date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186450/enpresen-arabera-egingo-dira-erregulazioak-ez-sektoreka.htm
|
Ekonomia
|
Enpresen arabera egingo dira erregulazioak, ez sektoreka
|
Hori kontuan hartuko da gizarte segurantzaren kuotak zehazteko. Kopuruak-eta datozen bileretan adostuko dituzte. Espainiako Gobernuak dio «lege zailtasunak» daudela oraingo diru laguntzen zenbatekoei eusteko.
|
Enpresen arabera egingo dira erregulazioak, ez sektoreka. Hori kontuan hartuko da gizarte segurantzaren kuotak zehazteko. Kopuruak-eta datozen bileretan adostuko dituzte. Espainiako Gobernuak dio «lege zailtasunak» daudela oraingo diru laguntzen zenbatekoei eusteko.
|
Enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente bat eskatzeko, enpresa bakoitzak COVID-19aren krisiak nola eragite dion justifikatu beharko du, eta horren araberakoak izango dira jasoko dituen laguntzak eta jarriko dizkioten baldintzak. Hori adostu dute Espainiako Gobernuak eta hango sindikatu eta patronal nagusiek, ostiral honetan eginiko bileran. Hori eta beste puntu batzuk zehazteko negoziazioak astelehenean hasiko dituzte.
Abuztu amaieran, 34.925 langile zeuden aldi baterako erregulazioan Hego Euskal Herrian. Krisiaren gorenean, 240.000 inguru zeuden.
Irail amaieran amaitzen da oraingo araudia. Aldi baterako erregulazioak luzatzeari buruz ados daude gobernua, sindikatuak eta patronalak, baina noiz arte ez dute aztertu lehenengo bileran. Sindikatuek eskatu dute COVID-19aren krisiak iraun bitartean mantendu behar direla; gobernuak eta patronalek ez dute gaia aipatu bileraren ondorengo prentsaurrekoan.
Hiru aldeak bat datoz gai batean: aldi baterako erregulazioak enpresen beharren arabera luzatu behar direla, eta ez modu orokortuan edo sektore eta eremu geografikoen arabera. Jakitun daude formula horrek hainbat oztopo dituela: adibidez, bereiztea «benetan» zer enpresak behar duen laguntza eta zeinek ez. Hori nola zehaztu aztertuko dute datozen bileretan. Patronalek «kontrol neurriak» zabaltzea proposatu dute.
Horrez gain, egun dauden erregulazio motei eustea eskatu dute sindikatuek eta patronalek, eta gobenuak begi onez hartu du. Bereziki, agerraldiengatiko erregulazioen kasuan. Horren arabera, orain arte erregulazioei uko egin dieten enpresek edo langile batzuk ala denak erregulaziotik atera zituztenek badute eskubidea egoera horretara bueltatzeko —ekainetik hala da, baina lehen araudian ezin zen halakorik eskatu—.
Egungo nominei eustea
Egun langile bakoitzak bere nominaren soldata oinarriaren %70 jasotzen du, muga batzuekin: hilean 1.412 euro gehienez. Baina sei hilabete igaro ondoren, %50 da oinarria. Langile asko urri hasieran egongo lirateke egoera horretan; zehazki, krisia hasi zenetik erregulazioan daudenak. Sindikatuentzat «ezinbestekoa» da %70eko oinarria mantentzea, eta patronalak ados agertu dira eskaera horrekin.
Gobernuak, baina, ez du argi ikusten, hori egiteko Rajoyren gobernuaren lan erreforma aldatu beharko litzatekeelako. Izan ere, laguntzak ez dira murrizten aldi baterako erregulazioetan bakarrik: langabezia saria jasotzen dutenei ere eragiten die.
Sindikatuek, halaber, aldi baterako kontratuen eta aldizkako langile finkoen arazoa konpontzeko beharra azpimarratu dute; izan ere, erregulazio batean egotearen ondorioz, ez dute kotizazio nahikorik, eta gizarte prestaziorik gabe geratzen dira. Subsidioen erregulazio berri bat eskatu dute horretarako, baita langabezia saria amaitu eta merkatuaren inguruabarrak direla-eta beste lan bat bilatzeko aukerarik ez dutenentzat ere.
Kotizazio ezberdinak
Astelehenean hasiko diren negoziazioen beste gakoetako bat izango da hori: erregulazioan dagoen langile bakoitzarengatik Gizarte Segurantzaren kotizazioan zenbat hartu behar duen bere gain estatuak eta zenbat haren enpresak. Hori ere enpresa bakoitzaren beharren arabera zehaztu nahi dute.
Orain, erregulazioei uko egin ez ziotenek badute eskubidea langile batzuk egoera horretara bueltatzeko. Hori bai, Gizarte Segurantzan egin beharreko kotizazioaren zati gero eta txikiagoa hartzen du bere gain estatuak, hilabeteek aurrera egin ahala. Aldi baterako erregulazioan ez zeuden enpresek %40 soilik ordaintzen dute lanera itzuli diren langileen truke, eta %65 lanik gabe jarraitzen dutenengatik. 50 langiletik gorakoetan, berriz, %60 eta %75, hurrenez hurren. Hori enpresa bakoitzaren egoerara nola egokitu aztertuko dute datozen bileretan.
|
2020-9-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/186451/mugimendu-bat-zuri-beltzean.htm
|
Gizartea
|
Mugimendu bat zuri-beltzean
|
Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Batak bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.
|
Mugimendu bat zuri-beltzean. Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Batak bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.
|
Zehaztea nahiago ez duten Euskal Herriko leku batean egin dute hitzordua, parke bateko zuhaitzaren gerizpean. Asteburua pasatzera etorria da Balde Euskal Herrira, eta Arzallusi bisita egiteko baliatu du parada. Elkarrekin iritsi dira kazetariarekin hitzordua egindako herriko plazara, solasean-solasean, eta halaxe segitu dute elkarrizketaren lekura ailegatu arte.
Bertsolari izateaz aparte, kazetaria ere bada Arzallus, eta nabari zaio jardunean: galderak egiten dizkio hark ere Balderi. Bai baitaki zer duen parekoak kontatzeko: Miñan liburua osatzeko elkarrizketak egin zizkion Arzallusek, duela jada bi urte. Mugimendu bat sortu da ordutik bien artean: mugimendu bat, lagunen artekoa; migrazio prozesuen bi aldeek desorekatua. Mugimendu bat, poetikoa; ahotsezkoa eta paperekoa. Mugimendu bat, azalean eta literaturan gorpuztua. Mugimendu bat, zuri-beltzean.
Hitzek ez ezik, begirada konplizeek, negar zotinek eta irribarreek gidatu dute ia bi oreneko solasaldia.
Ibrahima, 2018ko udazkenean iritsi zinen Euskal Herrira. Nola oroitzen duzu momentu hura?
IBRAHIMA BALDE: Irunera iritsi nintzen mementoan, bizitzan galduta dagoen pertsona bat bezala nengoen, nora doan eta zer egin behar duen ez dakiena. Irungo geltokian topatu nuen Amets, goiz batez. Norbaitekin hitz egin beharra nuen, baina ez nuen atzematen nik nekien hizkuntza bat hitz egingo zuen inor. Ni ez naiz hizkuntza asko hitz egiteko bezain intelektuala; adibidez, ingelesa edo gaztelera: nik ez nekien ezer. Eta uste nuen hemengo jendeak soilik euskaraz edo gazteleraz hitz egiten zuela.
Ametsek badaki frantsesez.
I. B.: Bai, eta, beraz, hitz egin nezakeen pixka bat. Gogoa nuen entzungo ninduen norbaitekin hitz egiteko; nik azalduko niona jakin nahiko lukeen norbaitekin. Zeren eta, denbora batez, burua beteta, hustu egin behar baita. Batzuek ez dute hori ulertzen, eta azkenean erotu egiten dira. Baina niri ez zait sekula gertatu: eskerrak ematen dizkiot ahalguztidunari. Eta eskerrak ematen dizkizuet zuei: zuek erakutsi didazue balioak ditudala, eta badira zuenean entzun nazaketen pertsonak. Hori oso garrantzitsua da niretzat. Ni lehen zuek bezalako gizaki bat nintzen, baina ez nekien nire bizi balioa zein zen: deus ere ez.
Zerbait ezberdina topatu zenuen Euskal Herrian?
I. B.: Noski. Oso-oso ezberdina: ezkerreko aldeaz eta eskuineko aldeaz hitz egingo bazenu bezala da. Aitzinetik ezagutu dudan bizitza, orain pentsatzen dut jada ez dela existitzen, hemen hori ez baita existitzen. Baina nik ez dut lortzen ahaztea gertatu zena. Dena etortzen zait gainera: ez da nire nahimena horretaz pentsatzea, baina izpirituak zuk sekula irudikatu ez duzun hori pentsa dezake, edo irudikatu nahi ez duzuna. Baina, tira, orain ongi nago.
Amets, entzun izan dizut mugimendu bat sortu zela bien artean. Zer erran nahi duzu horrekin?
AMETS ARZALLUS: Esan nahi dut harreman bat sortu zela bion artean, eta mugimendu hitza erabili izan dut Ibrahimak berak erabili izan duelako hori esplikatzeko. Berak esplikatu izan du, adibidez, bere arreba txikiekiko gelditu zaion kezka: zer harreman geldituko ote zaion haiekiko, haiek pentsatuko ote duten berak ahaztu dituela. Sentsazio hori esplikatzeko esaten zuen: «Mugimendu bat bazegoen lehen gure artean, eta orain nik ez dakit mugimendu hori zertan dagoen». Esplikatzeko modu polita eta berezia iruditu zitzaidan, eta hortik inspiratu izan naiz. Azkenean, pertsonen arteko harremana mugimendu bat da, baita ere, eta beti, gainera, aldatzen ari dena: ez dago inoiz bare-bare edo ja finkatuta; beti aldatzen doa.
Pulaarrez horrela esaten da, Ibrahima?
I. B.: Bai. Ama bat bere umearengandik banantzen ari denean bezala da: ez du sufritzen fisikoki, baina bai mentalki. Nire arrebek-eta galdetzen badidate oraindik ba ote dudan eurenganako lehen nuen maitasuna, pentsatzen dut hasi direla pentsatzen aldatu naizela, edo ez dudala gogorik haiek berriro ikusteko. Baina nik ahal dudan onena egiten dut haiek lasaitzeko. Ez dut nik hautatu familia hori: horrela atzeman dut. Eskuen artean eusten diot, eta ahal dudan guztia egiten dut atxikitzeko. Haiek saiatzen dira ulertzen. Nik ahal dudana egiten dut.
Zer mugimendu duzue bion artean?
I. B.: Ametsek ni behatu eta entzuteko duen moduak asko erakarri ninduen. Tren geltoki batean atzeman nuen, eta ez dut sekula ahantziko egun hori. Lehenago jende asko ezagutu nuen, baina gizon honekin ikusi nuenak bultzatu ninduen nire istorioak esatera. Ez nuen sekula aurkitu nire arazoak esplikatzen ahal nizkion pertsona bat, nire historia guztia kontatzeraino, hasi nintzenetik jakiten gauza bat ona dela eta bestea txarra: haurtzarotik.
Asiloa eskatu zenuen gero, Ibrahima. Zergatik hemen eta ez bertze herrialde batean? Jende anitzek muga pasatu zuen Europa iparralderantz: zuk ez.
I. B.: Nik ere nahi nuen pasatu hara, baina herrialde bat utzi nahi baduzu beste batera joateko, jakin behar duzu nola joan. Nire buruan ez zegoen soilik ibiltzea: nire atzean zeudenak laguntzeko soluzio bat bilatu nahi nuen. Zeren eta, nik jaten baldin badut, jakin pentsatzen dudala nire amak eta arreba txikiek jan ote duten. Lehen ez nuen pentsatu ere egiten niretzako zapata batzuk edo kamiseta bat ordaintzea. Nire izpiritua ez dator niregana, nire gurasoen eta arreba txikiengana baizik. Haiek ongi badaude, ni oso ongi nago. Horrek nire bizitza konplikatzen du, zeren eta ni bakarrik bizi bainaiteke, agian: baldin badaukat, nik dakit daukadala, eta ez baldin badaukat, nik dakit. Baina gurasoak... [Negarrez hasten da].
A. A.: [Isilune baten ondoren] Baina zu ere Hendaiara joan zinen, Ibrahima, justu ni ezagutu baino lehen. Oroitzen zara? Muga gurutzatu zuen berak ere [kazetariari begira]. Kontaiezu [Ibrahimari].
I. B.: Hendaiarantz abiatu ginen; gaua zen. Asko ginen: lau edo bost. Frantziako Poliziak harrapatu gintuen han, 03:00ak edo 04:00ak aldera, tren geltokian, eta polizia etxera eraman gintuzten. Ohar txiki bat idatzi zuten esateko ez genuela eskubiderik hara gurutzatzeko eta hemen gelditu behar genuela. Zubira eraman gintuzten eta oinez itzuli ginen. Parke batean gelditu ginen, eta bi emakume etorri ziren, Irungo harrera sarekoak. Haiek lagundu gintuzten Gurutze Gorrira, eskubidea baikenuen hiru gau han pasatzeko. Horixe egin genuen.
Eta gero?
I. B.: Gurutze Gorritik aterata, ospitalerantz joan ginen. Harrera sareak han hartu gintuen. Asko ginen, hiru edo lau: Lansana, Bamba, Mouloud eta laurok. Kaputxinoetara joan ginen [2018ko urrian Hondarribiko kaputxinoen frailetxea migranteentzat ireki zuten]. Bi aste-edo pasatu genituen han, eta CEAR-ek Oñatira eraman gintuen.
Eta nola hasi zenuen paperak eskatzeko prozedura?
I. B.: Kaputxinoetan zegoen jendeari galdetu genion zer egiten ahal genuen eta zer ez. Esan ziguten Europa osoa Europa zela. Nik lan egiteko beharra nuen. Esan zidatenean ezin nuela lanik egin paperik gabe, gaizkitu egin nintzen, ez bainekien zer egin. Nik ez dut sekula paperik izan.
Eta, orduan?
I. B.: Lagun batek esan zidan asiloa eska nezakeela, eta lortuz gero bimodua atera nezakeela hemen. Asiloa eskatzea erabaki nuen, beraz. Bi txartel gorri daude: lehena eta bigarrena. Lehenarekin, Madrilera joan nintzen, mekanika ikastaroa egitera. Baina bigarren txartelaren bila joan nintzenean, ukatu egin zidaten. Galduta nengoen, ez nekien zer egin. Egin nuen guztia hutsera itzulia zen.
Zer egin zenuen?
I. B.: CEAR-eko jendeak esan zidan segi nezakeela ikastaroarekin, baina lotarako lekurik gabe gelditu nintzen. Elkarte batean egon nintzen, emakume batek bere etxean hartu ninduen arte. Orain han bizi naiz.
A. A.: Hitzorduak ematen dizkizute aztertzeko asiloa emango dizuten ala ez, eta, normalean, denbora bat hartzen dute horretarako. Erantzuna ematen ez dizuten bitartean, parentesi legal batean bezala zaude, eta aterpe baterako eskubidea duzu. Pentsatzen genuen luzeagoa izango zela, baina erantzuna aski azkar jaso zuen.
Liburuaren ideia hor hasi zen?
A. A.: Nire asmoa zen, denbora bat bazegoenez, ia urte bat edo hamar hilabete, zerbait egitea Poliziari emateko. Eta, luzaz, liburu horretan agertzen den bigarren pertsona, «zu» hori, dosierra jasoko zuen polizia zela irudikatzen nuen. Gero, egun batetik bestera irizpideak aldatu zituzten, eta urrirako finkatua zegoen hitzordua apirilean jarri zuten: hasia genuen lana egiteko ez genuen denborarik. Eta, gainera, pentsatu nuen beharbada Poliziari garrantzi handiegia ematea zela, eta beharbada ez zuela irakurriko dosierra; gutxiago euskaraz.
Zaila da asiloa ematea, ezta?
A. A.: Nahiz eta jendeak irizpide guztiak bete eta froga guztiak eduki, maiz ukatzen dute asiloa. Eta, zoritxarrez, Ibrahima bezalako baten tragedia ez dute hartzen asiloa emateko irizpidetzat. Ikusten nuen ez zuela inolako aukerarik, baina nahi nion lagundu modu batera edo bestera... Ezin bazuen babes politikorik eduki, bederen babes soziala izan zezan.
Ukatu ziotenean, Espainiako Estatutik eta Schengen eremutik ateratzeko hamabost egun eman zizkioten: borondatea izanda ere, logistikoki ezinezkoa zen. Ordutik kanporatze arriskuan dago.
Horrela zaude orain, Ibrahima?
I. B.: Bai.
A.A.: Gainera, inork ez dizu azaltzen. Ofiziozko abokatuak helegitea jarri zuen asiloaren ukoaren aurka, eta uste dut erantzunik ez dugun artean parentesi legal batean gaudela berriro. Orain uste dugu ez dagoela arriskurik, baina aldaketa politikoa balego...
I. B.: Hurrengo urratsa sustraitzearena da: hiru urte pasatu behar dituzu hemen. Esan zidaten horretarako pasaporte bat behar duzula, errolda... Baina eskatzen didaten guztia nik ez daukat: ez dut sekula eduki pasaporterik.
Ikastaro batean ari zara orain, Madrilen. Zer moduz?
I. B.: Ongi; ongi moldatzen gara. Laster egingo ditut hamar hilabete. Han errespetu handia dut jendearekiko, eta haiek nirekiko.
Aipatu izan duzu, Amets, Ibrahimaren kontakizunak hautsi zuela zuk migranteen inguruan zenuen «begiradaren logika», ez baitzuen Europara etorri nahi, baizik bere anaiaren bila. Zer aurreiritzi zenuen migranteez?
A. A.: Hasieratik Ibrahimak esan zidan gauza batek pixka bat nire logika aldatu edo hautsi zuen. Esan zidan: «Hemen nago, baina nik ez nuen Europara etorri nahi». Eta, noski, zuk migrante baten atzean ikusten duzun ibilbidearen motibazioaren logika beste bat da. Horrek pixka bat nahasita utzi ninduen. Nahiz eta pentsatzen duzun bakoitzak bere istorioa dakarrela eta bakoitzak bere korapiloak, eta bide denak desberdinak direla, ohartu nintzen nik uste baino diferentzia gehiago zeudela zaku berean sartzen ditugun migrante horien artean. Konturatu nintzen ze korapilo egon daitezkeen bakoitzaren bideen atzean. Eta askatzen, gainera, zailak direnak.
Zuk, Ibrahima, zer aurreiritzi zenuen Europari buruz?
I. B.: Etxetik atera baino lehen ez nuen sekula pentsatu Europara etortzea: Europara etortzera bultzatu ninduena nire familia atzematea zen. Ez nuen aurkitu bila abiatu nintzen hori, eta ez zen erraza amari azaltzea anaia ez nuela aurkitu. Badakit nire amak zer sentituko duen, nik baino gehiago. Edonora joan naiteke, baina ez dut nire amarekin topo egin nahi, azaltzeko sekula azaldu ezingo diodana.
Ez zenekien ezer Europaz?
I. B.: Telebista ikusten nuen, futbola-eta: hori baino ez. Nik nahi nuen guztia nire familia kudeatzea zen. Denbora guztia pasatzen dut pentsatzen zer egin behar dudan haientzat. Nire amak ez du inor lagunduko duenik, gu salbu. [Eta, berriro, negarra].
A. A.: Gomendatuko zenioke, adibidez, zure herriko norbaiti, Europara etortzea?
I. B.: Esango nioke dagoen lekuan gelditzeko: bila dezala han bizitza. Gizaki bat ez da sekula asetzen, Amets. Gaur bi etxe badituzu, bihar bat gehiago beharko duzu. Gaur bi oinetako pare baldin badituzu, bihar beste bat nahiko duzu. Mugatu behar da. Nik lehen han ezagutzen nuen bizitza hemen ez da existitzen. Afrikan, nire herrian, badira familiak egunak pasatzen dituztenak umeentzat eltze txiki bat ere prestatu gabe. Hemen denek jaten dute; gurean, ez.
A. A.: Eta hala ere esango zenieke han gelditzeko?
I. B.: Bai. Jendeak bizia galtzen du bidean, Amets. Zuek orain ezagutzen nauzue eta ulertu dituzue nire istorioak, ez dudalako bizia galdu han. Baina euren bizia bidean galdu dutenei buruz... Inork ez daki nola pasatu dituzten bizitzako azkeneko minutuak.
Ibrahimak sufritu egiten du kontatzen duenean. Zalantzak izan zenituen zuk ere, Amets: laguntzen ari ote zinen edo ez. Zein kontraesan izan dituzu?
A. A.:Oraindik zabalik segitzen duen kontraesan bat da. Orain ere, liburua hartzen dudanean, badakit berarentzat ez dela erraza, oraindik zabalik dagoen zauri bat baita. Eta liburua eginez kontziente nintzen bera uzten nuela lotua kate batekin horri. Esponitua ere bai: pudorea sentitzen du. Eta lotsa bat ere bai: azkenean, bakoitzak bere biografiarekin duen harremana oso gauza intimoa da. Madrilen egon ginenean, esan zidan liburua berarekin eramaten duela, baina ez duela zabaltzen. Aldi berean, nire motibazioa zen Ibrahimari pixka bat babes bat, laguntza bat ematea, baina kausarekiko sentsibilitatea ere zabaltzea. Uste dut hortik ere eduki duela berak aurrera egiteko borondatea eta indarra.
Bien izenean dago izenpetua liburua. Argi zenuen?
A. A.: Niretzat hori oso garrantzitsua zen, hasieratik. Batetik, nire ahalegina izan da hasieratik harremanean ere ahalik eta berdinetik berdinera aritzea, oso abiapuntu ezberdina izanik: oso gauza zaila da, kasik ezinezkoa. Baina behintzat Ibrahima autore bezala kontsideratua izan zedin, horrek esan nahi duen guztiarekin.
Zergatik?
A. A.: Ez da kazetaritza kronika bat. Literaturarako bide bat hartzen du, eta jauzi hori berari zor diot: berak erakutsi ditu estiloa eta kontatzeko modua. Orduan, hor ja gauza asko daude. Ez da opari bat: iruditzen zait berari dagokiola niri bezainbat, gutxienez; ez baldin bada gehiago.
Idatzia izanik ere, oso ahozkoa da liburua. Nola egin duzu hori?
A. A.: Ibrahimak ahozko kontaera molde bat du, eta hori zen estiloaren indarretako bat, nire ustez. Gero, lana izan da, buruhaustea, jolasa, hizkuntza bat asmatzea horren neurrira. Hori izan da istorio honek izan duen alde polita eta sortzailea, niri lagundu didana ariketa honetan. Azkenean, istorioa bera gogorra da, eta ez da erraza izan entzutea eta idaztea hori guztia. Baina hizkuntza bat asmatzeak horren neurrira, alde jolasti bat eduki du.
Ibrahima, zu kontziente zinen zure gaitasun horretaz?
I. B.: Ez. Nire hitz egiteko modua zen, baina ez nekien hunkitzen zuenik. Denaren aurretik errespetua behar da: entzuten baduzu norbaitek esaten dizuna, hitz egiten duena ongi sentituko da. Ez da hitz egin behar hitz egiteagatik: jakin behar da zer esaten duzun.
A. A.: Ahozko tradizioa egonen da zure herrian, ezta?
I. B.: Gure kulturan ezberdina da. Adibidez, zu baino zaharragoa den pertsona bat hitz egiten ari bada, zuk ez duzu eskubiderik bera zeharkatzeko: entzun, eta bukatzen duenean, orduan hitz egin dezakezu.
A. A.: Adibidez, hor esan duzu aditz bat balio didana adibide gisa nahi nuena azaltzeko. Nik frantsesez edo euskaraz ez nuke esango zeharkatu aditza norbaiti hitza moztu izana adierazteko. Uste dut oso bisuala dela eta oso ongi esana. Pulaarrez horrela da?
I. B.: Bai, hori da.
A. A.: Oso polita dela iruditzen zait; poesia dagoela aditz horren aukeraketan. Ez dakit nola egiten duzun, baina modu poetiko bat da, sekula entzun ez nuena.
Amets bertsolaria da. Entzun duzu inoiz bertsotan, Ibrahima?
I. B.: Bai, bai.
Eta zer iruditu zaizu?
I. B.: Bikaina [Ametsek irri egiten du]. Jakin behar da jendeari erakusten zuk dakizuna. Pentsatzen dut pertsona bakoitzak egin dezakeela zerbait. Adibidez, zuk jakin dezakezu zerbait nik sekula irudikatuko ez nukeena. Baina zuk ulertarazi diezadakezu baietz, existitzen dela. Baina existitzen dela jakiteko leku horretatik igaro behar duzu.
Zuretzat zer da liburu hau?
I. B.: Sorpresa bat bezalakoa da: ez nuen sekula irudikatu etorriko zitzaidanik. Nik ez dut sekula idatzi esaldi bat beste norbaitek irakurtzeko. Gaur egun jende askok irakurri du, ezagutzen dute nire istorioa... Nik ez ditut ezagutzen, baina haiek ni bai! [Ametsek irriak]. Adibidez, lehengoan Donostian geunden, manifestazio batean, eta bi emakume etorri zitzaizkidan agurtzera. Liburua zeukaten! Baina nik ez nekien ezer haietaz. Manifestazio bukaeran jende gehiago etorri zitzaidan eta agurtzen ninduten: «Ibrahima!». Eta nik pentsatzen nuen: «Zergatik agurtzen nau jende guztiak?».
Uste duzue liburu honi esker zerbait alda daitekeela?
I. B.: Ez dakit. Dakidan bakarra bizi izan dudana da: dena da egia.
A. A: Zoritxarrez, munduak zuzentzera baino okertzera bide gehiago egiten du. Liburu txiki batekin ez dut uste zuzen dezakegunik ardatz oker hori, baina bai behintzat ardatz horren okerra erakusteko lekukotasun bat utzi.
Segituko du zuen arteko mugimenduak?
I. B.: Amets Europan ezagutu nuen, ez da kolore berekoa, ez dugu hizkuntza berean hitz egiten, baina badakizu? Amets anaia bat bezala da niretzat.
A. A.: Orain mugimendua zailagoa da, Madrilen dagoelako.
I. B.: Baina telefonoak funtzionatzen du.
A. A.: [Irriz] Bai, bai, asko funtzionatzen du. Ia egunero hitz egiten dugu. Hurrengo ikastaroan euskaraz ikasiko duzu? Poliki-poliki.
I. B.: [Euskaraz] Beti aurrera.
|
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186452/langile-bat-hil-da-trapagaranen-teilatutik-erorita.htm
|
Ekonomia
|
Langile bat hil da Trapagaranen, teilatutik erorita
|
25 urte zituen, eta azpikontratatuta ari zen lanean Productos Tubulares enpresan.
|
Langile bat hil da Trapagaranen, teilatutik erorita. 25 urte zituen, eta azpikontratatuta ari zen lanean Productos Tubulares enpresan.
|
LABek emandako datuen arabera, istripu bat gertatu da Productos Tubulares enpresan, Trapagaranen (Bizkaia). Fabrikaren teilatuan lanean ari zen 25 urteko langile bat 15-20 metrotik erori da, eta berehala hil. Behargina Igorreko Estructuras Metalicas enpresako langilea zen; PTk kontratatua du enpresa hori, mantentze lan batzuk egiteko.
Istripuaren berri izan pronto, ekoizpena geratu zuten PTko langileek, eta erabaki zuten soldatatik kenduko dieten dirua hildakoaren senideei ematea.
Sindikatuaren zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean hildako 47. langilea da Trapagaranen zendutakoa. Horri gehitu behar zaio Zaldibarko zabortegiko hondakinen artean harrapatuta geratzen dena, Joaquin Beltran. Iaz urte osoan 46 hil zirela dio LABek, eta administrazioaren erantzukizuna nabarmendu du. «Bistan da ez dutela neurririk hartzen osasuna eta bizitza gal ez ditzagun».
LABek «elkartasuna eta babesa» helarazi dizkie hildakoaren senideei eta lankideei, baina baita azken hilabeteetan lanean hildako guztien ingurukoei ere. Haren iritziz, «lan istripuak ez dira zoriak edo kasualitateak sortuak: dauden lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioen emaitza dira».
|
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186453/lau-euskal-preso-lekualdatuko-ditu-madrilek-eta-bati-hirugarren-gradua-eman-dio.htm
|
Politika
|
Lau euskal preso lekualdatuko ditu Madrilek, eta bati hirugarren gradua eman dio
|
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Picassentetik Aranjuezera mugituko dituzte, eta Asier Bengoa Lopez eta Faustino Marcos Alvarez Herrera de la Manchatik Darocara. Urko Labeaga Garcia hirugarren gradura igaroko dute.
|
Lau euskal preso lekualdatuko ditu Madrilek, eta bati hirugarren gradua eman dio. Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Picassentetik Aranjuezera mugituko dituzte, eta Asier Bengoa Lopez eta Faustino Marcos Alvarez Herrera de la Manchatik Darocara. Urko Labeaga Garcia hirugarren gradura igaroko dute.
|
Espainiako Espetxe Erakundeek lau euskal presoren lekualdaketen berri eman dute gaur: Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxean zeuden, eta Aranjuezera (Madril) mugituko dituzte. Ume bat daukate, eta Picassenteko amen moduluan zegoen, Mendizabalekin. Espetxe Erakundeen arabera, itxi egingo dute Picassenteko amen modulua —Alacanten zabalduko dute bertze bat—, eta bi presoak Aranjuezkora mugituko dituzte orain. Gonzalezi bigarren gradua eman diote; Mendizabalek, aldiz, lehen graduan segituko luke.
Bertze mugimendua Asier Bengoa Lopezi eta Faustino Marcos Alvarezi dagokie: Herrera de la Manchatik (Ciudad Real, Espainia), Darocara lekualdatuko dituzte (Zaragoza, Espainia). Euskal Herritik hurbilxeago egonen dira, beraz. Espetxeak proposatu du Bengoa bigarren gradura igarotzea; Alvarezek beteak ditu kondenaren hiru laurdenak.
Urko Labeaga Garcia euskal presoari, berriz, hirugarren gradua eman diotela jakinarazi dute Espetxe Erakundeek. 1998tik dago espetxean Labeaga, eta zigorraren hiru laurdenak bete zituen 2017an. Asturiasen daukate preso, eta espetxeak proposatu du Donostiara eramateko.
|
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186454/urkulluk-dio-ospitaleetako-egoera-kontrolpean-dela-eta-txibitek-eskatu-du-arduraz-jokatzeko.htm
|
Gizartea
|
Urkulluk dio ospitaleetako egoera «kontrolpean» dela, eta Txibitek eskatu du arduraz jokatzeko
|
Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu du koronabirusari aurre egiteko duten estrategiak hiru lehentasun dituela: osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Nafarroako lehendakariak, berriz, erantzukizunez jokatzeko eskatu du, «datuek gora egin ez dezaten».
|
Urkulluk dio ospitaleetako egoera «kontrolpean» dela, eta Txibitek eskatu du arduraz jokatzeko. Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu du koronabirusari aurre egiteko duten estrategiak hiru lehentasun dituela: osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Nafarroako lehendakariak, berriz, erantzukizunez jokatzeko eskatu du, «datuek gora egin ez dezaten».
|
Osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu duenez, horiek dira COVID-19ari aurre egiteko duten estrategiaren hiru lehentasunak. Goizean, bilera egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin eta autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta bertan zehaztu du zein dituen bere lanaren ildo nagusiak.
Batetik osasuna dagoela azpimarratu du. Ospitaleetako eta zainketa intentsiboetako unitateetako egoera «kontrolpean» dagoela ziurtatu du, baita orain arte positibo emandakoen kontaktuen jarraipenean egindako lana nabarmendu ere. «Txertorik edo tratamendu eraginkorrik ez dagoen bitartean, birusarekin bizi behar dugu, eta osasuna kolapsatzea saihestu behar dugu».
Egoera sozioekonomikoari dagokionez, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak luzatzearen alde agertu da Urkulluk, baita Europako funtsak aktibatzeko koordinatzearen alde ere. Gainera, laguntzak eskatu ditu, besteak beste, aeronautikarentzat, automobilgintzarentzat eta makina-erremintarentzat.
Hezkuntzari ere erreparatu dio Urkulluk. Hezkuntza Sailak ikasgeletara «modu ordenatuan eta jasangarrian eta prebentzioz» itzultzeko protokoloa egin duela esan du.
Nafarroaren etorkizuna
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak ohartarazi du hasi berri den ikasturtean «etorkizuna jokoan» dagoela, eta alderdi eta gizarte zibileko hainbat sektoreri eskatu die guztiek «bide berean arraun» egiteko. Eztabaida eta diferentzia bai, baina etekin politikorik lehenestea ez du nahi Txibitek, ezta Nafarroako Gobernuak «dominak» janztea ere.
Halaber, oroitarazi du berehala jarrik dela Nafarroa Berrabiarazteko Plana —Europako funts batzuetatik ailegatuko da diru laguntza—, eta azpimarratu du «lehiakortasunean eta lidergoan postuak berreskuratu» behar dituztela. Horretarako, ordea, diru laguntzak soilik ez, herritarren ardura ere eskatu du lehendakariak: «Testuinguru honetan, administraziokoak toki bateraino heldu gaitezke: jar ditzakegu arauak eta baliabideak, baina, hortik aurrera, gutako bakoitzak ere rol garrantzitsua du».
Horregatik, eskatu du norberak erantzukizunez jokatzea kutsatzeen goranzkoa eteteko.
|
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186455/luca-guadagnino-izango-da-epaimahai-ofizialeko-burua.htm
|
Kultura
|
Luca Guadagnino izango da epaimahai ofizialeko burua
|
Marisa Fernandez Armenterosek, Michel Francok, Lena Mossumek eta oraindik iragarri gabeko beste kide batek osatuko dute epaimahaia. Zinemaldian emango dituzten filmak iaz baino %30 gutxiago izango dira, eta emanaldien kopuruak nahiz edukierak ere murriztuko dituzte.
|
Luca Guadagnino izango da epaimahai ofizialeko burua. Marisa Fernandez Armenterosek, Michel Francok, Lena Mossumek eta oraindik iragarri gabeko beste kide batek osatuko dute epaimahaia. Zinemaldian emango dituzten filmak iaz baino %30 gutxiago izango dira, eta emanaldien kopuruak nahiz edukierak ere murriztuko dituzte.
|
Ezohiko Donostiako Zinemaldia izango da aurtengoa. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, ziurgabetasun handiarekin prestatu behar izan dute jaialdia antolatzaileek, eta, gaur-gaurkoz, festibala hasteko bi aste falta direla, oraindik ez dakite zein zinemagile eta aktore etorri ahalko diren Donostiara; ezta hainbat epaimahairen behin betiko osaketa ere. Nolanahi ere, festibala «aurreko urteetan bezain erosoa» ez izanda ere, aurtengo jaialdiko programazioaz «harro» azaldu da Jose Luis Rebordinos zuzendaria gaur goizean egindako aurkezpenean. Murrizketak murrizketa, Donostiako 68. Zinemaldia ohiko datetan egingo da: irailaren 18an hasiko da, ostiralez, eta 26an amaituko da, larunbatarekin.
Gaurko aurkezpena Zinemaldiko sail ezberdinetako epaimahaiak iragartzeko baliatu dute Rebordinosek, Maialen Beloki jaialdiaren zuzendariordeak eta Ruth Perez de Anuzita komunikazio arduradunak. Hala ere, horiek ere erabat osatu gabe daude oraindik. Luca Guadagnino zuzendari italiarra izango da epaimahai ofizialeko burua, eta, harekin batera, Marisa Fernandez Armenteros ekoizleari, Michel Franco zuzendariari, Lena Mossum jantziteria diseinatzaileari eta oraindik zehaztu gabeko beste kide bati egokituko zaie Sail Ofizialeko sariak erabakitzea.
Gainerako epaimahaiei dagokienez, euskal zinemaren Irizar sariarena Maider Oleaga zinemagileak, Diego Soto kazetari eta gidoigileak eta Irati Crespo Elias Kerejeta Zine Eskolako ikasleak osatuko dute; Kutxabank-Zuzendari Berriak saileko epaimahaiko kideak Belen Funes zinemagilea, Aiste Dirziute aktorea eta Ariel Schweitzer historialari eta zinema kritikoa izango dira, eta Horizontes sariaren epaimahaia osatuko dute Jayro Bustamante zinemagileak. Celia Rico idazle, ekoizle eta zuzendariak eta Valerie Delpierre ekoizleak. Zabaltegi-Taabakalera saileko epaimahaikideak, berriz, Vetusta Morla musika taldeko kide Pucho, Carlos Rodriguez Rios Bartzelonako D’A Film Festival jaialdiko zuzendaria eta iragarri gabeko hirugarren kide bat izango dira.
Egoerara egokituta
Pelikulak zinema aretoetan ikustearen aldeko «apustu irmoarekin» helduko dio aurtengo edizioari Donostiako Zinemaldiak, Rebordinosek adierazi duenez. Hark jakinarazi duenez, egunotan bilera bat egin dute Venezian Europako zortzi zinema jaialdi nagusiek, eta, bilkura horretan, festibal guztietako arduradunek adierazi dute euren helburua beti izango dela filmak zinema aretoetan ematea.
Helburu hori buruan, segurtasunean jarri du arreta zinemaldiaren zuzendariak, eta iragarri du edukieran izango dutela eragina hartutako erabakiek. Hala, Kursaaleko auditoriumean gehienez 600 lagun sartu ahalko dira (%40), eta gainerako aretoetako edukiera %60ra murriztuko dute publiko orokorrarentzako emanaldietan, eta %50era akreditatuentzako saioetan. Horri lotuta, areto bakoitzean egunero izango diren emanaldiak ere murriztu egin dituzte, saio eta saio artean aretoen desinfektatze lanak egin ahal izateko. Edukiera murrizketa horiek zinemaldiko jarduera guztietan ezarriko dituzte: prentsaurrekoak, argazki saioak, aurkezpenak...
Aurretiazko sarrerak aurten Internet bidez baino ezingo dira eskuratu —Zinemaldia Plaza zerbitzua kendu dute—, eta hilaren 13an, igandez, jarriko dituzte salgai. Hain zuzen ere, lehen egun horretan jaialdiaren aurreneko hiru egunetarako sarrerak besterik ezingo dira eskuratu (irailaren 18, 19 eta 20rako). Eta 14an, astelehenean, ondorengo 21erako, 22rako eta 23rako sarrerak jarriko dituzte salgai; 15ean, azkenik, 24ko, 25eko eta 26ko saioetarako sarrerak eskuratu ahalko dira. Hilaren 16tik aurrera, saio guztietarako sarrerak erosi ahal izango dira. Sarrera guztiak zenbakidunak izango dira, eta sistema informatikoak berak esleituko ditu. Gainera, elkarrekin bizi direnek elkarren alboan esertzeko bi sarrera erosi ahalko dituzte gehienez. Zinema aretoetako leihatilak ere irekiko dituzte jaialdia hasten den egunean, 18an.
Emanaldien kopurua ere ohi baino txikiagoa izango da. 2019an baino 159 emanaldi gutxiago izango ditu Zinemaldiak —%23 guxtiago—, eta filmak ere iaz baino 65 gutxiago izango dira —%31 gutxiago—. Antolatzaileek adierazi dutenez, sarbide ordenatuagoak ahalbidetzea eta aretoak husteko denbora gehiago izatea ekarriko du horrek. Era berean, zinema aretoak desinfektatu egingo dituzte saio batetik bestera. Kursaaleko auditoriumean, Kursaal 2n, Viktoria Eugenia antzokian eta Antzoki Zaharrean —edukierarik handieneko aretoak— emanaldien arteko tarteak 90 minutu iraungo du, eta gainerako guneetan, aldiz, ordubetekoak izango dira tarteak.
Maskara nahitaez erabili beharko da une oro. Emanaldia lau ordutik gorakoa bada, derrigorrezkoa izango da maskara profesional homologatu bat eramatea (KN95 edo FFP2).
Aurten ez da saiorik izango Belodromoan eta San Telmo museoan, eta ekitaldi sozialak eta festak —inaugurazio eta itxierako jaiak, euskal zinemaren jaia— bertan behera utziko dira.
Segurtasun neurriek zinemaldiak kalean duen presentzian ere izango dute eraginik. Hala, alfonbra gorria jarriko dute Kursaalaren sarreran, baina publiko orokorra ezingo da gerturatu, eta komunikabideetako argazkilariak baino ezingo dira bertan egon. Aktore eta zuzendariak Donostiara iristen direnean ere, ez da izango aukerarik haiengana argazkiak egitera hurbiltzeko eta sinadurak eskatzeko.
Nolanahi ere, zinemaldiaren antolatzaileek jakinarazi dute sareko eskaintza indartu egingo dutela, eta jaialdiaren webgunean ikusiko ahalko direla artisten iritsierak, eta baita Sail Ofizialeko prentsaurrekoak ere. Gainera, aurten publikoaren eta artisten arteko online topaketak antolatzeko asmoa ere badutela adierazi dute.
Izenik gabe
Donostiako Zinemaldia hasi aurreko aurkezpenean iragarri ohi dituzte antolatzaileek festibalean izango diren zuzendari eta aktoreen izenak, baina gaurkoan ez dute izenik eman nahi izan. «Egoera oso aldakorra da, eta ez dugu izenik eman nahi, arrazoi batengatik edo besterengatik gero baliteke-eta norbait ez etortzea», adierazi du Rebordinosek. Zinemaldia Woody Allenen Rifkin's Festival-ekin hasiko da, eta antolatzaileen asmoa bazen ere zuzendari estatubatuarra Donostiara etortzea, azkenean ez da hala izango. «Etorri nahi zuen, baina azken asteetako gorabeheren ondorioz, erabaki du ez etortzea. Kontuan izan behar dugu 82 urte dituela».
Sail Ofiziala, film baten zain
Azkeneko hilabeteetan Sail Ofiziala osatuko duten filmak iragarrizn joan da Donostiako Zinemaldia, baina, Rebordinosek jakinarazi duenez, oraindik lehian izango den azken pelikula bat falta da, eta datozen egunetan emango dute haren berri.
Perlak saila, berriz, bi ekoizpenekin osatu dute: The World to Come (Mona Fastvold) eta Nomadland (Chloe Zhao). Bi filmak Veneziako Ziinemaldian aurkeztuko dituzte egunotan.
|
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186456/amets-arzallus.htm
|
Amets Arzallus
|
Amets Arzallus.
|
Irungo harrera sarean zebilela ezagutu zuen Amets Arzallusek Ibrahima Balde, eta haren kontakizunarekin osatu zuen bere lehen liburua, 2019an: Miñan. Dena dela, bertsolari gisa da Arzallus bereziki ezaguna. Gazterik hasi zen plazetan kantari, eta baita txapelketetan ere: 16 urterekin irabazi zuen Nafarroako bertsolari txapela. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusian finalista izan da lau aldiz, eta txapela lortu zuen 2013an. Anitzetan kantatu dio migranteen arazoari. Kazetaria da ikasketaz, eta hainbat kolaborazio egin izan ditu prentsan. Gaur egun Saran bizi da (Lapurdi).
|
||
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186457/ibrahima-balde.htm
|
Ibrahima Balde
|
Ibrahima Balde.
|
Migrazioaren «abenturak» markatu du Ibrahima Balderen ibilbidea. Aita gazterik hil zitzaion, eta anaia desagertu: haren bila abiatu zuen Gineatik Europaranzko bidaia. Pobrezia, desertua, tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu dute Euskal Herrira iritsi bitarte egin duen bidaia. Pulaarra du ama hizkuntza, eta hitz egiteko modu berezia darabil: poetikoa. Ofizioz auto mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, tailer batean prestakuntza egiten ari den bitartean.
|
||
2020-9-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/186458/amildegia.htm
|
Kultura
|
Amildegia
|
Vilafranca del Penedes (Herrialde Katalanak, 1983). Zuzentzailea eta kazetaria da. Vilaweb-erako egin du lan, baita El Temps i Enderrock eta Media.cat-erako ere. A Ovidi Montllor. Un temps, una estima, una idea (Lo Diable Gros, 2016) eta Nosaltres les fusterianes (Tres i Quatre, 2017) lan kolektiboetan hartu du parte, eta Manuel de Pedrolo, la llibertat insubornable biografia eman zuen 2018an.
|
Amildegia. Vilafranca del Penedes (Herrialde Katalanak, 1983). Zuzentzailea eta kazetaria da. Vilaweb-erako egin du lan, baita El Temps i Enderrock eta Media.cat-erako ere. A Ovidi Montllor. Un temps, una estima, una idea (Lo Diable Gros, 2016) eta Nosaltres les fusterianes (Tres i Quatre, 2017) lan kolektiboetan hartu du parte, eta Manuel de Pedrolo, la llibertat insubornable biografia eman zuen 2018an.
|
Beste mihilu adaxka bat hartu zuen, ahoan zeukanak aspaldi galdua baitzuen zaporea.
—Azkenean kalte egingo dizu.
—Utzi bakean.
—Orain ez hasi zakarkerietan nirekin.
—Norekin hasiko naiz, ba?
—Biok galdu gara, aizu! Ez da nire kulpa.
—Ezetz? Nola ailegatu gara, ba, hona? Ea, esan. Zer ostiagatik joan gara morroi hari segika? Herriko tabernan agurtu duzunean pentsatu dut ezaguna zenuela. Hark esan kala bateraino eramango gintuela, eta zuk bi aldiz pentsatu ere ez! Uste nuen adiskideak zinetela. Eta hara non tipoak amildegiaren erdian utzi gaituen, esanez artaldea biltzera joan behar duela eta bueltarako bide beretik itzuli besterik ez daukagula. Nik zer dakit, ba, zer bide egin dugun! Hemen ez dago-eta biderik!
—Urdurituta ez dugu lehenago aurkituko, emakumea.
—Zoaz pikutara.
Gizonak gerria heldu zion atzetik, eta musu bat eman saman.
—Ez al da polita ilunabarra?
—Gainera! Gautuko du, eta gu bidea aurkitu ezinik oraindik. Ikusten dut, bai, biharko albistegietan aterako garela. Ezin barregarriagoak izan. Deshidratatuta erreskatatuko gaituzte, ez badituzte bi gorpu hil aurkitzen, edo animaliaren batek erdi janda.
—Bai, putreek janda! Ea, xomorro. Erromantikoa da eta —aurrean gelditu zitzaion, besarkatu, eta ilea usaindu zion. Irrika bizia zuen hari musu eman eta denbora gelditzeko. Eta zer, galduta ere? Uharte batean zeuden oporretan, bakar-bakarrik, negu amaierako egun batean. Ezin pixka bat gozatu? Festa zapuzten iaioa zuen, gero, emaztea. Emakumeak zurrun zituen besoak.
—Utzi bakean, benetan. Ez dakit nola pentsa dezakezun hori orain. Telefonoan seinalerik gabe oraindik? Bai... Eta ez niri xomorro esan.
Kala eta amildegia atzean utzi zituzten. Sen hutsez segitzen zioten bideari; eguzkiak ez zien askorik laguntzen, ez baitzuten arrastorik ere zer puntu kardinaletan zeuden. Harrizko itxitura baten gainetik salto egin, eta lursail huts bat gurutzatu zuten.
—Ea, nahikoa dugu. Begira paisaia honi, ez dugu-eta berriz ikusiko. Noizbait aurkituko dugu bidea, ez da hain larria. Hau uharte bat da!
—Ez dut gaua izarpean pasatu nahi, hotza egingo du. Eta, gainera, bueltako ferrya galduko dugu. Axolagabe hutsa zara! Ez al duzu inoiz hasi behar helduek bezala jokatzen?
—Baina zergatik zara horrelakoa?
—Nolakoa?
—Horrelakoa... Zaren bezalakoa. —A, primeran. —Ostikada bat eman zion harri koskor bati, eta, tiradizo batekin, beste mihilu adaxka bat hartu eta haginetan fuerte estutu zuen. Zerua mertxika kolorekoa zen.
Emakumeak proposatu zuen egun batzuetarako alde egitea. Baziren bi urte inora ateratzen ez zirela, bera beti liburu dendako ordutegiei lotua, gizona kontzertuekin batera eta bestera, eta biak juntatuta ere ia sosik gabe. Bikotekideek zaindu beharra daukate batak bestea, esaten zion Nuriak astearteetako yoga saioa afaritan luzatzen zutenean, ratafia tantatxo batzuekin bustita. Nuriak grazia egiten zion: harentzat, bikotekidea zaintzea zera zen, tarteka Tinderren ezagututako baten batekin zerbait espeziala egitea. Probatu! Ezetz, Nuria, ezingo nioke aurpegira begiratu bukatutakoan. Ai, neska, hori da hori lotsa eta pudorea izatea, eta zertarako hainbesteko duintasuna.
Esan eta egin. Poltsak autoan sartu, eta emakumea gidariarenean eseri zen, gizona arduratuko zen musikaz. Ezin zara ordubete egon erre gabe? Gustatzen zait gidatu bitartean erretzea, badakizu. Eta zuk badakizu niri ez zaidala gustatzen tabako usaina... Ai, barkatu, jaitsi leihoa, ez da hainbesterako. Portura iritsi ziren, autoa ferryan sartu, eta eserlekuen bila hasi ziren. Polita izango da, ikusiko duzu, sasoi honetan ia ez da inor egoten. Eguna itsas zabalean argitu zuen. Eguerdian ailegatu ziren alokatutako etxera, olibondo arteko borda zuri batera; trasteak bertan utzi, eta bazkaltzera joan ziren herrian irekita zegoen jatetxe bakarrera. Porru krema, lupia errea eta ardo zuria. Gero, besotik helduta paseatzera joan ziren faroraino. Arroka baten ertzean eseri ziren, oinak zintzilik akuarelazko itsasoaren aurrean. Emakumeak esan zuen, ederki egoten da hemen, ezta? Logaletzen ari ziren. Izkina batean etzan ziren, hartxintxar eta sastraka artean, eta kuluxka bat egin zuten, harik eta, pixkanaka, haizearen marmarrak esnatu zituen arte. Ohartu zen emakumearen begiak so zituela. Zeri barrez? Barrez ez, irribarrez ari naiz; ezeri ez, zu ikusita. Emakumea besarkatu eta ipurdia atximurkatu zion. Hura salto batean altxatu zen; orain bai, barrez ari zara. Ea, goazen, berehala ilunduko du eta. Eta korrika joan ziren etxetxoan itxi eta mantapean irristatzera. Hori duela bi egun izan zen. Orain, uhartearen beste muturrean zeuden, nola irtengo.
—Zergatik aurpegiratzen dizkidazu halakoak? Jakin liteke zer esan nahi duen helduek bezala jokatzeak, mari-perfektu horren arabera?
—Ba, ardurak zeure gain hartzea! Oraindik ezin dut sinetsi nola egin diozun kasu ezagutzen ez zenuen tipo bati. Batek daki zer egingo zigun.
—Jainko maitea, a zer istorioak asmatzen dituzun. Mutil hark taldearen kontzerturen batera etorrita ezagutuko ninduen, eta nik ere ezagutzen nuen plantak egin ditut ez gaizki geratzeko. Jator portatu besterik ez zuen nahi, eta kalaraino ekarri gaitu. Hark erakutsi gabe, ez zinen sekula egongo halako paradisu batean.
—Niri bost. Amildegiaren erdian utzi gaitu kabroiak. Eta tira, moldatuko zarete.
—Lursailak zeharkatzen segitzen badugu, azkenean aurkituko dugu errepidea. Ez jarri halako muturra.
Laster etxalde bat ikusi zuten, bazen garaia! Gizon bat baratzea ureztatzen ari zen, eta besoak mugitu zituzten hark ikus zitzan. Kanpotarrak, seguru. Gizona atondoraino atera zen, baso bete ur eskaini, eta herrira iristeko bidea azaldu zien: hogei minutu, eta bertan izango ziren. Bideari segitu zioten egunaren azken argiarekin bat, itzalak urtzen hastean. Agudo ibili beharko zuten ontziratzeko. Gizonak sorbalda inguratu zion besoarekin:
—Nekatuta nago. —Emakumeak anis zaporeko azken arrastoa bota zuen ahotik.
—Ia iritsi gara. —Gizonarengan burua bermatu, eta, azkenean, gerria inguratu zion.
Garaiz iritsi ziren. Autoa azken solairuan aparkatu, barkuaren gainaldeko eserlekuak aurkitu. Lehertuta eseri ziren. Emakumeak erdizka utzia zuen nobela atera zuen, gizonak esan zuen lo pixka bat egingo zuela. Berehala hasi zen zurrungaka. Emakumeak gogoratu zuen elkarrekin bizitzen jarri zirenean grazia ere egiten ziotela zurrunga haiek. Harik eta denbora pixka bat pasatu eta iruditu zitzaion arte agian medikutara joan beharko zuela apnea haiek aztertzera. Gizonaren zurrunga batek aurrekoak jirarazi zituen. Emakumeak mihia klaskatu zuen, eta, masailak gorriturik, altxatu eta tabernara jo zuen. Gizonari begiratu zion: butakan uzkurtuta zegoen, jakarekin estalita eta puzka. Ontziaren turutak abisatu zuen segituan abiatuko zirela.
Itzultzailea: BERRIAko euskara taldea
|
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186459/bel-zaballa.htm
|
Bel Zaballa
|
Bel Zaballa.
|
Vilafranca del Penedes (Herrialde Katalanak, 1983). Zuzentzailea eta kazetaria da. Villaweb-erako egin du lan, baita El Temps i Enderrock eta Media.cat-erako ere. A Ovidi Montllor. Un temps, una estima, una idea (Lo Diable Gros, 2016) eta Nosaltres les fusterianes (Tres i Quatre, 2017) lan kolektiboetan hartu du parte, eta Manuel de Pedrolo, la llibertat insubornable biografia eman zuen 2018an.
|
||
2020-9-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/186460/igor-gonzalez-sola-euskal-presoa-hilik-agertu-da-bere-ziegan-martutenen.htm
|
Politika
|
Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilik agertu da bere ziegan, Martutenen
|
Senideek arratsaldean izan dute haren heriotzaren berri. 2005eko martxoan atxilotu zuten Donostian, eta aurtengo martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 47 urte zituen.
|
Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilik agertu da bere ziegan, Martutenen. Senideek arratsaldean izan dute haren heriotzaren berri. 2005eko martxoan atxilotu zuten Donostian, eta aurtengo martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 47 urte zituen.
|
Igor Gonzalez Sola Bilboko presoa hilik topatu dute Martuteneko kartzelan. Espetxe Instituzioetako iturriek zabaldu dutenez, goizean topatu dute hilotza, eta guardiako epaileari eman diote gertatutakoaren berri. BERRIAk jakin ahal izan duenez, 19:30 aldera izan dute haren ingurukoek heriotzaren berri. 47 urte zituen.
Gonzalez Sola aurtengo uztailean eraman zuten Martuteneko espetxera. Aurrez, 2018an, Valdemorotik (Madril, 420 km) Soriara (Espainia, 230 km) eraman zuten, bigarren gradura pasatzearekin batera "espetxe legeria" betetzen zuelakoan. Utzia zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.
2005eko martxoan atxilotu zuten Donostiako Antigua auzoko etxebizitza batean, ETAri laguntzea, dokumentuak faltsutzea eta armak gordetzea egotzita. Inkomunikatuta igaro zuen atxiloaldia, eta torturak salatu zituen. 20 urteko kondena ezarri zioten. 2008an eta 2009an, bere buruaz beste egiten saiatu zen, lehenbizi Puertoko kartzelan eta gero Badajozkoan zegoela. Aurtengo martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak.
Gainera, 2014an, Etxerat elkarteak salatu zuen Gonzalez Solaren ama Bixenta Solari anbulantzia bat ukatu ziotela. Semearekin aurrez aurreko bisita egitera joan zen bere bi urteko bilobarekin, eta labain egin eta buruan kolpea hartu zuen. Elkarteak ohar batean salatu du funtzionarioek ez ziotela utzi anbulantziari deitzen, eta, azkenean, beste preso baten senideek eraman zuten ospitalera; hamahiru grapa behar izan zituen buruan.
EH Bilduk onartezintzat jo du
Gonzalez Sola kartzelan hil izana onartezintzat jo du EH Bilduk: "ETAk indarkeriaren erabilera behin betirako utziko zuela iragarri zuenetik bederatzi urte bete direnan, eta erakundea desagertu zenetik bi urte baino gehiago bete direnean, ulertezina da oraindik ere presoak espetxean izatea". Indar subiranistaren arabera, Gonzalez Solaren heriotzak "berriro ere egiaztatu du ezinbestekoa dela presoak berehala beren etxeetara itzultzea. Euskal gizartearen gehiengoak behin eta berriro aldarrikatu duen elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzak urratsak ematea eskatzen du, eta bide horretan funtsezkoa da euskal presoak lehenbailehen aske uztea". Zentzu horretan, uste dute premiazkoa dela Espainiako Estatuak bere espetxe politika aldatzea. EH Bilduk doluminak helarazi dizkie Gonzalez Solaren senideei eta lagunei.
Bakegileek ere espetxe politika salatu dute, eta elkarretaratzera deitu dute igande eguerdirako, Espainiak Baionan duen kontsulatuaren aitzinean. Iganderako bertarako ere manifestaziora deitu dute: Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuko da martxa, 12:00etan.
Hemeretzi preso hilik
Gonzalez Solarekin, hemeretzi dira kartzelan hildako euskal presoak, EPPK-k eginiko zenbaketaren arabera. Horietatik bederatzi gaixotasunen ondorioz edo osasun arazo batengatik, eta beste bederatzi beren buruaz beste eginda agertu ziren. Azkena Xabier Rey Urmeneta izan zen; 2018ko martxoan hil zen, Puerto III-n zegoela.
ESPETXEAN, GAIXO EDO OSASUN ARAZOEKIN
Joseba Asensio. 1986 Herrera de la Mancha (Espainia).
Juan Carlos Alberdi. 1988. Herrera de la Mancha (Espainia).
Mikel Zalakain. 1990. Martutene.
Pello Mariñelarena. 1993. Paris.
Roberto Sainz. 2006. Aranjuez (Espainia).
Xabier Lopez Peña. 2013. Paris.
Arkaitz Bellon. 2014. Puerto I (Espainia).
Kepa del Hoyo. 2017. Aranjuez (Espainia).
BEREN BURUAZ BESTE
Jose Ramon Goikoetxea. 1985. Alcala Meco (Madril).
Mikel Lopetegi. 1988. Herrera de la Mancha (Espainia).
Jean Groix. 1991. Fresnes (Frantzia)
Jose Maria Aranzamendi. 1997. Alcala Meco (Madril).
Juan Carlos Hernando. 1997. Albacete (Espainia).
Ramon Gil. 2002. Baldintzapean aske zegoen, gaixorik.
Oihane Errazkin. 2004. Fleury-Merogis (Frantzia).
Jose Angel Altzuguren. 2005. Soria (Espania).
Igor Angulo. 2006. Cuenca (Espainia).
Xabier Rey Urmeneta. 2018. Puerto III (Espainia).
|
2020-9-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/186488/inigo-urkulluk-lehendakari-kargua-hartu-du-hirugarrenez.htm
|
Politika
|
Iñigo Urkulluk lehendakari kargua hartu du hirugarrenez
|
Segurtasun neurri bereziekin egin dute kargu hartzearen ekitaldia Gernika-Lumon, ohi baino gonbidatu gutxiagorekin.
|
Iñigo Urkulluk lehendakari kargua hartu du hirugarrenez. Segurtasun neurri bereziekin egin dute kargu hartzearen ekitaldia Gernika-Lumon, ohi baino gonbidatu gutxiagorekin.
|
Ezohiko ekitaldi bat egin dute eguerdian Gernikako Batzar Etxean (Bizkaia), ezohiko segurtasun neurriekin. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hirugarrenez egin du karguaren zina Gernikako Arbolaren azpian; Jose Antonio Agirrek 1936an erabili zuen antzeko formula aukeratu du, aurreko bi aldietan bezala: «Jainkoaren eta gizartearen aurrean apal-apalik, herri ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzotasunez beteko dudalako, zin dagit». Gernikako Estatutuaren eta Bizkaiko Foruaren gainean egin du zina.
Ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako jarduneko sailburu gehienak, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria, ahaldun nagusiak eta alderdi politikoetako buruzagiak; besteak beste, EAJko Andoni Ortuzar eta EH Bilduko Arnaldo Otegi. Espainiako Gobernuaren ordezkari moduan joan da Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa. Han izan da Patxi Lopez ere. Hura izan da ekitaldira joan den lehendakari ohi bakarra.
Urkulluk zain zuen Eusko Legebiltzarreko Mahaia, Bakartxo Tejeria buru. Bilkura aretoan izan da legebiltzarkideen ordezkaritza bat, ez baitago denentzako lekurik, eta Urkulluren senideak. Lehendakaria izendatzeko lege testuak irakurri ditu Legebiltzarreko Mahai idazkariak, eta Urkulluk karguaren zina egin du ondoren, Gernikako arbolaren azpian. Ohorezko aurreskua dantzatu diote gero.
Atzera Batzar Etxean, hitza hartu du berriro Urkulluk, lehendakari karguaz jabetzeko. «Estatuko ordezkari» izatea ere onartu du, eta «koroari leialtasuna» erakustea. Lehendakari makila hartu du, baina ez Tejeriarekin eskuetatik, aurtengo ezohiko protokoloarengatik.
Datozen orduetan adieraziko dute gobernu berriaren osaketa. Dena dela, sailburu batzuen izenak agertzen hasiak dira dagoeneko. Jokin Bildarratz izango da Hezkuntza sailburua, eta oso litekeena da Idoia Mendia izatea Enplegu eta Lan sailburua, bigarren lehendakariordea izatez gain. Zenbait hedabidek adierazi dutenez, PSE-EEk hiru sailburu izango ditu, eta Iñaki Arriolak gobernuan jarraituko du; Ingurumen Saila utziko du, baina Etxebizitza Saileko buru izaten segituko du, Eitb.eus-en arabera.
394 kazetari euskaldunek eskaera argia egin diote Eusko Jaurlaritzari: euskaraz lan egin eta informatu ahal izan dezaten, Jaurlaritzako hurrengo arduradunak euskaldunak izan daitezela. Nabarmendu dute arduradunen «betebeharra» dela informazioa eta zehaztasunak euskaraz ematea, baita kazetarien galderei euskaraz erantzutea ere.
|
2020-9-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/186489/talde-bortxaketa-bat-ikertzen-ari-dira-gasteizen.htm
|
Gizartea
|
Talde bortxaketa bat ikertzen ari dira Gasteizen
|
17 urteko neska bati egindako erasoa ikertzen ari da Adingabeen Fiskaltza. Zazpi mutil adingabe lotu dituzte erasoarekin: Ertzaintza horietako bost ikertzen ari da; beste biak ezin dituzte auzipetu, 14 urte baino gutxiago dituztelako.
|
Talde bortxaketa bat ikertzen ari dira Gasteizen. 17 urteko neska bati egindako erasoa ikertzen ari da Adingabeen Fiskaltza. Zazpi mutil adingabe lotu dituzte erasoarekin: Ertzaintza horietako bost ikertzen ari da; beste biak ezin dituzte auzipetu, 14 urte baino gutxiago dituztelako.
|
Ertzaintzaren ordezkari batek adierazi du 17 urteko neska bati Gasteizen egindako talde bortxaketa bat ikertzen ari dela Adingabeen Fiskaltza. Ikerketa «aspaldi» abiatu zutela esan du, adingabe batek sexu eraso bat salatu ondotik.
Gertatutakoaren gaineko xehetasun gehiago argitaratu ditu El Correo egunkariak. Azaldu dute sexu erasoa duela hilabete gertatu zela eta zazpi adingabe daudela erasoarekin lotuta. Horietako bost ikertzen ari dira, sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita. Beste biak ezin dituzte auzipetu, 14 urte baino gutxiago dituztelako.
Adingabeen zentro batera eraman dute gutxienez ikertutako bat; beste lauri urruntze agindua ezarri diete, eta debekatu egin diete biktimarekin harremanetan jartzea. Akusatuek adierazi dute baimendutako sexu harremanak izan zituztela.
|
2020-9-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/186490/gotzone-sagardui-izango-da-osasun-sailburua-eta-josu-erkoreka-segurtasunekoa.htm
|
Politika
|
Gotzone Sagardui izango da Osasun sailburua, eta Josu Erkoreka Segurtasunekoa
|
Sailburu berriak izango ditu Eusko Jaurlaritzak: Gotzone Sagarduirekin batera, Jokin Bildarratz (Hezkuntza), Olatz Garamendi (Gobernantza eta Autogobernua), Javier Hurtado (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) eta Idoia Mendia (Enplegua eta bigarren lehendakariordea). Bingen Zupiria izango da gobernuko bozeramailea. Euskaldunak dira bi sailburu ez gainerakoak.
|
Gotzone Sagardui izango da Osasun sailburua, eta Josu Erkoreka Segurtasunekoa. Sailburu berriak izango ditu Eusko Jaurlaritzak: Gotzone Sagarduirekin batera, Jokin Bildarratz (Hezkuntza), Olatz Garamendi (Gobernantza eta Autogobernua), Javier Hurtado (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) eta Idoia Mendia (Enplegua eta bigarren lehendakariordea). Bingen Zupiria izango da gobernuko bozeramailea. Euskaldunak dira bi sailburu ez gainerakoak.
|
Lehenengo lehendakariordea. Segurtasuna: Josu Erkoreka Gervasio. Bermeo (Bizkaia), 1960. EAJ. Gobernuko zutabe nagusietako bat izan da joan den legealdian, eta, orain, lehendakariorde ez ezik, Segurtasun sailburu ere izango da, Estefania Beltran de Herediaren ordez. Jaurlaritzaren ahotsa izateari utziko dio legealdi honetan. Zuzenbideko lizentziaduna da. Euskalduna da.
Bigarren lehendakariordea. Enplegua eta Lana: Idoia Mendia Cueva. Bilbo, 1965. PSE. Zuzenbideko lizentziaduna. Barne sailburua izan zen Patxi Lopezen gobernuan, Rodolfo Aresek legealdiaren amaieran utzitako hutsunea betez, eta Justizia eta Administrazio Publikoko sailburu ere izan zen gobernu berean. Bizitza profesionala politikan garatu du 1993tik. PSEko idazkari nagusia da 2014tik, Patxi Lopezen ordez. Euskalduna da.
Gobernuko bozeramailea. Kultura eta Hizkuntza Politika: Bingen Zupiria Gorostidi. Hernani (Gipuzkoa), 1961. EAJ. Bigarren legealdia du Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu gisa, eta Jaurlaritzako bozeramaile ere izango da hemendik aurrera. Ardanza lehendakariaren komunikazio arduradun eta ETBko zuzendari izana da, eta Deia egunkariaren zuzendaria ere. Euskal Filologiako lizentziaduna da. Euskalduna.
Ogasuna eta Ekononomia: Pedro Azpiazu Uriarte. Bilbo, 1957. EAJ. Bigarren legealdia du karguan. Ekonomialaria da, eta aditua finantza, aurrekontu eta zerga politikan. Euskalduna.
Hezkuntza sailburua: Jokin Bildarratz Sorron. Tolosa (Gipuzkoa), 1963. EAJ. 2013tik senataria da Espainiako Senatuan, EAJren bozeramailea. Tolosako alkate izan zen 2003tik 2011ra bitartean, eta Eudeleko presidentea 2007tik 2011ra. Irakasletzako diplomaduna da, Natur Zientzia atalean, eta Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentziaduna ere bada. Euskalduna.
Gobernantza eta Autogobernua: Olatz Garamendi Landa. Ea (Bizkaia), 1968. EAJ. Zuzenbideko lizentziaduna. Eusko Jaurlaritzako lege aholkularitza atalean arduradun izandakoa. 2012tik Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea izan da Hezkuntza Sailean. Euskalduna.
Osasuna: Gotzone Sagardui Goikoetxea. Bilbo, 1966. EAJ. Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da 2016tik, eta Garapen Ekonomikoko zinegotzia Bilboko Udalean 2017tik. Medikuntzako lizentziaduna da, eta IFASek Leioan (Bizkaia) duen zentroko asistentzia arduraduna da. Nekane Murga ordezkatuko du karguan. Euskalduna.
Ekonomia Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena: Arantxa Tapia Otaegi. Astigarraga (Gipuzkoa), 1963. EAJ. Industria ingeniaria da, eta hirugarren legealdian jarraian izango da Ekonomia Garapeneko sailburu. Joan den legealdian Azpiegitura Sailaren ardura ere izan zuen, baina gobernu berrian ez da ageri —Garraioaren ardura Arriolak izango du—. Tapiak Jasangarritasuna eta Ingurumen arloen ardura ere izango du orain; Ingurumen ardura Arriolak izan du aurreko legealdian. Euskalduna da Tapia.
Turismoa, Komertzioa eta Kontsumoa: Javier Hurtado Dominguez. Madril (Espainia), 1981. PSE. Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua da 2019tik Arabako Foru Aldundian. Zuzenbideko, eta Administrazioko eta Politika Zientzietako lizentziak ditu. Ez da euskalduna.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak: Iñaki Arriola Lopez. Eibar (Gipuzkoa), 1961. PSE-EE. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu izan zen Patxi Lopezen gobernuan. Bizitza profesionala politikan garatu du 1983tik. Bigarren legealdia izango du gobernuan. Amaitu berri duen agintaldian, polemikoa izan da Zaldibarko auziaz egin duen kudeaketa, eta aurrerantzean ez du kudeatuko Ingurumen Saila. Euskalduna.
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak: Beatriz Artolazabal Albeniz. Gasteiz, 1970. EAJ. Bigarren legealdia izango du sailburu gisa. Joan den legealdian Enplegua eta Gizarte Politiketako ardura izan zuen. Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da, ekonomia atalean. 2016an lehen aldiz Jaurlaritzan sartu aurretik, Arabako Aldundiko Gizarte Zerbitzuen diputatu izan zen, eta aurretik, Osakidetzako ekonomia eta finantza zuzendaria. Ez da euskalduna.
|
2020-9-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/186491/peters-nagusi-pirinioetako-etapa-ikusgarrian.htm
|
Kirola
|
Peters nagusi, Pirinioetako etapa ikusgarrian
|
Ihesaldiari etekina atera dio frantziarrak, Tourreko zortzigarren etapan. Pinot jokoz kanpo gelditu da, eta Pogacarrek 40 segundo berreskuratu ditu. Yatesek sufrituta eutsi dio elastiko horiari.
|
Peters nagusi, Pirinioetako etapa ikusgarrian. Ihesaldiari etekina atera dio frantziarrak, Tourreko zortzigarren etapan. Pinot jokoz kanpo gelditu da, eta Pogacarrek 40 segundo berreskuratu ditu. Yatesek sufrituta eutsi dio elastiko horiari.
|
Mamitsua izan da oso Pirinioetako lehen etapa. Nans Peters (Ag2r) izan da helmuga igarotzen lehena, ihesean erakustaldia eginda. Eta oilarren artean, eraso festa izan da. Gehienak batera helmugaratu dira, baina aurreko etapa menditsuen aldean, bestelako bizitasuna izan du gaurkoak. Eguneko galtzaile nagusia Thibaut Pinot (Groupama) izan da, harrigarriki amildu ostean. Etekinik handiena, berriz, Tadej Pogacarrek (UAE) lortu du, 40 segundo atera baitizkie gainontzeko hautagaiei.
Bestalde, garbi ikusi da Primoz Roglic dela Jumbo Vismaren liderra, lanean aritu baita Tom Dumoulin. Halaber, Egan Bernalen ezina ere agerian gelditu da. Ineos ez da azken urteetako berbera, eta horrek on egiten dio ikuskizunari. Adam Yates (Mitchelton) ere estu eta larri ibili da maldan gora, baina iraun egin du onenekin. Hala, eutsi egin dio maillot horiari. Ihesaldiak baimen osoa izan du laster osatu eta bidea egiteko. Hamahiru txirrindularik egin dute aurrera; horien artean zeuden, besteak beste, Ilnur Zakarin (CCC), Benoit Cosnefroy (Ag2r), Nans Peters (Ag2r), Ben Hermans (Israel), Soren Kragh Andersen (Sunweb), Neilson Powless (Education First), Carlos Verona (Movistar) eta Toms Skujins (Trek). Inork ez zion mehatxu egiten lasterketako lider Adam Yatesi, beraz, jazarpenari uko egin dio Mitcheltonek. Mantso gidatu du tropela, zalaparta Bales (11,7 kilometro eta %7,7ko pendiza) eta Peyresourderako (9,7 kilometro, %7,8) utzita.
Hala, pedalkada bakoitzarekin handitu egin dira aurrekoen aukerak. 25. kilometrorako, iheslariek jada zazpi minutuko aldea zuten; 40. kilometrorako, hamar minutukoa; eta 50.erako, hamabikoa. Garailea lasterketa buruko multzoan zegoen. Hortaz, gehiegi estutu behar gabe iritsi dira Mentera, eguneko lehen mendatera (6,9 kilometro, %8,1). Batera igo dute, eta azken metroetan puntuak biltzeko esprinta egin du Cosnefroyk, mendiko sailkapeneko liderrak. Ez du aurkaririk izan. Tropelean, berriz, oso bare zeuden gauzak. Mitcheltonen erritmoa oso astuna zen, eta gainontzeko taldeek oraindik ez zuten ekimena hartu nahi.
Agertokia aldatzen hasi da Balesera bidean. Jumbo lanean jarri da, zati erabakigarrian berriz ere agintea izateko asmoz. Eta ihesaldian, bakarkako saiakera ausarta egin du Jerome Cousinek (Total Direct), aurrez hirugarren etapan egin bezala. Minutu bateko aldea zabaldu du, eta buruan izan da, harik eta Balesen sua piztu den arte. Multzoa aletu egin da Zakarin eta Petersen erritmo aldaketen ondorioz. Tartaroa eta frantziarra izan dira indartsuenak Balesen; gainean, minutu erditik gorako aldea zuten Skujins, Kragh Andersen, Powless eta Veronak osatutako laukotearekin. Faboritoen multzoan, Pinoten ezinak sortu du harrabotsa. Frantziarraren gorabeherak bukaerarik gabeko soka dira: bezperan oso fin moldatu zen haize babesetan, baina gaur, Tony Martinen (Jumbo Visma) erritmoak utzi du jokoz kanpo. Zortzi minutuko atzerapenarekin igaro du Baleseko gaina. Bat gutxiago.
Lehia bizia Peyresourden
Wout Van Aertek (Jumbo Visma) luzatua eman dio onenen taldeari Baleseko azken kilometroetan, eta Peyresourden, Dumoulinek hartu dio lekukoa. Gogor estutu du herbeheretarrak, eta lasterketa apurtzen hasita zenean, erasoa jo du Pogacarrek. Haren gurpilera Quintana eta Roglic atera dira. Elkarri begira gelditu dira, eta atzetik zetozenek harrapatu egin dituzte. Pogacarrek beste bi aldiz jo du, eta ihes egin du azkenean. Landa, Porte eta Martin ere saiatu dira, baina ez dira urrutira iritsi. Bernal eta Yates, berriz, kinka larrian izan dira.
Ordurako, lasterketa buruan bakarrik zen Peters. Balesen behera aldea atera dio Zakarini, eta Peyresourden tinko eutsi dio. Begi-bistan izan du CCCkoak, baina bete egin da azkenean. Hala, garaipen handia lortu du Petersek; bigarrena du itzuli handietan, iaz Italiako Giroan lorturikoaren ondotik. Haren atzetik, Skujins eta Verona iritsi dira helmugara. Onenen artean, ausardiak saria ekarri dio Pogacarri, bezperako atzerapena hein batean arintzea lortu baitu. Bardeti 38 segundo atera dizkio, eta 40 segundo hautagai nagusien multzoari. Bertan sartu dira oilarrik gehienak, Emanuel Buchmann (Bora), Enric Mas (Movistar) eta Richard Carapaz (Ineos) izan ezik.
Sailkapen nagusiko lehiak jarraipena izango du bihar, Pirinioetako bigarren eta azken etapan. Paue eta Laruns artean jokatuko da, eta lau mendate izango ditu, horietatik bi lehen mailakoak: Hourcere (11 kilometro, %8,8) eta Marie Blanque (7,7 kilometro, %8,6). Azken horrek helmugatik hemezortzi kilometrora du gaina, eta gainsariak izango dira bertan.
|
2020-9-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/186517/uneoro-0800ak.htm
|
Kirola
|
Uneoro 08:00ak
|
Triste eta isilik dago giroa Donostiako portuan. Zalerik ez dago, eta ez du ematen Kontxako Banderaren lehen jardunaldia denik.
|
Uneoro 08:00ak. Triste eta isilik dago giroa Donostiako portuan. Zalerik ez dago, eta ez du ematen Kontxako Banderaren lehen jardunaldia denik.
|
Kontxako Bandera, aurreko edozein urtetan:
08:00ak dira, eta Donostiako portuan ez da giro handirik. Arraunlariak ari dira azaltzen. Traineruak prest daude, baina oraindik uretara joateko doitu gabe. Oso urria da jendearen joan-etorria, ez du inolako zerikusirik ordu gutxiren buruan izango duen itxurarekin. Azalduko da jendea, antzemango da zaleen olatua, bakoitza bere herriko taldearen edota gustuko traineruarekin koloreak soinean dituela. Ez da alferrik tostako arraunaren egun handia. Gainezka egingo du giroak laster.
Kontxako Bandera, 2020ko irailaren 6a:
08:00ak dira, eta apenas antzematen da mugimendurik Donostiako portuan eta inguruetan. Nahiz eta estropada ordubete aurreratu, eta 10:00etan hasi, ez da jendearen mugimendurik. Bulevardera doazen kaleetatik ez da inor sartzen. Ez dago arraunzaleen kolorerik. Ez dator inor.
Portura sartzeko sarbideak itxita daude. Hesituta. Petodun gazteak daude sarbideak zaintzen, baimenik gabeko inor ez sartzeko. Gizonezko bat kexu da sarbideetako batean, ez duela ulertzen zergatik ezin duen barrura sartu. Bitartean, baimena dutenak barrura doaz: klubetako ordezkariak, batetik, eta itsasontzietan itsasoratu eta estropada ikusteko aukera dutenak, bestetik.
Arraunlariak kaian dira, bakoitzari antolakuntzak ezarritako gunean, txintxo asko. Nola inoiz baino goizago hasiko den estropada, protagonista bakarrak prestatzen ari dira: traineruak garbitu, entrenatzaileen azken aholkuak eta aginduak entzun eta abar. Beste urteetan, jendearen solasaldia eta zarata inguruan izaten zuten, baina aurten ez.
Alderik nabarmenena arranplatik behera itsasoratzean antzematen dute arraunlariek: isilik eta bakarrik jaisten ari dira uretara, trainerua bizkarrean hartuta. Hainbesteko bultzada ematen dien eta sekulako zirrara astindua eragiten dien babesik ez dute aurten. Bakarrik dira aurten. Aurreko urteetan, Donostiako portura goizean goiz heldu eta izaten ziren bezala. Estropada hastera doa, 10:00ak gainean dira, baina Kontxako beste edozein igandetako 08:00ak direla ematen du. Isiltasunak min ematen du.
|
2020-9-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/186518/bi-pertsona-hil-dira-errepidean-istripu-banatan.htm
|
Gizartea
|
Bi pertsona hil dira errepidean, istripu banatan
|
37 urteko iruindar bat hil da Legardan, haren autoa errepidetik atera baita. Kortezubin, auto batek 71 urteko gizonezko bat harrapatu du.
|
Bi pertsona hil dira errepidean, istripu banatan. 37 urteko iruindar bat hil da Legardan, haren autoa errepidetik atera baita. Kortezubin, auto batek 71 urteko gizonezko bat harrapatu du.
|
Bart, bi ezbehar larri gertatu dira Euskal Herriko errepideetan. Legardan (Nafarroa), NA-1110 errepidean, auto bat bidetik atera da, eta, kolpearen ondorioz, gidaria bertan hil da. Bakarrik zihoan. 02:00 inguruan izan da istripua, Foruzaingoaren arabera.
Foruzainak eta suhiltzaileak joan dira istripua izan den tokira, eta ikerketa zabaldu dute, gertatutakoa argitzeko.
Gauean, 22:40 aldera, ibilgailu batek gizonezko bat harrapatu du BI-4244 errepidean, Kortezubi parean (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, gizona Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri, eta hil egin da, azkenean.
Ertzaintzak ere ikerketa bat hasi du zer gertatu den argitzeko.
|
2020-9-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/186519/bi-segundoan-dago-bandera.htm
|
Kirola
|
Bi segundoan dago bandera
|
Oriok irabazi du lehen jardunaldian, eta 2.22ra dauka Donostiarra. Arraun eta Tolosaldeak osatuko dute datorren igandeko ohorezko txanda.
|
Bi segundoan dago bandera. Oriok irabazi du lehen jardunaldian, eta 2.22ra dauka Donostiarra. Arraun eta Tolosaldeak osatuko dute datorren igandeko ohorezko txanda.
|
Irekia izan da emakumezkoen Kontxako Banderako lehen jardunaldiko estropada, gorabehera handikoa, eta bigarren iganderako lehia ere zabalik utzi dute bi faboritoek: Oriok eta Donostiarrak. Oriotarrak sartu dira Donostiarraren aurretik, baina oso alde txikiarekin: 2,22 segundo. Bigarren jardunaldiko ohorezko txanda Arraunenk eta Tolosaldeak osatuko dute.
Itsaso mugituan egin dute arraun arraunlariek. Iragarpenak bete egin dira, eta olatua dabil Donostia aldean. Kanpora joateko, zikin samarra dago itsasoa, eta barrurako, jostalaria; poparean aritzeko, ona (garbiagoa eta egokiagoa lan horretarako badiatik barrura). Bigarren txandan joan dira Orio eta Donostiarra, eta estropada berean hiru estropada egin dituzte. Donostiarra bigarren kaletik joan da, eta hirugarrenetik, Orio. Zumaia zen lehen kalean, eta Hibaika, laugarrenean. Hasiera biziagoa egingo du Donostiako taldean, eta, arraunkera zabaldu eta egonkortu dutenean ere, aldeak alde izan ditu aurkari zuzenarekin. Lau segundoren koska ere izan du. Baina Orio gainera joaten hasi zaio badiatik kanpora, eta ziabogan berdinduta eman diete buelta traineruei. Atzerago zetozen, baina denbora berean, Hibaika eta Zumaia.
Bueltako luzean hasi da bigarren estropada. Oriok hartu du estropada burua, baita zortzi segundoren aldea ere tarteren batean, badiara heldu aurretik. Ematen zuen banderaren zati hadi bat gaur bertan bereganatuko zuela, baina badiatik barrura, Donostiarrak aldea jan dio. Gainera joan zaio, eta ia elkarren parean sartu dira. Lehia ikusgarria izan dute, eta 2.22ren alde txikiak ikusgarritasuna eta zirrara ematen dizkio bigarren igandeari. Txanda itxi dute Hibaikak 21.6ra eta Zumaiak, 29.56ra.
Arraun eta Tolosaldeak ere borroka estua izan dute lehen txandan. Antzekoa izan da bilakaera txanda horretan ere. Tolosaldea bikain joan da kanpora, bigarren kaletik, eta atzean utzi ditu Arraun (hirugarrenetik) eta Hondarribia (laugarrenetik). Askoz atzerago utzi du San Juan lehen kaletik. Ziabogan aurrenak izan dira Tolosaldekoak, Hondarribia hiru segundora heldu da, eta Arraun laura sartu da balizara. Barrurako luzean, berdindu egin da hiru traineruen arteko lehia, eta badia barruan erabaki da. Arraunek beroketan egin duen gauza bera egin du: olatu eder bat hartu, beroketan egin duen ia leku berean, eta hegan hartu dio aurrea Tolosaldeari. Ez du amore eman ia estropada osoa buruan joan den taldeak, eta, nola Hondarribia ere lehian zen, ia elkarren gainean sartu dira hiru taldeak. Baina aurrena Arraun izan da, gero Tolosaldea 3.94ra, eta Hondarribia ondoren 4.74ra. San Juan 27.28ra sartu da.
|
2020-9-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/186520/hondarribiak-eman-du-kolpea.htm
|
Kirola
|
Hondarribiak eman du kolpea
|
Azkarrena izan da lehen jardunaldian, eta Zierbenak bakarrik eutsi ahal izan dio, 7,92 segundora heldu baita. Santurtziri 19,36 atera dizkio, eta Oriori, berriz, 23,62. Lau talde horiek ariko dira datorren igandeko ohorezko txandan.
|
Hondarribiak eman du kolpea. Azkarrena izan da lehen jardunaldian, eta Zierbenak bakarrik eutsi ahal izan dio, 7,92 segundora heldu baita. Santurtziri 19,36 atera dizkio, eta Oriori, berriz, 23,62. Lau talde horiek ariko dira datorren igandeko ohorezko txandan.
|
2018an, Hondarribia. 2019an, Hondarribia. Eta 2020an, aukerarik handiena Hondarribiak dauka Kontxako Bandera irabazteko. Erakustaldia emanez, kolpe batez astindu ditu ia aurkari zuzen guztiak. Zierbenak bakarrik eutsi die, 7.92 segundora heldu baita. Gainontzekoak oso atzean utzi ditu, eta datu horrek erakusten du hori: datorren igandean ohorezko txandan alboan izango ditu Santurtzi eta Orio, eta 19,36 eta 23,62 segundo atera dizkie, hurrenez hurren.
Bigarren txandan joan da gaurko garailea, hirugarren kaletik, eta aukera on horri etekina atera dio, zorte onari lan oso ona gehituz. Orio izan du alboan, laugarren kaletik, eta Zierbena bigarrenetik eta Cabo aurrenekotik. Galiziarrak azkar geratu dira lehiaz kanpo. Beste hirurak buruz buru joan dira kanpoko luzean, lehen postua txandakatuz. Itsasoa mugitua zegoen, eta haizea ere bazebilen, baina, eguzkia ateratzearekin batera, itsasoa leundu bezala egin da. Hala ere, hori horrela gertatuagatik, baliatu egin behar da, lanak ondo eginez. Kanporako bidean, Hondarribia, Orio eta Zierbena joan dira, dotore asko. Ziabogan, Hondarribiak eta Zierbenak segundoa atera diote Oriori, eta bira utzia zeukaten Santurtzi, lehen txandako garaile izan dena.
Bueltako luzean atera dizkio aparrak itsasoari Hondarribiak. Jakina da dotore moldatzen dela poparean, eta gaur ere bete egin du hain berea duen hori. Hala ere, buelta hartu eta berehala, Zierbenak jo du astinaldia, eta lau bat segundoren aldea lortu. Orio geratzen hasita zegoen, eta Hondarribiak bakarrik eutsi dio enbidoari. Azkar batean jan dio aldea Zierbenari (pixka bat lehenago, epaileak Bizkaiko taldea bere kalera bidali du, Hondarribiarenean zihoanean), eta, estropada burua hartu duenetik, hegan joan da. Aurkari zuzena duenari 10 ea 11 segundoren aldea ere atera dio batzuetan. Gero, badiara gerturatzen ari zirela, Zierbena bizpahiru segundora jarri zaio, baina badia barruan jarri ditu aldeak Hondarribiak. Hala ere, Zierbenak lortu du aukerei eustea, eta estropada jarri zaion bezala jarrita, ez da gutxi.
Bestelako aldartearekin, berriz, Oriok bukatu du. Estropadaren bigarren erdian joan zaizkio aukera guztiak. Santurtzik ere izango du zer kontatu. Lehen txandan ondo irabazi, denbora ona egin, baina banderatik 19 segundora geratu. Aurreneko txanda horretan, Santurtzik ziabogaren aurretik handitu die aldea Urdaibairi eta Donostiarrari. Zarautz oso atzean zetorren. Buelta eman eta segituan, ospa egin die gertuen zituen bi aurkariei, eta 18 segundora ere utzi ditu Urdaibai eta Donostiarra. Txikitu behar zituela ematen zuen, baina badian sartu aurreko une txiki batean, hamar segundo jan dizkiote atzekoek. Gero, badia barruan, inork espero ez zuen bidea hartu du Santurtzik, ez baita hirugarren eta laugarren kaleetarantz joan. Azkenean, 10 segundo atera dizkio Urdaibairi, eta 11, berriz, Donostiarrari.
|
2020-9-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/186521/ehunka-pertsonak-igor-gonzalez-solaren-heriotza-salatu-dute-baionan-eta-bilbon.htm
|
Politika
|
Ehunka pertsonak Igor Gonzalez Solaren heriotza salatu dute Baionan eta Bilbon
|
Sarek eta Bakegileek espetxe politika bukatzeko pausoak emateko eskatu diete instituzioei. Bakegileek egun osoko mobilizazio bat antolatu dute hilaren 19rako.
|
Ehunka pertsonak Igor Gonzalez Solaren heriotza salatu dute Baionan eta Bilbon. Sarek eta Bakegileek espetxe politika bukatzeko pausoak emateko eskatu diete instituzioei. Bakegileek egun osoko mobilizazio bat antolatu dute hilaren 19rako.
|
Mobilizazio jendetsuak egin dituzte gaur Baionako eta Bilboko kaleetan, Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak eta Bakegileek antolatuta. Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilik agertu zen Martuteneko espetxeko bere ziegan joan den ostiralean, eta ozen salatu dute «espetxe politika krudelak erail» duela.
Baionan, 300 lagun elkartu dira Espainiako Kontsuletxearen aurrean eguerdian, eta manifestazioa egin dute Merkatu plazaraino. Elkarretaratzean izan dira, besteak beste, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapeza, eta Alain Iriart Hiriburuko auzapeza.
Gure haserrea adierazi nahi dugu gaur hemen. Heriotza hau ekidin zitekeen», adierazi du Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak. «Zer itxoiten du gobernuak bake prozesuari ekarpena egiteko eta gisako tentsio dinamikak saihesteko. Gaur egun ez ditugu bere gizatasuna edo eskuzabaltasuna eskatzen, adimena eta justizia eta bake balioak baizik».
Bilbon, Plaza Eliptikotik abiatu da Gonzalez Solaren heriotza salatzeko manifestazio jendetsua, Salbuespen legediak hiltzen du lelopean. Amaierako ekitaldian, instituzio publikoei urrats bat aurrera egiteko eskatu diete, «egoera hau behin betikoz amaitzeko». Hiru puntu zerrendatu dituzte: urruntze politika amaitzea, larri gaixo dauden presoak askatzea eta euskal presoei graduen progresioa ahalbidetzea.
Eusko Jaurlaritzak ohar bat kaleratu zuen atzo. Eskatu zuen «berme guztiekin» ikertzeko Gonzalez Solaren heriotzan gertaturikoa, eta nabarmendu zuen «humanitate gehiagoren eta espetxe politika egokitu» baten beharra dagoela, «gaur egungo euskal gizartearen izaera» kontuan harturik.
Bihar, Sarek beste elkarretaratze bat egingo du Iruñean, Merindadeen plazan, 20:00etan.
Gainera, Bakegileek egun osoko «mobilizazio indartsu bat» egingo dute irailaren 19an.
|
2020-9-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/186522/bi-hilabetean-19000-positibo-eta-96-hildako-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
|
Gizartea
|
Bi hilabetean 19.000 positibo eta 96 hildako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren bigarren olatuaren bilakaera aztertu du. Azken orduetan, kasuek gora egin dute Nafarroan.
|
Bi hilabetean 19.000 positibo eta 96 hildako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren bigarren olatuaren bilakaera aztertu du. Azken orduetan, kasuek gora egin dute Nafarroan.
|
Uztailaren 6tik irailaren 3ra artean SARS-CoV-2 koronabirusak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan duen bilakaera aztertu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak txosten batean. Denera, 332.991 PCR proba egin dituzte bi hilabetean, eta 19.158 positibo atzeman dituzte. COVID-19 gaitza zuten 96 pertsona hil dira. Azaldu dute hildako horiei gaitza atzeman dietela azken bi hilabeteetan, baina horrek ez duela esan nahi zuzenean hark eraginda hil direnik.
Txosten horren arabera, intzidentzia tasak behera egin du azken astean hiru lurraldeetan, eta, kopuru gehientsuenetan, egungo egoera apalagoa da abuztuaren amaierakoa baino; duela hilabetekoaren antzekoa. Egunean ospitaleratutako pazienteen kopurua handia da oraindik, halere.
Zenbait herritan intzidentziak zer bilakaera izan duen jaso dute txostenean; besteak beste, Barakaldon, Gernikan eta Getxon. Irunen tasa igotzen ari da etengabe oraindik.
Eguneko datuak
Azken orduetan, 873 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian: 94 Araban, bezperan baino hogei gutxiago; 324 Bizkaian, 82 gutxiago; 188 Gipuzkoan, 35 gutxiago; eta 265 Nafarroan, 74 gehiago.
Gaitza duten 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo.
Nafarroako Gobernuak bihar jarriko du martxan koronabirusak kutsatutakoak atzemateko eta erregistratzeko aplikazioa.
Bizkaiko Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuen Bizkaiko zahar etxeetan 24 egoiliar hil dituela gaitzak koronabirusaren bigarren olatua iritsi zenetik.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186523/ausardiak-saria-du.htm
|
Kirola
|
Ausardiak saria du
|
Tadej Pogacar izan da garaile Pirineoetako azken jardunaldian, eta Primoz Roglic jantzi da horiz. Landak onenekin eutsi zion, eta hamargarren postura egin du jauzi.
|
Ausardiak saria du. Tadej Pogacar izan da garaile Pirineoetako azken jardunaldian, eta Primoz Roglic jantzi da horiz. Landak onenekin eutsi zion, eta hamargarren postura egin du jauzi.
|
Pirinioetako bigarren eta azken etapak mugimendu sorta eragin zuen atzo Frantziako Tourrean. Denen gainetik, Tadej Pogacar (UAE) esloveniar gaztea gailendu zen helmugan, esprintean, eta Marc Hirchiri (Sunweb) ametsa zapuztu. Haiekin batera iritsi ziren Egan Bernal (Ineos), Mikel Landa (Bahrain) eta Primoz Roglic (Jumbo Visma). Roglicek eskuratu du maillot horia, Simon Yatesen (Mitchelton) kaltetan. Gaur, atseden eguna izango dute.
Indartsu hasi zuten eguna txirrindulariek, eta kostata sortu zen eguneko ihesaldia. Hala, tropelari aurrea hartu zion taldetxoa zazpi lagunek osatu zuten: Warren Barguil (Arkea), David Gaudu, Sebastian Reichenbach (Groupama), Lennard Kamna (Bora), Wout van Aert (Jumbo Visma), Dylan Van Baarle (Ineos) eta Pierre Rolland (B&B Hotels-Vital Concept).
Eguneko protagonista, ordea, beste bat izan zen: Marc Hirchi. Eguneko lehen mendatean erabaki zuen aurrerako bidea bakarrik egitea, eta ia ehun kilometro egin zituen lasterketa buruan, eta tartean lau mendate igaro. Onenen taldeak helmugarako bi kilometro eskasera harrapatu zuen. Azkenera arte ez zuen etsi, eta hark jaurti zuen azken esprinta, baina luze egin zitzaion, eta bi esloveniarrek aurrea hartu zioten. Pogacar izan zen azkarrena, eta Roglic bigarren. Gainerako faboritoei ateratako abantailari esker, Jumboko gizonak sailkapen nagusiko lehen postura egin du jauzi, duela bi urte etapa garaipena lortu zuen leku berean.
Marie Blanque (7,7 kilometro, %8,6) mendate ezaguna igotzen ari zirela piztu zen faboritoen arteko sua. Pogacarrek eragin zuen, hain zuzen, Jumbo Vismaren erritmoa haustea eta Roglic taldekiderik gabe geratzea. Bernal eta Landa bakarrik izan ziren gai esloveniarrekin jarraitzeko. Richi Porte (Trek) ere saiatu zen, baina mendateko azken kilometroetako %10etik gorako aldapek eta erritmo gogorrak atzean utzi zuten.
Laukoteak, elkar ulertuta, gainerakoei ateratako abantailari eustea lortu zuen, eta 11 segundoren atzerapenarekin iritsi ziren helmugara Guillaume Martin (Cofidis), Nairo Quintana (Arkea), Porte eta Bauke Mollema (Trek), Roman Bardet (Ag2r), eta Rigoberto Uran (Education First). Atzerago iritsi zen ordura arte lider zena. Simon Yatesek 54 segundo galdu zituen, baita, besteak beste, Richard Carapazek (Ineos Grenadiers), Enric Masek (Movistar), Miguel Angel Lopezek (Astana) eta Tom Dumoulinek ere (Jumbo Visma).
Gauzak hala, Roglicek 21 segundo ateratzen dizkio Bernali sailkapen nagusian, eta 28, berriz, Martini. Lehen euskalduna Mikel Landa da, hamargarren, 1.42ra. Gaur atseden eguna izango dute txirrindulariek, eta PCR probak egingo dizkiete. Biharkoa tropeleko azkarrenek aprobetxatzeko moduko eguna izango da. Halere, tentuz ibili beharko dute, haizea gailen izan daiteke eta.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186524/berdintasuna-eta-bizikidetza-lehendakaritzatik-atera-ditu-urkulluk.htm
|
Politika
|
Berdintasuna eta bizikidetza lehendakaritzatik atera ditu Urkulluk
|
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du gobernuaren egitura berriari buruzko dekretua.
|
Berdintasuna eta bizikidetza lehendakaritzatik atera ditu Urkulluk. Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du gobernuaren egitura berriari buruzko dekretua.
|
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak larunbatean egin zuen karguaren zina, eta egun horretan bertan jakinarazi zuen gobernuaren osaera: Jaurlaritza berriaren sailak eta sailburuak. Horiek bihar hartuko dute kargua, lehen gobernu kontseilua egin aurretik.
Jaurlaritzak gaur argitaratu du gobernuaren egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak zehazten dituen dekretua, eta badira berritasun nabarmenak. Berregituraketa horretan, Beatriz Artolazabalek hartuko du orain arte zeukana baina esangura politiko handiagoa, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren esku geratuko baitira Emakunde, eta memoria eta bizikidetza gaiak. Orain arte, Lehendakaritzaren egiturapean egon dira Emakunde —Izaskun Landaidak zuzenduta— eta Bake eta Bizikidetza Idazkaritza —Jonan Fernandezen ardurapean—;baita Gogora institutua ere, Aintzane Ezenarrok zuzendua.
Dekretuaren arabera, Artolazabalek zuzenduko duen sailak berdintasunaren arloan izango dituen egitekoak izango dira «generoaren aukera berdintasunerako politika» eta «genero indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzendu eta koordinatzea». Memoriari eta bizikidetzari dagokionez, haren lana izango «giza eskubideak eta bizikidetza gauzatzeko baldintzak sustatzea», «biktimen eta memoriaren politikak zuzendu eta koordinatzea» eta «espetxe legeria betetzea».
Fernandez 2012an sartu zen Jaurlaritzan, Urkullu lehendakaritzara heltzearekin batera, eta zortzi urte eman ditu bake eta elkarbizitza idazkaritzan. Halere, litekeena da Fernandezek Jaurlaritzan jarraitzea, lehendakaritzan beste zereginen batean edo giza eskubideen arloan.
Elena Perez Barredo Lan sailburuorde
Beste sail batzuetan ere badira aldaketak; ingurumen eskumenak izateari utzi dio Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraio Sailak, eta Iñaki Arriola izango du sailburu; eta, orain, ingurumen arloa Arantxa Tapiak hartuko du, Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailean.
Gainera, hasi dira sailburuorde batzuk jakinarazten ere; Idoia Mendia lehendakariordearen sailean, Elena Perez Barredo Lan sailburuordea izango da, eta Alfonso Gurpegi Ruiz, Enplegu eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zuzendari. Perez Barredo zen orain arte Lan Sailaren zuzendaria. Gurpegi, berriz, Gizarte Gaien sailburuorde izan zen Patxi Lopez buru zuen Jaurlaritzan. Besteak beste, Lanbideren erreforma izango dute mahai gainean.
Aldaketa horien inguruan galdetu diote Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariari Onda Vascan eginiko elkarrizketa batean: «Urkulluk gobernuaren egitura mantendu du, eta egoki iruditzen zaizkion aldaketak egin ditu pertsonetan, eta ongi iruditzen zaizkigu».
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186525/bielorrusiako-oposizioko-buru-maria-kolesnikova-atxilotu-dute.htm
|
Mundua
|
Bielorrusiako oposizioko buru Maria Kolesnikova atxilotu dute
|
Dozenaka mila pertsona irten dira kalera Lukaxenkoren dimisioa eta hauteskunde berriak eskatzera.
|
Bielorrusiako oposizioko buru Maria Kolesnikova atxilotu dute. Dozenaka mila pertsona irten dira kalera Lukaxenkoren dimisioa eta hauteskunde berriak eskatzera.
|
Maria Kolesnikova oposizioaren presidentetzarako hautagaitzako buruzagietako bat atxilotu dute gaur goizean Minsken, Bielorrusiako hiriburuan. Lekukoen arabera, «ezezagun batzuek» atzeman dute Kolesnikova Arte Museo Nazionaleko atarian, eta Komunikazioak irakur zitekeen ibilgailu batean sartu dute. Poliziek ukatu egiin dute oposizioko kidea eurek atxilotu dutela.
Oposizioko Koordinazio Kontseiluko kidea da Kolesnikova, eta haren kideek baieztatu dute atxilotu egin dutela. Pavel Latuxkoren esanetan, Kolesnikova ez da izan azken orduetan «desagerrarazitako» oposizioko kide bakarra: «Anton Rodnenkovekin eta Ivan Kravtsovekin komunikatzen ahalegindu gara, baina ezinezkoa izan da. Ez dakigu non dauden, ez zer gertatu zaien. Baina ziur gaude agintariek euren esku dagoen guztia egiten dutela kontseiluaren lana oztopatzeko».
Bestalde, milaka lagunek egin dute bat asteburuko manifestazioekin Bielorrusian. Minsk hiriburuan izan ziren protestarik jendetsuenak, eta baita istilurik gogorrenak ere. Iturri ofizialen arabera, ehun lagunetik gora atxilotu zituzten segurtasun indarrek. Manifestariak presidentetzaren jauregira gerturatu zirenean oldartu zitzaien Polizia, negar gasa eta ur kanoiak erabiliz.
Abuztuaren 9ko presidentetzarako bozen ostean hasi zituzten protestak, oposizioak iruzurra egon zela salatu ondoren. Antolatzaileek salatu dute geroztik gutxienez lau manifestari hil dituztela, eta dozenaka torturatu. Oposizioko alderdietako kide askok, berriz, atzerrira egin dute ihes, besteak beste, Svetlana Tikhanovskaia presidentegai izandakoak, zeinak Lituanian hartu duen babes. Asteburu honetan Olga Kovalkovak ere erbesterako bidea hartu du, atxilotu ez dezaten. Poloniara egin du ihes Kovalkovak.
Oposizioko hautagaitzako kide Veronika Tsepkalok BERRIAri adierazi dionez, Lukaxenko boteretik kendu eta presidentetzarako «hauteskunde askeak» egitea dute lehentasun nagusia; horrekin batera, baina, manifestazioak hasiz geroztik preso hartutako ekintzaile eta politikariak ere aske nahi dituzte.
Aleksandr Lukaxenko presidentea nazioarteko babesak galtzen ari den honetan lpiztu dira protestak. Izan ere, Errusiaren aliatu historikoa izan denak inoiz ez ditu harreman estuak izan Mendebaldeko herrialdeekin, eta azken urteetan okertu egin dira Moskurekiko hartu-emanak ere, besteak beste, Moskuk Bielorrusiarekiko eragina handitu nahi duelako, eta Lukaxenkok, berriz, subiranotasunari eutsi asmo diolako. Estatuburuak, hala ere, Mendebaldeari egotzi dio protestak bultzatu izana, eta, horiek okertu direnean, Moskuri eskatu dio laguntza.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186526/donibane-lohizuneko-urdazuri-eskolako-irakasle-batek-positibo-eman-du.htm
|
Gizartea
|
Donibane Lohizuneko Urdazuri eskolako irakasle batek positibo eman du
|
Eskolak berak zabaldu du albistea webgunean. Eskola irekia egonen da, eta COVID-19aren kontrako osasun protokoloa martxan ezarri dutela jakinarazi dute. Amezketako eskolan ez dira gaur hasi ikasleak, irakasle bat kutsatu delako.
|
Donibane Lohizuneko Urdazuri eskolako irakasle batek positibo eman du. Eskolak berak zabaldu du albistea webgunean. Eskola irekia egonen da, eta COVID-19aren kontrako osasun protokoloa martxan ezarri dutela jakinarazi dute. Amezketako eskolan ez dira gaur hasi ikasleak, irakasle bat kutsatu delako.
|
Ikasturte berria hasi eta lehen astera, COVID-19an positibo eman du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Urdazuri eskolako irakasle batek. Larunbatean zabaldu zuen berria eskolak berak, webgunean. Ostiralean eman zuen positibo irakasleak, eta, ondorioz, halako kasuei erantzuteko osasun protokoloa martxan jarri dute eskolan. Jakinarazi dute osasun agintaritza eta akademia ikuskaritza lanean ari direla arrisku kontaktuen zerrenda bat osatzeko. «Orain arte osasun neurriak bete ditugu, eta, ondorioz, zuen haurrak ez dira kontaktu gisa hartuak», azaldu diete gurasoei oharrean. Haatik, irakasle bat baino gehiago kontaktuen artean da, eta, beraz, ez dira oraingoz eskolara itzultzen ahalko. «Ahalik eta eperik laburrenean» eginen diete testa.
Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzak eta prefeturak erabaki dute eskola irekia atxikitzea, eta haurren harrera antolatu dute «arrisku kontaktuen» artean ez diren irakasleekin eta Donibane Lohizuneko herriko langileekin. Horretarako, eskola desinfektatzen aritu ziren dira. Eskola orduetatik kanpoko jarduerak atxikiak izanen direla jakinarazi dute.
Ikasturtea atzeratua Amezketan
Amezketako (Gipuzkoa) Zumadi eskolan irakasle batek positibo eman du PCR proban, Tolosaldeko Ataria-k jakinarazi duenez. Ondorioz, Gipuzkoako lurralde ordezkaritzarekin eta prebentzio arduradunekin adostuta, 2020-2021eko ikasturtea astebetez atzeratzea erabaki dute: irailaren 14an hasiko dira, datorren astelehenean. Zumadi eskolako gainerako irakasleek ere ostiralean egin zituzten PCR probak, eta irailaren 11ra arte konfinatuta egon beharko dute. «Momentu honetan daukagun egoera kontuan hartuta, iruditu zaigu ikasturtearen hasiera atzeratzea dela irtenbiderik egokiena», esan dute eskolako arduradunek.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186527/djokovic-us-openetik-kaleratu-dute-epaile-bati-pilotakada-bat-emateagatik.htm
|
Kirola
|
Djokovic US Openetik kaleratu dute epaile bati pilotakada bat emateagatik
|
Serbiarra final-zortzirenak jokatzen ari zen. Lehen setean sei eta bost galtzen zihoala, pilota zelaiaren atzealdera bota eta lepoan jo du epaileetako bat.
|
Djokovic US Openetik kaleratu dute epaile bati pilotakada bat emateagatik. Serbiarra final-zortzirenak jokatzen ari zen. Lehen setean sei eta bost galtzen zihoala, pilota zelaiaren atzealdera bota eta lepoan jo du epaileetako bat.
|
Bere hemezortzigarren Grand Slam txapelketa irabazteko aukera galdu du Novak Djokovicek, ATP sailkapeneko liderrak. Pablo Carreño espainiarraren aurka jokatzen ari zen bart gauean, Estatu Batuetako Irekiko (US Open) final-zortzirenetan, eta, bere jokoarekin haserre, epaile bat jo zuen pilotarekin. Lehen seta sei eta bost galtzen ari zen, eta tanto batzuk lehenago ere bota zuen pilota bat paretara.
Ezin da jakin ea nahita edo nahigabe egin zuen, baina begi bistakoa da pilotaren noranzkoari begira zegoela Djokovic, eta bazekiela nora jaurtitzen ari zen. Beraz, minutu batzuk eztabaidatzen igaro ostean, epaileak ondorio horretara heldu ziren, eta serbiarra txapelketatik kaleratzeko erabakia hartu zuten. Djokovicek New Yorketik (AEB) alde egin beharko du sailkapenerako punturik gabe eta diru saririk gabe, eta badirudi zigor ekonomiko handi samarra jaso dezakeela.
Pilotakadaren ostean saiatu zen epaileari azalpenak ematen, baina prentsarekin ez zuen hitz egin nahi izan ATP sailkapeneko liderrak. Epaileen erabakia jakin bezain laster egin zuen alde. Sare sozialetan, berriz, egoerak «triste eta hutsik» utzi duela azaldu du tenis jokalariak.
Aurrekariak
Carreñok Denis Shapovalov kanadarraren aurka jokatuko du final-laurdenetan. Shapovalov bera da antzeko aurrekari bat duten tenis jokalari gutxietako bat: 2017an, Kanadarekin Davis Kopa jokatzen ari zela, eserita zegoen epaile bati pilotakada bat jo zion begian, eta galdutzat eman zioten norgehiagoka. Grand Slam batean, ordea, ez zuten inor kaleratu azken hogei urteetan. Orduan, 2000. urteko Roland Garrosean, Stefan Koubek austriarrak pilota biltzaile bat jo zuen pilotarekin, bigarren kanporaketan.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186528/indiak-brasil-gainditu-du-kutsatuen-kopuruan.htm
|
Mundua
|
Indiak Brasil gainditu du kutsatuen kopuruan
|
Goranzko joera zorrotzean dute COVID-19aren kasuen kurba: guztira, 4.204.613 positibo atzeman dituzte, eta 70.000 lagunetik gora hil dira.
|
Indiak Brasil gainditu du kutsatuen kopuruan. Goranzko joera zorrotzean dute COVID-19aren kasuen kurba: guztira, 4.204.613 positibo atzeman dituzte, eta 70.000 lagunetik gora hil dira.
|
Koronabirusaren bigarren olatua mundu osoa irensten ari da, eta estatuen artean kezka da nagusi. Bada, badago egoera bereziki larrian dagoen herrialde bat: India. Azken asteetan kutsatuen kopuruek nabarmen gora egin ondoren, Brasil gainditu du COVID-19aren kasuen kopuruan, eta munduan positibo gehien atzeman dituzten herrialdeen zerrendan bigarrena da: 4.204.613 kasu hauteman dituzte, eta 70.000 lagunetik gora hil dira.
Gainera, goranzko joera zorrotzean dute kutsatuen kurba, eta inoiz baino kasu gehiago baieztatu dituzte azken astean. Argia da ondorioa: azkar ari da hedatzen birusa, eta alarma piztea eragin du horrek. Horiek horrela, gaur emandako datuak ere ez dira onak: Indiako Osasun Ministerioaren arabera, 90.802 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, pandemia hasi zenetik orain arte egun bakar batean hautemandako gehien.
Indiako agintariak, hala ere, baikorrak dira pazienteen suspertze tasari dagokionez. Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, kasuen %77,3 sendatuta daude.
Landa eremuak
Duela bi aste, Xabier Orueta Vicente Ferrer erakundeko kideak ohartarazi zuen COVID-19a landa eremuetan zabaltzen ari dela Indian, eta horrek eragin «latza» izan dezakeela. Pandemiari aurre egiteko lanean ari dira, eta sentsibilizazioaren garrantzia azpimarratu zuen; baita estigmaren arriskua ere.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186529/jaiotza-tasaren-beherakadaren-arrastoa-nabari-da-ikasturte-hasieran.htm
|
Gizartea
|
Jaiotza tasaren beherakadaren arrastoa nabari da ikasturte hasieran
|
Gaur itzuli dira ikasgeletara Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako HHko, LHko, DBH1eko eta DBH2ko ikasleak.
|
Jaiotza tasaren beherakadaren arrastoa nabari da ikasturte hasieran. Gaur itzuli dira ikasgeletara Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako HHko, LHko, DBH1eko eta DBH2ko ikasleak.
|
Iritsi da irailaren 7a, irakasle, ikasle eta guraso askok aspalditik buruan zeukaten eguna. Ikasgeletara itzultzeko eguna dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek. DBH3koek, DBH4koek eta Batxilergokoek hilaren 15era arte itxaron beharko dute.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako haurrak ez dira itzultzen lehenengoak izan. Joan den astean egin zuten itzulera Nafarroako 69 ikastetxetan, eta gaur hasiko dira gainerakoetan; Ipar Euskal Herrian, berriz, irailaren 1ean ekin zieten eskolei.
Jaiotza tasaren beherakada nabaritzen hasi da eskoletan, ume gutxiago baitago. Batez ere, Haur Hezkuntzan nabarituko da eragina: aurreko ikasturtean, 75.874 ikasle zeuden; aurten, 73.090. Beraz, 2.784 haur gutxiago egongo dira etapa horretan 2020-2021eko ikasturtean, %3,7 gutxiago. Lehen Hezkuntzan, aldea txikiagoa izango da: aurtengo ikasturtean iazkoan baino 1.911 ume gutxiago egongo dira. DBHn eta Batxilergoan, oraindik ez da antzematen jaiotza tasaren jaitsiera.
Hezkuntza ereduari dagokionez, D eredua lekua irabazten ari da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 238.407 ikaslek ikasiko dute eredu horretan, iazko ikasturtean baino 1.920k gehiagok. Nafarroan, B eta D ereduetako ikasle kopurua elkartuta eman dute. Aurtengo ikasturtean, 26.805 ikasle matrikulatu dira eredu horietan, iaz baino 671 gehiago. Halere, D ereduan arituko diren ikasleen ehunekoa pixka bat jaitsi da HHn Gipuzkoan.
Maskarak, gel hidroalkoholikoak, distantziak... Zalantzarik gabe COVID-19ak markatutakoa izango da 2020-2021eko ikasturtea. Neurriak estutuz joan dira uda igaro ahala. Azkenean, Hegoaldean, sei urtetik gorako haurrak maskarekin egongo dira; Iparraldean, 11 urtetik gorakoek jantzi beharko dute.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186530/orio-eta-hondarribia-lehen-jardunaldiko-irabazleak.htm
|
Kirola
|
Orio eta Hondarribia, lehen jardunaldiko irabazleak
|
Gizonezkoetan zortzi segundoren tartea atera dio Hondarribiak Zierbenari, eta bandera irabazteko faborito nagusi bilakatu da. Emakumezkoetan lehia zabalik dago Orioren eta Donostiarraren artean.
|
Orio eta Hondarribia, lehen jardunaldiko irabazleak. Gizonezkoetan zortzi segundoren tartea atera dio Hondarribiak Zierbenari, eta bandera irabazteko faborito nagusi bilakatu da. Emakumezkoetan lehia zabalik dago Orioren eta Donostiarraren artean.
|
Orio eta Hondarribia. Bata emakumezkoetan eta bestea gizonezkoetan, horiek izan ziren atzoko garaileak Kontxako estropadako lehen jardunaldian. Tarteak, ordea, erabakigarriagoa dirudi gizonezkoetan emakumezkoetan baino. Oriok bi segundo eskas atera zizkion Donostiarrari, bigarren sailkatuari, eta lehia zabalik dago oraindik. Hondarribiak, berriz, Zierbenak baino zortzi segundo lehenago gerarazi zuen kronoa, eta bandera irabazteko faborito nagusia bilakatu da. Dena den, datorren igandean itsaso handi samarra izango dela aurreikusi dute, eta ezin da ezustekorik baztertu.
Ohorezko txanda Oriok, Donostiarrak, Arraun Lagunakek eta Tolosaldeak jokatuko dute emakumezkoetan. Orio indartsuena izan da denboraldi osoan zehar, eta atzo ere bazirudien bandera bideratuta utz zezakeela bigarren luzean: Donostiarrarekiko zortzi segundoren tartea ere izan zuten horiek. Poparean aritzeko itsaso egokia zegoen, ordea, eta etxekoek bikain baliatu zuten hori badia barruan.
Azkenean, ia parean helmugaratu ziren bandera lortzearren lehiatuko diren bi taldeak, eta ikusteko dago zer gertatuko den datorren igandean. Alboan izango dituzten Arraun eta Tolosaldea lehen txandako bi sailkatuak izan ziren atzo: Arraunek hamahiru segundoren atzerapena du Oriorekin, eta Tolosaldeak hamazazpi segundorena.
Hondarribia, nagusi
Gizonezkoetan, Hondarribiak azken asteetan bikain ibilia dela berretsi zuen atzo. Itzulerako luze bikaina egin zuen Ama Guadalupekoak; ziabogan ia parean ziren berdeak, Zierbena eta Orio, baina poparean bikain moldatu zen Joseba Amunarriz patroi zuen ontzia, eta alde nabarmenak eskuratu zituen: zortzi segundo atera zizkion Zierbenari, eta 23 Oriori, aukera txikiarekin geratzeraino. Lehen txandako irabazleari, Santurtziri, hemeretzi atera zizkion. Lau horiek osatuko dute ohorezko txanda datorren igandean.
Hirugarrenez jarraian irabaz dezakete Kontxako Bandera hondarribiarrek. Oraintxe, sekula Kontxarik irabazi ez duena dute aurkari nagusi, Zierbena, eta badirudi bigarren jardunaldian bien artekoa izango dela bandera lortzeko lehia. Urtea nola joan den ikusita, berdintasun handiagoa espero zitekeen. Hondarribiak gorabehera askorekin hasi zuen uda, baina, orain, ondo bideratu dute Donostiako estropada, eta ligarako lehian ere bete-betean sartuta daude.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186531/johnsonek-jarrera-gogortu-du-europako-batasunarekin-negoziazioei-begira.htm
|
Ekonomia
|
Johnsonek jarrera gogortu du Europako Batasunarekin negoziazioei begira
|
Lehen ministroak dio urriaren 15erako harreman berrirako akordiorik ez badago brexit gogorrarekin egin beharko dela aurrera. Erresuma Batuko Gobernua lege bat prestatzen ari da, eta Ipar Irlandaz sinatutakoa ezerezean utz dezake. Von der Leyenek gogorarazi du Irteera Akordioa ezartzea betebeharra dela nazioarteko araudiaren pean, eta derrigorrezkoa etorkizuneko edozein elkarlanerako.
|
Johnsonek jarrera gogortu du Europako Batasunarekin negoziazioei begira. Lehen ministroak dio urriaren 15erako harreman berrirako akordiorik ez badago brexit gogorrarekin egin beharko dela aurrera. Erresuma Batuko Gobernua lege bat prestatzen ari da, eta Ipar Irlandaz sinatutakoa ezerezean utz dezake. Von der Leyenek gogorarazi du Irteera Akordioa ezartzea betebeharra dela nazioarteko araudiaren pean, eta derrigorrezkoa etorkizuneko edozein elkarlanerako.
|
Astea gogor hasi du Boris Johnsonek. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harreman berria adosteko negoziazioen zortzigarren itzulia hasiko da bihar, eta badirudi lehen ministro britainiarrak presioa areagotu nahi duela. Batetik, epea jarri du: harreman berriari buruzko akordio bat egon behar da urriaren 15eko EBko Kontseilurako. Bestetik, plan bat atondu du, behar izanez gero, lege baten bitartez brexit-erako Irteerako Akordioan jada sinatutako puntu batzuen eragina ezeztatzeko.
Urriaren 15erako «akordiorik ez badago, ez zait iruditzen gure artean merkataritza librerako akordiorik izan daitekeenik; hori onartu, eta aurrera egin beharko dugu», esan du Johnsonek. Gaineratu du, halaber, adostasunik gabeko harreman berria Erresuma Batuarentzako «positiboa» izango litzatekeela aurrerantzean ere.
Johnsonen ustez, «Erresuma Batuak ezin die uko egin herrialde independentea izateko funtsezko oinarriei», zeharka aipatuz arrantzarako eremuak eta estatu laguntzak emateko askatasuna.
«Bi munduetatik onena»
Michel Barnier Europako Batasunaren negoziatzaile nagusia «kezkatuta» dago, gaur France Inter irratian esan duenez. Britainiarrek «bi munduen onena» nahi dutela gaitzetsi du, eta berretsi du arrantzari buruzko adostasuna derrigorrezkoa dela akordio zabalagoetarako.
Aldiz, Erresuma Batuko negoziatzaileek nahiago dute gai errazagoak hitzartzea aurrena, eta zailenak bukaerarako uztea.
Ezin da ukatu harremanak gaiztotzen ari direla. Erresuma Batuko zenbait hedabidek joan den astean iradoki zuten, adibidez, Europako herrialde batzuek Barnier baztertzen ari zirela, akordiorako oztopoa zelakoan. EBko negoziatzaile nagusiak baztertu egin du halakorik dagoela, eta esan du «gezurrezko zurrumurruak» direla. Dena den, zalantzarik bazegoen, asteburuan Alemaniaren babes esplizitua jaso du Barnierrek.
Gaurko elkarrizketan Michel Barnierrek ez du adierazpenik egin nahi izan Erresuma Batuaren barne merkatuari buruzko planez. Hori bai, Ursula von der Leyenek adierazi du espero duela Erresuma Batuak bere hitza betetzea: «Irteera Akordioa ezartzea betebeharra da nazioarteko araudiaren pean, eta derrigorrezkoa etorkizuneko edozein elkarlanerako. Irlanda eta Ipar Irlandarako protokoloa funtsezkoa da irlan bakea eta egonkortasuna, eta merkatu bakarraren osotasuna babesteko».
Dibortzio akordioa auzitan
Financial Timesek atzo plazaratutako albistearen arabera, Johnsonen gobernua barne merkatuari buruzko legedia berria prestatzen ari da, zeinaren ondorio nagusia brexit-erako akordioaren eragina murriztea edo desegitea litzateke. Atzerapausoa, batez ere, Ipar Irlandaz oraindik erabat finkatu gabeko gaietan etorriko litzateke, hala nola estatu laguntzei eta aduanei buruzkoetan. Urrian sinatu zen akordioaren helburu nagusia, hain zuzen, Irlandako Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko muga zurrunera ez itzultzea zen.
Asteazkenean da aurkeztekoa lege proiektua. Erresuma Batuko gobernuaren iturrien arabera, nolabaiteko erresalbua da, negoziazioek porrot egiten duten kasua erabiltzeko.
Irlandako Atzerriko Harremanetarako ministro Simon Coveneyk berehala gaitzetsi zuen Johnsonen mugimendu hori: «Jarduteko modu oso zentzugabea litzateke».
Brexit-erako akordioa joan den urrian adostu zuten Erresuma Batuak eta Europako Batasunak, bien arteko dibortzioaren baldintzak hitzartuz. Horiek horrela atera zen herrialdea Batasunetik joan den urtarrilaren amaieran, eta trantsizio epea hasi zen.
Bi fakzio
Jada sinatutako baldintza edo adostasun horietan orain alde bakarrez atzera egiteak —edo aukera hori mahai gainean jartzeak— bi ondorio esanguratsu izan ditzake, iturri diplomatikoek adierazi dutenez. Batetik, are gehiago gaiztotuko lituzke harreman berrirako negoziazio jada lardaskatuak. Eta bestetik, Erresuma Batuak bere konpromisoak betetzeko duen gaitasunari edo borondateari buruzko zalantzak piztuko lirateke nazioartean, noiz, eta herrialdea merkataritza akordioak negoziatzen ari denean hainbat herrialderekin.
Londresko hainbat egunkariren arabera, oraintxe, Johnsonen gobernuan bi fakzio daude, nor nagusituko lehian. Hori uste du Bruselako negoziatzaile taldeak ere. Batetik, jarrera errealistagoarekin akordio baten ezinbestekotasuna defenditzen dutenak daude, eta, bestetik, brexit-aren beraren ideologoak izan eta azken bururaino joan nahi dutenak.
Erresuma Batua abenduaren amaieran aterako da Europako Batasuneko merkatu bateratutik eta aduana eremutik, orduan iraungitzen baita brexit-erako trantsizio epea. Ordurako ez badago adostasunik Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harreman berrirako, mugetan eta aduanetan nahasmen handia sor daiteke, eta batetik bestera igaro behar duten salgaiek muga zerga handiak izan ditzakete, Munduko Merkataritza Erakundearen baldintzak ezarriko liratekeelako.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186532/astebete-atzeratu-dituzte-eskolak-ehuren-zenbait-fakultatetan.htm
|
Gizartea
|
Astebete atzeratu dituzte eskolak EHUren zenbait fakultatetan
|
Gasteizko Hezkuntza Fakultateak astebete atzeratu ditu klaseak, «falta diren azken prestaketak» egiteko. Letren Fakultatean eta Ingeniaritza Eskolan, berriz, Internet bidez emango dituzte lehen asteko klaseak.
|
Astebete atzeratu dituzte eskolak EHUren zenbait fakultatetan. Gasteizko Hezkuntza Fakultateak astebete atzeratu ditu klaseak, «falta diren azken prestaketak» egiteko. Letren Fakultatean eta Ingeniaritza Eskolan, berriz, Internet bidez emango dituzte lehen asteko klaseak.
|
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak atzeratu egin du hezkuntzako graduen ikasturte hasiera —kirol arlokoa, ez—. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek gaur eta bihar dituzte aurkezpenak —lehen bi mailetan, aurrez aurre, eta beste bietan, Internetez—, baina ez dute eskolarik izango aste honetan. Igor Camino Ortiz de Barron fakultateko dekanoak BERRIAri adierazi dio erabaki hori hartu dutela lehen astea «patxadaz» hartzeko, eta hartara «hasiera egokia» bermatzeko.
Goizean jaso dute mezua hezkuntza ikasketetako irakasleek eta ikasleek. Dekanoaren arabera, egoera aztertzen aritu dira azken egunetan, eta eskolak atzeratzea erabaki dute. Haren arabera, azpiegiturak prest daude, baina «azken ukituak» falta dira, batez ere ekipamendu teknologikoei dagokienez.
Izan ere, ikasturte honek aldaketa nabarmenak ekarriko ditu EHUra. Besteak beste, mugatu egin dute geletako gehienezko ikasle kopurua, eta aukera emango dute eskolak Internet bidez jarraitzeko. Gainera, gel hidroalkoholikoa jarri dute sarreretan, eta unibertsitateko kideei aholkatu diete ez ditzatela «musuak eta besarkadak» eman. Sintomak dituztenei eskolara ez joateko ere eskatu diete.
Hezkuntza eta Kirol Fakultatean soilik ez, aldaketak izango dira beste zentro batzuetan ere. Adibidez, Gasteizko Letren fakultatean eta Ingeniaritza Eskolan lehen asteko eskolak ez dituzte aurrez aurre emango, Internetez baizik.
«Irakasleok haserre gaude»
Azken orduko aldaketek ezinegona eragin dute unibertsitateko komunitatean. Ainhoa Ezeiza Hezkuntza Fakultateko irakaslea, adibidez, Gasteizerako bidean harrapatu du eskolak atzeratzeko erabakiak. «Ari dira ea gauzak hobera doazen, baina ez da kasua. Erabakiak ez hartzeagatik atzeratzen da dena». Ohartarazi du ikasturte hasiera «kaosa» izaten ari dela, eta «ezer jakin gabe» ari direla.
Eskolak aurrez aurre emateko erabakiarekin kritiko da Ezeiza —irakasleei online prestakuntza ematen ari da urte luzez—: haren ustez, izan ere, oraingo egoeran ez dago modurik aurrez aurre aritzeko. Ohartarazi du ikasle batzuk izango direla gelan, baina erdiak etxetik arituko direla, eta eskolan bertan daudenei ez hitz egiteko gomendatu dietela. «Klase magistralak emateko, zertarako behar dute etorri?». Badituzte bestelako eragozpenak ere: jantokietan mugak dituzte, gelan ezin dira mugitu, garraiobideak ez dituzte ugaritu...
Egoera ikusita, Ezeizak dio «eztanda» egingo duela egoerak unibertsitatean. Ezinegona nabari du. «Beharbada, ikasleek planto egin dezaten zain gaude irakasleok». Unibertsitatez kanpoko hezkuntzan grebara deitua dute sindikatu guztiek elkarrekin datorren asterako, eta ikasleen artean ere ari dira mobilizaziorako deia zabaltzen —Ikasle Abertzaleek egin dute deia, adibidez—.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186533/frantziako-hezkuntza-ministerioaren-laquoinprobisazioa-arduragabekeria-eta-inposaketaraquo-salatu-ditu-seaskak.htm
|
Gizartea
|
Frantziako Hezkuntza Ministerioaren «inprobisazioa, arduragabekeria eta inposaketa» salatu ditu Seaskak
|
Ikastolen federazioak salatu du Frantziak ikasle guziak klaseetara bidali dituela, maskaraz gaindiko «inolako neurri berezirik gabe». Adierazi dute Ipar Euskal Herrian kutsadura «beste maila batera» iraganen balitz ikastolen ibilmoldea aldatu beharko dutela, eta abisatu dute ez direla horretarako «prest». 4.021 ikasle izanen ditu aurten Seaskak, 37 ikastoletan banatuak.
|
Frantziako Hezkuntza Ministerioaren «inprobisazioa, arduragabekeria eta inposaketa» salatu ditu Seaskak. Ikastolen federazioak salatu du Frantziak ikasle guziak klaseetara bidali dituela, maskaraz gaindiko «inolako neurri berezirik gabe». Adierazi dute Ipar Euskal Herrian kutsadura «beste maila batera» iraganen balitz ikastolen ibilmoldea aldatu beharko dutela, eta abisatu dute ez direla horretarako «prest». 4.021 ikasle izanen ditu aurten Seaskak, 37 ikastoletan banatuak.
|
Gogor mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra: «Jarrera onartezina da. Inprobisazio hutsa da. Ikasle guziak klasera bidali dituzte, maskaraz aparteko inolako neurri berezirik gabe, talde handitan, distantziak ezin atxikiz, eta taldeak nahasteko arriskuarekin», salatu du. Adierazi du ez dutela ulertzen nolaz Ipar Euskal Herrian gaitza zabaldua ez zen garaian bi hilabeteko konfinamendua ezarri zuten, eta, uda honetan «turistak jin eta COVID-19a utzi ondoren», kasik «deus ez balitz bezala» eskolak ireki behar izatea. «Nolaz maiatzean Iparraldean gaitza zabaldua ez zelarik talde txikiak egin behar ziren eskoletan, eta, orain gaitza zabaltzen ari dela, klaseak normal egin behar ditugu?».
Joan den astean egin zuten eskolarako sartzea Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta ikastolen lehendakariak adierazi du eskas dituztela osasun neurriei erantzuteko baliabideak. Oroitarazi du Nafarroan 750 postu gehiago eta Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian 1.000 postu gehiago aurreikusi dituzten bezala, Frantziak ez duela gehikuntzarik egin. «Denok dakigu gaur egun ditugun baino talde txikiagoak beharko ditugula distantziak atxiki eta taldeak ez nahastea bermatzeko, baina [Frantziako] Hezkuntza Ministerioak ez du hori aurreikusi. Pandemiaren eboluzioak horretara eramaten bagaitu, ikastoletan izanen dugun aukera bakarra ikasleak etxera bidaltzea izanen da». Halakorik izanez gero, ikasleak txandaka arituko lirateke, eta irakasleek «lan bikoitza» izanen dute, klase presentzialak eta telelana, biak egin beharko baitituzte.
Halaber, salatu du Frantziako Gobernuak ez diela euro bakar bat ere eman material informatikoa erosteko. Bestalde, CNED Distantziazko irakaskuntzaren Frantziako zentroak eta gisa bereko beste egitura batzuek hitzemana badiete ere Internet bidezko tresnak eta ikasgaiak prestatuko dituztela, deitoratu du horietako bakar bat ere ez dela euskaraz izanen. «Ez dira baliagarri izanen gure ikasle eta irakasleentzat». Jorajuriak aitortu du aipatu posibilitate guziak aurreikusi dituztela eta gertatuko balira «maiatzean baino hobeki» prestatuak direla, baina «Hezkuntza Ministerioaren arduragabekeriaz eta baliabide eskasez, ez ditugu gure misioak behar bezala betetzen ahal».
Bosgarren kolegioa aztergai
Azken urteetako Ipar Euskal Herriko datuek biztanleriaren emendatzea eta sortze tasaren apaltzea erakusten dituzte. Jorajuriaren hitzetan, horrek erakusten du kanpotik gero eta jende gehiago heldu dela Euskal Herrira bizitzera. «Kanpotik heldu diren gehienek ez dute euskararekin inolako loturarik. Horregatik da hain inportantea eskola guziek euskara eta murgiltzearen hautua eskain dezaten». Hiriburuko (Lapurdi) eskola publikoaren murgiltze sistemaren esperimentazio proiektuari sostengua erakusteaz gain, Seaskaren datu onak azpimarratu ditu: gero eta haur gutxiago sortu eta eskolatzen den egoera honetan, Seaskak ikasle kopurua atxiki du. 4.021 ikasle izanen ditu aurten —iaz baino 21 gehiago—, 37 ikastoletan banatuak. «Pirinio Atlantikoetako departamenduan 600 ikasle gutxiago direla kontuan hartuta, ez da zenbaki txarra».
Azken urteetan, bigarren mailetan izan dute emendatze nabarmena, eta Ziburuko (Lapurdi) Piarres Larzabal ikastetxea gainezka egitekotan dela ohartarazi dute. Ondoko urteetan emendatzeak segituko duela aurreikusita, ezinbestekotzat jo dute beste kolegio bat irekitzea, bosgarrena. Bi eremu aztertzen ari dira: Senpere-Azkaine (Lapurdi) eremua edo Hazparne (Lapurdi). Herriko etxeekin harremanetan direla adierazi du Jorajuriak, eta aurten proiektua «zehaztu» nahiko luketela.
Azkenik, koronabirusaren krisiak ikastolen diruztatzean izan duen eragina ere azpimarratu du Seaskako lehendakariak. «Urte biziki zaila» izan dela erran du, eta azaldu antolatzen dituzten bestetako etekinen bidez lortzen dutela ikastola gehienen aurrekontuaren heren bat. «Batzuek laguntzak eskuratu dituzte, eta besteek kontuak gorrian dituzte». Heldu den udaberritik aitzina bestak antolatzeko aukerarik ez badute, ikastolak «gaizki» izanen direla ohartarazi du.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186534/apaldu-egin-da-hegoadean-atzemandako-positiboen-kopurua.htm
|
Gizartea
|
Apaldu egin da Hegoadean atzemandako positiboen kopurua
|
Koronabirusa zuen pertsona bat zendu da, eta beste 621 kasu berri atzeman dituzte Hegoaldean azken 24 orduetan. 41 pertsona sartu dituzte erietxean. Leitzan 1.882 test egin dituzte asteburuan.
|
Apaldu egin da Hegoadean atzemandako positiboen kopurua. Koronabirusa zuen pertsona bat zendu da, eta beste 621 kasu berri atzeman dituzte Hegoaldean azken 24 orduetan. 41 pertsona sartu dituzte erietxean. Leitzan 1.882 test egin dituzte asteburuan.
|
Beste 621 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean azkeneko 24 orduetan. Bezperako datuekin alderatuta, 252 positibo gutxiago dira atzemandakoak. Egindako test kopurua, ere, ordea, txikiagoa da bezperako datuekin alderatuta. 8.753 PCR test egin dira, bezperan baino 450 test gutxiago. Nafarroan, nabarmen igo da egindako testen kopurua, hala egun bakarrean 2.593 test egin dituzte. Testetan, % 4,2k eman dute positibo. Nafarroan, 93 urte zituen emakume bat zendu da azken orduetan,
Lurraldeka, Nafarroan jaitsi dira gehien atzeman dituzten kasu positiboak. Hala, beste 108 kasu atzeman dituzte azken orduetan, bezperan baino 157 gutxiago. Portzentaje txikiagoan, baina, bertze hiru lurraldeetan ere gutxitu dira positiboak: Araban 35 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 59 gutxiago. 299 dira Bizkaian atzemandakoak, 21 gutxiago, eta 162 Gipuzkoan, 26 gutxiago.
Azken orduetan, 41 pertsona erietxeratu dituzte, bezperan baino bat gutxiago. Denera, koronabirusa dute 390 pertsona daude erietxean Hegoaldean. Erietxean dauden gaixo horietako 57 daude ZIU unitateetan.
Leitzan, 15 urtetik gora dituzten herritarren %75ek teegin du PCR proba asteburuan, denera, 1.882 test. Emaitzak bihar jakinaraziko ditu Nafarroako Gobernuak.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186535/hondakin-industrialak-kudeatzeko-erakunde-publikoa-sortuko-du-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
Hondakin industrialak kudeatzeko erakunde publikoa sortuko du Jaurlaritzak
|
EAJ eta PSE-EEk lortutako gobernu akordioaren arabera, arriskutsuak ez diren hondakin industrialen kudeaketa publikoko zentro bat sortuko du Jaurlaritzak.
|
Hondakin industrialak kudeatzeko erakunde publikoa sortuko du Jaurlaritzak. EAJ eta PSE-EEk lortutako gobernu akordioaren arabera, arriskutsuak ez diren hondakin industrialen kudeaketa publikoko zentro bat sortuko du Jaurlaritzak.
|
EAJk eta PSE-EEk abuztu amaieran ezagutarazi zuten Jaurlaritza berria osatzeko gobernu akordioa. 92 orriko dokumentua da, eta neurri eta erabaki ugari bildu dituzte; besteak beste, hondakin industrialen «gaikako bilketarako, karakterizaziorako, biltegiratzeko eta balorizaziorako kudeaketa publikoko zentro bat abian jartzea» adostu dute bi alderdiek. Zentro hori erreferentziazko zentro bat izango litzateke, gobernu akordioan diotenaren arabera. Aipamen horretara mugatzen da proiektu horren nondik norakoa.
Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko lur jausia gertatu ondoren dator Jaurlaritza berriak hartuko duen neurria. Mugimendu ekologistakoek zabortegien kudeaketa publikoa eskatu izan dute, hondakin industrialen kudeaketa esku pribatuetan baitago.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186536/trapagaranen-hildako-langilearen-heriotza-salatu-dute.htm
|
Ekonomia
|
Trapagaranen hildako langilearen heriotza salatu dute
|
Productos Tubulareseko enpresa batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean. Joan den ostiralean hil zen 25 urteko behargina.
|
Trapagaranen hildako langilearen heriotza salatu dute. Productos Tubulareseko enpresa batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean. Joan den ostiralean hil zen 25 urteko behargina.
|
Langoitia Estructuras Metalicas enpresako kidea zen langilea, eta teilatuak mantentzeko lanetan ari zen Productos Tubularesen, azpikontratatuta, 20 metrotik behera erori eta hil zenean. 25 urteko mutil senegaldarraren heriotza salatzeko, elkarretaratzea egin dute enpresako langileek gaur, enpresaren aurrean, Trapagaranen (Bizkaia).
ELA izan da enpresa batzordearen deialdiarekin bat egin duten sindikatuetako bat. Leire Heredia ELAko Laneko Segurtasun eta Osasun kabineteko kideak gogorarazi du istripuak ez direla fenomeno meteorologikoak, eta ez dela kasualitatea biktima azpikontrata bateko langilea eta etorkina izatea.
Ostiralean, istripuaren berri izan laster, ekoizpena geratu zuten PTko langileek, eta erabaki zuten soldatatik kenduko dieten dirua hildakoaren senideei ematea. LABek «elkartasuna eta babesa» helarazi zien hildakoaren senideei eta lankideei, baina baita azken hilabeteetan lanean hildako guztien ingurukoei ere.
ELAren arabera, urte honetan, gutxienez, 43 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan istripuz; LABen arabera, 47 dira.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186537/egungo-egoerara-egokituko-diren-hirigintza-ereduak-aztergai-tafallan-eta-artaxoan.htm
|
Gizartea
|
Egungo egoerara egokituko diren hirigintza ereduak aztergai Tafallan eta Artaxoan
|
Nafarroako Gobernuak ‘Hirigintza COVID garaietan: espazio publikoak gaitu eta eraldatzea’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Hilaren 17an eta 18an eginen dituzte.
|
Egungo egoerara egokituko diren hirigintza ereduak aztergai Tafallan eta Artaxoan. Nafarroako Gobernuak ‘Hirigintza COVID garaietan: espazio publikoak gaitu eta eraldatzea’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Hilaren 17an eta 18an eginen dituzte.
|
Herri eta hiriak espazio jasangarriagoak izateko modua aurkitzea dute helburu Tafallan eta Artaxoan eginen dituzten jardunaldiek. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak antolatu ditu jarduerak, eta zenbait hizketaldik, eztabaidagunek eta lantegik osatuko dute egitaraua, besteak beste. Jose Maria Aierdi kontseilariak azaldu duenez, koronabirusaren krisiak agerian utzi du beharrezkoa dela «espazio publikoak eraldatzea», eta, dioenez, «ingurune orekatuak eta aldaketekiko malguak direnak» lortzea da horretarako bidea.
Datorren asteko ostegun arratsaldean hasiko dira jardunaldiak, irailaren 17an, Tafallako Kulturgunean. Bertan izanen diren hitzaldi eta topaketen bidez hirigintza ereduen gainean gogoeta egitea dute asmo nagusia. Esate baterako, espazio publikoen kalitatea, herri eta hirien diseinua eta arkitektura izanen dituzte mintzagai. Ostiral arratsaldean, Artaxoan izanen dira; herrian barrena ibilaldia eginen dute Maria Urmeneta arkitektoak lagunduta, espazio publikoei erreparatu eta haien gainean hausnartzeko.
Jesus Arrizubieta Tafallako alkateak azpimarratu du «biziki premiazkoa» dela hirigintzan kohesio sozialari «behar adinako garrantzia» ematea. Azaldu duenez, biztanleriaren zahartzea da herriak gaur egun dituen erronka nagusietako bat. 10.600 lagun inguru bizi dira Tafallan, eta horietatik 2.500 pertsona inguru 65 urtetik gorakoak dira orain. Besteak beste, eskatu du hain justu errealitate horretara egokituko den hirigintza eredu baten gainean hausnartu dadila. «Hirigintza berritzaile bat behar dugu, herrian ditugun arazoei eta erronkei aurre egiteko irtenbideak bilatzeko», adierazi du Arrizubietak.
Halaber, Artaxoako alkate Juan Ramon Elorzek gaineratu du Artaxoaren kasuan «arretaz» erreparatu behar zaiola, herritarren zahartzeari ez ezik, baita etxebizitzen zahartzeari ere. «Herritarren bizimodua ez da garai batean genuena bezalakoa, eta etxebizitzak gaur egungo baldintzetara egokituak izan behar dira», esan du Elorzek. Dioenez, hori gertatzen da eremu bereko beste zenbait herritan ere; Uxuen, adibidez.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186538/eh-bilduren-ustez-espainiako-estatuaren-indarkeria-sobran-dago.htm
|
Politika
|
EH Bilduren ustez, Espainiako Estatuaren indarkeria «sobran» dago
|
«Noiz hitz egin ahal izango dugu estatuaren indarkeriaz iraganean?», galdetu du koalizio subiranistak adierazpen politiko batean.
|
EH Bilduren ustez, Espainiako Estatuaren indarkeria «sobran» dago. «Noiz hitz egin ahal izango dugu estatuaren indarkeriaz iraganean?», galdetu du koalizio subiranistak adierazpen politiko batean.
|
EH Bilduren Mahai Politikoak zortzi puntuko adierazpen politikoa plazaratu du asteleheneroko bileraren ostean, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren harira eta «egoeraren larritasuna» aintzat hartuta. Agirian, «espetxe politika kriminal horri eutsi, justifikatu eta babestu» egiten dutenen bizkar jarri dute Gonzalez Solaren eta 2011tik hil diren beste bost presoen heriotzaren erantzukizuna. «Horren inguruan batzuek duten isiltasuna oso adierazgarria da giza eskubideen aldeko diskurtsoan duten zintzotasunari buruz», esan dute Arnaldo Otegik eta Mertxe Aizpuruak.
EH Bilduk azaldu du «ohituta» daudela «ETA erakundearen indarkeriari buruzko jarreraren inguruan etengabe seinalatuak izatera», baina ETA desegindako erakundea dela, armak erabiltzeari aspaldian uko egin ziona. «Noiz hitz egin ahal izango dugu iraganean [Espainiako] Estatuak gure Euskal Herri zaharrean erabilitako indarkeriaz? Noiz egingo dio uko Estatuak 78ko eredu konstituzional zahar, zaharkitu eta ustela indarkeriaren eta hertsapenaren bidez inposatzeari?», galdetu dute.
EH Bilduren aburuz, Espainiako Estatuaren indarkeria «sobran» dago, eta «traba» egiten du «bizikidetza eraikitzeko». «Euskal Herrian elkarbizitza eraikitzeak euskal preso, deportatu eta errefuxiatu politiko guztiak Euskal Herrira bizirik itzultzea ere eskatzen du», erantsi dute, eta iragarri dute hainbat ekinbide aurkeztuko dituztela erakunde guztietan, udaletatik hasi eta Europako Parlamenturaino; Espainiako Senatuan galdera egingo diote Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari horren inguruan.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186539/fernando-truebaren-lsquoel-olvido-que-seremosrsquo-filmak-itxiko-du-donostiako-zinemaldia.htm
|
Kultura
|
Fernando Truebaren ‘El olvido que seremos’ filmak itxiko du Donostiako Zinemaldia
|
Pelikula bertan behera gelditu zen Cannesko zinemaldirako hautatua zegoen. Hector Abaden izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Sail Ofizialean emango dute filma, lehiaketatik kanpo.
|
Fernando Truebaren ‘El olvido que seremos’ filmak itxiko du Donostiako Zinemaldia. Pelikula bertan behera gelditu zen Cannesko zinemaldirako hautatua zegoen. Hector Abaden izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Sail Ofizialean emango dute filma, lehiaketatik kanpo.
|
Fernando Trueba zuzendari espainiarraren El olvido que seremos ekoizpen kolonbiarraren estreinaldiarekin itxiko dute Donostiako 68. Zinemaldiaren Sail Ofiziala. Hector Abad Faciolince idazle kolonbiarraren izen bereko 2006ko eleberriaren egokitzapena da, eta Javier Camara aktorea du protagonista. Filma aurtengo Cannesko jaialdirako hautatua zegoen, baina bertan behera utzi behar izan zuten zinemaldia.
Idazle kolonbiarrak bere aita Hector Abad Gomezen bizitzan oinarritu zuen eleberria: Abad Gomez medikua eta giza eskubideen aldeko aktibista izan zen, 1970eko hamarkadan, Medellinen. Liburua best seller bat izan zen: hamabi hizkuntzatara itzuli zuten, eta 300.000 ale kaleratu zituzten hogei herrialdetan baino gehiagotan.
Truebaren pelikula Caracol Television telebista kate kolonbiarraren proiektua da, Dago Garcia Producciones etxeak ekoitzi du, eta, Javier Camara ez ezik, Nicolas Reyes, Patricia Tamayo eta Juan Pablo Urrego aktoreek ere parte hartu dute. Kolonbiako Zinema Arte eta Zientzien Akademiak Iberoamerikako Film Onenaren Sarirako hautatu du lana, datorren urteko Goya sarietarako.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186540/hiru-pertsona-kateatu-dira-ahtaren-aurka-espainiako-gobernuaren-nafarroako-ordezkaritzan.htm
|
Gizartea
|
Hiru pertsona kateatu dira AHTaren aurka Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzan
|
Ziurtatu dute atxilotu egin dituztela Mugitu mugimenduko hiru kideak.
|
Hiru pertsona kateatu dira AHTaren aurka Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzan. Ziurtatu dute atxilotu egin dituztela Mugitu mugimenduko hiru kideak.
|
Abiadura handiko trenaren aurkako ekintza bat egin dute gaur goizean Mugitu mugimenduko hiru kidek. Azaldu dutenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren eraikinaren balkoira sartu dira eskailera baten bidez, eta bertan kateatu dira.
Mugimenduko kideek jakinarazi dutenez, Espainiako Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa joan dira hara, eta hiru kideak atxilotu dituzte. Gainera, nabarmendu dute identifikatu egin dituztela kalean ekintza babesten ari zirenak.
Ekintzaren antolatzaileek AHTaren inguruko azalpenak eskatu dituzte ohar bidez. Esan dutenez, AHTaren Nafarroako bi azpizati geratu dituzte –Erriberri-Tafalla eta Tafalla-Tafalla–, eta horri buruzko azalpenak nahi dituzte: «Gobernu zentralak argitu behar du lanen geldialdia egungo egoera ekonomikoaren ondorio den, edo Airef (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako jarraibideen ondorio den». Mugimenduaren esanetan, erakunde horrek gomendatu du amaitu gabe dauden AHTaren obrak gelditzeko, errentagarritasun sozioekonomikorik ez duelako edo hori «minimoa» delako. Gainera, jakin nahi dute geldialdiak zenbat iraungo duen, baita martxan dauden beste bi azpizatiekin eta Nafarroako korridorearekin zer gertatuko den ere.
AHTaren bi azpizati geratu izana «albiste ona» da mugimenduaren iritziz, eta gaurko ekintzaren bidez, beste biak ere geratzeko eskatu dute, baita Euskal Herrian AHTaren obrekin ez jarraitzeko ere. «Euskal Herriko inoizko proiekturik suntsitzaileena, xahutzaileena, antisozialena, ustelena eta antidemokratikoena iragana izatea nahi dugu».
Elorrion, ikerketa
Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du AHTaren obretako makina bat erre delako Elorrion (Bizkaia). Atzo goizean gertatu zen sutea, eta Ertzaintzak ziurtatu du hipotesi guztiak zabalik dauzkatela.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186541/ez-dut-hil-nahi-ez-dut-itxialdian-geratu-nahi.htm
|
Mundua
|
«Ez dut hil nahi. Ez dut itxialdian geratu nahi»
|
Joan den astean lehen positiboa atzeman zuten Moriako kanpamentuan, eta jada hamabost dira kasuak. Migratzaileek eta gobernuz kanpoko erakundeek egoeraren larritasunaz ohartarazi dute. Bideoa: Iñaki Agirre, Moriako kanpamentutik.
|
«Ez dut hil nahi. Ez dut itxialdian geratu nahi». Joan den astean lehen positiboa atzeman zuten Moriako kanpamentuan, eta jada hamabost dira kasuak. Migratzaileek eta gobernuz kanpoko erakundeek egoeraren larritasunaz ohartarazi dute. Bideoa: Iñaki Agirre, Moriako kanpamentutik.
|
Moriako errefuxiatuen kanpamentuan joan den astean detektaturiko lehen koronabirus kasuak alarma piztu du Lesbos uhartean. Greziako osasun zerbitzu publikoak ostegunetik hona esparruko biztanleen artean egin dituen PCR testekin beste hamabost kasu identifikatu dituzte dagoeneko, eta, orain, ikusteko dago zein izango den birusaren bilakaera Europako errefuxiatuen kanpamenturik handienean.
Dena den, argi dagoena da Moria ez dagoela prest halako egoera larri bati aurre egiteko: gainpopulazioa, ilara luzeak, ur iturrien falta, hondakinen pilaketa, osasun zerbitzuetarako heltze mugatua... Eta, hori gutxi balitz bezala, kanpamentuan bizi diren ia 13.000 pertsonak gainean sekulako karga daramatela iritsi dira une zail honetara, besteak beste, martxoaren 22tik hona luzatu den berrogeialdi amaigabe baten ondorioak jasaten ari direlako.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186542/jiri-menzel-zinemagile-txekiarra-hil-da.htm
|
Kultura
|
Jiri Menzel zinemagile txekiarra hil da
|
Menzelek Oscar saria irabazi zuen 1967an, ‘Ostre sledovanevlaky' filmagatik. Iragan larunbatean zendu zen, 82 urterekin.
|
Jiri Menzel zinemagile txekiarra hil da. Menzelek Oscar saria irabazi zuen 1967an, ‘Ostre sledovanevlaky' filmagatik. Iragan larunbatean zendu zen, 82 urterekin.
|
Menzel Txekoslovakiako Olatu Berria (Nova Vlna, txekieraz) zinema mugimenduaren aitzindarietako bat izan zen 1960ko hamarkadan, eta 29 film zuzendu zituen, horien artean Skrivanci na niti (Hegatxabalak alanbrean, 1969), Postriziny (Guraize-ebakiak, 1981), Vesnicko ma, strediskova (Nire herrixka gozoa, 1986) edo Obsluhoval jsem anglickeho krale (Ingalaterrako erregea zerbitzatu nuen, 2006), besteak beste.
Ingelesez besteko film onenaren Oscar saria irabazi zuen 1967an, 29 urte zituela, bere lehen film luzearekin, Ostde sledovane vlaky (Zorrotz zaindutako trenak, 1966). Pelikula Bohumil Hrabal idazle txekiarraren izen bereko eleberrian oinarrituta dago, eta II. Mundu Gerran Hirugarren Reichak okupatutako Txekoslovakian girotuta. Europako zinemaren gailurreko lanetako bat da, adituen arabera.
Lortutako arrakasta gorabehera, erregimen txekiarrak Menzelen bi lan debekatu zituen, Oscar saria jaso zuena eta SkÅivánci na niti. Azken hori ere Bohumil Hrabalen liburu batean oinarritua dago. Debekuen ostean, Menzelek ez zuen lan gehiagorik zuzendu 1974ra arte.
1980ko hamarkadan, idazle beraren liburuetan oinarritutako beste film batzuk zuzendu zituen, hala nola Postriziny, Slavnosti snezenek (Kanpai berdeen festa, 1983) eta Vesnicko ma, strediskova, ingelesez besteko film onenaren Oscar sarirako izendatu zutena. Guztira, Hrabalen sei lan eraman zituen pantailara.
Zinema zuzendari gisa egindako ibilbide luzeaz gain —2013an Donsajni (Donjuan) filmarekin amaitu zuena—, Menzelek antzerkia zuzendu zuen, zinema irakaslea izan zen, eta ikus-entzunezko 70 ekoizpen baino gehiagotan aritu zen. Pragan hil da, jaioterrian, gaixotasun luze baten ondorioz, haren emazteak Facebook bidez jakinarazi duenez.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/186543/mundakako-eajk-mikel-bilbao-alkate-jeltzalearen-aurkako-zentsura-mozioa-aurkeztuko-du.htm
|
Politika
|
Mundakako EAJk Mikel Bilbao alkate jeltzalearen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du
|
Mundakako EAJko udal batzarreko bost zinegotzien eta alkatearen arteko koordinazio faltak eragin du Bilbaoren aurkako mozioa aurkeztea.
|
Mundakako EAJk Mikel Bilbao alkate jeltzalearen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du. Mundakako EAJko udal batzarreko bost zinegotzien eta alkatearen arteko koordinazio faltak eragin du Bilbaoren aurkako mozioa aurkeztea.
|
Mundakako (Bizkaia) EAJko udal batzarrak Mikel Bilbao alkatearen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko duela iragarri du gaur. Bilbao jeltzaleen zerrendaburua izan zen 2019ko udal hauteskundeetan, baina ez da alderdiko afiliatua. EAJk sei zinegotzi lortu zituen iazko bozetan, eta EH Bilduk, berriz, hiru.
Jeltzaleek azaldu dute EAJko udal batzarraren eta egungo alkatearen arteko «koordinazio falta» dagoela erabakiaren atzean. Hilabete korapilatsuak izango direla aurreikusten dutenez, proiektu bateratzaile bat gidatzeko garaia dela nabarmendu dute. Iazko ekainean izendatu zuten Bilbao Mundakako alkate, eta, orduz geroztik, haren eta gainerako bost zinegotzien arteko harremanak gaiztotuz joan dira, batez ere COVID-19aren pandemia kudeatu behar izan duten azken hilabeteotan. Egoera horrek «herritarrek merezi duten udal kudeaketa oztopatu du», eta horregatik hartu dute zentsura mozioa aurkezteko erabakia. Nolanahi ere, Mundakako jeltzaleek Bilbaori eskerrak eman dizkiote EAJren hautagaitzari baiezkoa eman izanagatik.
Datozen egunetan aurkeztuko dute udalean alkatearen aurkako zentsura mozioa. Bilbao ez denez alderdiko afiliatua, ezin diote EAJren barne araudiko neurriak ezarri, eta horregatik jo dute bide horretatik.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186576/urkulluk-batasuna-eskatu-du-legealdi-berriaren-hasieran.htm
|
Politika
|
Urkulluk batasuna eskatu du legealdi berriaren hasieran
|
Eusko Jaurlaritzak gaur hasi du, ofizialki, legealdi berria. Goizean hartu dituzte karguak 11 sailburuek.
|
Urkulluk batasuna eskatu du legealdi berriaren hasieran. Eusko Jaurlaritzak gaur hasi du, ofizialki, legealdi berria. Goizean hartu dituzte karguak 11 sailburuek.
|
«Ekonomia berpiztu eta oinarrizko zerbitzuak bermatu ahal izateko batasuna». Horixe eskatu du gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak, bere hirugarren agintaldiari ofizialki hasiera eman dioen ekitaldian. Hartu dute kargua gobernuko 11 sailburuek. Lehen gobernu kontseilua egin dute gero, eta zera izan dute eguneko gai nagusia: koronabirusak eragindako krisiaren ondoren, ekonomia suspertzea.
Urkulluk gidatu du saioa, eta sailburuek Gernikako Estatutuaren ale baten gainean egin dute karguaren zina. Datozen urteak ez direla errazak izango aitortu du lehendakariak, baina nabarmendu du une honetan badutela izango dituzten zailtasunen berri: «Argi dugu helburuak zein diren; baldintzak gogorrak diren arren, baikorrak gara». Gizartearen eta erakundeen arteko elkarlana eskatu du.
Banaka joan dira Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJko zortzi sailburuak eta PSE-EEko hirurak. Gobernuak bi lehendakariorde izango ditu: Josu Erkoreka jeltzalea, Segurtasun sailburua, eta Idoia Mendia sozialista, Lan eta Enplegu sailburua. Erkoreka, gainera, estatutuko eskumenak eskualdatzeko batzordearen burua ere izango da. Lehen Erkorekak zuen bozeramaile kargua, berriz, Bingen Zupiriak hartuko du.
Bi horiek ez ezik, kargua hartuko dute gaur Bingen Zupiria gobernuko bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak; Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak; Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak; Olatz Garamendi Gobernantza eta Autogobernu sailburuak; Gotzone Sagardui Osasun sailburuak; Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak; Javier Hurtado Turismo, Komertzio eta Kontsumo sailburuak; Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak; eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburuak.
Aurreko gobernuan egon diren sei sailburu daude: Azpiazu, Arriola, Artolazabal, Erkoreka, Tapia eta Zupiria; eta bost berri: Bildarratz, Garamendi, Hurtado, Mendia eta Sagardui. Haiek ordezkatuko dituzte Estefania Beltran de Heredia (Segurtasuna), Nekane Murga (Osasuna), Sonia Perez (Turismoa, Komertzioa eta Kontsumoa), Maria Jesus San Jose (Lana eta Justizia) eta Cristina Uriarte (Hezkuntza).
Aldaketak hezkuntza eta osasun sailetan
Azken legealdian, Hezkuntza eta Osasun sailak izan dira gatazkatsuenak, eta bi sail horietan egin ditu aldaketak Urkulluk, sailburuak aldatuta: Jokin Bildarratzek hartu du Cristina Uriarteren tokia Hezkuntzan, eta Gotzone Sagarduik Nekane Murgarena Osasun Sailean.
Joan den legealdian, hezkuntza legerako proiekturik ez zuen aurkeztu azkenean Uriartek, eta hainbat lan gatazka kudeatu behar izan ditu. Gainera, ikasturte berriaren atarian, harremana tenkatuta amaitu du hezkuntza eragileekin eta sindikatuekin. Izatez, haren ordezkoak, Jokin Bildarratzek, hezkuntza greba bat izango du aurrean kargua hartu eta astebetera. Bildarratz EAJko senatari izan da azken zortzi urteetan, baina badu eskarmentua hezkuntza alorrean. Irakasletzako diplomaduna da, eta Tolosako alkate izan aurretik ikastolako irakaslea izan zen.
Murgari ere garai zaila kudeatzea egokitu zaio. Legegintzaldi erdian hartu zuen kargua, Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako filtrazioen ondorioz Jon Darponek dimititu eta gero, eta pandemiari aurre egin behar izan dio. Kritika asko jaso ditu, besteak beste, komunikazio gaitasunarekin lotuta, baina segitzeko prest agertu zen duela egun gutxi.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186577/ekuadorko-lehia-politikotik-kanpo-utzi-dute-correa-presidente-ohia.htm
|
Mundua
|
Ekuadorko lehia politikotik kanpo utzi dute Correa presidente ohia
|
Helegite auzitegiak berretsi egin du Rafael Correa estatuburu ohiaren aurkako zortzi urteko kartzela zigorra, eta, beraz, ezin izango da aurkeztu datorren urteko bozetara.
|
Ekuadorko lehia politikotik kanpo utzi dute Correa presidente ohia. Helegite auzitegiak berretsi egin du Rafael Correa estatuburu ohiaren aurkako zortzi urteko kartzela zigorra, eta, beraz, ezin izango da aurkeztu datorren urteko bozetara.
|
Ekuadorko Helegite Auzitegiak esan du azken hitza Rafael Correa presidente ohiaren aurkako auzian, eta, espero zen moduan, berretsi egin du haren kontrako zortzi urteko kartzela zigorra. Ondorioz, Correa ezin izango da presidenteorde kargurako aurkeztu —asmoa zuen moduan— datorren urtean egitekoak dituzten hauteskundeetan.
Eroskeria auziarekin lotuta zigortu dute Correa. Akusazioaren arabera, 2012tik eta 2016ra bitartean «legez kanpoko ekarpenak» jaso zituzten presidentetzaren jauregian Alianza Pais alderdi ofizialista finantzatzeko, trukean gobernuak milioika euroren kontratuak esleitu zizkien hainbat enpresari, besteak beste Odebrechti. Ustelkeria sarea bultzatu izana egozten diete Correari eta Jorge Glas presidenteorde ohiari.
Estatuburu ohiak, ordea, ukatu egin du halakorik, eta bere aurkako «jazarpena» bultzatzea egotzi dio egungo presidente Lenin Morenori. «Azkenean, lortu dute. Inoiz baino denbora tarte txikiagoa behar izan dute behin betiko epaia emateko, eta hautagaitzarako inhabilitatzeko. Ez dute ulertzen egiten duten bakarra herriaren babesa handitzea dela», salatu du Correak sare sozialetan.
Presidente ohia Belgikan bizi da, 2017tik. Urtebete lehenago, Ekuadorko auzitegi batek haren aurkako atxilotze agindua eman zuen, bere aurkako epaiketara ez agertzeagatik, baina Interpolek atzera bota zuen eskaria, argudiatuz «oinarri politikoak» zituela.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186578/ane-maite-manterolak-irabazi-du-berriak-antolatutako-udako-argazkien-lehiaketa.htm
|
Bizigiro
|
Ane Maite Manterolak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa
|
Ane Maite Manterolak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa, iluntzean hondartzan ateratako argazki batekin. Bigarren saria Xabier Izetak jasoko du, Lanzaroten hartutako irudi bati esker. Argazki bilduma.
|
Ane Maite Manterolak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa. Ane Maite Manterolak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa, iluntzean hondartzan ateratako argazki batekin. Bigarren saria Xabier Izetak jasoko du, Lanzaroten hartutako irudi bati esker. Argazki bilduma.
|
Uda berezi honetan ere, hainbat irakurlek argazki ikusgarriak bidali dituzte BERRIAk urtero antolatzen duen udako argazkien lehiaketara. Oporretan kanpora joanda egindakoak batzuek, eta etxetik gertu hartutakoak besteek.
Ane Maite Manterolak irabazi du lehiaketa, iluntzean hondartzan ateratako argazki batekin. Bi lagunentzako gau bat eta gosaria izango ditu Bidania-Goiatzen (Gipuzkoa) dagoen Iriarte jauregian. Bigarren saria, berriz, Xabier Izetak jasoko du, Lanzaroten (Kanaria uharteak, Espainia) hartutako irudi bati esker. Hark bi lagunentzako dastatze menu bat izango du Bilboko Yandiola jatetxean. Lehiaketan jasotako argazkiak bilduma batean daude ikusgai. Mila esker lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.
Bigarren saria: Xabier Izeta Aramendi. Cueva de los Verdes, Lanzarote.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186579/maria-kolesnikova-atxilotu-dute-mugan-bielorrusiako-oposizioko-buruetako-bat.htm
|
Mundua
|
Maria Kolesnikova atxilotu dute mugan, Bielorrusiako oposizioko buruetako bat
|
Ukrainak zabaldu duenez, Bielorrusiako segurtasun indarrek herrialdetik kanporatu nahi zuten Kolesnikova, baina hark pasaportea apurtu zuen.
|
Maria Kolesnikova atxilotu dute mugan, Bielorrusiako oposizioko buruetako bat. Ukrainak zabaldu duenez, Bielorrusiako segurtasun indarrek herrialdetik kanporatu nahi zuten Kolesnikova, baina hark pasaportea apurtu zuen.
|
Buruzagirik gabe geratu da Bielorrusiako oposizioa: Poliziak preso hartu ditu erbestean ez daudenak, azkena Maria Kolesnikova. Hura atxilotu zuten zurrumurruak atzo zabaldu ziren, hainbat lekukok salatu zutenean ezezagun batzuek atzeman eta ibilgailu batean eraman zutela. Oposizioak, berriz, atxilotu egin zutela esan zuen, eta Poliziak, eurek ez zutela atzeman.
Gaur bestelakorik jakinarazi du Minskek. Mugako segurtasun indarren arabera, goizaldean Ukrainara sartzen ahalegindu dira Kolesnikova bera, Anton Rodnenkov eta Ivan Kravtsov —biak desagertutzat eman zituzten atzo—. Lehena atxilotu egin dute muga zeharkatu aurretik, baina beste biek lortu dute Ukrainan sartzea. Minsken arabera, bi horiek ere atxilotu egin dituzte Ukrainako segurtasun indarrek. Kievek, ordea, ez du halakorik baieztatu.
Oso bestelakoa da Ukrainako segurtasun indarren kontakizuna. Haien arabera, hiru ekintzaileak Bielorrusiatik kanporatzen ahalegindu ziren hango segurtasun indarrak, eta lortu zuten Kravtsov eta Rodnenkoven kasuan; baina Kolesnikovak pasaportea apurtu zuen, eta, beraz, ezin izan zioten Ukrainan gelditzen utzi; hortik Bielorrusian atxilotu izana. «Ez zuten Maria Kolesnikova kanporatzea lortu, emakume ausart honek neurriak hartu zituelako, mugaz bestaldera bidal ez zezaten», esan zuen Anton Guerastxenko Barne ministrordeak.
Svetlana Tikhanovskaia presidentetzarako bozetarako oposizioko zerrendaburuak gaitzetsi egin du atxiloketa, eta Kolesnikova berehala aske uzteko eskatu du. «Koordinazio Kontseilua negoziaziorako plataforma bat da, eta, beraz, bertako kideak, Kolesnikova bera tartean, aske utzi behar dituzte [Aleksandr] Lukaxenko presidenteak ohartu behar du horretaz. Ezin da jendea bahitu egun argitan. Hori eginez, Lukaxenkok erakusten du beldur dela».
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186580/alardearen-auzia-elkarrizketarekin-konpondu-behar-dela-ohartarazi-du-jaizkibelek.htm
|
Gizartea
|
Alardearen auzia elkarrizketarekin konpondu behar dela ohartarazi du Jaizkibelek
|
Ez da alarderik aurten Hondarribian. 2021ekoari begira, «hain urrutitik datorren arazoari» konponbidea emateko, elkarrizketa aldarrikatu du Jaizkibel konpainiak. Jaizkibelek parte hartu du gaurko mezan, eta Alarde Fundazioak ez.
|
Alardearen auzia elkarrizketarekin konpondu behar dela ohartarazi du Jaizkibelek. Ez da alarderik aurten Hondarribian. 2021ekoari begira, «hain urrutitik datorren arazoari» konponbidea emateko, elkarrizketa aldarrikatu du Jaizkibel konpainiak. Jaizkibelek parte hartu du gaurko mezan, eta Alarde Fundazioak ez.
|
Hondarribiko kaleak (Gipuzkoa) jendez beteta egongo lirateke gaur, alardearekin. Ez da horrela izan, ordea, aurten. Pandemiaren ondorioz, aurtengo alardea bertan behera geratu da. Datorren urtekoa bestelakoa izan dadin, alardea soldadu gizonek soilik osatua izan ez dadin, «elkarrizketa» aldarrikatu du Jaizkibel konpainia parekideak, «2021eko alardea benetan historikoa izan dadin».
Irailaren 8arekin, ohar bat kaleratu du konpainiak, eta elkarrizketarako deia egin die eragileei, «Hondarribiak hori eta gehiago merezi duelako». Elkarrizketa «babesteko eta bultzatzeko» deia egin die erakundeei. Jaizkibelek helburutzat jarri du 2021eko alardea publikoa izatea, parekidea eta bakarra.
Jaizkibelek aurten ez du desfilerik egin alardean emakumeek ere egon behar dutela aldarrikatzeko, baina nabarmendu du lanean segituko duela aurrerantzean ere, 2021ekoa izan dadin aldaketarako alardea. «2021eko alardeak aukera ematen digu egiazko tradizioa berreskuratzeko eta aberasteko».
Mezan, Jaizkibel soilik
Guadalupeko Amaren ermitan, urteroko meza egin dute, eta Jaizkibel konpainiako kideek botoa berritu dute han. Alarde fundazioak aparteko deialdia egin du, ohi baino goizago; bi desfileetako ordezkariek ez dute bat egin deialdi horren ondorioz.
Txomin Sagarzazu alkateak berak onartu du jaiak egin ezin diren honetan, eguneko ekitaldi nagusia ospakizun hori dela. Jaizkibel bakarrik agertu da. Urteak dira konpainiak mezan parte hartzen duela. Hain justu, hor egiten zuten bat bi desfileetako ordezkariek. Alkatearen esanetan, Alarde fundazioak «osasun arloko» zioak argudiatu ditu aparteko deialdia egiteko.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186581/erkoreka-izango-da-jaurlaritzaren-ordezkaria-eskumenen-eskualdatzea-negoziatzeko.htm
|
Politika
|
Erkoreka izango da Jaurlaritzaren ordezkaria eskumenen eskualdatzea negoziatzeko
|
Gobernantza eta Autogobernu Sailetik kanpo, eskualdatzeen egutegia negoziatzeko ardura izango du Iñigo Urkulluren gobernu berrian. Koronabirusaren krisiak atzeratu egin du hori ere.
|
Erkoreka izango da Jaurlaritzaren ordezkaria eskumenen eskualdatzea negoziatzeko. Gobernantza eta Autogobernu Sailetik kanpo, eskualdatzeen egutegia negoziatzeko ardura izango du Iñigo Urkulluren gobernu berrian. Koronabirusaren krisiak atzeratu egin du hori ere.
|
Josu Erkorekak berebiziko garrantzia izango du Eusko Jaurlaritza berrian. Gobernuko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu izateari utzi dio, baina lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu izango da gaurtik aurrera. Horrez gainera, Gernikako Estatutuko eskumenak eskualdatzeko Transferentzien Batzorde Mistoko burua ere izango da, gaurko EAEko aldizkari ofizialaren arabera, baita Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien arteko batzorde mistokoa ere.
Erkorekak eskumenak eskualdatzeko egutegi bat negoziatu du aurten Espainiako Gobernuarekin, Autogobernu sailburua zela, eta zeregin horretan jarraitzeko aukeratu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.
Iragan otsailean aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak egutegia. Haren arabera, 2022. urterako osa liteke guztiz Gernikako Estatutua, bete gabe lau hamarkadatik gora igaro eta gero. Koronabirusak eragindako krisiak, ordea, atzeratu egin ditu negoziazioak. Ekainean egin zituzten berez martxoan egitekoak ziren negoziazioak. Egutegi haren arabera, urtea bukatzerako Eusko Jaurlaritzaren esku behar lukete espetxeen kudeaketak, errepideko garraioak eta itsasertzaren kudeaketak, besteak beste.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186582/hamalau-eguneko-berrogeialdia-zazpira-apaltzea-aztertzen-ari-da-frantzia.htm
|
Gizartea
|
Hamalau eguneko berrogeialdia zazpira apaltzea aztertzen ari da Frantzia
|
COVID-19ak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egondakoen berrogeialdia murriztearen alde agertu da Frantziako Gobernua aholkatzen duen kontseilu zientifikoa
|
Hamalau eguneko berrogeialdia zazpira apaltzea aztertzen ari da Frantzia. COVID-19ak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egondakoen berrogeialdia murriztearen alde agertu da Frantziako Gobernua aholkatzen duen kontseilu zientifikoa
|
Hamalau eguneko berrogeialdia «luzeegia» izan daitekeela adierazi du gaur goizean Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak. Bere arabera, Frantziako Kontseilu Zientifikoa horren alde legoke. Gaur egun, koronabirusak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egondako pertsonek hamalau egunez itxialdian egon behar da, beste nehor ikusi gabe; epe hori zazpi egunera apaldu nahiko lukete. Frantziako Osasun ministroak uste du gisa horretara herritarrek neurriarekiko atxikimendu hobea izanen dutela. «Ohartu gara gaur egun anitzek ez dutela epe hori errespetatzen».
Veranek zehaztu du neurria ez dela «ekonomiari lehentasuna» emateko; «kutsagarriagoak gara lehen bost egunetan; sintomak agertu ala testean positibo eman eta bost egunera. Ondoren, kutsagarritasuna apaltzen da biziki fite. Aste baten buruan biziki apala da».
Ostiralean Defentsa Kontseilua bilduko du Frantziako Gobernuak, eta orduan hartuko dute erabakia. Veranek adierazi du ordurako beste aditu batzuen iritziak ere bilduko dituztela.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186583/esportazioek-gora-egin-dute-alemanian-eta-frantzian.htm
|
Ekonomia
|
Esportazioek gora egin dute Alemanian eta Frantzian
|
Batez ere Txinara egindako salmentetatik etorri da esportazioen hazkundea. INSEEk hobetu egin ditu aurreikuspenak, eta uste du Frantziak %9ko atzeraldiarekin itxiko duela urtea.
|
Esportazioek gora egin dute Alemanian eta Frantzian. Batez ere Txinara egindako salmentetatik etorri da esportazioen hazkundea. INSEEk hobetu egin ditu aurreikuspenak, eta uste du Frantziak %9ko atzeraldiarekin itxiko duela urtea.
|
Hirugarren hilabetez jarraian, Alemaniako esportazioen kopuruak gora egin du uztailean (+%4,7), oro har Europatik kanpora eta bereziki Txinara egindako salmentei esker. Suspertzea aurreko bi hiletakoa baino txikiagoa izan arren, analisten ustez, esportazioen datuek erakusten dute Alemania hasia dela onurak igartzen merkataritza globalaren berpiztetik.
Frantziaren esportazio datuak ere onak izan dira uztailean, %9,6ko hazkundearekin. INSEEren arabera, herrialdeko ekonomiak pandemia aurreko jardueraren %95 berreskuratu du abuztuan. Institutuak uste du hirugarren hiruhilekoan BPGa %17 haziko dela eta, ondorioz, 2020ko gainbehera espero baino txikiagoa izango dela: %9koa.
Zenbateraino ote da suspertzea errebote teknikoa soilik? Argitzeko dago oraindik. Hirugarren hiruhilekoan Alemaniako esportazioak ere —eta barne produktu gordina— are gehiago berreskuratuko direla uste dute aditu gehienek, baina horretarako aldagai inportantea izan daiteke euroaren beraren trukea. Euro garestia, hain zuzen, hizpide izango dute, ziur, osteguneko Europako Banku Zentralaren kontseiluaren bilkuran.
Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroak, berriz, esan du maiatzean “inflexio puntua” izan duela herrialdeak, eta hirugarren hiruhilekorako %10etik gorako hazkundea espero du barne produktu gordinean.
Bigarren hiruhilekoko BPGa
Urteko bigarren hiruhilekoan konfinamendu neurriekin zegoen Europaren isla da Eurostatek gaur emandako datua: euroaren herrialdeetan barne produktu gordina %11,8 erori zen apiriletik ekainera, eta enplegua %2,9 murriztu zen. Baina, beharbada, koronabirusaren kolpearen neurria hobeto ikusten da alderaketa aurreko urtearekin eginda. Euroguneko barne produktu gordina %14,7 txikitu zen, eta enplegua %3,1 murriztu zen.
2020ko lehen hiruhilekotik bigarrenerako aldaketan, Espainiako BPGak nozitu du kalterik handiena batasunean, alde handiz (-%18,4). Zerrendan atzetik izan ditu Kroazia (-%14,9), Hungaria (%14,5), Grezia (-%14), Portugal (-%13,9) eta Frantzia (-%13,8).
Iparraldeko herrialdeek izan dute beherakadarik txikiena: Finlandia (-%4,5), Lituania (-5,5), Estonia (-%5,6) eta Irlanda (-%6,5).
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186584/egun-bakarrean-bikoiztu-egin-dira-nafarroan-atzemandako-koronabirus-kasuak.htm
|
Gizartea
|
Egun bakarrean bikoiztu egin dira Nafarroan atzemandako koronabirus kasuak
|
658 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Handituegin da erietxeratuen kopurua ere; denera, 356 eri daude egun ospitaletan, eta horietako 57 dituzte ZIUetan.
|
Egun bakarrean bikoiztu egin dira Nafarroan atzemandako koronabirus kasuak. 658 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Handituegin da erietxeratuen kopurua ere; denera, 356 eri daude egun ospitaletan, eta horietako 57 dituzte ZIUetan.
|
Bezperako datuekin alderatuta, berriz ere igo egin dira azken 24 orduetan Hegoaldean atzemandako kasuak. 658 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 37 gehiago. Igoera nabarmena Nafarroan izan da, egun bakarrean bikoiztu egin baitira han atzemandako kasuak. 261 kasu atzeman dituzte azken orduetan, 153 gehiago igandeko datuekin alderatuta. Egindako test kopurua ere orain arteko handiena izan da: 2.760 PCR egin dituzte egun bakarrean Nafarroan.
Gainontzeko hiru lurraldetan jaitsi egin da atzemandako kasu berrien kopurua. Araban, beste 27 kasu atzeman dituzte, bezperan baino zortzi gutxiago; Bizkaian 216, bezperan baino 83 gutxiago; Gipuzkoan, berriz, 162, bezperan baino hamasei gutxiago.
Kutsatuek gora egin dute, baita erietxeratuek ere. Azken orduetan 44 pertsona sartu dituzte erietxean, bezperan baino 11 gehiago. Hala, dagoeneko koronabirusa duten 356 pertsona daude Hegoaldeko erietxeetan. Horietako 57 daude ZIUetan, bezperan adina.
Nafarroako Gobernuak lagunarteko eta senitarteko ospakizunak saihesteko eskatu du. Hala, aurreratu du aztertzen ari direla datozen egunetan koronabirusaren transmisioa eteteko neurri zorrotzagoak hartzea.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186585/palestinaren-inguruko-ikastaro-bat-bertan-behera-uzteko-eskatu-dio-espainiako-juduen-federazioak-nupi.htm
|
Gizartea
|
Palestinaren inguruko ikastaro bat bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Juduen Federazioak NUPi
|
Bihar hasiko dute ikastaroa, Palestinaren aldeko elkartasun mugimenduen «kriminalizazioa» ardatz hartuta. Espainiako Komunitate Juduen Federazioak antisemitismoa bultzatzeaz akusatu ditu parte hartzaileak.
|
Palestinaren inguruko ikastaro bat bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Juduen Federazioak NUPi. Bihar hasiko dute ikastaroa, Palestinaren aldeko elkartasun mugimenduen «kriminalizazioa» ardatz hartuta. Espainiako Komunitate Juduen Federazioak antisemitismoa bultzatzeaz akusatu ditu parte hartzaileak.
|
Apartheid-a Palestinan eta elkartasunaren kriminalizazioa hitzaldi multzoa bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Komunitate Juduen Federazioak NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoari. Federazioaren esanetan, ikastaroak «arnasa ematen dio» antisemitismoari.
NUPek antolatutako udako ikastaroetako bat da, eta Israelen eta Palestinaren arteko gatazka «ikuspegi ezberdinetatik» aztertzea du helburu. Bost hitzaldik osatzen dute ikastaroa, eta bihar hasiko da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasle Isaias Barreñadaren Palestinako errealitatea 2020. urtean hitzaldiarekin. Hala, «Palestinan bakea bilatzen duen nazioarteko elkartasun mugimenduaren kriminalizazioa», eta Israelek, AEBek eta Europako Batasunak bultzatutako «diskriminazioa» aztertuko dituzte.
Federazioaren esanetan, ordea, Israelen eta juduen aurkako «gorrotoa» bultzatzen du ikastaroak. Horregatik, gutun bat igorri dio NUPeko errektore Ramon Gonzalo Garciari, hura bertan behera uzteko eskatuz. Izan ere, azpimarratu dute, parte hartzaileak kontuan izanik, ezinezkoa dela ezarritako helburuak lortzea.
Besteak beste, Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduaren sortzaile Omar Barghoutik —Bakearen Ghandi Saria irabazi zuen 2017an— eta NBE Nazio Batuen Erakundeko Israelerako errelatore Michael Lynkek hartuko dute parte. Juduen federazioaren hitzetan, lehenak juduen «diskriminazioa» eta Israelen «deabrutzea» defendatzen ditu, eta Hamas eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontea erakundeekin loturak ditu. Biak «erakunde terroristatzat» jotzen ditu Israelek. Lynken aurka, berriz, adierazi dute NBErentzat eginiko txostenetan «propaganda antisemita» erabili izan duela oinarri gisa.
Ez dira horiek Espainiako Komunitate Juduen Federazioak kritikatu dituen hizlari bakarrak. «Terrorismoa justifikatzeaz» akusatu du Lidon Soriano ikertzailea eta Internazionalistak Auzolanean taldeko kidea, eta Alys Samson Boikotaren aldeko Batzorde Nazionaleko Europako koordinatzailearen parte hartzea salatu du.
Horrez gain, ikastaroa prestatzearen ardura hartu duen Sodepaz elkartea «muturreko mugimenduekin» lotuta dagoela adierazi dute. «Gatazkaren bertsio desitxuratu bat azalduko dute, aldeetako baten narratiba babestuz eta bestea kriminalizatuz», nabarmendu dute.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186586/senideek-zahar-etxeetako-egoeren-berri-emateko-eskatu-diete-ahaldun-nagusiei.htm
|
Gizartea
|
Senideek zahar etxeetako egoeren berri emateko eskatu diete ahaldun nagusiei
|
Senideen elkarteek uste dute orain arteko protokoloak ez direla baliagarriak izan. Funtsezkoa iruditzen zaie ahaldun nagusiekin biltzea, jarduketa planak «kontrastatu» ahal izateko.
|
Senideek zahar etxeetako egoeren berri emateko eskatu diete ahaldun nagusiei. Senideen elkarteek uste dute orain arteko protokoloak ez direla baliagarriak izan. Funtsezkoa iruditzen zaie ahaldun nagusiekin biltzea, jarduketa planak «kontrastatu» ahal izateko.
|
Zahar etxeetako egoiliarren senitartekoek azalpenak eskatu dizkiete Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiei, zerbitzu horietan gertatzen ari dena argitzeko. Haien arabera, egoitzetan dagoen egoera «larria» da, eta ahaldun nagusiek badute horretan ardura. «Ulertezina iruditzen zaigu egoitzak kutsatzeko guneak izaten jarraitzea sei hilabete baino gehiagoko pandemiaren ondoren». Senideek uste dute orain arte eginiko prebentzioko, detekzio goiztiarreko eta ikuskapeneko protokoloek ez dutela funtzionatzen edo ez direla martxan jarri. Esate baterako, adierazi dute pertsonen arteko babes neurriak eta zentroei eskainitako baliabideak ez direla nahikoak.
Babestu eta Irauli, erabiltzaileen senitartekoen elkarteek egin dute eskaria, eta baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduak ere. Haien ustez, beharrezkoa da ahaldun nagusiekin batera kontratatzea egoitzak «zentro seguruak» izateko aurreikusi diren jarduketa planak, eta horri buruz duten iritzia azaldu ahal izatea.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186587/train-to-busan-2-filmarekin-hasiko-da-donostiako-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-astea.htm
|
Kultura
|
'Train to Busan 2' filmarekin hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea
|
Urriaren 30etik azaroaren 6ra arte egingo da jaialdia. Javier Botet aktorea da zinema festibalaren kartelaren protagonista
|
'Train to Busan 2' filmarekin hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Urriaren 30etik azaroaren 6ra arte egingo da jaialdia. Javier Botet aktorea da zinema festibalaren kartelaren protagonista
|
Yeon Sang-ho korearrak zuzendutako Train to Busan 2 (2020) filmak emango dio hasiera, urriaren 30ean, Donostiako 31. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari. Train to Busan (2016) filmaren bigarren partea da aurtengo hau –lehena ere Yeon Sang-hok zuzendua da–, eta Hego Korean estreinatu dute uda honetan, eta arrakasta handia izan du.
Train to Busan-en lehenengo partean kontatutako gertakarien ondorengo lau urteetan garatzen da aurtengo pelikularen ekintza. Izurria hedatu egin da, eta herrialde osoa utzi du suntsituta. Orain, zeharo erraustua dago, eta kontrola galdutako zonbi gosetiek hartua, penintsularen jabe egin baitira. Epidemiaren hasieran, soldadu ohi batek eremu kutsatutik ihes egitea lortu zuen, eta hara itzuli beharrean izango da orain.
Beldurrezko astearen antolatzaileek gaur eman dute aurtengo ekitaldian emango dituzten beste film batzuen berri ere. Honako hauek dira: Benny Loves You (Karl Holt, Erresuma Batua), Meandre (Mathieu Turi, Frantzia), La Nuée (Just Philippot, Frantzia), PG: Psycho Goreman (Steven Kostansky, Kanada), Sea Fever (Neasa Hardiman, Irlanda-AEB-Erresuma Batua-Suedia-Belgika) eta Tailgate / Bumperkleef (Lodewijk Crijns, Herbehereak).
Panpinak protagonista
Javier Botet aktore espainiarra da aurtengo jaialdiko protagonista. Ytantos estudioak egin du kartelaren diseinua, eta Alberto Moragok. Kartelak beldurrezko zinemaren historian agertu izan diren panpinak omendu nahi ditu, eta, hain zuzen ere, panpinak barnean hartu izan dituzten generoko klasiko batzuk proiektatuko dituzte Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. Bestalde, panpinak protagonista izango dira Alegiazko izakiak erakusketan ere; Okendo kultur etxean egongo da ikusgai, irailaren 25etik azaroaren 9ra, eta Tolosako Topic Museoko txotxongiloak ikusi ahal izango dira.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186588/zorte-ona-izan-du-bidasoak-europako-ligan.htm
|
Kirola
|
Zorte ona izan du Bidasoak Europako Ligan
|
Irundarrek Nexe Kroaziako taldea izango dute aurkari bigarren kanporaketan. Irunen jokatuko da joaneko norgehiagoka, eta Nasicen itzulikoa
|
Zorte ona izan du Bidasoak Europako Ligan. Irundarrek Nexe Kroaziako taldea izango dute aurkari bigarren kanporaketan. Irunen jokatuko da joaneko norgehiagoka, eta Nasicen itzulikoa
|
Gaur egin dute Europako Ligako bigarren kanporaketaren zozketa, Vienan, eta Irungo (Gipuzkoa) taldeari Nexen Kroaziako kluba egokitu zaio. Bidasoako ordezkariek; beraz, ez dute kexatzeko arrazoirik. Izan ere, aurkari oso indartsuak zeuden zozketan, Alemaniakoak, Frantziakoak eta Danimarkakoak, batez ere. Baina lehen kanporaketan izan ez zuten zortea izan dute oraingoan. Orduan, areriorik indartsuena egokitu zitzaien, PAUC Frantziako taldea. Hala ere, irundarrek nagusitasunez kanporatu dute.
Euskal Herriko eta Kroaziako taldeek hilaren 22an jokatuko dute joaneko partida, Artalekun. Astebete geroago, berriz, itzulikoa jokatuko dute Nasicen (Kroazia). Kanporaketa gainditzen duen taldeak ligaxka jokatuko du. Itxuraz, Bidasoak aukera du hori lortzeko, aurkari bihurria izan arren, Nexe ez baita punta-puntako taldea. Ez du titulu bakar bat ere irabazi, beti egon baita Zagreb ahaltsuaren itzalpean etxeko txapelketan. Hain zuzen, aurten bete dira 25 urte Bidasoak Zagrebi irabazi zionetik Europako Kopako finalean. Ordutik ez zuen jokatu Kroazian, eta, beraz, 25 urte geroago, herrialde horretara itzuliko da.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186589/los-arcosko-zirkuitua-egokitzeko-ia-milioi-erdi-gehiagoko-gastua-egin-beharko-litzateke.htm
|
Gizartea
|
Los Arcosko zirkuitua egokitzeko ia milioi erdi gehiagoko gastua egin beharko litzateke
|
LAMS enpresak uko egin zion zirkuitua 2024 urtera arte kudeatzeko kontratuari, argudiatuta ezingo zituela baldintzak bete. NICDO enpresa publikoak hartu du orain zirkuituaren ardura, baina Rebeca Esnaola Nafarroako Kultura eta Kirol kontseilariak ez die aterik ixten etor daitezkeen eskaintzei.
|
Los Arcosko zirkuitua egokitzeko ia milioi erdi gehiagoko gastua egin beharko litzateke. LAMS enpresak uko egin zion zirkuitua 2024 urtera arte kudeatzeko kontratuari, argudiatuta ezingo zituela baldintzak bete. NICDO enpresa publikoak hartu du orain zirkuituaren ardura, baina Rebeca Esnaola Nafarroako Kultura eta Kirol kontseilariak ez die aterik ixten etor daitezkeen eskaintzei.
|
Los Arcosko (Nafarroa) zirkuituaren kudeaketak zeresana ematen jarraitzen du inauguratu zenetik hamar urte bete diren honetan. Hartzekodunekin 496.828 euroko zorrak ditu; Nafarroako Ogasunarekin, 128.124 eurokoak; udalari ere jarduera ekonomikoei dagokion azken bi urteetako tasak zor dizkio; eta Iberdrolak ere bi jakinarazpen bidali zizkion kudeatzaileari urtarrilean 18.797 euro eskatuz, eta ordaindu ezean argindarra moztuko zuela jakinarazi zion. Horrez gain, zirkuituaren mantentze lanak egiteko 468.589 euroko gastua egin beharko litzatekeela azaldu du gaur goizean Rebeca Esnaola Nafarroako Kultura eta Kirol kontseilariak, azpiegituraren auditoria aurkeztu duenean. Zirkuituaren kudeaketa egokiarekin kezkatuta dagoela esan du, eta adierazi LAMS enpresak orain arte egindakoa ezegokia izan dela.
NICDO enpresa publikoa da azpiegituraren jabea, baina 2014tik Los Arcos Motor Sport (LAMS) enpresak kudeatu du zirkuitua. Joan den urtean, bi aldeek kontratua berritu zuten, eta zirkuituaren erabilera LAMSen esku geratu zen 2024 urtera arte. Baina egoerak ez zuen luzaroan iraun, uko egin baitzion azpiegituraren kudeaketari, argudiatuta ezin zituela bete kontratuan zehazten ziren neurriak. Urte hasieratik, NICDO da zirkuituaren jabea eta kudeatzailea, eta kontuak nola dauden zehazteko auditoria egiteko eskatu zion Shuttle Minds agentziari. Agerian geratu dira horrela LAMSek hartzekodunekin, ogasunarekin, Iberdrolarekn eta Los Arcosko udalarekin zituen zorrak, eta azpiegituraren beraren egoera zein den.
Orain berriz ere esku publikoetan dago zirkuituaren kudeaketa, eta bideragarri izan dadin lortzeko lanean ari direla esan du Esnaolak. Asmoa da autofinantzaketan oinarritzea, baina ikusteko dago pandemiak nola eragingo duen programatuta dauden ekitaldietan. Edonola ere, ez dio aterik ixten beste inolako proposameni, eta iristen diren guztiak aztertuko dituztela esan du kontseilariak.
Oposiziotik, Geroa Baik, EH Bilduk eta Ezkerrak eskatu dute NICDOk jarraitu dezala zirkuitua kudeatzen, bestela “gaizki hasitakoak gaizki jarraituko baitu”, Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentarioaren hitzetan. 2010ean inauguratu zuten zirkuituaren lanak esleitu zirenean, proiektuak sei milioi euroko aurrekontua zuen, baina gastua 60 milioi eurora igo zen lanak amaitu zirenean.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186590/paul-baudry-basusarriko-auzapeza-zigortu-du-baionako-auzitegiak.htm
|
Politika
|
Paul Baudry Basusarriko auzapeza zigortu du Baionako auzitegiak
|
24 hilabeteko kartzela zigorra, gibelapenarekin, 100.000 euroko isuna, eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri dizkiote kargu publikoa bere intereserako erabiltzea egotzita. Hamar eguneko epea du dei egiteko.
|
Paul Baudry Basusarriko auzapeza zigortu du Baionako auzitegiak. 24 hilabeteko kartzela zigorra, gibelapenarekin, 100.000 euroko isuna, eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri dizkiote kargu publikoa bere intereserako erabiltzea egotzita. Hamar eguneko epea du dei egiteko.
|
Erruduntzat jo du Baionako Auzitegiak. Joan den ekainaren 23an epaitu zuten Paul Baudry Basusarriko (Lapurdi) auzapeza lursailei buruzko informazioa emanda dirua lortzea egotzita. Prokuradorearen eskaerari men eginez, 24 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak, gibelapenarekin. Horrez gain, 100.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta hamar urteko inhabilitazioa izanen du. 25 urte daramatza auzapez, eta gehiengo osoa erdietsi zuen martxoko bozetan. Hamar eguneko epea du auzitegiaren erabakiari dei egiteko.
Baionako Auzitegiak 2013. eta 2018. urteen artean egindako hainbat ustelkeria kasurengatik epaitu zuen joan den ekainean Paul Baudry. Kargu publikoa bere intereserako erabiltzea, ondasun sozialez abusatzea, zerga iruzurraren zuritzea, eta Bizi Publikoaren Gardentasunerako Goi Aginteari ondasunak ez aitortu izana leporatu zioten auzapezari. Besteak beste, PMB konpainia sortu zuen auzapezak Vinci etxe eta terrenoen salerospenerako konpainiarentzat, «aholkularitza lanetan» aritzeko. Lurrei buruzko informazioak ematen zizkion konpainiari.
Akusazioaren arabera, kargu publikoa bere intereserako erabiltzen zuen PMB konpainiaren bidez. Bestalde, PMBko diru funtsa bere zor pertsonalak pagatzeko baliatu izana leporatu dio auzitegiak. Diru hori Espainiako Estatuko banku batera igortzen zuen; hala, zerga iruzurra zuritzen zuen Baudryk, akusazioaren ustez. Bestalde, bere ondasunak ez osoki aitortzeagatik epaitu dute. Izan ere, kargu politikoa duen orok ondasunak aitortu behar ditu hautatua izan aitzin. Baudryk bere ondasunen parte bat kukuturik atxiki du: 83.000 euro guztira.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186591/zinemaldia-aldatu-zutenak.htm
|
Kultura
|
Zinemaldia aldatu zutenak
|
'Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko' erakusketa jarri dute Artium museoan. Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioa du oinarri, zeinak jaialdiaren zutabeak eta ildoak aldatu zituen.
|
Zinemaldia aldatu zutenak. 'Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko' erakusketa jarri dute Artium museoan. Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioa du oinarri, zeinak jaialdiaren zutabeak eta ildoak aldatu zituen.
|
Ez zen hasiera izan, baina bai aro berri baten hasiera ekarri zuen inflexio puntua. Donostiako Zinemaldiak 25 urte bete zituen 1977an, eta aldaketa handiak izan ziren urte hartako jaialdian, antolakuntzatik hasi eta emanaldietaraino. Bada, aldaketa horien xehetasunetan sakontzen duen erakusketa zabaldu dute Artium museoan: Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko. Zinemaldiaren, Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) eta Artiumen arteko lankidetzaren bitartez ondu da, eta abenduaren 8a arte izango da ikusgai.
Egitasmoa Artium museoaren bildumako Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal herrian 1977-2002 aldian erakusketarekin lotuta dago, eta Zinemaldiak eta EQZEk bultzatzen duten Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuaren parte da. Pablo La Parrak egin ditu komisariotza lanak, eta gaur aurkeztu dute erakusketa.
«1977ko edizioa, urteurren bat baino gehiago, borrokarako gune bat izan zen: hiritik kudeatutako lehen jaialdia aldarrikapen politikorako plataforma bihurtu baitzen», azaldu du La Parrak. Izan ere, 1953an, frankismo garai betean sortu zen Donostiako Zinemaldia, eta haren agindupean egin zituen lehen urratsak. 1977an, baina, ordura arte Espainiako Informazio eta Turismo ministerioaren eskuetan zegoen antolakuntzaren ardura bereganatu zuen hiriak, eta horrek errotik aldatu zituen jaialdiaren zutabe eta ildo nagusiak.
Bada, edizio hartako ikus-entzunezko materialak, gutunak, argazkiak eta dokumentuak erabiliz ondu dute erakusketa, inflexio puntuan sakondu eta zinemaldiaren ibilbidean erabateko aldaketa ekarri zuen aldia berregiteko. Material asko eta asko inoiz argitaratu gabeak dira, eta lehen aldiz erakutsiko dira jendaurrean. Zinemaldiaren artxibokoak dira gehienak, baina badira beste bilduma batzuetatik hartutakoak ere.
Horien artean daude, esaterako, zinemaldiari babesa ematen dioten gutunak eta komunikatuak; lehiaketaren aldizkari ofizialaren azalen eta artikulu esanguratsuen originalak; diktadura frankistaren jazarpena jasan zuen Luis Buñuelen Viridiana filmaren kartel bat; garaiko egunkari zatiak; Juan Carlos Eguillorrek sinatutako komiki bat; eta zinemaren munduko jende ezagun asko ageri duten argazki ugari.
Erakusketan ikus daiteke, halaber, Carlos Rodriguez Sanzen eta Manuel Coronadoren Expediente film laburra. 1977an film laburrik onenaren Urrezko Maskorra lortu zuen. Hamasei milimetrotan filmatutako hamabost minutuko filma da, eta Elias Querejeta Zine Eskolak zaharberritu eta digitalizatu du. Equipo Cronica taldearen pinturari buruzkoa da, eta, aldi berean, errepresio frankistaren ondorioei buruzko hausnarketa proposatzen duena.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186592/leioako-campusera-eta-loiuko-aireportura-doazen-autobusetan-segurtasuna-berma-dezala-eskatu-dio-bizkaiko-eh-bilduk-bizkaibusi.htm
|
Gizartea
|
Leioako campusera eta Loiuko aireportura doazen autobusetan segurtasuna berma dezala eskatu dio Bizkaiko EH Bilduk Bizkaibusi
|
Koalizioak salatu du zerbitzu horietan egoera «kezkagarriak» egon direla, eta campuseko fakultate guztietako klaseak hasi aurretik hartu behar direla neurriak.
|
Leioako campusera eta Loiuko aireportura doazen autobusetan segurtasuna berma dezala eskatu dio Bizkaiko EH Bilduk Bizkaibusi. Koalizioak salatu du zerbitzu horietan egoera «kezkagarriak» egon direla, eta campuseko fakultate guztietako klaseak hasi aurretik hartu behar direla neurriak.
|
Leioako Campuseko eta Loiuko aireportuko autobusetan segurtasun neurriak hartu ditzatela eskatu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan. Raul Mendez batzarkideak egin du eskaria. Mendezek gogorarazi du gaur egun metro koadroko lau erabiltzaile sartzen direla autobusetan. Pandemia egoeran, ordea, koalizioak beharrezkotzat jo du edukiera hori gutxitzeko neurriak hartzea, «zerbitzu egokia eta segurua eskaintzeko». Datorren astean Leioako campuseko fakultate guztietako klaseak hasiko direnez, neurriak ahalik eta azkarrena ezarri behar direla gehitu du, «garraio publikoa kutsatze gune bat» bihur ez dadin.
Hori horrela, Miguel Angel Gomez Viar Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru diputatua batzordera deitzeko eskaria egin du Mendezek, autobus linea horien inguruan azalpenak emateari «beharrezko» baiteritzo.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186593/gurasoek-eman-dituzte-klaseak-miarritzeko-eskola-batean-irakasle-bat-falta-baitute.htm
|
Gizartea
|
Gurasoek eman dituzte klaseak Miarritzeko eskola batean, irakasle bat falta baitute
|
Miarritzeko (Lapurdi) Jules Ferry eskolan irakasle bat gutxiago izendatu dute, nahiz eta ikasle gehiagok izena eman duten. Protesta gisa, gurasoek klase bat hartu dute beren gain, baina ordezko irakasle bat bidali du errektoretzak.
|
Gurasoek eman dituzte klaseak Miarritzeko eskola batean, irakasle bat falta baitute. Miarritzeko (Lapurdi) Jules Ferry eskolan irakasle bat gutxiago izendatu dute, nahiz eta ikasle gehiagok izena eman duten. Protesta gisa, gurasoek klase bat hartu dute beren gain, baina ordezko irakasle bat bidali du errektoretzak.
|
Itxura berezia hartu du Miarritzeko (Lapurdi) Jules Ferry eskolak goizean. Lau irakasle dira eskolan, baina beste baten beharra azpimarratu dute gurasoek. 120 ikasle dira guztira, iaz baino hemezortzi gehiago. Alta, akademia inspektoreak ez du irakasle posturik gehitu. 30 ikasleko klaseak osatzera behartuak izan dira; «Ipar Euskal Herriko tasarik altuena», Max Brisson senatariaren arabera. Hala, protesta gisa, gurasoek deliberatu dute klase oso bat beren gain hartzea. Hiru hilabeteko egutegia osatua dute klaseak txandaka eman ahal izateko. Ekintzaren berri ukan eta berehala, akademia ordezkariak arratsalderako ordezko irakasle bat igortzea agindu du, gurasoen ekintza «ukatzen» zuela argudiatuta.
Goizean, Maider Aroztegi Miarritzeko auzapeza eta Max Brisson senataria hurbildu dira eskolara. Auzapezak gutun bat idatzi dio Frantziako hezkuntza ministerioari, eta berehalakoan irakasle bat izendatzea eskatu dio. Max Brissonek helaraziko dio gutuna Jean Michel Blanquer Frantziako hezkuntza ministroari. Brissonen arabera, Miarritzeko hiriak «postalaren irudia pairatzen du». «Errektoretzak ez du irakasle posturik ezarri pentsatuz ingurugune pribilegiatua dela. Alta, desoreka soziologikoa biziki azkarra da Miarritzen», azaldu du. Brissonek espero du Blanquerrek «entzunen» dituela eta ahalik eta fiteen irakasle postu oso bat ezarriko duela eskolan. Anartean, negoziazioekin eta protestekin segituko dute gurasoek, sare sozialetan azaldu dutenez. «Egoera presazkoa eta larria da», esan dute.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186594/eskola-garraioan-jantokietan-eta-garbiketan-ere-grebara-joko-dute-hilaren-15ean.htm
|
Gizartea
|
Eskola garraioan, jantokietan eta garbiketan ere grebara joko dute hilaren 15ean
|
Grebara deitu dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, zeinek ordezkaritza duten hezkuntza arloko azpikontratetan.
|
Eskola garraioan, jantokietan eta garbiketan ere grebara joko dute hilaren 15ean. Grebara deitu dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, zeinek ordezkaritza duten hezkuntza arloko azpikontratetan.
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sare publikorako eta itunpekorako hilaren 15erako greba deialdia egin zuten ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek, eta, orain, iragarri dute hezkuntza arloko azpikontratek ere grebara joko dutela. Hezkuntza arloko azpikontratetan ordezkaritza dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, eta haiek egin dute deialdia; garbiketa zerbitzuari, jantokiei eta garraioari eragingo die. Grebarako arrazoiak badituztela uste dute: «Deialdiaren arrazoia da ez dagoela negoziaziorik eta prebentzio eta segurtasun neurrien planifikaziorik, osasun alarma-egoeran, garbiketa, jantoki eta eskola garraioa bezalako eremu garrantzitsuetan». Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dituzten eskaerak aintzat hartzeko eta eurekin negoziatzeko eskatzeko egin dute grebarako deialdia.
Garbiketa zerbitzuari dagokionez, sindikatuek ziurtatu dute kontratatu dituzten errefortzuak «eskasak» direla, eta ez direla nahikoa ehunka ikasle hartzen dituzten ikastetxeak desinfektatzeko. Gainera, haien hitzetan, gaixo daudenen bajak bete gabe daude oraindik.
Sindikatuen arabera, arazoak daude eskoletako jantokietan eta garraioan ere. «Ez dute negoziatzen aldizkako kontratu finkoak dituzten langile guztiekin, eta ez digute esaten nola antolatuko diren zerbitzuak». Sindikatuek argi dute baliabide gehiago behar dituztela, langile gehiago kontratatu behar dituztela, baita ratioak murriztu ere, zerbitzuak «seguruak eta kalitatezkoak» izateko.
Baliabide gehiago ez ezik, informazioa ere nahi dute: «Enpresek eta [Eusko Jaurlaritzako] Hezkuntza Sailak ez digute informaziorik eta erantzunik ematen. Gaur egun, milaka langilek ez dakite zer baldintzatan eta zer neurrirekin hasiko diren, hasten badira».
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186595/frantziako-tourreko-zuzendariak-positibo-eman-du.htm
|
Kirola
|
Frantziako Tourreko zuzendariak positibo eman du
|
Lehian jarraitzen duten 165 txirrindulariek negatibo eman dute PCR proban. Talde batzuetako lau teknikarik ere, positibo eman, eta lasterketa utzi behar izan dute; beste bat atzematen badute, lehiaketatik kaleratuko dute talde osoa.
|
Frantziako Tourreko zuzendariak positibo eman du. Lehian jarraitzen duten 165 txirrindulariek negatibo eman dute PCR proban. Talde batzuetako lau teknikarik ere, positibo eman, eta lasterketa utzi behar izan dute; beste bat atzematen badute, lehiaketatik kaleratuko dute talde osoa.
|
Oraingoz, aurrera jarraituko du Frantziako Tourrak. Txirrindulariek eta itzuliaren inguruan lanean dabiltzan kide guztiek atzoko atseden eguna baliatu zuten PCR probak egiteko, eta emaitzak onak izan dira: txirrindulari bati ere ez diote atzeman COVID-19a. Bai, ordea, Christian Prudhomme lasterketako zuzendariari. Sintomarik ez duela azaldu du, baina astebeteko berrogeialdia egin beharko du orain.
Guztira, 841 proba egin zituzten atzo. Lasterketa hasi denetik egin dieten hirugarren PCRa da, eta, Prudhommek ez ezik, lau taldetako teknikariek ere eman zuen positibo; lasterketa utzi dute guztiek. Cofidis, Ag2r La Mondiale, Ineos Grenadiers eta Mitchelton-Scott taldeek galdu dute lantaldeko kide bat, baina lehiaketan jarraituko dute. Beste pare bat talde, Mikel Landaren eta Pello Bilbaoren Bahrain eta Lotto, ohi baino beranduago agertu dira gaurko etaparen hasierara, kasu susmagarriren bat zutelako, baina, azkenean, arazorik gabe ekin diote 10. etapari.
Tourreko antolakuntzak argitu duenez, Prudhommek ez du harreman zuzenik izan txirrindulariekin eta haien inguruarekin, baina, badaezpada ere, azken hilabetean egin dioten laugarren PCR proba egitea erabaki zuen. Txirrindulariekin ez, baina Jean Castex Frantziako lehen ministroarekin bai, egon zen zuzendaria: hark Prudhommen autoko atzeko aldean ikusi zuen joan den larunbateko etapa. Tourrak ez du azaldu badaezpada ere berrogeialdia egingo ote duen.
Asteburuan, kritikak
Tourrean asteburuan ikusi diren irudiek ere eman dute zeresana. Pirinioetatik igaro berri da lasterketa, eta, ohikoa den moduan, aurten ere milaka izan dira Euskal Herritik eta beste lekuetatik agertutako jarraitzaileak. Sare sozialetan hainbat irudi zabaldu dira, eta hainbat zale ikus zitezkeen maskararik gabe edo hura kokotean jarrita txirrindulariak animatzen. Horrek kritikak eragin ditu, zale horiek txirrindulariak arriskuan jartzen dituztela eta. Txirrindulariren batek edo bestek ere egin du bat eskari horrekin; tartean, Israel Start-Up Nation taldeko Andre Greipel.
Zorionez, antolakuntzak argi utzi du ez dela ezustekorik izan eta aurrera jarraituko duela lehiak, talde guztiekin. Ezohiko egoera honetarako jarri duten araudiaren arabera, talde bateko bi kidek positibo ematen badute Tourra utzi beharko du talde osoak; berdin du txirrindulariak hala teknikariak diren.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186596/bizkaiko-medikuen-elkargoak-bakartutako-umeen-gurasoen-gaixo-agiriaren-aurka-egin-du.htm
|
Gizartea
|
Bizkaiko Medikuen Elkargoak bakartutako umeen gurasoen gaixo agiriaren aurka egin du
|
Gaixo agiriaren «benetako» esentziaren eta arrazoiaren aurka doala adierazi du elkargoak, eta gaixo agiria osasun arrazoietan oinarritu behar dela soilik, ez arrazoi administratibo edo sozialetan.
|
Bizkaiko Medikuen Elkargoak bakartutako umeen gurasoen gaixo agiriaren aurka egin du. Gaixo agiriaren «benetako» esentziaren eta arrazoiaren aurka doala adierazi du elkargoak, eta gaixo agiria osasun arrazoietan oinarritu behar dela soilik, ez arrazoi administratibo edo sozialetan.
|
Espainiako Gobernuak, Frantziakoak ez bezala, oraindik ez du jakinarazi bakartutako haurren gurasoek gaixo agiririk izango duten, hasieran ezezkoa eman bazuen ere. Horrek harrabotsa sortu zuen hainbat sektoretan; Bizkaiko Medikuen Elkargoaren kasuan, ordea, gaixo agiria emateko eskakizunek sortu dute asaldura, agiri hori osasunari lotutako kasuetan bakarrik eman behar dela argudiatuz.
«Desegoki» gisa definitu ditu gaixo agiriaren aldeko eskariak. Elkargoak adierazi du ez dagoela medikuen esku erabakitzea umeen zaintzaz arduratuko diren gurasoek lan horregatik dirurik jasoko duten ala ez; gehitu du ez dela onargarria beste sektore batzuetako betebeharrak medikuntzari ematea. Eskari horiek «gaixo agiriaren benetako esentziari eta arrazoiari balioa kentzeko» baino ez direla erantsi du.
Bi bakartu kasu bereizi ditu elkargoak; batetik, seme-alabek positibo emandako langileen kasua aipatu du. Horien kasuan, gaixo agiria ematea ontzat jo du elkargoak, kontaktu zuzenen protokoloa martxan jarriz. Langilea kontaktu zuzena izen ez denean, hau da, seme-alabak negatibo eman baina bakartuta egon behar duen kasuan, gaixo agiririk ez ematearen alde agertu da.
Espainiako Gobernuko Lan Ministerioa, bestalde, lanerako behin-behineko ezintasunaren laguntza emateko plan posible bat diseinatzen ari da seme-alaben zaintzak lana galarazten dien gurasoentzat.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186597/gipuzkoako-zahar-etxe-batean-egoiliar-bat-hil-da.htm
|
Gizartea
|
Gipuzkoako zahar etxe batean egoiliar bat hil da
|
Egun, 51 kasu positibo daude Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Abuztuaren 11n, birusa berriz ere zahar etxeetan atzeman zuten, eta, ordutik, lau egoiliar hil dira.
|
Gipuzkoako zahar etxe batean egoiliar bat hil da. Egun, 51 kasu positibo daude Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Abuztuaren 11n, birusa berriz ere zahar etxeetan atzeman zuten, eta, ordutik, lau egoiliar hil dira.
|
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako egoiliar bat zendu da birusak jota. Gainera, azken orduetan, hainbat egoitzatan egindako PCR probetan, hamaika positibo atzeman dituzte, horietako hiru Hernaniko zentro berean. Bertze bi egoiliarrek gainditu egin dute birusa.
Eider Mendoza Gipuzkoako Gipuzkoako Foru Aldundiko eledunak jakinarazi duenez, 51 dira Gipuzkoako zahar etxeetan dauden kasu positiboak. Lau egoitzatan daude kasu horiek: Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzan, Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan eta Donostiako Alai etxe eta Garate-San Ignazio egoitzetan.
Abuztuaren 11n birusa berriz ere egoitzetara iritsi zenetik, lau dira Gipuzkoako zahar etxeetan hildako egoiliarrak.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186598/sam-bennettek-irabazi-du-tourreko-etapa-esprintean.htm
|
Kirola
|
Sam Bennettek irabazi du Tourreko etapa, esprintean
|
Irlandarra Ewan eta Sagani gailendu zaie azken metroetan. Haizeak ez du triskantzarik eragin, eta Roglicek arazorik gabe eutsi dio lidergoari
|
Sam Bennettek irabazi du Tourreko etapa, esprintean. Irlandarra Ewan eta Sagani gailendu zaie azken metroetan. Haizeak ez du triskantzarik eragin, eta Roglicek arazorik gabe eutsi dio lidergoari
|
Hunkituta bukatu du Sam Bennettek (Deceuninck) Tourreko 10. etapa. Ez da gutxiagorako, aurrenekoz altxatu baititu besoak Frantziako lasterketa nagusian. Esprintean gailendu da, nola ez, Caleb Ewan (Lotto Soudal) eta Peter Saganen (Bora) aurretik. Etapa urduria izan da, haizearen mehatxuaren ondorioz, baina ez da gorabehera handirik izan. Faborito guztiak batera helmugaratu dira, eta ez da aldaketarik izan sailkapen nagusian. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) jarraitzen du lehen postuan.
Tentsioa izan dira etapa hasi aurreko orduetan, baita lasterketako lehen kilometroetan ere. Saihetseko haizearen beldur ziren taldeak, eta, badaezpada, erritmo bizia jarri dute hasieratik. Haize babesak edozein momentutan sortu zitezkeen. Helmugatik 100 kilometrora piztu da sua, Deceuninckek egindako estutuarekin. Ez da etenik izan, baina tropelaren abiadurak izan du ondoriorik: ezerezean gelditu da Michael Scharrek (CCC) eta Stefan Kungek (Groupama) etapa hasi eta berehala osaturiko ihesaldia.
Gauzak baretu egin dira gero, haizeak indarra galdu eta norabidez aldatzearekin batera. Alta, tentsioa ez da erabat desagertu, eta eroriko jendetsua izan da helmugatik 64 kilometrora. Bertan ziren, besteak beste, Tadej Pogacar (UAE) eta Guillaume Martin (Cofidis). Tropelak ez du erritmoa bizitu, eta arazo handiegirik gabe itzuli dira.
Iragarpenen arabera, haizeak gogor jo zezakeen berriro azken 20 kilometroetan. Sarraskia izan zitekeen Re-ko irlara doan zubian. Tropela ziztu bizian hurbildu da, eta etena izan da atzealdean. Une horretan, beste eroriko bat izan da urduritasunaren ondorioz, eta moztuta gelditu da Miguel Angel Lopez (Astana). Haatik, zubian ez da zalapartarik izan, aurrez jotzen baitzuen haizeak.
Amaiera espero baino lasaiagoa izan da, eta esprintean erabaki da. Sunwebek hartu du gidaritza; errematean, berriz, Bennettek asmatu du. Soilik Ewanek jarri du ezbaian irlandarraren garaipena, azken unean estututa. Koska bat beherago izan dira gainontzeko esprinterrak. Biharkoa ere azkarrenentzako etapa izango da. Izan ere, laugarren mailako mendate bat baino ez da izango 167,5 kilometroko ibilbidean.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186599/elkarlanean-aritzera-deitu-du-urkulluk-sailburuek-karguaren-zina-egiteko-ekitaldian.htm
|
Politika
|
«Elkarlanean» aritzera deitu du Urkulluk sailburuek karguaren zina egiteko ekitaldian
|
Jaurlaritza berriko 11 sailburuek karguaren zina egin dute Ajuriaenean.
|
«Elkarlanean» aritzera deitu du Urkulluk sailburuek karguaren zina egiteko ekitaldian. Jaurlaritza berriko 11 sailburuek karguaren zina egin dute Ajuriaenean.
|
«Etapa berri baten hasieran gaude». Hitzokin laburbildu du Iñigo Urkullu lehendakariak bere gobernuak hasi berri duen bidea. Ajuriaenean bildu dira Jaurlaritza berriko sailburuak karguaren zina egiteko, eta Iñigo Urkullu lehendakariak elkarrizketaren eta akordioaren aldeko mezua bidali die.
Koronabirusaren krisialdi «gogorra» kudeatzea egokituko zaio gobernu berriari, eta ezinbestekoa izango du «elkarlanean» aritzea, Urkulluk nabarmendu duenez. Lehendakariak eskua luzatu die alderdiei, instituzioei eta gizarteari aurrean dauden erronkei heltzeko. Ekonomia suspertzea, oinarrizko zerbitzuak bermatzea eta enplegua sortzea aipatu ditu lehentasunen artean. «Indarrak batzeko garaia da», adierazi du.
Urkulluren hirugarren agintaldiko lehen hitzaldia ez ezik, gobernuko sailburuen karguaren zina ere baldintzatu du koronabirusak. Maskara aldean, distantzia mantenduta eta ohi baino gonbidatu gutxiagorekin hartu dute kargua hamabigarren legealdiko sailburuek. Urkulluren alde batean izan dira gobernuko sailburu berriak, eta bestean jarri dira gobernua utzi dutenak —bostak emakumeak—, eta atzean paratu dira Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak.
Protokoloak gidatu du ekitaldia. Formula bera erabilita egin dute zina sailburu guztiek: agintea «Euskadiren zerbitzuan eta legearen arabera zintzo eta leialki» erabiliko dutela «hitzeman» dute, eta Gernikako Estatutuaren ale baten gainean eskuineko eskua jarrita promes egin diote karguari.Euskaraz eta gaztelaniaz egin dute euren karguaren zina Iñaki Arriola, Javier Hurtado eta Bingen Zupiria sailburuek, eta euskara hutsean, berriz, gainerakoek.
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186600/kutsadurak-zortzi-heriotzatik-bat-eragiten-du-europan.htm
|
Gizartea
|
Kutsadurak zortzi heriotzatik bat eragiten du Europan
|
Europako Ingurumen Agentziak gaur argitaratutako txosten baten arabera, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiak alarmak piztu beharko lituzke ingurumenaren eta osasunaren arteko harremanaren inguruan.
|
Kutsadurak zortzi heriotzatik bat eragiten du Europan. Europako Ingurumen Agentziak gaur argitaratutako txosten baten arabera, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiak alarmak piztu beharko lituzke ingurumenaren eta osasunaren arteko harremanaren inguruan.
|
Europako Batasuneko herrialdeetako heriotzen %13k zerikusia daukate, era batera edo bestera, ingurumenaren kutsadurarekin. Hala ondorioztatu du Europako Ingurumenaren Agentziak. Hain zuzen ere, gaur argitaratu duen txostenaren arabera, zoonosi berrien agerpenak zerikusia dauka ingurumenaren hondatzearekin, eta elikadura sistema dela-eta, gizakien eta animalien artean dauden interakzioekin.
Txostenaren arabera, Europan 630.000 heriotza lotu daitezke kutsadurarekin. Gehienbat airearen poluzioa da eragile nagusia: 400.000 heriotza eragiten ditu. Haren atzetik doaz kutsadura kimikoa eta akustikoa. Aldi berean, klima aldaketari ere egotzi dizkio gero eta heriotza gehiago, bereziki bero boladek eragindakoak.
Alde handiak daude herrialdeen artean. Kaltetuenak Europako ekialdeko herrialdeak dira. Esate baterako, Errumanian bost heriotzatik bat eragiten du kutsadurak. Iparraldeko herrialdeetan -Suedian eta Danimarkan, besteak beste-, hamar heriotzatik baten eragilea da. Bereziki, kutsadurak minbiziak eta gaitz kardiobaskularrak eragiten ditu Europan, ingurumen agentziaren arabera, eta gogorarazi du herritar pobreenak direla kalteberagoak, batetik, hotzaren eta beroaren aurrean babesteko aukera gutxiago dituztelako; eta, bestetik, auzorik kutsatuenetan bizi direlako.
Uraren egoera, hobera
Txostenak azpimarratu du uraren kalitatea hobetzen ari dela. Ildo horretatik, aztertu dituzten lekuen %85 bikaina da ura bainurako. Lur azpiko uren kasuan, %74k egoera kimiko ona dute edateko. Ingurumen agentziak eskatu du hiriguneetan eremu berdeen eta zuhaitzen aldeko apustua indartu egin behar dela.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186601/sanchezek-laquoatsekabearaquo-agertu-du-igor-gonzalezen-heriotza-dela-eta.htm
|
Politika
|
Sanchezek «atsekabea» agertu du Igor Gonzalezen heriotza dela eta
|
EH Bilduren galderari erantzunez, esan du espetxe erakundeek presoari emandako tratua «zuzena» izan zela.
|
Sanchezek «atsekabea» agertu du Igor Gonzalezen heriotza dela eta. EH Bilduren galderari erantzunez, esan du espetxe erakundeek presoari emandako tratua «zuzena» izan zela.
|
Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek «atsekabea» agertu du Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren inguruan. «Biziki sentitzen dut Igor Gonzalez hil izana», esan du Espainiako Senatuan, EH Bilduko senatari Gorka Elejabarrietak egindako galderari erantzunez. Edonola ere, ez du inolako erantzukizunik hartu nahi izan presoaren heriotzaren gainean: esan duenez, Espainiako espetxeetan suizidio tasak Europako Batasunekoak baino apalagoak dira —Espainian, 6,4 kasu 10.000 presotik; EBn, 7,2—, preso guztiei «banakako tratamendua» ematen zaie, «inongo kolektibo edo multzoko kidetzat hartu gabe», eta Gonzalez Solaren kasuan ere hala jokatu zuten Martuteneko espetxera lekualdatzea erabaki zutenean. «Espetxe erakundeek emandako tratua zuzena izan da beti», esan du Sanchezek.
Espainiako presidenteak Senatuan eginiko ezohiko agerraldia aprobetxatu du asteartean Elejabarrietak presoaren heriotzaren inguruan galdetzeko. Haren ustez, Gonzalezen heriotza eragotzi zitekeen, Espainiako eta Europako Batasuneko legedia aplikatu izan balitz: «Gaixo zegoen, eta iraganean hainbat aldiz bere buruaz beste egiten saiatu zen; zigorraren hiru laurdenak beteak zituen, eta aske behar zukeen».
ETAk jarduera armatua duela ia hamarkada bat eten zuela ere azpimarratu du senatariak, eta adierazi PSOEk espetxe politika aldatzeko «konpromisoa» hartu zuela orduan. Elejabarrietaren esanetan, ordea, presoen eskubideak «urratzen» dituzte oraindik: «Are gehiago pandemia garai honetan». Gaineratu du «presoen afera» konpondu gabe «ezinezkoa» dela bakerantz aurrera egitea: «Egungoaren aurkako espetxe politika bat behar dugu».
Espainiako presidenteak bere erantzunean adierazi du euskal presoei lotutako «90 ekintza» egin dituztela, guztiak «modu indibidualean» eta «legedia eta giza eskubideak betez». Banakako arreta horren adibide gisa jarri du Gonzalezen kasua. Euskal presoa uztailean mugitu zuten Martuteneko (Gipuzkoa) espetxera. «Presondegiko egoera eta egoera pertsonala kontuan izanik», azpimarratu du Sanchezek: «Aurreko asteko zoritxarreko gertakariak hobetzeko balio behar digu, baina, espetxe agintaritzaren aldetik, arreta egokia eman zaio Igor Gonzalezi».
|
2020-9-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/186602/atx-konpainiak-donostia-antzerki-saria-jaso-du-viktoria-eugenia-antzokian-eginiko-ekitaldian.htm
|
Kultura
|
Atx konpainiak Donostia Antzerki saria jaso du Viktoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian
|
'7ak bat' antzezlana antzerki konpainia profesional batek euskaraz eta helduentzat iaz taularatutako antzezlanik onena izan zen, epaimahaiaren ustez. Martxoaren 27an jaso behar zuten saria, baina konfinamenduak galarazi zuen.
|
Atx konpainiak Donostia Antzerki saria jaso du Viktoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian. '7ak bat' antzezlana antzerki konpainia profesional batek euskaraz eta helduentzat iaz taularatutako antzezlanik onena izan zen, epaimahaiaren ustez. Martxoaren 27an jaso behar zuten saria, baina konfinamenduak galarazi zuen.
|
Azkenean, bai. Antzerki munduak konfinamendu neurrien eraginez jasotako kolpea gaindituko duenaren erakusgarri izan daiteke astearte iluntzean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian gertaturikoa. Atx konpainiak XX. Donostia Antzerki saria jaso du, 7ak bat antzezlanarengatik. Otsailean zabaldu zuen erabakia epaimahaiak, eta martxoaren 27an egin behar zuten ekitaldia. Azkenean, koronabirusak eragindako egoera tartean, sei hilabete geroago heldu da saria antzerkigileen eskuetara.
Taldeak 12.000 euro eta Amable Ariasen artelan bat jaso ditu. Ekitaldiaren ondoren, antzezlana taularatu dute.
Zazpi bekatu kapitalen ideian oinarritzen da lan saritua, eta, epaimahaiaren arabera, gizakiaren gaiztakeriari buruzko «satira ausart, fresko eta dibertigarria» da. Elkarlanean sorturiko lana da, eta horrek sinesgarritasuna eta indarra ematen dio, epaileen aburuz. Iñigo Aranburuk (Euskal Aktoreen Batasuna), Maider Galarzak (EHAZE), Frank Suarezek (Euskal Kultur Erakundea), Arantxa Moñuxek (AISGE), Arantzazu Fernandezek (antzerki kritikaria) eta Harri Belokik nahiz Edurne Soraluzek (publikoaren ordezkariak) osatu zuten epaimahaia. Minimalista da 7ak bat, agertokian ez du baliabide edo apaingarri handirik jartzen, eta, halere, lortu egiten du ikuslea istorioan sartzea.
«Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?». Halako galderei erantzun nahi die antzezlanak. «Satira feminista» gisa definitu du konpainiak. Bekatuaren ideia hartzen dute pertsonaiek, eta Frankenstein doktoreak bezala, zazpi atalekin, «munstro» bat sortzen dute. «Guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da».
Esti Villa, Aiora Sedano eta Mirian K. Martxante aktoreek antzezten dute istorioa.
Hurrengoan, urriaren 23an ikusi ahalko da Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldietan (Gipuzkoa). Bilbon taularatuko dute azaroaren 25ean, Bizkaia Aretoan, eta, hiru egun geroago, Barakaldo Antzokian (Bizkaia).
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186628/moriako-kanpalekua-sutan-da-berriz.htm
|
Mundua
|
Moriako kanpalekua sutan da berriz
|
Gauerdian piztu da sua Greziako Moriako errefuxiatuen kanpalekuan, eta bigarrenez gaur arratsaldean. Migratzaileetako askok ihesari eman diote, baina ez diete kanpalekutik urruntzen utzi, eta errepidean eman behar izan dute gaua. Lesbosen larrialdi egoera ezarriko dute.
|
Moriako kanpalekua sutan da berriz. Gauerdian piztu da sua Greziako Moriako errefuxiatuen kanpalekuan, eta bigarrenez gaur arratsaldean. Migratzaileetako askok ihesari eman diote, baina ez diete kanpalekutik urruntzen utzi, eta errepidean eman behar izan dute gaua. Lesbosen larrialdi egoera ezarriko dute.
|
Gauean piztu da sua Moriako migratzaileen kanpalekuan, Lesbos uhartean. Kanpalekuetan 35 koronabirus kasu baieztatu dituzte orain arte, eta bart beste 125 lagun jarri zituzten berrogeialdian, baina kanpalekuko arduradunek ez zieten inolako azalpenik eman horiei. Horrek protestak eragin zituen, eta horietan piztu ziren suteak. Greziako Gobernuko bozeramaile Stelios Petsasen esanetan, suteak ez ziren «ustekabekoak» izan, eta positibo emandako lagunak isolamendu guneetara lekualdatuko zituztela jakinarazi ostean piztu ziren, kanpalekuetako gune ezberdinetan. Gaur arratsaldean, kanpalekuan sua bigarrenez piztu da.
Han lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeen arabera, kanpalekuaren %70 suntsituta geratu da lehen sutearen ondorioz, eta milaka desplazatu geratu dira inolako aterperik gabe. Haietako gehienak Mitilene hirirantz doan errepidean daude, inolako baliabiderik gabe. Zaporeak proiektuko kideek dagoeneko prestatu dute hainbat lagunentzako janaria, eta goizean goizetik ari dira hura banatzen; hala ere, uharteko ekintzaileek ohartarazi dute «krisi humanitarioa» izugarria dela.
Gauerdian hainbat su txiki piztu ziren kanpalekuetan, eta haize indartsuak horiek zabaltzea erraztu zuen. Bi ordu inguruan ia kanpaleku osoa sutan zegoen, baita hura inguratzen duen olibondo saila ere. Han ere errefuxiatu talde ugari bizi dira. Bien bitartean, Poliziak protestan ari zirenei oldartu zitzaien negar gasa erabiliz. Protestei aurre egiteko istiluen aurkako beste hiru polizia talde ere bidali ditu Atenasek irlara.
Migratzaileetako gehienak, euren gauzak hartu, eta kanpalekutik irteten ahalegindu ziren, suteen beldur. Hasieran Poliziak irteten utzi ez bazien ere, goizeko ordu biak aldera zabaldu zuten kanpalekua, baina itxi egin zuten errepidea, eta migratzaileek han egin behar izan zuten gaua, urik eta aterperik gabe. Horiek Mitilene hirira —zazpi kilometrora dago— ez iristea zuten helburu segurtasun indarrek, osasun publikorako arriskua zegoela argudiatuta. Gainera, Petsasek adierazi du Morian bizi ziren guztiei irlatik ateratzea debekatuko dietela, balizko koronabirusaren zabalpen bat ekiditeko —12.000 lagun bizi dira 3.000rentzat prestatutako kanpalekuan—. Gauzak hala, Greziako Gobernuak azaldu du larrialdi egoera ezarriko duela irlan.
Bide beretik UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak kanpalekuetatik ez urruntzeko eskatu die errefuxiatuei, «behin-behineko irtenbide bat» topatu bitartean. Erakundearen esanetan, liskarrak sortu dira migratzaileen eta inguruko herrietako hainbat talderen artean.
<span class="article-argazkioina">Errefuxiatuek errepidean pasatu dute gaua. STRATIS BALASKAS / EFE
Moriako alkate Giannis Mastroiannisek adierazi du goizerako sutea kontrolatuta zegoela. Halere, irlako hainbat hedabideren arabera, suhiltzaileek lan egiteko zailtasunak izan zituzten, hainbat leherketa txiki gertatu zirelako eta migratzaile talde batek harriak jaurti zizkielako.
Oraingoz, ez da hildakorik baieztatu, baina suhiltzaileek ez dute izan aukerarik migratzaileen bizilekuetara sartzeko. Greziako Gobernuak kanpalekuetarako duen arduradun Manos Logothetisek gehitu du migratzaileentzako aterpe bat bilatzea dela orain lehentasuna, eta behin-behinean inguruko hondartza batera mugitzeko aukera jarri dute mahai gainean.
Horren harira, Greziako Migrazio ministro Notis Mitarakisek jakinarazi du lekualdaturiko 3.000 migratzaileetatik mila ferry batera eta armadaren bi ontzitara eramango dituztela —ferryra gaur gauean, eta beste bi ontzietara bihar—, eta gainontzekoak karpa batzuetan sartuko dituztela.
Europako Batzordeak adierazi du bakarrik dauden laurehun adingabe Europara lekualdatzea eta horiei aterpea aurkitzea adostu duela. «Moriako jende guztiaren segurtasuna eta guztientzako aterpea dira lehentasunak», adierazi du Ylva Johansson Barne komisarioak.
Pandemiari aurre egin ezinda
Errefuxiatuen kanpalekuan aurreko astean detektatu zuten lehen COVID-19 kasua, eta ordutik berrogeialdian daude. Errefuxiatu estatusa duen somaliar bat izan zen positibo ematen lehena. Atenaserako bidea hartu zuen lan bila, baina Moriara itzultzea erabaki zuen gerora, kanpalekua inguratzen duen olibondo sailean.
Egoerak okerrera egin du, eta Greziako osasun zerbitzu publikoak PCR probak egiten ari dira errefuxiatuen eta kanpalekutik gertu bizi diren biztanleen artean. Orain arte, 35 dira migratzaileen artean atzemandako kasuak, baina gehiago dira bakartu dituztenak, eta kopuruak gora egitea espero da.
Moriakoa Europako errefuxiatu kanpalekurik handiena da, eta ez dago koronabirusaren pandemiari aurre egiteko prestatua. Besteak beste, ur eta hornidura falta handiak dituzte. Izan ere, 3.000 lagun inguru hartzeko prestatatuko azpiegitura horretan ia 13.000 pertsona bizi dira, herenak adingabeak. «Horrelako eremu batean, ezinezkoa da segurtasun neurriak aurrera eraman ahal izatea, gutxieneko distantzia mantentzea, higiene neurriak, maskarak…», adierazi du Zaporeak elkarteak ohar baten bidez.
Errefuxiatuak martxoaren 22tik kanpalekutik atera ezinda daude, bakartze egoera ezarria dagoenez. Izan ere, egun batzuk lehenago atzeman zuten Lesbos irlako lehen koronabirus kasua, kanpalekutik kanpo. Orduan, gaitzak eragin zitzakeen arriskuez ohartarazi zuten gobernuz kanpoko erakundeek. Besteak beste, kanpalekuko bizi baldintza «beldurgarriek» birusaren hedatze «geldiezinaren» arriskua areagotzen dutela nabarmendu zuen MSF Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak.
Migratzaile gehien hartzen duen Europako guneetako bat izanik, martxoaren 1etik aurrera irlara iritsi diren errefuxiatu guztiei berrogeialdia ezarri die Greziako Gobernuak, Moriako kanpalekutik kanpo.
|
2020-9-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/186629/larresoroko-eta-biriatuko-eskolak-hetsi-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Larresoroko eta Biriatuko eskolak hetsi dituzte
|
Gasteizen, haur eskola bat itxi zuten astelehenean, irakasle batek positibo eman duela eta. Bestalde, Baionako Xaho haurtzaindegia hetsirik egonen da zortzi egunez. Pirinio Atlantikoetako departamendua «zona gorrira» pasatzea ikertzen ari dira.
|
Larresoroko eta Biriatuko eskolak hetsi dituzte. Gasteizen, haur eskola bat itxi zuten astelehenean, irakasle batek positibo eman duela eta. Bestalde, Baionako Xaho haurtzaindegia hetsirik egonen da zortzi egunez. Pirinio Atlantikoetako departamendua «zona gorrira» pasatzea ikertzen ari dira.
|
Larresoroko (Lapurdi) eskola hestea erabaki du Pirinio Atlantikoetako prefetak, herriko etxearekin adostuta, haur bati koronabirusa atzeman diotela eta. Eskola guziarekin harremanetan izan denez, denak bakartu dituzte —langile zein ikasleak—, eta eskola hetsirik egonen da epe batez.
Goizean, Biriatuko (Lapurdi) ikastola hetsi dute, kasu positibo bat atzeman dutelako. Orotara, 24 ikasle ditu ikastolak, eta guztiek etxean egon beharko dute PCR proba egin bitartean. Momentuz, ez dute erran zenbat denboraz egon beharko duen hetsirik.
Gasteizen, berriz, astelehenetik haurrak ez dira joan Katagorri haur eskolara, irakasle batek positibo eman duela eta. 0-1 urteko 31 haur hartzen dituzten bost ikasgela itxi behar izan dituzte.
Ikastetxeak ixteaz gain, hainbat ikasgelatako haurrak bakartu dituzte. Besteak beste, Hendaiako (Lapurdi) Lizardi eskolan ikasgela bat bakartu dute, eta Basusariko (Lapurdi) eskolan ere 26 ikasleko ikasgela bat eta irakaslea bakartu dituzte. Nafarroan ere, egoera ez da erraza. Murchanteko Mardones y Magaña ikastetxeko bi talde bakartu dituzte, eta ikasgela bat bakartu dute Faltzesko Doña Alvara Alvarez eskolan. Iruñean, bi ikasgela bakartu dituzte Jose Maria de Huarte eskolan, eta bat Amaiur ikastolan. Gainera, atzotik itxialdian daude The British School of Navarra ikastetxeko ikasgela bateko ikasleak, eta Iruñeko Cardenal Ilundain eskolako ikasgela bateko haurrak ere itxialdian daude; gaur egin dizkiete PCRak. Donostiako Aldapeta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako gela bateko ikasleak eta haien tutorea ere barkatu dituzte, ikasle batek positibo eman duelako. 8 eta 9 urteko 24 ikasle dira guztira. Ikasle gehien duen Donostiako ikastetxea da Aldapeta: 1.400 ikasle orain, eta 2.100 ikasle izango dira DBHkoak eta batxilergokoak hasten direnean. Kasuak ugaritzen ari dira Ipar Euskal Herrian, eta Pirinio Atlantikoetako prefeturak zona gorrian sartzea erabaki lezake ondoko egunetan. Azken egunetan 100.000 biztanleko 50 kasuren langa gaindituko balitz, erabaki hori hartuko duela iragarri du Eric Spitz prefetak hainbat hedabideri egindako adierazpenetan. Sud Ouest egunkariaren arabera, atzo gainditu zen langa hori. Egoera hobetuko ez balitz, ondoko ordu edo egunetan har lezake erabakia Paueko (Okzitania) prefeturak.
Bestalde, Baionako Xaho haurtzaindegiko langile batek positibo eman zuen iragan asteburuan. Prebentzio neurri gisa, haurtzaindegia hestea erabaki zuen atzo herriko etxeak. Kutsatu den langilearekin kontaktuan izan diren lankideak bakartu egin dituzte, eta PCR proba egin dute. Emaitzak heldu dira, eta beste hiru langileri atzeman diete koronabirusa. Baionako Herriko Etxeak Xaho haurtzaindegia zortzi egunez hestea erabaki du, kutsatze kateak hausteko.
Kutsatu diren haurtzainekin kontaktuan izan diren haur guziak «kontaktu» gisa hartu dituzte; eta PCR proba egin beharko dute. Bestalde, eraikina desinfektatu dute.
Positibo eman duen langileak sintomak izan zituen iragan ostiralean, eta etxean egon zen PCR proba egin aurretik. Asteburuan zenbait sintoma ukan zituzten beste hiru langileek, eta ez ziren lanera joan. Positibo eman dutenez, hamabostaldian egon beharko dute.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186631/eten-egin-behar-izan-dute-oxfordeko-unibertsitatearekin-batera-astrazeneca-konpainia-lantzen-ari-den-txertoaren-ikerketa.htm
|
Gizartea
|
Eten egin behar izan dute Oxfordeko Unibertsitatearekin batera AstraZeneca konpainia lantzen ari den txertoaren ikerketa
|
«Azalpenik» atzematen ez dioten eritasun bat agertu zaio ikerketan parte hartzen den pertsonetako bati, eta horregatik erabaki dute atzera egitea.
|
Eten egin behar izan dute Oxfordeko Unibertsitatearekin batera AstraZeneca konpainia lantzen ari den txertoaren ikerketa. «Azalpenik» atzematen ez dioten eritasun bat agertu zaio ikerketan parte hartzen den pertsonetako bati, eta horregatik erabaki dute atzera egitea.
|
COVID-19ari aurre egiteko txerto bat lortzeko bidean, beti nabarmendu da, ikerketa prozesuan dauden proiektuen artean, Oxfordeko Unibertsitatea AstraZeneca botika konpainiarekin batera garatzen ari dena; atzo ikerketaren arduradunek adierazi zuten, ordea, eten egin behar izan dutela, parte hartzen ari den pertsona bat eritu egin delako: «azalpenik» atzeman ez dioten gaitz bat duela adierazi dute.
Konpainiako arduradunek esplikatu dute halako gorabeherak gertatzen direla zenbaitetan ikerketetan, eta «arta» osoz aztertu behar direla, ondo bideratze aldera. Oxford eta AstraZeneca lantzen ari diren txertoa ikerketaren hirugarren fasean dago orain; justu, merkatura produktu bat atera aurreko fasea izaten da, eta garrantzitsua haren segurtasunaren gaineko bermeak ondo finkatzeko. Agian pertsona hori «kasualitate baten ondorioz» gaixotuko zela adierazi dute, baina ondo aztertu behar dela zer gertatu zaion. Ikerketa «independente» bat egingo dute jazotakoaren inguruan, eta horren emaitzen ostean erabakiko dute ea prozesuarekin aurrera jarraituko duten.
Txertoen garapen prozesuko hirugarren fasean milaka pertsonari jartzen zaizkie dosiak, hor ikusten delako zer ondorio izan ditzakeen. Oxford eta AstraZeneca lantzen ari diren txerto honetan, esaterako, fase honetan 30.000 pertsona ari dira parte hartzen; ondo hautatuak, gainera, soslai ezberdinetakoak. Geografikoki ere, banatuta daude: Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan, Brasilen eta Hego Afrikan.
COVID-19aren kontrako txerto eraginkor bat lortzeko ahaleginetan beste 30 proiektu ere badira orain mundu zabalean, baina Oxfordeko honen inguruan aparteko esperantza adierazia dute maiz osasun agintariek eta adituek. Hain justu, txertoaren dosiak erosten hasteko operazioak ere egin dira.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186632/jonan-fernandez-izendatu-dute-trantsizio-soziala-eta-2030-agenda-saileko-idazkari.htm
|
Politika
|
Jonan Fernandez izendatu dute Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda saileko idazkari
|
Lehendakaritzaren menpe egongo da idazkaritza berria. Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendari lotutako politikak koordinatuko ditu.
|
Jonan Fernandez izendatu dute Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda saileko idazkari. Lehendakaritzaren menpe egongo da idazkaritza berria. Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendari lotutako politikak koordinatuko ditu.
|
Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Soziala eta 2030 Agendako idazkaria izango da hemendik aurrera Jonan Fernandez. Departamentu berria da, eta Lehendakaritzaren menpe egongo da. Haren egitekoen artean egongo dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako politikek bat egitea NBE Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendarekin. NBEk 2015ean onartu zuen garapen jasangarrirako 2030 Agenda, eta helburuen artean ezarri zuen, besteak beste, pobreziaren aurkako borroka, aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak, hezkuntza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta ingurumena. Politika horiek Jaurlaritzako helburuekin txertatzea izango du xedetzat Fernandezek.
Eusko Jaurlaritzaren berregituraketaren ondorioz, memoria eta bizikidetza gaiak Berdintasuna, Justizia eta Politiketako Sailaren esku geratu dira, eta, beraz, aurrerantzean Jonan Fernandez ez da izango Bake eta Bizikidetzako idazkari. Idazkaritza hori desagertu da, baina gobernuan jarraituko du Fernandezek, Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda departamenduko buru.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186633/erkorekak-dio-ikastetxeetako-protokoloa-aldatzeko-eta-hobetzeko-aukera-badagoela.htm
|
Gizartea
|
Erkorekak dio ikastetxeetako protokoloa aldatzeko eta hobetzeko aukera badagoela
|
Jaurlaritzako lehendakariordeak azpimarratu du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak «ahalegin berezia» egingo duela hilaren 15eko greba bertan behera uzteko.
|
Erkorekak dio ikastetxeetako protokoloa aldatzeko eta hobetzeko aukera badagoela. Jaurlaritzako lehendakariordeak azpimarratu du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak «ahalegin berezia» egingo duela hilaren 15eko greba bertan behera uzteko.
|
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkoreka Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute gaur goizean, eta adierazi du badagoela aukera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan koronabirusa dela-eta ezarri den protokoloa «aldatzeko» eta «hobetzeko», hezkuntza komunitatearekin negoziatuta. Protokolo hori «segurua» dela esan du, baina negoziazioaren eta elkarrizketaren bidez hobetu daitekeela dio. Horrez gain, ziur aditzera eman du sare publikorako eta itunpekorako hilaren 15erako deitutako greba deialdia bertan behera uzten saiatuko dela Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua. Lanuzte hori bertan behera uzteko «ahalegin berezia» egingo du Bildarratzek, Erkorekaren esanetan.
Bestalde, urte eta erdiko epean Gernikako Estatutua beteta eta transferentziak eskualdatuta egon beharko luketela esan du Erkorekak. Gainera, aukera ikusten du estatutu berri bati bide emateko, Pedro Sanchezen inbestidurarako EAJk PSOErekin sinatutako akordioa aintzat hartuta. Estatutua osorik betetzeko «borondate politikoa» badagoela uste du Jaurlaritzako lehendakariordeak.
Iriarteren eskaera Bildarratzi
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak ere Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletarako itzulera izan du ahotan ETB1en. Iriartek Bildarratzi eskatu dio lehenbailehen bil dadila sindikatuekin eta hezkuntza komunitate osoarekin, eta haien eskaerak aintzat har ditzala. Hala ere, uste du Jaurlaritza «berandu» ari dela ikasturte hasiera prestatzen, eta «inprobisazioarekin» jokatzea egotzi dio.
Jaurlaritza berriaren osaketaz ere mintzatu da EH Bilduko legebiltzarkidea, eta atzo Iñigo Urkullu lehendakariak sailburuen kargu hartzeko ekitaldian elkarlanerako egindako deiaz ere bai. «Ongi etorriak dira elkarlanerako deiak, baina ikusi beharko da hori errealitate bihurtzen ote den». Gogoratu du EH Bilduk hilabeteak daramatzala elkarrizketa mahai zabal bat eskatzen krisitik ateratzeko, baina Urkulluk uko egin diola horri. «Gu gara oposizioko lehen indarra, gu gara alternatiba herri honetan, eta Urkulluk ulertu behar du lehen indarrarekin elkarrizketa etengabea izan beharko lukeela».
Jaurlaritzaren egitura berriari dagokionez, «kezkagarria» iruditu zaio Berdintasun atala Lehendakaritzatik kentzeko hartutako erabakia.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186634/zaldibarko-lehen-hezkuntzako-ikastetxea-itxi-egin-dute.htm
|
Gizartea
|
Zaldibarko lehen hezkuntzako ikastetxea itxi egin dute
|
Hainbat positibo atzeman dituzte Zaldibarko lehen hezkuntzako ikastetxean, eta Jaurlaritzak ixtea erabaki du. 22 ikasle bakartu dituzte Azagran, eta 4 Barañainen. Gaur bertan egingo dizkiete PCR probak.
|
Zaldibarko lehen hezkuntzako ikastetxea itxi egin dute. Hainbat positibo atzeman dituzte Zaldibarko lehen hezkuntzako ikastetxean, eta Jaurlaritzak ixtea erabaki du. 22 ikasle bakartu dituzte Azagran, eta 4 Barañainen. Gaur bertan egingo dizkiete PCR probak.
|
Hezkuntza Sailak, Osasun Sailaren jarraibideak betez, Zaldibarko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxean hezkuntza jarduera aldi baterako etetea erabaki du, irakasleen artean zenbait positibo antzeman ondoren. Osakidetzak jakinarazi duenez, behaketa bat egingo du ikastetxean, eta horren emaitzen arabera zehaztuko dituzte hartu beharreko neurriak.
Nafarroan, berriz, bi ikastetxetako gelak itxi behar izan dituzte kasu positiboak atzeman dituztelako.Azagrako lehen hezkuntzako Francisco Arbeloa ikastetxean ikasle talde oso bat bakartu dute ikaskide batek koronabirusean positibo eman ondotik. Barañaingo Los Sauces ikastetxean ere lau haur bakartu dituzte ikaskide batek koronabirusuean positibo eman duelako.
Azagrako kasuan, laugarren mailako 22 ikasle dira bakartutakoak. Gaur bertan, PCR proba eginen diete ikasgelako ikasle denei, eta 10 eguneko itxialdia egin beharko dute, hurrengo PCR proban negatibo eman arte.
Barañaingo kasuan, lau dira bakartuko dituzten ikasleak. 3 urteko gelako ikasle batek eman du positibo, eta, egokitzapen fasean izaki, bertze lau ikaslerekin bakarrik egon zen ikasgelan. Positibo eman duen haurrarekin kontakturik izan ez duten gainerako zortzi ikaskideek eskolan jarraituko dute. Bakartutako ikasleei PCR proba eginen diete, eta, gutxienez, 10 eguneko berrogeialdia bete beharko dute.
Mungiako Bentades ikastetxea itxi egin dute
Atzo arratsaldean jakinarazi zuen ikastetxeko zuzendaritzak gaurtik aitzinera ikastetxea itxita egonen zela. Ikastetxeko hainbat langilek positibo eman dute PCR probetan, eta, gaur behintzat, ikastetxea itxita egonen da. Hain zuzen ere, gaur zuten hasteko ikasturtea. 0 eta 2 urte bitarteko haurrak dauden haur eskolak bakarrik hasi du ikasturtea, Bentadesen eraikina gainontzekoetatik aparte baitago. Itunpeko ikastetxea da Bentades eta 0 eta 16 urte bitarteko 750 ikaslek ikasten dute bertan.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186635/inaki-bilbao-euskal-presoak-gose-greba-mugagabea-hasi-du.htm
|
Politika
|
Iñaki Bilbao euskal presoak gose greba mugagabea hasi du
|
Esan du ez dela ziegatik aterako eta ez duela komunikaziorik izango, ez aurrez aurre, ezta telefonoz ere.
|
Iñaki Bilbao euskal presoak gose greba mugagabea hasi du. Esan du ez dela ziegatik aterako eta ez duela komunikaziorik izango, ez aurrez aurre, ezta telefonoz ere.
|
Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoak mugagabeko gose greba bat abiatu du gauerdian, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ohar batean azaldu duenez. Gose grebaz gain, Bilbaok adierazi du ez dela bere ziegatik aterako. Ez du patioko ordurik izango, eta komunikaziorik ere ez; ez bisitarik, ez telefono deirik.
Ekintza horren aldarrikapena «Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna» izatea da, oharraren arabera.
Aste honetan, zenbait presok 24 orduko baraua egin dute Igor Gonzalez Solaren heriotza salatzeko: Dani Pastorrek, Jon Kepa Preciadok, Patxi Ruizek eta Mikel San Sebastianek, Amnistia Ta Askatasuna webgunearen arabera. Gonzalez hilik agertu zen Martuteneko espetxeko bere ziegan, iragan ostiralean.
Joan den maiatzean, Patxi Ruizek 31 egun egin zituen gose greban, eta lehen hamabi egunetan egarri greba ere egin zuen, haren esanetan. «Balio izan du preso politikook jasaten dugun egoera berriz ere mahai gainean jartzeko, merezi duen ikusgarritasuna eta premia emanez», adierazi zuen grebaren ondoren argitaratu zuen artikulu batean.
Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek «atsekabea» agertu du Gonzalezen heriotzaren inguruan. «Biziki sentitzen dut Igor Gonzalez hil izana», esan du Espainiako Senatuan, EH Bilduko senatari Gorka Elejabarrietak egindako galderari erantzunez. Edonola ere, ez du inolako erantzukizunik hartu nahi izan presoaren heriotzaren gainean.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186636/industria-jarduera-iazkoa-baino-124-txikiagoa-da-izan-da-uztailean.htm
|
Ekonomia
|
Industria jarduera iazkoa baino %12,4 txikiagoa da izan da uztailean
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Industria Produkzioaren Indizeak %3 egin du gora ekainetik uztailera, baina oraindik urrun ditu pandemia aurreko kopuruak.
|
Industria jarduera iazkoa baino %12,4 txikiagoa da izan da uztailean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Industria Produkzioaren Indizeak %3 egin du gora ekainetik uztailera, baina oraindik urrun ditu pandemia aurreko kopuruak.
|
Industria sektorearen jarduera hazi egin da (+%3) ekainetik uztailera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina oraindik iazko mailatik oso behera dago, Eustaten Industria Produkzioaren Indizeak erakusten duenez.
2019ko uztailekoa baino %12,4 beherago gelditu da indizea joan den uztailean. Hori bai, urte arteko datu horretan martxotik Eustatek neurtutako murrizketarik txikiena izan da. Indizeak 2020ko hasieratik uztailera pilatutako galera %16,2koa izan da.
Oraindik ere, sektore guztiak daude zenbaki gorrietan, 2019ko uztaileko datuekin alderatuta: Kontsumo ondasunen produkzio indizea %3,9 txikiagoa da, kontsumo ondasun iraunkorren ekoizpena —altzariak, etxeko tresnak eta produktu elektronikoak— apalagoa izan delako (-%8,3), baita iraunkorrak ez diren kontsumo ondasunen produkzioa ere (-%2,9) —elikagaiak, garbiketarako produktuak— . Dena den, ekainetik uztailera, kontsumo ondasunen indizeak %2,6 egin du gora.
Ekipamendu ondasunen sektoreak ibilgailu motordunen, tren makinen, trenbide materialen, aireontzien eta itsasontzien fabrikazioa biltzen ditu, eta alor horretako produkzio indizea ere iazko uztailekoa baino %10,6 txikiagoa da, nahiz eta ekainetik uztailera %3,3 hazi.
Iazko uztailean baino nabarmen murritzagoa izan da jarduera (-%12,6) bitarteko ondasunen sektorean —metalurgia, industria kimikoa, kautxu eta plastikozko produktuak—. Ekainetik uztailera, hori bai, igo egin da alorreko jarduera (+%2,4).
Energia sektorea ere 2019ko uztailetik oso azpira ibili da (-%14,7), baina hilabetean %3,8 hazi da.
Metalgintza okerren
Garrantzirik handieneko sektore zehatzei begira, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioak izan du jaitsierarik handiena iazko uztailarekin alderatuta (-%20,7). Energia elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren alorraren jaitsiera ere ikusgarria da (-%,16,8).
Industria produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera, berriz, negatiboa izan da hiru herrialdeetan: Bizkaian, %14,4ko beherakada izan da; Gipuzkoan, % 11,9koa; eta, azkenik, Araban, % 10,1ekoa. Hilabeteko tartean, ekainetik uztailera, Bizkaian igo da gehien indizea (+%5,2); Araban %1,9 izan da igoera; eta 1,6 Gipuzkoan.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186637/gonzalez-solaren-heriotzaren-ostean-grande-marlaskak-esan-du-espetxeetako-suizidioen-programa-berrikusiko-dutela.htm
|
Politika
|
Gonzalez Solaren heriotzaren ostean, Grande-Marlaskak esan du espetxeetako suizidioen programa berrikusiko dutela
|
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi du suizidioen prebentziorako programan etengabeko hobekuntzak egiten ari direla, eta gehitu du Igor Gonzalezen heriotza aztertu eta programa berrikusiko dutela.
|
Gonzalez Solaren heriotzaren ostean, Grande-Marlaskak esan du espetxeetako suizidioen programa berrikusiko dutela. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi du suizidioen prebentziorako programan etengabeko hobekuntzak egiten ari direla, eta gehitu du Igor Gonzalezen heriotza aztertu eta programa berrikusiko dutela.
|
Mertxe Aizpurua EH Bilduko parlamentariak egindako galderari erantzun dio Grande-Marlaska Barne ministroak. Gonzalezen kasuan bezala eragotz zitekeen heriotzarik berriro gerta ez dadin, ea Espainiako Gobernuak zer egingo duen, horixe galdetu dio Aizpuruak. Grande-Marlaskak suizidioen programa aipatu du, Espainiako Estatuan 2005ean sortu eta 2014an berregituratu zena, «etengabeko aldaketak jasaten» dagoena. Igor Gonzalezen heriotzak aldaketa berriak ekarriko dituela adierazi du ministroak, kasua «aztertu eta ebaluatu» ondoren.
«Noiz ulertuko duzue presoen aferak gatazka izateari utzi behar diola, eta konponbidearen parte izan?», ekin dio Aizpuruak. Espainiako Estatuko espetxeetako euskal presoei «salbuespen politika» ezartzen dietela salatu du, eta «lehenbailehen» deuseztatu behar dela.
Grande-Marlaska ministroa prest azaldu da espetxe politikako suizidioaren prebentzio programetan aldaketak egiteko, baina Espainiako Estatuko espetxe politika «eredugarria» dela ere adierazi du. Ezeztatu egin du Aizpuruak esandakoa, euskal presoek gainontzeko presoen aldean tratu desberdina jasotzen dutela; «presoei banakako tratua ematen zaie, ez kolektiboa. Horren adibide da azken bi urteetan ETAko 90 preso lekualdatu izana».
Behin eta berriz azpimarratu du Espainiako Estatuko espetxe politika «eraginkorra» dela; izan ere, adierazi du estatuko espetxeetako suizidio tasa —5,96 suizidio, 10.000 presoko— Europako Batasuneko gainontzeko estatuetakoa —7,2 suizidio— baino txikiagoa dela.
Giro nahasia Kongresuan
EH Bildu ez da izan euskal presoak gogoan izan dituen alderdi bakarra. Mertxe Aizpuruaren galderaren aurretik, Espainiako eskuineko eta ultraeskuineko alderdiek ere egin dituzte iruzkinak Gonzalezen heriotzaren eta presoen inguruan. Izan ere, Senatuko atzoko sesioan Gorka Elejabarrieta senatariak Aizpuruak Grande-Marlaskari egindako galdera bertsua egin zion Sanchez presidenteari.
Haren erantzunak, Gonzalezen heriotzak «atsekabea» eragin ziola, hautsak harrotu zituen eskuineko alderdietako eserlekuetan; eta gaurko saioko galderen txandan, Teodoro Garcia PPko parlamentariak ironiaz «gogorarazi dio «ETA talde terrorista bat» zela, eta «ez musika banda bat». VOX alderdi ultraeskuineko buruzagi Santiago Abascalek ere zera esan dio Sanchezi: ez diola emango doluminik «bere inbestidurako konplizeetako baten borondatezko heriotzagatik». Ciudadanoseko Ines Arrimadasek, azkenik, «ETAko borreroen alde jarri beharrean, biktimen alde jartzeko» eskatu dio gobernuari.
Aldaketa garaia
Pedro Sanchezen hitzek bestelako erreakziorik ere sortu dute, ordea: «Mota horretako adierazpenak egin dituen Espainiako presidente bakarra da Sanchez. Orain, hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da», adierazi du Maddalen Iriartek ETB1eko Egun on, Euskadi saioan.
Bere alderdikideek bezala, Iriartek esan du Gonzalez Solaren heriotza eragotz zitekeela, eta badela garaia «mendekuan oinarritutako salbuespenezko espetxe politika» alde batera uzteko. Gehitu du, halaber, elkarbizitzan aurrerapausoak emateko, aztertu beharreko gaia dela presoen afera.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186638/patronalak-zitaltzat-jotzen-du-gaixo-baimena-ematea-umeak-zaintzeko.htm
|
Ekonomia
|
Patronalak «zitaltzat» jotzen du gaixo baimena ematea umeak zaintzeko
|
Bizkaiko Cebekeko presidente Iñaki Garcinuñok uste du enpresen barruan adostu behar direla formulak berrogeialdian dauden haurren gurasoei zaintzan laguntzeko, gaixo baimenak eman gabe
|
Patronalak «zitaltzat» jotzen du gaixo baimena ematea umeak zaintzeko. Bizkaiko Cebekeko presidente Iñaki Garcinuñok uste du enpresen barruan adostu behar direla formulak berrogeialdian dauden haurren gurasoei zaintzan laguntzeko, gaixo baimenak eman gabe
|
Gaixo baimena soilik arrazoi medikoen arabera eman behar dela esan du Cebekeko buruak Onda Vasca irratian, eta ez berrogeialdian dauden umeen zaintza errazteko. Baimen mota horiek babestea «zitala» dela adierazi du, eta beti egon dela konfiantzarik eza gaixo baimenak emateko moduarekin. Horregatik, uste du gaixo baimenak zaintzarako baliatzeak are gehiago nahastuko lukeela kontzeptua; «Ez dago horretarako pentsatua», esan du Iñaki Garcinuñok.
Eskolak hasi direnez gero, eztabaida bizia dago Espainiako Gobernuko ministroen artean berrogeialdian egon beharko duten haurren zaintza dela eta. Gurasoei, umeek positibo eman gabe ere, gaixo baimena ematea nahi dute ministro batzuek; Podemos alderdikoek, esate baterako. Pedro Sanchez presidenteak agindu du estatuak zaintza hori egiteko formulak eskainiko dituela, baina oraindik ez du berretsi gaixo baimenak emango ote diren positibo izan gabe ere berrogeialdian dauden umeak zaintzeko.
«Enpresaren barruan hitz egitea eta adostea litzateke onena», esan du Cebek patronaleko buruak. Gaixo baimenen formula alde batera utzi, eta «langile bakoitzarekin zerbait adostea» izango litzateke egokiena, Garcinuñoren arabera.
Lan erreforma
Madrilgo gobernuak lan erreformaren zenbait atal aldatzen saiatuko da datozen hilabeteetan, Ministro Kontseiluaren egutegi legegileak atzo berretsi zuenez. Bada, Cebekek ez du babesten halakorik, erreforma aldatzeak «kalte handia» egingo liokeelako enplegu sorrerari eta enpresen iraupenari. Are, Cebekeko presidenteak zalantzan jarri du atzoko iragarpena beteko denik, «zeharkako komunikazioa» izan delako. Alegia, CEOE patronala ez zegoen gobernuaren urratsaren jakinaren gainean, Garcinuñoren esanetik ondorioztatu daitekeenez.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186639/nafarroako-hezkuntza-komunitatearen-foroak-ez-du-baztertu-greba-egiteko-aukera.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako hezkuntza komunitatearen foroak ez du baztertu greba egiteko aukera
|
Ikastetxeetan hartu behar diren segurtasun neurriak negozia daitezela galdegin dute foroko sindikatu eta elkarteek, eta aldarrikatu dute eskolarako itzulerak «adostua, osasuntsua eta aurrez aurrekoa» izan behar duela. Elkarretaratzea eginen dute irailaren 15ean, Gazteluko plazan.
|
Nafarroako hezkuntza komunitatearen foroak ez du baztertu greba egiteko aukera. Ikastetxeetan hartu behar diren segurtasun neurriak negozia daitezela galdegin dute foroko sindikatu eta elkarteek, eta aldarrikatu dute eskolarako itzulerak «adostua, osasuntsua eta aurrez aurrekoa» izan behar duela. Elkarretaratzea eginen dute irailaren 15ean, Gazteluko plazan.
|
Ikasturte berriaren inguruko «ziurgabetasuna» salatu dute Nafarroako hezkuntza komunitatearen foroko ordezkariek, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean. Beste behin, eskatu dute ikastetxeetako ikasleen zein langileen segurtasuna bermatzeko adina neurri har daitezela, eta argitu dute ez dutela baztertu greba egiteko aukera; diotenez, ez dute baztertuko Hezkuntza Departamentuak foroko kideen askaerei erantzun arte. Forokoek premiazkotzat jotzen dituzte, esate baterako, ratioen jaitsiera, baliabide gehiagoren kontratazioa, eta osasun langileen laguntza.
Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariari eskatu diote «eser dadila negoziatzera». Izan ere, sindikatuek eta elkarteek azaldu dute aurtengo eskolaratzea ez dela negoziatua izan: «Ekarpenak posta elektronikoz jasotzea eta ondotik deus ez egitea ez da negoziatzea», adierazi dute. «Gardentasuna» eskatu dute kontratazioen eta baliabideen kudeaketaren inguruan.
Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak joan den ostiralean elkarrizketa egin zion Carlos Gimenori, hain justu Nafarroako zenbait eskolak ateak ireki zituzten egunean. Hartan, Gimenok adierazi zuen departamentukoek hitz egin dutela hezkuntza komunitateko kideekin, eta «aintzat hartu dituztela» haien beharrak.
Elkarretaratzean iragarri dute, bestalde, Hezkuntza komunitatearen foroko ordezkariek bilerak eginen dituztela Nafarroako Parlamentuko zenbait alderdi politikorekin, irailaren 14tik hilaren 25era bitartean. Gainera, beste elkarretaratze batera deitu dute irailaren 15erako, Gazteluko plazan. Sinadurak bilduko dituzte, eta irailaren 29an aurkeztuko dizkiete agintariei.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, greba deialdia egina dago dagoeneko irailaren 15erako. Hezkuntza osoari eraginen dio, sare publikoari eta itunpekoari. Sindikatuek berriki iragarri dute, gainera, hezkuntza arloko azpikontratek ere grebara joko dutela; garbiketa zerbitzuari, jantokiei eta garraioari eraginen die.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186640/larraineko-eskola-hetsi-dute.htm
|
Gizartea
|
Larraineko eskola hetsi dute
|
Ikasle batek positibo eman du PCR proban. Berehala hetsi dute eskola, eta ez dakite oraindik noiz irekiko duten berriz.
|
Larraineko eskola hetsi dute. Ikasle batek positibo eman du PCR proban. Berehala hetsi dute eskola, eta ez dakite oraindik noiz irekiko duten berriz.
|
Larraineko (Zuberoa) eskola hestea erabaki du Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefetak, Eskualdeko Osasun Agentziarekin adostuta. Hamasei ikasle daude eskolan, eta horietako batek positibo eman zuen PCR proban. Kutsatze katea oztopatzeko, eskola hetsi dute gaur. Oraingoz, ez dakite noiz irekiko duten berriz.
Iragan aste osoan, eskolara joan zen positibo eman duen haurra, eta gurasoetako batek ere positibo eman du. Prefeturaren arabera, haurtzain gisa aritua zen ikaslearen ama, sartzeko lehen egunetan. Horregatik erabaki dute eskola osoaren hestea. Eskolak segurtatu du «segipen pedagogikoa» eginen zuela.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186641/itp-aeron-lau-greba-egunetara-deitu-dute-datozen-bi-asteetarako.htm
|
Ekonomia
|
ITP Aeron lau greba egunetara deitu dute datozen bi asteetarako
|
Aeronautika sektoreak mobilizazioekin defendituko du enplegua. Zamudioko ITPn, irailaren 15, 17, 22 eta 24an egun bateko lanuzteak egingo dituzte. Alestiseko langile batzordeak ere mobilizazioak iragarri ditu. Sektoreak manifestazioa egingo du irailaren 26an, Gasteizen.
|
ITP Aeron lau greba egunetara deitu dute datozen bi asteetarako. Aeronautika sektoreak mobilizazioekin defendituko du enplegua. Zamudioko ITPn, irailaren 15, 17, 22 eta 24an egun bateko lanuzteak egingo dituzte. Alestiseko langile batzordeak ere mobilizazioak iragarri ditu. Sektoreak manifestazioa egingo du irailaren 26an, Gasteizen.
|
«Alestisen ez dago inor sobran». Gasteizen lantegia duen aeronautika enpresako beharginek ez dute onartuko langileak izatea euren lanpostuekin pandemiaren ondorioak pairatu behar dituztenak. Gasteizko lantegiko enpresa Batzordearen ustez, Alestisen inor ez dago sobran, ez kaleratu nahi dituzten taldeko 585 langileak, ezta zehazki egoera horretan dauden Gasteizko 87 langileak ere.
Batzordeak erakundeei egin die deia: «Enpleguari eta industria jarduerari eusteko apustua egin behar dute». Gogoratu du aeronautika sektoreak 6.000 lanpostu zuzen dituela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 25.000 zeharka lotuta, nahiz eta azken urteetan «erakundeen inplikazio faltaren erruz» jardueraren zati handi bat penintsula erdialdera eta hegoaldera aldatu den. Eusko Jaurlaritzak industria politikarako bere eskumenak industria horren eta enplegu horien defentsan erabil ditzan nahi dute Alestiseko langileek. Gauza bera eskatu diote Espainiako estatuari, zeina enpresa akzioen %24aren jabe den (SEPIren bitartez).
Ziurtasun gabeziako egoeran, eta aurreikusita gauzak hobera egin dezaketela luze gabe eta luzera begira, Alestiseko enpresa batzordearen ustez, merezi du behin-behineko irtenbideak erabiltzea: «aldi baterako lan erregulazioak, lan astearen murrizketak, erretiro aurreratuak, adostutako kaleratze ez-traumatikoak, itzulera bermatuko eszedentziak...».
Izan ere, badakite oso zaila dela berreskuratzea behin suntsitu den enplegua. Eta, horregatik, lanpostuak defenditzeko unea dela uste dute.
Manifestazioak eta grebak
Alestiseko Gasteizko langileek mobilizazio egutegi zabala iragarri dute gaur. Tartean, irailaren 26rako manifestazioa iragarri dute Gasteizen, zeina aeronautika sektorearen izenean egingo den.
ITP Aeron, berriz, lau egun solteko greba deialdia egin dute bi astetarako. Enpresak erregulazio espediente bat egingo duela aurreratu du, eta Zamudion (Bizkaia), Ajalvirren (Espainia) eta Alcobendasen (Espainia) dituen plantetako langileen %15i eragingo die. Sindikatuek hilaren 15ean jasoko dituzte espedientearen inguruko argibideak, eta egun horretan bertan egingo dute lehen lanuztea. Hurrengo hirurak 17an, 22an eta 24an izango dira. Deialdia ELAk egin du; langile batzordeko 23 kideetatik hamar sindikatu horietakoak dira, presidentea barne. Besteak UGTrenak dira, zortzi, eta CCOOrenak bost.
UGTk, herenehun, hegazkigintza sektoreko espediente guztien aurka zegoela adierazi zuen, eta ikusteko dago zer jarrera hartzen duen. ELAk, deialdiarekin, kaleratzeak eragotzi nahi ditu, eta Zamudion hartu beharreko neurriak bertako langile batzordearekin negoziatzea. 1.200 langilek dihardute han, eta egunotan protestaldiak egiten ari dira. Besteak beste, manifestaziora deitu dute larunbaterako, Bilbon.
Aernnovan ere Kaleratzeen mehatxupean dagoen aeronautika alorreko beste enpresa bat da Aernnova, zeinak egoitza nagusia Berantevillan (Araba) duen. Taldeko langileen %20 kaleratzea «zentzugabea» dela salatu du gaur lantegiko enpresa batzordeak, eta pandemiak eragindako «eskari murrizketa erabat behin-behinekoa» dela azpimarratu du.
Aernnovako langileen ordezkarien ustez, «aeronautika sektorea erabat estrategikoa da herrialdearentzat», eta horregatik eskatu dute erakunde guztien inplikazioa irtenbideak bilatzeko. «Kaleratzeak badira patronalek mahai gainean jarritako erantzun bakarra, langileak eta enpresa batzordea aurrez aurre izango gaituzte».
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186642/lab-akordioak-nahi-ditugu-baina-ez-sistema-elikatzen-jarraitzeko.htm
|
Ekonomia
|
LAB: «Akordioak nahi ditugu, baina ez sistema elikatzen jarraitzeko»
|
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du akordioak beharrezkoak direla, «baina enpleguaren galera gelditzeko, lan baldintzak duintzeko, zerbitzu publikoak indartzeko, zaintza lanak aitortzeko eta aberastasuna modu bidezkoago batean banatzeko»
|
LAB: «Akordioak nahi ditugu, baina ez sistema elikatzen jarraitzeko». LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du akordioak beharrezkoak direla, «baina enpleguaren galera gelditzeko, lan baldintzak duintzeko, zerbitzu publikoak indartzeko, zaintza lanak aitortzeko eta aberastasuna modu bidezkoago batean banatzeko»
|
LABeko Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiarekin aritu da Garbiñe Aranburu pandemiaren bigarren oldarraldiak eragindako egoera sozioekonomikoaren azterketa egiten. «Herritarren interesak eta beharrak erdigunean jartzeko akordioak behar ditugu, eta honek elite ekonomikoaren interesekin talka egiten du. Horregatik, patronala-erakundeak bikoteak ez dio gai honi heltzen», esplikatu du. Esan du herritarrak direla arduraz jokatzen ari direnak, eta salatu du «ardura politikoak saihesteko, erakundeetatik norbanakoei zuzendutako ardura dei etengabea» egiten ari zaiela. «Ez dago inolako planik enplegua salbatzeko. Lan erreformak bertan behera utzi behar dira, eta formula berriak bilatu enplegu galera eragozteko eta berria sortzeko; zaintza, osasungintza eta irakaskuntza arloetan, kasu», azaldu du; «era berean, egungo enplegua duindu behar da. Pandemiak erakutsi digu zeintzuk diren oinarrizko sektoreak, zer den garrantzitsua bizitza sostengatzeko. Sektore horietako asko eta asko feminizatuak eta prekarizatuak daude».
Aranbururen ustez, azken hilabeteak ez dira baliatu osasungintza publikoa indartzeko: «Ez da kontratazio berririk egon. Aurreikuspen eta planifikaziorik eza egon da». Hezkuntzari dagokionez, esan du urteak eman dituztela ratioak jaitsi behar direla esanez, eta ez dagoela hezkuntzan inbertitzeko apusturik. «Ikasturte hau planifikatzeko berandu eta gaizki ibili dira. Ez da borondaterik egon eskolarako itzulera negoziatzeko hezkuntza komunitatearekin, ez Nafarroan, ezta EAEn ere».
Gainera, pertsona adinekoen eta adin txikikoen zaintza lanak berrantolatu behar direla azaldu du LABeko idazkari nagusiak. «Helduen egoitzetan ez da inolako neurririk hartu ratioak jaitsi eta lantaldeak indartzeko, eta ez dakigu nola erantzungo ahal zaion adin txikikoen zaintzari etxera itzuli beharko dutenean».
Akordioak bai, baina zertarako? Garbiñe Aranbururen arabera, gobernu desberdinek elkarrizketa eta akordioak behar direla diote; ideia hori oso presente egon zen Jaurlaritzako sailburu berrien izendapenean, esaterako. «Kontua da gobernu horrentzat elkarrizketa dela mahai sozioekonomiko bat egokitzea propaganda hutsa egiteko. Gobernu horrek aldebakartasunez jokatzen du, gehiengo sindikalari muzin egiten dio. Hau guztia ez dator bat elkarrizketa eta akordioen aldarriarekin».
LAB sindikatuari oso garrantzitsua iruditzen zaio abiapuntua ezartzea eztabaidari ekin aurretik. «Ez dugu behar eredu kapitalistaren berreraikitze bat, behar duguna norabide aldaketa bat da. Beste eredu ekonomiko eta sozial batera abiatzeko oinarriak jarri behar dira. Trantsizio ekosozialista eta feminista bat behar dugu». Sindikatu abertzaleko buruaren esanetan, arduraz jokatuko du LABek: «Mobilizatzen eta beste eredu ekonomiko eta sozial bat defendatzen dugunon artean aliantzak eraikitzen jarraituko dugu, bizitza erdigunean jarriko dituzten akordio sozialak gauza daitezen».
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186643/myanmarko-bi-militarrek-aitortu-dute-rohingyen-aurkako-erasoetan-parte-hartu-zutela.htm
|
Mundua
|
Myanmarko bi militarrek aitortu dute rohingyen aurkako erasoetan parte hartu zutela
|
Armadako goi kargudunen aginduetara aritu zirela adierazi dute, eta etnia horretako kide guztiak «hiltzeko» eskatu zietela.
|
Myanmarko bi militarrek aitortu dute rohingyen aurkako erasoetan parte hartu zutela. Armadako goi kargudunen aginduetara aritu zirela adierazi dute, eta etnia horretako kide guztiak «hiltzeko» eskatu zietela.
|
Hiru urte dira Myanmarrek rohingyen aurkako sarraskia egin zuela, eta bi militarrek orain aitortu dute gizadiaren kontrako krimenak egin zituztela gutxiengo musulmana diren etnia horren aurka. Jakinarazi dutenez, armadako goi kargudunen aginduetara jardun zuten, eta eskatu zieten rohingya guztiak «sarraskitzeko», «entzuten eta ikusten zuten guztiari tiro egiteko» eta etnia horretako kide guztiak «hiltzeko».
Myo Win militarrak onartu du hainbat herri suntsitu, sexu erasoak egin, eta 90 eta 100 zibil artean hil zituela Rakhine estatuan, 2017ko irailean. Zae Naing Tunek, berriz, esan du gutxiengo musulmanak bizi ziren hogei herrixka inguru suntsitu zituela, eta parte hartu zuela 80 zibilen hilketan, tartean «haurrak eta emakumeak». Hedatutako bideo baten bitartez aitortu dituzte krimenak.
Fortify Rights gobernuz kanpoko erakundeak atzo galdegin zuen bi militar horiek Nazioarteko Zigor Auzitegiak (NZA) auzipetuak izatea, eta esan zuen gorteak lekukoak babesteko programa bat eskaini beharko liekeela bere nagusien aurka testigantza eman dezaten. «Rohingyentzat eta Myanmarko herriarentzat une garrantzitsua da justiziaren aldeko borrokan», adierazi zuen Matthew Smith erakundeko zuzendariak. «Gizon horiek Myanmarren egindako sarraskiengatik Nazioarteko Zigor Auzitegian epaitutako lehen erasotzaileak eta auzitegiaren zaintzapean dauden lehen lekuko zuzenak izan daitezke», azpimarratu zuen.
Lekukotasuna eman duten bi militarrak desertoreak direla adierazi zuen erakundeak, eta krimenak onartzen zituzten bideoak Arakan Armadak grabatuak izan zirela; Myanmarko Gobernuak terroristatzat ditu, eta armadak talde horren aurka borrokan dihardu Rakhine eskualdean.
Halaber, soldaduek rohingyen aurkako sarraskian parte hartu zuten armadako beste hamazazpi kideren izenak ere eman dituzte, eta horien artean daude sei goi komandante.
Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, bi militarrak dagoeneko Nazioarteko Zigor Auzitegiaren zaintzapean daude. 2018ko irailean, Fatou Bensouda NZAko fiskalburuak baimena jaso zuen Rakhine estatuan egindako gizateriaren aurkako krimenengatik ikerketa bat hasteko. Erabakia NZAko magistratuek epaitegiak jurisdikzioa duela baieztatu ostean hartu zuten. Myanmarrek, berriz, baztertu egiten du ikerketa hori.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186644/egun-bakarrean-69-pertsona-erietxeratu-dituzte-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Egun bakarrean 69 pertsona erietxeratu dituzte Hegoaldean
|
Beste 857 koronabirus kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bizkaiko zahar etxeetako bi egoiliar hil dira birusak jota.
|
Egun bakarrean 69 pertsona erietxeratu dituzte Hegoaldean. Beste 857 koronabirus kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bizkaiko zahar etxeetako bi egoiliar hil dira birusak jota.
|
Bigarren egunez jarraian, gehitu egin dira Hegoaldean atzemandako kasu positiboak. Egun bakarrean, bezperan baino 199 kasu gehiago atzeman dira: 857. Positiboen igoerak eragin zuzena izan du egindako test kopuruarekin ere. Izan ere, egindako PCR kopurua ere nabarmen handiagoa izan da: 12.204 PCR proba egin dituzte egun bakarrean, bezperan baino 2.609 gehiago.
Nafarroan salbu, bertze hiru lurraldetan gehitu dira atzemandako kasuak. Araban, 97 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 70 gehiago; Bizkaian, 312, bezperan baino 96 gehiago; eta Gipuzkoan, 240, bezperan baino 94 gehiago. Nafarroan, berriz, 196 kasu berri atzeman dituzte, 65 gutxiago. Gainera, Nafarroan osasun zerbitzuetako 36 profesionalek eman dute positibo testean.
Positibo kopuruaz gaindi, kezka sortzen duena erietxeratuen kopurua da. Egun bakarrean 69 pertsona sartu dituzte erietxean, eta dagoeneko koronabirusa duten 364 eri daude ospitalean. Horietako 60, gainera, ZIUetan daude, bezperan baino hiru gehiago.
Azken zazpi egunetako datuak eman ditu gaur Eusko Jaurlaritzak. Koronabirusa zuten 31 pertsona zendu ziren denera iragan astean, abuztuaren 24tik 30erako astean baino lau gehiago.
Bi egoiliar zendu dira Bizkaian
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, azken 48 orduetan koronabirusa zuten eta Bizkaiko adinekoen egoitzetan bizi ziren bi egoiliar hil dira. Birusaren bigarren olatua hasi zenetik 30 egoiliar zendu dira. Gainera, positibo kopurua hazi egin da eta dagoeneko 217 dira koronabirusa duten egoiliarrak. Horietako hamabortz, gainera, erietxean daude. Bizkaiko 155 egoitzetatik 10etan daude koronabirus kasuak dituzten egoiliarrak.
Ortziraletik aitzinera, Mungiako eta inguruko herrietako 20 egoitzetako langileri PCR probak egingo dizkiete prebentzio moduan.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186645/oposizioko-koordinazio-kontseiluko-beste-kide-bat-atzeman-dute-ezezagunek-bielorrusian.htm
|
Mundua
|
Oposizioko Koordinazio Kontseiluko beste kide bat atzeman dute ezezagunek Bielorrusian
|
Martin Znak abokatua da atzeman dutena. Kolesnikovaren kasuan bezala, aurpegia estalia zuten hainbat lagunek eraman dute.
|
Oposizioko Koordinazio Kontseiluko beste kide bat atzeman dute ezezagunek Bielorrusian. Martin Znak abokatua da atzeman dutena. Kolesnikovaren kasuan bezala, aurpegia estalia zuten hainbat lagunek eraman dute.
|
Viktor Babariko enpresari eta oposizioko kidearen abokatu da Martin Znak, eta bera ere Koordinazio Kontseiluko kidea da. Haren gertuko iturriek zabaldu dutenez, bideo bidezko bilera bat zuen goizeko lehen orduan, baina ez zen azaldu. Hori dela eta, Babarikoren alderdiko eledun Gleb Glevovek telefonoz deitu zion. «Bisitan etorri direla dirudi», esan zion Znakek, eta gero komunikazioa moztu zuen. Handik gutxira, maskarak zioen mezu bat jaso zuen Glevovek telefonoan.
Koordinazio Kontseiluko zazpi kideetatik sei preso edo erbestean daude. Soilik Svetlana Aleksievitx Nobel sariduna geratzen da aske. Atzo jakinarazi zuten Maria Kolesnikova Ukrainara kanporatzen ahalegindu zirela Bielorrusiako segurtasun indarrak, baina oposizioko kideak pasaportea apurtu zuen. Ondorioz, ezin izan zuten mugaz bestaldera bidali, eta Bielorrusian bertan atxilotu zuten.
Svetlana Tsikhanovskaia oposizioko buruak babesa eskatu dio Errusiari. «Hauteskundeetako emaitza ofizialak zentzugabeak dira. Lukaxenko agintean baldin badago manifestarien aurkako indarkeriari esker da», salatu du Tsikhanovskaiak.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186646/soietxeko-60-militar-berrogeialdian-daude.htm
|
Gizartea
|
Soietxeko 60 militar berrogeialdian daude
|
Seik positibo eman dute, eta haiekin kontaktuan egon direnak ere bakartu egin dituzte. Mungian 135 kasu atzeman dituzte azken astean.
|
Soietxeko 60 militar berrogeialdian daude. Seik positibo eman dute, eta haiekin kontaktuan egon direnak ere bakartu egin dituzte. Mungian 135 kasu atzeman dituzte azken astean.
|
Koronabirusa zabaltzen ari da Mungian (Bizkaia). Azken astean, 135 kasu baieztatu dituzte herrian, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera. Hala, azken zazpi eguneko tasa 77,81 kasu litzateke 10.000 biztanleko. Gorakadaren seinale da ateak itxi dituen lehen zentroa izan dela herri hartako Bentades ikastetxea, ikasturtea hasi eta bi egunera. Gainera, gaur jakinarazi dute Soietxeko Espainiako Armadaren kuartelean sei positibo atzeman dituztela. Horren eraginez, 60 militarrek berrogeialdia egin beharko dute.
Soietxeko kuartelean 550 militar inguru daude, bost konpainiatan banatuta, eta, El Correo egunkariak argitaratu duenez, horietako bateko sei kidek positibo eman dute COVID-19a atzemateko PCR proban. Gauzak hala, haiekin kontaktuan egon diren kideek berrogeialdia egin beharko dute. Horiek euren etxeetan bakartuko dira. Positibo emandakoetako hiru, berriz, kuartelean daude bakartuta.
Astelehenean ez zen apenas militarrik agertu bere postura, Soietxeko arduradunen aginduz, eta atzotik neurri bereziak hartuta ari direla adierazi dute.
Sei kasuetatik lau Mungiako Goieta tabernan sortutako agerraldiari lotuta daude. Hilabete hasieran, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak abuztuaren 21etik 26ra bitartean taberna hartan egondakoei PCR proba egiteko eskatu zieten, gutxienez bi langilek eta lau bezerok positibo eman baitzuten. Proba egin zuten 240 herritarretatik zazpik eman dute positibo.
Taberna hartako agerraldiaz gain, beste bat ere atzeman dute herriko San Jose-Etxe Alai zahar etxean, aurreko astean. Gutxienez 20 kasu baieztatu dituzte egoitzako egoiliarren artean.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186647/irailaren-19an-mobilizatzera-deitu-dute-bakegileek.htm
|
Politika
|
Irailaren 19an mobilizatzera deitu dute Bakegileek
|
Elkarretaratzeak antolatuko dituzte Ipar Euskal Herri osoan, eta hiru autokarabana abiatuko dira Baionako suprefektura aitzinean elkartzeko. Bertan, «bateratze masiboa» eginen dute arratsalde hasieran, Frantziari argi uzteko «ulertu ez duten herriaren borondatea».
|
Irailaren 19an mobilizatzera deitu dute Bakegileek. Elkarretaratzeak antolatuko dituzte Ipar Euskal Herri osoan, eta hiru autokarabana abiatuko dira Baionako suprefektura aitzinean elkartzeko. Bertan, «bateratze masiboa» eginen dute arratsalde hasieran, Frantziari argi uzteko «ulertu ez duten herriaren borondatea».
|
Joan den ekainean «estrategia berria» iragarri ondotik, heldu den irailaren 19rako mobilizazio egunera deitu dute bakegileek gaur goizean Baionan. Hiru momentu izanen ditu: goizean, elkarretaratzeak eginen dituzte Ipar Euskal Herri osoan 11:00etatik 13:00era; ondoren, 12:30etatik 14:30era autokarabanak abiatuko dira Maule, Donibane Garazi eta Hendaiatik. Horiek guziak Baionako suprefektura aitzinean elkartuko dira. Bertan izanen da «inflexio puntua». «Bake prozesuan sinesten dugu», adierazi du Mixel Berhokoirigoin Bakegileak, «gobernuei sinetsarazi nahi diegu ez dela beste biderik».
Berhokoirigoinek erran du «urrats handiak» egin direla azken urteetan, baina, ez direla «osoki bururaino» eramanak izan. «Bada sobera denbora prozesua geldirik dela». Unea «larria» dela erran du, «arriskutsua». Horren adierazle da, haren hitzetan, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza, eta adierazi du «ekidin» zitekeela. Abisatu du Frantziako presondegietan ere arrisku bera dagoela, «bereziki prokuradoreen jarrera probokatzailearen» ondorioz. «Ez dugu onartzen erratea ez dela besterik egiten ahal, justizia independentea dela. Ardura osoa [Frantziako] Gobernuarena da». Oroitarazi du harek erabakitzen duela politika penala, eta fiskaltzari instrukzio orokorrak eman diezazkiokeela, Euskal Herrian izandako aldaketa politikoak kontuan har ditzan. «Ez dugu besterik eskatzen»
Irailaren 19aren inguruan, hiru hitzordu juridiko izanen direla oroitarazi du Anaiz Funosas Bake Bideako presidenteak, Jakes Esnal, Jon Kepa Parot eta Frederic Haranburu Xistor euskal presoen baldintzapeko askatasun eskaerei lotuak. «Bide juridikoek erakutsiko digute agortuak direla?» galdetu du Funosasek. Hala bada, bide politikoei soilik lotzen ahalko direla ondorioztatuko dutela adierazi du. Berhokoirigoinek ekarri du zehaztapena: «Orain arte ukan dugu esperantza, eta sinetsi dugu, bide juridikoek aterabide bat eskaintzen ahalko zutela. Momentu batean, eta orain ere, hori sinets genezake ikusita epaileek zer erantzun ematen dieten baldintzapean aske uzteko eskaerei. Baina fiskaltzaren jarrera hor da beti. Beraz, behar dugu kontuan hartu guziei inposatzen zaigun errealitatea: bide juridiko hori, elementu interesgarriak ematen baditu ere, aterabide gabeko bidea da. Ez horrekin nehor presondegitik aterako. Ondoko egunetan konfirmatzen bada, hori integratu beharko dugu». Ondorioz, bide politikoa baizik ez da geldituko: «gure hitzak eta ekintzak botere politikoari buruz itzuliko dira, eta batez ere Frantziako presidenteari buruz. Beste bideak agortuak badira, berak du eskuetan gakoa».
Justizia ministerioa
Uztailahasieran, Frantziako Gobernuan aldaketak egin zituen Emmanuel Macron presidenteak, eta Eric Dupont Moretti abokatuak Justizia ministro kargua. Bakegileek jakinarazi dute hitzordu eskaera helarazia diotela, baina oraingoz ez dutela erantzunik ukan. Hala ere, argi utzi nahi izan dute ez diela horrek markatzen agenda.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186648/sara-bilbatuak-zinemira-saria-jasoko-du-donostiako-68-zinemaldian.htm
|
Kultura
|
Sara Bilbatuak Zinemira saria jasoko du Donostiako 68. Zinemaldian
|
Casting zuzendariak Euskal Zinemaren Galan jasoko du saria, irailaren 22an.
|
Sara Bilbatuak Zinemira saria jasoko du Donostiako 68. Zinemaldian. Casting zuzendariak Euskal Zinemaren Galan jasoko du saria, irailaren 22an.
|
Sara Bilbatua casting zuzendariak jasoko du Zinemira saria, Donostiako Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizleen elkarteek ematen dutena, euskal zinemaren alorrean nabarmena den pertsona ezagun baten aintzatespen gisa. Azken 25 urteotan, Bilbatua ikus-entzunezko 75 ekoizpenetan baino gehiagotan izan da casting arduradun, eta Euskal Zinemaren Galan jasoko du saria, irailaren 22an, Viktoria Eugenia antzokian.
EHUn Psikologian lizentziatu ondoren, Bilbatuak (Eibar, Gipuzkoa, 1958) arte dramatikoko ikasketak egin zituen Madrilgo Laboratorio de Teatro William Layton zentroan. 1994an egin zuen lehen lana casting zuzendari gisa, Santiago Aguilarrek eta Luis Guridik osaturiko tandemak zuzendutako Justino, un asesino de la tercera edad filmean.
Ordutik, besteak beste, Pedro Almodovar (Todo sobre mi madre eta Hable con ella), Juanma Bajo Ulloa (Airbag), Mariano Barroso (Éxtasis eta Los lobos de Washington), Daniel Calparsoro (Salto al vacío), Isabel Coixet (Los que aman), Julio Medem (Los amantes del círculo polar, Lucía y el sexo eta Caótica Ana), Jaime Rosales (La soledad, Petra), Guillermo del Toro (El espinazo del diablo eta El laberinto del fauno), David Trueba (La buena vida) eta Carlos Vermutekin (Magical Girl eta Quién te cantará) egin du lan besteak beste.
Tanami Casting izeneko bere agentziaren bitartez, telebista proiektu ugaritan ere hartu du parte, hala nola hauetan: La línea invisible; Velvet Coleccción; Tiempos de guerra; Refugiados; Gran Reserva; Gran Hotel; Amar es para siempre; Maitena. Estados alterados; La señora; eta Hermanos & detectives. Gainera, 2004an, El aire que respiro idatzi eta zuzendu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Kimuak katalogoan sartu zen film labur bat.
Bilbatuak Zinemira saria jasoko du Euskal Zinemaren Galan, eta Bizimina ere emango da gala hartan, Migueltxo Molinak, Pablo Iraburuk eta Jon Maiak zuzendutako film laburra, dokumentala eta dantza hibridatzen dituena.
Orain arte, Imanol Uribek (2009), Alex Angulok (2010), Elias Kerejetak (2011), Michel Gaztanbidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014), Karmele Solerrek (2015), Ramon Bareak (2016), Julia Juanizek (2017), Ramon Agirrek (2018) eta Jose María Txepe Larak (2019) jaso dute ohorezko saria.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186649/ekologistak-martxan-taldeak-eraldaketa-sakonak-eskatu-ditu-klima-aldaketari-aurre-egiteko.htm
|
Gizartea
|
Ekologistak Martxan taldeak «eraldaketa sakonak» eskatu ditu klima aldaketari aurre egiteko
|
Klima aldaketari eta biodibertsitatearen galerari erantzuteko alternatibak bildu ditu Mugen amildegian oinez ibiltzea txostenean.
|
Ekologistak Martxan taldeak «eraldaketa sakonak» eskatu ditu klima aldaketari aurre egiteko. Klima aldaketari eta biodibertsitatearen galerari erantzuteko alternatibak bildu ditu Mugen amildegian oinez ibiltzea txostenean.
|
«Kolapso ekologiko, sozial eta ekonomikoari» aurre egiteko hainbat proposamen bildu ditu Ekologistak Martxan taldeak Mugen amildegia oinez ibiltzea izeneko txostenean. Talde ekologistak euskaraz, gazteleraz eta katalanez argitaratu du txostena, eta komunitate zientifikoak azken hilabeteetan plazaratutako datuak batu ditu.
Mineral fosilen, uraren edota elikagaien eskuragarritasuna «bortizki» jaisten ari dela dio Ekologistak Martxan-ek, eta ohartarazi du ekosistemaren narriadura, biodibertsitatearen galera eta klima aldaketa «atzera-bueltarik gabeko egoeran» daudela. Egoera aldatzeko alternatibak sor ditzaketen sektoreak zeintzuk diren ere identifikatu ditu taldeak: ekonomia sozial eta solidarioa, ekonomia feminista eta ondasun komunak aipatu ditu, besteak beste. Horiek guztiek inpaktuak murrizten eta agertoki berrira egokitzen lagundu dezakete, talde ekologistaren arabera. Txostenean adierazten denez, «eraldaketa sakonak» eta «inoiz ez bezalako konpromiso politikoak» premiazkoak dira, kolapsoaren ondoriorik latzenei aurre egin nahi bazaie.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186650/charlie-hebdo-ren-epaiketan-kazetariak-deklaratzen-hasi-dira.htm
|
Mundua
|
'Charlie Hebdo'-ren epaiketan kazetariak deklaratzen hasi dira
|
Atzo hartu zuten hitza horietako batzuek, eta gaur beste batzuen txanda izango da.
|
'Charlie Hebdo'-ren epaiketan kazetariak deklaratzen hasi dira. Atzo hartu zuten hitza horietako batzuek, eta gaur beste batzuen txanda izango da.
|
Charlie Hebdo kazeta satirikoaren erasoen kontrako epaiketan hitza hartu zuten atzo aldizkariko hainbat kazetarik; beste batzuen txanda izango da gaur. Mina eta sufrimendua nabari zen euren testigantzetan; baita indarra ere.
Onik atera ziren horiek 2015ean aldizkariaren aurka egindako atentatutik, baina sendaezinak diren zauriak utzi zizkien erasoak. «Itxuraz, lesiorik gabeko biktimak», Cecile Thomas kazetariaren hitzetan.
Besteak beste, Corinne Rey izan zen atzo lekukotasuna eman zutenetako bat: «Rissen bulegora korrika joan nintzen haren mahai azpian ezkutatzera; terrorista bat sartu zen bilera gelan, aulki hotsak entzun nituen, eta, gero, tiroketak hasi ziren. Honako hau esan zuten: 'Mendekatu dezagun profeta'», adierazi zuen Reyk. Ezkutalekutik irtendakoan ikusi behar izan zituen irudi gogorrak azaldu zituen ondoren, eta hor ulertu zuela sarraskiaren tamaina. «Aldizkari bat egiten ari ginen. Jendeari barre eragiteko geunden hor. Hori da egun horretan hil zuten talentua: adimena».
Bestalde, atentatuak utziak zizkion arrastoak nabarmendu zituen: «Ez ninduten hil, ez ninduten zauritu. Indargabe sentitu nintzen, baita errudun ere. Oso zaila izan zen hori gainditzea».
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186651/durangoko-azokara-ez-ezik-beste-hiru-gunetara-zabalduko-dute-ahotsenea.htm
|
Kultura
|
Durangoko Azokara ez ezik, beste hiru gunetara zabalduko dute Ahotsenea
|
Literaturia, Araba Euskaraz eta oraindik zehaztu ez duten sorkuntzarekin lotutako beste jaialdi batera zabalduko dute bere programazioa. Irailaren 14an zabalduko zaie izen emateko epea sortzaileei.
|
Durangoko Azokara ez ezik, beste hiru gunetara zabalduko dute Ahotsenea. Literaturia, Araba Euskaraz eta oraindik zehaztu ez duten sorkuntzarekin lotutako beste jaialdi batera zabalduko dute bere programazioa. Irailaren 14an zabalduko zaie izen emateko epea sortzaileei.
|
Dena ontzi handi bakarrean biltzea ezinezkoa izango dela ikusirik, eskaintza lau ontzi txikiagotan banatzea erabaki du aurten Ahotseneak. Durangoko Azokaz gain, udazkeneko beste hiru jaialditan ere antolatuko dituzte zuzeneko disko eta liburu aurkezpenak: Literaturia jaialdian, irailaren 26an; Araba Euskaraz jaialdian, urriaren 18an; eta oraindik zehaztu ez duten sorkuntzari eskainitako hirugarren jaialdi batean. Udazkenean hirurak. Aurrez ere prestatua zuten eskaintza hedatzeko bidea antolatzaileek, baina koronabirusak eman die azken bultzada. Izan ere, pandemiari aurre egiteko neurrien eraginez, erdira baino gutxiagora murriztu beharko dute Durangorako burutan zerabilen kontzertu eta liburu aurkezpenen kopurua, eta ontzia erdi hutsik utzi ordez, nahiago izan dute hustutako erdi horri beste ontzi batzuetara eraman.
Datuak badaude. Aurreko urteetan, bataz beste, 70 bat zuzeneko musika aurkezpen eta 40 bat solasaldi antolatu izan ditu Ahotseneak Durangoko Azokan. Aurtengorako, ordea, zortzi solasaldi eta 35 bat zuzeneko musika aurkezpen antolatuko dituzte. Aurreikusitako musika saioen erdia bakarrik, beraz, eta pentsatuak zituzten solasaldien %80 gutxiago. Horregatik hedatu beharra. Eskaintza lau jaialditara zabalduz, murrizketa apaltzea da antolatzaileen asmoa.
Ahalik eta gehienentzat
«Pandemia honek gogora astindu du kultura». Baieztapen horrekin abiatu ditu egokitzapenari buruzko azalpenak Miren Narbaiza Ahotseneko koordintzaileak. Azaldu duenez, «ahalik eta sortzaile gehienei» lekua egitea izan da hasieratik haien asmoa, «ahalik eta jenderik gehienarengana iristeko», baina koronabirusak zaildu egin du hartu-eman hori. 2007an hasi zen sortzaile talde bat lehenengoz Ahotsenea antolatzen, Durangoko Azokan sortzaileek ere presente egon behar luketela sinetsita, eta, geroztik, urtez urte, gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan da proposamena azokaren eskaintza osoan.
Aurten, zabaldu egingo dute eragin esparrua, eta poza azaldu du horregatik Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko lehendakariak. «Pozten gara sortzaileek abiatutako ekimenak azokaz harago hartu duen bideaz».
Berez, maiatzaren azken asteburuan ziren Zarautzen (Gipuzkoa) Literaturia jaialdia egitekoak, baina, pandemiaren eraginez, azkenean, irailaren azken asteburura eraman dute programa. Literatura da jaialdiaren ardatz nagusia, eta, horregatik, aurten argitaratutako liburuen aurkezpenak antolatuko ditu bertan Ahotseneak. Irailaren 26an, zehazki.
Zortzi talde Amurrion
Araba Euskaraz jaialdian, kontzertu gune propioa jarriko dute. Amurrioko Aresketa ikastolak du aurtengo jaialdia antolatzeko ardura, baina haiek ere bigarren botean antolatu beharko dute festa, azkenean. Urriaren 18ra atzeratu behar izan dute haiek, hasieran, ekainaren 14an egin beharrekoa. Eneko Aldai programazio lantaldeko kideak azaldu duenez, koronabirusaren krisia sortu baino lehenagotik ere bazuten Ahotsenearekin kolaboratzeko asmoa, eta lankidetzari eustea erabaki dute gerora. «Iaztik genuen asmoa sortzaileentzako kabi bat uzteko. Gero egoera lehertu egin da, eta ataka batean ikusi dugu geure burua, baina keinua mantendu behar genuen, gure txikitxoek erreferenteak izan ditzaten euskaraz».
Zortzi taldek hartu ahalko dute parte bertan. Eguraldi ona izanez gero, estalpeko agertoki bat izango dute musikarientzat, eta antzokira eramango dute programazioa bestela. Aurrez izena eman beharko dute emanaldietara joan nahi dutenek, eta streaming bidez ere zabalduko dituzte saioak. Eta oraindik erabat zehaztu ezin izan badute ere, antzeko formula darabilte buruan Durangoko Azokako egunetarako ere.
Bideak sortzeko beharra
Narbaizak «txalotu» egin ditu jaialdion eta Durangoko Azokako arduradunak, «gauzak antolatzen jarraitzeko nahiari eusteagatik». «Egunerokoan ikusten ditugunean etengabe deialdiak erortzen, gure eginbeharra da imajinatzea nola egin daitezkeen, eta uzten digutenera arte eustea».
2020an disko edo liburu bat argitaratu duten sortzaile guztiek eskatu ahalko dute lekua Ahotsenean, eta www.ahotsenea.eus webgunearen bidez eman beharko dute izena horretarako. Irailaren 14an zabalduko da horretarako aukera, 09:00etan, eta eskariak egindako ordenan emango zaie kabida programan. Aukeran dauden agertokietako zeinetan aritu nahi luketen ere zehaztu beharko dute, eta horren arabera saiatuko dira antolatzaileak egitaraua osatzen.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186652/zubietako-erraustegiaren-aurka-mobilizatzera-deitu-dute-iganderako.htm
|
Gizartea
|
Zubietako erraustegiaren aurka mobilizatzera deitu dute iganderako
|
Giza kate bat osatuko dute 11:00etan, Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta.
|
Zubietako erraustegiaren aurka mobilizatzera deitu dute iganderako. Giza kate bat osatuko dute 11:00etan, Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta.
|
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak mobilizaziora deitu du datorren iganderako, Zubietako planta gera dezatela eskatzeko. Giza kate bat egingo dute Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta, 11:00etan. ELA, LAB, EH Bildu, Ezker Anitza, Equo, Eguzki eta Ekologistak Martxan-ek babestu dute deialdia.
Mugimenduak nabarmendu du erraustegia jada eraikita dagoela, hilabeteak daramatzatela probak egiten eta aurki espero dela erabat martxan jartzea: «Bere tximiniei kea darie hilabete hauetan, eta, zoritxarrez, laster frogatu ahal izango da askotan salatu ditugun pozoiak inguruan zabaltzen ari direla».
Azpiegitura indarrean jarrita ere, mugimenduak ziurtatu du «borrokan» jarraituko dutela, «badagoelako errausketa baino osasuntsuago, ekologikoago eta merkeagoa den alternatiba». Nabarmendu dutenez, hiri hondakinak gaika biltzeko sistemak %42 murriztu ditu zaborrak azken hamarkadan. Kontrara, kritikatu dute Donostian ez hobetu izana datu horiek: «2019an biztanleko 288 kilogramo errefus sortu dira, Gipuzkoako kantitaterik handiena. Donostia da erraustegiaren erregai hornitzaile nagusia, eta Udalak ez du inolako asmorik egoera aldatzeko».
Antolatzaileek azaldu dutenez, giza katea Kontxako hondartzatik Perlaraino joango da eta pasealekutik abiatu den lekura itzuliko da, bidean geldialdirik egin gabe eta pertsonen arteko segurtasun tartea mantenduz.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186653/beasain-bergara-autobidea-2022ko-ekainaren-30a-baino-lehen-izango-da-ordainpekoa.htm
|
Gizartea
|
Beasain-Bergara autobidea 2022ko ekainaren 30a baino lehen izango da ordainpekoa
|
Data oraindik erabakitzeko dagoela esan du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide diputatuak.
|
Beasain-Bergara autobidea 2022ko ekainaren 30a baino lehen izango da ordainpekoa. Data oraindik erabakitzeko dagoela esan du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide diputatuak.
|
Data «zehazteko» dagoela, baina Beasain-Bergara (Gipuzkoa) autobidea erabiltzeagatik ordaintzen hasi beharko dela 2022. urteko ekainaren 30a baino lehen. Hala adierazi du behintzat Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide diputatuak gaur.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako errepide azpiegitura batzordean aurkeztu du Oiarbidek bidesaria ebatziko duen foru araua. Batzar Nagusiek oniritzia eman beharko diote oraindik arauari, baina proposamenak zehazten duenez, ibilgailu motordun guztiek ordaindu beharko dute, motozikletek izan ezik. Dagoeneko N-1 errepidean eta A-15ean ezarritako moduko teknologien bidez kobratuko dute.
Oiarbidek proposamena defendatu du, argudiatuz dagoeneko badirela Gipuzkoan ibilgailu guztientzako bidesaria daukaten errepideak, AP-8 eta AP-1 kasurako, eta bakarrik kamioientzat: A-15 eta N-1.
Sistema orain A-636 autobidean ezartzea "neurririk eraginkorrena, bidezkoena eta koherentea" dela esan du Oiarbidek. Azaldu duenez, bidesaria ezartzeak "bistan utziko du azpiegitura egitea, mantentzea eta zaintzea kostatzen dena, eta gastua erabiltzen dutenen bizkar geratuko da". Horrez gain, "lurralde orekari" eusten lagunduko du.
Erabiltzaileek Abiatu gailua eduki beharko dute, ordaintzeko, edo autoaren matrikula banku kontu batekin lotzeko datuak eman beharko dituzte. Abiatu gailuak eskaintzen dituen deskontuak eta gastu mugak erabili ahalko dira errepide horretan ere.
Erabiltzaileak zenbat ordaindu beharko duen aurreikusteko zenbakiak eman ditu Oiarbidek: horien arabera, Beasain-Ormaiztegi ibilbidea egingo duen auto gidari batek 0,38 euro ordaindu beharko ditu; Ormaiztegi-Zumarraga egiteko, beste 0,74 euro; Legazpi/Urretxu-Bergara, 1,41 euro; eta Legazpi/Urretxu-Antzuola, 0,48. Ibilgailurik astunenek 0,78, 1,50, 2,87 eta 0,98 euro ordainduko dituzte ibilbide horiengatik, hurrenez hurren.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186654/hurrengo-bosturtekoan-ezagutuko-du-munduak-15-graduko-berotzea.htm
|
Gizartea
|
Hurrengo bosturtekoan ezagutuko du munduak 1,5 graduko berotzea
|
NBEk eta Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi dute COVID-19aren pandemiak ez duela eraginik izango klima aldaketa geratzeko
|
Hurrengo bosturtekoan ezagutuko du munduak 1,5 graduko berotzea. NBEk eta Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi dute COVID-19aren pandemiak ez duela eraginik izango klima aldaketa geratzeko
|
COVID-19aren pandemiak bolada batez berotegi gasen isurketak gutxitu bazituen ere, egoera hori atzera ere aldatzen ari dela ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak (NBE). Klima krisiari aurre egiteko, beraz, pandemiak ez duela balio ohartarazi die NBEk herrialdeei. Areago, kezkatuta agertu da gobernuen kezken zerrendatik aldendu egin delako arazo larri hori.
Aitzitik, egoera larriagotzen ari dela jakinarazi dute gaur Munduko Meteorologia Erakundeak eta NBEk txosten baten bidez. Atmosferan inoizko berotegi gas gehien dago oraintxe pilatuta, udaberrian errekor bat izan ostean. Halaber, 2016-2020 bosturtekoa segur aski inoizko beroena izango dela ohartarazi du, industria aurrekoa baino 1,1 gradu beroagoa eta aurreko bosturtekoa (2011-2015) baino 0,24 gradu beroagoa. “COVID-19aren pandemiak mundu osoko pertsonen bizitza aldatu du, baina planetaren berotzea eta klima aldaketa aurrera doaz, inolako oztoporik gabe”, adierazi du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
Isurketak, goranzko bidean
Munduko Meteorologia Erakundeak eta NBEk egindako ikerketaren arabera, 2020an %4 eta %7 artean gutxituko dira berotegi gasen isurketak, 2019koen aldean, bereziki herrialde askotan ezarritako derrigorrezko etxeratze neurrien ondorioz. Alabaina, apirilean izandako %17ko jaitsierari berehala eman diete buelta herrialdeek, eta, oraindik datu ofizialik ez egon arren, ekainerako, 2019ko isurketen mailan zeudela jakinarazi dute. Nazioarteko agentzia askoren datuen bilduma bat da United in Science ikerketa. Hala, aurreikusten du 2020an izango den gas isurketen jaitsierak ia ez duela inolako ondoriorik izango atmosferan pilatuta dauden gasak gutxitzeko. Horretarako, isurketak etengabe gutxitu behar direla gogorarazi dute, zero garbira heldu arte.
Egoera horri buelta eman ezean berehalako ondorio kezkagarri bat etorriko dela jakinarazi dute ikerketan: hau da, 2021-2025 bosturtekoan (gutxienez urte batez), Parisko Akordioak eragozteko asmoa daukan 1,5 graduko berotzea ezagutuko du munduak. Izotzen urtzea eta itsas mailaren igoera handitzen eta azkartzen ari dela ere abisatu du txostenak. COVID-19aren pandemiak klima krisian ondorio gutxi izango badu ere, datuen bilketa eragotzi duela nabarmendu dute, zenbait tokitan ezinezkoa izan baitzaie zientzialariei derrigorrezko etxeratze aldi horretan haien jarraipena behar bezala egitea.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186655/emakunde-lehendakaritzari-atxikitzeko-eskatu-dio-eh-bilduk-urkulluri.htm
|
Gizartea
|
Emakunde Lehendakaritzari atxikitzeko eskatu dio EH Bilduk Urkulluri
|
Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak «akats larritzat» jo du erakundea Berdintasun eta Gizarte Gaien Sailaren menpe uztea.
|
Emakunde Lehendakaritzari atxikitzeko eskatu dio EH Bilduk Urkulluri. Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak «akats larritzat» jo du erakundea Berdintasun eta Gizarte Gaien Sailaren menpe uztea.
|
Eusko Jaurlaritza osatu berriak aldaketak izango ditu egituraketan, eta horietako bat izango da Emakundek Lehendakaritzari atxikitako zentro izateari uztea; Berdintasun eta Gizarte Gaietako Sailean kokatuko da orain. Horren inguruko kezka adierazi dute erakunde horren arduradun ohi batzuek.
Gaiari buruz galdetu dio EH Bilduk Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari Eusko Legebiltzarrean, gobernuaren kontrol bilkuran. Zehazki, Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak esan du «akats larria» dela Emakunde Lehendakaritzatik ateratzea, eta erabaki horretan atzera egiteko eskatu dio: «Gai sektoriala balitz bezala, politika feministek ezinbesteko duten zeharkakotasuna galtzen da horrela».
1988an sortu zen Emakunde, eta sorreratik bertatik egon da atxikita Lehendakaritzara. EH Bilduren arabera, horrek «zeharkakotasuna ematen zien berdintasun politikei, gobernuaren arlo guztietan eragiteko aukera, baina orain, EAJ eta PSEren arteko akordioan, gai sektorial gisa kokatu dute».
Etxebarrietaren iritziz, erabaki hori «bereziki larria da egungo testuinguruan, datozen urteotan hainbat erronka garrantzitsuri aurre egin beharko zaielako». Gaineratu duenez, «politika feministek erdigunean egon behar dute bizitzaren sostengarritasunari eta zaintzari erdigunea emateko, bai eta soldata arrakalaren erronkaren aurrean ere».
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186656/leitzako-asteburuko-azterketa-handian-35-asintomatiko-atzeman-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Leitzako asteburuko azterketa handian 35 asintomatiko atzeman dituzte
|
Udaleko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak bildu dira datuak aztertzeko, eta oraingoz beste neurririk ez hartzea erabaki dute.
|
Leitzako asteburuko azterketa handian 35 asintomatiko atzeman dituzte. Udaleko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak bildu dira datuak aztertzeko, eta oraingoz beste neurririk ez hartzea erabaki dute.
|
Leitzan koronabirusak eragindako izurriaren agerraldi bat egon da azken asteotan. Horri aurre egiteko, azterketa saio handia egin zuten asteburuan, herriko kiroldegian. Denera 1.882 herritarri egin zieten PCR proba. Leitzako alkate Mikel Zabaletak jakinarazi duenez, 35 positibo atzeman dituzte azterketan, sintomarik gabekoak denak.
Udalak plazaraturiko ohar batean zehaztu dutenez, behin betiko datuak dira. Izan ere, behin-behineko kalkuluetan 26 kasu baino ez zituzten baieztatu.
«Leitzako herritarren parte hartzeari eta elkartasunari esker, herrian gertatzen ari zen koronabirusaren hedapena gelditzeko informazio oso baliagarria eskuratu dugu», adierazi du Zabaletak.
Udalak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuarekin bildu dira datuak aztertzeko, eta denen artean erabaki dute oraingoz beste neurririk ez hartzea.
Edonola ere, udalak aholku sorta bat eman die herritarrei: besteak beste, positibo eman duten horiekin hurbileko kontaktua eduki dutenei, bakartzeko, nahiz eta asteburuko proban negatibo eman. Izan ere, horiei berriz deituko diete beste azterketa bat egiteko.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186657/nafarroako-gobernuak-gaztelaniazko-108-irakasle-kontratatuko-ditu.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako Gobernuak gaztelaniazko 108 irakasle kontratatuko ditu
|
2016ko lan eskaintza publiko batean euskarazko postu kopuru hori eman zuen gobernuak, baina erabakia baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak.
|
Nafarroako Gobernuak gaztelaniazko 108 irakasle kontratatuko ditu. 2016ko lan eskaintza publiko batean euskarazko postu kopuru hori eman zuen gobernuak, baina erabakia baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak.
|
Nafarroako Gobernuak gaztelaniaz aritzeko 108 irakaslerentzako lan eskaintza publikoa egitea onartu du gaurko gobernu kontseiluan, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epai bat betetzeko.
Auzia 2016koa da: Nafarroako Gobernuak euskarazko irakaskuntzan aritzeko 108 irakasle kontratatzeko lan eskaintza publiko bat argitaratu zuen, baina helegitea aurkeztu zuen Afapna sindikatuak, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion sindikatuari. Gero, auzitegiaren erabakia berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Orain, epaia betetzeko, gobernuak beste horrenbeste postuko lan eskaintza bat egingo du, Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen espezialitateetan.
Javier Remirez lehendakariordeak adierazi du Auzitegi Gorenaren ebazpena betetzeak ez duela eragin behar 2016ko lan eskaintzan postua eskuratu zuten 108 pertsonek funtzionario izaera galtzea, «interes publikoari eta funtzionario izendatutako 108 pertsonen eskubideei kalte» egingo liokeelako.
Erabakia «egokia», «orekatua» eta «bidezkoa» dela adierazi du Remirezek. Azaldu duenez, 2016an postua lortu zutenei orain funtzionario izaera kentzeak «ez lioke mesederik egingo sistemari, 2016an euskaraz deitutako postuek beharrezko izaten jarraitzen dutelako gaur egun».
Euskarazko 108 lanpostuetatik ehun salatu zituen Afapnak: Euskarako 35, Ingeleseko 25, Pedagogia Terapeutikoko 20, Musikako 10 eta Gorputz Heziketako 10. Entzumen eta Hizkuntzako zortzi postuak ez zituen salatu.
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186658/euskal-elkargoak-helduen-euskalduntzea-sustatu-nahi-du.htm
|
Gizartea
|
Euskal Elkargoak helduen euskalduntzea sustatu nahi du
|
Komunikazio kanpaina bat abiatu dute Ipar Euskal Herriko herritarrak euskara ikastera bultzatzeko
|
Euskal Elkargoak helduen euskalduntzea sustatu nahi du. Komunikazio kanpaina bat abiatu dute Ipar Euskal Herriko herritarrak euskara ikastera bultzatzeko
|
Bizi ezazu Euskal Herria jatorrizko bertsioan. Lelo hori hautatu du Euskal Hirigune Elkargoak helduen euskalduntzea bultzatzeko irail osoan eramanen duen komunikazio kanpainarentzat. Lurralde guzian zabalduko dute mezua, eta Interneteko plataforma bat ere sortu dute, helduen euskalduntzea proposatzen duten egituren berri emateko. AEK da nagusia, baina badira tokian tokiko egitura txikiagoak ere.
Antton Kurutxarri Euskal Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariordearen hitzetan, euskara ikastearen «abantailak» agerian ematen ditu abiatu duten kanpainak. «Jatorrizko bertsioan ikusten den film batek bezala —obraren funtsa atzeman eta autorearen asmoetatik ahal bezain hurbil izateko—, euskaraz mintzatzeak lurraldea bere aberastasun eta berezitasun osoan ulertzea ahalbidetzen du», adierazi du.
«Euskara ikastea denei emana da: denek ikasten ahal dute», azaldu du Kurutxarrik. Eta datu bat ere eman du: euskarazko irakaskuntzan kopuruak emendatzen ari dira, baina euskaldun helduen erdiek baino gehiagok 50 urte baino gehiago dituzte. Horregatik erabaki dute helduen euskalduntzea bultzatzea. Bereziki Baiona-Angelu-Miarritze eta Lapurdi kostaldeko herritarrengana iritsi nahi dute.
Gaur egun, elkargoan diren 1.100 langileetarik, 40 bat ari dira euskalduntze prozesua segitzen. Eredua emateko berak ere euskara klaseak hartuko dituen galdetuta, ezezkoa erantzun du Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak. «Anitzetan erran izan didate klaseak hartzeko. Euskaldun pasibo horietarik naiz; etxean entzun nuen, baina adin batetik aitzina frantsesez baizik ez nintzen mintzatu, beste anitz bezala. Hizkuntza belarrian dut, aski ongi ulertzea ahalbidetzen dit, baina kontsideratzen dut ez dakidala aski mintzatzeko. Hautetsia izanen ez banitz, uste dut egitura hauetako batean izena emanen nukeela prestakuntza bat segitzeko».
|
2020-9-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/186659/caleb-ewan-izan-da-azkarrena-bigarrenez.htm
|
Kirola
|
Caleb Ewan izan da azkarrena, bigarrenez
|
Australiarra (Lotto) azken gerri kolpean nagusitu da Tourreko hamaikagarren etapan. Ewanek atzetik aurrera eginez menderatu ditu Sam Bennett (Deceuninck) eta Wout Van Aert (Jumbo Visma). Peter Sagan (Bora) gaurko lasterketatik kanporatu dute, Van Aerti enbarazu egiteagatik. Ion Izagirrek (Astana), bestalde, erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) jarraitzen du lider.
|
Caleb Ewan izan da azkarrena, bigarrenez. Australiarra (Lotto) azken gerri kolpean nagusitu da Tourreko hamaikagarren etapan. Ewanek atzetik aurrera eginez menderatu ditu Sam Bennett (Deceuninck) eta Wout Van Aert (Jumbo Visma). Peter Sagan (Bora) gaurko lasterketatik kanporatu dute, Van Aerti enbarazu egiteagatik. Ion Izagirrek (Astana), bestalde, erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) jarraitzen du lider.
|
Babak eltzetik ateratzen iaioena ez bada, iaioenetarikoa da Caleb Ewan (Lotto). Esprint bideratzailerik gabe tropelaren aurrealdean zirrikituren bat aurkitzen du sarritan, eta aurkariaren gurpilaren atzean jarrita, indarrak ongi neurtuz, bikain menderatzen ditu ondoan dituenak. Gaurkoan, australiar txikia izan da bi besoak gora altxa dituen txirrindularia, bigarrenez aurtengo Frantziako Tourrean. Azken gerri kolpean nagusitu zaie Sam Bennett (Deceuninck) eta Wout Van Aerti (Jumbo Visma). Hirugarren postua belgikarrari eman diote antolatzaileek; izan ere, Peter Sagan (Bora) gaurko lasterketatik kanporatu dute, Van Aerti esprinteko azken metroetan enbarazu egiteagatik.
Frantziako Tourreko hamaikagarren etapa Chatelaillonetik hasi eta Poitiersen amaitu da. 167 kilometro egin behar izan dituzte guztira txirrindulariek, eta, ibilbidean zehar, laugarren mailako mendatetxo bat igo behar izan dute. Gaurko etapak ere aurreikusitako gidoia izan du, hori bai, ihesaldian txirrindulari bakarra egon da: Mathieu Ladagnous (Groupama). Frantziarrak tropelarekiko izan duen alderik handiena 5 minutukoa izan da, baina 43 kilometro falta zirenean ehizatu du tropelak. Amaierako zuzengunea iritsi aurretik, ordea, Lukas Postbelger (Bora) txirrindulariak zalaparta sortu du tropelean, eta Deceuninck taldeko Bob Jungels eta Kasper Asgreen joan dira haren atzetik, austriarrak utzitako zuloa ixteko asmoz. Handik gutxira irentsi du pelotoiak. Oilarrek, bestalde, lasai amaitu dute gaurko etapa, eta Primoz Roglicek (Jumbo Visma) jarraitzen du lider.
Kolpea Ion Izagirrerentzat
Ohi bezala, azken kilometroetan liderrek tropelaren buruan kokatu nahi dute arriskurik ez izateko, eta, zalaparta handitzearekin batera, erorikoak gertatzeko aukerak ere areagotu egiten dira. Bada, Ion Izagirrek (Astana) erorikoa izan du etapa amaitzeko 29 kilometro falta zirenean. Buruan kolpea hartu du, eta telebistako irudietan lurrean eserita ikusten zen, aurpegitik odola zeriola. Bizikleta gainean jarraitzeko gai ez zen, eta lasterketa utzi behar izan du ormaiztegiarrak. Astanak ohar batez jakitera eman duenez, Izagirrek lepauztaia hautsi du, eta erietxera eraman dute. Horrenbestez, bigarrenez erretiratu da Tourretik Izagirre. Lehena, 2017an, itzuliko aurreneko etapan, Dusseldorfen (Alemania).
Esprinterrek Tourreko azken-aurreko aukera izan dute gaur garaipena lortzeko, izan ere, Parisera iritsi arte etapa menditsuak eta gorabeheratsuak izango dituzte. Bihar, esaterako, 218 kilometroko etapa korritu beharko dute, sasiesprinterrentzat zein mendate laburretan ongi moldatzen direnentzat egokia.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.