date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-9-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/186888/gutxienez-35-pertsona-hil-dira-aebetako-mendebaldean-piztutako-suteetan.htm
|
Mundua
|
Gutxienez 35 pertsona hil dira AEBetako mendebaldean piztutako suteetan
|
Dagoeneko bi milioi hektarea erre ditu suak Kalifornian, Oregonen eta Washingtonen.
|
Gutxienez 35 pertsona hil dira AEBetako mendebaldean piztutako suteetan. Dagoeneko bi milioi hektarea erre ditu suak Kalifornian, Oregonen eta Washingtonen.
|
Arrazakeria, koronabirusa eta, orain, klima aldaketa bilakatu da AEBetako presidentetzarako bozetako protagonista. Izan ere, herrialdeko mendebaldean piztutako suteek bi milioi hektarea erre dituzte dagoeneko Kalifornian, Oregonen eta Washingtonen, baita 35 hildako eragin ere, abuztu hasieran zabaltzen hasi zirenetik.
Kalifornian, igandean 29 su zeuden kontrolik gabe, eta haize indartsuak espero zituzten gaurko. Oregonen ere alerta gorria jarri dute. Han, suteak hainbat etxe suntsitu ditu, eta 30 bat foku daude kontrolik gabe; haietako handienak 89 kilometro zabal ditu. Oregongo gobernadorearen arabera, hamar dira hildakoak, baina beste dozenaka desagerturik daude. Washingtonen, berriz, bakarra da, oraingoz, hildakoa, eta bost dira kontrolatu gabe dauden suteak.
Adituek klima aldaketaren ondoriotzat jotzen dituzte suteak, baina Donald Trump jarduneko presidenteak, berriz, «kudeaketa txarrari» egotzi dio gertatutakoa. Aldiz, Oregongo gobernadore Kate Brownen esanetan, klima aldaketaren zuzeneko ondorioa dira suteak: «Haizete izugarriak eta tenperatura beroak izan ditugu azken asteetan, eta horri gehitu behar zaio azken 30 urteotako lehortea. Bada garaia gai honi behar bezala hel diezaiogun; alerta dei bat izan dira suteak».
|
2020-9-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/186889/artikoa-beste-klima-baterako-trantsizioan-dela-ohartarazi-dute.htm
|
Mundua
|
Artikoa beste klima baterako trantsizioan dela ohartarazi dute
|
Nature Climate Change-n argitaratutako ikerketa baten arabera, urtetik urtera beti aldaketak izan dira Artikoan; orain, berriz, gorabehera meteorologikoen gainekoa da aldaketa: klima aldatzeko prozesuan dago eskualdea.
|
Artikoa beste klima baterako trantsizioan dela ohartarazi dute. Nature Climate Change-n argitaratutako ikerketa baten arabera, urtetik urtera beti aldaketak izan dira Artikoan; orain, berriz, gorabehera meteorologikoen gainekoa da aldaketa: klima aldatzeko prozesuan dago eskualdea.
|
AEBetako Atmosferaren Ikerketarako Zentro Nazionalak (NCAR) egindako ikerketa baten arabera, sakoneko klima aldaketen eraginpean dago Artikoko eskualdea. "Aldaketen erritmoa handia da, eta meteorologia patroien inguruan iraganetik eginda dauzkagun behaketek ez digute erakusten zer espero daitekeen hurrengo urterako", azaldu du Laura Landrum NCAReko zientzialari eta txostenaren egile nagusiak. "Duela hamarkada batzuk zuen klimaren guztiz bestelako klima batean sartzen ari da Artikoa".
Ikertzaileek zera ondorioztatu dute: hainbeste izotz urtu da azken hamarkadetan, ezen, etorkizunean, nahiz eta urte oso hotza izan, izotz geruza ez baita iritsiko XX. mendearen erdian zeukan tamainara. Mende erdirako, gainera, udazkeneko eta neguko tenperaturak hainbeste berotuko dira, ezen, maila estatistikoan, beste klima bat izango dela nabarituko baita. Besteak beste, euria egingo du elurra egingo duen baino hilabete gehiagotan. Ehunka behaketa eta simulazio erkatu dituzte zientzialariek ikerketa hori egiteko. Berotegi gasen isurketak nabarmen murrizteak bakarrik leundu dezake aldaketa prozesu hori. Horren sakonak dira Artikoan izaten ari diren aldaketak, ezen irail bukaerako izotz geruza %31ra txikitu baita lehen behaketa egin zenetik hona (1979-1988).
|
2020-9-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/186890/fosfanoa-topatu-dute-artizarrean-biziaren-seinale.htm
|
Mundua
|
Fosfanoa topatu dute Artizarrean: biziaren seinale?
|
Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfina edo fosfanoa (PH3) gasa atzeman dute Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean.
|
Fosfanoa topatu dute Artizarrean: biziaren seinale?. Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfina edo fosfanoa (PH3) gasa atzeman dute Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean.
|
Fosfanoa aurkitu izanak esan nahi du bizia dagoela Artizarrean? Aurkitzaileek eurek ohartarazi dutenez, baieztatuz gero ere, horren zantzua ez litzateke biziaren «froga sendoa».
Aurkikuntza Nature Astrophisics aldizkarian argitaratu dute zientzialariok. Adierazi dutenez, fosfanoa atzematea zantzu ona da nonbaiten biziarekin loturiko prozesu biologikoak gertatzen ari direla. Beste astrofisikari talde batek berriki baieztatu du harrizko planeta batean fosfanoa aurkitzeak itxaropen handia pizten duela han bizia aurkitzeko.
Izan ere, Lur planetako atmosferan dagoen fosfanoa «bakarrik gizakien aktibitatearekin edo mikrobioak egotearekin dago lotuta». Harrizko planetetan, azkar suntsitzen da, eta, beraz, ez da haien atmosferan pilatzen.
Fosfanoa atzemateko helburu argiarekin, bi urtez landu dute Galesko zientzialariek Artizarraren atmosfera, James Clerk Maxwell eta Txileko Atacamako basamortuko ALMA teleskopioekin.
Artizarreko atmosferako goiko geruzak behatu zituzten, han daudelako Lurrean fosfanoa sortzen duten «ekosistemen nolabaiteko antza duten baldintzak». Eta horietan topatu dituzte gasaren zantzuak.
Han fosfanoa egotea ezin dute azaldu Artizarren ohiko prozesu kimikoak aztertuta, eta oraindik ez da ezagutzen hura sortzeko prozesu biologikorik han, edo azalean sortzeko biderik, tximistetatik, sumendietatik edo meteoritoetatik. Beraz, «ezagutzen diren prozesu kimikoek ezin badute azaldu PH3a egotea Artizarraren goi atmosferan; orduan, orain arte Artizarreko baldintzetan posibletzat jo ez den beste prozesu batek sortu behar du. Hori fotokimika edo geokimika ezezagunak izan daitezke, edo, beharbada, bizia». Informazioa falta dela ohartarazi dute zientzialariok.
Ohartarazi dutenez, Artizarraren atmosferako tanten fotokimika ia erabat ezezaguna da; hau da, ez dakite nola erreakzionatzen duten tantok Eguzkiaren argiarekin. Beraz, badago hor aukera bat PH3 gasa horrela sortzeko.
«Baieztatzen bada ere, nabarmendu nahi dugu PH3a atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, baizik eta azaldu gabeko kimika anomaloarena». Halere, aukera zabalik utzi nahi izan dute. Eredu eta esperimentu gehiago egiteko beharra dagoela gaineratu dute, bizia ote dagoen jakiteko, eta hoberena Artizarra berriz bisitatzea litzatekeela, bertan aztertzeko.
«Ez gara hain arraroak»
Aurkikuntza «garrantzitsua» dela esan du Miren Millet fisikariak eta Eureka museoko planetarioko arduradunak. Gogoratu duenez, badira urteak zientzialariek buruan darabiltela ideia bat: Artizarraren azalean zaila da bizia egotea, presio eta tenperatura oso handiak daudelako. Baina, atmosferaren goiko geruzetan, Lurrean dagoen giroaren parekoa da, presio eta tenperatura aldetik. «Azido sulfurikoz daude osatuta hodeiok, eta Lurrean topatu dituzte azido sulfurikoak bizi diren bakterioak», esan du Milletek.
Ustekabe puntu bat badu albisteak, orain arte Eguzki Sisteman bizia egoteko hautagai nagusiak beste batzuk baitziren: Jupiterren Europa satelitea, edo Saturnoren Entzelado. «Bizia agian ez da horren arraroa», adierazi du Milletek. Pozik dago fisikaria aukerarekin: «Hobe gehiago izatea unibertsoan, eta jakitea gizakiok ez garela sortu halako prozesu arraro baten ondorioz».
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186924/nafarroako-1500-ikasle-baino-gehiago-konfinatuta-daude.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako 1.500 ikasle baino gehiago konfinatuta daude
|
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan izandako gorabeheren berri eman du gobernuak, eta jakinarazi du ikasleen %2,4 daudela etxean, ikaskideren batek positibo emanda. 36 eskolatan daude positiboak.
|
Nafarroako 1.500 ikasle baino gehiago konfinatuta daude. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan izandako gorabeheren berri eman du gobernuak, eta jakinarazi du ikasleen %2,4 daudela etxean, ikaskideren batek positibo emanda. 36 eskolatan daude positiboak.
|
Eskolako lehenbiziko asteek berretsi dute ikasturtea erabat ezohikoa izango dela: joan den astetik, tantaka ugaritu dira itxitako ikasgelak eta eskolak; ikasleren edo irakasleren batek PCR proban positibo emanda itxi dituzte. Nafarroako Gobernuak egunotako balantzea egin du: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza soilik hartuta, 1.500 ikasle baino gehiago daude konfinatuta etxean. 61.000 ikasle daude bi irakastaldi horietan, eta, beraz, portzentajean, %2,4 dira konfinatuak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 36 ikastetxetan dituzte horrelako gorabeherak.
Gobernuak Nafarroako datuak jakinarazi ditu, baina gainerako herrialdeetan ere gisa bereko arazoak dituzte ikastetxeetan. Eusko Jaurlaritzak, adibidez, joan den ostiralean jakinarazi zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 bat ikastetxetan izan direla positiboak. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman zuen datu hori. Gogoan izatekoa da ikasturtea hasi zenetik lau ikastetxe itxi dituztela Jaurlaritzaren baimenarekin: Gasteizko Katagorri haur eskola, Zaldibarko eskola, Amezketakoa eta Mungiako Bendates ikastetxea.
Ipar Euskal Herriko datu zehatzik ere ez da, baina egunez egun eman dute itxiera gehiagoren berri. Kasu batzuetan osorik itxi dituzte —adibidez, Angeluko haurtzaindegi bat eta Baionako beste bat, eta Donibane Lohizuneko Oihana ikastolako ama eskola, Biriatuko ikastola, eta Larresoroko eta Larraineko eskolak—; beste batzuetan, berriz, ikasgela jakin batzuk —adibidez, Hendaian eta Basusarrin—.
Bildarratz Jaurlaritzako sailburuak ohartarazi du gorabehera horiek etengabeak izango direla: «Aste batean gela bat itxiko da, eta hurrengoan, beste bat». Nabarmendu du «unean uneko jarraipena» egingo diotela, eta aurrez aurreko eskolei eustea izango dela lehentasuna. Lasaitasuna eskatu du, beraz. Ohartarazi du, gainera, bost kasutik lautan helduek kutsatu dituztela umeak: alegia, kasurik gehienetan kutsatzeak ez direla umeen artekoak izan.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186925/auzitegiek-babesa-eman-diote-milaka-migratzaile-kanporatzeko-trumpen-erabakiari.htm
|
Mundua
|
Auzitegiek babesa eman diote milaka migratzaile kanporatzeko Trumpen erabakiari
|
El Salvador, Haiti, Nikaragua, Sudan, Honduras eta Nepalgo migratzaileei eragingo die erabakiak. Washingtonen iritziz, herrialde horiek «seguruak» dira dagoeneko, eta, beraz, iheslariak itzul daitezke.
|
Auzitegiek babesa eman diote milaka migratzaile kanporatzeko Trumpen erabakiari. El Salvador, Haiti, Nikaragua, Sudan, Honduras eta Nepalgo migratzaileei eragingo die erabakiak. Washingtonen iritziz, herrialde horiek «seguruak» dira dagoeneko, eta, beraz, iheslariak itzul daitezke.
|
Kanporatze aginduak behin-behineko babesa duten migratzaileei eragingo die, zehazki. Izan ere, Etxe Zuriaren arabera, haien jatorrizko herrialdeak «seguruak» dira dagoeneko, eta, beraz, ez dago arrazoirik AEBetan jarraitzeko. Migratzaile horietako askok hamar urte baino gehiago daramatzate herrialdean, eta euren seme-alabek AEBetako herritartasuna dute dagoeneko.
El Salvador, Haiti, Nikaragua, Sudan, Honduras eta Nepaldik ihesi joandako 300.000 migratzaileri eta AEBetako herritartasuna duten 200.000 adingaberi eragiten die erabakiak. Epaiaren arabera, AEBetan geratu nahi badute, beste eskari bat egin beharko dute, eta martxora arteko epea dute horretarako —datorren urteko azarora artekoa, El Salvadorkoen kasuan—.
Consuelo M. Callahan epaile kontserbadoreak argudiatu duenez, Segurtasun Nazionaleko Departamentuak dauka eskumena erabakitzeko zein herrialdetako iheslariek jaso dezaketen babesa, eta auzitegiek ezin dituzte halako erabakiak auzitan jarri.
Askatasun Zibilen Amerikako Elkarteak jarri zuen salaketa Donald Trump presidentearen erabakiaren aurka, argudiatuz «presidenteak zuriak ez direnen aurka duen diskurtsoak» baldintzatu zuela babesa kentzeko erabakia. Auzitegien epaiaren ostean, elkarteak iragarri du Gorenera joko duela.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186926/johnsonen-lege-proiektua-aurrera-doa-baina-itzal-handiko-toryak-ditu-kontra.htm
|
Ekonomia
|
Johnsonen lege proiektua aurrera doa, baina itzal handiko toryak ditu kontra
|
Komunen Ganberak tramiterako onartu du 'brexit'-erako irteera akordioa hausten duen lege proiektua. Baina Alderdi Kontserbadorean gero eta gehiago dira Johnsonen jokaldiaren kontrakoak.
|
Johnsonen lege proiektua aurrera doa, baina itzal handiko toryak ditu kontra. Komunen Ganberak tramiterako onartu du 'brexit'-erako irteera akordioa hausten duen lege proiektua. Baina Alderdi Kontserbadorean gero eta gehiago dira Johnsonen jokaldiaren kontrakoak.
|
Espero bezala, Erresuma Batuko Komunen Ganberak bart tramiterako onartu du gobernu kontserbadoreak aurkeztutako barne merkatuari buruzko lege proiektua. Alde izan ditu DUP Ipar Irlandako Alderdi Unionistako zazpi botoak, eta baita Alderdi Kontserbadoreko parlamentari gehienak ere. Hala ere, 30 tory abstenitu egin dira, eta beste bik kontra bozkatu dute.
Matxinatu diren parlamentario tory horiek ez dira proiektuaren aurka dauden bakarrak. Alderdi Kontserbadorean itzal handia eta postu esanguratsuak izandako hainbat izenek gogor kritikatu dute brexit-erako irteera akordioa urratzea dakarren legea, eta horien artean daude Theresa May, David Cameron eta John Mayor lehen ministro ohiak.
Analista askoren arabera, parlamentuko hainbat tory «bolbora lehor gordetzen» dabiltza, lege proiektuaren kontra egiteko une egokiaren zain. Komunen Ganberan gauzak errazago izan ditzake Boris Johnsonen proiektuak, baina Lorden Ganberan oposizioa handiagoa izango da toryen artean, besterik ez bada ere, legearen tramitazioa ahalik eta gehien luzatzeko.
Boris Johnson lehen ministroak aurkeztutako barne merkatuaren lege proiektuak baditu hainbat klausula urratu egiten dutenak 2019ko urrian Erresuma Batuak eta Europako Batasunak hitzartutako irteera akordioa. Hain zuzen, Johnsonek berak negoziatu zuen akordio hori, eta garaipen gisa aurkeztu zuen egungo parlamentua osatzeko hauteskundeetan.
Lege proiektuak zalantzan jartzen ditu, batez ere, Ipar Irlandarako aurreikusitako neurriak; horien helburu nagusia zen ez itzultzea Irlandarekiko muga zurrunera, eta horrela Ostiral Santuko bake akordioari eustea.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186927/eh-bildu-pablo-iglesiasekin-bilduko-da-asteazkenean-aurrekontuez-hitz-egiteko.htm
|
Politika
|
EH Bildu Pablo Iglesiasekin bilduko da asteazkenean aurrekontuez hitz egiteko
|
Otegik Sanchezi ohartarazi dio Ciudadanosekin negoziatuz gero EH Bildurekin ez duela akordiorik lortuko.
|
EH Bildu Pablo Iglesiasekin bilduko da asteazkenean aurrekontuez hitz egiteko. Otegik Sanchezi ohartarazi dio Ciudadanosekin negoziatuz gero EH Bildurekin ez duela akordiorik lortuko.
|
EH Bilduko diputatu Mertxe Aizpurua Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearekin bilduko da bihar, Espainiako Gobernuko aurrekontuak negoziatzeko. Datorren astean, berriz, Carmen Calvo gobernuko lehen presidenteordearekin izango du bilera. Hala baieztatu du gaur goizean Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadi irratian. Berretsi du koalizioa prest dagoela aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko, baina ohartarazi du akordio hori soilik posible izango dela Pedro Sanchezek bere inbestidura ahalbidetu zuten taldeen babesa bilatzen badu. Ciudadanos ekuazio horretan sartuz gero, Otegik esan du inbestidurako blokea apurtuko dela, alderdi horren politikak eta EH Bildurenak «erabat bateraezinak» direlako.
Aurrekontuak negoziatzeko hiru lehentasun jarri ditu EH Bilduk: lurralde auziari «irtenbide demokratikoa» ematea, krisialdi ekonomikoari irtenbidea ematea langileak kaltetu gabe, eta «salbuespenezko espetxe politika» amaitzea. Aizpuruak hiru baldintza horiek jarriko dizkio mahai gainean bihar Iglesiasi.
Espainiako Gobernuarenak ez ezik, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak negoziatzeko borondatea ere baduela azpimarratu du Otegik. Aitzitik, aitortu du «oso zail» ikusten duela Jaurlaritzaren aurrekontuen gainean akordioa lortzea, EAJk ea PSEk gehiengo osoa dutelako eta «harrokeria politikoa» erakusten dutelako.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186928/sindikatuen-arabera-70eko-erantzuna-du-hezkuntzako-grebak.htm
|
Gizartea
|
Sindikatuen arabera, %70eko erantzuna du hezkuntzako grebak
|
Grebaren oihartzunagatik balorazio ona egin dute sindikatuek. Manifestazioak egin dituzte hiriburuetan, eskolarako itzulera «segurua» aldarrikatzeko. Jaurlaritzak parte hartze baxuagoa zenbatu du: %41,9koa.
|
Sindikatuen arabera, %70eko erantzuna du hezkuntzako grebak. Grebaren oihartzunagatik balorazio ona egin dute sindikatuek. Manifestazioak egin dituzte hiriburuetan, eskolarako itzulera «segurua» aldarrikatzeko. Jaurlaritzak parte hartze baxuagoa zenbatu du: %41,9koa.
|
Grebara deituta daude gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntzako langileak. Sindikatu guztiek egin dute deia elkarrekin —ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT—, eta haiek bidalitako oharraren arabera, deitutakoen %70ek parte hartu dute. Manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta hezkuntzako langileek ez ezik, parte hartu dute ikasle eta guraso talde batzuek ere. Eusko Jaurlaritzak parte hartzeari buruzko datu apalagoa eman du: %41,9koa, eskolen %89ren datuak jasota.
Irati Tobar LABeko ordezkariak grebaren balorazio ona egin du: «jarraipen oso zabala» izan du, haren esanetan. Tobarrek nabarmendu du aldarrikapen «oso zehatzak» dituztela: ratioak jaistea eta langile gehiago kontratatzea, besteak beste.
Atzo argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak gaurko gutxieneko zerbitzuak ezartzeko agindua, eta aurrekoetan baino handiagoak dira. Grebara atxikitako ikastetxe edo eraikin bakoitzean pertsona hauek egon beharko dute: zuzendaritzako kide batek; mendekoen kidegoko langile batek goizean, eta beste batek arratsaldean; eta COVID-19aren koordinatzaileak.
Gainera, «babesa eta segurtasuna bermatzeko», etapa bakoitzeko irakasle batek joan beharko du ikastetxera, eta, haur eskoletan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, etapa bakoitzean matrikulatutako ehun ikasleko bi irakasle gehiago jarriko dituzte etapako. 200 ikasletik gora direnean, beste bi, eta horrela jokatuko dute ehun ikasle gehiago dauden bakoitzean. Hezkuntza bereziko eskoletan eta hezkuntza bereziko gela egonkorretan, gutxieneko zerbitzuak %75ekoak dira.
Ikastetxeetan eskaintzen diren beste zerbitzuei dagokienez, garbiketako langileen %100 bertaratzea «ezinbestekoa» izango da, Jaurlaritzak argitaratu duen arauaren arabera. Jantoki zerbitzua ere bermatuta egongo da. Horretarako, gutxieneko zerbitzu hauek ezarri dituzte: sukaldeko langileen %10; begirale bat 2 urteko bederatzi jankideko; begirale bat 3 urteko hamabost jankideko; begiraleen %10 4 eta 5 urteko umeentzat; eta behar bereziak dituztenentzat, «elikadura beharrak asetzeko» behar den gutxieneko begirale kopurua.
Sindikatuak kexu agertu dira gutxieneko zerbitzuak areagotzearekin: «greba eskubidearen urraketa larri bat» dela uste dute, eta ohar batean azpimarratu dute aztertzen ari direla gutxieneko zerbitzuen agindua epaitegietara eramatea.
«Gobernuak bat egiten du hezkuntza komunitatearen ezinegonarekin»
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aitortu du grebak «erantzun zabala» izan duela, eta ulerbera azaldu da hezkuntza komunitatearen «kezkarekin eta ezinegonarekin». Nabarmendu du hezkuntza komunitate osoak lehentasun gisa hartzen duela aurrez aurreko hezkuntzarekin, eta Jaurlaritzak ere horixe duela helburu. Hortaz, ohartarazi du «komunitate zentzua» izan beharko dela, eta elkarrekin lan egin beharko dutela familiek, irakasleek eta administrazioak.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186929/belgikako-konstituzionalari-galdetu-diote-valtonycen-aurkako-estradizio-eskariari-buruz.htm
|
Mundua
|
Belgikako Konstituzionalari galdetu diote Valtonycen aurkako estradizio eskariari buruz
|
Espainiak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion abeslariari, «terrorismoa goratzea» eta koroari irain egitea leporatuta.
|
Belgikako Konstituzionalari galdetu diote Valtonycen aurkako estradizio eskariari buruz. Espainiak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion abeslariari, «terrorismoa goratzea» eta koroari irain egitea leporatuta.
|
Ganteko Helegite Auzitegiak Belgikako Auzitegi Konstituzionalera jo du, hark argi dezan Espainiako koroari irain egin izana adierazpen askatasuntzat jo ote daitekeen. Hala, gaur hartzekoa zuten Josep Miquel Arenas Valtonyc-en (Sa Pobla, Mallorca, Herrialde Katalanak, 1993) estradizio eskaerari buruzko epaia hainbat hilabetez atzeratuko da.
Abeslariari hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten duela bi urteko maiatzean bere abestietan mehatxuak, «terrorismoaren gorazarrea» eta koroari irain egitea leporatuta. Hark, baina, Belgikara egin zuen ihes, eta Madrilek hura estraditatzeko eskaria aurkeztu zuen han.
Erabakia atzeratu izana ontza jo dute abeslariak berak eta haren abokatuek, Paul eta Simon Bekaertek. Azken horrek azaldu duenez, Europan badira antzeko auziak non irainak adierazpen askatasun modura sailkatu dituzten: «XIX. mendeko lege batez ari gara, non koroa iraintzea zigortu egiten zen». Valtonycen esanetan, berriz, denborak argi utzi du bere abestietan ez zuela gezurrik esan: «Zenbat eta denbora gehiago irabazi hobe, asteak igaro ahala Borboi familiak hutsegite handiagoak egiten dituelako. Borboiak lapurrak eta gaizkileak direla esateagatik zigortu naute, gerora egia zela frogatu denean».
Belgikak estradizio eskaria atzera botako balu ere, abeslariak ezin izango luke etxera itzuli haren aurkako atxilotze agindua indargabetu edo leporatzen zaizkion delituak preskribatu arte, hau da, 2023a arte.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186930/autobus-batek-su-hartu-du-zuraiden.htm
|
Gizartea
|
Autobus batek su hartu du Zuraiden
|
Kolegioko ikasleak garraiatzen ari zen, baina gidariak denak atera ditu eta ez da nehor zauritu.
|
Autobus batek su hartu du Zuraiden. Kolegioko ikasleak garraiatzen ari zen, baina gidariak denak atera ditu eta ez da nehor zauritu.
|
Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Zuraiden (Lapurdi), autobus batek su hartu zuen, kolegioko dozenaka ikasle garraiatzen zituela. Gidaria fite ohartu zen suteaz, eta haur guztiak kanpora atera zituen berehala. Nehor ez zen zauritu, eta gurasoak haurren xerka etorri ahal izan ziren segidan.
Sutea itzaltzen entseatu zen gidaria, baina ez zuen lortu, eta autobus osoa kiskali zen.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186931/farcetik-sortutako-alderdiak-barkamena-eskatu-die-bahiketen-biktimei.htm
|
Mundua
|
FARCetik sortutako alderdiak barkamena eskatu die bahiketen biktimei
|
Honela dio zabaldu duten gutunak: «Bizitza zibilak eman digun lasaitasunean egindako gogoetetan argi ikusi dugu bahiketak akats larri bat izan zirela».
|
FARCetik sortutako alderdiak barkamena eskatu die bahiketen biktimei. Honela dio zabaldu duten gutunak: «Bizitza zibilak eman digun lasaitasunean egindako gogoetetan argi ikusi dugu bahiketak akats larri bat izan zirela».
|
«Bahiketak akats larri bat izan ziren». Hori aitortu die gaur FARC gerrilla desegin ostean sortu zen alderdi politikoak erakunde armatuaren biktimei, bake akordioa sinatu zutenetik lau urte betetzear direnean. Antolakundeak bost hamarkadaz hartu zuen parte Kolonbiako gatazka armatuan, eta, publikoki, gaur eskatu die barkamena lehen aldiz bahiketen biktima izan zirenei: «Gure fusilak isildu ostean, bizitza zibilak eman digun lasaitasunean egindako gogoetetan argi ikusi dugu bahiketak akats larri bat izan zirela», dio sare sozialetan zabaldu duten gutunak.
Mezuaren sinatzaileak dira FARCeko zuzendaritzako kide izan zirenak, 2016an bake akordioan parte hartu zuten berberak. Biktimei egindako mina aitortzeaz gain, FARCeko kideek esan dute zilegitasuna eta sinesgarritasuna kendu zietela bahiketek babesten zituzten helburu soziopolitikoei.
Gerrillako kide zirenek azaldu dute «gerra irregularrak» eragindako baldintzen ondorioz egin zituztela ekintza horiek, eta ordutik «lasta bat» izan direla eurentzat: «Orain ulertzen dugu hainbat familiak sufritutakoa, gehien balio duena kendu genielako: askatasuna eta duintasuna».
Lehendik aipatutako guztiaz gain, FARCek adibide bat ere jarri du: gaixo zegoen haur batena, Andres Felipe Perezena, Kolonbiako Armadako kide baten semearena. «Bihotzean ziri bat izango bagenu bezala sentitzen dugu Andres Felipe Perezi entzun ez izana», dio gutunak. Hortaz, Kolonbiako justiziaren aurrean azalpenak emateko konpromisoa berretsi dute, baita Kolonbiako gizartearen aurrean ere, «zeinak sekula baino gehiago eskatzen duen egia eta justizia horrenbeste biolentziagatik».
Akats larriak
Gutuna argitaratu dute Rodrigo Londoño FARCeko presidenteak elkarrizketa batean hainbat gauza aitortu ostean. Han, Londoñok onartu zuen gerrillak 15 urtetik beherako kideak izan zituela, nahiz eta salbuespen bat ziren, eta kasu oso larri batzuetan soilik onartu zuten hori: «Eraildako gurasoen semeak ziren, haiek ere mehatxatuak, eta nora joan ez zutenak; edo muturreko pobrezia pairatzen zuren etxeetakoak». Gehitu zuen bazirela gurasoak euren semeei gerrillara joatea gomendatzen zietenak, han etorkizun hobea izan zezaketelako.
Dena den, Londoñok aitortu zuen akats larriak egin zituztela, eta tartean aipatu zituen adingabeak onartzearena edo abortuak behartzearena. Bake akordioa sinatzeko negoziazioetan, FARCeko kideek onartu zuten euren gain hartzea erakundearen barruan egindako akatsen ardura.
Ez da lehen aldia Londoñok eta beste komandante ohiek egindako ekintzei buruz jardun dutena. Iaz, bahituta izan zuten pertsona baten hautagaitza politikoa ere babestu zuten Nariño departamentuan, Luis Eladio Perezena.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186932/poliziaren-arrazakeria-salatu-dute-bilboko-san-frantziskoko-hainbat-biztanlek.htm
|
Gizartea
|
«Poliziaren arrazakeria» salatu dute Bilboko San Frantziskoko hainbat biztanlek
|
Ehun bat lagun auzitegien aurrean bildu dira, protesta egiteko, epaileek uztailaren 5ean gertaturiko istiluengatik jarritako salaketa aztertu behar zutenean.
|
«Poliziaren arrazakeria» salatu dute Bilboko San Frantziskoko hainbat biztanlek. Ehun bat lagun auzitegien aurrean bildu dira, protesta egiteko, epaileek uztailaren 5ean gertaturiko istiluengatik jarritako salaketa aztertu behar zutenean.
|
Ehun bat lagun elkartu dira gaur goizean Bilboko Auzitegien aurrean, Arrazakeriaren Kontrako Euskal Herriko Mugimenduak deituta, hiriko San Frantzisko auzoan «poliziaren arrazakeria» salatzeko.
Hainbatetan salatu dute auzoko hainbat taldek, Bilboko gune horretan zabalduriko polizien jokabidea, batez ere etorkinekiko.
Oraingoan, uztailaren 5ean gertaturikoak bultzatu ditu protesta antolatzera. Mugimenduaren arabera, egun horretan «pertsona queer, arrazializatu eta emakume talde bati bortizki erasan zien polizi operazio handiegi batek». Taldeak salatu duenez, hainbat ertzain eta udaltzain «irain arrazistak» egin zizkieten. «Joan zaitez zure herrialdera», «hona bazterrak nahastera baino ez zarete etortzen», eta «errekara botako zaituztet» esan zieten, besteak beste, mugimenduaren arabera.
Salatu dutenez, borrekin jo zituzten, besteak beste borra luzagarriekin, eta pertsona bat buruan zauritu zuten. Bi emakume atxilotu zituzten gero, eta aginteari men ez egitea leporatu zieten. Horrez gain, gertaeren irudiak hartu zituztenei mozal legea ezarriko zietela ohartarazi zieten, betiere Euskal Herriko Arrazakeriaren Aurkako Mugimenduaren arabera.
Konfinamenduan eta ondoren
2020. urtean hainbatetan izan da albiste poliziek San Frantzisko auzoan edukitako jarrera. Iazko martxoan, konfinamenduaren faserik zorrotzenean. auzokideek ertzainak grabatu zituzten buruko gaitz bat daukan auzoko gazte bat jotzen, erosketak egitetik etxera bueltan zihoala. Gaztearen ama ere atxilotu zuten, eta bideoa bolo-bolo ibili zen sare sozialetan.
SOS Arrazakeriak elkarteak salatu zuen orduan San Frantzisko auzoko biztanleak pairaturiko «poliziaren gehiegikeria» areagotu egin zela konfinamenduarekin, eta Bilboko beste auzoetan ez zela pairatzen halako «militarizaziorik eta presiorik».
Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeak ere salatu zuen auzo horietako «bazterkeria eta pobrezia» egoera, eta hori okertu egin zela alarma egoera indarrean jarri zutenetik.
Ertzaintzaren zuzendaritzak gertatutakoa aztertuko zuela esan zuen.
Gaurko protestaren antolatzaileen arabera, ordea, konfinamendua amaitzeak ez die normaltasunik ekarri San Frantziskoko biztanleei. «Ehunka kasuk erakusten dute giza eskubideen bortxaketa sistematikoa, miaketa umiliagarriak, arrazaren araberako atxiloketak eta indarkeriaren gehiegizko erabilera, zeina gero eta ohikoagoa den», idatzi dute.
Auzikideak salaturiko gertaerarengatik ziren deklaratzekoak gaur epaitegietan. Bilboko EH Bilduko hainbat kidek parte hartu dute protestan. Azaroaren 5ean, berriz, akusatu gisa deklaratu beharko dute, poliziak jarritako salaketaren harira. Ordurako beste protesta bat antolatu dute.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186933/hezkuntza-komunitateko-askotariko-kideek-manifestazio-jendetsua-egin-dute-donostian.htm
|
Gizartea
|
Hezkuntza komunitateko askotariko kideek manifestazio jendetsua egin dute Donostian
|
Aurrez aurreko itzulera «adostua eta segurua» eskatu dute langileek. Irakasleek, azpikontratatutako langileek eta gurasoek hartu dute parte, besteak beste.
|
Hezkuntza komunitateko askotariko kideek manifestazio jendetsua egin dute Donostian. Aurrez aurreko itzulera «adostua eta segurua» eskatu dute langileek. Irakasleek, azpikontratatutako langileek eta gurasoek hartu dute parte, besteak beste.
|
Donostian, jendetza elkartu da ikastetxeetara itzulera «adostua eta segurua» eskatzeko egindako manifestazioan. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzan. Steilaseko ordezkari Nagore Iturriotzek adierazi du deialdiak erantzun «oso zabala» izan duela, batez ere hezkuntza publikoan, baina itunpekoan ere bai. Sindikatuen arabera, grebak %65eko erantzuna izan du; Eusko Jaurlaritzaren arabera, berriz, %45ekoa.
Manifestazioa Alderdi Ederretik abiatu dute, eta Bulebarrean amaitu. Hezkuntza komunitateko askotariko kideek hartu dute parte protestan. Irakasleak ez ezik, manifestazioan izan dira garbitzaileak, jantokietako langileak eta gurasoak ere, umeak aldean zituztela. Segurtasun distantzia zainduta egin dute manifestazioa.
Denera, hezkuntzako hainbat etapatako 40.000 irakasle deitu dituzte grebara, eta azpikontratatutako zerbitzuetan aritzen diren beste 10.000 langile ere bai. Salatu dute Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu handiak jarri dituztela gaurko grebarako. Garbiketan, %100ekoak, eta hezkuntza bereziko eskoletan eta hezkuntza bereziko gela egonkorretan, %75ekoak. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek uste dute hori «greba eskubidearen urraketa larri bat» dela.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186934/zortzi-egoiliar-hil-dira-hegoaldeko-zahar-etxeetan.htm
|
Gizartea
|
Zortzi egoiliar hil dira Hegoaldeko zahar etxeetan
|
Beste 598 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Horietatik, Nafarroan detektatu dituzte erdia baino gehiago, 311, zehazki. Hildako bat izan da, eta gora egin du ospitaleratze kopuruak: 52 lagun sartu behar izan dituzte erietxean. Gainera, azken orduetan zortzi egoiliar hil dira zaharren egoitzetan, aldundiek jakinarazi dutenez.
|
Zortzi egoiliar hil dira Hegoaldeko zahar etxeetan. Beste 598 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Horietatik, Nafarroan detektatu dituzte erdia baino gehiago, 311, zehazki. Hildako bat izan da, eta gora egin du ospitaleratze kopuruak: 52 lagun sartu behar izan dituzte erietxean. Gainera, azken orduetan zortzi egoiliar hil dira zaharren egoitzetan, aldundiek jakinarazi dutenez.
|
Gora egin du positibo kopuruak. 598 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduan egindako PCR probetan, aurreko egunean baino 25 gehiago. Lurraldeka, Nafarroan atzeman dute positibo gehien, alde handiarekin. Izan ere, Nafarroak hirurehun kasu berriren langa gainditu du berriz: 311 kasu detektatu dituzte, aurreko egunean baino 28 gehiago. Gainerako lurralde guztietan, aldiz, behera egin du kasu berrien kopuruak. Bizkaian 169 izan dira azken egunean, Gipuzkoan 86 detektatu dituzte, eta Araban, aldiz, 26 lagunek eman dute positibo. Osotara, 8.951 PCR proba egin dituzte azken egunean.
Koronabirusarekin eri zen pertsona bat hil da azken orduetan, Nafarroan. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak esan duenez, 90 urteko emakume bat da hildakoa.
Ospitaleratzeei dagokienez, gorakada nabarmena izan da. 52 lagun erietxeratu dituzte egun bakarrean, aurrekoan baino 19 gehiago. Horietatik 39 Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetara eraman dituzte, eta 13, berriz, Nafarroan erietxeratu dituzte. Nafarroan ospitaleratutako bat ZIUn sartu behar izan dute.
Oraintxe bertan, 70 gaixo daude ZIUn Hegoaldean, eta 467 gaixok ospitalean segitzen dute.
Zahar etxeetan, heriotza kopurua gora
Halaber, azken bi egunetan Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako zaharren egoitzetan koronabirusarekin lotutako heriotza kasu berriak izan direla jakinarazi dute aldundiek. Zortzi egoiliar hil dira guztira: Lau hil dira Bizkaian, bi Araban, eta beste bi Gipuzkoan.
Nafarroaren kasuan, Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak egoitzen inguruko datuak gaurkotu ditu, eta jakinarazi du oraintxe 31 egoiliar daudela koronabirusarekin eri Nafarroan; hau da, joan den astean baino lau gutxiago. Egoitzetako langileei dagokienez, 48 dira positiboak, eta horietatik 35ek sintomak dituzte.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186935/andoni-iturbe-izango-da-kultura-sailburuorde-berria.htm
|
Kultura
|
Andoni Iturbe izango da Kultura sailburuorde berria
|
Joxean Muñozen lekua hartuko du horrela Iturbek. Hala ere, Muñozek sail berean segituko du lanean, aholkulari gisa.
|
Andoni Iturbe izango da Kultura sailburuorde berria. Joxean Muñozen lekua hartuko du horrela Iturbek. Hala ere, Muñozek sail berean segituko du lanean, aholkulari gisa.
|
Gaur jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluak onartu berri dituen kargu publikoen uzteak eta izendapen berriak. Horien artean, Joxean Muñozek Kultura sailburuorde izateari utziko diola iragarri du, eta Andoni Iturbek hartuko duela haren ordez kargua. Hala ere, Muñoz lantaldeko kide izango da, aholkulari postuan. Erabaki horrekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Kulturako sailburuordetza indartu nahi izan du, Jaurlaritzaren esanetan, «eskarmentu handiko bi izendapen batuz, datozen erronkei modurik onenean heltzeko». Bingen Zupiria Kultura sailburuak Jaurlaritzaren bozeramaile lanak hartu izanak ere eragin zuzena izan du taldearen berrantolaketan.
Bizkaiko Foru Aldunditik helduko da Iturbe Jaurlaritzara (Zornotza, Bizkaia, 1967). Deustuko Unibertsitatean Historia eta Geografian lizentziatu zen, eta 1993. urtean hasi zen aldundian lanean. Ia hogei urtez kultur proiektuen zuzendaritzan aritu zen, 2004tik 2017ra bitartean Kultur Ondarearen Zerbitzuko arduraduna izan zen, eta ordutik saileko zuzendaritza orokorrean aritu da, Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kulturarako diputatuaren taldean.
Muñozek (Donostia, 1957) bi legealdi egin ditu Kultura sailburuordetzan. 2012an hartu zuen kargua, Cristina Uriarte orduko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak zuzendutako taldearen barruan, eta hala jarraitu du azken lau urteetan Bingen Zupiria sailburuaren ondoan.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186936/bidasoan-gora-liburua-kaleratu-du-eneko-aizpuruak.htm
|
Kultura
|
‘Bidasoan gora’ liburua kaleratu du Eneko Aizpuruak
|
Bidasoa ibaiaren inguruan gertatutako hainbat istorio jaso ditu liburuan, memoria kolektiboko ariketa bat eginez.
|
‘Bidasoan gora’ liburua kaleratu du Eneko Aizpuruak. Bidasoa ibaiaren inguruan gertatutako hainbat istorio jaso ditu liburuan, memoria kolektiboko ariketa bat eginez.
|
Txingudiko badiatik abiatu eta Xorroxingo iturbururaino, Bidasoa ibaian gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna da Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora (Elkar) liburua. Bidean ikusitakoa eta ikasitakoa jasotzen du, aurretiaz irakurritakoa eta unean bertan behatutakoa uztartuz. Ibaia bera ardatz duen memoria kolektiboko ariketa bat da: «Bidean galdutakoen, arrotz etorri eta arrotz joandakoen arrastoan egindako ibilbide baten kontakizuna da». Iaz irabazi zuen Tene Mujika bekari esker idatzi du Aizpuruak liburua.
Ez da bidaia kronika bat, nolanahi ere; saiakera bat da sakonean, literatura lan bat. «Ez da kazetaritza lan bat ere, tonu jasoagoa du. Moldeak puskatu nahi nituen; literatura egin», esan du Aizpuruak. Izan ere, badago dokumentazio lan bat, aurretiaz egindakoa dena; baina, badago, halaber, oinez hainbat egunez egindako bidaian, unean bertan jasotakoa ere. «Bidea libre utzi nahi nuen; bidea egin eta bideak erakuts ziezadala nondik nora nindoan. Liburua hau ez litzateke posible izango bidean aurkitu ditudanen testigantzarik gabe».Zu
Duela parte bat urte BERRIArako Moldaviatik idatzitako bidaia erreportajeek eman zioten liburua idazteko ideia. «Konturatu nintzen erreportajeetan behin eta berriz azaltzen zela bertako ibai nagusia. Bertakoentzat ere erreferentzia da, ikuspegi politikotik, ekonomikotik eta baita sozialetik ere. Eta berehala Bidasoa ibaiaren irudia etorri zitzaidan gogora», esan du Aizpuruak..
Izan ere, Bidasoa «mugaren kontraesan guztiak biltzen dituen lekua eta ezlekua da» idazlearen hitzetan, historian zehar askotariko gertaeren lekuko eta kokaleku bihurtu dena. Bada, gertaera horietako batzuk gogoratu ditu liburuan, bidaia memoria ariketa bilakatuz. Besteak beste, hauek: Guardia Zibilak Intxaurrondoko kuartelean heriotzaraino torturaturiko Mikel Zabalzaren gorpua Endarlatsan agertu zenekoa; handik zenbait urtera ETAk paraje berean Eduardo Lopez polizia bonba batez hil zuenekoa; Frankismo garaian muga igarotzeko ahaleginean uretan itota hil omen ziren ehunka portugaldarren kasua; edo Pio Barojak eta Aitzolek 36ko gerraren hasieran Beratik Lesakara bidean topo egin zutenekoa.
Mugaren eragina, ideologiaren ondorioak, memoria jasoa eta galdua... Askotariko gaiak eta gogoetak bildu ditu Aizpuruak liburuan. Lekukotzak eta gertaera historikoak baliatu ditu horretarako, baina errealitatetik eta orainalditik abiatuta. Garrantzia berezia eman dio, halere, ibaiaren emariari jarraituz egindako bideari. «Balio erantsia ematen dio horrek liburuari. Uraren gogoetak ere hor islatzen baitira. Bidaia oinez ez banuen egin, oso bestelako izango litzateke liburua».
Aizpuruak nobela beltzak idazten egin du bidea orain artean. Hiru eleberri kaleratu ditu: Errauts (2011), Herensuge gorriaren urtea (2013) eta Lehertu da festa (2016). Itzulpen literarioak kaleratu ditu, eta bidaia erreportajeak ere idatzi ditu. Aurrera begira, ordea, ez du oso argi zein bide hautatuko duen: «Bideak esango du».
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186937/beste-preso-bat-hil-da-zaballako-espetxean-aurtengo-hirugarrena.htm
|
Gizartea
|
Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, aurtengo hirugarrena
|
32 urte zituen, eta larunbatean topatu zuten, urkatuta bere ziegan. Salhaketak salatu du «ekidin» zitekeela heriotza hori, eta neurriak eskatu ditu.
|
Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, aurtengo hirugarrena. 32 urte zituen, eta larunbatean topatu zuten, urkatuta bere ziegan. Salhaketak salatu du «ekidin» zitekeela heriotza hori, eta neurriak eskatu ditu.
|
Beste preso bat hilda topatu dute Zaballako espetxean (Araba), aurtengo hirugarrena. Salhaketak jakinarazi duenez, 32 urteko preso bat urkatuta agertu zen larunbatean, bere ziegan, espetxeko 4. moduluan. Abuztuaren 4an lekualdatu zuten Iruñeko espetxetik Zaballara; Iruñeko kartzelan erizaindegian zegoela jakinarazi du elkarteak. Espetxeko beste preso batzuek topatu zuten hilotz larunbatean, urkatuta, eta suspertzen saiatu ziren medikuak iritsi bitartean, baina hil egin zen. Salhaketak jakinarazi duenez, presoa Zaballako espetxera iritsi zenean espetxeko psikologoarekin egotea eskatu zuen birritan, baina ez zioten eskaera aintzat hartu, eta gizarte langileak baino ez zuen artatu.
Salhaketaren arabera, heriotza hori «ekidin zitekeen tragedia bat» izan da. Halaber, elkarteak salatu du Espainiako Espetxe Erakundeak ez duela heriotzaren berri eman. Espetxeetan beste inor ez hiltzeko, neurri zehatzak eskatu ditu elkarteak. Besteak beste, heriotza horiek ikertzeko eskatu dio Espainiako Fiskaltzari, eta espetxeetako zuzendaritzei galdegin die «inpartzialtasunez» emateko informazioaren berri hildakoen familiei eta beharrezko laguntzak emateko.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186938/frankismoaren-epaiketa-sumarioak-baliogabetu-nahi-ditu-espainiako-gobernuak.htm
|
Gizartea
|
Frankismoaren epaiketa sumarioak baliogabetu nahi ditu Espainiako Gobernuak
|
Memoria historikoaren lege berriaren egitasmoan agertzen da neurria; aurki bidaliko dute Kongresura
|
Frankismoaren epaiketa sumarioak baliogabetu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Memoria historikoaren lege berriaren egitasmoan agertzen da neurria; aurki bidaliko dute Kongresura
|
Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak memoria historikoaren lege berriaren aurreproiektua onartu du, eta hainbat aldaketa sartu ditu egun indarrean dagoen legearekin alderatuta. Hasteko eta behin, izena bera ere aldatu nahi diote legeari, eta, gobernuaren proposamenak aurrera egiten badu, Memoria Demokratikoaren Legea izango litzateke aurrerantzean. Baina bestelako aldaketak ere aurreikusi dituzte: esaterako, frankismoaren pean egindako epaiketa sumario guztiak baliogabetzat jotzeko asmoa dute.
Lege egitasmoaren arabera, Auzitegi Gorenean fiskaltza berezi bat sortu nahi dute, biktimei justizia eta erreparazioa emateko lanak koordinatzeko. Oraindik desagerturik dauden frankismoaren biktimen gorpuak topatzeko lanak indartu nahi dituzte: baliabide gehiago bideratuko dira zeregin horretarako, eta DNA banku bat sortuko da, biktimak identifikatzeko lanak errazte aldera.
Beste berrikuntza garrantzitsu bat dakar lege egitasmoak: horren bidez, Francisco Franco fundazioa legez kanpo utzi nahi dute, eta «diktadurak goresten dituzten bestelako elkarte eta guneak» ere debekatuko dituzte.
Erorien Harana «hilerri zibil» bilakatu nahi dute, eta orain arte faxismoaren ikur izan denari «bestelako esanahi bat» eman nahi diote, Espainiako Gobernuaren lehen presidenteorde Carmen Calvok azaldu duenez, baina ez du argitu zertan gauzatu den «esangura berri» hori. Edonola ere, etorkizunean aztertu beharreko auzi bat dela esan du Calvok.
Isunak legea urratzen dutenentzat
Lege berrian zigorrak aurreikusiko dira araua betetzen ez dutenentzat. Urratze arinak egiten dituztenek 200 euroko isunak jaso ditzakete, baina urratze oso larrien kasuetan –adibidez, hobi komunak hondatzea, memoriarako gune eta oroitarriei eraso egitea, eta frankismoa goratzea biktimak «larriki gutxietsiz»– isunak 150.000 eurokoak ere izan daitezke.
Erreparazioaren arloan, beste neurri deigarri bat iragarri dute: 1936ko gerran Espainiako Errepublikaren alde Nazioarteko Brigadetan borrokatu ziren atzerritarren ondorengoek espainiar nazionalitatea eskuratzeko aukera izango dute.
Espainiako Gobernuak 2007an onartutako Memoria Historikoaren Legea osatu eta gaurkotu nahi dute Memoria Demokratikoaren Lege berri honen bidez. Ministroen Kontseiluan aurreproiektua onartu ostean, orain Kongresura eraman beharko dute, eta legea aurrera ateratzeko beharrezkoak diren babesak lortu. Edonola ere, Calvok ohartarazi du lege berria gauzatzeko prozesua «luzea» izango dela; horregatik aurreikusi dute lau urteko plangintzak egitea, eta epe horretan lortu beharreko helburuak eta erabili beharreko baliabideak zehaztea.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186939/osasunbideko-itxaron-zerrendan-batez-beste-bi-asteko-atzerapena-dute.htm
|
Gizartea
|
Osasunbideko itxaron zerrendan, batez beste, bi asteko atzerapena dute
|
Paziente bakoitzak 64 egun itxaron behar du kontsultara joateko, eta 7.200 pertsona daude ebakuntza kirurgiko bat egiteko zain. Nafarroako Gobernuak izurritearen aurreko kopuru berberak lortu nahi ditu.
|
Osasunbideko itxaron zerrendan, batez beste, bi asteko atzerapena dute. Paziente bakoitzak 64 egun itxaron behar du kontsultara joateko, eta 7.200 pertsona daude ebakuntza kirurgiko bat egiteko zain. Nafarroako Gobernuak izurritearen aurreko kopuru berberak lortu nahi ditu.
|
Nafarroako Gobernuak Osasunbidearen egoera izan du hizpide. Santos Indurain Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, lehen kontsultarako itxaron zerrendetan 43.802 pertsona daude zain. Iazko datuekin alderatuz gero, batez beste, bi asteko atzerapena dute zerrendek. Egun, pertsona bakoitzak, gutxi gorabehera, 64 egun itxaron beharko du kontsultara joateko. Hain zuzen, atzerapenik handienak 2014ko abenduan izan ziren. Guztira, 55.449 pertsona zeuden itxaron zerrendetan, eta atzerapena 81 egunekoa zen. Areago, Osasun kontseilariak gehitu du 7.200 pertsona daudela ebakuntza kirurgiko bat egiteko zain zerrendetan.
Izurriteak sortutako eragina izan du gogoan Indurainek: «Itxaron zerrendetako egoera, batez ere kontsultetakoa, ez da ona. Egoera arrunt batean onargarriak izango ez liratekeen datuak dira, eta badakigu hainbat pertsonarengan duela eragina». Haren arabera, izurriteak eragin «zuzena eta erabakigarria» izan du Nafarroako osasun sisteman. Hala ere, gaineratu du izurritearen «garairik okerrenetan» ere esku artean zituzten planek bermatu zutela bizi egoeretan eragina izan zezaketen kontsultak egotea eta atzeratu ezin zitezkeen ebakuntzak egitea. Osasun langileen lana ere goraipatu du: «Sistema egokitzeko egindako ahaleginen eta osasun langileek egindako lanaren inguruan hausnartzea merezi du, etengabe aritu baitira gauzak egiten eta berrantolatzen». Hala, gaineratu du osasun sistema ez dela gelditu, nahiz eta leku guztietara ezin izan den iritsi.
Orain, Nafarroako Gobernuak pandemiaren aurreko kopuru berberetara itzultzeko ahalegina egingo du, baina Osasun kontseilariak aitortu du egoera honetan ez dela «erraza» izango kopuru horiek murriztea eta lehengo egoerara azkar batean iristea. Halere, erantsi du izurritearen ondorioz jakin dutela zeintzuk diren telefono edo beste bitarteko teknologiko baten bidez egin beharreko kontsultak eta aurrez aurrekoak. Neurriak hartuko dituztela ohartarazi du Indurainek.
Batetik, aurreikusten dute zerbitzu batzuk ehuneko ehunera iristea, betiere kontsultak arratsaldean irekita mantentzen badira. Beste zerbitzu batzuk, ordea, ezingo dira gehiengora iritsi, dituzten baliabideekin «beharrezkoa» baita segurtasun neurri bereziak mantentzea. Bestetik, jarduera kirurgikoetan ere aldaketak espero dituzte; izan ere, ebakuntza gelak goizetan eta arratsaldeetan egongo dira zabalik.
Taldeen erantzunak
EH Bilduren ustez, itxaron zerrendatako egoera «osasun eta gestio arazo bat» izan da, eta erantsi du azken urteetan egondako «gorabeherek» erabaki politikoekin izan dutela zerikusia. Geroa Bairen arabera, berriz, zerrendetako datuak ez dira «onak», baina orain osasun sistemaren «gaitasun osoa» berreskuratu behar da, birusak hemen jarraitu eta egoera okertu arren.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186940/laquosalbuespenezko-espetxe-politikaraquo-eteteko-eskatu-diote-hamar-talde-politikok-madrili.htm
|
Politika
|
«Salbuespenezko espetxe politika» eteteko eskatu diote hamar talde politikok Madrili
|
Ohar bateratu batean, adierazi dute Igor Gonzalez Sola presoaren gisako heriotzak ezin direla berriro gertatu.
|
«Salbuespenezko espetxe politika» eteteko eskatu diote hamar talde politikok Madrili. Ohar bateratu batean, adierazi dute Igor Gonzalez Sola presoaren gisako heriotzak ezin direla berriro gertatu.
|
Espainiako Kongresuan 38 diputatu eta Senatuan 34 senatari dituzten hamar talde politikok adierazpen bateratu bat argitaratu dute Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza dela eta. Horretan, Espainiako Gobernuari eskatu diote amaitzeko «oraindik euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika», eta horren ordez ezar dezala «garai berrira egokitutako espetxe legeria: euskal presoen eskubideekiko errespetuzkoa izango dena, urruntzea amaituko duena eta horiek euskal espetxeetara lekualdatuko dituena, eta helburuotan oinarrituko dena: normalizazioan, baketzean eta euskal gizarteak eskatzen duen bizikidetzaren eraikuntzan».
EAJk, EH Bilduk, Geroa Baik, ERCk, Junts Per Catalunyak, Mas Paisek, BNGk, Compromisek, Mes per Mallorcak eta CUPek izenpetu dute adierazpena. Gogorarazi dutenez, ohiko espetxe legeriari jarraituz, Gonzalez Solak kalean behar zuen aurtengo martxoaz geroztik, beteak zituelako zigorraren hiru laurdenak.
Gaineratu dute presoa gaixo eta tratamenduan zegoela, eta, beraz, tratamendu hori kartzelatik kanpo jasotzeko aukera izan behar zuela: «Askatasunez gabetutako pertsonen bizitza zaintzeko betebeharra dauka estatuak, eta hori ez da bete kasu honetan. Presoaren eskubideen urratze horiek eragin dute espetxean hiltzera, eta, beraz, uste dugu ez direla hartu behar ziren neurri guztiak Gonzalezen heriotza eragozteko». Erantsi dute horrelakorik ezin dela berriro gertatu.
Hilaren 4an hil zen Gonzalez Sola, Martuteneko kartzelan. 47 urte zituen, eta hamabost urte zeramatzan kartzelan.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186941/arbonako-herriko-bozak-berriz-egitea-erabaki-lezake-epaileak.htm
|
Politika
|
Arbonako herriko bozak berriz egitea erabaki lezake epaileak
|
Gaur aztertu dute Arbonako (Lapurdi) zerrenda abertzaleak Paueko Administrazio Auzitegian ezarritako helegitea. Zortzi egunetara emanen dute erabakiaren berri.
|
Arbonako herriko bozak berriz egitea erabaki lezake epaileak. Gaur aztertu dute Arbonako (Lapurdi) zerrenda abertzaleak Paueko Administrazio Auzitegian ezarritako helegitea. Zortzi egunetara emanen dute erabakiaren berri.
|
Herriko bozen lehen itzuliko albisteetako bat izan zen: Arbonako (Lapurdi) zerrenda abertzalea baliogabetu egin zuten, boto paperetan ez zelako ageri zerrendako kide batek espainiar herritartasuna duela. Biharamunean erabakiari helegitea ezarri zioten abertzaleek, eta gaur aztertu dute afera Paueko Administrazio Auzitegian. Zortzi egunetara emanen dute erabakia. Abertzaleek uste dute haien aldeko erabaki bat izan litekeela.
«Suprefeturan behar bezala aurkeztu genituen dokumentuak, baina boto paperetan ahantzi genuen», azaldu du Zigor Goieaskoetxea Hats berri bat Arbonari zerrendako kideak. «Espainiar nortasun agiria dut, baina ez naiz espainola. Naturalki egin genuen». Zerrenda abertzaleko kideen ustez, Marie-Josee Mialocq auzapezaren zerrendakoak lehenago ohartuak ziren huts egiteaz, baina azken momentura arte itxaron zuten egoera salatzeko. «Hasieran ez zuten kontaketa egin nahi izan, zuzenean hauteskunde emaitza egokitu nahi izan zuten haien abantailara, boto paperak kontatu gabe», azaldu du Goieaskoetxeak. «Guk bozak kontatzeko eskatu genien, eta adostasun batera iristea proposatu genuen: garaile ateratzen baginen, salaketa jartzen zuten, eta galtzaile baginen, oposizioan zegozkigun lekuak uzten zizkiguten». Mialocqen taldeak ez zuen onartu, eta suprefeturara deitu zuten salaketa ezartzeko. «Funtsean, Arbonako herritarrak izan dira kaltetuak», deitoratu du Goieaskoetxeak.
Gaurko auzi saioan, zerrenda abertzalearen argumentuen alde agertu da Paueko Administrazio Auzitegiko txostengilea. Hondarrean, Arbonako herriko bozak berriz egin behar direla erabaki lezake epaileak. Lehen itzulian 530 bozka lortu zituen Marie Josee Mialocq gaurko auzapezak; 416 Beñat Arla buru zuen zerrendak.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186942/aurtengoa-inoizko-udarik-beroena-ipar-hemisferioan.htm
|
Gizartea
|
Aurtengoa, inoizko udarik beroena ipar hemisferioan
|
Ekainaren eta abuztuaren arteko tenperatura batezbestekoa baino 1,17 gradu altuagoa izan da. Bi hemisferioak kontuan hartuta, uztailik beroenetan bigarrena pairatu du planetak.
|
Aurtengoa, inoizko udarik beroena ipar hemisferioan. Ekainaren eta abuztuaren arteko tenperatura batezbestekoa baino 1,17 gradu altuagoa izan da. Bi hemisferioak kontuan hartuta, uztailik beroenetan bigarrena pairatu du planetak.
|
Tenperatura mailak neurtu eta datua gordetzen denetik, 2020koa izan da udarik beroena ipar hemisferioan. Uda oraindik amaitu ez den arren, ondorio horretara heldu da Munduko Meteorologia Erakundea. NOAA AEBetako Ozeano eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren datuak erabili dituzte kalkulua egiteko.
Ondorioztatu dutenez, ekainaren eta abuztuaren arteko tenperatura batezbestekoa baino 1,17 gradu beroagoa izan da. Orain arte, udarik beroenak 2016 eta 2019koak ziren. Nabarmendu behar da inoizko bost udarik beroenak azken bost urteetakoak izan dira.
Ipar hemisferioan inoizko uztailik beroena izan dela nabarmendu du NOAAk, eta, planeta osoa kontuan hartuta, bigarren beroena.
Uztaileko batez besteko tenperatura planeta osoan 16,72 gradukoa izan da. Kontuan hartu behar da hego hemisferioan negua dela ipar hemisferioan uda denean. Hau da, ia gradu bat beroagoa izan da (0,92) XX. mendearen batez bestekoarekin parekatuta.
Baina zenbakiak are larriagoak dira lehorraren gaineko tenperatura gehitzen bazaio itsas gainekoari. Orduan, 1,18 altuagoa izan da, batezbestekoarekin parekatuta. Inoiz ez da halako zenbaki handirik neurtu.
Urterik beroenetan bigarrena, oraingoz
Udako ondorioak atera dituzte, baina nola doa urtea orain arte? Mundu osoko lur eta itsaso gaineko tenperatura 14,85 gradura heldu da, inoizko beroenetan bigarrena izan da, eta 1,05 gradu ibili da XX. mendeko batez bestekoaren gainetik. Marka 2016. urteak du oraindik.
Udan kliman jazotako gertaera batzuk nabarmendu dituzte klimatologoek. Artikoko izotzaren zabalera inoizko txikiena izan da uztailean, 1981-2010 urteen batezbestekoa baino %23,1 txikiagoa. Iazkoak zuen txikienaren marka, baina aurten Vietnamen tamainaren adinako eremu bat galdu du izotzak.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186943/espainiako-memoria-demokratikoaren-legea-puntuz-puntu.htm
|
Gizartea
|
Espainiako Memoria Demokratikoaren Legea, puntuz puntu
|
Espainiako Memoria Demokratikoaren Legea, puntuz puntu.
|
Espainiako Gobernuak Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur. Orain arte indarrean zegoen Memoria Historikoaren Legearekiko hainbat aldaketa izango ditu. 1936ko estatu kolpetik hasi eta 1978ra bitarteko epea hartzen du, eta urte horietan «arrazoi politiko eta erlijiosoengatik, eta sexu identitateko edo orientazioko arrazoiengatik» nolabaiteko «jazarpena edo biolentzia» jasan zuten biktimei errekonozimendua aitortzea du helburu. Horrez gain, testuak barne hartzen du 1936ko estatu kolpearen eta ondorengo diktaduraren «gaitzespena» ere. 66 artikulu ditu, hainbat ataletan banatuta. Puntu garrantzitsuenak aztertu ditu BERRIAk, lau ataletan banatuta.
1. Biktimak
- Biktima izendapena nazioarteko giza eskubideen parametroen arabera definituko dute, eta jasanikoaren «errekonozimendu eta erreparazio dokumentu bat» jasoko dute horiek.
- Gerra Zibilean eta diktadura garaian «frankismoko errepresio organoek» ezarritako zigor guztiak «baliogabetzat» joko dira. Izan ere, lege berriak «legez kontrakotzat» joko ditu organo horiek.
- Urriaren 31 biktimak omentzeko eguna izendatuko dute,1978ko egun hartan onartu baitzen Espainiako Konstituzioa. Era berean, «Gerra Zibilaren eta Diktaduraren eraginez erbestearen biktima» izandakoak omentzeko eta gogoratzeko eguna izendatuko dute maiatzaren 8a.
- Gerraren eta diktaduraren biktimen errolda bat egitea onartuko dute, «behartutako desagerpenen inguruko informazioaren sakabanaketari eta zatiketari erantzuteko».
2. Memoria demokratikorako politikak
- Legearen arabera, desagertutako herritarren bilaketa lana estatuari dagokio, baina «gainerako administrazio publikoek dituzten eskumenei kalterik egin gabe». Hala, Espainiako Gobernuaren pean geratuko lirateke, besteak beste, hobien mapa bat osatzeko eta desobiratzeak egiteko protokoloa zehaztu eta horiek aurrera eramateko baimenak emateko eskumena.
- Fiskaltza espezializatu bat sortuko dute 1936. eta 1978. urteen artean gertatutako «giza eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketak ikertzeko. Erakunde horrek urraketen biktimak bilatzeko «bultzatzaile» lanak egingo ditu.
- Indarrez kendutako ondasunen inguruko ikerketa bat bultzako dute, eta beste bat behartutako lanak egin zituztenei aitorpena egiteko helburuarekin.
- Gerraren edo diktaduraren eraginez erbestera joan zirenen ondorengoek espainiar herritartasuna eskuratzeko aukera izango dute. Gauza bera egiteko aukera izango dute nazioarteko brigadetan parte hartu zutenek ere.
- Erakunde publikoek «beharrezko neurriak» hartu beharko dituzte «memoria demokratikoaren aurkako sinbolo eta elementu publikoak» kaletik kentzeko. Era berean, hainbat neurri hartuko dituzte «altxamendu militarraren, 36ko gerrarem edo diktaduraren» gorespena helburu duten egitasmoak eragozteko. Hala, indargabetu egingo dituzte Francok emaniko noblezia tituluak eta sariak.
- Euren helburuen artean «frankismoaren apologia» edo «frankismoaren biktimen aurkako biolentzia edo gorrotoa» dituzten erakundeei zuzendutako «egitasmoak» egingo dituzte. Proposamenaren zirriborroan, horiek legez kanpo uzteko aukera adierazten zen; esaterako, Francisco Franco fundazioa.
- Erorien Haranari erabilera «pedagogiko bat» eman beharra azpimarratzen du legeak, eta han hilobiratuta daudenen gorpuak berreskuratzeko eskubidea aitortzen die senideei. Eliza nagusiaren alboetan dauden hilobietan «36ko gerraren eraginez hildako pertsonak» bakarrik egongo dira. Hala, basilikan leku «berezitu bat» duen gorpu oro mugituko da. Horien artean leudeke Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuzkiak.
3. Memoriaren aldeko mugimendua
- Memoria historikoaren alde lan egin duten erakundeen lana eskertzeko asmoz, erregistro bat sortuko du Espainiako Gobernuak. Erakunde horiek, gainera, sortuko den Memoria Demokratikorako Kontseiluaren aholkulari izango dira.
4. Zigorrak
- Legearen artikuluak errespeta daitezen, zigorrak ezartzea ere aurreikusi du Madrilek. Hala, 200 eta 150.000 euro arteko zigorrak ezarriko ditu, «biktimen defentsa eta balio konstituzionalen duintasuna espazio publikoan errespeta daitezen».
|
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186944/zerga-bilketaren-jaitsiera-pixka-bat-apaldu-da-abuztuan-16raino.htm
|
Ekonomia
|
Zerga bilketaren jaitsiera pixka bat apaldu da abuztuan, -%16raino
|
Joan den urteko lehen zortzi hilabeteetan baino 1.610 milioi euro gutxiago bildu dituzte aurtengoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek.
|
Zerga bilketaren jaitsiera pixka bat apaldu da abuztuan, -%16raino. Joan den urteko lehen zortzi hilabeteetan baino 1.610 milioi euro gutxiago bildu dituzte aurtengoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek.
|
Errenta zergaren bilakaera hobeak pixka bat txukundu du zerga bilketaren jaitsiera Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan. Erorikoa oso handia da oraindik, historikoa, ez baita urteroko kontua bilketa urte batetik bestera %16,6 txikitzea. Baina uztailekoa baino hobea da datua, orduan bilketa %19,9 ari baitzen gutxitzen.
Kopuru osoetan, 8.068 milioi euro jaso dituzte zergetan hiru aldundiek, iazko lehen zortzi hilabeteetan baino 1.610 milioi gutxiago. Esan daiteke 86 milioi txikitu dutela zuloa, uztailaren amaieran erorikoa 1.696 milioi eurokoa izan baitzen.
Edonola ere, kopuru horiek txiki geratuko dira urtearen bukaeran. Esaterako, azkenean bilketa %20 jaitsiz gero, ia 3.100 milioi euro jaitsiko da bildutakoa; %15 jaitsiz gero, 2.300 milioi eurotik gora. Hau da, bilketa 2014ko kopuruetara jaitsiko dela %20 txikituz gero, eta 2016ko mailara, %15 txikitzen bada.
Iragarpenek, huts
Kopuru bat edo beste bat bada, ezerezean geratuko dira joan den urrian Finantzen Euskal Kontseiluak egindako iragarpenak, bilketa %3,6 handituko zela kalkulatu baitzuten Jaurlaritzak eta aldundiek.
Zulo horrek batez ere Eusko Jaurlaritzari egingo lioke kalte, haren kutxetara doazelako ogasunek bildutako hamar eurotik zazpi. Gasteizko gobernua hasi da prestatzen egoera horretarako. Espainiako Gobernuarekin %2,6ko defizit muga hitzartu zuen abuztuan. EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren barne produktu gordina 80.000 milioi direnez —Eustaten 2019ko datua—, Jaurlaritzak 1.800 milioi euroren zuloa egin ahal izango du aurten, eta zor merkatuetara edo bankuetara jo beharko du diru hori lortzeko. Iazko soberakinekin eta Espainiako Gobernuak Covid funtsetik emandako diruarekin zerga bilketaren jaitsieraren zatirik handiena bete ahal izango dutela esan du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun kontseilariak: «Zerbitzu publikoei eutsi ahal izango diegu, ez ditugu murrizketak egin beharko, eta krisi ekonomikoari behar ditugun baliabideekin egingo diogu aurre».
Handia izango da zuloa Nafarroan ere. Ekainaren 30era arte 1.300 milioi euro jaso ditu Nafarroako Ogasunak, iazko lehen urte erdian baino 235 milioi euro gutxiago (-%15,3). Maria Txibiteren gobernuak BPGaren %2,3ko defizit muga adostu du Espainiako Gobernuarekin, baina beharrezkoa bada handituko duela agindu du.
Gipuzkoan, hobeto
Zerga bilketaren hobekuntza batez ere Gipuzkoari dagokio. Uztailera arte %19,9 ari zen jaisten, baina hilabete geroago %10,6ra murriztu da jaitsiera hori. Gipuzkoako Aldundiak azaldu duenez, errenta kanpaina bukatu berri du eta emaitza «ona» izan duela azaldu du Eider Mendoza bozeramaileak, iaz baino %2,8 gehiago jaso baitute. Jaitsiera handiak izan dira sozietate zergan (-%29) ordainketa batzuk atzeratu direlako, eta BEZean ere bai (-%16), kontsumoa asko jaitsi delako. Edonola ere, Mendozak iragarri du urte bukaeran %20ko jaitsiera espero dutela.
Kopuru horren inguruan daude Araban eta Bizkaian, uztailetik abuztura arte hobekuntza apal bat izan duten arren: -%20,3tik -%19,6 Araban, eta -%19,9tik -19,4ra Bizkaian. Arabako Aldundiak nabarmendu du hilabete batetik bestera egoera txukuntzen ari dela, eta iradoki du azaroan jauzi bat egin dezakeela, errenta zergako ordainketa batzuk orduan izango direlako.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186945/sits-inbaditzailea-irunea-okupatzen-ari-da-berriz.htm
|
Gizartea
|
Sits inbaditzailea Iruñea okupatzen ari da berriz
|
Ezpel-sitsaren egoera Nafarroan «kontroletik at» dagoela salatu du talde naturazale batek.
|
Sits inbaditzailea Iruñea okupatzen ari da berriz. Ezpel-sitsaren egoera Nafarroan «kontroletik at» dagoela salatu du talde naturazale batek.
|
Bideo bat plazaratu dute gaur Nafarroako Basozainek. «Halako itxura zuen bart Iruñeko Ezkaba auzoko atari batek». Bideoan etxe bateko atari bat agertzen da, kaleko argi batek argiztatuta, eta haren inguruan hegan, eta lurrean hilda, milaka zomorro, tximeleta modukoak.
Ezpel-sitsa -Cydalima perspectalis- du izen zomorro hegalariak, eta basozainek ohartarazten dutenez, espezie exotiko inbaditzailea da. Ezpelen izurria da, eta hortik datorkio izen. Kalte handia egiten die zuhaitzei: harrek zuhaitzaren hostoak jaten dituzten, baina ezpalari ere eragiten diotenez, landarea lehortu eta hil dezakete.
«Ezpel-sitsaren egoera kontrolez kanpo dago Iruñerrian», idatzi du tximeletak babesteko Zrynthia elkarteak. Taldeak kontrolerako gune bat du Ilundainen, eta hura sitsez erabat estalita dagoela erakutsi du argazki baten bidez. «Kalkulatu dugu 50.000 ale gau bakar batean». Elkartearen arabera, sitsa Europako ezpelak suntsitzen ari da. «Hegazti batzuk jan egiten dituzte sitsok, baina, horrenbeste daudenez, ezin dute izurria kontrolatu».
Beroarekin areagotu egiten da populazioa, eta sitsak bizpahiru kumaldi izan ditzake urtean, leku epeletan. Nafarroaren iparraldean, sitson erasoa pairatzen ari dira ezpelek azken zazpi urteotan.
Asiako ekialdeko espeziea da berez, hau da, Txina, Japonia, Koreakoa. Europan 2006. urtean atzeman zuten lehen aldiz. Gero, Suitza, Herbehereetan zabaldu zen, eta, ondoren, Europa osoan. Kanadara ere heldu ziren 2019. urtean.
Nafarroako Gobernuak iaz egin zuen zomorroaren inguruko txosten bat. Horretan ondorioztatu zutenez, Txinako produktuak ekartzen zituen enpresa baten inguruan atzeman zuten Europan lehen aldiz. Besteak beste, Asiako ezpelak inportatzen zituen enpresak, eta sitsarekin kutsaturik zeuden ale batzuk ekarri zituzten.
Euskal Herrian 2015. urtean atzeman zuten lehen aldiz, Bidasoa aldean, baina litekeena da lehenagotik ere ibiltzea hemen. Izan ere, ezpelak leku malkartsu eta zailetan hazten ohi dira, eta horregatik da zaila izurria atzematea eta haren kontra borrokatzea.
Iaz ere sumatu zuten sitsa Iruñean, eta ikusten hasi ziren hiriburuaren inguruko basoetako ezpeletan hosto galtze larriak.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186946/egoera-jasanezina-da.htm
|
Kirola
|
«Egoera jasanezina da»
|
Baikoko pilotari gehienek agerraldia egin dute, eta gogor salatu dute enpresak azkenaldian izandako jokabidea. Enpresak jarrera aldatu ezean, prest daude mobilizazioren bat egiteko. Pilotari profesionalen elkarte bat sortzeko asmoa azaldu dute.
|
«Egoera jasanezina da». Baikoko pilotari gehienek agerraldia egin dute, eta gogor salatu dute enpresak azkenaldian izandako jokabidea. Enpresak jarrera aldatu ezean, prest daude mobilizazioren bat egiteko. Pilotari profesionalen elkarte bat sortzeko asmoa azaldu dute.
|
Baiko Pilota enpresako pilotarien gehiengoak aurrerapausoa eman du. Nahikoa dela esan diote enpresari. Duela bi aste, euren kezka azaldu zuten prentsari igorritako ohar batean. Gaur, ordea, beste pauso bat eman dute, eta jendaurrean azaldu dira Tolosan (Gipuzkoa), Beotibar pilotalekuan. Azaldu dutenez, «atsekabe orokor bat» ari dira bizitzen aspaldian enpresak haiekiko hartu dituen hainbat jokabiderekin, eta jokabide horiek zuzendu beharrean, «biderkatu» egin dira azken hilabeteetan. Horregatik erabaki dute «beti ezkutuan egon den egoera» publikoki azaltzea.
Hamasei pilotarik hartu dute parte agerraldian. Joanes Bakaikoa eta Jon Erasun egotekoak ziren, baina Bakaikoari, enpresak entrenamendua jarri dio ordu berean, eta Erasun, bakartuta dago etxean, COVID-19a dela eta. Iosu Eskirozek eta Victor Estebanek bete dituzte haien tokiak. Hain zuzen ere, ez bati, ez besteari ez dio berritu kontratua Baikok. Ez dira egon Aimar Olaizola, Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imaz. Mikel Larunbe ere da egon, baina hark bere erabakia zehaztu nahi izan du ohar batean. «Nire lankideei, guztiei, hasieratik, eta errespetu osoz euren erabakiarekiko azaldu nizkien nik prentsaurrekoan parte ez hartzearen arrazoiak. Nahiz eta taldeko kide bezala —hasieratik eta orain bezala—, taldearen helburu nagusia, kezkak eta gauzak aldatzeko nahia erabat partekatu, nire iritziz, planteatu den bezalako prentsaurrekoa une honetan kaltegarria gerta daiteke daukagun egoera behar bezala irtenbide-bidean abiatzeko. Prentsaurrekoan parte ez hartzea prozedura ezadostasun puntual bat baino ez da. Benetan garrantzitsua dena da taldeko pilotariok dagozkigun gai funtsezkoenetan gure langile kontzientzia eta praktika kolektiboa egoki mantentzea eta garatzea».
Hauek dira pilotari talde horrek egindako salaketak: Baiko taldea sortu zenean informaziorik ez jasotzea; entrenamenduetan pilotari bakoitzaren egoera pertsonala kontuan ez hartzea eta trabak jartzea; bidaien diru ordainak ez jasotzea; aurrekontratua dutenek baldintza txarrak dituztela; Jose Ramon Garai kudeatzailearen errespetu faltak; esklusibotasun osoa eskatzea soldata txikia jasotzen dutenei; pilotarien eta prentsaren arteko harremanak debekatzea; partida berezietako osagarriak nahierara manipulatzea; akats arinengatik edo materialari buruzko adierazpenak egiteagatik isunak jasotzea; laguntzaileentzako gonbidapenak kentzea; aldi baterako erregulazioaren txostena ez jasotzea; horren negoziazioan pilotariak kolektibo moduan ez onartzea; Iker Arretxeri kontratua ez berritzea, eta haren agurrean enpresako inor ez egotea; Iosu Eskirozi kontratua ez berritzea, nahiz eta horretarako, hainbat pilotari prest zeuden euren soldata jaisteko; eta Victorri kontratua ez luzatzea.
Pilotarien arabera, «jasanezina da egoera, eta pilotaren onerako, aldatu egin behar da». Horregatik, eskaera zehatzak egin dituzte: Garaik jarrera aldatzeko, eta enpresak azkenaldian hartutako zenbait erabaki berriro planteatzeko. Eskaera horiei «entzungor» eginez gero eta «tratu bera» jasotzen jarraituz gero, «neurri zorrotzagoak» hartu beharko dituztela diote, hala nola, mobilizazio bat egitea. Diotenez, «garai nahasi honek eta tratu iraingarri horiek pilotariek jasaten duten babesgabetasunari buruzko hausnarketa bat» eragin diete. Horren aurrean, «euren bidea egin eta hari jarraitzea» erabaki dute. Horretarako, pilotari profesionalen elkarte bat sortuko dute, «egungo pilotariak eta datozen urteetan etorriko direnak babesteko». Haien ustez, «funtzionatzeko modua aldatu behar da, elkartu, eta pilota profesionalaren munduko subjekturik ahulena, eta, aldi berean, garrantzitsuena babestu: pilotaria».
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186947/ekinaren-ekinez-irabazi-du.htm
|
Kirola
|
Ekinaren ekinez irabazi du
|
Kamna nagusitu da Tourreko 16. etapan, ihesean indarra eta adimena uztartuta. Oilarrak bukaeran hasi dira mokoka, baina ez da alderik izan
|
Ekinaren ekinez irabazi du. Kamna nagusitu da Tourreko 16. etapan, ihesean indarra eta adimena uztartuta. Oilarrak bukaeran hasi dira mokoka, baina ez da alderik izan
|
Behin eta berriro saiatzeak badu saria. Galde diezaiotela, bestela, Lennard Kamnari eta Bora Hansgrohe taldeari. Peter Sagan eta Emanuel Buchmannen ezinaren aurrean, taldeko ehiztariak egunez egun aritu dira etapa ehizan. Kamna, adibidez, jo eta su aritu da. Bigarren izan zen 13. etapan, eta gaur, azkenean, garaipen preziatua eskuratu du. Ihesaldiko indartsuena izan da, eta argiena ere bai, behar zenean jo duelako eraso erabakigarria: Moucherotte (11,1 kilometro eta %6,5) gainean, helmugatik hogei kilometrora. Richard Carapaz (Ineos) atzean utzi, eta dotore egin ditu helmugara bitartekoak. Onenen artean, fereka batzuk baino ez dira izan bukaeran, eta Primoz Roglicek (Jumbo Visma) arazorik gabe eutsi dio lidergoari.
Bizi-bizi hasi da etapa. Saiakera ugari izan dira ihesaldia osatzeko, eta azkenean hamabost ziklistako taldea osatu da lasterketa buruan. Kamna eta Carapazez gain, bertan sartu dira Julian Alaphilippe (Deceuninck), Andrey Amador (Ineos), Warren Barguil (Arkea), Nicolas Roche (Sunweb) edota Imanol Erbiti (Movistar). Saganek (Bora) ere bazuen aurrera egiteko burutapena, maillot berdearen lehiari begira, baina Sam Bennettek (Deceuninck) ez dio irteten utzi.
Beste zortzi ziklistak, ordea, lortu dute aurreko taldearekin bat egitea. Pierre Rolland (Vital Concept) izan da horietako bat, eta beranduago, Mikel Nieve (Mitchelton), Romain Sicard (Total Direct) eta Pavel Sivakov (Ineos) iritsi dira, besteak beste. Tropelean ez da surik piztu. Erritmo lasaia jarri du Jumbo Vismak, eta horri esker, bidea egin du ihesaldiak. Mendateak igarotzen joan ahala, hamar minututik gorako errenta hartu du. Erantzukizun osoa Borak hartu du, Kamnaren aukerak jorratzeko. Daniel Oss jarri da gurditik tiraka, eta haren gurpilean izan dira gainontzeko iheskideak. Rolland mugitu egin da bigarren mailako Porte (7,4 kilometro eta %6,8ko pendiza) eta Revelen (6 kilometro eta %8), mendiko puntuak hartu, eta bide batez, taldea xehatzen hasteko. Alabaina, bat eginda jarraitu du ihesaldiak.
Horiek horrela, Moucherotteko igoerari begira jarri dira txirrindulariak. Lehen mailako mendatea zen, eta helmugatik 33 kilometrora hasi behar ziren igotzen. Quentin Pacher (Vital Concept) iritsi da buruan, minutu erdiko aldearekin, mendatearen aurreko sasi-ordekan mugitu eta gero. Horrek zalantzak sortu ditu atzean. Oso talde jendetsua zen, eta zaila zen elkar ulertzea. Azkenean, Ineosek hartu du ekimena. Erritmo gogorra jarri du Amadorrek, eta horrek sufriarazi egin ditu hainbat ziklista. Nievek, kasurako, ezin izan du galbahea gainditu. Sicard eta Erbiti ere atzean gelditu dira.
Taldekidearen lanari jarraipena eman dio Carapazek, eta harekin batera Kamnak, Alaphilippek eta Sebastian Reichenbachek (Groupama) egin dute aurrera. Gainetik 4,5 kilometrora harrapatu dute Pacher. Tropelean, igoerari ekin aurretik gelditu da atzean Bernal, datozen egunetarako indar eta askatasun gehiagorekin aritu ahal izateko. Guillaume Martinek (Cofidis), aldiz, erasoa jo du aldapan gora hasi orduko, Nicolas Edet taldekidearekin batera, baina saiakera hutsala izan da. Jumbok ezarri du kontrola, eta beste inor ez da atera multzoaren abarotik.
Pogacarren oldarraldia
Carapazek ahaleginak eta bi egin ditu Alaphilippe atzean uzteko. Eta lortu du, baina beste arerio gaizto bat itsasi zaio gurpilera: Kamna. Alemaniarrak tinko eutsi die Ineosekoaren astinduei, eta gainetik 300 metrora errematatu du. Abila da erlojuaren kontra, eta dohainak tartea zabaldu eta mantentzeko baliatu ditu. Hartara, garaipen distiratsua lortu du Villard de Lanseko helmugan. 1.27ra iritsi da Carapaz, eta 1.56ra Reichenbach.
Tropelak, berriz, ia hamazazpi minutuko atzerapena izan du. Oro har, lehiaz mozorrotutako atseden eguna izan da oilarrentzat; baina mokoka hasi dira bukaerako aldapan (2,2 kilometro eta %7,9), Pogacarren ekimenez. Esloveniarra Roglic atzean uzten saiatu da, eta azken metroetan, Miguel Angel Lopezek (Astana) hartu dio lekukoa. Haatik, hautagai nagusi guztiak batera helmugaratu dira. Nairo Quintana (Arkea) atzean gelditu da, baina podiumerako aukerarik ez zuen jada.
Bihar, etapa erabakigarria jokatuko da Grenoble eta Loze artean. Bi mendate besterik ez dira igoko 170 kilometroko ibilbidean, baina ez dira edozein mendate: Madeleine (17,1 kilometro eta %8,4) eta Loze (21,5 kilometro eta %7,8). Roglic menderatzeko azken-aurreko aukera izango da, larunbateko erlojupekoaren aurretik.
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186948/vosen-bigarren-garaipena.htm
|
Kirola
|
Vosen bigarren garaipena
|
Bizkorrena izan da Torrecinako helmugan. Van Vleutenek jarraitzen du lider.
|
Vosen bigarren garaipena. Bizkorrena izan da Torrecinako helmugan. Van Vleutenek jarraitzen du lider.
|
Bigarren aldiz altxatu ditu besoak aurtengo Tourrean Marianne Vosek ( CCC Liv) aurtengo Giroan. Hirugarren etapan nagusi izan zen, eta,oraingo honetan, bosgarrenean, bera izan da bizkorrena Terracinako zirkuituko helmugan jokatutako esprintean. Annemiek Van Vleutenek lider segitzen du (Mitchelton Scott),
Zirkuitu batean jokatutako, etapa esprintean aurreikusten zen, eta bete egin da. Esprinterren taldeek ondo kontrolatu dute lasterketa, eta 53 lagunez osatutako multzo bat iritsi da azken metroetara, eta hor Vosek bere eskarmentua baliatu du garaipena lortzeko. Multzo horretan egon Ane Santesteban (WNT). Errenteriako txirrindularia hamaikagarren izan da, eta postu berean da sailkapen nagusian, Van Vleutenengandik 5.58ra. Lehen hamarren artean sailkatzea da Santestebanen helburua.
Larunbatean amaituko da proba, eta gaur zazpigarren etapa jokatuko da Torre del Greco eta Nola artean (97 km).
|
2020-9-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/186949/urkulluk-itun-politikoa-proposatu-dio-felipe-borboikoari.htm
|
Politika
|
Urkulluk «itun politikoa» proposatu dio Felipe Borboikoari
|
Lehendakariaren ustez, «autogobernuan aurrera egiteko» aukera dago oraon.
|
Urkulluk «itun politikoa» proposatu dio Felipe Borboikoari. Lehendakariaren ustez, «autogobernuan aurrera egiteko» aukera dago oraon.
|
Espainiako errege Felipe Borboikoak harrera egin dio Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri, eta, bileran, Urkulluk esan dio orain «xedea eta aukera» dagoela «autogobernuan aurrera egiteko».
Urkulluk azaldutakoaren arabera, Gernikako estatutuak ekarri zuen «Euskal Herriaren nortasun bakan eta bereziaren aitortza». Orain, »aldebiko harreman berezi hori» gaurkotzeko aukera dago, eta, horretarako, «Euskadin akordio zabala» erdiestea eta Espainiako Estatuarekin «itun berria» egitea da bidea.
Urkulluren asmoa da «etorkizunerako ituna lortzea», eta, horren bidez, «Euskadiren nazio errealitatea eta euskal autogobernuaren berezitasuna aitortu, eta [Espainiako] Estatuarekin aldebiko harremana bermatu» nahi du.
Lehendakaritzak adierazi duenez, Urkulluren eta Felipe Borboikoaren arteko bilerak bi ordu eta erdi iraun du eta «giro adeitsuan» egin da.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186974/uriartek-jaurlaritzan-jarraituko-du-urkulluren-aholkulari-gisa.htm
|
Politika
|
Uriartek Jaurlaritzan jarraituko du, Urkulluren aholkulari gisa
|
Hezkuntza sailburu izan da aurreko bi agintaldietan, eta haren ordez Jokin Bildarratz izendatu zuten. Uriartek gobernuan jarraituko du, gaur aldizkari ofizialean jakinarazi dutenez.
|
Uriartek Jaurlaritzan jarraituko du, Urkulluren aholkulari gisa. Hezkuntza sailburu izan da aurreko bi agintaldietan, eta haren ordez Jokin Bildarratz izendatu zuten. Uriartek gobernuan jarraituko du, gaur aldizkari ofizialean jakinarazi dutenez.
|
Cristina Uriartek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohiak gobernuan jarraituko du. EAEko aldizkari ofizialean gaur argitaratu dute haren izendapenari buruzko erabakia: Lehendakaritzako aholkulari izango da, eta sailburuorde baten maila izango du.
Gobernuaren osaketatik kanpo geratu zen orain bi aste Uriarte —Jokin Bildarratz izendatu zuten Hezkuntza sailburu—. Uriarte Iñigo Urkullu lehendakariak fitxatu zuen Eusko Jaurlaritzarako, eta elkarrekin egin dituzte bi agintaldi. Politikaren arloan ibilbiderik egin gabea zen Uriarte, nahiz eta ardura postuak izanak zituen EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Aldizkari ofizialean ez dute zehaztu zer arlotan arituko den aurrerantzean Uriarte.
Uriarterena ez da kasu bakarra. Jonan Fernandezek, aurreko agintaldietan Bake eta Bizikidetzako idazkari izan denak, Lehendakaritzan jarraituko du aurrerantzean: Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendako ordezkaria izango da —bizikidetzarekin lotutako gaiak aurrerantzean ez dira Lehendakaritzan egongo, baizik eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako Sailean—.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186975/yoshihide-suga-aukeratu-dute-japoniako-lehen-ministro.htm
|
Mundua
|
Yoshihide Suga aukeratu dute Japoniako lehen ministro
|
Orain arteko gobernuburuaren alderdikideak parlamentuko bi herenen babesa jaso du.
|
Yoshihide Suga aukeratu dute Japoniako lehen ministro. Orain arteko gobernuburuaren alderdikideak parlamentuko bi herenen babesa jaso du.
|
Japoniako Parlamentuak berretsi egin du LDP Alderdi Demokratiko Liberalak hartutako erabakia, alegia, Yoshihide Suga izendatzea Shinzo Aberen ordezko. Astelehenean izendatu zuen alderdiak Suga idazkaritza nagusirako, eta LDPk gehiengo zabala duenez legebiltzarrean, erraz lortu ditu Sugak lehen ministro kargurako behar zituen sostenguak.
Aberen alderdikidea izan arren, Suga ez da elite politikoko kidea. Aberen gobernuan hainbat kargu izan ditu Sugak, tartean gobernuko eledunarena, eta maiz agertu izan da prentsaurrekoetan ere, batez ere azken hilabeteetan, lehen ministroaren osasunak okerrera egin zuenetik. Gobernuburu berriak dagoeneko iragarri du Abek hasitako politikei eutsiko diela, baina baita beste batzuk bultzatuko dituela ere; besteak beste, erreforma burokratikoak eta nekazaritza eremuentzako laguntza politikak.
Gobernu berriak koronabirusak eragindako osasun krisiari eta gainbehera ekonomikoari egin beharko dio aurre. Munduko hirugarren ekonomia boteretsuenak %27,8 egin du behera apirila eta ekaina bitartean, batez ere pandemiari lotutako itxialdiaren ondorioz. Osasun arloan, berriz, COVID-19ak gogor jo du herrialdean, eta gaur arte 76.000 kasu eta 1.400 hildako eragin ditu.
Sugak gaur arratsaldean iragarriko du kabinete berria nork osatuko duen. Dena den, haietako batzuk dagoeneko ezagunak dira; besteak beste, Taro Aso izango da Ekonomia ministroa eta lehen ministrordea. 2008an, alderdiko buru eta lehen ministrorako hautagai izendatu zuen LDPk Aso, baina hauteskundeak galdu zituzten, eta oposizioburu aritu zen hiru urtean. Harekin batera arituko da Nobuo Kishi, Defentsa ministro lanetan. Aberen anaia da Kishi; kontserbadorea da hura bezala eta Konstituzioa aldatzearen aldekoa, Japoniak «bere burua defendatzeko baliabide guztiak» izan ditzan.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186976/nafarroako-33-enpresa-zigortu-dituzte-ikasleen-garraioan-kartel-bat-osatzeagatik.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroako 33 enpresa zigortu dituzte ikasleen garraioan kartel bat osatzeagatik
|
CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak dio 2013tik 2018ra Nafarroako Hezkuntza Sailaren lehiaketak banatzeko akordioa egin zutela
|
Nafarroako 33 enpresa zigortu dituzte ikasleen garraioan kartel bat osatzeagatik. CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak dio 2013tik 2018ra Nafarroako Hezkuntza Sailaren lehiaketak banatzeko akordioa egin zutela
|
Ikasleen garraioan aritzen diren 33 autobus enpresari 3,36 milioi euroko isuna jarri die Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak, eta beste 15.000 euro enpresa horiek sortutako elkarte bati. Horrez gain, autobus enpresa horiek ezingo dute lan egin aurrerantzean ikasleak eramaten, frogatutzat jo duelako kartel bat osatu zutela 2013tik 2018ra, Nafarroako Hezkuntza Sailaren lehiaketan banatzeko.
Agiri baten bidez, garraio enpresek ukatu egin dute lehiaren aurkako ezer egin dutela. Haien iritziz, Nafarroako Gobernuak gertatutakoa «oker interpretatu» du, eta hori da ikerketak erakutsitako bakarra. Autobus konpainiek ohartarazi dute isuna ordaindu behar izateak haietako asko ixtera behartuko dituela, jada «egoera oso kritikoan» baitaude. Itxialdian ez zuten lanik egiterik izan, eta, orduz gero, aisialdiari eta kirolari lotutako zerbitzu gehienak bertan behera geratu dira.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen garraioan aritu ziren legearen aurka zigortutako 33 enpresa horiek. 2019-2020 ikasturtean, esaterako, 115 eskolatako 14.498 ikasle garraiatu dituzte lehiaketa horien bidez kontratuak lortutako autobus enpresek. Zortzi urtean ibilbideak banatu zituzten enpresek, legez kontrako akordio baten bidez, betiere lan karga bermatzeko.
CNMCk dio garraio sorta bat lehiaketan ateratzen zenean, enpresa bakarrak aurkeztu zuela hautagaitza, eta beste hainbat ez zirela agertzen, «ibilbide horiek bere gain hartzeko gaitasuna izan arren». Egin izan balute, prezioek behera egingo zuten, baina enpresa bakarra uztean beti lehiaketan, hark finkatzen zuen salneurria. «Karteleko enpresek zortzi urtean banatu zituzten aukeratutako ibilbideak, txandak eta konpentsazioak ezarriz, lan karga eta prezioak ziurtatzeko».
Orain, ordea, CNMCk zigorrak ezarri dizkie. Zehazki, 3,36 milioi euroko zigorra ezarri die, eta horiei «akordioa eratu zuen» elkarteari ezarritako 15.000 euroko zigorra gehitu behar zaizkie. Gainera, CNMCk martxan jarri du administrazioak berriz kontratatzea debekatzeko prozedura, erabaki zigortzailea Espainiako Kontratazio Publikoaren Kontsulta Batzordera igorriz. Zigortutako enpresen elkartea Nafarroako Garraio Enpresen Elkartea (ANET) da. Garraio enpresen artean, berriz, Compañia Navarra de Autobuses SA enpresak eta Burundesak jaso dituzte zigorrik handienak.
Aurrekariak
Ez da lehen aldia lehiaren aurkako erakundeek autobus konpainiak zigortzen dituztela. Lehiaren Euskal Agintaritzak, esaterako, milioi bat euroko isuna jarri zien 2017an Avitrans Gipuzkoako autobus zerbitzuen enpresen elkarteari eta hemezortzi autobus enpresari, 1988tik 2015era bitartean kartel bat osatu zutelako lurraldeko garraio merkatua haien artean banatzeko.
Urtebete lehenago, berriz, Lehiaren Euskal Agintaritzak ikastetxeetan jangela zerbitzuak ematen dituzten enpresak zigortu zituen, hamar urtez merkatua banatzeagatik: 18,4 milioi euroko isuna ezarri zien zazpi catering enpresari, baina, gerora, isuna 7,3 milioira murriztu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak .
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186977/gonzalez-solaren-heriotzak-atsekabea-sortzen-diola-berretsi-du-grande-marlaskak.htm
|
Politika
|
Gonzalez Solaren heriotzak atsekabea sortzen diola berretsi du Grande-Marlaskak
|
Vox alderdi ultraeskuindarrak eraman du euskal presoaren heriotzaren gaia Espainiako Kongresura. Barne ministroak bat egin du Sanchez presidentearen hitzekin.
|
Gonzalez Solaren heriotzak atsekabea sortzen diola berretsi du Grande-Marlaskak. Vox alderdi ultraeskuindarrak eraman du euskal presoaren heriotzaren gaia Espainiako Kongresura. Barne ministroak bat egin du Sanchez presidentearen hitzekin.
|
Kontrol saioa izan dute gaur Espainiako Kongresuan, eta Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaz galdetu dio gobernuari Ignacio Gil Lazaro Voxeko diputatuak. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak «atsekabea» azaldu zuen joan den astean presoaren heriotzaren harira, eta Voxek salatu du hori biktimei «traizio» egitea dela. Presidentearen hitzak babestu ditu, ordea, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak: «Humanismoan ez dago lekurik preso baten heriotzaz pozteko».
Grande-Marlaskak «balio demokratikoak» goraipatu ditu. Haren hitzetan, «balio demokratikoekin eta zuzenbide estatuarekin» lortu zuten ETAri aurre egitea. Voxen jarrera deitoratu du: «Ez dakizue ETA gabe bizitzen. ETA erabiltzen duzue espainiarren artean konfrontazioa sortzeko».
Voxek bakarrik ez, PPk ere jo du Espainiako Gobernuaren aurka Gonzalez Solaren heriotzaren harira samina azaltzeagatik. Biktimei barkamena eskatzea galdegin dio Pablo Casado PPko presidenteak Sanchezi.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186978/von-der-leyenek-proposatu-du-osasuna-ebren-eskumena-izatea.htm
|
Mundua
|
Von der Leyenek proposatu du Osasuna EBren eskumena izatea
|
Europako Batasunaren egoerari buruzko hitzaldi bat egin du Europako Batzordeko presidenteak. Iragarri dituen asmoen artean daude gutxieneko errenta bermatzeko egitasmo bat eta Schengen eremua eraberritzea.
|
Von der Leyenek proposatu du Osasuna EBren eskumena izatea. Europako Batasunaren egoerari buruzko hitzaldi bat egin du Europako Batzordeko presidenteak. Iragarri dituen asmoen artean daude gutxieneko errenta bermatzeko egitasmo bat eta Schengen eremua eraberritzea.
|
Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyenek pandemia betean egin du Europako Batasunaren egoerari buruzko bere lehen hitzaldia. COVID-19ak goitik behera aldatu du EBko egoera, eta agerian utzi ditu estatu kideen gabeziak. Horiek asebetetzeko hainbat egitasmo iragarri ditu Von der Leyenek, betiere nabarmenduz batasunak bere bideari jarraituko diola, eta «hondamendiek eta kanpoko presioek» ez dituztela haren erabakiak aldatuko. Hona hemen iragarritako hainbat neurri:
Osasuna
Ehunka mila kutsatu eta milaka hildako ditu EBk orain, eta osasuna da estatu kideen lehentasuna; zehazki pandemiaren aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzea. Horri dagokionez, osasun arloko eskumenak Bruselaren esku uztearen alde egin du Von der Leyenek: «Osasunean indartsuagoa den Europako Batasun bat eraiki behar dugu, eta horretarako krisi honetatik ikasi behar dugu. Eskumenen inguruan hitz egiten hasi behar dugu, eta finantzaketa handitu», adierazi du batzordeko buruak. Alde horretatik, Gaitzak Aurreikusi eta Kontrolatzeko Zentroaren ardurak handitu eta atzerriarekiko menpekotasuna gutxitzeko beharra nabarmendu du Von der Leyenek. Hala, hainbat egitasmo ere iragarri ditu: besteak beste, ikerketa klinikorako agentzia baten sorrera eta datorren urtean egingo duten osasunari buruzko goi bilera.
Schenghen
Von der Leyenek merkatu bakarraren abantailak ere goraipatu ditu, eta nabarmendu du hura «oinarrizkoa» izan dela krisia kudeatzeko eta «indarra berreskuratzeko». Hala, egun dituen oztopoak gainditzearen alde egin du, eta hura bultzatzera deitu ditu estatu kideak, baita askatasunak berreskuratzearen alde ere: zehazki, herritarren, kapitalen, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askea. Hala, iragarri du Schengen eremua eraberritzeko proposamen bat jarriko dutela mahai gainean, baina xehetasun gehiago eman gabe.
Kritikak
Nazioarteari ere mintzatu zaio Europako Batzordeko burua, eta, besteak beste, Errusiaren eta Turkiaren jarrerak gaitzetsi ditu, eta babesa helarazi die Greziari eta Zipreri, Mediterraneo ekialdeko gatazkari erreferentzia eginez. Kritikak egin ditu AEBetako presidente Donald Trumpen aurka ere, baina aldi berean harekiko nazioarteko harremanak defendatuz. Poloniak LGTBI komunitatearekiko agerturako jarrera ere salatu du Von der Leyenek, eta ohartarazi «LGTBIrik gabeko eremuek» ez dutela tokirik batasunean: «Norbera izatea ez da ideologia bat, nortasun bat da. Inork ezin dizu hori kendu. Ez dut atsedenik hartuko berdintasunean oinarritutako batasun bat lortu arte». Hala iragarri du, gorroto delitutzat jo daitezkeenen zerrenda zabalduko duela arrazan, sexuan, generoan eta erlijioan oinarritutakoak ere hor sailka daitezen.
Horrez gain, Von der Leyenek iragarri du Bruselak migrazio politika berri bat aurkeztuko duela datorren astean, nabarmenduz «bizitzak salbatzea obligazio bat» dela.
Gas isuriak
«Gure inpaktu azterketek argi erakusten dute: gure ekonomiak eta industriak kudeatu dezakete hau». 2030. urterako EBk bere negutegi gasak 1990eko mailetatik %55 murrizteko helburua izatea defenditu du gaur Von der Leyenek, 2050. urtean klima neutraltasuna lortzeko gauzak «bizkorrago» egin behar direla esanez.
Une honetan, %40koa da murrizketa helburua, eta, %55erainoko igoera handia bada ere, askok uste dute are gehiago lor daitekeela, eta batzordea motz gelditu dela. Europako Parlamentuak berak %60ko helburua hobetsi berri du bere ingurumen batzordean, eta emisioen gutxitzeak %65ekoa izan behar dutela diote, esaterako, Alemaniako berdeek. Beste aldetik, ordea, Von der Leyenek Europa ekialdeko herrialdeak ditu, nagusiki Polonia, Itun Berdearekin kritiko, eta trantsiziorako funts berezien eske.
Neutraltasun klimatikorako aldaketa eta pandemiak eragindako krisitik suspertzeko bidea batera doazela uste du Bruselak. Horregatik, Europako Batzordeak Suspertzerako Next Generationeko diruaren herena baino gehiago bideratu nahi du trantsizio energetikora, Itun Berdearekin lotutako politika eta proiektuetara, 750.000 milioiko funtsaren %37.
Bonu berdeak
Trantsizio energetikorako diru horietatik 225.000 milioi euro bonu berdeen jaulkipenarekin lortzeko asmoa du Europako Batzordeak, eta Batasunaren zorpetzearen zati handi bat Itun Berdeari lotuta geldituko da horrela.
Bonu berdeak edo bonu jasangarriak ugaritu egin dira azken urteetan zor merkatuetan. Alemaniak, Herbehereak, Frantziak, Suediak eta Poloniak halako bonuak jaulki dituzte, eskaera arrakasta handiarekin. Europako Batzordeak babestutako bonu berdeei eroslerik ez zaie faltako.
Karbono muga-zergak
Von der Leyenek karbono muga zergak defenditu ditu gaur berriz ere, trantsizio energetikoa bultzatzeko ezinbesteko tresna gisa. Hots, ekoizpenean emisioak eragin dituzten gaien inportazioei muga-zerga ezarri nahi die, beste herrialdeak garbiago izatera bultzatzeko, eta aldi berean garbiago jarduten duten Europako ekoizleak babesteko.
«Karbonoak prezioa izan behar du, naturak ezin duelako gehiago pagatu prezio hau» esan du batzordeko presidenteak. «Karbono isurientzako mugako doikuntza mekanismoak atzerriko ekoizleak eta EBko inportatzaileak bultzatu behar ditu emisioak murriztera, eta bateragarriak izan behar dute Munduko Merkataritza Erakundeak ezarritako joko zelaiarekin».
Google tasa
Beste zerga batzuei buruz ere aritu da Europako Batzordeko presidentea, erraldoi digitalei ezarri beharko zergei buruz. Von der Leyenen ustez, zerga digital mugatu bat maila globalean adostu beharko litzateke, baina negoziazioak eteten badira edo akordioarekin ados ez badago, esan duenez, Batzordeak ez du beldurrik izango bakarrik joateko. Era batera edo bestera, Batasunak gai horri konponbidea eman behar dio datorren urte hasieran, presidentearen arabera.
Gutxieneko soldata
«Gutxieneko soldatek funtzionatzen dute, eta lan egiteak merezi izateko garaia da». Von der Leyenek negoziazio kolektiboaren aldeko defentsa sutsua egin du gaurko hitzaldian, soldata jaitsieren kontra agertu da, eta Europan gutxieneko soldatadun erregimenak behar direla azpimarratu du.
Horretarako plan bat prestatzen ari da Europako Batzordea, baina jada kontra agertu zaizkio Europako herrialde batzuk. Horregatik, ziurrenez, Von der Leyenek esan du EBren egitasmo orok herrialdeen eskumenak errespetatuko dituela.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186979/garraioko-33-enpresa-zigortu-dituzte-nafarroako-eskola-garraioan-kartel-gisa-jarduteagatik.htm
|
Gizartea
|
Garraioko 33 enpresa zigortu dituzte Nafarroako eskola garraioan kartel gisa jarduteagatik
|
Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 3,36 milioi euroko zigorra ezarri die, eta prozedura bat martxan jarri du, administrazioak berriz kontratatzea debekatzeko.
|
Garraioko 33 enpresa zigortu dituzte Nafarroako eskola garraioan kartel gisa jarduteagatik. Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 3,36 milioi euroko zigorra ezarri die, eta prozedura bat martxan jarri du, administrazioak berriz kontratatzea debekatzeko.
|
Nafarroako eskola garraioan kartel gisa aritzea. Hori egotzi die Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak (CNMC) eskola garraioko 33 enpresari eta sektoreko elkarte bati. CNMCren arabera, «trama bat» sortu zuten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren lehiaketak «banatzeko eta garestitzeko». Iturri berak ziurtatu duenez, 2013ko abenduaren 1etik 2018ko abenduaren 1era aritu ziren horretan.
Orain, ordea, zigorrak ezarri dizkie CNMCk. Zehazki, 3,36 milioi euroko zigorra ezarri die, eta horiei «akordioa eratu zuen» elkarteari ezarritako 15.000 euroko zigorra gehitu behar zaizkie. Gainera, CNMCk administrazioak berriz kontratatzea debekatzeko prozedura martxan jarri du, erabaki zigortzailea Estatuko Kontratazio Publikoaren Kontsulta Batzordera igorriz.
Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak adierazi duenez, enpresek «trama bat» bat sortu zuten, «iruzur egiteko» Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak ikastetxeetara eramateko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak egiten dituen lehiaketa publikoetan. Haien arabera, frogatuta geratu da «trama» hori existitu zela, gutxienez, 2013-2014ko ikasturteko lehiaketan eta haren luzapenetan, eta 2017-2018 ikasturteko lehiaketan.«Iikerketek portaera «koordinatua» ezagutarazi dutela nabarmendu dute. CNMCk esan duenez, enpresa bat aurkezten zenean, akordioan zeuden gainerakoek ez zuten egiten, «nahiz eta horretarako kaudimen teknologikoa eduki». «Karteleko enpresek zortzi urtean banatu zituzten aukeratutako ibilbideak, txandak eta konpentsazioak ezarriz, lan karga eta prezioak ziurtatzeko».
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186980/itp-aerok-194-langile-kaleratu-nahi-ditu-zamudion.htm
|
Ekonomia
|
ITP Aerok 194 langile kaleratu nahi ditu Zamudion
|
Ezaguna zen ITPk kaleratzeak egingo zituela taldeko lantegi guztietan, baina Zamudion zer-nolako eragina izango duen jakinarazi diete gaur goizean sindikatuei: lantaldearen %15 sartuko dute kaleratze espedientean.
|
ITP Aerok 194 langile kaleratu nahi ditu Zamudion. Ezaguna zen ITPk kaleratzeak egingo zituela taldeko lantegi guztietan, baina Zamudion zer-nolako eragina izango duen jakinarazi diete gaur goizean sindikatuei: lantaldearen %15 sartuko dute kaleratze espedientean.
|
Albiste txarrak Zamudioko ITP Aeroko lantaldearentzat. BERRIAk jakin duenez, zuzendaritzak 194 behargin kaleratu nahi ditu kontratuak hausteko erregulazio dosier baten bidez. 1.269 langilek dihardute aeronautika taldearentzat, eta lantalde horren %15,3 sartuko litzateke espedientean. ELA sindikatuak egunkari honi aurreratu dionez, kopuru horiek berretsiko dizkiete sindikatuei datozen minutuetan agiri idatzien bidez. Langileen ordezkariak eta zuzendaritza bilera batean daude Zamudion, eta espero zitezkeen aukeren artean «okerrena» jakinarazi du zuzendaritzak: 194 kaleratze.
Kaleratzen horietako gehienak, 101 hain zuzen, ekoizpenaren atalean gertatuko lirateke, eta beste 93, bulegoetan. Kaleratzeen kopuru zehatzak mahai gainean daudela, ELA sindikatuko ordezkariek «mobilizazioen garaia» dela esan dute, eta dagoeneko abiatu den lau eguneko greba sortan parte hartzeko garaia. Beste sindikatuek ez dute bat egin lanuzte deialdiekin. Atzo izan zen lehena; bihar da bigarrena, eta datorren asteko asteartean eta ostegunean izango dira beste biak. Ikusteko dago gaurko albisteen harira, greba deialdien egutegia aldatuko ote den.
«Espero dugu, kaleratzeak mahai gainean diren honetan, beste sindikatuek bat egitea ELAk deitutako grebarekin», esan du ELAko ordezkariak. Edonola ere, sindikalistak garbi utzi du ez dutela onartuko kaleratzeko dosierra, eta, beraz, mobilizazioarekin lotutako garaia abiatu dela.
Iragarritako kaleratzeak
Hegazkinentzako motorrak eta osagaiak ekoizten dituen Bizkaiko enpresak jakinarazi zuen uztailaren hondarrean guraizeak aterako zituela sektorearen krisiari erantzuteko: aurreratu zuen lantaldearen %15 murriztuko duela, eta enplegua mantentzeko gaur egun indarrean dauden ezohiko neurriak amaitzen direnean egingo zuela hori; udaren ondoren.
Rolls-Royce multinazionalaren jabetzakoa da ITP, eta guztira 4.000 langile inguru ditu Euskal Herrian eta beste sei herrialdetan: neurriak seiehun laguni eragingo lieke. Euskal Herrian lau planta ditu, Bizkaian denak: Zamudion, Derion, Sestaon eta Barakaldon. 1.900 behargin, guztira. Kontua da Rolls & Royce harremanetan jarri dela AEBetako Carlyle, Blackstone eta KKR funts handiekin, ITP Aero saltzeko, Erresuma Batuko prentsak argitaratu duenez, eta konpainiak berak ez du ukatu informazio hori. Esan du ez duela erabakirik hartu ITPren inguruan.
Sener euskal ingeniaritza konpainiak Rollsekin batera zabaldu zuen ITP, 1981ean, eta, 2016an, Erresuma Batuko taldeak Senerren %53,1 erosi zuen; geroztik, Rolls & Royceren jabetzakoa da ITP.
Aeronautika sektorea gogor jotzen ari da pandemiak eragindako krisi ekonomikoa, hegaldiak erdira baino gehiagora murriztu baitira mundu osoan. Hegazkinak lurrean daudenez, aire konpainiek eten egin dituzte inbertsioak, eta, hegazkin berriak saltzen ez direnez, sektorea gain behera doa. «Hainbat aukeraren hasierako zikloan gaude», esan du Rollseko arduradun batek; «balantzea sendotu behar dugu, baina ez dugu oraindik erabakirik hartu, gaur egun gure finantza egoera irmoa delako oraindik ere» .
Epaitegi batek aldi baterako erregulazioak baliogabetu ditu
ITP Aerok Sestaon eta Barakaldon dituen lantegietan ezarritako aldi baterako erregulazio espedientea baliogabetu du Barakaldoko epaitegi batek, LABek, CCOOk eta UGTk ezagutarazi dutenez. Irailaren 3an egin zen epaiketa langileen kontratuak eteteko formula horren aurka, eta epaileak ebatzi du ez dagoela arrazoi objektiborik aldi baterako lan erregulazio bat aplikatzeko. Horrek esan nahi du behin-behinean etendako kontratu guztiak indarrean jarri beharko dituela enpresak, eta, gainera, jaso gabe geratu diren soldatak pagatu beharko dituela.
ITPk udan iragarritako kaleratzeen aurrekoak dira Ezkerraldeko galdarategietan ezarritako aldi baterako dosier horiek, baina bertan behera utzi beharko ditu berehala. Horrek eragingo luke kaleratze prozesua azkartzea.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186981/makina-erremintaren-biurtekoa-2022ra-atzeratu-dute.htm
|
Ekonomia
|
Makina-Erremintaren Biurtekoa 2022ra atzeratu dute
|
Azoka azaroan egitekoak ziren Barakaldoko BECen (Bizkaia), baina antolatzaileek azaldu dute «egungo egoerak eragindako ziurgabetasunak» ez duela bermatzen topaketaren kalitatea.
|
Makina-Erremintaren Biurtekoa 2022ra atzeratu dute. Azoka azaroan egitekoak ziren Barakaldoko BECen (Bizkaia), baina antolatzaileek azaldu dute «egungo egoerak eragindako ziurgabetasunak» ez duela bermatzen topaketaren kalitatea.
|
Ez da Nazioarteko Makina-Erremintaren Biurtekorik egingo aurten Bilbao Exhibition Centerren. Antolatzaileek azoka atzeratzea erabaki dute, eta, ondo bidean, 2022ko maiatzaren 30etik ekainetik 3ra egingo dute 31. aldia. Azaldu dute koronabirusaren pandemiak eragindako egoerak aldaketak egitera behartu dituela; zehazki, hark sortu duen ziurgabetasunak. Erakustaldian izatekoak ziren enpresekin adostu dute erabakia.
Azaroaren 23tik 27ra ziren egitekoak aurtengo Makina-Erremintaren Biurtekoa. Izatez, maiatzaren amaieran egin ohi dute azoka, eta aurten ere hala egiteko asmoa zuten. Pandemia luzatuko ez zelakoan atzeratu zuten azarora, baina egoerak aurtengoz amore ematera behartu ditu antolatzaileak.
BECek ohar batean adierazi duenez, «Biurtekoa sektoreko topaketarik garrantzitsuena da, eta egoerak ez du haren kalitatea bermatzea ahalbidetzen». Antolatzaileen batzordeko kideek horregatik uste dute «erabakirik egokiena» hartu dutela; gehitu dute gogor lanean jardun dutela maiatzaren hasieran azoka atzeratzeko erabakia hartu zutenetik, eta egoera sakon aztertu dutela.
40.000 bisitari
Azokaren antolatzaileen esanetan, Barakaldon egiten den azoka sektore horretan Europan antolatzen den handien artean hirugarrena da, eta makinetan, erremintetan, osagarrietan eta halakoetan garatutako teknologia berriak aurkeztea izaten du helburutzat. Azken urtean, 2018an, 40.000 bisitari baino gehiago izan ziren han, eta 136.000 harreman komertzial egin ziren bertan.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186983/egan-bernalek-tourra-utzi-du.htm
|
Kirola
|
Egan Bernalek Tourra utzi du
|
Minduak ditu orkatila eta bizkarra, eta erabaki zentzuzkoena dela uste dute txirrindulariak eta taldeak.
|
Egan Bernalek Tourra utzi du. Minduak ditu orkatila eta bizkarra, eta erabaki zentzuzkoena dela uste dute txirrindulariak eta taldeak.
|
Egan Bernalek (Ineos) agur esan dio Tourrari. Iazko garaileak erretiratzea erabaki du. "Ez nuen Tourra hala amaitu nahi. Baina bai nik, baita taldeak ere erabaki zentzuzkoena dela uste dugu". Bernalek minduak ditu orkatila eta bizkarra. "Errespetu handia diot lasterketa honi, eta oraintxe ezin dut nire onena eman. Sasoi betean itzuliko naiz hurrengo aldian". Chris Frome taldekidea izan zen Tourraren aurreko aldia irabazi eta erretiratu zen azken txirrindularia. 2014an izan zen.
Dave Brailsford taldeko zuzendariak Bernalen hitzak berretsi ditu. "Egan txirrindulari gaztea da, eta ez du korrika ibili behar. Onena erretiratzea da, eta izango du hona itzuli eta berriz garaipena lortzeko aukera". Txirrindulariak ez du baztertu Espainiako Vueltan parte hartzea. "Baina nola osatzen den ikusi beharko da". Vuelta urriaren 20aren eta azaroaren 8aren artean jokatuko da.
Bernal minutuak galdu eta galdu ari zen sailkapenean. Azken etapan, adibidez, zortzi eta sei minutu galdu zituen hurrenez hurren, eta bizikleta gainean bizi izan dituen unerik gogorrenak izan direla nabarmendu du. Tourreko etaparik gogorrena ari dira jokatzen txirrindulariak, Grenoble eta Col de Loze artean. La Madeleine (17,1 km eta %8,4ko pendiza) eta Loze (21 km., %7,8) igo behar dituzte.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186984/nabarmen-ugaritu-dira-kasuak-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Nabarmen ugaritu dira kasuak Hegoaldean
|
Beste 760 positibo atzeman dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino 162 gehiago. 65 gaixo ospitaleratu dituzte, eta, Nafarroan, 82 urteko eri bat hil da koronabirusarekin. Orotara, 67 pertsona daude ZIUn erietxeratuta. Egoiliar bat hil da Errenteriako zahar etxe batean.
|
Nabarmen ugaritu dira kasuak Hegoaldean. Beste 760 positibo atzeman dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino 162 gehiago. 65 gaixo ospitaleratu dituzte, eta, Nafarroan, 82 urteko eri bat hil da koronabirusarekin. Orotara, 67 pertsona daude ZIUn erietxeratuta. Egoiliar bat hil da Errenteriako zahar etxe batean.
|
Kasu berriek gorakada nabarmena izan dute Hegoaldean. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak beste 598 positiboren berri eman zuten; azken egunean, berriz, 760 atzeman dituztela jakinarazi dute, hau da, 162 gehiago. Guztira, 12.615 PCR proba egin dituzte azken orduetan.
Lurraldez lurralde, Nafarroan atzeman dute positibo gehien, beste behin. Pixka bat apaldu da kopurua bertan, baina hirurehun kasuren langa gainditu du berriz: 301 kasu detektatu dituzte. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hiruretan izan da gorakada aurreko eguneko datuekiko: Bizkaian 237 kasu atzeman dituzte, Gipuzkoan 166, eta Araban, aldiz, 46 lagunek eman dute positibo egindako PCR probetan.
65 lagun ospitaleratu dituzte azken orduetan, horietatik 23 Nafarroan, eta 42 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gainera, oraintxe bertan 67 eri daude zainketa intentsiboetako unitatean erietxeratuta Hegoaldean.
Halaber, koronabirusarekin eri zen 82 urteko emakumezko bat hil dela jakinarazi du Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Azken kasu hori kontuan harturik, lau egunez jarraian izan dira koronabirusarekin lotutako heriotzak Nafarroan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aste bakarrean 46 pertsona hil dira birusarengatik, zehazki, irailaren 7tik 13ra bitartean. Horiez gain, beste egoiliar baten heriotzaren berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur. Jakinarazi duenez, adineko emakume bat hil da gaur Errenteriako Bihotz Sakratuaren Egoitzan.
Bakartzeak Hegoaldeko ikastetxeetan
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak gaurkotu egin ditu azken egunotan ikastetxeetan izandako bakartzeei buruzko datuak. Jakinarazi duenez, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza soilik hartuta, 2.308 ikasle daude konfinatuta oraintxe bertan. Bakartze horiek 111 taldetan dute eragina, eta, beraz, Remirezek argitu du ziklo horietako taldeen %3,15 daudela konfinatuta. Hau da, guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen %3,6 dira konfinatuak. Hala eta guztiz ere, presidenteordeak gaineratu du ikastetxeak «inguru segurua» direla irakastaldi horietako ikasleentzat: «Askoz seguruago daude eskolan, kanpoan baino», adierazi du.
EAEn, 59 ikastetxetako 79 ikasgela itxita daude, eta Soraluzeko institutua da erabat itxita dagoen eskola bakarra. Osakidetzaren arabera, guztira 2.800 ikasle inguru daude konfinatuta EAEn.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186985/ibon-goieaskoetxea-presoa-aske-uzteko-eskatu-du-fiskalak.htm
|
Politika
|
Ibon Goieaskoetxea presoa aske uzteko eskatu du fiskalak
|
Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur igaro da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik. Fiskalak behin-behinean aske uztea galdegin du, hainbat neurri ezarrita. Epailearen erabakiaren zain dago orain.
|
Ibon Goieaskoetxea presoa aske uzteko eskatu du fiskalak. Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur igaro da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik. Fiskalak behin-behinean aske uztea galdegin du, hainbat neurri ezarrita. Epailearen erabakiaren zain dago orain.
|
Atzo goizean Espainiaratu zuten Ibon Goieaskoetxea euskal presoa, Mont de Marsango (Okzitania) espetxetik. Frantziako Estatuko kartzeletan hamar urte baino gehiago egin ditu preso, eta, kondenaren zati handiena beteta, Madrilera eraman zuten atzo. Gaur igaro da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik, eta, Alfontso Zenon abokatuak BERRIAri azaldu dionez, fiskalak presoa aske uztea galdegin du, hainbat baldintzaren pean. Bertzeak bertze, astean behin joan beharko luke polizia etxera izenpetzera, eta pasaportea kenduko liokete.
1997an Espainiako erregearen aurka egiten saiatzea leporatzen dion auzi batengatik eraman dute Goieaskoetxea Espainiako Auzitegi Nazionalera, baina, abokatuaren arabera, fiskalak ez du nahikoa froga ikusi horretarako, eta horregatik eskatu du behin-behinean aske uztea. Epailearen erabakiaren zain dago orain presoa —arratsaldean zehar eman beharko luke erabakiaren berri—, eta Soto del Realgo espetxean daukate bitartean.
2010ko otsailean atxilotu zuten Goieaskoetxea, Normandian, ETAko «logistika militarraren arduradun» izatea egotzita, eta hamalau urteko espetxe zigorra ezarri zion auzitegiak 2015ean. Espetxealdi gorabeheratsua izan du: 2014an Villefranche-sur-Saoneko espetxeko funtzionarioek «bortizki» jipoitu zutela salatu zuen, bertze hainbat presorekin batera; 2018an, berriz, haren senideek auto istripu bat izan zuten espetxera bisitan zihoazela.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186986/samuel-l-jacksonek-euskaraz-eskatu-du-trump-agintetik-botatzeko.htm
|
Mundua
|
Samuel L. Jacksonek euskaraz eskatu du Trump agintetik botatzeko
|
«Zoaz popatik hartzera (euskara)» mezuarekin, aktoreak botoa ematera bultzatu nahi izan ditu estatubatuarrak, sare sozialetan jarri duen bideo baten bitartez.
|
Samuel L. Jacksonek euskaraz eskatu du Trump agintetik botatzeko. «Zoaz popatik hartzera (euskara)» mezuarekin, aktoreak botoa ematera bultzatu nahi izan ditu estatubatuarrak, sare sozialetan jarri duen bideo baten bitartez.
|
Samuel L. Jackson aktorea izenez ezagutzen ez duenak gogoratuko du, ziurrenera, Quentin Tarantinoren Pulp Fiction filmean predikatzaileen moduan Bibliaren aipamen luzeen ondoren droga trafikoan lehia egiten ausartzen zirenak tiroka errukirik gabe hiltzen zituen pertsonaia trajedun hura, edo zuzendari beraren Django Unchained filmeko zuri esklabozaleen zerbitzari leial hura. AEBetako politikagintzan engaiatua da aktorea, eta bideo bat grabatu du herritarrak datozen hauteskundeetan botoa ematera bultzatzeko. Bideoan 15 hizkuntzatan irakasten du norbait pikutara bidaltzen, eta mezu horietako lehena euskarazkoa da: «Zoaz popatik hartzera (euskara)» zeinua erakusten dio aktoreak kamerari, eta euskaraz botatzen du mezua. Gero, beste hizkuntzatan, katalana tartean. Aktorearen Twitterreko kontuak 8,5 milioi jarraitzaile ditu.
Aurreko txio batean erronka bota zien aktoreak jarraitzaileei: lortzen bazuen 2.500 jarraitzailek botoa emateko izena ematea, edo botoa eman ahalko dutela ziurtatzea, erakutsiko zien biraoka aritzen 15 hizkuntzatan. Gaurko bideoa haren jarraipena da, jarraitzaileak mobilizatzea lortu zuelako.
Samuel Leroy Jackson aktorea eta ekoizlea da. 150 film baino gehiagotan egin du lan, hala nola Goodfellas (1990), Jungle Fever (1991), Jurassic Park (1993), Pulp Fiction (1994), Jackie Brown (1997), Django Unchained (2012), eta The Hateful Eight (2015).
Gaztetatik eduki du kontzientzia politikoa. 1968. urtean Martin Luther King hil ondoren, beltzen eskubideen aldeko borrokalariaren hiletan parte hartu zuen Jacksonek, antolakuntzan. Hurrengo urtean, Atlantako Morehouse Fakultateko zuzendaritza bahituta eduki zuen, beste ikaslerekin batera, unibertsitateko curriculumean aldaketak eskatzeko. Aldaketak egin zituzten, baina Jackson gaztea bi urtez bidali zuten etxera ekintzaren ondoren. Black Power mugimenduan ibili zen orduan. Baina FBIk mehatxu egin zion, eta amak Los Angelesera bidali zuen.
2008. urtean, Barack Obamaren alde egin zuen kanpaina, Alderdi Demokrataren primarioetan.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186987/urruntze-politikaren-amaiera-eskatu-dute-eajk-eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemosek.htm
|
Politika
|
Urruntze politikaren amaiera eskatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek
|
Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta graduen progresioa aplikatzeko ere eskatu diote Espainiako Gobernuari Eusko Legebiltzarrean.
|
Urruntze politikaren amaiera eskatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta graduen progresioa aplikatzeko ere eskatu diote Espainiako Gobernuari Eusko Legebiltzarrean.
|
Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren ondoren adierazpen bat sinatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean, Sareren ekimenez. Hiru eskaera bildu dituzte dokumentuan: urruntze politika amaitzea eta presoak Euskal Herrira ekartzea; gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea; eta graduen progresioa aplikatzea, gainerako presoei bezala.
Gogora ekarri dute Gonzalez Sola «urruntze politikaren biktima» izan dela, nahiz eta azken hilabeteak Martuteneko espetxean egin dituen, Gipuzkoan: aurretik, Badajozko, Valdemoroko eta Soriako kartzeletan eduki zuten. Gainera, nabarmendu dute tratamenduan zegoela, osasun arazoengatik. «Horrek ustez heriotza ekarri dio».
Adierazpenean gogora ekarri dute euskal presoen egoera aldatzeko eskaerak egin dituztela orain baino lehen hainbat erakundek, eta adostasun zabala lortu dutela.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186988/urriaren-20tik-aurrera-eskatu-ahalko-dira-moves-programako-laguntzak.htm
|
Ekonomia
|
Urriaren 20tik aurrera eskatu ahalko dira Moves programako laguntzak
|
Besteak beste, energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuentzako laguntzak ematen ditu Moves programak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EEEk kudeatuko ditu 4,5 milioi euroko laguntzak.
|
Urriaren 20tik aurrera eskatu ahalko dira Moves programako laguntzak. Besteak beste, energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuentzako laguntzak ematen ditu Moves programak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EEEk kudeatuko ditu 4,5 milioi euroko laguntzak.
|
Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten ibilgailuak erosteko Moves programako laguntzak datorren urriaren 20tik aurrera eskatu ahalko dira, eta, norbanakoek ekainaren 17az geroztik erositako ibilgailuentzat, atzerako eragina izango dute. Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko ditu laguntza horiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Guztira 4,5 milioi euro izango dira laguntzetan. 2,2 milioi euro energia alternatiboez elikatutako ibilgailuen erosketarako; 1,8 milioi euro ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneen ezarpenerako; 226.200 euro bizikletak mailegatzeko sistemen ezarpenerako; eta 452.400 euro lantokietako mugikortasun iraunkorraren aldeko neurrientzako.
Ibilgailuei dagokienez, Moves programak gas naturala edo GLP (autogasa) erabiltzen duten ibilgailuak laguntzen ditu, baita era desberdinetan energia elektrikoa erabiltzen dutenak ere, eta hidrogenoz dabiltzanak ere bai. Laguntzak desberdinak izango dira ibilgailuak darabilen energiaren arabera, eta baita eskatzailearen arabera ere, partikularrak, autonomoak, erakunde publikoak edo enpresa handiak diren kontutan hartuz.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186989/hamahiru-kasu-atzeman-dituzte-baionako-eta-angeluko-unibertsitatean.htm
|
Gizartea
|
Hamahiru kasu atzeman dituzte Baionako eta Angeluko unibertsitatean
|
Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak bigarren fasera pasatu beharko luke datozen egunetan.
|
Hamahiru kasu atzeman dituzte Baionako eta Angeluko unibertsitatean. Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak bigarren fasera pasatu beharko luke datozen egunetan.
|
Iragan astean egin zuten sartzea milaka ikaslek Baionako eta Angeluko (Lapurdi) campusetan. Unibertsitatea martxotik egon zen itxita, eta berriz zabaldu zuten sartzea egiteko. Maskara derrigorrezkoa da ikasle eta irakasle guztientzat, eta klaseez kanpoko aktibitateak debekatu dituzte. Alta, aste bakarrean jadanik hamahiru ikasle kutsatu dira Ipar Euskal Herrian. Paueko eta Aturri Herrialdeetako unibertsitateko Mohamed Amara lehendakariak bigarren fasera pasatzeko agiria izenpetu behar luke aste honen bukaeran, France Bleu irratiak jakinarazi duenez.
Bigarren fasea aktibatuta, antolaketan zenbait aldaketa gertatuko dira. Ordutegiak zabaltzeko eskubidea izango du lehendakariak: 22:00 arte eman ditzakete klaseak. Bestalde, larunbatetan ere kurtsoak ematen ahalko lituzkete. Halaber, klase ez-presentzialak ere emateko antolatu beharko dute irakasle eta ikasleek. Ez dakite oraindik zer sistema ezarriko duten martxan; astekakoa izan daitekeela azaldu du Amarak, prentsan.
BERRIAk jakin duenez, irakasle zenbaitek salatu dute ez direla erabakien jakinean, eta Amarari leporatu diote soilik prentsan komunikatu izana. Baionako unibertsitateko irakasleek bihar eginen dute bilera, datozen egun eta asteetako antolaketa finkatzeko. Ikasleengan ere kezka piztu da, klase ez-presentzialak egiteko baliabide eskasiarengatik batez ere.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186990/pasoliniren-kristo-hil-da.htm
|
Kultura
|
Pasoliniren Kristo hil da
|
Enrique Irazoki Il vangelo secondo Matteo pelikulako protagonista izan zen. Aktore izateaz gain, literatur irakasle ere bazen. 76 urterekin hil da.
|
Pasoliniren Kristo hil da. Enrique Irazoki Il vangelo secondo Matteo pelikulako protagonista izan zen. Aktore izateaz gain, literatur irakasle ere bazen. 76 urterekin hil da.
|
Enrique Irazoki hil da (Bartzelona, 1944 - 2020); aktore ez ezik, ekonomialari, xake jokalari eta literatura irakasle ere bazen. Aita euskal herritarra zuen, eta ama, italiarra. 1964an Italiara eginiko bidaia batek, ordea, haren bizitza aldatu zuen. 19 urte besterik ez zuen, eta, ekonomia ikasten ari zela, kide zen Ikasleen Sindikatu Demokratikoarentzako —frankismo garaian legez kanpokoa— babesa lortzeko asmoz jo zuen herrialde hartara. Hala ezagutu zituen, besteak beste, Rafael Alberti eta Vasco Pratolini idazleak, eta batez ere, Pier Paolo Pasolini poeta eta zinema zuzendaria.
Irazokik, gerora, Vanity Fair aldizkariari azaldu zion Pasolinirekin izaniko lehen harremana. «Jesus aurkitu dut, Jesus nire etxean dago», oihukatu omen zuen zuzendariak gaztea ikustean. Artean, sindikatuaren inguruko informazioa ematen hasi zitzaion Irazoki. «Denak bezala lotsatu ordez, tente jarri nintzen, eta hura nire inguruan bueltak ematen hasi zen», azaldu zuen. Izan ere, prestatzen ari zen pelikulako protagonista ikusi zuen bere aurrean Pasolinik, eta, Irazokik zineman esperientziarik izan ez arren, Il vangelo secondo Matteo (Pasioa Mateoren arabera) filmeko Kristo bihurtu zuen. Askoren ustez, Jesusen bizitza ondoen erakusten duen filma da Pasolinirena.
Irazoki, Pasolinirekin batera, 'Il vangelo secondo Matteo'-ren grabaketan. DOMENICO NOTARANGELO
Gazteak ez zuen aktore izateko bokaziorik, baina pelikularen arrakastak mundu berri baten ateak ireki zizkion, eta, gerora, beste hainbat filmetan ere hartu zuen parte; tartean, Noche de vino tinto (1966), Dante no es únicamente severo (1967).
Zinema utzita, AEBetara jo zuen, literatur ikasketak egitera. Horretarako, besteak beste, Pasoliniren, Jean-Paul Sartreren eta Simone de Beauvoirren gomendiozko gutunak aurkeztu zituen. Hala, literatur irakasle izan zen AEBetan, Mexikon eta Granadan (Espainia). Xakea gustuko zuen, eta jokalarien eta makinen arteko partidak ardatz zituen hainbat txapelketa antolatu zituen, tartean, Vladimir Kramnik munduko txapeldunaren eta Deep Fritz ordenagailuaren arteko partida, 2002an.
Haren azken urteetan, berriz ere zinemara gerturatu zen, eta A la soledad (2008) eta Cenestesia (estreinatu gabea dago) pelikuletan hartu zuen parte.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186991/eh-bildurentzat-positiboa-izan-da-iglesiasekin-edukitako-bilera.htm
|
Politika
|
EH Bildurentzat «positiboa» izan da Iglesiasekin edukitako bilera
|
Aurrekontuez hitz egiteko bildu dira Espainiako bigarren presidenteordea eta koalizio independentista
|
EH Bildurentzat «positiboa» izan da Iglesiasekin edukitako bilera. Aurrekontuez hitz egiteko bildu dira Espainiako bigarren presidenteordea eta koalizio independentista
|
Pablo Iglesias eta EH Bilduren diputatu Mertxe Aizpurua eta Oskar Matute Espainiako Gobernuaren aurrekontuez hitz egiteko batzartu dira gaur, Madrilen. Aizpuruaren arabera, «positiboa» izan da: bilera «emankorra». Koalizio subiranistako ordezkariek jakinarazi diote Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeari aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko prest daudela.
Komunikabideen aurrean mintzatu dira behin bilera amaituta, eta Matutek nabarmendu du nagusiki bi eskaera egin dizkiotela Iglesiasi. Batetik, 2012an, gehiengo osoarekin agintean PP zegoenean, onartutako lan erreforma «eraistea»; eta bestetik, espetxe politikan aldaketak bultzatzea.
Aizpuruarentzat, aurrekontuek «aurrerakoiak» izan behar dute, bai ekonomikoki eta bai sozialki. EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen esanetan, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak erabaki behar du noren babesa nahi duen aurrekontuak onartzeko. «Izan ere, horren arabera egingo dira politika batzuk edo besteak». Aizpuruarentzat, bi dira aukerak: «eskuinaren babesa bilatzea, edo inbestidura ahalbidetu zuen blokearen aldeko apustua egitea». Koalizio subiranistako diputatuarentzat, bigarren aukera da euskal gizarteak «behar» duena.
Iglesias UP Unidas Podemoseko liderrak ez du hedabideen aurrean hitz egin, baina gobernuaren iturriek Efe berria agentziari adierazi diotenez, Espainiako bigarren presidenteordeak «egiaztatu» du koalizio independentistak elkarrizketarako «jarrera ona» duela. Iruditzen zaio, gainera, «legealdiaren egonkortasunari» eutsi nahi diola.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186992/nberen-ikerketa-batek-gizateriaren-kontrako-krimenak-leporatu-dizkio-venezuelako-gobernuari.htm
|
Mundua
|
NBEren ikerketa batek gizateriaren kontrako krimenak leporatu dizkio Venezuelako Gobernuari
|
Aditu independenteen talde batek egindako txostenaren arabera, Nicolas Maduro presidenteak eta Venezuelako Barne eta Defentsa ministroak hilketa arbitrarioen eta torturen erantzule dira. Caracasek salatu du agiria «gezurrez beteta» dagoela.
|
NBEren ikerketa batek gizateriaren kontrako krimenak leporatu dizkio Venezuelako Gobernuari. Aditu independenteen talde batek egindako txostenaren arabera, Nicolas Maduro presidenteak eta Venezuelako Barne eta Defentsa ministroak hilketa arbitrarioen eta torturen erantzule dira. Caracasek salatu du agiria «gezurrez beteta» dagoela.
|
Akusazio larria egin dio NBE Nazio Batuen Erakundeak Venezuelarako eratu zuen nazioarteko ikerketa independenteak Venezuelako Gobernuari. Aditu taldeak gaur argitaratu duen txostenean jaso duenez, Venezuelako Gobernuak eta estatuko beste zenbait erakundek ardura zuzenak dituzte 2014 urtetik gaur arte herrialdean izandako hainbat giza eskubideen urraketa larritan. Jorge Arreaza Atzerri ministroak erantzun du Venezuelako Gobernuaren izenean, eta esan du txostena «gezurrez beteta» dagoela.
Ikerketak ondorioztatu du «indarkeria eredu» jakin batzuk atzeman daitezkeela aztertu dituen eskubide urraketetan, eta kasu horiek «estatu politikekin» daudela lotuta. Ikerlariek gaineratu dute indarkeria eredu horiek «orokortuak eta sistematikoak» direla, eta, beraz, «gizateriaren aurkako krimenak» direla. Hori dela eta, «Nazioarteko Zigor Auzitegiari eta beste jurisdikzio batzuei» eskatu die azter dezatela urraketa horien erantzuleen kontrako legezko ekintzak abiatzeko aukera. Halaber, Venezuelako Gobernuari adierazi dio erantzukizunak exijitu beharko lizkiekeela txostenean jasotako krimenen arduradunei.
Bildu dituzten eskubide urraketen artean zerrendatu dituzte legez kanpoko hilketak, behartutako desagertzeak, atxilotze arbitrarioak eta torturak. Nazioarteko aditu taldeak 223 kasu ikertu ditu txostenean, eta beste 2.891 aztertu, eskubide urraketek eredu jakin bati jarraitzen diotela baieztatzeko.
NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak 2019ko irailaren 27an eratu zuen Venezuelarako Nazioarteko Ikerketa Independentea. Taldeak ezin izan zuen herrialdea bisitatu, adituek azaldu dutenez, gobernuak ez zielako eskariei erantzun. COVID-19a dela eta «bestelako zailtasun batzuk» izan zituztela ere adierazi dute. Ikerketa egiteko, 274 laguni elkarrizketak egin dizkiete. Biktimak, lekukoak, biktimen senideak, estatuko funtzionario ohiak, abokatuak, GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak eta nazioarteko erakundeetako kideak tarteko. Horrez gain, sekretupeko hainbat dokumentu ofizial ere aztertu dituzte. Ikerketa taldeak NBEren Giza Eskubideen Kontseiluan aurkeztuko du txostena, gaur zortzi, hilaren 23an.
«Mekanismo politizatu eta inkisiziozkoa»
«Txostena gezurrez beteta dago, urrutitik egina, zorroztasun metodologikorik gabe, Venezuelaren aurka zuzenduta eta Washingtonen menpe dauden gobernuak buru dituen sasi-misio batek egina», idatzi du Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak Twitterren. Arreazaren ustez, txostena egin duen ikerketa batzorde hori «mekanismo politizatu eta inkisiziozkoa» da, eta «giza eskubideetan jarrera negargarriak dituzten herrialdeek sortu zuten helburu ideologikoekin»; esan duenez, «Venezuelari min egiteko» eta herrialde horrek Michelle Bachelet NBEren Giza Eskubideen mandatariarekin duen harremanari «kalte egiteko».
Arreazak defendatu du Venezuelak NBEren Giza Eskubideen Kontseiluarekin izan duen «elkarlana modu koordinatuan eta eraikitzailean» egin dela Bacheletekin batera. «Lorpenak nabarmenak izan dira, eta horrela onartu du Bacheletek gure harremanaren berritzea iragarri duenean».
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186993/elhuyarrek-zientziako-eta-teknologiako-bideoen-lehiaketa-bat-antolatu-du-gazteentzat.htm
|
Bizigiro
|
Elhuyarrek zientziako eta teknologiako bideoen lehiaketa bat antolatu du gazteentzat
|
Urrian zehar jasoko dituzte 12 eta 18 arteko gazteek egindako proiektu edo esperimentu zientifiko eta teknologikoen bideoak. Hiru sarituek Frantziako Futuruscope parkerako bidaia bat irabaziko dute.
|
Elhuyarrek zientziako eta teknologiako bideoen lehiaketa bat antolatu du gazteentzat. Urrian zehar jasoko dituzte 12 eta 18 arteko gazteek egindako proiektu edo esperimentu zientifiko eta teknologikoen bideoak. Hiru sarituek Frantziako Futuruscope parkerako bidaia bat irabaziko dute.
|
Zientzia Azoka egitasmoaren barruan, 12 eta 18 urte arteko gazteentzako bideo lehiaketa bat antolatu du Elhuyarrek. Parte hartu nahi dutenek eurek egindako proiektu edo esperimentu zientifiko eta teknologikoen inguruko lan bat bidali beharko dute, eta urriaren 1etik 31rako epea izango dute horretarako. Hiru bideo irabazleek Frantziako Futuroscope parkerako bidaia bat jasoko dute, taldeko kide guztientzat.
Banaka edo taldeka har daiteke parte, gehienez ere lau laguneko taldeetan, eta bideoak gehienez ere bost minutu iraungo du. Elhuyarrek baldintza gehiago ere azaldu ditu: «Gaia guztiz askea da: zientzia ikerketako proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak... hala, gazteek egindako proiektua azaldu beharko dute, zer egin duten eta zergatik kontatuta». Proiektua euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egin daiteke, eta publiko mota guztientzako erakargarria izatea sarituko dute.
Adin tarteka banatuko dira sariak: DBH1eko eta DBH2ko ikasleentzat izango da sari bat, DBH3 eta DBH4koentzat beste bat, eta batxilergokoentzat azkena. Zientzia Azokaren webgunean eman daiteke izena.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186994/sute-bat-piztu-da-eibarko-gorosta-ballen.htm
|
Gizartea
|
Sute bat piztu da Eibarko Gorosta Ballen
|
Saihesbidea moztu behar izan dute, su harturiko mendia errepidetik gertu dagoelako. Arratsalderako kontrolatua zuten suhiltzaileek.
|
Sute bat piztu da Eibarko Gorosta Ballen. Saihesbidea moztu behar izan dute, su harturiko mendia errepidetik gertu dagoelako. Arratsalderako kontrolatua zuten suhiltzaileek.
|
SOS Deiak-ek «baso sute» gisa deskribatu du gaur eguerdi aldera Eibarko (Gipuzkoa) Gorosta Balle inguruan piztu dena. Larrialdi zerbitzuak hara joan direla gaineratu dute, tartean helikoptero bat eta suhiltzaileak. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 15:00 aldera ohartarazi duenez, N-634 errepidea itxi dute. Errepide hori Eibarko saihesbidea da. Sua mendian gertatu bada ere, errepidetik gertu heldu dira garrak. Ke handia sortu du. Halere, arratsalderako kontrolatua zuten suhiltzaileek.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186995/irailaren-21etik-27ra-iraganen-da-mintza-lasai-festibala.htm
|
Gizartea
|
Irailaren 21etik 27ra iraganen da Mintza Lasai festibala
|
«Beste transmisio bat posible» dela aldarrikatuko du Baionan, Angelun eta Miarritzen euskararen biziberritzea elikatzea xede duen festibalak. Osasun egoeragatik egitaraua murriztu behar izan dute.
|
Irailaren 21etik 27ra iraganen da Mintza Lasai festibala. «Beste transmisio bat posible» dela aldarrikatuko du Baionan, Angelun eta Miarritzen euskararen biziberritzea elikatzea xede duen festibalak. Osasun egoeragatik egitaraua murriztu behar izan dute.
|
«Birusak ez du euskara geldituko». Hala aldarrikatu du Gilen Zaldunbide Angeluko (Lapurdi) euskaltzaleak. Mintza Lasai festibalaren antolaketan parte hartzen du urtero, eta aurten ere buru-belarri aritu da. Osasun egoera berezia izanik ere, azaldu du aurtengoa ere atxikitzea erabaki dutela, baina programazioa murriztu behar izan dutela. Berez aurreikusiak ziren 45 ekitaldietatik hogei bat baizik ez dira izanen, eta Miarritzeko (Lapurdi) Marion lakuaren inguruan egitekoa zen egun osoko egitaraua bertan behera utzi dute.
«Frustrazioa» aipatu du Viviane Ithursarri Miarritzeko euskara teknikariak, baina, hala ere, programazio «polita» osatzea lortu dutela. Astelehenetik igandera, zazpi gairen inguruan arituko dira, egun bakoitzean bat. Tailerrak, hastapenak, film emanaldiak, hitzaldiak... aurten ere denetik izanen da, hiru hirietako elkarteek proposaturik, eta osoki euskaraz. Egitarau osoa Mintza Lasai webgunean aurkitu daiteke. Ekitaldi bakoitzean segurtasun neurriak beteko dituzte, eta aitzinetik izena emateko eskatu dute, lekuak mugatuko dituztelako.
Aurten ere Miarritze eta Baionako herriko etxeen babesa jaso du Mintza Lasai festibalak. Anne Pinatel Miarritzeko hizkuntza politikarako axuantak berretsi du ondoko urteetan «euskararen garapena babesten» segituko dutela. Xabier Parrilla Baionako hizkuntza politikarako axuantak, berriz, «politika handinahiak» iragarri ditu; «Baionak euskaraz mintzatu behar du».
Osasun egoerak aurtengo festibala baldintzatu badu ere, Ithursarrik azpimarratu du jadanik heldu den urtekoari begira ari direla. X. aldia izanen da, eta erran du lan eginen dutela oraindik «ederragoa eta handiagoa» izateko.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186996/errepide-bazterrak-garbitzeko-sistema-merkea-eta-isila-topatu-dute-frantzian.htm
|
Bizigiro
|
Errepide bazterrak garbitzeko sistema merkea eta isila topatu dute Frantzian
|
Janvry herriko errementariak eginiko kaiola bat erabili dute, ardiak lanean jartzeko. Leku askotan baliatzen dituzte belarjaleak parkeak txukuntzeko, eta Donostian ere saiatu ziren.
|
Errepide bazterrak garbitzeko sistema merkea eta isila topatu dute Frantzian. Janvry herriko errementariak eginiko kaiola bat erabili dute, ardiak lanean jartzeko. Leku askotan baliatzen dituzte belarjaleak parkeak txukuntzeko, eta Donostian ere saiatu ziren.
|
Nork maite du bide bazterrak garbitzen dituztenean ateratzen duten zarata? Diru asko gastatzen dute udalek lan horretan, eta CO2 asko isurtzen dute gasolinazko makinok atmosferara, belarrak hiltzeko gai kimiko arriskutsuak erabiltzen ez dituztenean. Frantziako Essone eskualdeko Janvry herrian (600 bat biztanle) konponbidea aurkitu dute.
Abuztuaren 28an estreinatu zuten tramankulua. Herritar batek eraiki zuen, eta moutondeuse izena jarri diote (ardibelargailu gisa ekar zitekeen euskarara). Udal langileek ardiak sartzen dituzte kaiolan, eta garbitu beharreko bide bazterrean jartzen dituzte. Ondoren, kaiola tarteka mugitu baino ez dute egin behar. Ardiak arduratzen dira belarrak eta sastrakak jateaz. Bitartean, langileak inguruko lorategiak-eta txukuntzen dituzte.
Udalak argudiatu duenez, gero eta zailagoa zaie bide bazterrak zaintzea, debekatu dituztelako belarrak galtzeko produktu kimikoak, eta, gailu mekanikoak erabiltzen, ordu eta gasolina asko gastatzen delako. Gainera, garbitzeko makina handiek errepideei zein espaloiei kalte egiten diete, esan dutenez.
Herriko errementariak eraiki du kaiola, artzain bati sare sozialetan ikusitako tresna batean oinarrituta. Errepidean arriskurik ez sortzeko, plaka islatzaileak jarri dizkiote kaiolari, eta argi keinukariak jartzeko asmoa ere badute.
Janvryko berrikuntza kaiola da, besterik ez. Izan ere, leku askotan erabiltzen dira ardiak parkeetako belarra motz gordetzeko, batez ere Erresuma Batuan. Parisen 2013. urtean hasi ziren, Tuileriesetako lorategietan ahuntzekin proba egin ondoren. Ondorioztatu zutenez, zarata, lana eta CO2a saihesteaz gain, animaliok mesedea egiten zieten parkeei, hankekin lurra harrotzen zutelako, eta, txiza eta gorotzen bitartez, lurra elikatzen zutelako. Ikusi zutenez, txori populazioak ere handitu egiten zituen sistemak, hegaztiek gorozkiek erakarritako zomorroak jaten zituztelako.
Donostian egin zuten saio bat 2015. urtean. Orduko ekainean, 15 ardiko taldea jarri zuten Ametzagainako parkean, belarraz arduratzen. EH Bilduren alkatetzak erabaki zuen sistema erabiltzea. Argudiatu zuenez, parkean belarra mekanikoki mozteak 7.000 euro kostatzen zitzaion udalari urtean, parkeak 38 hektarea dituelako. Hesiak jartzen 9.000 euro gastatu zituzten, baina, hortik aurrera, ardiak erabilita urtero 3.800 euro aurreztuko lirateke, parke horretan bakarrik, Udalaren kalkuluen arabera.
Edonola ere, ika-mika politikoak hil zuen egitasmoa. Oposizioak haren kontra egin zuen, eta, alkatetza eskuratu zuenean, ardiak kortara itzuli ziren, eta sasiak garbitzeko makina zaratatsuak, parkera.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186997/egindako-lana-ezertarako-ez.htm
|
Kirola
|
Egindako lana, ezertarako ez
|
Mikel Landak kale egin du Alpeetako etapa nagusian. Bahraineko taldekideek lasterketa gogortu dute, baina Loze mendian gora, helmugatik hiru kilometro eta erdira, atzean geratu da. Miguel Angel Lopezek (Astana) irabazi du etapa.
|
Egindako lana, ezertarako ez. Mikel Landak kale egin du Alpeetako etapa nagusian. Bahraineko taldekideek lasterketa gogortu dute, baina Loze mendian gora, helmugatik hiru kilometro eta erdira, atzean geratu da. Miguel Angel Lopezek (Astana) irabazi du etapa.
|
Mikel Landari ikaragarri zaildu zaio Frantziako Tourreko podiuma. Gaurkoa zuen eguna ametsaren bila zerbait egiteko, Alpeetako etapa gogorrenean. 170 kilometroko lan gogorra zuen: Madeleine eta Loze mendatetzarrak, eta %20tik gorako malda pikoak tartean. Lozeko helmugara bitartean, Madeleinen gora, lasterketa gogortzera jo du Bahrain Landaren taldeak, eta lortu du, baina gero, kale egin du taldeko buruak. Faboritoen multzotik atzera geratu da 3,7 kilometroren faltan. Etaparen hasieran, Landak 42 segundora zeukan podiumeko hirugarren postua, eta orain, bi minutu eta segundo batera dauka. Primoz Roglic liderra eta Tadej Pogacar bigarren sailkatua ere lehen baino urrutiago dauzka.
Miguel Angel Lopez Astana taldeko kolonbiarrak irabazi du hamazazpigarren etapa. Lehen aldiz ari da Tourrean, eta estreinaldi ederra ematen ari zaio, gaurko etapa garaipena ere aurrenekoa duelako, eta hirugarren jarri delako sailkapenean. Loze mendian egin du aurrera, 3,5 kilometro falta zirenean etapa amaitzeko, faboritoen multzoan hamar bat txirrindulari zihoazenean. Ordurako sartuta zeuden mendateko tarterik gogorrenean. Izan ere, azkeneko lau kilometroetan, %24ko maldak ere baditu Lozek. Berehala harrapatu dute Roglicek, Pogacarrek, Kussek (Roglicen taldekidea) eta Richi Portek. Aurrerago zuten Carapaz Ineos taldeko eskalatzailea, iazko Italiako Giroko garailea. Eguneko ihesalditik bakarrik geratu da Ekuadorkoa —Gorka Izagirre ere joan da ihesaldi nagusian, Dan Martin, Julian Allaphilipe eta Lennard Kamnarekin batera—. Berehala egin dute bat Carapazekin, eta 2,5 kilometro falta zirela, Lopezek eta Kussek aurrera egin dute. Roglic eta Pogacar batu dira atzetik, baina larriago zihoan sailkapeneko bigarrena, eta azkeneko zatia ale banatan egin dute Lopezek, Roglicek eta Pogacarrek. Hurrenkera horretan sartu dira helmugan. Gainsariak ere bazirenez, azkenean hauek izan dira tarteak: 15 segundo atera dizkio Lopezek Roglici, eta 30 Pogacarri. Kuss izan da laugarren 56 segundora, eta Porte bosgaren 1.01era. Enric Masek 1.12 galdu ditu, eta Landa helmugaratu da gero, zazpigarren, 1.20ra.
Landarentzat gaurko gertakizun on bakarra izan da Rigoberto Urani 29 segundo atera dizkiola —hirugarrena zen kolonbiarra gaur arte—, eta orain, sailkapen nagusian, hiru segundora baino ez du. Seigarren da Uran, eta zazpigarren Landa (Roglicengandik 3.27ra). Yates dauka aurretik 13 segundora, eta Portek, laugarrenak, 22 segundo ateratzen dizkio. Podiumekoen arteko aldeak honela daude orain: Roglicek 57 segundo ateratzen dizkio Pogacarri, eta 1.26 Lopezi. Porte 3.05era dago.
Bihar ere etapa menditsua izango dute. 175 kilometrokoa da, eta lehen mailako bi mendate eta maila bereziko bat igo beharko dituzte. Azkeneko hori helmugatik 31 kilometrora dago.
|
2020-9-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/186998/aske-utzi-dute-ibon-goieaskoetxea-neurriekin.htm
|
Politika
|
Aske utzi dute Ibon Goieaskoetxea, neurriekin
|
Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur hura aske uztea erabaki du epaileak. Epaitegian aurkeztu beharko da hamabostean behin.
|
Aske utzi dute Ibon Goieaskoetxea, neurriekin. Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur hura aske uztea erabaki du epaileak. Epaitegian aurkeztu beharko da hamabostean behin.
|
Frantziako Estatuko espetxeetan hamar urtetik gora igaro ondoren, atzo Espainiaratu zuten Ibon Goieaskoetxea euskal presoa, eta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro ondotik, behin-behinean aske utzi dute. 1997an Espainiako erregearen aurka egiten saiatzea leporatzen dion auzi batengatik eraman dute Goieaskoetxea Espainiako Auzitegi Nazionalera, baina, abokatuaren arabera, fiskalak ez zuen nahikoa froga ikusi horretarako, eta behin-behinean aske uztea galdegin du. Hala, neurri gisa, hamabostean behin sinatzera joan beharko da epaitegira.
2010eko otsailean atxilotu zuten Goieaskoetxea, Normandian, ETAko kide izatea leporatuta, eta hamalau urteko zigorra ezarri zion auzitegiak 2015ean. Urte hartan, Fleuryko espetxeko zaindariek jipoitu zutela salatu zuen. Hiru urte geroago, Arleseko presondegian zela, Euskal Herritik 850 kilometrora, auto istripua izan zuten espetxe hartara bidean ziren senideek.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187024/torrak-ez-du-hauteskundeetara-deituko-inhabilitatua-izan-aurretik.htm
|
Mundua
|
Torrak ez du hauteskundeetara deituko inhabilitatua izan aurretik
|
Kataluniako presidenteak gaineratu du ez dela "oztopo bat" izango Espainiako Auzitegi Gorenak bere kontrako epaia berresten badu. Gorenak goizean egin du erabakia aztertzen hasi aurreko azken auzi saioa.
|
Torrak ez du hauteskundeetara deituko inhabilitatua izan aurretik. Kataluniako presidenteak gaineratu du ez dela "oztopo bat" izango Espainiako Auzitegi Gorenak bere kontrako epaia berresten badu. Gorenak goizean egin du erabakia aztertzen hasi aurreko azken auzi saioa.
|
Quim Torra Kataluniako presidenteak hedabideen aurrean hitz egin du, Espainiako Auzitegi Gorenak bera inhabilitatu ala ez erabaki aurreko azken auzi saioa amaitu eta minutu gutxira. Torrak ohartarazi duenez, Gorenak bera inhabilitatzeko "erabaki arduragabea" hartzen badu, "Espainiako Estatua izango da errudun bakarra". Presidenteak gaineratu du ez dela bera izango herrialdeak koronabirusaren pandemiarengatik bizi duen "une hain kritikoan" hauteskundeetara deituko duena, horrek Kataluniako administrazioa geldiaraziko lukeelako. Aldi berean, adierazi du ez dela prozesu "oztopo bat" izango, eta ez duela "inolako anbizio pertsonalik" Kataluniako independentzia lortzeko "proiektu kolektiboaren gainetik".
Torrak kontraesan batean ikusten du Espainiako Estatua: batetik, "bere burua aurrerakoitzat daukan" Espainiako Gobernu bat dela esan du, baina, bestetik, egoera politikoak eta judizialak bere horretan jarraitzen duela Mariano Rajoyren gobernuaz geroztik. "Berehalako zuzenketa irmo bat egin ezean, Espainiak bere porrota baieztatuko du Europako estatu moderno gisa", adierazi du. Haren esanetan, Kataluniako herritarrek bi aukera dituzte: "Europan lotsa eragiten duen Espainia erregezale baten gainbehera ala oinarri zibikoen gainean eraikitako Kataluniako Errepublika".
Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako presidentea inhabilitatuko balu, egoerak hauteskundeak behartu litzake. Orain arte, beste presidenterik ez izendatzearen alde agertu dira alderdi independentistak, eta, beraz, araudiak aurreikusitako epeak amaitutakoan, Kataluniako Parlamentua automatikoki desegingo litzateke.
Iazko apirileko Kataluniako bozen harira politikari presoen aldeko xingolak «garaiz» ez kentzeagatik, Kataluniako Justizia Auzitegiak Quim Torra Generalitateko presidentea urte eta erdiko inhabilitazioa eta 30.000 euroko isunarekin zigortu zuen. Hark, baina, helegitea jarri zion erabakiari, eta Espainiako Auzitegi Gorenak izango du auziari buruzko azken hitza. Aurreko erabakia berretsiko balu, irmoa izango litzateke, eta berehala sartuko litzateke indarrean; dena den, Generalitateko buruak Konstituzionalera jotzeko aukera izango luke oraindik.
Europako zuzenbideari begira
Eguerdian hasi da auzi saioa Gorenean. Aldeak bildu dira epaimahaiaren aurrean. Quim Torra Kataluniako presidentearen defentsa, batetik, Gonzalo Boye abokatua buru, eta Espainiako Fiskaltza eta Vox eskuin muturreko alderdiren herri akusazioa bestetik. Boyek Kataluniako Auzitegi Nagusiaren epaia baliogabetzeko helegitea aletu du. Hura aintzat ez hartzeko eskatu diete akusazioek Goreneko magistratuei.
Gonzalo Boye abokatuak argudiatu du adierazpen askatasunak babesten duela Torrak xingola horiak eta Preso politikoak, askatasuna zioen pankarta Generalitatearen jauregian jarri izana, eta Kataluniako Auzitegi Nagusiak jarri zion zigorra «neurrigabea» izan zela.
Horrez gain, defentsa abokatuak Gorenari eskatu dio bideratu ditzala epaitu aurreko zenbait galdera Europako Batasuneko Justizia Auzitegira, hark argitu dezan zilegi izan ote litekeen Torra Europako Parlamenturako bozetarako inhabilitatzea, eta ez ote den gehiegizkoa neurri hori xingola batzuk eta pankarta bat kentzeari uko egiteagatik. Boyeren esanetan, Torraren kasuan ez dira ezarri "Europako zuzenbidearen irizpideak". Hala, ohartarazi du auzitegiak defentsaren helegitea onartzen ez badu "beste gatazka juridiko baten hasiera" izango dela, Europara joko dutelako. Erantzun "arduratsua" eskatu dio epaimahaiari. "Sententzia on bat denboraren joana eta helegiteen pisua jasaten duena da".
Auzi saiora sartu aurretik egin dituen adierazpenetan ere Europako zuzenbidearen garrantzia nabarmendu du. "Orain arte ez dugu sekula ere galdu: beti irabazi baitugu Europan. Espainia Europako Batasuneko kide da eta, beraz, prozesu hau Europako erakunde judizialetan amaitzen da".
Boyek ziurtatu du Espainiako Hauteskunde Batzordeak ez duela eskumenik Torrari pankarta eta xingola horiak erretiratzea agindu ahal izateko. Erakunde horren eta Kataluniako Auzitegi Nagusiaren "lerrotzea" ere salatu du.
Fiskaltzak eta Voxen herri akusazioak, berriz, nabarmendu dute Gorenak ez duela inolako beharrik epaitu aurreko arazorik aztertzeko. Gaineratu dute horretarako ezinbesteko baldintza dela epaimahaiak arau baten edo haren aplikazioaren inguruko "zalantzak" izatea, eta Torraren auzia "argia" dela.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187025/laquoirabaziekraquo-eragindako-greba.htm
|
Ekonomia
|
«Irabaziek» eragindako greba
|
ITP Aeroko grebalariek salatu dute onartezina dela 260 milioi euroren irabaziak izan dituen enpresa batek 194 kaleratze egin nahi izatea.
|
«Irabaziek» eragindako greba. ITP Aeroko grebalariek salatu dute onartezina dela 260 milioi euroren irabaziak izan dituen enpresa batek 194 kaleratze egin nahi izatea.
|
«Irabazi hauekin, kaleratzerik ez!». Hori izan da ITP Aerok Zamudioko (Bizkaia) duen lantegiko grebalariek gehien errepikatu duten oihua goizean eginiko manifestazioan. Oihua, eta arrazoia, grebalarien ustez, enpresaren zenbakiak eskuan hartuta ez baitago 194 langile kaleratzeko arrazoirik. Izan ere zifrak argigarriak dira: hegazkinentzako turbinak egiten dituen plantak 260,6 milioi euroko irabaziak lortu zituen 2016tik 2019ra, eta 2016an 23,3 milioi banatu zituen dibidendutan akziodunen artean.
Zenbakiak, baina, haratago doaz; «azken urteetan bikain ari ginen lanean», nabarmendu du Gaizka Aldazabal langile batzordeko kideak. «2019a urte historikoa izan zen salmentetan. Azken urteetan 300 langile sartu dira, finkoen eta behin-behinekoen artean”. Egun 1.269 langilek dihardute Zamudion, eta enpresak mahai gainean jarritako erregulazio espedienteak multzoaren %15,3ari eragingo dio. Behin-behineko langileak, aldiz, 87 dira, eta haien etorkizuna ez dago garbi. ITP Aeroren jabea Rolls Royce multinazionala da, eta salgai jarri du, eta sindikatuen susmoa da soldaten karga murrizteak erakargarriago egin dezakeela.
Koronabirusaren krisiak gogor jo du hegazkingintza, eta enpresak lan kargaren jaitsiera horrekin argudiatu du espedientea. Aldazabal, baina, ez dago hain ados: «2020ko lehen sei hilabetekoan zortzi milioi euroko irabazia izan dugu, 11 milioi libera. Pandemia, hegazkinak geldirik, mugimendurik ez… Eta hala ere ez da galerarik egon». ELA sindikatuak deitu du manifestaziora, batzordeko 23 kideetatik hamar haienak dira, eta beste oihuetako bat «Ez, ez, ez, EREari ez» izan da. ERE erregulazio espedienteak izendatzeko gaztelaniazko siglak dira, eta ELAk ez du sinatzeko asmorik: «Orain sinatzen badugu, aurrerago argudio bera erabil dezakete neurri zorrotzagoak hartzeko».
Manifestazio luzea izan da, 150 lagunekoa, eta trafiko eragozpenak sortu ditu parkeko sarreretan. Gero Zamudio herri gurutzatu du ITPren plantara itzuli aurretik. 07:30etan hasi da, eta ordu eta erdi iraun du. Bigarren greba eguna izan da, kaleratzeen kopuru zehatza jakin osteko aurrenekoa: «Horrelako egoera batean gauden lehen aldia da, eta ez dugu ulertzen, enpresaren egoera ona delako», aldarrikatu du Iratxe Aurre langile batzordeko buruak. Herenegun jaso zuten enpresaren txostena eta hurrengo astelehenean dute hurrengo bilera zuzendaritzarekin. Bertan espedientea nola aplikatu negoziatzen hastekoak dira.
Txostena ondo aztertzeko garaia da, eta batzordetik «kontraesanak» bilatzen saiatuko dira. Negoziazioko lehen bilerak egoera absurdo batzuk ere izan zituen; besteak beste, bideo deien bitartez biltzea zuzendaritza eta langile batzordea eraikin berean egon arren. «Horrela dena da zailagoa, aurrez aurreko bat-batekotasuna galtzen duzu. Dena da nekagarriagoa», kritikatu du Arruek. Horren arrazoiak bi dira: batetik, koronabirusa kutsatzeko arriskua, eta bestetik, ITP Aerok Alcobendasen eta Aljavirren (Espainia) dituzten plantetako batzordeek ere parte hartu ahal izatea.
Hiru plantetan egingo du erregulazio espedientea ITP Aerok, eta ELAk ez du formula hori gustuko. Lantoki bakoitzean hartu beharreko neurriak lantokiko batzordearekin negoziatzea nahi du. «Orain arte horrela izan da. Lan hitzarmenak, baldintza bereziak… Lantokika negoziatu izan dugu beti. Zergatik aldatu duten galdetu diogu enpresari, eta erantzun zain gaude», azaldu du Arruek. «Nik hemen egiten dut lan, eta hemen negoziatu nahi dut. Nik ez dut Alcobendaseko errealitatea ezagutzen, haientzat ere ez da bidezkoa nik haien izenean negoziatzea», gehitu du Aldazabalek.
22an, greba eta manifestazioa
Non negoziatu da orain arte Zamudioko sindikatuak urrundu duen puntua. «Gu erregulazio espedientearen aurka gaude, bai Zamudion eta bai beste fabriketan», azaldu du David Gago CCOO sindikatuak batzordean duen kideak. Bere sindikatuak zortzi kide ditu, eta bost UGTk. CCOOk ez du parte hartu lehen bi grebetan, eta bere argudioak eman ditu: «Informazio zehatza izan arte itxaron nahi genuen mobilizatzeko. Txostena jaso arte. Astelehenean bilduko gara sindikatu guztiak, eta ondoren erabakiko dugu zer egin». Hilaren 22rako greba deialdia egina dute Espainiako hegazkingintzako enpresetako sindikatuek, eta ELAk, bere aldetik, greba deialdia du ITP Aeron. Bilbon manifestazio deialdia dago egun horretarako, eta litekeena da ITP Aeroko sindikatu guztiek bat egitea.
Goizeko manifestazioak irudi bitxi bat izan du, pankarta eta afixez gain, langile bakarrak eraman baitu sindikaturen bateko bandera, eta hura CCOOkoa zen. Batzordeko kide bat zen, gainera. Gago ez du harritu: «Ondo dago hori, gu ez gaude mobilizazioen aurka. Erakunde sindikal bezala, guk aurrerago hastea erabaki dugu, baina gure kideei esan genien lasai asko joan zitezkeela manifestaziora. Zerbait lortu nahi badugu, guztiok bat eginda egon behar dugu».
Sindikatuak, izan ere, funtsezkoenean bat eginda baitaude. «Neurri traumatikoak eragotzi behar dira», nabarmendu du Gagok. «Enpresak aurkakoa esan arren, krisi hau aldi baterakoa da, ez da estrukturala. Osasun egoera konpontzen denean, honek guztiak berriz ere egingo du gora. Hau garbiketa egiteko baliatu dute», gehitu du Aldazabalek. Enpresak, izan ere, astelehenean esan zien ez zutela espero egoera epe motzean zuzentzerik.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187026/baionako-eta-angeluko-unibertsitateetan-bigarren-fasea-aktibatu-dute.htm
|
Gizartea
|
Baionako eta Angeluko unibertsitateetan bigarren fasea aktibatu dute
|
Unibertsitateetako lehendakariak antolaketan zenbait aldaketa egin ditzake horri esker: ordutegia 22:00 arte heda dezake, edo larunbatetan klaseak emateko agindu. Klase ez-presentzialak emateko ere antolatu beharko dute irakasleek.
|
Baionako eta Angeluko unibertsitateetan bigarren fasea aktibatu dute. Unibertsitateetako lehendakariak antolaketan zenbait aldaketa egin ditzake horri esker: ordutegia 22:00 arte heda dezake, edo larunbatetan klaseak emateko agindu. Klase ez-presentzialak emateko ere antolatu beharko dute irakasleek.
|
Denbora kontua zen: atzotik espero zen Mohamed Amara Paueko eta Aturri Herrialdeetako unibertsitateko lehendakariak bigarren fasera pasatzeko agiria izenpetzea, eta gaur goizean egin du. Horren ondorioz, bigarren fasea aktibatu da Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan, eta antolaketan zenbait aldaketa gertatuko dira.
Besteak beste, ordutegia 22:00 arte hedatzeko eskubidea izango du lehendakariak, eta larunbatetan klaseak eman ahalko dituzte. Halaber, klase ez-presentzialak ere emateko antolatu beharko dute irakasleek eta ikasleek, eta asteko txandak ezar ditzakeela ere azaldu zuen Amarak, prentsan.
BERRIAk atzo jakin ahal izan zuenez, irakasle zenbaitek salatu dute ez dietela erabakien berri eman; eta Amarari leporatu diote soilik prentsan komunikatu izana. Baionako unibertsitateko irakasleak gaur dira biltzekoak datozen asteetako antolaketa finkatzeko. Ikasleengan ere kezka piztu da, arduratuta baitaude klase ez-presentzialak egiteko baliabide eskasiarengatik.
Hamahiru kutsatu
Aste bakarrean hamahiru kutsatu atzeman dituzte Iparraldeko unibertsitateetan. Joan den astean milaka ikasle sartu ziren Baionako eta Angeluko (Lapurdi) campusetara. Unibertsitatea martxotik egon zen itxita, eta berriz zabaldu zuten sartzea egiteko. Maskara derrigorrezkoa da ikasle eta irakasle guztientzat, eta eskolaz kanpoko aktibitateak debekatu dituzte.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187027/nafarroako-gobernuak-ere-26ko-defizita-hitzartu-du-espainiarekin.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroako Gobernuak ere %2,6ko defizita hitzartu du Espainiarekin
|
Kalkulatu du %13,5 gutxiago jasoko duela zergen bidez, 538 milioi gutxiago.
|
Nafarroako Gobernuak ere %2,6ko defizita hitzartu du Espainiarekin. Kalkulatu du %13,5 gutxiago jasoko duela zergen bidez, 538 milioi gutxiago.
|
Nafarroako Gobernuak hiru hamarren igo du bere defizit muga. Uztailaren amaieran, defizita BPGaren %2,3ra iristeko baimena lortu zuen Madrilen, baina orain %2,6ra igo du muga hori. Beraz, Eusko Jaurlaritzak hitzartutako defizit bera izango du Nafarroako Gobernuak ere. «Berri ona da», azaldu du Maria Txibite Nafarroako lehendakariak, eta ziurtatu du egoera aldatuz gero Madril prest legokeela beste muga bat jartzeko.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, zerga bilketaren bilakaerak eta hari buruzko aurreikuspenek aldarazi dute defizit helburua. Izan ere, Ogasun Departamentuak kalkulatu du uste baino 538,6 milioi euro gutxiago jasoko dituela, hau da, 2020ko aurrekontuak dioena baino %13,3 gutxiago. Martxoan, zerga bilketa %20,2 apalduko zela kalkulatu zuen Ogasun Departamentuak, hau da, 818 milioi euroko zuloa izango zuela.
Erorikoa ez da hain handia izango errenta kanpaina uste baino hobea izan delako, eta BEZa eta zerga bereziak ez direlako espero bezala jaitsi.
Defizita zorrarekin, Espainiako Gobernuak emandako laguntzarekin eta iazko aurrekontuetan izandako soberakinekin estaliko du Nafarroako Gobernuak. Horri esker, «urtea bukatu ahal izango dugu murrizketarik gabe eta diru sailak blokeatu gabe», agindu du Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.
Hori bera agindu du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak ere. Oraingoz, Nafarroan baino bilakaera okerragoa du zerga bilketak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Abuztura arte, 8.068 milioi jaso dituzte hiru lurralde horietako ogasunek, hau da, iazko lehen zortzi hilabeteetan baino %16,6 gutxiago.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187028/ikerketapean-jarri-dituzte-zubietako-erraustegiarekin-lotutako-lau-pertsona-maiatzeko-isuriarengatik.htm
|
Gizartea
|
Ikerketapean jarri dituzte Zubietako erraustegiarekin lotutako lau pertsona, maiatzeko isuriarengatik
|
Donostiako Fiskaltzak abiatu du ikerketa, auzipetuek «ingurumenaren aurkako delituak» egin ote zituzten argitzeko
|
Ikerketapean jarri dituzte Zubietako erraustegiarekin lotutako lau pertsona, maiatzeko isuriarengatik. Donostiako Fiskaltzak abiatu du ikerketa, auzipetuek «ingurumenaren aurkako delituak» egin ote zituzten argitzeko
|
Iragan maiatzaren 9an, arrain ugari hilik agertu ziren Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) azpiko Arkaitzerreka errekastoan gertatutako amoniako isuri baten ondorioz. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu zuenez, erraustegitik kanpoko kamioi bat deskarga bat egiten ari zela gertatu zen isurketa. Gertatutakoa ikertzen ari dira orain Guardia Zibila eta Europol, Donostiako fiskaltzaren Ingurumen alorrak hala aginduta. Zehazki, erraustegiko lau arduradun jarri dituzte ikerketapean, «ingurumenaren aurkako delituengatik». Donostiako 5. Instrukzio epaitegiaren esku gelditu da auzia.
Guardia Zibilaren esanetan, amoniako zisterna bat deskargatzean gertatu zen isuria, azpiegiturak ez zuelako behar bezala funtzionatu. «Operazioa zaintzen ari ziren teknikariek ez zioten garrantzirik eman isuriari, eta horrek erraustegiaren prozedura urratu zuen». Gainera, ikerlarien ustez, «ez ziren aktibatu uraren pH maila neurtzeko segurtasun neurriak». Egun hartan, amoniakoz kutsatutako 2.200.000 litro ur isuri ziren errekara.
Maiatzean, GHK-k espedientea ireki zion erraustegia kudeatzeaz arduratzen den Ekondakin enpresari, eta, uztailaren 29an, 45.000 euroko isuna jarri zion. Zigor espedientean, hiru arau hauste antzeman zituen GHK-k: amoniako isuriaren berri eman ez izana (25.000 euro), askaren diseinuan egindako aldaketa ez jakinaraztea (10.000 euro), eta pH-metroa matxuratuta zegoela ez egiaztatzea (10.000 euro).
Guardia Zibilak zabaldutako oharraren harira, balorazioa egin du GHK-k ere. Partzuergo horren ustez, Poliziaren ikerketak «berretsi egin ditu» maiatzeko espedientean jasotako datuak, eta prest azaldu da informazio guztia «ikerketan parte hartzen duten administrazioen eskura» jartzeko.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187029/miren-dobaran-izanen-da-berriro-hizkuntza-politikarako-sailburuordea.htm
|
Gizartea
|
Miren Dobaran izanen da berriro Hizkuntza Politikarako sailburuordea
|
Aldaketarik ez da izanen Hizkuntza Politikarako sailburuordetzako ardura postuetan. Estibalitz Alkortak, Joseba Lozanok, Josune Zabalak eta Jokin Azkuek orain arteko karguetan jarraituko dute.
|
Miren Dobaran izanen da berriro Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Aldaketarik ez da izanen Hizkuntza Politikarako sailburuordetzako ardura postuetan. Estibalitz Alkortak, Joseba Lozanok, Josune Zabalak eta Jokin Azkuek orain arteko karguetan jarraituko dute.
|
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak eman du Hizkuntza Politikako taldeko arduradunen berri gaur, euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Gasteizen. Orain arte bezala, Miren Dobaran izanen da Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Zuzendariak ere orain artekoak izanen dira: Estibalitz Alkortak Euskara Sustatzeko zuzendari gisa jarraituko du; Joseba Lozanok, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari; Josune Zabalak, Ikerketa eta Koordinazio zuzendari; eta Jokin Azkuek, HABEko zuzendari.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187030/foro-sozialak-uste-du-legealdi-berriak-bizikidetza-demokratikoarena-izan-behar-duela.htm
|
Politika
|
Foro Sozialak uste du legealdi berriak «bizikidetza demokratikoarena» izan behar duela
|
Azterketa batean, ondorioztatu dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen artean %75ekoa dela adostasun maila bizikidetzaren arloan.
|
Foro Sozialak uste du legealdi berriak «bizikidetza demokratikoarena» izan behar duela. Azterketa batean, ondorioztatu dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen artean %75ekoa dela adostasun maila bizikidetzaren arloan.
|
Foro Sozial Iraunkorrak agerraldi bat egin du Donostiako Miramar jauregian, legealdi berrirako erronkak ezarri eta alderdi politikoek alor horretan dituzten programei eta adostasun puntuei buruzko azterketa konparatibo bat aurkezteko. Azterlan horren ondorio nagusia da abiatu berri den legealdiak «bizikidetza demokratikoarena izateko baldintzak» dituela: «Legealdi honek behar adina baldintza betetzen ditu adostasun zabalez aurre egiteko korapilatuta dirauten erronka nagusiak askatzen hasteari». Izan ere, antzeman dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen artean %75ekoa dela adostasun maila bizikidetzaren arloan. Indar politiko horiek legebiltzarraren %90 ordezkatzen dute.
Zehazki, Foro Sozial Iraunkorrak ondorioztatu duenez, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritzat duten indar politiko gehienek -«garaileen eta garaituen posizioetan jarraitzen duten gutxi batzuk salbu»-, bat datoz ETAren armagabetzearen eta desegitearen ondoren Euskal Herrian zabaldutako «bake eszenatokia sendotzeko eta euskal gizartearen etorkizuneko bizikidetzari ekarpena egiteko premian». Gainera, «ñabardurak ñabardura», alderdi horiek uste dute beharrezkoa dela konpontzeke dauden hiru gai nagusiri aurre egitea, eta alor horietan hiru erronka ezarri ditu foroak. Biktimen alorrean, premiazkotzat jo du «biktimen tipologien artean dagoen diskriminazioa behin betiko gainditzea», eta, horretarako, «biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko mekanismoak» finkatu behar direla uste du.
Horrez gain, presoen eremuan pozik azaldu dira Agus Hernan, Teresa Toda eta Tasio Arrizabalaga bozeramaileak, «ikasturte hasiera honetan, eztabaida politikoan aritzen diren eragile gehienek Foro Sozialak aspalditik sustatu dituen kontzeptuak integratu dituztelako». Kontzeptu horiek dira espetxe politika «modu normalizatuan» aplikatzea «eta bere garaian terrorismoaren aurkako borrokarako diseinaturiko politika gainditzea», zigorrak betetzeko orduan presoen «errotze sozialaren garrantzia» aintzat hartzea eta, beraz, Zaballako, Iruñeko, Basauriko eta Martuteneko kartzeletara lekualdatzeko beharra.
Horrez gain, bestelako espetxe politika bat «eremu humanitario hutsean» kokatu behar dela nabarmendu dute, eta garrantzia eman diote espetxeen eskumena «ahalik eta azkarren» eskualdatzeari. Gernikako Estatutua osatzeko Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak prestatutako egutegian jasota dago espexe eskumenaren transferentzia: «Presoen gaian, adostasun posible guztiak eraikita daude. Orain, premiaz, ekintza plan bat jarri behar da abian, gai honi konponbide integrala emateko».
«Memoria kritiko inklusiboa» ere erronken artean kokatu du Foro Sozial Iraunkorrak, uste baitu «zailtasun gehien» dituen gaia dela, «kontakizunaren bataila delakoak» baldintzatzen duelako arlo hori. Todaren esanetan, gizartea «politikarien aurretik» doa alor horretan, eta horren adibide jarri ditu «ibilbide desberdinak dituzten pertsonen artean aurrera eraman diren esperientzia eta lankidetza ugari». Aldiz, esparru instituzionalean dagoen «blokeoak gizartearen desatxikimendua edo gogaitzea» eragin duela uste du, eta arriskutzat jo du «gertatutakoaren orria azkar pasatu nahi izatea eta ondorio kritikoak ez ateratzea».
Memoria ponentzia, etenda
Todak aparteko aipamena egin dio Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Ponentzia martxan ez jartzeko erabakiari: «Horrelako erabaki batek ere nolabaiteko porrota adierazten du». Aurreko legealdian, ponentziak «azken 100 metroetan porrot» egin zuela uste du Foro Sozial Iraunkorrak, «kontakizunaren borrokak hor jarraitzen duelako». «Pena ematen digu, pena handia, hauteskunde arrazoiengatik akordioak desadostasunen aurretik lehenetsi ez izanak», erantsi du.
Ildo horretan, Todak azaldu du ez dagokiola foroari adieraztea ponentzia beharrezkoa den edo ez, baina beharrezko jo du «adostasun politiko berriak» lortzea. Horretan «energia asko» jarriko duela azaldu dute Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileek: «Gizarte zibila gai honetan ere motorra izatea nahi dugu. Ezin dugu politikarien esku bakarrik utzi bakean bizitzeko nahiaren kudeaketa». Horren harira, alderdiei eskatu diete kontuan hartzeko ez dutela hauteskunderik izango datozen hiru urteetan.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187032/irungo-harrera-sareak-mila-migranteri-egin-die-harrera-udan.htm
|
Gizartea
|
Irungo harrera sareak mila migranteri egin die harrera udan
|
Gurutze Gorriko dispositiboak hainbat migrante «diskriminatu» dituela salatu du harrera sareak, kanpoan utzi baititu horietako anitz: «Ez dago irizpide koherenterik». Europako Batasunak errefuxatuekiko duen «politika xenofoboa eta hiltzailea» gaitzetsi du boluntarioen taldeak, eta euskal erakundeei exijitu die «anbizio eta ardura handiagoarekin» jokatzeko.
|
Irungo harrera sareak mila migranteri egin die harrera udan. Gurutze Gorriko dispositiboak hainbat migrante «diskriminatu» dituela salatu du harrera sareak, kanpoan utzi baititu horietako anitz: «Ez dago irizpide koherenterik». Europako Batasunak errefuxatuekiko duen «politika xenofoboa eta hiltzailea» gaitzetsi du boluntarioen taldeak, eta euskal erakundeei exijitu die «anbizio eta ardura handiagoarekin» jokatzeko.
|
Konfinamendua bukatu eta berehala jarri zuten berriro martxan Irungo harrera sarea, eta, ohar baten bidez jakinarazi dutenez, udan guztira pasaian ziren mila migranteri egin diete harrera bolunatarioek. Sarearen arabera, gehienak bakarrik etorri diren gizon gazteak izan dira, baita ume txikiekin etorritako emakumeak ere. Jatorriak: Ginea, Mali eta Boli Kosta, gehienbat; Kamerun, Senegal eta Nigerrekoak ere anitz. Eta bidean Kanarietatik pasaturikoak, ia denak: «Ikusten denez, Afrikako migrazio bideak aldatuz doaz Espainiak eta Marokok zirkulazio askatasuna oztopatzeko egiten duten presio militarraren arabera», azaldu du Irungo harrera sareak oharrean.
Sareak salatu duenez, Gurutze Gorriko dispositiboan «irregulartasunak» ikusi dituzte, hainbat migranteri ez baitiete gaua han pasatzen utzi, irizpiderik gabe: «Ez dago irizpide koherenterik, eta, dispositiboa erdi hutsik egonik ere, migratzaile askori ez zaie aterpetxean sartzen utzi». Ohartarazi dute, gainera, maiz egon dela lekua, eta halere kanpoan utzi dituztela migranteak: «Hainbat migratzaile diskriminatu dira, eta errekurtsoa ez da behar bezala erabili, diru publikoa modu desegokian xahutuz». Frantziako Poliziak ere «legez kontra» kanporatu ditu hainbat migrante, sarearen arabera.
Europaren politika «xenofoboa»
Harrera sareak nabarmendu du gatazka armatuak gora egiten ari direla Afrikan, eta horrek «kanporatze efektua» eragiten duela hango biztanleengan: «Presazko nazioarteko babesa beharko lukete». Espainiako Estatuak eta Europak «entzungor» egiten diete, ordea. Sareak gaitzetsi du «xenofoboa eta hiltzailea» dela Europako Batasunak errefuxiatuekiko ezartzen duen politika: «Izugarria da Moriako, Mediterraneoko eta Espainiako kostako kanpamentuetan nola tratatzen diren milaka eta milaka pertsona». Euskal erakundeei «exijitu» diete bete dezatela aurkeztu duten harrera plana, «oraingoan anbizio eta ardura handiagoarekin» jokatuta.
Herritarrei, bertzalde, deia egin diete parte har dezatela Zaporeak elkarteak Moriako errefuxiatuekiko elkartasunez antolatu dituen kultur ekitaldietan.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187033/manifestazioa-egin-dute-baionan-krisi-sozial-eta-ekonomikoari-aurre-egitea-xede.htm
|
Ekonomia
|
Manifestazioa egin dute Baionan, krisi sozial eta ekonomikoari aurre egitea xede
|
500 pertsona bildu dira CGT sindikatuak deitutako greba eta mobilizazio egunera. LABek eta EH Baik ere babestu dute deialdia.
|
Manifestazioa egin dute Baionan, krisi sozial eta ekonomikoari aurre egitea xede. 500 pertsona bildu dira CGT sindikatuak deitutako greba eta mobilizazio egunera. LABek eta EH Baik ere babestu dute deialdia.
|
Goizean egin dute manifestazioa CGT sindikatuak deituta, Baionan. Greba eta mobilizazio eguna antolatu du sindikatuak, eta LABen eta EH Bairen sostengua ere izan dute. Pandemiak eragindako krisi sozial eta ekonomikoa ezarri dute jomugan, eta 500 pertsona inguru batu dira deialdira.
«Erretreta, lansari, lan baldintza hobeen eta zerbitzu publikoaren alde» zioen manifestazio buruko pankartak. Deialdi orokorra izan da gaurkoa: 32 orduko lanaldia ezartzea, gutxieneko saria 1.800 eurora igotzea eta erretreten erreforma bertan behera uztea eskatu dute, besteak beste.
Krisi sozial eta ekonomikoak anitz hunkitu dituen sektoreak ordezkatuak izan dira manifestazioan, hala nola osasungintzakoak eta aeronautikakoak. Marie Pierre Etxebarne Baionako ospitaleko langilea eta CGTko idazkaria da: «Pandemia garaian heroiak ginela erran digu Frantziako Gobernuak, baina aldi berean gure lan baldintzak okertzen segitzen du. COVID saria bidegabea da: ez dute ospitaleko langile guziek ukan; alta, denak gara beharrezkoak», salatu du.
Eñaut Aramendi LAB sindikatuko bozeramaileak «langileak beren baitarik antolatzeko» garaia dela erran du. «Datorren krisiaren aurrean enpresa txiki, ertain eta handietan antolatu behar dute langileek. Sindikatuak hor egongo gara bidea egiteko. Erasora pasatu behar dugu beste sindikatuekin batera, eta lana eramaten ari gara».
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187034/araban-ia-hirukoiztu-egin-da-kasu-berrien-kopurua.htm
|
Gizartea
|
Araban ia hirukoiztu egin da kasu berrien kopurua
|
Azken orduetan 807 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, bezperan baino 47 gehiago. Araban ia hirukoiztu egin dira egun bakarrean detektatutako kasuak: zehazki, 131 izan dira. Nafarroan, berriz, nabarmen apaldu da positibo kopurua azken egunean. Hegoaldeko lurraldeetan, guztira 67 pertsona erietxeratu dituzte 24 orduan. Hildako bat izan da Nafarroan.
|
Araban ia hirukoiztu egin da kasu berrien kopurua. Azken orduetan 807 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, bezperan baino 47 gehiago. Araban ia hirukoiztu egin dira egun bakarrean detektatutako kasuak: zehazki, 131 izan dira. Nafarroan, berriz, nabarmen apaldu da positibo kopurua azken egunean. Hegoaldeko lurraldeetan, guztira 67 pertsona erietxeratu dituzte 24 orduan. Hildako bat izan da Nafarroan.
|
Azken egunetako joerari eutsi dio kutsatu berrien kopuruak, beste behin; gora egin du berriz. Azken egunean 807 kasu berri atzeman dituzte Hegoaldean. Araban izan da gorakadarik handiena: areago, ia hirukoiztu egin da 24 orduan erregistratutako positibo kopurua. Atzo emandako datuen arabera, 46 ziren kasu berriak. Gaur, aldiz, beste 131 positiboren berri eman dute. Bizkaian eta Gipuzkoan ere ugaritu egin dira kasu berriak: zehazki, 252 atzeman dituzte Bizkaian, eta Gipuzkoan, berriz, 188. Guztira, 11.125 PCR proba egin dituzte hiru lurralde horietan; egindako proba guztien %5,2k eman dute positibo.
Nafarroan, aldiz, nabarmen egin du behera egun bakarrean atzemandako positibo kopuruak, bi egunez jarraian hirurehun kasuren langa gainditu ondotik. Azken datuen arabera, 228 kasu atzeman dituzte bertan, aurreko egunean baino 73 gutxiago. Gainera, egindako PCR proben kopuruan ez da ia aldaketarik izan. 2.893 proba egin dituzte azken egunean, eta horien guztien %7,6k eman dute positibo.
Halaber, koronabirusarekin lotutako heriotza bat izan da Nafarroan. Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, 70 urteko emakume bat da hildakoa.
Azken egunean 49 pertsona ospitaleratu dituzte Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, aurreko egunean baino zazpi gehiago. Nafarroan, berriz, 18 erietxeratu dituzte, eta ZIUn sartu behar izan dute horietako bat. Oraintxe bertan, 470 gaixok erietxeratuta segitzen dute Hegoaldean, eta 69 gaixo daude ZIUn, bezperan baino bi gehiago.
Zahar etxeetan, gero eta kasu gehiago
Egunetik egunera, positibo kopurua nabarmen ari da handitzen zaharren egoitzetan, baita egoiliarren heriotzen zenbatekoa ere. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, azken bi egunetan hiru egoiliar hil dira Bizkaiko zahar etxeetan, eta 205ek kutsatuta segitzen dute. Horietatik 26 ospitaleratuta daude. Halaber, beste agerraldi bat atzeman dute lurralde horretan; hamasei egoiliarrek eta hamabi langilek positibo eman dute Leioa laguntza zentroan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere zahar etxeetako datuak gaurkotu ditu: azken orduetan hiru egoiliar hil dira Gipuzkoako zaharren egoitzetan, eta beste positibo bat atzeman dute.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187035/irizarrek-beste-hogei-autobus-elektriko-salduko-dizkio-madrili.htm
|
Ekonomia
|
Irizarrek beste hogei autobus elektriko salduko dizkio Madrili
|
Gipuzkoako konpainiak egindako beste 35 autobus elektriko ditu dagoeneko EMTE Madrilgo garraio publikoaren enpresak.
|
Irizarrek beste hogei autobus elektriko salduko dizkio Madrili. Gipuzkoako konpainiak egindako beste 35 autobus elektriko ditu dagoeneko EMTE Madrilgo garraio publikoaren enpresak.
|
Ez da dira garai errazak autobus ekoizleentzat, konfinamenduak eta orduz gero hainbat jardueratan izaten ari diren mugak autobus garraioa mugatu eta ibilgailu berrien eskaera gutxitu baitute. Ekoizpena apaldu eta barne-antolaketa neurriak hartu behar izan dituzten enpresen artean dago Irizar gipuzkoarra. Gaur, baina, berri on bat eman du. Izan ere, kontratua lortu du hogei autobus elektrikoz hornitzeko EMTE Madrilgo Garraioaren Udal Enpresa.
Irizar ie bus modeloko ibilgailuak izango dira, hamabi metrokoak. Enpresak jakinarazi du modelo horren bertsiorik modernoena emango diola Madrili, autobusek pisu gutxiago dutelako eta bidaiari gehiagorentzako lekua dutelako.
EMTrekin sinatutako hirugarren kontratua da Irizarren adar elektrikoarentzat (Irizar e-mobility). 2018an hamabost eman zizkion, eta beste hogei lanean ari dira 2020. urtearen hasieraz geroztik.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187036/elak-krisiari-aurre-egiteko-24-proposamen-egin-dizkio-mendiari.htm
|
Ekonomia
|
ELAk krisiari aurre egiteko 24 proposamen egin dizkio Mendiari
|
«Gehiengo sindikala errespetatzeko» eskatu dio sindikatuak Jaurlaritzako Lan sailburu berriari.
|
ELAk krisiari aurre egiteko 24 proposamen egin dizkio Mendiari. «Gehiengo sindikala errespetatzeko» eskatu dio sindikatuak Jaurlaritzako Lan sailburu berriari.
|
Lehen bilera egin dute Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburu berriak Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak.
Harreman kaskarrak izan dituzte azken urteetan Jaurlaritzak eta Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiak, eta, gobernu berriaren programa ikusita, zaila dirudi asko hobetuko direla esatea. Hain zuzen ere, bileratik ateratakoan Lakuntzak salatu du ez duela aldaketarik antzeman Eusko Jaurlaritzaren zerga eta ekonomia politiketan, eta horiek «oso kaltegarriak» direla langileriarentzat.
Edonola ere, ontzat hartu du Mendiak konpromisoa hartu izana sindikatuarekin «harreman normalizatua» izateko. «Horrek aldaketa dakar aurreko lau urteekiko; izan ere, lau urte horietan ez da elkarrizketarik izan Jaurlaritzako sailburuekin, ezta lehendakariarekin berarekin ere».
ELAren kexuetako bat da Mendiak eta Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren aldeko apustuari heltzen diotela. Sindikatuak uste du mahai honek helburu bakarra duela: elkarrizketa sozial faltsu baten irudia helaraztea, gehiengo sindikalak (ELA eta LAB, %60) planteatzen dituen aldaketa sakonen aldarrikapenei jaramonik ez egiteko. «Erabakiak hartzeko sistema antidemokratiko bat» iruditzen zaio mahaia, CCOOk eta UGTk ordezkaritzaren %29 baino ez dutelako.
Lakuntzak ziurtatu dio Mendiari prest dagoela akordioak lortzeko gai garrantzitsuetan, hala nola enpleguan, prestakuntzan, gizarte laguntzetan, lan osasunean eta abarretan, baina argi eta garbi adierazi dio bide berriak irekitzeko ezinbestekoa dela bi gairi aurre egitea: batetik, «arau demokratikoak berrikustea eta bermatzea, sindikatu bakoitzaren ordezkaritza errespeta dadin eta patronalak beto ahalmena izan dezan»; bestetik, «Jaurlaritzaren politikak sakon aldatzea: lan munduko larrialdiek aurrekontu konpromiso handia eskatzen dute; gaur egun, are gehiago».
ELAren eskaerak Jaurlaritzari
Maiatzean egindako 24 proposamen zehatzen berri eman dio ELAk Mendiari. Proposamen horiek 5 multzotan banatzen dira:
Diru sarrera publikoak handitzea, sozietateen gaineko zergan eta ondarearen gaineko zergan berariazko errekarguak eginez. Gainera, zerga-sistema egituraz aldatzeko neurriak proposatu ditu. Proposamen horiekin 4.000 milioi euro gehiago bilduko lirateke urtean.
Sektore publikoa indartzea. Besteak beste, aldi baterako langileen enplegua sendotzea eta zainketako azpikontratatutako sektoreak argitaratzea.
Pertsona guztiei diru sarrera nahikoak bermatzea. DSBEa ezartzea LGSn, eta langabezian dauden guztiei gutxieneko diru sarrerak bermatzea (baita LGSn ere).
Eskubideak aitortzea (etxebizitza, mendekotasun egoera guztien estaldura), bizitza eta zaintza zentroan jarriz.
Sistemaren enpleguaren eta eraldaketa sozial eta ekologikoaren aldeko konpromisoa (eta funtsezko ondasunen ekoizpena birkokatzea). ELAk enpresa estrategikoen parte hartzea edo nazionalizazioa proposatu zuen duela hilabete batzuk (Eusko Jaurlaritzak 2.300 milioi euro jarri beharko lituzke horretarako, Alemanian onartutakoaren araberako ahalegina eginez gero). Eraldaketa ekologiko horretan dozenaka mila enplegu sortzeko potentziala dago, eta horrek bultzada publikoa eskatzen du.
Gainera, ELAk enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak ordaintzeko euskal funts publiko bat sortzea ere proposatu zuen, enpresen etekinekin finantzatua (sozietateen gaineko zergaren errekargua) eta enplegu guztia mantentzearen baldintzapean, aldi baterakoa barne. Funts horren zenbatekoa 300 milioi ingurukoa izan daiteke.
Azkenik, Mendiak ELArekin harreman normalizatua izateko konpromisoa hartu du, eta horrek aldaketa dakar aurreko lau urteekiko; izan ere, lau urte horietan ez da elkarrizketarik izan Jaurlaritzako sailburuekin, ezta lehendakariarekin berarekin ere.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187037/euskaltegietako-ikasleei-malgutasuna-eskainiko-diete-ikasturte-honetan.htm
|
Gizartea
|
Euskaltegietako ikasleei «malgutasuna» eskainiko diete ikasturte honetan
|
Ikasleak «seguru» sentitzeko helburuarekin, euskaltegiek lau eskaintza egingo dituzte: B2 mailara arte doan ikasteko aukera egongo da, baldintza batzuekin. AEK-k gogorarazi du beren egoera «prekarioa» dela.
|
Euskaltegietako ikasleei «malgutasuna» eskainiko diete ikasturte honetan. Ikasleak «seguru» sentitzeko helburuarekin, euskaltegiek lau eskaintza egingo dituzte: B2 mailara arte doan ikasteko aukera egongo da, baldintza batzuekin. AEK-k gogorarazi du beren egoera «prekarioa» dela.
|
Malgutasuna; euskara ikasteko hainbat aukera eskainiko dizkiete ikasturte honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegietako ikasleei. Hain zuzen, euskara ikasteko «formula» hautatzeko aukera izango dute, eta horretarako EAEko erakundeek eta euskaltegiek kanpaina bat aurkeztu dute Gasteizen, Euskara ikasteko zure formula lelopean. Guztira lau aukera egongo dira, eta helburuetako bat da ikasleei ahalik eta eskaintzarik «zabalena» egitea eta euskaltegietara «lasaitasunez» joatea, betiere osasun eta segurtasun neurriak beteta. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua aurkezpenean izan da, eta ikasturteko asmo berriak izan ditu gogoan: «Ikaslea erdigunean jarri eta inoizko eskaintzarik malguena jarri da herritarren eskura. Helburua ikaslea seguru sentitzea da, eroso, eta erraztasun guztiak izatea euskara ikasteko prozesuan».
Mahai gainean lau aukera egongo dira. Zupiriak jakinarazi du lehena aurrez-aurreko eskolak mantentzea izango dela, ikasgeletan ikasleen segurtasuna mantenduta. Jardun biko eskolak ere eskainiko dira, aurrez-aurreko eskolak eta ez-presentzialak uztartuta. Areago, ikasle bakoitzak bere kasa euskara ikasteko aukera ere egongo da, autoikaskuntzan oinarrituta. Horretarako, Kultura sailburuak erantsi du aurreko urteetan baino aukera gehiago eskainiko direla. Azkenik, bideokonferentzia bitartez ere jasoko dira eskolak, taldeetan banatuta irakaslearekin batera. Baina bada gehiago ere: «Eskola horiekin batera, ahalegin guztia egingo da barnetegiak eta gainontzeko ikastaroak ere egin daitezen».
Eskolak jasotzeko aukera ez ezik, Zupiriak doakotasuna ere izan du hizpide: «B2 mailara arte, doakotasuna egongo da, asistentzia, neurriak eta mailak gainditzea bermatuz gero». Hau da, ikasleek matrikulazioan ordaindutako diru kopurua berreskuratzeko aukera izango dute, betiere %75eko asistentzia bermatzen bada eta B2 mailara bitarteko mailak gainditzen badira. Kultura sailburuaren arabera, Jaurlaritzako hartutako «konpromiso» bat da hori, eta azken urteotan euskara ikasteko bidean «lagungarria» izan dena. Horretarako, Jaurlaritzak aurten hiru milioi euro jarriko ditu. Hala, Zupiriak erantsi du ahalegina egingo dela «ikasleen beharrizanetara eta segurtasun baldintzetara» egokituko den ikasturte bati ekiteko, eta ahalik eta ikasle gehienek euskaltegietan izena emateko.
AEKren mezua
Iñaki Urkijo AEK-ko ordezkaria ere agerraldian egon da, eta baita ikasle bat ere. Haren arabera, zalantza ugari izan dituzte azken hilabeteotan, baina «gogoz eta ilusioz» ekin diote ikasturte berriari. «Euskaltegietako eskaintzak eta baldintzak egoera honetara egokitu ditugu, eta hala egingo dugu datozen hilabeteetan ere, ikasleak eta irakasleak seguruago egon daitezen». Alabaina, gehitu du eskolak eta ikastaroak emateko moduak egokitzeak ahalegin pertsonala eta ekonomikoa eskatzen duela, hala nola azpiegiturak eta baliabideak bermatu behar direlako. «HABEri [Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea] gogorarazi behar diogu gure sektorea feminizatua eta prekarioa dela, eta lankideen egoera hobetzeko pausoak eman behar direla, baliabide ekonomikoetan, laguntza pedagogikoetan eta prestakuntzan gehiago inbertituta».
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187038/lee-krasner-artista-itzaletik-atera-nahi-izan-du-guggenheim-museoak.htm
|
Kultura
|
Lee Krasner artista itzaletik atera nahi izan du Guggenheim museoak
|
Espresionismo abstraktuaren aitzindarietako bat izandako sortzailearen bost hamarkadako ibilbidea aztertu du Bilboko Guggenheim museoak, haren 62 margolan batuz
|
Lee Krasner artista itzaletik atera nahi izan du Guggenheim museoak. Espresionismo abstraktuaren aitzindarietako bat izandako sortzailearen bost hamarkadako ibilbidea aztertu du Bilboko Guggenheim museoak, haren 62 margolan batuz
|
«Oso obra ona da, ez dirudi emakume batek egindakoa». Oraindik ikasle zenean, Hans Hofmann margolari eta irakasleak egin zion aldi bereko aitortza eta ukazio esaldi horrek biltzen du Lee Krasner artistak (New York, 1908 - New York, 1984) bost hamarkadako ibilbide artistikoan bizi behar izandakoaren parte handi bat. Hain zuzen ere, horregatik nabarmentzen dute oharra sortzaileari eskainitako biografia gehienetan. Gaur egun, gero eta ohikoagoa da bere izena XX. mendeko bigarren erdialdeko AEBetako margolari garrantzitsuenen zerrendetan, eta gutxik ukatuko dute espresionismo abstraktuaren aitzindari izan zenik, baina, ukazioa da aitortza horien guztien abiapuntua. Hasteko, judutar familia ortodoxo batean haztearen espektatiben aurka hartu zuen pintore izateko erabakia 14 urterekin, eta estualdi ekonomiko bat baino gehiagori aurre eginda burutu ahal izan zituen arte ikasketak. Emakumezko pintore izatea oraindik bitxikeria zen sasoian izan zen emakumezko eta pintore, eta, hori gutxi ez, eta urte luzez Jackson Pollock artistaren alargun izatearen itzalpera kondenatu du artearen historiak. Haren figura errekuperatu nahi izan du orain Bilboko Guggenheim museoak, eta haren bost hamarkadako ibilbidea biltzen duen 62 margolaneko atzera begirakoa eskaini dio: Lee Krasner. Kolore bizia. Urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai.
Europan sekula egin zaion atzera begirakorik sakon eta osoena da, eta zor kitatze baten pare aurkeztu du Lucia Agirre komisarioak. «Beharrezkoa zen». 2017an eduki zuten lehenengoz Krasnerren margolan bat ikusgai Bilbon, Guggenheim museoak espresionismo abstraktuari eskainitako monografikoaren barruan, baina Agirrek onartu duenez, lehenagotik zerabilten artistari erakusketa propio bat eskaintzeko ideia. «Oso erakusketa desiratua da hau».
Printzipio deklarazioa
1928ko autoerretratu batek abiatzen du ibilbidea, eta kronologikoki antolatu dituzte hortik aurrerako margolan guztiak. Lehen irudi horren garrantzia nabarmendu du komisarioak, ordea. Bertan biltzen baita, haren hitzetan, Krasnerren asmoa. «Printzipio deklarazio bat da». Ikusleari zuzen begiratzen dion emakume bat erakusten du margolanak, pintzelak eskutan, atzean baso bat daukala. «Pintore modura irudikatzen du bere burua». Haren ikasketa ibilbidearen berri ematen dute ondorengo margolanek. Estilo klasikora egindako biluzien ikerketak, Hofmannen eskoletan kubismoaren eraginpean margotutako giza figurak, espresionismo abstraktuan koka daitezkeen lehen margolanak, collageak...
«Krasner ez zen estilo zehatz baten marka pean aritzen zen pintore bat», azaldu du Agirrek. Eta Krasner sorta bat ikus daitezke horregatik sinadura bakar horren atzean. Betiere, erreferentziazko bi artista nagusirekin: Pablo Picasso eta Henri Matisse. Komisarioaren hitzetan, erakusketa osora zabaltzen baita haien itzala.
Biografia piktoriko bat
Erabat uztartuta doaz bizitza eta artea, gainera, bere kasuan. Eskutik, biografia eta pintura. Eta giltzarria da hor Pollock-en ispilua. 1942an McMillen Inc. galeriak pintura amerikarrari eta frantziarrari eskainitako erakusketaren harira ezagutu zuten elkar bi sortzaileek, eta ezkonduta zeuden 1945erako. Inpaktu handia izan zuen Pollocken agerpenak Krasnerren pinturan, Agirrek zehaztu duenez, baina haren itzalean gelditzea ere ekarri zuen horrek, erakusketan argi ikus daitekeenez.
Peggy Guggenheim arte bildumagileak eskainitako laguntza ekonomikoari esker, 1945ean, Springs herrira mugitu zen bikotea, baserri batean bizitzera, eta ordukoak dira Irudi txikiak izeneko serieko koadroak. Sorta horren parte diren neurri txikiko hainbat margolan abstraktu ikusi ahalko ditu bisitariak Bilbon, eta, Agirrek zehaztu duenez, Krasnerrek eta Pollockek zuten estatus ezberdintasunaren froga argia ere badira. «Margolan hauek logelan margotu zituen Krasnerrek, eta horregatik dira neurri horretakoak, han sartzeko modukoak izan behar zutelako. Pollockek bihitegian egiten zuen lan, ordea, eta neurri handiko oihalekin lan egiteko aukera ematen zion horrek». Are, neguan, gela bat bakarrik berotzeko beste diru zutenez, logelara joan zen Pollock, eta egongelan jarraitu zuen orduan Krasnerrek.
Bihitegia eta logela
Zehaztapena ere egin du komisarioak, halere. «Pollock-ek bazuen arrakasta ordurako, eta, beraz, espresionismo abstraktuaren parte ziren beste artisten emazte askok ez bezala, Krasnerrek ez zuen bere lana eten behar izan bere senarra mantendu behar izateko. Beti margotu zuen, naturala zen harengan, eta bikoteak ez zuten horretaz hitz egin behar izan ere».
Badira Krasnerrek bere margolan zaharren puska apurtuekin osatutako collageak erakusketan, eta Pollocken eta bere amaren heriotzak dolu sasoi bat hasten du artistaren ibilbidean. Bereziki nabarmena da Picassoren eragina margolan horietan, esaterako. Epe ilun horren ostean, ordea, senarraren estudio izandako bihitegian lanean hasten da Krasner, eta neurri handiko margolanak egiteko aukera zabaltzen dio horrek. Indartsuak dira bere mugimenduak. Biziak koloreak. Urteekin neurritsu izatera joko du sortzailearen arteak, eta ibilbideko lehen aretoko margolanen hondarrekin osatutako collage sorta batek ixten du erakusketa. Hain zuzen ere, Hofmannekin margotutako giza figura kubistaz osatutako hasierara bueltatuz. Erabat ezberdin. Buelta oso bat emanda.
Feminismoak berreskuratuta
Agirrek esan duenez, feminismoak 60ko hamarkadan egin zituen Krasnerren figura errekuperatzeko lehen saiakerak, eta hainbat erakusketa egin zitzaizkion AEBetan lan horri esker. Europan, 65an egin zen Londresen lehen erakusketa erretrospektiboa. Eta bigarren berreskuratze moduko bat ikusten du orain martxan komisarioak. Londresko Barbican Centre zentroarekin eta bertako Eleanor Nairne komisarioarekin elkarlanean antolatu du erakusketa Bilboko museoak, eta Euskal Herria izango du azken geltokia. Aurrez, Londresen, Frankfurten eta Barnan egon dira margolanak. Seguros Bilbao enpresak babestu du Bilboko irekiera.
«Momentu berezia» izan da erakusketaren irekierarena Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariaren hitzetan. Izan ere, Krasnerrena da martxoko itxialdiaren ostean, museoak berriz ateak ireki zituenetik egin duen lehen irekiera. Udarako zuten aurreikusita, berez, baina atzeratu egin behar izan dute, koronabirusaren eraginez. Luzatu egin zituzten lehenagotik martxan zituzten erakusketak, baina berriz ere erakusketa berriak aurkezten hasteko asmoa du orain museoak. Horregatik, «urratsez urrats» normaltasunera itzultzen hasiko direla erakusten duen ikur bat ere bada Krasner, museoko zuzendariaren hitzetan; nahiz eta onartu duenez, erakundearentzat erronka sasoia da egungoa. «Saiatu gara funtzionamenduari eutsiko dion nukleo bat mantentzen, eta programazioari eta geure bideragarritasun ekonomikoari eusten, ahal izan den neurrian».
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187039/zaldibarren-gizon-bat-atxilotu-dute-bikotekidea-jotzea-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Zaldibarren gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzea egotzita
|
42 urte ditu atxilotuak.
|
Zaldibarren gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzea egotzita. 42 urte ditu atxilotuak.
|
Biktima emakumea da, eta biak bizi diren Zaldibarko (Bizkaia) etxebizitzan gertatu zen erasoa, asteazken arratsaldean. Ertzaintzak jakinarazi du 18:15ak aldera atxilotu zuela 42 urteko gizona, eta epailearen esku utzi dute. Emakumea, berriz, erietxera eraman zuten, osasun azterketa egiteko.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187040/aurrera-jarraitzen-du-iazko-sanferminetan-ikurrina-atera-zuen-zinegotziaren-aurkako-salaketak.htm
|
Gizartea
|
Aurrera jarraitzen du iazko sanferminetan ikurrina atera zuen zinegotziaren aurkako salaketak
|
Epaileak ebatzi du delitu zantzuak daudela Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziak egindakoetan. Egotzi dio «legez kanpoko bandera eta ikurrak kentzeko agindua zuten» Udaltzaingoen aurka oldartzea. Udalak ahozko epaiketa bat egiteko eskatuko du.
|
Aurrera jarraitzen du iazko sanferminetan ikurrina atera zuen zinegotziaren aurkako salaketak. Epaileak ebatzi du delitu zantzuak daudela Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziak egindakoetan. Egotzi dio «legez kanpoko bandera eta ikurrak kentzeko agindua zuten» Udaltzaingoen aurka oldartzea. Udalak ahozko epaiketa bat egiteko eskatuko du.
|
Aurrera jarraituko du Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziaren aurkako salaketak. Carmen Alba Navarra Sumako Iruñeko zinegotziak auzitara eraman zuen Abaurrea iaz, sanferminetako txupinazoan ostikadak ematea egotzita: «Balkoian nengoen, Abaurrea ikurrina ateratzen ari zela ikusi nuen, eta eutsi egin nuen [bandera]; orduan, ostikoka hasi zitzaidan», argudiatu zuen Albak, eta gaineratu «ubeldura ugari» izan zituela hankan. Albak ikurrina «inposatu» nahia egotzi zion EH Bilduri.
Oraingoz, ez du aurkakorik esan Iruñeko epaitegiak. Hark gaur jakinarazi du delitu zantzuak ikusten dituela EH Bilduko zinegotziaren jokabidean, eta salaketa izapidetzen jarraituko duela. Bi aldeei hamar eguneko epea eman die orain, akusazioa arrazoitzeko ezinbestekoak iruditzen zaizkien idatziak eta frogak aurkezteko. Gauzak hala, Iruñeko Udalak ahozko epaiketa eskatuko duela adierazi du: «ikurrina erakustea eragoztean kolpeak eta hozkadak jasan zituzten udaltzainak ordezkatuko ditu Iruñeko Udaleko aholkularitza juridikoak».
Epaileak auzipetze autoan azaldu duenez, badaude nahikoa adierazpen eta dokumentu jakiteko zer gertatu zen, baita parte hartu zuten pertsonak zein diren jakiteko ere. Dokumentuen artean aipatu ditu Polizien atestatua, medikuen txostenak eta ekintzak argitzen dituzten grabaketak.
Ez hori bakarrik. Autuak dioenez, «lanean zebiltzan Udaltzainek aginduak zituzten legeak onartzen ez dituen banderak eta ikurrak udaletxeko balkoian erakustea eragozteko; Abaurrea oldartu egin zitzaien, borrokatu egin zuen eta erasoak egin zituen autoritateak legez kanpoko bandera zegoen lekutik ken ez zezaten».
Abaurrearen salaketa, artxibatuta
Udaletxeko balkoietako batean, gertatutakoaren harira salaketa jarri zuen bakarra ez zen Alba izan. Maider Beloki EH Bilduko zinegotziari egin zizkioten lesioak epaitegian salatu zituen koalizioak, eta Abaurreak Alba salatu zuen. Epaileak, ordea, bi salaketa horiek artxibatzeko agindu du.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187041/gorputzen-eraldaketak-ispiluaren-aurrean.htm
|
Kultura
|
Gorputzen eraldaketak, ispiluaren aurrean
|
Eraldaketaren kontzeptuan oinarrituko da Mapamunditarrak proiektuaren hamalaugarren aldia. Sei erakusketa, performance bat eta zenbait hezkuntza jarduera eskainiko dituzte bihartik urriaren 25era, Iruñean, Uharten eta Atarrabian (Nafarroa).
|
Gorputzen eraldaketak, ispiluaren aurrean. Eraldaketaren kontzeptuan oinarrituko da Mapamunditarrak proiektuaren hamalaugarren aldia. Sei erakusketa, performance bat eta zenbait hezkuntza jarduera eskainiko dituzte bihartik urriaren 25era, Iruñean, Uharten eta Atarrabian (Nafarroa).
|
La Caracola kultur elkarteak antolatzen du Mapamunditarrak egitasmoa urtero, Iruñean kultura garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Iaz, ispiluaren kontzeptua hartu zuten ardatz gisa, eta honako gogoeta egin zuten: «Ispiluak itxura itzultzen digu, zeina berehala iraungitzen den. Itxuraz, askotarikoak gara, eta, urteak igaro ahala, geure buru gehiago pilatzen ditugu gorputz bakarrean. Geure buruei behatzeko, agian urrundu egin behar dugu; geuregandik aldendu, gero itzultzeko. Artelanek ispilu bilduma bat osatzen duten». Aurten, ispiluaren ideiara itzuli dira, eta hausnarketa hori garatu dute. Hala azaldu du Alexandra Baures komisarioak: «Bitan ibai berean bainatzea ezinezkoa dela esaten dugun bezala, ezinezkoa da ispilu berean bitan begiratzea. Zergatik? Pertsonak denborak zeharkatzen gaituelako; hazten, zahartzen eta hiltzen garelako; gure inguruan mundua ere etengabe aldatzen delako».
Gogoeta horretatik tiraka, gorputzetan izaten diren eraldaketetan eta horien irudikapenetan jarriko dute begirada. «Gorputzari erreparatuko diogu esperientziaren, afektuen eta ideien hartzaile gisa, eta bata edo bestea izateko leku gisa».
Bihartik aurrera hiru erakusketa berri ikusi ahal izango dira Iruñeko Ziudadelan, Blanca Gracia, Caroline Delieutraz eta Pablo Lerma artistenak. Bauresen arabera, hiru proposamenek bi elementu komun dituzte: batetik, maskaren erabilera. «Maskarak janzkerak dira, gure irudia aldatu eta beste pertsona bat izatea ahalbidetzen digutenak; eta, batzuetan, maskarak kendu behar dira zenbait gauza ikusi ahal izateko». Eta, bestetik, mundu fisiko edo errealaren eta mundu birtualaren arteko «joan-etorriak». «Gaur egun joan-etorri horiek bereziki ikus daitezke, neurri batean sareetan bizi baikara, eta hor nortasun berriak har baititzakegu».
Oinarri beraren inguruko hiru proposamen
Blanca Gracia madrildarrak hiru lan aurkeztuko ditu Ziudadelako Labean: batetik, Hipnosia bideo animazio piezarekin ikusleak egungo testuinguruan munduan duen tokia topatu dezala bilatzen du, mezu bat bidalita: ihes egin beharra dagoela. «Irudien bidez, gaur egungo momentutik ihes egiteko jarraibide batzuk ematen dira; hori litzateke gizabanakoa eraldatzen duena. Baina interesgarriena da jarraibide horiek guztiak ezinezkoak direla», azaldu du Graciak. Lan horretara hurbiltzeko, ikusleak Ataria instalaziotik igaro beharko du: mundu bukaeraren mitoaz ari den ate itxurako oihaletik. Azkenik, Goi-unea bi bariaziotan bideoan, irudi errealak eta animaziozkoak batuz, istorio «sinplista» bat aurkeztuko du, Erdi Aroko istorioetan oinarrituta. «Eta bideoan pertsonaiek zein Lurrak berak eraldaketak bizitzen dituzte».
Beste bi erakusketak Mistoen Aretoan ikus daitezke. Caroline Delieutraz paristarrak sare sozialetan jarri du fokua bereziki. Maskarak erabilita, sareetan ibiltzen diren troll-ak irudikatu ditu Trolls just want to have fun izeneko instalazioan. «Nire lanak, alderdi askotan, eraldaketaren gaia jorraten du beti, teknologia berriekin batera bereziki, pertzepziotik hasi eta gorputzeraino», azaldu du. Lan hori Fantastic blue ikus-entzunezko piezarekin batera kokatu du: artistak Instagram bidez edonoren eskura jarritako filtro urdin bat erabilita Interneteko erabiltzaileek egin dituzten argazkien bilduma bat da. Horrekin batera, Blue meme bideoa ikus daiteke, Delieutrazen lehen lanetako bat, azal urdineko izaki hibridoen fotogramak biltzen dituena. «Erdi gizaki erdi estralurtarrak dira, gizaki urdinaren idealaren inguruan komunitate bat osatzen dutenak», haren hitzetan.
Azkenik, Pablo Lerma bartzelonarrak aztertu du nola irudikatu izan diren gizonezkoen gorputzak argazkigintzaren historian, eta zer toki izan duen argazkilaritzaren historian queer komunitateak. Aurreko proiektu baten inguruan sortu du, 2016an Estatu Batuetan abian jarri zuena, herri argazkigintzaren, maskulinitatearen irudikapenaren eta artxiboen inguruan. «Han igaro nituen urteetan artxiboetan arakatu nuen, argazkietan pertsona queer gisa dudan nortasunari buruzko erantzunak bilatzeko», adierazi du. Iraganari begira, etorkizunerako erantzunak bilatzen saiatu da horrela, «kontranarratiba» bat sortzeko asmoz: «Artxibo fotografiko guztietan, argazkiaren historian, irudikapen falta handia dago, eta nik, artxiboetako gorputz maskulinoei begiratzean, egin nahi dudan ariketa da kontranarratiba bat sortzea».
Iruñea, Uharte eta Atarrabia
Erakusketa horiez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarioko eraikinean ikusgai dago jada Helena Goñiren Tell me how close we are to a riot argazki erakusketa, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan (Nafarroa) Mireia Martin eta Jorge Martinezen Fase-aldaketa gelan arte prozesua, eta urriaren 25 zabalduko dute Pablo Lermaren Arga erakusketa, Atarrabiako pilategian (Nafarroa). Azkenik, Anna Holveckek entzunezko performance bat egingo du, urriaren 3an, Nafarroako Unibertsitateko Museoan.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187042/alaitz-areitio-presoa-aske-utzi-dute.htm
|
Politika
|
Alaitz Areitio presoa aske utzi dute
|
Hamahiru urte igaro ditu espetxean, ETAko kide izatea leporatuta. Renneseko espetxetik atera arren, hango hotel batean daukate konfinatua, koronabirusagatik.
|
Alaitz Areitio presoa aske utzi dute. Hamahiru urte igaro ditu espetxean, ETAko kide izatea leporatuta. Renneseko espetxetik atera arren, hango hotel batean daukate konfinatua, koronabirusagatik.
|
2007an atxilotu zuten Alaitz Areitio Iurretako (Bizkaia) presoa, eta gaur gelditu da aske, hamahiru urte espetxean egin ondotik. Renneseko (Bretainia) espetxetik atera da, baina oraindik ezin izango du Euskal Herrira itzuli: Bretainiako hiriko hotel batean daukate bakartuta, koronabirusagatik.
ETAko kide izatea leporatuta eduki dute preso.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187043/ineos-ikusgarri-eta-landa-bizigarri.htm
|
Kirola
|
Ineos ikusgarri eta Landa bizigarri
|
Kwiatkowskik irabazi du mendiko azken etapa, Carapazekin batera helmugaratuta. Landak erasokor jokatu du, eta bosgarren jarri da sailkapen nagusian. Roglicek gertuago du garaipena
|
Ineos ikusgarri eta Landa bizigarri. Kwiatkowskik irabazi du mendiko azken etapa, Carapazekin batera helmugaratuta. Landak erasokor jokatu du, eta bosgarren jarri da sailkapen nagusian. Roglicek gertuago du garaipena
|
Arantza kendu du Mikel Landak (Bahrain). Bazuen halako zor bat ziklismoarekin, jotzerako jota gelditu baitzen atzo. Bada, kitatu egin du gaur, Glieresen gora sua piztu, eta faboritoen borroka bizituta. Tourreko azken etapa menditsua zen, eta ibilbide aproposa zuen segadetarako, bost mendate kateaturekin. Haatik, arabarra izan da lasterketa apurtzen saiatu den faborito bakarra. Pello Bilbao eta Damiano Caruso bidali ditu aurrera, eta urrutitik mugitu da azken mendatean. Harrapatu egin dute onenek, baina atzean utzi ditu Adam Yates (Mitchelton) eta Rigoberto Uran (Education First); eta hartara, bi koska egin ditu gora sailkapenean. Bosgarren dago orain, Primoz Roglicengandik (Jumbo Visma) 3.28ra. Esloveniarrak tinko eutsi dio lidertzari.
Etaparen lehian, berriz, erakustaldia egin du Ineosek. Izan ere, ihesean jaun eta jabe izan dira Michal Kwiatkowski eta Richard Carapaz, eta besarkatuta helmugaratu dira. Poloniarrarentzat izan da garaipena, eta ekuadortarrak mendiko elastikoa soineratu du. Talde britainiarrak porrot egin du aurtengo Tourrean, eta gaurko etapak ez du hori aldatzen. Egitura, ahalmen eta ibilbide aldetik, maillot horiaren borrokan egon behar zuen Skyren oinordekoak, baina kale egin du. Behintzat, nahigabea apur bat arinduko dio gaurko erakustaldiak.
Etapa hasieran, 32 ziklistak egin dute aurrera. Tropel bat zen, ihesaldia baino gehiago. Mendateek galbahe lana egin dute, eta Glieresera hiru txirrindulari baino ez dira iritsi: Ineoseko biak, eta Bilbao. Bizkaitarrak ezin izan dio jarraitu Kwiatkowskik jarritako erritmoari, eta atzean gelditzen ari zen une berean, erasoa jo du Landak onenen multzoan. Lasterketa piztu egin du murgiarrak, ordura arte oso borroka gutxi egon baita oilarren artean. Haren ahaleginak bistaratu egin du Yates eta Uranen ezina.
Landak bat egin du Carusorekin, baina indartsuenek harrapatu egin dute azkenean. Enric Mas (Movistar) oldartu egin da igoerako azken kilometroan, eta geroago Tadej Pogacar (UAE) saiatu da, baina ez dute tarterik zabaldu. Gaina hartu ostean, 2,8 kilometroko lurrezko bidea zegoen, eta bertan matxura izan du Richie Portek (Trek). Horrek akuilatu egin ditu Landa, Mas eta Miguel Angel Lopez (Astana). 30 kilometro gelditzen ziren helmugarako. Alabaina, australiarrak Tom Dumoulinen (Jumbo) laguntza izan du jazarpenean, eta berriz aurrean sartzea lortu du. Azken kilometroetan ez da zalapartarik izan.
Landarekin batera, Masek atera dio etekinik handiena gaurko etapari: seigarren jarri da, 4.19ra. Lehen postuetan, aldiz, ez da aldaketarik izan. Roglicek aise gainditu du azken-aurreko azterketa, eta errenta onarekin iritsiko da larunbateko erlojupekora: 57 segundora du Pogacar, eta 1.27ra Lopez. Horren aurretik, arnasa apur bat hartuko dute gaur faboritoek, Champagnolen bukatzen den 166 kilometroko etapan. Gorabeheratsua da, baina laugarren mailako mendate bat baino ez du. Esprintean ez bada, ihesean erabakiko da.
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187044/presoen-eskubideen-aldeko-mobilizazioei-berrekingo-diete-sindikatuek.htm
|
Politika
|
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioei berrekingo diete sindikatuek
|
ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde elkartuko dira bihar Bilbon.
|
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioei berrekingo diete sindikatuek. ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde elkartuko dira bihar Bilbon.
|
Bestelako espetxe politika baten aldeko mobilizazioak egin ohi zituzten hilero sindikatuek, baina COVID-19aren izurriak geldiarazi zuen dinamika hori. Orain, ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek jakinarazi dute hileroko mobilizazioei berrekingo dietela, «arrazoizko epe batean euskal preso guztiak jendarteratzea bilatuko duen kartzela politika berri baten alde».
Bihartik hasiko dira berriro mobilizatzen; 11:30ean elkartuko dira Bilboko Plaza Eliptikoan, eta bertan izango dira Mitxel Lakuntza, Garbiñe Aranburu eta Raul Arza; ELA, LAB eta UGTko idazkari nagusiak, hurrenez hurren.
Besteak beste, eskatuko dute zenbait neurri «lehenbailehen» martxan jartzeko: euskal preso guztiak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzeko, gaixorik dauden presoak eta adinez nagusienak berehala kaleratzeko eta «gradu aldaketa eta ohiko kartzela legerian aurreikusitako kartzela onurak eskura izatea inolako diskriminaziorik gabe eta salbuespen legeria oro gainditzea».
Sindikatuen esanetan, neurriok «premiazkoak dira eta ezin dira gehiago berandutu, kartzeletako salbuespen egoerak, oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, bizikidetza demokratikoan aurrera egitea zailtzen» eta «sufrimendu gehiago sortzen» duelako. Horren adibide jarri dute Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza: «Gertatutakoaren aurreko erreakzioak ezin dira mugatu dolua adieraztera; beharrezkoa da Espainiako Gobernuak berehalako neurriak hartzea hain muturrekoak izango diren egoerak saihesteko».
|
2020-9-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/187045/sutea-piztu-da-longidako-pinudi-batean.htm
|
Gizartea
|
Sutea piztu da Longidako pinudi batean
|
Suhiltzaileak bidali dituzte bost parketatik, eta sua itzaltzeko lanetan ari dira hainbat helikoptero eta hegazkin ere.
|
Sutea piztu da Longidako pinudi batean. Suhiltzaileak bidali dituzte bost parketatik, eta sua itzaltzeko lanetan ari dira hainbat helikoptero eta hegazkin ere.
|
Sute bat piztu da Meoz eta Lareki (Nafarroa) arteko pinudi batean, Longidako ibarrean, eta hura itzali nahian ari dira lurretik nahiz airetik. Suak Elebarri mendiko hegoaldeko hegalari eragiten dio, eta malda handiak –%21era ere iristen dira– sua itzaltzea zailtzen ari dira.
15:15 aldera jaso dute deia larrialdi zerbitzuek, eta bertara joan dira Tafallako, Lizarrako, Zangozako, Cordovillako eta Azkoieneko (Nafarroa) suhiltzaile parkeetako suhiltzaileak. Beste hainbat baliabide ere jarri dituzte: helikopteroz garraiatutako bi talde, koordinazioko taldea eramateko helikopteroa, eta suteak itzaltzeko erabiltzen den hegazkin bat. Gainera, Errioxatik mota horretako beste bi hegazkin joan dira, baita hidrohegazkin bat Huescatik eta helikoptero bat Zaragozatik (Espainia) ere.
22:00ak aldera jakinarazi dute sutea «egonkortzeko bidean» zegoela, baina 300 hektarea inguru erre ditu.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187076/ziburuko-eskolan-agerraldi-bat-atzeman-dute.htm
|
Gizartea
|
Ziburuko eskolan agerraldi bat atzeman dute
|
Eskualdeko Osasun Agentziak agerralditzat jo du Aristide Briand eskolako kasuen agertzea. Zazpi haur kutsatu dira, gutxienez.
|
Ziburuko eskolan agerraldi bat atzeman dute. Eskualdeko Osasun Agentziak agerralditzat jo du Aristide Briand eskolako kasuen agertzea. Zazpi haur kutsatu dira, gutxienez.
|
Ziburuko (Lapurdi) Aristide Briand eskolan agerraldi bat atzeman dute. Lehenik, bi haur kutsatu ziren, eta bi klase bakartu zituzten, baina aste honetan beste haur batzuk ere kutsatu dira, eta eskola osoa hetsi behar izan dute. Hala, Eskualdeko Osasun Agentziak agerralditzat jo du Ziburuko eskolakoa. Guztira 67 haurrek ikasten dute hor, eta PCR proben emaitzen zain daude gehienak. Oraingoz, hamahiru haurrek negatibo eman dute proban.
Leire Larrasa Ziburuko axuantak segurtatu du herriko etxeak egitasmo bat martxan jarriko duela gaurtik goiti negatibo eman duten haurren zaintzeko.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187077/ekonomia-195-jaitsi-da-bigarren-hiruhilekoan-aurreikusi-baino-pixka-bat-gutxiago.htm
|
Ekonomia
|
Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago
|
Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa
|
Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago. Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa
|
Koronabirusaren krisiak 2020ko bigarren hiruhilekoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomian izandako eragina espero baino arinagoa izan da. Bizkarrekoa handia izan da, historikoa, baina datuak Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak iragan uztailean aurreikusitakoak baino pixka bat hobeagoak dira. Ordukoan, sailburuak aurreikusi zuen BPGa %20,1 apalduko zela urte arteko tasan, eta %19,8 langabezian; bada, aldagai guztien ikerketa zorrotzago bat egin ondoren, Eustat euskal estatistika institutuak arindu egin ditu datu horiek. BPGari dagokionez, %19,5eko jaitsiera egon da apiriletik ekainera; langabezian, berriz, aldea handiagoa da: %17,2koa izan da. Urte arteko datuak berrikusi ditu Eustatek, eta, ondorioz, hiruhilekoen artekoak ere bai. Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPGa %16,4 jaitsi da, eta langabezia tasa %14,3 igo.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak Europakoak baino txarragoak dira oro har. Euro eremuan %14,7 jaitsi da BPGa, eta %13,9 Europako Batasunean. Lurraldekako banaketan, %20,2 jaitsi da Araban, %19,5 Bizkaian, eta %19,3 Gipuzkoan. Nafarroako datuak hurrengo asterako espero dira. Krisiaren garairik okerrenean bildutako datuak dira horiek, konfinamendu bete-betean. Eustatek berak onartu du datuak biltzea «erronka» bat izan dela ezohiko egoerarengatik, eta ekonomiaren jaitsiera «itzela» izan dela.
Estatistika erakundearen arabera, ekonomiaren «jaitsiera areagotu» egin da sektore guztietan, «herri administrazioan, hezkuntzan, osasunean eta gizarte zerbitzuetan izan ezik». Horiek hala, lehen sektoreak %6,1eko murrizketa izan du urte arteko alderaketan; industriak, %26,7koa; eraikuntzak, %17,9koa; eta zerbitzuenak, %17,9koa. Zerbitzuen sektorea askotarikoa da, eta bilakaera oso ezberdina izan da arlo batetik bestera. Merkataritza, ostalaritza eta garraioari dagokionez, %21 egin du atzera; aldiz, esan bezala, herri administrazioan, hezkuntzan eta osasunean ez da egon ez igoerarik, ezta beherakadarik ere. Azkenik, gainerako zerbitzuetan jaitsiera izan da, %21ekoa.
Kontsumoan ere alde handia dago eremu pribatutik publikora. Etxeetako kontsumoari dagokionez, %20,3ko beherakada egon da iazko hilabete berekin alderatuta, eta %15,9koa lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Kontsumo publikoan, aldiz, herri administrazio guztienean, %3ko igoera egon da iazko datuekin alderatuta. Hala ere, arlo horretan ere atzerakada egon da lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Urtarriletik martxora iaz baino %4,6 gehiago kontsumitu zuten erakunde publikoek.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187078/kontrolatu-dute-longidako-sutea.htm
|
Gizartea
|
Kontrolatu dute Longidako sutea
|
Atzo pinutegi batean sortutako suak 170 hektarea erre ditu, hasieran uste zuten baino gutxiago. Guneak 4.000 hektarea ditu, zuhaitz askokoa da, eta hondamendi bat gertatzeko beldurra zuten suhiltzaileek.
|
Kontrolatu dute Longidako sutea. Atzo pinutegi batean sortutako suak 170 hektarea erre ditu, hasieran uste zuten baino gutxiago. Guneak 4.000 hektarea ditu, zuhaitz askokoa da, eta hondamendi bat gertatzeko beldurra zuten suhiltzaileek.
|
Atzo eguerdian Longidan (Nafarroa) sortutako suteak indarra hartu du berriz gaur eguerdian. Nafarroako suhiltzaileek gaur goizean sua erabat kontrolatzea espero zuten, gau osoan egindako lanari esker, baina haize bolada handiek egoera zaildu dute. Azkenik, 19:00ak aldera lortu dute hura kontrolatzea. Goizean helikoptero batek egin duen ikuskapenaren arabera, 170 hektarea inguru erre ditu suak, hasieran espero zuten baino gutxiago.
Gauean euri gutxi egin du, baina giroa hezetu eta tenperatuta jaisten lagundu du horrek, eta lana erraztu die suhiltzaileei goizean, eta Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak jarritako aire bidezko baliabideek alde egin dute eremutik. Haizearen eraginak, ordea, egoera aldatu du, eta berriz itzultzeko eskatu diete. Bitartean, Zangozako, Lizarrako, Cordovillako eta Tafallako suhiltzaileak lanean ari dira eremuan, baita bi helikoptero eta hegazkin bat ere. Horiei babesa ematen ari dira foruzainak eta Gurutze Gorriko boluntarioak ere, besteak beste.
4.000 hektareako gunea
Sutea atzoko 15:15 aldera hasi zen, Meotz eta Lareki arteko pinudi batean; Elebarri mendiaren hegoaldeko magalari eragin dio suak, eta han %21erainoko pendizak daude. Hala, pendizak eta haizeak lagunduta, zabaltzen hasi zen sua. Zuhaitz askoko gune bat da, 4.000 hektarea ingurukoa, eta, ondorioz, suteak tamaina handia hartu eta hondamendi bat eragiteko arriskua handia zela azaldu zuten suhiltzaileek.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187079/caixabankek-bankia-erosi-du-4300-milioi-eurogatik.htm
|
Ekonomia
|
Caixabankek Bankia erosi du 4.300 milioi eurogatik
|
Espainiako Estatua izango da akzioen %16aren jabea. Caixabankek jakinarazi du operazioak 770 milioi euro aurrezteko modua emango diola, eta nagusiki lantaldea murriztuz egingo duela hori.
|
Caixabankek Bankia erosi du 4.300 milioi eurogatik. Espainiako Estatua izango da akzioen %16aren jabea. Caixabankek jakinarazi du operazioak 770 milioi euro aurrezteko modua emango diola, eta nagusiki lantaldea murriztuz egingo duela hori.
|
Iragarrita zegoen, eta Caixabank eta Bankiako zuzendaritza batzordeek bart sinatu zuten bat egiteko akordioa. Gaur argitu da zenbat ordainduko duen Caixabankek: 4.300 milioi euro. Ez hori bakarrik; Espainiako Estatua da Bankiaren jabe nagusia (%62 du), eta eratuko den entitate berriaren %16aren jabe ere izango da —negoziazioen hasieran %14 izango zuela uste zen—. Bankiaren erreskate publikoa, beraz, esku pribatuetan geratuko da azkenean.
Bi bankuek bat egingo zutela jakin zenetik, sindikatuek kezka agertu dute, langileentzat ondorio larriak ekarriko dituela eta. Usteak baieztatu egin ditu Caixabankek gaur, eta jakinarazi du 2022. urtetik aurrera 770 milioi euro aurrezteko asmoa duela, nagusiki lantaldean egingo dituen aldaketen bidez. Arriskuan daude milaka enplegu, horietako dozena batzuk Hego Euskal Herriko bulegoetan. Bankiak hemezortzi bulego ditu Hegoaldeko lau hiriburuetan; Caixabank, berriz, askoz zabalduago dago Nafarroako Kutxa irentsi zuenetik: 72 bulego ditu, herri txikiagoetan horietako asko.
Orain, bi erakundeetako akziodunen ezohiko batzarrek onartu beharko dute fusioa, printzipioz azaroan. Urtea amaitu baino lehen legez eratu nahi dute erakunde berria. Gaur jakinarazi dutenez, hamabost pertsonak osatuko dute banku berri horretako zuzendaritza batzordea; horietako %60 independenteak dira. Presidentea Jose Ignacio Gorizalgorri bizkaitarra izango da, Bankiako egungo presidentea, eta Gonzalo Gortazar Caixabankeko burua banku berriko lehen exekutiboa izango da. Hark hartuko ditu egunez eguneko erabakiak.
Banku handiena
Espainiako banku sistemaren lau erakunderik handienetako bik egin nahi dute operazioa, eta horren emaitza azken hogei urteotako bat egite handiena izango da, bien artean 664.027 milioi euroren aktiboak elkartuko dira eta. Kataluniako bankuak —Valentziara eraman zuen egoitza independentzia erreferendumaren ondoren— 445.572 milioi euroren aktiboak ditu, eta Bankiak, 218.455 milioirenak. Interes tasak lur azpian daudela eta Europako Banku Zentrala bat egiteak eskatzen ari dela iritsi da bat egiteko saioa.
Urteko lehen seihilekoari dagozkion zenbakiak aintzat hartuz, Caixabankek 35.589 langile ditu 4.460 bulegotan, eta Bankiak, berriz, 15.947 langile eta 2.267 bulego.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187080/50-urte-bete-dira-joseba-elosegik-bere-buruari-su-eman-zionetik-francoren-aurrean.htm
|
Politika
|
50 urte bete dira Joseba Elosegik bere buruari su eman zionetik Francoren aurrean
|
Gernikako bonbardaketarekin eragin zuena «sentiarazi» nahi izan zion protesta horrekin. Gudaria izan zen 36ko gerran, eta senataria Franco hil ostean.
|
50 urte bete dira Joseba Elosegik bere buruari su eman zionetik Francoren aurrean. Gernikako bonbardaketarekin eragin zuena «sentiarazi» nahi izan zion protesta horrekin. Gudaria izan zen 36ko gerran, eta senataria Franco hil ostean.
|
1970eko irailaren 18an, Munduko Pilota Txapelketako partida bat jokatu zuten Donostiako Anoeta pilotalekuan —Atano III.a gaur egun—. Han zen Francisco Franco diktadorea, Espainiako estatuburua. Joseba Elosegi ekintzaile abertzaleak bere buruari su eman zion, eta kantxara jauzi egin zuen «Gora Euskadi askatuta!» oihukatuz.
Ekintza harekin ez zuen Franco hiltzeko asmorik, bere autobiografian idatzitakoaren arabera. «Francok euskaldunen herri santua suntsitzeko Gernikan eragin zuen sutea senti zezan nahi nuen. Sua gudariok piztu genuela zioen berak, munduaren aurrean entzutea kendu nahi zigulako euskaldunoi, eta nik su hura eraman nahi nion, berak eragin baitzuen». Elosegi erreduren ondorioz hil ez bazen ere, hamazazpi egunez egon zen erietxean. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta horietatik hiru urte eta hilabete bat bete zituen, inputatuta zegoen beste kasu batean ezarritako indultuarekin aske geratu zen arte. Kartzelan zegoela idatzi zuen bere autobiografia: Quiero morir por algo (Zerbaiten alde hil nahi dut).
Elosegi Donostian jaio zen, 1915eko abenduaren 6an. 1936ko estatu kolpearen osteko gerran, 20 urte zituela, Euzko Gudarostean sartu zen. Saseta batailoian aritu zen. Bertatik bertara ikusi zituen Durangoko (Bizkaia) eta Gernikako (Bizkaia) bonbardaketak. Limpiasen (Espainia) atzeman zuten, eta Duesoko espetxean sartu zuten, heriotzara zigortuta. Bilbora eraman zuten gero, Larrinagako kartzelara, eta trukea egin zuten harekin 1938ko urtarrilaren 20an. Ondoren, Katalunian, Ipar Euskal Herrian eta Frantzia okupatun borrokatu zen gerran.
Erresistentzia ekintza batzuk egin zituen Anoetakoaren aurretik ere. Besteak beste, 1946ko uztailean, ikurrin bat jarri zuen Donostiako Artzain Onaren katedraleko dorre batean. Atxilotu egin zuten, ihes egin zuen, eta berriro atzeman zuten 1950eko uztailaren 18an. Martutenen sartu zuten preso, eta, atera zenean, Lapurdira joan zen. 1964an itzuli zen Donostiara.
Franco hil ondoren, 1977ko uztaileko hauteskundeetan, diputatu aurkeztu zen EAJren zerrendetan. Senataria izan zen Madrilen hamar urtez, 1979tik 1989ra. Tarte horretan, 1984an, Itxarkundia batailoiaren ikurrina ostu zuen Madrilgo Armadaren Museotik. Gerrako ikurren artean zeukaten jasota. «Ez dugu lapurtu: berreskuratu egin dugu», esan zuen gero.
1990eko azaraoren 5ean hil zen, 74 urte zituela, bihotzekoak jota.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187081/gutxitu-egin-dira-egun-bakarrean-atzemandako-kasuak.htm
|
Gizartea
|
Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak
|
Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.
|
Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak. Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.
|
Behera egin du Hegoaldean atzemandako kasuen kopuruak. 793 pertsonak eman dute positibo azken egunean egindako probetan, aurreko egunean baino hamalau gutxiagok. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da egun bakarrean egindako PCR proben kopuruak nabarmen egin duela behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: ia 2.000 gutxiago egin dituzte, 9.166 alegia.
Halaber, koronabirusarekin eri ziren hiru adineko zendu dira azken egunean, Nafarroan. Zehazki, 79, 82 eta 90 urtekoak dira hildakoak.
Lurraldeka, Nafarroan detektatu dute kasu berri gehien: zehazki, 274, bezperan baino 46 gehiago. Bizkaian 232 kasu atzeman dituzte, aurreko egunean baino hogei gutxiago. Gipuzkoan, antzeko mantendu da kopurua: 190 erregistratu dituzte, bezperan baino bi gehiago. Araban, berriz, 85 izan dira kasu berriak. Han, kopurua nabarmen apaldu da atzokoarekin alderatuta, 131 izan baitziren.
Ospitaleratzeei dagokienez, erietxeratutako lagun kopuruak behera egin du Hegoaldean. Azken egunean 56 lagun erietxeratu dituzte, 11 gutxiago, bezperako datuekin alderatuta. Horietatik hogei Nafarroan ospitaleratu dituzte, eta 36 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Halaber, Osasun Sailak eta Osasunbideak jakinarazi dutenez, oraintxe bertan 71 gaixo daude ZIUetan.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187082/haur-influencer-en-irudia-nola-babestu.htm
|
Bizigiro
|
Haur 'influencer'-en irudia nola babestu
|
Gero eta haur ‘influencer’ gehiago daude, eta, edukia Interneten dagoenez, posible da adingabeen irudi eskubideak urratzea. Frantziako Senatuak haur horien eskubideak babesteko lege proiektu bat onartu du. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar.
|
Haur 'influencer'-en irudia nola babestu. Gero eta haur ‘influencer’ gehiago daude, eta, edukia Interneten dagoenez, posible da adingabeen irudi eskubideak urratzea. Frantziako Senatuak haur horien eskubideak babesteko lege proiektu bat onartu du. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar.
|
Marrazki bizidunak, jostailuak edota bideo jokoak izaten dituzte hizpide haur influencer-ek, edota, bestela, abesten eta dantzatzen agertzen diren bideoak igotzen dituzte sare sozialetara. Eduki horiek libreki mugitzen dira sarean, oso azkar, gainera, eta gazte horien irudi eskubideak urratzeko modu asko daude. Posible da nahi ez duten norbaitek irudi horiek eskuratzea, edota edukia bestelako asmo eta testuingurutan erabiltzea, irudian ageri denaren baimenik gabe. Era berean, batzuetan sare sozialetako kontuak ez dituzte haurrek propio sortu eta kudeatzen, gurasoen menpe baitaude. Kasu horietan, oso zaila izaten da zehaztea noiz ari diren gurasoak haurraren irudia beraien probetxurako erabiltzen. BERRIA-k haur influencer-en eskubideak izango ditu hizpide bihar; izan ere, Frantziako Senatuak gazte horien eskubideak babesteko lege proiektu bat aurkeztu du; hain justu, 16 urtetik beherako gazteen irudien «ustiapen komertziala» arautu nahi dute, garapen fasean dauden adin txikikoen intimitatea eta ohorea babestu asmoz.
Horrelako egoerak kudeatzeko dauden zailtasunak eta lege oinarriak zeintzuk diren azalduko dute Jesus Soler eta Ana Isabel Perez abokatuek. Perezek Interneten erabilera seguruaren inguruko formakuntza falta nabarmendu du, eta Solerek muga bat ikusten dio legezko kudeaketari: tokian tokiko justizia sistema ezberdina dela, eta oso zaila dela globala den espazio teknologiko erabat segurua bermatzea. Iban Garcia influencer gazteak, berriz, bere esperientzia propioa nolakoa izan den azalduko du.
Haur influencer-en eskubideez gain, bestelako gaiak ere landuko dira biharko Bizigiro sailean. Gau Beltzaren inguruko erreportaje bat ere egongo da; izan ere, Euskaltzaleen Topaguneak naturari eta euskarari lotuago dagoen ospakizuna sustatu nahi du.
Zinema estreinaldiei dagokienez, Greenland filmaren nondik norakoak azalduko dira. Telesailen atalean, Ridley Scotten zientzia fikziozko Raised by Wolves aurkeztuko du Mikel Yarzak.
Errezeta berri bat ere aurkeztuko du Iker Markinez sukaldariak: barazki eta gazta entsalada epela. Jatekoarekin batera, Galiziako Ribeira Sacra eskualdeko ardoei buruz jardungo da Roberto Sarriugarte kritikaria. Dominio do Bibei upategia izango du mintzagai.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187083/anezek-erretiratu-egin-du-boliviako-hauteskundeetarako-bere-hautagaitza.htm
|
Mundua
|
Añezek erretiratu egin du Boliviako hauteskundeetarako bere hautagaitza
|
MAS alderdiaren kontrako botoa zatitzeko arriskua arintze aldera hartu du lehiatik kanpo gelditzeko erabakia. Moralesek «inpunitatea negoziatu» duela salatu du.
|
Añezek erretiratu egin du Boliviako hauteskundeetarako bere hautagaitza. MAS alderdiaren kontrako botoa zatitzeko arriskua arintze aldera hartu du lehiatik kanpo gelditzeko erabakia. Moralesek «inpunitatea negoziatu» duela salatu du.
|
Jeanine Añez Boliviako behin-behineko presidentea ez da hautagai izango Boliviako hurrengo hauteskundeetan. Añezek berak atzo adierazi zuenez, «demokrazia babesteko» hartu du erabakia. Azaldu duenez, MAS Sozialismorako Mugimenduaren kontrako botoa banatzeak kezkatzen du, eta horrek Evo Morales Boliviako presidente ohia buru duen alderdiaren garaipena erraztea urriaren 18an egingo diren bozetan.
«Batzen ez bagara, Morales itzuliko da; batzen ez bagara, demokraziak galduko du», adierazi du behin-behineko presidenteak. Añezek iazko azaroan izendatu zuen bere burua presidente, Evo Morales orduko presidenteak oposizioaren eta armadaren presioaren ondorioz dimisioa aurkeztu ostean. Oposizioak azken hauteskundeetan iruzur egitea leporatu zion. Moralesek «estatu kolpea» salatu zuen, eta ordutik erbestean da.
Añezek, presidente kargua hartu zuenean, adierazi zuen ez zela aurkeztuko bozetara. Baina iritziz aldatu zuen hilabete batzuen buruan, eta Juntos koalizioko hautagai izan da, atzo arte.
Añezekin batera, lehiatik kanpo utzi du bere burua Juntos koalizioko Samuel Doria Medina enpresariak ere, hasieran presidenteorde kargurako hautagai izatekoa zenak. Doria Medinaren esanetan, koalizioak «MAS geldiarazi dezakeen hautagaia» babestuko du, «demokraziaren indartzea bermatu dezakeena, edozein dela ere».
Berriki, inkesta batek laugarren tokian kokatu du Añez hauteskunde lehian, botoen %10 lortuko lituzkeela esanda. Tarte handia aterako lioke MAS alderdiko presidentegai Luis Arcek, botoen %40 lortuko bailituzke, inkesta beraren arabera.
Trukean, «inpunitatea»
Moralesek ziurtatu du «aspalditik» zegoela erabakita Añez erretiratzea, eta soilik haren kontrako ustelkeria kasuengatik «inpunitatea negoziatzeko» aurkeztu duela bere hautagaitza. «Argi dago bere aliantza berriaren ordaina inpunitatea dela». Moralesek «pandemiaren erdian» egindako ustelkeria jarduerak leporatu dizkio, eta Senkatako eta Sacabako «genozidioaren» arduradun izatea.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187084/jaurlaritzak-80-ikasgela-itxi-ditu-egun-bakarrean.htm
|
Gizartea
|
Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean
|
172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.
|
Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean. 172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.
|
Egunetik egunera gogorrago ari da birusa ikasturteari kalte egiten. Egun bakarrean, nabarmen handitu da bakartutako ikasgelen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hezkuntza Sailak emaniko datuen arabera, atzo 92 ikasgela zeuden itxita hiru lurralde horietan. Oraintxe bertan, berriz, 172 ikasgela daude pandemiarengatik itxita. Hau da, Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu azken 24 orduetan. Ikasgelen bakartze horiek 111 ikastetxeri eragiten diete. Atzo, aldiz, 71 ikastetxeri.
Atzotik, ikastetxe guztiak irekita daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; hau da, ez dago erabat hetsita dagoen ikastetxerik. Soraluzeko (Gipuzkoa) institutuak atzo zabaldu zituen ateak berriz.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187085/woody-allenen-donostiarekin-abiatu-da-zinemaldia.htm
|
Kultura
|
Woody Allenen Donostiarekin abiatu da Zinemaldia
|
'Rifkin's Festival'-ekin hasi da Donostiako 68. Zinemaldia. Hain zuzen ere, Donostiako zinema jaialdian girotuta dagoen komedia bat da zuzendari estatubatuarrarena.
|
Woody Allenen Donostiarekin abiatu da Zinemaldia. 'Rifkin's Festival'-ekin hasi da Donostiako 68. Zinemaldia. Hain zuzen ere, Donostiako zinema jaialdian girotuta dagoen komedia bat da zuzendari estatubatuarrarena.
|
Woody Allenek bere azkeneko filma Gipuzkoako hiriburuan eta Donostiako Zinemaldian kokatuko zuela jakin zen momentutik beretik, jakina zen zinema jaialdiaren arduradunak saiatuko zirela pelikula Donostian bertan aurkezten. Dylan Farrow bere alabatzakoak haren kontra egindako salaketen ondorioz, New Yorkeko zuzendariak zailtasun handiak izan ditu azkeneko urteetan AEBetan bere lanak estreinatzeko, eta Europan aurkitu du, neurri batean, bere herrialdean eman ez dioten babesa. Ondorioz, ez zen ezustekorik izan Donostiako Zinemaldiak iragarri zuenean Allenen azken filmak, Rifkin's Festival-ek, Sail Ofiziala irekiko zuela aurten.
Gaur goizean eman dute filma, ezohiko irudi bat eman duen Kursaaleko auditoriumean. Ohikoa den jendetzarik ez kanpoaldean, eta aretoaren edukiera % 40ra mugatuta —seiehun bat lagun—, arazo handirik gabe sartu dira ikusleak bertara, jakinda lehendabizikoz aurrez esleitutako eserleku batean eseri beharko zutela.
Rikfin's Festival ez da aldentzen Woody Allenen ohiko gai eta interesetatik. AEBetako senar-emazte batzuk Donostiako Zinemaldira joango dira. Emazteak (Gina Gershon) zinema zuzendari frantziar gazte baten (Louis Garrel) ordezkari lanak egin behar ditu, eta harekin harreman bat hasiko du. Senarra (Mort Rifkin / Wallace Shawn), bestalde, Europako zinema klasikoaz maiteminduta dago, eta destainaz begiratzen dio zuzendari frantziarrari. Bien bitartean, Donostian bertan kontsulta duen mediku gazte batek (Elena Anaya) liluratuko du Rifkin.
Abiapuntu horrekin, Allenek maite duen zinemarekiko keinuz josi du filma. Izan ere, Rifkinek hainbat filmetan oinarritutako ametsetan islatuko ditu bere nahi eta beldurrak. Hala, Luis Buñuelen (El angel exterminador), Orson Wellesen (Citizen Kane), François Truffauten (Jules et Jim) Ingmar Bergmanen (Det sjunde inseglet / Zazpigarren zigilua) eta besteren filmen oihartzunak bilduko ditu Woody Allenen azken lanak.
|
2020-9-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/187086/sindikatuek-osakidetzari-eskatu-diote-sakoneko-arazoei-heltzeko.htm
|
Gizartea
|
Sindikatuek Osakidetzari eskatu diote «sakoneko arazoei heltzeko»
|
Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.
|
Sindikatuek Osakidetzari eskatu diote «sakoneko arazoei heltzeko». Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.
|
Osasun langileek protestak abiatu dituzte gaur Osakidetzako lehen arretako zentroetan, koronabirusaren pandemiak larriagotu eta azaleratu duen egoera salatzeko: «Bizi dugun krisi sanitarioak ederki asko erakusten digu azken urteetako murrizketek osasun publikoaren ahultze kezkagarria ekarri dutela». Lehen arretako zentroetan pandemiaren hasieran eta udan izandako arazoak izan dituzte gogoan, eta ohartarazi dute «sistemaren gabeziak ageri-agerian» utzi dituela horrek, «bai giza baliabideen aldetik, bai bitarteko materialen aldetik».
Salatu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak ez dutela elkarrizketarako borondaterik izan, eta «negargarria» dela negoziazio kolektiboan garatu duten politika. Ohartarazi dutenez, Osasun Sailarentzat «pertsona ez da erdigunea; ez pazientea, ez profesionala». Izan ere, murrizketen ondorioz giza baliabideak eta bitartekoak gutxitu egin dira sindikatuen arabera, batik bat lehen arretan: «Horrek ekarri du lanean dihardutenen lan karga handitzea, arretaren kalitatea okertzea eta itxaron zerrendak luzatzea».
Sei eskaera zehatz egin dizkiete Osasun Sailari eta Osakidetzari: osasun publikoaren aurrekontua Europako Batasuneko batezbestekora parekatzea, eta aurrekontu horren %25 lehen arretara bideratzea; langile kopurua handitzea; behin-behineko langileak egonkortzea; «murrizketa bidez galdutakoa» berreskuratzea; «esku pribatuetan jarritako zerbitzuak» berreskuratzea —enplegua mantenduta—; eta langileen «segurtasuna eta osasuna bermatzeko» neurriak hartzea.
Osakidetza: «Ez da unerik egokiena»
Protesta egin eta berehala erantzun diete Osakidetzak eta Osasun Sailak langileek egindako eskaerei. Adierazi dute langileek protestarako duten eskubidea «errespetatzen» dutela, baina ez dutela uste «unerik egokiena» denik. Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzak lehen mailako arreta eta osasun publikoa «sendotzeko duen konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» da: «Lehen ere bazen, orain ere bada, eta hala jaso du Eusko Jaurlaritzak gobernu programan bere gain hartutako konpromisoetan». Jakinarazi dute datozen lau urteotan 4.000 lanpostu sortzea espero dutela.
Halaber, nabarmendu dute «beti» egon direla elkarrizketarako prest, eta «ahalik eta lasterren eragile sindikal guztiekin batzeko borondatea» dutela.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187087/emakunderen-aholku-batzordeak-urkulluri-eskatu-dio-erakundea-lehendakaritzari-atxikitzeko-berriro.htm
|
Politika
|
Emakunderen aholku batzordeak Urkulluri eskatu dio erakundea Lehendakaritzari atxikitzeko berriro
|
«Erabat gaitzesten du» erakundea Gizarte Gaien Sailera mugitu izana, eta hori jakinarazi dio lehendakariari, gutun baten bidez.
|
Emakunderen aholku batzordeak Urkulluri eskatu dio erakundea Lehendakaritzari atxikitzeko berriro. «Erabat gaitzesten du» erakundea Gizarte Gaien Sailera mugitu izana, eta hori jakinarazi dio lehendakariari, gutun baten bidez.
|
Emakunderen Aholku Batzordeak eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari emakumearen euskal erakundea Lehendakaritzari atxikitzeko —1988an eratu zutenetik, hartara egon da atxikita, bere «sortze legeak» hala ebatzita—. Erakundeak Eusko Jaurlaritzarekin elkarrizketatzeko daukan organoa da aholku batzordea, eta Urkulluri gutun bidez jakinarazi dio «erabat» gaitzesten duela erakundea Gizarte Gaien Sailera mugitu izana. Horrenbestez, eskatu dio lehendakariari erakundeak izaera autonomoa izan dezala aurrerantzean ere, «politika ekintzen bidez erakusten delako, eta ez promesekin edo konfiantza eskaerekin».
Aholku batzordeak kaleratutako oharraren arabera, Jaurlaritzak Emakunde Lehendakaritzatik aterata, «mezu sinboliko bat» helarazi die bai herritarrei, bai administrazioei: «Herri honetako berdintasun politikek beren zentraltasuna galtzen dute, beren hierarkia toki gorena, eta gizarte politiketara baztertuta geratzen dira, duela 40 urte baino gehiagoko asistentzia eredura itzuliz». Horregatik, berdintasunaren aldeko borrokan «atzera» egin izana «deitoratu» du Emakundek Jaurlaritzarekin mintzatzeko daukan organoak.
Gogoratu du, bide batez, NBE Nazio Batuen Erakundeak Emakunderi saria eman ziola 2015ean, bai genero ikuspegia sustatzeagatik, bai «bikaintasuna» erakusteagatik EAEko Berdintasun Legea ezartzeko orduan. Beraz, hori kontuan hartuta, Emakunderen aholku batzordeak uste du bost urte geroago «desagertu» egin dela saritua izateko «arrazoia». Emakunde Gizarte Gaien Sailera eramanez, erakundea «erabat baliogabetua izateko arriskuan» dagoela ohartarazi du aholku batzordeak. Horrek «zalantzan» uzten du Berdintasun Legea bera betetzea.
Joan den irailaren 7an argitaratu zuen Jaurlaritzak gobernuaren egituraketa berria, eta Emakunde lekuz aldatu izanak erreakzio soka luzea ekarri du. Zenbait talde feministak eta Emakunderen sorreran aitzindari izandakoek eskatu diote Urkulluri erakundea Lehendakaritzari atxikitzeko, eta Txaro Arteaga Emakunderen zuzendari izandakoak gutun bat helarazi zuen hedabideetara, lehendakariaren erabakia kritikatuz.
|
2020-9-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/187088/udaberrian-bertan-behera-geratutako-emanaldiak-udazkenean-berreskuratuko-ditu-loraldiak.htm
|
Kultura
|
Udaberrian bertan behera geratutako emanaldiak udazkenean berreskuratuko ditu Loraldiak
|
Hamazazpi ikuskizun izango ditu Loraldia Udagoienak, baita esperientzia digitala ere. Irailaren 26an hasiko da, Iñigo Astizen poesia errezital batekin, eta urriaren 22ra arte iraungo du
|
Udaberrian bertan behera geratutako emanaldiak udazkenean berreskuratuko ditu Loraldiak. Hamazazpi ikuskizun izango ditu Loraldia Udagoienak, baita esperientzia digitala ere. Irailaren 26an hasiko da, Iñigo Astizen poesia errezital batekin, eta urriaren 22ra arte iraungo du
|
Loraldia kultur festibalaren seigarren aldia martxoaren 10ean hasi zen. Hurrengo egunean, bi emanaldi soilik egin eta gero, antolatzaileek bertan behera uztea erabaki zuten, koronabirusagatik. Hala ere, falta zirenak 2020an bertan emateko konpromisoa hartu zuten, eta asmo horiek Loraldia Udagoienan mamitu dira: irailaren 26tik urriaren 22ra bitarte hamazazpi emanaldi ikusi ahal izango dira; haietako hiru, digitalki, eta gainerakoak, Bilboko zortzi aretotan.
Publikoaren mezuek «hauspoa» eman dietela eta, horrenbestez, «ilusionatuta» daudela adierazi du Amaia Ocerin Loraldiko komunikazio arduradunak aurengo aldiaren aurkezpenean. Udaberrikoak berreskuratzeko «asmoa» izan dute beti, eta «trinko» aritu dira lanean azken hilabeteetan euskal kultura berriro ere taularatzeko. Oholtza zapaltzen lehena Iñigo Astiz izango da, bere azken poesia liburua oinarri duen HÖGEITAVAT mendeko emanaldi poetikoa ikuskizunarekin, eta beste poesia liburu batetik —Xabier Montoiaren Anfetamiña obratik, zehazki— ernatutako diziplina anitzeko emankizunarekin bukatuko da jaialdia. Tartean, euskal kulturari hainbat ertzetatik helduko zaio: artea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, literatura, musika, antzerkia eta zinema bilduko ditu udazkeneko uztak, eta diziplina horien arteko nahasketak eskainiko dira emanaldietan.
Oraingo Loraldia, udaberrian behar zuenarekin alderatuta, «tamainaz txikiagoa» izango dela aitortu du Imanol Agirre zuzendari artistikoak, baina, hala ere, «izaeraz handia» izango dela adierazi du. Dena den, jaialdiaren garrantzia argi utzi nahi izan du Agirrek: «Loraldia ezinbestekoa da sorkuntzari plaza emateko; sortzaileak ezinbestekoak dira herriari izaera emateko. Hezkuntzarekin eta osasungintzarekin batera, kultura ezinbestekoa da herria eraikitzeko». Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Lorea Bilbaok bat egin du Agirreren hitzekin, eta azpimarratu du oholtza gainean zein atzean ari direnei «aitortza» egin behar zaiela: «Badakigu euskal kultura aberatsa eta askotarikoa dela, profesional onak ditugula. Loraldia euskal kultura kontsumitu eta ezagutzeko aukera paregabea da». Kultura kontsumitzea «inoiz baino garrantzitsuagoa» dela ohartarazi du, eta gaineratu du jaialdiko programazioa «oso erakargarria» dela.
Jauzi digitala
Loraldiko ekintza gehienak aurrez aurrekoak izango diren arren, lorezainek aukera izango dute Internet bidezko hiru ikuskizun doan ikusteko. Antolatzaileen asmoa da emanaldiak baino «askoz gehiago» izan daitezela, Ocerinek esan duenez, eta hartara esperientzia hitzaren hobespena. Hainbat modutara parte hartu ahal izango da esperientzia digitalean: batetik, ikuskizunen aurretik sare sozialetan egingo dituzten proposamenen bitartez, zeintzuei esker publikoak «bere sormena edo iritzia adierazteko aukera» izango duen; eta, bestetik, ikuskizunak streaming bidez ikusten EITBren webgunean edo Loraldiarenean. Petti eta Mikel Urdangarin musikariak eta Harkaitz Cano idazlea arituko dira, besteak beste, Interneteko ikuskizunetan; aldiz, artista horiek aurrez aurre ikusteko aukera ere egongo da.
Ocerinek babesa «eskertu» nahi izan die lorezainei jaialdiaren aurkezpenean, eta «ezinbestekoak» direla azpimarratu du: «Haiei esker eta haientzat sortzen dugu urtero Loraldia». Esker ona adierazteko, Lorezain eguna antolatu dute urriaren 17rako: Thierry Biscaryren kontzertua izango da Itsasmuseumen, eta lorezainak doan sartu ahal izango dira.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187089/beste-bost-euskal-preso-gertuago.htm
|
Politika
|
Beste bost euskal preso, gertuago
|
Juan Carlos Herrador, Lierni Armendariz, Unai Fano, Josu Arkauz eta Gorka Loran dira gerturatuko dituztenak.
|
Beste bost euskal preso, gertuago. Juan Carlos Herrador, Lierni Armendariz, Unai Fano, Josu Arkauz eta Gorka Loran dira gerturatuko dituztenak.
|
Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak onartu egin du euskal preso bat Euskal Herriratzea, hiru euren bizilekuetatik gertuago dauden espetxeetara eramatea eta bat lekualdatzea. Juan Carlos Herrador, Lierni Armendariz, Unai Fano, Josu Arkauz eta Gorka Loran dira gerturatutakoak. Herrador eta Armendaritz Kantabriako Duesora eramango dituzte, Fano Basaurira, Arkauz Valladolidera, eta Loran Dueñasera, Palentziara.
Arkauz 1991n atxilotu zuten, eta 2015ean bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Murtzian dago (820 kilometrora), eta espetxeko Tratamendu Batzordeak onartu du hura Valladolidera lekualdatzea (335 kilometrora).
Loran, berriz, Algecirastik (1.100 kilometro) Dueñasera (310 kilometro) gerturatuko dute. 2003an atxilotu zuten, eta hogei urteko zigorra betetzen ari da; beraz, 2018ko abenduan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Espetxe Instituzioen arabera, Loranek espetxe legeria onartzen du, eta, beraz, idazkaritza nagusiak ontzat jo du hura bigarren gradura igarotzea eta Andaluziatik Palentziara eramatea.
Armendariz 2001ean atxilotu zuten, eta 30 urteko zigorra ezarri zioten; 2023ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Kasu horretan, Espetxe Instituzioek adierazi dute hark ere onartzen duela espetxe legeria, eta konpromisoa hartu duela erantzukizun zibila ordaintzeko. A Laman zegoen, Pontevedran (Galizia), Euskal Herritik 740 kilometrora, eta Duesora eramango dute (170 kilometro).
Herradorri, berriz, 2009an ezarri zioten hemeretzi urteko zigorra, eta datorren urteko ekainean beteko ditu hiru laurdenak. Espetxe legeria onartuta, Ocaña I-etik (520 kilometro) Duesora gerturatuko dute.
Azkenik, Fano 2008an atxilotu zuten, eta hogei urteko zigorra ezarri zioten. 2023ko irailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Sorian dago (260 kilometrora), bigarren graduan; gradu berean jarraituko du, baina idatziz aitortu du eragindako kaltea. Basaurira lekualdatuko dute.
Espainiako Gobernuan PSOE dagoenetik, 2018ko ekainetik, 46 euskal preso gerturatu eta hamahiru Euskal Herriratu dituzte; ekainaren 20tik hogei dira hurbildutako presoak. Halere, Espainiako Estatuan 126 preso daude oraindik 500 kilometro baino urrunagoko kartzeletan; horietatik 83, 700 kilometro baino urrunagokoetan.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187090/ezinegona-ertzaintzan-guardia-zibilak-arkaitzerrekako-isuria-ikertzeagatik.htm
|
Gizartea
|
«Ezinegona» Ertzaintzan, Guardia Zibilak Arkaitzerrekako isuria ikertzeagatik
|
Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri azaldu diote Ertzaintzak abiatu zuela isuriaren inguruko ikerketa, eta haren eskumenak urratu dituela Guardia Zibilak.
|
«Ezinegona» Ertzaintzan, Guardia Zibilak Arkaitzerrekako isuria ikertzeagatik. Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri azaldu diote Ertzaintzak abiatu zuela isuriaren inguruko ikerketa, eta haren eskumenak urratu dituela Guardia Zibilak.
|
Maiatzaren 9an, hilik agertu ziren arrain ugari Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) azpiko Arkaitzerreka errekastoan. Ia astebeteren buruan, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak aitortu zuen amoniako isuri baten ondorioz hil zirela. Erraustegiko lau arduradun jarri dituzte ikerketapean, «ingurumenaren aurkako delituengatik». Atzo eman zuen Guardia Zibilak ikerketaren berri.
Ertzaintzan, ordea, «ezinegona» sortu du horrek, hark abiatu zuelako ikerketa, eta zabalik duelako oraindik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri adierazi diotenez, Guardia Zibilak Ertzaintzaren eskumenak urratu ditu, Ertzaintza «Polizia integrala» delako eta hari dagozkiolako gisa horretako ikerketak.
Izan ere, Ertzaintzak abiatu zuen ikerketa, herritar baten salaketa aintzat hartuta. Atestatua epaitegiaren esku utzi zuen, eta Donostiako 5. Instrukzio Auzitegiak ikerketa bat zabaldu zuen; Ertzaintzak berak zabalik du ikerketa, eta epaileari eman dio ikertutakoaren berri. Aldiz, Guardia Zibilak oharrean azaldu zuen ingurumen arloko fiskaltzaren eskariz ari dela auzia ikertzen, eta Ertzaintzak ez du Guardia Zibilak aztertutakoaren berririk.
Segurtasun Saileko iturrien arabera, ikerketa «bikoiztea» eragin du horrek. Iturri horiek «ohikotzat» jo dute Ertzaintzaren eskumenak urratzea.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187091/tafallako-fagor-ederlaneko-langile-ohi-bat-hil-da-amiantoaren-ondorioz.htm
|
Ekonomia
|
Tafallako Fagor Ederlaneko langile ohi bat hil da amiantoaren ondorioz
|
Hildakoak lan egin zuen kooperatibak Tafallan (Nafarroa) zuen fabrikan 1977tik erretiroa hartu arte. ELA sindikatuak enpresei eskatu die epaiketak beharrik gabe ez luzatzeko.
|
Tafallako Fagor Ederlaneko langile ohi bat hil da amiantoaren ondorioz. Hildakoak lan egin zuen kooperatibak Tafallan (Nafarroa) zuen fabrikan 1977tik erretiroa hartu arte. ELA sindikatuak enpresei eskatu die epaiketak beharrik gabe ez luzatzeko.
|
«Amiantoarekin kontaktuan egoteak eragindako laneko gaixotasunen dramak ia dimentsio pandemikoa du». Hala dio ELA sindikatuak gaur plazaratutako oharrak. Tafallako (Nafarroa) Fagor Ederlanen lantegian hainbat urtez lan egin zuen behargin baten heriotza salatu dute, eta adierazi berriz azaleratu dela amiantoarekin kontaktuan lan egin zuten langileen drama.
XX. mendean zehar izandako kontrol publiko eskasari enpresen segurtasun neurri faltari egotzi diote langile horien egoera. Aurrerantzean, ordea, erantzukizunez jokatzeko eskatu die sindikatuak enpresei, eta familiek ezartzen dituzten salaketak ez oztopatzeko ere bai: «Egin dezatela atzera beginhoz, eta ez ditzatela beharrik gabe luzatu bide judizialak». Horrek biktimen sufrimentua areagotzeko soilik balio duela uste du ELAk.
Erakundeei ere eskatu diete ardura: «Eslei ditzatela osasunerako eskubidea modu eraginkorrean bermatzeko behar beste baliabide». Lantokietan minbizia eragiten duten produktuak desagerrarazteko borroka egiteko konpromisoa ere berretsi du sindikatuak.
Orbegozo Acenorren, beste bat
Tafallakoa ez da izan amiantoarekin lotutako albiste bakarra gaur: Orbegozo Acenor enpresako langile ohi batek 300.000 euroko kalte ordainak eskatu dizkio enpresari, amiantoarekin kontaktuan lan egitearen ondorioz biriketako minbizia garatu duelako. Orbegozo Acenor zenaren egungo jabeak Cofivacasa eta Sidenor dira, eta haiei eskatu die kalte ordaina beharginak.
Hark Orbegozo Acenorren egin zuen lan 1964. eta 2000. urteen artean. Salatu du ez zutela amiantoaren arriskuen inguruko informaziorik, ezta babes neurririk ere. Lehendabizi Hernanin (Gipuzkoa) egin zuen lan, eta, ondoren, Basaurin (Bizkaia). Iaz diagnostikatu zioten biriketako minbizia, eta Osalanek egindako ikerketaren ondoren sartu dute amiantoarekin kontaktuan lan egindako langileen zerrendan. Gizarte Segurantzak ere aitortu zion lanak eragindako gaixotasunen baliogabetasun agiria, eta hobetu zion jasotzen zuen pentsioa.
Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak adierazi duenez, Donostiako Justizia Auzitegiaren parean kontzentrazio bat egingo dute datorren astelehenean.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187092/neurriak-eskatu-dituzte-etxe-krisiak-hizkuntza-zelten-arnasguneak-ez-itotzeko.htm
|
Mundua
|
Neurriak eskatu dituzte etxe krisiak hizkuntza zelten arnasguneak ez itotzeko
|
Irlandako, Eskoziako, Galesko, Man Irlako eta Kornuallesko hizkuntzen aldeko elkarteek 11 puntuko plan bat aurkeztu diete gobernuei, gaelikodunak euren herrietan bizitzen jarrai dezaten ziurtatzeko. Besteak beste, etxegintza planetan hizkuntza kontuan hartzea eskatu dute.
|
Neurriak eskatu dituzte etxe krisiak hizkuntza zelten arnasguneak ez itotzeko. Irlandako, Eskoziako, Galesko, Man Irlako eta Kornuallesko hizkuntzen aldeko elkarteek 11 puntuko plan bat aurkeztu diete gobernuei, gaelikodunak euren herrietan bizitzen jarrai dezaten ziurtatzeko. Besteak beste, etxegintza planetan hizkuntza kontuan hartzea eskatu dute.
|
Hizkuntza zeltek hobeto eutsi diote landa eremuetan, baina hori ere bukatzear dago, Irlandako, Galesko, Eskoziako, Man Uharteko eta Kornualleseko hizkuntzen aldeko taldeek salatu berri dutenez. Elkarteok mugaz gaindiko neurriak eskatu dituzte, etxebizitza arazoak hizkuntzetako arnasguneetako ele paisaia alda ez dezan. Hizkuntzon iraupena jokoan dagoela ohartarazi dute Eskoziako Misneachd (harrotasuna gisa itzul daiteke), Irlandako Misneach (adorea) eta Galesko Cymdeithas (galeseraren elkartea) taldeek sinatu dute agiria, besteak beste, eta ez dira adierazpen hutsean gelditu: 11 eskaera bildu dituzte, egoerari aurre egiteko.
Besteak beste Airbnb aplikazioaren bidez alokatzen diren etxeei «zigor zerga» bat ezartzeko eskatu dute. Horrez gain, herri batean egon daitezkeen bigarren etxebizitza kopurua legez mugatzeko galdegin dute, eta bertakoentzako errentak arautzea, herritarrek irabazten dutenaren araberakoak izan daitezen.
«Etxerik gabeko jendea gero eta gehiago da, jendeak ezin duelako ordaindu euren jaioterrietan bizitzea», adierazi dute elkarteok agirian. «Gobernu autonomoen eta zentralaren politiken ondorioa da hori, tartean austeritatea eta hamarkada luzeko diskriminazio ekonomikoa, landa eremuko herrien kaltean».
Eskaturiko neurrien helburua, betiere, hizkuntza gutxituetako sostengua ematea litzateke, euren herrietan gera daitezen. Izan ere, Eskoziako Highlandetako eta Uharteetako Unibertsitateak uztailean argitaratu zuen ikerketa baten arabera, Eskoziako gaelikoa «galtzeko zorian» dago, eta litekeena da hamarkada batean desagertzea, besteak beste hizkuntza ez duen jende asko heltzen ari delako.
«Familia asko ezagutzen ditut gaelikodun haurrak hazten ari direnak, horiek heltzerakoan euren komunitateetan bizitzeko oso itxaropen gutxirekin», esan du Misneachd elkarteko Martainn Mac A’Bhaillidhek Eskoziako hedabideetan. «Egoera erabat jasanezina da. Gaia ez da inoiz horren hil ala bizikoa izan herri gaelikodunentzat».
Galesen urte asko daramate salatzen Ingalaterrako jendea ari dela etxeak saldoka erosten, bigarren etxebizitza gisa, hango landa eremuetan. Aste honetan zabaldu dutenez, Eskoziako hainbat uharteetan oporretarako etxeak dagoeneko etxebizitza guztien %40 dira.
Horren eraginez, bertako hizkuntza ez dakien jendea ari da bizitzen jartzen herri horietan, pentsiodunak, besteak beste, eta bertako gazte gaelikodunak hirietara joan behar dutela, non gutxiengo gisa bizitzera kondenaturik dauden.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187093/emakume-bati-eraso-diote-legorretan-kalean.htm
|
Gizartea
|
Emakume bati eraso diote Legorretan, kalean
|
Bart gauean gertatu da erasoa, eta lekuko batzuek eman diote abisua Ertzaintzari. Atxilotu egin dute emakumearen bikotekidea, 33 urtekoa. Talde feministak protesta antolatu du, eta udalak bat egin du.
|
Emakume bati eraso diote Legorretan, kalean. Bart gauean gertatu da erasoa, eta lekuko batzuek eman diote abisua Ertzaintzari. Atxilotu egin dute emakumearen bikotekidea, 33 urtekoa. Talde feministak protesta antolatu du, eta udalak bat egin du.
|
Herrian izandako eraso matxista baten berri eman du Legorretako Udalak: jakinarazi du bart gauean emakume bati eraso ziotela. Ertzaintzako iturriek BERRIAri azaldu diotenez, 33 urteko gizonezko bat atzeman zuten, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Kalean gertatu zen erasoa, 22:40 aldera, eta hainbat lekukok ikusi zuten. Haiek eman zioten abisu Poliziari.
Hain justu, «herritarrek izandako jarrera» goraipatu du Legorretako Udalak. Udaleko bi taldeek adierazpen bat izenpetu dute: erasoa jasandako emakumeari babesa agertu diote, eta gogora ekarri dute bart gaueko erasoa ez dela «kasu isolatu gisa hartu beharrekoa», egiturazko arazoa baizik. «Guzti-guztien zeregina da indarkeria horri aurre egitea. Erakundeena, haien lana baita indarkeria hori saihesteko bideak jartzea, prebentzio lana egitea, eta biktimak babestea. Eta baita herritarrena ere: isilik ez geratuz, erasotzaileen jarduna salatuz, eta biktimak errespetatuz eta zainduz».
Legorretako talde feministak protesta antolatu du arratsalderako, eta udalak bat egin du deialdiarekin: 19:30ean, plazan. Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du deialdiarekin.
|
2020-9-18
|
https://www.berria.eus/albisteak/187094/kragh-andersen-gelako-argiena.htm
|
Kirola
|
Kragh Andersen, gelako argiena
|
Danimarkarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean, adimena eta indarra uztartuta. Saganek amore eman du maillot berdearen borrokan. Faboritoak lasai izan dira, biharko erlojupekoaren zain
|
Kragh Andersen, gelako argiena. Danimarkarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean, adimena eta indarra uztartuta. Saganek amore eman du maillot berdearen borrokan. Faboritoak lasai izan dira, biharko erlojupekoaren zain
|
Tour izugarria ari da osatzen Sunweb taldea, eta ginga jarri dio gaur, Soren Kragh Andersenek 19. etapan lortu duen garaipenarekin. Danimarkarrak ihesaldi ona harrapatu du, eta gero, ezustean hartu ditu aurkari guztiak. Aldamenean zituen Greg Van Avermaet eta Matteo Trentin (CCC), Peter Sagan (Bora), Sam Bennett (Deceuninck), Jasper Stuyven (Trek)… Alta, Sunwebekoak ustekabeko mugimendua egin du 15 kilometroren faltan, eta bakarrik egin du helmugara arteko bidea. Adimen eta indar erakustaldia egin du, aurrez Lyonen, 14. etapan egin bezala.
Borroka handia izan da eguneko ihesaldia osatzeko. Azken aukera zuten ehiztariek, eta ez zuten alferrik galdu nahi. Ordea, Borak kontrolpean eduki nahi zuen egoera, Saganek tarteko esprintean kolpea eman ziezaion Bennetti maillot berdearen borrokan. Hori horrela, Remi Cavagna (Deceuninck) izan da aurrera egitea lortu duen bakarra. Frantziarrak 115 kilometro egin ditu buruan, harik eta esprintaren aurretik atzetik zetorren multzo batek harrapatu duen arte. Borak ez du muinoetan Bennett atzeratzerik lortu, eta esprintera iristerako, amore eman du Saganek.
Hortik aurrera, eraso eta kontraeraso ugari izan dira. Klasiko itxura hartu du lasterketak, ibilbidea lagun, eta helmugatik 30 kilometrora osatu da gerora arrakasta izan duen ihesaldia. Klasikozalez eta esprinterrez osatutako maila handiko multzoa zen. Kragh Andersen ez zen, menturaz, apusturik garbiena, baina etekina atera dio Tour honetako gorputzaldiari. Trentinek piztu du sua, Saganek itzali egin du, eta ziklistak esfortzutik osatzen ari ziren unean jo du danimarkarrak. Ziztu batean atera da, eta berehala zabaldu du tartea. Pedalkada bakoitzarekin hurbilago zuen garaipena, atzean ez baitzegoen akordiorik. Garaipena ospatzeko nahi adina denborarekin iritsi da helmugara. Haren atzetik Luka Mezgec (Mitchelton) eta Stuyven sartu dira, 53 segundora.
Tropelak, berriz, 7.38ko atzerapena izan du. Tramite hutsa izan da sailkapen nagusiko ziklistentzat. Bihar azken estutua egin beharko dute, aurtengo Tourreko erlojupeko bakarrean. 36 kilometroko saioa izango da, eta zatirik handiena laua den arren, amaieran La Plance des Belles Filles (5,9 kilometro eta %8,5eko pendiza) igo beharko dute. Maillot horiaren lehian, Primoz Roglicek (Jumbo Visma) 57 segundoko abantaila defendatu beharko du Tadej Pogacarren (UAE) aurka. Podiumaren borroka, berriz, Miguel Angel Lopez (Astana) eta Richie Porteren (Trek) artean egongo da. Kolonbiarra 1.39ko errentarekin iritsiko da. Mikel Landak (Bahrain), berriz, bosgarren postua defendatzea izango du helburu. Podiuma urrutiegi dauka, 2.01era.
|
2020-9-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/187096/amaieretan-aditua.htm
|
Kultura
|
Amaieretan aditua
|
Biel Mesquida Castelló de la Planan jaio zen, Valentzian (Herrialde Katalanak), 1947an. 1973an argitaratu zuen L’adolescent de sal eleberria, eta 1974an idatzi arren, 1985ra arte ezinezko egin zitzaion El bell país on els homes desitgen els homes poesia liburua argitaratzea. Zazpi narratiba lan eman ditu argitara, guztira, bost eleberri, eta hiruna poesia zein ez-fikziozko liburu. Kataluniako Generalitatek ematen duen Literaturako Premio Nazionala jaso zuen 2006an Els detalls del món lanagatik, eta Llefre de tu du azken argitalpena, 2012koa.
|
Amaieretan aditua. Biel Mesquida Castelló de la Planan jaio zen, Valentzian (Herrialde Katalanak), 1947an. 1973an argitaratu zuen L’adolescent de sal eleberria, eta 1974an idatzi arren, 1985ra arte ezinezko egin zitzaion El bell país on els homes desitgen els homes poesia liburua argitaratzea. Zazpi narratiba lan eman ditu argitara, guztira, bost eleberri, eta hiruna poesia zein ez-fikziozko liburu. Kataluniako Generalitatek ematen duen Literaturako Premio Nazionala jaso zuen 2006an Els detalls del món lanagatik, eta Llefre de tu du azken argitalpena, 2012koa.
|
Idazlea Paristik iritsi berri da, Louvren Vermeer-en erakusketa bat ikusi ondoren. Uste dut burua nahasi didala Vermeerrek argia margotzeko duen modu horrek. Edo koloreak argiaren bidez margotzeko moduak. Eta eguneroko, etxeko, ohiko gaiak erabiltzeak: emakume bat lepoko bat jartzen, geografo bat bere bulegoan, dama bat eskutitz bat idazten, neska bat birjinala jotzen… Ikusgarritik ez dauka ezer neskame bat kopa bat esnez betetzen ikusteak. Esnezalea izena du mundu osoan ezaguna den Vermeerren margolan batek. Zergatik? Horra margolariaren eta materialaren batasuna: argi hotza leihoan behera, arreta guztia zumezko saski batean edo ogi puska batean. Dena da ederra maitasunez begiratzen duenarentzat. Errealitate aztoragarri horretan bizi da idazlea, eta zur eta lur uzten dute inguruko gertakizunek, atsekabeturik. Urrutira gabe, atzo iluntzean kalean topatutako lagun batek, erdi negarrez lepotik heldu, eta esan zion lau garagardo hartu zituela, ama zahar etxe batean utzi berri zuelako, alzheimerrak jota. Horrek saminduta zeukan. Baina are gehiago samintzen zuen logelako atea giltzaz itxi beharrak, gauean amak hilko zuen beldurrez. Hori da errealitatea? Amets batean bezala sentitzen nintzen: malenkonia lekualdatzen, kondentsatzen eta sakabanatzen, udazkeneko ilunabar batean, ziklogenesi katastrofiko eta guzti. Zer gertatzen da gizon batek ez badaki nola desiratu, gozatu eta maitatu, edo ezin badu, edo nahi ez badu? Ia beti izaten duzu ziurtasun faltsu hori, ustez kontakizunaren hari guztiak ulertu dituzulakoa, nahiz eta oraindik ez dakizun pertsonaia nagusiak, lehen pertsonan idazten duen horrek, agertokiaren erdian azaldu nahiko duen, ikusleengandik oso hurbil, ahots gora esateko zerk sentiarazten dion; zerk pentsatzen duen bera, zerk sortzen, zerk erakusten. Ganga opakuaren kristalei distira ateratzea da nire lana. Badakit. Eta gero eta zailagoa egiten zait gangaren lilurari ihes egitea. Izugarri erakartzen nau metalezko mineralen inguruko harri horrek, interes praktikorik ez duen horrek. Eta galdu egiten naiz material horren opakutasunaren gogorduretan: material hori piztu egin behar da kondairaren distirekin, horren bidez erakutsi ahal izango baitu itxurazko iluntasunaren barruan daraman informazio misteriotsu, distiratsu eta egiazkoa. Peoi lanak, ezerezaren kaligrafoen lanak, irakurlearen buztinean aztarna uzten dutenak. Ez dakit gehiegi asaldatzen ote naizen ihes egiten didan protagonista bat esplikatzeko: aingiraren natura du, Llull maisuak esango lukeen moduan, eta eskuetan labaintzen zaizu, harrapatu uste duzunean. Ehiztariak pazientzia handiagoa behar du. Halaxe aholkatzen zien Pla maisuak idazteko bizio zentzugabe hori zutenei. Ehiztaria bezalakoa izan beharra dago: arretatsua, pazientzia handikoa eta eretismora jotzen dakiena (ileak lazten zaizkizun une hori), txoria begien bistan eduki orduko prest egon eta airean ehizatzeko. Nik arrazoiarekin sentitzen dut, eta zuk sentimenarekin arrazoitu: ezin elkar ulertu inoiz. Agian komeni da azaltzea nolakoa den agertokia, gizona ispilu bihurtzen baita han, eta segidan galdu, beti ispilu irudien artean. Emakumea han atzean, gazte, leiho aurreko ohean eserita, itsasoaren edertasunari begira. Konposizio horrek Edwad Hopper maitearen giro batera eraman dezake irakurlea. Ez da zertan hain perfekzionista izan. Antonioni edo Bergmanen sekuentzia bat ere izan zitekeen, Frantziako zinema moralistako sekuentzia bat, mundua eta giza harremanak ikusarazten dizkiguna. Gizonak ez dauka proiekturik. Badaki desiratua izan litekeen emakume baten gorputza dagoela han. Ihes egiten die beste gorputzarekin elkartu dezaketen hitzei. Oihal babesgarri bat dauka, berak irundakoa, inolako sentimendurik, inolako emoziorik, inolako aztoramenik ateratzen ez uzteko. Izan ere, adi-adi begiratzen badiogu, ispiluen islen eta argi-ilunen artean, ohartuko gara barnean zabaltzen hasia zaiola aztoramenaren atsegina: hanketatik gora doakion eroaldi bat, mendeak bezain geldoa. Gizonak gelara begiratu du, han emakumeak apur bat aurrerantz mugitu baitu eskuineko oina. Ilunabarreko argiaren belusak purpuraz tindatzen du emakumearen gorputza. Baina, emakumearen jarrerari alde guztietatik darion itxaronaldi horretan, ez da jestu handi baten adorerik ageri. Jakin egin behar da erantzi duen soinekoaren toles bakoitza irakurtzen, soinekoa ohazal granate margul baten gainean datzan honetan. Gorputz gazte hori ukitu duen gauza bakoitza ez dago modu konbentzionalean jarrita. Ikusi gabe ikusten dut emakumea; sentitu gabe sentitzen dut; desagertu egiten da, eta, bat-batean, ustekabeko itzal batean, hantxe dago. Gizonari iruditzen zaio aspaldi-aspalditik dagoela hantxe. Haren presentziaren pertzepzio biziak ez du ezeztatzen bereiztearen arte bat, barrua puskaka desegingo balitzaio bezala baita ikusten duenean nola doan denbora batere gupidarik gabe. Ez du esaldi luzerik esaten. Pentsatzen al du esaldi luzerik? Ametsez beterik dauka burua, elkarganatzez, ihesaldi librez, lorratzaz eta aztarnaz. Itsasoko kresal usain biziak erne-erne edukiarazten dizkio zentzumenak. Aspaldi hasia izan zitekeen historia, letretatik urrun, alproja gay batek uko egin zionean Rosarekin harremana izateari, arrats euritsu batean. Pentsatuko zuen bien sexualitateak ez zirela objektu beren gainean oinarritzen. Gai zen esaldiek arnasa hartzeko moduko isiltasunak idazteko, eta berak nahi zuen tokira eramaten zuten esaldi horiek. Entzun itxitako leihoen zirrikituetatik sartzen den itsasoa. Haize handia dabil. Lehen, hareazko kala txikira jaitsi da: bi haitz eta itsaslabar baten artean itxita dago, enbataren algez josita. Aurrean dituen posidoniazko bi bola marroi eta iletsu hartu ditu, bonbilla halogeno batek argitzen dituenak. Xaboi belarraren bi sasiko lore dira. Ozen esan du, eta badaki zerbait hedatu dela emakumea ohean etzanda itsasoaren isiltasuna entzuten ari den gelarantz. Espazioaren emultsioa. Denboraren konbultsioa. Koloreen indarra. Soinuen garbitasuna. Zetaren ukitua. Emateak berez dakar ukatzeko aukera ere. Bizitza oso baten hatsa dastatzen ari dela sentitzen du gizonak. Zerbaitek ez dio uzten emakumea ohean datzan gelan etzaten. Irudimenezko plazeraren galera nahasi egiten da ur jauzian desagertzen den ibaiaren mugimenduarekin. Ni aurrera noa, nire ibilbidean eta harenean. Bata bestearengana goaz bide arrotz batzuetatik. Kikara bat txikitu da, halaxe, lehor. Kikara aparta zen, baina aurrerantzean ez zen lehengoa izango. Ezinezkoa zen denboran atzera egitea, emozioak sortzen dituzten olatuak gelditzea ezinezkoa zen bezalaxe. Niri laztan samur amaigabeak ematea nahi nuke, behin eta berriz, haurtxo bat ferekatzen den bezala. Literatura ez dago ideiekin egina, hitzekin baizik. Hitzek erritmoarekin dantzan egiten dutenean, ideiak batu egiten zaizkie, koreografia horren harmoniak liluratuta. Maiteminduta dagoenaren begiekin begiratzen zidan. Begirada epela zen, eta nik erakarria zirudien. Ez ziren begi irrikatsuak, baizik gauza garrantzitsu bati so dagoenaren begiak. Olatuen eta haizearen zalapartak ispiluak eta islak zikintzen ditu zipriztin lausogarriz. Hala, ahal izan duzun modu bakarrean bizi izan duzu maitasun hau, iritsi aurretik galduta. Itzulpena: BERRIAko Euskara Taldea
|
2020-9-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/187127/akelarre-filma-aurkeztu-du-pablo-aguerok.htm
|
Kultura
|
'Akelarre' filma aurkeztu du Pablo Aguerok
|
XVII. mendearen hasierako Euskal Herrian sorkingeria leporatu zieten neska batzuen istorioa kontatzen du pelikulak.
|
'Akelarre' filma aurkeztu du Pablo Aguerok. XVII. mendearen hasierako Euskal Herrian sorkingeria leporatu zieten neska batzuen istorioa kontatzen du pelikulak.
|
Pablo Aguero zinemagile argentinarrak Akelarre filma aurkeztu du, gaur goizean, Donostiako 68. Zinemaldiaren Sail Ofizialean. Lehiaketan eman duten lehendabiziko filma da, eta Kursaaleko auditoriumean izandako emanaldian oso harrera ona izan du. Euskaraz eta gaztelaniaz filmatutako pelikula da Akelarre.
1609. urtean kokatu du istorioa Aguerok, Euskal Herriko kostaldeko herri batean. Hara iritsiko da, inkisizoaren ordezkari, epaile bat, eta haren aginduz, berehala eramango dituzte atxilotuta bost neska gazte sorginkeria leporatuta. Epaileak akelarreetan parte hartu izana egotziko die emakumeei, eta, hori frogatu ahal izateko, behar duen guztia egingo du. Herriko gizonak itsasoan egonik eta jakinda herrira ilargi betearekin itzuliko direla, neskak saiatuko dira atxiloaldia luzatzen, ez ditzaten berehala erre.
Euskal aktore gazte talde bat da filmeko protagonista (Amaia Aberasturi, Garazi Urkola, Irati Saez de Urabain, Jone Laspiur, Lorea Ibarra), eta Alex Brendemuhl aktore kataluniarrak bete du inkisizioaren epailearen rola.
Filmaren musika, berriz, Maite Arroitajauregik eta Arantzazu Callejak konposatu dute.
Ez da hau Pablo Aguerok Donostiako Zinemaldian parte hartzen duen lehenengo aldia, 2015ean Eva no duerme filmarekin lehiatu baitzen Sail Ofizialean.
Cannestik dator Ozon
Akelarre-rekin batera, beste film bat sartuko da gaur Urrezko Maskorra lortzeko lehian; François Ozon zinemagile frantziarraren Été 85. Cannesko Zinemaldiak aurtengo ekitaldirako aukeratutako filmetako bat zen hori, baina zinema jaialdi hori bertan behera gelditu zenez, haren zigiluarekin iritsi da Donostiara.
Ez da hau izango Ozon Donostiako Zinemaldian lehiatuko den lehengo aldia ere. 2012an Urrezko Maskorra eskuratu zuen Dans la maison lanarekin, eta 2014an Una nouvelle amie aurkeztu zuen Sail Ofizialean.
|
2020-9-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/187128/murru-bat-eraiki-dute-baionako-suprefeturaren-aitzinean-blokeoa-salatzeko.htm
|
Politika
|
Murru bat eraiki dute Baionako suprefeturaren aitzinean, blokeoa salatzeko
|
Herritar andana suprefeturaren atarira joan da bakegileek deituta, eta adreiluak bata bestearen gainean jartzen hasi dira. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak jarri du adreiluetako bat. Egun osoan izan dira egitasmoak Ipar Euskal Herriko 22 herritan. Baionan amaitu dute, suprefeturaren aurrean.
|
Murru bat eraiki dute Baionako suprefeturaren aitzinean, blokeoa salatzeko. Herritar andana suprefeturaren atarira joan da bakegileek deituta, eta adreiluak bata bestearen gainean jartzen hasi dira. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak jarri du adreiluetako bat. Egun osoan izan dira egitasmoak Ipar Euskal Herriko 22 herritan. Baionan amaitu dute, suprefeturaren aurrean.
|
Goizeko 11:00etan hasi da egitasmoa, 30 urte aski da lelopean, herrietan antolaturiko ekitaldiekin. Eguerdian, ordea, auto karabana geldoak ziren hastekoak Maule, Donibane Garazi eta Hendaiatik (Lapurdi). Frantziako Gobernuak Baionan duen Suprefeturaren aitzinean elkartuta amaitu dituzte mobilizazioak, eta, bertan, harresi bat eraikitzen hasi dira suprefeturaren atzinean, salatzeko presoen eskubideen alorrean «murru baten aitzinean» daudela eta egoera blokeatuta dagoela.
Herritar andana batu dira, eta adreiluak pilatzen hasi dira bata bestearen gainean, suprefeturaren atarian. Adreiluetako bat jarri du Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapezak. Haren esanetan, euskal presoentzat «heriotza zigorra berrezarri du Frantziak», eta hori «onartezina» iruditzen zaio: «Desobedientzia ekintzan parte hartu dut, hori delako modu bakarra Emmanuel Macron presidenteak entzun gaitzan».
Harresia eraiki ostean, Anaiz Funosas Bake Bideko lehendakariak hartu du hitza: «Eraiki dugu pareta, Frantziak bake prozesuaren aurrean ezarri digun pareta, eraitsiko dugun pareta. Arriskuak hartzeko prest gara. Hastapena baizik ez da, azkeneraino joanen gara».
Goizean, eskuorriak banatu dituzte, presoen egoera azaltzeko; besteak beste Baionako merkatuan ibili dira. Poliziak kanporatu ditu, ordea, debekatua dela esanez. Beste hainbat tokitan grafitiak egin dituzte euren aldarrikapenak zabaltzeko.
Mobilizazioa «inflexio puntua» izango dela esan zuen irailaren hasieran Mixel Berhokoirigoin bakegileak; «gobernuei sinetsarazi nahi diegu ez dela beste biderik».
Berhokoirigoinen arabera, bake prozesua «geldirik» dago, eta egoera «larria» eta «arriskutsua» da. Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza horren adibide gisa jarri zuen. Frantziako espetxeetan ere arrisku bera dagoela ohartarazi zuen, eta prokuradoreen jarrera «probokatzailea» salatu zuen.
Datozen egunetan etorriko diren erabakiei begira ere antolatu dute mobilizazio eguna. Izan ere, Irailaren 24an Frederic Haranburu Xistor euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera aztertuko dute berriz, eta Jakes Esnalek egindako eskaerari erantzungo diote.
|
2020-9-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/187129/izurriari-eta-haren-ondorio-sozialei-aurre-egitea-izango-da-sorturen-xedea-urte-politikoan.htm
|
Politika
|
Izurriari eta haren ondorio sozialei aurre egitea izango da Sorturen xedea urte politikoan
|
Alderdiak laugarren konferentzia politikoa egin du, eta erronken artean kokatu du «salbuespenezko» espetxe legeria amaitzea eta EH Bildu indartzea.
|
Izurriari eta haren ondorio sozialei aurre egitea izango da Sorturen xedea urte politikoan. Alderdiak laugarren konferentzia politikoa egin du, eta erronken artean kokatu du «salbuespenezko» espetxe legeria amaitzea eta EH Bildu indartzea.
|
Sortuk bere laugarren konferentzia politikoa egin du gaur goizean, Donostian duen egoitzan, Zer egin? lelopean. COVID-19aren izurriak hala behartuta, telematikoki egin dute konferentzia, eta Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiaren hitzaldiarekin itxi dute saioa.
Rodriguezek azaldu duenez, lau erronka nagusi izango ditu Sortuk hasi berri den urte politikoan, eta horietan aurrenekoa izango da pandemiari aurre egitea, «kontrolatuta egotetik urrun» dagoelako: «Berandu eta gaizki aritu zirenek berandu eta gaizki egiten jarraitzen dute. Korrika eta presaka egin zuten deseskalatzea, eta harrezkero ez dituzte hartu behar ziren neurriak, egunotan kaleak hartu dituzten irakasle eta erizain eta medikuek nabarmen utzi duten bezala». Rodriguezek nabarmendu duenez, bigarren olatuko kutsatu eta hildako kopurua “onartezina” da, eta erantsi du egungo egoerak “guztion ardura” eskatzen duela: “Norbanakoena, familiakoena, komunitatearena, baina bereziki, administrazioarena. Horregatik diogu ez dugula onartuko ardura guztia jendearen bizkar gainean jartzea. Beste behin ere, behekooi dagokigu administrazioak faltan duen ardurarekin jokatzea; interes pertsonalen gainetik interes komunitarioak jartzea”.
Pandemiak eragindako krisi sozial eta ekonomikoari aurre egitea izango da Sorturen beste zereginetako bat: “Sortu eta ezker abertzalea krisi sozial eta ekonomikoaren ondorioei eman beharreko erantzunaren lehen lerroan egongo dira; emakumeekin, langileekin, pentsiodunekin, prekarioekin, langabeekin, gazteekin batera”. Rodriguezek gaineratu duenez, “neoliberalismoak sustatzen duen indibidualismo eta indibidualizazioaren aurrean, indarrak artikulatzeko apustua” egingo du hark zuzentzen duen alderdiak: “Ez dugu onartuko krisi honen kostuak beste behin betikoen bizkar gainean jartzea”.
Bestelako espetxe politika baten beharra ere nabarmendu du Rodriguezek, eta eskatu du “preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzeko bidean, salbuespenezko legeria amaitzea”. Haren esanetan, euskal gizarteak “elkarbizitza eta bakea” nahi ditu, baina “ez dago hitz egiterik elkarbizitzaz eta bakeaz euskal preso politikoek espetxean jarraitzen duten bitartean, eta euren senideek errepidean hiltzen jarraitzen duten bitartean”.
Azkenik, EH Bildu indartzeko helburua adierazi du, “ezker subiranismoaren antolakunde nagusia” den heinean: “Herri gisako erronka global eta generazional eta estrategiko horiei erantzun baikor eta eraginkor bat eman ahal izateko ahalmena, indarra, gaitasuna, talentua eta anbizioa dituen indar politiko bakarra da”. Gogorarazi du ekainean kongresua duela EH Bilduk, eta, ildo horretan, azaldu du “Sortuko kidegoak eta ezker abertzaleko kideek ekarpen berezia” egingo diotela EH Bilduren kongresu horri eta federazio subiranista indartzeari. “Erronka argia da; EH Bildu errealitate organizatibo gisa indartzea herriz herri, eta datozen urteetan herri honen instituzio nagusiak ere eskuratu ahal izateko prestatzea”, Rodriguezek esan duenez.
Zerbitzu publikoak eta burujabetza
Koronabirusaren izurriaren testuinguruan, Sortuk ezinbestekotzat jo du “zerbitzu publikoak indartzea” eta administrazio publikoaren esku hartzea “areagotzea” ekonomian: “AHT bezalako egitasmo zalantzagarriak edo zentzugabeak gelditu beharra dago, eta horietan xahutzen ari diren dirutzak gastu sozialetara edo ekonomikoki nahiz sozialki errentagarriak izango diren inbertsioetara bideratu”. Erreforma fiskal “sakon” bat ere premiazkotzat jo du Rodriguezek, “fiskalitate benetan aurrerakoia, progresiboa eta ekitatiboa izateko; behingoz, gehien dutenen gehiago ordain dezaten”.
Bestalde, burujabetza ere beharrezko jo du: “Batzuek esango dute ez dela tokatzen; orain garrantzitsua dela krisi ekonomiko eta sozialari aurre egitea. Eta ados gaude: lehentasunezkoa da pandemiaren adar guztiei aurre egitea, baina horretarako beharrezkoa da burujabetza”. Rodriguezen arabera, burujabetza “ez da bandera kontu bat edo identitate kontu huts bat; burujabetza lotuta dago lan eta bizi baldintzak duintzeko aukerarekin, pentsio sistema publiko eta duin bat eraikitzeko aukerarekin, lan eta bizi baldintza duinak sortuko dituen euskal esparru ekonomiko bat eraiki ahal izatearekin. Finean, burujabetza lotuta dago kalitatezko eta benetako demokrazia bat eraikitzearekin; ongizate handiagoarekin”.
|
2020-9-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/187130/kasuek-nabarmen-egin-dute-gora-hegoaldean-932-positibo.htm
|
Gizartea
|
Kasuek nabarmen egin dute gora Hegoaldean: 932 positibo
|
Guztira, 12.746 PCR proba egin dira, eta egindako proba guztien %7,31k eman dute positibo. Nafarroan bi pertsona hil dira azken orduetan, eta Bizkaiko zahar etxeetan hiru egoiliar.
|
Kasuek nabarmen egin dute gora Hegoaldean: 932 positibo. Guztira, 12.746 PCR proba egin dira, eta egindako proba guztien %7,31k eman dute positibo. Nafarroan bi pertsona hil dira azken orduetan, eta Bizkaiko zahar etxeetan hiru egoiliar.
|
Datuak eman dituzte Hegoaldeko osasun sistemek, eta jakinarazi dute azken orduetan positiboek nabarmen egin dutela gora Hego Euskal Herrian. Hain zuzen, 12.746 PCR proba egin dituzte, eta horietatik 932 pertsonak eman dute positibo, aurreko egunean baino 139 gehiagok. Hau da, egindako proba guztien %7,31k eman dute positibo. Gainera, Nafarroako Gobernuak hiru heriotzaren berri ere eman du: 92 urteko emakume bat eta 97 urteko beste bat hil dira.
Lurraldeka, eta aurreko egunetako joerari jarraituz, Nafarroan atzeman dituzte kasu gehienak. Gainera, gorakada egon da azken orduetan: 334 positibo detektatu dira, atzo baino 57 gehiago. Gainontzeko hiru lurraldeetan ere gora egin dute datuek: Bizkaian 266 positibo atzeman dituzte, atzo baino 34 gehiago; Gipuzkoan 229 izan dira, aurreko egunean baino 39 gehiago; Araban, berriz, 98 beste kasu egon dira, hamahiru gehiago. Beste bost positiboak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean jasotakoak dira.
Ospitaleak ere betetzen hasi dira, eta azken egunetan gora egin dute ospitaleratze datuek ere. Hegoaldeko ospitaleetan beste 57 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, eta, beraz, guztira, 525 pertsona daude ospitaleetan. Areago, zaintza intentsiboen unitatean 69 pertsona gaixo daude ospitaleratuta.
Eusko Jaurlaritzak astelehenean emango ditu herriz herrikako datuak eta R0 indizea, asteburuko datu guztiak bilduta. Nafarroako Gobernuak, ordea, azaldu du non atzeman dituzten positibo gehien: emandako informazioaren arabera, kasu gehienak Iruñean detektatu zituzten, baita Erriberan ere. Halere, nabarmendu dute azken horiek «garrantzia gutxiagokoak» direla. Adin tarteari dagokionez, batez ere 45 eta 59 urte artekoen artean atzematen dituzte positibo kasuak, eta, batez besteko adin tartea 41,9 urtekoa da. Ondorioz, gobernuak ohartarazi du joera aldaketa bat dagoela. Haren arabera, udarako lehen hilabeteetan positibo ematen zutenen profila orain baino gazteagoa zen.
Bizkaiko zahar etxeetan, hiru hildako
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, azken orduetan zahar etxeetako hiru egoiliar hil dira birusaren ondorioz, eta, beraz, guztira, 47 dira bigarren olatuan egoitzetan hildakoak. Datu gehiago ere eman ditu; besteak beste, adierazi du egun 123 kasu positibo daudela, eta horietatik 27 ospitalean. Areago, langileen egoera zein den ere azaldu du. Hain zuzen, gaur-gaurkoz, 99 langilek eman dute positibo, eta beste 59 bakartuta daude, proben emaitzarik gabe. Guztira, hamahiru egoitzetan daude kasuak.
|
2020-9-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/187132/aitortza-bat-egunerokoa-poesia-bilakatzen-duen-begiradari.htm
|
Kultura
|
Aitortza bat egunerokoa poesia bilakatzen duen begiradari
|
Carlos Canovas argazkilariak Kulturaren Vianako Printzea saria jaso du, bere ibilbidearengatik eta fotografia artistikoaren berritzaile izateagatik. Argazkilari batek Nafarroako kultuaren sari nagusia jasotzen duen lehen aldia izan da.
|
Aitortza bat egunerokoa poesia bilakatzen duen begiradari. Carlos Canovas argazkilariak Kulturaren Vianako Printzea saria jaso du, bere ibilbidearengatik eta fotografia artistikoaren berritzaile izateagatik. Argazkilari batek Nafarroako kultuaren sari nagusia jasotzen duen lehen aldia izan da.
|
Eguneroko paisaietan murgildu, atentzio handirik ematen ez duten xehetasunetan fokua jarri, eta pausaz begiratu. Pentsatu, landu, aurkitu; begirada eraiki. Pasioz. Argazkigintza hori izan da betidanik Carlos Canovas argazkilariarentzat: pasioa. Eta hori aitortu dio orain Nafarroako Gobernuak, 2020ko Kulturaren Vianako Printzea saria hari emanda. Canovas Hellinen (Espainia) jaio zen, 1951n, baina urte horretatik bertatik Iruñean bizi izan da, eta han eman zituen lehen urratsak argazkilari gisa ere. Berrogei urteko ibilbidearen ondoren, errekonozimendua iritsi zaio.
Argazkilariaren lana ezaugarritzen duen bere unibertsoak eta bere begirada bereziak ekarri diote Nafarroako Gobernuaren aintzatespena; baina baita argazkilaritzarekiko duen grina ere, berak azpimarratu duen bezala, «pasiorik gabe ez baitago kulturarik; pasiorik gabe ez dago arterik». Canovasentzat argazkilaria izatea da, hain zuzen ere, «norbere unibertsoa aurkitu eta eraikitzea; haren gainean eta bertatik argia egitea, eta, horren bidez, leku eta denbora zatitxoak ahanzturatik berreskuratzea eta gordetzea», saria emateko ekitaldian adierazi duenez.
Maria Txibite Nafarroako presidenteak eman dio saria, gaur eguerdian Erriberrin egindako ekitaldian. Iruñeko Ateneoak aurkeztu zuen Canovasen hautagaitza, argudiatuta haren ibilbideak «profesional onartu eta miretsia» bihurtu duela, eta Nafarroako eta Espainiako museo eta arte zentroetan erakutsi dituela lanak. Sari hori jaso duen lehen argazkilaria izan da. Ekitaldian Canovasek eskerrak eman dizkie Nafarroari, bere familiari, eta erkidegoko gainontzeko argazkilari guztiei: «Badakidalako, haiek bezala, zer den egunero borrokatzea argazkigintzaren mundu konplexu eta zirraragarri honetan; mundu gogor eta zoragarri, batzuetan hain ziztrin eta bestetan hain eskuzabal honetan».
Canovasi gaztetatik piztu zitzaion argazkigintzaren munduarekiko interesa, aitak bultzatuta, eta 1972an bere lehen kamera profesionala eskuratu zuen. Azkar utzi zuen alde batera orduko gizarteak markatutako bidea, eta urte haietan nagusi zen argazkigintza eredutik aldendu zen. Narratiba baino gehiago, poesia bilatzen zuen: «Nire argazkien mundua beste nonbait egotea nahi nuen: poesia intimoaren munduarekin antz handiagoa izatea, kontakizun sozialarekin baino». Horretarako, ezohiko agertokiak aukeratzen zituen fotografietan islatzeko: erdigunea baino, kanpoaldea; fatxada baino, atzeko pareta. Eguneroko paisaietako hegiak, eta horien poesia. «Baina ez dut ezer asmatu. Nik aukeratu besterik ez dut egin».
Kezka ofizioaren geroarengatik
Canovasek poza azaldu du Nafarroako kulturaren sari nagusiak argazkilari baten lanari aitortza egin diolako lehen aldiz. Uztailean Nafarroako Hitza-n adierazi zuenez, ordea, kezkaz begiratzen dio ofizioaren etorkizunari: «Garai konplikatua da. Gauzak anitz aldatu dira, eta horrek masifikazioa ekarri du. Batetik, ematen du argazkigintzak inoiz izan ez duen arrakasta soziala lortu duela orain; baina, bertzetik, hori egileon kalterako gertatu da, gero eta zailagoa delako nabarmentzea». Testuinguru horretan, argazkigintza «desagertzeko bidean» dagoela esan zion Edurne Elizondo kazetariari; guztiz desagertuko denik uste ez duen arren, ofizio gisa eusteko aukera gutxi ikusten baitio.
Hala ere, edonork argazkiak egiten dituen garaiotan, botoi bat sakatzea eta argazki bat egitea gauza ezberdinak direla defendatu nahi izan zuen; argazkilari batek beste zerbait behar duela; argazki on batek prozesu bat eskatzen duela: «Ez da gauza bera, inondik inora ere ez. Hori defendatu dut nik beti. Eta begirada eta prozesu osoa mantsotzeko beharra defendatu dut. Pentsatu behar da, landu, denbora hartu. Bide hori ezin da presaka egin».
Gogoeta mundu iragankor batean
Saria emateko ekitaldia Erriberriko Frantziskotarren komentuan egin dute. Ekitaldiaren buru Maria Txibite presidentea izan da, eta harekin batera izan dira Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea, Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria eta Maite Garbayo Erriberriko alkatea ere, beste ordezkari instituzional batzuen artean. Canovasek hainbat senitartekoen eta kultura munduko ordezkarien babesa izan du.
Txibite presidenteak Canovasen alderdi «sortzailea» nabarmendu du, «haren perfekzionismoa eta begirada sentibera, bestela oharkabean igaroko liratekeen txokoak ikusgarri eta protagonista bihurtzen dituena». Haren hitzetan, Canovasen lan artistikoa «gogoetatsua eta pentsatua da, begien bistatik haratago doan mezuak ditu, eta kantitatearen aurrean kalitatearen defentsa argia egiten du». «Iragankorraren aurkako borroka» fotografiatzen duela erantsi du, «irudia arte gisa erabiliz; emozioak transmititzeko bide gisa».
Vianako Printzea saria banatu duten 31. aldia izan da gaurkoa. 1990az geroztik urtero egin dute, etenik gabe, kulturaren edozein arlotan pertsonek, taldeek edo erakundeek egindako lana errekonozitzeko helburuarekin.
|
2020-9-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/187133/ruth-bader-ginsburg-aebetako-epailea-hil-da.htm
|
Mundua
|
Ruth Bader Ginsburg AEBetako epailea hil da
|
Feminismoaren ikur izan da, eta, besteak beste, abortuaren bultzatzaile sutsua
|
Ruth Bader Ginsburg AEBetako epailea hil da. Feminismoaren ikur izan da, eta, besteak beste, abortuaren bultzatzaile sutsua
|
Ruth Bader Ginsburg AEB Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko epailea hil zen atzo, pankreako minbiziak eragindako konplikazioen ondorioz, gorteak berak jakinarazi zuenez. 87 urte zituen.
Arrasto handia utzitako epailea izan da, justiziaren, eskubideen eta emakumeen alde etengabe borrokatu duen ekintzaile sutsua, eta haren heriotzak hutsune handia utzi du AEBetan. Auzitegi Goreneko presidente John Robertsek “maila historikoko legelaritzat” jo du. “Etorkizuneko belaunaldiek Ruth Bader Ginsburg ezagutu genuen bezala gogoratuko dutelakoan gaude: Justiziako txapeldun nekaezina”.
Donald Trump herrialdeko presidenteak ere hitz egin zuen haren heriotzaren inguruan, eta adierazi, haren politikekin ados egon edo ez, “bizi ikaragarria egin zuen emakume ikaragarria izan dela”.
Bill Clinton AEBetako presidente ohiak izendatu zuen Ginsburg Auzitegi Goreneko epaile, 1993. urtean; herrialde horretako historian postu horretan aritutako bigarren emakumea izan zen, eta 27 urte baino gehiago egin ditu han lan. Bere ibilbidean, Estatu Batuetako gai sozial polemikoei buruzko boto aurrerakoiak eman ditu: besteak beste, abortatzeko eskubidearen, homosexualen ezkontzaren, botoa emateko eskubidearen, immigrazioaren eta arreta medikoaren alde egin zuen.
Epailearen heriotzak borroka politikoa piztu du AEBetako Auzitegi Gorenaren etorkizunaren inguruan. Hain zuzen, gortea presidente batek eta zortzi epailek osatzen dute, eta horiek herrialdeko presidenteak izendatuak eta Senatuak berretsiak izaten dira. Izendapenek bizitza osorako balio dute, eta Kongresuak soilik kargugabetu ditzake, kargugabetze edo impeachment prozesu baten bidez. Hala, Estatu Batuetako hauteskundeen atarian —bi hilabete baino gutxiago falta dira—, Trumpek aukera izan dezake herrialdeko instantzia judizial gorenaren balantza eskuinera are gehiago makurtzeko.
Testuinguru horretan, Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokratak adierazi du Ginsburgen ordezkoa azaroan presidentetzarako hauteskundeak irabazten dituenak proposatu beharko lukeela. Ordezkarien Ganbarako buru Nancy Pelosi demokratak, aldiz, nabarmendu du Ginsburgen "ibilbide aitzindaria ohoratzeko" eta "bere legatu indartsua babesteko", haren ordezkoak berdintasunaren aldeko konpromisoari eutsi beharko liokeela.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.