date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-11-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/190038/eusko-jaurlaritzak-telebista-bat-sortu-du-adinekoentzat-gaztelaniaz.htm
|
Bizigiro
|
Eusko Jaurlaritzak telebista bat sortu du adinekoentzat, gaztelaniaz
|
Agenda Nagusi TV katea Internet bidez ikus daiteke. Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailak aurkeztu du gaur.
|
Eusko Jaurlaritzak telebista bat sortu du adinekoentzat, gaztelaniaz. Agenda Nagusi TV katea Internet bidez ikus daiteke. Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailak aurkeztu du gaur.
|
Bereziki, bakarrik bizi diren adineko herritarrentzako telebista bat sortu du Eusko Jaurlaritzak: Agenda Nagusi TV. Edukiak ikusteko, www.agendanagusitv.eus helbidean sartu behar da. Saioen eduki guztiak gaztelaniaz dira; euskaraz dagoen bakarra, berriz, inkesta batean herritarrek emandako erantzunei jarri dizkieten euskarazko azpidatziak dira. Gainontzekoan, platoan egiten dituzten elkarrizketa eta solasaldi guztiak gaztelania hutsean dira. Hala izan dira, behintzat, sareratu dituzten aurreneko bi ataletan. Webgunearen menua, berriz, gaztelaniaz eta euskaraz kontsulta daiteke.
Telebistaren webgune berezian, Internet bidezko hitzaldiak eta bestelako artxiboak jarriko dituzte. Halaber, herritarren iritziak jasotzen ari dira bakardadearen inguruan. Izan ere, «bilatu gabeko bakardadea» izango da edukien gai nagusietako bat.
|
2020-11-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/190039/estatu-indarkeriaren-biktimak-aitortzeko-eskatu-dute-brouarden-eta-muguruzaren-omenaldian.htm
|
Politika
|
Estatu indarkeriaren biktimak aitortzeko eskatu dute Brouarden eta Muguruzaren omenaldian
|
36 urte bete dira Santi Brouard hil zutela, eta 31, berriz, Josu Muguruza hil zutela, eta omenaldia egin diete Bilbon. Ane Muguruzak salatu du «konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia ukatzen duen kontakizun bat inposatu» nahi duela alde batek.
|
Estatu indarkeriaren biktimak aitortzeko eskatu dute Brouarden eta Muguruzaren omenaldian. 36 urte bete dira Santi Brouard hil zutela, eta 31, berriz, Josu Muguruza hil zutela, eta omenaldia egin diete Bilbon. Ane Muguruzak salatu du «konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia ukatzen duen kontakizun bat inposatu» nahi duela alde batek.
|
36 eta 31 urte bete dira gaur Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasuneko legebiltzarkidea eta diputatua tiroz hil zituztenetik, eta, urtero bezala, omenaldia egin diete Bilbon, Egiari Zor fundazioak deituta. Lore eskaintzaren ondotik, ekitaldia egin dute Errekalde plazan, eta Ane Muguruza Josu Muguruzaren alabak eta Egiari Zor fundazioko kideak estatu indarkeriaren biktimak izan ditu gogoan. Izan ere, Muguruzak salatu du ez zaiela «aitortu» eragindako mina, eta gaitzetsi du «konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia ukatzen duen kontakizun bat inposatu» nahi duela alde batek, «proiektu politiko zehatz bati zilegitasuna kentzeko», zeinarengatik hil baitzituzten Josu Muguruza eta Santi Brouard.
Muguruzak ohartarazi du «sektore politiko eta instituzional batzuek» eskatzen duten «biktimekiko enpatia» dela hain justu estatuaren indarkeriaren biktimek jasotzen ez dutena: «Mingarria eta ulertezina zait gerra zikinarekin zerikusia izateagatik zigortutako kargu publikoak izan dituen alderdi bereko kide izanik, buruzagi batek jendaurrean esatea «GALen biktimek ez dutela behar Felipe Gonzalezek gerra zikinean izan zuen papera argitzeko ikerketa batzorderik». «Mingarria eta ulertezina», era berean, alderdi horrek egin baitzituen torturak, «kare biziz estalitako» desagepenak eta Mikel Zabaltzaren heriotzari buruzko bertsio ofizialak, bertzeak bertze: «Guztiz onartezina da, edozein ikuspuntutatik, gaur egun oraindik aitortu ez izana eragin ziguten kaltea, krimen horien guztien erantzukizun politikoak bere gain hartu ez izana. Zalantzarik gabe, batzuek egiteke dituzten zereginak dira, eta guk zain jarraitzen dugu».
Gaur egun oraindik «heriotza eta sufrimendua» sortzen segitzen duen «indarkeriazko adierazpenak» ere gaitzetsi ditu, hala nola espetxean hildako Igor Gonzalez Solaren kasua. Bestalde, adierazi du «bizikidetza demokratikoa» eraikitzeko «gatazkaren ondorioak gainditzea» ez ezik, «ezinbestekoa» dela «gatazka sortu zuten arrazoiak ere konpontzea»: «Gatazkaren kausak eta ondorioak politikoak direnez, akordio politiko eta demokratikoa ahalbidetuko duen konponbidea lortzeko lan egiten jarraituko dugu, beste batzuek guk baino lehen egin zuten bezala, determinazio osoz».
Senide eta lagunez gain, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari Jose Antonio Rodriguez Ranz izan da ekitaldian, baita Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Elkarrekin Podemoseko hainbat kide eta ezker abertzaleko hainbat ordezkari.
|
2020-11-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/190040/bortz-preso-hurbildu-eta-bat-euskal-herriratuko-dute.htm
|
Politika
|
Bortz preso hurbildu eta bat Euskal Herriratuko dute
|
Gregorio Vicario Setien eta Zigor Bravo Saez de Urabain Burgosera mugituko dituzte, Egoitz Coto Duesora, Aitor Olaizola Dueñasera eta Angel Lopez Anta Leonera. Emilio Salaberria Etxebeste Donostiara ekarriko dute, eta hirugarren gradua emanen diote.
|
Bortz preso hurbildu eta bat Euskal Herriratuko dute. Gregorio Vicario Setien eta Zigor Bravo Saez de Urabain Burgosera mugituko dituzte, Egoitz Coto Duesora, Aitor Olaizola Dueñasera eta Angel Lopez Anta Leonera. Emilio Salaberria Etxebeste Donostiara ekarriko dute, eta hirugarren gradua emanen diote.
|
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze bortz euskal preso Euskal Herri inguruan dauden espetxeetara mugituko dituzte, eta bertze bat Euskal Herriratu eginen dute. Emilio Salaberria Etxebeste da Euskal Herriratuko dutena: hirugarren gradua ere eman diote, eta Dueñastik (Espainia, 310 kilometro) Donostiako Martuteneko kartzelara ekarriko dute.
Gregorio Vicario Setien eta Zigor Bravo Saez de Urabain Burgosko espetxera eramango dituzte (Espainia, 215 kilometro). Vicario Topasen zegoen (Espainia, 460 kilometro), eta Bravo Curtisen (Galizia, 600 kilometro). Egoitz Coto Granadatik (Andaluzia, 855 kilometro) El Duesora mugituko dute (Kantabria, Espainia, 170 kilometro). Aitor Olaizola, berriz, Cacerestik (Espainia, 660 kilometro) Dueñasera (Espainia, 310 kilometro). Angel Lopez Anta presoa, azkenik, Algeciraseko espetxetik (Andaluzia, Espainia, 1.100 kilometro) Leongora mugituko dute (Espainia, 370 kilometro).
Guztiak dira EPPK-ko presoak, eta denak daude espetxean ETAko kide izatea leporatuta hainbat delitu egiteagatik. Espetxe Erakundeek jakinarazi dute egindako mina aitortu dutela eta indarkeriari uko egin diotela.
|
2020-11-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/190041/zaballan-modulu-mistoa-sortzeko-eskatu-du-irati-gurasoekin-euskal-herrira-dinamikak.htm
|
Politika
|
Zaballan modulu mistoa sortzeko eskatu du Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak
|
Umeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Irati umea eta haren guraso presoak Zaballako espetxera ekartzeko eskatu dute, hiruen eskubideak errespeta daitezen.
|
Zaballan modulu mistoa sortzeko eskatu du Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak. Umeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Irati umea eta haren guraso presoak Zaballako espetxera ekartzeko eskatu dute, hiruen eskubideak errespeta daitezen.
|
Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak eskaera zehatzak egin ditu Umeen Eskubideen Nazioarteko Egunean. Hain zuzen, Irati umearen eta haren guraso preso Beatriz Etxeberria eta Iñaki Zapirainen eskubideak bete daitezen; Zaballan beharko lukete bi presoek, plataformaren arabera. Haratago jo du dinamikak, ordea: Zaballako espetxean modulu mistoa sortzeko eskatu du, eta preso dauden gurasoak seme-alabekin egon ahal izateko Euskal Herrian pisuak sortzea.
Plataformaren ustez, «guztion esku dago Irati bezala gurasoak preso dituzten haur motxiladun-en eskubideak errespetatzea; etorkizun osasuntsuago bat eraikitzea gure herriarentzat». «Haurrak babesten dituen» eta «bizikidetzan oinarritua dagoen» etorkizun bat eskatu dute.
|
2020-11-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/190042/hamar-sinadura-leteren-ardatzean.htm
|
Kultura
|
Hamar sinadura Leteren ardatzean
|
Poetaren heriotzaren hamargarren urtemugan, hamar idazleren testu bana bildu du Balea Zuriak ‘Urrats Urratuak. Xabier Lete gogoan’ lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
|
Hamar sinadura Leteren ardatzean. Poetaren heriotzaren hamargarren urtemugan, hamar idazleren testu bana bildu du Balea Zuriak ‘Urrats Urratuak. Xabier Lete gogoan’ lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
|
Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Lourdes Otaegi, Itxaro Borda, Inazio Mujika Iraola, Jon Gerediaga, Jon Martin, Alex Gurrutxaga eta Ainhoa Urien. Hamar sinadura, hamarrak Xabier Leteren bueltan bilduak. Gertutik zein azaletik ezagutu zutenak batzuk, batez ere haren obraren bitartez harengana helduak besteak. Hamar urte beteko dira aste bi barru poeta eta musikaria zendu zela, abenduaren 4an, eta urteurrena omenaldirako baliatuz, hamar idazle eta ikerlariren testuak Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan liburuan batu ditu Balea Zuria argitaletxeak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du argitalpenak, eta Harkaitz Millan kultura diputatuak egin dio liburuari hitzaurrea. Saila une batez aparte utzita, modu pertsonalean beretzat proiektuaren parte izatea berezia izan dela aipatu du aurkezpenean. «Esperientzia pertsonalak ere badu pisua halako gauzetan, eta niretzat oso maitea da [Lete]; haurtzarotik nerabezaroko trantsizioan musika berezia izan zen Leterena gure etxean». Euskaldun askorentzat olerkigintzaren «atea» izan dela ere aipatu du, eta euskal tradizioa ekartzeko egindako «dibulgazio lana» aitortu dio. «Nire belaunalditik aurrerakoek, batez ere, hari esker ezagutu ahal izan ditugu hainbat lan. Euskaldun asko sentitu gaitezke bere eboluzioan eta pentsakeran islatuta, euskararen eta askatasunaren aldeko konpromisoagatik».
Liburuan parte hartu dutenen artetik, Urretabizkaia, Otaegi eta Urien izan dira lanaren aurkezpenean. Proiektuaren izaera korala aipatu dute argitaletxeko kideek, eta horren erakusle dira hiru horien testuak. Urretabizkaiaren kasuan, 2002an Leteri egin zion elkarrizketa bat berreskuratu du, Hermes aldizkarian argitaratu zena.«Egin ditudan elkarrizketa guztien artetik hau da denetan hunkigarriena, eta iruditzen zait merezi zuela zabalkundea».
Luzez ibili zen Urretabizkaia Leteren atzetik elkarrizketa eskatuz. «Beti esaten zidan: ‘Deitu datorren astean’. Datorren astean deitu, eta Lurdesek esaten zuen: ‘Deitu udaberrian’. Horrela urteetan, lortu nuen arte». Donostiako Maria Cristina hotelean egin zuten. «Dotore-dotore». Testua bidaltzeko eskatu ziola ere oroitu du, bere buruaz fidatzen ez zela eta. «E-mailik ere ez zuenez, Urnietara eraman behar izan nion, buzoian utzi, eta gero hitz bat ez zuen aldatu». Ziurtzat du, bada, horiek direla poetak orduan esan nahi zituenak.
Bi ildo nagusi ditu elkarrizketak, biak intereskoak egun ere Urretabizkaiarentzat. Lehena, abertzaletasunaren eta nazionalismoaren arteko gogoeta. «Bi gauza ezberdinak ziren Leterentzat; niretzat ere bai». Eta bigarrena gaitzaren eta minaren ingurukoa. «Irakurlea etor liteke bat ala ez, ildo batean edo bestean esaten direnekin, baina seguru hausnarketarako bidea emango diola».
Egun elurtuetaraino
Liburuaren ezaugarri nagusia «askotarikotasuna» dela nabarmendu du Otaegik ere, Leteren bueltan egindako hurbilpen ugari jasotzen dituela. Mujika Iraolaren artikulua aipatu du, «poetaren material autobiografikoen iturrien biltze guztiz interesgarri» bezala. Edo Igerabide, Lertxundi eta Bordarenak, zeinak «hurbiltze aski pertsonala» egin duten, Otaegiren hitzetan, «idazle kategoriatik hitz eginez». Beste sail batean sartuko lituzke Leteren obraren inguruko azterketa kritikoa egin dutenen testuak, Gurutxagaren eta Martinenak, kasurako, zeintzuek Leteren poesian beraiek zer topatu duten deskribatu duten. Eta arlo horretan kokatu du bere ekarpena ere. Aurretik Leteri buruz argitaratu dituenen jarraipena dela adierazi du: «Errekuperatu nahi izan dut lehen Leteren inguruko testuen edukia eta batez ere haien genealogia: nondik edaten zuen, zertan oinarritzen zen bere elaborazio poetikoetan. Hori ikertzen saiatu naiz, eta bereziki poesia soziala deitzen dugun arlo horretan zenbateraino ahazten ditugun erreferente ez hain hurbilak, esaterako, Blas de Otero bezalakoak, Leterengana Gabriel Arestiren bidez heldu zirenak».
Jauzi bat egin eta «kritikoki arriskatuz» ahalegina egin duela ere aurreratu du, Pablo Nerudaren gisako poetek euskal literaturan izandako eragina ikertuz. «Bereziki fondo gordeetan dagoen Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren artxibo guztiz interesgarri horri balioa eman nahirik, hor dagoen materialak Lete hobeto ezagutzeko bidea eskainiko digula iradoki nahiez».
Ainhoa Urienek hartu du ondotik hitza. Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan kaleratu du Pamielarekin berriki, eta lan honetan parte hartzeak aurrekoarekin geratu zitzaion arantza bat ateratzeko aukera eman diola aipatu du: «Leterengan paisaia ederrek duten garrantzia aztertzea». Bianditz gailurraren bestaldean jarri dio izena, Oiartzungo (Gipuzkoa) mendi horren bueltan osatu du libururako kontakizun literarioa. «Badakit Leterentzat Bianditzek zein sinbologia berezi daukan, markatzen duelako muga bat, Nafarroarekin, iraganarekin, etorkizunarekin». Eremu horri begira idatzi du, Lete mendian gora irudikatuz, heriotzara bidean joango balitz bezala. «Azken poemetan lantzen dituelako Bianditzen antz handia duten paisaia ederrak. Eta nire susmoa zen ez ote zituen paisaia horiek poesia bihurtu hain zuzen bere heriotzara bidean sosegu izan zitezen». Gogora ekarri du negua eta elurra ere lotzen zituela heriotzarekin Letek, eta nola agertu zen Bianditz elurtuta bera hil zen egunean, bost urte lehenago Iriondo hil zen egunean gertatu bezalaxe. «Bada berezitasun polit bat».
|
2020-11-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/190043/natividad-jauregi-atxilotu-du-belgikako-polizia-federalak.htm
|
Politika
|
Natividad Jauregi atxilotu du Belgikako Polizia Federalak
|
Iheslariaren hurbileko iturriek BERRIAri baieztatu diote atzo atxilotu zutela eta preso daukatela, Ganten.
|
Natividad Jauregi atxilotu du Belgikako Polizia Federalak. Iheslariaren hurbileko iturriek BERRIAri baieztatu diote atzo atxilotu zutela eta preso daukatela, Ganten.
|
Belgikako Kasazio Auzitegiak asteartean eman zuen Natividad Jauregi iheslaria Espainiaratzearen aldeko behin betiko erabakia, eta haren hurbileko iturriek BERRIAri jakinarazi diote atzo atxilotu zutela Jauregi, Ganten (Belgika). Espainiaratu artean eskumuturreko elektronikoa eraman behar zuen, berez. Iturriek ez dakite, ordea, eskumuturrekoarekin askatuko duten eta etxean pasatu ahal izanen dituen azken egunak ala zuzenean Espainiaratuko duten. Belgikako Polizia Federalak atxilotu zuen Jauregi, atzo.
Efe agentziak asteartean jakinarazi zuen datozen bi hilabeteotan Espainiaratuko zutela Jauregi. Ez zuen zehaztu noiz. Iheslariak bizitza arrunta egiten zuen Belgikan.
|
2020-11-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/190044/valvospain-eta-united-caps-itxi-nahi-dituztela-salatu-du-elak.htm
|
Ekonomia
|
Valvospain eta United Caps itxi nahi dituztela salatu du ELAk
|
United Capsen 37 lanpostu gal daitezke, eta Valvospainen, berriz, 90.
|
Valvospain eta United Caps itxi nahi dituztela salatu du ELAk. United Capsen 37 lanpostu gal daitezke, eta Valvospainen, berriz, 90.
|
Albiste on bakan batzuk dauden arren, garai ilunak dira euskal industriagintzarentzat, eta atzo bi enpresa ixteko asmoen berri eman zuen ELA sindikatuak: United Caps tapoiak eta plastikozko estalkiak egiten dituen Sopelako (Bizkaia) lantegia; eta Valvospain, Amurrion (Araba) balbulak egiten dituen planta. Azken horren egoera oso larria da, likidazio prozesuan baitago.
United Capsen kasua «deslokalizazio eredu garbia» da sindikatuaren ustez. Enpresako buruek bertako ekoizpena Katalunian duten beste planta batera eraman nahi dute, eta lantalde osoa mugitzeko prozesua hasia dute. Erabaki horrek Sopelako lantegiaren itxiera eragingo luke. 37 langilek dihardute enpresan eta greba mugagabea hasiko dute hilaren 24an.
United Capsek arrazoi ekonomiko eta teknikoak argudiatu ditu, baina ELAren ustez ez dira egia, azken urteetan irabaziak izan baititu. United Caps oinarria Luxenburgon duen multinazional bat da, eta 2018an iritsi zen Sopelara, Embalatap erosita. ELAren ustez, hasieratik zuen lantegia lekualdatzeko asmoa, «Embalatapek zituen bezeroak eta azpiegiturak lortu ondoren».
Valvospain, konkurtsoan
Valvospain Industrialen egoera oso ezberdina da. Enpresa askoren fusio baten ondoren sortu zen, eta, sindikatuen uste dute kudeatzaileen jardun txarrak hondoratu zuela. 90 langile ditu egun eta 35 milioi euroren zorra. Langileak aldi baterako erregulazioan daude, eta sindikatuek helegitea jarri diote enpresak egoera hori luzatzeko duen asmoari.
Valvospain, esan bezala, hartzekodunen zerrendan dago, eta salgai udaz geroztik. Eskaintzak egon badaude, baina ELAk jakinarazi duenez, erosleen asmoa lantaldearen %70 kaleratzea da. Lantaldea erregulazioan egon arren, zuzendaritzako kideak soldatak bere osotasunean kobratzen ari direla dio sindikatuak, «jardunik ia ez egon arren».
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190079/gutxienez-zortzi-lagun-hil-dira-kabulen-eginiko-erasoan.htm
|
Mundua
|
Gutxienez zortzi lagun hil dira Kabulen eginiko erasoan
|
Morteroekin bonbardatu dute hiriburua, eta lehergailuak erdigunean erori dira. Talibanek ukatu egin dute erantzukizuna.
|
Gutxienez zortzi lagun hil dira Kabulen eginiko erasoan. Morteroekin bonbardatu dute hiriburua, eta lehergailuak erdigunean erori dira. Talibanek ukatu egin dute erantzukizuna.
|
Oraingoz zortzi hildako eta 31 zauritu baieztatu ditu Afganistango Barne Ministerioak. Euskal Herrian 04:15ak zirenean, mortero saldo bat jaurti dituzte Kabul hiriburuaren kontra. Oraindik ez dakite nork bota ditu lehergailuak, baina talibanen eledun Zabihula Mujahidek esan du erasoa ez dutela eurek egin. Bi ibilgailuren atzeko partetik aireratu dituzte, eta hamalau mortero hiriaren erdigunean erori dira.
Nurulla Tarakai gobernuko eledunak eman du biktima kopuruaren berri. Hirian mugimendu handiena dagoen orduan egin dute erasoa.
Erasoen erantzulea nor den argitzea garrantzitsua da, Gobernua eta talibanak bake negoziazioetan murgildurik daudelako. Halako erasoak Estatu Islamikoak hartu izan ditu bere gain iraganean, baina Gobernuak talibanei egotzi die gaurkoa. Ikusteke dago negoziazioetan edukiko duen eragina.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190080/iruneko-emakume-batek-eraso-transfoboa-salatu-du-bartzelonan.htm
|
Gizartea
|
Iruñeko emakume batek eraso transfoboa salatu du Bartzelonan
|
Adierazi duenez, ukabilkadaka hartu dute, «trabesti zikina» eta bestelako irainak egiten zizkioten bitartean.
|
Iruñeko emakume batek eraso transfoboa salatu du Bartzelonan. Adierazi duenez, ukabilkadaka hartu dute, «trabesti zikina» eta bestelako irainak egiten zizkioten bitartean.
|
Eva Bildosola 19 urteko emakume bat da, Iruñekoa. Trans da, eta sare sozialetan salatu duenez, eraso transfoboa pairatu du Bartzelonan. Atzo bertan gertatu zen erasoa. Instagramen argitaratu du erasoaren ondorioak erakusteko argazkia.
Bildosolaren salaketaren arabera, etxetik atera bezain pronto egin zioten eraso. «Trabesti zikina» eta «munstro» irainak garrasika bota zizkioten, heldu egin zuten, bi ukabilkada eman zizkioten aurpegian, eta ostikoak eta bestelako kolpeak eman zizkioten gorputzean. Argazkietan aurpegia odoleztaturik agertzen du.
«19 urteko neska normal bat naiz, transexuala, bai, baina horrek ez nau inor baino gutxiago egiten, ez nau munstro egiten», idatzi du. «Eskubidea daukat kalera ateratzeko, eskubidea daukat neure sare sozialetan nahi dudana egiteko». Bere buruaren argazki bilduma zabala du argitaratuta Instagramen. Moda munduan egiten du lan Bartzelonan. «Mundu guztiak eduki beharko lituzkeen eskubideak ditut, nahiko gaizki pasatu dut bizitza osoan gaur naizena izaten saiatzen, norbait orain etorri eta kentzeko».
Kontatu duenez, bi hilabete daramatza Bartzelonan. «Bake bila etorri nintzen hona, neure buruaz gozatzeko, ez laido nazaten, kolpa eta munstro sentiarazi nazaten». Salatu duenez, halakoak trans askori gertatzen zaizkio. Erasoak ondorio okerragoak ekar zitzakeela ohartarazi du. «Nik ez diot kalterik egiten inori, ez duzue eskubiderik hori egiteko». Transfobia gelditzeko eskatu du. «Ez dut bihar hil nahi».
Hainbatetan kontatu du komunikabideetan aitarekin eta haren familiarekin txikitatik edukitako arazoak, ez zutelako bere izaera onartzen. «Amaren etxean panpinekin jolasten nintzen. Aitak apurtu egiten zizkidan», kontatu du aurten hedabide batean. Amaren eta haren familiarekin sostenguari esker egin zion aurre institutuan jasan zuen jazarpenari, eta trans eskubideen alde militatzen hasi zen Hazte Oir erakunde ultraeskuindarrak Iruñera mezu transfoboak zabaltzeko autobusa eraman zuenean.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190081/txertatzea-ez-dela-derrigorrezkoa-izango-esan-du-illak.htm
|
Gizartea
|
Txertatzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Illak
|
Hegoaldeko herritarren zati handi bat 2021eko lehen erdirako txertatuta egotea litekeena da, Espainiako Gobernuaren planak betetzen badira.
|
Txertatzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Illak. Hegoaldeko herritarren zati handi bat 2021eko lehen erdirako txertatuta egotea litekeena da, Espainiako Gobernuaren planak betetzen badira.
|
Espainiako Osasun ministro Salvador Illak Kataluniako irrati batean adierazi duenez, 30 milioi herritarri txertoa jartzeko asmoa du Madrilek. Asteartean onartuko du Gobernuak plana, eta agintariaren arabera, ez da derrigorrezkoa izango.
30 milioi herritarrei txertoa jarrita, «ehuneko handi bat beteko litzateke», esan du Illak. «Ez dakit helduko garen. Ziurrenera populazioaren erdira iritsiko gara».
Plana erkide autonomoekin landu duela azaldu du ministroak. Dagoeneko 13.000 txertogune dituztela adierazi du. Sare horrekin, «erritmo bizian, eraginkorrean eta berme ororekin txertatu ahalko dela gaineratu du».
Illak esan du adituek ez dutela gomendatzen txertatzea baitezpadakoa izatea, derrigorrezkotasunarekin «nahi denaren kontrakoa lor baitaiteke». «Egia azaldu behar diegu herritarrei». Herritarrak behartzea legez egin dezaketela, ohartarazi du, «baina ez dugu egingo».
Itxaropena bai, euforiarik ez
Txertaketa plana iragarri zuen atzo gauean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko buruak. Bere administrazioaren menpeko populazioaren «zati handi bat» 2021eko lehen erdirako txertaturik egotea aurreikusten zuela esan zuen. Plana irailean landu zutela azaldu zuen. «Prest gaude». Etorkizuna itxaropenez ikusten duela esan zuen, «baina euforia zuhurtziarekin orekatu behar dugu».
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190082/geroa-sozialberdeak-abenduaren-19an-egingo-du-sortzeko-batzarra.htm
|
Politika
|
Geroa Sozialberdeak abenduaren 19an egingo du sortzeko batzarra
|
Talde txikietan informazioa zabaltzen dabiltza, eta alderdi gisa egituratzeko egingo duten batzarraren data jakinarazi dute gaur.
|
Geroa Sozialberdeak abenduaren 19an egingo du sortzeko batzarra. Talde txikietan informazioa zabaltzen dabiltza, eta alderdi gisa egituratzeko egingo duten batzarraren data jakinarazi dute gaur.
|
Pandemia egoerak behartuta, talde txikiak biltzen, eta haiei proiektu berria aurkezten ari dira, joan den abuztutik. Geroa Baiko kide ezagun hainbat ari dira bilera horietan parte hartzen: Uxue Barkos, Jose Mari Aierdi, Ana Ollo, Koldo Martinez, Itziar Gomez...
Proiektu berriak badu behin-behineko exekutibo bat, eta prestatu ditu oinarrizko ponentziak. Gaur bertan ireki dute txosten horiei zuzenketak aurkezteko epea, eta abenduaren 9an itxiko dute. geroasozialberdeak.eu Interneteko helbidearen bidez ekarpenak egin litezkeela azaldu dute.
«Nafarroaren eta munduaren errealitatera egokitutako ikuspegi eta forma modernoago batzuk» garatu nahi dituzte alderdi berria sortzeko lanean ari direnek, Koldo Martinezen hitzetan. Planetaren defentsarako alderdi soziala ardatz gisa hartu nahi dutela azaldu du.
«Indibidualismoaren aurrean soziala» defendatu nahi dutenei eta Nafarroaren «pluraltasuna» sentitzen dutenei zein gizarte «justuago eta ekitatiboago bat» nahi dutenei proiektuarekin bat egitera dei egin die Uxue Barkosek. «Proiektu irekia» dela erantsi du, «sentsibilitate diferenteak» elkartu nahi dituena, Nafarroa subjektu politiko gisa ikusten duena, eta «Nafarroa subirano bat Euskal Herrian» lortu nahi duena, «elkarbizitzan, elkartasunean eta iraunkortasunean» oinarrituta.
Aierdik, berriz, nabarmendu du Geroa Bairen proiektua «indartu» egin nahi duela Geroa Sozialberdeak alderdi berriak.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190083/sahararen-aldeko-elkarretaratzeak-egin-dituzte-30-bat-herritan.htm
|
Politika
|
Sahararen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte 30 bat herritan
|
Euskadi Sahara Mugimenduak antolatu ditu elkarretaratzeak, Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzaren laguntzarekin, eta mezu argi bat zabaldu dute: Saharak erreferenduma behar du.
|
Sahararen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte 30 bat herritan. Euskadi Sahara Mugimenduak antolatu ditu elkarretaratzeak, Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzaren laguntzarekin, eta mezu argi bat zabaldu dute: Saharak erreferenduma behar du.
|
Sahara aske izatea nahi dutela. Mezu hori zabaltzeko, elkarretaratzeak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 bat herritan. Euskadi Sahara Mugimendua taldeak Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzaren laguntzarekin deitutako protestetan aldarrikatu dute guda bukatzeko irtenbidea erreferenduma dela.
Protesten amaieran azaldu dute badituztela arrazoiak kalera ateratzeko. Alde batetik, Marokoren komunikazio estrategia salatu dute, «blokeo informatiboan eta gatazka armatuaren ukazioan oinarritutakoa». Beste aldetik, herritarren aurkako errepresioa areagotu egin dela nabarmendu dute: «Kezkatzen gaitu Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoko lurralde okupatuetan, saharar herriaren aurka, eta, batez ere ekintzaileen aurka, areagotutako errepresioak».
Kritiko azaldu dira nazioarteko jarrerarekin ere. Nazio Batuen Erakundea aipatu dute: «Nazio Batuen erakundea eta bere Mendebaldeko Sahararako erreferenduma egiteko misioa salatzen ditugu, 45 urtean saharar herriaren sufrimenduaren aurrean erakutsitako utzikeriagatik». Espainiako Gobernuari, berriz, bi eskaera egin dizkiote: «Eskatzen diogu 1975ean egiteke utzi zuen deskolonizazio prozesuari berriro ekiteko, baita duela 29 urte egin behar zuen erreferenduma bultzatzeko ere». Azkenik, alderdi politikoei ere zuzendu zaizkie: «Euskal erakundeetako alderdi politiko guztiei eskatzen diegu susta dezatela haien eremutik saharar herriaren autodeterminazio askearen eskubidea bermatuko duen gatazkaren konponbide justu, baketsu eta iraunkorra».
Fronte Polisarioak hilaren 14an hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatu zuen su-etena, eta, hortaz, gerra egoera ezartzea erabaki zuen. Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko tentsio militarrak gora egin zuen bezperan, Rabat herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan dagoen Guergueraten sartu zenean. Eskualde hori desmilitarizatua da, bost kilometrokoa, baina Marokok militarrak hara bidaltzea erabaki zuen sahararren protesta bat desegiteko; dozenaka manifestari urriaren 21etik ari ziren protestan, inguruko errepide bakarra trabatzen.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190084/batzarrek-erabaki-du-ez-duela-berrituko-ezkerra-koalizioa.htm
|
Politika
|
Batzarrek erabaki du ez duela berrituko Ezkerra koalizioa
|
Alderdiko militanteek batzarra egin dute gaur, eta Nafarroako Ezker Batuarekin egina zuten koalizioa bertan behera uztea adostu du, iragarri zeukan gisan. Koalizio «zabalago eta anbiziotsuago bat» lortzen saiatuko dira 2023rako.
|
Batzarrek erabaki du ez duela berrituko Ezkerra koalizioa. Alderdiko militanteek batzarra egin dute gaur, eta Nafarroako Ezker Batuarekin egina zuten koalizioa bertan behera uztea adostu du, iragarri zeukan gisan. Koalizio «zabalago eta anbiziotsuago bat» lortzen saiatuko dira 2023rako.
|
Nafarroako Ahal Dugu-rekin, Ezker Batuarekin, Equorekin eta Mas Pais-ekin bilerak egin nahi ditu Ezkerrak, baita udalerrietako hautetsiekin ere, elkarrizketa mahai bat sortzeko, eta azkeneko urteetan Ezkerra izan dena baino konfluentzia zabalago bat sortzeko.
2019ko foru hauteskundeetan atzera egin zuen Ezkerrak, eta justu lortu zuen ordezkari bakarra Nafarroako Parlamentuan. Ahal Dugu-k ere gutxitu egin zuen haren ordezkaritza. Iruñeko Udalean ere ez dute ordezkaririk. 2011tik aurrera Ezkerrak egindako bidea positiboa izan dela uste dute, baina «ziklo bat itxi» egin dela berretsi dute.
Gogoeta hasi zuen Batzarrek, emaitza horien harira, eta berrantolatzeko beharra sumatu zuen. Militanteek irakurketa hori berretsi dute larunbat honetan egin duten batzarrean. Gainera, Koordinadora eta Kontseilu Politikoa, estatutuak eta kode etikoa berritu dituzte. 250 afiliatu ditu Batzarrek une honetan; 131k parte hartu dute gaurko bileran.
Batzarreren Koordinadorako kideak izango dira, aurrerantzean, Olga Risueño, Edurne Egino, Iñigo Rudi, Juan Pablo Weingand, Marisa Marques, Andoni Hernandez, Marius Gutierrez, Felisa Otegi, Txema Mauleon, Rakel del Pozo, Tere Burgi eta Josetxo Arbizu. Kontseilu politikoan, berriz, 41 kide egongo dira.
Alderdiak hiru erronka nagusi eman dizkio bere buruari: aldaketa klimatikoa, feminismoa, eta krisi ekonomikoarentzat konponbide «justu eta solidario bat» topatzea.
Nafarroako gobernu berriari buruzko balantze positiboa egin du Batzarrek, nahiz eta abiadura handiko trenaren eta zerga politika batzuen inguruan ez egon ados. Espainian «ezkerreko gobernu progresista bat» izateak ekarritako onurak ere zerrendatu ditu.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190085/ertzaintzak-pertsona-bat-atxilotu-du-bilboko-protesta-negazionista-batean.htm
|
Gizartea
|
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Bilboko protesta negazionista batean
|
Osasuna eta Eskubideak antolatutako auto karabanaren ostean atxilotu dute, desobedientzia egotzita. Gainera, pertsona bat ikertuko dute, hamahiru pertsona salatu dituzte eta espedientea ireki diote protestaren deitzaileari.
|
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Bilboko protesta negazionista batean. Osasuna eta Eskubideak antolatutako auto karabanaren ostean atxilotu dute, desobedientzia egotzita. Gainera, pertsona bat ikertuko dute, hamahiru pertsona salatu dituzte eta espedientea ireki diote protestaren deitzaileari.
|
Osasuna eta Eskubideak taldeak auto karabana egin du goizean Bilbon, «eztabaida zientifikoa» eskatzeko eta herritarrei eskubideak kendu dizkietela salatzeko. Besteak beste, PCRen aurkako kartelak eta txertoaren aurkako kartelak erakutsi dituzte.
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du auto karabana horretan, maskara jarri nahi ez izateagatik desobedientzia egotzita. Gainera, pertsona bat ikertuko dute, iraintzea egotzita; hamahiru pertsona salatu dituzte, arauak bete ez dituztelakoan; eta espedientea ireki diote protestaren deitzaileari, ibilbidea ez dutelakoan errespetatu.
Ez da gisa bereko protestak egiten dituzten lehen aldia. Antzeko ekintzak antolatu zituzten, esaterako, urriaren 31n ere.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190086/sarek-mobilizazioak-antolatu-ditu-salbuespenezko-espetxe-politika-amaitzeko-eskatzeko.htm
|
Politika
|
Sarek mobilizazioak antolatu ditu, salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatzeko
|
Sarek azaldu duenez, ehun mobilizazio baino gehiago egingo dituzte asteburuan. Besteak beste, larriki gaixo dauden presoak askatzeko eta urrunketa politika amaitzeko eskatu dute.
|
Sarek mobilizazioak antolatu ditu, salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatzeko. Sarek azaldu duenez, ehun mobilizazio baino gehiago egingo dituzte asteburuan. Besteak beste, larriki gaixo dauden presoak askatzeko eta urrunketa politika amaitzeko eskatu dute.
|
Sarek ehun mobilizazio baino gehiago antolatu ditu astebururako, Izan Bidea dinamikaren baitan. Ohar bidez azaldu dutenez, dinamika bera zabaltzea dute helburu, baita ahalik eta herritar gehienek parte hartzea ere. «Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko beharra kalean aldarrikatu dugu, egoera zaila izan arren, eta guztion segurtasuna dela eta, arduraz jokatzea dagokigun arren».
COVID-19aren ondorioz, espetxeetako egoerak okerrera egin duela salatu dute, egoera zaildu egin dela presoentzat nahiz senideentzat. Hori dela eta, eskatu dute «oinarrizkoak, urgentziazkoak eta beharrezkoak» diren pausoak emateko: larriki gaixo dauden presoak kaleratzeko; urruntze politika amaitzeko; gradu aldaketak ahalbidetzeko, presoek etxeratze prozesuak hasi ditzaten; zigorrak batzeko; eta bakartuta dauden emakume presoak elkartzeko. Finean, gauza bakarra eskatzen dutela diote: salbuespen legedia bertan behera lagatzeko eta lege arrunta ezartzeko.
Une historikoa dela nabarmendu du Sarek: «Batetik, Euskal Herri mailan, gehiengo politiko, instituzional, sindikal eta soziala batzen dute salbuespen legedia bertan behera geratzeko lortutako adostasunek eta akordioek. Bestetik, Madrilen eta Parisen ere espetxe politika aldatzeko borondatea agertu dute lehen aldiz, eman diren urratsak, arnasgune izanda ere, nahikoa ez izan arren».
Urtarrilaren 9rako deialdia ere luzatu dute. Urteroko manifestazio jendetsua Bilbon egin beharrean, herriz herri elkartzeko eskatu dute.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190087/beheranzko-joera-indartu-dute-azken-eguneko-datuek-nafarroan-batez-ere.htm
|
Gizartea
|
Beheranzko joera indartu dute azken eguneko datuek, Nafarroan batez ere
|
Hego Euskal Herrian 15.460 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.001ek eman dute positibo
|
Beheranzko joera indartu dute azken eguneko datuek, Nafarroan batez ere. Hego Euskal Herrian 15.460 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.001ek eman dute positibo
|
Beherantz. Hego Euskal Herriko positiboen kurbak apaltzera jo du azken egunetan, eta joera hori indartu dute atzoko datuek. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, 15.460 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo, eta horietatik 1.001ek eman zuten positibo. Positibo tasa %6,4koa da Hego Euskal Herrian.
Lurraldeka, Nafarroak du beheranzko joera nabarmenena: atzoko probek bigarren olatuko positibo kopururik txikiena eman zuten Nafarroan: 134 (bezperan baino 28 gutxiago). Nafarroako Gobernuak nabarmendu duenez, 2.296 PCR proba egin zituzten, eta, horren arabera, positibo tasa %5,8koa da herrialdean. Gipuzkoan, 365 positibo atzeman zituzten (aurreko egunean baino 47 gutxiago, azaroko datu apalenetan bigarrena); Bizkaian, 385 izan ziren (bezperan baina 27 gutxiago); eta Arabak eutsi egin zion aurreko eguneko datuei, 107 kasu gehiago detektatu baitzituzten, ostegunean baino bat gutxiago.
Positibo berrien jaitsierak, baina, ez du islarik hildako kopuruetan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du atzo bost pertsona hil zirela: lau gizonezko eta emakumezko bat, 78 eta 95 urte artekoak.
ZIUetako egoerak ere kezka eragiten du: 188 pertsona daude Hego Euskal Herriko ospitaleetako zaintza intentsiboetan.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190088/dendak-irekitzea-eskatzeko-elkarretaratzea-egin-dute-miarritzen.htm
|
Ekonomia
|
Dendak irekitzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Miarritzen
|
Denda guziak ireki lelopean, 200 pertsonatik gora bildu dira larunbat goiz honetan Miarritzen. Baimena izan edo ez izan, dendak eta komertzio txikiak abenduaren 1an irekiko dituztela baieztatu dute.
|
Dendak irekitzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Miarritzen. Denda guziak ireki lelopean, 200 pertsonatik gora bildu dira larunbat goiz honetan Miarritzen. Baimena izan edo ez izan, dendak eta komertzio txikiak abenduaren 1an irekiko dituztela baieztatu dute.
|
Komertzio txiki eta dendetako langile eta nagusiak hor ziren, baita haien sostengatzera etorritako ostalari batzuk ere. Azken asteetako aldarrikapen bera errepikatu dute, hirugarren aldia baita halako elkarretaratze bat antolatzen dutela. Jada mobilizatu ziren azaroaren 4an Baionan, eta Donibane Garazin azaroaren 7an. Goiz honetan, Miarritzeko (Lapurdi) Clemenceau plazan, 200 pertsonatik gora elkartu dira dendak irekitzea eskatzeko.
Serge Isteque Komertzioen Bulegoko lehendakariak oroitu du komertzio txikien egoera «latza» dela, eta jabeei azaroko alokairua urririk uztea eskatu die. «Dendariek oxigeno pixka bat behar dute». Azpimarratu du estatuko laguntzak ukan aitzin denbora anitz pasatu daitekeela, baina, kontrara, dendariari alokairua gibelera ematea fite egina dela. »Txeke bat fite egiten da».
Sebastien Carre Enpresa Txiki eta Ertainen Konfederazioko ordezkari nagusia da, eta hark ere bat egin du Istequek errandakoarekin. Denek dei egin dute abenduaren 1ean dendak irekitzera, nahiz eta horretarako baimenik ez izan. «Posible da baimena emanen digutela, baina ez gara segur. Dena dela, jendeak nahiago du isuna pagatu, horrela egoteko partez».
Ostatu eta tabernentzat egoera «are larriagoa» dela uste du Baionan tabernari den Ramuntxo Dulong Xina-k. «Biziki zaila. Dendetako lagunen elkartasunez etorri naiz hona. Eguberriko eta, irekitzeko posibilitatea izan dezaten. Guk, ostalari eta tabernariek, ez dugu ezta esperantza hori. Aipatzen dute urtarrilean izanen dela irekiera. Hala bada, katastrofikoa izanen da. Hastapenetik estigmatizatuak gara, eta urte hondarreko bestak huts egiteak sekulako kalteak ekarriko dizkigu».
Gisa berean mintzatu da Jean-Pierre Istre. Ostalaritzako Industrien eta Lanbideen Batasuneko lehendakaria da, eta bera ere «kezkaturik» agertu da elkarretaratzean, batez ere tabernentzat eta ostatuentzat. «Manifestatzen gara, erakusteko gure lanbideak ez direla hil behar, ez dugula hil behar. Uda aski ongi joan da, eta beharrik, gehienak ez baikinen hemen izanen bestela... Baina badakigu ostatu anitz hetsiko direla. Abenduan irekitzen badugu, beharbada salbatuko ditugu batzuk. Ez badute hori baimentzen, katastrofikoa izanen da».
Claude Olive, Maider Aroztegi eta Jean Rene Etxegarai —Angeluko, Miarritzeko eta Baionako auzapezak— ere joan dira elkarretaratzera, sostengua erakusteko. Protestaren bukaeran, Jean Lassalle diputatuak ere egin du agerraldia.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190089/jaione-jauregi-konturatu-naiz-trukerako-txanpon-bilakatu-naizela.htm
|
Politika
|
Jaione Jauregi: «Konturatu naiz trukerako txanpon bilakatu naizela»
|
Estradizioaren zain zegoela, larunbat honetan, eta espetxearen atarian haren lagunek elkarretaratzea egiten zuten bitartean, BERRIArekin mintzatu da Jauregi kartzela barrutik.
|
Jaione Jauregi: «Konturatu naiz trukerako txanpon bilakatu naizela». Estradizioaren zain zegoela, larunbat honetan, eta espetxearen atarian haren lagunek elkarretaratzea egiten zuten bitartean, BERRIArekin mintzatu da Jauregi kartzela barrutik.
|
Irudi du Jaione Jauregi (Donostia, 1958) azken orduak ematen ari dela Flandrian. Belgikako Kasazio Auzitegiak joan den asteartean eman zuen hura Espainiara bidatzearen aldeko erabakia, eta handik gutxira atxilotu zuten, eta Ganteko espetxera eraman. Belgikak hamar eguneko epea du auzitegiaren erabakia gauzatzeko, baina haren abokatu eta lagunek uste dute bihar bertan, azaroaren 22an, bidaliko dutela Espainiara.
Jauregiren adiskideek elkarretaratze bat egin dute kartzelaren atarian larunbat honetan. BERRIA, Gara eta De Standaard egunkarietako kazetariekin mintzatu da, bitartean, Jauregi, telefonoz.
Zer moduz zaude?
Ez oso ondo. Baina mentalizaturik nago, noiz eta nola eramango nauten ez dakidan arren. Alde batetik, liberaturik sentitzen naiz, apur bat nekatuta nengoelako horrenbeste jazarpen eta leku batetik bestera ibili beharrarekin. Ipar Euskal Herrian errefuxiaturik nengoela handik alde egin behar izan nuen paperak kendu zizkigutelako, eta garai hartan GALek ere lasterka ibiltzera behartu gintuen. Handik Mexikora joan nintzen, eta gero Belgikara etorri nintzen. Hemen ere jazarpenak ez du etenik izan.
Nolakoa izan zen zure atxilotzea?
Ustez, Kasazio Auzitegiaren erabakiaren ostean, eskumuturreko elektronikoa jarri behar zidaten, eta gero erabaki estradizioa noiz gauzatu. Baina asteazkenean polizia mordoa etorri zen nire etxera, oso oldarkor eta atxilotzeko agindurik gabe. Ez zidaten utzi nire abokatuarekin hitz egiten, eta gezurretan aritu zitzaizkidan: esan zidaten haiekin joan behar nuela eskumuturrekoa jartzera, baina espetxera eraman ninduten. Duela gutxi ebakuntza egin didate, eta sendagilearenera joan behar nuela esan nienean, zera erantzun zidaten: «Ez arduratu, Espainian hemen baino ospitale hobeak daude».
Helegiterik aurkeztu duzue?
Bai. Kasazio Auzitegiak onartu zuen estradizio eskaera, baina adierazi zuen hura ez zela gauzatuko eta aurrerago erabakiko zutela estradizioa noiz egin. Hori ez dute errespetatu, eta horregatik nire abokatuak helegitea jarri du.
Nola baloratzen duzu gertatutakoa?
Konturatu naiz trukerako txanpon bilakatu naizela Espainiak eta Belgikak poliziaren arloan dituzten aferetarako. Terrorista etiketa jarri didate, horrek dena errazten dielako, eta horren aurrean nik ez dut zer eginik edo zer esanik. Ikusiko dugu. Espero dut bidezko epaiketa bat izatea, baina zalantza handiak ditut.
Eta Belgikako Gobernuaren jarrera?
Dezepzio handia hartu dut horrekin. Uste dut Espainiak presio handia egin diola. Lehenengo aldiz atxilotu nindutenean, 2013an, Belgikako poliziek esan zidaten Espainiako poliziaren laguntzaren behar handia zutela, Espainiako hegoaldean ezkutatzen diren gaizkile belgikarrak harrapatzeko. Hala ere, Belgikak bi aldiz ezezkoa eman zion Espainiari ni estraditatzeko eskatu zuenean; hirugarrenean etorri da baiezkoa, eta epaileak aldatu ostean.
42 urte eman dituzu erbestean. Nolako esperientzia izan da hori?
Horrek asko irakatsi dit, erbestean bizitzea uneoro agertzen diren arazoei irtenbidea bilatzea baita, eta oso jende maitagarria aurkitu dut bidean. Urte hauetan guztietan lan pila bat egin dut, baina beti atezuan egon naiz, Espainiak ez diolako ni jazartzeari utzi. Lan egiteak, sukaldean aritzeak batez ere, terapia moduan balio izan dit, egoera hau edozein zoratzeko modukoa baita. Espainiako prentsa ere jazarri zait.
Orain, berriz, ostera ere abiarazi dute zure kontrako prozedura.
New Yorkeko Dorre Bikien kontrako atentatuaren ondoren erabaki zuten borrokan ibilitako guztiak terroristatzat hartzea, eta hori oso ondo etorri zaio Espainiari, edozein borroka mota aspaldi utzi eta munduan zehar barreiaturik geunden guztion kontra egiteko. Espainiarentzat, delituen preskribatzerik ez dago, euskal herritarrak tartean badaude, noski. GAL bai, hori preskribatuta eta ahaztuta daukate, eta ez da ezer gertatzen. Ni, aldiz, oraindik ez naute epaitu, ez dute nire kontra inolako frogarik, eta hala ere Madrilera iritsi bezain pronto kartzelara sartuko naute.
Nire kontrako auzia artxibatuta egon zen, eta berriro ireki zuten, Espainiako justiziak nahi duena egiten duelako. Aurrekoan, arrazoi horixe eman zuen Belgikako justiziak estradizio eskaera atzera botatzeko, auzi horrek aspalditik artxibatuta egon behar zuela, alegia. Gainera, urteak dira ETA desagertu zenetik. Espainiak badu hortik zerbait ikasia, eta aukera baliatzea irtenbideak topatzeko.
Zer-nolako aldartearekin egiten diozu aurre orain etor daitekeenari?
Ez nago pozik, jakina, baina nire tristezia eta hunkidura gorabehera, esan dezaket duintasunez noala, eta aurrera egiteko gogoekin. Espero dut beste inork pairatu behar ez izatea ni pairatzen ari naizena.
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190091/frantziako-estatuaren-errepresioaren-kontra-manifestazioa-egin-dute-baionan.htm
|
Politika
|
Frantziako Estatuaren «errepresioaren» kontra manifestazioa egin dute Baionan
|
15:00ean elkartu dira herriko etxe aitzinean, eta handik abiatu da manifestaldia. Askoratiko aldarriak oihukatu dituzte, denak «sistema kapitalistak ekarritako ondorioen» kontrakoak. Segurtasun Orokorreko legearen kontra egin dute.
|
Frantziako Estatuaren «errepresioaren» kontra manifestazioa egin dute Baionan. 15:00ean elkartu dira herriko etxe aitzinean, eta handik abiatu da manifestaldia. Askoratiko aldarriak oihukatu dituzte, denak «sistema kapitalistak ekarritako ondorioen» kontrakoak. Segurtasun Orokorreko legearen kontra egin dute.
|
Jaka Horiek egina zuten deialdi bat, baina beste talde batzuek ere emana zuten hitzordua. «Ez dugu nahi etiketarik, sare ezberdinetatik egin dugu deia. Berdin du nork antolatzen duen, kexu garen pertsonak gara, hemen elkartuak», erran du antolatzaileetako batek, izenik eman gabe. Mikrofonoa hainbat eskutatik pasatu da eta azken hilabeteetan Frantziako Estatuak ezarritako hamaika lege «zapaltzaileen» kontra egin dute hizlariek. «Oinarrizko eskubideak ukatzen dizkigute. Askatasun guziak banaka kentzen. Larrialdi egoerak, salbuespenezko egoerak... Edozein aitzakia baliatzen ari dira horretarako, den-dena kontrolpean atxikitzeko, beti berak zapaltzeko. Pentsatzeko, kritikatzeko eta antolatzeko eskubidea kendu nahi digute», nabarmendu du La Libre Pensee elkarteko kide batek. 500 bat lagun elkartu dira manifestazioan.
Hizlariek azken egunotan anitz aipatu den Segurtasun Orokorreko legeari erreferentzia egin diote behin eta berriz, ez dutela onartuko oihukatuz. Izan ere, legearen 24. artikuluak Frantziako Poliziaren irudiak filmatu eta zabaltzea debekatu nahi du, «polizien integritate fisiko eta moralaren kontra» doan kasuetan. Bestalde, Segurtasun Orokorraren Lege proiektuak aukera emango du Frantziako Poliziak bere jardunean —atxilotzeak, manifestazioak...— erabiltzen dituen bideokameren irudiak polizia etxeetara zuzenean konektatzeko. Teknika horren bidez, zuzeneko irudiak ikusi ahalko lituzkete, beraz. Orain arte, poliziek ez dute irudiak begiratzeko eskubiderik izan: ikerketa baten harira, epaileak soilik eman dezake baimena. Molde berean, droneen irudiak zuzenean ikusteko modua izango lukete.
Legea pasatu gabe ere, mehatxuak
Lanean ari zela Frantziako Poliziaren mehatxuak jasan behar izan zituela salatu zuen Guillaume Fauveau argazkilariak, azaroaren 17an. BERRIAko, Kazeta.eus atariko, Gara-eko eta Mediabask-eko argazkilaria da Fauveau, eta Baionako Alsace-Lorraine karrikan aritu zen lanean, Frantziako Poliziaren kontrol operazio batean. Bi poliziak prentsa agiria galdetu zioten, eta Fauveauk erakutsi zien. Hortik minutu gutxira, beste bi polizia hurbildu zitzaizkion, eta argazkiak hartzeari uzteko eskatu zioten. Gainera, gelditzen ez bazen salaketa jarriko ziotela esan zioten, mehatxatuz. Gertakari horren ondorioz, 60 kazetari baino gehiagok sostengua helarazi diote Fauveauri
|
2020-11-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/190092/jaka-lehen-aldiz-buruz-buruko-txapelketako-finalera.htm
|
Kirola
|
Jaka, lehen aldiz Buruz Buruko txapelketako finalera
|
Alde handiarekin (6-22) menderatu du Elezkano II.a. Azkeneko hamazazpi tantoak elkarren segidan egin ditu.
|
Jaka, lehen aldiz Buruz Buruko txapelketako finalera. Alde handiarekin (6-22) menderatu du Elezkano II.a. Azkeneko hamazazpi tantoak elkarren segidan egin ditu.
|
Erik Jakak lorpen historikoa erdietsi du gaur: lehen aldiz ariko da Buruz Buruko txapelketako finalean. Aise bota du Danel Elezkano (6-22), Bilboko Bizkaia pilotalekuan, finalaurrekoan. Sekulako takatekoa osatu du 6-5 galtzen joan denetik, une horretatik aurrerako tanto guztiak egin dituelako garaileak, 0-17ko partziala eginez.
Bizi-bizi hasi da partida. Jaka 0-4 aurreratu da. Gero, launa berdindu dio Elezkano II.ak. 5-4 aurreratu da Jaka, baina seiraino joan zaio aurkaria. Horixe izan da gaurko galtzailearen azkeneko tantoa, gero etorri baita gipuzkoarraren joko uholde eta tanto zaparrada. Sakearekin min handia egin dio aurkariari aldi horretan; denera, zazpi tanto eskuratu ditu jokaldi horrekin. Erabat gaindituta eta ezinean aritu da Elezkano, eta Buruz Buruko hirugarren finalerdia ere galdu egin du.
Bihar jakingo du Jakak nor duen aurkari final handian: Altuna III-a eta Dario. Eibarren ariko dira.
|
2020-11-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/190126/gobernuko-alderdiak-irabazi-ditu-bozak.htm
|
Mundua
|
Gobernuko alderdiak irabazi ditu bozak
|
Georgi Gakharia lehen ministroaren alderdiak gehiengoa lortu du Legebiltzarrean. Oposizioak ez du parte hartu bigarren itzulian, urriaren 31ko bozetan iruzur egin zutela salatuta.
|
Gobernuko alderdiak irabazi ditu bozak. Georgi Gakharia lehen ministroaren alderdiak gehiengoa lortu du Legebiltzarrean. Oposizioak ez du parte hartu bigarren itzulian, urriaren 31ko bozetan iruzur egin zutela salatuta.
|
Georgiako Ametsa alderdia dago egun agintean herrialdean, eta jarraituko duela ematen du, legebiltzarrean erabateko gehiengoa lortu duelako, gaur zabalduriko emaitzen arabera. Oposizioak hauteskundeen bigarren itzuliari boikot egitera deitu zituen herritarrak, gobernuko alderdiak lehenengoan iruzurra egin zuela argudiatuta.
Georgi Gakharia lehen ministroaren alderdiak 90 eserleku lortu ditu legebiltzarrean, eta gehiengoa edukitzeko nahikoa dira 76. Oposizioak 60 ordezkari baino ez ditu edukiko, zortzi alderdiren artean banatuta. Mikhail Saakashvili presidente ohiaren alderdiak 36 aulki baino ez ditu izango, baina, oposizioko beste alderdiek bezala, iragarri du ez duela parte hartuko legebiltzarreko jardunean.
Oposizioak ez bozkatzeko eskatu zuen; atzoko hauteskundeetan, 562.664 herritar joan ziren bozkatzera, eskubidea zutenen %26,29, alegia.
Hauteskunde prozesuak zaintzen dituzten nazioarteko erakunde gehienek esan dute bozak garbiak izan direla.
Oposizioaren jarraitzaileek protestak egin zituzten legebiltzarraren aurrean, eta Hauteskunde Batzordearen egoitzan sartzen saiatu ziren. Asteazkenean berriz atera ziren kalera, Mike Pompeo AEBetako atzerri politikako buruak Tbilisi hiriburura eginiko bisitaren harira. Europako Batasuna eta AEB artekari lanetan ibili dira.
|
2020-11-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/190127/bera-bera-europako-ligatik-at-geratu-da.htm
|
Kirola
|
Bera Bera Europako Ligatik at geratu da
|
Galdu egin du Zvezdaren aurkako eskubaloi partida, Errusian. Arrojeria nabarmendu da erasoan, baina arazoak egon dira defentsan.
|
Bera Bera Europako Ligatik at geratu da. Galdu egin du Zvezdaren aurkako eskubaloi partida, Errusian. Arrojeria nabarmendu da erasoan, baina arazoak egon dira defentsan.
|
Europako ametsa amaitu egin da Super Amara Bera Bera eskubaloi taldearentzat. Zvezda taldearen kontra jokaturiko partidan, errusiarrak nagusitu dira, bost punturengatik.
Itzulerko partida jokatu dute. Donostian, Bera Bera nagusitu zen joanekoan, eta itxaropen handia zuten donostiarrek, talde errusiarra menpean har zezaketela ikusi zutelako. Defentsa sendoa egitea gako izango zela uste zuten, baina partidaren hasieratik ikusi da horretan egongo zela donostiarren Akilesen orpoa.
Izan ere, errusiarrak 4-1 jarri dira berehala. Edonola ere, donostiarrak erasoka aritu dira, eta bazirudien aukerak egongo zirela etsaiari etxean irabazteko. Eraso horietan, Esther Arrojeria nabarmendu da.
Baina bigarren zatian, lana ezinezkoa izango zela ikusi zuten Imanol Alvarezen jokalariek. Errusiarrak beti aurretik ibili dira, eta, azkenean, Murzalievak eta Nikitinak zulatu egin dute Bera Beraren defentsa. Azken minutuetan, tartea handitu egin dute errusiarrek, eta markagailuan bost punturen aldea geratu da, nahiz eta horrek adierazten duen baino askoz orekatuagoak izan diren indarrak.
«Ez da posible izan, baina egindako lanarekin oso harro!», idatzi du taldeak Twitterren.
Jokalariak eta puntuak:
HC Zvezda: Kirikias, Chernova (1), Dyachenko (3), Samoilenko (5), Dvortsevalla, Gerasimov, Antonova (4), Sobina, Murzalieva (8), Tikhanova, Nikolaeva, Alina Nikova, Triobchuk, Nikitina (8).
Super Amara Bera Bera: Silva, Cardoso (3), Gil (5), Arrojeria (3), Pizzo (4), O Mullony (2), Oliveira (2), Teres, Menendez (3), Laura Hernandez (2), Arruda, Etxeberria, Moreno, Calvo.
|
2020-11-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/190128/puntu-bat-garciaren-bi-goli-esker.htm
|
Kirola
|
Puntu bat, Garciaren bi goli esker
|
Lezaman jokatu du Athleticek, eta lanak eduki ditu partidatik zerbait ateratzeko.
|
Puntu bat, Garciaren bi goli esker. Lezaman jokatu du Athleticek, eta lanak eduki ditu partidatik zerbait ateratzeko.
|
Lucia Garciak salbatu du gaur Athletic, Lezaman. Bi gol sartu ditu aurrelariak, eta, horri esker, Bilboko taldeak Teneriferekin berdintzea lortu du.
Ligako buru da Tenerife, eta, atsedenaldirako, bi golen abantaila ateratzen zion Athletici. Lehen zatia, ordea, orekatu samarra izan da. Garciak lehen aukera argia izan du partida hasi eta ordu erdira. Baina 45. minutua hurbil zegoenean, Tenerifek bi kolpe jo ditu: Natalia Ramosek sartu du lehena, buruz,eta Allegra Poljakek bigarrena.
Markagailua aurka, bilbotarrak dena ematera atera dira bigarren zatian. Baina ez dute emaitzarik lortu hasieran. Lehen aukera argia Oihane Valdezatek jaurtitako baloi bat izan da, 71. minutuan, baina kanpora joan da, gutxigatik. Baina jokalariak akuilatzea lortu du aukera horrek, eta Garciak bilbotarren lehena sartu du, 77. minutuan, Eunate Arraizak emandako baloi bati esker. Berdinketa, berriz, luzapenean heldu da.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190129/realak-lidergoari-eutsi-dio-cadizi-irabazita.htm
|
Kirola
|
Realak lidergoari eutsi dio, Cadizi irabazita
|
Azken sei jardunaldietan irabazi du segidan. Isakek sartu du partidako gol bakarra.
|
Realak lidergoari eutsi dio, Cadizi irabazita. Azken sei jardunaldietan irabazi du segidan. Isakek sartu du partidako gol bakarra.
|
Realak bolada ezin hobean jarraitzen du Espainiako Ligan: 23 puntu lortu ditu hamar jardunalditan. Igandean, 0-1 nagusitu da Cadizen aurrean, eta sendo eutsi dio sailkapeneko lehen postuari.
Taldeak aukera asko izan ditu partida osoan. Mikel Merinok, besteak beste, bi aukera garbi izan ditu. Cadizek nahikoa lan izan du defentsan, eta ez du arrisku handirik sortzerik izan.
Bigarren zatian, txuri-urdinek berdin jarraitu dute. Merinori gol bat baliogabetu diote, Oiartzabalek jokoz kanpo egindako erdiraketa baten ostean (47’).
65. minutuan, Conan Ledesma Cadizko atezainak modu ikusgarrian gelditu du Oaiartzabalen jaurtiketa bat. Gola gertu zuen taldeak, eta hurrengo minutuan iritsi da. Januzajek eskuinaldetik erdiratu du bigarren zutoinera, eta Alexander Isaken burukadak sare barrura bidali du baloia.
Une horretatik aurrera, Realak jokoa kontrolatzen jarraitu du, denbora pasatzen utziz. Cadiz, berriz, markagailua berdintzen saiatu da azken minutuetan. Ez dute horretarako aukerarik izan, baina. Realak seigarren garaipena lortu du erreskadan.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190130/altunak-eta-jakak-jokatuko-dute-banakako-txapelketako-finala.htm
|
Kirola
|
Altunak eta Jakak jokatuko dute Banakako Txapelketako finala
|
Altunak lanak izan ditu Dariori irabazten Eibarko Astelehenan jokatu duten finalerdian. Datorren igandean jokatuko dute finala.
|
Altunak eta Jakak jokatuko dute Banakako Txapelketako finala. Altunak lanak izan ditu Dariori irabazten Eibarko Astelehenan jokatu duten finalerdian. Datorren igandean jokatuko dute finala.
|
Buruz buruko txapela jantzi eta bi urtera, Jokin Altunak txapelketako finala jokatuko du berriz aurten, Erik Jakaren aurka, hilaren 29an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Pilotariak igandean lortu du finalerako sailkatzea, bigarren finalerdian Dario Gomezi nekez irabazi ondoren.
Dariok sakearekin hasi du partida, eta, berehala, 0-3 aurreratu da markagailuan. Lehen tantoak azkarrak eta lehiatuak izan dira. Altunak, baina, ez du amore eman, eta hiruna berdindu du markagailua. Horren ondoren, beste bost berdinketa izan dira partidan: zazpina, hamarna, hamaikana, hamalauna eta hamabosna.
Dariok sake bortitza erabili du, eta abiadura handiz mugitu da kantxa osoan. Ondorioz, Altunak lanak izan ditu partida irabazteko. Amaieran handitu du tartea, eta hamabost tantoan utzi du aurkaria.
Bezperan, Jakak 6-22 irabazi zion Danel Elezkanori, eta aurreneko aldiz sailkatu zen Banakako Txapelketako finala jokatzeko. Azken hamazazpi tantoak segidan egin zituen.
Pilotakadak. 264. Iraupena. 56,18 minutu. Sakeak. Altuna III.ak 5; Dariok 4. Egindakoak. Altuna III.ak 9; Dariok 8. Galdutakoak. Altuna III.ak 3; Dariok 8. Markagailua. 0-3; 7-3; 7-10; 11-10; 11-11; 13-11; 13-12; 14-12; 14-15; eta 22-15. Bestelakoak. Osasun egoera dela eta, ikuslerik gabe jokatu zen partida.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190131/sarkozyren-epaiketa-ostegunera-arte-atzeratu-dute-osasun-arrazoiengatik.htm
|
Mundua
|
Sarkozyren epaiketa ostegunera arte atzeratu dute, osasun arrazoiengatik
|
Koronabirusa dela eta, 73 urteko akusatu batek argudiatu du beretzat arriskutsua dela Parisera joatea; epaileek azterketa mediko bat egiteko agindu dute. Frantziako presidente ohiari ustelkeria egozten diote.
|
Sarkozyren epaiketa ostegunera arte atzeratu dute, osasun arrazoiengatik. Koronabirusa dela eta, 73 urteko akusatu batek argudiatu du beretzat arriskutsua dela Parisera joatea; epaileek azterketa mediko bat egiteko agindu dute. Frantziako presidente ohiari ustelkeria egozten diote.
|
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia akusatuen aulkian eseri da gaur, ustelkeriagatik eta influentzia trafikoagatik epaituko baitute. Akusazioaren arabera, Sarkozy presidente ohiak zin egin zion Gilbert Azibert Kasazio Auzitegiko epaile izandakoari ahal zuena egingo zuela Monakoko postu garrantzitsu bat lor zezan, trukean hari buruz sekretupean zegoen informazio bat helarazten bazion. Hiru lagun akusatu dituzte: Sarkozy bera, Thierry Herzog haren abokatua eta Azibert epailea. Hitzordua hasi eta berehala, hirugarren akusatuak osasun arrazoiak argudiatu ditu COVID-19aren harira, eta prozesua atzeratzeko eskatu du; epaileek ostegunera arte eten dute epaiketa, eta tarte horretan Aziberti azterketa mediko bat egingo diote.
Kasua Sarkozyren eta Herzogen arteko telefono dei batzuetan oinarritzen da. Ustez, biek azaldu zuten nola eskaini zioten Monakoko postu bat Aziberti, informazio bat ematearen trukean: jakin nahi zuten zer egoeratan zen 2007. urteko presidentetzako bozetako kanpainaren finantzaketa irregularrari buruzko ikerketa. Ustez, garai hartan eskuindarren hautagaia zenak dirua jaso zuen Muammar Gaddafi Libiako agintaria zenarengandik.
Gaur epaitzen hasi diren kasuari Bismouth auzia esaten diote, 2014an jakin baitzuten presidente ohiak beste linea bat zuela kontratatua Paul Bismouth izena erabilita; zenbaki hori erabili zuen abokatuarekin gaiari buruz hitz egiteko, akusazioaren arabera. Epaiketa 13:30ean hasi dute, eta, berez, abenduaren 10era arte iraungo du, epaileek ostegunean prozesua berriz atzeratzea erabakitzen ez badute. Akusazioak hamar urte arteko espetxe zigorra eskatu du hirurentzat, baita milioi bat euroko isuna ere.
Frantziako presidente ohiak «borrokan» jarraitzeko asmoa berretsi du, eta haren aurkako prozesua «urte liburuetan geratuko den eskandalu» gisara deskribatu du.
Beste hainbat kasuren artean, Sarkozyk Bygmalion afera entzutetsuari ere egin beharko dio aurre: 2012ko presidentetzarako hauteskundeetako kanpainan finantzaketa irregularra izatea leporatu diote —Alderdi Sozialistako François Hollanderen aurka galdu zuen—.
Epaiketa horretan argituko dute UMP Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunak eta Bygmalion komunikazio enpresak faktura faltsuak sortu ote zituzten 20,5 milioi euroko gainkostua ezkutatzeko; izan ere, alderdiek gehienez 22,5 milioi euro gasta ditzakete kanpainan. Epaiketa hori 2021eko martxoan abiatuko dute.
Eskuina, gidari bila
LR Errepublikanoak alderdiaren 2016ko primarioak galdu zituenetik, Frantziako presidente ohia politikatik kanpo mantendu da. 2017ko bozetan LR-ren hautagai François Fillon zen faboritoa, baina lanpostu faltsuen kasu batek kalte egin zion haren hautagaitzari, eta ez zen sailkatu bigarren itzulirako; lehen aldiz, eskuindarrak ez ziren azken lehia horretara pasatu, eta Emmanuel Macron gailendu zitzaion Marine Le Pen ultraeskuindarrari.
2022ko bozei begira, eskuindarrak hautagai sendo baten faltan daude, eta nahiz eta kargudun batzuek beren burua aurkeztu duten, askok begi onez ikusten dute Sarkozy berriz aurkeztea, herritar askoren artean ospe handia duelako eta oinarri elektoral fidela duelako. Izan ere, urte eta erdi barruko bozetarako inkestek Macron-Le Pen lehia aurreikusten dute berriz ere, eta LRkoek ez dute berriz bigarren itzulitik kanpo geratu nahi.
Horregatik, ikusteko dago Frantziako presidente ohiaren aurkako kasu judizialek zer ondorio ekarriko dituzten, horien araberakoa izango baita LR-ren etorkizuna. Ez da gutxiagorako: Sarkozy ustelkeriagatik epaituko duten V. Errepublikako lehen estatuburua bilakatuko da.
Aldiz, Jacques Chirac da auzitegi batek zigortu duen V. Errepublikako presidente bakarra; agintea utzi eta lau urtera zigortu zuten (2011), baina Parisko alkatea zenean (1977-1995) egindako ekintzengatik —fikziozko enpleguak sortuz diru publikoa desbideratzea egotzi zioten—. Bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta ez zuten kartzelan sartu. Iaz zendu zen Chirac, 86 urterekin.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190132/astrazeneca-eta-oxford-lantzen-ari-diren-txertoak-70eko-eraginkortasuna-duela-esan-dute.htm
|
Gizartea
|
Astrazeneca eta Oxford lantzen ari diren txertoak %70eko eraginkortasuna duela esan dute
|
«Dosi egokia» jarrita %90eko eraginkortasuna ere baduela nabarmendu dute, eta garraiatzeko-eta ez duela aparteko zailtasunik, hotz handirik ez baitu eskatzen.
|
Astrazeneca eta Oxford lantzen ari diren txertoak %70eko eraginkortasuna duela esan dute. «Dosi egokia» jarrita %90eko eraginkortasuna ere baduela nabarmendu dute, eta garraiatzeko-eta ez duela aparteko zailtasunik, hotz handirik ez baitu eskatzen.
|
Txertoaren inguruan zedarrituta egon dira egunotan berriz albistegiak, eta COVID-19aren txertoaren inguruko albiste batekin hasi da astea; Astrazeneca botika etxeak jakinarazi du Oxfordeko Unibertsitatearekin batera garatzen ari den txertoak %70eko eraginkortasuna duela. Datu horretan harago ere egin daitekeela esan du: «dosi egokia» jarrita, eraginkortasuna %90era ere hel daiteke. Nabarmendu du «adin tarte» desberdinak babesteko balio duela.
Datu horrek garrantzia du. Izan ere, eraginkortasun hobea nork erakutsi, lehia horretan murgildu dira egunotan txertoak ikertzen ari diren ikerketa taldeak. Orain bi aste, Pfizer botika konpainiak esan zuen bera lantzen ari den txertoak %90eko eraginkortasuna duela. Berehala, Errusiako Sputnik V txertoaren sustatzaileek langa hori gainditu zutela adierazi zuten, hartu zutenen %92 babestu zituela beren txertoak, eta, lehengo astean, Moderna botika etxeak harago egitea lortu dutela esan zuen: %94,5eko eraginkortasuna du haien txertoak. Atzetik, berehala erantsi zuen Pfizerrek beraiek gainditu dutela dagoeneko ehuneko hori.
Horien aurrean, Astrazenecak nabarmendu du beraiek lantzen ari diren txertoak prezio hobea duela, eta garraiatzeko eta gordetzeko erosoa dela, ez baitu hotz handirik eskatzen. Alde horretatik, adibidez, dudak eragin ditu Pfizer botika etxearen produktuak, zero azpitik 70 gradu inguruan gorde behar baita, eta aparteko zailtasunak ekar baititzake horrek.
Mezu horiek guztiak prentsa oharren bidez zabaldu dira; horien gaineko argitaratze zientifikorik ez dago oraindik, eta «zuhurtasuna» eskatzen ari dira hainbat aditu, ez baita ezaguna oraindik txerto horien letra xehea.
Agintariek, ordea, konfiantza erabatekoa erakutsi dute argitaratzen ari diren albisteotan. Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek, esaterako, jakinarazi du urtarrilean jendea txertatzen hasteko asmoa dutela. Txertaketa estrategia bateratu bat lantzen ari direla azaldu du, eta txertoa jarri ahal izateko 13.000 toki ezarriko dituztela.
Sanchezen iragarpenarekin haserre agertu da gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. «Ez naiz ohitzen presidentearen jarduteko era honetara; izan ere, txertaketa plan bat iragarri du erkidegoak aintzat hartu gabe». Familia enpresei buruzko ekitaldi batean hitz egin du Urkulluk txertoei buruz. Txertoen inguruko iragarpenen aurrean «zuhurtzia» eskatu du, datozen hilabeteetan osasun sistemaren egoeran aldaketa handirik ez delakoan egongo. «Txertoak egon ala ez, zailak izango dira aurrean ditugun hilabeteak», esan du.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190133/612-kasu-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldeko-probetan.htm
|
Gizartea
|
612 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldeko probetan
|
Urriaren 6tik erregistratu den kutsatu kopururik apalena zenbatu dute Hego Euskal Herrian. Nafarroan ugaritu egin dira kasuak, eta %9,2 da positiboen portzentajea.
|
612 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldeko probetan. Urriaren 6tik erregistratu den kutsatu kopururik apalena zenbatu dute Hego Euskal Herrian. Nafarroan ugaritu egin dira kasuak, eta %9,2 da positiboen portzentajea.
|
Bosgarren egunez jarraian, behera egin du egun bakarrean zenbatutako kasu positibo kopuruak Hegoaldean. 611 positibo izan dira igandean egindako testetan, aurreko egunean baino 90 gutxiago. Hala ere, aintzat hartzekoa da proba kopuruan izandako beherakada. PCR probak eta antigenoen testak aintzat hartuta, atzo 8.511 test egin ziren Hegoaldean. Bezperan, aldiz, ia 11.000 izan ziren.
Hegoaldeko lurraldeen artean, Bizkaian atzeman dute positibo gehien: 243, bezperan baino 36 gutxiago. Gipuzkoan, berriz, 202 izan dira positiboak, aurreko egunean baino 89 gutxiago. Araban 50 detektatu dituzte, eta, beraz, pixka bat hazi da kopurua: larunbatean 45 izan ziren. Zehazki, Osakidetzak egindako testen %6,8k eman dute positibo.
Oraingoz, behin-behineko datuak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak. Horien arabera, Osasunbideak 113 kasu positibo atzeman ditu igandean egindako probetan. Zehazki, COVID-19a atzemateko 1.221 test egin ziren atzo Nafarroan, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, eta horien guztien %9,2k eman dute positibo. Hortaz, detektatutako kasu kopuruak ez ezik, positiboen ehunekoak ere nabarmen egin du gora bezperako datuen aldean. Izan ere, larunbatean 1.364 test egin ziren Nafarroan, eta 84 kasu zenbatu zituen Osasunbideak; testen %6,15ek eman zuten positibo. Dena dela, azken astean, egun bakarrean atzemandako kasu kopuruak ez du inoiz gainditu berrehun positiboen langa.
Bestalde, ospitaleen egoerari dagokionez. Oraintxe bertan, 620 lagun daude ospitaleratuta gela arruntetan Hegoaldean, eta 182 pertsona daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190134/etiopiako-gobernuak-asteazkenera-arteko-epea-eman-die-tigrayko-matxinoei-amore-emateko.htm
|
Mundua
|
Etiopiako Gobernuak asteazkenera arteko epea eman die Tigrayko matxinoei amore emateko
|
Mekelle hiriburua inguratzeko mugimenduak hasi ditu armadak, eta zibilei ohartarazi die beren burua babesteko.
|
Etiopiako Gobernuak asteazkenera arteko epea eman die Tigrayko matxinoei amore emateko. Mekelle hiriburua inguratzeko mugimenduak hasi ditu armadak, eta zibilei ohartarazi die beren burua babesteko.
|
Etiopiako lehen ministro Abiy Ahmedek 72 orduko epea eman zien igandean Tigrayko matxinoei armak uzteko. Lerro hauek idazteko unean, TPLF Tigray Askatzeko Herri Frontea gobernuburuaren eskariari erantzun gabe zegoen.
Tigrayko hiri nagusietako bat, Adigrat, armadaren kontrolpera pasatu eta ordu gutxira egin zuen Ahmedek ohartarazpena. Adigrat eskuratuta, armada Tigrayko hiriburu Mekellerantz abiatu da, eta iragarri dute hiria inguratzea dela euren asmoa, baita herritarrei aholkatu ere beren burua babesteko.
Armadako eledun Dejene Tsegayeren esanetan, tankeekin inguratuko dute hiria. «Herritarrei eskatzen diegu babesteko beren burua artilleria erasoetatik eta aldentzeko matxinoengandik. Erasoaldia hasi ondoren, ez da izango errukirik», ohartarazi du Tsegayerenek.
Tigrayko hiriburuan milaka errefuxiatu eta giza laguntzaile daude, eta horien segurtasunaz kezkatuta agertu da NBE Nazio Batuen Erakundea. NBEko Etiopiarako arduradun Catherine Sozik eskatu du berma dezatela haien segurtasuna: «525.000 zibil bizi dira Mekellen. Horrez gain, oinarrizko azpiegiturak ere hor ditugu, ospitaleak, ur sistemak, eskolak...».
Abiyek hilaren 4an eman zuen Tigrayren aurkako operazioaren berri, argudiatuta TPLFk armada federalaren base bati eraso egin ziola; Etiopiako Gobernuak salatu zuen Tigrayn egiten ari ziren ekintza «oldarkor eta ilegalak» konstituzioa eta ordena konstituzionala «arriskuan» jartzen zutela, baita herrialdearen subiranotasuna mehatxatzen ere.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190135/jaione-jauregi-espetxeratzeko-agindu-du-epaileak.htm
|
Politika
|
Jaione Jauregi espetxeratzeko agindu du epaileak
|
Atzo eraman zuten Gantetik Madrilera Jaione Jauregi iheslaria, duela ia 40 urteko hilketa bat leporatuta epaitzeko. Goizean igaro da Jauregi epailearen aurretik: ukatu egin du leporatzen diotena, eta adierazi du azken urteotan ez dela ezkutuan ibili. Abokatuak aske uzteko eskatu du, baina epaileak espetxeratzea erabaki du.
|
Jaione Jauregi espetxeratzeko agindu du epaileak. Atzo eraman zuten Gantetik Madrilera Jaione Jauregi iheslaria, duela ia 40 urteko hilketa bat leporatuta epaitzeko. Goizean igaro da Jauregi epailearen aurretik: ukatu egin du leporatzen diotena, eta adierazi du azken urteotan ez dela ezkutuan ibili. Abokatuak aske uzteko eskatu du, baina epaileak espetxeratzea erabaki du.
|
Gaur goizean igaro da Jaione Jauregi euskal iheslaria Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik, eta, Alfonso Zenon abokatuak BERRIAri jakinarazi dionez, Jauregik ukatu egin du auzitegiak leporatzen diona, alegia, 1981ean Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hil izana. Halaber, Jauregik adierazi du azken urteotan ez dela ezkutuan egon: bizitza arrunta egin duela Ganten, eta bertzeak bertze lanean aritu dela.
Fiskalak Jauregi espetxeratzeko eskatu du, eta Zenon abokatuak, berriz, Jauregi askatzea galdegin du, leporatzen dioten delitua preskribatuta dagoelako, «modu argian». Izan ere, Jauregiri leporatzen dioten delitutik ia berrogei urte igaro dira jada —hogei urteren buruan preskribatzen dira halako kasuak, abokatuaren arabera—, eta 2005era arte ez zen Jauregiren izenik aipatu prozeduran. Jose de la Mata epaileak, ordea, Jauregi espetxeratzea erabaki du.
Belgikako Kasazio Auzitegiak joan den asteartean erabaki zuen Jaione Jauregi euskal iheslaria Espainiaratzea, eta joan den ortzegunean atxilotu zuten, Ganten. Eskumuturreko elektronikoarekin egon behar zuen berez Madrilera eraman arte, baina atxilo eduki zuten, eta kartzelatik erran zion BERRIAri Belgikako eta Espainiako gobernuek «trukerako txanpon gisa» erabili zutela. Jauregik 42 urte daramatza erbestean, eta bizitza arrunta egiten zuen Belgikan, atxilotu duten arte. Honela kontatu zion larunbatean BERRIAri bere ibilbidea: «Ipar Euskal Herrian errefuxiaturik nengoela handik alde egin behar izan nuen paperak kendu zizkigutelako, eta garai hartan GALek ere lasterka ibiltzera behartu gintuen. Handik Mexikora joan nintzen, eta gero Belgikara etorri nintzen. Hemen ere jazarpenak ez du etenik izan».
Atzo eraman zuten Jauregi Ganteko kartzelatik Madrilera, eta gaur igaro da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik. Espainiak duela ia berrogei urteko hilketa batengatik eskatu zuen Jauregiren estradizioa. ETAko kide gisa 1981eko martxoan Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hiltzea leporatzen diote, hain zuzen.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190136/aita-mari-mediterraneora-abiatuko-da-datozen-egunetan.htm
|
Gizartea
|
'Aita Mari' Mediterraneora abiatuko da datozen egunetan
|
COVID-19aren eraginez, egitekoak ziren sei misioetatik bakarra eraman ahal izan dute aurrera. Urtea hasi zenetik, 200 lagun baino gehiago erreskatatu dituzte.
|
'Aita Mari' Mediterraneora abiatuko da datozen egunetan. COVID-19aren eraginez, egitekoak ziren sei misioetatik bakarra eraman ahal izan dute aurrera. Urtea hasi zenetik, 200 lagun baino gehiago erreskatatu dituzte.
|
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontziak Pasaiako portua utzi eta Mediterraneo itsasorako bidea hartuko du berriz ere. Bidaia datozen egunetan abiatuko dutela jakinarazi dute. Urte korapilatsua izan da 2020a haientzat ere, COVID-19ak eragina izan baitu ontziaren jardunean. Izan ere, aurten egiteko prestatuta zeuzkaten sei misioetatik bakarra egin ahal izan dute, urtarrilean eta otsailean eginikoa.
Aurtengo aurreikuspenei begiratuz gero, erreskate ontziak 180 egun eginak behar lituzke Mediterranoan. Horietatik 36 besterik ezin izan ditu egin, eta beste 69 egunetan atxikita eduki dute portuetan. Halere, Aita Mari ontziak 200 lagun baino gehiago erreskatatu ditu aurten. Otsailean, bi egunetan, gomazko ontzi batetik 93 migratzaile hartu zituzten, eta beste 65 zurezko batetik, tartean, 51 adingabe eta haurdun zeuden hiru emakume. Ontzia beteta, guztiak Mesinan (Italia) lehorreratzea lortu zuten, haientzat portu seguru bakarrak Italia eta Malta zirela behin eta berriz adierazi ostean.
Pasaiara bueltan zela, apirilean, 47 pertsona zihoazen beste ontzi bat erreskatatu zuen, Maltako kostaldetik 50-70 bat itsas miliara. Maltan porturatzeko baimena eskatu zuten, baina herrialde hartako gobernuak ukatu egin zien. Azkenean, Italiako Gobernuaren itsasontzi batera eraman zituzten migratzaileak. Ordurako, indarrean zeuden COVID-19ari aurre egiteko neurriak.
Erreskate haren ostean, Palermon (Italia) lehorreratu zen ontzia, eta 49 egunez blokeatuta egon zen han, Italiako Gobernuak blokeatuta. Itsas Salbamendu Humanitarioak salatu zuen Italiak nazioarteko itsas araudiaren aurka jardun zuela, eta egonaldiak 55.000 euroko kostua eragin ziola. Ekainaren amaieran lortu zuen, azkenean, Euskal Herrira itzultzeko baimena.
2018an hasi zen Aita Mari erreskate lanak egiten, eta ordutik Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak laguntza hori berretsi du, eta proiektuaren interes “sozialaren, humanitarioaren eta premiazkoaren balioa” azpimarratu.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190137/muskizen-desagertuta-zegoen-arrantzalearen-gorpua-aurkitu-dute.htm
|
Gizartea
|
Muskizen desagertuta zegoen arrantzalearen gorpua aurkitu dute
|
72 urteko gizonezkoa atzo goizean joan zen arrantza egitera, eta larrialdi zerbitzuek iluntzean hasi zituzten hura bilatzeko lanak.
|
Muskizen desagertuta zegoen arrantzalearen gorpua aurkitu dute. 72 urteko gizonezkoa atzo goizean joan zen arrantza egitera, eta larrialdi zerbitzuek iluntzean hasi zituzten hura bilatzeko lanak.
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Muskizen (Bizkaia) atzo desagertu zen arrantzalearen gorpua aurkitu dute gaur goizean larrialdi zerbitzuek, Cobaron auzoaren inguruan. 72 urteko gizonezko bat zen.
Hain zuzen, atzo goizean joan zen arrantza egitera, baina, iluntzean etxera itzuli ez zela ikusita, larrialdi zerbitzuetara jo zuten gertukoek. 23:30ean utzi zituzten bilaketa lanak, eta gaur goizaldean ekin diete berriz ere Ertzaintzak, Itsas Salbamenduak eta suhiltzaileek. Azkenean, goizeko hamarrak aldera aurkitu dute gorpua.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190138/josu-arkauz-euskal-presoa-aske-gelditu-da.htm
|
Politika
|
Josu Arkauz euskal presoa aske gelditu da
|
Arrasateko presoak 29 urte egin ditu Frantziako eta Espainiako espetxeetan. Olatz Lasagabasterri eskumuturrekoa jarri diote, eta etxean beteko du espetxe zigorraren bukaera.
|
Josu Arkauz euskal presoa aske gelditu da. Arrasateko presoak 29 urte egin ditu Frantziako eta Espainiako espetxeetan. Olatz Lasagabasterri eskumuturrekoa jarri diote, eta etxean beteko du espetxe zigorraren bukaera.
|
29 urteko espetxe zigorra beteta, aske gelditu da Josu Arkauz Arrasateko (Gipuzkoa) presoa. 1991n atxilotu zuten, Miarritzen (Lapurdi), eta, Frantziako espetxeetan zigorra beteta, Espainiaratu egin zuten 1997an: orduz geroztik, Espainiako Estatuko espetxeetan bete du kondena. Gaur goizean atera da Valladolideko espetxetik (Espainia).
Olatz Lasagabaster, etxean
Etxerat-ek jakinarazi duenez, bestalde, Olatz Lasagabaster Anza Usurbilgo (Gipuzkoa) euskal presoak ez du espetxera itzuli beharko, eta eskumuturreko telematikoa jarrita pasatuko ditu zigorra bukatzeko falta zaizkion azken hilabeteak, etxean. Azaro hasieran jakinarazi zuten Lasagabaster Martuteneko espetxera ekarriko zutela, eta azaroaren 6an atera zen, irteera baimen batekin. Martuteneko espetxera itzuli behar zuen, baina han amentzako modulurik ez dagoenez, etxean bukatuko du espetxe zigorra.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190139/trokonizko-geroa-eskola-ikastetxea-itxi-dute-baheketa-egin-bitartean.htm
|
Gizartea
|
Trokonizko Geroa Eskola ikastetxea itxi dute, baheketa egin bitartean
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak bertan behera utzi ditu Trokonizko (Araba) Waldorf metodologia erabiltzen duen ikastetxeko eskolak, COVID-19ko hainbat kasurengatik. Baheketa egingo dute eskolan, eta PCR proba egin eta negatiboa dutenak bakarrik sartu ahal izango dira.
|
Trokonizko Geroa Eskola ikastetxea itxi dute, baheketa egin bitartean. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak bertan behera utzi ditu Trokonizko (Araba) Waldorf metodologia erabiltzen duen ikastetxeko eskolak, COVID-19ko hainbat kasurengatik. Baheketa egingo dute eskolan, eta PCR proba egin eta negatiboa dutenak bakarrik sartu ahal izango dira.
|
Trokonizen (Iruraitz-Gauna, Araba) Waldorf metodologia erabiltzen duen Geroa Eskola aldi baterako ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Hainbat koronabirus kasuren arrastoari jarraitzen ari ziren ikastetxe horretako ikasgeletan, eta osasun agintariek baheketa bat hasi dute eskolan. Hura amaitu artean, aurrez-aurreko eskolak bertan behera geratu dira. Ikastetxeko familiei jakinarazi zaie erabakia: langileen eta ikasleen PCR negatiboak baieztatu arte, jarduera guztiak etengo dituztela. Gainera, baheketan emaitza negatiboa duten langile eta ikasleak bakarrik sartu ahal izango dira ikastetxera.
SER irrati kateak aurreratu du albistea, gaur goizean. Eta, jakinarazi duenez, hainbat familiak uko egin diote seme-alabei PCR proba egiteari. Gogoratu behar da ikasturte hasieran ere polemika izan zela ikastetxearekin: maskara janztea borondatezkoa zen bertan, eta Eusko Jaurlaritzak esku hartu behar izan zuen.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190140/haurreskolak-partzuergoko-sindikatuek-abenduan-bi-greba-egun-egitera-deitu-dute.htm
|
Gizartea
|
Haurreskolak partzuergoko sindikatuek abenduan bi greba egun egitera deitu dute
|
LAB, ELA eta Steilas sindikatuek lan hitzarmenak eta akordioak betetzeko eta negoziatzeko eskatu diote Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Abenduaren 10ean eta 16an egingo dute greba.
|
Haurreskolak partzuergoko sindikatuek abenduan bi greba egun egitera deitu dute. LAB, ELA eta Steilas sindikatuek lan hitzarmenak eta akordioak betetzeko eta negoziatzeko eskatu diote Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Abenduaren 10ean eta 16an egingo dute greba.
|
Lan hitzarmenak zein akordioak betetzeko eta negoziatzeko eskatzeko, Haurreskolak partzuergoko sindikatuek greba egunak egingo dituzte datorren hilabetean; hain zuzen, abenduaren 10ean eta 16an. Halere, urrian ekin zieten mobilizazioei, Eusko Jaurlaritza haurreskolen etorkizuna «kolokan» jartzen ari zela iritzita. Oraingoan, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek aurrekontu falta salatu dute, eta lan hitzarmenak eta sinatuta dauden akordioak betetzen ez direla nabarmendu: «Ikasturte honetan oraindik mahai negoziatzailera deitu gabe jarraitzen dute; pazientzia agortu zaigu».
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Haurreskolak partzuergoko zuzendaritza jarri dute sindikatuek gatazkaren erdigunean. Zehazki, uste dute horiek direla haur eskolak «albo batera uztearen» arduradunak. Adierazi dutenez, hitzarmenik gabe, langileen lan baldintzak «okertu» egin dira, eta zerbitzuaren kalitatea ere «kolokan» jarri dute. Are, uste dute irakaskuntza publikoko gainontzeko kolektiboetan urratsak egin direla, baina ez beraienean: «Gure eskubideak zapalduta ikusten ditugu egunero; Eusko Jaurlaritzak Haurreskolak partzuergo publikoaren etorkizuna kolokan jartzen du».
Egoerari konponbide bat eman nahi diote sindikatuek. Batetik, Zorione Etxezarraga Haurreskolak partzuergoko kudeatzaileari lan hitzarmenak betetzen eta negoziatzen hasteko konpromisoa har dezala eskatu diote langileen ordezkariek; adibidez, ordezkapenak betetzeko. Hala ere,kudeatzailearen dimisioa ere exijitu dute. Bestetik, Hezkuntza Sailari Haurreskolak Partzuergoak sailaren barnean integratzeko eskatu diote, eta baita hurrengo urteetako aurrekontuak handitzeko ere. «0-3 hezkuntza zikloaren garrantzia aitortzeko eskatzeaz gain, jaiotzatik hezkuntza eskubidea aldarrikatzen dugu, eta, horregatik, Haurreskolak partzuergoaren erabateko doakotasuna eta sarbide unibertsala bermatzea eskatzen dugu».
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190141/eh-bilduren-militantziak-madrilgo-aurrekontuei-buruz-bozkatuko-du-mahai-politikoak-baietza-eskatu-du.htm
|
Politika
|
EH Bilduren militantziak Madrilgo aurrekontuei buruz bozkatuko du; mahai politikoak baietza eskatu du
|
Otegik iragarri du PSOE-Podemosen aurrekontu proiektuari baietza ematearen alde dagoela mahai politikoa, baina azken hitza militanteek izango dute. Ostegunean 18:30ean egingo den ezohiko batzarrean bozkatuko dute militanteek.
|
EH Bilduren militantziak Madrilgo aurrekontuei buruz bozkatuko du; mahai politikoak baietza eskatu du. Otegik iragarri du PSOE-Podemosen aurrekontu proiektuari baietza ematearen alde dagoela mahai politikoa, baina azken hitza militanteek izango dute. Ostegunean 18:30ean egingo den ezohiko batzarrean bozkatuko dute militanteek.
|
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak aurreratu du Espainiako aurrekontuak babestearen alde egin duela koalizioaren mahai politikoak, eta ostegunean militanteek erabakiko dutela. Ezohiko batzar batera deitu dituzte militanteak ostegunerako, 18:30ean, eta hor bozkatuko da. Prozesu parte hartzaileen alde eginda, azken erabakia militantziaren esku uztea erabaki dute, aurreratuta mahai politikoaren jarrera zera dela: PSOE-Podemosen gobernuaren aurrekontuei baietza ematea.
Marko horretan kokatu du baietza, Espainiako Kongresura joateko bi arrazoi nagusi emanda: «Eskuin autoritarioa geratzea eta Euskal Herriarentzako eskubideak irabaztea». Madrilen bide hori ibili dutela azaldu du Otegik: «Zentsura mozioan parte hartu genuen, PP gobernutik kendu genuen, Sanchezen inbestiduran parte hartu genuen eta ahalbidetu genuen PSOEren eta Podemosen arteko gobernua». Aukera berriak ikusi zituzten. Aukera leiho hori irekita mantendu nahi dutela defendatu du. Eta eskubideak irabazteko eta eskuina geratzeko bide horretan aukerak daudelakoan, aurrekontuak babestearen alde egin du EH Bilduren mahai politikoak.
Ohartarazi du lehentasuntzat dutela Madrilen eskuin muturra geratzea, eta hor Ciudadanos ere badagoela azpimarratu du: «Horretan ez gara tronpatzen».
Eneko Andueza PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko eledunak ontzat jo du EH Bildu Madrileko aurrekontuen negoziazioan sartu izana. ETBn emandako elkarrizketa batean esan du EH Bildu Madrilen PSOErekin aurrekontuen negoziazioan sartu izanak ez duela eragin Jaurlaritzan, EAJ eta PSEren arteko gobernuan, nahiz eta ulertzen duen alderdi jelkidea «deseroso» sentitzea, koalizio subiranista Madrilgo negoziazioetan sartuta EAJri «lehiakide bat atera zaiolako, eta ez da txikia», Anduezak esan duenez. «Urteak igaro ditugu esanaz bidea politika zela, eta ez indarkeria. Une hori iritsi da».
PSOE-Podemosen gobernuak Madrilen aurrekontuak atera ahal izateko babesak behar zituen, eta ildo horretan kokatu du Anduezak EH Bilduren babesa bilatu izana: «EH Bilduren botoak beharrezkoak dira, eta akordio batera iritsi behar da. Ez dago besterik. Ez dago trukerik. Eta, espetxe politikarekin, legea betetzen ari gara».
EAJk Espainiako Gobernuak aurkeztutako aurrekontuekin izan dituen gorabeherak direla eta, sinetsita dago ordua iristen denean EAJk aurrekontuak babestuko dituela: «EAJk badaki Euskadira begirako politikan Madrilen duen rola oso garrantzitsua dela; ez dut aurrekontuetatik kanpo ikusten».
Aitor Esteban EAJko diputatuak, bestalde, baieztatu du asteburuan negoziazio betean segitu dutela Espainiako Gobernuarekin aurrekontu proiektuaren gainean, eta aurrerapauso gehiago izan direla esan du Onda Vascan. Dieselaren gaineko zerga ez igotzea, makina-erremintarentzat eta Zorrotzako tren geltokiko lanetarako diru sailak lortzea eta hezkuntza dualerako bidea ireki eta unibertsitatean sarbidea emateko akordioa lortzeak desblokeatu zuten lehen korapiloa, eta asteburuan aurrerapauso gehiago izan direla gehitu du Estebanek: «Baina oraindik argi-ilunak» daude.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190142/bidenek-antony-blinken-aukeratu-du-estatu-idazkari-kargurako.htm
|
Mundua
|
Bidenek Antony Blinken aukeratu du Estatu idazkari kargurako
|
Presidente hautatuaren aholkulari izan da Blinken hainbat urtez. Bidenek emakume afro-amerikar bat izendatuko du AEBen NBErako ordezkari kargurako.
|
Bidenek Antony Blinken aukeratu du Estatu idazkari kargurako. Presidente hautatuaren aholkulari izan da Blinken hainbat urtez. Bidenek emakume afro-amerikar bat izendatuko du AEBen NBErako ordezkari kargurako.
|
Joe Biden presidente hautatuak ez du oraindik erabakia ofizial egin, baina haren gertukoek zabaldu dute dagoeneko nor izango den urtarrilean kargua hartuko duen presidentearen Estatu idazkaria: Antony Blinken, urte luzez Bidenen atzerri gaietarako eta segurtasun nazionalerako aholkulari izandakoa, eta Barack Obamaren agintaldian Estatu idazkariorde karguan aritutakoa.
Donald Trump estatuburuaren lau urteko politikak irauli asmo ditu Bidenek, nazioarteko harremanetan aritua den aholkulari bat kargu horretarako izendatuz. Buruzagi demokratak dagoeneko iragarri du Parisko klima aldaketaren aurkako akordiora itzultzeko asmoa duela kargua hartu eta berehala —presidentetzarako bozak egin eta hurrengo egunean irten ziren AEBak akordiotik, Trumpen erabakiz—. Horrez gain, OME Osasunaren Mundu Erakundera itzultzeko asmoa ere aurreratu du Bidenek, eta Iranekiko akordio nuklearra berriz indarrean sartzekoa.
NBE Nazio Batuen Erakunderako AEBen ordezkaria nor izango den ere aurreratu dute Bidenen gertukoek. Obamaren agintaldian Afrikarako ordezkari izandako Linda Thomas-Greenfield hautatu du kargu horretarako, emakumezkoa eta afro-amerikarra.
Jake Sullivanek, Bidenen beste aholkulari batek, hartuko du segurtasun nazionalerako aholkulari kargua. Hillary Clintonen aholkulari lanetan aritu zen Sullivan, hura Estatu idazkari zen garaian, eta Obamarekin ere lan egin zuen haren bi agintaldietan. Bidenek presidentetzarako hautagaitza aurkeztu zuenean, berriz, haren lantaldean sartu zen Sullivan ere.
Michigan eta Pennsylvania
Michigango eta Pennsylvaniako bozetako emaitzak berretsiko dituzte gaur. Bietan irabazi zuen hautagai demokratak, nahiz eta Trumpek garaipena onartu ez eta «iruzurra» egin zutela esan. Buruzagi errepublikanoak auzitegietako borrokari eusten dio, nahiz eta asteburuan epaile batek atzera bota Pennsylvanian aurkeztutako salaketa. Epaiaren arabera, errepublikanoek aurkeztutako salaketa «espekulazioetan» oinarritzen zen, frogetan baino gehiago.
Auzitegi Gorenera heltzea da estatuburuaren legelari taldearen azken helburua, baina, hark salaketa tramitera onartuko balu ere, Trumpek iruzurraren frogak aurkeztuko beharko lituzke, ez bakarrik Pennsylvanian, baita estatu gehiagotan ere.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190143/hala-bedik-kereila-bat-aurkeztu-du-kazetari-baten-jarduna-oztopatu-zuen-ertzainaren-aurka.htm
|
Gizartea
|
Hala Bedik kereila bat aurkeztu du kazetari baten jarduna oztopatu zuen ertzainaren aurka
|
Ertzaintzak maiatzaren 8an mehatxatu zuen kazetaria, Talka espazio feminista husten ari zirela. «Kontraesanak» eduki arren, auzitara jotzea erabaki dute, prentsa askatasunaren aurkako eraso bat dela iritzita.
|
Hala Bedik kereila bat aurkeztu du kazetari baten jarduna oztopatu zuen ertzainaren aurka. Ertzaintzak maiatzaren 8an mehatxatu zuen kazetaria, Talka espazio feminista husten ari zirela. «Kontraesanak» eduki arren, auzitara jotzea erabaki dute, prentsa askatasunaren aurkako eraso bat dela iritzita.
|
Ertzain batek telefona kendu eta 300.000 euroko isuna jarriko ziola mehatxu egin zion Hala Bediko kazetari bati maiatzaren 8an, Gasteizen. Hain zuzen, Ertzaintza Talka espazio feminista husten ari zen une horretan, eta kazetaria, bere jardunean. Komunikabidearen arabera, mehatxu horrek ez zuen «inolako» oinarri juridikorik, eta, gainera, prentsa askatasunaren aurkako eraso bat izan zela uste du. Hala, adierazi du «kontraesanak» eduki arren auzitara jotzea erabaki dutela. Gaur aurkeztu dute ertzaintzaren aurkako kereila, Gasteizko Justizia Jauregian.
Hala Bedik jakinarazi duenez, ertzainak kazetariari adierazi zion ezin zuela grabatu, «pertsona fisiko bat» zela nabarmenduta. Are, Datuen Babeserako 2018ko maiatzaren 25eko Errege Dekretuak ere horrela agintzen zuela erantsi zuen. Hala Bediren ustez, ordea, kazetariari telefonoa kentzea, «gehiegikeria poliziala» izateaz gain, mehatxuak ez zuen oinarri juridikorik: «Herritar orok eskubidea du Polizia grabatzeko, jardunean ari diren funtzionario publikoak baitira; herritarren informaziorako eskubideak bermatzen du polizia ekinbidea dokumentatu ahal izatea».
Prentsa askatasunaren aurkako erasoa ere aipagai izan dute gaurko agerraldian. Ohartarazi dutenez, komunikabidearen aurkako erasoa ez ezik, prentsa askatasunaren aurkako erasoa ere izan zen, eta «onartezina» dela uste dute. Hain zuzen, erantsi dute «kezkaz» bizi dituztela azken urteetan prentsa askatasunaren alorrean egon diren erasoak, hala nola Espainiako mozal legearen aplikazioa eta Frantziako Gobernuak kazetariei ezarri nahi dizkien debeku berriak. Zehazki, Segurtasun Orokorreko Legea eztabaidatzen ari dira Frantzian, eta bertan badira zuzenean kazetariei eragingo dieten zenbait puntu.
Erasoak salatzeko, beraz, auzitara jotzea erabaki du Hala Bedik: «Sistema judizialera jotzeak kontraesanak sortzen badizkigu ere, Poliziaren inpunitateari eta prentsa askatasunaren aurkako erasoei aurre egiteko beste urrats bat dela ulertzen dugu». Hala ere, kereila aurkezteaz gain, beren lana egiten jarraituko dutela ere adierazi dute: «Informatzen, Poliziaren gehiegikerien irudiak zabaltzen eta eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu».
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190144/kai-nakai-reggaeton-euskaldun-eta-ahaldundua.htm
|
Kultura
|
Kai Nakai: reggaeton euskaldun eta ahaldundua
|
Iazko Durangoko Azokako Sormen Beka eskuratu ostean, bere lehen diskoa kaleratu du Iratxe Aguilera musikariak: 'Baimenik gabe'. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Jon Maia, Xsakara, STR eta Duplaren kolaborazioak ditu.
|
Kai Nakai: reggaeton euskaldun eta ahaldundua. Iazko Durangoko Azokako Sormen Beka eskuratu ostean, bere lehen diskoa kaleratu du Iratxe Aguilera musikariak: 'Baimenik gabe'. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Jon Maia, Xsakara, STR eta Duplaren kolaborazioak ditu.
|
Itxura batera, Iratxe Aguilera bakarrik igo da taula gainera, ordenagailu diskretu baten laguntza soilaz hedabideei bere lehen diskoko lehen bi singleak kantatzera, baina mugimendu handiagoaren parte sentitzen da musikaria. «Olatu berria deitu diogu fenomeno honi, urte hauetan hasi direlako talde asko musika mota hau egiten euskaraz; elkarrengandik oso gertu gaude, oso lagunak gara, eta hala deitzen diogu elkarri». Durangoko Azokak antolatutako Sormen Beka irabazi zuen iaz, eta, Kai Nakai izen artistikoa baliatuta, bederatzi abestiko diskoa aurkeztu du orain: Baimenik gabe. Reggaeton musika da proposamenaren oinarria, egilearen hitzetan, betiere euskaraz, eta ahaldunduta. «Beti esan da reggaetona oso matxista dela, eta guk erakutsi nahi izan dugu hau ere musika dela, eta musika berez ez dela matxista, eta gure hitzek kolektibo guztiak hartzen dituztela kontuan».
Martxoan atera zuen Kolpe izeneko singlea, eta jasotako harrerarekin pozarren dagoela adierazi du Aguilerak. «Mundiala izan zen jasotako hedapena». Egun, 60.000 entzunaldira bidean da Spotify plataforman, adibidez, eta 39.000 bisitara iristekotan dago abestiaren bideoklipa Youtuben. Beste bi single ere kaleratu ditu geroztik, Emoiztazu bihotz eta Ez dakit izenekoak, eta orain arte tantaka aurkeztutako hiru horiez gainera beste sei abesti ere bildu ditu orain diskoan.
Kolaborazio zerrenda esanguratsua ere badu diskoak. Tartean dira, adibidez, Aguilerak «olatu berria» deitutako mugimenduaren barruan koka daitezkeen Dupla, Xsakara eta STR musikarien parte hartzeak, baina bada Aguilerak ere «deigarri» hitzarekin kalifikatu duten beste bat: Mikel Urdangarinena. Eta, hain zuzen ere, Aguilerak harekin batera abesten duen «Denboraren atea» kantua hautatu dute diskoa abiatzeko. Juan Bautista Gamizek XVIII. Mendean Arabako euskalkian idatzitako kopla batzuk ditu oinarri abestiak, eta, abeslariaren hitzetan, hizkuntza berari eutsi arren, mundua ulertzeko modua, eta zehazki emakumeek munduan duten lekua ulertzeko modua, nola aldatu den kontatzen du abestiak.
Urdangarinen baietza
Errebotez heldu zen Urdangarin proiektura, Aguilerak onartu duenez. Beste belaunaldi bateko Gasteiz inguruko euskal abeslariren bat nahi zuten abestirako, baina ez zuten izen zehatzik buruan. Koldo Uriarte musikari eta teknikariak egin zituen zubi lanak. Haren estudioan grabatu du diskoa Kai Nakaik, eta Urdangarinek ere bertan amaitu berri zuen bere hurrengo diskoa izango dena. Urdangarini ea kolaboratuko ote zuen galdetzeko eskatu zioten Uriarteri. Hark ez zuen argi ikusi, baina proposatu egin zion, halere, eta baietz erantzun zuen Urdangarinek, pentsatzeko hartutako egun baten ostean. Aguilera: «Estudioan lanean ari ginela, atea jo zuen norbaitek; ireki eta Urdangarin agertu zen, ea zer letra abestuko zuen».
Jon Maia bertsolari, gidoilari eta letragileak sortu ditu diskoko hitz gehienak. Aguilerak buruan zer zerabilen aipatzen zion, eta, gero, Maiak bilakatu ditu kezka eta ideia horiek abesti. «Hasieratik oso ondo konektatu genuen. Oso inplikatuta egon da proiektuan, eta uste dut bere konfort gunetik ateratzea izan dela hau beretzat». Eskerrak ere eman dizkio, horregatik, musikariak. «Pentsatzen dudana hain ongi erakustegatik». Letretan begi bistakoak dira, adibidez, genero rolei aurre egiteko asmoa zein mota guztietako harremanak bizitzeari buruzko aldarriak.
Zuzenerako «show bat»
Joseba Razkin Deep Soda proiektuko kide eta Kai Nakairen managerrak gogoratu duenez, Instagram plataformaren bidez izan zuen lehenengoz Aguileraren berri, baina lehen momentutik ikusi zion «zerbait berezia». Durangoko Azokako Sormen Bekan izen ematera animatu zuen orduan, eta irabazle suertatu zen haren proiektua.
Singleak kaleratu eta publikoaren erantzuna jaso arren, Aguilerak ez du orain arte zuzeneko emanaldirik emateko aukerarik izan, eta, horregatik, Durangoko Azokan abenduaren 4an Plateruenan eskainiko duena izango du lehen kontzertua. Alboan DJ bat eta bi dantzari dituela agertuko da abeslaria agertokira kasu horretan. «Show bat izango da, e!», eman du abisua.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190145/gizonezko-bat-atxilotu-dute-bikotekide-ohiari-erasotzeagatik.htm
|
Gizartea
|
Gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohiari erasotzeagatik
|
Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu zuen, atzo, 85 urteko erasotzailea. Hilketa saiakera leporatu diote, andreari labanaz eraso egin eta sastakatzeagatik. Gasteizko Epaitegian dago kasua.
|
Gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohiari erasotzeagatik. Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu zuen, atzo, 85 urteko erasotzailea. Hilketa saiakera leporatu diote, andreari labanaz eraso egin eta sastakatzeagatik. Gasteizko Epaitegian dago kasua.
|
Arratsaldean eraso zion gizonezkoak bikotekide ohiari, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Poliziaren arabera, labanaz oldartu zitzaion andreari, eta hark bere burua defendatu zuen, baina gizonak zauriak egin zizkion besoan eta eskuetan. Andreak sastakadak ditu.
Arabako Alea-k jaso duenez, inguruko zenbait bizilagunek geldiarazi zuten erasotzailea, eta, ondoren, Udaltzaingoari eta anbulantziari deitu. Gizonezkoa atxilotu, eta emakumea ospitalean artatu zuten —arriskutik kanpo dago—. Erasotzaileak polizia etxean eman du gaua, eta gaur edo bihar pasatuko da Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Gasteizko Epaitegitik. Hilketa saiakera leporatu diezaiokete.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190146/bilbo-estibak-uko-egin-dio-jaurlaritzaren-bitartekaritzari-bilboko-portuko-gatazkan.htm
|
Ekonomia
|
Bilbo Estibak uko egin dio Jaurlaritzaren bitartekaritzari Bilboko portuko gatazkan
|
Zamaketa enpresek itxitzat eman dituzte negoziazio eta bitartekaritza bide guztiak, eta arbitraje loteslea onartuko dute bakarrik
|
Bilbo Estibak uko egin dio Jaurlaritzaren bitartekaritzari Bilboko portuko gatazkan. Zamaketa enpresek itxitzat eman dituzte negoziazio eta bitartekaritza bide guztiak, eta arbitraje loteslea onartuko dute bakarrik
|
Bilboko portuko zamaketarien lan gatazka kale itxi batean sartzen hasia da. Bilbo Estiba portuko zamaketa enpresak batzen dituen elkarteak uko egin dio Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza proposamenari. Zamaketarien sindikatuek egin zuten eskaera iragan astean, baina aldeetako batek muzin eginez gero ez da beharrezkoa parte hartzea. Are gehiago, Bilbo Estibak jakinarazi du itxitzat ematen dituela arbitraje loteslea ez den negoziazio bide guztiak.
Zamaketariek hilabete eta erdi daramate greban, eta astelehenean 24 orduko lanuzteen hamabosgarren eguna dute. Iragan ostiralean, korapiloa askatzen hasteko eskaintza bat jarri zuten mahai gainean, baina Bilbo Estibak uko egin dio. Jaurlaritzaren Lan Sailari bitartekari lana egin zezala eskatu zion, negoziazioei berrekiteko. Hark onartu zuen, «sortzen ari den egoerarengatik, eta greba Bilboko portuan eta Euskadiko ehun produktiboan izaten ari den eraginarengatik». Bitartekaritza onartzea, baina, ez da beharrezkoa, eta Bilbo Estibak ezetz esan du.
Bilbo Estibak, honenbestez, konponbide bakarra onartuko du: arbitrajea. Enpresen eta langileen arteko gatazketan inposatu daitekeen figura bat da, eta haren ebazpenak derrigorrez bete behar dira. Normalean eragin publiko handiko auzietan bakarrik erabili izan da. Zamaketarien sindikatuek saihestu nahi zuten bide bat da. Espainiako Gobernuaren bitartekaritza eskatzea beste aukera bat da, hark baitu azpiegitura kudeatzeko eskumena.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190147/bc3-ren-eskutik-euskara-mundura.htm
|
albisteak
|
BC3-ren eskutik, euskara mundura
|
BC3 zentroa erakusleiho bat da euskararentzat; euskara plan bat jarriko dute martxan datozen hilabeteotan.
|
BC3-ren eskutik, euskara mundura. BC3 zentroa erakusleiho bat da euskararentzat; euskara plan bat jarriko dute martxan datozen hilabeteotan.
|
«Euskara, habil mundu guzira». Hala idatzi zuen Bernart Etxeparek Kontrapasa olerkian, 1545. urtean. Xabier Lete eta Erramun Martikorena musikariek jarri zioten gerora ahotsa olerki horri, eta modu horretan ailegatu da euskaldun askorengana. Urteak igaro dira, baina euskara mundura zabaltzeko nahiak segitu egiten du. Zeregin horretan aritzen da, esaterako, BC3 Klima Aldaketa aztertzen duen Bikaintasun Ikerketa Zentroa. BC3ren lehengaia, baina, ez da hitza, ikerketa eta zientzia baizik. Jakina da ingelesak indar eta pisu handia duela zientzian, eta BC3ko kideek argi daukate euskarari toki bat eman nahi diotela: horregatik, ikerketa zentroko kudeaketa euskaraz egiteaz gain, Euskaraldian parte hartzea erabaki dute, eta hiru arigune sortu dituzte: harrera, komunikazio taldea eta administrazio taldea.
2008. urtean jarri zituen zimenduak BC3 zentroak, Eusko Jaurlaritzak sustatutako BERC - Basque Excellence Research Centre programaren barruan. Hamar urte geroago, egiten duen lanak merezitako aitortza jaso zuen, eta 2018an Bikaintasunaren Maria de Maeztu akreditazioa lortu zuen, estatu mailakoa. Akreditazio hori klima aldaketaren inguruko ikerketaren kalitatearen eta BC3k nazioarte mailan egiten duen lanaren isla argia da. Baina ezer ez da musu truk, eta are gutxiago maila horretara ailegatzeko: behar-beharrezkoa da goi mailako lantalde bat izatea. Gaur egun, 78 profesionalek dihardute zentro horretan. Zazpik zentroaren administrazio eta kudeaketan egiten dute lan, eta gainerakoak, berriz, ikerlariak eta teknikariak dira. Horien guztien artean, hogei bat lagun euskaraz hitz egiteko edota ulertzeko gai dira: ia herena.
Aurten ez da izango BC3ko langileek Euskaraldian parte hartzen duten aurreneko aldia, aurreko egitasmoan ere norbanako moduan aritu baitziren ahobizi eta belarriprest roletan. Oraingo honetan, norbanakoen konpromisoa zertan datzan zehatzago ulertu nahi izan dute, eta, ariketa modu kolektiboan egiteko aukera emanda, entitate mailan ere parte hartzea erabaki zuten. Horiek horrela, ariketa soziala bera eta euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin, lau lagunez osatutako talde bat sortu zuten entitatean. Talde horren eginkizun nagusia ariguneak identifikatzea, lankideak animatzea eta gainerakoei egitasmoen berri ematea izan da. Izan ere, egitasmo andana antolatu dute: BC3ko ariguneei buruzko bideo laburrak sortu dituzte, BC3n dauden ikerketa ildoen euskarazko azalpenak eman dituzte, eta Twitter sare sozialaren bidez zabaldu, besteak beste. Haatik, BC3ko langile guztiei euskarara hurbiltzeko gonbidapena egiten diete. Gainera, uste dute nazioarteko ikerketa zentro batean lan hizkuntza euskara bera izatea sekulako erakusleihoa dela, munduko jende andana joaten baita zentrora, eta bisitariak horren lekuko izaten baitira.
Arigune naturalak
Nerea Ortiz BC3ko gerenteak azaldu duenez, entitatean identifikatu dituzten hiru ariguneak modu naturalean sortutakoak dira: «Aldez aurretik sortuak zeuden, eta, Euskaraldiari esker, nolabait azaleratu egin dira, eta identifikatu egin ditugu». Esan bezala, administrazio-kudeaketa sailean kokatutako ariguneak dira hirurak, eta Ortizek adierazi du horren atzean badagoela arrazoi nagusi bat: «Zientziaren arloan, orokorrean, gazteleraz edo ingelesez lan egiten dugu». Ildo beretik, nabarmendu du haien kasuan «erronka bat» dela euskara lan hizkuntza izatea: batetik, lantaldearen herena baino ez delako Euskal Herrikoa; eta, bestetik, zientzian mugikortasuna asko baloratzen delako, eta, egun, ingelesa da arlo horretan gailentzen den hizkuntza. Hori dela dela, esan du, haien kasuan bezala, administrazioaren egunekoan lan hizkuntza euskara izatea «lorpen bat» dela. Lorpen hori handitu egin nahi dute, eta euskara plan bat abiatuko dute laster. «Gure helburua BC3n euskararen presentzia eta erabilera handitzea da, baita euskara zentroaren kudeaketa sisteman txertatzea ere». Abenduan ekingo diote: diagnostiko bat, hizkuntza politikaren inguruko hausnarketa bat eta lau urteko plan bat zehaztuko dute.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190148/amazonen-banaketa-gunea-itxi-du-baionako-monoprix-saltegiak.htm
|
Ekonomia
|
Amazonen banaketa gunea itxi du Baionako Monoprix saltegiak
|
Bizi mugimenduak hura salatzeko ekintza bat egin zuen joan den astean
|
Amazonen banaketa gunea itxi du Baionako Monoprix saltegiak. Bizi mugimenduak hura salatzeko ekintza bat egin zuen joan den astean
|
Baionako Monoprix saltegian ez da gehiago Amazonen erositako produkturik jasotzen ahal, oraingoz. Bizi mugimenduak jakinarazi duenez, saltegiko zuzendaritzak banaketa gunea ixtea erabaki du, altermundialistek iragan astean hura salatzeko egin zuten ekintzaren ondotik. Bizik zabaldu duen argazkiaren arabera, afixa bat ezarri du Monoprix saltegiko zuzendaritzak banaketa gunearen gainean: «Ez genuen gogo handirik hemen saldu ezin duguna bertan jasotzeko». Bizi-k zehaztu du Monoprix saltegiko gunea eta Ipar Euskal Herriko gainerako banaketa guneak «behin betiko» ixteko ekintzak egiten segituko dutela.
Bizi mugimenduko kide batzuk Monoprix saltegira sartu ziren joan den asteazkenean, eta bertan zegoen Amazonen banaketa gunea blokeatu zuten momentu batez. Klima krimenaren eszena idatzi zuten zintak itsatsi zituzten banaketarako autozerbitzu gunearen gainean, eta, Amazon, saltegi txikien hiltzaile eta Amazon, ez hemen ez inon zioten pankartak agertu zituzten beste kide batzuek. Saltegi txikiak itxiak diren bitartean Amazon banaketa enpresak halako «pribilegioak» izatea salatzen dutela azaldu zuen Olivier Hirigoien Biziko kideak.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190149/lilurak-zeharkatutako-bizitzak.htm
|
Kultura
|
Lilurak zeharkatutako bizitzak
|
Yurre Ugartek zortzi narrazio bildu ditu Lilurabera liburuan. Emakumeak dira protagonista istorio ia guztietan; sorkuntza ogibide duten pertsona «normalak», idazlearen esanetan. Alberdania argitaletxearekin plazaratu du bere bigarren ipuin bilduma.
|
Lilurak zeharkatutako bizitzak. Yurre Ugartek zortzi narrazio bildu ditu Lilurabera liburuan. Emakumeak dira protagonista istorio ia guztietan; sorkuntza ogibide duten pertsona «normalak», idazlearen esanetan. Alberdania argitaletxearekin plazaratu du bere bigarren ipuin bilduma.
|
Orain dela hiruzpalau urte idatzi zituen Yurre Ugartek Lilurabera liburuko narrazio gehienak. Iazkoa du, ordea, Amnesia anderea izeneko kontakizuna. Bertan ageri da lilura hitza lehen aldiz, pertsonaia baten ahotan. «Hori idatzi nuenean konturatu nintzen hor zegoela ipuin hori gainerakoekin lotzen zuen haria, eta ia guztietan agertzen zen ezaugarri bat zela lilura, kontakizun horietako protagonistak zeharkatzen dituena». Ordura arte liburu proiektu ere ez zena narrazio bilduma bilakatu zitzaion idazleari. Alberdaniarekin plazaratu berri du bere bigarren ipuin liburua dena.
Zortzi narrazio bildu ditu idazleak lan berrian: zazpi fikziozko, eta «bizi-kronika literario musikal» deitu duen azken bat. Eta lilura da, Ugartek berak azaldu bezala, guztiak lotzen dituen ideia. «Liluraberatasunaren kontzeptuak erakartzen nau, lotzen delako gizakiok daukagun zaurgarritasunarekin. Asko interesatzen zait hori esploratzea: Zerk liluratzen gaitu? Zerk ez? Eta zergatik? Gizakion zaurgarritasuna dago atzean». Arteari edo sorkuntzari lotutako ogibideak dituzten emakumeak jarri ditu protagonista ia ipuin denetan: argazkilari bat, diseinatzaile ohi bat, kultur kudeatzaile bihurtutako artista bat, kazetari bat, pop-ari buruzko tesia lantzen ari den doktoregai bat... «Lilurak emakumeongan ezaugarri jakin batzuk hartzen ditu, eta emakume horiek artistak edo sortzaileak direnez, are gehiago. Lilurapean dabiltzan pertsonaiak dira azkenean, edo ibili ziren eta egun ez dabiltza, baina horri buruzko kontakizuna egiten dute».
Idazleak azaldu du narrazioak idazten hasi zenean ez zuela liluraren kontzeptua buruan, pertsonaietako batek eman ziola gakoa. Eta beste pertsonaia baten bidez heldu zela liburua kontzeptu horren bueltan borobiltzera. Orain dela hilabete batzuk idatzi zuen Arintasuna izeneko ipuina, argazkilari bat protagonista duena. «Eta hara non argazkilari honek darabilen esku artean liburu bat, non lilurari buruzko hausnarketa bat agertzen den». Susan Sontagen liburu bat aipatzen du pertsonaia horrek, eta hark liluraz ematen duen definizioa ageri da liburuan —hasierako aipuetan ere jaso du idazleak—. «Orduan ja zirkulua itxi zen; pertsonaiek berek eraman ninduten liluraren inguruko hausnarketara».
Sorkuntzarekin eta, zehatzago, «pop kultura edo kultura popularrarekin» duten harremana da istorioetako pertsonaiak batzen dituen beste ezaugarrietako bat. «Ez dut bereizten kultura jasoaren eta ez-jasoaren artean; gaur egun, dena da kultura popularra. Eta horren barruan artista deitutakoak dira protagonista gehienak. Baina aldarrikapenen bat baldin badago liburu honetan, da pertsona normalak direla. Okin batek, abokatu batek, aseguru-saltzaile batek edo irakasle batek dauzkan bizitzeko zailtasun eta erraztasun guztiekin». Gizarte kapitalistatik eratorritako «kontraste bat» aipatu du Ugartek: ia artista guztiak bizi dira prekaritatean, eta, aldi berean, haiek eginiko «produktuek» lilura sortzen dute. Edonola ere, beren bizitza arruntetan dituzten zailtasunak kontatzea interesatu zaio. «Fikzioaren bidez esploratu egiten dudan zerbait da hori: ez dut esplikatzen».
Halaber, memoria da narrazioetako beste gako nagusietako bat. Ez alferrik, Amnesia Anderea eta Lady Amnesy dira ipuinetako biren izenburuak. Uneren batean, pertsonaia guztiek begiratzen dute atzera, dauden egoerara zerk eraman zituen edo «behinola zeren lilurapean zeuden» kontatzeko. Eta azken atalean, idazlea bera izan da nolabait memoria ariketa hori egin duena. «Nik egiten dut atzerako begirada, nire memoriaren bidez, eta 80ko hamarkadako urte batzuetan ni liluratu ninduten erreferentzia literario eta musikalen berri ematen dut. Uste dut horrek borobiltzen duela bilduma apur bat».
Eszena arruntak, «magiaz»
Ugarte ez dela «ezpal bakar bateko idazlea» izan, eta hainbat bide ibili izan dituela idazketan gogora ekarri du Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editoreak. Ikus-entzunezko lanen zuzendari, gidoilari eta ekoizle jardun du, antzerkirako bi lan idatzi ditu, haur eta gazte literaturan ere plazaratu du alerik, eta komikigintza ere landu du —Joana Maiz (Harriet, 2019) zuen orain arte lanik berriena, Joseba Larretxe Josevisky marrazkilariarekin batera ondutako eleberri grafikoa—. Narraziogintzan, Gasolindegian (Alberdania, 2010) bilduma plazaratua zuen.
Ugarteren idazkeraren ezaugarrien artetik, «zorroztasun narratiboa» nabarmendu du editoreak: «Idazleak eskura dituen lanabesak aukeratzean hartzen diren erabakiek baldintzatu egiten dute idazkera. Horretan oso zorrotza da, aukeratzen dituen baliabideen araberako eraikuntza literarioa egitean. Zorrotz heltzen dio bere buruari ezarri dion estrategiari». Horrekin batera, ikus-entzunezkoen arloko jardunak ekarri dion eskarmentuagatik ziurrenik, «pertsonaiak perfilatzen eta agertokian mugiarazten maisua» dela goraipatu dio editoreak, baita elkarrizketak eraikitzen ere. Giroak, garaiak eta haien ingurumariak azaltzeko «abilezia berezia» ere aitortu dio. «Gehienetan ez ditu gertaera harrigarriak aukeratzen; egunerokotasunarekin lotura handia duten giro, eszena eta pertsonak izan ohi dira. Baina magia berezia du horiek tratatzeko, gauza arruntetatik alderdi ez hain arruntak ateratzeko».
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190150/nafarroan-ostatuak-ireki-ahalko-dituzte-ostegunetik-aurrera.htm
|
Gizartea
|
Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera
|
Hala baieztatu die Nafarroako Gobernuak ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Gobernuak neurriak malgutzeko emango duen lehen pausoa da.
|
Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera. Hala baieztatu die Nafarroako Gobernuak ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Gobernuak neurriak malgutzeko emango duen lehen pausoa da.
|
Azken asteetan hobera egin dute koronabirusaren datuek Hego Euskal Herrian eta, bereziki, Nafarroan. Hori dela eta, Nafarroako Gobernua pixkanaka neurriak malgutzen hasiko dela dirudi, eta ostegunetik aurrera emango du lehen pausoa: tabernak eta jatetxeak berriz zabaltzeko baimena emango du. Terrazak soilik erabili ahalko dituzte, eta ez barnealdeak. Hala erabaki du gaur arratsaldean Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak, ostalarien ordezkariekin izandako bileran.
Txibiteren gobernuak jakinarazi duenez, lehen pauso bat soilik da erabakia, eta aurrerantzean erabakiko da neurriak gehiago malgutu edo ez, «betiere ostalariekin adostuta». Pauso horiek emateko aldagaiak ere zehaztu dituzte, eta hiru astean behin berrikusiko dute egoera.
Gobernua hasi da neurri berrien berri emateko infografiak osatzen, bai ostalarientzat eta bai bezeroentzat. Lehengoekin alderatuta, ordea, ez da berrikuntza handirik izango: eskuak garbitzea, metro eta erdiko tartea mantentzea...
«Pauso txiki bat»
Ana Beriain Nafarroako Ostalarien Elkarteko presidentea pozik agertu da erabakiarekin, baina argi utzi du pauso txiki bat besterik ez dela; abenduko zubian ostatuen barnealdeak ireki ahal izatea eskatu du: «Negozio askorentzat ez da errentagarria izango terrazak soilik zabaltzea».
Nafarroako Gobernuari aukera horren inguruan gogoeta egitea galdegin dio.
|
2020-11-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/190151/nafarroan-ostatuak-ireki-ahalko-dituzte-ostegunetik-aurrera.htm
|
Gizartea
|
Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera
|
Nafarroako Gobernuak hala baieztatu die ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Neurriak malgutzeko gobernuak emango duen lehen pausoa da.
|
Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera. Nafarroako Gobernuak hala baieztatu die ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Neurriak malgutzeko gobernuak emango duen lehen pausoa da.
|
Azken asteetan hobera egin dute koronabirusaren datuek Hego Euskal Herrian, eta, bereziki, Nafarroan. Hori dela eta, Nafarroako Gobernua pixkanaka neurriak malgutzen hasiko dela dirudi, eta ostegunetik aurrera emango du lehen pausoa: tabernak eta jatetxeak berriz zabaltzeko baimena emango du. Terrazak soilik erabili ahalko dituzte, eta ez barnekaldeak. Hala erabaki du gaur arratsaldean Nafarroako Gobernuko Osasun sailak, ostalarien ordezkariekin izandako bileran.
Txibiteren gobernuak jakinarazi duenez, lehen pauso bat soilik da erabakia, eta aurrerantzean erabakiko da neurriak gehiago malgutu edo ez, «beti ere ostalariekin adostuta». Pauso horiek emateko aldagaiak ere zehaztu dituzte, eta hiru astean behin berrikusiko dute egoera.
Gobernua hasi da neurri berrien berri emateko infografiak osatzen, bai ostalarientzat, baita bezeroentzat ere. Lehengoekin alderatuta, ordea, ez da berrikuntza handiri izango: eskuak garbitzea, metro eta erdiko tartea mantentzea...
«Pauso txiki bat»
Ana Beriain Nafarroako Ostalarien Elkarteko presidentea pozik agertu da erabakiarekin, baina argi utzi du pauso txiki bat besterik ez dela; abenduko zubian ostatuen barnekaldeak ireki ahal izatea eskatu du: «Negozio askorentzat ez da errentagarria izango terrazak soilik zabaltzea».
Nafarroako Gobernuari aukera horren inguruan gogoeta egitea galdegin dio.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190186/oiartzungo-ondarea-ezagutzeko-parada.htm
|
albisteak
|
Oiartzungo ondarea ezagutzeko parada
|
Oiartzungo ondare aberatsa biltzen duen webgune bat osatu du udalak, berrehun fitxa inguru dituen katalogo batekin. Oso erraza da edonork erabiltzeko.
|
Oiartzungo ondarea ezagutzeko parada. Oiartzungo ondare aberatsa biltzen duen webgune bat osatu du udalak, berrehun fitxa inguru dituen katalogo batekin. Oso erraza da edonork erabiltzeko.
|
Oiartzungo historia oso aberatsa da, eta denboran zehar kultur ondarearen arrasto ugarik iraun du Oiartzungo lurretan, materialek zein immaterialek. Kultur ondarea ezinbesteko tresna da herrien identitatea eraikitzen laguntzeko, iragana ezagutzeko, oraina ulertzeko eta etorkizuna lantzeko. Horrela, ondareak duen garrantziaz jabetuta, udalak herritarren eskuetan jarri nahi izan du, datu base zabal baten eta www.ondarea.oiartzun.eus webgunearen bitartez. Oiartzungo Udalak azaroaren 6an aurkeztu zuen, Ondarearen Jardunaldiei hasiera emateko ekitaldian.
Erabiltzeko oso erraza da. «Hori zen helburuetako bat, erabiltzeko erraza izatea herritarren esku egoteko eta beraiek lasai erabil zezaten», Iosune Cousillas Oiartzungo Udaleko Kultura zinegotziak azpimarratu duenez.
Balio handiko ondarea
Webgunean dagoen Oiartzungo ondare material eta immaterialen katalogoak berrehun fitxa inguru ditu. Horrez gain, herriko argazkiak eta bideoak ere badaude. Oiartzunen dagoen ondare guztiari buruzko informazioaren berri jakin daiteke. Besteak beste, Arditurri, Luberri eta Soinuenea museoak. Arditurriko meategiak, Beloaga gaztelua, Berin, Galtzaberri, Okillegi eta Makinetxe zentralak, Mairubaratzen begiralekua, Ofita zamatokia, Olaberria zubia, Olaberriako labea, garbitoki publikoa, hilarriak, jauregiak, elizak, ermitak, dorretxeak, baserriak, etxeak, burdinolak, errotak, dolareak, monumentuak, eskulturak, pinturak, erretaulak, harrespilak, trikuharriak, karobiak, txondorrak, eguzki erlojua, eta baita Manuel Lekuonaren ondare dokumentala eta Txomin Perurena txirrindulariaren trofeo bilduma ere.
Balio handiko ondarea da, oso aberatsa. «Oso aberatsa da gure herrian dagoen ondarea. Azken urte hauetan oso lan polita egin da hori dena biltzen. Oiartzungo herriak eta Udalak sentsibilitate handia eduki dute hori dena jasotzeko, eta orain ikusi dugu informazio asko daukagula gure ondarearen inguruan eta horrek aukera eman digula hori dena orain herritarren esku jartzeko. Ondare aldetik, aberatsa da gure herria, eta aberastasun hori jasotzea izan da erabaki hoberena, hori dena orain bildua dugulako».
Historiaren eta sustraien berri jakitea garrantzitsua baita aurrera begiratzeko. «Garrantzitsua da herritarrek jakitea nondik datozen, gure aurrekoek zer egiten zuten, zeri ematen zioten balioa. Hori dena jakiteak eta balioan jartzeak aukera ematen digu gero nora joan nahi dugun erabakitzeko».
Proiektu parte hartzailea da. Webgunean, edozein herritarrek fitxak gehitu eta osatu ditzake. «Webgunea horretarako dago bideratua. Harremanetarako atalean jartzen du edonork parte hartu nahiko balu edo fitxa bat erantsi, aukera duela hori egiteko oso era errazean. Guk horretara animatzen ditugu herritarrak, parte har dezaten. Agian badaude gauza batzuk oraindik ez dakizkigunak edo bildu ez ditugunak, eta herritarrek horrelako informazioa izanez gero, helburua litzateke gurekin harremanetan jartzea eta webgunean zintzilikatzea; guk gero hori kudeatuko genuke».
Webgunearen bidez, Oiartzungo ondareari buruzko nondik norako guztiak jakin daitezke. OIARTZUNGO UDALA
Ondare Mahaia
Oiartzungo hainbat herritarrek herriko ondareari buruzko interes, zaletasun eta ilusio handia dute, eta haien ekarpena nabarmena izan da Oiartzungo ondareari buruzko webgunea sortzeko, Iosune Cousillasek azaldu duenez. «Bestela, une honetan ez genuke izango hainbesteko informazioa».
Era berean, aipagarria da Oiartzungo Udalak azken berrogeita hamar urteotan lan handia egin duela herriko ondarea biltzen zenbait liburu, aldizkari eta ikus-entzunezkotan. 2018an ondarearen inguruko lanketa jarraitua egiten hasi zen, eta ordutik elkarlanean aritu da Ondare Mahaia osatu duten norbanakoekin eta eragileetako ordezkariekin.
Horrela, webgunea Ondare Mahaitik sustatutako proiektua izan da. «Ondare Mahaia da gure tresna honekin guztiarekin aurrera jarraitzeko. Gure ondare guztia bildu, sailkatu eta ordenatu egin dugu, eta herritarren esku jarri dugu, baina lan hau ez dago inondik inora bukatuta. Gure herria bizirik dago, eta oraindik beste gauza asko izango ditugu biltzeko. Horretarako, herritarrak animatzen ditugu parte har dezaten, eta beren ekarpena egin nahi badute hurbil daitezen: oso eskuragarri gaude».
Arizmendienea etxea
Webgunea sortu eta martxan jartzeaz gain, Oiartzungo Udalak ondarea berreskuratzeko lanak egiten jarraitzen du. Besteak beste, Arizmendienea etxean. «XVIII. mendeko eraikin bat da, Udalak orain dela urte batzuk erosi duena. Gure helburua da etxe hori mantentzea dagoen bezala eta herritarrei laster zabaltzea. Gure ondarearen euskarri fisikoa izango da, webgunea euskarri birtuala den bezala. Arizmendienea gure ondarea adierazten duen eraikina izango da».
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.ondarea.oiartzun.eus.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190187/labanaz-eraso-egin-diote-andre-bati-donostian-eta-larri-dago.htm
|
Gizartea
|
Labanaz eraso egin diote andre bati Donostian, eta larri dago
|
Bikotekidea atxilotu dute erasotzailea izatea leporatuta; 52 urteko gizonezko bat da.
|
Labanaz eraso egin diote andre bati Donostian, eta larri dago. Bikotekidea atxilotu dute erasotzailea izatea leporatuta; 52 urteko gizonezko bat da.
|
Emakume batek labanaz egindako eraso bat pairatu du gaur goizeko bostak aldera Donostian, eta larri dago, erietxean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, berehala hasi dute gertatutakoa argitzeko ikerketa, eta andrearen bikotekidea atxilotu dute, erasotzailea izatea egotzita, 52 urteko gizonezko bat. Erasoa Gros auzoko pentsio batean gertatu da.
Polizia iturriek adierazi dute andrazkoak gutxienez bi labankada dituela, lepo aldean. Azaldu dute, halaber, aurrez emakumeak bikotekidearen partetik indarkeria matxista pairatu zuela erakusteko espedienterik ez dutela atzeman erasoaren gainean abiatu duten ikerketan.
Ertzainek eta Donostiako udaltzainek batera jardun dute operazio honetan.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190188/frederic-haranburu-xistor-espetxetik-atera-da-30-urteren-ondoren.htm
|
Politika
|
Frederic Haranburu 'Xistor' espetxetik atera da, 30 urteren ondoren
|
Eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du urte eta erdiz, eta «baldintza zorrotzak» izanen ditu zortzi urtez.
|
Frederic Haranburu 'Xistor' espetxetik atera da, 30 urteren ondoren. Eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du urte eta erdiz, eta «baldintza zorrotzak» izanen ditu zortzi urtez.
|
Frederic Haranburu Xistor euskal presoak astearte goizean utzi du atzean Lannemezaneko kartzela (Okzitania). Espetxearen atarian zain zituen gertukoak, eta haiek egin diote lehen harrera, Senpereko (Lapurdi) bidea hartu aitzin. 30 urte gatibu izan ondoren, gaurtik aitzina etxean jarraituko du zigorra betetzen, epaitegiak baldintza zorrotzak ezarri baitizkio: eskumutur elektronikoa eraman beharko du hemezortzi hilabetez, eta zenbait neurri bete beharko ditu zortzi urtez. Urriaren 27an onartu zuen haren baldintzapeko askatasun eskaera Parisko Dei Auzitegiak, egiten zuen hirugarrena. «Gaur dugun pozak ez du gorde behar ez dela zinezko askatasun bat. Beste modu batez, baina, kondena betetzen segituko du», adierazi zuen orduan Maritxu Paulus Basurko abokatuak. Orotara, 30 urte eta 234 egun ditu preso Haranburuk.
EHBai-k «besarkadarik bero eta estuena» helarazi die Haranbururi eta bere senide eta lagunei. Ezkertiar eta abertzaleen iritziz «aurrerapauso politiko inportantea» da Haranburu presondegitik ateratzea, eta Ipar Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialak bultzaturiko «gogoeta, elkarrizketa eta ildo mobilizatzailearen» ondorio zuzena dela adierazi du; «kolektiboki lortutako urratsa». Hala ere, urteetan zehar Haranburuk eta bere senideek «jasan behar izan dutena» gogoratu dute: «GAL-en atentatua, orain arte luzatutako baldintzapeko askatasun guzien ukazioa, dispertsioa, eritasuna eta abar». EH Baik aldarrikatu du Haranbururen baldintzapeko askapena onartzeko erabakiak ez duela «salbuespen bat» izan behar. «Mobilizazioak bere emaitzak ekarri ditu, eta horretan segitu behar dugu Jakes, Ion, Unai eta azken euskal preso eta iheslari politikoak etxeratu arte».
Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak «ongietorria» egin dio astearte honetan Parisko Dei Auzitegiak Haranburu baldintzapean aske uztea onartzeko hartu duen erabakiari. Agiri batean zehaztu du lehen aldia dela ministerio publikoak kontrako errekisizioak eginik ere baldintzapean aske geratzeko eskaera batean Parisko Dei Auzitegiak halako erabaki bat hartzen duela. «Orain arte, lehen instantziako epaileek baizik ez zuten onartu Haranbururen eskaera. Baina, terrorismoaren kontrako fiskaltzak dei egiten zuen sistematikoki, eta Dei Auzitegiak fiskalaren errekisizioak segitzen zituen».
Ipar Euskal Herriko hautetsiek eta bakegileek osatzen dute Ipar Euskal Herriko ordezkaritza, eta, 2017ko apirilean ETAren armagabetzea gauzatu denetik, Frantziako Justizia Ministerioarekin zuzeneko elkarrizketak izan ditu, euskal presoen auzia konpontzeko helburuarekin. «Erabaki judizial honek 2011n Euskal Herrian hasitako bake prozesuaren inguruan Frantziako justiziak duen ikuspegi aldaketa islatzen duela sinetsi nahi dugu», adierazi dute. «Inoiz baino gehiago, Euskal Herriak bere historiako orrialde berri bat irekitzeko asmoa du, Xistor Haranburuk bezala, 30 urte bete dituzten presoentzat baldintzapeko askapena baimenduz», azpimarratu dute, Jakes Esnal eta Jon Kepa Paroten kasuei erreferentzia eginez. «Gure aldetik, adi segituko dugu, gatazkaren ondorioei maila guztietan konponbidea ekarriko dien urratsen alde lan eginez».
Ordezkaritzako kide Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak Deia egunkariari asteburuan emaniko elkarrizketa batean, iragarri zuen Frantziako Justizia Ministerioarekin bilduko direla aurki. «[Ipar Euskal Herriko] parlamentariak ministerioko kabinetearekin bilduko dira, eta, ondoren, Eric Dupont Moretti ministroarekin bilkura eginen dugu», adierazi zuen. Uztailean izendatu zutenetik Frantziako Justizia ministroarekin eginen duten lehen bilkura da. COVID-19ak kutsatu duen eta larriki gaixo den Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren egoera ere aipagai izanen dutela iragarri zuen Etxegaraik.
Bizi guztiko zigorra
1990eko apirilaren 4an atxilotu zuten Haranburu, Jon Kepa Parot eta Jakes Esnalekin batera, ETAren Argala komandoko kidetzat jota. Beste hainbat lagun ere atxilotu zituzten operazio berean. Bi egun lehenago, Unai Parot atzeman zuten, Sevilla (Espainia) ondoko herri batean —Santaponcen—, errepide kontrol batean. Haranbururen, Parot anaien eta Esnalen atxiloketek harridura sortu zuten, lehen aldia baitzen ETAn pisuzko zeregin batean aritu zirena Ipar Euskal Herriko lagun batzuk. Poliziarentzat ere ustekabea izan zen, orduan aipatu zenez; ez zituzten fitxatuak. Lapurdin atzemandako hiru kideak ez zituzten Espainiaratu, Frantziak ezin baitzuen bere nazionalitateko herritarrik estraditatu —artean euroagindua ez zegoen indarrean—.
1997ko udaberrian epaitu zituen Frantziak Jon Kepa Parot, Esnal eta Haranburu, eta bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zien. Handik urte batzuetara, baldintzapean aske geratzea eskatu zuten, hala ere; 2005etik Parotek, eta 2008tik Esnalek eta Haranburuk. Hala egin dute ordutik, baina ezetz erantzun diete behin eta berriz. Bost aldiz eman diote ezezkoa Paroti, bi aldiz Esnali. Gaur egun, Saint Martin de Ren (Frantzia) dago Esnal, Baionatik 390 kilometrora, eta Mureten (Okzitania) Parot, 280 kilometrora. Azken urteetan, zigor kommutazioaren bidea ere ireki dute defentsako abokatuek, hainbat pertsona ezagunen babesarekin, baina gaur-gaurkoz ez du emaitzarik eman. 2017an egin zuten azken eskaera erantzun gabe dago oraindik; Frantziako presidenteak ez du eskaerari erantzuteko eperik.
30 urte askida
Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen aldeko eragileek behin baino gehiagotan salatu dute Esnal, Haranburu eta Paroten egoera. Aurtengo udaberritik, mobilizazioak ugaritu dituzte, 30 urte aski da! lelopean, euskal preso horiek aske utz zitzatela eskatzeko. Irailaren 19an, ekintza sinboliko bat egin zuten Baionako suprefeturaren aitzinean. Baionako suprefeturako sarrera adreiluzko pareta batekin estali zuten bakegileek, Frantziak gatazkaren konponbideari jarri dion «blokeoa» salatzeko. Handik egun batzuetara, Esnal baldintzapean aske uzteko eskaera ukatzen zuela jakinarazi zuen Parisko Dei Auzitegiak, eta Haranbururena ukatzeko eskatu zuen terrorismoaren kontrako fiskaltzak. Esnal, Haranburu eta Parot «hiltzea» egotzi zion, orduan, Frantziari Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak.
Haranbururen askapena onartzeko erabakian, Frantziako justiziaren bilakaera bat ikus liteke, batzuen ustez. Aurki Frantziako Justizia ministroarekin bilduko direla jakinarazi du berriki Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko kideak.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190189/trumpek-blokeoa-kendu-du-eta-aldaketa-abian-da.htm
|
Mundua
|
Trumpek blokeoa kendu du, eta aldaketa abian da
|
Oraindik Bidenen garaipena zuzenean onartu ez duen arren, baimena eman du boterea eskualdatzeko prozesuari ekiteko.
|
Trumpek blokeoa kendu du, eta aldaketa abian da. Oraindik Bidenen garaipena zuzenean onartu ez duen arren, baimena eman du boterea eskualdatzeko prozesuari ekiteko.
|
Joe Bidenek AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeak irabazi eta hiru astera, Donald Trump egungo presidenteak haren gobernuari ezarri zion blokeoa kendu du bart, boterea eskualdatzea baimenduz. Oraindik ez du Bidenen garaipena jendaurrean onartu, eta hauteskunde iruzurraz hitz egiten jarraitzen du, baina gaueko erabakia hiru astean egin duen urratsik handiena da.
Onarpen horren ondoren iritsi da GSA Zerbitzu Orokorren Administrazioaren egiaztagiria, eskualdatzea abian jartzeko beharrezko tramite bat, eta Bidenek adierazi du datozen egunetan hasiko direla Trumpen gobernuko langileekin bilerak egiten.
Trumpek txiokatu zuen iruzurraren gaineko bide judizialarekin jarraituko dutela, eta Bidenek trantsizioa hasteko gutuna jaso zuen. «Nire lana serio egiten dut, eta azkenaldian izandako gertakarien artean auzi legalak eta bozetako emaitzen egiaztapenak egon dira. Gaur idazten dizut, adierazteko baliabide eta zerbitzu horiek zure esku daudela», jartzen zuen Emily Murphy GSAko buruak izenpetutako gutunak. Murphyk esan du inork ez diola «agindu» erabakia horrenbeste atzeratzerik, baina berak eta beraren familiak mehatxuak jasan dituela salatu du.
Hortaz, demokraten eskualdatzerako taldeak inteligentziari eta administrazioko langileei buruzko informazioa eskura izango du aurrerantzean.
|
2020-12-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/190190/txapela-buruan-euskaldun-berriak-hamaika-telebistan.htm
|
Gizartea
|
Txapela buruan: euskaldun berriak Hamaika Telebistan
|
Txapela buruan: euskaldun berriak Hamaika Telebistan.
|
Euskaraldi betean, euskara ikastearen alde egin duten herritarrek hartu dute hitza Hamaika Telebistan. Egunero protagonista berri baten bizipenak erakutsiko dira albiste honetan.
Marc Febrer Menorcakoa da, «peto-petoa». Unibertsitateko ikasketak egitera jo zuen Bartzelonara, eta han hasi zen euskaraz ikasten. Azken hamalau urteetan, baina, Iruñea izan du bizileku.
1-Lehen zatia
2-Bigarren zatia
Rabeb Ridene, Tunisian jaioa
Rabeb Ridene Tunisian jaio zen, baina duela 18 urte iritsi zen Euskal Herrira, Altsasura (Nafarroa). Bere alaba euskaraz hitz egiten hasi zenean, berak ere hizkuntza ikasteko beharra sentitu zuen.
1-Lehenengo zatia
2-Bigarren zatia
Dani Sanz, Madrilgo euskaltzalea
Gaztetatik Euskal Herrian interes handia jarria zuen, eta 26 urterekin, irakasle gisa lanean ari zen bitartean, erabaki zuen aldaketa baten beharra zuela, eta Iruñerako bidea hartu zuen.
1-Lehenengo zatia
2-Bigarren zatia
Yasmine Khris Maansri, «hizkuntzen maitalea».
Marsellan jaioa, 2019an iritsi zen Iruñera. Euskaltegiko irakasleak ere harritu dituen erritmo batean euskaldundu da.
1-Lehen zatia
2-Bigarren zatia
|
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190191/beste-751-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Beste 751 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
|
Igandean baino 138 positibo gehiago detektatu dituzte, baina PCR eta antigeno test gehiago eginda. Positibo tasa %7tik behera dago.
|
Beste 751 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Igandean baino 138 positibo gehiago detektatu dituzte, baina PCR eta antigeno test gehiago eginda. Positibo tasa %7tik behera dago.
|
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur emandako datuen arabera, 751 positibo izan ziren atzo Hegoaldean egindako testetan, aurreko egunean baino 139 gehiago, alegia. Hala ere, proba kopuruak gora egin du nabarmen igandearekin alderatuta; izan ere, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, atzo 11.715 test egin ziren Hego Euskal Herrian. Bezperan, aldiz, 8.511.
Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman dute positibo gehien: 285, bezperan baino 42 gehiago. Gipuzkoan, berriz, 235 izan dira positiboak, aurreko egunean baino 33 gehiago. Araban 87 detektatu dituzte, eta, beraz. Igandean baino 37 kasu gehiago dira. Halaber, EAEtik kanpo bizi diren beste hiru herritarri ere atzeman zieten birusa. Hala, Osakidetzak egindako testen %6,3k eman dute positibo (herenegun %6,8k).
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, COVID-19a atzemateko 2.039 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo Nafarroan, eta horietatik 141 izan ziren positibo. Bezperan baino 27 positibo gehiago zenbatu dituzte, beraz. Hala ere, igandean baino 818 test gehiago egin zituzten atzo, eta, beraz, azken egunetako beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, egindako proben positibo tasak behera egin baitu igandearekin alderatuta. Atzo, testen %6,9k eman zuten positibo. Igandean, berriz, positiboen ehunekoa dezente handiagoa izan zen: COVID-19a atzemateko 1.221 test egin ziren Nafarroan, eta horien guztien %9,2k eman zuten positibo.
Ospitaleratzeei dagokienez, atzo 66 lagun ospitaleratu zituzten Hego Euskal Herrian, eta une honetan, denera, 753 dira erietxean daudenak gaitzarekin (bezperan baino 49 gutxiago). ZIUetan, berriz, 181 lagun daude, bezperan baino bat gutxiago.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190192/aztik-230000-tona-antxoa-gazte-izango-direla-aurreikusi-du-juvena-azterketan.htm
|
Ekonomia
|
Aztik 230.000 tona antxoa gazte izango direla aurreikusi du Juvena azterketan
|
Antxoaren biomasa "maila jasangarri eta osasuntsuan" dagoela dio zentro teknologiak txosten batean, eta 2021eko harrapaketak "ertainak-altuak" izango direla.
|
Aztik 230.000 tona antxoa gazte izango direla aurreikusi du Juvena azterketan. Antxoaren biomasa "maila jasangarri eta osasuntsuan" dagoela dio zentro teknologiak txosten batean, eta 2021eko harrapaketak "ertainak-altuak" izango direla.
|
Eusko Jaurlaritzak eta Aztik elkarlanean egindako Juvena antxoa gaztearen biomasa neurtzeko ikerketak albiste onak ekarri dizkie arrantzaleei: 2021. urteko kanpaina ona izango dela aurreikus daiteke biomasa horren oparotasunari dagokionez. Aztik 230.000 tona antxoa dagoela ikusi du bere laginen bidez, eta horrek "maila jasanagarri eta osasuntsuan" uzten du antxoaren biomasa.
Juvena azterketak udaberrian egindako Bioman azterketaren emaitza onak berretsi ditu. Hark 330.000 tona antxoa heldu izango zirela aurreikusi zuen, eta espezieak azken urteotan izan duen bilakaera onak segida izango du 2021. urtean ere. Izan ere, urtebete baino gazteagoa den antxoaren biomasa "maila osasuntsuan" dago, Guillermo Boyra Juvena azterketaren arduradunaren arabera. "Ez dugu aurreikusi arriskurik 2021. urteko kanpainari dagokionez. Aurreikus daiteke harrapaketa oparoak izango direla". 2019ko Juvenak 114.000 tona aurreikusi zuen; 2018an, berriz, 490.000 tona; eta 2017an, gehieneko historikoa jo zuen, 725.000 tona antxoa gazte atzemanda.
Inoizko itsas eremu zabalena
Aurten, azterketa eremua zabaldu du Aztik ozeano Atlantikoan, ohi baino iparralderago ere jo baitu, eta Europako beste zenbait institutuk egin dituzten azterketekin osatu du bere txostena. Cadizko golkotik Mantxako kanalerako urtean egin dituzte azterketak antxoaren biomasa neurtzeko, eta horrek "inoiz baino ikuspegi zabalagoa" eman dio Aztiri.
Ultrasoinu igorpenen bidez, 400 metroko sakonera aztertzea lortzen dute zientzialariek, eta jasotako oihartzunaren arabera egiten dituzte kalkuluak. Juvena azterketa oinarrizkoa da biomasan aldaketa garrantzitsuak gertatzen ari diren antzemateko, eta neurriak hartu ahal izateko aldez aurretik. Aztik garbi utzi du "soilik kudeaketa jasangarri baten bidez" eutsi ahal izango diola sektoreak jarduerari aurrerantzean.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190193/matriceria-deustoko-eta-gtseko-kaleratzeak-berretsi-ditu-gestampek.htm
|
Ekonomia
|
Matriceria Deustoko eta GTSeko kaleratzeak berretsi ditu Gestampek
|
LAB sindikatuak jakinarazi du enpresak iragarritako kaleratzeekin aurrera egingo duela.
|
Matriceria Deustoko eta GTSeko kaleratzeak berretsi ditu Gestampek. LAB sindikatuak jakinarazi du enpresak iragarritako kaleratzeekin aurrera egingo duela.
|
Gestamp Taldeak sindikatuei jakinarazi die duela aste batzuk iragarritako enplegua erregulatzeko espedientea aurrera eramateko borondatea duela, eta, hortaz, aipatutako kaleratze gehienak gauzatuko dituela GTS eta Matriceria Deusto enpresetan. «Lanpostu aldaketa gutxi batzuk egongo dira, baina langile gehienak kalera joango dira», esan du LAB sindikatuak. Kaleratzeko erregulazioaren azken bilera egin dute aldeek, eta azaroaren 11n erakutsitako jarrera berarekin jarraitu du zuzendaritzak, beraz. 35 langileri lanpostua aldatzea eskaini die —177 dira Matricerias Deuston eta 54 GTSn—, bai eta kaleratze ordainduak eta erretiro aurreratuak ere, baina erregulazio espedientea kendu gabe.
«Gure elkartasuna adierazi nahi diegu multinazional gupidagabe honek kaleratuko dituen eta borroka eredugarria egin duten langileei. Ahal zuten guztia egin dute, eta ez dute instituzioen babesik jaso», helarazi du sindikatu abertzaleak ohar batean. «LABentzat, lotsagarria da Gestampek hartu duen erabakia, eta salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera prozesu honetan. Non gelditu dira lehendakariaren hitzak esanez diru publikoa jaso duten enpresetan onartezina dela kaleratzeak egiteko erabiltzea?». LABen arabera, Gestampi «xantaia eta mehatxua erabiltzea erraztu dio» Gasteizko gobernuak. «Lan erreforma mugagabe erabiltzeko aukera duten bitartean, deslokalizazio eta desindustrializazio prozesuak ugarituko dira».
Negoziazio epea luzea izan da gaur arte, eta langileen ordezkariek harreman zuzena izan dute Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako Sailarekin. Haren bitartez, egoera bideratu ahal izatea espero zuten, baina ez. Gainera, tentsio uneak ere egon dira egunotan: duela hiru aste, Ertzaintzak langileei aurre egin zien, Bilboko hotel batean negoziatzera zihoazen batzordekideak identifikatzera behartu baitzituen. Batzordeak «fede txarrez» jokatzea egotzi zion enpresari.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190194/1970etik-lehen-aldiz-ilargiko-laginak-jasotzeko-zunda-bat-espazioratu-dute.htm
|
Mundua
|
1970etik lehen aldiz, Ilargiko laginak jasotzeko zunda bat espazioratu dute
|
Txinak jaurtitako espaziontziak bi egun beharko ditu Ilargira heltzeko, eta 23 egunez geratuko da han. Ondoren, Lurrera itzuliko da jasotako laginekin.
|
1970etik lehen aldiz, Ilargiko laginak jasotzeko zunda bat espazioratu dute. Txinak jaurtitako espaziontziak bi egun beharko ditu Ilargira heltzeko, eta 23 egunez geratuko da han. Ondoren, Lurrera itzuliko da jasotako laginekin.
|
Ez da lehen aldia Txinak Ilargirako misio bat abian jartzen duena. Iaz, Chang'e 4 zunda bidali zuen satelitearen alde ezkutura; hori lortzen zuen lehen herrialdea izan zen. Atzo iluntzean jaurtitako Chang'e 5 espaziontziak beste misio bat du: ilargian orain arte ikertu gabeko eremu batean lurreratu eta laginak jasotzea, gero Lurrera ekartzeko. 1970etik halako zerbait egiten den lehen aldia da.
Euskal Herrian iluntzeko 21:030ak zirenean jaurti zuen Txinak espaziontzia, eta bi egunen buruan Ilargira heltzea espero dute misioaren arduradunek. Hara iritsitakoan, hainbat modulu zabalduko ditu laginak jasotzeko, eta, 23 egunen ostean, berriz ere Lurrerantz abiatuko da. «Zientzia eta teknologia garatu ahal izateko balio du misio honek, eta etorkizuneko bidaia tripulatuak antolatu ahal izateko», azaldu du Pei Zhaoyuk, Ilargia Ikertzeko Guneko zuzendariordeak.
Misioa arrakastaz egitea lortuz gero, Ilargiko laginak eskuratu dituen hirugarren herrialdea bilakatuko litzateke Txina, AEBen eta Errusiaren ondoren. Aurrez, iragan uztailean, Martera bidali zuten beste zunda bat.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190195/asier-ezeiza-euskal-preso-ohia-berriz-epaitzeko-eskatu-du-espainiako-auzitegi-gorenak.htm
|
Politika
|
Asier Ezeiza euskal preso ohia berriz epaitzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Gorenak
|
Maiatzean gelditu zen aske, Frantziako zigorra bete ondoren. Urte hasieran Madrilera eraman zuten epaiketa bat egin ziezaioten, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zion. Epaiketa hori errepikatzea nahi du Gorenak.
|
Asier Ezeiza euskal preso ohia berriz epaitzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Maiatzean gelditu zen aske, Frantziako zigorra bete ondoren. Urte hasieran Madrilera eraman zuten epaiketa bat egin ziezaioten, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zion. Epaiketa hori errepikatzea nahi du Gorenak.
|
Espainiako Auzitegi Gorenak agindu du berriro egin dadila Espainiako Auzitegi Nazionalak Asier Ezeiza euskal preso ohia absolbitzeko sententzia eman zuen epaiketa. 2003an Alicant eta Benidormeko (Herrialde Katalanak) hotel batzuen aurka egindako bi atentaturengatik epaitu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Ezeiza, urte hasieran. Bertzeak bertze kalte «terroristak» egitea, polizien aurkako sei hilketa saiakera eta bertze zortzi hilketa «terrorista» saiakaera leporatzen zizkioten. Martxoaren 9ko sententzian absoluzioa agindu zuen epaileak Ezeizarentzat, ebatzita ez zegoela atentatu horietan zuzenean parte hartu zuela erakusten zuen frogarik.
Gorenak baliogabetu egin du orain epai hori, eta auzia berriro egitea galdegin du, leherketa horietan «lagundu izana» ez zuelako aztertu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gorenak oroitarazi du, bertzeak bertze, Auzitegi Nazionalak egiaztatutzat eman zuela Ezeiza ETAko kidea zela, eta 2003ko udan Herrialde Katalanetako kostaldean ETAren eskariz hainbat «kudeaketa» egin zituela: leherketak gertatu ziren inguruneko hoteletan gela batzuk erreserbatzea eta Valentzian etxe bat alokatzea, kasurako. Gorenaren ustez, Ezeizak atentatu horietan izan zuen parte hartzea zehazteko, aztertu behar da euskal preso ohia «kontziente ote zen erakundearen enkarguz egin zituen kudeaketa horiek kanpaina baten zerbitzura zeudela, eta kanpaina horretan, ziurrenik, pertsonen bizitzari edo osotasun fisikoari kalte egiteko eta eraso egiteko ekintzak sartzen zirela». 2003ko atentatuetako biktima baten helegiteari kasu eginez eskatu du Gorenak auzia errepikatzea —hamalau lagun zauritu ziren leherketen ondorioz—.
Maiatzean gelditu zen Ezeiza aske, Frantziako kondena beteta. Zigorra Euskal Herrian bukatu zuen, halere. Izan ere, urte hasieran Madrilera eraman zuten epaiketa hori egitera, eta COVID-19aren ondorioz Zaballako espetxean (Araba) egin zituen azken asteak. 2008an atxilotu zuten Hernaniko euskal preso ohia, Frantzian, ETArekin lotuta.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190196/eguberrietan-sei-lagunetik-gora-ez-elkartzeko-aholkatuko-du-espainiako-gobernuak.htm
|
Gizartea
|
Eguberrietan sei lagunetik gora ez elkartzeko aholkatuko du Espainiako Gobernuak
|
Etxeratzeko ordua moldatu egingo dute Gabon gauerako eta Urtezahar gauerako: 01:00etan ezartzea da asmoa
|
Eguberrietan sei lagunetik gora ez elkartzeko aholkatuko du Espainiako Gobernuak. Etxeratzeko ordua moldatu egingo dute Gabon gauerako eta Urtezahar gauerako: 01:00etan ezartzea da asmoa
|
Madrilen Espainiako Gobernuko Ministro Kontseilua elkartu da gaur, eta hasi dira ezagutarazten Madrilek Eguberrietara begira, pandemiari aurre egite aldera, egingo dituen proposamenak. Horretarako ehundu duten planean aholkuetako bat izango da Eguberrietako topaketetan ez sei pertsona baino gehiago elkartzea, eta moldatu egingo dute Gabon gauerako ea Urtezahar gauerako etxeratze joateko gehienezko ordua: 01:00etan jarriko dute.
«Beharrezkoa» ez den lekualdaketarik ez egiteko eskatu du gobernuak: jende elkarketak saihesteko, eta gehienez jota sei pertsona batzeko, ahal dela aire zabalean. Dena den, sei kide baino gehiagoko familia topaketak onartu ditu, betiere elkarrekin bizi badira, eta Autonomia Erkidegoen artean bidaiatzea baimendu du, baina «neurri guztiekin». Bestalde, hamalau egunera igo du COVID-19a duen norbaitekin egoteagatik konfinatuta egon beharreko egun kopurua. Nazioarteko bisitariei dagokienez, gobernuak joan den astean hartutako erabakiari eutsi dio: eremu gorrian dauden herrialdeetako bisitariek PCR proba egin beharko dute estatura sartu baino 72 ordu lehenago.
Erregetako desfileen gisako ekitaldiei dagokienez, aholkua izango da halakorik ez egitea, jende pilaketak izaten baitira.Gabonetako ekitaldi kulturalak egin egingo dira, baina edukieraren %50 beteta. Planean gomendioa zuzentzen diete, era berean, ikasketetako lekuetatik oporrak pasatzera etxera doazen ikasleei: esaten diete «mugatzeko» aurreko egunetan ingurukoekin dituzten harremanak, eta prebentzio neurriak zorrozteko.
Gainontzean, ohiko gomendioak egin ditu Espainiako Gobernuak: maskara erabiltzea, higiene neurriak hartzea, distantzia errespetatzea, leku itxiak aireztatzea, harremanak gutxitzea eta sintomarik izanez gero etxean gelditzea.
Plan hau bihar Lurralde Arteko Osasun Kontseilura eraman nahi du Madrilek, han autonomia erkidegoetako arduradunekin aztertzeko eta onespena emateko.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190197/soraluzen-elgoibarren-eta-cascanten-baheketak-egingo-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Soraluzen, Elgoibarren eta Cascanten baheketak egingo dituzte
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Soraluzeko eta Elgoibarko (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko herritarrei PCR proba egiteko eskatu diete. Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak Cascanteko 15 eta 64 urte artekoei eskatu die probak egiteko.
|
Soraluzen, Elgoibarren eta Cascanten baheketak egingo dituzte. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Soraluzeko eta Elgoibarko (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko herritarrei PCR proba egiteko eskatu diete. Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak Cascanteko 15 eta 64 urte artekoei eskatu die probak egiteko.
|
Soraluzen bihar egingo dituzte PCR probak, osasun zentroan, 15:00etatik 19:00etara. Probak egin nahi dituzten herritarrek hitzordua eskatu beharko dute 943-032644 telefonoan edo Aholku sanitarioaren telefonoan 900-203050. Gaurtik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua.
Elgoibarren, berriz, ostegunean eta ostiralean hartuko dizkiete laginak herritarrei, 15:00etatik 19:00etara. Herritarrek Elgoibarko osasun zentrora joan beharko dute probak egitera. Aldez aurretik hitzordua eskatzeko, telefono hauetara deitu beharko dute: 943-032644 edo 900-203050.
Nafarroako Gobernuko Osasun sailak, berriz, Cascanteko 15 eta 64 urte arteko herritarren artean egingo du baheketa, ostegunean eta ostiralean. Tuterako osasun eremuko profesionalek eta Osasunbideko larrialdietarako zerbitzuko kideek egingo dituzte probak. Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, PCR probarik ez dute egin beharko azken hamar egunetan PCR proba bat egin dutenek, eta azken hiru hilabeteotan antigeno edo PCR testean positiboa eman dutenek.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190198/egindako-kaltea-aitortzeko-eskatu-die-foro-sozialak-laquotortura-ahalbidetu-zuten-arduradun-politikoeiraquo.htm
|
Politika
|
Egindako kaltea aitortzeko eskatu die Foro Sozialak «tortura ahalbidetu zuten arduradun politikoei»
|
35 urte igaro dira Mikel Zabalza desagertu zela, eta Nafarroako Foro Sozialak ohartarazi du «oraindik argitu gabe» dagoela kasua, «beste asko» bezala.
|
Egindako kaltea aitortzeko eskatu die Foro Sozialak «tortura ahalbidetu zuten arduradun politikoei». 35 urte igaro dira Mikel Zabalza desagertu zela, eta Nafarroako Foro Sozialak ohartarazi du «oraindik argitu gabe» dagoela kasua, «beste asko» bezala.
|
35 urte beteko dira aurten Mikel Zabaltza atxilotu, torturatu eta desagerrarazi zutenetik, eta Nafarroako Foro Sozialak agerraldia egin du gaur Iruñean kasua oraindik ere argitu gabe dagoela oroitarazteko: «Mikelen kasuak ikerketa gehiago behar du, zalantza eta informaziorik ezaren azpian gordeta dago eta oraindik inork ez du bere gain hartu gertatutakoaren erantzukizuna». Foroak oroitarazi du, halere, «beste kasu asko» ere badirela «egiarik, aitortzarik eta errekonozimendurik» jaso ez dutenak, eta hori alda dadin «mekanismoak» jartzeko deia egin diote «Nafarroako gizarteari».
Nafarroako Foro Sozial Iraunkorreko Expe Iriartek eta Jose Luis Urizek hartu dute hitza agerraldian, eta, bertzeak bertze, eskatu dute «torturaren iraupena ahalbidetu zuten garaiko arduradun politikoek publikoki aitortzea egindako kaltea». Nafarroako Parlamentuak onartutako 16/2019 Foru Legeari helegiteak jarri zizkieten hiru alderdi politikoei, halaber, horiek kentzeko eskatu diete. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, joan den uztailean, atzera bota zuen Ciudadanos alderdiak Eusko Legebiltzarrak onartutako antzeko legeari jarritako helegitea. Ebazteko dago Nafarroakoa.
Biktimak, diskriminatuta
Foro Sozialak salatu du biktima batzuk diskriminatu egiten direla, eta hala ez egiteko eskatu du: «Giza eskubideen urraketa berberek errekonozimendu politiko eta legal bera izan behar dute, kontuan hartu gabe zein izan den biktima horiek eragin dituen indarkeriazko eragilea. Ekidistantziarik gabe eta diskriminaziorik gabe». Ohartarazi dute torturaren biktimek jasaten duten bazterketa «bereziki larria» dela, «errekonozimendu maila urriak dituelako, nahiz eta biktimen kopurua handia izan»: «Milaka pertsonari buruz ari gara».
Nafarroako polizia gehiegikerien legeak «erronka horri aurre egin nahi zion», Foro Sozialaren arabera, baina auzitegietan katramilatuta egoteak oztopatzen du aurrera egitea: «Horrelako ekimenei oraindik ere jartzen zaizkien oztopoek zaildu egiten dute etorkizuneko bizikidetza demokratikoa eraikitzea eta berriz ez gertatzeko bermeak ezartzea». Norabide horretan, Nafarroako Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzari deia egin diote, «torturak Nafarroako Foru Komunitatean eragin duenaren argazki osoa eskaini nahi duen lanarekin jarrai» dezan, «egokitzat jotzen dituen mekanismoen bidez». Foro Sozialaren ustez, legegintzaldi honek Nafarroan «bizikidetza demokratikoa eraikitzeko beharrezko baldintzak» betetzen ditu.
Foroak jakinarazi du parte hartu eginen duela hilaren 28an Mikel Zabalzari Auritzen (Nafarroa) eginen zaion omenaldian.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190199/talka-espazio-feministako-bost-lagun-epaituko-dituzte-hilaren-30ean.htm
|
Gizartea
|
Talka espazio feministako bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean
|
Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa
|
Talka espazio feministako bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean. Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa
|
Talka espazio feminista hustu eta itxi zuen Ertzaintzak Gasteizen, joan den maiatzean. Gunea kudeatzen zuen kolektiboak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertakizun haiekin «erlazionatuta» bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean, astelehenarekin. Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa, Adolfo Dominguezek. Gogoratu du, ordea, Ertzaintzak epailearen agindurik gabe hustu zuela gunea, «elkartasuna eta salaketa ekiditen zituen konfinamendua baliatuta». Datorren astelehenean, Aihotz plazan (19:30), gertatutakoa salatzeko «elkartasun argazkia» egiteko deia egin du Talkak.
Oroitu dute espazioa iazko abenduan okupatu zutela, eta ordurako hamarkada bat hutsik zeramala. Lokal hori okupatu zuten «udalak Alde Zaharrean baimendu dituen ustelkeria, espekulazioa eta gentrifikazioa salatzeko asmoarekin». Talkak salatu duenez, Adolfo Dominguezek berak onartu zuen udalak «mesede tratua» egin ziola «lokalen salerosketa» adosteko.
Azken urteetako Alde Zaharreko bi lokal okupatu ditu kolektibo feministak, eta uste du «auzoa bizi eta defendatzeko modua» epaituko dutela. Nolanahi ere, nabarmendu dute «behar indibidualen aurrean erantzun kolektiboak bilatzen eta legezkotasun kapitalistatik at zilegitasunak eraikitzen» jarraituko dutela.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190200/asertibotasuna-erakutsiko-diete-europako-hainbat-hizkuntza-minorizatutako-eledunei.htm
|
Gizartea
|
Asertibotasuna erakutsiko diete Europako hainbat hizkuntza minorizatutako eledunei
|
Europako Listen egitasmoak tresnak emango dizkie eledunei hizkuntza estresa gutxitzeko eta euren mintzairari eusteko. Euskarara ekartzeko moduko ikastaroak, eskuliburuak eta bestelakoak sortuko dituzte.
|
Asertibotasuna erakutsiko diete Europako hainbat hizkuntza minorizatutako eledunei. Europako Listen egitasmoak tresnak emango dizkie eledunei hizkuntza estresa gutxitzeko eta euren mintzairari eusteko. Euskarara ekartzeko moduko ikastaroak, eskuliburuak eta bestelakoak sortuko dituzte.
|
Galestar bat, frisiar bat, irlandar bat eta euskaldun bat sartzen dira taberna banatan, eta badaezpada ere eurena ez den hizkuntzan egiten hasten dira, ez dakitelako tabernariak euren mintzairan egiten duen edo ez. Txistea ematen du, baina ez da barregarria. Izan ere, «hizkuntza mendekokeria» esaten diete soziolinguistek jarrera horri, eta eguneroko jokabidea da hizkuntza hegemonikoetan mintzatzen ez direnentzat.
Europako Batasuneko Erasmus + planaren barruan, Listen egitasmoa ari da mendekokeriaren aurka lanean. Hizkuntza asertibotasuna bultzatzea da egitasmoaren helburua, eta webgune bat paratu dute, hainbat hizkuntzatan, herritarrei tresnak emateko euren mintzairari uko ez egiteko halako egoeratan.
Listen egitasmoak trebakuntza plan bat zuzenduko du, hegemonikoak ez diren hizkuntzetako hiztunei asertibotasunaren kontzeptua irakasteko, «laguntzeko euren hizkuntzan mintzatzeko lasai eta euren buruez seguru sentitzen diren bitartean, baita parekoak euren hizkuntza egiten ote duen ziur ez dakitenean». Hala azaldu dute antolatzaileek, agiri batean.
«Mendekokeria portaeraren aldaketa da, ohiturarengatik edo zigorraren beldurrarengatik. Hala gertatzen da, esaterako, irlanderaz mintzo diren bi lagun solasean ari direnean, eta ezezagun bat hurbiltzen zaielarik ingelesera aldatzen direnean, hark eurei hitz egiten hasi aurretik». Euskaldunei ere ezagunak egingo zaizkie egitasmoaren bultzatzaileek jarritako adibideak. Hizkuntza mendekokeriak forma asko hartzen ditu, azaldu dutenez. Denek «antsietatea» sortzen diote hizlariari, eta «porrot eta ezintasun» sentipenak eragin ditzake. «Zorionez, halako portaera tratatu egin daiteke Listen egitasmoak garatzen ari den metodoekin. Denborarekin, praktikarekin eta gogo onarekin, egitasmoak ahaldundu nahi ditu hiztunak, eta haien hizkuntzaren erabilera bultzatu».
Oraingoz, lau hizkuntzatan ari dira lantzen listen-europe.eu webgunean: gaelikoaren, galeseraren, frisieraren (Herbehereetako iparraldean mintzatzen da) eta Errumaniako hungarieraren eledunak hartu dituzte gogoan hasteko. BERRIA egitasmoaren bultzatzaileekin mintzatu da, euskara sartzeko asmoa ote dute galdetzeko. ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunaren Sareko idazkari nagusi Davyth Hicksek azaldu duenez, hizkuntza horiek sartu dituzte egitasmoaren partaideak hauek direlako: Valentziako Unibertsitatea (Herrialde Katalanak), Kolozsvarreko (Errumania) Sapientia Unibertsitatea, Pisako (Italia) Consiglio Nazionale delle Ricercheko ILC ikerketa zentroa, Frisiako Afûk gobernuz kanpoko erakundea, eta ELEN sarea bera. Gaineratu duenez, egitasmoak eledunak trebatzeko ikastaro bat sortuko du, eta ekintzaileentzako saioak antolatuko ditu. «Egitasmoko langai eta emaitza guztiak beste hizkuntzetara eramateko modukoak izateko diseinatu ditugu». Bide horretan, formatuak euskararekin probatzeko aukera izatea ere gustuko luketela adierazi du. «Nahiko genuke Euskal Herriko erakunde eta taldeekin hitz egin, ikastaroak, ikasgaiak eta emaitzak euskarara eramateko».
Euskal Herrian, hizkuntza ohituretan espezializatuta dagoen Gemma Sangines psikologo kliniko eta kirol arlokoak landu du asertibotasunaren gaia. 2006tik hiztunak ahalduntzeko TELP tailerrak ematen aritu da. Sortir de l'armari lingüístic, Una guia de conducta per a viure en català liburua idatzi zuen 2010ean, Ferran Suayrekin batera.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190201/eajk-aurrekontuen-alde-bozkatuko-du.htm
|
Politika
|
EAJk aurrekontuen alde bozkatuko du
|
Estebanek iragarri du akordioa lortu dutela Espainiako Gobernuarekin.
|
EAJk aurrekontuen alde bozkatuko du. Estebanek iragarri du akordioa lortu dutela Espainiako Gobernuarekin.
|
EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuei baietza emango diela jakinarazi du Aitor Esteban jeltzaleen Kongresuko bozeramaileak, Madrilen prentsaren aurrean egindako agerraldian. Adierazi duenez, gaur arte neurri gehiago negoziatzen aritu dira Espainiako Gobernuarekin, eta horrek ahalbidetu du EAJk aurrekontuak babestea. Estebanen esanetan, ikerkuntzarako eta garapenerako «inbertsio gehiago» izango dituzte aurrekontuek, eta Loiolako kuarteleko lurrak Donostiako Udalaren esku geratuko dira 2021ean. Besteak beste, horiek adostu ditu EAJk Espainiako Gobernuarekin.
Aurrez, beste lau zuzenketa onartuak zizkion Espainiako Gobernuak: petrolioaren zerga ez igotzea, makina-erremintarentzako 50 milioiko diru sail bat sortzea, Bilbon Zorrotzako tren geltokia lurperatzea eta hezkuntza duala unibertsitatera eramatea. EAJk joan den ostiralean eman zuen horien berri. Jeltzaleek 85 zuzenketa partzial jarri zizkieten aurrekontuei, eta, Estebanen arabera, gutxi gorabehera horien «erdiak» onartu ditu PSOEk eta UP Unidas Podemosek osatutako gobernuak. Hori dela eta, gustura dago jeltzaleen bozeramailea.
Aipatu du, gainera, lortutako akordioaren bidez inbertsioak egingo direla Forondako aireportuan, Jundizko plataforma logistikoan —Gasteiztik gertu—, baita tren geltokietan ere. Loiolako lurrei buruz nabarmendu du «ezinbestekoak» direla hiriaren garapen urbanistikorako, «non etxebizitza aukera hain urria eta garestia den». Defentsa Ministerioak udalari emango dizkio lur horiek. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak joan den astean esan zuen EAJ «lehentasunezko» sozioa dela.
Datorren astean dira aurrekontuak eztabaidatzekoak eta bozkatzekoak, Espainiako Kongresuan. EH Bilduk koalizioaren militanteen esku utzi du azken erabakia, baina mahai politikoa horiek babestearen alde agertu zen atzo, eta hori eskatu die oinarriei.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190203/frantziako-poliziak-errefuxiatuen-kanpaleku-bat-hustu-du-parisen.htm
|
Mundua
|
Frantziako Poliziak errefuxiatuen kanpaleku bat hustu du Parisen
|
Frantziako Barne ministroak eskatu du iker dadila Poliziak operazioan izandako jarrera
|
Frantziako Poliziak errefuxiatuen kanpaleku bat hustu du Parisen. Frantziako Barne ministroak eskatu du iker dadila Poliziak operazioan izandako jarrera
|
Frantziako Poliziak ehunka errefuxiatu bizi ziren kanpaleku inprobisatu bat hustu zuen bart Parisko erdigunean. Hainbat erakundek ostatuak eta «benetako harrera sistema» bat martxan jartzeko eskatu zioten gobernuari. Poliziaren operazioak tentsioa sortu zuen, eta agenteen aurkako manifestazio bat ere egin zuten. Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak Poliziak izandako jarrera ikertzeko eskatu zuen, horiek indarkeria erabili zutelakoan. Zabaldutako irudiek sumina eragin dute, eta arratsalde honetan berriz ere elkartzeko deia egin dute errefuxiatuen eskubideen aldeko eragileek.
Poliziak Paristik kanpora eraman zituen errefuxiatuak. Hiriburuaren kanpoaldean, gizarte zerbitzuek janaria banatu zieten migratzaileei. Bestalde, Frantziako Poliziak Remy Buisine kazetariari eraso egin zion, protestako irudiak grabatzen ari zela.
Halako azkeneko operazio handia aurreko astean egin zuen Poliziak. Sena-Saint-Denisko prefektuaren arabera, 2.800 lagun inguru atera zituzten orduan. Halakoak ez dira salbuespena. 2015etik, gutxienez 66 kanpaleku hustu dituzte.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190204/berria-fm-ren-saio-berezia-indarkeria-matxistaren-aurkako-egunari-buruz.htm
|
Bizigiro
|
'Berria FM'-ren saio berezia, indarkeria matxistaren aurkako egunari buruz
|
Zuzeneko saio bat egin dute, lehen urteurrenean. Dagoeneko 23 atal sareratu dira, gaurkotasunari begirada feminista batetik helduz. Leire Groven Bilboko mugimendu feministako bozeramailea elkarrizketatuko dute, besteak beste.
|
'Berria FM'-ren saio berezia, indarkeria matxistaren aurkako egunari buruz. Zuzeneko saio bat egin dute, lehen urteurrenean. Dagoeneko 23 atal sareratu dira, gaurkotasunari begirada feminista batetik helduz. Leire Groven Bilboko mugimendu feministako bozeramailea elkarrizketatuko dute, besteak beste.
|
Urtebete da Berria FM BERRIAren podcast feminista lehen aldiz sareratu zenetik, eta, iaz egin moduan, indarkeria matxistaren aurkako eguna izango du ardatz saioak. Gaur, ordea, zuzeneko saioa izan da, eguerdian, ohiko ordutegian. Elkarrizketa nagusia Leire Groven Bilboko mugimendu feministako bozeramailearekin izan da, baina ohiko bidelagunek ere toki berezia izango dute. Intza Alkain Lohitzune dei bidez sartu da saiora, Amaira Ramirez de Okariz Kortabarria kazetariarena izan da puntua, eta Araiz Mezansa ilustratzailearekin izandako solasaldia ere jaso du gaurko atalak.
Urtebetean 22 saio
Hain justu, Mezansa arduratu da Berria FM-ko irudia egiteaz, eta, horrez gain, bi astean behin argitaratutako atalei ilustrazioak egiten dizkie. Oslon bizi da duela lau urtetik hona, baina Euskal Herriko aktualitateari erreparatzen dio podcasterako irudiak egiteko prozesuan.
Izan ere, gaurkoaren aurretik, 22 ataletan askotariko gaiak landu ditu podcastak. Besteak beste Itziar Moreno euskal presoa elkarrizketatu zuen Maider Galardi F. Agirre kazetariak espetxean diren emakume presoei buruzko saioan; gainera, emakumezkoen futbolaren prekaritateaz eta joan den urtarrileko greba orokorraz ere aritu dira, eta hiru belaunalditako lesbiana eta feministak batu zituzten mahai inguru batean.
Horiek guztiak bilduta daude BERRIAren webguneko podcasten atalean, eta podcastak entzuteko bestelako euskarrietan.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190205/itp-castingsek-136-langile-kaleratzeko-asmoa-du.htm
|
Ekonomia
|
ITP Castingsek 136 langile kaleratzeko asmoa du
|
Barakaldo eta Sestaoko plantetako lantaldearen %30 sartu du erregulazio espedientean, guztiak kontratu finkodunak. Martxoaz geroztik ez die kontratua berritu behin-behinean zeuden 120 langileri.
|
ITP Castingsek 136 langile kaleratzeko asmoa du. Barakaldo eta Sestaoko plantetako lantaldearen %30 sartu du erregulazio espedientean, guztiak kontratu finkodunak. Martxoaz geroztik ez die kontratua berritu behin-behinean zeuden 120 langileri.
|
Precision Casting Bilbao (PCB) enpresak 136 langile kaleratzeko asmoa du. ITP Aero taldearen barruan dagoen enpresa horrek erregulazio espedientearen berri eman die gaur sindikatuei, eta Sestaoko eta Barakaldoko (Bizkaika) plantetako langileen %27ri eragingo die neurriak –410 dira guztira–. Berez, 133 lan postuko espedientea da, baina hiru langile auzitegietan daude beren kaleratzeak salatu zituztelako, eta zuzendaritzatik jakinarazi dute hiru horien ebazpena edozein izanda ere espedientean sartuko direla. Dena den, langile batzordeak azaldu duenez, lanpostu odolustea handiagoa da, aurtengo martxoaz geroztik ez baitiete kontratua berritu behin-behinean ziharduten beste 120 langileri. Beraz, martxoko lantaldearekin alderatuta, 256 lanpostu galduko dira.
ITP Castingsek harturiko neurriak aurreikuspen txarrenak okertu ditu. Urrian, ITPk lantaldearen %15i eragiten zion erregulazio espedientea onartu zuen Zamudioko (Bizkaia) plantan, eta antzeko batezbesteko bat espero zen. Enpresak arrazoi ekonomikoak eta ekoizpenaren ingurukoak argudiatu ditu lehen bileran. Langile batzordeak (UGT eta CCOOKo seina kide, LABeko hiru eta ELAko bat) esan dio ez duela onartuko horrelako neurri traumatikorik, krisia koiunturala dela uste duelako, eta behin-behineko neurriak har daitezela eskatu dio. Negoziazio epea gaur hasi da, eta hilabete dago aurretik.
PCBn hegazkinaren turbinaren lehen pausoa ematen dute. Piezak egiten dituzte, fundizioa ere badutelako, eta gero Zamudion elkartzen dituzte, motorra egiteko. Esan bezala, 410 langile dira, eta denak finkoak, gaur egun ez baitago behin-behinekorik. Adin batezbestekoa, gainera, ez da oso altua, eta hamar bat izango dira erretiro aurreratuen eskaintzan sar daitezkeen langileak. Sindikatuek salatu dute ITP emaitza onak lortzen ari dela eta iaz multzoak 95 milioi euro irabazi zituela.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190206/elkar-argitaletxeak-bilbao-new-york-bilbao-berrargitaratu-du.htm
|
Kultura
|
Elkar argitaletxeak ‘Bilbao-New York-Bilbao’ berrargitaratu du
|
Mintegia izeneko bildumaren lehen liburua da Kirmen Uriberena. 2008an argitaratu zuen lehen aldiz ‘Bilbao-New York-Bilbao’, eta pasarte batzuk gehitu dizkio argitalpen berriari.
|
Elkar argitaletxeak ‘Bilbao-New York-Bilbao’ berrargitaratu du. Mintegia izeneko bildumaren lehen liburua da Kirmen Uriberena. 2008an argitaratu zuen lehen aldiz ‘Bilbao-New York-Bilbao’, eta pasarte batzuk gehitu dizkio argitalpen berriari.
|
«Bilduma honetan jaso nahi ditugu Elkar argitaletxearen historian eta euskal literaturaren historian esanguratsuak izan diren zenbait liburu; bai kritikaren onespena jaso dutelako, baita publikoaren txaloak izan dituztelako, nolabaiteko mugarria markatu dutenak gure literaturaren ibilbidean», azaldu du Xabier Mendiguren editoreak. Eta «mugarri» zelakoan hautatu dute Kirmen Uriberen obra. Izan ere, Bilbao-New York-Bilbao euskal kultura nazioarteratzeko bidean «bide hausle» eta «bide egile» izan dela uste du Mendigurenek, eta horretarako sartu dute bilduman. Itzulpen «asko» egin direla eta sari «asko» jaso dituela gehitu du.
Berrargitalpen honek, lehenengoari konparatuz, zenbait orri gehiago dauzka; Uriberen hitzaurrea, liburuan zehar gehitutako pasarte batzuk, baita Ana Arregik egindako irakurketa gida bat ere. Uribek 2008an argitaratu zuen Bilbao-New York-Bilbao, eta, irakurri bezain laster, aldaketak egin zizkion lehenengo bertsio hari. «Gehitu nituen pasarte batzuk, eta halako berrantolaketa bat egiten hasi nintzen, batez ere bigarren zatian. 12. kapitulutik goiti hasi nintzen jolasten, aldaketatxo batzuk egiten. Eta kontua da bigarren bertsio hau erabili izan dugula itzulpenak egiteko, honek hobeto azaltzen zuelako liburuaren izpiritua, jatorrizkoak baino. Jatorrizkoa euskaldunei begira eginda zegoen, nire liburu guztiak bezala, baina bigarren bertsioa bukatuagoa zen. Horregatik hasi ginen itzulpenak egiten bertsio horretatik», kontatu du Uribek. «Eta zergatik ez eskaini bigarren bertsio hau ere euskaldunei?», Uribek.
Bestalde, Arregik egin duen irakurketa gidaren garrantzia nabarmendu du Uribek.«Bilbao-New York-Bilbao ez da irakurketa bakarrekoa. Askotan esan izan dut hori; irakurri nahi duenak hasi eta buka, intrigazko nobela bat balitz bezala, ez du ezer ulertuko. Liburu honek badu poesiak duen dohain hori, hainbat irakurketa sortzekoa. Irakurtzen da hasi eta buka, baina, baita ere azaletik sakonera. Azpian lotura asko daude, mikroistorio askoz osatutako liburua da». Hala, obraren nondik norakoak ulertzeko lagungarri izan daiteke Arregiren lana.
Mendigurenek, berriz, obra horren transmisioaren garrantzia azpimarratu du. «Argitalpen hau edizio dotore bat da. Lehenengoari konparatuz, 50 orri gehiago ditu, baina prezio berbera du. Gure helburua da ziurtatzea liburu horien transmisioa. Transmisioa ez da egonen den zerbait; une oro zaindu behar da, literaturan ere». Lehen argitaratzetik hamabi urte pasatu diren honetan, Uribek uste du «askatasun ariketa» bat izan zela Bilbao-New York-Bilbao. «Zerbait berria zen, oso askea, eta euskaratik egina».
Mintegia bilduman berrargitaratuko duten bigarren obra Juan Mari Irigoienen Babilonia izanen da, eta hori, datorren urtean.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190207/abenduaren-1etik-15era-arteko-epea-dago-ostalaritzako-laguntzak-eskatzeko-nafarroan.htm
|
Ekonomia
|
Abenduaren 1etik 15era arteko epea dago ostalaritzako laguntzak eskatzeko Nafarroan
|
Manu Aierdik lasaitasuna eskatu dio sektoreari, ez baitute laguntza lehen egunean zertan eskatu, eta, epe barruan eginez gero, onartua izango baita baldintzak betez gero
|
Abenduaren 1etik 15era arteko epea dago ostalaritzako laguntzak eskatzeko Nafarroan. Manu Aierdik lasaitasuna eskatu dio sektoreari, ez baitute laguntza lehen egunean zertan eskatu, eta, epe barruan eginez gero, onartua izango baita baldintzak betez gero
|
Atzo arratsean Nafarroako Gobernuak erabaki zuen ostegunetik ostalaritzak terrazak ireki ahalko dituztela. Halaber, diru laguntzak nola banatu ezarri du. Iazko urtarriletik irailera bitartean izandako fakturazioarekin alderatuta, gutxienez salmentak %20 murriztu zaizkien ostalaritzako eta turismoko enpresek zein autonomoek Nafarroako Gobernuaren 20 milioi euroko poltsatik laguntza jasoko dute. Abenduaren 1etik 15era bitarteko epea izango dute laguntza eskatzeko, eta Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko kontseilariak «lasaitasuna» eskatu du, ez baitago zertan lehen egunean eskaera egin. Dirua ordainketa bakarrean jasoko da.
Guztientzat egongo da dirua? Bai. Nafarroako Gobernuak onartu du eskaera egiten duten guztientzat iritsiko dela dirua.
Autonomoek zenbat diru jasoko dute? Autonomoek zein iazko urtarrilaren ostean sortu diren enpresak 2.850 euroko laguntza zuzena jasoko dute. Autonomoen kasuan, baldintza izango da udan jasotako laguntza berezia jasotzeko eskaera egin eta hura jaso izana —ordu hartan jarduera eten edo fakturazioan %30eko jaitsiera izan zutenei eman zitzaien beste laguntza zuzen bat—.
Enpresa sortu berriek zergatik jasoko dituzte 2.850 euro? Gobernuak ez duelako jakiterik, iazko lehen bederatzi hilabeteetan zer fakturazio izan zuten. Azken batean, epe guztiaren barruan sortu direnez, ezin baitute informazio hori izan. Ondorioz, erabaki du autonomoei bezala ematea diru hori: 2.850 euro.
Zein da ezinbesteko baldintza? Nafarroan izan behar dute zerga helbidea, eta guztiek erakutsi beharko dute iazko lehen bederatzi hilabeteekin alderatuta gutxienez %20 murriztu zaizkiela salmentak. %20tik behera jaitsi badira, laguntzetatik kanpo geratuko dira.
Zeren arabera, jakingo da zenbat diru eman? Kaltetutako sektoreetako bakoitzean, diru sarreren aldean gastu finkoek batez beste duten pisua kalkulatu du gobernuak. Sektoreak honako hauek dira: Ostalaritzako taberna eta jatetxeak, gaueko aisialdiko diskoteka eta dantzalekuak, edari banatzaileak, hotelek eta bestelako aloimendu enpresak eta bidaia agentziak.
Nola kalkulatuko da gastu finkoek zer pisu duten? Nafarroako Ogasunak enpresen iazko BEZaren datuak ditu, eta, era berean, Nastat estatistika erakundeak 2018ko jarduera ekonomikoko talde horietako bakoitzean gastuek duten pisuaren datuak ditu. Ostalaritzaren eta diskoteken kasuan, diru sarrerekiko gastu finkoen batezbestekoa %8,12 da, hotel eta ostatuena %13,75, bidaia agentziena %3,11 eta edari banatzaileena %2,4.
Nola kalkulatuko da dirua? 2019ko fakturazioaren gainean, sektore bakoitzari kalkulatutako ehunekoa neurtzen da lehenik. Ondoren, pandemiak kalkulatutako bederatzi hilabeteetatik bost hilabeteko proportzioa neurtzen da —diskoteken kasuan, sei hilabetekoa, eragina handiagoa izan baita—. Horri, fakturazioaren murrizketaren tamainaren arabera, zer ponderazio ezartzen zaion. Fakturazioa %70etik gora jaitsi bada, laguntzaren %100 jasoko dute. Fakturazioa %50 eta %70 artean jaitsi bada, %90; %20 eta %50artean jaitsi bada, berriz, %80.
Zenbat diru jasoko da gehienez? 25.000 euro, gehienez.
Non eska daiteke informazio gehiago? Nafarroako Gobernuak 84-84 33 00 telefonoa jarri du eta bertan informazioa eska daiteke 08:30 eta 14:30 bitartean. Eta ayudasturismoyhosteleria@navarra.es helbide elektronikoa ere jarri du zalantzak argitzeko.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190208/espainiako-gobernuak-covid-19aren-txertaketa-kanpaina-hasiko-du-urtarrilean.htm
|
Gizartea
|
Espainiako Gobernuak COVID-19aren txertaketa kanpaina hasiko du urtarrilean
|
Hiru fasetan emango dituzte txertoak. Txertoa hartzen lehenak osasungintzako langileak eta zahar etxeetako egoiliarak izango dira.
|
Espainiako Gobernuak COVID-19aren txertaketa kanpaina hasiko du urtarrilean. Hiru fasetan emango dituzte txertoak. Txertoa hartzen lehenak osasungintzako langileak eta zahar etxeetako egoiliarak izango dira.
|
2021eko urtarrilean ekingo dio txertaketa kanpainari Espainiako Gobernuak. Salvador Illa Osasun ministroak adierazi bezala, txertaketa hiru fasetan izango da, eta lehena urtarrilerako prest egongo dela aurreikusi du. Txertatzea ez da derrigorrezkoa izango, baina txertoak onarpena izatea espero du gobernuak. Urtarriletik martxora txertatuko dituzte zahar etxeetako egoiliarrak, bertako eta osasungintzako langileak, eta egoitzetan ez dauden baina menpekotasunen bat dutenak.
Martxotik ekainera artean izango da bigarren fasea, eta dosiak “progresiboki” gehituko direla adierazi du ministroak. Hirugarren faserako datarik ez du eman, baina biztanleriaren gehiengora heltzeko asmoa adierazi du.
Planean, hamazortzi taldetan banatu dute biztanleria, eta, horretarako, kontuan hartu dituzte irizpide «etikoak», arriskuak, birusarekin duten kontaktua, erikortasuna, eragin sozioekonomikoa eta transmisioa. Horiek horrela, lehentasuna duten taldeek hartuko dute lehenik txertoa —zahar etxeetako egoiliarrek eta osasungintzako langileek, kasurako—. Dena den, ministroak adierazi du talde horiek ez direla behin betikoak, eta medikamendu berriak heldu ahala moldatuko direla.
Txertaketa planak bi helburu dituela adierazi du: batetik, COVID-19aren ondoriozko hilkortasuna kontrolatzen laguntzea, eta, bestetik, txertoak jaso bezain pronto jendea txertatzeko ahalmena izatea. Horiek horrela, maiatzerako 10 milioi lagun txertatuta egotea espero duela adierazi du Illak.
Europako Batasunak bideratuko ditu txerto horiek estatura, eta ministerioak aurreikusi du 140 milioi dosi hel daitezkeela 2021ean. EBk lau farmazia enpresarekin egin ditu akordioak orain arte: Pfizer-Biontech, Astrazeneca, Sanofi eta Johnson & Johnsonekin. Beste bi enpresarekin ere hasi ditu elkarrizketak: Moderna eta Curevacekin. Datorren urtean jasoko dituzten dosiekin 80 milioi pertsona txertatu ahalko dituztela uste du ministerioak.
Dena den, %90eko eraginkortasuna duten txertoen kasuan hamar lagunetik bati ez dio eraginik egingo, eta zenbait txerto mota bi dositan banatu behar dira. Horrez gain, erreserba estrategiko moduan edo beste herrialde batzuetara bideratzeko gorde ditzakete dosi batzuk. Horrenbestez, luzera begira helburua Espainiako Estatuko biztanleria osoaren %75 —35 milioi lagun, alegia— txertatzea dela adierazi du Fernando Simon Espainiako Osasun Ministerioaren bozeramaileak
Borondatezko txertaketa
Gainontzeko txerto guztiak bezala, COVID-19arena ere ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hori horrela izanda ere, txertaketa datu altuak jasotzen direla adierazi du ministerioak. Batez ere haurren arten jasotzen dira datu horiek, baina aurtengo gripearen kanpainan txertatuen gorakada izan dela adierazi dute: 14 milioi pertsonak hartu dute txertoa. Gobernuak txertoa hartzearen garrantzia azpimarratu du; izan ere, haren ustetan, txertoaren «onarpen masibo» batekin baino ezin daiteke lortu birusa gainditzea. Dena den, gobernuak adierazi du ez duela baztertzen jendea txertatzera derrigortzea, esperotako emaitzarik izan ezean.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190209/europako-batzordeak-zaldibar-auzia-ikertuko-du.htm
|
Gizartea
|
Europako Batzordeak 'Zaldibar auzia' ikertuko du
|
Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan elkarteak auzia aurkeztu zuten EBko Eskaeren Batzordean, eta tramiterako onartuko dute. Datorren urtarrilaren 21era arteko epea dute auziari buruzko iritzia emateko.
|
Europako Batzordeak 'Zaldibar auzia' ikertuko du. Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan elkarteak auzia aurkeztu zuten EBko Eskaeren Batzordean, eta tramiterako onartuko dute. Datorren urtarrilaren 21era arteko epea dute auziari buruzko iritzia emateko.
|
Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan elkarteek Zaldibarko auzia ikertzeko eskatu zuten Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordean. Batzorde horrek tramiterako onartu du eskaera, eta, horrenbestez, Ingurumen eta Enplegu Batzordeak eta Europako Batzordeak auzia ikertu eta jarrera bat azaldu beharko dute gaiaren gainean. Europak hondakinen kudeaketaren gainean daukan araudia bete den edo ez ikertuko dute, eta osasun publikoa eta ingurumena babesteko araudia ere bete den. Urtarrilaren 21 baino lehen eman beharko dute azalpena.
Zaldibarren, Verter Recycling-en zabortegian, sekulako luizia gertatu zen otsailean, eta bi langile harrapatu zituen: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Sololuzeren gorpua abuztuaren 19an aurkitu zuten. Beltranena topatzeko daukate oraindik. Kudeaketan irregulartasun ugari azaleratu dira luiziaren ostean.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190210/covid-19ak-itunpeko-ikastetxeetan-eragindako-gastuei-aurre-egiteko-366-milioi-jarriko-ditu-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
COVID-19ak itunpeko ikastetxeetan eragindako gastuei aurre egiteko, 36,6 milioi jarriko ditu Jaurlaritzak
|
Euskaltegientzat beste 250.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, eta, denetara, 22,4 milioi euroko ekarpena egingo die.
|
COVID-19ak itunpeko ikastetxeetan eragindako gastuei aurre egiteko, 36,6 milioi jarriko ditu Jaurlaritzak. Euskaltegientzat beste 250.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, eta, denetara, 22,4 milioi euroko ekarpena egingo die.
|
Eusko Jaurlaritzak 36,6 milioi euro emango ditu itunpeko ikastetxeek pandemia garaian izan dituzten gastu gehigarriei aurre egiteko. “Prebentzio protokoloek eskatzen dituzten neurriak aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzeko”, hain zuzen. Gaur goizean egindako Gobernu Kontseiluan hartu dute erabakia, eta orobat zehaztu dute zertarako erabiliko den diru laguntza hori: langileak kontratatzeko edo lehendik daudenei orduak gehitzeko, irakasleen ordezkapenak egiteko, garbiketa gastuetarako, eta material informatikoa erosteko edo alokatzeko.
Irakasle berrien kontratazioaren zenbatekoa zehazteko, kontuan izango dira ikastetxe bakoitzaren gela eta ikasle kopurua, eta baita ikastetxe bakoitzaren Hezkuntza Konplexutasunaren Indizea ere. Indize hori osatzeko, hainbat adierazle hartu da aintzat: besteak beste, ikasketa emaitzak, hezkuntza laguntzarako beharrak, ikasleek ikastetxean duten jarraitutasuna eta maila sozioekonomikoa. Material informatikoa erosi edo alokatzeko laguntzetarako, zenbateko bat ezarri da eskolatutako ikasle bakoitzeko. Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetara bideratuko da laguntza hori. Garbiketari eta irakasleen ordezkapenei dagokienez, hezkuntza itunean igoerak ezarri dira: %20koa garbiketarako, eta %40koa ordezkapenetarako.
Pandemiak eragindako kalteak leuntzeko, euskaltegientzako ere diru laguntza handituko du Jaurlaritzak, eta 250.000 euro gehiago jarriko ditu koronabirusak eragindako kalteak arintzeko. Hala, 2020-2021eko ikasturterako 22,4 milioi euroko diru laguntzak bideratuko ditu HABEk. Pandemia egoerara egokitzeko, ikasgeletako edukiera murriztu behar izan dute zentroek, eta talde gehiago sortu behar izan dituzte. Horrez gain, autoikaskuntza ereduan ikasle gehiago matrikulatu dira. Horri guztiari aurre egiteko baliatuko dituzte euskaltegiek ekarpen berriak.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190211/the-new-yorker-aldizkariak-kirmen-uriberen-poema-bat-argitaratu-du.htm
|
Kultura
|
'The New Yorker' aldizkariak Kirmen Uriberen poema bat argitaratu du
|
Idazlearen 17 segundo liburuko Emakumeak fabrikatik bueltan poema ageri da aldizkari ospetsuaren gaurko edizioan, ingelesera itzulita. Lehen aldiz, aldizkariaren webgunean euskaraz ere entzun daiteke poema, eta pozik agertu da Uribe: «Polita da nire bidez euskarari atetxo hori zabaldu izana».
|
'The New Yorker' aldizkariak Kirmen Uriberen poema bat argitaratu du. Idazlearen 17 segundo liburuko Emakumeak fabrikatik bueltan poema ageri da aldizkari ospetsuaren gaurko edizioan, ingelesera itzulita. Lehen aldiz, aldizkariaren webgunean euskaraz ere entzun daiteke poema, eta pozik agertu da Uribe: «Polita da nire bidez euskarari atetxo hori zabaldu izana».
|
The New Yorker aldizkari ospetsuaren irakurleek euskaratik itzulitako poema bat irakurri ahalko dute gaur ateratako edizioan. Kirmen Uriberen 17 segundo poesia liburuko Emakumeak fabrikatik bueltan poema da aldizkari estatubatuarrak hautatutakoa; ingelesez, Back from the cannery da lanaren izenburua, eta Elizabeth Macklin izan da testua itzultzeko arduraduna.
Sarean, The New Yorker-en webgunean, joan den astean argitaratu zuten poemaren itzulpena, eta, lehen aldiz, euskaraz ere jarri zuten entzungai, Uribek berak irakurrita: «Lehen aldia da euskara erabiltzen dutena aldizkarian, eta horrek poztu nau batez ere», azaldu dio idazleak BERRIAri. Aurretik ere argitaratu zuen aldizkariak haren poema bat, 2003an, Maiatza izenekoa.
Azaldu du «oso zaila» dela The New Yorkerren poemak argitaratzea. Uriberen kasuan, badu aurretik ere ingelesera itzulitako poema liburu bat, Bitartean heldu eskutik, eta azken bi urteetan New Yorken bizi izanak ere lagundu diola aitortu du: «Polita da nire bidez euskarari atetxo hori zabaldu izana».
Kirmen Uriberen 'Emakumeak fabrikatik bueltan' poema, ingelesez, gaurko 'The New Yorker'-en papereko edizioan. BERRIA
Paperezko edizioa, ordea, ez dute argitaratu gaur arte. Poema hori The New Yorker-en ateratzea lehen pauso bat dela azaldu du Uribek, argitalpen gehiagotan ere agertzeko asmoa baitu. Egileak jada baieztatu du The Paris Review-n eta beste aldizkari ospetsu batzuetan ere aterako direla 17 segundo liburuaren ingelesezko bertsioko poemak: «Asmoa da pixkanaka aldizkarietan ateratzea, irakurleak erakartzea, harreman estua sortzea eurekin, eta gero argitaratzea liburua».
Pixkanaka argitaratuz
17 segundo poema liburua iazko Durangoko Azokan argitaratu zuen Ondarroako idazleak, eta jada itzuli dute gaztelaniara eta galegora, baina ingelesezko bertsioa argitaratzea falta da. Izan ere, Uribek azaldu bezala, prozesu hori pixkanaka egin nahi du; uste du liburua bat-batean ateratzen badu, oharkabean pasatzeko arriskua izaten dela, eta, batzuetan, hobe izaten dela «pazientzia apur batekin han-hemenka ateratzea poemak, eta gero liburua».
Azkenik, euskara «zuzenean mundura» ateratzearen aldeko aldarria egin du idazleak: «Garai batean, Madril zen jomuga, eta bazirudien nazioartera jotzeko Madriletik igaro behar zela, baina nik ez dut uste hala denik, badaude beste bide batzuk». Argi du euskaraz badagoela nahikoa kalitatezko literatura, eta uste du badela garaia «kristalezko bola hori» apurtzeko.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190212/aurrerantzean-ere-eajren-burua-izango-da-ortuzar.htm
|
Politika
|
Aurrerantzean ere EAJren burua izango da Ortuzar
|
EBBko presidenteak baieztatu du ez dutela beste hautagaitzarik aurkeztu.
|
Aurrerantzean ere EAJren burua izango da Ortuzar. EBBko presidenteak baieztatu du ez dutela beste hautagaitzarik aurkeztu.
|
EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidente izango da aurrerantzean ere Andoni Ortuzar. Berak baieztatu du, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Adierazi du ez dutela bera ordezkatzeko beste hautagaitzarik aurkeztu. Aitortu duenez, EAJren burutzan segitu ala ez, «zalantzak» eduki ditu. «Politikan onak dira ordezkoak», esan du, gaur. 2013ko urtarrilean aukeratu zuten EBBko buru, Iñigo Urkullu ordezkatuz. Beste lau urtez jarraituko du karguan. «Niretzat ohore bat eta erantzukizun bat da».
Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 2tik 18ra egon zen irekita. Ez zuten berririk erregistratu, eta alderdiaren oinarriek ontzat jo dute Ortuzarrena. Alderdiaren asmoa zen abenduaren 12rako deitua zegoen batzar nagusian egitea izendapen ofiziala, baina batzarra atzeratu behar izan dute, pandemiaren ondorioz hartutako neurriengatik. «Ahal dugunean egingo dugu», esan du Ortuzarrek.
Lurraldeetako presidentetzetan bada aldaketa bat. Izan ere, Pako Arizmendik IBB Ipar Buru Batzarreko kargua utziko du, eta Peio Etxelekuk ordezkatuko du. Jose Antonio Susok (Araba), Itxaso Atutxak (Bizkaia), Joseba Egibarrek (Gipuzkoa) eta Unai Hualdek (Nafarroa) karguan jarraituko dute.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190213/aranberriren-pieza-bat-erosi-eta-ikusgai-jarri-du-bilboko-arte-ederren-museoak.htm
|
Kultura
|
Aranberriren pieza bat erosi eta ikusgai jarri du Bilboko Arte Ederren Museoak
|
2003an kobazulo baten sarbidea ixteko sortutako altzairuzko horma desmuntatu, eta eskultura independente modura aurkeztu du orain sortzaileak: 'Zulo beltzen geometria'
|
Aranberriren pieza bat erosi eta ikusgai jarri du Bilboko Arte Ederren Museoak. 2003an kobazulo baten sarbidea ixteko sortutako altzairuzko horma desmuntatu, eta eskultura independente modura aurkeztu du orain sortzaileak: 'Zulo beltzen geometria'
|
«1990ko hamarkada bukaeran artisten artean bazegoen gogo bat ohiko zirkuitu instituzional eta museistikoetatik kanpo ateratzekoa, eta, esango nuke, are, baita erakusketei uko eginez ere, eta errealitatean eragiten saiatuz». Ibon Aranberri artistak (Itziar, Gipuzkoa, 1969) joera orokorrago horren barruan kokatu du 2003an sortu zuen (Ir. T. 513 zkia) zuloa pieza. Hiru urtez ehunka kobazulo prehistoriko aztertzen eta bisitatzen aritu ostean, eta garaiko legedietako hutsuneak baliatzeko «ingeniaritza legala» egiten ibili ondoren, metalezko xafla beltz sorta baten bidez erabat estali zuen Arantzazuko santutegiaren ondoan kokatutako leize baten sarrera, bertan bizi den saguzar multzo batentzako irekiera zirkular soil bat utzita. Hamabost urte ingururen ostean, desmuntatu egin du estalki hura artistak, elkarren gainean pilatu ditu xaflak, eta eskultura independente bat balitz bezala aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoan, izen berriarekin, eta iazko data jarrita: Zulo beltzen geometria (2019). Kobazulo hartaz libre, nolabait, baina baita xaflen ertzetan haren sarrerako koska irregular guztien memoria zehatza gordez ere. Bere bildumarako erosi du lana museoak eta sarreran jarri du ikusgai.
Duela hiru urte hasi zituzten elkarrizketak museoak eta artistak, eta solasaldi horien ondorioz sortu da pieza. «Arriskatzea erabaki nuen», onartu du artistak, «eta beste sasoi batean niretzat garrantzitsu izan zen zerbait deseraikitzea proposatu nuen». Kobazuloan inolako arrastorik utzi gabe bildu ditu sarbidea ixteko baliatutako xafla guztiak, eta, bi multzotan pilatu ditu elkarren gainean museoko sarreran. Mendian emandako denbora ez da alferrekoa izan, ordea, eta higadura zein hezetasun arrastoak ere igarri daitezke, horregatik, altzairuzko piezetan. Hala erakutsi nahi izan ditu sortzaileak.
Betirako itxi
«Naufragio» hitzarekin ere deskribatu du artistak piezaren egungo forma. Dioenez, proiektuak hogei urtean egindako bilakaeraren ondoren, eta hasierako ekintza artistikoaren ondorio modura soilik heldu baita eskultura independente baten itxura hartzera. Onartu duenez, ez baitzen hori izan bere hasierako asmoa. Kobazuloa ixtearena ere proiektuan urte sorta bat zeramatzanean soilik heldu zen. Eta sekula ez zuen izan buruan kobazulo zehatz horretara jotzerik ere. Piezak garraiatzeko eskaintzen zituen erraztasunak, kobazuloaren neurriak berak, hiriguneekiko urruntasunak eta halako beste hainbat ezaugarrik eraman zuten kokapen konkretu hura hautatzera. Gogoratu duenez, pieza hura sortu berritan ere, kobazuloa «betirako» ixtea izan zen sortzailearen asmoa, baina erabaki hori ere eraldatzen joan da urteekin. «Muntatze bat izan zen hura, eta hau izan da desmuntatze bat».
Kobazuloa itxi berritan jende talde bat gonbidatu zuen artistak. Kokapen geografikoa besterik ez zien jakinarazi, informazio gehiago zehaztu gabe, eta bideoz grabatu zuen haien bisita. Zortzi minutuko ikus-entzunezko pieza bat sortu zuen gero material horrekin, eta museoari eman dio orain dohaintzan. Sarreran ikusgai jarritako eskulturaz independentea da lan hori ere, artistaren hitzetan, nahiz eta, hasiera batean, biek sorburu bera izan.
Hiritik aldentzea
Hiritik apartatutako gune bat nahi zuen Aranberrik. «Hiriko bizitza gailendu egin zen, baina, era berean, inguru publikoa zail bilakatu zen artistikoki ekin ahal izateko, eta, aldiz, bestelako leku horiek oraindik mantentzen dute anbibalentzia legal bat. Baina hiritik aldentzen saiatu arren, nire sentsazioa da hiria gugan dagoela, eta gurekin arrastatzen dugula. Eta ekintza hark ere hiriari begiratzen ziola uste dut».
Gaur. Hemen. Orain erakusketan izan ziren lehenengoz Aranberriren lanak ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan, Miguel Zugaza zuzendariak gogoratu duenez. 2001ean izan zen hori. Artistaren bi pieza zeuden zehazki ikusgai bilduma kolektibo hartan: Ehtnics instalazioa eta Firestone bideoa. Eta, hain zuzen, Zugazak gogoratu duenez, ordurako buruan bueltaka zerabilen Aranberrik kobazuloei eskainitako lana. «Ia sekretua zen proiektu horri buruz hitz egin zidala gogoratzen dut, hiriaren eta artearen mugetatik harago». Eta, hain zuzen ere, Aranberriren artista izaera «urtu» egin zen lan hartan, Zugazaren hitzetan, biologiaren, geologiaren eta etnografiaren esparruetan nahasiz.
Museora «itzultzea»
Bilboko Arte Ederren Museoan parte hartu ostean egindako ibilbidea ere birpasatu du Zugazak aurkezpenean, eta besteak beste, 2011n Tapies fundazioan egindako Organigrama erakusketa, zein iaz Donostiako San Telmo museoak martxan jarritako Museo bikoitza egitasmoaren barruan antolatutako Itzal-marra erakusketa nabarmendu ditu. 2004an Gure Artea saria ere eskuratu zuen, Kasseleko 12. Documenta erakusketan ere parte hartu zuen 2007an, eta nazioartean proiekziorik handiena duen euskal artistetako bat ere bada egun.
Museora itzuli da orain, nolabait, museotatik urruntzeko gogoak sortutako 2003ko pieza hura. Baina, artistak dioenez, bestelakoa da artelana bera –«izen berri batekin, fitxa tekniko berri batekin eta data berri batekin»–, eta bestelakoa da erakunde horiek ulertzeko duen modua ere. «Museora ez dugu ekarri fetitxe bezala. Ez da gauza bat kendu, ekarri eta ipini, baizik eta birkodifikatu egiten da, hartzen du beste nortasun bat. Eta, bestalde, duela hogei urte genituen kezkak, museotik aldentzearenak, agian orain ezberdinak dira. Museoa bihurtu da babes eremu bat, kanpoan egin ezin diren gauzak egin ahal izateko espazio bat».
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190214/44-urteko-langile-bat-hil-da-elektrokutatuta-aranaratxen.htm
|
Ekonomia
|
44 urteko langile bat hil da elektrokutatuta, Aranaratxen
|
Muntatze elektrikoen enpresa bateko langilea zen.
|
44 urteko langile bat hil da elektrokutatuta, Aranaratxen. Muntatze elektrikoen enpresa bateko langilea zen.
|
Argindar konpainia bateko langile bat hil zen atzo arratsaldean, Aranaratxen (Nafarroa). Foruzaingoak azaldu duenez, deskarga elektriko bat izan du lanean ari zela, eta bihotzekoak eman dio. Osasun zerbitzuek suspertu ahal izan dute, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitale Gunera. Han, ordea, hil egin da.
Langileak 44 urte zituen, eta Mutiloagoitiko Moi Montajes Electricos enpresako enplegatua zen.
LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, atzo arte 60 lagun hil dira aurten Euskal Herrian lanean ari zirela. Horri batu behar zaie Zaldibarko zabortegian desagertutako Joaquin Beltran.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190215/nogen-taldeak-under-alt-plazaratu-du-estudioko-bere-bigarren-lan-luzea.htm
|
Kultura
|
Nogen taldeak 'Under alt' plazaratu du, estudioko bere bigarren lan luzea
|
Bederatzi kantu bildu ditu disko berrian, eta estilo berari eutsi arren, taldearen «eboluzio naturala» islatzen duela uste du taldeak. Abenduan hasiko dute aurkezpen bira. Diskoa, berriz, gauerdian jarriko dute entzungai plataformetan; baita fisikoki eskuratzeko moduan ere, taldearen webgunean.
|
Nogen taldeak 'Under alt' plazaratu du, estudioko bere bigarren lan luzea. Bederatzi kantu bildu ditu disko berrian, eta estilo berari eutsi arren, taldearen «eboluzio naturala» islatzen duela uste du taldeak. Abenduan hasiko dute aurkezpen bira. Diskoa, berriz, gauerdian jarriko dute entzungai plataformetan; baita fisikoki eskuratzeko moduan ere, taldearen webgunean.
|
Lys izeneko lan laburrarekin, lau haizetara zabaldu zuen bere folk-rock proposamena Nogen taldeak. 2017a zen, eta hurrengo urtean plazaratu zuen bere estreinako lan luzea, Liv Til Doden (Hil arte bizi). Haren arrakastak dozenaka kontzertu egitera eraman zituen taldekideak, bai Euskal Herrian bai nazioartean. Joan den urtarrilean eman zioten amaiera ibilbide horri, bide berri bat hasteko asmoz, eta estudioko bigarren disko luzearekin ekingo diete berriro zuzenekoei. Under alt lanean, bederatzi kantu berri bildu dituzte, eta abenduaren 4an hasiko dute haren aurkezpen bira, aurrekoa bukatu zuten leku berean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Olatz Cuevas (baxua), Jokin Gilisagasti (bateria eta ahotsa), Markel Idigoras (ukelelea eta ahotsa), Alex Irazusta (gitarra eta ahotsa), eta Eider Saez (ahotsa) taldekideek osatzen dute Nogen, eta, aurreko lanarekin egin bezala, danierara jo dute disko berriari izenburua jartzeko. Idigorasek azaldu du esanahia: «Under alt-ek danieraz denaren azpian esan nahi du, eta diskoak horretaz hitz egiten duelako aukeratu genuen izenburua. Esan nahi dugu askotan itxuraren azpian badela sentimendu gordin bat; badaudela sentimendu asko ez ditugunak adierazten». Ideia horri jarraituz, diskoaren azalera Thomas Ibarrolaren argazki bat eramatea erabaki zuten, giza larruazala ageri duena lehen planoan, «azkenean, azalean irudikatzen direlako ondoen denboraren orbanak», Idigorasen hitzetan.
Pandemiak dena astindu duen urtean eman dute argitara lan berria, baina, Saezen hitzetan, inoiz ez dute zalantzarik egin hauxe zela garaia diskoa kaleratzeko. «Guk hasiera-hasieratik izan genuen argi hau zela Nogenen bigarren diskoa ateratzeko urtea, lan honek islatzen duelako gu 2020an nola gauden; igual, hurrengo urterako utzi izan bagenu, ez zen berdina izango. Aurrera jarraitzeko erabakia hartu genuen, aho batez eta inongo zalantzarik gabe, eta pozik gaude emaitzarekin».
Ideia bera nabarmendu du Irazustak ere: «Orain gauden lekuaren argazki edo erretratu bat da disko hau, 2020ko Nogenen erretratu bat». Eta aurreko lana atera zuten garaiaren aldean, taldearen gaur egungo argazki hori nolakoa den ere azaldu du: «Guk, aldaketa bat baino gehiago, halako eboluzio natural bat ikusten dugu. Azkenean, pertsona berberak izaten jarraitzen dugu, musikarekiko dugun pasio berberarekin; eboluzioa da orain bi urte baino eta 80 kontzertu zaharragoak garela, eta uste dugu disko honetan ere nabaritzen dela Nogen, talde gisa, bi urte eta 80 kontzertu zahartu dela».
Orain arte plazaratu dituzten bi singleak —«ildo rockeroagoa» duen Mila aldiz eta aurreko lanaren kutsu handiagoa duen Zeri begira hartu nahi duzu lo?—, argazki horren adibide onak izan daitezkeela gehitu du Irazustak, «nolabait diskoak hartzen duen abaniko osoa laburbiltzen» dutelakoan. «Jarraitzen dugu taldean abesteko moduko melodia horiekin; gustatzen zaigu denok abestea eta publikoa abesten entzutea, eta bilatutakoa ez den arren, hori nabari da abestietan». Gaien aldetik, azaldu du kantuen hitzak ez dituztela oso esplizituak egin nahi izaten. «Abestiak autoterapia moduko zerbait dira guretzat, baina hitzen aldetik pista askorik eman gabe jarraitzen dugu, azaldu gabei abestia nondik nora doan, jendeak entzun dezan eta bere egin dezan. Hori da musikak daukan politena; horretan sinisten dugu, eta horretan jarraituko dugu lanean».
Pandemiaren gainetik
Mila aldiz singlea ekainean grabatu zuen Nogenek, baina disko osoa, uztailean, Haritz Harregiren estudioan, Usurbilen (Gipuzkoa). Eta Ultramarinos estudioan masterizatu zuten gero, Bartzelonan. «Oso eskertuak gaude, musikari eta lagun oso eskuzabalez inguraturik gaudelako», adierazi du Cuevasek. Grabatzeko materiala utzi zieten musikariekin ez ezik, zenbait kantutan izan dituzten kolaboratzaileekin ere esker oneko agertu da; Borja Antonek biolinean lagundu baitzien, Maria Bustosek, biolontxeloan eta Julen Idigorasek, «atmosferak emateko lanetan».
Pandemia betean eraman dute aurrera prozesua, baina Irazustak azaldu du egoerak ez dituela asko baldintzatu. Izan ere, urtarrilean bira amaitu zutenerako erabakia zuten diskoa ongi prestatzeko denbora hartuko zutela, eta, martxo aldera, pozik zebiltzan ordura arteko lanarekin eta zeramaten erritmoarekin. «Egia da martxoan bat-batean dena gelditu behar izan genuela, baina zortea izan genuen, abestien ehuneko handi bat, ideiak edo zirriborroak behintzat, lehenago eginda geratu zirelako. Gero, abesti pare bat atera dira konfinamendutik, nahiz eta pandemiaz eta konfinamenduaz ez dugun abesti bakar batean ere hitz egiten». Hainbat hilabete elkar ikusi gabe egon zirela kontuan izanda, prozesua «pixka bat diferentea» izan dela uste du, baina horri alde onik ere ikusi dio nolabait. «Era berean, uste dut balio izan digula geure barrura begiratzeko eta bakoitzaren proposamenak lokalera sendoago eramateko. Igual ideiak eraman ditugu inoiz baino garatuago». Grabazio lanetarako aurreko aldian baino denbora gehiago ere hartu zutela nabarmendu dute taldekideek, eta Harregiren estudioan «etxean bezala» sentitu direla ere bai.
Orain, gogotsu daude aurkezpen birari ekiteko. Abenduaren 4an eta 5ean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aritu ondotik, 8an Bilboko Euskalduna jauregian joko dute, eta martxo amaierara bitarte, Ondarroa, Durango, Eibar, Beasain, Andoain, Zornotza, Galdakao, Amurrio, Arrasate, Gasteiz, Iruñea, Hernani, Tolosa, Zumarraga, Hondarribia eta Azpeitira eramango ditu birak.
Lan berria gauerdian jarriko dute entzungai plataformetan, baita fisikoki eskuratzeko moduan ere, taldearen webgunean. Asteburuan, gainera, Donostiako Kursaal parean dagoen Naiz Gunean izango dira taldekideak, zaleekin elkartu, eta disko berria aurkezteko. Han ere salgai izango da.
|
2020-11-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/190216/larunbatetik-aitzina-irekiko-dituzte-dendak-ipar-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Larunbatetik aitzina irekiko dituzte dendak Ipar Euskal Herrian
|
Konfinamendua arintzeko lehen neurriak iragarri ditu Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Dendez gain, egunean hiru orduz atera ahalko da kalera, eta eskolaz kanpoko aktibitateak berriz egiten ahalko dira. Jatetxeek, ordea, hetsirik jarraituko dute, eta elkarretaratze jendetsuek, debekatuak.
|
Larunbatetik aitzina irekiko dituzte dendak Ipar Euskal Herrian. Konfinamendua arintzeko lehen neurriak iragarri ditu Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Dendez gain, egunean hiru orduz atera ahalko da kalera, eta eskolaz kanpoko aktibitateak berriz egiten ahalko dira. Jatetxeek, ordea, hetsirik jarraituko dute, eta elkarretaratze jendetsuek, debekatuak.
|
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak konfinamenduaren arintzeari buruzko neurriak gaur iragarriko zituela espero zen, eta hala egin du: larunbatetik aitzina aldaketak izango dira Ipar Euskal Herrian. Dena den, abisua eman du presidenteak: «Zenbait gauza aldatuko dira, baina beste batzuk ez».
Hiru dira gaur iragarritako aldaketa nagusiak: egunean 3 orduz ateratzen ahalko da etxetik 20 kilometroko tartean; dendak irekiko dituzte 21:00ak arte; eta eskolaz kanpoko aktibitateak (kanpoan badira) berriz egiten ahalko dira. 30 pertsonako mezak ere egin ahalko dira. Dena ez da malgutuko, ordea; jatetxeek hetsirik segituko dute, eta elkarretaratze jendetsuek, debekatuak.
Macronek datuek «behera» egin dutela esanez hasi du mintzaldia. «Bigarren olatuaren muina pasatu» dela esan, eta hartutako neurrien eragina azpimarratu du: «Jarri genituen helburuak, halere, urrun daude». Presidentearen arabera, Frantziako Estatuan eguneko 5.000 kasura iristea da helburua, eta suspertze zerbitzuetan 2.500 paziente izatea guztira. Momentuz, 20.000 kasu daude egunean.
Abenduaren 15a izango da erabakiak indarrean jartzeko hurrengo epea. Datuek hobetzen segituz gero, konfinamendua kendu eta etxeratze agindua ezarriko luke Macronek, 21:00etatik 07:00etara. Data horretan kultura lekuak irekitzeko asmoa erakutsi du. Jatetxeek, ordea, aurreikuspenak betetzen badira, urtarrilaren 20ra arte itxaron beharko dute. Ez du argitu ostatuak ere haiekin batera zabalduko dituzten ala ez.
Beraz, hori da presidenteak ezarritako hurrengo epea: urtarrilaren 20a. Printzipioz, urtarrilaren 20tik 15 egunera hasiko dira ikasleak berriro ere unibertsitateetan, presentzialki.
Helburuak, txertoak, eta laguntzak
«Neurri horien helburua hirugarren olatu bat saihestea da», esan du Macronek, eta gehitu du Eguberriko bakantzak ez direla «beti bezala» izanen. Abenduaren 15ean emango ditu Eguberriko bestei begirako neurri bereziak.
PCR probei dagokienez, urtarrilaren hasierarako Macronek helburu bat jarri du: 24 orduko epea izan beharko da testa egiteko eskaeraren eta emaitzaren artean. Horretaz gain, positibo eman duten pertsonak «zorrotzago bakartzeko» neurriak ezarri nahi ditu plantan Frantziako Gobernuak, auzapezekin partaidetzan.
Txertoari buruz ere hitz egin du. Autoritate sanitarioen onespena itxarongo du Frantziako Gobernuak lehen txertoak banatu aurretik. Hori jasotzen badute, abenduaren 20aren eta urtarrilaren hasieraren artean hasten ahalko litzateke txerto kanpaina, eta adineko pertsonek izango lukete lehentasuna. Halere, segurtatu du ez dela derrigorrezkoa izanen.
Itxita segitu beharko duten enpresei (diskotekak, ostatuak...) diru laguntzak izanen dituztela segurtatu die Macronek. Ez hori bakarrik; gazteentzako laguntza bereziak ezarriko ditu plantan, eta Gazte1 Aterabide1 kanpaina abiatuko du Frantziako Gobernuak.
Azkenik, pazientzia izateko eskatu die Macronek herritarrei: «Kasik urte bat irauten duen egoera hau zaila izaten ari da, eta ez da oraindik bukatua». Haren arabera, «Frantziak asko ikasi du epidemia honetatik: arta sistema hobetzeko gai dela erakutsi du, komertzioak herritarrengandik hurbildu ditu teknologia berrien bidez...»
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190247/hego-euskal-herrian-atzemandako-positiboen-ehunekoa-52-da.htm
|
Gizartea
|
Hego Euskal Herrian atzemandako positiboen ehunekoa %5,2 da
|
Azken datuen arabera, beste 799 kasu atzeman dituzte. Azken astean 142 lagun zendu dira Hegoaldean gaitzarekin. Nafarroan atzemandako ehunekoa %3,6era apaldu da, OMEk mugarritzat duen %5eko portzentajearen azpitik.
|
Hego Euskal Herrian atzemandako positiboen ehunekoa %5,2 da. Azken datuen arabera, beste 799 kasu atzeman dituzte. Azken astean 142 lagun zendu dira Hegoaldean gaitzarekin. Nafarroan atzemandako ehunekoa %3,6era apaldu da, OMEk mugarritzat duen %5eko portzentajearen azpitik.
|
OME Osasunaren Mundu Erakundeak mugarritzat du %5eko portzentajea izurriaren kontrolean, eta Nafarroan gaur jakinarazi dituzten datuetan langa hori jaistea lortu dute; atzo, 104 COVID-19 kasu atzeman zituzten egindako testetan; alegia, %3,5 izan ziren positibo. Koska handia da, portzentaje hori atzo %6,9 baitzen. Hegoaldeko gainerako herrialdeetako datuak ere aintzat hartuta, azken datuen arabera, Hegoaldean %5,2 da portzentajea. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dutenez, 799 kasu detektatu dira Hegoaldean, bezperan baino 48 gehiago. Halaber, azken astean gaitzarekin hildakoen datuak argitaratu dituzte Hegoaldeko agintariek: azaroaren 16tik 22ra bitarteko astean gutxienez 142 pertsona zendu dira.
Kutsatuen datuei dagokienez, herrialdez herrialde, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, hiruretan ugaritu dira kasuak bezperako datuen aldean. Nafarroan, aldiz, apaldu egin da positibo kopurua. Zehazki, Bizkaian zenbatu dute positibo gehien: 303 izan dira, bezperan baino 20 gehiago. Gipuzkoan 275 detektatu dituzte, aurreko egunean baino 40 gehiago, eta Araban, aldiz, 101 positibo zenbatu ditu Osakidetzak, bezperan baino 14 gehiago. Osakidetzak egindako testen %5,6k eman dute positibo astearteko probetan.
Nafarroan, berriz, apaltzera egin du egun bakarrean zenbatutako kasu kopuruak. PCR probak eta antigenoen testak aintzat hartuta, atzo birusa atzemateko 2.940 proba egin zituen Osasunbideak, eta 106 positibo detektatu dira guztira. Aldiz, 141 erregistratu zituzten asteleheneko testetan. Azken asteko datuei erreparatuta, kasuen hazkundea nabarmen moteldu dela antzeman daiteke foru erkidegoan. Azken zazpi egunetan, egun bakarren erregistratutako positibo kopuruak behin baizik ez du gainditu 150 kasuen langa: hilaren 19an egindako probetan. Gainerako zenbaketetan kopurua apalagoa izan da beti.
Nafarroako osasun agintariak nabarmentzen ari dira datuen hobekuntza, oraindik adi egon behar dela diote, ordea. Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza hasi dira, Eguberrietara begira, izurria kontrolatzeko zer neurri hartu beharko diren esaten. Nafarroako Gobernuak esan du abenduko zubia igaro eta gero hasiko dela zehaztapen horiek ematen. Hasi da, hala ere, epidemia kontrolatzeko hartzen ari den neurriak arintzen; bihar, adibidez, terrazak irekitzeko aukera izango da, eta zahar etxeetarako bisitak berriz egin ahal izango dira.
Gainera, Hegoaldeko ospitaleen egoerari dagokionez, koronabirusarekin eri ziren 67 pertsona eraman zituzten atzo ospitalera. Oraintxe bertan 194 lagun daude gela arruntetan erietxeratuta. Halaber, 181 pertsona ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190248/covid-funtsaren-azken-diruak-jaso-dituzte-152-milioi-euro-eaek-eta-57-nafarroak.htm
|
Ekonomia
|
COVID funtsaren azken diruak jaso dituzte: 152 milioi euro EAEk, eta 57 Nafarroak
|
Hego Euskal Herriak 743 milioi euro jaso ditu pandemiak eragindako gastuei aurre egiteko Espainiako Gobernuak sortutako funtsetik.
|
COVID funtsaren azken diruak jaso dituzte: 152 milioi euro EAEk, eta 57 Nafarroak. Hego Euskal Herriak 743 milioi euro jaso ditu pandemiak eragindako gastuei aurre egiteko Espainiako Gobernuak sortutako funtsetik.
|
Espainiako Gobernuak 16.000 milioi euroko funts bat sortu zuen ekainean, COVID-19ak autonomia erkidegoetan eragindako gastu gehigarrietan laguntzeko. Covid funtsa izenekoa lau zatitan banatu zuen Madrilgo gobernuak, eta horietatik hirutan parte hartu ahal izan dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Azkeneko zatia, 5.000 milioi eurorena, ogasun propioa ez duten erkidegoen artean banatu dute, zerga bilketaren jaitsiera konpentsatzeko.
Uztailean iritsi ziren lehen diruak, osasun gastu gehigarriak ordaintzeko lehen funtsetik. 6.000 milioi euro zituen poltsa horrek, eta 329 milioi jaso zituen Jaurlaritzak, eta 89 milioi Nafarroak.
Irailean, berriz, hezkuntza gastuetarako 2.000 milioiren txanda izan zen: 87 milioi Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako, eta 29 milioi Nafarroarako.
Ogasun Ministerioak gaur eman du osasun gastuei aurre egiteko 3.000 milioi euroko beste parte bat ordaintzeko agindua. 152 milioi izango dira Gasteizko gobernuarentzat, eta 57 milioi Iruñekoarentzat.
Aparteko osasun gastuei aurre egiteko funtsaren bigarren fasean (3.000 milioi euro), hainbat irizpide hartu ditu kontuan Madrilek banaketa egitean erkidegoen artean: ZIUetako okupazioa (%25), ospitalizazioak (%20), egindako PCR probak (%10) eta osasun sistemak zaindu behar dituen herritarren kopurua (%45) izan dira aldagaiak, urriaren 31ko datarekin. COVID funtsaren laguntzak ez dira itzultzekoak, eta ez dute eraginik zorraren zenbaketan.
Kupotik kenduko dute
Espainiako Gobernuak funtsaren beste parte bat ere banatuko du hurrengo egunotan erkidegoen artean, 5.000 milioi eurokoa. Ogasunaren bilketak izan duen gainbehera konpentsatzeko helburua dauka, eta EAEk eta Nafarroak ez dute funts horretatik dirurik jasoko, beren ogasunak dituztenez. Uda aurretik, Madrilek funtsaren nondik norakoen berri eman zituenean, irizpide horrek haserrea piztu zuen Gasteizko gobernuan. Gero, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan akordioa egin zuten gobernu biek, eta, haren arabera, EAEk ez ditu jasoko dagokien funtsaren diruak, baina haiek kupotik kenduko ditu kalkulua egiteko.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190249/eskozian-doan-emango-dituzte-hilekoari-lotutako-produktuak.htm
|
Mundua
|
Eskozian doan emango dituzte hilekoari lotutako produktuak
|
Erabaki hori hartu duen lehen herrialdea izan da munduan. Ikerketek erakutsi dute oinarrizko produktu horiek erosteko diru arazoak izaten dituztela emakume gazte askok, baita estigma ere.
|
Eskozian doan emango dituzte hilekoari lotutako produktuak. Erabaki hori hartu duen lehen herrialdea izan da munduan. Ikerketek erakutsi dute oinarrizko produktu horiek erosteko diru arazoak izaten dituztela emakume gazte askok, baita estigma ere.
|
Eskoziako Parlamentuak aho batez onartu du hilekoari lotutako produktuak doan izan daitezela. Orain, eskualdeen eta udalen ardura da bermatzea tanpoiak eta konpresak, besteak beste, eskura egongo direla «behar dituzten pertsona guztientzat». Monica Lennon laboristak eraman zuen proposamena parlamentura, eta 2016an hasi zuen «pobrezia menstrualaren» kontrako kanpaina.
Lennonen esanetan, legea «praktikoa eta aurrerakoia» da, eta ezin zitekeen gehiago atzeratu, koronabirusaren krisiak agerian utzi baitu «inoiz baino beharrezkoagoa» dela produktu horiek emakume guztien esku egotea.
Azken urteetan, legearen aldeko kanpainan, pobrezia menstruala salatu dute: diru gutxi duten andreek ezin dituztela oinarrizko produktu horiek erosi. Batez beste, hilean bederatzi euro gastatzen dituztela ikusi dute hainbat ikerketatan.
Young Scot etxeak 2.000 pertsonari baino gehiagori egin zion galdeketa batean jakin zuten Eskoziako ikastetxe eta unibertsitateetako lau parte hartzailetik batek arazoak izan dituela produktu horiek lortzeko. Ikerketaren arabera, Erresuma Batuko ikasleen %10ek ezin izan dute menstruazio produkturik erosi; %15ek arazoak izan dituzte ordaintzeko; eta %19k behar bezain egokia ez den produkturen bat erosi dute prezioa dela eta.
Diru arazoa da askorentzat, eta estigma kontua ere bai, gehienentzat. 14 eta 21 urte arteko nesken %71k lotsaz erosten dituzte hilekorako produktuak. Hezkuntzan ere badu eragina: inkestan parte hartu dutenen erdiak noizbait ez dira eskolara joan hilekoarengatik.
Neurria onartu dutenez gero, Eskoziako 32 eskualdeek erabaki beharko dute zer-nolako moldaketak egingo dituzten legea betearazteko. Eskatu diete «behar dituzten guztiei» emateko produktuak, «aski erraz» eta «aski duin».
Lehenago ere, Eskozia munduko lehen herrialdea izan zen menstruazio produktuak doan jartzen eskoletan eta unibertsitateetan. Neurri hori herritar guztiengana zabaltzeak zalantzak sortu izan ditu, eta gobernuak atzera bota zuen hasieran, «kezka handiak» zituelako funtzionamenduaren inguruan. Zuzenketa batzuen ondoren, alderdi guztiek onartu dute.
Eskoziako Gobernuak 5,8 milioi eurorekin sustatuko du legea, eta udalen esku utzi ditu beste lau milioi eta erdi, leku publikoak banaketarako prestatzeko. Zenbait taberna eta jatetxetan hasiak dira produktuak banatzen.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190250/birus-matxistari-txerto-feminista.htm
|
Iritzia
|
Birus matxistari, txerto feminista!
|
Birus matxistari, txerto feminista!.
|
Azaroaren 25a da gaur, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, eta Ezker Anitzatik berriz ere guk, emakume militanteok, gizarte feminista bat eraikitzeko konpromisoa aldarrikatzen dugu, emakumeak indarkeriarik, mendekotasunik eta esplotaziorik gabe bizi ahal izateko.
Horregatik bat egiten dugu mundua zeharkatzen duen oihu globalarekin, nazioartean norabidea aldatzeko borrokan. Guk argi daukagu: indarkeria matxista amaitzeko, kapitalismoaren eta patriarkatuaren arteko aliantza hautsi behar dugu, gure desberdintasunez elikatzen baita eta, aldi berean, zapaltzen baikaitu, bere onurak eta pribilegioak mantentzeko eta handitzeko behar gaitu.
Aurten krisi sanitarioko eta ekonomiko-sozialeko urtea izaten ari da. COVIDen aurkako borrokak mugikortasun-, konfinamendu- eta prekaritate-murrizketak jasatera eraman gaitu, eta emakumeak, beti bezala, lehen lerroan egon gara bizitzaren alde borrokan. Hilabete hauetan agerian geratu da gizarte hau desberdintasunetik, mendekotasunetik eta indarkerietatik eraikita dagoela, eta, aldi berean, ikusi dugu bizitzari eusten diotenek eta funtsezkoa dena defendatzen dutenek emakume-aurpegia dutela.
Aurten COVIDaren krisia eta matxismoa pairatzen ari gara. Indarkeria eta rolen eta estereotipoen erreprodukzioa kutsatzea gelditu behar dugu, modu ikusezinean kaltetu ondoren justifikatzen baita. Birus hori ere elkarrekin geldituko dugu, indarkeriak ikusaraziz eta ekintza matxista guztiek desberdintasuna betikotzeko zeregin garrantzitsua betetzen dutela jabetuz. Konfinamendu-egoerak eta osasun-krisiari aurre egiteko hartutako neurriek areagotu egin dute genero-indarkeriaren arriskua. Emakume askok ahultasun- eta ziurgabetasun-egoera berezian aurkitu dute beren burua.
Aurten, estatuan 80 eta Euskadin 3 feminizidio izan dira: emakumeen hilketak emakumeak izateagatik. Baina ezin ditugu ahaztu gaur egun gure herrialdean poliziaren babesarekin bizi diren 32.000 emakumeak, ezta bere familiako kide batek egunero munduan hiltzen dituen 137 emakumeak ere. Ez da kasu isolatu bat, patriarkatua deitzen da, eta gure indarkeriak ukatzen dituen eta bakarrik eta isolatuta nahi gaituen ultraeskuindar baten ukazioa gorabehera, zifra horiek gure gizartearen oinarriak aldatzeko premiaz hitz egiten digute.
Datu ofizialen arabera, 30 emakume hil dituzte azken hamar urteetan Euskadin, 4.781 emakume bizi dira gure erkidegoan Ertzaintzaren nolabaiteko babesarekin genero-indarkeriagatik, eta 15 emakume erasotzen dituzte egunero Euskadin emakume izate hutsagatik. Eta bikotekidearengandik kanpo sexu-indarkeria jasan duten emakumeen %8k baino ez du salaketa jartzen.
Izan ere, asko dira guri eragiten dizkiguten indarkeria matxistak. Sexu-desioak gure gorputzekin asetzeko pribilegio maskulinoa justifikatzen duen bortxaketaren kulturak normalizatu, desenkusatu, toleratu eta, are gehiago, barkatu egiten du bortxaketa, eta, aldi berean, biktima erruduntzat jotzen du. Ezinbestekoa da horretan eragitea, bortxaketekin eta taldeekin amaitzeko eta kalean beldurrik gabe ibili ahal izateko. Kaleak eta gauak ere gureak direlako!
Indarkeria instituzionalari modu integralean heldu behar diogu: genero-joerak hezkuntzan eta osasunean, estatuak zaintzan duen erantzunkidetasuna, erlijioek eta komunikabideek rolen eta estereotipoen transmisioan duten eginkizuna, bai eta bigarren mailako biktimizazioa ere, babestu beharko gintuzkeen sistemak eraso egiten dielako. Hori guztia biderkatu egiten da klasearen, adinaren, arrazaren, aniztasun funtzionalaren, sexu-orientazioaren desberdintasunek bat egiten duten heinean. Beraz, gure zapalkuntzen aniztasunetik eta emakume zaharrek, migratzaileek, arrazistek edo transek jasaten dituzten indarkeria espezifikoak aitortuz soilik ezaba dezakegu matxismoa gure gizartetik. Indarkeriarik gabeko gizartea nahi dugu guztiontzat, guztiontzat!
Azaroaren 25 honetan, gure etxe, auzo eta herrietatik gure ahotsa altxatzen dugu, gogoratuz feminismoa dela mundua elkarrekin eraikitzeko eta elkarrekin aldatzeko behar dugun begirada kritikoa. Feminismoa da gure txertoa.
|
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190251/jaurlaritzak-abenduaren-29an-ezagutaraziko-du-euskadi-next-proposamena.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritzak abenduaren 29an ezagutaraziko du Euskadi Next proposamena
|
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aurkeztutako proiektuen aukeraketa bat helaraziko dio Gasteizko gobernuak Madrilgoari.
|
Jaurlaritzak abenduaren 29an ezagutaraziko du Euskadi Next proposamena. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aurkeztutako proiektuen aukeraketa bat helaraziko dio Gasteizko gobernuak Madrilgoari.
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk jakinarazi du bere gobernuak abenduaren 29an plazaratuko duela Europako Next Generation funtsen finantzaketa lortu nahi duten proiektuen azken zerrenda. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak aurkeztutako proiektu hautagaien artean azken zerrenda bat egingo du Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari igortzeko. «Euskadi berdeago, digitalago eta inklusiboago egiteko proiektuak» izango dira, Urkulluk esan duenez.
Gasteizko gobernuak dozena bat bilera egin ditu jadanik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeekin eta beste eragile ekonomikorekin. Aldundiek eta hainbat udalek ere ezagutarazi dituzte beren proiektu hautagaiak, eta horien guztien artean zerrenda bat egin beharko du Lakuak, betiere Europako Batasunak ezarritako helburuekin bat datozenekin; hurrengo urratsa Espainiako Gobernuari igortzea izango da, hark Europara bidaliko duen proiektuen zerrenda egin dezan. Alegia, euskal proiektuek Madrilen galbahetik pasatu beharko dute Europako finantzaketa hori lortzeko hautagai izateko, eta ikusteko dago Madrilek zer-nolako irizpideak baliatzen dituen bere zerrenda egiteko, eta zenbateraino bilatuko duen erkidegoen arteko oreka, Bruselak oso irizpide argiak ezarri dituen arren.
Europako Batasunak pandemiari aurre egiteko plan berezia onartu zuen joan den uztailean, eta, horren arabera, Espainiak 140.00 milioi euro inguru jasoko ditu datozen urteetan, horien erdiak laguntza zuzenetan eta beste erdiak mailegutan. Laguntza zuzen horien artean daude Next Generation esan dieten funtsak; Marshall plan moduko bat. Europak lagunduko dituen proiektuek, dena den, trantsizio ekologikoaren eta digitalizazioaren arlokoak izan beharko dute.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190252/marokok-berretsi-egin-ditu-gdeim-izikeko-gertaerengatik-espetxeratutako-sahararren-zigorrak.htm
|
Mundua
|
Marokok berretsi egin ditu Gdeim Izikeko gertaerengatik espetxeratutako sahararren zigorrak
|
2017an hogei urte eta hil arteko zigorrak ezarri zizkieten 22 independentista sahararri.
|
Marokok berretsi egin ditu Gdeim Izikeko gertaerengatik espetxeratutako sahararren zigorrak. 2017an hogei urte eta hil arteko zigorrak ezarri zizkieten 22 independentista sahararri.
|
Hamabost minutu. Marokoko Helegite Auzitegiak tarte horretan ebatzi ditu duela hiru urte 22 sahararri ezarritako zigorraren aurkako helegiteak. Ez du bat bakarra ere aintzat hartu. Batzuk atzera bota ditu «argudio faltagatik», beste batzuk ez ditu onartu, eta gainontzekoak «iraungita» zeudela adierazi du. 2010ean Marokoko indarrek Gdeim Izikeko kanpamentua desegin zutenean 11 polizia marokoar hiltzea leporatzen diete, zehaztu gabe nork nor hil zuen. Horrez gain, indar publikoei eraso egiteaz eta hilotzak mutilatzeaz ere akusatu dituzte.
2017an, Marokoko Saleko Helegite Auzitegiak lau urte eta bizi osorako kartzela zigorrak ezarri zizkien saharar independentistei. Auzipetuek zazpi urte zeramatzaten espetxean ordurako, eta bigarren epaiketa zuten hura. Lehena auzitegi militar batean egin zieten, 2013an, atxilotu eta bi urtera. Orduan, nazioarteko gobernuz kanpoko hainbat erakundek salatu zuten epaiketa frogarik gabe egin zela, eta akusatuek torturapean deklaratu zutela. Torturaren Kontrako Batzordeak ere bat egin zuen salaketarekin. Ondorioz, Kasazio Auzitegiak, 2016ko uztailaren 27an, epaia eman eta hiru urtera, ezeztatu egin zuen auzitegi militarraren sententzia.
Ondoren etorri zen epaiketa zibila, 2017koa, zeina ez zen askorik aldendu aurrez emandako epaitik. Zortzi laguni bizi guztirako kartzela zigorra ezarri zieten, hiruri 30 urteko kartzela zigorra, bosti 25 urtekoa, eta beste hiruri hogeikoa. Akusatuetako bi aske geratu ziren; izan ere, lau urte eta bost hilabeteko, eta sei urte eta erdiko zigorrak ezarri zizkieten, eta biek denbora hori baino gehiago zeramaten espetxean.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190253/otegiren-ustez-euskal-errepublikaranzko-prozesuaren-parte-da-aurrekontuak-onartzea.htm
|
Politika
|
Otegiren ustez, «euskal errepublikaranzko prozesuaren parte» da aurrekontuak onartzea
|
TV3 telebistan egindako adierazpen batzuetan, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi du koalizioaren oinarriek proposamenari baiezkoa ematea espero duela. Otegiren ustez, «Espainiako Estatuan ez zen halako gobernurik izan Bigarren Errepublikaz geroztik».
|
Otegiren ustez, «euskal errepublikaranzko prozesuaren parte» da aurrekontuak onartzea. TV3 telebistan egindako adierazpen batzuetan, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi du koalizioaren oinarriek proposamenari baiezkoa ematea espero duela. Otegiren ustez, «Espainiako Estatuan ez zen halako gobernurik izan Bigarren Errepublikaz geroztik».
|
Kataluniako TV3 telebista kateak Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrizketatu du gaur goizean, Espainiako aurrekontuei buruz. Otegiren ustez, eskuinari eta eskuin muturrari bidea ixteko aukera bat da aurrekontuei baiezkoa ematea, eta «aukera leiho bat» zabalduko du aurrekontuak aurrera ateratzeak, besteak beste «jendearen arazoei aurre egiteko», «preso politikoei» legezkotasuna aplikatzeko eta «lurralde ereduari buruzo eztabaidarako»: «Espazio horien gainean eraiki behar dira aurrekontu hauek». Otegik adierazi du Espainiako Bigarren Errepublikaz geroztik ez zela izan horrelako gobernurik Espainiako Estatuan.
Prozesu independentistaren barruan kokatu du Otegik aurrekontuei babesa ematea: «Kontziente gara aurrean prozesu bat daukagula gure ikuspuntutik bide eman behar diona hazteari eta euskal errepublika erdiesteari. Eta horretarako, egun, aurrekontu horiei baiezkoa eman behar zaie».
Euskal presoen hurbiltzeei buruz, Otegik ukatu egin du akordiorik dagoela Espainiako Gobernuarekin: «Ezin da akordiorik egin lege arrunta aplikatzeari buruz».
Aurrekontuen negoziazioaz, Otegik jakinarazi du zuzenketak onartzeko prozesuan ari direla orain: «Badira gobernua osatzen duten alderdi batekin zein bestearekin negoziatu ditugun zuzenketak, eta hori ikusi egingo da». Orain parte hartu nahiko luketen «espazioa» lanari eta eskubide sozialei dagokiena da: «Lan erreforma indargabetzeko akordio bat izenpetu genuen, eta uste dugu badela garaia hori aplikatzen hasteko, gutxienez alderik kaltegarrienak». Jakinarazi du hori ez dutela adostu aurrekontuen negoziazioetan, baina eztabaidatzen ari direla. Dena den, espetxe politikarekin gertatzen den gauza bera eskatu dio gobernuari: «Gutxienez bete ditzatela gobernu programan eta hauteskunde programetan dauzkaten akordioak». Hori egin ahal izateko «berme» izan daiteke EH Bildu, Otegiren arabera.
Konfiantza militanteengan
EH Bilduko militanteek bihar erabakiko dute Espainiako aurrekontuei baietza emateko proposamenari buruz, ezohiko batzar batean. Baiezkoaren alde egiteko deia egina du EH Bilduko mahai politikoak. Otegik jakinarazi du, halere, militanteen gehiengoak ezezkoa bozkatuko balu erabakia errespetatuko luketela. Ez du uste hori gertatuko denik: «Konfiantza daukat gure oinarriek gure posizioari babesa emango diotela, haien konfiantza lortu baitugu azken urteotan».
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190254/ertzaintzak-indarkeria-matxistaren-5518-kasu-atzeman-zituen-iaz.htm
|
Gizartea
|
Ertzaintzak indarkeria matxistaren 5.518 kasu atzeman zituen iaz
|
Azaroaren 25 dela eta, mugimendu feministak hainbat mobilizazio antolatu ditu arratsalderako. Goizean egin dituzte agerraldiak Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
|
Ertzaintzak indarkeria matxistaren 5.518 kasu atzeman zituen iaz. Azaroaren 25 dela eta, mugimendu feministak hainbat mobilizazio antolatu ditu arratsalderako. Goizean egin dituzte agerraldiak Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
|
Azaroaren 25a izaki, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur. Horren harira, hainbat mobilizazio eta agerraldi daude antolatuta. Erakundeek ere gaitzetsi dute indarkeria matxista. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta hainbat sailburuk, esaterako, Gasteizen egin dute agerraldia, 12:00etan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera. Nafarroako Gobernuak elkarretaratze bat egin du ordu berean, Iruñean. Sindikatuek ere kaleak hartu dituzte goizean. LABek, esaterako, mobilizazioak egin ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Emakundek txosten bidez erakutsi du zein den oraindik emakumeen errealitatea. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Ertzaintzak indarkeria matxistaren 5.518 kasu atzeman zituen iaz, eta 4.419 emakumek jasan zuten indarkeria hori. Tipologiari erreparatuta, emakumeen %70,1ek bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria pairatu zuten; % 20,3k, familia eremukoa —bikotekideak ez diren familiako beste gizon batzuek eragindakoa, gehienetan semeak—; eta %9,5i familiatik kanpoko gizon batek egin zien eraso. Ikusteko zailagoak diren indarkeriak ere badaudela ohartarazi du Emakundek, hala nola ziberjazarpen sexista, lan eremuko jazarpen sexista edo sexu esplotaziorako salerosketa.
Landaidak nabarmendu du datu horiek «egiturazko arazo larri» baten icebergaren punta baino ez direla. Gizarteari eskatu dio publikoki erakusteko emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten duela eta indarkeria pairatzen ari direnak babesten dituela. «Gizarte osoaren erantzukizuna da baldintza egokiak sortzen laguntzea indarkeria jasaten duten eta hari aurre egiten dioten emakumeei laguntzeko».
Mugimendu feministak hartuko du lekukoa arratsaldean. Hainbat deialdi egin dituzte: Bilbon, giza katea egingo dute itsasadarraren bi aldeetan, udaletxetik Arrupe pasarelara, 19:30ean; Gasteizen, manifestazioa antolatu dute 19:00etarako, Iparralde gizarte etxetik abiatuta; manifestazioa egingo dute Donostian ere, 18:30ean, Alderdi Ederretik abiatuta; Iruñean, elkarretaratzeak egingo dituzte auzoetan, 19:00etatik 20:00etara, eta ekitaldi sinboliko bat ere egingo dute 17:00etan, Gazteluko plazan; eta Baionan ere elkartuko dira: manifestazioa egingo dute 18:30ean, Errepublika plazatik abiatuta.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190255/bilbotarrek-ordaintzen-dute-euskal-herriko-hiriburuetako-ur-fakturarik-garestiena.htm
|
Gizartea
|
Bilbotarrek ordaintzen dute Euskal Herriko hiriburuetako ur fakturarik garestiena
|
Bizkaiko hiriburuan ia %10 garestitu da ura 2016. urtetik, kontsumitzaile elkarte baten arabera. Donostiarrek dute metro kuboa merkeen.
|
Bilbotarrek ordaintzen dute Euskal Herriko hiriburuetako ur fakturarik garestiena. Bizkaiko hiriburuan ia %10 garestitu da ura 2016. urtetik, kontsumitzaile elkarte baten arabera. Donostiarrek dute metro kuboa merkeen.
|
Donostia eta Bilbo daude uraren kostuaren muturretan. OCU kontsumitzaile elkarteak plazaratu berri duen txostenaren arabera, bilbotarrek donostiarrek baino %66 garestiago ordaintzen dute etxeko ura. Azken urteetako eboluzioa dago horren atzean: Bilbon %9,9 garestitu da uragatik herritarrek kobratzen zaiena 2016. urtetik. Donostiarren faktura, ordea, %3,5 merkatu da.
Zergatik halako aldea? Elkarteak azaldu duenez, hiri batzuetan ur kontsumoa neurtzeko gailuarengatik kobratu egiten diete herritarrei. Bilbon fakturaren %4 dagokio horri, esaterako, baina Donostian, Gasteizen eta Iruñean ez dute kobratzen. Horrez gain, ur zikinak tratatzeko prozesuarengatik ere, Bilbon kobratzen diete gehien herritarrei.
Ur metro kuboa 1,90 euro kostatzen zaie bilbotarrei. Hurrengo garestiena Baionakoa da: 1,44 euro. Iruindarrek 1,37 ordaintzen dute, eta gasteiztarrek, 1,23. Azkenik, merkeena donostiarrena da: 1,14.
Elkarteak salatu duenez, udal agintariek ez diete ura aurrezteko pizgarririk ematen herritarrei, zenbat eta gehiago kontsumitu orduan eta merkeagoa delako metro kuboa. Esaterako, Bilbon urtean 175 metro kubo kontsumituta, 332,97 euro ordaintzen da. Hiruzpalau pertsonako etxebizitza batean urtean gastatzen den kopurua da hori, gutxi gorabehera. Iruñean, 240,11 euro ordaintzen dira; Gasteizen, 215,22; eta, Donostian, 199,75. Aurtengo urriko datuak dira. Baionan, 172,5 euro ordaindu behar dira urtean 120 metro kubo gastatuta, 2018ko datuetan.
Alde horren atzean dago Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak ezartzen duen bloke politika, Kepa Loizaga OCUk Bilbon duen eledunaren arabera. «Deigarria da gehiago kontsumitzea merkeagoa izatea. Linealagoa izan beharko luke». Loizagaren arabera, ezin zaio dena egotzi uraz hornitzeko hiriburu bakoitzak duen zailtasunari. «Bilboko ura Altubeko urtegietatik datoz, Arabatik», eta horrek azal dezake garestiagoa izatea, «baina Gasteizen Donostian baino garestiagoa da ura, Arabako hiriburuak urtegi handiak baditu ere». Bilbon, partzuergoak ur kontsumoa neurtzeko gailuarengatik kobratzen die herritarrei, «kobratu nahi dutelako; partzuergoak ezarritako irizpidea da».
OCUk eskatu die udalei eta partzuergoei salneurri bereziak ezartzeko familia handiei, eta baita gizarte laguntza bat ura ordaintzeko, argindarrarekin egiten den bezala.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190256/ebk-abenduaren-amaierarako-emango-du-zaldibarko-auziari-buruzko-ikerketaren-berri.htm
|
Gizartea
|
EBk abenduaren amaierarako emango du Zaldibarko auziari buruzko ikerketaren berri
|
Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak galdetuta erantzun du Virginijus Sinkevicius Ingurumenerako Komisarioak. Aurretiaz egindako ikerketetan erakundeekin lankidetza zuzena izan dela erantzun dio Sinkeviciusek.
|
EBk abenduaren amaierarako emango du Zaldibarko auziari buruzko ikerketaren berri. Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak galdetuta erantzun du Virginijus Sinkevicius Ingurumenerako Komisarioak. Aurretiaz egindako ikerketetan erakundeekin lankidetza zuzena izan dela erantzun dio Sinkeviciusek.
|
Europako Batzordeak abenduaren amaierarako aurkeztuko du Zaldibarko auziari buruz egiten ari den ikerketaren emaitza. Hala erantzun dio Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuari Virginijus Sinkevicius Ingurumenerako Komisarioak. Otsailaren 13an PPk, Ciudadanosek eta Podemosek auzi honi buruz egindako agerraldiak direla eta, Sinkeviciusek auzia ikertzea ebatzi zuen, uste zuelako entzundakoak entzunda zabortegiaren kudeaketan gabezia garrantzitsuak egon zirela, eta ohartarazi zuen ardura zuten erakundeak atzeman, zaindu eta, behar baldin bazen, zigortu egin behar zituztela.
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak galdetu dio ea noiz amaituko duen ikerketa batzordeak, ea zein jarrera topatu duen erakundeen aldetik EB ikerketa egiten ari den bitartean eta ea hasierako iritzia mantentzen duen.
Sinkeviciusek erantzun dio ikerketaren lehen fasean erakundeek zuzen erantzun dutela, eta 2020 amaierarako Espainiari erantzun bat emango zaiola gehitu du. Erantzun hori jasota, Bilbaoren iritziz, erakundeen jokabidea «zuzena» izan da. Horrek erakusten du Eusko Jaurlaritza «gardentasunez» aritu dela auzi honetan, eta zabortegiaren gainean egin duen kudeaketari buruz ez duela «ezer ezkutatzeko ez Euskadin, ez Europan», Bilbaoren arabera. Hala azaldu du Bruselatik Twitter sarera igo duen mezuan, gaztelania hutsean.
Jaurlaritzak Alberto Sololuzeren eta Joakin Beltranen gorpuak topatzen jarri ditu indarrak, Bilbaok esan duenez. Sololuzerena abuztuan topatu zuten. Beltranena bilatzen segitzen dute. Gainera «zabortegiak zituen egiturazko arazoak konpondu eta ingurumenari eragin zekizkiokeen bestelako kalteak saihesten» jarri dute indarra, Bilbaoren arabera.
Espero dute egingo diren ikerketek halako azpiegituren gainean egon daitezkeen «kontrolak eta istripuak prebenitzeko» lagungarri izatea.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190257/nafarroak-sei-hamar-lagunen-arteko-topaketak-baimendu-nahi-ditu-eguberrietan.htm
|
Gizartea
|
Nafarroak sei-hamar lagunen arteko topaketak baimendu nahi ditu Eguberrietan
|
Osasun kontseilariak esan du mugaren itxierarekin «malgu» jokatu nahi dutela, familia bereko kideak elkartu daitezen.
|
Nafarroak sei-hamar lagunen arteko topaketak baimendu nahi ditu Eguberrietan. Osasun kontseilariak esan du mugaren itxierarekin «malgu» jokatu nahi dutela, familia bereko kideak elkartu daitezen.
|
Madrilen Lurralde Arteko Osasun Kontseilua elkartu da gaur arratsaldean, eta bertan azalduko dituzte Eguberrietara begira hartu nahi diren neurriak. Madrilek autonomia erkidegoetako arduradunekin batera aztertu nahi ditu proposamenak, litekeena baita erkidego bakoitzak bere proposamenak egitea. Nafarroako Gobernuak, esaterako, gaur jakinarazi du zein izango den bilera horretara eramango duen plana: Eguberrietan sei-hamar pertsonako familia topaketak baimendu nahi ditu, eta horiek bi etxeetako kideak izan daitezke, elkarrekin bizi ez direnak. Nafarroako mugaren itxierari dagokionez, «malgu» jokatu nahi du gobernuak, baina soilik familia bereko kideak elkartzeko bada. «Eguberrietarako etxera bueltatzea da ideia, baina etxetik joan gabe», azaldu du Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak.
Atzo Espainiako Gobernuak iragarri zuen bere asmoa dela Gabon gauerako eta Urtezahar gauerako etxeratze agindua moldatzea, eta gehienezko ordua 01:00ean jartzea. Indurainek gaur esan du Nafarroako Gobernua ere egun horietan ordutegia malgutzearen aldekoa dela, eta euren asmoa ez dela etxeratze agindua 01:00a baino beranduago ezartzea.
Indurainek gaineratu du garrantzitsua dela erkidegoen artean irizpide «bateratuak» ezartzea, eta pandemiaren bilakaerak berak finkatuko duela hartu beharreko bidea.
|
2020-11-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/190258/brta-zientziaren-eta-teknologiaren-eragilea.htm
|
albisteak
|
BRTA, Zientziaren eta teknologiaren eragilea
|
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoan aritzen diren zentroen asmoa da zientzian eta teknologian oinarritutako ezagutza transferitzea euskal enpresei.
|
BRTA, Zientziaren eta teknologiaren eragilea. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoan aritzen diren zentroen asmoa da zientzian eta teknologian oinarritutako ezagutza transferitzea euskal enpresei.
|
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoak ikerkuntzaren arloan eta teknologiaren garapenean lan egiten du, euskal industriaren beharrei eta erronkei erantzuteko. BRTAn aritzen diren zentroen asmoa da euskal industriari eta enpresei ezagutza transferitzea, zientzian eta teknologian oinarritutako ezagutza. «BRTAk zentroen gaitasunak bateratu eta koordinatzen ditu, euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta bertan berrikuntza areagotzeko», Rikardo Bueno Zabalo BRTAko zuzendariak azaldu duenez. «Gizartearen beharrei erantzunak emateko lanean ere ari dira zentroak, ingurumenaren eta osasunaren arloetan, adibidez». Iaz sortu zen BRTA, hamasei ikerkuntza eta teknologia zentro elkartuta (CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune, CIC Energigune, Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicometch), Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin. Goi mailako aliantza BRTA goi mailako aliantza bat da, kualifikazio handiko 3.500 zientzialari eta teknologoren ekarpena batzen duena. Euskal Autonomia Erkidegoko I+G+B (ikerketa, garapena eta berrikuntza) arloko gastuaren %22 garatzen du, eta 300 milioi eurotik gorako urteko inbertsioa du. Nazioartean ere indartsu ari da BRTA, aliantzako erakundeek urtean nazioarteko 700 proiektu ingurutan parte hartzen baitute. «Ekoizpen zientifikoak eta teknologikoak ere emaitza interesgarriak ditu; urtero Europa eta nazioarte mailako ehun patente sortzen dituzte, eta indexatutako 1.200 argitalpen zientifiko inguru publikatzen». BRTAk lankidetza eta elkarlana bultzatzen ditu. Irizpide garrantzitsuak. Ikerketaren eta garapenaren arloan, gaitasunen batura eta eragileen arteko lankidetza oinarrizkoak baitira soluzio berritzaileak bilatzeko eta industriari soluzio lehiakorrak eskaintzeko. «Egun, COVID-19aren ondorioz sortu den krisiaren eraginez, gure gizartea eta gure ekonomia presio handiak jasaten ari dira. Erronkak konpromiso-erantzun sendo eta koordinatuak behar ditu, osasun eta gizarte arloko behar berriei erantzuteko eta baita krisi ekonomikoa gainditu ahal izateko ere». Bide horretan, funtsezkoa da ikerketan, garapenean eta berrikuntzan diharduten eragileen arteko lankidetza. «Adibidez, COVID-19aren inguruko test eta jarraipen tresna berriak garatzeko, BRTAko zentroek elkarrekin egin dugu lan. Eta industriari begira ere, lehiakortasunari begira, soluzio konplexuak behar izango dira, eta hor ere elkarlanak eragin handia izango du». Erronka sozialei eta industrialei erantzuna eman behar zaiela eta, horretarako, anbizio handiko proiektuen alde apustu egin behar dela nabarmendu du Rikardo Bueno Zabalok. «Proiektu horiek zentro teknologikoen eta ikerketa zentroen ezagutzan oinarritu behar dute, enpresentzat lehiatzeko moduko abantaila globalak sortu ahal izateko eta gizarteari onurak ekartzeko. Horretarako, enpresen eta zientzia eta teknologiaren arloko eragileen arteko lankidetza handitu eta gure administrazioaren babesa izaten jarraitu behar dugu». BRTAk Europan eta mundu osoan garrantzitsua izan nahi du, erreferentzia bat, aitzindaria. «Horrela da, bai. Nazioarteko ikerketaren buru diren talde handiekin lehiatzea da BRTA sortzeko arrazoietako bat. BRTAk nazioarteko I+G proiektuetan dituen parte hartze datuek eta ekoizpen zientifiko-teknologikoari indikatzaileen emaitzek Europako erreferentziazko zenbait eragileren maila berean kokatzen gaituzte, hala nola RISE (Suedia), VTT (Finlandia), TNO (Herbehereak) eta SINTEF (Norvegia)». Jarduera ildoak BRTAk bost jarduera ildo nagusi ditu. · Lehenik eta behin, esparru zientifiko-teknologikoa. «Arlo honetan, BRTAk ikerketa agenda garatuko du, eta, bertan, zentroek erronka sozioekonomiko eta teknologiko nagusiei eman beharreko erantzuna jasoko. Gainera, zentroetan dauden gaitasunen mapa osatuko dugu. Unibertsitateekin ere sendotu nahi dugu elkarlana; Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmen bat adostu dugu jada». · Ezagutzaren transferentzia da funtsezko beste ardatz nagusietako bat. «Arlo honetan, alde batetik, ikerketaren emaitzak modu eraginkorrean balioztatzea eta oinarri teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntza sustatuko dugu. Bestetik, enpresei eta bereziki enpresa txikiei eta ertainei laguntza emango diegu, lehiakorragoak bihurtuko dituzten teknologiak aplika ditzaten». · Giza kapitala nahitaezko osagarria da berrikuntza sisteman, eta horren harira, BRTAk pertsonen arloan ere lan egingo du, prestakuntza bultzatzeko eta talentua duten pertsonak erakartzeko. «Ikasleak euskal berrikuntza ekosistemara erakartzea eta zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzea izango dugu helburu. Gainera, zentro guztietan berdintasuna eta ikerketa eta teknologiaren inguruko ibilbide profesional bateratuaren alde lan egingo dute». · Komunikazioarena eta marketinarena da beste jarduera esparru bat, eta, arlo horretan, aliantzak bere gain hartuko du BRTAren irudia gizarte osoari, enpresei eta nazioartean ere zabaltzeko ardura. «Hemen ere, dibulgazio zientifikoa eta STEM gaietan pentsamendu zientifikoaren kultura sustatuko ditugu». · Azkenik, BRTA partzuergoak harekin aritzen diren zentroei haien kudeaketa hobetzen lagunduko die: zeharkako proiektuetarako, jardunbide egokien zabalkunderako, arazoen identifikaziorako eta krisiaren ondorioei aurre egiteko. Egitasmoak BRTAk zenbait ekinbide ditu martxan, esparru zientifikoan eta transferentziaren arloan. Nabarmentzeko modukoa da PRAP Euskadi proiektua. Izan ere, langileen artean birusa goiz detektatzeko eta trazabilitatea ezagutzeko metodologia eraginkor baten bitartez, pandemia garaian Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen jarduera bermatzea du helburu. Egitasmo horren bidez, elkarlanean jarduteko protokolo bat garatu da, eta COVID-19aren inguruko trazabilitate eta prebentziorako tresna teknologikoak eta proba analitikoak uztartu. Horrela, infekzio arriskua gutxitu eta lanean segurtasun berme handiagoarekin ibiltzea erraz daiteke. BRTAk aurten 2020-2023rako plan estrategikoa eta ekintza plana definitu ditu. Plan horien ondorioz, hainbat ekinbide jarri ditu martxan, eta beste batzuk ere abiatzeko asmoa du: gizartearen erronkei erantzuteko agenda zientifiko-teknologikoa osatzea, enpresa mundura teknologia berriak zabaltzeko egitasmo berriak martxan jartzea (formakuntza dualarekin elkarlanean, edo sektore berrietarako eskaintza osatuta), teknologian oinarritutako enpresagintzarako euskal sistema indartzea, zentroek euskal ekonomiari eta gizarteari egiten dieten ekarpena zabaltzea… Beraz, BRTAk ez du proiektu faltarik. «Ehun ekonomiko lehiakor eta indartsu bat behar dugu gizarte aurreratu eta orekatuago bat izateko, eta BRTA osatzen duten zentroak, horren alde, elkarlanerako prest daude».
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190259/baheketak-egingo-dituzte-ondarroan-berriatuan-aretxabaletan-eskoriatzan-eta-leintz-gatzagan.htm
|
Gizartea
|
Baheketak egingo dituzte Ondarroan, Berriatuan, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan
|
13-40 urte arteko herritarrak deitu dituzte PCR probak egitera, biharko eta etziko.
|
Baheketak egingo dituzte Ondarroan, Berriatuan, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan. 13-40 urte arteko herritarrak deitu dituzte PCR probak egitera, biharko eta etziko.
|
Koronabirus kasuek azkenaldian izandako gorakadaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu Ondarroako, Berriatuko (Bizkaia), Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) herritarrak. Zehazki, 13 eta 40 urte bitartekoek izango dute aukera testa egiteko.
Ondarroako eta Berriatuko herritarrei bihar hasiko zaizkie PCR probak egiten, eta baliteke ostiralean ere probak egiten jarraitzea, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez. Probak Txomin Agirre ikastolako patioan egingo dira, 09:00etatik 20:00etara. PCR proba egin nahi duenak aurretik ordua eskatu beharko du Ondarroako osasun zentrora edo Osakidetzako Osasun Aholkura deituta. Osasun sailak esan du bi herri horietan eskolatuta dauden 13 eta 18 urte bitarteko herritarrek ez dutela aldez aurretik ordurik eskatu behar, ikastetxeak berak jakinaraziko dielako non eta noiz egin behar dute proba.
Bestalde, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan bihar eta etzi egingo dituzte birusa atzemateko probak, arratsaldez, 15:30etik 20:00etara, Aretxabaletako osasun zentroaren ondoko Basotxo eraikinean. Aukerakoa da testa egitea, baina hala erabakitzen dutenek aldez aurretik eta telefonoz eskatu beharko dute ordua, gaur, 16:00etatik aurrera. Aretxabaletako eta Eskoriatzako osasun zentroetako eta Osasun Aholkuko telefonoetara deituta eskatu daitezke hitzorduak.
|
2020-11-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/190260/goieki-goierriko-garapen-sozioekonomikoaren-motorra.htm
|
albisteak
|
Goieki: Goierriko garapen sozioekonomikoaren motorra
|
Goieki Goierriko Garapen Agentziak zenbait zerbitzu eskaintzen dizkie eskualdeko eragileei, besteak beste enpresei eta ekintzaileei, eta berrikuntza sustatzen du industrian, ekintzailetzan eta turismoan.
|
Goieki: Goierriko garapen sozioekonomikoaren motorra. Goieki Goierriko Garapen Agentziak zenbait zerbitzu eskaintzen dizkie eskualdeko eragileei, besteak beste enpresei eta ekintzaileei, eta berrikuntza sustatzen du industrian, ekintzailetzan eta turismoan.
|
Berrikuntza tresna egokia izan daiteke garai gogor bati aurre egiteko, eta horretarako sortu zen 1993. urtean Goieki, Goierriko Garapen Agentzia. Eskualdea krisi gogor batek jipoitua izan zen, eta, egoerari aurre egiteko asmoz, eskualdeko hainbat eragile elkartu eta etorkizun hobe baten alde hasi ziren lanean. Plan estrategiko berri bat garatzeko eta Goierri osatzen duten 18 herriek plan horretan adostutako guztia abian jartzeko, garapen agentzia bat sortzea erabaki zuten: Goieki. Goierri eskualdeko garapen sozioekonomikoaren motorra izatea ipar hartuta egin du lan betidanik Goiekik. Eskualdeko hainbat eragileri, besteak beste enpresei eta ekintzaileei, zerbitzuak eskainiz, gauzak hobeto egiten laguntzea izan da Goiekiren helburua, etorkizunari begirada kendu gabe, eta jarrera proaktibo batekin balio handiagoaren ekarpena egiteko. Goierritar guztien bizi kalitatea hobetzea du helburu. Berrikuntzaren bidetik Goiekik hiru arlo nagusitan sustatu du berrikuntza betidanik: industrian, ekintzailetzan eta turismoan. Baina ingurumen eta gizarte arloan ere hainbat proiektu garatu ditu: Industria: Goieki beti saiatu izan da enpresei zerbitzuak ematen, eta enpresetan hobekuntza eta berrikuntza txertatzen, eta horretarako, hainbat proiektu ere gauzatu ditu urte hauetan guztietan. Alor honetan, azken urteetan egin den ekimenik garrantzitsuena Goierri Valley Elkartea sortzea izan da. Elkarte horren sorrerarekin batera, gauzak egiteko era guztiz berritzaile bat sortu zen, eskualdeko enpresa traktoreen eta ETEen arteko elkarlanerako sare bat sortuz. Elkarte honek, zeharka, bere bazkideei hainbat proiektu berritzaile jarri dizkie eskura, guztiak enpresaren lehiakortasuna bultzatzeko asmoz. Honako esparruetan jorratzen ditu berrikuntza gaiak: · Enpresetako pertsonen harremanak: lan egiteko modu berriak. · Digitalizazio gaiak. · Ezagutza partekatzea. · Berrikuntza teknologikoa. · Berrikuntza ez teknologikoa. · Formakuntza. Ekintzailetza: Goiekiko ekintzailetza arloak 25 urte daramatza berrikuntzan, betidanik lagundu baitie ideia berritzaileak dituzten sustatzaileei proiektuaren garapen fase guztietan. Informazioa eta orientazioa ematen hasi, aholkularitzarekin jarraitu, enpresa kudeaketaren inguruko prestakuntza eman eta, azkenik, finantzaketa aukera desberdinen berri ematen zaie. Behin enpresak sortzen direnean, aukera ematen die eskualdeko hainbat enpresa gunetan kokatzeko. Aipatutako guztiaz gain, ideia berritzaileenak saritzen dira urtero, ekimen berri, berritzaile eta balio erantsi handia duten enpresa sareen etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko. Turismoa: Turismoaz Goitur arduratzen da, hogei urtez entitate publiko eta pribatuen arteko elkarlana kudeatzeaz arduratu den entitatea. Gaur egun, hiru ardatz nagusi lantzen dituzte: lehiakortasuna, produktuak eta zerbitzuak. Horien promozioa eta komertzializazioa ere egiten dute, euren bazkideak gaurkotasuneko turismora egokitu daitezen, eta Goierri eskualdea lehen mailako helmuga bilakatzeko. Berrabiarazi proiektua Aipatutako alorretan egiten den lanaz eta proiektuez gain, COVID-19aren pandemiak sortutako egoerari aurre egiteko buru-belarri lanean dabilen proiektu oso garrantzitsu bat azpimarratu nahi izan dute, proiektu horri esker jakin ahal izan dutelako bailararen egungo egoera zein den. Jakina da COVID-19ak hainbat kalte eta eragin sortu dituela ekonomian eta enpresetan, eta, nola ez, Goierrin ere ikus daiteke horren guztiaren isla. Krisi egoera hau ikusita, Berrabiarazi proiektua jarri dute martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Proiektuaren prozesuaren barruan, luze gabeko helburua enpresen egoerak ezagutu eta banakako ibilbide orri bat definitzea izango da. Bide batez, Goieki eskualdeko eragilea izanik, etorkizuneko elkarlanerako proiektuak identifikatzeko begirada zabal bat edukitzea ahalbidetuko die enpresei, eskualde lehiakor, orekatu eta jasangarriagoa bermatuz pertsonen ongizatearen alde. Behin banakako egoeraren eta egoera orokorraren ikuspegia izanda, etorkizunari begiratu eta hutsuneak zehaztuz hobetu daitezkeen eremuak sustatuko dira. Beraz, proiektuaren balio erantsia luze gabe egoera zail bati erantzuna ematean datza, eta etorkizuneko begirada eta erronkei aurre egitean. Helburua eskualdeko ekonomia suspertzea eta enpresen lehiakortasuna indartzea izanik, alde batetik, eskualdeko enpresa industrial guztiekin jarriko dira harremanetan, kasu honetan 200 enpresa, eta beste alde batetik, azken bost urteetan Goiekiko Ekintzailetza arloko zerbitzuen erabiltzaile izan diren enpresekin, kasu honetan beste 150. Berrabiarazi proiektuaren baitan ere eskualdeko ekoizleei eta merkatariei garai digitalak eskaintzen dituen aukerak gerturatzeko lanetan ari dira, eta Goierriko produktuen erakusleiho izango den online plataforma bat sortzeko. Prozesu horrek 2020ko irailetik 2021eko apirilera arte iraungo du. Banan-banan, enpresa guztiekin harremanetan jarriz joango dira. Garaiak garai, Goiekik Goierri eskualdearen izaera ekintzaile eta berritzaileari jarraiki, etorkizuneko erronkei, zailtasunei eta aukerei aurre egiten jarraituko du, unean uneko egoerara moldatuz.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190261/nafarroako-zahar-etxeek-toki-bereziak-egokituko-dituzte-bisitetarako.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako zahar etxeek toki bereziak egokituko dituzte bisitetarako
|
Bihartik aurrera indarrean sartuko diren neurrien foru arauak zehaztu ditu gobernuak. Terrazen kasuan, mahaiko lau pertsona egongo dira gehienez, eta bi metro gorde beharko dira mahaien artean.
|
Nafarroako zahar etxeek toki bereziak egokituko dituzte bisitetarako. Bihartik aurrera indarrean sartuko diren neurrien foru arauak zehaztu ditu gobernuak. Terrazen kasuan, mahaiko lau pertsona egongo dira gehienez, eta bi metro gorde beharko dira mahaien artean.
|
Astelehenean iragarritakoa arautu du Nafarroako Gobernuak. Bihar ostegunetik aurrerako zahar etxeetako bisiten, ostalaritzako neurrien eta bestelako tokietako edukierei buruzko baldintzen bi foru arauak argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Adibidez, zahar etxeetan, egoitzek bisitetarako toki berezi bat egokitu beharko dute: kanpoaldean bada, bisitari zein egoiliarren erosotasuna bermatuz, eta barruan bada, aireberrituz. Hona argibide nagusiak:
Zenbat pertsonak egin dezakete bisita zahar etxeetan?
Txanda aldez aurretik hartu beharko da. Aldiro bi pertsonak bisitatu dezakete, gehienez ere ordubetez. Adinekoen egoitzak arduradun bat izendatuko du prebentzio neurriak kontrolatzeko.
Zer maskara eraman behar da?
FFP2 motakoa, derrigorrez. Ezingo zaio egoiliarrari ezer eman eskura. Aurretik langileei eman beharko zaie desinfekta dezaten. Ezingo da janaririk eman. Egoiliarrak ere maskara eramango du: COVID-19a pasatu badu, kirurgikoa, eta, bestela, FFP2 motakoa. Kontaktua «ahalik eta gehien murrizteko» eskatuko da.
Senidea ohean badago, ezingo da bisitarik egin?
Bai, egin ahalko dira. Ohean direnek bisitak jaso ditzakete, baina horretarako «sarbide zirkuitu bat ezarriko da kasu bakoitzean, arrisku mailari dagozkion prebentzio neurriekin».
Non egingo dira bisitak?
Zahar etxeek toki berezi bat egokitu beharko dute horretarako. Toki hori kanpoaldean bada, egokitzapenak egin beharko dituzte guztien erosotasuna bermatzeko. Hala nola karpen bitartez, berogailuekin. Aldiz, barnealdean bada, aireberritu egin beharko da etengabe, eta «horretarako erabiliko den tokia» baino ez da izango. Toki horrek sarbidea izango du egoitzako gainerako tokietatik bereizita, eta, ezin den kasuetan, zirkuitu bat ezarriko da.
Tabernetako terrazek zer baldintza bete behar dituzte?
Estaliak edo estali gabeak izan daitezke, baina terraza horrek bi pareta edo horma izango ditu, eraikineko fatxada barne. Gehienez ere terrazaren perimetroaren erdia hartuko du. Horrek ez du esan nahi ezingo direla jarri airearen zirkulazio librea mugatzen duten elementu finko zein mugikorrak. Dena den, gehienez metro bateko altuera izango dute. Aurretik baimenduak diren terrazen kasuetan, elementuok 1,6 metroko altuera izan dezakete.
Zer distantzia gorde beharko da terrazetan?
Mahaien artean, bi metro gutxienez. Tabernetako arduradunek seinaleak adierazi beharko dituzte lurrean, distantzia horiek manten daitezen. Halaber, «mahai bakoitzaren bueltan, gehienez ere, lau pertsona egonen dira, eta kasu guztietan mantendu beharko da pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun tartea. 80 cm baino gutxiagoko aldea edo diametroa duten mahaien (eta/edo upelen) bueltan, gehienez ere, bi pertsona egonen dira, eserita betiere». Udalei gomendatzen zaie terrazetarako eremua handitzeko aukera aintzat hartzeko, baina betiere segurtasun distantzia gordeta.
Maskara ken daiteke?
Soilik jateko edo edateko. Gainerakoan, maskara eraman beharko da.
Barruan kontsumitu daiteke?
Ez. «Barrualdeko eremuek itxita segituko dute, eta ez da bertan kontsumitzen ahalko».
Erre daiteke terrazetan?
Bai, betiere bi metroko segurtasun tartea gordetzerik badago. Edo, beste modura esanda, «debekatuta dago terrazetan erretzea bi metroko segurtasun tartea gordetzea bermatzerik ez badago».
Noiz arte egon daiteke?
21:00ak arte gehienez. Ordurako, itxi egin beharko dute.
Zer neurri hartu dira museo eta liburutegietan?
Edukiera handitu egin da %50era arte. Dena den, liburutegien kasuan, zerbitzua telematikoki erabiltzea gomendatuko da. Bisita eta jarduera gidatuetan, gehienez hamabi lagun egongo dira (handitu egin da muga hori).
Eta zinema aretoetan?
Gehieneko edukieraren %40 erabili ahalko dute zinema aretoek zein antzokiek. Halaber, ezingo da 150 eserlekuren kopurua gainditu. 22:00etara arte egon daitezke irekirik.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190262/hesia-urraturik-oratorioa-estreinatuko-dute-donostian-abenduaren-5ean.htm
|
Kultura
|
'Hesia urraturik' oratorioa estreinatuko dute Donostian, abenduaren 5ean
|
Xabier Leteren omenez idatzi du obra sinfoniko-korala Joxan Goikoetxeak, haren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira, eta poetaren espiritualtasunean jartzen du fokua.
|
'Hesia urraturik' oratorioa estreinatuko dute Donostian, abenduaren 5ean. Xabier Leteren omenez idatzi du obra sinfoniko-korala Joxan Goikoetxeak, haren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira, eta poetaren espiritualtasunean jartzen du fokua.
|
Abenduaren 4an hamar urte beteko dira Xabier Lete hil zela. Poeta, idazle, pentsalari eta kantariaren obra ardatz duten hainbat liburu, hitzaldi, ikuskizun, tesi eta bestelako lan plazaratzen ari dira azkenaldian, eta Joxan Goikoetxea musikariak «eklosio» gisa definitu du hori. «Inoiz ikusi gabekoa da, ez dakit euskal kulturan beste inoiz gertatu den halakorik beste pertsonaiaren baten inguruan. Eta garrantzitsua da gure proposamena eklosio horretan kokatzea». Hesia urraturik. Xabier Lete in memoriam da proposamen hori, eta bakarlari, abesbatza zein orkestrarako oratorio forma eman dio musikariak. Donostiako Kursaalean estreinatuko dute obra, abenduaren 5ean; segurtasun neurriak direla eta, bi emanaldi egingo dituzte egun berean.
Poeta hil eta gutxira, Xabier Lete Gogoan bira egin zuten hainbat musikarik, «oraindik dolua agerikoa eta mina ia fisikoa zenean», Goikoetxeak oroitarazi duenez. Hamar urte igaro direnean, poeta ezagutu zutenek haren «legatuarekin aurrera jarraitzeko ardura» sentitzen dutela adierazi du. «Asko dago egiteko. Puzzle bat daukagu berrosatzeko haren legatua hurrengo belaunaldiei transmititzeko. Legatu horren dimentsioaren icebergaren punta baino ez da ezagutzen, eta ur azpian dagoen icebergaren gainerako guztia geratzen da oraindik ikertu, ordenatu eta transmititzeko». Xede horretan kokatu du musikariak obra berriaren abiapuntua, eta egungo egoeran gauzatu ahal izatea «mirari txiki bat» dela gaineratu du.
Eñaut Elorrietak eta Maite Larburuk emango diote hasiera emanaldiari; oratorioaren «atariko» gisara, Leteren hainbat kantu modu akustikoan emango dituzte bi musikariek. Haien ondotik, Kaabestri Ensemble ganbera orkestra, Landarbaso abesbatza, Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Beñat Egiarte tenorra igoko dira agertokira, eta Juanjo Oconek gidatuko ditu interpretazioan. 75 bat minutuko oratorioa hamahiru zatitan banatu du egileak. Azaldu duenez, tarteka doinu berriz jantzita entzungo dira Leteren testu hautatuak, eta beste batzuetan, berriz, «dekonstrukzio musikal» hitzekin definitu duen eran gurutzatuko dira hitzak eta doinuak.
Parte hartzaile guztien kalitatea nabarmendu du Goikoetxeak, eta harekin bat etorri da Juanjo Ocon: «Oso erraza da batuta eramatea eliteko abesbatza bat duzunean; dena dirdirarazten du. Kaabestriko musikariak, berriz, onenetan onenak dira, eta etxekoak, gainera». Obraren mailan ere egin du azpimarra: «Harribitxi bat dugu esku artean». Landarbasorentzat ikuskizunean aritzea, erronka ez ezik, «izugarrizko ohorea» ere badela adierazi du Iñaki Tolaretxipi zuzendariak, eta «guztiaren gainetik, emozioen proiektu bat» dela gehitu du. «Goitik behera ezagutzen dut obra, eta entseguan hainbat aldiz egin nuen negar. Publikoa ere hunkituko dela uste dut».
Beste hainbat emanaldi
1990eko urteen amaieran, Benito Lertxundiren Auhen Sinfonikoa lanaren arrakastaren harira, Donostiako Musika Hamabostaldiak Leteri bere unibertsoa ildo sinfonikora eramatea proposatu ziola gogorarazi du Goikoetxeak, baina une hartan, poetaren gaixotasuna zela eta, ez zela posible izan. «Haren mundu melodikoa —poetikoa eta intelektuala bezala— unibertso sinfonikotik oso gertu dagoela uste dut, eta musika honekiko bere kidetasunak pentsarazten dit proiektu hau begi onez ikusiko zukeela».
Hesia urraturik oratorioak ez duela Leteren obraren dimentsio osoa agertzeko bokaziorik adierazi du egileak. «Ez du haren obra edo pentsamendu osoaren ikuspegi integral bat emateko asmorik; ezinezkoa litzateke obra bakar batean hori egitea». Ez duela Leteren lanaren ibilbide kronologikorik aurkezten, ezta biografia modukorik egiten ere zehaztu du. «Ez du horretatik, eta, aldi berean, horretatik guztitik badu pixka bat. Xabierren legatu espiritualean zentratu naiz gehiago». Eta alderdi espiritual hori izenburutik bertatik jarri nahi izan du agerian. «Alegoria bat dago obra honetan. Laburbildu nahi du Xabierrek, alderdi etikoan autoexijentzia handiko eta duda existentzialez beteriko bizitza baten bukaeran, lortu zuela baketze pertsonaleko prozesu batera iristea. Hesia urraturik-ek hori adieraziko luke: behera bota den hesi hori, Xabierren bizitzaren azken lorpen bezala». Dimentsio espiritual hori agertzeko genero egokiena zelakoan aukeratu zuen oratorioa.
Donostiako emanaldi bikoitzaren ondotik, beste hainbat udalerritara ere iritsiko da obra: Getxoko (Bizkaia) Muxikebarri aretoan entzun ahal izango da abenduaren 13an; Gasteizko Principal antzokian 26an; eta Bilboko Euskalduna jauregian urtarrilaren 9an. Grabatu ere egingo dute ikuskizuna, eta CD zein DVD formatuetan plazaratuko dute gero.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190263/maradona-hil-da.htm
|
Kirola
|
Maradona hil da
|
Clarin egunkariak zabaldu duenez, bihotzekoak jota zendu da jokalari argentinarra. Fakun Aznarez kazetari argentinarraren analisia, Maradonaren heriotzaren inguruan:
|
Maradona hil da. Clarin egunkariak zabaldu duenez, bihotzekoak jota zendu da jokalari argentinarra. Fakun Aznarez kazetari argentinarraren analisia, Maradonaren heriotzaren inguruan:
|
Diego Armando Maradona hil da. Clarín egunkariak zabaldu duenez, bihotzekoak eman dio futbolari argentinarrari, etxean zela. Momentuz ez dago berri gehiago. Duela aste batzuk ebakuntza egin zioten, buruan odol isuri bat zuelako. Azaroan 3an izan zen hori. Hunkigarria izan zen zaleek erietxerako bidean eta itzuleran egin zioten agurra. Argentinarrentzat ikur bat bat zen, zelaian zein zelaitik kanpo. Egun, Gimnasia eta Eskrima taldeko entrenatzailea zen, eta 60 urte bete berri zituen.
Historiako futbolari handienetako bat izan da argentinarra, Pele, Cruyff eta enparauekin batera. Zortzi seme-alabaren artean bosgarrena zen. Eta txikitatik izan zuen pasio bakarra futbola izan zen. Argentinos Juniors taldean hasi zuen bere kirol ibilbidea, 1976an. Bost denboraldi eman zituen han. 1981ean, Boca Juniorsek fitxatu zuen, bere talde kutunak. Liga irabazi zuen. Espainiako 1982ko Munduko Kopa izan zen bere lehen txapelketa handia Argentinarekin. Eta, horren ostean, Bartzelonak fitxatu zuen. Han bi denboraldi jokatu zituen. Sekulako erakustaldiak eman zituen. Baina hepatitis batek, orkatilako lesio batek eta Andoni Goikoetxea Athleticeko jokalariarekin izandako ika-mikak zeresana eman zuten. Hiru titulu irabazi zituen Kataluniako taldearekin: Espainiako Kopa bat, Superkopa bat eta Ligako Kopa bat.
Beste klub batean eman zituen urterik onenak, hala ere: Napolin. Italiako taldearekin bi Liga, Italiako Kopa bat, Superkopa bat eta UEFAko Kopa bat irabazi zituen. Artean sailkapenaren erdi behealdean zegoen talde bat handi egin zuen.
Baina, aldi berean, Argentina ere handi egin zuen. 1986an Mexikoko Munduko Kopa irabaztera eraman zuen. Ahaztezina izan zen Ingalaterraren aurka zelai erditik abiatuta sartu zuen gola eta Jainkoaren eskuarena. Lau urte geroago, Italian, berriz balentria egiteko zorian egon zen. Baina finalean Alemaniak irabazi zion Argentinari, Brehmek sartutako gol bati esker.
Gainbehera
1991an hasi zen argentinarraren gainbehera. Positibo eman zuen kokainagatik dopinaren aurkako kontrol batean. Hamabost hilabete eman zituen jokatu gabe. Sevillak fitxatu zuen gero, eta, oraindik ere zuen mailaren zertzelada batzuk eman zituen arren, jada hasi zen fisikoki gainbehera handia erakusten. Ordurako ezagunak ziren drogarekin zituen arazoak. Azkenerako, sorterrira itzuli zen, New Old Boys taldean jokatzera. Helburu bakarra zuen: 1994ko Munduko Kopa jokatzea. Jokatu, jokatu zuen, gol bat ere egin zuen. Baina berriro ere positibo eman zuen kontrol batean. Bere kirol ibilbidearen amaiera izan zen.
Ondoren entrenatzaile hasi zen. Baina osasunak eta drogarekiko menpekotasunak ez zion ibilbidea egiten utzi. Baloia oinetan eramateko zuen moduagatik, zuen karismagatik eta zelaietatik kanpo ere zeresana eman zuelako, beti izango da handienetako bat. Argentinako 10a hil da, baina ez haren arrastoa. Izan ere, Andres Calamaroren kantuak dioen moduan: «Maradona ez da edozein pertsona. Baloi bati itsatsitako pertsona bat da».
Zelaietatik kanpo, harreman estua zuen Hego Ameriketako politikari askorekin. Tartean Hugo Chavez, Evo Morales, eta batez ere Fidel Castrorekin. Kuban hainbat alditan egon zen harekin. Hain zuzen ere bada datu berezi bat: Castroren egun berean hil da Maradona, lau urte geroago.
Heriotzak erredakzio andana eragin ditu. Hunkigarrienetakoa izan da Pelerena. Brasilgo historiako jokalari handienetakoak ondorengoa adierazi du. «Nik lagun bat galtzen dut, eta munduak ikur bat. Egunen batean zeruan jokatuko dugu elkarrekin». Cesar Luis Menotti entrenatzaileak ere arrastoa utzi zuen Maradonaren kirol ibilbidean. Lagunak ziren, gainera. Bartzelonan eta Argentinako selekzioan zuzendu zuen. «Min handia dut. Ezin dut sinetsi».Alberto Fernandez Argentinako presidentea ere mintzatu zen: «Argentinarrak zorretan gaude harekin. Ez dakit sekula beste Diego bat izango dugunik. Ez bakarrik teknikoki zituen ahalmenengatik, baita ere Argentinako elastikoa jantzita erakutsi zuen kuraiagatik».
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190264/giza-hondamendi-larriago-baten-kezka-areagotu-da-etiopiaren-ultimatuma-agortuta.htm
|
Mundua
|
Giza hondamendi larriago baten kezka areagotu da, Etiopiaren ultimatuma agortuta
|
Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak Euskal Herrian 17:30a direnerako epea eman dio TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteari errenditu dadin. Bestela, Mekelle eskualdeko hiriburuari eraso egingo diola agindu du.
|
Giza hondamendi larriago baten kezka areagotu da, Etiopiaren ultimatuma agortuta. Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak Euskal Herrian 17:30a direnerako epea eman dio TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteari errenditu dadin. Bestela, Mekelle eskualdeko hiriburuari eraso egingo diola agindu du.
|
Tigrayko Mekelle hiriburuaren kontrako erasoa hastearekin mehatxu egin du Etiopiako Gobernuak, eskualdeko TPLFren indarrek amore ematen ez badute. Eskualdeko hiriak milioi erdi biztanle ditu, eta giza hondamendi are larriagoa eragozteko eskatu diote nazioarteko hainbat eragilek Ahmed Bakearen Nobel saridunaren gobernuari; besteak beste, NBE Nazio Batuen Erakundeak elkarrizketari lotzeko eta erasoak eteteko eskatu die aldeei.
Etiopiako lehen ministroak gaitzetsi egin du nazioartearen edonolako «esku hartze» saiakera. Tigrayko eskualdeko erasoaldia «estatu zuzenbidea» indartzeko operazioa dela ziurtatu du, eta eutsi egin dio TPLFri eman zion 72 orduko ultimatumari. «Nazioarteko komunitateak zain egon beharko luke Etiopiako Gobernuak nazioen komunitateari bere lankidetza eskaria aurkeztu arte. Esku hartze oro baztertuko dugu gure barne auzietan», adierazi du Abiyren bulegoak ohar bidez. Ultimatumaren epea agortu da, eta Etiopiako armadak tankez inguratuta du Mekelle, TPLF errenditzen ez bada, hari eraso egiteko.
Hala egin ezean, Addis Abebak ohartarazi du «errukirik gabe» ekingo diola hiriaren kontra artilleria jaurtitzeari. Etiopiako Gobernuaren arabera, TPLFko buruak atxilotzeko azken erasoa izango litzateke. Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatariak ohartarazi du Mekelleren kontrako operazioak «nazioarteko legediaren urratze larriagoak» eragin ditzakeela arlo humanitarioan.
Tigray eskualdean sei milioi herritar bizi dira, eta bertan jarraitzen dutenak ia erabat daude inkomunikatuta joan den azaroaren 4an hasi zen gatazka armatuaren ondorioz. Hori dela eta, ez dago argi Tigrayko biztanleak Addis Abebaren ultimatumaren berri izan duten, eta artilleria erasoaren mehatxuaz jakitun ote diren.
Afrikako Batasunak hiru kideko ordezkaritza bat bidali du gaur Etiopiako hiriburura. Reuters berri agentziak jakinarazi duenez, ordezkaritzak NBEren Segurtasun Kontseiluaren babesa du Mekelleren gaineko erasoa eragotzi eta elkarrizketa sustatzen ahalegintzeko. Afrikako hiru presidente ohik osatzen dute taldea: Joaquim Chissano Mozambikekoa, Ellen Johnson Sirleaf Liberiakoak eta Kgalema Motlanthe Hegoafrikakoak.
Etiopiako Ahmara eskualdeko Amma albiste agentziaren esanetan, Etiopiako armadak Tigrayko indarren 10.000 soldadu hil ditu azken hiru asteetan. TPLFk ez du halakorik baieztatu. Datu ofizialik ez dago, baina ustea da gatazka armatuak milaka lagun hil dituela eskualdean. Horrez gain, 40.000 herritarrek baino gehiagok egin dute ihes Sudanera. Iheslariak hartzeko gaitasunik ez dutela aitortu du Suleiman Ali Mousa Sudango Gadarif eskualdeko gobernadoreak. Ondorioz, miseria egoeran daude.
Bestalde, Tigrayko hainbat herritarrek Etiopiako armadaren jazarpen etnikoa salatu dute. Abiyren Gobernuak ukatu egin du halakorik, eta borroka «talde kriminal» baten kontrakoa dela ziurtatu du.
|
2020-11-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/190265/frantzia-google-tasa-ordaintzeko-eskatzen-hasi-zaie-enpresa-teknologikoei.htm
|
Ekonomia
|
Frantzia Google tasa ordaintzeko eskatzen hasi zaie enpresa teknologikoei
|
Azken hilabeteetan izoztuta izan du zerga, baina fruiturik ez dute eman beste aukerak bilatzeko negoziazioek. AEBek muga zergekin erantzutea espero da
|
Frantzia Google tasa ordaintzeko eskatzen hasi zaie enpresa teknologikoei. Azken hilabeteetan izoztuta izan du zerga, baina fruiturik ez dute eman beste aukerak bilatzeko negoziazioek. AEBek muga zergekin erantzutea espero da
|
Amaitu da Frantziako Gobernuak enpresa teknologiko handiei emandako su-etena. Amazon, Facebook, Google eta enparauei jakinarazi die 2020ari dagokien tasa digitala ordaindu behar diela. Eskaerak ez du harrera ona izango Washingtonen, eta luze gabe ekar dezake AEBetako Gobernuak Frantziako hainbat produkturen inportazioari muga zergak ezartzea.
Munduan zehar Google tasa ezaguna dena iaz onartu zuen Frantziako parlamentuak, ikusita herrialde askotan ezartzeko OCDEren barruan egindako saioak ez zuela fruiturik ematen. Gafa tasa izena jaso du Frantzian, Google, Amazon, Facebook eta Appleren laburdura, lau enpresa horiek ordaindu beharko luketelako tasa digitalaren zatirik handiena. Enpresa horiek eta Interneteko beste erraldoiek izkin egiten diete mundu osoko ogasunei, dela irabaziak zerga paradisuetara desbideratuz, dela legezko trikimailuen bitartez. Trikimailu horien artean ohikoena da enpresaren adarren bitartez enpresaren diru sarrerak zerga txikiko eremuetan biltzea —horietako batzuk Europako Batasunean bertan—, eta irabaziak han aitortzea.
Irabaziak zergapetzearen zailtasuna ikusita, Frantziak erabaki zuen %3ko tasa bat ezartzea enpresek sarean egiten duten fakturazioaren gainean. Hau da, diru-sarrerak zergapetzea eta ez, ohikoa den moduan, irabaziak. Hori bai, zergak multzo zehatz bat du buruan, korporazio handiena, eta horregatik salbuetsita daude munduan 750 milioi eurotik behera eta Frantzian 25 milioitik behera fakturatzen dutenak.
AEBen haserrea
Baldintza horietako gehienak AEBetako enpresek betetzea «baztertzailea» iruditu zaie Atlantikoaren bestaldean, eta Donald Trumpen gobernuak Frantziaren aurkako zigorrak jartzearekin mehatxu egin zuen. Xanpainari, gaztei eta beste produktu batzuei %100eko tarifak jarriko ziela iragarri zuen Trumpek. Mehatxu horrek izan zuen bere eragina: Frantziako Gobernuak onartu zuen zerga lozorroan jartzea eta OCDEri denbora gehiago ematea enpresa handien gaineko zerga araudi bateratu bat proposatzeko. Saio horrek ezer gutxi eman du, besteak beste, Trumpek elkarrizketak uztea erabaki baitzuen joan den ekainean.
OCDEren bidea erabat baztertu gabe, Europako Batasunak bere bide propioa egitea hobetsi du orain Parisek, baina Irlandaren eta Eskandinaviako herrialdeen ezezkoarekin ari da topo egiten. Frantzia ez dago bakarrik, ordea; beste estatukide batzuek eta Erresuma Batuak berak onartu dituzte Google tasak azken hilabeteetan. Horien artean dago Espainia: urrian pasatu zuen azken tramitea Senatuan, eta urtarrilaren 1ean da indarrean jartzekoa.
Litekeena da Trumpen gobernuak berehala erantzutea, eta %25eko muga zerga ezartzea Frantziako luxuzko poltsen eta beste produktu batzuren inportazioei. Baina gatazka konpontzea Joe Bidenen administrazioaren esku egongo da. Oldarkortasun gutxiago espero da haren aldetik, baina ez jarrera asko aldatzea, demokraten artean ere arbuioa sortzen dutelako Google tasak.
|
2020-11-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/190292/ikerketa-eta-berrikuntza-kimua-taldearen-oinarriak.htm
|
albisteak
|
Ikerketa eta berrikuntza, Kimua Taldearen oinarriak
|
Kimua Taldeak karga handiak manipulatu ahal izateko soluzio integralak diseinatu, garatu, fabrikatu eta instalatzen ditu, goi mailako kalitatearen irizpideen arabera, eta ikerketan eta berrikuntzan oinarrituta.
|
Ikerketa eta berrikuntza, Kimua Taldearen oinarriak. Kimua Taldeak karga handiak manipulatu ahal izateko soluzio integralak diseinatu, garatu, fabrikatu eta instalatzen ditu, goi mailako kalitatearen irizpideen arabera, eta ikerketan eta berrikuntzan oinarrituta.
|
Karga handiak manipulatu ahal izateko soluzio integralak diseinatzea, garatzea, fabrikatzea eta instalatzea da Kimua Taldearen zeregina. Hau da, segurtasuna, eraginkortasuna eta produktibitatea lortzen laguntzeko soluzioak. Ikerketan eta berrikuntzan oinarritzen da Kimua Taldea, goi mailako kalitatearen irizpideen arabera, eta taldeko teknikariak adituak dira egin behar dituzten lanetan. Halaber, baliabide guztiak eskura ditu bere bezeroek behar dituzten tresnak diseinatzeko, fabrikatzeko, eta tresna horiez hornitzeko. Etengabe hobetzen Kimua Taldea fabrikazio, logistika eta mantentze operazioak optimizatzeko irtenbideak diseinatzen eta sortzen aritzen da, etengabe hobetzen. Horrela, Kimua Taldea aitzindaria da, erreferentea, eta berak diseinatutako makinak eta tresnak Europako, Ameriketako, Asiako eta Ozeaniako herri ugaritan erabiltzen dira. Kimua Taldeak alor hauetako goi mailako zerbitzuak eskaintzen ditu: egiaztapen estatikoak eta dinamikoak, zertifikazioak eta alderantzizko ingeniaritza zerbitzuak, eta simulagailu bidezko formakuntza saioak. · Lamia proba bankua, egiaztapen estatikoak egiteko, 4.0 teknologiaren bidez. · Zertifikazioak 3Dko eskaner baten bidez, alderantzizko ingeniaritza eginez. · Egiaztapen dinamikoak, MOG sistemaren bitartez. Testing dinamikoa. · Zama handien manipulaziorako prestakuntza saioetarako simulagailua, Mila tona arteko proba bankua Kimua Taldeak bere lantegiko laborategian duen Lamia proba-bankuan mila tona arteko saioak egin daitezke. Proba-banku guztiz modularra, eramangarria eta monitorizatua da. Orain, gainera, live streaming edo proben zuzeneko transmisioa egiteko behar den teknologia gehitu da, nor bere enpresatik joan ahal izateko, mahaitik mugitu gabe, denboran eta joan-etorrietan aurreztuz. Hori gutxi balitz, proban sortzen diren datuak eta irudiak interfaze seguru baten bidez partekatzen dira. Lamian hainbat proba mota egin daitezke, hala nola flexio, trakzio eta tortsio probak, ISO/IEC 17025 arauaren arabera. Gainera, monitorizazioa laserrarekin edo estentsiometrikoaren bidez egin daiteke, piezen portaerari buruzko datu gehiago lortzeko.
|
2020-11-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/190293/enpresa-guneen-leheneratzea-eta-garapen-iraunkorra.htm
|
albisteak
|
Enpresa guneen leheneratzea eta garapen iraunkorra
|
Sprilur Taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guneen kudeaketarako eta sustapenerako sozietate publikoak, 25 urte bete ditu, garapen iraunkorrean eta enpresa guneen leheneratzean arreta jarrita.
|
Enpresa guneen leheneratzea eta garapen iraunkorra. Sprilur Taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guneen kudeaketarako eta sustapenerako sozietate publikoak, 25 urte bete ditu, garapen iraunkorrean eta enpresa guneen leheneratzean arreta jarrita.
|
Sprilur Taldea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guneen kudeaketarako eta sustapenerako sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia eta Spri Taldean integratua. Sprilur Taldeak 25 urte bete ditu, bere ibilbidean arreta jarrita garapen iraunkorrean eta enpresa guneen leheneratzean. Urteotan, Sprilur Taldeak 122 enpresa gune kudeatu ditu: lurzoru industrialak (10,5 milioi metro koadroko azalera gordina), lurzoru industrial urbanizatuko lursailak (1,45 milioi metro koadro) eta pabiloiak eta bulegoak (1,12 milioi metro koadro). Gaur egun, 27.211 enplegu zuzen eskaintzen dituzten 2.163 enpresa daude kokatuta Sprilur Taldeak kudeatu dituen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 122 enpresa gune horietan. Emaitza historikoak Sprilur Taldeak emaitza historikoak izan ditu 25 urteotako ibilbidean, 1.064 milioi eurotik gorako inbertsioa egin baitu azpiegitura industrialetan, proiektuetan eta interes estrategikoko egitasmoetan. Emaitzak are nabarmenagoak dira, Sprilur Taldeak egindako enpresa guneen kudeaketa zuzenaz gain kontuan hartzen bada Industrialdeak Sozietate Sarearen 38 urteko jarduera. Sprilur Taldeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta udalek partaidetutako 12 sozietate dira, eta eskualde mailako hurbileko polo gisa aritzen dira. 1995az geroztik, Sprilur Taldeak babestu egin ditu egitasmo estrategikoen ezarpena, lurzoruen deskontaminazioa, kaltetutako eremuen suspertzea eta eraikin industrialen leheneratze eta birgaitzea, berrikuntzaren bidetik betiere. Izan ere, Sprilur Taldearen proiektuen kudeaketara eta obren exekuziora bideratutako jarduera guztiak garapen iraunkorrari lotuta daude, eta arlo horretako neurriak aplikatzen dituzte. Jarduera horiek erabat errespetatzen dituzte Ingurumenarekin Jasangarriak diren Urbanizazio eta Eraikuntza Gidak, barnean biltzen dituztenak garapen prozesu integraleko jardunbide egokienak, kontuan izanik analisi faseak, aurreikusitako proiektuen ebaluazioa eta exekuzioa, eta amaitutako enpresa guneen bizi zikloaren hobekuntza eta mantentze lana. Neurri jasangarri horiek arlo hauetako jardunbide egokietan oinarritzen dira: ingurumenaren babesa, energia eraginkortasuna, hiri birsorkuntza, eraikinen zaharberritzea, lurzoruen berroneratzea eta espazio naturalak leheneratzea. Besteak beste, horrelako lanak egin dira: instalazio fotovoltaikoak egin dira pabiloi industrialen teilatuetan, eta energia berriztagarria eraman da argindar sare orokorrera; landaredia eta ingurumena leheneratu da milioi bat metro koadroan; 12.000 tona material kutsagarri deskontaminatu eta erauzi dira (metal astunak, sulfatoak, zinka, artsenikoa…); eraikin industrialak birgaitu dira nanoteknologia erabiliz; geotermia bidezko girotze eta klimatizazio proiektuak egin dira; diseinu lineal urbanoak garatu eta integratu dira; CO2-a atzematen duen zoladura instalatu da; material birziklatuak eta led argiak erabili dira; eta bertako fauna eta flora leheneratu da (haritzak, gaztainondoak, arrainak, igelak…). Egungo proiektuak Gaur egun, Sprilur Taldea proiektu hauetan ari da lanean: Axpeko mendi hegala egonkortzea Erandion; Legazpiko Bellota ingurua birgaitzea; Eskusaitzeta industrialdea urbanizatzeko lanak, Donostiako Udalarekin lankidetzan; Apattaerreka (Tailsa) industrialdearen bigarren zabalkuntza Tolosan eta Ibarran; eta Kanpandegiko Industrialde proiektu berria (Urolako Industrialdea).
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190294/tigrayko-hiriburuari-eraso-egiteko-agindu-du-etiopiako-gobernuak.htm
|
Mundua
|
Tigrayko hiriburuari eraso egiteko agindu du Etiopiako Gobernuak
|
Atzo amaitu zen TPLFko indarrei errenditzeko eman zien 72 orduko ultimatuma. Nazioarteko hainbat eragilek erasoak eteteko eta elkarrizketak hasteko eskatu diete aldeei.
|
Tigrayko hiriburuari eraso egiteko agindu du Etiopiako Gobernuak. Atzo amaitu zen TPLFko indarrei errenditzeko eman zien 72 orduko ultimatuma. Nazioarteko hainbat eragilek erasoak eteteko eta elkarrizketak hasteko eskatu diete aldeei.
|
Aurreko egunetako mehatxua berretsi du Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministro eta Bakearen Nobel saridunak. Tigray eskualdeko Mekelle hiriburuaren kontrako eraso militarra hasteko agindu du, TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Frontearen indarrak handik kanporatzeko. Etiopiako Gobernuak 72 orduko ultimatuma eman zion TPLFri amore eman zezan, eta epe hori atzo agortu zen. «Etiopiako Defentsa Indarrei agindua eman zaie ordena ezartzeko gure operazioaren hirugarren eta azken faseari ekiteko», adierazi du gobernuburuak.
Etiopiako Gobernuak TPLFren gain jarri du erasoaren erantzukizuna, ez dutelako «errenditzea» onartu. «TPLF igarotzeko irekita geratzen zen azken ate baketsua itxi da orain», azaldu du Abiyk, «Etiopiako herriari egin dioten mespretxuagatik».
Erasoa TPLF «talde kriminalaren» aurkakoa izango dela ziurtatu du. Zibilei etxe barruan gordetzeko eskatu die, eta armadak horiek babesteko «kontu handia» izango duela hitzeman du. Milioi erdi herritar bizi dira Mekellen.
Hala ere, zibilen arriskuari buruzko kezka areagotu egin da aste honetan, Etiopiako Gobernuaren ultimatumarekin. TPLF errenditu ezean, «errukirik gabe» jokatuko dutela ziurtatu zuen Abiyk herenegun. Erasoan gerra krimenak egiteko arriskuaz ohartarazi zuen NBEren Giza Eskubideen Goi Mandatariak.
Tigray ia erabat inkomunikatuta dago, eta ez dago bertako egoerari buruzko datu kontrastaturik, baina, gatazka hilaren 4an lehertu zenetik, ziurtzat jotzen da hildakoak ehunka direla. Zibilen kontrako erasoak ere salatu dituzte bi aldeek. Jazarpen etnikoa leporatu diete elkarri.
Elkarrizketarako deiak
NBE Nazio Batuen Erakundeak eta beste hainbat elkartek erasoak eteteko eta elkarrizketaren alde egiteko eskatu diete aldeei azken egunetan. Abiyk, baina, argi utzi du bere gobernuak baztertu egingo duela nazioartearen «esku hartze oro». Gatazka Etiopiaren «barne afera» dela nabarmendu du, eta hari irtenbidea bere kabuz emango diola gaineratu.
Afrikako Batasunak ordezkaritza bat bidali zuen herrialdera atzo, borrokaldiak eten eta negoziazioak sustatzen saiatzeko. Abiy prest agertu da ordezkaritzako kideekin biltzeko, baina ez du onartu horiek Trigrayko buruzagiekin biltzea, ezta bitartekari lanik egitea ere.
Etiopiako lehen ministroak gerraren lehen egunetan adierazi zuen ez zuela TPLFrekin negoziatuko, «operazioa amaitu arte». Etiopia iparraldeko eskualdean egoera «oso kritikoa» dela nabarmendu zuen atzo NBEk. Lurraldea erabat itxita dago, eta erregaiaren eta bestelako lehengai batzuen eskasia nabaritzen hasia da. Nazioarteko erakundearen esanetan, hilabeteko janari banaketari esker bizirauten duten 600.000 herritarrek ez dute elikagairik jaso hilabete honetan.">Esku hartze «azkar bat» agindu zuen Tigrayn, baina enfrentamenduak hiru astez luzatu dira dagoeneko, eta gatazka eragina izaten ari da Afrika ekialdeko beste herrialde batzuetan ere.
Tigrayko beren etxeetatik Sudanera ihes egin dute 40.000 lagunek baino gehiagok. Herrialde haren eta Etiopiaren arteko mugan dagoen Gadarif eskualdeko agintariek aitortu dute ez dutela gaitasunik iheslari horiek hartzeko eta oinarrizko beharrei erantzuteko. Bestalde, TPLFk Asmara Eritreako hiriburuari egin zion eraso azaroaren 15ean. Gatazka nazioartekotzeko urratsa eman zuen ekintza harekin. Tigrayko gerrak eragina izan dezake Somalian ere, Al-Shabaab milizia islamistaren kontrako borrokan. Etiopiak milaka soldatu ditu bi herrialdeen arteko mugan milizia horri aurre egiteko, baina ehunka atera ditu handik, Tigrayra bidaltzeko. Horrenbestez, Afrikako Adarraren egonkortasuna dago jokoan.
Etiopia iparraldeko eskualdean egoera «oso kritikoa» dela nabarmendu zuen atzo NBEk. Lurraldea erabat itxita dago, eta erregaiaren eta bestelako lehengai batzuen eskasia nabaritzen hasia da. Nazioarteko erakundearen esanetan, hilabeteko janari banaketari esker irauten duten 600.000 herritarrek ez dute elikagairik jaso hilabete honetan.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190295/terraza-duten-taberna-eta-jatetxe-askok-ireki-dute-nafarroan.htm
|
Ekonomia
|
Terraza duten taberna eta jatetxe askok ireki dute Nafarroan
|
Askotariko erantzunak ikusi dira lehen orduetan: terrazak ireki dituzten tabernek ilusioz hartu dute neurria, nahiz eta egoerak zer ekarriko duen zalantza izan: beste askok ez dute zabaldu.
|
Terraza duten taberna eta jatetxe askok ireki dute Nafarroan. Askotariko erantzunak ikusi dira lehen orduetan: terrazak ireki dituzten tabernek ilusioz hartu dute neurria, nahiz eta egoerak zer ekarriko duen zalantza izan: beste askok ez dute zabaldu.
|
Ia bost aste joan dira Nafarroako Gobernuak taberna eta jatetxeak ixtea agindu zuenetik, eta negozio horien jabe eta langileen ezinegona handituz joan da egunetik egunera. Gaur, arnasa apur bat hartzeko modua izan dute batzuek, gobernuak jatetxe eta tabernetako terrazak %100 zabaltzeko baimena eman baitu. Esaterako, Iruñeko Gaztelu Plazako tabernariek irekiko dituzte terrazak, baina denek ez dute aukerarik mahaiak kalera ateratzeko, eta eskasegitzat jo dute ostalarien elkarteek gobernuak eman duen baimen hori. Kontua da Nafarroako Gobernuak neurriak «mantso» arindu nahi dituela Gabonen aurretik, eta tabernen barrualdeek itxita jarraituko dute abenduaren 16ra arte.
Beraz, gaur itxura desberdina azaldu dute Nafarroako hainbat hiri eta herritako plazek. Alde Zaharrean, esaterako, Gazteluko plazatik kanpo, kale batzuetan ez dago aukerarik mahairik jartzeko, eta ondorioz, aurreko egunetako pasaia bera egon da. Auzoz auzo, asko errepikatu da irudia. Bigarren Zabalgunean kasurako, terraza izanik ere, egon dira ez zabaltzea erabaki duten ostalariak. Kafetegi bateko arduradunak nabarmendu duenez, «bakoitzaren nondik norakoak desberdinak baitira». Haren kasuan, terrazan goizean lagun ugari zegoen, baina arduraduna bakarrik egonik, barrura sartu beharra zegoen eskatutakoa hartzera.
Sarasate pasealekuan, terraza duen beste ostalari batek gaineratu du «hodei beltz batean» jarraitzen dutela. Oro har, zabaldu dutenen artean, halako ilusioa nabari zen, baina aldi berean, zalantza, egoerak zer ekarriko duen ezjakin. Herritarren erantzuna ona izan bada ere, ulermena ere eskatu dute. Azken batean, neurri zehatzak ezarri ditu gobernuak —distantziak gorde behar dira, mahaiaren arabera bi edo lau pertsona egon daitezke gehienez, maskara jantzita egon behar da...—, eta, horregatik, egoera zail horretan, aholkuei jarraitzeko eskatu dute, kontrol lan horretan ibili beharrik izan ez dezaten.
Askoren ahotan entzun denez, «egoera gogorra» bizi izan dute urriaren 13an edukiera %30era murriztu eta hilaren 22an sektorea itxi zenetik. Bost asteren ondoren terraza batean eseri —mahai bakoitzean lau lagun gehienez eta bi metroko tarteak zainduz mahaitik mahaira— eta kafe bat edo garagardo bat hartzeko aukera izango baitute tabernetako bezeroek. Irekitzea erabaki dutenei «arindua» eman die, baina barruan egoterik ez den bitartean, uste dute ezingo diotela ekin euren jarduerari. Terrazetan bakarrik ez, negozioen barrualdean ere lan egiteko exijitzen ari dira aspaldi honetan.
Hitz egindako ostalariek begi onez hartu dituzte asteon Nafarroako Gobernuak aurkeztutako laguntzak: abenduaren 1etik 15era bitartean, diru sarrerak gutxienez %20 murriztu zaizkien ostalaritzako eta turismo arloko enpresen laguntza emango zaie. Hitz egindako ostalariek badakite ez dela nahikoa izango, baina eskertu dute neurria. Zalantzak ere islatu dituzte prozedurari buruz, eta gobernuak emandako mezuaren gainean nahasmena nago. Nahiz eta Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko kontseilariak «lasaitasuna» transmititu eta azpimarratu ez dagoela zertan lehen egunean egin eskaera —epe barruan eginez gero, ondo legoke—, ostalarien artean zabaltzen ari da ahalik eta azkarren aurkeztu behar dela.
Ia 5.000 langilek dihardute sektorean
Nafarroan 4.800 ostatu daudela gogoratu dute sarritan ostalari elkarteek. Besteak beste, eskatu dute enplegua erregulatzeko espedienteetara atxikitako langileek nominaren %100 jasotzea eta autonomoen laguntza %100era handitzea; eta, horrekin batera, alokairuen eta maileguen ordainketak geldiaraztea, osasun krisiak irauten duen bitartean energia kontratuak berrikustea eta zergak ez igotzea.
Horrez gain, udalei «malgutasuna» eskatu diete terrazetarako lizentziak emateko, eta irizpide bera ezartzeko horien erabilerarako eta ordutegietarako. Era berean, gaur egun gauez bakarrik lan egin dezaketen lokalen lizentziak aldi baterako aldatzeko aukera erraztea galdegin dute. Eta mankomunitateei eskatu diete zorrak barkatzeko itxierek irauten duten bitartean.
|
2020-11-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/190296/indarkeria-matxistarengatik-auziperatutakoei-zaintza-ukatzeko-bidea-ireki-du-berriro-legebiltzarrak.htm
|
Gizartea
|
Indarkeria matxistarengatik auziperatutakoei zaintza ukatzeko bidea ireki du berriro legebiltzarrak
|
EH Bilduk proposatu du zaintza partekatuaren 2015eko legea erreformatzea. EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek proposamena babestu dute, eta PP abstenitu egin da. Kontra bozkatu du Voxek.
|
Indarkeria matxistarengatik auziperatutakoei zaintza ukatzeko bidea ireki du berriro legebiltzarrak. EH Bilduk proposatu du zaintza partekatuaren 2015eko legea erreformatzea. EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek proposamena babestu dute, eta PP abstenitu egin da. Kontra bozkatu du Voxek.
|
Joan den legedian, Eusko Legebiltzarra zaintza partekatuaren 2015eko legea berrikusten hasi zen, EH Bilduk proposatuta, baina hauteskundeetara deitu zuten eta bertan behera geratu zen tramitazioa. Orain, ekinbidea berriro hartu du koalizioak, eta gaur eraman du legebiltzarreko osoko bilkurara; ia talde guztien babesarekin onartu dute. Funtsean, EH Bilduren lege proposamenak helburu nagusi bat du: bortxa matxistagatik auzipetuta dauden gurasoei seme-alaben zaintza partekatua ukatzea.
Egun indarrean dagoen legearen arabera, zaintza partekaturako eskubidea soilik ukatuko zaie indarkeria matxistagatik «sententzia irmoa» duten gurasoei, edo, gutxienean ere, epaileak biolentzia mota horren «zantzu sendoak» argudiatzen dituenean. Baina EH Bilduk proposatu duen lege erreformaren helburua da horrelakorik gabe ere neurriak hartzea.
Testua birmoldatzeko arrazoiak sobera daudela argudiatu du EH Bilduk lege proposamenaren azalpenean: «Hainbat azterketak diote indarkeria matxistagatik emakumearengandik aldentzeko agindua jaso duten gizonezkoan %97k epailearen aldetik haurren bisita erregimena onartu dutela, eta hainbat kasutan zaintza partekatua ere bai». Gogorazi du, halaber, hainbat erakundek ohartarazi dutela halako egoeretan adingabeek «babes falta» izaten dutela askotan. Horren ondorio larriak aipatu ditu EH Bilduk: «Ezin dugu inola ere onartu azkenaldian adingabeen aurrean jazotako emakumeen erailketa, adin txikikoen erailketa edo haurrei egin zaien jazarpen sexual edo psikologiko larriak bezalako kasurik berriz gertatzerik».
Gaurko eztabaidan, Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu du lege erreformaren inguruan joan den legealdian egindako ekarpenak «elkarlan feministatik» egin zirela, eta horiek balio handia dutela aurrera begira ere. Elkarrekin Podemos-IUko Isabel Gonzalezek nabarmendu du gurasoen banaketa edo haustura batean haurren «interes gorena» erdigunean jarri behar dela. PSE-EEtik, Miren Gallastegik azpimarratu zuen haurrak ere indarkeria matxistaren biktima direla eta haiek babestea ezinbestekoa dela. EAJtik Leixuri Agirrezabalak aipatu du lege erreformari «begirada feminista» bat ematea ezinbestekoa dela. PPtik Laura Garridok esan du lege proposamenarekin ados egonda ere, «hobetu» behar dela. Aurkako botoa eman du Voxek, argudiatuta biolentziak ez duela generorik.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.