date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-10-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/189108/david-gauduk-cofidis-irabazi-du-farrapona-gainean.htm
|
Kirola
|
David Gauduk (Cofidis) irabazi du Farrapona gainean
|
11. etapa menditsuan ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian faboritoen artean.
|
David Gauduk (Cofidis) irabazi du Farrapona gainean. 11. etapa menditsuan ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian faboritoen artean.
|
Espainiako Vueltako hamaikagarren etapak aukera ematen zuen zalaparta eragiteko, baina ez da ezer askorik gertatu 170 kilometroetan. Farrapona gain gogorrean, Davodu Gaudu (Cofidis) frantziarra nagusitu da, Marc Solerri (Movistar) aurrea hartuz azkeneko metroetan. Eguneko ihesaldi nagusian joan dira biak, eta, Solerrek bost kilometro falta zirela iheskideei jotako erasoan, Gauduk bakarrik eutsi ahal izan dio. Bien arteko buruz burukoan, frantziarra biziagoa izan da lehen mailako mendatean.
Atzetik sartu zaizkie iheskideak, gainean zituztela faboritoak. Horien artean, ez da ezer gertatu. Egunak lehen mailako lau mendate eta hirugarreneko bat izan arren, zeukatenari eustea erabaki dute. Ziurrenik, Primoz Roglic liderra eta Jumbo taldea erakusten ari diren nagusitasunagatik. Gaurkoa deigarria izan da alde horretatik. Izan ere, Farraponan gora Jumbok ezarri duen erritmoa ez da bizi-bizia izan, baina Roglicen aurkariek ez dute imintziorik ere egin liderra estu hartzeko.
Bihar beste aukera bat izango dute horretarako. Baita Roglicek ere aldeak zabaltzeko. Angliru gainean amaituko da etapa. Motza da, 109 kilometro baino ez, eta mendatez josia: hirugarren mailako bi eta lehen mailako bi igo beharko dituzte Angliruri ekin aurretik. Ziurrenik, erabakigarria izango da maila bereziko mendate hori. Roglic eta Richard Carapaz (Ineos) denbora berean daude.
|
2020-10-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/189109/lehoiak-zaldia-irentsi-du.htm
|
Kirola
|
Lehoiak zaldia irentsi du
|
Athleticek irauli egin du Sevillaren aurkako norgehiagoka azkeneko ordu laurdenean. Muniainen eta Unai Lopezen lana erabakigarria izan da, bigarren zatian aulkitik aterata egin dutenagatik.
|
Lehoiak zaldia irentsi du. Athleticek irauli egin du Sevillaren aurkako norgehiagoka azkeneko ordu laurdenean. Muniainen eta Unai Lopezen lana erabakigarria izan da, bigarren zatian aulkitik aterata egin dutenagatik.
|
Ligako txapelketa oihanarekin aldaratzen da sarri. Mundu mailan dagoen txapelketarik indartsuenetako batean bizirik irautea ez da samurra. Ahuleziak dituztenek ez dute zereginik. Atzean gelditzen dira. Espainiako Ligan lehiakortasun handia dago. Urtetik urtera parekatuagoa da. Telebistatik eskuratutako diru sarrerei esker, talde apalenek ere proiektu sendoak osatzeko aukera dute. Beraz, kale egiten dutenek ordaindu egiten dute. Urtetik urtera gaitzagoa dela ligako basoan irautea, alegia.
Gaizka Garitanok zaldiekin alderatu zituen Sevillako jokalariak neurketaren bezperan. Indartsuak eta azkarrak zirela esan zuen. Bada, konfiantza handiarekin dauden maila oneko futbolarien kontra jokatzea baino erronka zailagorik ez da egongo. Zaldiak indartsu zelairatu dira San Mamesera eta zaurituta, berriz, etxeko lehoiak. Zalantza askorekin. Ez ziren asko izango Athleticen alde txakur txiki bat emango zutenak. Baina beti ez du onenak irabazten. Zaldiak gutxietsi egin du lehoia eta galdu egin zuen.
Athleticek irabazi egin du ez duelako amore eman. Zuri-gorriek zailtasun handiak izan dituzte Sevillari aurre egiteko. Julen Lopetegiren taldeak hobea dela erakutsi du zati handi batean, baina neurketa erabakitzeko aukera izan duenean, azken kolpea eman beharrean, eustearekin konformatu da. Athleticek, berriz, ondo baino hobeto baliatu du bere momentua.
Iker Muniain eta Unai Lopez izan dira zuri-gorrien garaipenaren giltza. Biak aulkitik zelairatu dira. Eta euren sormena eta freskotasuna erabakigarriak izan dira Sevilla menderatzeko. Taldearen norabide okerra aldatzeko asmoz hamaikakotik kanpo geratu diren bi futbolariak izan dira onenak. Izan ere, Garitanok Oier Zarraga eta Jon Morcilloren aldeko apustua egin du gaur. Zarraga galdu egin da Rakitic, Fernando, Jordan eta enparauen artean. Morcillok, berriz, eliteko dohainak dituela berretsi du.
Sevillak azkar hartu du aurrea, eta horrek erraztu egin dio bere lana. Berenguerrek eskuin hegalean egindako urruntze eskasa Acuñak baliatu du Ocamposi ondoko marrara pase neurtua emateko. Argentinarrak atzera egin du erdiraketa En Neseryk baliatu du huts eta batekoa sartzeko. Goleko jokalditik eta atsedenaldira iritsi arte nahi eta ezin aritu da Athletic. Ez da gai izan Sevillaren sarea zulatzeko. Bonok ez du lanik izan.
Bigarren zatiko lehen minutuak izan dira zuri-gorrien partetik txarrenak eta Sevillaren aldetik onenak. Lehen hamar minutuetan lehia erabakitzeko aukera izan du Lopetegiren taldeak. Athletic bere arean sartu du, eta En Neseryk gertu izan du bigarren gola. Navasek eskuin hegaletik egindako erdiraketa goitik behera errematatu du buruz, baina goleko marran urruntzea lortu du Iñigo Martinezek.
Athletic larri zegoela ikusita entrenatzaileak Unai Lopez zelairatu du zelai erdia berreskuratzeko asmoz. Handik minutu gutxira Muniain agertu da berdegunean. Eta euren arteko hartu emana eta Sevillaren jarrera epela —akaso nekea ere nabarituko zuen— nahikoa izan dira neurketa kanpoko taldearen zelaian jokatzen hasteko. Athletic Bonoren area inguratzen hasi da, eta alde izan duen seigarren kornerrean Muniainek lortu du lehia parekatzea, Vesgak buruz egindako errematea are txikian eskuinez sareetara bidalita. Sevillari min eman dio golak, eta Athleticek aurrera egitea erabaki du. Garaipenaren sari potoloa Sanceten golari esker iritsi da. Zelairatu berria zen jokalariak eskuinez errematatu du area txikian Williamsek ezkerretik egindako erdiraketa.
|
2020-10-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/189110/intentsitatea-ezin-mantendu.htm
|
Kirola
|
Intentsitatea ezin mantendu
|
Osasunak ezin izan dio intentsitateari eutsi, eta 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka. Budimirrek sartu du gola, bere debutean.
|
Intentsitatea ezin mantendu. Osasunak ezin izan dio intentsitateari eutsi, eta 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka. Budimirrek sartu du gola, bere debutean.
|
Osasunak ezin izan du bere legea ezarri gaurko partidan. Lehen zatian txukun aritu arren, 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka. Bi zati guztiz ezberdin jokatu dituzte Jagoba Arrasaterenek.
Erritmo biziarekin hasi da partida. Intentsitate handiko bi talde direla lehen jokalditik erakutsi dute. Baloi guztiak borrokatu dituzte, eta atzetik jokatuta ateratzea eragotzi diote elkarri. Gol aukera gutxi egon dira lehen zatian, baina gehientsuenak etxeko taldearenak izan dira. Estreinakoa eta garbiena partidako lehen minutuan izan du Osasunak. Jonyk buruan jarri dio baloia Enric Gallegori. Baina hark ezin izan du baloia hiru zutoinen artean jartzerik izan.
Baloia sarera eraman duena Joao Felix izan da, penaltiz. Lehen zatia amaitzear zela, Rongacliak area barruan bota du Vitolo, eta Estrada Fernandez epaileak penaltia adierazi du. Aurrelari portugaldarrak ez du huts egin 11 metrotik.
Lehen zatia amaitu bezalaxe hasi da bigarrena: penalti batekin. Oierrek eskuarekin jo du baloia area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du, beste behin. Oraingo honetan, baina, Joao Felixek baloia zutoinera bidali du, gorritxoen zorionerako. Nagusi izan dira bigarren zati hasieran Simeonerenak. Osasunak zaindutako atera arrisku handiz hurbildu dira behin eta berriz. Taldearen itxura eraberritu nahian, aldaketa hirukoitza egin u Jagobak. Budimir, Roberto Torres eta Kike Barja sartu ditu. Hurrengo jokaldian, baina, bisitarien bigarren gola iritsi da. Joao Felixek bikain gainditu du Sergio Herrera, area ertzetik egindako jaurtiketa batekin.
Osasunak, bere nortasuna erakutsi, eta aurrera egindu. Etxekoek partida amaitzeko hamar minutu falta zirela sartu du gola. Ruben Garciaren erdiraketa bikain baliatu du Budimirrek, eta bere debutean gola sartu. Gorritxoen berdinketaren gola gertu zegoela, Espainiako taldeak partida erabakita utzi du, hirugarren gola sartuz. Lucas Torreirak sartu du gola, partidaren azken txanpan.
|
2020-10-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/189111/galdu-egin-du-bera-berak-superkopako-finala.htm
|
Kirola
|
Galdu egin du Bera Berak Superkopako finala
|
Malagak 28-27 irabazi dio, eta erabakigarria izan da Donostiako taldeko bi jokalari ohien lana: Merche Castellanos atezaina eta Silvia Arderius erdikoa.
|
Galdu egin du Bera Berak Superkopako finala. Malagak 28-27 irabazi dio, eta erabakigarria izan da Donostiako taldeko bi jokalari ohien lana: Merche Castellanos atezaina eta Silvia Arderius erdikoa.
|
Sper Amara Bera Berak kamuts segitzen du tituluen arrantzan denboraldi honetan. Atzo, Espainiako Superkopako finala galdu du gaur Malagan (Espainia), etxeko taldearen aurka. 28-27 galdu du, eta erabakigarriak izan dira taldeko kide izandako bi jokalari: Merche Castellanos atezaina eta Silvia Arderius erdikoa. Bi horien lanak egin du aldea, eta donostiarrek ezin izan dute zortzigarren aldiz irabazi Superkopa.
Azken unera arte aukerekin heldu da Imanol Alvarezen taldea, eta ez da gutxi izan, partida nola joan den kontuan hartzen bada. Ia norgehiagoka osoa aurkariaren atzetik ibili da Bera Bera: atzetik, markagailuan, eta atzetik, jokoan. Lehen zatian batez ere. Bost goleko kontrako aldea ere izan du behin baino gehiagotan. Bigarren zatian, hobeto aritu da kanpoko taldea izan dena, baina 30 minutu horietako saialdia eskasa izan da emaitzari iraultzeko.
Ezinean, ohiko jokoa egin izanda aritu da Bera Bera lehen zatian. Ikaragarri ondo moldatzen da bizi jokatzen, baina gaur ezin. Horretarako, bi gauza ezinbestekoak izaten dira: atezainak lan ona egitea edota atzean talde sendo azaltzea. Aurreneko erdiaren lehen minutuetan, Renatak ez ditu baloi asko geratu. Gero hasi da bere onena ematen, baina taldekideek ez diote asko lagundu defentsako lanean. Erraz sartzen ziren sei metrora Malagakoak, eta Sole Lopez hegalekoaren lana nabarmentzekoa izan da.
Bizi jokatu ezinda, sei seiren kontrako jokoa egin behar Alvarezenek, eta aurkaria baino baldarrago ibili dira horretan ere aurreneko ordu erdian. Zuloa aurkitzen zuenean eta jaurtiketak egiten zituenean, gainera, Castellanos jarri zaio parean behin eta berriz. Erakustaldia eman du Bera Berako atezain ohiak.
Gauzak horrela, 12-9ko aldearekin joan da atsedenaldira etxeko taldea. Bazen koska haien alde, baina behintzat, bizirik ziren donostiarrak, eta ez zen gutxi, lehen zatiaren bisajea nolakoa izan den ikusita.
Gauzak aldatu beharra zegoen Superkopa irabazteko, baina asko kosta zaio Alvarezen taldeari Malaga harrapatzea. Gol batera jartzea ez du lortu 40. minutura arte. Lan asko egin, baina alferrik, gainera. Arderius bereak eta bi egiten hasi da: taldea mugitzeaz gain, golak sartzen. Bata bestearen atzetik sartu ditu mordo bat, eta hiruzpalau goleko aldeari eustsi dio Malagak. Bera Berak, baina, ez du amore eman, eta Arrudaren geldiketekin eta erasoan gehiago asmatzen hasteari esker, partida berdintzea ere lortu du: 23na zeuden bederatzi minuturen faltan. Partida berriz hastea bezalakoa izan da. Izan ditu aukerak aurretik jartzeko birritan, baina zutoina zela, Castellanos zela, ezin aldea hartu emaitzan. 25na ziren lau minuturen faltan, baina Arderiusek hautsi du berdinketa. Hernandezek berdindu du gero. Gol bana egin dute bi taldeek segituan, eta gol erabakigarria Doirok sartu du hogei segundo falta zirenean. Azkeneko erasoan, ez du asmatu Bera Berak.
|
2020-10-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/189112/puntu-handia-atera-dio-alavesek-bartzelonari.htm
|
Kirola
|
Puntu handia atera dio Alavesek Bartzelonari
|
Aurretik jarri dira etxekoak, baina Bartzelonak berdindu baino pixka bat lehenago, jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Azkeneko 28 minutuak jokatu dituzte horrela.
|
Puntu handia atera dio Alavesek Bartzelonari. Aurretik jarri dira etxekoak, baina Bartzelonak berdindu baino pixka bat lehenago, jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Azkeneko 28 minutuak jokatu dituzte horrela.
|
Bartzelonari puntua atera dio Alavesek, eta hori beti da nabarmentzekoa, txalotzekoa. Mendizorrotzakoa nola izan den ikusita, are gehiago. Izan ere, Pablo Machinen taldeak jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan ditu azkeneko 28 minutuak, Jotari bigarren txartela atera diolako Hernandez Hernandez epaileak 62. minutuan. Handik berehala berdindu du Griezmannek 31. minutuan Luis Riojak sarturiko gola. Partida amaitu artean, herio batean aritu da Alaves, bere area gainean defentsako lan eskerga eginez. Une batzuetan, ahal zuen bezala, baina bestetan, ordenatuta. Etxeko lanak ondo egiten ari den seinale.
Hain justu, alde horretatik dauka gaurkoak aparteko indarra. Machinen egitasmoa badatorrela esan nahi du, ari direla jokalariak entrenatzaileak nahi duen hori barneratzen. Seinalerik onena horixe da aurrera begira datorrenarentzako. Bigarren partida da, gainera, galdu gabe, Alavesek. Azken sei puntuetatik lau atera ditu. Liga hasierako zalantzak uxatzen hasi da taldea. Orain, bide horretan segitu behar du.
|
2020-11-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/189147/james-bondi-nagusitu-zitzaion-aktorea.htm
|
Kultura
|
James Bondi nagusitu zitzaion aktorea
|
007 agentearen rolak eman zion mundu mailako ospea, baina Sean Conneryk jakin izan zuen James Bond baino gehiago izaten. Ibilbide aparta atzean utzita hil da aktore eskoziarra, 90 urterekin.
|
James Bondi nagusitu zitzaion aktorea. 007 agentearen rolak eman zion mundu mailako ospea, baina Sean Conneryk jakin izan zuen James Bond baino gehiago izaten. Ibilbide aparta atzean utzita hil da aktore eskoziarra, 90 urterekin.
|
Connery. Sean Connery. Bera izan zen zineman James Bond 007 agentearen rola jokatu zuen lehen aktorea, eta nazioarteko izar bilakatu zuen horrek istantean. Guztira, zazpi Bond filmetan hartu zuen parte, 1962tik 1983ra arte. Pertsonaia nabarmen gainditu zuen aktorearen ibilbideak, halere, eta Bondena egin ostean jasotako sariak dira horren froga. 1986an, adibidez, BAFTA bat irabazi zuen Umberto Ecoren liburuan oinarritutako Arrosaren izenean filmean egindako lanagatik, eta taldeko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen hurrengoan Brian de Palmaren The Untouchables-en jokatutako pertsonaiagatik. Fokupean dirdira egin arren, ordea, sekula ez du lortu Diane Cilento emazte ohiak leporatu zizkion tratu txarren itzala uxatzerik.
Edinburgon jaio zen: kamioilaria zuen aita, eta garbitzailea ama, eta, maiz aitortu izan zuenez, umetan pobrezia ezagutu zuen. 13 urterekin utzi zuen eskola, esne banatzaile aritu zen, armadan zazpi urte eman zituen, harik eta Mister Unibertso lehiaketan izena eman eta Londresera egindako bidaia hura antzerkian lehen saiakerak egiteko baliatu zuen arte. Antzerkitik telebistara pasatu, eta hortik helduko zen zinemarako jauzia gero. Bond bilakatuz heldu zen pantaila handira.
Bondek eman zion sona, baina, 1962tik 1971ra serieko sei filmetan parte hartu ostean, ez zuen ezkutatzen espioiaren pertsonaiak sortzen zion nekea ere. Gerora, 1983an, berriro heldu zion pertsonaiari, ironia handiko izenburua zuen film batean (Never Say Never Again). Ez zen hori izan, ordea, jokatu zuen pertsonaia garrantzitsu bakarra. Robin Hood zaharkitu bat ere izan zen (Robin and Marian), eta baita Indiana Jones arkeologo abenturazalearen aita ere (Indiana Jones and the Last Crusade). Bonden seriea filmatu bitartean, Alfred Hitchcocken Marnie filmean ere parte hartu zuen.
60ko hamarkada Bonden pertsonaiari lotuta igaro ostean, 70ekoan genero ezberdinetako filmetara eraman zuen Conneryk bere talentua. Sidney Lumet zinemagilearekin hainbatetan egin zuen lan (The Offence, Murder on The Orient Express), John Hustonen aginduetara, Kiplingen Indiara joan zen (The Man who would be King), John Miliusen The Wind and The Lion-en buruzagi berberea izan zen, eta iraultza aurreko Kuban ere izan zen Richard Lesterren Cuba-n. XXI.mendearen hasierara arte segitu zuen lanean.
Babes argia azaldu zion aktoreak beti Eskoziaren independentziari, eta, 2014ko erreferendumean, kanpaina egin zuen baietzaren alde.
Dirdira horrek guztiak badu aski itzal ere. Diane Cilento emazte ohiak, esaterako, aktoreak behin baino gehiagotan jo zuela salatu zuen bere memorietan. Aktoreak garrantzia kendu nahi izan zien akusazioei, eta beren harremanaren haustura ez gainditzeagatik mendeku hartzen saiatzea aurpegiratu zion.
|
2020-11-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/189148/zazpi-lagun-atxilotu-dituzte-asteburuan-bilbon-eta-arrasaten-izandako-istiluetan.htm
|
Gizartea
|
Zazpi lagun atxilotu dituzte asteburuan Bilbon eta Arrasaten izandako istiluetan
|
Atxilotuetako bi aske utzi dituzte, baina gainerako bostek epailearen aurretik igaro beharko dute. Arrasaten bost zaborrontzi erre zituzten, eta Gasteizen, Donostian eta Eibarren ere izan dira istiluak.
|
Zazpi lagun atxilotu dituzte asteburuan Bilbon eta Arrasaten izandako istiluetan. Atxilotuetako bi aske utzi dituzte, baina gainerako bostek epailearen aurretik igaro beharko dute. Arrasaten bost zaborrontzi erre zituzten, eta Gasteizen, Donostian eta Eibarren ere izan dira istiluak.
|
Zeresana ematen ari dira aste honetan alarma egoeraren aurka egiten ari diren protestak. Larunbat gauean, Bilbon eta Arrasaten (Gipuzkoa), Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu zituen protesta horietan sortutako istiluak tarteko, eta atxilotuta egongo dira, gutxienez, epailearen eskuetara pasatu arte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bilbon, Indautxuko plazaren inguruan bildu zen jendea. Ez zuten deialdiren berri eman ofizialki, baina sare sozialen bidez antolatu zen kontzentrazioa. Lau lagun han atxilotu zituzten, eta beste hiru Arrasaten. Han, bost zaborrontzi erre zituzten.
Gasteizen, Donostian eta Eibarren (Gipuzkoa) ere erre dituzte zaborrontziak, Ertzaintzaren arabera. Gasteizen ehun lagun inguru bildu ziren, eta harriak jaurti zituzten hiriaren erdialdeko hainbat erakusleiho eta eraikinen aurka. Pintaketa batzuk ere egin zituzten, baina ez zuten inor atxilotu.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak hitz egin du gertakariez. Haren arabera, istiluak sortu dituztenek ez dute besteekiko elkartasunik, eta arduragabeak dira: «Osasunaren eta guztion ongizatearen aurka ari dira. Direnak direla ere, beti izango gaituzte parean», adierazi du bere Twitter kontuan. Jarrera bera hartu du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta gaitzetsi egin ditu bart gaueko ekintzak.
Urkulluren arabera, «terroristak»
Bilbon, ostegunean hasi ziren istiluak. Dozenaka herritarrek protesta egin zuten koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien kontra, eta hogei edukiontzi inguru erre zituzten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez. Ertzaintzak sei lagun atxilotu zituen, eta azaldu zuten horietako gehienek aurrekariak dituztela; egun bereko iluntzerako, aske ziren. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «terroristatzat» jo zituen istiluak: «Terrorismoa da. Erabat gaitzesten ditut atzoko [osteguneko] gertaerak. Terrorismoa ere bada herritarren ongizateari eta osasunari eraso egitea».
|
2020-11-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/189149/hego-euskal-herrian-1585-positibo-atzeman-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Hego Euskal Herrian 1.585 positibo atzeman dituzte
|
Asteburuetan ohikoa den moduan, nabarmen egin du behera positibo kopuruak azken datuekin alderatuta.
|
Hego Euskal Herrian 1.585 positibo atzeman dituzte. Asteburuetan ohikoa den moduan, nabarmen egin du behera positibo kopuruak azken datuekin alderatuta.
|
Hego Euskal Herrian 1.585 kasu atzeman dituzte azken orduetan, 15.953 PCR eta antigenoen proba eginda. Lurraldez lurralde, Gipuzkoan atzeman dituzte gehien: 587. Bizkaian 451 detektatu dituzte; Nafarroan, 434; eta Araban, 97. Jaurlaritzak beste 16 kasu baieztatu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo. Hala, positibo tasa ia %10ekoa izan da Hego Euskal Herrian.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 72 lagun ospitaleratu dituzte azken orduetan. Eusko Jaurlaritzak asteburuetan ez du adierazten zenbat lagun dauden erietxeetan une bakoitzean, baina bai zenbat dauden zainketa intentsiboetako unitateetan: 97. Nafarroan, 303 lagun daude plantan ospitaleratuta, eta beste 56 ZIUetan.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189153/realak-markak-hausten-jarraitzen-du.htm
|
Kirola
|
Realak markak hausten jarraitzen du
|
Txuri-urdinak 1-4 nagusitu ziren Balaidosen. Hala, donostiarrak sailkapeneko lehen postuan egongo dira beste astebetez. Lehen aldiz irabazi dituzte ligan lau partida jarraian gutxienez hiru golen aldearekin.
|
Realak markak hausten jarraitzen du. Txuri-urdinak 1-4 nagusitu ziren Balaidosen. Hala, donostiarrak sailkapeneko lehen postuan egongo dira beste astebetez. Lehen aldiz irabazi dituzte ligan lau partida jarraian gutxienez hiru golen aldearekin.
|
Realak lider segituko du beste astebetez, Celtari 1-4 irabazi ostean. Talde txuri-urdinak buelta eman dio Napoliren aurkako porrotari, eta Ligan fin dabilela berretsi du, nahiz eta Imanol Alguacilek atsedena eman, besteak beste, Merinori, Monreali eta Isaki. Laugarren garaipena du jarraian Ligan. Eta marka ezarri du. Izan ere, bere historian lehen aldiz, lau partida irabazi ditu ligan jarraian gutxienez hiru golen aldearekin. Horrez gain, 2002-2003ko sasoitik inoiz baino puntu gehiago lortu ditu lehen zortzi jardunaldiak jokatuta: hamazazpi guztira. 2002-2003 denboraldian, Reala txapeldunorde izan zen sasoian, hogei puntu eskuratu zituen.
Ostegunean Napolesen kontra jokatu ondoren, Realak bost aldaketa egin zituen partida honetarako. Halere, partidaren hasieratik euren hanketan izan zuten baloia. Lehen zatiaren hasieran, donostiarrek ez zuten gol aukera garbirik izan, baina partidaren kontrola haiena izan zen. Pazientzia horrek 24. minutuan eman zuen fruitua. Aihenek jarritako erdiraketa buruz ate barrura errematatu zuen Silvak. Gol horren ostean, partidak beste erritmo bat izan zuen, biziagoa. Celtak kontraeraso batean izan zuen partida berdintzeko aukera, baina Beltranek huts egin zuen ate aurrean. Oiartzabalek Murilloren akats bat baliatu zuen gero, baina hark ere ez zuen asmatu. Berriz ere saiatu ziren etxekoak erantzuten, baina Aspasen jaurtiketa kanpora joan zen. Joan-etorri horretan, halere, Reala nagusi zen, eta Oiartzabalek berak sartu zuen bigarrena, baloiak zutoina jo ostean areako bizkorrena izanda.
Bigarren zatian, Celta biziago atera zen, baina egoera horrek ez zuen asko iraun. Reala berriz nagusitu zen partidan. Portuk Murillori lapurtua zion baloia, eta area barruraino eraman zuen, hura Willian Joseri oparitzeko eta hark sareetara bidal zezan: 0-3. Txuri-urdinak ari ziren gehiago iristen, baina partidako hurrengo gola Celtak sartu zuen, penaltiz. Le Normandek Brais Mendez bota zuen area barruan, eta Aspasek ez zuen barkatu. Horrek ez zuen, baina, partidaren norabidea aldatu. Gebarak, Portuk eta Willian Josek eginiko jokaldiak azken horren bigarren gola ekarri zuen.
Celta: Ruben Blanco; Carreira, Araujo (Aidoo, 46. min), Murillo, Fontan; Beltran (Santi Mina, 56. min), Tapia; Baeza (Brais Mendez, 46. min), Denis Suarez, Nolito (Emre Mor, 66. min); Aspas. Real Sociedad: Remiro: Gorosabel (Arambarri, 64. min), Le Normand, Sagnan, Aihen; Zubimendi, Guridi (Gebara, 65. min), David Silva (Roberto Lopez, 79. min); Barrenetxea (Merquelanz, 71. min), Oiartzabal (Portu, 46. min) eta Willian Jose.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189154/angliruk-ez-du-erabakita-utzi.htm
|
Kirola
|
Angliruk ez du erabakita utzi
|
Hugh Carthyk lortu du garaipena Vueltako mendaterik gogorrenean. Carapaz da lider berriz ere, Roglici hamar segundoren aldea atera ostean.
|
Angliruk ez du erabakita utzi. Hugh Carthyk lortu du garaipena Vueltako mendaterik gogorrenean. Carapaz da lider berriz ere, Roglici hamar segundoren aldea atera ostean.
|
Etaparik gogorrenak egin dituzte Vueltan. Asturiasko lurretan eginiko gorabeherek Angliru izan zuten atzo helmuga. Hugh Carthy (EF) izan zen indartsuena, sailkapen nagusiko gainerako txirrindulariak atzean utzita. Richard Carapazek (Ineos) ere izan zuen saria, Primoz Roglici (Jumbo) aldea aterata gorriz jantzi baita berriz. Gaur atseden eguna izango dute.
Carthyk 1,1 kilometro falta zirela jo zuen erasoa, pedalkadak ematea ere kosta egiten den Angliruren gainera iristeko 600 metro inguru falta zirela. Inork ezin izan zion jarraitu, eta itzuli handi batean lehen aldiz irabaztea lortu zuen. Gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura salto egiteko ere balio izan zion horrek. Irabazlearengandik 16 segundora iritsi ziren Vlasov (Astana), Enric Mas (Movistar) eta Carapaz, eta hamar segundo geroago Roglic, liderraren maillota kentzera kondenatuta. Egungo garaileak, ordea, hamar segundo besterik ez ditu behar berriz ere lidergoa berreskuratzeko, eta biharko erlojupekoa du horretarako. Carthy 32 segundora dago orain sailkapenean; Dan Martin (Israel), 35era; eta Mas, 1:50era.
Eguna ihesaldia osatzeko borrokak hasi zuen. Hogei lagun inguru sartu ziren hartan, baina garaipenarekin amets egiteko aukerarik gabe. Aldea ez baitzen inoiz hiru minutura iritsi. Baliagarria izan zen, ordea, Guillaume Martinentzat (Cofidis), mendiko maillota eskuratzeko sailkapenean aldea handitzeko.
Tropelean, Jumbok hartu zuen lidergoa, baina, eguneko hirugarren mendatera iristean, Movistar hasi zen erritmoa jartzen. Onenen aukeraketa, ordea, Chris Froomek (Ineos) egin zuen. Lau Tour irabazitako txirrindularia ez dago bere garairik onenean, baina eginiko lanak nabarmen murriztu zuen onenen tropelean zegoen jende kopurua.
Lau mendate igo eta jaitsita, Angliruren txanda iritsi zen. 12,4 kilometroko mendateak (%10eko batez besteko aldapa du) bigarren erdia du gogorrena, eta horra iristean hasi ziren mugimenduak. Ordura arte Jumbok jarritako erritmoak hamar lagun bakarrik utzi zituen onenen taldean. Mas izan zen saiatzen lehena, 3,6 kilometrora, %18ko aldapetan gora. Jumbok, baina, ez zion haren erasoari erantzun. Roglicen aurkaria Carapaz zen. Aldapa %23,5era jarri zenean, Mas harrapatu nahian aurrera egin zuten Vlasovek, Carthyk eta Carapazen. Ezin izan zuen, baina, gauza bera egin Roglicek.
Aurreko denak elkarrekin zirela, Carthyk lortu zuen aurrera egitea. Inor hari erantzuteko gai izan gabe. Roglicek ere lortu zuen galerari buelta ematea, eta azken metro hobeak egin zituen aurrekoek baino, izan zitekeen galera ekidinez. Lehen euskal txirrindularia, berriz, Mikel Nieve izan zen, hamaikagarren, 2:15era. Hura da sailkapen orokorreko lehen euskal herritarra ere, hamargarren.
Hala, faboritoen arteko aldeak txikiak izan dira Asturiasko mendateetan. Garaipenaren lehian daudenak batera iritsi ziren larunbatean, eta segundo gutxiko tartean atzo. Bihar, 33,7 kilometroko erlojupekoa izango dute, aldapa gora amaituko dena. Roglic da faborito, eta, ondo bidean, lidergoa berreskuratu dezake.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189155/pedro-iturralde-saxo-jotzailea-hil-da.htm
|
Kultura
|
Pedro Iturralde saxo jotzailea hil da
|
Faltzesen jaio zen, eta jazz musikaren aitzindarietako bat izan zen Euskal Herrian. Madrilen zendu da, 91 urte zituela
|
Pedro Iturralde saxo jotzailea hil da. Faltzesen jaio zen, eta jazz musikaren aitzindarietako bat izan zen Euskal Herrian. Madrilen zendu da, 91 urte zituela
|
"Ni musikari jaio nintzen". Oso txikitatik jakin zuen Pedro Iturraldek (Faltzes, Nafarroa, 1929) musika izango zuela zaletasun eta, ahal zela, ogibide. "Hori nahi zuen aitak. Bera ez zen profesionala izan, baina gitarra eta klarinetea jotzen zituen besteak beste". Aitak berak oparitu zion saxofoia, ume txiki bat zela, eta, 8 urte besterik ez zituela, udal bandan egin zuen debuta. 15 urte zituenerako, Logroñoko (Espainia) kafe orkestra batean ari zen jotzen biolin eta piano ikasketak egiten zituen bitartean, eta 18rekin Bilbon ari zen musikari profesional gisa. Azkar egin zituen bere lehenengo pausoak Iturraldek, eta berehala bilakatu zen musikari errespetatu eta laudatua. 1960ko hamarkadan, Madrilen finkatu zen, eta han hil zen, atzo goizean, 91 urte zituela.
1940ko hamarkadaren amaieran egin zituen nazioarteko aurreneko birak, eta 1949koa da haren lehen pieza ezaguna, La pequeña czarda, saxofoi eta pianorako idatzitakoa. Gerora hainbatetan joko zuen obra horretara musikari formazioak aldatuta. Hala, saxo eta klarinete laukotearekin grabatu zuen, eta baita haize boskote batekin eta orkestra sinfonikoarekin ere.
Libano, Turkia, Italia, Frantzia, Alemania eta Grezia zeharkatu zituen bira baten ondoren, 1960ko hamarkadaren hasieran Madrilen finkatu zen, estudioko musikari gisa hasi zen lanean, eta jazz banda bateko kide ere bihurtu zen. Lehenengo grabazioak Audrey Grey kantari estatubatuarrak gidatutako Manny Kelly orkestrarekin egin zituen, rockaren eta twistaren artean mugitzen ziren bi EP, eta lan horietan bere konposizioak ere sartu zituen. Berehala hasiko zen Iturralde bere izenean ere grabatzen.
60ko hamarkadarekin, gainera, jazz laukotea eratu zuen bere inguruan, eta Madrilgo Whiskey Jazz Cluben hartu zuen aterpe. Hamar urtez, ia egunero jo zuen Iturraldek han, eta oholtzako kide izan zituen nazioarteko hainbat jazz musikari ezagun: Donald Byrd, Lee Konitz, Hampton Hawes, Paco de Lucia, Gerry Mulligan eta Tete Montoliu, besteak beste.
Flamenkoarekin harremana
Iturraldek oso gaztetatik izan zuen harremana flamenkoarekin edo flamenkoak eragindako musika klasikoarekin. Hala, Granados, Falla eta Albenizen obrak interpretatu zituen gazte zela, eta 60ko hamarkadan berriro heldu zion jazza eta flamenkoa uztartzeari. 1966an, gitarra flamenko bat lagun zuela, Berlingo Jazz Jaialdian jo zuen, eta, esperientzia hark akuilatuta, fusio hura grabazioetara eraman zuen berehala, lehendabizi Paco Antequerarekin, eta ondoren Paco de Luciarekin.
70eko hamarkadaz geroztik, Iturraldek hainbat sari jaso zituen diskoak grabatzen jarraitzen zuen bitartean.
1995ean Vianako Printzea saria jaso zuen, eta 1992tik Faltzesko Seme kutun zen. Hain zuzen ere, Gloria Olkoz alkateak atzo adierazi zuen "merezi duen" omenaldia egingo diotela Iturralderi egoerak aukera ematen duenean.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189156/jaurlaritzak-astearen-erdialdean-erabakiko-du-neurri-zorrotzagorik-behar-ote-den.htm
|
Gizartea
|
Jaurlaritzak astearen erdialdean erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den
|
Urkullu lehendakariak esan du ez duela etxeko konfinamenduaz hitz egin nahi, «alarma» ez sortzeko, baina ohartarazi du «dena mahai gainean» dagoela.
|
Jaurlaritzak astearen erdialdean erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den. Urkullu lehendakariak esan du ez duela etxeko konfinamenduaz hitz egin nahi, «alarma» ez sortzeko, baina ohartarazi du «dena mahai gainean» dagoela.
|
«Hainbat aukera» ditu Eusko Jaurlaritzak esku artean, eta horien artean legoke «ezinbestekoa ez den ekonomia jarduera oro etetea, etxeratzeko ordua aurreratuta». Hala esan du Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Baztertu egin du martxoan ezarritako etxeko konfinamendua berriz ezartzeko aukeraz hitz egitea: «Horretaz mintzo banaiz, alarma gisa ulertuko da, konfinatu egingo garela». Baina «dena mahai gainean» dagoela ohartarazi du gero.
«Egoera kezkagarria da, baina orekari begira arituko gara, osasuna eta ekonomia zaintzeko». Herritarrei esan die ez mugitzeko sei pertsonako burbuilatik kanpo. Aitortu du garraio publikoan ezinbestekoa dela ibilgailu gehiago jartzea, bidaiariak ez pilatzeko, eta Jaurlaritza horretan lanean ari dela gaineratu du.
Azaldu duenez, asteazkenean eta ostegunean aztertuko dute zer neurri beharko den. Izan ere, egun horietako datuek erakutsiko dute bidea. Ordurako ikusi beharko litzateke alarma egoerak ekarri dituen murrizketek zer eragin izan duten kasu berrien kopuruan. Horrez gain, erietxeetako egoerari eta ZIUen okupazioari erreparatuko diete. Ikusten bada orain arteko neurriak ez direla aski, beste neurri batzuk hartu beharko dira, Urkulluren esanetan. Horien artean legoke «lan eta hezkuntza jarduerei eustea eta gainerakoa ixtea».
Osakidetza ez hondoratzeko «tartea» badagoela nabarmendu du. Adierazi duenez, Jaurlaritzak 340 milioi euro gehiago bideratu ditu Osasun Sailerako, eta langile kopurua %8,3 handitu du. Horri aurre egiteko «zorpetu» egin beharko dela adierazi du, baina «murrizketarik gabe».
Aurreko astean eta asteburuan gertaturiko istiluen inguruan, esan du «antolatuta» zeudela eta ez zela pertsona gutxi batzuen kontua izan. Halere, adierazi du ez dakiela horien atzean «ideologia» bat dagoen. Edonola ere, horiek oraindik ere «terrorismo» gisa deskribatzen dituela gaineratu du, eta «ezarritako ordena hankaz gora jarri» nahi izan dutela esan du.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189157/aurtengo-memoriaren-egunak-gazteak-hartuko-ditu-aintzat.htm
|
Politika
|
Aurtengo Memoriaren Egunak gazteak hartuko ditu aintzat
|
Azaroaren 10ean ekitaldia egingo dute Gogora institutuak Bilbon duen egoitzan
|
Aurtengo Memoriaren Egunak gazteak hartuko ditu aintzat. Azaroaren 10ean ekitaldia egingo dute Gogora institutuak Bilbon duen egoitzan
|
«Atzera begiratu aurrera jarraitzeko» izango da aurtengo Memoriaren Egunaren goiburua, eta batez ere gazteak haurtuko ditu aintzat, «haiek direlako etorkizuna». Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azaldu duenez, iragana, oraina eta etorkizuna «kate bereko katebegiak» dira, eta beharrezkoa da iraganari «begirada berri, kritiko, ausart eta etikoaz» so egitea «Euskadi justuago eta kohesionatuago bat» lortzeko.
Artolazabalek esan duenez, gakoa ez da besterik gabe «orria pasatzea». Haren ustez, beharrezkoa da atzera begiratzea iraganetik ikasteko eta «zauriak ondo ixteko». Haren irudiko, gertatutakoaren inguruko analisiak askotarikoak izan daitezke, baina gizarteak gauza izan beharko luke «indarkeriaren zentzugabekeriaren deslegitimazioan eta giza eskubideen urraketen gaitzespenean» ados jartzeko. «Ez dago giza duintasunaren gainetik dagoen kausa politiko edo estatu arrazoirik», esan du.
Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusi berriak nabarmendu du aurtengo kanpainak gazteengan jartzen duela fokua. «Gazteek badute eskubidea eta obligazioa iraganari begirada berri eta garbiaz so egiteko; badute eskubidea eta obligazioa zer gertatu zen jakiteko», esan du. Rodriguez Ranzek irakaskuntzaren arloan abian jarri dituzten programa eta ekinbideak azaldu ditu, eta erantsi du 30.000 gazte inguruk izan dutela biktimen testigantzak zuzenean jasotzeko aukera.
Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok azaldu ditu aurten Memoriaren Egunerako prestaturiko ekinbideak. Pandemiak sortutako egoera dela eta, aurten ez dute elkarretaratzerik sustatuko, nahiz eta zenbait herritan udalek horrelakoak antolatuko dituzten, eta, batez ere, zenbait material jarriko dute udal eta ikastetxeen esku: besteak beste, gazteen testigantzak biltzen dituen bideo labur bat.
Gainera, azaroaren 10ean ekitaldia egingo dute Gogorak Bilbon duen egoitzan, 17:00etan. Iñigo Urkullu lehendakaria han egongo da, baina, pandemiak ekarritako murrizketen ondorioz, aurreko urteetan baino gonbidatu gutxiago egongo dira ekitaldian.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189158/kern-pharma-taldea-uci-pro-team-en-ariko-da-datorren-sasoian.htm
|
Kirola
|
Kern Pharma taldea UCI Pro Team-en ariko da datorren sasoian
|
Nafarroako taldeak denboraldi bat eman du UCI Continental mailan, eta txirrindularitzako bigarren mailara igoko da. Juanjo Oroz zuzendaria pozik agertu da.
|
Kern Pharma taldea UCI Pro Team-en ariko da datorren sasoian. Nafarroako taldeak denboraldi bat eman du UCI Continental mailan, eta txirrindularitzako bigarren mailara igoko da. Juanjo Oroz zuzendaria pozik agertu da.
|
Hazten segitzeko beste urrats bat egingo du datorren sasoian Kern Pharmak. Nafarroako taldea txirrindularitzako bigarren mailan arituko du: UCI Pro Team kategorian, hain zuzen ere. "Argi dugu ez diogula sekula hazteari utzi behar", adierazi du Manolo Azkonak, taldeko zuzendaritzako buruak. Eta hau berretsi du: "Gure ilusioa eta nahia zera da, egunen batean lasterketa handi bat irabaztea. Ez dakigu lortuko dugun, goi mailako taldeak daudelako. Baina gu umilak eta ausartak gara, eta horretarako egiten dugu lan".
Juanjo Orozek zuzentzen duen taldea denboraldi honetan hasi da UCI Continental mailan, eta urtebete eskas pasatuta egingo du Pro Team mailarako urratsa. Taldeak garaipen bat erdietsi du: Enrique Sanzek Belgrade-Banjaluke lasterketako hirugarren etapan lortutakoa. Aipagarria izan zen, era berean, Espainiako Txapelketan egindako lana, eta Roger Adriak Burgoseko itzulian, Picon Blancoko etapan, egindako ihesaldia.
Orozek nabarmendu du "emozio handikoa" izan dela denboraldia. "Jendeari emozio hori helarazten ahalegintzen gara. Lehen eguneko ilusioak hor segitzen du. Proiektu hau sortzeko ezarri genituen oinarriek hor segitzen dute, eta gurekin batera proiektu hori abiatu duen jendea dira horien euskarri nagusia". Zuzendariak argi du "bidea egiten" segitu nahi dutela. "Baina ez edozein bide, gurea baizik. Betidanik argi izan dugu ez digula balio edozein garaipenek, eta are garrantzitsuagoak direla garaipenak lortzeko filosofia, lana eta balioak". Mugarriak ere ezarri ditu: "Hurrengo denboraldian World Tourreko lasterketak ezagutzeko aukera izan dezakegu. Lehen aldiz lehiatuko gara Espainiako Vueltan parte hartzeko gonbidapen bat eskuratzeko. Baina 2023tik aurrera Vueltako podiumean egoteko borrokatu nahi dugu". Horretarako gakoa zein den ere azaldu du: "Garrantzitsua izango da multzoari eustea, eta gure txirrindulari gazteen talentuan sinesten jarraitzea".
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189159/50-langiletik-gorako-enpresetan-euskara-planak-negoziatzea-nahi-dute-elak-labek-eta-kontseiluak.htm
|
Gizartea
|
50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negoziatzea nahi dute ELAk, LABek eta Kontseiluak
|
EAEko eta Nafarroako lanbide arteko itunetan baldintza hori txertatu dadila eskatuko diete sindikatuek Confebaski eta CENi. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak esan du euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua dela lan mundua.
|
50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negoziatzea nahi dute ELAk, LABek eta Kontseiluak. EAEko eta Nafarroako lanbide arteko itunetan baldintza hori txertatu dadila eskatuko diete sindikatuek Confebaski eta CENi. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak esan du euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua dela lan mundua.
|
Lan eremua euskalduntzeko beste urrats bat egiteko eskatuko diete ELAk eta LABek Hego Euskal Herriko patronal nagusiei. Gaur goizean Kontseiluarekin batera egindako agerraldian, neurri jakin bat jarri dute mahai gainean: 50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negoziatzeko baldintza txertatu dadila EAEko eta Nafarroako lanbide arteko itunetan. Alegia, berdintasun planekin gertatzen den bezala, lantokietan euskara planak ere egin daitezela nahi dute. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eskaera horren zergatia azaldu du: “Euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan munduarena. Gure egunerokoaren zati handi bat lanean igarotzen dugu, eta, ondorioz, gure hizkuntza praktikak eta eskubideak baldintzatzen dituen esparru bat da, langile zein kontsumitzaile gisa”.
Hori horrela izanik, sindikatuek euren eguneroko borroken agendan txertatu nahi dute hizkuntza eskubideen auzia. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak, bederen, hala zehaztu du: “Langileen eskubideen eta bermeen aldeko borrokan kokatzen da hizkuntza eskubideena. Beraz, gure borroketako ildo bat izan behar du hizkuntzarenak, euskararenak”. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak ere ildo beretik jo du neurri hori proposatzeko arrazoiak ematerakoan: “Lan mundua euskaldundu nahi bada, ezinbestean erabaki ausartagoak hartu beharko dira. Alegia, neurri eraginkorragoak eta betearazleagoak, euskararen normalizazioak norbanakoen boluntarismoa gainditu behar baitu”.
Lanbide arteko itunetan baldintza hori txerta dadin, sindikatuek eta Kontseiluak dei egin diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari: 50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negoziatzeko neurria babes dezaten eta plan horiek aurrera ateratzeko inbertsio ekonomikoa bidera dezaten.
Euskara planak enpresetan
Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzearen beharra zenbakitara ekarri dute goizeko agerraldian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen %1ek besterik ez dute euskararen erabilera normalizatzeko planen bat. Edo, beste era batera esanda, eremu horretan 138.000 enpresa daude inolako planik gabe. Nafarroan are txikiagoa da zenbateko hori: %0,7k soilik daukate euskararen garapenerako prozesu bat martxan.
Sindikatuek eta Kontseiluak euskara planak negoziatzen hasteko beharra aldarrikatu dutenerako, beraz, ikusi dute nondik egin daitekeen aurrera. 50 beharginetik gorako lan eremuetan eskatu dute neurri hori. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2.000 enpresa inguruk gainditzen dute 50 langileren langa hori, baina langileen erdiek egiten dute lan horietan. Nafarroan antzeko proportzioetan dabiltzala azaldu dute agerraldian. Zenbaki horiek guztiek agerian uzten dute, beraz, baldintza horiek betetzen dituzten lantokietan euskara planak egingo balira irismen handia izango luketela.
Neurri horiek hartzen hasteko garaia dela nabarmendu du Aranburuk, are gehiago kontuan hartuz gero datozen bi hamarkadetan lan eremura salto egingo duten beharginen gehiengoak euskarazko hezkuntza jasoko duela. “Belaunaldi aldaketa bat gertatzera doa, eta abagune paregabea izango da eremu sozioekonomikoaren euskalduntzea bultzatzeko”. Kontrakoa gerta litekeela ere ohartarazi du. Hau da, neurri egokirik hartu ezean, euskarazko hezkuntza jaso duen belaunaldia erdalduntzea eremu sozioekonomikoak. “Horregatik, lan arloa gakoa izango da belaunaldi berri horretan”.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189160/auto-salmentak-amildu-egin-dira-berriro-168-urrian.htm
|
Ekonomia
|
Auto salmentak amildu egin dira berriro: -%16,8 urrian.
|
Motor alternatiboak dituztenek merkatu kuota bikoiztu dute, eta jada bostetik bat dira.
|
Auto salmentak amildu egin dira berriro: -%16,8 urrian.. Motor alternatiboak dituztenek merkatu kuota bikoiztu dute, eta jada bostetik bat dira.
|
Urrian 3.542 auto berri matrikulatu dira Hego Euskal Herrian, iaz baino 714 gutxiago (-%16,8).
Uztailean eta abuztuan, gora egin zuen merkatuak, Eusko Jaurlaritzaren Renove planaren ondorioz eta itxialdiaren ondorioz gelditu ziren operazioak berriro aktibatu zirelako, baina irailean berriro hasi zen merkatua jaisten (-%3,9), eta urrian areagotu egin da beheranzko joera. Ez da espero urte amaiera onik, bizitza soziala murrizteko indarrean jartzen ari diren neurrien ondorioz kontsumoa asko txikituko dela espero baita.
Urriko jaitsiera handia izan den arren, oraindik oso urrun dago urteko batezbestekotik. Guztira, 30.864 auto matrikulatu dira aurtengo lehen hamar hilabeteetan, iazkoetan baino 11.781 gutxiago. Hau da, merkatua %27,6 txikitu da urtebetean. Hobekuntza txiki bat da iraileko datuaren aldean, orduan %28,8 ari baitzen erortzen merkatua.
Hibridoak eta elektrikoak, gora
Auto berrien merkatuan sendotzen ari da joera bat: motor alternatiboak dituzten ibilgailuek gero eta tarte handiagoa dute. Hibridoak dira horietako gehienak, baina motor guztiz elektrikoak eta gasa erretzen dutenak ere hor sartzen dira. Iazko lehen hamar hilabeteetan %10,6 ziren halakoak, eta jada %21,7 izan dira aurten. Urrian bertan, are kuota handiagoa lortu dute: %26tik gorakoa. Berez, motor horiek dituzten autoen salmenta %48 handitu da aurten.
Merkatu hori gasolinazko motorren lepora egin dute. Motor horiek dira oraindik nagusi, baina haien kuota hamar puntu jaitsi da urtebetean, %66tik %56ra.
Jaitsiera apalagoa izan du, berriz, dieselak: %23,5etik %22ra.
Matrikulazioen beherakada joera orokorra da Europan. Hego Euskal Herrian baino gehiago gutxitu dira salmentak Espainian: %21 urrian, eta %36tik gora 2020an. Frantzian, berriz, merkatua %9,5 uzkurtu da urrian, eta %27 aurten.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189161/positiboek-behera-egin-dute-baina-intzidentzia-tasek-gora.htm
|
Gizartea
|
Positiboek behera egin dute, baina intzidentzia tasek, gora
|
1.497 positibo atzeman dituzte, eta egindako proben %8,83k eman dute positibo. Nafarroak du intzidentzia tasarik handiena, eta beste lurraldeek ere gainditua dute 500eko tasa, Arabak izan ezik.
|
Positiboek behera egin dute, baina intzidentzia tasek, gora. 1.497 positibo atzeman dituzte, eta egindako proben %8,83k eman dute positibo. Nafarroak du intzidentzia tasarik handiena, eta beste lurraldeek ere gainditua dute 500eko tasa, Arabak izan ezik.
|
Ohikoa izaten da asteburuetan positiboek behera egitea, eta horrela izan da oraingoan ere. 1.497 kasu atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian, herenegun baino 92 gutxiago: Araban, 64; Bizkaian, 520; Gipuzkoan, 368; eta Nafarroan, 525. Gainerako hogei kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean erregistratutakoak dira. Horretarako, 16.957 PCR eta antigenoen proba egin dituzte, eta egindako proben %8,83k eman dute positibo. Hala ere, intzidentzia tasak gero eta handiagoak dira oraindik. Lurralde guztietan gainditu da 500eko tasa, Araban izan ezik.
Intzidentzia tasak adierazten du bi astean 100.000 biztanleko zenbat positibo egon diren, eta, gaur-gaurkoz, Nafarroak du kopururik handiena. Milakoa gainditua du. Ondoren, Gipuzkoa da intzidentzia tasarik handiena duen lurraldea: 947 positibo 100.000 biztanleko. Bizkaian, 587koa da tasa, eta Araban, 452koa.
Egoerak ospitaleetan ere eragin nabarmena du, eta oheak betetzen ari dira. Egun, 774 pertsona daude ospitaleetako solairuan ospitaleratuta, eta 162 gaixo ZIU zainketa intentsiboetako unitatean. Beraz, orotara, 936 pertsona. Gainera, asteburuan, Nafarroan bost pertsona hil dira: 69 eta 95 urte arteko bi emakume eta hiru gizonezko.
Ignacio Garitano Osakidetzak pandemiaren jarraipena eta kontrola egiteko duen planaren koordinatzaileak ere gaur arratsaldean egingo du agerraldia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera epidemiologikoa zein den azaltzeko. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, berriz, adierazi du asteazkenean edo ostegunean aztertuko dutela zer beste neurri beharko diren, datuak ikertu ondotik. Haren arabera, Jaurlaritzak hainbat aukera ditu esku artean, baina erabaki du etxeko konfinamendua berriz ezartzeko aukeraz ez hitz egitea, «alarma» sortu ez dadin.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189162/pandemia-hasi-zenetik-eusko-jaurlaritzak-338-milioi-euro-gastatu-ditu-osasun-krisian.htm
|
Gizartea
|
Pandemia hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak 338 milioi euro gastatu ditu osasun krisian
|
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aitortu du koronabirusaren bilakaera «oso kezkagarria» dela.
|
Pandemia hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak 338 milioi euro gastatu ditu osasun krisian. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aitortu du koronabirusaren bilakaera «oso kezkagarria» dela.
|
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Sailaren ildo nagusiak azaltzeko agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, eta COVID-19aren izurriaren bilakaerari buruz mintzatu da. Sagarduik esan du koronabirusaren bilakaera «oso kezkagarria» dela; aitortu du orain «aurreikusi zitekeen egoerarik okerrena» dagoela, eta osasun sistemaren egoera «tenkatzen» ari dela. Hala ere, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak eskura dituen «baliabide material eta pertsonal guztiak» jarriko dituela birusa gehiago heda ez dadin. Oposizioko taldeek leporatu diote Jaurlaritzak baliabide nahikorik ez jartzea osasun sistema indartzeko eta «berandu» aritzea neurriak martxan jartzeko, baina osasun sailburuak ez du autokritikarik egin. Besteak beste, nabarmendu du zaintza eta miaketa sareak egiten duen detekzio goiztiarrean 600 lagun baino gehiago ari direla lanean, eta martxoan izurria hasi zenetik milioi bat PCR baino gehiago egin direla –hamar biztanletik lauri egin zaie testa–.
Pandemia hasi zenetik, Jaurlaritzako Osasun Sailak 338 milioi euro gastatu ditu osasun krisiari aurre egiteko, osasun sailburuak gaur jakinarazi duenez. Diru kopuru hori zertan gastatu den ere azaldu du: 83 milioi bideratu ditu Osakidetzako langileen nominak ordaintzera, 82 milioi erietxeetako arretara, 800.000 euro gastu farmazeutikora, 119 milioi osasun produktuetara; 27 milioi gastu arruntetara, eta beste 24 milioi inbertsioetara. Halaber, adierazi du Osakidetzako langileen kopurua %8,3 handitu egin dela urtebetean, eta iaz baino 3.000 langile gehiago dagoela.
Koronabirusak baldintzatuko du Osasun Sailaren legealdia, eta, besteak beste, lehen arreta sendotzea izango da erronka nagusia, sailburuak azaldu duenez. Hala, besteak beste, Lehen Mailako Arretarako Zuzendariordetza sortuko dute, eta lehen mailako arretarako mediku eta erizain gehiago kontratatuko dituzte. Halaber, Sagarduik iragarri du lau mila lanposturako lan eskaintza publiko batera deituko dutela Osakidetzan, eta langileen lan baldintzen akordioa «berrikusiko» dutela. Bestelako neurri batzuen berri ere eman du: Osasun Publikoko lege proiektua eramango du legebiltzarrera; 2028 urtera arteko Osasun Plan berria martxan jarriko dute; eta Osasun Behatokia abiatuko dute. Horretaz gainera, EAEko batzorde epidemiologiko iraunkor bat eratzeko asmoa ere badu Osasun Sailak.
Euskara Osakidetzan Bestalde, Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera normalizatzeko hirugarren plana jarriko du abian (2021-2026). Sagarduik azaldu duenez, helburua da «bai lehen mailako arreta, bai ospitaleetako arreta, harrera, onarpena eta informazioa pazienteen lehentasunezko hizkuntzan egitea». Gainera, ziurtatu du plan horren bitartez bermatu egingo dela biztanleriaren %45 baino gehiago euskalduna den herrietan pazienteek hautatuko hizkuntza ofizialean eskainiko dela arreta.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189163/robert-fisk-kazetaria-hil-da.htm
|
Bizigiro
|
Robert Fisk kazetaria hil da
|
Ekialde Hurbilean berriemaile aritu zen 1976. urtetik, mendebaldeko potentzien jarrera kritikatuz. Osama Bin Laden hiru aldiz elkarrizketatu zuen. 'The Times' utzi zuen, Murdochekin izandako liskarrengatik, eta 'The Independent' egunkarian idatzi zuen gero, hil arte.
|
Robert Fisk kazetaria hil da. Ekialde Hurbilean berriemaile aritu zen 1976. urtetik, mendebaldeko potentzien jarrera kritikatuz. Osama Bin Laden hiru aldiz elkarrizketatu zuen. 'The Times' utzi zuen, Murdochekin izandako liskarrengatik, eta 'The Independent' egunkarian idatzi zuen gero, hil arte.
|
Europako egunkariek Ekialde Hurbilera bidalitako berriemaileen artean izen bat aukeratu behar balitz, kazetaritza arloko aditu gehienek Robert Fisk aukeratuko lukete. Mendebaldeko gobernuen bertso ofizialak behin eta berriz auzitan jarri, eta Ekialde Hurbilean AEBek eta Israelek izan zuten jarrera gaitzetsi zuen Fiskek urte luzez. Kazetaritzak erreferentziazko berriemaile bat galdu du asteburuan. Ostiralean bihotzekoak eman zion Fiski, eta asteburuan hil da, 74 urte zituela, Dublinen.
Ingalaterrako Maidstone hirian jaio zen Fisk, eta Sunday Express-en egin zituen lehen pausoak kazetaritzan, gaztetan. 1972an, ordea, Ipar Irlandara joan zen, The Times-eko berriemaile. IRAren ingurukoen berri eman zuen zenbait urtez. Irlandako herritartasuna hartu zuen geroago.
1976an, The Times-ek Ekialde Hurbilera bidali zuen. Besteak beste, Libanoko gerra, Sobietar Batasunaren inbasioa Afganistanen, Iraken eta Iranen arteko gerra, eta israeldarren Libanoko inbasioa zituen hizpide hurrengo urteetan.
1989an, uko egin zion The Times-en lan egiteari, Rupert Murdoch egunkariaren jabearekin izandako liskar bategatik eta bere independentziari eusteagatik. Gero, The Independent egunkarian hasi zen lanean, eta kazeta horrentzat aritu zen beharrean handik aurrerako ibilbide osoan; bitartean, Ekialde Hurbilarekin lotutako makina bat liburu idatzi zituen.
Beirutetik Europara joan zen tarte batean, Balkanetako gerraren berri ematera, baina Ekialde Hurbilera itzuli zen ostera. 1990eko hamarkadan, Osama Bin Laden Al-Qaedaren sortzailea elkarrizketatu zuen hiru aldiz. Mendebaldeko kazetari bakanetakoa izan zen Bin Laden zena elkarrizketatzen. 2001eko irailaren 11ko erasoen ostean, Fiskek Ekialde Hurbileko gatazken inguruan idazten jarraitu zuen; tartean, Afganistan, Irak eta Siriakoak. Irakeko gerraren eta AEBen jarreraren inguruan, elkarrizketa bat egin zion BERRIAk Fiski. Harald Neuber kolaboratzaileak hitz egin zuen kazetariarekin, eta honela esan zuen lerroburuan Fiskek: «Irakeko erresistentziaren atzean herritar sunita xumeak daude».
Saritua eta aitortua
Ez ziren gutxi izan kazetariak jaso zituen sariak: zazpi aldiz eman zioten Erresuma Batuko Nazioarteko Kazetari Onenaren saria. Amnesty Internationalen Erresuma Batuko saria eman zioten bitan.
Iaz, Yung Chang zinemagileak This is not a movie dokumentala egin zuen Fisken kazetari lanaren inguruan. Gatazka armatuetan kazetariek hartu beharreko jarreraz hausnartzen du bertan Fiskek. Ohartarazten du bera ez dela agentzia bat, ez dela makina bat, eta dauzkan sentimenduak helarazi behar dizkiola irakurleari.
Kazetariaren heriotzak erreakzio ugari eragin ditu azkeneko orduetan sare sozialetan. Irlandako Gobernuko presidente Michael Daniel Higgingsek zera esan du: «Haren heriotzarekin, kazetaritzaren munduak Ekialde Hurbilaren inguruko analistarik onenetako bat galdu du». The Independent Erresuma Batuko egunkariak kazetari saritua goraipatu du: «The Independent-en eta kazetaritza independentearen onena izan zen».
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189164/aljerian-baiezkoa-eman-diote-konstituzioa-erreformatzeari-parte-hartze-txikia-izan-duen-erreferendum-baten-bidez.htm
|
Mundua
|
Aljerian baiezkoa eman diote konstituzioa erreformatzeari, parte hartze txikia izan duen erreferendum baten bidez
|
Boto emaileen %66,8k aldaketaren alde egin dute. Parte hartzea %23,7koa izan da, inoizko baxuena.
|
Aljerian baiezkoa eman diote konstituzioa erreformatzeari, parte hartze txikia izan duen erreferendum baten bidez. Boto emaileen %66,8k aldaketaren alde egin dute. Parte hartzea %23,7koa izan da, inoizko baxuena.
|
Aljerian konstituzioa erreformatzeko erreferenduma egin zuten atzo, eta gaur jakinarazi dituzte galdeketaren emaitzak. Mohamed Xarfi Hauteskunde Batzordeko presidenteak prentsaurrekoan adierazi duenez, behin-behineko emaitzen arabera, boto emaileen %66,8k egin dute proiektuaren alde. Bada nabarmentzeko beste kontu bat, ordea: izandako parte hartze txikia, %23,7k baino ez baitute eman botoa. Herrialdean inoiz izandako tasarik txikiena da.
Prozesua gatazkatsua izan da hasieratik. Abdelmajid Tebbune herrialdeko presidenteak abenduan boterera heldutakoan zehaztu zuen bere lehentasuna konstituzio berri bat onartzea izango zela, eta abuztu amaieran iragarri zuen erreferenduma egiteko data. Eguna ez zuen ausaz aukeratu: hain justu, azaroaren 1ean hasi zuen Aljeriak Independentzia Gerra inperio frantsesaren aurka, duela 66 urte. Tebbunek sustatutako "errepublika berriaren" esparruan abiatu zuen egitasmoa, teorian, Hirak mugimenduaren eskaerei erantzuteko eta, bide batez, protestak amaitzeko. Erreferendumak, baina, kritika ugari jaso ditu, eta Hirak bera proposamenaren kontra agertu da; oposizioak, berriz, boikoterako deia egin du. Egun Alemaniako ospitale batean dago presidentea, ustez koronabirusak jota, eta ez dago haren egoerari buruzko informazio argirik.
Aipatzekoa da, halaber, Tebbune nagusitu zen hauteskundeek herrialdean independentzia eskuratu zenetik inoiz izandako parte hartzerik txikiena izan zutela: %39,83. Gainera, bozeek ez zituzten protestak isilarazi. Abdelaziz Buteflikak kargua utzi osteko lehen hauteskundeak izan ziren, baina, herritar askorentzat, sistema zaharra legitimatzeko maniobra bat baino ez ziren izan, eta ez benetako trantsizio demokratikoa bideratzeko modu bat.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189165/urkulluk-bihar-abiatuko-du-bilera-sorta-alderdiekin.htm
|
Politika
|
Urkulluk bihar abiatuko du bilera sorta alderdiekin
|
Jaurlaritzako lehendakariak Voxeko Amaia Martinezekin ekingo die bilerei, eta PP+C's-eko Carlos Iturgaizekin batzartuko da bihar bertan.
|
Urkulluk bihar abiatuko du bilera sorta alderdiekin. Jaurlaritzako lehendakariak Voxeko Amaia Martinezekin ekingo die bilerei, eta PP+C's-eko Carlos Iturgaizekin batzartuko da bihar bertan.
|
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin bilera sorta bat egingo zuela, legealdirako erronka nagusien aurrean «lankidetza eraginkor bat» izateko. Bihar abiatuko du bilera sorta hori; 11:30ean, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea hartuko du Ajuriaenean, eta 13:00etan, berriz, Carlos Iturgaiz PP+C's koalizioko legebiltzarkidearekin bilduko da, leku berean.
EH Bilduko talde parlamentarioarekin ere lotua du hitzordua Urkulluk, Arnaldo Otegi indar subiranistako bozeramaileak baieztatu duenez: ostiralean izango da. Otegik agerraldia egin du COVID-19aren izurriaren egoerari buruz hitz egiteko, eta ziurtzat jo du erakundeek konfinamendua ezarriko dutela: «Hemen argi esan behar da birusarekiko elkarbizitzan oinarritutako estrategiak porrot egin duela. Era guztietako jendeak onartzen du hori, komunitate zientifikoa agerian uzten ari da».
Ostiralean bertan hartuko du Urkulluk Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU taldeko burua ere. Pilar Garrido Ahal Dugu-ko Euskal Autonomia Erkidegoko koordinatzaileak ere hitz egin du pandemiaren kudeaketaz, eta «elkarrizketa politikoa» beharrezkotzat jo du erabakiak hartzeko: «Denbora daramagu lehendakariari eskatzen gurekin kontatzeko, foro bat sortzeko alderdi guztiek lagundu dezagun etorkizuneko konfinamendua diseinatzen».
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189166/santa-klarako-itsasargiko-lanek-lau-milioi-euroren-langa-gainditu-dute.htm
|
Gizartea
|
Santa Klarako itsasargiko lanek lau milioi euroren langa gainditu dute
|
Donostiako Udal Gobernuak bihar onartuko du Santa Klara itsasargiko lanen kontratuaren bigarren aldaketa. Obraren kostua %11 garestitzea adostu eta lanak egiteko epea hilaren 27ra arte luzatuko dute.
|
Santa Klarako itsasargiko lanek lau milioi euroren langa gainditu dute. Donostiako Udal Gobernuak bihar onartuko du Santa Klara itsasargiko lanen kontratuaren bigarren aldaketa. Obraren kostua %11 garestitzea adostu eta lanak egiteko epea hilaren 27ra arte luzatuko dute.
|
Orain arteko kostua 3,7 milioi eurokoa zen, eta, garestitze honekin, 4,3 milioi eurokoa da. Itsasargia berritzeko lanen aurrekontua da handituko dutena; hain zuzen, Cristina Iglesiasen eskultura eraikin barruan kokatzeko egiten ari diren obra. Urtarrilean adjudikatu zizkioten lanak Moyua eraikuntza enpresari, 1,46 milioi eurogatik eta sei hilabeteko epea emanda. Lanak bertan behera utzi zituzten udan, ordea, uharteko bisitariei eragozpenik ez sortzeko.
Jarraitu irakurtzen Irutxuloko Hitzan.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189167/berria-zabalik-kanpaina-martxan-jarriko-dute-zumaian.htm
|
Gizartea
|
‘BERRIA zabalik’ kanpaina martxan jarriko dute Zumaian
|
Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko egitasmoa da. Gaur aurkeztu dute, eta hilaren 16tik aurrera hartu ahalko dute parte herritarrek, komertzioek izena eman ostean.
|
‘BERRIA zabalik’ kanpaina martxan jarriko dute Zumaian. Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko egitasmoa da. Gaur aurkeztu dute, eta hilaren 16tik aurrera hartu ahalko dute parte herritarrek, komertzioek izena eman ostean.
|
Gaur eguerdian aurkeztu dute BERRIA zabalik kanpaina Zumaian (Gipuzkoa). Herri horretako tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko egitasmoa da, eta datozen egunetan jarriko dute abian. BERRIAk jarri du martxan kanpaina, Zumaiako Udalarekin eta Gertu merkatari eta ostalari elkartearekin batera, eta Kutxabanken babesarekin.
Kanpainan parte hartu nahi duten merkatariek eta ostalariek izena eman beharko dute azaroaren 5etik 11ra, sareko formulario baten bitartez. Orduan, BERRIAlagun iragarle izango dira aurrerantzean. Horri esker, harreman zuzenean egongo dira norbanako BERRIAlagunekin. Azaroaren 16tik 24ra, berriz, herritarren txanda iritsiko da; Zumaiako dendetan eta ostalaritzan gastua eginez gero, zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Herri horretako dendetan eta tabernetan erabiltzeko 1.000 euro zozketatuko dira herritarren artean, abenduaren 1ean. Horrez gain, beste 1.000 euroko zozketa bat egingo dute kanpainan parte hartu duten saltokien eta ostalaritza lokalen artean. BERRIA egunkarian publizitatea jartzeko izango da diru kopuru hori.
Tokiko merkataritzaren ikusgarritasuna sustatu nahi dute antolatzaileek egitasmoarekin, eta baita BERRIAren kale presentzia ere. Ainara Lasa BERRIAko marketin eta publizitate arduradunak azaldu du lankidetza dagoela kanpainaren oinarrian: «Iruditzen zaigu bi sektoreek bat eginda, elkarri babesa eskainiz eta bultzada bat emanez lortzen dugula tokiko merkataritza ahalduntzea eta BERRIA herritarrengana hurbiltzea, jakin dezaten euskaraz informatzeko egunkari bat dagoela». Kanpainak irauten duen bitartean, herritarrek BERRIA egunkaria eskura izango dute kanpainan parte hartuko duten taberna eta jatetxeetan. Lasak erantsi du BERRIAk, euskarazko egunkari nazionala izanik, erakusleiho nazional bat eskaintzen diela herriko merkatari eta ostalariei.
Tokikoari bultzada, euskaraz
Lore Garciarena Gertu Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkarteko teknikariak uste du herritarrei eskerrak emateko modu bat ere badela egitasmoa, herriko merkataritzan jarri duten konfiantza dela eta. Gainera, azpimarratu du herrian erostea «ekintza segurua» dela: «Gure helburu nagusia da gogoraraztea dendak eta zerbitzuak gertu gaudela; hemen gaudela herritarren beharrak asetzeko, segurtasun neurri guztiak betez».
Zumaiako Udalak bitartekaritza lanak egingo ditu BERRIAren eta merkatari eta ostalarien artean. Alex Oliden Turismo eta Merkataritza zinegotziak adierazi duenez, gizarteratu egin nahi dute hurbileko merkataritzak duen garrantzia. Horrez gain, euskararen erabilerari ere bultzada bat eman nahi diote. «Euskara tresna egokia da merkataritza eta negozio munduan ere ibiltzeko», gogorarazi du Olidenek.
Ainhoa Arruabarrena Kutxabanken Gipuzkoa Sareko zuzendariak azaldu du era horretako egitasmoek «bizitasuna» ematen dietela herriei. Adierazi duenez, Kutxabankek BERRIA zabalik kanpainari babesa emateko erabakia hartu zuen uste duelako beharrezkoa dela merkatariei baliabide bereziak eskaintzea. «Helburua argi dago: etxeratzeak ez ditzala tokian tokiko ekonomiak ito», nabarmendu du.
Egitasmo berezia
BERRIAk bost urte daramatza udalekin eta merkatari elkarteekin elkarlanean BERRIA zabalik kanpainaren moduko egitasmoak egiten. Urtean pare bat herritan jarri ohi dute martxan gisa horretako kanpaina bat. Dena den, BERRIA zabalik izenpean egiten duten bigarrena da Zumaiakoa. Urrian, Bergaran (Gipuzkoa) egin zuten, eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute.
Aurretik antzeko esperientziak izan dituzten arren, aurtengoek badute berezitasun bat; pandemia dela eta, euskara eta tokiko merkataritza sustatzen dituzten egitasmoek garrantzi berezia dutela uste du Lasak. «Tokiko ekonomia asko ari da sufritzen, eta jokaleku horretan askoz ere zentzu handiagoa du kanpainak», nabarmendu du. Olidenek, bestalde, uste du kanpainak herritarren arteko loturak indartzeko balio dezakeela: “Geroz eta nabarmenagoa da, pandemia kontrolatzeko hartu beharreko neurriak zorrotz errespetatzearekin batera, bizitza soziala ere behar dugula”.
Garciarenak erantsi du gaur egungo egoeran laguntzarik txikiena ere handia dela, eta, beraz, interesgarria dela BERRIA zabalik kanpaina. Iritzi berekoa da Arruabarrena. Horrez gain, adierazi du arduratsu jokatzeko garaia dela, eta, ondorioz, egitasmo arduratsuak sustatzea dagokiela: «Gure herrian arduraz kontsumitzea eta mila euroko zorroa irabaztea edonori gerta dakioke pozgarri; poz apur bat emateko gai bagara, helburua beteta izango dugu».
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189168/nork-aukeratzen-du-presidentea.htm
|
Mundua
|
Nork aukeratzen du presidentea?
|
Ezohiko sistema batekin aukeratzen dute estatubatuarrek presidentea. Bihar, hautatzaileen batzar bat osatuko duten konpromisarioak hautatuko dituzte, eta horiek abenduaren 14an egingo dute azken bozketa.
|
Nork aukeratzen du presidentea?. Ezohiko sistema batekin aukeratzen dute estatubatuarrek presidentea. Bihar, hautatzaileen batzar bat osatuko duten konpromisarioak hautatuko dituzte, eta horiek abenduaren 14an egingo dute azken bozketa.
|
AEBetako hauteskunde sistema berezia da. Beste herrialde askotan bezala, hautesleek ez dute zuzenean bozkatzen nor izango den presidentea. Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Euskal Elkargoan bezala, zeharkako hauteskunde sistema dute AEBetan: boto emaileek euren ordezkariak aukeratzen dituzte, eta haiek aukeratzen dute gero lehendakaria, beste bozketa batean. Hori baino ezohikoagoa da, ordea, estatubatuarren sistema. Demokrazia gehienetan eta Euskal Herriko hiru kasu horietan, herritarrek agintaldi horretan ordezkatuko dituzten ganberen bitartez egiten dute aukeraketa hori, parlamentarien bitartez. Baina AEBetan ez da hala; Senaturako eta Ordezkarien Ganberarako hauteskundeak ere egingo diren arren, presidentea ez dute ez senatariek ez kongresukideek aukeratuko, hautatzaileen batzarrak baizik. Eta, presidenteaz gain, presidenteordea nor izango den ere aukeratzen du.
Zer da hautatzaileen batzarra?
Presidentea aukeratzeko sortzen den beste organo bat da hautatzaileen batzarra. Hauteskundeak egin ondoren osatzen da, eta presidentea izendatu ondoren desegiten. 538 ordezkari edo konpromisario ditu, eta, gehiengoa izateko, presidentegaiek 270 boto behar dituzte. Estatu bakoitzak bere ordezkari kopurua dauka.
Zenbat ordezkari dagozkio estatu bakoitzari?
Senatuan eta Ordezkarien Ganberan dituen ordezkarien kopuruen batura dagokio estatu bakoitzari hautatzaileen batzarrean. Estatu bakoitzak bi ordezkari ditu Senatuan; beraz, Ordezkarien Ganbera duten kopurua baino bi aldiz handiagoa izango da konpromisarioena. Marylandek, adibidez, bi senatari ditu Senatuan, eta zortzi Ordezkarien Ganberan: ondorioz, hamar konpromisario aukeratuko dituzte presidentetzarako hauteskundeetan, hautatzaileen batzarrean ordezkatu dezaten.
Zer estatuk du ordezkari gehien?
Senatuan estatu guztiek bina ordezkari dituzten arren, Ordezkarien Ganberan demografiaren arabera banatzen dira ordezkariak. Hori horrela, gehien populaturiko estatuek dute ordezkari gehien hautatzaileen batzarrean, Ordezkarien Ganberan bezala. Kalifornia da buru, eta, presidentetzarako bozetan, 55 konpromisario dauzka. Horren ondoren, Texas (38), New York eta Florida (29), eta Pennsylvania eta Illinois (20) daude.
Zer estatuk du ordezkari gutxien?
Ordezkari gutxien dituzten estatuen artean milioi bat biztanletik behera duten estatuak daude: Montana, Delaware, Hego Dakota, Alaska, Ipar Dakota, Vermont eta Wyoming. Horiek guztiak hiru ordezkari dituzte. AEBetako 50 estatuez gain, Washington hiriburua (ez nahastu Washington estatuarekin) barruan hartzen duen Columbiako barrutiari ere konpromisario kopuru jakin bat dagokio; kasu horretan, konpromisario gutxien dituen estatuari adina dagozkio.
AEBetan menpeko lurraldeek ez dute ordezkaririk presidente aukeratzeko hautatzaileen batzarrean, nahiz eta badituzten Senatuan. Puerto Rico, Guam, Birjina Uharte Amerikarrak, Ipar Marianak eta Samoa Estatubatuarra dira lurralde horiek.
Nola erabakitzen da banaketa?
Estatu ia guztietan boto gehien jaso dituenak bereganatzen ditu estatu horri hautatzaileen batzarrean dagozkion konpromisarioak. Berdin du estatu horrek hiru ordezkari izan, Montanaren kasuan bezala, edo 55, Kaliforniak bezala. Berdin du boto aldea zein izan den. 2000. urtean, George Bushek Floridan 537 botorengatik irabazi zituen estatu horri zegozkion 29 ordezkariak, eta horiei esker heldu zen Etxe Zurira.
Bi salbuespen ditu sistema horrek: Maine (4) eta Nebraska (5). Maineri lau konpromisario dagozkio hautatzaileen batzarrean, eta horietatik bi estatu horretan boto gehien jasotzen dituen presidentegaiak jasotzen ditu. Beste biak Maine osatzen duten bi barrutietan irabazten dutenentzat dira.
Nebraskari bost konpromisario dagozkio. Mainen bezala, horietatik bi estatu horretan boto gehien jaso dituen alderdiari ematen zaizkio, eta gainontzeko hirurak Nebraska osatzen duten hiru barrutietan irabazten dutenentzat dira.
Zer dira estatu aldakorrak?
Estatu bakoitzaren demografiaren ezaugarriengatik, horietako batzuetan ez da aldaketarik izan urte askoan, eta aurten ere horietan ezustekorik ez egotea espero da. Horregatik, kanpainan ez demokratek ez errepublikanoek ez dute ahalegin handirik egiten horietan, batzuen eta besteen gotorleku direlako. Demokratek segurutzat dauzkate New York (29), Oregon (7) eta Illinois (20), adibidez, eta errepublikanoek, Utah (6), Kansas (6) eta Alabama (9).
Badira, ordea, hauteskunde batzuetatik besteetara joera aldatzen duten estatuak. Horiek dira estatu aldakorrak (ingelesez, swing states). Hauteskundeak horietan daude jokoan, eta presidentegaiek ere horietan egiten dute kanpaina, batik bat.
Zeintzuk dira estatu aldakorrak?
Aurten zalantza gehien 11 estatutan dago. Horietako batzuk ohiko estatu aldakorrak dira: Florida (29), Arizona (11), Wisconsin (10), Michigan (16), Pennsylvania (20) eta Ipar Carolina (15). Badaude, ordea, gehiago ere. Eta ezustekoak ere ezin dira baztertu. Texasen (38), 1976tik hautagai errepublikanoaren alde bozkatu izan dute, baina aurtengo inkestek iragarri dute joera hori irauli egin daitekeela.
Noiz jakingo da emaitza?
Bozkalekuak 19:00etan itxiko dira estatu ia guztietan (Kalifornian eta Alaskan, 20:00etan), baina, AEBetan sei ordutegi erabiltzen dituztenez estatuaren arabera, bozkalekuak ekialdetik mendebaldera pixkanaka itxiz joango dira. Lehenengoek Euskal Herrian asteazken goizaldean itxiko dituzte, 01:00etan. Virginia, Georgia, Hego Carolina eta Vermont izango dira lehenetarikoak, eta horietan zenbatuko dituzte botoak lehenik. BERRIA 02:00etan hasiko da emaitzen berri ematen.
Aurreko hauteskundeetan, 06:00ak pasatuta jakin izan da nor zen garailea, baina, aurten, litekeena da beranduago izatea. Izan ere, posta bidezko botoa izugarri handitu da aurreko hauteskundeekin alderatuta, eta horrek dezente atzeratu dezake emaitza; are gehiago, emaitza estua bada. Estatu bakoitzak botoak zenbatzeko bere legea dauka.
Noiz biltzen da hautatzaileen batzarra?
Behin betiko emaitzekin, hautatzaileen batzarra abenduko bigarren asteazkenaren ondorengo lehen astelehenean biltzen da. Aurten, abenduaren 14an bilduko dira. Ez dira fisikoki biltzen, ordea. Konpromisarioak norbere estatuaren parlamentura joaten dira, eta han bozkatzen dute beren hautagaiaren alde.
Derrigorrez bozkatu behar dute estatuan aukeratutako presidentegaiaren alde?
Derrigorrez-derrigorrez, ez; estatu gehienetan, badute aukera beste presidentegaiaren alde bozkatzeko ere. Eta gertatu izan da. Legediak, ordea, hainbat zigor aurreikusten ditu konpromisario batentzat, bere estatuan erabaki dutena bozkatzen ez badu.
Noiz egingo da inbestidura saioa?
Hautatzaileen batzarraren ostean, urtarrileko lehen astean Senatuak eta Ordezkarien Ganberak konpromisarioen bozketa gainbegiratzen dute, eta behin betiko emaitza izan ondoren, urtarrilaren 20an egiten da inbestidura saioa.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189169/sute-batek-kalteak-eragin-ditu-samosko-errefuxiatuen-gunean.htm
|
Mundua
|
Sute batek kalteak eragin ditu Samosko errefuxiatuen gunean
|
Kanpalekuaren zati bat erre da, eta adierazi dute ez dela inor zauritu. 4.000 migratzaile bizi dira han, eta 648 hartzeko prestatu zuten, MSFk salatu duenez.
|
Sute batek kalteak eragin ditu Samosko errefuxiatuen gunean. Kanpalekuaren zati bat erre da, eta adierazi dute ez dela inor zauritu. 4.000 migratzaile bizi dira han, eta 648 hartzeko prestatu zuten, MSFk salatu duenez.
|
Sua piztu da bart Greziako Samos uhartean (Europa), errefuxiatuen gune batean. Zabaldutako lehen informazioaren arabera, ez da inor zauritu. Migrazio Ministerioak adierazi du suak hamabost bat barraka suntsitu dituela, baina Interneten zabaldu diren irudiek gehiago izan litezkeen susmoa piztu dute. Afrikako migratzaile komunitateak bizi dira erre den zatian, Ara egunkariak esan duenez. Errefuxiatuek Oihana deitzen diote guneari, bizi baldintza eskasengatik.
4.000 migratzaile baino gehiago bizi dira gune horretan, eta 648 migratzailerentzat prestatu zuten, Iorgos Karagiannis MSF Mugarik Gabeko Medikuen Greziako buruak adierazi duenez. Elkarteak behin eta berriz eskatu du errefuxiatuak gune seguru batera eramateko: «Sute honek, eta aurretik gertatu direnek, Europako Batasunaren arduragabekeria erakusten dute, nahita egindakoa. Lotsagarria da», adierazi dute. Joan den astean bertan salatu zituzten gune horretako bizi baldintza «ankerrak». Guneak ez du Lesboskoaren sona, txikiagoa delako, baina baldintzak bertsuak direla salatu dute.
Duela hiru egun, Richter eskalako 6,8 graduko lurrikara bat izan zen Samosen, eta bi nerabe hil ziren uhartean, errefuxiatuen gunetik kanpo. Kalterik handienak Izmir hirian gertatu ziren (Turkia), uhartetik oso gertu; 79 pertsona hil ziren, lehen informazioaren arabera. Larrialdi taldeak gorpu gehiagoren bila ari dira hondakin artean.
Joan den irailean, beste sute bat piztu zen Moriako migratzaileen kanpalekuan, Greziako Lesbos uhartean. Europako handiena zen. Koronabirusaren krisiaren kudeaketa zela eta, protesta egin zuten han zeuden errefuxiatuek, eta protestetan piztu ziren sute txikiak berehala zabaldu ziren haize indartsuen laguntzaz. Bi ordu inguruan ia kanpaleku osoa sutan zegoen. 12.000 lagun bizi ziren 3.000rentzat prestatutako kanpaleku hartan, eta errepidean harrapatuta geratu ziren. Greziako Gobernuak beste kanpaleku bat egitea erabaki du. Hori, ordea, itxia izango da, eta babesa eskatu duten errefuxiatuei mehatxu egin diete ez dituztela euren asilo eskaerak aztertuko ez badira han euren kabuz sartzen.
BERRIAk han dauden migratzaileen egoeraren berri eman du Iñaki Agirre kolaboratzailearen bitartez, eta Moriako erretratuak izeneko bideo sorta argitaratu du.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189170/nafarroako-errege-erreginen-euskarazko-izenak-nola-eman-arautu-du-euskaltzaindiak.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako errege-erreginen euskarazko izenak nola eman arautu du Euskaltzaindiak
|
Akademiaren 192. arauan, Iruñeko eta Nafarroako Erresumako 42 errege-erreginen izenak zehaztu dituzte; besteak beste, Eneko Enekoitz, Eneko Arista, Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia, Zuria I.a, eta Joana III.a edo Joana Albretekoa.
|
Nafarroako errege-erreginen euskarazko izenak nola eman arautu du Euskaltzaindiak. Akademiaren 192. arauan, Iruñeko eta Nafarroako Erresumako 42 errege-erreginen izenak zehaztu dituzte; besteak beste, Eneko Enekoitz, Eneko Arista, Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia, Zuria I.a, eta Joana III.a edo Joana Albretekoa.
|
Etxeko lanak egin ditu Euskaltzaindiak. Europako hainbat errege-erreginen izenak euskaraz nola eman araututa zeukan aspaldi, eta haien izen-deiturak zerrendatuta. Antzinakoak zein gaurkoak sartzen ziren arau horietan, hala Euskal Herriaren inguruko monarkietakoak (Aragoikoak, Gaztelakoak eta Frantziakoak) nola urrutiagokoak. Baina etxekoak falta. «Euskal Herriaren historian hain toki nabarmena izan zuten Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak ez dira arau horietan ageri, izen horiek bereiz eta xeheago landu eta plazaratu nahi baitzituen Euskaltzaindiak», adierazi du akademiak, ohar baten bidez.
Gaur argitaratu du Euskaltzaindiak 192. araua, eta Iruñeko eta Nafarroako Erresumako 42 errege-erreginen izenak zehaztu. Horien artean daude Eneko Enekoitz edo Eneko Arista, Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia, Tibalt II.a edo Tibalt Gaztea, Joan II.a edo Joan Usurpatzailea, Zuria I.a, Joana III.a edo Joana Albretekoa.
Nola erabaki dute euskaraz nola eman horien izenak? Euskaltzaindiak irizpideak azaldu ditu arauan bertan: hasteko, erabaki dute izenok euskarara egokitu behar direla, inguruko hizkuntzetan ere hala jokatzen delako garai hartako monarken deiturekin.
Baina Luis eta Maria errege-erreginak, ala Koldo eta Miren? Euskaltzaindiak santutegiko izenen arauan onarturikoa aintzat hartzea erabaki du, alde batera utzita Arana-Eleizalderen izendegiko formak. Beraz, Henrike, Luis, Maria, Katalina eta halakoak agertzen dira Euskaltzaindiak emaniko zerrendan.
'Gartzeiz' eta 'Enekoitz' Azaldu dute patronimikoak emateko araua ezarri dietela errege-erregin izenei ere. Horrela, gazteleraz Garces eta Iñiguez ematen direnak Gartzeiz eta Enekoitz direla ebatzi du Euskaltzaindiak, Ruitz, Ortitz, Peritz eta beste patronimikoekin egin bezala.
Izenen zerrenda eman dute euskaltzainek, kronologikoki ordenatuta, eta errege edo erregina bakoitzaren informazio gehigarriz lagunduta, hala nola izengoitiak. Frantsesez, gazteleraz eta ingelesez nola ematen diren ere jaso dute arauan.
Euskaltzaindiak aurtengo ekainetik irailera arte Donostian eta Bilbon eginiko hiru bileratan onartu dute araua.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189171/koronabirusaren-aurkako-txertoa-martxo-erdialderako-egon-daitekeela-adierazi-du-astra-zenecak.htm
|
Gizartea
|
Koronabirusaren aurkako txertoa martxo erdialderako egon daitekeela adierazi du Astra Zenecak
|
Datorren urteko lehen hiruhilekorako 3.000 milioi dosi izango dituztela azaldu du enpresa farmazeutikoak. Txertoa bi dositan ematea aurreikusi dute.
|
Koronabirusaren aurkako txertoa martxo erdialderako egon daitekeela adierazi du Astra Zenecak. Datorren urteko lehen hiruhilekorako 3.000 milioi dosi izango dituztela azaldu du enpresa farmazeutikoak. Txertoa bi dositan ematea aurreikusi dute.
|
2021eko lehen hiruhilekorako egon daitekeela erabilgarri koronabirusaren aurkako txertoa; horixe azaldu du Astra Zeneca farmazia enpresako Ikerketa eta Onkologiaren Garapeneko zuzendari Josep Baselgak. Martxorako 3.000 milioi dosi izatea espero du enpresak, eta ordutik aurrera ekitea banaketari. Txertoa bi dositan ematea aurreikusten dutela azaldu du; 28 eguneko tartearekin jarriko dituzte.
Txertoa datorren urterako espero bada ere, aurtengo urte amaierarako Astra Zenecak eta txertoak ikertzen ari diren beste zenbait enpresak emaitzak izatea espero dutela adierazi du Baselgak RAC1 Kataluniako irratian egindako adierazpenetan. Gehitu du txertoa ez dela «irtenbide bakarra», eta iragarri du enpresa «antigorputz monoklonaletan» oinarritutako tratamendu bat garatzen ari dela. Birusa pasatu dutenen antigorputzak erabiliko dituztela adierazi du. Dena den, Baselgak adierazi du txertoa jartzeak ez duela derrigorrezkoa izan behar, «norbanakoaren askatasuna» defendatu behar dela.
Gaur egun, koronabirusaren aurkako 175 txerto ikertzen ari dira munduan, Baselgak azaldutakoaren arabera: horietatik 35 daude gaixoekin entsegu klinikoen fasean, eta hamar, berriz, egiaztapeneko azken fasean.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189172/berriak-zuzen-zuzenean-emango-du-hauteskunde-gauaren-berri-goizaldetik.htm
|
Mundua
|
BERRIAk zuzen-zuzenean emango du hauteskunde gauaren berri, goizaldetik
|
Hasi 02:00etan, eta estatu guztietako emaitzak jakinaraziko ditu, zuzeneko kontaketa baten eta mapa interaktibo baten bitartez.
|
BERRIAk zuzen-zuzenean emango du hauteskunde gauaren berri, goizaldetik. Hasi 02:00etan, eta estatu guztietako emaitzak jakinaraziko ditu, zuzeneko kontaketa baten eta mapa interaktibo baten bitartez.
|
Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta AEBetako presidentetzarako hauteskundeetarako. Bihar aukeratuko dute estatubatuarrek Donald Trump errepublikanoa edo Joe Biden demokrata. Kanpaina luze baten ondoren, herritarrek hautatzaileen batzarra osatuko duten konpromisarioak aukeratuko dituzte, eta BERRIAk luze eta zabal erreparatuko dio hauteskunde gauari, asteazken goizaldeko ordu bietan hasita. Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAren berriemaile bereziak Floridatik helaraziko ditu emaitzak, eta erabakigarria izango den estatu horretatik kontatuko du garaipena Trumpena ala Bidenena den.
Gaueko ordu batean hasiko dira lehen bozkalekuak ixten, eta ordubeteko geroago hasiko da BERRIAren kontakizuna. Zuzen-zuzenean, estatuz estatu jakinaraziko du zer gertatzen den bai bozkalekuetan eta bai haietatik kanpo. Gainera, BERRIAk mapa interaktibo bat jarriko du irakurleen eskura emaitzak modu grafiko batean ikusi ahal izateko: batetik, estatu bakoitzean presidentegaiek bozkalekuetan zer babes izan duten islatuko du; bestetik, hautatzaileen batzarrean gehiengoa osatzeko lehian zenbat ordezkari biltzen dituzten erakutsiko du.
Ia bi aste daramatza Elizegik Miamin kanpaina jorratzen. Florida ez da nolanahiko estatu bat AEBetako hauteskundeetan, Elizegik eta Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariordeak azaldu dutenez. 1996. urteaz gero, hor irabazten duen hautagaia Etxe Zurira iritsi izan da. Gauza bera gertatu da Ohiorekin. Historikoki, emaitzetan garrantzi handia izan dute leku horiek. Floridak 29 ordezkari ditu, eta Trumpek nahitaez irabazi behar du estatu horretan, aurrerantzean ere presidente izateko. Izan ere, Bidenek ordezkari gehiago ditu oraingoz, eta inkestetan faboritoa da.
Bidenek irabaz lezake Floridaren edo Ohioren babesik gabe, bere alde dituelako ordezkari askoko beste zenbait estatu. Trumpek, ordea, estatu aldakorren beharra dauka. Oraingoz, inkestetan bi hautagaiak parean ageri dira horietako batzuetan.
Elizegik azaldu du zergatik den Biden faboritoa: oraingoz, ordezkari gehiago ditu bere alde, inkestek garailetzat jo dute, eta, galdeketen arabera, botoa emango duten herritarretatik gutxiagok dute zalantza baten ala bestearen alde egin.
Aurtengo hauteskundeak, baina, bereziak dira. Jende askok bozkatu du aldez aurretik, eta, horren eraginez, oso litekeena da botoen kontaketa egun batzuk atzeratzea, posta bidezkoak kontatu ahal izateko. Aldez aurretik bozkatu duten gehienek demokraten alde bozkatu dute; beraz, baliteke asteartean errepublikanoek lortzea behin-behineko emaitzarik onenak eta, hurrengo egunetan boto guztiak kontatu eta gero, demokratek irabaztea. Horrelakorik gertatuz gero, liskarrak izango dira, Elizegiren esanetan.
|
2020-11-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/189173/portuan-legea-inposa-dezatela-eskatu-die-bilboestibak-erakundeei.htm
|
Ekonomia
|
Portuan «legea inposa» dezatela eskatu die Bilboestibak erakundeei
|
Zorroztasunez esku hartzeko eta zamaketarien grebak eragindako «egoera larria» konpontzeko exijitu die. Portuaren etorkizuna arriskuan ikusten du
|
Portuan «legea inposa» dezatela eskatu die Bilboestibak erakundeei. Zorroztasunez esku hartzeko eta zamaketarien grebak eragindako «egoera larria» konpontzeko exijitu die. Portuaren etorkizuna arriskuan ikusten du
|
Bilboestibak «legea inposatzeko» eskatu die erakunde publikoei Bilboko portuko zamaketarien grebak eragindako «egoera larria» ahalik eta bizkorren konpontzeko. Zamaketa lanak egiten dituzten enpresak batzen dituen elkarteak —Toro y Betolaza, Berge, S.L.P. eta Cosco txinatarra— azpiegituraren etorkizuna kolokan jartzea egotzi die sindikatuei, eta ahalik eta bizkorren parte hartzeko exijitu die instituzioei, «bakoitzaren obligazio mailaren arabera». Are gehiago, zorrotzak izan behar dutela ohartarazi die, «‘aldeen arteko elkar ulertzea’ edo ‘elkarrizketarako konponbide berritzaileak’ bilatu gabe», bere ustez, zamaketariek inoiz ez dutelako hitz egin nahi izan.
Zamaketariek astearte honetan dute 26. greba eguna, eta bigarren deialdi honetan egun erdiko lanuzteak egiten ari dira. Dena den, eta azaldu dutenez, hainbat egunetan ezin izan dute grebarik egin portuko agintaritzak ontzi guztiak zerbitzu minimotzat jo dituelako. Era berean, salatu dute Adecco aldi baterako enpresaren bitartez kontrataturiko langileek lan hitzarmenean eurei dagozkien ardurak hartzen ari direla. Zentzu horretan hainbatetan jo dute lan ikuskaritzara ustezko arau hauste horiek iker ditzaten, eta epaitegiek behin behin behineko neurriak har ditzaten, baina ikuskariek ez dituzte eskatu. Ustezko arau hauste horiek izan dira. hain zuzen, hirugarren greba bat deitzeko arrazoia, eta sindikatuek dagoeneko jakinarazi dute azaroaren 9tik abenduaren 9ra egun osoko lanuzteak egingo dituztela.
Deialdi horrek eragin du Bilboestibaren erreakzioa eta ohar gogor batean Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuari «dagokien ardura» hartzeko exijitu die: «Larrialdi egoera honetan beharrezkoa eta atzeraezina da erakunde bakoitzaren ardurak zehaztea, eta haien arabera jokatzea, eta kaltegarriak izan daitezkeen elkarrizketa konponbiderik ez eskatzea. Espainiako Gobernu Ordezkaritzak eta Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak, hurrenez hurren, egin duten bezala». Bilboestibak eta sindikatuek asteak daramatzate negoziatzen, eta iragan astean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuak artekaritza lana egiteko eskatu zion Espainiako Garraio Ministerioari.
Bilboestibaren ustez, izan ere, ez dagokie enpresei zamaketa lanen liberazioa gauzatzeak ekar ditzakeen «ondorioei» aurre egitea. Elkarteak gogoratu du liberalizazio hori maiatzaren 14ean sartu zela indarrean, eta hori «mehatxua» dela «betidanik portuak kontrolatu dituztenentzat». Zamaketarien sindikatuez ari da akusazio horretan.
Kontratu mugagabedun zamaketariei «plusak eta txanda onenen abantailak» beraientzat gordetzea leporatzen die, eta behin behinean dauden zamaketariak «bahituta izatea». Finkoak 320 dira; behin behinekoak, aldiz, 103, eta gehienek hamabi urte daramatzate egoera horretan. Sindikatuek, besteak beste, mugagabe kopurua handitzea eskatu dute, eta behin behinekoei lan hitzarmen hobea aplikatzea. Bi multzoek bat egin dute greban.
Lineak galtzeko arriskua
Bilboestibaren ustez, grebaren kalteak oso larriak dira dagoeneko, eta okerrera egin dezakete: «Orain arte, linea batzuen behin behineko desbideraketa izan dena behin betiko alboratze bihurtu daiteke, operadoreen biziraupena kolokan jarriz. Asko kostako zaie azken urteetan eginiko inbertsio handiak berreskuratzea». Grebak iraun duen bitartean, hainbat ontzik Santanderrera eta Gijonera (Espainia) jo dute. Bilbokoak baino ahalmen txikiagoa duten portuak dira, dena den. Zamaketa enpresek nabarmendu dutenez, eragin negatiboa ez da portura mugatzen, eta ehunaka dira beren etorkizuna kolokan ikusten duten enpresak «soldata handiko 300 zamaketariren erruz».
Momentuz ez dago beste bilerarik egiteko datarik
Bilboestibak eta sindikatuek ez dakite noiz bilduko diren berriz. Ez dute bilera data berririk euren agendetan. Iragan astean hiru aldiz elkartu ziren, horietako batean Lan Harremanen Kontseiluaren artekaritzarekin, eta ez zen akordiorik egon. Astearte arratsaldean, zamaketariek euren ustez greba behin behinean bertan behera uzteko moduko eskaintza bat egin zioten enpresari, baina hark ez zuen onartu. Bilboestibak, halere, berriz ere deitu zituen lanera behin behineko lan poltsa historikoko langile batzuk. Astebetez deitu gabe egon ondoren berriz kontratatu zitzuen hogeita hamar bat. Keinu horrek tentsioa murriztuko zuela zirudien, baina ez da halakorik pgertatu. Egun bi aldeak oso urrun daude. Artekaritza politikoak ezinbestekoa dirudi.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189174/eraso-laquoterroristaraquo-bat-izan-da-vienako-erdigunean.htm
|
Mundua
|
Eraso «terrorista» bat izan da Vienako erdigunean
|
Gutxienez bost lagun hil dira, ustezko erasotzaileetako bat tartean. Beste hamazortzi lagun ospitaleratu dituzte. Herrialdeko mugak itxi dituzte, eta gaur ez dute eskolarik emango.
|
Eraso «terrorista» bat izan da Vienako erdigunean. Gutxienez bost lagun hil dira, ustezko erasotzaileetako bat tartean. Beste hamazortzi lagun ospitaleratu dituzte. Herrialdeko mugak itxi dituzte, eta gaur ez dute eskolarik emango.
|
Viena erdialdean, tiroketak izan dira bart, 20:00 aldera. Sei gunetan gertatu dira, eta horietako bat sinagoga batetik gertu, Schwedenplatz plazaren ondoan. Gutxienez bost lagun hil dira, tartean ustezko erasotzaileetako bat, eta hamazortzi zauritu, horietako batzuk larri. Poliziak berehala zabaldu du Austriako hiriburuko erdigunera ez joateko oharra, eta garraio publikorik ez hartzea gomendatu du. Gobernuak «eraso terrorista islamistatzat» jo du gertatutakoa, eta etxean geratzeko eskatu die herritarrei. Gaur ez da eskolarik emango eta herrialdeko mugak itxita daude, ustezko erasotzaileetako bat ihes eginda dagoelako. Halere, ez dute baztertu parte hartzaile gehiago ere egotea.
Poliziak «operazio handi bat» abian duela jakinarazi du, eta, besteak beste, hiriaren erdigunea inguratu du, erasotzaileak atxilotzeko asmoz. 75 soldadu berezi ere inguruan dira, eta Alemaniak eta Hungariak indar bereziak bidaltzeko eskaintza egin diote Austriako Gobernuari. Erasotzaileetako bat hil dute, eta besteek ihes egin dute. Karl Nehammer Austriako Barne ministroak adierazi duenez, Estatu Islamikoaren jarraitzailea litzateke hildakoa. Haren etxea ere miatu dute.
Austriako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu gaur Sankt Polten hirian, Vienatik 60 bat kilometrora, hiriburuan izandako «eraso terroristarekin» lotuta, Polizia iturriek APA Austriako agentziari jakinarazi diotenez.
Herrialdeko hainbat hedabidek adierazi dute Schwedenplatzeko sinagoga izan daitekeela erasoaren helburua, baina Poliziak ez du halakorik baieztatu. Testiguen arabera, erasotzaileetako batek inguruko terrazetara tiro egin zuen, eta ingurutik igarotzen ari zen herritar bat jo zuen gutxienez. Batek adierazi du «gutxienez 50 tiro» entzun dituela.
Erasoa gertatu eta ordu batzuetara eman du Poliziak lehen heriotzaren berri. Hamazortzi dira ospitaleratuak. Horietako bat Polizia agentea.
Austriako gobernuburu Sebastian Kurtzek baieztatu egin du «eraso terrorista bat» izan dela gertatutakoa, eta «ongi prestatua» zegoela nabarmendu du. «Une gogorrak» iritsiko direla azaldu du, eta «erabakitasun osoz» erantzungo dutela.
Oskar Deutsch Austriako komunitate juduaren presidenteak azaldu du, oraingoz, ez dagoela argi Viena erdialdeko sinagogaren kontrako erasoa izan den ala ez, baina tiroketa gertatu denerako tenplua eta inguruko bulegoak itxita zeudela.
Emmanuel Macron Frantziako presidentea izan da atentatuaren inguruan iritzia eman duen lehenengoetariko nazioarteko buruzagia. «Frantziaren ondoren, adiskide den herrialde bati eraso diote. Gure etsaiek jakin behar dute zeri ari zaizkion aurre egiten. Ez diogu ezeri amore emango», idatzi du Twitterren. Beste txio bat ere argitaratu du ondoren: «Europa lutoan dago. Gutako bati kalte handia egin dio terrorismo islamistak. Frantzia Austriaren ondoan dago, babesa emateko prest». Italiak ere erasoa gaitzetsi du.
NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek, berriz, adierazi du Kabulgo unibertsitatean eta Viena erdialdean izandako erasoek agerian uzten dutela Estatu Islamikoari aurre egiten jarraitzeak duen garrantzia.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189203/gasteizko-udala-euskaraldiarekin.htm
|
albisteak
|
Gasteizko Udala, Euskaraldiarekin
|
Aurreko Euskaraldian 13.000 gasteiztarrek eman zuten izena, eta aurten kopuru hori gaindituko dela espero du udalak.
|
Gasteizko Udala, Euskaraldiarekin. Aurreko Euskaraldian 13.000 gasteiztarrek eman zuten izena, eta aurten kopuru hori gaindituko dela espero du udalak.
|
Gasteizko Udalak berriro Euskaraldiarekin bat egingo du, eta duela bi urteko Euskaraldiak hirian izandako oihartzun handia aurten ere nabaritzea espero du, edo handiagoa izatea. Izan ere, duela bi urteko Euskaraldian 13.000 gasteiztarrek eman zuten izena, eta aurten ere kopuru horietara iristeko konfiantza du udalak. «Nolanahi ere, kopuruetatik harago, beren hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa egingo duten herritar horien guztien ilusioa eta konpromisoa azpimarratu beharra dago», Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunen hitzetan. Euskaraldiaren bigarren ekitaldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Plano pertsonalean, rolei dagokienez, ez dago aldaketarik duela bi urte burutu zen lehen Euskaraldiarekin alderatuta: ahobiziek konpromisoa dute ahal den guztietan euskaraz aritzeko; belarriprestek, berriz, euskararen erabilera errazteko funtzioa dute. Gasteizko Udalak bereziki euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrak animatzen ditu Euskaraldian parte hartzera. «Asko baitira». Gasteizko herritarren %46,9k euskara ulertzen dute, eta, 35 urtez azpiko gasteiztarren artean, %79,6k.
Hiria belarriprestekin bete nahi dute. «Ulermena da gakoa orain. Belarripresten ekarpena itzela izan daiteke. Belarriprest aktiboak behar ditugu Gasteizen».
Gorka Urtaran alkateak ere izena eman du, eta Gasteiz ahobiziz eta belarriprestez bete behar dela esan du. Gonbidapen berezia egin die, gainera, euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrei. «Beraiek dira erronka nagusi eta politena orain». Herritarrak izena ematera animatzeaz gain, Gasteizko Udala entitate gisa ere parte hartzen ari da Euskaraldian. Horrela, lanean ari da, bere egitura barruan ere ariguneak identifikatzeko eta gune horiek ere aktibatzeko.
Oraingoz, arigune hauek identifikatu dituzte: 45 kanpo arigune (herritarrei arreta emateko espazioak edo bulegoak) eta 30 barne arigune (ariketa era kolektiboan egiteko prest dauden lantaldeak edo zerbitzuak). Arigune horien baitan 315 langilek hartuko dute parte. «Epe ofiziala amaitu bada ere, arigune gehiago izango dira hemendik eta Euskaraldiaren hasierara bitartean batuko direnak».
Euskara aktibatu
Aipagarria da Gasteizko Udala elkarlanean ari dela erakundeekin, elkarteekin, eragileekin eta herritarrekin euskararen erabilera sustatzeko hirian.«Eragileekin batera eta hiritarrekin batera aktibatu egingo dugu euskara Gasteizen».
Udalak hainbat ekinbide martxan jarriak ditu euskara bultzatzeko. Horrela, besteak beste, euskara ikastaroak antolatzen ditu gizarte etxeetan, gurasoentzat, 55 urtetik gorako pertsonentzat, atzerritarrentzat, eta merkataritzako eta ostalaritzako langileentzat. Euskarari lotutako beste zenbait jarduera ere egiten ditu. Horien berri jakin daiteke udalaren webgunean ageri den euskararen agendan. Halaber, Oihaneder Euskararen Etxearen bidez ere, Gasteizko Udalak antolatzen ditu euskarari loturiko ekitaldiak.
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.vitoria-gasteiz.org.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189204/olbek-bertan-behera-utzi-du-alzira-operaren-estreinaldia.htm
|
Kultura
|
OLBEk bertan behera utzi du 'Alzira' operaren estreinaldia
|
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak adierazi du COVID-19aren pandemia kontrolatzeko hartutako osasun neurriek «ezinezko» egiten dutela obra ematea.
|
OLBEk bertan behera utzi du 'Alzira' operaren estreinaldia. Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak adierazi du COVID-19aren pandemia kontrolatzeko hartutako osasun neurriek «ezinezko» egiten dutela obra ematea.
|
Hilaren 21ean estreinatu behar zuen OLBEk Alzira, Giuseppe Verdiren opera, baina, oraingoz, atzeratzea erabaki du. Ohar baten bitartez adierazi duenez, joan-etorriak murriztu izanak OLBEren bazkideen eta opera zaleen erdiei baino gehiagori eragiten die, eta horri gehitu behar zaio Euskalduna jauregiaren edukiera mugatu izana ere. Opera elkarteak adierazi du urtarrilean heldu nahiko liokeela, berriro ere, musika denboraldiari.
Alzira-rekin Tutto Verdi proiektuari amaiera eman behar zion OLBEk. Egitasmo historiko horren bitartez, azkeneko hamabost urteotan Verdiren 30 lan eman dituzte Bilbon, eta, horien osagarri, hainbat hitzaldi egin dituzte, bai eta zenbait lan argitaratu ere. Azken asteetako murrizketek, ordea, ezinezko egin dute proiektuari 2020. urte honetan ematea amaiera. Elkarteak jakinarazi du bere asmoa dela lantalde berarekin estreinatzea opera datorren denboraldian, abonamendu zikloaren barruan.
OLBEk gaineratu du «egoerak modua ematen badu» urtarrilean helduko diola, berriro ere, aurtengo denboraldiari. Ordurako, Camille Saint-Saensen Samson et Dalila dauka iragarria opera elkarteak.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189205/kudeaketa-aurreratua-eta-euskara.htm
|
albisteak
|
Kudeaketa aurreratua eta euskara
|
Euskalit fundazioak Euskaraldiarekin bat egin du. Erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzea da haren zeregina.
|
Kudeaketa aurreratua eta euskara. Euskalit fundazioak Euskaraldiarekin bat egin du. Erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzea da haren zeregina.
|
Duela bi urte bezala, Euskalit fundazioak Euskaraldiarekin bat egin du. Fundazio gisa elkartutako erakunde taldea da Euskalit, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzeko eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunari eta garapen iraunkorrari laguntzeko.
Eusko Jaurlaritzak industria sendotzeko zuen arduratik jaio zen Euskalit, 1990eko hamarkadan. 1992ko abenduan, 18 euskal erakunde batu egin ziren, eta Euskalit sortu zuten, enpresa eta erakundeen kudeaketaren hobekuntza eta berrikuntza bultzatzeko asmoz.
Euskalit modu azkarrean ezagutzeko, hona hemen azken urteko zenbait datu: • 18 pertsona aritzen dira lantaldean, eta 820 erakunde dira Euskaliten laguntzaile. • Patronatua 25 erakunde publikok eta pribatuk osatzen dute. • 100 ekitaldi publiko antolatu eta 5.700 pertsona elkartu ditu kudeaketa aurreratua, kudeaketa tresnak eta erakundeen jardunbide egokiak zabaltzeko eta trukatzeko saioetan. • Sektore guztietako 1.800 erakunde eta 4.500 pertsona izan ditu prestakuntza programetan eta kudeaketa tresnak ezartzeko programetan eta tailerretan. • Euskal erakunde publikoek sektore desberdinetan kudeaketa profesionalizatu eta berritzeko martxan jarritako programetan laguntzen du: industria, osasuna, merkataritza, hezkuntza, gizarte ekintza... • 400 erakunderen kudeaketaren egoeraren diagnostikoa egiten lagundu du, kudeaketaren elementu desberdinetan duten indarguneak eta zer hobetuak identifikatzeko eta lehenesteko. • 2.500 pertsona daude ebaluazio-klub edo taldeetan, erakundeei hobetzen laguntzeko, eta praktika onak ezagutu eta partekatzeko. Euskalit euskal administrazioaren aliatua da, kudeaketa aurreratua hainbat sektoretan bultzatzeko eta gauzatzeko, prestakuntza programetan, erakundeen jarraipenean eta laguntza zerbitzuetan eta ebaluazio prozesuetan duen eskarmentuagatik.
Horrela, Euskalitek, 2006tik Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidelagun, Bikain Euskararen Ziurtagiriaren diseinuan, prestakuntzan eta ebaluazio prozesuaren koordinazioan dihardu.
Kudeaketa aurreratua, euskararen aliatua
Kudeaketa Aurreratua, erakundea kudeatzeko (gidatzeko, antolatzeko, garatzeko, egituratzeko, ulertzeko) filosofia bat da, eta honen helburua da ahalik eta emaitza onenak lortzea interes talde guztientzat, modu iraunkor eta orekatuan. Kudeaketa aurreratua duten erakundeek argi dute nora joan nahi duten eta zer lortu nahi duten, eta hori lortzeko estrategiarik egokiena definitzen eta ezartzen dute, bezeroen nahiak kontuan hartzen dituzte zerbitzu eta produktuak eskaintzeko orduan, pertsonak zaintzen dituzte, haien inplikazioa eta motibazioa lortzeko, beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzen dira, gizartean eragin positiboa lortu nahi dute, eta berrikuntza erabiltzen dute beren erronkei aurre egiteko. Hortaz, kudeaketa sistema aurreratua duten erakundeek garrantzitsutzat jotzen dituzten elementuak garatu eta hauetan emaitza onak lortzeko aukera gehiago dute, elementu eta politika desberdinak (hizkuntzak, ingurumena, genero berdintasuna, kalitatea…) integratu egiten dituztelako, eta ez direlako modu isolatuan edota paraleloan kudeatzen. Horrela, kudeaketa sistema aurreratu batek hizkuntzekin lotutako alderdiak modu eraginkorrago batean garatuko ditu.
Euskara modu egokian erabiltzean erakundea interes taldeen beharrekin lerrokatuko da, zerbitzu hobea eskainiko die bezeroei, langileekin lotura indartuko du, bat egingo du gizartearen testuinguruarekin eta administrazio eta legeen eskakizunekin. Gainera, euskara ez kudeatzeak arrisku estrategikoak ekar ditzake erakundearentzat, honen garapena eta lehiakortasuna baldintzatu eta mugatu dezakeelako.
Horregatik guztiagatik, Euskaliten helburua da euskararen erabilera areagotzea. Horrela, euskararen kudeaketaren arloan Euskalitek urrats hauek eman ditu: • 2007ra arte helburu orokor batzuk zehaztuta zeuden euskararen presentzia eta erabilerari buruzkoak: «Euskararen presentzia eta erabileran pixkanaka-pixkanaka aurrera egingo da». • 2007an Bikain ziurtagiriaren EMErekin (erreferentzia marko estandarra) autoebaluazioa egin ondoren, hizkuntza politika zehazten hasi ziren Euskaliten. • 2013an hizkuntza-politika berria sortu zen, irizpideak zehaztu, eta prozesuen kudeaketarako dokumentuan integratu zituzten. • Emandako pauso guztiak adostuak izan dira, langile guztiekin eta zuzendariaren lidergoarekin, eta Patronatuaren oniritzia daukate. • Prozesuak kudeatzeko prozesuan txertatuta daude hizkuntza-irizpide orokorrak, eta zenbait prozesutan irizpide zehatzak ere. Hortaz, kudeaketa sistema orokorrean txertatuta dago hizkuntzen kudeaketa. • Hizkuntza irizpideak ez betetzeagatik dauden intzidentziak apuntatu eta jasotzen dira. • 2007tik hona 5 autoebaluazio egin dituzte, EME erabiliz, 2007, 2012, 2013, 2017 eta 2018an.
Euskaraldia
2018an gizarte mailan eta Euskaliten hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman zituzten Euskaliten Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaz baliatuz. Eta Euskaraldiaren bigarren ekitaldi honetan urrats berriak emango dituzte, eta norbanakoen konpromisotik taldeko konpromisoetara jauzi egingo dute, hizkuntza praktika berriak bultzatzeko eta haien hizkuntza politikari jarraiki aurrerapausoak ematen jarraitzeko. «Gure harremanetan euskararen erabilera areagotzea da gure helburua», azaldu dute.
Euskaraldiarekin, Euskaliteko langileei hamabost egunetan euren hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egitea proposatu diete, ahobizi edo belarriprest rolak erabiliz. Horrez gain, Euskaliten euskaraz hitz egiteko gai diren hiztun taldeak identifikatu dituzte, 13 barne arigune sortuz. Uneoro euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko da arigune horietan. COVID-19ak sortutako egoerak lan dinamika baldintzatu badu ere, Euskaliten euskaraz bizitzeko eta lan egiteko pausuak ematen jarraitu nahi dute. Horretarako, Euskalit osatzen duten pertsona guztien inplikazioa beharrezkoa izango dela azpimarratu dute: «Ekin diezaiogun euskarari! Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!».
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.euskalit.net.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189206/hiru-edukiontzi-erre-dituzte-arrasaten-eta-beste-lau-bilbon.htm
|
Gizartea
|
Hiru edukiontzi erre dituzte Arrasaten, eta beste lau Bilbon
|
Hiru edukiontzi erre dituzte Arrasaten, eta beste lau Bilbon.
|
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru edukiontzi erre dituzte bart gauean Arrasaten. Ez da bestelako aparteko istilurik izan. Bilbon ere, Santutxu auzoan, beste lau edukiontzi erre dituzte.
Ohar bidez jakinarazi dutenez, Arrasaten Bidekurtzeta kalean erre zituzten edukiontziak, ilunabarrean, 20:30 aldera. Santutxukoak Torre Gorostiza kalean erre dituzte, goizaldean, 03:30 aldera, eta bi autori kalte materialak eragin dizkiete. Azken horri dagokionez, Segurtasun Sailak ez du zehaztu propio eragindako sutea izan den. Ikertzen ari dira. Asteburuan beste zenbait eduki ontzi erre dituzte, eta istiluak izan dira, besteak beste, Bilbon eta Gasteizen.
|
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189207/espainiako-errege-familiako-hainbat-kidek-erabilitako-txartel-beltzak-ikertzen-ari-dira.htm
|
Mundua
|
Espainiako errege familiako hainbat kidek erabilitako txartel «beltzak» ikertzen ari dira
|
Juan Carlos Borboikoak, Greziako Sofiak eta beste «senide zuzen» batzuek txartelokin eginiko mugimenduak aztertzen ari da ustelkeriaren kontrako fiskaltza.
|
Espainiako errege familiako hainbat kidek erabilitako txartel «beltzak» ikertzen ari dira. Juan Carlos Borboikoak, Greziako Sofiak eta beste «senide zuzen» batzuek txartelokin eginiko mugimenduak aztertzen ari da ustelkeriaren kontrako fiskaltza.
|
Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituak, haren emazte Greziako Sofiak eta bikotearen hainbat bilobek erabilitako kreditu txartel batzuk ikertzen ari da Espainiako ustelkeriaren aurkako fiskaltzak, Eldiario.es informazio webguneak gaur zabaldu duenez. Ikerketaren iturriak aipatzen ditu hedabideak, eta azaldu du txartelak «beltzak» direla, ez daudelako Espainiako errege familiako kideen izenean, eta oraindik ez dakitelako nondik datorren dirua.
Fiskaltza 2016tik 2018ra eginiko gastuak ikertzen ari da. Juan Carlos Borboikoaren abdikazioa 2014ko ekainaren 19an gauzatu zen ofizialki, beraz, hura eta emaztea txartelekin eginiko mugimenduongatik epaitzeko aukera legoke, Espainiako legeak monarkei ematen dien babesetik at legokeelako, hedabidearen arabera.
Txarteletako dirua nondik datorren ikertzen ari dira, baina dagoeneko esan dute «Espainiatik at» duela jatorria. Galderak bidali dituzte dagoeneko hainbat herrialdetara, txartelen atzean nor dagoen argitzeko. Hedabidearen arabera, dagoeneko Mexikoko hiritar bat eta «Guardia Zibilaren buru bat» identifikatu dituzte.
Fiskaltzak ogasunaren kontrako delitu baten zantzuak topatu ditu, informazioaren arabera: «Deklaratu gabeko 120.000 euroko errenta handitzeak ekinaldi bakarrean».
Atzeman dituzten gastuen artean Londreserako hainbat bidaia daude. Greziako Sofia han bizi da aspaldi. Guneak azaltzen duenez, aurten 111.854 euro jasoko ditu, besteak beste Hego Euskal Herriko biztanleek ordaindutako diru publikotik. Errege emerituak, berriz, 161.034 euro jaso zituen iaz aurrekontuetatik.
Ikerketak beste fronte bat irekiko lioke Borboi familiari. Izan ere, dagoeneko ikerketapean dago 2008. urtean Saudi Arabiatik ustez jaso zituen 65 milioi eurorengatik. Edonola ere, auzi hori artxibatzeko arriskua dago, abdikazioaren aurretik gertaturiko ustezko lege hausteak liratekeelako, eta, beraz, ezin epaituak Espainiako Konstituzioaren arabera. Haatik, orain zabalduriko ekintzengatik balego errege familiako kideok epaitzerik.
Edonola ere, fiskaltzaren iturriek adierazi dute txartel beltz horien onuradunen artean ez leudekeela Felipe Borboikoa Espainiako gaurko erregea, haren emazte Letizia Ortiz edo Leonor Borboikoa. Bai, ordea, beste «senide zuzen batzuk».
Abuztuan egin zuen ihes
Juan Carlos Borboikoak abuztuaren hasieran jakinarazi zuen aurrerantzean herrialdetik kanpo biziko zela, bere «iraganeko bizitza pribatuko zenbait gertakari izaten ari den oihartzun publikoarengatik». Ordurako, Saudi Arabian zegoen. Suitzako eta Espainiako fiskaltzak zabalduriko auzietatik ihesi.
Ikerketa 2018. urtean hasi zen. Suitzako Polizia Judizialak herrialde hartako bankuetan kontuak irekita zeuzkaten bi fundazio aurkitu zituzten. Lehenak (Zagatka) Liechtensteinen zuen egoitza, errege emerituaren urruneko lehengusu baten izenean, eta haren bitartez ordaindu zituzten Juan Carlos Borboikoak Corinna Larsen bikotekide ohiarekin eginiko bidaiak. Bigarrenak (Lucum), berriz, Panaman zuen egoitza, eta horren onuradun nagusia Juan Carlos Borboikoa zen, eta bigarrena, haren seme Felipe.
Suitzak jakinarazi zuen borboitarrek 68,8 milioi jaso zituztela Lucum fundazioaren kontuan. Saudi Arabiako Finantza Ministerioak ordaindu zituen, eta litekeena da Mekarako trenbidearen esleipenarekin lotutako komisio bat izatea. Lau urte geroago, diru hori Bahametako beste kontu batera mugiarazi zuen errege emerituak; Solare sozietatearen izenean zegoen kontu batera. Sozietate horren jabea Larsen zen. Suitzako fiskaltzak kontu guztiak bahitu zituen, eta auzi bat ireki zuen, sekretupean, diru zuritzeagatik.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189209/epaiketa-arte-urrutikoetxeak-baldintzapean-aske-segitzea-erabaki-du-epaileak.htm
|
Politika
|
Epaiketa arte Urrutikoetxeak baldintzapean aske segitzea erabaki du epaileak
|
Astean behin aurkeztu beharko du bizilekua duen auzoko komisarian, eta Frantziatik ateratzeko debekua du.
|
Epaiketa arte Urrutikoetxeak baldintzapean aske segitzea erabaki du epaileak. Astean behin aurkeztu beharko du bizilekua duen auzoko komisarian, eta Frantziatik ateratzeko debekua du.
|
Urriaren 19an eta 20an epaitu behar zuten Josu Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegian, 2005 eta 2006 arteko prozesuarekin lotuta, baina osasun krisiagatik lekukoak Parisen ezin zirenez egon, atzeratu egin zuten epaiketa. Datorren otsailaren 22rako eta 23rako jarri zuten data.
Gaur, epaiketa izan arte baldintzapean aske uztea erabaki du epaileak. Astean behin aurkeztu beharko du bizilekua duen auzoko komisarian, eta Frantziatik ateratzeko debekua du. 2019ko maiatzean atxilotu zuten ETAren ordezkari izandakoa, eta, ordutik, amaraun judizial batean dago. Kontrako bi prozedura irekiak dizkiote Frantzian, eta Espainiak eginak dizkio kontrako bi estradizio eta bi euroagindu eskaera. Uztailean utzi zuten baldintzapean aske.
Urrutikoetxearen aurkako bi auzi ziren egitekoak urrian, Frantziako prozeduren harira. Lehena otsailera arte gibelatu dute; bigarrena, 2010-2013ko prozesukoari buruzkoa, instrukziora bidali zuen Parisko Zigor Auzitegiak.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189210/salatu-dute-bilboko-udaltzainek-eraso-bat-egin-dutela-arraza-ezaugarriak-tarteko.htm
|
Gizartea
|
Salatu dute Bilboko udaltzainek eraso bat egin dutela «arraza ezaugarriak tarteko»
|
Bizkaiko SOS Arrazakeriak egin du salaketa: «Funtzionario publiko batek bestelako arraza ezaugarriak dituen gazte bati egindako gorroto delitua da».
|
Salatu dute Bilboko udaltzainek eraso bat egin dutela «arraza ezaugarriak tarteko». Bizkaiko SOS Arrazakeriak egin du salaketa: «Funtzionario publiko batek bestelako arraza ezaugarriak dituen gazte bati egindako gorroto delitua da».
|
Bizkaiko SOS Arrazakeriak adierazi du Bilboko udaltzainek eraso egin ziotela «bestelako arraza ezaugarriak» dituen gazte bati urriaren 10ean, Bilboko San Frantzisko auzoko Maiatzak 2 kalean, eta gazteak irainak ere pairatu behar izan zituela.
Gaztearen testigantzaren berri eman dute: «SOS Arrazakeriaren bulegoan salatu duenez, egun horretan lanetik irten zen, eta, ia egunero egin ohi duen bezala, Maiatzak 2 kaleko harategira jo zuen. Kale horretatik behera zebilenean, Udaltzaingoaren patruila bat heldu zen, norabide berean, autoz. Gazteak autoa beregandik oso gertu sumatu zuen. Norbaiti zerbait esateko edo zerbait begiratzeko asmoz hurbilduko zirela pentsatu zuen. Bat-batean, autoak harrapatuak zituen orpoak. Mutilak ukitu bat eman zion autoari, bera bertan zegoela eta oinak harrapatuak zituela adierazteko. Berehala, udaltzain bat autotik atera zen, eta ukabilkada bi eman zizkion gazteari bularrean, arnasa hartu ezinik utzita. Udaltzainak hormaren kontra jarri zuen gaztea. Horren ostean, mutilari dokumentazioa eskatu zion, haren nortasun agiria Espainiakoa dela jakin barik».
Bien bitartean Ertzaintza heldu zela esan dute, baina ez zuela esku hartu. Eta erasoa ez zutela eten: «Gaztea udaltzain erasotzailearekin hitz egitera hurbiltzen saiatu zen bakoitzean, beste udaltzainak ukabilkada bat ematen zion bularrean».
Horiek horrela, Bizkaiko SOS Arrazakeriak salaketa egin du. «Polizia indarkeria hori arrazakeria instituzionalaren parte da, eta egiturazko arrazismoa duen gizarte honetan gertatzen da. Izan ere, horrela, gizarteak berak bere iruditerian gaizkiletzat dituen kolektiboen aurkako diskriminazioa normalizatzen du», deitoratu du. «Funtzionario publiko batek bestelako arraza ezaugarriak dituen gazte bati eragindako gorroto delitua da, justifikaziorik ez daukan indarkeria fisikoa erabilita».
Adierazi dute lehendik ere heldu izan zaizkiela antzekoen salaketak: «Ez da hau izan polizia abusuei buruz guregana heldu den lehenengo kasua. Are gehiago, ondorioztatu dugunez, handitu egin da udaltzainen indarkeriazko ekintzen kopurua, aldez aurretik jokamolde hori eragiteko inolako ekintzarik egon barik». Argi daukate egiturazko arazo bat dagoela muinean: «Herri erakundeen arrazakeria agerian uzten duten hainbat adierazle daude: San Frantzisko auzoko polizia indarren neurri gabeko hedapena, agenteei soslai etnikoaren arabera identifikazioak egiteko aukera ematen dieten polizia protokoloak, eta polizia indarrek zenbait gizarte talderen kontra eragindako erasoek zigorrik ez edukitzea, herritar horiei beren duintasuna eta eskubideak kenduta».
Horregatik eskea: «Eskatu nahi dugu behingoz amaitzeko nazioarteko erakundeek gaitzetsiak dituzten jarduera bidegabe baztertzaile horiek, gure kaleetan egunero gertatzen diren praktika horiekiko erantzukizun instituzional eta politikoa erakustearekin batera».
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189211/emaitzak-zuzenean-berrian-0200etatik-aurrera.htm
|
Mundua
|
Emaitzak zuzenean BERRIAn, 02:00etatik aurrera
|
18:00ak eta 19:00ak artean hasi dira hauteslekuak ixten, Euskal Herriko gauerdi aldean. Hasi dira botoak kontatzen. Aurrez, ehun milioi lagunek baino gehiagok eman dute botoa; duela lau urte bozkatu zuten guztien %72k baino gehiagok. Sei estatutan jada gainditu dute 2016ko parte hartzea.
|
Emaitzak zuzenean BERRIAn, 02:00etatik aurrera. 18:00ak eta 19:00ak artean hasi dira hauteslekuak ixten, Euskal Herriko gauerdi aldean. Hasi dira botoak kontatzen. Aurrez, ehun milioi lagunek baino gehiagok eman dute botoa; duela lau urte bozkatu zuten guztien %72k baino gehiagok. Sei estatutan jada gainditu dute 2016ko parte hartzea.
|
* Aukera guztiak daude zabalik. Bidenek bederatzi punturen aldea ateratzen dio Trumpi inkestetan, baina ezer ez dago erabakita.
* 'Trumpistak eta demokratak', Arantxa Elizegi Egilegor berriemaile bereziaren analisia.
* Nork aukeratzen du presidentea?
* AEBetako hauteskundeen kanpainaren amaiera aztergai bideo batean.
* Duela lau urte botoa eman zutenen %70ek jada bozkatu dute.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189213/bederatzi-senideri-administrazio-espedienteak-ireki-dizkiete-presoak-bisitatzera-joateagatik.htm
|
Politika
|
Bederatzi senideri administrazio espedienteak ireki dizkiete presoak bisitatzera joateagatik
|
Puerto I, Puerto III eta Avilako espetxeetara joandako senideei ezarri dizkiete administrazio espedienteak, «perimetroa itxita daukaten lurraldeak zeharkatzeagatik». Teruelgo espetxera joandako senide batek bisita galdu zuen. Sarek eta Etxerat-ek salatu dute egoera «jasanezina» dela.
|
Bederatzi senideri administrazio espedienteak ireki dizkiete presoak bisitatzera joateagatik. Puerto I, Puerto III eta Avilako espetxeetara joandako senideei ezarri dizkiete administrazio espedienteak, «perimetroa itxita daukaten lurraldeak zeharkatzeagatik». Teruelgo espetxera joandako senide batek bisita galdu zuen. Sarek eta Etxerat-ek salatu dute egoera «jasanezina» dela.
|
COVID-19aren eta alarma egoeraren ondorioz ezarritako neurri murriztaileek bete-betean eragin diete euskal presoen senideei. Etxerat-ek eta Sarek eman dute asteburuko bisiten egoeraren argazkia: bederatzi senideri espedienteak ireki dizkiete «perimetroa itxita daukaten lurraldeak zeharkatzeagatik», eta bertze senide bat bisitarik gabe gelditu da, alarma egoeraren ondorioz. Espedienteak jaso dituztenak Cadizko Puerto I, Puerto III espetxeetara (Andaluzia, Espainia, 1.010 kilometro) eta Avilara (Espainia, 455 kilometro) joandako senideak dira. Teruelen dagoen preso baten senidea (Espainia, 430 kilometro) da bisitarik gabe gelditu dena.
Sarek eta Etxerat-ek ohartarazi dute «inork» ez duela «konfinamendurik hautsi»: «Senideek bidaia egiteko arrazoi justifikatuak frogatzen zituzten agiriak eraman dituzte: bisita baimenduen egiaztagiria eta, gainera, ondoren, bisita egin izanaren egiaztagiria, ia espetxe guztietan emana». Presoen senideen elkarteak eta presoen aldeko mugimenduak oroitarazi dute Espainiako Estatuan dauden euskal presoak Euskal Herriko kartzeletan baleude ez litzatekeela horrelakorik gertatuko: «Gaur egun, 187 presotik 170 baino gehiago EAEtik eta Nafarroatik kanpoko espetxeetan daude. Euskal presoen senide eta hurbilekoak egoera hau bizitzera behartzen dituzte».
Egoera «jasanezina»
Sarek eta Etxerat-ek gogoratu dutenez, hamar hilabete igaro dira jada Espainiako Estatuko kartzeletan komunikazioak «eten edo murriztu» zituztenetik. Frantziako Espetxeetan gertatzen dena ere «zaila» dela salatu dute, eta, orokorrean, «jasanezina» dela egoera, «euskal presoek eta haien senideek etengabe ziurgabetasuna jasaten baitute».
Presoak «lehenbailehen» Euskal Herrira ekartzeko eskatu dute, «gero eta handiagoak baitira kartzelatutako pertsonek eta haien familiek jasaten dituzten urruntzearen ondorio konponezinak».
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189215/2016an-botoa-eman-zutenen-71k-jada-bozkatu-dute.htm
|
Mundua
|
2016an botoa eman zutenen %71k jada bozkatu dute
|
Milioika estatubatuarrek posta bidez bozkatzea erabaki dute: 99 milioi dira. Duela lau urte baino parte hartze handiagoa espero da.
|
2016an botoa eman zutenen %71k jada bozkatu dute. Milioika estatubatuarrek posta bidez bozkatzea erabaki dute: 99 milioi dira. Duela lau urte baino parte hartze handiagoa espero da.
|
AEBetako presidentetzarako hauteskundeetako botoen zenbaketak luze joko du. Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, milioika herritarrek erabaki dute botoa posta bidez ematea, eta dagoeneko 2016an bozkatu zutenen %71k eman dute beren hautuaren berri: 99 milioi dira. Joera horrek, ordea, errepublikanoei ate bat ireki die: emaitzen legezkotasuna eta zilegitasuna zalantzan jartzea.
Gau luzea espero da, tentsio handikoa. Donald Trumpek, bozketa bezperan, adierazi du bozak «azaroaren 3an amaitu behar» direla, «ez geroago». Posta bidezko botoen zenbaketari egin dio erreferentzia, estatu batzuetan egunak beharko dituztelako horiek zenbatzeko, eta, hortaz, behin betiko emaitzak jakinarazteko.
Testuinguru horretan, errepublikanoak, jakinik beren hauteskunde oinarriaren gehiengoak botoa hauteskundeen egunean emango duela, bozen gauean bertan garailea aldarrikatzeko asmotan dira. Izan ere, posta bidezko botoak zenbatu gabe, litekeena da Trumpek izatea aldeko boto gehien.
Gerora, boto guztiak zenbatuta Bidenek irabaziko balu, errepublikanoak prest leudeke prozesua auzitara eramateko, Gorenera jotzeraino. Agintari errepublikanoak iragan astean aukeratu zuen beste epaile bat, eta, hortaz, joera kontserbadorekoak dira nagusi auzitegi horretan. Ikusteko dago, beraz, horrek zer egoera eragingo duen.
Estatu bakoitzaren arauak eta asteotan izandako joerak aztertzea besterik ez dago horretaz jabetzeko. Gaur goizerako, Texasen, Hawaiin eta Montanan posta bidez bozkatu dute 2016an bozkatu zutenen %100ek baino gehiagok; Washingtonen, Nevadan, Mexiko Berrian, Georgian, Floridan, Ipar Carolinan eta Coloradon ere duela lau urteko kopurua gainditzear dira. Demokraten ustetan, beren oinarriaren gehiengoak posta bidez bozkatu du, eta, hortaz, datozen egunetako zenbaketan du jarria itxaropena.
Halere, AEBetan, posta bidezko bozketa kontzeptua ez da soilik aukera horretara mugatzen. Lau aukera ahalbidetzen ditu: izenak dioen bezala, botoa posta bidez bidaltzea; kaleetan jarri dituzten bozketa kutxa batean uztea; hauteskunde eguna baino lehen aurrez aurre ematea, horretarako ahalbidetu duten epe batean; edo hauteskunde egunean bertan aurrez aurre ematea.
Kasua edozein dela ere, estatu bakoitzak bere arauak ditu horien zenbaketa hasteko. Honako hauek dira kasuetako batzuk, jokoan dauden tokietan:
Arizona: hauteskunde eguna baino hamalau egun lehenago. Colorado: hamabost egun lehenago. Florida: 22 egun lehenago. Georgia: hauteskunde eguneko 07:00etatik aurrera. Michigan: hauteskunde egunean, bozkatzeko epea amaitu aurretik. Minnesota: hauteskunde egunean, bozkatzeko epea amaitu ostean. Ohio: hauteskunde eguna baino lehen, edonoiz. Texas: hauteskunde egunean, bozkatzeko epea hasten denean.
Denera, 22 estatuk eta Columbiako barrutiak zenbatuko dituzte botoak hauteskunde egunaren ostean, betiere botoa azaroaren 3an edo lehenago eman bada. Badira batzuk onartuko dituztenak bozen egunaren ostean jasoko dituzten botoak, baina gehienek ez dituzte onartuko bihartik aurrera jasoko dituztenak.
Nori egingo dio mesede?
Demokratek uste dute irabazteko besterik ez dutela posta bidezko botoen bidez, baina Standford Unibertsitateak eta Zientzien Garapenerako Amerikako Elkarteak aurten ezagutarazitako bi ikerketaren arabera, ez da zertan halakorik gertatu; uste dute ez diola inori mesede egingo. Halere, koronabirusak sorturiko egoerak ezohiko bilakatu ditu aurtengo bozak, eta ikusteko dago ikerketa horiek diotena bete egingo den.
Hori bai, orain arteko joera beteko balitz, parte hartzea nabarmen handituko litzateke 2016koarekin konparatuz gero, eta litekeena da inoizko handienen artean egotea. Izan ere, aurtengo bozak aztertu ostean, FiveThirtyEight atariak ondorioztatu du jende gehiagok bozkatu duela aurrez aurre bozen egunean, posta bidez baino, azken aukera hori handitu den arren. Eta, horrekin batera, parte hartzea ez dela txikituko.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189216/la-trinchera-infinita-oscar-sarietarako-bidean.htm
|
Kultura
|
'La trinchera infinita', Oscar sarietarako bidean
|
Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskal zinemagileek zuzendutako lana aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko. Beste langa bat gainditu beharko du, oraindik, nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko bost hautagaien artean egoteko.
|
'La trinchera infinita', Oscar sarietarako bidean. Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskal zinemagileek zuzendutako lana aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko. Beste langa bat gainditu beharko du, oraindik, nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko bost hautagaien artean egoteko.
|
Oscar sarietan Espainia ordezkatuko duen filma aukeratu du dagoeneko Espainiako zinema akademiak: La trinchera infinita izango da lan hori. Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak ziren beste bi hautagaiak. Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako pelikulak, baina, beste aukeraketa bat gainditu beharko du Oscarretan nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko lehian izateko. 2021eko apirilaren 25ean banatuko dituzte 93. Oscar sariak, Los Angelesen (AEB).
Moriartiko kideek badakite lehendik ere zer den Oscarretarako bidean egotea. Izan ere, 2016an ere abiatu zuten ibilbide hori, Loreak filmarekin, baina pelikulak ez zuen Hollywoodeko akademiaren aukeraketako hurrengo fasea gainditu.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189217/eroskik-27-denda-saldu-dizkio-aebetako-funts-bati.htm
|
Ekonomia
|
Eroskik 27 denda saldu dizkio AEBetako funts bati
|
85,5 milioi euro lortu ditu operazio horren bitartez. Saltokiak errentan hartuko ditu orain.
|
Eroskik 27 denda saldu dizkio AEBetako funts bati. 85,5 milioi euro lortu ditu operazio horren bitartez. Saltokiak errentan hartuko ditu orain.
|
Bere zor handia ordaindu ahal izateko planarekin aurrera doa Eroski. Aukeratu dituen bideetako bat da orain bere jabetzakoak diren saltokiak eta merkataritza zentroak hirugarren bati saltzea baina denda horiek errentan hartzea ondoren —sale & leaseback, sektoreak erabiltzen duen ingelesezko izenaren arabera—.
Oraingoan, 27 higiezin saldu dizkio Eroskik sektorean aritzen den inbertsio funts bati, WP Carey izenekoari. Dendetako hamabost Euskal Herrian daude. Guztira, 85,5 milioi euro jasoko ditu Elorrioko kooperatibak.
«Operazio honek agerian uzten du Eroski interesgarria dela finantzen merkatuan, eta erakusten du gure enpresa proiektu sendoak konfiantza ematen duela», azaldu du Eroskiko finantza arloko zuzendari Jose Ramon Anduagak.
Luzerako harremana izango dutela agindu du, berriz, Christopher Mertlitzer WP Carey funtseko inbertsioetako zuzendariak.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189218/eusko-jaurlaritza-tematuta-itxialdi-orokor-bat-saihesteko.htm
|
Gizartea
|
Eusko Jaurlaritza, «tematuta» itxialdi orokor bat saihesteko
|
Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi du beste neurri «asko» har daitezkeela
|
Eusko Jaurlaritza, «tematuta» itxialdi orokor bat saihesteko. Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi du beste neurri «asko» har daitezkeela
|
COVID-19ak eragindako egoera zein den kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritza azken bi asteetan adierazten ari da mahai gainean dagoela itxialdi orokor bat. Baina, Bingen Zupiria bozeramaileak nabarmendu duenez, «tematuta» daude hori saihesteko ahaleginean. Gobernu kontseiluaren ondorengo agerraldian adierazi du beste neurri «asko» har daitezkeela joan den martxoko eta apirileko erabateko konfinamendura heldu aurretik.
Zupiriak esan du «normaltasun berrirako» Jaurlaritzak ondutako Bizi Berri dokumentuak hainbat jokaleku aurreikusten dituela, eta, horiek aintzat hartuta, Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoa «zutabe gorrian» daudela; hau da, 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 500 positibotik gorakoa dela. «Beste aldagai batzuk, gainera, adierazgarriak dira: transmisio tasa eta ZIUko ohe kopurua, besteak beste»
«Sekulako erronka» da, Zupiriaren esanetan, «gaixotasunarekin batera epe luzez bizitzea», eta nabarmendu du Jaurlaritzak uste duela hori ezin dela egin «soilik murrizketekin eta debekuekin». Bozeramaileak pentsatzen du 2021eko udaberrian eta udan izurriaren «olatu berriak» etor daitezkeela. «Jaurlaritzak uste du ezin dugula hiru hilabetez behin etxean itxita egon zientziak gaixotasun hau menperatzea lortzen duen arte», azpimarratu du.
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak atzo adierazi zuenez, bihar edo etzi dira aztertzekoak COVID-19aren aurkako «neurri guztiak». Radio Euskadin egindako elkarrizketan esan zuenez, joan den urriaren 26an hartutako neurrien eraginkortasuna ikusi arte itxaron nahi dute. Etzi da biltzekoa Espainiako Osasun Sistemaren lurralde arteko batzordea.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189220/1549-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
1.549 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
|
15.587 proba egin dituzte, eta egindako proben %9,93k eman dute positibo Hegoaldean. Ospitaleetan, 749 pertsona daude ospitaleratuta gela arruntetan, eta 167 ZIUetan.
|
1.549 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. 15.587 proba egin dituzte, eta egindako proben %9,93k eman dute positibo Hegoaldean. Ospitaleetan, 749 pertsona daude ospitaleratuta gela arruntetan, eta 167 ZIUetan.
|
Hego Euskal Herrian 15.587 PCR eta antigenoen proba egin dituzte, eta, atzoko datuak oinarri hartuta, 1.549 pertsonak eman dute positibo: Araban, 113k; Bizkaian, 506k; Gipuzkoan, 490ek; Nafarroan, 429k. Gainontzeko 11 kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak dira. Beraz, egindako proben %9,93k eman dute positibo.
Intzidentzia tasak ere erreparatu behar dira. Aurreko egunetako joerari jarraituz, Nafarroak du altuena, milakoa gaindituta: 1.108. Hala ere, gertu du Gipuzkoa ere: bi astean 100.000 biztanleko 973 positibo egon dira. Bizkaian, 608koa da intzidentzia tasa, eta Araban, 470ekoa.
Ospitaleratuta daudenen kopuruak behera egin du atzoko datuarekin alderatuta. Eskainitako datuen arabera, gaur-gaurkoz, 916 pertsona daude ospitaleratuta: hogei gutxiago ziren herenegun. Horietatik 749 gela arruntetan daude, eta, 167, ZIU zainketa intentsiboetako unitatean. Hala ere, azpimarratu behar da ZIUetako gaixoen kopurua gero eta handiagoa dela, aurreko egunean baino bost pertsona gehiago baitaude ospitaleratuta gune horretan.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189222/bi-astez-luzatuko-dituzte-neurriak-nafarroan.htm
|
Gizartea
|
Bi astez luzatuko dituzte neurriak Nafarroan
|
Remirezek funtsezkotzat jo du harreman sozialak «ahalik eta gehiena» murriztea. Indurainen arabera, beharrezkoa da aste honetan kutsatzeak murriztea, osterantzean ospitaleetako egoera «larria» izango delakoan.
|
Bi astez luzatuko dituzte neurriak Nafarroan. Remirezek funtsezkotzat jo du harreman sozialak «ahalik eta gehiena» murriztea. Indurainen arabera, beharrezkoa da aste honetan kutsatzeak murriztea, osterantzean ospitaleetako egoera «larria» izango delakoan.
|
Nafarroako Gobernuak bi astez luzatuko ditu izurritea geldiarazteko asmoz hartutako neurriak. Haren arabera, beraz, indarrean jarraituko du, besteak beste, Nafarroatik irteteko arauak, eta baita gaueko mugimenduak eta bilkurak mugatzea helburu dutenak ere. Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez, egun hauetan posible da hartutako neurrien eragina nabaritzen hastea, baina «zuhurtzia» eskatu du. Funtsezkotzat jo du harreman sozialak ahalik eta gehien murriztea: «Guztiok norabide horretan eginez gero aurrera, eta, neurriak betez gero, berandu baino lehen aterako gara egoera honetatik».
Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria ere gaur eguerdian eginiko agerraldian egon da, eta adierazi du «beharrezkoa» dela aste honetan kutsatzeen datua murriztea, osasun sistemaren egoera oinarri hartuta. Jakinarazi duenez, ospitaleetan egun gogorrak espero dituzte; besteak beste, ZIU zainketa intentsiboetako unitatean 61 pertsona daudelako ospitaleratuta. Hain zuzen, nabarmendu du Nafarroan bigarren olatuko kopururik handiena dela hori. Gainera, erantsi du azken asteetako kutsatzeen ondorioz pertsona gehiago ospitaleratu behar izan dituztela, eta horietatik zenbait egoera «larrian» daudela, ZIUetan. «Zainketa intentsiboetako egonaldiak luzatzen ari dira, eta, ondorioz, ospitaleetan emandako sendagiriek —batzuetan, heriotzak— ez dituzte ospitaleratze berriak konpentsatzen».
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189223/banakako-txapelketarik-ezohikoena-aurkeztu-dute.htm
|
Kirola
|
Banakako txapelketarik ezohikoena aurkeztu dute
|
Koronabirusa eta Baikoko pilotarien greba direla eta, inoiz baino beranduago hasiko da, eta aspaldiko laburrena eta parte hartzaile gutxienekoa izango da. Ostiral honetan ekingo diote lehiari, Ataunen
|
Banakako txapelketarik ezohikoena aurkeztu dute. Koronabirusa eta Baikoko pilotarien greba direla eta, inoiz baino beranduago hasiko da, eta aspaldiko laburrena eta parte hartzaile gutxienekoa izango da. Ostiral honetan ekingo diote lehiari, Ataunen
|
Hitz batek definitzen du ondoen aurtengo Buruz Buruzko Txapelketa: ezohikoa. Ezohikoa da begiratzen zaion tokitik begiratzen zaiola. Ezohikoa da koronabirusaren pandemiagatik lehenbizi, eta Baikoko pilotarien lan gatazkagatik ondoren, ohi baino urte erdi pasatxo geroago hasiko baita. Hori gutxi ez, eta binakakoaren txapelak eman gabe hasiko da.
Ezohikoa da atzerapen horien ondorioz, eta, osasun egoeragatik bertan behera geratzeko arriskua saihesteko asmoz, ohi baino laburragoa izango da: hilabete eskasean jokatuko da, datozen lau asteburuetan, hain zuzen ere. Ezohikoa da laburragoa izanda ohi baino pilotari gutxiagok hartuko dutelako parte: hamabik, enpresa bakoitzetik seik. 2010etik ez ziren horren gutxi aritu —zortzi izan ziren orduko hartan—.
Ezohikoa da osasun egoera txarrari aurre egiteko Nafarroako Gobernuak hartutako neurrien ondorioz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik jokatuko delako txapelketa, eta gehienez 400 ikusle izango direlako harmailetan —ikusteko dago neurri zorrotzagoak hartuko dituen Eusko Jaurlaritzak—. Antolatzaileen asmoa ikusleekin jokatzea da, baina hori osasun egoeraren mende dago erabat.
Ezohikoa da bi urtez frontoietatik kanpo egon ondoren botileroak egongo direlako berriro: bakarrik enpresa ezberdineko pilotarien arteko partidetan egongo dira, eta enpresako teknikariak izan beharko dute. Eta ezohikoa da sakea errestatzeko orduan pilotariak horren atzean egon ez daitezen zazpitik sei eta erdira aurreratu dutelako pasaren marra. Esandakoa: ezohikoa da begiratzen zaion tokitik begiratzen zaiola, eta egoerari egokitutakoa erabat.
Ostiralean hasiko da txapelketa, Ataunen (Gipuzkoa), 19:30ean. Banakakoa estreinakoz jokatuko duten bi pilotari ariko dira elkarren aurka final-zortzirenetako lehen partidan: Iraitz Zubizarreta eta Dario Gomez. Larunbatean, berriz, Oinatz Bengoetxeak eta Asier Agirrek jokatuko dute Amurrion (Araba), 17:30ean. Igandean, azkenik, bi lehia jokatuko dituzte, Eibarren (Gipuzkoa), 17:00etan: batetik, Jokin Altuna, Jon Ander Peñaren aurka; eta bestetik, Erik Jaka, Joanes Bakaikoaren kontra. Hasieran, Tolosan (Gipuzkoa) zen jokatzekoa azken neurketa hori, baina bertan behera geratu da.
Ondo bidean, bi aste barru jokatuko lirateke final-laurdenak: Zubizarreta III.a eta Darioren artekoaren irabazleak Iker Irribarria izango luke aurkari; Altuna III.aren eta Peña II.aren artekoarenak, Joseba Ezkurdia; Jakaren eta Bakaikoaren artekoarenak, Mikel Urrutikoetxea; eta Bengoetxea VI.aren eta Agirreren artekoarenak, Danel Elezkano. Finalerdiak, berriz, astebete geroago jokatuko lirateke. Aurten, ez da astebeteko etenaldia izango finalerdien eta finalaren artean, eta hilaren 29an jokatuko litzateke finala, Bilbon. Ez da atzerapenik onartuko, ezta finalarena ere. Finalistetakoren bat lesionatuz gero, finalerdietan tanto gehien lortu zituen galtzaileak ordezkatuko luke.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189224/mahai-tekniko-bat-osatu-du-nafarroako-gobernuak-ostalaritzarekin.htm
|
Ekonomia
|
Mahai tekniko bat osatu du Nafarroako Gobernuak ostalaritzarekin
|
Mahai teknikoan sektorearekin aztertuko dute bilakaera epidemiologikoaren arabera egoera leuntzeko zer neurri hartu
|
Mahai tekniko bat osatu du Nafarroako Gobernuak ostalaritzarekin. Mahai teknikoan sektorearekin aztertuko dute bilakaera epidemiologikoaren arabera egoera leuntzeko zer neurri hartu
|
Beste bi astez egongo da itxita Nafarroa, eta beste bi astez pertsianak jaitsita izango ditu ostalaritzak. Taberna eta jatetxeen itxierari aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak 10 milioi euroko laguntza iragarri zuen Nafarroako Gobernuak, eta, gaur, Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko kontseilariak adierazi du neurri gehiago hartzea aztertzen ari direla.
Eguerdian bildu da Aierdi sektoreko ordezkariekin. Bileraren ostean, gobernuak jakinarazi du beste hamabost egunez luzatuko dutela erkidegoaren itxiera eta iragan urriaren 22an indarrean sartu ziren neurriak. Dena den, elikagaiak etxera eramateko zerbitzua malgutu egingo da gauean, eta 22:30era arte luzatzeko aukera izango da.
«Kolpe gogorra»
Ana Beriain Nafarroako Ostalaritza Elkarteko presidenteak ontzat jo du mahai teknikoa osatzea, baina onartu du itxiera beste bi astez luzatzea «kolpe gogorra» dela. Beriainen ustez, albiste on bakarra da mahai hori egotea, sektoreak «lehen eskuko informazioa» jasoko duelako noiz ireki dezaketen eta zer baldintzatan. Espero du bi asteok gehiago ez luzatzea: «Elkarrizketa garrantzitsua da gauzak ondo egin ahal izateko».
Ostalaritzako ordezkariaren ustez, sektoreak kontrol neurriak hartzen ditu eta ez da agerraldirik ostalaritzan, baina onartu du kaleko mugikortasun handiago sustatu dezakeela. «Ea datozen hamalau egunetan datuak hobetzen diren». Beriaini galdetu diote ea etxean konfinamendua ezartzeko arriskua dagoen: «Hamalau egun barru, bi jokaleku egongo dira: batetik, pixkanaka irekitzea, eta ez dago baztertuta aukera hori; edo, bestetik, etxeko konfinamendua, eta, hala balitz, ikusi beharko genuke zer egin sektoreak euts diezaion ireki arte. Gobernuak esan digu egoera aztertzen ari direla».
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189225/nafarroako-ikastetxeetan-euskara-erdigunean-jartzeko-neurriak-proposatu-dituzte-atzeraldiaz-kezkatuta.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako ikastetxeetan euskara erdigunean jartzeko neurriak proposatu dituzte, atzeraldiaz kezkatuta
|
Egoerak aurretik kezkatzen bazituen ere, pandemiak ikasleen hizkuntzaren normalizazioari eragin diola gogoratu dute hainbat eragilek.
|
Nafarroako ikastetxeetan euskara erdigunean jartzeko neurriak proposatu dituzte, atzeraldiaz kezkatuta. Egoerak aurretik kezkatzen bazituen ere, pandemiak ikasleen hizkuntzaren normalizazioari eragin diola gogoratu dute hainbat eragilek.
|
Pandemiak Nafarroako ikasleen artean sortu duen hizkuntza arrakalari aurre egiteko neurriak aurkeztu dituzte Ikama, Kontseilua, Sortzen eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak, eta ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Hizkuntza errefortzuak indartzea, ikasle ratioak jaistea eta egokitzea, eta hezkuntza formaletik kanpo ere euskarazko edukiak eskaintzea proposatu dute, besteak beste.
COVID-19ak euskararengan kaltea eragin duela adierazi dute sei eragileek. Konfinamendu garaian beste zenbaitek salatu bezala, itxialdiak euskararen erabilerari eta ezagutzari eragin kaltegarriak ekarri dizkiola azaldu dute: «Itxialdiaren hasieratik behin baino gehiagotan esan dugu milaka eta milaka haurrek zein nerabek ez dutela inolako loturarik izango euskararekin, eta horrela izan da ia urte erdiz». Ikasturte berriarekin batera, euskara erdigunean jarri behar zela ohartarazi zuten proposamena sinatu duten eragileek. Hori horrela, Kontseiluak aurkeztutako Geroa Euskaratik dokumentua izan dute oinarri proposatutako neurriak zehazteko orduan.
Hizkuntza errefortzuak indartzekotan, Nafarroako ikastetxe guztietan Euskaraz mintza programa ezartzea proposatu dute. Horrez gain, proposatu dute ikasleen ratioak jaitsi eta egokitzearekin batera ikasleen konpetentzien ebaluazioa egitea eta bakoitzaren hizkuntza beharrizanei erantzuteko baliabide pertsonal eta materialak handitzea.
Ikasleen euskararekiko atxikimenduari begira, euskara esparru formaletik harago eramatea ere proposatu dute: euskarazko eskolaz kanpoko jarduerak eta aisialdia bera eskaintzea. Eta eskaintza horiek Nafarroako ikaskuntzako beste arloetan –arteak, hizkuntzak, kirolak, etab.– ere bermatu behar direla gehitu dute. Euskarazko ahozkotasuna lantzea eta ikasleen emozioak euskararen erabilerarekin lotzeko helburua duten programak ezartzea ere proposatu dute.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189226/hondar-ahoak-telesaila-estreinatuko-du-bihar-etb1ek.htm
|
Bizigiro
|
'Hondar ahoak' telesaila estreinatuko du bihar ETB1ek
|
Koldo Almandoz da gidoilari eta zuzendaria. Aktore protagonistak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoi dira.
|
'Hondar ahoak' telesaila estreinatuko du bihar ETB1ek. Koldo Almandoz da gidoilari eta zuzendaria. Aktore protagonistak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoi dira.
|
Lau atal izango ditu ETB1eko telesail berriak, eta asteazkenero izango da ikusgai, gaueko prime time-an, 22:30ean. Txintxua Films ekoizpen etxeak ETBrentzat sortutako telesailak thrillerraren eta zinema beltzaren elementuak nahasten ditu.
Edu Barinaga ETBko zuzendaria pozik agertu da gaur Bilbon, Hondar ahoak-en aurkezpenean, eta esan du emaitzak merezi izan duela. Txintxua ekoiztetxearen, Koldo Almandoz zuzendariaren eta lantalde osoaren kalitatea azpimarratu du, eta zinema telebistara hurbildu ahal izateko eskainitako aukera berezi nahi izan du. Halaber, gaineratu du ETBren asmoa dela datorren urtean fikzioarekin jarraitzea, eta erronka bota die Txintxua etxekoei "urratutako bideari segida eman diezaioten eta datorren urterako proiektu berri bat aurkeztu dezaten".
Marian Fernandez Hondar ahoak telesaileko ekoizle eragilea bat etorri da lortutako "emaitza ona" nabarmentzerakoan. Talde guztiaren inplikazioa nabarmendu du, eta ikus-entzuleek telesaila nola hartuko duten zain dagoela adierazi. Hasiera-hasieratik Almandoz zuzendariak eta berak fikzioa Ondarroan (Bizkaia) kokatzea pentsatuta zeukaten, "abiapuntu estetiko eta soziologikora guztiz egokitzen zelako". Erabakiaz ez dira damu, ikusten denez, herriak agertutako inplikazio maila oso handia izan baita, eta laguntza handia, Fernandezek azaldutakoaren arabera.
Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoi aktore nagusiek, berriz, aitortu dute ez dutela inongo zalantzarik izan proiektuan parte hartzeko. Lantalde guztiaren kalitatea eta profesionaltasuna gailendu ditu Aranburuk, eta telesaila ikusteko "irrikitan" dagoela esan du. Halaber, genero beltza ukituz "inspektore desatseginaren" rola jokatuta dibertitu egin dela ere azaldu du. Eneko Sagardoi, berebat, "oso gustura" agertu da esperientzia guztiarekin. Aranbururekin lan egitea "ametsa" izan dela azaldu du. Bestalde, Hondar ahoak geruza asko dituen lan bat dela esan du, eta estetikoki eta artistikoki apustutzat jo du.
Hain zuzen ere, Koldo Almandozek hala esan zion BERRIAri, urrian eskainitako elkarrizketa batean: «Gurea eta bereizgarria den geruza bat gehitu diot generoari».
Intrigazko istorio bat
Telesailaren trama nagusia euskal kostaldeko herri batean garatzen da, arrantza portu garrantzitsu baten inguruan. Marinelen usadio batek dio itsasoko sekretuak lurrean kontatzen dituenari ahoa hondarrez beteko zaiola, itsasotik lurrera eramandako hitzek urratsak uzten dituztelako.
Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorea arrantza portu batera bidaltzen dute patroi baten desagerpena ikertzera. Alex (Eneko Sagardoi) herriko agentearen laguntza izango du lan horretan. Berehala jabetuko da ez dela ohiko desagerpen bat eta ezer ez dela dirudien bezalakoa. Ezin da aldez aurretik jakin iraganak zer ekarriko duen.
Aranbururekin eta Sagardoirekin batera, Iñaki Beraetxek, Sara Cozarrek, Ainhoa Artetxek eta Iraia Eliasek osatzen dute aktore taldea. Joxean Bengoetxea, Mikel Tello, Asier Hernandez eta Pako Revueltas aktoreek ere parte hartzen dute telesailean. Omar Diop, Fanta Touty Diatta eta Ibou Sarr jatorri senegaldarreko aktore ez-profesionalek ere presentzia garrantzitsua dute istorioan.
Koldo Almandozen ohiko kolaboratzaileak aritu dira lantalde teknikoan: Javier Agirre argazkilaritza zuzendaritzan, eta Alazne Ameztoi eta Xanti Salvador zuzeneko soinuan. Arte zuzendaria Ane Arteaga izan da; bigarren unitatea Asier Altuna zinemagilearen esku egon da. Musika Aitor Etxebarriak sortu du. Muntaiaren arduradunak, berriz, Laurent Dufreche eta Demetrio Elorz izan dira.
Telesaileko lau atalak abuztuan grabatu zituzten, Ondarroan. Almandozek zuzentzen duen lehen telesaila da.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189227/palestinako-preso-batek-ehun-egun-bete-ditu-gose-greban.htm
|
Mundua
|
Palestinako preso batek ehun egun bete ditu gose greban
|
Maher al-Akhras protestan ari da Israelen atxilotze administratiboak salatzeko. Haren bizitza arriskuan dagoela eta, irtenbide bat galdegin dute Europako Batasunak eta NBEren Ekialde Hurbilerako ordezkariak.
|
Palestinako preso batek ehun egun bete ditu gose greban. Maher al-Akhras protestan ari da Israelen atxilotze administratiboak salatzeko. Haren bizitza arriskuan dagoela eta, irtenbide bat galdegin dute Europako Batasunak eta NBEren Ekialde Hurbilerako ordezkariak.
|
Erresistentziaren eta Israelen atxiloketa administratiboen kontrako borrokaren ikur bihurtu da Maher al-Akhras Palestinako presoa. Ehun egun bete ditu gaur gose greban, Israelgo ospitale batean atxilo dagoela. Larria dago, eta hura aske uzteko eskatu diote giza eskubideen aldeko hainbat nazioarteko erakundek Israelgo Gobernuari.
Al-Akhrasek 49 urte ditu, eta Zisjordaniako Jenin hiriaren ondoko Silat Al-Daher herrian bizi den baserritar bat da. Uztailaren amaieran espetxeratu zuen Israelek, Jihad Islamikoa talde armatuko kide izatea leporatuta. Shin Bet Israelgo «terrorismoaren» kontrako agentziaren arabera, bosgarrenez hartu zuten preso uztailean. Al-Akhrasek ukatu egin du talde horretako kidea denik egun.
Inolako epaiketarik egin gabe daukate preso, atxilotze administratiboa ezarrita. Hain justu, horregatik hasi du gose greba Al-Akhrasek: Israelgo atxilotze sistema hori salatzeko. Ehunka dira atxilotze administratiboen ondorioz Israelgo espetxeetan preso dauden palestinarrak; inolako kargurik gabe, epaiketarik gabe edo aske gelditzeko datarik gabe. HaMoked elkartearen arabera, egun 387 preso palestinar daude Israelgo kartzeletan, atxilotze sistema horren ondorioz. Atxilotze administratiboaren bidez, Israelen mugagabe izan ditzake espetxeratuta «terrorismo» delituen ustezko erantzuletzat jotzen dituenak, sei hilabeteko atxiloaldiak berrituz.
«[Al-Akhras] Munduari eta bere kasua aztertzen ari diren erakundeei bidaltzen ari den mezua da legearen eta nazioarteko hitzarmenen kontrako krimenak gertatzen ari direla», adierazi dio Efe albiste agentziari Tareq Selmi Al-Akhrasi babesa emateko herritar batzordearen bozeramaileak.
Hainbatetan salatu dute atxilotze administratiboa nazioarteko eragile ugarik, oinarrizko eskubideak urratzen dituela eta nazioarteko legediaren kontrakoa dela uste baitute. Josep Borrell Europako Batasuneko diplomaziaburuak eta Nikolai Mladenov NBEren Ekialde Hurbilerako ordezkariak kezka agertu dute aste honetan, sistema horren erabilerarengatik. «Atxilotze administratiboekin espetxeratutako oro berehala izan beharko litzateke auzitegi batean akusatua eta epaitua, ala atzerapenik gabe aske gelditu beharko litzateke», adierazi du Mladenovek.
Israelek, ordea, ez die salaketei jaramonik egin, eta sistema hori erabiltzen jarraitzen du; bereziki, palestinarren kontra. Gobernuak argudiatu du ezinbesteko elementua dela «terrorismoaren» kontrako borrokan, eta epaiketarik gabeko atxiloketak beharrezkoak direla batzuetan, sekretupeko polizia operazioak babesteko.
AOHR Giza Eskubideen Aldeko Elkarte Arabiarrak Benjamin Netanyahuren gobernuari presio egiteko eskatu die nazioarteko eragileei, «denbora agortzen» ari delako. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Komitearen esanetan, Al-Akhrasen egoera «kritikoa» da. Borrellek eta Mladenovek irtenbide bat eskatu diote Israelgo Gobernuari. «Eskaerak berandu badatoz ere, garrantzitsuak dira», adierazi du Qadri Abu Bakr Palestinako presoen eta preso ohien auzietarako batzordearen buruak.
Israelgo agintariek atxiloketa epea ez luzatzea eskaini diote Al-Akhrasi, gose greba bertan behera uztearen truke. Printzipioz, azaroaren 26an amaitzen da haren atxiloaldia. Al-Akhrasek, ordea, protestarekin jarraitzea erabaki du, eta berehalako askatasuna aldarrikatzen segitzen du. «Badaki Israelen Okupazio Agintariak atzeratzen ari direla eta atxiloaldia luza diezaioketela berriro ere», adierazi du Bakrek.
Taghrid al-Akhras presoaren emazteak azaldu duenez, bere senarra larri dago. Min handia du bularrean eta buruan, eta zailtasunak dauzka entzuteko, ikusteko eta hitz egiteko. Giza eskubideen aldeko zenbait elkartetako medikuek adierazi dute kalteak dituela giltzurrunetan, gibelean eta bihotzean.
Al-Akhrasen defentsa abokatuak Israelgo Auzitegi Gorenera jo du presoaren askatasuna eskatzeko, baina epaileek baztertu egin dute eskaria. Adierazi dutenez, Al-Akhrasek Jihad Islamikoko kide delako ebidentzia nahikoa dago hura espetxeratuta mantentzeko.
Preso palestinarrek protestarako bide gisa erabili ohi izan dute gose greba, baina ezohikoak dira Al-Akhrasenak beste iraun dutenak. Iaz, Ahmad Ghannam presoak 102 egun egin zituen gose greban, Israelek haren atxilotze administratiboa ez luzatzea erabaki zuen arte.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189228/antxintildee-mendizabalek-odolekoak-plazaratu-du.htm
|
Kultura
|
Antxiñe Mendizabalek 'Odolekoak' plazaratu du
|
Idazlearen lehen nobela da. 1941etik 2005era arteko garaian kokatuta dago, eta Iruñeko familia bat jarri du kontakizunaren erdigunean. «Amatasun eta alabatasun zapuztuen ahotsak» ditu ardatz.
|
Antxiñe Mendizabalek 'Odolekoak' plazaratu du. Idazlearen lehen nobela da. 1941etik 2005era arteko garaian kokatuta dago, eta Iruñeko familia bat jarri du kontakizunaren erdigunean. «Amatasun eta alabatasun zapuztuen ahotsak» ditu ardatz.
|
Esaldi bat eleberriaren sarreran: «Memoria baten alaba naiz». Eta hiru atal kontakizuna biltzen, elkar lotzen diren izenburu esanguratsua dakartenak hirurak: Indarkeriaren memoria, Kontzientziaren memoria eta Maitasunaren memoria. Hirurogei urtetik gorako denbora tartea sartu du Antxiñe Mendizabalek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1968) bere estreinako nobelan, 1941ean hasi eta 2005era arteko aldia zehazki, eta memoriarena da nobelaren elementu behinenetakoa. Memoria, irudimenarekin batera. Iruñeko etxaluztarren familia sortu, eta bertako hiru belaunaldiren bitartez kontatu du haien historia Mendizabalek, bata bestearen ondorengoak diren hiru emakumerengana joz: Matilde, Teresa eta Amaia. Emakume aurpegi bat ageri da, hain zuzen, Odolekoak-en azalean; Irune Izquierdok egin du, eta horren guztiaren kondentsaziotzat dauka egileak: «Erakusten du pertsonarengan memoriak duen pisua eta irudimenerako duen aukera, errealitate berriak birsortzekoa».
Roberto Bolaño idazlearen aipamen bat baliatu du lanaren aurkezpenean Mendizabalek, eta hala dio: «Eleberriak idazteko ez da irudimenik behar, memoria besterik ez; eleberriak oroitzapenak bateratuz eta nahastuz sortzen dira». Bere kasuan, baina, ez du oroitzapen propioetara jo nobelan zentrala den familia eta haren ingurua eraikitzeko; bere familiaren bizipenekin «zerikusirik ez» duela zehaztu du. Eta, hala ere, «oso gertu» sentitu ditu denak: «Horrek pentsarazten dit indarkeriaren, kontzientziaren eta maitasunaren atalasean egon gaitezkeela etengabe, izan eskuineko jendea, ezkerrekoa, aberats, pobre, gizon edo emakume».
Nagusiki Iruñean jazoko da istorioa. «Euskal Herriaren historian eta frankismoaren garaian muturreko bizipenak izan ziren han. Istorioak gordintasun asko du, eta egokia iruditu zitzaidan muturreko toki batean girotzea», azaldu du. Matilde, Teresa eta Amaia dira protagonistak, bakoitza aurrekoaren alaba. Horien bueltan, bigarren mailako pertsonaia ugari agertuko dira eleberrian, «konstelazio moduko bat» sortzen haien inguruan: bizilagunak, neskameak, maitaleak... Fikziozko horiez gainera, egiazko pertsonak ere badira, traman agertu ez arren «agertokian» daudenak. Horien artean daude, esate batera, Camino Oscoz faxistek erail eta Urbasako mendizerratik amildu zuten maistra, Emiliana Zubeldia musikaria, ETAk bahitutako Felipe Huarte enpresaria, Kristiane Etxaluz ezker abertzaleko militantea, German Rodriguez eta beste. Haien artean nahastuta agertuko dira, «kasik ohartu gabe», Mendizabalen hitzetan. «Beti gaude besteen bizitzetan nahastuta, jakin edo ez».
«Ama irensleak»
Nobela osoa hartzen duen gaia beste bat da, ordea: amatasunarena eta hari loturiko alabatasunarena. «Esperientzia pertsonal gisa eta eraikuntza politiko kolektibo moduan», zehaztapena idazleak. «Ama izan nahi ez duen emakumearen eta amaren umezurtz sentitzen den alabaren arteko harremana» bistaratzen saiatu da istorioan, askotariko amen ahotsak ekarrita: «Ama zigortzailearena, ama izan nahi ez duenarena, ezgai sentitzen denarena, amaminez bizi den alabarena, abortatu behar duen gaztearena, abusuak jasan dituenarena... Oinarrian, amatasun eta alabatasun zapuztuen ahotsez osatutako istorio bat da». Matrioxkaren irudia erabili du ama-alaben katea ordezkatzeko. «Panpina horiek ama irensleak iruditu izan zaizkit beti».
Amak nola, eleberriko emakumeak oro har ere askotarikoak direla nabarmendu du Mendizabalek. Izan errebeldeak, otzanak, aurrerakoiak, menderatuak, iheslariak, harrapakinak zein harrapariak. «Euren bizipenak ikuspegi propiotik nola deskribatzen dituzten transmititzen saiatu naiz, gizonezkoak jaun eta jabe ziren mundu eta garai batean, zenbat eta atzerago, are krudelago emakumeentzat».
Denboraren joan horretan, misterio batek eramango du trama aurrerantz. Iruñeko Dos cafeteras karameluen kutxa batean gordetako gutun batzuk dira horren muina, 36ko gerran «amabitxi lanetan» fronteko soldaduei idazten aritu zirenena, horiek adoretzeko. Matilde agertuko da zeregin horretan, baina gertuko inork ez du tarte luzez ezer jakingo.
Bultzatu duten obsesioak
Urte batzuk eman ditu nobela idazten Mendizabalek, eta, adierazi duenez, kasik lan gehiago izan du asmoari eta pultsuari berari eusten, lana bera osatzen baino. Bultzatu duten "obsesioen" artean aipatu ditu bere amari umetan entzuten zion «zuk ez dakizu zer den inori ama deitu ezin izatea»-ren oihartzuna, nerabezaroan harekiko izandako maitasun-gorrotoa eta ama izan denetik alabarengan ikusi dituenak. «Azkenean, lotura horiek eta zu hiltzera etorri den alaba onartu beste erremediorik ez dago».
Xabier Mendiguren lankide eta «konplizea» izan du editore liburuan, eta «istorio handi bat» idazteagatik zoriondu du hark: «Anbizio handikoa da. Nobela ederra, indartsua eta irakurleari gogoan geratzen zaizkion istorio horietako bat». Dokumentazio lan handia egin arren, datuak eta gertakari historikoak argumentuari ez gainjartzen ahalegindu da idazlea. «Ez dut nobela historiko bat egin nahi izan», argitu du, eta Milan Kunderaren aipu bat josi dio horri: «Historiaren aldi jakin batera lotuta geratu diren eleberri guztietan aberkideak saiatzen dira istorioan bilatzen beren bizipenen aitortza; jakin nahi dute beraiek bizi izandakoa eta historian esaten dena bat datozen, egilearen iritziak argitzeko asmoz. Eleberri bat irakurtzeko modurik okerrena da hori; eleberrigile baten pasioa ez baitago politikari zuzendua. Idazleak historiaren protagonisten misterioa aztertu eta ekartzeko besterik ez du idazten».
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189229/biden-gertuago-michiganen-eta-wisconsinen-irabazi-du.htm
|
Mundua
|
Biden, gertuago: Michiganen eta Wisconsinen irabazi du
|
Sei estatu geratzen dira euren ordezkariak norentzat izango diren erabakitzeko. Posta bidezko botoa nabarmen Bidenen aldekoa izaten ari da, eta faboritotzat jotzen dute. 253 ordezkari ditu, eta Arizonan eta Nevadan aurretik da hautagai demokrata. Horietan irabaziz gero, presidente izango da. Trumpek 214 ordezkari lituzke orain.
|
Biden, gertuago: Michiganen eta Wisconsinen irabazi du. Sei estatu geratzen dira euren ordezkariak norentzat izango diren erabakitzeko. Posta bidezko botoa nabarmen Bidenen aldekoa izaten ari da, eta faboritotzat jotzen dute. 253 ordezkari ditu, eta Arizonan eta Nevadan aurretik da hautagai demokrata. Horietan irabaziz gero, presidente izango da. Trumpek 214 ordezkari lituzke orain.
|
* Bozkalekuak itxi dituztenetik kontaketa luze eta korapilatsua izaten ari da. Demokratek garailetzat ikusten dute Joe Biden.
* Donald Trumpek, ordea, hauteskundeak irabazi dituela aldarrikatu du lehen orduan.
* Botoa kontatzeko falta diren sei estatuetatik bitan irabazita, presidente izateko beharko lituzkeen 270 hautatzaileak lortuko lituzke Bidenek.
* Georgiako, Michigango eta Pennsylvaniako boto kontaketak geldiarazten saiatu da Trumpen taldea, eta Wisconsinen boto kontaketa berriz egitea nahi dute.
* 2016an botoa eman zutenen %71k aurretik bozkatu dute.
* Nork aukeratzen du presidentea?
* AEBetako hainbat hiritan segurtasun neurri bereziak hartu dituzte denda eta instituzioetan.
|
2020-11-16
|
https://www.berria.eus/albisteak/189230/konpromisario-guztiak-banatuta-bidenen-garaipena-sendotu-da.htm
|
Mundua
|
Konpromisario guztiak banatuta, Bidenen garaipena sendotu da
|
Hautagaietako batek gutxienez 270 ordezkari behar zituen AEBetako presidente bihurtzeko, eta Joe Biden demokratak aise gainditu du langa: 306 ordezkari atera ditu. Trump 232rekin geratu da.
|
Konpromisario guztiak banatuta, Bidenen garaipena sendotu da. Hautagaietako batek gutxienez 270 ordezkari behar zituen AEBetako presidente bihurtzeko, eta Joe Biden demokratak aise gainditu du langa: 306 ordezkari atera ditu. Trump 232rekin geratu da.
|
Botoak zenbatzeko prozesu luze eta motel baten ondoren, erabakita dago dagoeneko: Joe Biden Alderdi Demokratako hautagaiak 306 ordezkari lortu ditu Ameriketako Estatu Batuetako presidente aukeratzeko lehian, hau da, behar diren 270 ahots baino 36 gehiago. Donald Trump errepublikanoa 232 baino ez ditu, behar baino zortzi gutxiago.
Abenduaren 14an bilduko dira hautaturiko ordezkariak, irabazlea nor den ofizialki ebasteko, eta urtarrilaren 20an izendatuko dute Biden presidente gisa.
Azaroaren 3an zabaldu zituzten boto kutxak AEBetan, eta geroztik begirada guztiak erabakigarriak ziren estatuetan egon dira jarrita. Izan ere, AEBetan estatu bakoitzak ordezkari kopuru bat aukeratzen du, gero haiek presidentea hautatzeko. «Borrokagune estatuak» deituriko horietan erabaki dira bozak, azkenean. Hamahiru dira guztira, eta poliki, horietako gehienak, hau da, zortzi Bidenen esku geratu dira. Trumpek Florida, Iowa, Ipar Karolina, Ohio eta Texas eraman ditu. Nekazari giroko Iowan ia hamar puntu atera dizkio Bideni (138.733 boto). Baina beste estatuetan askoz estuagoa izan da lehia: Floridan, hiru puntu eskasera geratu da demokrata, nahiz eta 372.070 boto gutxiago atera.
Bidenek, ordea, tarte txikiak atera dizkio Trumpi, baina, esan bezala, estatu gehiagotan. Arizonan, esaterako 11.000 botoren abantaila baino ez du lortu demokratak, hau da, puntu baten hiru hamarrekora; Georgian 14.000, hor ere, tarte berdinarekin, Nevadan, 34.000.
Michiganen eta Winsconsin hasi zen ikusten Bidenek irabaziko zuela azkenean. Lehenengo estatuan, azkenean, 147.398 boto atera dizkio Trumpi, eta, bigarrenean, 20.546 baino ez.
Posta bideko botoak gako izan dira Estatu horietan. Pennsylvanian esatera, botoen %75 zenbatuta zegoenean, 11,5 puntuko aldea zuen Donald Trump AEBetako presidente eta hautagai errepublikanoak, baina, azkenean, 68.000 boto atera dizkio Bidenek.
Estatu gehienetan botoen %99 zenbatuak dituzte dagoeneko. Badira %99tik behera dauden estatuak: Kalifornia, Ilinois, Iowa, Kentucky, Maine, Maryland, Massachusetts, New Jersey, New York, Ohio, Oregon, Vermont eta Washington. Baina, horietan ere, zenbaturiko botoen ehunekoak oso handiak dira, eta ez dago aukerarik falta direnek emaitza aldatzeko.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189231/eztanda-egingo-duen-beldur.htm
|
Mundua
|
Eztanda egingo duen beldur
|
AEBetako hainbat hiritan segurtasun neurri bereziak hartu dituzte denda eta instituzioetan. Posta bidezko botoetan «iruzurrik bada» auzitegietara joko dutela ohartarazi dute errepublikanoek.
|
Eztanda egingo duen beldur. AEBetako hainbat hiritan segurtasun neurri bereziak hartu dituzte denda eta instituzioetan. Posta bidezko botoetan «iruzurrik bada» auzitegietara joko dutela ohartarazi dute errepublikanoek.
|
Miamiko merkataritza gune handietan eta bulego eraikinetan egurrezko xaflak jartzen ari ziren astelehenean langile taldeak. Washingtonen, berriz, Etxe Zuriaren inguruan hesi bat jartzekoa zuten, jendea barrura sar zedin oztopatzeko. Berdin New Yorken ere; han, egurrezko xaflaz inguratuta esnatu dira gaur dendarik ezagunenak. Massachusettseko gobernadore Charlie Bakerrek «prest» egoteko eskatu zion Guardia Nazionalari. Oregonen, berriz, Kate Brown gobernadoreak alerta egoera ezarri zuen Portland hirian, protestak piz zitezkeen beldur: «Jakin badakigu zenbaitek hauteskunde gaua baliatu nahi dutela indarkeria eta istiluak bultzatzeko, eta ez dugu halakorik onartuko». AEBetako presidentetzarako bozek utzi duten beste irudi ezohiko bat da. Hala dio Miamin xaflak jartzeko lanetan ari zen langileetako batek: «Urteak daramat hemen bizitzen, eta ez nuen inoiz halakorik ezagutu».
Kanpainako azken egunetan izandako talkek handitu egin dute herritarren ezinegona. Izan ere, Donald Trumpen jarraitzaileek errepideak moztu dituzte New Yorken, baita Joe Biden hautagai demokrataren autobus bat geldiarazten saiatu ere Texasen. Horrek guztiak kezka sortu du zer gertatuko ote den gaur gauean Trumpek irabazten ez badu, edo haren garaipenaren inguruan zalantzak pizten badira.
Posta bidezko botoa da eztabaida handiena eragin duena. AEBetako estatuburuak kanpaina hasieratik jo du haren aurka, argudiatuz «iruzurra» errazten duela sistema horrek. Azken egunetan, berriz, aditzera eman du «ulergaitza» litzatekeela garailea hauteskunde gauean bertan ez jakinaraztea, eta aurreratu asteazken goizaldean bere burua garailetzat joko duela, behin-behineko emaitzetan nabarmen aurretik badoa, nahiz eta hauteskunde batzordeak zenbaketa amaitu ez. Bide beretik, ohartarazi du asteartetik aurrera hauteslekuetara heltzen diren botoak baliogabetzeko eskatuko duela —zenbait estatutan boto paper horiek ere zenbatu egiten dituzte, baldin eta postetxera hauteskunde eguna baino lehen heltzen badira—.
Aurten, posta bidezko botoaren alde egin dutenen kopurua aurreko urteetan baino nabarmen handiagoa izan da, eta, zenbait estatuk boto horiek hauteskunde eguna baino lehen zenbatzen badituzte ere, beste batzuek ezin dituzte horiek zabaldu hauteskunde eguna heldu arte, eta horrek boto kontaketa atzera dezake. Floridan, esaterako, gaur goizerako espero dituzte behin-behineko emaitzak.
Ordezkarien Ganberako buru Nancy Pelosik erantzun dio Trumpi, ohartaraziz demokratek prest dituztela euren abokatuak, «arazorik balego ere». Pelosik gaitzetsi egin ditu «hautesleak izutzeko» Trumpen ahaleginak, eta nabarmendu Trumpek emaitza ofizialak ez onartzeak ez dituela demokratak kezkatzen: «Badakigu nolakoa den. Lau urteotan ez du inoiz jokatu dagokion moduan, AEBetako presidente gisara, zergatik kezkatuko gara orain hortaz?».
Nazioarteko begiraleak
ESLA Europako Segurtasun Lankidetzarako Antolakundeak nazioarteko begiraleak bidali ditu AEBetako hauteskundeetara. Taldeko buru Urszula Gacekek azaldu du, bozak gainbegiratzea ez ezik, herritarrek izan ditzaketen kezkak argitzea ere badela euren eginbeharra. «Ez gara hauteskundeetako Polizia. Gure asmoa ez da inor beldurtzea, informazioa ematea baizik, eta ahal dugun neurrian laguntzea». Begiraleak duela hainbat aste heldu ziren AEBetara, eta bihar aurkeztuko dute hauteskundeei buruzko lehen txostena.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189232/sari-bikoitza-roglicentzat.htm
|
Kirola
|
Sari bikoitza Roglicentzat
|
Esloveniarrak etapa eta lidertza lortu ditu Ezaroko erlojupekoan. Gauzak estu gelditu dira sailkapenean: 39 segundora dago Carapaz, eta 47ra Carthy. Gorka Izagirre izan da euskaldunik onena, 3.07ra
|
Sari bikoitza Roglicentzat. Esloveniarrak etapa eta lidertza lortu ditu Ezaroko erlojupekoan. Gauzak estu gelditu dira sailkapenean: 39 segundora dago Carapaz, eta 47ra Carthy. Gorka Izagirre izan da euskaldunik onena, 3.07ra
|
Aurreikuspenak bete egin dira Espainiako Vueltako erlojupekoan: Primoz Roglic (Jumbo Visma) izan da indartsuena, eta elastiko gorria kendu dio Richard Carapazi (Ineos). Tourrean ez bezala, esloveniarrak maila eman du bakarka, eta etekina atera dio lasterketako erlojupeko bakarrari. Hori bai, espero baino lehia estuagoa izan du Carapaz, eta batez ere, Hugh Carthyrekin (Education First). Ingelesak 25 segundo besterik ez ditu galdu Roglicekin, eta sailkapen nagusian 47 segundora gelditu da, hirugarren postuan. Carapaz, berriz, bigarren koskara jaitsi da, 49 segundoko atzerapena izan ostean. Nagusian, 39 segundora dago. Edozer gauza gerta daiteke oraindik.
Ibilbide bitxia zuen etapak. Lehen 31 kilometroak lauak ziren, baina bukaeran 1,8 kilometroko horma bat zuten, Ezaroko begiratokira iristeko. Pendiza %14koa zen bataz beste, beraz, bizikletaz aldatu eta esfortzu bortitza zegoen egin beharra. Espezialisten artean, Remi Cavagna (Deceuninck) izan da aintzat hartzeko moduko lehen denbora egin duena: 47.37. Hortik apur batera, Nelson Oliveirak (Movistar) 48 segundoan ondu du frantziarraren marka. Oso goian ezarri du langa, baina gainditu egin du Will Bartak (CCC). Tarteko mugarrietan portugaldarrarekin berdinduta izan da, eta amaierako aldapan bederatzi segundo atera dizkio.
Ez zirudien faboritoek Bartaren garaipena ezbaian jarriko zutenik. Roglic kapaza izan zitekeen, baina ordekan espero baino erreferentzia okerragoak izan ditu. Esaterako, lehen mugarrian bosgarren izan da, Carthyrengandik bi segundora. Hurrengoan jada haren aurretik zegoen, baina segundo bat baino ez zion ateratzen. Carapaz, berriz, duin ari zitzaion eusten lidertzari: 19 segundo zituen galduak Roglicekin 24. kilometroko mugarrian. Alabaina, esloveniarra izan da indarrak hobekien erregulatu dituena, zerbaitetarako da espezialista, eta etapa eta lidertza lortu ditu azken txanpan egindako estutuari esker. Euskal herritar onena Gorka Izagirre izan da (Astana)
Edozein moduz, Roglicen kolpea ez da espero zitekeena bezain handia izan, eta lasterketa oso irekita gelditu da. Bihar, 204 kilometroko etapa gorabeheratsua jokatuko da Lugo eta Ourense artean. Hirugarren mailako hiru mendate igo beharko dituzte, eta azken kilometroak %6,5eko pendiza izango du.
|
2020-11-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/189233/vwek-mutualitateen-esku-utzi-ditu-gaixotasun-arruntak.htm
|
Ekonomia
|
VWek mutualitateen esku utzi ditu gaixotasun arruntak
|
Absentismoaren aurkako plan bat onartu du Landabenen, UGTren eta CCOOren babesarekin.
|
VWek mutualitateen esku utzi ditu gaixotasun arruntak. Absentismoaren aurkako plan bat onartu du Landabenen, UGTren eta CCOOren babesarekin.
|
Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak aspaldiko helburu bat lortu du: bere langileen gaixotasun arrunten kontrola mutualitateen esku uztea. Landabengo fabrikan gehiengoa duten bi sindikatuen babesarekin egin du, UGTrenarekin (hamabi ordezkari) eta CCOOrenarekin (zortzi). Bien artean, ordezkaritzaren %68,9 dute.
Lanaren ondorioz sortutako gaixotasunak ez ezik, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, beste arrazoi batzuengatik sortutakoak ere mutualitateak kontrolatzea da absentismoa gutxitzeko planaren neurri nagusia. Enpresak salatu du neurri gabeko absentismoa dagoela Landabenen, eta egunero 350 langile ez direla lanera azaltzen. Haren datuen arabera, lanera ez doazenen tasa %4,3tik %7,9ra igo da 2012tik 2019ra.
Beste sindikatuek bezala, orain arte UGTk eta CCOOk argudiatu dute langileen zahartzea dela horietako asko gaixo edo minez egotearen arrazoi nagusia. Atzo iragarritako akordioan, ordea, «arazoak kausa asko dituela» diote sinatzaileek, eta urtero ehunekoetan puntu bat jaisteko helburua jarri diote beren buruari. Enpresak espero du gaixoen kontrol zorrotzagoa egingo dutela mutualitateek sistema publikoarekin alderatuz gero, gaur egungo egoera ez delako «logikoa».
Iragan abenduan bost eguneko lan uztea egin zuten VWeko langileek, mutualitateen esku hartze handiagoaren aurka. Absentismoaren eragile nagusietako bat «lan erritmo biziegia» zela ziurtatu zuten sindikatuek, eta langileek Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntegatik ez kotizatzeak kalteak eragingo zizkiola sistema publikoari.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189255/bidenen-eta-trumpen-arteko-lehia-uste-baino-estuagoa-da.htm
|
Gizartea
|
Bidenen eta Trumpen arteko lehia uste baino estuagoa da
|
Presidenteak ezustekoa eman du Floridan eta Ohion garaipena lortuta, eta, Bidenek Maine eta Arizona bereganatu baditu ere, estatu aldakor gehienetan aurretik doa presidentegai errepublikanoa.
|
Bidenen eta Trumpen arteko lehia uste baino estuagoa da. Presidenteak ezustekoa eman du Floridan eta Ohion garaipena lortuta, eta, Bidenek Maine eta Arizona bereganatu baditu ere, estatu aldakor gehienetan aurretik doa presidentegai errepublikanoa.
|
Duela lau urte Hillary Rodham Clinton zegoen egoeran dago orain Joe Biden. Inkesta ia guztiak demokraten alde bazeuden ere, orduek aurrera egin ahala, balantza Trumpen alde jarri zen. Gaurkoan ere, lekua hartuz joan da Donald Trump, uste baino lehia estuagoa da, eta dena dago irekita. Trumpek beharrezkoa zuen Florida, eta, estatu horretan aurretik jarri denetik, gauak luze joko duela erakutsi du. Lehia erabakita geratu den azken bi estatuetan, berriz,, Mainen eta Arizonan, Bidenen aldekoak izan dira, baina garaipena Trumpek dauka eskura, aurretik baitoa oraindik zintzilik geratzen diren zazpi estatuetatik seitan.
Trumpentzat ezinbestekotzat jotzen zuten Florida, eta, orokorrean, inkestek emandakoak baino emaitza hobeak lortu ditu estatu ia guztietan. Floridan ez ezik, Texasen ere garaipen handia lortu du —Kaliforniaren atzetik ordezkari gehien dituen estatua da—, bai eta Ohion ere. Hango hemezortzi ordezkariak ere Trumpenak dira, 2016ko garaipena berrituz. Ohio estatu txikia da, baina 1964tik han irabazten duenak eskuratu du presidentetza. Estatu aldakor gehienetan, berriz, irabazteko aukerarik ez du galdu. Presidenteak erakutsi du lehia ez duela galdu (erreparatu emaitzei zuzenean).
Pennsylvania, Wisconsin eta Michiganek dute giltza
Floridako eta Ohioko emaitzak eskuan, gainerako estatu aldakorretan dago giltza, batez ere Pennsylvanian, Wisconsinen eta Michiganen: litekeena da, gainera, ez jakitea nor izango den garaile Pennsylvanian zer gertatuko den argitu arte, eta hori egun batzuk barru izan daiteke. Izan ere, 350.000 herritarrek eman dute botoa aurrez, eta horietatik 75.000 soilik kontatuko dituzte gaur. Duela lau urte, Trumpek irabazi zuen, aurreikuspenen kontra, 44.000 botoren aldearekin. Pennsylvanian bezala, Wisconsinen eta Michiganen ere porrot egin zuen Rodham Clintonek duela lau urte, eta hark galdutako botoak berreskuratuko zituela uste zuen Bidenek, baina, itxuraz, maldan gora jarri zaizkio hiru estatu horiek.
Ipar Carolina eta Minnesota estatu aldakorrak ere interesgune bereziak dira. Ipar Carolinan eta Minnesotan, Trumpek hartu du aurrea, eta aukera asko dauzka irabazteko. Nevada demokrataren alde doa, baina estatu horretako konpromisarioen botoak baino gehiago beharko ditu Bidenek presidente izateko; Nevadan ez ezik, beste bi estatutan ere emaitza irauli eta irabazi egin beharko du.
Estatu horiez gainera, Texasen eta Georgian gertatutakoa ere gertutik aztertu beharrekoa da. Texas errepublikanoen lurraldea da, eta demokratek beren alde jarriko zen esperantza zuten, inkestak kontuan hartuta, baina Trumpen esku geratu da azkenean. Georgian, berriz, atzeratu egin dute kontaketa, hainbat arazo izan direlako posta bidez iritsitako botoekin.
Alaska, Nevada, Wisconsin, Michigan, Pennsylvania, Georgia eta Ipar Carolina estatuetako kontaketa falta da: 86 ordezkari banatzen dituzte horien guztien artean.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189257/puerto-ricon-aebetako-beste-estatu-bat-izatearen-alde-bozkatu-dute.htm
|
Mundua
|
Puerto Ricon AEBetako beste estatu bat izatearen alde bozkatu dute
|
Herritarren erdiek eman dute botoa, eta, lehen datuen arabera, irabazi arren, asko jaitsi da AEBetako 51. estatua bihurtzearen aldeko nahia.
|
Puerto Ricon AEBetako beste estatu bat izatearen alde bozkatu dute. Herritarren erdiek eman dute botoa, eta, lehen datuen arabera, irabazi arren, asko jaitsi da AEBetako 51. estatua bihurtzearen aldeko nahia.
|
AEBetako hauteskundeekin batera, Puerto Ricon erreferendum ez-lotesle bat egin dute AEBetako beste estatu bat bihurtu edo ez erabakitzeko. Botoen %86,26 zenbatuta, erdiek baino gehiagok bozkatu dute AEBetako 51. estatua bihurtzearen alde. Zehazki, %52,34k bozkatu dute baietz, eta %47,66k ezetz. Edonola ere, azpimarratu behar da parte hartzea %50,11koa izan dela.
1952tik Puerto Ricon egin duten seigarren galdeketa izan da. AEBen menpeko lurraldea da Puerto Rico. AEBetako Senatuan ordezkari bat dauka (ez du boto eskubiderik, ordea), eta hauteskunde hauetan, galdeketa egiteaz gain eta senataria aukeratzeaz gain, gobernadorea eta alkateak ere aukeratu dituzte. Puerto Ricoko herritarrek AEBetako pasaportea dute 1917tik, baina autonomia bat dute eta kirol selekzio propioak dituzte.
1967an, 1993an, 1998an, 2012an eta 2017an egin dituzte aurretik galdeketak AEBetako estatu bat bihurtzearen alde, baina Washingtonek ez ditu inoiz aintzat hartu. 2017koetan, boto emaileen %97 agertu ziren 51. estatua bihurtzearen alde.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189258/trump-prest-gaude-hauteskundeak-irabazteko.htm
|
Mundua
|
Trump: «Prest gaude hauteskundeak irabazteko»
|
AEBetako presidenteak garaipen handitzat jo ditu bozak, eta «hauteskundeak lapurtzen saiatzea»leporatu die demokratei. Joe Biden hautagai demokratak ere irabazteko «fedea» adierazi du.
|
Trump: «Prest gaude hauteskundeak irabazteko». AEBetako presidenteak garaipen handitzat jo ditu bozak, eta «hauteskundeak lapurtzen saiatzea»leporatu die demokratei. Joe Biden hautagai demokratak ere irabazteko «fedea» adierazi du.
|
Donald Trumpek Etxe Zurian agerraldia egin du, eta estatuz estatu errepasoa eginez irudikatu du haren ustez «garaipen handia» dena. Oraindik bere esku ez dauden hainbat estatu ere aipatu ditu, Pennsylvania kasurako, hauteskundeak errepublikanoek irabazi dituztela esateko:«Prest gaude bozak irabazteko. Bozak irabazi ditugu».
Pennsylvanian 600.000 botoren aldea dutela gogorarazi du, jarraitzaileen oihuen artean. «Ez dira gerturatu ere egiten. Ia ezinezkoa da horri buelta ematea. Michiganen ere irabazten ari gara. Florida, Ohio, Texas, Georgia eta Ipar Carolina ere gureak dira. Arizonan boto asko geratzen dira kontatzeko, eta, batzuek demokratek irabazi dutela esan duten arren, buelta eman diezaiokegu».
Errepublikanoen alde bozkatu duten herritarrei eskerrak eman dizkie, eta uste du «talde triste bat garaipena oztopatzen» ari dela, demokratei aipamena eginez. Izan ere, hauteslekuak itxi ostean aukera guztiak daude mahai gainean, eta tentsioa gorantz doa errepublikanoen eta demokraten artean, lehia estutuz doan neurrian. Trump eta Biden goizaldean hasi dira adierazpenak egiten, eta presidentearen lehen hitzak iruzurraren mamua zabaltzeko izan dira. Bigarren aldiz presidente izateko aukera handia duela uste du, «garaipen handia» izan dela, baina demokratak «hauteskundeak lapurtzen saiatzen» ari direla: «Abantaila handia dugu, baina haiek lapurtzen saiatzen ari dira. Inoiz ez diegu hori egiten utziko. Botoa ezin da eman hautetsontziak itxi ondoren».
Trumpek denbora darama aldez aurretik emandako botoetan iruzurra dagoela salatzen. Boto horiek hainbat estatutan hauteslekuak itxi ostean kontatzen ari dira, eta aukerak badaude boto horiei esker azken emaitza Bidenen aldera jartzeko. Twitterrek ohartarazpen bat egin dio Trumpen txioari, «hauteskundeen lapurreta» dagoela dioen mezua «potentzialki gezurrezkoa» delakoan.
Joe Bidenek, berriz, zuhurtziaz egin ditu adierazpenak; ez espero zuen lasaitasunarekin. Haren ustez, ez dago arrazoirik pentsatzeko ez dutela irabaziko, eta uste du goizegi dela esateko garaipena errepublikanoena edo demokratena dela. «Garaipena AEBetako herriarena da».
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189259/euskaratik-eta-ezagutzatik-hobetuz.htm
|
albisteak
|
Euskaratik eta ezagutzatik hobetuz
|
Elhuyarrek euskararen komunitateari ematen dionaren inguruan hausnartuko du Euskaraldian, besteak beste.
|
Euskaratik eta ezagutzatik hobetuz. Elhuyarrek euskararen komunitateari ematen dionaren inguruan hausnartuko du Euskaraldian, besteak beste.
|
Elhuyarrek 1972. urtean jarri zituen lehen zimenduak, zientzia eta euskara uztartzeko helburuarekin. 2002an hartu zuen fundazio izaera, eta, ordutik hona egin duen ibilbide oparoari esker, euskalgintzako erreferente bilakatu da. Euskara da Elhuyarren funtsezko lanabesa, euskaratik eta euskararentzat egiten baitu lan; egunerokoan euskara etxe barruko alor guztietan egon arren, Euskaraldiari parez pare irekiko dizkio ateak, eta ariketa berezi bat egiteko baliatuko dute: gogoeta egiteko abagunea izango dute langileek. Elhuyarreko langileek «naturalki» erabiltzen dute euskara egunerokoan. Hori dela eta, Jon Abril Elhuyarreko zuzendariak azaldu duenez, Euskaraldian ez dute aparteko aldaketarik egingo hizkuntza ohiturei dagokienez, baina testuinguruari ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatuko dira: «Testuingurua etxe barruan gogoeta egiteko aprobetxatuko dugu, eta euskararen komunitateari eskaintzen diogunaren inguruan aritzeko. Euskalgintzako erakunde bat gara, beti egin dugu euskara esparru berrietara eramateko ahalegina, eta horri buruz hausnartzeko eta hori partekatzeko erabiliko dugu batez ere Euskaraldia». Horregatik, barrura baino, kanpora begira zer lan egin dezaketen aztertuko dute. Horrez gain, Abrilek nabarmendu du beste erakunde batzuentzat eredu izan nahi dutela, eta agerian utzi nahi dutela euskaraz bizi eta lan egin daitekeela. Izan ere, funtsean, Elhuyar zientziatik eta euskararentzat lan egiteko sortu zuten, zientziaren alorrean euskara egon zedin. Baina, fundazioko zuzendariak azaldu duenez, urratsez urrats lortu dute «euskaratik eta ezagutzatik gizartea hobetzeko lan egitea», hau da, erakundeak gaur egun ez du lan egiten euskararentzat, euskaratik baizik: «Nolabait, ez dugu hizkuntzaren zerbitzura lan egiten: geurea dugu hizkuntza, geure baliabideak ditugu, eta horietatik eskaintzen ditugu gizartea hobetzeko tresnak eta zerbitzuak». Hiztegiak, aholkularitza, itzultzaileak, berdintasuna bermatzeko bideak, hizkuntza baliabideak… askotariko erremintak jartzen ditu fundazioak norbanakoen, enpresen eta erakundeen eskura, eta horiek kudeatzen ere irakasten die. Egun, gainera, adimen artifiziala eta big data hizkuntzan txertatzen ari dira, itzultzaile automatikoaren, ahots ezagutzailearen eta ahotsaren sintesiaren bidez, besteak beste. Ezagutza handituz Garaiak aldatzen ari dira, eta joera aldaketa bat nabaritu dute, bereziki, enpresetan, administrazioan eta erakundeetan: «Belaunaldi berriak sartu ahala, ezagutza ere handitzen doa, eta askotan erakunde barrutik ailegatzen zaizkigu eskariak». Horretarako, Abrilek uste du Euskaraldia bezalako egitasmoak funtsezkoak direla, eta aurten, esaterako, Euskal Herriko ehunka erakundetan hainbeste arigune aktibatuta bultzada bat emango diotela euskararen erabilerari: «Beharbada, orain arte euskaraz aritu ez diren lantokietan euskara sartuko da, eta horrek beste behar batzuk ikusaraztea dakar». Halaber, talde bakoitzaren errealitatea desberdina dela azaldu du, eta egoera bakoitzera egokitu behar izaten dutela lan egiteko: «Errealitatearen araberako plan pertsonalizatuak egiten ditugu. Hasteko, pentsatu behar dugu zein den inguru horretako egoera soziolinguistikoa, eta hortik abiatu». Haatik, abiapuntu desberdina izanda ere, helburu bera izan ohi dute, eta konpromiso batzuk sustatzen dituzte xede horietara heltzeko. Konpromisoa bai, baina euskara erabiltzea izan ohi da erronka sarri. Ildo horretatik, egun teknologiak eta mundu digitalak duten erabilera aintzat hartuz, Abrilek azaldu du herritarrek euren hizkuntza ere eremu digital horretan garatu nahi dutela, eta halako baliabideak eskura jarriz gero, erabilera nahiko handia izan ohi dela. Euskaraldiarekin egin du lotura: «Agian, belarriprest edo ahobizi batek zalantzak izan ditzake euskaraz idaztekoan, eta halako tresnek konfiantza gehiago izaten laguntzen dute; hori sustatzen segitu behar dugu». Horregatik, nabarmendu du beharrezkoa dela baliabide horiek eskura jartzea, eremu digitalean sendo aritzea eta erraz erabiltzeko moduko baliabideak sortzea. «Horretan ahalegintzen gara geu ere».
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189260/urrian-5500-langabe-gutxiago-hego-euskal-herrian.htm
|
Ekonomia
|
Urrian, 5.500 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian
|
Hezkuntzak bultzatuta, Gizarte Segurantzak ia 15.000 kotizatzaile berreskuratu ditu.
|
Urrian, 5.500 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian. Hezkuntzak bultzatuta, Gizarte Segurantzak ia 15.000 kotizatzaile berreskuratu ditu.
|
Harreman sozialak gutxitzeko hartutako neurriek artean ez dute eragin handirik izan Hego Euskal Herriko lan merkatuan. Urrian, 177.379 langabe zeuden erregistratuta enplegu bulegoetan, irailaren amaieran baino 5.524 gutxiago.
Datu positiboetan salbuespena Nafarroa da, han 763 langabe gehiago baitaude Nafar Lansareren zerrendetan. Lurralde horretan neurri zorrotzagoak ezarri dituzte, azken bi asteetan ostalaritza osorik itxita egon baita, etxera eramateko zerbitzuak emateko izan ezik.
Iaztik hona, ordea, asko handitu da langabezia Hego Euskal Herrian: 30.180 lagun gehiago daude lanik gabe.
Ohikoa den moduan, urria hilabete ona izan da Gizarte Segurantzaren afiliazioari erreparatuta. Irailetik urrira, afiliazioa 14.877 lagun handitu da. Edonola ere. iaz baino 22.233 lagun gutxiago daude lanean. Hazkunde horretan zeresan handia izan du hezkuntzak, urrian irakasle asko batzen direlako Gizarte Segurantzara, ikastetxeetan eta akademietan.
Sektore bakar batean egin dute behera kotizatzaileek: nekazaritzan (-1.384), mahats bilketa eta beste batzuk bukatu ondoren.
Nekazaritza da, hain zuzen ere, amaitu berri den hilean langabe gehiago batu dituen sektore bakarra (571).
Enplegu erregulazioak
Neurri murriztaileek oraindik enpleguari kalte egin ez diotela erakusten duen beste datu bat da aldi baterako enplegu erregulazioena. Irailaren amaieran 30.792 lagun zeuden egoera horretan, eta ia bost mila gutxiago ziren urriaren 31n, 25.955 hain zuzen ere.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189261/berrikuntzaren-euskal-agentzia-innobasque.htm
|
albisteak
|
Berrikuntzaren euskal agentzia, Innobasque
|
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Euskaraldiarekin bat egiten du, eta urtero aurrerapausoak egiten ari da euskararen erabilera sustatzeko.
|
Berrikuntzaren euskal agentzia, Innobasque. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Euskaraldiarekin bat egiten du, eta urtero aurrerapausoak egiten ari da euskararen erabilera sustatzeko.
|
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian euskararen erabilera bultzatzen ari dira. Zeregin horretan, urratsez urrats ari da azken urtotan, eta urrats horiek handiagoak izan dira 2016an Euskara Batzordea sortu zenetik. «Nahiz eta oraindik asko daukagun egiteko, emandako urratsek iaz Bidean maila eskuratzera eraman gaituzte. Bai Euskarari ziurtagiri honek entitatean hizkuntzaren egoera aztertu eta jarraipen bat egiteko aukera eman zigun: euskararen presentzia sustatzeko neurri zehatzak hartuz eta ekimen ezberdinak abian jarriz».
Aurten ezarritako helburuetako bat euskararen erabilera erakunde barruan sustatzea izan da. Lan unitate guztietan euskararen erabilera zehaztu da mintzagrama baten bidez. «Mintzagrama horiek aztertu eta banakako zein taldeko konpromisoak hartu ditugu. Guretzat, Euskaraldia 2020 , bere ariguneekin, helburu hori betetzera eraman gaitzakeen ekimena da, eta horregatik erabaki dugu entitate moduan aurten ere ekimen honetan parte hartzea».
2018. urtean, Innobasquek bere langileen parte hartzea sustatu zuen Euskaraldian eta, aurten, urrats bat gehiago eman du aurrera 3 hiru barne arigune identifikatuta. Aurtengo Euskaraldian, beraz, Innobasqueko langileek ez ezik, Innobasquek berak ere entitate moduan parte hartuko du euskararen erabileraren bidea lantzen jarraitzeko.
Berrikuntza proiektuak euskaraz
Izan ere, euskara eta euskalduntzea, Innobasqueren ardatz nagusi bat da. «Innobasquek apustu haundia egin du azken hiru urteotan eta horregatik, ezina ekinez egina izan da. Pausoz pauso eta prestakuntzarekin, hobetzen joango gara».
Euskaraz lan egitea, barrura begira, langileen artean, eta kanpora begira, beste enpresekin eta erakundeekin, Innobasquerentzat garrantzitsua da:. «Bai, noski. Berrikuntza proiektuak euskaraz ere garatu nahi ditugu Innobasquen, gure bazkide sarea osatzen duten enpresa eta erakundeek ere hala eskatzen digutelako. Euskararen berpizte prozesuak gure gizartean izan duen bideak asko dauka berrikuntza sozialetik gainera: elkarlanean egin den bidea izan da, parte hartzetik eta herri antolaketatik».
Behetik gorako berrikuntza prozesua izan da. «Baina erakundeek ere asmatu dute lan hori ongarritzen, loratzeko baldintzak sortzen. Zeharkako prozesua da: eremu ezberdinak jorratzen dituena, adin tarte edo jatorri ezberdinetako pertsonak biltzen dituena… Eta guk ere gure alea jarri nahi dugu lan kolektibo honetan».
Horrela, bide horretan, Innobasquen aurrerapausoak ematen ari dira, eta aurrepauso gehiago ematen jarraituko dute. «Euskara plana zehaztea, eta bereziki, Euskara Batzordearen eraketa mugarri izan dira gure kasuan. Alde batetik, gure abiapuntua zein den ondo aztertzeko aukera eman digu euskara planak: euskararen ezagutza lantaldean, gure arteko hizkuntz ohiturak, euskaraz ditugun harremanak (kanpokoak zein barnekoak) ikustaraztea…».
Bestetik, Euskara batzordea prozesu hori modu parte hartzaile eta zabalean egiteko motorra izan da. «Unitate ezberdinetako lankideek osatzen dute Euskara Batzordea eta berehala ikusi genuen Innobasquen bagenituela euskaraz lan egiteko espazioak eta lan taldeak. Horiekin hasi eta hedatzen joan gara, bereziki euskarak gure lanari egiten dion ekarpena nabarmenduz eta bidearekin gozatuz».
Bide horretan, prestakuntza garrantzitsua izan da, «giltzarria»: euskara eskolak, formazio saioak euskaraz, euskararen ezagutza teknikoa indartzeko ekintzak… Eta hainbat ekinbidetan parte hartzea ere bai:«Korrikarekin bat egin genuen, adibidez. Euskarak duen alde gozagarria ere bada».
Bazkideekin ere, euskara bultzatzeko ahaleginetan ari dira: «Kanpora begira ere, gure bazkideekin elkarlanean saiatzen ari gara euskara indartzen: harrera, materialgintza… Azken hau izan daiteke eskuartean daukan erronka nagusiena».
Innobasqueko kideak eta langileak euskararen erabilera bultzatzearen aldeko apustuarekin bat datoz erabat. «Oso harrera ona izan du lantaldean euskara sustatzeko prozesuak, euskara maila edozein izanda ere. Norbanako zein taldeko konpromisoak landu ditugu, bakoitzak neurri eta modu ezberdinean: euskaraz elkar agurtu, lan bilerak euskaraz egin… beti ere gure hizkuntz ohiturak aldatu eta euskararen presentzia indartzeko. Euskaraldiak bide honetan jarraitzeko aukera eskainiko digu: ahoak bizi eta belarriak prest ditugu!».
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.innobasque.eus
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189262/hitzarmen-bat-euskaraldiarekin.htm
|
albisteak
|
Hitzarmen bat euskaraldiarekin
|
Eroskik eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskararen garapena eta normalizazioa sustatzeko.
|
Hitzarmen bat euskaraldiarekin. Eroskik eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskararen garapena eta normalizazioa sustatzeko.
|
Erosketak ere euskaraz egitea. Supermerkatura joan, eta produktuen etiketak euskaraz irakurri ahal izatea. Baita zintzilik egoten diren kartelak ere, eskaintzen berri emanez. Eroskik hori guztia euskaraz egiteko aukera ematen die bezeroei: konpromiso sendoa eta iraunkorra du euskararekin, eta euskararen ezagutza eta hedapena sustatzen ditu. Izan ere, orain arteko ibilbidea aintzat hartuz, aitzindaria izan da bere markako produktuei euskarazko etiketa jartzen, eta, gaur egun ere, banaketa arloko enpresetan hori egiten duen bakarra da.
Eroski Taldea ezin definitu daiteke «kooperatibismo» kontzeptua erabili gabe; hori baita Eroski: elkarlanaren eta lankidetzaren fruitu. Ildo horretatik jarraitu nahi izan du orain ere, eta bere aletxoa jarri nahi izan du Euskaraldian. Izan ere, Eroskik eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera sustatzea xede duen egitasmo horri laguntzeko, Elorrion (Bizkaia), urriaren 19an. Sinatu berri duten hitzarmen horren bitartez, Eroskik Euskaraldiarekin duen konpromisoa berritu du, eta babesa erakutsi dio azaroaren 20tik abenduaren 4ra martxan jarriko den ariketa sozial horri. Modu horretan, euskararen garapenean eta normalizazioan aurrera egiteko urrats bat egin du Eroskik.
Euskaraldiarekin duen konpromiso hori bi egitasmoren bidez islatuko du Eroskik, besteak beste: batetik, Euskadi eta Nafarroako Eroski dendek Euskaraldiko banderak jarriko dituzte eskuragarri. Horrela, Euskaraldia egitasmoaren antolatzaileek herritarrak ariketa sozialean parte hartzera bultzatu nahi dituzte, «kaleak, balkoiak eta erakusleihoak hizkuntza atxikipenaren sinbolo horrekin janztera», Euskaltzaleen Topaguneko presidente Kike Amonarrizek adierazi duenez. Horrez gain, Amonarrizek egungo egoera korapilatsuari egin dio erreferentzia, eta nabarmendu du inoiz baino beharrezkoagoa dela euskarari oihartzuna ematea: «Bigarren Euskaraldi hau oso testuinguru zailean iritsi da; izan ere, COVID-19ak eragin garrantzitsua izan du gizartean eta gure harremanetan. Hori dela eta, inoiz baino garrantzitsuagoa da kalean euskarari presentzia ematea, herriz herri hizkuntzarekiko atxikipena ikusaraztea». Bandera horien salmentarekin lortutako dirua Euskaraldiaren antolatzaileentzat izango da.
‘Ariguneak’ eroskin Bestalde, aurtengo Euskaraldia berritasun batekin heldu da: partaidetza indibidualaz gain, euskara taldeka sustatzea proposatu du. Taldekako ariketa hori arigune deiturikoen bidez gauzatuko da, eta euskaraz aritzeko antolatutako guneak edo taldeak izango dira, hala nola enpresetan, elkarteetan, erakundeetan… Eroskik aukera hori eman nahi izan die langileei, eta, horretarako, gune horietako batzuk egokitu ditu bere egoitzetan, bazkide langileek beren borondatez egitasmoaren bat egiteko aukera izan dezaten, euren hizkuntza ohiturak aldatzen saiatuz. Eroskik hasiera-hasieratik erakutsi du euskararekiko duen konpromisoa, eta oraingoan Euskaraldiari bultzada bat ematen lagunduko duen arren, baditu bestelako proiektu eta planak ere, Euskara Plana esaterako. Hala azaldu, argi eta garbi, du Harreman Instituzionaleko eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Josean Yelak: «Eroskin konpromiso sendoa eta iraunkorra dugu euskararen hedapenarekin. Sortze agirian bertan jasota dator euskararen koofizialtasuna, eta halaxe sustatzen dugu arlo guztietan bai langileok eta bai kontsumitzaileok. Era berean, zenbait egitasmo gauzatzen ditugu euskararen normalizazioaren alde gure bezeroekin, langileekin eta hornitzaileekin dugun harremanean». Eroskiko dendetako bezeroek, beraz, orain arte bezala erosketak euskaraz egiteko aukera izateaz gain, Euskaraldiko banderak eskuratzeko aukera izango duten beren ohiko saltokietan, eta, horrela, etxeko balkoian zintzilik jarri eta kalean ere euskarak presentzia handiagoa izaten lagunduko dute. Eroskiko langileek, bestalde, euren hizkuntza ohiturak aldatzen hasteko aukera izango dute, lantokitik hasita.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189263/literaktum-jaialdia-atzeratu-egin-dute.htm
|
Kultura
|
Literaktum jaialdia atzeratu egin dute
|
Donostia Kulturak literatur jaialdia atzeratzea erabaki du, pandemiari aurre egiteko hartu diren azken neurriak direla medio.
|
Literaktum jaialdia atzeratu egin dute. Donostia Kulturak literatur jaialdia atzeratzea erabaki du, pandemiari aurre egiteko hartu diren azken neurriak direla medio.
|
Bi egun barru zen hastekoa aurtengo Literaktum jaialdia, ostiralean, hilaren 21era bitarte. Baina COVID-19aren ondorioz erakunde publikoak hartzen ari diren neurriek berriz ipini dituzte ezbaian kultur programazioak, eta, hala, Donostia Kulturak erabaki du hiriko literatur topaketarik nabarmenena ere oraingoz bertan behera uztea. "2021ean bueltatzeko asmo sendoa" iragarri dute arduradunek erabakiaren berri emateko oharrean.
Lehendik iragarritako bi erakusketari eta haurrentzako zenbait ekitaldiri eustea erabaki du, hala ere, antolakuntzak. Barkamena eskatu du jaialdia hasi baino bi egun lehenago hartutako erabakiak sor ditzakeen eragozpenengatik, eta datozen urteetan egitasmoa "indartzeko asmoa" berretsi du.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189264/1765-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
1.765 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
|
Bezperan baino kasu gehiago erregistratu dituzte Hegoaldean egindako zenbaketetan. Egindako testen %9k eman dute positibo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ugaritu egin dira kasuak; Nafarroan, berriz, ia ehun gutxiago zenbatu dituzte. Joan den igandera arte, 106 pertsona hil dira astebetean Hegoaldean.
|
1.765 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Bezperan baino kasu gehiago erregistratu dituzte Hegoaldean egindako zenbaketetan. Egindako testen %9k eman dute positibo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ugaritu egin dira kasuak; Nafarroan, berriz, ia ehun gutxiago zenbatu dituzte. Joan den igandera arte, 106 pertsona hil dira astebetean Hegoaldean.
|
Birusa atzemateko PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, Osasunbideak eta Osakidetzak 19.418 proba egin zituzten atzo, eta 1.765 koronabirus kasu detektatu dituzte horietan, joan den egunean baino 216 gehiago, alegia. Hala eta guztiz ere, aipatzekoa da nabarmen igo dela egun bakarrean egindako test kopurua, eta, hori horrela, proportzioan, aldea ez da handia izan egun batetik bestera. Zehazki, atzo egindako proben %9,1ek eman dute positibo. Bezperan, berriz, %9,3k. Aipatzekoa da kasuek Nafarroan izandako beherakada.
Birusaren ondorioz izandako heriotzei dagokienez, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, guztira 106 hil dira astebetean COVID-19agatik. Nafarroakoak dira horietatik 47, eta gainerakoak, hau da, 59, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan hil dira.
Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, azken egunetan hamar lagun zendu dira birusarengatik foru erkidegoan. Atzo hil ziren horietatik bost. Halaber, Bizkaiko Aldundiak emandako datuen arabera, koronabirusarekin eri ziren hiru egoiliar hil dira Bizkaiko zahar etxeetan.
Positiboen azken datuak lurraldeka aztertuta, Gipuzkoan atzeman dira positibo gehien atzo egindako probetan. Zehazki, 630 zenbatu dituzte, joan den egunean baino 140 gehiago. Bizkaia du atzetik: lurralde horretan, 623 kasu atzeman dituzte, aurreko egunean baino 117 gehiago. Nafarroan 340 izan dira, joan den egunean baino 89 gutxiago, eta Araban, berriz, 163 zenbatu dituzte asteartean egindako probetan, bezperan baino 50 gehiago.
Nafarroan baizik ez da jaitsi egun bakarrean erregistratutako kasu kopurua. Hain zuzen ere, beheranzko joerari eutsi dio kutsatuen kurbak, bigarren egunez. Zehazki, birusa atzemateko PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, Osasunbideak 3.807 proba egin zituen atzo, eta 340 kasu detektatu dituzte. Egindako testen %8,9k eman dute positibo. Bezperan, berriz, 429 kasu atzeman zituzten Nafarroan, ia ehun gehiago, eta egindako proba guztien %11k baino gehiagok eman zuten positibo.
Nafarroan, izatez, egun bakarrean atzemandako kasu kopuruari dagokionez, urriaren 8az geroztik erregistratu den daturik hoberena da atzokoa. Gainera, azken bi asteetan, Nafarroak egunero gainditu du 400 kasuen langa; orain arte.
Egunetik egunera aldaketak izaten dira, baina, intzidentzia tasei dagokienez, Nafarroak du oraindik ere tasarik handiena Hegoaldean. Lurralde horretan, 100.000 biztanleko 1.103 positibo izan dira hamalau egunean. Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeetan, tasak ez du gainditzen mila positiboren langa; hala eta guztiz ere, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, hiruretan hazi da tasa azken egunean. Gipuzkoan 973koa da; Bizkaian, berriz, 632koa; eta Araban, 493koa.
Hegoaldeko ospitaleak
Azken asteetako kutsatzeek eragin nabarmena izan dute ospitaleetan. Atzo, guztira 114 lagun erietxeratu zituzten koronabirusarengatik Hegoaldean. Oraintxe bertan, COVID-19arekin eri diren 866 lagun daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 50 gutxiago. Horietatik 167 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude; bezperako kopuru bera.
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189265/euskarekiko-konpromisoa.htm
|
albisteak
|
Euskarekiko konpromisoa
|
LAB sindikatuak sorreratik izan du euskararekiko konpromisoa. Eragile sozio-sindikal moduan bere burua definitu duen unetik, jendarteko mugimenduekin batera eragile izaera bereganatu du, eta euskalgintzan ere bere aletxoa jartzen aritu da hasieratik.
|
Euskarekiko konpromisoa. LAB sindikatuak sorreratik izan du euskararekiko konpromisoa. Eragile sozio-sindikal moduan bere burua definitu duen unetik, jendarteko mugimenduekin batera eragile izaera bereganatu du, eta euskalgintzan ere bere aletxoa jartzen aritu da hasieratik.
|
Euskararekiko konpromisoa izan du LAB sindikatuak bere ibilbide osoan, eta euskalduntzearen alde lan handia egin du eta egiten ari da.
Aipatzekoa da LAB sindikatuak, oro har, euskalgintzak bere garaian izan dituen teorizazio eta eskaerei erantzun izan diela, garaian-garaian bere egituretan egokitzapenak eginez, betiere euskararekiko konpromisoa berretsiz.
Horrela, 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran, euskararen ezagutzan indarra jarrita zegoenean, LAB sindikatuak erabaki trinkoa hartu zuen bere zuzendaritza organoetako kideak euskalduntzeko, eta ikastaro trinkoak eskaini zituen beharrizana zuten kideentzat.
Lizartzako barnetegiak dituzte gogoan LAB sindikatuko kide askok; besteak beste, ikastaro horietan euskaldundu zen Rafa Diez Usabiaga idazkari nagusia izandakoa ere.
1980ko hamarkada horren bukaera aldera, eta 1990eko hamarkadaren lehen erdian, Kataluniatik zetozen hizkuntzaren inguruko hainbat joerari jarraikiz, Euskal Herrian ere erabileraren auzia nagusitzen hasi zen, eta LABek ere horri erantzuteko beharra ikusi zuen. Horrela, 1999ko Biltzar Nagusian, euskalduntze prozesuarekin jarraitu eta sindikatuarentzako lehen plan egituratua martxan jartzea adostu zuen, gerora mota honetako erakundeetan aitzindari izango zena.
Hasieratik argi zegoen eta egun mantentzen den ideia da euskalduntze prozesu kolektiboek funtzionatzen dutela baldin eta borondatea badago eta horretarako baliabideak ezartzen badira, eta LABek modu horretan egin izan du.
Horrela, Euslab egitasmoa, hots, euskararen normalizaziorako lehen egitasmo estrategikoa aurkeztu zen, 2000.urtean.
Sindikatuak, bere lehen planean, bi plano banatu zituen hasieratik, argi baitzuen sindikatuak berak erakunde gisa egin beharreko aldaketaren norantza, baina baita eragile soziopolitiko gisa zegokion ardura ere. Sineus barne euskalduntzerako plana eta Laneus lan munduaren euskalduntzean eragiteko osatu zituen. Horretarako, lehen euskara idazkaria izendatu eta euskara idazkaritza martxan jarri ziren nazio organoen egituren barruan.
Sineus
Sineus barne euskalduntzerako planaren helburua da LABen berariazko hizkuntza euskara izatea eta, ondorioz, organizazioaren kulturan eta funtzionamenduan euskara errealki eguneroko lan eta bizitza tresna izatea lortzea.
Planak sindikatuaren hizkuntza politika definitzen du, eta barne euskalduntzearen sistematizazioa ekarri du. Hor kokatu ziren nazio organo guztiek euskara hutsez funtzionatzen hasteko erabakiak, euskararen neurtzaileen figurak, kideak euskalduntzeko Trebalan programa (beharrizana zuen orori euskalduntze prestakuntza doan eskaintz), Bai Euskarari ziurtagiriarekin konpromisoa (Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria lortzea) eta beste zenbait ekinbide.
Hizkuntza eraldaketa organizazioetan tesi bat aurkeztu zuen Iñaki Markok, LABek euskalduntzean 1998tik 2008ra egindako bidea ikertuz, eta horrekin gero hainbat ondorio atera izan dira.
Laneus
Laneus planaren helburua da LABek, bere ekintza sindikalaren bidez, lan munduan euskararen normalizazioaren aldeko eragile eraginkorra izatea lortzea, enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko.
Laneus planaren barruan aurkeztu zen 2014an lan mundua euskalduntzeko prozesu parte hartzailea, zabalpen eta oihartzun handia izan zuena. Proposamen horrek, gainerako sindikatuekin batera, garapen nabarmena izan du Urola Kosta eta beste eskualde batzuetan. Bertan, oso ondo jasota dator zein den lan mundua euskalduntzeko langileak ahaldundu eta LABek egiten duen eskaintza.
Horrez gain, aipagarria da LAB sindikatua beti herrigintzarekin elkarlanean aritu izan dela, euskaduntzeare arloan, eta harreman iraunkorra eta estua duela, besteak beste, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin, AEKrekin eta halako beste erakunde batzuekin.
Lorpenak
Negoziazio kolektiboetan euskarari buruz jaso beharreko puntuak eta hitzarmenetan borrokatu beharrekoak ere zehaztu ditu LAB sindikatuak, garaian garaikoari egokituta, eta badira zenbait dokumentu 2000. urtean hasi eta gaur egun arte neurrien zerrenda osoa daukatenak.
Gaur egun, sindikatuko kideen %100 euskaldunak dira, eta berrehundik gora langile dira, guztira. Euskaraz lan egiteko gai dira langile guztiak.
Egun, sindikatuko funtzionamenduan ia %100 euskaraz baino ez da egiten, edo nagusiki euskaraz, eremu bakoitzak askotan baldintzatzen duen arren.
Euskalduntzearen arloan, LAB sindikatua aurrera egiten ari da, urratsez urrats. «Jauziak nabariak dira, eta gure itzultzaile programa zuzentzaile programa izateko saltoa eman nahian gabiltza. Horrela, sortzen den oro euskaraz sor dadin eta beharrizana dagoen kasuetan zuzendu, eta ez hainbeste itzuli».
Halaber, enpresetan euskara planak martxan jartzen ari dira. «Delegatuen ekimenez, zenbait enpresatan euskara plana martxan jarri da, eta langileen euskalduntzean urratsak egin dituzte euskara ikasteko eskaintza eginez».
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.lab.eus.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189266/eva-ferreira-soilik-aurkeztu-da-ehuko-errektore-izateko.htm
|
Gizartea
|
Eva Ferreira soilik aurkeztu da EHUko errektore izateko
|
Azken urteetako errektoreen ildokoa da Ferreira. Azaroaren 26an egingo dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko hauteskundeak.
|
Eva Ferreira soilik aurkeztu da EHUko errektore izateko. Azken urteetako errektoreen ildokoa da Ferreira. Azaroaren 26an egingo dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko hauteskundeak.
|
Itxi berri da EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateko hautagaitzak aurkezteko epea, eta, BERRIAk jakin duenez, Eva Ferreira (Barakaldo, Bizkaia, 1963) izango da errektoregai bakarra. Azaroaren 26an izango dira hauteskundeak, eta datorren astelehenean hasiko da kanpaina.
Ferreira azken urteetako errektoreen ildokoa da, eta lantalde horietan ere aritu izan da: 2004-2008 artean, Juan Ignacio Perez Iglesias errektore zela, Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreorde izan zen Ferreira, eta, ondoren, Iñaki Goirizelaiaren agintaldian, idazkari nagusia. Azken urteetan Unibasq erakundeko zuzendaria izan da, EAEko unibertsitateetako kalitate agentziako zuzendaria, baina joan den urrian utzi zuen postua.
Okerrik ezean, abenduaren 4an izendatuko dute Ferreira EHUko errektore. Ekonomia Aplikatuko katedraduna da EHUn, eta, besteak beste, ikergai ditu genero arrakala eta emakumeen kristalezko sabaia. Ingelesez eta gaztelaniaz garatu du ikerketa ibilbidea, eta azken urteetan ikasi du euskara. EHUren idazkari nagusia, berriz, Aitor Zurimendi izango da. Merkataritza Zuzenbideko katedraduna da Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Arabako Campuseko errektoreorde izateko hautagaia Manoli Igartua Farmazia eta Farmazia Teknologiako Katedraduna da; Bizkaiko Campuseko errektoreorde izateko hautagaia Gorka Moreno Soziologiako doktorea eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendari ohia da (2011-2019); eta Gipuzkoako campuseko errektoreorde kargua Agustin Erkizia Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktoreak hartuko du.
Ferreirak urriaren 16an aurkeztu zuen lantaldea, Bilbon. Nabarmendu zuenez, EHU «plurala» da, eta horrelakoa izango da bere lantaldea ere: Hiru campusetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) katedradunak, doktoreak, irakasleak edo, besteak beste, ikerlariak daude hamahiru pertsonaz osatutako taldean: zazpi gizonezko eta sei emakumezko. «Zientzia hutsetako jendea dago, baita humanitateetakoa ere. Eskarmentu handia dutenak, gazteagoak... Pixka bat denetik; hain zuzen, hori gara unibertsitate honetan», adierazi zuen Ferreirak.
Beste hautagairik gabe
Ez da izango EHUko hauteskundeetan hautagai bakarra dagoen lehen aldia, hori izan baita azken bi hauteskundeetako egoera ere. Gaur egun errektore Nekane Balluerka bakarrik aurkeztu zen, baita Iñaki Goirizelaia. Izan ere, ezker abertzalearen inguruko sektoreak ez du hautagairik aurkeztu 2004az geroztik, eta, areago, Balluerkaren aldeko botoa eskatu zuten sektore horretako kide batzuek azken bozetan. CCOOren bueltako sektorekoak azken aldiz 2008ko hauteskundeetara aurkeztu ziren, eta geroztik ez dute lortu lista osatzea. Gogoan izatekoa da zer gertatu zen 2008an, Perez Iglesias hautagai bakar zela: galdu egin zituen bozak, aurkako botoak gehiago izan zirelako aldekoak baino. Zerrenda hartako kide zen Ferreira, hain justu. Arautegia aldatu egin zuten, eta hautagai bakarra denean ezin da aurkako botorik eman: aldekoa edo zuria. Berez, aski da baliozko botoen herenak lortuta. Nekane Balluerkak bi heren lortu zituen.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189267/sagarduik-esan-du-laquogero-eta-aukera-gutxiagoraquo-daudela-konfinamendua-saihesteko.htm
|
Gizartea
|
Sagarduik esan du «gero eta aukera gutxiago» daudela konfinamendua saihesteko
|
Osasun sailburuak adierazi duenez, konfinamendua ezar ez dadin, premiazkoa da jadanik ezarrita dauden mugak betetzea. Hala ere, ez du guztiz baztertu konfinamenduaren aukera. Azaldu du «tentsioa» dagoela Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ospitaleetan, baina argitu du Osakidetza gai dela herritarrentzako arreta bermatzeko. Elkartasunez jokatzea galdegin die herritarrei.
|
Sagarduik esan du «gero eta aukera gutxiago» daudela konfinamendua saihesteko. Osasun sailburuak adierazi duenez, konfinamendua ezar ez dadin, premiazkoa da jadanik ezarrita dauden mugak betetzea. Hala ere, ez du guztiz baztertu konfinamenduaren aukera. Azaldu du «tentsioa» dagoela Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ospitaleetan, baina argitu du Osakidetza gai dela herritarrentzako arreta bermatzeko. Elkartasunez jokatzea galdegin die herritarrei.
|
Gero eta zailagoa dirudi konfinamenduaren saihesteak, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren esanetan. Hala eta guztiz ere, sailburuak nabarmendu du badirela aukera gehiago neurri horri ezarri behar aurretik, eta, horretarako, indarrean diren neurriak betetzeko eskatu die herritarrei. Sailburuak adierazi du birusaren transmisioa «azkar» ari dela hazten, eta onartu du horrek isla zuzena duela ZIUetako okupazioan ere.
Hain zuzen ere, Sagarduik esan du «tentsioa» dagoela ospitaleetan, baina azpimarratu du herritarrentzako arreta bermatua dagoela oraindik ere. Dena dela, onartu du egoera larria dela oraintxe bertan: «Bizi Berri planaren arabera izan ditzakegun ZIU oheen aurreikuspenen bigarren estadioan gaude oraindik. 3. estadiotik hurbil gaude, eta, ziurrenik, goranzko joerari eutsiko dio ZIU behar duten pertsonen kopuruak», adierazi du Sagarduik. Halaber, esan du, birusaren intzidentzia tasa handia dela-eta, ospitale batzuk estuago daudela, baina argitu du ez dela jarduerarik gelditu bertan behera.
Sailburuaren arabera, oraindik ere luze itxaron beharko da txertoa ailegatu arte, eta, hori horrela, esan du gizarteak ezinbestean ikasi beharko duela «birusarekin bizitzen». Elkartasunez eta seriotasunez jokatzea galdegin die herritarrei. «Ez naiz nekatuko hau errepikatzeaz: denek egin ditzakegu ekarpenak birusaren hedapena gelditzeko».
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189268/herdoilaren-gerrikoa-erabakigarri.htm
|
Mundua
|
Herdoilaren Gerrikoa, erabakigarri
|
Aurtengo presidentetza Michigan, Wisconsin eta Pennsylvania estatuetan erabakiko da, duela lau urte gertatu bezala. Botoen zenbaketak luze iraungo du; egunak, baita asteak ere agian.
|
Herdoilaren Gerrikoa, erabakigarri. Aurtengo presidentetza Michigan, Wisconsin eta Pennsylvania estatuetan erabakiko da, duela lau urte gertatu bezala. Botoen zenbaketak luze iraungo du; egunak, baita asteak ere agian.
|
Aurtengo bozetako kuriositate bat: Donald Trumpek Herdoilaren Gerrikoko estatuei esker irabazi zuen 2016an, boto gutxiko tartearekin, eta aurten litekeena da Herdoilaren Gerrikoko estatuetako emaitzengatik galtzea, boto gutxiko tarteagatik. Georgiako (16 konpromisario) eta Ipar Carolinako (15) emaitzak edozein direla ere, aurtengo presidentetza Michiganen (16), Wisconsinen (10) eta Pennsylvanian (20) erabakiko da. Hortaz, orduak eta egunak falta dira behin betiko emaitzak jakiteko, posta bidezko botoaren ondorioz.
Aurreikusitako eta Trumpek berak elikatutako egoera bat daukate, aurrez aurre, AEBek: hauteskundeen emaitzak estuak izango dira, pare bat estaturen menpe egongo dira eta posta bidezko botoak erabakigarriak izango dira. Horrek azaltzen du hautagai errepublikanoak asmoa duela azken boto horien zenbaketa gelditzeko; demokratek bozak «lapurtuko» dizkiotela ere adierazi du.
Joe Bidenek lortuko balitu boto gehien Wisconsinen, eta Nevadan (6) irabaziko balu, Michiganen garaile izatea nahikoa luke bozak irabazteko; betiere, hautagai errepublikanoak Georgia, Ipar Carolina eta Pennsylvania lortuko balitu. Egoera horrek emaitza estua utziko luke, eta, beraz, helegiteetarako aukera. Trumpen alderdiak jada aurkeztu ditu horietako batzuk Pennsylvanian, eta gaur bertan dira aztertzekoak; Nevadan zenbaketa gelditu dute, eta bihar ekingo diote berriz.
Hautagai demokratak hainbat aukera ditu presidentetzara iristeko, baina, testuinguru guztietan, batez ere Pennsylvania izango da, berriz ere, behin betiko emaitzak baldintzatuko dituena. 2016. urtean, 266.000 herritarrek bozkatu zuten posta bidez, eta, aurten, hiru milioi ingurura igo da kopurua; legearen arabera, horiek aztertu, prozesatu eta zenbatu egin behar dituzte atzodanik hasi eta gehienez etzi arte. Halere, zenbaketa gaur hastea erabaki dute. Horiekin batera, Michiganen eta Wisconsinen ere hauteskunde egunera arte itxaron dute posta bidezkoak zenbatzen hasteko.
Beste estatu batzuetan, gainera, posta bidezko botoak jasotzeke dituzte; esaterako, Nevadan, datorren asteartean jasoko dituzte, eta, Ipar Carolinan, datorren asteko ostegunean eskuratuko dituzte hauteskunde egunean bidalitako botoak. Georgian, bozen aurretik botoak prozesatzeko aukera dute, baina horien zenbaketa soilik hautetsontziak ixtean abia dezakete; Wisconsinen, aldiz, ezin zituzten botoak prozesatu eta zenbatu hauteskunde egunaren aurretik.
Ohion, gainera, azaroaren 13ra arteko epea dute boto horiek jasotzeko. Halere, Kathy Boockvar Pennsylvaniako agintariak aurreikusi du boto guztiak «egun batzuetako epean» edo «[bozen osteko] astebururako» zenbatuko dituztela; ikusteko dago hori beteko duten, hainbat estatutako agintariek adierazi baitute zenbaketa atzeratzen ari direla.
Egutegiaren menpe
Printzipioz, AEBetako presidentetzarako hauteskundeetako botoen zenbaketek abendu hasierarako amaitu behar dute. Hauek dira datozen aste eta hilabeteko ekinbide garrantzitsuenak:
Abenduaren 8a: Estatuek konpromisarioen izen-abizenak jakinarazi behar dituzte. Hortaz, emaitza guztiak egun horretarako beharko dituzte; halakorik gertatuko ez balitz, estatuetako parlamentuek horiek izendatzeko aukera izango lukete. Egun horretan egokitu daitekeen egoeraren arabera, Trumpek auzitara jo lezake; lehenago ere bai, batez ere Gorenera.
Abenduaren 14a: Konpromisarioak elkartu egingo dira, AEBetako presidentea eta presidenteordea bozkatzeko.
2021eko urtarrilaren 6a: Kongresuak konpromisarioen botoak zenbatuko ditu.
2021eko urtarrilaren 20a: Boto gehien lortu duen hautagaiak AEBetako presidente kargua hartuko du.
Aurtengo emaitzek 2000. urtean gertaturikoa oroitarazten dute. Mende hasierako bozetan, George W. Bush errepublikanoa eta Albert Arnold Gore demokrata izan ziren aurrez aurre, eta, azkenean, Auzitegi Gorenak jakinarazi behar izan zuen garailea.
Arrazoia zera izan zen: Floridan, egun hartan erabakigarri bilakatu zen estatuan, bi hautagaien arteko tartea oso txikia izan zen, eta 45.000 boto berriz zenbatzeko agindua eman zuen Floridako auzitegi batek. Bushen taldeak helegitea jarri zion erabaki horri, eta AEBetako Auzitegi Gorenak Floridako epailearen erabakia blokeatu zuen. Hala, errepublikanoak irabazi zuen estatu horretan, eta, hortaz, presidente aukeratu zuten. Gorek erabakia onartu zuen.
Urte hartan, 2016an bezala, demokratek jaso zuten boto gehien, baina ez zuten presidentetza lortu. Ikusteko dago aurten Trumpek nola erreakzionatuko lukeen berriz ere halako egoera bat gertatuko balitz.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189269/noiz-jakingo-da-nor-den-presidentea.htm
|
Mundua
|
Noiz jakingo da nor den presidentea?
|
Pennsylvanian, adibidez, ostiralera arte luzatu daiteke boto zenbaketa. Aurten, gainera, posta bidezko botoak zenbatzea sekula baino garrantzitsuagoa izango da, eta hori da demokraten itxaropen nagusia. Trumpek jada esan du bozak irabazi dituela, eta hori estrategia baten parte dela egotzi diote demokratek.
|
Noiz jakingo da nor den presidentea?. Pennsylvanian, adibidez, ostiralera arte luzatu daiteke boto zenbaketa. Aurten, gainera, posta bidezko botoak zenbatzea sekula baino garrantzitsuagoa izango da, eta hori da demokraten itxaropen nagusia. Trumpek jada esan du bozak irabazi dituela, eta hori estrategia baten parte dela egotzi diote demokratek.
|
Amaitu da bozkatzeko epea. Itxaron egin beharko da, ordea, datozen lau urteetan AEBetako presidentea nor izango den jakiteko. Botoen zenbaketaren lehen orduetan garaipena Donald Trump hautagai errepublikanoarentzat izango zela zirudien, eta hark ere esan du bozak irabazi dituela. Haren jokabidea, ordea, gogor kritikatu dute demokratek, oraindik zenbaketa amaitzeko asko falta zenean egin baititu adierazpen horiek Trumpek.
Izan ere, aurten bada aurreko urteetan baino garrantzi handiagoa izango duen aldagai bat: posta bidezko botoa. 100 milioi estatubatuar baino gehiagok bozkatu dute modu horretan —2016an, orotara, 139 milioi lagunek bozkatu zuten—, eta hainbat estatutan zenbatzen dituzten azkenekoak dira posta bidezko botoak. Horregatik uste dute demokratek Biden izan daitekeela garaile oraindik ere: posta bidezko botoa nagusiki demokraten aldekoa izaten delako.
Hainbat egun atzera daitezke azken emaitzak estatu gako batzuetan; bederatzi falta dira emaitzak emateko. Pennsylvanian, adibidez, botoen laurdena falta da zenbatzeko; han 20 eserleku banatze dira, eta Trumpek 12 puntu ateratzen dizkio Bideni momentuz. Georgian botoen %8 falta da zenbatzeko, baina datozen bi egunetan posta bidezko botoak iristen jarrai dezakete, Ipar Carolinan azaroaren 12ra artekoa da epe hori. Nevadan, berriz, botoen %21a zenbatzeke dago, eta iragarri dute ostegun goizera arte ez diotela berrekingo kontaketari. Michiganen 5 puntuko aldea du Trumpek, eta botoen %23 falta da zenbatzeko.
Sandersen kezka
Bernie Sanders senatari demokratari AEBetako telebista kate batean galdetu diote ea azken emaitzak noiz izatea espero duen. Sandersek kezkatu dagoela esan du, eta amerikarrek egungo egoera ulertzea espero duela. Boto guztiak zenbatzearen alde egin du: «Ez dakit zein den arrazoia, baina hainbat estatutan, adibidez Pennsylvanian, Michiganen eta Wisconsinen, ez dira gai posta bidezko botoak zenbatzeko hauteskunde eguna baino lehen. Hor dago nire kezka».
Senatariak azaldu du historiak eta ikerketek erakusten dutenez, hautesle demokratek gehiago erabiltzen dutela posta bidezko botoa, eta errepublikanoen botoak zenbatzen direla lehendabizi: «Ez dakit zer gertatuko den, baina Trump hauteskunde eguneko gaueko 10etan Michiganen eta Pennsylvanian aurretik zelako telebistan atera da, irabazi duela esanez eta estatubatuarrei eskerrak emanez. Hurrengo egunean, ordea, edo gaurtik bi egunera, posta bidezko botoak zenbatutakoan, litekeena da Biden izatea garailea estatu horietan».
Une horretan, Sandersen iritziz, Trumpek posta bidezko botoetan iruzurra egin dutela esan dezake, eta presidente kargua uzteari uko egin. «Ni horrek kezkatzen nau, eta beste hainbat ere bai», amaitu du.
Floridako kasua, 2000. urtean
Florida izan ohi da estatu garrantzitsuenetako bat AEBetako hauteskundeetan. Han, 2000. urtean, 36 egun iraun zuen eztabaida baten ostean, George W. Bushek irabazi zuen: Al Gore hautagai demokratak baino 537 boto gehiago eskuratu zituen Auzitegi gorenaren arabera.
Hauteskunde gauean, Floridan ofizialki Bushek irabazi zuen arren, Al Gore ez zen atera ohikoa den moduan bere aurkariaren garaipena aitortzera; hori gomendatu zioten bere abokatuek. Floridako Auzitegi Gorenak botoak berriz kontatzeko agindu zuen, baino aurkakoa erabaki zuen AEBetako Auzitegi Gorenak. Azkenean, Gorek Bushen garaipena aitortu behar izan zuen. 2020an, bi hautagaiek dute abokatu talde handi bat azken botoa ere eurenganatzeko prest; garrantzitsua da azken botoa ere zenbatzea.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189270/sortuk-ongizate-kolektiboa-lehenesteko-eskatu-die-herritarrei.htm
|
Politika
|
Sortuk «ongizate kolektiboa lehenesteko» eskatu die herritarrei
|
Arkaitz Rodriguezek ezker independentismoari eta oro har gizarteari dei egin die parte har dezatela hainbat arlotako langileek nahiz pentsiodunek antolatutako mobilizazioetan.
|
Sortuk «ongizate kolektiboa lehenesteko» eskatu die herritarrei. Arkaitz Rodriguezek ezker independentismoari eta oro har gizarteari dei egin die parte har dezatela hainbat arlotako langileek nahiz pentsiodunek antolatutako mobilizazioetan.
|
COVID-19aren izurriaren egoerari eta haren aurrean hartu beharreko neurriei buruz hitz egiteko agerraldi bat egin du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak. Besteak beste, herritarrei hitz egin die Rodriguezek, eta eskatu «interes eta ongizate kolektiboa interes eta ongizate indibidualaren gainetik» jartzeko: «Komunitatea zaintzera deitzen dugu. Guk ez badugu egiten, ez du inork egingo guregatik, eta kaltetuak gu geu izango gara».
Horrekin batera, Rodriguezek herritarrei eta, zehatzago, ezker independentismoari dei egin die mobilizatzeko eta parte hartzeko, «pentsiodunek, erizainek, irakasleek, medikuek, kultur langileek eta abarrek egindako mobilizazioetan». Rodriguezen esanetan, ezker abertzaleak «bere onena» emango du egoera «lehenbailehen» gainditzeko: «Borrokan jarraituko dugu pandemia eta krisi honi erantzun eraginkor eta justu bat eman dakion; borrokan, sakoneko eraldaketa ekonomiko baten alde. Honek agerian utzi ditu sistema ekonomikoaren hutsunean. Eta borrokan burujabetzaren alde; honek frogatu du burujabe izatearen garrantzia, jendea babestu ahal izateko, erabaki eta alarma egoera arrotzen menpe egon behar izan gabe».
Egungo egoeraren ardurez ere jardun du Rodriguezek, eta nabarmendu, Euskal Herria estatu bat balitz, milioi bat biztanleko, birusaren intzidentzian munduko hirugarren estatua litzatekeela, Peruren eta Belgikaren helbidea. Haren iritziz, egungo egoeraren ardura ez da «jendearena», baizik eta «afera honen kudeaketa ezin kaskarragoa egiten aritu diren gobernari eta administrazio horiena. Ardura da eskuliburu neoliberalari jarraikiz era guztietako murrizketak egin dituztenena; hezkuntzan, osasungintzan eta abarretan murrizketak egin dituztenena, gizartea babesgabe utzi dutelako».
Rodriguezek uste du administrazioek «alferrik galdu» zutela jendeak udaberrian egin zuen «sakrifizio ikaragarria»: «Errua da hondartzak betetzera deitu zutenena, erlaxamendu orokorrera deitu zutenena, normaltasun irudi bat proiektatu zutenena, bataila hau gainditutzat eman zutenena». Izan ere, nabarmendu du epe horretan ez dutela kontratatu behar bezainbeste arakatzailerik, medikurik eta erizainik: «Konfinamenduak eskaini zigun denbora alferrik galdu dute, ez dituzte etxeko lanak egin».
Hori horrela, uste du orain arteko estrategiak porrot egin duela: «Ez da posible hirugarren olatu batera egoera honetan iristea. Estrategiaz aldatu beharko litzateke. Helburua zen birusaren elkarbizitzea, ekonomiaren mesedetan. Emaitza da ez dugula ez osasunik ezta ekonomiarik ere». Erantsi duenez, esperientziak erakutsi du «pandemia kontrolatzen ez den artean nekez egon daitekeela suspertze ekonomikorik». Horrez gain, esan du ez dela «onargarria» krisi sozial eta ekonomikoa «betikoen bizkar gainean» geratzea: «Ez diezagutela esan ez dagoela horretarako dirurik; aurten AHTan pandemiara bideratutako diruaren bikoitza baino gehiago bideratuko dute».
Ernai, protestan
Bestalde, Ernai gazte antolakundeak protestak egin ditu Nafarroako Gobernuaren egoitzaren eta Eusko Jaurlaritzarenaren atarian, «osasun neurri eraginkorrak» eskatzeko. Zehazki, gobernuei eskatu diete garraio publikoa indartzeko, hezkuntzan ratioak jaisteko, alokairuen ordainketak eteteko, lanpostuak defendatzeko, oinarrizko errenta «duina» bermatzeko diru sarrerarik gabe dauden edo galdu dituzten gazteei, eta «kriminalizazioa gelditzeko»: «Gu arduraz jokatzen ari gara; herritarrok prest gaude denon ongizateagatik esfortzu hau egiteko. Hori bai, non dago arduradun politikoei dagokien bestelako lan guztia? Non daude inbertsioak? Non daude baliabideak?».
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189271/parisko-hitzarmenetik-at-dira-aebak.htm
|
Gizartea
|
Parisko Hitzarmenetik at dira AEBak
|
Hautagai demokratak edo errepublikanoak irabazi, eragin handia izan dezake hurrengo urteotako klima politiketan. Trumpek indarrean jarri du Parisko Hitzarmenetik irteteko asmoa. Bidenek berriz sartzeko asmoa iragarri du, kargua hartuko balu.
|
Parisko Hitzarmenetik at dira AEBak. Hautagai demokratak edo errepublikanoak irabazi, eragin handia izan dezake hurrengo urteotako klima politiketan. Trumpek indarrean jarri du Parisko Hitzarmenetik irteteko asmoa. Bidenek berriz sartzeko asmoa iragarri du, kargua hartuko balu.
|
Patuaren gorabeherak zer diren, presidentetzarako hauteskundeen biharamunean irten dira AEBak Parisko Hitzarmenetik. 2015ean, COP21eko bileran, munduko 195 herrialdek konpromisoa hartu zuten klima aldaketa eragiten duten berotegi gasen isuriak murrizteko, klima berotzea bi gradutik beherakoa izatea bermatze aldera. Sinatzaileen artean ziren AEBak ere. 2017an, baina, Donald Trumpen administrazioak iragarri zuen akordio horretatik irteteko asmoa. Legezko prozedurek gaur arte atzeratu dute erabaki hori, baina jada ofiziala da: Parisko Hitzarmenak ez du gehiago lotzen Washington. Horrek zer ondorio izan dezakeen ikusteko dago, galdera dezente baitaude mahai gainean. Biden edo Trump Oraindik ez da jakina Donald Trumpek edo Joe Bidenek irabazi duten Etxe Zurirako lehia. Joe Bidenek irabaziko balu, iragarria dauka Parisko Itunera itzultzeko asmoa, kargua hartu eta «lehen egunean». Horrek esan nahi du, agindu exekutibo baten bidez, nahikoa lukeela Bidenek AEBak akordiora itzultzeko, eta 2021eko otsail-martxorako barruan legoke berriro. Trump irabazlea balitz, jakina, akordiotik irteteko erabakiari eutsiko lioke, eta ez lituzke indarrean jarri behar Barack Obamak bere garaian iragarri zituen konpromisoak: %26-28 gutxitzea berotegi gasen isurIak 2025erako, 2005ekoen aldean. Halaber, munduko herrialde pobretuei 100.000 milioi dolar eman behar dieten herrialdeetako bat dira AEBak, Parisko Hitzarmenaren arabera. Eta, beraz, irten ondoren, ez lukete betebehar hori izango. Bidenabar, 2021etik aurrera, AEBek ezingo lukete esku hartu NBEren Klima Aldaketari Buruzko NBEren Esparru Konbentzioaren (UNFCCC) oinarrizko gaietan, hau da, klima aldaketaren aurkako erabaki nagusietan, ez oinarri zientifikoetan ezta finantzaketan ere. Alabaina, AEBek jarraitu dezakete aldeen goi bileretan parte hartzen. Kutsatze efektuaren beldur AEBak klima larrialdian ardura historiko gehien duten herrialdeetako bat dira. Gaur egun ere, munduak isurtzen dituen berotegi gasen %14 inguru hari dagozkio, eta per capita isurtzailerik handienetako bat da. Oraingoz, 2017an itunetik irteteko egin zuen iragarpenak ez du herrialde askotan eraginik izan. Turkia da AEBen erabakiarekin bat egin duen estatuetako bat (munduko isurien %1,1 hari dagozkio), baina adituak beldur dira Brasilen eta beste herrialde batzuetan zer eragin izan dezakeen AEBen erretiratze horrek. Oraingoz, isurtzailerik handienek, Txinak eta Europako Batasunak, esaterako, Parisko Hitzarmena beteko dutela iragarri dute. Bereziki garrantzitsua da Pekinen erabakia, isurien %30 hari dagozkiolako gaur egun. Berriki jakinarazi du Txinak 2060 baino lehen erdietsi nahi duela karbono neutraltasuna. AEBetan bertan, zer ondorio izan dezake? Donald Trump erregai fosilen industriaren lobbyaren bultzatzaile izan da azken lau urteotan. Barack Obamak ezarri zuen ingurumen arautegia deuseztatu egin du, neurri handi batean, erregai fosilen industriaren jarduerari bultzada emateko. Obamak onartu zuen Energia Garbiaren Plana baliogabetu du, zeinak zentral elektrikoen isuriak %32 jaistea aurreikusten baitzuen, 2005ekoen aldean. Nolanahi ere, gauzak ez dira joan Trumpek iragarri zuen bezala. Ikatzaren industriak ez du bere atzerakada eten (100 zentral elektriko itxi dira edo ixtear dira) eta frackingaren industriak ere kolpe latza hartu du aurten, COVID-19ak garraioan eragindako moteltzearen erruz. Hainbat ikerketaren arabera, AEBen CO2 isuriak %12,5 gutxitu ziren 2019rako, 2005ekoen aldean. Eta, gainera, energia berriztagarrien industriak haizea hartu du azken hilabeteotan, bereziki fotovoltaikoak. Gainera, indartu egin da AEBetan bertan deskarbonizazioaren aldeko mugimendu politikoa. 25 estatuk, 430 hirik, ehunka unibertsitatek eta enpresak (populazioaren %65a ordezkatzen dutenak) adierazi dute eutsiko dietela Parisko Hitzarmenak dakartzan deskarbonizazio betebeharrei. Bestalde, Bidenek irabaziko balu ere, ez du garbi azaldu zer konpromiso hartuko dituen Parisko Itunarekiko. Bakarrik esan du karbono neutraltasuna erdietsi nahi duela 2050erako. Horretarako, iragarri du bi bilioi dolarreko plan bat jarriko duela martxan, energia berriztagarriak bultzatzeko. Garraioaren sektorea da bereziki kutsatzailea AEBetan, eta Trumpek irabazteak kalte handia egingo lioke hura elektrifikatzeari. Gaur egun berotegi gasen isurien %30 dagozkio sektore horri AEBetan (munduan %14 inguru da haren isurien batezbestekoa) eta Trumpen politikek ez dute laguntzen haren deskarbonizazioan. Bidenek iragarri du plan bat egingo duela sektore horren elektrifikazioa bultzatzeko, isuriei buruzko arau zorrotzagoekin eta milioi erdi kargaleku berri ezarrita. Politika horrek eragina izan lezake, AEBetan ez ezik, haren eragin handia duten Mexikoko eta Kanadako garraio sektoreetan ere.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189272/izan-bidea-dinamikaren-soinu-banda-aurkeztu-dute-ibiltarien-doinua-kanta.htm
|
Politika
|
Izan Bidea dinamikaren soinu banda aurkeztu dute: 'Ibiltarien doinua' kanta
|
Hainbat abeslari ezagunek egin dute abestia. Halaber, Sarek mobilizazioak iragarri ditu hilaren 20, 21 eta 22ko astebururako.
|
Izan Bidea dinamikaren soinu banda aurkeztu dute: 'Ibiltarien doinua' kanta. Hainbat abeslari ezagunek egin dute abestia. Halaber, Sarek mobilizazioak iragarri ditu hilaren 20, 21 eta 22ko astebururako.
|
Izan Bidea dinamikari bultzada emateko asmoz, Euskal Herriko hainbat abeslari ezagunek egindako abestia aurkeztu du gaur Sarek: Ibiltarien doinua. Abestiaren bideoklipa ere aurkeztu du. Mikel Mundiñano Sareko kideak azaldu duenez, «preso eta iheslarien etxeratzearen alde indarrak batu eta herritarrak bidearen parte egiten laguntzeko» xedearekin hasi ziren abestia prestatzen, eta emaitza gaur aurkeztu dute. Ion de Luis Iruñeko musikari eta ekoizleak egindako kantuari Amets Arzallusek jarri dio hitza, eta hamar abeslari ezagunek, beren ahotsa: Alex Sardui (Gatibu), EñÂaut Elorrieta (Ken Zazpi), Maider Ansa (Tximeleta), Ines Osinaga (Gose), Idoia Tapia (Skabidean), Lorena Aisa (Skabidean), Claudia Rodriguez (Skabidean), Xabi Solano (Esne Beltza), Brigi Duque (Koma) eta Juantxo Arakama (Glaukoma).
Mundiñanok azaldu duenez, abestian, «bidea» hitzak hartu du indarra, dinamikaren oinarria delako bidearen parte izatera gonbidatzea, eta «bidea» kontzeptu gisa ere badutelako euren leloan.
Mobilizazioak
Abestia aurkezteaz gain, Sarek azaroaren 20rako, 21erako eta 22rako antolatutako mobilizazioen berri ere eman du. Asteburu horretan, Bidea gara, bidean gaude lelopean, herriz herri eta auzoz auzo, mobilizazioak antolatuko ditu, Izan Bidea dinamika plazaratzeko eta ahalik eta herritar gehien batzeko dinamikara. Askotariko ekinbideak egingo dituzte: erreleboka eginiko ibilbideak, ilaretan antolatutako mobilizazioak, kultur eskaintzarekin uztartuko diren ekinbideak, mosaikoak... Guztiak jomuga batekin, Bego Atxak jakinarazi duenez: «Herritarren aktibazioa piztu, preso eta iheslarien etxeratze prozesua martxan jarri, eta elkarbizitzaren eta bakearen aldeko urratsak egin».
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189273/nafarroak-657-milioi-euro-erabiliko-ditu-2021ean-covid-19ari-aurre-egiteko.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroak 657 milioi euro erabiliko ditu 2021ean COVID-19ari aurre egiteko
|
Aurrekontuen aurreproiektuan onartu du gobernu kontseiluak, eta «inoizko handiena» izango dela nabarmendu du Elma Saizek.
|
Nafarroak 657 milioi euro erabiliko ditu 2021ean COVID-19ari aurre egiteko. Aurrekontuen aurreproiektuan onartu du gobernu kontseiluak, eta «inoizko handiena» izango dela nabarmendu du Elma Saizek.
|
Ehun eurotik 55 euro Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Eskubideen departamenduetara bideratzea proposatu du Nafarroako Gobernuak, 2021eko aurrekontuen aurreproiektuan. Guztira, 4.870,5 milioi euroko aurrekontuak izango ditu datorren urtean. Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak nabarmendu du «historiako anbiziotsuena» izango dela, aurtengoaren aldean %6,5 gehiago izango baitu inbertsio eta gasturako (296,3 milioi euro gehiago, alegia).
COVID-19ari aurre egiteko ahalegina eta haren ondorio sozioekonomikoa aurrekontuaren aurreproiektuan islatu da, ezinbestean. Saizek azaldu duenez, aurrekontuok «Nafarroako susperraldi ekonomikoaren oinarriak jarriko dituzte». Orotara, 657,4 milioi euro jarriko dira horretarako: 150,2 milioi euro gaixotasunak eragindako gastu gehigarrian erabiliko dira; 46 milioi, kontrazioetan —batik bat Osasunbidean, 35 milioi, eta Hezkuntzan, 9,3 milioi—, eta beste 103 milioi euro, bestelako gastuetan. Halaber, berreraikuntzarako Nafarroa Suspertu planeko egitasmoetan inbertitzeko 507,2 milioi euro jaso ditu aurreproiektuak. Saizen arabera, inbertsioak %14 handitu dira, aurtengo datuarekin konparatuta.
Aurreproiektua aurkeztuta, haren edukia Nafarroako Gizarte eta Ekonomia Kontseilura (gizarte eragileen organoa), Tokiko Erregimenaren Batzordera (udalen organoa) eta Ingurumen Batzordera bidaliko da datozen egunetan. Horren ondotik, datorren astean onartuko du gobernuak lege proiektua, eta parlamentura bidali gero.
Dena den, gobernua sostengatzen duten lau alderdiak gutxiengoan direnez, EH Bilduren edo Navarra Sumaren babesa behar du aurrekontuak aurrera atera ahal izateko. Orain, ematen du koalizio abertzalea dela elkarrizketarako solaskide nagusia, Adolfo Araizek «bide onetik» doala aipatu baitzuen astelehenean. Behin eta berriz galdetu zaio Saizi zein den solaskide nagusia eta ea akordioa lortzear den, baina kontseilariak aukera guztiak irekita daudela besterik ez du esan, eta ez du aurreratu nor den euren lehentasuna. Navarra Sumak abstentzioa eskaini dio gobernuari EH Bildurekin harreman oro moztea erabakiz gero. «Gobernu honek ez du betorik buruan. Hilabeteotan dekretu ugari aurkeztu, eta ia denak aho batez onartu dira. Batasun politikoa da armarik egokiena pandemiaren aurka borroka egiteko», ihardetsi du Saizek..
Aurrekontuaren nondik norakoak Arlo sozialean, gastu publikoa %8 inguru handituko da: zehazki, osasun arloan %7,7, hezkuntzan %%7,9, eta gizarte eskubideen arloan %9. Igoerok COVID-19aren ondorioei aurre egiteko izango dira batik bat. Adibidez, osasun arloak 1.253,6 milioi euroko aurrekontua izango du, eta igoera pandemiaren ondorioetarako eta lehen arretarako erabiliko da gehienbat (langileen kontrataziorako 36 milioi izango dira). Hezkuntzan ere, segurtasun eta higiene neurriek izango dute pisurik handiena: 735,9 milioi euroko aurrekontua izango du.
Beste gastu deigarrien artean, Nafarroako Gobernuak kalkulatu du estatuari 560 milioi euroko ekarpena ordaintzea. Hala ere, aurreko bost urteetakoa eguneratu osteko erreferentzia baino ez da zifra hori, bi aldeek 2020tik 2024rako epeko lehen urtearen kalkulua hitzartzeko baitute; horren arabera, ixteko dago Nafarroaren eta Espainiaren arteko diru mugimenduen likidazioa. Gainera, udalen gastu arrunta finantzatzeko 256 milioi euro bideratuko dira, eta inbertsioetarako beste 17 milioi euro. Gainera, herrien husteari aurre egiteko neurrietarako, 2 milioi euro jaso ditu aurreproiektuak, eta herri arteko garraioa hobetzeko, beste 3,5 milioi euro.
Errepideak mantentzeko lanetan 47,7 milioi euro jarriko dira, eta lehentasunen artean daude N-121 2+1 motako errepidera egokitzeko obrak. Bideko autobidearen eta Pirinioetako autobidearen kanonak ordaintzeko, 50,4 milioi eta 19,6 milioi gastatuko ditu, hurrenez hurren, eta Nafarroako Ubideko lehen fasearen zabaltzeko ureztatze sisteman, 9,25 milioi.
Autonomoentzako laguntza
COVID-19aren ondorioei aurre egiteko, autonomoek laguntza gehiago izango dituzte 2021ean. Urtean 10.000 eurotik behera fakuratzen duten enpresa txikiek eta autonomoek ez dute jarduera ekonomikoko zergarik ordainduko. Zerga hori udalek bildu ohi dute, eta, hurrengo urtean, ogasunak konpentsatu egin ohi die zergadunei, errenta edo sozietate zerga bidez. Saizen arabera, neurri horrekin udalei eragingo dieten kaltea konpentsatuko die Nafarroako Gobernuak.
Errenta zergan, modulukako ordainketa kendu egingo dute, eta estimazio bidezko sistema bat ezarriko da. Saizen arabera, neurri horrek ere mesede egingo die autonomoei. Halaber, kenkarien mugak murriztu nahi dituzte pentsio plan pribatuen ekarpenetan. Sozietate zergan, berriz, sinplifikatu egingo dute enplegua sortzeagatik eman ohi den pizgarria. Iruzurraren aurkako borrokari dagokionez, zerga amnistiak debekatu egingo dira, eta erabilera bikoitzeko softwarea ere bai.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189274/hik-hasik-hezkuntzako-erronkei-erantzungo-dien-laquoitun-sozial-baten-beharraraquo-aldarrikatu-du.htm
|
Gizartea
|
Hik Hasik hezkuntzako erronkei erantzungo dien «itun sozial baten beharra» aldarrikatu du
|
Egitasmo pedagogikoak 25 urte bete ditu, eta efemeridea ospatzeko egitaraua aurkeztu du
|
Hik Hasik hezkuntzako erronkei erantzungo dien «itun sozial baten beharra» aldarrikatu du. Egitasmo pedagogikoak 25 urte bete ditu, eta efemeridea ospatzeko egitaraua aurkeztu du
|
Hik hasi aldizkariaren lehen zenbakia duela 25 urte argitaratu zuten. Horrenbestez, 2020-2021a «ospakizun urtea» izango da izen bereko egitasmo pedagogikoarentzat. Geroa elkarrekin idatziko dugu! lelopean, datozen hilabeteetarako egitaraua aurkeztu dute Donostian, eta hezkuntza erronkei erantzun eta «zoru pedagogiko eta etiko berri bat ezarriko duen itun sozial baten beharra» aldarrikatu dute. Xabier Sarasua egitasmoaren kide eta irakasleak azaldu duenez, zoru hori finkatzeko «ongarri» gisa, Hik Hasik azken urteotan hezkuntza komunitatearekin —irakasle, erakunde eta hainbat sindikaturekin— landutako Hezkuntza Adierazpena gizarteratuko dute.
Sarasuaren arabera, COVID-19aren krisiak «kolokan» jarri du hezkuntza. «Ikasturte hasieran Euskal Herri osoko eta sare guztietako hainbat ikastetxerekin hitz eginik, esan ziguten protokoloek eta kontingentzia planek hezkuntzari eta pedagogiari lekua eta denbora kendu zizkietela, eta pedagogiara bueltatzeko premia zegoela». Hori horrela izanik, «hezkuntzaren zimenduetara» joateko beharra ikusi du Hik Hasik.
Horretarako, lehen-lehenik, iruditzen zaio eragileek, hezitzaileek, erakundeek eta herri mugimenduek «hausnarketa partekatu bat» behar dutela. Adierazpenaren asmoa da, Sarasuaren hitzetan, hausnarketa horretarako «gakoak» mahai gainean jartzea. Eragile guztien artean «konfiantza eta lankidetza» sustatzera deitu du. «Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion konpromisoa beharrezkoa da».
Duela hiru urte egitasmoak aurkeztutako «hezkuntza hobetzeko proposamena» dauka oinarrian. Eta zoru berria adosteko orduan, «gutxienez hiru ardatz garatu behar dira», Hik Hasiren ustez. Batetik, «komunitatean eta komunitaterako hezi»; bestetik, egitasmoak «bizitzarako» hezi nahi ditu haur eta gazteak, eta, horregatik, heziketak «askatzailea eta kritikoa» behar du izan. Hirugarren ardatza da «herritar euskaldun eleaniztunak» sortzea. Eta ohartarazpen bat egin du Hik Hasik: «Hiru zutabe horietan oinarrituriko eraldaketa sakonak gauzatzeko, ordea, lehenik Espainiako eta Frantziako estatuetatik jaso dugun hezkuntza sistema horiek eragiten dizkiguten oztopoez ohartu behar dugu».
Egitasmoko kideek badakite, Sarasuaren esanetan, uneotan hezkuntza komunitatean bizitzen ari diren krisia «zeinen gogorra» den. «Komunitate horrek iparra galdu ez dezan, itsasargi lana egiteko bokazioz ondu du Hik Hasik adierazpena». Lurralde eta sare guztietako ikastetxeetara zabaldu dute, eta administrazioei, erakunde publikoei eta bestelako gizarte eragileei «hausnarketarako gonbidapena» egin die Hik Hasik.
Egitaraua
Urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia hilaren 14an egitekoak dira. Natura, eskola bizia jardunaldia antolatu dute Andoaingo Bastero aretoan (Gipuzkoa), eta Iñaki Larrea eta Heike Freire izango dira hizlariak. 2021eko urtarrilaren 21erako adierazpenaren inguruko lehen hausnarketa kolektiboa egingo dute Iruñean, eta bigarrena maiatzaren 20rako programatu dute, Bilbon. Tartean, Autonomia, iniziatiba eta sormenaren lanketa jaiotzetik nerabezarora jardunaldia antolatu dute. Tafallan (Nafarroa) izango da, martxoaren 20an, eta Nora Salbotx, Jaume Funes, Xabier Tapia, Ane Ablanedo, Iñaki Arana eta IñÂaki Eizmendi mintzatuko dira.>
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189275/aicher-diseinatzailearen-lana-bildu-du-bilboko-arte-ederren-museoak.htm
|
Kultura
|
Aicher diseinatzailearen lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak
|
1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan egindako lanagatik da nazioartean ezaguna sortzaile alemaniarra, baina hark sortua da Bilboko metroaren irudia ere. Inoiz eskaini zaion lehen atzera begirakoa da.
|
Aicher diseinatzailearen lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak. 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan egindako lanagatik da nazioartean ezaguna sortzaile alemaniarra, baina hark sortua da Bilboko metroaren irudia ere. Inoiz eskaini zaion lehen atzera begirakoa da.
|
«Was ist Bilbao?». Otl Aicher diseinatzaile grafikoak (Ulm, Alemania, 1922–Günzburg, Alemania, 1991) bere buruarentzako oroitarazle modura utzi zuen galdera hori eskuz idatzita 1988ko udazkeneko lan oharren artean. «Zer da Bilbo?». Sonatua zen ordurako 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetarako egindako lana, eginak zituen Braun eta Erco enpresentzako lan esanguratsuak ere, eta hamarkadak zeramatzan Ulmeko Goi Mailako Diseinu Eskolak martxan. XX. mendeko bigarren erdialdeko diseinugintzaren izen nagusietako bat izatearen itzalarekin heldu zen Bilboko metroarentzako diseinua lantzera, Norman Foster arkitektoaren eskutik, baina hiriaren eta eskualdearen historia eta sinbologia arakatu ostean soilik heldu zen harentzako kolore gorria eta elkarrekin uztartutako hiru zirkulu gorriko logotipoa proposatzera. Besteak beste, ikurrinaren gorria, Bilboko armarriko ikurrak eta ezkerraldeko industriaren irudiak kondentsatu nahi izan zituen irudi garden bakar horretan. Nazioartean eskaini zaion lehen atzera begirakoa antolatu dio orain Bilboko Arte Ederren Museoak, Otl Aicher. Metro Bilbao. Arkitektura eta paisaia izenburupean, noiz zehazki, eta metroa zabaldu zenetik 25 urte bete diren honetan. Otsailaren 28ra arte egongo da zabalik.
Sortzailearen lan egiteko modua definitzeko balio du lan oharretako Bilbori buruzko galderak Gillermo Zuaznabar komisarioarentzat. Muineraino jartzen zituen zalantzan esku artean zerabiltzan kontzeptuak. Eta metroan egindakoa da horren enegarren adibidea. Soziologia, paisaia eta historia uztartu zituen. Komisarioaren hitzetan, Aicherrek Bilbon egindako lana ez baita ezerezetik heltzen; iraganaren eta tokian tokiko berezitasunen ikerketa luze baten ondorio da. «Aicherrek Bilborentzako sortutako kolore eta formek lagundu egin dute hiri berri batentzako nortasun berri bat definitzen, baina identitate berri hori ez da zerutik erori, eta ez da asmakizun hutsa: lotuta dago historiarekin, gure tradizioarekin eta gure formekin. Memoriadun nortasun bat da».
Metroa erdigune
Berrehun objektu eta irudi baino gehiago biltzen ditu erakusketak, guztira, eta Bilboko metroari eskainitakoak dira haietako asko. Diseinatzaileak metroarentzako proposatutako kolore gorriz margotutako horma handi bat topatuko du bisitariak aurrez aurre lehenik, eta, barruan ere, Bilboko metroa izango da erdigunea. BBK areto osoa hartzen duen erakusketaren erdialde osoa hartzen dute proiektu horri eskainitako zirriborro, lan ohar eta argazkiek, esaterako, eta orain arte inon sekula erakutsi gabekoak dira metroaren proiekturako sortutako 80 marrazki inguru ere.
Diseinatzailearen lan egiteko modua erakusten dute hormetako irudi eta oharrek, eta bertan dator, orri zuri baten goiko eskuineko partean, sortzaileak bere buruari egindako galdera ere: «Zer da bilbo?». Eta Aicherrek egindako ikerketaren nondik norakoen berri ematen du, justu galderaren ostean datorren erantzunak. «[Bilbo da] Ibaiertzeko hiri bat itsasertzeko eskualde handi bihurtu duen eraldaketa». Badira XVIII. mendean Ibaizabal ibaiaren nabigazioari buruzko oharrak ere, eta baita etorkizunari eskainitakoak ere. «Eskualdeak argi dokumentatzen du teknika mekanikoekin eraikitako zibilizazio industrial baten amaiera. Elektronikara, fisikara eta kimikara bideratuago dagoen teknologia batena da etorkizuna, eta horrek ikasketa maila handiagoa eskatu du, eta balio eta protagonismo handiagoa ematen die heziketari eta kulturari».
Ez da Bilbori bakarrik eskainitako erakusketa, ordea, eta diseinatzailearen ibilbide osoa hartzen du kontuan. Lehen lanetatik hasi, eta azkenetaraino.
Alemania berreraikitzea
Hain zuzen ere Hans eta Sophie Scholl anai-arrebei eskainitako busto bana topatuko ditu bisitariak areto hasieran. Naziek gillotinara kondenatu zituzten, Christoph Probstekin batera, 1943an. Gertuko zituen biak sortzaileak, eta urteekin bere emazte izango zen Inge Schollen senide ere baziren. Adolf Hitlerren eta gerraren aurkako paskin batzuk banatzeagatik kondenatu eta exekutatu zituzten, Alemaniari traizio egitea leporatuta. Eta erakusketako komisarioaren hitzetan, garrantzitsua da gertakaria Aicherren lana ulertzeko ere. Zuaznabarrek dioenez, politikoa baita diseinatzailearen lanaren muina. «Aicherrena Alemaniako gizartea osatzeko saiakera bat da».
Gerra amaitzean, beren senide eta lagunak omentzeko moduak bilatzen hasi, eta hala sortu zuten Ulm-eko diseinu eskolaren hazia. «Herri eskola bat zen, jendeari irakurtzen eta idazten erakusteko, eta kultura demokratikoa erakusteko. Hori da abiapuntua. Hortik sortu zen diseinu eskola, ohartu zirelako diseinua izan zitekeela Alemania birsortzeko behar zen transformazio ekonomiko, sozial eta kulturalaren motorra».
Beltzik, gorririk eta urrerik gabe
Lehen eskola horren irudiekin hasten da ibilbidea, eta 1972ko Olinpiar Jokoetarako egindako lanek ixten dute ibilbidea. Kartel iragarleak dira, nagusiki. Kolore bizikoak guztiak. Berdeak. Urdinak. Deigarriak. Argazkiak oinarri dituzten muntatzeak den-denak. Baina dituzten koloreak bezain esanguratsuak dira faltan dituztenak. Zuaznabarrek zehaztu duenez, diseinatzaileak nahita egin baitzion uko gerra hasiz geroztik Alemanian nagusitu ziren beltza, gorria eta urre kolorea erabiltzeari. Berlingo Joko Olinpikoetan baliatutako kolore multzotik urruntzeko saiakera bat ere izan zen, eta hortik dator kartelen kolore hautaketa.
Norman Foster arkitektoak Bilboko proiekturako sortutako marrazki eta zirriborro batzuk ere biltzen ditu erakusketak. «Oso lan intimoak», komisarioak zehaztu duenez, «gutxitan erakusten dituenak». Lankide izan zuena gogoratu du Fosterrek berak irekiera ekitaldian proiektatutako bideo baten bidez, eta haren adimena nabarmendu du, besteak beste. «Ez zen diseinatzaile soil bat, filosofoa ere bazen, poeta, eta baita sortzaile politikoa ere, hitzaren zentzu zabalean ulertuta».
Erakusketari buruzko katalogoa ere kaleratu dute, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189276/herriko-tabernen-auziagatik-urrutikoetxea-espainiaratzea-berretsi-du-frantziako-kasazio-auzitegiak.htm
|
Politika
|
Herriko tabernen auziagatik, Urrutikoetxea Espainiaratzea berretsi du Frantziako Kasazio Auzitegiak
|
Irailaren 30ean onartu zuen Josu Urrutikoetxearen aurkako euroagindu eskaera Parisko Dei Auzitegiak, baina helegitea ezarri zuten haren abokatuek. Alaitz Aramendi ere Espainiaratzea ebatzi du epaileak.
|
Herriko tabernen auziagatik, Urrutikoetxea Espainiaratzea berretsi du Frantziako Kasazio Auzitegiak. Irailaren 30ean onartu zuen Josu Urrutikoetxearen aurkako euroagindu eskaera Parisko Dei Auzitegiak, baina helegitea ezarri zuten haren abokatuek. Alaitz Aramendi ere Espainiaratzea ebatzi du epaileak.
|
Frantziako Kasazio Auzitegiak ontzat eman du Josu Urrutikoetxearen Espainiaratzea EFE agentziak jakinarazi duenez. Herriko tabernen auziagatik Auzitegi Nazionalak egindako euroagindu eskaera onartu zuen joan den irailaren 30ean Parisko Dei Auzitegiak, baina helegitea ezarri zuten haren abokatuek. Haien iritziz, euroaginduak ez zuen oinarrizko prozedura errespetatu. EFEren arabera, Frantziako Kasazio Auzitegiak ez ditu haien argumentuak onartu. Halere, ez dute berehala Espainiaratuko, Frantziako Estatuan beste epaiketa batzuk dauzkalako oraindik.
Baltasar Garzon epaileak 2005eko otsailaren 28an auzipetu zuen Urrutikoetxea Herriko tabernen auzian (35/02 sumarioa); Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak bozetara deitu eta Eusko Legebiltzarra desegitearen ondorioz Urrutikoetxeak legebiltzarkide izateari utzi eta astebetera. Garzonek 2001eko uztailean Ekineko ustezko hainbat lagun auzipetzean hura «Ekineko gune nazionalaren arduradun» gisa jo zuen arren, ezin izan zuen prozesatu, foruduna baitzen. Instrukzio epailearen arabera, KASen ordezkoa zen Ekin, ETA barruan zegoen eta haren «bulego politikoa» zen, eta ezker abertzalearen zuzendaritza eta kontrol lanak egiten zituen. Herriko tabernen auziko operazioa 2002ko apirilean agindu zuen epaileak.
35/02 sumarioko ahozko epaiketa 2013ko urrian hasi zen, Auzitegi Nazionalean, eta 36 lagun eseri ziren akusatuen aulkian. Urrutikoetxea 2002ko udazkenetik ihesian zen, eta ez zuten epaitu. Zortzi eta hamabi urte arteko espetxe zigor eskaerekin ekin zioten epaiketari, eta sententziak (2014) urtebete eta hiru urte arteko kartzela ezarri zien hogei laguni: HBko eta Batasuneko zortzi mahaikide ohiri, «ETAren fronte instituzionala» osatzea, erakunde armatuko kide izatea eta herriko tabernen sarea kontrolatzea egotzita; eta herriko tabernen zatiko hamabi auzipeturi, elkarteen bidez «ETAren egitura»finantzatu eta laguntzeagatik. Defentsak Gorenera jo zuen, eta horrek 2015ean kartzela urteak jaitsi egin zituen, gehienezko zigorra bi urtetik behera jarrita; horrela, Gorenaren epaiaren ostean zigortutako inor ez zuten sartu preso.
Beste bi eskaera
Urrutikoetxea Espainiaratzeko lau eskaera izan dira orotara hura atxilotu zutenetik: bi euroagindu eta bi estradizio eskaera. Uztailean gizateriaren kontrako krimenaren akusaziopean egindako euroagindu eskaera atzera bota zuen Parisko Dei Auzitegiak; zehazki, Madrilgo aireportu Barajasen ETAk 2006ko abenduaren 30ean egin zuen atentatuari zegokiona —bi zibil hil zituen erakunde armatuak—. Bi estradizioei buruzko erabakiak ematekoak ditu oraindik. Bata Luis Hergueta Michelin enpresako buruaren erailketarekin lotua da (1980an ETApm-k hartu zuen bere gain, eta Urrutikoetxea ez zen erakunde horretako kide izan), eta bestea, 1987ko Zaragozako atentatuarekin lotua da -Urrutikoetxeak errana du ez zuela zerikusirik izan-.
Horrez gain, beste bi prozedura ditu Frantzian, ETAko kide izatea leporatuta. 2005-2006ko prozesuari lotutako otsailera atzeratu zuen Parisko Dei Auzitegiak osasun egoeragatik. 2010-2013ko prozesuari lotutakoa aldiz berriz instrukziora bidaltzera erabaki zuen Parisko Zigor Auzitegiak.
Alaitz Aramendi ere Espainiaratzea ebatzi du epaileak
Bestalde, Parisko Dei Auzitegiko epaileak deliberatu du Alaitz Aramendi ere Espainiaratzea, 40 urteko zigorra bete dezan. Halere, agindu hori ez da beteko Frantziako justiziak ezarritako hemezortzi urteko zigorra bete arte. Otsailean da zigorra betetzekoa. Defentsako abokatuek helegitea aurkez dezakete. Aramendik 42 urte dauzka, eta 2007ko irailean atxilotu zuten. 2017an Espainiaratu zuten, 2005eko atentatu baten harira epaitu zezaten.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189277/hiru-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bi-gerturatuko.htm
|
Politika
|
Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi gerturatuko
|
Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Martutenera eramango dituzte, eta Xabier Perez Aldunate, berriz, Iruñera. Aitor Garcia eta Joseba Segurola, berriz, Burgosko espetxera hurbilduko dituzte.
|
Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi gerturatuko. Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Martutenera eramango dituzte, eta Xabier Perez Aldunate, berriz, Iruñera. Aitor Garcia eta Joseba Segurola, berriz, Burgosko espetxera hurbilduko dituzte.
|
Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du beste bost preso Euskal Herriratuko edo Euskal Herritik gertu dauden kartzeletara hurbilduko dituela. Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster Martuteneko kartzelara eramango dituzte. Biei hamabi urteko zigorra ezarri zieten, eta hirugarren gradua eman diete.
Biak Euskal Herriratzeko eskariek bide luzea egin dute; izan ere, alaba txiki bat dute, Xua, eta urtarrilean bete zituen 3 urte; ordura arte gurasoekin bizi zen Picassenteko espetxean (Valentzia, Herrialde Katalanak), baina, adin hori beteta, ezin zen aurrerantzean kartzelan bizi, legez. Gurasoak eta alaba ez banantzeko, Xua gurasoekin etxera egitasmoa abiatu zuten.
Izan dira mugimendu gehiago. Xabier Perez Aldunate ere Euskal Herriratu egin dute, Kordobatik Iruñera ekarrita. 2005etik dago espetxean, hogei urteko zigorra betetzen. Joseba Segurola, berriz, Murtziako presondegitik Burgoskora eramango dute. 2003tik dago preso, hogei urteko zigorra betetzen. kartzela horretara hurbilduko dute Aitor Garcia ere; 2001etik dago preso, 30 urteko zigorra betetzen. Jaenen dago orain.
Istripu bat
Bestalde, Etxerat elkarteak jakinarazi du Arkaitz Agirregabiria presoaren gurasoak eta alaba zihoazen autoari gurpil bat lehertu zitzaiola bisitan zihoazela. Gidariak ez zuen autoaren kontrola galdu, baina ezin izan ziren bisitara iritsi. Halere, bisita berreskuratu ahal izango dute. Lannemezanen (Okzitania) dago Agirregabiria.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189278/etxeko-konfinamendua-ezartzeko-modua-emateko-eskatu-dio-jaurlaritzak-madrili.htm
|
Gizartea
|
Etxeko konfinamendua ezartzeko modua emateko eskatu dio Jaurlaritzak Madrili
|
Alarma egoera moldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, «beharrezkoa balitz» neurri hori «berehala» ezartzeko.
|
Etxeko konfinamendua ezartzeko modua emateko eskatu dio Jaurlaritzak Madrili. Alarma egoera moldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, «beharrezkoa balitz» neurri hori «berehala» ezartzeko.
|
Espainiako Osasun Ministerioaren Lurralde Arteko Kontseilua batzartu da gaur, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzak zera eskatu dio Espainiako Gobernuari: molda dezala alarma egoeraren dekretua, «beharrezkoa balitz eta erkidego bakoitzaren egoerak hala aholkatzen duenean» etxeko konfinamendua ezarri ahal izateko. Gaur egun indarrean dagoen dekretuak ez du jasotzen aukera hori.
Ministerioak erantzun du «aztertu» egingo dutela, eta, ondoren eginiko agerraldian, Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak baztertu egin du neurri hori ezartzeko aukera; esan du etxeko konfinamendurik ez dutela aurreikusten, «oraingoz».
Bestalde, Jaurlaritzak kontsulta egin dio Pedro Sanchezen gobernuari, ea, egun indarrean dagoen dekretuarekin, erkidegoek eskumena baduten etxeratze agindurako ezarrita dauden ordutegiak moldatzeko. Ministerioak erantzun du ez duela uste, baina kontsulta egingo duela.
Alarma egoera ezartzeko dekretuaren arabera, etxeratze agindua 22:00 eta 00:00 artean has daiteke, eta ordua muga horien barruan zehazteko eskumena eman zien erkidegoei. Illak berak gogorarazi du ezen, etxeratze orokor horretatik kanpo, erkidegoek eskumena dutela jarduera jakin batzuk eteteko edo ordutegi jakin batzuetara mugatzeko.
Labi EAEko Babes Zibileko Planaren aholku batzordea bihar batzartuko da, hilaren 26an hartutako neurrien eraginkortasuna aztertzeko eta ea neurri gehigarriak hartu behar diren kontsideratzeko.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189279/eh-bilduk-salatu-du-osasun-sailak-iaz-baino-142-milioi-gutxiago-gastatu-dituela.htm
|
Gizartea
|
EH Bilduk salatu du Osasun Sailak iaz baino 142 milioi gutxiago gastatu dituela
|
Osasun krisi betean murgilduta egon arren, koalizioak dio «kezkagarria» dela Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak joan den urtean baino gutxiago gastatu izana.
|
EH Bilduk salatu du Osasun Sailak iaz baino 142 milioi gutxiago gastatu dituela. Osasun krisi betean murgilduta egon arren, koalizioak dio «kezkagarria» dela Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak joan den urtean baino gutxiago gastatu izana.
|
EH Bilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarenak agerraldia egin du gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen betearazte mailari buruzko azken datuen berri emateko, eta salatu du datu ofizialek agerian uzten dutela zein den benetan pandemiari aurre egiteko Jaurlaritza egiten ari den ahalegin ekonomikoa. «Edonork pentsatuko luke pairatzen ari garena bezalako krisi batean inbertsio eta gastu publikoa nabarmen handituko zela gizartearentzat funtsezkoak diren arloetan, osasunean, hezkuntzan eta pertsonen zaintzan eta babesean nagusiki, baina ez da hori ikusten duguna, harrigarria bada ere». Hala, Jaurlaritzaren azken datuen arabera, Osasun Sailak 2.792 milioi euro gastatu ditu irailaren 30era arte, bere aurrekontuaren %70,6; iaz, ordea, 2.934 milioi euro gastatu zituen epe berean, aurrekontuaren %74,2. «Hau da, martxoaz geroztik herri honek inoiz ezagutu ez duen osasun krisi batean murgildurik bizi gara, baina Osasun Sailak iaz baino 142 milioi gutxiago gastatu ditu».
Kortajarenaren ustez, «harrigarria eta kezkagarria» da Osakidetzaren aurrekontua igo ez izana. «COVID-19ak sekulako gainkarga ekarri dion arren dagoeneko ahulduta zegoen Osakidetzari, Osakidetzan abenduan onartu ze aurrekontu berarekin ari zaio aurre egiten egoerari, nahikoak ez diren baliabideekin».
Hezkuntzan ere egoera ez dela askoz hobea salatu du EH Bilduko legebiltzarkideak, «pandemiak ez baitu aurrekontuan aparteko esfortzu bat ekarri». Zehazki, Hezkuntza Sailak bere aurrekontuaren %74 gastatu du aurten urrira arte (2.179 milioi), iazko portzentaje bera, Kortajarenaren arabera.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189280/wellensen-bigarrena.htm
|
Kirola
|
Wellensen bigarrena
|
Flandiarrak bigarren etapa garaipena lortu du Vueltan, Ourensen (Galizia), zazpi txirrindulariko ihesaldian azkarrena izan eta gero. Sailkapen nagusiaren goialdean ez da aldaketarik.
|
Wellensen bigarrena. Flandiarrak bigarren etapa garaipena lortu du Vueltan, Ourensen (Galizia), zazpi txirrindulariko ihesaldian azkarrena izan eta gero. Sailkapen nagusiaren goialdean ez da aldaketarik.
|
Tim Wellens (Lotto) gozo dabil aurtengo Espainiako Vueltan, gaur lortu baitu berriz etapa bat irabaztea: haren bigarrena. Azkarrena izan da Ourenseko helmugan, zazpi txirrindularik osatu duten ihesaldian. Sabiñanigon irabazitakoari gaurkoa gehitu dio horrenbestez.
204 kilometroko etapa luzea izan dute, gorabeheratsua, hirugarren mailako hiru mendaterekin. Bizi joan da lasterketa egun guztian. Ihesaldian maila handiko txirrindulariak elkartu dira, Wellens barne: Marc Soler (Movistar), Michael Woods (Education First), Zdenek Stybar (Deceuninck), Dylan Van Baarle (Ineos), Thymen Arensman (Sunweb) eta Pierre Luc Perichon (Cofidis). Bost minutu eta erdiko aldea ere izan dute, baina eguneko azkeneko gaina, Abelaira, igotzen hasi direnean, bi minutukoa izan da aldea. Zazpikoa elkarri erasoka hasi da, baina Perichon ez beste guztiak elkarrekin heldu dira Ourensera.
Wellensen atzetik Woods sartu da, gero Stybar eta Van Baarle, eta Solerrek egin du bosgarren, 11 segundora. Arensmanek 13 segundo galdu ditu, eta Perichonek, 3.11 minutu, tropela gainean zuela. Faboritoak elkarrekin sartu dira, eta ez da aldaketarik sailkapen nagusian: Primoz Roglicek (Jumbo) segitzen du buruan, bigarren Richard Carapazek (Ineos) da 39 segundora, eta hirugarren Hugh John Carthy (EF Pro), 47ra.
Bihar etapa luzeena izango dute: Mos eta Puebla de Sanabriaren artean, 230 kilometro osatu beharko dituzte.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189281/europako-batzordeak-zaldibar-auzia-ikertu-beharko-du.htm
|
Gizartea
|
Europako Batzordeak 'Zaldibar auzia' ikertu beharko du
|
Tramiterako onartu du Zaldibar Argitu-k eta Ekologistak Martxan-ek egindako eskaera. Europako araudiak bete ote dituzten ikertuko dute.
|
Europako Batzordeak 'Zaldibar auzia' ikertu beharko du. Tramiterako onartu du Zaldibar Argitu-k eta Ekologistak Martxan-ek egindako eskaera. Europako araudiak bete ote dituzten ikertuko dute.
|
Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan elkarteek Zaldibarko auziari buruzko azalpenak eman zituzten duela aste batzuk Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordean, eta eskatu zuten ikertzeko ea Europako legediren bat urratu den afera honetan. Eskaeren batzordeak tramiterako onartu du eskaera, eta, horrenbestez, Ingurumen eta Enplegu Batzordeak eta Europako Batzordeak auzia ikertu eta jarrera bat azaldu beharko dute gaiaren gainean.
Zehazki hauxe eskatu diote: hondakinen gainean eta horien kudeaketan Zaldibarreko zabortegian Europak daukan araudia bete den edo ez ikertzeko, Espainiako Gobernuari dei egiteko Europako arauak bete ez badira bete ditzaten; Zaldibarren gertatutakoaren ostean, Espainiako Gobernuak berma dezala betetzen direla ingurumena eta osasun publikoa babesteko Espainiak eta Europak indarrean dituzten araudiak; eta aurrera begira ikerketak bestelako betebeharrik ondorioztatzen badu, horiek ere jaso ditzala.
Zaldibarren otsailaren 6an gertatu zen hondamendia. Verter Recycling-en zabortegian sekulako luizia gertatu zen, eta bi langile harrapatu zituen: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Sololuzeren gorpua abuztuaren 19an aurkitu zuten, luizitik sei hilabetera. Beltranena topatzeko daukate oraindik.
Horrez gain, hainbat irregulartasun azalerazi ziren luiziaren ostean. Eusko Jaurlaritzaren teknikariek 2019ko ekainean jada 23 irregulartasun atzemanak zituztela jakin zen. Horrez gain, BERRIAk azalerazi zuen amiantoa ez zutela behar bezala bereizten, baimendutakoa baino eremu handiagoan ari zirela lanean, eta ez zituztela betetzen agindutako zigilatze sistemak.
|
2020-11-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/189282/jaurlaritzak-beste-15-milioi-jarriko-ditu-merkataritzarako-eta-turismorako.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritzak beste 15 milioi jarriko ditu merkataritzarako eta turismorako
|
Gobernuak berretsi du lokalen alokairuen prezioetan ezin duela esku hartu, Kataluniak egin duen bezala.
|
Jaurlaritzak beste 15 milioi jarriko ditu merkataritzarako eta turismorako. Gobernuak berretsi du lokalen alokairuen prezioetan ezin duela esku hartu, Kataluniak egin duen bezala.
|
Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin du merkataritzarako eta turismorako ezohiko laguntzetarako aurrekontua —15 milioi euro izan beharrean, 30 milioi izango dira—, COVID-19ak kalte egindako negozioen jabeek aurkeztutako 10.000 eskaerei erantzun ahal izateko.
Hala iragarri du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak asteazken honetan, erakunde arteko mahaiaren bileraren ostean.
Sailburuak azaldu du hasierako 15 milioiekin orain arte jasotako eskaeren erdiei erantzungo dietela —5.000 inguru—, eta ordainketa horiek «ahalik eta azkarrena» egitea espero duela.
Alokairuak
Neurri horrez gain, COVID-19aren krisian bereziki kaltetutako negozioen jabeei lokalen alokairuak ordaintzeko formulak aztertu dituzte bileran.
Arazo horri irtenbide bat bilatzen laguntzeko prest agertu bada ere, Hurtadok baztertu egin du Kataluniako Generalitateak hartutako neurria. Hango gobernuak alokairuen prezioak %50 jaistera behartuko ditu jabeak, COVID-19 dela-eta itxita dauden ostalaritzako lokalen kasuan. Hurtadok esan du «arrazoi juridikoengatik» ezin dela neurri hori EAEra ekarri.
Dena den, gogoratu du datu asko gurutza daitezkeela, egungo zailtasunen aurrean errentari eta errentatzaileen artean «ahalik eta adostasunik handiena» lortzeko. Hala nola Eusko Jaurlaritzaren esku dauden alokairuen fidantzen erregistroak, jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta BEZaren aldaketak.
Ostalarien eskaerak
Bileraren aurretik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien elkarteek ohartarazi dute 16.000 lanpostu galduko direla baldin eta administrazio publikoek ez badute premiazko erreskate planik prestatzen. Diru galerak 187 milioi euro baino gehiagorenak izan daitezkeela kalkulatu dute. Era berean, BEZa % 4ra murrizteko eskatu duten eta aldi baterako enplegu erregulazioen baldintzak berrikusteko.
Sailburuak gogorarazi du ostalariek egindako eskaera batzuek Eusko Jaurlaritzaren eskumenak gainditzen dituztela, eta horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dela erakundeen arteko koordinazioa.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189313/infernua-hustu-dute-donostian.htm
|
Gizartea
|
Infernua hustu dute Donostian
|
Baliabiderik gabeko ehun bat pertsonak aterpe hartzen zuten gune horretan. Gaur, 15-16 pertsona gelditzen ziren barruan, eta eguerdirako kanporatu egin dituzte.
|
Infernua hustu dute Donostian. Baliabiderik gabeko ehun bat pertsonak aterpe hartzen zuten gune horretan. Gaur, 15-16 pertsona gelditzen ziren barruan, eta eguerdirako kanporatu egin dituzte.
|
Gaur goizaldetik Ertzaintzak Infernuan aterpe hartuta zeuden ehun bat lagun eraikinetik ateratzen ari da. Donostiako Udalak hor 540 etxebizitza egitea du aurreikusia. Donostiako Antigua auzoan dago Infernua, hiriaren kanpoaldean. Utzita zegoen eraikin handi bat da, eta baliabiderik gabeko dozenaka lagunek hartu izan dute aterpe bertan. Eguerdirako kanporatu dute Infernuko azken biztanlea. Ertzaintzak jakinarazi du ez dela inor geratzen fabrika zaharraren barruan. Gaur 14-15 falta ziren ateratzeko; gainerakoak azken egunetan eta orduetan irteten joan dira.
Hainbat pertsona batu dira, handik ateratzen ari diren pertsonei babesa agertzera. Oraintxe, 200 bat lagun daude Infernua hustu berrian, hain zuzen, 100 pertsona inguru etxegabetu dituztela salatzeko.
Izurri baten erdian Donostian 60 pertsona kale gorrian uztea «ulertezina» dela esan du Olaia Duarte EH Bilduko zinegotziak. Gipuzkoako hiriburuan dagoeneko 400 pertsona kalean bizi direla gogoratu du.
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak elkarteak ohartarazi du bizitoki baterako baliabiderik ez duten jende askok hartzen dutela hor aterpe, eta pandemia egoera betean haiek babes gabe uzteak bazterkeria egoerak areagotu egiten dituela.
SOS Arrazakeriak elkarteak gogorarazi du zenbait aldiz joan izan dela Ertzaintza han aterpe hartzen zuten pertsonak identifikatzera. Udaltzaingoarekin eta Espainiako Polizarekin elkarlanean egindako kontrol horiek egoera zaurgarrian dauden pertsonak are zaurgarriago bihurtzen dituela salatu du SOS Arrazakeriak-ek, kanporatze prozesuak abiarazteko arriskuan jartzen dituztelako.
Elkarteak uste du etxeratze aginduak jendearen elkartasuna desmobilizatzeko tresna ere badirela. Eta etxegabeen egoerari so, erakundeek adierazi dute ez zaiela isunik jarriko etxegabeei, baina haiek aterpe bat izatea eskubide bat dela gogorarazten du. Infernuan aterpe hartzen zutenek ez dute nora joan, eta han bizi zirenek gainerako pertsonen eskubide berberak dituztela azpimarratu du SOS Arrazakeriak elkarteak, agiri batean.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189314/pintaketak-egin-dituzte-ahal-dugu-ren-eta-pseren-gasteizko-egoitzetan.htm
|
Politika
|
Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren eta PSEren Gasteizko egoitzetan
|
Margo gorria bota diete, eta Ahal Dugu-ren egoitzaren atarian Burgesiaren diktadura gelditu idatzi dute. Bi alderdiek erasoak arbuiatu dituzte.
|
Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren eta PSEren Gasteizko egoitzetan. Margo gorria bota diete, eta Ahal Dugu-ren egoitzaren atarian Burgesiaren diktadura gelditu idatzi dute. Bi alderdiek erasoak arbuiatu dituzte.
|
Pintaketak egin dituzte gaur Ahal Dugu-ren eta PSEren Gasteizko egoitzetan. Burgesiaren diktadura gelditu leloa idatzi dute Ahal Dugu-ren egoitzaren atariko kristalean, eta pintura gorria bota dute bertara. PSEk Gasteizko Forondako Atea kalean duen egoitzaren atariari ere pintura gorria bota diote.
Bi alderdiek salatu egin dituzte beren egoitzen kontrako erasoak, ohar banatan. Ahal Dugu-k esan du «ekintza bandalikoak» izan direla pintaketak. Halaber, babesa eta elkartasuna adierazi die lankide kaltetuei. Ohar batean arbuiatu du «ekintza onartezina» izan dela, «bereziki COVID-19aren osasun krisiak eragindako ondorio sozialik eta ekonomikorik larrienak aurrez aurre ditugunean». Ildo horretan, berretsi du «bide demokratikoen» alde lan egiteko konpromiso irmoa duela, pandemiak arlo guztietan sorturako arazo larriak konpontzeko.
PSEk, berriz, ohar batean esan du horrelako ekintzak egiten dituztenak «intoleranteak» direla, ez dutela onartzen «demokrazian bizitzea», eta «ezberdinen arteko elkarbizitza» baztertzen dutela.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189315/gamesak-dio-nafarroako-gobernuarekin-hitz-egiten-ari-dela-agoizko-planta-berriz-irekitzeko.htm
|
Ekonomia
|
Gamesak dio Nafarroako Gobernuarekin hitz egiten ari dela Agoizko planta berriz irekitzeko
|
Galera historikoak jakinarazi ditu konpainiak: 918 milioiko zuloa aurten. Ez du baztertzen lantegi batzuetan doikuntza planak egitea, baina ez du zehaztu non
|
Gamesak dio Nafarroako Gobernuarekin hitz egiten ari dela Agoizko planta berriz irekitzeko. Galera historikoak jakinarazi ditu konpainiak: 918 milioiko zuloa aurten. Ez du baztertzen lantegi batzuetan doikuntza planak egitea, baina ez du zehaztu non
|
Siemens Gamesak jakinarazi du Nafarroako Gobernuarekin hitz egiten ari dela Agoizko lantegiko jarduerari berrekiteko. «Agian etorkizunean aukera bat egongo da lantegi horretan; gure zentro teknologikoarekin eta beste hornitzaile batzuekin ari gara lanean». Kontseilari delegatuak adierazi duenez, ez litzateke izango orain arte bezala haize erroten palak ekoizteko, produktu berrietarako baizik. «Ikusiko dugu bakarrik egiten dugun edo Nafarroako Gobernuarekin batera edo beste bazkide batzuekin», adierazi du Andreas Nauen kontseilari ordezkariak. Ez du xehetasun gehiago eman; enpresaren emaitzak aurkezteko eginiko agerraldi telematiko batean mintzatu da horri buruz, kazetarien galderei erantzunez.
Abuztuan itxi zuten fabrika. Enpresak prestakuntza eta orientazio plan bat eskaini die langileei, eta konpromisoa hartu du behargin guztiei beste lan bat emateko 12 hilabeteko epean (15 hilabete 50 urtetik gorakoen kasuan). Guztira 238 pertsona zeuden han.
Laster ikusiko da Agoizko plantari buruz esandakoa zer neurritan den egingarria. Errentagarritasuna bilatzeko prozesuaren barruan doikuntza gehiago egon daitezkeela aurreratu baitu enpresak, xehetasunik eman ez duen arren. Dena den, Nauenek azpimarratu du taldeak «oinarri sendoak» dituela «errentagarritasun iraunkorrera itzultzeko». «Dagoeneko martxan dauden neurriek gure jarduna hobetuko dute, eta gure indarguneak indartuko dituzte, klima aldaketaren aurkako borrokan etorkizun bikaina duen industria baten buru izateko jarrera hartuz».
Siemens Gamesak 918 milioi euroko galera historikoa izan du 2020ko ekitaldi fiskalean (iazko urritik aurtengo irailera arte), COVID-19aren eraginez. Konpainiaren arabera, datu horiek agerian uzten dute Indiako merkatuaren etengabeko moteltzea eta Europako iparraldean proiektuak gauzatzean izandako gainkostuak, oraingo krisiak areagotu egin dituenak. Aurten salmentak %7 jaitsi dira. 9.483 milioi eurorenak izan dira; horietatik 2.868 milioi, azken hiru hiruhilekoan.
Eskaera zorroa, gero eta handiagoa
Egoera «zaila» dela aitortu arren, konpainiak azpimarratu du 14.736 milioiko «eskaera errekorra» izan duela 2020ko ekitaldi fiskalean, %15,6 igo baita. 30.248 milioiko eskaera zorroa du. Konpainiak azpimarratu duenez, «etorkizunerako oinarri sendoa eta energia eolikoaren potentziala» islatzen ditu horrek.<br />Egoerari aurre egiteko, zuzendaritza taldeak 2021-2023ko eperako negozio plan bat abiarazi zuen abuztuan, itsasoko eolikoetan (offshore) eta zerbitzuetan izandako «hazkunde errentagarriari» eusteko, eta lurreko eolikoetan (onshore) izandako galerei buelta emateko.
Hala, 2021-2023ko eperako bide orri bat ezarri zuen Andreas Nauenek gidatzen duen zuzendaritza berriak —ekainean, Markus Tacke ordezkatu zuen Nauenek—. Konpainiak espero du 2021ean 10.200 eta 11.200 milioi euro arteko salmentak lortzea eta 2023an merkatua baino azkarrago haztea. Siemens Gamesak, ekoizpen bolumenari baino gehiago, errentagarritasunari emango dio lehentasuna, kutxa fluxuan eta iraunkortasunean zentratzeko. Konpainiak jakinarazi du 4.200 milioi euroko likidezia duela finantzaketa lerroetan, eta horietatik 1.100 milioi euro baino ez dituela erabili, eta 49 milioi euroko zor garbia duela.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189316/24-ordu.htm
|
Mundua
|
24 ordu
|
Hauteskunde gaua amaitu zenetik egun oso bat pasatu da AEBetan, eta, Bidenek Wisconsinen eta Michiganen irabazi badu ere, oraindik aukera guztiak irekita daude.
|
24 ordu. Hauteskunde gaua amaitu zenetik egun oso bat pasatu da AEBetan, eta, Bidenek Wisconsinen eta Michiganen irabazi badu ere, oraindik aukera guztiak irekita daude.
|
Pasatu dira 24 ordu AEBetako hauteskunde gaua amaitu zenetik, eta oraindik ez dago irabazlerik. Estatu gehienetan, kontaketa ez da amaitu, baina jakina da horiei dagozkien ordezkariak norentzat izango diren. Beste batzuetan, ordea, alde txikia dago Donald Trumpen eta Joe Bidenen artean, eta datozen orduetan argituko da ziurrenik nork irabazi dituen hauteskundeak.
Zer aldatu da azken 24 orduetan?
Garrantzitsuena da Bidenek Wisconsinen eta Michiganen irabazi duela, eta bi estatu horiekin 26 ordezkari gehiago lortu dituela (hamar Wisconsinen eta hamasei Michiganen). Atzo eguerdian, bi estatu aldakor horiek erabaki gabe zeuden, eta Trump zen aurretik batean zein bestean. Horregatik, hasieran pentsa zitekeen presidentegai errepublikanoak gertu zuela garaipena. Baina atzo eguerdirako jakina zen posta bidez botoa eman zuten gehienak demokratak zirela, ziurrenik bozkalekuan koronabirusaz kutsatzeko arriskuaz errepublikanoak baino kontzienteago zirelako. Eta espero zena gertatu zen: Bidenek posta bidezko botoarekin irabazi zituen hauteskundeak bi estatu horietan. Emaitza oso estua izan da, ordea, batez ere Wisconsinen. Bidenek 20.500 botorengatik irabazi du. Bestelakoa izan da emaitza Michiganen: 134.000 botoren aldea atera dio demokratak Trumpi, eta botoen %50era ere heldu da.
Zer estatu aldatu dira kolorez 2016ko bozetatik?
Oraingoz, bi horiek dira, hain zuzen: Wisconsin eta Michigan. Baina beste bat ere egon liteke: Arizona. 2016an hiru puntu eta erdiren aldearekin irabazi zuen Trumpek, baina orain Biden da aurretik, eta, botoen %86 zenbatuta, 69.000 botoren aldea du. Hauteskunde gauaren amaieran, Arizonan Bidenek irabaziko zuela iragarri zuten zenbait hedabidek, eta oraindik ere hala mantentzen dute batzuek. Besteek, ordea, alde hori txikia dela argudiatzen dute, eta oraindik ez dizkiote eman Arizonaren 11 konpromisarioak Bideni.
Arizonan irabazten badu, Etxe Zurirako bidea leunduko zaio presidentegai demokratari. 11 horiekin, 264 konpromisario lituzke hautatzaileen batzarrean. Sei besterik ez lituzke behar, beraz, AEBetako 46. presidentea izateko. Nevadan irabaztea nahikoa izango luke 270 horietara iristeko. Hautatzaileen batzarrak duen konpromisario kopuruaren erdia da hori, baina legeak dio berdinketa bat izanez gero Ordezkarien Ganberak erabaki behar duela nor izango den hurrengo presidentea, eta egin berri diren hauteskundeetan gehiengoari eutsi diote demokratek ganbera horretan.
Zenbat estatu eta ordezkari geratzen dira erabakitzeko?
Sei dira oraindik irabazlerik ez duten estatuak: Alaska (3), Nevada (6), Arizona (11), Georgia (16), Ipar Carolina (15) eta Pennsylvania (20). Oraingoz, Nevadan eta Arizonan aurretik da Biden, eta Alaskan, Georgian, Ipar Carolinan eta Pennsylvanian, Trump.
Nola doa kontaketa estatu horietan?
Astiro: ezin da besterik esan hauteskundeak amaitu eta 24 ordu baino gehiago pasatu diren eta garailerik ez dagoen honetan. Georgian (%96) eta Ipar Carolinan (%95) dago aurreratuen, baina emaitza estua da. Lehenengoan, Trumpek 18.500 botoren aldea du eta 50.000 geratzen dira zenbatzeko. Gainera, errepublikanoek iragarri dute hainbat konderritan helegiteak aurkeztuko dituztela, demokratei botoak kentzeko. Ipar Carolinan, 76.700 botoren aldea du Trumpek. Pennsylvanian, botoen %11 falta da zenbatzeko, eta Trumpek 165.000 botoren aldea du. Arizonan, %14a falta da zenbatzeko, eta Bidenek 8.000 botoren aldea du. Arizonan ere, %14 falta da, eta Bidenek 69.000 botoren aldea du. Azken estatu horretan hurrengo emaitza gaur gauean iritsiko dira.
Noiz jakingo da nork irabazi dituen hauteskundeak?
Berez, abenduaren 14an elkartu behar dute hautatzaileen batzarreko 538 konpromisarioek presidentea aukeratzeko. Baina, ondo bidean, datozen orduetan edo egunetan argituko da. Pennsylvanian, bihar arteko epea eman zuen Auzitegi Gorenak aurretik emandako botoa jasotzeko, eta estatu horretako hogei ordezkariak erabakigarriak izan daitezke. Gainera, kontuan hartu behar da Trumpek iragarri duela auzitara joko duela eta horrek prozesua luza dezakeela; hala gertatu zen 2000. urtean Bushek Floridan 537 botogatik irabazi eta Al Gorek hasieran emaitza onartu ez zuenean.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189317/bigarren-olatuko-gaixo-gehien-dute-ziuek-172.htm
|
Gizartea
|
Bigarren olatuko gaixo gehien dute ZIUek: 172
|
Hegoaldeko ospitaleetan 172 lagun daude ZIUetan erietxeratuta; pandemiaren bigarren olatuko daturik makurrena da. Guztira, 882 pertsona daude ospitaleraturik. Gainera, beste 1.881 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Zehazki, birusa detektatzeko 19.000 test egin zituzten atzo, eta horien %9,9k eman dute positibo. Bi pertsona zendu dira.
|
Bigarren olatuko gaixo gehien dute ZIUek: 172. Hegoaldeko ospitaleetan 172 lagun daude ZIUetan erietxeratuta; pandemiaren bigarren olatuko daturik makurrena da. Guztira, 882 pertsona daude ospitaleraturik. Gainera, beste 1.881 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Zehazki, birusa detektatzeko 19.000 test egin zituzten atzo, eta horien %9,9k eman dute positibo. Bi pertsona zendu dira.
|
Azken asteetako kutsatzeek eragin zuzena izan dute ospitaleen egoeran. Hego Euskal Herrian, 172 pertsona daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan erietxeratuta. Are, pandemiaren bigarren olatuko datuak aintzat harturik, goia jo du unitate horietan dauden gaixo kopuruak. Halaber, guztira, 882 lagun daude Hegoaldeko ospitaleetan. Azken egunean, 101 pertsona erietxeratu dituzte birusarengatik.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, koronabirusarekin eri ziren bi pertsona zendu dira azken orduetan: 63 urteko gizonezko bat eta 89 urteko emakumezko bat.
Gainera, beste 1.881 positibo zenbatu dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak asteazkenean egindako probetan, joan den egunean baino 109 gehiago, alegia. Zehazki, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, 19.027 proba egin zituzten, eta horien %9,9k eman dute positibo. Osakidetzak egindako testei dagokienez, %10en langara ailegatu da ehunekoa.
Lurraldez lurralde, Gipuzkoan zenbatu dute positibo gehien: 671 izan dira, aurreko egunean baino 41 gehiago. Berriz ere, Bizkaia du atzetik: 621 zenbatu dituzte herrialde horretan, bezperan baino bi gutxiago. Nafarroan, 420 detektatu ditu Osasunbideak, joan den egunean baino 73 gehiago, alegia. Hori horrela, foru erkidegoan kasuak ugaritu egin dira bezperako datuen aldean, baina, hala eta guztiz ere, apaltzea atzeman daiteke azken bi asteetan erregistratutako datuekin konparatuta. Izan ere, asteartean egindako probetan 340 kasu atzeman zituen Osasunbideak, eta, egun horretan erregistratutakoa salbu, Nafarroako Gobernuak gaur emandakoa da urriaren 22tik izandako daturik hoberena. Halaber, azkenaldiko joerari eutsita, Araban zenbatutako kutsatu kopurua nabarmen txikiagoa da Hegoaldeko gainerako lurraldeen aldean: 152 izan dira azken egunean, bezperan baino 11 gehiago.
Zaharren egoitzak
Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, agerraldi bat atzeman dute Bianako zaharren egoitzan: 33 positibo detektatu dituzte, eta horietatik 26 zahar etxeko egoiliarrak dira. Bi pertsona Logroñoko ospitalera (Espainia) eraman dituzte, eta egoitzan bakarturik daude gainerakoak.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189318/unibertsoaren-jatorriaz-ikertzeko-93-milioi-jasoko-dute-euskal-herriko-hiru-ikertzailek.htm
|
Gizartea
|
Unibertsoaren jatorriaz ikertzeko 9,3 milioi jasoko dute Euskal Herriko hiru ikertzailek
|
Juan Jose Gomez Cadenasek, Fernando Cossiok eta Roxanne Guenettek lortu dute diru laguntza. Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektuaren bitartez, neutrinoa bere antipartikula ere ote den egiaztatu nahi dute, unibertsoaren jatorriari buruzko funtsezko galderei erantzunez.
|
Unibertsoaren jatorriaz ikertzeko 9,3 milioi jasoko dute Euskal Herriko hiru ikertzailek. Juan Jose Gomez Cadenasek, Fernando Cossiok eta Roxanne Guenettek lortu dute diru laguntza. Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektuaren bitartez, neutrinoa bere antipartikula ere ote den egiaztatu nahi dute, unibertsoaren jatorriari buruzko funtsezko galderei erantzunez.
|
Europako Batzordearen Ikerketa Kontseiluak bikaintasunezko oinarrizko zientzia sustatzeko laguntzak ematen dizkie ezagutzaren esparruan ikertzen jarraitu nahi duten ikertzailerik onenei, eta, laguntza horien artean, ERC Synergy izenekoak dira lehiakorrenak. Bada, Euskal Herriko hiru ikertzailek lehen aldiz lortu dute laguntza horiek erdiestea unibertsoaren jatorria ikertzeko. Hiru zientzialariak honako hauek dira: Juan Jose Gomez Cadenas, Donostia International Physics Centerren (DIPC) lanean diharduen Ikerbasqueko ikertzailea; Fernando Cossio, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimikako katedraduna eta Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa, eta Roxanne Guenette, Harvardeko Unibertsitateko Fisikako irakasle laguntzailea. 9,3 milioi euroko diru laguntza jasoko dute Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektua garatzeko. Sei urteko iraupena izango du egitasmoak. Helburua, hau izango da: neutrinoa bere antipartikula ere ote den egiaztatu nahi dute, unibertsoaren jatorriari buruzko funtsezko galderei erantzuteko.
Ikerbasquek, DIPCek eta EHUk proiektuaren ildo nagusiak zeintzuk izango diren jakinarazi dituzte ohar batean, eta horretarako hainbat galdera plazaratu: «Zergatik dago materiaz eginda gure unibertsoa? Zergatik existitzen da dena ezagutzen dugun bezalaxe?». Adierazi dutenez, galdera horiek partikulen fisikan eta kimikan oro har ebatzi gabe dagoen problemarik garrantzitsuenetako bat jartzen du mahai gainean, aukera dagoelako «materiaren eta antimateriaren arteko asimetria kosmiko misteriotsua argitzeko».
Ikertzaileek azaldu dutenez, gure unibertsoa «hondoratze kosmiko» baten hondarrez osatuta dagoela esan daiteke, eta orain arte desintegrazioan sortutako bi elektroik igortzen duten seinale berezia behatzea zen NEXT esperimentuaren ardatza, baina seinale hori oso «ahula» da. «Alabaina, bi elektroi horiek ikusteaz gain, barioaren atomo ionizatua ere detektatuko balitz, horixe baita xenoiaren desintegrazioaren produktuetako bat, aurkitu nahian gabiltzan seinalea lortuko genuke, neutrinoa partikula bere antipartikula ere badela egiaztatzen duen froga esperimentala», azaldu dute. Horixe da, hain zuzen, NEXT esperimentuaren erronka: barioaren atomo hori identifikatzea, oraintsu arte ezinezkoa jo bada ere.
Ildo horretan, Fernando Cossiok eta Juan Jose Gomez Cadenasek Nature aldizkari ospetsuan argitaratu berri duten elkarlan batean frogatu dutenez, barioaren atomoa molekula batekin harrapa daiteke, multzo supramolekular bat eratuz, eta gertaera hori izango litzateke bila dabiltzan seinalea. Finean, NEXT detektagailuaren belaunaldi berri bat diseinatu, garatu eta eraikitzea da Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektuaren helburua: «Esperimentu horrek neutrinoa bere antipartikula dela egiaztatzeko gaitasun handia izango luke, unibertsoaren jatorriari buruzko funtsezko galderei erantzunez».
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189319/hartuko-diren-neurrien-bidez-egoerarik-arriskutsuenak-eragotzi-nahi-ditu-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
Hartuko diren neurrien bidez «egoerarik arriskutsuenak» eragotzi nahi ditu Jaurlaritzak
|
Bingen Zupiriak oroitarazi du toki «itxietan» maiz zaila dela aireztatzeko neurri egokiekin jardutea eta pertsonen arteko distantzia egokiak bermatzea.
|
Hartuko diren neurrien bidez «egoerarik arriskutsuenak» eragotzi nahi ditu Jaurlaritzak. Bingen Zupiriak oroitarazi du toki «itxietan» maiz zaila dela aireztatzeko neurri egokiekin jardutea eta pertsonen arteko distantzia egokiak bermatzea.
|
Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiria elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratian, eta hizpide izan ditu gaur arratsaldean osasun krisiaren inguruko aholku kontseilu Labiren bileran, izurriari aurre egite aldera, mahai gainean izango dituzten neurriak. Ez du zehaztu zer aldaketa proposatuko dituzten bilera horretan; esan du xedea izango dela ororen gainetik «egoerarik arriskutsuenak» eragoztea. Oroitarazi du, adibidez, toki «itxietan» sarri zaila izaten dela ondo aireztatuta jardutea eta pertsonen arteko distantzia egokiak bermatzea: «Ez da beti erraza izaten».
Ez du adierazi, hala ere, ostatuak ixteko asmoa dutenik. Bileran proposamen bat egingo dela azaldu du, eta zer bide egiten duen ikusi beharko dela. Tabernarien artean «ikuskera» asko daudela nabarmendu du; badirela itxi eta laguntzak eskatzeko hautuaren alde daudenak, eta, kontrara, negozioak itxi gabe jardutea lehenesten dutela beste hainbatek.
«Osasun datuak eta ekonomikoak, biak aztertu behar dira erabakiak hartzeko», nabarmendu du. Atzo, etxeko konfinamenduak ezartzeko aukera izatea eskatu zuen Jaurlaritzak Madrilen. Adierazi du etorkizunean har daitezkeen neurriak hartzeko «segurtasuna» lortu nahi dutela horren bidez, batez ere.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189320/iberdrolak-75000-milioiko-inbertsio-plana-iragarri-du.htm
|
Ekonomia
|
Iberdrolak 75.000 milioiko inbertsio plana iragarri du
|
Bost urtean 20.000 lanpostu sortzea aurreikusten du, eta irabaziak %47 haztea.
|
Iberdrolak 75.000 milioiko inbertsio plana iragarri du. Bost urtean 20.000 lanpostu sortzea aurreikusten du, eta irabaziak %47 haztea.
|
Iberdrolak 75.000 milioi euroko inbertsio plana iragarri du 2020-2025eko eperako, eta 20.000 kontratazio berri. Zehazki, inbertsio bolumen horren %90 (68.000 milioi euro) bere negozio eredua finkatzeko erabiliko du, energia berriztagarrietarako, gaur egun duen sarerako, biltegiratzeetarako eta bezeroentzako irtenbide adimendun gehiagotarako. Gainerako 7.000 milioi euroak PNM Resources konpainia amerikarraren erosketari dagozkio.
Ignacio Sanchez Galan buru duen taldeak jakinarazi du urtean batez beste 10.000 milioi euroko inbertsioa egingo duela, 2020tik 2022ra bitartean, eta 13.000 milioi eurokoa 2023tik 2025era bitartean.
Iberdrolak 2022ko aurreikuspenak gorantz berrikusi ditu. Mozkin garbia 4.000 milioi eta 4.200 milioi euro artekoa izan daitekeela uste du: 2018-2022 aldirako planean 3.700-3.900 milioien artekoa aurreikusi zuen.
2025erako, berriz, 15.000 milioi euroko ustiapen etekin gordina (EBITDA) lortzeko helburua jarri du. Horrek esan nahi du epealdiaren amaieran taldearen irabaziak ia %47 haziko direla, 2019an lortutako mozkin errekorrarekin alderatuta (3.400 milioi euro baino gehiago).
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189321/eajk-ez-dio-osoko-zuzenketarik-aurkeztuko-espainiako-aurrekontuei.htm
|
Politika
|
EAJk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako aurrekontuei
|
Espainiako Gobernuak aurkeztu berri duen aurrekontu proiektua aztertzen eta negoziatzen ari direla esan du, «akordiorako borondatearekin», baina uko egin dio Maria Jesus Montero Ogasun ministroak ireki duen bilera sortan parte hartzeari, «azken orduan abisatu zutela» argudiatuta. EH Bildu gaur arratsaldean batzartuko da.
|
EAJk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako aurrekontuei. Espainiako Gobernuak aurkeztu berri duen aurrekontu proiektua aztertzen eta negoziatzen ari direla esan du, «akordiorako borondatearekin», baina uko egin dio Maria Jesus Montero Ogasun ministroak ireki duen bilera sortan parte hartzeari, «azken orduan abisatu zutela» argudiatuta. EH Bildu gaur arratsaldean batzartuko da.
|
EAJk Espainiako Kongresuan duen ordezkaritza ez da bilduko gaur Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko Ogasun ministroarekin. Monterok Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin bilera sorta bat hasi du. Halere, aurrekontuei ez diela osoko zuzenketarik aurkeztuko jakinarazi du EAJk, ohar bidez. Azaldu du horrek ez duela esan nahi aurrekontuak babestuko dituenik, baina «jarrera propositiboarekin eta akordiorako borondatearekin» negoziatzen ari direla baieztatu du.
EAJren helburua da COVID-19ak eragindako egoera ekonomiko eta sozial zailarekin «bat datozen» aurrekontuak adostea, Batetik, aurrekontu proposamenean partekatzen ez dituen zenbait puntu negoziatuta; eta, bestetik, «Euskadirako kontuak hobetzeko diru sailak gehitzea» negoziatuta, ohar bidez adierazi duenez.
EH Bilduk, aldiz, parte hartuko du bileretan. Mertxe Aizpurua diputatua biltzekoa da gaur, 18:00etan, Maria Jesus Montero Ogasun ministroarekin eta Nacho Alvarez Eskubide Sozialen Estatu idazkariarekin.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189322/ebk-jaitsiera-txikiagoa-espero-du-aurten-ekonomian-azken-neurriek-kalte-egin-arren.htm
|
Ekonomia
|
EBk jaitsiera txikiagoa espero du aurten ekonomian, azken neurriek kalte egin arren
|
Europako Batzordeak uste du 2021ean suspertzea motelagoa izango dela, eta pandemiaren aurreko egoera asko jota 2022an suspertuko dela.
|
EBk jaitsiera txikiagoa espero du aurten ekonomian, azken neurriek kalte egin arren. Europako Batzordeak uste du 2021ean suspertzea motelagoa izango dela, eta pandemiaren aurreko egoera asko jota 2022an suspertuko dela.
|
Udazkeneko iragarpenak egin ditu Europako Batzordeak. Horien arabera, euroguneko ekonomia %7,8 txikituko da aurten, uztailean kalkulatutakoa baino ia puntu bat gutxiago (-%8,7). Udako suspertzea uste baino handiagoa izan zela dio Bruselak, baina ez du jarraipenik izan. «Europaren suspertzea eten egin da COVID-19 kasuak berriz agertzearen ondorioz», azaldu du Paolo Gentiloni komisarioak.
Oro har, euroguneko eta Europako Batasuneko ekonomia aurten iragarritakoa baino gutxiago jaitsiko den arren, badira salbuespenak. Espainiaren iragarpena, esaterako. -%10,9tik -%12,4ra okertu du Bruselak. Estatukide handien artean, hark emango ditu daturik txarrenak. Italiaren BPGa %9,9 da jaistekoa, Frantziarena %9,4, Alemaniarena %5,6, eta Herbehereetakoa, berriz, %5,3.
Europako Batzordeak uste du ekonomiak gutxienez bi urte beharko dituela pandemiaren aurreko mailara itzultzeko. Horrela, eurogunean %4,2ko hazkundea iragarri du 2021ean, eta %3koa 2022an.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189323/bizikidetza-eraikitzeko-konpromiso-soziala-dinamika-osasun-egoerara-egokituko-dute.htm
|
Politika
|
'Bizikidetza eraikitzeko konpromiso soziala' dinamika osasun egoerara egokituko dute
|
Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi du elkarrizketa eta bileren formatua egokituko dutela, baina helburuak «berberak» izanen direla. «Bizikidetza demokratikoaz» eztabaidatu nahi dute orain arte harremanik eduki ez duten eragileekin.
|
'Bizikidetza eraikitzeko konpromiso soziala' dinamika osasun egoerara egokituko dute. Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi du elkarrizketa eta bileren formatua egokituko dutela, baina helburuak «berberak» izanen direla. «Bizikidetza demokratikoaz» eztabaidatu nahi dute orain arte harremanik eduki ez duten eragileekin.
|
Foro Sozial Iraunkorrak urriaren 17an iragarri zuen Bizikidetza eraikitzeko konpromiso soziala dinamika martxan jarriko zuela, eta gaur jakinarazi du eutsi eginen diola dinamikari, osasun egoerara egokitu beharko badu ere: «Formatua egokituko da, baina helburuak berberak dira».
2021eko maiatzaren 16ra arte hainbat eragilerekin «bizikidetza demokratikoaz» eztabaidatzea dute asmoa, hau da, «bizikidetza demokratikoa ulertzeko moduei buruzko eztabaida irekiak izatea, eta ekarpenak eta ikuspegiak jasotzea orain arte foroa harremanetan egon ez den eragile sozialekin». Horri eutsi eginen diote, «jarduteko era» aldatuta, eta jakinarazi dute horretan hasi baino lehen foroa bera osatzen duten hamasei erakundeen «sentsazioak errepasatzen» hasiak direla.
«Ez errepikatzeko bermeak» ezartzea da foroak sustaturiko dinamikaren helburua, eta bi «erronka» jarri dituzte bide horretan: «Pertsona guztien eskubide zibil, politiko eta sozial guztiak errespetatuko dituen esparru sozial bat izatea» eta «belaunaldi berriei elkarrizketaren eta indarkeriarik ezaren kultura transmititzea, XXI. mendean gatazkak konpontzeko tresna bakarra delakoan». Helburu horien barnean dituzte, bertzeak bertze, biktima guztien mina aitortzea eta «motibazio politikoko delituengatik» preso edo ihesean daudenei «behin betiko konponbidea» ematea eta «birgizarteratzea».
Oroitarazi dute, halaber, «erakunde demokratikoen» eta «gizartea osatzen dugun pertsona guztien erantzukizuna» dela bizikidetza demokratikoa eraikitzea: «Argi dago herri honi buruzko ikuspegi desberdinak daudela eta iragana kontatu behar dela, eta kontakizun guztiak entzun eta errespetatu behar dira».
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189324/etxebizitzaren-arazoari-irtenbide-kolektiboa-emateko-eskatu-dute-olarizuko-bizilagunek.htm
|
Gizartea
|
Etxebizitzaren arazoari «irtenbide kolektiboa» emateko eskatu dute Olarizuko bizilagunek
|
Gasteizko Olarizu ibilbideko blokeak eraisteko prozesu administratiboari ekin dio udalak. Etxebizitza okupatuetan dauden bizilagunek eskatu dute euren egoera «konpondu gabeko etxebizitza larrialditzat» jotzeko.
|
Etxebizitzaren arazoari «irtenbide kolektiboa» emateko eskatu dute Olarizuko bizilagunek. Gasteizko Olarizu ibilbideko blokeak eraisteko prozesu administratiboari ekin dio udalak. Etxebizitza okupatuetan dauden bizilagunek eskatu dute euren egoera «konpondu gabeko etxebizitza larrialditzat» jotzeko.
|
Okupatu zure bizitza plataformak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak agerraldia egin dute gaur goizean Gasteizko Udaletxearen aurrean, Gasteizko Olarizuko bizilagunak pairatzen ari diren egoera salatzeko. Izan ere, joan den urriaren 20an, Olarizuko 124 etxebizitza okupatuetako bizilagunak kanporatzeko jakinarazpenak banatzen hasi zen Gasteizko Udala, PPrekin egindako akordioaren ostean. Horrela, Olarizu Ibilbideko blokeak eraisteko prozesu administratiboari ekin dio Gorka Urtararen gobernuak, eta bizilagunek hamar eguneko epea izan dute helegiteak aurkezteko. Gaur jakinarazi dutenez, epe horren barruan aurkeztu dituzte alegazioak 35 bizilagunek, eta hainbat eskaera egin dizkiote udalari. Batetik, adierazi dute euren langabezia egoerak eta prekaritate ekonomikoak eragotzi egiten diela edozein alokairu ordaintzea, eta euren buruak etxebizitza bat okupatzera behartua ikusi dutela. Salatu dute argi mozketa eta ur mozketa jasan dituztela, «baita poliziaren jazarpen psikologikoa ere»: «Pobrea izateagatik gaizkileak edo kriminalak izango bagina bezala tratatu gaituzte».
Azaldu dutenez, espedientean aipatzen den deialdira joan dira, eta etxebizitza bat izateko daukaten eskubidea ez urratzeko eskatu dute. «Arazo honi irtenbide kolektiboa ematea proposatzen dugu, ez partikularra». Haatik, jakinarazpen hori jaso ondoren, Gasteizko Udalak hutsik dauden etxebizitzak hustu edo garbitu dituela salatu dute, bertan bizi diren «familienganako presio mekanismo gisa». Hori hala, kaleratze bat egin aurretik, euren egoera «konpondu gabeko etxebizitza larrialditzat» hartzea eskatu dute.
Gaurko agerraldian salatu dute Gasteizko Udalaren asmoa dela Olarizun 124 etxebizitza inguru eraikitzea, baina alkateak ez dituela behin ere aipatu etxebizitza horietan bizi diren bizilagunen eskubideak. «Oso larria da etxebizitzaren urgentziako egoeraren aurrean udalak, beharrezko neurriak hartu beharrean, arazoa larriagotzeko pausoak ematea».
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189325/bilboko-36-etxe-agentzia-ikertzen-ari-dira-ustez-alokairuen-arloko-prezioak-adosteagatiko.htm
|
Ekonomia
|
Bilboko 36 etxe agentzia ikertzen ari dira ustez alokairuen arloko prezioak adosteagatiko
|
Lehiaren Euskal Agintaritzak hasi du prozedura «arrazoizko zantzuak» aurkitu dituelako, eta zigor espedientea ireki die guztiei
|
Bilboko 36 etxe agentzia ikertzen ari dira ustez alokairuen arloko prezioak adosteagatiko. Lehiaren Euskal Agintaritzak hasi du prozedura «arrazoizko zantzuak» aurkitu dituelako, eta zigor espedientea ireki die guztiei
|
Etxe agentziek alokairuen prezioak adosten al dituzte? Bada Lehiaren Euskal Agintaritzak susmoa du batzuek behintzat hori egiten dutela, eta instrukzio prozesua hasi du Bilboko 36 bulegotan. Informazio erreserbatu fasean jasotako informazioa oinarri hartuz, agintaritzak zigor espedientea ireki die etxebizitzen alokairuaren arloko prezioak edo beste merkataritza baldintza batzuk finkatzeko balizko akordioa dagoen jakiteko. Eskura duen informazioa aztertuta, auzitegiak uste du Lehiaren Defentsarako Legea urratu izanaren «arrazoizko zantzuak» daudela. Era berean, nabarmendu du «modu berezian kaltebera» den kolektibo bati eragiten diola: etxebizitza bila dabiltzan pertsonak, hain zuzen.
Espedientearen helburua arrazoizko susmo horiek behin-behinekoak diren ondorioztatzea da. Deigarria da, halaber, bulego guztiak eremu geografiko jakin batekoak izatea: Bilbokoak. Ikerketak luze jo dezake, hemezortzi hilabeteko muga baitu. Gero Lehiaren Euskal Kontseiluak izango du azken hitza, eta hark erabakiko du artxibatzea, epaibidea luzatzea edota espedienteari amaiera jartzea itun baten bitartez. Itunarekin itxiz gero etxe agentziak hainbat konpromiso hartu behar dituzte euren gain.
Agintaritzak ez du zehaztu zein arlo ari diren zehazki ikertzen: etxebizitzen prezioak, baldintzak, komisioak... Baina baldintza batzuk nahiko zabalduta daude, esaterako higiezinaren komisioa etxebizitzaren hilabete bateko errentaren adina izatea. Lehiaren Euskal Agintaritza, administrazio izaera duen erakunde autonomoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikia dago.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189326/euskal-ekoizleen-10-film-laburrekin-hasiko-da-fant-jaialdia.htm
|
Kultura
|
Euskal ekoizleen 10 film laburrekin hasiko da FANT jaialdia
|
Aurrez aurreko programazioari eutsi nahi dioten arren, Bilboko zinemaldi fantastikoak online eskaintza ere izango du. Jaialdiaren 26. edizioa larunbatean inauguratuko dute, baina euskal film laburrak aurretik ikusi ahal izango dira. Azaroaren 12ra bitarte egingo da festibala
|
Euskal ekoizleen 10 film laburrekin hasiko da FANT jaialdia. Aurrez aurreko programazioari eutsi nahi dioten arren, Bilboko zinemaldi fantastikoak online eskaintza ere izango du. Jaialdiaren 26. edizioa larunbatean inauguratuko dute, baina euskal film laburrak aurretik ikusi ahal izango dira. Azaroaren 12ra bitarte egingo da festibala
|
Neurriak gogortzeko joera betean, eta are itxialdiaren mehatxua gero eta gertuago dagoen honetan, kulturak aurrera jarraitzen du. Larunbatean, azaroak 7, hasiko da FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 26. edizioa, eta 12an bukatuko da. Alabaina, jaialdia inauguratu aurreko egunean ere egongo da zer ikusi. Izan ere, Euskal Herriko zuzendarien 10 film labur emango dituzte ostiralean, 19:00etan, Azkuna zentroko auditoriumean.
Mehatxuak mehatxu, egitaraua mantentzeko «intentzioa» adierazi du Gonzalo Olabarria Bilboko kultur zinegotziak, nahiz eta aitortu duen «beste egoera batzuk» ere kontuan hartzen ari direla. Horiek horrela, aurten Internet bidez ere ikusi ahal izango dira jaialdiko ekoizpen batzuk, www.fantbilbaoonline.eus webgunean. Bestalde, ordutegiaren murrizketari egokitzeko, film labur ugari izango ditu aurtengo edizioak, hasierako 10 horietatik harago.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189327/hitz-zentroa-aurkeztu-dute-hizkuntza-teknologien-ikerketan-sakontzeko.htm
|
Gizartea
|
Hitz zentroa aurkeztu dute, «hizkuntza teknologien ikerketan sakontzeko»
|
EHUko Ixa taldeak eta Aholab laborategiak osatzen dute Hitz ikerketa zentroa. Euskal Herria «Europako hizkuntza teknologia eta adimen artifizialaren gune» bilakatzeko sortu dute.
|
Hitz zentroa aurkeztu dute, «hizkuntza teknologien ikerketan sakontzeko». EHUko Ixa taldeak eta Aholab laborategiak osatzen dute Hitz ikerketa zentroa. Euskal Herria «Europako hizkuntza teknologia eta adimen artifizialaren gune» bilakatzeko sortu dute.
|
Transformazio digitalarekin ezinbesteko bihurtu da hizkuntza teknologien ikerketan sakontzea, eta helburu horretan laguntzeko sortu dute Hitz ikerketa zentroa. Gaur egin dute zentroaren aurkezpena, Donostian. Gizartean, enpresetan eta erakundeetan «hizkuntza-teknologiaren transferentzia masiboa aktibatzeko» sortu dute zentroa, Eneko Agirre zentroko zuzendariak azaldu duenez. Haren hitzetan, EHUko ikerketa zentro berriak «teknologiaren transferentzian, kulturgintzan, gizarte garapenean eta formakuntzan» lan egingo du, eta hizkuntzaren teknologietan eta euskararen «tratamendu konputazionalean» erreferente bilakatu nahi du. «Inguruko ikerkuntza zentro, zentro teknologiko, enpresa eta erakundeekin elkarlanean, Euskal Herria Europako hizkuntza teknologia eta adimen artifizialaren gune bihurtu nahi dugu».
Gaurko aurkezpenean, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Nekane Balluerka EHUko errektoreak ere parte hartu dute. Bildarratzek azpimarratu du Hitz zentroak bat egiten duela «egungo hizkuntza teknologia beharrekin eta etorkizuneko erronka eta aukerekin». Haren esanetan, hiru ezaugarrik bat egiten dute zentro berrian: hedapenak, bikaintasunak eta internazionalizazioak.
Balluerkaren esanetan, berriz, «oso pozgarria» da unibertsitatearentzat horrelako zentro bat sortu izana. Nabarmendu du Hitzen ekarpenak «estrategikoak» izango direla adimen artifiziala garatzeko, eta zientzia aplikatuen eta esperimentalen prozesatzeetan aurrerapenak egiteko balio izango dutela haren lanek.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189328/baheketak-eginen-dituzte-basaurin-eta-eibarren.htm
|
Gizartea
|
Baheketak eginen dituzte Basaurin eta Eibarren
|
Osakidetzak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deitu ditu birusa atzemateko probak egitera. Basaurin, bihar ekingo diote testak egiteari; Eibarren, berriz, astelehenean hasiko dituzte baheketak.
|
Baheketak eginen dituzte Basaurin eta Eibarren. Osakidetzak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deitu ditu birusa atzemateko probak egitera. Basaurin, bihar ekingo diote testak egiteari; Eibarren, berriz, astelehenean hasiko dituzte baheketak.
|
Koronabirus kasuek azkenaldian izandako gorakadaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu Basauriko (Bizkaia) eta Eibarko (Gipuzkoa) herritarrak. Zehazki, 13 eta 40 urte bitartekoek izanen dute aukera testa egiteko. Bi herrietan, positibo kopuruak nabarmen egin du gora azken egunetan. Zehazki, 100.000 biztanleko 611 kasu daude hamalau egunean Basaurin. Eibarren, berriz, 1.758koa da intzidentzia tasa.
Basaurin, Osakidetza bihar hasiko da herritarrei PCR probak egiten, arratsaldeko lauretan. Basauriko Erretiratuen Etxean eginen dituzte, Social antzokiaren alboan. Premiazkoa da aldez aurretik ordua galdegitea: herriko hiru osasun etxeetan eska daiteke. Osakidetzak jakinarazi duenez, baheketek bost egun iraunen dute gutxienez, eta, hala behar izanez gero, gehiago luzatuko dituzte.
Eibarren, astelehenetik ostiralera eginen dituzte birusa atzemateko probak, arratsaldez, Eibarko ospitalean. Aukerakoa da testa egitea, baina hala erabakitzen dutenek aldez aurretik eskatu beharko dute ordua, telefono bidez, biharko goizeko bederatzietatik aitzina. Osakidetzak jakinarazi duenez, proba egiten dutenei SMS bidez esanen zaie emaitza.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189329/greba-eguna-dute-gaur-gipuzkoako-osasun-langileek.htm
|
Gizartea
|
Greba eguna dute gaur Gipuzkoako osasun langileek
|
ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek egin dute deialdia. Salatu dute ez dutela nahikoa baliabide osasun sistema publikoan koronabirusaren bigarren olatuari aurre egiteko. Behin-behineko langileen eta azpikontratatutakoen baldintzak hobetzeko eskatu dute.
|
Greba eguna dute gaur Gipuzkoako osasun langileek. ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek egin dute deialdia. Salatu dute ez dutela nahikoa baliabide osasun sistema publikoan koronabirusaren bigarren olatuari aurre egiteko. Behin-behineko langileen eta azpikontratatutakoen baldintzak hobetzeko eskatu dute.
|
Joan den astean Araban nola, Gipuzkoan greba eguna dute gaur osasun sistema publikoko langileek. Sindikatu guztietako ordezkariak eta osasun zerbitzuetako askotariko langileak izan dira protestetan: medikuak, erizainak, garbitzaileak, anbulantzietako gidariak, jantokietako sukaldariak... Izan ere, elkarretaratzeak egin dituzte han-hemenka; hala nola Zumarragan, Hernanin eta Donostiako Ospitalean. Sindikatuek baieztatu dutenez «erantzun handia» izan du grebak, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak «oso altuak» izan.
«Greba oinarrizko hainbat zerbitzutan islatu da», adierazi dute osasun langileen ordezkariek Donostiako elkarretaratzean. Besteak beste, X izpien unitatean, operazio gelan eta laborategian erantzun handia izan du protestak, esan dutenez. Edonola ere, lanuzte gehienak lehen arretako zerbitzuetan izan dira. Eta, eremu hori da, hain justu, pandemia egoeragatik kalterik handienak jasan dituztenetako bat, langileen arabera. Mobilizazio amaierako hitzartzean salatu dutenez, koronabirusaren lehen olatua pasatu ostean, ez dira nahikoa baliabide ezarri bigarren oldarraldi bati aurre egiteko, eta, hortaz, «oso egoera kezkagarrian» daude langileak orain: «Osakidetzak ez du planifikazio egoki bat jarri martxan».
Nabarmendu dute, ordea, egungo egoera, ez dela «berria». Aitzitik, aurretik zeuden arazoak «begien bistan» gelditu direla ohartarazi dute osasun langileek: «Lehenago ere bazegoen lan karga handia; egiturazkoa da problema». Egoerari aterabidea bilatzeko eskatu dute egindako murrizketak atzera itzularazteko, lanerako beharrezko materiala bermatzeko, eta lan baldintzak hobetzeko. Halaber, deitoratu egin dute ez eduki izana aukerarik Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin hitz egiteko eta negoziatzeko.
Azpikontratatutakoen prekarizazioa
Gainera, Osakidetzak zuzenean kontratatutakoak ez diren gainontzeko langileentzat ere eskubide eta bermeak eskatu dituzte. Hitzaldian azaldu dutenez, azpikontratatutako horiek are baldintza eskasagoak dituzte lanerako: «Haiek ere badira osasungintzaren parte, eta haiek ere merezi dituzte baldintza duinak». Sindikatuek ohartarazi dute %100 zerbitzu minimoak ezarri dituztela lan arlo horietan, eta, hortaz, protestara biltzeko zailtasun handiagoa izan dutela. Halere, mobilizazioan ziren anbulantzietako gidariak, garbitzaileak, jantokietako sukaldariak... ere.
Datuen dantza
Hain justu, sindikatuetako ordezkariek salatu dute Osakidetzak grebaren erantzunari buruz emandako datuek lotura zuzena dutela gutxieneko zerbitzuak ezartzearekin. Protestaren erantzuna %7,72koa izan dela esan du Osakidetzak —%6,1, medikuak; %6,4, erizainak; eta %10,45, gainontzeko osasun langileak—, baina sindikatuetatik ohartarazi dute gutxieneko zerbitzuak hain altu mantenduta zaila dela mobilizazioetara batzea: «Greba eskubidea neutralizatu, oztopatu eta erasan nahi dute. Gutxieneko zerbitzuak erabat neurriz kanpokoak dira». Gaitzetsi dute, gainera, Osakidetzak langile guztien gaineko batezbestekoa egiten duela, zerbitzuak bermatzen ari diren horiek ere kontuan hartuta.
«Bere langileak errespetatuko dituen osasun sistema publiko bat nahi dugu» esanez amaitu dute protesta, eta lekukoa pasatu diete Bizkaiko osasun langileei. Datorren astean, asteazkenez, greba egingo dute han.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.