date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189330/natividad-jauregi-espainiaratzea-onartu-du-ganteko-auzitegiak.htm
|
Politika
|
Natividad Jauregi Espainiaratzea onartu du Ganteko Auzitegiak
|
Abokatuak jakinarazi du helegitea jarriko dutela Kasazio Auzitegian. Aurrez Estrasburgok onartua zuen Espainiaratzea.
|
Natividad Jauregi Espainiaratzea onartu du Ganteko Auzitegiak. Abokatuak jakinarazi du helegitea jarriko dutela Kasazio Auzitegian. Aurrez Estrasburgok onartua zuen Espainiaratzea.
|
Ganteko Auzitegiak (Belgika) Natividad Jauregi Espainiaratzea onartu du, ETAko kide gisa 1981eko martxoan Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hiltzea leporatuta, bertzeak bertze. Paul Bekaert abokatuak jakinarazi du Kasazio Auzitegira joko dutela: «Erabakia ez da behin betikoa». Ez dute helegitea aztertuko duten eguna jakinarazi, baina «hemendik aste batzuetara» izan daitekeela erran du abokatuak.
Ez da Jauregi Espainiaratzeko eskatzen duten lehen aldia. 2004an, 2005ean eta 2015ean Belgikako justiziak Espainiaratzeari uko egin zion iritzita Espainiak Jauregiren giza eskubideak urra zitzakeela. Romeoren senideek helegitea jarri zuten, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak onartu egin zuen Espainiaratzea, Belgikako justiziari leporatuta ez zuela modu osoan aztertu arrisku hori, ezta Espainiak eskaturiko euroaginduak ere. Belgikak kalte-ordaina eman behar izan zion Romeoren sendiari, eta Ganteko Auzitegiak orduan gibelera botatako estradizio eskaera berraztertu du orain: Jauregi Espainiaratzea onartu dute.
2016an atxilotu zuten Jauregi azkeneko aldiz, Belgikan, Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskariz, baina segidan utzi zuten aske berriro. Aurretik 2013an ere atxilotu zuten. Bizitza arrunta egiten zuen Belgikan ordurako.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189331/phillipsenentzat-etaparik-luzeena.htm
|
Kirola
|
Phillipsenentzat etaparik luzeena
|
UAEko txirrindulariak irabazi du Puebla de Sanabriako helmugan. Carapaz saiatu da eguneko lehen ihesaldian sartzen, baina azkenean ez da alderik izan faboritoen artean.
|
Phillipsenentzat etaparik luzeena. UAEko txirrindulariak irabazi du Puebla de Sanabriako helmugan. Carapaz saiatu da eguneko lehen ihesaldian sartzen, baina azkenean ez da alderik izan faboritoen artean.
|
Vueltako etaparik luzeena izan da hamabosgarrena, Mos eta Puebla de Sanabria artean, 230,5 kilometro. Ez zuten lan makala txirrindulariek, 4.000 metroko desnibelarekin eta hirugarren mailako bost mendaterekin. Baina eguraldi txarrak eta txirrindulariek jarritako erritmoak etapa aspergarri horietakoa ez izatea ekarri du. Helmugan Jasper Philipsen (UAE) nagusitu da. Hunkituta ospatu du garaipena, Josean Fernandez Matxin zuzendariari besarkada bat emanez. Ejea De los Caballeroseko etapan bigarren izan zen, eta garaipenarekin arantza kendu ahal izan du. Gainera, lehen aldiz irabazi du itzuli handi batean. Faboritoen artean ez da alderik egon, nahiz eta Richard Carapazek (Ineos) egin duen ahaleginen bat ihesaldiren batean sartzeko. Hala, Primoz Roglicek (Jumbo Visma) segitzen du lider. 39 segundoren aldea du Carapazekiko. Ikusi beharko da gaurkoa bezalako etapa batean egindako ahaleginari nola erantzuten dioten, higatzen duten horietakoa izan baita, eta, Madrilera iristeko hiru etaparen faltan, indarrak gutxituz doaz. Sei orduko jarduna egin dute txirrindulariek bizikleta gainean.
Etapa bizi hasi da. Orduko 40 kilometrotik gorako erritmoan aritu da tropela, eta bata bestearen atzetik izan dira ihes egiteko ahaleginak. Azkenean, 60 kilometro inguru zeramatzatenean sortu da bidea egin duena, 173. kilometroan, San Amaroko igoeran. Hamahiru txirrindularik osatu dute, eta tartean bi euskal herritar ziren: Alex Aranburu (Astana) eta Jonathan Lastra (Caja Rural). Izenak ikusita, ihesaldiak bidea egiteko modua izan zezakeela pentsa zitekeen. Izan ere, Aranbururekin eta Lastrarekin zihoazen, besteak beste, Rui Costa (UAE), Tim Wellems (Lotto Soudal), Guillaume Martin (Cofidis), eta Luis Leon Sanchez (Astana). Bi minututik gorako aldea izan izan dute.
Baina, helmugarako 50 kilometro zirenean, haizea gogor jotzen hasi da. Haize-babesen beldur, faboritoak troparen aurrealdean bildu dira, eta ihesaldia bertan behera uzteko ahaleginean ari zen Borak, Treken eta NTTren laguntza izan du. Minutu eta erdiko aldeko zuen une horretan aurretik zihoan multzoak. 30 kilometro falta zirenean abantaila minututik beherakoa zen.
Ihesaldiak ez zuen aukera handirik ailegatzeko, eta Matteo Cattaneok (Deceuninck) bakarrik aurrera egitea erabaki du. Etapan igo behar zuten azken gaina zen Padornelokoa, eta Cattaneok ausart jokatu du. Eguraldia aurka izan arren, igoera bikaina egin du. Gainean 1.10eko aldea zuen, eta bi minutuko errenta ere izatera ailegatu da. Baina errepideak zabaltzera egin duenean, tropel nagusiak bere legea ezarri du, eta bizkor joan da aldea handitzen. Azkenean hiru kilometro falta zirenean harrapatu dute. Hortik aurrera esprinterren taldeen lana eta lehia hasi da. Borak egindako lan ona kontuan hartuta, Pascal Ackermann ageri zen faborito. Baina bizi agertu da Philipsen, garaipena lortzeko. Azkenean Ackermann bigarren izan da.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189332/kelvion-enpresak-igorreko-lantegia-itxi-nahi-du.htm
|
Ekonomia
|
Kelvion enpresak Igorreko lantegia itxi nahi du
|
147 langile kaleratzeko asmoa du Alemaniako multinazionalak, horietatik 73 Bizkaian.
|
Kelvion enpresak Igorreko lantegia itxi nahi du. 147 langile kaleratzeko asmoa du Alemaniako multinazionalak, horietatik 73 Bizkaian.
|
Kelvion Thermal Solutions enpresak langile batzordeari jakinarazi dio Igorreko lantegia (Bizkaia) itxi nahi duela, eta kalean utziko dituela han aritzen diren 73 langileak. Kaleratzeak egin nahi ditu Espainian dituen beste bi lantegietan, Kantabrian eta Madrilen. Guztira, 147 lanpostu kentzeko enplegu erregulazio bat aurkezteko asmoa dauka. Kelvion Alemaniako konpainia bat da, GEA izan zuen izena 2015. urtera arte, eta bero trukagailuak egiten ditu, berotze eta hozte sistemetarako.
Zuzendaritzaren asmoak salatu ditu Igorreko langile batzordeak —LABeko hiru kide, eta ELAko bi—. «Kelvionen jarrera salatzen dugu, eta argi eta garbi diogu lanpostu guztiak eta enpresaren etorkizuna defendatzeko borroka egingo dugula. Argi dugu tinkotasunez erantzun beharko diogula erasoari. Borroka da bidea».
Langileen ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren esku hartzea eskatu du, «ahal duen guztia» egin dezan itxiera eta kaleratzeak galarazteko, «gure herriari eragiten dion desindustrializazio prozesuaren erakusgarri» baitira.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189333/eusko-jaurlaritzak-tabernak-eta-jatetxeak-ixteko-agindu-du-eta-etxeratze-agindua-2200etara-aurreratu.htm
|
Gizartea
|
Eusko Jaurlaritzak tabernak eta jatetxeak ixteko agindu du, eta etxeratze agindua 22:00etara aurreratu
|
Denda guztiak 21:00etarako itxi beharko dituzte, farmaziak eta gasolindegiak izan ezik. Kultur ekitaldiek 21:00ak baino lehen bukatu beharko dute. Neurriak larunbatean sartuko dira indarrean. Transmisio komunitarioa eten ezean, «beste konfinamendu batera kondenatuta» egongo dira herritarrak, Urkullu lehendakariaren hitzetan.
|
Eusko Jaurlaritzak tabernak eta jatetxeak ixteko agindu du, eta etxeratze agindua 22:00etara aurreratu. Denda guztiak 21:00etarako itxi beharko dituzte, farmaziak eta gasolindegiak izan ezik. Kultur ekitaldiek 21:00ak baino lehen bukatu beharko dute. Neurriak larunbatean sartuko dira indarrean. Transmisio komunitarioa eten ezean, «beste konfinamendu batera kondenatuta» egongo dira herritarrak, Urkullu lehendakariaren hitzetan.
|
Gabonetara ahalik eta baldintza onenetan iristea, eta etxeko itxialdia saihestea. Hori da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren oraingo nahia, eta, horretarako, urriaren 26tik indarrean dauden murrizketak zorroztu dituzte. Ostalaritzako lokal denak itxiko dituzte, eta etxeratze agindua 22:00etatik 06:00etara ezarri. Establezimendu orok, berriz, 21:00etatik aurrera itxita egon beharko du, farmaziak eta gasolindegiak izan ezik. Neurriak azaro osoan egongo dira indarrean, eta hamabostean behin aztertuko dute hartutako neurriek zenbaterainoko eragina izaten ari diren.
«Birusaren transmisio komunitarioa gero eta handiagoa da, eta egoera gero eta kezkagarriagoa da», Urkulluren hitzetan. Adierazi du ospitaleek ez dutela «kolapsatzeko» arriskurik oraingoz, baina dagoeneko«saturazioa» mehatxu bat dela. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Labi Babes Zibileko Planaren aholku kontseilua bat etorri dira neurri murriztaile gehiago ezartzeko orduan.
Bertan behera utziko dituzte taldeen entseguak eta musika, ahots edo dantza ikuskizun ez-profesionalak, baita taldeko kirol jarduerak ere, lehiaketa profesional eta erdi profesionalak salbu. Kirol ekitaldietara joatea ere debekatu dute.
Kiroldegietako saioek jarraitzeko baimena izango dute, maskara jantziz gero, eta gehienez sei laguneko taldeetan. Eskola kirola ere bertan behera utziko dute.
22:30etik aurrera ezingo da garraio publikoan irten lurralde bakoitzetik, orduan etengo baitute jarduna.
Urrian hasi ziren datuak atzera makurtzen, eta grafikoetako maldak goratzen. Nafarroan lehenengo, eta Gipuzkoan ondoren. Duela hilabete, urriaren 5ean, Gipuzkoak 100.000 biztanleko 278ko tasa zuen positiboetan; gaur, 1.032. Orduan, 120 positibo inguru atzematen zituzten egunean; gaur, 671. Atzetik doaz Araba eta Bizkaia. Urriaren erdialdean hasi ziren datuak okertzen, eta kasu positiboak ugaritzen ari dira.
Nafarroako Gobernuak duela bi aste pasa ezarri zituen neurri murriztaileak, eta beste bi asterako luzatu zituzten herenegun. Herritarrei aholkatzen diete etxe bereko kideekin elkartzeko soilik, bilkurek gehienez sei lagunekoak izan behar dute nahitaez, ezin dira Nafarroatik irten, eta tabernak itxita daude. Pixkanaka bada ere, beheratzen ari da COVID-19aren transmisioa. Javier Remirez gobernuko presidenteordeak adierazi zuen neurrien eragina nabaritzen hasi direla: «Datuak itxaropentsuak dira», haren hitzetan. Aste honetan, intzidentzia tasa apaltzen ari da egunez egun, eta aurreko asteetan baino positibo gutxiago atzematen dituzte, nahiz eta atzotik gaurra gorakada bat izan den.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189334/lizeoetan-klaseen-erdiak-etxetik-egiten-ahalko-dituzte-gehienez.htm
|
Gizartea
|
Lizeoetan klaseen erdiak etxetik egiten ahalko dituzte gehienez
|
Protokolo sanitarioa gogortzea erabaki du Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Baxoko azterketa ere moldatuko dute.
|
Lizeoetan klaseen erdiak etxetik egiten ahalko dituzte gehienez. Protokolo sanitarioa gogortzea erabaki du Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Baxoko azterketa ere moldatuko dute.
|
Ipar Euskal Herriko lizeoetan protokolo sanitarioa aldatuko dute, heldu den astetik aitzina. Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri du klaseen erdiak, gehienez, online segitzen ahalko dituztela ikasleek. «Denbora erdiz lizeoan egon beharko dute, ez ditzaten ikasketak alde batera utzi», azaldu du. Lizeo bakoitzak libreki egokitzen ahalko ditu neurriak, «ikasle kopuruaren, barne antolakuntzaren, eta testuinguru epidemiologikoaren arabera».
Aste honetan, Frantziako Estatuko hainbat lizeotako ikasleek protestak egin dituzte, orain arte izan duten «protokolo sanitarioa arinegia» izan dela salatzeko.
Bestalde, baxoa pasatzeko azterketak egokituko dituztela segurtatu zuen Blanquerek. Enbor komuneko azterketak ezeztatzea deliberatu du; horien ordez, ikasgaietako batazbestekoak erabiliko dituzte, notaren %40a osatzeko. Hala ere, ikasgai berezituaren azterketa egin beharko dute ikasleek —martxoan iragatekoa da—, baina azterketan bi gai izanen dira aukeran gehienez, bietako bat klasean landua dutela segurtatzeko. Oraingoz, ordea, baxoko urte bukaerako azterketak beren horretan egin nahi dituzte, ekainean.
|
2020-11-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/189335/behar-baino-gehiago-sufrituta.htm
|
Kirola
|
Behar baino gehiago sufrituta
|
Reala nagusi izan da, eta aukera ugari izan ditu. Baina ez du asmatu, eta azkenean Porturen gol bati esker irabazi du. Europa Ligako multzoan gaurko aurkariarekin eta Napolirekin dago berdinduta, 6 punturekin. Hiru taldeek bi garaipen eta porrot bat dute multzoko lehien lehen fasearen amaieran.
|
Behar baino gehiago sufrituta. Reala nagusi izan da, eta aukera ugari izan ditu. Baina ez du asmatu, eta azkenean Porturen gol bati esker irabazi du. Europa Ligako multzoan gaurko aurkariarekin eta Napolirekin dago berdinduta, 6 punturekin. Hiru taldeek bi garaipen eta porrot bat dute multzoko lehien lehen fasearen amaieran.
|
Barkatu egiten duenak ordaindu egiten du. Hala dio futbolaren legeak. Realari ez zaio hori pasatu AZ Alkmaarren kontra Anoetan jokatutako Europa Ligako lehian. Irabazi egin du, 1-0. Baina behar baino gehiago sufrituz. Talde txuri-urdina nagusi izan da, askoz gehiago merezi izan du. Baina Herbeheretako taldearen ate aurrean asmatu ezinik aritu da. Horren ondorioz berriro ere Napoliren kontrako partida etorriko zitzaien askori burura. Baina oraingo honetan ez da hala izan. 58. minutuan sartu du gola Portuk. Horri esker askatu du korapiloa Imanolen taldeak.
Azken metroetaraino arte bikain aritu da Reala, norgehiagoka ondo irakurriz. Baina Bizoten ate aurrean asmatu ezinik aritu da. Horren adierazle Imanolen jokalariek hamalau erremate egin dituzte lehen zatian aurkariaren ate aurrean, batzuk oso argiak, baina baloia ezin sareratu. Portu, Silva, Le Normand, Isak... Mota guztietakoak izan dira aukerak: hankarekin, buruarekin... Realaren monologoa izan da lehen zatia, eta multzoko liderra izan arren, ligako erreflexua izan da AZ, bere txapelketan ez baitu garaipenik lortu oraindik.
Bigarren zatia bide beretik hasi da. Baina azkenean iritsi da gola. Oiartzabalek, Silvak eta Monrealek jokaldi ona lotu dute. Eibartarrak ez du ondo errematatu, baina aldaratzea Porturi iritsi zaio, eta baloia bultzatu besterik ez du egin behar izan. Golak ez du partida aldatu, nahiz eta Realak apur bat behera egin duen intentsitatean. Emaitza hain motza izanik, azken minutuak sufrimenduzkoak izan dira. Baina txuri-urdinek garaipena lortu dute, eta une eta bolada gozoan segitzen dute.
Lehen itzulia amaituta, Realaren, Napoliren eta AZ Alkmaaren arteko berdinketa dago multzoan. Biek bi garaipen eta porrot bat dituzte. Rijeka punturik gabe dago.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189336/rikardo-arregi-sariko-finalista-hautatu-dute-koronabirusaren-azken-datuei-buruzko-berriaren-lana.htm
|
Gizartea
|
Rikardo Arregi sariko finalista hautatu dute koronabirusaren azken datuei buruzko BERRIAren lana
|
Kazetaritza arloko saria irabazteko lau hautagaietako bat izango da BERRIAk bere webgunean egiten duen COVID-19aren jarraipen grafikoa, Euskal Herriko datuena, mundukoena eta ondorio ekonomikoena. Komunikazio arloko lau finalistak ere aurkeztu dituzte. Azaroaren 26an jakinaraziko dute arlo bakoitzeko irabazleak zeintzuk diren.
|
Rikardo Arregi sariko finalista hautatu dute koronabirusaren azken datuei buruzko BERRIAren lana. Kazetaritza arloko saria irabazteko lau hautagaietako bat izango da BERRIAk bere webgunean egiten duen COVID-19aren jarraipen grafikoa, Euskal Herriko datuena, mundukoena eta ondorio ekonomikoena. Komunikazio arloko lau finalistak ere aurkeztu dituzte. Azaroaren 26an jakinaraziko dute arlo bakoitzeko irabazleak zeintzuk diren.
|
Aurtengo Rikardo Arregi sariko finalistak jakinarazi dituzte ostiral eguerdi honetan. Kazetaritzaren arloan lau lan dira hautagaiak, eta komunikazioaren arloan, beste lau. Azaroaren 26an Andoainen (Gipuzkoa) egiteko asmoa duten ekitaldi batean jakinaraziko dituzte irabazleak. Urteko kazetaritza lanik onenen artean aipatu dute BERRIAk COVID-19a aztertzeko egunez egun berritzen dituen infografiak eta mapak.
Euskal Herriko aldi oroko egoera erakusteko grafikoak eta mapak biltzen ditu BERRIAk sarean, artikulu batean, eta herriz herriko egoeraren berri ere ematen du, mapa interaktibo batean. Munduko egoeraren berri ematen du beste artikulu batean, eta pandemia sortzen ari den ondorio ekonomikoak ere aztertzen ditu beste batean. Martxoan bertan hasi zen datu horiek ematen, eta lehen olatuan etenik gabe eguneratu zituen; udatik aurrera, astelehenetik ostiralera berritzen ditu.
Lantalde zabal baten emaitza dira pandemiari buruzko BERRIAren lan infografikoak, testuak idazteaz gainera eskatzen baitu datuak egunero kudeatzea, teknikoki lantzea, diseinatzea... Eta une oroko azterketa, koordinazioa eta egokitzapenak egitea. Gutxienez hamabost langileren lana du albiste horrek atzean: Iosu Alberdi, Oskar Angulo, Mikel P. Ansa, Joxean Apeztegia, Iker Aranburu, Iker Balentziaga, Gari Goikoetxea, Andoni Imaz, Edu Lartzanguren, Idurre Lazkano, Xabin Makazaga, Paulo Ostolaza, Jon Ordoñez, Jon O. Urain eta Pello Urzelai.
Kazetaritza arloko saria jasotzeko finalista gisa, beste hiru lan hauek ere nabarmendu ditu epaimahaiak: Miel Anjel Elustondok BERRIAn argitaratutako Tonban ehortzirik elkarrizketa alegiazkoen sorta; Arantxa Arzak eta Felix Zubiak Euskadi Irratian egiten duten Osasun Etxea irratsaioa; eta Euskadi Irratiko Albiste Faktoria irratsaioko lantaldea, urte osoan egindako lanagatik.
Komunikazio sarirako ere lau hautagai
Komunikazio arloan beste sari bat banatuko dute, lau proiektu hauen artean: Egunean Behin jokoa, CodeSyntaxek sortua; Ene Kantak proiektua; Arteman, Lur eta Amets filma zabaltzeko egindako komunikazio lanagatik; Mendiak eta Herriak elkartea eta Et Incarnatus musika taldea, Urmuga proiekturako egindako iragarkiarengatik.
Zortzi finalistak Andoaingo Bastero kultur etxean azaroaren 26an egitekoa duten ekitaldian izango dira, eta han jakinaraziko dituzte arlo bakoitzeko irabazleak. Ekitaldian Xabier Lete hartuko dute gogoan, haren heriotzaren hamargarren urteurrena den honetan. Leteren lana aitortu eta eskertzeko, Joxan Goikoetxea, Klara Mendizabal, Petti eta Antton Valverde musikariek emanaldia egingo dute; 19:00etan hasiko da.
«Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi kazetaritza sariaren helburua», hala aitortzen du sariaren lehen oinarriak. 2019ko irailaren 15etik 2020ko irailaren 16ra bitartean egindako lanak hartu dituzte aintzat. Euskarri eta formatuen artean bereizketarik egin gabe nabarmentzen dute arlo bakoitzean lan bat. Eta Kazetaritza arloko saria erabakitzeko, aintzat hartzen dituzte, besteak beste, kalitatea, berrikuntza, eredugarritasuna, lanketa, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, kazetaritzako hizkera eta balioa.
Zortzi kide ditu aurtengo epaimahaiak: Mikel Arregi (epaimahaiko burua), Jose Inazio Basterretxea, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Maite Goñi, Elixabete Larrinaga, Ion Muñoa eta Jon Sarasua. Patxi Baztarrika dute idazkari. Haiek izendatuko dituzte sarien irabazleak.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189369/trump-legezko-botoak-zenbatuko-balituzte-guk-irabaziko-genuke.htm
|
Mundua
|
Trump: «Legezko botoak zenbatuko balituzte, guk irabaziko genuke»
|
Agerraldi bana egin dute bi presidentegaiek egunean zehar, baina oso jarrera desberdinekin. «Pazientzia» eskatu die Bidenek jarraitzaileei; eta «iruzurra» egitea egotzi die Trumpek demokratei.
|
Trump: «Legezko botoak zenbatuko balituzte, guk irabaziko genuke». Agerraldi bana egin dute bi presidentegaiek egunean zehar, baina oso jarrera desberdinekin. «Pazientzia» eskatu die Bidenek jarraitzaileei; eta «iruzurra» egitea egotzi die Trumpek demokratei.
|
Egunak aurrera doazen moduan, bi presidentegaien jarrerak ere aldenduz doaz. Joe Biden hautagai demokratak boto guztiak zenbatzearen alde egin du hasieratik, baita horrek gehiago itxarotea esan nahi badu ere. Asteazkenean eta ostegunean jendaurrean agertu zen Biden, eta bi agerraldietan «pazientzia» eskatu zien hautesleei, eta nabarmendu demokrazia «batzuetan nahasgarria» izan badaiteke ere «beharrezkoa» dela boto guztiak zenbatzea.
Aldiz, Donald Trump presidente eta errepublikanoen hautagaiak «ustelkeria» eta «iruzurra» egotzi die demokratei, eta salatu du «legezko botoak bakarrik» zenbatuko balituzte dagoeneko bera litzatekeela irabazlea. Agerraldia hasi denetik amaitu den arte, gogor aritu da Trump, bai demokraten aurka eta bai hauteskunde egunaren ostean zenbaketa guneetara iritsitako botoak zenbatzea erabaki duten estatuen aurka —boto horiek hauteskunde egunaren amaierarako postetxeetan zeuden, baina langileek ezin izan zioten lan kargari aurre egin, eta, ondorioz, asteartea pasatu ondoren eraman zituzten kontaketa guneetara—.
Estatuburu errepublikanoaren esanetan, «legez kanpoko botoak» zenbatzen ari dira aipatu estatu horietan, «hauteskundeak lapurtzeko asmoz». Presidentegaiaren arabera, demokraten esku daude estatu horietan boto zenbaketaz arduratzen diren instituzioak, eta horiek baliatzen ari dira «iruzurra» egiteko: «Sekula ez dira hauteskunde batzuetako emaitzak horrenbeste atzeratu. Botoak zenbatzeke geratzen diren estatu horietan demokratak daude ardura karguetan. Guztietan ari ginen irabazten, eta, orain, harrigarriki, tarteak txikitzen ari dira». Georgiako adibidea jarri du estatuburuak, non, haren arabera, hasieran 300.000 botoren aldea zuten, eta «demokraten esku hartzearen ondoren», 10.000 botorena izango litzatekeen Biden.
Demokratek «komunikabide handien eta diru emaile aberatsen» babesa dutela ere nabarmendu du, eta adierazi eurak direla «langileen alderdia». Trumpen arabera, demokratek jakin badakite zenbat boto behar dituzten. «Botoak ezerezetik agertzen ari dira, eta modu harrigarrian, guztiak dira demokraten aldekoak. Posta bidezko botoak gure sistema hondatu du, ustela da».
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189370/eh-bilduk-ere-ez-die-osoko-zuzenketarik-jarriko-espainiako-aurrekontuei.htm
|
Politika
|
EH Bilduk ere ez die osoko zuzenketarik jarriko Espainiako aurrekontuei
|
EH Bilduk ere ez die osoko zuzenketarik jarriko Espainiako aurrekontuei.
|
Gaur amaitzen da Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketak aurkezteko epea, eta EH Bilduk ere ez die jarriko osoko zuzenketarik. Atzo Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroarekin izandako bileran ere berretsi zutenez, Espainiako Gobernuak «jarrera proaktiboa» sumatu du, eta EH Bilduk mahai gainean jarritako neurri sozial eta ekonomikak aintzat hartu dituztela azaldu du. Elkarrizketekin segitzeko jarrera dute, eta elkarrizketak norabide egokian doazela esan du Mertxe Aizpuruak. Horregatik ebatzi dute osoko zuzenketarik ez aurkeztea, «aurrekontu aurrerakoietan isla izango duten konfiantzarekin».
«Ez dira aurrekontu soil batzuk. Legegintzaldia eta hurrengo urteetako politikaren norabidea daude jokoan uneotan», Mertxe Aizpuruak esan duenez.
EH Bilduk harreman egonkor eta jarraitua dauka Espainiako Gobernuarekin eta Kongresuan ordezkaritza duten beste alderdiekin. Negoziazioak orain hasiko direla zehaztu du.
«Gobernuak aukeratu beharko du inbestiduran gehiengoa eman zion alderdiekin egin nahi duen aurrera, edo Ciudadanosekin egitea hautatzen duen. Ciudadanosekin aurrera egitea hautatuz gero, ibilbide laburra dauka legealdi honek» , Aizpuruaren ustez. EAJk ere atzo iragarri zuen ez diola osoko zuzenketarik jarriko aurrekontu proiektuari. Horrenbestez, negoziazio betean sartuta daude jelkideak ere.
|
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189371/etxerat-zerbait-mugitzen-ari-da-baina-ez-behar-bezainbeste.htm
|
Politika
|
Etxerat: «Zerbait mugitzen ari da, baina ez behar bezainbeste»
|
Estremera, Sevilla eta Kordobako presoak bakartze moduluetatik atera dituztela jakinarazi du euskal presoen senideen elkarteak. A Lamako eta Jaengo presoak modulu bakarrean bildu dituzte, eta Sevillako ia gehienak ere bai. Elkarteak salatu du, halere, preso gehienek sakabanatuta eta urrun segitzen dutela.
|
Etxerat: «Zerbait mugitzen ari da, baina ez behar bezainbeste». Estremera, Sevilla eta Kordobako presoak bakartze moduluetatik atera dituztela jakinarazi du euskal presoen senideen elkarteak. A Lamako eta Jaengo presoak modulu bakarrean bildu dituzte, eta Sevillako ia gehienak ere bai. Elkarteak salatu du, halere, preso gehienek sakabanatuta eta urrun segitzen dutela.
|
Aldaketa batzuk bai, baina ez «nahikoa». Horixe ari da gertatzen Espainiako Estatuko kartzeletan, Etxerat euskal presoen senideen elkartearen ustez. «Hain urrun ez dauden espetxeetarako lekualdatzeen ildotik, bakartze moduluen anakronismoa eta espetxeen barruko sakabanatzea ere arintzen hasi dira», adierazi du elkarteak. Izan ere, presoen hurbiltzeez gain, bertze hainbat aldaketaren berri eman du elkarteak: Estremera, Sevilla eta Kordobako kartzeletan, erraterako, euskal presoak bakartze moduluetatik atera dituzte. Bertze aldaketa bat ere gertatu da A Laman eta Jaenen: euskal preso guztiak modulu berean elkartu dituzte —modulu ezberdinetan zeuden lehen—. Gauza bera egin dute Sevillan eta Puerto III espetxean, baina ez erabat: Sevillan preso bat bakarrik utzi dute, eta Puerto IIIn bertze bat.
Aldaketen ondoan, ordea, oraindik ere berdin segitzen duen aldea dago. Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramaileak nabarmendu duenez, izan ere, «beti dago nahiz eta bat»: Huelvan eta Soto del Realen, erraterako, bakartze moduluetan dauzkate oraindik euskal presoak; Estremera, Kordoba eta Sevillakoak bakartze modulutik atera arren oraindik lehen graduan dituzte; eta espetxe anitzetan ez daude preso guztiak modulu berean: «Espetxe gehienetan oraindik ere sakabanatuta daude presoak, zenbait modulutan banatuta», Errazkinen arabera. Puerto Ien, Granadan, Murtzia IIn, Villenan, Castello I eta IIn, Zueran, Soto del Realen, Dueñasen eta Mansillan gertatzen da hori.
Etxerat-ek gogoratu du, halaber, emakume preso askok «urteak» daramatzatela bakarrik espetxeetan, «kiderik gabe». «Ez da bakarrik espetxea ez dagoela emakumeentzako pentsatua. Bakartuenak ere haiek izaten dira», deitoratu du Errazkinek. Nabarmendu du egoera hori «bereziki luzatzen» ari da Algecirasen, Almerian, Huelvan, Kordoban, Granadan eta Teixeiron. Hainbat gizonezko ere egoera horretan daude, salatu duenez: zehazki Caceresen, Badajozen, Valdemoron, Foncalenten, Teruelen eta Ocaña I espetxean. Murtzia Ien ere «laster» gertatuko da hori, Etxerat-en arabera.
Elkartearen ustez, hortaz, espetxeetan «zerbait mugitzen ari da, baina ez behar bezainbeste, ezta behar den ausardiarekin ere». Errazkinek nabarmendu du «tentu handiz» ari direla baloratzen aldaketak: «Espero dezagun bide baten hasiera izatea, baina kontu handiz ari gara. Gero bestela ilusioa frustrazio bihurtzen da». Presoak «lehenbailehen» Euskal Herriratzeko eskatu du, eta «erdibideko urratsetan» ez gelditzeko: «Urruntzea amaitzeko garaia da; ez da distantzia erdira edo herenera hurbiltzeko garaia, Zaballara eramateko garaia baizik; 33 urteko zigor eta sufrimendu jarraitua amaitzeko garaia da».
Bisiten «ziurgabetasuna»
Asteburuaren atarian, «urduritasuna eta ziurgabetasuna» nabarmendu ditu Errazkinek. Izan ere, koronabirusaren ondorioz harturiko neurriekin are gehiago gogortu zaie senideei egoera, mugikortasuna mugatu eta bidaiak zaildu dizkielako. Errazkinek nabarmendu du Euskal Herritik hurbilago dauden presoei «berdin-berdin» eragiten diela horrek: «Lehendik sufrimendua sortzen bazuen urrunketak, orain are eta gehiago sortzen du, eta gertuago egoteak, nahiz eta istripuetako arriskua murriztu, ziurgabetasuna ez digu kentzen: bidaiatu ahal izango dugun, bisita egin ahal izango dugun, isun bat jasoko dugun… Sorian edo Algecirasen egonda berdin da, momentu honetan».
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189372/1891-kasu-positibo-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
1.891 kasu positibo zenbatu dituzte Hegoaldean
|
Osakidetzak eta Osasunbideak 21.000 test baino gehiago egin dituzte egun bakarrean, eta horien %8,9k eman dute positibo. Nafarroan moteldu egin da positiboen hazkundea: atzo egindako testen %7,7k eman dute positibo. Hegoaldeko ZIUetako egoeran ez da izan gorabeherarik: 172 gaixo daude, bigarren olatuko gehien.
|
1.891 kasu positibo zenbatu dituzte Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 21.000 test baino gehiago egin dituzte egun bakarrean, eta horien %8,9k eman dute positibo. Nafarroan moteldu egin da positiboen hazkundea: atzo egindako testen %7,7k eman dute positibo. Hegoaldeko ZIUetako egoeran ez da izan gorabeherarik: 172 gaixo daude, bigarren olatuko gehien.
|
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, birusa atzemateko 21.172 test egin ziren atzo Hego Euskal Herrian, eta 1.891 positibo atzeman dituzte, bezperan baino hamar gehiago.
Gainera, bederatzi heriotzaren berri eman du Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak: COVID-19arekin eri ziren bost pertsona hil ziren atzo, eta beste lau pertsona, aurreko egunetan. Adinari dagokionez, 70 eta 93 urte bitartekoak dira zendutako pertsonak. Halaber, Arabako Aldundiak jakinarazi duenez, birusarekin eri ziren bi egoiliar hil dira azken orduetan herrialde horretako zaharren egoitzetan.
Kutsatzeak herrialdeka aztertuta, Bizkaian eta Araban ugaritu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak. Gipuzkoan berdintsu mantendu da zenbatekoa, eta Nafarroan kopuruak behera egin du azken egunean. Zehazki, Bizkaian 690 positibo zenbatu dituzte, aurreko egunean baino 69 gehiago. Araban, aldiz, 175 detektatu dituzte, bezperan baino 23 gehiago. Gipuzkoan, joan den egunean baino zortzi gutxiago atzeman dituzte, eta, hori horrela, kopuruak 600etik gorakoa da oraindik ere: 663 izan dira, zehazki.
Nafarroan izan da aldaketarik nabarmenena. Han, kasu positiboen hazkundea moteldu egin dela erakusten dute azken egunetako datuek. Astelehenetik aitzina, kasuek ez dute gainditu 500en langa, eta 400etik behitikoa izan da bi egunez. PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, Osasunbideak birusa atzemateko 4.482 test egin zituen atzo, eta 344 positibo zenbatu dituzte horietan. Zehazki, ostegunean egindako proben %7,7k eman dute positibo. Nabarmena da beherakada: bezperan, %9,6ri detektatu zieten birusa. Astelehenetik, ehunekoa ez da izan %10 baino handiagoa.
Nafarroan detektatutako kasuek goia jo zuten urriaren 25ean: hartan, Osasunbideak 698 positibo zenbatu zituen egun bakarrean, proba gutxiago eginik ere. Zehazki, 3.332 test egin zituzten, eta horien %20k eman zuten positibo.
172 gaixo daude ZIUetan
Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, azken egunean 103 pertsona eraman dituzte ospitalera Hego Euskal Herrian, eta oraintxe bertan 875 gaixo daude birusarengatik erietxeraturik. Horietatik 172 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude; hau da, atzoko kopuru bera. Bigarren olatuko daturik makurrena da ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixoei dagokienez.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189373/gabonetan-jarritako-esperantza-sintoma-bat-gehiago.htm
|
Gizartea
|
Gabonetan jarritako esperantza: sintoma bat gehiago
|
Gabonetan jarritako esperantza: sintoma bat gehiago.
|
Asteon bertan BERRIAn argitaratutako elkarrizketa batean, argi ohartarazi du Osasun Publikoko katedradun Ana Maria Garcia Garciak izurriaren inguruan ematen diren mezu okerren arriskuaz, eta nabarmendu du ezen, mezu horiek agintariek plazaratutakoak direnean, haien hitzak eragin handiagoa duenez, oraindik ere eremu labainkorragoetara eraman dezaketela iritzi publikoa. «Gardentasuna, argitasuna, mezuen arteko koherentzia… Horiek guztiek sekulako garrantzia dute horrelako egoera batean. Oraintxe, kasurako, kezka eragiteko modukoak dira hainbat mezu. ‘Porta gaitezen orain txintxo gero Eguberriak salbatu ahal izateko’. Halakoak esaten ari direnak badira. Kontraesana da mezu hori, eta arriskutsua», ohartarazi zuen. Bada, izurriaren oldarra apaltzeko iragartzeko azken neurrien berri ematean, horixe bera esan du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk: neurriak orain hartzea komeni dela, Eguberrietara «egoera hobean» iritsi ahal izateko. Hainbat kritika egin zaizkio horregatik. Hitz horiek, hala ere, izurriaz mintzatzeko era hori, ez da kasualitatea: arazo orokorrago baten sintoma da.
Etengabea izan zen orain dela hilabete batzuk, adibidez, «normaltasuna» hitzaren inguruan tema, eta hauspotua izan zen normaltasun berria kontzeptua. Izan zitekeen COVID-19aren arorako errealitatea, edo pandemia baterako errealitatea, edo auskalo zein, baina, ez; normaltasun hitzaren inguruan ehundu ziren, izurriaren lehen olatua apaldu berritan, mezu asko. Edo ez-festen inguruan –paradoxetan, gailena horixe–; normaltasun galduaren inguruan beti, hura gabe egotearen arranguran, eta hartara hurbiltzeko zirrikitu bila. Instituzioentzat eraginkortasun seinale izan dira normaltasun printzak; gizarteak, gero eta nekatuago, printza horien beharra du, eta hortxe katramilatu da sarri askotan izurriaren ikuspegi oker bat.
Udaren atarian, esaterako, ez zegoen ebidentziarik, berez, izurriak apaltzera egingo zuenik pentsatzeko: baina esperantza horren inguruan ardaztu ziren mezu eta proiektu asko. Edo datuen interpretazio oso aldebakarrekoetan; erakutsiz, esate baterako, halako eskualdek hobeto eutsi diola beste halakok baino, edo badirela herriak COVID-19 positibo bakar bat izan ez dutenak. Kontraesana da gero. Irmo txertatu da gehienon hiztegian pandemia hitza; gertatzen ari denaren handitasuna eta larritasuna ederki erakusten duen hitza dirudi, eta erruz erabiltzen da. Haren esanahia zenbateraino barneratuta dagoen, ordea, ez dago argi; eta garbia da: pandemia herri guztiarena da, herri guztiari dagokiona. Egia da gizarte aldagaiek badutela eragina haren garapenean, agerikoa gainera; baina ezin da pentsatu haren eraginik gabeko eremuak edo jarduerak hesitu daitezkeenik.
Gizakiok zedarritutako mundu kontzeptualaren arabera birusa hesitu eta harrapatu nahi izatea alferrikako lana da: izurriari buruzko datuek asteotan hobekuntza bat izanda ere, Eguberrietan berriz jendearen arteko topaketak sustatzera egiten bada, normaltasun hori aldarrikatzera, berdin-berdin zabalduko da: arriskutsuki. Kasuen jarraipena eta kontrola egiteko baliabideak egun batetik bestera izugarri handitzen edo eraginkorragoak egiten ez badira, behintzat, argia dirudi horrek. Eta hori esan egin behar da. Eta tristea da, bai. Hori ere onartu egin behar da.
Eta hitzak neurtu egin behar dira. «Ezin gara hiru hilabetean behin itxita egon», esan du asteon Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiriak. Arrazoi du. Itxialdiak, gero eta irmoagoak, desastre handia dira gizarte osoarentzat. Eta, dudarik gabe, agintarientzat ez da erraza izango asmatzen soka zenbat tenkatu dezaketen; noiz hasi behar duten neurriak zorrozten. Baina osasun krisi bat da hau: pertsonen bizitza eta bizi kalitatea dago jokoan. Eta ezinezkoa da hiru hilabetean behin itxita egotea, ados; baina, esaterako, zortzi hilabete daramatzate, itxialdi ia erabatekoan, zahar etxeetan bizi diren gizon eta emakumeek. Interesgarria litzateke jakitea haiek zer pentsatzen duten adierazpen horien inguruan, haiei hitza ematen asmatuko balitz –krisi honetan agertu den adinkeria kezkarako motibo larria da–; izan ere, izurriaren datuak okertzeak haien egoera betikotzea besterik ez dakar. Oroitu behar da, halaber, izurria kontrolpean hartzeko neurri irmoagoak – eta eraginkorragoak – hartu gabe igarotzen den egun bakoitzeko ehunka pertsona iristen direla erietxeetara. Atzo, kasurako, Hego Euskal Herriko datuei erreparatuta, 882 gaixo zeuden erietxeetan COVID-19aren ondorioz.
|
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189375/eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemos-iuk-neurri-sozial-eta-ekonomikoak-eskatu-dizkiote-lehendakariari.htm
|
Politika
|
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk neurri sozial eta ekonomikoak eskatu dizkiote lehendakariari
|
Maddalen Iriarte eta Miren Gorrotxategi Iñigo Urkullurekin bildu dira, lehendakaria Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiekin egiten ari den bilera sortaren barruan
|
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk neurri sozial eta ekonomikoak eskatu dizkiote lehendakariari. Maddalen Iriarte eta Miren Gorrotxategi Iñigo Urkullurekin bildu dira, lehendakaria Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiekin egiten ari den bilera sortaren barruan
|
Maddalen Iriarteren ustez, COVID-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileak «ezinbestekoak» izango dira «ziurrenik». EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, ordea, horiekin batera neurri sozialak eta ekonomikoak ere aplikatzeko eskatu dio Iñigo Urkulluri. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko buruak ere onartzen ditu Jaurlaritzaren neurriak, baina Iriarteren eskaera bera egin dio lehendakariari. Urkullu Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiekin egiten ari den bilera sortaren barruan egin dituzte batzarrak.
Ajuriaenean egindako bileraren ondoren, prentsaren aurrean mintzatu da Iriarte, eta nabarmendu du Urkulluri adierazi diola «oposizioko lehen indarrarekin harreman jarraitua» eduki behar duela. «Eta orain, gehiago. Koronabirusa ez da gobernu baten, alderdi baten edo oposizioaren arazoa». Hori dela eta, izurriari «herri gisa» erantzutera deitu du. «Mahai iraunkor bat» osatzea proposatu du. «Neurriak kontrastatzeko, eta, elkarren artean, neurri eraginkorrenak adostu ahal izateko». Iriarterentzat, «auzolanean gobernatzeko ordua da».
Koalizio independentistak dokumentu bat aurkeztu dio lehendakariari, zeinak, «osasuna, hezkuntza, zaintza, komertzioa, ostalaritza» aintzat hartuta, COVID-19ak eragindako krisiari erantzuteko 123 neurri proposatzen dituen. Iriarteren ustez, ematen du Jaurlaritzak ez duela izurriari erantzuteko planik. «Arduratuta gaude. Ostalaritza ixtea ez dago jasota Jaurlaritzaren Bizi Berri planak aurreikusitako jokalekurik okerrenean ere», azpimarratu du. «Neurri murriztaileak hartu aurretik, plan bat eduki behar da».
Gogoratu du hartutako neurri murriztaileen ondorioz kalteak pairatzen ari diren sektoreek «orain» behar dituztela laguntzak. «Oraindik apirileko laguntzak jaso gabe jarraitzen dute batzuek», ohartarazi du. «Babes neurriak indartu behar dira». Eta adibidetzat jarri du EH Bilduk joan den astean ostalaritzaren sektoreari laguntzeko legebiltzarrean aurkeztutako plana. EAJk eta PSE-EEk osatutako koalizio gobernuak atzera bota zuen.
«Etsita» dago Iriarte, eta hala esan dio Urkulluri, telebistaz jakin zuelako atzo zeintzuk izango ziren Jaurlaritzak hartutako neurri berriak. «Ez da aritzeko modua. Uste dut ulertu duela ezin duela horrela jarraitu».
Bilera «positiboa»
Gorrotxategik nabarmendu du «positiboa» izan dela enkontrua, eta lehendakaria «elkarlanerako asmoarekin» ikusi duela. EP-IUk Duintasunez dokumentua eman dio lehendakariari. «Gehien sufritzen dutenen duintasuna bermatzeko» hemeretzi neurri dira, Gorrotxategik jakinarazi duenez. Horietako batzuk aipatu ditu: herritar guztiei «arreta psikologikoa eta psikosoziala» bermatzea; indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei «arreta integrala» eskaintzea; autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei diru laguntza zuzenak ematea; baita administrazioa digitalizatzea ere.
Gorrotxategik gogoratu du, gainera, orain hilabete batzuk egin bezala alderdi politikoekin, sindikatuekin eta eragile sozialekin zein akademikoekin «Euskadi eraikitzeko mahai bat» eratu dezala eskatu diola lehendakariari. «Elkarrizketa egonkor bat edukitzeko. Begi eta buru askok hobeto pentsatzen dute zein neurri hartu behar diren».
Leporatu dio Urkulluri aurrena «prentsaren bidez» eduki zutela Jaurlaritzak izurriaren kontra hartutako neurrien berri. «Lehendakariak gero bidali zigun dekretua». Hori dela eta, ohartarazi dio lehendakariari EAJri eta PSE-EEri Eusko Legebiltzarrean EP-IUk egiten dion oposizioa ez dela «PPren eta Voxen Kongresuko oposizio arduragabea». Gorrotxategirentzat, bere koalizioak «erantzukizunez» jokatzen du, eta oposizio «propositiboa» egiten du.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189376/cafek-45-milioiko-kontratu-bat-lortu-du.htm
|
Ekonomia
|
CAFek 45 milioiko kontratu bat lortu du
|
21 tranbia egingo ditu Flandriarako eta Utrechterako. Aurrez egindako bi hitzarmen handitu ditu horrela.
|
CAFek 45 milioiko kontratu bat lortu du. 21 tranbia egingo ditu Flandriarako eta Utrechterako. Aurrez egindako bi hitzarmen handitu ditu horrela.
|
Flandriako De Lijn garraio konpainiak 2017ko urrian CAFekin sinatutako kontratuaren barruan erabaki du Beasaingo konpainiari beste 17 tranbia erostea. Hasierako hitzarmenak 146 tranbia egitea jasotzen zuen, eta lau multzotan banatu dituzte lanok. CAFek zehaztu duenez, lehen 48 unitateek Belgikako kostaldean egingo dute lan, eta hirugarren eta laugarren multzoetakoek Anberesen emango dute zerbitzua 2022ko bigarren erdialdetik aurrera.
Era berean, CAFek beste bost tranbia egiteko akordioa sinatu du Utrechteko probintziarekin (Herbehereak). Horiek gehituko zaizkie 2015eko hasieran egindako kontratuan adostutako beste 49 unitateei. Horietako batzuk funtzionamenduan daude jada.
Azken urteotan, CAFek kontratu esanguratsuak lortu ditu Beneluxen, besteak beste, Bruselarako metro unitateen hornidura, Amsterdamerako metro eta tranbia unitateak eta Luxenburgo eta Lieja hirietarako tranbiak.
Gainera, Euskal Herriko multinazionalak NS (Nederlandse Spoorwegen) Herbehereetako operadorearentzat aldiriko 206 tren egiten ari da; orain arte Europan CAFi emandako kontraturik handienetako bat da hori.
Bestalde, CAFek SillaCullera-Gandia (Herrialde Katalanak) ibilbideko segurtasun instalazioak berritzeko eta hobetzeko obra kontratua lortu du Adif Espainiako trenbide azpiegituren administratzailearen partetik, 20 milioiren truke eta 18 hilabeteko egikaritze epearekin.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189377/lsquobenny-loves-yoursquo-filmak-irabazi-du-beldurrezko-astearen-sari-nagusia.htm
|
Kultura
|
‘Benny Loves You’ filmak irabazi du Beldurrezko Astearen sari nagusia
|
Karl Holtek zuzendutako lana saritu du publikoak film luze onenaren kategorian. Film labur onenaren saria, berriz, Karsten de Vreugd zuzendariari eman diote ikusleek, Downward Facing Dogs lanagatik. Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaiak, berriz, aho batez erabaki du Jerome Petersen Migrations saritzea.
|
‘Benny Loves You’ filmak irabazi du Beldurrezko Astearen sari nagusia. Karl Holtek zuzendutako lana saritu du publikoak film luze onenaren kategorian. Film labur onenaren saria, berriz, Karsten de Vreugd zuzendariari eman diote ikusleek, Downward Facing Dogs lanagatik. Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaiak, berriz, aho batez erabaki du Jerome Petersen Migrations saritzea.
|
Karteletik hasita, panpina madarikatuak izan dira Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko protagonista nagusietako batzuk. Eta panpina bat protagonista duen film batek eskuratu du aurtengo jaialdiko sari nagusia: Karl Holtek zuzendutako Benny Loves You-rentzat izan da film luze onenaren publikoaren saria. «Chuckyren eta haren neska-lagunaren balentriak motz uzten dituen film puska» gisa definitu zuen festibalak Erresuma Batuko ekoizpena, eta iritzi bereko agertu dira ikusleak. Film laburren artean, berriz, Karsten de Vreugd zinemagile herbeheretarraren Downward Facing Dogs saritu du publikoak.
Sari gehiago ere banatzen dituzte jaialdiko ikusleek. Animaziozko film labur onenarena Christian Franz Schmidt zinemagile alemaniarraren The Zillas Have a Picnic lanak eraman du. Eta Espainiako film laburren kategorian sartutakoen artean, euskal zinemagile baten lana saritu du publikoak: Paul Urkijoren Dar-dar.
Jaialdiko gainerako irabazleak, berriz, atal bakoitzeko epaimahaiek erabakitzen dituzte. Hala, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaiak —Caye Casasek, Desireee de Fezek eta Valeria Vegasek osatu dutena— aho batez erabaki du Film Labur Onenarentzako Epaimahaiaren Saria Jerome Petersen Migrations lanari ematea, «bere originaltasunagatik, genero desberdinak elkartzeko erakusten duen trebetasunagatik (zientzia fikzioa, komedia kostunbrista eta beldurra), bere umore sen bereziagatik eta mezu kritiko bat igortzeko duen erraztasunagatik». Filmeko «aktore multzo bikainaren antzezpena bereziki nabarmendu» dute, halaber, epaimahaikideek.
Beste lan bati aipamen berezia egin dio epaimahai berak: Jasper de Bruinen Nightingale-ri. «Banpirismoaren gaiari heltzen dion modu originalagatik, bere edertasun arrotzagatik, oso irudi latzak erakutsi arren eta beldurra eta melodrama elkartzeko duen trebetasunagatik» egin diote aipamena. Europako Film Labur Onenaren Zilarrezko Melies Saria, berriz, Jan Verdijk zinemagilearen A Stranger from the Past lanak eskuratu du; «Bost minutu laburretan istorio konplexu bat kontatzeko zuzendariak erakutsitako trebetasunagatik, inpaktuzko irudiez baliatuta, eta bai giro beldurgarriaren bai munstroaren diseinu hain erakargarriagatik» saritu du lana epaimahaiak.
Jaialdiko Gazte Epaimahaiak, berriz, Millicent Malcolm australiarraren The Familiars film laburrari eman dio saria.
Bestalde, Tony Moralesen Abracitos lanak eskuratu du Espainiako Film Labur Onenaren Syfy Saria, eta Anthony Scott Burnsen Come True-k, berriz, Film Luze Onenaren Blogos de Oro Saria —Jon Paul Arroyok (BangBang Zinema), Mikel Peñak (Ravenheart), Manuel Aguilarrek (CineDePatio), Jon Ruizek (ATxiflar) eta Marta Hernaezek (epaimahaikide gonbidatua) osatu dute aurten kritikaren epaimahaia—.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189378/gaitasuna-eta-eskubidea.htm
|
Gizartea
|
Gaitasuna eta eskubidea
|
Asorna elkarteko kideek keinu hizkuntza aldarrikatu dute komunikaziorako tresna gisa alarma egoeran ere. Salatu dute administrazioak ahozkotasuna lehenetsi duela koronabirusak eragindako osasun krisian, eta ondorioz gorrek autonomia galdu dutela
|
Gaitasuna eta eskubidea. Asorna elkarteko kideek keinu hizkuntza aldarrikatu dute komunikaziorako tresna gisa alarma egoeran ere. Salatu dute administrazioak ahozkotasuna lehenetsi duela koronabirusak eragindako osasun krisian, eta ondorioz gorrek autonomia galdu dutela
|
Nekatua nago; hagitz nekatua. Ematen du mendeak egin ditugula atzera, eta gorrek deus balio ez duten garai batean bizi garela, berriz ere». Etsipena sumatzen zaio Asorna Nafarroako gorren elkarteko presidente Sofia de Estebani. Nekatua dago, eta haserre. «Osasun krisian, bazter utzi gaituzte, eta eskubideak kendu dizkigute». Nafarroan, 15.000 gor inguru daude; haietako 360-500 inguru, jaiotzetikoak. Horietako bat da De Esteban. Keinu hizkuntza du berezkoa, eta, horregatik, garbi erran du keinu hizkuntza ez dela «bakarrik irisgarritasuna bermatzeko tresna bat; hizkuntza bat da, bertze edozein hizkuntza bezalakoa. Gorren berezko hizkuntza da, eta identitate bat eta kultura bat islatzen du. Gorrok komunitate bat osatzen dugu, gutxiengo linguistiko bat». Nafarroan, baina, ez dago keinu hizkuntza horixe dela hizkuntza bat onartzen duen legerik, eta horrek «erraztu» egin du gorrek beren eskubideak galtzea koronabirusaren pandemia hasi zenetik. Izan ere, birusari aurre egiteko, administrazioak ahozkotasuna lehenetsi du komunikaziorako bide gisa: aurrez aurreko zerbitzu gehienak bazter utzi, eta telefono bidezkoak jarri ditu martxan. «Bigarren mailako herritar bilakatu gaituzte», salatu du De Estebanek. Asornako kideek «ulertzen» dute osasuna dela lehentasuna oraingo krisian, baina ez dira prest irabazitako eskubideak galtzen jarraitzeko. «Legez jasotako eskubide bat da keinu hizkuntza erabiltzea», nabarmendu du De Estebanek. Horrek ez du erran nahi eskubide hori bermatuta dagoenik, halere. «Pandemia hasi baino lehen ez zegoen, eta orain, are gutxiago», onartu du Asorna elkarteko buruak. Izan ere, deus gutxi balio du legez keinu hizkuntza erabiltzeko eskubidea izateak, bertze aldean hizkuntza hori dakien hartzaile bat ez badago. Autonomia galduta Gorren hizkuntza eskubideak bermatzeko, beraz, keinu hizkuntzako interpreteak behar dira administrazioko zerbitzuetan. Egun, Asornak berak eta Eunate elkarteak egiten dute lan hori, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta. Zerbitzuak baditu mugak, halere, eta muga horiek are larriago bilakatu dira koronabirusaren pandemiarekin. «Autonomia galdu dugu; ez gaituzte norbanako gisa kontuan hartu, eta bertze norbaiten menpe utzi gaituzte, halabeharrez», erran du De Estebanek. Iruñeko Arrotxapean bizi da, eta auzoko osasun etxeko kideekin harremanetan jartzeko modua jarri du egoera horren adibide gisa: «Telefonoz eskatu behar da ordua; baina nik ezin dut telefonoz deitu; bertze norbaitek deitu behar du nire partez, eta, kontsultara joateko, interprete bat bilatu behar dut». Pertsona gorraren ardura da keinu hizkuntzako interpretea bilatzea, hain zuzen ere. «Medikuarekin ordua lortu eta gero, interpretearekin jarri behar dut harremanetan; gerta daiteke nik behar dudan egun eta orduan interpreterik ez izatea». De Estebanek azaldu du beharrak gora egin duela osasun krisia hasi zenetik. SVisual izeneko plataforma ere baliatzen dutela aipatu du, keinu hizkuntza ez dakitenekin harremantzeko, baina itxaron zerrenda «gero eta luzeagoa» dela erran du. Plataforma horren bidez, interprete batek egiten du telefono deia, pertsona gorraren ordez. Sofia de Estebanek garbi erran du pandemiaren egunerokoa «hagitz gogorra» izaten ari dela gorrentzat. «Depresioak jota gara gutako anitz, atzera eta atzera egiten dugula sentitzen baitugu». Asornako kideek beren protestak helarazi dizkiete Nafarroako Gobernuko agintariei, eta, horri esker, lortu dute hainbat urrats egitea. De Estebanek adibide modura aipatu du enplegu zerbitzuko arduradunekin egindako lana: «Webgunea berritzen ari dira, eta asmoa da txat zuzen bat martxan jartzea, administrazioaren eta gorren arteko komunikazioa errazteko». Osasun etxeetan eta gainerako zerbitzuetan ere gisa horretako tresnak eskatu dituzte Asornako kideek. «Gauza handia litzateke guretzat administrariekin edo erizainarekin edo medikuarekin zuzenean txateatu ahal izatea». Gorren bizkar «Keinu hizkuntza da nire hizkuntza», berretsi du Sofia de Estebanek. Eta hori nabarmenduz, agerian utzi nahi izan du gorrek beren bizkar hartu dutela elkar ulertzeko ahaleginaren ardura. «Nirea ez den hizkuntza bat erabiltzeko prest naiz». Administrazioa, ordea, ez. Hori garbi utzi nahi izan du Asornako presidenteak. «Berez, osasun etxeak eta gisako zerbitzuek bermatu beharko lukete keinu hizkuntza dakien interprete bat egonen dela ni joaten naizenean. Gure eskubidea da». Eta hizkuntza eskubide horiek erdigunean jartzeko ordua dela erantsi du De Estebanek. «Gogortzat» jo ditu koronabirusaren pandemiak eragindako oztopoak, eta gorren egunerokoa «anitz zaildu» dela berretsi du. Egoerak hobera eginen luke beren hizkuntza eskubideak bermatuz gero: «Interpreteak behar ditugu eskoletan, garraio publikoetan, osasun etxeetan, toki guztietan. Ederra litzateke eskolan haur guztiek ikasiko balute keinu hizkuntza». Joera, baina, bertzelakoa da. «Nafarroan, sistemak ahozkotasuna lehenesten du. Guk ez dugu hori bazter utzi nahi, baina argi dugu elebitasuna sustatu behar dela: ahozkotasuna bai, baina keinu hizkuntza bazter utzi gabe», nabarmendu du Asorna elkarteko kideak. Tristuraz erran du gaur egungo gizartean ahozkoa ez den komunikazioa bazter gelditzen dela. Keinu hizkuntza aldarrikatu du: berezko hizkuntza erabiltzeko gaitasuna eta eskubidea.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189379/eunate-elkarteak-eskatu-du-baimendu-dezatela-maskara-gardenen-erabilera.htm
|
Eunate elkarteak eskatu du baimendu dezatela maskara gardenen erabilera
|
Eunate elkarteak eskatu du baimendu dezatela maskara gardenen erabilera.
|
Eunate entzumen desgaitasuna duten pertsonen familien elkarteak kanpaina bat hasi du, osasun krisia dela-eta «lehenbailehen» baimendu dezaten maskara gardenen erabilera. «Pandemiarekin itzuli egin dira jada existitzen ez ziren oztopoak», nabarmendu du elkarteko arduradun Mari Luz Sanzek. Maskara erabiltzeko aginduak gorren komunikazioa «anitz» zaildu duela azaldu du, eta arazo horri aurre egiteko egin dutela maskara gardenen alde. Maskara horiek, baina, ez dute administrazioaren oniritzia jaso, oraindik ere. «Maiatzetik ari gara lanean; gakoa da nahasmen handia dagoela maskaren etiketekin eta behar dituzten baimenekin», erran du Sanzek. Maskara erabiltzeko beharrak «martxan» jarri zituen Eunateko kideak, berehala, eta zenbait tokitan egindako maskara gardenak probatu dituzte azken hilabeteotan, egokienak aukeratzeko asmoz. Egun, bi mota onetsi dituzte. «Biak dira oihalezkoak», azaldu du Sanzek. Bat Katalunian egiten dute, eta bertzea, berriz, Espainian. Eunateko kideen helburua zera da, gisa horretako maskarak erabil ditzatela hezkuntzan eta, oro har, herritarrak artatzen dituzten zerbitzu publiko guztietan. «Ustez gaixo ez gauden herritarrok maskara higienikoak erabil ditzakegu; horiek ez dute inolako ziurtagiri berezirik behar; Espainiako Gobernuak berak agiri bat onartu du hori azalduz; ziurtagiririk behar ez dutela, alegia. Guk bultzatu nahi ditugunak maskara higienikoen parekoak dira, baina guri ziurtagiri bat eskatzen digute. Horrek ez du zentzurik», esan du Mari Luz Sanzek. Eunateko arduradunak argi du maskara horiek ezin izanen direla toki guztietan erabili: «Osasun zerbitzuetan, akaso, gehiago kontrolatu beharko da erabiltzen den maskara mota; baina, oro har, maskara gardenek anitz laguntzen ahal dute gorren komunikazioa». Eunateko kideek ahozko hizkuntza erabiltzen duten gorrak hartu dituzte aintzat, batez ere. Kasu horretan, audifonoak edo inplanteak erabiltzen dituztenek «zailagoa» dute entzutea eta ulertzea maskara erabiltzen duenak zer erraten duen. «Maskarak ekartzen du ezpainak ezin irakurtzea; gainera, soinua apaltzen du, eta, ondorioz, erraza da gorrek mezua ulertzeko zailtasunak izatea». Informazio eskubidea Eunateko kideek erdigunean jarri nahi izan dute bertze auzi «garrantzitsu» bat: herritar gisa informazioa jasotzeko duten eskubidea. «Are gehiago, alarma egoera ezarri den honetan», nabarmendu du Mari Luz Sanzek. Ildo horretan, salatu du Nafarroako Gobernuko kideek pandemiaren berri emateko egiten dituzten agerraldietan ez dutela irisgarritasuna bermatu: «Interneten bidez zabaltzen dituzte agerraldi horiek, baina azpidatzirik gabe, eta keinu hizkuntzarako interpreterik gabe», erran du. «Gobernuko arduradunei erran diegu gu prest garela lan hori egiteko, baina ez dute deus egin, legez behartuta egon arren».
|
||
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189380/ibai-ondotik-bortxaz-eraman-zituztenak.htm
|
Bizigiro
|
Ibai ondotik bortxaz eraman zituztenak
|
Faxistek Bidasoko 90 herritar deportatu zituzten 1936ko altxamendu militarraren ostean; 30 hil ziren kontzentrazio esparruetan. Indarrez mugitu zituztenen historia jaso du Kepa Ordoki memoria elkarteak, eta erakusketa bat osatu dute.
|
Ibai ondotik bortxaz eraman zituztenak. Faxistek Bidasoko 90 herritar deportatu zituzten 1936ko altxamendu militarraren ostean; 30 hil ziren kontzentrazio esparruetan. Indarrez mugitu zituztenen historia jaso du Kepa Ordoki memoria elkarteak, eta erakusketa bat osatu dute.
|
Ibaiak lotzen ditu Bidasoaren inguruko herriak, eta, ezarritako mugen gainetik, uraren bideak markatzen du eskualdeko herritarrena ere. «Konturatu gara Bidaso beherean gertatzen dena Bortzirietan edo Baztanen gertatzen denarekin lotuta dagoela», erran du Peli Lekuonak. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteko kidea da Lekuona. Irun, Hondarribia (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) inguruko hainbat herritarrek sortu zuten talde hori, duela bi urte; Lesakako eta Berako jendeak ere egin du bat azkenaldian, elkarrekin Bidasoko memoria historikoa lantzeko asmoz. Egindako ahalegin horren emaitza da, hain zuzen ere, Bidasoko deportatuen inguruan egin duten proiektua: erakusketa ibiltari bat osatu dute, webgunean jasotako informazioarekin batera (www.kepaordoki.wordpress.com). Beratik Hondarribira eramanen dute erakusketa hilabte honetan, eta Irunera eta Hendaiara, berriz, datorren urte hasieran. Historiak ere lotzen ditu Bidasoko herriak. Datuak jaso eta zabaldu Kepa Ordoki elkarteko kideak duela urte eta erdi hasi ziren 1936ko altxamendu militarraren ondoko deportazioen berri jasotzen. Ana Garcia Santamariak idatzitako artikulu batek eman zien lehendabiziko pista, eta, hartutako hariari tiraka, zenbait iturritako datuak jaso eta zabaldu dituzte: Bidasoko 90 herritar deportatu zituzten, eta haietako 30 hil ziren itxi zituzten kontzentrazio esparruetan. «Ezustea hartu genuen gure inguruan hainbeste deportatu izan zirela jakin genuenean», azaldu du Peli Lekuonak. 1936ko altxamendu militarra gertatu eta gero, Hego Euskal Herriko herritar anitzek egin zuten ihes Ipar Euskal Herrira, baita Frantziara ere, erresistentziarekin bat egitera. «Lehendabizi errefuxiatu izan ziren horiek, deportatu bilakatu ziren gero; Ipar Euskal Herriko herritar asko ere nazien errepresioaren ondorioz mugitu zituzten tokiz, bortxaz», zehaztu du Lekuonak. Deportazioa hori baita: norbait tokiz aldatzea, indarrez. «Deportatuak Donibane Garazira (Nafarroa Beherea) eramaten zituzten, besteak beste; baita urrutirago ere, Europa iparraldeko kontzentrazio esparruetara», erantsi du Kepa Ordoki elkarteko kideak. Lekuonak uste du Europa iparraldeko kontzentrazio esparru horiekin lotzen direla deportazioari buruzkoak, hemengo iruditegi kolektiboan. Ez dago, baina, hain urrutira so egiteko beharrik. «Gure inguruan ere izan dira kontzentrazio esparruak. Gursekoari euskaldunen esparrua esaten zioten, eta, esaterako, izan ziren kontzentrazio esparruak Hendaian, Baionan eta Irunen ere, besteak beste». Kontrako bidean ere gertatu ziren deportazioak, Lekuonak azaldu duenez. Justin Maizen kasua aipatu du, adibidez. Hendaian jaio zen, 1921. urtean, eta 1943. urteko urrian zendu zen, Miranda Ebroko (Espainia) kontzentrazio esparruan. Harat eraman zuten Lapurditik, indarrez. Lekuonak Lluis Companys politikari kataluniarraren kasua ere jarri du erdigunean: «Companys ere deportatu egin zuten; Frantziatik Irunera eraman zuten Gestapoko eta Francoren enbaxadako hainbat agentek». Irundik Madrilera eraman zuten, eta handik Bartzelonara. Han fusilatu zuten, duela 80 urte. Peli Lekuonak nabarmendu du hasieran Irundik kontrolatzen zutela Pirinioetako muga osoa. «Irungo komandantzia militarrean egoten ziren frankistak, naziak eta faxista italiarrak», kontatu du. Irun eta Iruñea arteko lotura berezia ere jarri nahi izan du agerian: «1938an, erreketeek eskatu zuten Irun eta Hondarribia Nafarroara batzea, erreketeen boteregune nagusietako bat zelako Iruñea. Bidasoa behereko herritar asko epaitu zituzten hiri horretan». Gogoratu du Beran, berriz, Irungo eta Hondarribiko lagun asko fusilatu zituztela. Errepresioak jo zituen Bidasoko herriak. Biktimen memoria jaso eta zabaltzen ari dira orain Bidasoko herritarrak.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189381/aldak-ez-du-bilatuko-politika-egitea-ez-da-bozetara-aurkeztuko.htm
|
Politika
|
«Aldak ez du bilatuko politika egitea; ez da bozetara aurkeztuko»
|
Klimaren eta justiziaren aldeko mugimendu frankotan parte hartzen du Peyrautek. Baionan sortu berri den Alda mugimenduko bozeramaile da, Xebax Christyrekin batean. Dituzten erronkak aipatu ditu, besteak beste.
|
«Aldak ez du bilatuko politika egitea; ez da bozetara aurkeztuko». Klimaren eta justiziaren aldeko mugimendu frankotan parte hartzen du Peyrautek. Baionan sortu berri den Alda mugimenduko bozeramaile da, Xebax Christyrekin batean. Dituzten erronkak aipatu ditu, besteak beste.
|
Les Amis de la Terre erakundean ari da, Alternatibaren sortzaileetan, eta ANV-Cop 21 (Bortizkeriarik Gabeko Ekintza-Cop21) mugimenduko kide da Malika Peyraut (Poitiers, Frantzia, 1987). Berriki, Baionan sortu den Alda mugimenduko bozeramaileetan da. Ingurumenari lotu migrazioak aztertu ditu lanbidez gatazka eremuetan. Bolivian ere egon zen, urte bateko ikastaroan, Nazio Batuen Erakundeen Garapen Programarentzat eta Garapenerako Ikerketa Institutuarentzat. Bolivian, ingurumen kaltetzeak tokiko herritarrentzat dituen ondorioak aztertu zenituen. Besteak beste, Oruro [Cercado probintzia, Bolivia] hiriko meatzeen gaia aztertu nuen. Herritarrek horrekin duten menekotasuna, meatzearen neurri eta mugarik gabeko ustiapenak zituen ondorioak aztertu genituen. Lehen aldikoz ikusi nuen nola ingurumen desmasiek herritar xumeenak hunkitzen dituzten, araberako politika publikorik gabe. Gainerat, burbuila politikoaren urte berezia zen, indigenen boterera itzultzearena. Gauzak aldatuko ziren esperantza zuten; entzunak eta agerian izanen zirela eraikitzen zen estatu berrian. Herrialdeko hizkuntza guzietara itzuli zen konstituzio berria. Sinbolikoa zen, baina azkarra. Klima eta gizarte gaiak lotu dituzte Bizi, Alternatiba eta ANV-Cop 21en gisako mugimenduek. Indar harreman nahikoa lortzen dutea helburuetara heltzeko? Aski mugimendu berriak dira. Halere, sortu direnetik anitz gauza aldatu dira. Lehenik, herritar mobilizazio ingurumena Cop21 aitzinekoa baino aise joriago da. 2015ean Alternatiba sortu zelarik Baionan, Hexagonotik denek urrundik begiratu zuten. Kopenhageko 2009ko gailur biharamun zaila ukanik klimarekin mobilizatu nahi genuelako. Parioa kausitua da ezen mugimenduak indartu dira, klima gai saihetsezina da gizarte eragile frankorentzat, eta antolakunde berriak sortu dira: Youth For Climate, Extinction Rebellion... Ber denboran, ingurumena kezka nagusi bat bilakatu da frantsesentzat, 2019ko inkesta batek erakutsi bezala, eta ez herritar aberatsenentzat bakarrik. Halaber, azken bozetan ikusi dugu ez dela kasik indar politikorik izan klima aipatu ez duenik. Klimaren gaia eta justizia sozialaren erronka gero eta lotuagoak ageri dira. Jaka Horiekin ikusi da. Mugimenduaren eraikitzeko egin itzaleko lan luze eta isila ari da fruituak ematen. Ondorio zuzenik ukan du ingurumen politiketan? Segur da berotegi gasak beti goiti ari direla, eta agintariek ez dituztela batere hartu beharreko neurriak hartzen. Macronek bere burua ekologiaren txapeldun gisa pasarazi nahi du nazioartean, baina egiazki politika klimatizidioa darama. Beraz, bai, klima mugimenduak badu oraino lan. Baina indar harremana epe luzean neurtu behar da. Eraikuntza luzea da; itzalpeko lana. Indar harremana ez da nahikoa oraino, baina eraiki dugun mugimenduak gero eta eragin handiagoa du gobernuaren parean. Alternatiba eta ANV-Cop 21ek berek ehun bat talde aktibo mugitzen dituzte lurraldean [Frantzia]. Indar harremana sarean lan egitea da; tokian tokian proposamenak egitea —Bizik metamorfosi ekologikorako itunarekin egin gisan— tokiko politiketan eragiteko. Baita formazio lan sakona egitea ere eramaile berriak ateratzeko. Zergatik Alda bezalako mugimendu politiko bat gehitu orain arte aipatu mugimenduei? Justizia sozialik gabeko justizia klimatikorik ez dela dugun sentimendua osatzera dator Alda. Ohartu gara gure antolakundeak ez zirela heltzen herritarren parte batengana; bereziki, auzo eta ingurune xumeetara. Alta, lehen lerroan direlarik klima krisiaren ondorioen pairatzeko. Tresna eta molde berriak behar direla iruditu zitzaigun herritar xumeen hunkitzeko; horretan da Aldaren iturburua. Haatik, ez gara abiatzen erranez zer egin behar den, baizik eta herritar xumeenen beharrak zein diren jakitetik. Dituzten kexu eta gogoetatik. Hori dugu lehen lana. Ez dea arriskua klase batek artifizialki ekartzea bere ikuspegia auzo xumeak goratik hartuz? Arriskuaz kontziente gara, eta dena egin dugu hori saihesteko. Klase xumeetarik abiatuko den antolakundea da, eta haiekin lan eginen duena. Aldaren metodoak community organizing moldean oinarrituak dira. Hots, jendeari boterea ematea, zinez. Horregatik, auzo eta multzo ttipien eskalan ari gara, jendeak elkar ezagutzen duelako eta antola daitezkeelako. Jendeetarik abiatu, haien beharretarik, eta tresnak bilatu haiei erantzuteko. Hori da ideia. Erran nahi luke tresna horiek ez zituztela beren baitarik? Nola gerta. Ezin da molde orokorrean mintzatu. Lekuka badira gauzak plantan direnak. Aldak ez du joaterik horietara, ez bada esku kolpea ematera. Baina, badira deus egiten ez den lekuak, eta ez da klase-zentratua izatea hori erratea: hala da. Toki askotan etsipena dago eragiteko gaitasunari buruz. Halakoetan, antolakunde batek proposamenak egitea autoantolaketa bati buruzko pizgailu izan daiteke. Burujabetasuna nola definitzen du Aldak, deskolonizazio ikuspegitik herri askapenerako mugimenduak burujabetasun bat aldarrikatu herrialdean? Alda sortu berria da; beraz, ez du halako corpus handi-handirik oraino. Haatik, karta bat atera du eta erantzunaren zati bat da barnean. Aldak bere burua abertzaletzat dauka, baina ez erranahi politikoan, edo ez alderdi politiko gisa, baizik eta gizarte antolakunde gisa. Euskal Herriaren ikuspegi batean izatea da ideia: askea, jasangarria, elkartasunezkoa; zinezko herri burujabetza batean oinarriturik. Euskal Herria diozunean, zer lurraldez mintzo zara? Euskal Herria bere osoan, baina Aldak soilik Ipar Euskal Herrian lan eginen du. Abertzaletasun 'ez-politikoa' aipatu duzu; zer litzateke Aldaren abertzaletasuna? Ni ez naiz abertzaletasunean berezitua. Erran nahi dudana da Aldak ez duela bilatuko politika egitea; ez da bozetara aurkeztuko. Maila soziala ildotu nahi dugu Euskal Herriaren, lurraldearen ikuspegi batetik; sortzen ikusi nahi genukeen gizarte eraldatua ikusmiran ukanez. Hortik nioen, gehiago, abertzaletasunaren definizio soziala. Gogoeta berezirik ez, beraz, estaturik gabeko herrien autodeterminazio eskubideari buruz? Ez da izan halako eztabaidarik biltzar nagusian, adibidez. Baina gai abertzaleak, ekologikoak erran gabe, adieraziak dira biharko lurraldeaz dugun ikuspegian.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189382/jendarmeak-aterpe-bila.htm
|
Gizartea
|
Jendarmeak, aterpe bila
|
35 jendarme Senperen (Lapurdi) kokatu direla zabaldu dute. Mugaldeko eremuetan kontrolak indartuko dituztela iragarri du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak.
|
Jendarmeak, aterpe bila. 35 jendarme Senperen (Lapurdi) kokatu direla zabaldu dute. Mugaldeko eremuetan kontrolak indartuko dituztela iragarri du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak.
|
Atzo arratsean telefono mezu bat zabaldu zen Lapurdiko herrira polizia gehigarriak iritsiko zirela iragarriz: «40 gela erreserbatu dituzte Senperen Poliziarentzat. Zabaldu». Baina gaur goizean ez zen ezeren jakinean Dominique Idiart herriko auzapeza. Eguerdian erantzun dio BERRIAri: «Iduriz, 35 jendarme kokatu dira Senperen». Ofizialki, ez da jakina zer arrazoirengatik iritsi diren Ipar Euskal Herrira.
Pirinio Atlantikoetako prefeturako komunikazio zerbitzuek BERRIAri erran diotenez, horiek ez dute Ipar Euskal Herriko hotelik bahitu Polizia edo jendarmeria aterpetzeko. Ipar Euskal Herrira tropa gehigarririk etorri den galdetuta, zera erantzun dute: «Ez dugu baieztatzen». Frantzia eta Espainia arteko mugako eremuetan polizia kopurua bikoiztuko duela erran zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak azaroaren 5ean, «inmigrazio klandestinoari» aurre egiteko. «2.400 ez, 4.800 polizia, jendarme eta militar mobilizatuak izanen dira operazio honetarako». Hori izan liteke jendarmeen etorreraren arrazoietako bat. Ipar Euskal Herriko konfinamendu neurriak esplikatzeko prentsaurrekoan, «terrorismoaren aurkako borrokaren» testuinguruan 500 polizia eta jendarme gehiago mobilizatuko zituztela iragarri zuen Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak.
BERRIAk jakin ahal izan duenez, Arrosako (Nafarroa Behera) Katina hotelean jaso zuten jendarmeak aterpetzeko eskaera, baina jabeak ez zuen onartu harrera egitea, eta horiek lirateke Senperera mugitu direnak. «Biziki kexu gara», erran dio BERRIAri Katina hoteleko jabeak. 36 gela eskatu zizkieten, jendarme talde bat aterpetzeko, gosari, bazkari eta afariak barne. «Esplikatu genien ez dugula horretarako eskubiderik». Frantziako Gobernuak Ipar Euskal Herria konfinatu duenetik, jarduera murriztua dute hotelek. Lan arrazoiengatik ezinbestean bidaiatu behar dutenei bakarrik egin diezaiekete harrera, eta gehienez ere gosaria eskaintzen ahal diete; jatetxea itxia da. Jendarmeriari harrera egiteko baimen berezia emanen zietela jakinarazi zieten orduan. Horrek haserre bizian eman ditu hoteleko jabeak. «Egun batetik bestera itxi digute hotela, eta orain, bat batean, baimen berezi bat emanen digute jendarmeei harrera egiteko? Eskandalu bat da», salatu du jabeak. «Hotelaren ondoan lanean ari diren artisau guziek haien kamioian jan behar dute ez dugulako jatetxea irekitzen ahal, eta jendarmeentzat irekiko dugu? Ez da justua!»
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189383/haiek-ere-ospatu-gura-dute.htm
|
Gizartea
|
Haiek ere ospatu gura dute
|
Datorren eguaztenean 25 urte beteko dira Bilboko metroa lehen bidaiariak eroaten hasi zenetik. 1995eko azaroaren 11 hartan, urte asko iraun zuen itxaronaldia bukatu zen bizkaitar askorentzat. Inauguraziotik mende laurdena igaro den honetan, oraindik ere badira metroa haienera noiz iritsiko zain jarraitzen duten beste asko.
|
Haiek ere ospatu gura dute. Datorren eguaztenean 25 urte beteko dira Bilboko metroa lehen bidaiariak eroaten hasi zenetik. 1995eko azaroaren 11 hartan, urte asko iraun zuen itxaronaldia bukatu zen bizkaitar askorentzat. Inauguraziotik mende laurdena igaro den honetan, oraindik ere badira metroa haienera noiz iritsiko zain jarraitzen duten beste asko.
|
Emateko prest dago dena? Bai? Aurrera, bada!». 1995eko azaroaren 11n, 11:11 zirela, Eusko Jaurlaritzako orduko lehendakari Jose Antonio Ardanzak martxan ipini zuen Bilboko metroa lehen aldiz. Hainbat urtez hiria hankaz gora ipini zuten lanak amaituta, luzaroan amestutako metroa bidaiariak eroateko prest zegoen. Datorren eguaztenean 25 urte beteko dira inaugurazio hartatik. Mende laurden honetan, trenbidea metropoliaren barrunbeetan hedatuz joan da, hiru linea izan arte. Aurtengoa urte arraroa da, eta ez du balio estatistiketarako. Baina, orain arte, bidaiari markak hautsiz ibili da: iaz, 90 milioi erabiltzaile izan zituen. Gaur egun hiriburuan eta metropolian egiten diren joan-etorrietarako garraiobiderik erosoena da. Horregatik, asko dira metroa haienera iristea gura duten auzoak eta udalerriak. 2010ean Patxi Lopez lehendakariak metroa Castro Urdialesera (Kantabria, Espainia) eroatearen bideragarritasuna aztertzeko ikerketa agindu zuen, dagoneko iragarrita zeuden 4. eta 5. lineak bazterrean utzita; hau da, Bilboko Errekalde auzotik Matikora eta Etxebarritik Usansolora joan beharko luketenak. Bi linea horiek birplanteatu egin dituzte azkeneko urteetan. Iaz iragarritakoaren arabera, 5. linea birmoldatua egiten datorren urtean hasi beharko lukete. Baina berandu dabiltza dagoeneko: proiektua egin aurreko azterketa abendurako bukatuko dute. Hau da asmoa: Sarratun estazio intermodal bat egingo dute, Bilboko metroaren 1. eta 2. linearekin lotzeko, eta handik Galdakaora eta Usansoloko ospitalera joango litzateke trenbidea; 4. lineak, berriz, AHTaren Bilborako sarbidea egiteari itxaron beharko dio, gutxienez. Izan ere, azkeneko berrien arabera, Matikorekin barik, Zabalguneko geltokiren batekin lotuko luke Errekalde. Luzerako kontuak Joan den astean, Batzar Nagusiek Gernika-Lumon egindako osoko bilkuran, Unai Rementeria ahaldun nagusiak datozen urteetako inbertsioak izan zituen berbagai. COVID-19aren pandemiak eragindako krisialdiari aurre egiteko EB Europako Batasunetik etor litezkeen diru funtsekin lotu zituen linea berriak. Esan zuen metropoliko mugikortasuna arindu gura dutela, eta, horretarako, metroa Galdakaora, Usansoloko ospitalera eta Bilbo hegoaldeko auzoetara eroan behar dela. Baita Feveren Enkarterriko trenbidea hobetu eta metroarekin lotu behar dela ere. «Horiek guztiak egiteko, [EBren] laguntza beharko dugu; guk bakarrik ezin dezakegu egin». AHTak ere beste urte biko atzerapena izango du. Espainiako Gobernuak zera iragarri zuen joan den astean, datorren urterako aurrekontu proiektua aurkeztean: gutxienez, 2026ra arte itxaron beharko da obrak bukatuta ikusteko. Beraz, horrek Bilbo hegoaldeko auzoetara metroa iristea ere atzeratuko du. Jarraipena izango du 3. lineak: Artxanda mendian egindako tuneletik, Txorierrira joango da, Loiuko aireportura. 2. linea, berriz, bukatuta dago, baina, 2016an, Eusko Jaurlaritzak Kabiezesko trenen garajearen azterketa informatiboa onartu zuen. Ortuellaraino jarraitzeko aukera aipatzen du txostenak. Alegia, trenbidea beste kilometro bat luzatu eta Uriosten azken geltoki bat egitea, Meatzaldeari zerbitzua emateko. Eskualdeko lau alkateek pozik hartu zuten berria. Proiektuak proiektu, beraz, oraindik ere milaka dira Bilboko metroa haienera heldu zeneko urteurrena ospatu gura duten bizkaitarrak.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189384/kronologia.htm
|
Kronologia
|
Kronologia.
|
1920 Lehen aipamena. Bilboko Udalak metroa egiteko asmoa iragarri zuen lehenengoz. 1976 Lehen saioa. Bizkaiko Garraio Partzuergoak bost lineako proiektu bat osatu zuen, baina adostasuna falta izan zen. 1987 Egungoaren jaiotza. Eusko Jaurlaritzak Bilboko metropolian linea biko metroa egiteko plana onartu zuen. Basauri, Etxebarri eta Bilbo gurutzatuta, San Ignazion bitan banatuko zen: 1. lineak Plentziara jarraituko zuen; 2.ak, Santurtzira. 1988 Lanak. Bilbo-Plentzia trenbidea lurperatzen hasi ziren. 1995 Inaugurazioa. Azaroaren 11n, 11:11etan: lehen bidaia. 1996 Intermodala. Zazpikaleetako geltokia metroarena eta Euskotrenena bihurtu zen. 1997 Ezkerraldean. 2. linea egiten hasi ziren, martxoaren 21ean. Geltoki berriak. Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak inauguratu zituzten. 2002 Bigarrena. Apirilaren 13an, San Ignaziotik Urbinagara arteko zatia martxan hasi zen. 2005 Lehen luzapena. Urtarrilaren 8an, 2. linea Sestaora iritsi zen. Beste muturrean, Etxebarrira. 2007 Beste herri bat. Urtarrilaren 20an, Portugaletera iritsi zen. 2011 Geltoki berriak. Otsailean Arizekoa eta azaroan Basaurikoa inauguratu zituzten. 2014 Bigarrena, bukatuta. Kabiezesko geltokia ireki zuten. 2017 Hirugarrena. Apirilaren 8an, 3. linea inauguratu zuten, Matiko eta Kukullaga artean. Lurpera. 1. linea Urdulizen lurperatzeko lanak amaitu ziren. 2020 Gatazka. Ekainean, Ibarbengoako geltokia eta bere aparkaleku polemikoa ireki zituzten, Getxon, Tosuko landan.
|
||
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189385/hogei-urte-dituen-zorra.htm
|
Hogei urte dituen «zorra»
|
Hogei urte dituen «zorra».
|
Erakundeek Galdakaorekiko «zorra» dute duela ia hogei urtetik. 5. linearen aldeko plataformako kide Marcos Chica Menak uste du zorra ordaintzeko unea iritsi dela. «Zor horren froga argiena Galdakao eta Usansoloko ospitalea metroarekin lotzeko autobus berezia da. Beste herri batek ere ez du horrelakorik. Gure linearen proiektua 2002tik onartuta dagoelako da hori. Hasieran, 2. linea Galdakaon amaitzea zen asmoa. Gero, 5. linea 2016an inauguratuko dela». Froga den autobus horrek makina bat buruko min eman dizkie: hasieran, geltokirik gertuenekora eroango zituen autobusak —Etxebarrira—, baina hango udalarekin arazoak izan ziren, eta, gaur egun, Boluetako geltokira eroaten ditu. Chicak ez du ulertzen erakundeek zelan utzi duten hainbeste atzeratzen hango metro linea egitea. «Haientzat ere propaganda da. Bizkaiko agintariak harro agertu zitezkeen, esanez herrialdeko ospitale guztiak metroarekin lotuak dituztela. Lurralde gutxi egongo dira hori esateko moduan». Bilbon Basurtuko ospitaleak eta Barakaldon Gurutzetakoak metro geltokia dute atarian; Uribe Butroeri arreta ematen dion Urdulizkoak ere gertu dauka geltokia. Usansolokoa da lotura hori falta duen bakarra. Erietxeak Arratiari, Hego Uriberi, Durangaldeari, Busturialdeari eta Lea-Artibairi ematen die arreta. «Eromena da autoz joatea. Orduak igaro ditzakezu aparkatu ezinik. Errepide bazterrean ere egoten dira utzita. Herriagatik baino gehiago, ospitaleagatik eskatzen dugu metroa». Duela bizpahiru urte ospitalea Euskotrenekin lotzea proposatu zieten, baina, orain, berriz ere, metroaren 5. linea dago mahai gainean. 32.000 biztanleri tren zerbitzua bermatuko die.
|
||
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189386/metroaren-3-linearik-gabe-eta-4a-helburu.htm
|
Metroaren 3. linearik gabe, eta 4.a helburu
|
Metroaren 3. linearik gabe, eta 4.a helburu.
|
Ibilbidea gutxienekoa da: «Errekalde eta Irala gara metroa igarotzen ez zaien Bilboko auzo bakarrak. Abandora, Moyuara..., berdin digu nora: Bilbo erdigunera metroak duen maiztasunaz eroango gaituen tren zerbitzua eskatzen dugu». Metroa Errekaldera eroatea eskatzen duen plataformako kide da Asier Orbea, eta esan du «nazkatuta», «aspertuta» eta «etsita» daudela. «Gure aldarrikapena historikoa da, eta beti ahaztu dira gutaz. Hasieran, esan zuten 3. linea Otxarkoagatik Errekaldera etorriko zela, Bilboko langile auzoak lotuko zituela. Linea soziala esaten zioten. Gero, hari ibilbidea aldatu zioten, eta gurera 4. linea etorriko dela esan zuten. Ikusiko dugu zer eta noiz datorren». Guztira, Irala, Errekalde eta San Adrian aldean 70.000 bilbotar bizi dira. Eta haien hiriaren erdigunera joateko Bizkaiko beste udalerri batzuetatik baino denbora gehiago behar izaten dute. Bilbobusa eta Renferen aldiriko trena pasatzen zaie Ametzolako geltokitik. «Neurtu dugu, eta Sestaokoak gu baino arinago etor daitezke Bilbo erdigunera; haiek metroan eta gu autobusez».Haienak langile auzoak direla ohartarazi du Orbeak, eta inbertsio falta dutela erdigunearen garapen mailara iristeko. Daukaten komunikazio arazoa ez da soilik erdigunera iristeko zailtasuna. Kanpoko jendea ere ez zaie auzora joaten. «Bilboko azpiegitura garrantzitsurik ezin daiteke ipini gurean, ez dagoelako jendea zelan etorri. Enpresek ere ezin dute inbertitu, inor ez zaielako etorriko. Inkomunikazioak ez digu garatzen uzten».Metroa egin bitartean, Euskotren tranbiaren luzapena eskaini zieten duela urte batzuk. Baina ez zuten gura izan, Orbeak azaldu duenez: «Onura baino kalte handiagoak ekarriko lituzke: auzorako sarbide den zubia estutzea ekarriko luke, aparkalekuak galduko lirateke, eta auzoko plazaren zati bat galduko genuke».
|
||
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189387/galdutako-trena.htm
|
Galdutako trena
|
Galdutako trena.
|
Udalerri handietan tren zerbitzurik ez duten bakarrak gara, 17.000 biztanletik gora ditugun arren. Eta eskualdean 25.000 lagun bizi dira». Jose Ramon Fanok uste du populazio aldetik justifikatuta dagoela Bilboko metroa Mungiara iristea. Uribe Butroe eskualdeko Butroi Bizirik Trantsizioan jasangarritasunaren aldeko elkarteko kidea da. Aldarrikapen horrekin 5.000 sinadura bildu zituzten duela urte batzuk, baina, oraingoz, alferrik egindako lana izan da. Gaur-gaurkoz, agintari instituzionalek ez dute metroa herrira eroateko asmorik. Mungian badakite zer den trena edukitzea: 1894tik 1975era Bilborako tren zerbitzua zuten. «Bereziki, hiru sektore ginen gehien erabiltzen zutenak: Mungiako industrialde berrietara zetozen langileak, Bilbora ikastera joaten ginen ikasleak eta Mungiako plazara produktuak saltzera etortzen ziren baserritarrak». Gaur egun ere, ehunka dira Bilbora ikastera edo beharrera joaten diren mungiarrak. Bizkaiko Foru Aldundiaren ikerketa baten arabera, herria hiriburuarekin lotzen duen errepidetik 32.000 auto igarotzen dira egunero. Bizkaibusek ordu laurdenean behin eskaintzen die zerbitzu zuzena autobidetik, eta «beteta» joaten da. Haien ustez, Mungiara metroa iristeak ez luke obra «handirik» eskatuko. «3. linea aireporturaino luzatuko dute. Aireportutik Mungiara zazpi kilometro daude». Mungiako Udalak bideragarritasun azterketa bat eskatu zion IDOM ingeniaritza enpresari. «Teknikoki bideragarria zela esan zuten. Erabiltzaileak izango lituzke. Zer falta da? Borondatea», dio Fanok. Kontatu du agintariek «garesti» irizten diotela 25.000 biztanleri zerbitzua emateko «80 milioi inguruko inbertsioa» egin behar izateari.
|
||
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189388/inigo-muguruzaren-erdigunera.htm
|
Kultura
|
Iñigo Muguruzaren erdigunera
|
Irungo Udalak lehenengoz abiarazi du Iñigo Muguruza beka, eta Asier Suberbiolak eskuratu du. Horri esker, Muguruzaren musikan eta izatean sakonduko du, material pedagogikoa sortzeko.
|
Iñigo Muguruzaren erdigunera. Irungo Udalak lehenengoz abiarazi du Iñigo Muguruza beka, eta Asier Suberbiolak eskuratu du. Horri esker, Muguruzaren musikan eta izatean sakonduko du, material pedagogikoa sortzeko.
|
Iñigo Muguruza I. beka irabazi du Asier Suberbiola Unanue musikariak (Lasarte-Oria, 1978). Aurkeztutako egitasmoaren arabera, Irungo musikariaren ibilbidearen ikerketa egin, eta material didaktikoa sortuko du, musika eskoletan nahiz beste moduren batean erabili ahal izateko. Zortzi hilabeteko epea dauka lana egiteko, bekaren oinarrietan azaltzen denez. Lanaren lehen zatian, Muguruza zena parte izan zen musika taldeen abestien aukeraketa bat egingo du. Egitura eta harmonia aldetik adierazgarrienak iruditzen zaizkionak hartuko ditu. Badu lana. Izan ere, Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike taldeetako kide izan zen. Bigarren fasean, abestiak zatikatu eta ulertzen saiatuko da, zer egitura duten zehaztuz —harmoniak, akordeak, graduak...—, Muguruzaren lan musikalean mikroskopioa jarriz. Horretatik, material erabilgarria sortzea du helburu Suberbiolak. «Ez dut partitura soilak izatea nahi, musikariak begi aurrean jarri eta joko dituenak. Ez. Formatu berri bat sortzen ari naiz. Partiturek deskribatzeko duten boterea eta interpretatzeko marjina konbinatzen saiatuko naiz, sormena askoz gehiago lantzeko helburuarekin. Sortuko dudana malgua izatea nahi dut». Baina, harmoniak eta notak gorabehera, Suberbiola jakitun da Euskal Herriko herri musika modernoaren erradiografia bat egingo duela, Iñigo Muguruza (Irun, 1964-2019) artistaren lana aztertuz. Are gehiago, garai, aro baten muinera joango da; zehazki, Irunen, Moskun, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan bizi izan zena aztertuko du lanean. Garai haietatik euskal musikak izandako eraginen hedapena nolakoa izan den ikertuko du. Izan ere, Iñigo Muguruzaren musika sorkuntzak asko edan zuen garaian garaiko borroka, desio, frustrazio eta doinuetatik. Suberbiola ez da arrotz sentituko ikerketa lan horretan. 32 urte dituen arren, zuzenean eta zeharka etxean ezagutu du Muguruzak zer egin zuen, etxean entzuten zituen Kortaturen diskoetatik hasita, Negu Gorriak lagunekin entzun eta ikusteraino. Joxe Ripiau Positive bomb da harentzat. «Ilusio handiz aurkeztu nuen bekarako proiektua. Koherentzia prozesu bat zen niretzat. Iñigo Muguruzaren figura nire bizitzan oso indartsua izan da. Beraz, oso pozik nago beka lortu dudalako». Eboluzioa Kortaturen gordinetik Iñigo Muguruzaren azken urteetako taldeen erritmo goxoagoetara, eboluzioa izan zuen irundarraren musikak: «Normalean artista batek estilo bat edo egiteko modu bat bere egiten duenean, publikoak espero du musikari horrek estilo hori jarraitzea. Baina fisikoki, emozionalki edo pertsonalki garatu gaitezkeen bezala, askotan, artistak aldatzen direnean gatazka bat izaten da». Hori ez zen Muguruzaren kasua izan, Suberbiolak zehaztu duenez. Jakina eta nabaria da musika egiteko eta espresatzeko era urteen poderioz aldatu egin zela, baina ziurtatu du beti unean-unean sentitzen zuenarekin koherente izan zela Muguruza: «1980ko hamarkadan, Kortatu martxa eta agresibitatearekin zegoen loturik; horri modu sofistikatuagoan eman zioten jarraipena Negu Gorriak-en Ferminek [Muguruza] eta Iñigok; Hiru Leiken edo Lurran askoz ere lasaiagoa zen musika proposamena. Iñigo oso koherentea izan zen bizi zuenarekin, eta horrela azaldu izan du sortu duen musikan». Suberbiolarentzat ezinbestekoa izango da bekaren barruko lana egiteko Muguruza familiarekin harremana izatea, haiek proiektuaren partaide bihurtzea: «Ez dadila izan nire egitasmoa bakarrik. Iñigo Muguruzarena da proiektua». Batez ere, haren anaia Jabier eta Ferminekin biltzen hasi da. Irunen eta Euskal Herrian erreferente izan den musikariaren inguruko ikerketa lan sakon bat egin nahi du, ondarez betetakoa. «Asko egin dute euskal musikagatik». Aitzindari Irungo musika eskolan eta kontserbatorioan gitarra elektrikoko lehen irakaslea izan zen Iñigo Muguruza. Ondoren, baxu eskolak ere ematen hasi zen. Zentroak erabaki zuzena hartu zuela uste du Suberbiolak: «Oso garrantzitsua da, ezagutza izateaz gain, esperientzia izatea. Nork transmitituko luke hark baino hobeto zer den gitarra elektrikoa edo baxua?». Ikasleentzako, haien musika irakaslea kontzertuak ematen ikustea edo Asian bira batean dabilela jakitea motibazio iturri dela nabarmendu du bekaren irabazleak. «Zentro batzuetako zuzendariek hori ulertzen dute; besteek, ez. Alde horretatik, Pedro Martinez Irungo musika eskolako eta kontserbatorioko zuzendariaren apustua eskertzekoa da». Bekaren alde lan egin duen pertsonetako bat Martinez izan dela zehaztu du Suberbiolak. Irungo Udalarekin batera garatu ahal izan dute egitasmoa. Iazko irailaren 5ean hil zen Muguruza, 54 urte zituela. Haren zein aro duen kuttunen galdetuta, erantzunaren lehen zatian irribarre zalantzatia egin du Suberbiolak, eta bigarrenean serio jarri da: «Ez nuke bakarra aukeratuko. Garai bakoitzak oroitzapen pila bat ekartzen dizkit, eta hori izan da bekara aurkeztu nuen proiektuaren muina. Beldurrik gabe eta lotsarik gabe adierazi zuen Iñigok aldatzeko zuen gaitasuna. Horrekin geldituko nintzateke, koherentzia horrekin».
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189389/klasikotik-inprobisaziorako-bidea-egiten.htm
|
Klasikotik inprobisaziorako bidea egiten
|
Klasikotik inprobisaziorako bidea egiten.
|
EHUn pedagogian lizentziatua da Asier Suberbiola, eta maila goreneko biolin irakaslea da. Egun, Bartzelonako Taller de Musics eskolako irakaslea da. Euskal Herrian, hainbat musika eskola eta kontserbatoriotan egin du lan aurretik. Horrez gain, zenbait musika taldetan biolina jo izan du, 15 urte zituenetik. Aupa Quartetekin, esaterako, munduan ibilia da kontzertuak ematen. Biolin klasikoa nahiz rock eta jazz inprobisazioa lantzen ditu. Aupa Strings-en dabil murgilduta gaur egun, eta ez du galtzen beste hainbat kolaborazio egiteko aukera.
|
||
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189390/infernua-hustea-harrigarritzat-jo-dute-sei-elkartek.htm
|
Gizartea
|
Infernua hustea «harrigarritzat» jo dute sei elkartek
|
Emaus, Caritas Gipuzkoa, Loiola Etxea, Arrats, Herritarron Harrera Sarea eta SOS Arrazakeria elkarteek adierazi dutenez, «administrazioek, gure erakundeekin elkarlanean, martxotik aurrera kolektibo horrekin egindako ahalegin ekonomiko eta soziala ez da behar adina mantendu pertsona horien gizarteratze prozesua babesteko».
|
Infernua hustea «harrigarritzat» jo dute sei elkartek. Emaus, Caritas Gipuzkoa, Loiola Etxea, Arrats, Herritarron Harrera Sarea eta SOS Arrazakeria elkarteek adierazi dutenez, «administrazioek, gure erakundeekin elkarlanean, martxotik aurrera kolektibo horrekin egindako ahalegin ekonomiko eta soziala ez da behar adina mantendu pertsona horien gizarteratze prozesua babesteko».
|
Ohar bateratu bat argitaratu dute Emaus, Caritas Gipuzkoa, Loiola Etxea, Arrats, Herritarron Harrera Sarea eta SOS Arrazakeria elkarteek, atzo Donostiako Infernua izeneko gunean bizi ziren 60 bat lagun kanporatu zituztela eta. Batetik, azaldu dute 60 herritar inguru «kalean noraezean» utzi zituztela atzo, «bizileku alternatiba duin bat eskaini gabe».
Elkarteok poztu egin dira hustearen aurkako protestak baketsuak izan zirelako, baina gogorarazi dute gizarte erakundeak «aspalditik» ari direla administrazioari «gizarte zein bizitoki alternatibak antolatzeko beharra» azpimarratzen, «leku desegoki horretatik ateratzeko, non bizigarritasun eta segurtasun baldintza duinik ez dagoen, eta oinarrizko beharrak, hau da, elikadura eta higienea, nahitaez bete behar diren».
Hori ikusirik, elkarteek «harrigarritzat» jo dute etxegabetzeak alarma egoera betean gauzatzea, «guztion onerako etxeko konfinamendua eskatzen duen osasun egoera larria izan arren». Erantsi dutenez, administrazioek, elkarteokin elkarlanean, martxotik aurrera, Infernuan bizi zen kolektiboarekin egindako «ahalegin ekonomiko eta soziala», ez dela «behar adina mantendu pertsona horien gizarteratze prozesua babesteko».
Hori dela eta, Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diete «dagozkien eskumenekin» 60 pertsona horien egoerari erantzuteko.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189391/beste-alardeen-aldean-guztiz-ezberdina-da-antzuolakoa.htm
|
Gizartea
|
«Beste alardeen aldean, guztiz ezberdina da Antzuolakoa»
|
'Antzuolako Alardea. Ikerketa historikoa' liburua idatzi du Lourdes Odriozolak. Nabarmendu du alardeak gizartearen aldaketetara egokitzen asmatu duela, bere esentzia galdu gabe.
|
«Beste alardeen aldean, guztiz ezberdina da Antzuolakoa». 'Antzuolako Alardea. Ikerketa historikoa' liburua idatzi du Lourdes Odriozolak. Nabarmendu du alardeak gizartearen aldaketetara egokitzen asmatu duela, bere esentzia galdu gabe.
|
Hala uste bazen ere, Antzuolako Mairuaren Alardea ez zen 1881ean egin lehen aldiz, urtebete lehenago baizik. Hori da garaiko fakturak aztertu ostean Lourdes Odriozola (Errenteria, 1964) historialariak ateratako ondorioetako bat. Esan du alarde berezia dela Antzuolakoa, besteak beste, ez duelako Elizarekin lotura zuzenik. Antzuolako alardeari buruzko ikerketa historikoa egin duzu. Zer jaso duzu liburuan? Alardearen elkartea eta Antzuolako Udala nirekin harremanetan jarri zirenean, bi gauza esan zizkidaten; batetik, lan hau Antzuolatik kanpoko pertsona batek egitea nahi zutela, kanpo ikuspegi bat izateko; eta, bestetik, aurrez ere Mairuaren Alardearen inguruan egindako lanak biltzea nahi zutela, baina, horrez gain, ikerketa historiko bat egitea ere nahi zutela, hau da, bilketa eta errebisio lan bat egitea, egon zitezkeen hutsuneak betetzeko. Ikerketa sakona biltzen du liburuak. Hankaz gora jarri dugu Antzuolako artxiboa, eta hutsune batzuk, berezitasun batzuk eta gauza politak agertu dira. Aipa dezakezu bateren bat? Adibidez, liburu hau argitaratu arte denok uste genuen lehen Mairuaren Alardea 1881ean izan zela; izan ere, urte horretako udal batzarreko aktetan agertzen da protokolo osoa, nolakoa izan behar zuen ekitaldiak, nolakoa eszenografiak, buruzagiak zer diskurtso eman behar zuen... Eta hain zehaztuta zegoenez guztia, logikoa zen pentsatzea urte horretan izan zela lehen aldiz, baina ikusi dugu 1880an ere egin zela. Nola iritsi zarete ondorio horretara ? Lan honetan, fakturak eta gutunak begiratzen aritu gara. Lan astuna da, milaka dokumentu begiratu behar dira edozein gairi buruzko zerbait aurkitzeko, baina altxorrak ere agertzen dira. Mairuaren Alardea 1880an ere egin zela ikusi genuen, gastuen faktura bat zegoelako, xehatuta. Dokumentazioan ez da garbi esaten, baina badirudi ekitaldi hori oso gustukoa izan zutela herrian, eta, ondorioz, hurrengo urtean jada protokolo bat prestatu zutela. 1880aren aurretik ere izan ziren alardea egiteko saialdi batzuk, ezta? Azken karlistaldia amaitutakoan, 1876tik 1879ra, zenbait saiakera izan ziren, bai, eta alarde folklorikoak antolatu zituzten, jaialdi gisa. Zerbait egin nahi zuten, beren nortasunari indarra emateko eta ohitura zaharrak ez galtzeko, eta lehen pausoa izan zen alarde folklorikoak egitea. Ondoren, 1880an egin zen, lehenengoz, Mairuaren Alardea, eta, handik aurrera, urtero egin da, hiru urtetan izan ezik: 1937an eta 1938an, gerragatik, eta, aurten, koronabirusagatik. Nire ustez, oso esanguratsua da 1939an ere Mairuaren Alardea egin izana: apirilaren 1ean amaitu zen -gerra, eta, min hori hor egonda ere, herritarrak hor daude, armekin, alkandora eta galtzekin dotore jantzita... Agian, alardeak herria batu zuen sinbolo da argazki hori. Antzuolako alardearen zein ezaugarri nabarmenduko zenituzke? Azpimarratuko nuke ospakizun bat dela, jaialdi bat, antzuolarrek herriarentzat egindakoa, baina bere ikusminak eskualdeko mugak ere hausten dituela. XX. mendeko prentsan, esaterako, ABC egunkariaren azalean agertu zen 1930ean, eta hura ez zen egunkari aurrerakoi bat. Ospakizun berezi bat da, nortasun propioa duena. Gipuzkoan egiten diren beste alardeen aldean, guztiz ezberdina da Antzuolakoa. Zertan da desberdina? Adibidez, ez da Elizari lotutako ospakizun bat, ekitaldi zibila da. XIX. mendean eta frankismoa amaitu arte, ia atzo goizera arte, Elizak sekulako presentzia zuen gizartean, gizarteko ohiturak ere maneiatzen zituen, baina Antzuolako alardean ez da ezertarako agertzen. Bestalde, beste alardeak armen errebistak dira, eta Antzuolakoan alardea eta 920an sortutako Valdejunquerako bataila nahasten dira, eta errege mairuaren elementua ere badago. Horrek askoz konplexuagoa eta askoz aberatsagoa egiten du. Gainera, ekitaldi horrek zuzenean lagundu du gure ondare kulturala sustatzen ere; adibidez, euskal dantzak ia hasieratik agertzen dira, Irunen eta Hondarribian ez bezala. Garai berrietara egokituz ere joan da Antzuolako alardea urteotan. Berrikuntza horietako zein aipatuko zenituzke? 1977an, frankismoa amaitu eta Mairuaren Alardearen bigarren fasea hasi zenean, buruzagiak diskurtsoa euskaraz egin zuen. Euskararen debekua kendu zuten unea da, eta euskara bultzatzeko modu bat izan zen. 2009an, berriz, gizartearen aldaketei lotuta eta emakumeen rolari lotuta, eszenografia goitik behera aldatu zuten, eta jada ez da hain zapaltzailea. Aldaketa horiek adostasunez egin dira herrian. Herriak ondo hartu ditu, beraz, aldaketak? Bai, herria inplikatu egin da alardean, eta berrikuntzak ere horregatik etorri dira. 1976an, jaialdia hiltzen ari zela konturatu ziren, eta esan zuten: 'Hemen berrikuntza bat egin beharra dago'. 1976ko aldaketa haiek egin ez baziren, agian gaur egun ez zen alarderik izango, edo ez zen gaur egun den bezalakoa izango. 2009an ere ikusi zen gazteek ez zutela gogo handirik, baina berrikuntza bat egin zen eszenografian. Kanpotik ikusita, meritu galanta du, birmoldatzen eta gizartearen aldaketetara egokitzen jakin duelako, bere esentzia galdu gabe. Hori oso zaila da.
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189392/festetako-dirua-zertarako.htm
|
Gizartea
|
Festetako dirua, zertarako?
|
Pandemia iritsi zenetik, bertan behera geratu dira festetako ia ekitaldi guztiak. Udal bakoitzak erabaki du zer egin festetako diru horrekin. Batzuek koronabirusak sortutako gastuei aurre egiteko erabili dute; beste batzuek, berriz, normalean antolatu ohi ez dituzten kultur jarduerak antolatzeko.
|
Festetako dirua, zertarako?. Pandemia iritsi zenetik, bertan behera geratu dira festetako ia ekitaldi guztiak. Udal bakoitzak erabaki du zer egin festetako diru horrekin. Batzuek koronabirusak sortutako gastuei aurre egiteko erabili dute; beste batzuek, berriz, normalean antolatu ohi ez dituzten kultur jarduerak antolatzeko.
|
COVID-19ak hankaz gora jarri ditu udalek urte hasieran onartutako aurrekontuak. Pandemiak espero gabeko gastuak ekarri dizkie, eta, aldi berean, espero zituzten diru sarrerak murriztu. Guztietan egongo da, ordea, urte sasoi honetan gehiago gastatuta behar zuen diru sail bat: festetara bideratu beharrekoa. Sansebastian bezpera eta eguna bera ospatu ziren, San Blas egunaren bueltan antolatzen diren jaiak ere bai, eta inauteriak ospatzeko modua ere egon zen, baina, hortik aurrera, jai giroko ekitaldi bakar batzuk bakarrik antolatu ahal izan dituzte zenbait herritan. EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko iturriek Gipuzkoako Hitza-ri esan diotenez, ez dute agindu orokorrik eman, eta udal bakoitzaren esku utzi dute diru horrekin zer egin erabakitzea. Dena den, gaur egungo egoera ikusirik, irizpide moduko batzuk partekatzen dituzte alderdi bereko udalek. EAJkoek, esaterako, «lehentasunak markatzea eta lehentasunezkoak ez diren gastuak baztertzea» erabaki dute, bai eta PSE-EEkoek ere; EH Bildukoek kultura babesteko «saiakera berezi bat» egiteko asmoa dute, eta gehienek urtean zeharreko ekitaldiak indartzeko erabiliko dute jaietarako aurreikusia zuten aurrekontuaren zati bat. Adibide batzuk dira ondorengoak.
Arrasateko Udalak 325.000 euro erabili ohi ditu herriko jaiak antolatzeko, urteko aurrekontu osoaren %0,93 inguru. Sanjuanak dira herriko festa nagusiak, ekainean, eta inauteriak —gehienetan otsailean edo martxoan—, santamasak —abenduaren 22an— eta auzoetako jaiak ere ospatzen dituzte. Iazko santamasetan eta aurtengo inauterietan artean ez zen igarri pandemiaren arrastorik, baina bai San Juan jaietan. Ekintza sinboliko xume bat antolatu zuten, baina hori bakarrik, beste ezer ez. «Jaien antolakuntzan parte hartzen duten eragile guztiekin adostutako eta partekatutako ekitaldia izan zen. Hain zuzen, asmoa izan zen jaien antolakuntzan parte hartzen duten eragileak aitortzea eta elkarlan hori islatzea», azaldu du Maria Ubarretxena (EAJ) alkateak. Jaietan gastatu ez duten dirua COVID-19ak sortutako ondorioei aurre egiteko erabili dutela dio. «Adibidez, jaietako diruarekin, laguntzak jarri genituen beren establezimenduak itxiak izan zituzten edo diru sarrera txikiagoak izan zituzten herriko denda txikientzat zein ostalarientzat; urteko lehen sei hilabetean uraren eta zaborraren tasa ere ez genien kobratu, eta terrazak jartzeko tasa ere hobaritu genien». Horrez gain, jaietako aurrekontuaren zati bat osasun baldintzak bermatzeko materiala erostera bideratu dutela kontatu du. Sanjuanak egiterik izan ez zuten arren, uztailean Udazabal izeneko egitaraua prestatu zutela nabarmendu du Ubarretxenak. «Kulturaren aldeko apustu irmoari eutsi genion: kontzertuak eta ikuskizunak antolatu genituen aire librean, herriko auzo etan; edukiera mugatua eta doako sarrerak izan zituzten, eta bertako artistak kontratatu genituen». Eta, pandemiaren eraginez urteko aurrekontua egokitu behar izan badute er,e bide beretik jarraitu dutela dio alkateak. «Laguntza gehigarriak jarri ditugu tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko, hala nola, erosketak egiteko bonuak eta inbertsioak egiteko diru laguntzak. Merkatari elkartearekin elkarlanean, kontzertuak antolatzeko ere 25.000 euro bideratu ditugu, berriz ere kulturaren alde eginez».
San Miguel jaiak ospatzen dituzte Iruran, bi asteburutan banatuta. Berez, iraileko azkenengoan eta urriko lehendabizikoan ziren aurtengoak, eta udalak 43.000 euro zituen gordeta haiek antolatzeko —2,4 milioiko aurrekontua du herriak; beraz, %2 inguru dira jai horietarako—. Egin ez direnez, diru horren zatirik handiena kultur ekitaldiak antolatzeko erabiltzea erabaki dute. Hain zuzen, irailean, urrian, azaroan eta abenduan ia astero zerbait antolatzeko asmoa du Kultur Mahaiak —herriko kultur elkarteek eta udalak osatzen dute—. Bi mila biztanle inguruko herria da Irura, eta Gorka Murua alkateak (EH Bildu) esan duenez, hainbeste kultur jarduera egotea ez da ohikoa herrian. «Hasieratik izan genuen argi kultura sustatu nahi genuela, bertako sortzaileei lagundu nahi geniela; horrez gain, ikusi genuen pandemia garai honetan oso beharrezkoa dela kultura, jendeak arnasgune batzuk behar dituela». Badute beste helburu bat ere: urte gutxian asko hazi da herria, eta etorri berri diren horiei herrira egokitzen lagundu nahi diete. «Pandemiagatik hasi gara, baina bestela ere bagenuen urtean zehar kultur ekitaldiak sustatzeko asmoa». Alkateak nabarmendu du, neurri zorrotzak hartuz gero, kultur ekitaldiak seguruak direla. Aire libreko ekitaldiak lehenetsi dituzte, eta frontoian eta plazan izan dira orain arteko kontzertuak, antzerki emanaldiak, bertso saioak eta abarrak. Gonbidapenen bidez mugatu dute edukiera, eta antolatu dituzten ekitaldi horiek euskal kulturari lotutakoak izan dira. «Sortzaileek asko eskertzen dute gure ahalegina, lehen ere egoera zailean zeudelako, eta orain are zailagoan, eta herritarrek ere eskertzen dute». COVID-19ak eragin duen egoera ekonomikoa medio, aldundiak erabaki du %20 murriztea udalen finantzaketarako funtsa. Hala, espero baino 270.000 euro gutxiago jasoko ditu Irurak. Muruak azaldu du argi izan dutela non egin murrizketak eta non ez. «Gizarte zerbitzuetako arloa eta kulturakoa indartu ditugu, eta berdintasuna eta ingurumena ere funtsezkoak dira guretzat». Aldiz, inbertsio batzuk, oraingoz, bertan behera utzi dituzte, besteak beste, aurten egitekoa zuten multikirol espazioa, 100.000 euroko inbertsioa eskatzen duena. «Seguru asko defizita izango dugu urte bukaeran, baina halabeharrez izango da». Bost zinegotzi ditu EH Bilduk udalean, eta lau EAJk. Hartutako erabakiak oposizioari zer iruditu zaizkion galdetuta, alkateak esan du zenbait ekitaldi ez zitzaizkiola «hain beharrezkoak» iruditzen. «Baina krisi sozial eta ekonomikoaz gain, krisi psikologikoa ere badago, gure bizi baldintzak erabat aldatu dira, eta horri aurre egiteko kultura beharrezkoa dela uste dugu guk, eta horregatik egin dugu apustu hau».
Pandemiaren hasiera samarrean iragarri zuen Zumarragako Udalak 400.000 euroko diru sail bat jarriko zuela fakturazioa erdira edo gutxiagora murriztu zitzaien merkatariei, ostalariei eta autonomoei laguntzeko. «Horretarako dirua, hein batean, jaietarako aurreikusitako aurrekontutik atera dugu», esan du Mikel Serrano (PSE-EE) alkateak. Uztailaren 2an izaten da Santa Isabel eguna, eta haren bueltan antolatzen dituzte herriko jai nagusiak. 120.000 euro inguruko aurrekontua izaten dute herriko aurrekontu osoaren %0,96 inguru—. Aurten, ekitaldi bakarra izan da festa horietan: Antioko elizan eta Euskadiko plazan dantzatutako ezpata dantza. Jende ugari erakarri ohi duen beste ekitaldi bat ere badute herrian: Santa Luzia eguneko azoka, abenduaren 13an. Joan den astean jakinarazi zuten hura ere bertan behera geratuko zela. Urretxuko Udalarekin batera antolatzen dute, eta 40.000 euro inguruko aurrekontua izaten du. Horrez gain, auzoetako festak egiteko ere ematen ditu diru laguntzak udalak. Serranoren esanetan, zenbait sailetatik ateratzen dute jaietarako dirua: «Adibidez, Santa Lutzi egunerako prestatzen ditugun postuek jaiekin dute zerikusia, baina mantentze lanetarako diru sailetik joaten da diru hori». Festak egin ez badira ere, Zumarragako alkateak kontatu du ahal duten heinean kultur ekitaldiak antolatzen jarraitu nahi dutela, eta arlo horretan ez dela hainbesteko murrizketarik izango. «Esate baterako, Antioko Musikaldiari eutsi egin genion irailean, eta bestelako kontzertuak ere izan dira herrian. Beste batzuk, berriz, bertan behera utzi beharrean, atzeratu egin ditugu». Jairik ez egiteak diru hori aurrezten lagunduko die, baina, Serranoren esanetan, ez da nahikoa izango bestela sortu zaizkien gastuei aurre egiteko, eta «lehentasunak finkatu» behar izan dituztela kontatu du. Zumarragako Udalak harreman estua du alkatetza sozialistek duten Gipuzkoako beste udalerriekin —Eibar, Andoain, Berrobi, Irun, Larraul, Lasarte-Oria eta Pasaia—, eta, alkatearen hitzetan, antzeko neurriak hartu dituzte guztiek. Egoerari aurre egiteko, aurrekontuak doitu behar izan dituzte. «Jarri beharreko neurri guztiak oposizioko alderdi guztiekin partekatu ditugu, eta askotan sentitu dut Zumarragan denok izan garela gobernu: oposiziokoak eta gobernu taldekoak». Egoerak aurrera egin ahala, ordea, hori pixka bat aldatu egin dela dio. «Orain, bakoitza bere esparrua aldarrikatzen-edo ari da, eta guk oposizioan gauden beste herrietan onartu ditugun gauza batzuk Zumarragan ez dituzte onartu alderdi horiek».
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189393/2200etarako-etxean-eta-lanean-maskara-jantzita-beti.htm
|
Gizartea
|
22:00etarako etxean, eta lanean, maskara jantzita beti
|
Eusko Jaurlaritzak argitara atera du izurria kontrolatze aldera bihartik indarrean jarriko dituen neurriei buruzko dekretua.
|
22:00etarako etxean, eta lanean, maskara jantzita beti. Eusko Jaurlaritzak argitara atera du izurria kontrolatze aldera bihartik indarrean jarriko dituen neurriei buruzko dekretua.
|
Argitaratu da Eusko Jaurlaritzak izurria kontrolpean hartzeko atzo iragarri zituen neurrien gaineko dekretua. Erabaki gehienak atzo jakinarazi zituen Iñigo Urkullu lehendakariak, baina badira aipatu ez ziren hainbat kontu; esaterako, lantokietan ere une oro eraman beharko da maskara jantzita. Hona dekretuaren mamia, galdera-erantzunetan laburbildua:
Ibil al daiteke kalean lagunekin 22:30ean?
Ez. Orain arteko etxeratze agindua ordubete aurreratu da, eta 22:00etatik 06:00ak bitartean iraungo du.
Joan al daiteke farmaziara?
Bai, sendagaiak edo «premia biziko ondasunen» bat erostera atera daiteke. Beste hainbat salbuespen daude. Adibidez, gauez lan egin duten beharginak, ezinbestean osasun etxe edo ospitalera joan behar dutenak, eta «urgentziazko arrazoiengatik» albaitariarengana jo behar duenak.
Eta lanetik bueltan etxera joateko ibil al daiteke gauez?
Jakina, gaueko edo arratsaldeko txanda egin ostean, ibil daiteke baldin eta etxera itzultzeko bada.
Etxeratzeko aginduaz gain, ba al da ordutegien gaineko beste baldintzarik?
Bai, saltoki, negozio eta jarduera gehienek 21:00etarako itxi beharko dituzte ateak, egun Nafarroan egiten den bezala.
Gasolindegiak ere itxita egongo al dira?
Ez, farmaziak eta gasolindegiak ez daude behartuta 21:00etan ixtera.
Etxera itzultzeko autobusik egongo al da 21:00etatik aurrera?
Bai. Hiru lurraldeetako bakoitzean (Gipuzkoan, Araban edo Bizkaian) dabilen garraio publiko oro 22:30era arte ibil daiteke.
Eta premiagatik ospitalera joatea behar izanez gero, nola mugi daiteke?
Autorik izan ezean, taxiek eta «ibilgailu gidaridunez eginiko garraioek» ibiltzeko baimena izango dute.
Eta zer gertatzen da lurraldetik kanpoko garraioarekin?
Dekretuak ez du zehazten, baina, aurrerantzean ere udal arteko mugimendua mugatuko denez, lurralde arteko mugimendua ere mugatuta egongo da, orain arte bezala. Nafarroari ere ez dio eragiten dekretuak, baina itxita jarraitzen du.
Tabernek etxez etxeko zerbitzua eskain dezakete?
Bai, taberna eta jatetxeek atea itxita egon beharko dute datozen 15 egunetan, baina «etxez etxeko otorduak prestatu eta zerbitzatu ahalko dituzte», aldez aurretik txanda eskatuz gero, eta gehienez ere 21:00etara arte.
Garraiolariek aurkituko al dute jatetxerik irekita?
Bai, gasolindegietako eta errepideetako zerbitzuguneetako jatetxeek baimena dute irekitzeko.
Haurrek etxean jan beharko al dute nahitaez?
Ez, ikastetxeetako jantokiek ohiko zerbitzua eskain dezakete, laneko, unibertsitateetako eta izaera sozialeko jantokien modu berean.
Okindegietan kafea har al daiteke?
Bai, baldin eta eramateko bada. Okindegi eta gozotegiek ezingo dute kaferik zerbitzatu bertan hartzeko.
Zer gertatutako da 21:00ak baino beranduago amaitzen diren kultur ekitaldiekin?
Ezingo dira egin.
Dantzariek eta abesbatzek entsegurik egin al dezakete?
Ez. «Musika eta ahots izaerako edo dantza izaerako entseguak eta emanaldi ez-profesionalak» bertan behera geratuko dira. Soilik musikako graduko ikasketek edo baliokide diren prestakuntza arautuari dagozkion entseguak egin daitezke.
Lanean maskara jantzita eduki behar da?
Bai. Beti eduki beharko da jantzita, baita langilea bere tokian bakarrik badago ere.
.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189394/dock-of-the-bay-jaialdia-ekainera-arte-atzeratu-dute.htm
|
Kultura
|
Dock of The Bay jaialdia ekainera arte atzeratu dute
|
Urtarrilean egin ohi da musika dokumentalen festibala, Donostian, baina COVID-19ak eragindako pandemiak ezinezko egiten du garai horretan antolatzea.
|
Dock of The Bay jaialdia ekainera arte atzeratu dute. Urtarrilean egin ohi da musika dokumentalen festibala, Donostian, baina COVID-19ak eragindako pandemiak ezinezko egiten du garai horretan antolatzea.
|
Donostiako Dock of The Bay zinema jaialdia ez da egingo, iragarri bezala, 2021eko urtarrilean, antolatzaileek ekainera arte atzeratzea erabaki baitute, «COVID-19 birusak sortutako pandemia egoera dela eta». Ekainaren 7tik 12ra egingo dute musika dokumentaletan ardaztutako zinema festibala.
Horrela atzeratuta, jaialdiaren eredua, ohiko atalak eta aretoko proiekzioak mantendu nahi dituzte antolatzaileek. «Beraz, egoki eta beharrezkotzat jotzen da aldaketa hau egitea».
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189395/hezkuntza-komunitatea-erdigunean-jarriko-duten-neurriak-eskatu-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Hezkuntza komunitatea erdigunean jarriko duten neurriak eskatu dituzte
|
'Hezkuntza plazara' izeneko adierazpenean, neurriak eskatu dituzte hezkuntza komunitateko zenbait ordezkarik. Abenduaren 1ean mobilizatzera deitu dituzte ikastetxeak.
|
Hezkuntza komunitatea erdigunean jarriko duten neurriak eskatu dituzte. 'Hezkuntza plazara' izeneko adierazpenean, neurriak eskatu dituzte hezkuntza komunitateko zenbait ordezkarik. Abenduaren 1ean mobilizatzera deitu dituzte ikastetxeak.
|
Hezkuntza komunitatea erdigunean jartzeko aldarria egin dute hezkuntza komunitateko hainbat ordezkarik, COVID-19aren izurriak hezkuntzan izan duen eraginak kezkatuta. Hezkuntza plazara izeneko adierazpenean, “minimoak eta urgentziak” bildu dituzte, neurriak eskatzearekin batera. Horien artean daude eskolak auzoan eta naturan emateko aukerak ahalbidetzea, ratioak jaistea eta langile gehiago kontratatzea, besteak beste. Gainera, abenduaren 1ean bere beharrak gehitzera eta mobilizatzera deitu ditu ikastetxeak.
Aurtengo ikasturtean administrazioak izaniko “utzikeria” salatu du mugimenduak; aurreko ikasturtearen amaieran eta udan ikusitakoa kontuan hartuz gero, “bestelako” ikasturte hasiera bat egon zitekeen, baina administrazioak ez du horren alde egin, haien ustetan. Bestalde, adierazi dute “izugarria” izan dela hezkuntza komunitateak, hots, langileek, ikasleek eta gurasoek egindako lana eta ahalegina. Hala ere, administrazioaren “planifikaziorik eza” salatu dute, eta aurtengo ikasturteko planteamendua ez dutela elkarrekin landu hezkuntza komunitateak eta administrazioak, nahiz eta hala egin zezaketen. Gehitu dute izurriak eragindako egoerak agerian utzi dituela hezkuntzaren arrakalak, eta “zailtasun handiak” daudela kalitatezko hezkuntza bermatzeko.
Hori horrela, aldarrikapen taula bat plazaratu dute, hezkuntza komunitatea erdigunean jartzeko asmoz. Haurren eskubideak bermatzea dute helburu, eskubide osoko herritarrak diren heinean; hezkuntzarako eskubide unibertsala eta aukera berdintasuna aldarrikatu dituzte, bai eta jolas librerako, askatasunerako, esperimentaziorako, pentsamendu kritikorako eta abarrerako eskubideak ere.
Horregatik eskatu dute ratioak jaisteko eta, horrekin batera, langile gehiago kontratatzeko, eskola curriculuma beren beharrizanetara moldatzeko, eskolak auzoan eta naturan ematea ahalbidetzeko eta euskararen eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko. Aipatutako hezkuntza arrakala ere izan dute kontuan, eta inklusioa bermatzeko baliabideak eskatu dituzte; baita, horrekin batera, kontziliazioa bermatuko duten eskolaz kanpoko ekintzak eta gurasoentzako baimen ordainduak ere. Gehitu dute gaur egungo egoerak arriskuan jartzen dituela azken urteetako metodologia aldaketa eta berrikuntzak. Eraldaketa horiek zaintzeko deia egin dute, haurren parte hartzea bermatzearekin batera.
Adierazpenean plazaratutako neurriei beraienak gehitzeko deia egin diete ikastetxeei, eta abenduaren 1ean mobilizatzera deitu dituzte. Mobilizazio horiek era klasikoan —manifestazioak, argazki erraldoiak— edo era berritzaileetan —lip dub-ak, antzerkiak— egiteko eskatu diete.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189396/bisean-bisekorik-gabe-utziko-dituzte-presoak-berriro.htm
|
Politika
|
Bisean bisekorik gabe utziko dituzte presoak, berriro
|
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki du hiru astez bisean biseko guztiak etetea Espainiako Estatuko kartzeletan. Bisita arruntak %50era murriztuko ditu: bi lagunek soilik joan ahal izanen dute preso bakoitzari bisitan.
|
Bisean bisekorik gabe utziko dituzte presoak, berriro. Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki du hiru astez bisean biseko guztiak etetea Espainiako Estatuko kartzeletan. Bisita arruntak %50era murriztuko ditu: bi lagunek soilik joan ahal izanen dute preso bakoitzari bisitan.
|
Espainiako Estatuko kartzela gehienetan etenda zeuden aurrez aurreko bisitak, eta orain neurria espetxe guztietara zabaltzea erabaki du Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Astelehenetik aurrera ezarriko dute neurria, eta hiru astez atxikiko dute, gutxienez. Osasun egoeraren ondorioz utzi dituzte bertan behera bisean bisekoak, Espetxe Erakundeen arabera.
Bisita arruntak ere edukieraren erdira murriztuko dituzte: preso bakoitzeko bi lagun soilik joaten ahalko dira bisitetara. Presoen baimenak eta irteerak ere etengo dituzte.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189397/zer-da-haiku-bat-tanta-bat-ez-bada.htm
|
Kultura
|
«Zer da haiku bat tanta bat ez bada?»
|
Peru Magdalenak orriak erauzteko diseinatuta dituen haiku liburu txiki bat osatu du, eta Balea Zuria argitaletxearen argitaratu: ‘Tantaka’
|
«Zer da haiku bat tanta bat ez bada?». Peru Magdalenak orriak erauzteko diseinatuta dituen haiku liburu txiki bat osatu du, eta Balea Zuria argitaletxearen argitaratu: ‘Tantaka’
|
«Plak plak plak plak plak/ biguntzen da tantaka/ harri gogorra». Izenburua ere barnebiltzen duen haiku horrek abiatzen du Peru Magdalenaren (Berriz, Bizkaia, 1989) lan berria. Berria eta, batez ere, «berezia». Behin eta berriz agertu da berba aurkezpenean. Haikuak direlako, gutxi-asko eskuko telefono baten neurria duelako, eta gainean eramateko, orriak banan erauzteko, oparitzeko, desegiten joateko pentsatuta dagoelako liburua. Zehatz, 10 zentimetro luze eta 6,5 zentimetro zabal da liburua: «Txikia eta eramangarria da», berretsi du egileak. «Funtsean, artefaktu txiki bat egin nahi nuen, kutixi bat, opari bezala funtzionatuko lukeen keinu poetiko bat».
Magdalenak Balea Zuriarekin argitaratu du Tantaka, eta eskertu gura izan die proposamenari egindako harrera. «Gure zoro haizeari formatu aldetik bidea libre uzteagatik». Argitaletxeko kide Aritz Gorrotxategik oroitu duenez, haiku bilduma mardul samar batekin hurbildu zen haiengana, eta ordurako bazerabilkien buruan testu horiei formatu berezi bat emateko ideia. Pospolo kaxa formako liburu bat ere erakutsi zien, adibide gisara. «Gehiegizkoa iruditu zitzaigun», aitortu du Gorrotxategik, baina, halere, asmoak erakarri zituen. «Haikuak oso laburrak dira, ez dute orriaren zati handirik hartzen, eta guri ere gustatzen zitzaigun ideia. Zentzu hertsian, haikua forma bat da, neurri zehatz bat; baina ez hori bakarrik: poesia ulertzeko modu bat ere bada, naturaren behaketa bat, une jakin bat harrapatzea».
Bat etorri da Magdalena, eta «arretaren mirakulutzat» definitu du berak. «Arreta puntu batean jarrita, puntu horretan unibertsoaren patroiak agertu ahal zaizkigu; kontzientzia hartzea da, arrakalak zabaltzea». Gogora ekarri du haikuek Japoniako literaturan dutela jatorria, eta kontatu gaztetatik erakarri izan duela bai herrialdeak eta bai oro har Ekialdeko kulturak. Hutsik (Elkar, 2008) bere lehenengo poema liburuan joera «ekialdetsu» hori agerian utzi zuela ere esan du. «Espiritualtasunak eta transzendentzia gogoak han topatu izan ditu sarri hemengo erlijio elizkoiek gatibatutako haizeak».
Urteak eman ditu orain Tantaka-n bildu dituen haikuak idazten eta berridazten. «Ibilian, bidaian, hausnarrean». Hasieran argitaletxekoei 300 bat bidali zien, baina trinkotzea adostu zuten, eta ehun ale geratu dira azkenean. Bi zatitan banatu dituzte horiek liburuan, berrogeita hamar bilduz bakoitzean. Borobil batek egiten die sarrera lehenengoei, eta hiruki batek bigarrenari. «Lehenengoetan giza arrastorik ez dago, bigarrenen usainen bat, agian. Borobila azaltzen delako naturan, baina hirukia ez; hirukia giza konstrukzio bat da». Beste alde bat ere bada bi zatien artean: horizontalean maketatuta datoz lehen erdiko haikuak, eta bertikalean bigarrenekoak.
«Handia, hain txikia izanik»
Ongi bereiziz esan du: «Tan-ta-ka». Hiru silaba, haiku bat osatzen duten hiru lerroekin paralelismo bat bilatzen dutenak. Baina, batik bat, Tantaka deitu du bilduma, haikua bera ere tanta baten pare ikusten duelako: «Tantaz ematen zaigu itsasoa, tantaz tanta ematen zaigu zerua, gure odol tanta bakarrak ere gure informazio genetiko osoa omen darama. Eta zer da ba haiku bat tanta bat ez bada?». Hura sorrarazi duen itsasoaren tanta bat da haiku bat idazlearentzat, irakurleak murgil egiteko leku txiki bat. «Gauza handia izan daiteke haikua, hain gauza txikia izanik, noski, irakurlearen baitan pizten bada behintzat».
Poesiaren barruan kokatu ohi den arren, hura gainditzen duen genero bat dela ere iradoki du Magdalenak. «Haiku bat ere bada buruan marrazten zaigun eszena bat, margolan baten moduan margotzen zaizuna gogoan. Japonian, adibidez, haikurik ezagunenak marraztu egiten dituzte; badira 400 artelanetatik gora eragin dituzten haikuak». Eta azpimarra: «Hiru lerrotatik 400 margolan baino gehiago».
Tantaka-ren ezaugarririk bereizgarriena da, hala ere, erauzi egin daitezkeela haikuak. «Gustukoa duzuna gorde, hausnartzen utzi zaituena zurekin eraman, hozkailuan jarri, txarra iruditu zaizuna zakarretara bota, ondoan marraztu...». Naiara Rubio eta Mikel Serna izan ditu lagun proiektuari forma ematen, eta azal guztiak ezberdin egin dituztela ere nabarmendu du egileak: izokin kolore baten gainean tantakatze bat egin zuten pinturarekin eta, hala, azalean ageri diren tanta denak ezberdin gelditu dira. «Irakurleak eta Heraklitoren erreka beti ezberdinak diren bezala».
Magdalenaren argitalpenarekin, sail berri bat ere abiarazi du Balea Zuriak: Urrezko saila. Formatu txikiko testuentzako bidea izan daitekeelakoan. «Baikorrak gara, eta etorriko dira berriak».
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189398/belarriprest-izateko-zalantzan-daudenei-euskaraldian-parte-hartzera-deitu-diete.htm
|
Gizartea
|
Belarriprest izateko zalantzan daudenei Euskaraldian parte hartzera deitu diete
|
Erakundeetako eta elkarteeko ordezkariek deitu dute azaroaren 20an hasiko den ariketa sozialena parte hartzera. Euskal Konfederazioak eta Geroa Baik ere bat egin dute Euskaraldiarekin eta parte hartzera deitu dute.
|
Belarriprest izateko zalantzan daudenei Euskaraldian parte hartzera deitu diete. Erakundeetako eta elkarteeko ordezkariek deitu dute azaroaren 20an hasiko den ariketa sozialena parte hartzera. Euskal Konfederazioak eta Geroa Baik ere bat egin dute Euskaraldiarekin eta parte hartzera deitu dute.
|
Euskaraldirako hamabost egun falta direnean, erakundeek eta eragileek herritarrengana eraman dute mezua, Euskaraldian parte hartzera deitzeko. Bilboko Euskalduna jauregian egindako agerraldian parte hartu dute Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak eta Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak. Ariketa sozial honetarako izena eman ez dutenentzako dei bat izan da. COVID-19ak baldintzatuta, ohiko harreman sareetan egingo da belarriprest eta ahobizi gisa ariketa, eta hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzea da xedea, hain zuzen. Eta Belarriprest izateko zalantzan daudenei luzatu nahi izan diete deia, Bilbon. Bestalde, Ipar Euskal Herri osoan 500 arigune osatu dira, herri batzordeen lan eskergarengatik. COVID-19ak baldintzatuta bada ere, ohiko harreman sareetan euskararen erabilera sustatzeko zenbait ariketa proposatu dituzte. Mintzaldiak, gomendioak eta desafioak landu dituzte azaroaren 20tik aurrera martxan jartzeko. Streamingak, sare sozialak eta hedabideak martxan jarriko dituzte zenbait lanketa eginda. Nafarroan, Geroa Bai ere Euskaraldira atxiki da, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die.
|
2020-11-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/189399/cort-nielsen-nagusi-azken-azterketaren-aurretik.htm
|
Kirola
|
Cort Nielsen nagusi azken azterketaren aurretik
|
Danimarkarra esprintean gailendu da, igoeretan onenekin iraun eta gero. Roglic bigarren izan da, eta sei segundo baliagarri poltsikoratu ditu biharko etapa handiari begira
|
Cort Nielsen nagusi azken azterketaren aurretik. Danimarkarra esprintean gailendu da, igoeretan onenekin iraun eta gero. Roglic bigarren izan da, eta sei segundo baliagarri poltsikoratu ditu biharko etapa handiari begira
|
Esprinterra izateaz gain, igotzaile txukuna da Magnus Cort Nielsen (Education First), eta, bi ezaugarriak uztartuta, Vueltako 16. etapa poltsikoratu du. Bi mendate luze igo behar ziren, baina danimarkarrak onenen gurpilean iraun du, eta errematea eman dio tropelak berriz ere egindako lan zorrotzari. Atzo bezala, ihesaldiak ezin izan dio etekina atera ehiztarientzako aproposa zen ibilbideari. Primoz Roglicek (Jumbo), aitzitik, sei segundoko mokadu gozoa ahoratu du, helmugan bigarren eginda; Rui Costa (UAE) izan da hirugarren. Esloveniarrak 45 segundoko abantaila izango du Richard Carapazen aldean (Ineos) biharko etapa erabakigarrian, eta 53koa Hugh Carthyren aldean (Education).
Hasieran haizeak triskantza eragin zezakeen arren, inork ez du soka tenkatzeko borondaterik izan, eta Portillo eta Robledoko igoeren zain gelditu dira liderrak. Mendateen aurretik, bost ziklistako ihesaldia osatu da lasterketa buruan. Azken aukera izan zitekeen atzokoa ehiztarientzat, eta Burgos taldeak izan du anbiziorik handiena:âAngel Madrazo, Jesus Ezquerra eta Juan Felipe Osorio sartu ditu aurrean. Remi Cavagna (Deceuninck), Bob Stannard (Mitchelton) eta Kobe Goosens (Lotto Soudal) izan dituzte bidaide. Alabaina, kate motzean lotu dituzte esprinterren taldeek. Bi mendate luze izan arren, desnibela 2.600 metrokoa zen; hots, azkarrenak osorik irits zitezkeen bukaerara.
Gaitasunik izan ez dutenak Osorio eta Ezquerra izan dira. Bata Portillon gora gelditu da atzean, eta bestea, Robledora iritsi aurreko sasi-ordeka batean. Aukera taktikorik gabe gelditu da, beraz, Burgos. Ordurako, aginte makila hartua zuen Ineosek. Portilloko jaitsiera bihurrian jarri da buruan, eta luzatua eman dio tropelari. Hala, aurreko laukotea 1.30eko errentarekin hasi da Robledo igotzen. 40 kilometro gelditzen ziren helmugarako.
Gainetik bost kilometrora, alde egiten saiatu da Cavagna. Kostata, baina gurpila hartu dio Stannardek. Hogei segundoko abantaila baino ez zuten mendate gainean. Liderrak ez dira mugitu, eta, jaitsieran, agintea hartu du Movistarrek. Tropelak begi bistan zituen Cavagna eta Stannard, baina ezin zuen 14 segundo eskaseko tartea itxi. Horiek hala, Cavagnak hordagoa jo du 17 kilometroren faltan. Alde zuen haizea, herenegun haren taldekide Cattaneok ez bezala. Haren patu bera izan du, ordea: harrapatu egin dutropelak. Bi kilometro falta zirela zapuztu dute frantziarraren ametsa, eta, bukaeran, Cort Nielsenen abiadura gailendu da.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189436/biden-gehiengo-handi-batekin-irabaziko-dugu-lehia-hau.htm
|
Mundua
|
Biden: «Gehiengo handi batekin irabaziko dugu lehia hau»
|
Wilmingtonen egin duen agerraldian «elkarrekiko errespetuz» jokatzeko eskatu du presidentegai demokratak, eta ohartarazi ez dutela onartuko boto zenbaketa gelditzea.
|
Biden: «Gehiengo handi batekin irabaziko dugu lehia hau». Wilmingtonen egin duen agerraldian «elkarrekiko errespetuz» jokatzeko eskatu du presidentegai demokratak, eta ohartarazi ez dutela onartuko boto zenbaketa gelditzea.
|
Ostiral arratsaldean zabaldu zuten Alderdi Demokratako kanpaina arduradunek iluntzean agerraldia egingo zuela Joe Biden presidentegai demokratak. Ordurako bazen mugimendurik Wilmingtonen prestatutako oholtzaren inguruan. Zenbait komunikabidek zabaldu zuten segurtasuna ere gogortu egin zutela azken orduetan, eta Bidenek garaipena aldarrikatzeko asmoa zuen zurrumurrua ere indartuz joan zen orduak igaro ahala.
Izan ere, hautagai demokratak aurrea hartua zion Donald Trump presidenteari Pennsylvanian, non hogei ordezkari dauden jokoan, eta horiek lortuta berea luke Etxe Zurirako giltza. Estatu hartako garailea atzo bertan zehaztea espero zen arren, kontaketa luzatzen ari da, ez soilik han, baita Georgian eta Arizonan ere; bi horietan Pennsylvanian, eta Nevadan bezala demokratak dira aurretik. Baina buruzagi demokratak agerraldia atzeratu bazuen ere, emaitzak argituko ziren itxaropenarekin, azkenean bestelako hitzaldia egin behar izan zuen Bidenek. Presidentegaiarekin batera igo zen oholtzara Kamala Harris presidenteordetzarako hautagai demokrata.
24 orduan bozetako emaitzak irudikatzen dituen mapa «irauli» egin dela nabarmendu zuen buruzagi demokratak. «Gehiengo handi batekin irabaziko dugu lehia hau, nazioaren babesarekin. Oraindik ez dugu garaipena aldarrikatu, baina zenbakiak argiak dira. Duela 24 ordu atzetik gindoazen Georgian, eta orain buru gara; duela 24 ordu atzetik gindoazen Pennsylvanian, eta orain irabaztera goaz».
Bidenek kanpaina hitzemandakoak ere izan zituen gogoan, eta COVID-19a geldituko dituela berretsi zuen, baita ekonomia lehengoratuko dutela ere. «Birus hau kontrolpean hartuko dugu. Ezin ditugu galdutako bizitzak berreskuratu, baina egoera hau amai dadin lan egingo dugu», esan zuen Bidenek.
Buruzagi demokratak Donald Trump presidentea aipatu ez zuen arren, harri erreferentzia eginez amaitu zuen agerraldia, eta elkarren aurkako erasoak alde batera uzteko eskatuz: «Desadostasun handiak ditugu, eta sakonak, baina hori osasuntsua da; hori da demokrazia. Ez gara beti ados egongo, baina elkarrekiko errespetuz jokatu behar dugu. Etorkizuna eraikitzeko aukera bat dugu». Presidentegai demokratak, baina, ohar bat ere helarazi zien errepublikanoei: «Boto kontaketa gelditu nahi dute, baina ez dugu onartuko. Boto guztiak zenbatuko dira».
Modu horretan erantzun zion ostegunean Trumpek egindako agerraldiari. Bertan estatubutuak «iruzur» egitea egotzi zien demokratei, egotziz euren kontrolpean dituzten instituzioak «baliatzen» ari direla hauteskundeak irabazteko.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189437/gizon-bat-hil-da-artikutzan-zuhaitzak-mozten-ari-zela.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat hil da Artikutzan, zuhaitzak mozten ari zela
|
Artikutzan gertatu da, gaur goizean.
|
Gizon bat hil da Artikutzan, zuhaitzak mozten ari zela. Artikutzan gertatu da, gaur goizean.
|
Oiiartzungo (Gipuzkoa) 58 urteko gizonezko bat hil da, zuhaitzak mozten ari zela, Artikutzan, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugan. Larrialdi zerbitzuek 09:00ak aldera izan dute ezbeharraren berri, eta bi lurraldeetako suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira eremura. Enbor bat gainera erori zaio, eta osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin. Helikopteroan eraman dute gorpua Donostiara. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Ez dute argitu lan istripua izan ote den.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189438/sagardui-bilakaera-epidemiologikoa-gora-doa.htm
|
Gizartea
|
Sagardui: «Bilakaera epidemiologikoa gora doa»
|
Bigarren olatuko positibo tasa handiena erregistratu dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, urriaren 6tik atzemandako COVID-19 kasu kopuru txikiena izan da azken orduetakoa.
|
Sagardui: «Bilakaera epidemiologikoa gora doa». Bigarren olatuko positibo tasa handiena erregistratu dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, urriaren 6tik atzemandako COVID-19 kasu kopuru txikiena izan da azken orduetakoa.
|
«Bilakaera epidemiologikoa gora doa eta asistentzia presioa gero eta handiagoa da». Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik. Horri aurre egiteko, «gure bizitza soziala eta mugikortasuna» ahalik eta gehien mugatzeko eskatu du. Hori jo du konfinamendu bat ekiditeko bide bakartzat. Izan ere, Hego Euskal Herrian 1.789 kasu atzeman dituzte azken orduetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gainera, orain arteko positibotasun tasa handiena erregistratu dute. Nafarroan, aldiz, azken hilabeteko kasu kopuru txikiena.
12.618 PCR eta antigeno proba egin dituzte azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietatik 1.445 izan dira positiboak, hau da, %11,45eko psotibotasuna. Lurraldez lurralde, Araban 84 kasu atzeman dituzte, Bizkaian 641 eta Gipuzkoan 638. Horiez gain, EAEtik kanpo atzemandako beste zortzi positiboren berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Ospitaleen dagokionez, azken orduetan 84 lagun ospitaleratu dituzte, eta denera 119 lagun daude zainketa intentsiboetako unitateetan.
Sagarduiren esanetan, datu horiek Eusko Jaurlaritzak hartu berri dituen neurri murriztaileak egokiak direla berresten dute: «Osasun-sistemaren kolapsoa saihestu nahi badugu, gaur eta orain jardun behar dugu».
Nafarroan, berriz, 329 kasu atzeman dituzte, 4.208 PCR eta antigeno proba eginda. Positibo tasa, beraz, beste hiru lurraldeetan baino txikiagoa da: %7,8koa.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189439/eibartarrek-etxetik-kanpoko-bolada-onari-eutsi-diote.htm
|
Kirola
|
Eibartarrek etxetik kanpoko bolada onari eutsi diote
|
Esteban Burgosek sartu du neurketako lehen gola, aurreneko zatian, eta etxeko taldeak berdindu egin du bigarren zatian, Rafa Mirri esker
|
Eibartarrek etxetik kanpoko bolada onari eutsi diote. Esteban Burgosek sartu du neurketako lehen gola, aurreneko zatian, eta etxeko taldeak berdindu egin du bigarren zatian, Rafa Mirri esker
|
Jose Luis Mendilibarrek entrenatutako taldeak ez du denboraldiko partida onena jokatu, baina izan dituen aukera gutxiak ondo baino hobeto baliatu ditu, eta puntu garrantzitsu bat lortu du. Puntu horrekin, dagoeneko bederatzi lortu ditu; horietatik zazpi, etxetik kanpo.
Partida parekatuta hasi da, erritmo gutxirekin. Egoerak hala behartuta, Espainiako taldea baloiarekin egin da, partidaren aginte makila hartzeko asmoz. Mendilibarrenak, berriz, atzean eutsi, eta kontraerasoan min egiten saiatu dira. Huesca nagusi izan da lehen 30 minutuetan, eta tarte horretan behin eta berriz iritsi da Eibarrek defendatutako areara. Gipuzkoako taldea deseroso egon da berdegunean, ez du ia gol aukerarik sortu, eta defentsa lanetan ez da sendo ibili.
Lehen zatia amaitzeko hamar minutu falta zirela gol aukera hirukoitza izan du Michelek zuzendutako taldeak. Sandro, Rico eta Rafa Mir Eibarren atea zulatzen saiatu dira, baina Dmitrovicek birritan, eta Paulo Oliveirak beste behin, gola galarazi diete. Hurrengo jokaldian iritsi da Eibarren gola, korner batean. Bryan Gilek lehen zutoinean jarri du baloia, eta bertan Oliveirak baloia orpoarekin ukitu du, hura bigarren zutoinera bidaliz. Hantxe azaldu da Esteban Burgos, bigarren lerrotik iritsita, baloia sareetara bidaltzeko. 38. minutua zen.
Soltura gehiagorekin zelairatu dira Mendilibarrenak bigarren zatian. Eibarrek partidaren gidaritza hartu du, eta hainbat erdiraketen bidez arriskua sortu. Baina Eibar ondoen zegoenean iritsi da etxekoen berdinketaren gola, 67. minutuan. Rafa Mirrek bikain errematatu du Pedro Lopezek jarritako erdiraketa. Dmitrovicek ezin izan du ezer egin. Ez batak ez besteak ez dute atzera egin, eta bigarrenaren bila joan dira.
Markagailua ez ezik, partida ere berdindu da Huescaren golarekin. Bi taldeak ez dira konforme gelditu berdinketarekin, eta hiru puntuak bereganatzeko nahia erakutsi dute azken minutura arte. Azkenenan, bakoitzak puntu bana poltsikoratu du.
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189440/etxeko-sototik-etxe-zurira.htm
|
Mundua
|
Etxeko sototik Etxe Zurira
|
AEBetako 46. presidentea izango da Joseph Robinette Biden, Pennsylvaniako hogei ordezkariak irabazita.
|
Etxeko sototik Etxe Zurira. AEBetako 46. presidentea izango da Joseph Robinette Biden, Pennsylvaniako hogei ordezkariak irabazita.
|
Estatubatuar bati presidente hautatuaren proposamenei buruz galdetuz gero, litekeena da horiez ideia gutxi duenaren erantzuna jasotzea, koronabirusari buruzkoetan izan ezik. Joseph Robinette Bidenek (Scranton, Pennsylvania, 1942) etxeko sotoan pasatu du aurtengo ia udaberri osoa, pandemia saihesteko, eta eskuetako behatzekin zenba daitezke epe horretan egindako agerraldi politikoak. Bidenek ez du bere proposamenen inguruko kanpainarik egin, Donald Trump agintetik botatzearen ingurukoa baizik; izan ere, presidente hautatu berriarentzat, ez zegoen bere burua aurkezteko beharrik: «Ezagutzen nauzue» da aurten hainbatetan errepikatu duen mezuetako bat. Bost hamarkadako ibilbidearen ostean, esperientziaren argudioa salduta iritsi da Etxe Zurira; hori, edo aurkaria Trump bera izan duelako eta haren hutsegiteak bere mesederako baliatzen jakin duelako.
Biden, 78 urterekin, AEBetako presidente kargua hartuko duen politikaririk zaharrena bilakatuko da. Eta, hortaz, herrialdeak izango duen agintaririk zaharrena. Estatu gizon bat da, senataria, presidenteorde izandakoa, gerrak hastearen aldekoa –Irakekoa, adibidez– eta milioika herritarri osasun laguntza helarazi diena; bidean, gainera, boto emaileekin konektatzeko gaitasuna erakutsi du, betiere Barack Obamaren mobilizazio gaitasunera heldu gabe.
AEBetako presidente hautatuaren helburu nagusia, kanpainan adierazi duenez, herrialdea berriz batzea izango da, Obamaren legatuan oinarrituta. Horrek azaltzen du herrialdeko presidente ohiaren presentzia kanpainako hainbat ekitalditan, eta koronabirusak eragindako krisia sakondu ahala Bidenek agintari denaren itxura sendotu nahi izatea, medikuen eta ekonomialarien gomendioetan oinarrituriko mezuak helarazita; horretarako, iradoki duenez, bere bizitza ere hartu du oinarri. Trumpen aurrean, presidente profila erakutsi nahi izan du.
AEBetako presidente hautatuak hainbatetan jakinarazi du zer gertakarik ondu zuten bere esperientzia. 1970eko hamarkadan, politikari mota berri gisara aurkeztu zuen bere burua: herritarrekiko gertutasuna duena, eta afro-amerikarrekin harreman handia duena. Horrek lagundu zion 1972an, 29 urterekin, Delawareko senatari eserlekua lortzen, baina, aldi berean, garai hartan gertatu zen bere bizitzako zorigaiztoko gertakarietako bat: lehen emaztea eta alaba hil zitzaizkion istripu batean. Ez zen bakarra izango, gerora seme bat ere hil baitzitzaion, minbiziarengatik.
Agintari demokrataren zaleek haren bakantasuna defendatu dute; eta hark, bere bizitzako lehen urteak eta bere sustraiak, Scranton meatzari hirian jaio eta bizi izana arbaso irlandarrak dituen familia katoliko batean. Trumpen profilaren kontrakoa da, finean. Baina, aniztasunaren garaian, gizon bat da, zuria eta zaharra, eta establishment-aren parte. Horregatik aukeratu zuen presidenteordetzarako Kamala Harris, emakumea, afro-amerikarra, eta bera baino gazteagoa.
Biden 1987an saiatu zen lehenengoz AEBetako presidentetzara iristen, eta saiakera ez zen espero bezala amaitu, kanpaina bertan behera utzi baitzuen gezur eta diskurtso plagioak tarteko. 2008an saiatu zen berriz, baina Hillary Rodham Clinton eta Obama izan zituen aurrean; halere, garaiz erretiratzeak lagundu egin zion Obamaren presidenteordegai bilakatzen, eta, ostera, kargu horretara heltzen.
Demokraten sektore guztien babesa izan du, aurkaria Trump izan duelako; izan ere, bidean kritikak jaso ditu iraganean krimenari buruzko legediarekin –beltzen espetxeratze masiboa ahalbidetu zuen sistemaren oinarriak jartzeagatik, kritikoek diotenez– eta emakumeekin izan dituen jarrerengatik, eta publikoari begira mintzatzerakoan egin dituen hutsegiteengatik. Hortaz, demokratek zergatik aukeratu zuten presidentegai? Gauza horien guztien gainetik, alderdian kontsentsua lortu duen profil bakarra izan delako.
AEBetako presidente hautatuak hiru hamarkada egin ditu senatari karguan, eta horrek balio izan dio sutsuki defendatzeko bipartidismoaren balioa; alegia, proposamenak errepublikanoekin negoziatzea eta ados jartzea, nahiz eta egungo polarizazioak horretarako tarte gutxi ematen duen. Trump Obamaren lorpenak desegiten saiatu da; ikusteko dago orain Bidenek zer egingo duen: horiek berreskuratu ala bere bidea abiatu.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189441/carapazek-gogotik-sufriarazi-du-roglic-la-covatillan.htm
|
Kirola
|
Carapazek gogotik sufriarazi du Roglic La Covatillan
|
Ekuadortarrak erasoa jo du mendateko azken aldapatan, eta paretaren kontra jarri du esloveniarra. Azkenean, 24 segundorengatik eutsi dio maillot gorriari, eta ondo bidean, bigarrenez irabaziko du bihar Espainiako Vuelta. David Gaudu nagusitu da etapan.
|
Carapazek gogotik sufriarazi du Roglic La Covatillan. Ekuadortarrak erasoa jo du mendateko azken aldapatan, eta paretaren kontra jarri du esloveniarra. Azkenean, 24 segundorengatik eutsi dio maillot gorriari, eta ondo bidean, bigarrenez irabaziko du bihar Espainiako Vuelta. David Gaudu nagusitu da etapan.
|
Primoz Roglic (Jumbo) sustoa gainetik kendu ezinda igoko da bihar podiumera, Madrilen. Frantziako Tourreko hondamena Espainiako Vueltan errepikatzear izan da txirrindulari esloveniarra. Aurkariek azkeneraino estutu dute, eta kinka larrian jarri dute. Batez ere, Carapazek. Ekuadortarrak paretaren kontra jarri du gaur, La Covatillako mendateko azkeneko aldapatan. Carthy saiatu da lehenbizi, bitan, baina Ineosekoaren ahalegina izan da balekoa. Aurrera egin du bakarrik helmugarako hiru kilometroren faltan, eta liderrari denbora ateratzen joan da metroak egin ahala. 45 segundoren aldea zuen Roglicek azken-aurreko etapari ekin aurretik, eta azkeneko kilometroaren faltan, ia minutu erdia kendua zion Carapazek.
Jota zegoen Roglic, eta taldekide bakar bat ere ez zuen laguntzeko. Baina, orduan, ustekabeko laguntza jaso du, Marc Soler eta Enric Mas Movistarreko txirrindulariena, Carapazen taldekide izandakoena. Haien gurpilari eutsita, aldea murriztu du. Azkenean, atzean ere utzi ditu, eta Carapaz baino 21 segundo geroago helmugaratu da. Sei lehenago iritsi da Carthy. Lasaitu galanta hartu du Roglicek helmuga zeharkatu duenean, mamuak bueltan izan baititu. Bihar, bigarrenez irabaziko du Vuelta. Carapaz izango da bigarren, 24 segundora, eta Carthy, hirugarren, 47ra.
Etapa, berriz, David Gauduk (Groupama) irabazi du; bigarrena du aurtengo Vueltan. Ion Izagirre (Astana) lasterketa buruan izan da azken igoeran, baina frantziarrak atzetik aurrera eginda pasatu du. Ormaiztegiarrak hirugarren postuarekin konformatu behar izan du.
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189443/sabaia-zulatu-duen-fiskal-ohia.htm
|
Mundua
|
Sabaia zulatu duen fiskal ohia
|
AEBetako presidenteordetza hartuko duel lehen emakume afro-amerikarra bilakatu da Kamala Harris.
|
Sabaia zulatu duen fiskal ohia. AEBetako presidenteordetza hartuko duel lehen emakume afro-amerikarra bilakatu da Kamala Harris.
|
Ama Indiakoa eta aita Jamaikakoa. Migratzaileen ondorengoa da Kamala Harris (Oakland, Kalifornia, AEB, 1964) AEBetako presidenteorde aukeratu berria. Indiar jatorriko lehenengo senataria izan da AEBetan, eta Senatuko kide izendatu duten bigarren emakume beltza. Azken lau urteetakoa da Joe Biden presidentearen ordezko hautatu baino lehen politikan egin duen bidea. 2016an hautatu zuten ordezkari, Kalifornia estatuan.
Aurretik, estatu bereko fiskal nagusia izandakoa da (2011-2017). Kargu horretan zela, izaera zorrotza izatearen ospea irabazi zuen, eta botere politikoarekiko independentziaz jokatzekoa. Esaterako, Barack Obama presidente ohiaren gobernuko presioei aurre egin zielako, mailegu hipotekarioetako praktika desleialen auzian. Harrisek mailegu horien kontra egin zuen, eta mailegatzaileak zigortzea lortu zuen. Horrez gain, uko egin zion Kalifornian sexu berekoak ezkontzea debekatzen zuen legea defendatzeari, eta hura indargabetzeko saiakera gidatu zuen. Legea bertan behera uztea lortu zuten 2013an.
Ordurako, Harrisek eskarmentua zuen drogra trafikoarekin, banden arteko indarkeriarekin eta sexu delituekin zerikusia zuten kasuetan, distrituko fiskal izan baitzen fiskal nagusi baino lehenago, Oakland hirian.
Demokraten 2012ko konbentzioan egin zuen hitzaldiarekin, alderdiko kide askoren arreta piztu zuen Harrisek, Barack Obamaren eta Joe Bidenen hautagaitza berretsi zuten ekitaldi berean.
Politikara 2015ean egin zuen jauzi. Senatari izateko hautagaitza aurkeztu zuen. 2016ko hauteskunde kanpainan, defendatu zuen immigrazio politikak eta zigor justizia erreformatzea, gutxieneko soldata igotzea eta emakumeen abortu eskubidea bermatzea. Erraz gailendu zitzaion bere aurkari errepublikanoari.
Aurtengo bozetarako, berriz, presidentegai izateko aurkeztu zuen bere burua, eta Alderdi Demokratako hautagai nagusien artean kokatu zuten askok hasieran. Joe Biden presidentegaiarekin eztabaida sutsua izan zuen primarioetarako eztabaida batean, arrazarekin lotutako aferei buruz. Iazko abenduan, baina, bertan behera utzi zuen bere hautagaitza, babes nahikoa ez zuela lortuko ikusita. Harrisek «fiskal aurrerakoi» gisa aurkeztu zuen bere burua, baina moderatuegia izateagatik kritikatu zuten alderdiko sektore ezkertiarrenek.
Joan den maiatzean, Poliziak George Floyd gizonezko afro-amerikarra hil ostean, justiziaren erreforma aldarrikatu zuen sutsuki; fiskal izan zen garaian polizia indarkeriaren kontra nahikoa ez egitea leporatzen ziotenen kritikak apaltzea lortu zuen. Hala ere, gizartearen orduko haserrea kapitalizatu nahi izatea egotzi zioten batzuk.
Arrazakeriaren gaia eztabaida publikoaren erdigunean kokatu zen Floyden hilketaren ostean, eta adituek ziurtzat jotzen zuten Bidenek emakume afro-amerikar bat aukeratuko zuela presidenteordegai izateko. Asmatu zuten, eta, joan den abuztuaren 11n, Harris hautatu zuen. Gainera, Bidenen adina kontuan hartuta —77 urte ditu— Alderdi Demokratak lau urte barru presidentegai izan daitekeen hautagai bat ere behar zuen, Bidenek irabaziz gero lau urteko legealdian agintari irudia landuko duena. Harrisen aldekoa izan da apustua. Hala, Harris lehenbiziko emakume afro-amerikarra da AEBetako bi alderdi handietako baten hautagaitza nagusian ageri dena.
Bidenek Harris aukeratu izana txalotu zuten Barack Obama AEBetako presidente ohiak eta Hillary Clinton presidentegai ohiak. Aldiz, Donald Trump AEBetako presidentearen iritziz, «ezin okerragoa» izan zen hura hautatzea. Alderdi Errepublikanoko ordezkariek salatu dute Harris izendatuta Bidenek uko egin diola hautagaitza «moderatu» bat osatzeari. Fiskal ohiak «ezkerreko agenda» ezarri nahi duela ohartarazi dute.
Bozetako garaipenarekin, beste langa bat apurtu du Harrisek, eta AEBetako lehenengo emakume presidenteordea izango da.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189444/gorriak-irabazi-du.htm
|
Mundua
|
Gorriak irabazi du
|
Gorriak irabazi du.
|
Ez, ez naiz ari komunistez (hala deskribatu baititu Donald Trump presidenteak Joe Biden eta Kamala Harris demokratak), Trumpez baizik. Bai, egia da ez duela bigarren agintaldirako behar duen sostengua lortuko, eta ez dela Etxe Zurira joango. Baina irabazi egin du, hala ere. Nola azaldu bestela Black Lives Matter mugimenduarekiko izandako jarreraren ostean, klima aldaketaren auzian hartutako erabakien ondoren, eta batez ere, AEBetan bederatzi milioi kasu eta 240.000 hildako eragin dituen pandemia bat ukatu eta gero?
Azken egunetako inkestak ikusita, bazirudien nahiko bide erraza izango zuela Bidenek Washingtonera heltzeko. Florida urdinez margotuko zuen itxaropena ere bazuten batek baino gehiagok. Texas bera, 1980tik errepublikanoen gotorleku izandakoa, kolokan zen hasieran. Baina orduak joan ahala, errealitatea gailentzen joan zen. Ez Texas, eta ez Florida. Are gehiago, demokraten arrantzagune izan ohi den Miami-Daden bertan duela lau urte Hillary Clintonek lortutakoak baina boto gutxiago eskuratu ditu presidentegai demokratak.
Emaitzak ikusita ezin esan Trumpek gaizki egin duenik. Osasun krisiak inoizko datu ekonomiko txarrenak utzi baditu ere, gai izan da Bideni sufrituarazteko. Eta hori afro-amerikar eta hispanoen artean parte hartzeak gora egin duelarik, eta duela lau urte independenteen alde egindako hainbatek demokraten alde bozkatu duelarik. Baina zalantzarik gabe kanpaina hobea izan da errepublikanoena, ez garbiena, baina bai eraginkorrena. Haiek jakin dutelako inkestak irakurtzen eta lana aurreratzen. Jakin dute hautesle bakoitzak entzun nahi zuena esaten, eta baita beldurra baliatzen ere. Kanpaina zikina egin dute, erasokorra eta itsusia, presidentegai demokrata «amerikar txarra» dela esateraino. Eta, hala ere, balio izan die. Presidentegai errepublikano batek orain arte lortutako boto kopuruak gainditu ditu, eta ziurrenik baita errepublikanoei Senatuan gehiengoa izaten jarraitzea bermatu ere.
Baina Trump ez da garaipen txikiekin konformatzen denetakoa. Berak esan zuen, hauteskunde egunean bertan, erreza dela irabaztea, baina ez horrenbeste galtzea. Geroztik erakutsi du edozertarako prest dagoela aipatu porrot hori ez onartzeko. Ostegun gauean, orain arteko agerraldirik gogorrenetako batean, salatu zuen posta bidezko botoak «sistema demokratikoa usteldu» duela, eta demokratak direla horren erantzule, irabazteko zenbat boto behar zituzten jakinik estatu aldakorretan euren kontrolpean dituzten instituzioak «baliatu» dituztelako falta zituzten botoak «agerrarazteko». Hamabost minutuz aritu zen Trump demokraten eta posta bidezko botoaren aurka. Hitz horiek kanpainan dagoen hautagai batek esatea kritikagarria litzateke, baina AEBetako presidentearen ahotik entzutea, Etxe Zurian bertan, arriskutsua ere izan daiteke. Batez ere kontuan izanik, azken urteetan presidente horrek berak esan eta egindakoek zein neurritaraino higatu duten instituzioekiko sinesgarritasuna.
Bestetik, bozak egin eta emaitzak jasotzeko ia astebete itxaron behar izatea, neurri handi batean, errepublikanoen hartutako erabakien ondorioz izan da. Izan ere, haiek Trumpen diskurtsoa jarraituz, oztopatu egin zuten posta bidezko botoa aldez aurretik zenbatu ahal izatea, ziurrenik, hauteskunde gaua igarota eta emaitzarik gabe Trumpek iruzurraren mamua zabaldu ahal izateko.
Bidenek aginduko du Etxe Zurian, baina irabazi eskuinak irabazi du. Gorriak. Izan ere, Trumpen duela lau urteko garaipenak luzerako ondorioak eragin ditu, eta horietatik lehena izan da demokratek zentro-eskuinera (are gehiago) gerturatzea erabaki dutela, ezkerrera egiteko aukera izan zutenean (Bernie Sandersekin). Errepublikanoen artean ere mugimenduak egon dira. Trumpismoak lorratza utzi du. Estatuburuak bigarren agintaldi bat osatzeko adina boto eskuratu ez arren, haren kanpainak mesede egin die errepublikanoei, izan ere, Ordezkarien Ganberaren kontrolak ziurrenik demokraten esku jarraituko duen arren, eta litekeena da Senatuko gehiengoari eutsi ahal izatea. GOP Grand Old Partyko kideak ohartu dira trumpismoa baliagarri zaiela, gai izan delako urteetan baztertuta sentitu den unibertsitate ikasketarik gabeko hautesle zuriaren botoa bereganatzeko, eta boto hori, 2016ko bozetan eta azken hauetan ikusi den moduan, oso leiala delako. Baina leialtasun hori estatuburuari zor dio eta haren politikak bultzatzen dituztenei. Alegia, errepublikanoek egungo estatuburuak marraztutako bidetik urruntzen badira, hauteslego hori gal dezakete, eta hori porrot handia litzateke. Izan ere, White Trash: The 400-Year Untold History of Class in America liburuaren egile Nancy Isenbergen esanetan: «Trump babesten duten horiek, ez dute presitentea besterik gabe gurtzen, gustoko dute urte askoan lehen aldiz langile zuriak erdigunean jarri dituelako. Bat-batean norbaitek defendatu egiten ditu. Komunikabideetan tarte bat egiten diete, lehen ez zuten tarte bat. Horiek ez dute sinesten meritokrazian, eta maiz ez dute unibertsitatera joateko aukerarik ere. Horiek lanpostu egonkorrak nahi dituzte, baina horiek desagertu egin dira AEBetako lan merkatutik, lan horietako gehienak atzerrian egiten direlako gaur egun». Hauteslego horrek iragana du amets, eta Trumpengan jarri du itxaropena, eta hark sustatu egin du esperantza hori eta trumpismoaren oinarri bilakatu. Ostegun gauean bertan herritar horiei egin zien erreferentzia bart boto zenbaketaren aurka jo zuenean: «Gu langileen alderdia gara». Bere hautesleei, baina batez ere alderdiari helarazitako mezu argia.
|
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189445/agirrek-ezustekoa-eman-du-bengoetxea-via-kanporatuta.htm
|
Kirola
|
Agirrek ezustekoa eman du, Bengoetxea VI.a kanporatuta
|
Leitzarrak bikain hasi du partida, eta 6-13 jarri da aurretik, baina iruindarrak buelta eman dio, eta 22-17 nagusitu da
|
Agirrek ezustekoa eman du, Bengoetxea VI.a kanporatuta. Leitzarrak bikain hasi du partida, eta 6-13 jarri da aurretik, baina iruindarrak buelta eman dio, eta 22-17 nagusitu da
|
Asier Agirrek eman du buruz buruko txapelketako lehen ezustekoa. Aurrelari iruindarrak Oinatz Bengoetxea kanporatu du gaur Amurrion (Araba), final-zortzirenetan: 22-17. Garaipenari esker, final-laurdenak jokatuko ditu. Danel Elezkano izango du aurkari datorren astean.
Partidaren lehen zatia nola joan zen ikusita, inor gutxik esperoko zuen Bengoetxea VI.ak galduko zuenik. Indartsu ekin dio leitzarrak neurketari, sakearekin min eginez eta piloteoan nagusi izanez. Eraginkortasun handiz aritu da, eta horri esker, zazpi tantoren aldea lortu du: 13-6.
Neurketak hautsita zirudien, Bengoetxea VI.aren mesederako. Baina gutxien espero zenean suspertu da Agirre. Arriskatu egin du, eta ausardia horri eraginkortasuna gehitu dio. Bata bestearen atzetik hasi da tantoak lortzen, eta aldea murrizten. Haren susperraldia eten nahian, Bengoetxea VI.a ere arriskatzen hasi da, baina oso bestelako emaitza lortu du: hutsak kateatuz hasi da. Konturatu orduko, Agirrek 12-0ko partziala sartua zion, eta atzetik zen markagailuan: 13-18.
Azken ahalegina egin du leitzarrak, eta bi tantora gerturatu da: 17-19. Baina jarraian, partidako tantorik onenean gailendu da Agirre, eta jota utzi du Bengoetxea VI.a. Aise egin ditu hurrengo bi tantoak, eta garaipena ziurtatu.
«Oso pozik» mintzatu da Agirre partida amaieran, neurketa aldapan gora jarri ondoren, gai izan delako gora egiteko. Bengoetxea VI.a, berriz, «konforme» azaldu da egindako lanarekin, eta nabarmendu du galdu arren, «gozatu» egin duela kantxan.
Bihar jokatuko dituzte final-zortzirenetako azken bi partidak. Eibarren (Gipuzkoa) izango dira biak, 17:00etan (ETB1): lehenbizi, Erik Jaka eta Joanes Bakaikoa ariko dira; eta jarraian, Jokin Altuna eta Jon Ander Peña. Aurreneko neurketak ez du faborito argirik. Jaka oso ondo aritu da azken urteetan buruz buru, baina osasun arazoak izan ditu azkenaldian. Garaiz osatu da, baina ikusteko dago zein maila eman dezakeen. Bakaikoa arerio arriskutsua da, eta oso ondo moldatzen da buruz buru. Bigarren partidan, berriz, Altuna III.a da faborito argia Peña II.aren aurka.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189446/itxura-ona-sari-eskasa.htm
|
Kirola
|
Itxura ona, sari eskasa
|
Osasuna esku hutsik gelditu da Sevillaren zelaian, maila onean aritu den arren. Garesti ordaindu du Moncayolak area barruan egindako sarrera baldarra, epaileak penaltia adierazi baitu, eta Ocamposek partidako gol bakarra sartu
|
Itxura ona, sari eskasa. Osasuna esku hutsik gelditu da Sevillaren zelaian, maila onean aritu den arren. Garesti ordaindu du Moncayolak area barruan egindako sarrera baldarra, epaileak penaltia adierazi baitu, eta Ocamposek partidako gol bakarra sartu
|
Jakina da Osasuna edonoren aurka eta edonon izan daitekela lehiakorra. Aurkari handienek nekez ibiltzen dute hankapean; horren adibide dira azken bi partidak. Itxura duina eman zuen orain dela astebete Atletico Madrilen aurka, eta gaur ere txukun aritu da, Sevillaren zelaian. Aitzitik, ez da kapaza izan puntu bat bera ere urratzeko. Zergatik? Halako arerioen kontra hasi eta buka egon behar delako adi. Apenas galdu duen arreta, baina Moncayolak penalti inozoa egin du bigarren zatia hasi berritan, eta nafarrek larrutik ordaindu dute harrobikoaren akatsa.
Juan Cruz Budimir eta Torro izan dira Arrasateren hamaikakoko berritasunak. Erdilariak, alabaina, berehala utzi behar izan du zelaia, zaintiratu baten erruz. Edonola, albiste txar horrek ez du nafarren partida hasiera ona trakestu. Arrasatek garbi esana zuen funtsezkoa izango zela Sevilla deseroso sentiaraztea, eta teknikariaren esana hasieratik bete dute jokalariek. Atzeko lerroa asko aurreratu dute, lehia metro gutxian jokatu zedin, eta Lopetegiren taldeak ez du kaiola irekitzeko giltzarik topatu.
Aurkariaren jabetza antzuak ez ditu batere artegatu gorritxoak. En-Nesyrik eta Oliver Torresek area ertzetik egindako jaurtiketa oker bana; horra hor Sevillak lehen zatian izandako uzta eskasa. Osasuna dezentez arriskutsuago aritu da, Jony eta Budimirren bidez. 23. minutuan, bataren erdiraketa neurtua buruz sareratzear izan da bestea. Kroaziarrari oso gutxigatik joan zaio baloia kanpora. Beste horrenbeste gertatu zaio Jonyri 35. minutuan, areaz kanpotik indarrez jaurti eta gero. Neurketa nahi zuen tokian zeukan Iruñeko taldeak.
Haatik, okertu egin zaio aldageletatik itzuli eta gutxira. Moncayola baldar moldatu da area barruan, eta zangotrabatu egin du Ocampos. Epaileak, bitan pentsatu gabe, penaltia adierazi du. Ocamposek berak hartu du jaurtitzeko ardura, eta lehen ahaleginean, gailendu egin zaio Herrera. Atezaina nabarmen aurreratu da, ordea, eta bigarren aukera ez du alferrik galdu Ocamposek.
Hortik aurrera, merezi gabe lortutako sariari eustea izan da etxekoen lehentasuna. Behin markagailuan aurrea hartuta, hezur gogorra izaten da Sevilla, eta hala izan da gaurkoan ere. Ohi bezala, kolpetik altxatzeko borondatea erakutsi du Osasunak, baina nahi izate hutsa ez zaio aski izan. Argitasuna falta izan zaio aurkariaren defentsa eraisteko, eta hori gutxi balitz bezala, esfortzuaren zama somatzen hasi da minutuen joanean.
Taldea hauspotzeko asmoz, aldaketak guztiak egin ditu Arrasatek, bi txandatan banatuta: lehenik Torres eta Nacho Vidal zelairatu ditu, eta bukaera aldera, Adrian eta Iñigo Perez. Azken minutuetako protagonistak, ordea, Jony eta Budimir izan dira berriro. Erdilariak beste bi erdiraketa fin egin ditu arearen bihotzera, eta aurrelariak gertu izan du gola, bere garaiera baliatuz. Ez da ohi bezain eraginkorra izan, baina aurrera begira, albiste ona da Jonyrekin sortu duen konexioa. Azken bi neurketak galdu arren, gorritxoak sentipen onekin iritsiko dira geldialdira.
|
2020-11-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/189447/milaka-pertsona-atera-dira-kalera-ostalaritza-babesteko-egindako-mobilizazioetan.htm
|
Gizartea
|
Milaka pertsona atera dira kalera ostalaritza babesteko egindako mobilizazioetan
|
Jaurlaritzak iragarri du laguntza zuzenetan 45 milioi euro emango dituela
|
Milaka pertsona atera dira kalera ostalaritza babesteko egindako mobilizazioetan. Jaurlaritzak iragarri du laguntza zuzenetan 45 milioi euro emango dituela
|
Sos Ostalaritza plataformak deituta, milaka pertsona atera dira kalera Bilbon, Donostian eta Gasteizen egindako manifestazioetan. Babesa adierazi diote sektoreari, eta, Eusko Jaurlaritzak gutxienez hilabete osorako taberna eta jatetxeei ezarritako itxialdia dela eta, instituzioei horri aurre egin ahal izateko laguntzak eskatu dizkiete.
17:30tan hasi dira mobilizazio guztiak —EAEko hiriburuetan bezala, beste hamaika herri eta hiritan ere egin zituzten—, eta Bilbokoa izan da jendetsuena. Plaza Eliptikotik abiatu da, eta udaletxearen parean bukatu. Antolatzaileek amaieran irakurritako ohar batean nabarmendu dutenez, badakite osasun egoera «larria» dela. «Baina ez dugu murrizketen laztasuna ulertzen. Gaueko aisialdiak hilabeteak daramatza etenda, eta birusak hedatzen jarraitzen du». Ohartarazi dute Jaurlaritzak hartu berri dituen neurriak direla eta «establezimendu askok» jada ateak itxi dituztela.
Sektorea pairatzen ari den «babesgabetasuna» salatu du Iñigo Ortiz plataformaren bozeramaileetako batek, Gasteizko manifestazioa bukatu denean. Dozenaka lagun bildu dira Bilbao enparantzaren eta Andre Maria Zuria plazaren artean egindako mobilizazioan. Ortizek nabarmendu du ez dituztela inbertsioetarako pizgarriak nahi, galerak konpentsatzeko «laguntza zuzenak» baizik.
Bulebarrean hasi eta bukatu da Donostiakoa. Plataformakoek bukaeran irakurritako manifestu batean azpimarratu dutenez, «badirudi» ostalaritzari laguntzeko «borondaterik» ez dutela instituzioek. Nafarroako ostalariek elkarretaratzea egin dute Iruñean —urriaren 22tik daude itxita jatetxe eta tabernak— eta iragarri datorren igandean hilaren 15arekin manifestazioa egingo dutela.
Ipar Euskal Herriko hainbat lekutan ere protestak egin dituzte, Frantziako Gobernuak hartutako neurrien salatzeko. «Ez gara konplotistak, ez eta [Donald] Trumpen jarraitzaile batzuk. Baina ohartzen gara Frantziako Gobernuak neurriak hartzen dituela itxura mantentzeko, eta bere industria salbatzeko», esan du Hartzea Lopez Aranak, Baionan.
Asmoa, urte bukaerarako
Hegoaldeko manifestazioak bukatu eta gutxira, Eusko Jaurlaritzak iragarri du beste 25 milioi euro bideratuko dituela ostalaritzara, turismora eta merkataritzara zuzendutako diru laguntza zuzenen funtsera —asteazkenean esan zuen 15 izango zirela—. Alegia, urtero ematen dituen 5 milioiak eta izurriaren lehen olatuko 15ak kontuan hartuta —oraindik ez ditu banatu—, 45 izango dira guztira. Laguntza berriak asteartean onartuko dituzte gobernu kontseiluan, eta kaltetuek horiek urtea amaitu baino lehen jasotzea du asmo Jaurlaritzak. Gainera, mailegutan 100 milioi euro ematekoa da
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189487/biden-aebak-sendatzeko-garaia-da.htm
|
Mundua
|
Biden: «AEBak sendatzeko garaia da»
|
Wilmingtongo Chase Centerren hartu dute hitza Joe Biden presidente hautatu berriak eta AEBetako presidenteorde kargua izango duen lehen emakume afro-amerikarrak, Kamala Harrisek.
|
Biden: «AEBak sendatzeko garaia da». Wilmingtongo Chase Centerren hartu dute hitza Joe Biden presidente hautatu berriak eta AEBetako presidenteorde kargua izango duen lehen emakume afro-amerikarrak, Kamala Harrisek.
|
AEBetako historiako boto gehien jaso ostean, 74 milioi, Etxe Zurirako bidean da Joe Biden demokrata, eta harekin batera presidenteorde karguan izango den lehen emakumezko afro-amerikarra, Kamala Harris. Washingtonerako bidean, Wilmingtonen (Delaware) egin dute goizaldean lehen geldialdia, Chase Centerren. Han, presidente aukeratuaren lehen hitzak entzuteko zain zituzten milaka lagun.
Harris izan da hitza hartzen lehena. Presidenteorde aukeratuak eskerrak eman dizkie hautesleei «demokraziaren alde» borrokatzeagatik. «Mila esker inoiz baino jende gehiago ekartzeagatik prozesu demokratiko honetara. Borrokatzeagatik boto guztiak zenba zitzaten. Mila esker zuen ahotsak entzunarazteagatik. Mezu argia helarazi duzue, itxaropena, segurtasuna, eta azkenik egia aukeratu duzue», esan du Harrisek oihu eta txalo artean.
Presidenteorde aukeratuak eskerrak eman dizkie emakumeei «une historiko hau» posible izateagatik, eta nabarmendu du bera kargu horretan den lehen emakumea den arren ez dela azkena izango. «Gaur gauean ekitaldi hau ikusten ari den neska horrek jakingo du Amerika aukeren herrialdea dela, zure generoa edozein dela ere», aldarrikatu du.
Antzeko hitzak baliatu ditu Bidenek berak ere, baina afro-amerikarrei zuzenduta: «Herrialde honetan inork inoiz lortutako boto gehien eskuratu ditugu, 74 milioi, eta hori zuei esker da, hispano, asiar, zuri, gizon, emakume eta batez ere afro-amerikarrei esker, herri honen alde egin duzuelako».
Aurreko egunetako hitzaldietan egin bezala, azken honetan ere batasunerako eta elkarlanerako deia egin du buruzagi demokratak, eta errepublikanoei mintzatu zaie: «Garaia da hitz gogorrak alde batera utzi eta tentsioa jaisteko, elkarri begiratu eta elkar entzuteko. Gure aurkariak etsaitzat jotzeari uzti behar diogu. Trump presidentearen alde bozkatu duzuenok ez zarete gustura egongo. Badakit zer den hori. Nik ere galdu izan dut, baina orain eman diezaiogun aukera bat elkarri. AEBak sendatzeko garaia da».
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189488/kasuak-behera-baina-ez-positibo-tasa.htm
|
Gizartea
|
Kasuak behera, baina ez positibo tasa
|
Beste 1.495 positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian, 14.766 proba eginda.
|
Kasuak behera, baina ez positibo tasa. Beste 1.495 positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian, 14.766 proba eginda.
|
Azken 24 orduetan, 1.495 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Asteburuero gertatu ohi den bezala, behera egin du kopuruak, bezperan baino 294 positibo gutxiago baieztatu baitituzte. Positibo tasak, ordea, ez du hainbesteko aldaketarik izan: %10,12 izan da, bezperan baino puntu erdi txikiagoa. Izan ere, Nafarroan gora egin du, kasu gutxiago atzeman arren.
Lurralde hartan, 250 kasu atzeman dituzte azken orduetan. Hilabete baino gehiago zen positibo kopurua ez zela jaisten 300eko langatik . Atzo, esaterako, 330 kasuren berri eman zuten. Halere, positibo tasak gora egin du, bezperako datuekin alderatuz gero. %9,1ekoa izan da azken orduetan; aurreko egunean, berriz, %7,8koa. Izan ere, 2.742 PCR eta antigeno proba egin dituzte, bezperan baino 1.466 gutxiago.
Araban, 106 kasu baieztatu dituzte; Bizkaian, 603; eta Gipuzkoan, 528. Horiez gain, EAEtik kanpo atzemandako beste zortzi positiboren berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Datu horiek azken egunetakoak baino apur bat apalagoak dira. Halere, aurreko igandean emanikoen gainetik daude, Gipuzkoan izan ezik. Datu horien arabera, positibo tasa %10,29 izan da, 12.024 PCR eta antigeno proba eginda. Bezperan baino ia 600 proba gutxiago dira, eta aurreko egunean baino 2.900 gutxiago.
Hiru lurralde horietan, 74 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta uneotan 122 lagun daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, atzo baino hiru gehiago.
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189489/pintaketak-egin-dituzte-abascalen-familiaren-dendan-amurrion.htm
|
Politika
|
Pintaketak egin dituzte Abascalen familiaren dendan, Amurrion
|
Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari da.
|
Pintaketak egin dituzte Abascalen familiaren dendan, Amurrion. Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari da.
|
Voxeko buru Santiago Abascalek salatu du bere amak eta arrebak Amurrion (Araba) duten dendan pintaketa bat egin eta erakusleihoara harriak jaurti dituztela. Voxeko buruak zabaldutako irudian, «Ea hau gustuko duzun, faxista» esaldia ageri da, pintura gorriz idatzita.
Abascalek esan du «hiru kaputxadunek» egin diotela eraso dendari: «Batzuek beren burua faltsuki biktimizatzen duten bitartean, haien brigadistek aurrez deabrutu dituztenei erasotzen diete, baita haien familiei ere».
Ertzaintzak adierazi du zer gertatu den ikertzen ari dela.
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189490/realak-eta-eibarrek-galdu-egin-dute.htm
|
Kirola
|
Realak eta Eibarrek galdu egin dute
|
Realak 1-2 galdu du Teneriferen aurka. Eibarrek, berriz, ezin izan du Real Madrilen kontra: 1-3.
|
Realak eta Eibarrek galdu egin dute. Realak 1-2 galdu du Teneriferen aurka. Eibarrek, berriz, ezin izan du Real Madrilen kontra: 1-3.
|
Ez Realak, ez Eibarrek. Euskal taldeek ez dute asmatu igande goizean. Txuri-urdinak aurretik jarri dira Teneriferen aurka, baina aurkariek partidari buelta eman diote azken minutuetan. Armaginei, aldiz, bi penaltik kendu diete aukera oro.
Realaren eta Granadillaren arteko partidak ez du agintari garbirik izan lehen minutuetan. Nahikarik eman die, baina, txuri-urdinei beharrezko puntutxoa. Harenak izan dira lehen zatiko aukerarik garbienak. Quiñonesek agertu behar izan du, ordea, 44. minutuan, Martin Prietoren gola saihesteko.
Bigarren zatian, Nuria Mendozak eman du lehen abisua. Realaren gola, ordea, Granadillak sartu du bere atean. Ez dute asmatu Nerea Eizagirrek jarritako erdiraketa urruntzen, eta ate barruan amaitu du baloiak. Partida azken minutuetan sartu denean, Tenerifek hartu du partidaren lidergoa, markagailua iraultzeraino. 83. minutuan, partida berdintzea lortu dute, eta, hiru minutu geroago, Pojlakek bigarrena sartu du.
Nahi, baina ezin
Unben, gogotsu hasi du norgehiagoka Eibarrek, eta aukera sorta bat izan du lehen minutuetan. Ezin asmatu, baina, ate aurrean. Horiek hala, hutsean amaitu da lehen zatia.
Bigarrenak bestelako partida bat erakutsi du. Hasi bezain laster, epaileak Real Madrilen aldeko penaltia adierazi du, eta Asllanik ez du barkatu. Hamar minutu ere ez dira igaro beste penalti bat seinalatu duen arte. Berriz ere, Asllanik jaurti eta sarera. Eibar gerturatu da egin 70. minutuan, Thembiri esker, baina Marta Cardonak berriz urrundu du Real Madril: 1-3.
Atzeratuta
Athletic ere gaur eguerdian jokatzekoa zen, Espanyolen zelaian, baina partida bertan behera geratu da, Bartzelonako taldean hainbat COVID-19 positibo atzeman ostean.
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189491/aebek-badute-presidentea-eta-orain-zer.htm
|
Mundua
|
AEBek badute presidentea; eta orain zer?
|
AEBek badute presidentea; eta orain zer?.
|
Lau egun behar izan dituzte estatubatuarrek presidentetzan nor egongo den jakiteko, asteazkenetik larunbatera. Bertatik bertara bizi izan du Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAko berriemaile bereziak. Miamin egon da kanpaina, hauteskunde eguna eta boto zenbaketa jarraitzen.
Luzea izan da astea, eta tentsioz betea: protestak, boto kontaketa amaigabeak, iruzur salaketak eta abar. Larunbat gauean, ordea, ospakizunak izan ziren nagusi. Joe Bidenek garaipena eskuratu zuen, eta emakumezko bat, migratzaileen alaba, izango da presidenteorde, Kamala Harris.
Orain, ikusteko dago norentzat diren Ordezkarien Ganberako eta Senatuko gehiengoak. Eta, batez ere, zer egingo duen Donald Trump presidenteak: porrota onartu eta amore eman, edo iragarri moduan auzitara jo.
|
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189493/reala-nagusi-koronabirusak-baldintzaturiko-partida-batean.htm
|
Kirola
|
Reala nagusi koronabirusak baldintzaturiko partida batean
|
Athleticek galdu egin du Valladoliden, eta Alavesek puntu bat ekarri du Levanteren zelaitik.
|
Reala nagusi koronabirusak baldintzaturiko partida batean. Athleticek galdu egin du Valladoliden, eta Alavesek puntu bat ekarri du Levanteren zelaitik.
|
Realak Espainiako Ligako buru jarraitzen du, Granadari Anoetan 3-0 irabazi ondoren (partida 2-0 amaitu bazen ere). Baina partidaren protagonista koronabirusa izan da. Izan ere, Granadak ezin izan ditu zelairatu legez behar duen jokalari kopurua, positiboengatik, eta Reala garailetzat eman dute.
Granadak asteazkenean jokatu zuen Zipren, Europako Ligako partidan. Antonio Puertas jokalariak positibo eman zuen, eta, hori dela eta, taldeak ezin izan ditu zelairatu harekin bidaiatu zuten jokalariak. Beraz, serologia proba pasatua duten jokalariak baino ezin izan ditu erabili. Lehen taldeko zazpi jokalari bakarrik eraman ahal izan ditu Donostiara. Atsedenaldian, Andaluziako taldeak bi jokalari aldageletara bidali ditu, Roberto Soldado eta Kenedy. Lehenak duela gutxi pasatu du COVID-19 gaitza, eta bigarrena mina hartuta dago. Ligaren arauen arabera, lehen taldeko gutxienez bost zelairatu behar ditu talde batek, eta muga horretan geratu da Granada. Baina 76. minutuan, Jorge Molina zelaitik atera du taldeak, belaunean mina hartu duelako. Araua hautsi du taldeak.
Lehen zatian, motibazio osoz jokatu du Realak. Eraso ugari egin ditu, eta hamaika gol aukera eduki ditu. Halere, gola penaltiz heldu da: Granadako Pepek eragin du zigorra, eta Oiartzabalek sartu du.
Konfiantza hartuta, bigarren zatian Merinori, Januzajiri, Zalduari eta Oiartzabali atseden eman die Realaren entrenatzaileak, eta haien lekuan Portu, Guridi, Merquelanz eta Zubeldia zelairatu ditu.
Granadak araua hautsi duen unetik, Reala gehiegi lasaitu da, eta ordaindu egin du. Le Normandek Machisi heldu dio Granadako jokalariak gola sartzeko arriskua sortu duenean, eta zuzenean txartel gorria atera diote. Horrez gain, penalti batekin zigortu dute Reala, baina Remiro atezainak gelditu egin du Machisek eginiko jaurtiketa.
Azkenean, Relak 2-0 irabazi dio Granadari, baina arauz kanpoko taldea zelairatzeagatik, 3-0 irabazitzat eman diote.
Athleticek galdu Valladoliden
Valladolid azkena zen sailkapenean, eta, halere, Athletic ez da gauza izan hari irabazteko, nahiz eta aukera esku artean eduki. Unai Simonen bi hutsek ekarri dituzte Valladoliden golak: penalti bat eragin du jokalariak, eta hortik lehenengo gola. Jokaldi batean baloia oker desbideratzean eragin du, nahi gabe, bigarrena.
Egoerak Athletic piztu du, baina, ordurako, berandu izan da. Williamsek penaltiz lortu du partida 2-1 jartzea, baina ez da aski izan berdinketa lortzeko, jokalariek ez baitute lortu aukerak gol bihurtzea.
Puntu bat Alavesentzat
Jokalari bat gutxiagorekin, baina Levanteren zelaitik puntu batekin ateratzea lortu du Alavesek. Lucas Perezek berehala jarri ditu babazorroak aurretik: hirugarren minutuan. Baina handik ordu erdira poza larritasun bihurtu zaio taldeari, Edgar kanporatu baitute epaileek, eta hamar jokalarirekin geratu baitira.
Aurkako gol batekin, eta jokalari bat gehiagorekin, akuilua sentitu zuen Levantek. Erraz heldu dira Alavesen areara.
Bigarren zatia hasi eta sei minutura berdindu du Levantek, Moralesek eginiko gol baten bidez. Levantek eraso ugari egin ditu ondoren, baina Alavesek ondo eutsi dio, eta aukerak ere eduki ditu: esaterako, azken minutuetan Sergio Leonek eginiko jaurtiketa bat.
Azkenean, berdinketa, eta Alaves pozik itzuli da Gasteizera.
|
2020-11-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/189494/roglicek-irabazi-du-vuelta-bigarrena-jarraian.htm
|
Kirola
|
Roglicek irabazi du Vuelta, bigarrena jarraian
|
Ikuslerik gabeko lasterketako azken etapa Pascal Ackermannek irabazi du, berriz ere Bennet irlandarrarekin esprint estua jokatuta. Richard Antonio Carapaz bigarren geratu da azken podiumean, Roglickengandik segundo gutxira.
|
Roglicek irabazi du Vuelta, bigarrena jarraian. Ikuslerik gabeko lasterketako azken etapa Pascal Ackermannek irabazi du, berriz ere Bennet irlandarrarekin esprint estua jokatuta. Richard Antonio Carapaz bigarren geratu da azken podiumean, Roglickengandik segundo gutxira.
|
Primoz Roglic 31 urteko Esloveniarrak berriz irabazi du Espainiako Vuelta. Iaz nagusi izan zen podiumean, eta aurten ere bai. Aurtengoa pandemiaren Vuelta izan da, eta ez da ikuslerik egon Roglicen balentriaren zuzeneko lekuko izateko. Pascal Ackermann alemaniarrak (Bora Hansgrohe) irabazi du azken etapa. Aguilar de Campoon ere nagusi izan zen.
Parisko mina arindu du Roglicken Madrilen. Izan ere, Frantziako lasterketa azken egunean galdu zuen, beste esloveniar baten mesedetan: Tadej Pogacar. Baina Vueltan sekulako lana egin du. Lau etapa irabazi ditu, erregularrena izan da, eta ondo kalkulatu du lasterketa.
Ibilbide interesgarria du Roglicek. 22 urtera arte, eskiak izan ziren haren kirol nagusia. Munduko txapeldun izan zen, baina 2012. urtean utzi egin behar izan zuen, min hartuta. Gero heldu zion bizikletari, korrika egitea baino gustukoagoa zuelako. Gurpil gainean hasi eta zortzi urtera hasi zen lasterketa handiak irabazten, Euskal Herriko Itzulia tartean.
Jumbo-Visma taldeko txirrindulariak bere kideei eskaini die garaipena. «Sasoi zaila izan da, eta egun latzak eduki ditugu, baina horrela amaitzea berezia izan da», esan du Madrilen.
Ackermannek esprintean irabazi du azken etapa. Sam Bennettekin estu ibili da horretan. Pozik agertu da alemaniarra bere «benetako» lehen garaipena izan delako Vueltan. Izan ere, aurreko etapa ere Sam Bennetti irabazi zion, nahiz eta irlandarren atzetik helmugaratu. Izan ere, epaileek hura deskalifikatu egin zuten. Madrilgo garaipena oso estua izan da, eta txirrindulari alemaniarrak berak esan du azken marra gurutzatu ondoren ez zekiela nork irabazi zuen. «Sami [Benneti] galdetu diot gutako zeinek irabazi duen, eta biok genuen zalantza».
Richard Antonio Carapaz ekuadortarra bigarren postuan geratu da podiumean. Estu-estu ibili dira Roglic eta Carapaz Vueltan. Ekuadortarra sailkapeneko buru izan da bost egunez, baina esloveniarrak segundoak kendu dizkio.
Hirugarrena aurtengo ustekabea izan da: Iruñean bizi izan zen Hugh Carthyk (EF) eskuratu du postua. «Oso pozik nago emaitza honekin, eta baita taldeko kide guztiak ere. Uste dut ustekabea izan naizela, eta jauzi handia eman dut neure ibilbidean».
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189495/koronabirusa-ekonomia-eta-klima-larrialdia-bidenen-lehen-neurrien-artean.htm
|
Mundua
|
Koronabirusa, ekonomia eta klima larrialdia Bidenen lehen neurrien artean
|
AEBetako presidente hautatuak «trantsiziorako» webgune bat sortu du, eta bertan jaso ditu Etxe Zurira sartu bezain laster abian jarri nahi dituen hainbat neurri.
|
Koronabirusa, ekonomia eta klima larrialdia Bidenen lehen neurrien artean. AEBetako presidente hautatuak «trantsiziorako» webgune bat sortu du, eta bertan jaso ditu Etxe Zurira sartu bezain laster abian jarri nahi dituen hainbat neurri.
|
Alderdi Demokrata prestatzen ari da Joe Biden AEBetako presidente hautatuak agintea hartu eta berehala lehentasuntzat dauzkan arloetan hainbat neurri bultzatzeko. Lehentasun horien artean dira COVID-19aren pandemiari aurre egiteko plana, ekonomiaren hazkundea sustatzea, klima larrialdiari erantzutea eta arrazakeriaren aurka egitea. Hala jaso dute Biden presidentearen eta Kamala Harris presidenteordearen «trantsiziorako» webgune ofizialean. «Eratzen ari den taldeak lehenengo egunetik helduko die erronka horiei».
Bidenek azaldu du urtarrilaren 20an presidente kargua hartzen duenean eskutitz bat idatziko duela NBE Nazio Batuen Erakundera bere agintaldiko lehen orduetan, jakinarazteko AEBek bat egingo duela larrialdi klimatikoari aurre egiteko nazioarteko ahaleginarekin. Hala, atzera egingo du Donald Trump jarduneko presidenteak egindako bidean. Hark AEBak atera zituen 170 estatuk baino gehiagok izenpetu zuten Parisko Hitzarmenetik. Ez hori bakarrik. 2050. urterako AEBak karbono isurietan neutro bilakatzeko helburua ezarri du, eta adierazi du herrialdeak klima larrialdiaren kontrako ahalegina gidatu behar duela nazioartean. Horretarako, besteak beste, Barack Obama presidenteorde demokratak ingurumena babesteko indarrean jarri zituen arauak berreskuratuko ditu. Trumpek bertan behera utzi zituen bere presidentetzan.
Agintaldiaren lehen egunetik, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko neurriak ere iragarri ditu. AEBetan, hamar milioi kasu baino gehiago zenbatu dituzte pandemiaren hasieratik, eta hirugarren oldea kutsatzeen abiadura azkartzen ari da. Birusarekin kutsatutakoak atzemateko test masiboak eta «hornikuntza nazionalerako katea» sustatuko dituela hitzeman du Bidenek. Helburu horrekin, prest agertu da Defentsa Produkzioaren Legea baliatzeko. Koreako Gerraren garaiko lege horrek presidenteari eskumena aitortzen dio herrialdeko enpresen ekoizpenean esku hartzeko eta nazioaren defentsarako ezinbestekoak diren produktuak ekoitzi ditzatela agintzeko. Horrela, Bidenek handitu egin nahi du osasun baliabideen hornikuntza.
Horrez gain, hamabi adituz osatutako taldea aurkeztu du gaur, COVID-19aren kontrako politikekin aholkulari lanetan aritzeko. Osasun publikoan, txertoetan eta gaixotasun kutsakorretan adituak diren mediku eta zientzialariek osatzen dute.
Migrazio politikei dagokienez, AEBetara iritsi zirenean adingabeak ziren dokumenturik gabeko migratzaileentzako legezko estatusa berreskuratuko duela ere iragarri du, eta errefuxiatuak AEBetan kokatzeko neurriak hitzeman.
Presidente izendatuaren webguneak jasotzen duenez, gobernu berriak indargabetu egingo du Libiatik, Irandik, Somaliatik, Siriatik, Yemendik, Ipar Koreatik eta Venezuelatik AEBetara bidaiatzeko debekua. Gainera, Gobernuko langileei sindikatzeko eskubidea berriz aitortuko die eta laguntzak onartuko ditu etxerik gabe dauden herritarrentzat.
Merkel: AEBak eta Alemania, «elkarrekin»
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Biden eta Harris zoriondu ditu hauteskundeak irabazteagatik, eta nabarmendu du AEBek eta Alemaniak «elkarrekin» egin behar dietela aurre «garai honetako erronka handiei». Horien artean aipatu ditu koronabirusaren pandemia, «Lurraren berotzea eta haren ondorioak», eta «terrorismoaren» kontrako borroka, «gizarte irekiak eta merkataritza librea» bermatzeko. Adierazi duenez, horiek dira «ongizatearen oinarriak Atlantikoaren bi aldeetan».
Merkelek aitortu du Europako estatuek «ardura handiagoak» hartu behar dituztela beren gain AEBekin duten harremanetan, defentsaren eta atzerri politikaren arloan. Azaldu du AEBek hala izatea espero duela eta arrazoia duela horretan. «Europarrok bidea hasi dugu».
Txinak eta Errusiak adierazi dute ez dutela AEBetako bozen emaitzen gaineko adierazpenik egingo hauteskunde prozesua ofizialki amaitzen den arte.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189496/hego-euskal-herriak-positiboen-beheranzko-joera-berretsi-du.htm
|
Gizartea
|
Hego Euskal Herriak positiboen beheranzko joera berretsi du
|
Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurreratutako datuen arabera, igandean 1.360 kasu atzeman ziren, egindako proben %9,4
|
Hego Euskal Herriak positiboen beheranzko joera berretsi du. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurreratutako datuen arabera, igandean 1.360 kasu atzeman ziren, egindako proben %9,4
|
Apurka, neurriak eragiten ari dira intzidentzia tasan. Urriaren 22an itxi zen Nafarroa, eta bertako ostalaritzak ateak itxi behar izan zituen; Jaurlaritzak, berriz, urriaren 27an mugikortasuna mugatu zuen, eta joan den larunbatean, ostalaritza itxi. Neurri guztiok apurka eragiten ari dira bilakaera epidemiologikoan. Nafarroan nabarmena izan da. Gaur aurreratutako datuen arabera, igandean 182 positibo berri izan ziren, irailaren 7a geroztik izandako kopururik txikiena. Araban eta Gipuzkoan ere positiboak apurka beherantz doaz, lurraldeok 69 eta 478 izan baitituzte. Bizkaian, berriz, 620 kutsatu atzeman dituzte azken 24 orduetan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren kasuan goiz da, hala ere, neurrien eraginkortasuna neurtzeko. Dena den, Arabari dagokionez, azken hiru egunetan behera egin dute nabarmen atzemandako positiboek, eta duela astebeteko egoerara itzuli da. Gipuzkoaren kasuan, aurreko astean positibo ugari izan dira, baina beheranzko joera islatu du bederen, aurreko zazpi egunetako batezbestekoaren azpitik ibili baita. Bizkaian, berriz, ez da hain modu agerikoan islatu bilakaera hori: 620 positibo atzeman ditu, aurreko asteko batezbestekotik apur bat gora (615).
Azken astean, batez beste, 329 positibo atzeman ziren Nafarroan, eta aurreko zazpi egunetan berriz 538. Bilakaera epidemiologikoaren arabera, egun indarrean diren neurriak datorren astera arte luzatzeko erabakia hartu zuen Nafarroako Gobernuak. Eskualdeka, kasuek nabarmen egin dute behera Iruñerrian, egun kasuen %38 detektatu baitira. Tuteran %25 eta Estellerrian %14 detektatu dira.
Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du 80 urtetik gorako bost herritar hil direla: bi gizonezko (81 eta 87 urte) eta hiru emakumezko (80, 82 eta 90 urte).
Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 14.368 PCR eta antigeno test egin ziren igandean, eta positibo tasa %9,5 izan da. Igandeetan positibo gutxiago atzematen badira ere, beheranzko joera finkatzen ari da.
Aurreko asteetako positiboen igoeraren ondorioz, ospitaleen gaineko presioak handitzen jarraitzen du. Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arabera, 46 pertsona gehiago ospitaleratu dira, eta orain 195 lagun daude ZIUetako ohe batean, aurreko egunean baino hamar gehiago.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189497/sareen-sareak-hirugarren-sektorea-indartzeko-neurriak-eskatu-dizkie-instituzioei.htm
|
Gizartea
|
Sareen Sareak hirugarren sektorea indartzeko neurriak eskatu dizkie instituzioei
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hirugarren sektore soziala ordezkatzen duen elkarteak «berreraikuntza soziala» bermatzeko hainbat proposamen bidali dizkie Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarreko taldeei.
|
Sareen Sareak hirugarren sektorea indartzeko neurriak eskatu dizkie instituzioei. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hirugarren sektore soziala ordezkatzen duen elkarteak «berreraikuntza soziala» bermatzeko hainbat proposamen bidali dizkie Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarreko taldeei.
|
Koronabirusaren pandemiak bereziki eragin die zaurgarritasun egoeran daudenei, eta, ondorioz, baita haien eskubideak babesteko eta bermatzeko lan egiten duten erakundeei ere. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hirugarren sektore sozialeko erakundeak batzen dituen Sareen Sarea elkarteak gaur ohartarazi duenez, osasun larrialdiaz gain larrialdi soziala ere jasaten ari da gizartea, eta, hori dela eta, beharrezkoa da instituzioak eta eragile guztiak elkarlanean aritzea «beharreko kontingentzia neurrien» diseinuan eta aplikazioan.
Horiek hala, Sareen Sareak Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariei hainbat proposamen egin dizkie, «inor atzean utziko ez duen berreraikuntza soziala» bermatzeko. Besteak beste, elkarteak honako proposamen hauek egin ditu: pandemiak azaleratu duen arrakala digitala ezabatzea; pertsona guztiei osasun sistemako zerbitzu, diagnostiko proba eta tratamendu guztiak jasotzeko aukera ematea «bereizketarik gabe eta baldintza berdinetan»; egoitzetako arreta eredua eraldatzea, gizarte zerbitzuen euskal sistemaren eskaintza «zabala, plurala eta malgua» izatea bermatzeko; familiakoen zaintzari «duintasuna» emateko neurriak hartzea; laguntza psikologikoa eta emozionala ematen duten zerbitzuak indartzea, eta indarkeria egoeran dauden emakumeei laguntzeko eskuragarri dauden baliabideak eta tresnak hedatzea.
Hirugarren sektore soziala osatzen duten erakundeen egoera hobetze aldera, berriz, beste hainbat eskari ere egin dituzte elkartekoek. Esaterako, pandemiaren eraginez sortutako larrialdi sozialak kudeatzeko talde eragile bat sortzea proposatu dute. Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren Batzordearen menpe eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiken Sailaren menpe legoke talde hori, eta «elkarrizketa zibil aktiboa eta iraunkorra» bideratuko luke Jaurlaritzaren eta hirugarren sektorearen artean. Horrekin batera, ezinbesteko iritzi diote sektore soziala krisia kudeatzeko «funtsezko zerbitzua» dela aitortzea, haren finantzaketa ez murriztea, eta erakunde sozialei baliabideak ematea koronabirusak talde zaurgarrienetan izan duen inpaktua gutxitzeko. «Inork ez du atzean geratu behar krisi honetan. Babes soziala behar duten pertsona eta familia guztien eskura egon behar dira hirugarren sektoreko erakundeek eskaintzen dituzten prestazio sozialak», adierazi du Sareen Sareak ohar batean.
Instituzioei egindako eskariekin batera, Sareen Sareak iragarri du sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko duela, Pandemiaren aurkako txerto soziala gara lelopean. Erakunde sozialen lana ikusarazteko eta haien lana indartzeko asmoz hasiko dute kanpaina.
Sareen Sarea erakundeak jakinarazi duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.000 erakunde inguruk osatzen dute hirugarren sektorea: zuzenean 38.525 pertsonek egiten dute lan, eta beste 138.600 lagun boluntario gisa aritzen dira sektorean.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189498/trumpen-aholkulariak-zatituta.htm
|
Mundua
|
Trumpen aholkulariak, zatituta
|
AEBetako jarduneko presidentearen hurbileneko goi kargudun batzuek uste dute Joe Biden presidentea zoriondu beharko lukeela, eta beste batzuek, berriz, salaketa judizialen bidez bozak irabazteko ahalegina egin beharko lukeela.
|
Trumpen aholkulariak, zatituta. AEBetako jarduneko presidentearen hurbileneko goi kargudun batzuek uste dute Joe Biden presidentea zoriondu beharko lukeela, eta beste batzuek, berriz, salaketa judizialen bidez bozak irabazteko ahalegina egin beharko lukeela.
|
Joe Biden AEBetako presidentetzarako bozen irabazle denetik, agerraldi publikorik egin gabe eman ditu azken bi egunak Donald Trumpek. Ez du aurkariaren garaipena aitortzeko ohiko hitzaldirik eman, eta hauteskunde «iruzurra» salatzen jarraitu du sare sozialen bidez.
Egoera horretan, zatituta daude jarduneko presidentearen gertuko aholkulariak, AEBetako zenbait hedabidek azaldu dutenez. Gehienak Biden zoriontzearen eta porrota onartzearen aldekoak dira, salaketa judizialen bidez bozak irabazteko tartea estuegia dela iritzita. Beste batzuk, baina, epaitegietan emaitzei buelta ematen ahalegintzearen aldekoak dira. Azken horien artean, jarrerarik irmoena Rudolph W. Giuliani Trumpen abokatu pertsonalarena dela diote hedabideek.
Alderdi Errepublikanoan, hasi dira Bidenen garaipena aitortzeko mugimendu publikoak. George W. Bush presidente ohia da orain arte Biden zoriondu duen pisu handieneko kidea. «Nire zorionik beroenak eman nahi dizkiot, eta eskertzen diot aurreko gauean zabaldu zuen mezu abertzalea», adierazi zuen Bushek igandean. Gaineratu zuen Bidenekin «desadostasun politikoak» dituen arren «gizon ona» dela eta «herrialdea gidatzeko eta batzeko bere aukera irabazi» duela.
Bushen iritziz, Trumpek «eskubidea» du botoak berriz zenbatzea eskatzeko eta emaitzen kontrako salaketak aurkezteko, baina argi utzi du ez duela espero horiek bozen emaitza irauliko dutenik.
Trumpen «iruzur» salaketaren kontra ere mintzatu da argi. «Estatubatuarrek konfiantza osoa izan dezakete hauteskunde hauek funtsean garbiak izan direla». Bozen emaitza «argia» dela nabarmendu du.
Alderdiak Kongresuan dituen ordezkari nagusiek, berriz, ez dute oraindik aitortu Bidenen garaipena. Mitch McConeel senatari errepublikanoen buruak eta Kevin McCarthy Ordezkarien Ganberako errepublikanoen liderrak ez dute uste Biden oraindik presidente hautatutzat jo daitekeenik.
Ordezkari errepublikano gutxi batzuk izan dira orain arte hautagai demokrata zoriontzeko urratsa egin dutenak. Horien artean, Mitt Rommey Utahko senataria eta Lisa Murkowski Alaskakoa.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189499/evo-morales-boliviara-itzuli-da.htm
|
Mundua
|
Evo Morales Boliviara itzuli da
|
Jada igaro du Argentina eta Bolivia arteko muga. Herrialdetik bira bat hasiko du presidente ohiak.
|
Evo Morales Boliviara itzuli da. Jada igaro du Argentina eta Bolivia arteko muga. Herrialdetik bira bat hasiko du presidente ohiak.
|
Urriaren 18an egin zituzten Bolivian hauteskundeak, eta argi gailendu zen MAS Sozialismorako Mugimendua, urtebeteren ostean agintera itzuliz. Emaitzak jakin ondoren, Evo Moralesek iragarri zuen Boliviara itzultzeko asmoa zuela: «Denbora kontua da», adierazi zuen. Bada, iritsi da ordua, eta presidente izandakoa itzuli eginda herrialdera. Eguerdi partean gurutzatu du muga, eta ehunka herritarrek eman diote ongietorria Villazon (Bolivia) herrian.
«Gaur egun garrantzitsua da nire bizitzan; pozez betetzen nau hainbeste maite dudan nire aberrira itzultzeak». Adierazi du Boliviako presidente ohiak, bere Twitter kontuaren bidez.
Argentinan zegoen goizean Morales, La Quiacan, Boliviarekin muga egiten duen herrian. Han elkartu zen atzo Alberto Fernandez Argentinako presidentearekin. Moralesekin batera daude Alvaro Garcia Linera presidenteorde ohia eta NBEko Boliviako enbaxadore ohi Sacha Llorenti ere; ehunka herritar bildu ziren atzo La Quiacan Moralesi ongi etorria emateko. Boliviara itzulitakoan, presidente ohiak bira bati ekingo dio herrialdean barrena.
Hain justu, atzo hartu zuen presidente kargua Luis Arcek, La Pazen eginiko inbestidura saioan. Hainbat lider eta nazioarteko ordezkaria izan ziren bertan. Arcek gogor jo zuen Jeanine Añez jarduneko presidentearen gobernuaren aurka, eta «demokrazia zapaltzea» egotzi zion. Baita «heriotza, beldurra eta diskriminazioa» ereitea eta MASeko politikariei eta sindikalistei jazartzea ere.
«Gure historiaren aro berri bati ekin diogu», adierazi zuen presidenteak, eta jakinarazi denentzat gobernatu eta aberria «berreraiki» nahi duela.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189500/jaurlaritzak-600-milioi-euro-eskatuko-ditu-merkatuetan.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritzak 600 milioi euro eskatuko ditu merkatuetan
|
Bigarren aldiz aurten, bonu jasangarriak jaulkiko ditu. %86 joango da «gizarte programetara», eta %14 ingurumenera.
|
Jaurlaritzak 600 milioi euro eskatuko ditu merkatuetan. Bigarren aldiz aurten, bonu jasangarriak jaulkiko ditu. %86 joango da «gizarte programetara», eta %14 ingurumenera.
|
Eusko Jaurlaritzak koronobirusaren krisiak sortutako egoerari aurre egiteko erabiliko du 600 milioi euroko bere hurrengo bonu jaulkipenetik lortutako diruaren zati handiena, %86. «Osasunera, hezkuntzara eta gizarte politiketara», zehaztu du Pedro Azpiazuren Ekonomia sailburua. Zehazki esateko, %49 jasoko dute Jaurlaritzak «gizarte politika» deitutakoek (etxebizitza soziala sustatzea, enpleguaren sorrera eta garapen sozioekonomikoa), %22 osasunak, eta %15, berriz, hezkuntzak. Gainerako %14 ingurumen programetara joango da.
Merkatuaren egoera egokia denean egingo du jaulkipena Jaurlaritzak, eta eragiketaren arduradunak Norbolsa eta BBVA dira. Horiekin batera, Banco Sabadell, Santander, Caixabank, HSBC eta ING erakundeek ere hartzen dute parte.
Jaulkipena
Aurten zorpetzeko gaitasun handiagoa duenez, Eusko Jaurlaritzak finantzabideak lortzeko aurretik jada frogatuta duen tresna baliatuko du, bonu iraunkorrarena. Tresna hori aurten bigarrenez erabiliko du gobernuak. Aurrekoan 500 milioi euroren bonuak merkaturatu zituen, arrakasta dezentekoarekin, erosketa eskaria eskaintza baino zazpi aldiz handiagoa izan baitzen. Hamazazpi herrialdetako 120 inbertitzailek erosi zuten zor hori.
2020an, orain arte, 885,5 milioi euroren zorra hartu du Jaurlaritzak. Apirileko bonu iraunkorraz gain, hiru aldiz jo du finantza merkatura ezarpen pribatuen bitartez (265,5 milioi), eta Europako Inbertsio Bankuak 140 milioi euroren mailegu bat eman dio.
Ekonomia Sailak kalkulatu duenez, urtearen amaieran 10.832 milioi eurora helduko da Eusko Jaurlaritzak izango duen zorra, BPGaren %16,3ra hain zuzen ere.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189501/melenchon-presidentegai-izango-da-frantziako-2022ko-bozetan.htm
|
Mundua
|
Melenchon presidentegai izango da Frantziako 2022ko bozetan
|
Frantzia Intsumisoa ezkerreko alderdi politikoaren hautagaia izango dela iragarri du. Eliseora heltzeko hirugarren saiakera izango luke.
|
Melenchon presidentegai izango da Frantziako 2022ko bozetan. Frantzia Intsumisoa ezkerreko alderdi politikoaren hautagaia izango dela iragarri du. Eliseora heltzeko hirugarren saiakera izango luke.
|
Jean-Luc Melenchon Frantziako presidentetzarako bozetara aurkeztuko da 2022. urtean. Beste saiakera bat egingo du, 2012. eta 2017.urtekoen ondotik, estatuburu kargua lortzeko.
Igandean, TF1 telebistaren albistegian egin zioten elkarrizketan, jakinarazi zuen Frantzia Intsumisoa ezkerreko alderdiaren hautagaia izango dela. «Prest nago. Nire hautagaitza aurkezten dut».
Melenchonek zehaztu du hautagaitza aurkeztuko duela baldin eta, aurretik, Interneten, aldeko 150.000 sinadura biltzen baditu. Helburu egingarria dirudi, sare sozialetan milioika jarraitzaile dituela aintzat hartuta. «Gobernatzeko talde bat daukat prest. 2022 da aldaketarako unea. Gizartea kale itsu batean dago».
Ezkerreko hautagai izango denak erregimen aldaketa bat bultzatu nahi du Frantzian. Charles de Gaullek 1958an ezarritako Bosgarren Errepublikako «monarkia presidentziala» alde batera utzi, eta, batzorde konstituziogile bat eratu, estatu eredu berri bat indarrean jartzeko.
Melenchon Ezkerreko Frontea koalizioaren hautagaia izan zen 2012. urtean. Botoetan laugarren geratu zen lehenengo itzulian, botoen %11,1 lortuta. 2017an, berriz, berak sortutako Frantzia Intsumisoa mugimenduko presidentegaia izan zen. Orduan ere gehien bozkatuetan laugarren izan zen, Emmanuel Macron egungo presidentearen, Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiaren eta François Fillon presidentegai errepublikanoaren atzetik, botoen %19,6arekin.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189502/ebk-muga-zergak-jarriko-dizkie-aebetako-produktuei.htm
|
Ekonomia
|
EBk muga zergak jarriko dizkie AEBetako produktuei
|
Boeingek jasotako laguntzei lotutako zigorrak izango dira. AEBek bere tarifak kenduz gero, EBk berdin egingo du.
|
EBk muga zergak jarriko dizkie AEBetako produktuei. Boeingek jasotako laguntzei lotutako zigorrak izango dira. AEBek bere tarifak kenduz gero, EBk berdin egingo du.
|
AEBetako gobernu berriak, beste arazo askoren artean, Boeing-Airbus lehiarekin zer egin erabaki beharko du. Europako Batzordeak gaur iragarri du muga zergak jarriko dizkiela AEBetako produktu batzuei, Munduko Merkataritza Erakundeak frogatutzat eman baitu AEBetako administrazioak legez kanpoko laguntzak eman zizkiola Boeing hegazkin egileari. Zehazki, MMEk 3.370 milioi eurorainoko tarifak ezartzeko baimena eman dio EBri.
Aurretik, MMEk legez kanpokotzat jo zituen EBk Airbusi emandako laguntzak, eta horien ondorioz muga zergak jarri zizkien Washingtonek EBk hara bidalitako hainbat produkturi, horien artean ardoari, oliba olioari eta txerrikiari.
Valeris Dombrovskis EBko lehendakariordeak ez du zehaztu AEBetako zer inportazio zergapetuko dituen, ezta noiz ezarriko dituzten ere. Baina gatazka ixteko borondatea erakutsi du: «Edozein unetan muga zergak kentzeko prest gaude, baldin eta AEBek berdin egiten badute».
Boeing.Airbus lehiari lotutako gatazkak ez du zerikusi zuzena Donald Trumpek abiatutako merkataritza gerrarekin, baina pentsatzekoa da Atlantikoaren bi aldeen arteko harreman komertziala hobetzeko negoziazioen artean izango dela, behin Joe Bidenek AEBetako lehendakaritza hartzen duenean, hurrengo urtarrilean.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189503/ongietorriek-birbiktimizazioa-eragiten-dutela-nabarmendu-dute-memoriaren-egunaren-atarian.htm
|
Politika
|
Ongietorriek «birbiktimizazioa» eragiten dutela nabarmendu dute Memoriaren Egunaren atarian
|
«Elkarbizitzarako eta kohesiorako memoria» defendatuko du Jaurlaritzak.
|
Ongietorriek «birbiktimizazioa» eragiten dutela nabarmendu dute Memoriaren Egunaren atarian. «Elkarbizitzarako eta kohesiorako memoria» defendatuko du Jaurlaritzak.
|
Azaroaren 10ean gogoratu ohi da indarkeriaren biktimen aldeko Memoriaren Eguna, eta Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak bezperan egin ohi du ekitaldi bat. Hala egin dute gaur eguerdian, Terrorismoaren Biktimen Memorialarekin batera, eta bertan izan dira Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkaria eta Florencio Dominguez memorialeko zuzendaria.
Ekitaldian, nabarmendu dute euskal presoei espetxetik irtetean egiten zaizkien harrerek «birbiktimizatu» egiten dituztela biktimak, eta gisa horretako ekitaldiek ez dutela erakusten biktimenganako «inolako enpatiarik», «elkarbizitzaren bidean atzera eginda».
Hiru biktimak hartu dute parte ekitaldian; Ivan Ramos Torranok, Lorena Diez Elorzak eta Francisco Javier Saenz Martinezek. Ramosen ama Maite Torrano 1987ko apirilean hil zuten, Portugaleten (Bizkaia), PSEren egoitza baten aurkako erasoan; Diez Elorzaren anaia Jorge Fernando Buesa PSEko legebiltzarkidearen bizkartzaina zen, eta 2000ko otsailean hil zuen ETAk; eta Saenz Martinezen aita Alejandro 1985ean hil zuen ETAk.
Gaurko aitortzarekin, gobernuko ordezkaritzak eta memorialak «intolerantzia terroristak eragindako sufrimenduaren egia proklamatu» nahi dute, «Euskadin biktimen senideen borroka isila eta sarri baztertua» gogoratzearekin batera.
Jaurlaritzak, berriz, «elkarbizitzarako eta kohesiorako memoria» defendatuko du bihar, eta Atzera begiratu aurrera jarraitzeko lelopean oroituko du eguna. Jose Antonio Rodriguez Ranz Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Elkarbizitza sailburuordea elkarrizketatu dute Radio Euskadin, eta esan du «erreakzio naturala» izan ohi dela, indarkeriazko esperientzien ostean, atzera ez begiratzea: «Kontrakoa behar dugu, gertatutakoaren memoria. Euskal presoak gerturatzearen alde agertu da, eta erantsi du, ETAk «autokritika zintzoa eta erabatekoa» egingo balu bere jardun «bidegabeaz», presoen arloan «jokaleku berri bat» legokeela.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189504/covid-19ak-hezkuntzan-izan-duen-eragina-aztertuko-du-eusko-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
COVID-19ak hezkuntzan izan duen eragina aztertuko du Eusko Jaurlaritzak
|
EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk lortu dute adostasuna. Pandemiak eragindako beharrak identifikatu nahi dituzte, eta horiei «ahalik eta ondoen» erantzuten saiatuko dira.
|
COVID-19ak hezkuntzan izan duen eragina aztertuko du Eusko Jaurlaritzak. EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk lortu dute adostasuna. Pandemiak eragindako beharrak identifikatu nahi dituzte, eta horiei «ahalik eta ondoen» erantzuten saiatuko dira.
|
COVID-19ak hezkuntzan izandako eragina neurtzeko azterketa egingo du Eusko Jaurlaritzak. EH Bilduk egin du proposamena, eta Eusko Legebiltzarrean adostu dute EAJrekin eta PSE-EErekin. «Sistemaren ahulguneak» identifikatu, eta «ahalik eta ondoen» erantzun nahi dute; hau da, pandemiak ikastetxeetan sortu dituen «behar gehigarriak» identifikatu, eta horiei «lehenbailehen» erantzun. «Koronabirusak hezkuntza sistemak aspalditik zituen gabeziak eta agortze zantzuak azaleratu ditu», ohartarazi du Ikoitz Arrese EH Bilduren legebiltzarkideak.
Eskolak itxita, hainbat ikaslek euskaraz aritzeko eremu bakarra galdu zuten konfinamenduan eta ondorengo hilabeteetan. Hori dela eta, asmoa daukate ikasleen hizkuntza gaitasunaren egoera ere aztertzeko. «Ikasle askok euskararekin daukaten kontaktu bakarra hezkuntza sistemaren bidez dutena da, eta horrek erakusten du hizkuntza ereduen sistemak aspaldi jo zuela goia, eta murgiltze eredu bakarraren aldeko apustua egiteko ordua dela», nabarmendu du Arresek.
Arreta berezia behar duten beste hainbat puntu ere identifikatu dituzte: «Arreta berezia jarri beharko zaie kolektibo zaurgarrienei, baita baliabide gehigarrien eta teknologikoen identifikazioari eta hornikuntzari ere». Arreseren hitzetan, sistema ez zegoen prest online lan egiteko, eta konektatzeko arazoak egon dira, batez ere landa eremuan. Horrez gain, jangelak ixteak hainbat ikasleri sortu dizkien arazoak ere azpimarratu ditu: «Ume askorentzat eguneko jatordu bero bakarra izaten da».
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189505/adineko-andreen-aurkako-indarkeria-ikusgai-jartzera-deitu-du-emakundek.htm
|
Gizartea
|
Adineko andreen aurkako indarkeria ikusgai jartzera deitu du Emakundek
|
Zazpi emakumeren testigantzak bildu ditu azaroaren 25eko kanpainarako. Gaur aurkeztu dute kanpaina Gasteizen.
|
Adineko andreen aurkako indarkeria ikusgai jartzera deitu du Emakundek. Zazpi emakumeren testigantzak bildu ditu azaroaren 25eko kanpainarako. Gaur aurkeztu dute kanpaina Gasteizen.
|
Entzunez gero ikusiko duzu, soilik adi dagoen gizarte batek antzeman dezake indarkeriarik ezkutukoena. Hori da Emakundek azaroaren 25eko kanpainarako aurten kaleratu duen leloa. Adineko emakumeek jasaten duten bortizkeria izango da aurtengo gai nagusia Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean. Gasteizen aurkeztu dute gaur kanpaina hori, eta edadetuek jasaten duten bortizkeria ikusgai jartzera eta salatzera deitu du Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak.
«Emakumeen kontrako indarkeria ez dute soilik gazteek edo adin ertaineko emakumeek jasaten. Nagusiek ere jasaten dute, eta indarkeria honek berezitasun batzuk ditu», zehaztu du Landaidak. Aipatutako ezaugarri horien artean aipatu ditu «ikusezintasuna», «sistema patriarkalean sozializatu izana» eta «garaiko gizartean genero indarkeria aintzat hartu ez izana»: «Kontu korronte bat irekitzeko baimena eskatu behar zieten senarrei, eta bizitza osoa beste pertsonak zaintzen eman dute», jarri du Landaidak aipatutako ezaugarrien adibidetzat. Leloaren bitartez, emakume edadetuen aurkako jazarpenaren «ikusezintasuna» hautsi nahi dute, eta gizarteari zuzeneko deia helarazi nahi diote, indarkeriaren aurrean adi egon dadin eta «enpatia» izan dezan.
Kanpainarako 55 eta 79 urte bitarteko zazpi emakumeren testigantzak jaso dituzte. Zazpi horietatik bik, indarkeria psikologikoaz gain, fisikoa ere pairatu izan dute. Testigantzak biltzea zaila izan dela azaldu du Landaidak: «Emakume hauentzako da erraza izan honetaz hitz egitea, eta horren adibide da beraien aurpegiak erakutsi nahi ez izatea. Beste emakume batzuk laguntzeko egin dute, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez». Andreon bizipenak biltzen dituen iragarki bat ere kaleratu dute kanpainari hasiera emateko; gaurdanik hasita azaroaren 25 arte iraungo du.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189506/90eko-arrakasta-duen-txerto-bat-sortu-duela-esan-du-laborategi-batek.htm
|
Gizartea
|
%90eko arrakasta duen txerto bat sortu duela esan du laborategi batek
|
AEBetako Pfizer laborategiak eta Alemaniako Biontech botika ekoizleak elkarlanean garatu dute txertoa, eta Europako Batasunak 200 milioi dosi eskuratzeko hitzarmena sinatua du horiekin. Urte amaierarako erabiltzen hasiko dira, dena ondo bidean.
|
%90eko arrakasta duen txerto bat sortu duela esan du laborategi batek. AEBetako Pfizer laborategiak eta Alemaniako Biontech botika ekoizleak elkarlanean garatu dute txertoa, eta Europako Batasunak 200 milioi dosi eskuratzeko hitzarmena sinatua du horiekin. Urte amaierarako erabiltzen hasiko dira, dena ondo bidean.
|
Pfizer eta Biontech laborategiek garaturiko txertoak arrakasta du kasuen %90etan, konpainiek eginiko proben arabera. «Gaur egun handia da zientziarentzat eta gizateriarentzat», idatzi du Pfizerreko buru Albert Bourlak. Laborategiek dagoeneko hirugarren faseko probak egin dituzte txertoarekin. Fase horretan, aztergai izaten dituzte txertogaiaren toxikotasuna, immunitatea sortzeko gaitasuna eta nahi gabeko kalte larriak, baina jende askorekin, lehen eta bigarren faseetan ez bezala. Txerto hori 43.000 pertsonarekin probatu dute. Ezinbesteko urratsa da txertoa osasun agintariei aurkeztu eta, onarpena lortu ondoren, kopuru handietan ekoizten hasteko.
«Hirugarren faseko proben lehen emaitzek frogatzen dute gure txertoak ahalmena duela COVID-19a saihesteko», gaineratu du Bourlak. Azaldu duenez, proban parte harturiko pertsonen %90 babestu ditu txertoak.
Baieztatzen bada, espero baino hobea litzateke emaitza, osasun agintariek esana baitute onartuko luketela %50eko eraginkortasuna lukeen txerto bat. Beraz, ahalmen hori askogatik gainditu luke Pfizer Biontech konpainiaren txertoak. Gaineratu dutenez, berdin babesten du jendea, jatorria bereizi gabe.
Bi dosi hartu behar dira, ordea, bigarrena hiru asteren buruan. Babesik handiena bigarren dosiaren ondoren lortuko litzateke.
Beste bi astez datuak biltzen jarraituko dute, botiken agintariei txostena bidali aurretik. Dena ondo bidean, lehenengo dosiak urtearen amaierarako ematen hasiko dira. Ordurako 50 milioi dosi ekoizteko gauza izango direla uste dute konpainiek, eta 1.300 milioi datorren urtearen amaierarako.
Maiatzean, lau txerto mota probatzen hasi zen konpainia. AEBetakoa da Pfizer, eta New Yorken du egoitza, baina Alemaniako Biontech botika ekoizlearekin batu da txertoa sortzeko egitasmoan. Uztailean iragarri zuten lau txertogaietatik bi azkar garatzen hasiko zirela. Irailean esan zuten Europako Batasunekin ituna egin zutela 200 milioi dosi saltzeko, geroago beste 100 milioi saltzeko aukerarekin.
Txerto genetikoa
Hainbat txerto mota daude, eta munduko laborategiek ikerketa ildo ezberdinei jarraitu diete koronabirusaren aurkakoa garatzeko. Batzuek birus indargabetuekin egin dute lan: hori da txerto ohikoena eta, orain arte, eraginkorrena: birusaren bertsio inaktibo edo indargabetu bat txertatzen da gorputzean. Horrek ez du gaixotzeko gaitasunik, baina immunitate sistema aktibatzen du organismoan, antigorputzak ekoitz ditzan.
Pfizer eta Biontech konpainiek, ordea, DNA eta RNA bidezko txertoetan egin dute lan. Txerto genetiko esaten diete horiei, ez dutelako birusaren bertsio ahul bat erabiltzen, baizik eta birusaren material genetikoa bakarrik. Gorputzak aski du kode genetiko horrekin antigorputzak sortzeko. Halakoak dira AEBetako Moderna eta Inovio enpresak lantzen ari direnak ere.
Pfizer ezaguna da, besteak beste, Viagra botika sortu zuelako. Iaz eztabaida piztu zen zientzia munduan konpainia horren inguruan. Merkatuan dagoen botika batek alzheimerra saihesteko ahalmena izan dezakeela jakitea eta informazioa ez zabaltzea leporatu zioten. Aditu batzuek albiste faltsutzat jo zuten, edonola ere.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189507/aurrez-aurreko-eskolak-eten-dituzte-eibarko-nuestra-sentildeora-de-azitain-ikastetxean.htm
|
Gizartea
|
Aurrez aurreko eskolak eten dituzte Eibarko Nuestra Señora de Azitain ikastetxean
|
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, hainbat irakasle konfinatuta daude, eta ikastetxeak eskatu die eskolak telematikoki ematen hasteko.
|
Aurrez aurreko eskolak eten dituzte Eibarko Nuestra Señora de Azitain ikastetxean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, hainbat irakasle konfinatuta daude, eta ikastetxeak eskatu die eskolak telematikoki ematen hasteko.
|
Aurrez aurreko eskolak etetea erabaki dute Eibarko (Gipuzkoa) Nuestra Señora de Azitain ikastetxean, hainbat irakasle konfinatuta daudelako. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adierazi duenez, ikastetxeak berak eskatu die erabaki hori hartzeko, «antolaketa kontuak» direla eta. Espero dute astean zehar itzuliko direla ikasleak ikasgeletara, eta online jarraituko dituzte eskolak bitartean.
Hego Euskal Herrian ez dago beste ikastetxerik guztiz itxita, baina hainbatetan ikasgelak itxi behar izan dituzte positiboengatik. Zehazki, Hegoaldeko 185 eskolatako 307 ikasgela daude itxita.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189508/publikotasuna-eta-euskaltasuna.htm
|
albisteak
|
Publikotasuna eta Euskaltasuna
|
Inklusioa lortzeko, euskara beharrezkoa dela uste du Steilasek, eta Euskal Eskola Publikoa horretarako topaleku bat dela.
|
Publikotasuna eta Euskaltasuna. Inklusioa lortzeko, euskara beharrezkoa dela uste du Steilasek, eta Euskal Eskola Publikoa horretarako topaleku bat dela.
|
Hezkuntza eta hizkuntza. Letra bakar batek desberdintzen ditu bi hitz horiek, eta bien arteko lotura ere oso estua da. Izan ere, hizkuntza da hezkuntzarako tresna nagusia, hizkuntzaren bitartez irakasten eta ikasten baita. Alde horretatik, euskal hezkuntzako erreferente nagusietako bat da Steilas sindikatua. 1977. urtetik ari da lanean, Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Hezkuntzako irakasleen sindikatu bat da, haiek dioten bezala, «irakasleen eta ez-irakasleen topalekua», eta haur eskoletatik hasi eta unibertsitaterainoko hezkuntzaren alde dihardu. Euskal eskola publikoaren aldeko borroka da Steilasen ardatz nagusia, eta eraldaketa soziala bultzatzea du helburu.
Langileen eskubideak aldarrikatzeaz gain, Steilasek pertsonen garapen integrala eta kritikoa bermatu nahi du hezkuntza ereduaren bidez; gizarte kohesio bat bermatzen duen hezkuntza eredu bat, hain zuzen. Horretarako, euskara aldarrikatzen du tresna garrantzitsu bezala: «Jakina da hizkuntzak lurralde eta kulturen ikurrak direla; zentzu horretan, gure herrian euskarak etxean sentitzen lagun gaitzakeen elementu bat da, edo beste era batera esanda, gizarte inklusiorako tresna bikaina izan daiteke».
Eskola inklusiboa defendatzen baitu Steilasek, «guztion eskola». Hezkuntza eredu hori lortu ahal izateko, desberdintasun sozialei eta muga pertsonalei aurre egin behar zaiela azpimarratzen du. Gainera, inklusioak gero eta presentzia handiagoa izan beharko luke sindikatuaren aburuz, kontuan hartuz milaka etorkin etortzen direla urtero Euskal Herrira. Hori guztia aintzat hartuta, eskolak hainbat alderdi bermatu beharko lituzkeela uste du: «Aukera berdintasuna sustatzea jatorri ezberdintasunak alde batera utzita, arrazoi pertsonal edo sozialen ondorioz sortutako aldeak berdintzea segregazioa ekiditeko, elkartasuna sustatzea eta ez indibidualismoa, lankidetza eta talde lana lehiakortasunaren aurrean, hezkidetza eta ez sexismoa eta, azken finean, pertsona kritikoen garapen integrala eta ez prestakuntza profesional hutsa».
Orain arte euskarak eskoletan izan duen presentzia eta ibilbidea aintzat hartuta, sindikatuak euskal eskola publikoak euskararen hedapenean egin duen lan «paregabea» nabarmendu nahi izan du, «azken 30 urteotan gehien euskaldundu duen erakundea baita». Horiek dira Steilasen bi oinarri nagusiak: publikotasuna eta euskaltasuna. Horregatik, sistema publiko «indartsu» bat eskatzen du, kualitatiboki nahiz kuantitatiboki.
Horrez gain, euskal eskola publikoa aniztasunaren topagunea dela nabarmentzen du, eta euskara dutenak eta euskararen beharra dutenak elkarrekin egoteko toki bat dela. «Badakigu euskara dugunok gure artean bakarrik elkartzen bagara hizkuntza horren erabilera gurekin amaitzen dela. Beraz, ezinbestekoa da gure gotorlekutik ateratzea eta besteekin bizitzea, orain arte soilik gurea izan dena partekatzeko, eta hori da hizkuntzari euskal eskola publikoak egiten dion ekarpena hain zuzen ere, euskara guztiona eta guztiontzat baita».
Publikoaren alde
Gainera, abenduan Euskal Eskola Publikoaz Harro deituriko kanpainan parte hartu zuten. Kanpaina horretan, jende ugarik adierazi du hezkuntza publikoko komunitateko kide izateak harro sentiarazten dituela, eta hainbat ikas komunitatek egin dute bat manifestuarekin. Ekainean, kanpainari amaiera emateko, alderdi politikoei eskatu zieten programetan sartzeko manifestuan jasota dauden aldarrikapenak.
Aipatutako aldarrikapenez gain, Steilasek beste arlo batzuetan ere egiten du lan, eta arlo horietako pertsonei babesa eta laguntza erakutsi nahi izaten die. Esaterako, «Idazkaritza feminista» deritzoten arloa dute sindikatuaren barruan; aurten, gainera, Emakume Idazkaritzatik Idazkaritza Feministara izenburua duen monografikoa aurkeztu dute, Steilasek azken urteetan landu duen pedagogia feministaren hastapenen nondik norakoak azaltzen dituena.
Aipatutakoaz gain, beste gizarte mugimendu batzuei ere babesa erakusten die, hala nola lan osasunaren alde dihardutenei eta LGTBI+ kolektibokoei.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189510/laquotentsio-handiko-uneak-izan-diraraquo.htm
|
Mundua
|
«Tentsio handiko uneak izan dira»
|
Bozketa egunetik lau egunera, garaipena lortu du Joe Biden Alderdi Demokrataren presidentegaiak. Egun korapilatsuak izan da askorentzat; besteak beste, AEBetan bizi diren zenbait euskaldunentzat. Azken astea nola bizi izan duten kontatu diote BERRIAri Eneko Axpek Kaliforniatik, eta Eli Etxetxikiak eta Juan Garziak Nevadatik.
|
«Tentsio handiko uneak izan dira». Bozketa egunetik lau egunera, garaipena lortu du Joe Biden Alderdi Demokrataren presidentegaiak. Egun korapilatsuak izan da askorentzat; besteak beste, AEBetan bizi diren zenbait euskaldunentzat. Azken astea nola bizi izan duten kontatu diote BERRIAri Eneko Axpek Kaliforniatik, eta Eli Etxetxikiak eta Juan Garziak Nevadatik.
|
Itxaronaldiaren ondoren iritsi da espero zena: garaipena lortu du Joe Biden Alderdi Demokrataren presidentegaiak. Itxaronaldi luze samarra izan da askorentzat, bai AEBetako herritarrentzat baita zenbait atzerritarrentzat ere: besteak beste, AEBetan bizi diren hainbat euskaldunentzat. Eneko Axperen, Eli Etxetxikiaren eta Juan Garziaren kasua da hori: jakin-minez eta urduritasunez kasu egin diote kanpainari. Eta behin kanpaina igarota eta ziurgabetasun nagusiak gaindituta, AEBetako presidentetzarako hauteskundeen nondik norakoak xehatu dituzte BERRIAn.
«Tentsio handiko kanpaina izan da, eta tentsio handiko momentuak bizi izan dira», adierazi du Axpe fisikariak. San Frantziskotik (Kalifornia) aztertu ditu hauteskundeak, eta AEBak inoiz baino zatituago ikusten dituela aitortu du. Etxetxikiak eta Garziak Renotik (Nevada) kasu egin diete egun korapilatsuotako gorabeherei, hain zuzen, azkenean erabakigarria izan den estatu batetik. Kanpainako eta hauteskundeetako bitxikeriak eta gakoak zein izan diren azaldu dute, eta Trump presidenteak iruzurraren mamua zabaldu izana ere aztertu dute. Hiruren iritziz, adierazpen pozoitsuak izan dira Trump presidenteak eginikoak, eta litekeena da bere zaleengan ere eragin izana. Orain, presidentetza Bidenena dela argituta, egoera gaiztotuko den beldur dira.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189511/burtsek-igoera-ikusgarriekin-hartu-dute-txertoari-buruzko-berria.htm
|
Burtsek igoera ikusgarriekin hartu dute txertoari buruzko berria
|
Burtsek igoera ikusgarriekin hartu dute txertoari buruzko berria.
|
Goiz da jakiteko Pfizer eta BionTech konpainiek garatutako txertoak zein eragin izango duen pandemiaren aurkako borrokan, baina giltzarri gisa ikusi dute finantza merkatuek, igoera ikusgarriekin hartu baitute berria. Europako 300 konpainia handienak biltzen dituen indizeak, ia %4 egin du gora, %5,2 Frankfurtek, %7,6 Parisek, eta %8,5 Madrilek.
Normala denez, txertoaren bultzatzaileen akzioek egun ona izan dute —Pfizer %10 ari zen igotzen arratsaldean, eta %13,7 BioNtechek—, baina %15etik gora berreskuratu dute turismoarekin zerikusia dutenek. Behera, berriz, Astra Zeneca botikagilea (-%2) —lehian dago Pfizerrekin lehen txerto eraginkorra merkaturatzeko—, eta Zoom Internet bidezko bideo konferentzien hornitzailea (-%12) .
|
||
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189512/bilboko-arte-ederren-museoak-hartu-du-ameztoi-zumeta-eta-zabalaren-lemoiz-gelditu.htm
|
Kultura
|
Bilboko Arte Ederren Museoak hartu du Ameztoi, Zumeta eta Zabalaren 'Lemoiz gelditu'
|
1980ko Herrikoi Topaketa antinuklearretan jende aurrean sortu zuten zuzenean hiru sortzaileek mural erraldoia, eta areto bat eskaini dio orain museoak. Artelanarekin batera sasoiko afixa, argitalpen eta pegatinak ere jarri dituzte ikusgai
|
Bilboko Arte Ederren Museoak hartu du Ameztoi, Zumeta eta Zabalaren 'Lemoiz gelditu'. 1980ko Herrikoi Topaketa antinuklearretan jende aurrean sortu zuten zuzenean hiru sortzaileek mural erraldoia, eta areto bat eskaini dio orain museoak. Artelanarekin batera sasoiko afixa, argitalpen eta pegatinak ere jarri dituzte ikusgai
|
«Historia luze eta tragikoa». «Gertakari aztoragarriak». «Gure historiari eragin dioten kontraesan eta gatazkak». Uranioarekin erabiliko luketen arreta beraz aukeratu dituzte Bilboko Arte Ederren Museoan Lemoiz gelditu murala aurkezteko hitz zehatzak Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Miguel Zugaza museoko zuzendariak eta Iskandar Rementeria arte ikertzaileak; memoriaren kristal apurtuen gainean zebiltzan jakitun. ETAri aipamen zuzenik egin gabe. Iberduero enpresa izendatu gabe. Proiektua babestu zutenen izenik oroitu gabe. Eta, halere, haiei guztiei buruz. Mugimendu antinuklearrak 1980ko azaroaren 8rako eta 9rako Bilbon antolatutako Herrikoi Topaketak izeneko bi eguneko jardunaldietan margotu zuten lana Vicente Ameztoik, Jose Luis Zumetak eta Carlos Zabala Arrastalu-k, justu duela 40 urte. Jardunaldiek iraun bitartean, jende aurrean margotu zuten hiru sortzaileek ia bost metro altu eta zazpi metro zabal den murala, eta tituluak iradoki bezain argia da irudiaren mezua ere. Salaketa zuzena zen ordurako Lemoizen eraikitzen hasiak ziren eta gizartearen erantzun zabala piztu zuen zentral nuklearraren aurka, eta horregatik ageri dira irudian sasoiko politikari, militar eta enpresarien karikaturak. Hainbat hamarkadaz batetik bestera ibili ostean, udan jaso zuen dohaintzan museoak, mugimendu antinuklearreko kideen eskutik, eta hiru artisten edo haien ondorengoen onarpenarekin, gaur aurkeztu dute hedabideen aurrean. Areto oso bat eskaini diote piezari, 32.a, eta garaiko kartel, pegatina eta egunkariekin lagunduta erakutsiko dute.
Murala lehenago erakusteko asmoa zuen museoak, Zugazak onartu duenez, baina espero baino denbora gehiago hartu behar izan dute, azkenean. Pieza zaharberritu behar izan dute, batetik, dohaintza behar bezala egiteko tramiteak ere luzatu egin zaizkie, eta, horrez gainera, asmatu egin nahi zuten murala aurkezteko moduarekin ere. «Ulertu nahi genuen murala museora ekartzeak zeukan esanahia. Ez baita margolan bat gehiago».
Erlojuak gelditzea
70ko hamarkadan, Franco artean bizirik zela, Euskal Herrian lau zentral nuklear egiteko asmoa azaldu zuen Iberduero enpresak –Lemoizen, Deban, Ispasterren eta Tuteran–, eta sasoiko agintarien oniritzia ere bazuen horretarako. Lemoizkoa izan zen lehen urratsa. Proiektuaren aurkako gizarte mobilizazio handiak ere antolatu zituen mugimendu antinuklearrak, ordea, eta ETAk ere behin baino gehiagotan eraso egin zien hala lanei, nola bertan lanean ari ziren arduradunei ere. Hainbat lehergai jarri zituen, bahiketak ere antolatu zituen eta Jose Maria Ryan ingeniaria hil zuen 1981ean. Azkenean, zentrala eraikita egon arren, ez zen sekula martxan jarri, eta oraindik ere ikus daitezke haren hondarrak Basordas izeneko kalan. Sastrakek janda.
1980ko hamarkada inguruan oso bizi egon zen gaia, eta mobilizazio eta protesta giro orokor horren erdian antolatu zituen mugimendu antinuklearrak Bilboko Herrikoi topaketak, 1980an. Kulturgintza proiektuaren aurka batzea zen asmoa, eta antzezlan, artelan eta kontzertu programa zabala osatu zuten horretarako, ehunka sortzaileren atxikimenduarekin. Egoera nahasi, gorabeheratsu eta gatazkatsu horren erdian, «erlojua gelditzea» ariketa «zaila» dela onartu du Zugazak, baina jardunaldiek iraun zuten bi egunetan jarri nahi izan du arreta museoak. Eta Iskandar Rementeria arte ikerlariak hartu du lan hori bere gain.
Zirriborrotik muralera
«Monumentala da lana», azaldu du ikerlariak, «baina ez soilik artelanaren neurriagatik, baizik eta sintetizatzen duelako gizarte mugimendu baten asmoa». Hamaika elkarrizketa egin ditu Rementeriak ikerketa osatzeko, eta artistez eta haien ingurukoez gain, mugimendu antinuklearren ibilitako hainbat kiderekin ere luze hitz egin du. Artelanarekin batera, gainera, garaiko mugimendu eta egoeraren berri ematen duten hainbat argitalpen, afixa eta bideo jarri ditu ikusgai aretoan. Ez du artxibo bat osatzeko asmorik izan, ordea. «Elementu horien izaera estetiko eta sinbolikoak gidatu du hautaketa».
Carloz Zabala Arrastalu da gaur egun, murala sortu zuen hiru artistako taldetik bizirik dagoen bakarra, eta muralaren nondik norakoak gogoratu ditu aurkezpenean. «Oso konplikatua ematen du hiru estilo horren ezberdinak elkartzea, baina oso erraza izan zen». Lagun ziren hiru sortzaileak, eta sinesten zuten egiten ari ziren horretan. Ameztoik Villabona-Amasan (Gipuzkoa) zuen etxean egin zuten zirriborroa, lehenik, azkar xamar, Zabalak gogoratu duenez, eta, gero, berak hartu zuen zirriborro hura mural bilakatzeko egin beharreko lanen ardura. «Berehala ados jarri ginen».
Ameztoiren kexua
Elkarrekin aritu ziren hirurak, baina argia izan zen lanen banaketa. Zumetarenak dira erretratuak, Ameztoirenak paisaiak eta Zabalak egindakoak dira koadroaren erdigunean ikus daitezkeen bi sugetzarrak. AEBetako banderaren koloreak ditu batak, eta Espainiakoarenak besteak. Elkarrekin kiribilduta daude. Erasokor. Eta haien aurka borrokatzen ikus daitezke hamaika gizaki ñimiño. Mailuekin batzuk. Makilekin besteak. Erortzen. Erasotzen. Hilda. «Horiek gu gara, pertsonaia txiki horiek irudikatzen dute mugimendua, eta gure eskuetan dauden medioekin ahalegina egiten dugu oposizioa egiteko indar nagusi horiei».
Pasadizo bat ere hartu du gogoan artistak. «Bixente [Vicente Ameztoi] kexatzen zen asko, zeren, Jose Luis [Zumeta] aldamio horretako goiko partean zegoen, eta zipriztinak hona eta hara botatzen zituen, oso espresiboa zen pintatzen ere, eta Bixente paisaiak pintatzen ari zenean, denbora guztian aritu zen kexatzen, igotzen zen gora tarteka, pintatzen zuen goitik eta berriz behera. Ongi pasa genuen».
«Errelatoa» mintzagai
Iragan hurbilari buruzko kontakizunarekin lotu du artelana Eusko Jaurlaritzako Kultur Kontseilariak. Zupiria: «Bere historiarekin bakeak egin nahian dabilen gizartean baten kide gara, eta gaur artearen bidez egin dezakegu hori». Guztiek «autokritika» egiteko beharra nabarmendu du, zehaztapen gehiagorik eman gabe, eta koadroak garai historiko baten «lekukotza» ematen duela gehitu.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189513/labek-laquoklasismo-lotsagabearaquo-ikusi-du-pandemiaren-kudeaketa-publikoan.htm
|
Ekonomia
|
LABek «klasismo lotsagabea» ikusi du pandemiaren kudeaketa publikoan
|
Sindikatuak hainbat proposamen egin dizkie erakundeei neurrien norabidea aldatzeko; besteak beste, osasun baliabide pribatuen kontrola hartzeko eskatu die, edota etxegabetze prozesuak bertan behera utz ditzatela.
|
LABek «klasismo lotsagabea» ikusi du pandemiaren kudeaketa publikoan. Sindikatuak hainbat proposamen egin dizkie erakundeei neurrien norabidea aldatzeko; besteak beste, osasun baliabide pribatuen kontrola hartzeko eskatu die, edota etxegabetze prozesuak bertan behera utz ditzatela.
|
LAB sindikatuak pandemia kudeatzeko erabili duten eredua «errotik» aldatzea exijitu die erakunde publiko nagusiei. Sindikatuak «klasismo lotsagabea» sumatu du orain arte harturiko erabakietan, eta, horri aurre egiteko bizitza erdigunean jarriko duen eredu baterantz jo behar dela aldarrikatu du. Alde horretatik, «informazio gardena» eskatu die erakundeei, hartu beharreko erabakiak inplikatutako eragileekin «kontrastatu» eta «negoziatuz». Bide horretatik bi helburu lortu ahal izango dira: kalteak murriztea eta «pertsonak nahiz komunitatea babestea».
Osasun krisia gainditu eta krisiaren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko erabakiak hartzeko abagunea dela uste du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, eta norabide horretan hainbat erabaki sorta iradoki dizkie erakundeei. Osasungintzari dagokionez, esaterako, mediku baliabide guztiak publiko bihurtzea eskatu du, «COVIDaren krisiaren kudeaketa azkar bat egiteko». Publifikazio prozesua zerbitzu guztietara zabaldu beharko litzakeela uste du.
Hezkuntzan, aldiz, «presentziala» lehenetsi du LABek, baina horretarako ratioak hobetu behar dira, eta inbertsioa handitu. Zaintzan ere beharrezkotzat jo du zentroen «publifikazioa», eta sendikoen zaintzan dihardutenei erraztasunak ematea lanean. Lan munduan ere aldaketak beharrezkoak direlakoan dago Aranburu: «Enplegu galerari aurre egin eta enplegua duinduko duen politika berria eskatzen diegu EAEko eta Nafarroako Gobernuei». Lantokian ez kutsatzeko neurri prebentiboak ere exijitu ditu.
Ekonomia arloan, uste du ostalaritza «eremu bereziki kaltetu» izendatu beharko litzakeela, eta horren araberako neurriak aztertu: «Besteak beste, hipoteka zein alokairuen moratoria edota zerga salbuespenak». Neurri horien babesa jasotzen duten enpresek, trukean, ezingo dute kaleratzerik egin. Azkenik, oinarrizko zerbitzuak bermatu behar direla aldarrikatu du: garraioa, etxebizitza, elikadura, laguntza sozialak eta energia. Arlo horietan ere hainbat neurri zehatz zerrendatu ditu: etxegabetzeak etetea, oinarrizko errenta eskatzaile guztiei ematea eta horniduren mozketa (ura, gasa, argindarra…) debekatzea.
Eskaera horiek lortzeko bidean, eta «instituzioen arduragabekeriaren aurrean», LABek arduraz jokatzea eskatu die herritarrei. Era berean, zerbitzu publikoen alde mobilizatzeko eskatu die, eta elkarren zaintza praktikatzeko. «Subjektu aktibo bilakatu behar dugu prebentzio lanetan lagundu eta egoerarik zaurgarrienean dauden herritarrei babesa emateko», nabarmendu du Aranburuk.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189514/ospitale-mugikor-bat-ekarri-dute-baionara.htm
|
Gizartea
|
Ospitale mugikor bat ekarri dute Baionara
|
Larrialdietako zerbitzua «tentsio egoeran» da. Egoera arintzeko, hemezortzi paziente hartzen ahal dituen ospitale mugikor bat desplegatu dute Baionako ospitalean.
|
Ospitale mugikor bat ekarri dute Baionara. Larrialdietako zerbitzua «tentsio egoeran» da. Egoera arintzeko, hemezortzi paziente hartzen ahal dituen ospitale mugikor bat desplegatu dute Baionako ospitalean.
|
Edukiontzi handi baten itxura du. Tolosatik (Okzitania) ekarri dute kamioiz, eta Baionako ospitaleko larrialdi zerbitzuaren aitzinean jarri dute. Osasun langileak gelditu gabe aritu dira xitxuketa lanetan, eta forma hartu du. Hemezortzi paziente artatzeko unitate mugikorra da, eta saturaziora heltzear dagoen ospitalea laguntzeko ezarri dute. «Lehen aldia da ospitale mugikorra baliatzen dugula. Beharrezkoa da larrialdi zerbitzuek normalki funtzionatzen jarraitzeko», esplikatu du Tarak Moknik, larrialdietako mediku koordinatzaileak.
Koronabirusa duten pazienteak artatzen dituzte Baionako ospitaleko larrialdi zerbitzuan, eta «tentsio egoeran» daudela onartu du Moknik. «Unitate mugikorrean larrialdira datozen pazienteak bideratzen ahalko ditugu; COVID-19a dutenek hartzen dituzten oheak ordezkatzeko, nolabait», azaldu du. Mokni: «Lehen olatuan tentsioan izan ziren eskualdeetan koronabirusa ez zuten pazienteen artan ahuleziak izan ziren. Egoera hori saihestu nahi dugu».
Okzitaniako eta Akitania Berriko Osasun Agentziek eraman dute ospitale mugikorraren proiektua partaidetzan, baina ez zuten berez, pandemia garaian erabiltzeko pentsatua. Vincent Bounes medikua, Tolosako ospitalean ari da, eta proiektuan parte hartua garatzen jardun du azken urteetan. «Katastrofe egoeretan erabiltzeko egitasmoa da. Baionako bestetan, Iruñeako bestetan, eta horrelako egoeretan erabiltzeko pentsatua genuen. Baina pandemia iritsi zaigu, eta Baionako ospitalean erabiliko dute lehen aldiz, larrialdi zerbitzua libratzeko». Mugaz gaindiko proiektua da, Egalurg Pirinioetako mugaz gaindiko larrialdi zerbitzuak parte hartu baitu.
Koronabirusaren sintomarik ez duten, eta larrialdi zerbitzura heldu diren pazienteei osasun azterketak egiteko baliatuko dute unitatea. Pazienteentzako gelez gain, farmazia lekua ere badu. «Ospitale normal bat bezala funtzionatzen du. Erremedioak atxikitzeko gunea bada, aire girotua, ura eta elektrizitatea ere», nabarmendu du Bounesek.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189515/gazteluetako-irakasle-ohia-ez-kartzelatzea-erabaki-du-bizkaiko-probintzia-auzitegiak.htm
|
Gizartea
|
Gazteluetako irakasle ohia ez kartzelatzea erabaki du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak
|
2009tik 2011ra ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egiteagatik zigortutako irakasle ohia kartzelan sartzeko eskatu zuten biktimaren abokatuek.
|
Gazteluetako irakasle ohia ez kartzelatzea erabaki du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. 2009tik 2011ra ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egiteagatik zigortutako irakasle ohia kartzelan sartzeko eskatu zuten biktimaren abokatuek.
|
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Opus Deiren Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohia ez espetxeratzea erabaki du. Espainiako Auzitegi Gorenak bi urteko kartzela zigorra ezarri zion irailaren bukaeran, 2009tik 2011ra ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egitearen delitu bat egotzita. Biktimaren abokatuek irakasle ohia kartzelatzeko eskatu zuten lehengo astean, delituaren larritasuna ikusirik gizarteari mezu argi bat helarazi behar zitzaiola argudiatuta, baina Bizkaiko Probintzia Auzitegiak atzera bota du haien eskaera. Magistratuen arabera, zigorra ez betetzeko baldintzak bilduak dira: zigorra bi urte baino apalagoa da, zigortuak ez du aurrekaririk, eta ez da erantzukizun zibilen ordainketarik agindu. Haatik, hiru urteko epean beste deliturik eginen balu, kartzelara bidaliko lukete irakasle ohia.
2018ko azaroan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra jarri zion irakasle ohiari sexu abusu jarraituen delituarengatik, akusatuak bere bulegoan egindako bost sexu abusurengatik. Baina kondena bederatzi urte jaitsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak irailaren 29an. Partzialki onartu zuen errugabetasun presuntziorako eskubidea urratu izanagatik irakasleak ezarritako errekurtsoa, eta frogatutako gertaeretatik kanpo utzi zituen zigorra areagotu zuten bost gertaeretatik bi: ikaslea bere aurrean masturbatzera eta boligrafo bat uzkian sartzera behartzea. Auzitegi Gorenak bi urteko kartzela zigorra ezartzea erabaki zuen; irakaslea ezingo da biktimarengana gerturatu lau urtean, eta sufragio pasiborako inhabilitazio berezia izango du zigorrak iraun artean.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189516/inaki-bilbao-erietxera-eraman-dute-arnasa-hartzeko-arazo-larriekin.htm
|
Politika
|
Iñaki Bilbao erietxera eraman dute, «arnasa hartzeko arazo larriekin»
|
50 egun eman ditu gose eta komunikazio greban, eta zazpi gose eta egarri greban.
|
Iñaki Bilbao erietxera eraman dute, «arnasa hartzeko arazo larriekin». 50 egun eman ditu gose eta komunikazio greban, eta zazpi gose eta egarri greban.
|
AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, Iñaki Bilbao presoa erietxera eraman dute «arnasa hartzeko arazo larriekin». 50 egunez gose eta komunikazio greban egon ondoren, gose eta egarri greba abiatu zuela iragarri zuen AEMk duela zazpi egun. Euskal presoaren aldeko egitasmoak «areagotzeko eta indartzeko» deia egin du amnistiaren aldeko mugimenduak.
|
2020-11-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/189517/herri-epaimahaiak-erruduntzat-jo-du-infernuko-sutearengatik-auzipetutako-gizona.htm
|
Gizartea
|
Herri epaimahaiak erruduntzat jo du Infernuko sutearengatik auzipetutako gizona
|
Aho batez frogatutzat jo dute gizon horrek eman ziola su eraikinari iaz. Pertsona bat hil zen, eta beste bi larri zauritu ziren.
|
Herri epaimahaiak erruduntzat jo du Infernuko sutearengatik auzipetutako gizona. Aho batez frogatutzat jo dute gizon horrek eman ziola su eraikinari iaz. Pertsona bat hil zen, eta beste bi larri zauritu ziren.
|
Iazko martxoaren 1ean gertatu zen, goizaldean. Auzipetuak, bost litro gasolinarekin, su eman zion Donostiako Zubiberri bideko pabiloi abandonatu bati, Infernuko eraikinetako bati. Hori ebatzi du herri epaimahaiak. Hiru lagun zeuden barruan. Horietako bat hilik aurkitu zuten, «kiskalita». Beste biak larri zauritu ziren.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegian epaitu dute gertatutakoa. Akusazioen arabera, auzipetuak mendekuagatik erre zuen pabiloia, bere neska lagun ohiaren bikotekide berriari egin nahi baitzion eraso. Gau hartan, ordea, ez zegoen han.
Fiskaltzak 69 urteko espetxe zigorra eskatu zuen auzipetuarentzat, hainbat delitu egotzita: hilketa, beste saiakera, sutea eta mehatxuak, besteak beste. Akusazio partikularrak, neska lagun ohiak, 70 urte baino gehiagoko zigorra eskatu zuen.
Joan den ostiralean egin zuten epaiketaren azken saioa, eta defentsak onartu egin zituen egotzitako delituak. Gutxieneko zigorra eskatu zuen, ordea: 30 urte baino gutxiago.
Herri epaimahaiak erruduntzat jo du auzipetua aho batez. Horren ondoren, akusazioek zigor eskaerak jaitsi dituzte. Hala ere, 213.000 eurorainoko kalte-ordaina eskatu dute hildakoaren senideentzat, zaurituentzat eta eraikinaren jabearentzat.
Epaiketa amaitu ondoren, auzipetua Martuteneko espetxera eraman dute. Han dago iaz atxilotu zutenetik. Epaiaren zain daude orain.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189551/bake-ituna-sinatu-dute-karabakh-garaian.htm
|
Mundua
|
Bake ituna sinatu dute Karabakh Garaian
|
Armeniak bart gauean eman du Errusiarekin eta Azerbaijanekin adostutako akordioaren berri. Laugarren su etena da irailean gerrari berrekin ziotenetik, baina azkena izango dela dirudi.
|
Bake ituna sinatu dute Karabakh Garaian. Armeniak bart gauean eman du Errusiarekin eta Azerbaijanekin adostutako akordioaren berri. Laugarren su etena da irailean gerrari berrekin ziotenetik, baina azkena izango dela dirudi.
|
«Mingarria da, baina, analisi militar sakon bat egin ostean, hau da erabakirik onena». Hala azaldu du Nikol Pashinian Armeniako presidenteak bart hartutako erabakia: bake ituna sinatu du Errusiarekin eta Azerbaijanekin, eta oraingoan behin betikoa izango dela dirudi. Gatazka nola garatzen ari zen ikusita, egoera zaila zen Armeniarentzat; atzo bertan Karabakh Garaiko hiriburua ebakuatu zuten, inguruko erasoen harira. Azerbaijango armadak aurrera jarraitzen zuen, eta zirudienez Armeniakoa ez zen gai bizilagunaren erasoak gelditzeko.
«Ez da garaipen bat, baina ez dago porrotik garaitua sentitzen zaren arte», idatzi du Pashinianek Facebooken. Hainbat armeniarrek, ordea, amorruz hartu dute presidentearen erabakia, eta haren bizilekuaren inguruan bildu dira protesta egiteko, Erevanen. Oposizioko alderdi batzuek ere —kontserbadoreenek— iragarri dute su etena ekiditeko firma bilketa hasiko dutela parlamentuan.
Izan ere, bake ituna ez da doakoa izango Armeniarentzat; egun armeniarrek kontrolatzen dituzten hainbat eskualde Azerbaijani itzuli beharko dizkiote urtea amaitu baino lehen: besteak beste, Aghdam, Gasakh, Kelbajar eta Lachin.
Ilham Aliyev Azebaijango presidenteak, berriz, iragarri du Errusiak 1.960 soldadu bidaliko dituela Karabakh Lachin hiriarekin lotzen duen tartera, Turkiarekin batera, «bakea mantentzeko» lanak egitera. Vladimir Putin Errusiako presidenteak ere baieztatu du albistea. Aliyevek telebistan hitz egin du: «Oso pozik nago hainbat urtetan Armeniaren eta Azerbaijanen artean izandako gatazka amaitu delako, eta Armeniak Azerbaijanen lurrak okupatzeari utzi diolako»
Errusiarrek ez dute alde egingo
Irailaren amaieran gatazkari berrekin ziotenetik, laugarren su etena da gaur iragarritakoa. Aurreko hirurak jakinarazi eta gutxira hautsi zituzten, eta horretarako bidali dituk Errusiak ia 2.000 soldadu. Soldaduen presentzia, ordea, ez da behin-behineko kontua izango: akordioak dioenez, datozen bost urteetan Errusiak presentzia militarra izango du Karabakh Garaian, eta litekeena da hamar urtera ere luzatzea. Haiek izango dira itunean ezarritako beste hainbat puntu betearazteko arduradunak.
Puntu horietako bat da Karabakh Garaiko Lachinetik Stepanakertera (Azerbaijan) bide berri bat eraikitzea. Gerrako atxilotuak elkarri itzultzea ere adostu dute bi aldeek, baita hildakoen gorpuak eta gainontzeko atxilotuak herriratzea ere.
Hamarkadak daramatzate Armeniak eta Azerbaijanek Karabakh Garaia bereganatzeko borrokan, eta azken oldarraldia aurtengo irailaren amaieran hasi zen. Ofizialki Azerbaijanen parte da eskualdea, baina gehiengo armeniarra du, eta haiek dominatu dute 1994tik gaur arte. Nazio Batuen Erakundearen arabera, azken oldarraldiak 1.000 hildako baino gehiago eragin ditu, eta milaka herritar euren herria uztera ere behartu ditu.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189552/memoria-eraikitzeko-gazteen-ekarpenaren-garrantzia-azpimarratu-du-urkulluk.htm
|
Politika
|
Memoria eraikitzeko gazteen ekarpenaren garrantzia azpimarratu du Urkulluk
|
Memoriaren egunean, suontzia piztu dute Eusko Legebiltzarraren atarian, eta arratsaldeko ekitaldian gazteriak protagonismo berezia izan du
|
Memoria eraikitzeko gazteen ekarpenaren garrantzia azpimarratu du Urkulluk. Memoriaren egunean, suontzia piztu dute Eusko Legebiltzarraren atarian, eta arratsaldeko ekitaldian gazteriak protagonismo berezia izan du
|
Atzera begiratu aurrera jarraitzeko. Horixe izan da gaurko Memoriaren Eguneko mezu nagusia, eta bere hitzaldian, egindako bidearekin batera, aurrera begira geratzen den guztia nabarmendu du Iñigo Urkulluk. Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, «oraingo eta etorkizuneko Euskadi soilik izango da baldin eta iraganeko memoria badu». Bide horretan gazteek ekarpen handia egin dezaketela uste du: «Gazteek ezagutzeko eskubidea dute, baita memoria eraikitzeko betebeharra ere. Herri honetan desberdin pentsatzeagatik hil zela jakiteko eskubidea dute» . ETAren terrorismoa existitu zela eta estatu egiturak erabilita giza eskubideak urratu zirela jakin behar dute, Urkulluren esanetan.
Bilbon, Gogora institutuaren egoitzan egin da memoriaren eguneko ekitaldi nagusia. Bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu eta memoria arloko hainbat agintari —hala nola Idoia Mendia bigarren lehendakariordea, Josu Erkoreka lehen lehendakariordea, Jose Antonio Rodriguez Giza Eskubideen idazkari nagusia, Monica Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendaria— , eta Gogora institutuan ordezkaritza duten legebitzarreko taldeak.
Urtero, biktimek tokia eta presentzia dute ekitaldian, baina, pandemiaren ondorioz, mugatu egin da gonbidatuen kopurua, eta streaming bidez ikusteko deia egin du Gogora-k. Dena den, bere lehen hitzetan, Aintzane Ezenarrok esker hitzak esan dizkie Gogora institutuak urteotan egin dituen ekintzetan eta jardueretan parte hartu duten biktimei. «Haien elkarlanik gabe, ez genukeen gaur egin dugun bidea egingo», aipatu du.
Gazteen gogoetak
Aurtengo ekitaldian gazteriari eman nahi izan zaio protagonismoa, eta, horretarako, Ainhize San Andresi eta Joanes Atxari eskatu zaie euren esperientziaren berri eman dezaten eta memoriaren eraikuntzan gazteriak egin dezakeenari buruzko gogoetak konta ditzatela. Bi gazteok, egun, unibertsitateko ikasketak egiten ari dira, baina, duela bost urte inguru, euren ikastetxeetan bertatik bertara entzun zituzten biktimen testigantzak, Gogora institutuaren Adi-Adian programaren barruan.
Adibidez, San Andresek gogora ekarri du nola Bilboko Begoñazpi ikastolan ETAren eta GALen biktimen lekukotasuna entzun zuten klasean: «Denbora asko iragan da geroztik, eta baliteke entzuteko plazera izan nuen pertsona haiek pentsatzea kontatutakoa ezerezean geratu dela, baina ez da horrela izan inondik ere». Gogoan du nola bi biktimek ikuspegi desberdina izanagatik azkenean emaitza bera helarazi zietela ikasleei: «Terrorismoak beren senitarteko batez gozatzeko aukera galarazi zien». San Andresi gogoangarria iruditu zitzaion biktima haiek urteetan erakutsitako erresilientzia, nola kontatzen zuten gertatutakoa natural, eta nolako bakea islatzen zen haien begiradan: «Zuei entzutera eseri, eta geure arazoek garrantzia galtzen dute, eta jabetzen gara zer gogorra izan zen euskal gizartearentzat hainbeste urtez horrela bizi behar izatea». Lekukotza haiek aberastu egin zituztela nabarmendu du.
Joanes Atxak azpimarratu du urruneko kontu gisa ikusten zituen haiek «gertuko eta erreal» bihurtu zitzaizkiola, eta, egitasmo haren helburu pedagogikoaz harago, aurrera begirakoaz egin nahi izan du gogoeta. «Ez al gara pasibotasun honetan erosoegi bizi? Gure ingurukoei, irakasleei, senitartekoei biolentziari buruzko bizipenak konta diezazkiguten eskatu diegu, eta adi entzun ditugu, baina ez al da gazteok memoriaren eraikuntzan aktiboki parte hartzeko garaia?». Atxaren ustez, iraganekotik ikasi etorkizunean akats berberak ez errepikatzeko memoariaren baliagarritasunari buruzko teoria «aski ikasia» dute, baina «etorkizunari itxaroteak, etorriko den zerbaiten zain egoteak apaldu egiten ditu gazteon esku hartzeko aukerak». Memorian idazten hasteko bide berriak arakatzen hasiak direlakoan dago, batez ere memoria euskal ikus-entzunezko eta fikzioarekin uztartzen dituzten proiektuak. «Gazteon ekintzailetza honen alde egiteko apustua egingo nuke. Zalantzarik gabe, gazteok proiektu hauetan sartzearen aldeko apustua, baina ezinbestekoa da inguruko elkarteen eta batez ere erakundeen babesa eta sustapena».
Legebiltzarrean, suontzia
Gauerdiko iparrotzarratza eskulturaren alboan dagoen suontzia piztu dute Eusko Legebiltzarraren atarian, Memoriaren Eguna dela eta. PP eta Vox ez beste alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute, baina, koronabirusa dela eta, ordezkaritza mugatua izan da. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidentea, mahaiko kideak, alderdietako bozeramaileak eta Beatriz Artozalabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte gaietarako sailburua izan dira bertan. Arrosa zuriak jarri dituzte, eta herritarrentzako atea ireki dute.
Goizeko ekitaldian ere Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak gazteengan jarri du begirada. «Belaunaldi berriek herri honetan egon den indarkeria eta terrorismo historia ezagutzea nahi dugu. Etorkizuna elkarrekin eraiki nahi dugu, iraganeko orrialde guztiak ondo irakurriz», ohar bidez adierazi duenez. Uste du inportantea dela hori «Iraganeko akatsak ez ahazteko, eta ez errepikatzeko». Halaber, interpretazioa osoa garrantzitsua dela uste du, «adiskidetzean aurrera egiteko».
Bestalde, Idoia Mendia Justizia sailburu eta PSE-EEko idazkari nagusiak ere mezu bat igorri du Memoriaren Egunaren harira. Uste du memoria behar dugula biktima guztiak berdinak direla onartzeko, indarkeriak ez duela ezertarako balio gogoratzeko eta gazteek gertatu dena ezagutzeko, «inork ez dezan jazarpena eta hilketa justifikatu».
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189554/saeb-erekat-paeeko-idazkari-nagusia-hil-da-koronabirusak-jota.htm
|
Mundua
|
Saeb Erekat PAEeko idazkari nagusia hil da, koronabirusak jota
|
Israel eta Palestinaren arteko azken hamarkadetako bake elkarrizketetan negoziazio taldeko buru izan zen. Urriaren 8an, koronabirusa zuela jakinarazi zuen. 65 urterekin hil da.
|
Saeb Erekat PAEeko idazkari nagusia hil da, koronabirusak jota. Israel eta Palestinaren arteko azken hamarkadetako bake elkarrizketetan negoziazio taldeko buru izan zen. Urriaren 8an, koronabirusa zuela jakinarazi zuen. 65 urterekin hil da.
|
Jerusalemgo Hadassah Ein Karem ospitalean zendu da PAE Palestina Askatzeko Erakundeko idazkari nagusia. Larri ospitaleratu zuten, urriaren 18an. Lehenagotik ere arazoak izan zituen arnas aparatuarekin, eta birika bat transplantatu zioten 2017an, AEBetan.
Erekat Palestinaren nazioarteko bozeramaile izan da azken hiru hamarkadetan, eta PAEko indar nagusia den Al-Fatah mugimenduko kide zen. Palestinako negoziazio taldeko kide izan zen 1991an, Israelekin Madrilen izandako bake elkarrizketetan. Bi urte beranduago, Osloko elkarrizketetan parte hartu zuen. Yasser Arafatek gidatu zuen taldea orduan. Palestinaren negoziazio taldeko buru izendatu zuten 1995ean, eta hainbat bake elkarrizketetan parte hartu zuen ordutik.
Mahmud Abbas Palestinako presidenteak PAEko idazkari nagusi izendatu zuen 2015ean, Yasir Abed Rabboren ordez. Abbasen eta Arafaten aholkulari ere izan zen.
Palestinak eta Israelek beren estatu propioa izatea defendatu zuen Ekialde Hurbilean bakea lotzeko irtenbide gisa, eta gogor kritikatu zuen bide hori zailtzen duten kokagune israeldarren hedatzea. Joan den martxoan, BERRIAri eman zion elkarrizketan adierazi zuen AEBetako Gobernuak Ekialde Hurbilerako aurkeztu zuen planak Israelen «kolonizazioa eta krimenak» zuritu nahi zituela.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189555/illak-esan-du-maiatz-aurretik-10-milioi-pertsona-txertatzea-espero-dutela.htm
|
Gizartea
|
Illak esan du maiatz aurretik 10 milioi pertsona txertatzea espero dutela
|
Pfizer botika etxeak atzo jakinarazi zuen %90eko eraginkortasuna duela lantzen ari den txertoak, eta Espainiako Gobernuko Osasun ministroak onartu du «etorkizun handikoa» dela.
|
Illak esan du maiatz aurretik 10 milioi pertsona txertatzea espero dutela. Pfizer botika etxeak atzo jakinarazi zuen %90eko eraginkortasuna duela lantzen ari den txertoak, eta Espainiako Gobernuko Osasun ministroak onartu du «etorkizun handikoa» dela.
|
COVID-19ari aurre egiteko bidean eraginkorra izango da, Espainiako Gobernuko Osasun ministro Salvador Illaren aburuz, Pfizer botika etxeak atzo iragarri zuen txertoa. Hotsandiz eman zuen enpresak berria, %90ko eraginkortasuna duela nabarmenduz, eta «etorkizun handiko» berria dela onartu du gaur ministroak, hedabideen aurrean egindako adierazpenetan. Esan du. halaber, maiatzerako txertoaren hogei milioi dosi eskura espero dituztela, eta horiekin hamar milioi pertsona immunizatu ahal izango direla; izan ere, txerto horren bi dosi jarri behar izaten dira eraginkorra izateko. Urte honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran txertoa jartzen hasteko eran egongo direla adierazi du.
Pfizerrekin eta beste hainbat botika konpainiarekin akordioak hitzartzen ari direla esan du. «Eta dena oso ondo badoa, aurten hasi ahal izango dugu txertoak jartzen». Pfizer lantzen ari den txertoaren gisan, beste bederatzi daude jada merkatura irteteko aurreko epean, saiakuntza klinikoaren hirugarren fasean.
Atzo esperantza handia sortu zuen Pfizer botika etxearen berriak, baina hainbat adituk ohartarazi zuten, hala ere, «zuhur» ibili behar dela. Txerto hori egiteko saiakuntza klinikoa ez da guztiz amaitu oraindik, eta, gainera, horren berri emateko datuak ez dira argitaratu oraindik zientzia aldizkarietan.
Illak gogoratu du txertoak doan banatuko direla, eta osasun sistema publikoen bidez eman eta banatuko direla. Txertoak derrigor ipintzearen alde ez dagoela esan du. «Onena da jendeak ulertzea txertoak direla gaixotasun infekziosoen kontra egiteko biderik eraginkorrena». Hala ere, adierazi du epidemiak buruko minak emango dituela oraindik, eta oso adi jarraitu behar dela. «Baina tunelaren amaierako argia» gero eta gertuago dagoela uste du. Txertoa aurrena birusaren aurrean «kalteberen» direnei eta horien zaintzaileei jarriko zaiela esan du, eta horretarako irizpideak ezarriko direla.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189556/mercedesek-aldi-baterako-langileak-kaleratuko-ditu.htm
|
Ekonomia
|
Mercedesek aldi baterako langileak kaleratuko ditu
|
Salmentak pattal doazenez, gaueko txandan ekoizpena txikituko du. Ez du baztertu neurri gogorragoak ezartzea egoera luzatuz gero.
|
Mercedesek aldi baterako langileak kaleratuko ditu. Salmentak pattal doazenez, gaueko txandan ekoizpena txikituko du. Ez du baztertu neurri gogorragoak ezartzea egoera luzatuz gero.
|
Urtarriletik aurrera, Mercedesek ekoizpen erritmoa jaitsiko du Gasteizko lantegian. Autogileak bere langileei azaldu die «enpleguarentzat gogorragoak diren neurriak ahal den neurrian saihesteko» hartu dutela erabaki hori; izan ere, ekoizpena «merkatuaren errealitateari egokitu» behar diola esan du Mercedesek, eta horrek ezinezkoa egiten duela gaur egungo hiru txandei bere horretan eustea.
Oraingoz, gaueko txandari eutsiko dio, baina motelago arituko da. Horrek ekarriko du aldi baterako kontratua duten langile askori ez dietela kontraturik berrituko. Zuzendaritzaren agiriak ez du argitu zenbat eta noiz izango diren, baina El Correo egunkariak aurreratu du bostehun langile joango direla kalera, urtarrilean bertan.
Edonola ere, Mercedesek ohartarazi du agian ez dela nahikoa izango aldi baterako langileak kentzea, eta ez du baztertu enplegua erregulatzeko espediente bat eskatzea kontratu finkoak dituzten langileak kaleratzeko. Gaur egun, 5.000 langile inguru aritzen dira Gasteizko Mercedesen. Euskal Herriko lantegirik handiena da, Iruñeko Volkswagenekin batera.
Aurtengo ekoizpena moldatzen aritu da Mercedes, eta azken aurreikuspena da 125.000 furgoneta egitea. Fabrika geratuta izan zen hilabete eta erdiz, eta ez zen maiatzera arte egoera normal batera itzuli. Koronabirusari aurre egiteko neurriak hartu aurretik, Alemaniako autogilearen asmoa zen ekoizpena 152.200etik 159.000ra handitzea, salmentak ongi zihoazelako.
Bilera, ostiralean
Datorren urtean 131.500 ibilgailu egitea da asmoa, baina baliteke kopuru hori aldatzea urtean zehar, salmenten erritmora egokitzeko. «Merkatuetan ziurgabetasun eta desegonkortasun handia dagoenez, ezinezkoa da epe luzeko ikuspegi bat izatea, horrela 2021erako ekoizpen bolumen bat ziurtatzeko. Horregatik, salmenten bilakaeraren arabera, ekoizpena egokitzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira».
Gaur egungo ekoizpena handiegia dela uste du Mercedesko zuzendaritzak. «Alde ikaragarria dago ekoizpen ahalmenaren eta merkatuaren eskaeraren artean», esan du, eta horregatik justifikatu du txanda batean erritmoa txikitzea eta langile batzuk kaleratzea.
Enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek bilera egingo dute ostiralean.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189557/peruko-kongresuak-martin-vizcarra-presidentea-kargugabetu-du.htm
|
Mundua
|
Peruko Kongresuak Martin Vizcarra presidentea kargugabetu du
|
Estatuburuak onartu egin du ganberaren erabakia
|
Peruko Kongresuak Martin Vizcarra presidentea kargugabetu du. Estatuburuak onartu egin du ganberaren erabakia
|
Peruko Kongresuak Martin Vizcarra herrialdeko presidentea kargugabetu du bart, gobernatzeko duen «ezintasun moral iraunkorra» argudiatuta. Haren aurkako mozioa bozkatu zuten atzo parlamentuan, eta emaitza argia izan zen: aldeko 105 boto jaso zituen, hemeretzi kontrako, eta lau abstentzio. Ustelkeria ekintzak egitea leporatzen diote estatuburuari. Horiek horrela, Manuel Merino de Lama Kongresuko presidenteak hartuko du haren tokia, behin-behinean. Hauteskunde data mantenduko duela iragarri du Merinok, hori «atzeraezina» dela iritzita: beraz, dena ondo bidean, datorren urteko apirilaren 11an egingo dituzte presidentetzarako bozak.
Presidentearen kargugabetzea jakin bezain laster, Vizcarrak adierazi zuen onartzen zuela erabakia, eta berehala utziko duela jauregia: «Gaur nire etxera joango naiz, nahiz eta gomendio asko dauden erabaki hori eragozteko legezko ekintzen bidez jarduteko». Jakinarazi zuen ez zuela bide hori hartuko. Hala, kontzientzia «lasai» duela esan zuen, eta haren kontrako akusazioak faltsuak direla berretsi.
Ez zen esperotakoa izan kongresuaren erabakia, presidenteak mozioa gainditzea aurreikusten baitzen. Vizcarra, agindu bezala, atzo goizeko lehen orduan agertu zen eztabaidara, bere defentsa aurkezteko, eta bertan ukatu egin zuen eroskeriarik jaso izana. Gogor kritikatu zuen bere aurkako kargugabetze prozesua: «Ez dago delitu baten frogarik, eta ez da egongo, ez baitut deliturik egin. Gertaera faltsuak dira, ez dira berretsi; hipotesiak dira», esan zuen presidenteak. Mozioa «arma politiko gisa» erabili izana salatu zuen, eta azpimarratu Peruren gobernabidea ezin zela etengabeko mehatxupean egon. «Peruk egonkortasuna, ordena eta batasuna behar ditu».
Bestelakoa izan zen, ordea, kongresuaren erantzuna, eta estatuburua kargugabetzea erabaki zuten, ganberan dauden indar politiko gehienen babesarekin. «Gezurtia, immorala eta ustela» izatea egotzi zioten, baita Peruk bizi duen ezegonkortasun politiko guztiaren erantzulea izatea ere. Kontra bozkatu zuten apurren artean dago Alderdi Morea.
Merinok hainbat erronka izango ditu aurretik. Esate baterako, hauteskundeak antolatzea, COVID-19aren pandemia kudeatzea eta herrialdea jasaten ari den krisi ekonomikoari erantzutea. Hori, baina, giro zail batean egin beharko du, kongresua zatituta dagoelako, eta herria, haserre.
Protestak
Vizcarraren kargugabetzeak harrabotsa sortu du herrialdean, baita handik kanpo ere, eta kezkatuta agertu dira gertakari horrek ezegonkortasuna sustatuko ote duen. Limako San Martin plazan erabakiaren aurkako protestak egin dituzte, eta han egon da Julio Guzman Morea Alderdiko burua ere: «Argi geratu dadila. Hau ez da Vizcarrarengatik, Perugatik da», adierazi zuen. «Ez dugu zalantza gehiagorik nahi, nazkatuta gaude kongresu honekin». Erabakiaren kontra agertu zen Ollanta Humala presidente ohia ere, «huts egin» dutela nabarmenduz.
George Forsyth presidente izateko hautagaiak argi hitz egin du: «Estatu kolpe mozorrotu bat da». Antzera aritu da Veronika Mendoza ezkerreko hautagaia, eta mobilizatzeko deia egin die herritarrei: «Ez dago beste ezer itxaroteko ustelduta dagoen klase politiko honengatik. Antolatutako eta mobilizatutako herritarrek soilik berreskuratu ahal izango dute demokrazia, eta jendearen bizitza eta duintasuna aurretik jarri».
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189558/tubacexek-13-milioi-galdu-ditu-urtea-hasi-zenetik.htm
|
Ekonomia
|
Tubacexek 13 milioi galdu ditu urtea hasi zenetik
|
Doikuntza plana «oso aurreratua» duela esan du Laudioko konpainiak. Langileen %20ri eragingo lieke. Soldatak murriztea aurreikusten du, eta ez du baztertzen kaleratzerik.
|
Tubacexek 13 milioi galdu ditu urtea hasi zenetik. Doikuntza plana «oso aurreratua» duela esan du Laudioko konpainiak. Langileen %20ri eragingo lieke. Soldatak murriztea aurreikusten du, eta ez du baztertzen kaleratzerik.
|
Tubacexek 13 milioi euro galdu ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan; iazko epe berean, aldiz, 7,2ko irabaziak izan zituen.
Galerei aurre egiteko, hodiak ekoizten dituen Laudioko (Araba) konpainiak urtean 20 eta 25 milioi euro aurrezteko doikuntza plan bat jarri du abian; horrek, besteak beste, langileen % 20ri eragingo die. Enpresaren arabera, plana oso aurreratuta dago, baina ez du xehetasunik eman (funtsean, soldatak murriztea proposatu du, baina ez dituzte kaleratzeak baztertzen).
Langileek mobilizazio ugari antolatu dituzte azken aldian, manifestazioak eta greba egunak tarteko: Aiaraldeko 150 familiaren etorkizuna jokoan dagoela salatu dute —hemen langile batzordeko presidenteari eginiko elkarrizketa—. Bailarako instituzioen babesa jaso dute.
Aurrera begira, Tubacexek ezinezkotzat jo jarduerak zer bilakaera izango duen iragartzea, COVID-19aren bilakaeraren arabera. «Epe laburrean, badakigu historiako garairik gogorrenetako bat igarotzen ari garela. Horregatik, egokitzen ari gara, gure barne doikuntzak egiten konpainiaren errentagarritasuna bermatzeko», adierazi du Jesus Esmoris kontseilari ordezkariak.
Emaitzak urtearen hasieran zituen aurreikuspenen oso azpitik daudela onartu du konpainiak.
Azken hiruhilekoan ere 4,7 milioiko galerak izan ditu, iazko udan 2,2ko irabaziak izan zituen bitartean. EBITDA (mozkina finantza gastuen aurretik) positiboan kokatu da, 26,4 milioi eurorekin, baina iaz baino %42,9 gutxiago da.
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 389,6 milioi euroko salmentak egin ditu, iaz baino % 18,2 gutxiago.
Hala ere,azpimarratu du kaudimen finantzario nahikoa baduela epe labur eta ertainean konpainiaren likidezia bermatzeko, 2024ra arteko maileguen epemuga guztiak estaltzeko. Taldearen finantza zorra 293,7 milioi eurokoa da, eta horren %76 epe luzera sailkatuta dago.
Arcelorren espedientea auzitara
ELAk eta LABek jakinarazi dute ostegun honetan epaiketa egingo dela Espainiako Auzitegi Nazionalean, Arcelor Mittalen aldi baterako enplegua erregulatzeko espedientearen aurka jarri duten salaketa dela eta.
ELAk ohar batean gogora ekarri duenez, ez zen ados agertu «ez espedientea justifikatzeko arrazoiekin, ez negoziazio prozesuaren baldintzekin, irregulartasunez beteta egon baitzen». Gainera, salatu du enpresaren zuzendaritzak ez dituela Euskal Herriko lantegietako gehiengo sindikalarekin negoziatu bertako baldintzak.
Sindikatu abertzalea kezkatuta agertu da Arcelor Mittaleko lantegien eta enpleguaren etorkizunarekin. «Desindustrializazio prozesuak aurrera jarraitzen du, eta gero eta langile gutxiago gara, adinean aurrera egin ahala. Eta planta batzuetan jada inork ez du gogoratzen egindako azken inbertsioa».
Hori dela eta, Arcelorren enpleguaren alde mobilizatzen jarraituko duela azpimarratu du ELAk, eta Gasteizko eta Iruñeko gobernuei exijituko die «exijenteak» izan daitezela «inolako bokazio industrialik ez dutela erakusten duen zuzendaritza baten aurrean».
Antzera mintzatu da LAB. Gogoratu du Arcelor Mittal 2009tik «etengabe» aplikatzen ari dela enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak, eta ordutik enpresak Euskal Herrian dituen lantegietako «enplegu guztiaren erdia baino gehiago» suntsitu duela Zumarragako eta Aguraingo lantegiak itxita, uztailean azkenengo hori. «Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari exijitzen diegu etorkizun industriala babesteko eta multinazionalaren desindustrializatzeko estrategia ez bermatzeko».
Sindikatuak elkarretaratzeak antolatu ditu ostegun honetarako, lantegien aurrean.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189559/euskara-eta-euskal-kultura-zaintzen-eta-zabaltzen.htm
|
albisteak
|
Euskara eta euskal kultura zaintzen eta zabaltzen
|
BBK-k, euskara eta euskal kultura zabaltzeko eta zaintzeko egitasmoak eta proiektuak martxan jartzeaz gain, beste zenbait erakunderi laguntzen die ekitaldiak antolatzen.
|
Euskara eta euskal kultura zaintzen eta zabaltzen. BBK-k, euskara eta euskal kultura zabaltzeko eta zaintzeko egitasmoak eta proiektuak martxan jartzeaz gain, beste zenbait erakunderi laguntzen die ekitaldiak antolatzen.
|
Euskarari laguntzea beti izan da BBK-ren gizarte ekintzaren eta kultura arloaren jarduera ardatz nagusietako bat. Horrela, euskara eta euskal kultura sustatzeko egitasmoak martxan jartzeaz gain, beste zenbait erakunderi laguntzen die ekitaldiak antolatzen. «BBKn uste sendoa dugu gure hizkuntza eta kultura zabaltzeko eta zaintzeko lan egin behar dugula, eta ekimenak eta proiektuak abian jarriz eta lagunduz egiten dugu hori», BBK Fundazioko arduradunek azpimarratu dutenez.
Historikoki, euskararen ikerketa, ezagutza, zabalkundea eta sustapena bultzatzen duten erakunde handiekin batera lan egin du BBK-k, hala nola Euskaltzaindiarekin, Labayrurekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin. Halaber, euskararen ikusgaitasuna eta erabilera laguntzea helburu duten ekitaldi handiak babestu ditu, hala nola, Durangoko Azoka, Bertsolari Txapelketa Nagusia edo Ibilaldia.
Urteotan, besteak beste, Bertsolari Gazteen BBK Sariketa antolatu du, Bizkaiko Bertsolari Elkartearekin elkarlanean, eta Bilboko BBK Salan euskarazko ehunka musika kontzertu eta antzerki emankizun egin ditu.
Bide horretan, BBK Sala Etxean proiektua jarri zuen abian BBK-k duela hilabete batzuk, helburu honekin: euskal kulturaren sektoreari bultzada txiki bat ematea konfinamendu hilabeteetan, eta baita herritarrei Internet bidez doako kalitatezko ikuskizunez gozatzen laguntzea ere.
Azpimarratu behar da BBK Salaren Plan Estrategiko berrian euskaraz sustatutako ekitaldien ehunekoa neurtu eta handitu egingo dutela, ekitaldi kopurua gehituz urtetik urtera.
Euskararen erabilera indartu
Gainera, BBK-k badu Euskara Plan bat, BBK-k eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaileei euskarazko zerbitzua bermatzeko eta, aldi berean, erakundearen barruan euskararen erabilera indartzeko.
Lehen Euskaraldian, BBK-k modu aktiboan parte hartu zuen, antolatzaileek abian jarritako egitasmo kolektiboekin bat eginez, baita bere langileekin ekimenak antolatuz ere, BBK-k eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaileentzat euskarazko zerbitzua sustatu eta bermatzeko eta BBK-ko langileen artean euskararen erabilera indartzeko.
Aurtengo Euskaraldiarekin ere bat egin du BBK-k. Euskaraldiaren antolakuntzak proposatu dituen ekinaldietan laguntzeaz gain, BBK-ren barruan ere hainbat ekintza antolatu dira ekitaldiaren berri emateko eta jendea parte hartzera animatzeko.
Gainera, 2021ean, BBK-k proiektu berri baten bidez bultzatuko du euskararen erabilera, familietan, aisialdian, kiroletan eta gazteen artean, besteak beste. Horretarako, erronka handi bat abiaraziko du Euskaraldian egindako ahaleginari urte osoan eustera animatzeko, eta, asmo horretan, euskararen erabilera oso garrantzitsua izango da sare sozialetan.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189560/pintaketak-egin-dituzte-ahal-dugu-ren-eibarko-egoitzan.htm
|
Politika
|
Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren Eibarko egoitzan
|
'Diktadura burgesaren arduraduna' idatzi dute egoitzaren leihoetan. Ahal Dugu-k erasoa gaitzetsi du.
|
Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren Eibarko egoitzan. 'Diktadura burgesaren arduraduna' idatzi dute egoitzaren leihoetan. Ahal Dugu-k erasoa gaitzetsi du.
|
Gaur gauean pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-k Eibarren (Gipuzkoa) duen egoitzaren atarian. Diktadura burgesaren arduraduna idatzi dute egoitzaren leihoetan. Ahal Dugu-k gaitzespen «sendo eta irmoa» agertu du, eta esan du «eraso bandalikoa» izan dela. Halaber, Eibarko alderdikideei elkartasuna eta babesa agertu die. «Tinko heltzen diogu bide demokratikoetatik eta indarkeriarik gabe lan egiteko konpromisoari», adierazi du alderdiak.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189561/1527-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
1.527 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
|
16.949 proba egin dituzte Hegoaldean; egindako proben %9k eman dute positibo. Nafarroan, intzidentzia tasak beherantz jarraitzen du, baina gainontzeko hiru lurraldeetan, gora.
|
1.527 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 16.949 proba egin dituzte Hegoaldean; egindako proben %9k eman dute positibo. Nafarroan, intzidentzia tasak beherantz jarraitzen du, baina gainontzeko hiru lurraldeetan, gora.
|
Urriaren 21etik izandako kasu kopururik apalena erregistratu zen Hegoaldean herenegun. Guztira, 1.360 kasu atzeman ziren, eta, batez ere, Nafarroan egon zen beherakada. Hala ere, datuen arabera, positiboen kopuruak gora egin du, eta atzo 1.527 kasu egon ziren: Araban, 110; Bizkaian, 631; Gipuzkoan, 552; Nafarroan, 217. Gainontzeko hamazazpi kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak dira, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Are, egindako PCR eta antigeno proben kopuruak ere gorakada izan du, eta herenegun baino 2.681 proba gehiago egin dituzte; zehazki, 16.949. Egindako proben %9k eman dute positibo.
Intzidentzia tasei dagokienez, ordea, nabaria da joera aldaketa bat, hala nola Nafarroan. Beherantz ari da tasa azaroaren 2az geroztik, eta, atzoko datuak oinarri hartuta, joera horrek bere hartan jarraitzen du: hamalau egunean 100.000 biztanleko 864 positibo atzeman dituzte. Beraz, gaur-gaurkoz, Gipuzkoak du intzidentzia tasarik handiena, milakoa gaindituta: 1.093 positibo. Bizkaian, 720 da datua; eta, Araban, 552.
Ospitaleratuen datuak ere goraka jarraitzen du. Osakidetzako eta Osasunbideako gela arruntetan 757 pertsona daude ospitaleratuta, eta ZIU zainketa intentsiboen unitatean, berriz, 200 gaixo daude. Beraz, guztira, 957 pertsona daude Hegoaldeko ospitaleetan, herenegun baino bat gutxiago.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189562/puigdemonten-kontrako-suplikatorioa-aztertzen-hasiko-da-europarlamentua-azaroaren-16an.htm
|
Mundua
|
Puigdemonten kontrako suplikatorioa aztertzen hasiko da europarlamentua azaroaren 16an
|
Kataluniako presidente ohiari eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiei immunitatea kendu ala ez erabaki beharko du Europako Parlamentuak.
|
Puigdemonten kontrako suplikatorioa aztertzen hasiko da europarlamentua azaroaren 16an. Kataluniako presidente ohiari eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiei immunitatea kendu ala ez erabaki beharko du Europako Parlamentuak.
|
Prozesuak joan den otsailean hasi behar zuen, baina koronabirusaren pandemiak hura atzeratzera behartu du. Azkenean, Europako Parlamentuko Auzi Juridikoen Batzordeak zehaztu du noiz hasiko den aztertzen Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsatiren kontrako suplikatorioa: azaroaren 16an izango da lehen saioa.
Espainiako Auzitegi Gorenaren eskariz aztertuko dute hiru europarlamentariei diputatu akta erretiratzeko aukera. Gorenak hirurak Espainiaratu nahi ditu, Kataluniako prozesu independentista sustatzeagatik epaitzeko.
Europarlamentuko batzordearen lehen saioan kasua aurkeztuko dute, eta batzordea osatzen duten parlamentariek beren iritziak agertzeko aukera izango dute. Puigdemontek, Cominek eta Ponsatik bigarren saioan parte hartzeko aukera izango dute, beren defentsarako argudioak aurkezteko.
Saio horiek ateak itxita egin behar direla dio Europako Parlamentuko araudiak, baina pandemiak eragindako ezohiko egoerara moldatzea erabaki du ganberak. Parlamentuko zerbitzu juridikoek ontzat jo dute batzordea telematikoki biltzea, saioaren konfidentzialtasuna ziurtatzeko zenbait neurri hartuta.
Ikusteko dago europarlamentuak bat egingo ote duen Belgikako epaitegi batek ebatzitakoarekin. Bruselako epaitegi batek uko egin zion, joan den abuztuan, Lluis Puig Kataluniako kontseilari ohi erbesteratua Espainiara estraditatzeari. Epaitegiaren iritziz, Espainiako Auzitegi Gorenak ez du haren estradizioa eskatzeko eskumenik.
Interpretazio juridikoetatik harago, arlo politikoan, argitzeko dago PSOEren eurodiputatuek zer jarrera hartuko duten, Espainiaren eta Kataluniako gobernuen arteko negoziazio mahai baten alde agertu baita, «auzi politikoak bide politikoetatik» konpontzeko. Cominek joan den urtarrilean BERRIAri eman zion elkarrizketan adierazi zuenez, «PSOEk bere hitza jango luke» suplikatorioaren alde bozkatuz gero.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189563/kelvioneko-langileek-greba-mugagabea-hasiko-dute-itxieraren-aurka.htm
|
Ekonomia
|
Kelvioneko langileek greba mugagabea hasiko dute itxieraren aurka
|
Multinazionaleko buruek Igorreko plantako 73 langileei eragingo dien erregulazio espedientea aurkezteko asmoa dute
|
Kelvioneko langileek greba mugagabea hasiko dute itxieraren aurka. Multinazionaleko buruek Igorreko plantako 73 langileei eragingo dien erregulazio espedientea aurkezteko asmoa dute
|
Kelvion Thermal Solutionsek Igorren (Bizkaia) duen lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute plantaren itxieraren aurka. Langile batzordeak jakinarazi duenez, hilaren 15ean ekingo diote lanuzteari. Langileek bilera egin zuten iragan ostiralean, eta bertan onartu zuen protestari ekitea.
Enpresako buruek lan erregulazio espedientea aurkezteko asmoa dute, eta Igorreko plantan diharduten 73 langileak kaleratzea eragingo luke. Langileek ez dute erabaki hori onartzeko asmorik, eta hari aurre egiteko deitu dute grebaldia. Era berean, langile batzordeak enpresako zuzendaritzaren «jarrera autoritarioa» salatu du. Batzordearen arabera, enpresako kudeatzaile langileen bilerara gerturatu zen hura eteteko asmoz, eta lantegiek bota egin zuten.
Kelvion enpresa multinazionala da, eta langileek elkarrizketa prozesu bat hasteko eskatu diote enpleguei eta lan baldintzei eusteko. Sindikatuek, halaber, mobilizaziora deitu dituzte Arratia eta Bizkaiko udal eta herritarrak, itxierak bailaran eragingo lukeen kaltea oso handia litzakeelako. Langileek iaz beste grebaldi bat egin zuten kaleratzeak eragotzi eta enpresak erabaki zituen soldata murrizketak salatzeko. 2017tik lan hitzarmena eguneratu gabe zegoen.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189564/txertoak-ez-monopolizatzeko-eskatu-die-nbek-gobernuei.htm
|
Gizartea
|
Txertoak ez «monopolizatzeko» eskatu die NBEk gobernuei
|
Hainbat herrialderen jarrera gaitzetsi du Nazio Batuen Erakundeko aditu talde batek; «inor ez da seguru egongo, denok egon arte», ohartarazi dute.
|
Txertoak ez «monopolizatzeko» eskatu die NBEk gobernuei. Hainbat herrialderen jarrera gaitzetsi du Nazio Batuen Erakundeko aditu talde batek; «inor ez da seguru egongo, denok egon arte», ohartarazi dute.
|
Koronabirusaren txertoa ez da izango bakarrik herrialde aberatsentzat. Mezu sinple eta argia plazaratu du Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen aditu talde batek. Salatu dute herrialde batzuk txertoa «monopolizatzen» saiatzen ari direla.
Ohartarazpena egin diete adituek estatuei eta txertoa garatzen ari diren laborategiei. Estatuei esan diete berekoikeriak ez duela lekurik izurriaren kontrako borrokan. Laborategiei ohartarazi diete irabaziak ezin direla jarri jendearen bizitzaren eta osasunaren aurretik.
NBEko Giza Eskubideen Kontseiluko talde berezi batek egin du ohartarazpena, agiri baten bidez. «Zoritxarrez, badirudi hainbat gobernuk hitzeman dutela txertoak bermatzea bakarrik euren herritarrentzat», idatzi dute. Adierazi dute berekoikeria ez dela konponbidea. «Pandemiak jarraitu egingo du, eta eragingo die herrialde horiei berriz, orain ez bada gero. Inor ez da seguru egongo, denok egon arte».
Oxfam gobernuz kanpoko erakundearen kalkuluak jarri dituzte mahai gainean: haren arabera, hasieran sortuko diren txertoen erdiak munduko populazioaren %13 baino ez duten herrialdeentzat gordeta daude irailetik.
COVAX egitasmoa
NBEk egitasmobat dauka martxan, munduan koronabirusaren aurkako txertoak berdintasunez banatuko direla ziurtatzen saiatzeko. Giza eskubideen adituek herrialdeei eskatu diete bat egiteko harekin.
«Nazioarteko zuzenbidearen arabera, edozein txerto eskura eduki behar dute hura behar duten guztiek, herrialdeen barruan eta baita herrialdeen artean ere, batez ere egoera zaurgarrian edo txirotasunean badaude».
Botika enpresei ere dei egin diete giza eskubideak aintzat hartzeko, eta garatzen dituzten txertoen patenteak mugatzea onartzeko eskatu diete. Indiak eta Hegoafrikak dagoeneko eskatu diote Merkataritzaren Mundu Erakundeari jabego intelektualaren eskubidearen hainbat arau bertan behera uzteko, txertoei dagokienez.
«Pandemia honek mundu osoari eragin dio. Orain, munduak albo batera utzi behar ditu txertoak eta hornigaiak monopolizatzeko lekuz kanpoko ekinaldiak, eta elkarrekin lan egin hura azpian hartzeko», idatzi dute NBEko adituek.
Txiroak, emakumezkoak, herri indigenak eta elbarritasunak dituztenak gogoan dituztela adierazi dute, eta haiei kalte egingo dien murrizketarik eta austeritate neurririk ez hartzeko eskatu diete herrialdeei.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189565/europako-batzordeak-ofizialki-leporatu-dio-amazoni-beste-saltzaileen-datuez-baliatzen-dela.htm
|
Ekonomia
|
Europako Batzordeak ofizialki leporatu dio Amazoni beste saltzaileen datuez baliatzen dela
|
Salerosketa plataformaren jabe izanda, Amazonek eskura ditu beste saltzaileei, produktuei eta salmentei buruzko datuak. Horiei esker, Amazonek arrisku askoz txikiagoa hartzen du 'online' azoka berean bere produktuak saltzerakoan, eta, hortaz, kalte egiten dio lehiari, Europako Batzordearen ustez.
|
Europako Batzordeak ofizialki leporatu dio Amazoni beste saltzaileen datuez baliatzen dela. Salerosketa plataformaren jabe izanda, Amazonek eskura ditu beste saltzaileei, produktuei eta salmentei buruzko datuak. Horiei esker, Amazonek arrisku askoz txikiagoa hartzen du 'online' azoka berean bere produktuak saltzerakoan, eta, hortaz, kalte egiten dio lehiari, Europako Batzordearen ustez.
|
Merkatuaren jabe izatea bateragarria izan al daiteke azoka horretako saltzailea eta, beraz, beste saltzaileen lehiakidea izatearekin? Europako Batzordearen ustez, ez; ez behintzat kasu honetan, merkatuaren jabe izateak ematen duen gailentasunari esker beste saltzaileei buruzko informazio guztia gero haiekin lehiatzeko erabiltzen bada, norbere produktuen salmentaren mesedetan.
Argudio hori emanda, Europako Batzordeak uste du Amazonek hautsi egin dituela Europako Batasuneko arauak Frantzian eta Alemanian (Amazonen merkatu nagusiak Europan), lehian distortsioak eragin dituelako online merkatuetan. Auziaren atariko ondorioen berri eman dio Batzordeak Amazoni, eta konpainia erraldoiak aste batzuk ditu akusazio horiei erantzuteko.
Europako Batzordeak iazko uztailean abiatu zuen Amazonen gaineko ikerketa lehiaren kontrako monopolio jokaerak zituen aztertzeko, eta ikerketa haren zati batetik dator gaur Margrethe Vestager Lehia komisarioak formalki zabaldu duen akusazioa. Aurretik Alemaniak ere abiatu zuen antzeko ikerketa bat, Amazonen aldi bereko bi rol horien ondorioak aztertzeko.
Orain arte, Amazonek esan izan du saltzaileak libre direla bere zerbitzuak erabiltzeko, eta inbertsio txikiarekin asko zabal dezaketela euren irismena. Era berean, monopolio jokaeraren akusazioa minimizatu nahian, aipatu izan du beste saltzaile horientzat gehienentzat online salmentak beren negozioaren zati txiki bat direla soilik.
Baina Margrethe Vestagerrek gaur azaldu duen moduan, gero saltzaile gehiago dira plataforma digitalen mende daudenak euren produktuak saltzeko, online erosten duten kontsumitzaileak gero eta gehiago direlako. Egoera horretan, ekoizle eta saltzaileek inbertsio arriskua hartzen dute ondasun jakin bat garatu, ekoitzi, balioztatzeko, baina Amazonek, aldiz, aurreztu egiten du arrisku hori, publikoa ez den saltzaileari eta salmentei buruzko informazioa duelako eskuetan; jakin dezakeelako zein den produkturik errentagarriena, zein gehien saltzen dena... Vestagerrek azaldu du auzia big data-ri eta haren erabilerari buruzkoa dela finean, Amazonek saltzaile jakin batzuei egindako kalteei buruzkoa baino gehiago.
Beste ikerketa bat
Amazonen kontrako beste ikerketa bat zabalduko duela ere iragarri du gaur Vestagerrek. Batzordeak aztertuko du zenbateraino hausten dituen Amazonek Batasuneko lehia arauak lehentasunezko tokia ematen dienean —Buy Box delakoan edo Prime bezeroengana iristeko— bere produktuei edo Amazonen logistika eta banaketa zerbitzuei lotzea erabakitzen duten beste saltzaileen produktuei.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189566/jaurlaritzak-36-lege-proiektu-aurkeztuko-ditu-legealdian.htm
|
Politika
|
Jaurlaritzak 36 lege proiektu aurkeztuko ditu legealdian
|
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du XII. Legealdirako Legegintza Programa. Besteak beste, Berdintasun Legea berritzea eta Euskal Hezkuntza Legea aurrera ateratzea espero du Jaurlaritzak.
|
Jaurlaritzak 36 lege proiektu aurkeztuko ditu legealdian. Gobernu Kontseiluak gaur onartu du XII. Legealdirako Legegintza Programa. Besteak beste, Berdintasun Legea berritzea eta Euskal Hezkuntza Legea aurrera ateratzea espero du Jaurlaritzak.
|
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du legealdirako legegintza programa, datozen lau urteetan aurkeztuko dituen lege proiektuak eta horiek aurkezteko epeak jasotzen dituena. 36 lege proiektu bildu dituzte bertan, eta, besteak beste, dokumentu horretan azaltzen da 2005eko Berdintasun Legea gaurkotzeko eta Euskal Hezkuntza Legea eta Memoria Historikoko Legea onartzeko asmoa. Jaurlaritzak sei hilean behin eguneratuko du dokumentua.
Gizon-emakumeen Berdintasun Legeari dagokionez, berehala aurkeztu beharko luke Jaurlaritzak lege proiektua. Izan ere, 2020ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseilura eramateko asmoa agertu du Jaurlaritzak. Programan jasotakoaren arabera, lege erreformaren helburu nagusia da «berdintasun politikak eta indarkeria matxistaren biktimentzako laguntzak indartzea». Horrez gain, «indarkeria matxista mota guztien biktimei arreta emateko sistema handitu» nahi du gobernuak. Hala, «bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriaren edo familia barruko indarkeriaren biktimez eta sexu indarkeriaren biktimez gain, sexu esplotaziorako salerosketaren biktimak ere artatuko dira», eta babes handiagoa eman nahi diete indarkeria matxistako inguruneren batean bizi diren adingabeei eta mendeko beste pertsona batzuei.
Bestalde, Jaurlaritzak 2021eko lehen seihilekoan Gobernu Kontseilura eraman nahi du Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea, 1936ko gerran eta ondorengo diktaduran «arrazoi politiko, ideologiko edo erlijio sinesmenekoengatik jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen erreparazio morala eta memoria pertsonalaren eta familiarraren berreskurapena sustatzeko; eta balio eta printzipio demokratikoak sustatzeko; gerra zibila, diktadura frankista eta demokraziarako trantsizioa barnean hartzen dituen aldian, Euskadiko Autonomia Estatutua onartu arte, gertatutakoak eta horren ingurukoak ezagutaraziz».
Euskal Hezkuntza Legea ere legebiltzarrera eramango du Jaurlaritzak 2023ko bigarren seihilekoan. Gobernuaren hitzetan, «hezkuntzari buruzko euskal lege batek euskal hezkuntza sistema erregulatzea du helburu, eta, horretarako, gure hezkuntza sistemaren erronkei eta etorkizuneko eraldatzeei erantzuna emateko lagunduko duen markoa ezarriko du, euskal hezkuntzaren egonkortasuna eta kalitatea indartuko ditu, eta hurrengo hamarkadetan bikaintasunerantz egingo ditu urratsak».
Jaurlaritzak 28 lege proiektu jaso zituen joan den legealdiko legegintza programan, eta azken lau urteetan aurrera atera ez zituen hemeretzi legegai sartu ditu datozen lau urteetarako plangintzan; legegintza programan jasotako proiektuen erdiak baino gehiago: kultu lekuei, hezkuntzari, mugikortasun jasangarriari, kirolari eta jarduera fisikoari, ekarpenei, herritarren parte hartzeari, haurren eta nerabeen eskubideei, estatistika planari, enplegu publikoari eta sektore publikoari, ingurumen administrazioari, herri administrazioen zigortzeko ahalmenari, xedapen orokorrak egiteko prozedurari agirien kudeaketari, diru sarrerak bermatzeari, diru laguntzen araubideari, trantsizio energetikoari eta klima aldaketari, enplegu sistemari, landa garapenari eta dopinari buruzkoak.
Aldiz, berritasunen artean daude osasun publikoari, gazteriari, garapeneko lankidetzari, transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta natura ondarea kontserbatzeari buruzko proiektuak, besteak beste.
Aurreko legealdian ez bezala, EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua dute Eusko Legebiltzarrean, eta, beraz, espero da errazago ateratzea aurrera lege egitasmook.
36 lege proiektuak:
1.Suteen Prebentzioa eta Itzalketa eta Salbamendua (2020ko lehen seihilekoa)
2.Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen aldaketa (2021eko bigarren seihilekoa)
3.Euskal Enplegu Sistemaren Legea (2022ko bigarren seihilekoa)
4.Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kidego eta Eskalen Legea (2020ko bigarren seihilekoa)
5. Euskal Enplegu Publikoaren Legea (2022ko bigarren seihilekoa)
6. Gardentasun eta Herritarren Parte Hartzeari Buruzko Legea (2022ko bigarren seihilekoa)
7.Euskal Sektore Publikoari buruzko Legea (2020ko bigarren seihilekoa)
8.Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko Legea aldatzen duen Legea (2021eko lehen seihilekoa)
9.Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 2/1998 Legea aldatzen duen Legea (2021eko bigarren seihilekoa).
10.EAEko kasazio errekurtso zibilari buruzko legea (2021eko lehen seihilekoa)
11.EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeari Buruzko Legea (2020ko bigarren seihilekoa)
12.EAEko Ingurumen Administrazioari Buruzko Legea (2020ko bigarren seihilekoa)
13.Trantsizio energetikoari eta Klima-aldaketari buruzko Legea (2021eko bigarren seihilekoa)
14.Landa Garapenaren Legea (2021eko bigarren seihilekoa)
15.Abereen Babeserako Legea (2021eko bigarren seihilekoa)
16.Ekarpenen Legea (2021eko bigarren seihilekoa)
17.Euskal autonomia erkidegoko 2005-2018 ekitaldiei dagozkien aurrekontu orokorren likidazioak onartzeko Legea (2021eko lehen seihilekoa)
18.Euskal autonomia erkidegoko diru laguntzen araubidea arautzen duen Legea (2021eko bigarren seihilekoa)
19.2023-2026 aldirako euskal autonomia erkidegoko estatistika planaren Legea (2022ko lehen seihilekoa)
20.Finantzen euskal institutuaren legea (2022ko lehen seihilekoa)
21.Euskal Hezkuntza Legea (2023ko bigarren seihilekoa)
22.Mugikortasun Jasangarriaren Legea (2022ko bigarren seihilekoa)
23.Euskadiko osasun publikoaren legea (2021eko bigarren seihilekoa)
24.Emakumeen eta gizonen berdintasunerako legea (2020ko bigarren seihilekoa)
25.Gazteriaren Euskal Legea (2020ko bigarren seihilekoa)
26.Garapenerako Lankidetzari buruzko Legea (2021eko bigarren seihilekoa)
27.Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea (2021eko lehen seihilekoa)
28.Haurren eta nerabeen eskubideei buruzko legea (2021eko bigarren seihilekoa)
29.Aniztasunaren ildotik Berdintasunaren eta Sexu orientazioagatiko diskriminazioaren aurkako borrokaren Lege Integrala (2023ko lehen seihilekoa)
30.Kultu lekuen, Zentroen eta Erlijio Aniztasunaren Legea (2021eko bigarren seihilekoa)
31.Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea aldatzea (2021eko bigarren seihilekoa).
32.Kirol Lanbidean Hasteari eta Jarduteari Buruzko Legea (2021eko lehen seihilekoa)
33.Euskadiko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Legea (2022ko lehen seihilekoa)
34.Dopinaren aurkako legea eguneratzea (2021eko bigarren seihilekoa)
35.Agirien Kudeaketa Integralaren eta Euskadiko Dokumentu Ondareari buruzko Legea (2021eko lehen seihilabetekoa)
36.Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutua (2021eko bigarren seihilekoa)
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189567/eusko-jaurlaritzak-4000-eurorainoko-laguntzak-emango-dizkie-ostalariei.htm
|
Ekonomia
|
Eusko Jaurlaritzak 4.000 eurorainoko laguntzak emango dizkie ostalariei
|
Baldintza gisa, jarduera gutxienez lau hilabetez mantendu beharko dute jabeek. Hurrengo astetik aurrera eskatu ahal izango dira, eta urtea amaitu baino lehen banatu nahi ditu
|
Eusko Jaurlaritzak 4.000 eurorainoko laguntzak emango dizkie ostalariei. Baldintza gisa, jarduera gutxienez lau hilabetez mantendu beharko dute jabeek. Hurrengo astetik aurrera eskatu ahal izango dira, eta urtea amaitu baino lehen banatu nahi ditu
|
Tabernak eta jatetxeak ixteko erabakiak ostalaritzan eragin duen haserrea apaldu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Larunbateko manifestazioaren ondoren iragarri zituen laguntza berriak, eta atzo eman zituen xehetasunak. 30 milioi euroko aparteko laguntza programa berri bat onartu du, aurrekoarekin bateragarria dena. Negozioen jabeek 4.000 euro arte jaso ahalko dute, langile kopuruaren arabera. Konpromiso bat hartu behar dute: jarduerari gutxienez lau hilabetez eutsi beharko diote, COVID-19a dela-eta ezarritako murrizketak kentzen direnetik, eta berriz ireki dezaketenetik.
Horiek hala, hiru langile baino gutxiago dutenek 3.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute; gehienez hamar dituztenek, 3.500 euro; eta hortik gorakoek, 4.000 euro. Deialditik kanpo geratu dira 50 langile baino gehiago dituzten sektoreko enpresak eta pandemiaren aurretik etxez etxeko banaketa diru sarreren iturri nagusitzat zutenak. Guztira 12.219 establezimendu daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 8.297k hiru langile baino gutxiago dituzte; 3.224k, lau eta hamar langile artean; eta gainerako 698ek, hamar langile baino gehiago.
Prozedura arinagoa
Laguntza horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean eskatu ahal izango dira —beranduenez, hurrengo astearen hasieran—, eta aurreko planean baino arinagoa izango da prozedura. Gutxienez 20 teknikariz osatutako talde batek kudeatuko ditu, eta gobernuaren asmoa da urtea amaitu baino lehen banatzea.
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak azaldu duenez, laguntza berri horiek bateragarriak izango dira Jaurlaritzaren eta beste erakunde batzuen laguntzekin. COVID-19aren lehen olatuan hamabost milioiko plan bat sortu zuen Jaurlaritzak —10.000 eskaera onartu ditu—, baina banatu gabe ditu oraindik. Plan berriarekin guztira 70 milioi euro jarriko ditu Jaurlaritzak diru laguntza zuzenetan merkataritzara, turismora eta ostalaritzara; horietatik, 45 milioi taberna eta jatetxeentzat.
Eskaeretatik «urrun»
Laguntzak oso urrun daude sektorearen eskaeretatik. Ostalariek kalkulatu dute diru galerak 187 milioi euro baino gehiagorenak izan daitezkeela eta 16.000 lanpostu daudela kolokan. «Ikusten da ahalegina egiten ari direla, baina oraindik asko falta da eskatzen dugun kopurura iristeko», adierazi du Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko kudeatzaile Hector Sanchezek. Sailburuak, aldiz, gobernuak sektore eragileekin egindako «ahalegin handia» nabarmendu du, eta eskua luzatu die.
Laguntza zuzenez gain, Hurtadok gogoratu du maileguen funts bat sortu duela Jaurlaritzak. Kasu horretan ere hitz eman du Elkargi maileguak bermatzeko sozietateak eskaeren azterketa «azkarragoa» egingo duela. Azaldu du pandemiaren lehen olatuan jarritako funtsetik 250 milioi geratzen direla eman gabe, eta ostalariek «baldintza onuragarrietan» eska ditzaketetela: bost urteko itzultze epearekin eta %0ko interesarekin. Sailburuak zehaztu duenez, orain arte 1.104 ostalaritza negoziok jaso dituzte kreditu horiek, batez beste 50.900 euroko zenbatekoarekin.
Plan berriko 30 milioiei buruz, sailburuak esan du Ekonomia eta Ogasun Sailak bideratuko dituela 25 milioi, eta gainerako bostak, berriz, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak. Sailburuak azaldu duenez, bost milioi horiek aurreko olatuko aparteko laguntzen soberakinetatik lortu dituzte, merkataritza sektoreko eskaera guztiak bete ondoren.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189568/euskalgintzako-eragileek-herritarren-babesa-eta-erakundeen-erantzukizuna-eskatu-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Euskalgintzako eragileek herritarren babesa eta erakundeen erantzukizuna eskatu dituzte
|
Salatu dute COVID-19aren bigarren olatuak euskara eta euskalgintza «estu» hartu dituela eta lehendik zetozen gabeziak «gordindu» dituela. Euskalgintzaren eta euskal hiztunen eskubideen aldeko erabaki estruktural eta iraunkorrak eskatu dituzte
|
Euskalgintzako eragileek herritarren babesa eta erakundeen erantzukizuna eskatu dituzte. Salatu dute COVID-19aren bigarren olatuak euskara eta euskalgintza «estu» hartu dituela eta lehendik zetozen gabeziak «gordindu» dituela. Euskalgintzaren eta euskal hiztunen eskubideen aldeko erabaki estruktural eta iraunkorrak eskatu dituzte
|
Kontseiluak, Topaguneak, Durangoko Azokak, Errigorak, AEK-k eta Ikastolen Elkarteak agerraldi bat egin dute Bilbon, euskalgintzaren ordezkaritza zabal baten izenean, COVID-19aren pandemiaren garaian euskarak eta euskalgintzak bizi duten egoera «larriari» buruz abisua emateko. Pandemiaren lehen olatuak agerian utzitako «hutsune eta desberdinkeriak» bizi-bizi daudela salatu dute, eta lehendik zetozen gabeziak «gordindu» besterik ez dituela egin erran dute. Erakundeei eskatu diete euskararen aldeko politikak sustatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak har ditzatela, eta euskaltzaleei eta herritarrei dei egin diete euskararen aldeko jarrera aktiboari eusteko. «Denon babesa ezinbestekoa izanen da», adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.
Euskalgintzak ekainean eman zuen lehen abisua. «Itxialdia hasi eta segidan, euskal hiztunon hizkuntza eskubideak bazterreratuak izan ziren, berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean», oroitarazi du Bilbaok. Geroa euskaratik adierazpena aurkeztu zuten orduan, hainbat proposamen eta neurri zehatzekin. «Euskalgintzari arnasa eman eta denon hizkuntza eskubideak bermatzeko eta gizarte berdinzale eta kohesionatuago bat lortzeko». Baina hilabeteak pasatu ondoren, «egoerak bere horretan» segitzen duela, eta euskalgintzak «estu arnasten» jarraitzen duela ohartarazi du Bilbaok. «Neurri horiek inoiz baino beharrezkoagoak dira». Administrazioak, erakundeak eta eragileak«erantzukizunez» jokatzera deitu ditu. «euskararen erabilera erosoa bermatzeko urratsak egin behar dituzte, erabaki eta neurri zehatzekin. Hitzetatik egitateetara pasatzeko».
Pandemiaren ondorioz, euskalgintzaren proiektu mugarri batzuk atzeratu behar izan dira, horrek dakartzan «ondorio sozial eta ekonomiko» guziekin. Horien artean dira Korrika, Ikastolen Elkarteen festak eta eskola publikoarenak, besteak beste. Beste batzuk egoerara moldatzen ahalegindu dira. Sarean ospatuko da aurten Durangoko Azoka, esate baterako, horrek dakartzan «ondorio sozial eta ekonomikoekin». Errigorak, bestalde, «aparteko esfortzua» egin behar izan du, Ibai Sueskun proiektuko kidearen hitzetan: «Inoiz baino zailtasun gehiago topatu arren, sinetsita baikaude inoiz baino beharrezkoagoa dela ahalegina». Aurten, Errigorako saskien salmentetatik jasotako laurdena AEK, Seaska eta Sortzenera bideratuko ditu ekimenak; salmenta zabalik dago.
Euskalgintzak martxan dituen proiektuetan parte hartzera deitu du Bilbaok, «erakusteko euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea dugula». Durangoko Azokara «klik bidez gerturatzeko», Euskaraldian izena ema eta parte hartzeko, eta Errigorako saskiak prestatu, erosi eta dastatzen jarduteko gomita egin du. Baina «inportantetzat» jo du horri guztiari gerora bide ematea ere. «Geroa euskaratik bizi nahi badugu, babes hori ezin baita hamar egunetara mugatu; sareko kliketara, urteko erosketa bakarrera, babes-argazkietara».
Euskara erdigunera
Kike Amonarriz Euskararen topaguneko lehendakariak adierazi du euskaldunei «maiz» gertatu zaiela ohiko oztopoei «zailtasun erantsiak» gehitzea. «Debekuei eta jazarpenei egin diegu aurre; gerrak, diktadurak eta era guztietako krisien eraginak nozitu ditugu». Baina nabarmendu du «beti» atera direla aurrera. «Beti egon delako euskaraz hitz egiten jarraitu nahi izan duen herri bat; hizkuntzaren aldeko jarrera aktiboa izan duten herritarrak eta, egoerarik zailenetan ere, euskarari etorkizun hobea eskaini nahi izan diotenak; gure hizkuntza komunitatearen alde, modu kontziente eta antolatuan euskararen erabilera eta transmisioa bermatu eta hauspotu duten euskaltzaleak».
Horregatik, erakundeen babesaz gain, herritarren «jarrera aktiboa» ezinbestekotzat jo du. Ohartarazi du hizkuntzak «komunikatzeko eta komunitatea trinkotzeko» direla, baina, koronabirusak elkarrengandik urruntzera behartzen gaituela. «Neurri zehatzak hartzen ez badira eta euskaldunok ez badiogu hizkuntzari eusten, joera horiek hizkuntza hegemonikoak indartuko dituzte are gehiago. Egoera honetan euskararen alde jokatzea, bestalde, bada komunitatearen alde jokatzea, hau da, hezkuntza inklusiboaren alde egitea, gertuko komertzioa eta sortzaileak babestea... Euskaraz egin eta euskararen alde egotea denon geroa eraikitzea baita». Ondoko hilabeteetan, euskara bizitza sozialaren erdigunera eramatera deitu du, segurtasun neurri guziak hartuz eta errespetatuz.
Alde horretatik, aurtengo Euskaraldia bereziki garrantzitsua izaten ari dela erran du. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraganen da, eta milaka eta milaka entitate eta herritar «ilusioz eta harrotasunez» euskararekiko konpromisoa eta atxikimendu praktikoa erakusten ari direla erran du. «Euskaraz bizitzeko hautua egina duen gizarte bat dagoela erakutsi behar dugu, ahalik eta Euskaraldirik indartsuena lortuz denon artean». Halaber, abenduaren 4tik aitzina Euskaraldiari jarraipena ematera deitu du, herriz herri eta auzoz auzo. «Oztopoak oztopo eta mugak muga, euskaraz bizi nahi duen eta euskara gero eta gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi duen herri hau bizirik eta aktibo dagoela erakuts dezagun».
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189569/fernandez-iradi-euskal-presoak-positibo-eman-du-covid-19aren-proban.htm
|
Politika
|
Fernandez Iradi euskal presoak positibo eman du COVID-19aren proban
|
Bakebidearen esanetan, sintomak ditu. Fernandez Iradi larri gaixo dago lehendik, Lannemezango kartzelan, eta bakartu egin dute. EH Baik eta EH Bilduk gobernuari eskatu diote presoa aske uzteko.
|
Fernandez Iradi euskal presoak positibo eman du COVID-19aren proban. Bakebidearen esanetan, sintomak ditu. Fernandez Iradi larri gaixo dago lehendik, Lannemezango kartzelan, eta bakartu egin dute. EH Baik eta EH Bilduk gobernuari eskatu diote presoa aske uzteko.
|
Ibon Fernandez Iradi euskal presoak positibo eman du COVID-19 proban, eta gaixotasun horren sintomak ditu. Fernandez Iradi bere ziegatik atera dute, eta bakartze modulu batera eraman dute; lehendik esklerosi anizkoitza diagnostikatua du. Bakebideak «kezka» adierazi du presoaren egoeraren inguruan, baita espetxe berean «presondegiratuak diren eta kutsatuak izan daitezkeen beste euskal presoekiko ere».
EH Baik eta EH Bilduk ohar bat kaleratu dute, eta Frantziako Gobernuari eskatu diote presoa aske uzteko, osasun egoera larrian dagoelako berez, eta orain, COVID-19arekin gaixotuta, haren egoerak okerrera egin dezakeelako: «Denbora asko da aske beharko lukeela, osasun arreta egokia jasotzeko. Etxean egon beharko luke».
Fernandez Iradiren zigorra bertan behera uztearen alde egin zuen Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak iazko azaroaren 12an, osasun arrazoi horiengatik. Fiskaltza antiterroristak, ordea, erabakiaren aurkako helegitea jarri zuen. Hala, bertan behera geratu zen hura askatzeko erabakia, aurtengo otsailaren 27ko beste ebazpen batek berretsi zuena.
Bakebideak salatu duenez, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko amoz Frantziako Gobernuak hartu dituen erabakiek «legedi antiterroristapean» zigortutako presoak baztertzen ditu. Zehazki, Fernandez Iradi, Gurutz Maiza Artola, Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Jon Parot eta Josu Urrutikoetxearen kasuak aipatu dituzte, horiek «kutsatzeko arriskuan» jarri zituztela argudiatuta.
Fernandez Iradi kutsatzea saihestu egin zitekeela uste du kolektiboak: «Fiskaltza antiterroristaren jarrera mendekatzailearen eta frantses gobernuak egoera sanitarioan hartutako erabakien ondorio zuzena da». Halakorik ez gertatzeko, larri gaixo dauden presoen askapena exijitu du Bakebideak, «elkarbizitzaren eraikuntzarako» bidean.p>
Georges Ibrahim Abdalla ere, positibo
Lannemezango espetxean Georges Ibrahim Abdalla preso politiko libanoarra artatu zuen mediku batek handik egun batzuetara ohartarazi zien espetxeko arduradunei positiboa eman zuela COVID-19aren proban. Horren ondorioz, Abdallari ere proba egin zioten, eta hark ere positibo eman zuen. Geroztik, Abdalla ere bakartuta daukate, Fernandez Iradi bezala. Abdallak 37 urte daramatza preso eta Frantziako Estatuan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa da.
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189570/sortuk-uste-du-inaki-bilbaoren-borrokaldiak-ez-duela-zentzurik.htm
|
Politika
|
Sortuk uste du Iñaki Bilbaoren borrokaldiak «ez duela zentzurik»
|
Independentzia eta sozialismoa dira gose eta egarri greban dagoen presoaren eskaerak, eta Sortuk ohartarazi du «modu horretan planteatuta bukaera posible bakarra» duela ekinaldiak: euskal presoaren heriotza. Sortuk ez du «desio» halakorik gertatzea, eta, beraz, adierazi du ez duela protesta «babesten».
|
Sortuk uste du Iñaki Bilbaoren borrokaldiak «ez duela zentzurik». Independentzia eta sozialismoa dira gose eta egarri greban dagoen presoaren eskaerak, eta Sortuk ohartarazi du «modu horretan planteatuta bukaera posible bakarra» duela ekinaldiak: euskal presoaren heriotza. Sortuk ez du «desio» halakorik gertatzea, eta, beraz, adierazi du ez duela protesta «babesten».
|
Iñaki Bilbao euskal presoaren protestaldiari buruzko ohar bat kaleratu du Sortuk. Alderdiaren ustez, «ekimenak ez du zentzurik, interpelazio edota eskaera gauzagarririk ez duenez gero, eta ez du zerikusirik ezker abertzalearen kultura politiko historikoarekin zein gurean gure herriarekiko konpromisoa jorratzeko baliatu izan ditugun moldeekin». Independentzia eta sozialismoa dira Bilbaoren eskaerak, eta, horretarako, gose eta egarri grebari ekin dio, aurretik egindako gose eta komunikazio grebaren ondoren. Sorturen ustez, «modu horretan planteatuta, ekimen horrek bukaera posible bakarra du: InÌakiren heriotza», eta ez da hori alderdiak nahi duena: «Argi adierazten dugu InÌakiren ekimenak arestian aipatutakoa ez bezalako amaiera bat izan dezan nahi eta desio dugula».
Alde horretatik, eta «ikuspuntu iraultzaile batetik, baita giza ikuspegi hutsetik ere», Sortuk adierazi du ez dela «ezaxola» Bilbaoren erabakiaren aurrean. Halaber, adierazi du «euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guzti-guztien eskubideen defentsa egin eta haien etxeratzea aldarrikatzen eta jorratzen» jarraituko duela «baita, InÌaki Bilbaoren kasuan bezalaxe, preso eta iheslari politikoen kolektiboak utzita eta ezker abertzalearengandik urrunduta dauden horien kasuan ere»: «Preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak etxean eta bizirik izatea da EPPKren eta ezker abertzale osoaren lehentasuna. Hori dela eta, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzearen alde indarrak biderkatzeko deia egiten dugu beste behin ere».
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189571/danimarkako-gobernuak-hamabost-milioi-bisoi-sakrifikatuko-ditu.htm
|
Gizartea
|
Danimarkako Gobernuak hamabost milioi bisoi sakrifikatuko ditu
|
Danimarka da munduko bisoi ekoizlerik handiena, eta COVID-19a atzeman dute hainbat landetxetan. Gobernuak, legez, oraindik ezin du bisoi guztiak sakrifikatzeko agindu, baina denbora kontua da: «Agintarien erabakia sendoa eta behin betikoa da: ez dago atzera-bueltarik». 2,4 milioi ale sakrifikatu dituzte jada.
|
Danimarkako Gobernuak hamabost milioi bisoi sakrifikatuko ditu. Danimarka da munduko bisoi ekoizlerik handiena, eta COVID-19a atzeman dute hainbat landetxetan. Gobernuak, legez, oraindik ezin du bisoi guztiak sakrifikatzeko agindu, baina denbora kontua da: «Agintarien erabakia sendoa eta behin betikoa da: ez dago atzera-bueltarik». 2,4 milioi ale sakrifikatu dituzte jada.
|
«Beharrezkoa da Danimarkan dauden hamabost milioi bisoi amerikarrak sakrifikatzea». Badira aste batzuk Europako hainbat herrialdetan antzeko neurriak hartzen hasi zirela zenbait landetxetan COVID-19a atzeman delako, eta Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroak gaur berretsi du asmo horrekin aurrera jarraitzeko erabakia. Munduan, Danimarka da animalia horien ekoizlerik handiena.
Gobernuak joan den astean iragarri zuen gutxienez 214 lagun kutsatu direla bisoietan atzeman dituzten koronabirusaren bost mutazioren ondorioz. Horietako hamabiri, gainera, Cluster 5 mutazioa aurkitu diete; birus horrek antigorputzak sortzeko ahalmena murrizten du, eta COVID-19a saihesteko sor daitezkeen txertoen eraginkortasunean eragin dezake.
Danimarkako agintariek herrialdeko 1.139 etxaldeei agindu zieten bisoi guztiak sakrifikatzeko. Hainbat komunikabideren arabera, ordea, gobernuak ez du beharrezko lege babesik agindu generiko bat argitaratzeko; izan ere, kutsatzeak atzeman dituzten etxaldeei soilik eman ahal die agindu hori; 7,8 kilometrokoak edo handiagoak direnei ere ezin die halakorik agindu. Mogens Jensen Elikadura Ministroak barkamena eskatu du gaur, izan duten «akatsagatik».
Ministerioak gaur gutun bat igorri die bisoien hazleei, argituz baldintza horiek betetzen dituzten etxaldeetan sakrifizioak egitea gomendatzen dietela, baina ezin dietela hala egiteko agindu. Frederiksen lehen ministroak honela azaldu du: «Bisoien hazleekin gertatu denagatik barkamena eskatu nahi dut. Nahasmen handia eragin dugu gaur. Dena den, osasun arazo bat da, eta bisoiek sakrifikatuak izan behar dute».
2,4 milioi bisoi, sakrifikatuta
Kopenhageko gobernuak gaur larrialdietako lege proposamen bat aurkeztu du, baina ez dute onartu, ez duelako parlamentuaren hiru laurdenen babesa eskuratu. Ondorioz, aste batzuk itxaron beharko dute legea onartzeko. Aurretik, datorren astelehenerako bisoi guztiak hilak izateko asmoa zuen gobernuak, eta, datu ofizialen arabera, 2,4 milioi hilak zituzten jada. Oposizioko talde batzuek Elikadura Ministroaren dimisioa eskatu dute.
Bisoi hazleen erakundeak, berriz, adierazi du gaur gertatutako nahasteak ez duela asko aldatzen egoera: «Agintarien erabakia sendoa eta behin betikoa da. Sektore osoa amaitzea ikaragarria da, baina ez dago atzera-bueltarik, eta gure erakundeko zuzendaritza ados dago: ezin dugu sektore handi eta indartsu bat izaten jarraitu». Iaz, 658 milioiren esportazioak egin zituen sektoreak Danimarkan, eta 6.000 pertsonari ematen die lana.
Mustelidoak, birusaren gordailu
Bisoi amerikarraren inguruko alarma orain piztu da, baina arazoa ez da berria komunitate zientifikoarentzat: aspaldi dakite mustelidoak birusaren gordailu izan daitezkeela eta gizakietara jauzi egin dezaketela. «Guretzat ez da sorpresa izan», azaldu zion Joxerra Aihartza zoologo eta EHUko irakasleak BERRIAri. Azaldu zuen aspalditik dakitela hainbat mustelido —tartean, bisoia— SARS-CoV-2 birusarekin kutsa daitezkeela eta haren gordailu izan daitezkeela.
Izurria mundu osora zabaldu aurretik, Txinako hainbat ikerlarik ohartarazi zuten koronabirusa oso erraz zabaltzen zela animalia batzuetan; tartean, katuak eta mustelidoak. Eta, azken horien artean, bereziki hudoetan zabaltzen zela samurren. «Birusak hudoan sartzeko giltza baldin badu, bisoi amerikarrean sartzeko giltza ere izango du». Argi mintzatu zen Aihartza bisoi amerikarrak birusa zabaltzeko duen arriskuari buruz: «Animalia horiek kopuru handietan egoten dira haztegietan, elkarren ondoan pilatuta, eta oso erraza da haien artean birusa kutsatzea».
|
2020-11-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/189572/euskarazko-podcasten-bi-plataforma-berri-sortuko-dituzte.htm
|
Bizigiro
|
Euskarazko podcasten bi plataforma berri sortuko dituzte
|
Podcasten inguruko solasaldi bat egin dute EHUren Nazioarteko Ziberkazetaritza Biltzarrean. Edukiak lantaldean sortzearen garrantzia nabarmendu dute parte hartzaileek.
|
Euskarazko podcasten bi plataforma berri sortuko dituzte. Podcasten inguruko solasaldi bat egin dute EHUren Nazioarteko Ziberkazetaritza Biltzarrean. Edukiak lantaldean sortzearen garrantzia nabarmendu dute parte hartzaileek.
|
Datozen asteetan, euskarazko podcast berriak ekoitziko dituzten bi plataforma jarriko dituzte abian: batetik, EITBk eta Euskadi Irratiak plataforma bat sortuko dute; eta, bestetik, Oier Aranzabal kazetaria Podcastfilia sortzen ari da beste profesional batzuekin. Ez dituzte horien inguruko xehetasun asko eman Ainhoa Etxebeste Euskadi Irratiko podcasten arduradunak eta Aranzabalek, baina podcasten boladaren erakusle dira bi proiektu horiek. EHUk antolatutako Ziberkazetaritza Biltzarraren bigarren eta azken egunean, podcasten inguruan mintzatu dira gaur Etxebeste eta Aranzabal. Haiekin batera parte hartu dute solasaldi digitalean Berria FM podcasteko gidari Maider Galardik eta Argia-ko podcasten arduradun Eneritz Arzallusek.
Galardik azaldu duenez, Berria FM-ren sorrera BERRIA Taldeak egindako hausnarketa kolektibotik abiatu zen. «Gogoeta prozesuaren ondoren, edukiak modu multimediago batean zabaltzeko nahia atera zen. Kode deontologikoan, azaldu zen hedabide feminista bat izateko ahalegina egingo dugula». Gogoeta horien uztarketatik abiatu zen podcast feminista. Halaber, Galardi bera doktore tesia egiten ari zen, eta «arnasa luzeko kazetaritzan» aritzeko gogoz zen. 22 atal gidatu ditu jada Galardik. BERRIAko kazetariaren iritziz, gehiago entzun dira aktualitateko gaietatik gertuago egon diren atalak, nahiz eta podcasta abian jarri zuen taldeak ez duen nahi etengabe aktualitatearen bueltan ibili. Galardik, era berean, nabarmendu du talde bat dagoela podcastaren gaiak pentsatzen: Gurutze Izagirre, Oihana Elduaien, Maite Asensio eta BERRIAko zuzendariorde Amagoia Mujika. Arlo teknikoa «gainbegiratzen» dute, halaber, Berria Telebistako Lara Madinabeitiak eta Nagore Arinek. «Nahiz eta ahotsa batek jarri, lan koral bat da podcasta».
Talde lanean aritzeak ematen dituen abantailak eta mesedeak aipatu ditu Aranzabalek. «Garrantzitsua da profesionalak elkartzea, lan indartsuak egiteko. Podcastfilian elkartu gara kazetariak, editoreak eta gidoilariak audioan gauza politak egiteko asmoz». Adibidetzat jo du Athleticentzat grabatzen ari diren lan bat: aurre produkzio lana Aranzabalen lankide bat egin zuen, gidoilari bat egon da edukia lantzen, eta Aranzabal «soilik grabatzera» joan da.
Ildo berean, Etxebestek zera esan du: «Behar dira aurre produkzio on bat, narratzaile on bat, gauzak ondo kontatzea, eta teknikariak ere garrantzitsuak dira. Postprodukzio on bat behar da podcast on bat egiteko».
Aranzabalek hala aitortu du, dena den: «Euskal Herrian hasiberriak gara, eta berde gaude podcastgintzan. Espainian ere berde daude. Gomendatuko nuke AEBetakoak entzutea; narratiba berriak nolakoak diren ikasteko, merezi du haietako batzuk entzutea. Gu narrazioan asko ikasten ari gara haietaz».
Baliabideak, nahiko merke
Argia-ko podcasten arduradun Eneritz Arzallusek nabarmendu du «publiko berri batengana» iristeko asmoarekin ekin ziotela podcastgintzari: aldizkariko eduki informatiboei lotutako Net Hurbil egiten dute, batetik, eta umorezko Beranduegi tertulia, bestetik. Arzallusek aitortu zuen garrantzitsua dela, «ahal dela», baliabide tekniko onak izatea. «Horregatik, soinu txartel bat erosi genuen. Gero eta jakintza tekniko gehiago izan, emaitza hobea izango da».
Aranzabalen arabera, gaur egun diru gutxirekin edonork Euskadi Irratiaren soinu kalitatearen parekoa lor dezake. Edukiak saretzeaz eta banatzeaz ere hausnartu dute solasaldian. Etxebesteren iritziz, produktuak «ona» behar du izan: «Biral bihurtzeak ez dit hainbeste esaten». Arzallusek ohartarazi du produktuaren emaitza ona baldin bada, askotan «espero gabeko bidea» aurkitzen duela: «Garrantzitsua da taldea gustura gelditzea egiten denarekin».
Galardi, bestalde, Berria FMren entzuleen gainean mintzatu da: «Egunkariaren irakurleak euskaltzaleak, irakasleak eta 40 urte baino gehiagokoak dira. Podcastarekin hartzaile gazteagoak eta emakumeak harrapatu nahi ditugu. Iruditzen zaigu posible dela bi audientziak batzea, eta entzule gehiago lortzea». Aranzabalek, halaber, adierazi du podcastak zabaltzeko «leku komunak» eta «erreferentziak» beharrezkoak direla.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189595/jon-rahmek-mundua-harritu-du-kolpe-batez.htm
|
Kirola
|
Jon Rahmek mundua harritu du kolpe batez
|
Golflariak maisuki ospatu du bere 26. urtebetetzea, Augustan (AEB), Masterserako bidean.
|
Jon Rahmek mundua harritu du kolpe batez. Golflariak maisuki ospatu du bere 26. urtebetetzea, Augustan (AEB), Masterserako bidean.
|
Atzo 26 urte bete zituen Jon Rahm Barrikako (Bizkaia) gol jokalariak, eta, ospatzeaz gain, mundua harritu zuen askok inoizko golf kolperik onenetakotzat jo duten astindu batekin.
Augustako (Georgia, AEB) 2020rako Masterserako praktikatzen ari da Rahm, eta 16. zulora hurbiltzeko prestatzen ari zen. Ez zen kolpe erraza, golflariaren eta zuloaren artean urmael bat zegoelako. Aukera zuen Rahmek bola airetik bidaltzeko, jokalari gehienek egingo luketen bezala. Baina horrek zorroztasuna kenduko lioke kolpeari. Beraz, ur gainean botea egitea erabaki zuen.
Bola jo zuen Rahmek, kolpe baxua, eta borobil zuriak jauzi bat egin zuen ura jotzean. Gero beste jauzi bat, ur bazterrean umeak harri lauekin jolasten direnean bezala. Hirugarren jauzia lehorrean jo zuen bolak, antza, eta leun, parabola eder bat egin zuen belar motzean, aldapa gora hasieran, eta behera gero. Baina inor gutxik espero zuen bola zuzenean zulora hurbiltzea, eta sartzea.
Interneten bolo-bola zabaldu da bideoa, eta ikusle asko sinetsi ezinda daude. «Kiroletan ikusi dudan gauzarik txundigarrienetako bat da», esan du Tyler Greever esatariak. Beste batzuek esan dutenez, «beharbada inoiz ikusiko duzun golf kolperik onena» da. Aurtengo uztailean historia egin zuen Rahmek. Lehen aldiz, euskal golflari bat munduko sailkapenaren gailurrean jarri zen. Rankingaren lehen postura igotzea lortzen duen bederatzigarren europarra bihurtu zen Barrikako jokalaria. PGA Tourraren Memorial txapelketa irabazi zuen, eta euskaraz adierazi zuen poza AEBetako NBC telebistan: «Gogoratzen naiz... aita, ama... Eskerrik asko. Eskerrik asko guztiei, benetan».
21 urte baino ez zituela debutatu zuen Rahmek profesional gisara. Rory McIlroy irlandarrari aurrea hartu zion munduko sailkapenean. Augustako Mastersa bihartik igandera jokatuko da.
|
2020-11-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/189596/aung-san-suu-kyiren-alderdiak-gehiengo-osoa-lortu-duela-esan-du.htm
|
Mundua
|
Aung San Suu Kyiren alderdiak gehiengo osoa lortu duela esan du
|
Igandean egin zituzten hauteskundeak, eta oraindik botoak zenbatzen ari dira. USDP oposizioko indar nagusiak iruzurra salatu du, eta hauteskundeak berriz egiteko eskatu du.
|
Aung San Suu Kyiren alderdiak gehiengo osoa lortu duela esan du. Igandean egin zituzten hauteskundeak, eta oraindik botoak zenbatzen ari dira. USDP oposizioko indar nagusiak iruzurra salatu du, eta hauteskundeak berriz egiteko eskatu du.
|
Demokraziarako Liga Nazionalak sare sozialetan zabaldu duenez, Myanmarko Legebiltzarreko 476 aulkietatik gutxienez 353 lortu ditu. Aung San Suu Kyi bakearen Nobel sariduna da alderdiaren burua. Taldeak eman dituen emaitzak baieztatuz gero, bakarrik gobernatu ahalko dute herrialdea.
Edonola ere, hauteskunde batzordeak oraindik 100 eserleku eman ditu erabakitzat. Horrez gain, alderdiak gehiengo osoz gobernatzekotan, aintzat hartu beharko du Myanmarko armada. Izan ere, militarrek gobernatu zuten herrialdea ia mende erdiz, eta, gaur ere, legebiltzarreko eserlekuen %25 eurentzat gordetzen dituzte, 166 aulki.
Hain justu, militarren babesa duen USDP Batasunaren Elkartasuna eta Garapenaren Alderdia oposizioko indar nagusiak gaur adierazi du ez dituela bozen emaitzak onartuko, eta hauteskundeak errepikatzeko eskatu du. Bozketan irregulartasun ugari izan direla ziurtatu du, eta iruzurra salatu.
Hauteskundeak ez dituzte normal egin. Bertan behera geratu dira 51 barrutietan, gatazka armatuak daudelako Armadaren eta zenbait gutxiengo etnikoren artean. Arakan eskualdean, esaterako, Aung San Suu Kyiren alderdiak baino boto gehiago atera ditu hango alderdi abertzaleak.
Nobel sariduna nazioartean gaitzetsi dute azken urteotan Myanmar hego-mendebaldeko rohingya etniako herritarren kontrako jazarpenarengatik. Musulmanak dira rohingyak, eta gehiengo budistak baztertuta dauzka.
Abuztuan bete ziten hiru urte Armadak rohingyen aurkako sarraskia egin zuenetik. 2017an, ARSA Arakango Rohingya Askapenerako Armadak segurtasun indarren hainbat egoitzari eraso zien, eta hamabi militar hil zituen. Eraso horrek, ordea, ondorio askoz ere odoltsuagoa izan zuen: armada eta milizia budistak 59 herritan sartu, 7.000 etxe erre eta 400 rohingya hil zituen. MSF Mugarik Gabeko Medikuek etnia musulmanaren aurka egindako jazarpenari buruz zabaldutako datuen arabera, Myanmarko armadak gutxienez 6.700 rohingya hil zituen hilabetean —abuztuaren 25etik irailaren 24ra—; haietatik 730, haurrak.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.