date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190297/israelek-aske-utzi-du-gose-greban-zegoen-preso-palestinarra.htm
|
Mundua
|
Israelek aske utzi du gose greban zegoen preso palestinarra
|
Maher al-Akhrasek 103 egun egin ditu gose greban. Uztailean atzeman zuten, eta atxiloaldi administratiboa ezarri zioten, zeinak kargurik gabe espetxeratzea ahalbidetzen duen.
|
Israelek aske utzi du gose greban zegoen preso palestinarra. Maher al-Akhrasek 103 egun egin ditu gose greban. Uztailean atzeman zuten, eta atxiloaldi administratiboa ezarri zioten, zeinak kargurik gabe espetxeratzea ahalbidetzen duen.
|
Maher al-Akhras heldu da dagoeneko Jenin hirira. Joan den uztailetik atxiloketa administratibopean izan du Israelek Al-Akhras. Atxiloketzeko era horrek modua ematen dio Tel Avivi edonor espetxeratzeko, haren aurkako kargurik edo frogarik aurkeztu gabe, eta atxiloaldia sei hilabetean behin luza dezake. Preso palestinarrak, ordea, gose greba hasi zuen preso sartua izan eta gutxira, eta hala jarraitu zuen azaroaren 6ra arte. Egun horretan utzi zuen protesta, Israelek hitzeman ostean ez zutela haren atxiloaldia luzatuko eta aske utziko zutela.
Al-Akhrasek 103 egun egin ditu gose greban, bere osasun egoera arriskuan jartzeraino. Baina, aldi berean, nazioartearen arreta bereganatu du; izan ere, giza eskubideen aldeko erakundeek urteak daramate atxiloketa administratiboak amaitzeko eskatzen, argudiatuta giza eskubideen aurkakoak direla, ahalbidetzen dutelako edonor hainbat urtez espetxeratzea haren aurkako inolako kargurik aurkeztu gabe.
Palestinako Jihad Islamikoko kide izatea egozten zioten Al-Akhrasi, baina haren familiak ukatu egin du erakundeko kide dela. Europako Batasunak eta AEBek «erakunde terroristatzat» daukate Jihad Islamikoa.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190298/argindar-kontsumoak-10-egin-du-behera-urteko-lehen-hamar-hilabeteetan.htm
|
Ekonomia
|
Argindar kontsumoak %10 egin du behera urteko lehen hamar hilabeteetan
|
Pandemiaren eragina oso nabarmen islatzen ari da energiaren kontsumoan
|
Argindar kontsumoak %10 egin du behera urteko lehen hamar hilabeteetan. Pandemiaren eragina oso nabarmen islatzen ari da energiaren kontsumoan
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, argindarraren kontsumoa %10 apalagoa izan da aurtengo urrian iazkoarekin alderatuta, baina urtarriletik urrira arteko kontsumo pilatuan ere %10eko aldea dago 2020. eta 2019. urteen artean. Alegia, Energiaren Euskal Erakundeak emandako datu horiek argi asko islatzen ari dira pandemiak eragin duen moteltzea.
Argindarraren kontsumoa da ekonomiaren martxari traza hartzeko erakusle fidagarrienetako bat, eta haren jaitsiera oso argia da. Industria sektorearen argindar kontsumoa %17 apaldu da urrian, urte arteko tasan, eta urtarriletik urrira arteko kontsumoa 2019an baino %15 eskasagoa da. Zenbait sektoretan handiagoa da erorikoa, ekoizpena nabarmen murriztu delako seinale. Esaterako, altzairugintzan, %25ekoa da erorikoa urte arteko tasan, eta urteko lehen hamar hilabeteetako kontsumo pilatuak %20 egin du atzera.
Pandemiak eragin dituen kontsumo aldaketak ere argi asko adierazten ditu argindarrak, etxe pribatuen kontsumoak gora egin baitu urte batetik bestera. Urrian, %5 handitu da etxeetako kontsumoa, eta urteko lehen hamar hilabetak aintzat hartuz, %2 kasik.
Gas naturala eta erregaiak
Argindarra bakarrik ez, beste energia iturriek ere marrazten dute pandemiaren arrastoa. Gas naturalaren kontsumoak %28 egin du behera urriko urte arteko tasan, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeen osotasunean; eta urtarriletik urrira arteko kontsumoa dagoeneko %16 apalagoa da 2019ko epealdi bararekin alderatuta.
Bada Energiaren Euskal Erakundeak jakinarazi duen beste neurgailu bat: garraioaren erregaiaren kontsumoa. Urtarriletik urrira, %9,3 txikitu da erregaiaren kontsumoa iazko epe berarekin alderatuz.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190299/kasu-kopurua-eta-positibo-tasa-apur-bat-handitu-dira-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Kasu kopurua eta positibo tasa apur bat handitu dira Hegoaldean
|
807 kasu berri zenbatu dituzte, proba guztien %5,7.
|
Kasu kopurua eta positibo tasa apur bat handitu dira Hegoaldean. 807 kasu berri zenbatu dituzte, proba guztien %5,7.
|
Gora egin dute kutsatu kopuruak eta positibo tasak Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko datuen arabera: 807 kutsatu zenbatu dituzte azken 24 orduetan, egindako proba guztien %5,7. Asteazkenean zenbatutako datuekin alderatuta, okerrera egin dute, igoera nabarmena izan ez bada ere: zortzi kutsaturen aldea egon da egun batetik bestera, eta positiboen ehunekoa %5,2tik %5.7ra igo da. Aipatzekoa da aurreko egunean baino ia 1.200 PCR eta antigeno proba gutxiago egin dituztela.
Azken egunean positiboen igoera txiki bat izan bada ere, datuek bilakaera positiboa izan dute astean zehar. Asteleheneko %9,6ko positibo tasatik lau puntu jaitsi da Hego Euskal Herria: OMEk “izurria kontrolpean” izaten hasteko ezarritako %5eko positibo tasaren mugarritik hurbil.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190300/irekita-dago-durangoko-azokako-denda-digitala.htm
|
Kultura
|
Irekita dago Durangoko Azokako denda digitala
|
Dagoeneko badago aukera 2.319 produktu biltzen dituen denda digitala arakatu eta produktuak hautatzeko, baina 4tik 8ra egingo dira ordainketak eta bidalketak. Ehun kultur ekitaldiko programa ere antolatu dute azoka egunetarako, eta sarean jarraitu ahalko da osorik.
|
Irekita dago Durangoko Azokako denda digitala. Dagoeneko badago aukera 2.319 produktu biltzen dituen denda digitala arakatu eta produktuak hautatzeko, baina 4tik 8ra egingo dira ordainketak eta bidalketak. Ehun kultur ekitaldiko programa ere antolatu dute azoka egunetarako, eta sarean jarraitu ahalko da osorik.
|
Pandemiaren eraginez, bestelakoa izango da aurtengo Durangoko Azoka, eta, ondorioz, orain artekoaz erabat bestelakoa izango da Landako guneak emango duen irudia ere. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak egin du abenduaren 4tik 8ra bitarte guneak izango duen itxuraren deskribapena: «Erakusmahaiz beteta ikustera ohituta gauden gune hau, aurtengoan online dendaren biltegi eta sormen eta kultur ekitaldi desberdinen erakustoki bihurtuko da». Guztira, ehun kultur ekitaldiko programa prestatu dute azokak iraungo duen egunetarako, eta Internet bidez emango dute osorik. Aukera dago 2.319 produktuko katalogoa biltzen duen online denda ikusi, arakatu eta gustuko lanak apartatzeko aukera, www.durangokoazoka.eus orrialdean nahiz eta 4tik aurrera soilik egin ahalko diren erosketak.
Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzaileak esan duenez, «pozik» daude denda digitalaren proposamenak eragileen artean izan duen harrerarekin. «Oso leialak izan dira». Zehaztu duenez, orain arte azokan izan diren argitaratzaileen %90 inguruk hartuko du parte aurtengoan ere. Guztira, 185 argitaletxe, diskoetxe, kultur erakunde zein auto-ekoizlek jarriko dituzte beren lanak dendan, eta hala osatu ahal izan dute 2.319 produktuko katalogoa webgunean. Multzo handi horren barruan, 852 izango dira aurten argitaratutako nobedadeak: 636 liburu, 100 musika produktu, 44 aldizkari eta bestelako 72 produktu.
Salerosketa gune baino gehiago
Katalogo osoa kontsultatzeko moduan egongo da gaurtik aurrera, eta erabiltzaileak «desioen saskia» izeneko poltsa birtualera sartu ahalko ditu erosi nahi dituenak, gero, azoka egunetan ordaindu ahal izateko. Hurrengo ostiraletik aurrera jarriko da martxan denda, beraz, eta orduan hasiko dira bidalketak ere. Bi eguneko eta aste beteko epearen barruan jaso ahalko ditu erosleak produktuak, Gerediaga elkarteak zehaztu duenez, eta bidalketa bakar batean bildu ahalko ditu bateko zein besteko saltzaileri erositakoak. Lehen mila erosleek aurtengo karteleko irudia daraman poltsa ere jasoko dute erosketarekin batera, eta 45 eurotik gorako erosketa guztiek doan izango dituzte bidalketa gastuak.
Atutxak gogoratu duenez, azoka ez da «salerosketa gune hutsa», ordea. «Kulturaz gozatzea, sortzaile berriak deskubritzea, hausnarketa mamitsuak entzutea eta ikuskizun nahiz kontzertuak bizitzea ere bada». Horregatik, osasun larrialdiak ezarritako trabak gorabehera, helburu horiek ere betetzen saiatuko dira antolatzaileak, eta horretara prestatu dute 100 ekitaldiko programa. Bi gune nagusi izango ditu egitarauak, Plateruena kafe antzokia eta Landako gunea, eta bertatik bertara zein sarearen bidez jarraituko ahalko da programa osoa. Gaur arratsaldetik aurrera egongo da osorik ikusgai, eta orduan irekiko dute erreserbak egiteko aukera ere bertan egoteko modua dutenentzat.
Kontzertuak Plateruenan
Musika izango da Plateruenako eskaintzaren ardatza. Durangoko eta inguruetako herrietako biztanleek aukera izango dute saioak bertatik bertara ikusi ahal izateko, eta gainontzeko guztiek Internet bidez jarraitu ahalko dute haien emisioa. Gerediaga elkarteko arduradunek zehaztu dutenez, azokaren parte diren gainontzeko guneetako ordezkariekin adostuta osatu dute programa.
Orotara, 37 musika talderen kontzertu edo aurkezpen laburrak bilduko ditu Plateruena kafe antzokiak, esaterako, eta, besteak beste, Bulego, Marlik, Zetak, Mikel Urdangarin, Korrontzi, Rafa Rueda, Gatibu zein Xsakara musikariek hartuko dute parte bertan.
Aurkezpenak eta ikuskizunak
Landako Gunean jarriko dute bestelako ekitaldiak hartzeko oholtza, eta bertan izango denaren gutxi gorabeherako argazkia ere egin dute Gerediaga elkarteko arduradunek. Goizean haur zein gazteentzako ekitaldiek izango dira, adibidez; goiz eta arratsaldez egingo dituzte literatur solasaldiak eta liburu aurkezpenak, eta irakurketa dramatizatuak ere izango dira tartean. Horrez gainera, azokarako propio sortutako bi ekitaldi ere estreinatuko dituzte. Abenduaren 4ko irekiera ekitaldian, esaterako, saiorako propio sortutako pieza bana taularatuko dute Eñaut Elorrieta musikariak, Kirmen Uribe idazleak eta Bagara dantza talde durangarrak. Eta itxiera ekitaldirako ere ikuskizuna osatuko dute Miren Amuriza bertsolariak, Amancay Gaztañaga aktore eta musikariak, Antton Telleria telebista aurkezleak eta Maite Arroitajauregi Mursego musikariak.
Durangoko Azoka egunen osterako ere, Zu non, han DA izenarekin Euskal Herrio hamaika aretotan kontzertu ziklo bat ere antolatu dutela gogoratu du Gerediaga Elkarteko lehendakariak, eta azoka egunetan zein haren osterako antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin die euskal kulturazaleei. Mujika: «Eskuratu euskal kultura, ez dadila azokaren taupada eten, ezta euskal kulturarena ere».
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190301/glovoko-langileak-soldatapeko-gisa-hartzeko-exijitu-du-elak.htm
|
Ekonomia
|
Glovoko langileak soldatapeko gisa hartzeko exijitu du ELAk
|
Gizarte Segurantzak auzitara jo du, Glovoko 280 langile soldatapekotzat hartu eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean egon daitezen. ELA sindikatua prozedura judizial horretan ari da, eta langileek autonomoen erregimenari ordaindutako kuotak itzultzea eskatuko du.
|
Glovoko langileak soldatapeko gisa hartzeko exijitu du ELAk. Gizarte Segurantzak auzitara jo du, Glovoko 280 langile soldatapekotzat hartu eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean egon daitezen. ELA sindikatua prozedura judizial horretan ari da, eta langileek autonomoen erregimenari ordaindutako kuotak itzultzea eskatuko du.
|
Espainiako Gizarte Segurantzak ofiziozko salaketa jarri du Glovo App23 S.M. enpresaren aurka, plataforma digital horrentzat lan egin duten 280 banatzaile besteren konturako langiletzat hartu eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean koka ditzan. ELAk gogorarazi du berriki argitaratutako epai batean Espainiako Auzitegi Gorenak ohartarazi zuela plataforma horietako langileak ez direla jarduten autonomo gisa; aitzitik, enpresarekiko lan harremana Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kokatzen da, auzitegiaren arabera.
Bada, justiziak demanda aintzat hartzen badu, ELAk eskaera zehatz bat egingo du: langileek autonomoen erregimenari ordaindutako kuotak itzultzea. Horrez gain, Glovoren aurka auzitara joko du sindikatuak, «enpresa horrek dagokion sektore hitzarmena aplikatuz gero langileek jasoko lituzketen soldatak ordain ditzan».
«Prekaritatea eta esplotazioa»
Gizarte Segurantzaren ekimeneko prozedura judizial horretan agertuko da ELA, «langileen kolektiboa enpresaren aurrean ordezkatzeko». Sindikatuak uste du Glovok langileak behartzen dituela autonomoen erregimenean iruzurrezko alta ematera; horrela, beren ardura da Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzea. «Gainera, lan harremanen oinarria prekaritatea eta esplotazioa izan da», ELAren arabera. «Autonomo faltsuek ez dute eskubiderik, eta besteren konturakoek, berriz, bai. Glovok bere langileei inposatzen dien lan sistema esplotazio hutsa da; fikzio bat sortzen du, ustez langileak bere lana antolatzeko aukera duelarik. Alabaina, benetako lan harremana guztiz mendekoa da, soldata kaskarrekin, eta ez dago enpresa azpiegiturarik eta inolako eskubiderik».
Horregatik guztiagatik, ELAk Espainiako Gobernuari exijitu dio «berehala egiteko lege bat plataforma digitalen jokamolde horri aurre egiteko». Halako lege bat balego, Glovoren moduko plataformek iruzurra egin beharko lukete «XIX. mendeko lan harreman eredu bat ezarri ahal izateko». Sindikatuak dei egin die plataforma horietako langileei antola daitezen beren eskubideen alde; «sindikatua enpresa horiek inposatzen duten prekaritateari eta esplotazioari aurre egin nahi dutenen eskura jarriko du ELAk».
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190302/hasi-dira-ehuko-errektorea-izendatzeko-bozak.htm
|
Gizartea
|
Hasi dira EHUko errektorea izendatzeko bozak
|
Eva Ferreirak 11:00ak aldera eman du botoa, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Bilbon.
|
Hasi dira EHUko errektorea izendatzeko bozak. Eva Ferreirak 11:00ak aldera eman du botoa, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Bilbon.
|
Gaur iluntzean jakingo da Eva Ferreira Garciak EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen gidaritza hartuko duen edo ez. Goizean ireki dituzte bozkalekuak, eta 20:00ak alderako espero dira lehen emaitzak. Ferreira da aurkeztu den hautagai bakarra, eta botoen herenak bereganatu beharko ditu kargua eskuratzeko. Berak eman du botoa, 11:00ak aldera, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Bilbon.
Ez dira hautagai bakarreko lehen hauteskundeak EHUn. Duela lau urte ere Nekane Balluerka bakarrik aurkeztu zen, eta, duela zortzi, Iñaki Goirizelaiak ere aurkaririk gabe eskuratu zuen kargualdia luzatzea. Bereziak izango dira, ordea, pandemiak prozesua aztoratu baitu, baita gaurko bozkaketa ere. Bi osagai horiek giroa hoztu dute, eta parte hartzearen inguruko datuak begiratu beharrekoak izango dira. Halere, datu horrek ez du eraginik izango Ferreirak botoen herenak eskuratuz gero. Izan ere, hautagai bakarra aurkezten denean, ezin da aurkako botorik eman: alde edo zuri.
Ferreira Ekonomia Aplikatuko katedraduna da, eta irakasle aritua Sarrikoko fakultatean. Ez da berria kudeaketa lanetan ere, 2004tik 2008ra Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreorde kargua izan baituen, Perez Iglesias errektore zela. Idazkari nagusi ere izan zen Gorizielaiaren agintaldian. Azken urteetan, berriz, Unibasqeko zuzendaria izan da, hau da, EAEko unibertsitateetako kalitate agentziakoa. Haren gabezia nagusia euskaraz hitz egiteko gaitasun mugatua da.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190303/auzitegi-gorenak-datorren-astean-jarraituko-du-preso-dauden-politikari-katalanen-hirugarren-gradua-aztertzen.htm
|
Mundua
|
Auzitegi Gorenak datorren astean jarraituko du preso dauden politikari katalanen hirugarren gradua aztertzen
|
Erabakia hartu gabe amaitu du gaurko saioa. Dolors Bassa kontseilari ohiak eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak hirugarren graduan jarraituko dute. Gainontzekoak preso daude.
|
Auzitegi Gorenak datorren astean jarraituko du preso dauden politikari katalanen hirugarren gradua aztertzen. Erabakia hartu gabe amaitu du gaurko saioa. Dolors Bassa kontseilari ohiak eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak hirugarren graduan jarraituko dute. Gainontzekoak preso daude.
|
Prozesu independentistaren harira auzipetutako politikari independentistetatik soilik bi daude egun hirugarren graduan: Dolors Bassa kontseilari ohia eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente izandakoa. Baliteke, ordea, biak ala biak espetxera itzultzea, Espainiako Auzitegi Gorenak datorren astean erabakitzen duenaren arabera. Zenbait iturriren arabera, litekeena da Gorenak hirugarren graduari eusteko jarriko lituzkeen baldintzak ezin bete ahal izatea Bassak eta Forcadellek, eta beraz, hirugarren gradua bertan behera geratzea.
Kartzelara itzultzean pentsatzea «mingarria» dela adierazi du Bassak, Vilaweb agerkari digitalak gaur argitaratu duen elkarrizketan. Zortzi hilabete daramatza fundazio batean lanean, espetxetik kanpo, irteera baimenei esker. Espainiako Auzitegi Gorenak hirugarren gradua indargabetuko balio, espetxera itzuli beharko luke irteera baimenik gabe, eta bisitak jasotzeko aukerarik gabe, COVID-19aren pandemiarengatik. Antzeko egoeran dago Forcadell ere.
Gaurko espero zen buruzagi independentista espetxeratuen hirugarren graduari buruzko erabakia, baina ez da halakorik izan, eta Gorenak datorren astean jarraituko du auzia aztertzen.
Gainontzeko auzipetuei uztailaren amaieran eten zieten hirugarren gradua, fiskaltzak eskatuta eta Gorenak azken erabakia hartu arte. Baina Bassa eta Forcadellen kasuak gainbegiratu zituen epaileak atzera bota zuen fiskaltzaren eskaria eta behin-behineko askatasunari eustea erabaki zuen Gorenak azken hitza esan arte.
Orain, politikari independentistak epaitu zituen aretoari dagokio erabakitzea ea auzipetuek baldintzak betetzen ote dituzten graduz aldatzeko. Horrez gain, epaileek kontuan hartuko dute ezarritako zigorretik betetako denbora ere, zeina Oriol Junqueras presidentorde izandakoaren kasuan ez den zigorraren laurdenera ere iristen.
Fiskaltzaren esanetan, politikari presoei baldintzak bete gabe hirugarren gradua emateak iradokiko luke «zigorgabe gera daitekeela norberaren borondatea lege bilakatu izana».
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190304/navarra-sumaren-osoko-zuzenketa-atzera-bota-dute-nafarroako-parlamentuan.htm
|
Politika
|
Navarra Sumaren osoko zuzenketa atzera bota dute Nafarroako Parlamentuan
|
Navarra Suma bakarrik geratu da. Parlamentuan ordezkaritza duten gainerako alderdi guztiek atzera bota dute koalizioaren osoko zuzenketa.
|
Navarra Sumaren osoko zuzenketa atzera bota dute Nafarroako Parlamentuan. Navarra Suma bakarrik geratu da. Parlamentuan ordezkaritza duten gainerako alderdi guztiek atzera bota dute koalizioaren osoko zuzenketa.
|
Nafarroako Gobernuaren 2021eko aurrekontu proiektuaren tramitazioak aurrera egingo du parlamentuan. Navarra Sumak aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota dute parlamentuko gainerako alderdiek: PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak. Gobernuak EH Bildurekin lortutako akordioari esker aurrekontua aurrera ateratzea ahalbidetuko duten indarrak dira, hain zuzen.
Aurrekontua 4.840 milioikoa da, iazkoa baino 6,5 handiagoa. Elma Saiz Ogasun sailburuak esan du gastuaren %55 gizarte ongizaterako erabiltzea jasotzen duela.
Javier Esparza Navarra Sumako bozeramaileak gobernuari egotzi dio EH Bildu «zuritzeko» aurrekontuak izatea. «Nafarroako independentismoa indartuko du, eta garapen ekonomikoa eta soziala geratuko dute», esan du, Maria Txibite lehendakariari mintzatuz: «Badaude Nafarroan sozialistak goragalea eragiten diena EH Bildurekin akordioa egin izana». Aurrekontuen negoziazioan ez sartzeko Esparzaren argudio nagusia EH Bildurekin akordioa lortu izana izan denez, PSNko Ramon Alzorrizek gogora ekarri dio UPNk 1993an HBrekin negoziatu zuela, «astero ETAk hildako pertsonak zeuden garaian». UPN lurperatu izana egotzi dio Esparzari: «PPren esku utzi duzu, eta herritarrengandik urrundu duzu». Navarra Suma jada ez da eraginkorra Nafarroan, Alzorrizen ustez. «Aurrekontuen gaineko eztabaida bat identitateen gaineko eztabaida bihurtu nahi izan duzu, ez daukazulako argudiorik aurrekontuak atzera botatzeko».
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak ere Navarra Sumaren jokabidea salatu du: «Ez diote osoko zuzenketa bat aurkeztu gobernuari, baizik eta Nafarroa osoari, pertsonen eta gizarteen interesei, egungo krisi egoera larriarentzako erantzun bat proposatzen duen proiektuari».
Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramaileak ere bat egin du salaketarekin:«Navarra Suma gero eta urrunago dago herritarrengandik. Hamaikagarren aldiz porrot egitera doaz, eta ni poztu egiten naiz. Ez dizuegu aukerarik txikiena ere emango azken hamarkadetan Nafarroan egin dituzuen politikak egiteko». Ruizek esan du lehentasuna pertsonen benetako beharrak betetzea dela, horretarako ezin dela murrizketari izan, eta inbertsio publikoa areagotu egin behar dela osasunean, hezkuntzan eta eskubide sozialetan inbertituz. Aurrekontuak norabide horretan jartzeko lana egin dutela esan du.
Podemoseko Miguel Builek ere Navarra Sumaren jarrera kritikatu du: «Ez dakit jabetzen zareten azken hilabeteetan Nafarroan COVIDarengatik jende gehiago hil dela ETAk bere historia osoan hil zuena baino».
Ezkerrako Marisa de Simonek ere gobernuak aurkeztutako aurrekontuen alde egin du, gastu soziala areagotzen duelako.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190305/torturen-kontakizuna-azaleratzeko-ahalegina-indartzen.htm
|
Kultura
|
Torturen kontakizuna azaleratzeko ahalegina indartzen
|
Krask soinua dokumentalaren bultzatzaileei 11 egun falta zaizkie diru bilketa bukatzeko. Mikel Zabalza eta Ion Arretxe atxilotu zituzteneko urteurrena da gaur, eta bideo bat argitaratu dute.
|
Torturen kontakizuna azaleratzeko ahalegina indartzen. Krask soinua dokumentalaren bultzatzaileei 11 egun falta zaizkie diru bilketa bukatzeko. Mikel Zabalza eta Ion Arretxe atxilotu zituzteneko urteurrena da gaur, eta bideo bat argitaratu dute.
|
Ander Iriarte Krask soinua dokumentalaren zuzendariak Ion Arretxeren testu bat irakurtzen du, hark jasaniko torturen bizipenaren zati. Gaur dira justu 35 urte Mikel Zabalza eta Ion Arretxe atxilotu zituztela. Zabalza hilda agertu zen Bidasoko uretan. Ion Arretxek bizitza osoan eraman zuen atxiloaldi hartan jasandako torturen marka; duela hiru urte hil zen. Hala, Iriartek adierazi du gizarteak ezin dituela beste 30 urte itxaron gaiaz hitz egiteko.
1985eko abenduaren 6an bukatu zen Arretxeren inkomunikazioa. Eta egun horretan bukatuko da Krask soinua dokumentala egin ahal izateko diru bilketa. 19.000 euro pasa lortu dituzte orain arte, eta bilketa erritmo onean joan dela adierazi dute proiektuaren sustatzaileek. 28.700 eurora iristeko helburua daukate jarria.
«Diru bilketa ongi joan da, eta, gure ustez, horrek adierazten du kontatzeko nahi bat, kontatzeko behar bat», azaldu dute. Eusko Jaurlaritzaren ekinbidez eta Paco Etxeberria mediku forentseak gidatuta, torturari buruzko lan zabala egin da azken urteetan, eta 4.000 tortura kasu baino gehiago egiaztatu dituzte Hegoaldeko hiru probintzia horietan. Baina oraindik ere kontatzeko asko eta kontatzeko behar handia dagoela uste dute dokumentalaren egileek.
«Hain herri eta gizarte txikiarentzat» hainbeste torturatu izatea «izugarria» dela nabarmendu dute. «Ikusi dugu hau kontatzeko beharra zegoela, eta, kontatu ahal izateko, dirua behar da, tamalez hau kontatzeko ez baitago dirurik; eta horregatik behar dugu guztien laguntza, torturaren ikusezintasuna gainditzeko».
Izan ere, Etxeberriaren lanak agerian utzi du torturak bilakaera handia izan duela urte guztiotan, metodo gisa inoiz desagertu ez bada ere. «Ikusezina bihurtu da, eta ikusezintasun horrek ekarri du errelato ezagun horretatik kanpo geratzea. Gorputzetik marka fisikoak desagertzen dira, eta marka horiekin kontakizuna desagertu egin da».
Torturari buruzko isiltasun horri aurre egin nahi dio Krask soinua-k, eta torturak jasatean maiz gertatzen den une bati egiten dio erreferentzia: «Torturetan, badago momentu bat eremu bat gainditzen dena: atxilotua hautsi egiten da barrutik, krask egiten du, eta beste egoera psikologiko batera pasatzen da; humanitatea galtzen du, eta torturatzaileen eskuetan dagoen jostailu bat bihurtzen da».
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190306/hasi-dira-finala-jokatzen.htm
|
Kirola
|
Hasi dira finala jokatzen
|
Jokin Altunak eta Erik Jakak igandeko partidarako pilotak aukeratu dituzte. Gustura azaldu dira materialarekin. Biek funtsezkotzat jo dute lehian agintzea
|
Hasi dira finala jokatzen. Jokin Altunak eta Erik Jakak igandeko partidarako pilotak aukeratu dituzte. Gustura azaldu dira materialarekin. Biek funtsezkotzat jo dute lehian agintzea
|
Elkar zorionduz, goratuz, eta elkarrekin bizi izandako makina bat une eta anekdota gogoratuz. Halaxe pasatu dituzte azken egunak Jokin Altunak eta Erik Jakak. Lagun minak izanik, espero zitekeen halakorik. Elkarrekin ere entrenatu ziren atzo. Baina kito. Altunak berak BERRIAri iragarri zion bezala, mugarri izan da igandeko buruz buruko finalaren pilota aukeraketaren bezpera. Gaur azaldu duenez, ez zuten hitz egin finalaz. Entrenatu besterik ez zuten egin. Finala jokatzen hasiak ziren.
Eta gaur osatu dute lehen egitekoa finalari begira: pilotak aukeratu dituzte, Bilboko Miribilla frontoian. Kantxara irten bezain laster utzi dituzte bazter batean lagun handi baten aurka jokatzeak eragindako sentimendu festa. Euren jokoa egiteko eta aurkariari min gehien egiteko pilotak aukeratu behar zituzten. Azkar egin dute, saskian zegoena gustuko izan duten seinale. Jakak amaitu du aurrena lana. «Sorta oso ona zen. Denetarik zegoen, biziagoak, baxuagoak, eta segituan topatu ditut nahi nituen pilotak: frontisean oso biziak ez direnak, baina biziak direnak zorua ukitzean. Jokinenak ere gustatu zaizkit». Altuna III.a ere «gustura» azaldu da, bai hark aukeratutako pilotekin, baita Jakak hautatutakoekin ere.
Amezketakoak (Gipuzkoa) seigarren finala du, bigarrena buruz burukoan. Lizartzakoak (Gipuzkoa), ordea, lehen finala du. Alde handia dago. Horrek faborito egiten duen galdetuta, Altuna III.ak hark buruz buru jokatutako aurreneko finala ekarri du gogora, 2018an, Aimar Olaizolari irabazitakoa. «Nik lehen finala nuen buruz buru, eta Aimarrek hamargarrena. Eta txapelketa guztiak kontuan hartuta, nik bigarren finala nuen, eta berak 25.a. Eta irabazi egin. nuen. Estatistikek ez dute partidarik irabazten».
Badaki zeintzuk diren Jakaren indarguneak: «Asko ari da sakatzen; eskuinarekin biparetak egiten asmatzen ari da; eta airez, beti izan da indartsua. Oso txapelketa osoa egiten ari da». Argi du non egongo den gakoa: «Final honetan agintzen ez duenak ez du irabaziko. Garrantzitsua izango da agintzea: pilotari abiadura ematea eta partidaren erritmoa nik zehaztea».
Halako partidatan eskarmenturik ez, baina ilusioa soberan du Jakak. «Oso pozik ari naiz bizitzen astea. Bi pilotari bakarrik irits daitezke finalera, eta zoriontsu naiz haietako bat naizelako. Igandea ailegatzeko gogoz nago. Ondo nago. Ea txapela Lizartzara eraman dezakedan».
Jakak ere funtsezkotzat jo du partidan agintzea: «Bere jokoa ondoen egiten duenak eta ekimena eramaten duenak asko izango du irabazia. Jokatzen ari garen erritmo bizia kontuan hartuta, defentsako lanean denbora asko eginez, oso zaila da irabaztea. Nik argi dut zer egin behar dudan Jokini min egiteko: nire armak erabili. Jokin ez da eskasa ezertan. Ezin dut oparirik egin, eta aukera txikiena aprobetxatzen saiatu behar naiz».
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190307/gatibuk-disko-berria-aterako-du-datorren-ostiralean-inoizko-ezberdinena.htm
|
Kultura
|
Gatibuk disko berria aterako du datorren ostiralean, inoizko «ezberdinena»
|
‘Musikak salbatuko gaitu’ pandemiaren egoeraren harira eginiko lana da, eta berrikuntzak dakartza sonoritateari dagokionez, besteak beste. Lehen ‘single’-a ‘Emon egurre’ da, eta gaur estreinatuko dute bideoklipa, 00:00etan, taldearen sare sozialetan.
|
Gatibuk disko berria aterako du datorren ostiralean, inoizko «ezberdinena». ‘Musikak salbatuko gaitu’ pandemiaren egoeraren harira eginiko lana da, eta berrikuntzak dakartza sonoritateari dagokionez, besteak beste. Lehen ‘single’-a ‘Emon egurre’ da, eta gaur estreinatuko dute bideoklipa, 00:00etan, taldearen sare sozialetan.
|
Berezia behar zuen 2020ak Gatibu taldearentzat, aurten hogei urte bete baitituzte. Efemeridea Biboko Bizkaia Arenan antolatutako kontzertu batekin ospatzea zen asmoa, martxoaren 28an, baina egun horretan ezin izan ziren oholtzara igo. Horrek are bereziagoa egin zuen urtea haientzat. Kontzertua bertan behera geratu zenean, «hortzak estutu» zituzten, Haimar Arejita taldekideak esan duenez, eta «jendeari baikortasuna helarazteko kantu berriak egitea erabaki» zuten. Pandemia betean ondutako lana izan da, beraz, Musikak salbatuko gaitu diskoa. Abenduaren 4tik aurrera egongo da salgai, baina gaur bertan entzun ahal izango da lehen single-a, Egurre emon: 00:00etan estreinatuko dute bideoklipa, taldearen sare sozialetan.
Bilboko kontzertua «bide berriak urratzeko erronka» gisa definitu du Arejitak; haren faltan, bideok beste modu batera egin dituzte. Izan ere, disko berria taldearen «ezberdinena» dela adierazi du musikariak: «Gatiburen energiaz betetako rock klasiko horretatik gutxi dago. Errekurtsoak ez dira hain biziak, nahiz eta kantu indartsurik badagoen. Gitarrak ez du aurrekoetan bezalako protagonismo sendorik». Lanean «funky, elektronikoa» eta bestelako estilo batzuetako kantak topa daitezke, Mikel Caballero taldekideak aletu bezala. Ricky Falkner ekoizlearekin egin dute lan oraingo honetan, eta horrek eragina izan du sonoritatean eta testuretan.
Hitzak ere ez dira betiko horiek, Alex Sardui kideak azaldu duenez. Musika eta hitzak «momentuko unetik» sortzen direnez, egungo egoerak erabat baldintzatu ditu; egoera nolakoa den kontuan izanda, hitzekin «gehiago konprometitu» dela adierazi du abeslariak: «Letrak garatzen ahalegindu gara, eta gauzak diren moduan esaten». Ez dute saiakera bakarrik egin, ordea; diskoko sei abestietako bat, Zure ahoan lore bat, hain zuzen, Kirmen Uriberen errezital batekin hasten da, eta Eñaut Elorrietak kantatzen du estribilloa.
Disko berriko ertz guztiak daude egunerokoz blaituta. Izenburua iradokitzailea da, eta argia da helarazten duen mezua; lanaren azala ere bide beretik doa. Diego Mirrena da irudia: bertan, iceberg baten eran kokatuta dagoen binilo disko bat ageri da, eta, uretatik kanpo dagoen zatian, hartz bat dago. «Metaforikoa» dela azpimarratu du Arejitak: «Biniloak hartza salbatu duen bezala, gu musikak salbatuko gaitu. Egoera txarretan, musikak asko laguntzen dio gizarteari. Itxialdian ikusi da: musikara jotzen dugu lehenbizi halako egoeretan gure existentzia penagarria hobetzeko».
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190308/joxan-artzeren-lehen-liburu-postumoa-aurkeztu-dute.htm
|
Kultura
|
Joxan Artzeren lehen liburu postumoa aurkeztu dute
|
Prosa eta poesia uztartzen dira Txalaparta. Tradizioaren abaroan lanean. Elkarrek argitaratu du
|
Joxan Artzeren lehen liburu postumoa aurkeztu dute. Prosa eta poesia uztartzen dira Txalaparta. Tradizioaren abaroan lanean. Elkarrek argitaratu du
|
Urtarrilaren 12an beteko dira hiru urte Joxan Artze (Usurbil, Gipuzkoa, 1939 - 2018) idazle eta txalapartaria hil zela, eta hura hil ondorengo lehendabiziko liburua aurkeztu du Elkarrek. “Lehendabizikoa, hamaika testu utzi baitzituen; batek daki aurrerantzean gehiagorik ezagutuko diogun”, Antxiñe Mendizabalen arabera.
Bera arduratu da Txalaparta. Tradizioaren abaroan liburuaren edizioaz, eta proiektuaren sorrera txinparta, bilakaera eta Artze hil osteko edizio lanak azaldu ditu. “Ez da liburu erraza deskribatzen”, azpimarratu du lehenik eta behin. Txalapartari buruzko lan mardul baten hitzaurre izatekoa zen berez, zehaztu duenez, Elkarrek duela hainbat urte Artzeri eskatu ziona, baina liburu bihurtu da azkenean, idazlearen arnasa luzeak lan soka luzea ekarri zuelako. Liburuko testuak dira lan horren eraldaketaren froga zuzenenak: “Prosaz hasten da, eta, aurrera egin ahala, txalapartaren inguruko azalpenak eta gogoetak modu lineal batean ematea ezinezkoa zaiola dirudi”. Hala, Artzeren prosak bide bihurriagoak hartzen ditu: lerrokatu gabeko esaldiak idazten hasten da, justifikatu gabe, letra larriak eta etzanak seinalatuz, esaldi bakoitzari erritmo berezia emanaz, edukiak eta formak bat egin dezaten, eta idazlearen oharrek presentzia handiagoa hartzen dute. Eta gero eta poesia gehiago tartekatzen hasten da.
Zaldiaren trosta
“Liburuan zehar, atalek gero eta balio sinboliko handiagoa daukate, eta azkenengoan espiritualtasuna nagusitzen da, bere bizitzan bezala”, Mendizabalen esanetan. Zuhaitzaren erroak eta zaldiaren trosta ziren txalapartaren metafora ezin hobea Artzerentzat, hala irakur dakioke liburuko poema batean; txalaparta zen bizitzaren metafora ezin hobea bere bizi taupadak hotsaren eta isiltasunaren arteko orekan gauzatzen zituen idazlearentzat. “Txalapartaren mintzoa bere egin zuen poetaren argitalpenik berariazkoena da hau, Artzeren dimentsio guztiak biltzen dituena: tradizioa, poesia, estetika eta espiritualtasuna. Liburu honetan topatuko du irakurleak Artzerik poliedrikoena”.
Poliedro horren ertzetan, amaitu gabeko esaldiak eta maketazio akatsak diruditen zalantzazko puntuazio markak aurkituko ditu irakurleak. “Eskerrak prestatuta utzi zizkigun, beti egin ohi zuen bezala, maketazio oharrak, diseinua. Era horretan, edizio lana ere errazagoa izan da. Izan ere, haren pentsamenduari jarraitzea, askotan, ez zen erraza izaten”. Idazlearen nahien arabera argitaratu dute lana, azken batean, “egiazkoagoa eta originalagoa” delakoan.
Edukiaren osagarri, eta Artzeren lan egiteko modua ere halaxe zelako, liburuaren formari garrantzi berezia ematen saiatu dira, editorearen arabera: “Ahalik eta edizio koherenteena egiten saiatu gara”. Emaitza, “liburu oso organiko bat” da, zehaztu duenez, orrialdeen testuragatik, koloreengatik, azaleko egur irudiagatik. Irakurlearen eskuentzako ahalik eta objekturik “goxoena” egiten saiatu dira.
“Joan aurreko azken egunetara arte heldu zion Joxanek proiektu honi”, esan du Elkarrekoak. “Baten batek esan dezake amaitu gabeko liburua dela hau. Nik esango nuke amaierarik gabeko liburu bat dela. Iraungitzen ez den bizitzaren erritmoan sinesten zuen hark, eta liburu hau horren lekuko da”. Horri lotuta, eskertza hitz bereziak eskaini dizkio Artzeren alargunari, Karmen Estebani: “Liburu hau opari bat da, Joxanek bere azken egunetan Karmeni egindakoa. Opari hori argitaletxeari utzi eta irakurle guztiekin partekatzeko aukera eman digu Karmenek”.
Joxan Artzek Jexux anaiarekin batera txalaparta berreskuratzen, eguneratzen eta zabaltzen egindako lanaren garrantzia ere azpimarratu du Mendizabalek, eta Elkar etxeak duela urtebete aurkeztu zuen Txalaparta. Artze anaiak diskoaren proiektuarekin lotu: zazpi grabazio jaso zituzten disko horretan; CDaren liburuxkan, bi anaien ibilbidea laburbildu zuen Juan Luis Zabala idazleak; eta Interneten beste 60 bat grabazio jarri zituzten entzungai. “Txalapartaren ahalmen animikoaz eta sinbolikoaz ohartzen lehenengoak izan ziren Artze anaiak, eta tresna kontzeptualizatu eta Euskal Herriko agertoki guztietara eraman zuten 1960ko hamarkadan”, nabarmendu du editoreak. “Gaur aurkezten ari garen liburua, bilduma haren osagarri ere bada”.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190309/aurrerapausoak-fabrikazio-aditiboaren-arloan.htm
|
albisteak
|
Aurrerapausoak fabrikazio aditiboaren arloan
|
Tecnalia eta IMH zentroek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute fabrikazio aditiboan teknologia berriak garatzeko.
|
Aurrerapausoak fabrikazio aditiboaren arloan. Tecnalia eta IMH zentroek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute fabrikazio aditiboan teknologia berriak garatzeko.
|
Tecnalia ikerketako eta garapen teknologikoko zentroa eta IMH Makina-Erreminta Institutuko Fabrikazio Aurreratu eta Digitaleko Campusa elkarlanean ari dira fabrikazio aditiboaren arloan teknologia berriak garatzeko. Urriaren 5ean lankidetza hitzarmena sinatzeko ekitaldia egin zuten horretarako, Elgoibarren, IMH zentroko Additive Village instalazioetan. Ixaka Egurbide IMHko zuzendari kudeatzaileak eta David Sanchez Tecnaliako Industria eta Garraioko zuzendariak sinatu zuten lankidetza hitzarmena. Fabrikazio aditiboa gero eta garrantzitsuagoa da industriaren munduan. Horrela, azken urteotan, Europako Batasunak apustu sendoa egin du fabrikazio aditiboaren eta hari lotutako teknologien alde, Europako industriaren eraldaketa eta lehiakortasun bektore gisa, 4.0 fabrikazioaren ikuspegitik. Finantzen eta negozioen arloan espezializatua da Forbes AEBetako aldizkaria, eta, haren arabera, fabrikazioa aditiboaren merkatuak 35,6 mila milioi dolar sortuko ditu 2024an mundu osoan, hau da, 30,17 mila milioi euro. Prestakuntza eta ikerketa Izan ere, hurbileko industria inguruneak teknologia horiek eskatzen ditu, eta fabrikazio aditiboko prozesuetan trebatutako profesionalak behar ditu. Hori dela eta, IMHk eta Tecnaliak fabrikazio aditiboko I+Gko eta prestakuntzako foku bat sortu dute proiektu berrietan lankidetza sustatzeko, industriari laguntzeko ahalmena indartzeko eta sortutako ezagutza profesionalen belaunaldi berriei transferitzeko. Foku horrek hiru lan eremu hauetan jardungo du: prestakuntza, ikerketa eta merkaturako transferentzia. Bere helburuak lortzeko, IMH eta Tecnalia zentroen instalazioetako ekipamendu aurreratuenak erabiliko ditu. Bi zentroetako hogei bat ikertzaile ariko dira prestakuntza programetan eta teknologien espezializazio proiektuetan. Halaber, helburua da urtean 120 ikasle ingururi eskaintzea prestakuntza tekniko espezializatua eta laguntza prozesuen diseinuan, fabrikazio aditiboko profesionalen belaunaldi bat sustatzeko.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190310/aske-utzi-dute-oier-oa-euskal-preso-ohia.htm
|
Politika
|
Aske utzi dute Oier Oa euskal preso ohia
|
Martxorako deialdia eman diote, Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijaitaren neurriak haustea leporatuta.
|
Aske utzi dute Oier Oa euskal preso ohia. Martxorako deialdia eman diote, Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijaitaren neurriak haustea leporatuta.
|
Ostegun eguerdi honetan aske gelditu da Oier Oa euskal preso ohia. Atzo arratsaldean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Larresoro(Lapurdi) eta Baiona artean, Bernat Etxepare lizeora lanera zihoala, eta handik Hazparneko komisarira eraman zuten. Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak ez errespetatu izana leporatu diote Amaia Rekarte haren abokatuaren hitzetan. Heldu den martxoaren 23rako eman diote justiziaren aurrera agertzeko deialdia.
2012ko otsailaren 24an atxilotu zuen Oa Frantziako Poliziak Angelun (Lapurdi), eta lau urteko espetxe zigorra beteta, 2015eko uztailean aske geratu zen. Frantziako lurraldean bizitzeko debekua eman zioten orduan. Rekarteren hitzetan, debeku horri helegitea ezartzeko bidea jorratuko dute.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190311/konstituzionalak-bigarrengoz-uko-egin-dio-otegiren-inhabilitazioari-buruz-erabaki-bat-hartzeari.htm
|
Politika
|
Konstituzionalak bigarrengoz uko egin dio Otegiren inhabilitazioari buruz erabaki bat hartzeari
|
Europaren erabakiaren ondorioz zigorra bertan behera gelditu izana baliatu du auzia sakon aztertzea saihesteko. 2016an ez zuen tramiterako onartu, orduan ere gaiari buruz erabaki beharra saihestuta.
|
Konstituzionalak bigarrengoz uko egin dio Otegiren inhabilitazioari buruz erabaki bat hartzeari. Europaren erabakiaren ondorioz zigorra bertan behera gelditu izana baliatu du auzia sakon aztertzea saihesteko. 2016an ez zuen tramiterako onartu, orduan ere gaiari buruz erabaki beharra saihestuta.
|
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari Bateragune auzian ezarritako inhabilitazio zigorrari buruz ebaztea saihestu du, bigarrengoz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Azaroaren 24an jakinarazitako ebazpenean, Konstituzionaleko 2. Aretoak dio zigor hori bertan behera utzi duela Espainiako Auzitegi Gorenak —uztailean gelditu zen baliorik gabe—, eta, ondorioz, «babes helegitearen objektua desagertu» egin dela.
Otegiren defentsak aurkeztutako helegitea tramiterako onartu zuenean, 2018ko abenduan, «garrantzi berezia» eman zion Konstituzionalak berak gaiari buruzko erabaki bat hartzeari, oinarrizko eskubide bati zegokiolako eta gaiaren inguruko doktrinarik ez zegoelako auzitegi horretan. Bi urte geroago, ordea, izkin egin dio doktrina ezartzeari, argudioak aztertzeari eta, finean, gaiaren mamian sartzeari.
Bateragune auziko epaiagatik kasik sei urte eta erdian preso egon ondoren, 2016ko martxoaren 1ean atera zen kartzelatik Otegi. 2011n, Auzitegi Nazionalak hari 2021eko otsailera arteko inhabilitazio zigorra ere ezarri zion. Otegiren abokatu Iñigo Iruinek 2016ko abuztuko agerraldi batean esan zuen sufragio pasiborako inhabilitazio berezia kartzela zigorraren «osagarri» gisa jarri ziola Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta, Espainiako Zigor Kodearen eta Auzitegi Goreneko eta Konstituzionaleko jurisprudentziaren arabera, zigor nagusiarekin «batera» betetzen direla «zigor osagarriak», une berean. Otegiren kasuan, Iruinek adierazi zuen haren sufragio pasiborako eskubidea indarrean zegoela espetxetik irten zenetik.
Kargu publikoetarako inhabilitazioa ere ezarri zioten, baina zehazteke zer karguri eragingo zion, eta, Iruinek azaldu zuenez, Espainiako jurisprudentziak dio zehaztu ezean ezin dela ezarri kargu publikoetarako inhabilitazioa.
Ez da lehen aldia inhabilitazio horren aurkako babes helegite bat Auzitegi Konstituzionaleraino iristen dena. 2016an, hain justu ere, beste babes helegite bat aurkeztu zuen auzitegi horretan Arnaldo Otegiren abokatuak. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen atarian, Otegik lehendakaritzara aurkezteko eskubidea aldarrikatu zuten, behin kartzela zigorra beteta, haren eskubideak urratzen zituelako inhabilitazioari eusteak. Hauteskundeen atarian, 2016ko irailean etorri zen Konstituzionalaren erantzuna. Ez zuen babes helegitea tramiterako onartu ere egin.
Mamira sartu gabe
Ez zuen mamira sartu nahi izan, aurretik Gipuzkoako Hauteskunde Batzordea eta Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegia sartu ez ziren bezala, eta irailaren 6an atzera bota zuen defentsaren babes helegitea. Iruinek salatu zuen «zigor osagarria» zena «zigor nagusi» gisa hartu zutela, izaera aldatuta. Abokatuak ez zuen Europara jo, eta berriro hasi zuen ibilbide judiziala. Auzitegi Nazionalak ez zuen onartu haren helegitea. Ezta gero —2017ko irailean— Gorenak kasazio helegitea ere. 2018ko abenduan, behin Estrasburgoko auzitegiak Bateragune auziko epaiketa bidegabea izan zela ebatzi ostean, Konstituzionalak tramiterako onartu zuen babes helegitea, eta erabakitzearen garrantzia nabarmendu.
Ia bi urteren buruan etorri da Auzitegi Konstituzionalaren erabakia, Auzitegi Gorenak epai hura eta ondorioz inhabilitazioa bera baliogabetu eta lau hilabetera. Otegiren kasuan, haren egoera ez zen aldatuko, inhabilitazioa kendu egin baitzion Auzitegi Gorenak uztailean. Konstituzionalak, baina, saihestu egin du Bateragune auzia edo Arnaldo Otegiren inhabilitazioa izatea doktrina bat ezartzeko arrazoia.
|
2020-12-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/190313/energia-fotovoltaikoaren-parke-erraldoia-ekienea.htm
|
albisteak
|
Energia fotovoltaikoaren parke erraldoia: Ekienea
|
Ekienea planta fotovoltaikoa Armiñonen egingo dute. Ehun hektarea hartuko ditu, eta urtean 162.000 pertsona hornitzeko gaitasuna izango du, 100 megawatteko potentzia instalatuta. 2023an jarriko da martxan.
|
Energia fotovoltaikoaren parke erraldoia: Ekienea. Ekienea planta fotovoltaikoa Armiñonen egingo dute. Ehun hektarea hartuko ditu, eta urtean 162.000 pertsona hornitzeko gaitasuna izango du, 100 megawatteko potentzia instalatuta. 2023an jarriko da martxan.
|
Proiektua bultzatzen duten erakundeetako arduradunek ekainaren 24an aurkeztu zuten Ekienea, Armiñonen (Araba) egingo duten planta fotovoltaikoa. Jon Berbel, Krean taldeko zuzendari nagusia; Ignacio Galan, Iberdrolako presidentea; Iñigo Ucin, Mondragon Korporazioko presidentea; Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia; Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izan ziren ekitaldian, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten. Energia garbia Armiñongo Lacorzanako lursailean eraikiko dute Ekienea, Ekian parke fotovoltaikoaren ondoan. 100 megawatteko potentzia instalatuko da, 70 milioi euro inguruko inbertsioa eginda, eta instalazio erraldoi horrek energia garbia sortuko du 162.000 pertsonaren urteko kontsumoa asetzeko, Arabako biztanleriaren %48 baino gehiago, eta ia hirukoiztu egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko gaur egungo eguzki sorkuntzarako ahalmena, 60 megawatt inguru. Gainera, urtean 25.000 tona CO2 gutxiago isuriko da atmosferara. Esan bezala, Lacorzanako lursailaren ondoan Ekian eguzki planta dago. Urtarrilean inauguratu zen, eta 24 megawatteko potentzia dauka instalatuta. Beraz, Ekienea proiektuaren ekoizpena Ekian instalazioarena baino lau aldiz handiagoa izango da. Eraikitzen ari den bitartean, Ekienea planta fotovoltaikoaren proiektuak 300 enplegu sortuko ditu puntako lan garaian, eta, beraz, karbono gutxiko ekonomia lortzeko trantsizioa oparotasunaren eta hazkunde jasangarriaren iturri ere izango dela erakutsiko du. Ekieneak 200 hektarea hartuko ditu; horietatik 100 planta fotovoltaikoarentzat izango dira, eta beste 100 hektarea, berriz, ingurumena konpentsatzeko eta baso eremuak zaintzeko lursailak izango dira. Aurreikuspenen arabera, proiektua 2022an hasiko da gauzatzen. Aurrez, ingurumena behatzeko eta administrazio izapideak egiteko prozesu bat egingo dute, eta 2023an jarriko da martxan. Urtebetean eraikiko da, beraz. Energia berriztagarrien instalazio berri hori, halaber, aukera paregabea izango da proiektu hori bultzatuko duten euskal enpresen soluzio teknologikoak proiektatzeko.
|
2020-12-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/190314/mubil-elektromugikortasun-zentroa-urte-amaieran-zabalik.htm
|
albisteak
|
Mubil elektromugikortasun zentroa, urte amaieran zabalik
|
Tolosan jarriko dute Mubil Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren behin-behineko egoitza, Donostiako Eskuzaitzeta industrialdera lekualdatu aurretik, eta urte amaierarako irekiko ditu ateak.
|
Mubil elektromugikortasun zentroa, urte amaieran zabalik. Tolosan jarriko dute Mubil Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren behin-behineko egoitza, Donostiako Eskuzaitzeta industrialdera lekualdatu aurretik, eta urte amaierarako irekiko ditu ateak.
|
Tolosako Usabal industrialdean jarriko dute Mubil Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren behin-behineko egoitza, Donostiako Eskuzaitzeta industriagunera lekualdatu aurretik. Obrak martxan dira jadanik, eta bultzatzaileek urte amaierarako aurreikusten dute zentroa irekitzea. Irailaren 2an, aurkezpen ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak esan zuen Gipuzkoarentzat «albiste oso garrantzitsua» dela. «Mugikortasun berrietan Gipuzkoa nazioarteko erreferente bihurtzea da proiektuaren helburua», azpimarratu zuen. Aurkezpenean, Olanorekin batera izan ziren, besteak beste, Ane Insausti Mubil zentroko zuzendaria, Olatz Peon Tolosako alkatea eta Eneko Goia Donostiako alkatea. Olanok eskerrak eman zizkion Peoni, Tolosako Udalak une oro erakutsitako elkarlanerako borondateagatik eta egindako ahaleginagatik: «Onuragarria izango da Tolosarentzat eta eskualde osoarentzat». Etorkizuna eraikiz programaren testuinguruan abiatu zen Mubil Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren proiektua, iazko apirilean. «Lan lerroetako bat Gipuzkoaren espezializazio adimentsua indartzea da: lurraldearen etorkizuneko erronkak identifikatzen ari gara, gaurtik hasita, etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko», Olanoren hitzetan. Insaustik, berriz, azaldu zuen Mubil egitasmoak lau norabideko apustua egiten duela: «Azpiegitura teknologiko indartsua garatzea, ekintzailetasuna sustatzea, ezagutza sortu eta kudeatzea eta esperimentazioaren bitartez Gipuzkoa osoa laborategi erraldoia bihurtzea». Olanoren esanetan, «urrats garrantzitsua» egin da behin-behineko egoitza Tolosan jartzearekin batera, «hemen egongo baita proiektuaren muina». Hiru solairuko eraikina Mubil zentroaren eraikinak 2.300 metro koadro ditu. Beheko solairuan, sarrera eta 90 metro karratuko showroom bat egongo dira. Lehen solairuko 500 metro koadroetan, berriz, bulegoak eta prestakuntza gela. Azkenik, bigarren solairuan, 1.400 metro koadroko tokian, energia biltegiratzearen arloko laborategi aurreratua egongo da, Cidetec enpresak kudeatuko duena. «Europa mailan punta-puntako ekipamendua izango du, eta lurraldeko enpresa guztiek izango dute aukera bertan prototipoen eta produktuen probak egiteko», nabarmendu zuen Olanok. Horrela, azpiegitura ezagutu eta erabiltzen hasteko gonbita egin zien Gipuzkoako enpresei. Peonek esan zuen gaur egungo testuinguruan ezinbestekoa dela erakunde publikoetatik berrikuntzaren eta elektromugikortasunaren alde apustua egitea. Hori dela eta, eskerrak eman zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiari, Mubil zentroaren behin-behineko egoitza jartzeko Tolosa aukeratzeagatik. «Ez da kasualitatea hemen jarri izana, eskualdearen izaera industrialagatik eta kokapen estrategikoa dela eta».
|
2020-12-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/190315/ibilgailuentzako-karga-elektriko-azkarreko-gunea.htm
|
albisteak
|
Ibilgailuentzako karga elektriko azkarreko gunea
|
Antoñanan, martxan da ibilgailu elektrikoentzako kargaleku lasterra. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Iberdrola dira egitasmoaren bultzatzaileak. Urrian aurkeztu dute.
|
Ibilgailuentzako karga elektriko azkarreko gunea. Antoñanan, martxan da ibilgailu elektrikoentzako kargaleku lasterra. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Iberdrola dira egitasmoaren bultzatzaileak. Urrian aurkeztu dute.
|
Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Iberdrolako arduradunek urriaren 19an aurkeztu dute Antoñanan (Araba) martxan den gunean, ibilgailu elektrikoentzako kargaleku lasterra. Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, ekitaldian izan ziren Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia eta Asis Canales Iberdrolak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari instituzionala. Aurkezpena egin ondoren, karga lasterraren erakustaldia egin zuten auto batekin. Garraio berdea Garraio berdea etorkizuneko ekonomia berdearen parte dela, hala azpimarratu zuen Urkulluk Antoñanako gunearen aurkezpen ekitaldian. Euskal Autonomia Erkidegoa «berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa» izateko, Jaurlaritzaren Estrategian lehentasuna du. «Helburu horietan aurrera egitea Antoñanaren, Arabaren eta Euskadiren orainerako eta etorkizunerako ongizatean eta bizi kalitatean aurrera egitea da», esan zuen. Era berean, Urkulluk nabarmendu zuen Antoñanan martxan jarri den instalazio berria hazkundea eta jasangarritasuna, eta garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa batzen jarraitzen laguntzen duen inbertsioa dela: «Instalazio berri hau urrats berri bat da legegintzaldi honetan egiteko prest gauden bidean», lehendakariaren hitzetan. Halaber, Eusko Jaurlaritzak potentzia handiko sarea hirukoiztu egingo duela iragarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu elektrikoentzako ehun kargaleku lortu arte. «Azpiegituren korridore iberikoarekin eta Europako sarearekin konektatutako euskal sarea garatu behar dugu». Ekitaldiaren amaieran, Urkulluk ongietorria egin zion Antoñanan zabaldu den ibilgailu elektrikoen kargatze lasterrerako guneari: «Ingurumen, teknologia, ekonomia eta gizarte etekinen batura erakusten du instalazio honek». Guneak 50 kilowatteko potentzia du, eta bi ibilgailu batera karga ditzake 40 minutuan.
|
2020-12-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/190316/dinabide-lankidetza-gune-bat.htm
|
albisteak
|
Dinabide: lankidetza gune bat
|
Dinabide lankidetzaarko gunearen helburu nagusia Nafarroako eraldaketa digitala sustatzea da, bereziki Sakanakoa.
|
Dinabide: lankidetza gune bat. Dinabide lankidetzaarko gunearen helburu nagusia Nafarroako eraldaketa digitala sustatzea da, bereziki Sakanakoa.
|
Sakanako Garapen Agentzia da Dinabide proiektuaren sustatzailea. Dinabide lankidetzarako gune bat da; Irurtzunen du egoitza, eta haren helburu nagusia Nafarroako eraldaketa digitala sustatzea da, bereziki Sakanakoa. Nafarroako lehen coworking teknologikoa da. Teknologien arloan, lan sistema kooperatiboa, profesional independenteen arteko elkarlana bultzatzen du. Batetik, coworking-erako gune bat eskaintzen du, eta hor parte har dezakete teknologia berriei lotutako proiektuak dituzten ekintzaileek, autonomoek eta enpresa txikiek. Horrez gain, Dinabidek eskaintzen dituen zerbitzuez baliatzea erabakitzen duten enpresek teknologia aukera zabala izango dute: hala nola fabrikazio aditiboko makinak, robotak eta errealitate areagotua. Azken batean, enpresek eta erabiltzaileek proiektuak prestatzeko eta garatzeko 4.0 arloko teknologiak eskaintzen ditu Dinabidek. Teknologia horiek erabiltzeko aukerarekin batera, enpresek edo ekintzaileek bekak, prestakuntza ikastaroak eta ikasgelak alokatzeko zerbitzuak ere jaso ahal izango dituzte. Sakanako Garapen Agentziak eta Nafarroako Industria Fundazioak sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, Nafarroako Industria Fundazioak hainbat prestakuntza ikastaro eskainiko dizkie Dinabide proiektuarekin bat egitea erabakitzen duten enpresei. Bi prestakuntza mota dira: prestakuntza orokorra eraldaketa digitalarekin lotutako jardunaldi teknologikoen moduan emango da, eta prestakuntza espezializatua, berriz, Dinabiden eskura dagoen ekipamendu teknologikoa erabiltzera bideratuko da. Ezagutzak sortu eta trukatu Ezagutzak sortzea, transferitzea eta trukatzea sustatuko da. Horretarako, Dinabide proiektuari atxikitako entitateek lankidetza bultzatuko dute enpresen artean eta Nafarroako Industria Fundazioaren eta Sakanako enpresen eta ekintzaileen artean. Dinabideren coworking guneak hamasei toki eskaintzen ditu ekintzaileentzat edo enpresaburuentzat. Horietako toki bat betetzeko bekak zabalduko dira, Nafarroako Industria Fundazioaren eta Sakanako Garapen Agentziaren bidez. Aipatutako erakunde horiek zabalik dute talentua erakartzeko eta beken kostua finantzatzeko 2020. urterako proiektua. Sakanako Garapen Agentziak otsailaren 28an aurkeztu zuen Dinabide proiektua, eta baita Nafarroako Industria Fundazioarekin sinatutako lankidetza hitzarmena ere, Iruñeko Nafarroa Arenan egin zen OTD Challenge biltzarrean. Horrez gain, Dinabideren OpenDay edo ateak irekitzeko egun bat ere antolatu zen martxoaren 18an, Irurtzunen. Nafarroako Gobernuko ordezkariek, Dinabideren laguntzaileak diren erakundeetako arduradunek eta Nafarroako industria enpresaburuek hartu zuten parte ekitaldi horretan, eta Dinabide gunean dauden instalazioak eta makina erabilgarriak bertatik bertara ezagutarazi zituzten. Horrez gain, Dinabidek erabiltzen dituen teknologiak aurkeztu dizkie Sakanako enpresei, eta enpresei eskatu die teknologia horiek probatzeko proiektu bat aurkezteko. Dinabide proiektuaren inguruan ezarritako helburuak betetzeko, Sakanako Garapen Agentziak akordioak sinatu ditu bere laguntzaileak diren hainbat erakunderekin. Horrela, lankidetzan aritzeko egitasmo batzuk jarri dituzte martxan. Prestakuntza eta aholkularitza Alde batetik, Nafarroako Industria Fundazioa ekipamenduaren ezagutzan eta erabileran oinarritutako prestakuntza eskaintza egiteaz arduratzen da, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoarekin batera. Beste alde batetik, Cederna-Garalur elkarteak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrak, Sakanako Enpresa Elkarteak eta Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak tutoretza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkiete Dinabideren proiektuarekin bat egiten duten enpresei. Arestian aipatutako laguntzaileez gain, Dinabideren proiektuak Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuaren laguntza du, Eskualdeko Plan Estrategikoen programaren bidez. Erakunde horiekin guztiekin sinatutako hitzarmenaren helburu nagusiak hauek dira: Dinabideren inguruan enpresak sortzea, finkatzea eta haztea, enpresek enpresei laguntzeko zerbitzu espezializatuak sarean emanez.
|
2020-12-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/190317/industria-adimendunaren-erronkei-aurre-egiten.htm
|
albisteak
|
Industria adimendunaren erronkei aurre egiten
|
Eusko Jaurlaritzak abian jarri du BDIH-Konexio laguntza programa, euskal enpresei laguntzeko asmoz industria adimendunaren iraunkortasun eta digitalizazio arloetako erronkei aurre egiten.
|
Industria adimendunaren erronkei aurre egiten. Eusko Jaurlaritzak abian jarri du BDIH-Konexio laguntza programa, euskal enpresei laguntzeko asmoz industria adimendunaren iraunkortasun eta digitalizazio arloetako erronkei aurre egiten.
|
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen BDIH-Konexio laguntza programak erraztasunak emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaileak eta bikainak eskuratzeko, beharrezkoak baitira industria adimendunak fabrikazio digitalaren eta iraunkorraren arloetan izango dituzten erronkei aurre egiteko. Horrela, enpresek eboluzionatzeko, aurrera egiteko eta lehiakorragoak izateko aukera izango dute. Izan ere, enpresek esperimentazio eta probetarako azpiegiturak erabili ahalko dituzte, industria adimendunaren erronkei aurre egin ahal izateko. Enpresek BDIH-Konexio programako laguntzak eska ditzakete. 450.000 euro bideratu dira egitasmo horretara, eta Spri Taldeak kudeatzen duen Basque Industry 4.0 Estrategiaren barruan jarri da martxan. lankidetza estrategikoak Funtsean, BDIH-Konexio programaren helburua da ekintza plan bat gidatzea. Horrela, enpresek sarbidea, konexioa eta laguntza teknikoa izango dute Basque Digital Innovation Hub egitasmoa (BDIH) —proba eta esperimentaziorako azpiegitura— erabili ahal izateko. Era berean, programa horri esker enpresa onuradunek aukera izango dute Europako hainbat Digital Innovation Hub (DIH) zentrorekin konektatzeko eta lankidetzan aritzeko, BDIH lankidetza estrategikoak sortzen ari delako Europako Batzordeak sustatutako katalogoan agertzen diren Europako beste DIH batzuekin. BDIH egitasmoa enpresei laguntzeko aktibo eta zerbitzu sare konektatu bat da, sei gune desberdinetan antolatutako fabrikazio aurreratuko hainbat arlotan espezializatua. Arlo horiek dira: fabrikazio gehigarria, robotika malgua eta kolaboratiboa, zibersegurtasuna, makina adimendunak eta konektatuak, material aurreratuak eta Data Driven Solutions, denak ere funtsezkoak produkzio digitala eta iraunkorra lortzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 21 agente aritzen dira BDIH egitasmoan, eta 100 aktibo baino gehiago (ekipamenduak, laborategiak, lantegi pilotuak) erabil daitezke enpresen zerbitzura, produkzio arloko teknologia digitalaren eta iraunkorraren inguruko prestakuntza emateko, ikerketarako, eta probak eta balioztapenak egiteko. 4.0 Industria Halaber, enpresek sarbidea izango dute 4.0 Industriarako oinarrizkoak diren digitalizazio teknologietara, Basque Digital Innovation Hub zentroko agenteen eskutik; haien ezagutza eta azpiegiturak baliatu ahal izango dituzte, modu egokian barneratzeko industria adimendunaren erronkei aurre egiteko behar dituzten gaitasun zientifikoak eta teknologikoak. BDIH-Konexio programa berrira sarbidea izan dezakete produktu prozesu industrialarekin lotutako diseinu eta logistika arloko enpresek, manufakturako enpresa industrialek eta zerbitzu teknikoetakoek, jarduera industrialeko zentro bat baldin badute Euskal Autonomia Erkidegoan, eta BDIHko agente bat edo gehiagoren edo Europako DIH bateko agente baten laguntza badute proiektua gauzatzeko. Laburbilduta, hauxe eskaintzen du BDIH Konexio programak: · BDIH edo Europako DIH zentro bateko agenteen laguntza teknikoa. · Ekintza plan bat egitea 4.0 teknologiak barneratzeko ahalmena handitzeko, edota teknologia horien kontzeptu proba bat egitea · 12.000 eta 20.000 euro bitarteko diru laguntza agente bat kontratatzeko. · Fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, makina adimendunak eta konektatuak, material aurreratuak eta robotika malgua bezalako teknologiak esperimentatu eta probatzeko laguntza.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190318/osasun-sailarekin-egindako-bileratik-alde-egin-dute-sindikatuek.htm
|
Gizartea
|
Osasun Sailarekin egindako bileratik alde egin dute sindikatuek
|
Edukietan guztiz «hutsala» den proposamen bat jaso dutela salatu dute langileen ordezkariek
|
Osasun Sailarekin egindako bileratik alde egin dute sindikatuek. Edukietan guztiz «hutsala» den proposamen bat jaso dutela salatu dute langileen ordezkariek
|
Ekainetik elkartzeko zegoen Osakidetzako mahai sektoriala; tarte horretan, pandemia betean, lan egoerari buruzko kexu ugari egin dituzte sindikatuek, eta igaro asteotan, hiru greba egun. Baina egoerak ez du hobetzeko itxurarik; Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak mahaira deituak zituen gaur sindikatuak, baina langileen ordezkariek, han jaso dutenarekin konforme ez daudela erakusteko, bileratik alde egitea erabaki dute. Prentsa ohar bateratu bat atera dute SATSEk, ELAk, LABek, Medikuen Sindikatuak, CCOOk eta UGTk; Osasun Sailak langileekiko erabateko «mespretxua» erakutsi duela adierazi dute, eta horregatik erabaki dutela bileratik alde egitea.
Langileen aburuz, mobilizazioetan plazara atera dituzten aldarrietako «bakar bat ere» ez dute aintzat hartu administrazioko ordezkariek. Esan dute ez zaiela irtenbiderik eman osasun sistemako «egiturazko arazoei», eta guztiz «hutsala» izan dela edukietan.
Osakidetzak jakinarazi du zer proposamen egin die langileei. Lehen mailako arretan 196 profesional gehiago jartzeko asmoa adierazi du; 151 urtea bukatzerako lanean egotea da helburua, eta gainerako 45ak heldu den urtean zehar hastea. Zehaztu dute aurten lanean hasiko liratekeen langile horien artean egongo direla 79 erizain, 40 familia mediku, 23 administrari laguntzaile, lau fisioterapeuta eta bost farmazialari. Beste aldaketa bat egiteko konpromisoa ere erakutsi du Osasun Sailak: esan du lehen mailako arretan administrari diharduten langileei soldata parekatuko diela beste departamentuetan diharduten administrarienarekin: %4 igoko die.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190319/izokinak-egonkortu-egin-dira-bidasoaren-goialdean-eta-leitzaranen.htm
|
Gizartea
|
Izokinak egonkortu egin dira Bidasoaren goialdean eta Leitzaranen
|
Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hamaika presa eraitsi dituzte ibai horietan, eta pasabideak atondu
|
Izokinak egonkortu egin dira Bidasoaren goialdean eta Leitzaranen. Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hamaika presa eraitsi dituzte ibai horietan, eta pasabideak atondu
|
Duela hamarkada batzuk galtzeko zorian baziren ere, gero eta ohikoagoak dira izokinak Kantaurialdeko ibaietan. 2016an, Life-Irekibai programan oinarrituta, elkarlan bat jarri zuten martxan Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, horri esker, nabarmen hobetzen ari da arrain espezie horren egoera. Besteak beste, atzo bi erakunde horietako agintariek jakinarazi zutenez, Bidasoaren goialdean eta Leitzaranen egonkortzen ari da izokinen populazioa.
Life-Irekibai programa horren bidez, hiru milioi euro inbertitu dituzte Gipuzkoa eta Nafarroa arteko ibai horietan. Zatirik handiena Europako Batasuneko Life proiektuaren bidez heldu da (1,8 milioi euro), eta, hala, Natura 2000 sarean dauden sei lekutan egin ahal izan dituzte hobekuntzak: Leitzaran, Baztan, Belate eta Artesiaga ibaietan, eta Bertiz eta Artikutza naturguneetan. Ibai ibilguetan zeuden oztopoak eta harresiak kentzeak onura handia egin die izokinei, baina baita beste arrain espezie batzuei ere: kolaka, lanproia, burtaina... Horrez gain, ugaztun batzuei ere bultzada handia ekarri die: europar bisoiari eta iberiar desmanari, besteak beste. Ertzetan egindako lanen bidez, ibai basoek ere aurrerapen handia egin dutela jakinarazi dute agintariek. Bereziki haltzadietan egindako hobekuntza azpimarratu dute. Hori lagungarria izango da ziklo hidrologikoa kontrolatzeko, higadurari aurre egiteko eta ibai ekosistemaren orekari eusteko. Horrela biodibertsitatea hobetzea lortuko dutela adierazi dute, korridore ekologiko horietan hainbat espeziek babesa aurkituko dutelako.
Gaurko agerraldian izan dira Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua eta Pablo Muñoz Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendaria, besteak beste.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190320/ahots-bidezko-lehen-morroi-euskalduna-uztailerako-egongo-da-prest.htm
|
Gizartea
|
Ahots bidezko lehen morroi euskalduna uztailerako egongo da prest
|
Mycroft.eus bozgorailu adimenduna garatzeko proiektua aurkeztu dute Talaios eta Skura kooperatibek eta Elhuyar fundazioak. Esan dutenez, ez da bakarrik euskalduna izango: Euskal Herriari begira egongo da.
|
Ahots bidezko lehen morroi euskalduna uztailerako egongo da prest. Mycroft.eus bozgorailu adimenduna garatzeko proiektua aurkeztu dute Talaios eta Skura kooperatibek eta Elhuyar fundazioak. Esan dutenez, ez da bakarrik euskalduna izango: Euskal Herriari begira egongo da.
|
Oraingoz, Mycroft izena du kutxako ahotsak, eta «Hey, Mycroft» agurtu behar du erabiltzaileak, piz dadin eta erantzun dezan. Baina, urtebete barru, erdarek Alexa, Siri eta Google ahots laguntzaileak dituzten moduan, euskarak ere adimen artifizialean oinarrituriko morroi ia orojakitun bat edukiko du.
«Hey, Mycroft», esan diote bideoz eginiko aurkezpenean mahai gainean jarritako kubo zulodunari. Gailuak «plin» batekin adierazi du agindua ulertu duela eta adi dagoela. «Zer egun da gaur?», galdetu diote gizakiek. «Gaur asteartea da, 2020ko azaroaren 24a», erantzun du, nabarmen utzita gailua aurkezteko bideoa noiz grabatu zuten. «Zer ordu da?», berriz, gizakiak, eta erantzuna eman du gailuak, euskara txukunean, robot bat dela agerian gehiegi utzi gabe.
Oraingoz hori bakarrik egin dezake gailuak, baina, egitasmoaren bultzatzaileek agindu dutenez, urtebete barru «erabat funtzionala» izango da, eta aukera emango du merkatuan dauden halako gailuek egiten dituzten guztiak egiteko; hau da, albisteak irakurtzeko, eguraldiaren iragarpena emateko, afaria etxera ekar dezaten eskatzeko, mezu elektronikoak bidaltzeko...
Talaios kooperatibako Beñat Irasuegik, Skurako Jaione Martinezek eta Elhuyarreko Igor Leturiak aurkeztu dute gailua. Euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai izango den bozgorailu adimenduna garatzeko elkartu dira hirurak. Mycroft AI software libreko gailua egokituko dute; horregatik du oraingoz izen hori, eta ingelesezko «hi» batekin agurtu behar du erabiltzaileak. Elhuyarren hizketa ezagutzeko eta ahots sintesirako sistemak elkartu dituzte gailu euskalduna sortzeko, eta dena Raspberry Pi ordenagailu merke eta txikian sartu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren babesa jaso dute, eta Eusko Jaurlaritzak enpresen I+G bultzatzeko duen Hazitek programarena; Errenteriako Udalak (Gipuzkoa) Torrekua eraikina utziko die lan egiteko. Europako erakundeen babesa ere badute: European Language Grid diru laguntzetara Europa osoko 110 egitasmo aurkeztu ziren, eta aukeraturiko hamarren artean sartu da Mycroft.eus.
Merkatuan daudenen pare egongo da euskarazko morroia, Leturiak esan duenez. Baina ez da bakarrik halakoen euskarazko bertsio hutsa izango. «Ez da bakarrik euskaraz izango, Euskal Herriari begira egongo da: eskatzen badiozu albiste bat irakurtzeko, ez du El Pais-etik hartuko, baizik eta BERRIAtik; jana eskatzen baduzu, bertako enpresak hartuko ditu kontuan». Horrez gain, software librea izango denez, hemengo beste edozein enpresak irakats diezazkioke «trebezia berriak» gailuari.
Besteak beste Apple, Amazon eta Googleri loturiko ahots morroien kasuan, askok nabarmendu dute horiek pribatutasunari ekar diezaioketen arriskua, erabiltzaileen datuak jaso egiten dituztelako —haien elkarrizketa pribatuak barne, hainbat kasutan— gero horiek beste enpresei saltzeko. Euskarazkoa «ezberdina» izango dela adierazi du Leturiak. «Gure helburua ez da datuak saltzea: gurean ez da inoren daturik gordeko, konfidentzialtasuna gordeko dugu».
Genero aldetik ere ezberdina izango dela adierazi du Leturiak. Ohiko bozgorailu adimenduei emakumezko ahotsa jarri diete. Hainbat ikertzailek salatu dute horretan sexismoa dagoela, emakumezko ahotsa jartzen diogulako gure aginduak betetzen dituen gailu bati. Mycroftek orain duen ahotsa gizonezkoa da, «baina geure asmoa ahots neutro bat jartzea da».
Hasieran dago egitasmoa, baina aurkeztea erabaki dute dagoeneko nazioarteko aldizkarietan atera delako. «Gainera, ikusten genuen bozgorailu adimendunak gero eta gehiago datozela. Gurea ez daukagu oraindik, baina interesgarria iruditu zaigu jendeari esatea egiten ari garela euskarazkoa».
Oraindik ez dakite zer izen edukiko duen ahots bideko morroiak, eta ez dakite zer hitz erabili beharko den hura esnatzeko. Uztailera arte dute gailua garatzeko. «Gero, merkaturatzea erronka are handiagoa izango da. Prezio aldetik garestiagoa ez izateko, nola banatu, nola ekoitzi... ikusi beharko da».
Baina ezinbestekoa al da gailu fisikoa? Ezin da lana egingo duen aplikazio bat egin besterik gabe telefono, tableta eta ordenagailuetarako, beste tramankulu bat plazaratu gabe? «Guri, oraingoz, bozgorailua interesatzen zaigu, ikusten dugulako AEBetan dagoeneko oso zabalduta dagoela, eta badakigu gero hona etortzen direla, beranduago bada ere. Sartuz joango dira, beraz», esan du Leturiak. «Ea behingoagatik aurre hartzen diogun, erdarazkoak gure etxe guztietan sartu aurretik».
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190321/bi-euskal-preso-euskal-herriratu-eta-beste-bost-gerturatuko-dituzte.htm
|
Politika
|
Bi euskal preso Euskal Herriratu eta beste bost gerturatuko dituzte
|
Bi euskal preso Euskal Herriratu eta beste bost gerturatuko dituzte.
|
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, beste sei euskal preso lekualdatuko dituzte: bi Euskal Herriratu eta lau gerturatuko dituzte. Idoia Martinez Garzia Asturiasko espetxetik Euskal Herrira ekarriko dute, eta Gasteizen beteko du zigorra, hirugarren graduan. Bestetik, Olga Comes ere Asturiasko kartzelatik Iruñekora ekarriko dute. Beste lau gerturatze ere iragarri dituzte: Joxe Javier Arizkuren Ruiz Murtziatik (Espainia, 820 kilometro) Logroñora hurbilduko dute, eta bigarren gradua ezarriko diote, espetxeko tratamentu juntak hala ebatzita. Guillermo Merino Valentziatik (Espainia, 600 kilometro) Zuerako espetxera gerturatuko dute. Joanes Larretxe, Herrera de la Manchatik (Espainia, 500 kilometro) Asturiasera, eta Jon Gurtubai Puerto de Santamariatik (Espainia, 1.200 kilometro) Zaragozako espetxera eramango dute.
Bestetik, Etxerat-ek jakinarazi duenez, Jakes Esnal euskal preso ziburutarra Lannemezango espetxera hurbildu dute, Esnal St Martin de Re (540 km) espetxean zegoen. 30 urte eta erdi daramatza espetxean, eta duela 12 urtetik beteak ditu baldintzapean aske geratzeko irizpideak, baina birritan ukatu zaio baldintzapean aske geratzea.
|
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190322/beste-bat-zirkuituak-zuzeneko-arteetako-250-emanaldi-bilduko-ditu.htm
|
Kultura
|
'Beste bat!' zirkuituak zuzeneko arteetako 250 emanaldi bilduko ditu
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 41 agertokitan izango dira musika, dantza, antzerki eta zirku saioak, otsailera arte. Musika Bulegoak jarri du martxan egitasmoa, antzokien sarearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du.
|
'Beste bat!' zirkuituak zuzeneko arteetako 250 emanaldi bilduko ditu. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 41 agertokitan izango dira musika, dantza, antzerki eta zirku saioak, otsailera arte. Musika Bulegoak jarri du martxan egitasmoa, antzokien sarearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du.
|
Abian da Beste bat! zuzeneko arteen zirkuitua. Heldu den urteko otsailaren amaierara bitarte, 250 musika, antzerki, dantza eta zirku emanaldi hartuko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 31 antzokik eta hamar aretok. Horietatik %70 baino gehiago izango dira euskaraz. Zuzeneko arteen sektorea osatzen duten eragileen «kate osoa» bultzatzea eta kultur eszena «aktibatzea» du xede egitasmoak, sustatzaileek azaldu dutenez. Musika Bulegoak jarri du martxan, Euskadiko Antzokien Sarearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du.
«Kultur eszena aktibatzera dator zirkuitu hau, eta, horrekin batera, eragileen kate osoa, uste baino gehiago direnak», adierazi du Aitor Bengoetxea Musika Bulegoko lehendakariak. Izan ere, emanaldi bakoitzaren atzean, sortzaileak, teknikariak, programatzaileak, aretoak... eragile asko daudela gogorarazi du, eta zirkuitua antolatzean guztiak aintzat hartu nahi izan dituztela zehaztu.
Musikak du presentziarik handiena egitarauan; hamar emanalditik zortzi kontzertuak izango dira. Ibilbide luzea duten musikariak nahiz lehen urratsak egiten ari diren beste asko ariko dira horietan; besteren artean, Ruper Ordorika, Izaro, Belako, Oreka TX, Huntza, Eñaut Elorrieta, Gari, Sua, Bulego, Zetak, Hakima Flissi, Anestesia, Maren, Joseba Tapia, Sara Zozaia, Esne Beltza, Niña Coyote eta Chico Tornado, Alos Quartet eta Liher. Antzerkian ere askotariko eskaintza ageri da programazioan: Tanttaka, Tartean, Markeliñe, Vaiven eta beste hainbat konpainiak erakutsiko dituzte beren lanak zirkuituaren barruan, baita Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere. Dantzari dagokionez, Ertza, Kukai, Dantzaz eta beste hainbat talde ariko dira beren proposamenak taularatzen. Eta zirku zein magia ikuskizunik ere izango da; besteak beste, The Funest Troup eta Oliver magoaren eskutik. Programazio osoa egitasmoaren webgunean jarri dute ikusgai.
Laguntzak eta elkarlana
Pandemiak zuzeneko kultur ekitaldi ugariri eta haien atzean dauden profesionalei eragin diela gogorarazi du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Orain arte instituzioetatik sektoreari begira martxan jarritako laguntzak «iritsi diren tokiraino» iritsi direla eta gaur egungo egoerak «laguntza berriak» eskatzen dituela iritzi dio. Hala, azaldu du sektoreko enpresa txiki eta ertainak laguntzeko martxan jarri zen bi milioi euroko funtsetik laurdena bideratu dela eskaeretara, eta eman gabe geratu den gainerako dirua baliatuko dutela zirkuitua laguntzeko —baita joan den astean Durangoko Azokak aurkeztutako Zu non, han DA! egitasmorako ere, zeinak zortzi udalerritara eramango dituen 32 talderen kontzertuak—. Ekitaldi guztietan segurtasun neurriak beteko direla gehitu du. Era berean, zirkuituarekin ahalik eta leku gehienetara iristen saiatu direla adierazi du sailburuak, asmoa ez baita jendea batetik bestera mugiaraztea.
Zirkuituan parte hartuz zuzenekoak eta kultura segurua sustatzean duten konpromisoa berretsi nahi izan dutela nabarmendu du antzokien sareko ordezkari Joxean Cuberok. Azaldu duenez, sareko antzokien erdiek baino gehiagok parte hartuko dute egitasmoan, eta lau emanalditik hiru hartuko dituzte orotara.
Zirkuitua antolatzeko sektoreko eragileen artean izan den elkarlana eskertu du Bengoetxeak, baita Get In kontzertu sustatzaileko ordezkari Amaia Ispizuak eta Dantzaz konpainiako zuzendari Fernando Sainz de Ugartek ere.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190323/nafarroatik-alde-egiten-duten-enpresek-diru-laguntzak-itzuli-beharko-dituzte.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroatik alde egiten duten enpresek diru laguntzak itzuli beharko dituzte
|
Jarduera nabarmen murrizten dutenei ere eragingo die neurriak. EH Bilduk aurkeztu du legea eta gobenuko kideek babestu dute
|
Nafarroatik alde egiten duten enpresek diru laguntzak itzuli beharko dituzte. Jarduera nabarmen murrizten dutenei ere eragingo die neurriak. EH Bilduk aurkeztu du legea eta gobenuko kideek babestu dute
|
Enpresen deslokalizazioari ateak itxi nahi dizkio Nafarroak. Siemens Gamesak Agoitzen duen fabrikako lana Portugalgo eta Marokoko beste planta batzuetara eramateko erabakiak eta CAFek Castejonen duen Trenasako lantegikoa ere kanpora eramateko asmoak alarmak piztu ditu. COVID-19an krisi ekonomikoak, gainera, halako erabaki gehiago hauspotu ditzake eta horrek eraman du Nafarroako Parlamentua hori oztopatu ahal izateko lege bat onartzera: hemendik aurrera instituzio publikoetatik jasotako diru laguntzak itzultzeko eskatu ahalko die gobernuak.
EH Bilduk sustatu du legea, eta ostegun honetan onartu du parlamentuak PSNren, Geroa Bairen eta Podemosen aldeko botoekin eta zuzenketak sartuta. Navarra Sumak aurka bozkatu du eta Ezkerra abstenitu egin da. Araudi berriaren arabera, enpresa baten deslokalizazio deklarazioak berekin ekarriko du azken zortzi urteetan jasotako diru laguntzak itzuli behar izatea, % 20ko gainordainarekin. Ez dira kontuan hartuko ikerketa eta garapenerako (I+G) jarduerak sustatzeko diru laguntzak.
Argi dago Agoitz eta Castejongo kasuak izan dituztela buruan legea egiterako orduan, baina deslokalizazioa aspaldiko errealitate bat da Nafarroan. Hamar urtean Gamesak han zituen sei lantegiak itxi egin ditu. Enpresa horrek urteotan jaso dituzten diru laguntzen kopuruen inguruan ez dira ados jartzen gobernua eta sindikatuak. Manu Aierdi Ekonomia Garapenerako kontseilariak urri hasieran egindako agerraldi batean bi milioi euroko laguntza bat aipatu zuen eta hori itzultzeko galdegin diola esan zuen. CAFen kasuan, hari emandako beste bi milioiko laguntza bat aipatu zuen Aierdik, baina I+G alorrekoa izaki, azpimarratu zuen zaila izango zela hori itzularaztea. Kasu hauetan araudi berria ezarri.
Dena den, deslokalizazioak ez dira erabat gauzatu oraindik. Azaro hasieran, Siemensek jakinarazi zuen gobernuarekin hizketan ari dela Agoizko planta berriz ireki eta hara lan batzuk eramateko -guztira 150 kaleratu dituzte eta 88 langile birkokatuko-. CAFek, berriz, Castejongo plantaren ixtea urtarrilera arte atzeratu du, kontratu berrien zain -110 langile ditu fabrikak-.
Zein kasutan
Lege berriaren arabera, enpresa bat deslokalizatu egin dela ulertuko da, bi baldintza hauek batera gertatuz gero: enpresa batek Nafarroan duen jarduera bertan behera uzten edo nabarmen murrizten badu eta, aldi berean, hori gertatu aurreko nahiz ondorengo hiru urteetan jarduera hori herrialdetik kanpoko enpresa beraren edo beste batean egiten bada. Aldiz, deslokalizaziorik ez dagoela ulertuko da enpresa horrek lantegi bat itxi baina herrialdean jarduera berriak abian jartzen baditu, eta lantegi batean galdu diren adina lanpostu edo gehiago Nafarroako beste leku batean sortzen baditu.
Legearen arabera, jarduera nabarmen murrizteak esan nahi du langileen kopurua erdira baino gutxiagora jaistea eta horrek, betiere, gutxienez 25 langileri eragitea. Aurreko bi urteetan izandako langileen batez bestekoa hartuko da kontuan horretarako.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190324/euskadi-irratiko-osasun-etxea-saioak-irabazi-du-rikardo-arregi-saria.htm
|
Gizartea
|
Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioak irabazi du Rikardo Arregi saria
|
Arantza Artza esatariak eta Felix Zubia medikuak «zerbitzu publiko eredugarria» eskaini dutela nabarmendu du epai-mahaiak. CodeSyntax enpresari eman diote Komunikazio Saria 'Egunean Behin' galdera lehiaketarengatik.
|
Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioak irabazi du Rikardo Arregi saria. Arantza Artza esatariak eta Felix Zubia medikuak «zerbitzu publiko eredugarria» eskaini dutela nabarmendu du epai-mahaiak. CodeSyntax enpresari eman diote Komunikazio Saria 'Egunean Behin' galdera lehiaketarengatik.
|
Arantza Artza esatariak eta Felix Zubia medikuak jaso dute Rikardo Arregi komunikazio saria, Osasun etxea irratsaioan eginiko lanarengatik. «Zerbitzu publiko eredugarria» eskaini dutela nabarmendu du epai-mahaiak. Zer den lastoa eta zer alea bereizten lagundu dutela, eta erreferentzia bihurtu direla gaineratu dute. Informazioa modu zientifikoan eta kontrastatuan eman dutela nabarmendu dute. Osasun Etxea «saio txiki bat» izan dela esan du Artzak, «artrosiaren eta artritisaren inguruko saio bat izan da, COVIDa iritsi den arte», esan du Artzak. Informazio uholdeari aurre egiten saiatu direla adierazi du, eta entzuleekiko harreman estuari eusten.
Felix Zubiak adierazi duenez, asko ikasi du saioa egiten. «Izurriak loa galarazi dit, ez irratian baizik eta beste lekuetan», adierazi du. Donostia Erietxeko zainketa intentsiboetako medikua da.
Aitormenezko oroigarria jaso dute beste finalistek: Miel Anjel Elustondok, Euskadi Irratiko Faktoria saioko Maite Artolak, eta BERRIAko Pello Urzelaik.
Komunikazio saria, berriz, CodeSyntax enpresak jaso du Egunean Behin galdera lehiaketarengatik. «Euskaratik eta euskaraz sortuko milaka galdera egin dituzte eta 100.000 deskarga lortu dituzte». Sakelakoari «modu irudimentsu eta arrakastatsuan» heldu diote, epaileek nabarmendu dutenez. 40.000 talde inguru sartu dira jokoan, eta komunitate bat sortu dutela gaineratu dute.
Jokalariei eman dizkiete eskerrak jokoaren sortzaileek. Herritarrek egunero bakarrik hamasei aplikazio erabiltzen dituzte egunero telefonoan, batez bestean, gogoratu dute. «Horietako bat euskaraz izatea garaipen bat da», gaineratu dute.
Lete gogoan
Euskal industria kulturalaren beharren inguruan Rikardo Arregik berak eginiko hitzekin hasi da ekitaldia. Joseba Uribesagok gordeta zituen grabazio batetik atera da. Arregik emaniko hitzaldi bat jasotzen du.
Petti musikaria igo da ondoren agertokira, eta Xabier Leteren, Euskal Herri Nerea kantaren bertsioa abestu du. «Euskal Herri nerea, ezin zaitut maite, baina non biziko naiz, zugandik aparte». Joxan Goikoetxeak lagundu dio akordeoiarekin.
Maider Lainez Andoaingo alkateak hartu du hitza gero. Udalak antolatzen du saria. «Izurriaren atzaparretan eroritakoak gogoratu ditu».
Epaimahaiak ezohiko deklarazio bat egin nahi izan du: Gizakiaren eta egiaren laudorioa, izenburupean. Joxe Inazio Basterretxea EHUko irakaslea eta Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakasleak irakurri dute. «Erabat zaildu eta trakestu ditu izurriteak gure ekinbideak oro», esan du Basterretxeak, eta nabarmendu du egiazko informazioa jasotzeko egon diren arazoak. Besteak beste hainbat politikarien ilunkeria salatu du. "Esker oneko eta kritiko izan nahi dugu kazetaritzaren aurrean", adierazi du Goñik. "Errazkeriak ez du laguntzen". Basterretxeak eskerrak eman diete komunikabideei: "Larrua utzi dute kazetari batzuk. Jendeak gaixotu eta hil egin da, eta, halere, kalera atera zarete informazioa biltzera". Goñik kritika egin die "lastoa eta zirina" zabaltzen aritu direnei. "Ez dira gutxi izan. Era guztietako konplot informatiboak daude gure inguruan".
Gizarte konpromisoa bultzatu nahi dute aurtengo sariek, Goñik azaldu duenez.
Goikoetxeak, orduan, pianoari ekin dio, eta Klara Mendizabali lagundu dio Leteren Jardin bat zuretzat kantua abesten.
Gero ere, Antton Valverdek abestu du. Leteren oholtzakide izan zen urte luzez.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190325/madrilgo-aurrekontuei-baietz-esan-diete-eh-bilduren-militantziaren-915ek.htm
|
Politika
|
Madrilgo aurrekontuei baietz esan diete EH Bilduren militantziaren %91,5ek
|
Mahai politikoaren proposamena berretsi dute oinarriek
|
Madrilgo aurrekontuei baietz esan diete EH Bilduren militantziaren %91,5ek. Mahai politikoaren proposamena berretsi dute oinarriek
|
Espainiako Gobernuaren 2021eko aurrekontuak onartuko ditu EH Bilduk. Koalizio subiranistaren mahai politikoak aurrekontuak babesteko eskaera egin zien militanteei, joan den astelehenean, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren bidez, eta oinarrien %91,5ek baietza eman diote, gaur, proposamenari. “Ados zaude EH Bilduk Espainiako Diputatuen Kongresuan dituen bost diputatuek PSOE-Podemosen Gobernuaren aurrekontuei baiezko botoa ematearekin?”. Galdera horri erantzun diote, telematikoki, militanteek. 1.588 boto zenbatu dituzte guztira: 1.453k baietz bozkatu dute, 89k ezetz, eta 46 zuri egon dira.
Koalizioaren iturriek «positiboki» baloratu dute batzarraren garapena, eta uste dute «barne demokraziaren ariketa bat» izan dela. «Bakoitzak bere iritzia libreki adierazteko aukera izan du». Parte hartze «handia» izan zela adierazi dute, eta, nabarmendu, %91,5 horrek «berme zabala» ematen diola mahai politikoak egindako proposamenari..
Otegik astearen hasieran nabarmendu zuenez, aurrekontuei baietza ematea hobetsi du koalizioaren zuzendaritzak, «eskubideak lortzeko eta eskuina geratzeko». Gogoratu zuen, gainera, PSOEren eta UP Unidas Podemosen arteko gobernuari “bide” eman ziotela. Aukera berriak ikusi zituzten, eta, koordinatzaile nagusiak “leiho” hori “irekita” mantentzea defendatu.
Horrekin lotuta, gaur eguerdian bertan jakinarazi du EH Bilduk Madrilgo gobernuarekin beste hiru zuzenketa onartzea lortu zuela: 10 milioi aeronautika sektorearentzat, 48 trenaren azpiegiturarentzat eta hiru milioi Nafarroako Pirinioetako landa gunearentzat.
Mireia Zarate EAJren EBBko idazkariak, aldiz, auzitan jarri du EH Bilduren baiezkoak «euskal errepublikaranzko bidea» erraztuko duenik. Uste du EH Bilduk aurrekontuen negoziazioan sartuta «norabide aldaketa» egin duela «eta horren bidez babesten dute EAJk azken hamarkadetan egindako lana».
Miren Gorrotxategi Elkarrekin-Podemoseko bozeramaileak «historikotzat» jo du EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestea, historikoki «uzkurrak izan direlako estatuarekin». Hain zuzen, Ciudadanoseko buru Ines Arrimadasek ere baieztatu du ez dituztela aurrekontuak babestuko. Horrenbestez, inbestiduran babestu zutenekin egingo dute aurrera Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurrekontuak.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190326/eva-ferreira-izango-da-ehuko-errektorea.htm
|
Gizartea
|
Eva Ferreira izango da EHUko errektorea
|
Boto haztatuaren %66,24 lortu du Ferreirak. Parte hartzea lau puntu eta erdi pasa jaitsi da: botoa ematera deituta zeudenen %7,7k eman du.
|
Eva Ferreira izango da EHUko errektorea. Boto haztatuaren %66,24 lortu du Ferreirak. Parte hartzea lau puntu eta erdi pasa jaitsi da: botoa ematera deituta zeudenen %7,7k eman du.
|
Eva Ferreira izango da EHU Euskal Herriko Unibertsitateko hurrengo errektorea. Gaur egin dituzte hauteskundeak, eta bera izan da hautagai bakarra; beraz, nahikoa zuen botoen herena lortzearekin, baina babes askoz zabalagoa jaso du: boto haztatuen % 66,2 alde izan ditu Ferreirak. Dena den, parte hartzeak utzi du datu esanguratsuena: %7,7koa izan da; %12koa izan zen 2016ko bozetan.
Beste behin ere, hautagaitza bakarra izan da EHUko bozetan. Ez da lehenengo aldia: Nekane Balluerka bakarrik aurkeztu zen duela lau urte, eta hala egin zuen Iñaki Goirizelaiak ere 2012an. legedia aldatuta, botoen %33a lortzea nahikoa denez, Eva Ferreirak ez du arazorik izan.
Botoa ematera joan direnen artean, ordea, babes zabala jaso du: boto haztatuaren %66,2 izan da Ferreiraren zerrendarentzat. Horrela, Nekane Balluerkak duela lau urteko hauteskundeetan lortutako emaitzak errepikatzea lortu du: botoen haztatuaren %66,3 izan zen Balluerkarentzat.
Ikasleen artean lortu ditu emaitzarik onenak. Hain zuzen, botoa ematera joan den ikasleen %71,4k egin du Ferreiraren alde, eta %25,4k bozkatu du zuri. Talde horretan, nabarmen hobetu ditu duela lau urteko emaitzak: ikasleen %55,2k egin zuten Balluerkaren alde. Kontuan hartu behar da botoen pisuaren %22,08 dutela ikasleek. Dena den, Balluerkak baino emaitza kaskarragoak jaso ditu Ferreirak beste talde guztietan. Bereziki nabarmentzekoa da doktore iraunkorrak eta iraunkor ez-doktoreak ez diren irakasleen eta ikertzaileen izan duen galera: duela lau urteko emaitzekin alderatuta,%72,4aren babesa izan zuen Balluerkak; Ferreirak, %59,7arena. Azken emaitzan, doktore iraunkorren botoak du pisurik handiena —%56,25 dagokie, eta baleko emaitza lortu du Ferreirak: %65,5ak aldeko bozka eman du, duela lau urtetik bost puntu eta erdi jaitsita.
COVID-19aren eragina
Egunaren alderdi iluna parte hartzearena izan da: deituta zeudenen %7,7k eman dute botoa. Ohikoa denez, ikasleen parte hartzea izan da baxuena: %2,1 soilik hurbildu dira hauteslekuetara, 2016tik ia hiru puntu jaitsita. Aldiz, doktore iraunkorren %66,4k erabaki dute botoa ematera joatea, baina hor ere jaitsiera egon da duela lau urteko bozekin alderatuta, zortzi puntu pasakoa.
Ferreirak hauteskundeen balorazio positiboa egin du, baina onartu du ez dela kanpaina erraza izan, COVID-19a eta hautagaitza bakarra izatea tarteko, zailtasunak izan dituztelako unibertsitate komunitatera gerturatzeko. Gaur ere hainbat gorabehera izan dira: hainbat ikasle taldek salatu dutenez, Ertzaintzaren presentzia handia egon da EHUren campusetan.
Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Ferreira, Barakaldon (Bizkaia) jaioa, 1963an. Euskara da bere muga nagusietako bat: euskaraz hitz egiteko zailtasunak ditu. BERRIAri ziurtatu zionez, euskara ikastea du erronkatzat, eta belarriprest gisa ari da parte hartzen Euskaraldian.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190327/puntu-ona-alkmaarren.htm
|
Kirola
|
Puntu ona Alkmaarren
|
Reala lotuta aritu da. Baina txuri-urdinek bizirik segitzen dute Europa ligan, zazpi punturekin.
|
Puntu ona Alkmaarren. Reala lotuta aritu da. Baina txuri-urdinek bizirik segitzen dute Europa ligan, zazpi punturekin.
|
Realak 0-0 berdindu du AZ Alkmaaren zelaian, eta puntu bat batuta itzuli da Donostiara. Txuri-urdinek ezin izan dute orain artean bezain distiratsu aritu, eta hutsal aritu dira. Kontrarioari kilimarik egin gabe etxeratu dira. Bi taldeak arerioarekiko errespetu handiz zelairatu dira. Jakitun ziren tartea utziz gero aurkariak min handia egin ziezaiokeela, eta nahiago izan dute partidari patxadatsu ekin, zer gerta ere. Europa ligan izan dezaketen etorkizunari norabide bat eman ziezaiokeen dema izanik, presak ez zuen deus onik ekarriko.
AZ Alkmaar joaneko neurketako lezioa ikasita zelairatu da, gainera; atzerago egin du presioa lehen minutuetan, eta hutsunerik ez du utzi. Realak pairatu egin du etxekoen jokatzeko era hori. Lehen zatiak aurrera egin ahala baloi jabetza handitu arren, Imanol Alguacilen jokalariei kosta egin zaie Herbeheretakoen defentsako lerroa gainditzea. Bakanak izan dira aurretik jartzeko izan dituzten aukerak.
Txuri-urdinen erasoko jokalariek lanak izan dituzte zirrikituak aurkitzeko. Eroso zegoen AZ Alkmaar, bere legea ezarrita. Taktikak hartua zuen bizitasunaren lekua. Azken finean, horixe faltatu zaie donostiarrei: orain artean erakutsitako txinparta. Astun zegoen jokoa, eta horrek mesederik ez die egin bisitariei. Arne Sloten taldea izan da aukera argienak izan dituena. Hutsean amaitu da gatzik gabeko lehen zatia. Abiadura eske zen partida, baina ez Realak, ez AZ Alkmaarrek, ez dute horretarako urratsik egin. Orekatua izan da lehen erdia.
Aldageletatik itzuli orduko lehengo joerari eutsi dio norgehiagokak. Makal zelairatu dira bi taldeak, eta Adnan Januzaj izan da Realaren aldetik grina apur bat erakutsi zuen bakarra. AZ Alkmaar izan da gola gertuen izan zuen taldea, ordea; 56. minutuan hanka sartzea egin dute Realeko atzelariak, eta korner bat bakar-bakarrik errematatu du Karlssonek.
Gainetik atera du baloia Alex Remirok, eta horrek saihestu du Reala markagailuan atzetik jartzea. Hurrengo minutuan beste aukera izugarri ona izan du Koopmeinersek. Area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu bat langara bota du. Horiek izan dira Realaren minuturik eskasenak. Herbeheretakoek aukerak sortu dituzte, eta txuri-urdinak ia gerturatu ere ez dira egin aurkariaren atera. Aldi bakarretako batean penaltia eskatu du Mikel Oiartzabalek; 64. minutua zen, eta erritmo aldaketa baten ostean lurrera jausi da. Epaileak ez du ezer adierazi. Suspertuko zuen jokaldi baten bila zebilen taldea, eta 79. minutuan izan da partidaren norabidea aldatzear egin zen abagunea. Roberto Lopezek falta jaurtiketa indartsua egin du area ertzetik, baina alderatzea Porturi iritsi, eta Willian Josek oztopatu du.
Neurketaren hondarrean apurtzera egin du partidak, eta bi taldeek gerturatu dira kontrarioaren ate ingurura. Ez dira gai izan golik egiteko, ordea, eta hor amaitu da neurketa. Azkenean, lehian segitzeko adinako puntu banaketa, eta astebetez gutxienez. Napoliren itzalean egon beharra. Bi puntuko abantaila hartu dute italiarrek, eta lidertzan dira Rijeka azpiratuta (2-0).
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190358/bbvak-eta-sabadellek-ez-dute-lortu-bat-egiteko-akordiorik.htm
|
Ekonomia
|
BBVAk eta Sabadellek ez dute lortu bat egiteko akordiorik
|
Sabadellentzat, BBVAk eskainitako dirua ez da nahikoa.
|
BBVAk eta Sabadellek ez dute lortu bat egiteko akordiorik. Sabadellentzat, BBVAk eskainitako dirua ez da nahikoa.
|
BBVAk eta Sabadellek joan den astearen hasieran adierazi zuten ofizialki biak batzearen inguruko negoziazioak hasiak zirela. Gaurko goizaldera arte iraun dute elkarrizketa horiek, jakinarazi dutenez. Sabadelli iruditu zaio BBVAk ordaindu nahi zuen prezioak ez zuela kontuan hartu negozioaren potentziala eta bankuaren independentziaren galera. «Bi aldeek ez dute akordiorik lortu entitateen akzioak trukatzeko ekuazioari buruz», esan dio Sabadellek Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari.
BBVAk ere bidali dio mezu bat batzorde horri, esanez negoziazioak amaitu egin direla, azalpen gehiagorik eman gabe. Ikusteko dago merkatuek nola erantzungo dioten erabaki horri. Sabadell %32 igo da elkarrizketen berri eman zutenetik, nahiz eta oso kotizazio baxuak zituen lehen. BBVAk %19ko igoera izan du tarte horretan.
Zenbait hedabidek azaldu dutenez, bi bankuak ez zetozen bat auzi nagusietan. BBVAren asmoa zen akzio truke batekin ordaintzea, eta, zabaldu dutenez, Josep Oliu Sabadelleko presidenteak entitate berriko presidenteorde izatea eskatu du. Iturri horien arabera, Carlos Torres BBVAko presidenteak ez du nahi izan, besteak beste, Villarejo auzia dela eta. Izan ere, Torres auzipetuko balute eta presidente izateari utzi beharko balio, boterea Oliuren eskuetan gera litekeelako.
Bi bankuek bat eginez gero, aktibotan 950.000 milioi euro lituzkeen finantza erakunde bat sortuko litzateke, Caixabanken eta Bankiaren baturak izango duenaren antzeko tamainakoa.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190359/ostalariek-saldu-gabeak-itzuli-dizkiote-suprefeturari.htm
|
Gizartea
|
Ostalariek saldu gabeak «itzuli» dizkiote suprefeturari
|
Ipar Euskal Herriko ostalarien kolektiboak haserrea erakutsi du Baionan, goizean. Garagardo iraungiak ireki dituzte suprefeturaren atarian.
|
Ostalariek saldu gabeak «itzuli» dizkiote suprefeturari. Ipar Euskal Herriko ostalarien kolektiboak haserrea erakutsi du Baionan, goizean. Garagardo iraungiak ireki dituzte suprefeturaren atarian.
|
Kasu, ostalariak kexu lelopean bildu dira Iparraldeko hamar bat ostalari, goizean, Baionako suprefeturaren aitzinean. Frantziako Gobernuak iragarritako neurriek haserrea piztu dute haien artean: izan ere, jatetxeak urtarrilaren 20tik aitzina irekitzeko asmoa erakutsi zuen Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak; ostatuentzako, ordea, ez zuen eperik aipatu. «Kexu garela adierazi nahi dugu; ez gara ados hartutako azken erabakiekin», deitoratu du Florian Bouffaut Baionako Kalostrapeko ostalariak. «Entzunak izateko», Baionako suprefetura aitzinean iraungitako garagardo upelak ireki dituzte, ekintza sinboliko gisa. «Galdu dugun erreserba itzuli nahi izan diogu prefeturari», azaldu du Bouffautek.
«Guztira bost hilabetez egon behar izan dugu hetsirik, eta ez dugu batere perspektibarik ondoko asteetarako. Ez dakigu zenbat denboraz iraunen duen egoerak, baina geroz eta zailagoa egiten ari zaigu». Honela mintzatu da Sandrine Dulong, Baionako Les Pyrenees ostatuko jabea. Bestelako saltegiek bihar irekiko dituzte berriz ateak, eta erabakia txalotu du Dulongek, baina «ostatuek ere ahal bezain fite berriz ireki behar» dituztela aldarrikatu du.
Frantziako Gobernuak zenbait laguntza hitzeman zizkien hetsirik egon behar duten enpresei: 10.000 euroko laguntza gehienez ere, eta langileentzako langabezia partziala. Halere, neurriak «eskasak» direla diote ostalariek. Sebastien Agerre ostalariak badu urte bat ostatua saldu eta beste bat erosi zuela Baionan. «Nik ezin ditut laguntza horiek ukan, iaz ez baitut lan egin. Momentu honetan, nire diru sarrera zero eurokoa da», salatu du. «Zaila da, ez baitakigu gerora begira nolakoa izango den egoera. Guk jakin nahi dugu noiz eta nola irekitzen ahalko dugun».
Pirinio Atlantikoetako departamenduko Eric Spitz prefetak goiz honetan egindako agerraldi batean baieztatu duenez «diskotekak eta ostatuak irekiko ditu azkenik» Frantziako Gobernuak. Urtarril hasieran «egoera ebaluatuko» du Frantziako Gobernuak, «perspektibak zein diren» aztertzeko.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190360/txertoa-jasoko-duten-lehentasunezko-hamabost-taldeak-zehaztu-ditu-illak.htm
|
Gizartea
|
Txertoa jasoko duten lehentasunezko hamabost taldeak zehaztu ditu Illak
|
Besteak beste, 65 urtetik gorako herritarrak, patologiaren bat duten arrisku taldekoak eta espazio itxietan lan egiten dutenak txertatu nahi ditu Espainiako Osasun ministerioak.
|
Txertoa jasoko duten lehentasunezko hamabost taldeak zehaztu ditu Illak. Besteak beste, 65 urtetik gorako herritarrak, patologiaren bat duten arrisku taldekoak eta espazio itxietan lan egiten dutenak txertatu nahi ditu Espainiako Osasun ministerioak.
|
Koronabirusaren aurkako txertateka kanpaina nolakoa izango den azaldu du gaur goizean Salvador Illa Espainiako Gobernuko Osasun ministroak. Biztanleria hamabost taldetan banatzea erabaki du Espainiako Osasun ministerioak, urtarrila eta ekaina bitartean txertoa jartzeko. Hiru fasetan antolatuko den txertaketa kanpaina bat landu du gobernuak, eta lehena urtarrilerako prest egongo dela aurreikusi du. Urtarriletik martxora txertatuko dituzte zahar etxeetako egoiliarrak, bertako eta osasungintzako langileak, eta egoitzetan ez dauden baina mendekotasunen bat dutenak.
Martxotik ekainera artean, berriz, biztanleriaren gehiengora heltzeko asmoa dute, eta talde hauek izango dute lehentasuna gobernuarentzat: 65 urtetik gorako herritarrak; patologiaren bat duten arrisku taldeko pertsonak, arrisku gutxikoak eta handikoak bereizita; espazio eta komunitate itxietan lan egiten dutenak; baldintza sozioekonomikoagatik «egoera zaurgarrian» daudenak; ezinbesteko jardueretako langileak; irakasleak; haurrak; nerabeak eta gazteak, 16 urtetik aurrera; intzidentzia handiko eremuetan edo agerraldiak dituzten tokietan bizi direnak; haurdun dauden emakumeak eta edoskitze garaian dauden amak; eta SARS-COV-2an immunitatea modu naturalean duten pertsonak.
Hala ere, Illak esan du goiz dela zehazteko talde horiek noiz eta nola jasoko duten txertoa. Txertoa jasotzeko ordenari dagokionez, hainbat aldagai hartuko dituzte kontuan, tartean hilkortasuna, transmisio arriskua edo gizarte zaurgarritasuna.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190361/azpiazuk-iragarri-du-laquoeuskadik-europako-funtsetara-programa-propioaraquo-aurkeztuko-duela.htm
|
Ekonomia
|
Azpiazuk iragarri du «Euskadik Europako funtsetara programa propioa» aurkeztuko duela
|
Ekonomia sailburuak Legebiltzarrean esan du beharrezko eraldaketei «herri gisa» heldu nahi dietela, eta xehetasunak abenduaren 9an egingo duen agerraldian emango dituela. EH Bilduren ustez, «akats estrategikoa da batzuk bazterrean uztea».
|
Azpiazuk iragarri du «Euskadik Europako funtsetara programa propioa» aurkeztuko duela. Ekonomia sailburuak Legebiltzarrean esan du beharrezko eraldaketei «herri gisa» heldu nahi dietela, eta xehetasunak abenduaren 9an egingo duen agerraldian emango dituela. EH Bilduren ustez, «akats estrategikoa da batzuk bazterrean uztea».
|
«Herri gisa heldu nahi diegu beharrezko eraldaketei, eta Euskadik programa propio bat aurkeztuko du; lankidetzarako eta batzeko espiritu argia duen programa bat». Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du Europako funtsak jasotzeko proiektuak izango dituen programa abenduaren 29an onartuko duela Eusko Jaurlaritzak, gero Pedro Sanchezi aurkezteko, hark urtarrilean Europako Batzordera eraman dezan.
«Gure erronka da Euskadi Next 2021-2026 programa ikuspegi partikularrak gainditzeko gai izatea, herrialde ikuspegia duen proposamen komuna sortzeko», esan du Azpiazuk. «Gure ikuspuntu propioaren alde egin dugu, gure erronkekin eta gure politika publikoekin lerrokatua, gure gobernu programarekin eta Europako Batasunak bera errekonozitutako espezializazio adimentsuekin. Erakunde arteko kolaborazio eta kolaborazio publiko-pribatuko planteamendu bat jasotzen du».
Sailburuak azaldu du programari buruzko xehetasun gehiago abenduaren 9an emango dituela, Eusko Legebiltzarrean egitekoa duen agerraldian. Zertzelada batzuk eman ditu, hala ere, zehaztu programak bi ardatz nagusi dituela: «Batetik herrialdearen eraldaketarako apustuak daude, eremu estrategikoetan indarra jartzeko, elkarlan publiko eta publiko-pribatuaren bidez». Ardatz horrek lau esparru bilduko ditu, sailburuaren arabera: energia berriztagarrien sorkuntza, mugikortasun iraunkorra, zibersegurtasuna teknologia eskaintzaren ikuspegitik, eta pertsonen osasuna eta zaintza.
Bigarren ardatzean Europako funtsek jada abian dauden ekimenak bultzatzeko balioko lukete, eta Azpiazuk sektoreak aipatu ditu: «Giza habitaten kalitatea, enpresen eta administrazioen digitalizazioa eta berrikuntza, hondamendi naturalak, eta bizitzan zeharreko ikaskuntza».
Ekonomia eta Ogasun sailburuaren arabera, Euskadi Next programa osatzeko sailen arteko batzordeak hamar topaketa egin ditu azaroaren 17an osatu zenetik.
EH Bildu
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, ordea, kexu agertu da, ez dagoelako Jaurlaritzak iragarritako marko eraginkorrik eragileek proposamenak egiteko eta erabakitzeko. Azaldu du EH Bilduk baduela proposamen sakon bat «herri honek estrategikoki dituen beharrekin», baina, «ez dakigu non aurkeztu», gaitzetsi du. Iriarteren aburuz, «akats estrategiko larria da batzuk bazterrean uztea, funts horiek duten garrantzia kontutan izanda, baina, batez ere, datozen belaunaldietan izango duten eragina kontuan izanda».
Urkulluk erantzun dio, batetik legebiltzarkideek euren proposamena egiteko aukera izango dutela Azpiazuk egitekoa duen agerraldian, eta bestetik azaroaren 17an osatutako batzordeak hainbat eragilerekin bildu dela. «Aldundiekin, hiriburuekin, Eudelekin, merkataritza ganberekin, ekonomia edo gizarte arazoetarako batzordeekin, enpresa elkarteekin, sindikatuekin, finantza entitateekin, kooperatibekin... Ehunka egitasmo proposamen jaso ditugu», esan du Urkulluk. «Beraz, zuk eskatzen duzun eragileen arteko elkarrizketa zabala, norabide estrategikoak eta lehentasunezko proiektuak zehazteko, martxan da eta irekita dago».
Lehendakariak gaineratu du Iriarterekin azaroaren 6an egindako bileran, haren eskutik jasotako 123 neurrien agirian lau zirela Europako funtsen inguruan egindako eskakizunak: gobernantza eredua eta gardentasuna, herri gisa aritzea, proiektu eraldatzaileak izatea eta finantzaketa administrazio maila guztietara iristea. «Hitzez hitz betetzen ari gara zuen eskaera hori», esan dio Urkulluk Iriarteri.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190362/positibo-tasa-55-da-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Positibo tasa %5,5 da Hego Euskal Herrian
|
Apur bat behera egin dute kasu kopuruak eta positiboen ehunekoak. Beste 785 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, bezperan baino 22 gutxiago.
|
Positibo tasa %5,5 da Hego Euskal Herrian. Apur bat behera egin dute kasu kopuruak eta positiboen ehunekoak. Beste 785 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, bezperan baino 22 gutxiago.
|
Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun agintariek eman dituzten datuen arabera, atzo beste 758 kasu detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, bezperan baino 22 gutxiago. Egindako proba guztien %5,5 da. Asteazkeneko datuekin alderatuta, beraz, zertxobait hobetu dira datuak: kutsatu gutxiago egoteaz landa, positiboen ehunekoak ere apurtxo bat behera egin du, %5,7tik %5,5era. PCR eta antigeno testen kopuruari dagokionez, ez da aldaketa handirik izan bezperan egin zirenetik: 14.143 test egin ziren atzo, eta 14.099 asteazkenean.
Lurraldez lurralde, atzo Araban 85 positibo detektatu zituzten (25 gutxiago), Bizkaian 224 (34 gutxiago), Gipuzkoan 307 (19 gehiago) eta Nafarroan 161 (bezperan baino 20 gehiago).
Nafarroako Gobernuak gaur goizean aurreratu ditu datuak, eta azpimarratzekoa da kasu kopuruak eta positiboen ehunekoak berriro egin dutela gora, apur bat bada ere. Atzo, 2.910 PRC eta antigeno proba egin zituzten Nafarroan, eta egindako proba guztien %5,5ek eman zuten positibo. Bezperan zenbatutako datuekin alderatuta, okerrera egin dute, igoera txikia izan bada ere. Asteazkenean, 3.218 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta horietatik 141 izan ziren positibo. Positibo tasa %4,4koa zen asteazkenean.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190363/palestinarrei-laguntzeko-dirurik-gabe-geratu-da-lehen-aldiz-unrwa.htm
|
Mundua
|
Palestinarrei laguntzeko dirurik gabe geratu da lehen aldiz UNRWA
|
Nazioarteak Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoari hitzemandako funtsetatik erdia soilik jaso du hark Gaza eta Zisjordaniaren kasuan, eta %40 Sirian bizi diren palestinarren kasuan.
|
Palestinarrei laguntzeko dirurik gabe geratu da lehen aldiz UNRWA. Nazioarteak Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoari hitzemandako funtsetatik erdia soilik jaso du hark Gaza eta Zisjordaniaren kasuan, eta %40 Sirian bizi diren palestinarren kasuan.
|
Ez da lehen aldia egoeraren larrian salatzen duena. Baina aurten eta kasu honetan ere pandemiak eragindako krisiak zuzenean eragin dio UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoari. Azaroaren hasieran iragarritakoa bete egin da, eta erakundea langileei ordaintzeko eta errefuxiatu palestinarren laguntzeko funtsik gabe geratu da.
«Amildegi baten ertzean gaude, baina erorikoa saihestu genezake oraindik nazioarteak hitzemandako laguntza berehala ematen badu», adierazi du Philip Lazzarinik, erakundeko idazkari nagusiak. Aurtengo urterako hitzemandako funtsetatik erdia besterik ez du jaso erakundeak Gaza eta Zisjordaniarako eta %40 Siriarako. Gehiago jaso ezean, UNRWAko arduradunek ohartarazi dute datorren urteko lehen hiruhilekorako milioi bat errefuxiaturentzako janari banaketa kolokan legokeela. Horrez gain, erakundeko langileetako askok –errefuxiatuak dira haietako %99– soldataren zati bat kobratu ahal izango lukete gehienez.
Urte amaierara arteko lanak aurreikusi moduan egin ahal izateko, erakundeak 167 milioi euro beharko lituzke. Ez da lehen aldia halako egoera batean dagoena. Joan den irailean NBEren Larrialdietarako Funtsaren laguntza eskatu behar izan zuten 30.000 langileri ordaindu ahal izateko.
Duela urtebete baino gutxiago nazioarteak erakundearen beharra nabarmendu zuen, hari eustearen alde bozkatuz. Baina babes politikoak ez du babes ekonomikoa ekarri. Arduradunek salatu dute azken bost urteotan, 2018an salbu, UNRWAk ez duela nahikoa dirurik jaso 5,6 milioi errefuxiatu palestinarren oinarrizko beharrak asetzeko.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190364/ostalaritzako-7230-negoziok-eskatu-dituzte-eusko-jaurlaritzaren-laguntza-bereziak.htm
|
Ekonomia
|
Ostalaritzako 7.230 negoziok eskatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntza bereziak
|
EH Bilduk neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari «sektorearen zati bat salbatzeko, beste bat dagoeneko desagertu delako».
|
Ostalaritzako 7.230 negoziok eskatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntza bereziak. EH Bilduk neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari «sektorearen zati bat salbatzeko, beste bat dagoeneko desagertu delako».
|
Ostalariek euren protestetan erabilitako kartelak erakutsiz egin dio deia Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak Iñigo Urkulluri. Batetik, orain bi aste Alemaniako laguntza ereduaz egindako adierazpen «mingarriak» zuzentzeko eskatu dio; bestetik, datuak eman ditu sektorearen« egoera errealaz», eta azkenik galdera egin du, ea Jaurlaritzak neurri nahikoak aktibatuko dituen «ostalaritzaren egoera kritikoari aurre egiteko».
Casanovak azaldu du orain arteko neurriak ez direla sektorearekin adostu, «eta ez dira sektoreak eskatzen dituen neurriak». EH Bilduren ustez, egoera kritikoa da: «ez zarete oraindik jabetu sektorea pairatzen ari den egoera larriaz. Oraindik garaiz gaude, neurriak hartzeko sektorearen zati bat salbatzeko, beste bat dagoeneko desagertu delako. Mugitu zaitezte».
«Osasun larrialdian gaude, eta arlo guztietan behar dira laguntzak», erantzun du Urkulluk. «Zuk erreskate plan bat eskatzen duzu, eta nik esango dizut erreskate plan hori martxan dagoela; martxoaren 24an abiatu genuen». Urkulluren arabera, erreskate plan orokor bat dago,« ostalaritzari ere erantzuten diona». Horrez gain, ostalarientzako laguntza bereziak ere onartu direla nabarmendu du, eta azaldu aste honetan jada 7.230 negoziok eskatu dituztela 4.000 euroraino iritsi daitezkeen laguntzak. Sektoreak 13.000 bat establezimendu eta 55.000 langile ditu.
EH Bilduren jarrera ere gaitzetsi du lehendakariak: «Zuek ezkutatu egiten duzue Aste Santuan presio egin zenutela ostalaritza guztia ixteko, merkataritza, hezkuntza, kultura, enpresak... Herrialdearen erabateko itxiera proposatu zenuten, ostalaritzatik hasita. Leporatu gintuzuen ekonomia lehenesten genuela, pertsonen gainetik. Egoera horri nola eutsi galdetutakoan, irtenbide erraza eskaini zenuten: AHT gelditu eta zergak handitu. Zuek oraintxe babestu dituzue estatuko aurrekontuak, AHT gelditu gabe eta zergak handitu gabe; eta babestu dituzue ostalaritza laguntzeko inolako neurririk gabe».
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190365/halima-aden-modeloak-ibiltokiak-utzi-ditu-industriak-bere-sinesmenetatik-urruntzera-behartu-duelako.htm
|
Mundua
|
Halima Aden modeloak ibiltokiak utzi ditu industriak «bere sinesmenetatik urruntzera behartu» duelako
|
Modelo somaliar-estatubatuarra hijab batekin desfilatu zuen lehena izateagatik egin zen ospetsu. Orain, Instagrameko bere profilean, azaldu du presioa sentitzen zuela bere identitateagatik: «Nire buruaren defentsan ari naiz, baina baita modaren ondorioz euren arima galdu duten guztien alde ere».
|
Halima Aden modeloak ibiltokiak utzi ditu industriak «bere sinesmenetatik urruntzera behartu» duelako. Modelo somaliar-estatubatuarra hijab batekin desfilatu zuen lehena izateagatik egin zen ospetsu. Orain, Instagrameko bere profilean, azaldu du presioa sentitzen zuela bere identitateagatik: «Nire buruaren defentsan ari naiz, baina baita modaren ondorioz euren arima galdu duten guztien alde ere».
|
Halima Aden modeloak 23 urterekin utzi ditu ibiltokiak. Ospetsu egin zen industria horretan hijab batekin desfilatu zuen lehen modeloa izateagatik —2016ko Miss Minnesota lehiaketan—, baita Sports Illustrated aldizkari entzutetsuaren azalean burkini bat jantzita ateratzeagatik ere. British Vogue aldizkariaren azalean ere ateratakoa da, eta New Yorkeko modaren astean desfilatutakoa. Orain, ordea, desfilatzeari uztea erabaki du modelo somaliar-estatubatuarrak.
Erabakia hartzera bultzatu dutenak jasandako presioak izan dira. Adenek bere Instagrameko profilean azaldu ditu arrazoiak, eta, izan duen arrakasta izanda ere, modaren industriak bere identitatetik geroz eta gehiago urruntzera behartzen zuela adierazi du: «Presionatuta sentitzen nintzen, eta, sarri, deseroso ere bai argazki saioetan».
Dena den, errua bere buruari egozten diola gehitu du, «aukerei lehentasuna emateagatik, benetan jokoan zegoena ahaztuta», bere identitateari eta sinesmenei erreferentzia eginez. Modaren industriari, berriz, kritika egin dio estilista musulman gutxi dagoelako, eta sarri bere eskubideak urratzen zituzten arropak jantzarazten zizkiotelako.
Bideaz harro
Zehazki, koronabirusak eragindako geldialdi batean «begiak ireki» zituela azaldu du modeloak: «Azkenean jabetu nintzen non egin nuen akatsa hijab-arekin egiten ari naizen bidaia pertsonalean». Bere amarekin igo zuen beste argazki batean ere gai horretaz idatzi du Adenek: «Neure buruaren defentsan ari naiz, baina baita modaren ondorioz euren arima galdu duten guztien alde ere».
Kenyako iheslarien kanpamentu batean jaioa da, eta 7 urterekin heldu zen Amerikako Estatu Batuetara. Argi utzi du harro dagoela egindako ibilbideaz, ez zuelako inor izan «bidea irekitzen», eta akatsak ere bide horren parte direlako: «Ondo egin dut, baina ez da nahikoa. Aurrerantzean ere halako elkarrizketak izaten jarraitu behar dugu sistema benetan aldatzeko»
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190366/iurgi-garitagoitia-presoa-espainiaratu-egin-dute.htm
|
Politika
|
Iurgi Garitagoitia presoa Espainiaratu egin dute
|
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Soto del Realgo espetxera eraman dute euskal presoa, Lannemezangotik. Ibon Fernandez Iradik «ongi» gainditu du COVID-19a, baina Etxerat-ek salatu du konfinamenduko baldintzek kalte egin diotela.
|
Iurgi Garitagoitia presoa Espainiaratu egin dute. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Soto del Realgo espetxera eraman dute euskal presoa, Lannemezangotik. Ibon Fernandez Iradik «ongi» gainditu du COVID-19a, baina Etxerat-ek salatu du konfinamenduko baldintzek kalte egin diotela.
|
Iurgi Garitagoitia euskal presoa Espainiaratu eta urrundu egingo dute, Etxerat-ek jakitera eman duenez. Izan ere, Lannemezango espetxean zegoen Garitagoitia (Okzitania, 330 kilometro), eta, Espainiaratuta, Soto del Realgo kartzelara eraman dute (Espainia, 490 kilometro).
Euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, bestalde, Ibon Fernandez Iradi euskal presoak «ongi» igaro du COVID-19a, eta asteazkenean atera zen konfinamendutik. Halere, Etxerat-ek ohartarazi du Lannemezango bakartze moduluan «hezetasun eta hotz handiak» pasatu dituela. Esklerosi anizkoitza du Fernandez Iradik, eta egoera horrek kalte egin dio eri den presoari, Etxerat-en arabera: «Jasan duen egoerak ez dio onurarik eragiten bere tratamendurako eta are gutxiago espetxean jarraitzeak. Hortaz, beste behin, Ibon eta larri eri diren beste hamazazpi euskal preso politikoen askatasuna eskatzen dugu».
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190367/gas-naturalean-inbertitzen-segituko-du-jaurlaritzak-trantsiziozko-energia-gisa-hartuta.htm
|
Gizartea
|
Gas naturalean inbertitzen segituko du Jaurlaritzak, trantsiziozko energia gisa hartuta
|
EH Bilduko Mikel Oterok Arantxa Tapia Ingurumen sailburuari galdetu dio ea zer egiteko asmoa duten poltsa publikoan 80 milioiko zuloa eragin duen gas naturalaren ustiaketa proiektuarekin. Ixteko eta berriztagarrietan inbertitzeko eskatu dio Jaurlaritzari.
|
Gas naturalean inbertitzen segituko du Jaurlaritzak, trantsiziozko energia gisa hartuta. EH Bilduko Mikel Oterok Arantxa Tapia Ingurumen sailburuari galdetu dio ea zer egiteko asmoa duten poltsa publikoan 80 milioiko zuloa eragin duen gas naturalaren ustiaketa proiektuarekin. Ixteko eta berriztagarrietan inbertitzeko eskatu dio Jaurlaritzari.
|
Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak Arantxa Tapia Ingurumen sailburuari galdetu dio zer asmo duen Jaurlaritzak Shesa sozietate publikoarekin, datu ofizialen arabera gas naturala ustiatzen duen enpresa publiko hori defizitarioa baita, eta aurreikuspena ere txarra baita. Tapiak erantzun dio gas naturalaren ustiaketa trantsiziozkoa dela, eta Jaurlaritzaren apustua energia berriztagarrien aldekoa dela.
Eusko Legebiltzarrean, gobernuaren kontrol saioan galdetu dio Oterok Tapiari auziari buruz. Izan ere, EH Bilduk iragan astean egin zuen agerraldi batean eman zituen datuak. Gas naturala ustiatzen du Shesak, Viuran (Errioxan). Oterok iragan astean datu ofizialak aipatuz esan zuenez, 50 milioi euro diru publiko inbertitu ditu, baina 26 berreskuratu ditu; beraz, 24 milioiko defizita izan du. Aurten 7,7 milioi jasotzea espero zuten, eta 1,1 baino ez dituzte jaso. Gasaren ustiaketa ere aurreikuspenen azpitik joan da, eta joera beheranzkoa da. Duela bi urte milioi bat metro kubiko ateratzekoak zirela iragarri zuten, eta 180 baino ez dituztela atera azalarazi du Oterok, eta joera negatiboa dela berretsi du.
Datu horien argitara, bi eskaera egin dizkio gobernuari: batetik, diru publikoa xahutzeari uzteko, eta bestetik, aldaketa klimatikoaren larritasunari erreparatuta, baliabide guztiak energia berriztagarrietan jartzeko. Oterok datu horien berri eman zuenean adierazi zuen Viura proiektura bideratutako diru guztia energia berriztagarrietara bideratu izan balitz 130.000 plaka fotovoltaiko ezarri ahal izango liratekela Arabako EKIA proiektuan ikusitakoaren arabera. «Porrot egin duen gas naturalaren aldeko apustua alboratzeko» eskatu dio, «Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikoaren Lege proiektua aldatzen saiatzen ari da Madrilgo Kongresuan Viura eta Armentia moduko proiektuak kosta ahala kosta bizirik mantentzeko», Oterok azaldu zuenez. Tapiak erantzun dio trantsizio energetikoa ezin dela egun batetik bestera egin, eta berriztagarrien gaineko errentagarritasuna aztertu eta martxan jarri bitartean gas naturalaren ustiaketarekin segituko dutela, trantsiziozko aukera bat dela azpimarratuta. Zero kilometroa ere defendatu du Tapiak, eta esan du Jaurlaritzaren apustua dela aukera izanez gero bertan ustiatzea energia, kanpotik ekartzea bainoago. Horregatik defendatu du Viuran ustiatzen segitzea, eta Armentian ere segituko dutela berretsi du. Baina trantsizio energetikoan inbertitzen segituko dutela ere berretsi du. Eguzki energian eta energia eolikoan inbertitzen eta proiektuak garatzen ari direla aurreratu du.
Oterok erantzun dio trantsizio energetikoa beharrezkoa dela, horretan ados daudela, baina «2020an daukagun egoerarekin erabaki behar dugu diru publikoa non jarri behar dugun. Eta datuak erakutsi dute ez bakarrik ez dela errentagarria, baizik eta 80 milioiko zuloa eragin duela gasaren inbertsioak». Larrialdi klimatikoaren aurrean, lidergo argi bat azaltzeko unea dela uste du Oterok, «Hidrocarburos Euskadi ixteko ordua da».
Tapiak berretsi du gasa trantsiziozkoa dela, energia berriztagarrietan inbertitzen ari direla eta denbora behar dela esan du, eraginkortasunaren izenean.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190368/sarek-eta-etxerat-ek-presoen-alde-mobilizatzeko-deia-egin-diote-gizarteari.htm
|
Politika
|
Sarek eta Etxerat-ek presoen alde mobilizatzeko deia egin diote gizarteari
|
Azken ortziraletako protestak batera deituko dituzte. Bi taldeen ustez «euskal gizartea da estatuak eta gobernuak mugiarazten dituen motorra», eta, beraz, karrikara ateratzeko deia egin dute.
|
Sarek eta Etxerat-ek presoen alde mobilizatzeko deia egin diote gizarteari. Azken ortziraletako protestak batera deituko dituzte. Bi taldeen ustez «euskal gizartea da estatuak eta gobernuak mugiarazten dituen motorra», eta, beraz, karrikara ateratzeko deia egin dute.
|
Etxerat-en eta Sareren ustez «bizi dugun unean merezi du ahaleginak batzea», eta, hori dela eta, azken ortziraletako presoen aldeko protestak elkarrekin deituko dituzte bi taldeek —gaur dira egitekoak—. Patricia Velez Etxerat-eko bozeramaileak eta Joseba Azkarraga Sarekoak Gasteizen egin duten agerraldian gizarteari protesta egiteko deia egin diote, horrek duen garrantzia azpimarratuta: «Gizarte aktibazioak eta mobilizazioak duten garrantzia dela eta, presoak Euskal Herrira ekartzeko eta bakea eta elkarbizitza lortzeko bidea atzeraezina izan dadin; izan ere, euskal gizartea da estatuak eta gobernuak mugiarazten dituen motorra».
Etxerat-ek eta Sarek adierazi dutenez, azken hilabeteotan Espainiako Estatuko espetxeetan izan diren mugimenduak salbuespen egoeraren «amaieraren hasiera» izanen direlako «itxaropena» dute. BERRIAren azken zenbaketen arabera, 2018ko ekainetik 93 euskal preso Euskal Herriratu edo hurbiltzea iragarri dute —horietako mugimendu batzuk oraindik ez dituzte gauzatu—. Nolanahi ere, presoen aldeko taldeek berriro ere azpimarratu dute mugimendu horiek ez direla nahikoa: «Mugitutako preso horietako gehienak ehunka kilometrora daude oraindik, hemezortzi presok espetxean jarraitzen dute gaixotasun larriak izan arren, eta Espainiako espetxeetan dauden 172 presoetatik 127 lehenengo graduan daude oraindik». Salatu dute «aske izateko helburuarekin euskal presoek bete nahi duten ibilbide juridikoa blokeatuta» dagoela, «kasu gehienetan».
Bi taldeen ustez, orain arteko mugimenduek ez diete erantzuten «Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialaren eskakizunei». Etxerat-en eta Sareren arabera, hain zuzen, espetxe politikaren «normalizazioa» euskal preso guztiak Euskal Herrian daudenean gertatuko da. Hori horrela izan dadin, euskal gizarteari eta Frantziako eta Espainiako gobernuei egin diete deia, «euskal gizartearen nahiaren bidea oztopatzeko eta hondatzeko nahia dutenei horrelakorik egiten utz ez diezaieten».
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190369/antton-valverdek-disko-berria-kaleratu-du-hamahiru-urteren-ondoren.htm
|
Kultura
|
Antton Valverdek disko berria kaleratu du, hamahiru urteren ondoren
|
Koronabirusak baldintzatu du ‘Gaua. Ausentziaren itzala’ lana: itxialdiaren ondorioz, hasierako abestiei hiru gehitu zaizkie, Harkaitz Canoren olerki batzuetan oinarritutakoak. Izenburua ere ez da hasierako proiektuko bera. Elkar argitaletxearekin atera du albuma
|
Antton Valverdek disko berria kaleratu du, hamahiru urteren ondoren. Koronabirusak baldintzatu du ‘Gaua. Ausentziaren itzala’ lana: itxialdiaren ondorioz, hasierako abestiei hiru gehitu zaizkie, Harkaitz Canoren olerki batzuetan oinarritutakoak. Izenburua ere ez da hasierako proiektuko bera. Elkar argitaletxearekin atera du albuma
|
Disko berria prestatuta zuen Antton Valverdek, baita hura grabatzeko txanda hartuta ere Elkarreko estudioetan, baina pandemiak oztopatu zizkion planak. 2007an kaleratutako Hamabi amodio kanta hartatik diskorik atera gabe zegoen musikaria, eta, horri erremedioa jartzera zihoala, koronabirusak grabaketa bertan behera utzi beharra eragin zuen. Itxialdiko hilabeteetan, ordea, proiektuak moldaketak izan ditu, hiru kanta berri gehitu baitzaizkio: hamarrekoa izango zen diskoa hasieran, baina hamahiru ditu, azkenean, Elkarrekin kaleratu berri duen Gaua. Ausentziaren itzala lanak. Bakarkako duen seigarrena du, nahiz eta guztira hamalau diskotan parte hartu duen «gutxienez», musikariak berak lan berriaren aurkezpenean gogoratu duenez.
Harkaitz Canoren poesia izan da aldaketaren erantzule. Idazleak eta Arkaitz Mendoza musikariak duela sei urte elkarlanean ondutako obra batek izan du eragin zuzena: Malgua da gaua disko-liburuak, hain zuzen ere. Canok Chopinen nokturno-en harira eginiko poesiak errezitatzen ditu, eta Mendozak konposizioak interpretatuz laguntzen dio. Hogeita hamar olerki dira guztira, hamarna euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez: ez dira itzulpen zuzenak, baina hiru hizkuntzatako bertsioek lotura dute euren artean. Molde horri jarraitu dio Valverdek ere disko berriaren lehen hiru kantak egiteko: izan ere, Canok eta Mendozak bezala, Valverdek ere nokturno-en irakurketa hirukoitz bat egin du Sei silabako gaua abestian, eta, haiek lez, gaztelaniazko zein ingelesezko aldaerak ere ondu ditu.
Hiru kanta berri horiek «dena aldrebestu» dutela azaldu du Valverdek: «Hasieran fundamentalak ziren kantak besteen menpe gelditu dira gero». Ez ditu kantak soilik baldintzatu, halere, diskoaren izenburua bestelakoa baitzen hasieran. Azken kantak —hark ere Canoren poesia du iturri— Presentzia du izena, eta obra osoa izendatu behar zuen aurreneko bertsioan. Aldiz, absentziak kendu dio protagonismoa.
Oraingo honetan, Valverderen pianoak bat egin du Francisco Herreroren biolinarekin eta biolarekin, eta Ivan Carmonaren biolontxeloarekin. Ohi bezala, Karlos Gimenezekin egin du lan musikariak: «Urte asko daramatzagu elkarrekin lanean, diskoetan eta zuzenekoetan. Laguntza ia ezinbestekoa da. Ondo ulertzen du nire estiloa, eta ondo egokitzen da». Emaitza «txukuna» dela adierazi du Valverdek, eta «ederra» ere badela gaineratu du Elkarreko Andres Camio Jitu-k: «Presarik gabe gozatzeko lana da». Halaber, bere disko berria aurkeztea «plazer» bat dela gaineratu du: «Eskarmentu handiko musikaria da, beteranoa. 50 urteak gainditu ditu musika arloan».
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190370/jaurlaritzak-neurri-traumatikoak-saihesteko-eskatu-die-hegazkigintza-enpresei.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritzak «neurri traumatikoak» saihesteko eskatu die hegazkigintza enpresei
|
Diru publikoa jaso duten enpresekin «zorrotzak» izango direla esan du Arantxa Tapiak, baina enpresen iraupena bermatuko duten neurriak behar direla
|
Jaurlaritzak «neurri traumatikoak» saihesteko eskatu die hegazkigintza enpresei. Diru publikoa jaso duten enpresekin «zorrotzak» izango direla esan du Arantxa Tapiak, baina enpresen iraupena bermatuko duten neurriak behar direla
|
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak «neurri traumatikoak» saihesteko erremintak badituztela esan die hegazkingintza enpresei, eta Jaurlaritzak «baliabide guztiak» jarriko dituela horien alde egin ditzaten. Aukera ezberdinak ere izendatu ditu: «Aldi baterako erregulazio espedienteak, ordu poltsak… Doikuntzak egiteko modu asko daude. Elkargiren laguntza ere hor dago». Era berean, esan du «zorrotzak» izango direla diru publikoa jaso duten enpresekin, baina haien iraupena bermatu behar dela.
Tapiak Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidearen galderei erantzunez eman ditu azalpenak. Hark hegazkingintza enpresa handietan azken asteetan egondako kaleratzeak aipatu ditu. «Sektoreko langileen %10» kaleratu dituztela esan du, eta horri enpresa txikietan izandako inpaktua gehitu behar zaiola. Casanovak Aernnovak Berantevillan duen plantako erregulazioa jarri du adibide: «Bide ez-traumatikoak bilatu behar dira. 101 langile kaleratuko ditu, zenbat aurreztuko du horrekin? 5-8 milioi euro? Zer da hori urtean 700 milioi fakturatzen duen enpresa batentzat?».
Tapiak eta Casanovak tonu atsegineko eztabaida bat izan dute, eta EH Bilduko parlamentariak enpresekin «zorrotza» izateko eskatu dio sailburuari. Laguntza publikoak «erantzukidetasunari» lotuta joan behar direla esan dio. Tapiak erantzun dio baietz, zorrotzak izango direla, baina epe motz zein luzeko oinarriak hartu behar direla sektorea salbatzeko. Alde horretatik, esan du enpresa txikiek hobeto eutsi diotela krisiari, «gehiago dibertsifikatu» direlako, eta haiek jaso dutela Espainiako Gobernua prestatzen ari den funtseko zatirik handiena.
Legebiltzarreko eztabaida zuzenean jarraitu du Juan Carlos Gomez Aernnovako langile batzordeko presidenteak, eta kritiko mintzatu da: «Neurri zorrotzak ezarri behar dira, ezin gara orokorkerietan galdu». Nabarmendu du krisi hau «koiunturala» dela eta Lehendakariari eskatu dio Aernnovari «presioa egin» diezaiola kaleratzeak eragozteko: «Enpresa bati dira ematen zaionean ziurtatu beharra dago enpleguarekin duen konpromisoari eusten diola».
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190371/petronor-zigortzeko-eskaera-berretsi-diote-auzitegiek-espainiako-gobernuari.htm
|
Gizartea
|
Petronor zigortzeko eskaera berretsi diote auzitegiek Espainiako Gobernuari
|
Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez, hogei eguneko epea dauka Trantsizio Ekologikorako Ministerioak erabakia hartzeko. Zigor espedientea ez zabaltzea ebatziz gero, arrazoiak azaldu beharko ditu.
|
Petronor zigortzeko eskaera berretsi diote auzitegiek Espainiako Gobernuari. Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez, hogei eguneko epea dauka Trantsizio Ekologikorako Ministerioak erabakia hartzeko. Zigor espedientea ez zabaltzea ebatziz gero, arrazoiak azaldu beharko ditu.
|
Espainiako Auzitegi Nazionalak laugarren aldiz eskatu dio Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioari erabakitzeko Petronorri zigor espedientea ireki edo ez, Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez. Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen findegiko koke plantarekin du lotura auziak. Elkarteak gogorarazi du Kostaldeetako Agintaritzak ez zuela baimenik eman koke planta eraikitzeko, eta hori ezinbestekoa dela kostaldeko lur eremu publiko batean eraiki behar denean. «Baimen hori izan gabe, eta dagokion zigor espedientearekin, eraitsi egin behar da, edo jarduera bertan behera utzi».
Meatzaldea Bizirik taldeak nabarmendu du 2009tik ari direla salatzen baimen falta —planta 2013an ireki zuten—. «Gaia ez du aintzat hartu Eusko Jaurlaritzak —planta eraikitzea baimendu zuen ezinbesteko baldintza hori bete gabe—, ezta Trantsizio Ekologikorako Ministerioak berak ere, hamabi urtean ez baititu aintzat hartu gure informazio eskaerak, salaketak eta bilera eskaerak». Orain, ordea, erabakia hartu behar du ezinbestean. Hogei eguneko epea du bi aukeraren artean erabakitzeko: zigor espedientea ireki dezake, edo, ez irekitzea erabakitzen badu, horretarako dituen arrazoiak azaldu beharko ditu, Meatzaldea Bizirik taldeak jakinarazi duenez. Aldi berean, ohartarazi dute ministerioak erantzukizun penalak edo administratiboak izan ditzakeela, aginduari jaramonik egiten ez badio.
Herritarrek orain arte bizi behar izan duten egoera gaitzetsi du taldeak. Haien hitzetan, «justifikatu ezinezkoa» da kostaldeko lur eremu publikoa babestu behar luketenek bizilagunak «behartzea» hamabi urteko auziak jasatera. «Horiek igarota ere, ez dituzte epaileen aginduak betetzen», erantsi dute.
Meatzaldea Bizirik taldeak argi du zer pauso eman behar diren: «Kostaldean egindako legez kanpoko obrak baimendu edo eraitsi egin behar dira, txosna bat edo koke planta bat izanda ere». Taldeak berretsi du koke planta baimenik gabe eraikita dagoela, eta eskatu du hori aldatzeko.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190372/irango-zientzialari-nuklear-nagusia-hil-dute.htm
|
Mundua
|
Irango zientzialari nuklear nagusia hil dute
|
Mohsen Fakhrizade tirokatu dute Teheranen. Nazioarteko begiraleen arabera, herrialdearen plan nuklearraren zuzendaria izan zen 2000ko hamarkadaren hasieran.
|
Irango zientzialari nuklear nagusia hil dute. Mohsen Fakhrizade tirokatu dute Teheranen. Nazioarteko begiraleen arabera, herrialdearen plan nuklearraren zuzendaria izan zen 2000ko hamarkadaren hasieran.
|
Erasoa nola gertatu den ez dago argi oraindik, baina badirudi leherketa baten ondorioz Mohsen Fakhrizade eta haren bizkartzainak zeramatzan autoa gelditu egin dela Teherandik gertuko Absard hiriko Mostafa Khomeini bulebarrean. Orduan, erasotzaileek tiro egin diote Fakhrizaderen autoari, eta zientzialaria zauritu dute. Hainbat berriemaileren arabera, bizkartzainek erasotzaileetako batzuk hil dituzte.
Irango Defentsa Ministerioak agiri bat plazaratu du, eta zientzialaria ospitalera zaurituta eraman dutela adierazi du. «Zoritxarrez, sendagile taldeak ez du lortu hura berriz piztea, eta zuzendari eta zientzialaria, urte askoko lanaren ostean, martiri bihurtu da».
Inork ez du oraindik erasoa bere gain hartu. Fakhrizade Israelen jomuga zegoen aspaldi. Benjamin Netanyahu lehen ministroak izenez aipatu zuen behin, egitasmoaren buru gisa. Izan ere, Irango lau zientzialari nuklear hil zituzten 2010. eta 2012. urteen artean. Nazioartean Israelgo zerbitzu sekretuei leporatu zizkieten hilketak, eta Israelek ez du inoiz ukatu horren atzean zegoela.
Irango Atzerri ministro Mohammad Javad Zarifek esan du hilketa «estatu terrorismoko ekintza bat» izan dela, eta haren arduraduna Israel delako «zantzu serioak» daudela. The New York Times AEBetako egunkariak argitaratu du Israelgo zerbitzu sekretuetako ordezkariek baieztatu diotela herrialdea nahastuta dagoela erasoan. Edonola ere, Israelgo lehen ministroaren bulegoko eledun batek esan du Tel Aviveko gobernuak ez duela salaketaren inguruko «iruzkinik».
Fisika irakaslea zen Fakhrizade Teherango Imam Hussein Unibertsitatean, eta zientzialari nagusiaren kargua zuen Irango Defentsa Ministerioan. Irango Guardia Iraultzaileetako kidea izan zen, eta aditua zen misilen ekoizpenean. 63 urte zituen. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak haren kontuak bahitzeko agindu zuen 2006. urtean, Irani ezarritako zigor neurrien artean.
IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak 2015. urtean plazaratu zuen txosten batean, Fakhrizaderen izena aipatu zuten, eta esan zuten hura zela Amad (itxaropena, persieraz) egitasmoaren burua 2000ko hamarkadaren hasieran. Amad egitasmoa 1989. urtean jarri zuen martxa Iranek, arma nuklearrak garatzeko helburuarekin. Iranek beti ukatu du bonba atomikoak garatzeko egitasmo bat duela, eta bere egitasmo nuklearra erabilera zibilerako zela esan izan du.
IAEAk uste duenez, egitasmoa bertan behera geratu zen 2003. urtean. Gainera, agentziak 2015ean esan zuen ez zuela uste irandarrak bonba atomikoa garatzear egon zirenik ere.
AEBetan presidentez aldatu baino aste batzuk lehenago egin diote eraso Irango zientzialari nuklear nagusiari. Ez da kasualitatea Hossein Dehghan Irango komandantearen esanetan. Haren iritziz, Israelek Iranekiko presioa handitu nahi du Donald Trumpek AEBetako presidentetza utzi aurretik. Joe Biden presidente hautatuak iragarria du Iranen akordio nuklearrera itzultzeko nahia. Trumpek ituna utzi zuen 2018ko maiatzean, eta isun ekonomikoak ezarri zizkion Irani.
Irango egitasmo nuklearraren auzia
2003ko ekaina. Irani jarduera nuklearra ezkutatzea egotzi zion IAEAk.
2003ko abendua. Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunaren atal gehigarria sinatu zuen Iranek.
2004ko uztaila. Energia helburu zibiletarako erabili ahal izatea aldarrikatu zuen Iranek.
2004ko iraila. Uranioa ez aberasteko eskatu zion IAEAk.
2004ko urria. Iranek uranioa aberasteari utzi zion.
2005eko iraila. Uranioa eraldatzen hasi zen, berriz ere.
2006ko abendua. Iran zigortzea erabaki zuen Segurtasun Kontseiluak.
2007ko urtarrila. IAEAko 38 behatzaileri herrialdean sartzea debekatu zien Iranek.
2010eko otsaila. Mahmoud Ahmadinejad Irango presidenteak uranioa %20 aberasteko agindu zuen.
2010ko iraila. IAEAk ohartarazi zuen Iranek bi edo hiru bonba nuklear egiteko adina uranio aberastu daukala.
2010eko azaroa. Mayid Xahriari fisikaria hil zuten, autoan jarritako lehergailu baten bidez.
2011ko uztaila. Darioush Rezaeinejad zientzialari nuklearra hil zuten tiroz.
2011ko azaroa. IAEAren txostenean, nabarmendu zuten Iran arma nuklearrak egiten ari zela. Teheranek ukatu egin zuen.
2011ko azaroa. Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi zuen ez zuela baztertzen Iranen aurkako biderik.
2012ko urtarrila. Mustafa Ahmadik zientzialari nuklearra hil zuten atentatu batean.
2012ko urtarrila. EBk petrolio bahimendua ezarri zion Irani. Massoud Ali Mohammad fisikaria hil zuten, bonbaz.
2012ko otsaila. IAEAk azken behatzaileen misioaren porrota onartu zuen.
2012ko maiatza. Amanok Iranekin akordioa lortu zuela jakinarazi zuen.
2015eko apirila. Itunaren aurreakordioa sinatu zuten Iranek, AEBek, Txinak, Errusiak, Erresuma Batuak, Frantziak eta Alemaniak.
2018ko maiatza. Donal Trump AEBetako presidenteak Irango itun nuklearra uzteko erabakia iragarri zuen.
2020ko azaroa. Mohsen Fakhrizade herrialdearen plan nuklearraren zuzendari izandakoa hil zuten eraso batean, Teherandik gertu.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190373/turista-klasea-nobela-aurkeztu-du-kattalin-minerrek.htm
|
Kultura
|
'Turista klasea' nobela aurkeztu du Kattalin Minerrek
|
«Konfinamenduaren alaba da liburua», idazleak azaldu duenez. Lagun presoari bisitan dihoakion pertsonaiaren ibilbidea kontatu du bertan. Susa argitaletxearekin eman du.
|
'Turista klasea' nobela aurkeztu du Kattalin Minerrek. «Konfinamenduaren alaba da liburua», idazleak azaldu duenez. Lagun presoari bisitan dihoakion pertsonaiaren ibilbidea kontatu du bertan. Susa argitaletxearekin eman du.
|
Parisen preso daukaten lagun bati egindako bisita. Fresnesko espetxera joan eta buelta; bisita egitera doana esnatzen denetik etxera itzuli eta ohean sartzen den arte. 1.600 kilometro hogei orduan. Horixe Kattalin Minerren (Hernani, Gipuzkoa, 1988) bigarren nobelaren egitura nagusia. Ezagunak dituen bizipenetatik edanez emanak. «Ipuin baten bueltan pentsatzen hasi nintzen. Euskal presoen dispertsioari buruzko errelato nagusian anekdota gisa gordetzen ditugun gauza asko zeudela pentsatu nuen, neuk egindako bidaien ardatz ere izan zirenak». Hari horretatik tiraka, eskema bat egin zuen: bidaiak har zezakeen denbora neurtuz eta denbora lerro horretan sar zitezkeen kontuak zerrendatuz.
Pandemiagatik ezarritako itxialdi betean izan zen. Aurreikusi gabeko denbora bat bazuen idazteko, eta idazteari ekin zion. «Idazteko lehen baldintza materiala izan zen denbora hori edukitzea eta, gero, kezka ekonomiko larririk eza. Horrez gain, liburuan dauden gatazka batzuek, akaso, indar berezia hartu zuten garai horretan». Larrialdi egoerako testuinguru hori gabe ez legoke aurkeztu berri duen nobelarik, beraz, ziurrenik.
«Konfinamenduaren alaba da liburua. Ez nintzen inondik inora halakorik idaztekoa, baina itxialdia uste baino gehiago luzatu zen, eta idazketa jario batekin harrapatu ninduen. Oso erraz idatzi nuen». Eta oso tarte laburrean, ipuinaz haratagoko testu bat zeukan mahai gainen. «Konfinamenduko azken bi asteetan idatzitako liburua dela esatea ez litzateke zuzena, hala ere». Minerrek berak bazituelako barnean espetxeetara egindako bidaien arrastoak, eta arrastook gabe jarioa ez litzatekeelako hainbestekoa: «Segituan konturatu nintzen horko pasarte eta bizipen asko artxibatuta zeudela nigan. Liburuak ez dira idazten ordenagailu aurrean jartzen garenean bakarrik; are argiago ikusi dut hau idaztean». Hala argitaratu du Turista klasea, bidaia fisiko eta ez-fisiko baten kontakizuna. Susarekin.
Zapalkuntzak
«Kontatzen dudan bidaia ez da edozein bidaia, turismo soilekoa. Euskal Herrian ondo ezagutzen dugun arrazoi batengatik egindako bidaia bat da. Halabeharrezkoa da protagonistarentzat; zapalkuntza bat du abiapuntu», azpimarratu du Minerrek. Azken joan-etorria izan dezake, baina, lagun presoaren epaiketa ate joka baitator; horixe du buruan kartzelarako bidea hartzean. «Gakoa da momentu hori: zapalkuntza bat bizi dugunean lehen pertsonan, geure gorputzean, zaila egiten zaigulako inguruko zapalkuntzak ikustea, horiei ere lekua egitea, eta zapalkuntza horietatik mundua ikusten saiatzea».
Ideia eta oroitzapen nahasketa batean, digresiotik digresiora dihoakio gogoa bidaiariari. «Konturatzen da urteetan zapalkuntza batean zentratu behar izan duela, eta beste kontraesan, zehar-lerro, borroka, erresistentzia, zapalkuntza batzuk gurutzatu zaizkiola denbora guztian. Orain du momentua, bide bat bukatzen ari denean, besteei begira jartzekoa».
Ataka horretan jarri du protagonista Minerrek, beste zapalkuntzei begira, urteetan zehar bizitakoari forma bat emateko ahaleginean. «Batzuetan azpiratu, besteetan konplize eta beste zenbaitetan zapaltzaile» agertuz pertsonaia; deserosoa gerta daitekeen ariketan, erantzunik ez duten kontraesanetan murgilduz. «Ez neukan nagusikeria moral batetik hitz egiteko batere asmorik. Kontrakoa. Espero dudana da bidaia honek, entretenigarria izateaz gain, norberak bizi dituen borroken, ardatzen, zehar-lerroen, ildoen, kontraesanen inguruko hausnarketara bideratzea irakurlea». Errezeloa dauka, hala ere, berak nahi baino erosoagoa gertatuko zaiola liburu irakurleari. «Ez da interpelaziozko liburu bat, inolaz ere. Pertsonaia zintzoki ari da gertatu zaizkion gauzen inguruan gogoeta egiten».
Leire Lopez editoreak narrazioa zeharkatzen duten harremanei eta pertsonei erreparatu die: kartzelara bisitan doanaren eta presoaren artekoari, bisitariari Parisen ostatu ematen dioten adiskide txiletarrei... Nobelako hari garrantzitsu bat ere nabarmendu du: beldurra. Mota guztietakoa. «Beldur inkoherenteak, ustez ditugun ideien kontrakoak; ia inori aitortuko ez genizkiokeenak; hotzean pentsatzen dugunaren eta barrutik ateratzen zaigunaren arteko aldea markatzen dutenak. Eta beldurra da eratzen gaituzten egiturak argien bistaratzen dituen mekanismoetako bat».
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190374/inigo-muguruza-gogoan-gaztea-sarietan.htm
|
Kultura
|
Iñigo Muguruza gogoan Gaztea sarietan
|
Hamar urteren ostean, berriz saritu ditu urteko artista nabarmenduenak Gaztea Irratiak. Zetak taldeak hiru sari jaso ditu, Izarok bi, eta bana jaso dute Suak eta Skakeitanek. Bozkatu dutenen arabera, Itziar Ituño izan da urteko pertsonaia, eta Berri Txarrak urteko fenomenoa. Muguruzaren alabek Ibilbide Osoaren Aitortzaren sari berezia jaso dute, eta Jon Maiak bertso bat eskaini dio musikariari. Bertso osoa, albistearen amaieran.
|
Iñigo Muguruza gogoan Gaztea sarietan. Hamar urteren ostean, berriz saritu ditu urteko artista nabarmenduenak Gaztea Irratiak. Zetak taldeak hiru sari jaso ditu, Izarok bi, eta bana jaso dute Suak eta Skakeitanek. Bozkatu dutenen arabera, Itziar Ituño izan da urteko pertsonaia, eta Berri Txarrak urteko fenomenoa. Muguruzaren alabek Ibilbide Osoaren Aitortzaren sari berezia jaso dute, eta Jon Maiak bertso bat eskaini dio musikariari. Bertso osoa, albistearen amaieran.
|
Hamar urteren ondoren, bart, berriz banatu zituen Gaztea Irratiak Gaztea sariak. Donostiako Kursaalean egin zen ekitaldiak hainbat izen propio utzi zituen, eta baita une gogoangarriak ere. Bi izan ziren nabarmenenak. Batetik, iaz hil zen Iñigo Muguruza musikariari egin zioten omenaldia. Jon Maia bertsolariak izugarrizko txalo zaparrada jaso zuen bertso bat eskaini zion Muguruzari, eta haren alabak, Uxue eta Iraia, oholtzara igo ziren Ibilbide Osoaren Aitortzaren sari berezia jasotzera. Bozketa bidez hautatu dira aurtengo irabazleak, Muguruzari emandako sari berezi hori izan ezik.
Sareetan bolo-bolo dabilen beste agerraldia Izaro Andres abeslariarena da. Bi sari jaso zituen Izarok: kantu onenarena, Libre abestiagatik, eta bideoklip onenarena, Invierno a la vista kantuaren bideoagatik. Oholtzara igo zen aldietako batean hartu zuen hitza Izarok, eta, azaroaren 25a eta Diego Armando Maradonaren heriotza hizpide hartuta, hitz batzuk esan zituen; «gora borroka feminista!» oihukatuz amaitu zuen hitzaldia Mallabiako artistak, eta hari ere txalo zaparradarekin erantzun zion publikoak.
Sariei dagokienez, ordea, Pello Reparaz buru duen Zetak taldea izan zen gaueko garailea. Arbizuko abeslaria hiru bider igo zen oholtzara, beste hainbeste sari jaso baitzituen: artista edo talde onenarena, zuzeneko onenarena eta konfinamenduko kantu/bideo onenarena, Zeinen ederra izango den abestiagatik. Reparazek eskerrak eman zizkion Gazteari ekitaldia antolatzeagatik: «Euskal Herriak behar zuen horrelako sari banaketa bat; industria bizirik dagoen sentsazioarekin noa etxera, giro ona dago gure artean, eta gauza handia da hau. Bagoaz pausotxoak aurrera ematen».
Beste bi talde sarituak izan ziren Skakeitan eta Sua. Skakeitan Donostiako taldeak iaz argitaratu zuen, urte bukaeran, Nola galdu denbora diskoa, eta hark irabazi du urteko disko onenaren saria. Suak, berriz, artista edo talde berri onenaren izendapena jaso du, eta Itziar Ituño aktoreak urteko pertsonaiarena. Olatz Salvadorrek aurkeztu zuen ekitaldia, eta abesti bat ere estreinatu zuen donostiarrak: Euria izenekoa.
Hamar urteren ostean
Gazteak pandemiak baldintzatutako urte honetan berreskuratu ditu Gaztea sariak; aurten ari dira ospatzen irratiaren 30. urteurrena ere. Egoera dela eta, hainbat zailtasun izan dituzte ekitaldia antolatzeko, baina antolatzaileak gustora agertu dira emaitzarekin: «Argi genuen euskal musikarien aldeko ahalegina noizbait egin behar bagenuen aurten egin behar genuela. Azken finean, haiek dira gure bazka».
Iñigo Muguruza iazko irailean hil zen. Orain, urtebete geroago, hura omendu du Gazteak, «ia guk adina urte eskaini zizkiolako musikari», eta pandemiak ez duelako lehenago ahalbidetu halako omenaldirik egitea. Atzoko omenaldiari Fermin Muguruza anaiarekin eta Iñigoren alargunarekin batera eman zioten forma ekitaldiaren antolatzaileek, eta haiek argi utzi zieten alabek izan behar zutela protagonismoa. Haiek jaso zuten saria.
Berri Txarrak-en sorpresa
Duela urtebete azken emanaldia eman zuen Berri Txarrak-ek ere. Ordutik agerraldi publikorik ez zuten egin taldekideek, atzo arte. Gorka Urbizu abeslari eta gitarra jolea igo zen urteko fenomenoaren saria jasotzera, eta ezusteko bat eman zien ikusleei: Marina Lameiro zinemagileak egindako Dardara pelikularen aurrerapena aurkeztu zuen, Ikusi Arte biran bildutako irudiekin osatutako filma.
Iñigo, kantu bat. Jon Maiak Iñigo Muguruzari eskainitako bertsoa:
Zuk eraman gaituzu espazio eta denboraontzi baten gisan zinema galduetara, film zaharretara barrikadetara, Herrera de la Manchara lurraren arimaren bila lehen guda lerrora itsaso urrunetara Karibera, Monbar hotelera, maitearen besoetara Jimmy Jazz, Antuan nahasia, Margarita eta Pedro Mayorekin. Azken guda dantzara, Toulousera Moskura, ilargira borroka galduetara eta amets kolektiboetara «Iñigo Desband».
Izerditan eta oihu bizian bidaiatu dugu zurekin, pasioz, azkena balitz bezala bizi izan ditugun gau magikoetan ahaztezinak, ni ere han izan nintzen. Hori dena, jadanik, gugan dago «Iñigo Kortatu», zer zara? gugan sartu zara, eztanda egin zuen big bang bat bezala, positive bomb, gerora oihan bihurtuko zen lehen hazia bezala, asmo handi baten lehen segundua bezala sartu zinen, bide luze baten lehen pauso, eta hortik gure unibertso imaginarioaren hainbat paisaia marraztu dituzu airean kantugrafia berri bat.
Horregatik, zu. «Iñigo Delirium», gugan zaude, edo are gehiago, zu dagoeneko gu zara edo, gu zu gara. «Iñigo Negu» kantu bat zara, ez dago beste azalpenik eta forma berriak harturik edonola eta edonon agertuko zara, agian, muxu agian taberna batean agian dantza agian manifa batean agian begirada agian besarkada batean agian oraindik jaio ez arren noizbait mundua aldatuko duen nerabe baten lehen gitarra riffean agertuko zara. Bai, hala izango da, forma guztien gainetik kantu agertuko zara.
Gure existentziaren sekreturik ederrena, izan ere nola ez gaituzte desagertarazi oraindik? kantuak ez direlako desagertzen ezin dira lotu, zapaldu, birrindu ez kaiola batean sartu ez erraustu kantua lurrun bat da, itsaso, laino euri, itsaso, laino, euri, itsaso, isilarazi nahi dituztenean gure barne kantugrafiaren periferiako auzoetan ezkutatzen ditugu, gugan mimetizatuak, utopiarekin muga egiten duen herri batean, Irun Mosku bihurtzen den leku horretan, gure memoriaren klandestinitatean gurutzatzen ditu kantuak. Txingudiko badia, mediterraneoko infernua Palestinako Checkpointak, eta Kubako blokeoa, karajo!
Bai, kantu mugalariak gara, inork kendu ezin digun merkantzia preziatuaren kontrabandistak, herentzian jaso genituen eta etorkizunera garamatzate, horrek bihurtzen gaitu garaitezin. Horregatik milaka urtetako bidaiaren ondoren 2020ko gau batean, norbaitek bere haur jaio berriari xuxurlatzen dio, mirari bat bezala, nonbaiten entzun eta gogoan gorde zuen kantu zati bat eta orain ene besoetan, lo gelditzen ari zera shhiiiii orain zu zara kantutxo hori ze gauza ederra kantuak dagoeneko zu zeu zara kantu «Iñigo Sagarroi», «Iñigo Lurra».
Kantu bat, ahotik ahora doana, belaunaldiz belaunaldi gurea da garaipena. Tabernaz taberna ehun ginen borrokaz borroka amari itxoiten. Ametsez amets, liberazioari itxoiten, gogotik gogora dabilena oharkabean agertzen da eta oharkabean badoa….
Ihesi doa, maitia denbora ihesi doa ai ai ai ai zu Iñigo, «Iñigo Hiru Leike», soilik hainbeste eta hain eder ematen eta sortzen duzuenokin gertatzen den moduan zu beti, gure bizitzetan edonon, edonola eta edonoiz, doinu berri batean, ahots berri batean, bihotz berri batean, agertuko den kantu berri bat izango zara. Eta, horregatik, etorkizuneko edozein ilunabarretan paradisu zineman ikusiko gara bizitza triste eta eder honetan, edo beste batean.
Iñigo maitia, maitia, etorkizuneko gure kantu, maitia. Iñigo, gure kantua izango zara, Iñigo, Iñigo Muguruza.
Bihotzez, Jon.
2020ko azaroaren 26a, Donostian
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190375/abiyk-tigray-erasotzeko-duten-erantzukizuna-justifikatu-du.htm
|
Mundua
|
Abiyk Tigray erasotzeko duten «erantzukizuna» justifikatu du
|
UNHCRko goi mandataria Sudanera joan da: Etiopian borrokak piztu zirenetik gutxienez 43.000 lagunek pasatu dute muga liskarretatik ihesi
|
Abiyk Tigray erasotzeko duten «erantzukizuna» justifikatu du. UNHCRko goi mandataria Sudanera joan da: Etiopian borrokak piztu zirenetik gutxienez 43.000 lagunek pasatu dute muga liskarretatik ihesi
|
Etiopiako Gobernuaren eta TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Frontearen arteko borrokek jarraitzen dute, eta, egunak pasa ahala, hondamendi baten kezkak areagotuz doaz. Gaur bildu da Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroa Afrikako Batasuneko hiru ordezkarirekin, eta eskualdea erasotzeko haien operazioa justifikatu zuen. Bilkura horretan, espero bezala, Bakearen Nobel saridunak ez dio aukerarik eman Tigray eskualdeko buruzagiekin elkarrizketak abiatzeko ideiari, eta hasieratik planteatutako jarrerari eutsi dio: «operazioa amaitu arte» ez dutela negoziatuko.
«Abiy lehen ministroak, gobernu federalaren konstituzio aginduz, Tigray eskualdean zuzenbide estatua betearazteko erantzukizuna adierazi du», jakinarazi du Etiopiako Gobernuak komunikatu baten bidez. Hori ez egiteak «zigorgabetasunaren kultura elikatuko lukeela» esan du. Abiy prest agertu zen ordezkaritzako kideekin biltzeko, baina ez zuen onartu horiek Tigrayko buruekin elkartzea; ezta estatuko gobernuaren eta TPLFren arteko bitartekari lanak egitea ere. NBE Nazio Batuen Erakundeak eta beste hainbat elkartek erasoak eteteko eta elkarrizketaren alde egiteko eskatu diete bi aldeei egunotan, baina Abiyk uko egin dio bide horri.
Jokaleku horretan, borrokek segitzen dute. Etiopiak gaur jakinarazi du TPLFrekin lotura duten eta ustez «zibilen aurkako sarraskiak egiteko asmoa zuten 23 susmagarri» hil dituztela. Fara Etopiako telebista katearen arabera, Metekel inguruko Poliziak azaldu du eskualdeko eta estatuko indarrek egin dutela operazioa Dangur, Guba eta Mandura eremuetan. Era berean, azpimarratu dute agintariek euren jarduerak indartu dituztela zibilen aurka egindako azken erasoen ostean, eta adierazi operazioak aurrera jarraituko duela istilu horien erantzule guztiak auzitegietara eraman arte. Bestalde, Oromia eskualdeko agintariek adierazi dute segurtasun indarrek OLF Oromo Askatzeko Fronteko ustezko hogei kide hil dituztela.
Errefuxiatuak
Etiopiako gatazka eta ezegonkortasun egoera ondorio latzak uzten ari da. Hildakoez gain, deigarria da herrialdetik ihes egin behar izan duten pertsona kopurua. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak emandako azken datuen arabera, 43.000 lagunetik gora dira muga zeharkatu eta Sudanera joan direnak, borroketatik ihesi. Hara joan da gaur Filippo Grandi erakundeko goi mandataria, egoera aztertzeko. Hain justu, atzo agindu zuen Etiopiako Gobernuak «operazioaren azken faseari ekiteko», Tigrayko matxinoei amore emateko jarritako epea amaitu ostean. UNHCRek jakitera eman duenez, datozen hilabeteetan 200.000 lagunetara iritsi daiteke Etiopiatik ihes egindako errefuxiatu kopurua. Ohartarazi dute agentzia humanitarioek lanean jarraitzen duten arren, baliabide gehiago behar direla: «Sudanek premiazko nazioarteko laguntza behar du».
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190376/araban-erraustegi-bat-egin-nahi-dute-gasteiz-zero-zabor-taldearen-arabera.htm
|
Gizartea
|
Araban erraustegi bat egin nahi dute, Gasteiz Zero Zabor taldearen arabera
|
Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aukera dagoela azpimarratu dute. Gasteiz Zero Zaborrek «gardentasunez» jokatzeko eskatu die erakundeei.
|
Araban erraustegi bat egin nahi dute, Gasteiz Zero Zabor taldearen arabera. Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aukera dagoela azpimarratu dute. Gasteiz Zero Zaborrek «gardentasunez» jokatzeko eskatu die erakundeei.
|
Gasteiz Zero Zabor taldeak ohartarazi du Eusko Jaurlaritza hiri hondakinen erraustegi bat egitea sustatzen ari dela, «Arabako foru gobernuaren laguntzarekin». Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, Arabako Foru Aldundia izango da buru, eta hogei milioi euroko aurrekontua izango du.
Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzak abuztuan programa bat egin zuen, hazkunde iraunkorra, enplegua eta suspertze ekonomikoa bultzatzeko. PwC aholkularitza enpresak aztertu du, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Europako Batasuneko Next Generation funtsen finantzaketa lortzeko asmoz. Lan hori Eusko Legebiltzarrean erregistratu dute, eta hautatutako trakzio proiektuen artean dago, energia trantsizioaren atalean, hidrogeno berriztagarria ekoizten duten hiri hondakinak balioztatzeko proiektua egitea Araban. Oraingoz, garapen kontzeptualeko egoeran dago proiektua, baina elkarteak azpimarratu du, PwCren gomendioaren arabera, proiektu horrek Europaren finantzaketa jaso dezakeela.
Elkartea ez dago proiektuarekin ados: «Azpiegitura horrek arrisku handia eta errentagarritasun txikia dakar hondakinen tratamendurako». Gasteiz Zero Zaborrek bestelako aukeren alde egin du: «Arrakasta ekonomiko eta tekniko handiagoa dutela erakutsi dute hondakinak prebenitzeko, bereizteko, birziklatzeko eta konpostaje intentsiboa egiteko estrategiek eta ekoizpen katera itzuli ezin diren produktuak berriz diseinatzeak». Norabidea zuzentzeko berandu dela uste dute, baina erakundeei eskatu diete «gardentasunez» jokatzeko.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190377/psek-eta-elkarrekin-podemosek-ituna-egin-dute-irungo-udala-gobernatzeko.htm
|
Politika
|
PSEk eta Elkarrekin Podemosek ituna egin dute Irungo Udala gobernatzeko
|
Bihar aurkeztuko dute akordioa. Joan zen otsailera arte EAJrekin gobernatzen zuen PSEk Gipuzkoako hirian, baina koalizioa hautsi egin zuten.
|
PSEk eta Elkarrekin Podemosek ituna egin dute Irungo Udala gobernatzeko. Bihar aurkeztuko dute akordioa. Joan zen otsailera arte EAJrekin gobernatzen zuen PSEk Gipuzkoako hirian, baina koalizioa hautsi egin zuten.
|
Irungo Udala (Gipuzkoa) koalizioan gobernatzeko ituna egin dute PSEk eta Elkarrekin Podemosek. Bihar azalduko dituzte itunaren baldintzak.
Joan zen otsailera arte EAJrekin gobernatzen zuen PSEk Gipuzkoako hirian, baina koalizioa hautsi egin zuten, Jose Antonio Santano alkateak Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzi Xabier Iridoi kargugabetu ondoren. Iridoi jeltzaleen eleduna zen udalean. Josune Gomez eta Lourdes Larraza zinegotzi jertzaleek karguak utzi zituzten, Iridoiri elkartasuna agertzeko. Geroztik bakarrik gobernatu du hiria PSEk, gutxiengoan, 25 zinegotzietatik hamar baino ez dituelako.
Elkarrekin Podemosekin elkartuta, gehiengoa edukiko du Santanok, alderdi morearen lau zinegotziei esker.
EAJk zazpi zinegotzi ditu, EH Bilduk hiru, eta PPk bakarra.
PSEk eta EAJk ez dute harreman onik Irunen. Iazko ekainean, hauteskundeen ondoren udala osatu aurretik, Iridoik esan zuen EAJ-PSE ituna «orokorra» zela, baina Irungoa «kasu berezia» zela, eta bide beretik jo zuen Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Hori entzunda, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak kezka adierazi zuen EAJren jarreragatik. Irungo «gatazka» konpondu ezean, horrek beste udalerritan eragina izan zezakeela ohartarazi zuen Anduezak.
EAJ-PSE akordioan eraginik ez
Dena den, Joseba Egibar EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak gaur esan du Irungo Udalean PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek egin duten itunak ez diela eragingo jeltzaleek eta sozialistek dituzten gobernu itunei. «Printzipioz, ez dugu betebeharrik gobernuko batzordeetan sartzeko», adierazi dio EITBri. «Akordio bat dugu alderdi sozialistarekin, eta lotzen gaituenera lotzen gaitu bakarrik».
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190416/etxeko-txoko-guztietan.htm
|
Gizartea
|
Etxeko txoko guztietan
|
Mikel Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta «desagertutzat» jo zuten biharamunean. Handik hogei egunera, hilik agertu zen Bidasoan. Zabalzak Donostian lan egiteko utzi zuen herria, baina Orbaizetan bizirik da gaztearen memoria.
|
Etxeko txoko guztietan. Mikel Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta «desagertutzat» jo zuten biharamunean. Handik hogei egunera, hilik agertu zen Bidasoan. Zabalzak Donostian lan egiteko utzi zuen herria, baina Orbaizetan bizirik da gaztearen memoria.
|
Udazkenekoa da giroa Orbaizetako Olako kanpoko aldean: zerua garbi dago, eta haizeak hostoak mugitzen ditu, harat eta honat; Lorentxo etxe barruan, baina, negu gorriko goibelak agertu dira, bat-batean, eta hotzak dena izoztu du. Malkoak agertu zaizkio begietara Patxi Zabalzari, Mikel anaiari buruz hitz egitean gurasoekin oroitu denean. Haiengatik nahiko luke, behingoz, oraindik zor dieten justizia eta aitortza jaso: «Onar dezatela gertatu zena; aitak eta amak merezi zuten jakitea, baina egia jaso gabe joan ziren».
Guardia Zibilak 1985eko azaroaren 26ko goizaldean atxilotu zuen Mikel Zabalza, Donostian, ETAko kide izatea egotzita. Familiari ez zioten deus erran, eta, biharamunean, «desagertutzat» jo zuten. Bertsio ofizialaren arabera, guardia zibilek Endarlatsara eraman zuten Zabalza, ustezko zulo baten bila,eta ihes egin zuen, Bidasoa ibaira salto eginez. Hogei egun joan ziren; ustez desagertutako tokia goitik behera miatu zuten; eta, azkenean, Guardia Zibilak berak aurkitu zuen gorpua, Bidasoako uretan.
Mikel Zabalzarekin batera, haren lehengusu Manuel Bizkai, Idoia Aierbe neska-laguna eta Ion Arretxe atzeman zituen Guardia Zibilak, Donostian. Orbaizetan, gainera, Mikelen bi anaia atxilotu zituzten: Patxi eta Aitor Zabalza. «Gu laster askatu gintuzten, anaiarekin gertatu zenagatik», oroitu du Patxi Zabalzak.
Sei orduz egon zen guardia zibilen esku Patxi. Atera zenean, garbi erran zien anai-arrebei: «Esan nien niri egindakoa aski zela Mikel hiltzeko». Mirari Zabalza alabaren begiradapean erran ditu hitz horiek. Aurretik erran eta entzundako hitzak dira, baina horrek ez du elkarrizketa errazago bilakatu. «Hitz egiteko beharra? Nahiago nuke isilik gelditu, baina Euskal Herriak behar zuen kontatzea; alabek jakin behar zuten gertatu zena».
Mirari Zabalzak ez zuen Mikel osaba ezagutu, baina ezagutzen du, senideek, herriak, bailarak eman diotelako osabaren berri. Osaba sortu zen etxean bizi da, familiarekin. Eta osabaren arrastoa nonahi dago. Etxeko txoko guztietan. «Jendeak Mikelen irudiarekin egindako eta oparitutako obrak dira gehienak», azaldu du, atzean duen margolanari so.
Bederatzi anai-arreben artean zaharrena zen Mikel Zabalza. «Anai-arrebak zaintzea egokitu zitzaion; kezkatzen zen, eta babesten gintuen. Esaten zuen denok egin geniola pixa gainean!». Gurasoak oroitu dituenean goibeldu duten hodeiak desagertu dira Patxi Zabalzaren begiradatik txikitakoak kontatu dituenean. Dir-dir egin diote begiek anaiaz mintzatu denean: «Gizon lasaia zen Mikel, eta, aldi berean, geldiezina, beti bazuelako zerbait buruan. Inplikatzen zen herriko eta bailarako kontuetan; etxekoetan ere bai. Gazte hasi zen lanean, familia handia ginelako, eta beharra bazelako».
Aezkoako egunak
Miguel Angel Loreak eta Mikel del Riok bat egin dute Patxi Zabalzarekin, eta konpromisoak hartzeko beldurrik ez zuen gizon bat oroitu dute Mikel Zabalzari buruz mintzatu direnean. Aezkoako Eguna biziki maite zuela gogoratu dute, adibidez, eta beti parte hartzen zuela egun horretakoak prestatzen. «Behin, 1982 inguruan, Iparraldeko Etxamendi eta Larralde bikotea ekarri genuen Aezkoako Egunerako, eta Mikeli eskatu genion aurkezpena euskaraz egiteko. Berehala erran zuen baietz, eta ederki egin zuen. Maite zuen euskara».
Lorea Garraldan bizi da, baina Orbarakoa da bere familia, eta beti izan du «harreman estua» Zabalzatarrekin. Familia baten eta bertzearen etxeetan egindako bazkariak oroitu ditu, bai eta 1970ean Auritzen zabaldu zuten dantzalekuan Mikel Zabalzarekin solasean aritutako tarteak ere. 1976an, Iruñera joan zen Lorea lan egitera, eta han harrapatu zuen lagunaren atxiloketaren berriak, 1985. urteko azaroaren 26an. «Goiz eta arratsaldez egin genituen protestak, eta Polizia oldartu zitzaigun. Ezin genuen bertsio ofiziala sinetsi, inondik inora. Gertatu zenak bailara osoa markatu zuen», erran du Loreak, saminez.
Aurten Loreak badu bertze min bat: «71 urte ditut, eta koronabirusarengatik ez dakit omenaldian parte hartzerik izanen ote dudan. Pena handia dut, urte oro izan bainaiz Orbaizetako Olan, azaroko azken igandean, hutsik egin gabe». Urtean behineko omenaldia «izugarri garrantzitsua» da Mikel del Riorentzat ere. Garaioakoa da, eta Mikel Zabalzaren kinta berekoa, 1952koa. «Bailara osoko kintoek bagenuen harremana; egin ziotenak guztiok utzi gintuen lur jota. Gogoan dut Mikelen heriotza salatzeko egin genuen greba eguna: dena gelditu zen».
Hitz egin, edo ez
Urte oroko omenaldiak, hain zuzen, galderak eta jakin-mina piztu dizkio Mirari Zabalzari, txikitatik. «Ilobek beti sentitu izan dugu egun hori berezia zela; familia negarrez ikusten genuen, eta sumatzen zen osabaren heriotzaren atzean bazegoela zerbait. Jendea etortzen zen gure etxe aurrera, familia babestera; betiko oroitzapen bat da hori».
Horregatik, osaba beti ezagutu duen sentsazioa badu Mirari Zabalzak, nolabait. Etxean beti erran diete aitak bertze anaia bat bazuela. Noiz eta nola hil zen azaltzeko urratsak «poliki» egin ditu familiak, halere. «Hasieran, anai-arreben artean mintzatzen ginenean, negarrez hasten ginen denak. Momentu batean, hitz egiteari utzi genion; familiako kide batzuentzat beti izan da beste batzuentzat baino zailagoa mintzatzea, gainera», azaldu du Patxi Zabalzak. Hiru alaba ditu, eta etxean gaia bazter uztea haiengatik erabaki zuen Mikelen anaiak: «Ez genien inolako gorrotozko sentimendurik eragin nahi», nabarmendu du Patxi Zabalzak.
Gorrotorik ez, baina egia bai; egia nahi du. Patxi Zabalzak onartu du, oraindik ere, amesgaiztoak izaten dituela urte oro, azaroaren 26aren bueltan. Duela 35 urtekoaren arrastoa hor dagoelako, eta anaiaren memoriari eutsi nahi diolako egin du Patxi Zabalzak alabekin eta emaztearekin hitz egiteko urratsa. Paco Etxeberria auzi medikuarekin ere mintzatu da, eta Euskal Herrian gertatu diren torturen inguruko txostenean jasota gelditu da bere testigantza.
Aitari egin dio so Mirari Zabalzak Istanbulgo protokoloa ezarrita egindako prozesuaz aritu denean. Aitarentzat zaila da azaltzea; familiakoentzat ere zaila izan da azalpen horiek jasotzea, anitzetan. «Ohartu naiz badela jendea ez dagoena prest esateko dudana entzuteko», erran du Patxi Zabalzak.
«Alabek ere nork bere modura egin dio aurre egoerari; adinaren arabera joan gara informazioa jasotzen. Ahizpa txikiari, adibidez, gehiago kostatzen zaio; nik edo ahizpa zaharrenak, akaso, galdera gehiago egiten diogu aitari», kontatu du Mirari Zabalzak.
Galdera horiek egiteko modua aldatu da, azken hilabeteotan. Aita eta alabaren arteko ia ezkutuko solasaldiak, «sukaldeko gai» bilakatu dira, neurri batean. Hori lortu du Non dago Mikel? film dokumentalak, Mirari Zabalzak nabarmendu duenez. Miguel Angel Llamas Pitu eta Amaia Merino egileek zuzendu dute lana; joan den irailean estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian. «Dokumentala egiteko prozesuak ekarri du denon artean hitz egitea osabaren auziaz», erran du Mirari Zabalzak.
Osabaren memoria gordetzeko modu bat ere eman du filmak, familiaren ustez. Lan hori, halere, memoriaren gordailu izatekoa, hasieratik egin dute Mikel Zabalzaren senideek. Memoria hori jasoko du Patxi Zabalzaren bilobak ere. Lehena eta bakarra du, eta, hari begira, zain egoteak eragindako nekea sumatzen zaio Lorentxo etxekoari. Bilobari so, gurasoak ditu berriz buruan. Seme zaharrena galdu, eta egia eta aitortza irabazi gabe joandako gurasoak. «Dena esana dago; egia hor da; onar dezatela falta da», nabarmendu du Patxi Zabalzak.
Juan Alberto Perote Espainiako CESID zerbitzu sekretuetako buruaren paperetan agertu zen Guardia Zibileko kapitain batek bertsio ofiziala guztiz ezeztatu zuela, eta onartu zuela torturapean hil zutela Mikel Zabalza, Guardia Zibilaren Donostiako Intxaurrondoko kuartelean. «Onar dezatela; behar dugu», berretsi du Patxi Zabalzak.
Anaia zaharrak artzain izan nahi zuela gogoratu du. Etxeko ardiak zaintzen edo traktorearen gainean egoten zela gustura. Donostiara joan eta gero ere, Orbaizeta zuela bere herri eta txoko. Jaio zen tokiarekin lotzen zuen soka inoiz ez zela apurtu. «Aezkoako gizon bat zen; apala eta gozoa; langilea eta maitekorra. Nire anaia zaharra».
Auritzen eginen dute Mikel Zabalza oroitzeko ekitaldi nagusia, gaur
Koronabirusaren pandemiak eragin dio Mikel Zabalza oroitzeko urte oro egiten duten omenaldiari ere, eta aurtengo egitaraua egokitu behar izan dute Mikel Gogoan Herri Ekimeneko kideek, osasun protokoloak betetzeko. Ondorioz, bi zatitan banatu dute omenaldia: batetik, gaur eginen dute ekitaldi nagusia, 12:00etan, Aurizko kultur etxean; eta, bertzetik, bihar lore eskaintza izanen da Zabalzaren sortetxearen aurreko monolitoan; autoz eginen dute.
Gaurko ekitaldia kultur etxetik ikusi ahal izateko gonbidapena beharko da, tokia mugatua baita. Halere, Ahotsa.info hedabide digitaleko kideek zuzenean emanen dute sareetan, nahi duen orok jarraitzeko aukera izan dezan. Nafarroako Gobernuko ordezkariren bat izanen dela baieztatu dute antolatzaileek.
Biharkoa ez da ohiko lore eskaintza izanen, auto karabana egitera deitu baitituzte herritarrak, jende pilaketak saihesteko. Asmoa da jendea autoz hurbiltzea Orbaizetako Olara. Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimeneko kideek nabarmendu dute «Orbaizetako 1985eko gazteek» eman dietela lore eskaintza egokitzeko ideia, gazte horiek antzekoa egin zutelako 1985eko abenduaren 18an, Mikel Zabalza lurperatu zuten egunean. «Antolatu gabe, eta bat-bateko omenaldi gisa, traktore eta auto anitz atera ziren egun hartan bailarako errepideetara, familiari elkartasuna agertzeko, Zabalzatarren etxe aurretik pasatu ziren», azaldu dute Mikel Gogoan Herri Ekimeneko kideek. Egun hartako espirituari helduko diote igandeko ekitaldian.
Hogeita hamabost, Lur Albizu Etxetxipiaren zutabea Mikel Zabalzaren memoriaren inguruan.
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190417/hogeita-hamabost.htm
|
Hogeita hamabost
|
Hogeita hamabost.
|
Erraz esaten da hogeita hamabost. Izan daitezke hogeita hamabost segundo: abesti baten sarrera, semaforo gorri batek irauten duena. Izan daitezke hogeita hamabost minutu: kafe azkar bat ezagun batekin, herritik hirirako bidea, zazpi abesti. Izan daitezke hogeita hamabost egun: hilabete pasatxo, lagun hura ikusi gabeko egunak, bidaia luze bat, egutegian markatzen ditugun egunak. Izan daitezke hogeita hamabost hilabete: ia hiru urte, mundua hankaz gora jartzeko adina denbora, geure burua guztiz aldatzeko denbora ematen duena. Baina hogeita hamabost urte pasatu dira. Hogeita hamabost.
Hogeita hamabost urte: bizitza oso bat. Haurtzaro bat, nerabezaro bat, gaztaro bat. Denbora luzea pertsona baten bizitzan. Hiru hamarkada eta erdi. Erraz esaten da: errazegi.
Bizitza lapurtu baterainoko distantzia ere izan daitezke hogeita hamabost urte. Duela denbora hori, batzuk ez ginen jaioak. Baina Mikel Zabalza desagerrarazi zuten, haren bizitza segatu eta gure herriko orrialde beltz horietako bat idatzi zen. Idatzi zen, hori ere desagerrarazi nahi izan bazuten ere. Egiarik ez dagoen arren, justiziarik egon ez den arren, erreparaziorik ez badago ere. Historia guk geuk ere idazten ahal dugulako, eta horretan ari garelako.
Baina hala da: hogeita hamabost urte egia jakin gabe, zer gertatu zen ofizialki jakin gabe. Familia batek, eskualde batek, herri batek jakin gabe. Egia argitara atera gabe, eta borrokan.
Hogeita hamabost urte eta omenaldiak urtez urte. Hogeita hamabost urte, eta Mikelen atxiloketa eta ondorengo desagerpena: egun infinitu horiek, amaiezinak, imajinatu ezin dudan ezinegona sortzen dutenak. «Zer egin diozue?» galdera buruan. Torturaren errealitate gordina, Intxaurrondoko iluntasuna. Galdutako objektuak. Bertsio ofizial grotesko eta sinestezin bat (heriotzaz ari ez bagina barrea ere eraginen lukeena). Ibai bazterrean aurkitutako gorpu bat. Bizitza segatu bat.
Beste bizitza segatu bat. Eta ondorengo ibilbide luze hori: justiziaren bila ibiltzea. Estatu-sekretuak. Estoldak, kuartelak, tortura gehiago. Tortura sistematikoa. Bizitza markatuak. Ion Arretxe, Idoia Aierbe. Urte hauetan guztietan egiaren, justiziaren eta erreparazioaren atzetik ibili den familia, ingurua, komunitatea. Omenaldiak, lore eskaintzak eta urteurrenak. Bata bestearen atzetik.
Dokumental bat, kronika lazgarria pantailara eraman duena, dotore eraman ere. Hori ere behar dugulako: zer gertatu zen jakin, ikertu, kontatu eta jaso. Belaunaldiz belaunaldi pasa, lekukoa eraman.
Idazten jarraitu, kontzientzia hartu, lau haizeetara zabaldu. Azken finean, hori ere ezinbestekoa delako: ez dadin ahanzturan erori. Mikelek bizirik jarrai dezan gu guztion memorian. Gure memoria kolektiboan. Oroimena ere hori delako: gu guztion buru eta gogoan Mikel Zabalzaren memoriak, herri honetan gertatu direnen memoriak, bizirik jarraitzea. Hogeita hamabost, eta hogeita hamabost, eta beste hogeita hamabost urtez.
|
||
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190418/bilera-serioak-ere-kanpoan-egin-daitezke.htm
|
Gizartea
|
«Bilera serioak ere kanpoan egin daitezke»
|
Jolastokiak «heziketarako eremu» bihurtzea du helburu Arteroren taldeak. Haren esanetan, «ikasketa prozesua bizipenen bidez gauzatzen denean, orduan barneratzen da».
|
«Bilera serioak ere kanpoan egin daitezke». Jolastokiak «heziketarako eremu» bihurtzea du helburu Arteroren taldeak. Haren esanetan, «ikasketa prozesua bizipenen bidez gauzatzen denean, orduan barneratzen da».
|
Urduñako ikastetxeko jolastokia birnaturalizatzeko proiektua garatzen ari den El Globus Vermell elkartearen sortzaileetako bat da Mamen Artero Borruel (Bartzelona, 1978). Bertako arkitektoa da. Jolastokiak Klimaren Alde programa koordinatzen du taldeak. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Ministerioaren babesa du.
Jolastokien birnaturalizazioa aipatzean, zeri buruz ari zarete?
Aire zabalean dauden espazio publiko horietan natura sartzeari buruz ari gara. Eskoletako jolastokiak hiriko edo populazioarentzako azpiegitura berde bihur daitezkeen espazio publiko gisa ulertzen ditugu. Beharrezkoa da jolastoki horien atzean dagoen hezkuntza komunitatearen proiektu pedagogikoak proiektuarekin batera lantzea eta harekin bat egitea. Komunitate horrek hartu behar du aldaketaren ardura.
1970eko hamarkadan basa eta hareazkoak ziren jolaslekuak porlanak estali zituen. Zer ondorio izan du aldaketa horrek ikasleen garapenean eta naturarekiko zuten harremanean?
Porlanezko jolastoki horiek ez dute modua ematen gauza askotarako; bai beste batzuek, ordea. Birnaturalizatzeak ez du esan nahi erabat eraldatu behar direnik espazioak eta porlanezko eremu guztiak edo zoru gogor guztiak kendu behar direla. Birnaturalizazioak oreka aurkitu nahi du. Espazio bererako beste erabilera batzuk proposatzen ditu. Jolastokiak dituzten metro koadroak heziketarako eremu bilakatzea da asmoa. Espazio hori ez da egunean ordu erdi batez soilik erabiltzeko. Eskola orduetan eta horietatik kanpo erabiltzeko eremua da. Komunitate osoaren eta herritar guztien zerbitzura dagoen espazio publiko gisa ulertzen dugu.
Zein da helburu nagusia?
Eremu hori hiriko azpiegitura berde bilakatzea. Birnaturalizazioaren bidez baldintza batzuk sortu nahi dira, mikroklimak eta klimaren babes izango diren espazioak lortzeko. Hori guztia klima aldaketarekin eta hirietako beharrizan berriekin lotuta dago. COVID-19arekin agerian geratu da aire zabalean jarduera asko egiteko premia. Kanpo espazio hori egokitu egin behar da.
Urduñako proiektua hasi berria da. Hala ere, beste esperientzia batzuk garatuak dituzue.
Bai. Gure lan eremua Katalunia da. Bertan zazpi urte daramatzagu proiektuak garatzen. Beraz, baditugu eredu fisikoak eraikiak. Asko daude. Jolastokietako esku hartzeak oso zabalak izan daitezke, eta fasetan planteatzen ditugu. Manresako eskola batean bat egin dugu. Lehen fasean, ikastetxearen sarreran zegoen porlanezko eremu batean irla berdeak sortu ditugu. Eremua ez zen batere atsegina. Aire zabaleko lauzpabost gela sortu ditugu. Denetariko espazioak dira: agora eremua, zoladura desberdinak, berdeguneak… Jolastokiaren eremu bat besterik ez da hori.
Esperientzia eta proiektu bakoitzak behar eta berezitasun jakinak izango ditu. Hala ere, gutxiengo baldintzarik bete behar al dute zuek proiektua garatu dezazuen?
Hezkuntza komunitatearen inplikazioa behar-beharrezkoa da. Batik bat, ikastetxeko zuzendaritzarena eta klaustroarena. Izan ere, kasu batzuetan baliabide ekonomikoak izaten dituzte, baina ez da jolastokiaren ikuspegi aldaketarako asmorik egoten.
Helburua ez da jolastokia egokitzea soilik. Ikasleek curriculumean jasotako ikasketa prozesuak ere barneratzea da asmoa.
Bata ezin da ulertu bestea gabe. Klaustroak, irakasleek eta norbanakoek ulertu behar dute espazio hori. Irakasleak gidatu egiten ditugu kanpoko espazioak heziketarako eremu gisa zer-nola baliatu ikasteko prozesuetan treba daitezen. Eskolek lan handia egin dute barruan: ikasmahaiak kendu dituzte, espazio gardenagoak sortu dituzte eta metodologiak aldatu dituzte. Orain, kanpoaldeari buruz ari gara. Curriculuma kanpoaldera eramatea da asmoa. Horregatik, galdetzen dugun lehenengo gauza zera da: zer behar duzu eskolak kanpoan emateko? Guk klaustroarekin eta irakasleekin egiten ditugun bilerak kanpoaldean egiten ditugu. Bilera serioenak ere kanpoan egin daitezke.
Zer ekarpen egiten du kanpoko espazio horrek?
Bizi egin behar da. Hotza, beroa, eguzkia… Kanpo espazioa norbere azalean esperimentatzea da. Ikasketa prozesua modu esperimentalean eta bizipenen bidez gauzatzen denean, orduan barneratzen da.
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190419/hegoaldean-505-da-positibo-tasa-beste-723-kasu-zenbatuta.htm
|
Gizartea
|
Hegoaldean %5,05 da positibo tasa, beste 723 kasu zenbatuta
|
Kutsatuen kurbak apaltzen jarraitzen du, baina motel. Atzo, beste 47 lagun ospitaleratu zituzten birusarengatik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan.
|
Hegoaldean %5,05 da positibo tasa, beste 723 kasu zenbatuta. Kutsatuen kurbak apaltzen jarraitzen du, baina motel. Atzo, beste 47 lagun ospitaleratu zituzten birusarengatik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan.
|
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, Osakidetzak eta Osasunbideak 14.291 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietatik 723 izan ziren positibo. Aurreko egunean baino 35 positibo gutxiago zenbatu dituzte, beraz. Datu horien arabera, egindako proba guztien %5,05 izan dira positibo. Hortaz, azpimarragarria da apalduz doala positiboen ehunekoa, apurka bada ere: herenegun %5,5 izan zen, eta atzo, %5,05.
Lurraldez lurralde, Araban 73 positibo zenbatu dituzte (bezperan baino hamabi gutxiago); Nafarroan, 105 (56 gutxiago); Gipuzkoan, 233 (74 gutxiago); eta Bizkaian, 309 (85 gehiago).
Ospitaleratzeei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, une honetan 167 lagun daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, atzo baino lau lagun gutxiago.
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190420/egia-aitortzeko-exijitu-dute-mikel-zabalzaren-gertukoek.htm
|
Gizartea
|
Egia aitortzeko exijitu dute Mikel Zabalzaren gertukoek
|
Duela 35 urte hilik agertu zen Zabalza, Guardia Zibilak atxilotua izan ondoren, eta gaur egin dute hura oroitzeko ekitaldia, Aurizko (Nafarroa) kultur etxean. Gogorarazi dute aitortzeke daudela Zabalzak jasandako torturak, eta elkarbizitzarako beharrezkoa dela hori egitea. Biharko, auto karabana bat osatzera deitu dute.
|
Egia aitortzeko exijitu dute Mikel Zabalzaren gertukoek. Duela 35 urte hilik agertu zen Zabalza, Guardia Zibilak atxilotua izan ondoren, eta gaur egin dute hura oroitzeko ekitaldia, Aurizko (Nafarroa) kultur etxean. Gogorarazi dute aitortzeke daudela Zabalzak jasandako torturak, eta elkarbizitzarako beharrezkoa dela hori egitea. Biharko, auto karabana bat osatzera deitu dute.
|
«Argazki batek ez dit deus esaten pertsona bati buruz, baina memoria dugu». Hala eman diote bide Mikel Zabalza nor zen azaltzen duen bideoari haren ingurukoek, gaur, Aurizko (Nafarroa) kultur etxean egin dioten omenaldian. Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta «desagertutzat» jo zuten biharamunean, eta handik hogei egunera, hilik agertu zen Bidasoan. Gaur, gogorarazi dute aitortzeke daudela Zabalzak jasandako torturak, eta elkarbizitzarako beharrezkoa dela hori egitea.
Ekitaldian, antzerki baten bidez, Zabalzaren gertukoek oholtzatik salatu dute «hilketa eta tortura estaltzen saiatu» direla urte horietan guztietan, duela 35 urteko albisteak pantailan agertzen ziren bitartean. «Tortura errealitate bat da», azaldu dute, poltsa bat eskuetan: «Plastiko horrek min handia eragiten du». Irune Costak eta Begoña Garaikoetxeak egin dute antzerkia. Torturaz jardun du Mikel Sotok ere, poesiaren bidez.
Azpimarratu dute ezinbestekoa dela gertatutakoa aitortzea: «Oroitzapenek ere idazten dute historia, gehienbat ezkutatu nahi diren horiena». Gehitu dute ez dela gauza bera ezkutatzea edo gordetzea, eta gaurko ekitaldia «egiaren, justiziaren eta erreparazioaren hasiera izan dadila» eskatu dute.
Jarraian, Mikel Gogoan Herri Ekimeneko Eneko Villegasek hartu du hitza: «Denok dugu argi: Mikel ez zuten Bidasoko urek hil, Intxaurrondoko bainera bateko urek baizik. Errelatoaren parte da Mikel». Gertukoek egin bezala, egia, justizia eta ordaina eskatu ditu, torturatu guztientzat; «elkartasuna eta besarkadarik beroenak» ere bidali dizkie haiei. Elkarbizitzarako egia argitara ateratzea beharrezkoa dela esanez bukatu du hitzaldia, eta txalo zaparrada eskaini dio Aurizko kultur etxean bildutako publikoak.
Bihar, auto karabana
Urtero egiten diote omenaldia Zabalzari, baina aurten, nola ez, koronabirusaren pandemiak eragin dio horri ere; aurtengo egitaraua egokitu behar izan dute Mikel Gogoan Herri Ekimeneko kideek, osasun protokoloak betetzeko. Ondorioz, bi zatitan banatu dute omenaldia: batetik, gaur egin dute ekitaldi nagusia, eta, bestetik, bihar lore eskaintza izango da Zabalzaren sortetxearen aurreko monolitoan; autoz egingo dute.
Biharkoa ez da ohiko lore eskaintza izango, auto karabana egitera deitu baitituzte herritarrak, jendea pilatu ez dadin. Asmoa da jendea autoz hurbiltzea Orbaizetako olara. Antolatzaileek nabarmendu dute «Orbaizetako 1985eko gazteek» eman dietela lore eskaintza egokitzeko ideia, gazte horiek antzekoa egin zutelako 1985eko abenduaren 18an, Mikel Zabalza lurperatu zuten egunean. «Antolatu gabe, eta bat-bateko omenaldi gisa, traktore eta auto anitz atera ziren egun hartan bailarako errepideetara; familiari elkartasuna agertzeko, Zabalzatarren etxe aurretik pasatu ziren», azaldu dute Mikel Gogoan Herri Ekimeneko kideek. Egun hartako espirituari helduko diote biharko ekitaldian.
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190421/iranek-israeli-ohartarazi-dio-une-egokian-erantzungo-diola-fakhrizaderen-hilketari.htm
|
Mundua
|
Iranek Israeli ohartarazi dio «une egokian» erantzungo diola Fakhrizaderen hilketari
|
Ali Khamenei herrialdeko aiatolak zientzialari nuklearraren kontrako erasoa ikertzeko eskatu du, eta haren egileak eta arduradunak epaitzeko.
|
Iranek Israeli ohartarazi dio «une egokian» erantzungo diola Fakhrizaderen hilketari. Ali Khamenei herrialdeko aiatolak zientzialari nuklearraren kontrako erasoa ikertzeko eskatu du, eta haren egileak eta arduradunak epaitzeko.
|
Irango zientzialari nuklear nagusiaren heriotza ez da ordainik gabe geldituko, Irango agintarien esanetan. Hassan Rohani presidenteak Israeli leporatu dio zuzenean Moshen Fakhrizaderen hilketaren ardura. Israelen eta Mendebaldeko hainbat herrialderen ustez Irango programa nuklearraren buru zena atzo hil zuten, Teherandik hurbil, tiroz. Rohanik ziurtatu du Iranek erantzun egingo duela, «une egokia iristen denean».
Fakhrizaderi autoan zihoala egin zioten eraso, Teherandik 70 kilometro ingurura dagoen Absar hirian. Leherketa batek geldiarazi egin zuen zientzialaria eta haren bizkartzainak zeramatzan autoa, eta, orduan, erasotzaileek tiro egin zioten ibilgailuari. Fakhrizade zaurituta ospitaleratu zuten, baina medikuek ez zuten lortu hura suspertzea.
Irango presidenteak gaur kaleratu duen adierazpen batean salatu du zientzialari nuklearraren hilketa «eraso terrorista bat» izan dela, «Israelen erregimen mertzenarioak» egina. Rohanik gaineratu du Iranen «etsaiak» aste «estresagarriak» bizitzen ari direla «baldintzak aldatzen ari direlako» eta «beraien presioa ahultzen ari delako». Hori dela eta, «haientzako garrantzitsua da ahalik eta gehien egitea datozen asteetan».
Aipatu gabe, Rohanik AEBetako presidente aldaketari egin dio erreferentzia. Donald Trump AEBetako jarduneko presidenteari aste gutxi batzuk gelditzen zaizkio agintean, harik eta Joe Biden AEBetako presidente hautatuak karguari zin egin arte, datorren urteko urtarrilaren 20an. Trump gertuko aliatu izan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren gobernuak, Iranen kontrako politikak garatzeko. Bidenek, berriz, AEBren eta Iranen arteko harremanak hobetzearen alde mintzatu da. Esaterako, Iranek 2015ean munduko sei potentziarekin sinatu zuen itun nuklearrera itzultzeko asmoa agertu du. Barack Obama presidente ohiak izenpetu zuen, baina Trumpek akordioa utzi zuen 2018an, eta zigor ekonomikoak ezarri zizkion Irani. Teheranek beti adierazi du bere egitasmo nuklearra ez dagoela armak ekoiztera bideratuta.
Ardurak argitzeko ikerketa
Fakhrizaderen hilketa salatu du Ali Khamenei Irango aiatolak ere. Haren esanetan, «mertzenario basati» batzuen ekintza izan dena ikertzeko eskatu du, egileak eta erasoaren arduradunak epaituak izan daitezen. «Arlo guztietako ahalegin zientifiko eta teknologikoekin» jarraitzera deitu du, bestalde.
Zientzialariaren kontrako erasoa «estatu terrorismoko ekintza bat» izan dela adierazi zuen atzo Irango Atzerri ministro Mohammad Javad Zarifek, eta haren arduraduna Israel delako «zantzu serioak» daudela ziurtatu zuen.
Israelgo Gobernuak ez du oraingoz inolako adierazpenik egin Fakhrizaderen heriotzaren inguruan. Zientzialaria ezaguna zaio Netanyahuri. Israelgo lehen ministroak bere izenez aipatu zuen 2018an, prentsaurreko batean, Irango egitasmo nuklearraren buru gisa. Bere izena gogoan hartzeko esan zuen orduan.
Fakhrizade ez da eraso batean hiltzen duten Irango lehen zientzialari nuklearra. Beste lau hil zituzten 2010. eta 2012. urteen artean. Nazioarteko hainbat eragilek Israelgo zerbitzu sekretuei leporatu zizkieten hilketak, eta Israelek ez du inoiz halakorik ukatu.
Tel Avivek bezala, Washingtonek ere ez du adierazpenik egin nahi izan erasoari buruz. Europako Batasunak, berriz, «delituzko ekintza» bat izan dela salatu du, Josep Borrell batasuneko diplomaziaburuaren bidez. «Giza eskubideen aurkako» gertaera izan arren, Borrellek nabarmendu du «inoiz baino garrantzia handiagoa» duela aldeek «lasaitasunari eustea eta moderazioz jokatzea, inori interesatzen ez zaion tentsio gorakada eragozteko».
Antzeko mezua eman du Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresek ere. Eskualdean tentsioa areagotu dezakeen edozein motatako ekintza baztertzera deitu du.
|
2020-11-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/190422/espainiako-lan-ministerioak-bide-orri-proposamen-bat-egingo-du-bilboko-portuko-gatazka-konpontzeko.htm
|
Ekonomia
|
Espainiako Lan Ministerioak «bide-orri proposamen bat» egingo du Bilboko portuko gatazka konpontzeko
|
Bilbo Estibaren ustez arbitraje loteslea da auzia konpontzeko modu bakarra, eta zamaketariek asteazkenean erabakiko dute greba luzatu ala ez
|
Espainiako Lan Ministerioak «bide-orri proposamen bat» egingo du Bilboko portuko gatazka konpontzeko. Bilbo Estibaren ustez arbitraje loteslea da auzia konpontzeko modu bakarra, eta zamaketariek asteazkenean erabakiko dute greba luzatu ala ez
|
Espainiako Lan Ministerioak «bide-orri proposamen bat» bidaliko die Bilbo Estibari eta zamaketarien ordezkariei Bilboko portuko lan gatazka konpontzeko. Portuko zamaketa enpresak biltzen dituen elkarteak jakinarazi du ohar bidez konponbide proposamena jasoko dutela. Enpresen arabera, ministerioak esan die bide orriak «zorrotz beteko duela indarrean dagoen legedia». Zamaketa enpresak, baina, mesfidati dira, eta haien ustez «arbitraje loteslea» da gatazka konpontzeko modu bakarra. Zamaketariek, berriz, asteazkenean erabakiko dute grebarekin jarraitu ala ez. 51 egun daramatzate protestan, eta, momentuz, abenduaren 9ra arteko deialdia egina dute.
Bilboko zamaketa enpresek eta zamaketarien ordezkariek bilera izan zuten ostiralean Madrilen. Veronica Martinez Espainiako Enplegu zuzendariak deitu zuen bilerara, eta bertan elkartu ziren bi aldeak. Asteak ziren ez zirela mahai beraren inguruan esertzen. Dena den, ez zen bitartekaritza formularen azpian egin, Bilbo Estibak uko egina ziolako aukera horri. Bi aldeen arteko gerturatze bat zirudien, eta zamaketariek, borondate onaren keinu gisa, ez zuten luzatu egun indarrean dagoen greba deialdia. Alegia, berandu da abenduaren 10erako greba deialdia luzatzeko, eta, asteazkenean erabakiko dutenez zer egin, baliteke abenduaren 10etik 14ra lanera itzuli behar izatea grebari ekin aurretik.
Bilera horretan, ministerioak bere gain hartu zuen bi aldeei konponbide bide orri bat bidaltzearen ardura. Bilbo Estibak, dena den, argi du: «Arbitraje loteslea da portuko grebaren auzia konpontzeko bide bakarra». Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Lan Ministerioaren bitartekaritza eskaintzei uko egin zienean erabili zuen argudio bera da, eta oso zaila dirudi negoziazio bide berri bat irekitzeak. Enpresaren ustez, gainera, zamaketarien sindikatuek bi aldiz egin diote uko borondatezko arbitraje bati. Gatazkaren oinarriak bi dira: lan hitzarmen berria eta hamabi urtez behin-behineko kontratuekin lanean aritu diren 103 zamaketariak apurka finko bihurtzea.
Oharrean, Bilbo Estibak egoeraren azterketa egin du. Haren ustez, zamaketariek ez dute onartu nahi portuko lanak kudeatzen dituen legea aldatu izana. Horren arabera, besteak beste, portuko «lan osagarriak», alegia, lurrekoak, itsasontziekin harreman zuzena ez dutenak, lan hitzarmenetik kanpo daude orain, eta zamaketariek ez dute hori onartu nahi. Zamaketariek, berriz, diote lan hitzarmena kontratu pribatua den heinean zeregin horiek sar daitezkeela. Egun askotan, eguraldi txarrekoetan adibidez, lurreko lanak itsasontziekin harremana dutenak baino gehiago dira. Egun, Bilbo Estibak Adecco aldi baterako lan enpresen bitartez kontratatzen ditu jardun horietako asko egiteko langileak, eta haien lan hitzarmena zamaketari finkoena baino kaskarragoa da.
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190423/eaeko-natura-ondarea-kontserbatzeko-lege-proiektua-onartu-dute.htm
|
Gizartea
|
EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege proiektua onartu dute
|
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuaren esanetan, egitasmoaren berritasunetako bat da larrialdi klimatikorako politiketan integratzen dela
|
EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege proiektua onartu dute. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuaren esanetan, egitasmoaren berritasunetako bat da larrialdi klimatikorako politiketan integratzen dela
|
EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege proiektua onartu du aste honetan Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak. Arantxa Tapia Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuaren ustez, proiektuak jasotzen duen berritasunetako bat da integratzen dela klima larrialdirako politiketan.
Proiektua Eusko Legebiltzarrera eramango dute eztabaidatu dezaten, eta, okerrik ezean onartu egingo dute, kontuan hartuta EAJk eta PSE-EEk gehiengoa dutela ganberan. Tapiak Zumaian (Gipuzkoa) aurkeztu du, gaur, eta helburu du, haren esanetan, «naturaguneak eta biodibertsitatea babestea natura-ondarearen ikuspegi integral batetik, horien kudeaketaz arduratzen diren administrazioen arteko koordinazioa hobetzea, beste politika sektorial batzuk integratzea, eta sektorean aukera berriak bultzatzea, natura ondarearen babesa eta garapen ekonomiko eta soziala uztartzeko».
Nabarmendu du proiektua hauspotu dutela, legeria eguneratzeko «beharra» zegoelako. Tapiaren arabera, EB Europako Batasuneko gidalerroek lege garapen handiak bultzatzen dituzte, eta lege berriak NBE Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako jarritako helburuekin bat egiten du, eta «Basque Country 2030 Agendaren barruan» kokatzen da.
Azpimarratu du, bestalde, lege proiektuak «sinplifikazio administratiboa» lortu nahi duela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan natura ondarea kudeatzeaz arduratzen diren administrazio publikoen arteko koordinazioa errazteko.
|
2020-11-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/190424/etiopiako-armadak-tigrayko-hiriburua-hartu-du-abiyren-esanetan.htm
|
Mundua
|
Etiopiako armadak Tigrayko hiriburua hartu du, Abiyren esanetan
|
Herrialdeko lehen ministroak azaldu duenez, Mekelle hiria «guztiz kontrolpean» du gobernu federalak.
|
Etiopiako armadak Tigrayko hiriburua hartu du, Abiyren esanetan. Herrialdeko lehen ministroak azaldu duenez, Mekelle hiria «guztiz kontrolpean» du gobernu federalak.
|
Trigrayko hiriburua hartzeko «azken erasoaldia» iragarria zuen Etiopiako Gobernuak, TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteari errenditzeko 72 orduko ultimatuma eman eta hark amore emateari uko egin ostean.
Etiopia iparraldeko eskualdea ia erabat inkomunikatuta dago, eta informazio gutxi dago bertako egoerari buruz, baina hainbat iturrik aipatu dute «artilleria pisutsuarekin» egin diola eraso armadak TPLFri Mekellen. Hala adierazi dio Debretsion Gebremichael TPLFko indarren buruak Reuters albiste agentziari. Azaldu duenez, «bonbardaketa bortitza» hasi du armadak hirian. Tigrayko taldeak erasoa gaitzesteko eskatu dio nazioarteari. Milioi erdi herritar bizi dira eskualdeko hiriburuan.
Abiy Ahmed lehen ministroak Twitterren argitaratu duen mezu batean adierazi du Mekelle armadaren esku dagoela, eta garaipen militarrak erasoaldiaren «azken fasearen amaiera» ekarri duela. Gaineratu du TPLFk preso zituen milaka soldadu askatu dituela armadak eta aireportuaren gaineko kontrola hartu dutela. Operazioa «behar den ardurarekin» egin da, Abiyren esanetan, «zibilak babesteko».
Hain justu, zibilek erasoaldi batean izan zezaketen arriskuaz ohartarazi dute nazioarteko hainbat eragilek, Addis Abebak Mekelle hartzeko iragarritako operazioa ikusirik. Gobernu federalak TPLFko indarrengandik aldentzeko eta beren etxeetan gordetzeko eskatu die Tigrayko herritarrei, baina ez dago argi herritarrek mezu hori jaso ote duten, eskualdean komunikazio bide ia guztiak etenda daudela kontuan hartuta.
Gerra azaroaren 4an hasi zen, eta ordutik ehunka hildako izan direla uste da. Beren etxeetatik ihes egin behar izan dutenak, berriz, hamarnaka milaka dira. 42.000 iheslari baino gehiago joan dira Tigraytik Sudanera.
Nazio Batuen Erakundeak eta nazioarteko beste hainbat eragilek elkarrizketarako deia egin diete aldeei, Tigrayko liskarrek eskualdeko egonkortasuna kolokan jar dezaketela ohartarazita. Afrikako Batasunak ordezkaritza bat bidali du Etiopiara elkarrizketa sustatzeko. Abiy atzo bildu zen haiekin, eta Tigray kontrolpean hartzeko «erantzukizuna» duela justifikatu zuen. Lehen ministroak ez zuen baimendu ordezkaritza TPLFko kideekin biltzea eta bitartekari lanak egitea. Hasieratik adierazi du ez duela Tigrayko «talde kriminalarekin» negoziatuko, «operazioa amaitu arte».
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190425/oier-oa-larresoron-behar-dutela-aldarrikatu-dute-herritarrek.htm
|
Politika
|
Oier Oa Larresoron «behar» dutela aldarrikatu dute herritarrek
|
Dozenaka lagun bildu dira arratsaldean, Oier Oa euskal preso ohia Ipar Euskal Herrira itzultzeko aldarriarekin.
|
Oier Oa Larresoron «behar» dutela aldarrikatu dute herritarrek. Dozenaka lagun bildu dira arratsaldean, Oier Oa euskal preso ohia Ipar Euskal Herrira itzultzeko aldarriarekin.
|
Larresoron (Lapurdi) bizi izan da azken urteetan Oa, eta Baionako Bernat Etxepare lizeoan egin du lan. Iragan astean, Frantziako Poliziak atxilotu zuen lanera joatean. Libre utzi zuten biharamunean, baina Frantzian egoteko debekua notifikatu zioten. Neurria salatzeko dozenaka lagun bildu dira Larresoron, Oier, gurekin behar zaitugu lelopean.
Amaia Rekarte abokatuaren arabera, Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak ez errespetatu izana leporatzen diote Oari. Heldu den martxoaren 23rako eman diote justiziaren aurrera agertzeko deialdia.
2012ko otsailaren 24an atxilotu zuen Oa Frantziako Poliziak Angelun (Lapurdi), eta lau urteko espetxe zigorra beteta, 2015eko uztailean aske geratu zen. Frantziako lurraldean bizitzeko debekua eman zioten orduan. Rekarteren hitzetan, debeku horri helegitea ezartzeko bidea jorratuko dute.
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190426/bolada-ona-indartzeko-garaipen-handia.htm
|
Kirola
|
Bolada ona indartzeko garaipen handia
|
Alavesek nagusitasunez irabazi du Real Madrilen zelaian. Lucas Perezek eta Joseluk sartu dituzte gasteiztarren golak.
|
Bolada ona indartzeko garaipen handia. Alavesek nagusitasunez irabazi du Real Madrilen zelaian. Lucas Perezek eta Joseluk sartu dituzte gasteiztarren golak.
|
Handia egin du Alavesek gaur, Valdebebasen (Espainia) . Real Madril hartu du mendean: 1-2. Merezitako garaipena izan da, Espainiako taldea baino gehiago izan baita. Bizi izan da, eta aurkariak defentsan egindako hutsak aprobetxatu ditu. Horri esker irabazi du, eta horri esker eusten dio bolada onari. Bost jardunaldi daramatza galdu gabe: bi garaipen lortu ditu, eta hiru berdinketa. Bolada gozo horrek ondorioa izan du sailkapenean, Gasteizko taldeak jauzia eman baitu: bederatzigarren postuan da, hamahiru punturekin.
Gasteiztarrek bikain egin diote partidari. Laugarren minutuan, Laguardiak buruz errematatu du, eta baloiak Nachoren eskuan eman du. Epaileak penaltia adierazi du, eta Lucas Perezek ez du huts egin. Aurrelari galiziarrak berak gertu izan du bigarren gola 24. minutuan, Jota Peleteirok pase ederra eman dio, eta bakarrik geratu da Courtoisen aurrean, baina atezainak geldiketa ikusgarria egin dio.
Minutuek aurrera egin ahala, Real Madrilek gora egin du, eta gero eta arrisku gehiago hasi da sortzen Pachecoren arean. Kroosek bi aukera garbi izan ditu jokaldi berean, baina Alaveseko atezainak biak zapuztu ditu. Hala, 1-0ekoarekin amaitu da lehen zatia.
Pentsatzekoa zen atsedenalditik bueltan Real Madrilek estu hartuko zuela Alaves, baina horretarako aukerarik ez du izan. Courtoisek huts galanta egin du, baloia oparitu dio Joseluri, eta aurrelariak ez du alferrik galdu. 0-2. Pablo Machinek entrenatutako taldeak oso bideratuta utzi du garaipena. Izan ditu aukerak hirugarren gola sartzeko, baina ez du asmatu ate aurrean. Casemirok 1-2koa sartu du 86. minutuan, eta beldurra sartu die bisitariei. Javi Lopezek eskura izan du 1-3koa, eta Iscok binakoa, baina ez da gol gehiago izan. Pozarren ziren Alaveseko kideak partida amaieran. Ez da gutxiagorako, txapela kentzeko garaipena lortu baitute.
|
2020-11-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/190466/gu-desagertzea-nahi-dute-baina-hori-ez-da-gertatuko.htm
|
Gizartea
|
«Gu desagertzea nahi dute, baina hori ez da gertatuko»
|
IrunÌeko Udalak eten egin du auzoetan haur eta nerabeekin lan egiten duten prebentzio taldeen kontratua. Erabakiaren ondorioz, egungo zortzi taldeek etorkizun iluna dute; kinka larrian daude.
|
«Gu desagertzea nahi dute, baina hori ez da gertatuko». IrunÌeko Udalak eten egin du auzoetan haur eta nerabeekin lan egiten duten prebentzio taldeen kontratua. Erabakiaren ondorioz, egungo zortzi taldeek etorkizun iluna dute; kinka larrian daude.
|
Iruñeko Udalak berriki iragarri du ez dituela luzatuko auzoetako Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzu kontratuak; Navarra Suma eta PSN udal taldeek babestu dute erabakia. Abenduaren 31n bukatuko zaie kontratua egungo taldeei, eta haien ordez beste zerbitzu bat eskainiko duela jakinarazi du udalak; bakarra hiri osorako. Albisteak sumina piztu die herritar askori, taldeetako kide eta erabiltzailei, bereziki. Sanduzelaiko Umetxea elkarteko hezitzailea da Ana Bejarano (Iruñea, 1991).
Espero zenuten horrelako erabaki bat ailegatuko zenik?
Guztiz harritu gaituenik ezin dugu esan. Azken batean, UPNrekin dugun guda historikoa da: ez zaizkie gustatzen gauza komunitarioak. Ekainean ere izan genituen gatazkak, ez zutelako nahi auzoetako prebentzio taldeek udalekuak antolatzerik. Epaitegietara jo genuen, eta irabazi. Udan, berriz, isil-isilik izan ziren, eta, hara, orain ailegatu zaigu albistea, bat-batean.
Izan duzue negoziatzeko aukerarik?
Ez. Egun batetik bestera abisatu ziguten, eta jadanik hartua zuten erabakia. Maria Caballeko UPNko zinegotziak bideokonferentzia bidez deitu zigun, esanez abenduaren 31 izanen genuela azken eguna, hau da, ez zigutela kontratua luzatuko. Hain justu, handik 30 minutura iragarri zuen prentsaurreko batean.
Zer argudio erabili dute kontratuaren etetea justifikatzeko?
Deszentralizazioaren kontra agertu ziren. Askotan esan digute prebentzio taldeak auzoka antolatuta Iruñea zatitzea baizik ez dugula lortzen. Are gehiago, esan izan digute ez dutela ulertzen zergatik dugun halako sentimendua auzoarekin, kontuan izanik gure jardueretan parte hartu duten haur asko atzerritarrak direla. Sekulako astakeria da hori. Bestalde, esaten dute guk egiten duguna aisialdi hutsa dela eta ez dela prebentzio lana.
Zuen ustez, zer intentzio dago erabakiaren atzean?
Ez gaituzte gustuko, eta sumatzen da gurekiko duten amorrua. Uste dute asmo politikoak ditugula; alderdi jakin baten alde egiten dugula diote, ez-dakit-norentzat gabiltzala lanean. Gainera, aurpegiratu izan digute poltsikoak diruz betetzen ditugula; hori besterik ez genuen falta. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara; ez dugu inoiz ezer kobratu. Bazkide sariak ditugu, baina nahi eta ahal duenak bakarrik ordaintzen ditu, eta sinbolikoak dira erabat. Diru laguntzei esker funtzionatzen dugu, eta horien bidez kobratzen dugu soldata langileek.
Zer dakizue Iruñeko Udalak diseinatutako plan berriaz?
Dakigun bakarra da hamalau teknikari kontratatu dituztela, gizarteratzeko teknikariak. Zerrenda publiko batetik deitu omen diete, banan-banan, eta bi urte eta erdirako kontratua eskaini diete. Horrez gain, ezer gutxi dakigu; ez dakigu gure lokalak erabiliko dituzten, udaletxetik bertatik ariko diren… Ezjakintasuna ia erabatekoa da.
Zerbitzu bakarra sortuko dute Iruñe osorako. Zer ondorio ekarriko ditu horrek?
Jada ez da izango komunitatearen zerbitzua. Izatez, komunitate hitza haien diskurtsotik kanpo dago guztiz. Orain arte egin dugun modura, elkarlanean aritu ahal izan gara auzoko gainerako elkarte guztiekin. Adibidez, Umetxeak harreman estua du Sanduzelaiko beste eragileekin: ikastetxeekin, osasun etxearekin… Hori guztia galdu egingo da.
Zertan datza Umetxea elkartearen jarduna?
Haur eta gazte mordoa etortzen da egunero, eta horietako batzuentzat sekulako babesa gara. Bereziki lagungarriak gara, adibidez, lagun askorik ez dutenentzat, atzerritik ailegatu berriak direnentzat, gaztelaniaz oso ongi hitz egiten ez dutenentzat… Badute nora joan, badute nora jo zalantzak argitzeko. Baliabide gutxi dituzten familientzat oso beharrezkoak gara, baina baita beste guztientzat ere. Kultur jarduera asko antolatzen ditugu: Sanduzelain egiten diren jardueren %90etan hartzen dugu parte. Jende asko gaude proiektuan murgilduta: lau langile gara, baina, gutaz gain, berrogei bat boluntario ere badaude, eta aurten 202 haur eta gazte ari dira parte hartzen asteroko jardueretan.
Kontratua bukatzeak nola baldintzatuko dizue lana?
Langileok beste lan batzuk bilatu beharko ditugu, ezinbestean, eta, beraz, ezingo ditugu hainbeste ordu inbertitu elkartean. Lokala itxita egongo da askotan. Dena dela, ez dugu amore emango. Ni, adibidez, hemen hazi eta hezi naiz, eta ez dut alde egingo, inola ere. Prest gaude datorrenari kontra egiteko. Izan ere, badakigu hau ez dela izan udalaren azken erabakia.
Zein da hurrena?
Ezin dugu ziurtasunez esan, baina susmoa dugu lokal komunitarioetan sartuko dutela muturra. Haientzat nahiko dituzte. Ikusiko da. Eginen dugu zerbait, baita urtarrilaren 1etik aurrera ere.
Hortaz, Umetxeak bizirik segituko du?
Bai, ziur. Gu desagertzea nahi dute, baina hori ez da gertatuko. Dirurik gabe? Bada, dirudik gabe. Baina hau ez da geldituko. Zalantzarik gabe, hau izan da urtetan jaso dugun kolperik latzena; ez gara inoiz sentitu halako estualdian, baina jarraituko dugu. Ezin ditugu berrehun pertsona horiek bakarrik utzi.
|
2020-11-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/190467/mahaiaren-bueltan-ez-baina-harremanetan.htm
|
Gizartea
|
Mahaiaren bueltan ez, baina harremanetan
|
Atzerritik etorritako familien eta jatorriz bertakoak direnen arteko bazkariak antolatu ohi ditu SOS Arrazakeria plataformak azaroan. Aurten, pandemia dela eta, ezingo dituzte egin bilera horiek, baina harremanetan jartzeko gonbita egin diete denei.
|
Mahaiaren bueltan ez, baina harremanetan. Atzerritik etorritako familien eta jatorriz bertakoak direnen arteko bazkariak antolatu ohi ditu SOS Arrazakeria plataformak azaroan. Aurten, pandemia dela eta, ezingo dituzte egin bilera horiek, baina harremanetan jartzeko gonbita egin diete denei.
|
Ez da erraza izaten bizitoki berri batera iritsi eta bertako jendea ezagutzea. Eta, hain zuzen ere, bide horretan laguntzen du SOS Arrazakeria plataformak; helburu horrekin, besteak beste Bizilagunak egitasmoa dauka esku artean. Azaroko egun batean bazkariak antolatu ohi dituzte, kanpotik etorritako familiak eta bertakoak elkartuta. Igande honetan hasiko da VII. Bizilagunak egitasmoa, hilaren 29an, baina, COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, bi aldeak bestelako bide batzuen bitartez jarriko dira harremanetan.
Gero eta gehiago dira Bizilagunak egitasmoan parte hartzen duten herritarrak. Iaz, 1.060 lagun izan ziren Gipuzkoan egin zituzten 131 bazkarietan. Aurtengo egoera berezia dela ikusita, antolatzaileek proposatu dute aurreko aldietan ezagututako jendea harremanetan jartzea. Bideo deiak egitea proposatu dute, eta baita telefonoz hitz egitea ere. Silvana Luciani Bizilagunak egitasmoaren koordinatzailea da, eta proiektu interesgarria dela iruditzen zaio aurreiritziak eta estereotipoak apurtzeko. «Auzo inklusiboak sortzeko aukera ematen du», esan du.
Konfinamendu garaian, diagnosi txosten bat garatu zuen SOS Arrazakeriak, migratzaileen egoera aztertzeko. «Konturatu ginen harreman sare baten beharra zutela, eta, Bizilagunak egitasmoak oso balorazio ona izan zuenez, aurten ere egitea erabaki genuen». Arlo sozialean ez ezik bestelako kontu batzuetan ere zailtasunak zituztela ondorioztatu zuten; besteak beste, eten digitala zegoela nabaritu zuten. Izan ere, familia askok ez zeukaten Internetik edo ordenagailurik etxean. Lucianik gaineratu du pandemiaren ondorio ekonomikoak larriagoak izango direla modu prekarioan bizi direnentzat.
Gipuzkoa Solidaria gala egin ohi dute urtero Bizilagunak egitasmoan, baina hori ere online egin beharko dute aurten. Igande honetan egingo dute, 17:00etatik aurrera. Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Youtubeko kanalean ikusi ahal izango da, eta baita Instagram eta Facebook sare sozialetako kontuetan ere. «Familien arteko harremanei hasiera emateko modu bat izango da, eta truke horiek luzaroan mantentzera animatu nahi ditugu familiak».
|
2020-11-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/190468/asier-ormazabal-euskal-presoa-aske-geratu-da-23-urteren-ondoren.htm
|
Politika
|
Asier Ormazabal euskal presoa aske geratu da, 23 urteren ondoren
|
Gaur amaitu ditu ezarri zizkioten espetxe zigorrak. 1997an atxilotu zuten, Bretainian, eta azken 18 urteak Espainiako zenbait espetxetan igaro ditu.
|
Asier Ormazabal euskal presoa aske geratu da, 23 urteren ondoren. Gaur amaitu ditu ezarri zizkioten espetxe zigorrak. 1997an atxilotu zuten, Bretainian, eta azken 18 urteak Espainiako zenbait espetxetan igaro ditu.
|
Aske geratu da Asier Ormazabal euskal presoa. Frantziako Poliziak duela 23 urte atxilotu zuen hernaniarra, ETAko kide izateagatik; orain, amaitu ditu ezarri zizkioten espetxe zigorrak, eta etxera bidean da, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Teruelen (Espainia) zegoen espetxeratuta; han igaro ditu azken bederatzi urteak, eta bera zen espetxe hartan geratzen zen euskal preso bakarra.
Kartzelaldiko lehen bost urteak Frantzian igaro zituen Ormazabalek, eta, Espainiaratua izan ostean, hemezortzi egin ditu hango espetxeetan, azken bederatziak Teruelen. Aurretik, Pontevedran (Galizia) eta Asturiaseko Villabonan egon zen preso.
|
2020-11-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/190469/580-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean-urriaren-5etik-erregistratutako-gutxien.htm
|
Gizartea
|
580 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, urriaren 5etik erregistratutako gutxien
|
Osakidetzaren eta Osasunbidearen artean 10.637 proba egin zituzten atzo.
|
580 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, urriaren 5etik erregistratutako gutxien. Osakidetzaren eta Osasunbidearen artean 10.637 proba egin zituzten atzo.
|
Apurka, badoaz hobera koronabirusaren datuak. Gaur albiste on bat utzi dute datuek: 580 positiboren berri eman dute Osakidetzak eta Osasunbideak. Urriaren 5etik erregistratuko kopururik txikiena —574 izan ziren egun hartan—. Asteburua izateak, noski, eragina du datu horretan: atzo 10.637 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian, bezperan baino 3.654 gutxiago.
Lurraldeka, Bizkaian atzeman zituzten postibo gehien (217), Gipuzkoan baino zortzi gehiago; han, nabarmen egin dute hobera datuek azken egunetan, baina, halere, egoerarik kezkagarriena duen lurraldea da. Araban 81 lagunek eman zuten positibo, eta Nafarroan, 68k.
Ez dute askoz datu gehiago ematen osasun erakundeek asteburuetan. Osakidetzak jakinarazi du atzo 27 pertsona ospitaleratu zituztela COVID-19aren ondorioz, eta zaintza intentsiboetako unitateetan, berriz, 132 lagun daudela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
|
2020-11-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/190470/erik-jaka-txapeldun.htm
|
Kirola
|
Erik Jaka txapeldun
|
Hasieratik aurrea hartu ondoren, aldea ongi kudeatu, eta bizitzan estreinakoz buruz buruko txapeldun izan da Erik Jaka. Bukaeran sufritu arren, 22 eta 20 irabazi dio Jokin Altunari.
|
Erik Jaka txapeldun. Hasieratik aurrea hartu ondoren, aldea ongi kudeatu, eta bizitzan estreinakoz buruz buruko txapeldun izan da Erik Jaka. Bukaeran sufritu arren, 22 eta 20 irabazi dio Jokin Altunari.
|
Erik Jaka da 2020ko buruz buruko txapelduna. Ezohiko urte honetan, ezohiko txapelketa joan da, eta txapelduna ere ezohikoa suertatu da. Lehen tantoetatik aurrea hartu du lizartzarrak, eta aurretik joan da amaierara arte. Bukaeran sei tantoren alde ederra ere izan du, baina, azken tantoa egin ezinda, gorriak ikusi behar izan ditu lizartzarrak. Dena den, sufrimenduari esker, 22 eta 20 irabazi dio Jokin Altunari, eta estreinakoz jantzi du buruz buruko txapela. Pozarren agertu da txapelduna partida amaieran: "Amari eskaintzen diot garaipena. Azkenaldian izugarri sufritu dugu familian, eta, dudarik gabe, bera daukat buruan. Berak emandako indarragatik izan ez balitz, ezinezkoa izango zen halako balentria bat lortzea".
Hasierako tantoetatik erakutsi du distira Jakak. Ohartze ordurako 5 eta 0 aurreratu da, eta abantaila hori gakoa izan da partida osoan zehar. Sakea ezker horman sartzen ongi asmatu du, eta errematean ere ohi bezala aritu da. Altuna III.ak erreakzio bat baino gehiago izan ditu, baina inoiz ez du lortu neurketa berdintzea: 5-2, 6-4 eta 9-7. Finalerdietan bezala, tentsioz josita eta lotuta jokatu du amezketarrak, eta lanak eta sufrimenduak eman diote partidan bizirik segitzeko aukera. Lehen atsedenaldi luzera 12 eta 7 iritsi dira bi pilotariak.
Atsedenalditik bueltan, lehengo lepotik mantendu du burua Jakak, eta 16-7 ere aurreratu da. Gero eta gertuago zuen txapela, baina ikusteko zegoen garaipena hain gertu izate hori nola kudeatuko zuen. Altunak ez du esan azken hitza, eta gehixeago arriskatzeari ekin dio. Batez ere horma bikoari esker, pare bat tanto egin ditu, eta 18-14koarekin iritsi da bigarren atsedenaldia.
Handik bueltan, berehala jo du 21. tantora Jakak, eta hor bazirudien Lizartzara bidean zegoela txapela. Gainera, Altunak ez zuen susperraldirako motibo handirik ematen. Ordea, txapelduna da amezketarra, eta erakutsi du zergatik. Sakez lau tanto jarraian eginda urduritasuna ezarri dio arerioari, eta 21 eta 20 gerturatu da 21-14kotik. Jakak ezin zuen sakerik eraman, eta, hortaz, atsedenaldirik eskatu ere ez. Dena den, azken sake horretan Altunak ez du asmatu, eta, tantoa mendean hartu ondoren, gantxoz amaitu du lehia Jakak: 22 eta 20.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190471/realak-eta-athleticek-ezin-izan-dute-irabazi.htm
|
Kirola
|
Realak eta Athleticek ezin izan dute irabazi
|
Realak bana berdindu du Vila-realen aurka, Anoetan. Athleticek ere emaitza bera eskuratu du Getafaren zelaira eginiko bisitan. Osasunak, berriz, lau gol jaso zituen Bartzelonan.
|
Realak eta Athleticek ezin izan dute irabazi. Realak bana berdindu du Vila-realen aurka, Anoetan. Athleticek ere emaitza bera eskuratu du Getafaren zelaira eginiko bisitan. Osasunak, berriz, lau gol jaso zituen Bartzelonan.
|
Sailkapeneko goi postuetan egotera deituak daude Reala eta Vila-real, eta gorenean eusteko hiru puntuen bila atera ziren bi taldeak, Anoetan. Azkenean, ordea, puntu bana bakoitzarentzat. Hala, eten egin da donostiarren bolada ona. Sei garaipen jarraian zeramatzaten. Nahikoa izan da, ordea, lidergoari eusteko.
Partida parekatua izan zen jokatutakoa. Vila-real izan zen baloiaren jabe lehen minutuetan, eta horrek saria izan zuen Aritzek Estupiñan lurrera bota zuenean, area barruan. Gerard Morenok ez zuen barkatu, eta penaltiz aurretik jarri zuen talde horia. Realak, ordea, gora egin zuen gola jaso ostean. Le Normandek eta Barrenetxeak aukera bana izan zuten, baina txuri-urdinen gola ere penaltiz iritsiko zen. Oiartzabalek ez du barkatzen. Bigarren zatian, Willian Josek izan zuen aukera garbiena. Halere, ez Realak ez Vila-realek ez zuten ate aurrean asmatu, eta banakoarekin konformatu behar izan zuten.
Athletic eta Getaferen artekoak ere antzeko gidoia izan zuen. Gaizka Garitanoren taldea Betisi lau gol sartu zizkion hamaikako berarekin atera zen, eta joko onari eustea lortu zuen. Lehen zatian, Vencedor eta Villalibre izan ziren zuri-gorrien jokalari onenak, eta bigarren horrek sartu zuen Athleticen gola. Bilbotarrek izan zuten aldea zabaltzeko aukera ere, Vesgaren jaurtiketa batekin, baina Soria erne ibili zen atepean. Gertu zirudien Athleticen garaipenak, baina, partida amaitzeko ordu laurdenen faltan, Angelek zulo bat topatu zuen haien defentsan, eta area kanpotik eginiko jaurtiketa batekin berdindu zuen markagailua.
Osasunak ezin berriz irabazi
Uztailean, Bartzelona ahalguztiduna garaitzea lortu zuen Osasunak, non eta Camp Noun. Atzo, baina, oso bestelakoa izan zen partida. Lau gol sartu zizkioten talde nafarrari. Braithwaitek sartu zuen lehen gola. Haren ostean, lehen zatian iritsi ziren beste bi ere: Griezmann eta Coutinho protagonista. Bigarren zatian, 73. minutuan, Messik sartu zuen partidako azken gola, Maradonari eskainia.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190472/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-adingabekoen-pornografia-zabaltzeagatik.htm
|
Gizartea
|
Hiru gizon atxilotu dituzte adingabekoen pornografia zabaltzeagatik
|
Espainian eta Galizian egin dituzte atxiloketak. Biktimak, ordea, euskal herritarrak dira, 12 eta 15 urte artekoak.
|
Hiru gizon atxilotu dituzte adingabekoen pornografia zabaltzeagatik. Espainian eta Galizian egin dituzte atxiloketak. Biktimak, ordea, euskal herritarrak dira, 12 eta 15 urte artekoak.
|
Ertzaintzak abiatutako ikerketa baten ondorioz, hiru gizonezko atxilotu ditu Guardia Zibilak, adingabeko lau neska pornografia edukiak grabatzera behartzeagatik. Poliziaren esanetan, atxilotuek Internet bidez zabaltzen zituzten eduki horiek.
Ikerketaren arabera, atxilotuek dirua, markako erropak eta sare sozialetan jarraitzaile gehiago lortzeko aukera eskaintzen zieten adingabeei, ezagutzen ez zituzten erabiltzaileen aurrean eduki pornografikoa zuten zuzeneko konexioak egitearen truke. Zuzeneko emanaldi horiez gain, horietatik ateratako bideo eta argazkiak saltzen zituzten sarean.
Orain arte, Araban eta Gipuzkoan lau biktima aurkitu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, denak 12 eta 15 urte bitartekoak. Halere, ikerketa irekita dago, eta biktima gehiago egon daitezke, Ertzaintzaren ustez.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Malagan (Andaluzia, Espainia), Madrilen eta Coruñan (Galizia) atxilotu dituzte hiru gizonezkoak. Horietako bi adingabeak. Hainbat miaketa ere egin dituzte, eta delituekin lotura duten hainbat gailu informatiko atxiki.
Atxilotuek ez zuten elkar ezagutzen, baina, Ertzaintzaren arabera, besteak beste, bat egin zuten eduki sexualak partekatzeko hainbat webgunetan. Denek jarduteko modu bera erabiltzen zuten: sare sozialen bidez adingabeko neskekin harremanetan jarri, eta mezu pribatuak bidaltzen zizkieten, dirua, arropak, telefonoak eta bestelakoak eskainiz sexu edukien truke.
Ertzaintzaren arabera, sare sozialetan irekitako foroen eta mezularitza aplikazioen bidez zabaltzen zuten edukia. Hala, 43 herrialdetako 4.891 erabiltzailek ikusi zituzten bideoak. «Zuzeneko emanaldia amaituta, ohikoa zen erabiltzaileek ikertuekin harremanetan jartzea, adingabeak eurekin konektatu eta dei pribatuak egiteko eskatzeko», argitu du Ertzaintzak. Erabiltzaileek ikertuei ordaintzen zieten zerbitzu horien truke. Hala, mezuetan parte hartu zuten pertsona gehiagoren bila ari da Polizia.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190473/josetxo-arizkuren-ruiz-euskal-presoa-ospitaleratu-egin-dute.htm
|
Politika
|
Josetxo Arizkuren Ruiz euskal presoa ospitaleratu egin dute
|
Ez da bihotzeko arazoengatik ospitaleratzen duten lehen aldia. Larri gaixo dauden presoen zerrendan dago. Sarek salatu du informazio «nahasgarria eta urria» ematen ari zaizkiela eta Arizkurenek ez duela konfiantzazko medikuarekin egoteko aukerarik izan.
|
Josetxo Arizkuren Ruiz euskal presoa ospitaleratu egin dute. Ez da bihotzeko arazoengatik ospitaleratzen duten lehen aldia. Larri gaixo dauden presoen zerrendan dago. Sarek salatu du informazio «nahasgarria eta urria» ematen ari zaizkiela eta Arizkurenek ez duela konfiantzazko medikuarekin egoteko aukerarik izan.
|
Josetxo Arizkuren Ruiz euskal presoak bihotzeko arazo bat izan zuen atzo, Murtziako espetxean (Espainia), eta ospitaleratu egin dute, ZIU zainketa intentsiboetako unitatean. Espetxeko iturrien arabera, patioan kirola egiten ari zela ondoezik sentitu zen, eta presondegiko medikua izan zen presoa artatzen aurrena. Halere, ospitalera bidali behar izan dute azterketa gehiago egiteko. Larri gaixo dauden presoen zerrendan dago Arizkuren, eta ez da bihotzeko arazoengatik ospitaleratzen duten lehen aldia. Sare mugimenduak salatu du informazio «nahasgarri eta urria» eman diela espetxeak: «Atzo bihotzeko baten amagoa izan zuela jakin genuen, eta gaur, aldiz, bihotzekoa izan zela esan dute (are larriagoa) eta ospitalizatua dagoela. Ez dugu, beraz, haren osasun egoeraren inguruko informazio garbia jaso, eta horrek senitartekoentzat dakartzan kezka eta beldurrak areagotzen ditu». Ohartarazi dute, gainera, urrun egoteak eta senide zein konfiantzazko medikuen zaintzarik ezin edukitzeak are gehiago larritzen duela egoera.
Arizkurenek 62 urte ditu, eta Espainiako Espetxe Zuzendaritzak hura gerturatzea onartu zuen aurreko astean. Zehazki, Murtziatik Logroñora. Sarek salatu du, ordea, «berandu» etorri dela gerturatzearen iragarpena: «Berandu dator, eta, gainera, ez da nahikoa. Josetxok, gaixotasun larri bat duen presoa izanik, duela denbora asko behar lukeelako zigorra etxean betetzen, artatze egoki bat jasoz eta gertatutakoa ekidingo zuen eremu babestu eta lasaian biziz». Sarek ohartarazi du aurreikusi zitekeela gertaturikoa: «Josetxok zuen afekzioarekin, gertatutakoa edozein momentutan gerta zitekeela jakitun zeuden espetxe arduradunak, eta, hala ere, lehen graduan, urrundua eta legearen arabera eskubidea duen askatasun eta zaintza egokirik gabe mantendu dute, beste behin ere, egoerak okerrera egin arte». Presoa askatzeko eskatu dute: «Josetxok ezin du minutu bat gehiago pasatu bere gertukoen eta konfiantzazko mediku baten artatzerik gabe. Josetxok etxean egon behar du».
Sarek mobilizatzeko deia egin du gaurko: Iruñeko Merindades plazan elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, Josetxo etxera. Larriki gaixo dauden euskal presoak etxera lelopean. Izan ere, gogoratu dute Arizkurenez gain bertze hamazazpi euskal preso ere badirela eritasun larriekin kartzelan.
2001ean espetxeratu zuten Arizkuren, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Bost urte barru beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190474/meteorito-bat-lehertu-da-japoniaren-gainean.htm
|
Mundua
|
Meteorito bat lehertu da Japoniaren gainean
|
Eztanda handia entzun da Kanto eskualdean, objektua 150 tona TNTren pareko indarrarekin lehertu denean.
|
Meteorito bat lehertu da Japoniaren gainean. Eztanda handia entzun da Kanto eskualdean, objektua 150 tona TNTren pareko indarrarekin lehertu denean.
|
Kalkulatu dutenez, 1,5 metroko diametroa eta 5,5 tonako pisua zuen igande gauean Japoniako Kanto eskualdearen gainean lehertu den meteoritoak. Tokiotik iparraldera dago Kanto. Eztanda 150 tona TNTren parekoa izan zen.
«Izar uxoen artean distira handia duen su bola bat ikusi da Japoniako mendebaldeko eremu zabal batean, 29an, 01: 30etik aurrera», idatzi du NHK Japoniako telebista publikoak.
Meteoroen Nazioarteko Erakundeak egin ditu kalkuluak. Irudi ikusgarriak zabaldu dira, besteak beste Hiratsukako museoko arduradun Daichi Fujiik etxean jarritako kamera batekin jaso zuelako eztandaren unea. Meteoritoak mendebaldetik ekialdera zeharkatu zuen zerua. Leherketa nuklearrak atzemateko nazioarteko sarearen gailu batek ere jaso zuen leherketa, Kantotik 1.150 kilometrora badago ere.
Adituen arabera, litekeena da meteoritoa atmosferan erre den asteroide baten puska bat izatea.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190475/518-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
518 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
|
Abuztu erdialdetik aitzina erregistratutako positibo kopururik apalena atzeman dute Hegoaldean: 518. Nabarmen egin du behera test kopuruak: 7.500 proba egin dituzte, bezperan baino 3.000 gutxiago. Igandean egindako testen %7k eman dute positibo.
|
518 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Abuztu erdialdetik aitzina erregistratutako positibo kopururik apalena atzeman dute Hegoaldean: 518. Nabarmen egin du behera test kopuruak: 7.500 proba egin dituzte, bezperan baino 3.000 gutxiago. Igandean egindako testen %7k eman dute positibo.
|
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak 7.443 proba egin zituzten atzo, eta 518 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 62 gutxiago, alegia. Hala eta guztiz ere, aipatzekoa da egun bakarrean egindako test kopuruak izandako beherakada. Bezperan 10.637 proba egin ziren birusa atzemateko, hau da, 3.000 gehiago. Gainera, azken datuen arabera, positiboen ehunekoa %7koa da Hegoaldean.
Kutsatzeen datuei dagokienez, Bizkaian atzeman dute positibo gehien igandean egindako testetan: 206 izan dira, bezperan baino 11 gutxiago. Gipuzkoan 177 kasu zenbatu ditu Osakidetzak, aurreko egunean baino 33 gutxiago, eta, aldiz, Araban 45 izan dira azken egunean, bezperan baino 34 gutxiago. Hala, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hiruretan egin du apaltzera positibo kopuruak. Hori horrela, Hegoaldeko lurraldeetatik Nafarroan bakarrik hazi da kasu kopurua: han, Osasun Departamentuak argitaratutako datuen arabera, 83 kasu atzeman dituzte igandean. Zehazki, COVID-19a atzemateko 976 proba egin ziren foru erkidegoan, eta egindako testen %8,5ek eman dute positibo. Azken asteko datuen aldean, ehunekoak nabarmen egin du gora azken egunean, eta, beraz, urrundu egin da Osasunaren Munduko Erakundeak izurritea kontrolpean eduki ahal izateko ezarria duen mugarritik: %5. Osakidetzak egindako testen gaineko positiboen ehunekoa, berriz, %6,7koa dela esan du Jaurlaritzak.
Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du azken egunetan lau pertsona zendu direla foru erkidegoan. Hain zuzen ere, atzo hil ziren horietatik hiru, eta beste pertsona bat aurreko egunetan zendu zela argitu du gobernuak. Emandako datuen arabera, 71 eta 88 urte bitartekoak dira zendutako pertsonak; bi gizonezko eta bi emakumezko.
Ospitaleen egoera
Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, azken egunean 26 lagun eraman dituzte erietxera Hegoaldean. Hain zuzen ere, Nafarroan ospitaleratu dituzte horietako bi, eta Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan eritxeratuak dira gainerako 24ak. Halaber, oraintxe bertan guztira 714 lagun daude ospitaleetan; horietatik 543 gela arruntetan daude, eta, aldiz, 171 lagun daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190476/haranbururena-ikusita-bakegileek-bertan-behera-utzi-dute-abenduaren-19ko-egitasmoa.htm
|
Politika
|
Haranbururena ikusita, Bakegileek bertan behera utzi dute abenduaren 19ko egitasmoa
|
Presoen aldeko desobedientzia zibileko ekintza bat prestatua zuten Bakegileek abendurako, baina ez egitea erabaki dute. Frederique Haranburu 'Xistor' baldintzapean aske uzteak «egoera alda dezake», haien ustez, eta Haranbururen epaiak Jakes Esnali eta Ion Paroti «bidea irekitzeko» lan egitea hobetsi dute.
|
Haranbururena ikusita, Bakegileek bertan behera utzi dute abenduaren 19ko egitasmoa. Presoen aldeko desobedientzia zibileko ekintza bat prestatua zuten Bakegileek abendurako, baina ez egitea erabaki dute. Frederique Haranburu 'Xistor' baldintzapean aske uzteak «egoera alda dezake», haien ustez, eta Haranbururen epaiak Jakes Esnali eta Ion Paroti «bidea irekitzeko» lan egitea hobetsi dute.
|
Euskal presoen gaia Frantziako Estatuan blokeatuta zegoela ikusita, «gogorrago jokatzea» erabaki zuten Bakegileek joan den urriaren 17an egindako ezohiko batzarrean, eta abenduaren 19rako desobedientzia zibileko egitasmo bat eginen zutela iragarri zuten, bertze anitzen atariko. Gogoratu dutenez, egitasmo horrek izaera «masibo eta determinatua» behar zuen, «tokiko eta Frantziako iritzi publikoari interpelazioa egiteko, eta kostu politiko garrantzitsua izan zezan blokeo horren aldekoen artean». Ekintza hori bertan behera uztea erabaki dute orain, ordea. Eta ez da koronabirusagatik.
Izan ere, adierazi dutenez, gauzak aldatu egin dira mobilizazio ziklo hori iragarri zutenetik: hain justu, kartzelatik atera da Frederique Haranburu Xistor, 30 urteren ondotik, baldintzapean. Eta, Bakegileen iritziz, «Haranbururen baldintzapeko askatasunak eta haren aldeko motibazioek egoera alda dezakete». Bakegileek uste dute erabaki «garrantzitsua» dela Haranbururi buruz epaileak harturikoa, «bide juridikotik Frantzian kartzelatutako euskal presoen egoerari aukera berriak eskaintzen baitizkio». Bakegileek «sinetsi» nahi dute «Euskal Herrian 2011z geroztik abian den bake prozesuarekiko Frantziako justiziaren ikuspegiaren aldaketa» dela erabaki judizial hori.
Ez dadin salbuespen izan
Bakegileek uste dute Haranbururi buruzko erabakia bertze hainbat erabakiren aurrekari izan daitekeela; edo hala nahiko lukete, behintzat: «Epai honek 30 urtez preso diren Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasunei bidea ireki diezaien lan egin behar dugu». Eta horri eman nahi diote lehentasuna. Era berean, Bakegileek uste dute Frantziako Estatuan preso daudenen zigorren «beste kudeaketa bati atea ireki» diezaiokeela Haranbururenak: larriki eri diren Ibon Fernandez Iradi eta Juan Cruz Maiza Artolaren kasuak aipatu dituzte. Horregatik erabaki dute desobedientzia zibileko ekintzarik ez egitea: «Blokeatutako egoera orokor bat konpontzen laguntzeko pentsatua zen. Orain zentzua izango luke baldin eta irekitako arteka hori berriz hesten bada, Euskal Herriko bakea iraunkorki elikatzeko handitu beharrean».
Hala ere, mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, «inoiz baino gehiago». Erraterako, heldu den urtarrilaren 9an Bake Bidearekin batera protesta eginen dutela iragarri dute —laster emanen dute informazio gehiago—. Haranbururena salbuespena izan ez dadin lanean segitzeko deia egin dute: «Datozen asteetan eta hilabeteetan, egiaztatu beharko dugu Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasuna ez dela araua berresten duen salbuespena, baizik eta gatazkatik behin betiko ateratzeko borondatearen adierazpena, biktima eta preso guztientzat».
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190477/zentro-eskuina-izan-da-nagusi-brasilgo-udal-hauteskundeetan.htm
|
Mundua
|
Zentro-eskuina izan da nagusi Brasilgo udal hauteskundeetan
|
PT Langileen Alderdiak ez du ordezkaritzarik eskuratu hiri nagusietan, eta behera egin dute Bolsonaroren aldekoek ere.
|
Zentro-eskuina izan da nagusi Brasilgo udal hauteskundeetan. PT Langileen Alderdiak ez du ordezkaritzarik eskuratu hiri nagusietan, eta behera egin dute Bolsonaroren aldekoek ere.
|
Jair Bolsonaro presidentearen gertuko hautagaiek ez dute espero zuten bezainbesteko arrakastarik izan Brasilgo udal hauteskundeetan. Rio de Janeiron bertan, zeina estatuburuaren gotorleku izan den urteotan, 30 puntugatik galdu du Marcelo Crivella ebanjelikoak eta estatuburuaren apustu nagusia izan denak. Horrek ez du esan nahi, noski, Bolsonarok babes osoa galdu duela, baina bai bi urte barru egingo dituzten presidentetzarako bozetan ahalegin berezia egin beharko duela beste agintaldi bat eskuratu nahi badu.
Argigarria da estatuburuaren gertuko bi hautagaik soilik eskuratu dutela hiribururen bat: Rio Brancon irabazi du Tiao Bacalomek, eta Vitorian Lorenzo Pazolinik. Lehenak asko neurtu zuen Bolsonaroren aldeko jarrera kanpainak iraun zuen bitartean –inkestek erakutsi zuten estatuburuak hautagai baten defentsa argia egiten zuen aldiro hark behera egiten zuela boto asmoan–; eta bigarrenak ukatu egin zuen eskuineko buruzagiaren gertuko zela.
Rion de Janeiron, Eduardo Paes zentrista izan da nagusi, botoen %64 eskuratuta –%36 lortu ditu Crivellak–. Aurrez ere kargu horretan egona da Brasilgo Mugimendu Demokratikoko kidea. Zentro-eskuina izan da nagusi Sao Paulon ere, eta beste agintaldi baterako babesa eskuratu du orain arteko alkate Bruno Covasek, Guilherme Boulos ezkertiarra garaituz. Boulosen porrota, ordea, ez da dirudien bezain garratza. Izan ere, Brasilgo hiri aberatsenetako batean bigarren itzulira joan behar izateko adinako babesa lortu zuen. Haren alderdiak, PT Langileen Alderditik irtendako Sozialismoa eta Askatasuna Alderdiak, estatu bateko hiriburu bat eskuratu du, PT bera kanporatuz. Luiz Inacio da Silva Lula-ren alderdiak hautagaitza bakarra zuen hiriburu batean, Recifen, eta porrot egin du. Berdin gertatu da hiri nagusietan ere.
Zentro-eskuina izan da nagusi azaroaren 15ean eta atzo egindako udal hauteskundeetan. Lehen itzulian bost hiriburu eskuratu zituzten, eta atzokoan beste zortzi lortu zituzten. Gainerako hamabi hiriburuetatik bost Michel Temer presidente ohiak zuzentzen duen Brasilgo Mugimendu Demokratikoarentzat izan ziren, tartean Rio de Janeiro bera.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190478/laura-borras-hautatu-dute-jxcren-presidentegai.htm
|
Mundua
|
Laura Borras hautatu dute JxCren presidentegai
|
Kataluniako alderdi independentistaren primarioetan, botoen %75 jaso ditu. Alde nabarmenez gailendu zaio beste hautagaiari, Damia Calvet Lurralde kontseilariari.
|
Laura Borras hautatu dute JxCren presidentegai. Kataluniako alderdi independentistaren primarioetan, botoen %75 jaso ditu. Alde nabarmenez gailendu zaio beste hautagaiari, Damia Calvet Lurralde kontseilariari.
|
Konfrontazioaren aldeko apusturik argiena egin duen hautagaia aukeratu dute JxCeko militanteek joan den asteburuko primarioetan. Laura Borras alderdiak Espainiako Kongresuan duen bozeramailea izango da JxCren presidentegaia Katalunian otsailaren 14an egitekoak diren parlamenturako bozetan. Borrasek 2.954 boto eskuratu ditu, hautaketan parte hartu duten 3.898 militanteen artean. Nagusitasunez irabazi dio Calveti. Azken horrek 799 boto jaso ditu —%20,5eko babesa—. Oinarriaren %76k parte hartu du primarioetan.
«Historia egiten hasi gara, proiektu aurrerakoi bat garatu ahal izateko, errepublikarantz bidea egiteko», adierazi zuen atzo Borrasek, garaipena eskuratu ostean. Hauteskundeen ostean, «gobernu zeharo independentista bat» osatzera deitu zituen ERC eta CUP alderdiak.
Borrasek argi adierazi du independentzia lortzeko zein estrategia lehenesten duen: Espainiako Estatuarekin konfrontazioa bilatzea. «Ez dago argi gehiago izanda independentziarako bidean aurrerapauso gehiago eman daitezkeenik; konfrontazioarekin, bai», adierazi zuen urriaren amaieran, Naciodigital agerkari katalanak argitaratutako elkarrizketa batean.
Calvetek, berriz, soslai pragmatikoagoa agertu du kanpainan, eta gizarteari «gorbernu ona» eta kudeaketa eraginkor bat eskaintzearen garrantzia nabarmendu ditu gehiago. Kataluniako Lurralde kontseilariaren diskurtsoak ez du militantziaren gehiengoa erakartzea lortu, nahiz eta bere hautagaitzak Josep Rull, Jordi Turull eta Joaquim Forn kontseilari ohi espetxeratuen babesa izan duen.
Ibilbide politikoetan ere aldeak dituzte Borrasek eta Calvetek. Kongresuko bozeramailea hautetsi independentea da, Quim Torra Kataluniako presidente kargugabetuaren zirkulu hurbilenekoa. Calvetek ibilbide luzea du erakundeetan eta ustelkeriarekin lotutako auzien ondorioz desagertutako Convergencia alderdiaren barruan.
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi eta JxCko buruak ez du bi hautagaietako baten beraren aldeko babes keinurik egin lehiak iraun duen artean. Primarioak amaituta, bi hautagaiei eman dizkie eskerrak. «Prozesu honek izugarri indartzen du proiektua».
Hala ere, ikusteko dago indar sortu berriak azkenean nor jarriko duen zerrendaren buruan: Borras bera ala Puigdemont. Presidente ohia zerrendaburu aurkeztekotan, hautagaitza sinbolikoa litzateke, Espainiak haren kontra zabalik dituen auziak direla-eta baztertua duelako Kataluniara itzultzeko aukera eta, beraz, ezingo litzatekeelako presidente hautatua izan.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190479/gipuzkoako-zahar-etxeetan-grebara-deitu-dute-ela-eta-lab-sindikatuek.htm
|
Gizartea
|
Gipuzkoako zahar etxeetan grebara deitu dute ELA eta LAB sindikatuek
|
Abenduaren 10 eta 11rako egin dute deialdia; 2018tik ari dira mobilizazioetan, eta 244 greba egun egin dituzte ordutik.
|
Gipuzkoako zahar etxeetan grebara deitu dute ELA eta LAB sindikatuek. Abenduaren 10 eta 11rako egin dute deialdia; 2018tik ari dira mobilizazioetan, eta 244 greba egun egin dituzte ordutik.
|
ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak, abenduaren 10 eta 11rako. Gipuzkoako Foru Aldundiari “hamar urte luzez blokeatuta” dagoen hitzarmena berritzeko eskatuko diote bi sindikatuek. Horrekin batera, langileen lan baldintzak hobetzea, lan kargak jaistea eta ratioak hobetzea aldarrikatu dute.
Egoitzak pairatzen ari diren egoera “kritikoa” dela adierazi dute gaur goizean ELAko eledunek. Gogorarazi dute zaurgarrienak, egoiliarrak, ahaztuak dituztela. Izurriaren bigarren olatua lehenengoa baino okerragoa dela azaldu dute, kutsatu gehiago baitaude orain. Horren erantzule diputazioa dela esan dute; 2018an mobilizazioak hasi zituztenean neurriak hartu izan balitu, zaharren egoitzek izurriari aurre egiteko “indar handiagoa” izango lukete, haien ustez.
Deialdia, momentuz, bi sindikatuek egin dute. Dena den, gizarte osoari zabaldu diote parte hartzeko deia. ELAren ustetan, langileen eskubideen alde borroka egitea denei dagokie, “baita tokian tokiko erakundeei ere”. Horiek horrela, udalak interpelatuko dituztela adierazi dute. LABek, bestalde, adierazi du “harremanetan” dagoela egoiliarren senideen elkarteekin.
Bestalde, grebako bi egunetan mobilizazio bateratuak egingo dituztela azaldu dute bi sindikatuek, eta “ahalik eta parte hartzerik zabalena” izatea espero dute: sindikatuez gain, mugimendu sozialetako jendea ere egotea, alegia. ELAk aurreratu du mobilizazioak bi egunetan egongo direla baina abenduaren 11rako manifestazio bateratu bat espero dela Donostian.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190480/eh-bilduk-eta-erc-esquerra-republicanak-jendearentzako-ezker-erabilgarria-izan-nahi-dute.htm
|
Politika
|
EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak «jendearentzako ezker erabilgarria» izan nahi dute
|
Otegiren esanetan, bi indarrek aurrekontuak babestuko dituzte, «herritarren bizi baldintzak hobetzeko» eta Euskal Herriaren eta Kataluniaren «askatasuna lortzeko»
|
EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak «jendearentzako ezker erabilgarria» izan nahi dute. Otegiren esanetan, bi indarrek aurrekontuak babestuko dituzte, «herritarren bizi baldintzak hobetzeko» eta Euskal Herriaren eta Kataluniaren «askatasuna lortzeko»
|
EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak erabaki dute asteon onartzekoak diren Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestea. Bi indar politiko independentistek akordio bat dute Espainiako Gorteetan modu koordinatuan elkarlanean aritzeko, eta, horregatik, aurrekontuei emango dieten baietzaren arrazoiak azaltzeko, agerraldi telematiko bateratua egin dute Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak eta Marta Vilalta ERCren idazkari nagusiaren ondokoak. Otegiren esanetan, «jendearentzako ezker erabilgarria» izan nahi dute biek. «Bai jendearen eskubideak berreskuratzeko eta herritarren bizi baldintzak hobetzeko, bai gure herrien askatasuna lortzeko».
Koalizio independentistaren koordinatzaile nagusiak azaldu duenez, aurrekontuei buruzko eztabaida «testuinguru konplexu batean» izan da, eta bi arrazoirengatik bozkatuko dute PSOEk eta UP Unidas Podemosek osatutako koalizio gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuaren alde. «Osasun pandemia baten erdian gaude, eta horrek ondorio ekonomikoak eta sozialak ditu. Betikoek etengabe ordaintzen dituzte ondorio horiek, eta ezin dugu hori baimendu». Hori batetik. Otegiren hitzetan, «klase herrikoiek, apalek» ordaintzen dituzte ondorioak. Iruditzen zaio, gainera, «ziurtasunik gabeko» garai bat dela oraingoa, eta jendeak «ziurtasunak» behar dituela.
Eta, bestetik, pentsatzen du aurrekontuen eztabaida «estatu krisi baten erdian» izan dela, eta eskuin muturraren eskutik badagoela atzera «autoritarismora» bueltatzeko «benetako arriskua». Otegirentzat, eskuin muturraren agendari «galga jarri behar zaio».
Nabarmendu du, gainera, EH Bilduk eta Esquerrak Espainiako Kongresuan dituzten 18 diputatuak —13 ERCk eta bost EH Bilduk— eta hamahiru senatariak —11 ERCK eta bi EH Bilduk— «erabakigarriak» direla, eta bi indar politikoek «amankomunean» lan egiten jarraituko dutela. Otegik azken asteotan adierazi du aurrekontuek «aukera leiho bat» irekitzen dutela, eta gaur ideia horri heldu dio, baina zehaztu du ez dutela «gehiegizko irmotasunez» ikusten leiho horrek zabalduta jarraituko duela.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190481/halo-segurtasun-sistemak-bizia-salbatu-diola-iradoki-du-grosjean-pilotuak.htm
|
Kirola
|
Halo segurtasun sistemak bizia salbatu diola iradoki du Grosjean pilotuak
|
Eskuetan erredurak ditu 1 Formulako gidariak, atzo istripua eduki ondoren. Halo sistemaren aurka egon zen pilotu suitzarra hura ezarri zutenean.
|
Halo segurtasun sistemak bizia salbatu diola iradoki du Grosjean pilotuak. Eskuetan erredurak ditu 1 Formulako gidariak, atzo istripua eduki ondoren. Halo sistemaren aurka egon zen pilotu suitzarra hura ezarri zutenean.
|
«Ondo nago... ondo-edo», esan du Romain Grosjean 1 Formulako gidariak Instagramen zabalduriko bideo batean. Irribarretsu agertzen da bideoan, nahiz eta bi eskuak erabat lotuta dauzkan, atzo Bahraingo Sari Handian pairatu zuen istripu larriaren eraginez. Izan ere, Grosjeanen autoa bidetik atera zen lehenengo itzulian, eta hesiaren kontra jo zuen. Erditik puskatu eta sutan jarri zen. Gidaria ozta-ozta atera zen garretatik, eta erredurak ditu eskuetan. Halere, gaitz erdi, istripuaren larria ikusita.
Halo segurtasun sistemari eskerrak eman dizkio pilotuak. «Ez nintzen Haloren alde egon, baina pozik nago hura 1 Formulan sartu genuelako, bestela ezingo nizueke hitz egin gaur». Pilotuak istripuetan babesteko sistema bat da Halo. Barra bat da, gidarien burua babesteko jarria. Duela bi urtetik, derrigorrezkoa da 1 Formulako lasterketetan. Eginiko frogetan erakutsi zuen %17 handitzen dituela gidariak bizirik ateratzeko aukerak. Atzo ondo erakutsi zuen. Izan ere, Grosjean bere kabuz atera ahal izan zen sugarrek harturiko ibilgailutik. Barrarik gabe, litekeena izango zen hesiaren kontrako kolpeak hil izana, edo, gutxienez, konortea galdu izana, eta han bertan kiskali.
Grosjeanen Haas taldeak esan du litekeena dela pilotua bihar bertan ateratzea erietxetik. Eskuen atzealdean dituen erredurak arinak direla eta ondo sendatzen ari direla esan dute.
Pietro Fittipaldi pilotu brasildarrak ordezkatuko du suitzarra 1 Formulako sasoiko azken lasterketan. Emerson Fittipaldiren biloba da. Datorren astean jokatuko da Shakhirreko Sari Nagusia, Bahreingo zirkuitu berean. «Romainentzat hoberena gutxienez lasterketa bat ez egitea zela erabaki ondoren, Pietro ordezko jartzea errazena izan da», esan du Guenther Steiner taldeko zuzendariak.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190482/londresek-ez-du-aginduko-pat-finucane-abokatuaren-hilketaz-beste-ikerketarik.htm
|
Mundua
|
Londresek ez du aginduko Pat Finucane abokatuaren hilketaz beste ikerketarik
|
Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako ministroak jakinarazi du ez dutela prozesua berriz hasiko. Gorenak iaz ebatzi zuen ez zela egin «ikerketa eraginkorrik».
|
Londresek ez du aginduko Pat Finucane abokatuaren hilketaz beste ikerketarik. Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako ministroak jakinarazi du ez dutela prozesua berriz hasiko. Gorenak iaz ebatzi zuen ez zela egin «ikerketa eraginkorrik».
|
Pat Finucane abokatua 1989ko otsailean hil zuen tiroz UDA Ulsterren Aldeko Elkartea erakunde loialista paramilitarrak, Belfast iparraldeko bere etxean, familiarekin afaltzen ari zela. Erakundeak IRAko kidea izatea egotzi zion legelariari. Haren familiak, ordea, beti ukatu du halakorik, eta Finucanek berak bi aldeetako auzipetuak defendatu zituen abokatu lanetan aritu zen tartean. Hilketatik 30 urtera, Erresuma Batuko Gobernuak jakinarazi du ez duela beste ikerketarik egingo gertaturikoaren inguruan.
Brandon Lewis Ipar Irlandarako ministroak eman du erabakiaren berri, Komunen Ganberan, eta jakinarazi du gobernuak ezagutarazi egingo duela hilketaz duen informazio gehigarria, aurrez hori egiteko konpromisoa hartu baitzuen. Lewis Finucaneren senideekin elkartu da erabakia jakinarazi aurretik; John semea Sinn Fein alderdiaren diputatua da Komunen Ganberan.
Abokatuaren hilketan armadako kide baten eta Poliziako baten laguntza izan zuen erakunde paramilitarrak, Finucaneri jarraitzeko eta hari 14 tiro egiteko erabili zituzten armetako bat eskuratzeko. Abokatua hil eta hamar urtera, 1999an, UDAko kide eta polizia ohi Willian Stobiek aitortu zuen Finucane hiltzeko erabilitako armetako bat eman ziela erasotzaileei, baina ukatu egin zuen tiroketan parte hartu zuela.
Hilketagatik akusatu bazuten ere, haren aurkako karguak bertan behera geratu ziren bi urte geroago, lekuko nagusiak haren aurka deklaratzeari uko egin zionean. 2001eko abenduan, tiroz hil zuten loialistek Stobie. 2004an Ken Barrett loialista atxilotu zuten, Finucaneren hiltzaileak haren etxeraino eraman izana egotzita. 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina handik hiru urtera irten zen, Ostiral Santuko Akordioen harira.
Familiak, ordea, beti salatu izan du paramilitarrek segurtasun indarren laguntza izan zutela. 2012an David Cameron lehen ministroak berak aitortu zuen egon zela elkarlanik, baina ukatu egin zuen Estatuak zerikusia izan zuela. Urte hartan argitaratutako txosten batean jasotzen zen Poliziak proposatu zuela Finucane hiltzea, eta hiltzaileei informazioa helarazi ziela militarren laguntzarekin. Orduan Ipar Irlandarako poliziaburu zen Matt Baggottek berak ere barkamena eskatu zuen, eta ontzat eman zituen txosteneko ondorioak.
Iaz familiak beste garaipen bat lortu zuen. Auzitegi Gorenak ondorioztatu zuen Finucaneren hilketari buruzko ikerketak «hutsuneak» zituela eta ez zela «eraginkorra» izan. Hala ere, nabarmendu zuen hutsegiteak ez zirela «borondate txarrez» egindakoak izan, eta ez zuen beste ikerketarik agindu. Dena den, Gorenaren erabakiak aukera ematen dio Erresuma Batuko Gobernuari beste ikerketa bat eskatzeko.
Irlandako Errepublikako Gobernuak eta alderdi nagusiek ikerketa zabaltzearen alde egin dute. Irlandako Errepublikako Atzerri ministro Simon Coveneyk nabarmendu du Londresek Finucaneren auzian hartzen duen erabakiak argituko duela Erresuma Batuko Gobernuak «egiarekiko eta adiskidetzearekiko duen konpromisoa».
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190483/feminismoa-eta-berdintasuna-hiztegia-aurkeztu-dute.htm
|
Gizartea
|
Feminismoa eta Berdintasuna hiztegia aurkeztu dute
|
Elhuyar fundazioak egin du hiztegia, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eskatuta. Feminismoaren eta berdintasunaren inguruko euskarazko terminoak jasotzen ditu, baita horiei dagozkien kontzeptuak eta definizioak ere.
|
Feminismoa eta Berdintasuna hiztegia aurkeztu dute. Elhuyar fundazioak egin du hiztegia, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eskatuta. Feminismoaren eta berdintasunaren inguruko euskarazko terminoak jasotzen ditu, baita horiei dagozkien kontzeptuak eta definizioak ere.
|
Gaurtik aurrera, eskura egongo dira euskaraz feminismoaren eta berdintasunaren alorreko oinarrizko terminoak eta dagozkien kontzeptuak eta definizioak. Feminismoa eta Berdintasuna hiztegian batu dituzte, eta gaur egin dute aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Emakundek eta hiztegia egiten aritu diren Itziar Diez de Ultzurrun eta Lorea Agirrek.
Egungo legediak ezartzen dituen kontzeptuak jasotzen ditu Feminismoa eta Berdintasuna hiztegiak, baita gizarte mugimenduetan sortutakoak eta nazioartean erabiltzen dituztenak ere. Hiztegia Elhuyar fundazioak egin du, Emakunderen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren enkarguz. Hainbat emakume aditu ere ondoan izan dituzte. Elkarlan hori azpimarratu du Izaskun Landaida Emakunderen zuzendariak, Eusko Jaurlaritzako sailen artean eta gizarteko eragileekin egindako lana mahai gainean jarriz. «Aliantzak behar ditugu: euskarak behar ditu, baita berdintasunak ere».
Lortutako emaitzarekin gustura agertu dira Izaskun Landaida eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea. «Hiztegi hau behar-beharrezkoa da une honetan, feminismoaren eta berdintasunaren alorreko oinarrizko terminoak eta dagozkien kontzeptuak eta definizioak eskaintzen dizkigulako, eta gure gizartearen garapena eta sexuen arteko berdintasun kultura sustatzen laguntzeko tresna delako», azpimarratu du Dobaranek. Euskararen normalizaziorako ere aurrerapauso bat delakoan dago: «Euskara berrituz eta modernizatuz doa egunetik egunera, eta, normalizazioaren bidean urrats sendoak egiteko, alor guztietako terminologia zehaztea ezinbestekoa da, euskararen aberastasun lexikoa elikatzea, zaintzea eta sustatzea».
Hiztegia interesa duen ororen eskura jarri dute Euskaltermen. Bertan egin daitezke kontsultak, eta osorik jaisteko aukera ere badago.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190484/modernak-txertoa-merkaturatzeko-baimena-eskatu-die-aebei-eta-ebri.htm
|
Gizartea
|
Modernak txertoa merkaturatzeko baimena eskatu die AEBei eta EBri
|
Enpresak adierazi du ez duela kalterik atzeman txertatutakoen artean eta eraginkortasun handia duela kasurik larrienetan.
|
Modernak txertoa merkaturatzeko baimena eskatu die AEBei eta EBri. Enpresak adierazi du ez duela kalterik atzeman txertatutakoen artean eta eraginkortasun handia duela kasurik larrienetan.
|
AEBetako Moderna farmazia enpresak aurrera jarraitzen du. AEB Ameriketako Estatu Batuei eta EB Europako Batasunari eskatu die baimen dezatela COVID-19aren kontra ekoitzi duten txertoa saltzea eta herritarrei gomendatzea. Orain, segurua eta eraginkorra ote den aztertu beharko dute. Enpresak adierazi du %94ko eraginkortasuna baino handiagoa duela bere txerto esperimentalak, eta %100ekoa ere badela kasurik larrienetan, 30.000 parte hartzailerekin egin duten saio klinikoaren arabera.
Uztailean hasi zuten entsegua. 15.000 laguni txertoaren bi dosi eman zizkieten, hilabeteko tartearekin, eta beste 15.000 laguni gatz disoluzio bat xiringatu zieten, plazeboa. Zientzialariek 196 koronabirus kasu atzeman dituzte parte hartzaileen artean, eta horietatik 185i ez zieten eman benetako txertoa. 30 kasu larri izan zituzten, eta horietako bat hil egin zen. Horiek guztiak plazeboaren taldeko boluntarioak ziren.
Modernaren txertoak, beraz, aurrerapauso nabarmenak eman ditu merkaturatzea lortzeko. Azken asteetan sona handia lortu dute, horrez gain, Alemaniako Biontech eta AEBetako Pfizer enpresak garatzen ari diren txertoek, baita Oxfordeko Unibertsitatea Astrazeneca konpainiarekin batera prestatzen ari denak ere.
Pfizer botika konpainiak hilabete honetan adierazi du bere txerto esperimentalak %95eko eraginkortasuna duela, eta hark ere eskatua die «larrialdiko» baimena AEBei. Astrazenecak eta Oxfordek, berriz, esan du bere txertoak %70ko eraginkortasuna duela, baina, «dosi egokia» jarrita, %90era ere hel daitekeela.
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, dirutan ere aldea egongo da hiru aukera horien artean. Modernaren txertoaren dosi bakoitza 21 euro kostatuko da; Pfizerrena, hamabost; eta Astrazenecarena, hiru, nahiz eta adierazi izan duen produktua irabazi asmorik gabe hedatuko duela osasun krisiak iraun artean.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190485/segurtasun-orokorreko-legeko-artikulurik-gatazkatsuena-moldatuko-dute.htm
|
Mundua
|
Segurtasun Orokorreko Legeko artikulurik gatazkatsuena moldatuko dute
|
Frantziako presidentearen gehiengo parlamentarioa osatzen duten alderdiek jakinarazi dute Polizia filmatzea mugatzen duen neurria «berriz idatziko» dutela, aldaketaz eta horren edukiaz xehetasunik eman gabe.
|
Segurtasun Orokorreko Legeko artikulurik gatazkatsuena moldatuko dute. Frantziako presidentearen gehiengo parlamentarioa osatzen duten alderdiek jakinarazi dute Polizia filmatzea mugatzen duen neurria «berriz idatziko» dutela, aldaketaz eta horren edukiaz xehetasunik eman gabe.
|
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen gobernua krisi politiko baten atarian dago Segurtasun Orokorrerako lege proposamenaren eta Poliziaren jarreraren harira. Nabaria da zein haserre dauden herritarrak, kazetariak eta Asanblea Nazionalean gehiengoa osatzen duten talde parlamentarioko diputatu batzuk, eta horrek LREM Errepublika Martxan-en, MoDem Mugimendu Demokratikoaren eta Agirren erreakzioa eragin du Eliseoan Macronekin izandako bilkura baten ostean: Poliziaren filmatzea mugatzeko testuaren 24. artikulu gatazkatsua eten eta hori moldatuko dutela jakinarazi dute. Lehen bertsioak agenteen irudiak zabaltzea debekatzen du haien osotasunari kalte egiten badio.
Bilera horren ondoren egindako agerraldian, erabakiaren atzean artikulu hori «ez ulertu izana» dagoela azaldu du LREMren talde parlamentarioaren presidente eta Barne ministro ohi Christophe Castanerrek, Poliziaren jarrerarekin kritiko agertu gabe. Halere, adierazi du beren lana «askatasunen eta oinarrizko eskubideen bermatzailea» izatea dela, eta horien artean daudela, «noski», prentsa eta adierazpen askatasunak.
Neurriaren sustatzaileentzat atzerapauso bat dirudienak ez du zertan halakorik izan, 24. artikulua «berriz idazteko» asmoa duten arren, oraindik ez dutelako jakinarazi edukia aldatuko ote duten, ezta moldaketa horri buruzko xehetasunen berri eman ere. Castanerren hitzek ez dute halakorik iradoki, arazo bakarra adierazpen edo azalpen kontua izan delakoan, eta ez Polizia filmatzea mugatzeko helburua bera: «Badakigu oraindik badaudela zalantzak. Zerbait ulertzen ez denean, entzuten jakin behar da. Ez da ez atzera egite bat, ez etenaldi bat».
Berez, LREMeko bi diputatu daude lege proposamenaren abiapuntuan, baina Frantziako Gobernuak bere egin du testua, eta Gerald Darmanin Barne ministroak neurri gehiago gehitu zizkion Asanblea Nazionaleko eztabaida hasi aurretik, Polizia sindikatuek egindako eskaerei erantzuteko asmoz. Agenteen «osotasun fisiko eta psikologikoa» babestea du helburu, haien aurka egiteko mezuen eta asmoen aurka, sustatzaileek azaldu zutenez; Castanerrek ideia berean jarri du arreta, polizien «datu pertsonalak» publiko egin ez daitezen.
Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroa Asanblea Nazionalean, iragan astean. EFE
Legea proposamena onartuz gero, besteak beste, udal poliziaren eskumenak zabalduko dituzte, segurtasun agente pribatuak lan publikoetarako kontratatzeko aukera emango dute, Poliziako agenteek zerbitzu orduetatik kanpo arma eramateko eskubidea izango dute, segurtasun kameren irudiak zuzenean komisariekin lotzeko aukera irekiko dute eta droneen erabilpena zabalduko dute.
Horri gehitu behar zaio Polizia filmatzea mugatzea helburu duen artikulua, nahiz eta Olivier Becht Agirren talde parlamentarioaren presidenteak adierazi duen ez litzatekeela halakorik gertatuko; halere, hiru alderdietako agintariek beharrezkotzat jo dute moldaketa hori egitea, egunotan izandako eztabaida eta liskarrengatik. Macronek iragan ostiralean eskatu zien «proposamenak ahalik eta azkarrena» egiteko, «Poliziaren eta herritarren arteko lotura» berreskuratze aldera.
Frantziako Poliziaren jarrera kritika guztien erdigunean egon da. Izan ere, honako hau izan da azken hamar egunetan izan duen bilana: liskarrak Segurtasun Orokorrerako lege proposamenaren aurkako manifestazioetan; musika ekoizle beltz baten jipoitzea —agenteak inputatu egin dituzte hainbat deliturengatik—; migratzaileen kanpalekuak desegitea; eta sei gazte modu ilegalean atxilotzea, ezer egin ez zuten arren, Mediapart atariak atzo jakinarazi zuenez.
«Agian egiturazko arazoak daude»
Macronek osasun larrialdi bati eta krisi ekonomikoari egin behar die aurre, eta, hortaz, krisi politikorik ez lehertzeko helburu argia du, bere egoera gehiago ez okertzeko. Horri begira, ikusteko dago zer etorkizun izango duen Barne ministroak eta hari buruzko erabakirik hartuko duen.
Darmanin Asanblea Nazionaleko Legeen batzordean izan da Poliziaren egunotako jarrera defendatzeko, eta saio hori baliatu du agenteei babesa adierazteko. Halere, aitortu du «ereduzko jarrera» izan behar dutela: «Zalantzarik gabe, badaude jarrera indibidualak, baina agian egiturazko arazoak daude»; horri begira, Barne ministroak proposatu du Polizian «talde bitartekari bat» sortzea, agenteekin batera kalean egon daitezen, eta onartu du poliziek «formazio ordu gehiago behar» dituztela.
Poliziek kazetarien aurka duten jarrera ere badago kritiken artean. CCIJP Kazetari Profesionalen Nortasun Agiriaren Batzordeak hainbat kasuren berri izan du, tartean Mediabask atariko kazetarien kontra egindakoak, Baionan, baita Brut atarikoen eta France3 telebista katekoen aurka ere, Parisen.
Konfinamenduari edota manifestazioei buruzko erreportajeak egiten ari ziren arren, poliziek horien kontrako jarrera izan dutela salatu du CCIJPk, kazetariak «gaizki tratatu edo horiei eraso egiteraino». Gertakari horiek kritikatzeaz gain, batzorde horrek kezka agertu du Segurtasun Orokorreko lege proposamenaren sustapenagatik.
Lege proposamenaren 24. artikuluaren moldaketaren zain, Segurtasun Orokorreko lege proposamena Frantziako Senatura pasatuko da, urtarrilean, azken bozketarako berriz Asanbleara itzuli aurretik. Artikulu horren aldaketaz LREM, MoDem eta Agir alderdiak arduratuko dira.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190486/zentsuraren-kontrako-artisten-protestak-aeben-azpijokoa-direla-salatu-du-kubak.htm
|
Mundua
|
Zentsuraren kontrako artisten protestak AEBen «azpijokoa» direla salatu du Kubak
|
Joan den ostiralean, 300 sortzaile inguru elkartu ziren Kultura Ministerioaren aurrean, sozialismoaren ildo ofizialaren kontra agertzen diren artisten «errepresioa» amaitu dadila eskatzeko.
|
Zentsuraren kontrako artisten protestak AEBen «azpijokoa» direla salatu du Kubak. Joan den ostiralean, 300 sortzaile inguru elkartu ziren Kultura Ministerioaren aurrean, sozialismoaren ildo ofizialaren kontra agertzen diren artisten «errepresioa» amaitu dadila eskatzeko.
|
San Isidro Mugimenduko artistek joan den astean egin dituzten protesta ekintzak «iruzur» bat dira, Miguel Diaz-Canel Kubako presidentearen iritziz. Uharteko sistema sozialistaren kontrakoa den artista talde horren mobilizazioen atzean AEBetako Gobernua dagoela eta Kuba desegonkortzeko «azpijoko» bat direla salatu zuen atzo. «Ikuskizun mediatiko bat antolatu digute». Presidenteak ohartarazi zuen ez duela «esku hartzerik, probokaziorik eta manipulaziorik» onartuko.
Sortzaile taldeak erregimenaren kontrako iritzi adierazpenen «errepresioa» salatu du azken egunotan, azaroaren 11n Habanako epaitegi batek Denis Solis rap abeslari eta San Isidro Mugimenduko kidea zortzi hilabeteko espetxealdira zigortu ostean, aginteari men ez egitea leporatuta. Artista batzuk gose greba bat hasi zuten Solisen zigorra salatzeko, Habanako alde zaharreko eraikin batean. Kubako Poliziak dozena bat kide kaleratu zituen eraikinetik joan den ostegunean.
Erantzun gisa, San Isidro Mugimenduak elkarretaratzera deitu zuen ostiralean, eta Kubako Kultura Ministerioaren parean 300 sortzaile inguru bildu ziren «zentsuraren amaiera» aldarrikatzeko. Manifestarien 30 kideko ordezkaritza bat Ministerioko arduradunekin bildu zen —Fernando Roja ministrordea buru—, eta aurreakordio bat lortu zuten gobernuarekin elkarrizketarako bide bat zabaltzeko. Bileran parte hartu zuten artisten artean ziren Jorge Perugorria aktorea, Fernando Perez zinemagilea eta Tania Bruguera artista. «Ez dugu zerikusirik sor daitekeen edonolako indarkeria ekintzarekin. Gure mezua beti izan da eta izango da baketsua, eta hala frogatuko dute gure ekintzek», adierazi zuen taldeak.
Kultura Ministerioak elkarrizketarako prestasuna agertzearekin batera, baina, gogor mintzatu da Diaz-Canel artista taldearen kontra. Presidenteak adierazi du mugimenduak «loturak» dituela «AEBetako Gobernuko hainbat funtzionariorekin».
Gainera, Kubako Gobernuak haserrea adierazi du Timothy Zuñiga-Brown AEBek uharterako diplomaziaburuak protestari agertu dion babesarengatik. Jakinarazi duenez, gobernuak bilera batera deitu zuen Zuñiga-Brown joan den larunbatean, artistak gose greba egiten ari ziren Habanako etxera pertsonalki joan zelako, eta taldeko hainbat kide bere autoan eraman zituelako. «Esku hartze argi eta desafiatzailea da Kubaren barne arazoetan».
Michael G. Kozak AEBen Mendebaldeko Hemisferiorako Estatu idazkari laguntzaileak ere bat egin du San Isidro Mugimenduarekin. Diaz Canelen jarrera gaitzetsi du, artisten «kezkak» aintzat ez hartzeagatik. «Kubatarrek adierazpen askatasuna eta bere promesak beteko dituen gobernu bat merezi dute», idatzi du Twitterren.
Asteburuan, Denis Solis rap abeslariaren askatasuna eskatzeko eta San Isidro Mugimenduari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten Miamin (AEB), han bizi diren kubatar jatorriko dozenaka manifestarik.
Iraultzaren aldeko erantzuna
Gazteok demokrazia sozialistaren alde lelopean, ehunka manifestari elkartu ziren atzo Habana erdiguneko Trillo parkean, Kuban indarrean den erregimenari babesa adierazteko. Tokiko hainbat hedabidek azaldu dutenez, «bat-batean» sortutako ekintza izan zen, sare sozialen bidez azkar hedatu zena. Ondoren, gazte sozialisten hainbat elkartek egin zuten bat deialdiarekin, eta Diez-Canel presidentea bertara agertu zen ezustean.
«Kubako herria kalean dago, eta ez dugu esku hartzerik onartuko», adierazi zuen. Karla Santana, Habanako Unibertsitateko Ikasle Federazioko presidenteak. «Hona etorri gara esatera aldi baterako gaztedi iraultzailea dagoela. Inork ez digu iraultza lapurtuko».
Ekitaldian, hainbat ekintza artistiko antolatu zituzten, gobernuak kulturaren arloan sostengua baduela adierazteko.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190487/triptikoaren-hirugarren-ohola-eman-du-meabek.htm
|
Kultura
|
Triptikoaren hirugarren ohola eman du Meabek
|
Nola gorde errautsa kolkoan poema liburua aurkeztu du Miren Agur Meabek, Susa etxearekin. Triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, Kristalezko begi bat eta Hezurren erretura lanekin batera.
|
Triptikoaren hirugarren ohola eman du Meabek. Nola gorde errautsa kolkoan poema liburua aurkeztu du Miren Agur Meabek, Susa etxearekin. Triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, Kristalezko begi bat eta Hezurren erretura lanekin batera.
|
Baziren hamar urte Miren Agur Meabek (Lekeitio, Bizkaia, 1962) ez zuela poema libururik argitaratzen. 2010ean eman zuen Bitsa eskuetan, eta Azalaren kodea 2000n. Baina, hamar urtetik behineko kadentzia horrekin baino gehiago, Kristalezko begi bat nobelarekin eta Hezurren erretura narrazio sortarekin lotu du Meabek berak bere lan berria: Nola gorde errautsa kolkoan; Susarekin eman du, aipatutako besteak bezala; «Hiru lanok triptiko bat osatzen dute», azpimarratu du.
XV. eta XVI. mendeko flandriar eskolako triptiko baten tankerako zerbait, zurezkoa beharrean hitzezkoa, hiru ohol ondu eta loturekin. «Ohol bakoitza beregaina da, baina beste bien konpainian osatua. Edonola ere, alboko hegalak higikorrak dira, eta, kaxa baten moduan ixten direnean, hiru zatiek elkar babesten dute, batasuna eratuz». Aurkeztu berri duen poema sortak, bada, «lotura nabarmenak» ditu beste bi oholekin. Aurrekoetan bezala, hirugarren piezan ere tesi honi eutsi dio Meabek: «Biografia orok igortzen du izpiren bat. Edozein bizitza birbaliotu daiteke literatur tratamenduaren bitartez». Hala, poema bilduma berria jauregi bateko galerien edo klaustroaren moduan irudikatu du, «emakume mordoa kontu kontari, kandela piztuak eskuan» bertan paseoan dabilela.
Baratzearekin ere alderatu du triptikoa: «Orain dela zazpi urte, Kristalezko begi bat nobelan, baratzea lantzearekin konparatu zuen idazkuntza. Baina baratzea lantzeak garbitzea ere eskatzen du, sasiak erretzea, eta horren isla izan zen Hezurren erretura. Azkenik, zerbait egin beharra egoten da su metak utzitako errautsekin». Horixe litzateke Nola gorde errautsa kolkoan: bere sormena ongarritzeko lehengaia. «‘Nola gorde errautsa kolkoan’ esatea eta ‘bizitza kudeatu’ esatea gauza bera da», azpimarratu du egileak.
Metodo bat, sei atal
Meabek sei ataletan egituratu du liburua, eta, seion sarrera gisa, poema bat paratu du: Metodoa. Poema horretan, behin eta berriz errepikatzen da galdera, salmodia batean bezala: «Nola gorde errautsak kolkoan...». Metodoa poemaren goiburuan, Meaberen esanetan «liburuaren oinarrizko filosofiaren laburpena» den Eloy Sanchez Rosillo poetaren aipu hau ageri da: «Aldi berean arnasten ditugu argia eta errautsa./ Hasiera eta amaiera oinaztu berean bizi dira».
Album bat da liburuko lehen atala. Memoriaren partea. «Atal autokostunbrista deitu diot». Txikitako folklore pertsonala jaso du bertan idazleak: paisaiak, jolasak, eskola eta heziketa, familia eredua, lilurak, pertzepzioak, ametsak...
Bigarren atala: Pospoloak. «Emakume erreal eta fikziozkoen katalogo bat. Pospoloek bezala, argia eta beroa igortzen dute, baina atzamarrak erre ere egin ditzakete». Hor agertzen dira Alien filmeko Ellen Ripley, Dracularen amorante Lucy Weston, Piter Panen lagun Wendy, Xeherezade, Forugh Farrokhzad poeta irandarra, neskutsa izengabea, Marguerite Yourcenar, Bronte ahizpak, Mary Shelley, Andre Maria Birjiña, Martija Jauregikoa emagina, Milia Lasturkoa eta Emily Dickinson, Maria Frantziakoa trobairitz-a, Bizenta Mogel, Kasandra iragarlea eta Cro-Magnongo Ayla. «Horiengana jotzean, kezka hauek adieraztea zen nire asmoa: ahizpatasuna, parasitismo sentimentalaren arbuioa, independentzia emozionala, herri kultura eta bakegintza, sormena bizitzaren justifikazio bezala, erlijioa biktimario bezala, absolutuaren bilaketaren alferra, betebeharren kontzientzia» eta beste asko.
Nola gorde errautsa kolkoan liburuko hirugarren atala, Neguko bidaia izenekoa, Meaberen ohol poetikoaren parte alegorikoa da; Tempo Giusto, berriz, liburuko atal soziala; hileta kantu luze bat dator hurrena: Ate hori. Bi dolu deskribatu ditu horretan poetak: batetik, desamodioak eragindakoa; eta bestetik, heriotzondokoa. «2020 honen hasieran, neure maite-laguna izandakoa hil zen. Atea zarratzeko eskea da atal hau, gainditzen laguntzeko eskea». Azkenik, Estigma zorizkoa metaliterarioa dator.
Forma eta lerroap
Miren Agur Meabek azken hamar urteetan idatzitako poema bilduman, aniztasun formala agerikoa da. «Aniztasun horren barruan, bizikidetza lasaian daude bai estilizazioa, bai barrokismoa, bai abstrakzioa. Poema postalak, poema teselak, haikuak, kantak, kontaerak daude». Errima beste batzuetan baino markatuago dator, gainera. Eta, triptiko bat izanik, «lerro plastiko bat» dauka, nola ez, poema sorta osoa zeharkatuz.
Lerro horren osagarri, Meaberen literaturan lehendik ere ezaguna den sinbologia aurki daiteke: «Tximeletak agertzen dira, aurreko liburuetan legez, metamorfosiaren arketipoa direlako. Palmondoa ere agertzen da; agertzen dira txoriak; agertzen da katua». Eta agertzen da intertestualitatea.
Idazleak itxi du triptikoa. Jakin badakien arren badirela batzuk itxi orduko laugarren margolan bat agertzen dutenak, tapan. «Egunen batean triptikoaren tapa ere margoztatuko dugu, agian, baina orain nitasunetik pixka bat urrundu eta barruari atzaparka ibiltzeari utzi beharra daukat».
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190488/eguberrietan-gehienez-hamar-pertsona-biltzea-proposatu-du-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
Eguberrietan, gehienez hamar pertsona biltzea proposatu du Jaurlaritzak
|
Eguberrietarako, herrietatik ateratzeko debekua kentzea eta egun horietan antolatuko diren ekitaldi guztiak bertan behera uztearen alde egin du Gasteizko gobernuak. Gainera, abenduaren 24ko eta 31ko gauean 01:00etarako etxeratzeko agindua eman nahi du.
|
Eguberrietan, gehienez hamar pertsona biltzea proposatu du Jaurlaritzak. Eguberrietarako, herrietatik ateratzeko debekua kentzea eta egun horietan antolatuko diren ekitaldi guztiak bertan behera uztearen alde egin du Gasteizko gobernuak. Gainera, abenduaren 24ko eta 31ko gauean 01:00etarako etxeratzeko agindua eman nahi du.
|
«Ongi goaz, baina ez gaude ongi». Bilakaera epidemiologikoa beherantz badoa ere, ospitaleetako presioa «handia» izaten jarraitzen duela nabarmendu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Horregatik, urte amaierako ospakizunei begira, Eusko Jaurlaritzak asteazkenean egingo den lurralde arteko bilerari begira, neurriak adostea begi onez ikusten du, eraginkorrago izateaz gain, pedagogia hobetuko duelako.
Arratsaldean bildu da, Babes Zibileko Planaren (LABi) Aholku Batzordea, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru zuela. Bertan, egungo egoera aztertu ostean, LABik ondorioztatu du urriaren 26an zein azaroaren 6an ezarritako neurriak egokiak izan zirela, baina oraindik ere azken hamalau egunetako intzidentzia handia izaten jarraitzen duela.
Uneotan arreta handia hartzen dute Eguberriko ospakizunek eta horri begira, Jaurlaritzak ohartarazi nahi izan du Eguberriak ez direla parentesi bat: «Eguberriek ez dute immunitaterik ematen».
Datorren asteazkenean egingo den bilerara horretan, Jaurlaritzak proposatuko du prebentzio neurri batzuk adostea: abenduaren 24ko eta 31ko gauean, etxeratzeko agindua zertxobait luzatzea, 01:00ak arte (Nafarroako Gobernuak proposatu bezala); halaber, abenduaren 24ean, 25ean, 31ean, urtarrilaren 1ean eta 6an gehienez bil daitezkeen pertsona kopurua seitik hamarrera handitzea proposatzen du —gainerako egunetan sei pertsona biltzeko mugak jarraituko luke—. Kazetariek galdetu diote zergatik hamar lagun eta ez sei orain arte bezala. Sagarduik erantzun du erkidego batzuk 10 pertsonako muga jarria dutela, baina «negoziatzeko prest» direla.
Gainera, Eguberrietako ekitaldi oro bertan behera uztearen aldekoa da Gasteizko gobernua. Laneko eta ikastetxeetako bilkurak ez egitea hobesten du Jaurlaritzak, eta, Sagarduiren arabera, «egingo balira», taldeak gehienez sei pertsonakoak izan beharko direla gogorazten du. Halaber, ospakizuna egiten deneko jatetxeko edo egoitzako baldintzak bete beharko lirateke.
Sagarduiren arabera, Eguberrietan prebentzio neurriek bere horretan jarraitu behar dute. Horregatik, maskarak jartzea, eskuak garbitzea, distantziak gordetzea eta kontaktuak murrizteko aholkatzen du. Azken egunetako jende pilaketak eman ez daitezen, erosketak aurretik egitea iradokitzen du. Gainera, etxekoak ez diren pertsonekin harik eta gutxien biltzeko eskatzen du eta mugikortasuna ahalik eta gutxien murrizteko ere bai.
Jaurlaritzak, azkenik, Madrilgo gobernuaren eta erkidegoen artean egingo den bilera horretan, proposatuko du herrietako edo erkidegoetako konfinamendua kentzea. Sagarduiren arabera, Jaurlaritzaren irizpidea da neurriok kontsentsuz hartzea, baina bilakaera epidemiologikoaren arabera, saltoki zein azoketako, ostalaritzako edo zahar etxeen inguruan erkidegoek ahalmena izatea neurriak moldatzeko.
Neurriei eutsiko zaie
Bilakaera epidemiologikoak beheranzko joera izan arren, oraindik orain intzidentzia tasa edo kutsakortasuna neurtzen duen erreprodukzio adierazlea handiak direla uste du. Asteotan ospitaleetako presioa leundu bada ere, oraindik orain Osakidetzako ospitaleetako solairuetan zein ZIUan direnen kopurua kezkagarria da.
Horregatik, Sagarduiren hitzetan, LABi-ren Aholku Batzordeak erabaki du orain arteko neurriei eustea. Hortaz, mugikortasunak mugatuta jarraituko du, 22:00etarako etxean egon beharko da, jarduera oro 21:00etarako amaituta eta ostalaritzak, itxita.
Abenduaren 9an, datorren asteburuko zubiaren ostean, berrikusiko dituzte neurriak.
Dena den, saltokiei dagokionez, edukiera malgutu egingo da. 150 metro koadrotik gorako azalera duten saltokietan edukiera %60a izatea onartu du Jaurlaritzak eta 150 metro koadrotik beherako saltokietan %75ekoa. Aurreko egunetan adierazi bezala, hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak zahar etxeetako protokoloari buruzko akordioa ere jasoko du dekretuaren moldaketak.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190489/azken-aukera-edo-ez.htm
|
Ekonomia
|
Azken aukera... edo ez
|
‘Brexit’-erako hilabete baten faltan, Erresuma Batuaren eta EBren arteko harremana adosteko negoziazioek aste erabakigarria dute, beste behin
|
Azken aukera... edo ez. ‘Brexit’-erako hilabete baten faltan, Erresuma Batuaren eta EBren arteko harremana adosteko negoziazioek aste erabakigarria dute, beste behin
|
Hilabete bat baizik ez da falta benetako brexit-erako. 31 egun Erresuma Batua Europako merkatu bakarretik ateratzeko eta bere ibilbide propioa egiteko. Lau aste eta erdi Europako Batasunarekin izan duen harreman berria indarrean jartzeko. Logikak dio harreman horren arauek aspaldi erabakita egon beharko luketela, eta, hortaz, bi aldeetako enpresak dagoeneko egokituak izango lituzketela beren sistemak salgaiak batetik bestera pasatzeko, hegazkin konpainiek jakingo luketela mugarik izango ote duten baten eta besteen aire espazioan, eta finantza erakundeek arau berriak barneratuta izango lituzketela. Baina politikaren erritmoak ez du bat egiten logikarekin, eta gaur-gaurkoz galdera ikur handi bat dago harreman horren inguruan.
Erantzuna aurkitu nahian dabiltza azkenaldian, eta ia-ia astelehenero zabaldu da «aste erabakigarria» hastera doanaren mezua. Honakoa ez da salbuespena izan, eta are gutxiago kontuan izanda bi aldeetatik zirt edo zart egiteko ordua iristen ari dela zabaltzen ari direnean. «Benetan ari gara denborarik gabe geratzen. Hau da funtsezko astea; aurrera egin behar dugu», azaldu du George Eustice Ingurumen ministro britainiarrak. «Uste dut akordio bat posible dela, baina aste honetan lortu beharko genuke», esan du, berriz, Simon Coveney Irlandako Atzerri ministroak, urduri, bere herrialdeak baitu galtzeko gehien akordiorik ez badago Bruselaren eta Londresen artean.
Baikor egoteko arrazoirik ba ote dagoen galdetuta, «gauzak erabakitzeko arrazoiak» daudela erantzun du EBko negoziatzaileen buruak, Michel Barnierrek. Ostiral arratsaldean joan zen Barnier Londresera, egun batzuetako berrogeialdia igaro ondoren haren taldekide batek koronabirusean positibo eman zuela eta. Abenduaren 31 gerturatu ahala, denbora falta negoziaziorako arma bilakatu dute bi aldeek, elkarri akordiorik ezaren balizko triskantzarekin presio egiteko tresna bat.
Sarean kateatuta
Adierazpenak adierazpen, hiru gaik katramilatzen dute akordioaren bidea: arrantza, laguntza publikoak eta desadostasunak konpontzeko tresnak.
Arrantzari dagokionez, hasieratik jakina zen gai arantzatsu bat izango zela, nahiz eta sektoreak erlatiboki oso garrantzi txikia duen bi aldeentzat: Erresuma Batuaren barne produktuaren %0,03 baizik ez da, eta %0,1 hari lotutako industria batuz gero. Arrantzak badu garrantzi ekonomiko handia portu gutxi batzuetan, Eskoziako ipar ekialdean batez ere, baina haren garrantzia hein batean sinbolikoa da brexitzaleentzat; berreskuratutako subiranotasunaren ikur bat da, eta horrek esan nahi du Europako arrantzaleek dagoeneko ezingo dituztela Ingalaterrako eta Eskoziako urak nahieran ustiatu. Kuotak izango direla eta gutxiago arrantzatu ahal izango dutela onartu behar izan du Barnierrek, baina murrizketa horren neurria erabakitzeko dago.
Gai nahasiagoa da estatu laguntzena eta araudiena. EBk ez du nahi ingurumen eta lan arau laxoekin eta diru publikoarekin lehia desleiala egingo dion auzokide bat, eta horregatik lotu nahi du Londres antzeko araudi bat izatera. Boris Johsonek, berriz, ez du artean bere zalantza argitu: zer komeni zaio, EBren uberan doan eroso doan herrialde bat izan, ala harekiko menpekotasuna hautsi, arrisku handi bat hartuta?
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190490/aernnovako-ekoizpen-kate-osoak-egin-du-bat-kaleratzeak-salatzeko-lanuzteekin.htm
|
Ekonomia
|
Aernnovako ekoizpen kate osoak egin du bat kaleratzeak salatzeko lanuzteekin
|
Zortzi orduko etenekin hasi dira, eta bulegoetako langileak sartu dira bakarrik. Langile batzordeak nabarmendu du Airbus bezero nagusiak ez dituela ezeztatu eskariak
|
Aernnovako ekoizpen kate osoak egin du bat kaleratzeak salatzeko lanuzteekin. Zortzi orduko etenekin hasi dira, eta bulegoetako langileak sartu dira bakarrik. Langile batzordeak nabarmendu du Airbus bezero nagusiak ez dituela ezeztatu eskariak
|
Aernnovako langileek ez dute asmorik hala-hola amore emateko. Atzera kontaketan sartua dago Berantevillako (Araba) plantako 101 langileri eragingo dien erregulazio espedientea, eta ez dute besoak gurutzaturik egon nahi erabakiaren zain —454 dira guztira, denak kontratu mugagabearekin—. Zortzi orduko lanuzteei ekin diete gaur, eta ekoizpen kateko langile guztiek bat egin dute deialdiarekin. Etzidamu, iraupen bereko beste eten bat egingo dute; aurretik, etzi, berriz bilduko dira zuzendaritzarekin. Erregulazioaren baldintzak negoziatzeko epea hilaren 17an bukatuko da. Langile batzordeak behin baino gehiagotan salatu du kaleratzeak eragotz daitezkeela.
Aernnovako goizeko txandan zarata gutxi egon da, eta langileek lanuztea baliatu dute Eusko Legebiltzarreko lan batzordean agertzeko. Juan Carlos Gomez langile batzordeko presidenteak hartu du hitza alderdi politikoetako ordezkarien aurrean, eta aitortu du hegazkingintza krisian dagoela, baina «ezin dela ukatu» krisi horrek iraungitze data bat duela. «Litekeena da sektorea 2023an itzultzea aurrekora», iragarri du.
Gomezek langile batzordearen uste hori argudiatu du, eta, horretarako, Airbusen egoera aletu du. Hura da Aernnovaren bezero nagusia, eta, esan duenez, ez du bertan behera utzi eskaera bakar bat ere, «atzeratu baizik». Gehitu duenez, Airbusek «ez du lan kargaren galera arazorik». Era berean, batzordeko presidenteak azaldu du azken hilabeteetan munduko aire trafikoa «berpiztuz joan dela», eta egun COVID-19aren aurreko garaiko kopuruaren %75ean dagoela, eta, hegazkin komertzialen kasuan, %60an. «Datu hauek ezeztatu egiten dituzte entzun ditugun iragarpen katastrofikoak, baita Tapia sailburuak eginikoak ere»
Irabazi handiak azken urteetan
Diru kontuak ere aipatu ditu Gomezek. Esan du taldearen ekoizpen ahalmena hazi egin dela, eta Aernnovaren egoera ekonomikoa «inbidia sortzeko modukoa» dela, dibidendu «ikusgarriak» banatzerainokoa. Azken bost urteetan, irabazi garbiak 290 milioi eurotik gorakoak izan dira. Are gehiago, batzordearen arabera, otsailean Aernnovak 490 milioi euroko mailegu bat eskatu zuen, eta horietatik 100 milioi irabaziak banatzeko erabili nahi zituen. «Irabaziak ez ditu erabili nahi txakalaldi hau igarotzeko; nahiago du akziodunen poltsikoetara joatea, eta, bitartean, lanpostuak suntsitzea».
Egoera horretan, ez dute asmorik kaleratze bakar bat ere ametitzeko. Euren eskaintza da erregulazioa ken dadila, enpresaren asmo bakarra «kaleratzea eta kaleratzea» delako, erreala ez den «irudi apokaliptiko» baten aitzakian. Aernnovan, izan ere, badute eskarmentua behin behineko neurrietan, 2010etik 2018ra tarte ugaritan egon baitziren aldi baterako erregulazioetan sartuta.
Gauzak horrela, «denbora» eskatu die Jaurlaritzari eta enpresari berari, pandemiaren bilakaera ikusi eta eustea ahalbidetuko duten «legezko neurriak» aurkitzeko.
Zergatik Jaurlaritzari? Harreman estua duelako Aernnovarekin: adibidez, enpresak ezingo du inor kaleratu 2021era arte gobernuarekin duen akordio batek eragozten diolako. «Diru publiko ugariri esker sendoturiko lanpostu horiek ezin dira alferrik galtzen utzi». Batzordearen datuen arabera, Aernnovak 70 milioi euroko laguntzak jaso ditu Eusko Jaurlaritzarengandik, eta 50 milioikoak Espainiako Gobernuarengandik.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190491/hirugarren-garaipena-etxetik-kanpo.htm
|
Kirola
|
Hirugarren garaipena etxetik kanpo
|
Nagusitasunez eta partida sendoa eginez irabazi du Eibarrek Betisen zelaian. Mutok eta Burgosek egin dituzte golak, bigarren zatiaren hasieran.
|
Hirugarren garaipena etxetik kanpo. Nagusitasunez eta partida sendoa eginez irabazi du Eibarrek Betisen zelaian. Mutok eta Burgosek egin dituzte golak, bigarren zatiaren hasieran.
|
Eibarrek beste garaipen bat eskuratu du Ipuruatik kanpo: hirugarrena. Betis menderatu du oraingoan (0-2). Hamahiru puntu ditu, eta hamar etxetik at lortu ditu. Partida sendoa eta serioa egin du Jose Luis Mendlibarren taldeak, ohikoak dituen ezaugarrietan oinarrituta. Lotu egin du Betis, eta erasoan solte ibili da, aurrealdeko jokalarien bizitasuna baliatuz: Bryan Gil, Muto eta Inui.
Aurreneko gola Mutok egin du, 49. minutuan, korner bateko jokaldi landuan. Lehen gola du aurrelari japoniarrak armaginekin. Lehenagotik, aurreneko zatiaren akabera aldera, Inuiri baliorik gabe utzi dio gola VAR-ak, Bryan Gilen errematea barrura zihoanean japoniarrak ateko zuloan bultza egin dionean baloiari. Bigarren gola Burgosek sartu du, 54. minutuan, penaltiz. Beste bat ere adierazi dio alde Eibarri epaileak, baina Enrichek kale egin du 88. minutuan, Joel atezainak antzeman egin baitio nora botako zuen baloia.
Garaipen honekin, Eibar sailkapenaren erdialdera igo da: hamabigarren jarri da, eta hiru puntura utzi du jaitsiera.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190527/pirinioetako-hartzen-babesleek-salaketa-jarri-dute-eme-bat-hil-ondoren.htm
|
Gizartea
|
Pirinioetako hartzen babesleek salaketa jarri dute, eme bat hil ondoren
|
Joan zen igandean tirokatu zuen ehiztari batek Esloveniatik Pirinioetara eramandako Sarousse hartza.
|
Pirinioetako hartzen babesleek salaketa jarri dute, eme bat hil ondoren. Joan zen igandean tirokatu zuen ehiztari batek Esloveniatik Pirinioetara eramandako Sarousse hartza.
|
Hartz Arrearen Fundazioak (FOP) salaketa jarri du agintariei eskatzeko argi dezatela igandean gertaturikoa. Basurde ehizan zebilen ehiztari taldeko tiratzaile batek Sarousse hartz emea hil zuen, Aragoi aldean (Espainia). Pirinioetan sartu zuten hartz hura 2006. urtean, Esloveniatik, hartz populazioa lehengora ekartzeko saialdien harira.
Bardaji haranean gertatu zen ezbeharra. Aragoiko Gobernuaren arabera, basurde ehizan ari zen ehiztari talde bat, txakurrekin. Antza denez, orek hartza uxatu zuten, eta ehiztarietako bat zegoen bide batera eraman zuten. Ehiztariak esan duenez, oihu egin zuen hartza izutzeko, baina animalia gero eta hurbilago zuen. Horregatik, hainbat tiro bota zituela adierazi du. Boltañako auzitegia ari da gertaera ikertzen, eta ehiztaria ez dago atxilotuta, baina bai «ikerketapean».
Saroussek ez zuen kumerik sortu, adituek hasieran uste baino zaharragoa zelako, antza.
FOPek eskatu du argitzeko kartzela zigorra merezi duen erantzukizuna ote dagoen. Adierazi dutenez, galtzeko zorian dauden espezieak ehizatzeak bi urteko kartzelarekin zigor daitezke, eta hiru urtez, naturgune babestu batean egiten bada. Zigorrak handitzeko abagunea ez ote den galdetu dute, azken boladan halakoak sarri gertatzen ari direla ikusita.
Gribouille arra tiroz hilda, ekainean, Ariegen (Okzitania). BERRIA
Izan ere, Pirinioetan, hiru hartz hil dira, gizakien eskua tartean. Saroussez gain, Gribouille arra hil zuten Ariegen (Okzitania) ekainean, tiroz, eta Cachou arra ustez pozoituta, Aranen (Katalunia). Amilduta agertu zen hartza, eta natura zaintzeko zerbitzuek esan zuten beste hartz batekin borroka eginda hil zela. Baina duela egun batzuk, zerbitzuko kide bat atxilotu zuten, hartza pozoitzearen, eta gero gorpua amildu izanaren susmagarri gisa. Kontuan hartu behar da Pirinioetan 50 hartz baino ez daudela, hartza berriz sartzeko egitasmoaren barruan eginiko lanaren ondorioz.
Cachou arra, pozoituta, Aranen (Katalunia).BERRIA
FOPek eskatu du ehiztari orori agiri bat sinaraztea, adierazteko hartzekin nola jokatu badakiela, eta erantzukizuna bere gain hartzen duela. Azaldu dutenez, arazoak daude askaturiko hartzek dituzten GPS gailuekin. Ez dute funtzionatzen FOPen arabera, eta hartzak non dauden jakiteko modu bakarra oinatzak, kamera automatikoak eta lorratz genetikoak dira (gorozkien analisia, esaterako).
Kataluniako agintarien arabera, 1996tik 2019ra 40 hartz hil ziren Pirinioetan. Hiru adinarengatik edo gaitzaren batengatik hil dira, lau amilduta, bat tximista batek jota. Baina beste hiru tiroz hil dituzte, beste bat ibilgailu batekin harrapatuta, eta bat pozoituta. Gainerakoak arrazoi ezjakinengatik hil dira. Baikortasunerako arrazoiak badaude, ordea: aurten, gutxienez sei umealdi eduki dituzte Pirinioetan sarturiko emeek. Iaz hamar kume baino ez ziren jaio.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190528/positibo-tasa-54-da-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Positibo tasa %5,4 da Hego Euskal Herrian
|
Osasunbideak eta Osakidetzak 553 positibo atzeman zituzten atzo, 10.145 PCR eta antigeno proba egin ostean
|
Positibo tasa %5,4 da Hego Euskal Herrian. Osasunbideak eta Osakidetzak 553 positibo atzeman zituzten atzo, 10.145 PCR eta antigeno proba egin ostean
|
OME Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako langatik gertu. COVID-19aren transmisio kurba egunetik egunera ari da apaltzen Hego Euskal Herrian: atzo, 10.145 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietatik, 553k eman zuten positibo: bezperan baino 35 gehiago dira horiek, baina askoz proba gehiago egin ziren, eta horrek jaitsiera nabarmena eragin zuen positibo tasan: %5,4 da orain, izurria «kontrolpean» dagoela esateko OMEk ezarria duen gehienezko mugatik oso hurbil.
Lurraldeka, 71 positibo atzeman zituzten Araban (bezperan baino 26 gehiago), 222 Bizkaian (16 gehiago), 186 Gipuzkoan (9 gehiago) eta 67 Nafarroan (16 gutxiago). Horiez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo bizi diren zazpi pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.
Aurreko egunetako datuen joerari eusten diote gaurkoek ere. Izan ere, abuztu erdialdetik aurrera erregistratutako positibo kopururik apalena atzeman zuten herenegun Hego Euskal Herrian. Zehazki, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, birusa detektatzeko 7.443 proba egin ziren igandean, eta 518 kasu positibo zenbatu zituzten; alegia, proben %7k eman zuten positibo. Dena dela, aipatzekoa da egun bakarrean egindako proba kopuruaren beherakada, bezperan baino 3.000 proba gutxiago egin baitziren.
Kutsatzeen datuei dagokienez, Hego Euskal Herriko lurraldeetatik Bizkaian atzeman zuten positibo gehien herenegun (206); Gipuzkoan, 177 kasu zenbatu zituzten; Araban, berriz, 45 izan ziren. Nafarroan 83 kasu atzeman zituzten. Hain justu, herrialde horretan baizik ez zen hazi egun bakarrean atzemandako kasu kopurua; bezperan baino hamabost gehiago zenbatu zituzten, eta nabarmen handitu zen positiboen ehunekoa: proben %8,5ek eman zuten positibo. Osakidetzaren testetan, berriz, %6,7koa izan zen positiboen ehunekoa.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190529/bankuek-europako-erreskate-funtsera-jo-ahalko-dute.htm
|
Ekonomia
|
Bankuek Europako erreskate funtsera jo ahalko dute
|
Eurotaldeak «bankuen batasuna babesteko» adostu du neurria. Erreskatea eskatzen duten herrialdeen kasuan, gainbegiratze eskumen gehiago izango ditu.
|
Bankuek Europako erreskate funtsera jo ahalko dute. Eurotaldeak «bankuen batasuna babesteko» adostu du neurria. Erreskatea eskatzen duten herrialdeen kasuan, gainbegiratze eskumen gehiago izango ditu.
|
Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek (Eurotaldea) erreskate funts iraunkorraren (ESM) erreforma onartu dute: 2022. urte hasieratik «segurtasun sare» bat eskainiko die Europako banku nagusiei, porrotak gertatuz gero, erreskatatu ahal izateko.
ESMk funts bat izango du haientzat, eta hori erabiliko litzateke egun euroguneko finantza erakundeek beren artean laguntzeko hornitzen duten erreserba kutxa amaituko balitz. 2022. urterako egongo litzateke prest, aurreikusi baino urtebete lehenago, eta 65.000 milioi euro inguruko hornidura izango luke.
Horrekin batera, erreformak ESMren eskumenak indartzen ditu: erakunde horrek gainbegiratze eskumen handiagoa izango du bere erreskate funtsaren laguntza eskatzen dioten herrialdeen gainean. Horra iritsi aurretik, baina, arazoak dituzten estatuek kreditu lerro prebentibo bat eskatzeko aukera izango dute, baldintza jakin batzuetan.
Erreforma iazko udan adostu zuten, baina Italiaren errezeloek eta COVID-19aren krisiak atzeratu dute onartzea. Orain, estatu bakoitzak bere barnean berretsi beharko du erabakia. Urtebete inguru iraun dezake prozesuak.
|
2020-12-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190530/burgosko-prozesua-1970etik-zuzenean.htm
|
Politika
|
Burgosko Prozesua, 1970etik zuzenean
|
1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko Prozesua, 09:50 zirela. Euskal Herriko historia, Espainiakoa eta belaunaldi oso baten bizipena markatu zituen epaiketa bat. Zuzenean gertatzen ari balitz bezala kontatzen ari da BERRIA.
|
Burgosko Prozesua, 1970etik zuzenean. 1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko Prozesua, 09:50 zirela. Euskal Herriko historia, Espainiakoa eta belaunaldi oso baten bizipena markatu zituen epaiketa bat. Zuzenean gertatzen ari balitz bezala kontatzen ari da BERRIA.
|
Twitter sare sozialean eta albiste honetan izan daiteke Burgosko Prozesuaren kontakizunaren berri, orduz ordu. Epaiketak berak izan zuen bilakaera, sententzia, prozesuaren inguruan pilatuz joan ziren gertakizunak, erreakzioak, protestak, Eugen Beihl kontsularen bahiketa, nazioartearen presioa... eta beste hainbaten berri izan dezake irakurleak, orduan gertatu ziren erritmo berean, 50 urte geroago.
berria1970
Gaiari buruzko irakurgai gehiago:
Erreportajea: Francori bueltan etorri zitzaion.
Elkarrizketa Iñaki Egañari: «Burgosko Prozesua paradigma bat izan zen Europarentzat ere».
Pedro Ibarra eta Francisco Letamendia defentsako abokatuen gutuna: Burgos, orain 50 urte.
Kronika, Burgosko Prozesuari buruzko erakusketaz: Ez da kasualitatea ez jakitea.
Roberto Perez Jauregiren hilketari buruzko elkarrizketa: «Batez ere, inpunitatea izaten zen gogorrena».
Prozesatuen ibilbide politikoaren laburpena: Askotariko bideen abiapuntua.
Eibarren abenduaren 3an egindako mahai inguruaren kronika: «Ongi atera zen jokaldia».
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190531/alestiseko-langileak-gasteizko-planta-izan-da-gehien-kaltetua-kaleratzeak-sinatu-ez-ditugulako.htm
|
Ekonomia
|
Alestiseko langileak: «Gasteizko planta izan da gehien kaltetua kaleratzeak sinatu ez ditugulako»
|
Hegazkingintza osagaiak ekoizten dituen lantegiaren hileta sinbolikoa egin dute, eta erakundeei leporatu diete «salduta» utzi dituztela jabeen aurrean.
|
Alestiseko langileak: «Gasteizko planta izan da gehien kaltetua kaleratzeak sinatu ez ditugulako». Hegazkingintza osagaiak ekoizten dituen lantegiaren hileta sinbolikoa egin dute, eta erakundeei leporatu diete «salduta» utzi dituztela jabeen aurrean.
|
Alestisek Gasteizen (Araba) duten plantako langileek hileta izan dute Andre Maria Zuriaren plazan. Erregulazio espedientearen eraginez, 76 langile kaleratuko dituzte hurrengo asteetan, eta horrek hegazkingintzarako osagaiak egiten dituen lantegiaren heriotza ekarriko duela irudikatu nahi izan dute. Gasteizko plantak jasan duen tratua salatu dute, hor harturiko neurriak enpresak Espainian dituen beste planta batzuetan harturikoak baino gogorragoak izan direlako. «Gure lantokia izan da gehien zigortua erregulazio espedientea sinatu ez dugulako, argi eta garbi. Gugan ezarri da eskarmentua. Kaleratzeko arrazoi objektiboak alde batera utzi dituzte».
Alestisek Gasteizen duen plantako langileek ezezko borobila eman zioten erregulazioari (114 boz aurka eta bi alde); negoziazioa, baina, Espainiako plantako ordezkariekin batera izan da, eta, haiek handiagoak izanda, Gasteizko plantak bi ordezkari izan ditu bakarrik hamahiru ordezkariko mahai batean. Gauzak hala, haien aurkako boza ez zen nahikoa izan erregulazioa atzera botatzeko. Langile batzordearen ustez, egoera horrek kalte handia egin die. «Iritzia ez da kontuan hartu nahi izan. Guk ez genuen dirurik nahi, lanpostuak baino ez». Batzordearen datuen arabera, Gasteizko Alestis enpresak 185 langile zituen orain arte, 101 izango ditu aurrerantzean; ez da hainbeste behin-behinekoak gehituta 230 zirela.
Batzordeak Clemente familia, enpresaren jabeak, eta CCOO eta UGT sindikatuak jo ditu «aberrazio eta bidegabekeria horien erantzuletzat». Haien «amaigabeko zekenkeria» kritikatu dute, eta irabaziak pertsonen aurretik jarri dituztela salatu. Lehen kaleratzeak gau hasi dira, eta langileek burofax bidez jaso dute jakinarazpena. Ez dute izan aukerarik enpresako arduradunekin hitz egiteko. Alde horretatik, erakunde publikoei «beste alde batera» begiratzea egotzi diete, Espainiako Gobernuak baduelako zeresana. Hura enpresaren %25aren jabea da, SEPI elkartearen bitartez. «Enpresaren asmoei bide eman diete. Asmo onak adierazten dituzte, baina enpresaren aurrean saldu egin gaituzte».
Kaleratzeak hasi dira, eta erregulazioa sinatuta dago, baina batzordeak uste du enpresak atzera egin dezakeela oraindik. Argi du hegazkingintzaren sektoreak gora egingo duela berriz, eta kaleratzeak behin-behineko neurri batzuekin ordezka daitezkeela. Erakundeek alde horretatik egin dezaketen lana ere aldarrikatu dute.
|
2020-12-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/190532/txokolateaz-gozatzeko-parada.htm
|
albisteak
|
Txokolateaz gozatzeko parada
|
Arkupe gozotegiak kakao hazitik zuzenean egiten du txokolatea. Kalitate goreneko txokolatea da, artisau lanaren bidez egina.
|
Txokolateaz gozatzeko parada. Arkupe gozotegiak kakao hazitik zuzenean egiten du txokolatea. Kalitate goreneko txokolatea da, artisau lanaren bidez egina.
|
Arkupe gozotegiak 30 urte baino gehiago daramatza lanean, gozogintzako produktu bikainak, bereziak sortzen. Horretarako, kalitate goreneko lehengaiak erabiltzen dituzte. 2008an enpresa zaharberritu zuten, eta ordutik punta-puntako makineria dute txokolatea sortzeko artisau lanerako. Arkuperen berezitasunik nabarmenena hurrarekin egindako txokolatea da, hur ale osoekin nahastutako txokolatea. Horrez gain, askotariko produktuak lantzen dituzte, denak egunero-egunero egin berriak: pastak, pastelak, opilak, izozkiak… Salmenta tokiak Nafarroako Baztan bailaran daude, Elizondo eta Irurita herrietan. Arrakastaren sekretua Horrenbeste urte arrakasta betean egiteko, sekretu bat du Arkupe gozotegiak: kakao hazitik hasita txokolatearen prozesu osoaren gaineko kontrola izatea: kakao haziak eskuz hautatu, txigortu, azala kendu, xehatu… Produkzio guztia beren lantegian bertan egiten dute, eta horrek bermatzen du txokolatearen kalitatea maila gorenekoa izatea. Kakao hazien aukeraketatik bezeroaren eskuetaraino iritsi arteko bidea egiten dute Arkupeko langileek. Kakaoa hainbat herrialdetatik ekartzen dute: Ekuador, Venezuela, Madagaskar… Eta artisau lana egiten dute lan prozesu osoan.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190533/kutxabanken-internet-bidezko-zerbitzuak-bere-onera-itzuli-dira.htm
|
Ekonomia
|
Kutxabanken Internet bidezko zerbitzuak bere onera itzuli dira
|
Ia bi egunez blokeatuta egon dira, sarean egindako erosketek sistema kolapsatu dutelako.
|
Kutxabanken Internet bidezko zerbitzuak bere onera itzuli dira. Ia bi egunez blokeatuta egon dira, sarean egindako erosketek sistema kolapsatu dutelako.
|
Kutxabankeko informatikariak buru-belarri aritu dira gaur lanean atzo goizaz geroztik izan dituen arazo informatiko handiak konpontzeko. Astelehen goizean, sakelakoetako aplikazioa blokeatu egin zen, eta webgunearen bitartez eragiketak egitea ere oso zaila izan zen hainbat orduz. Astelehen gauean arazoetako batzuk konpondu zituzten, eta, motel bazen ere, eragiketa batzuk egin zitezkeen; asteartean, baina, arazo batzuk aurrekora itzuli ziren. Egoera «normaltzea» lortu dutela azaldu du arratsaldean hiru aurrezki kutxen bankuak: «Banka mugikorra, online banka eta Kutxabank Pay normal dabiltza jadanik. Baliteke ohikoa baino motelago aritzea, sarreren kopurua handiarengatik», azaldu dute Twitter bidez zabaldutako mezuan.
Kutxabankek barkamena eskatu die bezeroei eragozpenengatik.
Bankuak jakinarazi du arazoaren muina «inbutu efektua» dela, eragiketa eskaeren kopuru handiak sistema kolapsatzen duelako. Internet bidezko erosketak «izugarri» handitu izanari egotzi dio arazoa Kutxabankeko iturri batek. Erabat gezurtatu du sarearen erorketa eraso zibernetiko baten ondorio izan dela. «Barne kontu bat da», adierazi dio BERRIAri.
Konponbidea sarearen ahalmena handitzea da, eta horretan dihardute bankuko informatikariek. Kutxabankek azaldu duenez, arazo hau ikuskizunetako sarrerak salgai jarri eta kolpean eskari asko jasotzean sortzen denaren antzekoa da. Bankuaren sareak horrelako arazo bat zuen lehen aldia da, eta Bizumen moduko zerbitzuei eragin die; kutxa automatikoak, berriz, normal-normal ari dira, baita denda fisikoetako datafono eta antzekoak ere.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190534/irango-parlamentuak-programa-nuklearra-garatzeko-lege-proposamen-bat-onartu-du.htm
|
Mundua
|
Irango Parlamentuak programa nuklearra garatzeko lege proposamen bat onartu du
|
Gobernua erabakiaren kontra agertu da, baina ganbera kontserbadoreek kontrolatzen dute, gehiengo zabal batekin.
|
Irango Parlamentuak programa nuklearra garatzeko lege proposamen bat onartu du. Gobernua erabakiaren kontra agertu da, baina ganbera kontserbadoreek kontrolatzen dute, gehiengo zabal batekin.
|
Mohsen Fakhrizadeh Irango zientzialari nuklear nagusiaren hilketatik lau egunera, Irango Parlamentuak herrialdeko programa nuklearra garatzeko lege proposamen bat onartu du gaur. Zigorrak Altxatzeko eta Nazioaren Eskubideak Defendatzeko Ekintza Plan Estrategikoa delakoak uranioa %20 aberastea eta urtean 120 kilogramo uranio biltegiratzea aurreikusten du, 2015ean Teheranek munduko sei potentziarekin sinatu zuen itun nuklearraren mugak nabarmen gaindituz —uranioa gehienez ere %3,67 aberastu zezakeela jasotzen du akordioak—.
Horrez gain, planak ondorengo neurri hauek jasotzen ditu: Irango Energia Atomikoaren Elkarteak aberastasun maila baxuko 500 kilo uranio ekoiztea hilabetero; uranio metalikoa ekoizteko lantegi bat sortzea; Arak hiriko ur erreaktorea berritzea eta beste bat irekitzea; eta uranioa aberasteko mila zentrifugatzaile aurreratu jardunean izatea, legea indarrean sartu ondorengo hiru hilabeteko epean —2015eko itunak lehen belaunaldiko zentrifugatzaileen erabilera baimentzen du soilik, ez teknologia aurreratukoena—.
Ahulduta dago Iranek NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko kide diren bost potentziekin —AEBak, Txina, Errusia, Erresuma Batua eta Frantzia— eta Alemaniarekin 2015ean sinatu zuen itun nuklearra. Akordio hartan, bere plan nuklearra mugatzea onartu zuen Teheranek, nazioarteko zenbait erakundek eta estatuk haren aurkako zigor ekonomikoak bertan behera uztearen truke. Ituna kolokan utzi zuen 2018ko maiatzean AEBek akordiotik irteteko hartu zuten erabakiak. Segidan, Irango ekonomia estu hartu duten zigor ekonomikoak ezarri zizkion Washingtonek Teherani. Ondorioz, ituneko konpromisoak progresiboki ez betetzen hasi zen Iran, eta AEBen zigorrak konpentsatzeko urratsak eskatu zizkien akordioaren gainerako sinatzaileei. Itunak beste kolpe latz bat jaso zuen aurtengo urtarrilean, AEBek Qassem Soleimani Guardia Iraultzaileko jenerala zena hil zutenean eraso batean.
Akordioari eusten dioten potentziei presioa egite aldera, parlamentuak onartu duen planak arma nuklearren ugaritzearen kontrako protokoloa baztertzea aurreikusten du, legea indarrean sartu eta bi hilabetera, itunaren sinatzaileek Iranekin banku harremanak normalizatzen ez badituzte eta Irango petrolioaren esportazioari mugak kentzen ez badizkiote. Protokoloa ez betetzeak nazioarteko inspekzioen amaiera ekar dezake, eta, harekin, arriskuan legoke 2015eko ituna ere.
Egitasmoa ez da berehala sartuko indarrean, aurretik Zaindarien Kontseiluaren onespena behar baitu lege bihurtzeko. Kontseiluak hura onartuko duela espero daiteke, parlamentua bezala erakunde hori ere kontserbadoreen esku baitago.
Gobernua ganberaren erabakiaren kontra agertu da. Ali Rabiei gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, itun nuklearraren gaineko erabakiak Nazio Segurtasunerako Kontseilu Gorenak hartu behar ditu, eta ez parlamentuak. Saeed Khatibzadeh Atzerri ministroak salatu du planak ez dituela aintzat hartu bere ardurapeko ministerioa eta gobernua bera. «Gobernuak adierazi du plan hori ez dela beharrezkoa, ezta erabilgarria ere».
Irango soldadu talde bat Mohsen Fakhrizadeh zientzialari nuklearraren hilkutxa eramaten, haren hiletan, atzo, Teheranen.
Giro nahasia
Herritarren haserrea hauspotuta dagoen unean hartu du parlamentuak plan nuklearra garatzeko erabakia. Fakhrizadeh eraso batean hil eta egun gutxira, asko dira mendekua eskatzen ari direnak. Gobernuak Israeli leporatu zion erasoaren erantzukizuna, eta ohartarazi zion «une egokian» erantzungo diola. Fakhrizadeh Irango programa nuklearraren burutzat zeukatenez, haren hilketari erantzuteko neurri gisa aurkeztu dute kontserbadoreek plana garatzeko erabakia.
AEBetan presidentea aldatu baino aste batzuk lehenago egin zioten eraso Irango zientzialariari. Ez zen kasualitatea izan, Hossein Dehghan Irango komandante eta Ali Khamenei Irango lider gorenaren aholkulari militarraren iritziz. Haren ustez, Israelek Iranekiko presioa handitu nahi du Donald Trumpek AEBetako presidentetza utzi aurretik. Joe Biden presidente hautatuak iragarria du 2015eko akordio nuklearrera itzultzeko nahia, baina erasoaren osteko agertokiak zaildu egin dezake urrats hori.
Bestalde, Iranek presidentetzarako hauteskundeak egingo ditu 2021eko ekainaren 18an, eta kontserbadoreak Hassan Rohaniren gobernua higatzen ahaleginduko dira haren azken aginte urtean, joan den otsailetik parlamentuan duten gehiengo zabala baliatuta. Horrek ere eragin zuzena izan dezake itun nuklearraren etorkizunean.
Jokaleku horretan, Iranen potentzien arteko ituna berrikusteko batzordea hilaren 16an bilduko da, Vienan, «zuzendari politikoen mailan», Mikhail Ulianov Errusiak Austrian duen enbaxadoreak Twitterren iragarri duenez. Bilkurak «ministerio mailako kontsultak prestatzeko» balioko duela azaldu du.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190535/espero-da-europak-abenduaren-29an-eta-urtarrilaren-12an-onestea-lehen-bi-txertoak.htm
|
Gizartea
|
Espero da Europak abenduaren 29an eta urtarrilaren 12an onestea lehen bi txertoak
|
Europako Botiken Agentziak onartu du data horiek atzeratu egin daitezkeela; onespenak «baldintzapekoak» izango direla ere esan du
|
Espero da Europak abenduaren 29an eta urtarrilaren 12an onestea lehen bi txertoak. Europako Botiken Agentziak onartu du data horiek atzeratu egin daitezkeela; onespenak «baldintzapekoak» izango direla ere esan du
|
EMA Europako Botiken Agentziak jakinarazi du heldu zaizkion COVID-19aren kontrako lehen bi txertoei onespena emateko hasi berri dituen prozesuak noiz bukatzeko asmoa duen; ondo bidean, abenduaren 29an Pfizer botika etxeak garatu duen txertoari onespena ematea da asmoa, eta Moderna konpainiak egin duenari urtarrilaren 12an. Hain justu, batzar ezohikoak ditu propio antolatuta egun horietarako, eta horien xedea izango da txerto horien ebaluazioa bukatzea. Agentziako iturriek onartu dute, hala ere, atzerapenak egon daitezkeela ezarritako data horietan.
Prozesuak «gutxienean» hilabete iraungo duela nabarmendu dute. «Oso azkar» egiten ari direla esan dute, baina ezinbestean ziurtatu behar dutela, botika konpainietatik helarazten dizkieten datuak aztertuta, txertoak «kalitatezkoak, seguruak eta eraginkorrak» direla. Gogoratu dute erantzun azkar horri bide eman ahalko diotela, hein handi batean, izurriak eragin duen egoeraren larriaz jabetuta, urrian hasi zirelako botika etxeek emandako hainbat informazio aztertzen.
Behin onespen hori lortuta hasi ahal izango dute botika etxeek EB Europako Batasunean txerto horien salerosketa. Horren alde dagoela esango dio agentziak Europako Batzordeari, eta egun batzuen buruan hark irekiko die botika etxeei merkatuko atea.
Emango zaizkien baimenak, betiere, «baldintzatuak» izango direla nabarmendu dute agentziako ordezkariek; izan ere, normalean eskatzen dituzten baino datu gutxiago kontuan hartuta emango dituzte, pandemiak sortu duen egoeraren larritasuna horretarako motibotzat hartuta. Gero ere, txertoei buruzko informazioa ematen jarraitu beharko dute botika konpainiek, behin betiko onespena lortzeko prozesuak irekitze aldera.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190536/gipuzkoak-2019an-ordaindutako-zergak-itzuliko-dizkie-2020an-galerak-izan-dituzten-autonomoei.htm
|
Ekonomia
|
Gipuzkoak 2019an ordaindutako zergak itzuliko dizkie 2020an galerak izan dituzten autonomoei
|
Bizkaiak eta Arabak ere aldaketa batzuk sartu dituzte zerga sisteman: zerga epeak malgutu eta kenkari berriak ezarri dituzte, besteak beste.
|
Gipuzkoak 2019an ordaindutako zergak itzuliko dizkie 2020an galerak izan dituzten autonomoei. Bizkaiak eta Arabak ere aldaketa batzuk sartu dituzte zerga sisteman: zerga epeak malgutu eta kenkari berriak ezarri dituzte, besteak beste.
|
2020an galerak dituzten autonomoei 2019an ordaindutako zerga batzuk itzuliko dizkie Gipuzkoako Ogasunak. «Hau da, aurten izandako galerak iazko irabaziekin konpentsatzeko aukera emango diegu», azaldu du Eider Mendoza aldundiko bozeramaileak. Foru Aldundiko arduradunak azpimarratu duenez, krisiak kalte handien egin dien autonomoek «likidezia injekzio garrantzitsua» jasoko dute horrela. Foru Ogasunaren arabera, 13 milioi euroko eragina izango du neurriak lurraldeko ekonomian.
Mendozaren arabera, prozedura «oso erraza» izango da. Eredu bat aurkeztuko da, eta lauki bakarra bete beharko du eskatzaileak; kenkariaren zenbatekoa ogasunak emango dio.
Horrez gain, beste neurri batzuk onartu ditu aldundiak. Adibidez, zerga aitorpena aurkezteko derrigortasun muga 12.000 eurotik 14.000 eurora igo du; eta ordaintzaile bat baino gehiago dagoen kasuetan, 20.000 eurokoa izango da, bigarren ordaintzaileak 2.000 euro gainditzen ez baditu.
PFEZa ordaintzetik salbuetsita geratuko dira, halaber, administrazio publikoek COVID-19arekin loturik emandako laguntzak.
Autonomoentzako, mikroenpresentzako eta enpresa txikientzako ordainketa atzerapenak ere ezarri dira, eta urtarriletik apirilera bitartean eskatu ahal izango dituzte.
Autonomoen ordainketa zatikatuei dagokienez, laugarren hiruhilekoan ez da derrigorrezkoa izango, aurreko hiru hiruhilekoetan egin duten bezala.
Bizkaiko eta Arabako aldundiek ere egin dituzte hainbat aldaketa beren zerga sistemetan. Zerga aitorpena egiteko betebeharraren muga eta PFEZa ordaintzetik salbuetsita dauden errenten zerrenda zabaldu dituzte, Gipuzkoan bezala, eta, halaber, zerga epeak malgutu eta kenkari berriak sartu dituzte.
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190537/tuterako-udalak-ez-du-euskara-erabiltzen-hitz-egiten-dutenek-gazteleraz-badakitelako.htm
|
Gizartea
|
Tuterako Udalak ez du euskara erabiltzen «hitz egiten dutenek gazteleraz badakitelako»
|
Anichu Aguera gizarte zerbitzuetako zinegotziak, Tuterako (Nafarroa) Udaleko osoko bilkuran, azaldu du genero indarkeriaren aurka argitaratu zuten kartelean zergatik ez den euskara ageri —gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabiarrez dago—: «Euskaraz dakitenek badakite gazteleraz ere, eta bestela arazo bat dute».
|
Tuterako Udalak ez du euskara erabiltzen «hitz egiten dutenek gazteleraz badakitelako». Anichu Aguera gizarte zerbitzuetako zinegotziak, Tuterako (Nafarroa) Udaleko osoko bilkuran, azaldu du genero indarkeriaren aurka argitaratu zuten kartelean zergatik ez den euskara ageri —gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabiarrez dago—: «Euskaraz dakitenek badakite gazteleraz ere, eta bestela arazo bat dute».
|
Gaztelania, ingelesa, frantsesa eta arabiera. Hizkuntza horiek guztiak ageri dira Tuterako (Nafarroa) Udalak indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei laguntzeko plazaratu duen kartelean. Euskara ez, ordea. Zergatia galdetu zuen udalaren atzoko osoko bilkuran Marisa Marques Izquierda-Ezkerrako zinegotziak, eta argi erantzun zion Navarra Sumako Anichu Aguera gizarte zerbitzuetako zinegotziak: «Euskaraz dakitenek badakite gazteleraz ere, eta bestela arazo bat dute».
Azaldu zuen herriko genero indarkeriaren aurkako mahaiak kartela hainbat hizkuntzatan jartzea erabaki zuela «ahalik eta emakume gehienengana heltzeko». Euskarari buruz ere jardun zuen: «Lingua navarrorum hitz egiten duen pertsonak lanak baditu gazteleraz irakurri eta ulertzeko, arazo bat du, Nafarroako eremu ez-euskalduneko hizkuntza ez baitaki». Gehitu zuen espainiar guztiek jakin behar dutela gaztelaniaz, eta euskaraz dakitenek ez dutela baliabide horren beharrik. Marquesek, berriz, erantzun zion euskara zela bere ama hizkuntza, eta gogorarazi zion Nafarroako hizkuntza ofiziala dela.
Tuterako Udalak argitaratutako kartela. BERRIA
Tuteran indarkeria matxista pairatzen duten emakumeentzako arreta izenburu duen kartela azaroaren 25erako udalak antolatutako ekintzetako bat da. Izan ere, Tuterako Udalak bat egin zuen Nafarroan urtero antolatzen den Udalak genero indarkeriaren aurka kanpainarekin, aurten Haiengatik, guztiongatik lemapean egin dena. Kanpaina horren kartela euskaraz eta gaztelaniaz dago.
Hiriko eragileen abisua
Joan den astean, Tuterako 23 kolektibok ohar bat igorri zuten salatzeko udalak erabat gutxietsi eta alboratzen duela euskara. Hainbat kultur eragilek, talde feministak, jai batzordek, sindikatuk eta alderdik sinatu zuten idatziaren arabera, udala «euskarari erasotzen ari zaio bere azken argitalpenetan».
Marquesek osoko bilkuran egin bezala, gogorarazi zuten euskara, gaztelerarekin batera, hizkuntza ofiziala dela Nafarroan, eta lekua izan behar duela erakundeen dinamiketan. Indarkeria matxistaren aurkako kartelari buruz, esan zuten argi dutela udalak nahita hartutako erabaki bat dela: «Pauso bat gehiago da udal hori nafar guztion kultura eta hizkuntza desagerrarazteko asmoarekin egiten ari den bidean».
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190538/euskal-kulturari-eskainitako-astebeteko-jaialdia-jarriko-dute-abian-galdakaon-sormene.htm
|
Kultura
|
Euskal kulturari eskainitako astebeteko jaialdia jarriko dute abian Galdakaon: Sormene
|
Abenduaren 14tik 20ra bitarte, euskarazko hamaika emanaldi eta tailer antolatuko dituzte, eta bertatik bertara zein sarean ikusi ahalko dira saioak. Udalak dioenez, irauteko asmoz jarri dute martxan egitasmoa
|
Euskal kulturari eskainitako astebeteko jaialdia jarriko dute abian Galdakaon: Sormene. Abenduaren 14tik 20ra bitarte, euskarazko hamaika emanaldi eta tailer antolatuko dituzte, eta bertatik bertara zein sarean ikusi ahalko dira saioak. Udalak dioenez, irauteko asmoz jarri dute martxan egitasmoa
|
«Plazak desagertzen ari zaizkigu, euskara eta euskal kultura ahotsa galtzen ari da, eta oso ilun dagoen sasoi honetan euskal kulturarentzat argi bat izan nahi du Sormenek». Itxaropenari irekitako zirrikitu baten pare irudikatu du Gotzon Barandiaran zuzendari artistikoak abenduaren 14tik 20ra Galdakaon (Bizkaia) egingo den kultur programa. Sormene izendatu dute, eta, azaldu dutenez, kultur egitasmo «berritzaileen» plaza izatea du helburu, «Galdakotik Euskal Herri osoarentzat». Euskara izango du ardatz, eta emakumezko sortzaileen lanak nabarmentzea ere izango du helburu. Hamaika kontzertu, bertso saio, literatur irakurketa, tailer eta hitzaldiko programa prestatu dute horretarako, eta emakumeek sortutakoak izango dira haietako %80 baino gehiago. 34 sortzailetik gora batuko dituzte, guztira, astebetean; 90.000 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta aurtengoa lehen aldia baino ez dela izango esan dute udaleko ordezkariek, haien hitzetan luze irauteko asmoz jarri baitute martxan.
Galdakaoko Torrezabal kultur etxean egingo dira ekitaldi guztiak, baina, horrekin batera, sarean ere ikusi ahalko dira emanaldi gehien-gehienak, www.sormene.eus webgunean. Astegunetan, Galdakaoko ikastetxeentzako beren-beregi diseinatutako ekitaldiak egingo dituzte goizez, eta, gero, arratsaldez egingo dira emanaldiak. Asteburuan, berriz, arratsaldeko saioez gain, Ahotsenea gunearekin antolatutako literatur zein musika aurkezpenak izango dira egun osoz.
Kulturzaleak sortzeko erronka
Diziplina bat baino gehiago hartuko ditu Galdakaoko agertokiak, egunez egun. Erradikalak ginen emanaldia eskainiko dute Ane Labaka eta Beatriz Egizabalek 14an. Poesia irakurraldia eskainiko dute Lizar Begoñak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek 15ean, Arkaitz Miner musikariak lagundurik. Urruna antzezlana taularatuko du Tripak kolektiboak 16an. Kirats Teatroak Mariage d'Amour dantza eta antzerki pieza eskainiko du 17an. Hurrengo egunean, emakumezko sortzaile euskaldunek egungo kantagintzan duten lekuari buruzko mahai ingurua izango da lehenik, eta, 22:00etan hasita, J. Martina, Haizea eta Ningra rap abeslariak eta Kai Nakai igoko dira oholtzara. Kontzertua eskainiko du Eñaut Elorrietak 19an, eta ipuin kontalariak eta dantza saio irekiak itxiko dute programa igandean.
Kultur eskaintza osoagoaren barruan kokatu du egitasmoa Barandiaranek. «Daukagun erronka nagusia da kulturzaleak sortzea, ez dugulako zale nahikorik ekosistema osasuntsu bat edukitzeko; eta ez da nahikoa kultur eskaintzaren errenkada bat antolatzea: lanketa integralago bat behar dugu». Horregatik, dagoeneko existitzen den Euskal Herriko kultur eskaintza «aberastea» da haien asmoa, eta, zuzeneko emanaldiez gain, ikastetxeekin lantzeko programa bat ere jarriko dute abian arrazoi beragatik.
Emaitza erakusteaz harago
Ikastetxeekin egingo den lanaren garrantzia nabarmendu du zuzendari artistikoak. Barandiaran: «Bost sortzailek erakutsiko diete ikasleei zein den beren arte diziplinako sormen prozesua. Gehienetan merkatuaren logikak ere horretara eramaten gaituelako, eta guk ere onartzen dugulako, emaitza erakutsi ohi dugu, baina, gure ustez, garrantzitsua da sormen prozesua ere erakustea». Sortzaile izateko gogoa izan dezaketen gazteei sorkuntza hori nola gertatzen den ikusaraztea da asmoa, Barandiaranen hitzetan. «Antzezlan batek, koreografia batek, ilustrazio batek edo koadro batek daukan lana ulertzea».
Berez, joan den udaberrirako nahi zuten martxan programa, baina atzeratu egin behar izan zuten antolakuntza, koronabirusaren eraginez; udazkenera pasatu zuten lehenik, eta, egoerak hobera egiten ez zuela ikusita, abendura arte eraman dute, azkenean. Egitea erabaki dutela nabarmendu du, halere, Edurne Espilla Galdakaoko Udaleko Euskara zinegotziak. «Guk beste Sormene bat irudikatu dugu. Kalean. Artistaren eta hartzailearen arteko harremana ardatz izango duena. Baina aurten ez da posible izango».
Herrian egin ohi zen disko eta liburu azoka da egitasmoaren hazia. Azken urteetako beherakadak eraman zituen udaleko ordezkariak gaia aztertzera, eta herriko zein kanpoko eragileekin egindako bilkura sortatik atera zen euskal kultura ardatz hartuko zuen kultur programazio bat antolatzeko ideia, zinegotziak azaldu duenez. Azokak azken urteetan izandako beherakadak bultzatuta. Salmenta hutsaz harago jotzeko asmoa aipatzen zuten elkarrizketatuek, eta hortik heldu zen Sormeneren ideia. Espilla: «Kulturzaleak sortzea ikusten zen beharrezko, eta horretarako beste formatu bat beharrezkoa zela».
Kulturarentzako bultzada «politikoa»
Sormene ez dute urte bakarrerako pentsatu. Iraupen gogoa adierazi du Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak. «Aurten izango da lehendabizikoa, baina espero dut hemendik eta hogei urtera hemen jarraitzea». Kultura babesteko premia ere aipatu du. «Garai zailak datoz. Beste gai batzuek aurre hartu duten garai honetan, kulturaren premia aldarrikatu nahi dugu, eta argi dugu kulturak administrazioen bultzada behar duela; bultzada politiko garbia». Horregatik, zailtasunak zailtasun, Sormenerekin aurrera egitea erabaki dutela azaldu du alkateak. «Plazak desagertzen ari diren egunotan plaza berri bat eskaini nahi diogulako Galdakaotik euskarari, kulturari, emakumeei, geure buruari».
|
2020-12-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/190539/autoen-matrikulazioak-ia-30-amildu-dira-urteko-lehen-hamaika-hilabeteetan.htm
|
Ekonomia
|
Autoen matrikulazioak ia %30 amildu dira urteko lehen hamaika hilabeteetan
|
Azaroan, 3.280 auto saldu dituzte Hego Euskal Herrian, iazko hil berean baino %2,7 gutxiago
|
Autoen matrikulazioak ia %30 amildu dira urteko lehen hamaika hilabeteetan. Azaroan, 3.280 auto saldu dituzte Hego Euskal Herrian, iazko hil berean baino %2,7 gutxiago
|
Galgarik gabe bukatzen ari da urtea auto salmenten erakuslea. Urriak datu ilunak eman zituen, udako suspertze txikia soka motzekoa izan dela garbi utzita, eta azaroak garbi erakutsi du pandemiaren bigarren olatuak bete-betean jo duela autoen salmenta ere. Urteko lehen hamaika hilabeteetan, 34.144 auto matrikulatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta 2019ko epealdi berean 46.816 izan ziren, hau da, %26,9 gehiago. Hala, auto salmentak nabarmen egin du behera, eta abenduak zerbait lagundu dezake kopuru horiek txukuntzen, baina mirari handirik gabe. Dagoeneko, garbi dago 2020a urte beltza izango dela, baita auto salmentan ere.
Horiek horrela, azaroan 3.280 auto matrikulatu dituzte Hegoaldean, iazko azaroan baino %2,7 gutxiago (91 auto gutxiago). Urritik azarora ere behera egin dute salmentek, iazko hilean 3.542 izan baitziren saldutako ibilgailu arinak, hau da, 262 auto gutxiago.
Uztailean eta abuztuan, gora egin zuen merkatuak, Eusko Jaurlaritzaren Renove plana indarrean zegoelako, eta itxialdiaren ondorioz gelditu ziren operazioak berriro aktibatu zirelako, baina irailean berriro hasi zen merkatua jaisten, eta urrian areagotu egin zen beheranzko joera. Krisi ekonomikoaren ondorioz eta bizitza soziala murrizteko indarrean jartzen ari diren neurrien ondorioz, asko txikitu da merkatua, bistan denez.
WLTP araudi berriaren aldagaia
Hala ere, bada aldagai bat saltzaileen alde joka dezakeena aurtengo abenduan. Izan ere, autoak garestiago izango dira datorren urtean. Autoek jaulkitzen dituzten CO2 isuriak neurtzeko WLTP (Ibilgailu Arinen Entseguentzako Munduko Prozedura Harmonizatua) araudi berriaren arabera sailkatuko dituzte autoak urtarrilaren lehenetik aurrera, eta horrek eragingo du autoek kutsatzen dutenaren araberako sailkapen hori aldatu egingo dela; horregatik izango dira garestiago: araudi berria zorrotzagoa denez, kutsatzaileagotzat hartuko direlako. Zenbat eta CO2 gehiago isuri, orduan eta matrikulazio zerga handiagoa ezartzen zaie autoei. Hala, kutsagarritasun handiagoa egotziko zaienez, auto gehienen matrikulazio zerga garestiagoa izango da urte berriarekin batera.
WLTP araudia 2018an onartu zuen Europako Batasunak, baina bi urteko luzapena eman zien autogileei araudi berrira egokitzeko. Hilabete barru, ordea, indarrean jarriko dute azkenean, eta horrek 1.000 eta 1.200 euro arteko garestitzeak ekarriko ditu batez beste matrikulazio zergan. Hori dela eta, kontzesionarioetan sinetsita daude abendua hil «oso ona» izan daitekeela salmentei begira, «erosteko asmo txikiena duenak ere orain egin beharko lukeelako».
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.