date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189597/abadinoko-institutuan-hizkuntza-eskubideen-urraketa-kasu-bat-gertatu-dela-salatu-du-euskal-herrian-euskaraz-ek.htm
|
Gizartea
|
Abadiñoko Institutuan hizkuntza eskubideen urraketa kasu bat gertatu dela salatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek
|
Salatutakoa 2019ko urrian gertatu zela azaldu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, Abadiñon eginiko agerraldi batean.
|
Abadiñoko Institutuan hizkuntza eskubideen urraketa kasu bat gertatu dela salatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek. Salatutakoa 2019ko urrian gertatu zela azaldu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, Abadiñon eginiko agerraldi batean.
|
2019ko urrian (9an, 16an eta 23an), Matienako institutuan, irakasleentzako formakuntza saioak eskaini zituzten, gaztelera hutsean; ikasleek jasaten dituzten tratu txarrak detektatzeari buruzko saioak ziren. "Lehen saioan, irakasleen aldetik protesta sendoak egon ziren, baina aurrera egitea erabaki zen", azaldu du Sarai Isasi irakasleak, agerraldian parte hartu dutenen izenean. "D ereduko ikasguneek, euskaraz ikasteko ez ezik, euskaraz bizitzea posible den guneak izan behar dute, bai ikasleentzat, bai langileentzat", jarraitu du. Bigarren eta hirugarren saioak ere gaztelera hutsean izango zirela jakinda, zigorturiko irakaslea ez zen horietara agertu. Aurretik, Hizkuntza Eskubideen Behatokian eman zuen gertakarien berri.
Gertaera honen ondorioz, irakasleari diziplina espedientearen bidea ireki diote, eta soldatako lau orduri dagokion zigorra ezarri dio Hezkuntza Sailak. Euskal Herrian Euskaraz elkartearen arabera, horrelako gertaerek agerian uzten dute "euskarak hezkuntzan duen bigarren mailako egoera".
(jarraitu irakurtzen Durangaldeko 'Anboto.org'-n atarian)
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189598/ehunka-gazte-gona-jantzita-joaten-ari-dira-eskolara-protesta-egiteko.htm
|
Gizartea
|
Ehunka gazte gona jantzita joaten ari dira eskolara, protesta egiteko
|
Mikel izeneko Bilboko gazte batek hasi zuen mugimendua: egun batean eskolara joan zen gona jantzita, eta, bere kideen isekak jasateaz gain, psikologo batena bidali zuten irakasleek. Haren kasua izugarri zabaldu da Tiktok sare sozialean.
|
Ehunka gazte gona jantzita joaten ari dira eskolara, protesta egiteko. Mikel izeneko Bilboko gazte batek hasi zuen mugimendua: egun batean eskolara joan zen gona jantzita, eta, bere kideen isekak jasateaz gain, psikologo batena bidali zuten irakasleek. Haren kasua izugarri zabaldu da Tiktok sare sozialean.
|
Urriaren 27an izan zen. Mikel izeneko 15 urteko Bilboko gazte bat gona bat jantzita joan zen eskolara, «gogoa nuelako, besterik gabe». Han, ordea, iseka egin zioten ikaskideek, eta irakasleek ere janzkera gaitzetsi eta psikologoarena bidali zuten: «Han etengabe galdetu zidaten ea emakume sentitzen ote nintzen. Esan diet ez diodala generorik jartzen neure buruari, baina, zerbait izatekotan, mutila naizela».
Gertatutakoa Tiktok sare sozialaren bidez zabaldutako bideo batean kontatu zuen gazteak, eta oihartzun izugarria izan zuen haren istorioak. Asko izan ziren Mikeli elkartasuna erakutsi ziotenak, eta, protesta egiteko, ikastetxera gona bat jantzita joateko erabakia hartu zuten hainbatek. Azaroaren 4an egin zuten lehen aldiz.
Ezustean, mugimendu bat sortu zen, inor janzteko moduagatik, itxuragatik edo bere sexualitateagatik baztertzearen aurkakoa. Mikelek azaldu duenez, hala jantzita joan nahi izan zuen Europako beste herrialde batzuetan mutilek gona jantzita eramaten zuten mugimendu feminista bat ikusi zuelako, «eta hori egiteko gogoa nuelako».
Atzo, Oñatin
Ordutik, ehunka izan dira Euskal Herrian eta Espainian eskolara gona jantzita joan diren gazteak, eta irakasle batzuk ere gehitu dira aldarrikapena egiteko haien modura. Atzo, adibidez, Oñatiko (Gipuzkoa) institutura joan ziren hainbat gazte gona jantzita. Ikasgela batean egin zuten gaiaren inguruko gogoeta, baina azkenean institutu osora zabaldu zuten egitasmoa, eta maila guztietako ikasleek egin zuten bat aldarrikapenarekin.
Oñatiko institutuko ikasleak, atzo, gona jantzita. Irudia: Oñati Goiena.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189599/gizon-bat-hil-da-arratzua-ubarrundian-ap-1ean.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat hil da Arratzua-Ubarrundian, AP-1ean
|
Auto batek mikrobus bat jo du 06:30ak aldera, AP-1ean, Gasteizko noranzkoan, eta 42 urteko gizon bat hil egin da.
|
Gizon bat hil da Arratzua-Ubarrundian, AP-1ean. Auto batek mikrobus bat jo du 06:30ak aldera, AP-1ean, Gasteizko noranzkoan, eta 42 urteko gizon bat hil egin da.
|
Gaur goizean, 06:30ak aldera, auto batek autobus bat jo du AP-1eko 109. kilometroan, Arratzua-Ubarrundian (Araba), Gasteizko noranzkoan, eta gizon bat hil egin da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, behe laino trinkoaren ondorioz gertatu da istripua, Isuskitza eta Lukuko tunelen artean. Ertzaintza istripu larriaren arrazoiak ikertzen ari da oraindik. 42 urte zituen hildakoak.
Istripua izan den tokira bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, tartean Gasteizko eta Zubillagako suhiltzaileak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman duen informazioaren arabera, mikrobusean zihoazen bidaiariak ez dira zauritu.
Istripuaren ondorioz, AP-1 autobideko Isuskitza eta Lukuko tunelen arteko zatia itxita geratu da Gasteizko noranzkoan, eta zirkulazioa Eskoriatzako (Gipuzkoa) lehen irteeratik desbideratzen ari dira.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189600/gauzak-ez-badira-okertzen-espainiako-aurrekontuen-alde-egingo-du-eh-bilduk.htm
|
Politika
|
"Gauzak ez badira okertzen", Espainiako aurrekontuen alde egingo du EH Bilduk
|
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak esan du negoziazioa ez dagoela itxita, baina bai aurreratuta, eta bozkatzerako gauzak "asko okertzen" ez badira baiezkoaren alde egingo dutela. Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenak "albiste ontzat" jo du, txio bidez eman duen erantzunean.
|
"Gauzak ez badira okertzen", Espainiako aurrekontuen alde egingo du EH Bilduk. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak esan du negoziazioa ez dagoela itxita, baina bai aurreratuta, eta bozkatzerako gauzak "asko okertzen" ez badira baiezkoaren alde egingo dutela. Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenak "albiste ontzat" jo du, txio bidez eman duen erantzunean.
|
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak berretsi egin du Mertxe Aizpurua EH Bilduko Kongresuko diputatuak esandakoa: Espainiako Gobernuko negoziazio taldearekin harreman joria dute, jarrera "proaktiboa" dago, eta EH Bilduk mahai gainean jarritako gaiak begi onez hartu dituzte. Horrenbestez, azken orduko aldaketarik ez bada, Espainiako Aurrekontuen Legea babestuko duela esan du Otegik, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
Berretsi du Kongresuan alderdi guztiekin dituztela elkarrizketak, eta gobernua osatzen duten alderdiekin harreman oparoa dutela. Lehentasuna "pertsonen eskubideak blindatzea" dela esan du, eta bide horretan EH Bilduk egindako proposamenak abegikor hartu dituztela sumatu dute. Horrenbestez, akordioa itxita ez badago ere, bozketa egunera bitartean gauzak okertzen ez badira, EH Bilduk baiezkoa emango die aurrekontuei.
Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarren eta Podemoseko buruak txio bidez erantzun dio berehala Otegiri. Albistea ona dela esan du: "Ezkerreko politiketan aurrera egiteko ardura eta konpromisoa erakusten dute. Inbestiduraren blokea indartu egiten da, eta izango da legealdikoa, eta estatuaren norabidea zedarrituko duena".
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189601/laquodirurik-gaberaquo-gelditu-da-errefuxiatu-palestinarrentzako-nberen-erakundea.htm
|
Mundua
|
«Dirurik gabe» gelditu da errefuxiatu palestinarrentzako NBEren erakundea
|
UNRWAk 5,7 milioi errefuxiatu palestinarri ematen die zerbitzua.
|
«Dirurik gabe» gelditu da errefuxiatu palestinarrentzako NBEren erakundea. UNRWAk 5,7 milioi errefuxiatu palestinarri ematen die zerbitzua.
|
«Desoreka bat dago NBEko [Nazio Batuen Erakundeko] estatu kideengandik jasotzen dugun babes politikoaren eta diru ekarpenen artean», adierazi zuen atzo Tamara Alrifai UNRWAko bozeramaileak. Ohartarazi du agentziak ez duela baliabide nahikoa jaso estatu emaileen aldetik. Agentzia «dirurik gabe» gelditu zen astelehenean.
Ondorioz, ezin izango du jarraitu oinarrizko zerbitzua ematen Ekialde Hurbilean banatuta dauden 5,7 milioi errefuxiatu palestinarrei. Esaterako, ezinezkoa izango zaio 500.000 haurrentzako osasun zentroak eta ikastetxeak hornitzea.
Agentziak «eskualdea egonkortzeko ekarpen garrantzitsua» egiten du, Alrifairen esanetan, eta orain ezin izango du lan hori egin, hain justu koronabirusaren pandemia hedatzen ari den honetan. COVID-19arekin kutsatutako errefuxiatu palestinarrak 200 inguru ziren uztailean, eta ia 17.000 azaroaren hasieran. UNRWAk hainbat neurri hartu ditu kutsatzeak mugatzeko. Horien artean, telefono bidezko arreta eta hezkuntza presentzialaren eta ez presentzialaren arteko uztartzea.
Ekialde Hurbileko errefuxiatu palestinarrei oinarrizko zerbitzua emateko, 28.000 langile ditu agentziak. Orotara, 43 milioi euro behar ditu horien soldatak ordaintzeko. Hilabete honen amaierarako nahikoa diru biltzea lortzen ez badute, «neurri etsigarriak» hartu beharko dituztela ohartarazi du Alrifaik. Hilabete amaierarako 25 milioi euro bildu beharra dauzka agentziak orain arteko zerbitzuari eusteko. Bestela, soldataren zati bat bakarrik ordaindu beharko die langileei, eta gainerakoa funts nahikoa biltzen duenerako atzeratu.
UNRWA 1948an sortu zen. Palestinako Gaza eta Zisjordania lurraldeetan, Libanon, Jordanian eta Sirian egiten du lan. NBEko estatu kideen ekarpenen bidez finantzatzen da oso-osorik.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189602/beste-1639-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Beste 1.639 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
|
COVID-19a detektatzeko 22.000 test baino gehiago egin dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, eta horien %7,3k eman dute positibo. Gutxienez 118 lagun hil dira astebetean koronabirusagatik.
|
Beste 1.639 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. COVID-19a detektatzeko 22.000 test baino gehiago egin dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, eta horien %7,3k eman dute positibo. Gutxienez 118 lagun hil dira astebetean koronabirusagatik.
|
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 1.639 kasu positibo atzeman dituzte asteartean egindako testetan; hau da, bezperan baino 116 gehiago. Zehazki, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, 22.349 test egin ziren atzo, eta horien %7,3k eman dute positibo. Bezperan, berriz, %9koa izan zen portzentajea Hegoaldean.
Lurraldez lurralde, berriz ere, Bizkaian erregistratu dute kasu gehien: 676 izan dira, aurreko egunean baino 45 gehiago. Gipuzkoan 569 kasu zenbatu dituzte, bezperan baino 17 gehiago, eta Araban 142 positibo izan dira astearteko testetan, astelehenekoetan baino 32 gehiago. Halaber, Nafarroan 238 kasu positibo atzeman dituzte, hau da, bezperan baino 21 gehiago. Zehazki, Osasunbideak 4.459 test egin zituen atzo, eta horien %6,9k eman dute positibo.
Pandemiak Nafarroan duen bilakaerari erreparatuta, aipatzekoa da lurralde horretan kasu positiboen hazkundean antzeman daitekeen mantsotzea. Izan ere, joan den ostiraletik, hilaren 6tik, egun bakarrean zenbatutako positibo kopuruak ez du inoiz gainditu 350 kasuen langa foru erkidegoan.
Hegoaldeko ospitaleen egoerari dagokionez, Jaurlaritzak jakinarazi du oraintxe bertan 133 gaixo daudela ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan Osakidetzaren ardurapeko ospitaleetan, hau da, bezperan baino bi gutxiago. Nafarroako Gobernuak ez du oraindik eman ospitaleei buruzko daturik.
119 heriotza gutxienez
Azaroaren 2tik 8ra bitarteko astean, gutxienez 119 gaixo hil dira koronabirusagatik Hego Euskal Herrian. Iragan den asteko datuekin alderatuta, gora egin du COVID-19aren ondorioz hildakoen kopuruak. Izan ere, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, urriaren 26tik azaroaren 1era bitartean 106 gaixo zendu ziren gaitzarengatik, hau da, hamabi gutxiago.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189603/hong-kongeko-oposizioko-legelariek-iragarri-dute-dimisioa-emango-dutela.htm
|
Mundua
|
Hong Kongeko oposizioko legelariek iragarri dute dimisioa emango dutela
|
Eskualdeko gobernuak kargutik kendu ditu «demokraziaren aldeko» lau parlamentari, segurtasun nazionalerako arrisku bat izatea egotzita. Beste 15 ordezkarik kargua utziko dute, protesta modura.
|
Hong Kongeko oposizioko legelariek iragarri dute dimisioa emango dutela. Eskualdeko gobernuak kargutik kendu ditu «demokraziaren aldeko» lau parlamentari, segurtasun nazionalerako arrisku bat izatea egotzita. Beste 15 ordezkarik kargua utziko dute, protesta modura.
|
Hong Kongeko Kontseilu Legegilea oposizioko ordezkaririk gabe geldituko da, «demokraziaren aldeko» legelariek iragarritakoa betetzen badute. Dimisioa emango dutela iragarri dute gaur, Hong Kongeko Gobernuak lau kide kargutik kendu dituela eta. Eskualde administratiboko agintariek aurretik halako neurriak hartu dituzte, baina lehen aldia da parlamentari batzuk beren arduretatik kentzen dituela inolako epaiketarik gabe.
«Karguei uko egingo diegu, gure kideak gobernu zentralaren oinarririk gabeko erabaki batengatik kargugabetuak izan direlako», adierazi du Wu Chi-Wai oposizioko legelarien koordinatzaileak. Haren esanetan, Hong Kongek «jada ezin dio munduari esan 'herrialde bat, bi sistema' printzipioa indarrean denik». Parlamentariaren iritziz, lau kide horiek kargutik kendu izanak printzipio horren «heriotza» ekarri du.<br />Hong Kongeko Gobernuak Alvin Yeung, Dennis Kwok, Kwok Ka-ki eta Kenneth Leung legebiltzarkideak kanporatu ditu Kontseilu Legegiletik. Ordu batzuk lehenago Txinako Parlamentuak hartutako erabaki batean oinarritu du neurria. Haren bidez, parlamentuak ahalmena aitortu dio Hong Kongeko gobernuari independentziaren defendatzailetzat jotzen dituen parlamentariak edo ustez atzerriko erakundeekin elkarlanean nazio segurtasuna arriskuan jartzen dutenak Kontseilu Legegiletik baztertzeko, aurretik epaitzeko beharrik gabe. Hala, Txinako Parlamentuak onartu egin du Hong Kongeko Gobernuak ahalmen hori eskuratzeko egin dion eskaria.
Carrie Lam Hong Kongeko gobernuburuak babestu egin du erabakia. Neurria «konstituzionala, legezkoa, arrazoizkoa eta beharrezkoa» da, haren iritziz. «Oinarrizko Legea eta Hong Kong babesteko gai ez badira, noski, ez dira legebiltzarkide izateko gai», adierazi du. Txinako Gobernuak eskualdean duen ordezkaritza ere ildo beretik mintzatu da. «Irmoki zaindu behar da Hong Kong abertzaleek gobernatu behar dutenaren agindu politikoa», adierazi du ohar bidez.
Kargutik kendutako lau ordezkariak gabe eta dimisioa emango dutela iragarri duten hamabost ordezkariak gabe, Pekinen aldeko legelariak izango dira lehendik ere gehiengoa duten Hong Kongeko Kontseilu Legelarian. Hala, oposizioak ezin izango die aurre egin gehiengoaren ekinaldiei ganberan. Baina «demokraziaren aldeko» lau legelari kargutik kendu ondoren parlamentuan jarraitzeak erabakiari zilegitasuna aitortzen diotela eman zezakeen aditzera beren jarraitzaileen begietara.
Hauteskundeak, atzeratuta
Hong Kongeko herritarrek Kontseilu Legegileko 70 ordezkarietatik erdiak aukeratzen dituzte, eta beste erdiak barruti funtzional izeneko Pekinen aldeko komiteek hautatzen dituzte. Ganberaren erdia berritzeko hauteskundeak egin behar ziren joan den irailean, baina bozak urtebete atzeratu zituzten, pandemiarengatik. Hain justu, hauteskundeetara aurkezteko debekua ezarri zien Hong Kongek kargutik kendu dituen lau legelariei, eskualde administratiboarekiko zuten konpromisoa zintzoa ez zela egotzita.
Lamen aldekoen iritziz, gobernua Hong Kong egonkortzeko ahaleginetan ari da, iazko ekainean protestak lehertu zirenetik. Orduan, mobilizazio jendetsuak izan ziren Txinako estradizio legearen aurka, eta herritarren presioak egitasmoa bertan behera uztea lortu zuen. Aurtengo ekainean, Hong Kongeko segurtasun legeak piztu zituen protestak. Mobilizazioak berriz ere jendetsuak izan ziren arren, ez zuten lortu hura indarrean sartzea, eta, ordutik, oposizioko hainbat kideri ezarri diete legea. Segurtasun legeak bide ematen dio eskualdeko gobernuari subertsioa, sezesioa, terrorismoa edota atzerriko erakunderen batekin segurtasun nazionalaren aurka elkarlanean aritzea egotzitako herritarrak zigortzeko bizi osora arteko espetxearekin.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189604/foro-sozialak-etaren-biktimen-ekarpenak-eman-dizkio-legebiltzarrari.htm
|
Politika
|
Foro Sozialak ETAren biktimen ekarpenak eman dizkio legebiltzarrari
|
Txosten bat osatu du irailaren 12an ETAren biktimekin egindako topaketan jasotako ekarpenekin. Pausoak «berandu baino lehen» ematea galdegin dute biktimek.
|
Foro Sozialak ETAren biktimen ekarpenak eman dizkio legebiltzarrari. Txosten bat osatu du irailaren 12an ETAren biktimekin egindako topaketan jasotako ekarpenekin. Pausoak «berandu baino lehen» ematea galdegin dute biktimek.
|
Agus Hernan eta Tasio Arrizabalaga Foro Sozial Iraunkorreko kideak Eusko Legebiltzarrean izan dira gaur, eta Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari ETAren zazpi biktimaren ekarpenekin osatutako txostena eman diote. Irailaren 12an biktima horiekin egindako topaketaren emaitza da txostenean jasotakoa, eta parte hartzaileek egindako hainbat proposamen eta kritika biltzen ditu. Arrizabalagak laburbildu ditu ondorioak legebiltzarrean egindako agerraldian, eta, bertzeak bertze, nabarmendu du Euskal Herriko egoera «positiboki» baloratu zutela topaketa hartan egondako biktimek, «gizarte berria eta kohesionatuagoa» delako oraingoa, «ETAren indarkeriarik» ez dagoenez gero: «Baina indarkerien zikloaren ondorioak ebaztea jada ez da lehentasunezkoa, eta gai horren gaineko ardura eskatu zuten», azaldu du Arrizabalagak.
Askatzeko hainbat «korapilo» daude oraindik, topaketa hartan parte hartu zuten biktimen ustez: «Memoria inklusiboa» eraikitzea, «giza eskubideen urraketa guztiak eta gertatu den guztia» aitortzeko; indarkeria jasan duten guztien errekonozimendua; argitzeke dauden kasuak argitzea; autokritika egitea, bakoitzak egindakoa onartuta; «indarkeriari zilegitasuna» kentzea, «etorkizuneko bizikidetza eraikitzeko tresna gisa», eta egungo espetxe politika «normalizatzea». Pausoak «berandu baino lehen» emateko eskatzen dute biktimek, «denbora gehiegi igaro eta eragina galdu baino lehen».
Kritikak eta kezkak
Hainbat kritika eta kezka ere agertu zituzten Foro Sozial Iraunkorraren topaketan parte hartu zuten ETAren biktimek, eta horiek ere bildu dituzte txostenean. Erraterako, gertatutakoa ahazteko arriskua dagoela ohartarazi zuten biktimek. Kritika egin zieten, halaber, biktima elkarte batzuei, «biktimen eskubideen defentsan lan egiteko beren funtzioa gainditu» dutelako. Presoen ongietorriak ere izan zituzten hizpide: espazio publikoetan ospatzeari kritika egin zioten, «birbiktimizazioa» eragin dezaketelako. Era berean, erakundeek biktimei «arreta nahikoa» ez ematea salatu zuten. Sufrimenduari eta erantzunkizunari buruz, berriz, «gauzak argi bereiztearen garrantzia» nabarmendu zuten: «Indarkeria erabili edo sustatu duena ezin da alderatu indarkeria jasan duenarekin».
Hernan Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak adierazi du «oso kontuan» hartzen dituztela biktimek egindako ekarpenak: «Kontuan hartu dugu bertan esandakoa, gaur aurkeztu dugun txostenean jaso dugu, eta gurekin lan egiten duten hainbat eragile sozial, politiko eta instituzionali helaraziko diegu». Nabarmendu du «euskal gizarte osoaren, herritarren eta eragile instituzional eta politikoen erantzukizuna» dela «giza eskubideen urraketa guztiak ezagutzea, ezagutaraztea, aitortzea eta erreparatzea». Bide horretan biktima guztiei laguntzen jarraituko duela adierazi du Foro Sozial Iraunkorrak.
Hauek izan ziren topaketan parte hartu zuten biktimak: Josu Elespe, Iñaki Garcia Arrizabalaga, Maria Jauregi, Gorka Landaburu, Maixabel Lasa, Alberto Muñagorri eta Naiara Zamarreño.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189605/maskaren-beza-21etik-4ra-jaitsiko-du-espainiako-gobernuak.htm
|
Ekonomia
|
Maskaren BEZa %21etik %4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak
|
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, Europako Batzordeak esan die ez diela isunik jarriko horregatik.
|
Maskaren BEZa %21etik %4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak. Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, Europako Batzordeak esan die ez diela isunik jarriko horregatik.
|
Hego Euskal Herrian %21eko BEZ zerga ordaintzen dute maskarek, baina azken asteotan ugaritu egin dira zerga hori kentzeko edo txikitzeko deialdiak. Kendu ez, baina BEZ supermurriztua ezarriko dio orain Espainiako Gobernuak, %4koa. BEZ hori ordaintzen dute gizakientzako botikek eta beste zenbait produktuk: oinarrizko elikagaiek (ogia, arrautzak, barazkiak, patatak, gaztak...), egunkariek eta liburuek, babes ofizialeko etxebizitzek eta zaintza zerbitzu batzuek.
Azken hilabeteetan, Espainiako Gobernuak argudiatu du Europako Batasuneko zuzentarau batek debekatzen ziela maskaren BEZa txikitzea. Zuzentarau hori indarrean dago, baina Europako Batzordea ez da betetzen ari, eta beste estatukide batzuek ere jaitsi diote BEZa. Monterok azaldu duenez, Europako Batzordeari galdetu diote isuna jarriko ote zien zerga txikitzeagatik, eta ezezkoa erantzun die.
«Gobernu sentibera gera, arretatsua, eta jendearen arazoei erantzuten diegu», azaldu du Monterok. Datorren astearteko ministroen kontseiluan onartuko dute, Maskara kirurgikoen gehienezko prezioari ere helduko diote.
Nafarroan, doan errenta txikikoentzat
Nafarroako Gobernuak maskarak doan banatuko dizkie 18.000 eurotik beherako errenta duten 45 urtetik gorakoei eta guraso bakarreko familiei. Pertsona horiek astelehetik aurrera eskuratu ahal izango dituzte maskarak, dohainik, farmazietan; izurriak irauten duen bitartean egongo da indarrean neurria. Hala iragarri du gaur Ahal Dugu-ko bozeramaile Mikel Builek, gobernuarekin akordioa lortu eta gero. Erabakia hartzea «zaila» izan dela eta «oztopo administratibo ugari» gainditu behar izan dituztela aitortu du Builek, baina beharrezkotzat jo du neurria. Azaldu duenez, gutxienez 10.000 lagun inguruk eskuratu ahal izango dituzte maskarak musu truk.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189606/bederatzi-hilabeteko-zigorra-ezarri-diote-dylan-groenewegeni.htm
|
Kirola
|
Bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote Dylan Groenewegeni
|
Jumbo taldeko txirrindulari herbeheretarrak hesien aurka bultzatu zuen esprintean Fabio Jakobsen herrikidea, Poloniako Itzuliko lehen etapan, eta lesio larriak eragin zizkion
|
Bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote Dylan Groenewegeni. Jumbo taldeko txirrindulari herbeheretarrak hesien aurka bultzatu zuen esprintean Fabio Jakobsen herrikidea, Poloniako Itzuliko lehen etapan, eta lesio larriak eragin zizkion
|
Dylan Groenewegen ezingo da lehiatu 2021ko maiatzaren 7ra arte. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio Jumbo Visma taldeko txirrindulari herbeheretarrari, joan den abuztuaren 5ean Poloniako Itzuliko lehen etapan esprintean ukondoarekin Fabio Jakobsen herrikidea (Deceuninck-Quick Step) hesien kontra bultzatzeagatik. Jakobsenek eroriko oso larria izan zuen, eta koman egon zen hiru egunez. Hobera egin zuen, baina, hala ere, oso lesio larriak sufritu zituen; besteak beste, aurpegiko hezur guztiak hautsi zitzaizkion. Denbora asko beharko du osatzeko, eta ikusteko dago osatuta ere lehiara itzultzeko moduan egongo den.
Groenewegen damututa dago egindakoaz. "Istripu hori orban beltz bat izango da nire ibilbidean betiko. Esprintean, nire norabidetik desbideratu nintzen. Sentitzet dut, esprinter zintzoa izan nahi baitut. Ondorioak oso larriak eta tamalgarriak izan ziren. Horren jakitun nago, eta espero dut lezio on bat izatea esprinter guztiontzat. Nire desioa da Fabio inoiz lehiara itzul dadila. Hartu den erabakiak argitasuna emango dio auziari. Eta horrek aukera ematen dit berriro aurrera begiratzeko. Zoriontsu naiz, maiatzaren 7a urrun dagoen arren".
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189607/euskal-herria-pertsonak-mendi-gisa-ikusita.htm
|
Gizartea
|
Euskal Herria, pertsonak mendi gisa ikusita
|
Galder Gonzalez dibulgatzaileak herrialdeko populazio dentsitatea altuera gisa adierazten duen mapa bat sortu du, sare sozialetan antolaturiko #30dayMapChallenge erronkarako.
|
Euskal Herria, pertsonak mendi gisa ikusita. Galder Gonzalez dibulgatzaileak herrialdeko populazio dentsitatea altuera gisa adierazten duen mapa bat sortu du, sare sozialetan antolaturiko #30dayMapChallenge erronkarako.
|
Erliebe mapetan, normalean, gune batean dauden mendiak, muinoak, ibarrak eta zuloak agertzen dira. Baina askoz gauza gehiago adieraz dezakete, parametroak aldatuz gero.
Hala erakutsi du Galder Gonzalez geologo, dibulgatzaile eta euskarazko Wikipediako kideak. Euskal Herriko mapa bat sortu du zeinean biztanle dentsitatea altuera gisa agertzen den: hau da, pertsonak mendi gisa. Berehala identifikatzen dira tontor nagusiak: Iruñea —edo, hobeto esanda, iruindarren multzoa— oso nabarmena da, sumendi baten kono gisa agertzen da, inguru lau samar baten erdian. Gasteiztarren multzoa ere, oso argi ikusten da. Haatik, Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin, Bilbo, Donostia eta Baionako tontorrak ez dira horren argiak, askoz dentsitate handiagoko eremuetan daudelako. Mendizerrak dirudite, gailurrak baino, eta hiriburuetatik askoz harago doaz, batzuetan goi lautada modukoak osatuta. Muturrekoa da hori Gipuzkoa eta Lapurdiko kostaldean: masa bakar bat modukoak dira, jende asko bizi delako area txikian.
Egunotan #30dayMapChallenge erronka egiten ari dira sare sozialetan. Ideia sinplea da: parte hartzaile bakoitzak azaroan, egunero mapa bat jartzea, gai baten inguruan. Gonzalezek «pixka bat berandu» egin du bat egitasmoarekin, berak adierazi duenez, eta saiatzen ari da mapak sortzeko tresna berriak ikasten. Azaroaren lehenengo egunetan egin ditu mapa batzuk, baina gaur zabaldu duen hiru dimentsioko horretan Photoshopeko 3D Map Generator tresna erabili du.
«Ez nuen egin nahi Euskal Herriko mapa topografikoa, eta pentsatu nuen agian aukera izan zitekeela dentsitatearen arabera egitea». Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiaren datuak erabili ditu mapa osatzeko. Izan ere, behategiak Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoa nazio ikuspegiz ikertzea eta horren inguruko datuak zabaltzea du helburu.
Gaindegiaren datuak hartu eta tratatu egin ditu Gonzalezek. «Hainbat proben ostean (ez da erraza lehenengoan asmatzea) lortu nuen mapatxo hau egitea».
Bitartean, #30dayMapChallenge traolak jarraitzen du mapagileen ekarpenak jasotzen. Ez da izena eman behar, eta norberak nahi dituen tresnak erabil ditzake mapak osatzeko. Mapazale bakoitzak ez badu lortzen 30 mapa egitea, ez dago arazorik, ohartarazi dutenez. «Izan ere, 30 mapak egitea oso zaila da».
Gonzalezek badu asmoa mapa gehiago sortzeko datozen egunetan. Saiatzen ari da emakume/gizon ratioaren mapa egiten, «baina, horretarako, Frantziako udalerri guztietako datuak jarri behar ditut lehenengo Wikidatan, atzo Espainiakoak jarri ostean. Horretan daukat oraintxe programa bat, erlojupean». Horrez gain, «Bilboko maparen GameBoy Color-reko simulazio bat» dauka prest etziko. Twitterren @theklaneh izenarekin ikus daiteke haren lana, erronkako sortzaile guztien mapa guztiak ikusteko, esan bezala, #30dayMapChallenge traolan.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189608/hungariako-gobernuak-sexu-berekoen-bikoteen-adopzioak-debekatzeko-legea-aurkeztu-du.htm
|
Mundua
|
Hungariako Gobernuak sexu berekoen bikoteen adopzioak debekatzeko legea aurkeztu du
|
LGTBI komunitatearen eskubideak are gehiago murriztuko ditu egitasmoak, parlamentuak onartzen badu.
|
Hungariako Gobernuak sexu berekoen bikoteen adopzioak debekatzeko legea aurkeztu du. LGTBI komunitatearen eskubideak are gehiago murriztuko ditu egitasmoak, parlamentuak onartzen badu.
|
Judit Varga Hungariako Justizia ministroak sexu berekoen bikoteen adopzioak eragozteko lege proposamen bat eta konstituzioaren zuzenketa bat aurkeztu ditu gaur herrialdeko parlamentuan. Konstituzioa aldatzeko testuan jasotzen denez, estatuak ziurtatu egin beharko du haurren garapena jaiotzean duten sexuari dagokion generoaren araberakoa izango dela eta «ama emakumea eta aita gizonezkoa» direla.
Ministroaren esanetan, «Mendebaldeko joera ideologiko berri eta modernoek arriskuan jartzen dute haurrek garapen osasuntsu baterako duten eskubidea». Hala, Hungariako Konstituzioak balio kristauetan oinarritutako hezkuntza bat bermatzea babestu du.
Vargak aurkeztu duen lege proposamenak, berriz, bikote heterosexual ezkonduei aitortzen die soilik haur bat adoptatzeko aukera, nahiz eta Familia Politiketarako ministroak adoptatzeko baimena eman ahalko dien irizpide horiek betetzen ez dituzten bikote jakin batzuei ere, legeak zehaztu gabe uzten dituen baldintza batzuen arabera.
Bi ekinaldiak onartuko ditu ganberak ezustekorik ez bada, Viktor Orbanen gobernua sostengatzen duen Fidesz alderdiak gehiengo osoa baitu bertan.
LGTBI komunitateak berehala gaitzetsi du gobernuaren egitasmoa. Beren eskubideak murrizten dituela eta kolektiboa estigmatizatzen duela salatu dute. LGTBI komunitatearen eskubideen aldeko Hatter elkarteak nabarmendu duenez, lege proposamena eta konstituzio aldaketa «nazioarteko eta Europako giza eskubideen arloko irizpideen kontrakoa da».
Hungariak 2011n onartu zuen konstituzioaren arabera, soilik bikote heterosexualenak dira estatuak legezkotzat jotzen dituen familiak.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189609/sagarduik-esan-du-herritarren-jokabideen-menpe-daudela-pertsona-askoren-bizitzak.htm
|
Gizartea
|
Sagarduik esan du herritarren jokabideen menpe daudela «pertsona askoren bizitzak»
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak pandemiaren kontrako neurriak errespetatu ditzatela eskatu die herritarrei, eta galdegin die ahalik gehien mugatzea harreman sozialak.
|
Sagarduik esan du herritarren jokabideen menpe daudela «pertsona askoren bizitzak». Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak pandemiaren kontrako neurriak errespetatu ditzatela eskatu die herritarrei, eta galdegin die ahalik gehien mugatzea harreman sozialak.
|
«Norbanakoen konpromisoaren eta jokabideen menpe daude pertsona askoren osasuna eta bizitzak». Baieztapen horrekin egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik ezarritako mugak betetzeko deia. Sabino Arana fundazioak Bilbon antolatutako jardunaldian mintzatu da Sagardui, eta, bertan, beste behin, pandemiaren kontrako neurri murriztaileak errespetatzeko eskatu die Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrei. Gainera, jendeari eskatu dio ahalik gehien mugatu ditzatela lekualdatzeak eta harreman sozialak. Azaldu duenez, hori da kutsatze kateak eteteko hartu beharreko bidea.
Gogor eta kritiko mintzatu da gaur egungo egoeraz eta pandemiak azken asteetan izandako bilakaeraz: «Gaixo bat ZIUetara ailegatzen den bakoitzean, agerian gelditzen da herritar guztion porrota», adierazi du sailburuak.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189610/langileen-lan-eta-bizi-baldintzak-nabarmen-okertu-dira-azken-hamarkadan.htm
|
Ekonomia
|
Langileen lan eta bizi baldintzak «nabarmen okertu dira» azken hamarkadan
|
Euskal gizartean «arrakalak handituz» doazela azaleratu du LAB sindikatuaren Ipar Hegoa fundazioaren 'Ikusmiran' txostenak. Gizarte Segurantza eta lan kode propioak eraikitzeko proposamenak ezagutaraziko ditu LABek, urtarrilean.
|
Langileen lan eta bizi baldintzak «nabarmen okertu dira» azken hamarkadan. Euskal gizartean «arrakalak handituz» doazela azaleratu du LAB sindikatuaren Ipar Hegoa fundazioaren 'Ikusmiran' txostenak. Gizarte Segurantza eta lan kode propioak eraikitzeko proposamenak ezagutaraziko ditu LABek, urtarrilean.
|
Desberdintasuna gero eta handiagoa delako ustea aski zabaldua dago euskal gizartean. Bada, LAB sindikatuaren Ipar Hegoa fundazioak kopuru zehatzak jarri dizkio desberdintasun horri Ikusmiran txosten zabalean. Azken hamar urteetako lan eta bizi baldintzak aztertu dituzte fundazioan, eta lan horren emaitza argia da: soldaten, pentsioen, pobreziaren eta etxebizitzaren arloetan okerrera egin dute langileen baldintzek.
Arrakalak handitu egin dira, alegia, hala emakumeen eta gizonen artekoak, nola gazteen eta gainontzeko populazioaren artekoak. «2008tik 2013ra ipini ziren habeek hortxe jarraitzen dute, eta lan erreformaren filosofia hori erabiltzeko moduan dago oraindik ere», ohartarazi du Oihana Lopetegi fundazioko arduradunak, pandemiaren itzalean etor daitekeenari erreparatuta.
Azken hamar urteetako «prekarizazio prozesua» errealitate bat da, beraz, Lopetegik dioenez, eta, soldatetatik hasita, nabarmendu du soldatarik txikienak eta handienak jasotzen dituzten langileen kopuruek gora egin dutela; erdiko pertzentiletakoak, aldiz, murriztu egin dira. Horrekin batera, kontratu mugagabea eta aldi baterakoa dutenen arteko arrakalak gora egin du; zer esanik ez langile gazteen eta besteen artekoak.
Pentsioak eta etxebizitza
Pentsioei dagokienez, Lopetegik dio erretiroa hartu duten azkenek pentsio handiko langileak izan direla, «beren lan baldintzak negoziatzeko aukera izan duten gizonezkoak, gehienbat». Baina pentsioak gero txikiagoak izango direlako abisua eman du: «Batetik, pentsio erreforma berak arauak aldatuko dituelako jasotzen den saria txikiagoa izan dadin; bestetik, lan erreformaren itzalean gauzatutako prekarizazioak pentsio eskasagoak ekarriko dituelako». Erretiratuen %40k 1.080 eurotik beherako pentsioa dutela gogoratu du, eta horietatik gehienak (%70) alargunak direla; eta alargunen artean, berriz, gehiengo handi bat emakumeak direla erantsi du.
Baldintza horiek guztiek pobrezia neurtzen duten aldagaien eboluzio kaskarra eragin dute azken hamarkadan. Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeetan pobreziak %15 egin du. «Populazioaren %11k ezin dute ustekabeko gastuei erantzun, adibidez, eta %18 ezin dira oporretara joan».
Etxebizitzaren arloan ere, langileek gero eta egoera zailagoa dute. «Politika publikoek ez diote soluziorik eman etxebizitzaren arazoari urteotan», Ipar Hegoa fundazioko arduradunaren arabera. Ipar Euskal Herrian lehen etxebizitzak baino gehiago dira bigarren etxebizitzak, eta, esaterako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, langileek beren soldaten %48 bideratzen dute etxebizitza pagatzera, dela hipoteka pagatuz, dela alokairua pagatuz.
«Grebak beharrezkoa dira»
Igor Arroyo LABeko idazkari nagusiaren ondokoak langileek aurrez aurre dute errealitate gordin horren analisi politikoa egin du. Hasteko, azken hamarkadan grebek eta lan hitzarmenek izan duten eboluzioak bat datozela nabarmendu du. «Eskuz esku doaz; grebek behera egin dutenean lan itunek berdin; 2015etik greba deialdiek gora egin zuten, eta haiekin batera lortu zituzten langileek lan hitzarmenak». Arroyoren hitzetan, «borroka sindikala dagoenean lan itunak daude». Elkarrizketa Sozialerako Mahaia zenbatean biltzen den, «horrek ez dauka zerikusirik lortzen diren lan itunekin».
Horregatik, LABeko kideak dio «kontrabotere eredua behar-beharrezkoa» dela sindikalismoan: «Grebak beharrezkoak dira». Horra iritsita, Arroyok administrazio publikoan dauden lan gatazkei erreparatu die. «Oso garrantzitsuak dira» zerbitzu publikoetan egiten ari diren mobilizazioak, baita metalgintzan lortutako akordioak ere, «batez ere subrogazioa lortu delako azpikontratatuta jarduten dutenentzat». LABek arrakalak txikitzeko urratsak egiten jarraitzen duela esan du, «rider-en eta etxeko langileen sektoreetan, adibidez».
Baina sindikatu abertzaleak eraginkorragoa izan nahi du langileentzat asko ilundu den agertokia hobetzeko. «Grebak ez dira nahikoa», aitortu du idazkari nagusiaren ondokoak. Horregatik, urtarrilean zenbait proposamen helaraziko dituzte beste eragileentzat, alderdi politikoentzat eta sindikatuentzat, «herri eztabaida bat» abiatu nahian. Gizarte segurantza eta lan kode propioak izateko proposamenak izango dira.
LABek ez die muzin egingo Espainian eta Frantzian lor daitezkeen hobekuntzei, baina «errealitate propioa» eraikitzea dauka helburu, eta jardun horretan euskal gizarte segurantza bat eta euskal lan kode bat nola izan beharko luketen eztabaidatu nahi du beste eragileekin, «lan hori ez baitagokio soilik LABi».
Dena den, Igor Arroyok dio badirela tresnak langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko, eta horiek baliatzeko garaia dela, «esaterako euskal esparru akordioa». Tresna horien bide lor daiteke, esaterako, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea, eta soldata txikienak osatzea, borondate politikorik bada; «baita 35 orduko lan astea ezartzea ere».
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189611/salbuespenezko-garaietarako-salbuespenezko-aurrekontua.htm
|
Politika
|
«Salbuespenezko garaietarako, salbuespenezko aurrekontua»
|
Elma Saizek 2021eko aurrekontuaren lege proiektua eman dio Unai Hualde parlamentuko lehendakariari. Azken bozketara arte legebiltzarrean egin beharreko bidearen abiapuntua da.
|
«Salbuespenezko garaietarako, salbuespenezko aurrekontua». Elma Saizek 2021eko aurrekontuaren lege proiektua eman dio Unai Hualde parlamentuko lehendakariari. Azken bozketara arte legebiltzarrean egin beharreko bidearen abiapuntua da.
|
Lehen urratsa egin du. Iragan astean 2021eko aurrekontuen aurreproiektuaren nondik norako nagusiak aurkeztu ondotik eta egunotan gizarte eragileei eta udalei haren edukia ezagutarazi ostean, Nafarroako Parlamentura heldu da gobernuaren lege proiektua. Oraingoz, ez du gehiengo politikoa ziurtatua, baina abenduaren amaiera arteko tartea du akordioak lortzeko. Astelehenean, Bakartxo Ruiz EH Bilduko eledunak iragarri zuen akordioa laster ixtea espero dutela.
Lege proiektua emateko ekitaldi ofizialean, Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezinbestean aurtengo egoera bereziari egin dio aipamen: «Azken mendeko osasun eta gizarte arloko krisirik handiena bizitzen ari gara, eta, ondorioz, salbuespenezko garaietarako salbuespenezko aurrekontu bat da, gastu mugaren igoera historiko eta guzti».
Hain zuzen ere, 4.807 milioi euroko aurrekontua izango du, eta, Espainiako Gobernuarekin BPGaren %2,2ko defizit helburua hitzartu ondoren, aurtengoaren aldean %6 gehiago izango du gastu eta inbertsio publikorako. Saizek nabarmendu duenez, alde batetik, lege proiektuak «arlo publikotik» COVID-19ari aurre egiteko borondatea islatzen du; eta, bestetik, berreraikuntzari heldu nahi dio, Nafarroa Suspertu planaren bidez. Orotara 657 milioi euro erabiliko dira erronka bikoitz horretan. «Hurrengo belaunaldiei begirako aurrekontu bat da».
Gobernua sostengatzen duten alderdiez gain, EH BIlduren edo Navarra Sumaren beharra du gobernuak aurrekontua aurrera ateratzeko. EH Bildurekin negoziatzen ari dira. Solaskidea nor den esan gabe, Saizek onartu du «akordioranzko negoziazioetan» ari direla, «Akordiora heltzen garenean, neuk emango dut horren berri gardentasun eta normaltasun osoz». Saizen esanetan, oso garrantzitsua da ados jartzea, eta horregatik «eskua luzatua» diete talde guztiei. Navarra Sumak abstentzioa eskaini dio gobernuari EH Bildurekin harreman oro haustearen truke.
Unai Hualdek gogoan izan du urtero aurrekontuen lege proiektuaren tramitazioak esanahi berezia duela, «legeen lege baita». Azpimarratu du aurrekontuaren %55 Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Eskubideen departamenduetara joango dela, eta 507 milioi euroko inbertsio publikoa jasotzen duela Nafarroa Suspertu planerako.
Pedro Sanchez, ostiralean
Berreraikuntzaren esfortzu horretan, Europako Batasuneko Next Generation planeko diruak pisu handia izango du datozen urteko egitasmoetan. Nafarroak 125 egitasmo aurkezteko asmoa du, baina ez dago argi dirua nola banatuko duen Espainiako Gobernuak. Urriaren 26an erkidegoetako gobernuburuekin eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin izandako bileran, Madrilek esan zuen 2021ean kudeatu beharreko 27.000 milioi euro inguruetatik «%50 baino gehiago» izango dela erkidegoentzat.
Testuinguru horretan, Pedro Sanchez Espainiako presidentea Iruñera etorriko da Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariarekin Europako funtsen inguruan «koordinatzeko». Javier Remirez presidenteordearen esanetan, bisita hori «ez da harritzekoa, erronkekin eta zailtasunekin bateratuta» daudelako bi gobernuak eta krisiari aurreko egiteko diagnostikoan ere bai.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189612/bizkaiko-sos-arrazakeriak-salatu-du-bilboko-udaltzaingoak-senegaldar-batzuk-miatu-dituela.htm
|
Gizartea
|
Bizkaiko Sos Arrazakeriak salatu du Bilboko Udaltzaingoak senegaldar batzuk miatu dituela
|
«Arraza profilarengatik» egiten dituzten identifikazioak «legez kanpokoak eta bidegabeak» direla azpimarratu dute.
|
Bizkaiko Sos Arrazakeriak salatu du Bilboko Udaltzaingoak senegaldar batzuk miatu dituela. «Arraza profilarengatik» egiten dituzten identifikazioak «legez kanpokoak eta bidegabeak» direla azpimarratu dute.
|
Bizkaiko Sos Arrazakeriak duela astebete Bilboko Marzana kaian gertatutakoa gaitzetsi du. Elkartearen hitzetan, gazte senegaldar batzuk elkartu ziren han, eta Bilboko Udaltzaingoak dokumentazioa eskatu zien, eta miatu egin zituen. Lekukoen testigantza jaso dute: «Lekukoek kontatzen dutenez, miatu zituztenek galdetutakoan Udaltzaingoak esan zien zenbait bizilagunek deitu zietela esanez legez kanpoko substantziak hartzen ari zirela». Taldeak erantsi du behin miaketak amaituta udaltzainek alde egin zutela horren zantzurik aurkitu gabe eta inor salatu gabe.
Nabarmendu dute ez dela ekintza bakana. Izan ere, Bizkaiko SOS Arrazakeriak nabarmendu du Marzana kaian duela hainbat urtetik egiten dituzten miaketak arraza profilagatik egiten dituztela: «Arrazializatutako pertsona talde bat dute jomugan, eta modu sistematikoan egiten dituzte». Ziurtatu dutenez, bi egun beranduago ere antzera aritu zen Udaltzaingoa.
Elkarteak zalantzan jarri du Udaltzaingoak bizilagunen deiarengatik aritu izana, baina hala izanez gero «arrazismo sozialaren» ondorioa litzatekeela ohartarazi dute. «Udaltzaingoak noiz arte emango dio sinesgarritasuna dei arrazista berari?».
Gainera, taldeak azpimarratu du «arraza profilarengatik» egiten dituzten identifikazioak «legez kanpokoak eta bidegabeak» direla, eta jasaten dituztenei kalte «larria» egiten dietela, itxura fisikoa delituekin lotu, «komunitateen kriminalizazioa indartu», eta pertsonak «umiliatuta eta desberdin tratatuta» sentitzen direlako. «Segurtasunak ez dauka zerikusirik sarekada arrazistekin eta miaketa masiboekin».
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189613/arabako-zahar-etxeetako-langileak-bigarren-greba-eguna-egiten-ari-dira.htm
|
Gizartea
|
Arabako zahar etxeetako langileak bigarren greba eguna egiten ari dira
|
«Hitzarmen duin baten alde» ari dira lanuztea egiten, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.
|
Arabako zahar etxeetako langileak bigarren greba eguna egiten ari dira. «Hitzarmen duin baten alde» ari dira lanuztea egiten, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.
|
Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak greba egiten ari dira gaur, iragarritako hiru lanuzteetatik bigarrena –urriaren 7an egin zuten lehen greba eguna, eta hilaren 25erako ere antolatu dute–. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta egiten ari dira greba, lan hitzarmen propio bat eskatzeko. Izan ere, langileek probintzia mailako hitzarmena negoziatu nahi dute, baina salatu dute oraindik ere ez dutela negoziazio mahaia hasteko eskaeraren berririk.
Gaur goizean, sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Arabako Aldundiaren parean. Sindikatuek diputazioari egozten diote auzian «pasibotasunez» jokatzea eta irtenbiderik ez ematea. Adinekoen egoitzetako langileek «zainketen prekaritatea» eta sektoreko lan baldintza eskasak gaitzetsi dituzte, eta salatu horiek are okerrago daudela koronabirusaren pandemiaren eraginez.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189614/bi-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bertze-hiru-hurbildu.htm
|
Politika
|
Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbildu
|
Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza Euskal Herriratuko dituzte. Mikel Azurmendi, Maite Pedrosa eta Joseba Lerin Sanchez Zuerara mugituko dituzte.
|
Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbildu. Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza Euskal Herriratuko dituzte. Mikel Azurmendi, Maite Pedrosa eta Joseba Lerin Sanchez Zuerara mugituko dituzte.
|
Bertze bortz presoren mugimenduen berri eman dute Espainiako Espetxe Erakundeek: bi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbildu. Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza dira Euskal Herriratuko dituztenak: Jauregi Martutenera ekarriko dute (Gipuzkoa), Teixeirotik (Galizia, 600 kilometro), eta Andueza Basaurira eramango dute (Bizkaia), Murtzia IItik (Espainia, 820 kilometro).
Bertze hiru presoak Zuerako espetxera eramango dituzte (Zaragoza, Espainia, 245 kilometro): Mikel Azurmendi eta Maite Pedrosa, Picassentetik (Herrialde Katalanak, 600 kilometro), eta Joseba Lerin Sanchez, Puerto Ietik (Andaluzia, Espainia, 1.020 kilometro).
ETArekin lotuta delitu larriak leporatutakoak dira guztiak. Mikel Azurmendiri 1998an Sevillako PPko zinegotzi Alberto Jimenez Becerril hiltzea egozten diote, eta Maite Pedrosari, horren konplize izatea. Azurmendiri, halaber, 36 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1994an Miguel Peralta Utera armadako tenientea hiltzeagatik, eta 1996an Kordobako armadaren aurka lehergaiak jartzeagatik ere zigortu zuten. Maite Pedrosak 230 urteko espetxe zigorra du ETArekin lotutako hainbat delitugatik, eta 1998tik dago preso. Espetxe Erakundeen arabera, espetxe legedia onartu du Pedrosak, eta ETArekiko deslotura adierazten duen idatzi bat aurkeztu du. Bigarren gradua ere eman diote Pedrosari.
Lerin Sanchezi 2005an Deniako hotel batean (Alacant, Herrialde Katalanak) egindako atentatua leporatzen diote. Jauregiri 2001an Mikel Uribe ertzainaren hilketarekin kolaboratzea leporatzen diote, baita Gorka Landaburu kazetariari 2001an bonba-liburu bat igortzea ere. Andueza ere ETArekin lotuta dago espetxean, hainbat hilketa saiakera leporatuta.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189615/clementek-22-jokalariko-zerrenda-eman-du.htm
|
Kirola
|
Clementek 22 jokalariko zerrenda eman du
|
Athleticeko hamabi jokalari, Realeko bost, Osasuna nahiz Alaveseko bi eta Eibarreko bat daude astelehenean Costa Ricaren aurka jokatzeko deialdian. Sei dira debutariak: Ezkieta, Yeray, Unai Nuñez, Morcillo, Gebara eta Zubeldia. Ez dago Iparraldeko jokalaririk, ezta Espainiako Ligatik kanpo jokatzen duenik.
|
Clementek 22 jokalariko zerrenda eman du. Athleticeko hamabi jokalari, Realeko bost, Osasuna nahiz Alaveseko bi eta Eibarreko bat daude astelehenean Costa Ricaren aurka jokatzeko deialdian. Sei dira debutariak: Ezkieta, Yeray, Unai Nuñez, Morcillo, Gebara eta Zubeldia. Ez dago Iparraldeko jokalaririk, ezta Espainiako Ligatik kanpo jokatzen duenik.
|
Euskal selekzioak astelehenean partida jokatuko du Costa Ricaren aurka Ipuruan (20:45). Bada, Javier Clemente hautatzaileak eman du neurketarako deitu dituen jokalarien zerrenda. Federazioaren sare sozialen bidez egin du, eta guztira Athleticeko 12 jokalari, Realeko bost, Alaveseko nahiz Osasunako bi eta Eibarreko bat. Athleticetik Ezkieta, Herrerin, Yuri, Yerai, Nuñez, Balentziaga, Dani Garcia, Muniain, Williams, Villalibre eta Morcillo deitu ditu; Realetik Zaldua, Aihen, Zubeldia, Bautista eta Gebara; Osasunatik Sanjurjo eta Roberto Torres; Alavesetik Manu Garcia eta Agirregabiria; eta, Eibarretik, Arbilla. Sei debutari daude: Ezkieta, Yeray, Unai Nuñez, Morcillo, Gebara eta Zubeldia. Ez dago Iparraldeko jokalaririk, ezta Espainiako Ligatik kanpo jokatzen duen jokalaririk ere.
FIFAren egutegiaren barruan jokatuko duen hirugarren partida izango da. Aurreko biak Venezuelaren aurkakoa, Gasteizen, 2018ko urriaren 12an, eta Panamakoa, iazko maiatzaren 29an, izan ziren. Lehenengoan 4-2 irabazi zuen, eta bestean 0-0 berdindu zuen. Venezuelako partidako Euskal selekzioaren golegileak Ibai, Bautista, Arbilla eta Aritz Elustondo izan ziren. Euskadiko Futbol Federazioaren arabera, "selekzioa hazten jarraitzea" da partidaren helburua, eta selekzioaren inguruan "lan dinamika berri bat sortzea, eta proiektua berpiztea" zaleen eta euskal gizartearen ilusioei eta aurreikuspenei erantzunez. Costa Rica Europan dabil egun hauetan, eta hainbat adiskidantzazko partida jokatuko ditu. FIFAren sailkapenean 50. tokian dago. Ronald Gonzalez du entrenatzaile, eta Munduko Kopan izan duen emaitzarik onena duela sei urte lortu zuen. Final-laurdenetara heldu zen. Gonzalezek ondorengo iritzia eman du Euskal selekzioari buruz: "Oso jokalari onak dauzka. Erronka handia da guretzat, eta horixe behar dugu".
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189616/gazte-bat-atxilotu-du-espainiako-poliziak-gasteizen-antza-u-30eko-grebarekin-lotuta.htm
|
Politika
|
Gazte bat atxilotu du Espainiako Poliziak, Gasteizen, antza U-30eko grebarekin lotuta
|
Lau gazteri polizia etxera joateko esaten zieten atzo Espainiako Poliziek, Gasteizen. Haietako bi bere kasara joan ziren atzo, eta aske geratu ziren. Gaur hirugarren gazte baten bila joan dira, eta polizia etxera eraman ostean, aske utzi dute arratsaldeko lehen orduan. Laugarrenaren bila joan dira, baina ez dute etxean topatu
|
Gazte bat atxilotu du Espainiako Poliziak, Gasteizen, antza U-30eko grebarekin lotuta. Lau gazteri polizia etxera joateko esaten zieten atzo Espainiako Poliziek, Gasteizen. Haietako bi bere kasara joan ziren atzo, eta aske geratu ziren. Gaur hirugarren gazte baten bila joan dira, eta polizia etxera eraman ostean, aske utzi dute arratsaldeko lehen orduan. Laugarrenaren bila joan dira, baina ez dute etxean topatu
|
Lau gazteri polizia etxera joateko deia egin zieten atzo, Espainiako Poliziak. Ernaik Berria-ri azaldu dionez, agindu judizialik gabe agertu ziren atzo lau gazteren etxeetan, eta deklaratzera joan behar zutela esan zieten. Haietako bi bere kasara joan ziren deklaratzera Betoñoko polizia etxera, eta deklarazioa hartu ostean, aske utzi zituzten. Hirugarren baten bila joan dira gaur goizean, eta polizia etxera eraman dute. Aske utzi dute arratsaldeko lehe orduan, Ernaik jakinarazi duenez. Laugarrenaren bila ere joan dira, baina ezin izan dute atxilotu.
Atxiloketak zeren harira egin dituzten oraindik ez badakite ere, Urtarrilaren 30eko grebarekin lotura izan dezaketelakoan daude. Mobilizazioak iragarri dituzte arratsalderako, Gasteizen.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189617/langile-batek-erredura-larriak-egin-ditu-oionen.htm
|
Ekonomia
|
Langile batek erredura larriak egin ditu Oionen
|
Kupsa Coatings enpresan zenbait leherketa izan dira.
|
Langile batek erredura larriak egin ditu Oionen. Kupsa Coatings enpresan zenbait leherketa izan dira.
|
Ertzaintzaren arabera,13:00ak aldera «hainbat leherketa» izan dira Kupsa margo enpresan, Oiongo El Puntido industrialdean (Araba). Sua ere piztu da, eta ke beltz handia sorrarazi du.
62 urteko langile bat Logroñoko erietxera eraman dute, eta handik helikopteroz eraman dute Gurutzetara (Bizkaia), erredurak egin dituelako gorputzaren zati handi batean. Oso larri dagoela aitortu dute Gurutzetako iturriek.
Kupsa ez ezik, haren ondoko lantegi batzuk ere hustu ditu Poliziak. Oiongo herritarrei leihoak ixteko ere eskatu diete.
Arabako hegoaldeko hainbat parketako suhiltzaileak eta Logroñokoak (Oiondik oso gertu dago) azaldu dira sua itzaltzera, eta 15:30erako lortu dute helburua. Kupsa Coatingek nabarmendu du planta bakarra suntsitu duela suak, eta beste zazpietan ez dela kalterik izan. Bere langile baten istripua deitoratu du, eta ziurtatu du suak eragindako ke beltzak ez zuela gai toxikorik.
Antza denez, sua nahasketa kimikoak egiten dituzten eraikinean hasi da, eta han zegoen materiala da leherketak eragin dituena.
Oraingoz ez dakit zer lanetan ari zen langile zauritua.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189618/kazetaritzaren-erronken-inguruan-hausnartzen-ari-dira-ehuren-biltzar-batean.htm
|
Bizigiro
|
Kazetaritzaren erronken inguruan hausnartzen ari dira EHUren biltzar batean
|
EHUko HGH ikerketa taldeak Slow journalism eta gaur egungo kazetaritza digitalaren erronkak biltzarra antolatu du. Lehen egunean, zenbait hedabide txikitako arduradunek beren ereduen berri eman dute. Bihar mahai inguru gehiago izango dira.
|
Kazetaritzaren erronken inguruan hausnartzen ari dira EHUren biltzar batean. EHUko HGH ikerketa taldeak Slow journalism eta gaur egungo kazetaritza digitalaren erronkak biltzarra antolatu du. Lehen egunean, zenbait hedabide txikitako arduradunek beren ereduen berri eman dute. Bihar mahai inguru gehiago izango dira.
|
«Aktualitatearekin hautsi, eta nahi duzuna nahi duzunean idaztea. Askatasuna maitatzea». Ildo bereko hitzekin definitu du gaur Txema Ramirez de la Piscina kazetari eta ikerlariak kazetaritza narratiboa —iaz hartu zuen erretiroa EHUko irakasle lanetik, baina aitortu du ez dagoela geldirik (BERRIAn kolaborazen du)—. Hiru ezaugarri jo zituen, halaber, kazetarientzat beharrezkotzat: «Jarraikitasuna, ausardia eta kalitatea». Gakoak kalitate etikoa eta estetikoa direla uste du Ramirez de la Piscinak. «Gertaeren zergatia kontatu behar da, gauzak nola gertatu diren. Hori da kazetaritza narratiboa oinarria». Sarrera hitzaldi inspiragarria eman du Ramirez de la Piscinak EHUko HGH ikerketa taldeak antolatutako Slow journalism eta gaur egungo kazetaritza digitalaren erronkak biltzarreko lehen egunean. «Inspiragarritzat» jo dituzte biltzarrean parte hartu duten hainbat hizlarik EHUko HGH ikerketa taldeko buru ohiaren hitzak. Hark, bestalde, nabarmendu du zenbait hedabide txikitan topa daitezkeela kazetaritza narratiboaren adibide onak. Haietako batzuk ezagutarazi dituzte gaur, biltzarrean:
5W hedabideak nazioarteko kazetaritza lantzen du. Maribel Izkue erredaktore buruak azaldu duenez, konfinamenduko hilabeteetan asko ugaritu ziren hedabidearen harpidetzak. «Gainera, gero eta kontzientzia handiagoa dago kazetaritza egiteak kostu bat duela». Izkuren iritziz, «kalitatezko» kazetaritzaren aldeko apustua egin behar da. 5W-ko diru sarreren %2-3 baino ez dira publizitate arlokoak. Harpidetzen eta liburuen salmentatik ateratzen dute diru gehiena. Azkenaldian podcastak ari dira egiten, baita ikus-entzunezko lanak ere.
Jot Down aldizkariaren sorreraz mintzatu dan, bestalde, Angel Fernandez editorea. Hasieran, webgune bat sortu zuten, eta lehen urtean ez zuten publizitaterik lortu. «Baina testuen tonuak eta edukiek harrera ona izan zuten. Eta, sortu eta urtebetera, proiektua monetizatzea erabaki genuen». Edukietan, elkarrizketa luzeak egiten hasi ziren promozio bira batean ez zeuden idazle eta sortzaileekin. Ondotik, aliantza bat egin zuten Eldiario.es-ekin; eta, gero, El País egunkariarekin. Hilean behin, egunkari horrek Jot Down-en eduki onenekin osatutako paperezko aldizkari bat saltzen zuen. Baina iaz El País-ek hautsi egin zuen akordioa. «Kiebra jotzekotan egon ginen. Gaizki pasatu dugu, eta geure burua berrasmatu behar izan dugu», azaldu du Fernandezek. «Orain, adibidez, Filmin ikus-entzunezko plataformarekin dugun harpidetza aliantzak ondo funtzionatzen du». Edukiak lantzeko orduan, beren buruarekin zintzoak izan nahi duten kazetariak dira Ctxt eta Yorokobu aldizkarietakoak. Vanessa Jimenez Ctxt-ko sortzaileetako bat izan zen, eta zuzendari albokoa da. Zera esan du biltzarrean: «Aldizkariaren sei urte hauetan, nahi duguna nahi dugunean idatzi dugu, testuinguru oso zail batean». Horrek kostu bat dakar, eta egokituz joan behar izan dute urteotan. Sorrerako bazkideek diru bat jarri zuten hasieran, finantza kolektiboko kanpainak egin dituzte, harpidetza kanpaina bat gero... Aldizkariko erredakzioak zortzi kazetari ditu, eta kolaboratzaile sare sendo bat dute. 2018an, liburuak argitaratzen eta formakuntza tailerrak ematen hasi ziren. Iaz, egoitza handiago bat topatu zuten Madrilen, eta ekitaldiak egiten hasi ziren. Baina pandemiak eten egin zituen asmo horiek. «Aldizkariko kazetariek sentitzen dute kazetaritza garrantzitsua dela, nahiz eta egoera ez den batere erraza. Datorren urtea ez da hobea izango», gaineratu du Jimenezek.
Diseinuari eta berrikuntzari buruzkoa da bereziki Yorokobu aldizkaria. Hilean behin argitaratzen da paperean. Fermin Abella aldizkariko zuzendariak gogoratu du krisialdiaren erdian sortu zutela aldizkaria, 2009an. «Baina zerbait desberdina egin nahi genuen, eta batez ere, nahi genuena». Pandemiarekin aldizkaria gaizki pasatzen ari dela aitortu du. «Egunero berrasmatu beharra daukagu. Baina lortu dugu independentzia mantentzea».
Ramirez de la Piscinaren mintzaldiarekin bat eginda, Abellak hitz hauek esan zituen kazetaritzan aritu nahi duten gazteenzat: «Nekaezina bazara, ausardia baldin baduzu, eta kalitatea, kazetari lanari eutsi ahalko diozu».
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189619/azpeitiko-elmubasek-aurreikusten-du-145-lanpostu-sortzea-2021ean.htm
|
Ekonomia
|
Azpeitiko Elmubasek aurreikusten du 145 lanpostu sortzea 2021ean
|
Egunero hiru milioi animaliarentzako janaria ekoizten du enpresak. Iaztik inbertsio funts baten esku dago, eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza du.
|
Azpeitiko Elmubasek aurreikusten du 145 lanpostu sortzea 2021ean. Egunero hiru milioi animaliarentzako janaria ekoizten du enpresak. Iaztik inbertsio funts baten esku dago, eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza du.
|
Elikadurarena da COVID-19aren krisian ongien egokitzen ari den sektorea, baita etxeko animalientzako janariaren alorra ere. Horren adibide izan daiteke Azpeitiko (Gipuzkoa) Elmubas Iberica enpresa (Piensos Bastida izandakoa). Instalazioak handitzea erabaki du, eta 2021eko apiriletik aurrera 145 enplegu baino gehiago sortzea aurreikusten du. Horretarako, 48 milioi euroko inbertsioa egingo du Azpeitiko instalazioetan.
Gaur egungo fabrikaren alboan eraikitzen ari diren pabiloi berriak lanerako beste 18.000 metro koadroko azalera izango du. Guztira, 55.000 metro koadro baino gehiago izango dute produkzio instalazioek 2024tik aurrera.
Hala jakinarazi du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako Sailak. Gobernua iaz sartu zen enpresaren kapitalean, %4,3ko partaidetzarekin, Ezten Arrisku Kapitaleko Funtsaren bitartez.
Gaur egun, Elmubasek 200 langile baino gehiago ditu, eta Urola Kosta eskualdeko enpresa handienetako bat da. Bere instalazioetan, egunero, hiru milioi maskota baino gehiago elikatzeko janaria produzitzen du. Bereziki saltoki kate handien marka zurietarako ekoizten du eta bost kontinenteetan saltzen dira bere produktuak. Bere produkzioaren %65 esportatu egiten du Espainiako Estatuaren mugetatik kanpo. 90 milioi euro fakturatu ditu azken urteetan.
Azken urteetan SPRI Taldearen bidez diru laguntza publikoak jaso ditu teknologiako, industria zibersegurtasuneko eta digitalizazioko programetarako.
Aguinaga eta IANren jabe bera
Duela 30 urte sortu zuen enpresa Bastida familiak eta iaztik Portobello Capital inbertsio funtsarena da, 200 milioi euroren truke. Portobello Capitalek Angulas Aginaga enpresaren %40 du bere esku (bere jabetzan zegoen %50,1a PAI Partners funtsari saldu zion iaz) eta IAN Industrias Alimentarias de Navarraren %100aren jabe ere bada (Viscofani erosia, 2014an), besteak beste.
Asteazken honetan jakinarazi duenez, 350 milioko inbertsio funts bat sortuko du eta bere negozio eremuak berregituratuko ditu. Funts horretan sartuko ditu bi enpresa horien partaidetzak eta horren bitartez, halaber, produktu horien internazionalizazioa bultzatzeko neurriak sustatuko dituela iragarri du.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189620/ziur-zentroaren-apustuarekin-asmatu-egin-dutela-uste-du-aizpuruk.htm
|
Ekonomia
|
Ziur zentroaren apustuarekin asmatu egin dutela uste du Aizpuruk
|
Zibersegurtasun industrialeko gune horrek aukerak ditu Europatik funtsak jasotzeko.
|
Ziur zentroaren apustuarekin asmatu egin dutela uste du Aizpuruk. Zibersegurtasun industrialeko gune horrek aukerak ditu Europatik funtsak jasotzeko.
|
«Bere garaian proiektu hau abian jarri izan ez bagenu, momentu honetan jartzen egongo ginen». Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Aldundiaren Proiektu Estrategikoetarako diputatuaren ustez, «oso positiboa» izan da urtea bete duen Ziur zibersegurtasun industrialerako zentroaren ibilbidea, egonkortu egin delako, «sustraiak bota» dituelako, eta lortu duelako lurraldeko industriari bere burua aurkeztea «balio handiko bazkide laguntzaile gisa».
«Apustua egin genuen, eta asmatu egin dugu», nabarmendu du Aizpuruk. Baliteke Ziurren traineruak, gainera, olatu handiagoa hartzea, foru diputatuak azaldu duen moduan, abagune berrian zentroak badituelako aukerak finantzaketa lortzeko Europako Berreraikuntza eta Suspertze Funtsetik. «Ziurrek bete-betean betetzen ditu pandemia ondorengo Europa horri ezartzen zaizkion ezaugarriak, Europa berdea, Europa digitala, Europa erresilientea ekarri behar duten ezaugarriak».
Funtsetatik etorria lortuz gero, Aizpuruk azaldu duenez, «Ziurrek jauzi garrantzitsu bat emango luke». Baliabide horiekin zentroak ekintza gehiago eta azkarrago egingo lituzkeela esplikatu du. Besteak beste, datorren urtearen hasieran zabaltzekoa duen laborategiaren helburuak handituko lirateke, eta unibertsitateekin lankidetzan sakonduko litzateke, «industriari interesatzen zaizkion soslai horien prestakuntzarako». Edonola ere, diputatuak ziurtatu du funtsetik baliabideak lortu ala ez Ziurrek bere bidea egingo duela; «aurrera jarraituko du, gure proiektu estrategikoetako bat delako».
Ia 300 enpresa
Ateak joan den urteko azaroan zabaldu zituen Ziurrek, eta harekin hartu-emanak izan dituzte lurraldeko industria sektoreko ia 200 enpresek, gehientsuenek formakuntza jasotzeko. Beste 70 bat izan dira hartu-eman estuagoa izan dutenak, gehientsuenak makina-erremintaren sektorekoak, AFM klusterra tarteko.
Horietatik, 35 konpainiak erabili dute joan den ekainetik Ziurren zibersegurtasuneko behatokiak eskaintzen duen autodiagnostikoaren zerbitzua. Koldo Peciña Ziurreko zuzendari nagusi berriak laburbildu du zentroaren lehen urteko ibilbidea, zeinetan inbertsioak egin dituzten bai egoitza bera egokitzeko (Donostiako Zuatzu poligonoan), bai haren laborategiko ekipamenduak aktibatzeko, eta bai webguneko korporatiboa hobetzeko.
Agenda betea dauka Ziurrek datozen asteetarako. Batetik, lehen urte honetan egin diren mehatxu, zibereraso eta jarduerei buruzko txostena argitaratuko du, eta urtea amaitu aurretik beste hiru txosten plazaratuko ditu: zibersegurtasunaren funtzioaren gida; mehatxuen txostena; eta zaintza teknologikoaren eta joeren txostena.
Horiez gain, Cyber Deception teknologiarekin erasoak detektatzeko kanpaina jarriko du abian, eta enpresak zibersegurtasunean kalifikatzeko tresna aurreratu bat erabiliz, Ziurrek Gipuzkoako industria enpresen egoera sakon aztertzeari ekingo dio.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189621/ikastolen-elkarteak-lsquoikastolak-herriarirsquo-ekitaldia-egingo-du-ostiralean.htm
|
Gizartea
|
Ikastolen Elkarteak ‘Ikastolak herriari’ ekitaldia egingo du ostiralean
|
Elkarteak ohartarazi du nahiz eta ikastolen jaiak bertan behera gelditu lanean jarraitu dutela. Ekitaldi batzuk antolatu dituzte urtean zehar, baina ekitaldi nagusi bat egingo dute, euskara eta euskal kultura oinarri.
|
Ikastolen Elkarteak ‘Ikastolak herriari’ ekitaldia egingo du ostiralean. Elkarteak ohartarazi du nahiz eta ikastolen jaiak bertan behera gelditu lanean jarraitu dutela. Ekitaldi batzuk antolatu dituzte urtean zehar, baina ekitaldi nagusi bat egingo dute, euskara eta euskal kultura oinarri.
|
Ikastolen Elkarteak ezin izan ditu urtero ohikoak izaten diren jaialdiak antolatu aurten. Hala ere, jakinarazi du horiek utzi duten «hutsunea» beteko duela eta, horretarako, ekitaldi berezi bat egingo dutela ostiralean, Donostiako Kursaalean, 18:00etan. Elkartearen arabera, ikastolek antolatutako jaiak «euskararen eta euskal kulturaren bost plaza handi» dira, hala nola musikarienak, dantzarienak eta ikuskizunetako beste hamaika artistarenak. Beraz, plaza bakoitzeko lagin bat hartu, eta ekitaldia antolatu dute. Besteak beste, Anje Duhalde, Kimua Dantza Kolektiboa eta Nogen musika taldea arituko dira oholtza gainean, eta Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatuko dute ekitaldia.
Elkarteak ohartarazi du aurtengo jaialdiak bertan behera gelditu badira ere antolaketaren ardura duten lantaldeek lanean jarraitu dutela, eta baita hainbat boluntariok ere. Hala ere, aitortu duenez, sarri askotan, erabaki asko «ziurgabetasunez» hartu behar izan dituzte, eta baita epe laburrean aldatu ere. Areago, erantsi dute ekonomikoki ere beraien helburuetatik «urrun» gelditu direla, eta lurralde batzuetan jai horietan lortutako dirua «garrantzitsua» dela «egiturazko gastuei» aurre egiteko. «Elkartasun keinuen bidez erantzun beharko du taldeak».
Itxiera emateko, jaialdia
Han-hemenka kultura eta hezkuntza ekitaldiak antolatu dituztela adierazi du elkarteak, eta «hunkigarriak» izan direla gaineratu. Hala ere, ez dute ekitaldi bateraturik egin, eta horregatik erabaki dute ostiralekoari bide ematea. Batetik, nabarmendu dute, urtero ikastolen jaietan parte hartu ohi duten artistei eskerrak emateko baliatu nahi dutela aukera; eta, euskal kulturari plaza bat eskaintzeko asmoa ere badutela, izurritearen ondorioz sektorea «bortitz« kolpatu izan dela iritzita. Aitortu dute, beste jaialdiekin antolatuta, oraingoan plaza «murritzagoa» dela, eta, soilik, 400 ikuslerentzako lekua egongo dela. Gainera, sarrera guztiak dagoeneko agortu dira. Hala ere, EITBk ekitaldia eskainiko du azaroaren 21ean.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189622/aernnovak-baieztatu-du-langileak-botako-dituela-baina-ez-du-zehaztu-zenbat.htm
|
Ekonomia
|
Aernnovak baieztatu du langileak botako dituela, baina ez du zehaztu zenbat
|
Urte amaierara arte ez du erabakirik gauzatuko. Kaleratzeak ez diren beste neurri batzuk hartzeko eskatu dute sindikatuek.
|
Aernnovak baieztatu du langileak botako dituela, baina ez du zehaztu zenbat. Urte amaierara arte ez du erabakirik gauzatuko. Kaleratzeak ez diren beste neurri batzuk hartzeko eskatu dute sindikatuek.
|
Aernnovako zuzendaritzak gutun bidez jakinarazi die sindikatuei Berantevillako (Araba) lantegian enplegua erregulatzeko txostena egiteko asmoa duela, sektore aeronautikoak bizi duen krisi «estrukturala» dela eta. Oraingoz, enpresak ez die xehetasunik eman langileei, eta, beraz, ez dakite erabakiak zehazki nola eragingo dien lantegi horretako 450 beharginei.
Zuzendaritzak azaldu duenez, aeronautikaren sektoreak bizi duen krisiak enpresa «behartu» du halako neurri bat hartzera. Uztailaren amaieran, lantaldearen %20ko murrizketa iragarri zuen, eskaerek %30-40 behera egin dutelako, COVID-19ak mugimenduan eta, bereziki, aeronautikaren sektorean izan duen eraginagatik. Berantevillako plantaren kasuan, kaleratzeak etetea lortu zuten, urte amaierara arte gutxienez, aldi baterako erregulazioa ezarrita.
Sindikatuak ez daude ados zuzendaritzak emandako azalpenekin. ELAk errefusatu egin du erregulazio espedientea. Haren ustez, konpainiak egun duen lan karga txikiaren arrazoia «koiunturala» da, osasun krisiak eragina, eta azpimarratu du horregatik ezin direla justifikatu enpresak hartu nahi dituen «neurri estrukturalak eta traumatikoak». Egungo egoerari «errentagarritasuna ateratzea» leporatu dio zuzendaritzari.
«Egoerari etekina atera nahi diote»
ELAk azaldu duenez, Aernnovak «milioi askoren irabaziak» izan ditu azken urteetan, eta tartea badu aurrera egiteko; izan ere, sindikatu horren arabera, 2017an 139,4 milioi banatu zituen akziodunen artean, eta aurtengo urtarrilean 490 milioi euroko kreditua eskatu zuen, «horietatik 100 milioi akziodunen artean banatzeko». «Zenbaki horiek erakusten dute nahi duten gauza bakarra egoera honetatik dirua ateratzea dela», berretsi du.
LABek ere erregulazio espedientearen aurkako «jarrera irmoa» agertu du, eta mezu bat igorri die instituzioei enplegua ziurtatzeko eta enpresaren etorkizuna bermatzeko neurriak eman ditzaten eskatuz. ELAk bezala, azpimarratu du Aernnovaren egungo egoera koiunturala dela eta egoerari aurre egiteko neurriak ere halakoak izan behar direla.
Espedientearen alternatiba gisa, lanaldiak jaistea eta langileen artean lana banatzea proposatu du, eta erakundeei eskatu die «benetako industria politika» bultzatzeko, «langileak defendatzeko».
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189623/foro-sozialak-salatu-du-hurbilketen-datuen-anabasa-elikatzen-ari-dela-eragile-bat.htm
|
Politika
|
Foro Sozialak salatu du «hurbilketen datuen anabasa elikatzen» ari dela eragile bat
|
«Espetxe politikaren aldaketaren aurka dagoen eragile» bat, «zenbait komunikabidek emandako oihartzuna baliatuta», zabaltzen ari da 103 direla guztira hurbildutako presoak. Foro Sozialaren arabera, 69 lekualdaketa egin dira 2018ko irailetik.
|
Foro Sozialak salatu du «hurbilketen datuen anabasa elikatzen» ari dela eragile bat. «Espetxe politikaren aldaketaren aurka dagoen eragile» bat, «zenbait komunikabidek emandako oihartzuna baliatuta», zabaltzen ari da 103 direla guztira hurbildutako presoak. Foro Sozialaren arabera, 69 lekualdaketa egin dira 2018ko irailetik.
|
Foro Sozial Iraunkorrak salatu du ezen «espetxe politikaren aldaketaren aurka dagoen» eragile bat, «zenbait komunikabidek emandako oihartzuna baliatuta», euskal presoen hurbilketen datuak desitxuratzen ari dela: «Azken asteetan, eta ekainaren 19tik espetxe politikako mugimenduetan izandako bizkortzearen ondoren, datuen inguruko anabasa dago. Datu asko ematen ari dira, baina horietako asko interesatuak eta zehaztugabeak dira». Gaur, erraterako, guztira 103 euskal preso lekualdatu dituztela iragarri du eragile horrek, foroaren arabera.
Foro Sozialak sustatutako Behatokiaren zenbaketen arabera, ordea, gaur-gaurkoz 69 dira gauzaturiko mugimenduak: «Errealitatea egoskorra da, eta 69 horietatik hamalau baino ez dituzte euskal espetxeetara hurbildu; 26 preso, 260 kilometroko erradioan dauden espetxeetara; hamasei preso, 385 kilometroko erradioan daudenetara; eta gainerako hamahiruak are urrutiagoko espetxeetara eraman dituzte».
Salatu dute, era berean, «modu interesatuan» zabalduriko lekualdaketa horietatik hamabortz pertsona berberei dagozkien mugimenduak direla: «Hau da, behin baino gehiagotan zenbatu dira pertsona berberen mugimenduak, helmugako espetxera iritsi aurretik beste espetxe batera lekualdatu zituztenak».
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189624/euskara-boteretzeko-gazteak.htm
|
Gizartea
|
Euskara boteretzeko gazteak
|
Euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak aztertuko dituzte Gaztealdia ariketan. Euskal Herriko bederatzi gazte euskara hutsean arituko dira zortzi egunez
|
Euskara boteretzeko gazteak. Euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak aztertuko dituzte Gaztealdia ariketan. Euskal Herriko bederatzi gazte euskara hutsean arituko dira zortzi egunez
|
Bederatzi gazte, zortzi egunez, euskara hutsean. Horretan datza Gaztealdiak. Bihar hasiko da, azaroaren 12an, eta, Euskaraz biziko gara lelopean, azaroaren 19ra arte euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dute parte hartzaileek. Hainbat herri eta unibertsitatetako euskara taldeek antolatuta, Euskal Herriko eremu geografiko eta soziolinguistiko anitzetako gazteak batu dira, euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak aztertu eta ikusarazteko asmoz. Haien helburua horixe baita, gazteek euskaraz bizitzeko aukera izatea.
Baina, haien ustez, hori ez dago hiztunen esku soilik. Euskalgintzak gazteen artean euskara sustatzeko zuen hauspoa galdu duela antzeman zuten egitasmoa antolatu dutenek, eta erakundeetatik sustatutako hizkuntza politikek erabilera baino ezagutza bultzatzen dutela argudiatu dute. Erabileraren hazkunderako «botereguneak» sortu behar direla uste dute: euskararen aldeko hautua egiteko, horretarako aukerak egon behar direla. «Nola eskatuko diogu estres linguistikoa duen pertsona bati lasai asko egiteko euskaraz, pertsona horrek ez badu baliabiderik izan gaitasun horiek lantzeko?», diote antolatzaileek. Euskararen aldeko hautua egiteko baldintzak errotik aldatu behar direla adierazi dute.
Horiek horrela, Iruñea, Tutera (Nafarroa), Lasarte-Oria (Gipuzkoa), Sodupe, Plentzia, Zornotza, Bilbo (Bizkaia), Donibane Lohizune (Lapurdi) eta Urepeleko (Nafarroa Behera) bederatzi gaztek hartuko dute parte ikerketa horretan. Eremu horien hautaketa ez da guztiz ausazkoa izan, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren osotasuna ordezkatu nahi baitute. Hala ere, hautaketa ez da izan «zorrotza», ez baitago herrialde guztietako ordezkaritzarik; Arabak, esaterako, ez du partaiderik. Dena den, arabarrik ez badago ere, Gasteizen bizi diren bi kidek hartuko dute parte; Donostian ere badago kide bizkaitarretako bat.
Ariketarako, Lutxo Egia idazleak 2015ean egindako Trantsitoak performancea dute oinarri. Orduko hartan, zortzi astez aritu zen Bilbon euskaraz Egia, gaztelerarik erabili gabe. Oraingoan, zortzi egun izango dira, baina helburuak bertsuak izango ditu.
Euskaraldia, ate joka
Ikerketaren izenak eta egiteko aukeratu duten garaiak Euskaraldia dakar gogora –datorren astean hasiko da Euskaraldia, hain zuzen–. Gaztealdiko kideek argi utzi nahi izan dute beren ikerketa ez dela Euskaraldiaren gazteen bertsio bat, baizik eta aspalditik buruan zuten prozesu bat. Pandemiaren aurretik ere, Euskal Herriko gazte euskaltzaleak sarean antolatzeko asmoa bazutela azpimarratu dute. Dena dela, Euskaraldiak sortzen duen «giro euskaltzale horretan» beren ekarpena egiteko aukera baliatuko dutela adierazi dute, batez ere gazteen ikuspuntua emateko.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189626/pello-alcantarilla-euskal-preso-ohia-atxilotu-dute-irun-eta-hendaia-arteko-mugan.htm
|
Politika
|
Pello Alcantarilla euskal preso ohia atxilotu dute Irun eta Hendaia arteko mugan
|
EH Baik eta EH Bilduk salatu dute Fijaiten ezarritako neurrien urratzearekin lotua dela atxiloketa. Hendaiako komisarian pasatuko du gaua.
|
Pello Alcantarilla euskal preso ohia atxilotu dute Irun eta Hendaia arteko mugan. EH Baik eta EH Bilduk salatu dute Fijaiten ezarritako neurrien urratzearekin lotua dela atxiloketa. Hendaiako komisarian pasatuko du gaua.
|
Gaur eguerdian atxilotu dute Peio Alcantarilla euskal preso ohia, EH Baik eta EH Bilduk ohar batean salatu dutenez. Bi alderdien arabera, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzeagatik atxilotu dute, eta Hendaiako komisariara eraman dute. Bertan pasatu beharko du gaua, bihar Frantziako Justiziak bere egoerari buruz hartuko duen erabakiaren zain.
2015eko urtarrilean Charlie Hebdo aldizkariaren kontra izandako atentatuen ondotik aipatu zuen Frantziako Gobernuak «terrorismoarekin» lotura duten herritarrak zaintzeko tresna baten beharra. 2015eko uztailean egin zuten zerbitzu sekretuen legean onartu zuten Fijaiten sorrera, eta 2016ko uztailean jarri zen neurria martxan. Euskal presoak eta preso ohiak urte hartako abuztutik aitzina hasi ziren jasotzen fitxategian sartzen zituztela ohartarazteko jakinarazpenak. Kontrol judizial baten antzeko neurriak betetzera behartzen ditu preso ohiak. EH Baik eta EH Bilduk salatu dute gaur egun ehun euskal preso eta preso ohi daudela fitxategi horretan sartuak.
Urruñan (Lapurdi) bizi da Alcantarilla, eta egunero joaten da Gipuzkoara lanera. EH Bildu eta EH Bairen arabera, gaur arte ez du inolako arazorik izan. Gaur, aldiz, atxilotu egin dute. «Egungo testuinguru sanitarioan, non kontrol poliziak areagotu diren, herritar horiek atxilotzeko arriskuak ugaritu egin dira», salatu dute bi alderdiek, eta azken hilabeteetan preso ohien kontra ezarritako neurri bereziengatik izandako «askatasun urraketak» deitoratu dituzte. «Egungo testuinguru politikoan, non euskal jendarte gehiengoak Euskal Herrian bake justu eta iraunkorra lortzeko lana babesten duen, neurri horiek aplikatzea guztiz kaltegarria da. Hori dela eta, Frantziako eta Espainiako estatuei salbuespen neurri guztiak desaktibatzea eskatzen diegu».
Atxiloketak eta epaiketak
2018ko irailean, Peio Hirigoien euskal preso ohia epaitu zuten Baionako auzitegian, Fijait fitxategian izendatu ondotik ezarri zizkioten neurriak ez betetzeagatik. 2020ko martxoan, Paueko (Okzitania) Dei Auzitegiak 500 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen.
Urriaren 7an, Josu Urrutikoetxea atxilotu zuten Parisen duen etxean, Fijait fitxategian sartzen zutela jakinarazteko. Lehen aldia izan zen oraindik epaitua izan ez den euskal herritar bat fitxategi horretan sartzen zutela.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189627/elorrion-emakume-bat-hil-da-moto-batek-harrapatuta.htm
|
Gizartea
|
Elorrion emakume bat hil da moto batek harrapatuta
|
Gidariak ihes egin du, eta Ertzaintza haren bila ari da.
|
Elorrion emakume bat hil da moto batek harrapatuta. Gidariak ihes egin du, eta Ertzaintza haren bila ari da.
|
Gaur arratsaldean, 17:00 aldera, moto batek 79 urteko emakume bat harrapatu du Elorrion (Bizkaia), Lekerieta eta Zenita auzoen artean oinez zihoala, Argiñeta auzoan. Kolpearen eraginez, konorterik gabe geratu da, eta lekuan bertan hil da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, motoaren gidariak ibilgailua bertan utzi du, eta ihes egin du. Ertzaintza haren bila ari da.
Gertaeraren berri izan laster, udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu egin dira, baita Osakidetzaren ZIU mugikor bat eta helikoptero bat ere. Ezin izan dute, ordea, ezer egin.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189628/cafek-21-milioi-euro-galdu-ditu-irailera-arte.htm
|
Ekonomia
|
CAFek 21 milioi euro galdu ditu irailera arte
|
Azken hiruhilekoko emaitza onengatik, buelta eman dio egoerari, baina aurreko urte berean baino %19 gutxiago irabazi du. Autobus salmenten hazkundearekin konpentsatu ditu trenetan izandako galerak.
|
CAFek 21 milioi euro galdu ditu irailera arte. Azken hiruhilekoko emaitza onengatik, buelta eman dio egoerari, baina aurreko urte berean baino %19 gutxiago irabazi du. Autobus salmenten hazkundearekin konpentsatu ditu trenetan izandako galerak.
|
CAFek 21 milioi euro galdu zituen urteko lehen bederatzi hilabeteetan, aldi horretan izandako jarduera txikiagoaren ondorioz, COVID-19a dela eta.
Beasaingo (Gipuzkoa) tren ekoizleak 1.817 milioi euroren salmentak izan zituen irailera arte, aurreko urteko epe berean baino %2 gutxiago, eta 138 milioiko ustiapen gordina (Ebitda) izan zuen, iazko epe berean baino %19 gutxiago.
COVID-19aren ondorioz jarduera gelditu izanak azaltzen ditu emaitzok. CAFek inpaktu hori partzialki konpentsatzea lortu du autobus salmenten hazkundearekin.
Uda ona
Uztail eta irail bitartean soilik, Solaris autobusen filialaren fakturazioa %39 handitu zen, 222 milioi euroraino. Bestalde, udan jarduerari berrekiteak diru sarrerak %9 handitzea eragin zuen trenen negozioan.
Azken hiruhilekoko emaitzekin, konpainiak pandemiaren eragina mugatzea lortu du, urtarriletik martxora %18ko jaitsiera izan baitzuen fakturazioan, eta %12koa urtarriletik ekainera.
CAFen eskaera zorroak 8.464 milioi euro ditu, hau da, iazko ekitaldian baino %10 gutxiago.
Castejongo plantaren etorkizuna
Kontratazio berriei dagokienez, 835 milioiko eskariak lortu zituen urtarriletik irailera bitartean: horietatik 353 milioi, trenen alorrekoak, eta gainerako 482 milioiak, autobusenak.
Urtea amaitu baino lehen edo 2021eko lehen hilabeteetan Renfek zenbait kontratu garrantzitsu esleitzearen zain dago Euskal Herriko multinazionala. Neurri handi batean horien mende egongo litzateke Trenasaren Castejongo (Nafarroa) lantegiaren bideragarritasuna. Gainera, Mexiko Hiriko garraio zerbitzuan ia 2.000 milioi euroko proiektu batengatik lehiatuko da Txinako enpresa batekin.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189629/euskara-ikasteko-eta-bizitzeko.htm
|
albisteak
|
Euskara, ikasteko eta bizitzeko
|
Kristau Eskola buru-belarri ari da lanean Euskaraldirako; sare horretako 50 ikastetxek baino gehiagok hartuko dute parte aurten.
|
Euskara, ikasteko eta bizitzeko. Kristau Eskola buru-belarri ari da lanean Euskaraldirako; sare horretako 50 ikastetxek baino gehiagok hartuko dute parte aurten.
|
Prestigioa, erakargarritasuna eta erabilgarritasuna: hizkuntza bat indartzeko funtsezko hiru osagai. Bakoitzak besteetatik edaten du, elkar elikatzen dute, eta hirurak dira beharrezkoak katea osatzeko: hizkuntza bat erakargarria izango da prestigioa baldin badu, eta erakargarria baldin bada, erabili egingo da. Hiru osagai horiek, gainera, laugarren batek gozatu behar ditu: maitasunak. Hizkuntza bat maitatzen ez baldin baduzu, ez duzu erabiliko, ez duzu «zeure» sentituko. Ikuspuntu horretatik begiratzen dio euskarari Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak. Urte andana darama hezkuntzan lanean, eta, gaur egun arte euskararen alde lan handia egin dela uste duen arren, nabarmendu du hainbat erronka daudela erabilerari dagokionez, besteak beste.
Kristau Eskolak Euskararekiko duen konpromisoa berretsi du, hasiera-hasieratik murgildu baita hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial horretan; aurten ere parte hartuko du, bai entitate moduan, bai sareko ikastetxeen sustatzaile moduan —128 ikastetxek osatua—. Entitateko langileek ahobizi eta belarriprest rolak hartu dituzte, guztiek baitakite euskaraz, eta barneko zein kanpoko hainbat arigune aktibatu dituzte. Kristau Eskola sarea osatzen duten ikastetxeen ia erdiek, bi ikastetxetako guraso elkarteek eta aisialdi talde batek entitate gisa eman dute izena. Baina Euskaraldia ariketa sozialean, ikastetxe guztiek parte hartuko dute, dagoeneko eskuragarri dituzten baliabide ugariak erabiliz, erkidegoan hezkuntza eragile sozial garrantzitsu bat direla jakinik eta jabeturik. Haatik, Ormazabalek adierazi duenez, euren helburua harago doa, eta ez dira ariketan parte hartzearekin konformatu: «Prozesuari berari leku zabal bat eman nahi izan diogu, gizartearekiko dugun hezkuntza konpromisoa aintzat hartuz. Egitasmo izugarri bat da; Euskaraldiaz gain, gure estrategia planetan beti egin dugu euskararen aldeko apustua».
Euskara bera «utzi ezinezko balio bat» baita Ormazabalentzat, hainbat arrazoirengatik: pentsatzeko modu bat ematen duelako, arrazoinamendu bat. Izan ere, hizkuntzari izaera osatu bat aitortzen dio, eta ez du ikusten instrumentu huts bat balitz bezala, baizik «filosofia» gisa: «Hizkuntza batek beste oihartzun bat ematen dizu, pentsaera bat, ikuspuntu bat. Euskaraz bizi nahi badugu, euskaraz pentsatu behar dugu, eta euskaraz pentsatuz hori guztia gerta daiteke; baina bigarren hizkuntza gisa erabiliz gero, ez duzu erabiliko».
Maitatu, erabiltzeko
Baina nola sustatu euskararen erabilera? Kristau Eskolako zuzendari nagusiaren arabera, erronka ez da bera eremu formalean eta ez-formalean, eta batean zein bestean erabili beharreko estrategiak ere desberdindu ditu. Halaber, haren iritziz, erronka handiagoa da eremu ez-formalean, eta horrek kezkatu egiten duela esan du. Erabilera sustatzeko adierazi du oso garrantzitsua dela hiztun bakoitzak sentitzen duena: «Hizkuntza bat maitatzen baduzu, hizkuntza hori hezkuntza ez-formalean erabiliko duzu, aisialdian, ohituretan… Baina ez baduzu maitatzen, ikasi arren eta erabiltzen jakin arren, ez duzu erabiliko». Horretarako, azaldu du aintzat hartu behar direla ikasleek ikastetxetik kanpo familian, lagun artean eta beste esparruetan dituzten ohiturak. Hezkuntza formalean, bestalde, formakuntza jarri du Ormazabalek erdigunean, baina ez «nolanahikoa». Hezitzaileek beharrezko prestakuntza jasotzea eta erabat formatzen aritzea berebizikoa dela nabarmendu du, eta baliabideak aprobetxatu egin behar direla, ikasleak trebatzeaz gain hizkuntzari «prestigioa emateko»: «Garrantzitsua da zer irakasten dugun, nola, eta zer mailatan; izugarrizko garrantzia eman behar diogu».
Gaur egun arte euskararen alde lan handia egin dela azpimarratu du, baina ez dela nahikoa. Azaldu du gure gizartea plurala dela, eta hemendik aurrera are pluralagoa izango dela. COVID-19aren eraginez erronka handi bat dagoela adierazi du, euskararen erabileran eragin baitu: «Konfinamenduak erabilera bera ere konfinatu du: etxe askotan ez dago euskararik; horra hor galera. Oraingo erronka deskonfinatzea da, hau da, euskara irekitzea, zabaltzea».
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189630/kaier-bana-raymond-carverren-eta-may-ayimen-poesiarentzat.htm
|
Kultura
|
Kaier bana Raymond Carverren eta May Ayimen poesiarentzat
|
Susaren Munduko Poesia Kaierak bildumako 35. eta 36. zenbakiak kalean dira. Harkaitz Canok Carver itzuli du, eta Garazi Ugaldek, Ayim. Itzultzen nekezak eta irakurtzen errazak direla aipatu dute biek.
|
Kaier bana Raymond Carverren eta May Ayimen poesiarentzat. Susaren Munduko Poesia Kaierak bildumako 35. eta 36. zenbakiak kalean dira. Harkaitz Canok Carver itzuli du, eta Garazi Ugaldek, Ayim. Itzultzen nekezak eta irakurtzen errazak direla aipatu dute biek.
|
«Irakurleari eskatzen diotena baino gehiago ematen diote bi poema bilduma hauek, bakoitzak bere erara. Ez dira bereziki konplikatuak irakurtzeko, kontrakoa baizik: poesia irakurtzen ez dutenentzako sarbide aproposa dira, arrazoi diferenteengatik bada ere. Itzultzen zailagoak dira irakurtzen baino», esan zuen atzo Harkaitz Canok, Susaren MPK Munduko Poesia Kaierak bildumaren 35. eta 36. zenbakien aurkezpenean. May Ayim afro-alemaniarrari (1960-1996) eskainia da lehena, Garazi Ugaldek itzulia; Raymond Carver estatubatuarrari (1938-1988) eskainia bestea, eta Canok berak itzuli ditu horren aleak.
Ugalde bat etorri da Canorekin bi kaieren antzekotasun horretan, baina ez du ahaztu nahi izan May Ayim ezezaguna dela: «Hura ez dago lehen lerroan XX. mendeko Europako idazleen artean. Bazterreko ahots bat dela esan genezake». Gogoeta bertsua egin du MPKren koordinatzaile Beñat Sarasolak ere, alemanetik orain artean poeta «oso-oso kanonikoak» itzuli dituztela aipatuz: «Ayimen ale honek kanonaren joskuretara eramaten gaitu».
Poeta afro-alemaniarra, pedagogoa eta aktibista politikoa izan zen Ayim. Hanburgon jaio zen; ama alemaniar zuria zuen, eta aita, ghanatar beltza. Umezurztegi batean egon zen, Westfaliako familia batek adoptatu zuen arte. Hala bihurtu zen opitztarra. «Zuri hezi nahi izan zuten; bistan da ez zutela lortu», Ugalderen esanetan. Bere sustraien bilaketa bat abiatu ostean, May Opitz zena May Ayim bihurtu zen, aita biologikoaren abizena berreskuratuta. Gaztetan hasi zen emakume mugimenduan, arrazakeriaren kontrako borrokan, eta, 1984tik, Mendebaldeko Berlinen bizi izan zen: kultura, mugimendu eta jatorri askotako jendea batzen ziren hirian. Hura izan zuen testuingurua eta idazgaia; hura izan zuen jendaurrean errezitatu eta hitzaldiak emateko plaza; hura izan zen Audre Lorde ezagutu zuen tokia. Eta Lorde garrantzitsua da Ayim kokatzeko, Ugalderen iritziz, Alemaniako beltzen mugimendua sustatu zutenetako bat izan zelako: «Lordek animatu zituen afrikar jatorriko alemanak antolatzera eta beren burua izendatzera». Horrela sortu zuten Aleman Beltzen Ekimena mugimendua, eta baita afro-alemaniar neologismoa ere, beren burua izendatzeko eta komunitate gisa agertzeko.
Hor zen May Ayim. Eta emakume beltzen testigantzak biltzen zituen liburu bat argitaratu zutenean, han argitaratu zituen lehen aldiz bere poemak. 1995ean plazaratu zuen lehen poema liburua: Zuri-beltzeko bluesa. Bizi bitarteko bakarra izan zuen: bere buruaz beste egin zuen 1996an, eta 1997an argitaratu zioten Gau kanta.
Ayimen obra osoa bilduz 2013an argitaratu zuten liburua erabili du Ugaldek MPK-ko alea ontzeko. 39 poema itzuli ditu: laburrak batzuk, luzexeagoak besteak. «Idatzi zituen saiakeretan eta poemetan, bere garaiko gizartean ezkutuan zeuden zapalkuntza eta arrazakeria salatzen saiatu zen».
Heriotzarenak
May Ayim 36 urterekin hil zen; Raymond Carver, 50ekin. Bere buruaz beste egin zuen lehenak; biriketako minbiziak jota eta buruan tumore bat zuela zendu zen bestea. «1981etik 1985era egin zuen ekoizpen nagusia Carverrek, eta handik gutxira gaixotu zen. Asko pentsatu eta idatzi zuen medikuen eta heriotzaren inguruan», Canoren aburuz. Horren erakusle da MPKrako apailatu duen bilduma. Beste gauza askorena ere bai, baina. Miresten duen ipuingilearen trazak aurkitu ditu itzuli dizkion poemetan ere: «Batzuetan, Carverren poesia zaila da bereizten Carverren ipuingintzatik. Tematika aldetik bertsua da». Familia gatazkak, bikoteen arteko sestrak, alkoholismoa... Denak ageri dira poemetan ere. «Ni gehien harritu nautenak, baina, bere bizitzako azken urteetan idatzi zituenak izan dira», alkohol tantarik edan gabeko urteetan sortutakoak. «1983tik 1985era bitartean, 200dik gora poema idatzi zituen, eta guztira argitaratu zituen sei liburuetatik hiruzpalau, apreziatuenak, azken garaikoak dira. 1980ko hamarkadako obra du onena».
Canok 49 poema itzuli dizkio orain. Lehen pertsonan daude idatzita; eguneroko baten edo bidaia kaier bateko pasarteen itxurakoak batzuk. «Nagikeriaren poesia ere badago, bizitza kontenplatiboaren aldarria, ezer ez egitearen poza». Erraz irakurtzeko moduan beti, narratibatik oso gertu: «Ayimek bezala, oso hizkuntza kalekoa erabiltzen zuen Carverrek ere. Gero, Ayimen erritmo liriko txinpartatsu hori gabe, narraziora jo zuen batez ere».
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189631/usansolon-2021eko-azken-hiruhilekorako-aurreikusten-dute-galdeketa.htm
|
Politika
|
Usansolon 2021eko azken hiruhilekorako aurreikusten dute galdeketa
|
Batzorde mistoaren lehen bilera egin dute gaur, galdeketa egiteko beharrezko memoria prestatzeko asmoz.
|
Usansolon 2021eko azken hiruhilekorako aurreikusten dute galdeketa. Batzorde mistoaren lehen bilera egin dute gaur, galdeketa egiteko beharrezko memoria prestatzeko asmoz.
|
Galdakaoko Udalekoan, gaur egin du lehenengo bilera Usansoloren desanexioaren inguruko galdeketa prestatzeko batzorde mistoak. Usansolo Herriak adierazi du «luze itxarondako» eguna izan dela gaurkoa, 11 urteko lanaren ostean. Hala, desanexiorako galdeketa datorren urteko azken hiruhilekoan egitea aurreikusten dute.
Batzorde mistoa zazpi kidek osatzen dute: Galdakaoko alkateak (EH Bildu, udal idazkariak, Bizkaiko Aldundiko bi ordezkarik, EAJko beste bik, eta Usansolo Herria taldeko hiruk, azken horrek adierazi duenez). Gutxienez hilabetean behin bilduko da hemendik aurrera, eta aldundiari eman beharreko memoria egiteaz arduratuko da. Horretarako, beharrazkoa da, besteak beste, Usansoloren mugak adierazten dituen txosten bat, baita banaketak ekarriko lituzkeen ondorio ekonomiko eta juridikoak biltzen dituzten txostenak ere. Batzordeak berak kontratatuko ditu horiek egiteaz arduratuko diren enpresak. Txostena osatzeko lau hilabeteko epea du batzordeak, baina beste bi hilabetez ere luza daiteke.
«Gaurko eguna benetan garrantzitsua da usansolotarrentzat, aspalditik aldarrikatzen gabiltzan prozesua martxan baita», adierazi du Usansolo Herria plataformak.
Galdeketaren ostean ere, lanak
Galdeketari dagokionez, emaitzak Galdakaoko udalbatzak onartu beharko ditu, ondoren Bizkaiko Aldundian aurkezteko. Beharrezko txosten juridikoa egin, eta gaia Batzar Nagusietara igaroko litzateke, horiek onesteko, Osoko Bilkuran. Handik aldundira igorriko litzateke, hark Galdakakoko Udalari ebazpenaren berri emateko.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189632/puigdemont-ez-da-zerrendaburu-izango-hauteskundeetan.htm
|
Mundua
|
Puigdemont ez da zerrendaburu izango hauteskundeetan
|
JxC Junts Per Catalunyaren zerrendan hautagai izango da otsailaren 14ko bozetan, baina ez da Generalitateko presidentegai izango, "Espainiaren errepresioak" eragozten diolako.
|
Puigdemont ez da zerrendaburu izango hauteskundeetan. JxC Junts Per Catalunyaren zerrendan hautagai izango da otsailaren 14ko bozetan, baina ez da Generalitateko presidentegai izango, "Espainiaren errepresioak" eragozten diolako.
|
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente kargugabetuak jakinarazi du ez dela zerrendaburu izango otsailaren 14ko hauteskundeetan. Belgikako erbestetik eman du horren berri, Vilaweb atari digitalera bidali duen bideo batean. «Espainiaren errepresioak inbestiduran hautagai izatea eragozten dit, eta ez naiz hor egongo, baina ez diot uko egiten proiektua zuzentzeari».
Zerrendaburu ez, baina zerrendako kide izango da Puigdemont. "Hautagaitzan egongo naiz". Oraingoz, Laura Borras Kataluniako Parlamentuko kideak, Damia Calvet Kataluniako Gobernuko Lurraldetasun eta Jasangarritasun kontseilariak eta Joan Ramon Colomines-Companys JxCko militanteak aurkeztu dute alderdiaren zerrendaburu izateko hautagaitza.
"Kataluniak berriz hartu behar du erreferendumaren haria ", adierazi du Puigdemontek. "Lana bukatu behar dugu, jakitun nago, baina hori egin dezakegu baldin eta independentismoak, osorik, gobernu bat artikulatu ahal badu. Horretarako, beharrezkoa da Junts Per Catalunyak emaitza ona lortzea".
Espainiako Auzitegi Gorenak joan den irailaren 28an inhabilitatu zuen Quim Torra Kataluniako presidentea, desobedientzia leporatuta zigortu baitzuen 2019ko Espainiako Kongresurako hauteskundeak baino lehen preso independentisten aldeko pankartak Generalitatearen egoitzatik kentzeko agindua garaiz bete ez zuelakoan.
Horren ondotik, Pere Aragones presidenteordeak hartu zuen jarduneko presidente funtzioa, eta otsailaren 14rako deitu dute hauteskundeetara.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189660/foruzaingoko-buruak-barkamena-eskatu-dio-lkn-grafitilariari.htm
|
Politika
|
Foruzaingoko buruak barkamena eskatu dio LKN grafitilariari
|
Nafarroako Parlamentuaren parean artistaren marrazki bat agertu zen, non Maria Txibite eta Bakartxo Ruiz ageri ziren elkar musukatzen. Foruzain batek agindurik gabe apurtu zuen obra.
|
Foruzaingoko buruak barkamena eskatu dio LKN grafitilariari. Nafarroako Parlamentuaren parean artistaren marrazki bat agertu zen, non Maria Txibite eta Bakartxo Ruiz ageri ziren elkar musukatzen. Foruzain batek agindurik gabe apurtu zuen obra.
|
Atzo goizean agertu zen Iruñean LKN grafitilariaren azken obra: Nafarroako Parlamentuaren parean egin du, eta, bertan, Maria Txibite Nafarroako lehendakaria eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailea ageri dira, elkar musukatzen. Legebiltzarrean, egunotan, aurrekontuak ari dira negoziatzen.
Goizeko azken orduan, ordea, apurtuta azaldu zen margolana. Foruzaingoko agente batek hautsi zuen, Nafarroako Gobernuaren arabera, inoren agindurik jaso gabe: «Inork ez zuen agindu halakorik egiteko». Ondorioz, Juan Carlos Zapico Foruzaingoko buruak obraren egileari deitu behar izan zion barkamena eskatzeko. Javier Remirez gobernuko bozeramaileari goizean galdetu zioten gaiaren inguruan; hark egitasmoari «errespetu osoa» erakutsi zion, eta argi utzi zuen gobernuaren jarrera «adierazpen askatasunaren aldekoa» dela.
LKNren margolana, atzo, apurtu ostean. BERRIA
LKNren lana binilo papelean eginda zegoen, eta Berlingo Harresian dagoen lan ospetsu batean oinarritu da marrazkia egiteko: hartan, bi gizon dira elkar musukatzen ari direnak, Leonidas Brezhnev Sobietar Batasuneko burua zena, eta Erich Honecker, Alemaniako Errepublika Demokratikoko presidente ohia.
Politikara saltoa
LKNk hainbat lan egin ditu lehenago ere Iruñako kaleetan, baina bestelako gaiei buruzkoak. Gehienetan Osasunaren lehen taldeko kideak marraztu izan ditu. Argitara atera zuen lehen lanean, Jagoba Arrasate entrenatzailea santu salbatzaile modura marraztu zuen, eta ordutik jokalariak marraztu izan ditu: Chimy Avila, Pervis Estupiñan, Ruben Garcia, Maider Irisarri, Roberto Torres...
Orain, ordea, futbola utzi eta politikarako saltoa eman du artistak. Azaldu duenez, egungo egoera politikoa irudikatu nahi zuen, «aurrera doala dirudien akordio bat irudikatuz», eta egileak berak baieztatu du atzo Foruzaingoaren deia jaso zuela. Akats bat izan zela azaldu zioten, eta gaineratu eurek errespetatzen dutela artea eta adierazpen askatasuna.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189661/villabonan-eta-zizurkilen-baheketak-egingo-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Villabonan eta Zizurkilen baheketak egingo dituzte
|
Bi herrietan, 13 eta 40 urte arteko biztanleei eskatu diete PCR proba egiteko, izurria kontrolatze aldera. Villabonako frontoira joan beharko dute, bihar eta etzi.
|
Villabonan eta Zizurkilen baheketak egingo dituzte. Bi herrietan, 13 eta 40 urte arteko biztanleei eskatu diete PCR proba egiteko, izurria kontrolatze aldera. Villabonako frontoira joan beharko dute, bihar eta etzi.
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Villabonako eta Zizurkilgo (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko herritarrei PCR proba egiteko eskatu diete. PCR probak egiteko azpiegitura Villabonako frontoian jarriko dute, bihartik etzira. Proba egin nahi duten herritarrek ordua eskatu beharko dute telefonoz, gaur, 12:00etatik aurrera, telefono honetara deituta: 943-006970.
PCR probak bihar eta etzi egingo dituzte. Bihar, 15:30etik 20:00etara egingo dituzte probak, eta larunbatean, goizez, 09:00etatik 14:00etara. Herritarrek SMS bidez jasoko dute emaitza, agintariek esan dutenez.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189662/allende-erorarazteko-aebek-harturiko-erabakia-azaleratu-dute-agiri-ofizialek.htm
|
Mundua
|
Allende erorarazteko AEBek harturiko erabakia azaleratu dute agiri ofizialek
|
Besteak beste, Richard Nixon eta Henry Kissingerren arteko 1970eko elkarrizketak sekretupetik atera dituzte. «Ahal dugun guztia egin behar dugu Allenderi kalte egin eta hura agintetik kentzeko».
|
Allende erorarazteko AEBek harturiko erabakia azaleratu dute agiri ofizialek. Besteak beste, Richard Nixon eta Henry Kissingerren arteko 1970eko elkarrizketak sekretupetik atera dituzte. «Ahal dugun guztia egin behar dugu Allenderi kalte egin eta hura agintetik kentzeko».
|
Estatu sekretu zigilua kendu diete agiriei Washingtonen, 50 urte igaro ondoren, eta mundu osoak zekiena baieztatu dute: AEBetako gobernuak txiletarrek demokratikoki aukeraturiko presidente Salvador Allende erorarazteko erabakia hartu zuen 1970. urtean. Hiru urte geroago, Augusto Pinochet jeneralak estatu kolpea jo zuen presidentearen aurka.
Richard Nixon zen orduan Etxe Zuriko maizterra. Agiriek erakusten dutenez, urte horretako azaroaren 5etik 9ra, bolo-bolo ibili zen Allenderen gaia Washingtongo botereguneetan. Elkarrizketa horietako protagonista nagusietako bat Henry Kissinger orduko Segurtasun Nazionalerako aholkularia izan zen. Harentzat, Allenderen gobernua «kontinente honetan inoiz gertaturiko erronkarik larrienetako bat» zen, azaroaren 5ean bidalitako mezuetako batean adierazi zuenez. Arazoa AEBen eta Txileren arteko harremanez haragokoa zela esan zion Nixoni, eta ohartarazpena egin zion: «Horrekin zer egin ebaztea, baliteke aurten hartu beharko duzun erabakirik historikoena eta zailena izatea».
Allende «marxista gogor eta kementsua» zela adierazi zuen Kissingerrek, eta AEBen oso aurkakoa. Txilen estatu sozialista eta marxista ezarriko zuela, eta, besteak beste, Sobietar Batasunaren eta Kubarekin batera AEBek Amerikan zuten itzala ahultzen saiatuko zela ohartarazi zion. Horregatik, Allenderen agintea sendotzea eta egonkortzea galaraztea aholkatu zion. Pentagonoak eta CIAk Allende etsaitzat definitu zuten. Zerbitzu sekretuetako buru Richard Helmsek txosten bat aurkeztu zuen, eta Txileko militarrek Allendek kargua hartzea galarazteko eginiko saio zapuztuen berri eman.
Sekretupetik ateratako agirietako bat. «Ahal dugun guztia egin behar dugu [Allenderi] kalte egiteko eta hura erorarazteko». NSA Archive
Orduan, domino fitxen doktrina dogma zen Washingtonen. Horren arabera, herrialde batek sozialismoaren aukera eginez gero, horrek berekin ekarriko luke beste batzuk banan-banan erortzea atzetik. Azaroaren 6an, Kissingerren eta Helmsen txostenetan oinarrituta, Nixonek adierazi zuen militarrak zirela egoerari buelta emateko aukera. «Militarrak dira gure eraginpeko boteregunea. Lagundu egin behar diegu». Txilez harago, Brasilgo eta Argentinako militarrak ere gogoan zituela esan zuen Nixonek. «Latinoamerikan ezin diegu pentsatzen utzi ihes egiteko aukera dutela». Kezkatuta zegoen Nixon, herrialdeotako politikari berriekin: beste kumaldi batekoak dira. Amerikaren [AEBen] kontrakotasuna erabiltzen dute agintera heltzeko. Allenderekin zintzo ari garela eman behar du azalean, baina gogor jokatuko dugu bestela».
Bilera berean egon ziren Melvin Laird Defentsa idazkaria eta barne politikaren arduradun William Rogers. «Ahal dugun guztia egin behar dugu Allenderi kalte egin eta hura agintetik kentzeko», adierazi zuten.
Latinoamerikan boterera botoen bidez heldu zen lehenengo marxista izan zen Allende. Txileko Alderdi Sozialistaren sortzaile eta kide izan zen urte luzez. Hainbatetan aurkeztu zen Txileko presidentetzarako, baina, azkenean, 1970an lortu zuen, ezkerreko alderdien Unidad Popular koalizioaren eskutik. Industria handia nazionalizatzeko eta langileen bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartu zituen boterera heldu zenean. Baina eskuinak antolaturiko boikot kanpainei aurre egin behar izan zien.
Militarrek, AEBen sostenguarekin, estatu kolpea jo zuten 1973. urteko irailaren 11n. Allendek uko egin zion kargua uzteari, eta presidentearen jauregian bere buruaz beste egin zuen, militarren esku ez erortzeko.
<span class="article-argazkioina">Salvador Allende Txileko presidentea (argazkiaren erdi-erdian) eta haren laguntzaileak, Moneda jauregian, armadak jotako kolpe militarrari aurre egiten. BERRIA</span>
Txile militarren diktadurapean egon zen 1990. urtera arte. Neoliberalismoaren esperimentu gunea bihurtu zen. Diktadurak gutxienez 3.000 herritar hil eta desagerrarazi zituen.
Herrialdeak oraindik ez ditu zauriak itxi. Horren lekuko dira azken hilabeteotan han gertaturiko istilu larriak. Herritarren matxinadak eraginda, diktaduraren garaiko konstituzioa ezabatzearen inguruko erreferenduma egin zuten urriaren amaieran, eta %78k baino gehiagok babestu zuten prozesu konstituziogile bati ekitea. Txilek laugarren konstituzioa idatziko du datorren urtean, eta, aurrekoetan ez bezala —1833koan, 1925ekoan eta 1980koan—, herritarrek hautatutako batzorde batek izango du horren ardura. Gero, herritarrek berretsi beharko dute testua, bozketa bidez.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189663/bigarren-olatuak-ez-du-indarra-galdu-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Bigarren olatuak ez du indarra galdu Euskal Herrian
|
Azken bi asteetan Nafarroan intzidentziak nabarmen behera egin badu ere, gainerako hiru lurraldeetan gorantz jarraitzen du, eta orotara azken 24 orduetan 1.643 positibo zenbatu dira
|
Bigarren olatuak ez du indarra galdu Euskal Herrian. Azken bi asteetan Nafarroan intzidentziak nabarmen behera egin badu ere, gainerako hiru lurraldeetan gorantz jarraitzen du, eta orotara azken 24 orduetan 1.643 positibo zenbatu dira
|
Azaroaren 4tik hona, apenas aldatu den aurreko 14 egunetan 100.000 biztanleko positibo kopurua: %0,4 baino ez da igo, eta 827ean dago orain. Bi aste atzera joanez gero, intzidentzia horrek %5 egin du gora. Testuinguru orokorra eta joera hori izanik, bide hori berretsi baino ez dute egin gaur jakinarazitako datuek. Izan ere, 1.643 positibo jakinarazi dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Lurraldeka, baina, kontrako norabidea adierazten dute. Azken bi asteetan, Araban %24,4 handitu da intzidentzia, Bizkaian %31,4, Gipuzkoan %61,8 eta Nafarroan, berriz, %36,2 jaitsi da. Nafarroan, bereziki azken zazpi egunetan indartu da joera hori, azaroaren 4tik hona %29,4 egin baitu behera intzidentziak. Beste hiru lurraldeetan bederen, azken zazpi egunetan lortu da kutsatzeen hazkundea geldotzea —azaroaren 4tik Araban %12, Bizkaian %18 eta Gipuzkoan %9,7 igo baita—. Ez da gutxi, aurreko zazpi egunetako bilakaera kontuan harturik, eta, ondorioz, egun batzuetan ikusiko da ea joera berresten den, Nafarroan gertatu bezala.
Eguneko datuei dagokionez, Araban 126 positibo atzeman dira, Bizkaian 663, Gipuzkoan 601 eta Nafarroan 208. Azken hamalau egunetako intzidentzia tasari dagokionez, Arabak du kasu kopuru gutxiena, 547,8koa; Bizkaiak 743,7 ditu 100.000 biztanleko, Nafarroak 786,4 eta Gipuzkoak milatik gorako langa gainditua du iragan astetik, eta orain 1.101,5 ditu.
Ipar Euskal Herrian ere, gorantz
Ipar Euskal Herriko daturik ez dago bere horretan; dena den, Pirinio Atlantikoak departamenduak Akitania Berriko daturik kezkagarrienak ditu. Pandemia hasi zenetik urriaren 18ra arte, departamenduan 6.408 positibo detektatu ziren; ondorengo hamahiru egunetan, berriz, aurreko hilabete guztietan adina kasu detektatu dira ia: 6.230 gehiago, alegia. Ondorioz, urriaren 18an, aurreko zazpi egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 224 positibokoa bazen, azaroaren 1ean 521,7raino igo zen —kontuan hartu behar da Hego Euskal Herrian 14 egunetan neurtzen dela intzidentzia eta Ipar Euskal Herrian zazpi egunetan, baina joera islatzeko balio dute bi kasuek—.
Azaroaren 10eko datuen arabera, lehen olatuan baino okerrago dago Ipar Euskal Herria, eta, oro har, Pirinio Atlantikoak departamendua. Izan ere, lehen olatuko garairik okerrenean 97 lagun egon ziren ospitaleratuta, eta, honezkero, zifra ia lau bider handiagoa da: zehazki, 362 lagun daude ospitalean. BERRIAk jakin duenez, uneotan 66 lagun daude Ipar Euskal Herriko ospitaleetan.
Izan ere, Baionako ospitaleko komunikazio zerbitzuaren arabera, 57 paziente artatzen ari dira koronabirusagatik. Horietako zortzi suspertze zerbitzuan dira. Beste 38 paziente COVID-19 unitate berezituetan dira; eta 11 arten segida eta berregokitze zerbitzuan —indarberritze lanak egiten dituzte bertan, ondorioak pairatzen dituzten pazienteendako—. Gainera, Donapaleuko ospitalean bederatzi pazientek dute gaitza.
Positibo tasa, %8,1ekoa
Hego Euskal Herriko ospitaleratzeei dagokienez, oraintxe 712 pertsona daude Osakidetzako eta Osasunbideko ospitaleetako gela arruntetan, aurreko egunean baino 29 gutxiago —horrek esan nahi du oro har sartzen direnak baino gehiago direla ospitaletik sendagiriarekin ateratzen direnak—. ZIUko oheetan, berriz, guztira 197 pertsona daude, aurreko egunean baino bost gutxiago.
Antigenoen testak hedatu ahala —egun egiten den lau probatik bat antigeno probak dira, eta beste hiru PCRak—, kasuak atzemateko ahalegina indartu egin dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, batik bat Jaurlaritzak. Azken 24 orduetan, 20.256 proba egin dira, eta %8,1ek eman dute positibo —egindako probetatik, 15.339 PCRak dira eta gainerako 4.917ak, antigeno testak—.
Osasunbidearen arau eta gomendioak
Nafarroako Gobernuak iragarri du bilakaera epidemiologiko onaren ondorioz ez dituela Iruñerriko hiru osasun etxe irekiko asteburuko eskariari aurre egiteko. Halaber, Osasun Departamentuak eta Nafarroako Ospitale Guneak ohar bidez adierazi dute garrantzitsua dela ospitaleetako bisitetan neurriak zorroztea, eta maskarak garbitzea, eskuak garbitzea eta distantzia gordetzea.
Segurtasun neurriei buruzko neurriak berrikusi ditu Nafarroako Gobernuak, eta zirkuituak ezarri COVID-19a duten eta ez dutenentzako bisitaldietan. «Helburua da kasu bakoitza banaka artatzea, gaixo bakoitzaren egoeraren arabera zehazteko bisitak eta haren zaintza».
Arau gisa, COVID-19aren unitateetan, osasun profesionalak senideekin telefono bidez jartzen dira harremanetan, galdetzeko nor joango den ospitalera bisitatzera eta ordutegia zehazteko. Bisitek ordubete iraungo dute, eta gomendatzen dute beti pertsona bera izatea. «Oso garrantzitsua da bisitatuko duen pertsona hori osasuntsu egotea, pazientearekin kontaktu estua izateagatik bakartua ez izatea eta COVID-19arekin gaixo ez egotea. Logelan sartu aurretik, erizainek esango diete zer babes neurri hartu, batik bat maskara egoki erabiltzea, eskuak garbitzea eta beste segurtasun neurri batzuk. Hala egingo ez balitz, bisitatzea debekatu dezakete. COVID-19a ez dutenen kasuan ere segurtasun neurriak bete behar dira bisitetan, eta maskara ez da erantzi behar.
Hamar hildako, Bizkaian eta Nafarroan
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, aurreko egunetan zortzi pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz. Horietatik hiru, azken 24 orduetan —86 urteko emakume bat, 97 urteko beste bat, eta 87 urteko gizon bat—, Gainera, aurreko egunetan 75 eta 94 urte arteko hiru gizon eta bi emakume hil dira.
Halaber, Bizkaiko foru aldundiak jakinarazi duenez, bi pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz azken orduetan. Datu ofizialen arabera, 1.084 lagun hil dira adineko egoitzetan orain arte, eta horietatik 214, bigarren olatuan —zenbaketaren arabera, datuok zertxobait alda daitezke, baina erreferentzia bat ematen dute—. Halaber, hamar erabiltzaile sendatu dira azken orduetan, eta dagoeneko 2.085ek gainditu dute COVID-19 Bizkaiko egoitzetan.
Aldundiaren arabera, orain 79 positibo daude egoiliarren artean, horietatik 17 ospitaleraturik, gainerakoak lurraldeko 11 egoitzatan banaturik: Oizpe-Munitibar (15), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (10), Olimpia-Bilbao (7), Aspaldiko-Portugalete (6), Aitzea-Gamiz-Fika (4), Anai Cantero II-Bilbao (4), Conde Aresti-Bilbao (2), Begoñako Ama-Bilbao (1), Indautxu Gurena-Bilbao (1), Loiu Gurena- Loiu (1) eta Joxe Miel Barandiaran-Durango (1).
Langileen artean, berriz, 90 langilek baieztatu dute, eta 81 isolatuta daude.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189664/pfizerreko-zuzendari-nagusiak-bere-akzioen-62-saldu-zituen-txertoa-iragarritakoan.htm
|
Ekonomia
|
Pfizerreko zuzendari nagusiak bere akzioen %62 saldu zituen txertoa iragarritakoan
|
4,76 milioi euro poltsikoratu zituen botika etxeko buruak. Enpresaren arabera, salmenta hori erabakita zegoen abuztuaren 19tik.
|
Pfizerreko zuzendari nagusiak bere akzioen %62 saldu zituen txertoa iragarritakoan. 4,76 milioi euro poltsikoratu zituen botika etxeko buruak. Enpresaren arabera, salmenta hori erabakita zegoen abuztuaren 19tik.
|
Astelehena ospakizun eguna izan zen Pfizer botika etxe estatubatuarraren egoitzan. Hala esan zuen Albert Bourlak, konpainiako zuzendari nagusiak: «Gaurkoa egun handia da zientziarentzat eta gizateriarentzat». Iragarri berri zuten haien arabera kasuen %90etan eraginkorra den txertoa. Bourlak, ordea, bazuen ospatzeko beste arrazoi bat ere: 4,76 milioi euro poltsikoratu zituen, Pfizerren dituen akzioen %62 astelehenean bertan salduta.
AEBetako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eman du albistea. Enpresako buruzagiak 132.508 akzio saldu zituen, bakoitzak 35,51 euroko balioa zuen unean. Txertoa iragarri aurretik, ostiralean, burtsak itxi zirenean, 30,82 euro balio zuten Pfizerren akzioen, %13 gutxiago. Finantza merkatuek birusaren aurkako borrokan giltzarri gisa ikusi zuten Pfizerren iragarpena, eta igoera ikusgarriekin jaso zuten: Europako 300 konpainia handienak biltzen dituen indizeak ia %4 egin zuen gora, %5,2 irabazi zuen Frankfurtek, %7,6 Parisek eta %8,5 Madrilek.
Desinbertsioak zeresana eman du, eta AEBetan eztabaida sortu du informazio pribilegiatuaren erabilerari buruz, lehendik aurreikusteko erraza baitzen albisteak Pfizerren akzioen balioa handituko zuela. Botika etxeak argitu du Bourlaren akzioen salmenta erabakita zegoela abuztuaren 19tik: zuzendari nagusiak orduan utzi zuen sinatuta akzioen balioa 35,51 eurotara iristean saldu egingo zituela zituen akzioen %62. Astelehenean heldu ziren zifra horretara, eta ez ziren askoz gehiago igo: balio gehien izan zuten unean 35,55 eurokoa izan zuten.
Presidenteordeak ere bai
«Salmenta Bourlaren plan finantzario pertsonalaren parte da, erabat legezkoa», azaldu du konpainiak. Izan ere, buruzagia ez zen akzioak saldu zituen enpresako kide bakarra izan: Sally Susman Pfizerreko presidenteordeak ere 43.662 akzio saldu zituen prezio berera, eta, beraz, 1,55 milioi euro poltsikoratu zituen.
Ez da Pfizerrek informazioa erabiltzeagatik zeresana eman duen lehen aldia. Merkatuan zegoen botika batek alzheimerra saihesteko ahalmena izan zezakeela jakitea eta informazioa ez zabaltzea leporatu zioten iaz. Batzuek salatu egin zuten botikagintza industriak etekinak bizitzaren aurrean jarri izana, eta beste batzuek albistea zakarrontzira bota zuten, albiste faltsua zelakoan.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189665/open-arms-ontziak-259-migratzaile-erreskatatu-ditu-mediterraneoan.htm
|
Mundua
|
'Open Arms' ontziak 259 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan
|
Patera baten hondoratzean jaso ditu ehun lagun baino gehiago. Ezbeharrean, baina, sei pertsona hil dira, sei hilabeteko haur bat horien artean.
|
'Open Arms' ontziak 259 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan. Patera baten hondoratzean jaso ditu ehun lagun baino gehiago. Ezbeharrean, baina, sei pertsona hil dira, sei hilabeteko haur bat horien artean.
|
Open Arms GKEaren ontzia Mediterraneo itsasoaren erdigunean ari da nabigatzen. 259 migratzaile ditu barruan, azken egunetako erreskate operazioetan jasotakoak. Beste lau bart eraman zituzten ontzitik Italiara, helikopteroz, ospitale batean artatuak izan zitezen. Horien artean zen sei hilabeteko haur bat, amarekin batera Italiara eraman dutena patera baten hondoratzean larri aurkitu eta ontzian suspertzea lortu ondoren. Baina ez du ospitalera bizirik iristea lortu. Harekin, sei dira Open Arms ontziak erreskatatutakoen artean hildakoak.
GKEak azaldu duenez, bazekien hondoratu zen patera noraezean zebilela asteazkenetik, eta hainbat ordutan bilatu ondoren Frontex agentziaren hegazkin batek zehaztu ziola non zegoen. Txalekoak eta maskarak banatzeko astia izan zuen, baina, orduan, patera hautsi egin zen, eta hondoratzen hasi zen. Migratzaile guztiak erori ziren uretara. Open Arms-ekoek 111 lagun jaso zituzten, baita itota hil ziren beste bosten gorpuak ere.
Ordu batzuk geroago, beste patera bat atzeman eta 64 migratzaile gehiago erreskatatu zituzten. «263 pertsona bizirik eta sei gorpu gaude Open Arms ontzian. Bizitza eta zentzurik gabeko heriotza ahaztuen itsasoan», idatzi du GKEak Twitterren.
Azken egunetan izan den bigarren hondoratzea izan zen atzokoa. Asteartean, Libiako gerratik ihesi zihoazen hamahiru lagun hil ziren, IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak jakinarazi duenez. Egun berean beste 88 migratzaile erreskatatu zituen Open Arms ontziak.
Kataluniako GKEaren ontzia azaroaren 4an irten zen Mediterraneo erdialdera, eta orain erreskate lanetan ari den ontzi bakarra da.
Kanarietakoa, biderik «hilgarriena»
Astebetean, Senegaleko 480 migratzaile baino gehiago hil dira Afrikatik Kanaria uharteetara iristeko itsasoa gurutzatu nahian, Espainiako Caminando Fronteras GKEaren datuen arabera. Ohartarazi dutenez, migrazio biderik «hilgarriena» da Kanarietakoa oraintxe bertan.
IOMk ere kezka agertu du Senegaldik Kanarietarako bidean izan diren zeharkaldi saiakeren gorakadarengatik. Irailean gutxienez hamalau ontzi irten ziren Afrika mendebaldeko herrialdetik Kanarietara, 663 pertsonarekin, IOMren esanetan. Urrian, berriz, Senegaleko 414 migratzaile hil ziren Atlantikoan itota. Ezbeharrik larriena hilaren 29an gertatu zen, ontzi bateko motorra lehertu eta 140 migratzaile hil zirenean. Sei egun beranduago, azaroaren 4an, 36 lagun hil ziren Mauritaniako kostaldearen parean.
Hori dela eta, kanpaina bat abiatu dute sare sozialetan, #DeuilNationalSN traolarekin, biharko eguna Senegalen dolu eguna izan dadin.
UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak abuztuan egin zuen galdeketa baten arabera, garai horretan Kanarietara iritsi ziren migratzaileen %30ek gatazketatik ihesi utzi zuten beren herrialdea, eta %32k sexu, genero, etnia edo erlijio indarkeriatik nahiz derrigortutako errekrutatze militarretik edo ezkontza behartu batetik ihesi. «Kanaria uharteetara iristen ari direnak nazioarteko babesa behar duten pertsonak dira, eta derrigorrezkoa da informaziorako sarbidea erraztea eta asilo eskaria egiteko prozeduratara bideratzea», nabarmendu du NBEren menpeko erakundeak.
AI Amnesty International eta CEARek salatu dutenez, Kanarietara iritsi diren migratzaileei ez zaie asilo eskaera egiteko informazioa erraztu, eta askotan beraien herrialdeetara deportatzeko prozesuak hasi dituzte dagokien laguntza juridikoa eskaini gabe. «Nazioarteko legediaren urraketa larria da», ohartarazi du AIk.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189666/irailean-eten-egin-da-etxebizitzen-salmenta.htm
|
Ekonomia
|
Irailean eten egin da etxebizitzen salmenta
|
Urtea hasi zenetik %18,7 egin dute behera salerosketek. Etxebizitza berrietan nabaritu da gehiago jaitsiera.
|
Irailean eten egin da etxebizitzen salmenta. Urtea hasi zenetik %18,7 egin dute behera salerosketek. Etxebizitza berrietan nabaritu da gehiago jaitsiera.
|
Udan izandako hazkundea eten egin da eta berriz ere atzera egin du etxebizitzen salmentak Hego Euskal Herrian, INE Espainiako estatistika erakundek ostegun honetan emandako datuen arabera. Azken bost urteetako irailik txarrena izan da, gainera. Iazkoarekin alderatuta, %23,3 gutxitu dira salerosketak: 490 etxebizitza gutxiago.
Urtea hasi zenetik, berriz, %18,7 egin dute behera, iazko urteko epe berarekin alderatuta. Etxebizitza berrien merkatuan nabaritu da gehien jaitsiera: aurreko irailean baino %30 gutxiago. Hamar puntu gutxiago bigarren eskukoetan
Udaberriko konfinamenduan erdira gutxitu ziren salerosketak, bereziki bulegoak itxita egon zirelako eta bisitarik ezin zelako egin; ekainean, apaldu egin zen kolpea (%15,9koa izan zen erorikoa), eta uztailean eta abuztuan gorantz egin zuen. Irailean, baina, berriz egin du atzera, indar handiz gainera, eta baliteke joera hori datozen hilabeteetan sendotzea, osasun krisiaren ondorio ekonomikoen arabera.
COVID-19aren pandemiak indartu egin du etxebizitza merkatuaren beherakada, 2019. urtean hasitakoa. 2009ko krisiaren ondoren, etxebizitzen merkatuak etengabe egin zuen gora. 2011ko datuekin alderatuta, %24,3 hazi zen iaz.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189667/peio-alcantarilla-aske-utzi-dute.htm
|
Politika
|
Peio Alcantarilla aske utzi dute
|
Atzo eguerdian atxilotu zuten, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzea egotzita. Hendaian egon da atxikita, eta gaur goizean aske utzi dute.
|
Peio Alcantarilla aske utzi dute. Atzo eguerdian atxilotu zuten, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzea egotzita. Hendaian egon da atxikita, eta gaur goizean aske utzi dute.
|
Peio Alcantarilla aske geratu da, ia 24 orduz Hendaiako polizia etxean atxikita egon ostean. Atzo eguerdian atxilotu zuten euskal preso ohia, EH Baik eta EH Bilduk ohar batean salatu dutenez. Bi alderdien arabera, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzeagatik atxilotu zuten, eta Hendaiako komisariara eraman zuten.
2015eko urtarrilean Charlie Hebdo aldizkariaren kontra izandako atentatuen ondotik aipatu zuen Frantziako Gobernuak «terrorismoarekin» lotura duten herritarrak zaintzeko tresna baten beharra. 2015eko uztailean egin zuten zerbitzu sekretuen legean onartu zuten Fijaiten sorrera, eta 2016ko uztailean jarri zen neurria martxan. Euskal presoak eta preso ohiak urte hartako abuztutik aitzina hasi ziren jasotzen fitxategian sartzen zituztela ohartarazteko jakinarazpenak. Kontrol judizial baten antzeko neurriak betetzera behartzen ditu preso ohiak. EH Baik eta EH Bilduk salatu zuten gaur egun ehun euskal preso eta preso ohi daudela fitxategi horretan sartuak.
Urruñan (Lapurdi) bizi da Alcantarilla, eta egunero joaten da Gipuzkoara lanera. EH Bildu eta EH Bairen arabera, ez du inolako arazorik izan. Atzo, baina, atxilotu egin zuten. «Egungo testuinguru sanitarioan, non kontrol poliziak areagotu diren, herritar horiek atxilotzeko arriskuak ugaritu egin dira», salatu zuten bi alderdiek, eta azken hilabeteetan preso ohien kontra ezarritako neurri bereziengatik izandako «askatasun urraketak» deitoratu zituzten. «Egungo testuinguru politikoan, non euskal jendarte gehiengoak Euskal Herrian bake justu eta iraunkorra lortzeko lana babesten duen, neurri horiek aplikatzea guztiz kaltegarria da. Hori dela eta, Frantziako eta Espainiako estatuei salbuespen neurri guztiak desaktibatzea eskatzen diegu».
Atxiloketak eta epaiketak
2018ko irailean, Peio Hirigoien euskal preso ohia epaitu zuten Baionako auzitegian, Fijait fitxategian izendatu ondotik ezarri zizkioten neurriak ez betetzeagatik. 2020ko martxoan, Paueko (Okzitania) Dei Auzitegiak 500 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen.
Urriaren 7an, Josu Urrutikoetxea atxilotu zuten Parisen duen etxean, Fijait fitxategian sartzen zutela jakinarazteko. Lehen aldia izan zen oraindik epaitua izan ez den euskal herritar bat fitxategi horretan sartzen zutela.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189668/elorrion-79-urteko-emakume-bat-hil-zuen-gidaria-atxilotu-dute.htm
|
Gizartea
|
Elorrion 79 urteko emakume bat hil zuen gidaria atxilotu dute
|
Emakumea harrapatutakoan alde egin zuen 21 urteko gazteak, baina azkenean bere burua entregatu zuen Ertzaintzaren Galdakaoko komisarian.
|
Elorrion 79 urteko emakume bat hil zuen gidaria atxilotu dute. Emakumea harrapatutakoan alde egin zuen 21 urteko gazteak, baina azkenean bere burua entregatu zuen Ertzaintzaren Galdakaoko komisarian.
|
Bart gauen atxilotu zuten 21 urteko gaztea, Elorrion (Bizkaia). Gaueko hamarrak inguruan, 79 urteko emakume bat harrapatu zuen, eta ibilgailua bertan utzita korrika alde egin zuen handik. Emakumea geroxeago hil zen.
Azkenean, ordea, Ertzaintza bere bila zebilela jabetu zenean, bere burua entregatu zuen Galdakaoko komisarian. Gazteak aitortu zuen bera zela autoaren gidaria, eta atxilotua izan zen zuhurtziarik gabe gidatzeagatik eta emakumeari ez laguntzeagatik.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189669/burgosko-prozesuak-euskal-herriko-historian-izandako-eragina-aztertuko-dute-erakusketa-batean.htm
|
Politika
|
Burgosko prozesuak Euskal Herriko historian izandako eragina aztertuko dute erakusketa batean
|
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi zientzia elkarteak eta EHUk antolatu dute egitasmoa, Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren karira
|
Burgosko prozesuak Euskal Herriko historian izandako eragina aztertuko dute erakusketa batean. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi zientzia elkarteak eta EHUk antolatu dute egitasmoa, Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren karira
|
Burgosko prozesuaren testuingurua ezagutarazi eta Euskal Herriko historia hurbilean izan zuen eragina aztertu. Horiek dira 1970-2020 Burgosko prozesua. Frankismoari epaiketa izeneko erakusketaren helburua. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak antolatu dute, elkarlanean, eta EHUren Donostiako campuseko Carlos Santamaria eraikinean ikusgai izanen da, azaroaren 20tik urtarrilaren 26ra.
Prozesuaren nondik norakoak azaltzeko, garai hartako 173 agiri eta testigantza bilduko dituzte erakusketan. Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendari Ion Gambrak erakusketaren aurkezpenean nabarmendu duenez, Burgosko auziak berebiziko garrantzia izan zuen «frankismoaren aurkako borrokaren eta euskal auziaren bilakaeran». Prozesuaren inguruan piztutako protesta eta mobilizazioak aipatu ditu, frankismoaren gainbeheraren katalizatzaile gisa: «Gizarte mobilizazioa arrakasta izan zen frankismoaren aurkakoentzat, erregimenaren aurkako desadostasuna zabaltzen lagundu baitzuen eta orduko agintariei erakutsi baitzien ezinezkoa zela protesta haiek itzaltzea. Era berean, kasuak izandako oihartzun mediatikoa zela eta, frankismoari berari egindako prozesu moduko bat bilakatu zen, eta euskal gaia munduari ezagutarazi zion», azaldu du.
1970. urteko abenduaren 3tik 9ra bitartean egin zen Burgosko prozesua. ETAko 16 kide prozesatu zituzten, gerra kontseilu batean, ustez Meliton Manzanasen hilketan parte hartzeagatik. Espainiako Brigada Politiko-Sozialeko buruzagia zen Manzanas Gipuzkoan. Haren aurkako atentatuak ere tokia izanen du erakusketan, eta baita Jose Antonio Pardines Arcay guardia zibilaren hilketak ere. Gambraren esanetan, «inflexio puntu» izan ziren bi eraso horiek euskal gatazkaren bilakaeran. Hilketa horien ostean, diktadurak are gehiago gogortu zuen errepresioa, eta Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta hil zuen Bentaundin (Tolosa, Gipuzkoa). «Oso garrantzitsua da gazteenei helarazteko gai izatea gure herrian gertatu denaren, terrorismoak izan dituen ondorio gogorren eta gure gizartean izan diren motibazio politikoko indarkerien memoria kritikoa. Horregatik, zentzu berezia hartzen du erakusketa hau Ibaetako campusean egiteak», adierazi du Gambrak.
Bederatzi heriotza zigor eta 519 urteko espetxealdiak
Euskal gizartearen mobilizazio handiek ere pisu handia izan zuten hurrengo hilabete eta urteetako gertakarietan. Abenduaren 4an, Francoren Ministroen Kontseiluak salbuespen egoera ezarri zuen Gipuzkoan, eta Poliziak berrehun pertsona atxilotu zituen astebetean.
Abenduaren 28an, fiskaltzak eskatutakoak baino zigor handiagoak ezarri zituen epaia argitaratu zen: bederatzi heriotza zigor, 519 urteko metatutako espetxealdia eta absoluzio bat. Gau hartan, bat-bateko manifestazioak egin ziren Donostian, eta, biharamunean, lanuzte gogorrak abiatu zituzten Gipuzkoan eta Bizkaian. Aldi berean, diktadurak presio diplomatikoak jaso zituen hainbat herrialdetatik, auzipetuak hil ez zitzatela eskatuz. Azkenik, heriotza zigorrak hilaren 30ean kommutatu ziren.
Hiru hildako protestetan
Aranzadiko ikerlari Javi Bucesek azaldu duenez, erakusketak hiru bloke ditu. Lehenengoan, Burgosko prozesua gertatu zen testuinguru historikoa islatzen da. Bigarrenean, giza eskubideen urraketak eta frankismoak eragindako errepresioa azalduko dira; hirugarrenean, berriz, epaiketan gertatutakoa kontatuko da. «Gainera, oso gertaera ezezagun batez arduratu nahi izan dugu. Izan ere, 1970. urte hartan hildakoak izan ziren Gipuzkoan, Burgosko prozesuaren aurkako mobilizazioen testuinguruan. Roberto Perez Jauregi, Antonio Goñi eta Imanol Andueza erregimeneko poliziaren eskuetan hil ziren», adierazi du. Hartara, erakusketa «heriotza zigorraren aurkako alegatu bat» ere badela azpimarratu du ikerlariak.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189670/oihana-iguaranek-bertsolaritza-tailer-bat-emango-du-gaur-gauean-sarean-ingelesez.htm
|
Kultura
|
Oihana Iguaranek bertsolaritza tailer bat emango du gaur gauean sarean, ingelesez
|
Londresko Euskal Elkarteak antolatu du, eta ingeles hiztunei dago zuzendua.
|
Oihana Iguaranek bertsolaritza tailer bat emango du gaur gauean sarean, ingelesez. Londresko Euskal Elkarteak antolatu du, eta ingeles hiztunei dago zuzendua.
|
Bertsolaritzari buruzko ingelesezko tailer bat emango du gaur iluntzean Oihana Iguaran bertsolariak, 20:00etan (Euskal Herriko ordua) Interneten. Londresko Euskal Elkarteak antolatu du sareko egitasmo hori, eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Iguaranek bertsolaritzaren nondik norakoak azalduko ditu lehenik, ingelesez, eta, ondoren, hainbat bertso kantatuko ditu euskaraz, entzuleek jarritako gaiekin; bigarren parte horretan, aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da, ingelerara. Egitasmoa ingeles hiztunentzat da, eta, parte hartzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da eventslondonbasque@gmail.com helbidera, izena, herria eta herrialdea adierazita, eta bidaltzaileak bueltan tailerrean parte hartzeko esteka bat jasoko du.
Londresko Euskal Elkartea duela hogei urte inguru sortu zen, eta hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar euskal kulturarekin lotuta. Datorren astean, beste ekitaldi bat antolatu du elkarte horrek, Liverpoolgo Unibertsitateko Euskal Ikasketen Taldeko Nancy Francis eta Gorka Mercerorekin: azaroaren 20an, Trans Memoriaren Nazioarteko Egunean, transexualitateaz ariko dira, eta, horretarako, lehenik, Arantza Ibarraren Mi pequeño gran samurai filma emango dute, Ekai Lersundiren bizitza jasotzen duena, eta, gero, mahai inguru bat izango da Ekairen aita Elaxar Lersundirekin eta German Urteaga bertsolariarekin. Ekitaldi horretan parte hartzeko, erregistratu egin behar da. Datorren asteko ekitaldi horretarako, hainbat herrialdetako pertsonek eman dute izena jada, batik bat AEBetatik, antolatzaileek BERRIAri jakinarazi diotenez.
Liverpoolgo Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Modernoen Departamentuko Euskal Ikasketen Taldeak, iaz, bertsolaritzari buruzko beste tailer bat egin zuen Iberiar penintsulako eta Latinoamerikako astearen barruan. Tele-bertsolaritza in Liverpool izenburua zuen, eta German Urteagak eman zuen; 30 pertsona inguruk hartu zuten parte. Saioaren hasieran, What is bertsolaritza filma jarri zuten.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189671/urte-eta-erdiko-epean-hauteskundeak-egitea-adostu-dute-aldeek-libian.htm
|
Mundua
|
Urte eta erdiko epean hauteskundeak egitea adostu dute aldeek Libian
|
Tunisian izaten ari diren bake negoziazioetan lortu dute akordioa GNA Batasun Nazionaleko Gobernuak eta herrialdearen ekialdea kontrolpean duten agintariek. Batasun gobernu bat eratzea aztertuko dute gaur.
|
Urte eta erdiko epean hauteskundeak egitea adostu dute aldeek Libian. Tunisian izaten ari diren bake negoziazioetan lortu dute akordioa GNA Batasun Nazionaleko Gobernuak eta herrialdearen ekialdea kontrolpean duten agintariek. Batasun gobernu bat eratzea aztertuko dute gaur.
|
Hamar urteko gatazka armatua amaitzeko «aurrerapausoa» dela uste du Stephanie Williams NBE Nazio Batuen Erakundearen Libiarako ordezkariak. Tunisiako bake elkarrizketen hirugarren egunean, akordioa lortu dute Tripolin egoitza duen gobernuak eta Tobrukeko parlamentuak: hemezortzi hilabeteko epean hauteskundeak egitea adostu dute.
«Une zinez garrantzitsua da, eta horretan jarri behar ditugu arreta eta motibazioa», adierazi zuen atzo Williamsek prentsaurrekoan. Azaldu zuenez, aldeek «parlamenturako eta presidentetzarako hauteskunde askeak, garbiak eta barneratzaileak» egiteko konpromisoa hartu dute beren gain. Horrek, orain gatazkan bananduta dauden erakundeen batzea ekarri beharko luke, gaineratu zuenez.
Gaurko elkarrizketetan, hauteskundeak egin arteko trantsiziorako batasun gobernu bati buruzkoak izango direla aurreratu du Williamsek. Gobernu horrek ahuldutako zerbitzu publikoak suspertzeko eta ustelkeriari aurre egiteko erronkak izango ditu, pandemia kudeatzeko berehalako egitekoaz gain. Auzi horiek protestak eragin zituzten bi aldeetan, joan den udan.
Bide orriak jasotzen duenez, bi aldeek aurrerago aztertu beharko dituzte berradiskidetze nazionala, trantsiziorako justizia eta beren etxea uztera behartuta egon diren iheslarien egoera ere.
Libia 2011. urteaz geroztik dago gatazka armatuan murgilduta. Urte horretan, NATOk babestutako esku hartze armatua izan zen, Muammar Gaddafi agintaria boteretik kentzeko. Ordutik, hainbat talde armaturen artean egon da zatituta petrolio eta gas ekoizle handienetakoa den herrialdearen lurraldea. Talde horiek elkarri zilegitasuna ukatu dioten bi erakunde nagusirekin lerratu dira. Batzuek GNA Batasun Nazionaleko Gobernua babestu dute, zeinak Tripolin duen egoitza eta NBEren aitortza duen; eta besteek, Khalifa Haftar buruzagi militarra gidari, Tobukeko parlamentuaren alde egin dute, zeinak kontrolpean duen herrialdearen ekialdea.
Atzerriko zenbait eragile ere engaiatu dira gatazkan, eta gerran lagundu diete alde batekoei ala bestekoei. Turkiak GNA gobernua babestu du. Aldiz, ekialdeko indarrekin lerratu dira Egipto, Arabiar Emirerri Batuak eta Errusia.
Bi aldeen arteko elkarrizketarako kontaktuak areagotu egin dira azken hilabeteetan, gerrako fronteak egonkortu zirenean. Iazko apirilean, Sirte hiriaren gaineko erasoaldia egin zuten Haftarren indarrek, baina oldarraldiari eustea lortu zuen Tripolik.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189672/ospitale-guneetako-agerraldietan-22-lagun-kutsatu-dira-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
|
Gizartea
|
Ospitale guneetako agerraldietan 22 lagun kutsatu dira Bizkaian eta Gipuzkoan
|
Hamabi langile kutsatu dira Basurtuko ospitaleko agerraldian. Donostia ospitalean, berriz, hamar positibo izan dituzte azken egunetan: lau langile eta sei paziente
|
Ospitale guneetako agerraldietan 22 lagun kutsatu dira Bizkaian eta Gipuzkoan. Hamabi langile kutsatu dira Basurtuko ospitaleko agerraldian. Donostia ospitalean, berriz, hamar positibo izan dituzte azken egunetan: lau langile eta sei paziente
|
Basurtuko Ospitaleko hamabi langilek positibo eman dute COVID-19an, zentroko dialisi gunean agerraldi bat atzeman ostean. Egun gutxiren buruan Bizkaiko ospitale gune batean atzeman duten bigarren agerraldia da, Gorlizen beste kutsatze gune bat detektatu baitzuten aste honetan bertan. Orduko hartan, pazienteen %20 eta langileen % 10 kutsatu ziren: 70 kasu inguru, beraz.
Basurtuko ospitaleko dialisi gunea «eremu garbia» da; hots, COVID-19an positibo emandako pazienterik ez da artatzen han. Hortaz, osasun langileek maskara kirurgikorik gabe egiten zuten lan. Aurrerantzean, segurtasun neurri gehiago aplikatuko dituzte: besteak beste, FFP2 maskarak erabiltzea, inguru osoa desinfektatzea eta langile nahiz pazienteen artean baheketa egitea. Zehazki, Hemodialisi unitateko 33 langileri egin zaizkie probak jada.
Osakidetzak jakinarazi duenez, berriz, hamar lagun kutsatu dira Donostia ospitalean. Osasun Saileko arduradunen arabera, baina, kutsatzeak ez dira gertatu agerraldi bakar batean, "azken asteetan piztutako foku txikietan baizik". Kasu guztiak "kontrolpean" daudela gaineratu dute: "Kasuak atzemanda, baheketa egin zitzaien langile eta pazienteei, eta ingurua desinfektatu zen".
Sindikatuen kritika
Osasun alorreko sindikatuek behin baino gehiagotan kritikatu dituzte osasun langileen lan baldintzak, eta baliabide gehiago eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari. Azken egunetako agerraldiek indartu egin dituzte kritika horiek. Gorlizko agerraldiaren harira, adibidez, LAB sindikatuak salatu zuen gela bakoitzean lau paziente egoten direla, eta langileek maskara kirurgikoak zituztela. «Paziente horietako bakoitzak bisita bat jasotzen zuen; askotan, zortzi pertsona elkartu dira espazio txiki eta gaizki aireztatu batean». Beraz, eragotz zitekeela uste dute: «Langileentzako nahiko babes jarri izan balitz eta bisiten kontrola apur bat handiagoa izan balitz, egoera hori eragotz zitekeen».
Bestalde, Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin zituzten atzo Arabako eta Gipuzkoako ospitaleen eta osasun etxeen atarian, «kolapsoa» eta Eusko Jaurlaritzaren «gutxiespena» salatzeko. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek langileak «egoera larrian» bizi direla salatu zuten. Gaur, beste pauso bat emango dute Bizkaian: grebara deituta daude langileak. Aurrez Araban eta Gipuzkoan egin dituzte grebak.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189673/australiako-gobernuak-prozesu-bat-hasi-du-armadak-afganistanen-ustez-eginiko-gerra-krimenak-auzipetzeko.htm
|
Mundua
|
Australiako Gobernuak prozesu bat hasi du armadak Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak auzipetzeko
|
Scott Morrison lehen ministroak adierazi du "ikertu beharreko gertakari ugari" daudela
|
Australiako Gobernuak prozesu bat hasi du armadak Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak auzipetzeko. Scott Morrison lehen ministroak adierazi du "ikertu beharreko gertakari ugari" daudela
|
Australiako lehen ministroak, Scott Morrisonek, armadak Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak auzipetzeko prozesua hasi du, eta ikertzaile berezi bat izendatuko du horretarako. 2005etik 2016ra bitartean soldaduek ustez eginiko delituak prozesatzea da asmoa. Morrisonen arabera, “ikertu beharreko gertakari ugari” daude.
“Ustezko jokabide larrien eta, beharbada, delituzkoen akusazioak kontuan hartuta, ikerketan planteatutako gaiak ebaluatu eta ikertu behar dira, eta akusazioak oinarrituak daudenean, epaitegietan auzipetu”, adierazi du lehen ministroak. Harekin zegoen Linda Reynolds Defentsa ministroa ere.
Ikerketa bulego berezia sortzeko erabaki hori, hain justu, Australiako armadak Afganistanen egindako ustezko delituen inguruko salaketak ikertzen dituen txostena argitaratu baino astebete lehenago iragarri dute; tartean leudeke exekuzio estrajudizialak.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189674/nafarroako-ostalariek-manifestazioa-egingo-dute-igandean.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroako ostalariek manifestazioa egingo dute igandean
|
«Europako beste herrialdeetako moduko laguntzak» eskatu dituzte. Herri eta auzoetan ere mobilizatzeko deia egin dute.
|
Nafarroako ostalariek manifestazioa egingo dute igandean. «Europako beste herrialdeetako moduko laguntzak» eskatu dituzte. Herri eta auzoetan ere mobilizatzeko deia egin dute.
|
Hiru aste joan dira Nafarroako Gobernuak taberna eta jatetxeak ixtea agindu zuenetik, eta lokal horien jabe eta langileen ezinegona handituz joan da egunetik egunera. Azaroaren 18ra arteko epea dute oraingo murrizketek, baina ziur dira horiek guztiek edo gehienek denbora luzez iraungo dutela. Horiek hala, gobernuari eskatu diote ziurgabetasun horri erantzun bat emateko plan «errealista» baten bidez, eta gutxienez debeku guztiak kendu arte. Uste dute gobernuak agindutako 10 milioi euroak ez direla aski, eta diru laguntza zuzenez gain, beste hainbat neurri galdegin dituzte.
«Ikusi da gu ez garela egoera honen errudunak, baina pagaburuak gara. Sektorea erreskatatzea eskatzen dugu», adierazi du Natalia Ecayk, ostalaritzako enpresa txikien elkarteko kideak. Ecayk ohartarazi duenez, negozioek itxita eta diru sarrerarik gabe jarraitzen badute, ezin izango diete lantaldeei eutsi.
Dozenaka ostalarik elkarretaratzea egin dute ostegun honetan gobernuaren egoitzaren aurrean, erakundeetara bidaltzen ari diren manifestuaren berri emateko. Adierazi dute «Europako beste herrialde batzuetako baldintza berberetan» jaso nahi dituztela laguntzak. Horrekin batera, «indarrak batzeko» deia egin diete sektoreko profesionalei, haien aldarriak erakundeetan «entzun daitezen». Horren harira, manifestazioa egingo dute Iruñean igandean, 12:00etan, Sarasate pasealekutik abiatuta. Horrez gain, «auzoz auzo eta herriz herri» mobilizatzera deitu dute. Astelehenean, berriz, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin eta Manu Aierdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Kontseilariarekin bilduko dira.
Aurreko astean gobernuak konpromisoa hartu zuen iragarritako 10 milioiei beste neurri batzuk gehitzeko, sektoreari buruz egiten ari den azterketan oinarrituz. Atzo gogoratu zuenez, orain arte 27 milioi erabili ditu diru laguntza zuzen eta zeharkakoetan, bost milioi sektoreko autonomoentzako laguntzetan, eta 12,6 milioi maileguetan. Pandemiaren hasieran premiazko neurri fiskal batzuk ere hartu zituen, besteak beste, urteko lehen eta bigarren hiruhilekoetan autonomoentzako PFEZaren ordainketa zatikatuak etetea eta zerga zorren ordainketak etetea eta luzatzea.
Eskaera zehatzak
Nafarroan 4.800 ostatu daudela gogoratu dute elkarteetako kideek. Besteak beste, eskatu dute enplegua erregulatzeko espedienteetara atxikitako langileek nominaren %100 jasotzea eta autonomoen laguntza %100era handitzea, eta, horrekin batera, alokairuen eta maileguen ordainketak geldiaraztea eta osasun krisiak irauten duen bitartean energia kontratuak berrikustea eta zergen igoera saihestea.
Udalei «malgutasuna» eskatu diete terrazetarako lizentziak emateko orduan, eta irizpide bera ezartzeko horien erabilerarako eta ordutegietarako. Era berean, gaur egun gauez bakarrik lan egin dezaketen lokalen lizentziak aldi baterako aldatzeko aukera erraztea galdegin dute. Eta mankomunitateei eskatu diete zorrak barkatzeko itxierek irauten duten bitartean.
Horrekin guztiarekin batera, administrazioei dei egin diete edozein erabaki «behar besteko denboraz» jakinarazteko, «beharrezko lan plangintzak egin ahal izateko eta generoaren galera murrizteko».
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189675/bihar-hasiko-da-zinebi-jaialdia-formatu-hibridoan.htm
|
Kultura
|
Bihar hasiko da Zinebi jaialdia, formatu hibridoan
|
Guztira, 122 film emango ditu Bilboko nazioarteko film laburren eta dokumentalen festibalak, eta, partez presentziala eta partez digitala izango da egitaraua. Film guztiek euskarazko azpidatziak izango dituzte
|
Bihar hasiko da Zinebi jaialdia, formatu hibridoan. Guztira, 122 film emango ditu Bilboko nazioarteko film laburren eta dokumentalen festibalak, eta, partez presentziala eta partez digitala izango da egitaraua. Film guztiek euskarazko azpidatziak izango dituzte
|
«Hibridoa». Hitz hori hautatu dute antolatzaileek Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 62. Jaialdia deskribatzeko. Koronabirusak hartara bultzatuta, partez presentziala eta partez digitala izango den jaialdi bat antolatu dute aurten, eta, beraz, Bilbon bertan zein norbere etxean jarraitu ahalko da bihar hasi eta azaroaren 20ra arte prestatutako egitaraua. Vanesa Fernandez jaialdiko zuzendariak azaldu duenez, «titanikoa» izan da jaialdia aurrera ateratzeko egindako esfortzua. «Jaialdi presentziala egiteko egindako esfortzuak merezi du. Inoiz baino gogorrago egin dugu lan, zinemagileek inoiz baino gehiago behar izan gaituztelako». Orotara, 122 lan proiektatuko ditu jaialdiak: haietako 89 film laburrak izango dira, 27 film luzeak, eta 6 iraupen erdikoak. Eta proiekzio andana horren artean, Euskal Herrian ekoitzitako zazpi film labur izango dira lehia ofizialean. Sr. Polaroiska artista bikoteak aurkeztuko du irekiera gala, Bilboko Arriaga antzokian, eta ekitaldiaren ostean proiekatutako dituzte lehiaren parte izango diren zazpi euskal ekoizpenak lehenengoz; hilaren 19an emango dituzte bigarrenez.
EUSKAL EKOIZPENAK
Jaialdi osoan, Euskal Herriko 29 film proiektatuko dituzte, guztira. Lehiaketatik kanpoko Bertoko Begirada izeneko sailean emango dituzte haietako 22, eta sail ofizialean lehiatuko dira beste zazpi. Euskaraz sortutakoak dira lau, elebiduna da beste bat, mutua beste bat, eta gaztelera hutsezkoa ere bakarra da. Zazpikotea lan hauek osatuko dute: Hauazkena kolektiboak Rafael Ruiz Balerdi artistaren animazio lana abiapuntu hartuz sortutako Ehiza animazio filma; Mamaddi Juanarenak Amerikako bidaia oroitzen duen Lur Olaizolak zuzendutako Zerua blu film dokumentala; Estibaliz Urresolaren familia harremanei buruzko Polvo Somos fikziozko lana; Psiconautas film luze saritua sortu zuen Alberto Vazquez marrazkilariaren ohiko mundu iluna biltzen duen Homeless Home animaziozko lan laburra; Maria Elorza eta Koldo Almandozek zuzendutako Quebrantos dokumentala; Xabier Larrazabalek zuzendutako Maite fikziozko film labur surrealista; eta Hemen gaur berriz dokumentala, Aitor Gametxok zuzendutakoa.
Jaialdiarekin oso eskertuta azaldu dira zuzendari guztiak euskal ekoizpenak aurkezteko egindako prentsaurrekoan. Eusteagatik, batetik, eta urteetan egindako lanagatik ere bai. Bego Vicario zuzendari eta animatzaileak, esaterako, bere sorkuntza lanaren muinean kokatu du Zinebi. «Gure belaunaldiko askori hemen sartu zitzaigun zinemaren birusa».
FISIKOA ETA DIGITALA
Lau gune fisiko izango ditu jaialdiak: Azkuna Zentroko Golem zinema aretoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Guggenheim museoa eta Arriaga antzokia. Eta Internet izango da jaialdiaren bosgarren espazioa. Antolatzaileek zehaztu dutenez, Fest Home plataformaren bidez ikusi ahalko dira, adibidez, lehiaketa ofizialeko lanak, eta Filmin plataformak emango ditu Zinebi First Film lehia sailean ikusi ahalko diren bederatzi film luzeak, baita bederatzi dokumental luze ere.
Emanaldi presentzialak prest zeuzkatela, ekitaldiak berriz antolatu behar izan dituzte, azken segurtasun eta osasun neurriak bete ahal izateko, eta, horregatik, emanaldi guztiak beti hasiko dira beranduenez ere 19:00etan. Aretora doazen ikus-entzuleek Eusko Jaurlaritzak ezarritako 22:00etako etxeratze agindua bete dezaten. Aretoen eserlekuen erdiak bakarrik beteko dira, bestalde, eta bertan beharrezkoa izango da maskara jantzita eramatea.
LEHIAKETA
3.525 proposamen ikusi ostean osatu dute aurtengo programa antolatzaileek, eta haietako 60 hautatu dituzte Sail Ofizialean parte hartzeko. Jaialdiko Sari Nagusia lortzen duen filmak 7.000 euroko saria jasoko du, eta kategoriaz kategoriako sari bana ere izango da gero. Irabazle nagusi horrez gainera, epaimahaiak garaile bana izendatuko du fikziozko, animaziozko eta ez-fikziozko lan onenagatik. 5.000 euroko saria izango du haietako bakoitzak. Horrez gainera, opera prima onenak ere 12.000 euroko saria jasoko du. Bederatzi film luze daude lehian, kasu horretan. Azaroaren 20an jakinaraziko dute zein diren irabazleak, eta sari txikiagoa duten hainbat garaikur ere banatuko dituzte ekitaldian.
Lehiaketatik kanpok hainbat lan ere proiektatuko dituzte. Hain zuzen ere, nazioarteko beste jaialdietan proiektatutako lanik interesgarrienak biltzea izango du helburu Beautiful Docs sailak, eta, orotara, bederatzi ekoizpen eskainiko dituzte bertan. Eta Bertoko begiradak atelean bildutako 22 euskal ekoizpenek osatzen dute lehiaz kanpoko eskaintza.
OHOREZKO SARIAK
Ohorezko bi Mikeldi banatuko dituzte. Jean Pierre eta Luc Dardenne zinemagile belgikarrek jasoko dute haietako bat. Ezagun da haien izena nazioarteko zinemagintzan. Canneseko jaialdian, esaterako, bi Urrezko Palmorri jasotakoak dira. Fikziozko film luzeak egiten aritu aurretik sortutako film labur eta dokumentalak hartuko ditu gogoan jaialdiak, ordea, eta, hain zuzen ere, haien lehen film luze dokumentalaren bertsio berritua proiektatuko du bihar: 1977ko Le chant du rossignol.
Ana Murugarren zuzendariak eta Maria Eugenia Salaberri gidoigile eta ekoizleak jasoko dute beste ohorezko saria. Jaialdiko arduradunen hitzetan, «aitzindariak» izan ziren biak 80ko eta 90ko hamarkadetako Bizkaiko zineman, eta egindako lan horregatik omendu nahi ditu orain.
EMAKUMEAK ETA EUSKARA
1974an eman zion Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak nazioarteko jaialdi kategoria Zinebiri, eta hasieratik izan ditu film laburrak nortasun ikur nagusi. Oscar sarietarako, BAFTA sarietarako eta Goya sarietarako kalifikatzaile izaten da Zinebin saritua izatea egun, eta, antolatzaileek emakumezko zinemagileekin duten konpromisoa ere kuantifikatu nahi izan dute aurten. Zehaztu dutenez, proiektatuko diren lanen erdiak baino gehiago dira emakumeek zuzendutakoak. Horrez gainera, euskarazko azpidatziekin proiektatuko dituzte jaialdiko lan guztiak.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189676/konfinamenduan-eta-uneko-tresnekin-sortutako-host-filma-gailendu-da-fant-jaialdian.htm
|
Kultura
|
Konfinamenduan eta uneko tresnekin sortutako 'Host' filma gailendu da Fant jaialdian
|
N'cee Van Heerde-en 'O.I.' film laburra eta Imanol Ortizen 'Moda' ere saritu dituzte.
|
Konfinamenduan eta uneko tresnekin sortutako 'Host' filma gailendu da Fant jaialdian. N'cee Van Heerde-en 'O.I.' film laburra eta Imanol Ortizen 'Moda' ere saritu dituzte.
|
Konfinamendu betean eta bideo deiak egiteko Zoom izeneko aplikazioa baliatuz grabatu zuen Rob Savage zinemagileak Host filma. Beldurrezko film klasiko baten elementuak ditu lanak, baina erabat garaikidea da hori kontatzeko darabilen tresneria, eta, hain zuzen, lan horri eman dio Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren epaimahaiak jaialdiko film luzerik onenaren saria. «Bizi dugun egoera berrira egokitzen jakiteagatik» eman diote saria, «online izua asmatzeagatik eta oso film fresko eta dibertigarria sortzeagatik». Filmak sorburu izan duen egoera pandemikoa «ahaztarazten» lagun dezakeela ere gehitu dute. 3.500 euro jasoko ditu Savagek saritzat. Gaur jakinarazi palmaresa, eta 19:00etan egingo dute itxiera ekitaldia Azkuna Zentroan. Ryan Spindell zuzendariaren The Mortuary Collection filma proiektatuko dute ondoren.
N'cee Van Heerder zinemagilearen O.I. fikziozko lan laburrak jaso du jaialdiko pelikula laburrik onenaren saria, eta haren argumentu, antzezpen eta eragiten duen hausnarketa nabarmendu ditu epaimahaiak. Imanol Ortiz zinemagilearen Moda fikziozko lanak jaso du Euskal Film Labur Onenaren saria. Publikoak, berriz, Suso Imbernó eta Juanjo Moscardóren Maldita lan laburra eta Miguel Llansóren Jesus Shows You The Way To The Highway film luzea saritu ditu. Zuzendari Berritzaileenaren Saria ere jaso du Llansók lan horregatik. Horrez gainera, Euskal Gidoigileen Elkarteak Boy meets gun filmari eman dio Soil Ofizialeko Film Onenaren Saria. Panorama Fantastikoa izeneko sailari dagokionez, Iñaki Sanchez Arrietak zuzendutako Zerø film luzea eta David Muñozek eta Adrian Cardonak zuzendutako La Última Navidad del Universo laburra ere saritu ditu epaimahaiak.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189677/euskarak-zein-funtzio-ditu-industria-eleanitzean.htm
|
albisteak
|
Euskarak zein funtzio ditu industria eleanitzean?
|
11 hizkuntza hitz egiten dira Fagor Taldean eta euskarak komunikaziorako funtzio zehatzak ditu.
|
Euskarak zein funtzio ditu industria eleanitzean?. 11 hizkuntza hitz egiten dira Fagor Taldean eta euskarak komunikaziorako funtzio zehatzak ditu.
|
Lanaren bitartez onura ekonomikoa eta soziala sortzen aintzindaria izan da Fagor Taldea. Industria alorreko Euskal Herriko kooperatiba talde handienean euskarak egin duen bidea horren erakusle da. Ulermena lantzeko langileei eskaintzen zitzaizkien euskara eskolak ziren duela 20 urte protagonista. Euskaraz funtzionatzen duten guneak berariaz babestu eta zabaltzea eta euskarak egin duen ibilbidea alor sozialeko beste lanketekin bateragarri eta baliagarri izatea dira, berriz, oraingo lanketa nagusiak.
Hezkuntza alorrak talentu eleanitzak sortzeko egin duen apustuak garapen naturala du, egun, Fagor Taldeko kooperatibetan. Izan ere, bileraren nondik norakoaren arabera, ingelesez, alemanez, gaztelaniaz edo euskaraz egingo delako. Landu beharreko edukiak eta, batik bat, azken hartzaileak markatuko du hizkuntzaren erabilera. Bertan landuko den edukiaren eta dokumentuaren azken hartzailea estatubatuarra bada, ingelesa izango da sortze hizkuntza, bezero orientazioa tarteko, bezeroak geroz eta parte hartze handiagoa duelako prozesu horretan guztian. Aldiz, arduradunen jarraipen bilera bada, bilera euskaraz izatea bultzatuko da.
Euskarari komunikaziorako funtzio zehatzak aitortu zaizkio horretarako. Taldea eta kooperatiben arteko nahiz kooperatiba eta bazkideen arteko komunikaziorako hizkuntza nagusia, esaterako, euskara da. Horrenbestez, Taldeko langileen %65ek, adibidez, euskara hutsean jasotzen ditu bere kooperatibako jakinarazpenak. Euskaraz egiten dira, halaber, Talde mailako nahiz kooperatibaz kooperatibako bilera asko eta asko.
Leire Okarantza Fagor Taldeko gestio sozialeko arduradunak argi du: «Aniztasunaren kudeaketaren baitan hizkuntzen kudeaketa profesionala egitea dagokigu eta lanketa horretan tokiko hizkuntzak eta hizkuntza nagusituen funtzio komunikatiboak zehaztu egin behar dira». Bere esanetan, lanpostuen ezaugarrien araberako profilak bultzatu eta bilatzen dira. Baita hizkuntzei dagokionez ere. «Lanpostu bakoitzak dituen funtzio komunikatiboen arabera, hizkuntza eskakizun zehatzak ditu ingelesari, alemanari, gaztelaniari edo euskarari dagokionez».
Iraunkortasun ekonomikoa, ingurumen eta soziala, tartean euskararena, ditu helburu Fagor Taldeak eta berariazko lanketa egiten ari da alor horietan, besteak beste, Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako onartutako 2030eko agendako helburuak aintzat hartuta. Esaterako, Debagoiena 2030 egitasmoko eragile aktiboa da. Leire Okarantzak oso argi du: «Iraunkortasunaren kudeaketa helburu, hainbat lanketa egiten ari gara Fagor Taldean eta euskarak urte hauetan guztietan egin duen bidea oso lagungarri zaigu lanketa horien norabidea zehazteko. Halaber, lanketa horietako komunikaziorako hizkuntza nagusia euskara izan behar dela ere argi dugu, lan talde ezberdinek elkarri begiratuz eta elkarrengan eraginez lan esparru guztiak eraginkorrago izatea lortuko dugulako».
Bide horretan, azaroak 20 eta abenduak 4 artean egingo den Euskaraldia ariketa ere lagungarri izango dela aitortu du: «Euskaraldiko ariketak jada jatorri ezberdinetako lankideen arteko elkarlana indartu du. Halaber, une berezi eta gogor hauetan ezinbestekoa den industria alorraren, alor sozialaren eta instituzionalaren arteko elkarlana sustatu du eta, gainera, euskal hiztunen aktibazioa bultzatuko du. Gu oso aktiboki ari gara lanean».
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.fagor.eus
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189678/1350-euroko-isuna-ezarri-diote-gizon-bati-bi-umeri-eraso-egiteagatik.htm
|
Gizartea
|
1.350 euroko isuna ezarri diote gizon bati bi umeri eraso egiteagatik
|
Futbol entrenatzailea zen gizonezkoa, eta 10 urteko bi umeri ipurdian eta zakilean jotzeagatik zigortu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Auzitegiak ez du sexu abusutzat hartu gertaturikoa, «indarkeria arin» gisa baizik.
|
1.350 euroko isuna ezarri diote gizon bati bi umeri eraso egiteagatik. Futbol entrenatzailea zen gizonezkoa, eta 10 urteko bi umeri ipurdian eta zakilean jotzeagatik zigortu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Auzitegiak ez du sexu abusutzat hartu gertaturikoa, «indarkeria arin» gisa baizik.
|
Nafarroako Auzitegi Nagusiak 44 urteko gizonezko bat zigortu du 10 urteko bi umeri «tratu umiliagarria» emateagatik. Bi umeen futbol entrenatzailea zen gizonezkoa, eta entrenamenduaren ondoren dutxan biluzik zeudela baliatzen zuen bi umeei eraso egiteko, haurrei «presa sartzeko aitzakiapean», auzitegiaren arabera. Auzitegiak zehaztu du gizonezkoak «zakilean eta ipurdian kolpeak» ematen zizkiela bi umeei eskuko hatzekin.
Nafarroako Auzitegi Nagusiko fiskaltzak 16 urtez beherakoen aurkako sexu abusutzat hartu zuen hasieran auzia, baina azkenean «indarkeria arin» gisa kalifikatu du gertaturikoa, eta «tratu umiliagarritzat» erasoa. Irailaren 2an egitekoa zen auzia, baina fiskaltzaren eta defentsaren artean akordioa eginda, 1.350 euroko isuna jarri diote gizonezkoari.
Erasotzaileak 300 euroko kalte ordaina eman beharko dio ume bakoitzari, «kalte moralagatik», eta sei hilabetez ezingo du umeengandik 200 metrora hurbildu, ezta haiekin komunikatu ere.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189679/trapero-mossos-desquadraren-buru-izango-da-berriz.htm
|
Mundua
|
Trapero Mossos d'Esquadraren buru izango da berriz
|
Miquel Samper Kataluniako Barne kontseilariaren eskaintza onartu du, eta bihar bilduko da Poliziaren kupularekin.
|
Trapero Mossos d'Esquadraren buru izango da berriz. Miquel Samper Kataluniako Barne kontseilariaren eskaintza onartu du, eta bihar bilduko da Poliziaren kupularekin.
|
Ia hiru urteren ondoren, Espainiako Gobernuak kargugabetu zuen postura itzuliko da Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadra Kataluniako Poliziaren buru izandakoa. Miquel Samper Barne kontseilariak ardura horretara itzultzeko eskaintza egin dio, eta baietz erantzun dio Traperok.
Polizia agintari ohia sedizio eta desobedientzia delituengatik epaitu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, Kataluniako autodeterminazio erreferenduma egin ahal izateko buruzagi independentistekin elkarlanean aritzea egotzita. Joan den hilean, errugabea zela ebatzi zuen auzitegiak.
Auzitegi Nazionalaren epaia ez dator bat Espainiako Auzitegi Gorenak 2019ko urriaren 14an bederatzi buruzagi independentistaren aurkako epaian jasotakoarekin. Auzitegi Gorenak frogatutzat jo zuen Trapero eta Generalitateko orduko zenbait buruzagi elkarlanean aritu zirela, Espainiako agintari judizialen esandakoari entzungor eginez, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma ahalbidetzeko helburuarekin.
Trapero 2017ko urriaren amaieran kargugabetu zuen Espainiako Gobernuak, 155. artikuluaren bidez.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189680/parisek-esan-du-konfinamenduak-bere-horretan-jarraituko-duela.htm
|
Gizartea
|
Parisek esan du konfinamenduak bere horretan jarraituko duela
|
Ipar Euskal Herriak orain dela bi aste ezarritako arauen pean jarraitu beharko du oraindik ere, beste bi astean behintzat
|
Parisek esan du konfinamenduak bere horretan jarraituko duela. Ipar Euskal Herriak orain dela bi aste ezarritako arauen pean jarraitu beharko du oraindik ere, beste bi astean behintzat
|
Jean Castex Frantziako lehen ministroak prentsaren aurreko agerraldia egin du gaur arratsaldean; hamabost egun dira konfinamendua ezarri zutenetik, eta neurriek bere horretan jarraituko dutela esan du. Ipar Euskal Herrian, beraz, konfinamendu neurri zorrotzekin jarraituko dute. Frantziako Gobernuko hainbat agintarirekin batera egin du agerraldia, eta orain arte hartutako neurrien «koherentzia» defendatu du.«Arduragabea litzateke konfinamendua arintzea orain», argudiatu du. Hamabost egunez segituko dute neurriek: dendek eta ostatuek hetsirik segitu beharko dute, beraz.
Langabezia saria ukaiteko eskubidea bukatzen ari zaienei, luzatuko dietela iragarri du Castexek; konfinamenduak irauten duen bitarterako neurria izango da. Bide batez, konfinamendua errespetatzen ez dutenak zigortzeko kontrolak areagotzeko eskatu dio Castexek, Gerald Darmanin Frantziako Gobernuko Barne minsitroari. Horretarako, halaber, polizia gehiago ezartzea galdegin dio.
Suspertze zerbitzuan ospitaleratuak diren paziente kopuruak behera egiten badu datorren astean, denda batzuk irekitzeko erabakia hartuko du Frantziako Gobernuak. Hemendik bi astera hartuko lukete erabakia, ahal izanez gero. Ostatuak berriz, «epe luzeago baterako» hetsiak izanen direla gehitu zuen.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189681/lege-leun-bat-gatazkak-konpontzeko.htm
|
Politika
|
«Lege leun» bat gatazkak konpontzeko
|
Burujabetza gatazkak onbideratzeko osagaiez gogoetatu dute aditu ugarik. Praktika egokiak biltzeko kode baten oinarriak landu dituzte, eta bihar aurkeztuko.
|
«Lege leun» bat gatazkak konpontzeko. Burujabetza gatazkak onbideratzeko osagaiez gogoetatu dute aditu ugarik. Praktika egokiak biltzeko kode baten oinarriak landu dituzte, eta bihar aurkeztuko.
|
Zer dira lurralde burujabetza gatazkak eta zeintzuk izan daitezke horiek konpontzeko osagaiak? Irtenbidean parte hartu behar al dute Europako Batasuneko instituzioek, eta nola? Zer mekanismo dituzte horretarako? Galdera horiei politika zientzietatik, zuzenbidetik eta filosofiaren ikuspegitik erantzuten ahalegindu dira nazioarteko irakasle ugari, Subiranotasun gatazkak Europan: konponbiderako oinarriak jardunaldien bigarren saioan. Besteak beste, saioan zehar eztabaidatu dute Eusko Ikaskuntzaren eta Ikerketa Katalanen Institutuaren ekimenez burujabetza gatazkak konpontzeko sustatutako praktika onen kodearen beharraz eta ezaugarriez. Bihar aurkeztuko dute kode horren oinarria.
Adituak bat datoz Europako instituzioek nolabaiteko parte hartzea izan behar dutela gatazka horien konponbidean, eta praktika onen kode bat tresna egokia izan daitekeela nazioartean irizpide partekatu batzuk ezartzeko. Batez ere, bi gogoeta nagusitu dira: Europaren rolari buruzkoa bat eta, sakonean, erabakitzeko eskubidearen eta mekanismoen egokitasunari edo zilegitasunaren ingurukoa bestea, horretarako eskubidea duen subjektuaz eztabaidatzearekin batera.
Filosofia juridikoaren ikuspegitik, Costanza Margiotta Padovako Unibertsitateko irakasleak beharrezko jo du Europako erakundeek aintzat hartzea «barne zabalkundearen» aukera, estatu independente bat osatu nahi dutenek jada badutelako europar herritartasuna eta azken urteetako mugimendu independentista indartsuenek, Eskoziakoak eta Kataluniakoak, beren burua europazaletzat dutelako: «Barne zabalkundea aitortu beharko litzateke herritar europarren narratiba indartzeko, estatuena sustatu beharrean». Horrek Europako instituzioen «federalizazio dinamika» bat abiatu lezake, lurralde gatazkak «leundu» ditzakeena.
Narratibaz mintzatu da Eli- senda CasanÌÂas-Adam Edinburgoko Unibertsitateko ikerlaria ere: «Arrakala izugarria gertatzen ari da EBren esparru juridikoan, eta kalte egiten hasi da erakunde eta estatu kideen arteko kolaborazioan». Zergatik hutsune edo arrakala hori? Narratibarengatik, Ca- sanÌÂas-Adamen hitzetan: «EB nazioz gaindiko ente gisa aurkezten da, eta narratiban sartzen dira giza eskubideen balioa eta herritarren batasuna. EBk, ordea, «estatuen batasun gisa funtzionatzen» jarraitzen du, eta, CasanÌÂas-Adamen esanetan, ez du erantzun juridikorik eskaini ezta «printzipio demokratikoak urratu direnean» ere: «Ondorioa da estatu kideen demokraziaren higadura». Horregatik uste du EBren esparruren batek zehaztu behar duela horrelako auzien aurrean zer prozedura jarraitu.
Ildo berean mintzatu da Nikos Skoutaris East Anglia Unibertsitateko irakaslea; hura ere esku hartze europarraren aldekoa da, EB «bake plan» gisa sortu zelako: «EBk baliabide sorta bat eduki beharko luke, eta baliabide gehiago dauzka mugetatik kanpoko gatazketan parte hartzeko barruetan parte hartzeko baino». Gogorarazi du, ordea, estatuak direla EBren itunen jabeak, eta, beraz, baliabide «mugatuak» dauzkala estatuen burujabetza murriztu dezakeen pausorik emateko. Izan dezake rol bat, halere, Skoutarisen iritziz: «Zipreri eta Ipar Irlandari begiratuta, EBren ekarpenik garrantzitsuenetakoa ez da izan negoziatzaile bilakatzea, paradigma bat sortzea baizik: nola aritu lankidetzan; nola partekatu subiranotasuna. Soft law edo lege leuna».
Horixe izan da eguneko kontzeptu protagonistetako bat, bihar aurkeztuko duten kodeari aieru egiteko balio izan zuena: jakinik estatuek ez dutela onartuko legeria idatzirik beren burujabetzaren aurka, zer ibilbide izan dezakeen gatazken konponbiderako jardunbide egokien kode batek, horretan gutxieneko printzipio politiko batzuk jasota. «Kode honek lagunduko lieke erakundeei jaki- teko zer proba pasatu behar dituzten, eta estatuek proba demokratikoak bete dituzten gatazka bat konpontzeko. Oztopo juridikoak egonda ere, badago espazio bat EBk esku hartze aktiboa izateko. Kodeak ekarpen izugarria egin ahal izango dio».
Galdeketa baino gehiago
Beste eztabaida nagusietako baten ardatza erreferenduma izan da; haren egokitasuna mekanismo gisa, eta hura osatu beharra. Francesco Palermo Veronako Unibertsitateko irakasleak ohartarazi du, ikuspegi juridiko huts batetik, gatazka bat konpontzeko alternatiba bakarra lege prozedurak ezartzea dela, eta horretan ari direla gero eta konstituzio gehiago. Haatik, uste du erreferenduma «beharrezkoa» dela, «baina ez nahikoa», galdeketa bera «binarioa» eta, horrela, «sinplista» izan daitekeelako. Hori zuzentzeko, proposatu du «botere orekak» ezartzea, gehiengo indartuak eskatzea, erreferendum bakarra baino gehiago egitea edo erreferenduma erabakitzeko prozesuan beste pauso batzuekin osatzea kasu.
Nikolas Levrat Genevako Unibertsitateko ikerlariak, ordea, tai gabe babestu du galdeketen mekanismoa, argudiatuta horiek direla herritarren nahia ezagutzeko tresnarik egokiena. Bat dator Matt Qvortrup Coventry Unibertsitateko irakaslea: «Erreferenduma berez ezin da legez kanpokoa izan, bide bat delako jen- dearen nahia azaleratzeko. Demokrazia dugu iritzi ezberdinak entzunaraz ditzakegulako. Praktika demokratiko ona da, aitortu behar da».
Arratsean, autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen zilegitasuna izan dute hizpide. Alain G. Gagnon Montrealgo Quebeceko Unibertsitateko irakasleak ukatu egin du legezkotasunetik kanpo zilegitasunik ez dagoen ustea, eta erantsi du, Espainiaren kasuan, «fundamentalismo konstituzionalaz» jokatu izan duela Auzitegi Konstituzionalak, konstituzioa «zilegitasun iturri bakar» gisa jota. Jorge Cagiao Tourseko Unibertsitateko irakasleak, berriz, argudiatu du estatu berrien sorrera zilegi dela estatu demokratikoen testuinguruan ere; izan ere, gutxiengoak gehiengo bihurtzeko «promesak» egonkortasuna ematen die sistema politikoei, baina promesa hori «ezin da bete» gutxiengo nazionalen kasuan.
|
2020-11-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/189682/urtarrilaren-7an-emango-dute-mikel-barriosen-auziaren-epaia.htm
|
Politika
|
Urtarrilaren 7an emango dute Mikel Barriosen auziaren epaia
|
Gaur egin da auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian, eta prokuradoreak sei urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat.
|
Urtarrilaren 7an emango dute Mikel Barriosen auziaren epaia. Gaur egin da auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian, eta prokuradoreak sei urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat.
|
Auzitegi Korrekzionalak ekainean zigortu zuen Mikel Barrios, bost urteko espetxe zigorrera, baina defentsak ebazpenaren aurka egin zuen. Gaur egin dute auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian, eta urtarrilaren 7an emango du ebazpenaren berri. Prokuradoreak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Barriosentzat, baita hamar urtez Frantziaren menpeko lurretan egoteko debekua eta Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuan sartzea ere.
Defentsak prokuradorearen zigor eskaeren aurka egin du, bai espetxe urteei dagokienez, bai Frantziako Estatuan egoteko debekuari dagokionez ere, Itsasun (Lapurdi) bizi baita.
Gaurko saioan Jean-Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariak deklaratu du, Barriosen defentsak deituta. Lehen aldia da halako epaiketa batean hitz hartzen duena, eta euskal gizarteak bakearen alde eginiko pausoen berri eman du. Testigu gisa deklaratu du Jean Pierre Massias gatazken konponbidean adituak ere.
Barrios 2017an atxilotu zuten, Berlinen, Frantziak haren aurka ezarritako euroagindua baliatuta. Orduan, Osnyko (Frantzia) kartzelan espetxeratu zuten, eta urtebete geroago aske utzi, baldintzapean. Ekainean, ordea, berriz sartu zuten presondegian, bost urteko kartzela zigorrera kondenatu ostean. Aske da, baina, urriaren 7tik, kontrol judizialpean.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189712/trump-ez-da-hauteskundeen-emaitzaz-mintzatu-jendaurreko-lehen-agerraldian.htm
|
Mundua
|
Trump ez da hauteskundeen emaitzaz mintzatu jendaurreko lehen agerraldian
|
Hauteskundeak egin eta hamar egunera prentsaurreko bat eman du, Etxe Zurian. «Zeinek daki zein administrazio izango den etorkizunean? Denborak esango du», adierazi du, COVID-19ari aurre egiteko asmoez hitz egiten ari zela.
|
Trump ez da hauteskundeen emaitzaz mintzatu jendaurreko lehen agerraldian. Hauteskundeak egin eta hamar egunera prentsaurreko bat eman du, Etxe Zurian. «Zeinek daki zein administrazio izango den etorkizunean? Denborak esango du», adierazi du, COVID-19ari aurre egiteko asmoez hitz egiten ari zela.
|
Donald Trump AEBetako presidenteak lehenengo agerraldia egin du presidentetzarako hauteskundeak egin zirenetik. Hamar egun igaro dira. Etxe Zurian prentsaurreko bat eman du, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko gobernuak dituen asmoez. Joe Biden hautagai demokrataren garaipena onartuko duen ala ez, ez du argitu. «Administrazio honek ez du itxialdirik egingo. Etorkizunean gertatzen dena gertatzen dela ere —zeinek daki zein administrazio izango den etorkizunean? Denborak esango du—, administrazio honek ez duela itxialdirik egingo esan diezazuket». Adierazpen horiek izan dira erreferentziarik argiena hauteskunde ondorengo panoramari.
Kostata, baina ari dira heltzen AEBetako hauteskundeetako azken emaitzak. Gaur jakin da Arizonako emaitza: Joe Biden AEBetako presidente berria izango dena gailendu da han ere, eta demokratak izango dira Arizonako 11 ordezkariak. Larri gailendu da Biden, 0,36 puntuko aldearekin, hau da, 11.000 botogatik —3,3 milioi lagunek bozkatu dute Arizonan—.
Komunikabide batzuek hauteskunde gauen bertan eman zioten Arizona Bideni, baina, bi hautagaien arteko tarte txikia zela eta, ez izan da emaitza baieztatu gaur arte. Orain, Arizonako 11 ordezkariekin, 290 ditu Bidenek; joan den igandean eskuratu zituen presidente izateko beharrezkoak diren 270ak.
Oraindik badira behin betiko emaitzak eman ez dituzten estatu batzuk. Georgian ere demokrata gailenduko dela dirudi, tartea —Arizonan bezala— oso txikia den arren: 0,29 puntukoa, 12.000 botokoa. Ipar Karolina, ordea, Donald Trumpentzat izango dela dirudi, %1,3ko aldea baitu bere alde. Gauzak hala, eta aurreikuspenetan oinarrituta, 306 ordezkarirekin amaituko luke Bidenek, eta 232rekin Trumpek.
Estatu errepublikanoa
1996tik Arizonan gailendu den lehen demokrata bilakatu da Biden. Orduan Bill Clintonek eskuratu zuen garaipena, baina, datuek erakusten duten moduan, salbuespena izan zen: Clintonen aurretik, Harry Truman zen Arizonan gailendu zen azken hautagai demokrata, 1948an.
Bi dira, nagusiki, Bidenek Arizonan irabazi izana azaltzen duten arrazoiak. Batetik, azken urteetan demokratek estatuan egin duten lana Mexikotik joandako etorkinekin, haiek erregistratuz eta politikara gerturatuz; gaur egun, Arizonan bozka dezaketenen %23 jatorri latinoamerikarrekoak dira, 1,2 milioi lagun.
Horrez gain, Arizonan indarra hartu dute Bidenen alde egin duten errepublikanoek. John McCain senataria politikari maitatua da han, eta Trumpek hari zuzendutako irainek errepublikanoen zati bat bere aurka jartzea eragin zuten. Kanpaina osoan ikusi ahal izan dira «errepublikanoak Bidenekin» zioten kartelak estatuan zehar.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189714/laquobetikoa-egiteko-badaraquo-eh-bilduk-ez-ditu-babestuko-jaurlaritzaren-aurrekontuak.htm
|
Politika
|
«Betikoa egiteko bada», EH Bilduk ez ditu babestuko Jaurlaritzaren aurrekontuak
|
Maddalen Iriarte koalizio abertzalearen bozeramaileak esan du pandemia egoera betean dirua ezin dela orain arte moduan inbertitu. Urkulluk, bestalde, Elkarrekin-Podemosi eskua luzatu dio legebiltzarrean, iragan aurrekontuak babestu zituen moduan aurtengoak ere babes ditzan.
|
«Betikoa egiteko bada», EH Bilduk ez ditu babestuko Jaurlaritzaren aurrekontuak. Maddalen Iriarte koalizio abertzalearen bozeramaileak esan du pandemia egoera betean dirua ezin dela orain arte moduan inbertitu. Urkulluk, bestalde, Elkarrekin-Podemosi eskua luzatu dio legebiltzarrean, iragan aurrekontuak babestu zituen moduan aurtengoak ere babes ditzan.
|
Gobernuak aurrekontuen negoziazio betean sartuta daude. Eusko Jaurlaritzak aise aterako ditu bereak aurrera EAJren eta PSE-EEren gehiengoarekin, baina Jaurlaritzatik azaldu dute aurrekontuen gaineko «akordio zabala» lortzea dela euren asmoa. Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak gaur adierazi du «lehengoari eusteko bada» EH Bildu ez dela egongo aurrekontuen akordioan. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, berriz, Miren Gorrotxategi Elkarrekin-Podemoseko bozeramaileari luzatu dio eskua, aurreko legealdian egin zuten moduan oraingoan ere aurrekontuak babes ditzan.
EH Bilduk uste du koronabirusak eragindako egoera batean ezin direla orain arteko formulak baliatu aurrekontuak egiteko: «Betikoa egiteak betiko lekura eramango gaitu». EH Bilduk beste leku batera joan nahi duela azaldu du, «herritarrak erdigunean jarri eta babesteko».
Uste du herria ataka larrian dagoela, eta ataka horretatik beharrezkoak diren inbertsio publikoak eginez atera ahal izango dela. «Ezin da betiko lekuetan eta beti bezala inbertitu diru publikoa», azpimarratu du Iriartek. Hortaz, diru publikoa herritarren gehiengoaren interesak babestera bideratu behar dela nabarmendu du. «Hori da gure lehentasun politikoa eta hori da beti defendatu duguna, aurrekontuen gaineko eztabaidan ere bai».
Iriartek EH Bilduk antolatu dituen nazioarteko jardunaldi batzuen sarreran egin ditu adierazpenok. Klima larrialdiari erantzuteko online jardunaldiak ondo ditu koalizioak.
Miren Gorrotxategik Eusko Legebiltzarreko kontrol saio batean egindako galderari erantzunez, berriz, Iñigo Urkulluk Elkarrekin-Podemosi eskaini dio jarraipena ematea aurreko legealdian lortutako aurrekontu akordioari. Gorrotxategik galdetu dio ea zer aukera ikusten duen Jaurlaritzak «zaintzaren krisia eta bizitza duina bermatzeko» iragan astean Podemosek egindako proposamena onartzeko. Urkulluk erantzun dio badagoela aurrekontu bat Podemosek babestutakoa, zeinetan «489 milioi gehiago txertatu diren osasunean, 138 hezkuntzan eta 107 babes sozialean». Urkulluk eskua luzatu dio jarraipena ematera hurrengo legealdian ere: «Aurrekontu sozial eta eraginkor bati jarraipena emateko aukera daukagu. Lau eurotik hiru politika sozialetara eta gehien behar duten pertsonetara bideratuta dago. Berresten dugu gure eskaintza ireki eta leiala aurrekontuetarako akordioari jarraipena emateko».
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189715/marokoko-armada-guergueraten-sartu-da-fronte-polisarioaren-blokeoa-hausteko.htm
|
Mundua
|
Marokoko armada Guergueraten sartu da, Fronte Polisarioaren blokeoa hausteko
|
Rabatek su-etena urratu duela ohartarazi dio Fronte Polisarioak NBEri. Mendebaldeko Saharako manifestariek Guerguerateko errepidea itxi dute hiru astez, autodeterminazio erreferendum bat exijitzeko
|
Marokoko armada Guergueraten sartu da, Fronte Polisarioaren blokeoa hausteko. Rabatek su-etena urratu duela ohartarazi dio Fronte Polisarioak NBEri. Mendebaldeko Saharako manifestariek Guerguerateko errepidea itxi dute hiru astez, autodeterminazio erreferendum bat exijitzeko
|
Marokoren eta Mendebaldeko Sahararen arteko tentsioak gora egin du Guergueraten, herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan. Rabatek armada bidali du eskualde desmilitarizatu horretara, dozenaka manifestari sahararrek urriaren 21ean ezarri zuten garraio blokeoa desegitera. Protestan, inguruko errepide bakarra moztu zuten, egunean ehun kamioi baino gehiagok zeharkatu ohi dutena.
Marokoko Atzerri Ministerioaren iritziz, estatuak «beharrezko denbora tartea» eman die NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiari eta Minurso Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioari blokeoa desegiteko. Horien ahaleginak ezerezean gelditu direla adierazi du, eta, beraz, neurriak hartzea erabaki duela, «nazioarteko legediarekin bat».
Marokoko Gobernuaren esanetan, armadak ez du eraso egiteko asmorik. «Helburua da herritar zibilekiko kontaktu oro saihestea, eta armak ez erabiltzea defentsa zilegirako ez bada». Errepide mozketa Fronte Polisarioaren «probokazio larri eta onartezina» da, Rabaten ustez. Hori dela eta, Marokoko armadak korridore bat zabalduko duela iragarri du, kamioien eta gainerako garraioen joan-etorriari bide emateko.
Bere buruaren defentsan jarduteko eskubidea aldarrikatu du Fronte Polisarioak ere, eta «erasoari erantzuten hasi» dela jakinarazi du, ohar bidez. Brahim Ghali Polisarioko buruak eskutitz bat idatzi zion, bestalde, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiari. «Marokoko indarren operazio militarra su-etenaren kontrako erasoa eta urratze argia da. Nazio Batuek eta Segurtasun Kontseiluak irmoki gaitzetsi beharko lukete».
Fronte Polisarioak Marokoko armada Guergueraten sartu zela salatu zuen joan den astelehenean, eta Marokok eraso eginez gero su-etena arriskuan legokeela ohartarazi zuen. «Era baketsuan» protestan ari ziren manifestariei «eraso» eginda, Rabati egotzi zion horrek ekar ditzakeen «ondorio arriskutsuen ardura».
Manifestari sahararrek orain hiru aste hasi zuten blokeoa legez kanpokotzat jotzen duten Guerguerateko igarobidean, Minursori Mendebaldeko Sahararako autodeterminazio erreferendum bat antolatu dezala eskatzeko. NBEren misioa 1991an eratu zen helburu horrekin eta su-etena zaintzeko egitekoarekin.
Mendebaldeko Saharak eta Marokok urte berean sinatu zuten su-etenaren arabera, bi herrialdeek debekatua dute Guerguerateko eskualdean militarrak sartzea. Itun hori urratzea leporatu diote hainbatetan batak besteari.
Misioaren berritzea
NBEren Segurtasun Kontseiluak Mendebaldeko Sahararako misioa berritu baino egun batzuk lehenago hasi zuten blokeoa sahararrek. Urriaren 30ean onartu zuen kontseiluak misioaren luzapena, AEBek aurkeztu zuten proposamen batekin. Ebazpenak bi abstentzio jaso zituen: Errusiarena eta Hego Afrikarena. Errusiaren iritziz, ez dio nahikoa pisu aitortzen herrialde okupatuaren autodeterminazio eskubideari. Washingtonek eta Berlinek, berriz, Sahara Mendebalderako NBEren ordezkari bat izendatzeko beharra nabarmendu zuten, haren hutsuneak aurrerapauso politikoak zailtzen dituela iritzita.
Horst Koler NBEren Sahararako aurreko ordezkariak dimisioa aurkeztu zuen iazko maiatzean, osasun arrazoiengatik. 2017ko abuztuan hartu zuen kargua, eta bi elkarrizketa mahai antolatu zituen, 2018ko abenduan eta iazko martxoan, Fronte Polisarioko, Marokoko, Aljeriako eta Mauritaniako ordezkariekin. Hain justu, Minursoren luzatzeak Kolerren lanari jarraipena emateko helburua izan behar duela esan zuten Segurtasun Kontseiluko hainbat kidek.
Fronte Polisarioak bere egitekoa amaitzeko exijitzen dio Minursori: autodeterminazio erreferendum bat antolatu dezala. Marokok, berriz, eskualde autonomo bat eratzea proposatzen du, eta Etxe Zuriaren babesa izan du horretan. Segurtasun Kontseiluan, proposamen «serioa, sinesgarria eta errealista» zela adierazi zuen AEBen ordezkariak.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189716/kutsatuen-kurbak-apur-bat-behera-egin-du-hegoaldean-1640-kasu.htm
|
Gizartea
|
Kutsatuen kurbak apur bat behera egin du Hegoaldean: 1.640 kasu
|
Birusa detektatzeko 20.581 test egin dituzte Hegoaldean, eta horietatik 1.640 dira positibo. Egun bakarrean gora egin dute positiboek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 1.420 atzeman dituzte. Nafarroak, berriz, beheranzko joerari eutsi dio: 220 positibo.
|
Kutsatuen kurbak apur bat behera egin du Hegoaldean: 1.640 kasu. Birusa detektatzeko 20.581 test egin dituzte Hegoaldean, eta horietatik 1.640 dira positibo. Egun bakarrean gora egin dute positiboek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 1.420 atzeman dituzte. Nafarroak, berriz, beheranzko joerari eutsi dio: 220 positibo.
|
Hego Euskal Herria kutsatze kopurua ezin apaldu dabil. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo birusa detektatzeko 20.581 test egin zituzten, eta 1.640 izan ziren positibo. Asteazkenean atzemandako positiboekin alderatuta, oso gutxi egin dute behera: hiru positibo gutxiago atzeman dira. Baina bada alderik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoeraren eta Nafarroako egoeraren artean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, hiru lurraldeetan 17.061 test egin ziren atzo, eta 1.420 izan ziren positiboak, bezperan baino 11 gehiago. Lurraldeen arabera, Araban 137 kasu atzeman ziren, Bizkaian 653, eta Gipuzkoan 69. Beste 11 positibo detektatu zituzten EAEtik kanpo bizi direnen artean. Hori bai, kutsatze tasak apur bat behera egin du: %8,3 da orain, eta asteazkenean %8,6 zen.
Nafarroak, aldiz, egonkortze faseari eusten dio, eta kutsatzeek apur bat behera egin dute azken orduetan: atzo, 3.520 PCR eta antigeno test egin zituzten, eta 220 positibo atzeman ziren, bezperan baino 18 gutxiago. Nafarroako Gobernuak gaur goizean eman du kutsatzeei buruzko datuen aurrerapena, et,a horren arabera, seigarren egunez jarraian, 200 positiboen inguruan daude kutsatze berriak, eta ez da 250 kasuen langa igaro. Asteazkenean, esaterako, 234 kasu atzeman ziren. Positiboen tasan ere ez da aldaketa handirik sumatu: %6,1 da. Aurreko egunarekin alderatuta, apur bat egin du gora: %6tik %6,2ra, hain justu.
Nafarroako Gobernuko osasun agintariek aurreratu dutenez, Bera izan da ostegunean kasu gehien detektatu zen udalerria: hamasei positibo atzeman ziren. Murchanten, berriz, 11 positibo atzeman dira. Bertan, intzidentzia tasa handia da, eta baheketa bat egin dute.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189717/gehiengo-zabala-lortu-du-suu-kyiren-alderdiak-eta-gobernu-berria-eratuko-du.htm
|
Mundua
|
Gehiengo zabala lortu du Suu Kyiren alderdiak, eta gobernu berria eratuko du
|
Bakearen Nobel saridunak indartu egin du lidergoa. NLD alderdi irabazleak «nazio batasunerako gobernua» eratuko duela agindu du.
|
Gehiengo zabala lortu du Suu Kyiren alderdiak, eta gobernu berria eratuko du. Bakearen Nobel saridunak indartu egin du lidergoa. NLD alderdi irabazleak «nazio batasunerako gobernua» eratuko duela agindu du.
|
Oraindik ez da amaitu joan den igandean Myanmarren egin ziren hauteskundeen boto zenbaketa, baina ofiziala da Aung San Suu Kyi Myanmarko Estatu kontseilariaren garaipena. Gobernua osatzeko beharrezkoa den diputatu kopurua gainditu du haren NLD Demokraziarako Liga Nazionala alderdiak. Gehiengo zabal izango du parlamentuan, eta bere lidergoa indartzea lortu du.
Hauteskunde Batzordeak jakinarazi duenez, NLDk 368 ordezkari lortu ditu dagoeneko erabakita dauden 434 eserlekuetarako. Gobernua osatu ahal izateko, 322 ordezkariren babesa da beharrezkoa.
Monywa Aung Shin NLDko bozeramaileak adierazi du «alde handiz» irabazi dutela, baina mezu barneratzailea eman du. «Nazio batasunerako gobernu bat osatzeko lan egin behar dugu». Elkarlanerako deia egin die herrialdeko 39 gutxiengo etnikoei.
Suu Kyik 2015ean hasi zuen agintaldia ilunduta gelditu da rohingyen kontrako genozidio salaketengatik. 2017an, etnia horretako herritarren kontrako errepresio kanpaina bat abiatu zuen Myanmarko armadak. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 25.000 hildako eta 725.000 desplazatu eragin zituen —gehienik Bangladeshera egin zuten ihes, eta miserian bizi dira han—. Nazioarteko Zigor Auzitegiak Myanmarren kontrako epaiketa hasi zuen iaz genozidioagatik, eta Suu Kyi Bakearen Nobel sariduna ari da estatuaren defentsa zuzentzen.
Horrek ez dio kalterik eragin hauteskundeetan. Estatu Kontseilariak babes are handiagoa jaso du, eta bere alderdiak beste inoren beharrik gabe osatuko du gobernu berria.
Dena den, boterea baldintzatuta egongo da militarren pisuarengatik. Armadak idatzitako konstituzioak jasotzen duenez —2008an onartu zuten—, parlamentu eserlekuen laurden bat militarrentzat gorde behar da legez. Horrek beto eskubidea ziurtatzen die konstituzioaren erreforma baten aurrean. Horrez gain, konstituzioak dio militarrak izan behar dutela Barne, Defentsa eta Mugetako ministroek.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189718/nazioarteko-jardunaldi-bat-egiten-ari-dira-klima-larrialdiaz.htm
|
Gizartea
|
Nazioarteko jardunaldi bat egiten ari dira klima larrialdiaz
|
Gaur eta bihar arituko dira, EH Bilduk antolatuta. Ekologia eta baliabide krisiaren «konplexutasunaz hitz egitea, eztabaidatzea eta ulertzea» da helburua. Internetez ikus daiteke, zuzenean.
|
Nazioarteko jardunaldi bat egiten ari dira klima larrialdiaz. Gaur eta bihar arituko dira, EH Bilduk antolatuta. Ekologia eta baliabide krisiaren «konplexutasunaz hitz egitea, eztabaidatzea eta ulertzea» da helburua. Internetez ikus daiteke, zuzenean.
|
«Klima larrialdia gure garaiko erronka historiko bihurtu da. Gaur egungo inertziari jarraituz gero, hondamenezko kalteak pairatuko ditugu». Ohartarazpen horrekin hasi da gaur Eraldatu ala Kolapsatu: Klima larrialdi garaietarako politika nazioarteko konferentzia. Gaur eta bihar artean, Euskal Herriko eta nazioarteko 21 adituk klima larrialdiaren hainbat aurpegi azalduko dituzte. Zuzenean ari dira ematen Internetez.
Klima larrialdiaren arazoa «gainkarga ekologikoarekin loturiko beste erronkekin berrelikatzen da, eta hainbat adierazletan piztu da argi gorria», azaldu dute antolatzaileek. Horien artean daude biodibertsitatea eta lurzoru emankorrak galtzea, energia eta mineral baliabideen agortzea, ur eskasia, kutsadura... Antolatzaileek salatu dutenez, «lazgarriak diren inpaktu sozioekologikoak nahi gabeko kanpo eraginak direlako ideia ezarri dute agintari eta eliteek». Baina energia eta materialen mugara iritsita, «ikusezina zena ikusgarri bihurtu da jadanik».
Egoeraren larriaz ohartarazteaz gain, konponbideak deskribatu nahi dituzte konferentzian. «Konponbideak eraldaketa sozioekologiko azkarra eta justua behar du, lurralde bizigarria, lurraren biokapazitatearen barruan txertatutako eredu ekonomiko bideragarria, eta oraingo eta etorkizuneko belaunaldien ongizatearen iraunkortasuna bermatzeko helburuarekin».
Gaurko lehenengo saioan (Larrialdi klimatikoa, icebergaren tontorra) aritu dira Alicia Valero Zaragozako Unibertsitateko doktore ingeniari kimikoa, Unai Pascual Klima Aldaketari Buruzko Ikerketa Zentroko (BC3) Ikerbasqueko ikertzailea, eta Joseba Azkarraga Etxegibel soziologoa.
12:15ean, Klimatik harago, ezegonkortasun orokorra eta zibilizazio-krisia saioa egingo dute Amaia P. Orozco ekonomialariak, Janaina Stronzake Brasilgo MST Lurrik Gabeko Mugimenduko kideak, Damien Thomson osasun publiko eta elikagaien segurtasuneko aholkulariak, eta Nick Buxton The Transnational Institute erakundeko komunikazio aholkulariak.
Arratsaldean beste bi saio egingo dituzte, eta, bihar, goizez. Arnaldo Otegiren hitzekin amaituko da jardunaldia.
|
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189719/euskarari-eman-dion-bulkada.htm
|
albisteak
|
Euskarari eman dion bulkada
|
Azken lau ikasturteotan, EHUk hainbat egitasmo jarri ditu martxan euskara indartzeko, eta emaitzak lortzen ari da.
|
Euskarari eman dion bulkada. Azken lau ikasturteotan, EHUk hainbat egitasmo jarri ditu martxan euskara indartzeko, eta emaitzak lortzen ari da.
|
Plan gidariak jarraibideak erakusteko sortu ohi dira. Euskal Herriko Unibertsitateak euskararen norabidea zehaztu duen Euskararen III. Plan Gidaria (2018/2022) diseinatu eta onartu zuen 2018ko abenduan, Nekane Balluerka 2017an errektore izendatu eta gero. Hamaika egitasmo sortu eta garatu ditu geroztik, helburu argi batekin: euskararen alde lan egitea.
Balluerka buru izan duen errektoretza taldearen xede nagusietako bat unibertsitateko eremu guztietan euskararen erabilera eta presentzia handitzea izan da. Horretarako, euskara hainbat eremutan zein egoeratan dagoen aztertu dute, eta erabilera handitzeko estrategiak landu. Estrategia horien artean dago Aktibatu izeneko programa: 2017-2018 ikasturtean abiatu zuten, eta 1.500 lagunek baino gehiagok parte hartu dute. Jon Zarate Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak azaldu duenez, «hizkuntza ohituren aldaketarako estrategiak garatuz, euskararekiko erantzukizunaren eta jokabideen hausnarketa bultzatuz eta taldean batera lan eginez, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea da helburua. Euskararen erabilera sustatzeko deialdia deritzoguna sortu genuen, eta EHUko edozein kolektibok hartu dezake parte».
Bigarren Euskaraldia dela eta, beste pauso bat eman dute: AktiBATU izeneko komunitate birtuala sortu dute, arigune edo talde izaera duen komunitate bat. Informazio ugari partekatzen dute: baliabideak, albisteak, prestakuntza saioak… 600 parte hartzaile baino gehiago ditu dagoeneko. Zaratek esan duenez, «helburua da olatu hau ez gelditzea, eta komunitate horrek Euskaraldiaren ostean ere martxan jarraitzea».
Erabileraren datu zehatzak ere lortu nahi izan dituzte. Batetik, herri administrazio gisa, administrazio eta zerbitzuetako langileek lan eremuan euskara zenbat erabiltzen duten neurtu dute, eta ikerketa horren ondorio nagusiak aztertzen ari dira. Ikerketako 1.774 langileen hiru laurdenak bere lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatu dute, plantillaren euskalduntzean EHUk egin duen esfortzuaren adierazgarri. Zaratek adierazi du ahozkoan dutela erronkarik handiena: «Lan harremanetan, batez ere bileretan, gaztelaniak pisu handiagoa dauka. Oraindik euskararen erabilera handitzeko tarte handia dago». Hala ere, EHU zerbitzua euskaraz ematen duen erakundea da, eta lan eremuan euskarak daraman bilakaerarekin positibo ageri dira langile gehienak.
Bestetik, ikasleengan ere jarri dute fokua. Eremu ez-formaletan euskara zenbat erabiltzen duten jakin nahi izan dute, Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean. Probintzia batetik bestera aldea dagoela azaldu du Zaratek, eta prozesuaren onurak nabarmendu ditu: «Gure ikasleak dira behatzaileak. Klusterreko adituak etortzen dira, eta neurketak egiteko prestatzen dituzte». formazioa
EHUk eskainitako gradu ia guztiak bere osotasunean euskaraz egin daitezke. Halaber, euskarazko eskaintzetan zeuden hutsuneei irtenbide bat ematen aritu dira. Medikuntzako graduko ospitaletako bigarren zikloan egin dute ahaleginik handiena: Gurutzetako, Basurtuko eta Donostiako unibertsitate-ospitaleetan euskaraz eskaintzen diren kredituen ehunekoa 20 puntu igotzea lortu dute, eta medikuntzako gradua ikasteko hizkuntzaren araberako deialdi bananduari esker, urtero 20-25 ikasle gehiago sartzen dira euskarazko lerroan: lehen, 110 ikasle sartzen ziren gutxi gorabehera euskarazko adarrean; orain, berriz, 140. Horrez gain, Galdakao-Usansolo Ospitalea atxiki dute EHUra, gradua osorik euskaraz ikasteko aukera bermatzeko. Era berean, azpimarragarria da Iparraldeko lizeoetatik unibertsitate ikasketak euskaraz egitera etorri nahi duten ikasleekin Balluerkaren taldeak egindako lana.
Graduondokoei dagokienez, UEU zentroa atxiki bihurtu dute; horri esker, euskaraz eta online Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra eskaintzen dute. Gainera, graduondoko euskarazko berezko tituluak hirukoiztu egin dituzte, eta 2020-2021 ikasturtean, Euskara Institutuaren gidaritzapean, euskara hutsean egin ahal den lehenengo berezko masterra eskaintzen ari da: Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak XXI. mendean. Euskarazko irakaskuntzaren goreneko maila lortzeko, irakasleen eta ikertzaileen hizkuntza prestakuntzarako plan berritzaile eta integral bat jarri dute abian. 2019-2020 ikasturtean, 250 irakasle-ikertzailetik gora aritu dira planeko hainbat programatan.
Hizkuntza corpusean ere aurrerapenak egin dituzte, eta lau ikasturte hauetan, testuliburu, bilduma, monografia eta aldizkari zientifikoak zenbatuz, ia 300 zenbaki eta 60 bat ikasmaterial argitaratu dituzte euskaraz.
Ikerketa eta dibulgazioa
Ikerketei dagokienez, tesietan jarri dute indarrik handiena. Euskarazko tesiek izugarrizko gorakada izan dute azken bi-hiru urteotan (%8tik %15era), eta erdiak baino gehiago nazioartekoak izan dira. Gainera, Zaratek azaldu duenez, erabaki estrategikoa izan da EHU Soziolinguistika Klusterreko Zuzendaritza Batzordean sartzea. Doktore euskaldunen datu-base bat ere abiatu dute, eta dagoeneko 700 doktorek inguruk eman dute izena —%50 emakumezkoak—.
Euskalgintza eta euskal kultura oinarri dituen komunitatea saretzeko, arloan erreferente diren Euskal Herriko 40 bat gizarte eta kultur eragile edo enpresarekin gauzatu dute elkarlana. «Elkarlan honetatik elikatuko dira EHUko ikasleak etorkizunean».
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189720/inflazioa-berriro-beherantz.htm
|
Ekonomia
|
Inflazioa, berriro beherantz
|
Prezioak iaz baino gutxiago garestitu dira urrian, eta inflazioa –%0,6ra heldu da.
|
Inflazioa, berriro beherantz. Prezioak iaz baino gutxiago garestitu dira urrian, eta inflazioa –%0,6ra heldu da.
|
Urria oso hilabete inflazionista izan ohi da; berez, prezioak gehien igotzen diren hilabetea izan ohi da. 2020a ez da salbuespena izan, KPI Kontsumoko Prezioen Indizea %0,6 handitu baita, kopururik handiena iazko urritik (+%1). Baina orduan baino gutxiago hazi direnez, urte arteko inflazioak berriro behera egin du, –%0,3tik –%0,6ra.
INEk banatzen dituen arlo gehienetan doaz prezioak behera, baina batez ere bi arlotan: etxeko gastuak eta garraioa. Edo, beste era batera esanda, argindarraren eta erregaien prezioa, bi horiek baitute pisu gehien arlo horietan.
Argindarra iaz baino merkeago dago, eta, gainera, iazko urrian garestitu egin zen, eta aurten, merkatu. Ondorioz, etxebizitza arloan prezioak %3,2 txikitu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5,8 Nafarroan.
Garraioa, berriz, %5,7 merkeago dago Nafarroan, eta %5 merkeago beste hiru lurraldeetan.
Inflazio negatiboa bultzatzen duen beste atal bat komunikazioena da: –%4tik gora azken urtean. Hor eragin handia du telefono eta Internet zerbitzuen merkatzeak.
Elikagaiak, ordea, %2 baino gehiago garestitu dira azken urtean, eta %1 inguru, berriz, arropak eta oinetakoak.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189721/huelvan-ere-bakartze-moduluetatik-atera-dituzte-euskal-presoak.htm
|
Politika
|
Huelvan ere bakartze moduluetatik atera dituzte euskal presoak
|
Etxerat-ek jakinarazi du orain arte bortz euskal preso zeudela bakartze moduluetan Andaluziako espetxe horretan: orain bakar bat ere ez. Soto del Realen oraindik preso bat dago halako modulu batean.
|
Huelvan ere bakartze moduluetatik atera dituzte euskal presoak. Etxerat-ek jakinarazi du orain arte bortz euskal preso zeudela bakartze moduluetan Andaluziako espetxe horretan: orain bakar bat ere ez. Soto del Realen oraindik preso bat dago halako modulu batean.
|
Joan den astean jakinarazi zuen Etxerat-ek Estremera, Kordoba eta Sevillako euskal presoak bakartze moduluetatik atera zituztela, eta orain eman du jakitera Huelvako bortz euskal presoak ere horietatik atera dituztela. Soto del Realen dagoen Jurdan Martitegi presoa da halako moduluetan gelditzen den euskal preso bakarra: «Hura ere bakartzetik ateratzeko eskatzen dugu», adierazi du presoen senideen elkarteak.
Etxerat-ek «positiboki» baloratu du berria, baina urrats gehiago galdegin ditu: «Erabakia pozgarria da, modulu horietatik kanpo bizi baldintzak hobeak baitira, baina berriz diogu Espetxe Zuzendaritza Nagusiak eginiko mugimenduak ez direla nahikoa». Gogoratu dute bigarren graduan beharko luketela euskal preso guztiek, eta horietatik «askok» aske behar luketela: «Oraindik ere gehienak lehenengo graduan daude, eta horrek ez du legezko ibilbidea egiteko aukerarik ematen».
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189722/bizkaian-kenkariak-izango-dira-garapen-jasangarriarekin-lerrokatutako-enpresentzat.htm
|
Ekonomia
|
Bizkaian kenkariak izango dira garapen jasangarriarekin lerrokatutako enpresentzat
|
Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriko Helburuekin bateratutako munduko lehen zerga sistema izan nahi du Bizkaiko Aldundiak, eta Mariana Mazzucatoren IIPP institutuarekin ari da proiektua lantzen. Lehen zerga egokitzapena maiatzerako onetsita eduki nahi du Unai Rementeriak.
|
Bizkaian kenkariak izango dira garapen jasangarriarekin lerrokatutako enpresentzat. Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriko Helburuekin bateratutako munduko lehen zerga sistema izan nahi du Bizkaiko Aldundiak, eta Mariana Mazzucatoren IIPP institutuarekin ari da proiektua lantzen. Lehen zerga egokitzapena maiatzerako onetsita eduki nahi du Unai Rementeriak.
|
Bizkaiak zergak egokitu eta pizgarriak eskainiko dizkie NBEren Garapen Jasangarri Helburuen alde jarduten duten zergadunei. Lehen egokitzapenean onura horiek batez ere enpresentzat izango direla aitortu du Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak, haiek direlako, neurri handi batean, halako inbertsioak egin ditzaketenak. Hala, garapen jasangarriko helburuekin bat aritzen diren enpresek kenkariak izango dituzte sozietate zergan.
Rementeriak gaur azaldu du nola hasi duten tributuen araudia moldatzeko prozedura. Maiatzerako onetsita egotea nahi duten moldaketarekin, pizgarri horiek atzerako eragina izango lukete, 2021. urte hasiera arte. Berez, asmoa da zergaren zenbatekoa ezartzerakoan garrantzia izan dezaketen elementu guztietan egitea aldaketak; zerga egitatearen definizioan, zerga oinarriaren edo likidagarria eratzerakoan, salbuespenetan, hobarietan, kenkarietan... Ez da zerga erreforma bat izango, Rementeriak azaldu baitu aspalditik iragarritako «erreforma hori ondoren» etorriko dela.
Rementeriarekin eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuarekin batera, gaurko aurkezpenean egon da Mariana Mazzucato ekonomista, Londrestik egindako bideokonferentzia baten bidez. Ekonomista italiar hori Londresko University Collegeko IIPP Institute for Innovation and Public Purpose institutuaren sortzaile eta burua da, eta ezaguna da, besteak beste, bere The entrepeneurial state liburuarengatik (Estatu ekintzailea). Bizkaiko Aldundiak hitzarmena dauka IIPP institutuarekin, garapen jasangarrirako helburuekin lerrokatuko litzatekeen munduko lehen zerga sistema abiatzeko.
Administrazio politikoaren, arlo pribatuaren eta gizartearen arteko elkarrekintzatik sortzen den balio publikoaren garrantzian eta estatuak berrikuntzan joka dezakeen rola aztertzen jarduten da lanean Mazzucatoren taldea. Gaur azaldu duenez, hain zuzen, «zerga politika erreminta egokia izan daiteke enpresak jasangarritasunera erakartzeko». Mazzucatoren aburuz, bide horretan doazen enpresak «saritzea» modu bat da ekonomia jasangarritasunerantz bideratzeko.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189723/burujabetza-auziak-konpontzeko-kode-baten-oinarriak-proposatu-dituzte.htm
|
Politika
|
Burujabetza auziak konpontzeko kode baten oinarriak proposatu dituzte
|
Eusko Ikaskuntzak eta Ikerketa Katalanen Institutuak antolatutako jardunaldien amaieran aurkeztu dute; nazioarteko 70 adituk baino gehiagok taxututako txostena da, eta hura Europako instituzioetara eramatea izango da xedea.
|
Burujabetza auziak konpontzeko kode baten oinarriak proposatu dituzte. Eusko Ikaskuntzak eta Ikerketa Katalanen Institutuak antolatutako jardunaldien amaieran aurkeztu dute; nazioarteko 70 adituk baino gehiagok taxututako txostena da, eta hura Europako instituzioetara eramatea izango da xedea.
|
Gaur amaitu dira Eusko Ikasuntzak eta Ikerketa Katalenen Institutuak antolatutako Burujabetza gatazkak Europan: konponbiderako oinarriak jardunaldiak, Subiranotasunaren lurralde gatazkak konpontzeko jardunbide egokien kode bat prestatzeko oinarriak dokumentua aurkeztuta. 27 orrialdeko dokumentu bat da, hiru ataletan banatua: aurrenekoan zehaztu dituzte burujabetza gatazken ezaugarriak, eta, bigarrenean, Europako erakundeen esku hartzerako «dimentsio juridiko-politikoa» eta «pragmatikoa» landu. Azkenik, «burujabetza gatazken kudeaketa demokratikorako baldintzak» xehatu dituzte.
Azken atal horretan zehaztu dituzte konponbiderako printzipio batzuk. Abiapuntua zera da: sistema politiko demokratikoak oinarritu behar direla biztanleriaren adostasunean eta, beraz, horiek egokitzeko aukera izan behar dutela, «iraganeko adostasunetan» oinarritu gabe. Hori horrela, burujabetza gatazken konponbiderako prozedurak «kontrajarritako gehiengoen» existentzia aurreikusi behar du, eta bi horien arteko elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat artikulatu. Kodearen oinarrietan jasoaren arabera, gatazka horiek «soilik konpondu daitezke printzipio demokratikoan oinarrituta, eta horrek komunitateen borondate askearen adierazpena, pertsona eta talde guztien oinarrizko eskubideen errespetua, Zuzenbide Estatuarekiko errespetua eta alde guztien fede oneko negoziazioa jasotzen du».
Bestalde, egokitzat jo dute «alde biko berme sistema» bat ezartzea, konponbide prozesuan zenbait balio eta printzipio betetzen direla bermatzeko eta blokeoak saihestuko dituen mekanismoak aurreikusteko. Kodearen oinarrietan zehaztu dute konponbide prozesua, lehen instantzian, estatuei dagokiela, baina Europako erakundeek lagundu dezaketela, beren eskumenen esparruan, konponbidea «errazten».
Prozedura baten oinarriak ezarri nahi dituzte kodearen bitartez, eta, prozedura horren abiapuntuan, komunitate batek bere estatus politikoa aldatzeko nahia dago. Horregatik, kodearen oinarrietan jaso dute komunitate horrek prozesu hori abiatzeko aukera izan behar duela, «biztanleriaren sektore zabalen babesean» oinarrituta: esaterako, parlamentu bat daukaten komunitateen kasuan, ganbera horretan gehiengo batek hala adierazten badu. Beste aukera batzuk ere aurreikusi dituzte: adibidez, tokiko erakundeek borondate hori adieraztea. Edozein kasutan, komunitate horretako instituzioek galdeketa ez- lotesle bat egiteko aukera izan behar dute, herritarrek prozesua abiatzeari buruz duten iritzia ezagutzeko.
Prozeduraren nolakotasuna
Zehatzago, kodearen oinarrietan azaldu dute estatusari buruzko erabakia «prozesu deliberatzaile garden» baten markoan hartu beharra dagoela, «eztabaida publiko parekidea eta kontrastatutako informazioa» bermatuta. Horietan, beharrezkotzat jo dute tresna instituzional ordezkatzaileak —gobernua eta parlamentuak— eta demokrazia zuzenekoak —galdeketak eta erreferendumak— uztartzea. Deliberazio horren finantzazioaren berdintasuna ere bermatu beharko litzateke, testuaren arabera. Gainera, galdeketaren data eta galdera ere adostu beharra antzeman dute, galdera «argia eta ulerterraza» izan dadin, eta erabakia itzulgarria izateko beharra ere.
Ondoren, zer? Prozedurari jarraituz erabakia hartu eta gero, estatu subiranoak «herritarren gehiengoaren erabakia onartu beharko luke, eta fede onez aritu emaitzen inplementazioan». Hala egin ezean, Europako instituzioek aintzat hartu beharko dituzte aldebakarreko independentzia deklarazioak, «horien zilegitasun demokratikoa baieztatu eta gero».
Kodea jardunbide egokiei buruzkoa denez gero, oinarrian ditu nazioartean izandako beste esperientzia batzuk, kolonialismoaren testuingurutik kanpo ere. Esaterako, kodearen oinarrietan adierazi dute Quebecen eta Kanadaren arteko gatazka kudeatzeko «marko egoki bat» ezarri dela han, «konstituzioaren irakurketa ireki» batean oinarritua. Marko konstituzionalaren interpretazio irekiak ahalbidetutako estatus aldaketak ere aurreikusita daude Ipar Irlandaren eta Groenlandiaren kasuan ere.
Europaren marjinak
Txostenak aztergai du Europako instituzioek esku hartzeko izan dezaketen tartea ere, horiei zuzenduta dagoenez gero. Hori horrela, ondorioa da Europako Batasunak, Europako Kontseiluak eta Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeak ez dituztela zuzenean lurralde gatazketan esku hartzeko eskumenak, baina badituztela baliabideak gatazka horien inguruan zenbait jarduera gauzatzeko: ildo edo printzipio orokor batzuk ezartzeko, esaterako.
Izan ere, dokumentuan jaso dutenez, Europako erakundeek zenbait printzipio ezarriak dituzte orain arteko hitzarmenetan; bakearen sustapena, herrien eta herritarren eskubideekiko errespetua eta dominazio eza, kasu.
Hurrengo urratsak
Zabalago, «mentalitateak aldatzea» da kodearen helburua, Zelai Nikolas Eusko Ikaskuntzako Kontseilu Errektoreko kidearen arabera. «Kodea txerto eraginkorra da demokraziaren higaduraren aurrean». Hurrengo urratsak ere zehaztu ditu: «Europako agendan sartu nahi dugu, eta eskatuko diegu eztabaida egituratu bat abiatzeko joinarrizko prozedura batzuk ezar ditzaten. Europara sendo azaldu nahi dugu, aukerak eta proposamenak eskainiz, lankidetza esparruak landuta. Baita eremu politiko eta sozialaren babesarekin ere». Orain, «sozializazio eta zabalkunde lan bat» egin nahi dute, dokumentua ezagutarazteko eta aberasteko. Abenduan itxiko da ofizialki, jardunaldietako ekarpenak jasotzeko, eta mintegiak antolatuko dituzte ondoren.
Txostenaren balioa goretsi dute jardunaldietan parte hartu duten beste aditu batzuek ere. Esaterako, Alain G. Gagnon Montrealgo Quebeceko Unibertsitateko irakasleak nabarmendu du proiektuak eremu politikoan izan behar duela eragin handiena, eta Elisenda Casañas-Adam Edinburgoko Unibertsitateko irakasleak azpimarratu du agiriak «printzipioen marko argi bat» eskaintzen duela, zenbait kontzeptu argituta: «Europako erakundeek interesa dute gatazken konponbidean, baina baita erantzukizuna ere». Harago joan da Donatella Della Porta Italiako Scuola Normale Superioreko irakaslea: «Kodea ez da bakarrik baliagarria lurralde gatazketarako, baizik eta gatazka oro demokratikoki nola bideratu aztertzeko». Jaume Lopez Kataluniako Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle eta proiektuaren koordinatzaile zientifikoak, berriz, azaldu du «tresnak» jarri nahi dituztela «burujabetza gatazkak ez daitezen enkistatu eta legalitatearekiko eta giza eskubideekiko errespetuz bideratu daitezen».
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189724/zaballako-espetxean-preso-zegoen-emakume-bat-hil-da.htm
|
Gizartea
|
Zaballako espetxean preso zegoen emakume bat hil da
|
Salhaketak eman du heriotzaren berri. Aurten espetxe horretan hilda agertu den bosgarren presoa da.
|
Zaballako espetxean preso zegoen emakume bat hil da. Salhaketak eman du heriotzaren berri. Aurten espetxe horretan hilda agertu den bosgarren presoa da.
|
Zaballako espetxean preso zegoen emakume bat hil zen urriko azken astean, Arabako Salhaketak jakinarazi duenez. Elkartearen arabera, «patologia larri diagnostikatuak» zituen pertsona bat zen, kartzelatik kanpo egon beharko zukeena, baina egitura soziosanitario bakar batean ere ez zuen lekurik lortu, eta, beraz, ez zen baldintzapean aske geratu. Aurten Zaballako espetxean hil den bosgarren presoa da. Salhaketa-k elkarretaratze batera deitu du, heldu den asteartean, azaroaren 17an, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.
Salhaketaren iritziz, «agerikoa» da heriotza horien guztien atzean «etsipen» egoera bat dagoela. Horregatik, Zaballako espetxeko arduradunei galdera egin die ea zer egiteko asmoa duen halakoen aurka: «Presazko prebentzio neurriak hartuko dira, kasu guzietan aurreikusi eta saihestu zitezkeen gertaera oso larri horiek ez errepikatzeko? Ala pasibotasunaren aldeko apustua egiten jarraituko dute eta ez dituzte ezarriko harrera pisuen baliabideak eta presoek eskatzen duten arreta psikologikoa eta osasun arreta? Zer-nolako profesionalen esku daude preso dauden pertsonak?».
Gertakari eta heriotza horiek espetxean ezkutatzeko «politika sistematikoa» salatu du Salhaketak, eta zenbait aldarrikapen ere egin ditu: espetxetik kanpoko baliabideak ezartzea, presoen askapena «errazteko»; larriki gaixo diren presoak «berehala» askatzea; familiei justizia administrazioaren funtzionamendu okerraren ondorioz sortzen diren erantzukizun zibil eta penalak eskatu ahal izateko beharrezko laguntza guztia emateko. Oroitarazi du Osakidetzak —eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak— «erantzukizun osoa» dutela autonomia erkidegoan dauden espetxeetako osasun arazoetan, eta, beraz, beren eskumenak betetzeko eskatu diete. «Era berean, Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari presoen farmakologia banaketaren kontrol zehatza exijitzen diegu, Osakidetzaren menpeko osasun langileek soilik egin dezaten».
|
2020-11-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/189725/euskara-laneko-hizkuntza-nagusia.htm
|
albisteak
|
Euskara, laneko hizkuntza nagusia
|
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Planaren helburu nagusietako bat da euskara laneko hizkuntza nagusia izatea.
|
Euskara, laneko hizkuntza nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Planaren helburu nagusietako bat da euskara laneko hizkuntza nagusia izatea.
|
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Planaren helburu nagusietako bat da euskara laneko hizkuntza nagusia bilakatzea. GIpuzkoako Foru Aldundiko langileen ezagutza maila oso handia da gaur egun, langileen %90ek baino gehiagok hizkuntza eskakizunak ziurtatu baititu. Ondorioz, lan harremanak gero eta gehiago euskaraz izan daitezen eta euskara lan tresna nagusi bilakatu dadin ari dira lanean.
Ahalegin horretan, Euskaraldia aukera bat da lantaldeetan gogoeta egin eta hizkuntza ohiturak berrikusteko eta egokitzeko. Guztira, 190 arigune sortu dira Gipuzkoako Foru Aldundian, eta 1.140 langilek parte hartuko dute dinamikan. Horrek esan nahi du langileen erdiak baino gehiagok parte hartuko duela ariguneetan. Ariguneekin lanketa bat egin da, bakoitzak bere helburuak ezar ditzan, eta, horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzak web mintegiak antolatu ditu langileek Euskaraldiko dinamikak ongi ezagutu ditzaten.
Ariguneen sorrera eta dinamizazioa
Bigarren Euskaraldian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasuna da ariguneen sorrera eta dinamizazioa, euskarak jauzi bat egin dezan Aldundiko langileen artean lan hizkuntza gisa. Halaber, pandemia dela eta, ekitaldi jendetsuak ekiditeko irizpidea ere hasieratik ezarri dituzte.
Horrela, iaz hasi ziren bigarren Euskaraldirako prestakuntza lanetan parte hartzen. Hain zuzen ere, Donostiako Intxaurrondo auzoan egin zen ariguneen pilotatzean parte hartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gizarte Politiketako departamentuaren bitartez. Nitik haratago! Baietz 11 Intxaurrondon lelopean, azaroaren 22tik abenduaren 3ra burutu zen ekimena eta, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariez gain, bizilagunek eta Intxaurrondon kokatuta dauden hamalau entitatek parte hartu zuten. Pilotatze horretatik aurtengo Euskaraldirako baliagarria izango den informazioa jaso zen.
Pilotajearen balantzea egin zen urte hasieran Donostian, eta ekitaldian Markel Olano diputatu nagusiak Aldundiaren konpromisoa berretsi zuen Euskaraldiaren antolakuntzarekin. Bigarren Euskaraldian, norbanakoek ez ezik, entitateek ere parte har dezaten lortu nahi da, hizkuntza praktika berriak bultzatzen jarraitzeko neurriak hartuz.
Horrela, entitateei eskatu zaie haien barruan ariguneak identifikatzeko eta sortzeko, euskara erabiltzeko espazio edo guneak. Bi motatako ariguneak: barne funtzionamenduko guneak (entitate barruko taldeak) eta kanpo harremanetarako guneak (herritarrekiko harreman espazioak).
Dena den, ekitaldian azpimarratu zuten kantitateari baino gehiago kalitateari erreparatu nahi diotela, «Arigune asko sortu baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigu sorturiko ariguneak hizkuntza ohiturak aldatzeko baliabide sendoak izatea eta, ariketaren ostean ere, hizkuntza ohitura berriak mantendu eta euskarari eusteko tresna egokiak izatea».
Euskaraldira begirako barneko antolakuntza lanei, berriz, otsailean ekin zioten Gipuzkoako Foru Aldundian, ariguneak sortzen eta martxan jartzen, eta langileak ahobizi eta belarriprest gisa izena ematen hasi ziren. Eider Mendoza bozeramailearen hitzetan, Euskaraldiaren helburuak eta filosofia bat datoz Gipuzkoako Foru Aldundiak aldezten duen estrategiarekin: «Gure erakundeak Euskaraldian modu aktiboan hartuko du parte, Gipuzkoan erakunde erreferentea izateko erantzukizuna baitaukagu».
Euskaraldiaren prestakuntza lanen inguruan hitz egiteko eta Aldundiaren baitan martxan jarritako prestakuntzaren azken ordua partekatzeko, Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariekin bildu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, ekainaren 17an. «Euskarak lan esparruan jauzi esanguratsu bat egiteko baldintzak dauzkagu, azken hamarkadetan euskararen ezagutzak eman duen aurrerapausoari esker; horretarako unea da eta, zalantzarik gabe, Euskaraldiak bide horretan aukera ederra eskainiko digu», esan zuen Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak, bileraren ostean.
Topagunearekin elkarlanean dinamizatua, Aldundiak eta Gipuzkoako gainerako erakunde nagusiek Gipuzkoa Berdinago komunikazio kanpaina egin dute, Euskaraldian parte hartzea sustatzeko. 19 erakunde eta enpresa parte hartzen ari dira Gipuzkoa Berdinago egitasmoan. Eragile horiek Gipuzkoan duten erreferentzialtasunaz baliatuta, Euskaraldiari eta euskararen erabilerari bultzada eman nahi izan diote jendaurrean. Honako hauek dira Gipuzkoa Berdinago egitasmoan parte hartzen duten 19 eragile erreferentzialak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Adegi, Basque Culinary Center, Bera Bera, CAF, Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Udala, DYA, Eibar SD, Euskal Herriko Unibertsitatea, Fagor, Kaiku, Kutxabank, Kutxa Fundazioa, Laboral Kutxa, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Mutualia eta Real Sociedad.
Nerabeen parte hartzea
Aurreko Euskaraldiari lotuta, nerabeen partaidetzari buruzko ikerketa aurkeztu zen irailaren 28an. Lasarte-Orian egin zen ikerketa. Izan ere, Lasarte-Orian, 2016an, 40 egun euskaraz egitasmoa bideratu zen, eta hor erabili ziren lehenengo aldiz ahobizi eta belarriprest figurak. Hori izan zen 2018an Euskal Herri osoan Euskaraldia abian jartzeko oinarri nagusietako bat.
Ikerketa hori liburu batean jaso da, eta proiektuaren bultzatzaileak dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Lasarte-Oriako Udala, Oriarte institutua, Ttakun kultur elkartea eta Ebete zerbitzuak. Proiektuaren abiapuntuan galdera nagusi bat egon da: Eraginkorra al da ahobizi/belarriprest diseinua nerabeen hizkuntza ohituretan aldaketak eragiteko? Emaitza nagusietako batzuk hauek izan dira:
• Euskaraldiak erabileran eragina izan zuen, bereziki biko harremanetan.
• Ohikoa baino euskara askoz gehiago erabili zutenak %30 ere izan ziren.
• Gazteen iritziz, lorpen berriek iraun egingo dute.
Abbadia saria
Aurtengo Abbadia saria Euskaraldiari lotuta izango da. Pello Jauregi Etxaniz irakasle eta ikerlari donostiarrak jasoko du. Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsonen edo elkarteen jarduna saritzeko.
Azkenik, Euskaraldira begira, langileen partaidetza zabala irudikatu eta ezagutarazteko egitasmo bat prestatzeko lanean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundian.
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.gipuzkoa.eus.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189726/sanchez-laquohelburua-ez-da-soilik-altxatzea-ekonomia-sakon-eraldatzea-baizikraquo.htm
|
Ekonomia
|
Sanchez: «Helburua ez da soilik altxatzea, ekonomia sakon eraldatzea baizik»
|
Nafarroara egindako bisitan, Espainiako gobernuburuak nabarmendu du «lehenbailehen» baliatzen hasi behar dela Europako dirua, eta urtero BGParen %2,5eko hazkunde gehigarria eragin
|
Sanchez: «Helburua ez da soilik altxatzea, ekonomia sakon eraldatzea baizik». Nafarroara egindako bisitan, Espainiako gobernuburuak nabarmendu du «lehenbailehen» baliatzen hasi behar dela Europako dirua, eta urtero BGParen %2,5eko hazkunde gehigarria eragin
|
Behe lainoaren ondorioz, Pedro Sanchezek ezin izan du Noaingo aireportuan lur hartu, eta Hondarribiraino joan da. Horrenbestez, Iruñeko bisita ordubete beranduago hasi da, baina Espainiako gobernuburuak ez du denbora galdu, ordubete pasako hitzaldia egin baitu Baluarte jauregian. Europako Next Generation plana «erantzun historikotzat» jo du, eta euroa sortzearen pare jarri du: «Ez da susperraldi plan huts bat: gure historiako planik anbiziotsuena da», Dena den, haren esanetan, gizarteak ez du konformatu behar abiapuntura itzultzearekin, pandemia aurreko egoerara itzultzearekin: «Helburua ez da soilik aldatzea, ekonomia sakon eraldatzea baizik».
Bere lehen hitzetan, Miguel Torres izan du gogoan, duela egun gutxi hil zen enpresaburu nafarra, MTorres taldearen sortzailea; haren adibidea erabili du «ametsak errealitate» egin daitezkeela aldarrikatzeko eta balio horiek aurrean diren zailtasun eta erronken pare jartzeko. Espainia mailako diskurtsoa izan arren, Nafarroari etengabe egin dizkio aipamenak Sanchezek. Europako planaren nondik norakoak aurkezten dabil egunotan, eta datozen asteetan bilduko da Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariarekin.
Pandemiaren kudeaketan Madrilek erkidegoekin eta udalen federazioarekin egin duen kudeaketa partekatua nabarmendu du, eta gogoaratu du alarma egoerak sei hilabete irautea ez dela halabeharrezko zertzelada. «Adituek diote pandemiaren garai okerrena pasatua izango dela ordurako. Aste honetan bertan txertoen inguruan izandako berriek iradokitzen digute normaltasuna itzuliko dela». Halaber iragarri du barruko mediku egoiliarren, erizainen eta farmazia arloko langileen 10.001 lanpostu aterako dituztela —ikusteko dago iragarpen horrek Hego Euskal Herrian eragingo ote duen eta zenbateraino— .
Halaber, Sanchez pozik azaldu da ostegun arratsaldean atzera bota zirelako Espainiako 2021eko estatuko aurrekontu orokorren lege proiektuaren gaineko osoko zuzenketak. «Inoiz ez bezalako urrats bat» dela nabarmendu du, iraganera edo etorkizunera begiratzearen artean bigarrenaren alde egin delako. Bi urteko blokeoaren ostean, espero du abendu amaierarako onartzea eta jarraian ekonomia eraldatzeko erronkari «lehenbailehen» heltzea, deialdien bidez. «Ez dago denborarik galtzeko»
Next Generation planak ahalegin berezia eskatuko die administrazioei kudeaketa arloan, eta, laguntzen tramitazioa azkartzeko, hainbat lege aldatzeko asmoa iragarri du Sanchezek —hala nola kontratazio publikoarena, diru laguntza publikoena, sektore publikoaren erregimen juridikoarena...—. Nabarmendu du oztopoak gainditu eta kudeaketa «eraginkor eta gardenagoa» egin behar dela.
Datu handiak eman ditu. Ezagun den legez, EBk 140.000 milioi euro banatuko dizkio Espainiari, 72.000 transferentzia zuzen bidez eta gainerakoak mailegu bidez —horri erantsi behar zaizkio Nekazaritza Politika Bateratuko funtsak eta aurretik programatuta direnak—. Erreferentzia gisa, gogorarazi du 90eko hamarkadan EBk sei urtean banatutako egiturazko funtsak 8.000 milioi eurokorenak izan zirela. Ez du aurreratu Nafarroara zenbat helduko den, baina, urriaren 26an egindako bilera telematikoan, azaldu zuen erkidegoek kudeatuko dutela 2021erako egokitutako 27.000 milioietatik «%50 baino gehiago».
Eraldaketa horretan, lehen helburua trantsizio ekologikoa bultzatzea da, eta etorkizunera begirako helburuak aurreratzeko asmoa azaldu du. Adibidez, 2030erako 5 milioi ibilgailu elektriko izatea nahi dute, eta, horretarako, 100.000 kargaleku jartzeko asmoa du; 2050erako, berriz, energia ekoizpen guztiak berriztagarrien bidezkoak izateko helburua aipatu du.
Beste erronka batzuen artean aipatu du digitalizazioa, berdintasunean sexuen arloko arrakala gainditzea, hezkuntzan inbertsioa nabarmen handitzea (planaren bost bat eremu horretara bideratzeko asmoa agertu du), eta enplegu politika aktiboetan erreformak egitea. Datu handiak eman ditu, eta nabarmendu du Next Generation planaren bidez «milaka, milaka eta milaka» enplegu sor daitezkeela, eta barne produktu gordinean %2,5eko hazkunde gehigarria eragin. Erronka horiei begira Nafarroa toki onean dagoela nabarmendu du.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189727/ana-murugarren-eta-eugenia-salaberri-saritu-ditu-zinebik-zeluloidezko-sabaia-urratzeagatik.htm
|
Kultura
|
Ana Murugarren eta Eugenia Salaberri saritu ditu Zinebik, zeluloidezko sabaia urratzeagatik
|
Gaurko irekiera ekitaldian jasoko dute Ohorezko Mikeldi saria bi zinemagileek, eta Jean-Pierre eta Luc Dardenne zinemagile belgikarrak ere omenduko dituzte
|
Ana Murugarren eta Eugenia Salaberri saritu ditu Zinebik, zeluloidezko sabaia urratzeagatik. Gaurko irekiera ekitaldian jasoko dute Ohorezko Mikeldi saria bi zinemagileek, eta Jean-Pierre eta Luc Dardenne zinemagile belgikarrak ere omenduko dituzte
|
«Hasi nintzenean, zuzendariak gizonak ziren, ekoizleak gizonak, eta denak ziren gizonak, muntatze lanetan, bai, baziren emakume gutxi batzuk, baina halakoxea zen giroa, eta oraindik ere pixka bat horrela jarraitzen du kontuak, eta borrokan segitu behar dugu». 80ko hamarkadatik hasi, eta gaur egunera arte luzatu du erretratu hori Ana Murugarren zinema ekoizle, muntatzaile eta zuzendariak (Martzilla, Nafarroa, 1965). Gogoratu duenez, lehen urratsak egitean inguruan zuen zinemagile taldeko emakume bakarrenetako bat zen, eta, hain zuzen ere, aitzindaritza lan horregatik jaso du Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren Ohorezko Mikeldi saria, Eugenia Salaberri idazle eta gidoigilearekin batera (Bilbo, 1957).
Murugarrenek eta Salaberrik bidea irekitzeko egindako lan hori nabarmendu du Vanesa Sanchez Zinebi jaialdiko zuzendariak. «Gure zinemaren historia dira, letra larriz idatzitako historia; hasi zirenean emakumezkoen presentzia oso eskasa zen, eta haien lanari esker aldatu egin ziren gauzak hiri honetan». Zinebik gauzak aldatzeko «ardura eta konpromisoa» dituela ere esan du, eta horregatik ere etorri dela omenaldia.
Eskorbutorekin hasita
Martzillatik Bilbora heldu zenean hiriak eragindako zirrara hartu du gogoan Murugarrenek. 80ko hamarkadan beste zinemagile batzuekin bizi izandako pasadizoak ere oroitu ditu, eta baita telebista pirata bat sortzeko egindako saiakera ere. «Oso gutxi iraun zuen, Gobernu Zibilak berehala lokalizatu gintuelako». Ekoizle eta, batez ere, muntatzaile lanak egin zituen hasieran, eta Eskorbuto taldearentzako sortutako Antes de las guerras bideoklipa izan zen zuzendu zuen lehen lana. Esto no es la vida privada de Javier Krahe dokumentala ere sortu zuen 2015ean, eta telesailak zein film luzeak ere zuzendu ditu. Hain zuzen ere, hurrengo urteko uztailean estreinatzekoa den Garcia y Garcia izeneko komediarekin dabil orain buru-belarri.
Idazle eta gidoigile izateaz gainera, Euskadiko Idazleen Elkarteko lehendakari ere bada Salaberri, eta gizonez beteta gogoratzen ditu berak ere zinemagintzan lehen urratsak egin zitueneko sasoiak. «Gizonez betetako gelan zegoen emakume bakarrak izaten ginen, baina ez gintuen harritzen, hala izaten zelako. Noski, ikusten duzu hori orain eta oso gauza arraroa iruditzen zaizu». Oraindik ere bideak maldan gora jarraitzen duela dio, ordea. «Azaleko erabakietan agian bai, baina erabaki garrantzitsuak hartu behar direnean, gutxitan hartzen dira kontuan emakumezkoak».
1996an egin zuen berak liburuak idaztetik gidoiak idazterako urratsa, Calor... y celos izenezko komediarekin. Esperientzia gustatu, eta maiz aritu da geroztik gidoigile lanetan. Marujas asesinas filmerako gidoia egin zuen 2001ean, esaterako, Alaba zintzoa ere idatzi zuen 2013an eta baita Txarriboda ere, 2015ean.
Literaturan hitzez konta daitezkeen sentimendu, sentsazio edo erreakzioak, zineman ekintza bidez kontatu behar direla nabarmendu du Salaberrik. Hori ikasi duela berak. «Hala deskubritu nuen ez garela esaten duguna, baizik eta egiten duguna».
Irekiera ekitaldian jaso dute bi zinemagileek Ohorezko Mikeldia, eta lan bana ere proiektatuko diete jaialdian. Murugarrenek Javier Krahe musikariari eskainitako eta Joaquin Trincadorekin batera zuzendurako film dokumental luzea emango dute, batetik, eta Salaberrik idatzi eta ekoitzi eta Jabier Rebollok zuzendutako De los ojos adentro ere eskainiko dute. Asteazkenean izango da hori, Bilboko Arte Ederren Museoan.
Murugarren eta Salaberriren Ohorezko Mikeldia emateaz gainera, azaroaren 17an, saio berezia antolatu dute (H)emen elkartearekin elkarlanean, Film laburrak eta emakumeak, berdintasunaren gakoak izenburupean. Azkuna zentroan izango da solasaldia, 18:00etan.
Dardenne anaiak
Beste bi zinemagile ere omendu nahi izan ditu jaialdiak aurtengoan: Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiak, zehazki. Ohorezko Mikeldi saria jaso dute eurek ere inaugurazio ekitaldian. Koronabirusari aurre egiteko ezarritako neurriengatik, ordea, bideo mezu bidez soilik eman ahal izango dituzte eskerrak sortzaileek.
Ezagun dira ekoizle eta zuzendari belgikarrak zinemagintzan. Cannesko jaialdian urrezko bi palmorri jaso dituzten zuzendari gutxietakoak dira, esaterako, baina fikzioarekin hasi aurretik egindako lan dokumentalengatik saritu ditu jaialdiak oraingoan. Euren hasierako sei lan dokumental ere programatu ditu jaialdiak egunotarako. 1977an estreinatutako Le chant du rossignol izango da horietako bat, baina kopia zaharberritu bat izango da proiektatuko dutena.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189728/mercedesek-kaleratzeei-eutsiko-die-aldi-baterako-erregulazioa-baztertuta.htm
|
Ekonomia
|
Mercedesek kaleratzeei eutsiko die, aldi baterako erregulazioa baztertuta
|
Aldi baterakoei eragingo lieke neurriak; sindikatuen arabera, bostehun ingururi. Martxoan sinatutako akordioa ez betetzea leporatu diote
|
Mercedesek kaleratzeei eutsiko die, aldi baterako erregulazioa baztertuta. Aldi baterakoei eragingo lieke neurriak; sindikatuen arabera, bostehun ingururi. Martxoan sinatutako akordioa ez betetzea leporatu diote
|
Autogintzara ere iristen ari da COVID-19aren bigarren olatua, eta, udaberrian egin zuten bezala, enpresa batzuetan hasi dira neurriak hartzen lan kargan eta logistikan dituzten arazoengatik. Euskal Herrian langile gehien dituzten bi lantegien kasua da hori: Gasteizko Mercedesena eta Iruñeko Volkswagenena. Aurrenekoak berretsi du behin-behineko langileak kaleratzeko asmoa duela. Hala jakinarazi du langileen batzordeak. Horren ordez, sindikatuek aldi baterako erregulazioa egiteko eskatu diote, baina, azaldu dutenez, aukera hori baztertu egin du. Hori hala, pandemiaren hasieran hartutako konpromisoak ez betetzea leporatu diote zuzendaritzari. Bere irizpideak eta erabakiak inposatzea eta «mehatxua tresna nagusi gisa» erabiltzea egotzi diote.
Alemaniako multinazionalak asteartean iragarri zituen kaleratzeak, baina ez zuen zehaztu zenbat langileri eragingo zien neurriak. Sindikatuen arabera, 500 inguru izango lirateke. Lantegiak 5.000 behargin ditu. Enpresak azaldu duenez, 2021eko lehen hiruhilekoan ekoizpen erritmoa murriztuko du, «ahal den neurrian enplegurako neurri zorrotzagoak saihesteko». Azaldu du «desoreka handia» dagoela ekoizpen gaitasunaren eta eskariaren artean, eta hori zuzentzeko egungo hiru txandetako baten lan erritmoa murriztuko duela, datorren urtean 131.500 furgoneta egiteko helburuarekin.
Sindikatuek gogorarazi dutenez, martxoan enpresak akordio bat sinatu zuen enpresa batzordearekin, pandemiagatik aldi baterako erregulaziorako beste espediente batera joko balu aurrekoaren baldintza berberetan egingo zuela bermatzeko. «Enpresak erabaki du bere konpromisoa ez betetzea, seguruenik errentagarriagoa delako behin-behinekoen kolektiboa kalean uztea langile guztiei 10 eguneko erregulazio espedientea aplikatzea baino, bete gabeko akordioak dioen bezala soldata gordinaren % 80 konpentsatuz», salatu du.
Arazoak Landabenen
Nafarroako Volkwagenek, berriz, jakinarazi du enplegua erregulatzeko espedientea berriro aplikatzea aurreikusten duela, piezen hornikuntzan izaten ari den arazoengatik. Sindikatuetako iturrien arabera, baliteke Landabengo lantegiko zuzendaritza hilabete honetatik aurrera hastea egun batzuetan lan txanda batzuk kentzen, baina oraindik ez du zehaztu zenbat denboraz izan daitekeen eta zenbat langileri eragingo liekeen neurriak.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189729/hil-egin-da-oiongo-enpresa-batean-izandako-sutean-zauritutako-langilea.htm
|
Ekonomia
|
Hil egin da Oiongo enpresa batean izandako sutean zauritutako langilea
|
Beharginak erredurak zituen gorputzaren zati handi batean, herenegun Kupsa enpresan izandako leherketa batzuen eraginez. Gurutzetako ospitalean hil da.
|
Hil egin da Oiongo enpresa batean izandako sutean zauritutako langilea. Beharginak erredurak zituen gorputzaren zati handi batean, herenegun Kupsa enpresan izandako leherketa batzuen eraginez. Gurutzetako ospitalean hil da.
|
Herenegun, «hainbat leherketa» izan ziren Kupsa margo enpresan, Oiongo El Puntido industrialdean (Araba). 62 urteko langile batek erredurak egin zituen gorputzaren zati handi batean, eta gaur hil da, Gurutzetako ospitalean (Bizkaia), Europapress berri agentziak jakinarazi duenez.
Ertzaintzaren arabera,13:00 aldera izan ziren leherketak, eta suhiltzaileek 15:30erako lortu zuten itzaltzea. Kupsa Coatingek adierazi zuen planta bakarra suntsitu zuela suak, eta beste zazpietan ez zela kalterik izan.
Antza denez, sua nahasketa kimikoak egiten dituzten eraikinean hasi zen, eta han zegoen materialak eragin zituen leherketak. Enpresak ziurtatu zuen suak eragindako ke beltzak ez zuela gai toxikorik.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189730/aurtengo-ostera-sarean-egingo-dute.htm
|
Kultura
|
Aurtengo Ostera sarean egingo dute
|
Udagoieneko Osterak hiru kontzertu ipiniko ditu sarean datozen hiru asteburuetan: Eñaut Elorrietarena, Zea Maysena eta Izaki Gardenak-ena.
|
Aurtengo Ostera sarean egingo dute. Udagoieneko Osterak hiru kontzertu ipiniko ditu sarean datozen hiru asteburuetan: Eñaut Elorrietarena, Zea Maysena eta Izaki Gardenak-ena.
|
Udagoieneko Osterak ez du huts egin nahi izan, udazkenero bezala. 21. urtez, Euskaltzaleen Topaguneak eta Bizkaiko Foru Aldundiak euskal sortzaileei plaza bat eskaintzea erabaki dute. Baina COVID-19aren pandemia dela eta, plaza birtuala izango da. Iruditu zaie sortzaileek inoiz baino beharrezkoagoa dutela plaza. «Kultura arloa oso momentu latzean dago, eta, beraz, Udagoieneko Ostera egitasmoak zentzu berezia hartu du aurten: batetik, programazioari eusteko egin diren ahaleginagatik, eta, bestetik, aukera izango dugulako modu berezi baten 21. Udagoieneko Ostera honetaz disfrutatzeko», esan du Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputatuak. Hala, gaur hasi eta datozen hiru asteburuetan jarraian, kontzertu bat jarriko dute sarean aste bakoitzean, Udagoieneko Osteraren webgunean.
Dagoeneko grabatuta dauzkate Eñaut Elorrietaren, Zea Maysen eta Izaki Gardenak taldearen kontzertuak. Bizkaiko hiru museotan grabatu dituzte: Balmasedako La Encartada museoan, Muskizko El Pobal burdinolan eta Bermeoko Arrantzaleen Museoan, hurrenez hurren. Gaurtik domekara bitartean, Eñaut Elorrietarena egongo da ikusgai; hurrengo asteburuan, Zea Maysena, eta, hurrengoan, Izaki Gardenak taldearena. «Soilik hiru egun horietan egongo da ikusgai kontzertuetako bakoitza. Udagoieneko Ostera ziklo bat izan da hasieratik, eta aurten ere ziklo bat izatea nahi dugu. Horregatik, dagokien asteburua pasatuta, saretik kenduko dira kontzertuak», azaldu du Maria Rivero Euskaltzaleen Topaguneko Kultura teknikariak.
Riverok azaldu du aspalditik zebiltzala Udagoieneko Ostera berritu guran. «Hogei urtean, gauzak asko aldatu dira, eta oso gutxi era berean. Baina jendartea eta kontsumitzeko era asko aldatu dira». Aldaketa horri erantzuteko aukera eman die pandemiak ekarri dituen murrizketen sortak. Ohartarazi du ez direla streaming bidez eskainiko diren kontzertuak izango. Dagoeneko grabatuta daude, eta ez edozelan. «Mimoz egin ditugu: oso ondo zaindutako kontzertuak dira. Kalitateari ere garrantzi itzela eman diogu». Etxean ordenagailuaren parean egongo direnek gozatzea lortu nahi dute.
«Altxor bisualak»
Kontzertuak sarean ipinita, jende gehiagorengana iristeko aukera izango dute. Baina, era berean, zuzenekoek duten indarra galtzeko arriskua ere badago. Energia hori beste elementu batzuen bidez lortu nahi izan dutela azaldu du Riverok: «Lekuak oso ondo aukeratutakoak izan dira. Hiru museo dira, bereziak, gordetzen duten ondare historikoagatik garrantzia dutenak». Beraz, musika bera ez ezik, Bizkaiko historia eta ondarea ezagutzeko grina ere izango dira kontzertuaz gozatzera erakarriko duten beste amuak. El Pobal, La Encartada eta Arrantzaleen Museoa hautatu dituzte, museo izateaz gain historikoki garrantzi handia izan dutelako: industrializazio aurreko Bizkaia ordezkatu du lehenak; industrializazio ostekoa bigarrenak; eta itsasoari eta arrantzari lotutako bizimodua eta tradizioa hirugarrenak.
Estetikoki ere bereziak direla esan du Riverok: «Xarma berezia dute, eta kontzertuetan oso giro berezia sortu da. Taldeek eta lekuek ez dute batere loturarik euren artean, baina hiru lekuak oso egokiak dira horrelako ekitaldietarako, eta, grabatzen hasita, ohartu gara abestien hitzek esanahi berezia hartzen dutela leku jakin horietan». Emaitza ikusgarria dela esan du, musikaz gozatu nahi dutenentzat «altxor bisualak» sortu dituztela. Izan ere, taldeetako bakoitzak kontzertu akustiko berezi bat sortu du propio toki berezi horretarako, tokiak berak inspiratutako tonuak eta koloreak emanaz abesti eta musika tresnei. «Kontzertu bakoitza benetan errepikaezin eta bakar bihurtu dute».
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189731/irratia-egiteko-era-ez-da-aldatu-teknologia-eta-bitartekoak-baizik.htm
|
Bizigiro
|
«Irratia egiteko era ez da aldatu, teknologia eta bitartekoak baizik»
|
Oñatiko Irratiak 30 urte beteko ditu sei hilabete barru. Urkiolak urte horietan guztietan jardun du berri orokorrak herritarren ikuspuntutik ematen eta herria albiste bilakatzen.
|
«Irratia egiteko era ez da aldatu, teknologia eta bitartekoak baizik». Oñatiko Irratiak 30 urte beteko ditu sei hilabete barru. Urkiolak urte horietan guztietan jardun du berri orokorrak herritarren ikuspuntutik ematen eta herria albiste bilakatzen.
|
Irratiaren uhinetan pasatu ditu Miren Urkiolak (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) azken ia 30 urteak. Munduko eta Euskal Herriko albisteak herritarren ikuspuntutik kontatu ditu, eta herria bera bilakatu du mundu. Garbi du tokiko informazioak berebiziko garrantzia daukala.
Hasieran, zientziarako bidea zeneraman. Zientzialari bat nola egiten da azkenean kazetari?
Zientzia puruak ikasten nenbilen: matematika, fisika, biologia... Buruan matematika ikastea neukan. Azkenengo hiruhilekoan integralak korapilatu zitzaizkidan, eta nire arloa ez zela iruditu zitzaidan. Idaztea gogoko nuen. Beti idatzi izan dut, eta kazetaritza izan zen aukera.
Prentsa idatziaren zaletasunik bazeneukan?
Amak urtetan kiosko bat izan du Ordizian, eta beti izan ditut eskura egunkariak. Hala ere, ez dut berebiziko zaletasunik izan. Herrikoentzat nire ama zen kazetaria, kazetak saltzen zituelako. Nik esaten nion ni ere kazetaria izango nintzela, baina tituluarekin.
Irratian bukatu duzu, dena dela. Nolatan?
Parean tokatu zelako. Miranda Ebron [Burgos, Espainia] egin nituen praktikak SERen, eta, azkeneko urtean, Euskadi Irratian. Telebistarako aukera izan nuen, baina irratia izan zen nire aukera.
Telebistan ikusi eta entzun egin beharko zenuke zeure burua. Irratian, hala ere, nork bere burua entzun behar du.
Ez zait gustatzen nire ahotsa entzutea, baina hori pasatu da jada. Ez dut gustuko entzutea, baina zeure burua behartu behar duzu, zer egin duzun jakiteko. Gaizki egin badut, ez dut entzuten, eta lan ona izan bada, bai.
Eta nola bukatzen du ordiziar batek Oñatin?
Kasualiatez. Lanik gabe gelditu nintzen, eta Brinkolako lagun batek esan zidan Oñatin irrati bat martxan jarri nahian zebiltzala.
Tokiko prentsaren loraldi garaia izan zen. Arrasate Press sortu zen Arrasaten, kasurako. Irratiek bazuten tokia?
Irratia izateko azpiegitura antolatuta zuten Oñatin 1989tik. Orduko Eli Galdos alkatearen egitasmoa izan zen irratiarena. Udalak herritarrekin harreman zuzena izateko ez zeukan beste biderik. Etxe guztietan irrati bat zegoen, eta, gainera, pila bidez zebilena. Argindarrik ez bazegoen, irratia martxan zebilen.
Oñati izan zen udal irratia prestatu zuten bakarretakoa, ezta?
Irrati piratak itxi egiten zituzten orduan. Logikoa da alkateak udalaren bidez martxan jarri izana.
Oposizio bidez lortu zenuen postua. Zein zen proiektua?
Herri irrati bat sortzea, euskaraz. Hori oso garbi zegoen. Estatutuetan jasota zegoen hizkuntza normalizatzeko bide bat izango zela. Momentu hartan, euskarazko eskaintza Herri Irratiak eta Euskadi Irratiak soilik zeukaten. Elebiduna izateko aukera mahai gainean ere ez zen jarri. Garbi zegoen hizkuntza normalizaziorako tresna bat izan behar zuela.
Euskararen egoera txarra al zen herrian?
Ni Ordiziatik nentorren, eta Ordizian baino hobea zen. Oñatin ia denek zekiten euskaraz, eta kale erabilera, egun bezain ona ez bazen ere, handia zen, beste herri batzuekin alderatuta.
Komunikaziorako kanal euskaldun bat sortzea al zen orduan xedea?
Horixe bera. Bi helburu zeuzkan: euskararen normalizazioa eta udalak herritarrekin komunikatzeko bide bat izatea.
Oinarriak finkatu zizkizuten, baina irrati batek hori baino gehiago beharko du, ezta?
Hortik aurrera nik neukan jakintza apurrarekin jarraitu nuen. Diseinu bat osatu nuen, hiru zutabe nagusirekin: albistegia, kirolak eta agenda. Ikuspegiak beti Oñatikoa izan behar zuen. Hortik abiatu eta zabaldu. Munduan pasatzen zena ere herriko ikuspuntura ekarri. Agian, oso lokalista zen, baina, alde horretatik, irabazteko guztia geneukan, ez zegoen ezer eta.
Mundua ez al zaio handi gelditzen komunikabide lokal bati?
Ez zegoen bitartekorik gauza orokorrak lantzeko; kazetari bakarra nintzen. Gainera, teletiporik ere ez geneukan, eta ez zeuden Internet eta egun dauzkagun tresnak.
Agendako gai garrantzitsuenekin lotuta elkarrizketak prestatzen dituzu. Elkarrizketena beti izan da oinarrizkoa?
Bai, herriko jendeari ahotsa eman behar zitzaion. Egia esan, estruktura bera erabiltzen dugu oraindik: albistegia, kirolak, agenda deialdia eta elkarrizketak.
Ordiziatik iritsi berritan hasi zinen beste herri bateko albiste lokalak lantzen. Bidea nekeza izan al zen?
Zaila izan zen, zaila edo... Zeure burua behartu egiten duzu gauza asko egitera. Ni, berez, ez naiz jendearengana joatekoa, baina ez neukan besterik, jendea ekarri behar nuen eta. Horretan, agian, beste Miren bat asmatu nuen. Ni Ordizian era batekoa nintzen, eta hemen beste era batekoa izan beharra neukan.
Atzera begira jarrita, hasiera zaila izan arren, ia 30 urte bete dituzue. Emaitzak ekarri ditu?
Urte asko dira, eta ohartzen zara lan horrek badaukala emaitza bat. Ez dakit zenbaterainokoa. Jendeak galdetzen dit: «Zenbat entzuten da?» Ez dakit. Badakit jende askorentzat badela erreferente bat; ez, agian, lehenengoa, baina bere lekua egin du irratiak.
Hizkuntzaren normalizazioa da zeneukaten helburuetako bat. Euskararen aldeko eragileek ere eragina izan al zuten sorreran?
Beste herrietako proiektuak izan ziren eredu. Oñatikoa kasu arraroa da, jabetza udalak daukalako. Gu udal langileak gara. Beste herrietan euskara elkarteen ekimenez sortzen ziren hedabideak. Hemen, Laixan herriko euskara taldeak ere parte hartu zuen. Udalak eta herri eragileek sortu nahi zuten.
1990eko hamarkadan egonkortu zineten. Gero, ordea, eskualdeko tokiko komunikabideak batzeko proiektua sortu zen: Goiena. Oñatikoak ez zineten sartu. Nolatan ?
Oñatik bazeukalako aurrez aipatutako berezitasun hori. Beste herrietan jabetza euskara elkarteena zen: Arrasate Press Arrasate Euskaldundu Dezagunena; Berrigarra Jardunena, Bergarakoa... Izan genituen gure eztabaidak.
Eskualdean ere autonomia nahi zenuten?
Gu udal langileak ginen, eta hala gara. Aldaketa emanez gero, ez genekien nola egingo zen. Gero, bazegoen beldurra Oñatiren presentzia proiektu horretan galdu egingo zela. Guk bagenituen urte luzez landutako bi proiektu indartsu eta erreferente. Ez bagenu ezer izan eta Oñatiren presentzia handitzeko aukera ikusi izan bagenu, kontua beste bat zatekeen.
Udalak parte hartzea izan du Goienan, dena den, ezta?
Udalak ez zituen bere komunikabideak kendu eta bere langileak proiektura bideratu. Diru laguntzak ematen dizkio Goienari, eta tarte bat ziurtatuta dauka horren truke. Bide paralelo bat hartu zuen. Asmatu zen edo ez zen asmatu? Hori oñatiarrek esango dute. Orain Oñati Irratia, Kontzejupetik aldizkaria eta Goiena dauzkate.
Herriko gertaerak lantzen dituzue. Garrantzia al dauka, mundu globalizatu honetan, tokiko informazio horrek?
Niretzat oso garrantzitsua da. Gure entzuleek hori bilatzen dute; azken batean, hori baita eskaintzen duguna. Oso ondo dago Ameriketako Estatu Batuetako presidentea nor izango den jakitea; baina arazo bat da, udaletxean kexa bat aurkeztu behar badut, nori aurkeztu behar diodan ez jakitea. Hau da, AEBetako presidenteak ez du nire etxe ondoko espaloia konponduko. Osagarriak dira bi informazioak.
Udalaren komunikazio kanal bat ere bazarete. Sorreratik betetzen duzue funtzio hori?
Udalaren erabakien edo zabaldu nahi zituen mezuentzako bitarteko bat behar zuen. Orduan zein aukera zeuden? Egin edo El Diario Vasco. Beste baten menpe zeuden. Udalak bere informazioa zabaltzeko beharra zuenean, informazio horiek beste gai batzuk lantzen aritzea gerta zitekeen.
Agenda lokala sortzen duzue?
Bai. Begiratzen dugu zein den herrian puri-purian dagoen gaia, eta saiatzen gara gai hori jorratzen. Ez da beti udalaren gai bat izaten. Ez da buletin ofizial bat. Ez nuke buletin bihurtu nahi. Agenda adibide modura hartuta, zer egin behar dugu? Udaleko Kultura edo Kirol sailak antolatu dutenaren berri eman? Herri bizia da, eta hamaika eragile daude ekintzak antolatzen dituztenak.
Herritarren ikuspuntutik lantzen dituzue gaiak. Nola ematen zaie ikuspuntu hori albisteei?
Estatu Batuetako presidentearenarekin lotuta, momentu batean pentsatu nuen ea zein oñatiar bizi den han. Herrian bertan beste gairik bada, hori landuko nuke, eta hitz egingo dute AEBei buruz Euskal Telebistan eta beste komunikabideetan. Gai beharrean izan banintz, landuko nukeen gaia, baina han bizi den oñatiar batek kontatuko luke.
Udalak hartutako erabakien kasuan, herritarrei nola eragingo dien lantzen duzue?
Hori da. Ni saiatzen naiz herritarren interesekoa izango dena jorratzen. Azkenengo adibidea biribilgune batena izan da. Gipuzkoako buletinean argitaratu zuen aldundiak zein lur ukituko dituzten eta zenbateraino eragingo dien. Ni lurraren jabea banaiz, niretzako oso garrantzitsua izango da. Biribilgunea erabiliko dutenek ere jakin nahiko dute martxan dela.
Teknologia asko garatu da hasi zinenetik hona. Igartzen al da aldaketa?
Azken 30 urteetan, irratia egiteko era ez da aldatu, teknologia eta bitartekoak baizik. Hori kazetaritzan dabilen edonork esango dizu. Orain botoi bati klik eginda Mexikoko lurrikara ikusi dezaket. Gu hasi ginenean, publizitatea kaseteetan geneukan, eta boligrafoarekin ibiltzen ginen cuña-ren bila. Aldatu dira garaiak, bai.
Sarean ere presente zaudete, edukiak zabalduz.
Orain, kazetariak jakin behar du bideoak egiten, elkarrizketak egiten, Interneten ondo moldatzen, edukiak zabaltzen, ondo idazten... Batzuetan bagaude teknologiaren menpe, baina oreka aurkitu behar da. Sare sozialei begira banago, ezin dut albiste bat idatzi, eta albistegia gainera etorriko zait. Ordu kopuru bat dugu lanerako, eta ordu horietan egin dezakeguna egin behar dugu.
|
2020-11-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/189732/motzean.htm
|
Motzean
|
Motzean.
|
Irrati bat? Momentuaren arabera aukeratzen dut bat edo bestea, baina tokikoak gustatzen zaizkit.
Esatari bat? Maite Artola, Iñaki Guridi, Joxe Mari Apaolaza...
Elkarrizketatu nahiko zenukeen norbait? Edozein herritarrek du kontatzeko zerbait.
Elkarrizketatu nahi ez zenukeen norbait? Torturatzaile bat.
Irratiko langile baten amesgaiztoa? Emanaldia hastera doanean gidoia zuri izatea.
Eta ametsa? Saioa ondo joatea eta herritarrek gustura entzutea.
Esatari ez bazina? Prentsa idatziko kazetari.
Telebista edo zinema? Zinema.
Pelikula bat edo liburu bat? Momentuaren arabera, baina zinema oso gustuko dut.
|
||
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189733/zigor-erantsia-osasunaren-izenean.htm
|
Gizartea
|
Zigor erantsia, osasunaren izenean
|
Kartzela barrutik ezagutzen dutenek hitza hartu dute SOSPresoakCOVID-19 sareak antolatutako azken ekitaldian: espetxe barruko egoeraz aritu dira Jokin Unamuno Goikoetxea eta Carlos presoak, eta Itxaso Torregrosa senidea.
|
Zigor erantsia, osasunaren izenean. Kartzela barrutik ezagutzen dutenek hitza hartu dute SOSPresoakCOVID-19 sareak antolatutako azken ekitaldian: espetxe barruko egoeraz aritu dira Jokin Unamuno Goikoetxea eta Carlos presoak, eta Itxaso Torregrosa senidea.
|
«Beldurra; ziurgabetasuna; informaziorik eza». Hitz horiek behin eta berriz errepikatu dituzte SOSPresoakCOVID-19 sareko kideek Iruñean, Katakraken egindako azken ekitaldian: mahai inguru bat antolatu zuten hilaren 7an, kartzela barrutik ezagutzen dutenei hitza emateko. Sare, Etxerat, Salhaketa eta Altsasuko Gurasoak dira SOSPresoak egitasmoko kide; apirilean osatu zuten sarea, koronabirusaren pandemiak eragindako osasun krisiaren «aitzakian» espetxeetan ezarritako neurriak salatzeko. Neurri horien eragin zuzenaz aritu dira Jokin Unamuno Goikoetxea eta Carlos presoak, eta Itxaso Torregrosa senidea. Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak estatuko kartzelak itxi zituen joan den martxoaren 12an. «Espetxeak berez urratzen ditu presoen eskubideak, eta pandemiak egoera are larriago bilakatu du», nabarmendu du Salhaketako Libertad Francesek, Iruñeko mahai inguruaren aurkezpenean.
Azaldu du presoen aldeko sarearen bidez «ikusgai» egin nahi dutela zer gertatzen ari den kartzeletan, presoen eskubideak babesteko asmoz. Zehazki, Iruñeko espetxean direnak eta herrialdetik at dauden nafarrak hartu dituzte aintzat kanpainetan. «Espainiako Estatuan 8.000 preso daude beren hirietatik kanpoko espetxe zenbaitetan; bertze 7.500 presoren jatorria zein den ez du argitu Espainiako Gobernuak», azaldu du Francesek. Herrialdeko 184 preso daude Nafarroatik at.
Apirilaren 26an kaleratu zuen SOSPresoak sareak bere aurreneko manifestua, kartzeletako egoera salatzeko asmoz. Geroztik, hamaika ekinaldi egin dituzte sareko kideek; kasurako, maiatzaren 19an Iruñeko hainbat tokitan egin zituzten elkarretaratzeak, eta urriaren 15ean, berriz, hedabideen aurreko agerraldia egin zuten Nafarroako hiriburuan. Datuen berri emateaz harago, espetxe barruko testigantzak jaso nahi izan ditu sareak antolatutako azken ekitaldian, preso direnei «zigor erantsia» ezarri dietelako «osasunaren izenean».
«Neurri murriztaileagoak hartu, eta presoak gehiago bakartu dituzte»
Jokin Unamuno Hirugarren graduko preso altsasuarra
«Ezohiko egoera batean, eskubideak kendu bertzerik ez dute egin: neurri murriztaileagoak hartu, eta presoak are gehiago bakartu». Horixe nabarmendu du Jokin Unamuno Goikoetxea preso altsasuarrak, Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak ustez COVID-19aren pandemiari aurre egiteko emandako pausoei buruz. Ez da isildu: «Lagundu beharrean, gaizki pasarazi digute».
Unamuno Goikoetxea Zaballako (Araba) espetxean ari da zigorra betetzen. Hirugarren graduko preso bat da joan den uztailetik. Osasun krisiak eztanda egin eta gero, kezkak gora egin duela erran du, eta «informaziorik eza» nagusi izan dela salatu. Ez hori bakarrik: espetxea itxiko zutela azaltzeko bilerara deitu zituztenean, «pribilegiatuak» zirela erran zieten kartzelako arduradunek presoei, espetxe barruan «bakartuta» birusari ihes eginen ziotelako. «Funtzionarioak maskara gabe; gobernuz kanpoko erakundeen sarrera debekatuta, informaziorik eta bisitarik jaso gabe, eta pribilegiatuak garela entzun behar».
Unamuno Goikoetxeak erdigunean jarri ditu espetxe barruko ustezko «pribilegioak»: moduluka ixtea; kiroldegira edo liburutegira joateko aukera galtzea; bisitak bertan behera uztea; baimenak jasotzeko prozedura zailtzea... Karrikan bezala, lanaren esparrua izan da salbuespena espetxe barruan ere: «Tailerrean modulu guztietako presoak aritzen ziren batera», azaldu du Altsasuko gazteak.
Bisiten auzia nabarmendu du, senideekin eta lagunekin egoteko eta haien berri jasotzeko bideak moztu izanak eragindako ezinegona. «Bisitak debekatu zituztenean, bideo deiak egiteko aukera eman ziguten, baina kontua da 700 presorentzat hiru sakelako zeudela bakarrik, eta deia egin ahal izateko baimena eskatu behar zela, idatziz», salatu du. Badago oraindik ere baimen horri noiz erantzunen dioten zain dagoen presorik.
Telefono deiei buruz, baimendutakoen kopuruak gora egin zuela adierazi du Unamuno Goikoetxeak. «Astean hamar ziren hasieran, eta hamabost egiteko aukera eman ziguten». Dei bakoitzak, baina, 2,5 euro balio du, eta preso guztiek ezin dute ordaindu. «Laguntzak emanen zituztela erran zuten, baina jaso duen inor ez dut ezagutzen», erran du.
Kartzelan, azken batean, erakunde horretako agintariek erabakitzen dutenaren menpe dira presoak, Altsasukoak nabarmendu duenez, eta erabaki horien atzekoak «ulertzeko zailak» izaten dira maiz. Hirugarren gradua jasotzeko prozesuaz mintzatu da Unamuno Goikoetxea, zehazki: «Espetxeak itxi zituztenean, hirugarren graduan ziren presoei kartzelara ez itzultzeko aukera eman zitzaien, eskumuturrekoa jarrita. «Maiatzean hori eskatu genuen, baina guri ukatu egin ziguten; Madrildik ezezkoa eman ziguten, eta ohiko hirugarren gradua jaso genuen, espetxea erabat itxi zuten arte; orduan, eskumuturrekoarekin ateratzeko aukera eman ziguten hirugarren graduan ginen guztioi».
Jokin Unamuno Goikoetxea eta Carlos presoak eta Itxaso Torregrosa senidea, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
«Hiru hilabetez egon gara medikurik gabe Iruñeko espetxean»
Carlos Iruñeko kartzelako presoa
Iruñeko espetxean dago preso Carlos —ez du abizena eman—. Unamuno Goikoetxeak errandakoa berretsi du, eta hiriburuko kartzela barruko giroan ere «ziurgabetasuna eta babesgabetasuna» nagusi direla salatu du.
Urduri dagoela onartu du Katakraken bat egin duten herritarren aurrean, eta beldur dela ere bai. «Beldur handia» dagoela kartzelan. «Inork ez du espetxean hil nahi», erran du. Baina kartzelan jendea hiltzen da. «Nik ikusi ditut tristuraz hil diren pertsonak». Kartzela barrukoak gizartearentzat «ikusezin» direla erantsi du Carlosek, eta hesien bertzaldean pertsona presoak zenbaki huts bilakatzen dituztela. «Izugarri gogorra da espetxe barruko errealitatea; are gehiago oraingo osasun krisiaren ondorioz. Familia eta lagunak ikusteko aukera gabe, pertsona izateari uzten diogu presook, nolabait».
«Oinarrizko eskubideak ditugu, badugu eskubidea gure oinarrizko beharrak ase ditzaten», aldarrikatu du presoak. Baina nabarmendu du hori ez dela beti gertatzen. «Hiru hilabetez egon gara Iruñeko espetxean medikurik gabe; bi erizain ari ziren lanean, baina egoerak gainezka egin zien», kontatu du.
Carlosek, hain zuzen, bihotzeko eta giltzurrunetako patologiak ditu. «Espezialistarengana joan behar dugunean, polizien ibilgailuetan eramaten gaituzte gehienetan, eta segurtasun neurririk gabe», gaineratu du. «Anbulantzian ez gaituzte mugitzen, garestiegia delako».
Espetxe barruan ere segurtasun neurririk eza izan da nagusi, nabarmendu duenez. «Funtzionarioek ez zuten erabiltzen maskararik, eta modulu batetik bertzera mugitzen ziren presoek ere ez». Carlosen moduluan, hain zuzen, zortzi pertsona bakartu zituzten, COVID-19a zutelakoan. «Zortzi horiek bakartu zituzten, baina aurretik harremana izan zuten 300 presorekin gutxienez». Iruñeko espetxeko presoak berretsi du «hiltzeko beldurrez» bizi direla kartzelan.
Abuztuan Zaballako kartzelara eraman zuten presoaren heriotza aipatu du, bai eta Iruñeko espetxe barruan berriki gertatu den bertze bat ere: «Gaindosi baten ondorioz hil zela erran zuten, baina nik ez dut sinetsi azalpen hori». Espetxe barruko bakardadeari aurre egiteko beharra berretsi du; aldarrikatu du presoek lagunen eta senideen berotasuna jasotzeko eskubidea dutela. «Nik ez dut barruan hil nahi; nik espetxetik atera nahi dut».
«Familientzako modulu bat dago, baina ez diete uzten hor egoten»
Itxaso Torregrosa Aranjuezen diren bi presoren hurbilekoa
Itxaso Torregrosak hurbileko ditu Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez, Aranjuezen (Madril, Espainia) diren bi preso. Izadi izeneko alaba bat du bikote hark. Espetxean sortu zen, duela urte eta erdi, eta han jarraituko du, amarekin, hiru urte bete arte. Familiak espetxe barruan dituen zailtasunen lekuko izan da Torregrosa. «Eskubideen urratzeak aurretik ere gertatzen ziren, eta egoerak okerrera egin du orain, osasun krisiaren ondorioz», salatu du. Lizarragak eskatutakoa erran du Katakrakeko mahai inguruan, bertze deus baino lehen: «Hamabi urte baino gehiago egin ditu Mariak espetxean, eta oraingoa da, alde handiz, garairik gogorrena; hori garbi uzteko eskatu dit».
Lizarraga eta Gutierrez 2008tik aurrera daude preso. Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxean ziren alaba jaio zenean. «Lehen, ama ziren presoentzako moduluak zeuden zenbait kartzelatan, baina horiek ixten joan dira, eta Aranjuezen dagoena da orain bakarra. Emakumeak bazterketa bikoitza sufritzen du espetxe barruan, eta ama direnek, berriz, hirukoitza», azaldu du Torregrosak.
Osasun krisiaren ondorioz, Aranjuezen ere gelditu dira bisitarik gabe hilabeteotan. Egoerak presoei eragin die, bai eta kanpoan diren senideei eta lagunei ere. Kartzela barruan ere, Izadiren gisa amarekin diren haurrek ere sufritu behar izan dituzte egungo egoeraren ondorio «latzak». Torregrosak nabarmendu du haurrarekin daukala orain kezka nagusia. «Haurra ere bakartuta dago; otsailetik ez du aita ikusi, eta kanpotik ez du inongo estimulurik jasotzen», salatu du. Torregrosak erantsi du aitarekin biziko dela umea espetxetik ateratzen denean: «Espetxean, baina, aitak alabari buruzko erabakietan deus erratekorik ez du; ia ez dute elkar ezagutzen».
Egoerak hobera eginen luke familiak espetxe barruan elkarrekin egoteko aukera edukiko balu. «Aranjuezen, hain zuzen, familientzako modulua dago, baina ez diete hor egoten uzten», erran du Itxaso Torregrosak. «Espetxe bakoitzak nahi duen moduan erabiltzen ditu bere arauak. Kartzelaren helburua pertsonak suntsitzea da, finean».
Presoen senideentzat eta hurbilekoentzat ere okerrera egin du egoerak pandemiarekin, erantsi duenez. «Zenbaitek isunak jarri dituzte; erkidego batetik bertzera aldatu egiten dira neurriak eta debekuak, eta gertatu izan da espetxe aurrera ailegatu eta isuna jasotzea».
Torregrosak onartu du «zaila» egiten zaiola «baikor» agertzea oraingo egoeran. «Gogorrena da egiten duten guztia, presoak bakartzeko hartzen dituzten neurri guztiak osasunaren izenean hartzen dituztela; hori saltzen dute. Lehen, segurtasuna zen eskubideak urratzeko aitzakia, eta, orain, berriz, osasuna».
Osasunaren inguruko kezka, baina, urria da espetxe barruan. «Hori da errealitatea. Aranjuezen, Picassenten bezala, denbora luzez egon dira medikurik eta pediatrarik gabe», erran du Torregrosak. Espetxe berean dira Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak. Baina ezin dute elkar ikusi. «Hilabeteak egon dira elkar ikusi gabe». Hain gertu, eta urrun, aldi berean. Familia elkartzeko aukerarik gabe.
|
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189734/agerian-utzi-nahi-dugu-sistema-bera-dela-bortitza.htm
|
Gizartea
|
«Agerian utzi nahi dugu sistema bera dela bortitza»
|
Euskal Herriko emakume sozialisten sare gisa sortu zuten Itaia, duela bi urte; antolatzeko urratsa egin dute orain sareko parte hartzaileek, eta eskualdeka hasi dira taldeak osatzen. Iruñerrikoan ari da Paula Diaz.
|
«Agerian utzi nahi dugu sistema bera dela bortitza». Euskal Herriko emakume sozialisten sare gisa sortu zuten Itaia, duela bi urte; antolatzeko urratsa egin dute orain sareko parte hartzaileek, eta eskualdeka hasi dira taldeak osatzen. Iruñerrikoan ari da Paula Diaz.
|
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialista aurkeztu berri dute; baditu taldeak Euskal Herri osoan, eta Nafarroan, zehazki, bi sortu dituzte jada: Iruñerrian bat eta Lizarrerrian bertzea. Iruñerrikoan ari da Paula Diaz (Barañain, Nafarroa, 1998). Garbi erran du emakume langilea hartu dutela subjektu politiko gisa, eta salatu du sistema kapitalistak indarkeria matxista errotua duela bere baitan.
Duela bi urte jarri zenuten martxan sarea; zein izan zen hazia?
Euskal Herrian baginen emakume langile batzuk gure errealitatearen inguruko hausnarketa egiteko eta analisiak sortzeko grinarekin. Gainera, identifikatzen genuen hutsune bat genero arazoen esparruan, eta hutsune horri erantzuteko asmoz hasi ginen antolatzen.
Zer hutsune sumatu zenuten?
Feminismotik jende asko mobilizatu da azken urteotan, eta dauden arazoetako asko agerian utzi dituzte. Hutsunea sumatzen genuen, ordea, arazoari irtenbideak emateko orduan. Guk uste dugu emakume proletario gehienen bizi baldintzak babesgabe daudela oraindik ere. Aldi berean, guk garbi dugu emakume langileon arazoak ezin direla hartu aparteko zerbait balira bezala, eta osotasunari erantzun behar zaiola arazo horiei aurre egiteko.
Osotasunari erantzun behar zaiola erraten duzunean, sistema kapitalistari buruz ari zara?
Sistema kapitalistak modu ezberdinak ditu betikotzeko eta irauteko, eta genero zapalkuntza da horietako bat. Emakume langileak zapalduta egoteak bere funtzioa betetzen du sistema kapitalista etengabe garatzeko prozesu horretan; sistemak behar du, alegia.
Zertarako?
Sistema kapitalistak helburu du gainbalioa, etekina gero eta handiagoa izatea. Horretarako, behar du zapalkuntza zenbait mailatan garatzea, eta aprobetxatzen du emakumea aurretik ere zapalduta dagoela; are gehiago emakumea beste herrialdean jaio baldin bada, edo desgaitasunen bat baldin badu.
Feminismoaren esparruan sumatu zenuten hutsune bat; eta langileen eskubideen aldeko elkarteen arloan?
Sumatzen genuen beharrezkoa dela mahai gainean jartzea gaia eta jorratzen hastea langile antolakundeetan eta langile klasea antolatzen den esparruetan; gero eta emakume langile gehiago antolatzen hasteko, eta erakunde horietan gaia kontuan hartzeko. Lehen ere kontuan hartzen zen, baina garaia da oinarri batzuk finkatzeko.
Emakume langilea aldarrikatu nahi duzue subjektu gisa?
Bai, zalantzarik gabe. Izan ere, arazo ezberdinek zeharkatzen dituzte emakume langileen bizi baldintzak, eta, arazo horiek sortzen dituen botere sistema gainditzen ez badugu, ezinen dugu deus gainditu.
Sarea sortu eta gero, bertze urrats bat egin duzue orain, analisi politikotik ekintzetara pasatzeko, nolabait. Zergatik?
Bi urtez egon gara lan teoriko hori egiten, eta egindako analisiak eraman gaitu emakume langileon antolatzeko beharra erdigunean jartzera; batetik, erantzuna emateko genero arazoei aurre egiteko ikusten genuen hutsune horri; bestetik, jasaten dugun egoera ekonomikoagatik. Egoera horrek guztiz baldintzatu du gure erabakia. Are gehiago orain, koronabirusaren osasun krisiarekin, agerikoa baita emakume langileen bizi baldintzek okerrera egingo dutela.
Jokaleku horretan, zeintzuk dira zuen lan ildoak?
Une honetan, indarkeria matxistaren auzia jorratu nahi dugu; hori da gure lan ildoetako bat. Agerian utzi nahi dugu sistema bera dela bortitza, eta indarkeria hori erabiltzeko dituen modu ezberdinekin lortzen duela betikotzea eta etengabe garatzea. Guk indarkeria hori bere osotasunean hartu nahi dugu, baina nabarmendu nahi dugu, gainera, sistemaren bortizkeriaren moduetako bat dela indarkeria matxista. Horretarako prestatu ditugu hainbat ekinaldi azarorako. Indarkeria matxistari buruz aritu nahi dugu, bai eta emakume langileok pairatzen ditugun bestelako indarkeria moduez ere.
Zeintzuk, zehazki?
Oraingo krisiaren ondorioz, emakume langile askok galdu dute lana, bai eta jaso behar zituzten diru laguntza guztiak ere. Familia unitate barruko lanen zama emakumeon bizkar da oraindik ere, eta kontuan hartu behar da. Aintzat hartu behar da, halaber, oraingo osasun krisiak ekarri duen konfinamenduak zer ondorio izan duen indarkeria matxista jasaten duten emakumeengan. Batetik, egoerak erraztu egin du indarkeria hori gertatzea; eta, bestetik, emakume langileak bakartu egin ditu. Konfinamendu politiko bat ezarri die, etxean bakartuz, edo biltzeko aukera ukatuz.
Langileen Autodefentsa Sareko eta Hipotekek Kalte Egindakoen Plataformako kideak dira azaroko zuen jardunaldien parte hartzaileen artean. Zergatik horiek?
Uste dugu bi eragile horiek gure norabide berean egon daitezkeela lanean, eta klase ikuspegia hartzen dutela kontuan. Uste dugu haien esperientzia baliagarria izan daitekeela guretzat, emakume langileok ere baditugulako etxebizitzaren eta lanaren arloko arazoak.
Hilaren 20an, 19:00etan, Iruñeko Auzotegin ariko zarete Itaiako kideok, azaroaren 25ari buruz.
Bai, indarkeria matxistaren aurkako egunaren ildotik auzi horren inguruko gure irakurketa egin nahi dugu. Hilaren 21ean, berriz, 12:00etan, elkarretaratzea eginen dugu Iruñeko Mercaderes kalean, adierazteko kalean gaudela. Hilaren 25ean, Iruñeko Udaletxe plazan izanen gara, 19:00etan.
Iruñerrian eta Lizarrerrian baduzue talde bana, oraingoz. Zabaltzeko asmoz?
Euskal Herri mailako antolakunde bat gara, eta Nafarroan ere asmoa da pixkanaka antolatzea ditugun gaitasunak; oraingoz, Iruñerrian eta Lizarrerrian sortu ditugu taldeak, baina, noski, helburua zabaltzen jarraitzea da. Bada antolatzeko grina. Aurkezpenak egin genituenean horixe sumatu genuen; jende asko etorri zen.
Antolatu, bertzeak bertze, kalean egoteko?
Bai. Kalean egon nahi dugu; uste dugu orain ere beharrezkoa dela kalera ateratzea. Badakigu gaur egungo osasun krisiak baldintzatzen duela dena, eta hori ez dugu ahaztu; baina ez dugu nahi koronabirusa aitzakia izatea protestak bazter uzteko. Antolatzen ahal gara eta kalean egon gaitezke segurtasuna bermatuz. Gure arteko zaintza garrantzitsua da guretzat; baina ez dezatela birusa aitzakia bilakatu.
|
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189764/dariok-ezustea-eman-du.htm
|
Kirola
|
Dariok ezustea eman du
|
13-22 hartu du mendean Iker Irribarria egungo txapelduna, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan, sakean eta defentsako lanean bikain arituta. Final-erdietan Altuna III.aren edo Ezkurdiaren kontra jokatu beharko du.
|
Dariok ezustea eman du. 13-22 hartu du mendean Iker Irribarria egungo txapelduna, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan, sakean eta defentsako lanean bikain arituta. Final-erdietan Altuna III.aren edo Ezkurdiaren kontra jokatu beharko du.
|
Final-laurdenetako lehen partida, eta aurreneko ezustea. Dario Gomezek kanporatu egin du Buruz Buruzko Txapelketatik Iker Irribarria egungo txapelduna. Irungo (Gipuzkoa) Urantzu pilotalekuan izan da. Errioxarrak zortzi tanto egin ditu sakez, eta defentsako lanean bikain aritu da. Horretan oinarritu du garaipena. Irribarriak, berriz, garesti ordaindu ditu egindako akatsak: bederatzi. 45 minutu pasatxo iraun ditu neurketak, eta 234 pilotakada izan ditu.
Egungo Buruz Buruko txapelduna eta Bigarren Mailakoa zeuden aurrez aurre. Bi pilotari jotzaile. Dariok Peio Etxeberria eta Iraitz Zubizarreta utzi zituen bidean aurreko kanporaketetan; Irribarriarentzat, berriz, lehen neurketa zen. Halakoetan ohikoak dira urduritasunak. Baina Aramakoak ondo ekin dio partidari. 2-0 aurreratu da. Baina orduan galdu ditu neurketako lehen bi pilotak. Bosnako berdinketaraino parekatua joan da norgehiagoka. Baina hor 7-0eko partziala lortu du Dariok, eta zuloa egin du partidan. 12-7 aurreratu da. Zazpi tanto horietatik hiru sakez izan dira. Irribarria airetik erantzuten ahalegindu da bosgarren koadro ingurutik. Baina alferrik izan da.
12-9 hurbildu da gero Irribarria. Defentsan ondo ari zen, baina Irribarria ordu arteko tantorik onenak jokatzen ari zen. Atsedena eskatu du orduan Dariok. Horrek, arnas apur bat hartu, eta Irribarriaren momentu ona hausteko balio izan dio. Izan ere, segidan lau tanto egin ditu garaileak. Bi izan dira sakez, eta beste biak Armakoaren huts egiteei esker. 16-9koarekin partida ondo bideratua zuen. Orduan arriskatzen hasi da Irribarria, eta tanto batzuk egin ditu aurren. Baina Dariok ondo eutsi dio, defentsako lan oso on bati esker. Ez hori bakarrik, ausart ere jokatu du, eta hainbat tanto eder egin ditu aurreko koadroetan, batez ere ormabikoen bidez. Hala, garaipena lortu du. Datorren asteburuan Altuna III.a-Ezkurdia partidako irabazlea izango du aurrean finalerdietan. Partida hori bihar jokatuko da, Eibarko Astelenan (Gipuzkoa), baita ere Elezkano II.aren eta Agirreren artekoa. Gaur, berriz, Urrutikoetxea eta Jaka ariko dira nor baino nor gehiago Bilbon, finalerdietara sailkatzeko lehian (17:30, ETB1).
|
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189765/nafarroako-gobernuak-eta-eh-bilduk-2021eko-aurrekontuen-gaineko-akordioa-egin-dute.htm
|
Politika
|
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2021eko aurrekontuen gaineko akordioa egin dute
|
«COVID-19aren pandemiaren ondorioei aurre egitea» da hitzarmenaren asmo nagusia. Neurri fiskalak ere adostu dituzte bi aldeek. EH Bilduk abstenituta ahalbidetuko du aurrekontuen onarpena, ontzat jo baitu kontuak iazkoak baino zabalagoak izatea.
|
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2021eko aurrekontuen gaineko akordioa egin dute. «COVID-19aren pandemiaren ondorioei aurre egitea» da hitzarmenaren asmo nagusia. Neurri fiskalak ere adostu dituzte bi aldeek. EH Bilduk abstenituta ahalbidetuko du aurrekontuen onarpena, ontzat jo baitu kontuak iazkoak baino zabalagoak izatea.
|
Nafarroako Gobernuak prentsa ohar baten bidez adierazi du 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua onartzeko konpromiso hitzarmen bat sinatu duela EH Bildurekin. Itun horretan esan dute «inoiz baino premiazkoagoa» dela «ikuspegi zabalarekin» jokatzea, eta egungo gizarte eta ekonomia krisiari aurre egiteko hainbat neurri aurkeztu dituzte. Adostutako dokumentuaren arabera, aurreikusten da aurrekontu proiektua onartzeko bilkura abenduaren 23an egitea.
Bi aldeek adierazi dute horretarako «aitzineko krisian erabili zirenen aurkako irizpideekin» egingo dutela lan. Konpromisoa hartu dute zerbitzu publikoak sendotzeko; osasunerako, hezkuntzarako, eskubide sozialetarako, kulturarako eta enplegu politiketarako baliabideak handitzeko; ingurumen jasangarritasuneko politikak egiteko; eta politika fiskalaz hausnartzeko, besteak beste. Arlo horietan, gobernuak aurrekontu proiektuan jaso ditu EH Bilduk aurkeztutako proposamen batzuk -guztira bederatzi milioi euroko balioa dutenak-, eta 1,9 milioi euroko kredituak bideratuko ditu indar subiranistak aurkeztuko dituen zuzenketa partzialak finantzatzeko.
Gobernuak eta EH Bilduk akordioaren jarraipen batzorde bat osatuko dute, hiru hilero aztertzeko zenbateraino betetzen den adostutakoa.
EH Bildu: «Beste eredu bat dago»
EH Bilduk abstentzio baten bidez «erraztuko» du Nafarroako aurrekontuak onartzea Atzo arratsaldean itxi zuten dokumentua, eta gaur goizean bertan sinatu dute. Goizean bertan agerraldi bat egin du EH Bilduk, akordioaren inguruko balorazio bat egiteko. Akordioak daukan «balio politikoa» azpimarratu du Bakartxo Ruiz parlamentariak: «Navarra Sumak ez du lortu akordioa baldintzatzea. Denok ikusi dugu Navarra Sumaren jarrera zein izan den, modu desesperatuan saiatu dira betoa jartzen. Ez dute lortu ikuspegi aurrerakoi batetik lor zitekeen akordio bat saihestea. Albiste ona da, bi eredu daudelako». Izan ere, Ruizek gogorarazi du UPNren gobernuak 2008ko krisiari «murrizketak eginez, arlo publikoa pribatuaren subsidiario izanda» egin ziola aurre: «Beste eredu bat dago, inbertsio publikoa lehenestearena, eskubide sozialetan lehentasuna jartzen duena. Hori eskatu diogu Nafarroako Gobernuari, eta, zorionez, gobernua ez da sartu eskuinaren joko horretan».
Akordioa «konpromiso partekatu batzuetan» oinarritzen dela azaldu du Ruizek: «Gure lehentasunak argiak izan dira: krisi sanitarioari eta krisi sozial eta ekonomikoari aurre egitea ezinbestekoa dela, murrizketarik egin gabe eta aurretik egindako urratsak mantenduz eta kontsolidatuz. Hori da akordioaren oinarria».
Hain zuzen, Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk hainbat neurri fiskal ere adostu dituztela adierazi du gobernuak prentsa oharrean, baina EH Bilduko ordezkariek azaldu dute arlo horretan izan dituztela desadostasun handienak: «EH Bilduk bere eskuk izango balu aurrekontu batzuk egitea, ezberdinak izango ziratekeen. Eztabaida sakonak izan ditugu, eta saiatu gara elkarguneak bilatzen». Erantsi du aurrekontuak ez direla «ezeren amaiera, bidean urrats bat dira eta balio behar dute aurrera egiten jarraitzeko».
Aurrekontuen aurreproiektuan eragin nahi zutela azaldu du Adolfo Araiz parlamentariak, eta EH Bilduren ikuspuntua zela kontuak, krisiaren testuinguruan, aurreko urteetakoak baino zabalagoak izan beharko liratekeela. Hala izan dela nabarmendu du Araizek: «Espero genuen baino dokumentu hobea atera da».
Geroa Bai: «Betorik gabeko elkarrizketaren emaitza da»
Uxue Barkos lehendakari ohi eta Geroa Baiko bozeramaileak Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi du «betorik gabeko elkarrizketaren emaitza» izango dela akordioa, eta nabarmendu du bere gobernuak 2015ean hasi zuen aldaketaren bidean beste pauso bat eman dutela. Alderdiak berak ohar batean adierazi du hitzarmena «ezinbestekoa» dela, Nafarroari «egonkortasuna» emango diolako, eta erantsi du Navarra Sumak «porrot» egin duela bere estrategian, «ez duelako lan egin aurrekontuen egonkortasunaren alde, ezegonkortasun politikoaren alde baizik».
Navarra Suma: «Txibite Nafarroa saltzen ari zaio euskal independentismoari»
Aldiz, akordioaren kontra mintzatu da Javier Esparza Navarra Sumako bozeramaile eta UPNko presidentea: Maria Txibite lehendakariari egotzi dio «Nafarroa euskal independentismoari saltzea»: «[EH] Bilduk lanean jarraitzen du Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean, eta orain Txibiteren eta PSNren eskutik dihardu». Esparzak uste du Txibitek bazuela «beste aukera bat», baina nahiago izan duela «nafarren etorkizuna Bilduren estrategiari lotzea, jakinik okerrena dela ikuspegi sozioekonomikotik».
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea atzo izan zen Iruñean. EH Bilduk Espainiako aurrekontuak babesteko asmoa adierazi du berriki, «aurrerapauso txiki batzuk» sumatu dituztelako, eta «eredu neoliberala hausteko» norabide onean daudelako, haien iritziz.
Eusko Jaurlaritzak, berriz, Iruñean eta Madrilen erakutsi duen negoziaziorako jarrera hori Gasteizen erakutsi ez izana leporatu dio EH Bilduri. Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak aurreratu zuen «lehengoari eusteko bada» koalizia ez dela egongo Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen akordioan.
|
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189766/sare-herriz-herri-mobilizatuko-da-urtarrilaren-9an.htm
|
Politika
|
Sare herriz herri mobilizatuko da urtarrilaren 9an
|
17:30ean izango dira mobilizazioak, «osasun segurtasunerako neurri guztiak errespetatuta» eta «leku zabaletan».
|
Sare herriz herri mobilizatuko da urtarrilaren 9an. 17:30ean izango dira mobilizazioak, «osasun segurtasunerako neurri guztiak errespetatuta» eta «leku zabaletan».
|
Dozenaka milaka pertsona elkartu ohi dira urtero urtarrilean euskal presoen eskubideen alde egin ohi den manifestazioetan, baina, aurten, COVID-19aren izurriaren eraginez, Sare Herritarra plataformak beste mobilizazio eredu bat landuko du. Jakinarazia zuen urtarrilaren 9an herritarrak kalera aterako zirela, eta gaur iragarri du herriz herri egingo dituztela protestak, 17:30ean, «osasun segurtasunerako neurri guztiak errespetatuta» eta «leku zabaletan». Lelo bera baliatuko dute guztietan: Bidean gara.
Bilbon eginiko agerraldi batean eman dituzte urtarrilaren 9ko deialdiari buruzko xehetasun batzuk, irakurketa politikoa egiteaz gain. Batetik, kezka azaldu dute izurriaren eraginez presoei bisitak murrizten ari zaizkielako, eta babesa adierazi diete senideei:
«Egoera hori are txarragoa da euskal presoei aplikatzen zaien urruntze politikaren ondorioz, dagoeneko existitzen ez den erakunde bateko kide izandako presoak diren arren». Gogoan izan dituzte gurasoak espetxean dituzten haurrak ere: «Sei hilabete baino gehiago bete dituzte ama, aita edo biak besarkatzeko aukerarik gabe, gurasoak preso dituztelako».
Joseba Azkarragak eta Bego Atxak aitortu dute «aldaketa batzuk» egin dituztela eta, esterako, espetxe batzuetan isolamendutik atera dituztela presoak. Beste kartzela batzuetan ere gauza bera egin dezaten lanean ari da Sare, azaldu dutenez. Gaixotasun larriak edo sendaezinak dauzkaten presoei dagokienez, esan dute «urrats batzuk» egin direla preso batzuei tratamendua «modu duinagoan» jasotzeko aukera emanda, «baina, oraindik ere, gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean daude, aspaldi etxean egon behar zutenean. Eta aldarrikapen horri eutsiko diogu».
Azken asteetan izandako hurbiltzeei dagokienez, berriz, gogorarazi dute presoen %80 Andaluziako, Valentzia inguruko edo Galiziako espetxeetan daudela: «Bide luzea dugu egiteko, eta gu ez gaude prest normala ez dena normalizatzeko. Espetxe politika euskal preso guztiak Euskal Herrian daudenean normalizatuko da. Bitartean, urratsak dira. Urrats txikiak». Erantsi dute «konponbide justu bakarra» dagoela: «Presoei aplikatzen zaien salbuespeneko araubideari amaiera ematea eta estatuko kartzeletan gainerako presoei aplikatzen zaizkien lege arruntak aplikatzea». Gradu progresioari ere erreparatu diote, nabarmenduta kasu bakarrean aplikatu dela eta presoen %80k lehen graduan segitzen dutela.
|
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189767/1452-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
1.452 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
|
18.112 proba egin dituzte, eta egindako proben %8,02k eman dute positibo. Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du zahar etxeetan beste bi egoiliar hil direla azken orduetan.
|
1.452 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 18.112 proba egin dituzte, eta egindako proben %8,02k eman dute positibo. Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du zahar etxeetan beste bi egoiliar hil direla azken orduetan.
|
Behera egin dute positibo kopuruek herenegungo datuekin alderatuta. Gaur eskainitako datuen arabera, atzo 18.112 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta 1.452 positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian: Araban, 139; Bizkaian, 572; Gipuzkoan, 527; Nafarroan, 209. Beste bost positiboak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean erregistratutakoak dira. Hain zuzen, herrialde guztietan egin dute behera kopuruek, Araban izan ezik. Zehazki, bi kasu gehiago atzeman dituzte lurralde horretan. Hala, egindako proben %8,02k eman dute positibo.
Nafarroako Gobernuak, oraindik, ez ditu ospitaleetako datuak eskaini, baina Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan 87 pertsona gehiago ospitaleratu dituztela. Areago, ZIU zainketa intentsiboetako unitatean, gaur-gaurkoz, 146 pertsona daude gaixo.
Bizkaiko egoitzetan, bi hildako
Bizkaiko Foru Aldundiak zahar etxeetako egoeraren berri eman, eta jakinarazi du bi egoiliar hil direla azken orduan. Beraz, izurritearen bigarren olatuan, guztira, 89 pertsona hil dira Bizkaiko egoitzetan. Horrez gain, momentuz, 155 adineko pertsonek dute COVID-19a, eta baita beste 97 langilek ere.
|
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189768/fronte-polisarioak-gerra-egoera-ezarri-du.htm
|
Mundua
|
Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri du
|
Brahim Ghali SEADeko presidenteak hautsitzat jo du 1991ko su-etena, eta indar armatuei eskatu die «segurtasun nazionalaren kontrola» hartzeko. EBk eta NBEk menia errespetatzeko deia egin diete bi aldeei.
|
Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri du. Brahim Ghali SEADeko presidenteak hautsitzat jo du 1991ko su-etena, eta indar armatuei eskatu die «segurtasun nazionalaren kontrola» hartzeko. EBk eta NBEk menia errespetatzeko deia egin diete bi aldeei.
|
Fronte Polisarioak hautsitzat jo du Marokorekin 1991n sinatu zuten su-etena, eta, hortaz, gerra egoera ezartzea erabaki du, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Brahim Ghali SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak hartu du erabakia, eta bere indar armatuei agindu die «segurtasun nazionalaren kontrola» hartzeko. Horren aurretik, Fronte Polisarioak jakinarazi du Marokoren lau base militar eta bi zaintza postu bonbardatu dituela, eta «galera materialak» eragin dituela; hildakoak ere aipatu ditu. Gaur gauean bigarren bonbardaketaren berri eman du: «hainbat militar» marokoar hil dituela adierazi du.
Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko tentsio militarrak gora egin zuen atzo, Rabat herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan dagoen Guergueraten sartu zenean —Mendebaldeko Sahararen hegoaldean—. Eskualde hori desmilitarizatua da, bost kilometro ingurukoa, baina Marokok militarrak hara bidaltzea erabaki zuen sahararren protesta bat desegiteko; dozenaka manifestari urriaren 21etik ari ziren protestan, inguruko errepide bakarra trabatzen.
Minurso NBE Nazio Batuen Erakundearen misioari exijitzen diote bete dezala autodeterminazio erreferendum bat antolatzeko egindako promesa. Minurso 1991n eratu zuten helburu horrekin eta su-etena zaintzeko egitekoarekin; halere, bi aldeek elkarri egotzi diote itun hori hainbatetan urratzea eta Guergueraren sartzea.
Ghaliren iritziz, Marokoren operazioa Fronte Polisarioak eta Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak izan behar duten bilkuraren bezperan gertatu izanak erakusten du «aurrez pentsaturiko eraso bat» izan dela. Egoera horren aurrean, etxeratze agindua dekretatu du Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan (Aljeria).
Gerra egoera deklarazioari Marokoko Gobernuak oraingoz ez dio erantzunik eman, ezta Fronte Polisarioak bere erasoetan ustez hil dituen militarren inguruko adierazpenei ere. Aldiz, SEADeko agintari batek Equipe Media agentziari esan dio Rabat «gerra luze baterako» prestatu behar dela.
Marokok adierazi du ez ziela zibilei eraso egin, baina Fronte Polisarioak kontrakoa dio: «Marokok su-etenari eta horri loturiko akordio militarrei azpilana egin die. Eraso horrekin, irtenbide baketsu eta iraunkor baterako edozein aukera ahuldu du». Mohamed Eluali Akeik SEADeko lehen ministroak iazko azaroan BERRIAri adierazi zion «aukera guztiak mahai gainean» daudela, «baita borroka armatura itzultzea ere».
EB Europako Batasunak eta NBEk ez dute aukera hori nahi, eta bi aldeei menia errespetatzeko eskatu diete. «EBk bat egiten du NBEren goraldiaren aurkako deiarekin, eta 1991ko irailaren 6tik indarrean dagoen menia errespetatzeko eskatzen du, baita 2019an bertan behera geraturiko negoziazio politikoei berriz ekiteko ere», adierazi du talde komunitarioaren eledun batek.
Guerguerateko muga egunbete egon da itxita ibilgailuentzat, bi norabideetan, eta soilik NBEren autoak, langileak eta kasko urdinak igaro ahal izan dira epe horretan; ez dute adierazpenik egin gertaturikoaz. Gaur arratsaldean ireki dute berriz, eta kamioiak hasi dira hortik pasatzen, Marokoko Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez.
2017an, sei hilabete iraun zuen liskar bat izan zuten bi aldeek Guergueraten, eta azkenean Marokok handik erretiratzea erabaki zuen; Fronte Polisarioa, aldiz, eremu horretan geratu zen. Errepide bateko obrak hastearekin batera, harresian barrena 3,8 kilometro egin zuten aurrera militarrek, berez okupatuta daukaten herrialdean aurrera egin eta lurralde liberatuetan sartuz; orduan ere, Polisarioak su-etenaren urraketatzat jo zuen gertakaria, baina ez zuen hautsitzat jo, ezta gerra egoera ezarri ere.
Testuinguru aldaketa
Aurten, ordea, beste testuinguru bati egin beharko dio aurre NBEren misioak. Erakundearen Segurtasun Kontseiluak urriaren 30ean onartu zuen Minursoren luzapena, AEBek aurkeztu zuten proposamen batekin, eta ebazpenak bi abstentzio jaso zituen: Errusiarena eta Hego Afrikarena.
Moskuren iritziz, testuak ez dio nahikoa pisu aitortzen herrialde okupatuaren autodeterminazio eskubideari. Washingtonek eta Berlinek, berriz, Mendebaldeko Sahararako NBEren ordezkari bat izendatzeko beharra nabarmendu zuten, haren hutsuneak aurrerapauso politikoak zailtzen dituelakoan.
Fronte Polisarioak bere egitekoa amaitzeko exijitzen dio Minursori: autodeterminazio erreferendum bat antolatu dezala. Marokok, berriz, eskualde autonomo bat eratzea proposatzen du, eta Etxe Zuriaren babesa izan du horretan.
Sahara-Euskadiren salaketa
Sahara-Euskadi mugimenduak salatu du Marokok urratu egin duela 1991n Mendebaldeko Sahararekin sinatu zuen su-etena. Ohar baten bidez, Espainiako Gobernuari eta Nazio Batuen Erakundean ordezkaritza duten herrialdeei eskatu die 1988ko bake itunean bi aldeek adostu zuten autodeterminazio erreferenduma antolatzeko.
Egoera horretan, «deskolonizazioaren zain dagoen Afrikako azken lurralde ez autonomoarekiko erantzukizuna bere gain hartzeko» exijitu diote Madrili. Hurrengo egunetan mobilizazioak antolatuko dituzte sahararrei elkartasuna adierazteko, eta, horri begira, herritarrei dei egin diete parte hartzera.
|
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189769/lau-urteren-ondoren-altsasukoak-estrasburgora-begira-daude.htm
|
Gizartea
|
Lau urteren ondoren, Altsasukoak Estrasburgora begira daude
|
Herriko zazpi gazte atxilotu zituztenetik lau urte bete direla gogoratzeko ekitaldia egin dute Altsasun. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak espetxean jarraitzen dutela salatu dute.
|
Lau urteren ondoren, Altsasukoak Estrasburgora begira daude. Herriko zazpi gazte atxilotu zituztenetik lau urte bete direla gogoratzeko ekitaldia egin dute Altsasun. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak espetxean jarraitzen dutela salatu dute.
|
2016ko azaroaren 14a. Lau urte igaro dira Altsasuren (Nafarroa) etorkizuna hankaz gora jarri zen egun horretatik. Guardia Zibilak Altsasuko auziko zortzi gazteetako zazpi atxilotu zituen egun horretan, hilabete lehenago Koxka tabernan izandako istiluen harira, terrorismo delitua egotzita. Lau urteren ondoren, gazteetako sei hirugarren graduan daude, Altsasun; beste biek, bigarren graduan jarraitzen dute, Zaballako espetxean (Araba). Iragarri dutenez, laster Giza Eskubideen Europako Auzitegian aurkeztuko dute epaiaren aurkako helegitea. Gaur, lau urte hauetan pairatu duten «injustizia» salatzeko eta gogora ekartzeko ekitaldia egin dute. Eskultura mugikor bat jarri dute Foruen plazan, eta herriz herri mugituz joango dira.
2016ko azaroaren 14ko goizean, Guardia Zibilak Oihan Arnanz, Jokin Unamuno, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola, Iñaki Abad eta Ainara Urkijo atxilotu zituen; Adur Ramirez de Alda egun batzuk beranduago atxilotu zuten, bere burua Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztu ondoren. «Gehiegizko polizia operazio bat izan zen, iraganeko operazioen oinarria zuena, Altsasu kriminalizatzeko asmoa zuena, eta, batez ere, gazteria kriminalizatzekoa. Zoritxarrez, zentzugabekeria luze baten hasiera baino ez zen izan», adierazi du Antxon Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, ekitaldian.
Atxiloketen eta espetxeratzeen ondoren, Ramirez de Aldak, Unamunok eta Arnanzek hiru urte eta erdi igaro zituzten espetxean. Aurtengo uztailean hirugarren gradua eskuratu zuten, baina 2024ko maiatzera arte ez zaie amaituko zigorra. Urrizola eta Abad lehenagotik, iazko abendutik dira hirugarren graduan; Urrizolaren zigorra 2022ko uztailean amaituko da, eta Abadena, berriz, 2021eko urrian.
Cobi eta Goikoetxeari, berriz, hirugarren gradua ukatu berri diete, Ramirez de Aldak jakinarazi duenez: «Zaballako espetxe batzordeak gradu aldaketa eskatu du haientzat, hezitzaileek, psikologoek eta gizarte langileek egindako balorazio baikorretan oinarrituta, baina Madriletik ezezkoa eman dute». Haien senideek erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu dute.
Itxaropentsu
Altsasuko gazteek eta haien gurasoek Espainiako justizia sisteman egin zitzaketen urrats guztiak agortu dituzte dagoeneko. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2018an ezarri zituen lehen zigorrak, eta 2019an, Auzitegi Gorenak zigorrak murriztu egin zituen. Defentsak, bi auzitegi horietan helegiteak jarri ondoren, Auzitegi Konstituzionalean ezarri zuen, baina hark ere atzera bota zuen. Ondorioz, aukerak agortuta, Estrasburgora joko dute: Giza Eskubideen Europako Auzitegian aurkeztuko dute helegitea, «aurki».
Erabakia hartzea «zaila» izan dela aitortu dute, «itxaropena» izan arren, prozesua «konplexua» izango dela uste baitute. «Baikorrak gara, baina badakigu bidea ez dela erraza izango. Guk, hala ere, orain artekoa eskatuko dugu: bermeak dituen justizia eta giza eskubideekiko errespetua».
|
2020-11-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/189770/helburua-birgizarteratzea-bada-gure-semeek-etxean-egon-beharko-lukete.htm
|
«Helburua birgizarteratzea bada, gure semeek etxean egon beharko lukete»
|
«Helburua birgizarteratzea bada, gure semeek etxean egon beharko lukete».
|
Bigarren graduan jarraitzen duten Altsasuko bi gazteetako baten ama da Amaia Amilibia: Jon Ander Cobena. Zaballako (Araba) espetxean du semea, Julen Goikoetxearekin batera. Atxilotu zituztenetik lau urte igaro direnean, minak «oso bizia» izaten jarraitzen du Amilibiarentzat, baina begirada Europako justizian du jarrita: Estrasburgoko auzitegiak gertatutakoa onartzea espero du, behingoz «deskantsatzeko».
Lau urte dira zuen seme-alabak atxilotu zituztenela. Nola bizi izan duzu ordutik gertatutakoa?
Julen eta Jonan oraindik kartzelan egonda, guri zaila egiten zaigu distantziatik begiratzea, istorioa bukatuta balego bezala; oraindik mina oso bizia da guretzat. Duela lau urte atxilotu zituzten gure seme-alabak, bi aldiz pasatu behar izan zuten atxiloketaren trauma; 2016an 36 egun egon ziren Alcala-Mecoko kartzelan, isolamenduan. Ondoren, epaile instruktoreak, Carmen Lamelak, erabaki zuen aske uztea zazpi atxilotuetatik lau, artean Jonan eta Julen. Horrela egon ziren urtebete eta erdi: aske. Baina asktatasunik gabe: astean bitan epaitegira sinatzera joan behar zuten, eta pasaportea atxikia. Horregatik, esaten dugu lau urte daramatzatela askatasunik gabe.
Haiek zer moduz daude?
Jonan eta Julen oso mutil jatorrak dira. Alde batetik, kristoren beharra eta gogoa dute kalera ateratzeko, baina, barruan, egoera horretan bizirik irauteko, erabat murgildu dira ikasketetan, kirolean… barruko bizitzan, han dituzten aukera eta baliabideekin. Horri esker, aurrera egiten dute.
Oraingo egoera salbuespenezkoa da, eta espetxeetan mugak are gogorragoak dira.
Izugarria da. Kartzelako hormaren zabalera handitu da orain. Pandemiaren hasieran bereziki gogorra izan zen, kanpoko harreman guztiak eten zituztelako. Aukera bakarra idaztea zen, eta, hala ere, gutunak oso berandu iristen ziren. Garai batean, hilabetean hiruzpalau aurrez aurreko bisita zituzten, eta orain, bakarra dute, kristalarekin; bisitak laburragoak dira; paketeak berrogeialdian jartzen dituzte… Isolamendu emozionala handiagoa da orain.
Hirugarren gradura igarotzeko eskaera ukatu diete berriki, eta helegitea jarri duzue.
Bai, espetxeko tratamendu batzordeak, abuztuan, esan zuen Jonanek eta Julenek baldintzak betetzen dituztela baldintzapeko askatasunerako erregimenera igarotzeko. Profesionalen balorazioak oso onak ziren, eta Zaballako batzordeak Madrilera bidali zuen proposamena, baina Madriletik ezezkoa etorri da. Ikusten dugu ezezkoak ez duela oinarri sendorik, ez daudelako derrigorturik zigorraren erdia kartzelan pasatzera. Lege penitentziarioaren helburua bada birgizarteratzea, etxean egon beharko lukete jada.
Espainiako justiziaren bideak agortuta, Europara joko duzue. Itxaropentsu zaude?
Prozesu hau ez da ohikoa izan. Gertatutakoa askotan gertatu da, eta gauzak bere dimentsioan egin izan balira, Nafarroan epaituko zuten: gertatutakoa argituko zen, eta hor geldituko zen. Baina oso ibilbide maltzurra eta neurrigabea izan du. Oso ibilbide luzea izan da, makabroa batzuetan, eta Europako atala falta zaigu. Noski joango garela Giza Eskubideen Europako Auzitegira, eta gustatuko litzaiguke han gaia onartzea, gertatutakoa ondo aztertzea, eta erakustea gure seme-alaben giza eskubideak bortxatu egin dituztela, behin baino gehiagotan. Orain arte jaso dugunaren ondoren, hori behar dugu, deskantsatzeko.
|
||
2020-11-14
|
https://www.berria.eus/albisteak/189771/urrutikoetxea-ere-kalera.htm
|
Kirola
|
Urrutikoetxea ere kalera
|
22-13 irabazi du Jakak, eta Lizartzakoak finalerdiak jokatuko ditu datorren asteburuan. Sakean eta pilotari emandako abiaduran oinarritu du garaipena.
|
Urrutikoetxea ere kalera. 22-13 irabazi du Jakak, eta Lizartzakoak finalerdiak jokatuko ditu datorren asteburuan. Sakean eta pilotari emandako abiaduran oinarritu du garaipena.
|
Ezohiko Buruz Burukoa izango zela behin eta berriz aipatu zen aurkezpenean. Bada, horri ezustekoz betetakoa dela ere gehitu daiteke. Bai, behintzat, jokatzen ari diren final-laurdenetako kanporaketa hauetan. Herenegun Iker Irribarria txapelduna geratu zen kanpoan, Darioren kontra 22-13 galdu ostean. Atzo, emaitza berdinarekin galdu zuen txapeldunordeak, Urrutikoetxeak, Jakaren kontra. Faborito argi zirenek galdu egin dute. Tentuz ibili beharko dute gaur, Elezkano II.ak eta Ezkurdiak.
Partida ez da garaileak bnahi bezala, hala ere. Urrutikoetxeak ondo ekin baitzion lehiari, tantoak luzatuz eta ondo landuz, fresko, presarik gabe. Komeni zitzaion hala jokatzea. Gogor joan ziren lehen tanto horiek. 6-2 aurreratuda Baikokoa. Baina jokoan sartzen hasi da Jaka, eta tantoz tanto partidaren norabidea aldatu da.
Bere pilotakadei abiadura gehiago ematen hasi da, eta ohikoa duen bizitasuna emanez jokoari. Jakitun zen hori komeni zitzaiola partida irabaztea nahi bazuen. Ondo sakatu, eta erasokor aritu zen, azkar tantoa bilatuz, boleaz zein zabalera pilota botaz. Hainbat tanto ikusgarri egin ditu, eta 9-2ko partzial batekin 11-8 jarri da aurretik.
Hortik aurrera nagusi izan da, eta Urrutikoetxea berriro ere tantoak luzatzen ahalegindu arren, ez du lortu. Horrek zalantzak eragin dizkio, eta burumakur ikusi zaio, eta fisikoki ere behera egin du apur bat. Jakak hori baliatu du garaipena lortzeko. Elezkano edo Agirre izango du aurkari finalerdietan datorren asteburuan.
|
2020-11-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/189804/angel-maria-unzueta-apaiza-hil-da-bilboko-elizbarrutiko-bikario-nagusi-ohia.htm
|
Gizartea
|
Angel Maria Unzueta apaiza hil da, Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusi ohia
|
ETAren bukaerako bidea errazten lagundu zuen, Aieteko Konferentzian parte hartu baitzuen Elizaren ordezkari gisa.
|
Angel Maria Unzueta apaiza hil da, Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusi ohia. ETAren bukaerako bidea errazten lagundu zuen, Aieteko Konferentzian parte hartu baitzuen Elizaren ordezkari gisa.
|
Angel Mari Unzueta hil da iragan larunbatean, 67 urte zituela, Bilboko Elizbarrutiak jakinarazi duenez. «Gizartean lorratz handia utzita» joan dela nabarmendu dute. Euskarazko irratigintzaren aitzindarietako bat izan zen, euskaltzalea, mendizalea, kirolaria, «bakearen eta adiskidetzaren aldeko behargin nekaezina», Elizbarrutiak argitaratu duen oharraren arabera.
1979tik izan zen apaiza. Teologiako eta Historiako lizentziaduna zen. Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusia izan zen 2006. urtetik 2018.era arte. ETAren bukaerako bidea errazten lagundu du, 2011n Aieteko Konferentzian parte hartu baitzuen Elizaren ordezkari gisa. 2019an, horri buruzko elkarrizketa bat egin zion BERRIAk, eta hartan azaldu zuen Elizaren erronka nagusia «adiskidetzea» lortzea dela, eta biktimek izan behar zutela prozesu horren oinarri.
«Barkamena eskatzeak sano bultzatuko luke bizikidetza eta adiskidetzea hurbilduko luke, baina hori ezin daiteke arautu edo legedian sartu. Egindako mina aitortzea eta damua agertzea pauso garrantzitsuak dira, eta horrekin nahikoa dela esango nuke», adierazi zuen.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189805/fronte-polisarioak-jakinarazi-du-marokoren-zazpi-baseri-eraso-dietela.htm
|
Mundua
|
Fronte Polisarioak jakinarazi du Marokoren zazpi baseri eraso dietela
|
Hirugarren gerra oharrean azaldu dute bonbaz eta tiroz egin dietela eraso zazpi baseei, eta «hainbat militar» marokoar hil dituztela. Marokoko Gobernuak ez du adierazpenik egin, baina iturri ofizialek Efe agentziari esan diote ez dela egon ez bonbardaketarik ez hildakorik.
|
Fronte Polisarioak jakinarazi du Marokoren zazpi baseri eraso dietela. Hirugarren gerra oharrean azaldu dute bonbaz eta tiroz egin dietela eraso zazpi baseei, eta «hainbat militar» marokoar hil dituztela. Marokoko Gobernuak ez du adierazpenik egin, baina iturri ofizialek Efe agentziari esan diote ez dela egon ez bonbardaketarik ez hildakorik.
|
Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuen herenegun Mendebaldeko Saharan, eta bart hirugarren gerra oharra atera zuen argitara. Ohar horretan adierazi dute Marokoko armadaren zazpi base militarri egin dietela eraso misilez eta tiroz; gainera, aurreko oharrean jakinarazi zuten moduan, «hainbat militar» marokoar hil dituela berretsi dute. Marokok, berriz, gezurtatu egin du hildakorik dagoenik, Efe berri agentziaren arabera.
Marokoko iturri horiek esan dute Fronte Polisarioaren indar armatuek ez dietela eraso egin harresian, eta «istiluren bat» egon dela. Ofizialki, Marokok ez du gerra oharrik argitaratu, eta armadak ez du adierazpenik egin ostiraletik. Fronte Polisarioak, berriz, bonbardaketen berri eman du. Haien arabera, hirugarren erasoaldia da hiru egunetan.
Ibrahim Ghali SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentearen erabakiz, Fronte Polisarioak hautsitzat jo zuen herenegun Marokorekin 1991n sinatu zuten su-etena, eta, hortaz, gerra egoera ezarri zuen.
Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko tentsio militarrak gora egin zuen ostiralean, Rabat herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan dagoen Guergueraten sartu zenean —Mendebaldeko Sahararen hegoaldean—. Eskualde hori desmilitarizatua da, bost kilometro ingurukoa, baina Marokok militarrak hara bidaltzea erabaki zuen sahararren protesta bat desegiteko; dozenaka manifestari urriaren 21etik ari ziren protestan, inguruko errepide bakarra trabatzen.
Minurso misioa
Minurso NBE Nazio Batuen Erakundearen misioari exijitzen diote bete dezala autodeterminazio erreferendum bat antolatzeko egindako promesa. Minurso 1991n eratu zuten helburu horrekin eta su-etena zaintzeko egitekoarekin; halere, bi aldeek elkarri egotzi diote itun hori hainbatetan urratzea eta Guergueraren sartzea.
Ghaliren iritziz, Marokoren operazioa Fronte Polisarioak eta Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak izan behar duten bilkuraren bezperan gertatu izanak erakusten du «aurrez pentsaturiko eraso bat» izan dela. Egoera horri aurre egiteko, etxeratze agindua dekretatu du Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan (Aljeria).
|
2020-11-15
|
https://www.berria.eus/albisteak/189806/positiboen-transmisioa-moteldu-da-hegoaldean-bereziki-nafarroan.htm
|
Gizartea
|
Positiboen transmisioa moteldu da Hegoaldean, bereziki Nafarroan
|
Azken hilabeteko positibo kopururik apalena atzeman dute Osakidetzak eta Osasunbideak; biek ala biek azken egunetan baino proba gutxiago egin dituzte. Beherakada hori Nafarroan izan da nabarmenena: 143 kasu erregistratu dituzte. Hala ere, ZIUetako oheak tantaka ari dira husten, eta gero eta paziente gehiago dago ospitaleetan.
|
Positiboen transmisioa moteldu da Hegoaldean, bereziki Nafarroan. Azken hilabeteko positibo kopururik apalena atzeman dute Osakidetzak eta Osasunbideak; biek ala biek azken egunetan baino proba gutxiago egin dituzte. Beherakada hori Nafarroan izan da nabarmenena: 143 kasu erregistratu dituzte. Hala ere, ZIUetako oheak tantaka ari dira husten, eta gero eta paziente gehiago dago ospitaleetan.
|
Beherakada handia izan da Hego Euskal Herrian detektatutako positiboen kopuruan. 1.152 atzeman dituzte, bezperan baino ehun gutxiago eta gaur zortzi baino 350 gutxiago. Osakidetzak eta Osasunbideak 14.820 test egin zituzten atzo, azken egunetan baino gutxiago —atzo, 18.112 ziren; gaur zortzi, berriz, 14.766—. Nafarroan sumatu da beherakada, batez ere. Han, 143 positibo atzeman dituzte egindako 1.743 probetan. Kopurua jaitsi den arren, positibo tasa %8,3ra igo da, ia puntu bat atzotik. Hegoaldean, positibo tasak beheranzko bideari jarraitu dio: %8,9 da egun.
Araban, positiboen kopurua azken egunetakoaren parekoa izan da: 116 (–23). Bizkaian, nabarmen egin du behera: 453 (–119). Gipuzkoan ere behera doa: 431 (–96). Hiru lurralde horietako grafikoek, ordea, ez dute Nafarroakoaren itxurako beheraldirik irudikatzen. Nafarroan, duela hiru aste pasa ezarri zituzten neurri murriztaileak; herritarrei joan-etorriak debekatu zizkieten, eta ostalaritza itxi zuten. Eusko Jaurlaritzak duela ia hiru aste itxi zituen udalerriak, eta joan den astean itxi zituen taberna eta jatetxeak.
Arretagune nagusia, baina, ospitaleak dira. Osakidetzak eta Osasunbideak adierazi dute COVID-19 gaitza duten beste 66 gaixo ospitaleratu zituztela atzo. Osakidetzak ez du eman denera erietxeetan dagoen pazienteen kopururik, baina ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan ez da aldaketa handirik egon bi erakundeen esku dauden zentroetan. 204 gaixo ari dira artatzen egun.
Gainera, Nafarroan hiru pertsona hil ziren atzo gaitzaren eraginez. 66 eta 77 urteko bi gizon, eta 93 urteko emakume bat.
|
2020-11-17
|
https://www.berria.eus/albisteak/189808/euskararen-erabilera-sustatzen.htm
|
albisteak
|
Euskararen erabilera sustatzen
|
Domusa Teknik kooperatiba euskararen erabilera sustatzen ari da langileen artean, motibazioa eta ezagutza indartzen.
|
Euskararen erabilera sustatzen. Domusa Teknik kooperatiba euskararen erabilera sustatzen ari da langileen artean, motibazioa eta ezagutza indartzen.
|
Domusa Teknik kooperatibaren jarduera nagusia berotze sistemen ekoizpena da. Bere lan jardueran bezala, euskalduntzearen arloan ere aurrerapausoak ematen ari da, euskararen erabilera sustatzen langileen artean.
Domusa Teknikeko langileen euskararen ezagutza maila oso altua da; izan ere, lantegia Urola bailararen erdian dago, Errezilen, hain zuzen, eta langile gehienak Errezilgoak bertakoak, Azpeitikoak edo Azkoitikoak dira. Dena den, euskararen erabileran hobetzeko, eta euskarari protagonismo handiagoa emateko, 2013an euskara plana abian jarri zuten. Urte horretan, egoeraren diagnostikoa egin zen, eta euskararen erabileran eragiteko hurrengo urteetarako helburuak eta ekintzak zehaztu ziren. Horrela, Domusa Teknikeko euskara planaren misioa adostu zen: barne harremanetan, lankideek euskaraz lan egiteko duten gaitasuna bultzatu eta euskararen erabilera sustatzea, motibazioa eta ezagutza indartuz. Halaber, kanpo harremanetan euskaraz egiteko aukera ematea.
Egiteko hori lortzeko helburuak gauzatzeko, Domusa Teknikeko Euskara Batzordea sortu zen, eta Euskara Batzordea da, Emun (www.emun.eus) kooperatibako euskara teknikariarekin batera, motibazioa, ezagutza, erabilera eta erakundetze arloko urteko helburuak zehaztu, gauzatzeko ardura hartu eta jarraipena egiten duena.
Euskara planaren datuak
Euskara Planak agertu dituen egungo egoerari buruzko datu batzuk: Indarguneak. Euskara planaren indarguneak hauek dira: • Ezagutza maila eta ahozko erabilera altua egunerokotasunean. • Kolektiboaren aldetik euskara planarekiko leialtasun handia. Lorpenak. Honako hauek dira Lorpen nagusiak: • Hizkuntza irizpideak onartuta daude eta jarraipena egiten zaie. • Euskara plana Domusa Teknikeko Gestio Planean txertatuta, jarraipena Zuzendaritza Taldeak eta Kontseilu Errektoreak egiten diote. • Lanpostuetarako euskara ezagutza maila definituta dago. • Kolektiboaren sentsibilizazioa euskararekiko eta orain arte egindako lanarekiko. Erronkak. Egungo erronkak dira: • Hizkuntza irizpideak barneratu. • Sortze hizkuntza maila handitu. • Dokumentazio teknikoa euskaratu eta euskara hutsezko kanalak sortu • Barne formazioa euskaraz izatea bultzatu Adierazleak. Esanguratsuak diren adierazle batzuk: • Elebitasun tasa: %89. • Ahozko erabilera: 2018an egindako ahozko neurketen arabera, elkarrizketen %67 euskaraz dira, eta %87ko leialtasuna dago (euskaldunen artean euskaraz egindako elkarrizketak). • Bileretako euskararen erabilera (2018ko datuak): batzar nagusian euskaraz ahoz %19, guztira %31 (ahoz, idatziz, ppt gisako aurkezpen artxiboen bidez); eta hitzaldi informatiboak euskaraz ahoz %1, guztira %23 (ahoz, idatziz, ppt gisako aurkezpen artxiboen bidez) .
Euskaraldia
Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede duen bigarren Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, eta bi ardatz nagusi hauek izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea.
Euskaraldiak, belarriprestei eta ahobiziei proposatuko die hamabost egunetan, haien egunerokoan egin dezaten ariketa.
Domusa Teknik kooperatibak Euskaraldiarekin bat egiten duela jakinarazi du Domusa Teknikeko Euskara Batzordeak: «Domusa Teknikek ekarpena egin nahi dio euskararen normalizazio prozesuari. Bide horretan, gure kooperatiban euskaraz lan egitea ohikoa eta barneratua izatea dugu helburu, erakunde moduan, kolektibo moduan eta norbanako moduan dugun konpromisoan oinarrituta».
Euskara langileen arteko zubia izatea nahi dute. «Horregatik, Domusa Teknikek bat egiten du Euskaraldia ekimenarekin eta guztiak animatzen ditugu belarriprest eta ahobizi izatera.
Berrikuntza eta ikerketa
Domusa Tekniken jarduera nagusia berotze-sistemen ekoizpena izan da betidanik. Hala ere, merkatuaren eta gizartearen eraldaketa ikusita, 2005 urtean hartu zuen energia berriztagarrietara dibertsifikatzeko erabakia eta hor hasi zuen bai eguzki-energiara, biomasazko galdaretara edota bero-ponpetara bidean egindako ibilbidea. Azken urteotan berrikuntzan eta ikerketan egindako ahaleginaren fruituak dira merkaturatutako hainbat produktu berritzaile.
Domusa Tekniken merkatu nagusia Espainiako estatua bada ere, produktu aniztasunari eta batez ere, ekoizpenean duen malgutasunari esker, beste herrialde askotara zabaltzeko aukera izan du. Horrela, I+G (ikerketa eta garapena) sailak produktuak moldatzen egin duen lanari esker, 22 herrialdetara esportatzen ditu bere produktuak. Hala ere, Domusa Tekniken merkatu nagusia Europako herrialdeetan dago.
Gaur egun Domusa Tekniken egoitza Errezilen baldin badago ere, sorrera Azpeitian izan zuen, 1976. urtean. Enpresa pixkanaka haziz joan zen, eta 1982. urtean, Sozietate Anonimo izateari utzi, eta Domusa S.A.L. bihurtu zen, 13 bazkiderekin.
Hala ere, Domusa Tekniken historian benetako inflexio puntua 1999an eman zen, kooperatiba sortu eta langileek enpresaren jabetza hartu zutenean. Handik aurrera, internazionalizazioaren, kalitatearen, I+G arloaren, berrikuntzaren eta bikaintasunaren alde egindako apustuari esker, hazkunde handia izan du Domusa Teknikek. Gaur egun, Mondragon kooperatiba taldeko kide da, eta batez beste 200 lagun inguru ari dira bertan lanean.
Kooperatiba den heinean, bere irabazien zati bat gizarteari itzultzeko betebeharra dauka, eta Domusa Teknik Errezilen kokatuta dagoenez, bere erreferentziazko ingurune soziala Errezilgo herria eta Urola bailara dira. Besteak beste, bertako kirol eta kultur ekintzen sustapenaz gain, euskararen normalizazioaren alde diharduten ekintzen sustapena edota Gobernuz Kanpoko Erakundeak, gizarte eragileak nahiz fundazioak laguntzeko bideratzen da urtero irabazien zati bat.
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.domusateknik.com.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189809/altuna-iii-a-eta-elezkano-iia-finalerdietara.htm
|
Kirola
|
Altuna III.-a eta Elezkano II.a, finalerdietara
|
Altunak 22-18 hartu zuen mendean Ezkurdia, eta Darioren aurka jokatuko du. Elezkanok, berriz, 22-9 irabazi zion Agirreri, eta Jaka izango du finalaurrekoan lehiakide. Aspekoak dira finalerdietarako sailkatu diren lau pilotariak.
|
Altuna III.-a eta Elezkano II.a, finalerdietara. Altunak 22-18 hartu zuen mendean Ezkurdia, eta Darioren aurka jokatuko du. Elezkanok, berriz, 22-9 irabazi zion Agirreri, eta Jaka izango du finalaurrekoan lehiakide. Aspekoak dira finalerdietarako sailkatu diren lau pilotariak.
|
Argitu da nork jokatuko dituzten Buruz Buruzko txapelketako finalerdiak: ezustea eman zuen Dariok Jokin Altuna izango du aurrean, eta Urrutikoetxea kanporatu zuen Erik Jakak, Danel Elezkano. Atzo arratsaldean jokatu ziren falta ziren bi final laurdenak, eta txapelketatik kanpo geratu ziren Joseba Ezkurdia eta Asier Agirre.
Ikusmin handia sortu zuen Eibarko Astelena pilotalekuan Altunak eta Ezkurdiak jokatu zuten partidak. Lehia gogorra izan zen, eta huts gutxien egin zituenak eskuratu zuen garaipena: 22 eta 18, Altunak. Ezkurdiak, azken urteetan gehien nabarmendu den pilotarietako bat izan arren, ez du sekula irabazi Buruz Buruko txapelketa, eta, oraingoz, arantza horrekin jarraitu beharko du.
Arbizuarrak aitortu zituen bere akatsak: «Xehetasunetan alde egin dit partidak. Hiruzpalau huts larri izan ditut, eta beste pilotari baten aurka barka dezakezu agian, baina Jokinen aurka ez». Lehia erritmo bizian hasi zuten bi pilotariek, eta horrek gerora asko baldintzatu zituela aitortu zuten protagonistek. Egindako lanaz harro agertu zen Altuna: «Duela urte batzuk ez nion eutsiko halako hasiera bati».
Finalaurrekoetarako sailkatu diren pilotarietatik Altuna bera da noizbait Buruz Buruko txapeldun izan den bakarra: 2018. urtean irabazi zuen amezketarrak. Dario Gomez da bigarren txapela irabazteko gainditu beharko duen hurrengo aurkaria.
Elezkano, nagusitasunez
Bestelakoa izan zen atzo jokatu zen beste partida. Final zortzirenetan Oinatz Bengoetxea kaleratuta, Asier Agirrek Elezkano II.-ari gauzak zail jarriko zizkiola zirudien, baina Zaratamokoak ez zion aukerarik eman Baikoko azken ordezkariari. 19 eta 1 aurreratu zen Elezkano, eta ez zuen kontatzeko askorik utzi norgehiagokak; amaieran, 22-9.
Ikuskizuna eman zuen Elezkanok, sakean bereziki. Ezkerparetan sartu zizkion pilota gehienak Agirreri, eta hark ezkerrez erantzun behar. Sakez, sei tanto egin zituen irabazleak.
Finalaurrekoan Erik Jaka izango du parean. Urrutikoetxea kanporatu zuen Jakak, eta horren emaitza dira inor gutxik espero zituen bi finalerdi. Enpresek gaur erabakiko dute finalaurrekoak noiz eta non jokatuko diren.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189810/bbva-eta-sabadell-bankuek-bat-egiteko-negoziazioak-hasi-dituzte.htm
|
Ekonomia
|
BBVA eta Sabadell bankuek bat egiteko negoziazioak hasi dituzte
|
BBVAk bere AEBetako adarra saldu du 9.700 milioi euroan, eta diru horrekin erosi nahi du Kataluniako bankua.
|
BBVA eta Sabadell bankuek bat egiteko negoziazioak hasi dituzte. BBVAk bere AEBetako adarra saldu du 9.700 milioi euroan, eta diru horrekin erosi nahi du Kataluniako bankua.
|
Kutxa diru freskoarekin beteko du BBVAk. Bere AEBetako adarra PNC Pennsylvaniako bankuari saldu dio, 11.600 milioi dolarren truke —9.700 milioi euro, oraingo trukearekin—. Arautzaileen baimena jasoz gero, datorren urtearen erdialdera itxiko dute operazioa, eta orduan BBVAk nahiko diru izango du lehentasunezkotzat jotzen dituen herrialdeetan beste banku bat erosteko. Finantza merkatuek oso garbi izan dute diru hori nora joango den: Sabadell bankua erostera. Horregatik, BBVAren akzioa ez ezik (+%15,9), Kataluniako bankuarena ere asko igo da burtsan: +%24,6.
Merkatuen usteak baieztatu dituzte BBVAk eta Sabadellek, bien arteko batuketaren inguruko negoziazioak hasi zituztela iragarri baitute arratsaldean.
Goizean bertan, Carlos Torres BBVAko presidenteak berak onartu du diruaren parte bat erosketa bat egiteko erabil dezaketela. «Balioa sortzen den lekuetan hazi nahi dugu, eta errentagarritasuna handitu», azaldu du, AEBetako filialaren salmentaren aurkezpenean. Sabadelli buruz galdetuta, ordea, ez du erantzun argirik eman, horretarako eguna ez zela argudiatuta. Izan bazen, arratsaldean zehaztu du JP Morgan inbertsio bankua kontratatu duela Sabadellen erosketa aztertzeko.
Azken urteetan, Katalunian egoitza zuten bi banku erosi ditu BBVAk: Unnim, 2013an (Sabadelleko, Terrassako eta Manlleuko aurrezki kutxen bankua), eta Catalunya Caixa, berriz, 2016an (Caixa Catalunya, Caixa Tarragona eta Caixa Manresa). Sabadell bera ez da geldi egon, Banco Guipuzcoano, Banco Gallego eta CAM erosi baititu. Hala ere, azken krisiak kapital beharrean utzi du Sabadell, eta aurrera egiteko aukerak aztertzeko agindua eman zion udan Goldman Sachs inbertsio bankuari. Hainbat astez bakarrik jarraitzea hobesten dutela esan izan du Josep Oliu banku horretako buruak, baina beste beste irtenbiderik guztiz baztertu gabe.
Dibidendua banatu nahi du
BBVAk jakinarazi du PNCk dirutan ordainduko duela erosketa, eta ez akzioetan edo beste aktibo batzuetan. Horri esker, Bilbon sortutako bankuaren kapitala 8.500 milioi euro handituko da, eta, ehunekoetan, hiru puntu, %14,5eraino.
«Gehiegizko kapitala» izango du orduan, Torresen esanetan, eta aukera hori baliatu nahi du bere akzio batzuk berriro erosteko eta horri esker akziodunei dibidendua ordaindu ahal izateko. Gaur egun ezin du halakorik egin, EBZk debekatu egin dielako bankuei irabaziak akziodunen artean banatzea, koronabirusaren krisian babes handiagoa behar dutela iritzita. Debeku horren aurka mintzatu dira finantza erakunde guztiak, esaten baitute horren ondorioz inbertitzaile asko uxatu dituztela eta beren balioa jaitsi egin dela burtsan. Baliteke EBZk debekua aurki uztea bertan behera, agian bi aste barru egingo duen bileran.
Hamahiru urte iraun du BBVAren AEBetako abenturak. 2007an sartu zen BBVA AEBetan, Compass bankua erosita, 7.400 milioi euroren truke. Sun Belt edo Eguzkiaren Gerrikoa izeneko lurraldeetan hedatuta zegoen bankua zen, Texasen batez ere. Gaur egun, 637 bulego ditu, eta 100.000 milioi dolarren aktiboak.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189811/dimisioa-aurkeztu-du-merinok-presidente-kargua-hartu-eta-sei-egunera.htm
|
Mundua
|
Dimisioa aurkeztu du Merinok, presidente kargua hartu eta sei egunera
|
Bi lagun hil dira gobernuaren aurkako protestetan. Presidente berria aukeratzeko adotasunik ez dute lortzen.
|
Dimisioa aurkeztu du Merinok, presidente kargua hartu eta sei egunera. Bi lagun hil dira gobernuaren aurkako protestetan. Presidente berria aukeratzeko adotasunik ez dute lortzen.
|
Aste mugitua izan dute Perun, duela zazpi egun Kongresuak Martin Vizcarra kargutik kendu baitzuen. Gertaera haren ostean hartu zuen estatuko presidente kargua ordura arte Kongresuko presidente zen Manuel Merinok, eta eskuin muturrarekin eta enpresari handiekin harremana duen gobernu bat eratu zuen. Askok estatu kolpetzat jo zuten erabakia, eta kalean protestak izan dira nagusi, Vizcarraren itzulera eskatzeko. Bi lagun hil dira horietan, Liman.
Vizcarraren kargugabetzeak harrabots handia sortu zuen; batez ere, Merinok zentsura mozioan baiezkoa bozkatzearen truke obra publikoen kontzesioak ematea eta martxan dauden ustelkeria kasuak etetea adostu zuela zabal du baitzen. Izan ere, oraintxe 68 diputaturen —130 dira— aurkako hainbat prozedura daude irekita. Behin presidente kargua hartuta, Konstituzio Auzitegiko zazpi epaileetatik sei ordezkatzen ere saiatu da.
Lehen egunetik protesta ugari izan dira herrialdean zehar, baina larunbatean egin zen mobilizaziorik jendetsuena, Liman. Parlamentuaren egoitzara gerturatu ziren manifestariak, eta Poliziak haien aurka egin zuen. Emaitza, bi hildako, ehun zauritu inguru eta 41 desagertu. Hala, Merinoren aurkako salaketa bat aurkeztu dute fiskaltzan; homizidioa, autoritate abusua eta lesio delituak egozten dizkiote.
Ezbehar horren harira, besteak beste, hamabi ministrok dimisioa aurkeztu zuten, eta Merinoren kargugabetzearen aldeko mezuak ugaritu ziren; besteak beste, Kongresuko presidente berri Luis Valdezena. Hala, eguerdia iritsi baino lehen utzi zuen kargua Merinok. Vizcarraren esanetan, ordea, Merinoren dimisioa ez da nahikoa: «Merinoren dimisioa pauso bat da, baina ez du arazoa konpontzen, Peruko herriak eskatzen duena ez baita Merino jaunak albo batera egitea, demokrazia eta instituzioak berreskuratzea baizik».
Kongresua haren ondorengoa aukeratzeko bildu zen arratsaldean. Rocio Silva Santisteban izendatuko zutela zirudien, ezkerreko Fronte Zabalak lortutako akordioaren buru. Peruko emakumezko eta ezkerreko lehen presidente bihurtu zitekeen, baina Kongresuak atzera bota zuen aukera. Silvak aldeko 42 boto jaso zituen, eta kontrako 52. Beste 25 abstenitu egin ziren.
Vizcarrak badu kargua berreskuratzeko aukera bat ere, Auzitegi Konstituzionalak mozioaren aurkako helegitea onartzea. Kongresuak hura postutik kentzeko erabilitako «ezgaitasun morala» kontzeptuaren erabilera desegokia argudiatu du hark.
Vizcarra kentzeko lanak
Irailaren 18an Vizcarraren aurkako mozio bat aurkeztearen inguruan eztabaidatu zuen Peruko Kongresuak, hark karguan jarraitzeko «ezgaitasun morala» argudiatuta, abeslari baten kontratazioan irregulartasunak zeudelakoan. Mozio hark, baina, ez zuen parlamentarien babesa izan. Kontua, ordea, ez zen hor amaitu, eta hilabete geroago, hainbat hedabidek argitaratu zuten Vizcarrak eroskeria baliatu zuela 2011 eta 2014 urteen artean, Moquegua eskualdeko presidente zela. Horren eraginez, irailaren 22an beste zentsura mozio bat aurkeztu zen Parlamentuan, eta azaroaren 9an bozkatu zuten hura kargugabetzearen aurka. Haren aurkako mozioak aldeko 105 boto jaso zituen, kontrako hemeretzi eta lau abstentzio.
Vizcarra 2018an iritsi zen Peruko presidente izatera, ustelkeriaren aurkako borrokak hauspotuta. 2016ko bozak irabazi zituen Pedro Pablo Kuczynski ordezkatu zuen. Hark dimisioa eman zuen, Parlamentuak ustelkeriagatik kargugabetuko zuela iragarri zuenean. Vizcarra haren presidenteorde zen.
Presidente karguan, botere legegilearen eta judizialaren inguruko erreforma sakon bat egiteko asmoa adierazi zuen, baina Kongresuak behin baino gehiagotan bota zituen atzera haren nahiak.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189812/errusian-erabakiko-da.htm
|
Kirola
|
Errusian erabakiko da
|
Super Amara Bera Berak berdindu egin du (27-27) Zvezda indartsuaren aurka, EHLko multzokako fasearen aurreko azken kanporaketan. Azken unean berdindu zuten donostiarrek, eta itzulerako norgehiagokan erabakiko da nor sailkatuko den.
|
Errusian erabakiko da. Super Amara Bera Berak berdindu egin du (27-27) Zvezda indartsuaren aurka, EHLko multzokako fasearen aurreko azken kanporaketan. Azken unean berdindu zuten donostiarrek, eta itzulerako norgehiagokan erabakiko da nor sailkatuko den.
|
Dena zabalik geratu da. Super Amara Bera Berak kanporaketa bat gehiago gainditu behar du EHLko multzokako faserako sailkatzeko, eta atzo jokatu zuen joaneko partida Zvezda errusiarraren aurka. Lehia estua izan zen: donostiarrak bi gol aurretik ziren (26-24) bi minutu falta zirela, baina azkenean gertuago izan zuten porrota garaipena baino. Zvezdak hiru gol sartu zituen jarraian, eta Cardosok azken unean sartutako gol ikusgarri bati esker eskuratu zuen berdinketa Bera Berak.
Zvezdaren aldeko errenta txikiekin hasi zen norgehiagoka (1-3), baina Bera Berak azkar hartu zuen aurrea, eta, errusiarrak batzuetan gainetik ibili ziren arren (12-14), etxekoak aurretik iritsi ziren atsedenaldira (16-15). Zvezdak bi minutuko hainbat kaleratze jasan zituen, eta hala-hola eutsi zieten donostiarrei. Zvezdako entrenatzailea ez zegoen pozik epaileen lanarekin, eta, azkenean, txartel gorriarekin amaitu zuen partida.
Bi taldeetako eskuin hegalekoak nabarmendu ziren, bai euren txokotik, baita 7 metroetatik ere: Bera Berako Cardosok zortzi gol sartu zituen (sei zazpi metroetatik), eta Zvezdako Murzalievak bost, haietatik hiru penaltiz. Eurak izan ziren golegile nagusiak. Hasieratik erritmo azkarrean jokatu nahi izan zuen lehia Bera Berak, eta une batzuetan erabaki okerrak hartzera eraman zuen horrek Imanol Alvarezen taldea. Defentsan, ordea, lan ona egin zuten.
Bigarren zatiko gidoia antzekoa izan zen. Lehen zati ona egin zuen Bera Berako Alice atezainak (10 geldiketa), baina Arruda brasildarra zelaira sartzea bizigarria izan zen taldearentzat. Haren geldiketei eta defentsa lan onari esker, hiru goleko errenta eskuratzeko aukerak ere izan zituzten donostiarrek. Eurek ere ez zuten, ordea, gehiegi asmatu ate aurrean, eta hala heldu zen norgehiagoka azken bost minutuetara. Errusiarrak hobeak izan ziren abagune erabakigarrian, eta, Cardosoren azken golari esker, berdinketa eskuratu zuten, ozta-ozta.
Bera Berak Chekoven lortu beharko du multzokako faserako aukera, Moskutik 75 kilometrora dagoen hirian.
Super Amara Bera Bera: Alice (10 geldiketa, gol 1) eta Arruda (5 geldiketa); Cardoso (8, 6 p.), Menendez (1), Teres (1), Pizzo (1), Arrojeria (2), Gil (2), Fernandes (1), Hernandez (4), Cavo (2), O'Mullony (3), Ainhoa Etxeberria eta Moreno (1).
Zvezda: Kirikias (13 geldiketa), Dolkigh eta Tikhanova; Murzalieva (5, 3 p.), Chernova (2), Dyachenko (4), Nikitina (3), Dvortsevaya (2), Antonova (3), Triobchuk, Sinelnikova, Nikolaeva, Gerasimova (2), Sobina (3) eta Samoilenko (3,1 p.).
|
2020-11-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/189813/saiatuz-gero-lortzen-da-euskaraz-egitea.htm
|
Gizartea
|
«Saiatuz gero lortzen da euskaraz egitea»
|
Gaztealdian parte hartu duten bost gaztek astebeteko ariketaren balorazioa egin dute Berria TBn.
|
«Saiatuz gero lortzen da euskaraz egitea». Gaztealdian parte hartu duten bost gaztek astebeteko ariketaren balorazioa egin dute Berria TBn.
|
Amaitu da Gaztealdia. Euskal Herriko bederatzi gaztek astebetez euskara hutsean bizitzeko erabakia hartu zuten, eta gaur amaitu da euren ariketa, Euskaraldia hasi bezperan. Horietako bostek astebetekoaren balorazioa egin dute Berria TBrako. Begoña Garaikoetxea iruindarrak esan du hiru ondorio atera dituela: normalizatu behar direla elkarrizketa elebidunak, aurreiritzi asko daudela eta alde batera utzi behar direla, eta garrantzi handiegia ematen zaiola hitzezko hizkuntzari, gorputz adierazpenak asko laguntzen duela. Maialen Arteagak azpimarratu du egunerokoan euskararen aldeko txip aldaketa egitearen garrantzia. Amaia Larruzeak erronkarekin jarraitzeko asmoa iragarri du, eta esan du ingurukoak euskaraz aritzera animatuko dituela. Maite Sarasolak adierazi du euskaraz egitea hautu politiko bat dela, eta gazteak hautu hori egitera deitu ditu: «Merezi du». Miren Balmasedak laburpen gisara adierazi du Erriberan zaila dela 24 orduz euskaraz bizitzea, baina hori egia izanda ere, saiatuz gero lortu daitekeela une jakin batean edo pertsona jakin batzuekin euskaraz egitea.
Azaroaren 12an hasi ziren, eta Euskaraz biziko gara lelopean, azaroaren 19ra arte euskaraz aritzeko konpromisoa hartu zuten Begoña Garaikoetxeak (Iruñea, Nafarroa), Xabier Karrilek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa), Maialen Arteagak (Zornotza, Bizkaia), Ilargi Beaskoetxeak (Plentzia, Bizkaia), Maite Sarasolak (Deustu, Bizkaia), Xalbat Altzugaraik (Urepele, Nafarroa Beherea), Miren Balmasedak (Tutera, Nafarroa), Amaia Larruzeak (Sodupe, Bizkaia) eta Andrei Fuchsek (Donibane Lohizune, Lapurdi).
Aste honetan Berria TBk euren bizipenak jaso ditu hiru bideotan. Moderatzailerik gabe, euren artean hitz egin dute gazteek, bizipenei eta anekdotei buruz. Lehen saioan Balmasedak, Larruzeak eta Fuchsek parte hartu zuten.
Zer moduz joan zaie lehen egunetan? Nolako bizipenak izan dituzte? Bigarren bideoan Beaskoetxeak, Sarasolak eta Altzugaraik kontatu zituzten euren esperientziaren nondik norakoak.
Herenegun argitaratutako atalean, berriz, ariketa bera egin zuen Berria TBn parte hartzaileen azken hirukoteak: Garaikoetxeak, Karrilek eta Arteagak.
BERRIAk igandean argitaratu zuen Euskara eta Gazteak erreportaje sorta ere; tartean, Gaztealdiari buruzkoa; hiru parte hartzailerekin hitz egin zuten Maria Ortega Zubiate, Uxue Rey Gorraiz eta Ekhi Erremundegi Beloki kazetariek.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189814/zaporeak-en-aldeko-bilketak-3020-euro-jaso-ditu-oraingoz.htm
|
Gizartea
|
Zaporeak-en aldeko bilketak 3.020 euro jaso ditu oraingoz
|
Bihar 21:00etan amaituko da ekarpenak egiteko epea.
|
Zaporeak-en aldeko bilketak 3.020 euro jaso ditu oraingoz. Bihar 21:00etan amaituko da ekarpenak egiteko epea.
|
Moriako erretratuak dokumentala estreinatzearekin batera, eta Lesbosen (Grezia) harrapatuta dauden migratzaileei laguntzeko asmoz, Zaporeak elkarteak egiten duen lana sustatzeko diru bilketa bat hasi zuen BERRIAk. Aurreko astearte iluntzetik 3.020 euro bildu dira. Bihar bukatuko da epea, 21:00etan.
Iñaki Agirre kazetariak irailean eta urrian Lesbos uhartean hartutako irudiekin osatuta dago dokumentala. Ordu erdian, irlan harrapatuta dauden bost migratzaileren bizipenak kontatzen ditu. Moriako kanpalekua erre ondoren grabatuak. Agirrez gain, Lara Madinabeitia BERRIAko bideogileak, Andoni Imaz eta Jon Ordoñez kazetariek, eta BERRIAko euskara taldeak hartu dute parte. Agirrek Zaporeak elkarteari eskertu nahi izan dio Morian egoniko tartean haiengandik jasotako laguntza.
Dokumentalaren estreinaldiarekin batera, mahai inguru bat prestatu zuen BERRIAk, Lesboseko egoeraz, Euskal Herrira iristen diren etorkinez eta Europako immigrazio politikak hizpide. Jone Urionaguena SOS Arrazakeria elkarteko kideak, Irati Azkue Zaporeak elkarteko kideak, Josune Mendigutxia Irungo (Gipuzkoa) Harrera Sareko kideak eta Agirrek hartu zuten parte, Mikel Peruarena Ansa BERRIAko kazetariaren gidaritzapean.
Zaporeak elkarteak egunero 1.500 otordu inguru prestatzen ditu Lesbosera heldu diren errefuxiatuentzat. Oraintxe, irlan 12.000 migratzaile baino gehiago daude. Moriako kanpalekua kiskalita dagoenez, beste batean sartu dituzte 5.000 inguru. Orain arteko egoera txarrari, gainera, COVID-19ak eragindako osasun larrialdia batu zaie azken hilabeteetan.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189815/garaipena-realak-porrota-athleticek.htm
|
Kirola
|
Garaipena Realak, porrota Athleticek
|
Donostiarrek 1-0 hartu dute mendean Huelva, baina bilbotarrek ezin izan dute Real Madril gainditu (1-0). Eibar eta Bartzelonaren arteko partida atzeratu egin dute, armaginen taldean hainbat COVID-19 kasu antzeman dituztela eta.
|
Garaipena Realak, porrota Athleticek. Donostiarrek 1-0 hartu dute mendean Huelva, baina bilbotarrek ezin izan dute Real Madril gainditu (1-0). Eibar eta Bartzelonaren arteko partida atzeratu egin dute, armaginen taldean hainbat COVID-19 kasu antzeman dituztela eta.
|
1-0. Emaitza bera, baina alde batentzat eta aurka bestearentzat. Emakumezkoen Lehen Mailak emaitza kontrajarriak ekarri zizkien norgehiagoka jokatu zuten bi taldeei. Izan ere, hirugarrenak, Eibarrek, ez zuen jokatu jardunaldi honetan Bartzelonaren aurka jokatzea egokitzen zitzaion lehia, armaginen taldean hainbat koronabirus kasu agertu direlako.
Realak Andaluziako Sporting Huelva taldeari irabazi zion Zubietan, eta hirugarren da sailkapen nagusian. Partidako gol bakarra Maijak sartu zuen 58. minutuan, eta, ordutik aurrera, donostiarrek ondo defendatu zuten emaitza.
Athleticek, bestalde, ezin izan zuen punturik eskuratu Real Madrili egin zion bisitan. Lehen zatian, Espainiakoak nagusi izan ziren, eta, bat eta hutsekoaz gain, gol gehiago sartzeko aukera ere izan zuten. Bigarren zatian, hobetu egin zuten hobetu zuten Bilbokoek, baina ez zen nahikoa izan. 11 punturekin, sailkapenean zortzigarren da Athletic.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189816/tigrayko-gatazka-nazioartekotu-egin-da.htm
|
Mundua
|
Tigrayko gatazka nazioartekotu egin da
|
Etiopia iparraldeko eskualdeko indarrek Eritreako hiriburua bonbardatu dute. Milaka herritarrek Sudanera egin dute ihes; gerran sartzen hurrengo estatua bihur liteke.
|
Tigrayko gatazka nazioartekotu egin da. Etiopia iparraldeko eskualdeko indarrek Eritreako hiriburua bonbardatu dute. Milaka herritarrek Sudanera egin dute ihes; gerran sartzen hurrengo estatua bihur liteke.
|
Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak operazio militar «azkar bat» hitzeman zuen iparraldeko Tigray eskualdean, baina, ia bi asteren ostean, agintariak espero baino gehiago zaildu da gatazka. Tigrayn agintean dagoen TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteak nazioartekotu egin du gobernu federalarekin duen liskarra, atzo Eritreako hiriburua bonbardatuta. Sudanek ere zeresana izan lezake gatazka horretan, milaka herritar herrialde horretan sartu baitira erasoetatik ihesi; eta, zeharka bada ere, gerrak eragina izan lezake Somalian ere; batez ere, Al-Shabaab milizia islamistaren aurkako borrokan. Finean, Afrikako Adarraren egonkortasuna dago jokoan.
Getachew Reda TPLFren bozeramaileak Twitter sare sozialaren bidez eman zuen gatazkaren noranzkoa alda dezakeen erasoaren berri: «Tigrayko Defentsa Indarrek Tigrayn erasoak egiteko erabili dituzten Eritreako instalazioak jo dituzte, Asmara [hiriburuko] aireportua tartean». Lau leherketa zenbatu zituzten Asmaran, baina oraingoz inork ez du eman hildakoren berririk. Etiopian bertan ere, liskarrak Tigraytik kanpora zabaldu dira, TPLFk Amhara eskualdea ere bonbardatu baitu asteburuan; zehazki, Bahir Dar eta Gonder hirietako aerodromoak. Azken horretan hamar lagun hil dituzte, osasun iturrien arabera.
Egoera militarra bestelakoa den arren, Etiopiako lehen ministroak uste du bere soldadu federalak «gai» izango direla «beren kabuz helburu militarrak lortzeko». Abiyek hilaren 4an eman zuen Tigrayren aurkako operazioaren berri, argudiatuta TPLFk armada federalaren base bati eraso egin ziola; Etiopiako Gobernuak salatu zuen Tigrayn egiten ari diren ekintza «oldarkor eta ilegalak» konstituzioa eta ordena konstituzionala «arriskuan» jartzen dutela, baita herrialdearen subiranotasuna mehatxatzen ere.
Horren harira, gobernu federalak sei hilabeteko larrialdi egoera ezarri zuen iparraldeko eskualdean, eta parlamentuak Tigrayko Gobernua desegin, eta legealdia «legez kanpokotzat» jo zuen hilaren 14an eginiko saioan; horren ordez trantsiziorako gobernu bat eratzea onartu zuten diputatuek.
Etiopia iparraldeko Tigray eskualdea. Nazio Batuen Erakundea
Gatazkak egunotan izan duen garapena ikusita, badirudi TPLF bere burua defendatzen ari dela. International Crisis Grouperen arabera, Tigrayko alderdiak 250.000 miliziano mobilizatzeko gaitasuna luke, eta horri gehitu behar zaio armada federalaren Iparraldeko Komandoko militarren erdiak aliatu egin zaizkiela, Foreign Policy aldizkariak jakitera eman duenez.
Eritreak harreman txarra izan du historikoki TPLFrekin, eta Isaias Afwerki herrialde horretako presidenteak harreman ona du Etiopiako lehen ministroarekin, bi estatuen arteko bake akordioa lortu zutenetik; Abiyek horren harira jaso zuen Bakearen Nobel saria, iaz.
Halere, Asmarak adierazia du ez duela gatazkan parte hartu; kontrako iritzia du, ordea, TPLFren buruzagiak, atzo adierazi baitzuen «hainbat frontetan» ari direla borrokan Eritreako soldaduen eta tankeen aurka. Horrekin batera, NBE Nazio Batuen Erakundeari eta AB Afrikako Batasunari eskatu zien Etiopiako lehen ministroaren erasoaldia salatzeko: «Abiy Ahmed da giza sufrimendua eragiten ari dena, Tigrayko herritarren aurkako gerra elikatzen ari dena».
Al-Faxqako muga
Mendebaldeko mugan, Etiopiaren eta Sudanen arteko mugan dagoen Al-Faxqaren egoera izan liteke gatazka are gehiago nazioartekotu dezakeen auzia. Egun, Addis Abebak Sudanen subiranotasuna aitortzen du eremu horretan, baina praktikan ez du pausorik eman muga zehazteko, eta horrek gatazka diplomatikoak eragin ditu.
Horri begira, Etiopiako lehen ministroak Amhara eskualdeko gobernuaren babesa espero lezake Tigrayko gerran, Al-Faxqa bere eskualdearen partetzat baitu. Baina Etiopiako lehen ministroak jarrera horri eusteak bizilagunaren haserrea eragin lezake, Al-Faxqako Triangelua deituriko eremuaren kontrola nahi baitu; alde horretatik, Khartumek Addis Abebari presio egin liezaioke Tigrayko mugan armen eta elikagaien joan-etorriak ahalbidetuz, eta, zeharka bada ere, TPLFren aldeko jarrera hartuz.
Gatazka hasi zenetik, 25.000 herritarrek egin dute ihes Sudanera, NBEren arabera, eta litekeena da datozen egunetan are gehiago iristea herrialde horretara. Hildakoen kopuruaz ez dago xehetasunik, ehunka izan direla jakinarazi da, baina errefuxiatuek aire erasoak deskribatu dituzte, eta matxeteak erabili dituztela aipatu; Amnesty Internationalek, gainera, mugako Mai Kadra herrian «zibilen sarraski bat» egon dela salatu zuen iragan astean.
Eraso horretaz, Michelle Bachelet NBEren Giza Eskubideen Batzordeko goi mandatariak iragan asteburuan adierazi zuen «egoeraren kontrola galtzeko arriskua» dagoela, eta horrek ondorio larriak eragingo lituzkeela herrialdean. Horregatik, eraso horiek ikertzeko eskatu zuen, eta «gerra krimenak» izan daitezkeela adierazi.
Etiopiako giza eskubideen batzordeak, iragan astean jakinarazi zuenez, Tigrayra talde bat bidaliko du hilketa horiek ikertzeko helburuarekin.
Somalian, aldiz, beldur dira Tigrayko gerrak eragina izango duela Al-Shabaab milizia islamistaren kontrako borrokan. Izan ere, Etiopiak milaka soldatu ditu bi herrialdeen arteko mugan milizia horri aurre egiteko, baina dagoeneko 600 inguru handik atera ditu, bere iparraldeko eskualdera bidaltzeko.
Muqdishoren kezka da inguruan soldadu gutxiago izateak Al-Shabaabi balioko diola bere burua berriz antolatzeko eta indarra berreskuratzeko, nahiz eta ABren misioak han jarraitu.
Tentsioa, aspaldidanik
Talde etniko nagusiak tentsio handiko botere lehian bizi dira Etiopian. 1991tik TPLF gobernu nazionalean egon zen, harik eta 2018an EPRDDF Etiopiako Herriaren Fronte Iraultzaile Demokratikoa koalizio gobernuak agintari berria izendatu zuen arte: Abiy.
Izan ere, lehen ministroak Oparotasunaren Alderdia sortu zuen, eta EPRDDF frontea amaitutzat jo. Koalizioa osatzen zuten alderdi etniko guztiak batu ziren erakunde berri horretara, TPLF izan ezik. Haustura horretaz geroztik, Tigrayren eta gobernu nazionalaren arteko tentsioa nabarmena izan da.
Berez, aurtengo abuztu amaieran ziren Etiopian hauteskundeak egitekoak, baina gobernuak horiek atzeratzea erabaki zuen, COVID-19aren pandemiak sortutako egoera dela medio. Aldiz, Tigray eskualdean bai, han egin zituzten parlamenturako bozak, iragan irailean, herrialdeko lehen ministroari pultsu argia botaz. Etiopiako Gobernuak legez kanpokotzat jo zuen bozketa, eta tentsioa are gehiago areagotu zen.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.