere psikologoekin lan egitea, hori ondo kudeatzeko. Izan ere, ez dute zertan jakin. Ikasketa prozesu bat da hori ere. Elkarlana funtsezkoa da klubaren, entrenatzailearen eta psikologoaren artean, taldearen helburua oinarri hartuta. Guk bigarren planoan egiten dugu lan, ezer inposatu gabe. Taldearen emaitzetan modu osasungarrian laguntzea, hori da gure helburua.
TERUEL: Dudarik gabe. Eta horri gehitu behar zaio haiek ere presio handia dutela. Izan ere, haiek gu estutzen gaituzten moduan, beste batzuek haiek estutzen dituzte goragotik. Eta guk ulertzen dugu hori ere.
Amaia Ramirez kirol psikologoa. Jon Urbe, FOKU
Entrenatzaile batek, psikologikoki, kirolari batek baino presio handiagoa edo txikiagoa du?
RAMIREZ: Handiagoa edo txikiagoa izan, presioa da, eta kudeatzen jakin behar da. Goi mailako kirolean beti izaten da hori.
Eta, gero, kanpotik ere iristen dira presioak eta kritikak. Nola aurre egin horiei?
RAMIREZ: Dudarik gabe. Kirol munduaren barruan, baita hedabideen bidez ere, gero eta gehiago zabaltzen ari da buruko osasuna zaintzearen garrantzia. Mezua aldekoa da. Baina, gero, hor daude sare sozialak. Hortik zabaltzen diren mezuak oso kaltegarriak dira askotan.
TERUEL: Oso erraza da kirolari baten jardunaz hitz egitea, eta sofatik mezu bat idaztea. Baina pertsona hori ez da zure egoeran egon. Ez daki zuk etxean arazoren bat duzun, lesio bat izan eta ezkutatzen ari zaren... Ez daki zenbat lan dagoen zure egunerokoaren atzean. Lasterketetan ikusten gaituzte, baina ez dute ikusten negu osoan zer-nolako lana egiten dugun. Kirolariak pertsonak gara. Niri ez zait gertatu kritika edo mezu gogorrak jasotzea, baina, kirolariren bati gertatzen zaionean, min ematen dit. Sare sozialek ez dute asko laguntzen.
Eta zein da zailagoa eramaten, kirolariak berak bere buruari jartzen dion presioa, edo aipatutako kanpoko hori?
TERUEL: Zalantzarik gabe, lehendabizikoa. Izan ere, kanpotik datorrena erlatibizatu egin dezakezu. Zure esku dago hori, eta ikasi egiten da.
RAMIREZ: Aipatu bezala, goi mailako kirolariak oso perfekzionistak dira, eta hori aldagai bat da presioa eramateko orduan. Perfekzionismoak hobetzen eta borrokan jarraitzen laguntzen badizu, ona da. Baina badago paralizatu, blokeatu egiten zaituen perfekzionismo bat ere. Kasu horretan, egoerei aurre egiteko erabiltzen dituzun estrategiak ez dira mentalki onak, patologikoak dira. Eta arriskua duzu buru osasuneko arazo bat izateko. Adibidez, kirolaria lehiatu nahi ez izatera irits daiteke, horri izkin egitera. Psikologoak perfekzionismo hori eramaten lagundu eta erakutsi behar dio kirolariari: bidelagun izan behar du horretan.
TERUEL: Batzuetan ez da erraza, zuk, perfekzionismo horren barruan, gehiago nahi baituzu, eta psikologoak geratu egiten zaitu. Baina ikasi egin behar duzu, nahiz eta kostatu. Konturatu behar duzu egunero ez duzula nahi duzun xedea lortuko. Mila arrazoi egon daitezke horretarako. Baina ez lortzeagatik ezin zara obsesionatu. Bide horretan, gorputzari entzun behar diozu. Tematzea ez da bidea, okerrago amaituko baituzu.
RAMIREZ: Goi errendimenduan, ez dut kirolari asko ezagutzen min pixka batekin amore ematen duenik. Baina argi izan behar dute 5. edo 6. mailatik gorako minarekin ezin dela lehiatzen jarraitu. Albak dioen moduan, gorputzari entzun behar zaio. Perfekzio edo hobekuntza hori lortzeko bidean ezin da izan gehiegizko entrenamendurik. Nahiz eta gehiegizko entrenamenduak kontrol sentsazioa eman kirolariari. Pixkanaka, aldatzen ari dira gauzak, baina kirol munduan oso errotuta egon da kirolariak dena eman behar duelako ideia, baita no pain no gain eta antzeko esaldiak ere... Askotan, horren gainean eraiki dira entrenamenduak eta lehiako pautak. Zorionez, hori aldatzen ari da.
Alba, aipatu duzu ez dela obsesionatu behar. Zuk ikasi duzu deskonektatzen?
TERUEL: Bai, ikasi dut, eta horretan jarraitzen dut. Kostatu egiten da, baina, bolada txarrak pasatzen dituzunean, ikasi egiten duzu, lehen ikusten ez zenituen gauzez jabetzen baitzara. Ikasi egiten da, eta beharrezkoa da.
Eta aurreikuspen edo espektatibek nola eragiten dute psikologikoki?
TERUEL: Asko. Nik argi dut: zenbat eta arreta handiagoa jarri bidean —eta ez emaitzan—, gauzak hobeto ateratzen dira. Niri, behintzat, hala geratu zait nire kirol ibilbidean.
RAMIREZ: Albak arrazoi du. Prozesuan arreta jartzeak laguntzen du ondo egiten ari zaren gauzei balioa ematen, eta horrek konfiantza handia ematen du. Nahiz eta ez den erraza, azken batean emaitzek baldintzatzen baitute zuk talde batean jarraituko duzun, maila bateko edo besteko kontratua izango duzun... Eta, emakumeen lan baldintzak okerragoak direla kontuan hartuta, eragin handiagoa du horrek. Ezin dugu maila berean hitz egin. Goi errendimenduko emakume kirolariek arrisku handiagoa dute buru osasuneko arazoak izateko, baldintza okerragoak dituzte eta, profesionalizazio falta horrengatik.
TERUEL:Txirrindularitzan hala gertatzen da, eta nabaritzen da. World Tourreko talde batean baldintza batzuk dituzu, eta agian horretaz bizi zaitezke. Baina Kontinental mailan, nahiz eta onenekin lehiatu, ez. Orain ari dira negoziatzen Espainian Kontinental mailako txirrindulariek gutxieneko soldata bat izan dezaten. Eta argi dago horrek presioa sortzen diola kirolariari, beste kezka bat. Izan ere, gainontzean ezingo da horretaz bizi aurrerantzean. Gizonezkoetan, ez dago kezka hori.
Aldarteari dagokionez, nola aurre egin behar dio kirolari batek lesioei?
TERUEL: Ez da erraza, ikusten baituzu ezin zarela lehiatu, baina borrokan jarraitu behar duzula, osatzen eta entrenatzen. Minarekin bizitzen jakin behar duzu batzuetan.
RAMIREZ: Osatzen ari bazara ere oraindik lehengo errendimendua berreskuratu ez duzun aldia, horixe da lesio bat izan ondorengo garairik zailena, estresagarriena. Izan ere, gauzak presaka egin nahi dituzu, eta hor arriskua dago berriz min hartzeko.
TERUEL: Amaiak arrazoi du, horrek dezenteko estresa eragiten du, baina aipatutako arrisku horretaz jabetu beharra dago.
Zer da zailagoa kudeatzen, garaipena edo porrota?
TERUEL: Biei neurria hartu behar zaie, eta oreka eduki. Inguruak asko laguntzen du horretan; bai bolada onetan eta bai zailetan, oinak lurrean izaten laguntzen dizute.
RAMIREZ: Duela gutxi Albarekin landu dut hori, garaipenak eta porrotak ondo, modu orekatuan, kudeatzen jakitea kirolari baten buru osasuna ondo dagoen seinale baita. Kirolariaren egunerokoaren parte dira garaipenak eta porrotak, eta biekin bizitzen ikasi behar du.
Baina kirolariak badu horretarako denborarik? Izan ere, etengabeko zurrunbiloan bizi da. Hori ez al da arazoaren parte bat?
TERUEL: Nik uste dut momentua bizitzen ikasi behar dugula, eta, batez ere, normal eramaten. Betiere jakinda hurrengo egunean beste erronka bat izango duzula. Eta funtsezkoa da deskonektatzen jakitea ere.
RAMIREZ: Uste dut kirolaren parte hori ez dela arazo bat. Lehiak duen errealitate bat da, eta horren jakitun izatea da garrantzitsuena, eta natural bizitzea. Txirrindularitzaren kasuan, itzuli baten balantzea ezin duzu lehen egunean egin baldin eta lau egunekoa bada. Bestalde, funtsezkoa da helburuak izatea, errutinak. Horrek izan behar du lanaren oinarria. Zer datorren jakiteak psikologikoki, mentalki, zentratzen laguntzen dizu, eta estres egoeretan pentsamenduak zurrunbilo ez bilakatzen. Kirolariekin, errutina horien arabera lan egiten dugu. Lehia aurrekoak, bitartekoak eta ondorengoak izaten dira. Horrek arreta jartzen laguntzen die kirolariei.
Harrobian ere hasi behar da buruko osasuna zaintzen?
TERUEL: Dudarik gabe. Niri ez zitzaidan tokatu. Ni neure kabuz hasi nintzen txirrindularitzan, gustuko nuelako. Inork ez zidan inposatu, eta ez zizkidaten emaitzak eskatu. Baina inguruan ezagutu ditut kontrako kasuak, eta oso gogorra da txikitatik presio horrekin bizitzea. Profesional aurreko urteetan presioa handia izaten da.
RAMIREZ: Argi dago haur edo nerabe baten nortasuna eta egunerokoa ezin direla eraiki baloi baten atzetik edo bizikleta baten gainean. Ez, behintzat, horren gainean bakarrik. Umea, nerabea, pertsona da, eta hor du bere benetako balioa. Balioa ez dio kirolari izateak ematen. Horretan, garrantzi handia daukate gurasoek eta entrenatzaileek. Haien jarrerak eta espektatibek. Harrobiko teknikariek argi izan behar dute haien funtziorik garrantzitsuena heztea dela, eta hezteak esan nahi du ume horren garapen orokorrari begiratzea. Hau da, aipatu bezala, haren nortasunaren garapenak kirolari izatetik harago joan behar du. Klubek, gurasoek eta entrenatzaileek elkarrekin aritu behar dute bide horretan. Nik beti defendatu dut klubetan guraso eskolak egotea, asko lagunduko bailuke haurren garapen integral horretan, eta elkarlanean.
Amaia, diferente egiten duzue lan kirola bakarkakoa izan edo taldekoa izan?
RAMIREZ: Kirol batzuetan arriskua handiagoa da, batez ere, aipatu bezala, pisuarekin zerikusia dutenetan, elikadura nahasmenduak sortzen baitira. Igeriketa ere oso gogorra da. Bakarrik entrenatzen dira, marra bat dutela gidari, erlojuaren presioa dute... Etengabe ebaluatuak diren kirolariak zaurgarriagoak dira. Bi helburu ditugu guk: kirolariari errendimendua hobetzen laguntzea, mentalki osasungarria den modu batean. Buruko osasuneko arazoak izateko arriskua txikitzen du horrek.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231831/alemania-marihuana-legeztatzeko-prest.htm
|
Mundua
|
Alemania, marihuana legeztatzeko prest
|
Gaur, SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, Berdeek eta FDP Alderdi Demokratiko Liberalak lege proposamen bat aurkeztuko dute marihuanaren inguruko legeak malgutzeko. Bi zatiko plan baten parte da legea, eta parlamentuak onetsi behar du.
|
Alemania, marihuana legeztatzeko prest. Gaur, SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, Berdeek eta FDP Alderdi Demokratiko Liberalak lege proposamen bat aurkeztuko dute marihuanaren inguruko legeak malgutzeko. Bi zatiko plan baten parte da legea, eta parlamentuak onetsi behar du.
|
Marihuana legeztatzeko lege proposamena aurkeztuko dute gaur Alemanian. Alemaniako SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata, Berdeak eta FDP Alderdi Demokratiko Liberala elkartu dira lege hau aurkezteko. Maltaren ondoren, Europan marihuana legeztatzen duen bigarren herrialdea izango litzateke. Lege honek kontsumo propiorako marihuana legeztatuko luke, eta bermatu etxean landatzeko askatasuna eta kalamu kluben irekiera. Neurriek eztabaida handia sortu dute, eta ez dira gutxi kontra daudenak.
Gaur, Karl Lauterbach Osasun ministroak legearen azken zehaztasunak aurkeztuko ditu. Aurkeztu duten azken testuak dio marihuanaren jabetza legala izango dela 25 gramo arte, etxean hiru landare edukitzea legala izango dela, eta marihuana saltzeko asoziazio edo klub berriak ireki ahalko direla. «Ez gara arazo bat sortzen ari, konpontzen baizik. Badakigu zuzenbide penala ez dela oso urruti ailegatzen. Gazteria babestu nahi dugu, drogen merkatu beltzaren eta horrek dakarren kriminalizazioaren kontra egin nahi dugu», esan zuen Luterbachek. Gainera argi utzi du marihuanaren kontsumoa «seguruagoa» izatea nahi duela.
Marihuana legeztatzeko planak bi zati ditu. Lehena, aipatutako aldaketak dira. Legearen bigarren zatia bost urteko proba bat da. Bost urte horietan, marihuana saltzeko hornidura kate bat kontrolatuko dute eskualde batzuetan, eta ebaluazio zientifiko bat egingo dute emaitzak ikusteko.
Plan hau urruti dago hasieran pentsatutako planetik. Hasieran, Alemania osoan lizentziadun dendetan marihuana saltzea baimendu nahi zuten, baina, Europako Batzordearekin elkartu ondoren, atzera bota zuten. «Proiektu bat egin nahi dugu, marihuanaren europar politika prebentzioan oinarritzeko, eta ez kontsumoaren kriminalizazioan», esan zuen Osasun ministroak.
Osasun ministroak esan zuen marihuanaren aurreko politika «porrot» bat izan dela. «Droga delituen kopuruak gora egin du azken urteetan. Legea gogortzeak ez gaitu inora eramango». Cem Ozdemir Nekazaritza ministroak argi utzi zuen helduentzat bakarrik izango dela legezkoa, eta «gaur pozik ez dagoena trafikatzaile ilegala edo kriminala» dela.
Legeak aurreikusten dituen klubetan bakarrik salerosi ahalko da marihuana; estatuak kontrolatuko du salerosketa. Baimena izango dute kalamua landatzeko, eta beren sozioei saltzeko. Irabazi asmorik gabekoak izango dira, eta gehienez bostehun pertsonak eman ahalko dute izena.
18 urte baino zaharragoa izan beharko da marihuana erosteko. 21 urte bete arte, hilabetean erosi ahalko den gehiengoa 30 gramokoa izango da; eta hortik gorakoentzat, 50 gramokoa. Ezin izango da klub batean baino gehiagotan sozio izan, eta klubean bertan ezin izango da erre. Klubek sozioen ordainketekin egingo diete aurre gastuei.
Kontra daudenak
Asko daude lege honen aurka. Batez ere kontserbadoreak izan dira marihuana legeztatzearen aurka azaldu direnak. Oposizioko zentro-eskuinak ohartarazi du Alemaniako Gobernua presionatzen ari dela legea onartzeko, kontuan hartu gabe adituek eta EBko legeak zer dioten. Saxoniako Barne ministro Armin Schusterrek esan zuen «lege honek erabateko kontrola galtzea ekarriko» duela.
Gainera, alderdi bereko jendea ere badago lege horren aurka. SPD dago legea proposatu dutenen artean; dena dela, alderdi hartako kide bat, Hanburgoko Barne ministroa, legearen aurka azaldu da: «Behar ez dugun zerbait egotekotan, lege hau da. Beste herrialdeetako esperientziak erakusten du legeztatzeak asko handitzen duela kontsumoa, arrisku eta albo ondorio guztiekin».
Marihuanaren aldeko hainbat pertsonak ere lege horren kontrako jarrera daukate. «Osasun Ministerioarengandik zera jasotzen ari gara, gehiegizko arauketa, marihuana kontsumitzaileen estigmatizazioa eta klubentzako gehiegizko zailtasunak», esan du Berlineko High Ground marihuana klubeko jabeak.
Merkatu beltza
Zalantza handienetako bat da ea nola eragingo duen lege honek merkatu beltzean. Alde batetik, legearen alde daudenek diote marihuana legeztatzearekin murriztu egingo direla merkatu beltza eta kriminaltasuna, jendeak legalki erosiko duelako eta seguruagoa izango delako. Bestalde, badaude argudiatzen dutenak legeztatzeak merkatu beltza laguntzen duela. Hamburgoko Barne ministroak dio merkatu beltzak kontrolik ez duenez merkeagoa izango dela, eta, legalki saldu daitekeena baino marihuana indartsuagoa dutenez, ez dela merkatu beltza eroriko.
Osasun ministroak argi utzi du ez duela nahi Amsterdamen dagoen egoera. Amsterdamen, kriminalizazioa eta merkatu arautua konbinatzen dira. Salerosketa debekatuta dago, baina hainbeste turista erakartzen dituzten coffee shop-ek merkatu beltzean erosten dute saltzen duten marihuana gehiena. Horregatik, Alemaniak ez du bide hori hartu nahi, eta «Europarentzat eredua» izan nahi dutela adierazi du Lauterbachek.
Alemaniatik kanpo
Marihuana legeztatzearen inguruko eztabaida asko aldatu da azken urteetan. AEBetan, 21 estatutan legeztatu dute dagoeneko, eta beste askotan ere legea aldatzeko lanean ari dira.
Europan ikuspegi desberdinak daude. Maltaren ondoren, marihuana legeztatu duten bigarren herrialdea izango litzateke Alemania. Espainian, marihuana kontsumoa oso zabalduta dago, eta, legala ez den arren, klubak ere badaude. Suitzan, iaz proiektu bat jarri zuten abian: Basilea hiriko farmazietan, kontsumo propiorako marihuana saldu zuten talde txiki batentzat. Txekian, Alemania aurkezten ari den legearen berdintsu batean ari dira lanean. Danimarkan, marihuana legeztatzeko proposamena bertan behera utzi zuten parlamentuan.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231833/beste-bi-eraikin-egingo-dituzte-minbizia-tratatzeko-eta-kontsultetarako-donostian.htm
|
Gizartea
|
Beste bi eraikin egingo dituzte minbizia tratatzeko eta kontsultetarako, Donostian
|
Eraikinetako batek lau solairu izango ditu, eta 24 milioi eurotik gora kostatuko da. Protoi terapia izeneko teknika erabiliko dute hartan, minbizia tratatzeko. Aurreikusten da 2026. urterako amaituko dutela.
|
Beste bi eraikin egingo dituzte minbizia tratatzeko eta kontsultetarako, Donostian. Eraikinetako batek lau solairu izango ditu, eta 24 milioi eurotik gora kostatuko da. Protoi terapia izeneko teknika erabiliko dute hartan, minbizia tratatzeko. Aurreikusten da 2026. urterako amaituko dutela.
|
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Euskadi Irratian azaldu duenez, birmoldaketa «garrantzitsuak» egingo dituzte Donostiako osasun esparruan. Bi proiektu nagusi dituzte martxan: bata, Onkologikoaren ondoan azpiegitura berri bat egitea, protoi terapia izeneko teknika bat, –erradioterapiaren antzekoa– garatzeko. Sagarduiren esanetan, «aurreratuenetakoa» da onkologian gaur egun dauden tekniken artean. Beste eraikina Donostia ospitaleari batuta egingo dute. Sagarduiren hitzetan, kanpo kontsultak «hobeto» bermatu ahal izateko balio izango du eraikin horrek.
Protoi terapiak eskatzen dituen baliabideak «oso bereziak» direla ere azaldu du. Ondorioz, eraikin horrek lau solairu izango ditu: horietako bi lurpean egongo dira. Bata «bunker berezi bat» izango dela esan du: «Protoi terapiak segurtasun neurri handiak behar ditu, erabiltzen diren materialek erradiazioa eragin baitezakete». Hurrengo pisuan aparkaleku bat egongo da, Onkologikoan gaur dagoenarekin eta kanpo kontsultetako eraikin berrian egingo denarekin bateratua. Hartan, pazienteen eta anbulantzien joan-etorria bideratu ahal izango da. Aparkalekuaren gainean, beste bi solairu egongo dira: arretarako gunea, kontsultak eta administrazioa egongo dira batean; bestean, profesionalek lan egiteko esparru bat izango dute, eguneroko jardunerako. Ikerkuntzarako esparrua ere hor egongo da. Proiektuaren garrantzia azpimarratu du Sagarduik: «Badakigu protoi terapia zerbitzuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoko eta inguruko erkidegoetako zerbitzua bermatuko duela». Minbizia tratatzeko eraikina 24 milioi euro kostatuko da. Aurreikusten dutenez, datorren urteko lehenengo seihilekoan hasiko dira obrekin, eta bi urte barru bukatua egotea espero dute. Beraz, protoi terapiak martxan egon beharko luke «beranduenez» 2026. urterako.
Aparkalekua non egongo den, horixe da proiektuaren harira sortu diren kezketako bat. Sagarduik azaldu duenez, aurreikusia dute zer egin aparkalekuarekin: «Hor gertu dauden lursail batzuekin gabiltza lanean, eta espero dugu obrak hasi orduko aparkalekua eginda egotea».
Osakidetzak udan hartutako erabakiak
Uda honetan, Osakidetzak etengabeko arretako guneetan lan egiten duten erizainentzat aurkeztu duen gidaliburuak zeresana eman du. Horren harira, osasun sailburuak azaldu du gidaliburu horrek frogatzen duela erizainek ez dutela beren zereginaz bestelako ezer egiten, eta ez zaiela beren lanaz bestelako ezer egiteko eskatzen. Haren ustez, hori da gidaliburu horren funtzioa: «Irizpide batzuk eta gomendio batzuk ematea jakiteko kasu batzuetan nola jokatu».
Bestalde, Osakidetzak osasun etxeetako ordutegiak ere moldatu ohi ditu udan: ordutegia murriztu, eta beste hainbat ordutan itxi. Sagarduik azaldu du udan osasun zerbitzu publikoaren eskariak «behera» egiten duela. Beraz, baliabideak eskariaren arabera egokitu behar izaten dituzte, gehitu duenez: «Baliabideak ez ditugu murrizten, egokitu baizik. Asistentzia bermatuta dago. Herritarrak inoiz ez ditugu uzten zerbitzurik gabe».
Aurtengo udan oihartzuna izan duen beste kontu bat hau da: lan eskaintza publikora aurkeztu diren hautagaiek erietxeetako atarietan sortu dituzten ilarak. Horri dagokionez, Sagarduik adierazi du kontuan izan behar dela Osakidetzaren egoera: «Legegintzaldiaren hasieran, 4.000 lanpostu egonkortzeko asmoa azaldu genuen. Gaur egun, 11.000 lanpostutik gora egonkortzeko prozesuetan sartuta gaude. Horrek dokumentazioa aurkeztea nahitaezkoa izatea eragiten du». Dokumentazio guztia aurrez aurre aurkezteak sortu dituen kexen inguruan, Sagarduik defendatu egin du Osakidetzak hartutako erabakia: «Administrazio prozedurak zehazten du dokumentu horiek originalekin ekarri behar direla».
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231834/hasi-da-mahats-bilketa-nafarroako-sor-markako-mahastietan-inoizko-goiztiarrena.htm
|
Ekonomia
|
Hasi da mahats bilketa Nafarroako sor-markako mahastietan, inoizko goiztiarrena
|
Mahats zuriak biltzen hasiak dira, eta, urtetik urtera, mahatsak lehenago biltzen ari dira zenbait tokitan. Aurten, iaz baino uzta hobea espero da.
|
Hasi da mahats bilketa Nafarroako sor-markako mahastietan, inoizko goiztiarrena. Mahats zuriak biltzen hasiak dira, eta, urtetik urtera, mahatsak lehenago biltzen ari dira zenbait tokitan. Aurten, iaz baino uzta hobea espero da.
|
Hasi dira lehen mahatsak jasotzen Nafarroako sor-markako mahastietan. Nafarroako jatorri izeneko kontseilu erregulatzailearen arabera, inoiz egin den bilketarik goiztiarrena izan da aurtengoa, eta lehengo urteko datuak gainditu ditu. Nahiz eta euria egin duen, apirilean izandako tenperatura altuek eta azken hiru urteetako lehorteek eragin dute jada mahats bilketarekin hastea Nafarroako hegoaldean.
Mahats zuriak izan dira jasotzen lehenak; chardonnay barietatea da sor-markan gehien ekoizten den aldaera. Bi hilabete iraungo die mahats bilketak Nafarroako 85 upeltegiei eta bestelako 2.000 mahats ekoizleei.
Hala ere, zaila da data bat jartzea bilketaren hasierari eta amaierari. Nafarroako sor-markako ekoizpenean 10.000 hektarea mahasti inguru daude, eta bost zonatan banatzen dira: Erribera Beherea, Erribera Garaia, Mendialde Beherea, Izarbeibar eta Estellerria. Klima ezberdintasunak direla eta, bilketak mailakatuak izaten dira datei dagokienez.
Corellako Viña Aliaga upeltegiak BERRIAri esan dioenez, haiek eta inguruko ekoizleek hurrengo asterako dute aurreikusia mahats zurien bilketa hastea. Mahats beltzei dagokienez, aipatu du oraindik itxaron behar dela: «mahats beltzak jartzen direnetik berrogei bat egunera biltzen dira, eta oraindik kolorea hartzen daude» aipatu du Carlos Aliagak, Viña Aliagako buruak.
Uzta ona espero dute
Evena Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Erakundeak ere lehen aurreikuspenak egin ditu, eta datu positiboak espero ditu. Kontseiluak, 66 milioi kilo mahats inguru jasoko direla adierazi du—iaz baino %10 gehiago—, eta esan du jatorri izeneko ekoizpenaren batezbestekoaren inguruan egongo dela aurtengoa.
Orokorrean, mahatsak «itxura oso ona» dutela diote adituek. David Palacios jatorri izeneko kontseiluko presidentearen arabera: «Kalitatezko mahatsak izatea behar-beharrezkoa da Nafarroako jatorri izena indartzeko. Aurten urtaldi ona espero da ardo zuriari, gorriari eta beltzari dagokienez».
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231835/ingalaterra-munduko-kopako-finalerako-sailkatu-da.htm
|
Kirola
|
Ingalaterra Munduko Kopako finalerako sailkatu da
|
Ingalaterrak Australiari irabazi dio, eta Espainiaren aurka jokatuko du Munduko Kopako finala, igandean, Sydneyn. Aurreko bi aldietan, ingelesek galdu egin zuten finalerdietan.
|
Ingalaterra Munduko Kopako finalerako sailkatu da. Ingalaterrak Australiari irabazi dio, eta Espainiaren aurka jokatuko du Munduko Kopako finala, igandean, Sydneyn. Aurreko bi aldietan, ingelesek galdu egin zuten finalerdietan.
|
Ingalaterra Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopako finalean sartu da gaur, azkeneko aldiz hori egin eta 35 urte geroago. Australiari irabazi dio finalerdietan, 1-3, Sydneyn (Australia).
Ingalaterrak erraz irabazi duela ematen duen arren, australiarrek estu jarri dizkiote gauzak. Bi selekzioek izan dituzte abagune garbiak gola sartzeko, baina ingelesak zuzenago ibili dira. Australiak ez dio etekin handirik atera etxean eta bere zaleen aurrean jokatzeari.
Ingalaterraren aurreneko gola Ella Toonek sartu du, 36. minutuan. Bigarren zatia hasi denean, australiarrak berdinketaren golaren bila irten dira, baita lortu ere: Sam Kerrek sartu du berdinketaren gola, 63. minutuan. Hala ere, hamar minutu pasatu direnerako, Ingalaterrak berriz aurrea hartu die etxekoei. Lauren Hempek sartu du bigarren gola. Alessia Russok sartu du hirugarrena, gol erabakigarria, 86. minutuan.
Ingalaterrako eta Espainiako selekzioek jokatuko dute finala. Igandean lehiatuko dira bi selekzio horiek, Sydneyn (12:00). Bi taldeek txapelketa bikaina egin dute: Ingalaterrak partida guztiak irabazi ditu; Espainiak, berriz, Japoniaren aurkakoa bakarrik galdu du. Espainiak lehen aukera izango du Munduko Kopa irabazteko; ÂÂaurretik inoiz ez zuen gainditu kanporaketa bat. Ingalaterra, ordea, hirugarren aldiz izan daiteke txapeldun: 1985ean irabazi zuen lehen aldiz, Italian, eta herrialde hartan bertan irabazi zuen bigarren titulua, hiru urte geroago. Hala ere, FIFAk ez ditu ofizialtzat jotzen, ez zituelako berak antolatu; 1991n antolatu zuen berak lehena.
Ingalaterra da faboritoa. Sasoi ederra egiten ari da, iaz Europako txapeldun izan baitzen. Txapelketa hori irabaztea ez zela kasualitatea izan erakutsi nahi dio Espainiari.
|
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231836/amaia-ramirez.htm
|
Amaia Ramirez
|
Amaia Ramirez.
|
Kirol psikologoa. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zituen ikasketak. 1991n amaitu, eta masterra egin zuen kirol psikologian. Eskubaloi jokalaria izan zen, eta entrenatzailea. 2004 eta 2011 artean, Bera Beran aritu zen, psikologo eta presidente. 2007an, haren eta Ane Karrereren eskutik irabazi zuten lehen titulua: Espainiako Kopa. Kirol talentuaren garapenean aritzen da egun, eta goi errendimenduko kirolari eta entrenatzaileei laguntzen. Besteak beste, IDK saskibaloi taldearekin, Julen Egiguren pilotariarekin eta Andy Criere surflariarekin ari da lanean.
|
||
2023-8-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/231837/alba-teruel.htm
|
Alba Teruel
|
Alba Teruel.
|
14 urterekin hasi zen txirrindularitzan. Ciclos Benaven txirrindularitza eskolan izena ematea erabaki zuen. Maila guztietatik pasatu, eta Lointeken aritu zen afizionatutan. Profesional gisa, lau urte egin zituen Movistarren, bat Bizkaia Durangon, eta, orain, bigarrena du Laboral Kutxan. 2017an, 23 urtez azpiko txapeldun izan zen ziklo-krosean; 2018an, erlojupekoan. Aurten, lehen hamarren artean geratu da Espainiako Vueltako bi etapatan.
|
||
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231853/psoeren-hautagaia-izendatu-dute-espainiako-kongresuko-mahaiko-presidente.htm
|
Mundua
|
PSOEren hautagaia izendatu dute Espainiako Kongresuko Mahaiko presidente
|
Francina Armengol PSOEren hautagaiak 178 boto lortu ditu —diputatuen erdiak baino hiru gehiago—, JxCk ere sozialisten aldeko botoa eman baitu azkenean. PSOEk akordioak itxi ditu gaur gauean Kataluniako alderdiekin. Irakurri zuzeneko kontakizuna albistearen barruan.
|
PSOEren hautagaia izendatu dute Espainiako Kongresuko Mahaiko presidente. Francina Armengol PSOEren hautagaiak 178 boto lortu ditu —diputatuen erdiak baino hiru gehiago—, JxCk ere sozialisten aldeko botoa eman baitu azkenean. PSOEk akordioak itxi ditu gaur gauean Kataluniako alderdiekin. Irakurri zuzeneko kontakizuna albistearen barruan.
|
Junts Per Catalunyari begira zeuden guztiak, baina ezustekorik handiena beste aldetik etorri da: Voxek ez du PP babestu. Espainiako Kongresuko Mahaia aukeratzeko bozketa saioa 10:00etan hasi da, eta, lehen botoak boz gora irakurtzen hasi direnean, inork espero ez zuen izen bat entzun da: Ignacio Gil Lazaro. Voxeko kideak bere alderdiko diputatu guztien babesa jaso du: 33 boto guztira. Eskuin muturrekoen babesik gabe, 139 boto lortu ditu PPren hautagai Cuca Gamarrak —UPN eta CC Koalizio Kanariarra alderdien babesa izan du—, eta, 178 botorekin, PSOEko kide Francina Armengol hautatu dute presidente.
Armengol esker oneko agertu da presidente gisa emandako lehen hitzaldian, eta zin egin du kargua «esfortzu, eztabaida eta konpromiso handiarekin» beteko duela. X sare sozialean idatzi du ondoren: «Hastear dagoen legegintzaldi honek irtenbideak eta adostasunak ekarri behar ditu Espainiako herritar guztientzat, zeina plurala eta askotarikoa den, eta aurrera egiteko prest dagoen».
Sozialistek, Sumarrek, ERCk, Juntsek, EH Bilduk, EAJk eta BNGk egin dute haren alde. Bozketa hasi baino lehen, PSOEk aldeko 171 boto zeuzkan ziurtzat, baina ez zuen argi Juntsek zer egingo zuen. Carles Puigdemont alderdi independentistako buruak atzo X sare sozialean idatzitakoak are gehiago kezkatu zituen sozialistak: «Ez gara fidatzen Espainiako alderdi politikoez. Oso adi ibili beharra dago, eta promesek ez hotz eta ez bero uzten gaituzte. Ezin dugu nazio gisa aurrera egin gero betetzen ez diren promesekin; horregatik, egiaztatzeko moduko ekintzak nahi ditugu, gure botoa inori eman aurretik».
Halere, independentistek akordioa egin dute PSOErekin bozketa hasteko ordu laurden eskas falta zenean. Bi aldeek adostu dute katalana EB Europako Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea, Espainiako Kongresuan katalanaren erabilera bermatzea, 2017an Cambrilsen eta Bartzelonan izandako «eraso terroristak» ikertzeko batzorde bat sortzea eta Catalangate espioitza auzia ikertzea. ERCk Juntsek baino ordu batzuk lehenago luzatu dio eskua PSOEri. Baina oso antzekoak izan dira bi akordioen emaitzak. Horiek ere katalana jarri dute negoziazioaren lehen lerroan, eta Espainiako Estatuan ofizialak diren hizkuntzei bultzada bat ematea hitzartu dute sozialistekin.
Esan eta egin, Europako instituzioetan euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizial izateko eskari ofizial bat aurkeztu du goizean Marcos Alonsok, Espainiak Europako Batasunean duen enbaxadoreak. Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek sinatu du gutuna, eta litekeena da batzordeak irailaren 19an egitekoa duen lehen eztabaidan aztertzea eskaria.
Ikusi gehiago: Euskara Europan ofizial izateko eskaria egin du Espainiak
Lehen bozketa amaitu eta segidan aukeratu dituzte Kongresuko Mahaiko lau presidenteordeak ere. Alfonso Rodriguez sozialistak eskuratu du boto gehien, 113. Beste bi karguak PPrentzat izan dira; 73 boto lortu ditu Jose Antonio Bermudez de Castrok, eta 63 Marta Gonzalezek. Azkenik, Sumarreko Esther Gilen hautatu dute, 65 botorekin. Halaber, PPk bi idazkari kargu lortu ditu —71 boto eskuratu ditu Guillermo Mariscalek, eta 67 Carmen Navarrok—, eta bana PSOEk eta En Comu Podemek.
Horiek hala, Kongresuko Mahaian guztira bost eserleku izango dituzte PSOEk eta Sumarrek, tartean presidentetza; PPk lau izango ditu. Eskuin muturra ordezkaritzarik gabe geratu da.
Panorama lausoa eskuinean
Eskuinean zer gertatzen ari zen jakin gabe egin dute akordioa independentista katalanek eta sozialistek. Bada, akordioa lortu dute batzuek, eta negoziazioak hautsi dituzte besteek. Voxen 33 diputatuek, Gamarrari babesa eman ordez, beren hautagaia aurkeztu eta babestu dute, eta orduan zabaldu dira lehen susmoak. Ondoren, Voxek jakinarazi du PPrekin egiten ari ziren negoziazioak bertan behera utzi dituela gauean. Eskuin muturrekoek salatu dutenez, PPri babesa emanez gero, «demokrazian bigarren aldiz» hirugarren indarrak ez luke ordezkaritzarik izango Kongresuko Mahaian, eta azaldu dute horregatik egin dutela Gil Lazaroren alde.
Halere, eguna ez da erabat goibela izan Alderdi Popularrarentzat. PPko Pedro Rollan izango da Senatuko presidentea, eta Javier Maroto presidenteordea. Alderdi kontserbadoreak gehiengo absolutua du ganbera horretan, eta 142 boto lortu ditu. Senatuan ere agerikoa izan da Voxen eta popularren arteko haustura, eskuin muturreko hiru senatariek beren hautagaiaren alde egin baitute.
Zin egin edo muzin egin
Azkenean bakoitzak bere bidetik egin zuen arren, PP eta Vox bat etorri ziren berriro bozketa saioaren amaieran. Bi alderdietako diputatuek Armengoli eskatu zioten berrikusi eta baliogabetu zitzala zenbait diputaturen zinak, formula okerrak erabiltzeagatik, errepublika aipatzeagatik eta hizkuntza koofizialetan esateagatik. «Diputatu askok ez dute ulertzen zer esaten ari diren, ezta Konstituzioari zin egiten edo muzin egiten ari diren ere», esan zuen Gamarrak.
Hain justu, ERCko, Juntseko, BNGko, EH Bilduko eta Sumarreko diputatuen zinen harira kexatu ziren eskuineko diputatuak. Salatu zuten zin egite horiek Auzitegi Konstituzionalak ezarritako sententzien aurkakoak direla, eta, horrenbestez, baliogabetu egin behar liratekeela. Katalanez, euskaraz eta galizieraz hitz egin zuten batzuek, eta feminismoa aldarrikatu besteek. Voxeko eta PPko kideen txanda heldu zenean, berriz, guztiek errepikatu zuten: «Espainiaren alde, bai».
Armengolek, ordea, berehala egin zion uko eskuineko alderdien eskaerari, eta berretsi zuen Kongresuko diputatu «guztiek» erabilitako «formula guztiak» izan zirela zuzenak. Halaber, gogorarazi zuen bera dela Kongresuko presidentea, eta, hortaz, haren erabakiak «errespetatu» behar dituztela.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231854/13-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-sexu-abusuen-delitu-jarraituagatik.htm
|
Gizartea
|
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati sexu abusuen delitu jarraituagatik
|
Biktimak zazpi urtez pairatu behar izan zituen erasoak: 9 urte zituenetik 16 bete zituen arte
|
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati sexu abusuen delitu jarraituagatik. Biktimak zazpi urtez pairatu behar izan zituen erasoak: 9 urte zituenetik 16 bete zituen arte
|
31 urteko gizon bati 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak, sexu abusuen delitu jarraituagatik. Akusatuaren lagun batzuen alaba da biktima, eta erasoak zazpi urtez pairatu behar izan zituen: 9 urte zituenetik 16 bete zituen arte. Horrez gain, auzitegiak zaintzapeko askatasuneko hamar urte ezarri dizkio gizonari, eta 80.000 euro ordaindu beharko dizkio familiari, biktimari eragindako kalte moralengatik. Ebazpena apelatu daiteke.
Ebazpenean bildutakoaren arabera, akusatuak eta biktimak «aita-alaba harremana» zuten, bi familiek erlazio estua zutela eta. Hala, umeak 9 urte zituenean gertatu zen lehenbiziko erasoa, gizonak haurra bortxatu baitzuen; behin baino gehiagotan egin zion eraso, akusatua 2018an Iruñetik joan zen arte. Handik urtebetera, hiriburura itzuli zen, eta biktimaren eta haren amaren etxe berera joan zen bizitzera. Berriz ere umeari erasotzen hasi zen. 2022ko apirilean, baina, adingabeak amari erran zion akusatua etxetik joatea nahi zuela, eta aitabitxiari kontatu zion gertatutakoa. «Biktimak zioen ez zela ezer gertatzen. Ez zekien nola kontatu amari», dio ebazpenak. Hortaz, depresio eta antsietate zantzuak ditu.
Hala, hau dio ebazpenak akusatuari buruz: «Adingabearen sexu askatasunaren kontrako eraso larria egin zuen, sexu ekintzak eginez, eta hori lortzeko biktimaren aurka indarkeria eta larderia erabiliz».
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231855/iruntildeeko-udalak-eten-egin-ditu-zangoza-kaleko-aparkalekuko-lanak-behin-behinean.htm
|
Gizartea
|
Iruñeko Udalak eten egin ditu Zangoza kaleko aparkalekuko lanak, behin-behinean
|
Auzotarren babesa eta babes politikoa lortzen saiatuko dira Gurutzeko plaza berriro urbanizatzeko eta bertako «aparkaleku arazoa» konpontzeko.
|
Iruñeko Udalak eten egin ditu Zangoza kaleko aparkalekuko lanak, behin-behinean. Auzotarren babesa eta babes politikoa lortzen saiatuko dira Gurutzeko plaza berriro urbanizatzeko eta bertako «aparkaleku arazoa» konpontzeko.
|
Aparkalekuaren lanak behin-behinean eten ditu Iruñeko Udalak. Zangoza karrikan egitekoa zuten; dena prest zuten zuhaitzak mozten hasteko, baina ezustean atzera egin du Cristina Ibarrola alkateak. Proiektua defendatu duen arren, orain auzotarren babesa eta babes politikoa lortu nahi ditu Gurutzeko plaza berriro urbanizatzeko eta eremu horretako «aparkatzeko arazoa» konpontzeko: «Orain ez dugu bermerik herritar gehienak asebeteko dituen proiektu bat osatzeko. Gure ustez, hartutako erabaki hau da aukerarik onena babes handiagoa duen irtenbide bat aurkitzeko; hiria hobetu behar baitugu».
Gurutzeko plaza berriro urbanizatzeko babes politiko aski ez dutela aitortu du Ibarrolak, eta, hain zuzen ere, hori da proiektuaren «ezinbesteko elementua» UPNrentzat, hori baita haien ustez bizilagunei «hobekuntza» ekarriko diena. Plaza horretan gauez «segurtasun falta» eta goizez «jarduera gutxi» dagoela esan du alkateak, eta horregatik nahi dutela esku hartu. Hiri «seguruagoa», «berdeagoa», «atseginagoa», «jasangarriagoa», «trafiko gutxiago duena» eta «gainazalean auto gutxiago dituena» nahi duela ere azaldu du. Izan ere, plazako zuhaitzak moztearen kontrako aldarria nagusitu da protestetan.
Oposizioko alderdiei «urrats bat aurrera» egin eta «eraikitzaileak» izateko eskatu die Ibarrolak. PSN eta EH Bilduren kontra ere mintzatu da. Lehenbizikoari jarrera aldaketa leporatu dio: «PSNk aparkaleku honen eraikuntza bildu zuen bere hauteskunde programan». EH Bilduri «indarkeriazko giroa» bultzatzea leporatu dio. Protesta baketsuak izan diren arren, Ibarrolak salatu du «erasoak» izan direla: hitzezkoak –Twitterreko mezuak aipatu ditu–, eta azpiegituren eta hiri altzarien kontrakoak. Eraso horien frogarik ez du aurkeztu, aitzitik.
Zentsura mozioa
Aste honetan, EH Bilduk zentsura mozioa eskatu zion berriz ere PSNri, eta horren inguruan galdetu diote kazetariek Ibarrolari. «Ez gaitu batere kezkatzen; egin behar badute, egin dezala», esan du. Hala ere, gogorarazi du boto gehien eskuratu zituen alderdia dela UPN, eta horregatik daudela udal gobernuan. «Ez digu EH Bilduk ez beste inork oparitu».
Bizilagunak, eskertuta
«Pozaren pozez» hartu dute berria aparkalekuaren kontrako plataformako kideek. Horrez gain, nabarmendu dute «eskertzekoa» dela bizilagunek, eragileek eta merkatariek erakutsi dieten elkartasuna. «Aurrerapauso bat izan da, baina kalean jarraitu behar dugu obren aurreko egoerara itzuli arte. Farolak eta bankuak beren lekura itzultzea nahi dugu», esan du Marisa Leiun plataformako kideak. Horregatik, 20:00etan Gurutzeko plazara joateko deia egin du.
Alkateak esan du goizez «jarduera gutxi» izaten dela, baina Leiunek alkatearen hitzak gezurtatu ditu: «Plaza honetan, egun osoan izaten da bizia». Kontatu du zahar «asko» egoten direla, eta Solera eguneko zentroko erabiltzaileek ariketak egiten dituztela han, fisioterapeutekin. Gainera, azaldu du haur «asko» ere ibiltzen direla, Iruñean itzaletan egoteko jolastoki «gutxi» dagoenez gero.
Oposizioa, kontent
Alkatearen erabakia txalotu dute oposizioko alderdiek. EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa kontent agertu dira aparkalekua egiteko lanak behin-behinean eten direlako. Gurutzeko plaza hesiz eta zangaz inguratuta dagoenez, EH Bilduk UPNri eskatu dio «berehala» itzultzeko obrak hasi aurreko baldintzetara. Uste du «modurik onena» dela herritarren eta politikarien arteko adostasuna lortzeko. Horrez gain, Hirigintza Batzordea biltzera dei egin du.
Kontent egon arren, «zuhurtziaz» hartu du PSNk, eta jarrera aldaketa lehenago egin ez izana «deitoratu» du Geroa Baik. UPNren jarduna «gertutik» zainduko dutela esan dute bi alderdiek, eta «elkarrizketa» eta «kontsentsua» aldarrikatu dituzte. PSNk «adostasunen beharra» aipatu du «geldirik» dauden proiektu «garrantzitsuetarako». Geroa Baik aparkalekuaren kontrako plataformaren alde egin du, eta aparkalekuaren lanen kontratua bertan behera uzteko eskatu dio UPNri.
Txema Mauleon Zurekin Nafarroako zinegotziak ere plataformaren lana txalotu eta eskertu du, eta alkatearen jarrera aldaketa protestekin lotu du: «Bizi kalitate oneko auzo berdeagoak eta jasangarriagoak nahi dituen Bigarren Zabalguneko eta hiriko gehiengo sozial demokratikoaren garaipena izan da». Bestalde, UPNri «egoskorkeria autoritarioa» egotzi dio, «gutxi batzuen interes ekonomiko egoista» bilatu duelakoan.
Aparkalekuaren kontrako plataformak gaur egitekoa zuen elkarretaratzearen deialdiari eutsi dio: «Orain inoiz baino gehiago. Gurutzeko plazan ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko!», esan dute Twitterren. 20:00etan eginen dute.
Ikusi gehiago: Obrak oposizioaren gainetik
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231856/eh-bilduk-eta-eajk-psoeren-alde-egin-dute-kongresuko-mahairako-bozketan.htm
|
Politika
|
EH Bilduk eta EAJk PSOEren alde egin dute Kongresuko Mahairako bozketan
|
Abertzaleek Francina Armengol PSOEren Kongresuko Mahaiko presidentegaiaren alde egin dute, eta Armengol bera izendatu dute, 178 botori esker. EAJko diputaturik ez da egongo Mahaian presidenteorde gisa, nahiz eta azken egunetan zabaldu den horretarako aukera bazela.
|
EH Bilduk eta EAJk PSOEren alde egin dute Kongresuko Mahairako bozketan. Abertzaleek Francina Armengol PSOEren Kongresuko Mahaiko presidentegaiaren alde egin dute, eta Armengol bera izendatu dute, 178 botori esker. EAJko diputaturik ez da egongo Mahaian presidenteorde gisa, nahiz eta azken egunetan zabaldu den horretarako aukera bazela.
|
Espainiako Kongresuak badu presidente berria: PSOEren hautagai Francina Armengol. 178 botori esker izendatu dute, oso atzean utzita PPren hautagai Cuca Gamarra (139). EH Bilduko sei diputatuek eta EAJren bostek PSOEren hautagaiaren aldeko botoa eman dute, azken orduko negoziazioetan akordioak itxi ondoren.
Azken egunetan Aitor Estebanen izena zabaldu da Mahaiko kide izateko hautagai gisa, betiere presidenteorde izateko, baina PSOEk ez du onartu hori. Presidentearekin batera, beste bi diputatu izango ditu Mahaian Sanchezen alderdiak. Sumarrek bi izango ditu, eta PPko beste lauk osatuko dute Mahaia. Beraz, PSOEk eta Sumarrek izango dute haren gaineko kontrola.
Edonola ere, PSOEk eta Sumarrek egingo luketen koalizio gobernu baterako bidea zabaldu du Mahaiko akordioak gaur: PP, Vox, UPN eta Koalizio Kanariarra ez beste guztiek babestuta. Kataluniako JxCren botoak ezinbestekoak izan dira Armengol Kongresuko presidente izandatzeko, eta ezinbestekoak izango dira Pedro Sanchezen gobernu baterako. Hori beste negoziazio bat izango da, benetan zaila, ERC, JxC, EH Bildu, EAJ eta BNG ados jarri beharko baitituzte PSOEk eta Sumarrek, baina gaurko bozketa lehen baldintza zen negoziazio hori egin ahal izateko.
EH Bilduko eta EAJko diputatuek Espainiako Konstituzioa beteko dutela agintzeko zenbait formula desberdin erabili dituzte. «Legeak hala behartuta» egin dutela azpimarratu dute guztiek, euskaraz batik bat, eta, koalizio abertzalearen kasuan, «euskal errepublika» lortu arteko zina dela azpimarratuta. Horrela egin du, esaterako, Mertxe Aizpuruak.
Partida orain hasiko da
EH Bilduko bozeramaileak Kongresura sartu aurretik hitz egin du TVEko kazetarientzat. Adierazi du koalizioak argi esan duela zer asmo zuen gaur bere botoak, eta horretan jarraitzen duela: «Gehiengo progresistari erantzungo dion Mahai bat» nahi du EH Bilduk, «lurralde auzian» eta auzi sozialetan aurrera egiteko. Aizpurua «pozik» azaldu da Armengolen izendapena ekarri duen bilkuraren ondoren, «euskaren aldeko urratsak» ahalbidetu dituen akordioa delako, baina oso garbi utzi du «gobernatu nahi dutenek» aritu beharko dutela aurrerantzean «buru-belarri» negoziazioetan. «Marra gorririk gabe» eseriko dira koalizio subiranistako kideak luze gabe hasi beharko liratekeen bilera horietan.
Koalizioko Kongresuko bozeramaileak azpimarratu du EH Bildu dela Madrilen ordezkaritza handiena duen Euskal Herriko indar politikoa, «sei diputatu eta bost senatarirekin», eta horiek guztiak «Euskal Herriaren eta euskal herritarren alde» ariko dira, haren esanetan, «eskubideak eta askatasunak zabaltzeko». Euskal gizartea eskatzen ari denari erantzuteko «ausardia eta determinazioa» eskatu dizkie PSOEri eta Sumarri, horien siglak aipatu gabe, «benetako negoziazioa orain hasiko baita». Aizpuruak nahiko luke gobernatu nahi dutenek ulertzea zein den «errealitate plurinazionala».
EAJren izenean, Aitor Estebanek azaldu du Vox legokeen edozein ariketatan ezin zutela sartu jeltzaleek, eta, hori ikusita, «egonkortasun instituzionalaren alde» egin duela bere alderdiak, «betiko koherentziarekin». Dena den, Estebanek ez du ezkutatu atsekabe bat: EAJk ez du lortu ordezkaririk sartzea Kongresuko Mahaian. Onartu du Madrilgo ganberak islatzen duen «abertzaleen indarra ordezkatzeko» nahi zuela eserleku hori, eta aukera hori «beste talde batzuek ere» begi onez ikusten zutela gehitu du. EAJk Mahaiko presidentetza ere eskatu zuela kaleratu da berriki, baina erabat gezurtatu du hori: «EBBk ez du sekula horrelakorik proposatu. Orriak betetzeko asmakeriak ere argitaratzen dira». Jeltzaleen helburua lehendakariorde bat edo idazkari bat edukitzea zen.
Estebanek ohartarazi du orain baino baikorrago zegoela aurreko gobernua eratzeko negoziazioak hasi zirenean, duela lau urte. Orain, «baikortasun neurritsua» duela zehaztu du, eta egoeraren konplexutasunari neurria emateko abisua eman du: «Lasaitasuna eskatzen dut datozen asteetan gerta daitezkeen gauzak direla eta». Gobernua eratzeko negoziazioetan «talde asko» daudela azpimarratu du, eta «denen interesak jostea» ez da erraza izango, haren arabera. Edozein modutan ere, EAJk garbi utzi du «Euskadiko herritarren interesen alde» negoziatuko duela, nahiz eta ez duen aurreratu nahi izan zein edukitan egin ditzaketen jeltzaleek beren eskaerak. Bozen kanpainan, Gizarte Segurantzaren tranferentzia eskatu zuten behin eta berriro.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231857/filipe-saez-argala-komandoko-kide-ohia-hil-da.htm
|
Politika
|
Filipe Saez 'Argala komandoko' kide ohia hil da
|
64 urterekin hil da, Niorten, Frantzian. 1997an epaitu zuten, Parisen, eta hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu.
|
Filipe Saez 'Argala komandoko' kide ohia hil da. 64 urterekin hil da, Niorten, Frantzian. 1997an epaitu zuten, Parisen, eta hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu.
|
Filipe Saez herenegun hil zen, Niorten (Frantzia), 64 urterekin. Ipar Euskal Herrian izen ezaguna da Saezena; izan ere, ETAren Argala komandoko kide gisa epaitu zuten 1997an, Parisen, eta hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu. Epaiak jaso zuen 1982an utzi zuela komandoa. Bestalde, txistulari gisa ere ezagutua zen Saez.
1988an, Urketako (Lapurdi) Belokeko monasterioan sartu zen fraidegai. Han atxilotu zuen Frantziako Poliziak, 1990ean; baina, auziaren ondotik, ez zuen nobizioa bukatu, eta Niortera joan zen bizitzera; psikologo gisa aritu zen han.
'Argala komandoa'
1990eko apirilaren 4an, Ion Parot atxilotu zuten, Argala komandoko kide zelakoan. Egun batzuk lehenago, haren anaia Unai atxilotu zuten, Espainia hegoaldean —oraindik ere Zaballako presondegian dago—. Beste lapurtar batzuekin batera, ETAren Argala komandoa osatzea leporatu zieten. Atxilotuetako hiruri bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zieten 1997an, Parisen egin zieten epaiketan: Ion Parot, Esnal eta Frederic Haranburu Xistor. Geroztik, ikur bilakatu dira hirurak: Argala komandoaren ibilbideagatik, baina baita epaitegietan izan dituzten gorabeherengatik ere. Haranburu 2020ko azaroan gelditu zen aske, baldintzapean, eta Esnal, 2022ko urrian. Unai Parot da afera hartatik preso segitzen duen bakarra. Lapurdiko azken presoa da.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231858/hayao-miyazakiren-kimitachi-wa-do-ikiruka-filmak-zabalduko-du-donostiako-zinemaldia.htm
|
Kultura
|
Hayao Miyazakiren 'Kimitachi wa Do Ikiruka' filmak zabalduko du Donostiako Zinemaldia
|
Inaugurazio ekitaldiaren ondotik emanen dute filma; irailaren 22an, Kursaal auditoriumean. Hori izanen da film horren Europako aurrestreinaldia. Zinemaldiak laugarren aldiz hartuko du zinemagile japoniarraren lan bat jaialdian, baina aurten izanen da Sail Ofizialean estreinakoz.
|
Hayao Miyazakiren 'Kimitachi wa Do Ikiruka' filmak zabalduko du Donostiako Zinemaldia. Inaugurazio ekitaldiaren ondotik emanen dute filma; irailaren 22an, Kursaal auditoriumean. Hori izanen da film horren Europako aurrestreinaldia. Zinemaldiak laugarren aldiz hartuko du zinemagile japoniarraren lan bat jaialdian, baina aurten izanen da Sail Ofizialean estreinakoz.
|
Hezur-haragizko aktoreek ez, animaziozkoek inauguratuko dute aurten Donostiako Zinemaldia: Hayao Miyazaki (Tokio, 1941) zuzendari japoniarraren Kimitachi wa Do Ikiruka / The Boy and the Heron filmak emanen dio hasiera jaialdiaren 71. aldiari. Festibala irailaren 22an abiatuko da, eta, hain justu ere, orduantxe emanen dute Miyazakiren lana, inaugurazio ekitaldiaren ondotik, Kursaal auditoriumean. Aldez aurretik, Zinemaldiak hiru aldiz eman du zuzendari horren filmen bat zikloan: 2002an, Chihiroren bidaia eman zuten; 2009an, Ponyo itsaslabarrean, eta 2013an, Kaze Tachinu / The Wind Rises. Ordea, Miyazaki aurten izanen da lehenbiziko aldiz Sail Ofizialean; filma lehiaketatik kanpo emanen dute.
Orain hilabete estreinatua da Kimitachi wa Do Ikiruka / The Boy and the Heron filma, Japonian, baina Donostiakoa izanen da Europan emanen den aurreneko aldia. Izatez, Miyazakiren azken lana estreinaldi kanpaina aski bitxia ari da izaten. Japonian uztailaren 14an estreinatu izanagatik, ez da filmeko irudirik plazaratu, ez eta trailerrik argitaratu ere. Kartela baizik ez da zabaldu.
Misterioa gorde nahiak, baina, ez du batere apaldu filmaren gaineko ikusmina: kontrara, are eta gehiago piztu du. Izan ere, Miyazaki egungo animaziozko zinemaren erreferente nagusietako bat da, dudarik gabe. Chihiroren bidaia (2001) da haren lan ezagunenetako bat –Oscar saria irabazi zuen–, baina beste askok ere lortu dute aparteko arrakasta. 1985ean Isao Takahatarekin Studio Ghibli sortu, eta hainbat film zuzendu ditu ordutik, hala nola Tenku no Shiro Rapyuta / Castle in the Sky (1986), Tonari no Totoro / My Neighbor Totoro (Totoro auzokidea, 1988), Majo no TakkyÅ«bin / Kiki's Delivery Service (1989), Kurenai no Buta / Porco Rosso (1992) eta Mononoke-hime / Princess Mononoke (1997).
Donostiako Zinemaldiak iragarri duenez, irailaren 4tik aitzina erosten ahalko dira Miyazakiren azken lana ikusteko sarrerak.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231859/donibane-lohizuneko-larrialdi-zerbitzua-itxiko-dute-bi-egunez-langile-faltagatik.htm
|
Gizartea
|
Donibane Lohizuneko larrialdi zerbitzua itxiko dute bi egunez, langile faltagatik
|
Agorrilaren 19tik 20ra eta agorrilaren 26tik 27ra ez da larrialdi zerbitzurik izanen Donibane Lohizunen.
|
Donibane Lohizuneko larrialdi zerbitzua itxiko dute bi egunez, langile faltagatik. Agorrilaren 19tik 20ra eta agorrilaren 26tik 27ra ez da larrialdi zerbitzurik izanen Donibane Lohizunen.
|
Donibane Lohizuneko (Lapurdi) poliklinikako larrialdi zerbitzua hestera behartuak izanen dira bi egunez, langile eskasiagatik. Agorrilaren 19ko 08:00etatik agorrilaren 20ko 08:00ak arte, eta agorrilaren 26ko 08:00etatik agorrilaren 27ko 08:00ak arte, ez da larrialdi zerbitzurik izanen Donibane Lohizunen. Tarte horretan, larrialdiak kudeatzen dituen 15 zenbakira deitzeko gomendatu dute, pazienteak bideratzeko.
Eskualdeko Osasun Agentziak uztailean ohartarazi zuen halako hetsiera bat izan zitekeela, eta hala gertatu da. Udan, turismoaren ondorioz, jarduera handia du Donibane Lohizuneko larrialdi zerbitzuak, eta horri aurre egiteko zailtasunak ditu, langile eskasiagatik.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231860/nafarroako-presidente-kargua-hartu-du-txibitek.htm
|
Politika
|
Nafarroako presidente kargua hartu du Txibitek
|
Klima aldaketa eta indarkeria matxista ukatzen dituztenen, memoria historikoa indargabetu nahi dutenen eta eskubideetan atzera egin nahi dutenen aurrean «harresi» bat izango direla iragarri du ekitaldian.
|
Nafarroako presidente kargua hartu du Txibitek. Klima aldaketa eta indarkeria matxista ukatzen dituztenen, memoria historikoa indargabetu nahi dutenen eta eskubideetan atzera egin nahi dutenen aurrean «harresi» bat izango direla iragarri du ekitaldian.
|
Maria Txibite Nafarroako presidente izendatzeko ekitaldia 11:30ean hasi da. Gonbidatuen artean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da. 237 gonbidatu egon dira, eta komunikabideen artean ere ikusmin handia egon da.
Oso ekitaldi instituzionala da. Nafarroako ereserkia jotzen zuten bitartean, korridorean aurrera eginez erdirantz joan dira Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Nadia Calviño Espainiako Gobernuko presidenteordea. Jarraian, Tomas Mena Nafarroako Parlamentuko protokolo arduradunak nondik norakoak azaldu ditu euskaraz, gaztelaniaz eta keinu hizkuntzan.
Txibitek zin egin du, eta Espainiako Konstituzioa eta Foru Hobekuntza beteko dituela promes egin. Hitzez hitz, honako hau adierazi du gazteleraz: «Promes egiten dut Nafarroako Foru Erregimena errespetatuko, mantenduko eta hobetuko dudala, [Espainiako] Konstituzioa eta legeak beteko ditudala eta Nafarroako Gobernuko lehendakariaren karguak dituen betebeharrak fidelki beteko ditudala».
Txalo artean hartu dute. Jarraian, Raimundo Lanas jota kantari milagroarraren Navarra mía abestu dute Iruñeko Orfeoiko abeslariek, Igor Ijurko zuzendariaren gidaritzapean.
Ekitaldi amaieran, berriz, orfeoiak Mikel Laboaren eta Joxean Artzeren Txoria Txori interpretatu du. Ziurrenik ekitaldi instituzional horretako unerik gorena izan da.
Ekitaldiaren erdian, hitzaldiek hartu dute protagonismoa. Lehenik, Unai Hualdek hitz egin du, euskara eta gaztelera tartekatuz. Hualdek azaldu du maiatzaren 28an nafarrek elkarrizketaren eta desberdinen arteko akordioen alde egin zutela. Negoziazioak «zailak» izan badira ere herritarren agindu hori bete dela uste du. «Maria Txibite presidente izango da akordioa sinatu duten hiru alderdien arteko elkarrizketari esker». Hualdek azpimarratu du Txibite izango dela agintaldia errepikatzea lortu duen lehen emakume lehendakaria.
Astelehenean egindako hitzaldian mintzatu zen antzera aritu da Txibite, elkarbizitzaren aldeko mezua emanez. Tartean, euskaraz pilulatxoak ahoskatu ditu: «Komunitate plurala gara». Gutxiengoan egonik ere «aldeko gehiengo soziala» dutela eta egonkortasuna lortu nahi dutela azaldu du.
Azken egunetako diskurtsoarekin bat eginez, Txibitek eskuineko gobernuen kontrako norabidea iragarri du. Hala, klima aldaketa eta indarkeria matxista ukatzen dutenen, memoria historikoa indargabetu nahi dutenen eta eskubideetan atzera egin nahi dutenen aurrean «harresi» bat izango direla dio.
Diskurtsoaren amaieran, aita zena gogoratzean, hunkitu egin da, eta ahotsa urratu zaio. Gertukoek emandako babesa eskertu du —ekitaldia amaituta, zorionak jaso ostean, familia eta bi seme-alabak agurtzera joan da—.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231861/euskara-europan-ofizial-izateko-eskaria-egin-du-espainiak.htm
|
Gizartea
|
Euskara Europan ofizial izateko eskaria egin du Espainiak
|
Albares Espainiako Atzerri ministroak Europako Batzordeari eskatu dio euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizialen erregimenean sartzeko. Irailaren 19an aztertuko dute eskaria. Espainiako Kongresuan ere hizkuntza horiek erabiltzeko aukera emango dute. → Analisia: Bruselan eskubide gehiago Donapaleun baino?
|
Euskara Europan ofizial izateko eskaria egin du Espainiak. Albares Espainiako Atzerri ministroak Europako Batzordeari eskatu dio euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizialen erregimenean sartzeko. Irailaren 19an aztertuko dute eskaria. Espainiako Kongresuan ere hizkuntza horiek erabiltzeko aukera emango dute. → Analisia: Bruselan eskubide gehiago Donapaleun baino?
|
Espainiako Kongresuko Mahaiko presidentea aukeratzeko negoziazioek bide eman diete euskarari, katalanari eta galizierari Europan urrats bat egiteko. Euskal alderdiek PSOErekin ezer hitzartu ote duten ez da zabaldu, baina Junts Per Catalunya eta ERC alderdi katalanek, zeinek bere aldetik, PSOEri konpromiso zehatzak eta benetako urratsak eskatu dizkiote azken egunetan, eta sozialistek erantzun egin dute.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak gutun bat bidali dio Europako Batzordeari, Espainiako Gobernuaren izenean, eta gutun horretan eskatu dio euskara, katalana eta galiziera ofizial bihurtzeko Europako instituzioetan. Vilaweb atariak jakinarazi duenez, Marcos Alonso Espainiak EB Europako Batasunean duen enbaxadore iraunkorrak aurkeztu dio gutun hori Europako Batzordeko idazkari nagusiari.
Zehazki, Albaresek eskatu du aldatzeko Europako Batasunaren erregimen linguistikoa arautzen duen atala, 1. artikulua, erregimen horren barruan sar daitezen euskara, katalana eta galiziera. Horren arabera, Europako beste hizkuntza ofizialen parekoak bihurtuko lirateke hiru hizkuntzak. Artikulu horrek zehazten du Europako Batasuneko instituzioetan «hizkuntza ofizialak eta lanerako hizkuntzak» zeintzuk diren.
Ikusi gehiago: Bruselan eskubide gehiago Donapaleun baino?
Europako Batasunak 24 hizkuntza ofizial ditu onartuak gaurko egunez. Horien artean dago gaelikoa, hitz egiten den lurraldean hizkuntza hegemonikoa ez den bakarra. Euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizialetan sartuz gero, horrek esan nahiko luke edozein instituziok edo norbanakok aukera izango lukeela Europako instituzioekin hizkuntza horiek erabiltzeko. Lanerako dokumentuak ere itzultzeko aukera emango luke. Baina ikusteko legoke egiazko eragina, Europak dekretuen bidez arautzen baitu ondoren hizkuntzen erabilera, eta ez baititu agiri guztiak hizkuntza guztietara itzultzen berez.
Aho batez onartu behar
Goizean goiz aurkeztu du eskaria Espainiako enbaxadoreak, Vilaweb-en arabera: 08:18an. Espainiako Kongresuko Mahaiko bozketa hasi baino ia bi ordu lehenago, beraz. Ordurako, zabaltzen hasia zen Junts Per Catalunya alderdiak PSOErekin aurreakordio bat egina zuela Kongresuko Mahaiko presidente PSOEko Francina Armengol hautatzeko. Gero jakin da bi alderdiek hitzartutako lau puntuen berri, eta horien artean jaso dute hizkuntza gutxituak Europan ofizial izateko urratsak egitea.
Europako Batzordeak irailaren 19an egingo du hurrengo bilera, Bruselan, eta bilera horretan eskari hori eztabaidatzea galdegin du Albaresek. Pedro Sanchez izango da bilerako burua, gainera, Espainiak hartu baitzuen Europako Ministroen Kontseiluaren gidaritza joan den uztailaren 1ean. Orain arte, legearen artikulu hori aldatu eta hizkuntza bat gehitu izan den guztietan, aho batez hartu du batzordeak erabakia, eta hala egin beharko du oraingoan ere.
Carles Puigdemont Junts Per Catalunyako buruak nabarmendu du «ekintza bat» dela hau, «ez promes bat», eta Pedro Sanchezi eskatu dio azken bururaino eramateko eskari hori.
Espainiak lehenago ere hitzeman izan du hizkuntza koofizialen alde egitea Europan —Jose Luis Rodriguez Zapatero sozialistaren gobernuaren garaian, esaterako, 2005ean—, baina inoiz ez du urrats hori egin. Eta Juntsek, hain justu, egiaztatzeko moduko ekintzak eskatu dizkie sozialistei azkeneko egunetan, akordioak egin ahal izateko.
Kontseiluaren ongietorri zuhurra
Ongietorria egin dio Kontseiluak hizkuntza gutxituen inguruan iragarritako neurriari, «nahiz eta sinbolikoa izan eta berandu etorri», Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan. Oraindik orain euskaraz bizi ahal izateko bermeak falta direla ekarri du gogora, eta bestelako neurri batzuek lehentasun handiagoa dutela. Espainiako Gobernuaren menpe dagoen justizia administrazioa aipatu du, eta hura euskalduntzeko zein justizia administraziora jotzen duten herritarrek euskaraz egiteko dituzten zailtasunak nabarmendu ditu: «Azkenaldian jasaten ari garen oldarraldi judizialari etena jarriko dioten neurriak ere falta dira».
Ikusi gehiago: https://www.berria.eus/albisteak/231853/psoeren-hautagaia-izendatu-dute-espainiako-kongresuko-mahaiko-presidente.htm
Iñigo Urrutia EHUko irakasle eta legeariaren ustez, eskaera honek badu bere garrantzia, «aitortza politikoa» egiten baitio euskarari, baina «paradoxikoa da», zera ekar baitezake: Tuterako euskaldun batek hizkuntza eskubide gehiago izatea Europako Batasuneko erakundeetan, bere herrian baino.
Europako Batasuneko Kontseiluak, lehenik eta behin, onartu egin behar du Espainiak egindako eskaera. Urrutiak uste du eskaera estatu batek eginda ez lukeela aparteko zailtasunik izan behar aurrera ateratzeko. Erreglamendua aldatuz gero, lan hizkuntza gisa onartuko lirateke euskara, katalana eta galegoa. Horrek esan nahiko luke buletin ofizialetan eta Europako Batasunak egiten dituen publikazio ofizial guztietan euskaraz ere argitaratuko direla informazioak: «Gure hizkuntzek izaera politikoa hartzen dute».
Baina «paradoxikoa» da, estatuko barne zuzenbideari begira ez baitu aldaketarik ekarriko. Beraz, Nafarroako eremu mistoan edo ez-mistoan bizi diren zenbait euskaldunentzat euskara ez da ofiziala haien administrazioetan, eta, aldiz, Europako Batasuneko erakundeetara zuzentzen badira, erreglamendua aldatu ostean, euskaraz komunikatu ahal izango dira EBrekin. «Europan hizkuntza eskubide gehiago aitortuko zaizkie Euskal Herrian baino; Erriberako euskaldun batek hizkuntza eskubide gehiago izango ditu EBn, Tuteran baino». Urrutiaren ustez, gutxienez parekatu egin beharko lirateke, eta bietan ofiziala izatea izango litzateke zentzuzkoena.
Espainiako Kongresuan ere bai
ERCk eta JxCk, biek negoziatu dute PSOErekin Espainiako Kongresuan ere euskara, katalana eta galiziera erabili ahal izatea. Eta Francina Armengol ganberako presidente hautatu berriak adierazi du gaur bertan sartuko dela indarrean eskubide hori. Armengolek diputatuei dei egin die espazioak sor ditzaten elkar entzun eta eztabaidatzeko, «egiazko Espainiak bere burua hobeto ezagutu dezan, arrazak, hizkuntzak eta identitateak ez daitezen kristalezko hesiak izan». Mahaiko presidente berriak «kolore ugarien eta ñabarduren» Espainia goratu du.
ERCk eta PSOEk izenpetutako akordioaren arabera, Kongresuan ez ezik, euskaldunek, katalanek eta galiziarrek aukera izan behar dute justizia administrazioan ere beren hizkuntzan hitz egiteko, eta Espainiako Estatuko administrazio guztiek hiztun horien eskubideak bermatu behar dituzte. Horretarako baliabideak jartzea hitzartu dute, eta lege organiko bat garatzeko prestasuna agertu.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231862/bruselan-eskubide-gehiago-donapaleun-baino.htm
|
Gizartea
|
Bruselan eskubide gehiago Donapaleun baino?
|
Bruselan eskubide gehiago Donapaleun baino?.
|
Alderdi katalanek PSOErekin hitzartu dute hizkuntza gutxituak Europako instituzio publikoetan ofizial bihurtzea. Ez dute hori Pedro Sanchezek eta Carles Puigdemontek erabakiko. Europako Batzordeko bilera batean erabakiko dute Europako estatuburuek, izatekotan, irailaren 19an, eta aho batez hartu behar dute erabakia. Ikusteko dago zertan bukatuko den, beraz, Frantziak ere onartu beharko baitu eskaria, besteak beste.
Ikusi gehiago: Euskara Europan ofizial izateko eskaria egin du Espainiak
Eta zer aldatuko litzateke eskariak aurrera egingo balu eta euskara Europako erakundeetan hizkuntza ofizial bilakatuko balitz?
Europako Batasuneko araudiaren 1/1958 artikulua aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak Bruselari. EB Europako Batasuneko instituzioetan ofizialak eta «lanerako hizkuntzak» zeintzuk diren zehazten du artikulu horrek. Hortaz, erabakiak aurrera egingo balu, edozein instituzio edo herritar zuzendu ahalko litzateke Europako instituzioetara euskaraz, eta haiek euskaraz erantzun beharko liokete.
Europako erakundeen dokumentazio guztia ere euskaraz jartzeko aukera legoke, eta ordezkari politikoek euskara erabiltzeko aukera izango lukete organo horietan. Baina ikusteko dago zehazki noraino iritsiko den Europa horretan, ez baititu agiri guztiak beti eta automatikoki hizkuntza ofizial guztietan ezartzen, eta baliabideak ere jarri beharko bailituzke euskaraz lan egin ahal izateko.
Eta ohar bat egitea komeni da: Europako instituzioetan izango litzateke ofiziala, ez Europako lurraldeetan.
Ikusi gehiago: PSOEren hautagaia izendatu dute Espainiako Kongresuko Mahaiko presidente
Hortaz, pauso sinboliko esanguratsua izan liteke, eta praktikan euskaldunen hizkuntza eskubide batzuk eta instituzioen artean euskara erabiltzeko aukera batzuk zabalduko lituzke. Baina oraingoz oso zaila da baloratzea zenbaterainokoak izango diren ondorio praktikoak, baldin eta azkenean euskara Europako hizkuntza ofizialen artean sartuko balitz.
Aldiz, urrats horrek oso agerian uzten du euskarak zer larritasun dituen arlo juridikoan. Bruselako instituzioei euskaraz zuzentzea posible izango litzateke, baina Donapaleukoei ez; edo Tuterakoei. Euskara Europako instituzioentzat hizkuntza ofizial izateak are nabarmenago jarriko luke Nafarroan zonifikazioak nola baztertzen dituen euskaldunak, eta Frantziako Gobernuak euskarari inolako ofizialtasunik ez aitortzearen atzean dagoen politika linguizida.
Ez baita onargarria oraindik ere euskara ofizial ez izatea Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Nafarroan euskara ofizial izatea soilik leku batzuetan. Euskal hiztunek eskubide gehiago izan behar ote dituzte Bruselan, bizi diren herrian baino?
Bidegabekeria hori agerian uzteko balioko luke, gutxienez.
Ikusteko dago, beraz, Espainiako Gobernuak egin duen eskariak zer ondorio praktiko izango dituen. Baina euskaldunen eskubideen alde borrokan laguntzeko tresna bat bihur liteke, adibidez PSNri esateko ea nola den posible Europan ofizial izateko eskatu duten hori Iruñetik behera ez izatea ofizial. Eta Frantziako Gobernuari esateko zergatik eduki nahi dituen zangopean frantsesa ez beste hizkuntzak.
Besterik da ERCk eta PSOEk hitzartu duten akordioa. Espainiako Estatuko erakunde guztietan hizkuntza gutxituetako hiztunen eskubideak errespetarazteko lege organiko bat egitea hitzartu baitute. Lege bat, baliabideekin eta diru funtsekin. Eta horrek eragina izan ahalko luke, esaterako, justizian eta Gizarte Segurantzan. Baina hori ere ikusteko dago. Agintaldia hasi ere ez da egin oraindik, Pedro Sanchez ez dute presidente inbestitu artean, eta PSOEk erraz egiten ditu promesak, eta erraz ahazten zaizkio.
|
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231863/galga-hego-euskal-herriko-kanpo-merkataritzari.htm
|
Ekonomia
|
Galga Hego Euskal Herriko kanpo merkataritzari
|
Hirugarren hilabetez segidan, kanpo salmentak gutxitu egin dira ekainean: %7,3. Energiarekin loturiko produktuek izan dute beherakadarik handiena, eta manufakturek jarraian.
|
Galga Hego Euskal Herriko kanpo merkataritzari. Hirugarren hilabetez segidan, kanpo salmentak gutxitu egin dira ekainean: %7,3. Energiarekin loturiko produktuek izan dute beherakadarik handiena, eta manufakturek jarraian.
|
Europako ekonomia nagusiak hoztu egin dira, eta haiekin batera Hego Euskal Herriko merkataritza. Hirugarren hilabetez jarraian, kanpo salmentak gutxitu dira. Ekainean ere behera egin dute, jaitsiera aurreko bi hilabeteetan baino txikiagoa izan den arren. Esportazioak %7,3 murriztu dira. Apirilean -%11,8koa izan zen, eta maiatzean, -%9,4koa.
Ekainean, guztira, 3.846 milioi euroren esportazioak egin zituzten Hego Euskal Herriko enpresek, aurreko urtean baino 302 milioi gutxiago, Espainiako Industria Ministerioak eta Eustatek emandako datuen arabera.
Beste adierazle ekonomiko batzuekin gertatu den bezala, kanpo merkataritzari dagokionez ere, urtearen lehen erdia bitan banatu da. Urtarriletik martxora, esportazio datuak oso onak izan ziren, baina apiriletik aurrera, joera aldatu egin da.
Inflazio handiak eta horri aurre egiteko banku zentralek interes tasak handitu izanak kontsumoa apaldu dute, eta ekonomia hoztu, bereziki eurogunean, atzeraldi teknikoan sartu baita bigarren hiruhilekoan. Horrek eragin nabarmena izan du Hego Euskal Herriko esportazio datuetan, hangoak baitira erosle nagusiak: Alemania (%16) eta Frantzia (%15). Eta, haien ondoren, AEBak (%8) eta Erresuma Batua (%7).
Energia gutxiago
Energia kontsumoa izan da Europako ekonomiaren dezelerazioaren sintoma nagusietako bat. Gutxiago produzitu da, eta, beraz, energia gutxiago behar izan dute enpresek. Eta, Hego Euskal Herrian nonbait nabaritu bada hori, Bilboko portuan nabaritu da. Petronorrek han dituen findegien salmentek eta esportazioek %41eko hazkundea izan zuten urtarriletik martxora, 2022ko aldi berarekin alderatuta. Ekainean, berriz, %74 erori dira. Urteko lehen erdia kontuan hartuta, %39 murriztu da produktu energetikoen salmenta bolumena.
Manufaktura sektoreak ere kolpe gogorra hartu du ekainean, %36ko jaitsiera izan baitu. Oro har, ekainean oso negatiboa izan da euskal esportazioentzat: 25 sail nagusietatik hamaikak tasa negatiboak izan dituzte. Hala, produktu ez-energetikoen salmenta bolumena %4 jaitsi da, eta urtea hasi zenetik hazkunde txikia izan du: %7koa.
Salbuespen ia bakarra autogintza izan da, Mercedesek Gasteizen duen lantegiak eta Volkswagenek Iruñean duenak bultzatuta. Ekainean, sektore horren salmentak %26 ugaritu dira EAEn, eta %17 Nafarroan.
Inportazioek ere behera egin dute ekainean: 3.050 milioi, iaz baino %11 gutxiago. Jaitsierarik handiena petrolioaren erosketan gertatu da, %47 murriztu da. Merkataritza saldoa, halere, positiboa da, inportatu baino gehiago esportatu da: 797 milioi euro.
Esportazioetan bigarren hiruhilekoa txarra izan den arren, urteko lehen erdia positiboan amaitu da: iaz epe berean baino %2,2 gehiago saldu dute Hego Euskal Herriko enpresek : 22.563 milioi euro guztira. Inportazioek, berriz, pixka bat egin dute behera —80 milioi euro (-%0,4)—. Hortaz, orain arteko saldoa positiboa da: 4.626 milioikoa, iaz baino %14 gehiago.
Araba indartsuen
Lurraldeka, Bizkaian biltzen da energia sektoreari lotutako kanpo merkataritza ia osoa, eta horregatik hark ditu esportazio datu txarrenak. Ekainean, kanpoko salmentek %24 egin zuten behera, eta urtea hasi denetik %6,2 murriztu dira.
Gipuzkoan ere, emaitza negatiboa da ekainean (-%5,7), baina positiboa urteko lehen erdian (%5,3). Lurralde horretan, sakabanatuagoa da kanpo sektorea, eta pisu gehien dutenetako batzuk —autogintza, trenak, makina erreminta— indartsu ari dira aurten. Adibidez, %100etik gorako hazkundea izan du makina erremintak ekainean.
Arabak erakutsi du gihar gehien ekainean eta urteko lehen erdian, autogintzak bultzatuta bereziki. %5,7 gehitu dira esportazioak ekainean, eta %14,8 urtea hasi denetik.
Nafarroak, berriz, %3,1eko hazkundea izan du udako lehen hilabetean, eta %1eko jaitsiera lehenengo seietan.
|
2023-8-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/231864/momiaren-usteak-bai-ustelak.htm
|
Bizigiro
|
Momiaren usteak, bai ustelak
|
Oetzi Alpeetako momiaren genoma ikertu dute bigarren aldiz, eta ez du uste zuten itxura: azal ilunagoa zuen, eta burusoila izan zitekeen. 1991n topatu zuten, eta bost mila urte baino gehiago ditu.
|
Momiaren usteak, bai ustelak. Oetzi Alpeetako momiaren genoma ikertu dute bigarren aldiz, eta ez du uste zuten itxura: azal ilunagoa zuen, eta burusoila izan zitekeen. 1991n topatu zuten, eta bost mila urte baino gehiago ditu.
|
Uste denak eta badenak ez dute zertan bat izan. Edo bai. Begien bistan egonda ere, arrotza egiten zaie zenbaiti baden hori sinestea. Bestela, esan diezaiotela Oetziri. Tentazioa da halakoetan atsotitzak erabiltzea —baina, oraingoan, merezi du—. Usteak, erdi ustel.
Oetzi, nor? Izen hori jarri zioten 1991n Alpeetako Oetztal mendikateko glaziar batean aurkitu zuten momiari. Uda amaieran, izotza nahiko urtu zen halako batean, bi mendizalek topo egin zuten harekin. Aspertuko zen esperoan, bost mila urtetik gora egon baitzen norbaiten zain, oetzikaratuta. Izotz artean aurkitu duten momiarik zaharrena da harena, behintzat K.a. 3100 urtekoa.
Momia guztiek bezala, azal iluna du Oetzik. Ikerlarien hipotesietako bat zen denboraren poderioz ilundu zitzaiola azala. Kontrakoa frogatu arte —nola ez— zuria behar luke alpetarrak, horretarako oinarririk ez izanda ere. Kale, eta gero bale: ez dira gutxi hilotzari egin dizkioten ikerketak, eta, azkenaren arabera, uste baino azal ilunagoa zuen.
Azalari begiratu ez badiote, zeri? Cell Genomics aldizkari zientifikoan argitaratu dituzte horren emaitzak. Bigarrenez ikertu dute bere genoma, pelbiseko lagin batzuetatik abiatuta. Bere itxurari buruzkoak ez dira azalean amaitzen: burusoila izan zitekeen eta begi marroiak zituen.
Genomak ez du gutxirako ematen. Laktosarekiko intolerantea zen; pelbiseko lehen ikerketatik ondorioztatu zuten hori. Esnekirik ez zukeen jango, baina, Oetziren dieta ezagutzeko, bada modu hoberik: sabelean eta hesteetan zuenari erreparatzea.
Haren azken askaria Alpeetako basahuntz eta orein haragia izan zen, baita garia ere. Arreta, ordea, aurretik jan zuenak piztu du. Koloneko laginetan pinu eta izei polena aurkitu zuten. Horrek esan nahi du hil baino 30 ordu inguru lehenago 2.500 metroko garaierako baso batean zela. Hesteetan ere garaiera baxuagoetan hazten diren zuhaitzen polena zuen; hil baino 10 bat ordu lehenago 1.200 metrotik behera zen.
Azken ordu gorabeheratsuak, eta gorantz berriro. Glaziar batean topatu zuten Oetzi, 3.210 metrora, Austria eta Italia arteko Hauslabjoch mendatetik hurbil. Ezin zaio galdetu zerk eragin zuen hainbesteko jirabira egin izana.
Bada zantzurik. Zergatik, bestela, han goraino joateko premia? Oetzi izotzetik atera eta hamarkada bat itxaron behar izan zuten, 2001ean, soinean zeraman zerbait bilatzeko: bizkarrean ahokatuta zeraman 21 milimetroko gezi punta bat. Beste bederatzi urteko jauzia: odoljarioa zuen garunean, traumatismo batek eraginda. Eta jada orbaintzen ari zen zauri bat eskuan, eta lau saihets hautsita...
Behar ez zuen tokian sartu zuen muturra? Hipotesietako bat da liskarren bat zuela beste hainbat pertsonarekin, eta haiengandik ihesean zebilela. Lauren odol aztarnak topatu zituzten ikerlariek: batenak, Oetziren aihotzean; birenak, bere gezi puntetan; eta beste batena, zeraman kapan.
Tinta zalea zen. 61 tatuaje zituen Oetzik, hemeretzi multzotan banatuta, ia zentimetro bateko eta lau arteko luzeradunak. Gehientsuenak artikulazioen bueltan zituen. Izan ere, helburu terapeutikoekin egin zituela pentsatzen dute zientzialariek; artritisa zuen. Bihotzeko arazoak eduki izanaren aukera ere bada —bular aldean zituen hemeretzi multzoetatik bi—. Ebakidurak egin eta gero ikatzarekin igurtzita egiten ziren tatuajeak.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231865/63-migratzaile-hil-dira-cabo-verden-hondoratu-den-ontzi-batean.htm
|
Mundua
|
63 migratzaile hil dira Cabo Verden hondoratu den ontzi batean
|
Zazpi hildako topatu dituzte, eta hiltzat jo beste 56, ez baitituzte aurkitu. 38 migratzaile salbatu dituzte. Uztailaren 10ean atera ziren Senegaldik, Kanaria uharteetara iristeko asmoarekin.
|
63 migratzaile hil dira Cabo Verden hondoratu den ontzi batean. Zazpi hildako topatu dituzte, eta hiltzat jo beste 56, ez baitituzte aurkitu. 38 migratzaile salbatu dituzte. Uztailaren 10ean atera ziren Senegaldik, Kanaria uharteetara iristeko asmoarekin.
|
Astelehenean ehun migratzaile inguru zeramatzan ontzi bat aurkitu zuten Cabo Verden; uztailaren 10ean atera zen Senegaldik, Kanaria uharteetara heltzeko helburuarekin. 38 pertsona salbatu dituzte —denak senegaldarrak, Ginea Bissauko bat izan ezik—. Zazpi gorpu aurkitu dituzte, eta gainontzekoak –topatu ez dituzten 56 lagunak– hiltzat jo dituzte autoritateek eta IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak. «Ontzi bat hondoratzean jendea galtzen bada, hiltzat jotzen ditugu normalean», adierazi du IOMko bozeramaile Safa Msehlik.
IOMk adierazi du ez dakitela zer pasatu zen ontziarekin. Msehlik esan duenez, nahiz eta ezer ez gertatu, itsasoan denbora luzez galduta gelditzeak ere arriskuak ditu, «hipotermia eta deshidratazioa», esaterako.
Astelehenean, arrantzale batzuek Cabo Verdeko Sal irlatik 320 kilometrora aurkitu zuten ontzia, eta herrialde hartako autoritateei abisua eman. Osasun zerbitzuen arabera, salbatu zituzten lagunetatik zazpi ospitalera eraman behar izan zituzten. Gainontzekoak eskola batera eraman zituzten, eta laguntza jasotzen ari dira.
Ontzian zirenen senide batzuek ohartarazi zuten uztailaren 20an galdu zutela haien arrastoa, hamar egun baitzeramaten berririk gabe. Hala azaldu du Helena Maleno Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeko arduradunak. Migratzaileak irten ziren Fass Boye herriko arrantzaleen elkarteko lehendakaria da senideetako bat, eta san du bere bi iloba desagertu direla: «haiek Espainiara iritsi nahi zuten».
Afrika mendebaldetik ateratzen direnek eta Kanariak helmuga dituztenek geldialdia egin ohi dute Cabo Verden, gero handik Kanarietara joateko zuzenean. Bidaia oso arriskutsua da. Urtarrilean, 90 migratzaile salbatu zituzten Cabo Verdeko erreskate zerbitzuek atzemandako itsasontzi batetik: Senegalgoak, Gambiakoak, Ginea Bissaukoak eta Sierra Leonakoak ziren. Bi hildako zeuden ontzian. IOMren kalkuluen arabera, 140 migratzaile hil dira itsasbide horretan. 2014. urtetik, 650 hildako erregistratu dira, baina gobernuz kanpoko erakundeak uste du gehiago direla.
|
2023-8-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/231866/bullying-a-egiten-duten-ikasleak-eskolaz-aldatzea-baimendu-du-parisek.htm
|
Gizartea
|
'Bullying'-a egiten duten ikasleak eskolaz aldatzea baimendu du Parisek
|
Beste ikasle baten osasuna edo segurtasuna arriskuan bada, eskolako zuzendariak 'bullying'-a egiten duen ikaslea kanporatzen ahalko du, eta beste eskola batera bidali.
|
'Bullying'-a egiten duten ikasleak eskolaz aldatzea baimendu du Parisek. Beste ikasle baten osasuna edo segurtasuna arriskuan bada, eskolako zuzendariak 'bullying'-a egiten duen ikaslea kanporatzen ahalko du, eta beste eskola batera bidali.
|
Bullying-a egiten duten ikasleen kontrako neurriak hartuko zituela hitzemana zuen Gabriel Attal Frantziako Hezkuntza ministro berriak, eta hala egin du. Gaurko Frantziako Aldizkari Ofizialean agertu da neurria: beste ikasle bati jazartzen dion ikaslea eskolaz aldatzeko erabakia hartzen ahalko dute eskoletako zuzendariek. Herriko beste eskola batean eman beharko du izena, eta, han, pedagogia jarraipena egin beharko diote urte bukaerara arte gutxienez. Herrian ez bada beste eskolarik, inguruko herri batek onartu beharko du ikaslea, jatorrizko eskolatik kanporatu ahal izateko.
Neurri hori aplikatu aitzin, eskola zuzendariek bost egunez kanporatzen ahal dituzte jazarpena egiten duten ikasleak. Haatik, jazarpenak epe horretatik aitzina segitzen badu, herriko auzapezari galdetzen ahalko diote ikaslea eskola horretatik atera eta beste batera bidaltzeko. Eskolaz aldatzen duten bitartean, ez da onartua izanen biktima dagoen eskolan.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.