date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/186660/ghk-k-dio-ezin-zaiela-erantzukizun-pertsonalik-eskatu-erraustegia-gelditzearen-alde-bozkatu-zutenei.htm
Gizartea
GHK-k dio ezin zaiela erantzukizun pertsonalik eskatu erraustegia gelditzearen alde bozkatu zutenei
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak ebatzi du ezin dela frogatu Zubietako errauste planta gelditzearen aldeko botoa eman zutenek «doloz edo arduragabekeria larriz» jokatu zutenik.
GHK-k dio ezin zaiela erantzukizun pertsonalik eskatu erraustegia gelditzearen alde bozkatu zutenei. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak ebatzi du ezin dela frogatu Zubietako errauste planta gelditzearen aldeko botoa eman zutenek «doloz edo arduragabekeria larriz» jokatu zutenik.
GHKren zerbitzu juridikoek adierazi dute EH Bilduko batzarkideei ezin zaiela eskatu erantzukizun indibidualik GHK-k izandako galerengatik. Partzuergoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko abenduan ebatzi zuen Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohiak eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohiak «botere desbideratzea» egin zutela Zubietako errauste plantaren lanak eteteko, baina zerbitzu juridikoek uste dute ezin zaiela erantzukizun pertsonalik eskatu erraustegia geldiaraztearen alde bozkatu zuten batzarkideei, ezin delako frogatu doloz edo arduragabekeria larriz jokatu zutela. 2013ko azaroaren 23ko batzarrean egin zuten bozketa. Zerbitzu juridikoen txostena proposamen gisa aurkeztu dute GHK-ren batzarrera. Kontsortzioak azaldu du txosten hori egiteko eskatu ziela zerbitzu juridikoei, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenak ez zuelako zehazten erantzukizun indibidualik bazen edo kontsortzioak berak nola jokatu behar zuen. Txostenean, zerbitzu juridikoek diote GHKri eginiko kalte ekonomikoa 8,7 milioi eurokoa izan zela, kalte-ordain hori pagatu zietelako errauste planta eraikitzekoak ziren enpresei. Kalte hori «ez zuen GHK-k jasan behar, ekintza administratibo baten bidez egin zelako, boterea desbideratuta, bi erakundeen sorrerako helburua urratuta».
2020-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/186661/iruneko-ikastetxe-bateko-23-ikasle-bakartu-dituzte.htm
Gizartea
Iruñeko ikastetxe bateko 23 ikasle bakartu dituzte
Cardenal Ilundain ikastetxekoa da taldea. Hamar egunez egon beharko dute konfinamenduan.
Iruñeko ikastetxe bateko 23 ikasle bakartu dituzte. Cardenal Ilundain ikastetxekoa da taldea. Hamar egunez egon beharko dute konfinamenduan.
COVID-19ak jotako kasu bat atzeman dute Iruñeko Cardenal Ilundain ikastetxean, eta, ondorioz, haren talde osoa berrogeialdian jarri dute. 23 ikasle dira, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoak. Ikasleek hamar egunez egon beharko dute bakartuta, eta bihar egingo dizkiete PCR probak. Berrogeialdia amaitzean ere egingo diete proba. Nafarroako Gobernuak gogorarazi du Azagrako ikastetxe batean ere 22 ikasleko talde bat berrogeialdian jarri dutela datorren asteartera arte, horietako batek positibo eman duelako. Barañaingo Los Sauces ikastetxean, berriz, 3 urteko lau ume dituzte bakartuta, COVID-19arekin. PCR proba egin eta negatibo ematen dutenek ere berrogeialdia egin behar dute, eta bigarren proba bat egingo diete baieztatutako kasu batekin izandako azken kontaktutik hamar egunera. Orduan negatibo ematean itzuli ahalko dira ikasgeletara.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186692/emakunde-berriro-lehendakaritzari-atxikita-egotea-eskatu-diote-urkulluri.htm
Gizartea
Emakunde berriro lehendakaritzari atxikita egotea eskatu diote Urkulluri
Idatzi bat sinatu dute Txaro Arteagak eta Itziar Fernandezek, Emakumearen Euskal Erakundeko aitzindariek, lehendakariari eskatzeko hartutako erabakia berriz azter dezala. Euskal Herriko 34 talde feministak ere erabakia salatu dute. Artolazabalek «konfiantza» eskatu dio mugimendu feministari.
Emakunde berriro lehendakaritzari atxikita egotea eskatu diote Urkulluri. Idatzi bat sinatu dute Txaro Arteagak eta Itziar Fernandezek, Emakumearen Euskal Erakundeko aitzindariek, lehendakariari eskatzeko hartutako erabakia berriz azter dezala. Euskal Herriko 34 talde feministak ere erabakia salatu dute. Artolazabalek «konfiantza» eskatu dio mugimendu feministari.
Txaro Arteaga Emakundeko lehen zuzendaria izan zen–1988tik 2005era–, eta Itziar Fernandez, lehen idazkari nagusia –1988tik 1999ra–. Agiri bateratu bat sinatu dute biek, Iñigo Urkullu lehendakariari eskatzeko Emakunde berriro lehendakaritzari atxikita egotea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren egituraketa berrian, lehendakaritzatik kanpo geratu da Emakunde, eta Berdintasun eta Gizarte Gaien Sailaren esku egongo da aurrerantzean. «Ez genuke sekula uste halakorik gerta zitekeenik». Hitz horiekin hasi dute idazkia Arteagak eta Fernandezek. Gogoratu dute 1988an Emakundeko zuzendaritzako arduradun izendatu zituztela eta hura martxan jarri zutela, lehendakaritzari atxikitako erakunde autonomo gisa. Hain justu, erakundearen izaera autonomo horren balioa azpimarratu dute biek ala biek: «Emakunde, gure herrialdeko emakumeen borrokaren emaitza instituzionala, gure historiaren zati bat da. Eta lehen zutabe instituzional hori Estatuko gainerako lekuetan eredua izan zen, hain zuzen ere, Lehendakaritzari atxikitako erakunde gisa genero politika transbertsalak ezartzeagatik». Uste dute Emakundek politika feministetan «erreferente» bat izaten jarraitu behar duela, horixe delako berdintasun politikak babestu zituzten eta babesten jarraitzen duten emakumeek eta gizonek espero dutena. Hori guztia esanda, Urkulluk Emakunde Lehendakaritzatik ateratzeko hartutako erabakia «harriduraz» hartu dute Arteagak eta Fernandezek: «Demokrazia herrialde politiketatik soilik eraiki daitekeen garai honetan, zeinetan pertsonen bizitzan eragiten duten faktore sozial, kultural eta ekonomikoen aniztasunari datxekion konplexutasun guztia barne hartzen duten, harritzen gaitu Emakunde bezalako erakunde bat herrialdearen helburuak proiektatzen diren toki instituzionalean inskribatuta ez egoteak». Etorkizun «zalantzagarria» ikusten dute Arteagak eta Fernandezek, eta uste dute lankidetzak, elkartasunak eta pertsonen bizitza erdigunean jarriko duten politikek emango diotela bidea datozen belaunaldientzako gizarte bidezkoago bati. Emakunde «herria sortzeko» ezinbesteko tresna instituzionala dela iritzi diote Arteagak eta Fernandezek, eta, horregatik, lehendakariari galdegin diote hartutako erabakia berriz azter dezala eta, beraz, Emakunde berriro egon dadila lehendakaritzaren barne. Talde feministen salaketa Bestetik, Euskal Herriko 34 talde feministak, tartean pandemiaren harira sortutako Bizitza Erdigunean plataforma, gogor kritikatu dute Emakunde lehendakaritzatik ateratzeko erabakia, agiri bateratu batean. Uste dute «hanka sartze itzela» dela, eta Eusko Jaurlaritzari galdegin diote erabakia «ahalik eta lasterren» zuzentzeko. Talde feministen iritziz, erabakiak «bigarren mailan» kokatzen ditu berdintasun politikak, eta «emakumeen arazoak» konpontzeko politika espezifiko gisa tratatzen ditu; finean, «gobernuaren praktika osoan eragiteko gaitasuna» kentzen du. Gogoratu dute, halaber, 1995ean Beijingen egin zen Emakumeen Munduko IV. Konferentzian parte hartu zuten estatuek erabaki zutela berdintasunerako unitateak gobernuetako lehendakaritzetan kokatu behar zirela, politika publikoaren zentralitatea hartu ahal izateko eta mainstreaming deritzon estrategia edo genero zeharkakotasuna deitu izan dena garatzeko. Irizpide horrekin bat, 1998an, Emakunde sortzeko legean, erakunde hori lehendakaritzari atxiki zitzaion, eta hor jarraitu du orain arte. Haatik, salatu dute Urkulluk «gainerako sailetan eragiteko gaitasunik ez duen sail batean» kokatu duela. Agiria sinatu duten talde feministek gogoratu dute, aurreko legealdian Berdintasunerako Legea aldatzeko eta zabaltzeko lege proiektuari ekin ziotenean, bertan jasotzen zen administrazio publiko guztietako berdintasun unitateek «posizio organikoa» eta «harreman funtzional egokia» izan behar zutela, erabaki politikoak hartzeko orduan modu eraginkorrean eragin ahal izateko eta helburuak betetzeko behar besteko aurrekontua izateko. Eta berdintasun politikak lehendakaritza barruan kokatzea ekartzen du horrek, talde feministen aburuz. Salatu dute, halaber, Urkulluren erabakiak erakusten duela krisi garaian emakumeek eta berdintasun politikek «beren lekura» itzuli behar dutela, hau da, zaintzara, etxera, sukaldera, edo kontratu partzialetara. «Lehendakariaren erabakiak agerian utzi du ez dagoela konpromisorik berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko, emakumeen egoera hobetzeko, eta gizarte berdinzaleago eta bidezkoago baterantz urratsak egiteko». Haien ustez, administrazio publikoen lehentasuna izan behar du bizitza duinak bermatzeak eta horiek posible egiteko bitartekoak jartzeak, eta horregatik dei egin diete talde eta eragile feminista guztiei euren salaketarekin bat egiteko. «Aukera bat eman» Jaurlaritzaren berregituraketak sortutako kritiken artean, Emakunderen egoitza nagusiari bisita egin dio gaur Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasun eta Gizarte Gaietako sailburuak. Izaskun Landaia Emakundeko zuzendariarekin eta Zuriñe Elordi idazkari nagusiarekin bildu da han, eta, bilera amaituta, mugimendu feministari eskatu dio «konfiantza» izateko eta «aukera bat emateko». Berdintasun politiketan atzerapausorik ez dela emango gertutik zaintzeko ere galdegin die talde feministei. Horrez gain, azpimarratu du Emakundek organismo «autonomoa» izaten jarraituko duela, eta Urkulluk segituko duela zuzendaritza batzordeko presidente izaten. Halaber, ziurtatu du Jaurlaritzaren egitura berrian bere departamentuak babestu egingo duela erakundearen lana, eta haren parte hartzea bermatuko duela. Artolazabalen esanetan, lehentasun politiko, instituzional eta soziala daukate emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokak, eta, arlo horietan, Emakundek «erreferentziazkoa» izaten jarraitu behar du. Izaskun Landaia Emakunderen zuzendariak, bestalde, azpimarratu du erakundea hasieratik lehendakaritzari atxikita egoteak bermatu egin duela berdintasunaren aldeko politika transbertsalak martxan jartzea. «Espero dugu egitura berriarekin bide beretik lan egiten jarraitu ahal izatea eta etorkizuneko erronkei erantzutea», esan du.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186693/ez-dira-ligako-partidak-jokatuko-ostiraletan-eta-astelehenetan.htm
Kirola
Ez dira ligako partidak jokatuko ostiraletan eta astelehenetan
Bihar jokatzekoa zen Granada-Athletic norgehiagoka larunbatera atzeratu dute, eta astelehenean jokatzekoa zen Alaves-Betis neurketa igandera aurreratu dute
Ez dira ligako partidak jokatuko ostiraletan eta astelehenetan. Bihar jokatzekoa zen Granada-Athletic norgehiagoka larunbatera atzeratu dute, eta astelehenean jokatzekoa zen Alaves-Betis neurketa igandera aurreratu dute
Espainiako Liga ez da bihar hasiko, larunbatean baizik. Espainiako Futbol Federazioko lehiaketa epaileak ebatzi du ez dela ligako partidarik jokatuko ostiraletan eta astelehenetan. Horren ondorioz, bihar ez da jokatuko Granadaren eta Athleticen arteko lehia. 21:00etan zen jokatzekoa, Los Carmenes estadioan, baina egun bat geroago jokatuko da, larunbatean, 18:30ean, hain zuzen ere. Hala, neurketa hori ez da izango denboraldiko lehenbizikoa, baizik eta Eibarrek eta Celtak egun berean Ipuruan jokatuko dutena, 16:00etan. Alavesen eta Betisen artekoa, berriz, egun bat aurreratu dute: astelehenean zen jokatzekoa, 21:00etan, Mendizorrotzan, eta igandean jokatuko da azkenean, 14:00etan. Osasunaren eta Realaren partiden datek eta ordutegiek, ordea, bere horretan jarraituko dute: gorritxoak larunbatean ariko dira, 21:00etan, Cadizen (Espainia), eta txuri-urdinak, igandean, 16:00etan, Valladoliden (Espainia). Ezusterik izan ezean, bigarren jardunaldiko datak eta ordutegiak ere aldatu egingo dira. Osasuna hilaren 18an (ostirala) 21:00etan da jokatzekoa Getafen (Espainia).
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186695/euskarazko-irakaskuntza-babestuko-dute-urriaren-10ean-baionan.htm
Gizartea
Euskarazko irakaskuntza babestuko dute urriaren 10ean Baionan
Giza katea antolatu dute Euskal Konfederazioak eta hezkuntza eragileek, Frantziako Gobernuak euskarazko irakaskuntzaren kontra egindako erasoak salatzeko. Alsazian, Bretainian, Flandrian, Korsikan eta Okzitanian ere eginen dituzte mobilizazioak egun horretan, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deituta.
Euskarazko irakaskuntza babestuko dute urriaren 10ean Baionan. Giza katea antolatu dute Euskal Konfederazioak eta hezkuntza eragileek, Frantziako Gobernuak euskarazko irakaskuntzaren kontra egindako erasoak salatzeko. Alsazian, Bretainian, Flandrian, Korsikan eta Okzitanian ere eginen dituzte mobilizazioak egun horretan, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deituta.
Batasun irudia eman dute gaur goizean Euskal Konfederaziak eta euskarazko irakaskuntzaren alde lanean ari diren hezkuntza eragile nagusiek, euskarazko irakaskuntzak Ipar Euskal Herrian jasotzen dituen erasoak salatzeko. «Lanjerrean» ikusten dute, eta beldur dira Frantziako Hezkuntza Ministerioa euskarazko irakaskuntzaren sail guzietan gibel egiteko «ate bat irekitzen» ari ez ote den. Mobilizatzera deitu dute, urriaren 10ean, Frantziaren meneko lurraldeetan hizkuntza gutxituen alde lanean ari diren beste 30 eragilerekin batera. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Baionan izanen da mobilizazioa: giza katea eginen dute 11:00etan, Rene Cassinen sorlekutik Baionako suprefeturaraino. Bi kasu nagusi aipatu dituzte euskarazko irakaskuntza jasaten ari den erasoak aipatzeko. Batetik, Hiriburuko (Lapurdi) Baste Quieta eskolako «murgiltze» esperimentazio proiektua baztertu izana, Frantziako Konstituzioaren argumentua erabilita. «Ez dugu onartzen, eta ez dugu onartuko», adierazi du Celine Etxebarne Ikas Bi guraso elkarteko koordinatzaileak. Arrazoi «ideologikoak» ikusten dizkiote erabakiari, azken urteetan egin diren ebaluazio guziek erakusten baitute osoki euskaraz ari diren ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela, bai euskaran, bai beste ikasgaietan. «EEP Euskararen Erakunde Publikoaren barruan izan den elkarlana ukatzen du, eta ostiko handi bat ematen dio hizkuntza politika publikoari. Murgiltze eredua ez bada hedatzen, gure hizkuntzarenak egin du», adierazi du. Bestetik, salatu dute aurten prestakuntzatik atera diren euskarazko hamabost irakasleetatik 11 frantsesez irakasteko postuetan izendatuak izan direla, Ipar Euskal Herrian eta Biarnon. «Irakasle eskasean izanik, Hezkuntza Ministerioak frantsesez irakasteko beharrei aurre egiten die», deitoratu du Jessica Dordeins Narzabal Biga Baiko kideak; onartuko ez duten «marra gorri bat» gehiago. «Euskarazko irakasleak frantsesezko postuetan emanez, irakaskuntza elebidun osoa da lanjerrean emana. Irakasle euskaldunak kanpora bidaliz, beharrezkoak ditugun irakasle euskaldunik gabe geldituko baikara». Oroitarazi du, gainera, behin baino gehiagotan gertatu izan dela irakasle euskaldunak eritzean frantsesezkoekin ordezkatu izana. «Luzaz, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren hedapena irakasle eskasez trabatua izan da. Gaur egun, ulertezina da horretarako prestatu diren pertsonak ez daitezen klase elebidun gehiago irekitzeko erabili». 11 irakasle horiek lehenbailehen euskarazko postuetan ezartzeko eskatu dute. Euskaltzaleentzako deia Euskalgintzako eragileen hitzetan, bi erabaki horiek «argiki urratzen dute» ikasleek euskaraz ikasteko eta irakasleek euskaraz irakasteko duten eskubidea. Horregatik, euskal gizarteari eta euskaltzaleei dei egin diete Frantziako Gobernuak hizkuntza eskubideak «zangopilatzen» dituela salatzeko. Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak oroitarazi du iazko irailean sortu zela Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboa, lizeoetako erreformak hizkuntza gutxituen irakaskuntzan duen eragin «desmasien» kontra. Frantziaren meneko lurraldeetako 30 eragile bildu ziren, eta Frantziako 150 parlamentariren babesa jaso zuten haien aldarrikapenek. Iazko azaroan, mobilizazio bat antolatu zuten Parisen, eta Hezkunza Ministerioarekin bilkura bat egin zuten, baina «jarrera itxia» erakutsi zutela adierazi du. Geroztik, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari ere egin diote bilkura eskaera, baina hark Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroaren esku utzi zuen. Gaur-gaurkoz, bilera baten esperoan segitzen dute.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186696/mendiak-lehenbailehen-deituko-ditu-sindikatuak-eta-patronala.htm
Ekonomia
Mendiak «lehenbailehen» deituko ditu sindikatuak eta patronala
Elkarrizketa sozialaren aldeko apustua egingo duela berretsi du Jaurlaritzako Enplegu sailburu berriak.
Mendiak «lehenbailehen» deituko ditu sindikatuak eta patronala. Elkarrizketa sozialaren aldeko apustua egingo duela berretsi du Jaurlaritzako Enplegu sailburu berriak.
Aurki izango du lehen hartu-emana sindikatuekin eta patronalarekin Idoia Mendia Enplegu eta Lan sailburu berriak. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, sailburuak iragarri du «lehenbailehen» deituko dituela bilera batera, «ekonomia eta enplegua suspertzeko eraginkorrak diren politikak adosteko, hori baita jendeak espero duena». Lehen kontaktua gatazkatsua izateko aukerak handiak dira, Mendiak «elkarrizketa sozialaren barruan» kokatu baititu gizarte eragileekiko harremanak, eta planteamendu horren aurkakoak baitira Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako bi sindikatu nagusiak, ELA eta LAB abertzaleak. Askotan salatu dutenez, «patronalaren aldeko erabakiak zuritzeko» tresna da elkarrizketa soziala. LABek dagoeneko egin dio abisua Mendiari. Asteazkenean egindako agerraldian, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak galdetu zion sailburuari «ELAren eta LABen gehiengo sindikala errespetatuko duen edo gutxiengoaren aldeko apustuarekin jarraituko duen», CCOO eta UGT lehenetsiz. Mendiak kargu hartzean egindako elkarlanerako deia tentuz hartu zuen LABeko idazkari nagusiak: «Ekintzek argituko dute zintzoa den edo pose bat baizik ez den». Helburua, aurreko legealdikoa Aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzak bere buruari jarritako helburua jarri dio gobernu berriari: langabezia biztanleria aktiboaren %10etik behera jaistea. Xede hori lortu zen aurreko legealdiaren azken zatian, baina koronabirusaren krisiak langabezia tasa asko igotzea eragin du. Eustaten bigarren hiruhilekoko datuen arabera, 110.400 lagun daude lanik gabe, biztanle aktiboen %10,8. Kopuru hori alde batez igotzea espero du Jaurlaritzak. Mendiak azaldutako beste helburu bat da «talentu gazteak alde egitea» eragoztea eta adin batetik aurrerako langileak ere babestea. «Enplegu bat izateko aukera emango diegu 30.000 gazteri, plan berezi batekin, baina nire ustez oso garrantzitsua da 45 urtetik gorakoak enplegatzea, seniorren talentua ez galtzeko». Gainera, sailburuak bat egin du Espainiako Gobernuak pentsioen erreformaren inguruan duen xedearekin, hots, erretiro aurreratuak gutxitzea eta erretiro atzeratuak ugaritzea.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186697/zutik-geratzen-zen-guztia-erre-da-moriako-kanpamentuan.htm
Mundua
Zutik geratzen zen guztia erre da Moriako kanpamentuan
Lesbosko herritar batzuek errepideak blokeatu dituzte, Moria berreraikitzen hasteko. Migratzaile gehienek kanpamentuaren inguruan jarraitzen dute, aterperik eta edatekorik gabe; Greziako Gobernuak hitzeman du gaur guztiei aterpea emango diela.
Zutik geratzen zen guztia erre da Moriako kanpamentuan. Lesbosko herritar batzuek errepideak blokeatu dituzte, Moria berreraikitzen hasteko. Migratzaile gehienek kanpamentuaren inguruan jarraitzen dute, aterperik eta edatekorik gabe; Greziako Gobernuak hitzeman du gaur guztiei aterpea emango diela.
Denbora kontua zen. Astearte gauean piztutako suak Moriako kanpamentuaren %70 erre zuen, Freziako Lesbos uhartean, eta bart gauean geratzen zen guztia erre du beste sute batek. Sutetik ihesi, han bizi diren 12.000 errefuxiatuen zati handi batek kanpamentutik alde egin zuen, baina Poliziak errepideak itxi zizkien, eta oraindik ere errepidean daude gehienak. Ez dute urik eta aterperik, eta krisi humanitarioa gero eta larriagoa da Europako errefuxiatu kanpamenturik handienean. Zaporeak GKEak janaria banatu du gaur goizean; haien arabera, migratzaileak erabat abandonatuta daude. Bestalde, kanpamentua berreraikitzen hasteko, Lesbosko herritar batzuek errepideak blokeatu dituzte kamioi batzuekin, gobernuaren ibilgailuei igarotzen ez uzteko. Greziako Gobernuak atzo arratsalderako lekualdatu zituen 3.000 migratzaile inguru, eta Notis Mitarakis Migrazio Ministroak hitzeman du migratzaile guztiei jarriko dietela lo egiteko aterpe bat gaur gauerako. Ministerioaren arabera, egunean zehar beharrezkoa den guztia egingo dute migratzaileak «bereziki diseinatutako espazioetara eramateko». Mitarakisek azaldu duenez, hauek dira espazioak: Lesbosera eraman dituzten hiru itsasontzi eta beste kanpamentu batzuetatik eramandako karpa batzuk. Normalean, luzeak izaten dira migratzaileak ontziratzeko prozesuak, eta ikusteko dago konponbide horrek balio izango duen ala ez. Sei hilabetez itxita Errefuxiatuak martxoaren 22tik egon dira kanpalekutik atera ezinda, bakartze egoera ezarria dagoelako. Izan ere, egun batzuk lehenago atzeman zuten Lesbos irlako lehen koronabirus kasua, kanpalekutik kanpo. Orduan, gaitzak eragin zitzakeen arriskuez ohartarazi zuten gobernuz kanpoko erakundeek. Kanpamentuan, 35 koronabirus kasu baieztatu zituzten asteartera arte. Orduan, kanpamentuko arduradunek 125 laguni berrogeialdia ezarri zieten, azalpenik eman gabe; segurtasun indarren jarrerak haserrea piztu zuen, eta protestak sortu zirenean piztu ziren sute txikiak ere kanpalekuko zenbait gunetan. Mitarakisek xantaia egitea egotzi die errefuxiatuei, eta esan du kanpamentutik atera ditzaten piztu dituztela suak. Azpimarratu du beharrezkoa dela Lesbosen egitura itxi eta seguru bat izatea migratzaileentzat, baina ez dirudi uharteko agintariek hori begi onez ikusten dutenik.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186698/ikasle-etxebizitzen-egoera-egokitu-eta-arautzeko-eskatu-du-euskadiko-gazteriaren-kontseiluak.htm
Gizartea
Ikasle etxebizitzen egoera egokitu eta arautzeko eskatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxe batean elkarrekin bizi diren gazteen egoera "nabarmen okertu" dela ohartarazi du EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, eta ikasle pisuei bideratutako neurriak eskatu dizkio administrazioari.
Ikasle etxebizitzen egoera egokitu eta arautzeko eskatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxe batean elkarrekin bizi diren gazteen egoera "nabarmen okertu" dela ohartarazi du EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, eta ikasle pisuei bideratutako neurriak eskatu dizkio administrazioari.
Pandemiak gogor jo duen duen beste gizataldeetako bat da ikasleena, EGKren arabera. Joan den ikasturtean ezarritako konfinamenduaren ondorioz, ikasle etxeak utzi eta familiaren etxera bueltatu behar izan zuten gazte askok, nahiz eta alokairua ordaintzen jarraitzea tokatu askori. Kontseiluak administrazioari eskatu dio ikasleei diru laguntzak emateko; izan ere, “ohiko etxebizitzen alokairuak ordaintzeko, administrazioak diru laguntzak eskaini zituen, baina ikasle pisuak laguntza horietatik kanpo gelditu ziren”. Hezkuntzaren eta etxebizitzaren lan arloetatik abiatutako #IkaslePisuakZer kanpainak horien beharrizanak jaso ditu, eta EGK-k horiek beteko dituzten neurriak ezartzeko eskatu dio administrazioari. Eskatutako neurrien artean, hauek, besteak beste: ikasleak kontuan hartuko dituzten partaidetza espazioak sortzea, ikasleei jakinarazpenak ahalik eta azkarren helaraztea, eta laguntza ekonomikoetan neurriak gehitzea.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186699/eudelek-eskatu-du-ezohiko-funtsak-udal-guztietara-iristeko.htm
Politika
Eudelek eskatu du ezohiko funtsak udal guztietara iristeko
Tokiko erakundeek finantza baliabide nahikoak izan ditzatela eskatu dute Eudeleko batzorde eragileko alkateek agiri batean. Udalek osasuna, ongizatea eta ekonomia babesteko duten eginkizuna aldarrikatu dute.
Eudelek eskatu du ezohiko funtsak udal guztietara iristeko. Tokiko erakundeek finantza baliabide nahikoak izan ditzatela eskatu dute Eudeleko batzorde eragileko alkateek agiri batean. Udalek osasuna, ongizatea eta ekonomia babesteko duten eginkizuna aldarrikatu dute.
Eudeleko Batzorde Eragileko alkateek adierazpen bat sinatu dute koronabirusak sortutako egoeraren harira, eta gizarteari eta erakundeei mezu bana helarazi diete. Batetik, azpimarratu dute, udalak euskal erakunde sisteman «giltzarri» izanik, eskubidea dutela «Euskadiren susperraldian eta eraldaketan» parte aktiboa izateko, eta baita finantza baliabide nahikoak izateko ere, Toki Erakundeen Legean aurreikusitakoari jarraikiz. Osasuna babesteko, ongizatea bermatzeko eta familia eta enpresa ekonomia babesteko udalek duten «ezinbesteko eginkizuna» aintzat hartzea aldarrikatu dute, eta, horri lotuta, Europak eta Espainiako Gobernuak aurreikusitako ezohiko funtsak udal guztietara irits daitezen eskatu dute. Horri loturik, Eudelek ohartarazi du udalek ezin dutela «bereizketarik» jasan finantzaketari dagokionez. Gizarteari ere mezua bidali diote alkateek. Azpimarratu dute koronabirusak sortutako egoera «zail eta konplexuan» ezinbestekoa dela udal eremuko eragileen arteko elkarlana eta koordinazioa. Kolektibo ahulenekiko «solidario» izateko ere eskatu diete herritarrei. «Guztiok lagun dezakegu udalerriak ingurune osasungarriak eta seguruak izan daitezen, batez ere pertsona eta kolektibo ahulenentzat».
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186700/espainiako-gobernuak-kontraesanezko-mezuak-zabaldu-ditu-funtzionarioen-soldatei-buruz.htm
Ekonomia
Espainiako Gobernuak kontraesanezko mezuak zabaldu ditu funtzionarioen soldatei buruz
Sariak izoztea aukera bat dela esan du Calviño Ekonomia ministroak; «ez dago mahai gainean», berriz, Calvo lehendakariordeak.
Espainiako Gobernuak kontraesanezko mezuak zabaldu ditu funtzionarioen soldatei buruz. Sariak izoztea aukera bat dela esan du Calviño Ekonomia ministroak; «ez dago mahai gainean», berriz, Calvo lehendakariordeak.
Espainiako Gobernuak ez du argitu zer egin nahi duen 2021ean langile publikoen soldatarekin. Izozteko aukera aztertzen ari dela zabaldu du El País egunkariak, gobernuko goi kargudun baten adierazpenetan oinarrituta. Erabakia aurki hartu beharko du Madrilgo gobernuak, datorren urterako aurrekontu proiektua irailean aurkeztu nahi duelako. Soldatak izozteko aukera egon badagoela aitortu du gaur goizean Nadia Calviño Ekonomia ministroak, eta gogorarazi du aurten ziur aski ez dela izango inflaziorik. Uztailera arte, urte arteko inflazio negatiboa zegoen Espainian (-%0,5) eta Hego Euskal Herrian (-%0,7), eta ez da espero asko handitzea datozen hilabeteetan. Calviñok goretsi egin du langile publikoen «eginahal garrantzitsua», baina gogorarazi du azken urteetan «erosahalmena berreskuratu dutela» haiek eta pentsiodunek, haien sariak inflazioaren gainetik igo direlako. Aurten, esaterako, %2 hazi dira langile publikoen soldatak, eta %0,9, berriz, pentsioak. Calviño gai ekonomikoetarako lehendakariordea da, hirugarrena Espainiako Gobernuaren barne banaketan. Lehen lehendakariordea, berriz, Carmen Calvo da, PSOEkoa hura ere, eta hark ukatu egin du funtzionarioen soldatak izoztea erabakita dagoela. «Ez, ez dago mahai gainean», esan du. ELA eta CCOO, aurka; UGT, ulerkor Baieztapenik ez dagoen arren, sindikatuak hasi dira soldatak izozteko aukerari buruz beren iritzia plazaratzen. Aurka azaldu da Hegoaldeko sindikatu nagusia, ELA. «Langile publikoek izugarrizko ahalegina eginagatik» Espainiako Gobernuak austeritateari eusten diola eta sektore publikoa «eraisten» ari dela salatu du. Bere datuen arabera, 2010etik hona erosteko ahalmenaren %13 galdu dute soldata publikoek. «Gobernuak filtratutako berri bat da, giroa berotzeko», uste du CCOOk. Aurka azaldu da, uste baitu langile publikoek «sekulako ahalegina» egin dutela zerbitzu publikoei eusteko, «eta ez dute gobernuaren mespretxua merezi». Aurreko urte batzuetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratu behar dutela esan du CCOOk, eta negoziazioak hasteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Ulerkorrago azaldu da UGTko Carlos Alvarez. «Herrialdearen egoera ikusita, onar genezake 2021ean igoerarik ez izatea, baldin eta bermatzen bada erosteko ahalmenari eutsiko zaiola, KPIari lotutako klausula batekin». Hego Euskal Herriko erakundeek beren langileen soldatak erabakitzeko autonomia baduten arren, azkenaldian asko mugatu diete ahal hori Madrildik, lege organikoen bitartez.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186701/koronabirus-kasuek-goia-jo-dute-nafarroan.htm
Gizartea
Koronabirus kasuek goia jo dute Nafarroan
Azken orduetan 975 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean, horietako 340 Nafarroan. Hildako bat izan da, eta bertze 73 pertsona sartu dituzte erietxean.
Koronabirus kasuek goia jo dute Nafarroan. Azken orduetan 975 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean, horietako 340 Nafarroan. Hildako bat izan da, eta bertze 73 pertsona sartu dituzte erietxean.
Hirugarren egunez jarraian, gorantz jarraitzen dute azken orduetan atzemandako koronabirus kasuek. 975 kasu berri erregistratu dira, azken zenbaketan baino 118 gehiago. Igoerarik nabarmenena Nafarroan izan da. 340 kasu erregistratu dituzte, bezperan baino 144 kasu gehiago. Bertan egindako testen %10,6k eman dute positibo. Gainera, hildako bat izan da bertan. Nafarroarekin bat, Bizkaian ere igo egin dira kasu positiboak. Bezperan baino 29 positibo gehiago atzeman dituzte, 342 denera. Araban, beste 97 kasu atzeman dituzte, bezperan adina. Gipuzkoan, berriz, jaitsiera esanguratsua izan da: beste 174 kasu atzeman dituzte, azken zenbaketan baino 66 gutxiago. Kasu positiboak igotzearekin bat igotzen ari da ospitaleratuen kopurua ere. 24 orduan 73 pertsona sartu dituzte ospitalean, bezperan baino lau gehiago. Gainera, ZIUetan artatzen ari diren pazienteek ere gorantz jarraitzen dute: dagoeneko 63 dira. 11.537 test egin dituzte azken 24 ordutan, bezperan baino 667 gutxiago. Adinekoen egoitzetako egoera Nafarroako adinekoen egoitzetako berri eman du gaur goizean Nafarroako Gobernuak. Bertan jakinarazi duenez, Nafarroako adinekoen egoitzetan bizi diren 35 egoiliarrek dute egun koronabirusa. Horietako hiru, gainera, erietxean daude. Gobernuak emandako datuen arabera, uztailaren 1etik 71 kasu erregistratu dituzte, eta hiru egoiliar zendu dira. Egoiliarrei ez ezik, egoitzetan lan egiten duten 32 profesionali ere atzeman diete birusa. Ezgaitasunen bat duten pertsonen egoitzetan, berriz, egun hiru pertsonak dute birusa, eta horietako bat dago erietxean. Gainera, sei pazientek jaso dute gaixo agiria. Egoitzetako sei langilek eman dute positibo. Nafarroako Gobernua PCR testak egiten ari da egoitzetan bizi diren 10.000 egoiliar eta profesionalen artean. Tuteran hasi dira probak egiten, bertan dagoen transmisio altua dela eta. Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak nabarmendu duenez, lehen oldean birusa izan zutenen %26 ziren egoitzetako egoiliarrak. Bigarren oldean, berriz, %1 bakarrik. Alta, arduraz jokatzeko eskatu du, eta oroitarazi du transmisioa handia bada aukera gehiago dagoela birusa egoitzetara iristeko. p> Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ere eguneratu dituzte beren egoitzetako datuak. Bi positibo gehiago atzeman dituzte Araban, eta denera dagoeneko 12 dira kasu positiboak. Hiru adinekok jaso dute senda agiria eta dagoeneko 27 dira bigarren olatua sendatu diren adinekoak. Gipuzkoan ere bertze bi positibo gehiago atzeman dituzte, eta dagoeneko 55 dira kasu positiboak. Horietatik 10 daude ospitalean. Bigarren olatua hasi zenetik lau adineko zendu dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186702/eduardo-santosek-utzi-egingo-du-nafarroako-ahal-dugu-ren-idazkaritza-nagusia.htm
Politika
Eduardo Santosek utzi egingo du Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusia
2017tik da alderdiko idazkari nagusi, Laura Perezi lekua hartu zionetik. Zuzendaritza berriari lanerako baldintza hobeak utzi nahi dizkiolako aurreratuko ditu primarioak urri amaierara edo azaro hasierara.
Eduardo Santosek utzi egingo du Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusia. 2017tik da alderdiko idazkari nagusi, Laura Perezi lekua hartu zionetik. Zuzendaritza berriari lanerako baldintza hobeak utzi nahi dizkiolako aurreratuko ditu primarioak urri amaierara edo azaro hasierara.
Gaur goizean jakinarazi du Eduardo Santosek Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusia utziko duela. Alderdiak primarioak egingo ditu udazkenean —urri amaieran edo azaro hasieran, azaldu duenez—, eta bertan aukeratuko litzateke haren ordezkoa. Primarioen deialdia zortzi hilabete aurreratu da, alderdiaren estatutuen arabera lau urtean behin berritu behar baita gidaritza. Santosek azaldu duenez, denbora gehiago eta lanerako baldintza hobeak utzi nahi dizkio zuzendaritza berriari. 2017tik dago karguan, Laura Perez aurreko idazkari nagusiaren lekua hartu zuenetik. “Nafarroako Ahal Dugu-n garai berri bat zabaldu behar da ahal bezain lasterren; ideologikoki indartu beharra daukagu gizarteak aurrez aurre dituen erronkei aurre egiteko”, esan du Santosek goizeko agerraldian. Gogotsu dagoen jendeari lekua utzi nahi diola esan du, eta ziklo politikoen aldaketek pertsonei ere eragiten diela: “Konpromiso etikoaren barruan sartzen da, baita ere, pertsonok ez dugula gure karguetan betikotu behar”. Azaldu duenez, Ahal Dugu “aldaketaren bermea” izan da Nafarroan, eta egun parte diren koalizio gobernuan “eroso” dagoela nabarmendu: “Gure iritzia errespetatzen da, eta lorpen sozialak eskuratzeko gure ekarpenak aintzat hartzen dira”.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186703/maddi-ane-txoperena-iribarrenek-irabazi-du-igartza-saria.htm
Kultura
Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi du Igartza saria
Haurtzaroan sexu abusua jasan duen emakume bat izango du protagonista Ez erran inori eleberriak. Haren gaztaroan eta helduaroan kokatuko da narrazioa, eta erasoaren luzaroko eraginak agertuko ditu
Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi du Igartza saria. Haurtzaroan sexu abusua jasan duen emakume bat izango du protagonista Ez erran inori eleberriak. Haren gaztaroan eta helduaroan kokatuko da narrazioa, eta erasoaren luzaroko eraginak agertuko ditu
Maddi Ane Txoperena Iribarren idazle, bertsolari eta BERRIAko kazetariak XXIII. Igartza saria irabazi du, Ez erran inori nobela proiektuari esker. Haurtzaroko sexu erasoen gaia jorratuko du eleberrian, «pil-pilean» dagoena, baina, era berean, «tabua» ere badena, autoreak irabazlea iragartzeko prentsaurrekoan azpimarratu duenez. Hamasei eleberri proiekturen artean gailendu da Txoperena Iribarrenena, Garazi Kamiok, Irati Jimenezek eta Ana Jakak osatutako epaimahaiak hala erabakita. Haurtzaroan sufritu zuen erasoa Lide protagonistak, baina eleberria haren gaztaroan eta helduaroan kokatuko da batez ere, jazoerak luzera begira eragin dizkion ondorioak agertzeko. Izan ere, sexu erasoak jasan dituztenetan «ahanztura, isiltasuna eta erruduntasuna» errepikatu egiten direla azaldu du Txoperena Iribarrenek, eta horietan «arakatu» nahi du fikzioaren bitartez. Egoera bizi izan duen jende «gutxi» ezagutzen dela esan du autoreak, nahiz eta, estatistiken arabera, «bost umetik batek» sufritu dituen sexu erasoak. «Azkenaldian asko hitz egin da Elizan gertatutakoez. Baina estatistika berberek diote gehienak familian edo ingurune hurbilean gertatzen direla». Ingurune hurbilean gertatzen direnez mintzatuko da Ez erran inori, ezagun batek erasoko baitio Lideri. Gainera, Donapaleun (Nafarroa Beherea) jazoko da erasoa, eta horrek egoera «zailduko» du: «Herri txikietan, mundu guztiak ezagutzen du elkar». Euskal Herrian kokatu du narrazioa, besteak beste, halako kasuak hemen gertatzen ez direla pentsatzeko «tentazioa» egoten delako, autorearen ustez.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186704/gaztetxoenekin-lantzeko-unitate-didaktikoak-aurkeztu-ditu-euskaraldiak.htm
Gizartea
Gaztetxoenekin lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu ditu Euskaraldiak
Irailetik hasi eta abendura arte lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte, euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin.
Gaztetxoenekin lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu ditu Euskaraldiak. Irailetik hasi eta abendura arte lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte, euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin.
Ofizialki azaroaren 20an hasiko da, baina beroketak egiten hasia da jada Euskaraldia. Ikastolen Elkarteak, Gipuzkoako Urtxintxa eskolak eta Irrien Lagunak elkarteak sortutako material didaktikoa aurkeztu dute gaur, ikastetxeetan lantzeko; baita hezkuntza ez-formalean eragiteko ere. Euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburua du materialak. Euskararen aldeko eragilez lepo egon da gaur Donostiako Koldo Mitxelena liburutegia (Gipuzkoa). Unitate didaktikoaren sortzaileez gain, bertan izan dira Euskaraldiaren beste zenbait eragile ere: Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaile nagusia, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea euskararen Institutuko zuzendaria eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidentea. Euskararen erabilera bultzatzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko orduan, hezkuntza formalak duen zeregina azpimarratu du Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak. Are harago joan da Maite Asendio Gipuzkoako Urtxintxa eskolako koordinatzailea; hizkuntza praktiketan haurren beren rol aktiboa garrantzitsua dela adierazi du, eta, hain zuzen ere, haur eta lehen hezkuntzan izan dezaketela eragin handiena unitate didaktikoek. Dena den, materiala ez da gaztetxoenetan zentratzen soilik; hezkuntza sistema goitik behera zeharkatzen du hiru eragileek proposatutako material didaktikoak. Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo eta Lanbide Heziketara arteko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte. Unitate horiek lantzeko, Euskaradinamizatzaileak izeneko ikasle zein irakaslez osatutako talde dinamizatzaileak osatzea proposatu du Unai Arellano Ikastolen Elkarteko ordezkariak. Hiru fasetan banatu dute formakuntza: lehena, Euskaraldirako prestaketa. Irailean hasita, Euskaraldiaren egunera arte —azaroak 20— izango da lehen fasea. Helburua ikasleak girotzea da, egitasmoa ezagutaraztea eta jendea animatzea parte har dezan. Bigarren fasea Euskaraldia bera da, azaroaren 20tik abenduraren 4ra. Aurreko aldian bezala, “bidean ager daitezkeen oztopo eta konponbideak aztertzea eta hizkuntza ohituren inguruan gogoeta aktibatzea” du helburu egitasmoak. Eta azkenik, hirugarren fasea, behin Euskaraldia bukatzean abiatuko da. Bi aste horietan emandako aurrerapausoak, aldatutako hizkuntza ohiturak mantentzea du helburu. Hezkuntza ez-formalari ere begira Ikastetxeetara soilik ez, haurren eremu ez-formalera zuzendutako materiala ere sortu dute hiru eragileek. Hain zuzen ere, Irrien Lagunak elkarteko Garazi Urrosolok horixe azpimarratu du. Haurrekin eskolatik kanpo aritzeko beste metodologia batzuk ere sortu nahi izan dituztela, haientzat erakargarriagoak izan daitezen. Harekin bat etorri da Euskaltzaleen Topaguneko presidente Kike Amonarriz, esparru ez-formala hezkuntzan egiten den lanaren osagarri “ezinbestekoa” dela adieraziz. Hori horrela, urrian Irria aldizkariaren ale monografikoa kaleratuko dutela jakinarazi du Urrosolok, 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendua. Aldizkariak lau atal izango ditu, euskararen munduko aurpegi ezagunek sortutako komikiz, olerkiz, abestiz eta ipuinez josita.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186705/hamabi-orduko-protestaldia-espetxe-politika-hiltzailearen-kontra.htm
Politika
Hamabi orduko protestaldia «espetxe politika hiltzailearen» kontra
«Haserre Gaua» izeneko ekinbidea egingo dute Bilbon larunbatetik igandera, espetxe politikak «hil» egiten duela salatzeko.
Hamabi orduko protestaldia «espetxe politika hiltzailearen» kontra. «Haserre Gaua» izeneko ekinbidea egingo dute Bilbon larunbatetik igandera, espetxe politikak «hil» egiten duela salatzeko.
Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren harira, «Haserre Gaua» izeneko ekitaldia egingo du Sortuk larunbatean. Hamabi orduko protesta izango da, Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean, irailaren 12ko 21:00etan hasi eta hurrengo eguneko 09:00etan amaituko dena. Sortuk eskatu die protestaldian parte hartzeko asmoa duten herritarrei maskara, lo zakua eta gaua han emateko jantzi egokiak eraman ditzatela. Ekinbidea iragartzeko egindako bideoan, Sortuk gogora ekarri du 49 herritar hil direla «preso politikoei estatuek aplikatzen dizkieten salbuespen politiken ondorioz», espetxean hildako presoak zein bisitan zihoazelarik istripuan hildako senide eta lagunak kontuan hartuta. «Mendeku politika hau bukatu beharra dago», adierazi du Sortuk.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186706/huts-egin-du-udalen-dirua-espainiako-gobernuaren-esku-uzteko-saioak.htm
Ekonomia
Huts egin du udalen dirua Espainiako Gobernuaren esku uzteko saioak
Espainiako Kongresuak atzera bota du dekretua. PSOE-UPren lehen porrot handia da.
Huts egin du udalen dirua Espainiako Gobernuaren esku uzteko saioak. Espainiako Kongresuak atzera bota du dekretua. PSOE-UPren lehen porrot handia da.
Espainiako Gobernuak ez du lortu aurrera ateratzea udalen superabita bere esku uzteko dekretua. PSOEko eta UPko kideek aldeko botoa eman dute (156 boto), baina gainontzeko 193k aurkako botoa eman dute. Oso ezohikoa da gobernu batek ez lortzea bere dekretu bat berrestea: 1978az geroztik hiru aldiz baizik ez da gertatu. Baina ez da ustekabea izan Pedro Sanchezen gobernuarentzat, aliatu dituen talde gehienek ohartarazi ziotelako aurka egingo zutela, haien artean EAJ eta EH Bildu. EAJk iragarria zuen, abuztuan, ezezko botoa aukeratuko zuela, gobernuak FEMP udalerrien Espainiako federazioarekin hitzartutakoak Hego Euskal Herriko erakundeen autonomia bortxatzen duela iritzita. Espainiako Gobernuaren asmoa zen udalek azken urteetan pilatutako 15.000 milioi euroren superabita erabiltzea bere burua finantzatzeko. Dirua hamabost urteko epean itzuli nahi zien Madrilek. Eztabaida bizia izan da dekretuari buruz abuztuan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek zehaztu zuten haiena dela beren lurraldeetako udalak gainbegiratzeko eskumena, eta uko egin zioten eskeman parte hartzeari. Nafarroan, berriz, udalen eta kontzejuen federazioak ezezkoa eman zion. Are gehiago, eskatu zuen udalek pilatutako soberakina gastatu ahal izatea zorra ordaintzea ez den beste kontu batzuetarako. Izan ere, hori da gakoa. Europako Batasunaren bultzadaren ondorioz, PPk eta PSOEk hitzartu zuten Espainiako Konstituzioa aldatzea, eta kontu publikoak orekatu behar izatea sartu zuten artikulu batean. Artikulu hori osatzeko, PPren gobernuak, Cristobal Montoro Ekonomia ministroa zela, Egonkortasun Legea onartu zuen. Haren bitartez, tokiko erakundeek (udalek, kontzejuek eta diputazioek) debekatuta dute defizita izatea, eta superabita izatekotan, soilik erabil dezakete zorra txikitzeko. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute erakunde eta alderdi askok, baina luze joko lukeela argudiatu du Espainiako Gobernuak. Gai horri heldu dio EH Bilduko Mertxe Aizpuruak. «Egonkortasun legea aldatu beharko da, horrela egin ezean Ogasun Ministerioak zeharkatu duen labirinto nahasi horrek hor egoten jarraituko duelako, irteera ikusten ez zaiola». Aizpuruak azaldu zuenez, «gobernuak muzin egin dio arazoari errotik heltzeari; hori izan da akatsa, hasierako planteamendua. [...] Benetako arazoa legea da».
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186707/nafarroako-gobernuak-plan-bat-sortuko-du-prostituzioa-deuseztatzeko.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak plan bat sortuko du prostituzioa deuseztatzeko
Nafarroan 30 klub baino gehiago daude, eta egunean 2.000 gizon inguruk ordaintzen dute emakumeak esplotatzeko.
Nafarroako Gobernuak plan bat sortuko du prostituzioa deuseztatzeko. Nafarroan 30 klub baino gehiago daude, eta egunean 2.000 gizon inguruk ordaintzen dute emakumeak esplotatzeko.
Gaur eman dute aditzera, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran. Alderdi sozialistak prostituzioari buruzko galdera egin dio Javier Remirez gobernuko presidenteordeari, eta hark azaldu du gobernuak aurreikusia duela plan integral bat sortzea prostituzioa gelditzeko eta haren biktimei laguntzeko. Remirezek erantsi du, bestalde, foruzainek eta beste gainerako poliziek «bikoiztu» eginen dituztela «sexu esplotazioaren kontra egiteko ahaleginak». Gaur egun prostituzioak Nafarroan eragiten duen arazoaren larritasuna azaldu du presidenteordeak bere hitzaldian: «Nafarroan, 2.000 gizon inguruk ordaintzen dute egunean emakumeak esplotatzeko, eta 30 prostituzio klub baino gehiago daude», adierazi du. Haren esanetan, 700-800 prostituta daude Nafarroako Foru Erkidegoan. Arazoari ahalik lasterren aurre egiteko borondatea azaldu du gobernuak gaurko osoko bilkuran. Remirezek aipatu du, gainera, errealitate hori bizi duten emakumeen egoera «izugarri» zaildu dela pandemiaren eraginez. Halaber, presidenteordeak beharrezkotzat jo du gaiaren inguruko eztabaida bat irekitzea, eta nabarmendu du premiazkoa dela «bai praktika bera deuseztatzea, bai haren biktima diren emakumeei harrera egitea, aldi berean». Dioenez, horretarako beharrezkoak dira, besteak beste, diru laguntzak, biktimei lan munduan sartzen laguntzeko bideak eta laguntza psikologikoa. Gogora ekarri du itxialdian Nafarroako Gobernuak zenbait baliabide jarri zituela erabilgarri prostituzioari kontra egiteko eta ekainean etxebizitza bat prestatu zutela prostituzioaren biktima ziren emakumeentzat. Iragarri du aurki beste bat ere izanen dela erabilgarri, asmo bererako. Era berean, gaiaz mintzatu da Imna Jurio alderdi sozialistako parlamentaria ere. Prostituzioa deuseztatzeko ahaleginak egin beharra azpimarratu du, «ikuspegi abolizionista» oinarri izanik. «Prostituzioa indarkeria matxistaren adierazpen ankerrenetako bat da, eta, aldi berean, baita ikusezinenetako bat ere», esan du Juriok.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186708/bilbon-kaleratutako-emakumeari-laquoirtenbide-duin-batraquo-bermatu-diote.htm
Gizartea
Bilbon kaleratutako emakumeari «irtenbide duin bat» bermatu diote
Polizia oldartu egin zaie kaleratzea oztopatzen saiatzen ari ziren herritarrei.
Bilbon kaleratutako emakumeari «irtenbide duin bat» bermatu diote. Polizia oldartu egin zaie kaleratzea oztopatzen saiatzen ari ziren herritarrei.
79 urteko emakume bat etxetik kaleratu dute Bilbon. Zazpi urte zeraman Urazurrutia kaleko etxe batean bizitzen, Bilbo Zaharrean, baina azken bolada honetan alokairua ordaindu ezinik ibili da, eta, azkenean, kaleratu egin dute. Edonola ere, Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak nabarmendu du, «herritarren presioari esker», azkenean lortu dutela emakumeari «etxebizitza irtenbide duin bat» ematea –oraingoz, hotel batean egongo da–. Datozen egunetan «adi» jarraituko dutela ohartarazi dute, baina gertatutakoa «garaipentzat» jo dute, eta eskerrak eman dizkiete bertaratutako herritarrei. Ehun lagun inguru bildu dira Urazurrutia kalean kaleratzea galarazteko asmoz. Ertzainak eta Bilboko udaltzainak ere agertu dira; protestan ari zirenei oldartu zaizkie, eta batzuk jo dituzte. Etxebizitza Taldeak ertzainen jarrera «bortitza» salatu du, eta esan dute akordio batera iritsiak zirela udaltzainak eta Bilboko gizarte zerbitzuetako kideak etxebizitzara sar zitezen, baina ertzainek ez dutela akordio hori errespetatu, eta indarrez sartu direla atarira, hango kristala hautsita. Emakumeari joan den otsailerako jarri zioten kaleratze data. Orduan saiatu zen beste bizitoki bat bilatzen, baina, kaleratzearen eguna iritsi zenean, inor ez zen agertu, eta han bizitzen jarraitu du. Geroztik, ez du auziari buruzko bestelako berririk izan, harik eta aste honetan jakinarazi dioten arte egun batetik bestera kaleratuko zutela, beste bizitoki bat bilatzeko astirik eman gabe eta kalean gelditzeko arriskuaz. Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak oinarrizko gizarte zerbitzuen «utzikeria» salatu du. LABen gaitzespena LAB sindikatuak gaitzetsi du «Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak Urazurrutian erakutsitako jarrera», eta nabarmendu dute udaltzainak «euren eskumenekoak ez diren ordena publikoko eginkizunetan» erabili dituztela. Juan Mari Aburto alkatea egin dute horren erantzule: «Bilboko Udaltzaingoa eredu autoritario eta errepresibo batera eramaten ari da, eta gero eta gehiago urruntzen ari da ustez defendatzen duen hurbileko polizia eredutik». LABek gogorarazi du Bilboko Udaleko langile batzordean dauden sindikatu guztiek aho batez onartu dutela ebazpen bat, 2013tik indarrean dagoena, eta horren arabera «Udaleko langileak etxegabetzeen ondoriozko kaleratzeetan ez erabiltzeko» eskatzen diotela Udalari.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186709/gora-ikasleon-borroka-dinamikak-ikasle-antolakunde-berria-aurkeztuko-du.htm
Gizartea
Gora Ikasleon Borroka dinamikak ikasle antolakunde berria aurkeztuko du
Ekitaldia larunbatean izango da, Elizondon (Nafarroa). Antolatzaileen arabera, lau hilabeteko eratze prozesuaren emaitza da antolakundea.
Gora Ikasleon Borroka dinamikak ikasle antolakunde berria aurkeztuko du. Ekitaldia larunbatean izango da, Elizondon (Nafarroa). Antolatzaileen arabera, lau hilabeteko eratze prozesuaren emaitza da antolakundea.
Euskal Herriko hainbat ikaslek iazko ikasturtean jarri zuten abian Gora Ikasleon Borroka dinamika. Urtarrilean abiatu zuten Kargatzen eztabaida prozesua, eta eztabaidaren oinarria den liburuxka 700 ikasleri banatu zieten. Orain, lau hilabeteko eratze prozesuaren ostean, ikasle antolakunde berri bat aurkeztuko du dinamikak. Elizondon (Nafarroa) izango da ekitaldia. Goizeko 10etan hasita, solasaldi bat egingo dute lehenik, tailer bat ondoren, eta ekitaldia azkenik. Antolatzaileek honela azaldu dute: «Ikasle antolakundearen helburu eta proiektuaren berri emateko bilduko gara Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dozenaka ikastetxetako ikasleok (segurtasun neurriak mantenduz) prestatu dugun aurkezpen egun nazionalean». Besteak beste, antolakundearen izena, logoa eta ezaugarriak aurkeztuko dituzte. 2019ko ekainean hasi ziren biltzen ikasleak, ikasle mugimenduan «hutsune» bat zegoela ikusita. Helburu nagusi bat ezarri zuten: «Euskal hezkuntza-sistema propio eta eraldatzailea osatzea». Maiatzerako prest nahi zuten «ikasle subjektu berria», baina konfinamenduak atzeratu egin zituen haien asmoak.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186710/sidenorrek-aldi-baterako-espedientea-ezarri-nahi-die-multzoko-1500-langileei.htm
Ekonomia
Sidenorrek aldi baterako espedientea ezarri nahi die multzoko 1.500 langileei
Xehetasunak erabakitzeko daude, baina, sindikatuekin izandako lehen bileran, enpresak aditzera eman du 2021eko abendura arte luzatu daitekeela.
Sidenorrek aldi baterako espedientea ezarri nahi die multzoko 1.500 langileei. Xehetasunak erabakitzeko daude, baina, sindikatuekin izandako lehen bileran, enpresak aditzera eman du 2021eko abendura arte luzatu daitekeela.
Sidenor altzairutegiak lana aldi baterako erregulatzeko espedientea ezartzeko asmoa du. Autogintzaren beherakadaren ondorioz hartu du erabakia, ekoizpenaren %70 sektore horretara zuzendua baitago. Sidenorrek dituen 1.500 langileei eragingo die espedienteak, eta horietatik 1.140 Euskal Herrian dituen hiru plantetan dihardute: Basaurin (Bizkaia), Azkoitian (Gipuzkoa) eta Gasteizen. Lan jardunaren zenbatekoaren murrizketa eta espedientearen iraupena erabakitzeko dauden xehetasunak dira. Dena den, enpresak sindikatuekin izandako lehen hartu-emanean aditzera eman duenez, 2021eko abendura arte izan daiteke. Sidenorrek goizean jakinarazi die asmoa sindikatuei —ELA, LAB, CCOO eta UGT—. Bilduta zeudela, kazeta batek albistearen berri eman du, eta filtrazioak gaiztotu egin du bilerako giroa. Enpresak argudiatu duenez, autogintzaren beherakadak eragin du erabakia, «alarma pizteko moduko jaitsiera bat» egon delako eskarietan, eta beste bezeroak ere —hegazkingintza, meatzea, hodigintza…— ez direlako COVID-19aren krisiaren aurreko kopuruetara itzuli. Horri aurre egiteko «enplegu- eta industria-trantsizio plana» delakoa aurkeztu die sindikatuei. Aldi baterako espedientearen helburua kaleratzeak eragoztea da. Plan hori negoziatzeko dago, eta litekeena da hurrengo astean hastea bilerekin. Planta guztiek bat eginda negoziatuko dute, eta enpresa arteko mahai bateratua eratu behar da. Hainbat sindikatuk jarrera zehaztu behar dute, baina LABek, bere aldetik, erabakia du ez duela aldi baterako lan erregulazioa onartuko. Izan ere, besteak beste, lehen pauso bat iruditzen zaio neurri zorrotzagoen bidean, formak ez direlako egokiak eta Sidenorrek kontuak «garbiak» dituelako. Sindikatuaren arabera, 2016-19 hirurtekoan 66 miloi euroko irabaziak izan zituen, eta 103 milioi banatu zituen dibidendutan. Iaz, aldiz, 24 milioi euroko galera izan zuen, baina, LABen arabera, enpresak 15 milioi banatu zituen dibidendutan.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186711/gaur-hasiko-da-nak-jaialdia-kuarist-laukotearen-kontzertuarekin.htm
Kultura
Gaur hasiko da NAK jaialdia, Kuarist laukotearen kontzertuarekin
NAK Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia egingo dute gaurtik irailaren 20ra bitarte Iruñean, seigarrenez, (R)evolucion lelopean.
Gaur hasiko da NAK jaialdia, Kuarist laukotearen kontzertuarekin. NAK Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia egingo dute gaurtik irailaren 20ra bitarte Iruñean, seigarrenez, (R)evolucion lelopean.
Garaikideak musika garaikideko zentroak antolatzen du NAK Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia, Iruñeko Udaleko Civivox sarearekin lankidetzan. 2015ean lehenbizikoz antolatu zutenetik, NAKek gai jakin baten inguruan ardaztu du urtero proposamena: 1936ko gerra, garapen jasangarria, musika eta zinema, musika eta zientzia... Aurten, (R)evolucion goiburua jarri diote, eta «abangoardiako musikaren eta erreferente klasikoen arteko harremana aztertzea» proposatu dute. Dibulgaziorako kontzertuek, tailerrek eta artea eta musika uztartzen dituzten proposamenek osatutako diziplina anitzeko programa bat da aurtengoa, ikus-entzule orori zuzendutakoa, eta betiere egungo testuinguruari lotutako neurriak hartuta. NAKen helburu nagusia musika garaikidearen obra berrien sorrera eta hedapena sustatzea da. Zortzi obra estreinatuko dituzte jaialdian, Nafarroako zein Euskal Herri osoko musikagileenak, baina baita beste herrialde batzuetatik etorritakoenak ere —Argentina, Japonia, Alemania, Italia, Errusia, Polonia edo Kroaziakoak, esaterako—, eta beste hogei obra lehen aldiz emango dituzte Nafarroan. Parte hartzaileen artean daude Martin Etxauri ikusizko artista, Jose Luis Etxetxipia bakarlaria, Dorota Grezskowiak sopranoa, DJ Amsia soinu artista, Miren Karmele Gomez zientzia dibulgatzailea, Iruñeko Ganbera Abesbatza, edota Feedback, Klexos, Kuarist eta Trio Enigma ensenbleak. Gainera, haurrei zuzendutako jarduera ildo berri bat sortu dute, NAK Txiki izenekoa, zaletu berriei grina pizteko helburuarekin. Jaialdiari hasiera emateko, Leire Unzuek, Carmen Ferrandok, Josu Maraurik eta Sergio Eslavak osatutako Kuarist laukoteak kontzertua emango du gaur. Tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen errepertorio bat joko du, 20:00etatik aurrera, Kondestablearen jauregian. Sarrera librea da, aldez aurretik izena emanda, eta tokia mugatua da.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186712/hirschi-gailendu-da-erakustaldia-emanda.htm
Kirola
Hirschi gailendu da, erakustaldia emanda
Suitzar gazteak Tourreko 12. etapa irabazi du, azken 28 kilometroak bakarrik egin ostean. Pierre Rolland bigarren heldu da, eta Soren Kragh Andersen, Hirschiren taldekidea, hirugarren. Primoz Roglicek elastiko horiarekin jarraitzen du.
Hirschi gailendu da, erakustaldia emanda. Suitzar gazteak Tourreko 12. etapa irabazi du, azken 28 kilometroak bakarrik egin ostean. Pierre Rolland bigarren heldu da, eta Soren Kragh Andersen, Hirschiren taldekidea, hirugarren. Primoz Roglicek elastiko horiarekin jarraitzen du.
Handia egin du Marc Hirschik (Sunweb). Suitzarrak World Tourreko lehen garaipena lortu du gaur, Frantziako Tourreko 12. etapan, eta nola, gainera. Ibilbide gorabeheratsua izanda, lasterketa zoroa izan da gaurkoa, eta, espero bezala, azken zatian tropelean erasoak bata bestearen atzetik izan dira. Sei txirrindularik tropelarekiko tartea zabaldu dute, eta tartean ziren Sunwebeko hiru txirrindulari. Hirschik Marc Solerrekin (Movistar) batera aurrera egin du, eta, etapa amaitzeko 28 kilometro falta zirenean, Soler suitzarrari jarraitu ezinik geratu da. Hortik aurrera, erakustaldia eman du Hirschik. Atzean, bestalde, Julian Alaphilippek (Deceuninck) lehen taldera batzeko hainbat ahalegin egin ditu, baina denak hutsalak izan dira. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) arazorik gabe eutsi dio lidergoari. Frantziako Tourreko 12. etapa Chauvignynen hasi eta Sarran Correzen amaitu da. 218 kilometro egin behar izan dituzte guztira txirrindulariek. Aurtengo etaparik luzeena izan da, eta ibilbide gorabeheratsua izan dute; hain zuzen, laugarren mailako bi mendatetxo, hirugarren mailako bat eta bigarren mailako beste bat igo behar izan dituzte. Gaurko etapak klasiko batek izan dezakeen gidoia bete du. Imanol Erbiti (Movistar) sartu da gaurko ihesaldian, Nils Politt (Israel), Max Walscheid (NTT) eta Luis Leon Sanchezekin (Astana) batera. Ondoren, Kasper Asgreen (Deceuninck) eta atzo ihesean bakarrik aritu zen Mathieu Ladagnous (Groupama) batu dira lehen taldera. Bestalde, Ilnur Zakarinek (CCC) lasterketa utzi behar izan du; atzoko etapan erori, eta saihets bat hautsi zuen. Ihesaldiak tropelarekiko izan duen alderik handiena ia hiru minutukoa izan da, baina, apurka-apurka, tropelak aldea murriztuz joan da. 44 kilometro falta zirenean, Erbitik eta Asgreenek egin dute aurrera, Croix du Pey mendatean. Handik aurrera, baina, lasterketa goitik behera aldatu da. Tropelean erasoak bata bestearen atzetik gertatu dira, eta horrek liderrak behartu ditu belarriak tente eduki eta erne egotera. Tropelak gaurko ihesaldia irentsi, eta berehala sei txirrindularik egin dute aurrera, horietatik hiru Sunwebekoak. Goizean talde alemaniarrak autobusean prestatu duen jokaldia ongi atera zaio; izan ere, Hirschi geratu da bakarrik lasterketa buruan. Bitartean, mendatera iritsi orduko, Julian Alaphilippek (Deceuninck) sua piztu du tropelean, eta bakarrik, aurretik zuen Dries Devenyns taldekidearen multzora batu da. Talde horretan zen, besteak beste, Pello Bilbao (Bahrain). Erasoak eraso, Hirschik pedal kolpe onarekin aldeak handituz joan da, eta bete-beteko jazarpen proba egin du suitzarrak. Atzean, Alaphilippek, etsita, erasoak egiten ahalegindu da, baina ez dio saiakerari behar besteko jarraipenarik eman. Hori gutxi ez, eta zulatua izan du frantziarrak. Beraz, gaur begiz joa zuen etapa ezerezean geratu zaio. Sari handia, ordea, Hirschik jaso du, eta bi besoak lasai altxatu ditu Sarran Correzeko helmugan. Zortzi urte zeramatzan Suitzako txirrindulari batek Tourrean garaipenik lortu gabe. Azkena, Fabian Cancellarak eskuratu zuen, 2012an, aitzinetapan. Gaurkoa etapa gogorra izan da txirrindularientzat, eta biharkoan ere hanketako mina areagotuko zaie. 191 kilometro egin beharko dituzte, eta mendian amaituko da, Puy Maryn (5,4 km, %7,7). Oilarrek, behinik behin, sagarrondoa astintzeko aukera aproposa izango dute.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186713/euro-garestiarekin-kezkatuta-dago-ebz-prezioak-jaisten-dituelako.htm
Ekonomia
Euro garestiarekin kezkatuta dago EBZ, prezioak jaisten dituelako
Christine Lagardek ukatu egin du deflazio arriskurik dagoela. EBZko lehendakariaren ustez, datuek «jardueraren suspertze sendo bat» erakusten dute.
Euro garestiarekin kezkatuta dago EBZ, prezioak jaisten dituelako. Christine Lagardek ukatu egin du deflazio arriskurik dagoela. EBZko lehendakariaren ustez, datuek «jardueraren suspertze sendo bat» erakusten dute.
Euroaren trukeari adi-adi dago Europako Banku Zentrala, diru garestiak euroguneko prezioetan duen «eragin negatiboari» buruzko informazio guztia «kontu handiz ebaluatzen». Martxotik euroa %10 inguru garestitu da dolarrarekiko. Horrek, besteak beste, euroaren eremuko salneurriei presio egiten die beherantz, atzerritik inportatutako salgaiak merkeago iristen diren heinean; gainera, aldi berean, salmentak zailtzen dizkie euroguneko esportatzaileei, eta horrek suspertzea geldotzen du. Banku zentralek ezin dute zuzenean esku hartu euren diruen trukean, adibidez, haiek ahultzeko, ez badute munduko beste botereekin gatazkan sartu nahi. Horregatik, EBZko kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, EBZko lehendakari Christine Lagardek behin eta berriz errepikatu du gaur euroaren trukea ez dela erakundearen «jomuga», . Baina euroaren eremuko herrialdeetako prezioen bilakaeraren inguruko kezka handia da oraintxe. Pandemia oraindik garaitu gabe, ekonomiak inondik ere suspertzeko bidean ez, inflazio tasaren abuztuko zenbaki gorriekin (-%0,2), deflazioaren mamua bertan da. Horregatik, ekonomiarentzat oso kaltegarria izan daitekeen prezioen beheranzko joera jarraitu baterako arriskuaz hainbat galdera erantzun behar izan ditu gaur Lagardek. Arriskurik ez EBZko lehendakaria oso ziur agertu da esaterakoan EBZren iraileko iragarpenek ez dutela deflazio arriskurik aurreikusten. Esan du euroguneko abuztuko inflazio negatibotik ezin daitekeela hori interpretatu, eta deflaziorako arrisku handiagoa ageri zela EBZk ekainean egindako iragarpenetan orain baino. Lagardek aipatu du nola, Eurostaten arabera, abuztuko inflazio negatiboa eta hurrengo hilabeteetako zenbaki gorriak esplikatzen diren, hein handi batean, petrolio merkearengatik eta Alemaniak BEZ zergan egindako murrizketarengatik. Eurostatek uste du, Lagardek gogoratu duenez, inflazio positiboa 2021. urtearen hasieran itzuliko dela. Eta ildo bereko analisia egin du EBZk bere iraileko aurreikuspenetan, ekainean egindakoak pixka bat hobetuta. EBZko adituen ustez, euroaren eremuak %0,3ko inflazioarekin amaituko du urtea; %1ekoa izango da 2021ean (ekainean %0,8 iragarri zuen), eta %1,3ra igoko da 2022an, laguntza eta zerga politikekin lorpenak apaldu egingo dituztelako energiaren prezio merkeek. Epe ertaineko deflazioa ukatuz Lagardek egindako baieztapen kategorikoak analista eta ekonomista askoren harridura eragin du, eta batzuek uste dute hori esana damutuko zaiola Lagarderi, errealitateak kontrakoa erakusten dion honetan. Deflazioa urrundu nahi bada, merkatuko eragile askoren ustez, EBZk eta Europako Batasunak olio gehiago bota beharko diote motorrari. Baina horri buruz zantzu gutxi eman ditu gaurkoan EBZk, eta ez du erabaki edo neurri esanguratsurik iragarri. Lagardek jakinarazi du «ziurrenez» banku zentralak zorra erosteko pandemia garaiko PEPP programaren 1,35 bilioi guztiak erabiliko dituela. Izan ere, Lagarderen ustez, datuek «jardueraren suspertze sendo bat» erakusten dute. EBZren aburuz, euroaren eremuko BPGak %8ko murrizketarekin amaituko du urtea (ekaineko aurreikuspena %8,7koa zen); 2021ean, %5 haziko da euroguneko ekonomia; eta, 2022an, hazkundean %3,2koa izango da.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186714/sei-ikasgela-itxi-dituzte-donostiako-tuterako-eta-zangozako-lau-ikastetxetan.htm
Gizartea
Sei ikasgela itxi dituzte Donostiako, Tuterako eta Zangozako lau ikastetxetan
Positiboak azaldu dira Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean, Tuterako Huertas Mayores eta Elvira España eskoletan eta Zangozako Luis Gilen.
Sei ikasgela itxi dituzte Donostiako, Tuterako eta Zangozako lau ikastetxetan. Positiboak azaldu dira Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean, Tuterako Huertas Mayores eta Elvira España eskoletan eta Zangozako Luis Gilen.
Lehen hezkuntzako ikasle batek positibo eman du Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean, eta haren 24 gelakideak eta haien irakaslea konfinatu dituzte. Zortzi eta bederatzi urte artekoak dira ikasleak. Gurasoek eman zioten Osakidetzari haurraren sintomen berri. Ikastetxean 1.400 ikaslek hasi dute aste honetan ikasturtea, eta datozen egunetan Bigarren Hezkuntzakoak eta Batxilergokoak dira hastekoak; beste 700, alegia. Ikastetxeko zuzendaritzak kolaborazioa eskatu die ikasleen senideei, «sintomarik txikiena ere» atzemanez gero horren berri emateko eta haurra ikastetxera ez eramateko. Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi du beste ikasgela batzuetako ikasleak konfinatu dituztela. Tuterako (Nafarroa) Huertas Mayores ikastetxean azaldutako positiboaren ondorioz, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 23 ikasle bakartu dituzte. Herri bereko Elvira España eskolan, berriz, Haur Hezkuntzako hirugarren mailan agertu da positiboa, eta hogei ume konfinatu dituzte. Zangozako (Nafarroa) Luis Gil ikastetxean, positiboak atzeman dituzte LH1eko gela batean, LH3ko batean eta LH6ko batean. Guztira, 50 ikasle inguru konfinatu dituzte ikastetxe horretan.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186715/igor-gonzalezen-heriotzaren-kontrako-protesta-pseren-egoitzara-eraman-dute-bilbon.htm
Politika
Igor Gonzalezen heriotzaren kontrako protesta PSEren egoitzara eraman dute Bilbon
Manifestariak Errekalde zumardiko errepidean eseri dira, eta Ertzaintza zabaltzen hasi da
Igor Gonzalezen heriotzaren kontrako protesta PSEren egoitzara eraman dute Bilbon. Manifestariak Errekalde zumardiko errepidean eseri dira, eta Ertzaintza zabaltzen hasi da
Protesta ekintza bat egiten ari dira une honetan Bilbon, Igor Gonzalez Sola presoaren heriotzaren kontra. Ehun bat manifestari PSE alderdiak Bilboko Errekalde zumardian duen egotzara joan dira, eta haren aurrean eseri dira, errepidean. «Zuek hil duzue Igor Gonzalez Sola», eta «PSOE hiltzaile, PNV Laguntzaile» oihukatu dute, besteak beste. Lerrook idazteko orduan, kalea itxita zegoen, eta Ertzaintza zabaltzen ari zen protestaren inguruan. Ertzainek emakume bat identifikatu dute. 20:20 aldera amaitu da protesta. Manifestariak sakabanatu egin dira.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186716/londresek-ezezkoarekin-erantzun-dio-ebren-ultimatumari.htm
Ekonomia
Londresek ezezkoarekin erantzun dio EBren ultimatumari
Europako Batasunak hilabete amaiera arteko epea eman dio Johnsonen gobernuari Irteera Akordioa hautsiko lukeen lege proiektua erretiratzeko. Erresuma Batuko Kabinete ministroak erantzun du ez dutela hori egingo.
Londresek ezezkoarekin erantzun dio EBren ultimatumari. Europako Batasunak hilabete amaiera arteko epea eman dio Johnsonen gobernuari Irteera Akordioa hautsiko lukeen lege proiektua erretiratzeko. Erresuma Batuko Kabinete ministroak erantzun du ez dutela hori egingo.
Ez da giro Erresuma Batuko gobernuaren eta Europako Batasunaren artean. Bi aldeen arteko etorkizuneko merkataritza harremanak adosteko negoziazioak oraindik ez dira ofizialki hautsi, eta bihar amaituko da, ostiralarekin, zortzigarren negoziazio itzulia, baina osteguna ez da lagungarri izango brexit bigun baterako. Gaur goizean bildu dira, Europako Batzordearen eskariz, Maros Sefcovic batzordeko presidenteordea eta Michael Gove Erresuma Batuko kabinete ministroa. Sefcovicek, bertan, ultimatum argia eman dio Goveri: irail amaiera arteko epea dauka Boris Johnsonen gobernuak barne merkatuari buruzko bere lege proiektua erretiratzeko. Europako Batzordearen eta Batasuneko hainbat herrialderen ustez, proiektu horrek hautsi egiten ditu bi aldeek sinatutako brexit-erako akordioaren hainbat puntu, batez ere Ipar Irlandari dagozkionak. Horrez gain, Ostiral Santuko bake Akordioa bera ere arriskuan jarriko dutela uste dute. Londresek hautsiko lukeen Irteera akordio horretan oinarrituz utzi zuen Erresuma Batuak Europako Batasuna. Orduan trantsizio epe bat hasi zen, etorkizuneko merkataritza harreman berria adosteko tartea izateko. Trantsizio epea abenduaren 31n bukatzen da, eta negoziazioak ez doaz bide onetik. Besteak beste, Ipar Irlandari lotutako estatu laguntzak eta arrantzatokiak dira gai problematikoak. Maros Sefcovicek Goveri esan dio lege proiektua erretiratzen ez badu EBk auzibidera joko duela Erresuma Batuaren kontra. Berehala jaso du kabinete ministroaren erantzuna, bai zuzenean, bai zeharka Sky News telebistan egindako elkarrizketan: «Argi azaldu diot ez dugula proiektua erretiratuko». Dena den, Erresuma Batua, eta gobernuko alderdi kontserbadorean bertan ere, ez datoz guztiak bat Irteera Akordioa hausteko asmoekin. Erresuma Batuan sinatutako akordioak hausten dituen herrialde gisa agertu dela uste du, adibidez, Theresa May lehen ministro ohiak.
2020-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/186717/torra-laquoeutsiko-diogu-gure-herriaren-askatasuna-lortzeko-borondateariraquo.htm
Mundua
Torra: «Eutsiko diogu gure herriaren askatasuna lortzeko borondateari»
Diada bezperan agerraldi instituzionala egin du Generalitateko presidenteak. «Estatu autoritario» baten gisan aritzea egotzi dio Espainiari.
Torra: «Eutsiko diogu gure herriaren askatasuna lortzeko borondateari». Diada bezperan agerraldi instituzionala egin du Generalitateko presidenteak. «Estatu autoritario» baten gisan aritzea egotzi dio Espainiari.
Urtero moduan, Diada bezperan agerraldi instituzionala egin du Quim Torra Generalitateko presidenteak, eta ohartarazi du orain arteko bideari eutsiko diotela, «askatasunerako eta independentziarako» bideari: «Eusten diogu eta eutsiko diogu gure herriaren askatasuna lortzeko borondateari, gure herriaren osotasun nazionala lortzeko: independentzia». Hala, nabarmendu du bide horretan ez dutela inor alde batera utziko eta herritar guztientzako «herrialde hobea» eraikitzea izango dutela helburu. Torrak gogorarazi du Kataluniaren historian etengabea izan dela «askatasuna berreskuratzearen aldeko borroka», eta nabarmendu du horrek iraungo duela itxaropenak irauten duen bitartean: «Itxaropen horrek berak mugitu zituen Kataluniako herritarrak urriaren 1ean, Espainiako estatuak demokrata baketsuen aurka egiteko baliatutako indarkeriari aurre eginez». Orduan gertatutakoaren ondorioz, egun preso eta erbestean dauden ordezkari politikoak ere gogoan izan ditu Torrak, eta «estatu autoritario eta mendekuzale» baten gisan jokatu izana leporatu zion Espainiako Gobernuari. Generalitatearen jauregian grabatutako agerraldian, gogoan izan du duela 80 urte hildako Lluis Companys presidentea ere, eta haren hilketagatik oraindik barkamenik eskatu ez izana egotzi dio Madrili. «Espainiak ez du oraindik bere erantzukizuna aitortu. Ekitaldi ofizial bat egin behar du non Espainiako estatuburuak eta gobernuburuak, jendaurrean, barkamena eskatuko duten Companys presidenteari jazartzeagatik eta hura atxilotu eta fusilatu izanagatik, eta baita erbestean, kontzentrazio esparruetan eta Kataluniako espetxeetan hildako milaka herritarrengatik ere». Torrak agerraldia baliatu zuen gizarteari «ahalegin gehigarri bat» eskatzeko, koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko asmoz. «Esfortzu eta sakrifizio handiko garaiak datoz, baina ziur nago indartuta irtengo garela iritsi den mundu berri honetara, non ezegonkortasuna egunerokoa bilakatuko den». Pandemiak baldintzatuta Bihar, urtero bezala, Diada eguna ospatuko dute Katalunian, baina aurtengoa berezia izango da, koronabirusak eragindako krisiak baldintzatua. Generalitateak, esaterako, bertan behera utzi du Companys presidentearen irudiari egin ohi dion lore eskaintza, eta urtero egin ohi diren manifestazioak ere moldatu egin behar izan dituzte erakundeek. ANC Biltzar Nazional Katalanak Bartzelonan egingo du eguneko ekintza nagusia, Espainiako ogasunaren egoitza aurrean, Kataluniak bizi duen «bazterketa ekonomikoa» salatzeko. Ez da bakarra izango, ordea: hainbat hiri eta herritan deitu dute antzeko elkarretaratzeetara. Horrez gain, eskatu diete herritarrei 17:14etan etxeko balkoietara irteteko, baina xehetasun gehiagorik eman gabe. Hamabost minutu geroago, elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat hiri eta herrietan, eta horien irudiak zabalduko dituzte komunikabideek eta sare sozialek. Horiek bukatutakoan, Omnium Culturaleko eta ANCko kideek hartuko dute hitza. Geroagorako deitu dute elkarretaratzera CDRek, arratsaldeko 19:30etarako. Zigor itzazue lelopean, kontzentrazio bat egingo dute Bartzelonako Garaipenaren Arkuan, Generalitateari eskatzeko itzul dadila desobedientziaren bidera eta utz dezala alde batera «errepresioa».
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186752/kasu-positiboekin-kontaktuan-egoniko-laquofuntsezko-langileekraquo-ez-dute-berrogeialdi-prebentiborik-egin-beharko.htm
Gizartea
Kasu positiboekin kontaktuan egoniko «funtsezko langileek» ez dute berrogeialdi prebentiborik egin beharko
Espainiako Osasun Ministerioak hartutako erabakiak, besteak beste, osasun langileak, irakasleak eta segurtasun indarrak salbuetsiko ditu. Lehen PCR proban negatibo emanez gero, ez dute berrogeialdirik egin beharko.
Kasu positiboekin kontaktuan egoniko «funtsezko langileek» ez dute berrogeialdi prebentiborik egin beharko. Espainiako Osasun Ministerioak hartutako erabakiak, besteak beste, osasun langileak, irakasleak eta segurtasun indarrak salbuetsiko ditu. Lehen PCR proban negatibo emanez gero, ez dute berrogeialdirik egin beharko.
COVID-19aren proban positibo ematen duen edonoren gertuko kontaktuek PCR proba egin eta hamalau eguneko berrogeialdia bete behar dute Hego Euskal Herrian, kontuan hartu gabe probaren emaitza positiboa edo negatiboa den. Izan ere, negatibo emanez gero ere, ezin da gaitza izatea baztertu. Gehienez, epeak hamar egunera murriztea aurreikusten du Espainiako Osasun Ministerioak argitaratutako txostenak, betiere beste PCR proba bat egin eta haren emaitza negatiboa bada: «Berrogeialdiaren epea murrizteko helburuarekin, PCR proba bat egiteko aukera egongo da kasuarekin izaniko azken kontaktutik hamar egun igarotzean; hura negatiboa bada, [berrogeialdia] bertan behera uzteko aukera izango da». Orain, ordea, azken salbuespen bat ezarri du ministerioak, eta «funtsezko jarduerak» egiten dituzten kontaktuek ez dute berrogeialdirik egin beharko lehen PCR proban negatibo ematen badute. Hala, salbuetsita leudeke, besteak beste, osasungintzako langileak, irakasleak eta segurtasun indarrak.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186753/txirrindulari-bat-hil-da-san-martin-unxen-auto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Txirrindulari bat hil da San Martin Unxen, auto batek harrapatuta
Hildakoa Regino Ayesa da, Tafallako Garces de los Fayos ikastolako zuzendari ohia.
Txirrindulari bat hil da San Martin Unxen, auto batek harrapatuta. Hildakoa Regino Ayesa da, Tafallako Garces de los Fayos ikastolako zuzendari ohia.
Regino Ayesa Sola hil zen atzo, 66 urte zituela, bizikletan zihoala ibilgailu batek harrapatuta, NA-5310 errepidean, Uxue eta San Martin Unx (Nafarroa) elkartzen dituen bidean. Uxuetarra zen bera. Istripua 21:00 inguruan jazo zen, San Martin Unx herritik bi kilometrotara. Larrialdi zerbitzuak joan ziren hara, eta Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. Ayesak 32 urtez egin zuen lan Tafallako Garces de los Fayos ikastolan, 2015-2016 ikasturtean erretiroa hartu zuen arte. Ikastetxeko zuzendaria ere izan zen.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186754/soraluzeko-institutua-itxi-dute.htm
Gizartea
Soraluzeko institutua itxi dute
Ikasturtea hasi zenetik, sei ikastetxe itxi dituzte koronabirus kasuak direla eta. Bertze kasu batzuetan, ikastetxeak itxi ez, baina ikasgelak bakartu dituzte.
Soraluzeko institutua itxi dute. Ikasturtea hasi zenetik, sei ikastetxe itxi dituzte koronabirus kasuak direla eta. Bertze kasu batzuetan, ikastetxeak itxi ez, baina ikasgelak bakartu dituzte.
Ikasturtea hasi bertzerik ez da egin, baina koronabirusak eragin nabarmena izan du dagoeneko ikastetxeetan. Gaur goizean, Soraluzeko bigarren hezkuntzako institutua itxi dute, irakasle bati koronabirusa atzeman diotela eta. Positibo eman duen irakaslearen gertuko kontaktuei PCR testa egingo diete, eta emaitza horiek jakin ondotik erabakiko dute zer egin. Atzo goizean, Biriatuko eta Larresoroko (Lapurdi) eskolak itxi zituzten, bi eskoletan ere positibo bat atzeman zutelako. Ez dira itxita dauden ikastetxe bakarrak. Asteartean, ikasturtea hasi aitzinetik itxi zuten Bentades eskola (Mungian), bertako bortz langileri koronabirusa atzeman zietela eta. Azken orduko aldaketarik izan ezean, astelehenean irekiko dute. Gasteizen ere astelehenetik itxita dago Katagorri haur eskola, irakasle batek positibo eman zuelako. Zaldibarren ere itxi zuten ikastetxea asteazkenean, eta atzo egin zizkieten PCR probak hango langileei. Gaur erabakiko dute zer egin. Ikastetxe osoa itxi ez, baina ikasgelak bakartu zituzten hainbat eskolatan. Besteak beste, Hendaiako Lizardin eta Basusarikoan (Lapurdi); Murchanteko Mardones y Magañan eta Faltzesko Doña Alvara Alvarezen (Nafarroa); Donostiako Aldapeta Marian; Bilboko Jesuitak Indautxun eta Iruñeko Jose Maria de Huarten, Amaiur ikastolan, The British School of Navarran eta Cardenal Ilundainen. Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu izendatu berriak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, eta nabarmendu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 bat ikastetxetan izan duela eragina koronabirusak, eta horietako lau daudela itxita. Datu argigarria ere eman du Bildarratzek: kutsatzeen %80 helduetatik umeetara izan dira.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186755/hirugarren-gaua-egin-dute-kalean-moriako-kanpalekuko-milaka-migratzailek.htm
Mundua
Hirugarren gaua egin dute kalean Moriako kanpalekuko milaka migratzailek
Alemaniara eta Frantziara eramango dituzte kanpalekura bakarrik iritsitako 400 adin txikikoetatik «gehienak».
Hirugarren gaua egin dute kalean Moriako kanpalekuko milaka migratzailek. Alemaniara eta Frantziara eramango dituzte kanpalekura bakarrik iritsitako 400 adin txikikoetatik «gehienak».
Greziako Gobernuak iragarri zuen atzo aterpea emango ziela Moriako kanpalekua erre ostean kale gorrian geratutako migratzaileei, baina gehienek hirugarren gaua egin dute errepide bazterrean. Gobernuz kanpoko erakundeek banatutako janaria eta ura izan dute askok baliabide bakar; hori eta kanpalekua suntsitu duen sutetik atera ahal izan zuten gutxia. Europako Batasunak migratzaileak Lesbos uhartetik ateratzeko eskatu zuen atzo, baina azken hitza Atenasen esku utziz, eta Europako beste herrialdeetara eramateko proposamen berririk gabe. Frantzia eta Alemania prest agertu dira uhartean bakarrik dauden 400 adin txikikoetatik «gehienak» hartzeko, baina kopururik zehaztu gabe. Beste zenbait herrialde ere, tartean Herbehereak, Kroazia, Belgika eta Finlandia, prest agertu dira hainbat adingabe jasotzeko. Greziak dagoeneko ohartarazi du ez duela bere asmoen artean Moriako kanpalekuan bizi zirenak kontinentera eramatea, eta bai, aldiz, harrera zentro itxi bat eraikitzea, guztiei «aterpe seguru bat emateko». Ordea, Lesbosen zeuden migratzaileetako askok urteak daramatzate Europako burokraziak harrapatuta, ez atzera ez aurrera. Hala, Bruselak babestu egin ditu Atenasen asmoak, eta eskatu dio «lehenbailehen» eraiki dezala, migratzaileentzako zentro «modernoago bat», haiek identifikatzea eta asilo eskaerak egitea ahalbidetuko duten zerbitzuekin. Pandemiaren aitzakiarekin, azken sei hilabeteak kanpalekuan itxita eduki dituzte asilo eskatzaileak, ateratzeko aukerarik gabe. Horrek tentsioa eragin du migratzaileen artean, eta baita protestak ere. Azkenean, asteartean lehertu zen egoera, hainbat lagun berrogeialdian jarriko zituztela jakin baitzen, eta azalpen gehiagorik ukatu. Zenbaitek suak piztu zituzten protesta modura, eta haize indartsuak horiek kanpin denden artean zabaldu zituzten, kanpaleku osoak su hartzeraino. Bestalde, Europako Batasuneko presidenteorde Margaritis Schinasek iragarri du hilaren amaieran migrazio eta asilo politika berriak proposatuko dituela Europako Batzordea, eta aurreratu du «elkartasunean oinarritutako sistema iraunkorra» izango dela mahai gainean jarriko dutena. Erreskate lanak Europako buruzagiek proposamen berria aurkeztu bitartean, erreskate lanetan jarraitzen dute Mediterraneoan. Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen itsasontziak beste 77 migratzaile erreskatatu ditu bart gauean, nazioarteko uretan. Uretatik ateratakoen artean daude 11 emakume eta 2 adin txikiko. Horiekin 160 lagun dituzte GKEko kideek ontzian, portu seguru bat lortu zain.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186756/erresuma-batuak-eta-japoniak-merkataritza-akordioa-egin-dute.htm
Ekonomia
Erresuma Batuak eta Japoniak merkataritza akordioa egin dute
Brexit osteko lehen aliantza komertzial handia da Londresentzat, eta Boris Johnsonek Europako Batasunarekin negoziatzen diharduen akordioa amildegira eraman ondoren iritsi da.
Erresuma Batuak eta Japoniak merkataritza akordioa egin dute. Brexit osteko lehen aliantza komertzial handia da Londresentzat, eta Boris Johnsonek Europako Batasunarekin negoziatzen diharduen akordioa amildegira eraman ondoren iritsi da.
Erresuma Batuak eta Japoniak egin berri duten aliantzak 16.090 milioi euroko negozioa eragingo dio Londresi, Liz Truss Nazioarteko Merkataritzako ministroak esan duenez. Motegi Toshimitsu Japoniako Kanpo harremanetarako ministroarekin egindako bideokonferentzia batean itxi berri dute aliantza. «Historikotzat» jo du Trussek akordioa, eta potentzia biei «arrakasta» handiko eragiketak ekarriko dizkiela esan du, bai janarien sektorean, bai manufakturetan, baita teknologiaren alorrean ere. Halaber, Boris Johnsonen gobernuko kideak zehaztu du «epe errekor batean» itxi dutela akordioa, eta «errazak ez diren baldintzetan». Are gehiago, Europako Batasunak Japoniarekin duen akordioa baino urrutirago doala esplikatu du. Johnsonen gobernuak azpimarratu nahi izan du akordio honek Europako Batasunak Japoniarekin duenak baino etekin handiagoak ekarriko dizkiola Erresuma Batuari. Londresek zehaztu du Erresuma Batuko enpresen esportazioen %99 muga zergetatik libre geratuko direla. Europako Batasunarekin merkataritza akordio bat negoziatzen ari dela iritsi da Japoniarekin egin duena, eta Johnsonen gobernuak esan du horri esker «milaka britaniarrentzat aukera berriak» sortuko direla. Europako mendekotasunik ez duela izango azpimarratzeko, Erresuma Batuak «urrats garrantzitsua» egin duela adierazi du, Itsaso Bareko aliantza handiaren alde. «Herrialde lagunen» komertzio askeko aliantzen sare baten erdian kokatu da Erresuma Batua, Boris Johnsonen gobernuaren arabera. Londres-Brusela krisia Europako Batasunak hilabete amaiera arteko epea eman dio Johnsonen gobernuari Irteera Akordioa hautsiko lukeen lege proiektua erretiratzeko. Erresuma Batuko Kabinete ministroak erantzun du ez dutela hori egingo. Gauzak horrela, oraindik ez dira ofizialki hautsi bi aldeen arteko etorkizuneko merkataritza harremanak adosteko negoziazioak, eta gaur amaituko da zortzigarren negoziazio itzulia.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186757/sindikatuek-protestara-deitu-dute-osakidetzan-langileen-laquomuturreko-egoeraraquo-salatzeko.htm
Gizartea
Sindikatuek protestara deitu dute Osakidetzan, langileen «muturreko egoera» salatzeko
Irailaren 18an eta 25en elkarretaratzeak egingo dituzte erietxeetan, eta, urriaren 3an, manifestazioa Bilbon. Irtenbideak eskatu dizkiote Sagardui Osasun sailburu berriari.
Sindikatuek protestara deitu dute Osakidetzan, langileen «muturreko egoera» salatzeko. Irailaren 18an eta 25en elkarretaratzeak egingo dituzte erietxeetan, eta, urriaren 3an, manifestazioa Bilbon. Irtenbideak eskatu dizkiote Sagardui Osasun sailburu berriari.
Datorren hastetik hasita, Osakidetzako langileek protestak egingo dituzte berriro, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Zenbait eskaera egin dizkiote Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari: langile gehiago kontratatzeko, haien baldintzak hobetzeko, pribatizaziorik ez egiteko eta langileen osasuna bermatzeko. Gotzone Sagardui sailburu izendatu berriari ohartarazi diote protestan jarraituko dutela arazo horiek konpondu ezean. Sindikatuek argi dute non dagoen egungo egoeraren jatorria: «urteetako murrizketa politiketan». Adierazi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun sistema ahuldu egin dela, eta hori agerian geratu dela egungo osasun krisian. Hori suspertzeko, baliabideak eskatu dituzte: langileak eta materiala. Salatu dute materiala lehen arreta zentroetan dela premiazkoena, han baitago «eskasiarik» handiena. Horregatik, lehen arretako lantokietan hasiko dute protesta. Elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 18an, 13:00etan. Irailaren 25an, berriz, elkarretaratzeak ospitale guztietara zabalduko dituzte. Azkenik, urriaren 3an manifestazio bat egingo dute Bilbon, eguerdian. Ohar batean, sindikatuek Osakidetzarekin izan duten «elkarrizketarik eza» salatu dute, eta adierazi dute Osasun Sailak zuzendutako negoziazio kolektiboari buruzko politikak «negargarriak» izan direla. Agintariei eskatu diete inbertitzeko osasun publikoan: «Osasunean gehiago inbertitzeko borondate politikorik ez izateak honako hauek eragin ditu: murrizketak, arretaren kalitatearen galerak eta 11 urte lan baldintzen akordio arautzailerik gabe igarotzeak», haien esanetan.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186758/zaporeak-gkeak-zerbitzua-emateari-utzi-behar-izan-dio.htm
Mundua
Zaporeak GKEak zerbitzua emateari utzi behar izan dio
COVID-19a atzeman dioten pertsona batekin kontaktu zuzena izan dute lantaldeko kideek; berrogeialdia egingo dute, gutxienez, PCR proben emaitzak izan arte.
Zaporeak GKEak zerbitzua emateari utzi behar izan dio. COVID-19a atzeman dioten pertsona batekin kontaktu zuzena izan dute lantaldeko kideek; berrogeialdia egingo dute, gutxienez, PCR proben emaitzak izan arte.
Oztopo bat gehiago bidean. Egoera larria da Lesbos uharteko Moria kanpamentuan (Grezia) zeuden migratzaileentzat: kanpamentuak su hartu eta Poliziak errepideak itxi ostean, errepidean ez atzera ez aurrera harrapatuta daude astearte gauetik. Han, Zaporeakek hartu du haiei jaten emateko ardura, beste GKE batzuekin batera. Orain, ordea, jarduna eten beharko du Zaporeakek. GKEko kideek kontaktu zuzena izan dute COVID-19a atzeman dioten lagun batekin, eta, PCR proba egin bitartean, sukaldea itxi eta berrogeialdia egin beharko dute. Azaldu dutenez, lantaldeko kide guztiek egingo dute testa eta beharrezko segurtasun neurri guztiak hartzen ari dira jada. Zaporeak ahal bezain laster hasiko da migratzaileei jana ematen berriz ere. GKEak azaldu du kolaboratzaile asko dituztela beste erakunde batzuetan, eta haiek emango dietela proiektuarekin jarraitzeko behar duten laguntza. Europako migratzaileentzako kanpalekurik handiena erabat suntsituta geratu zen atzo. Ordurako, bigarren gaua zuten migratzaileek aterperik, urik eta janaririk gabe. Greziako Poliziak inguruko herrietarako sarrera-irteera guztiak itxi zituen, eta kanpaleku inguruetan geratzera behartu zituzten migratzaileak, koronabirusa hedatzeko arriskua argudiatuta. Bien bitartean, Greziako Gobernuak iragarri du ez duela kanpalekua berreraikitzeko asmorik, eta haren tokian «harrera zentro itxi bat» eraikiko duela. Kanpalekuarekin zer gertatuko den jakin bitartean, eta aterpe egonkor bat eraiki artean, hiru itsasontzi bidali ditu Greziak Lesbos uhartera, baina baita istiluen aurkako Polizia eta ura jaurtitzeko kanoi gehiago ere, Lesbosen dagoen Iñaki Agirre kazetariak salatu duenez. Elkarretaratzea Gasteizen Morian gertatutakoaren harira, «Europako Batasunaren heriotza politika» salatzeko elkarretaratzea egingo du bihar Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeak (12etan, Gasteizko Ama Zuriaren Plazan). Haien iritziz, «migratzaileekin egiten ari diren tragedia humanitarioak etorkizuneko belaunaldiak lotsaraziko ditu», eta kanpamentuak nazien kontzentrazio esparruekin alderatu dituzte. Azken hilabeteetan migratzaileak ahaztuak izan direla ere gehitu dute, eta, bitartean, okerrera egin duela haien egoerak.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186759/artium-museoko-langileek-ez-dute-greba-mugagabea-egingo.htm
Kultura
Artium museoko langileek ez dute greba mugagabea egingo
Adjudikazio lehiaketa hutsik geratu da, eta kontratu berriaren baldintzak aldatzea adostu dute Arabako Foru Aldundiarekin. Gaurko greba egunari eustea erabaki dute, halere.
Artium museoko langileek ez dute greba mugagabea egingo. Adjudikazio lehiaketa hutsik geratu da, eta kontratu berriaren baldintzak aldatzea adostu dute Arabako Foru Aldundiarekin. Gaurko greba egunari eustea erabaki dute, halere.
Gasteizko Artium museoko bisitarien arretarako langileek bertan behera utzi dute hilaren 15etik aurrerako deituta zuten greba mugagabea, ELA sindikatuak gaur goizean jakitera eman duenez. Hiru greba egun izan dituzte gaur arte, baina, adjudikazio lehiaketa hutsik geratu denez, kontratu berriaren baldintzak berritzea adostu dute Arabako Foru Aldundiarekin. Bilera izan zuten atzo Ana del Val Foru diputatuarekin, eta bertan baieztatu zuten adjudikazio lehiaketa hutsik geratu zela. Hori horrela, adostu zuten kontratu berriaren baldintzak aldatzea eta langileen eskaerak bertan jasotzea. «Jokaleku berri batean gaude, eta gure helburuak bete direla ikusita, greba mugagabea bertan behera uztea erabaki dugu», aurreratu du Ane Romeo ELA sindikatuko ordezkariak. Hala ere, ituna sinatu eta baldintza berriak ezagutu artean, lan gatazka ez dela amaitu zehaztu du, eta, beraz, gaurko grebari eustea erabaki dute. Iragan uztailean hasi zen lan gatazka Artium museoan. Hamasei langilek ematen dute bisitaren arretarako zerbitzua, baina azpikontratatutako enpresa bateko beharginak dira. Museoko zuzendaritzak kontratua berritu nahi zuen, eta, horretarako, beste lehiaketa publiko batera deitu zuen. ELAk salatu zuen, ordea, adjudikazio berriaren aurrekontua %20 txikiagoa zela aurrekoarekin alderatuta, eta, horren eraginez, hainbat lanpostu galduko zirela eta lan baldintzak «nabarmen» okertuko zirela. Museoak gezurtatu egin zuen hori. Ordutik, hainbat mobilizazio egin dituzte museoan bertan, eta hiru greba egun ere izan dituzte. Romeok adierazi du «aste gogorrak» izan direla langileentzat, baina pozik daude lortutakoarekin. «Langileek azpimarratu dute gatazkak ahaldundu egin dituztela. Garaipen baten gisan hartzen dugu guk».
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186760/israelek-bi-asteko-itxialdia-iragarri-du-herrialde-osoan.htm
Mundua
Israelek bi asteko itxialdia iragarri du herrialde osoan
Datorren ostiralean sartuko da erabakia indarrean, juduen urte berriaren (Rosh Hashana) ospakizunaren bezperan.
Israelek bi asteko itxialdia iragarri du herrialde osoan. Datorren ostiralean sartuko da erabakia indarrean, juduen urte berriaren (Rosh Hashana) ospakizunaren bezperan.
COVID-19aren bigarren olatua gogor jotzen ari da Israel, eta pandemiaren aurka lanean ari den herrialdeko koordinazio taldeak iragarri du neurri berriak hartuko dituela kutsatuen kopurua arintze aldera: bi asteko itxialdia ezarri du. Datorren ostiralean sartuko da erabakia indarrean, juduen urte berriaren (Rosh Hashana) ospakizunaren bezperan. Horretarako, gobernuaren onespena falta da, eta igandean emango du erabakiaren berri. Hain justu, inoizko positiborik gehien atzeman zituzten atzo: 4.000 baino gehiago, eta, horren harira, gauean jakinarazi zuten itxialdia ezarriko zutela. Jakinarazi dutenez, birusaren hedatzea mantsotzea da helburua. Kabineteak proposaturiko planak hiru fase aurreikusten ditu. Aurrenekoan, bi asteko konfinamendu zorrotza ezarri nahi dute, eta herritarrak euren etxeetatik 500 metrorainoko tartean soilik mugitu ahalko dira; gainera, ia komertzio eta eskola guztiak itxiko dituzte, ezinbestekoak salbu. Bestalde, lehen etapa horretan, otoitza espazio irekietara mugatuko da, eta datek bat egiten dute Rosh Hashana eta Yom Kippur judaismoko festekin. Familien bilkurak ekiditeko eskatu dute. Malguagoa izango da bigarren fasea, eta espazio irekietan hogei pertsonaren arteko elkartzeak onartuko dira; hamar lagunenak, aldiz, leku itxietan. Lantoki batzuk ere martxan jartzeko baimena izango dute, baina aurrerantzean ere debekatuta egongo dira hirien arteko joan-etorriak. Hirugarren eta azken fasea kutsatzeen bilakaeraren araberakoa izango da, eta eskualde bakoitzeko egoera nolakoa den aztertuko dute, horren baitan neurriak ezartzeko; hots, orain indarrean dagoen planari eutsiko diote berriro. Tokiko agintariek autonomia handiagoa izango dute orduan. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan zuen neurriak hartu beharra dagoela, eta adierazi «bandera gorria» eragin duela egoeran Ronni Gamzu pandemiaren aurka lanean ari den taldeko buruak: «Aldez aurretik erabaki bat hartu behar dugu jaiegunetarako antolatu ahal izateko. Irtenbidea aurkituko dugu erikortasuna geldiaraziko duena eta murrizketak modu mailakatuan eta arduratsuan leuntzea ahalbidetuko duena», esan zuen. Kritika ugari jaso ditu Netanyahuk egiten ari den pandemiaren kudeaketagatik, eta bere interesen arabera jokatzea egotzi diote. Koronabirusaren bigarren olatua indartsu iritsi da Israelera, eta dagoeneko 145.000 positibo baino gehiago hauteman dituzte; horietatik ia 34.000 kasu aktibo daude.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186761/europa-amazoniako-suteen-konplize.htm
Mundua
Europa, Amazoniako suteen «konplize»
Amazoniako suteak. Europa errudun dioen oihal bat bota du Greenpeacek Europako Batzordearen egoitzan, deforestazioaren aurkako legedi bat exijitzeko.
Europa, Amazoniako suteen «konplize». Amazoniako suteak. Europa errudun dioen oihal bat bota du Greenpeacek Europako Batzordearen egoitzan, deforestazioaren aurkako legedi bat exijitzeko.
«Amazoniako suteak urrun daudela iruditu arren, Europatik sutara egurra botatzen ari gara». Hori salatzeko, Amazoniako suteak. Europa errudun hitzak eta sute baten irudia erakusten dituen 30 metroko oihal bat bota du Greenpeace gobernuz kanpoko erakundeak Europako Batzordearen egoitzaren aurrealdean, Bruselan. Izan ere, aurtengo suteen kaltea iazkoena baino handiagoa izatea espero dute. Greenpeacen esanetan, deforestazioa bultzatzen duten produktuen kontsumoak suteen erantzule egiten du Europako Batasuna, eta produktu horiek EBko merkatutik kanpo mantentzeko eskaera egin du, beste ehundik gora erakunderekin batera: «Haragia, pentsurako soja eta deforestatutako guneetako beste produktu batzuk erostean, Amazoniaren eta beste ekosistema batzuen suntsipenaren konplize da Europa». Gauzak hala, Europako kontsumitzaileek «basoen suntsipenarekin eta giza eskubideen urraketekin» lotura duten produktuak saihesteko aukera izan behar dutela azaldu du erakundeak: «Europa mailako legedi bat behar dugu bermatzeko». Horretan lanean hasia dela adierazi du Europako Batzordeak, baina «sendotasuna» eskatu dio GKEak, orain arteko «borondatezko neurriek» eta «enpresen promesek» huts egin dutela argudiatuta. Klima aldaketa eta pandemiak eragozteko Egun, Greepeaceren arabera, munduan basoen hektarea erdi bat galtzen da segundoko. Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren hedapena dira deforestazioaren %80ren arrazoia, nagusiki sojaren, palma olioaren eta behi haragiaren produkzioa. Hala, EB galera horren %10en errudun dela uste du GKEak, produktu horien zati handi bat inportatzen baitu: behi haragiaren %41, palma olioarenen %25 eta sojaren %15. Horiei papera, esnekiak eta kakaoa gehitu behar zaizkie, besteak beste. Basoen desagerpena klima aldaketaren arrazoi nagusietako bat da, deforestazioak munduko karbono igorpenen %10 inguru eragiten baitu. Horrez gain, COVID-19aren pandemia eta halakoak eragozteko ere «ezinbestekotzat» jo dute ekosistema horiek defendatzea. GKEaren esanetan, Nazio Batuen Erakundeak eta Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi dute agerraldien jatorrian jarri beharko dela arreta, hau da, «naturaren suntsipenean».
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186762/gero-eta-gutxiago-dira-kutsatu-berriak.htm
Gizartea
Gero eta gutxiago dira kutsatu berriak
Beste 876 kutsatu atzeman dituzte Hegoaldean, eta 86 urte zituen gizon bat hil da Nafarroan. 56 pertsona sartu dituzte ospitalean egun bakarrean. 65 pertsona daude ZIUetan
Gero eta gutxiago dira kutsatu berriak. Beste 876 kutsatu atzeman dituzte Hegoaldean, eta 86 urte zituen gizon bat hil da Nafarroan. 56 pertsona sartu dituzte ospitalean egun bakarrean. 65 pertsona daude ZIUetan
Atzoko igoeraren ondotik, berriz ere pixka bat apaldu dira azken 24 orduetan atzemandako koronabirus kasu berriak. Beste 876 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 99 gutxiago. Goia jo zuten atzo Nafarroan atzemandako kasuek, eta, azken 24 orduetan apaldu badira ere, 300 kasutik gora atzeman dituzte bigarren egunez jarraian: 302. Bezperan baino 38 kasu gutxiago dira. Gipuzkoan bakarrik igo dira positiboak: 185 kasu atzeman dituzte, 11 gehiago. Araban, 70 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 27 gutxiago. Bizkaian, berriz, 308, 34 gutxiago. Nafarroan, 86 urteko gizonezko bat zendu da koronabirusa dela eta. Positiboak ez ezik, nabarmen jaitsi da azken 24 orduetan ospitaleratutakoen kopurua ere. 56 pertsona sartu dituzte ospitalean; bezperan 73 ziren. Alta, oraindik ere handitzen ari da ospitalean daudenen kopurua. Egun, koronabirusa duten 370 eri daude ospitalean, eta ZIUetan sartu dituzten gaixoen kopurua ere gora doa etenik gabe. 65 pertsona daude egun zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bi gehiago. Antzeko mantendu dira egindako test kopuruak: 61 gutxiago egin dituzte azken orduetan; 11.476 PCR denera.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186763/cest-la-vie-esaten-dute-zaharrek-aurkeztu-du-karlos-zabalak-helduentzako-bere-lehen-eleberria.htm
Kultura
''C’est la vie' esaten dute zaharrek' aurkeztu du Karlos Zabalak, helduentzako bere lehen eleberria
Goiz batean atzeraka ibiltzen hasi eta aurrerantzean dena hala egitea erabakitzen duen gizon bat da obraren protagonista. Hamabost urtez buruan izan ondoren, Elkar argitaletxearen eskutik eman du argitara Zabalak
''C’est la vie' esaten dute zaharrek' aurkeztu du Karlos Zabalak, helduentzako bere lehen eleberria. Goiz batean atzeraka ibiltzen hasi eta aurrerantzean dena hala egitea erabakitzen duen gizon bat da obraren protagonista. Hamabost urtez buruan izan ondoren, Elkar argitaletxearen eskutik eman du argitara Zabalak
Anton Pla, berrogeitaka urteko gizon arrunt hondarribiarra, atzeraka ibiltzen hasiko da goiz batean. Nahigabe egingo du lehenengo, baina, hortik aurrera, dena atzeraka egitea erabakiko du. Hori da Karlos Zabalaren 'C’est la vie' esaten dute zaharrek eleberriaren muina: «Berezitasun» horrekin hasi eta hurrengo hiru asteetan nola bizi den kontatzen du obrak, hori egitera bultzatzen duenaren inguruan hausnartuz, eta behin hasita hala jarraitzearen arrazoietan sakonduz. Hala ere, behin eta berriz ateratzen diren hari txiki askoz onduta dago narrazioa, egileak obraren aurkezpenean azaldu duenez. Hamabost urtez aritu da istorio honi forma ematen, eta Elkar argitaletxeak publikatu du urte horietako lanaren emaitza. Nobela lehen pertsonan idatzia dago, baina Plaren ingurukoen erreakzioak ere agertzen ditu. Izan ere, Plaren «xelebrekeria» gorabehera, ohitzera helduko dira gertukoak: «Hainbeste errepikatuta, gauzak atzeraka egitea normal bihurtuko da, logikoa ia», azaldu du Zabalak. Areago, mundu mailako hedabideetan izango du oihartzuna Plaren egoerak. Elkarreko editore Xabier Mendigurenek ohartarazi du liburuak bitxikeria soila iruditu lezakeela, baina «sakontasuna» duela: «Xelebrekeria baten haritik tira egiten du, azken muturreraino». Itzultzaile lanetan ibilia da Zabala, eta poesia eta haurrentzako literatura ere landu izan ditu, baina hau du helduentzako bere aurreneko eleberria. Zabalarentzat literatur sorkuntza «bazterreko arloa» dela adierazi du Mendigurenek, baina autorearen literatur uzta goraipatu du, halere, editoreak: «Azpimarragarria da zein elegante eta dotore idazten duen. Itzulpenean trebatua dago, eta ez da askotan ikusten hain idazketa ona». Zabalaren estiloa autoreak berak xehatu du: «Neutroa, ulerterraza... Elkarrizketetan estiloa desberdina da hitz egiten duenaren arabera. Batu dotore bat erabiltzen dut, ez oso ulergaitza». Oraingoan ere, idazketa mota eraginkorki erabilia izan da nonbait, irakurtzen hasi eta berehala «barre eta barre» hasi baitzen Mendiguren: «Gutxitan gertatzen da hori euskal literaturan. Eleberria umoretsua da, baina ezinegona ere sortzen du aldi berean».
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186764/akordioa-lortuta-ez-da-egingo-osasuna-auziko-epaiketa.htm
Kirola
Akordioa lortuta, ez da egingo 'Osasuna auziko' epaiketa
Klubak 1,4 milio euroko isuna ordaindu beharko du, eta ez du diru laguntzarik eta pizgarri fiskalik jasoko 45 hilabetean. Akusatuak, berriz, ez dira espetxera joango.
Akordioa lortuta, ez da egingo 'Osasuna auziko' epaiketa. Klubak 1,4 milio euroko isuna ordaindu beharko du, eta ez du diru laguntzarik eta pizgarri fiskalik jasoko 45 hilabetean. Akusatuak, berriz, ez dira espetxera joango.
Astelehenean zen hastekoa Nafarroako Auzitegian Osasunaren eta haren hamar agintari eta langile ohiren aurkako epaiketa, Nafarroako Ogasunari iruzur fiskala egiteagatik. Baina ez da egingo, OsasunaK eta akusatuek akordio bat lortu baitute Fiskaltzarekin. Klubak 1,4 milioi euroko isuna ordainduko du —aurretik 6,8 milioi pagatu zituen—, eta onartu egin du 45 hilabetean ez jasotzea ez diru laguntzarik, ezta pizgarri fiskalik ere. Akusatuen artean, Miguel Artxankok, Jose Manuel Purosek, Angel Bizkaik 28 hilabeteko espetxe zigorra onartu dute; Patxi Izkok, 22koa; eta Sancho Bandresek, Txuma Peraltak eta Manolo Ganuzak 16koa. Guztiei aplikatu zaie mina arindu nahi izana, eta haietako inor ez da joango kartzelara. Halaber, bertan behera geratu dira Jose Gomezen eta Tomas Lopezen aurkako karguak. Akusatuek zortzi eta hamazazpi urte arteko zigorrak jaso zitzaketen.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186766/133-urteko-espetxe-zigorra-ellakuriaren-eta-beste-lau-jesuiten-hilketengatik.htm
Gizartea
133 urteko espetxe zigorra Ellakuriaren eta beste lau jesuiten hilketengatik
El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronela izandakoa kondenatu du Auzitegi Nazionalak.
133 urteko espetxe zigorra Ellakuriaren eta beste lau jesuiten hilketengatik. El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronela izandakoa kondenatu du Auzitegi Nazionalak.
1989ko azaroaren 16an Ignacio Ellakuria eta beste lau jesuita hiltzearen arduradun izan zen Inocente Montano El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronela izandakoa. Hala ebatzi du gaur eguerdian Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurka ekainaren 8an abiatu zen epaiketaren ondoren. Hildako bakoitzagatik 26 urte eta zortzi hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri diote, hau da, denetara 133 urte. Fiskaltzak 150 urteko zigorra eskatzen zuen harentzat. Ekainaren 8an hasi zen Montanoren aurkako epaiketa, eta bertan egindako deklarazioan esan zuen ez zuela gertakarietan parte hartu, eta ez zuela inoiz legea urratu. «Aginduak bete genituen, ez genuen jarduera terroristarik egin». Horrez gain, jesuiten aurka ezer ez zuela ere deklaratu zuen: «Ellakuria presidentearen gertuko pertsona bat zen, eta ez zegoen egiaztatuta FMLNarekin bat egiten ari ote zen. Ez politikoki, ez eta militarki ere». Ellakuria eta beste lau jesuiten hilketa El Salvadorko gerra zibil betean gertatu ziren. Portugaleten (Bizkaia) jaiotako jesuita Erdialdeko Amerikako Unibertsitateko errektorea zen, eta gatazkari irtenbidea emateko bitartekari lanak egiten saiatu zen. Eskuin muturreko militanteek jomugan jarri zuten, eta jesuitei leporatu zieten «nazioarteko konspirazio komunista batean» parte hartzea. El Salvadorko gerran (1980-1992) 80.000 bat lagun hil zituzten, eta 8.000 inguru desagerrarazi. Auzitegi Nazionalak 20 bat militar ohi auzipetu zituen, baina El Salvadorko agintariek ez diete jaramonik egin estradizio eskaerei. Montano, aldiz, 2015ean atxilotu zuten, AEBetan, eta bi urte geroago Espainiaratzeko aginduari oniritzia eman zion hango Auzitegi Gorenak. 2017ko azaroaren 29tik dago behin-behineko espetxealdian. Osasun arrazoiak eman ditu kartzelatua ez izateko.
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186767/emazte-presoen-baratzea-irekitzekotan.htm
Gizartea
Emazte presoen baratzea irekitzekotan
Tarnosko Emmaus Baudonne etxaldea presondegiko zigor luzea betetzen duten hamar bat emazteren bizigune bilakatuko da laster; baratzezaintzan profesionalki formatuko dira batzuk, baina denentzat gizarteratzeko bide izateko pentsatua izan da.
Emazte presoen baratzea irekitzekotan. Tarnosko Emmaus Baudonne etxaldea presondegiko zigor luzea betetzen duten hamar bat emazteren bizigune bilakatuko da laster; baratzezaintzan profesionalki formatuko dira batzuk, baina denentzat gizarteratzeko bide izateko pentsatua izan da.
Zazpi emazte preso hartuko dituzte hastapen batean Tarnosko Emmaus Baudonne etxaldean, eta hamar bat, heldu den urtetik goiti. Baratzegintzan ariko dira nagusiki, gizarteratzerako lan kontratu mugatu batekin, baina xedea zabalagoa da, bizigune bat eskainiko baitzaie. Etxaldera ondoko asteetan bilduko diren emazte gehienek presondegi zigor luzea bete dute, Emmausen printzipioa beharrunerik handiena dutenak laguntzea baita, etxaldeko zuzendari Gabi Mouescaren erranetan: «Behar gehien dutenak usu dira kondena luzea betetzen dutenak, egiazko bizitik urrun direnak. Horien laguntzea da gure misioa». Baratzegintza izanen bada ere ardatz nagusia, zuzendariak argi du batzuk horretan formatzera jinen badira ere ez dela gehienen kasua izanen, «baina badakite haientzat gauza ona dela gure etxaldean izatea, badakite bizigune bat dela eta, Emmausen egitura izanik, harremanak ikusteko manera bat badela». Aste honetan bertan, leku berean, Ose elkarteak eskola alternatibo baten ateak ireki ditu; 3 eta 11 urte arteko 28 haur biltzen ditu. Heldu den urtean jatetxe bat ere irekiko da ondoan. Presoen gizarteratzeko xedean horrek guztiak badu bere lekua, Gabi Mouescaren arabera: «Bizigunearen kontzeptua biziki inportantea da. Ezagutzen dut pixka bat presondegiaren mundua eta ohartzen naiz gu bezalako egiturak usu pixka bat tristeak direla, gauzak preso horien artean egoten dira eta bizia ez da sobera ikusten». Horri kontra egin nahian, «egiazko bizigune» bat sortu nahi dute Tarnosen. Laster irekitzekoa den jatetxea kanpoko jendeari irekia izanen da, bistan dena. Nahiz eta egitura berean biltzen diren eskola, Emmaus zentroaren ohiko salmenta gunea, laborantzako lurrak eta laster jatetxea ere, horien arteko zubiak ez dira aitzinetik finkatuak: «Ez dakigu zer gertatuko den baina ez da dudarik gauzak naturalki eginen direla. Beharbada, emazte preso bat ukanen dugu artista dena, eta bistan da emazte hori eta haurrak bilduko direla momentu batez gauzak irakasteko». Lur horietan lehenago izan zen futbol zelaia berriz plantan ezartzea ere helburuetan dute, bizigunearen eremua handitzeko gisan. Baratzegintza erdigunean COVID-19ak epeak hilabete batzuez gibelatu baditu ere, bi hilabeteren buruan hasiko dira laborantza biologikoan sailkatuak diren lurrak lantzen. Aste gutira lehen emazte presoak helduko dira, eta berotegiak plantatzen eta lurrak prestatzen ariko dira hastapenean. Alexandre Azarian ariko da gidari lanetan, «orkestra zuzendari» gisa, haren erranetan. Lurrak laborantza biologikora pasatzeko lehen urratsak aitzinetik eginak ditu eta 2023rako ofizialki biologikoan ariko dira. Tarnosko Herriko Etxeari alokatu 2,5 hektareako lurretan emeki hasteko intentzioa dute. Kanpoan sei mila bat metro koadro eta mila bat metro koadro berotegientzat hasteko, hurbilduko den emazte kopuruaren arabera. «Bide luzea eta konplikatua da xedean parte hartu nahi duten emazteentzat» Azarianek dioenez, presondegiko administrazioak edo epaileak bitartekari baitituzte, eta zaila zaio zehazki jakitea zenbat emazte izanen den 2021. urtean adibidez. Ez dute ekoizpen helburu kuantitatiborik, presoen gizarteratzea baita xede nagusia. Alexandre Azarian: «Ideia da lanaren bidez autonomia kausitzea eta norbere konfiantza handitzea. Baratzegintza tailer desberdinetan zatikatzen ahal denez, tailer desberdinen ardurak proposatuko zaizkie: lehenik, pixka bat, eta geroz eta gehiago». Zuzendariak bezala, Azarianek ere uste du gehienentzat baratzegintza bidea egiteko manera bat dela, baina horretara profesionalki bideratu nahi dutenek ukanen dute manera, Hazparneko laborantza eskolarekin eta beste batekin dituzten hitzarmenak direla medio. Eskala handiko ekoizpenik ez dute helburuetan, baina halere guneko apairuetarako autonomia kausitzea egingarri ikusten du baratzezainak. Soberakinak, lekuan berean salduko dituzte. «Baina etxaldearen ibilmoldea ez da ekoizpenean oinarritzen», gehitu du Azarianek. Alorretan hogei bat orenez lan eginen dute aste oroz, baina denbora utziko zaie gizarteratzerako beste sailentzat, gidabaimena pasatzeko adibidez. Beste langile baten esku izanen da, hain zuzen, jarraipen sozialaren ardura. Oraingoz, presondegi eta egitura desberdinetan etxaldearen berri ematen ari da langile hori, presoek postulatzeko parada ukan dezaten; berantago, etxaldeko preso bakoitzaren bizi proiektua segituko du: osasun fisiko eta mentala hasteko, harreman sozialetan laguntza, helburu profesionalak landu... Epe luzean egonen dira presoak Tarnosen (sei hilabete eta bi urte artean), «behar den laguntza ukan dezaten gizartean beren lekua berriz atzemateko», Mouescak dioenez.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186768/hezkuntzan-azpikontratutako-zerbitzuetako-langileek-bat-egin-dute-15eko-grebarekin.htm
Gizartea
Hezkuntzan azpikontratutako zerbitzuetako langileek bat egin dute 15eko grebarekin
Eskoletara modu «seguru» eta «adostuan» itzultzea aldarrikatu dute Bilbon egin duten elkarretaratzean.
Hezkuntzan azpikontratutako zerbitzuetako langileek bat egin dute 15eko grebarekin. Eskoletara modu «seguru» eta «adostuan» itzultzea aldarrikatu dute Bilbon egin duten elkarretaratzean.
Hezkuntzako langile azpikontratatuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan, eskola itzulera «seguru» eta «adostua» defendatzeko. Garbiketako, jangelako eta garraioko langileek antolatu dute gaurko mobilizazioa, eta adierazi dute beraiek ere «hezkuntza komunitatea» direla. Azpikontratetan ere segurtasuna bermatu lelopean bildu dira ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuko kideak. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban irailaren 15erako antolatuta dagoen hezkuntza greban parte hartzeko deialdia egin dute. Noemi Etxebarria ELA sindikatuko kideak adierazi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu dituen erabakietan «baztertu» egin dituztela enpresa azpikontratatuak: «Bai erabakietan, bai segurtasun neurrien irizpideetan». Azaldu du Hezkuntza Sailak ez duela ezarri irizpide eta protokolorik eta, ondorioz, kudeaketa ikastetxe bakoitzaren esku geratu dela: «Erabiltzaileek eta langileek erabiltzen dituzten zerbitzuen segurtasuna bermatzea erabaki politikoa da», azpimarratu du Etxebarriak. Aldarrikapen horiek aspaldikoak direla gogoratu du: «Aurreko kurtso amaiera baino lehenagotik gabiltza langileon, patronalaren eta Hezkuntza Sailaren arteko bilkura bat eskatzen, ikasturte hasierako bermeak eta baldintzak zehazteko. Oraindik ez dugu erantzunik jaso, eta ez gara bildu». Itsasne Nuñez LAB sindikatuko kideak argitu du azpikontratatutako kolektiboek ere irailaren 15eko hezkuntza greban parte hartuko duela: «Irakasleek egiten dituzten aldarrikapenetara batuko gara, baina gure sektoreko aldarrikapen propioak eramango ditugu». Salaketa «zehatz» eta «nagusi» bat dute: «Jangela, garbiketa eta garraio zerbitzuak ezinbestekoak dira, eta Hezkuntza Sailak ez du horientzako neurririk aurreikusi protokoloetan». Hori ikusirik, nabarmendu du enpresa horien lana «funtsezkoa» dela irakaskuntza baldintza egokietan garatzeko. «Hala ere, oraindik ez zaio behar besteko garrantzia ematen», gehitu du. Garbiketa sektoreari dagokionez, Nuñezek aurreikusten du behar diren langileak baino gutxiago kontratatuko dituztela, eta erabaki horri «epidemiologikoki arriskutsu» deritzo. Jangela zerbitzuetan ere egoera berdintsua izango dela uste du: «Dirudienez, ratioak ez dira jaitsiko, eta ez dituzte langile gehiago kontratatuko». Hori ikusita, irailaren 15eko grebarekin bat egingo dute. Antolatzaileen arabera, 10.000 langile baino gehiago daude astearteko grebara deituta. Azpikontratatutako sektoreetan, «%95 baino gehiago emakumeak dira»; lan kontratu partzialak dituzte, eta «prekarizatuak» daude.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186769/bigarren-etxeen-negozioa-sendo.htm
Gizartea
Bigarren etxeen negozioa, sendo
Hogei herrik baino gehiagok ezar dezakete bigarren egoitzen gaineko zerga gehigarria %60ko tasan. Bizkitartean, ez dira bost baizik hala egin dutenak. Osagarri krisitik jin hetsialdiarekin, gainerat, jende aberatsak gehiago erosi du. Alokairuko bizitegietan ere eragina du prezioen emendatze zaluak.
Bigarren etxeen negozioa, sendo. Hogei herrik baino gehiagok ezar dezakete bigarren egoitzen gaineko zerga gehigarria %60ko tasan. Bizkitartean, ez dira bost baizik hala egin dutenak. Osagarri krisitik jin hetsialdiarekin, gainerat, jende aberatsak gehiago erosi du. Alokairuko bizitegietan ere eragina du prezioen emendatze zaluak.
Urruñako eta Ziburuko herriko etxeetako hautetsi talde berriek erabaki berri dute herriko bigarren egoitzen gaineko zerga gehigarriaren tasa %60ra hupatzea. Ez dira lehendabizikoak: badira hiru urte jada Uztaritzek, Bidartek eta Getariak delibero hori hartua dutela. 2014tik, lur eta bizitegi prezioan gorakadak eta etxebizitza eskaera handia dituzten eremuetan joan daiteke %60ko heinera, legez. Bizkitartean, aipatu herriak bakarrak dira egin dutenak. Hogei herriz goitik aplika dezakete, Lapurdin, neurria. Lau dira batere zerga gehigarririk ezarri nahi izan ez dutenak: Arrangoitze, Basusarri, Jatsu, Milafranga. Bigarren egoitzen jabeei ez diete deus gehiago pagarazi nahi. Besteek %20 eta %40 arteko tasak finkatu dituzte. Uztaritze izan zen lehena, 2017ko urtarrilean, %60ra pasatu zena. Mikel Goienetxe Uztaritzeko Hirigintza axuantak esplikatu du ez zela diru mailako erabakia izan. «Guk politikoki egin genuen; ez zen diru sartze handi bat». Beste hiri batzuen aldean, Uztaritzeko bigarren egoitzen gaineko zergak apalagoak dira. Hauetarik batek urtean pagatu zerga apalena 3 eurokoa da; eta gorena, 200 eurokoa. «Batzuetan ahantzi egiten dute jendeek, baina jakin behar da zerga hori egina dela bakarrik herriko lur zergaren arabera». Heldu da, orotarat, 23.000 euroko zerga sartze gehiago urteka Uztaritzerentzat, %60ko heina ezarriz geroz. Horretan ikus daiteke, zenbait egoitzari dagokionez, zerga kentzeko salmenta operazioen ondorioa; etxegintza negozioen egileek proposatzen baitute bizitegi baten erostea zergen ttipitzeko. Maiz, bigarren egoitzak bilakatzen dira. Bizkitartean, zenbait hiritan ez litzateke diru sartze ttipia %60ko tasa ezartzen balitz. Donibane Lohizunen, konparazione, %60rat pasatzen balira, kalkuluak eginik, ohartu dira 4 milioi euro altxatuko lituzkeela herriak —%40tan dute tasa, gaur egun—. «Garaian, Peyuco Duhartekin —orduko auzapez zendua— mintzatu ginen horretaz» dio Goienetxek, «eta beti erraten zuen jende horiek —bigarren egoitzen jabeak— parte hartzen zutela tokiko ekonomian». Larderia zerbait badukete, herri anitzek ez baitute pasatu nahi %60ra. Hendaian, eman dezagun, %40an gelditu dira. Europa mendebaldeko metro karratuko preziorik gorenen artean da Biarritz, %30ean. Erran bezala, Uztaritzeren ondotik, Bidartek eta Getariak biziki fite bozkatu zuten %60rat pasatzea. Duela lau urte, orduko Getariako auzapeza zen Albert Larroussetek —geroztik pausatua denak— HITZAri aitortu zion urrunegi joana zela prezio mailan bizitegien negozioa. Getariako etxeen %53 bigarren egoitzak ziren orduan, eta haiekin egiten zen espekulazioa deitoratzen zuen: «Gaur egungo bigarren egoitzak itsuski kario saltzen dira. Erosten dituztenek diru inbestimendu bat egiten dute espekulatzeko ondotik». Lau urte berantago, prezioak are gorago dira. Bidarteko Herriko Etxeak ere aldaketa egin zuen. Uztaritzeko Hirigintza axuanta oroit da 2017an hango auzapezak dei egin ziela: «Guk erabakia hartu ondoan, segidan etorri zen guregana [Emmanuel] Alzuri, jakiteko nola egin genuen». Konfinamenduaren efektua Aipu da jende aberats bat hasi dela azkarki etxe erosten Ipar Euskal Herrian, COVID-19a dela kausa egin hetsialdiaren ondorioz. Philippe Thomine Desmazures luxuzko etxeen saltzailea da, Lapurdi kostaldean, Barnes International Realty etxe agentziarentzat. Horrez gain, Fnaim etxe agentzien sareko ordezkaria da. Aipu den joera hori baieztatu du. «Errealitate bat da, zinez; are begi bistakoagoa dena eskola sartze garai honetan. Kasko hori berri anitz ikusten ditugu haurretan, eskoletako kopuruen emendatzera etorriak. Paristik heldu dira, Hong-Kongetik, Londrestik... Europako metropoli handietarik». Haurrak eskolarat eramaterakoan, hiru bezero gurutzatu ditu Thomine Desmazuresek Biarritzen; beraz, prezio arras gorako bizitegi bat erosirik, hor plantatuak direnak berriki. «Horretan da berrikuntza handiena; beste gisan ez baita deus berririk». Hots, bigarren etxebizitzen merkatuak jarraitzen du lehen bezala. Berrikuntza da erosahalmen handiko jende horiek bizitegi nagusia erosten dutela Lapurdiko kostaldean. Biarritzen hauteman duen joera itsasbazterreko beste hirietan ere sendi dela dio saltzaileak: «Fenomeno bera bada Angelu Xibertan, doi bat Arrangoitzen, Bidarten, Getarian». Etxe bat berriki erosi dioten jende horiek pagatu prezio batzuk aipatu ditu Barnes etxekoak: «Batek milioi bat euro, besteak milioi bat eta erdi, eta hirugarrenak, hiru milioi pasa». Prezioen emendatze bat dakarrela aitortu du Thomine Desmazuresek, erosten dutenek ez baitute bakarrik itsasbazterrean izatea eskatzen; bertan egoteko etxea denez, zerbitzu gehiago nahi dituzte: «Nahi dute etxe bat urte osorako egokia dena; saltegietarik, eskolatik ez urrun. Beste merkatu bat da. Batzuek lehenagotik zuten bigarren etxebizitza egokitzen dute nagusia bilaka dadin, baina beste batzuek eskaera praktikoagoak dituzte». Beste datu adierazgarri batzuk eman ditu. Barnes saltzaileak bere web atarian ukan dituen klik emendatzeak eta hauen jatorriak. Konparazioa eginez 2019ko martxo eta ekain arteko epealdiarekin, «%55 erabiltzaile gehiago izan ditugu aurten martxoaren lehenaren eta ekainaren 30aren artean. Ikusiz lurralde honek jadanik nolako tira duen, aski adierazgarria da». Erabiltzaile horiek nagusiki Frantziakoak direla ohartu da: %84. Haietan, hamarretarik lau Akitania Berrikoak; laurdenak Paristik datoz, eta gainerakoak, Okzitania eskualdetik —bereziki, Tolosa aldea—. Klik andanak ere ideia bat ematen du. Bordele ingurutik, iaz, 3.800 klik izan zituzten; aurten: 7.000 klik. Paristik, 11.000 klik iaz, eta aurten, 14.000. Nahiz eta frantsesak baino aise gutiago izan, beste herrialde batzuetarik ere emendatu dira atariko bisitak, hala nola Estatu Batuak, Erresuma Batua, Suitza eta Alemaniatik. Jende aberats horiek gero eta gehiago dira, azken urteetan begia bota baitiote Ipar Euskal Herriari. Ez daki hala iraunen duen Thomine Desmazuresek. «Naski hunki ditugula Parisko edo Londresko beren bulegotik noiznahi jalgitzen ahal direnak, urrundik lan egin dezaketenak; joan-jinak eginez artetan. Baina nekez ikusten dut abiadura berean jarraitzen merkatu hori ondoko urteetan». Denek pairatzen dutena Jakina da bizitegi eta lurren salerosteek ondorio zuzena dutela, oro har, etxebizitzen prezioen emendatzean. Bigarren egoitzen inguruko negozioek, baita Barnes goi mailako etxe saltzaileak aipatu bizitegi nagusien erosle berrien goseak ere, eragina dute tokiko beste bizitegien prezioan; alokairukoak barne. Hain zuzen, alokairuko bizitegien prezioen bilakaerari buruzko azterketa argigarri bat plazaratu zuen 2019an Audap, Akitania & Pirinioak Hirigintza Agentziak. Bost eremutan zatitu du azterketak Ipar Euskal Herria, gehi Seignanx aldea (Landak, Frantzia). Lehenak Baionako hegi eskuineko auzoak eta Bokale biltzen ditu. Bigarrenak, Angelu eta Biarritz hirien barnealdeak. Hirugarrena Angelutik Hendaiaraino doan itsas hegiko lerroa da. Laugarrenak Lapurdi zeharkatzen du iparretik hegora, Hiriburu, Uztaritze, Senpere herrietan gaindi (Gehi Seignanx). Bosgarren eremuak gainerako barneko alde guzia hartzen du, Lapurditik Zuberoara. Ohar daiteke, lehenik, alokairupeko bizitegi anitz dela lurraldean: 41.863. Horietarik gehien-gehienak bizpahiru gelako bizitegiak dira (%64). Hain zuzen, T3 eta T4 bizitegi horien bana besteko prezioa hartuz, agertzen da Ipar Euskal Herriko eremua karioenen artera heldua dela. T3etan, metro karratua 10,5 eurotan zen, batez beste, 2017an —prezioa eremuka jakiteko, ikus mapa—. Bordele, Naoned (Bretainia) eta Tolosa (Okzitania) baino gorago da. Halaber T4entzat. Azken urteetan goiti joan dira alokairuak. 2014 eta 2018 artean, +%6,3 itsasbazterreko eremuan; +%2,8 Baiona hegi ezkerrean eta Angelun; +%2 Lapurdi barnealdean; +%0,5 Baiona hegi eskuinean eta Bokalen. Argigarri da alokairupeko bizitegi horiek aski berriak direla. Bostetik bat 2006 ondotik eraikia izan da. Lehen eremuan (Baiona, Bokale), erdiak 1991tik lekora eginak izan ziren. Halaber Lapurdi barnealdeko laugarren eremuan. Datuek baieztatu egiten dute Ipar Euskal Herriak duen tira alokairuzko bizitegietan, erosten direnetan bezainbat. 2010-2015 artean, egoitza nagusien heina %8,3 handitu da; 136.000tik 147.000 bizitegira pasatuz. Alokairupekoak %10 emendatu dira; beste eskualdeetan baino gehiago. Ber denboran, bigarren egoitzen kopurua handitu egin da: +%13. «Oro har, bigarren egoitzak, egoitza nagusiak eta alokairupekoak baino zaluago emendatu dira», dio hirigintza agentziaren azterketak. Gehienik, Baiona inguruan (+%31). Ondorio bat atera du azterketak: «Dinamika horiek, bortxaz, ondorioak dituzte merkatuaren tentsio heinarentzat». Prezioen emendatzean, hots.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186770/bizitza-eta-haren-harmonia-zeinen-ederrak-diren-erakusten-dugu.htm
Kultura
«Bizitza eta haren harmonia zeinen ederrak diren erakusten dugu»
Landareekiko interesak eta pinturarako bokazioak eraman ditu artista bizitza egitera Arsuaga eta Cueto; ordenaren eta kaosaren arteko balantzan oreka aurkitzen saiatzen dira, nola pinturan, hala eskulturan.
«Bizitza eta haren harmonia zeinen ederrak diren erakusten dugu». Landareekiko interesak eta pinturarako bokazioak eraman ditu artista bizitza egitera Arsuaga eta Cueto; ordenaren eta kaosaren arteko balantzan oreka aurkitzen saiatzen dira, nola pinturan, hala eskulturan.
Berastegin bizitokia duten bi artista dira Mariano Arsuaga (Irun, 1954) eta Maria Cueto (Aviles, Espainia, 1960). Batak pinturarako du trebetasuna, eta eskulturarakoa, besteak. Donostiako Arteleku arte garaikideen gunean gurutzatu ziren haien bizitzak, eta, ordutik, elkarren ondoan aritu dira obrak egiten: elkarren lanak ikusiz, baina bakoitza bere bidean. Artistak zarete. Nola iritsi zarete horraino? MARIA CUETO: Landareak asko gustatzen zitzaizkidanez, farmaziako ikasketak egiten hasi nintzen. Unibertsitateak nola funtzionatzen zuen, ordea, ez zitzaidan gehiegi gustatu, eta, garai hartan, makramea egiten ikasi nuen. Eskumuturrekoak egiteari ekin nion, eta, hortik, tapizak nola egiten ziren ikastera animatu nintzen. Diseinuaz askorik ez nekien, ordea, eta arte teknikak ikasteari ekin nion. Diseinu grafikoa ikasi nuen Oviedoko arte eskolan, eta, gero, Asturiasen jasotako beka bati esker, aukera izan nuen nire jakintza Donostiako Artelekun osatzeko. Artelekun, ehungintza ezagutu nuen, eta hortik pasa nintzen eskulturetara. Eta orain, ehungintza eta landareak daude nire eskulturen oinarrian. MARIANO ARSUAGA: Nire kasuan, arkitektura ikasten hasi nintzen Iruñeko unibertsitatean. Ordurako, pintatzen hasita ere banengoen; Tolosako Matxin Labaien margolariarekin batera aritzen nintzen. Nire gurasoek, ordea, unibertsitate titulu bat izan nezan nahi zuten, baina pinturara gehiago bideratu nahi nuenez nire ibilbidea, unibertsitatea utzi, eta Bartzelonara joan nintzen pintatzen jarraitzera. Pintatzea eta marraztea gustatzen zitzaidan, eta arkitekturan badago artistikoa den osagai bat. Hori gustatzen zitzaidan niri, ez hainbeste osagai teknikoa. Horrez gain, ni ere Artelekun ibilitakoa naiz; bertan ezagutu nuen Maria, nire bikotea. Hainbat urtez, topaketa batzuk koordinatzen aritu nintzen bertan. Artista izateko talentua jaiotzetik datorrela uste duzue? M.C.: Ez nuke jakingo erantzuten. Ni farmazia ikasten hasi nintzenean, ez nuen uste inoiz artista izatera iritsi nintekeenik. Betidanik gustatu izan zait marraztea eta margotzea, baina tira. Gero, kuriositateak eraman nau bide hori hartzera. Bilakaera moduko bat izan da nire kasuan. M.A.: Nik uste artearekiko nolabaiteko sentsibilitatea edo bokazioa edukitzen dela, baina, gauza guztietan bezala, trebatu ere egin behar zara. Bien arteko batura izan behar da. Gainera, ezagutza guztiak dira onak. Maria farmazia ikasten ari zenean, ez zen praktika artistiko batean pentsatzen ari, baina ikasi zuen guztia, zeharka bada ere, gero bere lanean agertu da. Sortzen duzuenetik bizi zarete? M.C.: Bizirik irauten dugu. Nola lortzen da hori? M.A.: Bartzelonara joan nintzenean, pintatzeaz gain, esaterako, kamioiak deskargatzen lan egin nuen, eta beste lan batzuk ere egin behar izan nituen aurrera egin ahal izateko. Gero, ordea, pintatzen duzuna ikusgai jartzen hasten zara, eta publikoarekin lehen hartu-emana izaten duzu. Eta, agian, norbaiti zerbait gustatu, eta erosi egingo dizu. Zure obra ikusgai jartzen duzun momentutik, balore bat hartzen hasten da. Arte kritikoek ikusten dute, eta ospe pixka bat hartzen duzu. Hortik doa kontua. Hori bai: autonomoak gara, eta guk arduratu behar dugu egiten dugun prozesu guztiaz. Behar dugun materiala erosi, bezeroak aurkitu... Gure lanak erakusketetan jartzen ditugu, baina gure etxean gune bat daukagu egiten duguna erakusteko eta zuzenean obrak saldu ahal izateko. Bizilekua eta lanerako lekua ere bada, beraz, Berastegi. M.A.: Bai, hala da. Berastegin uda asko pasatakoa naiz txikitan; familiaren zati bat bertan bizi da, eta ohitura nuen uda pasatzera joateko. Hala ere, bere garaian, hemen bizitzeko arrazoietako bat zen lan egiteko gune edo lokalak errazago aurki genitzakeela Donostia erdian baino. Eta, gainera, oso leku lasaia da; gurea bezalako lan bat egiteko lasaitasun hori ematen dizu, eta kontzentrazioan ere laguntzen du. Guztia hartu behar da kontuan; aukeratu egin behar duzu, bokazio hori benetan aurrera eraman nahi baduzu. Eta horrelaxe daramatzagu gure bizitzako azken 28 urteak bertan. M.C.: Izugarri gustatzen zaidan herri bat da Berastegi, eta zer esanik ez nire lanerako. Denbora asko behar izaten dut obrak egiteko. Nik uste dut Madrilen-edo bizitzea hautatu izan banu, ez nituzkeela gaur egun egiten ditudan eskulturak egingo; beste modu batera egingo nukeela lana. Lasaitasun honek badu zerbait berezia. Batak pintura egiten du; besteak, eskultura. M.A.: Hori osagai artistikoari begira. Bizitzaren osagaia ere badago, ordea. Mundua ulertzeko, gauzak epaitzeko modua da pintura. Niretzat, pintura nork bere burua ezagutzeko modu bat da, kanpoaldea ezagutzeko modu bat, eta zentzumenak eta sentimenduak azaleratzeko era bat. Zenbait kasutan, nire obra bat espresionista izango da; beste batzuetan, arrazionalagoa edo hotzagoa da egiten dudana. Oso zaila egiten zait esplikatzea nolakoa den nire bizitza, pintura baita nire bizitza. M.C.: Ni, berriz, landareekin eraikitako elementu geometriko batzuen bila nabil, eta horrela sortzen ditut eskulturak. Bizitzaren ordena eta kaosa erakustea gustatzen zait, eta kaotikoaren kontrakoa den geometria erabiltzen dut horretarako. Haziekin eta hostoekin egiten dut lan, eta horiek, nolabait, kaosa irudikatzen dute, baina beti egitura geometriko baten gainean daude landuta, eta horri esker ordenatzen dira. M.A.: Gure obretan, errealitatea erakusten duten osagaiak aurki daitezke, gehiago edo gutxiago. Pinturak, ordea, engainatu zaitzake; izan ere, errealitate bat marrazten duzu plano gainean, berez zapala ez dena. Beraz, errealitatea bera ere ordenatu egin behar duzu. Horretan gabiltza biok: behin obrak amaituta, kaosak kaos, bizitza eta haren harmonia zeinen ederrak diren transmititu nahi izaten dugu. Artistok, askotan, ondo ez dagoena salatzen saiatzen gara, eta, gure kasuan, azken urteetan, saiatzen gara kontuari buelta eman, eta unibertsoa zeinen zoragarria eta berezia den erakusten. Natura da zuen lanei begiratuta ikus daitekeen osagai bat? M.C.: Landareekin egiten dut jolas. Landare lehorrak eta haziak erabiltzen ditut, adartxoak ere bai, denboran gehiago iraun dezaten. Tolosako Kaiz lore dendakoen bidez lortzen ditut material lehor horiek. Gainera, Berastegin bizita, gertutik ikus ditzaket urtaroak, gertutik zaintzen ditut landareak, haien garapena. Naturaz inguratuta bizi naiz. Lo egiten dudan lekutik bi pausotara ikus dezaket lanerako materiala hazten. Jendeak erakusleihoak ikusten dituen moduan ikusten dut nik nire gustukoa dena etxetik gertu. Landareen kolore naturalekin lan egitea gustatzen zait, eta baita zuriarekin ere. Zuriak hostoaren forma biluztu, eta purutasun sentsazio bat ematen dio. Egiten ditudan eskultura gehienak zintzilik hartzen dute forma; pita erabiltzen dut landareak neurri eta forma ezberdinetan kolokatzeko, eta, gero, asmoa da pita hori ikusezin bihurtu eta airean geratzen diren landare, hosto, hazi edo bestelakoak soilik ikustea. Azken bilduma urari lotuta ari naiz egiten: iturri baten formako eskultura bat egin dut, arrain sarda bat ere bai... M.A.: Lehen begiradan, Mariak egiten duen lana eskultura tradizionalen kontrakoa izan daiteke. Berez, buruan ditugun eskulturak burdinazkoak, harrizkoak, finkoak izan daitezke. Berak erabiltzen dituen material eta ezaugarriekin, ordea, bestelako figurak sortzen ditu. M.C.: Nire eskulturei putz egitean, mugitu egiten dira, eta mugimendu sentsazioa sorrarazten dute. Oinarri-oinarrian, ehungintzatik datozen teknikak erabiltzen ditut. Pitak elkarri lotzeko moduak, elkar nahastekoak, oihal zati baten parekoak izan daitezke maiz; airean bolumena hartzen duten ehun zati modukoak dira. M.A.: Nire pinturan ere, kasurik abstraktuenetan, koadroen antolaketak paisaiarekin zerikusi handia duela esan ohi dut. Zeruak daude, zoruak dauden bezala. Eta uste dut herrian paseatzen gabiltzanean jasotzen dugun ezagutzaren seinale bat dela hori. Bizi garen lekua hain herri txikia izanda, gainera, guztiok ezagutzen dugu elkar. Eta, esaterako, urtero izaten dugu bertako eskolako ikasleen bisita bat. Zer egiten dugun erakusten diegu. Herriko erretiratuak ere izaten ditugu bisitan urtean behin. Orain, zer daukazue esku artean? Zertan ari zarete? M.A.: Ez dira garai onenak guretzako ere, baina egoerak ez gaitu geratu. Lanean jarraitzen dugu, beti bezala, etxean. Egia esan, nahikoa konfinatuta bizi gara gu beti, bestela ere ordu asko sartzen baititugu tailerrean. M.C.: Erakusketei dagokienez, asturiar eskultoreen karpeta grafiko batean parte hartzeko deitu ninduten estreinakoz, eta ilusio handia egin dit nitaz gogoratu izanak. Erakusketa ibiltari bat prestatu dute, eta denbora batean Anton de Candas museoan egon da. Horrek ere ilusio berezia egin dit; izan ere, bertan egin nuen nire lehenengo bakarkako erakusketa. Orain, Oviedoko arkitektoen eskolan dago erakusketa hori. Aurrera begirako asmoa proiektu bat prestatzea da egiten ari naizen pieza horiekin guztiekin, gero beste leku batzuetan aurkeztu ahal izateko. Lehenik, ordea, obra amaitu behar dut, eta, ondoren, argazkiak atera behar dizkiote. Denbora beharko dut. M.A.: Nik, berriz, 1980ko hamarkada amaieratik hona pintatu ditudan lanak, formatu handienekoak, aurkeztuko ditut Eibarko Portalea kultur etxean. Hango aretoa Gipuzkoako udal aretorik handiena da; 700 metro karratu ditu, eta nire koadro handienak eramango ditut hara. Hasieran, urtarrilaren 15erako daukat zehaztuta inaugurazioa; ea pandemiak ez dizkigun aldatzen data horiek. Egia esan, normaltasunera itzultzea gustatuko litzaiguke, eta, bereziki, egiten ari garen obra ikustera animatu edonor, desiratzen egoten baikara jendea gurekin kontaktuan jarri eta erakusketetara etor dadin. Normalean, gehiegi ez, baina beti izaten ditugu bisitak. Azken hilabeteetan, ordea, geldirik egon dira bisitak. Artisten bizitza gogorra dela diote. Bat egiten duzue adierazpen horrekin? M.C.: Bai, artista gehienena hala dela esango nuke. M.A.: Batzuetan, eskandalu handiak eta dirutza mugitzen den enkanteak soilik erakusten dira prentsan. Baina bizitza, oro har, beti da zaila. Gertatzen dena da bokazioaren ezaugarri hori hor dagoela, baita aske izateko aukera ere, nahi dugun bezala bizitzeko hautua egina baitugu, nahiz eta mugak izan. Nik uste asebetetzen zaituela bizitza honek; kosta ere egiten zaizu, baina baditu bere konpentsazioak.
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186771/urtaroz-aldatuta-aurrera-doa.htm
Kultura
Urtaroz aldatuta, aurrera doa
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak martxan jarriko du Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea. Azkenean, hilaren 16an hasiko da, osasun neurriak betetzeko moldatuta. Txapelketa, ordea, kolokan da oraindik.
Urtaroz aldatuta, aurrera doa. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak martxan jarriko du Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea. Azkenean, hilaren 16an hasiko da, osasun neurriak betetzeko moldatuta. Txapelketa, ordea, kolokan da oraindik.
Hilaren 16an abiatuko da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Udabarria Bertsotan egitasmoa: urtaroek aurrera egin duten arren, elkarteak Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseari eusteko apustua egin du. Udazkenean lehiatzea ez da egitasmoak jasango duen aldaketa bakarra. Izan ere, osasun larrialdiak ekarritako neurrietara egokitzeko, antolatzaileek hainbat moldaketa egin behar izan dituzte. «Martxoan konfinamendua agindu zutenean, Udabarria Bertsotan mantendu ahalko genuela pentsatu genuen. Gerora, bilakaera ikusita, irailera atzeratzea erabaki genuen. Ez genekien oso ondo zein izango zen egoera, baina fasearen ezaugarriak ikusita, mantentzeko aukerak zeudela uste genuen», azaldu du Ione Narbaiza txapelketako antolatzaile taldekoak «Garrantzi handia ematen diogu segurtasunari, eta, batez ere, parte hartzaile guztien osasunari». Bertsolariak, gai jartzaileak, publikoa eta, oro har, saioetan ibiltzen den jende guztia kontuan hartuta, sailkapen fasea segurtasunez egiteko baldintzak betetzen direla nabarmendu du Narbaizak. Horregatik, eta oraindik Bizkaiko Txapelketa antolatzeko aukerarik izango den jakin gabe, erabaki dute sailkapen fasearekin aurrera egitea. «Oraingoz, fase honi eustea erabaki dugu, eskaintza kultural bat egin daitekeelako segurtasuna mantenduz. Saioak baldintza egokietan egin daitezke. Aurrerago ikusiko da txapelketarekin zer egin beharko den». Datorren asteazkenean hasiko da Udabarria Bertsotan sailkapen fasea, eta hilaren 24ra arte iraungo du. 60 bertsolarik eman dute izena, eta azpimarratzekoa da Bizkaiko eskualde guztiak egongo direla ordezkatuta. Sei bertsolariz osatutako hamar saio egingo dira, beraz, eta fase horretan lortutako puntuen arabera sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako. Plazak eskaini «Txapelketaren helburuetako bat bertsolariei plazak eskaintzea da; bertsolari berriak ikusaraztea eta bertsolaritzaren munduan jauzia egiteko aukera ematea», esan du Narbaizak. Bertso eskolek ere era autonomoan plazak eskaintzen dituzten arren, Narbaizak ohartarazi du txapelketa izaten dela bertsolari gazte askok izaten duten lehenengo plazatako bat. Alde horretatik, aurten ere aukera hori bermatu nahi izan dute. Batez ere, ikusita gero eta gehiago direla eskoletan aritzen diren eta txapelketan izena ematen duten gazteak Bizkaian. «Azken urteetan asko hazi da bertsolari kopurua, eta horri erantzuteko hasi ginen fase hau antolatzen». Hala ere, aurten hainbat aldaketa izango ditu. Batetik, osasun larrialdia baino lehen aurreikusitako zenbait moldaketa egin dituzte: sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira, egun eta ordu berean, herri bitan saio bana eginez. Era berean, osasun larrialdiari egokitzeko hainbat neurri ere hartuko dira saioetan. «Batez ere, saioetako edukiera jendearen arteko distantziak mantendu ahal izateko egokituta egongo da, eta pazientzia beharko da sartzeko zein irteteko, toki desberdinetatik eta era ordenatuan egin beharko delako». Horrekin batera, saio osoan zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. «Aldaketa nagusia bertsolariei lotuta egongo da». Izan ere, azaldu duenez, oholtzak txikiegiak dira bertsolarien eta gai jartzailearen arteko distantziak mantentzeko. Hori dela eta, bertsolariak publikoan egongo dira jesarrita, eta soilik abesteko igoko dira oholtzara. «Hori izango da berritasunik handiena, bestela saioak normal joatea espero dugu». Azkenik, hartu-emanak eragozteko, sarrerak Internetez baino ezingo dira erosi, Bertsosarrerak.eus atarian.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186772/tabernetan-eta-jatetxeetan-bil-daitezkeenen-kopurua-mugatu-du-nafarroak.htm
Gizartea
Tabernetan eta jatetxeetan bil daitezkeenen kopurua mugatu du Nafarroak
Koronabirusari kontra egiteko segurtasun neurri berriak hartuko dituela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Bihartik aurrera izanen dira indarrean, eta ostalaritzarekin eta aisialdiarekin lotutakoak dira gehienak. Horrez gainera, gobernuak gogortu egin ditu neurriak betetzen ez dituztenen kontrako zigorrak.
Tabernetan eta jatetxeetan bil daitezkeenen kopurua mugatu du Nafarroak. Koronabirusari kontra egiteko segurtasun neurri berriak hartuko dituela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Bihartik aurrera izanen dira indarrean, eta ostalaritzarekin eta aisialdiarekin lotutakoak dira gehienak. Horrez gainera, gobernuak gogortu egin ditu neurriak betetzen ez dituztenen kontrako zigorrak.
Santos Indurain Osasun kontseilariak aditzera eman duenez, eguerditik aurrera mahai baten inguruan baizik ezin izanen da kontsumitu taberna eta jatetxeetan. Horrez gainera, gobernuak mugatu egin du mahai bakoitzeko egon daitekeen lagun kopurua: 6 pertsona biltzen ahalko dira gehienez, bai lokalaren barruan bai terrazetan. Elkarte gastronomikoak eta peñak itxita izanen dira. Dena dela, salbuespen izanen dira 500 biztanletik beherako udalerrietakoak, baldin eta lokal hori bada herritarrek erabil dezaketen bakarra; kasu horietan, baimendua egonen da bertako jarduera. Ezkontza eta bestelako ospakizun zibiletan ere neurri murriztaileak ezarriko dituzte. Horien kasuan, ordea, astelehenetik aurrera izanen dira neurriak indarrean. Lagun kopuruari eraginen die batik bat: ospakizuna egiten den lekuetan, erdira murriztuko da egon daitekeen pertsona kopurua. Gehienez, 50 pertsona biltzen ahalko dira espazio itxietan, eta 75, berriz, kalean. Bestalde, Osasun kontseilariak gogora ekarri du debekatua dagoela kale zurrutean aritzea. Debeku hori bete dadin, dendetan ezin izanen da alkoholdun edaririk saldu gaueko hamarretatik aurrera, taberna eta jatetxeetan salbu. Neurriak bete daitezen Nafarroako Gobernuak gogortu eginen ditu ezarritako neurri murriztaileak betetzen ez dituztenen kontrako zigorrak, datorren asteazkenean parlamentuan onartuko den lege dekretu baten bidez. Dekretu berria onartu ondotik, maskara erabiltzen ez dutenen kontrako zigorra 300 euro izanen da, gutxienez. Berriz, kale zurrutuean aritzen direnei 600 euro edo gehiagoko zigorra ezarriko zaie, Javier Remirez presidenteordeak adierazi duenez. Nafarroako Foru Erkidegoan detektatutako koronabirus kasuen kopurua nabarmen igo da azken egunetan. Are, kasuek goia jo zuten atzo: 340 kasu positibo antzeman zituzten egun bakarrean. Gaur, pixka bat apaldu dira kasu berriak, baina kopurua handia da oraindik ere: 302 positibo detektatu dituzte azken 24 orduetan, eta 86 urteko gizonezko bat zendu da. Guztira, 2.559 PCR proba egin zituzten atzo Nafarroan.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186773/beteta-baina-arazo-larririk-barik.htm
Gizartea
Beteta, baina arazo larririk barik
Turista eta udatiarren etorrerak kezka eragin du bisitari asko izan ohi dituzten herrietan. Baina, udako balantzea eginda, azken hilabeteak espero baino hobeto joan direla aitortu dute alkateek, arazoren bat edo beste izan duten arren. Ohi baino jende gehiago joan da haienera; bereziki, gertukoak.
Beteta, baina arazo larririk barik. Turista eta udatiarren etorrerak kezka eragin du bisitari asko izan ohi dituzten herrietan. Baina, udako balantzea eginda, azken hilabeteak espero baino hobeto joan direla aitortu dute alkateek, arazoren bat edo beste izan duten arren. Ohi baino jende gehiago joan da haienera; bereziki, gertukoak.
Lehorretik eta itsasotik herria zarratuta ospatu zuten aurreko zapatuan, Lekeition, Antzara Eguna. Edo ez zuen ospatu, zuzenago esanda, aurten ez baita San Antolin jairik izan. Koldo Goitia alkateak zoriondu egin ditu herritarrak, festen ohiko egunetan izandako jarreragatik. Eta pozik agertu da jendetza batzea eragozteko hartu diren neurri «gogorrek» lortutako emaitzarekin ere. «Gomendioak gomendio modura geratzen direla ikusi dugu uda honetan, neurri gogorrak hartu behar direla gauzak ondo irteteko». Eta azken bizpahiru hilabeteetan, oro har, «ondo» irten direla uste du. Goitiak maiatzean hitz egin zuen Bizkaiko Hitza-rekin, oraindik pandemiagatik alarma egoera indarrean zegoela, probintzia bereko bigarren etxeetara joateko baimena iritsi zenean. Kezka agertu zuen orduan, baina uda espero baino hobeto joan dela aitortu du. Iritzi berekoak dira maiatzeko erreportaje hartan udaldira begira euren beldurrak agertu zituzten Bizkaiko beste hiru herrietan ere. Lanestosako alkate Martin Crespo, Gorlizko Nagore Utxupi eta Eako alkateorde Jon Lejardi ere —berak egin du balantzea, bera ibili delako hilotan jarduneko alkate lanetan Iratxe Arriola alkatearen ordez— pozik daude. Laurek esan dute euren herria udatiarrez eta bisitariz beteta izan dutela. Kanpoko turistak falta izan dituzte, baina euskal herritarrak ohi baino gehiago joan zaizkie, kostaldeko herri gehienetan gertatu den antzera. Udaberrian pandemiak eragin gutxi izan zuen lau herriotan, eta udatiarren etorrerak hori aldatuko zuen beldur ziren alkateak. «Zorionez, ez dugu agerraldirik izan. Libratu gara. Gorlizko jaiak ez ziren ospatu, eta ez da beste herri batzuetan ikusitakorik gertatu», azaldu du Utxupik. Ertzaintzarekin protokolo bat jarri zuten abian jende pilaketak kontrolatzeko. «Gorlizen gauean ez dago udaltzainik. Haien ordutegia luzatu genuen, eta tabernariei ere eskatu genien zegokien orduan ixteko. Ez genuen arazorik nahi. Ertzaintza gainean egon da, eta udaltzainak ere bai». Sustoren bat Hala ere, izan dute sustorik. Ekainean, hondartza ondoko pinudian ehundik gora nerabe eta gazte batu ziren Gorlizen, kale edanerako. Ikasturte bukaera ospatu gura zuten. Haietako bi ospitalera ere eroan behar izan zituztela gogoratu du alkateak, koma etilikoan. «Udaltzainen kontrolari esker, gehiago ez dugu horrelakorik izan». Joan den astera arte: irailaren lehen egunerako antzeko deia zabaldu zen sare sozialetan; kasu honetan, uda agurtzeko. «Udaltzainak eta Ertzaintza garaiz joan ziren, eta arazoak sortzea eragotzi genuen». Lanestosan ere kale edanerako «topaketa bat edo beste» antolatu izan dela esan du Crespok. «Baina ez da ezer larririk gertatu». Lekeition jaiak irailean ospatu ohi dituzte, eta hori aldeko izan dute. «Gernikan gertatutakoak kontzientzia sortzen lagundu digu», esan du Goitia alkateak. Andra Mari eta San Roke festak ospatu ohi diren egunetan, herriko eta inguruetako gazte askok gau giroko tabernetara jo zuten, parrandara. Ondorioz, koronabirusaren agerraldi handia izan zen abuztuan. «Han egon diren kutsatzeek hemen ere oihartzuna izan dute: hemengo gazteak han egon dira ez-jaietan, eta koronabirusa ekarri dute Lekeitiora. Izan balitz Tolosan [Gipuzkoa], adibidez, agian ez litzateke hainbesteko kontzientziarik sortuko herrian, urruneko kontua litzateke eta. Baina justu Gernikan izan da, gure inguruko herrietako batean, eta eragin digu». Ean ere udaberria oso lasaia izan zuten. Lejardik dio uda iritsi arte ez dutela positiborik izan. «Herri bakarrenetakoa izan gara. Udan agertu da kasuren bat edo beste, baina ez dakigu loturarik izan duen Gernikako agerraldiarekin». Aitortu du udatiarrak kontrolatzea oso gaitza dela; Ean erroldatuta ez daudenez, lehen etxebizitza duten herriko estatistiketan agertzen dira. «Horrek zaila egiten du herrian benetan zenbat positibo dauden jakitea. Baina gure medikuak esan dit egoera ez dela kezkatzekoa izaten. Guztira, uda osoan, hamarren bat kasu-edo egon ei dira». Kostaldeko herriak dira Gorliz, Plentzia eta Ea; barrualdekoa Lanestosa. Hondartza izan dute kezka iturri lehen hirurek, eta igerilekua laugarrenak. Udalak, azkenean, igerilekua ez irekitzea erabaki zuen. «Herri txikia gara. Sorosle bat mantendu dezakegu, baina bigarrenaren soldata ordaintzeko dirurik ez dugu, eta langile bakarrak ezin du dena kontrolpean izan. Beraz, ez irekitzea erabaki genuen. Gainera, inguruko herrietan ere ez zuten zabaldu, eta beldur ginen haietatik ere jendea gurera etorriko ote zen igerilekuan eguna pasatzera». Hondartzetan pertsona arteko distantziak eta bestelako babes neurriak egoki bete direla esan dute beste hiru alkateek. Dena den, Eako alkateordeak Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera kritikatu du: «Uste dugu banderen sistema horrek ez duela ondo funtzionatu. Sorosleen eta udalaren arteko komunikazioa ez da zuzena izan; erakunde arteko komunikazioa ez da behar bezala joan». Pilaketak moilan Eako hondartzan ez dute pilaketa arazorik izan, baina bai moilan, hareatza ondoan. Lejardik esan du aginduak errespetatu ez dituen jendea ere izan dutela zenbaitetan. Hiru herriotan, hondartza sarri itxi behar izan dute, itsasgoran, leku faltagatik. Joan den asteburuan, esaterako, Bizkaian hondartza gehienek itxi behar izan zituzten sarrerak, jende gehiegi zegoelako. Oro har, euren herrietako ostalariek ere uda ona izan dutela uste dute laurek. Goitiaren arabera, Lekeition denetarik egon da. Terraza handitzeko aukera izan dutenek «kristoren uda» izan dute, Baina alde zaharreko taberna txikiek eta gaueko ostalaritzak «kostata» egingo dute aurrera. Haren esanetan, iraila ere turista hilabetea izaten da haienean. Baina aurten hutsik geratu da herria. «Hotel batek ateak zarratuko ditu erreserba faltagatik; sekula ez dute zarratu irailean». Abuztuan ere, oro har, beherakada egon dela nabarmendu du. Udalak ahalegindu dira udako giroari eusten, jairik egon ez den arren. Kultura arloko ekintzak antolatu dituzte, eta udalekuak ere sustatu dituzte. Ia dena kalean. Baina udazkenera begira, kezka dute: dena barruan egin beharko da. Lanestosako alkateak honako honi dio beldurra: probintzia edo erkidegoetako mugak berriro ixtea eta Kantabria edo Burgos (Espainia) aldera asteburu-pasa joan ohi direnak haienera joatea. Baina kezka nagusia eskolak sortzen du. Eako alkateordea kexu da: «Hezkuntza Sailak berandu bidali ditu protokoloak. Jarraibideak ezarri ditu, baina gero ez digu baliabiderik eman guk eskoletan horiek betetzeko».
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186774/orain-arteko-bidetik-segitu-nahi-dugu-harrobia-sendotu.htm
Kirola
«Orain arteko bidetik segitu nahi dugu: harrobia sendotu»
Errugbi Federazioko presidente izendatu berri dute Urtasun. Lehendakari ohiak eta taldeak eskatuta egin du ardura hartzeko urratsa. Emakumeak animatu nahi ditu kirol horretan aritzera.
«Orain arteko bidetik segitu nahi dugu: harrobia sendotu». Errugbi Federazioko presidente izendatu berri dute Urtasun. Lehendakari ohiak eta taldeak eskatuta egin du ardura hartzeko urratsa. Emakumeak animatu nahi ditu kirol horretan aritzera.
Maria Urtasun (Auritz, 1986) Nafarroako Errugbi Federazioko buru da, hilaren 2az geroztik. Koronabirusak baldintzatutako jokaleku bat egokitu zaio, baina gogoz hartu du ardura berria. La Unica taldeko jokalaria ere bada, eta ez du zelaia uzteko asmorik. Zergatik erabaki duzu federazioko lehendakari izateko urratsa egitea? Orain arteko lehendakari Javier Lorentek eta nire taldeak proposatuta egin dut urrats hori. Asmoa da orain arte egindako bidetik aurrera jarraitzea. Jokalari izateari utziko diozu? Ez. Nire asmoa da jokatzen jarraitzea. Egungo osasun krisiak uzten badigu, behintzat. Anitz baldintzatu du pandemiak zuen lana? Orain, adibidez, seniorrak baino ez dira ari entrenatzen, gizonezkoen taldekoak eta emakumezkoenak. Fisikoa lantzen ari gara, batez ere, eta teknika, baina bakarka. Gainerako kategorietako jokalariek ere lanean behar zuten jada, baina egungo egoeragatik urrira arte atzeratu dugu sasoiaren hasiera. Bertze taldeen egoera ere antzekoa da. Zaila da segurtasuna bermatzea? Egia da errugbia kontaktuzko kirola dela, baina ez dut uste, koronabirusari dagokionez, gurea bertze kirol anitzen egoeraren bertzelakoa denik. Iruditzen zait talde kirol gehienen egoera antzekoa dela. Gerta daitekeenaren zain gaude. Futbolaren esparruan hartzen diren neurrien berri bada. Zuek zer-nolako informazioa jaso duzue erakundeetatik? Futbolak diru anitz mugitzen du, eta azkarrago hartu dituzte hartu beharreko erabakiak eta neurriak. Gu zain gaude. Batetik, Nafarroako Gazteria eta Kirol Institutuak erraten digunari egin behar diogu so. Joan den astean, kirol jarduerak berriz ere martxan jartzeko hainbat jokaleku aurreikusten zituen agiria kaleratu zuen erakunde horrek. Baikor samarrak direla uste dut, gobernuaren asmoa baita irailaren erdialderako talde guztiak entrenatzen aritzea, eta lehiari ekitea urriaren erdialdean. Espainiako Errugbi Federazioak ere hartu ditu neurriak, eta horiek bete behar ditugu. Nolako protokoloa ezarri dizuete? Talde guztiek koronabirusaren auzirako ordezkari bat izan behar dute, adibidez. Azpiegiturak garbitzeko egin beharreko urratsak ere zehaztu dituzte, eta markatu dituzte entrenamendu saioetan bete beharreko neurriak. Protokolo hori bete behar dugu guk. Zaila da zuentzat egoerara egokitzeko neurri horiek guztiak martxan jartzea? Egia erran, handia da egin behar dugun ahalegina. Ziurgabetasuna da nagusi, gainera, eta horrek dena zailtzen du. Egun batetik bertzera aldatzen dira gauzak, eta ez da erraza erabakiak hartzea. Zorionez, jendeak ulertzen du egoera denentzat dela zaila, eta pazientziaz ari da. Ezohiko garai batean hartu duzu federazioaren ardura zure bizkar. Zer asmo duzu? Asmo nagusia da hasitako bidea egiten segitzea, eta bide horren helburua da, batez ere, harrobia lantzea. Gure kirolak oinarri sendo bat izan dezala nahi dugu. Duela gutxira arte, herrialdeko errugbiko fitxa gehienak ziren seniorrenak, eta gutxi ziren hemezortzi urtez azpiko kirolariak. Azken urteotan lan egin dugu gazteek errugbia aukera gisa har dezaten. Kirolaren berri ematea da kontua, eta edozeinek egin dezakeela erakustea. Sumatu dituzue jada egindako lan horren emaitzak? Bai. Azken urteotan handitu egin da zaletasuna, eta gora egin du errugbian ari diren gazteen kopuruak. Bide horretan urratsak egiten jarraitu nahi dugu, eta, bereziki, emakumeak animatu errugbian aritzera. Egun, 18 urtetik beheitikoen lau fitxetatik bat da emakumeena. Arlo hori sustatzen jarraitu nahi dugu. Zaila da gazteak erakartzea? Hasieran bai, errugbiaren inguruko mito faltsu anitz badelako. Taldeek, hain zuzen, lan ederra egin dute dauden estereotipoak apurtzeko, eta eskoletara joan dira gazteenei errugbia benetan zer den erakustera. Lan hori funtsezkoa izan da. Errugbian ari den emakume talde bat benetan zer den erakutsi zuen Cristina Nuñez Bakedano argazkilariak 2017an, zure taldeari buruzko Unicas lanarekin. Halakoek ere laguntzen dute? Proiektu zoragarria izan zen, benetako opari bat guretzat. Ez genuen uste guk egiten genuenak aparteko interesa pizten ahal zuenik. Sumatu zenuten eragina? Ez dakit zer eragin izan duen proiektuak kanpora begira, baina niri jende anitzek erran dit, erakusketa ikusi eta gero, errugbia ez dela uste zutena. Kirola egiteko bat egiten duen emakume talde bat gara; denak ezberdinak gara, adin ezberdinetakoak, baina komunitate bat osatzen dugu. Dena emanen genuke bertzeen alde. Errugbiak batzen zaituzte? Bai, zalantzarik gabe. Lotura sendoa sortu du kirolak gure artean. Zu nola hasi zinen errugbian? Ni pilotan aritzen nintzen, palaz. Kide bat errugbian hasi zen, probatzeko erran zidan, eta geroztik. Duela zazpi urte hasi nintzen, eta hagitz pozik nago. La Unica da emakume taldea duen bakarra? Bai. Baina bada emakume gehiago jokatzen. 16 urtera arte mutilekin batera aritzen dira. Seniorren mailara jauzia emateko orduan gertatzen da emakume gehienek uzten dutela. Hori da aldatu nahi duzuna? Bai. Taldeekin egin nahi dugu lan, eta selekzioarekin ere bai. 18 urtetik beheitiko emakumeen selekzioa jarri nahi dugu martxan. Zuri zer eman dizu errugbiak? Bertze familia bat eman dit. Naizena naiz familia horretan. Errugbian denok dugu toki bat. Horrek ahalduntzen lagundu dit.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186775/bildarratzek-ziurtatu-du-hitz-egitea-eskaini-diela-hezkuntza-eragileei.htm
Gizartea
Bildarratzek ziurtatu du hitz egitea eskaini diela hezkuntza eragileei
Ez du begi onez ikusten sindikatuek astearterako deitutako greba, eta "zaurgarrienek" jasango dutela iruditzen zaio.
Bildarratzek ziurtatu du hitz egitea eskaini diela hezkuntza eragileei. Ez du begi onez ikusten sindikatuek astearterako deitutako greba, eta "zaurgarrienek" jasango dutela iruditzen zaio.
Hezkuntza eragileekin bildu zen atzo Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berria, eta horren inguruko iritzia eman du gaur, Hezkuntza sailburu moduan eman duen lehen prentsaurrekoan. Bildarratzen hitzetan, kargua hartu zuenetik azpimarratu du hezkuntza komunitatearekin eduki beharreko harremanaren balioa. Gaineratu du atzo izandako bilera sorta ez zela sindikatuekin soilik izan: baita gurasoekin, zuzendariekin, langileekin eta abarrekin ere. Eragile guztiekin kontaktuan jartzen saiatu behar dela nabarmendu du Bildarratzek. «Egoera honetatik guztiok elkarrekin aterako gara aurrera». Bildarratzek ez du begi onez ikusten hilaren 15erako ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzarako egin duten greba deialdia. "Azkenean, zerbait eransten dio hezkuntza sistemari? Uste dut ez diola ekarpenik egiten". Gaineratu du bere ustez "zaurgarrienei" eragingo diela gehien grebak. "Uste dut momentu honetan ikasleei eta gurasoei mesede gutxien egiten diena greba bat dela". Berak, berriz, elkarrizketaren alde egiten duela ziurtatu du: "Nik sindikatuei elkarrizketa eskaini diet". Gainera, jantokietarako protokolo berri bat egin dutela azaldu du, eta beste mila irakasle kontratatzeko asmoari eusten diotela nabarmendu. Kristau Eskola, hitz egitearen alde Kristau Eskolak ohar bidez sindikatuei eskatu die Hezkuntza Sailarekin hitz egiten jarraitzeko. "Konfrontazioa ikasgeletara eramaten denean, ikasleak eta familiak dira kaltetuenak". Kristau Eskola ere bildu zen Hezkuntza Sailarekin, eta baliabideak jartzeko asmoa erakutsi zietela esan dute: "Hezkuntza eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren bitartekoak ikastetxeen esku jartzeko sailaren borondatea adierazi zigun sailburuak".
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186776/irratia-pasioz-aginte-eta-kritika.htm
Bizigiro
Irratia, pasioz: aginte eta kritika
Kruzeta eta Lasa maitasunez eta ezagutzaz mintzo dira irratiaz, bi talaia desberdinetatik: EITBko irratietan agintzen aritu denaren eta kritikak astero idatzi dituenaren belarritik. Mariano Ferrer aipatu dute erreferentetzat. Uhinetatik tiraka aritu dira, begirunez.
Irratia, pasioz: aginte eta kritika. Kruzeta eta Lasa maitasunez eta ezagutzaz mintzo dira irratiaz, bi talaia desberdinetatik: EITBko irratietan agintzen aritu denaren eta kritikak astero idatzi dituenaren belarritik. Mariano Ferrer aipatu dute erreferentetzat. Uhinetatik tiraka aritu dira, begirunez.
Urtebete joan da Odile Kruzetak erretiroa hartu zuenetik, 35 urtez Euskadi Irratian eta EITBko irratietan lanean aritu ostean —gehientsuenak ardura postuetan—. Urte horietan guztietan, irratiok entzuten adi aritu da Xabier Lasa: entzule baten ikuspegitik idatzi ditu irrati kritikak 25 urtez, Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIA-n, Uhinetatik tiraka. Baina zikloa ixtea erabaki du. Kruzetak irakurri ditu Lasaren zutabe ugari, eta egin dio horien inguruko kritika ere. Irrati kontuekin hasi aurretik, Xabier, ezagutu al zenuen Odileren Izukaitz musika taldea? XABIER LASA: Izukaitz taldeaz esango nuke lehengo garai bateko kasete bat bagenuela etxean. ODILE KRUZETA: Zein ederki pasatu genuen Izukaitz taldearekin. Oso une politak izan ziren, Euskal Herria ezagutzeko aukera eman zigun taldeak. Herri txiki asko ikusi genituen: Iparraldean, Araban, Bizkaiko Enkarterrian... Leku asko eta jende asko ezagutu nituen, eta hori aberasgarria da. X. L.: Garai aberatsa izan zen hura. O. K.: Kanta guztiek frankisten zentsura zerbitzutik pasatu behar zuten. Soraluzen [Gipuzkoa] kantatu genuen batean, lehenbizi Benito Lertxundiren txanda izan zen. Zerbait gertatu, eta Guardia Zibila etorri zen. Mundu guztia sakabanatu zuten... X. L.: Jendearen ilusioa desberdina zen. O. K.: Dena zegoen eginkizun, baina aldi berean, indar eta gogo handia zegoen. X. L.: Izukaitzak. Gutxi erabiltzen den hitza da izukaitz, polita da. Xabier, fabrika askotan lan egindakoa zara. Nolako lanak egin izan dituzu? X. L.: Fabriketan, denetarik egin izan dut: Moulinexen, adibidez, kate batean jarri eta mikrouhin labeak, batidorak eta halakoak egin nituen. Bitartean, irratia entzuteko baliatzen nuen. Mariano Ferrerrek 08:05 aldera bere iritzia ematen zuen Herri Irratian, baina ez zen zehatz-mehatz beti ordu berean. Komunera edo aldageletara joaten nintzen Ferrer entzutera. Orduan ez zegoen Internet. Orduan entzuten zenuen, edo... O. K.: ...Edo joan zen. X. L.: Bitxia da: Onda Vascak Herri Irratia bereganatu zuenean, Mariano Ferrerren oso grabaketa gutxi zituzten gordeak. Zenbaitetan amari eskatzen nion grabatzeko, eta badauzkat grabaketa batzuk. O. K.: Ferrer munstro bat izan zen komunikazioaren munduan. Analisirako gaitasun hori, gauzak azaltzeko gaitasun hori... Eta hain denbora laburrean. Ze ondo... X. L.: Bere denbora hartzen zuen. Odile, aipatu duzu: irratian aritu zinen lehen bi hamarkadetan ez zegoen aukerarik edukiak berriz entzuteko. Internet aurreko garaiak ziren. O. K.: Bai. Eta gogoan dut erlojua ekarri zenean Euskadi Irratira. Albistegia hasten genuen, gutxi gorabehera, baina izan zitekeen minutu bat edo bi minutu geroago ere. Alemaniako seinaleekin bat egindako erloju bat jarri genuen; aldaketa handia izan zen. Egokitzea kosta zitzaigun denoi. Nabarmentzeko datu bat bada, aurreko urteko Behategiaren urtekarian jasoa dagoena: euskaldunen artean, Euskadi Irratia da gehien entzuten den irratia. Eta bigarrena, Gaztea. Hori ez da gertatzen euskararekin : ez liburugintzan, ez telebistan, ez prentsan... O. K.: Benetan oso pozgarria da hori prozesua barrutik bizi izan duen batentzat. Gazteari dagokionez, euskaldunen artean oso ondo baloratua izateaz gain, une batzuetan irrati formulen artean liderra izan da. Eta hori ez dugu balioan jartzen jakin. Jakinik, gainera, zein zaila den gazteen artean euskarazko produktu gustagarriak eskaintzea; gazteen espektatibak beteko dituzten produktu homologatuak, alegia. Askotan komentatu dut EITBko bileretan Gaztea izan dela taldeko harribitxia. Lortu zuen asmatzea target objektibo bati zuzendutako produktuan. X. L.: Euskal Herrian euskarazko komunikabiderik zabalduena da Euskadi Irratia. Eta erreferenteena ere bai, gauzak diren bezala. Zerbitzu publikoa eskaintzen du, eta, gobernua atzean dagoen heinean, bere baliabideak ditu: frekuentziak, baliabide teknikoak, ekonomikoak... Bestetik, ikusten da Euskadi Irratia nora iritsi den, eta ETB1entzat erreferente izan beharko luke. Ez dakit ala den edo ez. Ilun-argiak egongo dira, baina Euskadi Irratia da euskarazko hedabideen artean gehien kontsumitzen dena. ANDONI CANELLADA / FOKU O. K.: Gauza asko elkartzen dira. Hitza da, eta ez du irakurketaren ahalegina eskatzen. Bestetik, ez du irudirik, eta ez dauka telebistak duen gastu ekonomikoa. Euskal gizartearekin zuzeneko konexioa du, euskal gizartearen taupadarekin bat egiten du. Euskal komunitateari interesatzen zaizkion gaiak jorratzen ditu, eta dauden kezken ispilu da. X. L.: Kontuan izan behar da irratigintza dela komunikabideen artean gutxietsiena, ez delako ikusten. Ematen du hitza haizeak eramaten duela. Eta, agian, ez diogu eman merezi duen balio hori. Esango zenukete irratiak Euskal Herriko adineko jende askori konpainia egiten diela? O. K.: Dudarik gabe. Baina polita da, baita ere, inkestetan ikustea entzuleen profila ez dela bakarrik 65 urtetik gorakoa. 45 urte inguruan dabil Euskadi Irratiko entzuleen batezbestekoa. Horrek arnasa ematen dio. Euskal gizartea egun mugitzen duen belaunaldiak estimatzen du irratia. Belaunaldi horri zerbitzua ematen dio, eta belaunaldi horren komunikazio premiei produktu duina eskaintzen dio. Aintzat hartzekoa da hori. Bestetik, gaur egun irratia, oro har, kontsumo pertsonaleko hedabidea da. Garai batean familiak kontsumitzen zuen, sukaldean. Baina gaur egun, hedabideak kontsumo pertsonalerantz doaz. Eta belaunaldi gazteenek ez dute irratia kontsumo ohituretan sartzen. Xabier, irratiari tresna gisa estimua diozu. Baina 25 urtez aritu zara kritikak idazten. Odile, nola ikusi dituzu kritika horiek? O. K.: Kritika behar da? Dudarik gabe. Horrek hobetzen laguntzen du, eta begiak irekitzen dizkizu. Kritikak modu diferenteetakoak izan daitezke: batzuetan produktuari buruzkoak dira; hor txapela kentzen dut, ez dut ezer esateko. Baina azentua jartzen denean esatari jakin batean, pertsonarengan jartzen denean kritika, horrek batzuetan min eman dit. Badago beste kasu bat, ondo ulertzen dudana: kanpotik gertaera objektibo batzuk ikusten dituzu, horren aurrean zuk esaten duzu beste hau gertatzen dela, suposizio bat egiten duzu... Eta nik barrutik badakit hori ez dela horrela. Jende bati kritikaren mezua geldituko zaio, nik badakit gauzak ez direla horrela... Baina, tira, ez da kontua horretan tematzea. Fabrika batean lanean ari zinenez, idazteko ez zenuen inolako menpekotasunik. X. L.: Bai, eta egunkariak ere ez dit inoiz ezer esan. Behin idazle bat haserretu zen idatzi nuen kritika txar bategatik, eta gutun bat bidali zuen. Ni pribilegiatu bat izan naiz. Agurtzane Ormaetxea Euskaldunon Egunkaria-ko kazetaria ezagutzen nuen, eta galdetu zidan ea zergatik entzuten nuen hainbeste irratia. «Gustukoa nuelako». Animatu ninduten irratiaz idaztera, eta hasi nintzen. Argi esan nien Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaritzakoei nire iritzia emango nuela entzule bezala, besterik gabe. Aiurri aldizkarian kazetari zabiltza azkenaldian. Lan horregatik kritika asko jaso dituzu? X.L.: Hamabost urte daramatzat Aiurri-n lanean. Egokitzen zait bizi naizen eremuko jendeari elkarrizketak egitea. Igande batean ateratzen zara kalera, eta etortzen zaizu baten bat kritika bat egitera edo eskatzera mendi irteerari buruzko artikulu bat idazteko. Ohitu gara horretara. Tokiko komunikabideetan, gertutasunak hori du ona eta txarra. O. K.: Politikariei ere gertatzen zaie hori. Herriko alkate izatea oso polita da, baina horrek daraman zama izugarria da. Zenbat eta hurbilago zauden, gauzak hobeto ezagutzen dituzu, baina, aldi berean, inguruko presioa ere gertukoagoa da. X. L.: Eta egunean 24 ordukoa. Egon zintezke terraza batean, eta etortzen zaizu herritar bat esanez: «Hau gaizki jarri zenuten». O. K.: Eibarren Eta Kitto...-k sekulako lana egiten du. Horren aurretik sortua da Revista Eibar aldizkaria —eta egun jarraitzen du—. Ba, aldizkari horrek mila harpidedun ditu. Hori gertuko hedabide batek lor dezake. Gertukotasunak komunitatea sortzen du. X. L.: Euskaldun askok irakurtzen duten gauza bakarra herri aldizkariak dira. Badira pentsatzen dutenak gu funtzionario publikoak garela, udalaren langile. Eta kontua da euskalgintzan badagoela arrakala; alderatzen duzu herri komunikabide bateko langile baten soldata eta EITBko langile batena, eta ez dute zerikusirik. Tokiko hedabideek betetzen duten funtzio soziala eta hizkuntzaren aldekoa aitortu beharko da noizbait. Hedabide publikoen eztabaidan sartuz gero, EITBk inkesta bat egin zuen EITBko langile guztiekin. Datua: EITBko langileen %74,4k esaten dute taldeko informazio politika Eusko Jaurlaritzan dauden alderdi politikoen aldekoa dela. O. K.: Inkesta hor dago, jendearen iritzia hor dago. Informazio instituzional asko ematen duzunean, gobernuko alderdiei buruz asko hitz egiten duzu. Datu kuantitatiboak hor daude. Baina, Gizakerreko inkestetan, objektibotasunaz galdetu izan zaionean gizarteari, irratirik objektiboentzat SER dute, eta bigarren eta hirugarren postuan lehian egoten dira Radio Euskadi eta Euskadi Irratia. Beste guztiak askoz atzerago daude. X. L.: Datuak harrigarriak iruditu zitzaizkidan. Horrela pentsatzen duzu zuk zure lanaz? Eztabaida sortu al die horrek langileei? Galdera asko sortu zizkidan inkestak. Mariano Ferrerrek berak salatzen zuen kazetaritza deklaratiboa. Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakasleak artikulu on bat idatzi zuen gaiaz, aipatuz inertziek eragin handia dutela. Ni, adibidez, haserre jartzen nau 1936ko gerrako hobi bat agertzen denean lehen albiste titularretan entzutea Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea han egon dela, eta halako esan duela. Baina albistea non dago? Ikastolen aldeko jai bat dago, eta agintariaren hitzak jasotzen dira lehenbizi, bertako ikastolaren nondik norakoak azaldu beharrean. Hori guztia hobeto egin zitekeen? O. K.: Hor lan errutina batzuk daude, eta zenbait parametro sartzen dira: adierazpenen bila joaten den irratia, adierazpenen kazetaritza, askoz merkeagoa da ikerketako kazetaritza baino, eta irratiak hain bizkor eman behar dituenez berriak... Urtero-urtero editoreek ahalegin bat egiten dute, eta esaten dute lan errutinak aldatu nahi dituztela. Lehen zailtasuna sortzen zaienean, eta zazpi kazetari egon beharrean bost badaude, zer egiten dute? Ohikora jo. Ohikoak hausteko, baliabideak beste modu batean antolatu behar dira, eta programazioa beste modu batean egin. Adibide bat jarriko dut: Manu Etxezortuk goizeko magazina egiteko bost egunetan daukan lantaldea halako hiru ditu SER kateak asteburukoa egiteko. Bestetik, kontuan hartu behar da euskal komunikabide publikoek ezaugarri berezi bat dutela: bi hizkuntzatan egin behar dute. Hori ez da gertatzen ez Katalunian, ez Galizian. Ahalegin titanikoa egiten dute EITBko irratiek. Abuztuaren 27an, 320 kazetarik baino gehiagok Jaurlaritzari eskatu zioten arduradunak euskaldunak izateko. X. L.: Lehendik datorren gaitz bat da. Euskaldunek kexu asko egin dituzte, pandemia garaian egunero daudelako agerraldiak, eta euskarazko irrati-telebistan luze gaztelaniaz... Guri gertatu izan zaigu Gipuzkoako Diputazioko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa saileko oharrak gaztelania hutsean jasotzea. Horretaraino ere ez al gara iristen? Gero, Abenduaren 3an egingo ditugu nahi ditugun adierazpenak... Euskadi Irratiak aurrerapauso asko eman ditu urteotan, askotariko hitzak euskaraz lortzen. O. K.: Euskadi Irratiak egin duen gauza garrantzitsuetako bat telefono agenda bateratua izan da. Normalean, kazetari batentzat bere altxorrik preziatuena telefono agenda da. Gainera, agendara zoaz, eta topa dezakezu «hizlari ona» edo halako iruzkinak. Txingurri lan hori erredakzio oso baten lana da. Lan kolektibo horretan parte hartu zuten batzuk kalean gelditu ziren lan erregulazio txosten baten ondoren. Lan eskaintza publikoa egin zen, eta beste esatari batzuk ere sartu ziren. O. K.: Hainbat jende zegoen EITBn kontratu mugagabearekin, inolako azterketarik pasatu gabe. Mundu guztiak esaten zuen egoera hori erregularizatu behar zela noizbait. Erabakiak kointziditu zuen krisialdi ekonomikoa zegoen garai batekin. Horrek kointziditu zuen, baita ere, denboran epaileen erabaki batekin: ordura arte, erakunde publiko baten erregularizazio bat zegoenean eta erabakitzen bazen postu gutxiago ateratzea, ez zegoen lan erregulazio txostenik egin beharrik. Baina esan zuten, langileen eskubideak babesteko, lan espedienteak tramitatu behar zirela. Horrez gain, erabaki genuen EITBko kazetari izateko bi hizkuntzak menperatu behar zirela. Epaitegietako erabakiek azaldu dute prozesua ondo egin zela. Emozionalki gogorra izan zen. Zure lankideak dira... Oso profesional onak galdu genituen; badakizu batzuek inolako azterketarik ez dutela gaindituko, haien profila artistikoa delako. Beharbada, telebistak badu beste malgutasun bat: albistegietako taldeak azterketa bidez ateratako jendearekin betetzen ditu, eta sormena behar duten saioak ekoiztetxeekin egiten ditu. Kreatibitatea azterketa batzuetan neurtzea zaila ikusten dut. X. L.: Entzule askok bezala, ez nuen ulertu ordukoa. Alde on bakarra izan zen ikustea sartzen zirenek zer profil bete behar zuten: Radio Euskadin euskara eskatzea lorpen bat izan zen. Tertuliez mintza gaitezen. Odile, zuk euskarazko aurrenetakoak sortu zenituen. Xabier, zuk zenbat tertulia entzun dituzu? X. L.: Mordoxka. Zureak ez diren iritziak irensten ikasten da horrekin. Urruti dauzkazunak zer pentsatzen duten ere ikasten duzu. ANDONI CANELLADA / FOKU EITBko irratietako tertuliek aniztasun gehiago dute Madrilen egoitza duten irratien tertuliek baino? X. L.: Bai, hori beti izan da horrela. O. K.: Gure jokabideetako bat izan da pluraltasuna bermatzea. Ahalegindu, behintzat, ahalegindu gara. Zenbaitetan, ez ditugu aurkitu interlokutore onak; pentsamendu jakin bateko euskaldunak aurkitzea ez da hain erraza. Madrilgo tertulia batzuetan Euskal Herriaz eman duten irudia oso kolore batekoa izan da. X. L.: Bai, Radio Nacionalen, adibidez: PSOE Espainiako Gobernuan badago, jartzen dituzte hiru PSOEkoak eta bat PPkoa; eta PP badago gobernuan, hiru PPkoak eta bat PSOEkoa. Dena den, Madrilen tertuliak Luis del Olmok asmatu zituen. O. K.: Irrati esatari moduan berritzailea izan zen Del Olmo. X. L.: Bai, oso populista zen, eta jakin zuen gobernuan zegoenarekin ondo eramaten. Era berean, 1978ko trantsizioko ipuin galant horren bueltan, Del Olmo izan zen jakin zuena Espainiaren egonkortasunaren mesedetan jokatzen. Azkenaldian Podemosekoren bat sartzen dute tertulietan, baina argi dago EITBko tertuliek aniztasun handiagoa izan dutela. Euskadi Irratian Laura Garridorekin nazkatu gara, ez dagoelako PPko besterik. O. K.: Hobe pentsamendu edo joera hori egotea, ez egotea baino. Irrati baten kokapenak eragina du: Euskadi Irratia Donostian dago; Radio Euskadi, Bilbon. O. K.: Hedabide publiko baten zuzendaritzak norabidea markatu dezake, baina gainerakoa kazetarien esku dago. Erredakzioaren %80 gipuzkoarra baldin bada, Gipuzkoako albisteek eta bertan dagoen ikuspegiak nagusitasuna izaten du. Bizkaian, kontrakoa gertatzen da. Adibide ona izan zen San Mames Barriarekin gertatu zena: ETBk egoitzaren parean zuen, eta obra osoaren berri eman zen. Hori ez zen ulertu inon; iruzkin asko jaso nituen. X. L.: Kontzientzia euskaltzalea ere faltatu izan zen erabaki batzuetan. Ramon Labaienek esan zuen euskal komunikabide bat behar zela, euskara eta euskal kultura normalizatzeko. Printzipio hori Euskadi Irratiak betetzen du, baina Radio Euskadin ez zen aintzat hartu. 40 urte pasatu dira, eta azken hamarkadetan Radio Euskadiko goizak gidatzera sartu zirenak ez ziren kapaz euskarazko prentsaurreko baten berri emateko. O. K.: Dani Alvarezek bai, euskaraz ikasi du [denboraldi honetan Ander Arzak euskaldunak ordeztu du Boulevard-en]. X. L.: Bai, baina prentsa irakurketan Alvarezek oso gutxitan hartzen zuen erreferentetzat BERRIA eta euskarazko prentsa. O. K.: Azkeneko lan erregulazio txostenak pixka bat hori ekarri du: Bilboko erredakzioan euskaldunen presentzia handitzea. Une batzuetan, oso txikia izan zen. X. L.: Bestetik, zenbat kirolari dauzkagu euskaldunak? Radio Euskadin gaztelaniaz hitz egiten dute beti. Bi esaldi egiten dituzte, ez dira gogoeta filosofikoak. Pilota txapelketen finaletan, adibidez, ETBko Elena Azpeitia joaten da lehen hitzak hartzera, eta Radio Euskadin ez dira euskaraz entzuten. Lan bat egin zitekeen, gazte belaunaldiek haien erreferenteak euskaraz entzun ditzaten. Beste alde batetik, pandemia garai hauetan aipatu ohi da zer garrantzitsua den hedabideek informazio fidagarria ematea. Nolakoa da hedabideen rola? O. K.: Zenbaitetan pentsatzen dut datu konparatibo gehiago behar genituzkeela; unean uneko datuekin gabiltza. Soilik behin entzun dut konfinamendu garaiko PCR proben emaitza zein zen, eta egungo proben kopuruarekin positiboen ehunekoa zein den. Pandemietan espezializatuak dauden profesionalek mahai inguru bat eman zuten Internet bidez, eta informazioa oso interesgarria zen. X. L.: Eta nazkatuta gaude. Nik erabaki dut 21:00etan hasten diren albistegi horiek ez ikustea. Aurreneko hilabeteetan, nolako itolarria izango zuen adineko jendeak 21:00etarako albistegi horri begira. Bonbardaketa handia da. O. K.: Eta zalantzaz betetakoa. Entzun nituen aditu haiek esan zuten gripearen kasuan ez dela lortu txerto bat zepa desberdinei erantzuna emateko. Hiesaren kasuan, ez dago txertorik. Zergatik pentsatzen dugu orain txerto unibertsal bat lortuko dela? Beharbada mundu guztia jarri delako horren bila, negozio bat dagoelako... edo nahi duzuna. Badirudi denok gaudela txerto unibertsalaren zain, baina ikusiko dugu. Zer deritzozu EITBko irratien etorkizunari, Odile? O. K.: Uste dut oso profesional onak daudela. Asmatzen baldin badute gizartearekin bat egiten, eta gizarteak dituen premia komunikatiboak asetzen, etorkizuna dago. Horretan ez bada asmatzen, jai dago. Baina hori beti izan da horrela. Irratiari buruz idazten Uxue Razkin hasi da BERRIAn, igandeetan. Xabier, zer esango zenioke Uxueri? X. L.: Entzule baten gisan jokatzeko. Pribilegiatu bat izango da, zutabe bat daukalako, beste inork ez duena. Podcastekin goza dezala. Ziur nago nik baino hobeto egingo duela. O. K.: Irrati kritikak BERRIAn jarraitu behar du, dudarik gabe.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186777/odile-kruzeta-olaneta.htm
Odile Kruzeta Olañeta
Odile Kruzeta Olañeta.
14 urte baino ez zituen Argia-n kolaboratzen hasi zenean, Eibarko kronikak idazten. Baina fisika ikasi zuen, Nafarroako Unibertsitatean. Izukaitz musika taldearen partaidea izan zen 1970ko hamarkadan (bi disko plazaratu zituzten). 1983an hasi zen Euskadi Irratian lanean, Jose Mari Oterminen deia jasota. Hainbat irratsaio aurkeztu eta zuzendu zituen, tartean Euskadi Irratian egindako lehen tertulia politikoa. Albistegietako arduraduna izan zen hamalau urtez, eta, gero, irratiko zuzendaria, 1999tik 2009ra. Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari zela, fonotekan aritu zen lau urtez. 2013tik 2019ko abuztuaren 31 arte, EITBko Irrati Taldearen zuzendaria izan zen.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186778/xabier-lasa-bergara.htm
Xabier Lasa Bergara
Xabier Lasa Bergara.
Elektronikaria da ikasketaz, eta lantoki ugaritan egin du lan: CAF, Orbelan, Moulinex... Azkeneko hamarkadan kazetari eta argazkilari ari da Aiurri aldizkarian. Oroituz Andoainen elkarteko kidea da, eta memoria historikoarekin lotutako makina bat liburu idatzi ditu —tartean frankismoak Andoainen eragindako biktimen ingurukoak eta bertsolarien biografiak—. Goizuetako (Nafarroa) amonaren etxeko sutondoan entzundako solasaldiek piztu zioten besteen kontakizunak adituz gozatzeko gaitasuna. «Hor edukiko lukete sustraia irratiari zor diodan maitasunaz gain, baita ere, geure memoria historiko garaikidean sakontzeko ezinbestekoa den testigantza pertsonalenganako atxikimenduak». 25 urtez aritu da astero irrati kritikak idazten.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186779/larreko-patxi-lopez-de-uraldek-irabazi-du-ordiziako-gazta-lehiaketa.htm
Bizigiro
Larreko Patxi Lopez de Uraldek irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa
Gazta erdi irabazlea 9.200 eurotan saldu dute enkantean. Udalak bertan behera utzi ditu Euskal Jaiak, baina txapelketa mantendu du, ateak itxita.
Larreko Patxi Lopez de Uraldek irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa. Gazta erdi irabazlea 9.200 eurotan saldu dute enkantean. Udalak bertan behera utzi ditu Euskal Jaiak, baina txapelketa mantendu du, ateak itxita.
Larreko (Araba) Patxi Lopez de Uralde Fernandez artzaina gailendu da ezohikoa izan den Ordiziako 47. Gazta Lehiaketan. Ez da txapelketa irabazi duen lehen aldia, eta hark eskuratu ditu irabazleari dagozkion 1.750 euroak, txapelak ematen duen ospeaz gain. Bigarren sailkatua Araiako (Araba) Unai Lekuona izan da, eta hirugarren postua Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa gaztandegiarentzat izan da. Irabazlearen aitak jaso du saria, Paskual Lopez de Uraldek, eta azaldu du martxoan egindako gazta dela, «sekula Ordiziara ekarri dugun onena». Halakoa izan da prezioa ere: 9.200 euroko prezioan saldu da, enkantean. Eroslea Donostiako Tecnomoto motorren kontzesionarioko Alberto Fernandez izan da. Iaz, 9.000 euro ordaindu zituzten gazta erdi irabazleagatik. Sari banaketan hainbat erakunde eta babesletako ordezkariak izan dira, eta sari irabazlea emateko arduradunak izan dira Adur Ezenarro Ordiziako alkatea, Imanol Lasa Gipuzkoako ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendaria eta Jesus Mari Ormaetxea Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiaren burua. Euskal jairik ez Aurten, egoera dela eta, Ordiziako Udalak bertan behera utzi ditu Euskal Jaiak, baina ez gazta txapelketa. Segurtasun neurri bereziekin eta ateak itxita, Beti Alai pilotalekuan egin dute txapelketa. Epaimahaikideak 10:30 aldera hasi dira lehiaketara aurkeztu diren 43 gaztak probatzen eta aztertzen. Hamalau gazta izan dira hautatuak finalerako, eta guztiek jaso dute diploma bat. Azken bi urteetako irabazlea, Lekarozko (Nafarroa) Julen Arburua, ez da finalera pasatu. 14:00ak bitartean, pilotalekuaren kanpoaldean postuak jarri dituzte Ordiziako txapelketako azken hamar urteetako irabazleek; batzuk bi aldiz irabazi dute azken hamar urteetan, eta bi postu jarriko dituzte.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186780/ezohiko-diada-nazionala-ospatzen-ari-dira-katalunian.htm
Mundua
Ezohiko Diada nazionala ospatzen ari dira Katalunian
Indar independentistek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina ez da izan azken urteetako mobilizaziorik.
Ezohiko Diada nazionala ospatzen ari dira Katalunian. Indar independentistek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina ez da izan azken urteetako mobilizaziorik.
Azken urteetako ekitaldi eta mobilizaziorik gabe ari dira ospatzen irailaren 11 Katalunian. Pandemiaz gain, bestelako berezitasun batzuk ditu aurtengo Diadak: batasunik ez indar independentisten arteko estrategian, hauteskunde aurreko giro politikoa eta Espainiako Auzitegi Gorenak datorren ostegunean Quim Torra Kataluniako presidentea inhabilitatzeko aukera. Eragile subiranistek hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, baina bakoitzak bere aldetik. Torraren kasuan, litekeena da atzo eman izana azken diskurtso ofiziala Kataluniako Generalitateko presidente bezala. Ohartarazi zuen orain arteko bideari eutsiko diotela, «askatasunerako eta independentziarako» bideari: «Eusten diogu eta eutsiko diogu gure herriaren askatasuna lortzeko borondateari, gure herriaren osotasun nazionala lortzeko: independentzia». Gaur Rafael Casanovaren monumentuan egin duten lore eskaintzan izan da Torra. Segurtasun neurriekin egin dute ekitaldia, maskararekin, eta Els Segadors jo ohi duen orkestrarik gabe. Gobernuko ordezkariak ere gutxi izan dira: Torraz gain, Pere Aragones presidenteordea eta Meritxell Budo bozeramailea soilik. Budok gatazka politikoari konponbidea politikoa eman behar zaiola aldarrikatzeko aprobetxatu du. Arran ezker independentistaren gazte erakundeak ere manifestazio bat egin du goizean. Manifestazioaz gain, ekitaldi bat egin dute Espainiako polizia indarrek duela 42 urte hil zuten Gustavo Muñoz oroitzeko, eta Poliziaren biktima guztiak omentzeko. Diadako ekitaldirik garrantzitsuenetako bat Omnium Cultural arratsaldean zehar egiten ari dena da, preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko. Espetxean den Jordi Cuixartek zuzendutako erakundeak 2.850 aulki huts jarri ditu Bartzelonako Garaipenaren Arkuan, bakoitza izen batekin, prozesu independentistak eragin dituen «2.850 errepresaliatuak» irudikatzeko. Torra han izan da, baita beste hainbat alderdietako eta erakundeetako ordezkariak ere. Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak hartu du hitza, eta ziurtatu du Espainiako Estatuaren «errepresioak eta mendekuak» ez duela independentismoa garaituko. Haren esanetan, «errepresaliatuek konponbidearen parte izan behar dute». Amnistia eta autodeterminazioa aldarrikatu ditu: «Amnistiarik ez bada, autodeterminazioa aitortzen ez bada, Espainiako Estatuak arazo bat izaten jarraituko du bere demokraziarekin». ANCk deituko duen ekitaldi nagusia 17:30ean hasi da, Espainiako Ogasunaren egoitzaren parean. Konexioak egin dituzte ANCk, Omniumek eta AMIk deituta Katalunian egin diren elkarretaratzeekin. 59.600 manifestari bildu dira guztira, 131elkarretaratzetan; antolatzaileen esanetan, «Europako mobilizaziorik handiena COVID-19aren garaian». CUPek eta CDRek ere mobilizazioetara deitu dute iluntzerako. Lau atxilotu Lleidan Diada eguneko ekintzekin lotuta, Espainiako Guardia Zibilak CDRetako lau lagun atxilotu ditu Balaguerren (Lleida). Ustez, gauean pneumatikoak erre dituzte Renferen trenbideetako hainbat gunetan, baina ez diote zirkulazioari kalterik egin. Renfek jakinarazi duenez, ez dira trenbideetan egin diren ekintza bakarrak izan.
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186781/mugitu-mugimenduko-bost-pertsona-atxilotu-dituzte-ahtaren-lanak-gelditzeagatik.htm
Gizartea
Mugitu mugimenduko bost pertsona atxilotu dituzte AHTaren lanak gelditzeagatik
Alesbes eta Azkoien (Nafarroa) artean egiten ari diren lanak gelditu zituen Mugitu mugimenduak abuztuaren 13an. Usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta indarkeria erabiltzea egozten diete bost atxilotuei. Beste bi kide euren kabuz joan dira komisariara, eta bi kazetari ere ikertu dituzte. Denak aske daude.
Mugitu mugimenduko bost pertsona atxilotu dituzte AHTaren lanak gelditzeagatik. Alesbes eta Azkoien (Nafarroa) artean egiten ari diren lanak gelditu zituen Mugitu mugimenduak abuztuaren 13an. Usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta indarkeria erabiltzea egozten diete bost atxilotuei. Beste bi kide euren kabuz joan dira komisariara, eta bi kazetari ere ikertu dituzte. Denak aske daude.
Joan den abuztuaren 13an, AHTaren aurkako Mugitu plataformako zenbait kide Alesbes eta Azkoien (Nafarroa) artean egiten ari diren trenbidearen lanetara inguratu ziren, eta obrak gelditzea lortu zuten. Egun batzuk lehenago, Espainiako Ardura Fiskalen Agintaritza Independienteak azpiegitura horren bideragarritasunaren aurkako txosten bat argitaratu zuen, eta ekintzaileak erakunde horretako arduradun izango balira legez joan ziren lanetara. Makinak geratzea lortu, eta, sinbolikoki izan bazen ere, ostera lanak prezintatu zituzten. Gaur goizean, Espainiako Poliziak mugimenduko bost ekintzaile atxilotu ditu usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta indarkeria erabiltzea egotzita. Beste bi kide euren kabuz joan dira komisariara, eta bi kazetari ere ikertu dituzte. Denak aske daude. Ekintzari buruzko bideoa, hemen:
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186782/marixol-iparragirre-bakartuta-dutela-salatu-dute.htm
Politika
Marixol Iparragirre bakartuta dutela salatu dute
Sinadurak biltzen hasi dira, Eskoriatzako presoa Euskal Herriratu dezatela eskatzeko.
Marixol Iparragirre bakartuta dutela salatu dute. Sinadurak biltzen hasi dira, Eskoriatzako presoa Euskal Herriratu dezatela eskatzeko.
Marixol Iparragirre euskal presoak Brievako espetxean bizi duen egoerarekin «kezka sakona» adierazi dute haren senide eta lagunek. Izan ere, bakartuta daukate, badaezpadako neurri gisa, bisean biseko komunikazio bat izan eta gero. Kartzelako zuzendariari bidaltzeko prestatu duten gutun batean, Iparragirreren gertukoek adierazi dute neurri hori hartzeko beharrik ez dagoela, eta ez dagoela aurreikusita presoari PCR proba egitea, COVID-19a duen jakin eta, ezezkoa bada, ohiko bizimodua egiteko. Neurriaren ondorioez ohartarazi dute: 24 ordu egin behar ditu ziegan, hamar egunez patiora irten gabe: «Ulertzen dugu zaila dela izurri baten kudeaketa espetxe baten testuinguruan, baina uste dugu Marixolen oinarrizko eskubideak errespetatu beharko liratekeela, bere osasun egoera egiaztatuta eta patiora irteten utzita, bakarrik bada ere». Haren ziegaren segurtasun hesia ere ez ixteko eskatu dute, bakartuta egon arren ez dagoelako zigortuta. Era berean, azaldu dute hiru astez bisean bisekoak bertan behera utzi izanak «ziurgabetasuna» gehitzen diela azken sei hilabeteetan bizi izandakoari. Hortaz, gutunarekin bat egiteko sinadurak biltzen hasi dira, Brievako presondegiko zuzendariari eskatzeko han dauden presoak «lehenbailehen» eramateko euren bizilekuetatik gertu dauden kartzeletara; «beren erkidegora, eurek eskatu duten bezala».
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186783/ipar-euskal-herria-zona-gorrira-pasatzea-erabaki-du-frantziak.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herria «zona gorrira» pasatzea erabaki du Frantziak
Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak 42 departamendu zona gorrira pasatzea erabaki duela iragarri du Jean Castex Frantziako Lehen ministroak, horien artean da Pirinio Atlantikoetako departamendua. Prentsaurrekoa eginen du bihar Eric Spitz prefetak.
Ipar Euskal Herria «zona gorrira» pasatzea erabaki du Frantziak. Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak 42 departamendu zona gorrira pasatzea erabaki duela iragarri du Jean Castex Frantziako Lehen ministroak, horien artean da Pirinio Atlantikoetako departamendua. Prentsaurrekoa eginen du bihar Eric Spitz prefetak.
Gaur arratsaldean mintzatu da Jean Castex Frantziako Lehen ministroa Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak hartutako erabakien berri emateko. Frantziako 42 departamendu zona gorrian direla adierazi du, eta beraz tokian tokiko prefetek neurri berezituak hartzeko aukera dutela. Ez du departamenduen zerrenda zehaztu, baina Pirinio Atlantikoetako prefeturako iturriek Berriari baieztatu diotenez, departamendua, eta beraz, Ipar Euskal Herria zona gorrian dira. Bihar goizean prentsaurrekoa eginen du Eric Spitz prefetak egoeraren berri emateko. Esperotako berria da, Frantziako osasun agintaritzaren datuen arabera, Pirinio Atlantikoen departamenduan 100.000 biztanleko 50 kasu positiboren langa gainditu baitzen asteazkenean; intzidentzia tasa 51,1ekoa zen. Langa hori gainditzearekin «zona gorrira» pasatzen dira departamenduak Frantziako Gobernuaren protokoloaren arabera, baina, Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluari zegokion erabakia. Zona gorrian sartzeak, botere gehiago ematen dio prefetari, unean uneko erabakiak hartu eta neurriak ezartzeko. Besteak beste, herritarren joan etorriak mugatu ditzake, eta publikoari irekiak diren eraikinetan publikoari harrera egitea mugatu edo debekatu dezake. Halaber, hainbat jarduera debekatzeko eskubidea ere izanen luke. Berrogeialdia zazpi egunera Frantziako Lehen ministroak adierazi duenez «egoera epidemiologikoa» okertu egin da azken asteetan. 100.000 pertsonako 72 kasu positibo daude Frantzian, aitzineko astean 53 zirelarik. Birusaren kontrako «borroka» segitu behar dela erran du, «bizitza sozial, kultural eta ekonomikoa, haurren hezkuntza eta bizitza normala zalantzan jarri gabe». Uda garaian laxatze bat izan dela deitoratu du, eta azpimarratu du «gure esku» dagoela segurtasun neurriak betetzea. Halaber, Frantziak testak «masiboki» eginen dituela adierazi du Castexek, kutsatze kateak hausteko. Gaur egun, milioi bat test egiten dituzte astero, bere arabera. «Europan gehien testatzen duen hirugarren herrialdea gara; berri ona da». Baina onartu itxaron denbora luzeegiak eragin dituela, bereziki hiri batzuetan. «Lehentasunezkoak» diren pertsonentzat zirkuitu berezituak indartuko dituztela iragarri du, ordutegi berezituak ezarriz. Sintomak dituztenak, positibo eman dutenekin kontaktuan egon direna, eta artatzaileak identifikatu ditu «lehentasun» gisa. Positibo testatuak eta haiekin kontaktuan egon direnentzat, bi erabaki hartu dituztela ere iragarri du: 2.000 lanpostu gehiago Eskualdeko Osasun Agentzian eta gizarte segurantzan, gaixoen jarraipen sistemarentzat. Halaber, COVID-19ak kutsatutakoen berrogeialdia hamalau egunetik zazpi egunera apalduko dutela adierazi du. «Ezinbestekoa da isolamendua atxikitzea, kontrolak egonen dira».
2020-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/186784/martinez-izan-da-indartsuena.htm
Kirola
Martinez izan da indartsuena
Education First taldeko kolonbiarrak irabazi du Tourreko 13. etapa, Lennard Kamnari Puy Mury mendatean gailenduta. Faboritoen artean, Romain Bardet eta Guillaume Martin izan dira galtzaile nagusienak. Primoz Roglicek tartea handitu die aurkariei, Tadej Pogacarri izan ezik.
Martinez izan da indartsuena. Education First taldeko kolonbiarrak irabazi du Tourreko 13. etapa, Lennard Kamnari Puy Mury mendatean gailenduta. Faboritoen artean, Romain Bardet eta Guillaume Martin izan dira galtzaile nagusienak. Primoz Roglicek tartea handitu die aurkariei, Tadej Pogacarri izan ezik.
Bere legea ezarri du Daniel Felipe Martinezek (Education First). Azken metroetan ez du burua galdu, eta kolonbiarra aise nagusitu zaio iheskidea izan duen Lennard Kamnari (Bora), Puy Muryn, Frantziako Tourreko 13. etapan. Oilarren artean, galerarik handiena jaso duten txirrindulariak Romain Bardet (Ag2r) (aurretik, erorikoa izan du) eta Guillaume Martin (Cofidis) izan dira. Tadej Pogacarrek (UAE) eta Primoz Roglicek (Jumbo Visma), bestalde, ausardiaz jokatu, eta beste faboritoei tartea zabaldu diete. Gaurko etapa Chatel-Guyonen hasi eta Puy Muryn mendatean amaitu da, eta guztira, 191 kilometro gehiago pilatu dituzte txirrindulariek euren hanketan. Hain zuen, Tourreko etaparik gogorrena ez bazen gogorrenetariko bat izan da; 4.400 metroko desnibel metatua izan du, eta zazpi mendate zituzten igotzeko. Zuzendaritzako autotik bandera zuria altxa orduko, tropelean egundoko zalaparta sortu da; txirrindulariek tantaka egiten zuten ihes pelotoitik. Azkenean, hamazazpi txirrindularik osatu dute gaurko ihesaldia; horien artean zeuden, besteak beste, Romain Sicard (D.Energie) euskal herritarra, Pierre Rolland (B&B), Warren Barguil (Arkea), Marc Soler (Movistar) eta Julian Alaphilippe (Deceuninck). Education First taldeak, bestalde, hiru txirrindulari sartu ditu lehen taldean: Hugh Carthy, Daniel Felipe Martinez eta Neilson Powless; Borak, berriz, bi ordezkari zituen: Maximilian Schachmann eta Lennard Kamna. Kilometroak egin ahala, ihesaldikoek tropelarekiko aldea handitu egiten zuten; hamar minutukoa izan dute abantailarik handiena, eta oker handirik ezean, garaipea bertan zegoen. Bitartean, tropelak etapa erdia burutua zuela, Romain Bardetek (AGR2), Nairo Quintanak (Arkea) eta Bauke Mollemak (Trek) eroriko txarra izan dute, eta kaltetuena Mollema atera da; bizikletaren gainean jarraitzeko ez zen gai, eta lasterketa utzi behar izan du. Beste biak, berriz, haien taldekideek babestuta tropelera batu dira. Anglards hirugarren mendatea igotzen hasi aurretik, ihesaldiko taldean, Powlessek aurrera egiteko ausardia hartu du, baina, handik gutxira, Schachmann batu zaio estatu batuarrari. Neronne bigarren mailako mendatea igotzeari ekin diotenean, alemaniarrak erritmoa estutu, eta Pawlessek ezin izango dio eutsi. Bitartean, atzean, ez da antolaketa handirik egon; aurpegirik handiena eman duen txirrindularia Martinez izan da, eta Lennard Kamnak, Schachmannen taldekideak bakarrik jarraitu ahal izan dio kolonbiarrari Neronnen gora, kontrol lana egiteko asmoz. Tropelean, bestalde, Ineosek hartu du ardura; Michal Kwiatkowskik, eta ondoren, Richard Carapazek jarri duen erritmo gogorraren ondorioz, apurka-apurka txirrindulariak erortzen joan dira, hala nola, Martin eta Bardet, sailkapen nagusian hirugarrena eta laugarrena zihoazenak, hurrenez hurren. Azken unera arte geldirik Aurreikusi den moduan, Puy Mary azken mendatean erabaki da etapa. Aurrean, Martinezek eta Kamnak Shachmann harrapatu, eta atzean utzi dute. Indarrak parekatuak zituzten biek ala biek, eta gauzak oso estu zeuden. Kamnak jo du lehenago, baina Martinezek ongi eutsi dio alemaniarraren oldarraldiari, eta bi besoak kolonbiarrak altxa ditu helmugan. Faboritoen artean, Pogacarrek sortu du zalaparta, eta Roglicek soilik eutsi dio, eta erraz, gainera. Metroak aurrera egin ahala, bi esloveniarrek tartea zabaldu dute beste oilarrekiko; tartean zen Mikel Landa (Bahrain). Gaur ahulezia zantzuak erakutsi dituen txirrindularia, besteak beste, Egan Bernal (Ineos) izan da. Amaieran, Roglicek eta Pogacarrek hamahiru segundo atera dizkiote Landa, Richie Porte (Trek) eta Miguel Angel Lopezi (Astana). Bernalek 38 segundo geroago zeharkatu du helmuga, eta haren atzetik heldu dira Quintana, Rigoberto Uran (Education First) eta Adam Yates (Mitchelton). Sailkapen nagusian, Roglicek lehen postua are gehiago sendotu du. Pogacar zapigarrenetik bigarrengora igo da; 44 segundo aurretik du herrikidea. Bernalek, aldiz, hirugarren lekura jaitsi da; Landa zortzigarrena da orain. Biharko etapa eskalatzaileentzat baino gehiago ehiztarientzat egokiagoa izango da. 194 kilometro egin beharko dituzte, eta ibilbidean zehar bost mendate igo beharko dituzte. Lyonera iritsi baino bost kilometro lehenago, ordea, laugarren mailako mendatetxo batekin egingo dute topo txirrindulariek. Trek azkarrena Taldeko erlojupekoak eman dio hasiera gaur 31. Italiako Giroari, Grosseton. Hamasei kilometroko etapa izan dute egiteko txirrindulariek. Talde indartsuenek aldeak ateratzeko ibilbide egokia izan dute, zuzenguneak lagun zituztela. Trek taldeak egin du denborarik azkarrena, eta hala, Elisa Longo italiarrak jantzi du maglia arrosa. Bi segundo atera dizkio Boels Dolmans bigarren sailkatuari, eta lau segundo Annemiek van Vleutenen Mitcheltoni. Ane Santestebanen Ceratizit-WNT taldeak zortzigarren postua eskuratu du, garailearengandik 46 segundora. Errenteriarra 42. lekuan dago kokatuta orain. Euskal Herriko taldeei dagokienez, berriz, Movistar hamabigarrena izan da, minutu bat eta 22 segundora; Bizkaia-Durangok, berriz, hogeigarren postuan amaitu du, bi minutu eta 50 segundora. Bihar 124 kilometroko etapa gorabeheratsua jokatuko dute, Paganico eta Arcidossoren artean.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186786/presoak-suntsitzeko-politikaren-ondorio-zuzena-da-gonzalez-solaren-heriotza-eppkren-arabera.htm
Politika
Presoak «suntsitzeko politikaren ondorio zuzena» da Gonzalez Solaren heriotza, EPPKren arabera
Ohar batean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eskatu du espetxe politika «gizagabea alboratzeko».
Presoak «suntsitzeko politikaren ondorio zuzena» da Gonzalez Solaren heriotza, EPPKren arabera. Ohar batean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eskatu du espetxe politika «gizagabea alboratzeko».
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak uste du Igor Gonzalez Solaren heriotza euskal presoak «politikoki eta pertsonalki suntsitzeko espresuki prestatutako politikaren ondorio zuzena» dela, eta espetxe politika «gizagabe» horren «arduradun zehatzei» eskatu die «alboratzeko» egungo eredua: «Behin gehiengoaren adostasunak lortuta, abia ditzatela preso guztiok kaleratzeko urratsak». Gonzalez Solak bizitako espetxealdia ekarri du gogora presoen kolektiboak: «Hamabost urteko espetxealdian hainbat kartzeletan eduki zuten preso, eta zigorraren hiru laurdenak ongi beteak zituen arren, gaixotasun larria zuen arren, aspaldian kalean egon behar zuen arren, espetxean atxiki nahi izan dute heriotzara arte, krudelkeria zitalena erabiliz». Ohar batean, EPPK-k azaldu du COVID-19aren eraginez espetxeetan hartutako neurriek kalte egin dietela presoen eskubideei; presondegietan egoera «dramatikoa» dela ohartarazi du. Horregatik, uste du egungo osasun testuinguruan «preso guztiak bakoitza bere herrialdean egotea» dela «zentzuzkoena», eta, horien kasuan, Euskal Herrian egotea dela «bidezkoena». EPPK-ren oharra bihar argitaratuko du BERRIAk osorik.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186817/neurri-arinak-iragarri-ditu-eric-spitz-pirinio-atlantikoetako-prefetak.htm
Gizartea
Neurri «arinak» iragarri ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak
Ipar Euskal Herria «zona gorria» izendatzea erabaki zuen atzo Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak. Egoera okertuko balitz neurri «zorrotzagoak» hartuko dituela abisatu du prefetak.
Neurri «arinak» iragarri ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Ipar Euskal Herria «zona gorria» izendatzea erabaki zuen atzo Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak. Egoera okertuko balitz neurri «zorrotzagoak» hartuko dituela abisatu du prefetak.
Neurri «arin» batzuk dira, «azken abisua», nabarmendu du Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluak departamendua birusaren Zirkulazio Zona Aktibo izendatu ondotik, egoeraren aitzinean hartu dituen erabakiak azaltzeko prentsaurrekoa egin du gaur goizean. «Nire hautua izan da birusaren kontrako borrokarekin segitzea, bizitza sozial, kultural eta ekonomikoa zalantzan jarri gabe. Erabaki ditudan neurriak gutxienekoak dira», adierazi du. Haatik, osasun egoera okertzen bada «neurri zorrotzagoak» ezarriko dituela abisatu du. «Kontratu morala egin nahi dut herritarrekin; haiengan konfiantza dut neurriak errespetatzeko». Maritxu Blanzaco Eskualdeko Osasun Agentziako Pirinio Atlantikoetako departamenduko ordezkariak eman ditu egoera epidemiologikoari buruzko datuak. Azaldu du birusaren zirkulazioa «mugatua» izan dela udan zehar, eta «gorakada bat» gertatu dela agorril bukaeran. «Intzidentzia tasa anitz emendatu da»; horregatik erabaki du Frantziak departamendua eta, beraz, Ipar Euskal Herria «zona gorrira» pasatzea. Asteazkenean, 100.000 biztanleko 51,2 kasu zeuden Pirinio Atlantikoetako departamenduan; atzo, 57,2. Lapurdi kostaldean dabil nagusiki birusa, Blanzacoren arabera, eta 14-15 agerraldi lirateke Ipar Euskal Herrian zehar. Baionako ospitalean gaixo bat dago suspertze unitatean. «Zona gorrira» pasatzearen ondorioz, publikoari harrera egiten dioten eraikinetan urruntze fisikoa atxiki beharko da hemendik aitzina jende taldeen artean, eta prefetak ez du gehiago salbuespenik ematen ahalko 5.000 pertsona baino gehiagoko ekitaldientzat. Horrez gain, neurri berezituak hartzeko botere gehiago izanen du orain. Haatik, Frantziako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluaren erabakia ez da oraindik Frantziako Egunkari Ofizialean argitaratua izan. Bihar argitaratuko dutela iradoki du Spitz prefetak, eta beraz astelehenetik aitzina izanen duela balio juridikoa. Horrek, asteburu honetan iragatekoak diren ekitaldietan eragin zuzena izanen du. Gaur gauean Baionako Aviron Bayonnais errugbi taldearen partidua jokatuko da Baionan, eta 6.000 ikusle izanen dira; partida denboran, ostatua irekia izanen da, baina partida ondorenean, ez. «Bakoitzak bere lekuan kontsumitu beharko du», adierazi du prefetak. Maskara, baitezpadakoa Eric Spitzek adierazi duenez, «zona gorrira» pasatzeak maskararen erabilpenean izanen du bereziki eragina. Orain arte, Lapurdiko zenbait herritako —Baiona, Miarritze, Bidarte, Ziburu, Ezpeleta, Getaria, Donibane Lohizune— eta Donibane Garaziko erdiguneetan baizik ez zen baitezpadakoa maskaren erabilpena. Hemendik aitzina, Hendaia, Hiriburu, Bokale eta Angelu gehituko zaizkie herri horiei. Halaber, goi mailako irakaskuntzako ikastetxeetan, kirol estadioetan eta kaleko merkatuetan ere baitezpadakoa izanen da. «Neurria errespetatzen ez duenak 135 euroko isuna izanen du; hamabost eguneko epean errepikatzen bada, 1.500 eurokoa», abisatu du prefetak. Azken asteetan, hainbat prozedura ireki dituzte «konsignak errespetatzen» ez zituzten ostatu batzuen kontra. Spitzen hitzetan, orotara 44 prozedura ireki dituzte Ipar Euskal Herrian —nagusiki Baiona inguruan—, 19 ostaturi abisua eman diete, eta zazpi ostatu ixtea erabaki dute. Hemendik aitzina, kirol taldeek haien egituretan dituzten ostatuak itxiak izanen dira, eta aldagelak osasun protokolo zorrotzak errespetatuta baizik ez dituzte irekitzen ahalko. Prefetak erran duenez, ez du aurreikusten joan-etorriak murriztea, «ezta epe ertainean ere».
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186818/moriako-errefuxiatuei-harrera-duina-egiteko-eta-berriro-kokatzeko-eskatu-dute.htm
Gizartea
Moriako errefuxiatuei «harrera duina» egiteko eta berriro kokatzeko eskatu dute
Elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, OEEk eta Mugak Zabalduz elkarteak deituta
Moriako errefuxiatuei «harrera duina» egiteko eta berriro kokatzeko eskatu dute. Elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, OEEk eta Mugak Zabalduz elkarteak deituta
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen, Moria sutan. Birkokapena eta harrera duina lelopean. Moriako errefuxiatu gunean (Lesbos uhartea, Grezia) lehendik ere «jasanezina» zen egoera are gehiago larriagotu du joan den asteazkenean izandako suteak, mobilizazioetan salatu dutenez. Greziako Gobernuak larrialdi egoera ezarri du, eta uhartetik irtetea debekatu die herritar guztiei: «Beste behin ere, mehatxutzat jotzen dituzte migratzaileak», azaldu dute OEEk eta Mugak Zabalduz-ek; «Morian gertatu denaren erantzuleak klase politikoa eta haren migrazio politikak dira. Haiek utzi dute urtetan beren etxeetatik asilo bila ihes egin duten milaka emakume, haur eta gizon eskubide gabeko leku batean bizi daitezen, giza duintasunaren muga guztiak gaindituz». Elkarretaratzeetan parte hartu dutenek gogorarazi dute migratzea «eskubidea» dela, eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzea galdegin dute. Zehazki, Europako erakundeei eskatu diete «hartutako konpromisoak» bete ditzala, eta Moriako eremutik ihes egin behar izan duten pertsonak Europako herrialdeetan «baldintza duin eta seguruetan» kokatzeko eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari ere «birkokatze» horretan parte har dezaten eskatu diete.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186819/positiboen-kontaketa-mila-kasuren-langara-gerturatu-da-berriz-hegoaldean.htm
Gizartea
Positiboen kontaketa mila kasuren langara gerturatu da berriz Hegoaldean
Lau lurraldeetan 978 pertsonak eman dute positibo koronabirusean, eta igoera handiena Bizkaian atzeman da, bezperan baino 51 kasu gehiago izan baitira. 66 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan.
Positiboen kontaketa mila kasuren langara gerturatu da berriz Hegoaldean. Lau lurraldeetan 978 pertsonak eman dute positibo koronabirusean, eta igoera handiena Bizkaian atzeman da, bezperan baino 51 kasu gehiago izan baitira. 66 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan.
Azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian atzemandako koronabirus kasuen kopuruak gora egin du berriz ere. 978 pertsonak eman dute positibo COVID-19 gaitza atzemateko frogetan: bezperan baino 102 kasu gehiago dira horiek. Denera 12.682 PCR test egin ziren atzo, bezperan baino 1.206 gehiago. Lau lurraldeetan egin dute gora atzemandako positiboen kasuek, eta Bizkaiak izan du igoerarik handiena. Beste 359 kasu atzeman dira lurralde horretan, bezperan baino 51 gehiago; Araban, bestalde, 119 pertsonak eman dute positibo frogetan, 24 ordu lehenago baino 49 gehiagok; Gipuzkoan, berriz, beste 191 kasu izan dira: bezperako datuekin alderatuta, sei pertsona gehiagok eman dute positibo; Nafarroan, 308 kasuren berri eman du Osasun Sailak, bezperan baino sei gehiago. Azken egunetan Nafarroan atzemandako kasu kopuruak kezka sortu du, eta egunero 300 kasutik gora atzematen ari dira, azken egunetan joera apaldu bada ere. Ospitaleetan ere gora egin du gaixoen kopuruak. COVID-19aren ondorioz 158 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten Osakidetzako eta Osasunbideko zentroetan, eta, gaur-gaurkoz, 66 pertsona daude ZIUetan.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186820/maialen-diazek-irabazi-du-antzerki-alorreko-donostia-hiria-kutxa-saria.htm
Kultura
Maialen Diazek irabazi du antzerki alorreko Donostia Hiria Kutxa saria
'Herri hura' obragatik saritu dute Diaz. Kontakizunen alorrean, berriz, Mikel Ayllonen 'Zoriontsu izatea erabaki genuen' saritu dute.
Maialen Diazek irabazi du antzerki alorreko Donostia Hiria Kutxa saria. 'Herri hura' obragatik saritu dute Diaz. Kontakizunen alorrean, berriz, Mikel Ayllonen 'Zoriontsu izatea erabaki genuen' saritu dute.
Maialen Diazek irabazi du antzerki alorreko 55. Donostia Hiriko Kutxa literatur saria, Herri hura lanarekin. Hamasei lan aurkeztu dira aurten sariketara, eta horien artean Diazena aukeratu du Mireia Gabilondok, Eneko Olasagastik eta Dorleta Urretabizkaiak osatutako epaimahaiak. 15.000 euro eta garaikurra jasoko ditu Diazek sari gisara. Iragana gaur egungo begietatik kontatzeko ahalegina eta pertsonaien osaketa nabarmendu ditu epaimahaiak Diazen lanetik. Euskararen goi mailako erabilera eta, bereziki, euskalkiek obrari ematen dioten «aberastasuna» azpimarratu ditu Dorleta Urretabizkaiak, saria emateko ekitaldian. «Antzezlanak emozioak eta sentimenduak eragiteko gaitasuna dauka», adierazi du Urretabizkaiak. Kontakizunetan, Ayllon Kontakizunen alorreko sariketara, berriz, 11 lan aurkeztu dira aurten, 2018an baino bi gehiago, eta, horien guztien artean, Mikel Ayllonen Zoriontsu izatea erabaki genuen hautatu du Itxaro Bordak, Aritz Gorrotxategik eta Jon Kortazarrek osatutako epaimahaiak. Irabazleak 10.000 euroko saria eta garaikurra jasoko ditu. Epaimahaiak aho batez hautatu du irabazlea. «Zoriontasuna bilatzeko hainbat aukera zapuzturen kronika» osatu du Ayllonek liburuan, eta ipuin horietan «nahiaren eta errealitatearen arteko bilakaera koherentziaz eta trebetasunez» egin izana nabarmendu du epaimahaiak. Horrez gainera, testuetan iparraldeko eta hegoaldeko giroak uztartzen asmatu du idazleak, Gorrotxategiren aburuz: «Ipuinak lanbroz bustita bezala datoz; sarritan laino horien geografian murgilarazten du irakurlea, amaiera irekiak eta iradokitzaileak bilatuz. Neurrian esaten du eta neurrian gordetzen du». Maitasuna, heriotza, drogak, sexu-generoen gorabeherak, etorkinen bizimodua… askotariko gaiak jorratzen ditu idazleak liburuan. «Teknika narratibo ezberdinak naturaltasunez txertatzen ditu kontakizunean, eta horrek emaitza aberastu egiten du», esan du Gorrotxategik. Ayllonek 2015ean kaleratu zuen bere lehen eleberria: Ez tiro egin anbulantziei (Elkar).
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186821/105-urteko-isabel-etxeberria-gorriti-omendu-dute-llancako-eta-getariako-udalek.htm
Gizartea
105 urteko Isabel Etxeberria Gorriti omendu dute Llançako eta Getariako udalek
Irakaslea zen ogibidez, eta frankismoaren bazterketa jasan zuen gerra ostean, euskararen aldeko jarrera izateagatik. Aranzadi elkarteak ikertu du haren jarduna.
105 urteko Isabel Etxeberria Gorriti omendu dute Llançako eta Getariako udalek. Irakaslea zen ogibidez, eta frankismoaren bazterketa jasan zuen gerra ostean, euskararen aldeko jarrera izateagatik. Aranzadi elkarteak ikertu du haren jarduna.
Getariako (Gipuzkoa) eta Llançako (Herrialde Katalanak) udalek omenaldi bat egin diote 105 urteko Isabel Etxeberria Gorritiri, Llançan, «hezkuntzari eginiko ekarpena omentzeko eta gobernu frankistak eragindako bazterketa erreparatzeko». Bigarren Errepublikaren garaian ekin zion irakasle lanari, eta, gerra amaituta, Euskal Herrian bazterketa jasan ostean, Kataluniako kostako herria hartu zuen bizitoki. «Omenaldi hau erreparazio egitasmo txiki bat da, garai hartan sufritutako guztiagatik. Bizitzeko Euskal Herritik Kataluniara irten behar izan zenuen, gobernu legitimo batek esleitutako postu bat izan eta gobernu autoritario eta diktatorial batek kendu zizunean». Ione Zuloaga Muxika Aranzadiko ikertzaileak omenaldian esanitako hitzak dira horiek. 1915. urtean jaio zen, Donostian, eta 16 urte zituen Bigarren Errepublikaren aldarrikapena «ospatu» zuenean. Garai berri haietan bere aletxoa jartzeko asmoz, eta herritarren alfabetizazioa helburu, magisteritzako ikasketak egin zituen. 1935ean hasi zen irakasle gisa lanean, Quintanilla de la Riberan (Araba), eta, gerra betean, 1937ko irailean, Getariara lekualdatu zuten. Bi urte egin zituen kofradiako eskolan, postutik kendu zuten arte, soldadu frankista ohi bat jartzeko. «Ikasle batzuek oraindik gogoratzen dute kalkulurik egiten ez zekien soldadu frankista ohi hura. Ez zegoen prestatua irakasle izateko», azaldu du Zuloagak. Gipuzkoako herri hartan eginiko epea luzea ez izanagatik ere, ongi gogoan du, eta bere alaba Mayra Farekin herria eta orduko hainbat ikasle bisitatu zituen duela gutxi. Faren esanetan, «orain lasai hil naiteke» bota zuen, herriko eliza 80 urte eta gero berriz ikustean. Getaria utzita, hurrengo sei urteak Gabiriako (Gipuzkoa) eskolan egin zituen, euskararen aldeko jarreraren eraginez kaleratu zuten arte. Zehazki, gobernu frankistak bidalitako ikuskapen bat dago kaleratze haren atzean. Etxeberriak Aranzadiri azaldu dionez, inspektore batek ikasle bati Ave Maria esateko agindu, eta hark euskaraz errezitatu zuen. Horrek «amorrarazi» egin zuen hura. Hala, irakasle postuetarako eginiko konkurtsoan, Llança egokitu zitzaion, eta «Mediterraneoko Getariarako» bidea hartu zuen. Han jardun zuen lanean, 1980an erretiroa hartu zuen arte. Haritik tiraka Aranzadik eta Getariako Udalak eginiko Getaria 1936-1945: giza eskubideen urrapena eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan ikerketaren harira azaleratu da Etxeberriaren kasua. Hala, Ione Zuloaga ikertzailea izan da lehen elkarrizketa egin eta haren bizipenak dokumentatzeaz arduratu diren kideetako bat: «Asko zuen kontatzeko; mende oso bat bizi izan du». Zuloagak Etxeberriak eginiko lana eskertu duen bezala, haren alaba Mayra Fak Aranzadirena eskertu du: «Egin zioten elkarrizketari esker jakin ahal izan ditut gauza asko». Izan ere, beste kasu askotan bezala, gerra garaiaz eta frankismoaren lehen urteez «gutxi» hitz egin dute etxean. Emakume «isil» gisa definitzen du ama, baina galdetuz gero erantzunak ematen dituena. Izan ere, 105 urte izanagatik ere, Etxeberria «sasoiko» dago, eta, Faren esanetan, haren «elefante memorii» pieza garrantzitsua izan da gaurdaino iristeko.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186822/manifestazioak-itp-aeroko-eta-alestiseko-enpleguen-defentsan.htm
Ekonomia
Manifestazioak ITP Aeroko eta Alestiseko enpleguen defentsan
ITP Aeroko langileek manifestazioa egin dute Bilbon, ELAk eta UGTk deituta. Taldean iragarritako 600 kaleratzeen harira, negoziazio mahaia nahi dute Bizkaian.Arabako Alestiseko beharginek Gasteizen egin dute manifestazioa, enpresak haien lantegirako iragarritako 87 kaleratzeen kontra.
Manifestazioak ITP Aeroko eta Alestiseko enpleguen defentsan. ITP Aeroko langileek manifestazioa egin dute Bilbon, ELAk eta UGTk deituta. Taldean iragarritako 600 kaleratzeen harira, negoziazio mahaia nahi dute Bizkaian.Arabako Alestiseko beharginek Gasteizen egin dute manifestazioa, enpresak haien lantegirako iragarritako 87 kaleratzeen kontra.
Krisiak bereziki gogor jo duen industria sektorea da hegazkingintzarena, eta alorreko langileei gainera etorri zaie kaleratzeen mehatxua. Mobilizazioekin hasi dute erantzuna. Gaur, ITP Aerokoek manifestazio bat egin dute Bilbon, Alestisekoek beste bat Gasteizen. ITP Aerok lau lantegi ditu Bizkaian, eta konpainiak lantaldearen %15 kaleratzeko asmoa azaldu du. Bizkaian enpleguak defenditzeko eta beren etorkizuna erabakitzeko negoziazio mahai bat egon dadin eskatzeko, ehunka beharginek manifestazioa egin dute gaur, ELAk deituta, UGTren babesarekin. Ez da mobilizazio bakarra izango. ELAk grebara deitu ditu langileak iraileko lau egun soltetan. Lehen lanuztea irailaren 15ean izango da, eta hurrengoak, hilaren 17an, 22an eta 24an. Alestis taldeak Gasteizen duen lantegian, berriz, 87 langile kaleratu nahi dituzte, krisia dela eta. Enplegu horiei eutsi behar zaiela adierazi du langileen batzordeak, eta eskatu du bestelako neurriak aztertzeko, sektorea atzera suspertzen den bitartean lanpostu horiek ez suntsitzeko. Euren lanpostuen defentsan, Alestiseko langileek manifestazio bat egin dute Gasteizen, eta beste hainbat mobilizaziotarako agenda dute.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186823/kragh-andersenek-ezustean-hartu-ditu-esprinterrak.htm
Kirola
Kragh Andersenek ezustean hartu ditu esprinterrak
Txirrindulari danimarkarrak bigarren garaipena eman dio Sunweb taldeari aurtengo Frantziako Tourrean. Ez da aldaketarik izan sailkapen nagusian.
Kragh Andersenek ezustean hartu ditu esprinterrak. Txirrindulari danimarkarrak bigarren garaipena eman dio Sunweb taldeari aurtengo Frantziako Tourrean. Ez da aldaketarik izan sailkapen nagusian.
Sailkapen nagusia borrokatzeko lider baten faltan, Sunweb taldeak helburu argi batekin ekin zion Frantziako Tourrari: etapen ehizan aritzea. Bada, bikain ari da lan horretan, bi etapa irabazi baititu jada: joan den ostegunean, Marc Hirsch nagusitu zen hamabigarren etapan, eta gaur, Soren Kragh Andersen gailendu da hamalaugarrenean. Danimarkarrak helmugarako hiru kilometro falta zirela jo du erasoa. Julian Alaphillipek (Deceruninck-Quick Step) ahalegin bat egin berri zuen, baina ez zuen lortu aurkariak atzean uztea. Eta une nahasi hori baliatu du Kragh Andersenek aurrera egiteko. Esprinterren taldeak ez dira ados jarri, eta horrek erraztu egin du haren lana. Azkenean, hamabost segundoren aldearekin helmugaratu da. Luka Mezgec (Mitchelton) izan da azkarrena tropelaren esprintean. Sailkapen nagusian, ez dago aldaketarik, eta Primoz Roglicek (Jumbo) jarraitzen du lider, biharko etapa gogorraren zain. Hiru mendate igoko dituzte: aurreneko biak, lehen mailakoak, eta azkenekoa, Grand Colombier, maila berezikoa. Ez da ikuslerik izango azken bi mendateetan. Van Vleutenen erakustaldia Giroan Italiako Giroan, berriz, Annemiek van Vleutenek (Mitchelton) lehen urratsa egin du hirugarrenez jarraian lasterketa irabazteko. Herbeheretarrak erakustaldia eman du gaur bigarren etapan. Sterrato-ko hiru kilometroko aldapa gogorra zegoen helmugatik hamalau kilometrora, eta hantxe jo du erasoa. Berehala egin du aldea, eta arazo mekanikoak izan dituen arren, abantaila handiarekin helmugaratu da: 1.16ra atera die Anna van der Breggeni (Boels) eta Katarzina Niewiadomari (Canyon). Sailkapen nagusian, Van Vleutenek 1.18 ateratzen dio Van der Breggeni, eta 1.33 Niewiadomari. Ane Santesteban (WNT) hamabigarren izan da gaur, 4.11ra, eta nagusian, 14. da, 4.59ra. Ainara Elbusto (Costa Dourada), berriz, 26.11ra dago. Bihar hirugarren etapa jokatuko dute, Santa Fiora eta Asissi artekoa, 142 kilometrokoa. Goian amaituko da. Azkenik, Tirreno-Adriatikoan, Tim Merlier flandriarrak (Alpecin) ezustea eman du, seigarren etapa esprintean irabazita. Simon Yates ingelesak (Mitchelton) jarraitzen du lehen postuan, proba amaitzeko bi etapa falta direla.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186824/hasteko-puntu-bat.htm
Kirola
Hasteko, puntu bat
Eibarrek hutsean berdindu du Ipuruan Celtaren aurka, ligako lehendabiziko partidan. Distira gutxi egin du erasoan, eta, atzean, Dmitrovici esker iraun du zutik. Diopek txartel gorria ikusi du.
Hasteko, puntu bat. Eibarrek hutsean berdindu du Ipuruan Celtaren aurka, ligako lehendabiziko partidan. Distira gutxi egin du erasoan, eta, atzean, Dmitrovici esker iraun du zutik. Diopek txartel gorria ikusi du.
Eibarrek puntu batekin ekin dio 2020-21eko denboraldiari. Hutsean berdindu du Celtaren kontra, partida lehiatu batean. Aukerak ez dira sobran izan, eta garbienak Celtak izan ditu. Alabaina, Dmitrovic ohi bezain erabakigarri agertu da atepean. Etxekoak gainbeheratu egin dira norgehiagokak aurrera egin ahala, eta berdinketa ontzat eman dute azkenean; areago, 87. minutuan jokalari bat gutxiagorekin gelditu ondoren, bigarren txartel horia ikusi baitu Diopek. Lehiakor aritu den arren, etxean gehiago erakutsi behar du Mendilibarren taldeak. Partidari indarrez heldu dio. Hasi orduko, aukera garbia izan du Pedro Leonek. Bularrez baloi ederra utzi dio Enrichek, baina erdilariak gora jaurti du, boleaz. Hortik gutxira iritsi da Celtaren erantzuna, ezker hegaletik bideratutako kontraeraso bizi batean. Aspasek Olazarekin jokatu du, honek atzera pasa dio Nolitori, eta aurrelariak erremate gurutzatua egin du. Haatik, ondo kokatuta zegoen Dmitrovic, eta luzatua eginda, kornerrera bidali du baloia. Eibar estu izan da zenbait minutuz, baina borrokaren bidez orekatu du lehia. Nagusi izan da bigarren baloietan, eta hegaletatik agertzen hasi da. Aukera garbirik ez du sortu, ordea; Celtak ez bezala. 33. minutuan, sukalderaino sartu da Brais, eta baloia Dmitrovicen gainetik loratzen saiatu. Aitzitik, ez du asmatu baloia aterantz bideratzen. Atsedenetik itzuli eta berehala, beste abagune on bat izan dute galiziarrek. Aidoo bakarrik gelditu da korner baten osteko jokaldian, baina oso oker errematatu du. Kanpokoek martxa bat gehiagorekin ekin diote bigarren zatiari, eta nahiko estu ibili da Eibar. Hori bai, 55. minutuan markagailuan aurretik jartzear izan da, Bigasen zartako bati ezker. Areaz kanpotik egin du errematea, ezkerrez, eta oso gutxirengatik joan zaio kanpora. Beste aukerarik ez du izan Eibarrek. Minutuen joanean, geroz eta zuhurrago agertu da. Mendilibarren aldaketek indartu egin dute joera hori. Celta, aldiz, erasokorrago agertu da. Emre Morren kalitatea baliatu du etxekoei min egiteko. 70. minutuan banakako jokaldi ikusgarria egin du turkiarrak, baina hor zen berriro Dmitrovic. Aldaratzean beste gelditu bat egin du serbiarrak. Azken txanpan hamar jokalarirekin gelditu da Eibar, baina berdinketari eustea lortu du.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186826/astrazeneca-konpainiak-koronabirusaren-txertoa-lantzeko-ikerketa-abiatu-du-berriz.htm
Gizartea
AstraZeneca konpainiak koronabirusaren txertoa lantzeko ikerketa abiatu du berriz
Aste honetan bertan behera utzi zuten ikerketa, parte hartzen ari zen pertsona bati azalpenik atzematen ez dioten eritasun bat agertu zitzaiolako. Mundu osoko 18.000 pertsonak hartu dute parte proba horietan.
AstraZeneca konpainiak koronabirusaren txertoa lantzeko ikerketa abiatu du berriz. Aste honetan bertan behera utzi zuten ikerketa, parte hartzen ari zen pertsona bati azalpenik atzematen ez dioten eritasun bat agertu zitzaiolako. Mundu osoko 18.000 pertsonak hartu dute parte proba horietan.
Oxfordeko unibertsitatea koronabirusaren aurkako txertoa garatzeko ikerketa egiten ari da AstraZeneca konpainiarekin batera, eta gaur jakinarazi dute ikerketa abiatuko dutela berriz. Txertoa garatzeko hirugarren fasean daude, eta, aste honetan, parte hartzen ari zen pertsona bati zeharkako mielitisa izeneko gaitza azaldu zaio. Ez zuten espero halako erreakziorik; areago, ez zioten azalpenik topatu erreakzioari, eta, gertatutakoa aztertzeko, ikerketa gelditzea erabaki zuten. Mundu mailan 18.000 pertsonak hartu dute parte Oxford eta AstraZeneca konpainiaren txertoaren probetan. “Hain programa zabalak direnean, ohikoa da parte hartzaileak gaizki sentitzea. Kasu bakoitza xeheki aztertu behar da segurtasunaren ikuspegitik bere garapena bermatzeko”, azaldu du AstraZeneca konpainiak, ohar bidez. Ez dute zehaztu noiz hasiko diren berriz ere probak egiten. Txertoaren hirugarren fasea amaitzen duenerako, AstraZenecak hainbat kontratu izenpetuak ditu Erresuma Batuarekin, AEBekin eta Europako Batasunarekin.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186827/gaizki-hasi-da-athletic.htm
Kirola
Gaizki hasi da Athletic
Talde zuri-gorriak partida eskasa jokatu du Granadan, eta merezita galdu du. Berriro geratu da agerian golak sartzeko dituen zailtasunak.
Gaizki hasi da Athletic. Talde zuri-gorriak partida eskasa jokatu du Granadan, eta merezita galdu du. Berriro geratu da agerian golak sartzeko dituen zailtasunak.
Amaitu bezalaxe hasi du liga Athleticek, Granadaren aurka galduz. Aurreko denboraldiko gol faltarekin jarraitzen du taldeak, baina beste sasoietan defentsa lanetan erakutsitako sendotasun hori gabe. Atzean eginiko bi akats erabakigarriak izan dira partidaren bilakaerarako. Ez da ondo hasi talde zuri-gorria. Intentsitate gehiagorekin atera da etxeko taldea berdegunera. Gaizka Garitanorenak, baina, minutuak aurrera egin ahala, partidaren agintea hartu dute. Pixkanaka-pixkanaka, Jon Morcilloren barneraldiei esker, Granadaren area zapaltzen hasi dira zuri-gorriak, baina gola egiteko aukera garbirik sortu gabe. Lehen zatia amaitzear zela, berdinketa desegiteko aukera bana izan dute bi taldeek. Granadak estrategia jokaldi batean Unai Simonen atea zulatzea lortu du, Yangel Herreraren burukada baten bitartez. Baina Matheu Lahoz epaileak gola baliogabetu du, jokaldi horretan bertan Raul Garciari egindako falta batengatik. Hurrengo jokaldian etorri da Athleticen erantzuna; Iker Muniainek orpoz utzi dio baloia Raul Garciari area barruan, baina aurrelari nafarrak ez du baloia ondo jo, eta ezker zutoinetik gertu atera da baloia. Bigarren zatiaren hasieran iritsi dira etxeko taldearen bi golak. Partida berriz abiatu bezain pronto, 48. minutuan, iritsi da Granadaren lehen gola. Atzetik iritsita Yangel Herrerak bikain errematatu du Montorok jarritako erdiraketa. Handik bost minutura iritsi da bigarrena; De Marcosek baloia ateratzerako orduan eginiko akatsa baliatu du Luis Millak, eta sekulako gola egin du area ertzetik. Bigarren zatia hasi besterik ez zen egin, eta 2-0 zen aurretik etxeko taldea. Golak jasotzean berehala erreakzionatu du Garitanok, eta aldaketa bikoitza egin; Iñaki Williams eta Unai Lopez zelairatu ditu Capa eta Vesgaren ordez. Bi aldaketa horiekin pauso bat aurrera egin du talde zuri-gorriak, baina susperraldi hori ez da nahikoa izan. Athletic Rui Silvak zaindutako atera nekez iritsi da. Williamsek langara bidalitako baloia izan da bisitariek gola sartzeko izan duten aukera garbi bakarra. Ezintasun sentsazioarekin amaitu du partida Athleticek; Granadaren zelaian jokatzen amaitu arren, azken metroetan ez da fin ibili, eta ez du lortu Diego Martinezen jokalariek osatutako harresia gainditzea.
2020-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/186828/ezin-hobeto-hasi-da-osasuna.htm
Kirola
Ezin hobeto hasi da Osasuna
Talde gorritxoak irabazi egin du Cadizen, partida oso serioa jokatuta. Adrianek eta Ruben Garciak sartu dituzte partidako bi golak
Ezin hobeto hasi da Osasuna. Talde gorritxoak irabazi egin du Cadizen, partida oso serioa jokatuta. Adrianek eta Ruben Garciak sartu dituzte partidako bi golak
Denboraldi berri bati ekin dio Osasunak, baina aurrekoaren sentipen berberak ditu, eta zorionez, oso onak dira. Duela urtebete egin bezala, Iruñeko taldeak irabazi egin du denboraldiko lehen partida, eta orduan egin bezala, etxetik kanpo egin du: 0-2 irabazi du gaur Cadizen (Espainia). Aurreko sasoikoak aintzat hartuta, Osasunak lau jardunaldi daramatza galdu gabe, eta horietatik hirutan nagusitu da. Horrek agerian uzten du une gozoan dela aspalditik. Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak partida serioa jokatu du, Cadiz baino gehiago izan da, eta merezita eskuratu ditu hiru puntuak. Hamar minutu eskas behar izan ditu garaipena bideratzen hasteko. Cadizek baloi bat galdu du zelai erdian, Oierrek jaso du, pase neurtua eman dio Adriani, eta hark bikain bukatu du jokaldia. Minutu asko falta ziren jokatzeko, eta Cadiz saiatu da berdintzen, baina hortxe azaldu da Sergio Herrera, ahalegin oro zapuzteko. Eta etxekoak gehien estutzen ari zirenean sartu du bigarren gola Osasunak, Ruben Garciak, 79. minutuan, area barruan modu ikusgarrian errematatuta. Kito partida. Garaipena gorritxoentzat, Chimy Avilari eskainia.
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186857/eremutik-kanpo.htm
Kultura
Eremutik kanpo
Esperança Camps Carrer (Menorca, 1964) kazetaritzan aritu izan da azken hiru hamarkadetan. Batez ere Valentziako irrati eta telebista publikoetan lan egin du, baina baita prentsa idatzian ere. Besteak beste, Enllà de la mar (2004), Quan la lluna escampa els morts (2005), El cos deshabitat (2009), Naufragi a la neu (2012), L'illa sense temps (2016) eta La draga (2017) eleberriak ditu idatzi eta argitaratuak. Hainbat literatur sari ere irabazi ditu.
Eremutik kanpo. Esperança Camps Carrer (Menorca, 1964) kazetaritzan aritu izan da azken hiru hamarkadetan. Batez ere Valentziako irrati eta telebista publikoetan lan egin du, baina baita prentsa idatzian ere. Besteak beste, Enllà de la mar (2004), Quan la lluna escampa els morts (2005), El cos deshabitat (2009), Naufragi a la neu (2012), L'illa sense temps (2016) eta La draga (2017) eleberriak ditu idatzi eta argitaratuak. Hainbat literatur sari ere irabazi ditu.
Gustatzen zaizu gidatzea? nondik atera da orain galdera absurdo hori? duela mila urte goi gamako autoak saltzeko asmatutako iragarkiak burmuina zulatzen dizu. hara-hona dabil, digestio txar baten hondarrak bezala. lehen planoan, esku bat leihoan, olatuak marrazten airean. gustatzen zaizu gidatzea? ondo absurdoa da buruan galdera bat izate hori! baina hor daukazu. goma antzeko apar bat. kendu ezinezko iltze bat beste ezertan pentsatzen uzten ez dizuna. non daude zure ideiak? nola liteke gai ez izatea bizpahiru gogoeta propio harilkatzeko? zer dela-eta kolonizatu eta kontrolatu zaituzte halako pentsamendu arinek? gustatzen zaizu gidatzea? zer nazka! jainkoarren! orain gidatzen ari zara, begira. hautsez betetako bidexka honek postal batekoa dirudi, baina ez duzu eskua inongo leihotatik ateratzen, berrogei urte inguruko mehari honek ez baitauka halakorik. sabairik ere ez dauka, ezta segurtasun uhalik ere… direkzio lagundurik gabeko bolante bat besterik ez du, eta kate arabiar bat baino hartzen ez duen irrati bat, eta lau gurpil oso higatu zeinak aldatuko baitituzu koadro pare bat salduz gero. edo ez, zeren sei hilabetetako zergak zor baitituzu eta, gainera, materiala falta zaizu. mihiseak, olioak, paletak… izan ere, ez duzu inor engainatuko, eskuekin pintatzeko mania hau inprobisatu egin duzu pintzelen dendan jada ez dizutelako saltzen momentuan ordaindu ezean. gidatzea ez zaizu gustatzen, baina bidexka hautsez betetako honek, uztaileko arrats honetan, uhartean, bilera garrantzitsu batera eramango zaitu. oso garrantzitsua, esango zenuke. hainbeste ezen, jokaldia ondo ateratzen bazaizu, gurpilak aldatzeaz gain zorrak ordaindu ahal izango baitituzu eta pantone osoa erosi eta, agian, belaontzi bat alokatuko duzu mediterraneoan bueltatxo bat egiteko ametsa betetzeko. ezer apartekorik ez: egun batzuk ikuseremutik kanpo ezer eta inor ez entzuteko, paradisuan aingura botatzeko eta portuetako tabernetan edateko. eta pentsatzeko. karikaturak marraztuko dizkiezu turistei eta beste lau sos bilduko dituzu pintatzen eta edaten eta nabigatzen jarraitzeko. ez da hain zaila, uste duzu. etxean dituzun artelanetakoren bat saldu besterik ez duzu egin behar eta alde hezetik begiratu ahal izango diozu bizitzari, hauts zurrunbilotik begiratu beharrean. badakizu zurekin biltzekoa den gizonak diru asko daukala. diru asko eta pareta asko betetzeko. zuk katalogo osoa daukazu: koadro eta argazki originalak. behin kritikari batek egunkariko lerro eta erdian adjektiborik erabili gabe aipatutako argi-ilunak eta zuri-beltzak. arropa aldatu duzu: galtza luzeak, lihozko alkandora zuria eta zapata lokarridunak. dagoeneko damutu zaizu estuak dituzulako eta babak egiten dizkizutelako behatzetan eta orpoan. bidearen bihurguneak marrazten dituzun bitartean gizonarentzako esaldi adeitsu batzuk pentsatu nahi dituzu. esan nahiko zenioke, adibidez, oso pozik zaudela bera ikusteagatik. edo agian hobe litzateke esatea itxura ona duela, gazte-gazte dagoela eta jada gogotsu zaudela lanean hasteko. baztertu egin duzu dena. galdera hura besterik ez daukazu buruan. gustatzen zaizu gidatzea? eta zuloz eta koskorrez jositako bide honetan hau egitea ausarkeria den arren, bolantea askatu duzu une batez ezkerreko besoa airean uzteko eta sigi-saga dotore haiek osatzen saiatzeko. kamerak jarraitu egiten dizu, eta horrenbeste hurbiltzen da ezen ikuslea gai baita eskuko ile tentetuak antzemateko. gustatzen zaizu gidatzea? ilusioa bat-batean eten da. bazter batera egin behar duzu traktore bat datorkizulako parez pare. hori ez zenuen espero, zuk, bide hau eta uharteko guztiak ezagutzen dituen horrek, behin eta berriz atera dizkiezulako argazkiak, udatik udara ibili izan dituzulako neskaren bat txundituta utzi eta harekin ligatu nahian, neguak latzak eta luzeak direlako, eta hemen denok ezagutzen duzue elkar, eta uztaila eta abuztua aprobetxatu behar dituzu eta zuk badakizu hautsa eta kilkerrak besterik ez dagoela. ordu erdi bakarrik da etxetik atera zarela eta lihozko alkandorak akordeoia dirudi dagoeneko. gainera, izerditan dauzkazu kopeta eta bizkarra eta besapeak. eta orain bide osoa hartzen duen baserritar burugogor horrek ez du baztertzeko keinurik txikiena ere egin. john deree herdoilduaren tronuan eserita, argi dauka zuk utzi beharko diozula pasatzen. eta ez daukazunez gogorik sesioan aritzeko irribarre erdi bat egin diozu eta maniobratan hasi zara eszena honi instagrameko filtro batek baino marko hobea jartzen dion pareta lehorretik milimetro batera kokatzeko autoa. eta horrela, pareta kolonizatua daukaten sasi batzuek autoa inbaditu dizute eta masusta heldu pila bat eta urratu batzuk utzi dizkizute. eta masustez eta urratuez gain, orbanak alkandoran eta erle pare bat. eta erleekin batera, hiru ziztada besoan eta ziztadekin batera, mila demoniozko mina eta oihu bat. luzea eta iluna. baserritarrak ez dauka zure dramaren arrastorik eta bere bideari segitu dio. autoan botila pare bat daramazu ur apur batekin eta iruditzen zaizu agian ondo etorriko zaizkizula ziztaden erresumina arintzeko. itxura txarra dute. batean eztena ere topatu duzu, baina arnasa sakon hartu duzu eta lasaitu egin zara eta eskularru kutxan ibuprofeno kaxa bat aurkitu duzu duela hiru urte iraungi zena, baina hiru pastilla irentsi dituzu. badirudi mina pixka bat arindu zaizula eta zure onera-edo etorri zarela. besoa minduta eduki arren, gai zara gidatzen jarraitzeko zeure buruari galdetu gabe gustatzen zaizun edo ez. izerditan zaude, asko. gehiegi. izerdi hau ez da normala, pentsatzen duzu. bost minutu geroago parean dauzkazu etxeak. okre gorrizkoak dira, izugarriak. eta pinua. eta bi palmondoak. eta hiru txakurrak zaunkaka mundua amaituko balitz bezala. txakurrek beldurra ematen dizute. aparkatu duzu. ahoa lehor eta oihal bat begietan. artile bola bat eztarrian. neska batek galdetu dizu nor da. gazteegia da soineko beltz hori, amantal zuria eta kapela eramateko, pentsatu duzu. galdetzekotan egon zara ea gidatzea gustatzen zaion eta ea zurekin etorri nahi duen alokatuko duzun belaontzira, baina esan diozu gizona zure zain dagoela. berak esan dizu berandu zabiltzala. zuk esan diozu baietz, sentitzen duzula eta ziztaden eta hautsaren kontu hori guztia, eta besoa erakutsi nahi diozu baina berak buelta eman du ja eta ez dizu entzuten. txakurrek jarraitu egiten diote. ziztadetan sekulako erresumina sentitzen duzu. iruditzen zaizu besoa puzten ari zaizula. nor ari da txistuka garunaren eta tinpanoaren artean nonbait? eskuan ukimen pixka bat galdu duzu eta begietako oihala gero eta lodiagoa da, eta iruditzen zaizu eztarrian teniseko pilota bat daukazula, eta norbaitek sudurra tapatu dizu plastilinaz eta horregatik kostatzen zaizu arnasa hartzea. baina horiek xehetasunak dira, inongo garrantzirik gabeak. gizona agertzea besterik ez duzu nahi, eta erakuts diezazula bidea portxearen azpian dauden besaulkietaraino. itzalean. agian neskame bat aterako da limonada naturalez betetako pitxer batekin eta pomada antihistaminiko batekin. hobe harrera egin dizun neska bada. lauzpabost minutu geroago, zaila da kalkulatzea besoa hain minberatua daukazunean eta horrenbesteko beroa egiten duenean eta airea falta zaizunean eta iruditzen zaizunean ito egingo zarela halako batean, gizona atera da eta arratsalde on esan dizu eta zuk ahots mehe-mehez esan diozu arratsalde on eta berak esan dizu ez daukazu itxura onik, gazte, eta zuk esan diozu, ez zait gustatzen gidatzea. eta hila zara. BERRIAko euskara taldeak itzulia
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186858/oriok-bigarrena-irabazi-du.htm
Kirola
Oriok bigarrena irabazi du
Eutsi egin dio Donostiarraren hasiera indartsuari, eta gero menderatu egin du aurkaria: 11,82 segundo atera dizkio. Oriotarrek iazko garaipena errepikatu dute.
Oriok bigarrena irabazi du. Eutsi egin dio Donostiarraren hasiera indartsuari, eta gero menderatu egin du aurkaria: 11,82 segundo atera dizkio. Oriotarrek iazko garaipena errepikatu dute.
Oriok eutsi egin dio iaz Kontxako Banderan lortu zuen garaipenari, bai eta aurreko igandetik zekarren 2.22ko aldeari ere. Bigarren aldiz segidan irabazi du bandera preziatua, eta bigarrena du palmaresean. Gaur, azpiratu egin du Donostiarra, 11,82 segundo aterata. Eutsi dio Donostiarraren hasiera indartsuari, eta, hirugarren minututik aurrera, menderatu egin ditu aurkari zuzena eta estropada. Hirugarren kaletik joan da garailea, eta aurrenekotik bigarren sailkatua. Tolosaldeari egokitu zaio bigarren kalea , eta Arrauni laugarrena. Eguraldi beroa dago Donostian gaur, eta itsasoa aurreko astean baino garbiago dago, olatu handiagoa den arren. Arraunean egiteko baldintza egokiagoak daude gaur. Bizi ekin dio lanari Donostiarrak, eta atera bezain azkar segundo sartu dio Oriori. Lehertzera joatea izan da etxeko bi taldeetako baten estrategia, eta lehertu egin da. Azkar, gainera. Oriok ondo eutsi dio lehiari, burua galdu gabe, eta hirugarren minututik aurrera nagusitu egin zaio Donostiarrari. Santa Klara uharte paretik kanpora, kolore horia izan du estropadak. Hirugarren minutu horretatik laugarrenera bitartean, lau segundo sartu dizkio Oriok aurkari zuzenari, eta hiru segundo aurretik jarri da. Ez da normala hain denbora gutxian halako aldea ezartzea. Estropadaren ondoren, Maialen Arrazola Donostiarrako entrenatzaileak erreparoak jarri dizkio lehenengo kaleari. Hori izan daiteke hain denbora tarte txikian gertatu denaren azalpena, edo bestea izan daiteke lehertu egin dela Donostiarra, hain azkar lehertzea ere ezohikoa bada ere. Kontua da ziabogan handitu egin dela bi taldeen arteko aldea: bost segundokoa izan da. Arraun seira zuen, eta Tolosaldea, bederatzira. Bueltako luzean, Oriok laugarren kalerako norabidea hartu du, eta tarteak handitu ditu. Baga luzea dabil gaur, eta asko eman behar zaio poparean ibiltzeko, baina beharrik ere ez Oriok. Zazpigarren minutuan hamar segundora igo du aldea. Lehia atzetik zetorren, elkarren gainean zirelako Donostiarra, Tolosaldea eta Arraun; gehienbat azkeneko bi taldeak. Hirurak joanak ziren kanpoko kaleetara, eta hortik sartu dira helmugan. Oriok ordurako ospakizuna hasia zeukan, eta handik 11,82ra sartu da Donostiarra, 13,86ra Arraun, eta Tolosaldea 14,58ra. Aurreneko txandan, Hondarribia izan da onena, aurreneko kaletik. Hibaikari 8,42 segundo atera dizkio, Zumaiari 12,22, eta San Juani 19,28. Bi egunetako sailkapenean, honela geratu dira traineruak: Orio, Donostiarra, Arraun, Tolosaldea, Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta San Juan.
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186860/berriz-ere-hondarribia.htm
Kirola
Berriz ere, Hondarribia
Hirugarren urtez segidan irabazi du gaur Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian ere azkarrena izanda. 5,30 segundo atera dizkio Zierbenari. Hamalaugarren bandera du estropada honen historian.
Berriz ere, Hondarribia. Hirugarren urtez segidan irabazi du gaur Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian ere azkarrena izanda. 5,30 segundo atera dizkio Zierbenari. Hamalaugarren bandera du estropada honen historian.
Aurreneko kaletik lehen ere irabazita zeuden Kontxako Bandera hainbat bider eta hainbat talde. Beti hain txarra ez den seinale. Gaurkoarekin, beste ilara bat jarri behar zaio estatistika horri, eta, bertan, Hondarribiaren izena jarri behar da. Aurreneko kale horretatik irabazi baitu estropada preziatua. Hirugarrena du jarraian, eta hamalaugarrena historian. Aise lortu ere garaipen handia, azkarrena izan baita gaur ere. 5,30 segundo atera dizkio Zierbenari, gertuen zuen aurkariari; Bizkaiko taldea bigarren kaletik joan da, eta bizi atera da, lehen igandetik zekarren 7,92 segundoko aldearen zama kentzera. Aurreneko minutuan bakarrik izan da buruan, segundoko aldearekin. Bigarren minutuan parean ziren biak. Laugarren minutu eta erdian, ordea, bi segundo aurretik jarri da Hondarribia. Zierbenaren estrategia azkar joan da kareletik behera, ez duelako lortu Hondarribia arraunkeratik ateratzea, ez dio burua galarazi. Bere lanean serio, fin eta eraginkor jarraitu du Hondarribiak, eta hiruzpalau segundoko tartea ere zabaldu dio Zierbenari. Ziabogan, bostekoa izan da. Atzerago zetozen Santurtzi, laugarren kaletik, sei segundora, eta Orio, hirugarrenetik, bederatzira. Poparean ez da aldatu estropada lehen bien artean. Bai hirugarrenaren eta laugarrenaren artean. Baga dabil gaur, eta popare giro handia ez bada ere, olatuak luzea eta indar gutxikoak direlako, makalak, aukeratxoa bazen olatuen alde arraun egiteko. Horretan ere maisu dira Hondarribiakoak, eta aldea zabaldu egin dio Zierbenari, sei-zazpi segundora. Bigarren eta hirugarren kale ingurutik etorri da Hondarribia bueltako luzean, eta laugarrenetik sartu da. Bandera erabakita zegoen, bigarren lekua ere bai. Gainera, Zierbenak aldea murriztu ere egin dio Hondarribiari, lauzpabost segundora, atzeko biei tartea zabalduz. Oriok aurrea hartu dio Santurtziri bigarren luzean, eta helmugan ere horrela sartu dira biak. Lehen bien arteko aldea 5,30 segundokoa izan da azkenean. Gaurko sailkapenean, Hondarribiaren eta Zierbenaren atzetik, Orio sartu da, Urdaibai gero, eta talde horien atzetik geratu dira Santurtzi, Donostiarra, Cabo eta Zarautz. Bermeotarrek lehen txanda irabazi dute. Bi egunetako sailkapenean, hauxe da hurrenkera: Hondarribia, Zierbena, Santurtzi, Orio, Urdaibai, Donostiarra, Cabo eta Zarautz.
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186861/hiru-egoiliar-hil-dira-bizkaiko-zahar-etxeetan.htm
Gizartea
Hiru egoiliar hil dira Bizkaiko zahar etxeetan
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 514 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, eta 41 lagun ospitaleratu dituzte.
Hiru egoiliar hil dira Bizkaiko zahar etxeetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 514 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, eta 41 lagun ospitaleratu dituzte.
Azken 24 orduetan urritu egin dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzemandako COVID-19 kasuak. Atzo, beste 670 positibo baieztatu zituzten; gaur, berriz, 514. PCR proba kopuruak ere nabarmen egin du behera: 2.299 gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera. Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien, 264 (-95). Gipuzkoan, 165 (-26) baieztatu dituzte; eta Araban, 84 (-35). Ospitaleetako egoerari dagokionez, 41 lagun gehiago ospitaleratu zituzten atzo, eta oraintxe bertan 61 lagun daude zainketa intentsiboetako unitateetan. Bizkaiko zahar etxeetan, aldiz, azken 48 orduetan hiru egoiliar hil dira COVID-19aren eraginez. Denera 37 dira lurralde hartako egoitzetan hil direnak, bigarren olatuaren hasieratik. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, 195 egoiliar daude gaixo uneotan, ostiralean adierazi baino bost gehiago. Horietatik 23 ospitaleratuta daude —azken zenbaketan baino zortzi gehiago—. Kasuak 11 zentrotan daude pilatuta, eta San Jose-Etxe Alai (Mungia) eta DomusVI Miraflores (Bilbo) zahar etxeak dira kaltetuenak, hogeina kasurekin. Horiez gain, Birjinetxeko zentro soziosanitarioan 76 lagun ari dira artatzen: horietatik 56 lurralde hartako egoitzetako egoiliarrak dira, eta 23, zaurgarritasun egoeran dauden herritarrak. Egoitzetako langileei dagokionez, 111k eman dute positibo, eta isolatuta daude.
2020-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/186862/erraustegiaren-aurkako-giza-katea-egin-dute-donostian.htm
Gizartea
Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian
Kontxako hondartza zeharkatu dute, erraustegiaren aurka «borrokatu» eta alternatiba «osasuntsuagoak» defendatzeko.
Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian. Kontxako hondartza zeharkatu dute, erraustegiaren aurka «borrokatu» eta alternatiba «osasuntsuagoak» defendatzeko.
Azken urteetako dinamikari eutsita, gaur, Kontxako banderaren bigarren asteburuan, giza kate jendetsua egin dute Donostian, Zubietako erraustegiaren aurka protesta egiteko. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, parte hartzaileek udaletxea eta Perla lotu dituzte, Kontxako hondartzatik igarota. Egitasmoak ELA, LAB, EH Bildu, Ezker Anitza, Equo, Eguzki eta Ekologistak Martxan-en babesa izan du. Antolatzaileek Zubietako erraustegia geratzeko exijitu dute: «Bere tximiniei kea darie hilabete hauetan, eta, zoritxarrez, laster frogatu ahal izango da askotan salatu ditugun pozoiak inguruan zabaltzen ari direla». Izan ere, hilabeteak dira Zubietan probak egiten hasi zirela, eta laster osoki funtzionatzea espero dute. Halere, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak «borrokan» jarraitzeko beharra azpimarratu du, alternatiba «osasuntsuagoen» aldeko apustua egin beharra defendatuz.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186863/gizon-bat-hilik-agertu-da-donibane-lohizuneko-hondartzan.htm
Gizartea
Gizon bat hilik agertu da Donibane Lohizuneko hondartzan
Surflari batzuek ikusi zutenean, 70 urteko gizonezkoa konorterik gabe zegoen itsasoan, hondartzatik 200 metrora.
Gizon bat hilik agertu da Donibane Lohizuneko hondartzan. Surflari batzuek ikusi zutenean, 70 urteko gizonezkoa konorterik gabe zegoen itsasoan, hondartzatik 200 metrora.
Igandean, 70 urteko gizon bat hil da Donibane Lohizuneko Erromardia hondartzan (Lapurdi). Surflari batzuek ikusi zuten haren gorpua itsasoan, hondartzatik 200 bat metrora, eta lehorrera eraman zuten. Donibane Lohizuneko eta Hendaiako suhiltzaileak joan ziren hondartzara, baita Baionako sorosleak ere. Osasun langileek ezin izan zuten gizona suspertu. Polizia ikertzen ari da hildakoa nor zen, eta zer gertatu zen hura hiltzeko.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186865/urkulluk-uste-du-ez-dagoela-arrazoirik-hezkuntzan-greba-egiteko.htm
Gizartea
Urkulluk uste du ez dagoela arrazoirik hezkuntzan greba egiteko
Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, kritika politikoa egin eta gobernu berria tenkatzea da sindikatuen asmoa. Jarrera aldatu eta elkarlanean aritzeko eskatu die.
Urkulluk uste du ez dagoela arrazoirik hezkuntzan greba egiteko. Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, kritika politikoa egin eta gobernu berria tenkatzea da sindikatuen asmoa. Jarrera aldatu eta elkarlanean aritzeko eskatu die.
Ez dago arrazoirik greba egiteko. Hori da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bart gauean ETBn eginiko elkarrizketan helarazitako mezua. ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sindikatuek deituta, hezkuntza osoari eragingo dion greba bat egingo dute bihar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Gure ikastetxeetan aurrez aurreko itzulera segurua eta adostua lelopean. Jaurlaritzari kudeaketa «onartezina eta arduragabea» egitea egotzi diote, «berandu» aritzea, eragileekin ez adostea eta baliabideak ez zehaztea. Irakasleek ere adierazi dute ezjakintasuna izan dela nagusi itzulerako lehen astean, eta ez dela irizpiderik egon. Urkulluren ustez, ordea, beste asmo batzuk dituzte sindikatuek: kritika politikoa egitea eta eratu berria den Jaurlaritza tenkatzea. Horregatik, eta «etorkizunean gerta daitekeena ezin denez aurreikusi», jarrera aldatu eta elkarlanean aritzeko eskatu zien. Lehendakariaren arabera ez da elkarrizketarik falta izan ikasturtea hasi aurretik, ekainaren 23tik izan baitituzte bilerak hezkuntza komunitatearekin: «Jaurlaritza da gauzak ondo egiteko interesatu nagusia», azpimarratu zuen Urkulluk, eta gehitu zuen etengabeko esfortzua egiten ari direla auzolanean jarduteko. Gauza bera defendatu zuen joan den ostiralean Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriak ere. Ostegunean egin zuen bilera sorta bat hezkuntzako eragileekin, eta kargua hartu zuenetik nabarmendu du hezkuntza komunitatearekin eduki beharreko harremanaren balioa: «Egoera honetatik guztiok elkarrekin aterako gara aurrera». Haren iritziz, grebak ez dio ekarpenik egingo hezkuntza komunitateari. Bestalde, Urkulluk atzo esan zuen Hezkuntza eta Osasun sailetan sailburuak aldatu izana ez dela kudeaketa txarraren ondorioa: «Uste dut sailburu guztiek ondo egin dutela euren lana». Azaldu zuen aldaketak «egoera pertsonalen eta aurretik dituzten erronken arteko nahasketa baten ondorio» direla, eta kargua utzi duten sailburuekin hitz egin duela erabakia hartu aurretik. Nafarroan, mobilizazioak Nafarroan ere egoera ez da samurra, eta hezkuntza komunitatearen foro bat sortu dute, Hezkuntza departamentuak «hitz egiteko borondaterik» ez duela iritzita. Foroko kideek hausnarketa «sakon eta adostu» bat egin nahi dute, eta elkarrizketarako prest daude: «Hitz egingo dugu, baina beste aldetik borondaterik ez badago, mobilizatzea baino ez zaigu gelditzen». Hori dela eta, bihar egingo dute lehen mobilizazioa, Iruñeko Gazteluko plazan, 18:00etan. Besteak beste, ratioak jaistea eta baliabide gehiago kontratatzea izango dituzte aldarri. Are, gauzak konpontzen ez badira, greba egiteko aukera ere ez dute baztertzen. Iparraldean, dagoeneko hainbat ikastetxe hetsi dituzte positiboak egon direlako. Seaskak ere ministerioaren «inprobisazioa, arduragabekeria eta inposizioa» salatu ditu, eta segurtasun neurriak eskatu.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186866/alavesek-azken-unean-galdu-du-ligako-estreinako-partida.htm
Kirola
Alavesek azken unean galdu du ligako estreinako partida
Betisek 94. minutuan sartu duen golak erabaki du partida. Alavesek zenbait aukera izan ditu bigarren zatian.
Alavesek azken unean galdu du ligako estreinako partida. Betisek 94. minutuan sartu duen golak erabaki du partida. Alavesek zenbait aukera izan ditu bigarren zatian.
Alavesek porrot garratz batekin ekin dio Espainiako Ligako denboraldiari. Taldeak ondo jokatu arren, defentsan egindako akats batek ebatzi zuen partida. Golik gabe amaitzeko itxura zuen, baina, 94. minutuan, korner batean, Betiseko Tello jokalariak defentsaren deskuidu bat aprobetxatu zuen hiru puntuak lortzeko. Gasteizko taldeak bizi hasi zuen partida, ondo defendatzen eta baloia lortzeko lehian. Partida trabatu samar egon zen lehen zatian. Bigarrenean, Alaveseko jokalariek asmatu zuten jokoa arintzen, eta zenbait gol aukera izan zituzten. Amaieran, ordea, Betisek aurrea hartu zion Alavesi, egindako aldaketei esker, eta azken minutuetan izandako nagusitasuna biribildu zuten azken uneko golari esker. Alavesen hamaikakoa: Pacheco; Duarte, Ely, Laguardia; Edgar, Tomas Pina, Pere Pons, Battaglia, Rioja; Joselu, Lucas Perez. Betisen hamaikakoa: Claudio Bravo; Emerson, Mandi, Bartra, Alex Moreno; Gido Rodriguez, William Carvalho; Joaquin, Canales, Fekir y Borja Iglesias.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186867/ez-da-puntu-txarra-estreinakorako.htm
Kirola
Ez da puntu txarra estreinakorako
Erasoan makal ibili da Reala, baina norgehiagoka berdintzea lortu du, markagailuan atzetik joan ostean. Roberto Lopez hasiberria izan da goleatzailea.
Ez da puntu txarra estreinakorako. Erasoan makal ibili da Reala, baina norgehiagoka berdintzea lortu du, markagailuan atzetik joan ostean. Roberto Lopez hasiberria izan da goleatzailea.
Behintzat ez zuen galdu. Balorazio horixe egin daiteke Realak atzo Valladoliden (Espainia) jokatu zuen partidatik. Txuri-urdinek ez zuten distirarik egin, eta iazko sasoia gazi-gozo amaitu zuen taldea gogorarazi zuten. Dena den, ez da txarra ligako lehen jardunaldian etxetik kanpo puntu bat eskuratzea, are gehiago markagailuan atzetik joan zirela kontuan izanda. Hiru zutoinen artera ia errematerik egin gabe eskuratu zuten puntu bat donostiarrek. Neurketa grisa izan zen, eta gol aukera gutxi izan zituzten bi taldeek. Beroa egiten zuen Jose Zorrilla zelaian, eta igarri zen jokalariak oraindik ere erritmoa hartu nahian dabiltzala. Hasieran bai, indartsu zelairatu ziren bi taldeak, eta alde batean zein bestean izan zen aukera bat edo beste, baina minutuek aurrera egin ahala moteltzen joan zen erritmoa. Markagailua Valladolideko Michelek zabaldu zuen 39. minutuan, Sergi Guardiolaren jokaldi bikain baten ostean. Aihen Muñozi izkin egin zion aurrelariak, eta haren erdiraketa bultza besterik ez zuen egin behar izan Michelek. Lehendik ere aukera argienak espainiarrek izan zituzten; tartean, zutoinean jo zuen Waldoren jaurtiketa bat. Baloia Realarena zen arren —%60ko baloi jabetza izan zuen—, zaila zirudien lehiari buelta ematea, eta zorte apur bati esker eskuratu zuten gola. Atzo lehen taldearekin debuta egin zuen Roberto Lopez erdilariak falta bat jaurti zuen 60. minutuan: indar handirik gabe zihoan haren erdiraketa, inork ez zuen errematatu, baina Masip atezainak huts egin zuen baloia hartzerakoan eta atepeko marra gainditu zuen baloiak. Hortik aurrera, ezer gutxi egin zuten bi taldeek. Erasoko aldaketak egin zituzten —Oiartzabal, Januzaj eta Bautista sartu zituen Realak—, baina biek ala biek berdinketa ontzat jotzen zutela zirudien azken minutuetan. Realak seigarren aldiz jarraian eskuratu du berdinketa bat Valladoliden, eta hemezortzi urte daramatza han irabazi gabe. Lesionatuen hutsunea Txuri-urdinek betea dute erizaindegia, eta igarri zuten lesionatuen hutsunea. Hala ere, Imanol Alguacil entrenatzaileak ahalik eta gutxien aldatu zuen joko sistema. Zelai erdian, lehen Odegaardek hartzen zuen postuan Roberto Lopez jarri zuen oriotarrak, eta golarekin erantzun zion Zaragozan (Espainia) jaiotako harrobiko jokalariak. Berez, David Silva lesionatua fitxatu du Realak postu horretarako. Hortaz gain, defentsan, bi alboko titularrak ez ziren zelaian izan atzo (Monreal eta Zaldua), eta Aihen Muñoz eta Andoni Gorosabelek jokatu zuten. Ez ziren Valladoliden izan Illarramendi, Guevara, Zubimendi eta Willian Jose ere. Agian horrela uler daiteke Realak erasoan horren aukera gutxi sortu izana. Bestetik, eguneko albisterik onenetako bat atepean jaso zuten donostiarrek: norgehiagoka ona egin zuen Alex Remirok. Iaz, nafarra atezain titularra izan zen denboraldi ia osoan, baina konfinamenduaren ostean ez zuen lehengo maila berreskuratu, eta Miguel Angel Moyak jokatu zituen ligako azken neurketak. Beraz, denetik izan zuten atzo txuri-urdinek, albiste onak eta txarrak, baina gutxienez puntu bat eskuratu zuten estreinakoan. Valladoliden hamaikakoa: Masip; Moyano, Bruno, Joaquín, Nacho; San Emeterio, Míchel (Kike Perez); Waldo (Weissman), Orellana, Óscar Plano (Hervías); Guardiola. Realaren hamaikakoa; Remiro; Gorosabel, Aritz, Diego Llorente, Aihen Muñoz; Portu, Zubeldia, Merino, Lopez (Oiartzabal); Barrenetxea (Januzaj), Isak (Bautista).
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186868/yoshihide-suga-aukeratu-dute-pdlko-buru-shinzo-aberen-ordez.htm
Mundua
Yoshihide Suga aukeratu dute PDLko buru Shinzo Aberen ordez
Alderdi Demokratiko Liberalak gehiengoa du Japoniako Parlamentuan, eta beraz, ezustekorik ezean, Suga izendatuko dute lehen ministro.
Yoshihide Suga aukeratu dute PDLko buru Shinzo Aberen ordez. Alderdi Demokratiko Liberalak gehiengoa du Japoniako Parlamentuan, eta beraz, ezustekorik ezean, Suga izendatuko dute lehen ministro.
Etzi egingo dute lehen ministro berria aukeratzeko bozketa Japoniako Parlamentuan, baina ia ziurra da PDL Alderdi Demokratiko Liberaleko buruzagi berria izango dela aukeratua; izan ere, orain arte Shinzo Abek zuzendu duen taldeak gehiengo zabala du ganberan. Alderdiak gaur aukeratu du Aberen tokia hartuko duen buruzagia: Yoshihide Suga izango da, Aberen aurreko agintaldian Barne eta Komunikazio ministro izandakoa. Egun gobernuko eledun denak alderdiko 534 kideetatik 377ren aldeko botoa lortu du bozketan, hau da, botoen %70 inguru. Suga ez zen hautagai bakarra, baina bozketan oso atzera geratu dira beste bi lehiakideak: 89 boto lortuko ditu Fumio Kishida Atzerri ministroak eta 68 Shigeru Isihiba Defentsa ministro izandakoak. Abek abuztuan iragarri zuen lehen ministro kargua eta alderdiko buruzagitza uzteko asmoa, osasuna zela eta. 2007an ere dimisioa eman zuen arrazoi beragatik. Abek kolitis ultzeraduna du, eta azken hilabeteetan okerrera egin dio gaitzak, politikagintza uztera behartzeraino.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186869/lointek-gernikak-galdu-egin-du-superkopako-finala.htm
Kirola
Lointek Gernikak galdu egin du Superkopako finala
Lointekek lehiari eutsi zion atsedenera arte, baina, bigarren zatian, Perfumerias Avenidak ihes egin zion Miribillan.
Lointek Gernikak galdu egin du Superkopako finala. Lointekek lehiari eutsi zion atsedenera arte, baina, bigarren zatian, Perfumerias Avenidak ihes egin zion Miribillan.
Lointek Gernikak ezin izan du denboraldia biribildu, nahiz eta asmoari amaierara arte eutsi dion. Atzo, Espainiako Superkopako finala jokatu zuen lehen aldiz, Perfumerias Avenidaren aurka, eta, orain arte bide harrigarria egin duen arren, ezin izan zuen finala irabazi. Bilboko Miribillan jokatu zuten partida, eta Salamancakoek 50-66 irabazi zuten. Lointekek ondo hasi zuen partida, eta lehen bi laurdenetan mantendu zuten maila: 0-7 galtzen hasi arren, 15-15 berdinduta iritsi ziren lehen laurdenaren amaierara. Bigarrenean ere indar handiarekin jokatu zuten, eta 31-32 amaitu zen lehen zatia. Guztia zegoen erabakitzeko. Perfumerias Avenida hirugarren zatian hasi zen aldea handitzen, 0-13ko partzial batekin. Lointek erritmoari jarraitzen saiatu zen arren, hamar punturen aldeari eutsi zioten Salamacakoek une oro. Hamar minutu falta zirela, 42-51 galtzen ari zen Lointek. Taldeak ez zuen amore eman, eta hamar puntura jarri ziren, baina azken minutuetan ez zuten aldea murrizterik izan. Porrotaz harago, lehia ikusgarriko denboraldi bat egin du taldeak.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186870/istiluak-izan-dira-altsasuko-ez-festetan.htm
Gizartea
Istiluak izan dira Altsasuko ez-festetan
Larunbatetik iganderako arratsean hirurehun lagun inguruko botila festa bat desegin zuten Guardia Zibilak, Udaltzaingoak eta Foruzaingoak. Hainbat zaborrontzi iraulita agertu ziren kalean. Iruñean ere kale zurrutean zebilen 120 laguneko talde bat desegin du Poliziak.
Istiluak izan dira Altsasuko ez-festetan. Larunbatetik iganderako arratsean hirurehun lagun inguruko botila festa bat desegin zuten Guardia Zibilak, Udaltzaingoak eta Foruzaingoak. Hainbat zaborrontzi iraulita agertu ziren kalean. Iruñean ere kale zurrutean zebilen 120 laguneko talde bat desegin du Poliziak.
Hirurehun laguneko talde bat kale zurrutean harrapatu zuen Guardia Zibilak larunbatetik iganderako gauean Altsasuko Foruen Plazan (Nafarroa). Guardia Zibilak berak jakinarazi duenez, taldea desegitera hurbiltzean, botila festan parte hartzen ari zirenetako batzuek objektuak jaurti zizkieten, eta kalteak egin dizkiote Guardia Zibilaren ibilgailu bati. Hiru zaborrontzi iraulita agertu ziren arrats berean Altsasuko kale batean. Foruzaingoa eta Udaltzaingoa ere bertaratu ziren istiluak zeuden lekura, eta desegin egin zuten Foruen Plazako botila festa. Guardia Zibilaren arabera, «talde handi bat» maskararik gabe zegoen. Ez da asteburuan Altsasun desegiten duten lehen botila festa. Izan ere, ostiraletik larunbaterako gauean ere Santa Luzia eremuan kale zurrutean zebiltzan hainbat lagun harrapatu zituzten Guardia Zibilak, Foruzaingoak eta Udaltzaingoak. Guaixe hedabidearen arabera, bozgorailuak, karpa bat eta elektrizitate sorgailu bat ere atzeman zituzten gunean. Iruñean, Irubiden Iruñean ere 120 laguneko botila festa bat desegin zuen Poliziak larunbatetik iganderako arratsean, Irubiden. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, guztira 83 aldiz esku hartu zuen gau horretan koronabirusarekin loturiko osasun neurriak ez betetzeagatik. 42 lagun kale zurrutean aritzeagatik salatu dituzte; hamazazpi maskararik ez janzteagatik; sei distantzia errespetatu gabe erretzeagatik; eta hamabost, berriz, sei laguneko gehienezko taldeko muga ez betetzeagatik.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186871/inoizko-covid-19-kasu-gehien-atzeman-dituzte-munduan.htm
Mundua
Inoizko COVID-19 kasu gehien atzeman dituzte munduan
India, AEBak eta Brasil dira kasu gehien jakinarazi dituzten hiru herrialdeak. Israelek hiru astera luzatu du itxialdia, kutsatzeak murrizteko helburuz.
Inoizko COVID-19 kasu gehien atzeman dituzte munduan. India, AEBak eta Brasil dira kasu gehien jakinarazi dituzten hiru herrialdeak. Israelek hiru astera luzatu du itxialdia, kutsatzeak murrizteko helburuz.
Egun bakarrean 307.930 kasuren berri eman du OME Osasunaren Mundu Erakundeak, orain arteko daturi altuena. India, AEBak eta Brasil dira kasu gehien atzeman dituzten hiru herrialdeak. Asiako estatuak 94.300 kutsatu gehiagoren berri eman du azken 24 orduetan. Ez dira bakarrak, ordea: Europako estatuetan ere gorantz doaz kutsatzeak, eta OMEren Europarako adarrak ohartarazi du urrian eta azaroan egoerak okerrera egingo duela, eta hilkortasun tasa handitu egingo dela. Israelek, bestalde, hiru astera luzatu du joan den astean iragarritako itxialdia, kutsatzeak gutxitzeko asmoz. Parlamentuan gaur onartu duten neurriak mugitzeko eta biltzeko askatasuna mugatzen ditu. Dena den, Tel Avivek «neurri bereziak» iragarri ditu sinagogetarako, non hainbat laguneko bilkurak onartuko diren. Erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta hainbat ministrok dimisioa eman dute. Kargua utzi dutenetako bat izan da Yaakov Litzman Etxebizitza ministro ultraortodoxoa. Litzmanek aurrez ohartarazi zuen dimisioa aurkeztuko zuela baldin eta Benjamin Netanyahuren gobernuak itxialdia ezartzen bazuen Rosh Hashanah jai erlijiosoaren aurretik, eta halaxe egin du. Izan ere, ostiralean sartuko da indarrean berrogeialdia, jai erlijiosoaren bezperan. Azken datuen arabera, 40.000 kasu daude Israelen, eta adituek ohartarazi dute osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela. Atzemandako kasuen artean, bostehun gaixo larri daude, eta datozen egunetan gehiago izan daitezkeela ohartarazi du Osasun Ministerioak.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186872/euskojaurlaritza-prest-agertu-da-moriako-errefuxiatuak-hartzeko.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritza prest agertu da Moriako errefuxiatuak hartzeko
Gutun batean, Beatriz Artolazabal sailburuak Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari esan die badirela baliabide nahikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan migratzaileak hartzeko.
Eusko Jaurlaritza prest agertu da Moriako errefuxiatuak hartzeko. Gutun batean, Beatriz Artolazabal sailburuak Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari esan die badirela baliabide nahikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan migratzaileak hartzeko.
Lesbos uharteko Moria kanpamentuan (Grezia) dauden migratzaileen egoera larria da oso joan den astearteaz geroztik, kanpamentuak su hartu eta Poliziak errepideak itxi baitzituen; ordutik, errepidean ez atzera ez aurrera harrapatuta daude. Gaur, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi du Jaurlaritza prest dagoela migratzaileak jasotzeko. Espainiako Gobernuari eta Europako Batasunari igorritako gutun banatan, Artolazabalek adierazi die euskal erakundeen baliabideak eskura jartzen dituela migratzaileak jasotzeko: «Gaur egun bizi dugun egoera oso larria da, eta erantzun humanitario solidarioa, azkarra eta premiazkoa behar du, eta are gehiago egoera eramangaitz horri koronabirusaren pandemiaren eragina gehitzen badiogu». Izan ere, egoera oso larria bizi dute Moriako kanpalekuan. Irailaren hasieran lehen koronabirus kasua atzeman zuten bertan, eta migratzaileek eta gobernuz kanpoko erakundeek egoeraren larritasunaz ohartarazi zuten. Eusko Jaurlaritzak migratzaileei laguntza eta elkartasuna eskaini nahi diela azaldu du sailburuak, eta gaineratu Euskal Autonomia Erkidegoa prestatuta dagoela dagokion pertsona kopurua jasotzeko. Share proposamenak egindako planteamendua gogora ekarri du Artolazabalek gutunetan. Proposamen horrek egoera «kalteberan» dauden errefuxiatuak edo migratzaileak hartzeko ahalegina lurraldeen arabera banatzen du, aberastasuna, biztanleria eta langabezia tasa kontuan hartuta. Eusko Jaurlaritzako sailburuaren iritziz, Greziako uhartean bizi den egoerak Europako Batzordearen eta haren estatu kideen konpromisoa eskatzen du, krisi humanitarioari «erantzun azkarra eta premiazkoa» emateko.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186873/gregorio-ordonezen-plakari-eginiko-erasoa-gaitzetsi-du-jaurlaritzak.htm
Politika
Gregorio Ordoñezen plakari eginiko erasoa gaitzetsi du Jaurlaritzak
Margoz estali zuten PPko zinegotzia zena oroitzeko plaka, eta ordu batzuk geroago garbitu zuten, Donostiako Udalaren aginduz.
Gregorio Ordoñezen plakari eginiko erasoa gaitzetsi du Jaurlaritzak. Margoz estali zuten PPko zinegotzia zena oroitzeko plaka, eta ordu batzuk geroago garbitu zuten, Donostiako Udalaren aginduz.
Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia eta alderdi horretako Gipuzkoako buruzagia zena oroitzeko plaka bat jarri zuten urtarrilean Donostiako alde zaharrean, haren hilketaren 25. urteurrenean. Atzo, pintura beltzez margotu zuten plaka, eta ordu batzuk geroago garbitu zuten, Donostiako Udalak hala aginduta. Horren aurrean, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak plakari eginiko «eraso onartezina gaitzetsi» du, eta «elkartasuna, hurbiltasuna eta laguntza» eskaini dizkio familiari, «haren memoriari eginiko erasoaren aurrean». «Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko, biktimen duintasunarekiko eta haien memoriarekiko errespetua izan behar dugu oinarri», gaineratu du Artolazabalek. Gainera, sailburuak «biktima guztiei» esan die Eusko Jaurlaritzak «jarraituko» duela «beren ondoan egoten etapa berri honetan. Jarraituko dugu ahotsa goratzen eta irmotasunez biktimen memoriaren aurkako edozein jarduketa gaitzesten. Jarraituko dugu lanean, Euskadiren etorkizunean horrelako erasoek lekurik ez dutelako uste osoz». Jose Luis Arrue PPko Gipuzkoako buruzagiak, berriz, nabarmendu du «gizartearen parte bat gaixo» dagoela eta «gorrotoz» bizi dela.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186874/bruselak-nahi-du-55era-handitzea-2030erako-berotegi-gasak-murrizteko-helburua.htm
Gizartea
Bruselak nahi du %55era handitzea 2030erako berotegi gasak murrizteko helburua
Asteazkenean, Ursula von der Leyenek hitzaldia du Europako Parlamentuan, eta emisioen helburua %40tik %55ra handitzearen alde agertuko da.
Bruselak nahi du %55era handitzea 2030erako berotegi gasak murrizteko helburua. Asteazkenean, Ursula von der Leyenek hitzaldia du Europako Parlamentuan, eta emisioen helburua %40tik %55ra handitzearen alde agertuko da.
Jakinekoa da Europako Batasunak klima larrialdiari aurre egin nahi badio berritu eta handitu egin behar dituela emisioak murrizteko helburuak. Bere Itun Berdearen ildotik, Europako Batzordeak erabaki du zenbateko murrizketa nahi duen 2030erako: urte horretarako, batasuneko berotegi gasen emisioak 1990. urtekoak baino %55 txikiagoak izan behar dute. Gaur zabaldu den filtrazio baten arabera, Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek helburu berri hori defendatuko du asteazkenean Europako Parlamentuan; hots, orain arteko %40ko murrizketa helburua gainditu, eta 2030erako emisioen murrizketa %55ekoa izatea, baita iturri berriztagarriek energia beharren zati handiagoa betetzea ere. Presioa bi aldeetatik Ez zegoen argi Bruselak zenbateraino aldatuko zuen murrizketa helburua, %50era edo %55ra. Europako Batzordeak alde batetik Europa ekialdeko herrialdeen presio dauka. Poloniak, Hungariak eta ekialdeko herrialdeek besteek baino menpekotasun handiagoa dute karbono isuri handiko energia iturriekin eta ekoizpenekin. Ondorioz, zailagoa eta gogorragoa dute helburuak betetzea. Horregatik, aurretik ere eskatu dituzte konpentsazioak eta laguntzak Itun Berdearen harira. Beste aldetik helburu handinahiagoak posible eta beharrezko direla uste dutenen presioa ere badauka Europako Batzordeak. Joan den astean, esaterako, Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordeak bere jarrera bozkatu zuen, eta 2030erako emisio murrizketak %60 txikiagoak izan behar direla hobetsi zuen, kontrako 37 botorekin eta aldeko 40rekin.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186875/akordioa-berretsita-ez-da-egingo-osasuna-auziko-epaiketa.htm
Kirola
Akordioa berretsita, ez da egingo 'Osasuna auziko' epaiketa
Osasunak 1,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du, eta hamar akusatuetako bakar bat ere ez da joango espetxera
Akordioa berretsita, ez da egingo 'Osasuna auziko' epaiketa. Osasunak 1,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du, eta hamar akusatuetako bakar bat ere ez da joango espetxera
Inork ez du atzera egin. Osasunak, klubeko hamar agintari eta langile ohik eta Fiskaltzak eutsi egin diote gaur elkarren artean adostutakoari. Horren ondorioz, ez da egingo gaur Nafarroako Auzitegian hastekoa zen haien aurkako epaiketa. Osasunak Nafarroako Ogasunari 2010ean, 2011n, 2012an eta 2013an egindako iruzur fiskala epaituko zuen. Guztira, klubak 5,4 milioi euro utzi zituen ordaindu gabe. Osasunak eta Fiskaltzak eginiko tratuaren arabera, klubak 1,4 milioi euroko isuna ordainduko du, eta onartu egin du 45 hilabetean ez jasotzea ez diru laguntzarik, ezta pizgarri fiskalik ere. Zigor txikia da, 11 eta 22 milioi euro arteko isuna jasotzeko arriskua baitzuen. Fiskaltzak kontuan hartu du klubak delitua aitortu duela, kolaboratu egin duela, mina arintzeko nahia erakutsi duela eta berriz halakoak ez gertatzeko neurriak hartu dituela. Aurretik, gainera, Osasunak 6,8 milioi euro ordaindu zizkion Nafarroako Ogasunari, zorraren atzerapenagatik eta interesengatik. Akusatuen artean, berriz, Miguel Artxanko presidente ohiak, Angel Bizkai kudeatzaile ohiak eta Jose Manuel Puros zuzendaritzako kide ohiak 28 hilabeteko espetxe zigorra onartu dute. Haietako bakar bat ere ez da joango kartzelara. Patxi Izko presidente ohiak, berriz, 22 hilabeteko espetxe zigorra onartu du; eta Sancho Bandres, Txuma Peralta eta Manolo Ganuza agintari ohiek hamasei hilabetekoa. Guztiei aplikatu zaie mina arindu nahi izanaren aringarria, baita epaiketa hasteko denbora luzez itxaron egon behar izatea ere. Halaber, bertan behera geratu dira Jose Gomez eta Tomas Lopez langileen aurkako karguak. Akusatuek arriskua zuten zortzi eta hamazazpi urte bitarteko zigorrak jasotzeko. Zigorra jaso duten guztiek, hala ere, isunak ordaindu beharko dituzte.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186876/garaipena-berritu-dute-hondarribiak-eta-oriok.htm
Kirola
Garaipena berritu dute Hondarribiak eta Oriok
Ez da ezustekorik izan, eta lehen igandeko garaileek emaitza berritu dute bigarren jardunaldian. Euren palmareseko hamalaugarren garaipena dute Hondarribikoek, eta bigarrena Oriokoek.
Garaipena berritu dute Hondarribiak eta Oriok. Ez da ezustekorik izan, eta lehen igandeko garaileek emaitza berritu dute bigarren jardunaldian. Euren palmareseko hamalaugarren garaipena dute Hondarribikoek, eta bigarrena Oriokoek.
Hondarribiak gizonezkoetan, eta Oriok emakumezkoetan, iazko garaipena berritu dute Kontxako Banderan. Lehen jardunaldian erakutsitakoa berretsi zuten berdeek eta horiek, eta nagusi izan ziren berriz ere. Hondarribia hamalaugarrenez nagusitu da arraunaren olinpiar lehian, eta, Orio, bigarrenez. Antzeko bilakaera izan zuten bi estropadek. Emakumezkoetan, Donostiarrak bi segundo eskasen atzerapena izan zuen lehen igandean, eta hasiera indartsua egin zuen atzo alde hori berreskuratzeko asmoarekin. Etxeko trainerua saiatu zen aurrea hartu eta oriotarrak urduri jartzen, baina lehen hiru minutuetan ondo eutsi zioten horiek aurkari zuzenaren joari. Azkenean, aurrea ere hartu zieten, nagusi izan ziren estropada amaierara arte, eta donostiarrei 11 segundo atera zizkieten. Donostiarraren atzetik helmugaratu ziren Arraun Lagunak eta Tolosaldea, hirurak bi segunduo eskasen tartean. Lehen txandan Hondarribia izan zen nagusi. Hondarribia, fin Gizonezkoetan, bere ohiko arraunketa finari eutsi zion Hondarribiak, eta ondo menderatu zuen estropada. Lehen jardunaldian gertuen izan zuen ontzia Zierbena izan zen, zortzi segundora, eta atzo ere indartsu atera ziren bizkaitarrak. Segundoren bat aurretik ere jarri ziren, baina ondo eutsi zion Ama Guadalupekoak, eta emakumezkoetan Oriok egin zuen bezala, hirugarren minututik aurrera aurrea hartu zuen. Nagusitasuna erakutsi zuten berdeek, eta hirugarren garaipena dute jarraian. Zierbena izan zen bigarren sailkatua berriz ere, eta atzo, hirugarren, Orio izan zen. Aurtengo Kontxan; beraz, ez da ezusteko handirik izan, eta ligako azken jardunaldietan sasoirik onena erakutsi duten bi taldeak izan dira nagusi, lehendabiziko igandean ere nagusi izan zirenak.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186877/behera-egin-du-positibo-kopuruak-hegoaldean.htm
Gizartea
Behera egin du positibo kopuruak Hegoaldean
Beste 573 kasu atzeman dituzte lau lurraldeetan, eta bi pertsona hil dira Nafarroan. 33 pertsona ospitaleratu dituzte egun bakarrean, eta 71 daude ZIUetan.
Behera egin du positibo kopuruak Hegoaldean. Beste 573 kasu atzeman dituzte lau lurraldeetan, eta bi pertsona hil dira Nafarroan. 33 pertsona ospitaleratu dituzte egun bakarrean, eta 71 daude ZIUetan.
Apaldu egin da positibo kopurua azken 24 orduetan: 573 antzeman dituzte Hegoaldean, atzo baino 222 gutxiago. Nafarroan, antzeko mantendu da kasu berrien zenbatekoa: 283 detektatu dituzte, atzo baino bi gehiago. Aldiz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, positibo kopuruak nabarmen egin du behera. 290 antzeman dituzte, eta, beraz, 224 laguneko beherakada izan du kasu berrien kopuruak. Lurraldeka, Bizkaian atzeman dira positibo gehien: beste 134 kasu detektatu dituzte bertan. Gipuzkoan, beste 117 positibo detektatu dituzte azken egunean, eta Araban, berriz, 31. Dena dela, kontuan izan behar da hiru lurralde horietan egindako PCR kopurua aski txikiagoa izan dela azken 24 orduetan: 5.990 egin dituzte, eta aurreko egunean, berriz, 7.626 egin zituzten. Bi lagun zendu dira gaitzarengatik, Nafarroan biak. Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, 92 urteko gizonezko bat eta 86 urteko emakumezko bat dira hildakoak. Ospitaleratzeei dagokienez, 33 sartu dituzte erietxera azken egunean, osotara: 25 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 8, berriz, Nafarroan. Egun, 71 pertsona daude zainketa intentsiboetarako unitatean ospitaleratuta Hegoaldean.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186878/urriaren-24an-mobilizatzera-deitu-du-sarek.htm
Politika
Urriaren 24an mobilizatzera deitu du Sarek
Manifestazio bat egingo dute Donostian, eta mosaiko bat osatu nahi dute Kontxako hondartzan, egungo espetxe politika aldatzeko. Datorren larunbaterako, egun osorako egitasmoa antolatua dute bakegileek.
Urriaren 24an mobilizatzera deitu du Sarek. Manifestazio bat egingo dute Donostian, eta mosaiko bat osatu nahi dute Kontxako hondartzan, egungo espetxe politika aldatzeko. Datorren larunbaterako, egun osorako egitasmoa antolatua dute bakegileek.
Sare plataformak mobilizaziora deitu du urriaren 24rako, egungo espetxe politika alda dezatela eskatzeko. Egun horretan manifestazio bat egingo dute Donostian, eta asmoa da martxa Kontxako hondartzan amaitzea, bertan mosaiko bat egiteko. Mezu bat «mundu osora» zabaldu nahi dute: «Madrilgo eta Parisko gobernuetako jaun-andreak: has zaitezte benetako neurriak hartzen egoera hau atzean uzteko». Sarek berak dei egina du urriaren 3an Euskal Herriko 650 menditara joateko. Espainiako Gobernuari zuzendu diote mezua: «Erakuts ezazue gobernu aurrerakoia zaretela benetan, eta erabil ezazue gehiengo hori egoera hau aldatzeko. Egiten baduzue, gehiengo sindikalaren eta politikoaren babesaz gainera, euskal gizarte osoarena izango duzue». Bake eta normalizaziorako bidean izandako mugarriak gogorarazi ditu Sarek, Kontxako hondartzaren aurrean eginiko agerraldi batean: ETAren jardueraren behin betiko amaiera, armagabetzea eta haren desegitea. Beste data bat ere ekarri dute gogora, ordea: 2018ko ekaina. «Lehen aldiz, Espainiako Gobernuko presidenteak konpromisoa hartu zuen, publikoki, espetxe-politika sakon aldatzeko. Terrorismoaren aurkako espetxe-politikaren ordez, euskal presoen giza eskubideak errespetatzen dituen espetxe politika bat ezartzeko konpromisoa». Inaxio Oiartzabal bozeramaileak azaldu duenez, adierazpen horretan esandakoa betez gero, «bertan behera geratuko litzateke urruntze politika, aske egongo lirateke gaixotasun larriak dituzten presoak (eta litekeena da Igor Gonzalez bizirik egotea), eta, salbuespen araubidearen ordez, espetxe araubide arrunta aplikatuko litzateke». Haatik, salatu du promesa horiek ez direla gauzatu eta egin diren aldaketak «oso mugatuak» izan direla. Gobernuak mugiarazteko deitu dute mobilizaziora: «Giza eskubideen alde dauden eta salbuespeneko espetxe politika desagerraraztea eta guk izan duguna baino etorkizun hobea lortu nahi duten guztientzako deialdia da». Izan ere, uste dute egungo egoera ezin dela luzatu: «Igorren [Gonzalez Sola] heriotza azkena izan behar delako eta senideen sufrimendua desagertu egin behar delako. Bakean eta bizikidetzan oinarritutako gizartea behar dugulako». Larunbatean, bakegileek Datorren larunbaterako ere antolatuta daude euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak ere. Izan ere, bakegileek prestatu dute egun osorako dinamika bat. Kondena heriotzaraino? 30 urte aski da! lelopean, hiru momentu izango ditu: goizean, elkarretaratzeak egingo dituzte Ipar Euskal Herri osoan, 11:00etatik 13:00etara; ondoren, 12:30etik 14:30era, autokarabanak abiatuko dira Maule, Donibane Garazi eta Hendaiatik (Lapurdi). Horiek guziak Baionako suprefeturaren aitzinean elkartuko dira.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186879/espainiako-gobernuak-udalentzako-gastu-araua-etengo-du-2020rako.htm
Ekonomia
Espainiako Gobernuak udalentzako gastu araua etengo du 2020rako
Tokiko erakundeek baimena izango dute 2018ko eta 2019ko superabitak erabili eta aurtengo gastua handitzeko. Udalak eztitu nahi ditu Pedro Sanchezen gobernuak, bere lehen dekretuak ezezkoa jaso ostean. Gastu gehigarrirako jada ez da baldintza izango udalek beste urteetan pilatutako superabitak maileguan ematea Madrili.
Espainiako Gobernuak udalentzako gastu araua etengo du 2020rako. Tokiko erakundeek baimena izango dute 2018ko eta 2019ko superabitak erabili eta aurtengo gastua handitzeko. Udalak eztitu nahi ditu Pedro Sanchezen gobernuak, bere lehen dekretuak ezezkoa jaso ostean. Gastu gehigarrirako jada ez da baldintza izango udalek beste urteetan pilatutako superabitak maileguan ematea Madrili.
Joan den astean Kongresuan ezezkoa jaso ostean, Espainiako Gobernuak prest du beste dekretu bat udalen superabitak maileguan hartu eta bere burua finantzatu ahal izateko. Maria Jesus Montero Ogasun ministroak gaur egindako adierazpen batzuen arabera, udalen kontrako jarrera aldarazteko, kontzesioak egin ditu: Espainiako Gobernuak eten egingo du udalen gastua mugatzen duen araua, behin-behinekoz 2020. urterako. Horren bidez, tokiko erakundeek aukera izango dute urteko gastua handitzeko. Baimena izango dute baita, baldintza batzuen arabera, gastu horretarako 2018ko eta 2019ko superabitak erabiltzeko ere. Horren bidez, udalek posible izango dute ere aldi berean defizit helburua betetzea. Monteroren arabera, 2021. urterako ere gastu arauan etenaldia egitea aztertzen ari da Espainiako Gobernua, baina 2020rako erabakia hartu behar izan aurretik «egoeraren larritasunarengatik». Sanchezen gobernuaren arabera, neurri horrekin tokiko erakundeek 3.000 milioi euro izango dituzte pandemiak eragindako egoerari aurre egiteko. Hori bai, Espainian tokiko erakundeek pilatuta duten superabita 15.000 milioi euro ingurukoa da. Eta tokiko erakundeak ez dira behartuta egongo pilatutako beste diru horiek Espainiako Gobernuari maileguan ematera. Espainiako Gobernuak nahi zuen pilatutako superabit horiek, geldikin horiek, maileguan hartzea bere burua finantzatzeko. Gastu araua etetearen truke, baldintza hori jarri zien udalei bere aurreko dekretuan. Eta asmoa zen dirua hamabost urteko epean itzultzea, interesekin. Baina proposamenak ezezko biribila jaso zuen Kongresuan. Edonola ere, azken urteetako beste geldikin horiek erabili ezinik jarraituko dute tokiko erakundeek, Egonkortasun Legeak hala agintzen duelako. Lege horren ondorioz, tokiko erakundeek —udalek, kontzejuek eta diputazioek— debekatua dute defizita izatea, eta, superabita izatekotan, soilik zorra txikitzeko erabil dezakete.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186880/gutxieneko-zerbitzu-handiagoak-ezarri-ditu-jaurlaritzak-hezkuntzako-grebarako.htm
Gizartea
Gutxieneko zerbitzu handiagoak ezarri ditu Jaurlaritzak hezkuntzako grebarako
Garbiketan, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. Jantoki zerbitzua ere bermatuta egongo dela ziurtatu dute. Sindikatuak aztertzen ari dira gutxieneko zerbitzuen agindua auzitara eramatea.
Gutxieneko zerbitzu handiagoak ezarri ditu Jaurlaritzak hezkuntzako grebarako. Garbiketan, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. Jantoki zerbitzua ere bermatuta egongo dela ziurtatu dute. Sindikatuak aztertzen ari dira gutxieneko zerbitzuen agindua auzitara eramatea.
ELA, LAB, Steilas CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu dute biharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzan, eta deialdiarekin bat egin dute hezkuntza arloko azpikontratek ere. Hezkuntza arloko azpikontratetan ordezkaritza dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, eta haiek egin dute deialdia; garbiketa zerbitzuari, jantokiei eta garraioari eragingo die. Gaur argitaratu du Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezartzeko agindua, eta aurreko grebetan baino handiagoak dira. Horren arabera, grebara atxikitako ikastetxe edo eraikin bakoitzean pertsona hauek egon beharko dute: zuzendaritzako kide batek, mendekoen kidegoko langile batek goizean eta beste batek arratsaldean eta COVID-19aren koordinatzaileak. Horiez gain, «babesa eta segurtasuna bermatzeko» beste hainbat gutxieneko zerbitzu ere ezarri dituzte. Etapa bakoitzeko irakasle batek joan beharko du ikastetxera, eta haur eskoletan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, etapa bakoitzean ehun ikasletik gora matrikulatuta daudenean, bi irakasle gehiago jarriko dituzte etapako. 200 ikasletik gora direnenean, beste bi, eta horrela jokatuko dute ehun ikasle gehiago dauden bakoitzean. Hezkuntza bereziko ikastetxeetan eta hezkuntza bereziko gela egonkorretan, gutxieneko zerbitzuak %75ekoak izango dira. Ikastetxeek eskaintzen dituzte gainerako zerbitzuei dagokienez, garbiketako langileen %100 bertaratzea «ezinbestekoa» izango da, Jaurlaritzak argitaratu duen arauaren arabera. Jantoki zerbitzua ere bermatuta egongo da. Horretarako, gutxieneko zerbitzu hauek ezarri dituzte: sukaldeko langileen %10 —hori pertsona bat baino gutxiago denean, pertsona horrek egin beharko du lan—; begirale bat 2 urteko bederatzi jankideko; begirale bat 3 urteko hamabost jankideko; 4 eta 5 urteko haurren kasuan, ikastetxeko begiraleen %10 —hori pertsona bat baino gutxiago denean, pertsona horrek egin beharko du lan—; eta behar bereziak dituzten ikasleentzat «elikadura beharrak asetzeko» behar den gutxieneko begirale kopurua. Segurtasuna bermatzeko «aitzakia» ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, ezarritako gutxieneko zerbitzuak ikusita, «greba eskubidearen urraketa larri bat» dela uste dute, eta azpimarratu dute aztertzen ari direla gutxieneko zerbitzuen agindua epaitegietara eramatea. «Orain arteko grebetan ezarritako gutxieneko zerbitzuen irizpideak erabat aldatu ditu, eta osasuna bermatzeko aitzakiapean, inoiz baino gutxieneko zerbitzu altuagoak ezarri ditu». Horrela definitu dituzte ohar batean Jaurlaritzak biharko grebarako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek kritikatu dute, hain zuzen, egunerokoan langileen eta ikasleen osasuna bermatzeko neurriak eta baliabideak jartzen ez dituzten bitartean, zenbait kolektibotan –garbitzaileenean, esaterako– %100eko gutxieneko zerbitzuak edukitzea; beste kolektibo batzuetan, berriz, protokoloetan ezarritako neurriak betetzea ezinezko egiten duten gutxieneko zerbitzuak jarri dituzte, sindikatuen esanetan. Sindikatuek nabarmendu dute gutxieneko zerbitzu horiek «inoiz baino handiagoak» direla, eta Jaurlaritzaren jarrera salatu dute: «Hezkuntza Sailaren kudeaketa tamalgarria eta izandako utzikeria ezkutatuz, mobilizazioa ikusezin egiteko eta greba desaktibatzeko saiakera bat da».
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186881/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekidea-jotzea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita
37 urte ditu atxilotuak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita. 37 urte ditu atxilotuak.
Emakumezkoa da biktima, eta biak bizi diren Gasteizko Judimendi auzoko etxebizitzan izan zen erasoa, igande goizaldean. Gasteizko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, erasotzaileak zauriak eragin zizkion emakumeari aurpegian. Udaltzainek etxean bertan atzeman zuten gizonezkoa, genero indarkeriazko delitu bat leporatuta. Atzo bertan utzi zuten epailearen esku.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186882/eh-bildu-prest-dago-espainiako-aurrekontuei-buruzko-akordioa-lortzeko.htm
Politika
EH Bildu prest dago Espainiako aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko
Negoziatzeko hiru lehentasun ezarri ditu: lurralde eztabaidari, arazo sozialei eta espetxe politikari irtenbidea ematea.
EH Bildu prest dago Espainiako aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko. Negoziatzeko hiru lehentasun ezarri ditu: lurralde eztabaidari, arazo sozialei eta espetxe politikari irtenbidea ematea.
Espainiako aurrekontuak negoziatzeko eta akordioa bilatzeko prest dago EH Bildu. Hala jakinarazi dute gaur Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen diputatuak eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Azaldu dutenez, negoziatzeko ateak irekita ditu koalizioak, baldin eta gobernuak hiru lehentasuni heltzen badie: lurralde arazoei irtenbidea ematea, arazo sozialak lehenestea eta espetxe politika konpontzea. «Hori da gure iparrorratza eta gure norabidea zehaztuko duena», azaldu du Aizpuruak. EH Bilduren Mahai Politikoaren bileraren ostean agertu dira komunikabideen aitzinera Aizpurua eta Otegi, eta azaldu dute koalizioa prest dagoela instituzio guztietako aurrekontuez hitz egiteko, baina bereziki Madrilgo gobernuarenak. Kontaktuak hasiak dituzte bi aldeek, eta hurrengo egunetan hartu-eman gehiago izango dituzte. Datorren astean Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordearekin ere batzekoak dira EH Bildukoak negoziatzeko; eguna eta ordua zehazteke dute oraindik. Negoziazio horiei begira EH Bilduk finkatu dituen hiru irizpideak kontuan hartuz gero, akordioak egiteko prest daudela azaldu du Aizpuruak. Haren hitzetan, Madrilek baliatu beharko luke akordioa lortzeko zabaldu duten aukera hori.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186883/pintaketa-sexistak-egin-dituzte-berriro-pikara-aldizkariaren-egoitzan.htm
Gizartea
Pintaketa sexistak egin dituzte berriro 'Pikara' aldizkariaren egoitzan
Urtebetean jasan duten laugarren eraso matxista da. Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak erasoa salatu dute.
Pintaketa sexistak egin dituzte berriro 'Pikara' aldizkariaren egoitzan. Urtebetean jasan duten laugarren eraso matxista da. Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak erasoa salatu dute.
Pikara aldizkariak Bilbo Zaharrean duen bulegoan pintaketa sexistak egin zituzten atzo, berriro. Aldizkariak urtebetean jasan duen laugarren eraso matxista da. «Biolentziak ez du generorik» eta «Sorosen putak» idatzi dute bulegoaren atarian. Horrez gain, «Charos» irakurri daiteke egoitzako leihoetako batean. Aldizkariak sare sozialetan salatu duenez, «feminitatearen aginduak betetzen ez dituzten emakumeak iraindu nahi dituzte Charos mespretxuzko terminoarekin». Pintaketak gaitzetsi ditu aldizkariak, halaber: «Irainak ez dira soilik mugimendu feministaren aurkakoak: prentsa askatasunari ere eraso egiten diote». Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) Pikara Magazine aldizkariaren egoitzaren aurkako pintaketa matxistak salatu ditu. Eraso horiek «demokraziaren irizpideen aurka» doazela ohartarazi dute, eta gogoratu dute oinarrizko eskubidea dela gizartea aske informatzeko eta iritzi publikoa eraikitzen laguntzeko informazioa zabaltzea. Jarrera «autoritarioei» aurre egingo dietela erantsi dute. KEEk eta EKEk elkartasuna adierazi diete Pikara Magazine-ri eta bertan lan egiten duten profesionalei.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186884/acb-altzairutegia-berriro-irekiko-du-arcelor-mittalek.htm
Ekonomia
ACB altzairutegia berriro irekiko du Arcelor Mittalek
Merkatua berriro suspertzen ari dela uste du. Martxoaz geroztik izan da itxita.
ACB altzairutegia berriro irekiko du Arcelor Mittalek. Merkatua berriro suspertzen ari dela uste du. Martxoaz geroztik izan da itxita.
Martxoan itxi zuen Arcelor Mittalek Sestaon duen altzairutegia, ACB izenekoa. Sei hilabeteko geldialdiaren ondoren, hilabete honen amaieran berriro altzairua ekoizteari ekingo dio. Itxi aurretik zuen ekoizpenarekin hasiko da, hots, hilean 40.000 tona altzairu. Askoz gehiago egiteko gai dira Sestaon, baina merkatuaren beharrak argudiatuta, azken urteetan erdizka baizik ez dira aritu Sestaon. Arcelor Mittalek azaldu duenez, merkatu batzuetan antzeman dute altzairu eskariak gora egin duela, eta horregatik erabaki dute berriro irekitzea. Lantalde osoa arituko da —205 langile—, baita enpresa osagarrietako eta azpikontratutako beste 50en bat langile ere. Azken urte erdia aldi baterako enplegu erregulazioan egon dira, mantentze lanak egin dituen talde txiki bat izan ezik. Hilaren 20an hasiko dituzte prestaketa lanak..
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186885/espainiako-gobernuaren-aholkulari-izanen-da-paco-etxeberria.htm
Gizartea
Espainiako Gobernuaren aholkulari izanen da Paco Etxeberria
Memoria historikoaren alorrean aholkatuko du Madril, 36ko gerran hildakoen hobiak irekitzeko bidean. Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua onartuko du bihar Espainiako Ministroen Kontseiluak.
Espainiako Gobernuaren aholkulari izanen da Paco Etxeberria. Memoria historikoaren alorrean aholkatuko du Madril, 36ko gerran hildakoen hobiak irekitzeko bidean. Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua onartuko du bihar Espainiako Ministroen Kontseiluak.
Paco Etxeberria auzitegi mediku, antropologo eta Aranzadi elkarteko presidentea aholkulari gisa arituko da Espainiako Gobernuarentzat, memoria historikoaren alorrean, hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez. Madrilek bihar du onartzekoa Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua, eta, bertzeak bertze, hobi komunak irekitzea dute asmoa hala egin ez duten lekuetan. Bide horretan aholkulari izanen dute Etxeberria. Aurretik ere egina zuen lana Madrilek Etxeberriarekin: 2018ko azaroan fusilatuen hobiei buruzko txosten bat eskatu zion Espainiako Gobernuak, gorpuzkiak aurkitu, identifikatu eta hobitik ateratzeko egitasmoa prestatzeko. Bide luzea egina du Etxeberriak memoria historikoaren alorrean, eta Euskal Herrian egindako desobiratze anitzetan parte hartu du, Aranzadi zientzia elkartearekin batera. Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean ari da Aranzadi elkartea horretarako, bertzeak bertze. Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Euskal Herrian gertaturiko tortura kasuei buruzko ikerketa mardulak ere eginak ditu Etxeberriak.
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186886/omek-gomendatu-du-ukalondoak-ukituz-ez-agurtzea.htm
Mundua
OMEk gomendatu du ukalondoak ukituz ez agurtzea
Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak kontaktua fisikoa eskatzen duten agur guztiak baztertzeko eskatu du. Alternatibak ere proposatu ditu.
OMEk gomendatu du ukalondoak ukituz ez agurtzea. Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak kontaktua fisikoa eskatzen duten agur guztiak baztertzeko eskatu du. Alternatibak ere proposatu ditu.
Koronabirusaren pandemiak utzi duen irudietako bat da: era guztietako pertsonak elkar agurtzen bata bestearen ukalondoak edo ukabilak ukituz. Bada, orain, hori egitea ere ez dela gomendagarria berretsi du Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak, ez delako segurtasun distantziarik mantentzen, eta azalaren bidez kutsatzea posible delako. Gaiak zeresana eman du sare sozialetan. Ghebreyesusek berak pandemiaren hasieran (martxoaren 7an) idatzi zuen Twitterren gaiari buruz: «Jendea agurtzean, hobe da ukalondoekin ez agurtzea, ez baita metro bateko distantzia mantentzen. Nik nahiago dut eskua bihotzean jarriz agurtu». Atzo, gauza bera dioen mezu bat birtxiokatu zuen. Beraz, OMEren gomendioa ez da berria, baina zeresana eman du gaiak, eta sare sozialetan bat baino gehiago ausartu da alternatibak proposatzera. Ghebreyesusek esan bezala eskua bihotzean jar daiteke, Asian egin ohi duten namaste agurra egin daiteke, hala besterik gabe burua altxatuz agur daiteke. Nafarroako Gurutze Gorriak, adibidez, zeinu bidezko hizkera gomendatu du. Izan dira gomendioa serio hartu ez dutenak, baita aurkako jarrera erakutsi dutenak ere. Besteak beste, Onintza Enbeitak uztailean BERRIAn idatzi zuen kontaktuaren beharraz: «Badakit birusa airean dabilela, eta ezin ditudala gauza irrazionalak esan etengabe, baina nik ez dut pertsonengandik urrunduko nauen normaltasunik nahi».
2020-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/186887/zaporeak-en-aldeko-larrialdiko-emanaldia-antolatu-dute.htm
Mundua
Zaporeak-en aldeko «larrialdiko emanaldia» antolatu dute
Lesbosko asilo eskatzaileei jana prestatzen dien erakundeari laguntzeko saioa Donostian egingo dute, datorren larunbatean. Besteak beste, Anari, Mursego, Harkaitz Cano eta Maialen Lujanbio arituko dira.
Zaporeak-en aldeko «larrialdiko emanaldia» antolatu dute. Lesbosko asilo eskatzaileei jana prestatzen dien erakundeari laguntzeko saioa Donostian egingo dute, datorren larunbatean. Besteak beste, Anari, Mursego, Harkaitz Cano eta Maialen Lujanbio arituko dira.
Zaporeak elkarteak hau iragarri du sare sozialetan: datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, musika eta hitzen emanaldia egingo dute, «larrialdiko emanaldia». Ez dute esan non, baina laster informazio gehiago emango dutela iragarri dute. Elkarteak aurreratu duenez, Mursego, Amets Arzallus, Anari, Harkaitz Cano, J Martina, Jule Goikoetxea, Juantxo Arakama, Beñat Gaztelumendi, Ibon RG, Maialen Lujanbio eta Jose Luis Otamendi arituko dira emanaldian. Joan zen ostegunean, suak suntsitu egin zuen Lesbos uharteko (Grezia) Moria kanpamendua. Zaporeak-ek hartu zuen ardura bizitokirik gabe geraturiko milaka errefuxiatuei jaten emateko, beste hainbat gobernuz kanpoko erakunderekin batera. Baina lana are gehiago zaildu zaio erakundeari azken egunotan. Izan ere, kideek harreman zuzena izan zuten COVID-19a atzeman dioten lagun batekin. Horren ondorioz, sukaldea itxi, eta berrogeialdia egin behar izan dute, PCR proba egin bitartean. Atzo, ordea, albiste on bat heldu zen: Zaporeak-en lan talde guztiak negatibo eman zuen testetan. Azaldu zutenez, protokoloaren arabera, bihar arte egon beharko dute bakarturik, bigarren PCR proba egin arte. Berriz negatibo ematen badute, sukaldera itzuliko dira asteazkenean. Bitartean, lanean jarraitzen dute, elikagaiak eta ura banatzen dabiltzan beste erakundeei laguntzen. «Laguntza behar dugu», adierazi zuten mezu berean, eta hainbat bide eskaini zituzten dirua jasotzeko.