date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187898/giroa-gori-gori-jarri-da-etnan.htm
|
Kirola
|
Giroa gori-gori jarri da Etnan
|
Etapa Caicedok irabazi du; Almeida arrosaz jantzi da, eta amildu egin dira Yates eta Thomas. Castroviejo onenekin sartu da, eta Bilbao hirugarren posturaino igo da sailkapen nagusian
|
Giroa gori-gori jarri da Etnan. Etapa Caicedok irabazi du; Almeida arrosaz jantzi da, eta amildu egin dira Yates eta Thomas. Castroviejo onenekin sartu da, eta Bilbao hirugarren posturaino igo da sailkapen nagusian
|
Leherketa eguna izan da gaurkoa Italiako Giroan. Hirugarren etapa zen oraindik, baina garaipenaren lehiatik kanpo gelditu dira askok faborito nagusitzat zituzten bi txirrindulariak: Geraint Thomas (Ineos) eta Simon Yates (Mitchelton). Bata Etnara iritsi aurretik gelditu da jota, irteera neutralizatuan izandako erorikoak erasanda. Eta besteak sumendiko igoera luze eta gogorrean esan dio agur Giroa irabazteko ametsari. Etapa Jonathan Caicedok (Education First) irabazi du, ihesaldia helmugaraino eramanda, eta Joao Almeidak (Deceuninck) maglia arrosa kendu dio Filippo Gannari (Ineos).
Zortzi txirrindulari sartu dira ihesaldian: Josip Rumac (Androni), Francesco Romano (Bardiani), Caicedo eta Lawson Craddock (Education First), Matthew Holmes (Lotto Soudal), Victor Campenaerts (NTT), Mikkel Bjerg (UAE) eta Giovanni Visconti (Vini Zabu). Oso maila oneko multzoa zen. Ganna bera ere saiatu da bertan sartzen, baina ez du lortu. Maillot arrosa defendatzeko modu bakarra zuen hori. Haren taldekide Thomasek har ziezaiokeen lekukoa, baina galestarra irteera neutralizatuan kolpe txarra hartua zen.
Hori horrela, ez du Ineosek gidatu tropela, Yatesen Mitcheltonek baizik. Ingelesak asmo ona zuen, baina indarrik apenas, gero Etnan ikusi denez. Hura zen ibilbideko mendate puntuagarri bakarra, baina baziren aintzat hartzeko moduko beste bost igoera. Gora eta behera, iheslariek bost minututik gorako tartea zabaldu dute sumendira bidean. Eta tinko eutsi diote, harik eta Etnara iritsi aurreko kilometroetan Trekek agintea hartu duen arte. Aldea ia hiru minutura jaitsi da berehala.
Baina albistea beste bat zen: Thomas erritmoari jarraitu ezinik gelditu da koska batean. Ez du lortu tropelera itzultzerik, eta hamaika minututik gora utzi ditu helmugan. Kito, bat gutxiago. Behin Etnan, estutu gogorra egin du Rafal Majkaren Borak, eta aletu egin da onenen multzoa. Eta harrigarriki, Yates izan da galbahea gainditu ez dutenetako bat. Oraindik zortzi kilometro falta zirela izan du txakalaldia. Beste faborito bat jokoz kanpo. Hiru minutu eta erdi galdu ditu hark.
Kontrolik ezean, erasoak
Hainbeste leherketarekin, harri eginda gelditu dira oilarrak. Kontrolik ez zegoenez, erasora jo dute hainbat txirrindularik; esate baterako, Jonathan Castroviejok (Ineos). Helmugatik zazpi kilometrora egin du ahalegina. Geroago, erabakimen handirik gabeko bi erritmo aldaketa egin ditu Jakob Fuglsangek (Astana). Kementsuago jokatu du Wilco Keldermanek (Sunweb), eta bidea egin. Saiakera gehiago izan da Vincenzo Nibali (Trek), Domenico Pozzovivo eta Fuglsang beraren aldetik, baina indarrak orekatuta zeuden hiruen artean.
Eta, lasterketa buruan, Caicedo izan da indartsuna. Visconti saiatu da gehien ekuadortarrari eusten, baina ezinean gelditu da bost kilometroren faltan. Bikain eutsi dio Caicedok onenen mehatxuari, eta garaipen handia lortu du. Lidergoa ere lor zezakeen, baina segundo ehunen batzuengatik egin dio ihes, Almeidaren mesedetan. Visconti 21 segundora iritsi da, 30era Harm Vanhoucke (Lotto Soudal), 39ra Kelderman, eta 51ra Fuglsang, Majka, Nibali eta Pozzovivoren taldea. Haiekin iraun du Castroviejok, Ineos taldeko ziklistarik onenak. Pello Bilbao (Bahrain) ere gertu ibili da: 1.03ra sartu da, Almeidarekin batera. Hirugarren da orain sailkapen nagusian, Almeida eta Caicedorengandik 37 segundora.
Bihar jokatuko da azken etapa Sizilian, eta ez dirudi gaur adinako zalapartarik izango denik. Izan ere, hirugarren mailako mendate bat baino ez da izango 140 kilometroko ibilbidean. Erdibidean igoko dute, eta azken kilometroak erabat lauak izango dira. Garaipena, beraz, esprintean erabakiko da ziurrenik.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187899/jaurlaritzak-100eko-gutxieneko-zerbitzuak-ezarri-ditu-gaurko-gipuzkoako-adinekoen-egoitzetan.htm
|
Gizartea
|
Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu gaurko Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
|
Gaur dute greba, eta ELAk eta LABek salatu dute Jaurlaritzak grebarako eskubidea urratu duela.
|
Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu gaurko Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Gaur dute greba, eta ELAk eta LABek salatu dute Jaurlaritzak grebarako eskubidea urratu duela.
|
Gipuzkoako adinekoen zentroetan greba deialdia dute gaur, baina, LAB eta ELA sindikatuek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak urratu egin du greba eskubide hori, %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri dituelako.
«Ekandalu hutsa» iruditu zaio ELAri: «Beste behin Eusko Jaurlaritza patronalaren interesen menpe dagoela erakusten da. Gaur ez erizaintzako laguntzaileek, ez garbitzaileek, ez erizainek, ez medikuek ezingo dute grebarik egin egoitzetan».
Sindikatuak erantsi du «balio demokratikoen gabezia» erakutsi duela, eta iragarri du auzitara jotzeko aukera aztertuko duela: «Nola azaldu dezake Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako egoitzak greban egonda Bizkaiko edo Arabako egoitzetan baino jende gehiago aritzea lanean?».
Gogor mintzatu da LAB ere: «Eusko Jaurlaritzak, Idoia Mendia karguan estreinatu berri denaren eskutik, eta Gipuzkoako adinekoen egoitzetako 5.000 langilek baino gehiagok greba egiteko duten eskubidea urratu du, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri baititu, greba egiteak gainerako eskubideekin talka egiten duela iritzita».
Sindikatuak salatu du «gaur egungo pribatutasun eredua» dela «herritarren gainerako funtsezko eskubideekin talka egiten duen bakarra. Zehazki, mendekotasun egoeran dauden pertsonek eta hirugarren adinekoen egoitzetako erabiltzaileek kalitatezko zerbitzua jasotzeko duten eskubidearekin eta langileek beren osasunerako arriskurik gabeko eta baldintza duinetako zerbitzua emateko duten eskubidearekin talka egiten duen bakarra».
Era berean, LABek salatu du ez dagoela herrialdeko hitzarmen kolektiborik 2012az geroztik, bi urte baino gehiago daramatzatela negoziatzen eta ez dela langileen lan osasuna bermatzen, «langile gutxiegi daudelako eta lan karga jasanezina delako». «Egungo arreta ratioa handitu da, baina ez du arreta egokia bermatzen eta langileei kalte handiak eragiten dizkieten lan erritmoak ezartzen ditu», erantsi du LABek.
Hori horrela, adinekoen zentroetako langileei eta herritarrei dei egin diete mobilizazioetan parte hartzera, «lan baldintza duinen eta kalitatezko zerbitzuaren alde».
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187900/tasmaniako-deabruak-sartu-dituzte-berriz-australia-kontinentean-milaka-urteren-ostean.htm
|
Mundua
|
Tasmaniako deabruak sartu dituzte berriz Australia kontinentean, milaka urteren ostean
|
Denera 30 bat piztia askatu dituzte, eta beste 40 utziko dituzte libre datozen bi urteetan. Azeri eta basakatuen izurriari aurre egin nahi diote horrekin, eta «ekosistema orekatu».
|
Tasmaniako deabruak sartu dituzte berriz Australia kontinentean, milaka urteren ostean. Denera 30 bat piztia askatu dituzte, eta beste 40 utziko dituzte libre datozen bi urteetan. Azeri eta basakatuen izurriari aurre egin nahi diote horrekin, eta «ekosistema orekatu».
|
Ez dakite noiz galdu ziren Tasmaniako deabruak Australia uharte-kontinentean, baina zientzialariek proposaturiko datek duela 500 eta 5.000 urte artean egiten dute dantza. Orain, ehunka edo milaka urte geroago, espezie horretako 30 bat animalia libre dabiltza Sydneytik iparraldera dagoen Barrington Tops natur parkean. Biologo talde bat hiru hamarkadaz aritu da lanean deabrua kontinentean berriz sartzeko.
Ospe txarra du Tasmaniako deabruak. Marrazki bizidunetan, piztia bortitz eta suntsitzaile gisa agertu dute. Australiako Tasmania uhartera helduriko lehen europarrek jarri zioten deabru izena, animaliak amorru biziz eta orro ikaragarriak eginez egiten zielako aurre, hortz handi zorrotzak erakutsita.
Chris Hemsworth eta Elsa Pataky aktoreek lagundu diote WildArk erakundeari Tasmaniako deabruak askatzen. WildArk
Zakur txiki baten tamainakoa da Tasmaniako deabrua, baina bera baino askoz handiagoak diren animaliak hil ditzake, animalien artean dagoen matrailik indartsuenetako bat duelako. Gehienetan sarraskijalea da, eta, lekukoen arabera, animalia baten gorpua di-da batean txiki dezake.
Zertarako sartu berriz kontinentean halako piztia? Galdera hori bolo-bolo ibili da azken urteotan Australian, baita ekologoen artean ere. Izan ere, han eskarmentu txarra eduki dute historian kanpotik sarturiko espezieekin. Oso oreka ekologiko hauskorra du Australiak, eta Europatik sarturiko hainbat espezie —untxiak, kasurako— izurri bihurtu dira historian zehar.
Deabruen aurpegiko minbizia
Bi helburu dituzte zientzialariek. Alde batetik, kontinentearen hainbat gunetako ekosistemaren oreka berreskuratu nahi dute. Izan ere, uste dute Tasmaniako deabruek lagun dezaketela gizakiek sarturiko katu eta azerien populazioak kontrolatzen. Halere, oraindik ez dakite deabruek azeriak ehizatuko ote dituzten. Edozein moduz, badakite deabruek asko mugatuko dituztela katuen eta azerien mugimenduak, eta horrek babestu egingo ditu Australian arriskuan dauden hainbat espezie.
Bestetik, Tasmaniako deabruaren beraren etorkizuna ziurtatu nahi dute: 1990eko hamarkadatik aurpegiko minbizi kutsagarri bat zabaltzen ari da Tasmania uharteko deabruen artean. Horren eraginez, populazioa asko jaitsi da, eta, uste dutenez, bakarrik 25.000 animalia geratzen dira uhartean. Horregatik, duela hamar urte minbizirik gabeko deabruak hazten hasi ziren Barrington Topsen gune hesituetan, erreserba bat edukitzeko. Horietako 30 askatu dituzte inguruetan.
Tasmaniako deabrua, marrazki bizidunetako pertsonaia gisa. Pixy.org
Ez dakite zergatik galdu zen espeziea kontinentean, baina, teoria zabalduenen artean, ehiztariek eta haiek sarturiko dingo txakurrek lehia egin zieten deabruei, eta janaririk gabe utzi zituzten.
Sarcophilus harrisii da Tasmaniako deabruaren izen zientifikoa. Martsupial haragijalerik handiena da, eta, naturan aske, bost bat urteko bizi itxaropena dauka. Galtzeko arriskuan dauden animalien zerrendan dute nazioarteko erakundeek. Datozen hilabeteetan, estu kontrolatuko dituzte aske utzitako piztiak. Irrati bidez kontrolatzen lepokoak eta kamerak erabiliko dituzte, nola moldatzen diren jakiteko.
WildArk erakundeak zuzendu du egitasmoa. Deabruak askatu izana hasiera baino ez dela ohartarazi dute: «Oinarria bota dugu Australia berriz bere onera itzultzeko, eta geure piztiatxoei euren nitxoa berriz topatzen laguntzeko», esan du Mark Hutchinsonek. WildArk erakundearen sortzaileetako bat da.
Izan ere, denera beste bi saio egingo dituzte deabruak askatzeko. Datozen bi urteetan beste 40 animalia askatuko dituzte.
Australiak behar zuen albiste on bat ekologiaren ikuspegitik. Izan ere, azken hilabeteak oso gogorrak izan dira han, sua dela eta. Suteek gutxienez zortzi milioi hektarea kiskali zituzten urte hasierarako —Irlandaren pareko eremua—, eta 26 pertsona hil ziren horien eraginez. Agintariek kalkulatu zutenez, gutxienez mila milioi animalia hil ziren.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187934/trump-etxe-zurira-itzuli-da-gaitza-oraindik-kutsa-badezake-ere.htm
|
Mundua
|
Trump Etxe Zurira itzuli da, gaitza oraindik kutsa badezake ere
|
Berrogeialdia bete gabe utzi du erietxea AEBetako presidenteak, eta «beharbada immunea» dela adierazi du.
|
Trump Etxe Zurira itzuli da, gaitza oraindik kutsa badezake ere. Berrogeialdia bete gabe utzi du erietxea AEBetako presidenteak, eta «beharbada immunea» dela adierazi du.
|
Itzulera ikuskizun bihurtu du telebistako pertsonaiak. Donald Trump AEBetako presidentea Etxe Zurira itzuli da, egun batzuk erietxe militar batean igaro ondoren, koronabirusean positibo eman zuela eta. Itzulera goiztiarrak areagotu egin ditu presidentearen gaitzaren inguruko zalantza eta eztabaida.
Helikoptero batean heldu da Trump Etxe Zurira, eta berehala kendu du maskara, gaitza oraindik kutsa badezake ere, hedabideek bere irudiak har ditzaten Etxe Zuriaren balkoian. Haren sendagileak esan du ez dagoela «oraindik erabat sendatuta», eta tratamenduan jarraituko duela Etxe Zurian.
Bere gaitzaren eboluzioa Twitterren bidez zuzenean kontatu du Trumpek egunotan. Erietxetik joan aurretik, AEBetako herritarrei esan die beldurrik ez izateko birusari: «Ez utzi zeure bizitza menperatzen». Horrez gain, esan du «duela 20 urte baino hobeto» sentitzen dela.
Horrez gain, bideo bat grabatu eta zabaldu du. «Lehen lerroan egongo gara. Zuen buruzagi gisa egin behar nuen hori. Aurrean jarri naiz, eta gidatzen hasi naiz». Gaineratu du hobeto sentitzen dela eta «beharbada immunea» dela.
Ostegun gauean hasi zen Trump gaixo sentitzen, Etxe Zuriak zabaldu zuenez. Positibo eman zuen, eta, AEBetako osasun agintariek emaniko jarraibideen arabera, gutxienez hamar egun bakarturik egin behar ditu kutsaturiko batek, beste inor kutsatuko ez duela ziurtatzeko. Trumpek lau egun baino ez ditu pasatu erietxean.
Hilabete bat baino gutxiago falta da AEBetan presidentea aukeratzeko hauteskundeetarako. Trumpek beste lau urte jarraitu nahi du agintean. Haren lehiakide Joe Biden demokratak gogor jo du Trumpen aurka. Gogoratu zuen presidenteak esan zuela maskarek eta jendearengandik urruntzeak ez dutela balio; «birusa horrela hartzen duen batek berari gertatzen zaionaren erantzukizuna dauka».
Azken egunotan, Trumpen inguruko hamabi pertsonari atzeman diete birusa, tartean haren emazte Melania Trump.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187935/arrateko-eta-urdunako-igoerak-ikuslerik-gabe-egingo-dira-vueltan.htm
|
Kirola
|
Arrateko eta Urduñako igoerak ikuslerik gabe egingo dira Vueltan
|
Lehen etapa Arraten amaituko da, eta Urduña bi aldiz igoko dute txirrindulariek zazpigarren etapan.
|
Arrateko eta Urduñako igoerak ikuslerik gabe egingo dira Vueltan. Lehen etapa Arraten amaituko da, eta Urduña bi aldiz igoko dute txirrindulariek zazpigarren etapan.
|
Espainiako Vueltak eta Eusko Jaurlaritzak akordio bat erdietsi dute, eta Arrateko (Gipuzkoa) eta Urduñako (Bizkaia) igoeretan ez da ikuslerik egongo. Vueltak ohar baten bidez adierazi duenez, Jaurlaritzak azaldu die egungo egoera epidemiologikoak ez duela «baimentzen» halako ekitaldi jendetsurik egitea leku horietan: «Bi mendateen ezaugarri orografikoek izugarrizko zailtasuna sortzen dute pertsonen arteko gutxiengo segurtasun tartea kontrolatzeko orduan». Neurri horrek ez die eragingo gainerako ibilbide zatiei.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adostutako neurrien arabera, txirrindularitza lasterketa bat egin ahal izateko beharrezkoa da lehenik eguneko ibilbidea zati zehatzetan banatzea. Espazio horietako bakoitzak gehienez mila laguneko edukiera izan behar du. Arazo nagusia, ordea, pertsona arteko metro eta erdiko segurtasun tartea bermatzeak dakar. Izan ere, neurriaren arabera, beharrezkoa da ikuslearen eta txirrindularien artean ere distantzia hori bermatzea. Jaurlaritzaren esanetan, hori ezinezkoa da bi puntu horietan.
Aurtengo Vuelta ohi baino laburragoa izango da, eta hemezortzi etapatik lau etapa igaroko dira Euskal Herritik. Irun (Gipuzkoa) eta Arrateko gaina elkartuko ditu lehen etapak, urriaren 20an, 173 kilometroko ibilbidearekin. Azken mendate horretan, ordea, ez dira errepikatuko Euskal Herriko Itzulian ohikoak diren irudiak. Bigarren etapak Iruñea eta Lekunberri (Nafarroa) lotuko ditu, Urbasa eta Aralar igaroko dituen 151 kilometroko ibilbidearekin. Hirugarrena ere Nafarroatik hasiko da, Lodosatik, baina Laguna Negran (Gaztela eta Leon) amaituko da, 161 kilometroko bidea eginda. Bi etapa horietako ibilbideekin zer gertatuko den ez du azaldu Vueltako antolakuntzak, baina adierazi du lasterketa igarotzen den erkidego bakoitzeko gobernuekin hizketan ari direla. Tartean dago Nafarroakoa ere.
Lehen atseden egunaren ostean, zazpigarren etapan itzuliko da Vuelta Euskal Herrira. Etapa horrek Gasteiz eta Uribarri Gaubea (Araba) elkartuko ditu. 159 kilometro izango ditu, eta bi aldiz igoko dute Urduña mendatea. Hori izango da eguneko gain bakarra, eta ez du ikuslerik izango.
|
2021-6-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/187936/koronabirusaren-gakoak-talde-immunitatearen-faktoreak.htm
|
Gizartea
|
Koronabirusaren gakoak: Talde-immunitatearen faktoreak
|
Koronabirusaren gakoak: Talde-immunitatearen faktoreak.
|
Txertatutako populazioaren % 70i buruz hitz egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beherakoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Gure mundu globalizatu honetan, txerto estalduran dauden desberdintasun handiak konpontzen ez diren bitartean, beti egongo da berragerraldiak gertatzeko arrisku larria.
BERRIAk asteartero jasotzen du Elhuyarrek Euskal Telebistaren Teknopolis saioan egiten duen bideoa. Aurreko bideoetan, gai hauek landu ditu:
Asintomatikoak
Berlinen 25.000 parte hartzaile baino gehiagorekin egindako ikerketa batek baieztatu du sintomarik gabeko pertsona bat ospitaleratutako gaixo bat bezain kutsagarria izan daitekeela. Azterketaren arabera, birus karga handia duten parte hartzaileen herenak baino gehiago asintomatikoak dira edo sintoma arinak besterik ez dituzte. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 37 urtekoa da, adin talde oso aktiboa eta harreman pertsonal ugarikoa.
Animaliak
Uste da SARS-CoV-2-aren jatorria saguzarrak direla, eta horietatik gizakiengana igaro zela, ezagutzen ez den tarteko beste animalia espezie baten bidez. Tarteko animalia ez ezagutzeak ez du esan nahi animaliei ez zaienik transmititzen; izan ere, ikusi dugu bisoi granjetan agerraldiak izan zirela. Azaldu dira kutsatutako animaliak zoo batzuetan ere, tigreak, lehoiak eta beste felido batzuk, baita etxeko maskotak ere, batez ere katuak.
Dosi bakarreko txertoak
Dosi bakarreko Janssen txertoa ematen hasi dira. Saiakuntza klinikoek frogatu dute dosi bakarra nahikoa dela infekzioen %67ren aurka babesteko. Astrazeneca eta Sputnik txertoak bezala, txertoa adenobirikoa da, hau da, koronabirusaren S proteina sortzeko behar den informazioa garraiatzen du.
Besarkadak
Gauza gutxik ematen dute besarkada zintzo batek edo sentitutako laztan batek baino kontsolamendu handiagorik. Alabaina, laguntza fisiko eta emozionalaren beharrean gauden egoera honetan, saihestu beharrean gaude, gehien maite ditugunei birusa ez transmititzeko.
Koronabirusaren gakoak: ariketa fisikoa
Azterketa batek frogatu du ariketa fisikoa egiteak COVID-19ren ondoriorik larrienen aurkako babes eraginkorra ematen duela.
Antigeno testak
Herrialde batzuetan antigeno testen erabilera bultzatzen ari dira autodiagnostikoak egiteko. Proba bizkorragoak eta merkeagoak dira, eta, aditu askoren iritziz, oso lagungarriak izango lirateke pandemiaren kateak ahalik eta azkarrena mozteko.
Hazkunde esponentziala
Izurriaren bilakaera ulertzeko funtsezko kontzeptua da hazkunde esponentziala, horrela hedatzen baita birusa. Hobeto ulertzeko, alderantzizko piramide batekin alderatzen dugu; piramide horretan, maila batetik bestera igotzean azalera bikoizten da. Beraz, jaitsi eta aurreko puntura iristeko, haren hedadura ere murriztu behar da.
COVAX
COVAX txertoak berdintasunez eskuratzeko helburua duen egitasmo bat da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutakoa. Txertoak jaso dituen lehen herrialdea Ghana izan da. Helburua da 2021ean 2.000 milioi dosi banatzea ekonomikoki pobreenak diren 92 herrialdeetan.
Haurrak
Koronabirusak eragindako infekzioaren ondorioak ez dira horren larriak haur eta gazteetan. Oraindik argi ez dagoena da transmisioan jokatzen duten papera. Dirudienez, adinaren araberakoa da, txikienek ez dute birusa adinekoek bezain erraz transmititzen. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak azaldu du aste honetako bideoan.
AstraZeneca
Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago.
Txertoen ondoren
Ikusten ari gara lehen dositik txertoek gaixotasunaren alderdi larrienetatik babesten dutela eta transmisioa prebenitzen dutela, hau da, hein batean behintzat, esterilizatzaileak direla. Baieztatuz gero, errazagoa izango litzateke talde immunitatea lortzea. Horretarako, beharrezkoa da pertsonen %70 txertatuta egotea.
Gainazalak
Duela urtebete uste zen gaitza gainazalen eta objektuen bidez zabaltzen zela. Gaur egun, ordea, badakigu zabalkunderako bitarteko nagusia airea dela.
1918ko gripearekin alderatuz
Gaur egungo egoerak askori ekartzen die gogora 1918ko gripea, baina benetan ba al du zerikusirik gaur egun gertatzen hari denak garai hartan jazo zenarekin? Horren harira, hainbat berdintasun eta desberdintasun aipatu ditu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak.
Gaztaren eredua
Koronabirusaren aurkako neurriak modu bisualean aurkezten dituen eredu bat da Suitzako gaztaren eredua. Zer zerikusi ote dute gaztak eta koronabirusak?
Adenobirus txertoak
Europak onartu zituen lehenengo txertoak RNA mezularian oinarritutakoak izan ziren. Orain, adenobirusetan oinarritutakoak ere baimendu dituzte. Nola funtzionatzen dute?
Genero ikuspegia
COVID-19ak sortutako krisiaren eraginak desberdinak dira gizonengan eta emakumeengan.
Non da gripea?
Zergatik aurten ez dago griperik? Nola liteke COVID-19ari aurre egiteko hartu diren prebentzio neurriak egokiak izatea gripe kasurik ia ez egoteko aurten, eta, aldiz, ez izatea gai COVID-19a gerarazteko? Ikertzaileek arrazoi batzuk eman dituzte paradoxa hori ulertu ahal izateko.
RNA bidezko txertoak
Sendagaien Europako Agentziak onartu dituen lehenengo txertoak RNA bidezkoak dira. Zer esan nahi du horrek? Nola funtzionatzen dute? Eta zeintzuk dira beste txerto moten aldean dituzten abantailak eta desabantailak?
Mutazioak
Koronabirusaren azken aldaerek kezka eragin dute gizartean. Mutazio hitzak beldurra ere eragiten dio askori. Baina zer dira mutazioak? Eta, zehazki, zer dakigu koronabirusaren mutazioei buruz?
Botiken efikazia, efektibitatea eta efizientzia
Botiken onura neurtzeko modu asko daude, eta bakoitzak bere terminoa dauka. Efikazia, efektibitatea eta efizientzia hitzak erabiltzen dira horretarako. Antzeko hitzak hirurak, baina bakoitzaren esanahia ez da bera.
Anosmia
COVID-19ak kutsatutakoen erdiek baino gehiagok galtzen du usaimena eta dastamena. Zer dela-eta gertatzen da koronabirusak eragindako anosmia? Zenbat irauten du?
Erruduntasuna
Osasun eta gizarte krisietan arrisku handia dago erruduntasun eta estigmatizazio fenomenoak sortzeko. Nola eragiten du horrek gaixotasunaren garapenean? COVID-19ak eragin al ditu sentimendu horiek? Zer pertsonaren artean? Komunikabide eta sare sozialek zer eragin dute?
Neurrien eraginkortasuna
79 herrialdetan egindako ikerketa batek pandemiaren lehenengo olatuan ezarritako neurri ez -farmakologikoen eraginkortasuna neurtu du. Zeintzuk izan dira emaitzarik onenak ekarri dituzten neurriak?
Berrinfekzioak
COVID-19a pasatu duen pertsona bat berriz infektatu al daiteke? Zenbat denbora irauten dute antigorputzek gure organismoan? Ez berrinfektatzeko adina defentsa sortzen al dituzte?
Txertoarekin errezeloa?
Txertoei buruzko albiste uholdea ikusirik, kaleratzen den lehena zein izango den jakitea baino gehiago, hura eraginkorra den baieztatzea lortu nahi da. Abiada bizian sortzen ari direnez, ordea, errezeloa sortu du haien segurtasunaren inguruan.
Gizarte baldintzatzaileak
Pertsona bat nola hazi edo bizi den baldintzatzen duten ezaugarri sozialek eragin zuzena dute norbanakoen osasunean. Horri aurre egiteko, neurriak ezartzeko errealitate ezberdinak kontuan hartzea beharrezkoa da, horietako bakoitzak ez baitie guztiei berdin eragiten.
Talde immunitatea
COVID-19ari aurre egiteko estrategien artean «zalapartarik handiena» sortu duena da talde immunitatea modu naturalean lortzea. Baina posible da hori aurrera eramatea? Galarragak gaiaren ingurukoak azaldu ditu.
Bakartzea
Koronabirusak kutsaturikoari bere burua bakartzeko eskatzen diote. Bakartzea zer den, nola eragiten duen eta noiz erabili behar den azaldu du Ana Galarraga dibulgatzaileak. Gainera, bakarraldia ondo egiteko gomendio batzuk eman ditu atal honetan.
Aerosolak
Izurriaren hasieratik, zientzialariek ikusi dute COVID-19 gaitza eragiten duen birusa tanta txikien bidez transmititzen dela. Kutsaturiko norbaiten ahotik edo sudurretik, ur tanta txikietan kanporatzen da, eta airean bidaiatzen du, beharbada beste norbait kutsatzeraino. Aerosolak esaten diete tanta txiki horiei, eta Ana Galarragak azaldu du nola sortzen diren, nola mugitzen diren, eta zer egin daitekeen horiez ez kutsatzeko.
Test berriak
Koronabirusa detektatzeko probak oinarrizkoak dira izurria kontrolatzeko eta prebentziorako. Zer proba dauden eta nolakoak diren azaldu du Galarragak. PCRak dira gehien hedatuak eta fidagarrienak, baina garestiak ere badira. Antigorputz testak ere badaude, eta antigenoenak zabaltzen ari dira.
Sindemia
The Lancet aldizkari mediko ospetsuaren arabera, dugun egoera hau ez da pandemia bat, sindemia bat baizik. Alegia, krisi ezberdinen batura. Izan ere, COVID-19ak ez du osasun krisi bat bakarrik ekarri, agerian utzi ditu aurretik genituen beste hainbat krisi; esaterako, ingurumen edo eta gizarte krisiak. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak eman dizkigu azalpenak.
Txertoaren itxaropena
COVID-19aren aurkako txertoari buruz galdera asko dago. Izango al da benetan txertorik? Eta zer garapen puntutan dago etorriko den hori? Nolakoa izango da? Zer mugarri edo fase gainditu behar ditu? Galdera horiei erantzun die Galarragak.
COVID-19 iraunkorra
«COVID-19a gaixotasun berria denez, alderdi asko oraindik ezezagunak dira edo denborarekin doaz ikusten eta ikasten», dio Galarragak. Horretan, birusaren iraunkortasuna izan du hizpide, zenbait gaixok denbora luzea igarota ere sintomak baitituzte. Herbehereetako ikerketa bateko datuen bidez funtsatu du birusaren iraunkortasunaren azalpena Galarragak. «Hori dela eta, gero eta ikerketa talde gehiago daude munduan gai hori aztertzen».
COVID-19aren izurria argitzen
Oraingo hau ez da BERRIAk Elhuyarrekin egiten duen halako lehen elkarlana. Apirileko lehen egunetan, osasun krisi betean, koronabirusaz gehiago jakiteko, Elhuyarren bederatzi bideo argitaratu zituen BERRIAk sarean. Orduko horietan ere Galarraga izan zen aurkezlea. Elhuyarrek azaldu zuenez, «euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa» da.
Irailaren 26an hasi zen ETBren zientzia saioaren denboraldi berria. 23. denboraldia du Teknopolis-ek, eta larunbatetan 13:30ean ikusi ahal izango da ETB1en.
|
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187937/industria-burua-altxatu-ezinda-dago-oraindik-ere.htm
|
Ekonomia
|
Industria burua altxatu ezinda dago oraindik ere
|
Udako hilabetean hazkunde oso txikia izan du, eta %16,2 da urte hasieratik pilatutako galera.
|
Industria burua altxatu ezinda dago oraindik ere. Udako hilabetean hazkunde oso txikia izan du, eta %16,2 da urte hasieratik pilatutako galera.
|
Industria sektorearen jarduera murriztu egin da (-%0,8) uztailetik abuztura Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta iazko mailatik oso behera dago: %14,5. 2020ko hasieratik abuztura pilatutako galera, berriz, %16,2 izan da.
Eustatek ezagutarazitako datuen arabera, oraindik ere sektore guztiak daude zenbaki gorrietan. Abuztua opor aldia izan ohi da industria askotan, baina, 2019ko abuztuko datuekin alderatuta, aldea nabarmena da. Ekipamendu ondasunen sektoreak ibilgailu motordunen, tren makinen eta materialen, aireontzien eta itsasontzien fabrikazioa biltzen ditu, eta alor horretako produkzio indizea %4,4 txikiagoa da. Ekainetik uztailera, %3,3 hazi zen, baina berriz egin du behera, eta urteko bilakaera pilatua -%6,4 da.
Iazko abuztuan baino %12,1 murritzagoa izan da jarduera bitarteko ondasunetan —metalurgia, industria kimikoa, kautxuzko eta plastikozko produktuak—. Uztailetik abuztura, hori bai, %0,1 hazi zen. Energia sektorea ere 2019ko abuztutik oso azpitik ibili da (-%21,8), baina hilabetean %0,8 hazi da.
Bizkaian okerren
Atzerakada lurralde guztietan gertatu da, baina nabarmen txikiagoa izan da Gipuzkoan: -%4,9 jaitsiera (aurreko hilean -%10,4 izan zen). Bizkaiko lantegietan jo du gogorren pandemiak, eta abuztuan han nabaritu da gehien: beherakada % 21,4 izan da, hilabete lehenago %14,7 izan zen. Araban, hileko atzerakada hobea izan da (-% 13,3), baina uztaileko datuekin alderatuta ere okerrera egin du (-%9,5).
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187938/kirgizistango-bozen-emaitzak-baliogabetu-dituzte-protesten-ostean.htm
|
Mundua
|
Kirgizistango bozen emaitzak baliogabetu dituzte, protesten ostean
|
Manifestariek parlamentua hartu dute gauean, hauteskundeak berriz egin daitezela exijitzeko. Poliziarekiko borroketan gutxienez pertsona bat hil da eta ehunka zauritu.
|
Kirgizistango bozen emaitzak baliogabetu dituzte, protesten ostean. Manifestariek parlamentua hartu dute gauean, hauteskundeak berriz egin daitezela exijitzeko. Poliziarekiko borroketan gutxienez pertsona bat hil da eta ehunka zauritu.
|
Urriaren 4an egin zituzten legebiltzarrerako hauteskundeak Kirgizistanen, eta Sooronbai Zheenbekov presidentearen aldeko alderdi errusiazaleek eskuratu zituzten botoen erdiak. Oposizioak, baina, salaketa jarri du Hauteskunde Batzordean eta emaitzak bertan behera uzteko eskatu du. Batzordeak baliogabetu egin ditu, azkenean.
Zheenbekov presidenteak bideo bidez jakinarazi du ea iruzurrik izan den ikertzeko eskatu diola berak ere Hauteskunde Batzordeari, eta beharrezkoa balitz emaitzak baliogabetzeko galdegin diola.
Oposizioko «zenbait indarri», berriz, hauteskundeen emaitzak «ordena publikoa urratzeko» baliatzea leporatu die. «Ez diete segurtasun indarrei men egin, osasun langileak jipoitu dituzte, eta eraikinak hondatu». Jarraitzaileak «lasaitzeko» eta «pilaketetatik aldentzeko» eskatu die indar horiei.
Emaitzek protestak lehertu dituzte Bixkek hiriburuan, eta bart hainbat lagun parlamentura sartu dira, eta hainbat bulegori eraso diote. Horrez gain, ustelkeriagatik preso zeuden Sapar Isakov eta Zhantoro Satibaldiev lehen ministro ohiak, eta Almazbek Atambaiev presidente ohia askatu dituzte. Poliziarekiko borroketan gutxienez manifestari bat hil eta 500dik gora zauritu dituzte.
Atambaiev 11 urteko espetxe zigorra betetzen ari zen, ustelkeriagatik eta «talde kriminal bateko burua» aske uzteagatik. Zheenbekoveren gertukoa zen Atambaiev, lehenenegoak 2017ko presidentetzarako bozak irabazi zituen arte; geroztik urrundu egin dira bien jarrerak.
Zheenbekovek «agintea lapurtu» nahi izatea egotzi die oposizioko alderdiei, eta iragarri du ez tiro egiteko agindu diela segurtasun indarrei, baita bozak berriz egiteko aukera aztertzen ari dela ere: «Neurriak hartu ditugu egoerak okerrera egin ez dezan. Bakea eta segurtasun parlamentuaren agintea baino garrantzitsuagoak dira».
Oposizioak ez ezik, ESLA Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeko bitartekariek ere susmoak agertu dituzte. Thomas Boserup bozeramailearen esanetan, kanpaina modu egokian kudeatu bazuten ere, nabarmena izan zen gobernuko alderdien presentzia komunikabide nagusietan eta kezka agertu du oposizioko kideen aurkako mehatxu eta oztopoen inguruan, baita alderdiek jasotako diruaren inguruko argibiderik ezean. Hala ere, Boserupen arabera, «botoak eraso izanaren susmoak» dira okerrenak: «Ez dira funtsik gabeko salaketak».
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187939/gay-komunitateak-buelta-eman-dio-proudboys-traolari.htm
|
Mundua
|
Gay komunitateak buelta eman dio '#ProudBoys' traolari
|
Trumpen aldeko eskuin muturreko miliziaren izena erabiltzen ari dira sare sozialetan, mutilen arteko harremanekin ilustratzeko.
|
Gay komunitateak buelta eman dio '#ProudBoys' traolari. Trumpen aldeko eskuin muturreko miliziaren izena erabiltzen ari dira sare sozialetan, mutilen arteko harremanekin ilustratzeko.
|
George Takei aktoreak (Star Trek sagan aritu da, besteak beste) erronka bat bota zien joan zen ostegunean Koreako popzaleei eta Tiktok sare sozialeko erabiltzaileei: «Eta mutil gayek euren argazki bat hartuko balute elkar musukatzen edo beste gauza oso gayak egiten, eta horiek #ProudBoys traolarekin argitaratuko balituzte? Esango nuke horrek sutan jarriko dituela».
Ideia sinple eta eraginkorra. Ordu gutxitan milaka mezu agertu dira sare sozialetan gorrotoarekin loturiko #ProudBoys mezuari buelta ematen. Kanadan eta AEBetan zabalduriko talde faxista eta misoginoa da Proud Boys. Vice Media hedabidearen sortzaile eta kide ohi Gavin McInnesek sortu zuen, «Mendebaldeko zibilizazioaren chauvinismoa» bultzatzeko. Bakarrik gizonezkoek osaturiko taldea da, eta emakumeen kontrako indarkeria bultzatzen dute, besteak beste. Antifaxisten aurkako indarkeria ekintza bat egitea ezinbestekoa da taldean gora egiteko, eta istiluetan zuzenean parte hartu dute taldeko kideek, besteak beste Charlottesvillen (AEB) 2017an, non eskuin muturreko ekintzaile batek arrazakeriaren aurkako manifestarien kontra jo zuen autoarekin. Emakume bat hil zuen.
Trumpen jarraitzaileak dira Proud Boys delakoak (Mutil Harroak), eta AEBetako presidenteak ere sinpatiaz ikusten ditu. Azaroan presidentea aukeratzeko bozak egingo dituzte AEBetan, eta, horri begira joan zen astean Joe Bidenekin telebistan edukitako eztabaida gordinean, Proud Boys taldea gaitzesten ote zuen galdetu zion hautagai demokratak Trumpi. Hark ez zituen gaitzetsi, eta «Proud Boys, egin atzera, eta adi eta zain geratu» esan zien. Izan ere, Trumpek askotan adierazi du ez duela Etxe Zuria gogo onez utziko bozetan galtzen badu. Uste da Proud Boys eta eskuin muturreko bestelako miliziak erabili nahi dituela botereari eusteko, demokratei bozetan iruzur egin izana leporatuta. Proud Boysek pozarren hartu zituzten Trumpen hitzak, presidenteak sostengua eman ziela iritzita, eta «adi eta zain» mezua duten elastikoak ere jarri zituzten salgai.
Joan zen ostegunean, ordea, bere mezua gaizki ulertu zela adierazi zuen Trumpek, Fox News katean eginiko elkarrizketa batean. «Supremazista guztiak gaitzesten ditut, Proud Boysak gaitzesten ditut. Ez dakit asko horien inguruan, baina gaitzetsi egiten ditut».
Takei aktorearen egitasmoak arrakasta handia izan du sareetan. Bere senarrarekin eginiko argazki bat argitaratu du: «Brad eta biok #ProudBoys gara, duela 12 urte legez ezkonduak. Eta harro gaude geure harrotasuna aldarrikatzeko kanpaina honekin bat egin duten gay guztiekin. Geure komunitateak eta lagunek gorrotoari maitasunarekin erantzun diote, eta zer hori baino hoberik?».
Pertsonaia publiko askok erantzun diote Takeiren erronkari. Tartean dira AEBetako kongresukide Carlos G Smith, eta Barack Obamaren kanpaina buru ohi Jon Cooper.
Baina Kanadako Armadak ere parte hartu du egitasmoan, «Maitasuna maitasuna da. Ulertzen duzu?» mezuarekin.
Prous Boys taldeko kideak sutan jarri dira euren izena bahituta ikusi dutenean. Parler sare sozialean argitaratu dituzte erantzunak (Twitterrek kanporatu egin zituen, gorroto mezuak zabaltzeagatik). Proud Boys esamoldea «irain» bihurtu dutela adierazi du Enrique Tarrio taldearen buruak, eta euren jarraitzaileen «ahotsa itotzen» saiatzen ari direla.
«Maritxuak» , idatzi du beste jarraitzaile batek. «Ezin ditut gayak jasan... legez kanpo beharko lukete» .
Koreako popzaleak, arrazakeriaren aurka
Proud Boysen mezuari buelta emateko saioen antzekoak lehen ere gertatu dira Interneten.
Ekainean, protesta ugari egon ziren AEBetan, Poliziak George Floyd gizonezko beltza hil arte ito ondoren. Black Lives Matter mugimenduak milaka pertsona jarri zituen kalean, eta sarean ere isla izan zuen.
Baina eskuin arrazistak ere erreakzionatu zuen. Poliziaren eta Trumpen aldeko mezuak zabaltzen hasi ziren hainbat traol erabilita, #BlueLivesMatter (polizien biziek axola dute) eta #MAGA (egin Amerika handia berriz) tartean.
Koreako pop musikazaleek, ordea, traol horiek sabotatzeari ekin zioten. Euren talde eta artista gogokoenen bideo, meme eta GIF irudi animatuekin betetzen hasi ziren traol horiek. Dallaseko Poliziak protestetan parte hartzen ari zirenak salatzeko bideoak jasotzeko aplikazio bat eratu zuen, eta hori ere K-pop mezuekin bete zuten zaleek. Poliziari eskatzen zioten abeslariak atxilotzeko, «bihotza lapurtzeagatik». Aplikazioa itxi behar izan zuen Poliziak.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187940/josu-urrutikoetxea-etxera-itzuli-da.htm
|
Politika
|
Josu Urrutikoetxea etxera itzuli da
|
Goizean atxilotu du Frantziako Poliziak, Fijait fitxategian sartu dutela notifikatzeko. Hiru hilabetean behin aurkeztu beharko du hemendik aitzina
|
Josu Urrutikoetxea etxera itzuli da. Goizean atxilotu du Frantziako Poliziak, Fijait fitxategian sartu dutela notifikatzeko. Hiru hilabetean behin aurkeztu beharko du hemendik aitzina
|
Frantziako Polizia Judizialeko agenteak Josu Urrutikoetxearen etxera agertu dira goiz honetan, eta atxilotua eraman dute, fiskaltzaren aginduz. Parisko Clichy auzoko komisariara eraman dute, eta bertan, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuan sartu dutela jakinarazi diote. Hiru hilabetean behin aurkeztu beharko du hemendik aitzina, haren sendiak BERRIAri jakinarazi dionez. Arratsalde hasieran libre utzi dute, eta Parisen duen etxera itzuli da.
Egoitz Urrutikoetxea Josuren semeak Frantziako fiskaltzaren jarrera salatu du. «Itxaron zezaketen epaiketa, itxaron zezaketen zigortua izatea, Fijait fitxategian sartzen zutela notifikatzeko», adierazi du. «Intimidazio saiakera» bat ikusten du gertatutakoan. Heldu den urriaren 19an eta 20an epaituko dute Josu Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegian, eta urriaren 21ean Parisko Auzitegi Korrekzionalean, Frantzian bere kontra irekiak dituzten bi prozeduren harira.
Fijait fitxategia
2015eko urtarrilean Charlie Hebdo aldizkariaren kontra izandako atentatuen ondotik aipatu zuen Frantziako Gobernuak «terrorismoarekin» lotura duten herritarrak zaintzeko tresna baten beharra. 2015eko uztailean egin zuten zerbitzu sekretuen legean onartu zuten Fijaiten sorrera, eta 2016ko uztailean jarri zen neurria martxan. Euskal presoak eta preso ohiak urte hartako abuztutik aitzina hasi ziren jasotzen fitxategian sartzen zituztela ohartarazteko jakinarazpenak.
2018ko irailean, Peio Hirigoien euskal preso ohia epaitu zuten Baionako auzitegian, Fijait fitxategian izendatu ondotik ezarri zizkioten neurriak ez betetzeagatik. 2020ko martxoan, Paueko (Okzitania) Dei Auzitegiak 500 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187941/iruntildeeko-epaitegiak-artxibatu-egin-du-1978ko-sanferminengatik-jarritako-kereila.htm
|
Gizartea
|
Iruñeko epaitegiak artxibatu egin du 1978ko sanferminengatik jarritako kereila
|
Epaileak argudiatu du auzia epaitua dagoela. 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak esan du apelazio helegitea jarriko duela epaileak emandako ebazpenaren kontra. Kasua ikertzen segi dezaten galdegin dute.
|
Iruñeko epaitegiak artxibatu egin du 1978ko sanferminengatik jarritako kereila. Epaileak argudiatu du auzia epaitua dagoela. 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak esan du apelazio helegitea jarriko duela epaileak emandako ebazpenaren kontra. Kasua ikertzen segi dezaten galdegin dute.
|
Iruñeko 5. epaitegiak hartu du erabakia: 1978ko sanferminetako gertaeren aurka jarritako kereila largetsi eta artxibatu egin du. Hala, bertan behera gelditu da kasuaren ikerketa, nahikoa frogarik ez dagoela iritzita. Duela bi urte jarri zuten kereila 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak, German Rodriguezen senideek, gertaera horietan zauritutako pertsona batzuek, Iruñeko Peñen Federazioak eta Iruñeko Udalak, eta Nafarroako Parlamentuaren beraren babesa ere izan zuten hartan. Orain, gelditu egin da prozesua. Epailearen ustez, afera epaitua dago jadanik, «salaketaren xede diren gertaerak aldez aurretik beste prozedura batzuen xede izan zirelako». 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak «erabateko desadostasuna» adierazi du ebazpena dela eta: «Justiziak zartako bat eman die herritar nafarrei, berriz ere».
Ikertzen jarraitzeko aski frogarik ez dagoela azaldu du Iruñeko 5. Epaitegiak ebazpenean. Argudio horri kontra eginez, 78ko Sanferminak elkarteko kideek ukatu egin dute hori hala denik; are, esan dute badaudela «froga berriak». «Ezerk ez dio galarazten auzitegi bati gertaerak ikertzea». Gaineratu dute, bestalde, gizateriaren aurkako krimenei Nazioarteko Zuzenbidea aplikatzea dagokiela, «Espainiako legerian tipifikazioa izan edo ez». Hala, epaitegiak hartu berri duen erabakiari kontra egiteko, 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak apelazio helegitea jarriko du ebazpenaren aurka.
Elkarteak bidalitako ohar batean kideek berretsi dutenez, 1978ko sanferminetan gertatutakoa «ez zen ustekabea izan, aldez aurretik pentsatua baizik». Halaber, esan dute Martin Villa ministro ohi frankista eta orduko UCDren gobernua direla gertaera horien erantzule politikoak. Salatu dute, beste behin, Justiziak «muzin» egin diela gertaera horien biktimek, beste erakunde batzuekin batera, egindako eskaerei, «egia, justizia eta ordaina» eskakizunei. «Justiziak, ordukoak eta gaurkoak, begiak itxi eta ateak ixten ditu oraindik ere», adierazi dute elkartekoek.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187942/gipuzkoako-zaharren-egoitzetako-langileak-laquohorrela-ezin-daraquo.htm
|
Gizartea
|
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak: «Horrela ezin da»
|
Greba eguna dutela eta, protesta jendetsua egin dute Donostiako kaleetan; aldarrietan bat egin dute ELAk, LABek, zahar etxeetako egoiliarren senitartekoek, eta Irauli Zaintzak eta Duintasuna plataformek
|
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak: «Horrela ezin da». Greba eguna dutela eta, protesta jendetsua egin dute Donostiako kaleetan; aldarrietan bat egin dute ELAk, LABek, zahar etxeetako egoiliarren senitartekoek, eta Irauli Zaintzak eta Duintasuna plataformek
|
Donostian manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. LAB eta ELA sindikatuek deituta, «lan baldintza duinen eta kalitatezko zerbitzuaren» aldeko greba eguna dute, eta, pandemia betean, COVID-19ak zahar etxeetan ondorio aski larriak utzi dituela gogora ekarrita, xede «merkantilistetan» ardaztutako eredua baztertzeko deia egin dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren parean hasi eta amaitu dute protesta, eta gogora ekarri dute auzi honetan erakundeak duen ardura; itunpekoak dira zahar etxeetako leku asko, eta diputazioari dagokio zentro horien gaineko kontrola. ELA sindikatuaren izenean Txomin Lasak hartu du hitza: «Oso haserre gaude». LABenean, Leire Ormazabalek: «Horrela ezin da jarraitu». Egoiliarren senideen elkarte Gipuzkoako Senideak-ek, Irauli Zaintzak eta Duintasuna plataformek bat egin dute mobilizazioarekin.
Gatazka berpiztu egin dela esan daiteke. Iragan martxoa bitartean 243 greba egun eginda zituzten langileek, lan itunaren aldeko borrokan, eta grebak eten zituzten izurriarengatik. Berriz mobilizazioen bideari ekitea beste hauturik ez dutela izan azaldu dute, ordea. «Sei hilabete geroago, egoera oraindik ere kaskarragoa da. Pandemia hasi zenean baino txarragoa; denek jakin behar dute hori», deitoratu du Lasak. «Langileen lan zama ikaragarria da; emozionalki eta psikologikoki ere egoera gogorrak pairatu behar izan dituzte: hil egin dira egoiliar asko, bakartuta jarraitzen dute beste askok», azaldu du. «Pandemia baten aurrean, gertatutako guztiaren ondorioz, bai diputazioak bai enpresek beste borondate bat eduki zezaketela uste genuen; hain justu, guk horregatik utzi genuen greba. Ordutik, baina, kontrakoa ikusi dugu. Markel Olano diputatu nagusia ikusi dugu egoitzen eredu honen defentsa sutsua egiten; ulertzen dugu zergatik egiten duen; enpresak dituzte haren adiskide askok sektorean, eta hortik jaten dute».
Egoera larria deskribatu dute Ormazabalen hitzek ere: «Benetan kezkagarria da. Langilek doaz lanera beren osasuna jokoan jarrita, eta gure egoiliarrek ez dute, beren bizitzako azken urteetan, behar duten zaintza». Egoitzetan gabeziak areagotu egin direla esan du. «Terapiak, adibidez, ez dira ematen; haientzat hain beharrezkoak diren hainbat gauza». Muineko aldaketa behar dela esan du: «Eredu hau bukatuta dago, ezin da zerbitzu publiko bat enpresa pribatuen esku utzi, haiek etekinak egiteko, eta bitartean, zer, eta langileak hitzarmenik gabe, eta egoiliarrak behar duten zaintzarik gabe». Hortik aldarriaren zerumuga non duten: «Benetako sistema publiko, unibertsal, doako eta kalitatezkoan».
Izurriak gogorren erasandako lekuetako bat dira zahar etxeak. Birusa oldarkorra da adineko pertsonekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetako egoiliarrak bisitarik eta irtenaldirik gabe igaro dituzte azken hilabeteak, eta, halere, haietako 716 hil dira pandemian.
Borrokan jarraituko dutela iragarri dute langileek, eta egoiliarren senideek «duintasuna» eskatu dute. Horrez gain, zahar etxeetako langileek gogor salatu dute Eusko Jaurlaritzak greba egiteko aukera ukatu izana: %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri ditu gaurko. «Eskandalu bat da», salatu du Lasak. «Gaur egun ez da existitzen greba eskubidea Gipuzkoako zahar etxeetan. Eta kontua ez da benetan zerbitzu minimo horiek ezarri direnik adinekoen zaintza ona bermatzeko. Bilatzen duten gauza bakarra da greba eskubidea ukatzea. Gaur Gipuzkoako egoitzetan lanean daude pertsona gehiago, ehuneko ehuneko zerbitzuokin, beste edozein egunetan baino, atzo edo bihar baino. Beste edozein egunetan, adibidez, enpresek ez dituzte opor guztiak ordezkatzen. Zergatik? Dirua aurrezteko». Arabako eta Bizkaiko egoitzetan ere, gaur bertan, Gipuzkoakoetan baino langile gutxiago daudela esan du, eta paradoxa horren atzean dagoela Eusko Jaurlaritzak langileen gaineko gutxienekoak-eta ezartzeko eginda duen dekretua bermatzeko bermerik ez dagoela. LABek adierazi du «juridikoki» salatuko dituela gaurkorako ezarritako gutxieneko zerbitzuak. Bide hori aztertzekoa dela adierazi du ELAk ere: «Nola azaldu dezake Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako egoitzak greban egonda Bizkaiko edo Arabako egoitzetan baino jende gehiago aritzea lanean?».
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187943/etxerat-ek-salatu-du-senide-batzuek-alferrik-egin-zituztela-2400-kilometro-aurreko-asteburuan.htm
|
Politika
|
Etxerat-ek salatu du senide batzuek "alferrik" egin zituztela 2.400 kilometro aurreko asteburuan
|
Baimenak izan arren, ezin izan zituzten beren senide presoak bisitatu, COVID-19arekin kutsatutakoak atzeman zirela-eta bisitak bertan behar utzi baitzituzten Villena eta Soto del Real espetxeek.
|
Etxerat-ek salatu du senide batzuek "alferrik" egin zituztela 2.400 kilometro aurreko asteburuan. Baimenak izan arren, ezin izan zituzten beren senide presoak bisitatu, COVID-19arekin kutsatutakoak atzeman zirela-eta bisitak bertan behar utzi baitzituzten Villena eta Soto del Real espetxeek.
|
Etxerat-en iritziz, egoera «jasanezina» da Euskal Herritik urrun dauden presoentzat eta haien senideentzat. Horren erakusle, joan den asteburuan bi familiari gertatutakoa. Euskal presoen senideen elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bi familia «baimenekin» joan ziren Villenako kartzelara (Alacant, Herrialde Katalanak) eta Soto del Realekora (Madril, Espainia). Baina, horietara iritsita, adierazi zieten, Etxerat-en arabera, bisitak bertan behera geratu zirela atzemandako COVID-19 kasuengatik. «Alferrik egindako 1.400 eta 1.000 kilometroko bi ibilbide», salatu du euskal presoen senideen elkarteak.
Jakinarazi du, gainera, aurreko asteburuan Soto del Realeko mintzategiak itxi zituztela. «Horrek bertan preso dauden hiru euskal presoekin edozein komunikazio izatea eragotzi du».
Presoen senideen elkartearentzat, «konfinamenduen ondorioek eta COVID-19an positibo emandakoek» eragin dute Espainiako kartzeletan komunikazioak murriztea edo bertan behera uztea. «Egoera onartezina sortu dute etxetik urrun dauden euskal preso politikoentzat eta haien familientzat».
Eta, azken hilabeteetan izandako «lekualdatzeak» gorabehera, zenbakiak plazaratu ditu Etxerat-ek. «Espainiako Estatuan kartzelatutako EPPK-ko 189 presoetatik 180k urruntze egoeran jarraitzen dute, eta egoera horren ondorioak beraiek eta haien familiek jasaten dituzte».
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187944/emakume-baten-gorpua-aurkitu-dute-bilboko-itsasadarrean.htm
|
Gizartea
|
Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
|
San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakumearen gorpua. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du.
|
Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean. San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakumearen gorpua. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du.
|
Bilboko (Bizkaia) itsasadarrean emakume baten gorpua atera dute Bizkaiko suhiltzaileek. Bizilagun batek eman du abisua, eta Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua adineko emakume batena dela uste dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu duela jakinarazi du, hildakoa nor den eta heriotzaren nondik norakoak jakiteko.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187945/donostiako-metroaren-obrak-behin-betiko-gelditzeko-manifestazio-batera-deitu-dute-azaroaren-14rako.htm
|
Gizartea
|
Donostiako metroaren obrak behin betiko gelditzeko manifestazio batera deitu dute azaroaren 14rako
|
Mirakontxa eta Easo arteko lanak gelditzeak %80tik gorako gainkostuak eragingo dituela salatu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. «Urteetan defenditu ditugun arrazoiak egiaztatu baizik ez dira egin».
|
Donostiako metroaren obrak behin betiko gelditzeko manifestazio batera deitu dute azaroaren 14rako. Mirakontxa eta Easo arteko lanak gelditzeak %80tik gorako gainkostuak eragingo dituela salatu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. «Urteetan defenditu ditugun arrazoiak egiaztatu baizik ez dira egin».
|
Mirakontxa eta Easo arteko lanetan hondarra eta ura agertu izanak Donostiako metroko lanak geldiarazi zituen joan den irailaren 25ean, eta eraikuntza kontratua etetea aztertzen ari zirela jakinarazi zuen ETS Euskal Trenbide Sareak —haiek ari dira lanak kudeatzen—. Satorralaia bizilagunen mugimenduak gogor salatu du gertaera hori, eta ohartarazi lanak gelditzeko arrazoia bestelakoa dela: %80tik gorako gainkostuak izatea. Areago, mugimenduaren arabera, azken urteetan azpiegitura lan honen kontra egiteko erabilitako arrazoiak berretsi egin dituela azaldu dute ohar bidez, eta mobilizatzeko deia egin die herritarrei: azaroaren 14an, Donostiako metroaren lanak behin betiko gelditzeko manifestazioa egingo dute hiriburuan.
Eusko Jaurlaritzari eskaera zuzena ere egin diote: metroaren lanak geldiaraztea behartu duten arrazoien inguruko informazioa «jendaurrean eta gardentasun osoarekin» argitara emateko. Ez baita lehen aldia Donostiako metroaren lanek zeresana ematen dutela. Joan den ekainaren 5ean, eraikin bateko sotoan zulo bat sorrarazi zuten lanek, eta Jon Txabarri Donostiako Udaleko Hirigintza zuzendariak «istripu tekniko bat» izan zela esan zuen. ETSko iturriek esan zuten, ordea, «arazo puntual bat» izan zela, eta tunelaren gainerako zatia «bikain» zihoala.
Satorralaiak salatu duenez, «egoera kaotiko honek» egiaztatzen du proiektu hau«“lurpeko ezaugarri fisiko baldintzatzaileak aintzat hartu gabe eta ezjakintasun handiarekin diseinatu dela». Jaurlaritzari azalpenak eskatu dizkiote, baina Eneko Goia alkateari isilik egotea leporatu diote: «Metroaren obrak egitearen aldeko txostenak onartu zituen bere egunean, baina ez dira txintik ere esateko gauza, ETSren prepotentziaren eta kudeaketa okertezinagoaren aurrean, ez eta Amarako, Erdialdeko eta Antigua auzoko bizilagunei eragiten ari zaizkien kalte eta galerengatik ere».
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187946/el-hoyo-eta-la-trinchera-infinita-oscarretarako-bidean.htm
|
Kultura
|
‘El Hoyo’ eta ‘La trinchera infinita’, Oscarretarako bidean
|
Ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko hiru hautagaien artean daude bi euskal ekoizpenak.
|
‘El Hoyo’ eta ‘La trinchera infinita’, Oscarretarako bidean. Ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko hiru hautagaien artean daude bi euskal ekoizpenak.
|
Oliver Laxeren O que arde filmarekin batera lehiatuko dira El Hoyo eta La trinchera infinita, Oscar sarietan ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko. Hala jakinarazi du Espainiako Zinema Akademiak gaur, Madrilen. Orotara, iazko urriaren 1etik aurtengo abenduaren 31ra estreinatu diren edo estreinatzeko bidean diren 58 filmen artean hautatu dituzte: hau da, iaz baino 22 lan gehiago aurkeztu dira lehen aukeraketara aurten. Izan ere, pandemiak atzeratu egin du Oscarretarako bidea, eta, beraz, jakinarazpena atzeratzeaz gain –abuztuan beharko luke–, filmen estreinaldi epea ere luzatzea ekarri du horrek.
Aurrez ere sari ugari jasoak dira bi euskal ekoizpenak. Galder Gaztelu-Urrutiaren opera prima-k, esaterako, efektu berezirik onenen Goya saria lortu zuen. Sitgsko Zinemaldian (Katalunia) filmik onenaren saria ere jaso zuen, eta baita Torontoko Zinemaldiko Midnight Madness saileko publikoaren saria ere.
Filmak arrakasta handia izan zuen Netflix plataforman ere: ikusle gehien dituzten filmen zerrendako lehen postura iritsi zen munduko herrialde gehienetan, tartean AEBak. Pelikula distopikoa da, zientzia fikziozkoa, eta gizartearen parabola bat du oinarrian. Aktoreen artean, Zorion Egileor, Ivan Massague eta Antonia San Juan daude.
Aitor Arregiren, Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren La trinchera infinita-k berriz, bi Goya sari eskuratu zituen: soinu onenarena eta emakumezko aktore onenarena. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Moriartikoek pelikula, eta, gidoi onenaren saria eta zuzendari onenarena ez ezik, Irizar eta Feroz sariak eta Fipresci saria ere jaso zituen filmak. Aurtengo zinemaldian, bestalde, EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen VI. saria eman zioten.
36ko gerrako istorio bat kontatzen du filmak, egiazko hainbat kasutan oinarrituta: faxisten kolpearen biharamunean errepresalien beldur etxean ezkutatu eta 33 urtetik gorako itxialdia bizi izan zuen bikote baten istorioa. Belen Cuesta eta Antonio de la Torre aktoreak dira protagonistak
Ez da lehen aldia zuzendari hirukoaren film bat Oscarretarako bidean dela: 2015ean, euskal zinemagintzari ateak ireki zizkion Loreak filmak, eta 2018an Espainia ordezkatzeko hiru hautagaien artean izan zen Handia filma. Lehiatik kanpo geratu ziren biak ala biak, ordea.
Azaroaren 3an jakinaraziko dute zer lanek ordezkatuko duen Espainia. Horren ondoren, halere, AEBetako zinema akademiaren galbahea pasatu beharko du filmak saria eskuratzeko hautagaien artean egoteko. Oscar sariak otsailaren 28an ziren banatzekoak Los Angelesen, baina, pandemiaren eraginez, apirilaren 25era atzeratzea erabaki zuten.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187947/sei-pertsona-hil-dira-nafarroan-covid-19aren-ondorioz.htm
|
Gizartea
|
Sei pertsona hil dira Nafarroan COVID-19aren ondorioz
|
Beste 608 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Bizkaian eta Araban, gora egin du egun bakarrean detektatutako kasuen kopuruak. Gipuzkoan eta Nafarroan, berriz, bezperan baino gutxiago zenbatu dituzte. Nafarroan egindako testen %13k eman dute positibo.
|
Sei pertsona hil dira Nafarroan COVID-19aren ondorioz. Beste 608 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Bizkaian eta Araban, gora egin du egun bakarrean detektatutako kasuen kopuruak. Gipuzkoan eta Nafarroan, berriz, bezperan baino gutxiago zenbatu dituzte. Nafarroan egindako testen %13k eman dute positibo.
|
Hiru egunez beheranzko joera izan ondotik, kutsatuen kurbak gora egin du berriz ere Hego Euskal Herrian. Izurria kontrolatzeko 9.513 PCR proba egin dituzte astelehenean, eta 608 positibo erregistratu dituzte guztira. Nafarroako egoera da kezkagarriena, beste behin. Han egindako proben %13k eman dute positibo azken egunean, eta koronabirusarekin lotutako sei heriotza erregistratu dituzte egun bakarrean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 51, 81, 89 eta 94 urteko lau emakumezko eta 86 eta 87 urteko bi gizonezko dira hildakoak.
Kutsatuen datuei erreparatuta, Nafarroan zenbatu dute kasu gehien: 272 izan dira, aurreko egunean baino 32 gutxiago. Hala eta guztiz ere, aintzat hartu behar da nabarmen apaldu dela egindako test kopurua lurralde horretan. Hegoaldeko gainerako herrialdeei so, azken datuen arabera, kasuak ugaritu egin dira Bizkaian eta Araban, eta Gipuzkoan, berriz, positibo gutxiago zenbatu dituzte aurreko eguneko datuekin konparatuta. Zehazki, Bizkaian 168 positibo detektatu dituzte, bezperan baino 54 gehiago. Araban 52 erregistratu dituzte, aurreko egunean baino 21 gehiago. Gipuzkoan, berriz, 112 zenbatu dituzte atzo egindako probetan; hau da, igandean baino hamaika gutxiago.
Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dutenez, 50 pertsona ospitaleratu dituzte koronabirusaren sintomak zituztela. Aurreko egunean, berriz, 34 izan ziren. Aipatzekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kopuruak izandako hazkundea: atzo, 33 erietxeratu zituzten Osakidetzaren ardurapeko ospitaleetan; bezperan, aldiz, erdia baino gutxiago: 14.
Bestalde, Hego Euskal Herrian guztira 80 lagun daude zaintza intentsiboetako unitateetan COVID-19agatik erietxeratuta; aurreko egunean baino lau gutxiago, alegia.
Koronabirusak Euskal Herrian utzitako datuak sakonki ikusteko, jo ezazu BERRIAk webgunean sortutako atal berezira: Koronabirusaren azken datuak. Bertan jasota daude COVID-19ak Euskal Herrian zer eragin duen azaltzen duten grafikoak eta mapa interaktiboak.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187948/mintzapraktika-egitasmoan-parte-hartzeko-izen-ematea-zabaldu-dute.htm
|
Gizartea
|
Mintzapraktika egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute
|
Urrian zein urtarrilean zabalduko dira izena emateko epeak. Euskaltzaleen Topaguneak jarri du martxan kanpaina, eta 7.000 erabiltzaile inguruk parte hartuko dute.
|
Mintzapraktika egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute. Urrian zein urtarrilean zabalduko dira izena emateko epeak. Euskaltzaleen Topaguneak jarri du martxan kanpaina, eta 7.000 erabiltzaile inguruk parte hartuko dute.
|
Mintzalaguna elkarrekin! Euskara bizi, erabili leloa darabil mintzapraktika egitasmoan izena emateko kanpainak. Euskaraz aritzeko erraztasuna lortu nahi duten hiztunen erabilera trebatzeko saioak antolatzen dituzte euskaraz normal-normal aritzen direnekin, eta, horretarako, bospasei pertsonako taldeak elkartzen dira, elkarrekin mintzatuz praktikatzeko. Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du kanpaina, eta, eman dituzten datuen arabera, mintzapraktika komunitatea 7.000 lagunek baino gehiagok osatzen dute. Izena emateko lehen deialdia urrian abiatu da, eta, denetara, 21 herrik eta eskualdek hartu dute parte kanpainan. Urtarrilean egingo dute hurrengo kanpaina, bigarrena.
Itxialdiak iraun duen bitartean, mintzalagunen sareari esker, komunitateko kideek Interneten bidez jarraitu dute harremanetan. Uda ondoren, ordea, elkarrekin batzen hasiko dira bidelariak eta bidelagunak. Hau da, euskara ikasten ari diren eta euskaraz hitz egiten laguntzen dieten pertsonak. «Berriz ere mintzapraktika egiteko bilduko dira, elkar zainduz eta erantzukizunez», azaldu du Topaguneak, ohar bidez. Asmoa da Euskal Herri osora zabaltzea ekinbidea.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187949/fisikako-nobel-saria-zulo-beltzei-buruzko-aurkikuntzak-egin-dituzten-hiru-ikerlariri.htm
|
Gizartea
|
Fisikako Nobel saria, zulo beltzei buruzko aurkikuntzak egin dituzten hiru ikerlariri
|
Roger Penrose, Reinhard Genzel eta Andrea Ghez dira sarituak.
|
Fisikako Nobel saria, zulo beltzei buruzko aurkikuntzak egin dituzten hiru ikerlariri. Roger Penrose, Reinhard Genzel eta Andrea Ghez dira sarituak.
|
Roger Penrose britainiarrak (1931) Reinhard Genzel alemaniarrak (1952) eta Andrea Ghez estatubatuarrak (1965) jasoko dute aurtengo Fisikako Nobel saria. Sariaren antolatzaile Suediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazi duenez, Penrosek jasoko du sariaren erdia, zulo beltzen eraketa erlatibitatearen teoria orokorraren «iragarpen sendoa» dela aurkitzeagatik. Beste bi ikerlariek sariaren beste erdia konpartituko dute, «gure galaxiaren erdian» objektu trinko «ezin masiboago bat», zulo beltz bat, aurkitzeagatik.
Sarituei hamar milioi koroa suediar emango dizkiete aurten: 960.000 bat euro. Hau da, kopuru horren erdia jasoko du Penrosek, eta beste erdia Genzelen eta Ghezen artean banatuko dute. Sari banaketa abenduaren 10ean da egitekoa, Stockholmen (Suedia).
Suediako hiriburuan gaur egindako ekitaldian akademiaren idazkariak nabarmendu duenez, 2020ko Fisikako Nobel sariak zerikusia du «unibertsoaren sekretu ilunenekin». Haren arabera, Penrosek «metodo zientifiko burutsuak» asmatu zituen, Albert Einsteinek duela ehun urte baino gehiago formulatutako erlatibitatearen teoria orokorrean «sakontzeko». Eta akademiaren ustez, sarituak frogatu du teoria horrek zulo beltzen eraketa bultzatzen duela: «Espazio-denborako munstro horiek, haietan sartzen den guztia harrapatzen dutenak».
Eta, hain zuzen, zulo beltzen ezagutzaren garrantzia nabarmendu du Ghez zientzialariak, telematikoki egindako agerraldian. «Unibertsoko eraikuntza bloke ezinbestekoak dira». Kazetarien galderei erantzunez esan du oraindik ez dakitela zer dagoen horien barruan. «Intriga horrek berak bultzatzen gaitu fisikaren mundua ulertzeko ahaleginean».
Laugarren emakumezkoa
1901ean hasi ziren Fisikako Nobel saria ematen, eta Ghez da hori irabazten duen laugarren emakumezkoa, Marie Curieren (1903), Maria Goeppert-Mayerren (1963) eta Donna Stricklanden (2018) ondoren. «Espero dut hau beste emakumezko batzuentzat inspiragarria izatea, eremu honetan sar daitezen», adierazi du.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187950/torrak-inhabilitatuta-jarraituko-du-konstituzionalak-helegitea-aztertu-artean.htm
|
Mundua
|
Torrak inhabilitatuta jarraituko du Konstituzionalak helegitea aztertu artean
|
Auzitegiak tramiterako onartu du Kataluniako presidente ohiaren helegitea, baina baztertu egin du, kautela neurri gisa, inhabilitazioa behin-behinean etetea.
|
Torrak inhabilitatuta jarraituko du Konstituzionalak helegitea aztertu artean. Auzitegiak tramiterako onartu du Kataluniako presidente ohiaren helegitea, baina baztertu egin du, kautela neurri gisa, inhabilitazioa behin-behinean etetea.
|
Quim Torra Kataluniako presidente ohiak inhabilitatuta jarraituko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak haren kontrako auziaren gainean azken erabakia hartzen duen arte. Konstituzionalak baztertu egin du defentsaren babes helegitea, eta ez du zigorra behin-behinean etengo, kautela neurri gisa. Beraz, indarrean jarraituko du Kataluniako Auzitegi Nagusiak ezarri eta Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi zuen inhabilitazio zigorrak.
Konstituzionalak tramiterako onartu du, ordea, Torrak Gorenaren epaiaren kontra aurkeztu duen helegitea. Konstituzionalak erabaki beharko du Gorenaren ebazpena ontzat jotzen duen ala ez, eta hori izango da Espainiako justizian auzibidea agortuko duen urratsa. Hortik aurrera, defentsak aukera izango du auzia Giza Eskubideen Europako Auzitegira eramateko. Konstituzionalak arrazoia eman ezean, hala egingo dutela aurreratu du Gonzalo Boye Torraren defentsa abokatuak.
Boyek nabarmendu duenez, Konstituzionalak kasu guztietan eten du inhabilitazio zigorra auziari buruzko azken erabakia hartu arte, auzipetua karguan zegoen hautetsi bat izan denetan. «Kasu honetan beste era batera egiten bada, azalpena oso argia da», azaldu dio BERRIAri, Konstituzionalak har zezakeen erabakiari buruz galdetuta.
Boyek salatu du Espainiako justiziak zuzenbidea «beste era batera» ezartzen duela «gutxiengo nazional batek bere eskubideak exijitzen dituen bakoitzean». Abokatuak konfiantza agertu du Europako justizian, eta ziurtatu du auzia hara bideratutakoan Torrari arrazoia emango diotela. «Besteak beste, Europako araudia oso nabarmen urratzen ari dela uste dut, edo, sinpleki, araudi horiek ez direla ezartzen ari. Baina, gainera, bada gauza oso argi bat: politikoki izendatuak diren epaileak daudenean, epaile horiek inpartzialak izan daitezke kontrako alderdi politiko bat epaitzeko garaian? Galdera oso logikoak dira».
Torrari urte eta erdiko inhabilitazioa eta 30.000 euroko isuna ezarri zizkion Kataluniako Auzitegi Nagusiak, iazko abenduan, desobedientziagatik. Espainiako Hauteskunde Batzordeak agindu zion Generalitateko jauregitik kentzeko espetxean eta erbestean diren buruzagi independentista katalanen aldeko pankarta bat eta hainbat xingola hori. Agindua garaiz ez betetzeagatik zigortu zuen auzitegiak. Epai hori berretsi egin zuen Espainiako Auzitegi Gorenak joan den irailaren 28an. Erabakiaren ondorioz, Torra Generalitateko presidente kargutik kendu zuen Gorenak, eta hauteskundeetara automatikoki deitzeko prozesua jarri zen abian.
Tamara Carrasco, absolbituta
Bi urte baino gehiagoko auzibidearen ostean, Bartzelonako zigor epaitegi batek absolbitu egin du Tamara Carrasco CDR Errepublikaren Defentsarako Komiteetako kidea. «Terrorismoa» eta matxinada leporatu zizkion Espainiako Fiskaltzak Carrascori, 2018ko apirilean, CDRen kontrako lehenengo polizia operazioan atxilotua izan ostean. Handik egun gutxira, aske utzi zuen, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Diego de Egea epaileak, «terrorismo» eta matxinada delituak baztertuta. Eutsi egin zion desordena publikoen akusazioari. Operazio hartatik, erbestean da Adria Carrasco CDRetako kidea ere.
Urtebetean baino gehiagoan eutsi zien karguei Fiskaltzak, eta Viladecans (Bartzelona, Herrialde Katalanak) jaioterritik irteteko debekua izan zuen Tamara Carrascok hainbat hilabetez. 2018ko azaroan, baina, Carrasco ikertzeari utzi zion auzitegiak Fiskaltzaren eskariz, matxinada eta «terrorismo» delituen akusazioetarako oinarririk ez zegoela aitortuta, eta auzia Bartzelonako zigor epaitegi batera bideratu zuten, desordena publikoengatik. Orain akusazio hori ere baztertu egin du epaileak, eta Carrasco aske utzi du inolako kargurik gabe.
Carrascok «jazarpen ideologikoa» salatu zuen joan den irailaren 28an, auzia epairako prest gelditu zenean.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187951/eusko-jaurlaritzak-eskolaz-kanpoko-jarduerak-baimendu-ditu.htm
|
Gizartea
|
Eusko Jaurlaritzak eskolaz kanpoko jarduerak baimendu ditu
|
Distantzia mantendu beharko dute, baita maskara jantzita eduki eta higiene neurriak bete ere. Ezingo dute antolatu Haur Hezkuntzako umeentzako ekintzarik.
|
Eusko Jaurlaritzak eskolaz kanpoko jarduerak baimendu ditu. Distantzia mantendu beharko dute, baita maskara jantzita eduki eta higiene neurriak bete ere. Ezingo dute antolatu Haur Hezkuntzako umeentzako ekintzarik.
|
Eusko Jaurlaritzak erabaki du eskolaz kanpoko jarduerak baimentzea, Haur Hezkuntzako ikasleentzakoak izan ezik. Ikasturtea hasi zenetik hilabete igarotzear den honetan, neurria arintzea erabaki du.
Beraz, aurrerantzean, Haur Hezkuntzatik aurrerako umeek eskolaz kanpoko jarduerak izango dituzte, baina segurtasun neurriak bete beharko dituzte. Eusko Jaurlaritzaren protokoloan ageri denez, ikastetxeek eta ekintzak antolatzen dituzten erakundeek ezarritako protokoloak eta kontingentzia planak bete beharko dituzte, baita prebentziorako neurriak errespetatu ere; hau da, distantzia mantendu beharko dute, maskara erabili, eta higiene neurriak errespetatu.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187952/udaltzaingoa-gasteizko-gaztetxean-sartu-da-gazteen-lonja-bat-zela-argudiatuta.htm
|
Gizartea
|
Udaltzaingoa Gasteizko Gaztetxean sartu da, «gazteen lonja bat» zela argudiatuta
|
Gaztetxean zeuden 30 gazte inguru identifikatu ditu, eta isunak jarri dizkie. Gasteizko Asanbladak esan du «segurtasun neurri» guztiak betetzen ari zirela, eta salatu du antolakuntza politikoaren aurkako «jazarpena» izan dela.
|
Udaltzaingoa Gasteizko Gaztetxean sartu da, «gazteen lonja bat» zela argudiatuta. Gaztetxean zeuden 30 gazte inguru identifikatu ditu, eta isunak jarri dizkie. Gasteizko Asanbladak esan du «segurtasun neurri» guztiak betetzen ari zirela, eta salatu du antolakuntza politikoaren aurkako «jazarpena» izan dela.
|
Atzo gauean, 21:00ak aldera, udaltzainak Gasteizko Gaztetxean sartu ziren bertan zeuden gazteak identifikatzera, eta espedientea ireki zien eraikinean bilduta egoteagatik. Udaltzainek 30 lagun inguru identifikatu zituzten, argudiatuta «gazteen lonja» bat zela eta ez zutela lizentziarik irekita egoteko. Koronabirusagatik debekatuta dago gazteen lonjetan biltzea, eta horregatik jarri zieten isuna, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Isunen behin betiko zenbatekoa Eusko Jaurlaritzak erabaki beharko du, baina, oraingoz, 600 eurorainoko isunak izan daitezke.
Gaztetxeko Asanbladak prentsaurrekoa eskaini du gaur eguerdian, gertatutakoari buruzko bere bertsioa azaltzeko. Asanbladako gazteek adierazi dute hasiera-hasieratik osasun neurriak errespetatu dituztela, baita bertan biltzen diren kolektibo guztiei neurrien berri eman ere. «Udatik hona, higiene pertsonal eta logistikorako neurriak hartu ditugu, eta kutsatze posibleen aurkako protokolo bat diseinatu». Atzo, zehazki, Gaztetxean zeuden 30 pertsonak gela ezberdinetan batuta zeudela azpimarratu dute, eta protokoloaren arabera segurtasun neurriak mantendu zituztela.
Gaztetxeko kideek salatu dute poliziaren jokaera «guztiz politikoa» izan dela: «Pandemia egoera eta osasun neurrien bermatzea aitzakia harturik, antolakuntza politiko ororen errepresio eta jazarpen zuzena pairatzen ari gara». Horrez gain, gaitzetsi dute jazarpenaren bitartez gazteen antolakuntza forma ororen «infantilizazioa eta kriminalizazioa» bilatzen dela, eta gazteria lan produktibora eta jai eredura lerratuta egotea nahi dutela. «Argi daukagu estatuaren boterea zalantzan jartzen duen oldarraldi eta antolakuntza politiko oro kondenatua eta jazarria izango dela. Honen adibide argia da atzo Gasteizko Gaztetxean pairatu genuen erasoa, baina baita Euskal Herriko txoko ezberdinetan izan den eta izaten jarraituko den jazarpen sistematikoa ere».
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187953/valdesen-bildumaren-misterioa-argitu-du-bilboko-arte-ederren-museoak.htm
|
Kultura
|
Valdesen bildumaren misterioa argitu du Bilboko Arte Ederren Museoak
|
Felix Fernandez Valdes enpresari bilbotarraren arte bilduma berregin du erakundeak, eta haren parte ziren 79 artelan bildu dituzte, XIV. mendetik XX. menderainokoak. Zuloaga, Ribera, Van Dyck, Goya, Modigliani eta Delaunayren lanak daude tartean.
|
Valdesen bildumaren misterioa argitu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Felix Fernandez Valdes enpresari bilbotarraren arte bilduma berregin du erakundeak, eta haren parte ziren 79 artelan bildu dituzte, XIV. mendetik XX. menderainokoak. Zuloaga, Ribera, Van Dyck, Goya, Modigliani eta Delaunayren lanak daude tartean.
|
Orain arte kondaira moduko bat izan da arte historialarientzat Felix Fernandez Valdes enpresari bilbotarraren arte bilduma. Bazuten haren existentziaren berri, ezaguna zen haren kalitatea, jakina zen Francisco Goyaren Santa Cruzko markesa haren parte zela, baina bilduma osoaren arrasto gutxi batzuk baino ez zituzten zehatz ezagutzen. Familiaren argazki album batetik abiatuta, eta bi urte erdiko ikerketaren ondoren, enpresariaren 400 artelan inguruko bilduma osoa berregin ahal izan du orain Bilboko Arte Ederren Museoak, eta haren parte izandako 79 artelan jarri ditu ikusgai orain Valdés bildumako maisulanak erakusketan. 1976an hil zen bildumagilea, eta, urteekin, sakabanatuz joan ziren harenak izandako lanak. Eta haien atzetik aritu behar izan dute Maria Pilar Silva-Maroto eta Javier Novo komisarioek. Aurrez sekula erakutsi gabeak ziren orain ikusgai dauden lanetako asko. Otsailaren lehenera arte egongo da zabalik erakusketa museoko bigarren solairuan. «Haren ikuspegiaren zabaltasuna ikus daiteke».
Enpresariaren erretratu batekin abiatzen da ibilbidea, eta Bilboko Kale Nagusiko 15. zenbakiko bigarren solairu osoa hartzen zuen etxearen argazki bat ere ikusi ahalko du bisitariak azalpenen ondoan. Lehen-lehen mailako artelanez beteta daude hormak. Anton van Dyck bat han, Jose de Ribera bat hemen, Francisco de Zurbaran bat harago, Grekoa... 400 metro koadro inguru bete arte. XIV. mendeko margolanetatik hasi eta XX. mende erdialderainokoak. Egongelan. Logelan. Etxeko kaperan. Kuttunenak baino ez zituen han, ordea, zeren eta, familiak esandakoaren arabera, zazpi seme-alaben etxeetara eramaten baitzituen etxeko hormetan sartzen ez zitzaizkionak. Antzinako artetzat jotakoak hartzen zuen bilduma erdia, eta arte moderno izendatutakoak beste erdia. Eta, gutxi gorabehera, proportzio horiek mantendu dituzte Bilboko erakusketa antolatzeko ere. Erdi eta erdi, eta ordena kronologikoan.
Hitlerrentzako oparia
Eta erakusketaren erdialdean, Goyaren margolana da bi isurialde historikoak bereizten dituen tontorra. Joaquina Tellez-Giron y Pimentel ikus daiteke bertan, zetazko ohantze baten gainean alboz etzanda, musikaren musaren irudikapenekin lotu ohi den lirarekin eskuan; eta lauburu txiki baten irudiak apaintzen du musika tresna. Hori da erakusketako lanik garrantzitsuena, komisarioen hitzetan, eta baita mugarri lanak egiten dituena ere. Antzinako artea haren aurretik, arte modernoa haren ondoren.
Francisco Franco diktadoreari berari erosi zion margolana Fernandez Valdesek 1947an, haren lehengusu Francisco Franco Salgado-Araujoren bitartez, milioi eta erdi pezetaren truke, baina, lehenago, Adolf Hitler diktadorearentzako oparitarako erreserbatuta eman zituen hainbat urte. Lauburuagatik. Svastika naziaren oihartzuna ikusten zuten irudi hartan sasoiko agintariek, eta horregatik aukeratu zuten. Francok mugimendua argi ikusi ez, ordea, eta itxarotea erabaki zuen, harik eta, azkenean, Hitlerren gainbehera ikusirik, oparia egiteak zentzua galdua zuen arte, eta ezerezean geratu zen diplomazia eta espioitza lan guztia.
Zurrumurru faltsuak
Sekretuz eta zurrumurruz beteta dago margolanaren historia, ordea, Silva-Maroto komisarioaren hitzetan. Besteak beste, inon ez dago lanak Francoren eskuetan nola bukatu zuen zehazten duen dokumenturik, ez eta erosketaren edo ordainketaren arrastorik ere, baldin eta erosita eskuratu bazuen. Eta justu-justukoa da Francoren aipamena ere Fernandez Valdesen erosketa agirietan. Enpresariak behin eta berriz egin zituen eroslea zein zen zehazteko eskariak, baina isiltasuna besterik ez zuen jasotzen erantzun modura. Eta bankuaren ordainketaren bazter batean soilik ageri da diktadorearen aipamena, lehengusuaren sinadurapean, eta, betiere, zeharka.
Kondairarako lehengai ona da sekretua, eta, 1940an, Francok koadro hura Hitlerrekin Hendaian izandako enkontrura eraman zuela ere kontatu izan dela gogoratu du Silva-Maroto komisarioak, azkenean ez ematea erabaki bazuen ere. Haren hitzetan, inolako oinarririk gabekoa da uste hori, ordea. «Ez da egia». Edonola ere Fernandez Valdesen bilduma koadro bakar hori baino askoz ere gehiago dela nabarmendu du historialariak.
Erlijiotasuna eta begirada
Erlijiotasuna zuen bildumaren leitmotiva, Silva-Marotoren hitzetan. Eta Zurbaran zuen artista kuttunetako bat, antzinakoen artean. Baina bildumagilearen zaletasunen zabaltasuna nabarmendu du Novok. Badira gotiko berantiarreko triptikoak, eskultura barrokoak, Mariano Fortunyren lanak, Eduardo Rosalesenak, Dario de Rogoyosenak, Robert Dellaunayrenak. Erromatik Parisera heldu berri zen Amedeo Modiglianiren akuarela bat.
Joaquin Sorollaren bilduma nabarmena ere izan zuen, esaterako. Bainuaren ondoren izeneko koadroa nabarmendu du komisarioak haien artean. Eta, hain zuzen ere, margolan hori dagoen aretoan ikus daiteke argien bildumazalearen gustu aberatsa, ia-ia horma berean egiten dutelako bat Sorollaren eguerdiko argi puruko koadro alaiek eta sasoi hartako pobreziaren, miseriaren eta iluntasuna erakusten duten Ignacio Zuloagaren, Jose Gutierrez Solanaren zein Isidre Nonellen koadroek.
Familiatik jaso zuen enpresa Fernandez Valdesek. Tomas Urkixo ontziola jabe eta bildumagilea zuen osaba, eta haren eskutik jaso zuen bere bildumaren abiapuntutzat hartzen den Grecoren Kristo gurutziltzatua ere. «Hori da bildumako zero pieza», zehaztu du Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren museoko zuzendariak.
Ibarrola amaitzeko
Zura, palma olioa eta kakaoa inportatzen aritzen zen Fernandez Valdes, Ginea oraindik Espainiaren menpeko kolonia zen sasoian, eta han egindako diruarekin erosten zituen bildumarako artelanak. Komisarioen hitzetan, frankismoak emandako inportaziorako baimenari esker egin zuen negozioa Fernandez Valdesek, baina ez dute diktadorearen erregimenarekin bestelako harremanik zeukala adierazten duen bestelako daturik topatu. «Ez zen Francoren zaleegia», zehaztu du Silva-Marotok, «gehiago zen monarkikoa». Eta, zehaztu dutenez, bada 1936ko Gerran Eusko Jaurlaritzaren artelanak babesteko programarekin bat egin zuela zehazten duen dokumentu bat ere.
Azkeneraino jarraitu zuen artelanak bildumatzen, eta horren erakusle izan nahi du erakusketa ixten duen margolanak, Agustin Ibarrolaren hastapenetako Barrualdea. XX. mende erdialdetik aurrera ere lanean ari ziren hainbat euskal artistaren lanak erosi zituela zehaztu dute historialariek. Novo: «Bildumak hartzen duen tarte kronologiko osoaren irudia eskaintzeko balio du Ibarrolak, guztira, bost mende hartzen baititu, beti kalitateari eutsiz».
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187954/gizon-baten-gorpua-topatu-dute-gasteizko-parke-batean.htm
|
Gizartea
|
Gizon baten gorpua topatu dute Gasteizko parke batean
|
Atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Duela urtebete desagertutako gasteiztar bat ote den ikertzen ari da Ertzaintza.
|
Gizon baten gorpua topatu dute Gasteizko parke batean. Atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Duela urtebete desagertutako gasteiztar bat ote den ikertzen ari da Ertzaintza.
|
Atzo eguerdian topatu zuten gizonaren gorpua, sastrakak kentzeko lanetan ari ziren langile batzuek. Deskonposizio egoera aurreratuan zegoen gorpua. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, 2019ko urrian desagertutako S.G. izan liteke. 43 urteko gasteiztarra duela urtebete desagertu zen, kafea hartzera etxetik irten eta itzuli ez zenean. Haren familia hura aurkitzen saiatu da ordutik, eta sare sozialen bitartez herritarren laguntza eskatu izan du maiz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu egin du gorpu bat aurkitu duela, baina ez desagertutako gizonezkoa denik.
Gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko eta heriotzaren arrazoiak argitzeko. DNAren azterketa ere egingo diote hildakoari, nor den egiaztatu ahal izateko.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187955/eguzkiaren-koroa-zergatik-den-horren-beroa-azaldu-dute.htm
|
Bizigiro
|
Eguzkiaren koroa zergatik den horren beroa azaldu dute
|
Izarraren atmosferan milioika graduko tenperaturak sortzen dira, baina orain arte ez zekiten nola. Zientzialariek lehen aldiz behatu dituzte bero horren atzean leudekeen «nanozurrusta» deituriko fenomenoak.
|
Eguzkiaren koroa zergatik den horren beroa azaldu dute. Izarraren atmosferan milioika graduko tenperaturak sortzen dira, baina orain arte ez zekiten nola. Zientzialariek lehen aldiz behatu dituzte bero horren atzean leudekeen «nanozurrusta» deituriko fenomenoak.
|
Eguzkiaren azala beroa da, noski: 5.800 kelvin inguru ditu. Baina, izarraren atmosferaren kanpoaldea —koroa deiturikoa— askoz beroagoa da: milioika kelvin baino gehiago ditu. Nola liteke Eguzkiaren nukleotik, hau da, nolabait esateko, haren labetik, urrunago dagoen partea azala baino ehunka aldiz beroagoa izatea? Astrofisikariek gogoan ibili dute galdera hamarkada luzez. Orain, badirudi erantzuna aurkitu dutela: nazioarteko zientzialari talde batek adierazi du bero horren eragilea den mekanismoa behatu duela: Eguzkiaren koroako nanozurrusta ekaitzak.
Aspaldi proposatu zuten hipotesia: halako beroa milaka energia isuri magnetiko txikien ondorioa izango da. Nanozurrusta deitzen diete astrofisikariek isuri horietako bakoitzari. Baina hipotesiak bazuen arazo bat: inork ez zuen halako nanozurrustarik behatu. Ingalaterrako Northumbria eta Eskoziako St Andrews unibertsitateko ikertzaileak NASArekin elkarlanean aritu dira, bereizmen handiko irudiak aztertzen, eta, lehen aldiz, halako nanozurrusta «ezinago azkar eta bortitzak» aurkitu dituztela adierazi dute, Natur aldizkarian argitaraturiko artikulu batean.
Behatzeaz gain, zurrusta horiek nola sortzen diren azaldu dute, eredu matematikoen bitartez.
Eguzkiaren azaletik eremu magnetikoak sortzen dira etengabe. Batzuetan eremu horien lerroak elkarrekin lotzen dira, eta berriz askatzen. Apurtu eta berriz lotzen direnean sortzen dira nanozurrustak, eta horien energiak berotzen du horrenbeste Eguzkiaren koroa.
Astrofisikarako Harvard-Smithsonian Centerreko (AEB) eta Palermoko (Italia) Behatoki Astronomiko eta Unibertsitateko ikertzaileek ere hartu dute parte ikerketan. Taldeak behaturiko nanozurrusta ekaitzak hamabost bat minutu iraun zuen. Tarte horretan, koroaren inguru hori milioika gradura berotu zela ikusi zuten.
St Andrewseko ikertzaile Paolo Paganok nabarmendu du Eguzkiaren koroa «oso gune dinamikoa» dela, eta eremu magnetikoak etengabe sortzen eta apurtzen ari direla han, eta horien bidez askatzen da milioika graduko tenperaturak mantentzeko adina energia.
Azken hilabeteotan ikerketa garrantzitsuak ari dira argitaratzen, Eguzkiaren izaera eta dinamika ulertzen laguntzeko. Uztailean, Europako Espazio Agentziako Solar Orbiter zunda duela hilabete bat heldu zen lehen aldiz Eguzkiaren periheliora, hau da, izarraren inguruko orbitan punturik hurbilenera. Hurbildu ahala, izarrari argazkiak ateratzen aritu zaio, inoizko hurbilenenak. Horiek aztertzean, ordura arte ikusi gabeko fenomeno bat behatu zuten astrofisikariek: Eguzkia suzko bola erraldoi bat baldin bada, hura su txikiz osaturik dagoela ikusi zuten.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187956/azpiazuk-berretsi-du-aurrekontuetan-ez-dela-murrizketarik-egongo.htm
|
Ekonomia
|
Azpiazuk berretsi du aurrekontuetan ez dela murrizketarik egongo
|
Ekonomia sailburuak nabarmendu du defizit eta zor mugak lausotu izanak arnasa eman diola Jaurlaritzari. Gidalerro nagusiak ekonomia suspertzea eta ongizate estatua sendotzea izango dira
|
Azpiazuk berretsi du aurrekontuetan ez dela murrizketarik egongo. Ekonomia sailburuak nabarmendu du defizit eta zor mugak lausotu izanak arnasa eman diola Jaurlaritzari. Gidalerro nagusiak ekonomia suspertzea eta ongizate estatua sendotzea izango dira
|
Eusko Jaurlaritza hasia da datorren urterako aurrekontuak izango direnak prestatzen. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri duenez, aurtengoa baino «dezente handiagoa» izango da, baina ez du zehaztu zenbat. Nabarmendu du aurrekontuak «ausartak» izango direla eta hitzeman du ez dela murrizketarik egongo politika publikoetan. «Gure bidea ez da austeritatea izango. Berreraikuntzaren eta eraldaketa ekonomiko eta sozialaren aurrekontuak izango dira».
Eusko Jaurlaritzak abenduaren 15ean onartuko du lege proiektua; hilaren 18an legebiltzarrera bidaliko du; eta otsailaren erdialdera indarrean egongo da, EAJk eta PSEk duten gehiengo osoari esker. Astearte honetan, gidalerroak aurkeztu ditu Azpiazuk.
Sailburuak gogoratu du COVID-19ari estuki loturiko lehen aurrekontuak izango direla, eta bi helburu zehaztu ditu: ekonomia suspertzea eta ongizate estatua sendotzea, «krisi orok sortzen dituen desberdintasunak arintzeko». Horrekin lotuta, aurreratu du 2021eko aurrekontuetan osasunak eta hezkuntzak «bultzada handia» jasoko dutela.
Zergak eta zorra
Iñigo Urkullu lehendakariak joan den astean esan zuenez, 2021ean %0,5 inguru igoko litzateke datorren urterako aurrekontua, baina Azpiazuk azpimarratu du gutxienez datorren asteko Finantzen Euskal Kontseilura arte itxaron beharko dela behin betiko zenbatekoa zein izango den jakiteko, orduan jakingo baitu gobernuak foru ogasunek zenbateko beherakada izan duten aurtengo zerga bilketan. Jaurlaritzaren kutxetara doaz ogasunek bildutako hamar eurotik zazpi, eta orain arteko datuen arabera, %15-20 bitartekoa izan daiteke murrizketa: 2.300-3.100 milioi artekoa. Azpiazuk ez du daturik eman nahi izan; hala ere, azpimarratu du Jaurlaritzak zulo hori konpentsatuko duela datorren urterako Espainiako Gobernuarekin adostutako %2,2ko defizit mugarekin (1.600 milioi euro gehiago), eta eta hori estaltzeko zor publikoa igoz, BPGaren %16,9ra arte.
Gobernuak maileguak eta «batez ere» zor jaulkipenak erabiliko ditu finantzaketa handitzeko, eta Azpiazuk jakinarazi du urtea amaitu baino lehen «kopuru garrantzitsu» bat jarriko duela merkatuetan, baina hori modu «mailakatuan» egingo du, Eusko Legebiltzarrak ezarritako mugen barruan.
Gaineratu du, halaber, «ahal den neurrian» eta aurreikuspen ekonomikoak nabarmen okertu ezean Jaurlaritzak bete egingo dituela adostutako tasak, nahiz eta ez duen zertan zorrotz bete, Europako Batzordeak lausotu egin baititu 2021. eta 2022. urteetarako, eta gauza bera Espainiako Gobernuak bere menpeko erakundeekin. Gogoratu du «egoera bere onera itzultzean» Bruselak berriz eskatuko duela defizita murrizteko, eta arduraz jokatu nahi duela gobernuak.
Europara begira
Jaurlaritzak finantzabide gehigarri bat izango du: Europako Batasunaren Next Generation berreraikuntzarako funtsa. Horren inguruan, Azpiazuk azaldu du horri legozkiokeen kopuruak ez dituztela 2021eko aurrekontu egitasmoan sartu, besteak beste, Espainiako Gobernuak kudeatuko dituelako laguntzak eta gaur-gaurkoz ezinezkoa delako Jaurlaritzak zenbat jaso dezakeen jakitea. Gobernua behin betiko zerrenda bat zehazten jarraitzen duela esan du, baina «urduritasunik eta presarik gabe» lan egiteko eskatu die enpresei. Jaurlaritzak, bestalde, 2021eko aurrekontuetan ere ekonomia suspertzeko inbertsioetan «ahalegin argia» egingo duela gaineratu du, eta I+Gko gastua %6 handituko duela.
Soldatak izozteko aukera
Aldi berean, gobernuaren helburua da langabezia tasa %10,7ra jaistea 2021 amaierarako, 15.100 lanpostu sortuz —%12,4koa da gaur egun—. Horretarako, ekonomian «errebote efektu» bat izatea espero du: BPGaren %8,9 igotzea aurreikusten du Langile publikoen soldatei buruz galdetuta, Azpiazuk gogorarazi du azken hitza Espainiako Gobernuak duela, eta berretsi du Jaurlaritzak soldatak jaistea aurreikusten ez duen arren balizko izozteak ez lukeela eragingo langile horien erosteko ahalmenean, prezioen beheranzko bilakaera dela eta.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187957/bi-gorpu-aurkitu-dituzte-bata-gasteizen-eta-bestea-bilbon.htm
|
Gizartea
|
Bi gorpu aurkitu dituzte, bata Gasteizen eta bestea Bilbon
|
Gasteizen atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Bilbon, San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakume baten gorpua.
|
Bi gorpu aurkitu dituzte, bata Gasteizen eta bestea Bilbon. Gasteizen atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Bilbon, San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakume baten gorpua.
|
Bi gorpu aurkitu dituzte atzo eta gaur Euskal Herrian, bata Gasteizen eta bestea Bilbon. Gasteizen, atzo eguerdian topatu zuten gizon baten gorpua, sastrakak kentzeko lanetan ari ziren langile batzuek. Oso deskonposatuta zegoen gorpua. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, 2019ko urrian desagertutako S.G. izan liteke. 43 urteko gasteiztarra duela urtebete desagertu zen: kafea hartzera etxetik irten, eta ez zen itzuli. Haren familia hura aurkitzen saiatu da ordutik, eta sare sozialen bitartez herritarren laguntza eskatu izan du maiz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu egin du gorpu bat aurkitu duela, baina ez desagertutako gizonezkoa denik.
Gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko eta heriotzaren arrazoiak argitzeko. DNAren azterketa ere egingo diote hildakoari, nor den egiaztatu ahal izateko.
Bilboko itsasadarrean
Gaur, berriz, Bilboko itsasadarrean emakume baten gorpua atera dute Bizkaiko Suhiltzaileek. Bizilagun batek eman du abisua, eta Ertzaintza eta Suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua adineko emakume batena dela uste dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu duela jakinarazi du, hildakoa nor den eta heriotzaren nondik norakoak jakiteko
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187958/arnaud-demare-izan-da-azkarrena-esprintean.htm
|
Kirola
|
Arnaud Demare izan da azkarrena esprintean
|
Laugarren etapa irabazi du FDJkoak, hutsagatik. Peter Sagan eta Davide Ballerini izan dira bigarren eta hirugarren.
|
Arnaud Demare izan da azkarrena esprintean. Laugarren etapa irabazi du FDJkoak, hutsagatik. Peter Sagan eta Davide Ballerini izan dira bigarren eta hirugarren.
|
Arnaud Demare (FDJ) bizi ibili da gaur Villafranca Tirrena herriko helmugan, azkarrena izan delako esprintean. Frantziako txapeldunak hutsagatik irabazi die Peter Sagani (Bora) eta Davide Balleriniri (Deceuninck). Bideoa erabili behar izan dute garailea zehazteko. Demarek bigarren garaipena du Giroan; iaz lortu zuen aurrenekoa. Badu beste garaipen handi bat Italian, Milan-San Remo irabazi baitzuen 2016an. 72. garaipena du gaurkoa profesionaletan.
Etapa laburra izan da, 140 kilometrokoa, esprintean bukatzeko egokia, hirugarren mailako Portella Mandrazzi kaskoa igo behar izan badute ere 75.kilometroan. Ez zuen ematen esprinterrik atzean geratuko zenik, baina biri kontrako eztarritik sartu zaie igoera: Fernando Gaviriari (UAE)eta Alvaro Hodegi (Deceuninck). Bora taldeak martxa bizia jarri duelako igoeran. Elia Viviani ere geratu egin da, gero pelotoian sartu bada ere.
Hiru txirrindularik lehenagotik osatu dute eguneko ihesaldia: Simon Pellaud (Androni), Kamil Gradek (CCC) eta Marco Frapporti (Vini Zabu). Hala ere, pelotoiak ez die asko egiten utzi, kontrolpean eraman baitu saiakera hori. Esprinterren taldeak lanerako ibili dira, jakinda aukera zutela etapa irabazteko. Ihesaldian, Pellaud bakarrik geratu da, baina hamazazpi kilometro falta zirela harrapatu dute.
Ziztu bizian eraman dute pelotoia Borakoek eta FDJkoek, eta Gaviriaren tropeltxoak amore eman du aurrekoak harrapatzeko saialdian. Sagan izan da esprintean abiatzen aurrenekoa. Hartu du tartetxoa, baina gainera joan zaizkio Demare eta Ballerini. Hirurak sartu dira elkarren gainean. Helmugako marra batera zeharkatu dute, baina bideoak eman du epaia: Demare garaile.
Sailkapen nagusian, Joao Almeidak (DQT) bi segundo sartu dizkie atzetik dituenei, 26 kilometro falta zirenean, esprint berezitik bigarren pasatu delako. Horrenbestez, Jonathan Caicedorekin(EF1) zuen berdinketa hautsi egin du, eta bi segundo ateratzen dizkio; Pello Bilbaori (Bahrain), berriz, 39 segundo.
Bihar bosgarren etapa izango dute: luzea eta menditsua, 225 kilometrokoa, Mileto eta Camigliatello Silanoren artean. Hirugarren mailako bi mendate igoko dituzte, 100. eta 111. kilometroetan: Catanizaro eta Triolo. Aurreneko mailako gaina izango dute helmugatik hamabi kilometrora: Valico di Montescuro.
Geraint Thomas ez da atera
Eguneko albistea etaparen hasieran jakin da: Geraint Thomasek (Ineos) ez ateratzea erabaki du. Atzo erori egin zen, irteera neutralizatuan, eta haustura txiki bat dauka pelbisean. Lasterketa irabazteko faboritoetako bat zen galestarra, baina atzo hamabi minututik gora galdu zituen Etna mendatean amaitu zen etapan.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187959/alkorta-jokalarien-proposamena-izan-zen-llorente-fitxatzea.htm
|
Kirola
|
Alkorta: «Jokalarien proposamena izan zen Llorente fitxatzea»
|
Talde zuri-gorriko kirol zuzendariak onartu du jokalaria etortzeko prest zegoela, baina klubean ez dela adostasunik egon. Garitanoren lanaren inguruan «uste osoa» du, eta kezka azaldu du inguruan bizi den «giro gaiztotuarekin». Baina ziur da aurrera aterako dela taldea.
|
Alkorta: «Jokalarien proposamena izan zen Llorente fitxatzea». Talde zuri-gorriko kirol zuzendariak onartu du jokalaria etortzeko prest zegoela, baina klubean ez dela adostasunik egon. Garitanoren lanaren inguruan «uste osoa» du, eta kezka azaldu du inguruan bizi den «giro gaiztotuarekin». Baina ziur da aurrera aterako dela taldea.
|
Azkenean ez zen egin. Baina Bilbon hautsak harrotu ditu Athleticek Fernando Llorente fitxatzeko aukerak. Alex Bereneguer jokalarien aurkezpenean, Rafa Alkorta kirol zuzendariak onartu du jokalarien proposamena izan zela aurrelaria fitxatzea. «Jokalariak etorri nahi zuen, eta nik zuzendaritzari helarazi nion, neure eta entrenatzailearen oniritzia ere bazuelako. Baina klubean ez da adostasunik egon».
Alkortak azaldu du jokalariak jarri zirela berarekin harremanetan, «kezkatuta» daudelako taldeak bizi duen kirol egoerarekin. «Baina ez dago arrakalarik Llorente ez delako etorri, jokalariek ulertzen dute klubaren egoera zein den». Atzokoa egun «gogorra» izan zela onartu du: «Azken batean, Llorente laguna dut, eta beti uste izan dut aurrelari oso ona dela». Baina ez da «gutxietsita» sentitzen etorri ez delako. Onartu du, baita ere, Javi Martinez fitxatzen ahalegindu dira. «Baina ez zuen eskaintza onartu, eta ez genuen gehiago hitz egin».
Gaizka Garitanoren lanean uste osoa du: «Gure entrenatzailea da. iritsi zenean taldea zuloan zegoen. Ia Europa Ligarako sailkatu zuen, eta Espainiako Kopako final batean gaude. Nekez topatuko dugu hura bezain langilea den norbait. Ziur nago talde eta entrenatzaile honekin aurrera aterako garela». Kezka azaldu zuen, halaber, inguruan dagoen «giro asaldatuarekin». «Ni ere kezkatuta nago, baina uste dut gehiegizkoa izaten ari dela». Halaber, onartu du ez dela erraza etxean zalerik gabe jokatzearekin.
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187960/grebarako-eskubidea-ezbaian-ikusten-dute-pilotariek.htm
|
Kirola
|
Grebarako eskubidea ezbaian ikusten dute pilotariek
|
Lanuzteak iragarri dituzten Baikoko pilotariek adierazi diete enpresari eta Enpresen Ligari ez dutela onartuko «greba eskubidea urratzea», eta fiskaltzara joko dutela urraketak ikusten badituzte.
|
Grebarako eskubidea ezbaian ikusten dute pilotariek. Lanuzteak iragarri dituzten Baikoko pilotariek adierazi diete enpresari eta Enpresen Ligari ez dutela onartuko «greba eskubidea urratzea», eta fiskaltzara joko dutela urraketak ikusten badituzte.
|
Baiko enpresako pilotarien gehiengoak eta ELA sindikatuak uste dute grebarako eskubidea urratzeko saialdiak egiten ari direla enpresa eta Pilota Enpresen Liga. Ostiraletik astelehena bitarte dira egitekoak aurreneko lau lanuzteak, eta gaur agiri bidez jakinarazi dute azken orduetan Baiko eta Enpresen Liga hartzen ari diren erabaki batzuen inguruko kezka eta haserrea. «Argi utzi nahi dugu ez dugula grebarako daukagun oinarrizko eskubidea urratzen duen jarrera bakar bat ere onartuko», adierazi dute agirian.
Baikok iragarrita dauka larunbatean Gernikako jaialdian Aspe enpresako pilotariekin osatuko dituela partidak, bi enpresetako pilotariak nahasian jarriz. Grebara deitu duten pilotariek beste adibide bat ere eman dute: «Ligak asmoa omen dauka larunbatean Agirreri eta Albisuri Binakako Txapelketako finalerdia galdutzat emateko, pilotariek greba eskubidea gauzatzen badute». Baikori beste hau ere leporatu diote: «Pilotari berrien debutak eta kontratuak dataz aurreratu ditu grebalariak ordezkatzeko». Enpresaren eta Ligaren jarrera horiek «guztiz legez kanpokoak» direla diote. Konponbide bakarra ikusten dute: «Gatazka asteburu hau baino lehen konponduko ez balitz, legezko irtenbidea eta ontzat ematen dugun bakarra da partida horiek bertan behera uztea».
Asteburu honetako egoerei aurre egiteko Enpresen Ligak darabilen aukera bati buruz ondorengoa esan dute: «Ezin da erabili aztertzen ari den araudia. Izan ere, pilotariak faltako balira, araudi horretan datorren estaldura-sistema ezin zaio ezarri greba eskubidea gauzatzeagatik jokatuko ez duen pilotariari». Oinarrizko eskubide baten urraketaz mintzo dira: «Ez dago araudirik, erabaki administratiborik edo liga profesionalik oinarrizko eskubide hori urratzeko ahalmena duenik». Urraketa horri bide emango dioten jarduerak ikusten badituzte Lan Ikuskaritzara joko dutela diote, baita fiskaltzaren aurrera ere greba eskubidea urratzen duten enpresen edo sozietate-talde guztien aurka: «Ez ditugu onartuko langile taldearen elkartasuna eta ahalegina gutxitzeko helburua duten jarduerak, eta adi egongo gara greba eskubidea errespetatzen dela ziurtatzeko».
Baikori eskaera argia ere luzatu diote beste behin: «Bere jarrera zuzentzeko deia egiten diogu, bazterrak nahasteari utz diezaiola, eta langileentzat konponbide egokiak bilatzen saia dadila». Gaur dira biltzekoak enpresa eta pilotariak.
Imazen salaketa Mariezkurrenaren aurka
Greban ez dauden pilotarietako bat Ander Imaz da. Kontratua berritu du, gainera, Baikorekin. Gatazkaren harira, kontratua berritu ez duen Jon Mariezkurrenak Imazi leporatu zion emandako hitza ez betetzea, eta, gainera, enpresari informazioa pasatzea. Orain, Imazek salaketa jarri du pilotari nafarraren aurka, bere aurkako «adierazpen faltsuak egiteagatik». Mariezkurrenaren hitz horiek «kalte larria» eragin diotela dio: «Ohorerako eskubidea eta nire irudia eta ospea urratu dizkit».
|
2020-10-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/187961/nafarroako-osasun-departamentuak-neurriak-arinduko-ditu-faltzesen-eta-funesen.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako Osasun Departamentuak neurriak arinduko ditu Faltzesen eta Funesen
|
Biztanleek herrietatik sartzeko eta irteteko aukera izango dute, baina gainontzeko neurriek indarrean jarraituko dute. Azkoienen ez dute aukera hori izango.
|
Nafarroako Osasun Departamentuak neurriak arinduko ditu Faltzesen eta Funesen. Biztanleek herrietatik sartzeko eta irteteko aukera izango dute, baina gainontzeko neurriek indarrean jarraituko dute. Azkoienen ez dute aukera hori izango.
|
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak Faltzesen eta Funesen aparteko neurriak ezartzeko erabakia hartu zuen irailaren amaieran, izurriaren intzidentzia datuekin kezkatuta. Berdin egin zuen Azkoienen ere astebete lehenago. Tabernetako ordutegiak murriztu zituzten, jendea taldekatzea eragotzi zuten, eta herritarrei eskatu zieten premiazkoa ez bada ez irteteko. Hala ere, Osasun departamentuak erabaki du Faltzesen eta Funesen neurriak arintzea, eta biztanleei herrietatik sartzeko eta irteteko aukera eskaintzea, intzidentzian beherakada egon dela nabarmenduta. Beste neurriak, ordea, indarrean mantenduko dira urriaren 14ra arte.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187962/aske-dira-herenegun-atxilotutako-hiru-euskal-herritarrak.htm
|
Politika
|
Aske dira herenegun atxilotutako hiru euskal herritarrak
|
Gaur goizean pasatu dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio. Igor Uriarte bihar pasatuko da epailearen aurretik, 14:00etan, Frantziako lurraldean egoteko duen debekua medio.
|
Aske dira herenegun atxilotutako hiru euskal herritarrak. Gaur goizean pasatu dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinetik Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio. Igor Uriarte bihar pasatuko da epailearen aurretik, 14:00etan, Frantziako lurraldean egoteko duen debekua medio.
|
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro dira gaur Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauz euskal preso ohiak, eta Imanol Jaio iheslari ohia, eta hark baldintzapean aske uztea erabaki du, atxilotuetako baten sendiak BERRIAri baieztatu dionez. Ismael Moreno epaileak egotzi die «helburu terroristekin lehergailuak edukitzea», eta neurri batzuk ezarri dizkie: ezingo dute Espainiako Estatutik atera, pasaportea kendu die, eta astero joan beharko dute Auzitegi Nazionalera edo beren bizilekuetatik gertuen duten epaitegietara.
Hirurek uko egin diote epailearen nahiz fiskalaren galderei erantzuteari. Epaileak baldintzapean aske uztea erabaki du, besteak beste, ez duelako hirurek ihes egiteko arriskurik ikusten, «Espainiako naziotasuna» dutelako eta beren bizilekuekiko eta inguruarekiko duten lotura dela eta.
Hirurak herenegun atxilotu zituen Guardia Zibilak, Ertzaintzak 2019an atzemandako lehergai batzuekin lotura izan dezaketelakoan. Arraia-Maeztun (Araba) aurkitutako «zulo» hark hamar urte baino gehiago ditu, Poliziaren esanetan.
Atzo Urruñan (Lapurdi) atxilotutako Igor Uriarte euskal preso ohia ere gaur igaro da prokuradorearen aurretik, eta bihar epailearen aitzinean igaroko da,14:00etan. Baionako prokuradoreak BERRIAri baieztatu dio Frantziako lurraldean egoteko debekua duela, eta galdeketa egin ondotik epaitua egingo dutela. Uriarte, Eizagirre eta Arkauz 2013ko maiatzean atxilotu zituzten, Montpellierren (Frantzia), ETAko kide izatea egotzita. Uriarteren kasuan, 2017ko irailean epaitu zuten beste bost presorekin batera, eta 2018ko martxoan utzi zuten aske, espetxe zigorra bete ostean, Frantzian. Espainiak eginiko euroagindu baten eraginez Espainiaratu zuten orduan, baina aske geratu zen Auzitegi Nazionalean deklaratu eta gero. Espetxe zigorraz gain, Frantziaren menpeko lurraldeetan egoteko debekua ezarri zioten, eta horregatik atxilotu zuten atzo.
Eizagirrek eta Arkauzek ere Frantziako kartzeletan bete zituzten espetxe zigorrak, eta 2017an utzi zituzten libre. Eizagirreren kasuan, Espainiaratu egin zuten euskal preso ohia, baina Auzitegi Nazionalak aske utzi zuen, Uriarte bezala. Herenegun atxilotutako hirugarrena, Imanol Jaio, 2017an itzuli zen Hego Euskal Herrira.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187988/eddie-van-halen-rockaren-birtuosoa-hil-da.htm
|
Kultura
|
Eddie van Halen rockaren birtuosoa hil da
|
Musika irakurtzen inoiz ikasi ez zuen gitarristak, rocka disco musikarekin berriz lehian jartzea lortu zuen 1980ko hamarkadan.
|
Eddie van Halen rockaren birtuosoa hil da. Musika irakurtzen inoiz ikasi ez zuen gitarristak, rocka disco musikarekin berriz lehian jartzea lortu zuen 1980ko hamarkadan.
|
Eddie van Halen rock musikaria zendu zen atzo, 65 urterekin, Santa Monica (Kalifornia, AEB) hiriko ospitale batean hil zen, eztarriko minbiziaren ondorioz.
1970eko eta 1980ko rockaren ikonoetako bat izan zen. Van Halen taldearen sortzaileetako bat izan zen; taldeko gitarra jotzaile nagusia zen, eta, azken finean, taldearen arima. Rockak egile arrakastatsuen zerrendetara berriz eramaten lagundu zuen 1980ko hamarkadan, disco musika zerrenda horietan gailen zen garaian, batez ere 1984 izenburuko lanarekin, urte berean argitaratutakoa. Disko horretan zegoen Jump kanta, eta lehen postua lortu zuen zerrendetan. Diskoa bigarren geratu zen Billboard 200 zerrendan. Arrakasta handia, inondik ere, lehena Michael Jacsonen Thriller izan baitzen.
Taldea 1970eko hamarkadaren amaieran sortu zuen Alex anaiarekin. Baina Eddiek gitarrarekin jotako soloek pizten zuten entzule eta ikusleen arreta. Izan ere, gitarraren birtuosoa izatera heldu zen, nahiz eta inoiz ez zuen ikasi musika irakurtzen. Berak hala aitortu zuen: Bachen eta Mozarten piano piezak jotzen zituela gaztetan kontzertuetan, baina memoriaz eta inprobisatuz, partitura ulertzeko ez zelako gai.
Bat-batean aritzeko ahalmen hori gitarrara eraman zuen. Besteak beste, sokak mastan bi eskuetako hatz puntekin sakatzen jotzeko teknika erruz erabili zuen, eta horrek ematen zien kutsu berezia haien soloei. Lehenengo diskotik —Van Halen (1978)— erakutsi zuen hori; besteak beste, Eruption piezan.
Baina Michael Jacksonekiko lehia gizalegezkoa izan zen. Nolabait, bakoitza bere eremuan nagusi izatea erabaki zuten biek, Jacsonek musika dantzagarrian, eta Van Halenek rock musikan. Horren erakusgarri da Van Halenek gitarra jo zuela Jacksonen Beat It kantan. 20 segundokoa da pasartea, eta 20 minutu baino ez zuten behar izan grabatzeko. Ez da Van Halenen izenik agertzen diskoaren kredituetan.
Alkohola eta drogak musika sortzeko erabili zituen. Berak kontatu zuenez, etxean ixten zuen bere burua, eta, mozkortu ondoren, gitarra hartu eta bere burua grabatzen zuen. «Ez nuen edaten dibertitzeko. Alkohola eta kokaina kontu pribatuak ziren, neuretzat eta lanerako erabiltzen nituen», esan zuen elkarrizketa batean.
Etorkinak ziren Van Halendarrak AEBetan. Herbehereetakoak zituen gurasoak, Kaliforniara 1962an emigraturikoak, Eddiek zazpi urte zituenean. Anaiak txiro hazi ziren, aita gehienetan langabeko musikaria baitzen, eta, ama, zerbitzaria.
Kontatu zuenez, edateari utzi zion 2008. urtean. Mingainean hasi zitzaion minbizia, eta haren herena kendu behar izan zioten. Hestegorrira zabaldu zitzaion gero.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187989/mikel-barrios-aske-utzi-dute-kontrol-judizialpean.htm
|
Politika
|
Mikel Barrios aske utzi dute, kontrol judizialpean
|
Iragan ekainean bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten Mikel Barriosi. Ondoko orenetan aske utziko dute, kontrol judizialpean.
|
Mikel Barrios aske utzi dute, kontrol judizialpean. Iragan ekainean bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten Mikel Barriosi. Ondoko orenetan aske utziko dute, kontrol judizialpean.
|
Mikel Barrios euskal presoa aske utzi dute, eta gaur aterako da Mont-de-Marsango espetxetik. Ekainean sartu zen espetxera, bost urteko kartzela zigorrera kondenatuta. Xantiana Cachenaut abokatuak azaldu du Barriosek kontrol judiziala bete beharko duela: astean behin aurkeztu beharko du polizia etxera. Horrez gain, Frantziako Estatutik ateratzeko, baimena eskatu beharko du.
Barrios 2017an atxilotu zuten, Alemanian, Frantziak haren aurka ezarritako euroagindua baliatuta. Osnyko (Frantzia) presondegian espetxeratu zuten, eta handik urtebetera aske utzi, baldintzapean. Ondotik, 2020ko ekainean, Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorrera kondenatu zuen. Defentsak dei egin zuen, eta epaiketa azaroaren 12an izango du. Ordura arte kalean izanen da, baldintzapean.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187990/pcra-egiteko-eskatu-diete-azkoitiko-17-eta-60-urte-bitarteko-herritarrei-behaketa-baterako.htm
|
Gizartea
|
PCRa egiteko eskatu diete Azkoitiko 17 eta 60 urte bitarteko herritarrei, behaketa baterako
|
Pilotalekuan egingo dituzte probak, gaur hasita. Beharrezkoa da aurrez ordua hartzea.
|
PCRa egiteko eskatu diete Azkoitiko 17 eta 60 urte bitarteko herritarrei, behaketa baterako. Pilotalekuan egingo dituzte probak, gaur hasita. Beharrezkoa da aurrez ordua hartzea.
|
Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR proba egiteko eskatu diete Azkoitiko (Gipuzkoa) 17 eta 60 urte bitarteko herritar guztiei, kontrol lanetarako. Pilotalekuan egingo dituzte probak, gaur hasita.
Proba egin ahal izateko, aurrez ordua eskatu beharko dute Azkoitiko osasun etxera ( 943-00 76 10) edo Osasun Kontseilura (900-20 30 50) deituta. Prebentziorako probak direnez gero, kontrol saiorako PCRa egiten dutenek ez dute bakartu beharrik izango. Bai, ordea, sintomak izateagatik edo positiboren batekin harremana izateagatik proba egiten dutenek.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187991/jaio-astiz-eta-asiain-saritu-dituzte-literaturako-euskadi-sarietan.htm
|
Kultura
|
Jaio, Astiz eta Asiain saritu dituzte Literaturako Euskadi sarietan
|
Aitaren etxea, Joemak eta polasak eta Un millón de ostras en lo alto de la montaña lanengatik lortu dituzte literatur sariak.
|
Jaio, Astiz eta Asiain saritu dituzte Literaturako Euskadi sarietan. Aitaren etxea, Joemak eta polasak eta Un millón de ostras en lo alto de la montaña lanengatik lortu dituzte literatur sariak.
|
Literaturako Euskadi sarien lehen irabazleak aurkeztu ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Artium museoan eginiko agerraldian. Karmele Jaio, Iñigo Astiz eta Miren Asiain dira sarituak. Aitaren etxea (Elkar) nobelagatik lortu du Jaiok euskarazko literaturako saria. Joemak eta Polasak (Elkar) liburuagatik haur eta gazte literaturakoa Astizek, eta Un millón de ostras en lo alto de la montaña (Flamboyant) liburuan egindako lanagatik ilustrazioarena Asiainek. 18.000 euroko saria jasoko du bakoitzak, eta beste 4.000 euro lana beste hizkuntza batera itzultzen bada.
Iaz argitaratu zuen Jaiok Aitaren etxea. Hiru protagonista nagusi ditu eleberriak: aitaren zaintzaz arduratu behar duen gizonezko idazle bat, idazteari utzia dion emakume bat, eta atzerrian bizi den andre bat. Euren bidez, generoak egunerokoan duen eragina eta maskulinitatea eraikitzeko moduak aztertu ditu idazleak. Hala ulertu du epaimahaiak ere. Izan ere, besteak beste, zaintza, eta gizonen eta emakumeen arteko harremanetan sakondu izana eta «heteropatriarkatuari eginiko salaketa» azpimarratu dituzte.
Kazetaria da ikasketaz, eta hainbat hedabidetan kolaboratu izan du; besteak beste, Emakundeko komunikazio arduradun izan zen. Gaur egun, euskaltzaina da. Literatura munduan, 2004an argitaratu zuen bere lehen lana, Hamabost zauri ipuin liburua. Ordutik, beste hainbat narrazio, eleberri eta poesia liburu idatzi ditu; guztietan ezagunena, 2006an plazaratutako Amaren eskuak nobela. Gaurkoan, Jaio bera «pozik» agertu da lortutako sariagatik eta, batez ere, eleberriak izan duen harreragatik. Izan ere, azaldu du hainbatek esan diotela eurek bizi izandakoak eta sentitutakoak ikusi dituztela islatuta.
Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak, berriz, Maite Mutuberria ilustratzailearekin batera argitaratu zuen Joemak eta polasak, iazko azaroan. Izenak ulertzera ematen duen moduan, jolasa da poema liburuaren motorra, egileen esanetan. Aurretik, Baita hondakinak ere eta Analfabetoa poema liburuak idatzia da. Azken horrekin, Lauaxeta saria irabazi zuen iaz. Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk eta Sandro Pennaren Bilduma bat ere euskaratuak ditu.
Gaurko hirugarren saridunak, Miren Asiainek, lan ugari ilustratu ditu azken urteetan. Besteak beste, iaz argitaratutako Look Up at the Stars eta Desierto de mar y otros poemas liburuen ilustrazioak egin ditu. 2012an, Etxepare saria eskuratu zuen Hara! izeneko albumagatik, eta 2015ean, Ilustrazioaren VI. Katalogo Iberoamerikarra saria. Hemeretzi herrialdetako 788 ilustratzaileren artean hautatu zuten, orduan, Asiainen lana.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187992/egunsenti-urrekara-alderdi-neonaziak-laquoerakunde-kriminalraquo-gisa-jardun-duela-ebatzi-du-auzitegiak.htm
|
Mundua
|
Egunsenti Urrekara alderdi neonaziak «erakunde kriminal» gisa jardun duela ebatzi du auzitegiak
|
Zuzendaritza erruduntzat jo dute «talde kriminal bat» gidatzeagatik; tartean, Nikolaos Mikhaloliakos burua. 2013. urtean, Pavlos Fyssas ezkerreko rap kantaria hil zuen alderdiko kide batek. Gaur egun, ez dute diputaturik.
|
Egunsenti Urrekara alderdi neonaziak «erakunde kriminal» gisa jardun duela ebatzi du auzitegiak. Zuzendaritza erruduntzat jo dute «talde kriminal bat» gidatzeagatik; tartean, Nikolaos Mikhaloliakos burua. 2013. urtean, Pavlos Fyssas ezkerreko rap kantaria hil zuen alderdiko kide batek. Gaur egun, ez dute diputaturik.
|
Atenasko Helegite Auzitegiak Egunsenti Urrekara eskuin muturreko alderdiaren arduradunak zigortu ditu, «talde kriminal bat» zuzentzeagatik. Nikolaos Mikhaloliakos burua eta zuzendaritzako beste sei kide jo dituzte erruduntzat. Beste hemezortzi ekintzaile ere zigortu dituzte, talde kriminaleko kide izateagatik. Egunsenti Urrekara Greziako alderdirik indartsuenetan hirugarrena ere izan zen garai batean.
Alderdiko kideek eginiko krimenak alderdiaren buruzagitzaren agindupean egin zirela ebatzi dute epaileek.
2013. urtean, Pavlos Fyssas ezkerreko rap kantaria hil zuen alderdiko kide batek. Astebetera, Greziako Poliziak Nikolaos Michaloliakos Egunsenti Urrekarako buruzagia atxilo hartu zuen, «talde kriminal bat» sortu izana leporatuta. Alderdi bereko beste hamahiru kide atxilotu zituzten operazio berean, tartean, Ilias Kasidiaris bozeramailea eta Nikea auzoko (Atenas) idazkaria. Zenbait krimen egotzi zizkieten alderdiko kideei; besteak beste, giza hilketa bat, bonba bidezko atentatua eta eraso fisikoak.
Auzitegiak bizi osorako zigorrera kondenatu du Giorgos Roupakias Egunsenti Urrekarako jarraitzailea, Fyssas hiltzeagatik. Ruopakiasek berak aitortu zuen krimena. Hiltzeraino sastakatu zuen 34 urteko rap abeslaria.
Fyssasen senitartekoek hunkituta jaso dute epaia auzitegi barruan, eta, handik irtetean, oihu egin du haren amak: «Pavlosek lortu du. Lortu du. Nire semea!».
Poliziak eta armadako kideek Egunsenti Urrekararekin zuten harremana azaleratu du rap abeslariaren hilketak.
Fyssasen hilketaz gain, epaimahaiak Egunsenti Urrekarako zuzendariei eta zigortutako kideei ere egotzi die sindikalista komunista talde baten kontrako erasoa, 2012ko ekainean, eta, hilabete berean, Abouzid Embarak jatorri egiptoarreko arrantzalearen hilketa saiakera.
2012 urtetik, gainbeheran
Nikolaos Mikhaloliakos da alderdiaren burua. Atenasen jaio zen, 1957. urtean, eta hiri horretako unibertsitatean ikasi zuen. Mikhaloliakos hainbat aldiz egon da kartzelan; 1970eko hamarkadan, diktadurako koronelak ezagutu zituen han. Azkenekoz 2013an egon zen kartzelan.
Alderdia 1980. urtean sortu zuten. Hala ere, ia 30 urtez egon zen baztertuta. 2009. urteko hauteskundeetan botoen %0,3 besterik ez zuen lortu, baina 2012. urtean parlamentuan sartzea lortu zuen. Izan ere, botoen %7 eskuratu zituen, eta 21 eserleku. Hau da: ia bazterreko fenomenoa zen lehen, eta parlamentuan 21 diputatu lortu zituen gero. Mikhaloliakosek etorkinen aurkako jarrera gogorrean oinarritu zuen kanpaina. «Inbaditu egin gaituzte, ezin gara kalera atera, eta lana kentzen digute», esan zuen orduan.
Alderdia botoak eta ordezkaritza galduz joan da geroztik. Iazko uztaileko Legebiltzarrerako bozetara 16 diputaturekin heldu zen, baina ordezkaririk gabe geratu zen hauteskundeen ondoren. Edonola ere, eskuin muturra ez da umezurtz geratu Grezian, Egunsenti Urrekararen lekukoa hartu baitu Irtenbide Greziarrak alderdiak. Hamar ordezkari ditu Legebiltzarrean.
Gaurko erabakia garaipen handia da Greziako mugimendu antifaxistarentzat. Herrialdean bizi den Ibai Arbide kazetariak BERRIAk aurten eginiko elkarrizketa batean esan zuenez, Grezian faxismoa garaitu dute, eta horretarako lau estrategia nagusi egon dira: «mobilizazio orokor eta askotarikoak; auzo eta herrietan mobilizazio txiki, baina etengabekoak; epaitegien bidez erakunde paramilitar hori oxigenorik gabe uztea; eta plataforma anitz eta ezberdinak sortzea, kalean modu ezberdinean erantzuteko: batzuk kaleko konfrontazioa ere egin dute, gorputza jarri dute faxismoaren aurrean, literalki».
Atenasko Helegite Auzitegiak epaiaren berri eman aurretik, manifestazio antifaxista bat abiatu da hiriaren erdialdetik, auzitegi parera. 10.000 pertsonak baino gehiagok egin dute bat mobilizazioarekin.
Epaia ezagutarazi ostean, istiluak izan dira manifestarien eta Poliziaren artean. Poliziak negar gasa erabili du protestan ari zirenen aurka.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187993/hainbat-ekintza-antolatu-dituzte-ibilaldiaren-ordez.htm
|
Gizartea
|
Hainbat ekintza antolatu dituzte Ibilaldiaren ordez
|
Urriaren 18an egitekoak ziren Ibilaldia Elorrion (Bizkaia), baina bertan behera utzi dute. Hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako.
|
Hainbat ekintza antolatu dituzte Ibilaldiaren ordez. Urriaren 18an egitekoak ziren Ibilaldia Elorrion (Bizkaia), baina bertan behera utzi dute. Hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako.
|
Maiatzetik urriaren 18ra atzeratu zuten Ibilaldia, baina, gaur egungo egoera ikusita, bertan behera uztea erabaki dute. Halere, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elorrion (Bizkaia). Antolatzaileek azaldu dutenez, ikusleen kopurua mugatua izango dute, eta segurtasun neurriak beteko dituzte. Aurrez izena ematea beharrezkoa da ekitaldietara joateko.
Zehazki, lau egunetarako antolatu dituzte ekitaldiak: urriaren 12an, 18:00etan, Gora Kasete! ikuskizuna egongo da ikastolan; urriaren 14an, 18:00etan, El Hoyo filma emango dute Arriolan, eta zuzendariarekin elkarrizketa izango dute; urriaren 17an, 20:30ean, Izaki Gardenak taldeak kontzertua emango du ikastolan; azkenik, urriaren 18an, 11:00etan, Ibilaldiaren agur ekitaldia egingo dute.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187994/lehen-arretako-zerbitzuen-egoera-laquojasanezinaraquo-dela-salatu-dute-nafarroan.htm
|
Gizartea
|
Lehen Arretako zerbitzuen egoera «jasanezina» dela salatu dute Nafarroan
|
Nafarroako Osasun Plataformak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Nafarroako hainbat herritako osasun etxeen parean. «Zure osasun etxea zaindu» kanpaina jarri dute martxan. Osasun etxeetako erabiltzaileek eta osasun langileek salatu dute zentroetan «ezinean» ari direla azken hilabeteetan, eta agintariei eskatu diete baliabide gehiago jar ditzatela.
|
Lehen Arretako zerbitzuen egoera «jasanezina» dela salatu dute Nafarroan. Nafarroako Osasun Plataformak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Nafarroako hainbat herritako osasun etxeen parean. «Zure osasun etxea zaindu» kanpaina jarri dute martxan. Osasun etxeetako erabiltzaileek eta osasun langileek salatu dute zentroetan «ezinean» ari direla azken hilabeteetan, eta agintariei eskatu diete baliabide gehiago jar ditzatela.
|
Nafarroako hainbat herritan eta auzotan osasun etxeen aldeko aldarria egin dute gaurko 11:00etarako deituak ziren elkarretaratzeetan. Nafarroako Osasun Plataformak deitu du protestetara, eta zentroetako langileek zein erabiltzaileek egin dute bat horiekin. Osasun etxeen parean bilduta, salatu dute pandemiak bistan utzi dituela gaur egungo osasun sistemaren ahuleziak eta mugak, eta nabarmendu dute Lehen Arretako zerbitzuek jaso dutela kolperik latzena: «Gainezka gaude». Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek astelehenean onartu zuen «gainkarga» dagoela zerbitzu horietan.
Iruñeko Txantrea auzoan izan da elkarretaratzeetako bat. Osasun etxearen parean bildu dira dozenaka lagun, zentroan dituzten baldintza txarrak salatzeko. Batik bat, zenbait erabiltzailek salatu dute azkenaldian «ohikoegiak» izan direla kale osoa hartzen zuten ilarak, zentroan hartuak izateko esperoan den jendearekin. Diotenez, «izugarri» moteldu da osasun etxeko arreta. Dena dela, azaldu dute baliabide faltari zor zaiola hori, eta «inola ere ez» langileen ahalegin faltari. «UPNren gobernuak egindako murrizketa mordoarengatik iritsi gara egoera honetara», salatu du Julia Lakuntzak. Bestalde, eskertu egin du profesionalek egiten duten lana: «Haiei esker funtzionatzen du Nafarroako osasun sistemak. Bestela, jai genuke».
Erabiltzaileak ez ezik, Txantreako osasun etxeko hainbat langile ere izan dira protestan. Maria Luisa Barandiaran medikuak salatu du zentroko profesionalen artean oso nabaria dela ezinegona, eta adierazi du ezinbestekoa dela zentro horiei ematen zaien aurrekontua nabarmen handitzea. Baldintza kaskarrekin aritzea, ordea, ez da pandemiarekin ailegatutako zerbait, Barandiaranen esanetan: «Hamar urte baino gehiago daramagu baldintza txarrekin lanean. Orain arte, ahal bezala aritu gara, baina, pandemian, normala ez den egoera batean, ezinezkoa da», salatu du. Erantsi du, gainera, profesionalak «oso kezkatuta» joaten direla lanera egunero, badakitelako ezinen dutela behar bezala jardun. Dioenez, lehen, ez zen gertatzen halakorik.
Txantreakoaren ordu berean, elkarretaratzeak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean, Sanduzelain, Arrotxapean, Lizarran, Antsoainen, Burlatan, Atarrabian, Pitillasen eta Altsasun ere, besteak beste.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187995/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-eskoletako-jantokietan-hiru-eguneko-greba-egingo-dute.htm
|
Gizartea
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jantokietan hiru eguneko greba egingo dute
|
Urriaren 21erako, 27rako eta 29rako egin dute greba deialdia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikastetxe publikoetako, itunpekoetako eta pribatuetako langileak deitu dituzte grebara.
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jantokietan hiru eguneko greba egingo dute. Urriaren 21erako, 27rako eta 29rako egin dute greba deialdia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikastetxe publikoetako, itunpekoetako eta pribatuetako langileak deitu dituzte grebara.
|
Hiru eguneko greba egingo dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jantokietan. Hain zuzen, urriaren 21erako, 27rako eta 29rako egin dute deialdia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikastetxe publikoetako, itunpekoetako eta pribatuetako jantokietako langileak deitu dituzte grebara. Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean egindako mobilizazioan egin dute iragarpena. Azaldu dutenez, lan baldintzak defendatu nahi dituzte, baita osasuna bermatu ere: «Ikastetxe publikoetako, pribatuetako eta itunpeko ikastetxeetako jangeletan azpikontratatutako langileek merezi duten errespetua eskatzen dugu, neurri negoziatu eta inposatu gabeekin, beharrezko segurtasunari, enpleguari eta lan baldintzei eustea bermatzeko».
Sindikatuen hitzetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari ez ezik, «hezkuntzako patronalei» ere eskatu diete sindikatuekin eseri eta «kalitatezko» jantokiak antolatzeko, sektoreko langileen lanari eta lan baldintzei eustea bermatzeko eta langileen eta erabiltzaileen osasuna bermatzeko, baina erantzuna bestelakoa izan dela diote: «Izan dugun erantzun bakarra inposaketa izan da, elkarrizketarik gabe. Daukagun informazio guztia komunikabideen bidez edo protokoloak [Hezkuntza] Sailaren webgunean bilatuz lortu dugu».
Egunerokoan duten egoera nolakoa den ere azaldu dute. Sindikatuen arabera, aurreko ikasturteko ratioak dituzte, eta talde egonkorren eta espazioaren beharrei ere jaramonik ez dietela egiten nabarmendu dute. Gainera, salatu dutenez, ez dira enpleguari eusten ari, ezta lan baldintzei ere: «Langile asko ez dituzte deitu euren lanpostuetara».
«Inprobisazioak» eta jantoki seguruak izateko langile faltak «mesfidantza» eragin duela ikusi dute, eta, sindikatuen iritziz, askok ez dute zerbitzua eskatzen, «beharra izan arren». Ildo beretik, hainbat ikaslerentzat jantokiek duten garrantzia azpimarratu dute: «Ez dugu ahaztu behar egunean jasotzen duten otordu oso bakarra dela jangela zerbitzua erabiltzen duten ikasle askorentzat».
Beraz, egoera ikusita, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari eskatu diote «alde bakarreko» bidea uzteko, eta «behingoz» eskoletako jantokietako langileen ordezkariekin hitz egiteko.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187996/nafarroak-4465-milioi-euroko-gastu-muga-izango-du-2021ean.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroak 4.465 milioi euroko gastu muga izango du 2021ean
|
Aurtengo aurrekontuekin alderatuta, 208 milioi euro gehiago izango du, eta, Elma Saizen arabera, susperraldirako «bultzada handia» izango dira
|
Nafarroak 4.465 milioi euroko gastu muga izango du 2021ean. Aurtengo aurrekontuekin alderatuta, 208 milioi euro gehiago izango du, eta, Elma Saizen arabera, susperraldirako «bultzada handia» izango dira
|
Parlamentu talde guztiei «erantzukizunerako dei berezia» egin die gaur Elma Saizek, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroako Gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. Bertan, 2021eko aurrekontuaren finantza baldintza orokorrak zehaztu dituzte. Hala, 4.464,6 milioi euroko gastu muga izango du gobernuak gastu eta inbertsio publikoan erabiltzeko. Aurtengo aurrekontuarekin alderatuta, 208 milioi euro gehiago izango ditu, horrenbestez.
Gastu muga horretatik, 240 milioi euro Tokiko Ogasunen Funtserako izango dira, udalen eta tokiko erakundeen artean banatzeko. Halaber, gaur egun jasota dago estatuari 560 milioi euroko ekarpena pagatuko diola Nafarroak. Dena den, datozen bost urteetarako (2020tik 2024rako) ekarpenaren kalkulua negoziatzeko du Madrilgo gobernuarekin, eta horren arabera, diferentzia likidatu beharko dute bi aldeek. Negoziazioari begira, hartu-eman «iraunkorra» dutela eta jarrera irekia zehaztu du Saizek, baina ez du argitu noizko egon daitekeen akordioa. «Mahai gainean gauza asko daude, eta lehenago edo geroago helduko diogu horri»
Saizek zehaztu du datozen urterako %6ko hazkundea aurreikusi duela Nafarroako Gobernuak, eta Airef Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak berretsi duela. Hala ere, Saizek zehaztu du kopuru hori aldatzeko tartea «handia» dela. Saizen arabera, pandemiak «munduak inoiz ikusi gabeko egoera» ekarri du, eta horregatik berretsi du parlamentu taldeek «erantzukizunez» jokatu behar dutela.
Batetik, finantza arlokoak ez diren diru sarrerak 3.964 milioi eurorenak izango dira. Oraintxe, hainbat taldek, tartean EH Bildu, aldarrikatu dute zerga arloan aldaketak egin beharko liratekeela. Horri buruz galdetuta, Saizek zehaztu du ez dutela «zerga igoera orokorrik» planteatu, lehen aurreikuspen horretan.
Era berean, estatuarekiko doikuntzak 28,5 milioi eurorenak izango dira, eta, aurreko egunetan zehaztu bezala, datozen urterako defizit muga barne produktu gordinaren %2,2 izango da. Hala hitzartu zuten Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak aurreko astean.
Behin gastu muga zehaztuta, 2021. urteko aurrekontuen prozedurari ekin dio gobernuak eta urtarrilaren 1erako parlamentuan onartzeko asmoa du. Departamentuek euren gastu proposamena egingo dute, eta, guztiak bildu ostean, gobernuak aurreproiektua onartu egingo du. Ondoren, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte kontseilura, ingurumen batzordera eta tokiko erregimenaren batzordera igorriko da proposamena, eta, haiek aztertu ostean, lege proiektua onartuko du berriz gobernuak kontseiluan, parlamentura bidaltzeko. Parlamentuan hasiko da benetako eztabaida.
ELAren azterketa kritikoa
Aurreko astean Nafarroako Gobernuak eta Madrilek defizit helburuen akordioari buruzko azterketa kritikoa egin du ELA sindikatuak. «Onartezina da Nafarroako Gobernuak bere gastu ahalmenari muga bat ezartzea erabakitzea». Sindikatuaren ustez, akordio horrekin autogobernuari uko egiten dio, eta «gizartearen beharra asetzeko borondate eza» erakusten du. Gogorarazi du defizitaren eta zorraren helburuak eta gastu arauak politika publikoetan doikuntzak ezartzera behartzen dituela administrazioak.
Horregatik, ELAk uste du 2011ko irailean egin zen Konstituzioaren aldaketa azkarra (135. artikuluaren erreforma) eta haren garapena izan zen Aurrekontu eta FInantza Egonkortasunaren legea indargabetu behar direla, mekanismo horiek ezartzera behartzen dutelako.
ELAren ustez, zerga politikaren arazoa «diru bilketa da, ez gastua». Sindikatuak uste du zerga erreforma sakon baten bidetik etor daitezkeela diru sarrera gehiago. «Borondate politikoaren kontua da. Tamalgarria da Nafarroako Gobernuak gastua mugatzea eta diru bilketa ez handitzea». Imanol Pascual Nafarroako koordinatzaileak azaldu du maiatzean sindikatuak proposamenak mahai gaineratu zituela, sozietate zergan zein ondarearen gaineko zergan bilketa handitzeko erreformak galdeginez. ELAk uste du aldaketa horien bidez litekeena dela 900 milioi euro gehiago biltzea.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187997/arriolak-dio-litekeena-dela-70-garestitzea-easo-eta-mirakontxa-arteko-tunelari-dagozkion-lanak.htm
|
Gizartea
|
Arriolak dio litekeena dela %70 garestitzea Easo eta Mirakontxa arteko tunelari dagozkion lanak
|
Irailaren 25ean eten zuten Easo eta Mirakontxa arteko lanen kontratua. Eusko Jaurlaritzak obrak ahalik eta azkarrena abiatzeko konpromisoa berretsi du.
|
Arriolak dio litekeena dela %70 garestitzea Easo eta Mirakontxa arteko tunelari dagozkion lanak. Irailaren 25ean eten zuten Easo eta Mirakontxa arteko lanen kontratua. Eusko Jaurlaritzak obrak ahalik eta azkarrena abiatzeko konpromisoa berretsi du.
|
Donostiako metroaren lanetan, Mirakontxa eta Easo arteko tunelari dagozkionak gelditu egin zituzten joan den irailaren 25ean, ura eta hondarra agertu zelako. Horren eraginez, azpiegitura egiteko adjudikazio kontratua bertan behera uztea aztertzen ari zela esan zuen orduan ETSk, eta hala izan da, legeak hala eskatzen zuelako, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak azaldu duenez: «[Kalteak] konpontzeko aplikatu behar diren eraikuntzako teknikak ez zeuden jatorrizko proiektuan jasota, eta esleipenaren kostua kontratuen legeak baimentzen duena baino askoz gehiago handitzea ekarri dute». Horregatik eten dute kontratua, hasieran egindako kontratua baino %50 gehiago garestituko direlako zati horretako lanak. Sailburuak onartu du litekeena dela %70 garestiago ere izatea. Kontratua 53,2 milioi euroan adjudikatu zuten.
Edozein modutan, lanak amaitzeko konpromisoa berretsi du Jaurlaritzak, eta, horretarako, Eneko Goia Donostiako alkatearekin bilera bat egin du gaur goizean. Arriolak nabarmendu nahi izan du, halaber, lanen gelditzeak aurreikusitako saihesbide osoko 500 metrori eragiten diela; azpiegitura guztia egiten denean, 6,9 kilometro hondeatuko dira. Obren %90 hondeaturik dagoela ere azpimarratu nahi izan du. «Izaera geologikoa duten arazoak Mirakontxa-Easo tarteko bi puntutan daude, 400 metro eskaseko sektore batean, hondartzaren eta Easo plazaren inguruan».
Aurreikuspenez bestera ura eta hondarra agertu izanak lanen zati bat gelditzea eragin badu ere, metroa egiteko lanek aurrera jarraitzen dute. «Obrak ez daude geldirik, eta lanean jarraituko dugu ahalik eta lasterrena amaitzeko». Mirakontxa eta Easo arteko lanak, aurreikusi bezala, 2021eko uztailean amaituko direla esan du Arriolak, eta Donostiako metroa 2024rako egongo dela martxan, aurreikusi baino bi urte geroago.
Agerraldia egin duenean, Donostiako metroaren aurkako ekintzaile batzuk azaldu dira Arriola zegoen ingurura, lanak gelditzeko eskaera egiteko.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187998/europako-diruaren-banaketa-bere-eskuetan-gordeko-du-sanchezek.htm
|
Ekonomia
|
Europako diruaren banaketa bere eskuetan gordeko du Sanchezek
|
Lehen hiru urteetan 72.000 milioi euro inbertituko ditu. Dirua aurreratzeko prest dago, EBren funtsak berandu helduko direlako
|
Europako diruaren banaketa bere eskuetan gordeko du Sanchezek. Lehen hiru urteetan 72.000 milioi euro inbertituko ditu. Dirua aurreratzeko prest dago, EBren funtsak berandu helduko direlako
|
Gaitz guztien konponbidea bilakatzen ari da Europako Batasunaren Next Generation plana, koronabirusaren krisia gainditzeko formula magikoa. Haren zain daude Hego Euskal Herriko erakundeak beren proiektu kuttunak aurrera ateratzeko, baina galbahe handi bat igaro beharko dute aurretik: Espainiako Gobernuarena. Pedro Sanchez presidenteak berretsi egin du Moncloako bere bulegotik gidatuko dutela diruen banaketa eta erabilera. Hori bai, agindu du autonomia erkidegoekin eta udalekin ere elkarlanean arituko dela, baina baita enpresekin ere, haien proiektuak ere finantzatuko dituztelako.
Espainiako gobernuburuak gaur aurkeztu du EBren funtsak jaso ahal izateko Bruselari hilaren 15a baino lehen erakutsi behar dion Suspertze Plana. Krisiari aurre egiteko eta «Espainiako ekonomiaren bigarren modernizazioa» abian jartzeko egitasmoa dela esan zuen Sanchezek, bere ministroen, enpresaburuen, sindikalisten eta enbaxadoreen aurpegiak erakusten zizkioten pantailak aurrean zituela.
Hitzaldi luzea eginagatik, zenbaki asko eman ditu Espainiako presidenteak, baina iragarpen zehatz gutxi. Horien artean, bere gobernuak 2021-2023ko urteetan 72.000 milioi euro gastatuko dituela suspertze plan horretan, Bruselak agindutako 140.000 milioi euroren ia erdia. Dirua aurreratzeko prest dago Madril, «ekonomia biziberritzeko eta modernizazioa bizkortzeko». Lehen 27.000 milioi euroak 2021erako aurrekontuetan agertuko direnez, dei egin die alderdi politikoei arduraz jokatzeko eta kontu horien onarpena ez trabatzeko.
Hasieran, EBren asmoa zen lehen sosak aurten bertan ematea, baina funtsari lotutako baldintzekin katramilatu dira estatu kideak, eta orain dio 2021eko erdialdera helduko direla.
Diruaren %37 trantsizio energetikorako eta ingurumenaren aldeko neurrietarako erabiliko da —EBk finkatutako gutxieneko kopuru bat da hori—, eta %33, berriz, ekonomia eta gizartea digitalizatzeko —EBk %20ko gutxieneko muga jarri du—. Genero berdintasuna eta lurraldeen arteko desberdintasunak txikitzea izango dira beste ardatzak.
Ingurumenarekin eta azpiegiturekin lotutako proiektuek ez ezik, hezkuntzak, zientziak, kulturak eta kirolek ere jasoko dute dirua. Diru horri esker eta eragingo duen inbertsio pribatuari esker, 800.000 enplegu sortu ahal izango direla kalkulatu du Espainiako Gobernuak.
Kontrolerako neurriak
Europako dirua gastatzeko gaitasunarekin ere badu kezka Espainiako Gobernuak, historikoki nahiko kudeaketa eskasa egin izan duelako Bruselatik iritsitako diruekin, eta kasu askotan ez delako gai izan guztia gastatzeko. Alde horretatik, bi iragarpen egin ditu Sanchezek. Batetik, diruaren gaineko kontrola areagotuko duela esan zuen, eta laguntzak banatzeko administrazioak sortu ohi dituen «trabak» kenduko dituela. Legeak aldatu behar badira aldatuko dituela ere zehaztu du. «Burokraziak ezin ditu oztopoak jarri».
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/187999/koronabirusak-56-lagun-hil-ditu-azken-astean-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Koronabirusak 56 lagun hil ditu azken astean Hegoaldean
|
Iragan den astean baino bost pertsona gutxiago zendu dira COVID-19arekin lotuta Hego Euskal Herrian. Azken egunean, 681 positibo zenbatu dituzte, eta hiru pertsona hil dira birusarengatik.
|
Koronabirusak 56 lagun hil ditu azken astean Hegoaldean. Iragan den astean baino bost pertsona gutxiago zendu dira COVID-19arekin lotuta Hego Euskal Herrian. Azken egunean, 681 positibo zenbatu dituzte, eta hiru pertsona hil dira birusarengatik.
|
Irailaren 28tik urriaren 4ra bitarteko astean, 56 pertsona zendu ziren koronabirusarengatik Hegoaldean. Heriotza kopurua apaldu egin da aurreko asteko datuekin alderatuta: 61 hil ziren irailaren 21etik 27ra. Heriotzak gutxitu egin dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban; Nafarroan, aldiz, gora egin du hildakoen kopuruak. Zehazki, Hegoaldeko 55etatik 20 hil dira foru erkidegoan.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, azken egunean hiru pertsona zendu dira foru erkidegoan koronabirusaren ondorioz. Zehazki, 83 eta 88 urteko bi gizonezko eta 84 urteko emakumezko bat dira hildakoak.
Kutsatuen kurbari dagokionez, azken egunean gora egin du egun bakarrean atzemandako positiboen kopuruak. Izurria kontrolatzeko 12.111 PCR proba egin zituzten herenegun Hegoaldean, eta 681 kasu zenbatu dituzte, bezperan baino 73 gehiago. Lurraldez lurralde, Nafarroan erregistratu dituzte kasu gehien: 253. Dena dela, kopurua apaldu egin da lurralde horretan; bezperan baino 19 zenbatu dituzte, eta nabarmen txikiagoa da proben gaineko positibo tasa. Zehazki, testen %8k eman dute positibo. Bezperan %13 izan zen tasa.
Bestalde, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hiruretan ugaritu dira kasuak. Bizkaian 184 kasu zenbatu dituzte, joan den egunean baino 16 gehiago. Gipuzkoan 180 izan dira, bezperan baino 68 gehiago. Berriz, 58 kasu atzeman dituzte Araban, aurreko egunean baino sei gehiago, alegia.
Ospitaleen egoera aztertuta, Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dute azken egunean 59 lagun ospitaleratu dituztela COVID-19arengatik. Gainera, oraintxe bertan 76 pertsona daude ZIUetan erietxeratuta, eta guztira 490 lagun daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan gaitzarengatik. .
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188000/labek-salatu-du-prestakuntza-gabeko-ikasleak-erabili-dituztela-pcrak-egiteko.htm
|
Gizartea
|
LABek salatu du prestakuntza gabeko ikasleak erabili dituztela PCRak egiteko
|
Urdulizko ospitaleko praktiketako ikasleak formakuntza hartu eta gero konturatu ziren PCRak «gaizki» egiten aritu zirela.
|
LABek salatu du prestakuntza gabeko ikasleak erabili dituztela PCRak egiteko. Urdulizko ospitaleko praktiketako ikasleak formakuntza hartu eta gero konturatu ziren PCRak «gaizki» egiten aritu zirela.
|
Urdulizko ospitalean «formakuntza espezifikorik gabeko» ikasleek PCRak egin behar izan zituzten hamaika egunez, LAB sindikatuak salatu duenez. Ikasleak gainbegiratzerik gabe egon zirela gehitu du, haien arduraduna ere PCRak egiten aritu zelako. Irailaren 23an izan zuten trebakuntza saioa ikasleek, eta, han ikasitakoarekin, ordura arteko probak «gaizki» egiten aritu zirela jakinarazi zieten fakultateko arduradunei.
Sindikatuak «arduragabekeriatzat» jo du Osakidetzaren jarrera. Erizaintzako laugarren mailako ikasleak «eskulan merke» gisa erabiltzea salatu du, «formakuntza nahikorik eman gabe eta zuzeneko gainbegiratzerik izan gabe». Horrek erabiltzaileen osasunean ondorioak izan ditzakeela gehitu du.
Praktiketan dabiltzan erizaintzako ikasleen eskubideak errespetatzeko exijitu du, bai eta PCR probak egiten dituzten erizainen eta aztarnarien lana serio kudeatzea ere. Hori horrela, Osakidetzari egoera era zentralizatuan kudeatzeko eskatu dio, lan horiek egiten ari direnek utzitako hutsuneak bete ditzan, eta aztarnarien lana administrazioko langileek egin dezaten.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188001/gestampek-zamudioko-bi-lantegien-itxiera-berretsi-du-eta-langileek-greba-mugagabea-hasiko-dute.htm
|
Ekonomia
|
Gestampek Zamudioko bi lantegien itxiera berretsi du, eta langileek greba mugagabea hasiko dute
|
Sindikatuek salatu dute kaleratzeak eragozteko proposamenik ez dutela jaso. Azaroaren 9ra arteko epea dute akordio bat lortzeko.
|
Gestampek Zamudioko bi lantegien itxiera berretsi du, eta langileek greba mugagabea hasiko dute. Sindikatuek salatu dute kaleratzeak eragozteko proposamenik ez dutela jaso. Azaroaren 9ra arteko epea dute akordio bat lortzeko.
|
Gestampeko zuzendaritzak eta ELAk eta LABek osatutako enpresa batzordeek bi bilera egin dituzte asteazken honetan Matriceria Deusto eta GTS enpresen itxierari buruzko espedienteaz hitz egiteko, eta, han, sindikatuek baieztatu dute taldeak asmoa duela Zamudioko (Bizkaia) bi lantegiak ixteko eta zuzeneko 230 langile eta zeharkako beste hainbat kaleratzeko.
Bestalde, bi enpresetako langileen batzordeek berretsi egin dute datorren ostiraletik aurrera greba mugagabea hasiko dutela, euren lanpostuak eta Bizkaiko autogintzaren etorkizuna defendatzeko.
Ixteko erabakia hartu aurretik, taldeak langileekin sinatutako akordioak betetzeko eskatu dute eta, ondorioz, itxiera espedienteak bertan behera uzteko. Era berean, gogoratu dute Matriceria Deusto eta GTS Gestampen parte direla, eta 2019an euskal jatorriko multinazionalak 212 milioi euroren irabaziak izan zituela. Sindikatuen arabera, bi enpresetako egoera «kudeaketa negargarriaren» emaitza da, eta arduradunek zera nahi dute: gertatzen ari denaren ondorioak langileek ordaintzea.
Aurreko astean, sektorearentzako plan industrial bat galdegin zioten Eusko Jaurlaritzari, eta Gestampi emandako diru laguntzak aztertzeko.
Hurrengo bilera urriaren 14an egingo dute, eta negoziazioa epea azaroaren 6an amaituko da.
Greba mugagabea hastearekin batera, ostiralean manifestazioa egingo dute beharginek; lantegietatik irtengo dira, 07: 00etan, eta ondoren prentsaurrekoa egingo dute.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188002/guardia-zibilak-bertan-behera-utzi-du-iruntildeean-urriaren-12ko-desfilea.htm
|
Politika
|
Guardia Zibilak bertan behera utzi du Iruñean urriaren 12ko desfilea
|
COVID-19aren ondorioz, ez dira kalera aterako Andre Maria Pilarekoaren egunean. Horren ordez, kuartelean bertan egingo dituzte bestelako ospakizun batzuk.
|
Guardia Zibilak bertan behera utzi du Iruñean urriaren 12ko desfilea. COVID-19aren ondorioz, ez dira kalera aterako Andre Maria Pilarekoaren egunean. Horren ordez, kuartelean bertan egingo dituzte bestelako ospakizun batzuk.
|
Aurten ez da Guardia Zibilaren desfilerik izango Iruñean. Urriaren 12a da Guardia Zibilaren eguna, Andre Maria Pilarekoaren eguna, baina, COVID-19aren ondorioz, aurten ez dute kalean egingo urteroko ospakizuna.
Horren ordez, kuartelean bertan egingo dituzte hainbat ospakizun, bertan lan egiten dutenentzat eta han bizi direnentzat soilik. Besteak beste, Espainiako banderaren altxaldia egingo dute, eta hildako guardia zibilak omendu ere bai. Horretaz gain, minutu bateko isilune bat ere egingo dute aurten, pandemiaren ondorioz hildako guztiak oroitzeko.
Desfilerik ez dela egingo gaur jakinarazi du Jose Santiago Martin Gomezek, Nafarroako Guardia Zibileko koronel nagusiak, komunikabideei helarazitako gutun batean. Azaldu du argi duela «guztion ahaleginari esker» gaindituko dela «egoera zail hau», eta azpimarratu du «Nafarroako Guardia Zibila osatzen duten gizon-emakumeek herritarren zerbitzura lanean» jarraituko dutela.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188003/nafarroak-beste-astebetez-luzatuko-ditu-neurri-murriztaileak.htm
|
Gizartea
|
Nafarroak beste astebetez luzatuko ditu neurri murriztaileak
|
Carlos Artundo Osasun zuzendariak aurreratu du COVID-19ari aurre egiteko murrizketak beste aste batez izanen direla indarrean Nafarroan. Azaldu du gobernua tentuz ari dela Erriberako egoerari so, intzidentzia tasak gora egin duelako. Gobernuak bihar erabakiko du San Adrianen ezarritako mugak arindu edo ez.
|
Nafarroak beste astebetez luzatuko ditu neurri murriztaileak. Carlos Artundo Osasun zuzendariak aurreratu du COVID-19ari aurre egiteko murrizketak beste aste batez izanen direla indarrean Nafarroan. Azaldu du gobernua tentuz ari dela Erriberako egoerari so, intzidentzia tasak gora egin duelako. Gobernuak bihar erabakiko du San Adrianen ezarritako mugak arindu edo ez.
|
Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela berretsi du Santos Indurain Osasun kontseilariak. Pandemiak azken astean Nafarroan utzitako datuen inguruko ebaluazioa egin du gobernuak. Indurainek azaldu du egun bakoitzean atzemandako positiboak 300 kasuen bueltan izan direla azkenaldian, eta ospitaleen egoeran egonkorra dela esan du. Dena dela, onartu du datuak kezkagarriak direla oraindik ere. Horregatik, Nafarroako Gobernuak erabaki du koronabirusari kontra egiteko ezarritako neurriak luzatu eginen direla foru erkidegoan. Beste astebetez izanen dira indarrean, Carlos Urtando Osasun zuzendariak aurreratu duenez. Gobernuak irailaren 11n ezarri zituen neurriok. Ordutik, besteak beste, gehienez sei pertsona elkartu daitezke eremu publikoan.
Foru erkidego osoari eragiten dieten mugez gain, azken asteetan neurri gogorragoak izan dituzten herriei buruzko azalpenak eman ditu Artundok. Batik bat, Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuen arindu eginen zituela berriki Faltzesen eta Funesen ezarritako mugak. Bihartik, gobernuak kendu eginen ditu mugikortasunari eragiten dioten mugak bi herri horietan.
Azkoienen, ordea, bestelakoa da egoera, eta gobernuak ez ditu, oraingoz, mugak kenduko. Bereziki kezkagarriak hango zaharren egoitzan erregistratutako datuak: 52 egoiliar bizi dira egoitzan, eta horietatik 49rengan atzeman dute birusa. Azken egunean pertsona bat hil da zentro horretan. Bestalde, San Adrianen kasuan, gobernuak bihar emanen du herrian ezarritako neurriei buruzko erabakiaren berri. Artundok esan du hango eboluzioa positiboa dela, baina argitu du oraindik ere datuak arretaz aztertu behar dituztela mugak kentzeko modukoak diren edo ez erabakitzeko. Halaber, Osasun zuzendariak esan du azken egunetan datuak makurtzen ari direla Erriberan, eta erantsi du datozen egunetan jakinaraziko dutela kutsatzeak gelditzeko neurririk hartuko duten edo ez. Asteburua baino lehenago hartuko dute erabakia.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188004/haragi-gorri-asko-eta-osoko-zereal-gutxi-daude-euskal-herritarren-ondesteko-minbiziaren-atzean.htm
|
Gizartea
|
Haragi gorri asko eta osoko zereal gutxi daude euskal herritarren ondesteko minbiziaren atzean
|
EHUko ikertzaile batek Osakidetzako gaixoekin egin du lan, eta baieztatu du elikadurak lotura duela gaitza garatzeko arriskuarekin. Hesteetakoak dira minbizi motarik arruntenetan bigarrenak Euskal Herrian.
|
Haragi gorri asko eta osoko zereal gutxi daude euskal herritarren ondesteko minbiziaren atzean. EHUko ikertzaile batek Osakidetzako gaixoekin egin du lan, eta baieztatu du elikadurak lotura duela gaitza garatzeko arriskuarekin. Hesteetakoak dira minbizi motarik arruntenetan bigarrenak Euskal Herrian.
|
Elikadura eta hainbat minbizi mota lotuta daudela frogatzen duten ikerketak etengabe argitaratzen dira. Oraingoan, euskal herritarren artean aztertu dute zer harreman dagoen ondesteko minbiziaren eta ahotik sartzen denaren artean. EHUko ikertzaileek eta Osakidetzak elkarlanean egin dute behaketa, eta argi identifikatu dute lotura.
Iker Alegria Lertxundi ikertzaileak doktore tesia osatu du ikerketarekin: Ondesteko minbizia garatzeko arriskuarekin loturiko dieta eta genetika eragileak: euskal populazio baten kasu-kontrol ikerketa.
Ondesteko minbizia hesteen horman sortzen da, polipo batek eraginda. Kontrolik gabe haz daiteke polipo hori, eta beste organotara zabaldu. Denbora igaro ahala, era desordenatuan haz daiteke eta gorputzaren beste atal batzuetara zabaldu daiteke. Kolonekoa eta ondestekoa dira minbizirik arruntenak herrialde garatuetan, eta Euskal Herrian 2.000 kasu baino gehiago atzematen dira urtero. Gurean, kolonekoa eta ondestekoa dira minbizi motarik arruntenetan bigarrenak; emakumeen artean, bularrekoaren ondoren, eta, gizonezkoen artean, prostatakoaren atzetik.
Ondesteko minbizia pairatu duten gaixoekin egin du lan Alegriak: gaixo bakoitzaren elikatzeko ohiturak aztertu ditu ikertzaileak. Ondorioa argigarria da: gaixoek euren dietan ez zuten behar adina jasotzen gaitza eragozten laguntzen duten gaietatik, hala nola azido folikoa (hostoetan dituzten landareetan eta lekaleetan dago), D eta B bitaminak, kaltzioa eta magnesioa. Kontrara, haragi gorri asko jaten zuten, eta haragi prozesatuak. Horrez gain, gazta koipetsu asko jaten zituzten. Gainera, osoko zereal gutxi jaten zuten.
Ikertzaileek ondorioztatu duenez, aztertutako euskal herritarren artean lotuta dago dieta ezegokia hezkuntza maila apalarekin.
Kontrara, ondorioztatu dutenez, ondesteko minbizia garatzeko arriskua murrizten da zuntz askoko elikagai asko jaten dutenen artean, baita arrain urdina eta, oro har, Mediterraneoko dieta egiten dutenen artean (barazkietan, eltzekarietan, oliba olioan eta frutan oinarriturikoan)
Alde genetikoa ere aztertu du Alegriak, eta aldaera genetiko (polimorfismo) bakarra identifikatu du gaitza garatzeko arriskuarekin lotuta. Gainera, ikusi du horrek eragina duela beste ohitura batzuekin lotuta, tabakoa erretzea eta kirol gutxi egitearekin.
Edonola ere, ikertzaileak ondorioztatu du ikerketa gehiago egin beharko direla genetikaren eta dietaren arteko harremanaren inguruan, ondesteko minbiziaren arriskuari dagokionez.
Farmazia eta Elikagaien Zientzia Sailean egin du tesia Alegriak, Marta Arroyo Izaga doktoreak zuzenduta.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188005/durangoko-airearen-kalitatea-ona-dela-adierazi-du-eusko-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
Durangoko airearen kalitatea ona dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak
|
Jaurlaritzak adierazi du Durangoko Udalak irailean aurkeztutako ikerketa murritza dela, lagin gutxiegi dituelako. Lasai egoteko mezua helarazi nahi izan die herritarrei.
|
Durangoko airearen kalitatea ona dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Jaurlaritzak adierazi du Durangoko Udalak irailean aurkeztutako ikerketa murritza dela, lagin gutxiegi dituelako. Lasai egoteko mezua helarazi nahi izan die herritarrei.
|
Durangoko eta Iurretako airearen kutsadura Europako zuzentarauek ezarritakoaren azpitik dagoela adierazi du Eusko Jaurlaritzak; hau da, metro kubikoko 5 mikrogramoren azpitik. Eusko Jaurlaritzaren adierazpena Durangoko Udalak irailean adierazitako kezkaren ostetik dator; izan ere, udalak ikerketa bat aurkeztu zuen adieraziz batzuetan bentzeno kantitatea 700 mikrogramora heldu zela. Datu horiek ezeztatu ditu Jaurlaritzak, lagin gutxiegi erabili zituela iritzita, eta lasaitasun egoteko esan die herritarrei.
Eusko Jaurlaritzak 2017tik airearen kalitatea aztertzen duela jakinarazi du, 60.000 laginetik gora dituela. Datu horien arabera, Durangoko eta Iurretako aireko bentzeno mailaren batezbestekoa 0,65 mikrogramokoa dela adierazi du, Europako Batasunak ezarritako mugatik «oso azpitik». Durangoko Udalak aurkeztutako ikerketan lagin gutxi egoteaz gain, aztertutako enpresek «neurri zuzentzaileak» oraindik hartu gabe zituztela adierazi du. Hain zuzen ere, 2020an 1,7 milioi erabili ditu Jaurlaritzak enpresetan neurriak ezartzeko, berak kaleratutakoaren arabera.
Jaurlaritzak jakinarazi du bentzeno mailak ziurtatzeko hurrengo kanpaina azaroan jarriko duela martxan, laborategi mugikor baten bidez, «airearen kalitatearentzat urteko garairik txarrena» dela ohartarazi badu ere. Durangoko eta Iurretako Udalekin «lankidetzan jarraitzeko prest» agertu da Jaurlaritza; herritarren kexen erregistroa egiteko eskatu die, eta emisioen mailen berri denbora errealean ematea proposatu du.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188006/kimikako-nobel-saria-bizitzaren-kodea-berridatzi-duten-bi-zientzialariri.htm
|
Gizartea
|
Kimikako Nobel saria, «bizitzaren kodea» berridatzi duten bi zientzialariri
|
Emmanuelle Charpentier frantziarra eta Jennifer Doudna estatubatuarra saritu dituzte.
|
Kimikako Nobel saria, «bizitzaren kodea» berridatzi duten bi zientzialariri. Emmanuelle Charpentier frantziarra eta Jennifer Doudna estatubatuarra saritu dituzte.
|
Suediako Zientzien Errege Akademiak Emmanuelle Charpentier frantziarrari (1968) eta Jennifer Doudna estatubatuarrari (1964) emango die Kimikako Nobel saria. Akademiak gaur Stockholmen egindako agerraldi batean jakinarazi duenez, «bizitzaren kodea» berridazteagatik, eta «genomaren ediziorako» metodo bat garatzeagatik sarituko ditu bi zientzialariak. Hain zuzen, CRISPR-Cas9 deitutako guraize digitalak aurkitu zituzten. «Teknologia genetikoaren tresnarik zorrotzenetako bat» dira, akademiaren arabera.
Guraize horiei esker, adierazi du akademiak, animalien, landareen zein mikroorganismoen DNA aldatu daiteke zehaztasun handiarekin. «Guraize horiek bizitza molekularraren zientziak irauli dituzte».
Biak ala biak, Charpentier eta Doudna, biokimikariak dira, eta Streptococcus bakteria baten sistema immunologikoa ikertu zutenean aurkitu tresna molekularra. Guraize horiek erabilgarriak dira, esaterako, minbiziaren kontrako terapia «berritzaileak» garatzeko orduan, akademiaren esanetan.
Sarituei hamar milioi koroa suediar emango dizkiete aurten: 960.000 bat euro. Sari banaketa abenduaren 10ean da Stockholmen egitekoa.
Aste honetan Medikuntzako Nobel saria eta fisikakoa ere iragarri dituzte. Medikuntzakoa jasoko dute C hepatitisaren birusa aurkitu zuten hiru birologok, eta fisikakoa zulo beltzei buruzko aurkikuntzak egin dituzten hiru ikerlarik.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188007/nafarroako-gobernuak-ia-600-irakasle-gehiago-kontratatu-ditu.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako Gobernuak ia 600 irakasle gehiago kontratatu ditu
|
Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak ziurtatu du aniztasuna artatzeko eta COVID-19ak sortutako beharrei erantzuteko direla. Sare publikorako irakasleak kontratatzeko ia milioiko hainbat urterako gastua ere onartu du.
|
Nafarroako Gobernuak ia 600 irakasle gehiago kontratatu ditu. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak ziurtatu du aniztasuna artatzeko eta COVID-19ak sortutako beharrei erantzuteko direla. Sare publikorako irakasleak kontratatzeko ia milioiko hainbat urterako gastua ere onartu du.
|
Nafarroako Gobernuak dagoeneko 595,77 irakasle gehiago kontratatu ditu, aniztasuna artatzeko eta COVID-19ak sortutako beharrei erantzuteko. Gehienak (461,11) sare publikorako izan dira, baina itunpeko sareak ere 134,66 irakasle gehiago jaso ditu. Nafarroako gobernuko Hezkuntza Departamentuak iragarri duenez, oraindik esleitu gabe daude irakasleentzako sare publikorako 69 plaza eta itunpeko ikastetxeetarako zortzi plaza.
Hori ez da izan gaur egin duten iragarpen bakarra. Nafarroako Gobernuak 2020-2021eko ikasturterako eta hurrengoetarako ikasturteko 2.861.451 euroko gastua onartu du, irailaren 1eko 14/2020 Foru Legea betez, sare publikorako irakasle gehiago kontratatzeko.
Foru Lege horretan jasota daude irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko hitzarmeneko neurriak. Horien arabera, 57 urtetik gorako irakasleei murriztu egin behar zaie irakaskuntzan jarduteko ordu kopurua, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan areagotu egin behar dute zuzendaritzako lanetan jarduteko denbora. 2020-2021eko ikasturterako 63,59 irakasle gehiago jartzea espero dute.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188008/akordiorik-gabe-bukatu-da-pilotarien-eta-baikoren-arteko-lehen-bilera.htm
|
Kirola
|
Akordiorik gabe bukatu da pilotarien eta Baikoren arteko lehen bilera
|
Baikoko pilotariak burumakur atera dira enpresako ordezkariekin izandako bileratik. Bihar gaueko hamabietan hastekoa da haiek deitutako hamabi eguneko greba.
|
Akordiorik gabe bukatu da pilotarien eta Baikoren arteko lehen bilera. Baikoko pilotariak burumakur atera dira enpresako ordezkariekin izandako bileratik. Bihar gaueko hamabietan hastekoa da haiek deitutako hamabi eguneko greba.
|
Zerbait aurreratu dute, baina elkarrengandik «oso urruti» daude oraindik. Baikoko pilotariek eta enpresako ordezkariek bilera bat egin dute gaur arratsaldean, eta akordiorik gabe amaitu da. Pilotariek adierazi dute euren artean hitz egin behar dutela zer egin erabakitzeko. Esan dute informazioa nahi zutela, baina ez dutela jaso. «Itxaropen handia genuen, baina ez da bete». Bihar gaueko hamabietan da hastekoa haiek deitutako hamabi eguneko greba. Asteburuko partiden artean da larunbatean Bilboko Miribilla pilotalekuan Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak Asier Agirreren eta Jon Ander Albisuren aurka jokatu beharreko Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako neurketa erabakigarria.
Baikok ohar bat argitaratu du bilera bukatu berritan, eta adierazi du prest dagoela «lan harremanen ikuspegi kolektiboago batean» aurrera egiteko, pilotariek greba deialdian eskatzen duten moduan. Proposatu du langile guztiek parte hartuko duten elkarrizketa bat sustatzea, pilotariek egindako eskaerak aztertzeko eta barne araudia berrikusteko.
Bileran, Jose Ramon Garai Baikoko zuzendari nagusia izan da enpresaren aldetik, eta Ibai Zabala eta Mikel Larunbe pilotarien aldetik. Baikoko abokatu bat eta ELAko bi ordezkari ere joan dira. Pilotariek joan den ostiralean jakinarazi zuten lanuzteak egiteko asmoa, ELA sindikatuaren Bilboko egoitzan egindako agerraldi batean.
Zurrunbiloaren erdian izan da azken asteetan Baiko eskuzko pilotako enpresa. Pilotariek salatu izan dute enpresako egoera «jasanezina» izan dela, eta haiek kaleratzeko «mehatxuak» egin dizkietela. Unai Laso eta Jon Mariezkurrena dira enpresan jarraituko ez duten pilotarietako bi, eta haien kasuak oihartzun nabarmena izan du azken asteetan. Lasok Baiko «diktadura bat» dela salatu zuen BERRIAk egindako elkarrizketa batean. Garaik, berriz, adierazi zuen haiek ez dutela inor bota, eta pilotariek eurek erabaki dutela joatea.
Iosu Eskirozi eta Victor Estebani ere ez diote kontratua berritu. Garairen arabera, Eskirozi ekainean egin zioten eskaintza, eta, gogo falta sumatu ziotelako, entrenatzen jarraitu eta beste eskaintza bat egingo ziotela esan zioten. Estebanen kasuan, berriz, kontratua ez berritzeko erabakia lehenagotik hartua zegoela esan zuen Garaik, «kirol arrazoiengatik».
Pilotarien aldarrikapen nagusietako bat izan da Eskirozen, Estebanen, Lasoren eta Mariezkurrenaren kontratuak berritzeko negoziazioei berriz ekitea, «fede onez eta mehatxurik gabe». Gutxieneko lan baldintzak arautuko dituen enpresa hitzarmen bat ere eskatu dute, enpresan indarrean dagoen barne araubidea bertan behera uztearekin batera. Pilotariekiko «gardentasun ekonomikoa» aldarrikatu dute.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188009/16-eta-17-urteko-neskei-gurasoen-baimenik-gabe-abortatzeko-eskubidea-itzuliko-die-madrilek.htm
|
Gizartea
|
16 eta 17 urteko neskei gurasoen baimenik gabe abortatzeko eskubidea itzuliko die Madrilek
|
2010eko legeari 2015ean egindako erreforma baliogabetuko duela iragarri du Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak Kongresuan.
|
16 eta 17 urteko neskei gurasoen baimenik gabe abortatzeko eskubidea itzuliko die Madrilek. 2010eko legeari 2015ean egindako erreforma baliogabetuko duela iragarri du Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak Kongresuan.
|
16 eta 18 urte arteko emakumeei haurdunaldia eteteko muga altxatuko die Espainiako Gobernuak: ez dute gurasoen baimena aurkeztu behar izango abortatzeko. 2010eko abortu legea erreformatu egin zuen 2015ean orduko gobernuak, PP buru zuela, adingabeei abortatzeko eskubidea mugatzeko, eta erreforma hura baliogabetu nahi du orain Madrilek. Hala berretsi du gaur Irene Montero Berdintasun ministroak Espainiako Kongresuan, legegintzaldirako asmoen berri ematean.
2010ean onartu zuen Kongresuak egun Hego Euskal Herrian indarrean den legea. Epeen araberako sistema bat ezarri zuen Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldia Borondatez Eteteari buruzko Lege organikoak: haurdunaldiaren lehen hamalaugarren asteetan libreki eta doan abortatzea baimendu zuen; 22. astera arte ere haurdunaldia eten daiteke, baldin eta haurduna edo fetua arrisku larrian badaude. PPk gogor jo zuen legearen aurka —Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman zuen—, eta gobernura itzuli zenean 1985eko legea baino murriztaileagoa zen arau bat proposatu zuen, baina mugimendu feministaren protesta historikoak eragin zituen, eta atzera bota behar izan zuen.
Halere, 2010eko legean aldaketa bat txertatzea lortu zuen: 16 eta 17 urteko neskei abortatzeko aukera ematen zien arauak —pazienteen autonomiari buruzko legediak erabakimena aitortzen baitie 16 urtetik gorakoei—, nahiz eta gurasoak edo tutoreak informatzeko beharra ezarri zuen, baina PPren gobernuak ebatzi zuen gurasoen edo tutoreen baimena behar izango zutela adingabe guztiek.
Aldaketa hori indargabetzeko «lanak abiatuko» ditu orain gobernuak, Monterok iragarri duenez, «ziurtatzeko emakume guztiek dutela beren gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea». Are, 2010eko legea bera moldatuko duela gaineratu du, kontrazepzio «modu eraginkorrenak eta berritzaileenak» eskuratzeko eskubidea ere jasotzeko, eta sexu eta ugalketa hezkuntza sustatzeko, «gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako tresna bihur dadin, baita indarkeria matxisten aurkako txerto ere».
EAJ ados agertu da lege testua 2010eko bertsiora itzultzearekin, ohar bidez adierazi duenez. Dena den, Joseba Andoni Agirretxea diputatua kezkatuta agertu da gainerako lege aldaketek ekar dezakeen eztabaidaz; izan ere, gogora ekarri du «kontsentsu esanguratsuen» ondorioz onartu zela araua, baina ez zela erraza izan haiek erdiestea: «Ez litzaidake oso eraikitzailea irudituko adostasun horiek hautsi ahal izatea».
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188010/espezialista-hutsa-baino-gehiago.htm
|
Kirola
|
Espezialista hutsa baino gehiago
|
Gannak irabazi du Giroko bosgarren etapa, ihesean. Su-etena izan da hautagaien artean, eta batera helmugaratu dira. Almeidak eutsi egin dio lehen postuari, eta Bilbao bigarren jarri da nagusian
|
Espezialista hutsa baino gehiago. Gannak irabazi du Giroko bosgarren etapa, ihesean. Su-etena izan da hautagaien artean, eta batera helmugaratu dira. Almeidak eutsi egin dio lehen postuari, eta Bilbao bigarren jarri da nagusian
|
Erlojuaren kontra ez ezik, maldan gora ere primeran moldatzen da Filippo Ganna (Ineos). Hala erakutsi du gaur erlojupeko munduko txapeldunak, Giroko etapa menditsua irabazita. Bakarkako saioan garaipena lortuta abiatu zuen lasterketa, eta 5. etapa ere bere egin du; nola, eta Valico di Montescuro luzean (22,7 kilometro eta %5,8ko pendiza) eraso erabakigarria jota. Oso zikista astuna da, baina zangoetan duen indarrak edozein ibilbidetan distira egiteko aukera ematen dio. Etapaz gain, mendiko lidergoa ere eskuratu du. Faboritoen artean, berriz, apenas izan den zalapartarik, eta Almeidak eutsi egin dio maglia arrosari. Haren atzetik, Pello Bilbao (Bahrain) ageri da orain sailkapenean, 43 segundora. Gernikarrak aurrea hartu dio Jonathan Caicedori (Education First).
Giroko etaparik luzeenetan hirugarrena izan da gaurkoa: 225 kilometro. Hiru mendate puntuagarri igo behar izan dituzte txirrindulariek: hirugarren mailako Catanzaro eta Tiriolo, eta gaina helmugatik hamabi kilometrora zuen Valico di Montescuro, lehen mailakoa. Egun garrantzitsua zen, eta borroka handia izan da ihesaldia osatzeko. Peter Sagan (Bora) izan da tematien aritu direnetako bat, baina ez du tropelaren baimenik izan. 55 kilometroren ostean, zortzi txirrindularik egin dute aurrera: Ganna eta Salvatore Pucciok (Ineos), Carl Fredrik Hagenek (Lotto Soudal), Valerio Contik (UAE), Hector Carreterok (Movistar), Edoardo Zardinik (Vini Zabu), Jonathan Restrepok (Androni) eta Jan Tratnikek (Bahrain).
Tropelean, Almeida liderraren Deceuninck aritu da lanean nagusiki, baina beste talde batzuk ere agertu dira buruan; Astana eta Jumbo Visma, besteak beste. Ihesaldiari gehienez bost minuturen aldea utzi diote, eta azken igoerara 2.30eko errentarekin iritsi da. Onenen hatsa garondoan nabaritzen hasita, azpi-azpitik jo du Carreterok. Eraso horrek jokoz kanpo utzi du Hagen, teorian ihesaldiko igotzailerik onena. Hortik gutxira, haren taldekide Thomas De Gendt etaparen bila irten da tropeletik, gurpilean Einer Rubio (Movistar) zuela. Sunweb ari zen atzean tiraka, eta gero Trekek hartu dio lekukoa.
Ihesaldian Carretero eta Ganna bakarrik gelditu dira, eta De Gendtek eta Rubiok helmugatik 19,5 kilometrora harrapatu dituzte, belgikarrak egindako lan eskergari esker. Ganna gai izan da lasterketa buruan jarraitzeko. Eta eutsi ez ezik, hautsi egin du lasterketa, gainetik lau kilometrora. De Gendt aurpegia nahikoa emana zen, eta errelebo eske gelditu zaio Rubiori. Tropeak harrapatu egin ditu azkenean, eta Gannak minutu bateko aldearekin ekin dio jaitsierari, lainopean. Onenen artean, Domenico Pozzovivok (NTT) egin du saiakera bakarra, eta aurkariak ondo itsatsi zaizkio. Nibalik soka tenkatu du maldan behera, baina ez du apurtzerik lortu.
Gannak ondo merezita altxatu ditu besoak helmugan. 34 segundo atera dio onenen multzoari. Bigarren Patrick Konrad (Bora) izan da, eta hirugarren, Almeida. Portugaldarra sendotu egin da lidergoan, lau segundoko gainsaria hartuta. Caicedo atzean gelditu da igoeran, eta, horri esker, sailkapen nagusian bigarren jarri da Bilbao. Jonathan Castroviejo (Ineos) ezin izan da faboritoekin batera helmugaratu, baina hamalau segundo eskasengatik.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188011/2030erako-berotegi-gasen-isurketak-60-gutxitu-nahi-ditu-europako-parlamentuak.htm
|
Gizartea
|
2030erako berotegi gasen isurketak %60 gutxitu nahi ditu Europako Parlamentuak
|
Diputatu gehienek bat egin dute Europako Batzordeak bere buruari ezarritako helburua handitzeko; EAJk kontra bozkatu du.
|
2030erako berotegi gasen isurketak %60 gutxitu nahi ditu Europako Parlamentuak. Diputatu gehienek bat egin dute Europako Batzordeak bere buruari ezarritako helburua handitzeko; EAJk kontra bozkatu du.
|
Europako Parlamentuak deskarbonizazio prozesua azkartzearen aldeko botoa eman du gaur. Hain zuzen ere, gutxienez %60 murriztea Europar Batasuneko (EB) berotegi gasen isurketak 2030erako, 1990koak oinarritzat hartuta. Europako Batzordeak proposatutako %55ekoa baino helburu handinahiagoa da, beraz, parlamentuak onartu duena, baina estatu kideek abendura arte dute aukera euren jarrera zein den erabakitzeko.
Klima Legearen barruko zuzenketa baten bidez onartu dute isurien murrizketa handitzea parlamentuan. Zuzenketa horrek, legearen testu osoa onartu ondoren, bidea irekiko du estatuekin hitz egiteko. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak irailaren erdialdean proposatu zuen Europako Batasuneko 2030erako berotegi gasen isuriak % 55 murriztea, eta 2050ean karbono neutraltasunera iristea.
Proposamen horren aurka bozkatu du, besteak beste, EAJko diputatuak.
Europako Batasuneko gobernuetako ordezkariek horri buruzko goi bilera bat egingo dute urriaren 15 eta 16an, eta hor erabakiko dute nola erdietsi daitekeen Europako Batzordeak ezarri duen isurketen murrizketa (%55 2030erako). Azken erabakia abenduan hartuko lukete. Abenduaren 10 eta 11n egingo duten goi bilera batean adieraziko luke estatukide bakoitzak zein diren bere konpromiso berriak Parisko Hitzarmenarekiko.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188012/arabako-zahar-etxeetako-langileak-kalera-atera-dira-lehen-greba-egunean.htm
|
Gizartea
|
Arabako zahar etxeetako langileak kalera atera dira, lehen greba egunean
|
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara, «hitzarmen duin baten defentsan».
|
Arabako zahar etxeetako langileak kalera atera dira, lehen greba egunean. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara, «hitzarmen duin baten defentsan».
|
Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek greba egin dute gaur, iragarritako hiru lanuzteetatik lehenengoa –azaroaren 11n eta 25ean ere antolatu dute–. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta egin dute greba, lan hitzarmen propio bat eskatzeko. Izan ere, langileek probintzia mailako hitzarmena negoziatu nahi dute, baina, salatu dutenez, oraindik ere negoziazio mahaia irekitzeko eskaeraren berririk ez dute. Sindikatuek diote 2019ko urtarrilean mobilizazioekin hasi zirenetik ez dela aurrerapausorik eman, eta Arabako Foru Aldundiari leporatu diote auzian «pasibotasunez» jokatzea. Adinekoen egoitzetako langileek «zainketen prekaritatea» eta sektoreko lan baldintza eskasak gaitzetsi dituzte, eta salatu horiek are okerrago daudela koronabirusaren pandemiaren eraginez.
Eusko Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu gaurko greba egunerako, eta sindikatuek salatu dute Arabako egoitzetako langileen greba eskubidea «%100 eta larriki urratzen» duela horrek. «Erizain laguntzaileek, garbitzaileek, erizainek eta medikuek ezingo dute grebarik egin, eta horrek agerian uzten du sektoreak gutxienekoetan lan egiten duela urte osoan».
Greba egunarekin batera, langileak kalera atera dira Gasteizen goizean protesta egitera. Giza katea osatu dute Plaza Berritik Arabako Foru Aldundiaren egoitzaraino. Arratsaldean, berriz, manifestazio bat egingo Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta, 18:30ean.
|
2020-10-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/188013/inaki-bilbaoren-aldeko-manifestazio-batera-deitu-du-aemk-larunbaterako-bilbon.htm
|
Politika
|
Iñaki Bilbaoren aldeko manifestazio batera deitu du AEMk larunbaterako, Bilbon
|
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak antolatu du mobilizazioa. Bilbaok 31 egun bete ditu gaur gose greban.
|
Iñaki Bilbaoren aldeko manifestazio batera deitu du AEMk larunbaterako, Bilbon. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak antolatu du mobilizazioa. Bilbaok 31 egun bete ditu gaur gose greban.
|
Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa gose greba mugagabean dago irailaren 9tik, eta AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak haren aldeko manifestazioa egingo du larunbatean, Bilbon. Manifestazioa 18:30ean irtengo da Moyua plazatik.
Joan den irailaren 9an abiatu zuen gose greba euskal presoak. AEMk ohar batean jakinarazi zuenez, baraualdiaren helburua da «Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna» lortzea. Gose grebaz gain, Bilbaok bestelako protestak ere abiatu ditu: ez da bere ziegatik ateratzen, ez du patioko ordurik, eta komunikaziorik ere ez. Bisitarik eta telefono deirik ere ez du jasotzen.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188014/bi-langile-hil-dira-lapuebla-de-labarcako-upategi-batean.htm
|
Ekonomia
|
Bi langile hil dira Lapuebla de Labarcako upategi batean
|
Langileetako bat andel batera erorita gertatu da ezbeharra.
|
Bi langile hil dira Lapuebla de Labarcako upategi batean. Langileetako bat andel batera erorita gertatu da ezbeharra.
|
Istripu larria gertatu zen atzo arratsaldean Lapuebla de Labarcan (Araba), Arabako Errioxan, non mahats bilketarako garaian baitaude. Upategi batean lanean ari ziren bi langile hil ziren. Bietako bat mahatsez betetako andel batera erori zen. Bestea hari laguntzen ahalegindu zen, baina hura ere jausi egin zen, eta biak zendu dira. Kontuan izan behar da ardoaren hartzidura prozesuan erabiltzen diren gasak toxikoak direla.
Ertzaintzak eta Osalanek ikerketa bat abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Halere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak albiste agentziei berria baieztatu die, baina zehaztapen gehiagorik ez du eman ezbeharraren inguruan. Adierazi du istripua 19:40 aldera gertatu zela, bi langileak Espada Ojeda upategian lanean ari zirela. Langile batek 53 urte zituen, eta besteak, berriz, 56. Horietako bat Daniel Espada herriko alkate ohia zen, eta bestea, haren senide bat.
Sindikatuek egiten duten zenbaketaren arabera, atzo gertatu zena ere aintzat hartuta, aurten denera 52 langile hil dira Euskal Herrian lan istripuen ondorioz. LAB sindikatuak erakunde publikoei eta patronalari eskatu die lan segurtasunari lehentasuna emateko.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188042/galga-55-urteko-hazkundeari.htm
|
Kultura
|
Galga 55 urteko hazkundeari
|
Gerediaga elkarteak 1965. urtean antolatu zuen lehenengo Durangoko Azoka. Urtez urte hazi da egitasmoa, eta aldaketa nabarmenak izan ditu, baina helburua berbera da orain ere. Aurten moldatu egin beharko dute egonkortuta zegoen formatua.
|
Galga 55 urteko hazkundeari. Gerediaga elkarteak 1965. urtean antolatu zuen lehenengo Durangoko Azoka. Urtez urte hazi da egitasmoa, eta aldaketa nabarmenak izan ditu, baina helburua berbera da orain ere. Aurten moldatu egin beharko dute egonkortuta zegoen formatua.
|
Izango da Durangoko Azoka aurten ere, baina ez azken aldietan ezagutu den formatuan. Urteak dira azokaren eredua eta aurrekontua egonkortu zirela, baina antolatzaileek urtero txertatu dituzte berrikuntzak, eta aurrera begira ere erronka argiak dituzte, edo zituzten behintzat, finkatuta: besteak beste, publikoaren espezializazioaren neurrira egokitzea, azoka herrira zabaltzea eta urte osoan bizia ematea aipatu izan dituzte. Aurten, ordea, derrigorrezko egokitzapen bat egin beharko dute azokaren garapenean.
Izan ere, etengabe hazi da Durangoko Azoka, eta aurtengoa 55. aldia izango da. Lehenbizikoz 1965ean antolatu zuen Gerediaga Elkarteak, frankismo garaian, Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutarazteko asmoz. Andra Mariaren basilikako arkupeetan izan zen estreinako hura, eta ordutik hainbat aldiz lekualdatu dute: 1974. urtetik aurrera, Durangoko Merkatu plazan egin zuten; 1996an, karpa erraldoi batera aldatu zuten; eta, 2003az geroztik, Landako Erakustazokan egiten dute, egungo kokalekuan. Standak orain sarean egongo dira, denda digital batean.
Iaz, BERRIAn, hau zioen Katakrak argitaletxeko Hedoi Etxartek azokaren garapenari buruz: «Gure belaunaldikook ezagutu dugu hiriko azokan egiten zeneko hura, itoginak zeuzkan karpa erraldoi hura ere bai, rockak izugarri saltzen zuen garaia, eta diskoetxeak agertzen eta desagertzen ikusi ditugu, Landako guneko oraingo garaira iritsi arte. Eta uste dut hor mugarri izan dela Ahotsenea».
Izan ere, oraindik ere Landako da erdigunea, baina azken urteetan erabat egonkortu da zortzi gunetan adarkatzen den azokaren eredua —haietako bat da Ahotsenea—. Gainditua dirudi aurrekontuaren inguruko tirabirak —675.450 eurokoa izan zen iaz—, eta ezarri samar 100.000 bisitariko langak ere. Joan den urtean 120.000 lagunek bisitatu zuten azoka. Proposamen errotua da jadanik, baina erronka sorta bat ere badu. Eta, urtez urte, zarata handirik egin beharrik gabe, haiei erantzuten joatea izan da azken urteetako bermea.
Gerediaga elkartearen arabera, azoka antolatu zuten lehenengo urtean 100.000 pezetako aurrekontua izan zuten (600 euro); 1966an, 680 liburu eta 179 disko saldu zituzten, eta, 1969an, 870 liburu eta 138 disko izan ziren. Iaz, berriz, sei milioi euro mugiarazi zituen euskal kulturaren plazak. Guztira 264 erakusmahai jarri zituzten Landakon, 405 nobedade aurkeztu ziren, eta 200 kultur ekitaldi baino gehiago bildu zituen programak.
Azoka da Durangokoa, baina ez merkatu huts. Ukaezina da haren eragin ekonomikoa, eta han lortutako baliabideak oso ondo datozkio betiereko krisiaren mehatxupean bizitzera ohitu den kultur industriari, baina eragile gehienek nabarmentzen dute Durangoko Azokaren bestelako onurak ekonomikoak bezain garrantzitsuak —edo are garrantzitsuagoak— izaten direla.
Iaz argitaratutako ikerketaren arabera, bisitariek, azokan, milioi bat euro gastatzen dute liburutan, eta ia milioi erdi diskotan; gastu orokorraren %60 eta %28,3, hurrenez hurren. Batez beste, bisitari bakoitzak 49 euro gastatzen ditu azokan, hiru aleren baino gehiagoren truke, eta 28, berriz, Landako guneaz kanpoko ostalaritzan eta merkataritzan, Durangon eta Durangaldean.
Plateruenaren galera
Aurten, eta, printzipioz aurrerantzean, gune garrantzitsu bat galduko du Durangoko Azokak: Plateruena kafe antzokia. Landako guneak ateak itxi ostean, Plateruena bilakatzen zen azokako programazioaren erdigunea, eta bertan egiten ziren kontzertu nagusiak. Joan den urtean gauero izan ziren emanaldiak, eta hango oholtzatik igaro ziren En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi.
Aldaketa gehiago ere izan ditu DAk 55 urteko ibilbidean. Adibidez, 1992. urtean hasi ziren Argizaiola saria ematen, baina duela hiru urte eman zuten azkenengoz. Euskal kulturaren alde urteetako ibilbidea egin duen jendea omentzea zen sari horren helburua, baina norabidea aldatu, eta proiektu berriak sortzen laguntzeko sorkuntza beka jarri zuten abian duela bi urte.
Euskal kulturaren irla
Irla bat. Oasi bat. Parentesi bat. Burbuila bat. Arnasgunea. Erreserba bat... Hamaika metafora erabili ohi dira Durangoko Azokak euskal kulturan duen eragina deskribatzeko. Baina irudi horiek baikorragoak edo ezkorragoak izan, beti deskribatzen dute salbuespen egoera moduko bat. Gutxitan lortzen baitu euskal kulturak Durangon besteko dentsitaterik eta masa kritikorik. Eta urte osoan nagusi den ikusezintasunarekin nabarmen egiten du kontrastea horrek. Azokak nolabait erronka hori betetzen saiatu beharko du aurten ere, COVID-19ak baldintzatuta.
Dentsitate horren datu zehatzak eman zituzten Gerediaga elkarteak eta Siadeco etxeak 2016an egindako azokari buruzko ikerketan. Bertan zehazten zenez, euskaldun guztien %12 pasatu ohi dira abenduko lehen astean Durangotik, eta euskaldunak dira, gainera, bisitari gehienak. Arnasgune efimero bat, nahi bada, baina arnasgune bat, halere. Eta azokak euskaldunen komunitatean dituen erro sendoak erakusten ditu horrek.
Eta funanbulismo horretan dago azokaren beste erronketako bat: nola mantendu edo areagotu euskaldun nukleo hori, aldi berean euskararik ez dakien jendea erakartzea lortuz? Aldaketak aldaketa, euskal kulturaren arnasbide izan beharko du Durangoko Azokak gerora ere. Horretarako beharra badago, eta kezka ere bai, are gehiago aurtengo egoerari erreparatuta.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188043/finaletik-kanpo-geratu-da.htm
|
Kirola
|
Finaletik kanpo geratu da
|
Athleticek penaltietan galdu du Logroñoren aurka Espainiako Kopako finalerdietan, haren zelaian. Aukera asko hutsegin ditu, eta penalti jaurtiketetan, hirutan egin du kale
|
Finaletik kanpo geratu da. Athleticek penaltietan galdu du Logroñoren aurka Espainiako Kopako finalerdietan, haren zelaian. Aukera asko hutsegin ditu, eta penalti jaurtiketetan, hirutan egin du kale
|
Athletic ez da izango aurreko denboraldiko Espainiako Kopako finalean. Atzo galdu egin zuen Logroñoren aurka. Finalerdia martxoan jokatu behar zen, haren zelaian, penaltietan. Horrenbestez, hirugarren finala jokatu gabe geratu dira zuri-gorriak.
Ez zion hasiera txukuna eman partidari Athleticek. Bigarren minutuan, Logroñok gola sartu zion, baina epaileak baliorik gabe utzi zuen, jokoz kanpokoa adierazi zuelako. Susto handiagoa De la Nava atezainak eman zuen jokaldi horretan, sekulako zartakoa hartu zuelako. Lurrean luze etzanda egon zen, minez, baina lortu zuen bere onera etortzea. Handik gutxira, Olga Garcia aurrelariak izan zuen beste aukera on bat etxekoentzat, falta jaurtiketa batean. Gora bota zuen. Logroñok hobeto ekin zion finalerdiari, eta Athleticek bi jokaldi baino ez zituen egin erasoan hasiera horretan, Valdezateren eta Morazaren bitartez.
Zuri-gorrien lehendabiziko jaurtiketa Lucia Garciak egin zuen, area barrutik, baina Tajonar atezain mexikarraren eskuetara. 21. minutuan gertatu zen jokaldi hori. Gerora etorri zenaren aurreneko zantzua izan zen. Minutuak aurrera joan ahala, Athleticen jokoak hobera egin zuen, nahiz eta baloi jabetza luzerik egin ez. Hobekuntza horren ondorioa izan zen Angel Villacamparen jokalariak aukerak sortzen hasi zirela, eta garbiak, gainera. 38. minutuan, Eunateren bolea kanpora joan zen, eta, handik gutxira, Erikak sortu zuen aukera: baloia lapurtu, baina Tajonarrek azkar berreskuratu zuen. Lehen zatiaren amaiera gainean zela, beste estutu bat eman zioten zuri-gorriek erasoari, eta ordura arteko aukerarik garbiena sortzeko gai izan ziren. Lucia Garciak buruz burukoa izan zuen Tajonarrekin, aukera garbia, baina etxekoen atezainak bere lana bete zuen.
Bigarren zatiaren hasierak aurrenekoaren amaieraren bidetik segitu zuen. Lucia Garcia eta Tajonar jarri ziren berriz parez pare. Area ertzetik egin zuen jaurtiketa aurrelariak, eta atezainak urruntze ikusgarria egin zuen, baloia atzeko marratik atzera botaz. Ari zen Athletic golaren bila, baina ez zuen asmatzen, eta azkenera arte ez zen gai izan aukera garbiak sortzeko. Tarte horretan, Istillart baionarrak debuta egin zuen zuri-gorriekin, 65.minutuan zelairatu baitzen Joneren ordez.
Finalerako aukera lortzeko abagune garbia izan zuen Erikak luzapena baino lehen, 87. minutuan, baina langak galarazi zion gola erdiraketa-jaurtiketa batean. 90 minutuek ez zuen gehiagorako eman, eta luzapena jarri zitzaien parean bi taldeei.
Penaltietan ere asmatu ez
Aurreneko aukera etxekoek izan zuten, Tavloren urruneko jaurtiketarekin. Zuri-gorriek azkar eman zioten erantzuna, baina berriro ere, Tajonar azaldu zen Lucia Garciaren salaldiaren parera. Ez zen golik izan luzapeneko lehen zatian. Bigarrenaren hasieran, Olga Garciaren falta jaurtiketa De la Navak geratu zuen. Gero, atepetik atera zuten etxekoek Athleticen beste aukera bat.
Penaltietan, Gimbertek, Unzuek eta Ziraukik lehen hiru jaurtiketak hutsegin zituzten, eta 3-1 irabazi zuten etxekoek.
Logroño. Tajonar; Balleste, Ines, Cazalla, Leti; Caro (Judith, 77. min.), Chini, Tavlo, Asantewaa (Jade, 60.min.); Ida Guehai (Rebecca, 100.min.) eta Olga Garcia.
Athletic. De la Nava; Oihane, Naroa (Zirauki, 120 min.), Gimbert, Moraza (Nekane, 112.min.); Jone Ibañez(Istillart, 65. min.), Unzue, Valdezate, Eunate; Lucia Garcia eta Erika.
Txartelak. Txartel horia: Logroñoko Cazalla, Balleste eta Rebeccari eta Athleticeko Oihane eta Gimberti.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188044/asmakizunetan-laquoederrenaraquo.htm
|
Kultura
|
Asmakizunetan «ederrena»
|
Hilabete batzuk atzeratu ondoren, Tenporak hirugarren diskoa aurkeztu du: 'Berriro asma nazazu'. Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro eta Leire Bilbaorenak dira letretako batzuk
|
Asmakizunetan «ederrena». Hilabete batzuk atzeratu ondoren, Tenporak hirugarren diskoa aurkeztu du: 'Berriro asma nazazu'. Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro eta Leire Bilbaorenak dira letretako batzuk
|
«Esperanza zuen izena/ goizeko lau(re)tan jaiki,/ gure lotsak garbitzen dabil/ seiehun euro gordin./ Bi haur han (e)ta beste hiru hemen/ hari finez loturik (...)». Prekaritatea emakume batean gorpuztu du Tenporak langilearen izen bereko abestian. Anonimotasunean ari dira beste hainbat, ordea, taldearen Berriro asma nazazu disko berrian. Apirilean aurkeztekoak ziren, baina pandemiak atzeratu egin zuen hori ere, udazkenera arte. Hala, diskoaren muinak, eta are izenburuak, pandemia burura ekar lezaketen arren, ez dio errealitate horri heltzen, Juantxo Zeberio taldekideak azaldu duenez: «Beti nahi izaten dugu eboluzionatu, gauden lekuan ez geratu. Disko hau, izenburutik hasita, hortik joango litzateke. Garaiotan oso modan dagoen zerbait da, baina guk duela ia urtebete jarri genion izena». Taldearen hirugarren albumean ere kideen «kezkak» islatzen direla dio Zeberiok, eta, hori hala izanda, Esperanzarekin bat egiten dute baita errefuxiatuek ere, besteak beste. Alabaina, disko «baikorra» dela dio, eta aurrekoak baino «koloretsuagoa» ere bai. «Maitasun kanta pare bat ere badu. Baina ez da maitasun idilikoa, perfektua... bere ertz eta araztasunak agertzen ditu». Badu lehengotik asko, baina, bizi dituzten egoerek baldintzatuta, «aldaketa nabarmenak» ere aurki daitezke lan berrian: «Musikalki saiatzen gara aurrera begirako interpretazio bat egiten. Usaintzen, ukitzen eta entzuten dugun hori diskoetan islatzen saiatzen gara, beldurrik gabe. Kasu honetan, jendeak betiko Tenpora aurkituko du, baina soineko, kolore eta estetika ezberdinekin». Taldeko bost kideenak ez ezik, Berriro asma nazazu-k beste hainbat egileren esku hartzeak ere bildu ditu. Zeberiok berak egin ditu kanta guztiak, baina letra batzuek idazle sonatuen sinadura daramate; besteak beste, Harkaitz Canok, Karlos Linazasorok eta Leire Bilbaok ekarpena egin diote diskoari. «Karlosen kasuan, beti idazten du maitasun berezi eta idealen inguruan». Canorenak dira, bestalde, Denborak badaki abestiaren ahapaldiak. Konfinamendu garaian atera zutenez, «aktualitateko» gai batez ari da kantua: «Denok etxean geunden, eta denboraren igarotzearen pertzepzio pertsonal eta kurioso bat zuen bakoitzak. Kasualitatez, abesti honek ere igarotze horri buruz hitz egiten du». Bilbaok, berriz, kantu biren letrak ondu ditu, «oso ederrak», Zeberioren ustez. «Bolero kutsuko maitasun kantua» da lehena; bigarrenean, metaforara jotzen du idazleak: «Maleta batez ari da, baina Euskal Herriaren inguruko testua izan daiteke, edo, orokorrean, gordeak ditugun gauzen ingurukoa». Arlo musikalari dagokionez ere izan dituzte hainbat kolaborazio, nahiz eta, Zeberiok dioenez, «tentazio» hori saihesten saiatzen diren. 2012an, taldea sortu zuten urtean, dagoeneko bide luzea zuten egina Tenpora osatzen duten musikariek; ez ziren preseski ezezagunak musikaren arloan. Ondorioz, hainbat kolaborazio egiteko abagunea izan dute eta dute oraindik, eta artista askorekin dute harremana. Hala ere, disko berrirako «laguntza puntualak, baina oso bereziak» baino ez dituztela izan argitu du Zeberiok: «Et Incarnatus orkestrako hari hirukote bat hiruzpalau kantutan, eta Xendarineko Ahizpak diskoko azken abestian». Ondo egindako lana Berriki aurkeztu duten arren, batzuek izan dute Berriro asma nazazu aurretik entzun eta gozatzeko aukera. Horietako batek, Igor Estankonak, disko «biribila» iritzi dio Tenporaren azkenari, eta taldearen «ederrena» dela ere azpimarratu du. Taldeak hitzok eskertu dituela dio Zeberiok, eta, gainera, idazlearen balorazioarekin bat egiten duela: «Diskoa entzun genuenean, sentsazio bera eduki genuen. Argi eta garbi, gure diskorik onena da, diferentzia handiz». Taldeari egotzi izan dioten izaera eklektikoa agerian geratu da lan berrian ere. «Beste toki batean kokatu gara. Guk ez dugu musika egiten egindako hori errepikatzeko». Popa, jazza eta folka jorratu izan dituzte, eta hartara dator inoiz eskaini izan dieten beste izenondoa: Tenpora sailkaezina dela, hain zuzen. «Gelditu gabe aritzen den makineria» da taldea Zeberiorentzat, eta horrek «arriskua» ere ekar lezake: «Ildo berri bat aukeratzean, gerta liteke lehen funtzionatzen zuen horrek huts egitea eta bide berriak etekinik ez ematea. Baina taldekook ez dugu ulertzen musika arriskurik eta aldaketarik gabe». Disko berriak dakarren aldaketa «nagusia» da bakarrik lan egiteari utzi diotela eta ekoizle baten laguntzaz ondu dutela. Aitor Etxebarria «lagun» eta musikariaren esku utzi dituzte soinuari dagozkionak. Emaitza, honako hau: «Esango genuke soinu aldetik Tenpora ez dela izan orain bezain argia. Beste kolore bat bilatu nahi izan dugu, edo nahi gabe topatu dugu agian; ilunagoa eta gaurkoagoa den kolore bat». Itxialdiak egutegia hankaz gora jarri ondoren, aurkezpenaren ondoren behar zuten kontzertuetako hiru aurretik egin dituzte, eta beste hiru dauzkate aurreikusita; bi udazkenean, eta beste bat udaberrian, Txillida Lekun (Hernani, Gipuzkoa). Zeberio: «Baikorra izan nahiko nuke, ikusten baitut udal txiki asko ahaleginetan ari direla».
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188045/euskadiko-orkestra-eta-musikene-orkestra-bakar-modura-ariko-dira-bihar.htm
|
Kultura
|
Euskadiko Orkestra eta Musikene orkestra bakar modura ariko dira bihar
|
Euskadiko Orkestrako kideek eta Musikeneko zenbait ikaslek kontzertu bat emango dute elkarrekin, estreinakoz eta Jaume Santonjak gidatuta
|
Euskadiko Orkestra eta Musikene orkestra bakar modura ariko dira bihar. Euskadiko Orkestrako kideek eta Musikeneko zenbait ikaslek kontzertu bat emango dute elkarrekin, estreinakoz eta Jaume Santonjak gidatuta
|
Euskadiko Orkestrako (EO) zenbait kide eta Musikeneko Orkestra Ikasketa Masterreko ikasleak EOren Miramongo egoitzan ari dira elkartzen asteon, Donostian bihar emango duten aparteko kontzertua prestatzeko. Haien hitzetan esanda, «orkestra bakar batean orkestra praktikako lana egiteko». Izan ere, bi erakundeek 2012az geroztik sinatua duten Jorda Gela hitzarmenaren barruan garatuko da emanaldia. Hitzarmen horrek jasotzen duen jarduera nagusietako bat da, hain zuzen, aipatutako Musikeneko masterreko ikasleek praktika profesionalak egin ahal izatea Euskadiko Orkestraren barruan. Aurreko urteetan, Euskadiko Orkestraren zenbait kontzertutan parte hartu izan dute, beste musikari batek bezala lan eginez. Aurten, ordea, lehen aldiz, bien artean orkestra bakar bat balira bezala aritzeko elkartzea erabaki dute. Horren emaitza izango da bihar jendaurrean erakutsiko dutena: Musikeneko auditoriumean izango da emanaldia, 19:30ean. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Bi erakundeetako kideek osatutako orkestrara 23 musikari helduko dira EOtik, eta 26 Musikenetik —horietatik hamasei, masterra ikasten aurten hasiko direnak—. Josef Suk txekiarraren Serenata eta W.A. Mozarten 41. Sinfonia, Jupiter interpretatuko dituzte. Atzo aurkeztu zituzten xehetasunak prentsaren aurrean, eta Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoak bi erakundeen arteko «aliantza estrategikoaren» garrantzia azpimarratu zuen: «Horrelako proiektu berritzaile bat sortu izana arrakasta partekatua da; etorkizuneko musikarien ongizatearen alde doan heinean». Bide beretik aritu zen Oriol Roch EOko zuzendari nagusia ere: «Masterra hasten ari diren ikasleentzat, aukera aparta da iritsi bezain pronto orkestra praktika hauekin hasi ahal izatea». Santonjaren estreinaldia Jaume Santonjak zuzenduko du bi erakundeetako kideek osatutako orkestra, eta Euskadiko Orkestraren zuzendari elkartu gisa egingo duen estreinaldia ere izango da harentzat. Santonja aurkezteko baliatu zuen atzoko agerraldia Rochek; 34 urte bete berritan «ibilbide profesional bikaina eta etorkizun oparoa» dituela esan zuen. Pozik eta eskertuta azaldu zen, haren ondotik, Santonja: «Instrumentistak ez garenontzat —orkestra da gure instrumentua—, musika egitea ia miraria da egungo egoeran, eta, beraz, oso eskertuta nago».
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188046/duitamako-ortzadarraren-25-urte.htm
|
Kirola
|
Duitamako ortzadarraren 25 urte
|
Gaur mende laurden bete da Abraham Olanok Munduko Txapelketa irabazi zuenetik Duitaman. Miguel Indurain izan zen bigarren
|
Duitamako ortzadarraren 25 urte. Gaur mende laurden bete da Abraham Olanok Munduko Txapelketa irabazi zuenetik Duitaman. Miguel Indurain izan zen bigarren
|
25 urte bete dira gaur bi euskal herritarrek, Abraham Olanok eta Miguel Indurainek, Kolonbiako Duitama herrian historia egin zutela. Munduko txapeldun eta txapeldunorde izan ziren errepideko proban. Bi txirrindulariek azti jokatu zuten: une egokian jo zuen Olanok erasoa, eta Indurainek ondo eutsi zien atzekoei. Horrek eman zien garaipena.
Txirrindulariek 15 itzuli eman behar zizkioten 17,7 kilometroko zirkuitu bati: 265 kilometro. Ibilbideko punturik zailena El Cogolloko mendatea zen, 4,2 kilometro %10eko pendizarekin. Ibilbide egokia orduko Kolonbiako puntako txirrindularientzat: Cacaito Rodriguez, Oscar de Jesus Vargas eta Oiveiro Rincon, esaterako. Haiek, gainera, ohituta zeuden latitude hartan lehiatzera. Indurain eta Olano, hala ere, erlojupekoan munduko txapeldun eta txapeldunorde izanak ziren.
Hain proba luzea izanda, espero zitekeen moduan, hasieratik izan ziren ihes egiteko ahaleginak. Baina lasterketa irabazteko faborito ziren txirrindularien selekzioek kontrolpean zeukaten proba. Hiru ziren hautagai nagusiak: Indurain bera, Marco Pantani eta Cacaito Rodriguez. Itzuliak aurrera joan ahala, lasterketa gogortuz joan zen. Izan ere, euria eta hotza egin zuen egun historiko hartan. Txirrindulari askok utzi zuten lasterketa: 98tik 20k amaitu zuten, hain zuzen ere.
Hain txirrindulari gutxirekin, azken bi itzulietan hasi ziren oilarren arteko erasoak. Espero bezala, Pantani izan zen ahalegintzen lehena. Italiarrak berezkoa zuen jarrera erasokor hori. Baina ez zuen bere asmoa lortu. Indurain ere saiatu zen, azken aurreko jaitsieran. Aurretik zulatu bat izan zuen, baina, bizikleta aldatu, eta saiakera egin zuen. Alferrik izan zen.
Olanok, ordea, lortu zuen. 20 kilometro falta zirenean jo zuen erasoa, azken itzulia hastetik gertu zela. Eskuinaldera joan, eskulekuari ondo eutsi, hortzak estutu, eta aurrera egin zuen. Indurain konturatu zen ahalegin hark arrakasta izan zezakeela. Oraingo honetan berari zegokiola Olanori laguntzea. Anoetakoa indartsu ikusi zuen. Eta hala egin zuen. Jada oso txikia zen tropelaren erritmoa geratu zuen, eta ihesaldi ahalegin posibleak kontrolatu, Olanok bidea egin zezan.
Anoetakoa erlojupeko probetan nabarmendu ohi zen. Hori dela eta, jakitun zegoen erlojupeko proba baten antzekoa zuela aurretik. Dena eman behar zuen falta ziren 17 kilometroetan. El Cogolloko gainetik hamabost segundoko abantailarekin igaro zen. Loria gertu zuen. Jaitsierari ekin zion, dena emanda. Atzeko tropelean Pantani zen ausartena. Jaitsiera izugarria egin zuen. Baina Olanok eskura zuen garaipena. Bi kilometro falta zirenean, ordea, beste ezusteko bat izan zuen. Haren balentria handiagoa egin zuena: gurpila zulatu zitzaion. Baina ezin zen gelditu. Egoera horretan luze egin zitzaizkion azken kilometroak, karranpak ere agertu zitzaizkiolako, baina ausardiak saria izan zuen, Olanok garaipena lortu baitzuen. Bizikletari esku batekin helduta helmugaratu zen, haren kontrola ez galtzeko.
Atzetik, 35 segundora iritsi ziren hiru txirrindulari. Indurainek Pantaniri irabazi zion esprintean, eta euskal txirrindularitzaren balentria biribildu zuen. Hunkigarria izan zen bi txirrindulariek amaieran emandako besarkada. Olanok esker hitzak izan zituen Indurainentzat, atzekoei eusten egindako lanarengatik. "Unerik zailena zulatuarena izan zen, baina jakitun nengoen ezin nintzela gelditu", aitortu zuen amaieran. 25 urterekin, munduko txapeldun zen.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188047/trumpek-uko-egin-dio-hauteskunde-eztabaida-birtual-batean-parte-hartzeari.htm
|
Mundua
|
Trumpek uko egin dio hauteskunde eztabaida birtual batean parte hartzeari
|
Mike Pence presidenteordea eta Kamala Harris postu horretarako demokraten hautagaiak sutsu aritu ziren atzo debatean, baina aurreko eztabaidaren garraztasunik gabe.
|
Trumpek uko egin dio hauteskunde eztabaida birtual batean parte hartzeari. Mike Pence presidenteordea eta Kamala Harris postu horretarako demokraten hautagaiak sutsu aritu ziren atzo debatean, baina aurreko eztabaidaren garraztasunik gabe.
|
Donald Trump AEBetako presidenteak ez du eztabaida birtualik nahi, eta uko egin dio gisa horretako debate batean parte hartzeari.
Hilaren 15erako zegoen aurreikusita haren eta Joe Biden Alderdi Demokratako presidentegaiaren arteko bigarren hauteskunde eztabaida, eta hura antolatzeko ardura duen batzordeak era birtualean egitea proposatu du, joan den ostiralean, Trumpek koronabirusagatik positibo eman ostean. AEBetako presidentea ospitaleratu egin zuten, baina Etxe Zurira itzuli zen asteazkenean; haren mediakuaren arabera, inolako sintomarik gabe.
Trumpek adierazi du ez duela «denborarik galduko» bere aurkaria indartzeko pentsatuta dagoen eztabaida batean.
Izurria protagonista Pence-Harris eztabaidan
Koronabirusaren izurriari aurre egiteko politiken inguruko eztabaida sutsua egin dute AEBetako telebistan azaroko bozetan presidenteorde posturako dauden bi hautagaiek. Demokraten hautagai Kamala Harrisek huts egitea egotzi dio Donald Trump presidenteari. Horrez gain, birusaren hilgarritasunari buruz herritarrak apropos nahastea egotzi dio. «Bazekiten, eta ezkutatu egin zuten», esan du. Presidente baten historiako «hutsegiterik handiena izan da».
Pencek, ordea, izurriari aurre egiteko estrategia propiorik ez izatea leporatu die demokratei, eta Trumpena «kopiatzen» ari direla. «Onartezina da zuek txertoaren inguruko mesfidantza zabaltzea, txerto hori Trumpen agintepean sortzen bada».
Izurria gutxietsi izan du Trumpek hilabete luzez, baina birusak dagoeneko 200.000 pertsona hil ditu AEBetan. Trump bera kutsatu eta gaixotu egin du.
Demokratek presidenterako aurkeztu duten hautagai Joe Biden nagusi da inkestetan, bozetarako 26 egun baino falta ez direnean. Baina lehia estua izango dela uste da.
Eztabaida zibilizatuagoa izan da, joan zen astean Trumpek eta Bidenek egin zutenarekin alderatuta, baina Harrisek eskatu behar izan dio Penceri ez zapaltzeko bere hitza. «Neu ari naiz hitz egiten, presidenteorde jauna, neu ari naiz».
Arrazakeriaren gaia ere mahai gainean egon da, noski, azken hilabeteotan milaka pertsona atera baitira kalera protestan, Poliziak beltzen aurka erabiltzen duen bortizkeria salatzeko. Pencek deitoratu egin du Poliziak George Floyd herritar beltza ito izana. «Baina ez dago ondoren gertaturiko istilu eta arpilaketak zuritzerik», gaineratu du. AEBak arrazistak direla esatea «irain handia» dela adierazi du.
Baina Harrisek gogoratu dio joan zen asteko eztabaidan Trumpek uko egin ziola zuri supremazistak gaitzesteari, hori egiteko zuzenean eskatu bazioten ere.
Trumpen zergen gaia atera du Harrisek. Nabarmendu du Trump milioidunak 750 dolar baino ez duela ordaindu urtean errenta aitorpenean, hau da, 600 euro pasatxo. Pencek Trump «lanpostuak sortzen dituen enpresaburu bat” dela adierazi dio.
Presidenteordeen arteko eztabaidek ez dute eragin handirik edukitzen AEBetako bozen emaitzetan. Horren erakusgarri, pasadizo bat: atzoko eztabaidatik euli bat da izan da mintzagai nagusia sare sozialetan. Penceren buru zuriaren gainean pare bat minutuz jarrita egon da.
«Mozorrotutako bedeinkazioa»
Koronabirusarekin kutsatu izana «mozorrotutako bedeinkazioa» izan dela adierazi zuen, atzo, Donald Trumpek. Berak jaso duen Regeneron izeneko tratamendua gaitzarentzako behin betiko «sendagaia» dela uste du, ospitaleratu eta 24 ordura «oso ondo» sentitu zelako.
Regeneron tratamendua herritar guztiek jaso beharko lukete, presidentearen iritziz. «Herritar guztiek bere presidentearen tratu bera jasotzea nahi dut, oso ondo sentitzen bainaiz. Ezin hobeto. Uste dut jainkoaren bedeinkazioa izan dela kutsatu izana, zeruetako bedeinkazio bat». Trumpek hitzeman du AEBetako Gobernuak «dohainik» banatuko duela tratamendua herritarren artean.
Bestalde, AEBetako presidenteak berriro leporatu dio Txinari pandemiaren ardura. «Txinaren errua izan da. Txinak garesti ordainduko du herrialde honi egin diona, munduari egin diona».
Trump erietxe militar batean ospitaleratu zuten joan den larunbatean, COVID-19agatik positibo eman eta sintomak agertu ostean. Presidentea asteartean itzuli zen Etxe Zuriko bere bulegora, oraindik gaitza kutsatzeko gai den arren. Bere jardunera bueltatuta, birusari beldurrik ez izateko eskatu die herritarrei, eta gripea COVID-19a baino hilgarriagoa dela nabarmendu du.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188048/durangoko-azokak-ez-du-salmahairik-izango.htm
|
Kultura
|
Durangoko Azokak ez du salmahairik izango
|
Abenduaren 4tik 8ra saltoki digital bat zabalduko dutela esan du Gerediaga elkarteak, eta zuzeneko hainbat emanaldi egongo direla iragarri du. Horietara joateko, aurrez eman beharko da izena. 'Streaming' bidez ere ikusteko eta entzuteko aukera izango da.
|
Durangoko Azokak ez du salmahairik izango. Abenduaren 4tik 8ra saltoki digital bat zabalduko dutela esan du Gerediaga elkarteak, eta zuzeneko hainbat emanaldi egongo direla iragarri du. Horietara joateko, aurrez eman beharko da izena. 'Streaming' bidez ere ikusteko eta entzuteko aukera izango da.
|
Orain artekoaz erabat bestelako itxura izango du aurten Durangoko Azokak. Ez da egongo argitaletxeen eta diskoetxeen erakusmahairik Landako gunean, eta ez da azken urteetako jenderik bilduko. Halere, 55. azoka egin egingo dela berretsi dute antolatzaileek, saltoki fisikoen faltan salmenta gune digital bat irekiko baitute azoka egunek iraun artean, eta zuzeneko hainbat emanaldi ere egingo dituztela iragarri baitute. Salgune birtual hori izango da azokaren salerosketa gune bakarra. Kontzertuak eta liburu aurkezpenak izango direla aurreratu dute, eta bertaratu nahi duenak aurrez eman beharko du izena. Gaur eman dituzte lehen xehetasun horiek, Plateruena Durangoko kafe antzokian antolatutako prentsaurrekoan.
Plateruena kafe antzokian eta Landako gunean egingo dira zuzeneko ekitaldiak, eta streaming bidez ere ikusteko aukera izango da. «Guztiontzako segurua den azoka» bat sortzea izan da antolatzaileen helburua, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariaren hitzetan. «Agian errazena izango zen aurtengo azoka bertan behera uztea, baina uste dugu kulturak inoiz baino gehiago behar duela azoka». Kulturgile zein zaleei azokarekin konpromisoa azaltzeko deia ere egin diete.
Landako gunea, biltoki
Gaur bertan zabaldu diete saltzaileei azoka digital horretan parte hartu ahal izateko izena emateko epea. Zehaztu dutenez, argitaratzaile guztiek tarte bera izango dute denek orri horretan, «txiki zein handi» izan. Erosketa prozesua «erraztea» da Gerediaga elkartearen asmoa. Horregatik, erabiltzaileak saski bakar batean bildu ahalko ditu saltzaile baten zein bestearen produktuak, eta guztiak batera jasoko ditu etxean. Biltoki modura baliatuko dute Landako Gunea horretarako, eta handik aterako dira erosleen etxeetara helduko diren poltsak.
Urtean bertan argitaratutako lanak izango dira nagusi saltoki horretan, nahiz eta argitaletxe bakoitzak izango duen fondoaren zati bat ere salgai jartzeko aukera. Orain arte ezarri izan dituzten irizpideei eutsiko die Durangoko Azokak. Nagusiki euskarazko produkzioari egingo diote lekua, eta baita «euskal gaia» etiketapean kabi daitekeenari ere.
Aurtengo kartela
Aurtengo kartelaren aurkezpena ere egin dute Gerediaga elkarteko kideek. Ane Pikaza ilustratzaile eta aktoreak jarri dio irudia aurtengo ezohiko aldiari. TaudaDA! izango da aurtengo leloa, eta ideia horrekin bat egiten duen marrazki bat sortu du Pikazak. Liburu hegalariak eta jendea inguruan dituen bihotz bat da.
Ahotsenea, martxan
Koronabirusaren eraginez hartu du azokaren eredua moldatzeko erabakia antolakuntzak. Krisia aurreikusiz, azokaren parte diren eragileekin hainbat bilkura antolatu dituzte, eta ekainean ere aipatu zuten hedabideen aurrean azoka digitala izateko aukera. Zuzeneko emanaldi gutxiago eta bisitari kopuru kontrolatuagoa duen azoka bat izango zela esan zuten orduan. Edonola ere, beti adierazi dute azoka egiteko borondatea.
Ahotsenea guneak ere duela aste batzuk jakinarazi zuen Durangoko Azokan emanaldiak antolatzeko asmoa, eta bere proposamena bestelako jaialdi batzuetara ere hedatuko zuela iragarri zuen. Azoka ez ezik, Zarauzko Literaturia jaialdia, Araba Euskaraz eta oraindik zehaztu gabeko hirugarren jaialdi bat aipatu zituzten prentsaurrekoan. Pentsatzekoa da, beraz, Ahotseneak antolatutakoak izango direla Gerediaga elkarteak aipatutako zuzeneko emanaldi horietako batzuk. Zehaztu dutenez, gune guztietako ekitaldiak hartuko dituzte bai Plateruenako zein Landako gunean jarriko dituzten oholtzetan.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188049/larunbatean-baionan-mobilizatzera-deitu-du-euskalgintzak.htm
|
Gizartea
|
Larunbatean Baionan mobilizatzera deitu du euskalgintzak
|
Gatazka eskola publikoan sortu bada ere, sail katolikoan eta ikastoletan ere «lanjerra» sentitzen dutela erran dute.
|
Larunbatean Baionan mobilizatzera deitu du euskalgintzak. Gatazka eskola publikoan sortu bada ere, sail katolikoan eta ikastoletan ere «lanjerra» sentitzen dutela erran dute.
|
«Egoera biziki larria da, eta beharrezkoa da mugimendu azkar bat altxatzea [Frantziako] estatuari erakusteko gure desadostasuna, eta errateko erabaki kaltegarri horiek ez ditugula onartzen». Honela mintzatu da Celine Etxebarne Ikas Bi guraso elkarteko kidea gaur goizean, euskalgintzako eragileetako kideekin batera Baionan egin duten prentsaurrekoan. Hiriburuko (Lapurdi) Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazioa abiatzea errefusatu zuen Bordeleko errektoretzak, eta ordutik gatazka irekia da. EEP Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek bilera bat galdetua diote Frantziako Hezkuntza ministerioari, baina, gaur-gaurkoz, ez dute erantzunik. Euskararen gizarte eragileek mobilizaziora deitu dute.
Rene Cassinen sortetxearen aitzinean elkartu dira gaur, leku horren eta Baionako suprefeturaren artean eginen dutelako giza katea, larunbatean, 11:00etan. «Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren idazleetariko bat izan zen», oroitarazi du Jessica Dordeins Narzabal Biga Bai guraso elkarteko kideak. Azpimarratu du 1948an NBE Nazio Batuen Erakundean bozkatu zen testu horretan pertsona orori oinarrizko eskubideak aitortzen zaizkiola, «edozein izanik ere bere hizkuntza eta lurraldea», eta gurasoek beren haurrentzat nahi duten hezkuntza mota hautatzeko eskubidea ere aipatzen dela. «Adierazpen horren izenean, gure hizkuntza eskubideak defendatu nahi ditugu, eta Frantziako Gobernuak gure hizkuntzen kontra duen jarrera salatu».
Hiriburuko esperimentazioari uko egitea «biziki kolpe gogorra» da euskarazko irakaskuntzarentzat, euskalgintzako eragileek adierazi dutenez. Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak jakinarazi zuen hemendik aitzina agertuko diren euskara hutsezko esperimentazio eskaera guziak errefusatuko dituela. «Erabaki horren bukaera ematen dio orain dela hamabi urte eskola publikoan martxa eman zen eredu horri». Dordeins Narzabalen hitzetan, «argi da» Frantziako Gobernuak, Hezkuntza Ministerioaren bidez, hizkuntza gutxituen kontrako jarrera «gogortu» duela. Iaz, «sekulako borroka» izan zen Irisarriko (Nafarroa Beherea) eta Ainhoako (Lapurdi) proiektuak onartzeko. «Aurten, gatazka maila bat igo da, eta murgiltzearen ereduaren etorkizuna arras iluntzen ari da eskola publikoan. Lanjerra sentitzen da sail katolikoan ere, eta laster, baita ikastoletan ere».
22 protesta
Euskarazko irakaskuntza bultzatzen duten eragile guziek deitu dute larunbatean Baionan eginen den protestara, hala nola Biga Bai, Erakasleak, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Ikas Bi eta Seaskak, Euskal Konfederazioarekin batera. Euskaltzale guziei egin diete deia, baina «bereziki beren haurrentzat euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren hautua egin duten guraso guziek hizkuntza eredua libreki hautatzeko duten eskubidea defendatzeko, eta euskaraz irakasteko hautua egin duten irakasle guziek, euskaraz eta Euskal Herrian irakasteko duten eskubidea aldarrikatzeko».
Osasun egoera kontuan hartuta, giza katea ahal bezain ongi antolatzeko, ekitaldira tenorez iristeko eskatu diete herritarrei. Maskara jantzita eta distantziak errespetatuz eginen dute mobilizazioa.
Baionakoa ez da hizkuntza gutxituen alde larunbat honetan antolatuko den mobilizazio bakarra. Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deituta, 22 protesta izanen dira Frantziaren meneko lurraldeetan, Bretainian, Alsazian, Korsikan, Flandresen, Arpitanian, Katalunian eta Okzitanian.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188050/grebari-eustea-erabaki-dute-baikoko-pilotariek.htm
|
Kirola
|
Grebari eustea erabaki dute Baikoko pilotariek
|
Aho batez hartu dute erabakia. Larunbateko Binakako Txapelketako finalaurrekoa bertan behera geratu da, Agirrek eta Albisuk greba egingo dutelako. Ezkurdia eta Martija pasatuko dira finalera, eta Olaizola eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute. Aspeko pilotariek erabaki dute igandetik aurrera ez jokatzea Baikok antolatutako partidak.
|
Grebari eustea erabaki dute Baikoko pilotariek. Aho batez hartu dute erabakia. Larunbateko Binakako Txapelketako finalaurrekoa bertan behera geratu da, Agirrek eta Albisuk greba egingo dutelako. Ezkurdia eta Martija pasatuko dira finalera, eta Olaizola eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute. Aspeko pilotariek erabaki dute igandetik aurrera ez jokatzea Baikok antolatutako partidak.
|
Baiko enpresako hamabost pilotarik greba egingo dute bihartik aurrera. Guztiek, Aimar Olaizolak, Mikel Urrutikoetxeak, Ander Imazek, Iraitz Zubizarretak eta Endika Uriondok ez beste. Hamabi eguneko lanauztea da, hamabi egun zehatzekoa: ez dute jokatuko hurrengo hiru asteetako ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan.
Baikoko pilotari talde horrek gaur erabaki du duela astebete deitutako greba egitea. Bozketa egin dute, ELA sindikatuak Bilbon duen egoitzan, eta aho batez egin dute greba egitearen alde. «Ez da egon eztabaidarik. Egia esan, ez digute gatza jarri [Baikoko arduradunek]», esan dio Ibai Zabalak BERRIAri. Izan ere, esperotako erabakia izan da. Ustela izan zen bezperan Baikoko arduradunekin eginiko bilera. Lan gatazka konpontzeko bi aldeek egin zuten lehena izan zen. Ez zuten aurrerapausorik eman. Are gehiago, pilotarien ordezkariek bilera amaitutakoan aitortu zuten «ilusioz eta gogoz» joan zirela bilerara, baina «oso burumakur, oso triste eta etsita» etxeratuko zirela. «Borondaterik ez izatea» leporatu zioten enpresari. «Iritsi nahi ez dugun puntu batera ari dira gu eramaten», azpimarratu zuten. Halako salaketak eginda, zaila zirudien pilotariek atzera egitea eta deitutako lan uztea ez egitea. Eta hala izan da azkenean, eta greba egitea erabaki dute.
Gaur ere gogor salatu dute enpresak bezperako bileran izandako jarrera, baita Jose Ramon Garai Baikoko zuzendari nagusiak gaur ETBri egindako adierazpenak ere: «hitz egiteko borondateari» eusten diola esan du. ELAren eta pilotarien ustez, «onartezinak» dira Garairen jarrera eta adierazpenak. «Garbi dago bilera horren helburua ez zela inola ere gatazkari irtenbide bat bilatzea. Greba testuinguru batean negoziazio bilera batera esku hutsik etortzea ez da onargarria, eta argi geratu zen adostasun batera heltzeko borondaterik eza. Baiko Enpresak ez zuen langileen aldarrikapen bat bera ere aintzat hartu, eta orokorrean ‘hausnarketa prozesu’ bat irekitzeko prest daudela baino ez zuten esan. Jarrera hori ikusita, eta Baiko Kirola enpresak gardentasun ekonomikoaren aldarrikapenari muzin egiten diola ikusita, datozen egunetan ELAk juridikoki aztertuko ditu Bainet Taldea S.L. eta Baiko Kirola S.L. enpresen arteko merkataritza-harremanak, eta horren ondorioz egikaritu litezkeen akzio legalak», diote ohar batean. Baikori eta Enpresen Ligari zuzendu zaizkie ere. «Datozen egunetan ikusiko da Baiko Kirolak eta Eskuzko Pilota Enpresen Ligak benetako borondatea duten gatazkari irtenbide bat emateko ala kontrara, langileen greba eskubidea urratu eta bazterrak are gehiago nahastea erabakiko duten. Denon hobe beharrez, baina batez ere hainbeste maite dugun pilotaren hobebeharrez, ELAk eta pilotariok negoziaketa zintzo bat egiteko deia egiten diogu enpresari. Gu hemen izango gaitu zain».
Greba egiteak kirol ondorioak ditu, talde hori osatzen duten pilotariek ez baitute partidarik jokatuko greba deituta dagoen egunetan. Larunbatean izango du eragina lehen aldiz grebak, eta ez nolanahikoa. Izan ere, Baikoko bi pilotari, Asier Agirre eta Jon Ander Albisu, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako partida erabakigarria jokatzekoak ziren Joseba Ezkurdiaren eta Julen Martijaren aurka, Bilbon. Norgehiagokako irabazlea finalerako sailkatuko da. Baina Agirrek eta Albisuk ez dute jokatuko, eta beraz, Ezkurdia eta Martija pasatuko dira finalera. Eta hilaren 18an, Bilbon, Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea izango dituzte aurkari. Olaizola II.a eta Urrutikoetxea aurreko asteburuan sailkatu ziren. Baikokoak dira biak, baina ez dute bat egin enpresako pilotari gehienek egindako eskaerekin.
Aspekoen elkartasuna
Horren harira, Aspeko pilotariek gaur erabaki dute igandetik aurrera ez jokatzea Baikok antolatutako jaialdiak, «onura baino kalte handiagoa» egingo diela uste baitute. «Ez dugu inondik inora egiten ari den grebak indarra galtzea nahi, ezta Baikok antolatutako partidak Aspeko pilotariekin aurrera ateratzerik nahi ere. Zoritxarrez, azken aste honetako bat-bateko jaialdiak eta denbora faltak Gernikako partidak jokatzera behartzen gaitu [larunbatean izango dira]. Jokatu ezean, bertan izango diren pilotariek ondorio larriak izan ditzakete euren kontratu legalekin, baita Aspek EITBrekin ere». Finala bi enpresek antolatzen dute.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188051/bildarratzek-adierazi-du-jaurlaritzak-akordioa-lortu-duela-hezkuntza-sindikatuekin.htm
|
Gizartea
|
Bildarratzek adierazi du Jaurlaritzak akordioa lortu duela hezkuntza sindikatuekin
|
Sindikatuak eta Eusko Jaurlaritza ados jarri direla azaldu du Hezkuntza sailburuak, eta mahai sektorialak antolatuko dituzte bi asteren buruan. Bildarratzek gaitzetsi egin du jantokietako langileek deitutako greba, eta iragarri du kontratatuko dituztela profesional gehiago. Dioenez, ez da egonen murrizketarik.
|
Bildarratzek adierazi du Jaurlaritzak akordioa lortu duela hezkuntza sindikatuekin. Sindikatuak eta Eusko Jaurlaritza ados jarri direla azaldu du Hezkuntza sailburuak, eta mahai sektorialak antolatuko dituzte bi asteren buruan. Bildarratzek gaitzetsi egin du jantokietako langileek deitutako greba, eta iragarri du kontratatuko dituztela profesional gehiago. Dioenez, ez da egonen murrizketarik.
|
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin BIldarratzek azaldu du akordioarekin bukatu zela atzo hezkuntzako sindikatuekin izandako bilera. Dioenez, ez du ulertzen zergatik gorde duten sindikatuek albiste hori «ezkutuan». «Lau ordu iraun zuen batzarrak, tentsioa izan zen, baina lortu genuen adostasuna, eta, beraz, positiboa da emaitza», azaldu du goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Bestalde, sailburuak jakinarazi du, akordioa lortuta, bi astetan lau mahai sektorial jarriko dituztela martxan: kontratatutako langileekin, irakasle funtzionarioekin, jantokietako langile eta garbitzaileekin, eta erlijio irakasleekin bilduko dira.
Halaber, Bildarratzek gaitzetsi egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan jantokietako langileek berriki iragarri duten greba. Hiru egunekoa izanen da: urriaren 21ean, 27an, eta 29an eginen dute, eta ikastetxe publikoetako, itunpekoetako eta pribatuetako langileak deitu dituzte bat egitera. Lan baldintza txarrak salatu dituzte sindikatuek, eta langileen eta erabiltzaileen osasuna bermatzeko galdegin dute. Halaber, langileen lanari eta lan baldintzei eustea nahi dute sindikatuek. Bildarratzek argitu du jantokietako langileek atzoko bilerako denbora gutxi falta zenean iragarri zutela greba, eta esan du atzoko batzarrean ez zutela jorratu gai hori sindikatuekin.
Sailburuak esan du ez dela egonen murrizketarik jantokietan, eta gaineratu du Jaurlaritzak konpromisoa duela profesional gehiago kontratatzeko zerbitzu horietarako. Haren arabera, 730 langile kontratatzea ari da aztertzen Hezkuntza Saila. Bildarratzek, gainera, «guztiei» eskatu die gatazka ikastetxeetatik atera dezatela. «Egoera den bezalakoa izanik, ikasleek ez dute merezi horrelakorik», adierazi du.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188052/preso-palestinar-batek-73-egun-egin-ditu-gose-greban.htm
|
Mundua
|
Preso palestinar batek 73 egun egin ditu gose greban
|
Maher al-Akhras presoa «larri» dagoela ohartazi dute. Uztail amaieratik atxilotze administratibopean dago atxilotua. Presoa askatzeko eta haren aurkako prozedurak bertan behera uzteko eskatu dute.
|
Preso palestinar batek 73 egun egin ditu gose greban. Maher al-Akhras presoa «larri» dagoela ohartazi dute. Uztail amaieratik atxilotze administratibopean dago atxilotua. Presoa askatzeko eta haren aurkako prozedurak bertan behera uzteko eskatu dute.
|
Maher al-Akhras presoaren osasunak «okerrera» egin duela ohartarazi dute haren senideek. Uztailaren 27an hasi zuen gose greba, Israelen atxilotze administratiboaren formula salatzeko; izan ere, atxilotze horrek jendea preso hartzea ahalbidetzen du inolako kargurik aurkeztu gabe. Al-Akhras aske uzteko eta atxilotze administratiboa deuseztatzeko eskatu du Palestinako Giza Eskubideen Kontseiluak.
Kaplango ospitalera (Israel) eraman zuten irailean, pisua galdu baitzuen, lehen zeukanaren erdia izateraino. Israelgo Shin Bet segurtasun agentziak adierazi du erakunde jihadista baten ustezko kide izateagatik atxilotu zutela. Al-Akhrasen senideek ezeztatu egin dute hori. Oraingoa ez da Al-Akhras atxilotze administratibopean egon den lehen aldia. Beste lau aldiz atxilotu dute, 1989an lehen aldiz. Guztira, bost urte baino gehiago eman ditu Israelgo kartzeletan.
Irailaren 23an Al-Akhrasen abokatuak atxilotze administratiboaren agindua deuseztatzeko eskakizuna egin zuen, eta, ordutik, «izoztu» egin zuten presoaren aurkako agindua, hura «larri» dagoenez gero arriskurik ez dagoela argudiatuz. Urriaren 1ean abokatuak agindua deuseztatzeko eskaera egin zuen berriz, baina eskaera atzera bota zuten, atxilotze administratiboa martxan ez dagoela argudiatuz. Palestinako Giza Eskubideen Kontseiluak salatu egin du atxilotze administratiboa gelditzea presoaren «gose greba geldiarazteko larderia taktika» dela. Presoak gose greban jarraituko duela jakinarazi dute.
Atxilotze formula hori deuseztatzeko eskatu du kontseiluak, «oinarrizko giza eskubideak urratzea» dela argudiatuz. Gogorarazi du Torturaren Aurkako Nazio Batuen Konbentzioak (UNCAT) «atxilotze administratiboa desagerrarazteko neurriak hartzeko eta erregimen horretan dauden presoei legezko oinarrizko babesa ziurtatzeko» eskatu ziola Israelgo Gobernuari.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188053/eskoletako-protokoloetan-aldaketak-egiteko-eskatu-du-haurrak-ere-bai-sareak.htm
|
Gizartea
|
Eskoletako protokoloetan aldaketak egiteko eskatu du Haurrak Ere Bai sareak
|
Haurren eta nerabeen egoera emozionala gogoan izateko eskatu dute, eta protokoloak «era gizatiarrago» batean aplikatzeko. Ikasleen egoera «samurtu» nahi dute, eta Jaurlaritzak «inposatutako» protokoloa indargabetu.
|
Eskoletako protokoloetan aldaketak egiteko eskatu du Haurrak Ere Bai sareak. Haurren eta nerabeen egoera emozionala gogoan izateko eskatu dute, eta protokoloak «era gizatiarrago» batean aplikatzeko. Ikasleen egoera «samurtu» nahi dute, eta Jaurlaritzak «inposatutako» protokoloa indargabetu.
|
Ikastetxe batzuetan ezarritako kontingentzia planek «itxura militarra» dutela uste du Haurrak Ere Bai sareak, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan martxan dauden protokoloak aldatu beharra nabarmendu du. Areago, erantsi dutenez, Eusko Jaurlaritzari horretarako eskaria ere egin diote. Sareko kideen arabera, ikasturte hasieran ez zen kontuan hartu haurren eta nerabeen «osasun integrala», eta «osasun fisikoaren zaintza» gailendu da. Beraz, beharrezkotzat jotzen dute protokoloak «era gizatiarrago» batean aplikatzea. Proposamenak egin dituzte.
Haurren eta nerabeen egoera emozionala gogoan izan beharra azpimarratu dute, helduaroan osasun integral «ezin hobe bat» izateko oinarriak etapa horietan zehazten direla nabarmenduta. «Ikastetxe barruan zaintza eta babesa kalitatezkoa eta gertukoa izatea ezinbestekotzat jotzen dugu, ikasleak gertutasunez, afektuz, begiradaz eta entzutez laguntzea». Besteak beste, garrantzitsua iruditzen zaie ikasleek izan ditzaketen «kezkak eta beldurrak» plazaratzeko aukera bat izatea. Harrera emozional bat egiteaz gain, kanpoko espazioen erabilera ere aldarri dute, «ahal den neurrian», bederen. Haien iritziz, aire zabalean COVID-19a kutsatzeko arriskua txikiagoa da, eta Osasunaren Mundu Erakundeak ere eskolak hala ematea aholkatzen du.
Segurtasun eta higiene neurriei dagokienez, adierazi dute metro eta erdiko distantzia mantenduta, aire zabalean eta bizikidetza taldeetan, ez dela beharrezkoa maskara erabiltzea, azken protokoloen arabera. Hori dela eta, ikastetxeei eskatu diete ahalegina egin dezatela «arnasguneak» sortzeko, eta haurrek maskara kentzeko aukera izateko. Bakartze gelan, berriz, haurrak laguntzaile batekin egon daitezela eskatu dute, eta tenperatura hartzerakoan «modu natural eta goxoan» aritu daitezela. Azkenik, gel hidroalkoholikoen erabilera ere zalantzan jarri dute. Aitortu dute onartzen dutela horren garrantzia, baina familiei erabakitzeko askatasuna ematea eskatu dute: «Kezkatuta gaude produktu horren kutsagarritasunarekin eta maiz erabiltzeak ekar ditzakeen ondorioekin; beraz, kezka dugunon seme-alabek eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzeko aukera izan dezatela eskatzen dugu».
Egoera «samurtzea» helburu
Haurrak Ere Bai plataformak jakinarazi du egindako eskariekin haurren eta nerabeen eskolako egunerokotasuna «samurtzea» dutela helburu, eta gurasoak ere pauso horietan laguntzeko prest daudela, ikastetxearekin elkarlanean. Hala ere, nabarmendu dute haien asmoa Eusko Jaurlaritzak ezarritako, «inposatutako» protokoloaren «abolizioa» dela. «Politikariei eskatzen diegu agintari izateari uzteko eta arduradun izaten hasteko. Har ditzatela ardurak, eta hezkuntza komunitateari ere dagokion ardura hartzeko aukera eman diezaiotela, eskolarako buelta adostua izan dadin». «Minik egin gabe babesteko beharra» jarri dute erdigunean.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188054/karabakh-garaiko-biztanleen-erdiek-etxetik-alde-egin-behar-izan-dute-borroken-ondorioz.htm
|
Mundua
|
Karabakh Garaiko biztanleen erdiek etxetik alde egin behar izan dute, borroken ondorioz
|
Azken orduetan 30 zibil hil izana egotzi dio Azerbaijaneko Armeniari. Genevan bilduko da nazioarteko bitartekaritza taldea.
|
Karabakh Garaiko biztanleen erdiek etxetik alde egin behar izan dute, borroken ondorioz. Azken orduetan 30 zibil hil izana egotzi dio Azerbaijaneko Armeniari. Genevan bilduko da nazioarteko bitartekaritza taldea.
|
«Lehen datuen arabera, herritarren erdiek eta emakume eta haurren %90ek ihes egin dute beren etxeetatik», esan du Atak Berglarianek Karabakh Garaiko arartekoak. Stepkanakerten bizi ziren 50.000 lagunetatik oso gutxi geratzen dira hirian; gehienek Armenia aldera egin dute ihes, Azerbaijanen bonbetatik urrun. Irailaren 27an hasitako gerrak 75.000 barne desplazatu inguru eragin dituela uste du Berglarianek.
Karabakh Garaiko agintariek adierazi dute bart gaua «lasaia» izan dela, baina borrokak hasi zirenetik Azerbaijango 4.000 soldadu inguru hil dituztela zabaldu dute, Azerbaijanek, ordea, ez du hildako militarrei buruzko adierazpenik egin, baina egotzi dio Armeniari azken orduetan 30 zibil hil izana bonbardaketetan.
Borrokak etete aldera, nazioarteak Karabakh Garaiko gatazkari buruzko goi bilera egingo du gaur Genevan. Han izango da Azerbaijango Azterri ministro Jeyhun Bayramov ere, ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeko, AEBetako, Frantziako eta Errusiako ordezkariekin batera. Aldiz, uko egin dio elkarrizketetan parte hartzeari Armeniako Atzerri ministro Zohrab Mnatsakanianek, argudiatuz ezin dela hitz egin «alde batetik bonbardatu eta bestetik negoziazio mahaian esertzen den inorekin».
Turkiak gatazkan duen esku hartzea ere salatu zuen atzo Armeniako presidente Nikol Paxinianek, eta egotzi zion Recep Tayyip Erdoganen gobernuari «Armeniako genozidioa jarraitzea», Karabakh Garaiko gatazkan Azerbaijani babesa emanez -armeniarrak dira Karabakh Garaiko 140.000 herritarretatik gehienak-. Bestalde, Azerbaijanen aurkako borrokak «terrorismoaren aurkako» gerraren baitan sailkatu zituen.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188055/aita-menni-ospitaleko-langileek-grebarako-deia-egin-dute.htm
|
Gizartea
|
Aita Menni ospitaleko langileek grebarako deia egin dute
|
Urriaren 14an izango da; enpresari egozten diote lan ituna ez negoziatzea, eta instituzioei, «konplize» izatea
|
Aita Menni ospitaleko langileek grebarako deia egin dute. Urriaren 14an izango da; enpresari egozten diote lan ituna ez negoziatzea, eta instituzioei, «konplize» izatea
|
Aita Menni ospitaleko langileak eta enpresa bereko beste hainbat zentrotakoak, 500 bat langile denera, grebara deituta daude; urriaren 14rako eginda dago deia, gaur lantaldeko hainbat ordezkarik ELA sindikatuaren Donostiako egoitzan jakinarazi dutenez. Mobilizazio nagusiak Arrasaten (Gipuzkoa) egingo dituzte, hantxe baitago erietxea.
Buruko osasuneko eta desgaitasunen alorreko zentroak batzen ditu Aita Mennik, Gipuzkoan. Langileek adierazi dute bi urte daramatzatela lan ituna negoziatzen, baina jarrera uzkurra duela enpresak. «Ez du inolaz ere gure lan baldintzei buruz hitz egin nahi», salatu dute: «Aldez aurretik adostutako edukiak boikotatzen ditu, langileon negoziazio eskubidea urratuz. Hau ez dugu inola ere onartuko».
Gogorarazi dute, berez, «irabazi asmorik gabeko» enpresa dela Aita Menni, «finantzaketa publikoa» duela, eta urtean milioi bat euroren irabazi garbiak dituela; horiek horrela, langileen soldatak %7 igotzeko ahalmena badutela uste dute, baina borondaterik ez dagoela horretarako: «Negozio aparta bihurtu dute osasuna». Arbuiagarria deritzote jarrera horri: «Aita Menniren filosofia omen da pertsonen ongizatea eta errespetua erdigunean jartzea. Hemendik zuzendaritzari galdera zuzena egin nahi diogu: langileek zer toki dute hainbeste aldarrikatzen duzuen filosofia horretan?».
Enpresarekin konpontzeko ahaleginek orain arte ez dutela fruiturik eman esan dute, eta horregatik hautatu dutela grebaren bidea. «2017tik ez daukagu soldata hobekuntzarik, eta langile publikoen soldatetatik oso urrun gaude», deitoratu dute. Bestelako zailtasunen berri ere eman dute: «Kontratazioan ere sekulako arazoak daude. Postuak ez dira betetzen, aldi baterako langileei ez diete uzten oporrak hartzen, eta lan kargak sekulakoak dira».
Enpresari bakarrik ez, erakundeei ere mintzatu zaizkie langileak. Gipuzkoako eta Bizkaiko diputazioek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak enpresaren «finantzaketa publikoan» parte hartzen dutela gogoratu dute, eta, hein batean, enpresak sustatu duen «negozio» ereduaren «konplizeak» direla deitoratu dute. Bereziki gaitzetsi dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera.
Pandemiarekin, gainera, egoerak okerrera egin duela adierazi dute. «Lehen lan karga handiak bagenituen, orain zama bikoiztu egin da, eta ez da langile gehiago kontratatu», salatu dute. Enpresak oinarrizko segurtasun neurriak ere ez dituela betetzen salatu dute: «Oporretatik itzulitako langileei ez diete PCR probarik egin hasieratik, Arrasateko erietxean gaitzaren agerraldi bat baino gehiago egon direla jakinda ere».
Beren borrokaren muinean «kalitatezko asistentzia» bermatzea dagoela adierazi dute, eta atxikimendua eskatu dioten gizarteari: «Txaloetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen diegu».
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188056/adegik-beharrezkotzat-jo-du-europako-dirua-enpresa-txikietara-ere-iristea.htm
|
Ekonomia
|
Adegik beharrezkotzat jo du Europako dirua enpresa txikietara ere iristea
|
Patronalak aurreikusi du Gipuzkoako ekonomia %8-10 apalduko dela 2020an eta 10.000 lanpostu galduko direla. Hala ere, «susperraldia hasi» dela azpimarratu du.
|
Adegik beharrezkotzat jo du Europako dirua enpresa txikietara ere iristea. Patronalak aurreikusi du Gipuzkoako ekonomia %8-10 apalduko dela 2020an eta 10.000 lanpostu galduko direla. Hala ere, «susperraldia hasi» dela azpimarratu du.
|
Behiak trenei bezala. Gipuzkoako enpresariek ez dute Europatik etorriko diren diru laguntzei begira hala gelditu nahi. «Ez gaude aukera hau alferrik pasatuko den beldurrez. Guk uste eta esaten duguna da denoi iritsi behar zaizkigula», zehaztu du Jose Miguel Aierza Adegiko zuzendari orokorrak. Lurraldearen ehun produktiboaren ezaugarriak kontuan hartuta, laguntza horiek enpresa txiki eta ertainetara bideratzeko moduak landu behar direla uste du Adegik, eta bide horiek lantzeko eskatu die erakundeei eta enpresaburuei. Aierzak azpimarratu duenez, «elkarlana» izan behar da hitz gakoa: instituzioen artekoa, «Europak finantzatuko dituen egitasmo gehienak publiko-pribatuak izango direlako», eta enpresen artekoa ere bai,«txikiak elkartu beharko direlako, proiektu handiagoak-eta aurkezteko».
Mezu hori eman du ostegun honetan Gipuzkoako patronaleko buruak, egoera ekonomikoari buruzko inkestaren emaitzak aurkezteko agerraldian. Aierzak azpimarratu duenez, egungo testuingurua «gogorra eta zaila» da, eta «ziurgabetasun handikoa», osasun krisiaren garapenaren arabera har daitezkeen erabakiengatik. Dena den, adierazi du Gipuzkoan «susperraldia hasia» dela, bereziki industriaren eta eraikuntzaren sektoreetan, eta, ezbeharrik ezean, espero du hala jarraitzea. Hori hala, maiatzean eginiko aurreikuspenari eutsi dio patronalak: uste du aurten %8-10 artean jaitsiko dela Gipuzkoako BPGa, eta 10.000 lanpostu inguru galduko direla. Zifra kezkagarriak direla aitortu du Aierzak, baina buelta emateko modukoak ere badirela.
«Erantzukizun kolektiboa»
Aurrera begirakoari buruz, itxaropentsu azaldu da, eta lurraldeko enpresen artean egindako inkestaren emaitzak jarri ditu adibide gisa: hamarretik zazpik uste dute urtebete barru edo lehenago gertatuko dela suspertzea, eta %15ek, dagoeneko gauzatu dela. «Egia da, halere, sektore batzuek, aisialdiarekin eta kulturarekin loturikoek bereziki, denbora asko beharko dutela pandemiaren aurreko mailara iristeko», zehaztu du Patxi Sasigainek, Adegiko Lehiakortasun eta Berrikuntza arduradunak.
Patronaleko presidente Eduardo Junkerak, berriz, gogoratu du Gipuzkoako egitura ekonomikoa industriala dela bereziki, enpresa horiek BPGaren %28 sortzen dutela —lau lanpostutik bat—, eta oso dibertsifikatuta dagoela jardunen arabera. Beste sektoreen garrantzia ere nabarmendu du, eta azpimarratu du enpresa pribatuek eta bereziki txiki eta ertainek (%95ek) sortzen dutela enpleguaren %85. Hori kontuan hartzeko eskatu du diru laguntzak-eta banatzeko orduan. «Ez ahazteko esaten dut: enpresek sortzen duten enplegua, aberastasun soziala eta ongizatea ekarpen ordezkaezina da. Enpresek egiten ez badugu, ez du inork egingo. Zaindu ditzagun. Lagun diezaiegun».
Adegiko kideek aipamen berezia egin diote Europako laguntzei. Handik etorriko den dirua ekonomia jasangarria eta digitalizazioa bultzatuko duten proiektuetara bideratuko dira, baina aitortu dute «lausoak» direla oraindik Bruselaren baldintzak eta epeak. Patronaleko buruek gogoratu duten moduan, Espainiako Gobernuak kudeatuko ditu jasoko dituen 72.000 milioi euroak, eta autonomia erkidegoek proiektuen zerrendak aurkeztu beharko dituzte; horretan ari dira.
Aierzak azpimarratu du Adegik ez duela zalantzan jartzen prozedura, eta gaineratu du «erronka» gisa ikusten duela Europatik datorren dirua, enpresek egungo krisiari erantzuteko finantzaketa lortzeko, baina baita patronala azken urteetan bultzatzen ari den «enpresa eredu berrian» sakontzeko ere. Egoerak erantzun «kolektibo» bat eskatzen duela azpimarratu du.
Metaleko itunarekin baikor
Adegiri zuzenean eragiten dion beste gai bati buruz ere mintzatu da patronaleko burua: Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioari buruz, alegia. Aurreko astean ELArekin eginiko aurreakordioaz esan du Adegik «dena eman» duela, eta gogoratu du sindikatu horrek berak aitortu duela «historikoa dela, parekorik gabea, [Espainiako] estatuko onena, eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua egiten duela».
Aurreakordioak, dena den, gutxienez beste sindikatu baten babesa behar du onartu ahal izateko. Horren harira, Aierzak ez du epe zehatzik jarri nahi izan, baina esan du «egun batzuk» eman dizkietela, behar dituzten kontsultak egin ditzaten, eta ezezkoan jarraituz gero, patronalak atzera egingo duela ohartarazi du. Dena den, «baikor» azaldu da. «Egoera zail honetan, akordio ona da, eta gainerako sindikatuetako afiliatuek horrela ulertuko dute».
CCOOk, baina, ez du iritzi bera. Komunikabideetara bidalitako ohar batean adierazi du ez dela «nahikoa», eta aukera dagoela «puntu guztietan» gehiago sakontzeko, bereziki lan segurtasunarekin eta berdintasunarekin loturikoetan. «Gai hauetan aurrera egiteak lehentasun osoa izan beharko luke Gipuzkoako hitzarmenik garrantzitsuena negoziatzen ari diren erakunde guztientzat». CCOOren ustez, «patronalaren itxikeriak» ez luke hori oztopatu behar.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188057/hegoaldeko-kasuek-800en-langa-gainditu-dute-berriz.htm
|
Gizartea
|
Hegoaldeko kasuek 800en langa gainditu dute berriz
|
Egun bakarrean 854 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Araban izan ezik, Hegoaldeko lurralde guztietan ugaritu dira positiboak. Lau pertsona hil dira birusaren ondorioz, eta 54 lagun ospitaleratu dituzte.
|
Hegoaldeko kasuek 800en langa gainditu dute berriz. Egun bakarrean 854 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Araban izan ezik, Hegoaldeko lurralde guztietan ugaritu dira positiboak. Lau pertsona hil dira birusaren ondorioz, eta 54 lagun ospitaleratu dituzte.
|
Azken bi asteetako positibo kopururik handiena erregistratu dute azken egunean Hegoaldean; irailaren 24az geroztik, atzo egindako probetan zenbatu dira kasu gehien: 854. Gorakada nabarmena izan da egun batetik bestera; aurreko egunean baino 173 gehiago izan dira. Guztira 13.550 test egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak.
Halaber, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, azken egunean lau pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz: 82, 87 eta 94 urteko hiru emakume eta 87 urteko gizonezko bat.
Kutsatuen datuak aztertuta, Nafarroak erregistratu ditu positibo gehien, beste behin. 400 zenbatu dituzte foru erkidegoan, azken egunean egindako 3.236 testetan oinarritua; proben %12k eman dute positibo. Bestalde, Osasun Sailak emandako datuen arabera, 195 zenbatu dituzte Bizkaian, joan den egunean baino 11 gehiago. Gipuzkoan ere ugaritu egin dira kasuak: 192 izan dira, joan den egunean baino hamabi gehiago, alegia. Araban, berriz, ez da gorabeherarik izan kutsatuen kurban, eta kopuru bera erregistratu dute bigarren egunez: 58 positibo atzeman dituzte lurralde horretan.
Osakidetzak eta Osasunbideak emandako informazioaren arabera, 54 lagun erietxeratu dituzte azken egunean Hego Euskal Herriko ospitaleetan. Hori horrela, pixka bat handitu da kopurua, 51 erietxeratu baitzituzten aurreko egunean gaitzarengatik. Halaber, koronabirusarekin eri diren 489 pertsona daude Hegoaldeko ospitaleetan. Horietatik 251 Nafarroakoak dira. Bestalde, Hegoaldean 74 pertsona daude ZIUetan.
Koronabirusak Euskal Herrian utzitako datuak sakonki ikusteko, jo ezazu BERRIAk webgunean sortutako atal berezira: Koronabirusaren azken datuak. Bertan jasota daude COVID-19ak Euskal Herrian zer eragin duen azaltzen duten grafikoak eta mapa interaktiboak.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188058/louise-gluckek-irabazi-du-literaturako-nobel-saria.htm
|
Kultura
|
Louise Gluckek irabazi du Literaturako Nobel saria
|
Akademiak poeta estatubatuarraren ahots «ezinago berezia» goraipatu du, zeinak, «edertasun soil batez, existentzia indibiduala unibertsal bihurtzen baitu».
|
Louise Gluckek irabazi du Literaturako Nobel saria. Akademiak poeta estatubatuarraren ahots «ezinago berezia» goraipatu du, zeinak, «edertasun soil batez, existentzia indibiduala unibertsal bihurtzen baitu».
|
Azken bi urteetako giro nahasiaren ondotik, ohi duen prestigio eta distira izen bakar baten bueltan jarri nahi izan du ostera Suediako Akademiak: Louise Gluck poetarengan. Hura izendatu dute 2020ko Literatur Nobel saridun. New Yorken jaio zen, 1943an, eta Cambridge (Massachusetts) du bizileku egun. Irakaslea da Yale Unibertsitatean (New Haven, Connecticut), eta 1960ko hamarkadaren azkenetan hasi zen bere obra poetikoa argitara ematen. 1968an egin zuen debuta Firstborn obrarekin, eta berehala sartu zuten AEBetako literatura garaikideko poeta nabarmenen zerrendetan. Ordutik hamabi poesia lan argitaratu ditu, baita poesiaren gaineko zenbait saiakera ere.
Akademiak nabarmendu duenez, idazkera aratz baten bilaketan datza Glucken lanaren balioa; haien esanetan, araztasun hori bilatzeko ahaleginak ezaugarritzen du idazlearen obra. "Haren poemetan, ni-ak bere ametsetatik eta ilusioetatik geratzen dena aditzen du, eta inork ezin du izan bera baino gogorragoa ni horren ilusioei aurre egiteko”, gehitu dute. Haurtzaroa, familia barneko bizitza eta senideekiko harremanak dira haren poemetan maiz agertzen dituen gaiak. Akademiaren esanetan, “existentzia indibiduala unibertsal bihurtzeko” baliatzen ditu, eta mitoak eta motibo klasikoak ere ekartzen ditu bere olerkietara horretarako.
Gaur arte, ez da Glucken lanik euskarara ekarri, eta litekeena da orain artean askorentzat egile ez oso irakurria izatea. Kirmen Uribe idazleak BERRIAri adierazi dionez, baina, AEBetako poesia zirkuluetan “oso poeta ezaguna” da Gluck: “Poeta anitza da, kriptikoa askotan, iluna, ausarta formetan. Yalen ematen ditu eskolak; ez da batere outsider-a, nolabait Wallace Stevensen bideari jarraitzen dio. Badu harreman bat greziarrekin, [Anne] Carsonek bezala. Ona da”. Uriberen ustetan, 2016an Literaturako Nobel saria Bob Dylani banatu izanaren “ifrentzuan” dago aurten Glucki eman izana: “AEBetako poesia kultuaren adierazpena da, barrura begira dagoena”.
Pandemiak eragindako segurtasun neurriengatik, normaltasunera itzuli nahian ari den akademiak izango du beste oztoporik aurten. Abenduan Stockholmen egin ohi duten sari-banatze ekitaldia ez egitea erabaki dute, eta, hala, AEBetan bertan banatuko diote Nobel saria Glucki, aurrez irabazitako aitortza esanguratsuen zerrendara batuz: horien artean ditu, besteak beste, 1985ean jasotako National Book Critics Circle Award saria, Triumph of Achilles lanagatik; 1993eko Pulitzer Poesia saria, The Wild Iris poemagatik, eta 2015ean lortutako Arteen eta Letren AEBetako Akademiaren Urrezko Domina, poesia arloan. Bestalde, Nobelaren ordain ekonomikoa bederatzi milioi suediar koroatik hamarrera igo da aurten, hots, milioi bat euro ingurura.
Zenbakitan
Nobel sariaren 120 urteko historian, akademiak 116 idazleri egin die aitortza, eta horietatik soilik hamasei izan dira emakumezkoak, Gluck barne. Jatorriari dagokionez, saritutakoen %80 idazle mendebaldarrak izan dira, gehienak ingelesez idatzi duten edo idazten duten egileak, frantsesaren, alemanaren eta espainolaren ondoren.
Azken egunetako kinieletan, Anne Carson, Jamaica Kincaid, Ngugi wa Thiong’o, Liudmila Ulitskaya eta Margaret Atwooden izenak errepikatu dira 2020ko Literatura Nobel saridun izateko hautagai posibleenen artean. Ez zen ageri, ez lerroburuetan, Glucken izena, eta ezustez hartu du zenbaitek.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188059/andoni-aldekoa-izango-da-eitbko-zuzendari-berria.htm
|
Bizigiro
|
Andoni Aldekoa izango da EITBko zuzendari berria
|
Datorren asteartean proposatuko du ofizialki Eusko Jaurlaritzak, baina ez du izendapena gauzatzeko arazorik izango, EAJk eta PSEk gehiengo osoa baitute
|
Andoni Aldekoa izango da EITBko zuzendari berria. Datorren asteartean proposatuko du ofizialki Eusko Jaurlaritzak, baina ez du izendapena gauzatzeko arazorik izango, EAJk eta PSEk gehiengo osoa baitute
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Andoni Aldekoa proposatuko diola Eusko Legebiltzarrari EITBko zuzendari berria izateko. Hala, Maite Iturbek azken bi legealdietan izandako kargua hartuko luke bere gain. Egun, Euskalduna Jauregiko zuzendaria da Aldekoa.
Aldekoa kazetaria da, eta Iñigo Urkullu lehendakariaren konfiantzazko karguak izan ditu azken urteetan; besteak beste, Lehendakaritzako komunikazio arduradunarena. Aurretik, Iñaki Azkuna Bilboko alkate zenaren gertukoa ere izan zen, haren komunikazio zuzendari ere izanda. Basque Country irudi egitasmoan aritu zen.
Jaurlaritzako iturrien arabera, Iturbek ez jarraitzeko asmoa adierazia zion lehendakariari. Gauzak hala, Aldekoaren hautagaitza PSE-EErekin adostua dela nabarmendu dute. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak datorren asteartean du hurrengo bilera, eta orduan egingo dute ofizial Aldekoaren proposamena. Hark Eusko Legebiltzarraren onespena beharko du, baina ez du arazorik izango, EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa baitute.
Iturbe zazpi urtez egon da karguan, eta hainbat arazo eduki ditu horretan. 2015eko otsailean, haren dimisioa eskatzeko mozioa eztabaidatu eta onartu egin zuen Eusko Legebiltzarrak. Irrati publikoetan 30 lanpostu kentzeko erregulazio espedientea aurkezteagatik eskatu zuten dimisioa.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188060/sinadura-bilketa-bat-abiatu-dute-irati-haurra-eta-gurasoak-zaballako-espetxera-hurbil-ditzaten.htm
|
Politika
|
Sinadura bilketa bat abiatu dute Irati haurra eta gurasoak Zaballako espetxera hurbil ditzaten
|
Martxoan 3 urte beteko ditu umeak, eta Aranjuezko kartzelan preso dauden gurasoengandik urrunduko dute.
|
Sinadura bilketa bat abiatu dute Irati haurra eta gurasoak Zaballako espetxera hurbil ditzaten. Martxoan 3 urte beteko ditu umeak, eta Aranjuezko kartzelan preso dauden gurasoengandik urrunduko dute.
|
Espetxe erregimenetan haurren eta haien gurasoen eskubideak bermatuko dituen araudia aplikatzea: horixe eskatu du gaur Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak, umea gurasoengandik bana ez dezaten. Izan ere, gurasoekin bizi da Irati Aranjuezko kartzelan (Espainia), baina martxoan 3 urte beteko ditu, eta hori da haurrak espetxean edukitzeko adin muga. Hala, gurasoak gerturatzea galdegin dute, eta espetxe araudian horrelako egoeretarako aurreikusita dauden neurriak hartzea: Zaballako kartzelan (Gasteiz) modulu mistoa zabaltzea eta, Euskal Herrian erregimen irekia hedatzeko, espetxeen menpeko etxeak irekitzea. Eskaerok hauspotzeko, sinadura bilketa bat abiatu dute.
Hain justu, hori izan da gaur plataformak Bilbon egin duen agerraldiaren helburua, sinadura bilketari hasiera ematea; kanpainari atxikimendua agertu dioten eragile batzuek bertan sinatu dute, eta beste batzuek sakelako telefonoen bidez izenpetu dute, webgune honetan: http://iratigurasoekin.eus/
Katixa Agirre idazleak plataformarentzat ondutako testua irakurrita, gogora ekarri dute «umeak bigarren mailako pertsona gisa» hartzen direla oraindik, eta haurrek «ahotsa altxatu ezin dutelako» urratzen zaizkiela eskubideak: «Umeak bizi daiteke txirrindularik gabe, piszinarik gabe, marrazki bizidunik gabe, musika eskolarik gabe. Gauza gutxi behar ditu ume batek benetan, baina badago bat guztiz beharrezkoa zaiona: gurasoen babesa, maitasuna eta gertutasuna. Iratik bere gurasoekin egoteko beharra dauka. Iratik bere gurasoekin egoteko eskubidea dauka».
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188061/bertan-behera-utzi-dituzte-tolosako-inauteriak.htm
|
Gizartea
|
Bertan behera utzi dituzte Tolosako inauteriak
|
Udalak jakinarazi du «arduragatik» hartu dutela erabakia, jendea pilatu ez dadin.
|
Bertan behera utzi dituzte Tolosako inauteriak. Udalak jakinarazi du «arduragatik» hartu dutela erabakia, jendea pilatu ez dadin.
|
Koronabirusaren pandemiak beste ekitaldi esanguratsu bat utzi du bertan behera: Tolosako Udalak (Gipuzkoa) jakinarazi du datorren urtean ez dutela inauteririk egingo. Ohiko egutegiaren arabera, otsailaren 11tik 16ra zituzten egitekoak, baina «arduragatik», bertan behera uztea erabaki dute. «Egungo egoera dela eta, funtsezkoa da jende pilaketak ekiditea, segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatzeko».
Inauteririk ez da izango, baina udalak jakinarazi du hartu-emanetan ari dela inauterien bueltan aritzen diren eragileekin, «egon litezkeen aukera berriak lantzeko». Besteak beste, gaur bertan dituzte bilerak aisialdi taldeekin eta txarangekin, eta datozen egunetan bilduko dira danborradako, karrozetako eta konpartsetako, txosnetako eta elkarte gastronomikoetako arduradunekin. «Tolosako inauteriak herritik eta herriarentzat antolatzen dira, izugarrizko parte hartze handia dute; horregatik, udalak eragile guztiekin bildu nahi du, inauteriak ohiko moduan ospatzea ezinezkoa bada ere beste aukera batzuk mahai gainean jarri, aztertu eta lantzeko».
Bilera horietan taxutu nahi dute inauterien ordez zer ekitaldi egin, eta «landu eta adostu ahala» emango dute horien berri.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188062/uriarteri-urte-bat-eman-diote-frantziako-estatuan-bere-egoera-legeztatzeko.htm
|
Politika
|
Uriarteri urte bat eman diote Frantziako Estatuan bere egoera legeztatzeko
|
Baionako Auzitegiak epaiaren atzeratzearen alde egin du; eta epaiketaren emaitza 2021eko irailean emanen du. Anartean, libre izanen da Igor Uriarte, baina Frantzian egoteko debekua kentzeko eskatu beharko du.
|
Uriarteri urte bat eman diote Frantziako Estatuan bere egoera legeztatzeko. Baionako Auzitegiak epaiaren atzeratzearen alde egin du; eta epaiketaren emaitza 2021eko irailean emanen du. Anartean, libre izanen da Igor Uriarte, baina Frantzian egoteko debekua kentzeko eskatu beharko du.
|
Duela bi egun atxilotu zuen Frantziako Poliziak Igor Uriarte, Ziburun (Lapurdi), errepideko kontrol batean. Bilatuak diren pertsonen fitxategian Frantziako Estatuan egoteko debekua zuela agertzen zen, eta berehala atxiloaldian sartu zuten euskal preso ohia. Jakinarazpena jaso eta, Prokuradorearen aitzinetik pasatu zen atzo, eta epaiketa gaur arratsaldean izan du, Baionako Auzitegian. Epaileak Fiskalaren eskaerarekin bat egin du: urte beteko epea eman dio gasteiztarrari Frantziako Estatuan egoteko debekua kentzeko desmartxak egiteko. Parisko Auzitegiak hartu beharko du erabakia, han ezarri ziotelako zigorra 2017an. Hala, 2021eko irailaren 21ean pasatuko da berriz Baionako Auzitegiaren aitzinetik. Bitartean, lurralde debekuak indarrean segitzen du; Uriartek ez du, beraz, ez Ipar Euskal Herrian ez eta Frantziako Estatuko lurraldeetan ere egoteko eskubiderik. Libre utzi dute epaiketaren ondotik, Baionako espetxean gau bat pasatu ondoan.
2019tik bizi izan da Urruñan, eta Lapurdin egiten du lan. Haren abokatu Maritxu Paulus Basurkok zehaztu du Uriarte ez dela «gordeka» bizi izan: zergak deklaratu ditu, enpresa muntatzeko prefetaren baimena lortu du, eta etxebizitza Urruñan duela ere deklaratu du. «Gizarteratze eredu arrakastatsua» izan duela argudiatu du, oro har. Epaiaren harira «egoera biziki konplikatua» dela esan du abokatuak, debekuak indarrean jarraitzen duelako prozedurak egin bitartean.
Uriarte 2017ko irailean epaitu zuten Parisen, beste bost presorekin batera, eta 2018ko martxoan utzi zuten libre, lau urteko espetxe zigorra bete ostean, Frantzian.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188063/euskal-herriko-kohesio-bideak-aztergai-martin-ugalde-foroan.htm
|
Gizartea
|
Euskal Herriko kohesio bideak aztergai Martin Ugalde foroan
|
Udalbiltzak eta Aztikerrek egindako ikerketa bat aurkeztu dute gaur arratsaldean Martin Ugalde foroan, euskal herritarren arteko kohesio bideei eta haiek inguru sozialean izandako eraginari buruzkoa. Mahai inguru bat ere egin dute, eta streaming bidez emititu da jardunaldia.
|
Euskal Herriko kohesio bideak aztergai Martin Ugalde foroan. Udalbiltzak eta Aztikerrek egindako ikerketa bat aurkeztu dute gaur arratsaldean Martin Ugalde foroan, euskal herritarren arteko kohesio bideei eta haiek inguru sozialean izandako eraginari buruzkoa. Mahai inguru bat ere egin dute, eta streaming bidez emititu da jardunaldia.
|
Martin Ugalde foroaren jardunaldi berri bat egin dute gaur arratsaldean, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa). Streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izan da, eta antolatzaileek honela aurkeztu dute: «Euskal Herria kohesionatzea eta saretzea izan da azken urte hauetan gure herrian sortu diren hainbat proiekturen iparrorratza. Ordutik hona, baina, zer-nolako ibilbidea egin dute egitasmo horiek? Nolako uzta ari dira jasotzen uzta? Bide onetik doaz?».
Galdera horiei erantzuna bilatzeko xedez, Udalbiltza partzuergoak eta Aztiker ikerguneak ikerketa kualitatibo bat egin dute elkarlanean, jakiteko zer emaitza izan duten lurraldearen eta euskal herritarren arteko kohesio bideek eta zer-nolako eragina izan dute euren inguru sozialean.
Ikerketa horren emaitzak aurkeztu dituzte gaur. Gero, mahai inguru bat ere egin dute ikerketan parte hartu duten hiru eragilerekin, euren gogoetak eta hausnarketak ezagutzeko. Parte hartu dute BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendik, Bertsozale Elkarteko Aritz Zerainek eta Errigorako Erruki Ezkurrak, besteak beste. Moderatzaile lanak Udalbiltzako komunikazio arduradun Lide Hernandok egin ditu.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188064/kalean-daudenei-berehalako-konponbideak-emateko-eskatu-diote-gasteizko-udalari.htm
|
Gizartea
|
Kalean daudenei «berehalako konponbideak» emateko eskatu diote Gasteizko Udalari
|
Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak Gasteizko Udalari aurpegiratu diote etxegabeak eta adingabeak «abandonatzea».
|
Kalean daudenei «berehalako konponbideak» emateko eskatu diote Gasteizko Udalari. Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak Gasteizko Udalari aurpegiratu diote etxegabeak eta adingabeak «abandonatzea».
|
Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkarteak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak agerraldia egin dute gaur goizean Gasteizen, eta Gasteizko Udalak etxegabeekin duen «sentsibilitate eskasa» salatu dute. Elkarteetako kideek gogoratu dute maiatzean, konfinamenduaren ondorengo lehenengo fasean, idazki bat bidali ziotela Gorka Urtaran alkateari, etxerik ez dutenen, herritar migratuen eta babes bila dabiltzanen arazoak azaltzeko. Ordea, deitoratu dute oraindik ez dutela erantzunik jaso. «Antza denez, ez da loa kentzen dion zerbait. Askoz garrantzitsuagoak dira Abiadura Handiko Trenaren lurperatzea edo autobus elektrikoa, eta proiektu horietara diru publiko asko bideratzen da».
Idazkian udal politika zuzentzeko zenbait jarduera proposatu zizkioten Udalari. Besteak beste, Gasteizko alokairu merkatuaren erregulazioa, aldi baterako harrera guneetan dauden pertsonak babestea, tutoretzapeko gazteen kolektiboari arreta berezia eskaintzea eta gizarte erroldatzea bermatzea behar duten pertsona guztiei.
Elkarteetako kideek kritikatu dute udalak adingabeei bizitokia bermatu behar dien arren ukatu egiten dietela, argudiatuta ez dutela baliabiderik. Ohartarazi dute, halaber, egon dela jendea abandonatutako pabiloi industrialetan lo egin duena edo Gasteiztik alde egin behar izan duena. Hori hala, Gasteizko Udalari «berehalako konponbideak» eskatu dizkiote.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188065/monarkia-amaitzearen-aldeko-mozio-bat-baztertu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
|
Politika
|
Monarkia «amaitzearen» aldeko mozio bat baztertu du Eusko Legebiltzarrak
|
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztu dute erdibideko proposamen bat, eta soilik bi indarren aldeko botoa jaso du.
|
Monarkia «amaitzearen» aldeko mozio bat baztertu du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztu dute erdibideko proposamen bat, eta soilik bi indarren aldeko botoa jaso du.
|
Eusko Legebiltzarrean eztabaidagai izan da gaur Espainiako monarkia. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek mozio bat aurkeztu dute, Espainiako Estatuan «monarkiaren amaiera» eskatzeko eta Juan Carlos I.a errege emerituaren «ustezko delituak» argitu daitezela galdegiteko. Egitasmoa ezetsi du Osoko Bilkurak, EAJk, PSE-EEk, PP+C's-ek eta Voxek kontrako botoa emanda.
Elkarrekin Podemosek aurkeztu zuen proposamena, eta EH Bildurekin adostu du zuzenketa bat. Besteak beste, Juan Carlos Borboikoari leporatzen zaizkion delituak «gardentasun osoz» ikertzeko eskatu dute, gogora ekarrita ustelkeria, zerga ihesa eta diru zuritzea egotzita ikertzen ari direla.
Hitzartzean, Jon Hernandez Ezker Anitzako legebiltzarkideak esan du errege emerituaren «ihesa ekintza onartezin eta sarri delitu multzo baten azken atala» dela, eta Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak nabarmendu du monarkia «Francoren azken oparia» izan zela.
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak, berriz, «Euskadiko politika espainolizatzea» leporatu dio Elkarrekin Podemosi: «Gure herriaren etorkizunaz hitz egin nahi badu, eraikuntza nazionalean pentsatu» dezala gomendatu dio, «hemen ez baitugu erregerik».
Txarli Prieto PSE-EEko legebiltzarkideak «sorpresa» agertu du egitasmoaren aurrean, eta sistema judiziala «susmopean» jartzea leporatu dio Elkarrekin Podemosi. Monarkiarekin «obsesioa» izatea aurpegiratu dio, berriz, Carmelo Barrio PPko bozeramaileak. Amaia Martinez Voxeko parlamentariak «espainiar guztien ondaretzat» jo du monarkia.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188066/demare-nagusitasunez.htm
|
Kirola
|
Demare, nagusitasunez
|
Espero bezala esprintean erabaki da Giroko seigarren etapa, eta Groupama FDJ taldeko txirrindulariak irabazi du. Bigarren garaipena du aurtengo lasterketan.
|
Demare, nagusitasunez. Espero bezala esprintean erabaki da Giroko seigarren etapa, eta Groupama FDJ taldeko txirrindulariak irabazi du. Bigarren garaipena du aurtengo lasterketan.
|
Filippo Gannaren (Ineos) antzera, aurtengo Giroan bigarren garaipena lortu du Arnaud Demare (Groupama FDJ) txirrindulariak. Sei etapa korritu dira, eta frantziarrak bigarren aldiz igo ditu besoak. Laugarren etapan esprintean irabazi zuen, eta oraingo honetan ere azken metroetan bizkorrena izan da. Michael Matthwesi (Sunweb), eta Fabio Fellineri (Astana) aurre hartuta. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan. Joao Almeidak (Deceuninck) jarritzen du elastiko arrosarekin, eta 43 segundora dago Pello Bilbao (Bahrain), bigarren.
Etapa ehiztarientzat, baina batez ere esprinterrentzat zen Castrovillari eta Matera artekoa. Esperotako gidoia izan du. 188 kilometro zituen, eta 40.ean osatu da eguneko ihesaldia. Lau izan dira tropela atzean utzi duten txirrindulariak: Matia Vais (Androni), Filippo Zana (Bardiani), James Whelam (Education First) eta Marco Frapporti (Vini Zabu). Atzean ez egoen kontrol lana egin nahi zuen talderik, beraz erritmo handirik ezarri gabe egin ahal izan dute aldea iheslariek. 9 minututik gorako errenta izan dute, eta hainbat kilometrotan horri eutsi diote.
Joao Almeida liderraren taldea aurrean jarri da, eta zertxobait bizkortu du tropelaren erritmoa. Baina asko estutu gabe. Aurrekoak, gainera, oso ondo antolatu dira, erreleboak emanez. Esprinterrentzako etapa izanda, haien taldeek ardura hartu behar zuten. Borak egin du,. 95 kilometro falta zirenean egin du, eta antzeman egin da, Zana, Whelam, Vais eta Frapporti aldea galtzen joan baitira. 50 kilometro falta zirenean aldea 2.30ekoa baino ez zen.
Orduan hasi dira aurrekoen zalantzak. Jakitun ziren irabazteko aukera bakarkako ahaleginean izango zutela. Horretan saiatzen lehena Frapporti izan da, eta ondoren Whelam. Education Firsteko txirrindularia izan da amore ematen azkena. 14 kilometro falta zirenean harrapatu dute. Artean, esprintean sartzeko faboritoetako bat zen Elia Viviani (Cofidis) atzean geratu da. Ibilbide gorabeheratsuak eta tropelaren erritmoak min egin diote. Almeida liderra adi zihoan, eta Gannak duen sasoia erakutsi du azken txanpan zegoen 750 metroko igoeran. %10eko pendiza ere bazuen une batzuetan.
Baina etapa zein sailkapen nagusirako faboritoak ez dira atzean geratu. Vinzenzo Nibali (Trek) Jakob Fuglsang (Astana) ezustean harrapatzen saiatu da. Baina ez du lortu. Eta esprint erabakigarrian Demarek ez du aurkaririk izan.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188067/eako-kideek-agiriak-faltsutu-ote-zituzten-ikertuko-du-epaileak.htm
|
Politika
|
EAko kideek agiriak faltsutu ote zituzten ikertuko du epaileak
|
Sektore kritikoak jakinarazi du Gasteizko Instrukzio Auzitegiak nahikoa zantzu antzeman dituela Mariano Alavaren eta Iker Ruiz de Eginoren aurkako salaketa bat aztertzeko.
|
EAko kideek agiriak faltsutu ote zituzten ikertuko du epaileak. Sektore kritikoak jakinarazi du Gasteizko Instrukzio Auzitegiak nahikoa zantzu antzeman dituela Mariano Alavaren eta Iker Ruiz de Eginoren aurkako salaketa bat aztertzeko.
|
Gasteizko Instrukzio Auzitegiko epaileak auto bat plazaratu du gaur, jakinaraziz ikertzen hasiko dela ea EAko hauteskunde primarioen prozesuan dokumentuak faltsutu ziren eta, horrekin batera, Datuen Babeserako Espainiako Legea urratu ote zen.
EAko sektore kritikoak salaketa bat aurkeztu zuen, eta orain epaileak uste du nahikoa zantzu badaudela ikertzeko ea alderdikoak ez ziren pertsonen esku jarri ote ziren babes berezia izan behar duten datuak. Era berean, epaileak onartu du ikertzea ea Iker Ruiz de Egino alderdiko bozeramaileak eta Mariano Alava Antolaketa idazkariak EAko zuzendaritzako akta bat faltsutu ote zuten.
Uztailean, hauteskunde primarioen aurkako salaketari buruzko epaian, epaileak ebatzi zuen primarioen prozesuan ez zela bidegabea izan EAko alde ofizialaren jardunbidea. Helegitea aurkeztu zuen sektore kritikoak, eta beste salaketa bat jarri zuen, agiriak faltsutzea egotzita. Ildo horrek ohar batean azaldu duenez, batetik, epaileak ikertuko du ea Alavak alderditik kanpoko pertsonaren baten esku utzi ote zituen datuen babesa urratuko luketen agiriak.
Bestetik, Ruiz de Eginok EAko batzorde exekutiboaren akta bat faltsutu ote zuen aztertuko du. Izan ere, ildo kritikoaren arabera, Ruiz de Eginok aktan jaso zuen bilera horretan zeudela Iratxe Lopez Aberasturi, Miren Aranoa eta Mikel Goenaga Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako koordinatzaileak, baina hirurak ez zeuden bilerara deituta.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188068/etaren-biktimen-oinaze-handia-aitortu-du-kubatik.htm
|
Politika
|
ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu du Kubatik
|
Antton Lopez epaitzen hasi dira Auzitegi Nazionalean, 1986ko atentatu baten harira.
|
ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu du Kubatik. Antton Lopez epaitzen hasi dira Auzitegi Nazionalean, 1986ko atentatu baten harira.
|
Antton Lopez Ruiz Kubati eta Jose Miguel Latasa Getaria preso ohiak epaitzen hasi dira gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1986an Aretxabaletan (Gipuzkoa) izandako atentatu batean parte hartu zutelakoan. Eraso hartan bi guardia zibil hil zituen ETAk. Epaiketan, Lopezek ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu du, eta erantsi bere buruarekin «bakean» dagoela.
Fiskalari eta akusazioaren abokatuei erantzun die Lopezek, uste baitu «bizi dugun aro berriari egindako ekarpena» dela: «Ez dut ezer erantzuteko beldurrik. Zuri eta biktimen abokatuei erantzuten dizuet errespetuagatik, beste fase batean gaudelako eta koherenteak izan behar dugulako».
Lopezek eta Latasak azaldu dute ez zutela parte hartu Aretxabaletako atentatuan; bai, ordea, egun berean, ordu batzuk lehenago, Ordiziako kuartelaren aurkako erasoan. Bi guardia zibil zauritu zituzten Ordiziako erasoan.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188069/hamasei-urteren-ostean-iturgaiz-eaeko-ppren-presidentetzara-itzuli-da.htm
|
Politika
|
Hamasei urteren ostean, Iturgaiz EAEko PPren presidentetzara itzuli da
|
Alderdiko zuzendaritzak Iturgaizen hautagaitza babestu du: 57 bototatik hiru abstentzio jaso ditu.
|
Hamasei urteren ostean, Iturgaiz EAEko PPren presidentetzara itzuli da. Alderdiko zuzendaritzak Iturgaizen hautagaitza babestu du: 57 bototatik hiru abstentzio jaso ditu.
|
Zortzi hilabeteko hutsunearen ondoren, PPk badauka presidentea Euskal Autonomia Erkidegoan: Carlos Iturgaiz (Santurtzi, Bizkaia, 1965). Eusko Jaurlaritzako lehendakarigai izan eta Eusko Legebiltzarreko egungo bozeramaileak hartuko du alderdiaren buruzagitza ofizialki, gaur arratsaldean zuzendaritza batzartu eta gero. Alfonso Alonsok otsailean dimisioa eman zuenetik, Amaia Fernandez idazkari nagusia zebilen zeregin horretan, behin-behinean. 57 bototatik hiru abstentzio izan dira Iturgaizen hautagaitza babesteko bozketan, PPko iturriek zabaldu dutenez.
Presidente aukeratua izan aurretik, Iturgaizek Eusko Legebiltzarreko atarian hitz egin du. Besteak beste, dei egin du PPkoek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duten presentzia «indartzeko», «[Espainiako] Konstituzioa, askatasunak, demokrazia eta Espainiaren batasuna defendatzeko». Iturgaizek «ilusio handiz» ekingo dio «aro berriari, eta «batasuna, adostasunak eta alderdiaren indartzea» bilatzea izango du helburu.
Zeregin ezagunetara itzuli da Iturgaiz, alderdiko presidente izan baitzen 1996tik 2004ra bitartean. Hura izendatuta, Pablo Casado Espainiako PPko presidentearen sokakoek beren ildoko kide bat jarri dute alderdiaren buruzagitzan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Fernandezek ere Alonsoren ildoa ordezkatzen baitu alderdian. EAEko PPk 2017ko martxoan egin zuen azken kongresua, eta Iturgaizen presidentetza hurrengo kongresuan berretsi beharko dute alderdikideek; hamaseigarrena izango da, eta, beranduenera, datorren urteko martxoan egin beharko dute. Baina izurriaren egoerak zehaztuko du noiz, Iturgaizek atzo azaldu zuenez.
Hala ere, izendapenetan antzeman daiteke Iturgaizen asmoa dela alderdi barruan gutxieneko batasun bat lortzen saiatzea; espero denez, Laura Garrido jarriko dute idazkari nagusi, eta Mikel Lezama koordinatzaile eta bozeramaile. Horrela, hiru kargu nagusiak euskaldunak izango dira. Alonsoren garaitik legebiltzarkide karguari eusten dion bakarra da Garrido; Lezama, berriz, zinegotzia da Donostian, eta Borja Senperren gertukotzat jotzen dute. Senperrek desadostasun nabarmenak izan zituen Madrilgo egungo zuzendaritzarekin, eta urtarrilean utzi zuen politikagintza —zehaztu zuen erabakiak ez zuela zerikusirik desadostasun horiekin—. Fernandezek ere jarraituko du zuzendaritzan.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188070/euskal-herriko-lan-kode-berria-eta-gizarte-segurantza-legea-proposatu-ditu-labek.htm
|
Ekonomia
|
Euskal Herriko lan kode berria eta gizarte segurantza legea proposatu ditu LABek
|
Lana eta babes soziala «koma» egoeratik ateratzeko beharrezkoak direla aldarrikatu du Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari nagusiak. Delegatuen babesa jaso du LABen batzar arteko biltzarrean.
|
Euskal Herriko lan kode berria eta gizarte segurantza legea proposatu ditu LABek. Lana eta babes soziala «koma» egoeratik ateratzeko beharrezkoak direla aldarrikatu du Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari nagusiak. Delegatuen babesa jaso du LABen batzar arteko biltzarrean.
|
«Lan harremanekin eta babes sozialarekin lotutako kontuak funtsezkoak dira jendeari bizitza duina bermatzeko. Horregatik jarraituko dugu lanean gai soziolaboraletan eskumen osoak izango dituen estatus berria lortzeko». Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkariak horrela aldarrikatu ditu gaur bere sindikatuak lana eta babes soziala «koma» egoeratik ateratzeko diseinaturiko bi lege proposamenak: Euskal Herriko lan kodea eta gizarte segurantza lege propioa.
«Estatus berria» izendatu du Aranburuk, eta kontzeptu teoriko hori lurrera jaitsi zuen bi proposamenak aletuz BEC erakustazokan bildutako sindikatuko 500 delegatuen aurrean. Euskal Herriko lan kodea «lan harremanek behar duten eraldaketa sakonerako» proposamen bat da. Kode horrek «lan guztiak» aitortu beharko lituzke, zaintza lanak berrantolatu, eta zaintzarako baimen bereziak sortuz. «Langile klase osoa» aintzat hartuko luke, erregimen orokorretik kanpo gelditzen diren langileak ere araututa. «Etxeko langileak, rider-ak, ekonomia ezkutuan ari direnak, eta ekonomikoki menpekoak diren langileak» izendatu ditu.
Kodeak «enplegu duina bermatu» beharko luke, baina nola? Lau oinarri errespetatuz: kontratu mugagabea izango da arau orokorra; gutxieneko eta gehiengo soldatak arautuko ditu; lanaldi partzialen erabilera mugatuko du; eta kaleratze librerik ez da izango. Oro har, lan harremanak «demokratizatzeko» proposamena da kodea, «patronalaren aldebakartasunarekin amaitu» eta langileen ordezkariak eta negoziazio kolektiboa indartuz.
Trantsizioa
Gizarte segurantzarako legeari dagokionez, azken urteetako erreformak atzera botatzea da lehen pausoa, eta ondoren euskal lege propioa onartzea. Lege horrek pentsio sistema publiko duina bideratuko luke, babes sozial sistemak izango dituena. «Langile guztiei bermatu behar zaizkie etxebizitza edo elikadura bezalako behar sozialak», aldarrikatu du Aranburuk. Administrazioari egokituko zaio herritar orori enplegu duina bermatzeko ardura, eta horrela egin ezean, oinarrizko errenta jasotzeko eskubidea izango dute herritarrek.
Aranbururen ustez, legezko marko berri hori «eredu zaharretik berrirako» trantsizio bat da, eta hor ezarri du LABek hirugarren lehentasuna: «Zerbitzu publikoa indartu eta sistema publikoa eraikitzea». Herritarrek kalitatezko hezkuntza, osasuna eta zerbitzu publikoak jasotzeko eskubidea dute, eta horretarako, besteak beste, azken urteetako murrizketak «atzean utzi» behar dira, langileen baldintzak hobetu eta zerbitzuak publiko bihurtuz.
Zentzu horretan «Iñigo Urkullu eta Maria Txibiteren gobernuek» askoz gehiago egin dezaketela uste du, kontzertu eta hitzarmen ekonomikoek ahalbidetzen dutelako. Halere, ez du ikusten zerga erreformarako borondaterik: «Diru gehiago bildu behar da, baina ez BEZa bezalako zeharkako zergekin. Gehiago irabazi behar da kapitalaren errentak eta enpresen irabaziak are gehiago zergapetuz».
Ondorioz, «erronkaz beteriko» garaiak datoz, eta horri aurre egiteko «indarrak metatu» behar direla nabarmendu zuen mezu argi batean. Horretarako fronte soziosindikalak antolatzea da apustua: «Borrokaren helburuetan bat egiten dugun sindikatu guztion artean, Bizkaiko metalean edo orain hezkuntzan, osasungintzan eta azpikontratetan egiten ari garen bezala».
Gehiengoa alde
Idazkari nagusiak LABek bere historian antolaturiko lehen Biltzar Arteko Batzarrean eman zuen hitzaldia, sindikatuak hainbat gai bozkatzeko baliatu zuena. Biltzarkideen %90ek babestu zuten azken hilabeteetako txostena. Aurrera begirako ildoei dagokionak, aldiz, Aranbururen hitzaldiaren muina zena —sindikatuen arteko elkarlana barne—, bozen %93,4 jaso zituen. Sektorializazioaren aldeko apustuak %66en babesa jaso zuen, eta zuzendaritza aldaketek, %97ena.
Sindikatuaren datuen arabera, LABek egun ordezkaritzaren %19,5 du EAEn, eta %17 Nafarroan.
|
2020-10-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/188071/muga-gehiago-ezarriko-dituzte-alesbesen-valtierran-cadreitan-zarrakaztelun-castejonen-eta-cintruenigon.htm
|
Gizartea
|
Muga gehiago ezarriko dituzte Alesbesen, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon
|
Ordutegiak eta edukierak murriztuko dituzte, baina ez dute eraginik izango mugikortasunean. Neurriak hamabost egunerako ezarri dituzte, eta bihar gauerdian sartuko dira indarrean.
|
Muga gehiago ezarriko dituzte Alesbesen, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon. Ordutegiak eta edukierak murriztuko dituzte, baina ez dute eraginik izango mugikortasunean. Neurriak hamabost egunerako ezarri dituzte, eta bihar gauerdian sartuko dira indarrean.
|
COVID-19a hedatu ez dadin, Nafarroako Gobernuak hainbat neurri ezarriko ditu intzidentzia handiena duten herrietan: Alesbesen, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon. Neurriek edukierak, ordutegiak eta elkartu daitezkeen pertsona kopurua mugatuko dituzte, baina ez dute eraginik izango mugikortasunean. Bihar gauerdian sartuko dira indarrean, eta hamabost egunerako ezarri dituzte.
Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez, sei herri horietan, gehienez sei pertsonako taldeak elkartu ahal izango dira eremu pribatuan ere –dagoeneko muga hori ezarrita dago eremu publikoan. Mugek ostalaritzan ere izango dute eragina: edukiera %50ekoa izango da barruan nahiz terrazan, eta mahaietara soilik zerbitzatu ahal izango dute. Mahai horietan, gehienez sei lagun egongo dira. Edukiera muga horrek dendei, azokei eta abarri ere eragingo die. Ezkontzetan, bataioetan eta bestelako ospakizunetan elkartu daitezkeen pertsona kopurua ere mugatu dute: barruan egiten badira, hemezortzi pertsona batu daitezke; kanpoan egiten badira, berriz, 36. Gainera, itxi egingo dituzte kirola egiteko eta kultur jardueretarako instalazioak, baita parke publikoak ere.
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188105/hau-ez-da-pandemia-bakar-bat.htm
|
Gizartea
|
Hau ez da pandemia bakar bat
|
Hau ez da pandemia bakar bat.
|
2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak, Tedros Adhanom Ghebreyesusek, 2019ko koronabirusaren gaixotasun berria (COVID-19) pandemia bezala definitu zuen. Orduz geroztik, herrialde guztiak etengabe ari dira birusari eta gaixotasunari egokitzen, eta hainbat estrategiaren bidez aurre egiten, nahiz eta guztiak eraginkorrak ez izan. Baina pandemia arazo sanitarioa baino zerbait gehiago azaleratzen ari da. Nabarmendu du gizarte bezala baditugula beste pandemia kezkagarri batzuk. Gure gizartearen josturak agerian uzten dituzten egiturazko arazoak. Richard Horton The Lancet aldizkari zientifiko ospetsuko editore buruak iradokitzen zuen COVID-19a ez dela pandemia bat bakarrik. Hori baino gehiago da. Sindemia bat da, hau da, bi epidemiaren edo gaixotasun-agerraldiren edo gehiagoren batura. Ikuspegi zabalagoa izan behar du, birusari berari ez ezik, beste gaixotasun kronikoen agerpenarekin erlazionatzen diren arazoak: desberdintasun sozialak, prekaritatea eta etxebizitzaren kostua, lan-baldintzen ziurgabetasuna eta bermerik eza, pobrezia, hezkuntza-sistemako desberdintasunak, ingurumen- eta klima-aldaketako arazoak, zientzian eta osasunean inbertsio sendorik eta iraunkorrik ez izatea, eta etengabeko banaketa politikoa eta koordinazio-falta. Baliabideak eta ahaleginak bideratu behar dira «beste pandemiak» konpontzeko ere. Birusak gizartean sartzen jakin du desberdintasunen poroen bidez, eta eragin larria izan du komorbilitateak dituzten pazienteengan, auzo ekonomiko eta sozialki behartsuenetan, langileak gaizki bizi diren espazio pilatuetan, inbertsiorik ezak kolapsatutako lehen mailako arretan, lan-baldintza prekarioetan eta aldi baterako lan-baldintzetan edo inguruko herrialdeekin alderatuta osasun- eta zientzia-gastuetara bideratutako gastu txikiagoan (Espainiak, 2018an, Europako Batasunarekin konparatuz, batezbestekoa baino %15 gutxiago bideratu zuen gastu sanitarioetara). Baina birusari onura ekarri dio batasunik eta lankidetzarik ezak ere, egoismoak, etengabeko polarizazioak eta konfrontazio politikoak, negazionismoak eta gizarte gisa eragiten diguten beste gaitz batzuek. Iritsiko da eguna, laster espero dut, herritarrak immunizatzeko koronabirusaren aurkako txerto bat edo gehiago izango dituguna, baina egongo al da txerto edota tratamendu eraginkorrik «beste pandemientzat»?
|
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188106/850-positibo-azken-bi-asteetan-izandako-kutsatuen-kopururik-handiena.htm
|
Gizartea
|
850 positibo, azken bi asteetan izandako kutsatuen kopururik handiena
|
Nafarroako Gobernuak hainbat neurri hartuko ditu intzidentzia handia duten sei herritan.
|
850 positibo, azken bi asteetan izandako kutsatuen kopururik handiena. Nafarroako Gobernuak hainbat neurri hartuko ditu intzidentzia handia duten sei herritan.
|
Nabarmen goratu da koronabirusak kutsatuen kurba. Are, azken bi asteetako positibo kopururik handiena erregistratu dute Hego Euskal Herrian: 854 kasu zenbatu dituzte herenegun egindako PCR probetan, bezperan baino 173 gehiago. Araban izan ezik, Hegoaldeko beste hiru lurraldeetan igo dira positiboak azken egunean. Nafarroako Gobernuak, arazoaren neurria ikusita, eta hainbat neurri ezarriko ditu intzidentzia handia daukaten honako sei herri hauetan: Alesbesen, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon. Neurri horien bidez, mugatu egingo dituzte edukierak, ordutegiak eta elkartu daitezkeen pertsonen kopuruak, baina ez dute eraginik izango mugikortasunean. Gobernuak iragarri du gauerdian sartuko direla neurriak indarrean, eta hamabost egun iraungo dutela. Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, gainera, lau pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz: 82, 87 eta 94 urteko hiru emakume, eta 87 urteko gizonezko bat. Zahar etxeetan ere izan da heriotza gehiago: bi egoiliar hil dira Gipuzkoako zaharren egoitzetan, eta Arabako Aldundiak jakinarazi du irailaren 21etik urriaren 4ra Zuiako zahar etxeko lau egoiliar hil zirela gaitzarengatik. Kutsatuen datuak aztertuta, Nafarroak erregistratu du positibo gehien, beste behin. 400 zenbatu dituzte foru erkidegoan, asteazkenean egindako 3.236 testetan oinarrituta. Zehazki, proben %12k eman dute positibo. Adierazle horri dagokionez, egun bakarrean egindako testen gaineko positibo tasari, gorabehera handiak izan dira azken astean foru erkidegoan. Astelehenean egindako testen %13k eman zuten positibo. Asteartean, berriz, nabarmen apaldu zen tasa: %8,8 izan zen. Nafarroako Gobernuak adierazi du tasa %5era jaistea dela helburua orain. Halaber, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, nabarmen apalagoa da positibo tasa. Osakidetzak egindako testen %4,4k eman dute positibo. Zehazki, Osasun Sailak jakinarazi duenez, 195 kasu zenbatu dituzte Bizkaian, joan den egunean baino 11 gehiago. Gipuzkoan ere ugaritu egin dira kasuak: 192 izan dira, joan den egunean baino hamabi gehiago. Araban, berriz, ez da izan gorabeherarik, eta kopuru bera erregistratu dute bigarren egunez: 58 kasu atzeman dituzte. Iragan den astearen bukaeran nolabaiteko apaltzea izan bazen ere, astelehenetik aurrera antzeko mantendu da COVID-19arengatik erietxeratutako lagunen kopurua: 500 inguru izan dira ordutik. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, oraintxe bertan 489 pertsona daude ospitalean gaitzarengatik. Ordea, egoera ez da berdina lurralde guztietan. Izan ere, Nafarroakoak dira ospitaleratuen erdiak. Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, 251 lagun daude erietxeratuta herrialdean. Osasunbideak eta Osakidetzak emandako datuen arabera, 54 lagun sartu zituzten ospitalean herenegun birusagatik. Bezperan, berriz, 51 pertsona erietxeratu zituzten Hego Euskal Herrian. Gainera, 74 lagun daude ZIUetan.
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188107/munduko-elikadura-programari-eman-diote-bakearen-nobel-saria.htm
|
Mundua
|
Munduko Elikadura Programari eman diote Bakearen Nobel saria
|
Gatazkek eragindako gosea amaitzeko egindako ahalegina saritu nahi izan du Nobel Institutuak.
|
Munduko Elikadura Programari eman diote Bakearen Nobel saria. Gatazkek eragindako gosea amaitzeko egindako ahalegina saritu nahi izan du Nobel Institutuak.
|
Asko ziren hautagaiak, tartean, OME Osasunaren Mundu Erakundea bera, pandemiaren aurka egindako lanagatik, baina Osloko Nobel Institutuak erabaki du 2020ko Bakearen Nobel saria MEP Munduko Elikadura Programari ematea, mundu osoan gosez bizi diren milioika lagunen bizi baldintza hobetzeko egindako ahaleginagatik.
Nobel Institutuak azaldu du «munduko gatazkarik zaharrena» dela gosea, eta gaur egun oraindik ere gosetea «gerrako arma gisa» erabiltzen dela gatazka askotan; aldiz, NBE Nazio Batuen Erakundearen programari esker toki askotan gatazken eta gosearen arteko lotura etetea lortu dutela. Institutuak gogorarazi du munduan 265 milioi pertsona bizi direla gosez, eta horien egoera hobetuko bada nazioarteak MEPen beharrak ase behar dituela behar dituen funtsak emanez.
Munduko erakunde humanitariorik handiena da Munduko Elikadura Programa eta iaz mundu osoko 100 milioi laguni eman zien giza laguntza, 88 herrialdetan. «Pandemia garaiotan gero eta gehiago dira gosez daudenak, baina MEPek ahalegin handia egin du guztiengana heltzeko», azaldu du Nobel Institutuak.
Aste honetan zehar jakinarazi dituzte beste Nobel saridunak, medikuntzakoa, fisikakoa, kimikakoa eta literaturakoa, eta datorren astean emango dute Ekonomiako Nobel saria jasoko duen pertsona edo erakundearen izena.
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188108/kirgizistango-hiriburuan-larrialdi-egoera-ezarri-dute.htm
|
Mundua
|
Kirgizistango hiriburuan larrialdi egoera ezarri dute
|
Militarrek kaleak hartu dituzte. Aurretik, presidenteak Kirgizistango Gobernu osoa kargugabetu du, eta beste baten osaera erraztuko duela azaldu du.
|
Kirgizistango hiriburuan larrialdi egoera ezarri dute. Militarrek kaleak hartu dituzte. Aurretik, presidenteak Kirgizistango Gobernu osoa kargugabetu du, eta beste baten osaera erraztuko duela azaldu du.
|
Kirgizistanen aste honetan egiten ari diren protesta sutsuen eta gertakarien ondorioz, herrialdeko presidente Sooronbai Zheenbekovek iragarri du alarma egoera ezarri duela Bixkek hiriburuan, dekretu bidez. Gaur arratsaldeko zortzietan sartu da indarrean —Euskal Herriko 16:00etan—, eta hilaren 21 arte iraungo du; militarrek hartu dituzte kaleak. Igandean eginiko legebiltzarrerako hauteskundeez geroztik, krisi politiko larrian dago herrialdea, eta mobilizazioek Hauteskunde Batzordea bozetako emaitzak baliogabetzera behartu zuten. Hain zuzen, bozak iruzurrean oinarrituta zeudela salatu zuen oposizioak.
Presidentetzaren dekretuak herrialdeko egoera baliatu du larrialdi egoera ezartzeko justifikazio moduan; izan ere, hauteskundeen ostean gertatzen ari diren "istilu masiboak" herritarren bizitzei "mehatxu" egin diezaieketela adierazi dute.
Ordenan, hainbat neurri onartu dituzte: besteak beste, etxeratze agindua ezartzea; herritarren sarrera-irteerarako araubide berezia jasotzea; etxebizitzetatik irteteko debekua; eta polizia indarren eta militarren parte hartzea “ordena publikoa bermatzeko”. Larrialdi egoerak "ekitaldi masiboak" egitea ere debekatzen du, baita hedabideen gaineko “kontrola” izatea ere.
Zheenbekovek jakinarazi duenez, Kirgizistango Indar Armatuek ibilgailu militarrak zabalduko dituzte “errepide kontrolak ezartzeko, liskar armatuen prebentziorako, eta ordena publikoaren eta zibilen babeserako”. Halaber, neurriaren helburua herritarrak babestea, segurtasuna bermatzea, eta egoera soziopolitikoa azkar egonkortzeko ordena publikoa mantentzea dela adierazi dute. Alarma egoerak irauten duen bitartean, Almazbek Orozaliev Barne ministrordea izango da Bixkeken gaineko kontrola izango duena.
Dekretua sinatu eta gutxira, liskarrak izan dira hiriburuko Ala-Too plazan.Tokiko komunikabideen arabera, buruzagi politiko batzuen aldeko taldeek elkarri harriak eta botilak jaurti dizkiote. Lekukoek tiroak ere izan direla adierazi dute. Istiluetan, besteak beste, Tilek Toktogaziyev lehen ministro izateko hautagaia zauritu dute.
Alarma egoera ezarri baino ordu batzuk lehenago, Zheenbekovek jakinarazi du Kubatbek Boronov lehen ministroaren dimisioa onartu duela, eta bera ere kargua uzteko prest dagoela, gobernu berri bat eratu eta hurrengo lehen ministroa nor izango den aukeratzen denean. Bide horretan, egungo gainerako gobernukideak kargugabetzeko dekretua sinatu du. Horiek, baina, euren postuetan jarraituko dute behin-behinean, gobernu berria osatu arte.
«Beharrezkoa da krisiaren aurretik lan egin zuten lehen ministroa eta gobernuko kideak kargugabetzea. Horrek izendapen berriak egiteko oinarria legez finkatuko du», azpimarratu du Zheenbekovek. Izan ere, presidentearen esanetan ezinbestekoa da «legezko esparrura» itzultzea. Gainera, gobernuko kideez gain, Segurtasun Nazionaleko Batzordeko presidente Orozbek Opumbaev ere kendu du postutik.
Izendapen berriak aurrera eramateko, ordea, beharrezkoa da akordio bat erdiestea. Ez dago adostasunik, baina, oposizioko alderdien artean ere. Bozen emaitzak baliogabetzearekin batera, parlamentuak oposizioko diputatu izaniko Sadir Zhaparov hautatu zuen gobernuburu kargua hartzeko, eta Miktibek Abdildaev parlamentuko presidente izateko.
Alderdi guztiak, ordea, ez datoz bat, eta hainbat Zhaparoven izendapenaren aurka agertu dira. Horien ustez, oposizioko alderdiek proposatutako hainbat hautagairen artean hautatu beharko litzateke. Hala, behin-behineko gobernu «tekniko» bat osatu nahi dute, bi edo hiru hilabete barru beste hauteskunde batzuk egin arte. Bide horretan, Errepublika, Ata Meken, Bir Bol eta Erreforma alderdiek Omurbek Babanov lehen ministro ohiaren alde egin dute.
Herrialdea krisi politiko betean da aurreko igandean egin ziren hauteskundeetatik. Lau alderdik bakarrik eskuratu zuten parlamentuan sartzeko beharrezko botoen %7ko langa gainditzea. Hori ikusirik, iruzurra salatu zuten bozetara aurkeztutako hamasei alderdietatik 11k,prozesuan urraketa larriak egin zituztela argudiatuta. Hala, milaka herritar kalera atera ziren astelehenean, Bixkek hiriburuan. Manifestariek parlamentua eta gobernuko kideen hainbat bulego hartu zituzten, eta ustelkeriagatik preso zeuden Sapar Isakov eta Zhantoro Satibaldiev lehen ministro ohiak eta Almazbek Atambaiev presidente ohia askatu zituzten, beste hainbat goi kargudunekin batera. Kirgizistango Osasun Ministerioaren arabera, liskarretan mila lagun inguru zauritu ziren, eta bat hil.<br />
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188109/joaquin-beltran-topatzeko-lanak-laquoeremu-beroraraquo-iritsiko-dira-datorren-astean.htm
|
Gizartea
|
Joaquin Beltran topatzeko lanak «eremu berora» iritsiko dira datorren astean
|
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du hurrengo ostegunean hasiko dituztela indusketa lanak behargin desagertua azkeneko aldiz ikusi zuten eremuan.
|
Joaquin Beltran topatzeko lanak «eremu berora» iritsiko dira datorren astean. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du hurrengo ostegunean hasiko dituztela indusketa lanak behargin desagertua azkeneko aldiz ikusi zuten eremuan.
|
Alberto Sololuzeren gorpuzkiak, Zaldibarko Verter Recycling zabortegia (Bizkaia) erori zenean desagertu ziren bi beharginetako batenak, joan den abuztuaren erdialdean topatu zituzten. Joaquin Beltran zen, hain zuzen, joan den otsailaren 6an luiziak desagerrarazitako beste langilea, eta oraindik ez dute aurkitu. Baina Josu Erkorekak gaur goizean nabarmendu duenez, hura topatzeko lanak «etapa erabakigarrian» sartuko dira datorren astean; zabortegiaren «eremu berora» helduko dira, Eusko Jaurlaritzaren oharraren arabera. Izan ere, bilaketa lanetan ari diren ertzainak hurrengo astean hasiko dira lanean Beltran azkenekoz ikusi zuten eremuan, B1-a gisa identifikatutakoan. 15.000 metro kubiko material dira handik ateratzekoak, eta bizpahiru aste beharko dituzte horretarako.
Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak zehaztu duenez, teknikarien arabera, «lehentasunezko» bi eremuetako bat da hori. B1-a-n topatzen ez badute, haren ondoko B4 eremuan hasiko dituzte bilaketa lanak, azaro hasieran. Beste eremua baino handiagoa da, eta 80.000 metro kubiko material hustu beharko lituzkete beharginek. Erkorekak azpimarratu nahi izan du lanen erritmoa eguraldiak baldintzatuko duela.
Beltran ez badute bi eremu horietako batean topatzen, Jaurlaritzak B1-c eta B1-b eremuak identifikatu ditu. Baina lehen lehendakariordeak adierazi du ez dutela «hipotesi hori» planteatzen; hau da, espero dutela Beltran beste bi eremuetako batean topatzea. B1-c eta B1-b eremuetako lanei 2021eko urtarrilean ekingo liekete, azkenean beharrezkoak izanez gero.
Jaurlaritzaren lehen lehendakariordearen arabera, lan tekniko «korapilatsua eta zaila» izango da. Halere, baikor agertu da hedabideen aurrean. «Baina baliabide teknikoak ditugu, baita ezagutza ere, arrakastaz egiteko».
Erkorekarekin batera, Arantxa Tapia Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak parte hartu du zabortegiaren beheko aldean, N-634 errepidearen alboan, egindako agerraldian. Han daude, hain zuzen, bilaketa lanean dabiltzan beharginentzako etxolak. Tapiak «emergentziazko lanen oinarrizko kanpalekua» deitu dio guneari.
«Faktura» pasatuko diote Verterri.
Kazetarien galderen txanda iritsi denean, Tapiak behin baino gehiagotan errepikatu du Jaurlaritza «subsidiarioki» ari dela bilaketa eta «egonkortze» lanak egiten, baina hori Verterren ardura izan beharko litzatekeela. Erkorekaren arabera, behin lanak amaituta pasatuko diote «faktura» zabortegiaren jabeari. Ez du esan nahi izan, ordea, ea oraingoz zenbat milioi eurokoa den. «Milioi dezentekoa» adierazi du Tapiak. Haren esanetan, ordea, Beltran topatzea da orain «helburua».
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188110/osakidetzak-deituko-die-gripearen-aurkako-txertoa-jarri-behar-dutenei.htm
|
Gizartea
|
Osakidetzak deituko die gripearen aurkako txertoa jarri behar dutenei
|
Asteartean hasiko dira arrisku handiko taldeei txertoa jartzen. Txertaketa kanpainak sei astean iraungo du.
|
Osakidetzak deituko die gripearen aurkako txertoa jarri behar dutenei. Asteartean hasiko dira arrisku handiko taldeei txertoa jartzen. Txertaketa kanpainak sei astean iraungo du.
|
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri du asteartean hasiko direla gripearen aurkako txertoa jartzen arrisku handiko taldeetako kideei: 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoak dituztenei eta haurdun daudenei. Sagarduik azaldu duenez, Osakidetzak deituko die ordua emateko.
Gaixotasun kronikoak dituztenek ez ezik, egoitzetako pertsonek, osasun langileek eta gainerako herritarrek ere izango dute txertatzeko aukera. Sagarduiren hitzetan, osasun langileei jada txertoa jartzen hasita daude; gainerako herritarrek, berriz, urriaren 31tik aurrera izango dute horretarako aukera. Guztira, 558.000 dosi dituztela esan du, iaz baino heren bat gehiago, eta bi milioi euroko inbertsioa egin dute. Txertaketa kanpainak sei astean iraungo du, baina luzatzeko asmoa erakutsi dute, «hala behar izanez gero».
COVID-19ak ere utziko du bere arrastoa. Txertoa jartzeko, 300 leku ipiniko dituzte, eta horietako ehun Osakidetzak orain arte erabili ohi ez dituenak dira: frontoiak, karpak...
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188111/nafarroako-kasuek-goia-jo-dute-449.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako kasuek goia jo dute: 449
|
Beste 907 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 64 lagun erietxeratu dituzte gaitzarengatik, eta 82 pertsona daude ZIUetan. Lau pertsona hil dira azken egunean COVID-19arengatik.
|
Nafarroako kasuek goia jo dute: 449. Beste 907 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 64 lagun erietxeratu dituzte gaitzarengatik, eta 82 pertsona daude ZIUetan. Lau pertsona hil dira azken egunean COVID-19arengatik.
|
Astelehenetik aitzina, gora eta gora ari da kutsatuen kurba Hego Euskal Herrian. 907 zenbatu dituzte atzo egindako zenbaketetan, aurreko egunean baino 53 gehiago. Aurretik, irailaren 19an gainditu zuten kasuek 900en langa azken aldiz. Berriz ere, Nafarroako datuak dira makurrenak. Kutsatuek goia jo dute lurralde horretan, eta hari dagozkio Hegoaldeko kasuen ia erdiak.
Zehazki, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 449 kasu zenbatu dituzte foru erkidegoan egindako azken zenbaketan. 3.208 PCR proba egin zituzten atzo, eta horien %14k eman dute positibo. Osasun Departamentuak pandemiak utzitako datuen gaineko balorazioa egin zuen aste hasieran. Hartan esan zuen positibo tasa %5era jaistea dutela helburu.
Halaber, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du azken egunean lau pertsona zendu direla koronabirusarengatik. Emandako datuen arabera, 58, 76, 80 eta 97 urteko lau gizon dira hildakoak.
Hegoaldeko gainerako lurraldeetan dagokienez, Bizkaian 199 zenbatu ditu Osakidetzak, bezperan baino lau gehiago. Gipuzkoan, aldiz, 191 izan dira, aurreko egunean baino bat gutxiago. Halaber, 61 positibo erregistratu dituzte Araban, bezperan baino hiru gehiago.
Bestalde, azken egunean 64 pertsona eraman dituzte ospitalera gaitzarengatik Hegoaldean, hau da, joan den egunean baino hamar gehiago. Gainera, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, COVID-19arekin eri diren 82 lagun daude ZIUetan erietxeratuta oraintxe bertan. Gora egin du kopuruak: 74 ziren bezperan.
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188112/abaurrearen-kontrako-laquojazarpen-juridikoa-eta-politikoaraquo-salatu-du-eh-bilduk.htm
|
Politika
|
Abaurrearen kontrako «jazarpen juridikoa eta politikoa» salatu du EH Bilduk
|
Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzelaldia eta kargu publikoa izateko inhabilitazioa eskatu ditu zinegotzi abertzalearen aurka, iazko txupinazoko istiluengatik
|
Abaurrearen kontrako «jazarpen juridikoa eta politikoa» salatu du EH Bilduk. Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzelaldia eta kargu publikoa izateko inhabilitazioa eskatu ditu zinegotzi abertzalearen aurka, iazko txupinazoko istiluengatik
|
EH Bilduko legebiltzarkide Bakartxo Ruizek salatu du Navarra Sumak «jazarpen juridikoa eta politikoa» abiatu duela koalizio abertzaleak Iruñeko Udalean duen zinegotzi Joxe Abaurrearen kontra. Navarra Sumak du aginte makila Iruñeko Udalean, eta salaketa jarri du Abaurrearen aurka, iazko sanferminetako txupinazoan udaletxeko balkoian gertatutako istiluengatik. Egun hartan, zinegotzi abertzaleak saiatu ziren ikurrin bat balkoira ateratzen, baina udaltzainek galarazi egin zieten. Bultzaka eta kolpeka aterararazi zituzten Abaurrea eta Maider Beloki (EH Bildu) eta baita Itziar Gomez ere (Geroa Bai). Hala ere, udaltzainek eginiko txostenean irakur daiteke Abaurrea izan zela udaltzainei oldartu zitzaiena «kolpeka, ostikoka eta hozka eginez», eta «zauriak» eragin zizkiela agente bati eta Carmen Alba Navarra Sumako zinegotziari. Txosten horretan oinarrituta, 30 hilabeteko kartzelaldia eta kargu publikoa izateko inhabilitazioa eskatu ditu Fiskaltzak, Abaurrearen aurka.
Gaur goizean eginiko agerraldian, Ruizek «babes osoa» adierazi die Abaurreari eta EH Bilduk Iruñeko Udalean duen talde osoari, eta Navarra Sumari egotzi dio «konfrontazio politikoa» lortu nahi izatea, «kudeaketa gaitasunik eza estaltzeko». Parlamentariaren esanetan, UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatutako koalizioa «ez da gai proiektuak aurrera ateratzeko, ezta Nafarroako Parlamentuan dituen ordezkari guztiekin ere». Hori dela eta, «gabeziak estali nahi dituzte, esparru politikoa asaldatuz».
Abaurrearen aurkako jazarpenak «oinarri politikoa» duela gaineratu du Ruizek, EH Bilduk Iruñeko udalbatzan egiten duen jarduna oztopatzeko: «Navarra Sumak epaitegietan lortu nahi du politikoki lortu ezin duena, eta iraganeko garai ilunetara eraman nahi gaitu». Larritzat jo du, halaber, erabaki politikoak «auzitegien bidez baldintzatu» nahi izatea: «Egoera hau saihets genezakeen, EH Bilduk aurkeztu baitzuen bitartekaritza prozesu bat, baina Navarra Sumak uko egin zion».
Ikurrina eta euskara
Bakartxo Ruizek esan du, gainera, EH Bilduren lana «deserosoa» dela eskuin espainiazalearentzat, eta horretan segitzeko asmoa agertu du: «EH Bildu deserosoa da ikurrina gustuko ez eta debekatu nahi dutenentzat, euskaldunen eskubideak zanpatu nahi dituztenentzat eta baita pandemia honek eragindako krisia betikoek ordaintzen segitzea nahi duten horientzat».
Hain zuzen, parlamentariak «arduragabetzat» jo du, izurri garaian, Iruñeko Udalaren baliabideak «konfrontazioan xahutzea, herritarren beharrak eta pandemiaren ondorioak lehenetsi ordez».
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188113/bittor-franco-presoaren-aita-hil-da-urrunketarengatik-ezin-agurtuta.htm
|
Politika
|
Bittor Franco presoaren aita hil da, urrunketarengatik ezin agurtuta
|
Huelvako espetxean dago Franco.
|
Bittor Franco presoaren aita hil da, urrunketarengatik ezin agurtuta. Huelvako espetxean dago Franco.
|
Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, Bittor Franco Barakaldoko presoaren aita zendu da, eta semeak ezin izan du agurtu presoak urruntzeko politikaren ondorioz. Elkarteak gogorarazi du Huelvako kartzelan dagoela, Euskal Herritik mila kilometrora, eta gaineratu du pertsona maitatu baten galera «are mingarriagoa» dela presoentzat, «bizi dituzten baldintzengatik».
Franco 2005az geroztik dago espetxean, eta otsailetik ezin izan du 2 urteko semea ikusi, «hasiera batean, pandemiak eragindako konfinamenduaren ondorioz, eta, ondoren, Huelvako espetxeak bisitentzat ezarri dituen baldintzen ondorioz».
Horrela, eta dolumina azaltzearekin batera, Etxerat-ek adierazi du euskal presoak «lehenbailehen» eraman behar dituztela Euskal Herriko espetxeetara eta aske utzi behar dituztela «gaixotasun larriak dituztenak, 65 urtetik gorakoak eta kondena betea duten baina legeria arrunta aplikatzen dioten presoak».
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188114/euskararen-eta-generoaren-arteko-erlazioaz-hausnartzeko-jardunaldiak-antolatu-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Euskararen eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte
|
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak antolatu dituzte 'Euskara eta feminismoa' jardunaldiak.
|
Euskararen eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak antolatu dituzte 'Euskara eta feminismoa' jardunaldiak.
|
Hizkuntzaren eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko, Euskara eta feminismoa jardunaldiak antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Genero Batzordeak. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari nagusiak eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azaldu dituzte nondik norakoak prentsaren aurrean.
Jardunaldiak azaroko lau astearteetan egingo dituzte, 10:00etan, eta online izango dira. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.
Lau saioak ere zehaztuta dauzkate dagoeneko. Lehenengoa Hizkuntza eta generoa: hurbilpen teoriko bat izango da. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel arituko dira hizketan hizkuntzaren eta generoaren arteko gurutzaketaz. Azaroaren 10eko saioaren izena Ez gara euskaldun jaiotzen, egin egiten gara da. Bertan, Irene Arraratsek eta Lutxo Egiak parte hartuko dute, eta, besteak beste, hiztunak eraikitako subjektuak ote diren, nola eraikitzen diren eta deseraiki ote daitezkeen aztertuko dute. Hirugarrena Hizkuntza, generoak eta beste menderakuntza batzuk jardunaldia izango da. Tarana Karimek, Palmira Dualek eta Leocadia Bueriberik euskararekiko izandako bizipenez jardungo dute, baita bestelako menderakuntza batzuek –jatorriak, klaseak...– nola eragiten duten aztertu ere. Azken saioa, berriz, Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak izenekoa izango da. Mari Luz Esteban, Saioa Iraola eta Elurre Iriarte arituko dira hizketan euskarak mugimendu feministan eta feminismoak euskalgintzan izandako lekuaz eta eraginaz.
Prentsaurrekoan adierazi dutenez, asko dira feminismoaren eta euskararen inguruan egindako gogoetak, ekarpenak eta «esperientzia interesgarriak», eta bereziki azpimarragarriak iruditzen zaizkie euskalgintzatik eta mugimendu feministatik sortutakoak. «Jardunaldi honen asmoa da horiek guztiak mahai gainean jartzea eta partekatzea».
|
2020-10-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/188115/armeniako-eta-azarbaijango-atzerri-ministroak-elkarrekin-bilduko-dira-gaur-moskun.htm
|
Mundua
|
Armeniako eta Azarbaijango Atzerri ministroak elkarrekin bilduko dira gaur, Moskun
|
Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak adierazi du bere herrialdea prest dagoela Azerbaijanekin berriz bake prozesu bat abiatzeko. Azerbaijanek bere tropak eskualdetik erretiratzeko exijitu dio Armeniari.
|
Armeniako eta Azarbaijango Atzerri ministroak elkarrekin bilduko dira gaur, Moskun. Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak adierazi du bere herrialdea prest dagoela Azerbaijanekin berriz bake prozesu bat abiatzeko. Azerbaijanek bere tropak eskualdetik erretiratzeko exijitu dio Armeniari.
|
Gatazkak ez du etenik Karabakh Garaian, eta eskualdeko Defentsa ministroak bere armadako beste 26 militarren heriotzaren berri eman du, gaur goizean. Irailaren 27az geroztik egunero izan dira enfrentamendu armatuak Armenia eta Azerbaijan artean, Karabakh Garaiko eskualdearen gainean duten lurralde gatazkari lotuta, eta 400 soldadu eta zibil baino gehiagoren heriotza eragin du. Karabakh Garaiko biztanleen erdiek etxetik alde egin behar izan dute, borroken ondorioz. Bi aldeek zibilak bonbardatzea egotzi diote elkarri.
Erasoek su-eten bati bide emateko itxaropena indartu egin da, baina, azken orduetan, Errusiak Azerbaijango eta Armeniako Atzerri ministroen arteko bilera antolatu duela jakinarazi ostean. Bi herrialdeetako gobernuek baieztatu dute bilkura. Gaur arratsaldean izatea espero da, Moskun.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du telefonoz hitz egin duela Ilham Aliyev Azerbaijango presidentearekin eta Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroarekin. Su-eten bat eskatu die biei «arrazoi humanitarioengatik», «hildakoen gorpuak eta presoak trukatzeko». Hala egin dute Frantziak eta AEBek ere. Hain justu, atzo Genevan (Suitza) bildu ziren ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundearen Minskeko taldeko kide diren Errusia, Frantzia eta AEB, Karabakh Garaiko egoera aztertzeko.
PAxinian Armeniako lehen ministroak adierazi du bere herrialdea prest dagoela berriz ere bake prozesu bati ekiteko. «Karabakh Garaiko gatazkari irtenbide baketsu bat ematearen aldekoak gara, eta bat gatoz azken egunetan ESLAren Minskeko taldean lehendakarikide diren herrialdeetako Atzerri ministroek eta presidenteek egin dituzten adierazpenekin». Karabakh Garaiko herritarrak «giza hondamendi bat jasateko zorian» daudela ohartarazi du, eta Turkiaren kontra mintzatu da. «Batez ere Turkiaren ekintzak dira kezkagarriak, eskualdea eta mundu osoa desegonkortzeko mehatxua baitira».
Azerbaijanek, berriz, nabarmendu du konponbide baterako ezinbesteko baldintza dela Armeniako indarrak Karabakh Garaitik erretiratzea, eskualde hura bere lurraldearen parte dela argudiatuta. NBE Nazio Batuen Erakundeko hainbat ebazpenek hala eskatu izan diote Armeniari. Aldiz, Armeniak Karabakh Garaiaren autodeterminazio eskubidea babesten du —herritarren gehiengoa armeniarra da—, eta irtenbide baterako negoziazioetan eskualdeko ordezkariek parte hartzea eskatzen du. Karabakh Garaiak independentzia aldarrikatu zuen 1991n, baina ez du nazioartearen aitortza jaso.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.