date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/231165/bidenen-migrazio-neurriak-bertan-behera-utzi-ditu-behin-behinean-epaile-federal-batek.htm
|
Mundua
|
Bidenen migrazio neurriak bertan behera utzi ditu behin-behinean epaile federal batek
|
Maiatzean ezarritako 8. tituluaren aurkako erabakia hartu du, legez kontrakoa dela argudiatuta. Justizia Departamentuak erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu du.
|
Bidenen migrazio neurriak bertan behera utzi ditu behin-behinean epaile federal batek. Maiatzean ezarritako 8. tituluaren aurkako erabakia hartu du, legez kontrakoa dela argudiatuta. Justizia Departamentuak erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu du.
|
Kaliforniako epaile federal batek behin-behinean bertan behera utzi ditu AEBetako Gobernuak maiatzean abian jarritako migrazio politika berriak. Joe Biden AEBetako presidenteak AEBetako kodeko 8. titulua ezarri zuen maiatzaren 12an, orduan iraungi baitziren Donald Trump presidente ohiaren migrazio neurriak.
8. tituluaren bidez, AEBetako Gobernuak migrazioa erregulatu nahi du. Mugako «kaosa» ekiditeko neurriak zirela adierazi zuen Bidenek maiatzaren 12an. Lege horrek asilo eskubidean hainbat baldintzapen ezarri zituen: alde batetik, CBP One app-a sortu zuen Etxe Zuriak; sakelarako baliabide horren bidez, kanpotik zetozen pertsonek asiloa eskatzeko ordua lortu zezaketen. Soilik ordua lortua zuten migratzaileek zeharkatu zezaketen muga. Horrez gain, beste herrialde batean AEBetako asilo prozesua egin eta ezetza jaso zutenak salbuetsi egin zituzten, eta AEBetan ordua lortzeko eskubidea eman zieten.
Bidenen gobernuak erabakitako neurri horiek migratzaileen defentsan lan egiten duten taldeek salatu zituzten. Kaliforniako ipar barrutiko Jon S. Tigar epaile federalak, migrazio neurriak aztertu, eta behin-behinean bertan behera utzi ditu. Hala ere, bere erabakia hamalau egunez blokeatu du, AEBetako Justizia Departamentuak apelazio bat aurkezteko epea izan zezan. Apelazioa epailearen erabakia atera eta gutxira aurkeztu du Justizia Departamentuak.
Tigarren ustez, AEBetako Gobernuak hartutako erabakiak AEBetako migrazio lege federala urratzen du. Lege horren arabera, herrialdera modu ilegalean sartzen den migratzaile orok asiloa eskatzeko eskubidea dauka. Hau da, herrialdean modu ilegalean sartzeak ez luke oztopoa izan beharko AEBetan asiloa eskatzeko. Asiloa eskatzeko orduan, ez du axola migratzailea nola iritsi den edo lehenagotik herrialdean izana duen edo ez.
Justizia Departamentuak Tigarren erabakia «onartezina» dela esan du. «Apelazioa aurkeztu dugu, eta erabakiaren etenaren alde egingo dugu lan. Irmo jarraitzen dugu gure jarreran. Tigar epaileak hamalau egunez geldiarazi du bere erabakia; horrenbestez, oraingoz ez dugu aldaketarik antzemango mugetan», esan du AEBetako Segurtasun Nazionalerako idazkari Alejandro Mayorkasek. Migratzaileei AEBetara bide legala erabiliz sartzeko eskatu die Mayorkasek: «Ez egin kasu kontrabandisten gezurrei, gure administrazioak emandako aukerak erabili, gure herrialdera bide legaletatik sartzeko. Gure bideak erabiltzen ez dituzten pertsonek ondorio legalak edukiko dituzte».
Tigarren erabakia txalotu egin dute migratzaileen defentsan lan egiten duten taldeek. ACLU Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunak komunikatu baten bidez erabakiaren iritzia eman du. «Epailearen erabakia garaipen bat da, baina Bidenek eta haren gobernuak migratzaileen aurkako neurriak ateratzen dituen heinean, familia askok arrisku etengabean bizi beharko dute», esan du Katrina Eiland ACLUko migratzaileen zuzendariordeak. «AEBek askatasunez eta itxaropenez beteriko herrialde bat izateko hitza eman zuten, eta administrazioak hitz horiek bete beharko lituzke. Orain arte soilik politika krudelak ikusi ditugu mugak zeharkatzen dituztenentzat».
Migrazio politikak erabakitzeko garaian, Bidenen erabakiei kritika sakonak egin zizkieten presidentearen gertukoek. Alderdi Demokratako kide asko ez zeuden ados estatuburuak hartutako erabakiarekin.
42. titulua, Trumpen eskutik
COVID-19aren garaian, Trumpek, AEBetako osasun segurtasuna bermatzeko migrazio neurri berriak ezarri zituen, AEBetako Kodeko 42. titulua erabiliz. Lege horren bidez, AEBetan gaitz kutsakorrak ez sartzeko helburuarekin, edozein migratzaile kanpora bidaltzeko aukera ematen zien mugetako agenteei. AEBetara modu legalean sartzeko era bakarra hirugarren herrialde batean asilo prozedurak aurkeztea zen.
Iaz, Trumpen migrazio neurriak indarrean zeuden bitartean, mugetako agenteek inoizko atxiloketa gehien egin zituzten. 2.766.582 migratzaile atxilotu zituzten CBP Mugetako Segurtasun Bulegoko agenteek. 8. titulua ezarri zenetik, berriz, atxiloketak urriagoak izan dira. Ekainean 100.000 migratzaile baino gutxiago geldiarazi zituzten agenteek, 2021. urteaz geroztik hilabeteko kopururik txikiena.
|
2023-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/231166/goizero-trabak-izanen-dira-baionako-bestetako-autobusetako-sarean.htm
|
Gizartea
|
Goizero trabak izanen dira Baionako bestetako autobusetako sarean
|
FO, CGT eta CFDT sindikatuek adierazi dute 2022ko uztaileko negoziazioetako eskaera batzuk betegabeak direla eta, ondorioz, gaurtik igandera arte eginen dutela greba.
|
Goizero trabak izanen dira Baionako bestetako autobusetako sarean. FO, CGT eta CFDT sindikatuek adierazi dute 2022ko uztaileko negoziazioetako eskaera batzuk betegabeak direla eta, ondorioz, gaurtik igandera arte eginen dutela greba.
|
Sindikatuak kexu agertu dira Keolis enpresaren eta Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasun Sindikatuaren (IEHAMS) kudeaketa txarra pairatzen dutelako langileek. Izan ere, 2022ko uztaileko grebaren ondotik, sindikatu kudeatzaileak eta Keolis enpresak hitzemaniko «engaiamendu idatziak ez dira batere errespetatuak izan», esplikatu du Ekaitz Bergaretxek. Hala nola zuzendaritzarekin urtean hiru aldiz bilkurak ukaitea sindikatuen eskaerak eta aldarrikapenak entzuteko, linea bukaera guztietan komun «duinak» izatea. Segurtasunaren aldetik, geldiune seguruak eraikitzea, irrati sistema orokortuen ezartzea edota lan oren gehigarri guztien ordainketa galdegin dute.
Nahiz eta joan den urteko eskaerak oraindik bete gabe gelditzen diren, lan baldintzen okertze orokorra salatu dute sindikalistek: «Keolis etorri baino lehen, egunean 110-120 kilometro egin behar genituen; gaur, aldiz, 150-160 kilometro artean». Horrez gain, udan, autobus kopuruen murrizketa izatea deitoratu dute: «T1 linean, udan, jende kopurua bikoizten den garai hauetan, bakarrik zazpi tranbus ematen dituzte, eta neguan zortzi dira». Ondorioz, hainbat aldarrikapen tarteko, enpresan dimisio kopurua handituz doala ere nabarmendu dute: «Azken bi urteetan, hamabost dimisio izan ditugu, eta tailerreko lau lankide joan zaizkigu». Lan baldintza okerren ondorioak, berriz, erabiltzaileak pairatzen ditu: «Tenorea ezin atxikiz gabiltza, geroz eta beranta gehiago hartzen dugu. Atzo, errate baterako, T1 linean oren baten beranta genuen, eta erabiltzaileak biziki kexu ziren», dio Christophe Oyhamberrik, FOko sindikalistak.
Bestelako hitzak dituzte Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak, Jean-François Irigoien IEHAMSeko lehendakariak eta Fabien Duprez IEHAMSeko zuzendariak. Nahiz eta «errespetatzen» duten greba egiteko eskubidea, ohartarazi dute hainbat traba sortuko direla autobus sarean: «Autobus zerbitzua azkarki hunkitua izanen da egunero 14:00ak arte». Grebaren benetako arrazoien bila dabiltzala diote, «sindikatuen joan den urteko eskaerak bete zirelako», Duprezen arabera. Horren harira, Etxegarai asaldatu da sindikalistek «boterea hartu nahi dutelako» eta «bestazaleen zein biztanleen segurtasun eskubidea urratzen dutelako». Ondorioz, grebalariek biztanleak eta bestazaleak «bahitzen» dituztela salatu du Baionako auzapezak, nahiz eta baieztatu IEHAMSeko moldaketei esker «segurtasuna» mantentzen ahalko dutela bestazaleen joan-jinak bermatzeko.
Ororen buru, nahiz eta Keolis enpresak grebatik ateratzeko protokoloa proposatu duen, sindikatuek azpimarratu dute ez dutela negoziazioetarako tarterik irekiko Baionako besten denboran, eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko mobilizatzeko prest direla hemendik eta urrira arteko greba aitzinabisuaren karietara.
|
2023-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/231167/landarbaso-abesbatza-poztasun-eztanda-bat-asiako-grand-prix-finalean.htm
|
Kultura
|
Landarbaso abesbatza: «poztasun eztanda bat» Asiako Grand Prix finalean
|
Asiako Grand Prix finala irabazi du Landarbaso abesbatzak, Balin. Bihar han arituko da berriro, Baliko Nazioarteko Koru Lehiaketan.
|
Landarbaso abesbatza: «poztasun eztanda bat» Asiako Grand Prix finalean. Asiako Grand Prix finala irabazi du Landarbaso abesbatzak, Balin. Bihar han arituko da berriro, Baliko Nazioarteko Koru Lehiaketan.
|
«Ez dute guk bezala abestuko», esan zuen Iñaki Tolaretxipik, Landarbaso abesbatzako zuzendariak, duela egun batzuk, Asiako Grand Prix finalaren inguruan galdetzean. Euren aurkariek ez zuten eurek bezala abestu, ez. Errenteriako (Gipuzkoa) abesbatzak balentria egin zuen asteartean, munduan Grand Prix bat irabazten duen Euskal Herriko lehen korua eta Asiako Grand Prix irabazten duen lehen koru europarra baita: «Oso momentu berezi eta gogoangarria izan zen», adierazi du Miren Agirregomezkorta abesbatzako kideak.
Adierazi dutenez, oraindik kosta egiten zaie Balin (Indonesia) gertatu zena onartzea: «Kontziente gara, bai, baina arrazionalki bakarrik. Ez dugu irabazi dugula sinesten». Astearte eguerdian (hemengo 08:00etan) egin zuten Asiako Grand Prix finala, Baliko Giri Nata Mandala aretoan. Indonesiako aretorik handienetariko bat da hori, eta Landarbasorentzat «erronka handia» izan da bertan irabaztea: «Aretoa erraldoia da, eta hori dena ahotsarekin bakarrik betetzea oso zaila da». Hala ere, esan dutenez, musika hobeto helarazteko aukera izan zutela iruditu zitzaien.
«Askotariko» programa bat eskatu zieten finalerako: «Iñakik, zuzendariak, oso ondo asmatu du», adierazi du Agirregomezkortak. Estilo desberdineko eta «teknikoki oso zailak» diren bost obra eraman zituzten, horien artean euskarazko bi. Bost obra horietatik bi, Filipinetako eta Indonesiako koruek ere, euren aurkaririk gogorrenek, kantatu zituzten. Dena den, horrek ere ez du eragin Errenteriako abesbatzaren gainbehera. Hogei minutuko tartea zeukaten bost obra horiek kantatzeko, eta 18 minutu eta 18 segundotan egitea lortu zuten.
Euforiatik lur hartzera
Baliko Kartika Plaza hotelean izan zen sari banaketa; hala amaitu zen Asiako Grand Prix finala, eta bihar hasiko den Baliko Nazioarteko Koru Lehiaketa abiatu. Landarbasok parte hartuko du horretan ere, bigarrenez. Izan ere, 2019an lehiaketa hori irabazteagatik eskuratu zuten Grand Prixerako sailkatzea. Hiru modalitatetan hartuko dute parte aurten: erlijio musikan, abesbatza mistoetan eta folklorean, eta astearteko garaipena ospatzen duten bitartean, biharko lehiaketarako prestatzen ari dira. «Poztasun eztanda» bat aipatu du Agirregomezkortak. Ez zuten espero epaimahaiak erabakia hain azkar hartzerik: «Errente hitza entzun orduko oihuka hasi ginen denak, elkar besarkatzen. Momentu euforiko bat izan zen».
Pozik daude finala irabazteagatik, baina «oinak lurrean» dauzkate biharko, gauza asko geratzen baitira oraindik prestatzeke. Oraingoan, lasai entseatzeko aukera dute, ordea. 31 orduko bidaia egin zuten Balira iristeko, eta, horrek dakarren nekea gainean zutela, Asiako Grand Prix finala irabazteko gai direla erakutsi dute Errenteriakoek. Argi utzi dute mundu osoa kantuz konkistatzeko adina talentu dutela.
|
2023-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/231168/lankidetzarako-eta-elkartasunerako-lege-proiektua-aurkeztu-du-eusko-jaurlaritzak.htm
|
Politika
|
Lankidetzarako eta Elkartasunerako lege proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
|
Lege berriak «lankidetzarako eta elkartasunerako euskal politikarako esparru juridiko berria» ezarriko duela esan du Melgosak.
|
Lankidetzarako eta Elkartasunerako lege proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Lege berriak «lankidetzarako eta elkartasunerako euskal politikarako esparru juridiko berria» ezarriko duela esan du Melgosak.
|
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal lege proiektua. Lege berri horrek 2007ko Garapenerako Lankidetzaren legea ordezkatuko du. Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, «lankidetzarako eta elkartasunerako euskal politikarako esparru juridiko berria» ezarriko du, egungo erronka globalei modu «eraginkorrean» aurre egiteko, «garapen ikuskera bat eskainiz, pertsonak eta planeta erdigunean jarriz, haien aniztasuna kontuan hartuz». Gaurko onarpenaren ondoren, Euskal Legebiltzarrera bidaliko dute lege proiektua, dagozkion tramiteak bete ditzan.
«Euskadin nazioarteko garapen agendak bere gain hartu eta konpromiso solidarioa indartu nahi da legearen bidez, kalitatezko lankidetza deszentralizatua bultzatuz, elkartasunean eta gizarte lankidetza publiko sendoan oinarrituta», esan du Melgosak. Hala, lankidetzarako euskal eragileen arteko koherentzia eta erantzunkidetasuna hobetzeko asmoz, «erakunde arkitektura berri bat» finkatu nahi dela ere jakinarazi du. Horretarako, «baliabide solidario posible guztiak mobilizatu» nahi dituzte.
Kontseiluaren akordioak
Bide beretik, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Kontseiluaren akordioen berri eman du.
Batetik, ezagutarazi du Lan eta Enplegu Sailak 270.000 euro emango dituela mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitzetan zaintzeko prestakuntza proiektu bat abian jartzeko. Mentins izena du egitasmoak, eta prestakuntza arautua jasotzeko zailtasunak dituzten emakumeentzat eta etorkinentzat da.
Bestetik, Hezkuntzan, EHUn Medikuntza eta Erizaintza fakultate berria eraikitzeko diru laguntza handitu dutela jakinarazi du Zupiriak. Bozeramaileak esan bezala, 2021ean onartu zen inbertsio plan baten parte da eraikina, bere garaian 55 milioi euroko aurrekontua izan zuen lanak, baina hura egin behar zuen enpresak ezin izan zion lehengaien prezioaren garestitzeari aurre egin, eta uko egin zion proiektuari. Orain, Jaurlaritzak 11 milioi euro (diru laguntzaren %20) gehituko dizkio aurrekontuari, eta aste honetan hasiko dira lanak.
|
2023-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/231169/beste-eredu-bat-aldarri.htm
|
Bizigiro
|
Beste eredu bat aldarri
|
Maurizia kolektiboa eta Herrian Bizi plataforma omendu ditu gazte asanbladak, besta alternatiboen irekitze ekitaldian.
|
Beste eredu bat aldarri. Maurizia kolektiboa eta Herrian Bizi plataforma omendu ditu gazte asanbladak, besta alternatiboen irekitze ekitaldian.
|
Nafarroako bandera eta ikurrina zintzilik dira Les Pyrenees ostatu gaineko paretan. Bien artean, egurrezko seinale bat: Herriko etxea. 19:00ak jo dituenerako, leihoak ireki eta bi gazte atera dira jendez mukuru dagoen plazari agurra egitera. Azken urteetan tradizio bilakatu da Baionako gazte asanbladaren besten irekiera alternatiboa. Ahantzi herriko etxeko balkoian biltzen diren izen handiko pertsona ezagunak, ahantzi hiriko giltzak, ahantzi Leon erregea, ahantzi su artifizialak. Baionan bestelako bestak posible direla uste dutenentzat, hemen hasten dira bestak egiazki; euskaratik eta euskal kulturatik edaten duten bestak.
Ikusi gehiago: Argazki galeria
Herriko etxeko balkoian bertsolaria zentsuratu zutenetik, irekiera alternatiboan kantatzen dute bestetako bertsoa. Aitor Servierek eman dio ahotsa: Sutara bota dezagun, ukatzen dugun den dena / bost egunez ospatzeko izan nahi genukeena.
«Baionako gazte asanbladak ez du gaur egun Baionako bestetan nagusi den besta ereduarekin bat egiten, eta defendatzen ditugun balioetan oinarritutako besta gune bat sortuko dugu aurten ere», egin dute aldarri Lukas Hiriartek eta Eneka Barnetxe Bordak. Batzuek zabaldu izan duten «zure etxean eginen ez zenukeena Baionan egizu» mezua gaitzetsi dute. «Patxa plazan ez dugu inolako eraso matxistarik onartuko, eta mezu argia dugu erasotzaileentzat: ez badakizu egoten, ez etorri!».
Baionako karriketan eta Plazako txosnagunean aurkitu daitezkeen ereduak kontrajarri zituzten ondoren: kontsumo eredua eta «25 euroan saltzen diren xingar platerak», besten masifikazioa, turismo etxebizitzen emendatzea eta euskal kulturaren zokoratzea. Baina ekitaldian etxebizitzaren egoerari eman diote azpimarra berezia: «Salatzen dugu aste honetan ehunka etxebizitza turistiko alokatuko direla Airbnb eta bestelako plataformetan, alimaleko prezioetan bertako gazteen etxebizitzarako eskubidea bermatua ez duten bitartean».
Urte osoan Ipar Euskal Herrian esanguratsuak izan diren hainbat eragileren lana txalotu ohi du gazte asanbladak irekiera alternatiboan. Gaur, ekainean Baionan eraikin bat okupatu zuen Maurizia kolektiboa eta 40 bat eragile biltzen dituen Herrian Bizi plataforma omendu dituzte. Okupazioa «zilegi» dela erran dute Mauriziakoek, eta «merkatu librearen parean» auzolanean aritzera deitu dute. Herrian Bizi plataformakoek bigarren etxebizitzak eta espekulazioa gaitzetsi eta «ausardiaz» jokatzeko eskatu diete hautetsiei.
Bertaratutakoek txalo artean hartu dute leihotik botatako suziria, Beskoitzeko (Lapurdi) musikari eta dantzariek plaza hartu bitartean. Ez da urteroko banakorik falta izan. Etxeparanga txarangarekin Patxa plazara bildu aitzin, igandera arte ausarki zabalduko duten aldarria entzunarazi dute Hiriartek eta Barnetxe Bordak: «Gora Baionako besta euskaldun, herrikoi eta feministak!».
|
2023-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/231170/sinead-oconnor-abeslari-irlandarra-hil-da.htm
|
Kultura
|
Sinead O'Connor abeslari irlandarra hil da
|
Arrakasta handia izan zuen 1990eko urteetan, bereziki 'Nothing Compares 2 U' abestia argitaratu zuenez geroztik. 56 urte zituen.
|
Sinead O'Connor abeslari irlandarra hil da. Arrakasta handia izan zuen 1990eko urteetan, bereziki 'Nothing Compares 2 U' abestia argitaratu zuenez geroztik. 56 urte zituen.
|
Sinead O'Connor abeslari eta musikariak (Dublin, 1966 - 2023) 1987an kaleratu zuen bere lehen diskoa, The Lion and the Cobra, eta mundu osoan zabaldu zen denbora gutxian. Arrakasta handiagoa izan zuen bigarrenak, I Do Not Want What I Haven't Got izenekoak (1990), eta, batez ere, single batek: Nothing Compares 2 U abestiak—Princek konposatu zuen—. Hura izan zen O'Connorren ibilbideko lanik ezagunena. Gaur hil da, 56 urte zituela, haren senideek jakinarazi dutenez.
Haren ahots bereziak urte gutxian pop ikono bilakatu zuen O'Connor, eta etiketa horretatik askatzeko saiakera guztiek probokatzaile fama utzi zioten betiko. «Hedabideek erotzat hartzen ninduten, ez nuelako jokatzen pop izar batek jokatu beharko lukeen eran», esan zuen orain bi urte, The New York Times egunkarian egindako elkarrizketa batean. «Pop izar bat izatea kartzela moduko batean egotea bezala da. Neska on bat izan beharra daukazu».
Abeslariari desoreka bipolarra diagnostikatu zioten orain hogei urte, eta haren bizitza gorabeheratsua izan zen ordutik: boladaka aritu zen musikan, eta krisi gogorrak izan zituen, behin baino gehiagotan bere buruaz beste egiten saiatzerainokoak. Bestalde, urte eta erdi besterik ez da igaro O'Connorrek 17 urteko semea galdu zuenetik. Abeslariak publikoki hitz egin izan zuen buruko gaitzaz, eta, 2021ean argitaratu zuen Rememberings memoria liburuan —bestseller bat izan zen—, xeheki jardun zen haren haurtzaro zailaz —gerora kontatu zuen abusuak jasan zituela—, buruko gaitzak eragindako arazoez eta musika popularrari egindako ekarpenez, besteak beste.
Musikarako jaiotzezko izen-abizenak erabiltzen zituen azken unera arte, baina O'Connor islamera aldatu zen duela sei urte; Shuhada' Sadaqat izena zuen ordutik.
Haren musikari ibilbidean, hamar disko argitaratu zituen; azkena, 2014an: I’m Not Bossy, I’m the Boss. Hasierako arrakastaren ostean, haren ondorengo diskoek ez zuten hain harrera berorik izan, bereziki 2000ko urteetatik aurrera, baina O’Connorrek estilo ugaritara zabaldu zuen bere musika: jazz moldaketak (Am I Not Your Girl?, 1992), folk rocka (Universal Mother, 1994), musika zelta (Sean-Nós Nua, 2002) eta reggaea (Throw Down Your Arms, 2005), besteak beste.
Probokatzaile fama 1990eko urteetatik zetorkion. O'Connorrek, haren karreraren hasieran, ilea arras ebaki zuen, diskoetxe bateko buruak ile luzea uzteko eskatu zionean. Harrezkero, hala eraman zuen ilea, eta haren ezaugarririk adierazgarriena izan zen beti; horrek ere egin zuen ikono.
Abeslariak izandako jarrera batzuek zeresana eman zuten: Behin-behineko IRAri babesa adierazi zion —atzera egin zuen handik urte batzuetara—, uko egin zion AEBetan jotzeari aurretik herrialdeko ereserkia jarriz gero, 1991n Grammyak boikotatu zituen sarien izaera komertziala salatzeko, eta Joan Paulo II.a aita santuaren argazki bat puskatu zuen Saturday Night Live telebista programan, ikusleei «benetako etsaiari aurre egiteko» eskatzearekin batera.
|
2023-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/231171/legealdiari-begirako-egonkortasuna-eskaini-dio-upnk-txibiteri.htm
|
Politika
|
Legealdiari begirako egonkortasuna eskaini dio UPNk Txibiteri
|
UPNren zuzendaritzak gehiengoz onartu du PSNri biltzeko eskatzea. Sozialistak prest baleude, mahai gainean jarriko lukete «EH Bildu erabakigarri ez izatearen truke» gobernuari eta udalei egonkortasuna bermatzea.
|
Legealdiari begirako egonkortasuna eskaini dio UPNk Txibiteri. UPNren zuzendaritzak gehiengoz onartu du PSNri biltzeko eskatzea. Sozialistak prest baleude, mahai gainean jarriko lukete «EH Bildu erabakigarri ez izatearen truke» gobernuari eta udalei egonkortasuna bermatzea.
|
«Baliagarriak izan nahi dugu». Bezperan Javier Esparza UPNko presidenteak egindako proposamen «pertsonala» babestu du UPNren zuzendaritzak, arratsaldean egindako bileran. «Orain, biltzeko eskatuko diot Txibiteri, eta eskua luzatuko diot. Bilduk erabakirik hartzen ez duen bitartean, hitz egiteko prest gaude. Guk nahi dugu lurralde honek aurrera egitea». Hori da haien baldintza nagusia.
Uztailaren 23aren ondoren, Esparzari nabarmen zaildu zaio Nafarroako Jauregira iristeko aukera. Komunikabide baten bidez atzo jakinarazi zen UPNko presidentearen eskaintza, eta Ramon Alzorriz PSNko Antolamendu idazkariak berehala baztertu egin zuen proposamen hori, etengabe haiek iraindu ostean ez duela sinesgarritasunik argudiatuta.
Orain Esparzak azaldu du atzo arratsaldean telefonoz hitz egin zuela Alzorrizekin. Nahiago izan du solasaldi horren xehetasunik ez eman. Ez du argitu ere zer tonutan erantzun zion Alzorrizek.
Arratsaldean, 17:00etan, UPNren zuzendaritza bildu da uztailaren 23ko emaitzak aztertu eta hauteskunde osteko agertokia aztertzeko. Bertan, Esparzaren proposamena babestu dute zuzendaritzako kide gehienek. Eskaintza horren bidez, UPNk nahi du gobernuari egonkortasuna ematea, «eta udalei ere bai». «Gure ustez, egonkortasuna izateko beharrezkoa da EH Bilduren menpe ez egotea». Esparzaren arabera, «PSNri dagokio erabakitzea» UPNrekin hitz egin nahi duen edo ez.
Jendaurrean Alzorrizek atzo emandako iritziak erakusten du oso zail duela mugimendu horrek arrakasta izatea. Batetik, PSNk Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin gobernua osatzeko konpromiso argia adierazi du, eta hori kontrako bide politikoan doa; bestetik, Madrilen, Pedro Sanchezek EH Bilduko sei diputatuen eta EAJko bosten babesa beharko du bere inbestidura aurrera ateratzeko.
Aldiz, ez du UPNren beharrik, eta Esparzak gaineratu du Alberto Nuñez Feijooren inbestidura babestuko duela. «Guk emandako hitza bete egiten dugu», azpimarratu du.
Hausteskundeetako emaitzez
1989tik 2019ra UPNk zein hark gidatutako eskuineko koalizioek irabazi dituzte bozak 30 urtez, Nafarroan. Esparzaren arabera, igandeko emaitzean zerikusi zuzena izan du bereizita joateak, eta hori PPren ardura dela argi utzi nahi izan du. «PPk erabaki zuen nahiago zuela bakarrik aurkeztu». Gogora ekarri du, ekainaren hasieran egindako saiakeran, orain arteko lau hauteskundeetan hitzartutako akordio bera proposatu ziola UPNk PPri, eta Cuca Gamarrak ezezkoa eman ziela.
Haren irudiko, praktikan, ez du ondorio handirik izan «bereizita edo elkarrekin» bi diputatu lortuko lituzkeelako. Hala ere, salatu du hauteskundeotan «inkesta interesatuak» kaleratu direla PPren mesedetan, boto baliagarriaren bila, eta, egoera horrek zein kanpainako polarizazioak bultzatuta, UPNko hainbat boto emailek bere botoaren zentzua aldatu zutela. Esparzaren arabera, zail egin zaie Kongresuan «ahots propioa» izatearen garrantzia nabarmentzea.
Halaber, salatu du PPk UPNren gaineko Erosteko Eskaintza Publikoa egin duela eta enpresen arteko mekanismoa aipatuz haiek xurgatzeko asmoa dutela gaitzetsi du, hortaz.
Nahiz eta azkenean diputatu bat eta senatari bat lortu, Esparzak onartu du boto kopuruan jaitsi egin direla eta ez zutela halakorik espero.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231172/tradizionalaren-aldeko-aldarria.htm
|
albisteak
|
Tradizionalaren aldeko aldarria
|
Ander Zabalza eskalatzaile nafarrak bukatu berri du Xabier Ormazabal mendi bekara aurkeztu zuen proiektua: Lofoten uharteetan eta Eskoziako Foula uhartean hainbat bide berri zabaldu eta errepikatu ditu. Eskalatutako horma eta bide guztietan ez dute iltze bakar bat ere sartu.
|
Tradizionalaren aldeko aldarria. Ander Zabalza eskalatzaile nafarrak bukatu berri du Xabier Ormazabal mendi bekara aurkeztu zuen proiektua: Lofoten uharteetan eta Eskoziako Foula uhartean hainbat bide berri zabaldu eta errepikatu ditu. Eskalatutako horma eta bide guztietan ez dute iltze bakar bat ere sartu.
|
Eskalada tradizionala da eskaladaren jatorria eta oinarria: hormak ez daude ekipatuta, bideetan ez dago aurrez ezarritako paraboltik edo seguru finkorik, eta eskalatzaileak joan behar du arrakaletan eta aurkitzen dituen kokaguneetan iltzeak, friend-ak eta artesietakoak jartzen gora egiteko; behin lerro hori eskalatu ondoren, atzera kendu egiten ditu seguru horiek, horma zegoen-zegoenean eta garbi uzteko. 1980ko hamarkadatik hona, eskalada eskolak eta ekipatutako bideak ugaritu ahala, eskalada tradizionala indarra galduz joan da, eta kirol eskalada nabarmen sendotzen. Kirol eskalada joko fisikoa da batez ere; eskalada tradizionala, aldiz, joko fisikoa eta mentala, konpromisoa nolabait handiagoa delako. Eskalada tradizionala kirol hau ulertzeko modu bat da; filosofia bat, hainbat eta hainbatentzat, eta asko dira Euskal Herrian horren jarraitzaileak. Ander Zabalza iruindar gaztea da horietako bat.
Zabalza Espainiako Mendi Federazioaren (FEDME) alpinista gazteen taldean egon zen duela urte batzuk. Talde hartan ezagutu zuen Bernat Vilarrasa (Girona, Katalunia), eta haren eskutik joan zen barneratuz eskalada tradizionalaren munduan. «Vilarrasarekin hainbat eskalada egin eta gero, bere beste lagun bat ere ezagutu nuen: Gerber Cucurell. Hark hainbat bide zabaldu ditu Pirinioetan; bidaia dezente egin ditu estilo horretan eskalatzeko, eta hainbat leku aipatu zizkigun eskalada tradizionaleko bideak zabaltzeko». Zabalzak su geldoan egosi zuen asmoa, eta 2020an Xabier Ormazabal mendi beka eskuratu zuen proiektu erakargarri batekin: «Horma birjinak Artikotik gertuko latitudeetan». Pandemiak, ordea, erdiz erdi eten zuen proiektua, eta aurtengo udara arte ezin izan du amaitu.
Proiektuaren lehen geltokia Lofoten uharteak izan ziren, Norvegia iparraldean, joan den urteko udan. Bernat Vilarrasa katalana, Mikel Inoriza gasteiztarra eta hirurak joan ziren Lofoten uharteetara. Oslora lehenbizi eta Bodo-ra gero hegazkinez iritsi ondoren, handik aurrera garraio publikoan mugitu ziren (autobus eta ferryetan), Lofoteneko Moskenesoya herrira iritsi arte. Itsas mingain batean, horma ikusgarriz inguratutako arrantzale herri kozkor bat da Moskenesoya. Lofotoneko postal bete-betekoa. «Zoragarria da lekua, eta bakartua; inor gutxi joaten da hara eskalatzera. Lauzpabost arrantzale familia baino ez dira bizi bertan. Hormak granitozkoak dira, 200 eta 800 metro artekoak, ez dira horma txiki-txikiak ere, eta ia itsasotik bertatik jaiotzen dira», jakinarazi du Zabalzak.
Gauerdiko eguzkia: nahi beste ordu eskalatzeko
Eskalatzaileen alerik ez, horma ikaragarri ederrak aukeran, nahi beste lerro eta bide zabaltzeko... pagotxa aurkitu zuten hiru eskalatzaileek Lofoteneko itsasbazter hartan. «Guk dakigula, Gerber Cucurellek berak eta Jordi Estevek eskalatutako bideren batzuk bazeuden, baina askoz gehiagorik ere ez. Aukerak mugagabeak ziren», ekarri du gogora eskalatzaile iruindarrak. Gainera, Artikotik gertuko latitude haietan udan iluntzen ez duenez, nahi beste ordu zituzten eskalatzeko. «Joan gintezkeen lotara 07:00etan, 16:00etan jaiki, 17:00etan eskalatzen hasi, eta 04:00etan bukatu. Berdin zion ordua. Beste leku eta horma batzuetan, orduaren presioa duzu, eta oso goiz mugitu behar duzu egun argiarekin iristeko gora. Han, aldiz, lasaitasun hori genuen: bi ordu gehiago behar izanez gero, bi ordu gehiago; bagenekien ez zuela ilunduko».
Hormetako baten gailurrean, Lofoteneko paisaia ederrari begira. Ander Zabalza
Lofoten ikusgarria da, baina latitude haietan, Norvegiako itsaso betean, eguraldi makur samarra izaten da sarri, eta hainbat egunetan langarrarekin eta hormak bustita eskalatu behar izan zuten Zabalzak, Inorizak eta Vilarrasak. Halako batean, ordea, egun pare bateko leihoa ireki zitzaien, eta gauerdiko eguzkiari esker, ederki baliatu zuten menia. «Horma nagusietako batean ginela, behera egin behar izan genuen, hala ere. Bernatek ez zuen iltzerik eraman nahi, eta sekzio batean geure burua babesteko modurik gabe geratu ginen. Iltzeak eraman izan bagenitu, pasako ginatekeen seguruenera, baina tira, jolasaren parte zen: bagenekien zertara gindoazen». 20:00etan jaitsi ziren. «Zer egingo dugu? Ona iragarri dute; goazen beste hormaren batera», deliberatu zuten. Eta hala, beste bide bat eskalatu zuten. 24 ordu guztira, gelditu gabe.
«Artesietakoekin eta friend-ekin babesten ginen. Ez genuen iltzerik eta mazorik eraman. Orain, ikusitakoak ikusita, agian eramango genituzke, baina horrela erabaki genuen orduan, eta kito. Bazeuden arrakalak friend-ak eta artesietakoak sartzeko, baina beste zati batzuk itsaspenekoak ziren, eta horietan metro dezentetan ezin genuen babesteko ezer sartu, eta dezenteko beldurra pasatu genuen». Horra eskalada tradizionalaren izaera, hitz gutxitan azalduta. Hiruko sokadan eskalatu zituzten bide guztiak, 40 metroko soka laburragoak erabilita eta luzez luze elkarri txandak emanez; «izan ere, horrelako eskaladetan, lehena doanak neurona gehiago erretzen ditu beti».
Lau bide zabaldu zituzten guztira Merraflestinden eta Moltbaertinden hormetan: Alle blinde, Brutt, Garn thong eta Esel kvist. «Zailtasun aldetik ez ziren gogor-gogorrak ere izan: gehienez ere 7a zailtasunekoak, baina ez zen hori helburua, bide gogorrak irekitzea. Dena irekitzeko dagoen leku batera iristen zarenean, nahi duzuna da ahalik eta gehien eskalatu eta lerrorik politenak eskalatu. Gozatu», nabarmendu du Zabalzak.
Foula uhartea, Eskozia
Artikotik gertuko latitudeetan bide berriak zabaltzeko proiektu horren bigarren geltokia Eskoziako Foula uhartea izan da, aurtengo ekainean. Gerber Cucurellek berak aipatu zien Foulako itsaslabarrak ikaragarriak ikusten zirela irudietan, Dave MacLeod delako batek hainbat bide zabaldu zituela uharte hartan, eskalada tradizionalerako sekulako lekua zirudiela... eta halaxe joan ziren Ander Zabalza eta Bernat Vilarrasa gogoa eta grina elikatuz. Bigarren espedizio honetan, Mikel Perez de la Raya eta Eduardo Sola batu zitzaizkien, biak nafarrak.
Lau taldekideak Foulara eraman zituen ferryan. Ander Zabalza
Eskoziara baino lehen, Galesen egin zuten geldialdia, Pembroke hiriaren inguruko itsaslabarretan. Trad eskaladaren edo eskalada tradizionalaren leku gurtuetako bat da Pembroke. «Gogoa genuen hura ezagutzeko, estilora moldatuz joateko. Astebete egon ginen Pembroken, eta asko gozatu genuen, baina une oro meteoari begira ginen, Foulara joateko baldintzen zain, Foulakoa baitzen helburu nagusia», jakinarazi du Zabalzak. Astebete hartan, eskalatzaile galestarrekin hitz egin zuten Foulari buruz, baina inork ez zuen uhartearen berririk.
Foulako eguraldi iragarpenak zertxobait hobetu zirenean, hara bidean jarri ziren. Bidaia luzea izan zen: Erresuma Batu osoa gurutzatu behar izan zuten hegotik iparrera; ondoren, hamabi orduko ferry bat hartu, eta gero beste laburrago bat, Shetland uhartedian bertan, Foulara iristeko. Oso-oso iparrean dago Foula. «Uharte txiki-txikia da. Berrogei bat lagun bizi dira bertan, jende jatorra. Autoz eraman gintuzten kanpaleku nagusia ezarri genuen lekura. Mesede galanta egin ziguten. Esan ziguten ibili izan dela jendea Foulan eskalatzen, baina ez zela batere ohikoa», oroitu du Zabalzak. Hurrengo egunetan ulertu zuten zergatik.
Biharamunean, euri langarrarekin esnatu ziren, baina, hala ere, labarretan behera rapel egin eta hormak aztertzen hasi ziren, bideak zabaltzeko lerro egokien bila. Ostarteak zabalduz joan ziren egunak aurrera egin ahala, baina haiei gogoa goibelduz joan zitzaien labar bat eta beste bat eta beste bat aztertu ahala. «Etsigarria izan zen: harkaitza oso-oso txarra zen, apurtu egiten zitzaigun eskuetan. Uharteak kilometro oso gutxi ditu, baina lehen egun hartan asko ibili ginen batera eta bestera; hiruzpalau labarretan behera jaitsi ginen, baina guztietan harkaitz apurkorra aurkitu genuen. Neka-neka eginda eta abailduta itzuli ginen kanpalekura». Eta biharamunean ere, gauza bera. Foula uhartea ez zen eskaladarako amesten zuten paradisu hura.
Nebbifeld itsaslabarra, Foula uharteko handienetakoa. Ander Zabalza
Foulako egonaldiko azkeneko egunetan, lau eskalatzaileek elkarri esan zioten ezin zutela handik alde egin esku hutsik edo saiakera bat egin gabe behintzat. Hala, Nebbifeld labarrean —uharteko handienean— begiz jota zeukaten lerro bati heldu zioten. «Han ere harkaitza oso txarra zen, babesteko aukera gutxi eskaintzen zuen, bustita zegoen, eta jaistea erabaki genuen», dio Zabalzak. Azkenean, lerro horren ezkerrean dagoen bide bat errepikatu zuten, The Nouse. «Nebbifeld labar horretako ezproi batean gora egiten du bide horrek, eta, egia esan, abentura handi samarra izan zen. Geneukan krokisa oso txarra zen, eta ez zen batere erraza izan lerroari jarraitzea. Goiko aldean, gainera, fulmarren habia pila bat zeuden, eta kaio moduko horiek, egia esan, ez ziren batere lagunkoiak». Hegaztien erasoei aurre eginez, lortu zuten azkenean bidea gainditzea.
Elkarte bat, tradizionala bultzatzeko
Foulako bidaia amestutakoa ez izan arren, «abentura eta ikasketa handia» izan dela nabarmendu du Zabalzak. «Helburua bazen hori ere: eskalada tradizionalarekiko han duten filosofia hori geureganatzea, eta gurera ekartzea. Alde horretatik, lehen ez geneukan esperientzia hori irabazi dugu, hemen erabiltzen ez diren baliabide asko eskuratu ditugu, eta alde horretatik proiektu aberasgarria izan da».
Foula uharteko labarretako batean, The Nouse bidean. Ander Zabalza
Ez Lofotenen, ez Pembroken eta ez Foulan ez dute iltze bakar bat ere sartu eskalatu dituzten bide guztietan. Harkaitzak zeuden moduan utzi dituzte. Pozik dira horrekin, eta asmo argi bat ere ekarri dute: Euskal Herrian eskalada tradizionalari bultzada emango dion elkarte bat sortzea. «Katalunian badute, eta hemen ere elkartu eta egin dezakegu zerbait. Rokodromoetatik datozen gaztetxoek, askotan, ez dakite aurreko belaunaldien eskalada tradizionaletan oinarrituta iritsi garela honaino. Eskalada tradizionalean batez ere eskaladari berari jartzen zaio arreta, eta ez hainbeste graduari eta zailtasunari. Ekipatu gabeko bideetan, agian 6b zailtasuna egiten ari zara, baina estutuz zoaz, konpromisoa handiagoa delako. Gradua bigarren mailan geratzen da», azaldu du Zabalzak. Azken urteotan, ordea, gradua gurtzen da batez ere, eta, horren ondorioz, kirol eskaladari lotuago dauden beste modalitate batzuen itzalean geratzen ari da tradizionala, Zabalzaren irudiko. «Hori dela eta, gure helburua da pixka bat tradizionalaren balioak ere nabarmentzea». Nolabait, kirol honen jatorrietara joatea.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231195/sortutako-hamar-lanpostutik-bederatzi-zerbitzuen-sektorekoak-dira.htm
|
Ekonomia
|
Sortutako hamar lanpostutik bederatzi zerbitzuen sektorekoak dira
|
2008. urtetik izandako langabe kopururik txikiena eta langile kopururik handiena zenbatu du INEk Hego Euskal Herrian. Apiriletik uztailera 44.400 lanpostu sortu dira.
|
Sortutako hamar lanpostutik bederatzi zerbitzuen sektorekoak dira. 2008. urtetik izandako langabe kopururik txikiena eta langile kopururik handiena zenbatu du INEk Hego Euskal Herrian. Apiriletik uztailera 44.400 lanpostu sortu dira.
|
Hego Euskal Herriko lan merkatuan zerbitzuen sektoreak gero eta pisu handiagoa dauka. Urteko bigarren hiruhilekoan sortutako lanpostuen %88 alor horretakoak dira: hirugarren sektorean 46.600 pertsona gehiago daude lanean urteko lehen hiruhilekoan baino. Hala erakusten dute INE Espainiako estatistika institutuaren biztanleria aktiboaren inkestaren emaitzek.
Lan merkatu indartsu baten argazkia atera du INEk. 22.900 langabe gutxiago zenbatu ditu Hego Euskal Herrian: 103.500 guztira. Eta langabezia tasa %7,5ean kokatu da. Emaitzarik onenak dira 2008. urtetik. Orduan, 93.400 langaberekin amaitu zen urtea, %6,6ko tasarekin.
Lurraldeka, Gipuzkoak du langabezia tasarik txikiena: %6,51. INEk 21.400 langabe gutxiago zenbatu ditu, lehen hiruhilekoan baino 4.600 gutxiago. Ondoren Araba dago, %6,66ko tasa eta 10.800 langabe baititu, nahiz eta kasu horretan langabeen kopurua apur bat handitu den: 500 gehiago.
Bizkaian langabeziak nabarmen egin du behera: 42.800 daude guztira, urteko lehen hiruhilekoan baino 7.900 gutxiago, eta tasa %7,63ra jaitsi da. Nafarroak ere bilakaera positiboa izan du: 28.500 pertsona daude langabezian, lehen hiruhilekoan baino 10.800 gutxiago, eta %8,79koa da tasa.
Adinen arabera, soilik gazteen artean handitu da langabeen kopurua —16 urtetik 24ra bitartekoen artean—: 6.900 gehiago dira, eta %26koa da langabezia tasa.
Emakumeen kasuan, handitu egin da urtebete baino gehiago langabezian daramatenen kopurua; %54,5 dira, iaz baino hamabi puntu gehiago.
Gizonak eta emakumeak kontuan hartuta, langabeen ia erdiek (%46,8) daramate hamabi hilabete baino gehiago lanik gabe.
Ondorio zuzenak
Langabeziarekin bezala, landunen kopuruan ere 2008. urtera egin behar da atzera antzeko zenbakiak ikusteko. Guztira,1.273.600 daude lanean Hego Euskal Herrian. Urteko lehen hiruhilekoan baino 44.400 gehiago dira. Langileen %17,5 aritzen dira sektore publikoan; gainontzekoak, pribatuan.
Langileen %71,9k zerbitzuen sektorean dihardu. Eta alor hori handitu da gehien hiruhileko batetik bestera. 46.900 lanpostu sortu dira. Industriaren erritmoa motelagoa izaten ari da, baina enplegua sortzen jarraitu du: 6.200 gehiago. Aldiz, eraikuntzan lanpostuak galdu dira, 7.800 gutxiago baitaude; eta lehen sektorean, 400 gutxiago.
Azken urteetan Hego Euskal Herriko ekonomian gero eta indar handiagoa hartzen ari da zerbitzuen sektorea. 2008tik ia zortzi puntu hazi da. Orduan langileen %63k ziharduen sektore horretan. Beste aldagai batzuek ere erakusten dute hazkunde hori. BPG barne produktu gordinak, esaterako: %60tik gorako pisua du gaur egun, 2008an baino bost puntu handiagoa, eta, besteak beste, industriaren bizkar hazten ari da.
Zerbitzuak lan merkatuaren oinarria izateak baditu bestelako eragin edo ondorio batzuk. Batetik, emakumeen langabezia gizonezkoena baino gehiago gutxitu da. Bigarren hiruhilekoan 17.400 andre gutxiago daude lanik gabe; gizonak, berriz, 5.500. Hala, emakumeen langabezia tasa 2,8 puntu jaitsi da, %10,5etik %7,7ra. Gizonena, %8,2tik %7,3ra.
Lanean dauden emakumeen %86,9k zerbitzuen sektorean dihardu. Gizonetan nabarmen txikiagoa da portzentaje hori: %58,2.
Horrek ere badu eragina lan kontratu motan; zerbitzuen sektorean ohikoagoak dira lanaldi partzialak. Hala, andreen %26k dute mota horretako kontratu bat, eta gizonen %7k.
Kontratuen iraupenari dagokionez, iaz indarrean jarritako lan erreformaren ondorioak ere erakusten ditu INEren azken inkestak. Orduan baino 47.000 langilek gehiagok dute kontratu mugagabea. Dena den, azken hiruhilekoan behin-behineko gehiago sinatu dira mugagabeak baino: 22.200 aldi baterako eta 13.700 mugagabe. Beraz, behin-behinekotasun tasa puntu eta erdi igo da, %20,5eraino. Emakumeena %24,2 da.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231196/laboral-kutxak-109-milioi-irabazi-ditu-2023ko-lehen-erdian.htm
|
Ekonomia
|
Laboral Kutxak 109 milioi irabazi ditu 2023ko lehen erdian
|
Interes tasa handiagoen bidez, ia %69 handitu ditu mozkinak.
|
Laboral Kutxak 109 milioi irabazi ditu 2023ko lehen erdian. Interes tasa handiagoen bidez, ia %69 handitu ditu mozkinak.
|
Interes tasen igoera bizkorrak maileguak dituzten herritarren eta enpresen patrikak astindu ditu, baina berri ona da mailegu horren beste aldean daudenentzat: finantza erakundeentzat. Laboral Kutxak, esaterako, %68,8 handitu du aurten 2022ko lehen erdiko irabazi garbia: 65 milioi izan ziren iaz, eta 109,7 milioi euro aurten.
Laboral Kutxak igoera ikusgarria izan du interesen marjina bikoiztu egin baita azken urtean, 248,2 milioi euroraino. Hori da bankuen negozio tradizionala: aurrezleen aurrezkia biltzea interes baten truke, eta interes handiagoa kobratuz maileguak ematea herritarrei eta enpresei. Negozio hori zailagoa da interes tasak zeron daudenean, baina nabarmen errazagoa orain bezala %4an daudenean.
Edonola ere, Laboral Kutxak azaldu du den-dena ez dela interes tasa handiagoen ondorioa. «Beste faktore batek ere lagundu du emaitza hori lortzen: jardueraren hazkunde nabarmenak, bai etxebizitzak bai tamaina handiagoko enpresak finantzatzekoak». Izan ere, Mondragon taldeko kreditu kooperatibak jarduera ekonomikoaren suspertzea ikusi du urtearen hasieran, eta iazko arazo batzuk —hornidura kateen arazoak eta energia oso garestia— apaltzen ari direla. «Nolabaiteko sendotasuna atzematen zaio ekonomiari, batez ere zerbitzuen sektorean. Beste adierazle batzuk ere positiboak dira, hala nola enpleguaren bilakaera eta konfiantza indizeak».
Horrela, Laboral Kutxak orotara emandako maileguak 15.476,5 milioi eurorenak ziren ekainaren amaieran, sei hilabete lehenago baino %1,82 lehenago. Interes tasa handien ondorioz herritar asko beren maileguak amortizatzeko ahalegin handia egiten ari diren arren, etxebizitzak erosteko maileguen saldoa %1 handitu da. Kontsumorako maileguena, berriz, %5,4 handitu da. Neurri horretan handitu da enpresei emandako kreditua, %5,2 hain zuzen ere.
Zergetan, ia lau aldiz gehiago
Espainiako banku sistemako beste lehiakide gehienekin alderatuta finantza erakunde txikia da Laboral Kutxa, eta, ondorioz, ez dago behartuta Espainiako Kongresuak bankuei ezarritako zerga berezia ordaintzera. Hala ere, iazkoaren aldean ia halako lau ordaindu du zergetan 2023ko lehen erdian: 18,3 milioi euro (+%292).
Lehiakide horiek gehienak baino emaitza hobeak erakusten ditu Laboral Kutxak bi arlotan: sektorearen berankortasuna —zalantzazko maileguak— %3,49koa da, baina Laboral Kutxarena %2,67koa da. Hala ere, 14,5 milioi euroren hornidurak egin ditu Laboral Kutxak urtarriletik ekainera.
Kaudimenari dagokionez, «lehen postuan jarraitzen du bere erreferentziazko merkatuan». Zehazki, %22,4ko kapitala du, CET1 ratio irizpideen arabera.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231197/donostiako-balkoi-batean-harrapatuta-geratutako-sai-arre-bat-aske-utzi-dute.htm
|
Bizigiro
|
Donostiako balkoi batean harrapatuta geratutako sai arre bat aske utzi dute
|
Donostiako balkoi batean harrapatuta geratutako sai arre bat aske utzi dute.
|
Herrerako (Donostia) etxebizitza bateko balkoi batean harrapatuta geratutako sai arre bat (Gyps fulvus) aske utzi dute ertzainek eta animaliak babesteko elkarteko kide batek. Gertakaria asteartean izan zen, eta, animalia ikusi bezain laster, Ertzaintzari deitu zioten etxeko jabeek. Balkoiko barandaren eta hormaren artean harrapatuta geratu zen, izkina batean, eta espazioa estua zenez, hegan egitea eragozten zion.
Irakurri albiste osoa Irutxuloko Hitzan
|
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231198/eh-bilduk-oso-kezkagarritzat-jo-du-jaurlaritzak-etxe-eskubidearen-legeari-jarritako-helegitea.htm
|
Politika
|
EH Bilduk «oso kezkagarritzat» jo du Jaurlaritzak Etxe Eskubidearen Legeari jarritako helegitea
|
Unai Urruzunok nabarmendu duenez, legeak Euskal Herriko udalei eta instituzioei «tresna juridikoak» ematen dizkie alokairu prezioei muga jartzeko edota etxebizitza publikoaren promozioa tentsio handiko eremuen bidez lortzeko.
|
EH Bilduk «oso kezkagarritzat» jo du Jaurlaritzak Etxe Eskubidearen Legeari jarritako helegitea. Unai Urruzunok nabarmendu duenez, legeak Euskal Herriko udalei eta instituzioei «tresna juridikoak» ematen dizkie alokairu prezioei muga jartzeko edota etxebizitza publikoaren promozioa tentsio handiko eremuen bidez lortzeko.
|
Eusko Jaurlaritzak Espainiako etxebizitza legeari helegitea jarri eta biharamunean, EH Bilduk «oso kezkagarritzat» jo du gobernuaren erabakia. Unai Urruzuno bozeramailearen hitzetan, legeak Euskal Herriko udalei eta instituzioei «tresna juridikoak» ematen dizkie alokairu prezioei muga jartzeko edota etxebizitza publikoaren promozioa tentsio handiko eremuen bidez lortzeko, eta erantsi du: «Badirudi Urkulluren gobernuak horri bizkarra emango diola, entzungor egingo diola, eta lege honen onurak bertan behera uztea bilatzen duela».
Urruzunoren esanetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «milaka» dira etxebizitza bat eskuratzeko «izugarrizko zailtasunak» dituzten herritarrak, eta Jaurlaritzari dei egin dio «behingoz» has dadila Etxebizitza Legeak ematen dizkion «tresnak herritarren zerbitzura» jartzen: «Ez gaude eztabaida juridiko baten aurrean, erabat ideologikoa den eztabaida baten aurrean baizik, burujabetzaz eta subiranotasunaz gutxi duena».
Izan ere, «aitzakiatzat» jo du legeari buruzko eztabaida eskumen gatazka gisa aurkeztea: «2015ean legebiltzarrean etxebizitza legea onartu zenetik ezer egin ez denean eta aitzakia eskuduntza falta izan denean, teorikoki orain tresna juridikoak ezarri direnean Jaurlaritzak eskuduntza inbasioaz hitz egiten digu, aitzakia baino ez dirudien maniobra batean».
Gainera, Urruzunok gogorarazi du PPk ontzat jo duela Jaurlaritzaren helegitea, eta galdetu du: «Orain PP alderdi subiranista bihurtu da?». Ezezkoan da Urruzuno: «Noren interesak babesten ditu? Euskal herritarren gehiengoak etxebizitzaren merkatua erregulatzea eskatzen duenean Urkulluk bizkar egingo die, jabe handien interesei men eginez».
Jaurlaritzak PSE-EEko sailburuen babesik gabe aurkeztu du helegitea, eta, gaiaz galdetuta, Urruzunok uste du zatiketa horrek adierazten duela «nolako aliantzak egiten diren; etxebizitzaren kontuan desadostasunak baditu, ikusiko dugu zer-nolako aukerak dituen halako gobernu batek».
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231199/sexu-eraso-bat-salatu-dute-baionako-bestetan.htm
|
Gizartea
|
Sexu eraso bat salatu dute Baionako bestetan
|
Baionako bestetako lehen gau «jendetsua» izan dela erran du prefeturak. Alabaina, sexu eraso bat gertatu dela jakinarazi du, eta zauritu larri baten berri eman. Itaia mugimendu feministak harturiko txanda denboran, berriz, beste hiru eraso matxista izan ziren.
|
Sexu eraso bat salatu dute Baionako bestetan. Baionako bestetako lehen gau «jendetsua» izan dela erran du prefeturak. Alabaina, sexu eraso bat gertatu dela jakinarazi du, eta zauritu larri baten berri eman. Itaia mugimendu feministak harturiko txanda denboran, berriz, beste hiru eraso matxista izan ziren.
|
Agiri baten bidez, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi du hauek izan direla atzo gaueko gertakariak: sexu eraso baten berri eman dute, gizon bat larriki zauritua atzeman dute, eta atxiloketa bat izan da «genero bortizkeriagatik».
Oraingoz, prefeturak ez du erasoei buruzko xehetasun anitzik eman. Sexu erasoari dagokionez, Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak adierazi du ez duela «berririk ukan» erasoa dela eta.
Gainera, atxiloketa bat izan da genero indarkeriagatik. Biktimak «zauri larriak» izan ditzakeela onartu du Bourrier prokuradoreak, baina azpimarratu gertakari hau ez dela Baionako bestei lotua, «apartamentu pribatu batean gertatu zelako».
Halaber, prefeturak jakinarazi du pertsona bat larri zaurituta dagoela; ostatu baten kanpoko aldean atzeman zuten atzo gauean, burezurreko traumatismo batekin. Prokuradoreak argitu du «borondatezko talde bortizkeriak» eraginiko zauria izan daitekeela.
Bestalde, Baionako bestetan, Itaia mugimenduak egunero emanen dio segida erasoak jasaten dituztenentzako arretari, 21:00etatik 04:00ak arte. Atzo, Itaia mugimenduak hiru erasoren berri eman zuen: hitzezko bi eraso matxista, eta eraso fisiko bat.
Baionako besten hastapeneko gaua biziki jendetsua izan zen. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi du «iazko bestetan ostiralean izandako jende kopuru bertsua» izan zela.
Baionako bestez harago, emazte batek sexu eraso bat jasan zuen Aixerrotan ospaturiko Paella Egunean (Getxo, Bizkaia), joan den asteartean, 19:30 aldera. Horren harira, Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak ikerketa abiarazi zuten; gaur, erasoaren ustezko egilea atxilotu dute. 26 urteko gizona goizean atzeman dute, 08:30ean.
Donostian ere gizon bat atxilotu dute, bi emazte bortxatzeagatik. Gasteizen, gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik. Familiako haurrek dute polizia abisatu; emaztea ospitalera eraman behar izan dute, lesio larriak zituelako.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231200/militarren-kolpeari-aurre-egiteko-nigerko-presidenteak-laquodemokrazia-eta-askatasunaraquo-babestera-deitu-du.htm
|
Mundua
|
Militarren kolpeari aurre egiteko, Nigerko presidenteak «demokrazia eta askatasuna» babestera deitu du
|
Armadako goi kargudunetako batzuek adierazi dute Bazoum atxilotu eta kargugabetu dutela, eta konstituzioa eten dutela. Gobernuak erantzun du ez dela estatu kolperik izan.
|
Militarren kolpeari aurre egiteko, Nigerko presidenteak «demokrazia eta askatasuna» babestera deitu du. Armadako goi kargudunetako batzuek adierazi dute Bazoum atxilotu eta kargugabetu dutela, eta konstituzioa eten dutela. Gobernuak erantzun du ez dela estatu kolperik izan.
|
Nigerko militar talde batek gobernuaren kontrako kolpe bat eman du, eta, atzo gauean adierazi zutenez, Mohamed Bazoum estatuburua atxilotu eta kargugabetu dute. «Segurtasun egoeraren okertzea» eta «gobernantza ekonomiko eta sozial txarra» argudio hartuta, armadako goi kargudun horiek esan dute «erregimena amaitu» dutela, eta herrialdea kudeatzeko CNSP Aberria Babesteko Kontseilu Nazionala eratu dutela. Baina, aldi berean, Atzerri ministro Hassoumi Massoudouk bere burua «behin-behineko gobernuaren presidente» izendatu du gaur, eta, sare sozialen bitartez, herritarrak mobilizatzera deitu ditu. Gerora, Bazoumek ere mezu bera helarazi du, «demokrazia eta askatasuna» babesteko.
Amadou Abdramane koronelak eman zuen, atzo gauean, gertaturikoaren berri, atzean armadako bederatzi goi kargudun zituela. Azaldu zuen mugak itxi dituztela, etxeratze agindua ezarri dutela eta «errepublikako erakunde guztien» funtzionamendua eten dutela, baita konstituzioa ere; adierazi zuen, gainera, «kargugabeturiko agintarien ongi izatea» bermatuko dutela, nahiz eta ez zuen jakinarazi Bazoum non dagoen —Efe berri agentziak, iturri militarrak aipatuta, esan du presidentetzarako jauregian dagoela—. Eta ohartarazpena egin zuen: atzerriko esku hartzerik ez egiteko.
Gertakari horren ondoren, bi aldeak, gobernua eta militarrak, kontakizun borroka batean murgildu dira gaur. CNSPkoek diote estatu kolpe arrakastatsu bat eman dutela, baina Massoudouk France 24 telebista kateari esan dio ez dutela halakorik egin; Jeune Afrique aldizkariak ere ideia hori argitaratu du, behin-behineko gobernuko iturriak aipatuta.
Baliteke CNSPkoek aipaturiko «segurtasun egoeraren okertzeak» jihadisten kontrako operazioei egitea erreferentzia, horien kontra ari baitira borrokan herrialdeko hego-mendebaldean eta hego-ekialdean, bi frontetan. Hain justu, Mendebaldeko estatuen aliatuetako bat da Niger muturreko islamisten kontra, Sahel eskualdean.
Edonola ere, badirudi, lehen zantzuen arabera, barne dinamikek eta gatazkek azaltzen dutela atzo gertaturikoa. Militarren agerraldiaren aurretik, horien eta gobernuaren arteko negoziazioak izan ziren, baina bi aldeak ez ziren ados jarri; antza, Omar Tchiani jeneral eta Presidentetzaren Guardiaren burua asteon ziren kargugabetzekoa —Mahamadou Issoufou presidente ohiak (2011-2021) izendatu zuen—, eta hura litzateke, Salifou Mody jeneralarekin batera —joan den apirilean bota zuten armadako buruzagitzatik—, kolpearen sustatzaileak.
Goizean, ikusteko zegoen kolpistek zer babes zuten armadan, eta hori argitu egin da eguerdian, militarren buruzagitzak jakinarazi baitu estatu kolpearen alde daudela; hori bai, Tchiani ez da agertzen atzo gauean argitaratu zuten bideoan, eta horrek zenbait zalantza eragin ditu soldaduen asmoen inguruan. Edonola ere, militarren liderrek esan dute orain helburua «konfrontazio hilgarri bat» eragoztea dela, eta herrialdea ez desegonkortzea.
Datozen egunak, hortaz, erabakigarriak izango dira argitzeko zein izango den herrialdearen etorkizuna; azkenean armadakoek boterean gelditzea lortzen badute, Afrika mendebaldea eta erdialdea eskualdean 2020tik hona izandako zazpigarren kolpea litzateke, eta herrialdeko laugarrena, 1960an independentzia lortu zutenetik.
Bazoumek jaso zuen babesik handiena 2020 amaiera eta 2021 hasiera artean egindako presidentetzarako hauteskundeetan. Bigarren itzulian irabazi zuen, botoen %55,67 jasota —lehen trantsizio demokratikotzat jo zuten—, eta hasiera-hasieratik agerian geratu zen haren agintaldia ez zela erabat egonkorra izango, inbestidura saiorako bi egun falta zirenean estatu kolpe saiakera bat gelditu baitzuten.
Bitartekaritza lana
Estatu kolpea arrakastatsua izan ote den zalantzak dauden honetan, Beningo presidente Patrice Talon Nigerrera joan zen atzo, eta espero da bitartekaritza lanak egingo dituela; eta, harekin batera, badirudi Nigeriako presidentea eta Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoko buru Bola Tinubuk ere rol hori izango duela egunotan.
Atzo gertaturikoaz, Tinubuk zera adierazi du: «Nigerko Errepublikako alde guztiei argi geratu behar zaie Ecowas eskualdeko buruzagitzak eta munduan demokrazia maite duten guztiek ez dutela onartuko herrialde honetan demokratikoki hautaturiko gobernua ezgaitzen duen egoerarik. Gure eskura dagoen guztia egingo dugu demokrazia irmoki ezarrita dagoela bermatzeko». Talonek, berriz, esan zuen, «beharrezkoa balitz, baliabide guztiak» erabiliko dituztela «ordena konstituzionala berriz ezartzeko».
Bien bitartean, atxilo dagoen Nigerko presidentea aliatuen mezuak jasotzen ari da; besteak beste, Afrikako Batasunaren presidente Azali Assoumanirena, eta Nazio Batuen Erakunde idazkari nagusi Antonio Guterresena, zeinak, militarren erabakia kritikatzeaz gain, «ordena konstituzionala babestera» deitu duen.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231201/kutxabankek-250-milioi-irabazi-ditu-53-gehiago.htm
|
Ekonomia
|
Kutxabankek 250 milioi irabazi ditu, %53 gehiago
|
Interes tasa handiagoen ondorioz, pandemiaren aurreko emaitzak aise gainditu ditu Kutxabankek.
|
Kutxabankek 250 milioi irabazi ditu, %53 gehiago. Interes tasa handiagoen ondorioz, pandemiaren aurreko emaitzak aise gainditu ditu Kutxabankek.
|
Urtea abiada bizian hasi du Kutxabankek, 2023ko lehen sei hilabeteetan iazko irabaziaren hiru laurden lortu baititu. 250,2 milioi euroren mozkinak izan ditu urtarriletik ekainera, iaz tarte horretan izandakoaren %53,4 gehiago. Bankuak nabarmendu duenez, 2019ko pandemiaren aurreko emaitzak gainditu ditu dagoeneko.
Irabaziak handitu dituen faktore nagusia interes tasen igoera bizkorra da. Duela urtebete hasi zen Europako Banku Zentrala diruaren prezioa handitzen, eta inoiz baino bizkorrago egin du gainera, kontrolpetik irtendako inflazioa gerarazi nahian. Interes tasa handiagoak beren bezeroei pasarazi dizkiete finantza erakundeek, eta horrekin loditu dituzte beren mozkinak.
Kutxabanki dagokionez, interesen marjina %82,7 handitu du, 510,8 milioi euroraino. Hori da mailegatzaileei kobratzen dizkien interesen eta aurrezleei ordaintzen dizkien interesen arteko aldea.
Bankuak agiri baten bitartez azaldu duenez, uste baino mailegu gehiago eman ditu urtearen lehen erdian, «testuingurua lehiakortasun handikoa izan arren». Urtarriletik ekainera 1.760 milioi euro jarri ditu hipoteka mailegu berriak emateko, «erakundearen aurreikuspenen gainetik». Izan ere, interes tasa handiagoen ondorioz, moteldu egin da etxebizitzen salerosketa, eta, oro har, bankuak hipoteka gutxiago sinatzen ari dira.
Beste mota bateko maileguetan hazkunde handia izan du Kutxabankek. Kontsumorako maileguak, %16 hazi dira, eta %11,6, berriz, enpresei emandakoak. Azken atal horretan indarra jarri nahi du Anton Arriola Kutxabankeko presidente berriak, hipoteketan duen kuota handia areagotzea oso zaila baita.
Guztira, Kutxabanken maileguen saldoa 47.000 milioitik gorakoa da.
%7,5eko kuota inbertsio funtsetan
BBK, Kutxa eta Vital fundazioen bankuak inbertsio funtsei ere garrantzi handia eman die azken urteetan, eta aurrez aurre lehiatzen ari da neurriz eta baliabidez bera baino handiagoak diren finantza erakundeekin. Horrela, urteko lehen sei hilabeteetan bere bezeroen aurrezkien 2.404 milioi baliatu ditu inbertsio funtsetarako, Espainiako sistemako bankuek erakarritakoaren %15. Beste banku batek soilik bildu du diru gehiago funtsetan inbertitzeko, eta, horri esker, inbertsio funtsetan eta diru zorro delegatuetan %7,51ko kuota du Kutxabankek —abenduan, %7,05eko kuota zuen—.
Inbertsio funtsek aurrezki asko bereganatu dute azken urteetan, interes negatiboko edo oso apaleko urteetan, ohiko gordailuek oso errentagarritasun negatiboa eman dutelako. EBZk interes tasak handitu orduko, bankuek beren bezeroei maileguen truke ordaintzen dituzten interesak igo dizkiete, baina bankuek zekenago jokatu dute beren bezeroen aurrezkia saritzean. Christine Lagarde EBZko presidenteak eta Espainiako Gobernuak berak errieta egin diete bankuei, baina emaitza handirik ez du lortu, likidezia faltarik ez dutelako bankuek eta, hortaz, ez dutelako haien artean lehiatu behar aurrezkia bereganatzeko.
EBZren azken datuen arabera, maiatzean euroguneko bankuek batez beste %2,46ko interesa ordaintzen zieten beren bezeroei gordailuen truke. Espainiako sistemako bankuak, ordea, aurrezle pribatuei gutxien ordaintzen zietenen artean zeuden, %1,64ko interesa. Kontrako lekuan daude Frantziakoak, %3,21eko interesa ordainduta. Enpresen aurrezkia hobeto saritzen dute bankuek, %2,84ko interesa, eurogunekotik oso gertu (%2.95).
Egoera aurki alda daiteke, EBZ erretiratzen ari delako LTRO enkanteen bitartez bankuei krisiei aurr e egiteko emandako likidezia gehigarria. Hori gabe, banku batzuk behartuta izango dira merkatura jotzeko beren operazioak finantzatu ahal izateko, eta horretarako interes erakargarriagoak eskaini beharko dizkiete aurrezleei.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231202/jaurlaritza-baikorra-da-eta-uste-du-udazkenean-ekonomiak-hobera-egingo-duela.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritza baikorra da, eta uste du udazkenean ekonomiak hobera egingo duela
|
Azpiazu sailburuak «aurrekontu baikorrak» iragarri ditu 2024rako, eta ekonomia aurten baino gehiago haziko dela.
|
Jaurlaritza baikorra da, eta uste du udazkenean ekonomiak hobera egingo duela. Azpiazu sailburuak «aurrekontu baikorrak» iragarri ditu 2024rako, eta ekonomia aurten baino gehiago haziko dela.
|
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak egungoa baino egoera «baikorragoa» espero du udazkenerako. Ekonomia adierazle guztiak aztertuta, atzeraldiaren mamua erabat uxatu dela uste du, eta aurrekontu proiektu apropos bat egiteko zumitzak daudela. Datuak ematen hasita, aurten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %1,6 haziko dela berretsi du, baina ez litzateke harrituko udazkenean aurreikuspen hobeak eman beharko balitu. 2024rako, aldiz, %2,1eko hazkundea iragarri du: «2023a baino hobea izango da».
Baikortasuna dario Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailari. Pandemiaren ondoren euskal ekonomia uste baino bizkorrago suspertu dela ikusi du, eta bi urte aski izan dira aurrekoaren antzeko egoera batera iristeko. «Langabezia datuak, hazkundea... onak dira, horretan oinarritzen gara. 2008ko krisiaren ondoren zortzi urte behar izan ziren egoera honetara iristeko», azaldu du Azpiazuk Euskal ekonomiaren 2022ko urteko txostenaren aurkezpenean. Iazko inflazio datu handien ondoren jada baretu dela uste du, eta %2,3ko datua iragarri du aurtengorako.
Aurrera begira Europako Funtsen eraginaren garrantzia nabarmendu du sailburuak. «Behin betiko lurreratu daitezen behar dugu; bestela, zati handi bat galtzeko arriskua izan dezakegu, Espainiak gobernantza diseinatzegatik». Jaurlaritzak aurreratu du hurrengo urtea dela garrantzitsuena funtsen banaketan, «uhin produktibora» iritsiko diren garaia izango delako, eta euskal enpresek egitasmo erakargarriak aurkeztuko dituztela uste du. Alde horretatik, Jaurlaritzak funtsen eraginaren inguruko kalkulu interesgarria egin du: 2021-2026ko tartean EAEko BPG gordina %1,65 gehiago haziko da diru laguntza gisa iritsitako funtsei esker. Kalkuluak ez ditu zenbatu mailegu gisa iritsitako funtsak.
Etxeen birgaitzearekin «kezkatuta» Europako Funtsen eta aurrekontuen haritik, Azpiazuk onartu du Jaurlaritzak badakiela etxebizitzak birgaitzeko Europako Funtsen dirua amaitu izanak ezinegona sortu duela. «Kezkatuta gaude, eta ari gara gaiari bueltak ematen», laburbildu du. Onartu du birgaitzeak egiteko diru sorta nola handitu aztertzen ari dela, baina zaila dirudi Europako Funtsen tamaina berekoak izatea. Laguntza horiek, batez beste, lanen %40 finantzatzen dituzte.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231203/ugtk-ccook-eta-cenek-400000-euro-banatzeko-azpijokoa-darabiltela-salatu-du-labek.htm
|
Ekonomia
|
UGTk, CCOOk eta CENek 400.000 euro banatzeko «azpijokoa» darabiltela salatu du LABek
|
Sindikatu abertzalearen arabera, Nafarroari dagozkion Lan Arriskuen Prebentziorako Fundazioaren ardurapeko funtsak banatzean «agerian geratu da diru kopurua kobratzea bermatzen» zaiela hiru eragileei.
|
UGTk, CCOOk eta CENek 400.000 euro banatzeko «azpijokoa» darabiltela salatu du LABek. Sindikatu abertzalearen arabera, Nafarroari dagozkion Lan Arriskuen Prebentziorako Fundazioaren ardurapeko funtsak banatzean «agerian geratu da diru kopurua kobratzea bermatzen» zaiela hiru eragileei.
|
LABek Nafarroako Gobernuari eskatu dio ez dezala onar UGT eta CCOO sindikatuen eta CEN patronalaren mesedetan egindako eta «klientelismoan» oinarritutako funtzionamendu hori. Ez dute baztertzen auzitara jotzea. «UGTk eta CCOOk euren pribilegioetan aurrera egiten saiatzen dira edozein hutsune aprobetxatuz, eta, estrategia horren aurrean, LABek ez du inolako tarterik utziko».
Egoera horren berri eman du LABek bere Iruñeko egoitzan, 10:30ean. Uxue Barkosen agintaldian bertan behera geratu ziren urte luzez UPNren gobernuek zuzenean bi sindikatuentzat eta enpresaburu elkartearentzat banatutako laguntza zuzenak. Haatik, prentsaurrekoan, zirrikituak baliatu dituztela gaitzetsi dute Imanol Karrera Nafarroako koordinatzaileak eta Inko Iriarte Lan Osasuneko Idazkaritzako arduradun nazionalak.
Euren esanetan, Izaskun Goñi Nafarroako Gobernuko Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan zuzendariak bilera batera deitu zituen, funtsen kudeaketa antolatzeko asmoz. Funts horiek Lan Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioaren kontura dira, eta Nafarroari 400.814 euro dagozkio. LABen arabera, bileran «agerian geratu da diru kopurua kobratzea bermatu» zaiela UGTri, CCOOri eta CENi, eta dirua banatzeko agiriak prestatu egin direla.
LABeko arduradunen arabera, «deigarria da» Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamenduak deitu zuela bilera horretara, artean Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu gabe zeudelarik funtsen banaketaren oinarriak: «UGTko eta CCOOko ordezkariek irizpide argiak zekartzaten idazkietan, eta lotsagabe esaten zioten Nafarroako Gobernuari nola interpretatu behar zituen oraindik argitaratu ez diren pleguak». Gaineratu duenez, funtsen banaketan «epaile eta parte izaten jarraitu nahi dute».
Funtsak, blokeatuta
Izan ere, praktika horrek iraganean Kontu Auzitegiarekin egin du talka. Karrerak eta Iriartek gogora ekarri dute urte luzez funts horiek blokeatuta egon direla, Espainiako Auzitegi Kontuak irregulartasunak atzeman zituelako. Berez, 2008tik 2013ra arteko laguntzen deialdiak baliogabetu egin ziren horregatik. Funtsen kudeaketaz arduratzen zen Espainiako fundazioak sistema aldatu zuen, eta banaketa horretatik kanpo utzi zituen Osalanen kontseilua eta Nafarroako Lan Osasuneko kontseilua.
Gerora, Kontu Auzitegiak ondorioztatu zuen finantzaketa sistema bat zela, eta bi sindikatuak eta CEOE patronala arduratzen zirela irizpideak ezartzeaz eta ondoren dirua banatzeaz. LABeko gogora ekarri duenez, kontu auzitegiak zalantzan jarri zituen kasu askotan emandako laguntzek, ez zutelako bat egiten zutela hura gauzatzeko ekintzekin.
LABen arabera, funtzionamendu horren aurkako hainbat epai pilatu dira urteotako auzibide luzean, eta, hori ikusirik, iazko irailean Espainiako Lan Arriskuen Prebentziorako legearen V. xedapena aldatu egin zen. LABen arabera, aldaketa horren bitartez, funts horien ardura zentralizatu egin da, eta Espainiako Lan Ministerioaren gainean utzi da. «Autonomia erkidegoei kendu egin diete jarduera ildoak zehazteko gaitasuna», eta haren esku uzten du urtero oinarriak diseinatzeko eta argitaratzeko ahalmena.
«Bestela esanda, lege aldaketa hori egin dute lehen modu irregularrean egiten zutena egiten jarraitzeko, eta orain segurtasun juridiko handiagoa eman diete». Sindikatuaren arabera, funtsen kudeaketa zentralizatuta Hego Euskal Herriko bi administrazioen gaitasuna galdu da, eta «tramite huts» bihurtu.
Hemendik aurrera
Hori ikusirik, LABek azaldu du ez duela parte hartuko funtsen banaketan. «Ez dugu onartuko funts horiek interes korporatiboen arabera banatzea UGTren, CCOOren eta CEN patronalaren artean». Gainera, Nafarroako Gobernuak lan osasuneko proiektuei laguntza emateko lerro bat du, eta, beste banaketa horrekin, «ezinbestean» laguntzak bikoiztu daitezke, LABen ustez.
Egoera hori gizarteratzearekin batera, presio egin nahi dute bestelako erabakiak eta politikak ezar daitezen. Ez dute baztertzen auzitara jotzea. Gertutik jarraituko dute diruaren banaketa, «gerta daitezkeen irregulartasunen aurrean».
Nafarroako Gobernuari eskatu diote ez dela bide hori onartu eta, alderantziz, funts horien kudeaketa publikoaren alde egin dezala eskatu diote. LABen arabera, lan osasun arloaren izaera publikoa bultzatuz langileen baldintzak hobetu daitezke: adibidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua indartu daiteke, eta lan ikuskaritza propioa exijitu.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231204/implikako-kaleratuek-kalte-ordain-handiagoak-jasoko-dituzte.htm
|
Ekonomia
|
Implikako kaleratuek kalte ordain handiagoak jasoko dituzte
|
ELAk akordioa sinatu du enpresako zuzendaritzarekin, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera iritsi ondoren.
|
Implikako kaleratuek kalte ordain handiagoak jasoko dituzte. ELAk akordioa sinatu du enpresako zuzendaritzarekin, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera iritsi ondoren.
|
Implikak eta ELAk akordioa sinatu dute, eta enpresa horrek onartu egin ditu kalte ordainak, hasieran proposatutakoak baino handiagoak. Apirilean, enpresa horrek enplegua erregulatzeko espedientea (EEE) abiarazi zuen, eta 150 langile kaleratu zituen. Bilboko lantokian 89 izan ziren, eta hango langileek 130 egun baino gehiago egin zituzten greban. Implika formakuntza profesionalerako enpresa bat da, eta Espainian ere baditu zentroak.
Eragindako kaleratzeengatik, zuzendaritzak 33 eguneko kalte ordainak proposatu zituen, 12 hileko mugarekin. CCOOk proposamena onartu zuen, baina ELAk du gehiengoa negoziazio mahaian, eta hark, Andaluziako eta Valentziako bi zentroetako ordezkariekin batera, proposamena baztertu zuen, eta auzitara jo zuen.
Uztailean egin zen epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta fiskaltzak onartu egin zituen ELAk proposaturiko alegazio asko, eta enpresak eta sindikatuak akordioa egin zuten bart, uztailaren 26an.
Akordioak hurrengoak biltzen ditu. Hasteko, kalte ordaina 45 egunekoa izango da —Implikak 33 egunekoa proposatu zuen hasieran—, eta lan egindako urte bakoitzeko 3.000 euro ordaindu beharko diote langile bakoitzari.
Gainera, enpresak kaleratzeak borondatezko gisa onartu beharko ditu. Horrez gain, langileek lanera itzultzeko eskubidea izango dute, hamabost hilabeteko enplegu bermearekin. Eta, azkenik, akordio horrek Implikako lantoki guztietan izango du eragina.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231205/lantaronen-hirugarren-eguzki-parke-bat-eraikitzeko-oniritzia-eman-du-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
Lantaronen hirugarren eguzki parke bat eraikitzeko oniritzia eman du Jaurlaritzak
|
FV Comunion enpresak 35.500 eguzki panel izango dituen proiektua mamitu nahi du Lantaronen. Gaurkoarekin, proiektua osatzen duten lau parketik hiruk jaso dute ingurugiro alorreko oniritzia.
|
Lantaronen hirugarren eguzki parke bat eraikitzeko oniritzia eman du Jaurlaritzak. FV Comunion enpresak 35.500 eguzki panel izango dituen proiektua mamitu nahi du Lantaronen. Gaurkoarekin, proiektua osatzen duten lau parketik hiruk jaso dute ingurugiro alorreko oniritzia.
|
Lantaronen (Araba) eraiki nahi duten eguzki energia proiektuko hirugarren parke fotovoltaikoari oniritzia eman dio gaur Eusko Jaurlaritzak. Ingurumen inpaktu txostena aldekoa da, baina zenbait zuzenketa egin beharko dituzte. Jaurlaritzak igorritako txostenaren arabera, instalazio horrek «garrantzi urriko» kalteak eragingo ditu ingurugiroan. Halere, enpresak zenbait zuzenketa egin beharko ditu inpaktua murrizteko. Txostenean diotenez, neurri horiek hartuz gero, ingurumenean ez du sortuko «eragin kaltegarri esanguratsurik».
Guztira, 35.500 eguzki plaka edukiko ditu FV Comunion enpresak Lantarongo Komunioi auzoan egin nahi duen proiektu fotovoltaikoak. Gaur oniritzia jaso duen parkeak ia 4.400 eguzki plaka edukiko dituela aurreikusten da. Proiektua osatzen duten lau parkeetatik txikiena da gaur onartutakoa. Gainerako hirurek 10.400 panel izatea aurreikusten da, eta, jada, horietatik bik jasoa dute oniritzia joan den ekainean. Hiru parke handien horietako bakoitzak 4,995 megawatteko potentzia instalatua izango du, eta gaur onartutakoak, 2,1 megawattekoa.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231207/bigarren-aldiz-alzorrizek-ezezkoa-eman-dio-upnri.htm
|
Politika
|
Bigarren aldiz, Alzorrizek ezezkoa eman dio UPNri
|
PSNko Antolamendu idazkariaren arabera, «bateraezina da» Espainian Nuñez Feijoo babestu nahi izatea eta esatea Nafarroan sozialistak babesteko prest dagoela.
|
Bigarren aldiz, Alzorrizek ezezkoa eman dio UPNri. PSNko Antolamendu idazkariaren arabera, «bateraezina da» Espainian Nuñez Feijoo babestu nahi izatea eta esatea Nafarroan sozialistak babesteko prest dagoela.
|
Alderdi sozialistak ez dio kosk egin amuari. Atzo, UPNren zuzendaritzak berretsi egin zuen Esparzak aste hasieran egindako eskaintza: «EH Bildu erabakigarri izateari uztearen truke», gobernuan egonkortasuna bermatzeko prest dira, eta, horregatik, PSNri eskatzen diote UPN gutxiengoa den udalak —Iruñekoa barne— babes ditzala. PSNk eskaintza onartuko balu, de facto, bakarrik eta UPNren menpe utziko luke.
Alta, asteartean egin bezala, PSNko Ramon Alzorrizek ezezko irmoa eman dio berriz Esparzari. Antolamendu idazkariaren arabera, euren apustua da egungo bazkideekin osatzea gobernua. «Horretan ari gara, eta lanean jarraituko dugu».
Ikusi gehiago: Legealdiari begirako egonkortasuna eskaini dio UPNk Txibiteri
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Alzorrizek salatu du UPNren eskaintza ez datorrela bat haren jokabidearekin. «San Adrianen, gai izan dira Voxekin akordioa egiteko, eta alkatetza kendu diote talderik bozkatuenari, PSNri; aurpegiratu digute EH Bildurekin akordioa egin izana Nafarroako Gobernua osatzeko, eta ez da egia; txalotu egin dute Txapotek bota zaitzala leloa; sanchismoa bertan behera uzten ahalegindu dira, eta ezin izan dute; eta berriro esan dute Feijooren alde egingo dutela».
Alzorrizen arabera, ez dute halako eskaintzak onartzeko inongo asmorik. «Horren antitesia gara». Aipatu du «bateraezina» dela «sanchismoa eraitsi nahi izatea eta Alderdi Sozialistaren gobernua babestu nahi izatea hemen: «Ez da bateragarria Feijoo babestea eta hemen gobernu sozialista bat». Gaineratu du ez dutela batere konfiantzarik UPNrekin.
Gobernu osaera, urrun
Behin uztailaren 23koa argituta, PSNk nahiko luke negoziazioak ahalik eta azkarren egitea aurrera. Abuztuaren 28ra arteko epea dute alderdiek, eta Geroa Baik baieztatu du gobernu osaerari buruzko posizioak «oso urrunduta» daudela oraindik ere. «Saiatu beharko dugu ikuspegiak gerturatzen», adierazi du Maria Solana parlamentariak, legebiltzarrean egindako adierazpenetan.
Uztailean, akordio programatikoari buruzko elkarrizketak izan dituzte PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k, eta nahiko aurreratuta daude. Normala denez, ados diren kontuetan ez da arazorik izan, eta euren arteko diferentzia politikoak amaierarako utzi dituzte. Halaber, diferentzia horiek kudeatzeko eta kontrol mekanismoak ezartzeko irizpideak ere ezartzeko dituzte. Iragan legealdian, arazoak izan ziren arlo horretan, gobernuko bi bazkideek ikusi zutelako PSNk nahi zuena lortzen zuela maiz. Hala, Ahal Dugu-k ere baieztatu zuen aurrera atera ez diren konpromiso gehienak eurek bultzatutakoak izan direla.
Hala, zailena geratzen da egiteko, programaren arloan zein gobernuaren osaeran. Negoziazioak hasi zirenetik, Geroa Baik argi utzi du egungo ordezkaritza instituzionalari eutsi nahi diola eta barne funtzionamenduaren inguruko aldaketak nahi dituela. Solanaren arabera, programari zein gobernu osaerari buruzko bi eztabaidak irekirik dira. Solanak gaineratu du zuhur jokatu nahi dutela: «Inor ez dago inbestidurari data bat jartzeko moduan».
Solanak baieztatu du eurak eroso egongo diren gobernu eredua bilatuko dutela. «Nahi dugu izan presentzia nahikoa eta ordezkaritza instituzional nahikoa».
Alfaro: «Ez da arazorik izango»
Zurekin Nafarroa koalizioko Begoña Alfaroren ustez, ez da arazorik egongo akordioa lortzeko, nahiz eta alderdien artean diferentziak izan: «Ardura kontu bat da».
Alfaroren arabera, negoziazioei berriz ekin diete hauteskundeak amaituta, eta intentsitate handiz ari dira lanean. Haren esanetan, ez dago korapilo handiegirik, baina eztabaida biziak dituzte hiru alderdiek. Esparzaren eskaintzari dagokionez, Alfaro lasai dago. «Ez da bideragarria UPNren eta PSNren arteko gerturatze bat».
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231208/ebzk-425eraino-igo-ditu-tasak-eta-ez-du-argitu-irailean-zer-egingo-duen.htm
|
Ekonomia
|
EBZk %4,25eraino igo ditu tasak, eta ez du argitu irailean zer egingo duen
|
Inflazioa jaisten ari denez, aurrerantzean «datuen araberako erabakiak» hartuko ditu banku zentralak. Inoizko maila gorenean daude interes tasak, eta hala jarraituko dute inflazioa «hautsi arte»
|
EBZk %4,25eraino igo ditu tasak, eta ez du argitu irailean zer egingo duen. Inflazioa jaisten ari denez, aurrerantzean «datuen araberako erabakiak» hartuko ditu banku zentralak. Inoizko maila gorenean daude interes tasak, eta hala jarraituko dute inflazioa «hautsi arte»
|
Jokoa aldatu du Europako Banku Zentralak. Azken bileretan, hurrengoetan zer egingo zuen nahiko garbi utzi ohi zuen banku zentralak, inflazioaren aurkako borrokan diruaren prezioa gehiago garestitzeko beste biderik ez zuela nabarmenduta. Baina apaltzen ari da inflazioa, eta interes tasak goia joko duten eguna gerturatu ahala, EBZk eskuak libre utzi nahi izan ditu.
Aurrerantzean, «datuen araberako erabakiak» hartuko ditu, baina bi aukera baizik ez daude: beste puntu laurden bat igotzea edo igoeretan eten bat egitea. Interesak jaisteko aukera «ezezko borobil batekin» baztertu du Christine Lagarde EBZko presidenteak, eta gaineratu du irailaren 14an aldaketarik ez egiteak ez duela esan nahi urriaren 26ko bileran egingo ez duela.
Gaurkoan, berriz, ekainean aurreratutakoa berretsi du EBZk: puntu laurden igo ditu bere interes tasa guztiak. Horrenbestez, bankuek EBZri maileguak eskatzearen truke %4,25eko interesa ordaindu beharko dute. Banku zentralak, berriz, %3,75eko interesa ordainduko die sobran duten likidezia bere kutxetan gordetzen duten bankuei. Tasa berri horiek inoizko handienak dira, eta abuztuaren 2an jarriko dira indarrean.
Duela urtebete hasi zen EBZ interes tasak jasotzen, eta horrela eten zuen sei urte iraun zuen zero tasako ezohiko garaia. Orduz gero, beste zortzi aldiz bildu da EBZko kontseilua, eta guztietatik atera da diruaren prezioaren emendatze batekin, bortitzagoa hasieran, eta motelagoa azkenekoetan. Euriborra, %4,2rako bidean
Interes tasa ofizialen igoerak isla zuzena izan du herritarrek eta enpresek bankuei ordaintzen dizkieten maileguetan. Indize ezaguna, hamabi hilabeterako Euriborra, %0,992ra iritsi zen iazko uztailean, eta %4,2 inguruan bukatuko du aurtengo uztaila. Atzo %4,14 markatu zuen, baina banku zentralaren erabakiaren ondoren, baliteke gaur koska bat gorago ixtea.
Igoera bortitz horrek sekulako igoerak eragin ditu herritarrek eta enpresek beren maileguen truke ordaintzen dituzten maileguetan. 150.000 euroko hipoteka bat itzultzeko daukatenek, esaterako, hilean 250 euro gehiago ordaindu behar dituzte orain.
Funtzionatzen ari da
Maileguak garestituta, EBZren asmoa da jarduera ekonomikoa moteltzea eta horrek inflazioa jaistea. Pilula garratz hori funtzionatzen ari da, eurogunea atzeraldi tekniko apal batean sartu baitzen 2022ko azken hiruhilekoan. Hori bai, herrialde batetik bestera alde handiak daude, eta badira hazkunde tasa nahiko txukun bati eusten dioten eremuak; horien artean dago Euskal Herria.
Gaurko bileraren osteko agerraldian, Lagardek onartu du diruaren prezioaren garestitzea eragin handia izaten ari dela finantzetan, baina txikiagoa herritarren maileguetan. Neurri batean hori da enplegua handitzen ari delako.
Edonola ere, torlojua gehiago estutzeko erabakia «aho batez» hartu dute EBZko kontseiluko kideek, bai belatzek baita usoek ere, batzuek zein besteek uste baitute gehiago egin behar dela inflazioa EBZk egokitzat jotzen duen mailara jaisteko, hau da, %2ra. «Inflazioaren bizkarra hausteko asmoz gabiltza», nabarmendu du Lagardek.
Inflazioak urrian jo zuen goia, %10,6an, baina orduz geroztik jaitsi egin da, batez ere energiak iaz izan zuen gorakada izugarriaren eragina amaitu delako eta gas hornidura bermatzeak haren eta argindarraren prezioa apaldu duelako. Ekainean %5,5era jaitsi zen inflazioa, eta astelehenean jakinaraziko du Eurostatek uztaileko datu aurreratua. Datu garrantzitsua izango da hori, Lagardek argi utzi duelako uztaileko eta abuztuko inflazioaren bilakaerari erreparatuko diola gehien hurrengo mugimenduak erabakitzeko.
Datu orokorra ez ezik, azpiko inflazioa ere kontuan hartuko du banku zentralak, hau da, energiaren eta elikagai freskoen eragina kontuan hartzen ez duenari. Horrekin kezkatuagoa dago EBZ, prezioen igoera jarduera ekonomikoaren atal guztietan sustraitu dela erakusten duelako. Lagardek oroitarazi duenez, energiaren atalean negatiboa da inflazioa, produkzioan ere asko apaldu da, baina zerbitzuetan prezioak oraindik indarrez hazten ari dira.
AEBetan ere, bileraz bilera
EBZk ez ezik, AEBetako Erreserba Federalak ere jaso ditu interes tasak. Asteazkenean egin zuen, eta %5,25 eta %5,5 arteko maila batean utzi zituen, azken 22 urteotako handienean. Lagarderen moduan, Jay Powell Fedeko buruak ez zuen aurreratu nahi izan iraileko bileran zer egingo duten. «Datuek justifikatzen badute, posible da interes tasak igotzea. Baina esango dut posible dela bere hartan uztea ere. Tentuz aztertuko dugu egoera, bileraz bilera».
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231209/hemeretzi-herrialdetako-11-film-lehiatuko-dira-zuzendari-berriak-sailean.htm
|
Kultura
|
Hemeretzi herrialdetako 11 film lehiatuko dira Zuzendari Berriak sailean
|
Liang Ming zinemagile txinatarraren Xiao Yao You / Carefree Days lanak inauguratuko du atala. Besteak beste, Japonia, Iran, Kazakhstan, Singapur, Suedia, Errusia eta Kolonbiako zinemagileen lehen edo bigarren lanak izango dira ikusgai Donostiako 71. Zinemaldian. Hollywoodeko grebak zer eragin izan dezakeen «egunez egun» aztertu beharko dela iritzi dio Jose Luis Rebordinosek, jaialdiko zuzendariak.
|
Hemeretzi herrialdetako 11 film lehiatuko dira Zuzendari Berriak sailean. Liang Ming zinemagile txinatarraren Xiao Yao You / Carefree Days lanak inauguratuko du atala. Besteak beste, Japonia, Iran, Kazakhstan, Singapur, Suedia, Errusia eta Kolonbiako zinemagileen lehen edo bigarren lanak izango dira ikusgai Donostiako 71. Zinemaldian. Hollywoodeko grebak zer eragin izan dezakeen «egunez egun» aztertu beharko dela iritzi dio Jose Luis Rebordinosek, jaialdiko zuzendariak.
|
Ohi bezala, Donostiako Zinemaldia tantaka-tantaka ari da iragartzen bere 71. aldiko programazioak zer film bilduko dituen. Zuzendari Berriak saila osatuko duten lanen txanda izan da oraingoan: hemeretzi herrialdetako 11 ekoizpen izango dira ikusgai atal horretan, zinemagileen lehen edo bigarren filmak denak ere. Kutxabank-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko lehiatuko dira guztiak. Hain zuzen, Kutxabank-ek diruz babestuko du sail hori aurten ere. Irailaren 22tik 30era egingo dute jaialdia.
Beste atal ia denetan egile berrien lanak ere badiren arren, Donostiako Zinemaldiak «talentu berrien alde» egiten duen apustuaren adibide argiena da Zuzendari Berriak saila, jaialdiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek eta Kutxabankeko ordezkari Marta Madinabeitiak adierazi dutenez. Aukeratutako lanetatik, lehen filmak dira zazpi, eta gainerako laurak, berriz, bigarren filmak. Jatorriari dagokionez, sortaldeko zinemak duen pisua nabarmendu du Rebordinosek, eta askotariko gaiak lantzen dituztela gaineratu.
Bigarren filmarekin lehiatuko direnen artean da Liang Ming (Yichun, Txina, 1984) aktore, zuzendari eta gidoigilea. Wisdom Tooth (2020) lehen lana arrakastaz erakutsi zuen nazioarteko hainbat zinema jaialditan, eta Xiao Yao You / Carefree Days haren bigarren filmak inauguratuko du saila. Ban Yu idazlearen nobela du oinarrian, eta gaixorik dagoen eta munduan bere tokia aurkitu nahi duen emakume gazte bat du protagonista.
Zenbait film labur eta Roll (2020) film luzea zuzendu ondoren, bigarren lanarekin lehiatuko da Daichi Murase (Shigaraki, Japonia, 1997) zuzendaria ere: Kiri no Fuchi / Beyond The Fog haren filmak itxiko du saila, zeinetan belaunaldiz belaunaldi mendiko herri urrun batean ostatu bat zuzendu duen familia baten deskribapen intimoa egin duen zuzendariak.
Henry Bernadet (Quebec, 1977) zinemagileak ere nazioarteko zenbait jaialditan parte hartu zuen bere lehen lanarekin, À l'ouest de Pluton (2008). Orain, berriz, Les Rayons Gamma bigarren lanarekin izango da Donostian. Montrealgo gazte belaunaldi baten erretratua erakusten du filmak.
Eta bigarren lanarekin izango da lehian Javier Macipe ere (Zaragoza, Espainia, 1987), La estrella azul izenekoarekin, hain zuzen. Golden Zippers, Mas Birras eta Almagato taldeen sortzaile Mauricio Aznar musikariaren bizitza fikziora eraman du zinemagileak. Aurrez, hainbat film labur eta Los inconvenientes de no ser Dios (2014) luzea zuzendu ditu Macipek.
Zazpi opera prima lehian
Hautatutako gainerako zinemagileak beren lehen lanarekin lehiatuko dira. Farhad Delaram zuzendariak (Teheran, Iran, 1988) Ashil erakutsiko du; filmean, ospitale batean lan egiten duen zinemagile gazte bati bizitza aldatuko zaio neska gazte misteriotsu bat ezagutu ondoren.
Askhat Kuchinhirekov (Almaty, Kazakhstan, 1982) aktore eta zuzendari laguntzaile lanetan aritua da, eta Bauryna salu du lehen lana zuzendari gisa. Antzinako tradizio nomada batetik hartzen du izena filmak; tradizio horren arabera, lehen semea edo alaba aitona-amonei ematen diete gurasoek, haiek zaindu dezaten.
Niclas Larssonen (Malmo, Suedia, 1990) lehen lanean, Taylor Russell, Ewan McGregor eta Ellen Burstyn aktoreek parte hartu dute, besteak beste. Mother, Couch! pelikulan, elkarrengandik urrun dauden hiru anai-arreba elkartuko dira, haien amak altzari denda bateko sofatik zergatik ez duen mugitu nahi argitzeko asmoz.
Ilia Malakhova (San Petersburgo, Errusia, 1973) gidoilari eta muntatzaile lanetan aritu izan da, eta Hi, mom du estreinako film luzea. Kira izeneko 36 urteko emakume bat du protagonista; ezin du amaren desagerpena gainditu, eta ahizpa txikiaren eta iloben etxe berean bizi da.
Juan Sebastian Quebrada (Medellin, Kolonbia, 1987) zuzendariak El otro hijo aurkeztuko du. 2020an Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartu zuen obrak, eta nerabe baten istorioa kontatzen du; anaia ustekabean hilko da, eta bizitzen jarraitzeko beharrezko indarra bilatzen saiatuko da.
Diwa Shah (Nainital, India, 1995) zuzendari laguntzaile eta nobelagile lanetan aritu izan da, eta Bahadur the Brave filmarekin egin du debuta zuzendari gisa; Nepalgo mugatik gertu dagoen herrixka indiar batean girotua, filmak gaixorik dagoen semea sendatzeko dirua irabazten saiatzen den etorkin nepaldar baten istorioa kontatzen du.
Nicole Midori Woodford (Singapur, 1986) zuzendariaren Last Shadow at First Light lehen film luzeak borobiltzen du hautaketa, zeinak desagertutako amaren bila Japoniara joango den emakume gazte baten istorioa kontatzen duen.
Kutxabank-Zuzendari berriak saria irabazteko lehiatuko dira 11 filmok. 50.000 eurokoa da saria, zuzendariak eta filmak Espainian duen banatzaileak erdibana jasoko dutena. Halaber, saileko lanak Gazteriaren TCM saria lortzeko hautagai ere badira.
Hollywoodeko grebaz
Hollywooden lanean ari diren gidoilariek lehenik, eta aktoreek ondoren, beren eskubideen aldeko greba abiatu zuten orain aste batzuk, eta zinemaren hainbat arlotan eragina izaten ari da protesta, baita jaialdietan ere —abuztuan egingo duten Veneziakoan, kasurako—. Rebordinosek adierazi du Donostiako Zinemaldian «glamourrak» ez duela beste festibal batzuetan adina pisu, baina aitortu du grebak eragina izan dezakeela haienean ere. Haren ustez, protesta ez da jaialdia egin aurretik amaituko, eta zuhur mintzatu da, egunetik egunera egoera aldatu daitekeelako. Hala ere, orain dela egun batzuk baino itxaropentsuago ere agertu da: «Badirudi ate batzuk ireki egin direla, eta azter daitezkeen bide batzuk badirela».
Sindikatuta dauden aktoreak jaialdian izango diren, berriz, zalantzazkoa da uneotan, tartean, Donostia Saria jasoko duen antzezlea, Javier Bardem. Rebordinosek adierazi du «kasuz kasu» aztertuko dutela egoera bakoitza, eta jakinarazi du SAD-AFTRA AEBetako aktoreen sindikatuarekin negoziatzen ari direla Bardemi nahiz sindikatuko kide diren beste hainbat aktoreri festibalera etortzeko baimena eman diezaieten. Edonola ere, ziurtzat jo du oraintxe ezinezkoa dela plataformen nahiz zinema estudio handienen proiektuetan parte hartu duten aktoreak Donostian izatea, sindikatuak ez baitu halakorik baimenduko, «gatazka horietan dagoelako». Eskatzen dituzten baldintzak dagoeneko betetzen dituzten ekoiztetxe independenteak, aldiz, baimen horiek jasotzen ari direla gehitu du; hori da Raven Jackson zinemagilearen All Dirt Roads Taste of Salt filmaren kasua, adibidez, zeina Urrezko Maskorra irabazteko lehian izango den.
Edozein modutan, grebak zer-nolako eragina izango duen egunez egun aztertzen jarraitu beharko dutela nabarmendu du Rebordinosek, eta ezer ezin dela ziurtzat jo oraindik. «Hainbat presentzia galduko ditugu, baina beste batzuk salbatu egingo dira». Eta gaineratu du protestak ez duela eraginik izan aurtengo filmen hautaketan, greba hasi aurretik egin baitzuten aukeraketa.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231210/abuztuaren-6an-mobilizatzera-deitu-du-etxerat-ek.htm
|
Politika
|
Abuztuaren 6an mobilizatzera deitu du Etxerat-ek
|
Presoen eskubideen urraketak bukatzeko eskatu du elkarteak. Hamabost hondartzatan egingo dituzte elkarretaratzeak.
|
Abuztuaren 6an mobilizatzera deitu du Etxerat-ek. Presoen eskubideen urraketak bukatzeko eskatu du elkarteak. Hamabost hondartzatan egingo dituzte elkarretaratzeak.
|
Abuztuaren 6an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost hondartzatan mobilizatuko da Etxerat, Etxera lelopean. La Arena, Bakio, Laidatxu, Laida, Laga, Ea, Lekeitio, Ondarroa (Bizkaia), Mutriku, Deba, Zarautz, Orio, Donostia, Hondarribia (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) hondartzetan, senideek pairatzen dituzten egoerak salatu eta presoek eta erbesteratuek etxera itzuli behar dutela adieraziko dute.
Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak «gizarte osoaren eskubideak errespetatzeko» eskatu du. «Zorionez presoen sakabanaketa amaitu egin da eta egoera hobetu da, zalantzarik gabe. Hala ere, gradu erregresioak itzultzen ari dira eta Auzitegi Nazionaleko sektoreek oztopo gehiago jartzen dituzte, egungo testuingurutik erabat kanpo dagoen mendeku gisa». Era berean, salatu dutenez, senideek batez beste hogei urtetik gorako espetxealdia eta urruntasuna «baldintza txarrenetan» gainditzen dute. Gaineratu dute, senideetako asko adindunak direla, horietako batzuk gaixotasun larriekin diagnostikatuak.
Halaber, oraindik indarrean dauden salbuespen neurriekin eta euskal presoei aplikatzen zaien eskubideen urraketarekin amaitzeko eskatu dute. «Gure presoentzat ez dugu pribilegiorik eskatzen, eskubideak baizik. Aplikatu legedia arrunta eta desblokeatu dagokien ibilbideak gizarte osoaren eskubideak errespetatzeko».
Gaur egun, guztira 151 preso, 17 erbesteratu eta 5 deportatu politiko daudela mahaigaineratu dute. Bide beretik, gogora ekarri dute uztailaren 22an zendu zen Sebas Etxaniz euskal preso ohia. «Erbesteko eta espetxeko urte luzeak ez zaizkio oharkabean pasa». Ordura arte, EPPK-ko presorik zaharrena zen, 80 urterekin.
Nelson Mandelaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak eginiko erakunde-adierazpenarekin bat egin dute. «Euskal espetxe-administrazioa pertsonaren duintasun-printzipioak, espetxe-aldia murriztea, erkidegoan birgizarteratzea, ikuspegi errestauratiboa eta haurren eta generoaren ikuspegia gehitzea, politika publikoak sar daitezen sustatuz finkatzea» dute helburu.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231211/alerta-horia-ezarri-dute-euskal-herriko-hainbat-tokitan-ekaitzengatik-eta-euriteengatik.htm
|
Gizartea
|
Alerta horia ezarri dute Euskal Herriko hainbat tokitan, ekaitzengatik eta euriteengatik
|
Alerta horia arratsaldetik aurrerako iragarri dute meteorologia agentziek.
|
Alerta horia ezarri dute Euskal Herriko hainbat tokitan, ekaitzengatik eta euriteengatik. Alerta horia arratsaldetik aurrerako iragarri dute meteorologia agentziek.
|
Eguraldi aldaketa dator gaur. Alerta horia ezarri dute meteorologia agentziek arratsaldetik aurrera, litekeena delako ekaitzak eta euriteak izatea. Euskalmet Euskadiko Meteorologia agentziak alerta ezarri du 15:00etatik 21:00etarako, Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdean, Araba erdialdean eta Ebroko ardatzean. Litekeena da orduko hamabost litro ur botatzea, eta Araban eror daitezke eurite handienak. Euriteekin batera, baliteke kazkabarra eta haize boladak izatea.
Nafarroa ekialdean ere, batez ere Pirinio aldean, euriteak eta ekaitza izateko arriskua dago, Nafarroako meteorologia eta klimatologia agentziaren arabera. Haize zakarra iragarri du ekaitzak izango diren guneetarako. Ipar Euskal Herrian ere alerta horia ezarri dute. Euriteak izango dira kostaldean, eta ekaitzak Pirinio aldean.
Bihar —ostirala—, tenperatura eta eguraldia uda girokoak izango dira berriro; eguzkitsu eta bero egingo du. Asteburuan, tenperaturak apur bat jaistea espero da, eta baliteke euria egitea.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231212/iberdrolak-282-handitu-ditu-irabazi-garbiak-urtearen-lehen-erdian.htm
|
Ekonomia
|
Iberdrolak %28,2 handitu ditu irabazi garbiak urtearen lehen erdian
|
2.521 milioi euro garbi irabazi ditu energia enpresak urtarriletik ekainera, 2022aren lehen erdian baino %28,2 gehiago
|
Iberdrolak %28,2 handitu ditu irabazi garbiak urtearen lehen erdian. 2.521 milioi euro garbi irabazi ditu energia enpresak urtarriletik ekainera, 2022aren lehen erdian baino %28,2 gehiago
|
Iberdrolak irabaziak handitzen jarraitzen du, energia sektoreko enpresa gehienen moduan, urtarriletik ekainera bitarte 2.521 milioi euro garbi irabazi baititu, 2022ko epe berean baino %28,2 gehiago. Enpresaren arabera, sareetan eta berriztagarrietan egindako inbertsioengatik, Erresuma Batuko tarifa erregulatuen itzuleragatik eta Europako Batasunean energiaren produkzioa normalizatzeagatik eta prezioak handitzeagatik lortu dute irabaziak handitzea. Urtearen amaieran irabazi garbien igoera %10ekoa izatea espero dute.
2022ko udaz geroztik erregaiek, gas naturalak eta elektrizitateak aurretik zuten inflazio handia etengabe txikituz joan da. Ekainean, adibidez, etxeko gastuen KPI kontsumorako prezioen indizea, argindarra eta berokuntza barne hartzen dituena, -%26,6 zen. Hala ere, irabaziak handitzen jarraitzen dute Iberdrolaren tankerako enpresek.
Azken urtean %8 handitu dituzte inbertsioak, 10.544 milioi euroraino. Diru horren gehiena, %93, sareei (5.061 milioi euro) eta energia berriztagarriei (4.745 milioi euro) dagokie.
Iberdrolak instalatutako ahalmena handitu du azkenaldian. 2.500 megawatteko potentzia gehitu diote energia iturri berriztagarrien parkeari, eta 41.250 megawatt dira jada. Bestalde, eraikitzen ari diren beste planta batzuek beste 7.100 megawatt gehituko dituzte.
Bestalde, Iberdrolak 682,4 milioi euro banatuko ditu eskudirutan dibidendu gehigarrietan. Hala eskatu dute akziodunen %34,6k.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231213/david-silvak-futbola-utziko-du.htm
|
Kirola
|
David Silvak futbola utziko du
|
Joan den astean lesioa izan zuen belauneko lotailu gurutzatuan. Beste urtebeterako kontratua zuen talde txuri-urdinean.
|
David Silvak futbola utziko du. Joan den astean lesioa izan zuen belauneko lotailu gurutzatuan. Beste urtebeterako kontratua zuen talde txuri-urdinean.
|
«Gaur egun tristea da niretzat. Bizitza osoan egin dudanari agur esateko unea da». Hala iragarri du David Silva Realeko erdilariak futbola utziko duela. Joan den astean lesioa izan zuen belauneko lotailu gurutzatuan, eta erretiroa hartzea erabaki du. Nahi baino lehenago utziko du ibilbide profesionala: beste urtebeterako kontratua sinatu zuen joan den maiatzean, beste denboraldi batez Donostiako klubean jarraitzeko.
«Egun tristea» bai jokalariarentzat, bai Realarentzat berarentzat, agur esan behar izan baitio «zoriontsu» egin duen «futbolari puskari». Hiru urtez jantzi du Silvak elastiko txuri-urdina; 2020ko udan heldu zen taldera. «Horrekin geratzen gara, eman digun futbol guztiarekin, asko izan baita», adierazi du taldeak.
Erdilariak ez dio talde bati bakarrik egin agur; jokatu zuen lehen taldetik hasita azkenera artekoei eman dizkie eskerrak: Valentziari, Eibarri, Celtari, Manchester Cityri, Realari. «Nire taldekideei agur esateko unea da; familia izan dira niretzat. Zuen falta sumatuko dut. Mila esker etxean nengoela sentiarazi didazuelako», adierazi du. Gazterik hasi zen lehenengoan, eta talde armaginera igaro zen 2004-2005eko sasoian. Celta izan zuen hurrengo geralekua, eta 2010ean heldu zen Manchesterrera. Hamar denboraldi egin zituen han, Donostian amaitu aurretik.
Ez dira gutxi denboraldi horietan guztietan lortutako garaikurrak: Munduko Txapelketa bat, Espainiako selekzioarekin irabazitako bi Eurokopa, lau Premier League, bi FA Cup, bost Ingalaterrako Kopa, hiru Ingalaterrako Superkopa eta bi Espainiako Kopa —horietako azkena Realarekin lortu zuen, 2021eko apirilaren 3an, Sevillan—.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231214/kristin-harila-eta-tenjen-sherpa-hamalau-zortzimilakotara-igo-dira-92-egunetan.htm
|
Kirola
|
Kristin Harila eta Tenjen Sherpa hamalau zortzimilakotara igo dira 92 egunetan
|
Mendizale norvegiarrak eta mendizale nepaldarrak Nirmal Purjaren errekorra hautsi dute. Purja eskalatzaile nepaldarrak 2019an egin zuen aurreko errekorra, sei hilabete eta zazpi egunetan.
|
Kristin Harila eta Tenjen Sherpa hamalau zortzimilakotara igo dira 92 egunetan. Mendizale norvegiarrak eta mendizale nepaldarrak Nirmal Purjaren errekorra hautsi dute. Purja eskalatzaile nepaldarrak 2019an egin zuen aurreko errekorra, sei hilabete eta zazpi egunetan.
|
Kristin Harila norvegiarra eta Tenjen Sherpa nepaldarra inor baino azkarrago igo dira hamalau zortzimilakotara, 92 egunetan. Horrela, Nirmal Purjaren errekorra hautsi dute. 2019an Purja eskalatzaile nepaldarrak, sei hilabete eta zazpi egunetan lortu zuen.
Gaur goizean iritsi dira hamalau zortzimilakoetako azken tontorrera, 8.611 metroko K2 mendira. «10:45ean iritsi dira azken mendiko tontorrera, abiadura errekorra erreklamatzeko», esan du Mingma Sherpak, espedizioaren enpresa arduradun Seven Summit Trekseko zuzendariak.
37 urteko eskalatzaile norvegiarra aurreko urtean saiatu zen hamalau zortzimilakotara igotzen, sei hilabetean baino gutxiagoan. Apirilaren 28rako, hamalautik hamaika menditara igoa zen; Shisha Pangma, Cho Oyu eta Manaslu bakarrik falta zitzaizkion, eta azaroaren 4ra bitarteko epea zuen errekorra hausteko. Erritmo ona zeraman, baina bertan behera utzi behar izan zuen Tibeteko autoritateek ez zietelako eskalada baimenik eman Shisha Pangma 8.027 metroko mendira igotzeko.
Aurtengo apirilaren 26an, Shisha Pangmara igo, eta erronkari berriro ekin zioten Harilak eta bere laguntzaile Sherpak. Maiatzean Nepalen dauden zortzi zortzimilakotatik, seitara igo ziren: Cho Oyura (8.188 metro) maiatzaren 3an, Makalura (8.485 metro) maiatzaren 13an, Kanchenjungara (8.586 metro) maiatzaren 18an, Everestera (8.848,86 metro) eta Lhotsera (8.516 metro) maiatzaren 23an eta Dhaulagirira (8.167 metro) maiatzaren 29an. Nepaleko azken bi zortzimilakoetara ekainaren hasieran igo ziren: Annapurnara (8.091 metro) ekainaren 5ean eta Manaslura (8.163 metro) ekainaren 10ean.
Nepaleko mendiekin bukatzean Pakistanera abiatu ziren: Nanga Parbatera (8.125 metro) ekainaren 26ean, Gasherbrum II.era (8.034 metro) uztailaren 15ean, Gasherbrum Iera (8.080 metro) uztailaren 18an, Broad Peakera (8.051 metro) uztailaren 23an, eta azkenik, K2ra (8.611 metro) gaur, uztailaren 27an.
«Mendizale munduan oso gutxik amesten dute mugak hautsi eta ezohikoa den zerbait lortzearekin. Horrelakoa da Kristin Harila eta Tenjen Sherparen istorioa, ausardiagatik eta erabakitasunagatik, beraien izenak mendizaletasunaren historian grabatuta geldituko dira», idatzi du Seven Summit Treksek bere web orrian.
Nepaleko argazkilari Purnima Shrestha K2 mendiko tontorrera igo zen aurreko ostegunean. Hamalau zortzimilakotara igotzen den lehen neska nepaldarra izan nahi du.
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231215/fiteron-seme-alabak-hiltzen-saiatzea-egotzitako-andrea-kartzelan-sartzeko-agindu-du-epaileak.htm
|
Gizartea
|
Fiteron seme-alabak hiltzen saiatzea egotzitako andrea kartzelan sartzeko agindu du epaileak
|
Oraindik ere erietxean jarraituko du bolada batean, Poliziaren zaintzapean; handik ateratzean eramango dute preso, gainerakoan ihes egin dezakeela argudiatuta.
|
Fiteron seme-alabak hiltzen saiatzea egotzitako andrea kartzelan sartzeko agindu du epaileak. Oraindik ere erietxean jarraituko du bolada batean, Poliziaren zaintzapean; handik ateratzean eramango dute preso, gainerakoan ihes egin dezakeela argudiatuta.
|
Emakume bat, ustez, 3, 5 eta 9 urteko seme-alabak hiltzen saiatu zen hilaren 20an Fiteron (Nafarroa), Guardia Zibilak jakinarazi zuenez. Adingabeak ospitaleratu egin zituzten, horietako bat, txikiena, oso larri. Jazoeraren berri izan orduko ikerketako iturriak aipatuz hainbat hedabidek zabaldu dutenez, amak arma zuri batekin eraso egin zien hiru umeei, eta pozoi bat hartzera behartu zituen. Ondoren, emakumea bere burua hiltzen saiatu zen. Guardia Zibilak ere esan zuen parrizidio saiakera bat izan zela. Erietxean egon da ordutik andrea, Poliziaren zaintzapean. Hantxe jarraitzen du, baina gaur epaileak espetxean sartzeko agindua eman du. Bolada bat egin beharko du oraindik ospitalean, baina handik ateratzean espetxera eraman beharko dute. Andreak ihes egin ez dezan hartu du erabakia epaileak. aditzera eman duenez.
Ebazpen judizialean hiru hilketa ahalegin egotzi dizkiote andreari. Zabaldu diren datuen arabera, umeei eraso egin aurretik, andreak senarrari hots egin zion telefonoz. Pozoi bat hartuko zuela esan zion. Jendea zelatan ari zitzaiola esan zion, eta gaizki esaka ari zirela berari buruz. Gizona lanera joana zen, ez zituen aintzat hartu andreak esandakoak. Handik tarte batera, ordea, pozoitu egin zituen haurrak, eta zauritu egin zituen labana batekin. Umeak erietxean daude oraindik; ahoan erredurak dituzte, hartu zuten pozoiaren ondorioz, eta zaurituta daude. Seme-alabei eraso egin eta gero, andreak berak ere pozoia hartu zuen, eta labanarekin sabelaldea zauritu zuen.
Aditzera eman dutenez, andrea ez dago oraindik epailearen aurrean deklaratzeko eran. Atxiloaldia hainbatetan luzatu du, eta, azkenean, espetxeratzeko agindua ematea ebatzi du. Fiskaltzak egindako eskari bati erantzun dio; adierazi du andreak ihes egiteko arriskua dagoela, berriz eman diezaiekeela min umeei, eta horregatik dela beharrezkoa neurria. Defentsa ez dago alde.
|
2023-7-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/231216/nire-lapurra.htm
|
Kultura
|
Nire Lapurra
|
Ana Malagon Donostian jaio zen 1978an. Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak ikasi zituen, eta produktu nahiz zerbitzu digitalak diseinatzen ditu. Samuraitasuna blogean idazten du, eta zutabegintza ere landu izan du, besteak beste, Berrian. Hiru ipuin liburu ditu argitaratuak, guztiak Elkar etxearen eskutik: Lasai, ez da ezer gertatzen (2014) —bere blogean ateratzen joandako mikroipuinek osatua—, Gelditu zaitezte gurekin (2017) eta Ez dakit zertaz ari zaren (2021).
|
Nire Lapurra. Ana Malagon Donostian jaio zen 1978an. Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak ikasi zituen, eta produktu nahiz zerbitzu digitalak diseinatzen ditu. Samuraitasuna blogean idazten du, eta zutabegintza ere landu izan du, besteak beste, Berrian. Hiru ipuin liburu ditu argitaratuak, guztiak Elkar etxearen eskutik: Lasai, ez da ezer gertatzen (2014) —bere blogean ateratzen joandako mikroipuinek osatua—, Gelditu zaitezte gurekin (2017) eta Ez dakit zertaz ari zaren (2021).
|
Ez dut txanponik, ez dut txartelik, daukadan bakarra bankuko aplikazioa eta berehala atera nahi izan nuen nortasun agiriaren kopia da. Beti izan naiz atxilotua izatearen beldur, nahiz eta ez dudan horretarako inolako meriturik egin inoiz. Erregelak hausteko ezintasun atabiko bat daukat. Ezinezkoa zait erregela txiki, injustu eta absurdoenak ere (erregela txiki, injustu eta absurdoenak batez ere) apurtzea, bizitza honetan ez bada, existitzen ez den hurrengoan zigortua izango naizelakoan. Oso merezita gainera. Diru-zorroa lapurtu didan pertsona hori nire euskarri fisikoa bilakatu da. Bizirauteko behar ditudan erosketetatik haratago, diru-trukearen plazan ordezkatzen nauena. Ez dakit plaza horretan zein itxura daukadan. Nire antza txikiena ote dudan ere. Zein adin dudan, zein genero. Ba ote dudan adin edo genero jakinik sikiera. Daukadan dirua lapurtzen ari zait baina izan nintekeen pertsonaren ilusioa ematen dit bueltan. Horregatik ez naiz txartela indargabetzeko gai izan oraindik. Egin nitzakeen eta egin ez ditudan gauzak egiten ari delako nire lapurra eta hori egiten ari nintzena baino gehiago da. Kontu korronteko mugimendu bakoitzaren jatorriarekin bizitza bat osatzen ari zait nire lapurra. Ez da nire bizitza, baina nolabait bada nire bizitza ere bai. Azken finean, nik ordaintzen dut bizitza hori. Nire lapurra nire lapurra denetik, loreak erosi ditu behin baino gehiagotan. Zein lore eta nori, niri dagokit irudikatzea. Loradendara gerturatzekotan egon naiz, diru horrekin zer eros daitekeen galdetzen hasi, haurrak ginenean gozodendetan egiten genuen bezala. Galdera horren erantzuna zerbait xumea da beti. Norberaren zaurgarritasun eta mugen onarpen bat dago horrelako galdera batean. Biluzik dagoen eskua zabaldu eta zer duen eta duen horrekin nor den erakusten du batek. Loradendan, gozodendan edo ohean, zaila da horrela biluztea. Nire lapurrak ez du arazo hori. Nire diru-zorroa jantzi dezake biluzik agertzeko. Etxera heltzen denean Bohemiako kristalaren imitazio merke bat den loreontziari aurreko asteko loreak kentzen dizkiolakoan nago. Ura husten du. Arre eta zikina dagoen ura beste ur garden eta garbi batek ordezkatu. Zikinduko da hau ere. Ez dago garbi eta garden mantentzen den ezer. Leihoaren aldamenean dagoen altzariaren gainean uzten du loreontzia, eguzkiak zeharka eman diezaion. Beste landare batzuk ditu, etxeko biztanle egonkorragoak hauek, baina ez askoz ere egonkorragoak, nire lapurra nirea baldin bada, kaktusak ere akabatzeko dohaina izango duelako. Nire imitazio on bat izan behar du nire lapurrak. Kaktusek aintzat hartzen ez den arreta apur hori behar dute behinik behin eta denok dakigu aintzat hartzen ez dena hil egiten dela. Etengabeko argia eta ureztatzea eskatzen duten landareek gehiago irauten diote nire lapurrari. Asko eskatu eta esker txarrekoak diren landare horiek. Telefonoz sekula deitzen ez duten lagun horietako bat zen nire lapurrari hil egin zaion kaktusa. Nire lapurra ere ez da deitzen duen horietakoa, bestela ez litzateke nire lapurra izango. Noizean behin mezuren bat uzten zioten elkarri jadanik inork entzuten ez duen telefono finkoaren erantzungailuan. Gehienetan kasualitatearen esku uzten zuten elkar ikustearena. Kalean gurutzatu eta hurrengo egunerako hitzordua egiten zuten. Edo «data jarriko dugu oraintxe bertan» esaten zuten, «bestela ez dago modurik». Bazegoen modurik, baina ez zegoen ganorarik. Egun gutxiko epearekin jartzen zuten data badaezpada ere. Paseoak ematen zituzten nire lapurrak eta bere kaktus lagunak. Pasa den udan, inora ez doan bide baten amaieran, lagunak «gaixo nago» esango zion nire lapurrari. «Oso gaixo». Nire lapurra harritu egin zuen horrek, ez zuen gaixo aurpegirik eta. Kaktusek ondo disimulatzen dute beraien terminaltasuna. Zerbait hartu nahi zuela esan zion lagunak, hiltzea ez den beste zerbait ospatu nahi izango balu bezala. Lagunak ordaindu zuen ardo bat eskatu zuten itsaso ondoko pasealekuko terraza batean. Iraganari buruz hitz egiten hasteko tentazioari eutsi zioten. Ekaitza iragartzen zuten itsasotik zetozen hodei beltzei erreparatu gabe, etorkizuna tristea iruditzen ote zitzaion galdetu zion kaktusak nire lapurrari. Honek ez zuen erantzuten jakin. «Ez dago erantzun zuzenik» esan zion lagunak, hilzorian dagoen norbaitekin hitz egiteak bakarrik eragin dezakeen presioa kendu nahian edo. Ezer ez erantzutea nahiago izan zuen nire lapurrak, oraina bakarrik zuen lagunari etorkizuna zama astun bat suertatzen zaiola erantzutea baino. Nire lapurra ez zen nire lapurra oraindik baina bazituen orduan ere nire lapurra izatearen trazak. Hiltzera zihoan kaktus lagunak isiltasun hori ulertzen zuen. Gertatuko ez zitzaizkion gauzekin kezkatzen jarraitzen zuela, inertziaz edo. Ordaindu beharko ez zituen fakturak pilatzen zitzaizkiola buruan. Bakean egon beharko zukeen horrez gero. Bere izenean zegoen kreditu txartelaren zorrari kasu egiteari utzi. Ezin zuen ordea. Bizi izango bazituen bezala bizi zituen gauzak oraindik. Hil ostekoak ere. Lagunak ez zuen erraustua izan nahi, ez errautsak inon sakabanatzea nahi. Agur-ekitaldi, gitarra eta bertso saio astunik gabe hil nahi zuen. «Ez dut esanahi berezia duen leku sinbolikorik». Bazekien ez zela bertan izango, ez zuela omenaldiek sortzen duten auzo lotsa sentituko. Gehiago zela gelditzen zirenentzako. Baina hala ere. Kaktusa beste behin ikusteko ahalegina egingo zuela zin egin zion nire lapurrak bere buruari. Alferrik. Izan zuen modua, baina ez ganora. Beti falta izan zaio ganora. Handik denbora batera, ez dakit non, ez dakit nola, nire lapurrak nire diru-zorroa lapurtu zuen. Esertzeko leku deseroso samar bat den arren, izenak eta datak dituen harri hotz batean eserita ikusten dut nire lapurra, nik ordaindu dudan lore sorta batekin. Leku sinbolikoen faltan, kaktusa lurperatu zuten hilobiaren gainean. Hilerrian haizeak jotzen du baina batez ere, bakardadeak. Azkenaldian lagunik hil ote zaidan gogoratzen saiatzen ari naiz eta nire bizitzatik drastikoki desagertu diren pertsonak besterik ez zaizkit etorri burura. Kalean agurtu edo hitz egiteari utzi diotenak, inolako arrazoi berezirik gabe. Ez diogu elkarri ezer lapurtu. Elkarri ezer emateari utzi diogu. Mota horretako lapur batzuk ditut. Mota horretako lapur bat naiz ni ere bai. Mamu bat. Hilarririk gabe oraindik, ozta-ozta gogoratzen ditugu gure izenak. Diru-zorroan daramatzagun kreditu txarteletan agertzen diren izen horiek. Nire izenez deitu dut nire lapurraren bertsio hau ere, ea biratzen ote den. Baina besteek bezala, ez dut kasurik egitea espero. Bizi ez dudan bizitza jarraitzea baizik.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231218/inoiz-erregistratutako-hilabeterik-beroena-izango-da-aurtengo-uztaila.htm
|
Mundua
|
Inoiz erregistratutako hilabeterik beroena izango da aurtengo uztaila
|
Lehen 23 egunetan Lurraren batez besteko tenperatura 16,95 gradu izan da, eta gainditu egin du 2019ko uztaileko marka, 16,63koa. Munduko Meteorologia Erakundeak nabarmendu du inoiz baino beharrezkoagoa dela berotegi efektuko gasen emisioa murriztea.
|
Inoiz erregistratutako hilabeterik beroena izango da aurtengo uztaila. Lehen 23 egunetan Lurraren batez besteko tenperatura 16,95 gradu izan da, eta gainditu egin du 2019ko uztaileko marka, 16,63koa. Munduko Meteorologia Erakundeak nabarmendu du inoiz baino beharrezkoagoa dela berotegi efektuko gasen emisioa murriztea.
|
Aintzat hartuta zein tenperatura neurtu dituzten hilabete honetako aurreneko hiru asteetan, Munduko Meteorologia Erakundeak eta Copernicus Europako Batasunak klima aldaketa aztertzeko sorturiko zerbitzuak jakinarazi dute aurtengo uztaila izango dela planetan inoiz erregistratutako hilabeterik beroena. Eta marka hori zuzenean lotuta dago klima aldaketarekin. «Inoiz baino beharrezkoagoa da berotegi efektuko gasen emisioa murriztea», azpimarratu du, ohar batean, Petteri Taalas erakundeko idazkari nagusiak.
Uztaileko lehen 23 egunetako batez besteko tenperatura 16,95 gradu izan da, eta inoiz erregistratutako hilabeterik beroenaren errekorra hautsi du: 2019ko uztaila zen hori, 16,63 gradu erregistratu baitziren. Kontuan hartu behar da joan den uztailaren 6an inoizko egunik beroena erregistratu zutela —17,08ko batez besteko tenperatura—, eta hilaren 3tik 23ra bitarteko egun guztietan gainditu zela orain arteko egunik beroenaren marka, 2016ko abuztuaren 13an neurtua: batez beste, 16,8 gradu.
Copernicusen eta meteorologia erakundearen arabera, errekorra gainditu da Europan, Asian eta Ipar Amerikan azken asteetan nozitu dituzten bero boladen ondorioz. EBren Copernicus zerbitzuak nabarmendu du uztaileko aurreneko eta hirugarren astean planetaren batez besteko tenperatura 1,5 gradu gainetik egon dela industrializazioaren aurretiko garaiarekin (1850-1900) alderatuta. 2015eko Parisko Hitzarmenean zehaztu zuten, helburu gisa, aurreko aro horrekin konparatuta tenperatura 1,5 gradu baino gehiago ez igotzea XXI. mendearen amaieran, baina, mendearen lehen laurdena bete aurretik, jada gainditua da orduan ezarritako muga.
Horren harira, NBE Nazio Batuen Erakundearen agentziak aurreikusi du, gainera, %98ko probabilitatea dagoela datozen bost urteetako bat, gutxienez, inoiz erregistratutako beroena izateko; eta, aldi berean, %66ko probabilitatea dago hurrengo bost urteetako batean, gutxienez, tenperaturaren batez bestekoa berriro 1,5 gradu gainetik egotea 1850-1900eko epearekin alderatuta. Aintzat hartu behar da El Niño klima fenomenoa sortzen duten baldintzak detektatu dituztela Ozeano Barean duela aste batzuk, eta horrek itsaslaster beroa eragiten duela. Azkeneko aldiz 2016an izendatu zuten klima fenomeno hori, baina orduan planetaren batez besteko tenperaturak ez zuen 1,5eko langa gainditu industrializazioaren aurretiko garaiarekin alderatuta; 1,26 altuagoa izan zen.
«Irakinaldiaren aroa»
«Muturreko klima nozitu dute milioika pertsonak uztailean. Horrek erakusten du klima aldaketaren errealitate gogorra, eta, gainera, etorkizuna aurreratzen du», ohartarazi du agentziaren idazkari nagusiak. NBEren idazkari nagusi Antonio Guterres ere mintzatu da azken datuak kaleratuak izan ondoren, eta adierazi du berotze globalaren garaia bukatu dela, eta «irakinaldi globalaren aroan» sartu dela planeta. «Klima aldaketa hemen dago; beldurgarria da, eta hau hasiera besterik ez da».
|
2023-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/231219/cnmck-41-milioi-euro-ordaintzera-zigortu-du-naturgy-argindarraren-prezioa-manipulatzeagatik.htm
|
Ekonomia
|
CNMCk 41 milioi euro ordaintzera zigortu du Naturgy, «argindarraren prezioa manipulatzeagatik»
|
Sei milioi euroko isunaz gain, 35,5 milioi euro ordaindu beharko ditu kalte ordainengatik.
|
CNMCk 41 milioi euro ordaintzera zigortu du Naturgy, «argindarraren prezioa manipulatzeagatik». Sei milioi euroko isunaz gain, 35,5 milioi euro ordaindu beharko ditu kalte ordainengatik.
|
CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak ebatzi du 2019ko martxotik 2020ko abendura Naturgy enpresak argindarraren prezioa manipulatu zuela merkatuan, eta 41,5 milioi euro ordaintzera zigortu du. Horietako sei isunagatik izango dira, eta 35,5, berriz, kalte ordaina. El País-en arabera, Naturgy-k helegitea jarriko dio epaiari Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Naturgyren eskumeneko Naturgy Generacion enpresari jarri diote isuna, elektrizitatea ekoizten duen sozietateari. CNMCk argitaratu duen oharraren arabera, 2019ko martxotik 2020ko abendura Galiziako Sabon 3 ziklo konbinatu zentroak sortutako elektrizitatea «gehiegizko prezioan» eskaini zuen Naturgy Generacionek, murrizketa teknikoen merkatuan zehazki. CNMCren arabera, epe horretan murrizketa teknikoen merkatuko lehia «urria» zen, eta egoera hori aprobetxatu zuen Naturgyk prezioak puzteko.
Hala, sistemaren operatzaileari, REE Espainiako sare elektrikoari, 35,5 milioi euroko kalte ordaina itzuli beharko dio 22 hilabetean, eta horrek diru hori erabili beharko du eskariari —familiei— eragindako kaltea ordaintzeko.
Elektrizitatearen merkatua
Oso merkatu berezia da argindarrarena. Izan ere, elektrizitatea une bakoitzeko eskariaren arabera produzitu behar da, gaur egun ez baitago elektrizitatea maila handian metatzeko sistema eraginkorrik. Hori dela eta, enpresek pool merkatuan eguneko eskariaren aurreikuspenak egiten dituzte, eta hor hitzartzen dituzte eguneko ordu bakoitzeko kantitateak eta prezioak, baina eskaria zehazki zein den ezin denez jakin, une oro energia produkzioa moldatu behar da, banaketan arazorik ez egoteko.
Hor sartzen dira murrizketa teknikoen merkatuak eta beste batzuk, moldatu eta orekatu egin behar baitira eskaintza eta eskaria.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231239/bbvak-ez-dio-utzi-inoizko-irabazi-handienak-izateari.htm
|
Ekonomia
|
BBVAk ez dio utzi inoizko irabazi handienak izateari
|
3.878 milioi euro irabazi ditu urtearen lehen erdian. Erritmo horretan jarraituta, bankuaren inoizko urte onena izango da 2023a.
|
BBVAk ez dio utzi inoizko irabazi handienak izateari. 3.878 milioi euro irabazi ditu urtearen lehen erdian. Erritmo horretan jarraituta, bankuaren inoizko urte onena izango da 2023a.
|
Irabaziak handitu eta handitu ari da BBVA. Aurtengo lehen erdian, 3.878 milioi euro irabazi ditu, 2022ko epe berean baino %31 gehiago. Joan den urtean, inoizko mozkinik handienak izan zituen, 6.420 milioi euro, eta, hemendik urte amaierara arte erritmo horri eutsiz gero, 7.500 milioi euroren irabazien langa gaindituko du.
Emaitza on horiek direla eta, akzioak berrerosteko programa bat abiatzeko baimena eskatu dio BBVAk EBZ Europako Banku Zentralari, 1.000 milioi euroren truke.
Urte berezia izaten ari da bankuen sektorearentzat. EBZ interes tasak igotzen ari da hilabetero (%4,25ean daude atzotik); halaber, igo egin da bankuek elkarren artean dirua trukatzeagatik kobratzen duten portzentajea, Euriborra, eta inoizko maila handienean dago. Horren eraginez, hipotekak inoiz baino garestiago daude, eta hipoteken tasak hain altu egoteak, tasa aldakorra dutenenak batez ere, bankuei diru asko irabazarazten die. Inflazio altuari aurre egiteko hasi ziren interes tasak igotzen iaz.
Interes marjinengatik, 11.410 milioi euro fakturatu ditu BBVAk, iaz baino %33,6 gehiago; bankuen negoziorik handiena da hori, kobratutako eta ordaindutako interesen arteko tartea, hain zuzen ere. Komisioengatik, 2.909 milioi euro sartu dira banku horren itsulapikoan, 2022ko epe berean baino ia %10 gehiago. BBVAren arabera, Mexikoko, Hego Amerikako eta Turkiako merkatuen funtzionamendu onagatik ari dira handitzen batez ere diru sarrerak.
Finantza operazioen diru sarrerak ia %30 murriztu dira, 773 milioi eurora.
Bankuen urrezko aroa
BBVA ez da irabaziak handitzen ari den banku bakarra; orokorrean, aipatutako egoera mesedegarria gertatzen ari zaio sektoreari. Kutxabankek eta Laboral Kutxak atzo argitaratu zituzten urtearen lehen erdiko emaitzak, eta biak ala biak abagune onean daude: Kutxabankek 250 milioi euro irabazi ditu, iaz baino %53 gehiago, eta Laboral Kutxak, berriz, 109 milioi irabazi ditu, eta iazko mozkinak %69 handitu.
2022an ere inoizko mozkin handienak izan zituzten Hego Euskal Herriko eta Espainiako banku gehienek, energia enpresen moduan. Hori dela eta, 2023 hasieran Espainiako Gobernuak ezohiko zerga bat onartu zuen bankuentzat eta energia enpresentzat. Hala, zerga berri horren kontzeptuagatik 225 milioi euro ordaindu ditu BBVAk. Banku gehienak kexatu egin ziren, eta helegiteak jarri zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Nahiz eta ezohiko zerga hori ordaindu, inoiz baino gehiago irabazten jarraitzen dute entitate horiek.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231240/inflazioak-23ra-egin-du-gora-espainian.htm
|
Ekonomia
|
Inflazioak %2,3ra egin du gora Espainian
|
0,1 puntu igo da KPIa, erregaien eta turismo paketeen prezioen igoeragatik batez ere.
|
Inflazioak %2,3ra egin du gora Espainian. 0,1 puntu igo da KPIa, erregaien eta turismo paketeen prezioen igoeragatik batez ere.
|
INE Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuen arabera, gutxi bada ere, gora egin du inflazioak uztailean, %2,2tik %2,3ra. INEren arabera, erregaiak eta turismo eskaintzak garestitzeagatik handitu da batez ere KPI kontsumo prezioen indizea. Uztaileko Hego Euskal Herriko inflazioaren datu ofiziala abuztuaren 11n emango du INEk.
Azpiko inflazioa, baina, ekaineko maila berean mantendu da, %6,2an. Energia produktuen eta elikagaien prezioak kontuan hartu gabe neurtzen da azpiko inflazioa, gainerako salgaien prezioen eboluzioa zehatzago jakiteko.
Inflazioa gora eta behera dabil aurten. Abendutik urtarrilera %5,6tik %5,8ra igo zen, eta otsailean beste 0,1 puntu handitu zen, erregaien deskontua kendu zutelako gehienbat. Hala ere, martxoan behera egin zuen berriro, 2,5 puntu galduta %3,4ra jaitsi baitzen. Apirilean koxka bat egin zuen gora berriro, %4,2ra, baina martxoko antzeko maila berreskuratu zen maiatzean, %3,5. Ekainean beste kolpe handi batez %2,2ra jaitsi zen, eta uztailean 0,1 puntu igo da.
Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroak ez du KPIaren azken igoerari buruz ezer zehatzik esan, eta adierazi du azken hilabeteetako KPIaren mailak adierazten duela egonkortzen ari dela bizitzaren garestitzea, KPI orokorra %2an eta azpikoa %6an egonkortzen ari delako.
Erregaiak funtsezko
Azken asteetan erregaiak garestitzen ari dira, eta horrek bultzatu du gehienbat inflazioak gora egitea. Datu baseen arabera, aste honetan 1,660 euroan dago 95eko gasolina litroa Hego Euskal Herrian, joan den astean baino 2,3 zentimo garestiago. Uztaileko bigarren astean 1,628 euroan zegoen, eta lehen astean, berriz, 1,622 euroan. Horrek esan nahi du hilabete batean ia 4 zentimo garestitu dela 95eko gasolinaren prezioa. Gasolioa, berriz, uztaileko lehen astetik azkenera 4,5 zentimo garestitu da litroa, 1,461 eurotik 1,506 eurora.
Turismo paketeen prezioek ere gora egin dutela dio INEk, baita jantzien eta oinetakoenek ere. Merkatu diren salgaien artean elikagaiak, elektrizitatea eta gasa daude.
Azpiko inflazioa, altu
Daturik kezkagarriena da azpiko inflazioaren maila altua dela oraindik ere. Elikagaien eta energiaren prezioak kontuan hartu gabe kalkulatzen da; izan ere, salgai horiek aldaketa handiak izaten dituzte hilabetetik hilabetera, faktore askoren arabera jartzen baita haien prezioa. Gainera, horien prezioa merkatzeko politikak ohikoak dira garesti daudenean: oinarrizko elikagaien BEZa kentzea edo garraiolariei erregai litroko ematen dieten diru laguntza, esaterako.
Adierazle hori %6,2an dago gaur egun ere, 2022ko azaroko maila berean. Indize horren maila altua jaistea garrantzitsua dela ohartzen ari dira azkenaldian nazioarteko hainbat erakunde; Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa, esaterako. Azken horrek, adibidez, asteartean banku zentralei eskatu zieten azpiko inflazioa jaisteko borrokarekin jarraitzeko, diru politikak gogortuz; hau da, inflazioari aurre egiteko interes tasak igotzen jarraituz.
Frantzian ere behera
Insee Frantziako Estatistika Institutuak ere uztaileko inflazioaren datua aurreratu du gaur. Horren arabera, bi ehuneko egin du behera KPIak, %4,5etik %4,3ra. Hala, maiatzeko maila berera itzuli da inflazioa. Energia %3,8 merkatu da uztailean; horregatik egin du behera inflazioak, batez ere. Inseek adierazi du udako merkealdian jantziak eta oinetakoak merkeago egoteak ere eragin duela.
Elikagaien garestitzea pixka bat lasaitu da, %13,7tik %12,6ra apaldu baita jakien inflazioa.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231241/hasi-dituzte-ebro-ibaiaren-gaineko-zubibidearen-lanak-castejonen.htm
|
Gizartea
|
Hasi dituzte Ebro ibaiaren gaineko zubibidearen lanak Castejonen
|
AHTaren obrek eraginen duten «kaltea» salatu zuen udalak apirilean. Bertzalde, Espainiako Gobernuak berrogei milioi eman ditu Belateko tunelentzat.
|
Hasi dituzte Ebro ibaiaren gaineko zubibidearen lanak Castejonen. AHTaren obrek eraginen duten «kaltea» salatu zuen udalak apirilean. Bertzalde, Espainiako Gobernuak berrogei milioi eman ditu Belateko tunelentzat.
|
Abiadura handiko trenak bertze urrats bat egin du Nafarroan: Adifek hasi ditu Ebro gaineko zubibide bat eraikitzeko lanak Castejonen, herri horren eta Iruñerriaren arteko AHTaren zatian. Lanek ia 59 milioi euroko aurrekontua dute. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Javier Remirezek “hagitz positibotzat” jo du Adifek lanak hasi izana.
Joan den apirilean, AHTak kalte egindako zenbait udaletako ordezkariek agerraldia egin zuten jendaurrean, proiektu hori salatzeko. Haietako bat izan zen Castejongo alkate David Alvarez; salatu zuen herrian orain hasi dituzten obrek “kalte larriak” eraginen dituztela inguruan. “Ibar basoak eta nekazaritzarako balio handiko herri lurrak txikituko lituzkete”, erran zuen.
Castejongo Udalak 2022ko abuztuan jaso zuen zubibidea egiteko proiektua; eta zubibide horri lotuko zaion trenbide zatiarena, berriz, urte bereko abenduan. “Nahita aukeratzen dituzte tarte horiek, alegazioak aurkezteko prozesua zailtzeko”, nabarmendu zuen Alvarezek, apirilean.
Zazpiehun metroko zubibide bat da Castejonen eraikitzen hasi direna, Ebro ibaiaren gainean. Zubibideari lotuta, lau kilometroko trenbide zati bat eraiki nahi dute, abiadura handiko trenaren plataforma eta oraingo trena batzeko, Tuterarako eta Zaragozarako (Espainia) noranzkoan.
Remirezek azaldu du Castejonen eta Iruñerriaren arteko AHTaren bideak bost zati dituela. Lehena Castejon eta Alesbes artekoa da. Zati horretako plataformako obrak amaitu dituzte jada. Bigarren zatia Alesbes eta Erriberri artekoa da; hirugarrena, Erriberri eta Azkoien artekoa; laugarrena, Tafalla eta Tebas-Muru Artederreta artekoa; eta bosgarren eta azkena, Tebas-Muru Artederreta eta Ezkirotz artekoa. Azken horren proiektua oraindik ez dute idatzi.
Berrogei milioi tunelentzat
Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak uztailaren 19an iragarri zuen Castejongo zubibideko lanak hasi dituela; egun hartan bertan, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak berrogei milioi euroko diru sail bat onartu zuen Belateko tunelak moldatzeko lanak ordaintzeko. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Javier Remirezek AHTaren obrei buruz errandakoa berretsi du N-121-A errepideko tunelentzat jasotako laguntzari esker: “Hagitz positiboa da”.
Joan den astean onartutako sail hori ez da Espainiako Gobernuak Belateko tunelentzat zehaztutako bakarra: gobernuaren aurtengo aurrekontuetan bertze hamabost milioi euro daude azpiegitura horrentzat.
Orain onartutako berrogei milioiak 2023a eta 2025a bitartean jasoko ditu Nafarroako Gobernuak, Belateko tuneletako lanak egiteko. Europatik behin eta berriz erran diote herrialdeko gobernuari gaur egungo tunelak egokitu behar dituela, ez baitituzte betetzen Europak ezarritako zuzentarauak.
Tuneletako obrek, denera, 176 milioi euro inguruko aurrekontua dute: 90 baino gehiago Belateko tunel berrirako; ia hogei tunelen arteko zatirako; 43 baino gehiago Almandozko tunel berrirako —egungoa baino 160 metro luzeago eginen dute—, eta 22 baino gehiago, egungo tunelak berritzeko lanak egiteko.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231243/entzuteko-eta-entzuna-izateko.htm
|
Gizartea
|
Entzuteko eta entzuna izateko
|
'Harrera' kontzeptuaren inguruan hausnartzeko sortu zuten Loturak Emakumeok proiektua. Andre migratzaileek eta bertakoek hartzen dute parte. Haien iritziz, egitasmo "zoragarria" da. Bakoitzak bere istorioa kontatzen du, objektu batekin. Irailean, hirugarren aldia hasiko dute, Portugaleten.
|
Entzuteko eta entzuna izateko. 'Harrera' kontzeptuaren inguruan hausnartzeko sortu zuten Loturak Emakumeok proiektua. Andre migratzaileek eta bertakoek hartzen dute parte. Haien iritziz, egitasmo "zoragarria" da. Bakoitzak bere istorioa kontatzen du, objektu batekin. Irailean, hirugarren aldia hasiko dute, Portugaleten.
|
"Janeth Panesso Medina da nire izena; bigarren abizena esatea gustatzen zait, ama aipatzeko”. Calikoa da Panesso (Kolonbia), eta 2000. urtean heldu zen Euskal Herrira. Urte hartan, Bilbora iritsi zen; 2004tik, ordea, Portugaleten bizi da. “Jarri orduan nire bigarren abizena ere: Luisa Recacha Ortiz”. Recacha, berriz, Bruselakoa da, eta 1992an heldu zen Portugaletera. “Eta ni Mari Luz de Francisco San Martin naiz, Portugaletekoa”. De Franciscoren kasuan, gurasoak ditu migratzaileak: Burgostik eta Soriatik (Espainia) etorri ziren Euskal Herrira. “Beste belaunaldi bateko migratzailea naiz”. Duela gutxi arte, hiru emakumeek ez zuten elkar ezagutzen. Orain, ordea, ondo baino hobeto dute elkarren berri. Loturak Emakumeok proiektuan hartu dute parte. Azken aldia amaitu berritan, Portugaleteko Solar plazan bildu dira, proiektuari buruz hitz egiteko. “Heldu nintzenean, horrelako proiektu bat asko eskertuko nukeen”, aitortu du Recachak.
Moviltik elkartea da proiektuaren antolatzailea, eta horren parte da Maria Arrieta Etxebarria. “Harrera kontzeptuaren inguruan hausnartzeko proiektua da Loturak Emakumeok; lehenengo aldia Getxon egin genuen, eta hurrengo biak, Portugaleten”, esan du Arrietak. Irailean hasiko dute hurrengoa, hori ere Portugaleten. Andre migratzaileak eta autoktonoak batzen dituzte. “Hausnarketa prozesu bat egiten dugu, eta, amaieran, bakoitzak objektu bat aukeratu eta harrerari lotutako bere istorioa kontatzen du”. Hasierako ideia bideo bat egitea izan zen, baina bigarren edizioan aukera gehiago eskaini zituzten: bideoaz gaiz, podcast bat eta liburu bat sortu zituzten.
“Ni maitasunarengatik etorri nintzen”, gogoratu du Recachak. Garai “gogorra” izan zen harentzat. “Iritsi nintzenean, konparazioak egiten nituen: Bruselan lan ona neukan, eta hemen ezer ez; ez nengoen gustura, eta ez nekien nora jo”. Azken 30 urteetan, egoera aldatu egin dela deritzo Recachak: “Orain, badaude elkarte batzuk migratzaileak laguntzeko, baina, garai hartan, ez zegoen ezer”. Proiektuari eskertu dio egiten duen lana. “Enpatia eragin behar da. Egia da ezin garela beste emakumeen oinekin ibili, bakoitzak bere istorioa du-eta, baina emakumeak entzutea, hori ere garrantzitsua da”.
Beste arrazoi batzuengatik heldu zen Panesso Euskal Herrira. “Kolonbian ardura postu bat neukan multinazional batean, baina han, 35 urte inguru dituzunean, zaharkituta geratzen zara, eta lantaldea berritzen hasten dira”. Lana bilatzea ez zen izan mugitzeko arrazoi bakarra. “Indarkeria matxistagatik banandu nintzen senarrarengandik. Hura Kanadakoa denez, bertara deporta zezatela eskatu nuen”. Distantzia luzea jarri behar zuela argi zeukan Panessok, eta “ozeano bat” jarri zuen tartean. Seme-alabak Kolonbian geratu ziren, Panessoren gurasoekin. “Banekien senar ohia Kolonbiara bueltatuko zela”. Eta hala egin zuen. Hori dela eta, Panesso Kolonbiara itzuli Euskal Herritik, eta, 2004. urtean, seme-alabekin bueltatu zen Portugaletera. “Talka gogorra izan zen niretzat; ez nuen inoiz zaintzaren sektorean lan egin, eta ez nuen beste aukerarik izan”. Enplegu zerbitzu publikora jo zuen Panessok. “Egiten nekien guztia azaldu nien, baina esan zidaten titulurik gabe ezin nuela ezer egin”. Horregatik, adineko pertsonak zaintzen hasi zen. “Ez nekien ezer egiten”. Taberna batean ere lan egiten zuen, alokairua ordaintzeko.
Hainbat titulu eta lan gutxi
Egoera administratiboa erregularizatzea lortu zuenean, Panesso ikasten hasi zen: arreta soziosanitarioa ikasi zuen. Hori amaitu zuenean, bidean aurkitutako hainbat kidek ikasten jarraitu behar zuela esaten zioten. “Ez nuen denborarik: 06:30ean ateratzen nintzen etxetik eta 22:00etan bueltatzen nintzen; seme-alabak bakarrik hazi ziren”. Estres handiko garaia izan zen hura. Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen hasi zenean, lan batzuk utzi ahal izan zituen. Soziologiako gradua ikasi zuen, baita Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra, eta maskulinitateei buruzko graduondokoa ere. Bigarren graduondokoa amaitzen ari da orain. Tituluak izanda ere, Panessok salatu du oso zaila dela lana aurkitzea: “58 urte ditut, eta, nahiz eta hainbat titulu izan, ez dut lanik topatzen”.
Graduondoko kide batek aldundiak antolatutako proiektu batean lan egiteko aukera eman zion. Lau hilabetez egon zen lanean. “Orain, amatasun baja bat ordezkatzeko esan didate, eta hori egingo dut”.
Bere istorioa kontatzeko, masterreko kideek oparitutako liburu bat aukeratu zuen Panessok: Caliban y la bruja. “Lehengusu batek behin esan zidan beti ikusi nauela liburu batekin”. Liburu horrek “esanahi handia” dauka Panessorentzat: “Kanadara joan nintzenean oparitu zidaten; semea bertan zegoen, eta lana aurkitzen saiatu nintzen, baina ezin”. Erresuma Batura jo zuen gero, eta ia hiru urtez eskola batean egin zuen lan. Iazko otsailean, Euskal Herrira bueltatu zen.
Panessok hogei urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian. “Hala ere, migratzaile baldintza ez da sekula galtzen”. Emakume batek nongoa den galdetu zion behin. Kolonbiakoa dela erantzun zion Panessok, baina euskalduna “bihotzez” eta “jarrillera sentimenduz” —Portugaletekoen ezizena da—, Portugalete maite duelako. “Hori ulertzea kostatu zitzaion. Ez diozu inoiz migratzaile izateari uzten”.
Recachak berretsi egin du Panessok esandakoa: “Batzuetan uste duzu ez zarela inongoa ere”. Izan ere, haren gurasoak Andaluziakoak ziren (Espainia), baina Recacha Bruselan sortu zen. “Han jaio nintzen, baina ez naiz inoiz belgikarra izan”. Migratzaileen auzo batean bizi ziren, eta han erabilitako mahai zapi bat aukeratu zuen proiekturako. “Amak josi zuen zapia, eta jendea etortzen zen bakoitzean, mahaian jartzen genuen. Denon etxea zen”. Recacharen arabera, aspaldi, harrera egiten zutenak migratzaileak ziren. Egun, egoera ez da asko aldatu. “Migratzaileok egiten diegu harrera beste migratzaileei”.
Iritzi berekoa da De Francisco. Haren gurasoak izan ziren Portugaletera etortzen “lehenengoak”. Horren ostean, ezagunen batek Euskal Herrian lana aurkitu nahi bazuen, haien etxean geratzen zen; eta, lana topatzen zuenean, familia osoa mugitzen zen. “Migratzaileek egin digute harrera beti”, errepikatu du Panessok. “Pertsona batzuk arrazistak dira, baina badira beste asko, arrazistak baino gehiago, beldurtiak direnak”.
Beldurrari aurre egiteko, estereotipoei aurre egin behar zaiela dio De Franciscok. Horretarako, egokia da proiektua. Hark giltzatako bat hautatu zuen: L itxura du eta, alderantziz jarrita, J itxura. “Ni Mari Luz naiz, L; eta gurasoak Juani eta Jacinto ziren; J“. Lagun batek oparitu zion. “Bularreko minbizia bigarren aldiz izan ahal nuela esan zidaten, eta giltzatakoarekin joan nintzen probak egitera”. Ez zuen berriro minbizirik izan. Bere migrazio istorioa kontatu zuenean, hainbat emakumek esan zioten euren istorioa ere kontatu zutela. “Emakume autoktonoek uste dute ez dutela ezer kontatzeko, baina askok dugu migrazio istorio bat”.
Urrats bat gehiago
Proiektuak modu artifizial batean sortu nahi ditu espazioak, modu natural batean topo egingo ez duten emakumeek elkar ezagut dezaten. “Maila berean topo egiten ez duten andreentzako tokia da; agian, emakume autoktonoek harremana dugu Latinoamerikakoekin zaintzarekin laguntzen digutelako, baina hori ez da maila berean egotea”, azaldu du Arrietak. Proiektua “zoragarria” dela iruditzen zaio Panessori, eta uste du, orain, pauso bat aurrera eman behar duela: “Andre bakoitzaren beharrei erantzuna eman behar zaie, garapen prozesuan aurrera egin dezaten”.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231244/aprobetxatu-edo-lehengoratu.htm
|
Gizartea
|
Aprobetxatu edo lehengoratu
|
Lemoizko zentral nuklearrak 40 urte daramatza bertan behera, inoiz martxan jarri gabe. Jaurlaritza da jabea, eta arrain haztegi bat ipini nahi du. Ekologistek eraisteko eskatu dute.
|
Aprobetxatu edo lehengoratu. Lemoizko zentral nuklearrak 40 urte daramatza bertan behera, inoiz martxan jarri gabe. Jaurlaritza da jabea, eta arrain haztegi bat ipini nahi du. Ekologistek eraisteko eskatu dute.
|
Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agindu baten bidez, Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra eraisteko lanei baimena eman die Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak. Lanek hamar urte irautea aurreikusten dute, eta 475 milioi euroren kostua izatea. Bizkaitik gertuen martxan egondako zentral nuklearra da Garoñakoa, baina herrialdean bertan badago beste bat, sekula lanean ibili ez dena, baina 1981ean orduko jabeak —Iberduero— lanak eten zituenetik ia bukatuta dagoena: Lemoizkoa. Harrezkero, bertan behera utzia dute. Garoñan egingo duten bezala, badago Lemoizen ere eraitsi eta Basordako kala berreskuratzeko aukerarik? 2019tik, Eusko Jaurlaritzak dauka haren jabetza. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailekoek Bizkaiko Hitza-ri esan diote beren asmoa dela eraikitakoa aprobetxatu eta beste erabilera bat ematea; bultzatu nahi duten lehen proiektua, arrain haztegi bat da.
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bereizi egiten ditu Garoñako eta Lemoizko kasuak: “Garoñan hondakin erradioaktiboak daude, eta garbitu egin behar da; Lemoizen, ostera, ez da energia nuklearrik sortu, eta ez dago kutsadurarik”. Esan dute Jaurlaritzak ez duela kontuan hartu “eraitsi eta ingurua leheneratzeko aukera”. Hala ere, iazko uztailean Sprilurrek —industria azpiegiturak sustatzeko sozietate publikoa— Lemoizko zentral nuklearra eraisteko lan posibleen inguruko hainbat ikerketa esleitu zituen; besteak beste, segurtasunari eta ingurumen inpaktuari lotutakoak. Beraz, aukera aztertuta egon badago.
Joan den astean, Sprilurrek zentral nuklearreko dikea egonkortzeko lanak esleitu zituen. Jaurlaritzak dio “egin beharreko lanak” direla, “gero martxan jarriko den jarduera ekonomikoa edozein izanda ere”. Hasteko, arrain haztegiaren aldeko apustua egin gura dute, garapen jasangarriarekin “oso lotuta dagoen jarduera” delako. Edozelan ere, ohartarazi dute oraindik azterketa fasean daudela. Ez dute baztertzen beste jarduera batzuk ere bultzatzea.
Gaur egun, herrian ez dago zentral nuklearraren inguruko eztabaidarik, Jesus Mari Arizmendi Lemoizko alkateak esan duenez. “Denetariko iritziak daude: batzuek nahi dute lehengo egoerara bueltatzea, eta beste batzuek uste dute hori utopikoa dela eta azpiegitura aprobetxatu beharko litzatekeela”. Arizmendi ekainaren 17tik da alkate, maiatzean EH Bilduk udal hauteskundeak lehen aldiz irabazi ondoren, eta azaldu du udal gobernu berriak ez duela iritzirik zehaztuta. Horretarako informazioa falta zaiela iruditzen zaio: “Zer egingo da? Zer egin daiteke? Zer ez? Ez dakit azpiegitura osorik botatzea posible den ere”.
Borrokaren ikurra
Lemoizko alkateak gura luke jakin zer proiektu dauden zentral nuklearrerako, eta gura luke informazio hori “publiko egitea”, gizartean eztabaida sortzeko. Batetik, Lemoizen bertan, zentral nuklearra haienean dagoelako. Baina baita Euskal Herri osoan ere, “mugimendu antinuklearraren ikurra” delako. Horregatik, uste du “alderdi politiko guztiek, erakunde ekologistek eta eragileek ere” iritzia eman beharko luketela, eta erabakia hartzeko orduan kontuan hartu. “Ez da Lakuako bulego zarratu batean erabaki daitekeen zerbait”.
Erabileraren bat ematekotan, “giza ergelkeriaren” ikur moduan utziko luke Ekologistak Martxan taldeko Marisa Castro Delgadok: “Hurrengo belaunaldiek jakin dezaten zer ez den egin behar”. Edozelan ere, ohartarazi du egokiena eraikina eraistea eta ingurua lehengoratzea dela. Ez du ontzat jo arrain haztegia martxan jartzeko Eusko Jaurlaritzak duen asmoa: “Halako haztegiek ingurumen inpaktua izaten dute lehorrean, baita itsasoan ere”.
Castrok esan du ez dutela ulertzen Jaurlaritzak zergatik nahi izan duen jabetza. “Legez, zentral nuklearra eraiki duten konpainiek ingurua lehengoratuta itzuli behar dute. Orain Jaurlaritzak erabakiko balu Lemoiz eraistea, denon artean ordaindu beharko genuke, diru publikoarekin”. Era berean, ez du ulertzen berrogei urtean zergatik ez den eraitsi. Azaldu duenez, abantaila da Lemoiz inoiz martxan egon ez izana, ez duelako material erradioaktiborik: “Industria arloko beste edozein azpiegitura eraistea legezkoa litzateke, eta horretan hemen esperientzia handia dugu”.
Erakunde publikoek sarri aipatu izan dute eraiste lanen kostua “handiegia” dela, baita izango luketen ingurumen inpaktua ere. Castroren arabera, zentral nuklearra dagoenean uzteak “askoz inpaktu handiagoa” du.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231245/nafarroako-ekonomiaren-motelaldia-egonkortu-egin-da-kontsumoari-esker.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroako ekonomiaren motelaldia egonkortu egin da, kontsumoari esker
|
Apiriletik ekainera %0,4 handitu da jarduera ekonomikoa, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat azkarrago. Urte arteko hazkunde tasa %2,1 izan da, aurreko hiruhilekoko tasa baino hiru hamarren apalagoa.
|
Nafarroako ekonomiaren motelaldia egonkortu egin da, kontsumoari esker. Apiriletik ekainera %0,4 handitu da jarduera ekonomikoa, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat azkarrago. Urte arteko hazkunde tasa %2,1 izan da, aurreko hiruhilekoko tasa baino hiru hamarren apalagoa.
|
Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du, baina balaztaren gaineko presio leundu egin du. Edo bederen hori da Nastat estatistika erakundeak emandako datuen ondorio nagusia. Izan ere, bigarren hiruhilekoan %0,4ko erritmoan hazi zen barne produktu gordina, eta urteko lehen hiru hilabeteetan %0,3 handitu zen jarduera ekonomikoa.
Urtebeteko tartea hartuz gero, motelaldia ez da gelditu, eta jarduerak hozten jarraitzen du. Izan ere, iazko azken hiruhilekoan %3ko erritmoan handitzen ari zen BPGa; urtarriletik martxora urte arteko tasa %2,4 zen, eta apiriletik ekainera bitartean hiru hamarren geldoago handitu da.
Nastat estatistika etxeak bigarren hiruhilekoko datuak aurreratu ditu, eta gaineratu du irailaren 22an emango dituela behin betiko datuak, aldaketak eta egokitzapenak egingo baititu, eta koadro osoagoa eman.
Eskaintzari dagokionez, Nastatek ondorioztatu du merkatu zerbitzuen eta eraikuntzaren ondorioz apaldu dela ekonomia. Eskariaren arloan, sendien kontsumoak gorantz bultzatu du, eta Nastatek «suspertze seinaleak» antzeman ditu, ziurrenik inflazioaren jaitsieraren ondorioz. Haatik, inbertsioen bilakaeraren berri ematen duen kapital eraketa finkoaren hazkundea moteldu egin da; hots, inbertsioak apaldu direla adierazten du.
Pandemia osteko bilakaera
Hala ere, atzean geratu dira 2021 amaierako eta 2022 hasierako hazkunde handi horiek. Izan ere, urte oso zail batetik zetorren ekonomia orduan, pandemiak geldialdi handia ekarri baitzuen. Hala, 2021aren erditik aurrera industria eta zerbitzuak indarra hartzen hasi ziren berriro, eta hazkundea indartu. Hala, 2020. urtean BPGa %8,3 gutxitu bazen ere, 2022. urtea amaitu aurretik galera hori leheneratu egin zen jada, eta orain ohiko mailetara itzuli da hazkundea.
|
2023-7-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/231246/berritik-ere-badu-tradizioak.htm
|
Bizigiro
|
Berritik ere badu tradizioak
|
Trikitia eta plaza. Gipuzkoan hainbat gune bereganatuta dauzkate trikitiak eta panderoak, Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plaza, esaterako. Besteak beste, Urbian egingo dute saioa, astelehenean, eta aurtengo udan hasi berri dira jaiegunetan Zarauzko Musika Plaza girotzen
|
Berritik ere badu tradizioak. Trikitia eta plaza. Gipuzkoan hainbat gune bereganatuta dauzkate trikitiak eta panderoak, Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plaza, esaterako. Besteak beste, Urbian egingo dute saioa, astelehenean, eta aurtengo udan hasi berri dira jaiegunetan Zarauzko Musika Plaza girotzen
|
URBIA. NATURA ETA OHITURA.
Urtero legez, aurten ere San Ignazio eguna ospatuko dute uztailaren 31n, Gipuzkoako eta Bizkaiko patroi handia-ren eguna. Egun horri izena ematen dion santua, San Ignazio Loiolakoa, Azpeitian jaio eta bizi izan zen luzaroan, eta, haren omenez, festa handia egiten dute bertan. Hala ere, beste zenbait lekutan ere ospatzen dute eguna: Urbiako erromeria da ezagunenetako bat. Uztaileko azkeneko egunean jende ugari biltzen da Aizkorriren magalean, naturaz eta jai giroaz gozatzeko asmoz. Mezak, herri kirol probek, bazkariak, musikak eta giro onak bihurtzen dute ospakizuna berezi.
Pandemiaren ondorioz, bi urtez egin gabe gelditu ziren erromeria, eta iazko udan itzuli ziren, aldaketa batzuekin. Berrikuntza nabarmenena izan zen Urbiako Fonda ireki eta bertako arduradunak aldatu izana. Aurreko arduradun Altzelai eta Altube familiak negozioa utzi egin behar izan zuten osasun arazoak zirela medio. Hori zela eta, iazko udan bi gaztek hartu zieten erreleboa: Naiara Romatet azkoitiarrak eta Peio Bilbao elgetarrak. Altzelai eta Altube familiak 25 urtez egon ziren fondaren buru, eta beste horrenbeste egitea espero dute Romatetek eta Bilbaok.
Familiaren babesa
Bilbaok dio “zoratuta” daudela Romatet eta biak. Fonda umezurtz geldituko zela jakin zutenean, “aukera polita” izan zitekeela pentsatu zuten. Hala ere, argi zuten fondako lana “oso lotua” zela, eta, bakoitzak bere lana zuenez, “zalantza asko” izan zituzten. Fonda ikustera joan ziren lehen aldian, ezezkoa eman zuen bikoteak, baina familiaren eta jendearen animoek “zorakeria” horri heltzeko indarra eman zieten. Urtebeteko ibilbidea ez dela erraza izan onartuta ere, balorazio positiboa egin dute Romatetek eta Bilbaok.
Bilbaoren esanetan, “xarma berezia” du Urbiak, eta San Ignazio eguneko erromeria “apartekoa” izaten da. Iaz bizi izan zuten erromeria bertatik bertara lehenengo aldiz, eta “oso egun polita” izan zela esan du elgetarrak. Urte osoa egun hori buruan dutela pasatzen dutela ziurtatu du, “lan askoko eguna” baita. Iaz, 25 pertsona aritu ziren fondan lanean, eta aurten ere beste horrenbeste ariko dira: familiako kideak eta fondako langileak.
Festara joaten diren gehienak euskaldunak diren arren, “kanpoko jendea” ere izaten dutela dio Bilbaok. Dena den, edozein jatorri izanda ere, badute denek ezaugarri komun bat: mendiarekiko maitasuna. Bilbaoren hitzetan, Urbiako Fondara joaten direnek “mendiari errespetua” diote, eta “hori ikustea oso pozgarria” da eurentzat.
Urbiako Fondak ehun urte beteko ditu 2025eko udan. Hango erromeriak aspaldi bete zuen urteurren hori. Bilbaok dio fonda ireki baino lehenago jada egiten zutela erromeria. Haren ustez, ingurune horretan dagoen ermitan izan dezake festak jatorria, fonda baino lehenago eraiki baitzuten ermita. Hala ere, posible da horren aurretik ere erromeriaren bat egin izana. Jakina dena da belaunaldiz belaunaldi pasatzen joan den festa dela Urbiakoa, eta “urte askoan mantenduko den tradizioa” izatea espero dutela fondako langileek.
Pintxoak, musika…
Bilbaok azaldu du iaz jende andana izan zela erromerian. Goiza “bereziki lanpetua” izan zuten langileek, ogitartekoak, pintxoak eta plater konbinatuak banatzen. Iaz, mezaren ostean, artzain txakurren lehiaketa egin zen, eta, bazkariaren aurretik eta ondoren, trikiti eta pandero saioak girotu zuen festa. Aurtengo egitarauan ez da aldaketa nabarmenik izango. Goizean goiz, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak doako pintxoak banatuko dizkie bertaratutakoei, eta ermitan meza egingo dute gero. 13:00etan, berriz, herri kirolen saioa egingo dute, eta, bazkariaren aurretik eta ondoren, musika izango da. Joan den urtean eguraldia alde izan zuten, eta horrek eragina izan zuen bertara agertu zirenen kopuruan. Gainera, erromeriaren urte batzuetako geldialdiaren ostean eta fonda berriro irekitzearen eraginez, inoiz baino jende gehiago joan zen.
Urbiako Fondako langileentzat San Ignazio eguna “udako ekitaldirik garrantzitsuena” den arren, uda guztian egingo dute lan han. Ekainean hasi zuten udako denboraldia, eta urrira arte egunero eskainiko dute zerbitzua, hamabi orduz, 08:00etatik 20:00etara. Ondoren, negu guztian, asteburuetan bakarrik irekiko dute.
Urbiako Fonda “ingurune paregabean” egoteaz gain, jendearen topaleku bat ere bada. Erromeria izan da horren erakusgarrietako bat. Indarrak berritzeko leku bat da, eta erreferentzia gune bat ere bada askorentzat. Azken finean, mendizaleen babeslekua da fonda, eta baita lainoaren ondorioz noraezean dabiltzanen itsasargia ere. Bilbaok dio fonda ireki izanak “biziberritu” egin duela ingurua, “eta baita erromeria indartu ere”.
ZARAUTZ. PLAZARA, DANTZARA
Udako igande arratsaldeetarako badute plana zarauztarrek eta bisitariek: uztailaz geroztik, asteburuero, erromeria saioak egiten ari dira Musika Plazan. Uztailaren 2an izan zen lehen saioa, eta abuztuaren bukaera bitartean izango dute herritarrek dantzarako aukera; igande honetan, esaterako, Izer eta Alabierrek eta Laja eta Narbaizak girotuko dute plaza (19:30).
Zarauztik kilometro gutxira bada erromeriaren tenplu bat: Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plaza. Azaroaren 1ean hasi eta sanjoanetara bitartean, erromeriazaleek han izaten dute igandeetako eta jaiegunetako zita. Udan geldialdia izaten dute, ordea, eta hain zuzen, Zarautzen izango dute dantzan jarraitzeko parada.
Zarauzko Udalak ehundik gora ekitaldi antolatu ditu aurtengo udarako, eta horien artean dira erromeriak ere. “Denetik eta denentzat” ekitaldiak antolatu nahi izan ditu udalak, Leire Arana zinegotziak azaldu duenez. “Uztaileko eta abuztuko igandeetako berbenek eta dantzaldiek arrakasta handia izaten zutela ikusten genuen, baita mutxikoek ere, eta gure nortasunaren isla diren erromerien aldeko apustua egitea erabaki dugu”.
Orain arte lau dantzaldi egin dituzte Musika Plazan, eta, balorazioa egiteko “goizegi” dela uste duen arren, saioek erantzun “oso ona” izan dutela jakinarazi du Aranak. “Igande batean zirimiria egin zuen, eta dantzariak plazako kioskora igo ziren, trikitilarien ondora. Horrek erakusten du badela dantzarako gogoa Zarautzen. Gainera, dantzara animatzen ez den jendea ere joaten da emanaldia ikustera”.
Musika Plaza betidanik “dantzaren eta musikaren elkargunea” izan dela nabarmendu du Aranak, eta, hain zuzen, haren hitzetan, horrek egiten du gune hori berezi. “Zarauztarrontzat tradizioa da dantzan kioskoari birak ematea. Horixe da erromerientzat, berbenentzat eta kontzertuentzat lekurik aproposena”.
Zarauztarrek erromeriak “oso gustuko” dituztela azpimarratu du zinegotziak. “Eta baita inguruko herrietako bizilagunek ere. Gainera, Zarautzera etortzen diren bisitariek gure tradizioa eta nortasuna bertatik bertara ezagutzeko ekitaldi aproposak direla uste dugu”.
Transmisiorako tresna
Erromeriak transmisiorako ere baliagarri izan daitezkeelakoan dago Arana. Izan ere, haren iritziz, euskal tradizioak eta nortasuna islatzen dituzten egitasmo guztiak dira garrantzitsuak. “Trikitiaren eta euskal dantzen zaletasuna bada Zarautzen eta inguruko herrietan, eta halako egitasmoak herrietako plaza nagusietan antolatzeak lagun dezake transmisio lanean”.
Iosu Arrizabalaga Izer azkoitiar trikitilariaren hitzetan, “zoragarria” da Zarautzen martxan jarri duten egitasmoa, eta “aberasgarria” ere bai: “Jendearen buruetan, ohituraz, sartuta dago erromeriak gain behera daudela, jende gutxi izaten dela erromerietan, baina egiatik urruti dago uste hori. Ikusi besterik ez dago Aristerrazun zer mugimendu izaten den igandero”. Hark dioenez, 50 herritatik joandako erromeriazaleak elkartu izan dira Aiako Aristerrazun igande xume batean. “Hori oso indartsua da euskara panderoaren eta trikitiaren bueltan elkartzeko”. Zarauzko Udalak horren aldeko apustua egin duela eta, eskertuta dago trikitilari azkoitiarra.
Uda sasoia izanik, trikitia hartuta herriz herri dabil aspalditxoan Arrizabalaga. Hark azaldu duenez, ez da erraza erromerien bueltan zer festa ikusten diren sinestea. “Erromeriak beharrezkoak dira gizartean, baita gure baitan ditugun eta gozatzen uzten ez diguten lotsak eta tabuak eraisteko ere. Zorionez, gaur egun edozein adin tartetako jendea ikusten da erromerietan dantzan”.
Pandemiaren eragina
Erromeriak “osasuntsu” daudela uste du soinu jotzaileak. Pandemiaren aurretik ere hala zeudela adierazi du, eta ondorena “kristorena” izan dela. “Tristuraren preso egon da jendea, eta trikitiak zerbait badu, alaitasuna du; orain, jendea oso animatuta dabil plazetan”. Duela egun batzuk Asteasuko Santamañan izan zirela kontatu du, eta 11:00etatik 03:00etara ez zela soinu hotsik falta izan. “Erromeria bukatu genuenean, erretiratu nahi ez zuen gazte pila bat zegoen han; bozgorailua atera zuten, eta, une horretan edozein musika jarriko zutela espero banuen ere, Laja eta Landakandaren piezak jarri, eta dantzan hasi ziren. Harrituta etxeratu nintzen, etorkizuna badela esanez”, kontatu du Arrizabalagak.
Zarauzko igandeko saiorako “gogoz eta ilusioz” dago trikitilaria. Agertokian plazaz plaza arituz, zilarrezko ezteiak beteta dago Izer eta Alabier bikotea, eta “asko” maite ditu Laja eta Narbaiza ere. Arrizabalagak ez du zalantzarik ondo moldatuko direla etzi ere. “Ondo pasatuko dugu, eta jendeak ez du arrazoirik faltako gozatzeko”.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231247/espainiako-poliziak-bi-pertsona-atxilotu-ditu-irunen-emakumeen-sexu-esplotazioa-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Irunen, emakumeen sexu esplotazioa egotzita
|
Lau emakume prostituitzea leporatzen diete.
|
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Irunen, emakumeen sexu esplotazioa egotzita. Lau emakume prostituitzea leporatzen diete.
|
Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, uztailaren 5ean eta 20an bi pertsona atxilotu zituzten Irunen (Gipuzkoa), sexu esplotaziorako pertsonen salerosketa eta sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituak egotzita. Poliziaren esanetan, lau emakume prostituitzen zituzten Irungo etxebizitza batean.
Azaldu dutenez, ikerketa joan den urteko maiatzean hasi zuten. Espainiako Poliziak «prebentziozko kontrol bat» egin zuen etxebizitzan, «sexu zerbitzuak eskaintzen zituelako». Bertan, konturatu ziren delitu zantzuak zeudela, eta beste zenbait bisita egitea erabaki zuten. Azkenean, ondorioztatu zuten gizon bat eta emakume bat lau emakume prostituitzen ari zirela. Ikerketaren arabera, lau emakumeak Asiakoak dira, inguru pobreetakoak, eta menpeko pertsonak zituzten jatorrizko herrialdeetan. Gainera, paperik gabe zeuden Euskal Herrian, eta ikusi dute irabazien erdia bi atxilotuei eman behar zietela.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231248/izurde-bat-irunean.htm
|
Kultura
|
Izurde bat Iruñean
|
Doinua: Uztailaren 19an
|
Izurde bat Iruñean. Doinua: Uztailaren 19an
|
Aurtengo uda ekuadorrera
iritsi den egunean
hiri batean non ez daukagun
asko amankomunean
horren albiste harrigarriak
entzuten ditugunean
ez karabelak, eta ez orkak
yateen kontra jardunean;
esan didate azaldu dela
izurde bat Iruñean.
Portalean bi nerabek muxu
eman behar zuten unean
aditu dute ahots bat haien
arteko isilunean
blokeko andre zaharrak dira
txutxu-mutxu lizunean
hala zabaldu da albistea
gure etxeko auzunean;
“jakin al duzu azaldu dela
izurde bat Iruñean?”.
Protesta pizten ari denean
Bigarren Zabalgunean
ez izateko zuhaitzen ordez
horrenbeste hutsune han
prentsaurreko bat deitu du Udalak
aski modu ilunean
esan dute: “hau gerta zitekeen
Zurriolan, Urumean …
baina, hala da, gaur azaldu da
izurde bat Iruñean”.
Berriz ere ez denean egon
txosnarik txosnagunean
kontzertu oro debekaturik
horren modu immunean
apenas inor ezin denean
bizi askatasunean
kalera irten da polizia
lehenengo abagunean
topatu behar ei dutelako
izurde bat Iruñean.
Haur eskoletan greban daudela
ia ahaztu dugunean
sindikatua bildu denean
mahai baten ingurunean…
billabesako ondoko haurrak
bere izate xumean
isilgordean esan dit modu
ia-ia errudunean:
“egia al da azaldu dela
izurde bat Iruñean?”.
Jendea biltzen hasi denean
hiriaren lotunean
handitzen ari da haserrea
guztien deliriumean
”hondartza non da? Aquí no hay playa!”
entzuten da urrunean
hutsuneren bat topatu dute
sortutako ipuinean …
ez duelako inork ikusi
izurderik Iruñean.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231249/euskadiko-pilota-federazioak-nazioartekoan-onartzeko-lau-arrazoi-nabarmendu-ditu.htm
|
Kirola
|
Euskadiko Pilota Federazioak nazioartekoan onartzeko lau arrazoi nabarmendu ditu
|
Ekonomiari eta lehiari dagokionez «onuragarria» izango dela azpimarratu du, eta lege esparruak hala bermatzen duela. Euskal herritarren nortasunari ere erreparatu dio.
|
Euskadiko Pilota Federazioak nazioartekoan onartzeko lau arrazoi nabarmendu ditu. Ekonomiari eta lehiari dagokionez «onuragarria» izango dela azpimarratu du, eta lege esparruak hala bermatzen duela. Euskal herritarren nortasunari ere erreparatu dio.
|
Bihar, uztailaren 29an, egingo du Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadiko Federazioa kidetzat hartu ala ez erabakitzeko bozketa, ezohiko batzarrean. Mexikoko Batzorde Olinpikoaren auditoriumean egingo da, Euskal Herrian 18:00 direnean. Bi bozketa egingo dira; aurrenekoan, batzarreko partaideek Nazioarteko Federazioak bere estatutuak aldatzea onartu beharko luke. Hori onartuz gero, segidan egingo lukete bigarren bozketa, Euskadiko Federazioa kide gisa onartu edo ez erabakitzeko.
Euskadiko Federazioak egindako eskaeraren defentsa lau arrazoitan oinarritu da. Lehendabizi, nortasunari erreparatu dio. Zabaldu duen oharraren arabera, euskal herritarrek «odolean» daramaten kirola dela nabarmendu du, eta azpimarratu «bere arbasoek asmatutako kirol bat» dela: «Kirol hau aspalditik daramagu odolean, eta uste dugu eskubide osokoa dela aitzindari horiek eta, oro har, euskal gizarte osoa ofizialki ordezkatu ahal izatea gure izena daraman nazioarteko erakunde batean».
Bestalde, Euskadiko Federazioa nazioartekoaren kide izango balitz lehia nabarmen handituko zela ohartarazi dute Euskadiko Federaziokoek. Oharrean aipatutako datuen arabera, 200 klub eta 6.200 kirolari baino gehiago daude Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eta denek izango lukete aukera nazioarteko txapelketetan parte hartzeko. «Txapelketa horien lehia-maila handitzea ekarriko luke eta ikuslearentzako erakargarriagoak izango lirateke», dio Euskadiko Federazioak oharrean.
Ikuspegi ekonomikoari ere erreparatu dio Euskadiko Federazioak bere arrazoiketan. Euskal Herria lurralde «aurreratua, modernoa, eta ahalmen ekonomiko handikoa» dela azpimarratzen da oharrean. Euskadiko Federazioa nazioartekoaren kide izanez gero, pilota «nazioartean zabaltzeko» aukera bat dela ere nabarmendu dute federaziokoek, eta horren onurak «Nazioarteko Federazioaren kide guztiek» jasoko lituzketela: «Gure inklusioarekin Euskal Pilotako Munduko Txapelketak orain arte ikusi ez den maila hartuko luke».
Azkenik, alor legalean oinarritu da Euskadiko Federazioa, Espainiako Gobernuak azken hilabeteetan onartu zuen kirolaren 39/2022 legeak hala bermatzen baitu. Hartan, nazioartean ofizialki lehiatu ahal izateko selekzioek bete beharreko baldintzak zehaztu zituzten. Horren arabera, «autonomia erkidego» bateko selekzioak nazioarteko txapelketetan lehiatu ahalko dira kirolak lurralde horretan «sustrai historikoak» baldin baditu, kirol bakoitzari dagokion nazioarteko federazioak onartzen badu, eta «autonomia erkidego» horretako federazioa Espainiakoa baino lehen sortu bazen.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231250/azken-bi-hamarkadetan-lehen-aldiz-emakume-bat-exekutatu-dute-singapurren.htm
|
Mundua
|
Azken bi hamarkadetan lehen aldiz, emakume bat exekutatu dute Singapurren
|
30 gramo heroinarekin trafikatzea egotzi diote. Erabaki horrek giza eskubideen aldeko taldeen protestak eragin ditu.
|
Azken bi hamarkadetan lehen aldiz, emakume bat exekutatu dute Singapurren. 30 gramo heroinarekin trafikatzea egotzi diote. Erabaki horrek giza eskubideen aldeko taldeen protestak eragin ditu.
|
30 bat gramo heroinarekin trafikatzea egotzita, azken bi hamarkadetan lehen aldiz, emakumezko bat exekutatu dute Singapurren. Saridewi Djamani zuen izena, 45 urte zituen, eta 2018ko uztailean heriotza zigorra ezarri zioten. Iturri ofizialek jakinarazi dute gaur urkatu dutela; Singapurren hala exekutatzen dituzte heriotza zigorrarekin kartzelatuak. Horrek giza eskubideen aldeko taldeen protestak eragin ditu.
Justizia Eraldatzailea Kolektiboa GKE gobernuz kanpoko erakundeak plazaratutako datuen arabera, 2004az geroztik Asia hegoaldeko herrialdean exekutatutako aurreneko emakumea da. Nabarmendu du, gainera, aurten urkatutako laugarren pertsona dela; denak, narkotrafikoagatik.
Singapurko Narkotikoen Bulegoak ohar baten bidez adierazi duenez, herrialdeko auzitegi gorenak iazko urrian atzera bota zuen Djamaniren abokatuek zigor haren aurka jarritako helegite bat. Droga trafikoaren kontrako munduko legedirik zorrotzenetako bat dauka Singapurrek —munduko BPG barne produktu gordinik handienetakoa du, aldi berean—. Esaterako, gutxienez 500 gramo marihuanarekin edo hamabost heroina gramorekin trafikatzea leporatzen dietenei, heriotza zigorra ezartzen diete.
COVID-19agatik, bi urte etenda egon ziren exekuzioak. Iazko martxoan, aldiz, berriro hasi ziren zigortuak urkatzen, eta, giza eskubideen aldeko taldeen esanetan, iazko apiriletik urte bukaerara 11 preso exekutatu zituzten. Pandemiaren ondoren urkatua izan zenaren kasuak oihartzun handia izan zuen herrialdean, presoak eta haren defentsak ziurtatu zutelako inoiz ez zuela drogarekin trafikatu. Soinean marihuana zeramala atxilotu zuten.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231251/ticket-bai-2026an-iritsiko-da-bizkaiko-txosnetara.htm
|
Ekonomia
|
Ticket Bai 2026an iritsiko da Bizkaiko txosnetara
|
Bizkaiko Aldundiak Batuz sistemari atxikitzeko epeak aldatu ditu, eta bi urte eta erdian jarduera ekonomikoren bat duten elkarte guztiek erabili beharko dute, baita irabazi asmo gabekoek ere. Enpresa handiak izango dira 2024ko urtarrilaren 1ean atxikitzera behartuta dauden bakarrak.
|
Ticket Bai 2026an iritsiko da Bizkaiko txosnetara. Bizkaiko Aldundiak Batuz sistemari atxikitzeko epeak aldatu ditu, eta bi urte eta erdian jarduera ekonomikoren bat duten elkarte guztiek erabili beharko dute, baita irabazi asmo gabekoek ere. Enpresa handiak izango dira 2024ko urtarrilaren 1ean atxikitzera behartuta dauden bakarrak.
|
Bizkaiko Aldundiak Batuz sistemara atxikitzeko epeak aldatu ditu. Zergadun elkarteekin hitz egin ondoren, Ticket Bai barnean duten iruzurraren aurkako sistema ezartzeko epeak malgutu ditu. Hasieran ezarri zen borondatezko epea urte amaieran amaituko da, eta, gaur egun, zordunen %16,8 atxiki dira —15.088 guztira—. Epe berriekin, zergadun blokerik handienak 2024ko uztailaren 1erako egon beharko du atxikita. Azkenak, aldiz, irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira. Jardun ekonomikoren bat badute, 2026ko urtarrilaren 1ean egon beharko dute izena emanda.
Baina zer da Batuz? Bizkaiko Ogasunak iruzurrari aurre egiteko eta jardun ekonomikoa kontrolatzeko indarrean jarri nahi duen sistema da, eta Ticket Bai baino gehiago da. Ticket Bai faktura elektronikoa barruan du —jada Araban eta Gipuzkoan indarrean dagoena—, baina bi ezaugarri nagusi gehiago ditu: diru erregistroen liburu elektronikoa, eta jardun ekonomikoaren aitorpen zirriborroaren bidalketa. Hura ezartzea derrigorrezkoa da jarduera ekonomikoren bat duen elkarte ororentzat.
Batuz ezartzeko epe berriak hauek dira: 2024ko urtarrilaren batean enpresa handi guztiek egon beharko dute Batuz-en. Horiek dira urtarrilean atxikitzera behartuta dauden bakarrak —7.084 dira guztira—. Hurrengo urteko uztailaren 1erako, industrian, eraikuntzan eta garraioan diharduten enpresa txikiak eta ertainak gehituko dira, baita sektore askotako profesionalak ere: medikuak, arkitektoak, haginlariak... Blokerik handiena dira, 45.000tik gora. Ondo bidean, ordurako zordunen %58 Batuz-en egongo dira.
Ostalari eta merkatari txikien urtea 2025a izango da. Nortasun juridikoa dutenek urtarrilaren 1erako atxiki beharko dute, eta halakorik ez dutenek, uztailaren 1erako. Autonomoak-eta dira azken horiek. Azken epemuga 2026ko urtarrilaren 1a da. Hor sartuko dira falta direnak, besteak beste, irabazi asmorik gabeko erakundeak edo sozietate zerga ordaintzetik salbuetsiak daudenak. Eta hor sartzen dira kultur, kirol edo gizarte elkarteak, betiere jarduera ekonomikoa badute. Gipuzkoan eta Araban, adibidez, horiek ez daude Ticket Bai ezartzera behartuta.
Eta irabazi asmorik gabeko erakunde batek txosnetan egiten duen jarduera hori ekonomikoa al da? Bada, Bizkaiko Ogasunaren ustez, bai. Aldundian uste dute tankera horretako elkarteek izango dituztela egokitzeko zailtasun gehien, eta horregatik eman diete eperik malguena. Era berean, nabarmendu dute egungo borondatezko epean dauden laguntza eta kenkariak hurrengo bi urteetan mantenduko direla haien derrigorrezko dataren aurretik Batuz-era atxikitzen diren zordunentzat.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231252/beste-sexu-eraso-bat-salatu-dute-baionako-bestetan.htm
|
Gizartea
|
Beste sexu eraso bat salatu dute Baionako bestetan
|
Itaia mugimenduak kudeatzen du gaueko txanda, eta orduan gertatu da erasoa. Gipuzkoako Aldundiak «irmoki» gaitzetsi ditu Donostian gertaturiko bortxaketak.
|
Beste sexu eraso bat salatu dute Baionako bestetan. Itaia mugimenduak kudeatzen du gaueko txanda, eta orduan gertatu da erasoa. Gipuzkoako Aldundiak «irmoki» gaitzetsi ditu Donostian gertaturiko bortxaketak.
|
Itaia mugimenduak sexu eraso bat salatu du Baionako bestetan. Bardakoa da gertakaria. Biktimaren lagun batek salatu zuen erasoa, gertaturikoaren lekukoa izan baitzen.
Donostian larunbat goizaldean izandako bortxaketak arbuiatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere «gaitzespen irmoena» erakutsi du, eta, aldi berean, biktimei «elkartasuna» adierazi die. Gaur 13:00etarako Alderdi Ederren deituriko elkarretaratzera biltzeko deia egin dio «gizarte osoari». Oroitarazi du Gipuzkoan ere ez direla onartuak «emakumeen duintasunaren eta sexu askatasunaren aurkako jokabide matxistak». .
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231253/irailaren-27an-epaituko-dituzte-leioako-campusean-2016an-atxilotutako-bostak.htm
|
Politika
|
Irailaren 27an epaituko dituzte Leioako campusean 2016an atxilotutako bostak
|
Gogorarazi dute 41,5 urteko espetxe zigorra eta 45.000 euroko zigor ekonomikoa eskatu dutela haien kontra.
|
Irailaren 27an epaituko dituzte Leioako campusean 2016an atxilotutako bostak. Gogorarazi dute 41,5 urteko espetxe zigorra eta 45.000 euroko zigor ekonomikoa eskatu dutela haien kontra.
|
2016ko apirilean protesta egin zuten Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean (Bizkaia), eta horietako bost atxilo hartu zituzten. Orain, auzipetuek jakinarazi dute haien aurkako epaiketak baduela data: irailaren 27a. Ohar batean, auzipetuek gogora ekarri dituzte haien aurkako zigor eskaerak: guztira 41,5 urteko kartzela zigorrak eta 45.000 euroko isuna. Auzipetuetako birentzat hamazazpi urteko zigorra eskatu du fiskalak.
«Zazpi urte luzeren ostean astakeria honek aurrera jarraitzen du», adierazi dute bostek: «Larritasunez bizi dugu protesta sozialaren aurrean estatuen autoritarismoaren gorakada eta langileon eskubide politikoen murrizketa». Horien iritziz, militantzia politikoa «gero eta jasanezinago egitea bilatzen dute, krisi testuinguruak protesta eta militantzia gero eta beharrezkoagoa egiten duen momentuan».
Euren kasuan, EHUren erantzukizuna «zuzena» dela uste dute: «Unibertsitate publiko batek izan beharko lukeen askatasun politikoen bermea errotik mozten dute. 2016tik hona, egoera ez da hobetu, ikasle mugimenduak salatzen jarraitzen du gaur egun ere EHUren autoritarismoa». Testuinguru horretan, gogora ekarri dute 34 ikasleri espedientea irekitzekoak direla, 2022ko martxoan eginiko grebaren harira.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231254/etxebizitza-legearen-harira-gatazka-judiziala-ekidin-nahi-du-arriolak.htm
|
Politika
|
Etxebizitza legearen harira gatazka judiziala «ekidin» nahi du Arriolak
|
Etxebizitza sailburua ez dator bat Jaurlaritzak aurkeztutako helegitearekin. Legeak «bizirik» jarraitzen duela gogorarazi du.
|
Etxebizitza legearen harira gatazka judiziala «ekidin» nahi du Arriolak. Etxebizitza sailburua ez dator bat Jaurlaritzak aurkeztutako helegitearekin. Legeak «bizirik» jarraitzen duela gogorarazi du.
|
Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak argi utzi du ez datorrela bat Eusko Jaurlaritzak Espainiako etxebizitza legeari jarritako helegitearekin. Azaldu du Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztea ez dela «sorpresa bat» izan legearen aurrean alderdiek hartu zituzten «jarrerak» ikusita; eta gehitu du: «Uste dut ahalegin guztiak egin behar ditugula gatazka judiziala ekiditeko eta espero dut gaia hau aldebiko batzordean argitzea».
Sailburuaren ustez, etxebizitza legeak «autonomia erkidegoen eskumenak errespetatzen ditu». Aditzera eman du legeak «behin eta berriz» honakoa dioela: «Jasotako zehaztapenak gauzatuko direla autonomia erkidegoek hirigintzaren, etxebizitzaren eta lurralde antolaketaren arloan dituzten eskumenei kalterik egin gabe». Kontrara, legeak tokiko instituzioei «ahalmen berriak» ematen dizkiela zehaztu du.
Legea «gaur egun bizirik» dagoela ere baieztatu du, baita «aplikatzeko asmoa» dutela ere. Oraingoz, tentsionatutako eremuak izendatzeko mozioak jasotzen jarraitzen du etxebizitza sailak; esaterako, atzo bertan Donostiak izapideak hasi zituen. Arriolak azaldu duenez, arlo horretan «lanean» ari dira. Bestetik, gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak onartuta etxebizitza legea ere indarrean dagoela: «Euskadin gure etxebizitza lege propioa ere badaukagu, oso aurreratua da eta hori aplikatzen dugu gaur egun».
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231255/ezagutza-ez-da-denaren-bermea.htm
|
Gizartea
|
Ezagutza ez da denaren bermea
|
Hiztunen soslai aldaketak dakartzan erronkak. Euskararen ezagutzaren gaineko datu onak albiste ederra dira, baina orain euskaldun askorentzat euskara urruna da; jori aritzeko gaitasuna, apala.
|
Ezagutza ez da denaren bermea. Hiztunen soslai aldaketak dakartzan erronkak. Euskararen ezagutzaren gaineko datu onak albiste ederra dira, baina orain euskaldun askorentzat euskara urruna da; jori aritzeko gaitasuna, apala.
|
Azken hamarkadetan euskaldunen artean ohikoena den profila, gaitasunari dagokionez, aldatu egin da. Garai batean euskara familia bidez, transmisio naturala deitzen zaionaren bidez, jasotzea zen ohikoena. Baina hezkuntza sisteman euskararen presentzia handitzen eta euskarazko hezkuntzaren aldeko hautua herritarren artean zabaltzean joan den heinean, euskara etxetik kanpo, eskolaren bidez, jasotzen duen hiztunaren profila nagusitu da». Soziolinguistika Klusterreko ikertzailea da Asier Basurto, eta hitz horiekin laburtu du, doi, nola aldatzen ari den egun euskaldunen soslaia. «Gaur egun euskaraz hitz egiteko gai den herritarren gehiengoak bigarren hizkuntza du euskara, ez du etxean jaso, eskolan baizik. Gainera, egun euskaldunen gehiengoa bizi den eremu euskaldunen proportzioa txikia da, beraz, baita hizkuntza erabiltzeko aukera ere. Lehen hizkuntza gaztelania edo frantsesa duen hiztuna, eremu soziolinguistiko erdaldunean bizi dena, nekez igarotzen da euskaraz erdaraz baino erraztasun handiagoa izatera». Euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko dema usu nabarmendu da azken urteotan; esan da ez direla maila berean hazi, baina aldaketa hori guztia aintzat hartu behar da egoera ondo ulertzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bereziki gertatzen ari da aldaketa hori, baita, beste maila batean, Nafarroan ere. Ondorioak ditu: «Euskaraz hitz egiteko gai diren pertsonen proportzioa hazi bada ere, euskaraz erraztasun handiagoa duten euskaldunek multzo horren gero eta zati txikiagoa osatzen dute». Ipar Euskal Herrian badira ñabardurak, eskolan euskarak duen presentzia urriagoaren ondorio, hein batean: «Euskaldunen artean, hizkuntza familia transmisioaren bidez jaso duten hiztunak dira nagusi». Ezagutzaren datuak Ezagutza da ezinbestean aztertu behar den aldagaietako bat. Horra gaurko egoera, Basurtoren hitzetan: «Euskararen eremu osoko 16 urteko biztanleen gaitasunaren gaineko informazio iturri xehatuena Inkesta Soziolinguistikoa da». Euskal Herri osoan egiten da, bost urtean behin. Aurten argitaratu dute, zazpigarren aldiz. «Inkestaren arabera, EAEn hamabi puntu igo da euskaraz hitz egiteko gaitasuna dutenen proportzioa 1991tik 2021era: %24tik %36ra. Nafarroan, 4,6 puntu igo da: %9,5etik 14,1era. Ipar Euskal Herrian, hamahiru puntu jaitsi da: %33tik% 20ra. Hegoaldean, nagusiki hezkuntza sisteman euskararen irakaskuntzak irabazitako tokiari esker, belaunaldi gazteetan dago euskaraz hitz egiteko gai den pertsonen proportzio handiena egun».
Mintzapraktika talde bat, Donostian. Jon Urbe, FOKU
Erabilera da begiratzeko beste aldagaia. «Euskararen erabilera aztertzeko, alde batetik, Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa daukagu», esplikatu du Basurtok. «Euskal Herri osoko kaleetan behaketa bidez hizkuntzen erabilera neurtzen du 1989tik. Beste alde batetik, datu aitortuez hornitzen den Inkesta Soziolinguistikoko datuak daude». Herritarrek «testuinguru desberdinetan» egiten duten euskararen erabileraren gaineko informazioa ematen du azterlan horrek. «Eta testuinguru desberdinetako erabilera horiek guztiak konbinatuz, aldagai bateratu bat eraikitzen da Inkesta Soziolinguistikoan». Erabileraren aldagaiak Eta zer erakusten du aldagai horrek? «EAEn azken 30 urteotan euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen duten herritarren proportzioa %15,5etik %21,9ra igo da. Nafarroan, ia maila berean mantendu da (%6tik %6,7ra); eta Ipar Euskal Herrian, %14tik %7,1era jaitsi da». Hortik ondorioak ateratzea ez da erraza, Basurtorentzat. «Erabilerarekin gertatzen ari dena ongi ulertzeko hamaika datu aztertu behar dira; adinaren, sexuaren eta eremu soziolinguistikoaren arabera, besteak beste, egoera eta bilakaera oso desberdinak ikus baitaitezke. Egoera konplexutasun handikoa da; ez du aukera ematen Euskal Herri osoko argazkia hitz gutxitan laburtzeko». Erretratua doitzeko, ezinbestean erreparatu behar zaio hizkuntza mailari, joritasunari. «Pertsona batek bi hizkuntzen artean hautua nola egiten duen» ulertzeko, ezinbesteko aldagaia da, Basurtorentzat; «bietako zeinetan duen erraztasun handiagoa» jakiteko. Arloa tentuz ikertzea erronka bat da, gero eta aldakorragoa den mundu honetan euskararen biziberritzearen inguruan sortzen ari diren beste hainbatekin batera. BERRIAk begiratu bat emango die asteon.
Mintza Egunean, kalejiran. Bagera
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231256/militarrek-laquosegurtasunaraquo-erabili-dute-argudio-gisa-nigerren-kolpea-emateko.htm
|
Mundua
|
Militarrek «segurtasuna» erabili dute argudio gisa Nigerren kolpea emateko
|
Junta militarrak Nigerko alderdi politikoen jarduera guztiak eten ditu behin-behinean. Mohamed Bazoum presidentearekin hitz egin dute Macronek, Guterresek eta Borrellek, eta esan dute «ondo» dagoela.
|
Militarrek «segurtasuna» erabili dute argudio gisa Nigerren kolpea emateko. Junta militarrak Nigerko alderdi politikoen jarduera guztiak eten ditu behin-behinean. Mohamed Bazoum presidentearekin hitz egin dute Macronek, Guterresek eta Borrellek, eta esan dute «ondo» dagoela.
|
Amadou Abdraman Nigerko armadako koronelak asteazkeneko estatu kolpearen berri eman eta gutxira, Abdourahmane Tchiani jeneral eta Presidentetzaren Guardiako kideak bere burua izendatu du junta militarreko buru. Hamar urtez izan da Presidentetzaren Guardiako komandantea, baina asteon kendu behar zuten kargutik. «Armadako goi kargudunek askotan ohartarazi diete gobernuko kideei haien segurtasun neurriak eta kudeaketak ulergaitzak eta eraginik gabekoak izan direla. Azkenean, esku hartu behar izan dugu», esan du gaur, herrialdeko telebista publikoan egindako agerraldi batean. Gobernuaren kudeaketa ekonomiko «kaskarra» ere kritikatu du.
«Segurtasun egoeraren okertzea» argudiotzat hartuta eman zuten amaitutzat Mohamed Bazoumen agintaldia, asteazkenean, eta CNSP Aberria Babesteko Kontseilu Nazionala eratu zituzten. Gobernuburua atxilotu eta kargutik kendu zutenetik, bost neurri ezarri dituzte. Horietan azkena, hauxe: alderdi politikoen jarduera guztiak «behin-behinean» etetea. Halere, ezarri eta gutxira urratu dute neurrietako bat, mugarena.
Hain justu, Frantziako hegazkin militar batek lur hartu zuen atzo goizean Niameiko Driori Hamani aireportuan. CNSPk, ordea, ez du begi onez Ikusi Frantziaren esku hartzea, eta «neurriak zorrotz errespetatzea» exijitu du. Herenegun eman zuten abisu horixe bera, atzerriko esku hartzerik ez egiteko, alegia.
Frantziak adierazi du ez duela Tchianiren agintea aitortzen. Frantziako Estatuaren kolonia izandakoa da Niger, eta, oraindik ere, presentzia militar eta interes ekonomiko handiak ditu han. Egun, Frantziako 2.500 militar inguru daude Niger eta Txad artean, eta Niamein —Nigerko hiriburuan— dute egoitza nagusia. Muturreko islamisten kontra borrokatzea da horien egitekoa, eta horretan ari dira, hain justu, Sahel eskualdeko bi frontetan, Nigerko hego-mendebaldean eta hego-ekialdean. Bestalde, Frantziak Nigertik eskuratzen du zentral nuklearren erregai nagusia: uranioa. 1978 eta 2021 bitartean, adibidez, Frantziako Orano konpainiak 75.000 tona uranio baino gehiago ustiatu zituen Cominak enpresak kudeatzen duen meatzetik, Niger ipar-mendebaldean.
Bada, interes ekonomikoak eta militarrak tarteko, auzia gertutik aztertzen ari dira Parisen. Atzerri ministro Catherine Colonnak jakinarazi duenez, Bazoumekin hitz egin du gaur Frantziako presidente Emmanuel Macronek, eta hark ziurtatu du Nigerko gobernuburua ondo dagoela. Halere, eskatu dute Bazoum «aske» uzteko eta «ordena konstituzionala eta demokrazia» berrezartzeko. Nazioarteko beste zenbait erakundek ere gaitzetsi dute militarren estatu kolpea, hala nola AB Afrikako Batasunak, NBE Nazio Batuen Erakundeak eta EB Europako Batasunak. Hain justu, Bazoumekin hitz egin dute NBEko idazkari Antonio Guterresek eta EBko goi mandatari Josep Borrellek. Biek eskatu dute gobernuburua «berehala» aske uzteko.
Barne gatazkak ez du etenik
Bazoumen agintaldia hasieratik egon da egonkortasuna lortzetik nahiko urrun. Hark bildu zuen boto gehien 2021eko bozen bigarren itzulian (%55,67), baina estatu-kolpe saiakera bat gelditu zuten inbestidura saiorako bi egun falta zirela. Babes gutxirekin ekin zion agintaldiari, bai gobernutik kanpo, bai gobernu barruan. Horiek hala, oraingoa Nigerko laugarren estatu kolpea litzateke, 1960an independentzia lortu zutenetik. Dena den, ez da inguruan halakoak jasan dituen herrialde bakarra: Afrika mendebaldean eta erdialdean zazpi estatu kolpe izan dira 2020tik hona.
Kolpeak hankaz gora jarri du Nigerko Gobernua, baina baita kaleak ere. Azken orduetan protestak egin dituzte hiriburuan, eta Bazoumen alderdiaren egoitza nagusian sartu dira manifestari batzuk. Lokala txikitu dute, eta su eman diete parean zeuden hainbat ibilgailuri. Eraso horien harira, Barne Ministerioak «lasai» egoteko eskatu die herritarrei, eta ondasun publiko eta pribatuak ez suntsitzeko.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231257/euskara-teknikari-lanpostua-kendu-du-amurrioko-udalak.htm
|
Gizartea
|
Euskara teknikari lanpostua kendu du Amurrioko Udalak
|
Atzoko udal bilkuran hartu zuten erabakia. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esan du «euskararen beraren eta euskararen normaltasunaren aurkako eraso bat» dela.
|
Euskara teknikari lanpostua kendu du Amurrioko Udalak. Atzoko udal bilkuran hartu zuten erabakia. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esan du «euskararen beraren eta euskararen normaltasunaren aurkako eraso bat» dela.
|
Amurrioko Udalak (Araba) euskara teknikari lanpostua kentzea erabaki du atzo egin zuten Udal Osoko Bilkuran. Udal lanpostuen zerrendan aldaketa batzuk egin dituzte, eta, horien artean, euskara saileko lanpostua kendu dute.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren ustez, erabaki larria da, eta hainbat ekinbide antolatu dituzte. Kexa aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideak babesteko Zerbitzuan, Elebiden, eta Euskal Herriko Hizkuntza Eskubideen Behatokian. Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluarekin ere harremanetan jarri dira. Azkenik, premiazko bilera egiteko eskaera egin dute Amurrioko Udalean, alkatearekin eta euskara zinegotziarekin egoera eztabaidatzeko.
Amurrion ez dira nahikoak euskararen normaltasunerako dauden baliabideak. Eusko Jaurlaritzak euskara sailean lau langile edukitzea gomendatzen du, Amurrio bezalako herri batentzat. Aurreko urtean, sei hilabeterako kontratatu zuten langile bat Euskara Plan berria idazteko, eta ez zuen Udalean lanean jarraitu.
Kontseiluak salatu du erabaki horrek ez daukala aurrekaririk. Epaileak ezer ezarri gabe, Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatzea «euskararen beraren eta euskararen normaltasunaren aurkako eraso bat» bezala ikusten du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
BERRIA saiatu da Amurrioko Udalarekin hitz egiten erabakiaren inguruan, baina ez dute erantzunik eman.
2023ko maiatzaren 28an egin ziren udal hauteskundeetan, Eusko Alderdi Jeltzaleak PSE-EErekin gehiengo osoa lortu zuten Amurrion. EAJk zortzi hautetsi lortu zituen, eta PSE-EEk bi, aurreko udal hauteskundeetan baino hautetsi bat gehiago lortu zuen PSE-EEk. Bi alderdiek ituna sinatu eta gehiengo osoa lortu dute Udalean, EH Bildu da oposizioko talde bakarra zazpi hautetsi baititu. Aurreko legealdian ere EAJk gobernatzen zuen PSEren laguntzarekin, baina sinaturiko itunik gabe eta gehiengo osorik gabe.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231259/irailekoak-poesia-egitasmoa-egingo-dute-udazkenean-lekeition.htm
|
Kultura
|
Irailekoak poesia egitasmoa egingo dute udazkenean, Lekeition
|
Euskal poeten lana gizarteratzea da helburu nagusia, baina beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Euskaltzaindiak antolatu du jaialdia.
|
Irailekoak poesia egitasmoa egingo dute udazkenean, Lekeition. Euskal poeten lana gizarteratzea da helburu nagusia, baina beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Euskaltzaindiak antolatu du jaialdia.
|
Poesiaz jantziko da Lekeitio (Bizkaia) udazkenean, lehen aldiz. Irailekoak egitasmoarekin egingo dute hori, irailaren 30ean eta urriaren 1ean, «Euskaltzaindiak literaturari dion atxikimendua adierazteko». Bizkaiko kosta toki egokia dela iruditu zaie antolatzaileei, eta Lekeitio aukeratu dute poesiari lekua egiteko.
Lekeitioko Udalaren eta herriko beste eragile batzuen laguntza izan dute egitasmoa antolatzeko: besteak beste, Kitto merkatarien elkartea, Sociedad Recreativa eta Lekitto musika bandarena. Poesiari bere lekua eman nahi diote, eta Euskal Herri osoarentzako jaialdi bat antolatu. Gainera, Euskal Herrian antolatzen diren orotariko literatur jardunaldien egutegia osatu nahi du jaialdiak, eta, era berean, Euskal Herriko eta beste bazter batzuetako poeten lanei hauspoa eman, hala nola poesia katalan garaikideko ahots esanguratsuak ere gonbidatuz. Euskal poeten lana ezagutarazi nahi dute jaialdian , eta hitzaldien, irakurraldien eta errezitalen bidez egingo dute hori.
Poesiarekin batera, beste arte mota batzuk ere uztartuko dituzte; esaterako, musika eta artelanak. Egitarauaren xehetasun guztiak irailean emango dituen arren, Euskaltzaindiak jada jakinarazi du jaialdia zer-nolakoa izango den, oro har. Poesia bultzatzeko egingo diren ekintzen artean, askotariko egileen bertso lerroz jantzi dituzte jada Lekeitioko hormak eta erakusleihoak; besteak beste, Jose Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Bernardo Atxaga eta Itxaro Bordaren poesiak beteko ditu herriko kaleak. Gainera, Iraileko paperak izeneko aldizkaria argitaratuko dute, jaialdiaren lekukotza jasotzeko.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231260/sare-sozialak-eta-faltsukeriak-aebetako-bozetan.htm
|
Mundua
|
Sare sozialak eta faltsukeriak AEBetako bozetan
|
2020ko AEBetako hauteskundeen buelta oinarri hartuta, sare sozialetako politikako edukiak aztertu dituzte hainbat ikerlarik. Baieztatu dute segregazioa dela kontserbadoreen eta liberalen arteko kontsumoan, eta albiste faltsu ia denak eskuinekoek jasotzen dituzte.
|
Sare sozialak eta faltsukeriak AEBetako bozetan. 2020ko AEBetako hauteskundeen buelta oinarri hartuta, sare sozialetako politikako edukiak aztertu dituzte hainbat ikerlarik. Baieztatu dute segregazioa dela kontserbadoreen eta liberalen arteko kontsumoan, eta albiste faltsu ia denak eskuinekoek jasotzen dituzte.
|
Ameriketako Estatu Batuak, 2020ko irailetik 2021eko otsailera arte: presidentetzarako hauteskundeen bezperak, azaroaren 3ko bozak, egunak luzatu zen kontaketa, Biden garaile, Kapitolioko erasoa, Trumpen bigarren impeachment-a... Hauteskunde batzuen itzulinguruak ez dira bareak izaten; bestela, esan diezaietela duela hiru urteko estatubatuarrei. Putzuaren beste aldean badira ere, sona handia lortzen dute bozkalekuak jendez mukuru diren aldiro. Demokraziaren eragiketak nahi edo nahigabeko emaitzak ematen ditu zenbaitetan, eta 2021 hasierakoa da horren erakusle: Trumpen jarraitzaile andana Kapitoliora indarrez sartzen. Erantzule egin nahi izan zuten orduko presidentea, auzipetuz. Kongresuak ganberako botoen gehiengo soila lortu zuen horri ekiteko; ordea, hilabete batera Senatuak errugabetu egin zuen, Kapitolioko «matxinada bultzatu» ez zuela ebatzita.
Baga ala biga: urdinez eta gorriz tindatzen da AEBetako mapa lau urtean behin; ez dirudi tarteko kolorerik dagoenik. Segregazio hori hautetsontzietan ez ezik, sare sozialetan ere ematen dela ondorioztatu du ikerlari talde batek. Politikari buruzko edukien kontsumoa ez da bera progresisten eta kontserbadoreen artean.
Facebooki eta Instagrami begira egon dira ikerlariak. Metarekin elkarlanean —sare sozial horien jabe da—, eduki politikoekiko 208 milioi estatubatuarren joerak aztertu dituzte —hauteskundeen bueltan herrialdean aktibo zeuden profilen %90, hain zuzen—. Ordea, ez dituzte datu guzti-guztiak eskuratu. Behintzat ehun aldiz partekatu ziren eta estekaren bat zuten argitalpenak izan dira ikerketaren oinarri. Science eta Nature aldizkarietan argitaratu berri dituzten ondorioak, beste hiru txostenekin batera. Denera, hamasei txosten izango dira.
Estatubatuarren jaso zituzten edukien kasik %4 politikari buruzkoa zen; eta partekatu zituztenen %3. Ikerketaren arabera, halakoak kontsumitzen dituztenak eskuindarrak dira orokorrean. Eta horra hor arriskua: politikan, beste zenbait gaitan bezala, egiazkoak eta ez hain egiazkoak diren informazioak zabaltzen dira sare sozialetan. Proportzioz, askozaz ere gehiago dira lehenak, bigarrenak baino. Dena dela, Metaren iragazkiek faltsutzat jo dituen eduki ia guztiak (%97) kontserbadoreen pantailetara heltzen dira. Eta horiexek dira albiste faltsuak hauspotzen dituztenak.
Izan ere, errua bota ohi zaio algoritmoari. Ikerketan diote baietz, algoritmoak baduela zeresana horretan, baina ez dela ahaztu behar erabiltzaileek atsegiten dituzten mezuak, partekatzen dituztenak, iruzkintzen dituztenak...
Eta ez da erabiltzaile solteen kontua soilik. Ikerketak azpimarra jarri du Facebookeko orrialdeetan eta taldeetan. Ideologia bereizketa ageriagoa da horietan, ildo bereko albisteak partekatzen baitira. Haatik, bat edo beste jarraitzean ideologia kontuan hartu daitekeela aditzera eman dute ikerketan.
Beste ikerketak
Goikoak ikerketa nagusiaren ondorioak izan dira, baina beste hiru txosten ere argitaratu dituzte. Ikerketa horietako laginak txikiagoak dira —20.000na parte hartzaile izan dituzte—. Aldaketak egin zituzten erabiltzaileek edukiak jasotzeko moduan: lehenengoan, algoritmoa ezabatuta kronologiaren arabera agertzen ziren mezuak; bigarrengoan, Facebooken gainontzeko erabiltzaileek partekatutako edukiak ezkutatu zituzten; hirugarrengoan, antzeko ideologiadun erabiltzaileen edukiak gutxiago jaso zituzten.
AEBetako presidentetzarako hurrengo bozak 2024 amaieran izango dira.
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231261/geroa-baik-salatu-du-psnk-nafarroako-gobernutik-kanpo-nahi-dituela.htm
|
Politika
|
Geroa Baik salatu du PSNk Nafarroako Gobernutik kanpo nahi dituela
|
Pablo Azkona parlamentariaren aburuz, sozialistek egindako azken proposamena «gobernua uzteko gonbidapen bat da». Txibitek dio «eskuzabal» jokatuko dutela.
|
Geroa Baik salatu du PSNk Nafarroako Gobernutik kanpo nahi dituela. Pablo Azkona parlamentariaren aburuz, sozialistek egindako azken proposamena «gobernua uzteko gonbidapen bat da». Txibitek dio «eskuzabal» jokatuko dutela.
|
Negoziazioak azken txanpan sartuta, egiteko zailena geratzen zaie alderdiei. Akordio programatikoko desadostasunak kudeatzeko kontrol mekanismoak eta gobernuaren osaera bera daude oraindik egiteko.
Uztailaren hasieratik negoziazioak komunikabideen arretagunetik at egiten ari direnez, ez dago informazio gehiegirik. Dena den, gaur Parlamentuko Mahaiaren eta Eledunen Batzordea bildu da abuztuan parlamentua gaitzeko asmoz. Izan ere, inbestidura prozesua datozen asteetan egingo da ezinbestean. Halaber, onetsia dute hautagaiak proposatzeko epea abuztuaren 22ra luzatzea. Ordurako, dena eginda egon behar luke, hortaz.
Bilkura amaituta, taldeetako bozeramaileek hitz egin dute. Derrigorrez, negoziazioak izan dituzte hizpide.
Hala, Geroa Baiko Pablo Azkonak aurreratu du oraindik mahai gainean geratzen diren gai nagusietan PSNk kontrol handiagoa izan nahi duela. Parlamentuko emaitzei begiratuta, PSNk 11 ordezkari ditu, Geroa Baik zazpi eta Zurekin Nafarroak hiru. Maria Txibiteren inbestidurari begira zein legealdiari begirako legeei begira, eskuineko ordezkarien gainetik geratzeko, guztien botoak beharko dira, bai eta gutxienez EH Bilduren abstentzioa ere.
Alta, nola neurtzen da talde bakoitzaren baliagarritasuna? Eta nola uztartzen da egungo ordezkaritzarekin eta, batik bat, bakoitzaren interesekin? Hori da negoziazioen gakoa.
Azkonak gaur salatu duenez, PSNk mahai gainean jarri dien azken proposamenean eurek kontrol handiagoa izan nahi dute: «Maiatzean nafarrek eman ziguten boto kopurua —43.660— ez dator bat PSNk egindako azken proposamenean izan nahi duen kontrol organikoarekin eta ekonomikoarekin», ohartarazi du.
Azkonak azpimarratu du 2019an ez zutela negoziatu bakoitzaren «pisuaren arabera», eta orain ere ez dute hori egin nahi. «Ez dugu utziko PSNk pisuaren arabera neurtzea, Geroa Bai bere ordezkaritzaren azpitik utziz eta 43.000 nafar mespretxatuz». Haren irudiko, proposamen horrekin gobernutik kanpo nahi dituzte: «Gobernua uzteko gonbidapen bat da».
PSNren erantzuna
PSNk nabarmendu du maiatzaren 28ko gauaz geroztik pisu handiagoa duela eta horrek bere isla izan beharko lukeela gobernuan. Igandeko emaitzek ikuspegi hori berretsi diote. Dena den, kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Maria Txibite jarduneko lehendakari eta inbestidurarako hautagai nagusiak azaldu du «malguak» direla eta edozein proposamenek bere erantzuna izan dezakeela. «Negoziatzen ari gara, eta ikuspegiak gerturatzen», esan du eta gaineratu: «Ados jartzera behartuta gaude, eta PSNk eskuzabal jokatuko du akordioa erdiesteko».
Ildo beretik jo du Ramon Alzorriz PSNko Antolamendu idazkariak. Gaur adierazi du elkarrizketetan PSN «amore ematen» ari dela eta hala egingo duela aurrerantzean ere. Argudioa indartu nahirik, gogora ekarri du Parlamentuko lehendakaria Geroa Bairen esku uzteko amore eman zutela —PSNk ez zuen ahalmenik, baina, bere hautagaitza aurrera ateratzeko—.
Haren esanetan, beste hainbat kontutan ere amore ematen ari dira, eta, ondorioz, urrats bat atzera egiteko eskatzen dio Geroa Bairi. «Geroa Bai proposatzen ari da zegoen bezala geratzea, eta gaur beste proposamen bat egingo diegu. Ea zer esaten duten alderdiek. Ez dut ikusten Zurekin Nafarroa hainbeste arazo jartzen». Irudi du, beraz, atzera egiteko eskatzen ari zaiela Geroa Baikoei, eta abisua ere igorri die: «Negoziatzen ez duenak herritarrei azaldu beharko die zergatia».
Alzorrizen arabera, akordio programatikoa «ia itxita dago», eta gobernuaren egitura baino ez da geratzen.
Zurekin Nafarroako Carlos Guzman ez da gehiegi sartu polemika horretan. Haren esanetan, «etenik gabe eta presarik gabe» negoziatzen jarraitzen dute akordioa lortzeko helburuarekin. «Ez gara ez baikorrak eta ez ezkorrak».
EH Bildu eta UPN
Negoziazioek aurrera jarraitzen duten bitartean, gainerako alderdiak begira daude. Ezinbestean, akordioa badago, EH Bilduren abstentzioa beharko dute PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. Laura Aznal bozeramailearen hitzetan, herritarren mandatu bat utzi zuten maiatzaren 28an, eta oraindik ez zaio eskaera horri erantzun. «Erantzukizunez jokatzeko eta mandatu horri erantzuteko garaia da». Haren esanetan, EH Bildu hitz egiteko prest dago, eta herritarrei EH Bilduren protagonismoa berretsi zuten.
UPNk aukera hori eragotzi nahi du. Asteon Javier Esparzak gobernabidea bermatzeko eskaintza egin dio PSNri, baina hark ezezkoa eman dio birritan. Javier Esparza UPNko presidentearen arabera, Maria Txibite «tematuta dago EH Bilduren menpe geratzeko». Haren irudiko, maiatzaren 28ko emaitzek agerian utzi zuten EH Bildu pisu politiko handiagoa duela: «PSNk eta Geroa Baik kontrol ekonomikoa eta organikoa banatzeko tronuen jokoan jarraitzen dute, eta ez zaie axola zer gertatzen den Nafarroan, gauzak gaizki baitoaz».
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231262/ehuren-medikuntza-fakultateko-lanak-abiatu-dituzte.htm
|
Gizartea
|
EHUren Medikuntza Fakultateko lanak abiatu dituzte
|
Lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute gaur erakunde publikoetako ordezkariek. Basurtuko ospitalearen alboan egongo da fakultate berria, eta 2026-2027ko ikasturtean martxan jartzea espero dute. 32.000 metro koadroko eremu erabilgarria izango du. Lanek 62 milioi euro pasatxoko aurrekontua dute.
|
EHUren Medikuntza Fakultateko lanak abiatu dituzte. Lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute gaur erakunde publikoetako ordezkariek. Basurtuko ospitalearen alboan egongo da fakultate berria, eta 2026-2027ko ikasturtean martxan jartzea espero dute. 32.000 metro koadroko eremu erabilgarria izango du. Lanek 62 milioi euro pasatxoko aurrekontua dute.
|
Martxan dira EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria Bilbon eraikitzeko lanak. Hainbat gorabeheraren eta atzerapenen ondoren, gaur goizean jarri dute lehen harria erakundeetako ordezkariek, eta datozen egunetan ingurua hesiz itxi ostean sartuko dira beharginak. Fakultate berria 2026-2027ko ikasturtean martxan jartzea espero dute, azpiegitura ez ezik baita proiektua ere: Osasun Zientzien Arloko Unibertsitate Prestakuntzarako, Elkarlaneko Ikerketarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Polo Aurreratua abiatuko dute bertan. «Abangoardiako azpiegitura izango da hau», adierazi du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.
Basurtuko ospitalearen alboan egongo da fakultate berria, Montevideo etorbidearen eta Gurtubai kalearen artean. Triangelu forma izango du, eta 32.000 metro koadroko eremu erabilgarria; besteak beste, 75 ikasgela, bi ospitale birtual eta hainbat laborategi hartuko ditu —10.000 metro koadroko eremu batean— . Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintza graduak Leioako campusetik (Bizkaia) horra eramango dituzte, baita osasun zientzien arloko zazpi master ere.
«Poza, zoriona, emozioa eta esker ona» adierazi ditu Eva Ferreira EHUko errektoreak. Gogora ekarri du aurreko errektoretza taldeak abiatu zuela fakultate berriaren egitasmoa —ekitaldian izan da Nekane Balluerka errektore ohia—, eta eskerrak eman dizkio Jaurlaritzari finantzaketagatik: «Obra handiak beti talde lanaren fruitu izaten dira. Helburu partekatuetatik sortzen dira, baita ahalegin eta lan partekatutik ere». Nabarmendu du fakultate berriak «osasunaren eta teknologiaren arteko sinergiak indartuko» dituela, eta estutu egingo duela EHUren eta Bilboren arteko harremana. Ildo horretan, Gorka Moreno Bizkaiko campuseko errektoreordeak erantsi du Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak albo-alboan izango duela Ingeniaritza Fakultatea: «Sinergia berriak garatuko dira; adibidez, aurten martxan jarriko da Ingeniaritza Biomedikoko gradua».
Agirre lehendakariaren «ametsa»
Baina fakultate berria Bilbon kokatzeak badu hiriaren erdigunean egoteaz haragoko garrantzia. Sinbolikoa, batik bat. «Fakultatea Bilbora itzuliko da, unibertsitate publikoaren lehen medikuntza fakultatea sortu zen lekura», oroitu du Morenok. Izan ere, justu Basurtun jarri nahi izan zuen fakultatea Jose Antonio Agirre lehendakariak 1936an, orduko Jaurlaritzak Euskal Unibertsitatea eratu berritan. Gerrak, ordea, proiektua zapuztu zuen, eta, gerora, 1972an Leioako campusean ezarri ziren osasun arloko ikasketak.
Azken hamarkadetan, hirira itzultzeko bidea ez da batere erraza izan: 1991n hasi ziren fakultate berria diseinatzen, baina proiektua ez zen 2018ra arte onartu. Iazko abuztuan, ordea, obren ardura hartu zuen enpresak bertan behera utzi zuen kontratua, Ukrainako gerraren ondorioz materialak eta kostuak garestitu zirela argudiatuta. 53,3 milioi euroren truke eman zituzten lan haiek, eta 62 milioi pasatxoko aurrekontua izango dute oraingoek.
Gorabehera horiek gaindituta, Agirre lehendakariaren «ametsa» eta osasun arloko profesionalen hamarkada askotako eskaera betetzen hasteko ekitaldia izan da gaurkoa. «Orain hutsik ikusten dugun lursail hau maila goreneko formakuntza eta ikerketa jarduerarako eremua izango da. Bilbo unibertsitate hiria izateko proiektua sendotzeko beste urrats bat da», adierazi du Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, pozarren; «Garapen urbanoa eta humanoa, txanpon beraren bi aurpegiak».
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231263/espainiako-estatutik-kanpoko-botoan-psn-nagusi-nafarroan.htm
|
Politika
|
Espainiako Estatutik kanpoko botoan, PSN nagusi Nafarroan
|
PP izan da bigarren indarra, UPN hirugarrena eta Sumar laugarrena.
|
Espainiako Estatutik kanpoko botoan, PSN nagusi Nafarroan. PP izan da bigarren indarra, UPN hirugarrena eta Sumar laugarrena.
|
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak igarota, gaur hasi dira zenbatzen Espainiako Estatutik kanpoko botoa. Horretan ere PSN izan da garaile Nafarroan; 671 boto eskuratu ditu, eta bigarren indarrak —PPk—, 641. UPN izan da hirugarrena, 410 boto jasota. Espainiako Estatutik kanpoko boto emaileek ez dute aldatu igandeko emaitzek utzitako eserleku banaketa: bi eskuratu zituen PSNk, eta bana EH Bilduk, PPk eta UPNk.
Igandean, EH Bildu izan zen Nafarroako bigarren indarra, baina Espainiako Estatutik kanpoko botoen artean bosgarrena izan da, 261 eskuratuta. Aurretik du Sumar, 330 botorekin. Voxek, berriz, 234 lortu ditu, eta Geroa Baik 102. Segidan daude PACMA (39), Bidezko Mundurantz (28), Frente Obrero (9) eta Langileen Alderdi Komunista (7).
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231264/harri-beltza-elkarteak-sexu-bidez-transmitituriko-infekzioen-igoeraz-ohartarazi-du.htm
|
Gizartea
|
Harri Beltza elkarteak sexu bidez transmitituriko infekzioen igoeraz ohartarazi du
|
Gazteek herriko jaietan izan ditzaketen harremanen harira, GIBaren inguruan diharduen elkarteak adierazi du udan ere «garrantzitsua» dela gaiaz hitz egitea.
|
Harri Beltza elkarteak sexu bidez transmitituriko infekzioen igoeraz ohartarazi du. Gazteek herriko jaietan izan ditzaketen harremanen harira, GIBaren inguruan diharduen elkarteak adierazi du udan ere «garrantzitsua» dela gaiaz hitz egitea.
|
Harri Beltza hiesaren aurkako elkarteak hiesaren eta sexu transmisiozko infekzioen inguruko 2022ko datuak eman ditu aurkeztu berri duen 27. udako kanpainan. Jakinarazi dutenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan GIBaren transmisioak ez du gorakada handirik izan. GIBaz 127 lagun infektatu ziren iaz. Pandemiaren aurreko urteetan 150 kasu inguru atzematen zituzten urtero. Pandemiako lehenengo urtean, berriz, konfinamenduaren ondorioz, 105era jaitsi zen infektatuen kopurua. Datu horiek ikusita, Elias Arizmendi Harri Beltzako kideak adierazi du egoera «pixka bat» hobetu dela. Igoera sumatu dute, ordea, sexu bidezko beste transmisio batzuetan: «Horiek gora egin dute oso nabarmen. Infekzio gonokozikoekin, 2021ean 797 lagun infektatu ziren. 2022an, berriz, 983 lagun. Ia mila pertsona infektatu ziren gonokozikoekin 2022an». Harri Beltzako kideek iritzi dute gai horiek gizarteak «presente» eduki behar duela. Hori aintzat hartuta, bi hipotesi dituztela adierazi dute: «Preserbatiboa ez da erabiltzen guk nahiko genukeen adina, edo ez da erabiltzen behar bezala».
Infektatuen adinari dagokionez, ohartarazi dute batez besteko adina 38 urtekoa dela. Bestalde, gaineratu dute gizonezkoak direla GIBarekin infektatu diren gehienak: «127 infektatuetatik 98 gizonezkoak dira».
«Diagnostiko berantiarra» da elkartea kezkatzen duen beste puntu bat: «Infektatua proba egitera joaten denerako eta konturatzen denerako GIBa duela, birusa nahiko aurreratua du». Arizmendiren arabera, horrek bi ondorio ditu: bata, pertsonari eragin diezaiokeen kaltea; eta, bestea, gizartean izan dezakeen eragina: «Pertsona horiek denbora tarte bat pasatu dute GIBdunak direla jakin gabe, eta ez dakigu zein prebentzio neurri hartu duten. Beraz, neurririk hartu ezean, garrantzitsua da lehenbailehen proba egitea».
Harri Beltzak egindako udako 27. kanpainaren harira, Arizmendik nabarmendu du Hiesaren Nazioarteko Egunean hitz egiten dela gehienbat gaitz horri buruz, abenduaren 1ean, alegia. Gazteek herriko jaietan eduki ditzaketen harremanak kontuan izanik, elkartearen ustez, «garrantzitsua» da udan ere gaiaz hitz egitea.
Estigmaren zama
Joseba Errekalde Harri Beltza elkarteko zuzendariak salatu duenez, GIBak beti izan du «izugarrizko» estigma. Hala ere, uste du sexu bidezko infekzio guztiek dutela oro har estigma hori. Gai tabu horrek berekin dakarren pisuaren ondorioez ere hitz egin du: «Horrek guztiak izugarrizko kaltea egiten dio osasun publikoari; izan ere, azken finean, ez dugu erantzuten erreakzionatu behar dugunean; harremana izan dugun pertsona horiekin ez dugu hitz egiten. Hau guztia kate bat da, eta beti izango da kate bat».
Egoeraren aurrean, nabarmendu du «katea» ez dela sekula etengo ikasgeletan ez bada «sexu heziketa integral» bat garatzen: «Gure heziketa ereduaren barruan planteatu behar dugu sexua eta gure harremanak izateko modua ez dela ikasgela batean urtean behin esplikatu dezakegun zerbait. Gure heziketa prozesuan irakatsi behar dugun zerbait izan beharko luke: nola izan harremanak aske eta seguru, menpekotasunik gabe».
|
2023-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/231265/atristainen-aurkako-jazarpena-salatu-du-sarek-mobilizazioetan.htm
|
Politika
|
Atristainen aurkako «jazarpena» salatu du Sarek mobilizazioetan
|
Hileroko azken ostiraleko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan, eta abuztuan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu dute.
|
Atristainen aurkako «jazarpena» salatu du Sarek mobilizazioetan. Hileroko azken ostiraleko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan, eta abuztuan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu dute.
|
Hileroko azken ostirala izanik, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan. Sarek dei berezia egin du Donostiako elkarretaratzera joateko; izan ere, Xabier Atristainen eta gainerako euskal presoen aurka Auzitegi Nazionala eta Fiskaltza egiten ari den «jazarpena» salatu du, eta horien jarrera «oztopatzaile eta konfrontatzailea» arbuiatu.
Sareren hitzetan, «nekez» uler daiteke ETAren jardueraren amaieratik hamabi urte baino gehiago espetxean sartzeko eta espetxetik irteteko zigor «krudela» ezartzea. Plataformaren ustez, jarrera horiek ez dute betetzen espetxe politika humanistaren legezko helburua, eta, aitzitik, «gizagabetzat» baino ezin da jo.
Asteazkenean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Zigor Salak onartu egin zuen Atristain hirugarren graduan sailkatzearen aurka fiskalak jarritako helegitea, eta, horrela, presoak espetxean jarraitu beharko du.
Sarek uste du urruntze politika gainditzeak ez duela berekin euskal presoen eskubideen urraketen amaiera ekarri, «etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik».
Testuinguru horretan, kalera ateratzea garrantzitsua dela iritzi du Sarek, are gehiago uda amaitu arte geratzen den denboran. «Salbuespena indargabetu eta lege arrunta aplikatuz, euskal preso guztiak etxera bidean jartzeko unea da». Gauzak horrela, plataformak abuztuan egingo diren elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartzeko eskatu diete herritarrei. Alde batetik, abuztuaren 5ean, 20:00ean manifestazioa egingo dute, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik; hurrengo egunean, igandean, Etxerat-ek Euskal Herriko hamabost hondartzatan mobilizazioak egingo ditu; eta azkenik, Sarek mobilizazioetara deitu du abuztuaren 19an Donostian eta 25ean Bilbon.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231289/gizonezko-bat-atxilotu-dute-tuteran-genero-indarkeria-leporatuta.htm
|
Gizartea
|
Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, genero indarkeria leporatuta
|
Bikotekide ohiari eraso egin dio bart, Poliziaren arabera.
|
Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, genero indarkeria leporatuta. Bikotekide ohiari eraso egin dio bart, Poliziaren arabera.
|
Bart, 02:45 aldera, gizonezko bat atxilo hartu dute Tuteran (Nafarroa). Poliziaren arabera, bikotekide ohiari egin dio eraso, eta genero indarkeria egotzi diote. 30 urte ditu atxiloturikoak.
Udaltzainek hartu dute preso.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231290/azken-botoen-zenbaketak-are-zailago-jarri-du-sanchezen-izendapena.htm
|
Politika
|
Azken botoen zenbaketak are zailago jarri du Sanchezen izendapena
|
Madrilgo diputatu bat kendu dio PPk PSOEri, eta, orain, Sanchezek Juntsen abstentzioa ez, haien baiezkoa beharko du Gobernura heltzeko. UPN utzi zuen Carlos Garcia Adanerok hartuko du eserlekua Kongresuan.
|
Azken botoen zenbaketak are zailago jarri du Sanchezen izendapena. Madrilgo diputatu bat kendu dio PPk PSOEri, eta, orain, Sanchezek Juntsen abstentzioa ez, haien baiezkoa beharko du Gobernura heltzeko. UPN utzi zuen Carlos Garcia Adanerok hartuko du eserlekua Kongresuan.
|
Junts per Catalunya alderdiak zaila jarritakoa, are zailago bihurtu zaio Pedro Sanchezi Espainiako Gobernuko presidente karguan jarraitzeko. Espainiako Estatutik kanpo bizi direnen botoak zenbatu dituzte bart, eta emaitzak aldaketa bat ekarri du Kongresuko aulki banaketan. PSOEk eserleku bat galdu du, eta PPk irabazi du. Madrilgo aulki bat zegoen jokoan, eta PPk azkenean hamasei edukiko ditu, eta PSOEk hamar.
Gehiengo osoa lortzeko, 176 diputatu behar dira Kongresuan. Alberto Nuñez Feijook PPko hautagaiak 171 ditu alde, PPren 137ak, Voxen 33ak, eta UPNren bakarra. Sanchezek 121 ditu, eta Sumarrek, ERCk, EH Bilduk, EAJk eta BNGk sostengua ematen diote 171 eskuratuko lituzke. Beraz, Juntsen gutxienez bi baiezko beharko lituzke. Juntsek hauteskundeen emaitzak jakin bezain pronto adierazi zuen ez ziola sostengurik doan emango Sanchezi. Gero, iheslari politikoen amnistia eta autodeterminazio erreferenduma zehazteko eskatuko dutela esan dute.
Madrilgo 16. diputatu kargua Carlos Garcia Adanerok eraman du. Aurreko legegintzaldian UPNren aginduen kontra bozkatu zuen lan erreformaren aurka, eta PPren zerrendetan sartu zen gero.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231291/ortuzarrek-autokritika-agindu-du-hauteskundeetako-emaitzen-ondoren.htm
|
Politika
|
Ortuzarrek «autokritika» agindu du hauteskundeetako emaitzen ondoren
|
EAJko presidenteak «aldaketak» iragarri ditu «diskurtsoetan eta politika publikoen kudeaketan». Alderdiak datorren urtean egingo du Batzar Nagusia.
|
Ortuzarrek «autokritika» agindu du hauteskundeetako emaitzen ondoren. EAJko presidenteak «aldaketak» iragarri ditu «diskurtsoetan eta politika publikoen kudeaketan». Alderdiak datorren urtean egingo du Batzar Nagusia.
|
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan 2019an baino 103.000 boto gutxiago lortu ondoren, Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak agindu du «apaltasun osoz, egin behar den autokritika guztia» egingo dutela «akatsak zuzentzeko eta kudeatzeko eta gizartearekin erlazionatzeko moduetan berritzeko». Horrek beharrezko egingo du «diskurtsoetan eta politika publikoen kudeaketan» aldaketak egitea, Ortuzarren hitzetan.
EAJk alderdiaren 128. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du Bilboko Albia lorategietan, eta lore eskaintza egin du Sabino Arana alderdiaren sortzailearen estatuaren aurrean. Ortuzarrek gogorarazi du alderdiak garai «konplexuak» bizi izan dituela aurretik ere: «Guztietatik onik eta indartuta atera gara. Eta oraingoan ere hala gertatuko da. Inork ez dezala zalantzan jarri EAJk hemen jarraitzen duela, zutik eta indartsu, herri hau bere askatasunera eramango duen liderra izaten jarraitzeko».
Bestalde, Ortuzarrek egutegiari erreparatu dio: esan du «urtebete baino lehen» izango direla Eusko Legebiltzarrerako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak, eta ondoren egingo dutela alderdiaren bederatzigarren Batzar Nagusia. Eta Ortuzarren hitzetatik ondorioztatu liteke aldaketak egon litezkeela batzar horretan: «Alderdiak lau urterik behin egin ohi duen prozesu berritzailea egin dezagun eta alderdiaren organo nagusiak lideratuko dituztenak aukeratzeko». Azaldu du batzar horretan «momentu garrantzitsuak» biziko direla: «Biziko ditu gure Herriak eta biziko ditu gure Alderdiak».
EAJk 2016an egin zuen zazpigarren Batzar Nagusia, eta, beraz, 2020an zegokion zortzigarrena egitea. Pandemia tarteko, ordea, batzar hura 2021eko azaroan egin zuen. Ortuzar bera, ordea, 2020ko abenduan berretsi zuten EBBko lehendakari karguan, eta lau urteko agintaldia beteta iritsiko da Batzar Nagusira. Guztira, hamar urte daramatza karguan, 2013ko urtarriletik.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231292/juan-mari-jauregi-omendu-dute-gipuzkoako-batzar-nagusiek.htm
|
Politika
|
Juan Mari Jauregi omendu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek
|
Duela 23 urte hil zuen ETAk gobernadore zibil izandakoa. Ekitaldian izan dira EAJ, PSE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.
|
Juan Mari Jauregi omendu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Duela 23 urte hil zuen ETAk gobernadore zibil izandakoa. Ekitaldian izan dira EAJ, PSE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.
|
Duela 23 urte hil zuen ETAk tiroz Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohi izandakoa. Hura gogoratzeko lore eskaintza egin dute gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Bertan izan dira, besteak beste, Jauregiren senideak, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria eta batzar nagusietan ordezkaritza duten alderdi guztiak. Tartean, Maddalen Iriarte (EH Bildu), Ianko Ganboa (EAJ), Susana Garcia (PSE), Mikel Lezama (PP) eta Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos).
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231293/evenepoelek-hirugarrenez-irabazi-du-donostiako-klasikoa.htm
|
Kirola
|
Evenepoelek hirugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa
|
Munduko txapeldunak buruz buruko esprintean garaitu du Pello Bilbao, eta hirugarren garaipenarekin, Marino Lejarretaren marka berdindu du
|
Evenepoelek hirugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa. Munduko txapeldunak buruz buruko esprintean garaitu du Pello Bilbao, eta hirugarren garaipenarekin, Marino Lejarretaren marka berdindu du
|
Pronostikoei eutsiz, Remco Evenepoelek (Soudal Quickstep) irabazi du Donostiako Klasikoaren 43. ekitaldia, hirugarren aldiz. 2019ko eta iazko garaipenen ondotik, munduko txapelduna zen faborito aurten ere, eta ez du hutsik egin. Ataka estuan ipini du Pello Bilbaok (Bahrain), bien arteko buruz buruko esprintak erabaki baitu lehia, eta belgikarra freskoago iritsi da une erabakigarrira. Markaketa lanetan ibili dira azken metroetan Bilbao eta Evenepoel, baina indarrek hobeto erantzun diote txapeldunari, eta ongi merezita igo da podiumaren gorenera. Besteak beste, Marino Lejarretak jantzi dio txapel preziatua, haren errekorra berdindu ondoren. Lejarreta zen orain artean Donostiako Klasikoan garaipen gehien zuen txirrindularia, baina gaurtik aurrera Evenepoel izango du parean. Hots, garaipen gehiago lortzera deitua dago belgikarra. Pozarren zen lasterketa amaieran.«Bilbao izan da nire erasoei erantzuteko gai izan den bakarra, eta bukaeran banuen beldurra, banekien eta esprintean abila dela. Gainera, zaleak lagun izan ditu. Halere, indartsuagoa izan naiz, eta ohorea da hiru garaipen edukitzea Donostian. Euskal errepideetan ibiltzea gozamen hutsa da».
Irabazteaz gain, erakustaldia eman du Evenepoelek. Helmugarako 75 kilometro faltan jo du lehenbiziko erasoa, Erlaitzen gora, eta taldetxo bat osatzea ahalbidetu du horrek. Bilbaoz gain, Aleksandr Vlasov (Bora) eta Alberdo Bettiol (Education) batu dira ihesaldira. Lauren artean egin dute bidea, tropelarekiko minutu inguruko aldea lortuz, baina Mendizorrotzen gora beste galbahea pasatu dute Evenepoelen erasoek. Buruan txapelduna bera, Bilbao eta Vlasov geratu dira, eta jakina zen garaipena hiruren arteko kontua izango zela. Txapeldunaren abiadurari eusten nahikoa lan izan dute Bilbaok eta Vlasovek, eta soilik euskal herritarrak lortu du helburua. Murgil mendateko tontorrean biak batera sartu dira, eta goitik beherako bidean markaketa lanetan jardun dute. Donostiako kaleetan zehar emozioa eta tentsioa izan da nagusi, esprintean bi txirrindulariak baitziren abilak. Ordea, indar eta freskotasun gehiago izan du belgikarrak, eta hortzak estututa garaipen handia lortu du.
Dena den, goraipatzekoa eta distiraz josia izan da Bilbaoren jarduna. Frantziako Tourrean etapa garaipena eta sailkapen nagusiko seigarren postua lortu ondoren, munduko txapeldunarekin buruz buru aritu da Donostian, eta pozik agertu da bukaeran.«Aurkaria gehiago izan da, eta nagusitasun horren aurrean txaloak jo besterik ez dago. Nire esku zegoen guztia egin dut, baina gaitasuna falta izan zait bukaeran». 2007az geroztik euskal ziklistarik agertu gabe zegoen Klasikoaren podiumean. Orduko hartan Juanma Garatek bigarren egin zuen, baina gerora Leonardo Bertagnolli irabazleari garaipena kendu egin zion UCI-k, eta irundarra izendatu zuten txapeldun.
Eta 2007az geroztik ere ez ziren hainbeste euskal txirrindulari sailkatu hamar onenen artean: hiru. Izan ere, Ion Izagirre (Cofidis) bosgarren helmugaratu da, lasterketa buruari segika ibili den taldeari aurrea hartuta, eta Alex Aranburu (Movistar) zazpigarren izan da, talde horren esprintean bigarren eginda. Mikel Landa (Bahrain) ere Aranbururen multzo berean iritsi da, eta hamazazpigarren helmugaratu da.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231294/urdunako-hilerrian-identifikatutako-bost-biktimen-gopuzkiak-jaso-dituzte-senideek.htm
|
Politika
|
Urduñako hilerrian identifikatutako bost biktimen gopuzkiak jaso dituzte senideek
|
Aranzadik 2014an eta 2022an egindako indusketetan aurkitu zituen haien gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egin dute gaur goizean.
|
Urduñako hilerrian identifikatutako bost biktimen gopuzkiak jaso dituzte senideek. Aranzadik 2014an eta 2022an egindako indusketetan aurkitu zituen haien gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egin dute gaur goizean.
|
1937tik 1941era bitarte 225 preso hil zen Urduñako (Bizkaia) espetxe frankistan. Eusko Jaurlaritzak, Aranzadi zientzia elkarteak eta Urduñako Udalak 71 hildakoren gorpuzkiak berreskuratzea lortu zuten 2014ko ekainean eta 2022ko abenduan egindako indusketetan, eta horietako bost identifikatzea lortu zuten: Fructuoso Llorens Tolesano, Alfonso Tena Prieto, Alejandro Gomez Hidalgo eta Manuel eta Salvador del Amo Jimenez anaiak. Gaur goizean ekitaldia egin dute Duintasunaren Kolunbarioan, eta senideek bost biktima horien gorpuzkiak jaso dituzte.
Familia bakoitzeko bi kide igo dira gorpuzkien bila, eta biktima bakoitzaren desobiratze txostena eta Duintasuna eskulturaren erreplika bat ere jaso dituzte. Ekitaldiaren amaieran, lore eskaintza egin dute.
Joan den maiatzean identifikatu zuten lehenengo gorpua: Llorens Tolesanorena. Fuente del Maestren (Badajoz, Espainia) bizi zen. 1939an indarrez atera zuten etxetik, eta, orduz geroztik, ez dute haren berririk izan. Ikerketen arabera, 1941eko apirilaren 6an hil zen, 55 urte zituela. Juana Llorens alabaren DNA laginari esker identifikatu dute.
Bereziki, del Amo familiaren bilaketa azpimarratu nahi izan dute ekitaldian. Izan ere, 2014. urtean aurreneko gorpuak aurkitu zituztenetik, haren bi anaia bilaketa lanetan aritu dira.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi du egindako lana «auzolanaren adibide» dela: «Gure izateko, egoteko, egiteko modua dira. Bat gatoz herri honen memoria historiko eta demokratikoari balioa ematearekin, baita askatasuna, demokrazia eta justizia sozialari ere; hauen alde bizitza eman baitzuten milaka eta milaka gizon-emakumek ultraeskuinaren, totalitarismoaren, errepresioaren eta diktaduraren aurkako borrokan. Oroimenak, biktimen duintasunak eta justiziak guztion ondare izan beharko luke».
Halaber, Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Legea ere izan du hizpide Melgosak, tresna «berri eta indartsua» izango delakoan: «Herri honetako gizon eta emakume gehien-gehienok bat gatoz egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeen nazioarteko zuzenbide humanitarioaren printzipioekin».
Bide beretik, Iker Santocildes Urduñako alkateak kontzentrazio esparruko eta espetxeko biktimen oroimena eta duintasuna berreskuratzeko udalerriak izandako inplikazioa nabarmendu du.
Lanean jarraitzeko asmoz
Gogora Institutuak jakinarazi du lanean jarraituko duela gainerako 66 desobiratuen gorpuzkiak identifikatu arte. Momentuz, 50 familia baino gehiagoren DNA laginak jaso dituzte, eta aurkitutako gorpuzkien laginekin alderatzen ari dira.
Urduñako espetxe frankista Jesusen Lagundiaren eskolan ezarri zuten, 1937an. Lehen bi urteetan, kontzentrazio esparru izan zen, eta gerra amaitu ondoren, espetxe. Han hil ziren 225 presoetatik 127 ziren Extremadurakoak, 41 Gaztela-Leongoak, eta 22 Andaluziakoak. Zazpi kataluniar ere egon ziren, Tarragonakoak.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231295/hasi-eta-buka-izan-da-nagusi-orio-getxoko-uretan.htm
|
Kirola
|
Hasi eta buka izan da nagusi Orio, Getxoko uretan
|
Denboraldiko maila onena erakutsiz irabazi du Nadeth Agirrek gidatzen duen ontziak Getxoko bandera. Lehen kaletik aterata, ia hasieratik izan da nagusi, eta palmareseko laugarrena da San Nikolas traineruarentzat. Bigarren Arraun Lagunak izan da, 14 segundora, eta ligako lider jarraitzen du.
|
Hasi eta buka izan da nagusi Orio, Getxoko uretan. Denboraldiko maila onena erakutsiz irabazi du Nadeth Agirrek gidatzen duen ontziak Getxoko bandera. Lehen kaletik aterata, ia hasieratik izan da nagusi, eta palmareseko laugarrena da San Nikolas traineruarentzat. Bigarren Arraun Lagunak izan da, 14 segundora, eta ligako lider jarraitzen du.
|
Denboraldi hasierako mamuak uxatu ditu Oriok. Azken jardunaldian, etxean irabazi ostean, aurreko denboraldiko San Nikolas bueltan zenaren itxura ematen zuen. Gaur, horixe baieztatu du Getxoko uretan. Nagusitasunez irabazi du bandera, hasieratik bukaerara arte traineru azkarrena izanik. Goitik behera menderatu ditu Getxoko urak, eta lehen kaletik bikain bete dituzte bi luzeak.
Hasiera emateko arazoren bat izan bada ere, Nadeth Agirre patroiak gogor heldu du estatxa, eta askatu duenerako tinko hartu dute estropadaren burua. Hasiera parekatua izan da, zalantzarik gabe. Ohorezko txandako lau brankak ikusi dira parez-pare, denek maila onena erakutsi nahian. Orio lehen kaletik, Tolosa bigarrenetik, Arraun Lagunak hirugarrenetik, eta Donostiarra laugarrenetik. Segituan hasi da lehen txandan Hondarribiak markatutako denbora atzean geratzen, eta garaipena ohorezko txandan zegoela zalantzarik ez zen. Oriok eta Tolosaldeak hasi dute hobekien, eta apalago Arraun Lagunak eta Donostiarra.
Orioren errenta oso handia izaten hasi da, eta garaipena eramateko aldarrikapena eman du lehen luzetik. Tolosaldea saiatu da, Mirotzak esetsiz, baina ez da hurbildu ere egin. Ziabogan 6.15eko denbora ezarri du Oriok. Tolosaldea 10 segundora, Arraun LAaunak 12ra, eta Donostiarra 14ra. Poparean erritmo berarekin jarraitu du Oriok, eta garaipena eskuan izan dute Patxi Francesen arraunlariek bigarren luzean. Bigarren postua nork lortuko zen zalantza orduan, eta apal hasi den Arraun Lagunak gailendu da horretan. Olatuak harrapatzen hasi da Andrea Astudillo, eta atzean utzi dute Tolosaldea. Oriorekin zuten tartea ere murriztera egin dute, eta presio pixka bat ere sartu die Oriokoei. Haiek, ordea, ez dute amore eman, eta oraindik ere erritmo handiago sartu diote arraunketari. 11.23ko denboran iritsi da Orio, jarraian Arraun Lagunak 14 segundora, Tolosaldea 18ra eta Donostiarra 26ra.
Ohorezko txandaren hasiera zaila izan bada, zer esanik ez lehenengoarena. Malkartsu hasi da, zerbait esatearren. Tirani estatxa kateatu zaio, eta laguntza behar izan dute estatxa berreskuratzeko. Bost-hamar minutu inguru galdu dira horretan, eta hasiera baldintza normaletan hastear zegoela, baliogabekoa egin dute. Semaforoa oraindik gorri zela hasi dira arraunean Tiran eta Hibaika, bigarren eta hirugarren kaleetatik, hurrenez hurren. Bi traineruek hiru segundoko zigorra jaso dute, eta saioa oraindik ere gehiago zaildu zaie. Hasiera guztiz nahasgarria.
Hamabost minutuko atzerapenarekin hasi bada ere, pazientziak fruituak ematen dituela frogatu du Hondarribiak. Egurtu egin du hasieratik Ama Guadalupekoa-k, eta estropada eremuaren jabe izan da hasieratik. Lehen luzea osatzen lehen izan da Hondarribia, 6.37ko denborarekin, eta beste traineruak ez dira gai izan hauen abiadura jarraitzeko. Poparean, Hibaikak denbora hobetu egin du, eta tartea moztu badu ere, ez da nahikoa izan. Azken 500 metrotan estutu, eta olatu gainean iritsi da helmugara ontzi berdea. 11.54ko denbora kokatu du, eta Hibaika izan da bigarren 27 segundora. Hirugarren Cabo iritsi da 50 segundora, eta laugarren Tiran minutu bat eta segundo batera.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231296/nazioarteko-pilota-federazioak-ez-du-euskadiko-federazioaren-ofizialtasunaz-bozkatu.htm
|
Kirola
|
Nazioarteko Pilota Federazioak ez du Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu
|
Batzorde exekutiboak eguneko lehen puntua erretiratu du, estatutu aldaketaren ingurukoa. Horrenbestez ez dute Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu ere egin.
|
Nazioarteko Pilota Federazioak ez du Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu. Batzorde exekutiboak eguneko lehen puntua erretiratu du, estatutu aldaketaren ingurukoa. Horrenbestez ez dute Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu ere egin.
|
Nazioarteko Pilota Federazioko batzorde exekutiboak erretiratu egin du gaur Mexiko Hirian egindako ez ohiko batzarreko lehen puntua, estatutu aldaketarena. Horrenbestez, ez da ezta Euskadiko Pilota Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu. Hainbat federaziok babestu dute erabakia, «pilotaren batasunari eusteko asmoz».
Bigarrenez bozkatu behar zuten Euskadiko Pilota Federazioa Nazioartekoaren kide gisa onartu edo ez. Lehen aldiz duzuela 21 urte egin zuten, 2002ko abuztuan, Iruñean jokatu zen Munduko Txapelketaren harira. Venezuelak egin zuen proposamena, baina ezezko nabarmena jaso zuen erantzun gisa. Gaurkoan, ordea, itxaropentsuagoa egoteko arrazoiak zeuden. Izan ere, ezohiko batzarra Nazioarteko Pilota Federazioaren presidente Xavier Cazaubonek berak proposatuta egin da. Gainera, Cazaubonek nazioarteko idazkariaren kargua kendu zion Espainiako Pilota Federazioko buru Julian Garcia Angulori hil honen hasieran, Euskadiko Federazioaren kontrako kanpaina egiteagatik.«Iraintzea eta eraso egitea» egotzi zion Cazaubonek Garcia Angulori, gutun baten bidez. Bestalde, egun berean bi bozketak egitea bera ere beste aurrerapauso bat zen. Berez, gai bakarra izan behar zuen ezohiko batzarrak: Euskadiko Federazioa onartzeko estatutuak aldatu edo ez erabakitzea. Baina, Euskadiko Federazioa onartu edo ez ere bozkatu behar zuyrn. Azkenean, ordea, lehen puntua ere ez aurkeztea erabaki du Nazioarteko Pilota Batzordeko exekutibak.
Batzarra Mexiko Hirian egin dute. Nazioarteko Federazioa 33 herrialdek dute ordezkaritza, eta hamabostek bozkatzen dute; bakoitzak boto kopuru jakin bat du, munduko azken txapelketan parte hartutako diziplinen araberakoa. Esaterako, Espainiak, Frantziak eta Mexikok bederatzina boto dituzte; eta Kubak eta Argentinak, zortzina. Bozketan parte hartu behar zuten beste federazioak hauek ziren: Bolivia, Txile, Costa Rica, El Salvador, Guatemala, Italia, Peru, Uruguai, Venezuela eta Haiti. Guztira 76 boto ziren. Bozketa egiteko, arau batzuk zeuden: botoa presentziala izatea, eta federazio bakoitzean titular batek edo ordezko batek baino ezin zutela botoa eman. Gainera, batzarra egin ahal izateko, batzarkideen erdiek behintzat joan beharko zuten
Enaitz Olaeta izan da Mexikon Euskadiko Pilota Federazioko ordezkari gisa. Bizkaiko Pilota Federazioko presidentea da Olaeta. Euskadiko Pilota Federazioak lau arrazoi nabarmendu zituen atzo nazioartekoan onartua izateko. Ekonomiari, nortasunari, lehiari eta marko legalari erreparatu zien. Pilota euskal herritarrek «odolean» daramaten kirol bat dela defendatu zuen, eta «eskubide osokoa» zela «euskal gizartea osoa» ordezkatua izatea Nazioarteko Pilota Federazioan. Bestalde, ohartarazi zuen Euskadiko Federazioa nazioartekoaren kide izango balitz lehia nabar handituko litzatekeela. Izan ere, 200 klub eta 6.200 kirolari baino gehiago daude Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eta denek izango lukete aukera nazioartean jokatuko diren txapelketetan parte hartzeko. «Ikusleentzat erakargarriagoak izango lirateke».
Ekonomikoki Euskal Herria lurralde «aurreratua, modernoa eta ahalmen ekonomiko handikoa» zela azpimarratu zuen federazioak. «Euskadiko Federazioa nazioartekoaren kide izanez gero, pilota nazioartean zabaltzeko aukera bat egongo litzateke, eta horren onurak Nazioarteko Federazioaren kide guztiek jasoko lituzkete: Gure inklusioarekin Euskal Pilotako Munduko Txapelketak orain arte ikusi ez den maila hartuko luke». Lege ikuspegitik, Euskadiko Federazioa oinarritu da Espainiako Gobernuak azken hilabeteetan onartu zuen kirolaren 39/2022 legeak hala bermatzen baitu. Hartan, nazioartean ofizialki lehiatu ahal izateko selekzioek bete beharreko baldintzak zehaztu zituzten. Horren arabera, «autonomia erkidego bateko selekzioak» nazioarteko txapelketetan lehiatu ahalko dira kirolak lurralde horretan «sustrai historikoak» baldin baditu, kirol bakoitzari dagokion nazioarteko federazioak onartzen badu, eta «autonomia erkidego» horretako federazioa Espainiakoa baino lehen sortu bazen.
|
2023-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/231297/urdaibaik-garaipena-nagusitasunez.htm
|
Kirola
|
Urdaibaik garaipena, nagusitasunez
|
Denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Urdaibaik, laugarrena jarraian. Kolpe handia eman du ligako sailkapenean, eta momenturik onenean daudela frogatu dute. Bigarren Hondarribia izan da, hirugarren Donostiarra, eta laugarren Zierbena.
|
Urdaibaik garaipena, nagusitasunez. Denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Urdaibaik, laugarrena jarraian. Kolpe handia eman du ligako sailkapenean, eta momenturik onenean daudela frogatu dute. Bigarren Hondarribia izan da, hirugarren Donostiarra, eta laugarren Zierbena.
|
Olatu gainean da Bou Bizkaia, olatu erraldoi batean, eta ez dirudi olatu horretatik jaisteko asmorik duenik. Aurreikusten zen arren, gaur bai, gaur, gainditu beharreko aurkaria indartsuena dela ziurtatu du Urdaibaik. Iker Zabalaren arraunlariek erakustaldia eman dute Getxoko uretan, eta denboraldiko bosgarren bandera altxa dute. Hondarribia gertutik dute sailkapenean, gaur bigarren izan da, eta bi puntura dago. Alabaina, ur gainean tarte hori handiago dela dirudi.
Estropada ikusgarria aurreikusten bazen ere, hain handia ez zen espero. Lehen bi txandak ikusgarriak izan dira, batez ere, bigarrena. Baina ohorezkoa, ohorezkoa da, eta eremu baldintza horietan, argi zegoen maila gaindituko zutela. Bigarren txandako garailea izan den Orioren denborak birrintzeko gai izan dira lau traineruak. Esan beharra dago, haizea ohorezko txandako traineruen mesedetan egon da, eta denbora tarte handi horiek lortzen lagundu die.
Lehen kaletik Urdaibai, bigarrenetik Zierbena, hirugarrenetik Donostiarra, eta laugarrenetik Hondarribia. Horrela eman diote irteera ligako lau oilarrek. Donostiarra hasi da bizkorren, palada gogorrez, eta hasieratik inposatu nahian. Hondarribia makal, lehen luze erdian lau segundoko galerarekin, eta Urdaibai eta Zierbena Donostiarrari gertutik jarraituz. Lehen balizatik, oso gertu irten dira lau ontziak, baina haietako batek ezustea eman du. Ama Guadalupekoa izan da, lehen txandan Ondarroak egin duen jokaldia errepikatzen saiatu dena. Ez zaio gaizki atera Joseba Amunarrizi, eta ziztu bizian hartu dute Urdaibairekiko ontzi bateko aldea. Estropada puskatzeko intentzioa izan badute ere, ez dute Bou Bizkaia askatzea lortu. Minutuko 39 paladako erritmoa hartu du Gorka Aranberrik gidatutako traineruak, eta olatu gainean iritsi dira bigarren balizara. Ordurako, zazpi segundoko aldea zuen Hondarribiarekiko, eta hirugarren luzean hamarretik gora sartu du. Hondarribiak, lehen postuagatik borrokatzetik, bigarrena borrokatzera igaro da Donostiarrarekin. Dantza horretan murgildu dira Ama Guadalupekoa eta Torrekuako arraunlariak, nor baino nor gehiago. Pare bat aldiz hartu dute aurre bakoitzak, baina azkenean Hondarribia nagusitu da. Zierbena izan da txandako galtzailea, aurreko hiruen abiadura ezin jarrai.
Helmugara lehen iritsi da Urdaibai. Ez du ezer oparitu nahi izan, eta arraunlari onenak jarri ditu tostetan. 13 urte igaro dira Bou Bizkaiak Getxon azkenekoz irabazi zuenetik, eta eskifai artatik Alain Colunga besterik ez da geratzen. Txikitu egin du estropada, eta gainera, amaiera ongi kudeatu dute biharko estropadan pentsatuz. Handia egin du Ondarroak, erlojua 20.35 ean geldituz. Bigarren Hondarribia izan da, bukaera ederra eman du eta 9 segundora heldu da. Ondoren Donostiarra izan da, 18 segundora, eta azkenik Zierbena 22ra. Galipoak jaitsi egin dira txapelketa burutik, eta zazpi puntura dute Urdaibai.
|
2023-7-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/231323/donostiarra-eta-hondarribia-nagusitu-dira-santurtzin.htm
|
Kirola
|
Donostiarra eta Hondarribia nagusitu dira Santurtzin
|
Arraun Lagunakek Oriorekiko aldea handitu du sailkapen nagusian. Urdaibaik, berriz, ozta-ozta eutsi dio lehen postuari.
|
Donostiarra eta Hondarribia nagusitu dira Santurtzin. Arraun Lagunakek Oriorekiko aldea handitu du sailkapen nagusian. Urdaibaik, berriz, ozta-ozta eutsi dio lehen postuari.
|
Donostiarra Euskotren Ligan, eta Hondarribia Eusko Label Ligan, onenak izan dira Santurtziko (Bizkaia) ur nahasietan. Kale zozketak asko baldintzatutako estropadak izan dira gaurkoak, eta gogorra izan da korronteak baliatzen saiatzeko lehia. Eguna ondo salbatu dute bi ligetako liderrek, Arraun Lagunakek eta Urdaibaik.
Laugarren kalea baliatuta, bigarren luzean hartu du aurrea Hondarribiak, baina ez zen hori albiste nagusia: Urdaibaik 10. denbora egin du bigarren ziabogan. Horrela bukatu izan balitz, sekulakoa izango zen Ama Guadalupekoak sailkapen nagusian emango zukeen jauzia. Hirugarren luzean, ordea, atzetik aurrera egiten hasi da Bou Bizkaia.
Azken ziabogan Zierbena zen lehen postuan, segundo bat atzetik Hondarribia, eta zortzira Urdaibai. Hortik aurrera Hondarribia izan da nagusi, eta aise lortu du garaipena. Ikusgarria izan da Urdaibairen amaiera ere. Zierbena harrapatu du, 32 ehunenekogatik aurrea hartu dio, eta bigarren postua eskuratu du. Sailkapen nagusian lehen postuan jarraituko dute, baina puntu bakarrera dute Hondarribia. Bizi-bizi dago lehia.
Gainontzean, nabarmentzekoa izan da Lekittarrak lehen txandatik lortutako laugarren postua. Txanda horretan bertan, lehen ziabogan, aurrekalaria galdu du Santurtzik; uretara erori da Endika Moran, eta aukerarik gabe geratu dira etxekoak.
Itzuli da Donostiarra
Euskotren Ligan, Santurtziko estropada ona izan da Donostiako bi traineruentzat. Donostiarrak denboraldiko bigarren bandera astindu du, eta Arraun Lagunakek Oriorekiko hiru puntuko aldea berreskuratu du sailkapen nagusian. Gaur bigarren amaitu du liderrak, eta hirugarren Oriok.
Donostiarra errekuperatu da Orioko estropadako kolpetik. Gaur ere izan dute xextra epaileekin: argi gailendu dira uretan, baina hiru segundoko zigorra jarri diete ziaboga baten ostean Arraun Lagunakekin arraunak ukitzeagatik. Bantxak 12:51.08ko denbora egin du, eta Lugañenek 12:54.98. Denbora ofizialen zain egon behar izan dute garaipena ospatzeko.
Bigarren luzean egin du tartea Donostiarrak. Hirugarren kalea zen eurena, baina laugarren kalean zen Tolosaldea hasieratik atzean geratu dela baliatu dute haien kaleaz baliatzeko. Lehen bi kaleetan lehia estua izan dute Oriok eta Arraun Lagunakek.
Lehen txandan aise gailendu da Hondarribia, eta Tolosaldearen denbora ere hobetu du. Haientzat izan da laugarren postua.
Sailkapen nagusian lehen postuan jarraitzen du Arraun Lagunakek 50 punturekin. Oriok 47 ditu, eta Donostiarrak eta Tolosaldeak 39na.
|
2023-7-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/231324/baionako-bestetan-izandako-eraso-matxistak-salatu-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Baionako bestetan izandako eraso matxistak salatu dituzte
|
Itaiak deituta, elkarretaratzea egin dute merkatu plaza, 'eraso sexistak borrokatu' lelopean.
|
Baionako bestetan izandako eraso matxistak salatu dituzte. Itaiak deituta, elkarretaratzea egin dute merkatu plaza, 'eraso sexistak borrokatu' lelopean.
|
Baionako bestak hasi zirenetik, hainbat emakumek erasoak salatu dituzte. Izan ere, ostegunean, Itaia emakumeen antolakunde sozialistak sexu eraso baten berri eman zuen; biktimaren lagun batek salatu zuen erasoa. Asteazken gauean ere, beste sexu eraso bat izan zen, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi zuenez. Bi eraso horiez gain, beste emazte batek salaketa jarri zuen herenegun, bortxaketagatik. Gertakariak argitzeko, ikerketa bat abiatu du Poliziak.
Eraso horiek guztiak salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Baionako merkatu plazan, Itaiak deituta, eraso sexistak borrokatu lelopean.
|
2023-7-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/231325/irunean-18-urteko-neska-bat-atxilotu-dute-adingabe-bati-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm
|
Gizartea
|
Iruñean 18 urteko neska bat atxilotu dute adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik
|
Mutikoak 13 urte ditu. Larunbat gauean izan zen erasoa.
|
Iruñean 18 urteko neska bat atxilotu dute adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik. Mutikoak 13 urte ditu. Larunbat gauean izan zen erasoa.
|
Iruñeko Udaltzaingoak 18 urteko neska bat atxilotu du, 13 urteko mutil bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Salaketa bart gaueko 22:00ak aldera jarri zuen adingabeak, erasoa gertatu eta gutxira. Gazteluko plazaren inguruan izan zen.
Ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitzeko, eta behin behinean aske utzi dute emakumea. Epaitegira eraman dute gaur eguerdian, eta deklaratu ostean geratu da libre. Urruntze agindua ezarri dio epaileak.
|
2023-7-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/231326/ane-santestebanek-zortzigarren-amaitu-du-frantziako-tourra.htm
|
Kirola
|
Ane Santestebanek zortzigarren amaitu du Frantziako Tourra
|
Aurtengo Giroan ere lehen hamarren artean bukatu zuen. Hori lortu duen hirugarren euskal ziklista da. Tourra Demi Volleringek irabazi du.
|
Ane Santestebanek zortzigarren amaitu du Frantziako Tourra. Aurtengo Giroan ere lehen hamarren artean bukatu zuen. Hori lortu duen hirugarren euskal ziklista da. Tourra Demi Volleringek irabazi du.
|
Sasoiko dago euskal txirrindularitza. Gizonezkoen Frantziako Tourrean lortutako emaitza bikainen ostean, emakumezkoenean balentria egin du Ane Santestebanek (Jayco AlUla) sailkapen nagusian zortzigarren postuan amaituta. Gaur, azken eguneko erlojupekoan, Errenteriako (Gipuzkoa) ziklistak ezin izan dio eutsi atzotik zuen zazpigarren postuari, aurrea hartu baitio Cecilie Ludwigek (FDJ).
Tourrekoa ez da, gainera, Santestebanek aurtengo itzuli handi batean lehen hamarrean artean sailkatzea lortu duen lehen aldia: Italiako Giroan ere lortu zuen, hamargarren amaituta. Marka hori egin duen hirugarren euskal ziklista da, Eneritz Iturriagaetxeberriaren eta Joane Somarribaren ostean —hark hiru Tour eta bi Giro irabazi zituen—. Errenteriakoa oso erregularra izan da Tourrean; besteak beste, zazpigarren amaitu zuen atzo, Tourmaleteko etapan.
Gainontzean, lasterketako txirrindulari onena Demi Vollering (SD Worx) izan da. Tourmaleten erabakita utzi zuen Tourra erakustaldia emanda, eta gaur bigarren izan da erlojupeko saioan, bere taldekide Marlen Reusserren atzetik. Dena irabazi du Herbehereetako taldeak. Sailkapen nagusiko bigarrena ere talde horretakoa izan da, Lotte Kopecky. Podiuma osatu du Katarzina Niewiadomak (Canyon).
Laugarren izan da Annemiek Van Vleuten (Movistar), iazko garailea. Bost itzuli handi jarraian zituen irabaziak, baina ezin izan du Tourra nahi bezala agurtu, seigarrena irabazita. Denboraldi amaieran hartuko du erretiroa.
|
2023-7-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/231327/nouhaila-benzina-munduko-kopa-batean-hijabarekin-jokatu-duen-lehen-emakumea.htm
|
Kirola
|
Nouhaila Benzina, Munduko Kopa batean hijabarekin jokatu duen lehen emakumea
|
Aurtengo Munduko Kopara arte FIFAk debekatuta zuen haren erabilera. Momentuz, Marokoko jokalaria da erabili duen bakarra.
|
Nouhaila Benzina, Munduko Kopa batean hijabarekin jokatu duen lehen emakumea. Aurtengo Munduko Kopara arte FIFAk debekatuta zuen haren erabilera. Momentuz, Marokoko jokalaria da erabili duen bakarra.
|
FIFAk jada ez die hijabarekin jokatzea debekatzen jokalariei. Aurtengo Munduko Koparako ezabatu zuen lege hori nazioarteko futbol federazioak, eta jokalari bat ausartu da jada aukera baliatzera. Nouhaila Benzina izena du, eta Marokoko selekzioko atzelaria da. Atzo egin zuen debuta txapelketan, hijaba jantzita zuela.
Benzina bigarren zatian zelairatu zen, Hego Korearen aurka irabazi zuten partidan (1-0). Lehen jardunaldian, Alemaniaren aurka, ez zuen minuturik izan. Bera da txapelketa osoan arropa hori erabiltzen ari den bakarra; Puma arropa markaren laguntza izan du hura diseinatzeko.
25 urteko jokalariak lehendik ere erabiltzen zuen, entrenamenduetan eta bere taldearekin —Marokoko FAR— jokatzen dituen partidetan, baina lehen aldia da FIFAren txapelketa ofizial batean egiten duena. «Urte asko daramatzat hijabarekin, eta oso pozik nago horregatik», kontatu dio Al Jazeera-ri.
Aurten arte, FIFAk ez zien jokalariei hijabarekin jokatzen uzten, argudiatuta osasunarentzat arriskutsua zela. Munduko Kopa baino egun batzuk lehenago ezabatu zuen araua.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231328/gutxienez-54-lagun-hil-dituzte-pakistanen-alderdi-politiko-baten-aurkako-atentatu-batean.htm
|
Mundua
|
Gutxienez 54 lagun hil dituzte Pakistanen, alderdi politiko baten aurkako atentatu batean
|
Tokiko erakundeen arabera, atentatu suizida bat izan da, EIk hartu du bere gain. Hildakoez gain, berrehun zauritu inguru eragin ditu erasoak.
|
Gutxienez 54 lagun hil dituzte Pakistanen, alderdi politiko baten aurkako atentatu batean. Tokiko erakundeen arabera, atentatu suizida bat izan da, EIk hartu du bere gain. Hildakoez gain, berrehun zauritu inguru eragin ditu erasoak.
|
Gutxienez 54 lagun hil dituzte Pakistango alderdi islamista handienaren ekitaldi batean. Pakistango Gobernuak baieztatu duenez, atentatu suizida bat izan da. Erasoa atzo arratsaldean gertatu zen, herrialdearen ipar-mendebaldeko Jíber Pajtunjua eskualdean, Khar hirian. Bostehun lagun inguru zeuden Jamiat Ulema e Islam (JUI-F) alderdiaren ekitaldian.
Hildakoen artean hainbat ordezkari politiko daude. Gainontzeko alderdietako buruek gaitzetsi egin dute gertatutakoa, eta EI Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa. Abian da ikerketa, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.
Ez da azken hilabeteetan Pakistanen izan den gisa horretako lehen erasoa. Urtarrilaren amaieran, bonba batekin meskita batean egindako eraso suizida batek gutxienez 59 hildako eta 150 zauritu eragin zituen Peshawarren (Pakistan); zendutako gehienak poliziak ziren. Eraso hura ez zuen inork bere gain hartu.
TTP Tehrik-i-Taliban Pakistan erakundeak gisa horretako atentatuak egin izan ditu, baina gaitzetsi egin du atzoko erasoa.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231329/gizon-bat-atxilotu-dute-getxon-adingabe-bati-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat atxilotu dute Getxon, adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik
|
Algortako festetan gertatu da erasoa, bart.
|
Gizon bat atxilotu dute Getxon, adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik. Algortako festetan gertatu da erasoa, bart.
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Getxon (Bizkaia), Algortako festetan 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik bart gauean.
Erasotuak jarri du salaketa, eta ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitzeko. Atxilotuak datozen orduetan deklaratuko du epailearen aurrean. Aurtengo Algortako jaietan salatu duten bigarren erasoa da.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231330/hazkundea-itzuli-da-eurogunera-eta-inflazioa-behera-doa-baina-poliki.htm
|
Ekonomia
|
Hazkundea itzuli da eurogunera, eta inflazioa behera doa, baina poliki
|
Euroaren eremuko herrialdeetako ekonomia %0,3 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoan. Inflazioa bi hamarren apaldu da, %5,3raino, baina azpiko inflazioak ez du aldaketarik. Datuek ez dute argitzen EBZk zer bide har dezakeen iraileko bileran.
|
Hazkundea itzuli da eurogunera, eta inflazioa behera doa, baina poliki. Euroaren eremuko herrialdeetako ekonomia %0,3 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoan. Inflazioa bi hamarren apaldu da, %5,3raino, baina azpiko inflazioak ez du aldaketarik. Datuek ez dute argitzen EBZk zer bide har dezakeen iraileko bileran.
|
Datuak ikusi nahi zituen EBZ Europako Banku Zentralak interes tasekin zer bide jarraitu behar duen erabakitzeko. Beste koska bat igotzea edo igoeretan etenaldi bat egiteko aukerak ditu mahai gainean, baina azken datuek gauza bat zein bestea egiteko argudioak ematen dizkiote.
Izan ere, Eurostatek baieztatu du inflazioak beheranzko bidean jarraitzen duela, baina jaitsiera ez da ikusgarria —bi hamarren baizik ez—, eta azpiko inflazioan ez da inolako aldaketarik. Aldi berean, interes tasak igotzeak ez dio mesede handirik egiten ekonomiari, baina hala ere hazkundearen bidea hartu du berriro euroguneak, urte erdiko geldialdiaren ondoren.
Eurostaten arabera, 2023ko bigarren hiruhilekoan %0,3 handitu zen euroguneko BPG barne produktu gordina, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero. BPGa %0,1 txikitu zen 2022ko azken hiruhilekoan, eta ez zuen ez atzera ez aurrera egin 2023ko lehenengoan —lehen datuen arabera bai uzkurtu zen, -%0,1—.
Alemania, atzeralditik kanpo
Lehen estimazioen arabera, atzeralditik atera da (%0,0) euroguneko ekonomiarik handiena, Alemania, aurreko bi hiruhilekoetan atzeraldi teknikoan sartu ondoren (-%0,4 eta -%0,1). Uzkurtu egin da, berriz, Italia (-%0,3), neurri handi batean amaitu egin delako etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko laguntza programa bat.
Ekonomiak atzera egin du Austrian (-%0,4), Letonian (-%0,6) eta Suedian (-%1,5) ere, baina jarduera ekonomikoa handitzen ari da Belgikan (+%0,2), Espainian (+%0,4) eta Frantzian (+%0,5).
Euskal Herria ere azken talde horretan dago: Eustaten lehen estimazioaren arabera, BPGa puntu erdi bat hazi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nastatek, berriz, %0,4ko datua eman zuen joan den astean Nafarroarentzat.
Hortik gora geratu da Irlanda (+%3,3), eta Bloomberg-ek kalkulatu duenez, horrek hamarren bat gehitu dio euroguneko hazkundeari. Irlanda euroguneko ekonomiaren %4 baizik ez da, baina BPGa puztu egiten dute han egoitza duten —eta hara Europako beste adarren irabaziak eramaten dituzten— AEBetako multinazionalek (Apple, Google, Microsoft, Pfizer...). Horregatik, BPGa ez da oso baliagarria Irlandako ekonomiaren osasuna neurtzeko.
EBZren beraren azken iragarpenaren arabera, ekonomia %0,9 haziko da aurten. Datu horri buruzko zalantzak, ordea, oso handiak dira, uda hasierako lehen arrastoak ez direlako batere onak. Ekonomiaren bilakaera aurreratzeko gehien estimatzen den indizeak, PMI izenekoak, uzkurtzea iragartzen duen 50eko mailatik behera dabil azken hilabeteetan. Gutxigatik bada ere, maila negatiboan zegoen ekainean (49,9), eta gehiago jaitsi da uztailean (48,9); kopururik apalena da azaroaz geroztik, eta analistek espero baino beherago dago. Industriaren eskaerak nahiko apalak dira, eta zerbitzuetan turismoari lotutakoak dira hobekien eusten diotenak.
Azpiko inflazioa ez da jaitsi
Baina BPGari baino, EBZk inflazioari erreparatzen diola gogorarazi zuen joan den asteko agerraldian Christine Lagarde presidenteak. Arlo horretan, berriak gazi-gozoak dira. Urrian goia jo ondoren (%10,6), inflazioak jaisten jarraitzen du, baina EBZk eta herritarrek nahi baino polikiago: Eurostaten lehen estimazioaren arabera, bi hamarren galdu ditu uztailean, %5,3raino.
Behera egin du elikagaien, edarien eta tabakoaren prezioen bilakaerak, %11,6tik %10,8ra, eta energia iaz baino merkeago dago (-%6,1). Baina kontrako bilakaera dute zerbitzuek, %5,4tik %5,6ra handitu baita haien inflazioa. Zerbitzuak direnez euroguneko ekonomiaren motor nagusia, pisu handia dute azpiko inflazioan (elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituena), eta horrek esplikatzen du uztailean haren tasak aldaketarik ez izatea eta %5,5ean geratzea.
Azpiko inflazioari asko erreparatzen dio EBZk interes tasak finkatzeko, gorabehera txikiagoak dituelako inflazio osoak baino, eta inflazioa zein neurriraino sustraituta dagoen erakusten duelako.
Zalantza handiak
Datu horiekin EBZk zer egingo duen asmatzea da ez da erraza, eta abuztuko datua iritsi arteko espekulazioa handituko du. Inflazioa %2ko helburutik oso urruti dagoenez, espero da bankuko belatzek presioa handitzea irailean tasan beste puntu laurden bat igotzeko. Hori gertatuko ez balitz ere, urtea amaitu aurretik beste igoera bat egon daitekeela ohartarazi du haietako batek, Eslovakiako Peter Kazimirrek.
«Beste [igoera] bat egongo balitz ere —eta nik ez dut horretarako nahiko argudiorik ikusten—, nik uste dut irailean gelditu egingo garela», erantzun dio Giannis Sturnaras Greziako banku zentraleko buruak, eta EBZko kontseiluko usoetako batek.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231331/nafarrek-eska-ditzakete-jada-0-eta-3-urte-arteko-seme-alabak-dituzten-familientzako-laguntzak.htm
|
Gizartea
|
Nafarrek eska ditzakete jada 0 eta 3 urte arteko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak
|
Azaroaren 2ra arte egongo da zabalik laguntzak eskatzeko epea.
|
Nafarrek eska ditzakete jada 0 eta 3 urte arteko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak. Azaroaren 2ra arte egongo da zabalik laguntzak eskatzeko epea.
|
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoa gaurtik aurrera eskatu ahal izango da, ahal izanez gero telematikoki, edo aurrez aurre, oinarrizko gizarte zerbitzuaren edo dagokion auzoko unitatearen bidez. Epea 2023ko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik.
Adingabe bakoitzeko 100 euroko laguntza emango du gobernuak, gehienez urtebetez. Baldintzen artean daude eskaera egiten dutenek Nafarroan bizi izan behar dutela azken sei hilabeteetan, eta familia unitate bakoitzeko 45.000 eurotik beherako errenta eduki behar dutela, diru hori pertsona bakarrak kobratzen badu; aldiz, familia unitatearen diru sarrerak pertsona batenak baino gehiagorenak badira, 70.000 eurotik beherako errenta eduki behar da laguntza jasotzeko. Errentaren muga hori %10 zabalagoa da familia unitatean %33ko edo gehiagoko desgaitasun frogatua duen pertsona bakoitzeko.
Bestalde, laguntza horretatik kanpo geratzen dira bizitzeko gutxieneko diru sarrera edo errenta bermatua edo «antzeko izaterako laguntzak» jasotzen dituzten familiak.
Eskariak aurkezpen hurrenkeraren arabera ebatziko dira, dagokien zenbatekoa agortu arte –10 milioi euro 2023 honetarako— eta ordainketak hilabete osorako egingo dira; hau da, lehen ordainketa jaiotza dataren hurrengo hilabetearen lehenengo egunean egingo da. Gainera, ordainketek atzerako eragina izango dute, baina, jaiotzaren, adopzioaren edo harreraren ebazpena 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago gauzatu bada, laguntza aurtengo urtarriletik aurrera ordainduko da.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231332/azazetako-parke-eolikoari-hasierako-onespena-eman-dio-arabako-aldundiak.htm
|
Gizartea
|
Azazetako parke eolikoari hasierako onespena eman dio Arabako Aldundiak
|
Bestalde, Elkarrekin Arabak jakinarazi du hamasei alegazio aurkeztu dizkiola Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako energia berriztagarrien lurralde plan sektorialari.
|
Azazetako parke eolikoari hasierako onespena eman dio Arabako Aldundiak. Bestalde, Elkarrekin Arabak jakinarazi du hamasei alegazio aurkeztu dizkiola Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako energia berriztagarrien lurralde plan sektorialari.
|
Arabako Foru Aldundiak hasierako onespena eman dio Azazetako Parke Eolikoaren Plan Bereziari. Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak osatutako Aixeindar sozietateak aurkeztu zuen proiektua, eta orain aldundiak ontzat jo du, parkeak eragina izango lukeen udalen artean «adostasunik ez» dagoela ikusi eta gero. Barrundia, Bernedo, Arraia-Maeztu, Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalak dira horiek. Arabako Aldizkari Nagusiak gaur argitaratu du ebazpena, Ingurumen eta Urbanismo diputatu Josean Galerak ekainaren 29an onartu eta gero.
Zortzi sorgailuko parke eoliko bat sortzea da asmoa, 40 kilowatt sortuko lituzkeena, 37 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin. Behin aldizkari ofizialean argitaratuta, hiru hilabeteko epea zabaldu dute, urriaren 31ra arte, dokumentua informazio publikora zabaltzeko.
Irakurri gehiago: Aztertzen ari dira 43 parke eoliko egiteko eskariak
Elkarrekin Arabak hamasei alegazio
Bestalde, Elkarrekin Arabak jakinarazi du hamasei alegazio aurkeztu dizkiola Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari. Alegazio horien artean, Elkarrekin Arabak «zalantzan jartzen du aurreikusitako eredua», iritzita «eskala handiko energia berriztagarrien ezarpenean» oinarritzen dela eta lurraldeko korridore ekologikoei eragiten diela.
David Rodriguez bozeramaileak azaldu duenez, planaren eragina «oso handia da Araban; izan ere, hamabi parke eoliko berri planteatzen ditu, ia 46 kilometroko lerrokadurarekin mendilerroetan; landare fotovoltaikoko 339 lursail, nekazaritza eta abeltzaintzako 4.500 hektarea baino gehiagoko okupazioarekin». Gainera, Rodriguezen arabera, hasierako onespenaren dokumentuan, horren aurretik aurkeztutako dokumentuarekiko desberdintasunak daude: «Uste da aurkeztutako alegazioetatik datozela, baina Eusko Jaurlaritzak ez du horien gaineko azalpenik ematen. Dokumentu berrian 64 kilometro baino gehiago kendu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lerrokadura eolikoetatik, eta zazpi kilometro bakarrik Araban».
Arabako Aldundiak berak alegazioak aurkeztu zituen proposatutako kokalekuen eraginari buruz, baina horiek ez dira kontuan hartu, David Rodriguezen esanetan. Fotovoltaikoei dagokienez, laukoiztu egin da okupatutako azalera, eta aurrerapeneko 1.201 hektareatik 4.890 hektareara igaro da. «Hektarea horiek guztiak Araban daude, 300 Bizkaian eta Gipuzkoan izan ezik», Rodriguezek kritikatu duenez.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231333/geroa-baik-negoziazioen-tonua-igo-du-blokeo-argi-bat-dago.htm
|
Politika
|
Geroa Baik negoziazioen tonua igo du: «Blokeo argi bat dago»
|
Maria Solana kexu azaldu da PSNren jarrerarekin, eta «zentzu onaren bidera» itzultzeko eskatu dio.
|
Geroa Baik negoziazioen tonua igo du: «Blokeo argi bat dago». Maria Solana kexu azaldu da PSNren jarrerarekin, eta «zentzu onaren bidera» itzultzeko eskatu dio.
|
Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioetan ari dira PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa. Geroa Bai, ordea, kexu da PSN negoziazioetan izaten ari den jarrerarekin, eta gaur arratsaldean tonua koska bat igo du kritikan: uste du PSNk «entzungor» egin diela Geroa Bairen proposamenei, sozialistek gobernutik kanpo nahi dutela koalizioa, eta dei egin dio Geroa Bairekin ez bada «beste indar progresistarekin» —alegia, EH Bildurekin— negoziatzeko, Nafarroak «gobernu progresista bat» izan dezan: «Geroa Baik ez du gobernu aurrerakoi bat oztopatuko». Maria Solana Geroa Baiko parlamentaria argi mintzatu da: «Unea kezkagarria da».
Solanak jakinarazi du gaur bertan bi bilera egin dituztela bi alderdiek, eta beste bilkura baterako hitzordurik gabe atera direla bigarrenetik: «Blokeo argi bat dago», esan du Solanak. Izan ere, salatu du gaur egun PSNk proposatu diena ezin dutela onartu, «errealitatetik urrun» dagoelako: «PSNk botere organikoa eta ekonomikoa metatzea besterik ez du buruan. Ez dugu onartzen ahal».
Geroa Baiko ordezkariek uste dute PSNren asmoa dela Geroa Baik gobernuan duen presentzia txikitzea, eta koalizioaren esku geratuko liratekeen departamentuak ere edukiz «hustea». Horregatik, PSNri eskatu dio elkarrizketak «bideratzeko» eta «zentzu onaren bidera» itzultzeko.
Solanak, ordea, Espainiako hauteskundeen ondorengo jokaleku politikoari erreparatu dio, eta kezka agertu du UPNk Pedro Sanchez PSOEko presidentegaiaren balizko inbestidura batean izan dezakeen rolaz: «Sanchezek UPNren botoak beharko baditu eta horrek eragina izango badu Nafarroako Gobernuan, aurrean izango gaitu». Aldiz, Geroa Bai eta PSN ezin badira ados jarri, Solanak sozialistei eskatu die EH Bildurekin negoziatzeko. «Egin dezala zerbait, egin dezala berandu baino lehen».
Inbestidurak eta presidentearen nahiz kontseilarien kargu hartzeak abuztuaren 28rako eginda egon behar dute.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231334/azken-hamabost-urteetako-mailarik-gorenean-dago-euriborra-oraindik-ere.htm
|
Ekonomia
|
Azken hamabost urteetako mailarik gorenean dago Euriborra oraindik ere
|
Hipoteken indize nagusia %4an egonkortu da, eta orain mailegua sinatu behar dutenek iaz baino 255 euro gehiago ordaindu beharko dituzte
|
Azken hamabost urteetako mailarik gorenean dago Euriborra oraindik ere. Hipoteken indize nagusia %4an egonkortu da, eta orain mailegua sinatu behar dutenek iaz baino 255 euro gehiago ordaindu beharko dituzte
|
Euriborrak beste koska bat egin du gora, eta azken hamabost urteetako mailarik gorenean kokatu da uztailean, %4,149an. Kontuan hartuta iaz %0,992an zegoela, oso igoera handia izango dute indize horrekin hipoteka bat sinatu behar dutenek. Adibidez, 150.000 euroko hipoteka bat egiten dutenek —25 urtean itzultzekoa, eta Euriborra gehi %1eko tasa duena— hilean 890 euro ordaindu beharko dituzte, iaz baino baino 255 euro gehiago. Hipoteka uztaileko indizearekin berritu behar dutenen kopuru zehatza, berriz, norberaren maileguaren zenbatekoaren eta itzultzeko epeen araberakoa izango da, pagatu ez den zatiaren gainean ezartzen baita interesa.
2008ko azarora arte atzera egin behar da antzeko Euribor bat ikusteko (%4,35). Hilabete batzuk lehenago jo zuen goia, urte hartako uztailean (%5,393). Ordutik behera egin zuen, eta duela urte eta erdi negatiboan zegoen. Azken urtean oso bortitza izan da igoera, eta hori Europako Banku Zentralak (EBZ) abian jarritako interes tasen politikaren ondorio izan da. Inflazioa geldiarazteko ahaleginean, diruaren prezio ofiziala igotzen aritu da iazko udatik. Bankuek gehiago ordaindu behar dutenez EBZren bidez finantzatzeagatik, tasa handiagoak aplikatzen dituzte beren artean ematen dituzten maileguetan. Eta Euriborrak, hain zuzen ere, finantza erakundeen arteko kostu hori neurtzen du.
Orain, EBZk argitu behar du noiz utziko dion interes tasak igotzeari. Neurria ari da bere helburuak lortzen: ekonomia hozten ari da, eta, horrekin batera, inflazioa jaisten. Asufin kontsumitzaileen elkarteak uste du abuztutik aurrera Euriborrean ere nabarituko dela, igoera moteltzen hasiko dela, eta %4 eta %4,5 inguruan mantenduko dela urte amaierara bitartean. Izan ere, %4,064ra jaitsi zen atzo, eta ostiralean ere egin zuen behera, EBZk tasak igo eta hurrengo egunean.
Salmentak, behera
Azken urtean Euriborrak izandako igoerak hainbat ondorio izan ditu hipoteken merkatuan. Garai batean, erabat nagusi ziren tasa aldakorreko maileguak, baina, orain, hamarretik lau inguru dira era horretakoak. Horiek horreka, finantza erakundeak tasa finkoko hipoteken interesak igotzen ari dira. Duela bi urte posible zen %1eko intereseko maileguak lortzea, baina orain %3 eta %4 artekoak sinatzen dira.
Hipoteka motan ez ezik, etxebizitzaren merkatuan ere nabari dira interes tasen igoeraren eraginak. Behera egin dute salmentek urteko lehen bost hilabeteetan, eta behera egin dute bizitegi horiek erosteko hipotekek ere. INE Espainiako estatistika institutuaren azkenengo datuen arabera —ostiral honetan berrituko ditu—, Hego Euskal Herrian etxebizitzen salerosketa %8 apaldu da maiatzera arte, eta hipoteken kasuan %20koa izan da jaitsiera. Guztira 10.629 mailegu berri sinatu dira, iaz epe berean baino 2.442 gutxiago. Dena den, salmentak gutxitzeak ez du askorik eragin oraingoz etxebizitzen prezioetan: urteko lehen erdian %7 garestitu dira Nafarroan, %4,2 Gipuzkoan, %4,1 Bizkaian, eta %2,6 Araban.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231335/ecowasek-atea-ireki-dio-indarkeria-erabiltzeari-nigerko-kolpisten-kontra.htm
|
Mundua
|
Ecowasek atea ireki dio indarkeria erabiltzeari Nigerko kolpisten kontra
|
Afrika mendebaldeko gobernuen blokeak igandera arteko epea eman die militarrei boterea uzteko. Hiru ministro eta agintean zegoen alderdiko burua atxilotu dituzte.
|
Ecowasek atea ireki dio indarkeria erabiltzeari Nigerko kolpisten kontra. Afrika mendebaldeko gobernuen blokeak igandera arteko epea eman die militarrei boterea uzteko. Hiru ministro eta agintean zegoen alderdiko burua atxilotu dituzte.
|
Jarrera gogortu du Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak: Nigerko kolpistei igandera arteko epea eman die boterea uzteko, eta, beraz, Mohamed Bazoum herrialdeko presidente kargura itzularazteko. Are, erakundeak ohartarazpen batekin helarazi du ultimatum hori, atea ireki baitio junta militarraren kontrako indarkeria erabiltzeari, exijiturikoa beteko ez balu. «Neurri guztiak» daude mahai gainean, hamabost herrialdek osatzen duten Ecowasek atzo arratsaldean egindako ezohiko goi bilkuraren ondoren jakinarazi zuenez.
Mehatxu hori serio hartu du Nigerren joan den asteazkenean estatu kolpea eman zuen junta militarrak, eta atzo gauean bertan erantzun zuen bloke horrek «esku hartze militar bat onartu nahi» duela. «Ecowas eta beste abenturazale orori oroitarazi nahi diogu gure aberria defendatuko dugula», adierazi zuen koronel eta juntaren bozeramaile Amadou Abdramanek.
Kalean, bien bitartean, orain herrialdea gobernatzen ari den CNSP Aberria Babesteko Kontseilu Nazionalaren aldeko herritarrak manifestatzera irten ziren, militarren eta Errusiaren aldeko mezuak oihukatuz; Frantziaren enbaxada parean ere protesta egin zuten—Niger herrialde horren kolonia bat izan zen 1960an independentzia lortu zuen arte—, eta manifestarietako batzuk eraikinean sartzen saiatu ziren.
Indarkeriaren erabilerari buruzko behin betiko erabakiaren zain, Ecowasek beste neurri batzuk sustatu ditu: besteak beste, Nigerren kontrako zigor ekonomikoak onartzea, eta herrialde horrekiko aireko eta lurreko mugak ixtea. Eta horien guztien alde agertu dena EB Europako Batasuna izan da; Josep Borrell EBren diplomaziaburuak gaur adierazi duenez, talde komunitarioak Ecowasen «erabakiak babesten» ditu «onartezina den indar kolpearen» aurrean. Are gehiago kontuan harturik junta militarraren azken aginduak; kargugabeturiko hiru ministro eta Bazoumen alderdiko buruzagia atxilotu dituzte, Efe berri agentziari gaur baieztatu diotenez.
Mehatxuak mehatxu, ikusteko dago Afrika mendebaldeko hamabost gobernuren erakunde horrek nola beteko lukeen Nigerko junta militarrari egindako ohartarazpena; iragan urtean adostu zuen «segurtasun indar bat» sortzea eskualdeko talde armatuei aurre egiteko, baina, harrezkeroztik, ez dute zehaztu nola osatu eta finantzatuko luketen.
Frantziaren jarrera
Afera horretaz, CNSP gaur mintzatu da berriz ere, Frantziari zera leporatzeko: «militarki esku hartu» nahi duela Nigerren, eta hori prestatzeko «bide eta baliabideak bilatzen» ari dela salatu zuen. Salaketa horren aurrean, Parisek adierazi du «erantzun» egingo duela bere «herritarrei edota interesei» eraso egingo baliete. Eta, bide horretatik, esan du Nigerren «ordena berreskuratzeko eskualdeko ekimen guztiak» babestuko dituela —Frantziak 1.500 militar ditu herrialde horretan—.
Analisten arabera, agintean dagoen junta militarrak Errusiaren aldeko jarrera du, ez Bazoumek bezala, zeina Mendebaldearen gertuko aliatutzat zuten; horregatik, Kremlinen adierazpenak arreta handiz aztertzen ari dira egunotan. Azkena gaur egin du Dmitri Peskov bozeramaileak, eta adierazi du «kezka handiz» ari direla jarraitzen Nigerren gertatzen ari dena; gatazkari irtenbidea emateko, «legezkotasunaren» eta «bide konstituzionala itzultzearen» alde daudela gaineratu du.
Joan den astean, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak negoziazioak hasteko eskatu zien militarrei eta Bazoumi.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231336/plaza-bat-mendizale-eta-bidaiarientzat.htm
|
albisteak
|
Plaza bat mendizale eta bidaiarientzat
|
Martxan da aurten ere BERRIAren bidaia eta mendi kroniken lehiaketa, irakurleei leiho bat zabaltzeko helburuarekin. Azaroaren 6ra arte izango da lanak aurkezteko aukera. Sariak: Marokon zortzi eguneko mendi ibilaldia, asteburupasa bat furgoneta edo autokarabana batean, eta 200 euroko bonu bat, partaideen artean zozkatzeko.
|
Plaza bat mendizale eta bidaiarientzat. Martxan da aurten ere BERRIAren bidaia eta mendi kroniken lehiaketa, irakurleei leiho bat zabaltzeko helburuarekin. Azaroaren 6ra arte izango da lanak aurkezteko aukera. Sariak: Marokon zortzi eguneko mendi ibilaldia, asteburupasa bat furgoneta edo autokarabana batean, eta 200 euroko bonu bat, partaideen artean zozkatzeko.
|
BERRIAk bidaia eta mendi kroniken lehiaketa jarri du martxan aurten ere. Euskaldunon Egunkaria-ren garaian abiatutako lehiaketa hau sendotuz eta errotuz joan da urtez urte, jasotako lanen kopurua eta kalitatea gora eginez joan diren hein berean, eta ohiko egitasmoa bihurtu da gure irakurleentzat. Izan ere, BERRIA komunitateko kideei, gure irakurle guztiei oro har, plaza bat, leiho bat, nork bere bizipenen berri emateko leku bat eskaintzea da lehiaketa honen helburua. BERRIAren irakurleen artean asko dira mendizaleak, asko bidaiariak, eta ez gutxi idaztea gogoko dutenak eta beren bizipenak jasotzeko ohitura dutenak. Beraz, zer egokiera hoberik irakurle horiekin guztiekin topo egiteko plaza hau baino.
Bidaia eta mendi kroniken lehiaketa da. Alegia, kronikak izan daitezke bidaia bati buruzkoak zein mendiko jarduera bati buruzkoak. Azken urteotan, hala ere, ugariago izaten ari dira bidaia kronikak mendikoak baino. Ongi etorriak dira guztiak, nola ez, mendikoak nahiz bidaietakoak, baina desoreka horren joera apurtze aldera animatu daitezela mendizaleak, eskalatzaileak, alpinistak beren igoeren, zeharkaldien, eskaladen berri ematera. Ez du zertan goi mailako jarduera izan, ez du zertan behialako telebistako saio hartan bezala ezinaren hurrengoa izan; muturraren muturrekoa. Izan liteke igoera apal bat oso modu originalean kontatua; izan liteke bizipen berezi bat ikuspegi ezohiko batetik idatzia; izan liteke denon eskura dagoen jarduera bat gutxitan bezala jasoa... Mendia bezain askotarikoak izan daitezke kronikak.
Eta bidaien kasuan, berdin: bidaiak ez du, halabeharrez, munduaren azken muturreko bazter ezkutu hartara egina izan behar; ez du beste inork egin ez duen abentura izugarria izan behar... Izan liteke, baina ez du zertan. Geografia hurbilean ere izan daitezke bidaia interesgarriak, eta halaxe geratu da agerian urtez urte jaso eta saritu izan diren lanetan. Alegia, lekuak adinako garrantzia du leku horretako bizipenak berak, egileak har dezakeen ikuspegiak edo hari gidariak, bizipen horien oinarrian egon daitekeen istorioak, giza paisaiak, tokiak eta tokiko jendeak...
Oinarrietan argi adierazten den moduan, aintzat hartuko dira, besteak beste, esperientzia eta kontakizunaren originaltasuna, hizkuntzaren egokitasuna eta aberastasuna, material grafikoaren kalitatea, mapen edo bestelako osagarrien ekarpena, amateurtasuna, azken 5 urteetan sari nagusia irabazi ez izana...
Lanak bidaltzeko epea zabalik dago jada, eta azaroaren 6ra arte izango da horretarako aukera. Idazlan hautatuak Gabonetan argitaratuko dira. Sariak ez dira nolanahikoak. Sari nagusia Mendiak eta Herriak agentziak eskainiko du: Marokorako 8 eguneko mendi ibilaldia. Bigarren saria camper edo autokarabana batean asteburupasa bat egitea izango da, Ikan Vansen eskutik. Eta parte hartzaile guztien artean, berriz, Hamaika Mountain dendan gastatzeko 200 euroko bonu bat zozkatuko da.
Lehiaketaren oinarri guztiak (idazlanen luzera, ezaugarriak, argazkien inguruko xehetasunak, etab.) esteka honetan dituzue.
|
2023-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/231337/jon-etxabe-burgosko-auzian-zigortutakoa-zendu-da.htm
|
Politika
|
Jon Etxabe Burgosko auzian zigortutakoa zendu da
|
90 urte zituela hil da. Apaiz sartu zen gaztetan, eta 50 urteko zigorra ezarri zioten. Zazpi urte egin zituen preso. LKIn aritu zen gero, eta presoen eskubideen alde jardun du azken urteotan.
|
Jon Etxabe Burgosko auzian zigortutakoa zendu da. 90 urte zituela hil da. Apaiz sartu zen gaztetan, eta 50 urteko zigorra ezarri zioten. Zazpi urte egin zituen preso. LKIn aritu zen gero, eta presoen eskubideen alde jardun du azken urteotan.
|
Jon Etxabe Garitazelaia (Elgoibar, Gipuzkoa, 1933-2023) apaiz ohi eta ETAko kide izandakoa atzo zendu zen. Apaiz sartu zen 1950eko hamarkadaren bukaeran; «jazarpen urte gogorretan», 2020an Eibarren (Gipuzkoa) Burgosko auziaren 50. urteurrena oroitzeko eginiko ekitaldi batean kontatu zuenez: «Eibarren, 1960ko urte haietan, agerikoa zen ETAren ekintzen eragina. Kontraesan handiak sortzen zizkidan, ulertzeko zailtzasunak, gogoetak eta eztabaidak... eta eragiten zizkidan baita atxikimenduak eta itxaropena ere. Egoera zail haren bestondoak erabat harrapatu ninduen».
Izan ere, ETAko kide batzuei laguntzen hasi, eta erakundean sartu zen Txabi Etxebarrieta hil eta gutxira. «Pentsatu nuen ezin zela babesa ukatu herriaren alde jarduten zuenari, eta Jainkoak ere ez lukeela halakorik egingo». 1969an, ordea, Mogrovejon (Espainia) atxilotu zuten, eta Burgosko auzian epaitu zuten.
1970ean. 2014ko apirilean, honela kontatu zion BERRIAri: «Nik batez ere barneratu dudana da guk, Burgosko prozesuan epaitutakook, ez genuela halako protagonismorik eduki. Nahi izan genuen juizio politikoa egitea, buelta ematea eta frankismoa epaitzea, hori bai, eta helburu hori lortu genuen. Baina hori lortu genuen, nik uste, hitzez erdizka, ez zigutelako hitz egiten uzten. Eta nik uste dut protagonista benetan herria izan zela. Noizean behin egoten dira halako herriaren eztandak, eta hori bat izan zen. Burgosen inguruan, herriak 'nahikoa' esan zuen, eta altxatu egin zen». 2014an, Zamorako landan liburua idatzi zuen (Intxorta 1937), espetxean bizitakoak kontatzeko.
Haatik, 50 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Zazpi igaro zituen giltzapean Zamoran, eta beste bat Lleidako monasterio batean (Herrialde Katalanak).
Ordurako, ETAren VI. biltzarraren ondotik, Liga Komunista Iraultzaileko kidea zen Etxabe. Ordukoa izan zen bere «lehenengo eztabaida teoriko garrantzitsua», Argia aldizkariari 2014ko elkarrizketa batean azaldu zionez: «Nire funtsezko ideia hauxe izan zen: 'Langileriak askatzen du Euskal Herria, edo honek ez du benetan askatasunik lortuko. Independentzia politikoak ez du herria askatzen'. Borroka armatuak ez zuen lehentasunik niretzat; independentzia lor zitekeen, baina herriaren benetako askatasunik ez. Langileria askatzaile eta aske izan gabe ez zela hori beteko pentsatu nuen». Bere militantzia politikoa Zutik-en jarraitu zuen ondoren.
1976an irten zen libre, amnistiarekin, eta apaizgoa utzi zuen. Euskara irakasle hasi zen eskola publikoan, eta hor ere bere ideiengatik borrokan jardun zuen D eredua lortzeko. 60 urterekin hartu zuen erretiroa.
Azken urteetan, euskal presoen eskubideen alde jardun zuen; 2014ko otsailean, Maria Serviniren aurrean deklaratu zuen, frankismoaren aurkako kereila ikertu duen epaile argentinarraren aurrean. Honela kontatu zuen: «Epaileak zer esan nahi dudan galdetu dit, eta ordu batez aritu naiz hizketan neu bakarrik. Kontatu diot nola izan zen nire atxiloketa [1969ko apirilaren 11n]. Hurrengo zazpi egunetan Bilboko polizia etxean sufritu nituen torturak nolakoak izan ziren azaldu diot. Deklarazioa egiten ari nintzela, abokatuaren laguntzaz, Bilboko polizia brigadaren izena [Felix Criado] eman diogu epaileari. Torturatu ninduten beste lau polizien izenak ere eman dizkiogu. Ondoren, Zamorako kartzelako egonaldia nolakoa izan zen kontatu diot. Espetxe horretan, giza eskubideen urraketak nolakoak ziren azaldu diot. Gutxieneko gauzak ukatzen zizkiguten presooi. Eliza katolikoari buruz ere aritu naiz, diktaduran ez baitzen tortura salaketekin batere arduratu. Zamorako kartzela ez zen bakarrik estatuarena, Elizarena ere bazen. Amaitzeko, Burgosko prozesuari buruz mintzatu naiz. Epaiketa horrekin, oso gutxitan izaten den leherketa bat izan zen. Europan eta Ameriketan ere oihartzun handia izan zuen prozesuak; altxamendu bat izan zen frankismoaren aurka. Deklarazioan gustura egon naiz. Baina nabarmendu behar da orain arte sekula ez dudala izan aukerarik gertatutakoaz hitz egiteko erakunde ofizial batean. Argentinako epaile baten aurrean ofizialki kontaketa egitea benetako pauso bat da, pozgarria, izan dudan lehen aukera gauzak horrela kontatzeko. Dena den, gaur egungo egoeran ez dut espero krimen haien egileak epaituko dituztenik. Benetako epaiketa bat ezinezkoa dela iruditzen zait. Deklarazioak isilpean egin ditugu, iaz Espainiako Gobernuak presio gogorrak egin zituelako».
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorrak Etxabe oroitzeko hitz batzuk esan ditu: «Agur eta ohore, Jon! Euskalduna, abertzalea eta gorria! Elgoibartar borrokalari ahaztezina!». Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ere gogoratu du Etxabe zena: «Abertzalea eta sozialista. Herriarekin konprometitua. Eskerrik asko herria egiteagatik».
|
2023-8-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/231363/euskaraz-bai-baina-euskaratik.htm
|
Gizartea
|
Euskaraz bai, baina euskaratik?
|
Geroz eta ikasle gehiagorengana iristen ari da euskara, baina ezinak ere sumatzen ari dira; esaterako, hizkuntza mailari dagokionez. Adituek beharrezkotzat jo dute aisialdia ere euskalduntzea.
|
Euskaraz bai, baina euskaratik?. Geroz eta ikasle gehiagorengana iristen ari da euskara, baina ezinak ere sumatzen ari dira; esaterako, hizkuntza mailari dagokionez. Adituek beharrezkotzat jo dute aisialdia ere euskalduntzea.
|
Euskararentzat hezkuntza izan da babesgunea; ikasle askok eta askok eskola izan dute eta dute euskaraz ikasteko eta bizitzeko toki bakarra, edo ia bakarra behintzat. Belaunaldi berrien euskalduntzean funtsezko pieza izan da azken hamarkadetan, baina zenbait alderditan motelduta eta, areago, atzera egiten hasita dago; ikasleen euskara maila da kezka iturri nagusietako bat. Euskararen eta euskarazko irakaskuntza berrasmatzeko beharraren zantzuak nabariak dira, beraz; eskolaz kanpoko jarduerak izan daitezke gakoetako bat.
Kopuruz, aurrera ari da euskara, erritmo diferenteetan bada ere. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dago euskarazko irakaskuntza zabalduen. Gaur egun, D ereduan eskolatuta daude Arabako hamar ikasletik lau, Bizkaiko hamarretik zazpi eta Gipuzkoako hamarretik bederatzi. Aldiz, 1991-1992ko ikasturtean, hiru herrialde horietako ikasleen laurdenek bakarrik ikasten zuten D ereduan. Datuak apalagoak dira Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian: Nafarroan, egun, ikasleen laurdenak ari dira euskarazko ereduan; 1990-1991ko ikasturtean, berriz, %15ek ikasten zuten euskaraz. Eta Iparraldean, berriz, 4.064 ume zeuden matrikulatuta Seaskako ikastoletan 2021-2022ko ikasturtean, eta 1.066 ziren 1991-1992koan. Sare publikoari dagokionez, 2012tik abian da euskara hutsezko irakaskuntzaren esperimentazioa: hamabi ikasle matrikulatu ziren lehen ikasturtean eredu horretan; 2020an, berriz, 501.
Ezin uka euskalduntzean hezkuntzak izan duen garrantzia: egun, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 16-24 urteko lau gaztetik hiru dira euskaldunak; 1991n, berriz, lautik bat. Nafarroan, adin tarte bereko lautik bat dira euskaldunak; 1991n, hamarretik bat. Ipar Euskal Herriak ditu daturik apalenak: orain, hamarretik bi dira euskaldunak; 2001ean, hamarretik bat.
Kalitateari errepara
Hizkuntzaren kalitatean egon liteke arazoa, baina. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, esaterako, haur eta gazte gehien-gehienek euskaraz ikasten badute ere, derrigorrezko hezkuntza amaitzeko bi urteren faltan, DBH 2ko ikasleen %53,3k ez dute lortu erreferentziazko euskara maila.
Horixe sumatu du, besteak beste, Yolanda Elorriagak. Batxilergoko bigarren mailan irakasle izana da Gernika-Lumon (Bizkaia) —erretiroa hartuta dago orain—, eta BERRIAn bizi izan duenaren inguruko iritzi artikulu bat kaleratu berri du, kezkaz. Azken ikasturtean gertatu zaiona jarri du adibide gisa. Berrehun hitzeko idazlan bat egiteko eskatu zien ikasleei. Hauxe emaitza: «%20k bakarrik erakutsi didate euskaraz alfabetatuta egotearen maila». Idazketan ikusten du arazoa, baita irakurketan ere: «Aurten guztiz zurtz eginda utzi nauena eta alarma gorri guztiak pizteko modukoa egin zaidana zera da, bigarren batxilergoko ikasle gehienek euskaraz irakurtzeko eta irakurria ulertzeko izan duten ezintasuna». Dena dela, ikasturtean egindako lanaren emaitzak ere sumatu ditu: «Ikasturte amaierako azterketan ikasleen %65ek-edo lortu dute maila egokia edo polita —beste batzuk maila lortu barik gainditu behar izan ditut—».
Gaitasuna ez ezik, jarrera ere funtsezkoa iruditzen zaio Elorriagari. Uste du ikasleak irakasleari entzuteko gaitasuna galtzen ari direla, eta, haren arabera, «ikasteko oso garrantzitsua da entzuten jakitea». Gainera, nabaritu du ikasle batzuek «ardura falta» dutela euskara ikasteko: «Aurreko ikasturtetik Euskara ikasgaia gainditu gabe ekarri duten ikasleek zein ahalegin gutxi egin duten euskara ikasteko...». Areago: «Aurten lehenengoz gertatu zait ikasle bik —mutilak— euskaraz barik, erdaraz egin izan didatela, eta batek ohitzen hasteko ere esan zidan». Beste ikasle batek azterketa batean adierazitakoa ekarri du bere esanak berresteko: «Azaldu zuen euskaraz eginez gero etarra eta vasquito irainak jasan behar dituztela. Azaldu zuen iraintzaileak gutxi batzuk direla, baina eurek agintzen dutela, eta lortzen dutela euskaldunek euren artean erdaraz egitea».
Gazteagoekin aritzen da Asier Urkiza, DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Bilbo inguruko ikasleekin. Euskara irakaslea da, eta Euskalgintzaren Kontseiluak ekainean antolatutako Zer behar dute gazteek? jardunaldietan parte hartu zuen. Uste du euskararen arazoa egiturazkoa dela, eta apustu «integrala» falta dela: «D eredua aukeratzen dute ikasle gehienek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan behintzat, baina ikasleek sistematikoki jarraitzen dute erdaraz egiten, ez da aurrera egiten hizkuntzaren erabileran —ezagutzan bai—. Hor zerbaitek huts egiten du».
Ordea, Urkizak ez du uste berez ikasleek euskararen inguruko jarrera txarra dutenik; «axolagabekeria» sumatzen du gehiago: «Ez dut topatzen hizkuntzaren kontrako jarrerarik; egongo da, baina ez da orokorra. Esango nuke axolagabekeria dagoela. Esaten dute: 'Euskaraz ikasten dugu tokatzen delako'. Euskaraz ikastea zerbait naturala bezala hartzen da, baina hortik tarte handia dago hitz egitera edo euskara ikasgelatik kanpo egin daitekeen zerbait dela kontsideratzera».
Eta, ikasleei ez ezik, irakasleei ere erreparatu die Urkizak. Haren esanetan, ez zaio iruditzen euskara maila «kaskarra» dutenik, «baina ez-nahikoa agian bai»: «Nabaritzen da euskara ez dela lehentasunezkoa beren bizitzetan, ez dela oinarrizko kontua, eta lasai-lasai bizi direla gazteleraz». Eta erabilera? «Badaude elkarri gazteleraz egiten dioten irakasleak; ikasleekin gaztelerara pasatzen direnak, nahiz eta D ereduan ikasi... Badaude jarrera desegokiak hizkuntzarekin». Eta zera galdetu du: «Zelan eskatuko diegu ikasleei euskaraz egiteko, norberak ez badu egiten?». Halere, argitu du ez dela irakasle jakin baten errua, arazo orokor baten parte baizik.
Ikasleak, irakasleak eta familiak. Hortxe hezkuntzako hiru osagarri nagusiak. Aipatu izan da euskarazko ereduetara jotzen duten familien ezaugarriak ere aldatu direla. Nabaritu dute, esaterako, Seaskako ikastoletan. Egoitz Urrutikoetxeak, Seaskako pedagogia arduradunak, hala dio: «Seaskaren irudia biltzen duen argazkia ere aldatu da: gurasoen soziologia aldatu da, frantses elebakarrak emendatu dira».
Egoeraren diagnostikoa eginda, erremedioa jartzen ere saiatu dira elkarrizketatuak. Urkizak uste du, esaterako, hizkuntzarekin batera kultura bat ere transmititu behar zaiela eskolako umeei: «Askotan, kultura edo hizkuntzak dakarren guztia alde batera uzten da, eta emaitza, sarri, porrota da: ikasleei belarri batetik sartzen zaie, eta bestetik ateratzen. Euskara ikasgelarekin bakarrik lotzen dute, eta irten orduko gazteleraz egiten dute. Askotan kostatzen da gela barruan ere euskaraz egitea, beste ikasgai bat delako eta ez kultura bat dakarren mundu ikuskera bat».
Antzera mintzo da Urrutikoetxea ere: «Hezkuntzaren erronka bikoitza da: hizkuntzaren transmisioa segurtatzea eta hizkuntzarekiko atxikimendua sustatzea. Horregatik, garrantzi handia ematen diet edukiei eta gure altxorra den euskal kulturari, hor aurkitu baitaitezke hizkuntzari zentzua ematen dioten arrazoibideak». Baina ohartarazi du: «Eskolak berez eta bakarrik ez du euskal jendartea euskaldunduko. Eskolaz kanpokoa euskaldundu behar da».
Eskolatik kanpo
Hortxe, Urrutikoetxearen hitzetan, beste gako bat: eskolaz kanpoko jarduerak ere euskalduntzea. Beñat Garaio ikerlari aritu da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, besteak beste, Euskarabenturaren sustatzailea ere bada. Argi du eskolak euskaraz jasotzea ez dela aski ikasleek behar besteko euskara maila izan dezaten eta hura erabiltzea erabaki dezaten: «Ez da nahikoa, hainbat azterketak erakutsi digute hori, eta ez euskararen kasuan bakarrik, baita beste hainbat hizkuntza gutxituren kasuan ere. Horregatik, hezkuntzak elkarlan estu-estua eduki behar luke aisialdiarekin».
Gaur-gaurkoz, Garaiok dio zenbait «arrakala» daudela hezkuntzaren eta aisialdiaren artean. Esate baterako, nabarmendu duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntzan D eredua nagusi bada ere, aisialdiko ekintzetako hizkuntza ez da hainbestetan euskara izaten. «Hor arrakala bat dago. Izan daiteke begiraleak falta direlako; gurasoen kontzientzia falta delako; erakundeen, elkarteen eta aisialdia eskaintzen duten entitateen euskara eskaintzeko ezinagatik edo gabeziengatik...». Beste arrakala baten gisan ikusten du, halaber, kirola izatea nagusi mutilen artean: «Kirola da euskara gutxien erabiltzen den aisialdi eremua». Eta etxeko egoera: «Maila soziokultural baxuetako haurrek eta gazteek aisialdi ekintza gutxiago izaten dituzte, eta, orokorrean, gazteleraz dituzte gehiago».
Nora begiratu?
Baina badago esperantzarik. Adibidez, Euskarabentura eta antzeko jarduerak. Garaiok azaldu duenez, Euskarabentura martxan jartzen hasi zirenean argi zuten gazteei eskaini nahi zietela uda osoan euskaraz bizitzeko espazio seguru bat, babesgune bat, eta, hortik abiatuta, sare bat. Emaitzak ematen ari dela nabarmendu du: «Plazara kooperatibak egiten du ikerketa, eta, horren arabera, Euskarabentura bezalako egitasmo batek eragina dauka parte hartzaileen hizkuntza jarreretan, erabileran, hizkuntza gaitasunean...». Beraz, argi mintzo da: «Horrelako proiektuak beharrezkoak dira aisialdian eragin ahal izateko, eta, azken batean, gazte horien euskalduntzean eragiteko».
Gisa horretako beste ahalegin bat egin du KEA Kirola Euskara Ahoan elkarteak: iaztik kirola euskaraz egiteko aukera eskaintzen die Ortzaize (Nafarroa Beherea) inguruko haurrei. Elkarteko kide Lorea Etxeberriak azaldu duenez, berrogei bat haurrek parte hartzen dute: «Urte bat baizik ez dugu egin; erakusten du behar handia bazela».
Baina zein behar? «Sekulako hutsune bat bada aisialdia euskaraz egiteko. Ikastoletan ere haurrak euskalduntzen dira, elebidunak dira, baina hortik at ez da deus egiten euskara erabiltzeko; ez du zentzurik». Egoera iraultzea dute xede: «Gure helburua da euskaraz gozatzea, plazera hartzea, erakusteko ez dela bakarrik eskolako hizkuntza».
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231364/la-moreako-hampmko-langileek-akordioa-lortu-dute-eta-greba-bertan-behera-utzi.htm
|
Ekonomia
|
La Moreako H&Mko langileek akordioa lortu dute, eta greba bertan behera utzi
|
2009tik izoztuta eduki dituzte soldatak, eta galdutako erosahalmena berreskuratu dute, %24,7ko soldata igoera hitzartuta
|
La Moreako H&Mko langileek akordioa lortu dute, eta greba bertan behera utzi. 2009tik izoztuta eduki dituzte soldatak, eta galdutako erosahalmena berreskuratu dute, %24,7ko soldata igoera hitzartuta
|
234 egunen ostean, La Morea merkataritza gunean H&M-k duen dendako langileak lanera itzuli dira. Pozik. Izan ere, langileen ordezkariak akordio batera ailegatu dira multinazionaleko zuzendariekin bertako hamahiru saltzaileei eta arduradunei soldata %24,7 igotzeko.
2009an eguneratu zen azkenekoz Nafarroako ehungintza sektoreko lan ituna, eta ordutik ez zaie soldatarik igo langileei. Akordioaren arabera, ordainsariak %24,7 igoko zaizkie: uztailaren 1etik aurrera, saltzaileentzat 20.963 euro izango da erreferentziazko soldata gordina, eta arduradunentzat, 23.600 euro.
Hartara, 2009tik galdutako erosahalmen osoa berreskuratuko dutela azaldu du ELAk. Lanaldi partzialeko langileei astean bost ordu gehiago gehitu zaizkie, eta, inflazioaren eragina kenduta, soldata erreala %16 eta %20 artean igo zaie.
Bere txikian, Nafarroako grebarik luzeenetariko bat aurrera eraman dute langileok, eta ELAk nabarmendu du sindikatuaren erresistentzia kutxa «ezinbestekoa» izan dela helburua lortzeko. Abenduaren 9an ekin zioten grebari, eta sindikatuak arrakastatsutzat eta «oso positibotzat» jo du: «Harro gaude proiektu sindikala La Moreako H&Mko langileekin partekatzeaz, garai hauetan behar den borrokan jarraitzeko adoreari eta erabakitasunari eutsi baitiote», adierazi du sindikatuak
ELAk akordioaren garrantzia nabarmendu du, edukiagatik eta «lortu den uneagatik». Berriki, uztailaren 17an, ehungintzako estatuko hitzarmena negoziatzeko mahaia osatu zen, batik bat Inditex eta H&M multinazionalek bultzatuta. «Hitzarmen hori oso albiste txarra da Nafarroako langileentzat», iritzi dio ELAk.
Sindikatuaren arabera, Nafarroako sektoreko lan ituna hamalau urtez egon da blokeatuta, eta estatuko hitzarmenak «arriskuan» jartzen du hura berreskuratzea. Estatuko negoziazio esparruan araututako lan baldintzak apalagoak direnez, ELAk uste du sektoreko lan baldintzak arriskuan daudela.
CCOO eta UGTren rola kritikatu du: «Ezin dugu ahaztu Inditex akordio batera iritsi zela urteko 18.000 euro gordineko erreferentziazko soldata ezartzeko». H&Mrekin ere estatu mailan akordioa lortu dutela aipatu du: «Urtean 1.000 euro igotzea hitzartu dute; La Moreako akordioak, berriz, 4.000 euroko igoera dakar». Horregatik, ELAk azpimarratu du Nafarroak estatuko hitzarmenaren aplikazio eremutik kanpo geratu beharko lukeela, sektoreko langileen mesedetan eta bertako negoziatzeko eskubidea errespetatzeko.
Normaltasunera itzulera
Amaia Aristu ELAko ordezkariak azaldu duenez, uztailaren 14erako akordioaren puntu nagusiak hitzartu zituzten, eta ondorengo asteetan xehetasunak gehitzen eta akordioa gainbegiratzen aritu dira. Lan itunak 2024ra arteko iraupena izango du.
Gaur lanera itzuli dira, pozik. «Hainbeste denboraren ostean, normaltasunera itzultzea apur bat arraroa izan da, baina oso kontentu gaude lortutakoarekin». 234 greba egun egin dituzte, eta amaieran ikusi dute borroka egitea merezi duela. «Bagenekin hasieratik hori, baina bidean ahots asko entzuten dira grebak ez duela ezertarako balio esanez, eta horretan baieztatu gara».
Bidea «luzea eta gorabeheratsua» izan da. Hemezortzi langilek hasi zuten lanuztea, eta hamahiruk bukatu dute. Euren arteko batasunak eta tinkotasunak eta ELAk emandako babesa ezinbestekoak izan direla aipatu du Aristuk. Erresistentzia kutxaren sostengu ekonomikoaz gain, sindikatuak emandako babesa goraipatu du: «Bigarren etxea izan da».
Akordioari dagokionez, %24,7ko soldata igoeraz gain, lanaldi partzialetan lanordu kopurua handitu izana azpimarratu du Aristuk: «Kontratazioen partzialtasuna murriztu dugu, hori baitzen gure aldarrikapenetako bat».
Aristuren arabera, sektoreko enpresek lanaldi partzialeko kontratuak egiten dituzte, eta langile gehienak hala daude H&Mn. «Uste baino gehiago murriztu dugu lanaldiaren partzialtasuna ordu gehiago erantsita. Soldata handiagoa izateaz gain, lanordu gehiago izango ditugu, eta diru gehiago, beraz. Langileen bizimodua nabarmen hobetuko da, eta horregatik pozik gaude», adierazi du.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231366/senegalgo-gobernuak-oposizioko-liderra-atxilotu-du-eta-haren-alderdia-legez-kanpo-utzi.htm
|
Mundua
|
Senegalgo Gobernuak oposizioko liderra atxilotu du, eta haren alderdia legez kanpo utzi
|
Protestei berrekin diete hainbat hiritan, Macky Sall presidentea «justizia instrumentalizatzen» ari dela salatzeko. Hauteskundeak egingo dituzte 2024an, eta Ousmane Sonko mehatxutzat du gobernuko alderdiak.
|
Senegalgo Gobernuak oposizioko liderra atxilotu du, eta haren alderdia legez kanpo utzi. Protestei berrekin diete hainbat hiritan, Macky Sall presidentea «justizia instrumentalizatzen» ari dela salatzeko. Hauteskundeak egingo dituzte 2024an, eta Ousmane Sonko mehatxutzat du gobernuko alderdiak.
|
Ousmane Sonkoren beldur da Senegalgo Gobernua. Oposizioko liderra espetxeratu egin zuten larunbatean, eta haren alderdia legez kanpo utzi zuten atzo. Fiskaltzak zazpi delitu egotzi dizkio; besteak beste, «estatuaren segurtasunaren aurkako atentatua». 2024an bozak egitekoak dira herrialdean, eta Sonkok salatu izan du Macky Sall presidentea «justizia instrumentalizatzen» ari dela, berari hauteskundeetara aurkeztea eragozteko.
Ekaina hasi zenetik, protesta jendetsuak izan dira Dakarren eta beste zenbait hiritan. Sonkoren aurka ezarritako bi urteko kartzela zigorrak eragin zuen haserre olatua senegaldarren artean. «Gazteria galbidean jartzea» egotzi zioten. Herritarrek salatzen dutenez, Sallek, botere instituzionalaz «abusatzeaz» gain, kaleak «militarizatu» ditu, helburu bakarrarekin: «Erresistentzia egiten ari den gazteria ikaratzea eta bortxatzea». Oposizioko burua auzi-ihesean ibili da ordutik.
Ikusi gehiago: Zapaldutako herria zutitu da
Hura atxilotzeak su gehiago eman dio suari, eta protestei berrekin diete milaka herritarrek. Bi hildako izan dira azken orduetan. Ekainean hamasei lagun zendu ziren, gobernuaren arabera, eta ia halako bi, oposizioaren arabera; seiehun lagunetik gora atxilotu zituzten.
Egoerari aurre egiteko, Internetera sarbidea mugatu dute berriro. Helburua da «gorrotoa eta iraultza sustatzen dituzten mezuak» saihestea sare sozialetan, Moussa Bocar Thiam Komunikazio ministroak aitortu duenez. Milaka herritarrek salatu dute azken orduetan Internetera konektatu ezinda dabiltzala.
Sonkok babes handia du Senegalen, bereziki gazteen artean. Hirugarren izan zen 2019. urteko hauteskundeetan. «Injustuki ni espetxeratzea agindu berri dute», idatzi zuen atzo Facebooken. Egozten diotena da, besteak beste, matxinadara deitzea, estatuaren aurka konspiratzea eta herrialdearen segurtasuna mehatxatzea.
Alderdia, legez kanpo
Gobernuak ez du Sonkoren aurka bakarrik egin: hura buru duen Lanaren, Etikaren eta Senidetasunaren Aldeko Senegalgo Abertzale Afrikarrak (PASTEF) alderdia ere legez kanpo utzi du. Atzo eman zuen horren berri Antoine Felix Diome Barne ministroak. Arrazoia, Sonko atxilotzeko erabili duten bera: «Bere jarraitzaileak matxinatzera deitu ditu alderdi horrek». Diomek egotzi die ekaineko protestetan izandako hainbat heriotzaren eta arpilatzeren arduradun izatea.
Ohar baten bidez erantzun du PASTEFek: «Senegalen botereari eusteko saiakera despotikoan, Macky Sallek ateak ireki dizkio kaosari. Gezurrezko arrazoiak erabilita atxilotu du bere aurkari nagusia, Ousmane Sonko. PASTEF desegiten badute ere, alderdiaren espirituak iraungo du». Azaldu dutenez, Sonkok hauteskundeetara aurkeztu ahal izango du kartzelan egonda ere.
Gobernuaren jokabidearen aurka hitz egin dutenetako bat Aminata Toure lehen ministro ohia izan da. Esan du gertatzen ari dena Senegalen historian «aurrekaririk ez duen okerra» dela, eta kezka agertu du datorren urteko hauteskundeen inguruan. Senegal Frantziatik banandu zenetik, 1960tik, lehen aldiz debekatu dute alderdi politiko bat.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231367/bilboko-aste-nagusiko-pregoilaria-eta-txupinera-aurkeztu-dituzte.htm
|
Bizigiro
|
Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte
|
Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo izango dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. «Erasorik gabeko» jaiak aldarrikatu dituzte biek.
|
Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte. Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo izango dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. «Erasorik gabeko» jaiak aldarrikatu dituzte biek.
|
Bilboko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera aurkeztu dituzte gaur Bilboko udaletxean: Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo. Itziar Urtasunek, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziak, eta Janire Mampasik, Bilboko Konpartsen kideak, aurkeztu dituzte aurtengo jaietako «protagonista nagusiak». Urtasunen esanetan, Renteria eta Pinedok «ezin hobeto» ordezkatzen dute Bilboko Jaiek duten «emakumezko aurpegia». Izendapenagatik «oso harro» agertu dira pregoilaria eta txupinera, eta «erasorik gabeko» jaiak aldarrikatu dituzte.
Jaien Batzorde Mistoak aukeratu du Renteria pregoilari lanetarako. Abeslari bilbotarrak eskerrak eman dizkie aukeragatik , eta aitortu du jadanik «urduri» dagoela: «Arriagako balkoian irudikatu izan dut neure burua gauren baten». Pregoia prestatzen dabilela esan du bilbotarrak, eta, oraindik abiapuntua zehazteko duen arren, «emakumearen papera» nabarmentzeko asmoa duela aitortu du. «Askok esan didate aste gogorra izango dela. Nik, ordea, ez dut hori uste. Gogorrak beste lan batzuk dira; hau nekagarria baino ez da izango», argitu du Renteriak.
Pinedo Osakidetzako erizain eta Pinpilinpauxa konpartsako kidea da. Gaztetatik izan da konpartsakide, eta, Mampasik goraipatu duenez, «ederki» ordezkatzen ditu jaien balioak: «Feminista, euskalduna eta parte hartzailea da», esan du. Pinedo hunkituta agertu da aurkezpen ekitaldian, eta onartu du «txikitako ametsa» betetzeko zorian dagoela. Erasoen aurkako mezua helarazteaz gain, horien aurkako protokolo bat dagoela gogorarazi du txupinerak, eta, beraz, jaietara «seguru eta lasai» etortzeko deia egin du.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231368/txibiteren-inbestiduran-baiezkoa-ematea-aztertuko-du-eh-bilduk-egoera-desblokeatzeko.htm
|
Politika
|
Txibiteren inbestiduran baiezkoa ematea aztertuko du EH Bilduk, egoera desblokeatzeko
|
Laura Aznalek salatu du «eserleku gerra eta eskuinak baldintzatzen dituen betoen politikak» nagusitzen ari direla Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioetan.
|
Txibiteren inbestiduran baiezkoa ematea aztertuko du EH Bilduk, egoera desblokeatzeko. Laura Aznalek salatu du «eserleku gerra eta eskuinak baldintzatzen dituen betoen politikak» nagusitzen ari direla Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioetan.
|
«Egoera kezkagarria da». Nafarroako Gobernua osatzeko prozesuaren epemuga ailegatzeko ia hilabete falta da, 28 egun zehazki, eta EH Bilduk «arduraz» jokatzeko deia egin du. «Oso kezkagarria da eztabaidaren kokapena bera. Egitasmo politikoak eta agenda programatikoak desagertuta daude, eta botere lehia batean ari dira, indar politikoen protagonismoa eta postu banaketa lehen mailan jarrita», kritikatu du Laura Aznal EH Bilduko eledunak.
Astelehen arratsaldean Geroa Baiko Maria Solanak eta Pablo Azkonak ohartarazi zuten negoziazioak «blokeo egoera argi» batean zeudela, eta, besteak beste, PSNri galdegin zion «berandu baino lehen» EH Bildurengana jo zezala korapilo hori askatzeko. Testuinguru horretan, EH Bilduk agerraldia egin du Iruñeko egoitzan, eta Aznalekin batera agertu dira Adolfo Araiz parlamentaria eta Miren Zabaleta Nafarroako koordinatzailea.
Ikusi gehiago: Geroa Baik negoziazioen tonua igo du: «Blokeo argi bat dago»
Agerraldi horretan, Aznalek salatu du «kargu eta postu lehian» ari direla negoziazioetan, herritarren beharrei muzin eginda. «Jendearen etorkizuna dago jokoan, Nafarroaren etorkizuna, eta gu ez gaude prest hautetsontziek esandakoari kasurik ez egiteko». Zehaztu duenez, herritarrek ez dute nahi eskuinak gobernatzea eta politika publikoak baldintzatzea, eta EH Bilduk bide eman nahi dio horri: «Gure konpromisoa argia da: Nafarroaren etorkizuna eskuinak ez erabakitzea eta herritarren agindu demokratikoa betetzea».
Baiezkoa mahai gainean
EH Bilduren ustez, «arduraz jokatzeko ordua da», eta, horregatik, egungo egoera desblokeatzeko prest dago. «Gure esku dagoen guztia egingo dugu agindu demokratikoa bete dadin». Maria Txibiteren inbestidura desblokeatzeko prest daude, eta, horretarako, inbestiduran baiezkoa emateko aukera aztertuko du koalizioak. Duela lau urte, abstentziora jota eman zion bidea horri EH Bilduk, eta oraingoan ere hala egitea espero zen, baina gaurko agerraldian, hain zuzen, plazaratu nahi izan dute gertu daudela beste aukera esploratzeko.
«Printzipio kontua da. Ez da karguen kontua: herritarren beharrei erantzun behar diegu. Eskubideetan aurrera egiteko baliatu behar dugu legealdi hau, eta guk ez dugu atzera-bueltarik nahi», esan du Aznalek, eta adierazi du, maiatzaren 29tik aurrera behin eta berriz esan bezala, indar aurrerakoi guztiekin hitz egiteko gertu daudela. «Asko dago jokoan, asko dago arriskuan, eta inbestidurak bide bat irekitzen du eskubideen arloan aurrera egiteko. Jakina, EH Bildu exijentea izango da legealdi honetan ere».
Negoziazioak desblokeatzeari dagokionez, hortaz, elkarrizketa galdegin du EH Bilduk, eta jendaurrean adierazi bere bederatzi parlamentariak prest daudela Txibiteren alde bozkatzeko —hori gauzatuko balitz, Geroa Bairen baiezkoa ez litzateke guztiz derrigorrezkoa gobernua osatzeko—.
Inbestidurako baiezkoak baldintzarik izango ote duen galdetuta, hitz egiteko beharra azpimarratu du berriz Aznalek. «Hitz egitea eta elkar ulertzea da gure apustua. Ez dugu gustuko marra gorriez hitz egitea. Herritarren beharrei erantzutea da gure kezka nagusia».
Barne prozedura aktibatuko dute hizpidera ekarritako aukera hori aztertzeko, eta argi utzi du azken hitza militanteek eta oinarriek izango dutela edozein kasutan.
Azken egunetan, UPN mugitu egin da. Iragan astean, PSNri gobernabidea bermatzeko aukera proposatu zion, eta, orain, berriz, zalantzan jarri du Alberto Nuñez Feijooren aldeko botoa Madrilen. Geroa Baik arrisku horri buruz ohartarazi zuen astelehenean, eta Aznalek ere arriskua izan du hizpide: «Askotan esan dugu eskuinak ez duela proiekturik, baina arriskua hor dago. Beti egoten da prest joko zelaian agertzeko, eta uste dut gure konpromisoa zalantzarik gabekoa dela. Talde aurrerakoi guztien ardura da hori ez gertatzea. Herritarrek argi utzi dute ez dutela nahi eskuinak gobernatzea».
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231369/itsasoa-da-bide-bakarra-jaialdia-egingo-dute-irailaren-2an-itziarren.htm
|
Kultura
|
Itsasoa Da Bide Bakarra jaialdia egingo dute irailaren 2an, Itziarren
|
Ines Osinaga musikariak zuzenean aurkeztuko du bere bakarkako proiektua, eta, harekin batera, Euskal Herriko eta Kuba zenbait musikari ariko dira oholtza gainean. Urriaren 6an Habanan aurkeztuko dute.
|
Itsasoa Da Bide Bakarra jaialdia egingo dute irailaren 2an, Itziarren. Ines Osinaga musikariak zuzenean aurkeztuko du bere bakarkako proiektua, eta, harekin batera, Euskal Herriko eta Kuba zenbait musikari ariko dira oholtza gainean. Urriaren 6an Habanan aurkeztuko dute.
|
2022ko Joseba Jaka bekari esker garatu zuen Itsasoa da bide bakarra proiektua Ines Osinaga musikariak. Haren bakarkako lehen diskoa izan zen, eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen emaitza. Bidaiak, baina, aurrera jarraitzen duela iragarri du musikariak gaur: Itsasoa Da Bide Bakarra jaialdia antolatu du, Itziarren (Gipuzkoa). Kubako eta Euskal Herriko zenbait musikari igoko dira oholtza gainera, eta «sorpresa gehiago» ere izango direla aurreratu du. Doakoa izango da sarrera, baina aurrez izena eman beharko da. Urriaren 6an, berriz, Habanan izango dira.
Osinagarekin batera, honako musikari hauek ariko dira taula gainean: Naile Sosa (perkusioa), Irina Gonzalez (gitarra) eta Yaima Orozco (guiroa, klabea eta mood guajiroa). Horiez gainera, beste hainbat musikarik ere kolaboratuko dute. Besteak beste, Olatz Salvadorrek, Miren Amurizak, Garazi Egigurenek eta Janire Etxabek.
Bizipenen bilduma
Azken urteetako bizipenetatik abiatuta ondu zuen proiektua Osinagak. Lehen zatia Kuban garatu zuen, Habanan egindako egonaldian: ikerketa proiektu bat egin zuen, eta emakume musikari ugari ezagutzeko aukera izan zuen. Handik ekarritako materialekin osatu zuen gerora sorkuntza prozesua.
19:00etan irekiko dituzte ateak, eta edukiera mugatua izango da.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231370/baionako-bestetan-lau-bortxaketa-salatu-dira-gizon-bat-larri-zauritu-eta-mutil-bat-hil.htm
|
Gizartea
|
Baionako bestetan lau bortxaketa salatu dira, gizon bat larri zauritu, eta mutil bat hil
|
Aurtengo Baionako bestetan 1,3 milioi pertsona inguru izan direla erran du Baionako auzapez Jean-Rene Etxegaraik
|
Baionako bestetan lau bortxaketa salatu dira, gizon bat larri zauritu, eta mutil bat hil. Aurtengo Baionako bestetan 1,3 milioi pertsona inguru izan direla erran du Baionako auzapez Jean-Rene Etxegaraik
|
2023ko Baionako bestak «giro goxoan» iragan zirela aldarrikatu du Jean-Rene Etxegaraik, Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak. Igandeko gauarekin bukatu ziren, eta gaur goizean egin dute balorazioa Etxegaraik, Fabrice Rosay Pirinio Atlantikoetako suprefetak eta Caroline Parizel Baionako prokuradore ordeak, Baionako suprefeturan. Adierazi dutenez, lau bortxaketa salaketa izan dira, gizon bat hil ala bizi da jipoi bat jaso ondotik, eta 18 urteko gazte bat hilik atzeman dute etxean.
Bortxaketei buruz, Parizelek azaldu du prozedurak abiatuak direla, eta biktimen osagarri ikerketak egin direla. Gehitu du oraingoz ez dela «informazio gehiagoren zabaltzeko ahaletan». Asteazken gauean sexu erasoa jasan zuen beste emazte batek ere salaketa jarri zuen, baina fiskaltzak kasua artxibatzea erabaki du.
Beste bi kasu larri ere gertatu dira festen denboran. Asteazken gauean, lehenik, 46 urteko gizon bati eraso egin zioten etxera sartzen ari zela. Ate aitzinera iristean, hiru gizonek sartzea trabatu zioten; galdetu zienean bertatik mugitzeko, jo egin zuten, behin eta berriz, bortizki. Prokuradoreordeak azaldu du gizona oraindik koma artifizialean dagoela, eta hiltzeko arriskuan oraindik. Inkesta abiatu da, hilketa entseguagatik.
Azkenik, heriotza bat ere izan da. 18 urteko mutil bat hilik atzeman zuten igandean bere Donibane-Lohizuneko etxean. Oraindik ez dakite zergatik hil den. Parizelek azaldu duenaz, «ez zuen osagarri arazorik, eta kirolaria zen». Alkoholaz gain, zehaztu du mutilaren bi lagunek onartu zutela «estasi gisa saldu zizkieten bi pilula erosi izana». Parizelek, hala ere, ez du baieztatu heriotzaren kausa hori izan zenik.
Jendetza handia
Ezbeharrez harago, Etxegaraik erran du 1,3 milioi bestazale izan direla Baionan, nahiz datu horiek ez diren ofizialak, eta berantago zehaztuko dituzten. Datorren urteari begira, azaldu du ez dela baztertua bertze kanpin bat ezartzea, jakinik aurten lehen aldiz Mousseroleseko kanpalekua osorik bete dela.
Musikari dagokionez, azaldu du aurtengo desafioa zuzenezko musikarena izan dela, eta hitzarmenak errespetatu ez dituzten ostatuak zigortuak izan direla. Erraterako, bozgorailuetako musika azkarregi ezarri duten 35 bat ostatuk isuna errezibitu dute jadanik.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231371/hiru-kontzertuk-eta-dantza-emanaldi-batek-hasiko-dute-aurtengo-musika-hamabostaldia.htm
|
Kultura
|
Hiru kontzertuk eta dantza emanaldi batek hasiko dute aurtengo Musika Hamabostaldia
|
Vocalia taldea eta Kresala dantza taldea arituko dira inaugurazio ekitaldietan, besteak beste
|
Hiru kontzertuk eta dantza emanaldi batek hasiko dute aurtengo Musika Hamabostaldia. Vocalia taldea eta Kresala dantza taldea arituko dira inaugurazio ekitaldietan, besteak beste
|
Abuztuaren 3an hasiko da Donostiako Musika Hamabostaldiaren 84. aldia, eta gaur aurkeztu dituzte jaialdiaren inaugurazioko ekitaldiak, Donostiako Kursaalean. Lau emanaldi izango dira: Anakronia Ensemble, Nacho Castellanos & Gato Murr, Vocalia taldea eta Kresala dantza taldea arituko dira.
Anakroniak irekiko du jaialdia, 12:00etan, ganbera kontzertu batekin; El clásico continuo: la sociedad Bach-Abel izenburuko programa aurkeztuko dute Donostiako udaletxeko batzar aretoan. 18:00etan, Nacho Castellanos kontratenorraren eta Gato Murr haren ensemblearen txanda izango da, leku berean. Castellanosen errepertorioak lehen barrokotik hasi eta Mozarten klasizismora arte hartzen du, eta, bakarlari gisa ibilia den arren, Gato Murr ensemblea sortu du aurten, barroko ezagunaren eta oraindik deskubritzeke dauden beste batzuen arteko oreka bilatzeko asmoz.
19:00etan, Kresala dantza taldeak hartuko du lekua. Zerumugan ikuskizuna oholtzaratuko du taldeak, udaletxeko terrazan. Euskal nabigazioaren urrezko aroa da ikuskizunaren oinarria; izan ere, aro hori ikertu, berrinterpretatu, eta ondare artistiko eta koreografiko bat sortzeko murgildu da garai horretan. Ikuskizunak zuzeneko musika izango du, Euskal Barrokensembleko Enrike Solinisen eta Miren Zeberioren eskutik.
Azkenik, Vocalia Taldeak emango die amaiera inaugurazio ekitaldiei, Arima Sakra programarekin, Donostiako San Bizente elizan. Mendelssohnek, Poulencek eta Arnesek emakumeen abesbatzarako eta organorako sortutako obra erlijioso bana hartzen du programa horrek. Oscar Rodriguez organistaren eta Nerea Gonzalez sopranoaren laguntza izango du abesbatzak.
Aurten, gainera, Hamabostaldi Solidarioa berreskuratuko dute. Pandemiaz geroztik egingo den lehena izango da, eta Aldakoenea eta Zorroaga egoitzetan izango dira emanaldiak. Aldakoenean, Julia Blasco sopranoak eta Luken Munguira tenorrak emango dute kontzertua, pianoan David Oliveira lagun dutela. Zorroagan, ordea, Suzana Nadejde sopranoak kantatuko du, Javier Hombriak pianoaz lagunduta.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231372/lehen-aldiz-berriztagarriek-erregai-fosilek-baino-argindar-gehiago-produzitu-dute-ebn.htm
|
Ekonomia
|
Lehen aldiz, berriztagarriek erregai fosilek baino argindar gehiago produzitu dute EBn
|
Maiatzean, eolikoak eta fotovoltaikoak argindarraren %31 ekoitzi dute, eta erregai fosilek, %27
|
Lehen aldiz, berriztagarriek erregai fosilek baino argindar gehiago produzitu dute EBn. Maiatzean, eolikoak eta fotovoltaikoak argindarraren %31 ekoitzi dute, eta erregai fosilek, %27
|
Trantsizio energetikoa aurrera doa Europako Batasunean. Energia eolikoak eta fotovoltaikoak erregai fosilek baino argindar gehiago ekoitzi dute aurtengo maiatzean Europako Batasunean. Inoiz ez zen halakorik gertatu hilabete oso batean. Ember taldearen arabera, eguzkitik eta haizetik etorri da elektrizitatea sortzeko energiaren %31 (59 TWh), eta erregai fosiletatik, berriz, %27 (53 TWh).
«Energia garbiak errekorrak hausten jarraitzen du», azaldu du Sarah Brown Emberreko Europarako buruak. «Eguzki energiak eta energia eolikoak erregai fosilen erabilera murrizten laguntzen ari dira; ikatzak inoizko daturik apalenak izan ditu, eta gasa ere apaltzen ari da. Energia eolikoa eta eguzki energia etorkizuneko sistema elektrikoaren bizkarrezurra izango dira».
Maiatzean lorturiko eguzki energia ugariak, haizeak gogor jo izanak eta argindarraren eskari apalak eragin dute errekor hori. Eguzki panelek argindarraren %14 sortu dute (27 TWh), eta horrela hautsi dute iazko uztailean jarritako marka.
Energia eolikoak marka hautsi ez duen arren, produkzioa ona izan du —%17 edo 32 TWh—, kontuan hartuta udaberrian haizeak motelago jotzen duela udazkenean eta neguan baino. Hain zuzen ere, urtarrilean jo zuen goia eolikoak, 54 TWh ekoitzita.
Ikatza, %10 baino gutxiago
Erregai fosilen artean, berriz, zentral termikoetan ikatzetik lorturiko energiak %10 hartzen du soilik (20TWh). Ikatza da guztietatik iturririk kutsakorrena. Aurtengo maiatza izan da azken mendeko ikatz ekoizpen urriena izan duen hilabetea EBn, pandemia garaiko datuak gaindituta.
Gainera, gas bidezko ekoizpenak ere 2018tik produkzio txikiena izan du: elektrizitatearen %15 besterik ez da sortu horrela. Iaz arte, gas naturala erretzea zen argindarra lortzeko gehien erabiltzen zen bidea, baina berriztagarriek gainditu egin zuten lehen aldiz.
Erregai fosilak gero eta gutxiago erabiltzen dira argindar iturri moduan. Aurtengo urtarriletik maiatzera, iazko epe bereko datuekin alderatuz, %15 gutxiago erabili da, eta %20 ikatz gutxiago. Aitzitik, 2022. eta 2023. urteak alderatuz, energia eolikoaren ekarpena %5 handitu da, eta fotovoltaikoarena, berriz, %10.
NBE Nazio Batuen Erakundeak bide horretatik jarraitzeko eskatu die gobernuei, klima aldaketaren kalteak arindu ahal izateko. Haren datuen arabera, tenperatura 1,5 gradu baino gehiago ez handitzeko, 2020-2030 tartean munduko ikatzaren produkzioa %11 murriztu beharko da. petrolioarena %4, eta gasarena %3. Gainera, herrialde batzuk are zorrotzagoak dira, eta urtean %2 murrizteko planak jarri dituzte martxan.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231373/nazioarteko-pilota-federazioko-presidenteak-kargutik-kendu-ditu-batzorde-exekutiboko-kide-ia-guztiak.htm
|
Kirola
|
Nazioarteko Pilota Federazioko presidenteak kargutik kendu ditu batzorde exekutiboko kide ia guztiak
|
Hiru soilik mantendu ditu, eta esan du «hausnarketarako tarte bat» hartuko duela partaide berriak hautatu aurretik. Larunbatean, erretiratu egin zuten Euskadiko Federazioaren onarpenaren inguruko puntua.
|
Nazioarteko Pilota Federazioko presidenteak kargutik kendu ditu batzorde exekutiboko kide ia guztiak. Hiru soilik mantendu ditu, eta esan du «hausnarketarako tarte bat» hartuko duela partaide berriak hautatu aurretik. Larunbatean, erretiratu egin zuten Euskadiko Federazioaren onarpenaren inguruko puntua.
|
Ondorioak izan ditu Nazioarteko Pilota Federazioak Mexiko Hirian egin zuen ezohiko batzarrak. Han, larunbatean, federazioko batzorde exekutiboak erretiratu egin zuen Euskadiko Federazioaren onarpenaren inguruko puntua. Dirudienez, ordea, erabaki hori ez zitzaion egokia iruditu Xavier Cazaubon presidenteari, eta azkar hartu ditu neurriak: kargutik kendu ditu batzordea osatzen zuten kide ia guztiak.
Hiru utzi ditu beren karguan: Jesus Mena idazkari orokorra, Mexikokoa; Javier Conde diruzaina, aldi berean Nafarroako Pilota Federazioko presidente dena; eta Lilou Etxeberria, Frantziako Pilota Federazioko presidentea. Mena duela aste batzuetatik da batzordeko kide; Julian Garcia Angulo Espainiako Federazioko presidentearen postua hartu zuen. Cazaubonek Euskadiko Federazioaren kontrako kanpaina egiteagatik kendu zuen kargutik Garcia Angulo.
Nazioarteko federazioko presidenteak, sare sozialetan argitaratutako gutun batean azaldu duenez, «hausnarketarako tarte bat» hartuko du orain, batzordeko kide berriak hautatzeko. Erabakiaren arrazoia, argi utzi du, uztailaren 29an egindako ezohiko batzarrean gertatutakoa izan da.
Federazio indartsuak alde
Gotzon Enbil Euskadiko Pilota Federazioko presidenteak BERRIAri azaldu dionez, onarpenaren inguruko puntua bozkatu ez izanak badu alde on bat: hurrengo edozein batzarretan sar daiteke gai zerrendan, eta bozketa egin. Bozketan ezezkoa atera bazen bi urte itxaron beharko zituzten berriz proposatu aurretik. Erabakigarria izango da, beraz, Cazaubonek zer batzorde hautatzen duen.
Euskadiko Federazioaren proposamenak bazuen babesa, baina, agian, ez nahikoa. Batzordearen %50ek baino gehiagok zuen alde bozkatzeko asmoa; proposamena onartzeko, ordea, bi herenen babesa behar zen. Federazio batzuk alde ditu. Enbilek kontatu du: «Federazio indartsuak, gainera: Frantziakoa, Argentinakoa, Mexikokoa... Haiek argi ikusten dituzte gure argudioak, eta lan egingo dugu posizio horri euts diezaioten». Cazaubonek batzordetik kendu ez dituenak, hain zuzen, federazio horietakoak dira.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231374/myanmarko-juntak-espetxe-zigorra-murriztu-dio-aung-san-suu-kyiri.htm
|
Mundua
|
Myanmarko juntak espetxe zigorra murriztu dio Aung San Suu Kyiri
|
Agintari ohiari bost kondena barkatu dizkiote militarrek, eta 33 urtetik 27ra laburtu diote kartzelaldia.
|
Myanmarko juntak espetxe zigorra murriztu dio Aung San Suu Kyiri. Agintari ohiari bost kondena barkatu dizkiote militarrek, eta 33 urtetik 27ra laburtu diote kartzelaldia.
|
Myanmarko junta militarrak espetxe zigorra murriztu dio Aung San Suu Kyi herrialdeko Estatu kontseilari ohiari. Agintari ohia atxilotuta dago 2021eko otsailetik, militarren estatu kolpeak berak gidatzen zuen gobernua boteretik kanporatu zuenetik. Azken bi urte eta erdian, hainbat delitu egotzi dizkiote. Besteak beste, ustelkeriarekin, hauteskunde iruzurrarekin eta COVID-19aren kontrako neurrien urraketekin lotutakoak. Orotara, 33 urteko espetxe zigorra ezarri diote. Orain, hemeretzi kondenetako bost barkatu dizkiote, baina, hala ere, 27 urteko kartzelaldiari egin beharko dio aurre.
Juntak zigorra arinduko dio Aung San Suu Kyirekin batera atxilotu zuten Myanmarko presidente ohi Win Myinti ere. Hari bi auzi barkatuko dizkiote, eta lau urtean gutxituko zaio kartzela zigorra, zortzi urteko espetxealdira.
Militarrek iragarritako neurria 7.000 presori baino gehiagori eragingo dien amnistia baten parte da; budismoak abuztuan hasten duen erretiro espiritualaren atarian iragarri zuten.
NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Myanmarko junta militarrari eskatu zion Aung San Suu Kyi aske uzteko, eta gauza bera eskatu izan diote giza eskubideen aldeko nazioarteko erakunde batzuek ere —Amnesty Internationalek eta Human Rights Watchek, besteak beste—; izan ere, salatu dutenez, gobernuburu ohiaren atxiloketa arrazoi politikoetan oinarrituta dago.
Buruzagi militarrek estatu kolpea justifikatu zuten esanez Aung San Suu Kyiren alderdiak iruzur egin zuela 2020ko bozetan —gehiengoa lortu zuen parlamentuan—, eta iruzur horren emaitza zela hark gidatzen zuen gobernua. Nazioarteko behatzaileek auzitan jarri zuten akusazio hori.
Estatu kolpeaz geroztik, Aung San Suu Kyi behin bakarrik ikusi ahal izan da jendaurrean, auzitegi bateko atarian hartutako irudietan. Egun, ez dago argi agintari ohia non dagoen. Azken egunetan, espetxetik atera dutela eta etxeko atxiloaldian jarri dutela adierazi dute zenbait hedabidek, «segurtasun agintariak» iturri aipatuta, baina, oraingoz, ez da halakorik baieztatu.
Aurreko junta militarraren agintaldian (1962-2011), hamabost urte egin zituen espetxean Aung San Suu Kyik. Diktadura haren kontra eta demokraziaren alde egindako lanarengatik, Bakearen Nobel saria jaso zuen 1991n.
Bozak, datarik gabe
Myanmarren, oposizioak demokrazia bateranzko trantsizioa eskatzen du, eta hauteskundeak deitzeko exijitzen dio junta militarrari. Azken horrek, baina, ez du oraindik bozetara deitzeko asmorik. Hauteskundeak aurten egiteko aukera urrundu zuten militarrek atzo, larrialdi egoera luzatu zutelako, laugarrenez. Baldintza horietan bozak egitea debekatzen du legeak.
Hauteskundeak urtebeteko epean egiteko konpromisoa hartu zuen juntak, estatu kolpea eman eta boterea eskuratu zuenean, baina bozek ez dute datarik oraindik, larrialdi egoera behin eta berriz luzatu baitu, oposizioaren «terrore ekintzei» erantzuteko beharrezkoa dela argudiatuta. Larrialdi egoera amaitu ostean, sei hilabeteko epea zehazten du legeak hauteskundeak egiteko.
Militarrek gero eta presio handiagoa dute Myanmarko gatazkari irtenbide bat emateko. Kolpea eman zutenetik, ez dute lortu herrialdearen gaineko erabateko kontrola. Borrokak etengabeak izan dira, eta zibilek osatutako Herriaren Defentsarako Indarrek lur eremuak irabazi dizkiote armadari. Bestalde, 2020ko hauteskundeetako bozen ondorioz eratu zen legebiltzarreko parlamentari ohi batzuek Batasun Nazionaleko Gobernua eratu zuten, zeinak bere burua daukan herrialdeko gobernu zilegitzat. Erakunde horrek Herriaren Defentsarako Indarren ekintza armatuak babesten ditu, Aung San Suu Kyik ez bezala. Horregatik, zenbait analistak uste dute agintari ohiaren zigor murrizketa militarren saiakera bat izan daitekeela oposizioa zatitzeko.
Aung San Suu Kyiren zigor murrizketaren ondoren, Batasun Nazionaleko Gobernuko lehen ministro Mahn Win Khaingek ohartarazi du hura espetxetik ateratzeak ez duela borroka armatua etengo. «Gure herrikideen espektatibetan zentratuko gara», adierazi dio Mizzima Myanmarko albiste agerkariari. Haren esanetan, ezin daiteke erregimen demokratiko bat eraiki 2008ko konstituzioaren oinarrietan. «Diktadura militarra ezabatu behar dugu».
Myanmarko Preso Politikoen Laguntzarako Elkartearen arabera, gaur egun, 19.700 preso politikotik gora daude herrialdean, eta 3.800 lagun baino gehiago hil dituzte armadako indarrek, errepresio ekintzetan.
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231375/europako-zenbait-herrialde-beren-herritarren-ebakuazioa-prestatzen-ari-dira-nigerren.htm
|
Mundua
|
Europako zenbait herrialde beren herritarren ebakuazioa prestatzen ari dira Nigerren
|
Estatu kolpearen ondorioz nabarmen okertu da segurtasun egoera. Frantzia izan da bere herritarren ebakuazioa prestatzen lehena, eta europar orori eskaintza egin die.
|
Europako zenbait herrialde beren herritarren ebakuazioa prestatzen ari dira Nigerren. Estatu kolpearen ondorioz nabarmen okertu da segurtasun egoera. Frantzia izan da bere herritarren ebakuazioa prestatzen lehena, eta europar orori eskaintza egin die.
|
Frantziako Atzerri Ministerioak gaur baieztatu duenez, operazio bat prestatzen ari da kolonia ohia den Nigerren dauden 500-600 herritar eta nahi duen europar oro ebakuatzeko. Pasa den asteazkenean Mohamed Bazoum presidentea kargutik kanporatu zuen estatu kolpetik segurtasun egoera erabat degradatu dela esan du ministerioak. Espainiako gobernuak gaur adierazi du baita 70 herritarren ebakuazioa kudeatzen hasi dela. Bestetik, Alemaniak ere aholkatu die bere herritarrei Niger uzteko eta horretarako Frantziak antolatutako hegaldiak hartzeko. Italiak ere hegazkinak bidaliko ditu bertan dauden ehun herritar inguru ateratzeko.
Frantziaren erabakia igandean Nigerreko hiriburu den Niameyko enbaxadari egindako erasoagatik eta Nigerretik irtetea eragotzi dien aire espazioaren itxieragatik hartu dute. Zehazki, duela bi egun, milaka pertsonak harriak jaurti zizkioten Frantziako misio diplomatikoko eraikinari, eta sarreretako bati ere eman zioten su.
Ebakuazio plana gaur egungo Nigerreko agintariekin koordinatuko da, ministerioaren esanetan, baina herrialdetik alde egin nahi dutenak ebakuazio puntura gerturatu beharko dira. Ez dute data konkreturik jarri herritarrak ateratzeko, baina ministeriotik aditzera eman dutenez, «azkar» aterako dituzte zibilak.
Printzipioz, ebakuatuen artean ez lirateke egongo jihadismoaren aurkako borrokarako eta uranioaren erauzketarekin loturiko interes oso indartsuak babesteko Frantziak herrialdean dituen 1.500 militarrak. Beraien lana bertan behera geratu zen, Parisek ahala aginduta, pasa den uztailaren 26an izandako estatu kolpearekiko erantzun gisa.
Bart gauean emandako elkarrizketa batean, Frantziako Atzerri Ministro Catherine Colonnak bere herrialdeak Bazoum presidente kargugabetua berriz ezartzeko egindako deiak berretsi zituen. Estatu kolpea eman duen junta militarrak, CNSP Aberria Babesteko Kontseilu Nazionala bezala ezagutzen denak, astelehenean esan zuen Frantzia esku hartze militarra prestatzen ari zela. Colonnak, ordea, gezurtatu egin zuen hori atzoko elkarrizketan.
Afrika mendebaldearentzat eta Sahelentzat NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren ordezkari berezia den Leonardo Santos Simaok gogor gaitzetsi du estatu kolpea. «Nigerreko Gobernuaren konstituzioaren aurkako aldaketak are gehiago zaildu du okerrera egiten ari den segurtasun-egoera», esan du Simaok. Bestetik, NBEren taldeak pertsona ahulenei laguntzen jarraituko duela dio, eta bere bulegoak Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoarekin tokiko herritarrei laguntzeko duen konpromisoa berretsi du.
Bestalde, NBEko idazkari nagusiaren bozeramaile Farhan Haqek esan du Simaok alde guztiekin hitz egiten jarraituko duela «ordena konstituzionala» berrezartzeko eta «garaipen demokratikoak kontsolidatzeko».
Ecowasaren bileran egon zen joan den igandean ordezkari berezia. Bilera horretan erabaki zuten Nigerrekin harremanak etetea. Gainera, kolpistei ohartarazi zieten zazpi eguneko epea ematen zietela boteretik kendutako Bazoum herrialdeko presidente gisa berrezartzeko, edo bestela, neurria gehigarriak har zitzaketela, eta horien artean ez zela baztertzen indarra erabiltzea.
Momentuz Ecowasek zigorrak ezarri dizkio herrialdeari. Horien artean nabarmentzen dira Nigerren eta UEMOA Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Batasuneko herrialdeen arteko aireko eta lurreko mugak istea eta Nigerretik ateratzen den edo herrialdera doan edozein aireontzik aireko espaziotik hegan egitea debekatzea. UEMOA eta Nigerren arteko merkataritza eta finantza transakzio guztiak etetea ere aurreikusten dute, petrolio produktuei, elektrizitateari, ondasunei eta zerbitzuei dagozkienak barne.
Burkina Faso eta Mali esku hartzearen aurka
Burkina Fasoko gobernuaren bozeramaile Jean Emmanuel Ouedragogok eta Maliko trantsizio gobernuaren bozeramaile Abdoulaye Maigak atzo Ecowasi jakinarazi zioten elkarrekin eginiko adierazpen batean Nigerren aurkako balizko esku hartzea haien aurkako gerra deklaraziotzat hartuko zutela.
Bi gobernuek esku hartze militar baten «ondorio negargarriak» azpimarratu zituzten, «eskualde osoa ezegonkortu dezaketela» argudiatuz. Zentzu horretan, 2011n NATOk Libian eginiko interbentzioa jotzen dute Sahelen eta Afrika mendebaldean terrorismo islamistaren zabalkundearen erantzuletzat.
Afrikako mendebaldeko zenbait liderrek «indarkeria erabili nahi izatea» eta Nigerri ezarritako zigorrak gogor kritikatu zituzten baita, eta horiek aplikatzeari uko egingo ziotela defendatu zuten «herritarren sufrimendua okertzen» dutelako eta «legez kanpokoak, bidegabeak eta ankerrak» direla argudiatuta. Bestetik, beraien «elkartasuna» adierazi zioten Nigerreko herriari, «bere patua bere esku hartu» duelako eta «bere subiranotasunaren osotasuna bere gain hartu» duelako.
|
2023-8-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/231376/euskara-itzalita-pantailetan.htm
|
Gizartea
|
Euskara, itzalita pantailetan
|
Pantailak Euskaraz plataformak uste du euskara «galduta» dagoela pantailetan. Horri aurre egiteko, euskarazko ekoizpenaren aldeko «apustu sendoa» eskatu du.
|
Euskara, itzalita pantailetan. Pantailak Euskaraz plataformak uste du euskara «galduta» dagoela pantailetan. Horri aurre egiteko, euskarazko ekoizpenaren aldeko «apustu sendoa» eskatu du.
|
Balio dute lagunekin geratzeko, telesailak eta filmak ikusteko, ligatzeko, errezetak ikasteko, albisteak irakurtzeko... Izan ordenagailu, izan sakelako edo izan telebista, herritarrek orduak eta orduak pasatzen dituzte pantailei itsatsita. Digitalizazioak ate ugari ireki ditu; alabaina, oraingoz behintzat, ateak itxi dizkio euskarari: ez du euskararen eskutik egin bidea, erdarak izan ditu bidelagun, eta, gainera, haiek hauspotu ditu. Arazoari erreparatzeko garaia dela dio Alex Aginagaldek, Pantailak Euskaraz plataformako kideak: «Euskararen etorkizuna bermatuko bada, funtsezkoa da pantailen erronkari ere heltzea».
Atzera begira hasi da Aginagalde. Hark emandako datuen arabera, pantailek lekua irabazi ahala euskarak atzeraka egin du, itzaliz joan da. Azaldu duenez, 1986an hiru telebista kate zeuden Hego Euskal Herrian: TVE1, TVE2 eta ETB. Eta %18ko ikusle kuota zuen azken horrek. Uste du ETBk «ongi» eutsi ziola Antena3 eta Tele5 sortu zirenean ere: «Euskarazko marrazki bizidunak erreferentzia nagusia ziren haurren artean, eta ETB1 zen Europan marrazki bizidunen ordu gehien eskaintzen zuen telebista publikoa». Gainera, nabarmendu du urte horietan nazioartean ezagunak ziren «puntako telesailak eta produktuak» erosten zituela; esaterako, Dragoi Bola. Eta ikusleek erantzuten zuten: «CIES inkestaren arabera, EAEko gazteen %70ek euskarazko marrazki bizidunak ikusten zituzten ETB1en, orduren batean edo bestean».
Alabaina, egungo argazkia bestelakoa da: «Asko aldatu da ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko era». Aukera gehiago dago: 50 telebista katetik gora, streaming plataformak, Youtube... Eta ETBk «erreferentzialtasuna» galdu du: «Go!azen telesailak, adibidez, %18 inguruko ikusle kuota du, eta hori datu bikaina da, baina duela 30 urteko datuetatik urrun dago. Orain, jendeak nahi duena ikusten du, nahi duenean. Eta egoera horretan, euskararen presentzia galdu egiten da».
Gainera, euskarazko bikoizketan ere herren ikusten du telebista: «Oso adierazgarria da, esate baterako, Euskal Telebistak euskarara bikoiztutako ekoizpenen orduak murriztu izana: 1980ko hamarkadan, urtean 2.000 ordu bikoizten zituzten euskarara; 2019an, berriz, 222 ordu, eta euskarazko eta gaztelaniazko bikoizketak aintzat hartuta». Baina arazoa ez da bikoizketara mugatu: ekoizpen propioa ere ezinean nabari du. Aginagaldek azaldu duenez, ez dago diru laguntzarik propio euskarazko edukiak ekoizteko: gaztelerazkoentzat eta euskarazkoentzat daude. Erantsi du: «Diru laguntza horiek, gainera, izoztuta eduki dituzte azken bost urteotan». Hortaz, zer behar da?: «Batetik, euskarazko ikus-entzunezkoetarako laguntza lerro propio bat; eta bestetik, diru kopurua orain halako bi izatea gutxienez».
Hori telebistari dagokionez. Baina merkatuan nagusi diren streaming plataformetan zer? Ba al dago aukerarik edukiak euskaraz kontsumitzeko? Aginagaldek azaldu duenez, Pantailak Euskaraz sortu zutenetik lortu zuten auzia eztabaida sozialaren eta politikoaren erdigunean jartzea, euskalgintzako eragileekin eta ikus-entzunezko sektorearekin batera. «Madrilen hasi ziren aldarria entzuten, eta horri esker lortu zen Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrean betekizun txiki batzuk ezartzea streaming plataformei».
Kopuruei erreparatuz, hauxe lortu dute: Netflixek ehun film eta telesail baino gehiago eskaintzen ditu euskaraz, hemeretzi bikoiztuta eta 95 azpidatziekin; Prime Videon, 28 bikoiztuta eta 80tik gora azpidatzita; eta Filminen, «ia lehen halako bi» da euskarazko eskaintza. HBO eta Disney Plus dira euskarazko eskaintza urriena dutenak: HBOn lau ekoizpen dituzte euskaraz; Disney Plusen, bat ere ez. Areago: «Irabazi arte euskarazko telesaila Disneyk erosi zuen, baina gaztelaniaz soilik eskaintzen du. Ulergaitza da».
Hori horrela, kritiko mintzo da oraindik ere egungo egoeraz. Uste du ez dela kasualitatea; politika baten —edo politika falta baten— ondorio dela: «Azken hogei urteotan, iraultza digitalaren lekuko izan gara mundu osoan, baina erakundeek ez dute estrategia sendorik garatu euskara pantailetara eta baliabide berrietara eramateko. Euskarak aurretik zuen erreferentzialtasuna apaldu egin da ikus-entzunekoetan, eta ikusleen ehuneko handi bat galdu da». Uste du gehiago egin daitekeela eta egin behar dela: «Argi dago nekez egokituko duzula euskara egoera berrira ez badituzu ahaleginak handitzen, eta gure ustez, kontrakoa egin dute».
Etorkizunari so
Aginagaldek aztertu du iragana, egin du egungo argazkia, eta etorkizunera begira ere jarri da. Ziurtatu du «baikorrak» direla. EITBren Primeran plataforma du gogoan. Uste du ate bat irekiko duela: «Aukera bat izango da euskara streaming plataformetan posizionatzeko». Adierazi duenez, esan diete edukien %99 izango direla euskaraz: «Hala bada, urrats garrantzitsua izango da, eta euskaldunok erreferentziazko plataforma bat izango dugu. Gainera, doakoa izango da».
Dena dela, ez zaio nahikoa iruditzen: «Primeran eduki berriekin elikatu beharko da, baita gainerako plataformak eta ETB ere». Horretarako, uste du euskarazko ekoizpenaren aldeko «apustu sendoa» egin behar dela.
Halaber, «funtsezkoa» iruditzen zaio Euskal Zinemaren Legea eta Euskal Ikus-entzunezkoen Legea egitea, «betebehar batzuk ezartzeko». Adibidez: «Hego Euskal Herriko zinema aretoetan, filmen %2 soilik eskaintzen dituzte euskaraz. Horrek urratu egiten ditu euskaldunon hizkuntza eskubideak; buelta eman behar zaio. Legez, kuota batzuk ezarri beharko lirateke, eta, zeharka, horrek hauspoa emanen lieke euskarazko bikoizketari eta ekoizpenari ere».
|
2023-8-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/231377/erasoak-gaitzetsi-ditu-algortako-mugimendu-feministak.htm
|
Gizartea
|
Erasoak gaitzetsi ditu Algortako mugimendu feministak
|
Bi eraso matxista izan dira Algortako jaietan. Gizon bat atxilotu dute 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik.
|
Erasoak gaitzetsi ditu Algortako mugimendu feministak. Bi eraso matxista izan dira Algortako jaietan. Gizon bat atxilotu dute 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik.
|
Algortako mugimendu feministak jaietan izandako bi eraso matxista salatu ditu gaur arratsaldean egin duten protestan. «Berriz esango dugu, argi eta ozen: gutako baten aurkako erasoa denon aurkako erasoa da!», egin dute aldarri. Horregatik gaude hemen gaur. Ez diogulako etsiko eraso oro kalean salatzeari, ikusarazteari, borrokatzeari, inork isildu nahi baldin bagaitu ere».
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Getxon (Bizkaia), Algortako festetan 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik bart gauean.
Mugimendu feministako kideen hitzetan, eraso eta erasotzaile gehiegi dago «kontu bakana balitz bezala» jokatzen jarraitzeko. «Botere eta pribilegio kontua baita hau, emakumeen aurkako gerra, azken finean», adierazi dute. Horregatik, herritarrak deitu dituzte horrelakoak kalean salatzera eta mobilizatzera, «gizarte osoaren gaitza» delako.
Gizonei ere egin diete dei «[emakumeen] aurkako indarkeria eta eraso guztiak desaktibatzen inplikatzeko». Azpimarratu dute gizonek dutela «giltza» eraso asko gelditzeko, «zuen ahotsak altxatzeko eta zuen ekintzak antolatzeko bortxaketaren kulturaren aurka».
|
2023-8-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/231395/donald-trump-inputatu-dute-hauteskundeetan-iruzurra-egiten-saiatzeagatik.htm
|
Mundua
|
Donald Trump inputatu dute, hauteskundeetan iruzurra egiten saiatzeagatik
|
Lau kargu egotzi dizkiote. Larrienen arabera, 2020ko bozen emaitzak aldatzen saiatu zen, eta Kapitolioko erasoa sustatu zuen bere gezurrekin.
|
Donald Trump inputatu dute, hauteskundeetan iruzurra egiten saiatzeagatik. Lau kargu egotzi dizkiote. Larrienen arabera, 2020ko bozen emaitzak aldatzen saiatu zen, eta Kapitolioko erasoa sustatu zuen bere gezurrekin.
|
Donald Trump AEB Amerikako Estatu Batuetako presidente ohia albiste da berriz ere. AEBetako Fiskaltzak inputatu egin du; larria da egozten diotena: 2020. urteko hauteskundeetan —Joe Bidenek irabazi zituenetan— emaitzak aldatzen saiatzea. «Galdu arren, agintzen jarraitu nahi zuen», dio akusazioak.
Denera, lau karguri egin beharko die aurre Trumpek. Askoren ustez, orain arte egotzi dizkioten larrienak dira. Hainbat hilabetez kasuan lanean jardun duen Jack Smith fiskal bereziak eman zituen azalpenak atzo. Estatubatuarrei gomendatu zien egozten diotena zehazten duen 45 orriko txostena irakurtzeko. «AEBetako demokraziaren bidea oztopatzeko azpijoko baten autopsia da, askok oraindik ere sinesten duten gezur baten erradiografia», esan zuen. Merrick Garland fiskal nagusiarentzat, «AEBen historiako ikerketarik handienetako bat da».
Trumpek azkar erantzun du. Truth Media sare sozialean esan du ez dela kasualitatea inputazioa kanpainaren erdian heldu izana —berriz ere Alderdi Errepublikanoaren hautagaia izan nahi du handikiak—: «Zergatik behar izan dituzte bi urte eta erdi? Zergatik itxaron dute horrenbeste? Nire kanpainaren erdian atera nahi zutelako».
Trumpekin batera, beste sei lagun inputatu dituzte: lau abokatu, AEBetako Justizia Departamentuko goi kargu bat eta aholkulari politiko bat.
Kapitolioko erasoaren erantzule
Fiskaltzaren arabera, presidente zenak eta haren ingurukoek ustelkeriaren eta hauteskunde iruzurraren inguruko akusazio faltsuak egin zituzten epaitegietan eta hedabideetan; horrek «prozesu demokratikoaren sinesgarritasunari» eragin zion. «Trump bera izan zen hautesleei eskubideak mugatzeko konspirazio bat egin zuena», azaldu zuen atzo Fiskaltzak.
Testuinguru horretan kokatu dute 2021eko urtarrilaren 6ko Kapitolioko erasoa. Txostenaren arabera, Trumpen jarraitzaileek eraikina hartu izana hauteskunde emaitzak ez onartzeko azken baliabidea izan zen —egun hartan Bidenen garaipenaren egiaztatzea blokeatu zuten—. «Akusatuak zabaldutako gezurrek elikatu zuten erasoa. Helburua zen AEBetako Gobernuaren jarduna oztopatzea, eta emaitzak berresteko prozesua etetea», dio.
Trumpi egozten dizkioten lau karguak onartuz gero, 55 urteko kartzela zigorra ezarriko liokete.
|
2023-8-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/231396/langabeen-kopuruak-gora-egin-du-eta-afiliatu-kopuruak-behera.htm
|
Ekonomia
|
Langabeen kopuruak gora egin du, eta afiliatu kopuruak, behera
|
Langabezia tasa %9,82 da Hego Euskal Herrian, baina ekainean baino 682 langabe gehiago daude. Gizarte Segurantzak ekainean baino 3.603 afiliatu gutxiago ditu.
|
Langabeen kopuruak gora egin du, eta afiliatu kopuruak, behera. Langabezia tasa %9,82 da Hego Euskal Herrian, baina ekainean baino 682 langabe gehiago daude. Gizarte Segurantzak ekainean baino 3.603 afiliatu gutxiago ditu.
|
Hego Euskal Herrian, ekainean baino 682 langabe gehiago daude uztailean (135.329), hezkuntzako kontratuak amaitu egin direlako, batez ere. Hala ere, langabezia tasa hamarren bat baino gehiago apaldu da, eta %9,82 da orain, biztanleria aktiboa handitu egin delako. Iazkoekin alderatuta, baina, datuak onak dira: 2022ko uztailean baino 7.308 langabe gutxiago daude.
Lurraldeka, Bizkaian eta Gipuzkoan egin du gora langabeziak: 655 eta 211 langabe gehiago, hurrenez hurren. Nafarroan, 114 langabe gutxiago erregistratu dituzte, eta Araban, berriz, 70 gutxiago.
Langabeziaren genero arrakalak bere horretan jarraitzen du, Hego Euskal Herriko 135.329 langabeetatik 79.967 emakumeak baitira: langabeen %59,1. Ekainetik, gora egin du ehunekoak, langabeen %58,9 baitziren orduan.
Kontratazioak behera egin du iazko uztailarekin alderatuta, orduan baino %8,4 kontratu gutxiago sinatu baitira 2023ko uztailean. Gainera, ekainarekin alderatuta, kontratu mugagabeek behera egin dute. Izan ere, ekainean sinatutako kontratuen %24,31 ziren mugagabeak, eta uztailean, berriz, %21,51.
2021 amaieran Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutako lan erreformak aldi baterako kontratu mota asko legez kanpo utzi zituen, eta ordutik igo egin da kontratu mugagabeen kopurua. Hala ere, enpresek bi modu dituzte ohiko kontratu mugagabeak ez egiteko: etenak dituzten kontratu mugagabeak egin daitezke lehenik eta behin; bestalde, askok kontratu mugagabeak sinatzen dituzte, eta, gutxira, kaleratu egiten dituzte langileak, ez zaielako garesti ateratzen kaleratzeagatik ordaindu behar duten kalte ordaina: lan egindako urte bakoitzeko 33 soldata egun.
Langabezian egoteagatik inolako dirurik jasotzen ez dutenen kopuruak behera egin du. Ekainean, langabeen %53,64k ez zuten inolako diru sarrerarik, baina uztailean langabeen %51,22 dira. Sari arrunta jasotzen dute langabeen %28,2k, eta subsidioa, berriz, %18,54k.
Afiliazioa, behera
Azken hilabeteetan goia jo du Gizarte Segurantzaren afiliazioak, baina hori ere behera egiten ari da gutxinaka. Ekainean 1.308.513 kotizatzaile zituen Gizarte Segurantzak Hego Euskal Herrian, baina uztailean 1.304.910era egin du behera, 3.603 gutxiago. Hala ere, iazko uztailarekin konparatuz gero, afiliatuen kopuruak 21.839an egin du gora.
Erregimen guztietan jaitsi da afiliazioa: erregimen orokorrean, etxeko langileenean, autonomoetan, nekazarietan, itsasoko langileetan... 2023ko maiatza izan da Gizarte Segurantzak kotizatzaile gehien izan duen hilabetea: 1.309.116.
Jaurlaritza, lasai
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan langabeziak gora egin du, eta afiliazioak behera, baina Eusko Jaurlaritzarentzat datuak onak dira oraindik. Hala azaldu du Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak: «Uda ez da izaten garairik onena Euskadiko enplegurako. Baina datu guztiek eszenatokirik onenean mantentzen gaituzte duela hamabost urtetik hona». Urteko lehen sei hilabetekoak oso onak izan direla esan du, «apartekoak», eta gehitu du erritmo horri eustea «zaila» dela; hala azaldu du langabeziaren igoera.
Pandemiaren osteko urteetan fenomeno hori errepikatu dela azaldu du Gurpegik: «Uztail honetako datuak pandemiaren osteko aurreko bi urteen analogoak dira, enplegua indartsu hazi zen lehen seihilekoaren ostean, udako motelaldia iritsi baitzen, baina aktibitatearen berraktibazioak azkar errekuperarazi zuen galdutakoa».
Langabeziaren igoera hori atzean geratuko dela aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak, eta uste dute udazkenean «susperraldi ekonomiko» bat egongo dela. Hala, «enplegua galdu dutenak eta oraindik aukerarik aurkitu ez dutenak» gutxinaka lan merkatuan sartuz joango direla uste du Gurpegik.
Nafarroan langabeziaren bilakaera hobea izan da, eta Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak, Mari Carmen Maeztuk, esan du datu horiek iradokitzen dutela lan merkatuaren «osasun egoera ona» dela.
ELA sindikatuak adierazi du egoera joan den urtekoa baino hobea dela, baina nabarmendu du lau gaztetatik bat langabezian dagoela. Bestalde, adierazi du okupatutako biztanleriaren kopurua 2008koaren azpitik dagoela oraindik ere.
LABen ustez, afiliazio datuek azaltzen dute ekonomiaren tertziarizazioa sakontzen ari dela, eraikuntzak eta industriak kotizatzaileak galdu dituztelako eta zerbitzuek, aldiz, irabazi.
Bi sindikatuek nabarmendu dute langabezia handiagoa dela emakumeen artean, baita egoera «prekarioenean» daudela ere.
Yolanda Diaz, pozik
Hego Euskal Herrian langabeen kopuruak pixka bat gora egin badu ere, Espainian behera egin du, eta 2.670.000 langabe daude. Espainiako Lan ministroak, Yolanda Diazek, adierazi du datuok «oso baikorrak» direla, eta nabarmendu du 2008ra egin behar dela atzera antzeko datuak ikusteko. «Bost hilabete baino gehiago daramatzagu langabeen kopurua murrizten», esan du. Langabeziaren beherakadan lan erreforma, gutxieneko soldataren igoera eta ABEE enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteen politika gako izan dira, Diazen ustez.
Optimista da Diaz, baina datuek oraindik erakusten dute Espainiak Europako daturik okerrenak dituela langabezian. Izan ere, Europako Batasuneko 27 herrialdeetatik datu okerrenak ditu bai langabezia orokorrean (%11,7ko tasa) eta bai gazteen langabezian (%27,4ko tasa).
|
2023-8-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/231397/aske-utzi-dituzte-getxon-sexu-erasoak-egiteagatik-atxilotutako-bi-gizonak.htm
|
Gizartea
|
Aske utzi dituzte Getxon sexu erasoak egiteagatik atxilotutako bi gizonak
|
Getxoko Udalak bi elkarretaratze antolatu ditu gaurko. Herritarrei dei egin diete 19:30ean biltzeko Telletxe kaleko puntu lilan. Mugimendu feministak atzo egin zuen elkarretaratzea.
|
Aske utzi dituzte Getxon sexu erasoak egiteagatik atxilotutako bi gizonak. Getxoko Udalak bi elkarretaratze antolatu ditu gaurko. Herritarrei dei egin diete 19:30ean biltzeko Telletxe kaleko puntu lilan. Mugimendu feministak atzo egin zuen elkarretaratzea.
|
Joan den igandean bi sexu eraso salatu zituzten Getxon (Bizkaia), eta Algortako festetan gizon bat atxilotu zuten, hamazazpi urteko adingabe bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Bestetik, Aixerrotako Paella festan, uztailaren 25ean, 26 beste urteko gizon bat atxilotu zuten, sexu eraso bat egitea leporatuta. Epailaren aurrean deklaratu ostean, karguekin aske utzi dituzte biak.
Erasoak gaitzesteko, hainbat elkarretaratze antolatu dituzte Getxon. Atzo, Algortako mugimendu feministak bilkura bat egin zuen Telletxe kaleko puntu lilan. Gaurko, berriz, bi elkarretaratze daude antolatuta. Lehenik, udal ordezkariek eta Berdintasun Batzordeko kideek bilkura isila egin dute, eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurreko eskaileretan. Bigarrena arratsaldeko 19:00etan egingo dute, Telletxe kaleko puntu lilan; herritarrentzako egin dute deialdi hori.
12:00etan egin den bilkura isilean, Amaia Agirre Getxoko alkateak esan du sexu erasoez «nekatuta» daudela, eta «gizartearen konpromisoa eta laguntza» eskatu ditu. Bost minutuko isilunearen ostean, bizitza lasai bat nahi dutela aldarrikatu du. «Biolentziarik gabeko festak nahi ditugu. Eraso hauek gaitzetsi nahi ditut, eta erasoak jasan behar izan dituzten emakumeei eta haien familiei nire elkartasuna erakutsi nahi diet», esan du Agirrek.
Argitu du prebentzioa dela «arma bakarra eta onena» falta diren festei aurre egiteko. Berriro ere denen konpromisoa eskatu du, eta azpimarratu du ezin dutela horrela segi. Azkenik, Getxoko alkateak herritarrei eskatu die 19:30ean Telletxe kaleko puntu lilan egingo den elkarretaratzera joateko.
Getxoko Udalak elkartasuna adierazi die erasoa pairatu duten emakumeei eta haien gertukoei. Udalak argi utzi du «eraso sexistak justifikatzen dituen testuingururik ez dagoela, jaiak barne». Gainera, sexu erasoen erruduna nor den argi utzi behar dela adierazi du adierazpen honekin: «Indarkeria erabiltzen duenaren erantzukizuna da beti, eta erasoa jasan duten emakumeak erruduntzat jotzea saihestu behar da».
|
2023-8-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/231398/txinan-hogei-pertsona-hil-dira-gutxienez-uholdeen-ondorioz.htm
|
Mundua
|
Txinan hogei pertsona hil dira gutxienez, uholdeen ondorioz
|
Azken 140 urteetako euriterik gogorrenak jasaten ari dira herrialdean joan den larunbataz geroztik. 27 pertsona desagertuta daude.
|
Txinan hogei pertsona hil dira gutxienez, uholdeen ondorioz. Azken 140 urteetako euriterik gogorrenak jasaten ari dira herrialdean joan den larunbataz geroztik. 27 pertsona desagertuta daude.
|
Gutxienez hogei pertsona hil dira eta beste 27 desagertutzat jo dituzte Txinan, joan den larunbatean hasitako euriteetan. 1891n datuak jasotzen hasi zirenetik izandako euriterik okerrenak dira, adituen esanetan. Uztail osoan egindako euri kopuru bera egin du azken berrogei orduetan, Doksuri tifoiaren eraginez. Asteburuan heldu zen tifoia hegoaldeko Fujian eskualdera, eta, geroztik, iparralderantz mugituz joan da, hiribururantz.
Larrialdi zerbitzuak Zhuozhou hirira bideratu dituzte agintariek; hiriburutik 60 kilometro hego-ekialdera dago hiria, eta hainbat ibai ditu inguruan. Hango komunikabideen arabera, ibaiek gainezka egin dute, eta urak kaleak hartu ditu. Hiriburuan eta Hebei eskualdean, berriz, milioi bat lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte uholdeen ondorioz.
Txinako presidente Xi Jinpingek eskualdeetako agintariei eskatu die «ahalegin oro» egin dezatela, desagertuak aurkitzeko eta kalteak «ahalik eta gehien» mugatzeko. Hala ere, gaur euriak atseden apur bat eman du hiriburuan, eta agintariek bertan behera utzi dute etxetik ateratzeko debekua.
Hala ere, 1998an izan ziren orain arteko uholderik hilgarrienak. Ordu hartan, Yangtze ibaiak gainezka egin zuen, eta urpean geratu ziren inguruko hiriak eta herriak; 4.000 pertsona baino gehiago hil ziren, eta 15 milioi inguru geratu ziren etxerik gabe. Duela bi urte, berriz, hirurehun pertsona hil ziren Zhengzhou hirian eta Henan probintzian izandako uholdeen ondorioz.
|
2023-8-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/231399/gernika-memoria-leku-izendatu-osteko-urratsez-galdetu-dute.htm
|
Gizartea
|
Gernika memoria leku izendatu osteko urratsez galdetu dute
|
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak «behetik gorako memoria herritarra» aldarrikatu du. Zenbait euskal erakundek alegazioak aurkeztu ondoren, atzo iragarri zuen Espainiako Gobernuak Batzar Etxeaz gain Gernika-Lumoko hirigunea ere memoria leku izendatuko duela.
|
Gernika memoria leku izendatu osteko urratsez galdetu dute. Gernika Memoriaren Lekuko plataformak «behetik gorako memoria herritarra» aldarrikatu du. Zenbait euskal erakundek alegazioak aurkeztu ondoren, atzo iragarri zuen Espainiako Gobernuak Batzar Etxeaz gain Gernika-Lumoko hirigunea ere memoria leku izendatuko duela.
|
Gernika-Lumo (Bizkaia) memoria leku izendatzeak baduela «balioa» aitortu du Gernika Memoriaren Lekuko plataformak. Gainera, izendapena hirigune osora zabaltzea «are eta zentzuzkoagoa» dela uste dute. Halere, izendapenaren osteko urratsek zalantza eragiten die: «Panel informatiboak jartzea ondo dago, baina memoria leku izendatzeak azalpen euskarriak jartzea dakar soilik? Zein memoria politika garatuko da bere bidez?». Gehitu dute Gernika memoria leku gisa «Euskal Herriaren markoan» kokatu behar dela. Izan ere, uste dute euskaldunei memoria legea eraikitzeko eskumena «ukatzen» zaiela. Eta galdegin dute ea izendapenak, «bederen», Memoria Demokratikoaren Euskal Legea eratzeko pizgarri gisa baliatuko den.
Gernikako Udalari ere luzatu diote galdera: «Zein parte-hartze eta erabakitzerako espazio bultzatuko dira?». Plataformaren ustez, «behetik gorako memoria herritarra» bultzatu behar da eta herritarrak zein erakundeek «norabide horretan» egin beharko lukete lan. Orain arte memoria elkarteek egindako lanaren garrantzia ere goraipatu dute: «Horiek gabe, ez zen memoria demokratikoa deritzon legerik izango».
Atzo iragarri zuen Espainiako Gobernuak Gernika-Lumoko hirigunera zabalduko duela «memoria leku» izendapena. Izan ere, hasieran Batzar Etxera mugatu nahi zuten izendatzea. Hori iragarri zuen Felix Bolaños Espainiako Presidentetzarako eta Memoria Demokratikorako ministroak joan den apirilaren 26an, bonbardaketaren 86. urteurrenean.
Espainiako Gobernuak lehen aldiz bidali zuen ministro bat bonbardaketaren biktimak omentzera, eta, bide batez, izendapenaren iragarpena egin zuen. Zenbait euskal erakundek, ordea, ez zuten ontzat jo, eta eskatu zuten izendapena Gernika-Lumoko eremu gehiagotara zabaltzeko. Zenbait txosten ere aurkeztu zituzten Bizkaiko Batzar Nagusiek, udaletxeak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak.
Ezenarro elkarlanaren alde
Espainiako Memoria Demokratikoaren Legean aurreikusitako «memoria lekuen» inbentarioan ageri da jada «Gernika-Lumoko hirigunea», eta ez soilik Batzar Etxea. Espainiako Memoria Demokratikoaren Zuzendaritzak aintzat hartu ditu euskal instituzioek jarritako alegazioak eta aurkeztutako txostenak. Horrela, espedientearen edukia zabaldu du zuzendaritzak, «Gernika-Lumoko hirigunea memoria demokratikorako lekutzat jotzeko ofiziozko deklarazioari hasiera emateko». Espedientearen arabera, «1937ko bonbardaketa eta garrantzi bereziko gertakariak jazo ziren leku gisa, eta horien esanahi historiko eta sinbolikoagatik zein memoria kolektiboan izan duten eraginagatik» izendatu dute Gernika-Lumo memoria demokratikoko leku; bai eta bertan egindako memoria ekintzek «bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen kultura» bultzatu dutelako ere.
Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak positibotzat jo du euskal instituzioen eskaera onartu izana: «Dagoeneko euskaldun guztiontzat bazen memoria gune bat, baina Espainiako lege batek hala adieraztea garrantzitsua eta positiboa da». Instituzioek jarritako alegazioari erantzun izanak «elkarlana aktibatu» duela adierazi du Ezenarrok, eta hau gehitu du: «Espero duguna da etorkizunean elkarlanean aritzea memoriari lotutako politiketan». Gogorarazi du, gainera, Eusko Legebiltzarrean «onartzear» dagoela Memoria Demokratikoaren Lege propioa.
|
2023-8-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/231400/zurekin-nafarroak-ontzat-jo-du-aurreakordioa.htm
|
Politika
|
Zurekin Nafarroak ontzat jo du aurreakordioa
|
Mahai gainean dagoen azken proposamena onartu du zuzendaritzak, eta koalizioa osatzen duten sei alderdien artean haren edukia kontsultatzeko tramiteak hasi dituzte.
|
Zurekin Nafarroak ontzat jo du aurreakordioa. Mahai gainean dagoen azken proposamena onartu du zuzendaritzak, eta koalizioa osatzen duten sei alderdien artean haren edukia kontsultatzeko tramiteak hasi dituzte.
|
Nahiz eta oraindik ez diren jakinarazi negoziazioaren nondik norakoak, Zurekin Nafarroak aurreratu du mahai gainean jarri den azken proposamena onartu dutela. Koalizioko zuzendaritzak ontzat jo du hurrengo gobernuaren inguruko edukia, bai programari dagokionez, bai eta osaerari dagokionez ere.
Komunikabideei bidalitako oharrean azaldu duenez, hurrengo urratsa izango da koalizioko sei alderdien esku uztea proposamen hori. Ondorioz, Ahal Dugu-k, Nafarroako Ezker Batuak, Batzarrek, Aliantza Berdeak, [koalizioko] independenteek eta Equo Berdeek aztertuko dute eta erabakiko dute baliozkotzat jo edo ez.
Dena den, Zurekin Nafarroako zuzendaritzak aldeko botoa eskatu du, proposamenaren edukia «nafarrentzat oso onuragarria» delako. «Erabat konbentzituta gaude ideiak, konpromiso programatikoak eta politika egiteko moduak beste ezeren gainetik egon behar dutela», adierazi dute. Zuzenean aipatu ez badute ere, Geroa Baik azaldutako jarreraren inguruan kritiko azaldu dira.
Ikusi gehiago: Inbestidura babesteko prest azaldu da EH Bildu, «blokeoa gainditzeko»
Koalizioaren ikuspegitik, aurreakordio «nahikoa» da: «Eragin politiko nabarmena eta erabat beharrezkoa izateko bidea eskaintzen digu giltzarri diren eta gizartearen kezka nagusien artean dauden gaietan». Zurekin Nafarroak gaineratu du maiatzaren 28an herritarrek «mezu argia» eman zutela, eta ezin dela hori arriskuan jarri «beste kontu batzuengatik». Gobernuaren osaera «desblokeatu» egin behar dela deritzo.
Akordio programatikoaren xehetasunak ezagutarazteaz zain, Zurekin Nafarroak nabarmendu du «emakumeen, gazteen eta pertsona migratzaileen beharrei aurre egiteko» baliabideak izango dituela gobernuan, eta arlo horietan kudeaketa zuzena izango duela.
Etxebizitza departamentua
Gainera, baieztatu du Etxebizitza departamentua proposatu dietela: «Bizi proiektu bat eraiki nahi dutenei lagundu ahalko diegu, hain oinarrizkoa den etxebizitzarako eskubidea utziezina baita».
Aurreko legealdian Geroa Baik kudeatu zuen departamentu hori, Jose Mari Aierdi kontseilariaren bitartez. Haatik, Espainian onartutako etxebizitza legeak Nafarroako eskumenak urratu izana kritikatu du, eta Geroa Baiko bazkide den EAJk helegitea aurkeztu du legearen aurka. Hala, Zurekin Nafarroaren ustez, «giltzarri» da arlo hori kudeatzea «etxebizitza lege estatala aurrera ateratzea ahalbidetu duen indar batek».
Haatik, Geroa Baik kritikatu egin du departamentu hori kentzea proposatu izana.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.