date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187642/hotelek-diote-negutik-negura-igaroko-direla.htm
|
Ekonomia
|
Hotelek diote negutik negura igaroko direla
|
Lau hilabete baino gehiago itxita egon ondoren, udako sasoia okupazio erdiarekin egin dute Gipuzkoako hotelek, eta berriro «negu latza» datorkiela ohartarazi dute. Urtea galera handiekin amaituko dutela aurreikusi dute.
|
Hotelek diote negutik negura igaroko direla. Lau hilabete baino gehiago itxita egon ondoren, udako sasoia okupazio erdiarekin egin dute Gipuzkoako hotelek, eta berriro «negu latza» datorkiela ohartarazi dute. Urtea galera handiekin amaituko dutela aurreikusi dute.
|
Gipuzkoan, batez besteko okupazioa erdia baino gutxiagokoa izan da urte osoko eskari handieneko garaian. Horiek horrela, inoizko negurik okerrena espero dute hotelek. Kasu batzuetan, gainera, behin betiko edo aldi baterako itxi ala ez eztabaidatzen ari dira. Horrela jakinarazi gaur Adegi patronalaren sektore horretako alorrak. «Ezinezkoa da uda bateko okupazioaren joera ebaluatzea hotelak gutxienez lau hilabetez itxita egon diren urte bateko testuingurua kontuan hartu gabe», azaldu du Adegik.
Uztailean, hoteletako okupazioak jasandako jaitsiera handia arindu egin zen nolabait, batik bat Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako turismoaren egonaldi laburren eraginez. Frantziako turistek ere egin zuten beren ekarpen txikia. Baina diru sarrerek behea jo zuten, «besteak beste tarifen murrizketa handiak bultzatuta».
Abuztuan, berriz, Frantziako turismoak eta gertuko turismoak are jaitsiera handiagoa saihestu zuten okupazioari dagoionez. Hala ere, okupazioa % 60koa baino txikiagoa izan da; beste modu batera esanda: 1992tik abuzturik okerra izan da. Gauza bera gertatu da prezioekin. Hala, diru sarrerak % 50 inguru gutxitu dira joan den urteko datuekin alderatuta.
Alderaketak egiten hasita, Adegik beste datu esanguratsu bat eman du aurtengo porrotari neurria hartzeko. 2015. eta 2018. urteen artean, hotelen fakturazio osoaren %68 egina zuten, batez beste, urteko lehen zortzi hilabeteetan. Aurten, Gipuzkoan erregistratutako ostatu zerbitzuen batez besteko fakturazioa iazkoa baino %52 txikiagoa izan da, eta aurreko bost urteetako batez bestekoa baino %45 apalagoa.
Hotelen ekarpen ekonomikoa eta eskera zehatzak
Gipuzkoako Hotelen Elkarteak gogorarazi du sektoreak ekarpen handia egiten diola lurraldeko ekonomiarekin lotutako enplegu egonkorrari. Langileen batez besteko antzinatasuna hamar urtekoa dela dio, eta hamabi urte eta erdikoa soilik bost urte baino gehiagoko negozioak kontuan hartzen badira. Gainera, «beste jarduera batzuk erakartzeko duten gaitasuna» oso handia dela adierazi du: ostalaritza, merkataritza, baliabide turistikoak, garraioa...
Era berean, Gipuzkoako Hotelen Elkarteak egindako kalkuluen arabera, Gipuzkoan egiten duten zerga ekarpena 75 milioi euro baino gehiagokoa da urtero. Lotarako gau guztien % 60 inguru Donostian egiten direla kontuan hartuta, Donostiako hotelen ekarpena 45 milioi euro ingurukoa litzateke.
Zergarik ez pagatzeko plan bat nahi dute
Hori dela eta, administrazioei neurri jakin batzuk har ditzatela eskatu nahi die Adegiren sektoreko adarrak: COVID-19a kontuan hartuta programa daitezkeen ekitaldien egutegia mantentzea nahi du elkarteak, «eta bisitariak erakartzeko elementu berriak zehaztea»; horiek horrela, laguntza dei argia egin dute hotelek: «Enpresek iraun ahal izateko, zerga, lan eta finantza arloko neurri zehatzak eskatzen dizkiete administrazioei, bere eskumenen barruan».
Alegia, babes abeharko duten epealdian —2021eko apirila arte zehaztu dute— ordainketa eta zerga mota klase guztien salbuespeneko, hobaria emateko eta atzeratzeko neurriak jasotzen dituen «plan espezifiko bat» nahi dute. Horrek Espainiako Estatuko, EAEko eta tokiko zerga guztiak jaso beharko lituzke: «Zaborraren tasa, ondasun higiezinen gaineko zerga eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga». Plan horren barruan sozietateen gaineko zergaren ordainketa atzeratzea ere eskatu dute, baita turismoaren balio kateko jarduera guztietarako BEZ murriztua ere.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187643/sindikatuek-asmoetatik-ekintzetara-pasatzeko-eskatu-diote-hezkuntza-sailari.htm
|
Gizartea
|
Sindikatuek «asmoetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
|
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek bilera bat eskatu zioten gaurko Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, baina «datozen egunetan» bilduko direla esan dute sindikatuek.
|
Sindikatuek «asmoetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek bilera bat eskatu zioten gaurko Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, baina «datozen egunetan» bilduko direla esan dute sindikatuek.
|
Aurrez aurreko ikasturtea «segurua eta adostua» izan dadin, beste behin neurriak eta baliabideak eskatu dizkiote ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, Gasteizko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzea. Beste eskaera bat ere badute: Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin biltzea, baina gaur ez dute horretarako aukerarik izan. «Datozen egunetan» egingo dutela ziurtatu dute.
Batzar horretara begira, euren nahiak plazaratu dituzte: plangintza integrala, irizpide komunak eta «egoerak eskatzen dituen» baliabide gehigarriak negoziatzeko «prest» joatea. «Asmoetatik ekintzetara pasatzeko garaia da, premiazkoa baita neurri eraginkorrak eta horiek martxan jartzeko behar diren baliabideak ikastetxeetan lehenbailehen egotea».
Gainera, salatu dute sindikatuek mobilizazioetara deitu ostean soilik eman dituela Eusko Jaurlaritzak elkarrizketarako pausoak. Izan ere, haien hitzetan, hezkuntza eragileek hainbat modutan –elkarretaratzeak, adierazpen publikoak, kalean jantoki inprobisatuak jartzea eta abar– salatu dituzte «kezka, haserrea eta Hezkuntza Sailaren arduragabekeria eta aldebakartasuna», eta horrek mugiarazi du Hezkuntza Saila: «Ekimen eta mobilizazio horien aurrean, Hezkuntzak bere burua behartuta ikusi du erantzunak ematera, erantzun horiek mugatuak izan badira ere».
Hezkuntza Sailaren «jarrera pasiboa» salatzearekin batera, sindikatuek azpimarratu dute «aldebakarreko erabakiak» hartzen jarraitzen duela; esaterako, sukaldeko eta garbiketako langileen ordezkariekin negoziatu gabeko «kontratazio prekarioak».
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187644/covid-19a-zuten-59-lagun-hil-dira-azken-astean-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
COVID-19a zuten 59 lagun hil dira azken astean Hego Euskal Herrian
|
Beste 697 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hiruretan egin du gora positiboen kopuruak. Nafarroan, aldiz, aurreko egunean baino kasu gutxiago atzeman dituzte. 12.760 PCR proba egin dira egun bakarrean Hegoaldean.
|
COVID-19a zuten 59 lagun hil dira azken astean Hego Euskal Herrian. Beste 697 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hiruretan egin du gora positiboen kopuruak. Nafarroan, aldiz, aurreko egunean baino kasu gutxiago atzeman dituzte. 12.760 PCR proba egin dira egun bakarrean Hegoaldean.
|
Jende gutxiago hil da astebetean koronabirusaren ondorioz: gaitzarekin lotutako 59 heriotza zenbatu dituzte Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Irailaren 21tik 27ra bitarteko astean erregistratutako kasuei dagokio kopurua. Aurreko astean baino hamahiru gutxiago hil dira. Izan ere, 72 hildako izan ziren hilaren 14tik 20ra. Bigarren olatuan erregistratutako hildako kopururik handiena izan zen hura.
Azken eguneko datuei erreparatuta, lurraldeka, eta azkenaldiko joerari eutsiz, Nafarroan atzeman dute positibo gehien: 265 kasu zenbatu dituzte azken egunean. Aurreko eguneko datuekin konparatuta, kopurua apaldu egin da; izan ere, 318 atzeman zituzten herenegun. Halaber, txikitu egin da lurralde horretan egindako PCR proben gaineko positibotasun tasa ere: %8,8koa izan da azken egunean. Bezperan, %10eko langa gainditu zuen tasak.
Hegoaldeko gainerako lurraldeetan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hiruretan ugaritu dira kasuak. Bizkaian 198 atzeman dituzte, Gipuzkoan 138, eta Araban, berriz, 83. Azken horretan, bikoiztu baino gehiago egin da egun bakarrean atzemandako positiboen kopurua: 39 detektatu zituzten herenegun.
Halaber, koronabirusarekin eri ziren bi pertsona hil dira azken egunean. Nafarroan hil dira biak. Gobernuak jakinarazi duenez, 80 urteko gizonezko bat eta 87 emakumezko bat dira hildakoak.
Ospitaleen egoera aztertuta, azken egunean, 49 lagun erietxeratu dituzte Hego Euskal Herrian. Aurreko egunean, berriz, 38 pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusaren sintomak zituztelarik. Gainera, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, 470 gaixo daude erietxeratuta. Horietatik 79, ZIUetan.
Koronabirusaren Euskal Herriko datuak sakonki ikusteko, jo ezazu BERRIAk webgunean sortutako atal berezira: Koronabirusaren azken datuak. Bertan daude COVID-19ak Euskal Herrian duen eragina azaltzen duten grafikoak eta mapa interaktiboak.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187645/bruselak-independentzia-judizialeko-eta-prentsa-askatasuneko-erronken-inguruan-ohartarazi-du.htm
|
Mundua
|
Bruselak independentzia judizialeko eta prentsa askatasuneko erronken inguruan ohartarazi du
|
Gaur argitaratuko duten txostenak azpimarratzen du independentzia judiziala arriskuan dagoela Hungarian eta Polonian
|
Bruselak independentzia judizialeko eta prentsa askatasuneko erronken inguruan ohartarazi du. Gaur argitaratuko duten txostenak azpimarratzen du independentzia judiziala arriskuan dagoela Hungarian eta Polonian
|
Bruselak ohartarazi du Europako Batasuneko hainbat estatu kidek “benetako erronkei” aurre egin behar dietela independentzia judiziala eta prentsa askatasuna bermatze aldera. Hain zuzen, gaur aurkeztu du zuzenbide estatuari buruzko lehen auditoria.
Txostenean azpimarratu dute independentzia judiziala arriskuan dagoela Hungarian eta Polonian, baina, horietan ez ezik, desafioak daudela Bulgarian, Errumanian, Kroazian eta Eslovakian ere, besteak beste. Azterketaren arabera, kazetarien aurkako mehatxuak bereziki larriak dira Bulgarian, Kroazian, Hungarian, Eslovenian eta Espainian.
Lau kontu ikertu dituzte Europako Batasuneko 27 estatuetan: sistema judizialak; ustelkeriaren aurkako borroka; komunikabideen aniztasuna eta askatasuna; eta kontrolak eta orekak, oro har.
Prentsak pairatutako mugen artean, mehatxu fisikoak, lineako jazarpena —batez ere emakumeei eginikoa—, difamazio kanpainak, larderia eta orientazio politikoa duten mehatxuak identifikatu dituzte.
Batzordeak azaldu duenez, 2015etik Poloniako justizian eginiko erreformak “eztabaida iturri handia izan dira”, eta kezka larriak sortu dituzte. Horiek justizia sisteman botere exekutiboaren eta legegilearen eragina areagotu dutela diote, eta, beraz, “independentzia judiziala ahuldu”. Hungariari dagokionez, “kezkatuta” agertu dira Kontseilu Nazional Judizialaren independentziaren inguruan eginiko aldaketek izandako eraginagatik.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187646/frantziak-josu-urrutikoetxearen-kontrako-euroagindua-onartu-du-herriko-tabernen-auzian.htm
|
Politika
|
Frantziak Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindua onartu du 'herriko tabernen' auzian
|
Urrutikoetxearen sendiak jakinarazi du Kasazio Auzitegian helegitea ezarriko dutela. Bestalde, Luis Herguetaren hilketagatik Espainiak egindako estradizio eskaera onartzeko eskatu du fiskaltzak, azaroaren 18an emanen dute erabakia.
|
Frantziak Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindua onartu du 'herriko tabernen' auzian. Urrutikoetxearen sendiak jakinarazi du Kasazio Auzitegian helegitea ezarriko dutela. Bestalde, Luis Herguetaren hilketagatik Espainiak egindako estradizio eskaera onartzeko eskatu du fiskaltzak, azaroaren 18an emanen dute erabakia.
|
Parisko Dei Auzitegiak ontzat eman du 'herriko tabernen' auzian Espainiako Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxearen kontra egindako euroagindu eskaera. Defentsako abokatuen arabera, euroaginduak ez du errespetatu oinarrizko prozedura, baina epaileak ez du argudioa onartu. Dei Auzitegiaren erabakiaren kontra helegitea jarriko dute Kasazio Auzitegian. Auzi saioan parte hartu du Josu Urrutikoetxeak berak; atxilotu zutenetik lehen aldiz, libre agertu da.
Baltasar Garzon epaileak 2005eko otsailaren 28an auzipetu zuen Urrutikoetxea; Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak bozetara deitu eta Eusko Legebiltzarra desegitearen ondorioz Urrutikoetxeak legebiltzarkide izateari utzi eta astebetera. Garzonek 2001eko uztailean Ekineko ustezko hainbat lagun auzipetzean hura «Ekineko gune nazionalaren arduradun» gisa jo zuen arren, ezin izan zuen prozesatu, foruduna baitzen. Instrukzio epailearen arabera, KASen ordezkoa zen Ekin, ETA barruan zegoen eta haren «bulego politikoa» zen, eta ezker abertzalearen zuzendaritza eta kontrol lanak egiten zituen. Herriko tabernen auziko operazioa 2002ko apirilean agindu zuen epaileak.
Herriko tabernen auziaz gain, Luis Herguetaren hilketagatik Espainiak egindako estradizio eskaera ere aztertu dute gaur arratsaldean, Parisko Dei Auzitegian. Bere garaian ETA pm-k aldarrikatu zuen erasoa —Urrutikoetxea ez da sekula erakunde horretako kide izan—; auzipetzeak eta gobernuaren eskaerak data aldetik ere okerrak dauzkate. Espainiak egindako estradizio eskaera onartzeko eskatu du fiskaltzak; defentsako abokatuek afera preskribitua dela argudiatu dute. Azaroaren 18an emanen dute erabakia
Joan den uztailaren 1ean, Dei Auzitegiak atzera bota zuen Barajasko T4ko atentatuagatik (2006) Auzitegi Nazionalak egindako euroagindu eskaera, zehaztasun faltagatik. Lehen aldia izan zen Parisko auzitegi batek euroagindu bat baztertu zuela. Aurretik, Dei Auzitegia Zaragozako (Espainia) kuarteleko atentatuaren auzian estradizio eskaeraren alde azaldu zen, eta defentsak kasazio helegitea aurkeztu zuen. Estradizio auzi honetan ere, azkeneko hitza Frantziako Gobernuak du.
Prozedura «katramilatuak»
Orotara, lau prozedura ditu Espainian Josu Urrutikoetxeak. Eskaera «herrenak» direla salatu zuen Laurent Pasquet-Marinacce defentsako abokatuak Parisko Dei Auzitegiaren aitzinean, joan den uztailaren 29ko auzi saioan. «Badu urte bat baino gehiago espainolek dei egin dizuetela bi estradizio eta bi euroagindu ebazteko. Biziki luzea da», adierazi zuen. Epaileari erran zion auzitegia ez dela berant horren arduraduna. «Autoritate espainiarrak dira. Euroagindu bat ez da onartua; bestearentzat ez dira gai errateko zergatik epaitu nahi duten zehazki». Urrutikoetxea Espainiarentzat «ikono» bat dela nabarmendu zuen, haren iazko maiatzeko atxiloketaren ondotik Espainiako autoritateek egin zuten prentsaurrekoa gogora ekarrita: «Ikonoa da, ETAk armak uztean izandako eginkizunagatik. Horrek azaltzen du Espainiaren gogoa. Eskaera herrenak dira: ez dira oinarrituak».
Araitz Aramendi erabakiaren zain
Gaur aztertu dute Parisko Dei Auzitegian Alaitz Aramendi euskal presoaren kontra Espainiak egindako euroagindu eskaera. 2017an epaitu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta 40 urteko kartzela zigorra ezarri zion. Fiskaltzak euroagindu eskaera onartzeko eskatu dio epaitegiari; Xantiana Cachenault defentsako abokatuak ukatzeko eskatu du, baina onartzekotan, Frantzian preso pasatako urteak kontatuko dizkiotela bermatzeko eskatu dio epaitegiari. 2005ean atxilotu zuten Aramendi Cahors (Okzitania) hirian, eta heldu den otsailean beteko du kondena osorik. Parisko Dei Auzitegiak azaroaren 4an emanen du bere erabakia.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187647/koronabirusa-izango-da-eitbren-maratoiaren-ardatza.htm
|
Bizigiro
|
Koronabirusa izango da EITBren maratoiaren ardatza
|
Maratoiaren egun handia abenduaren 17a izango da. Bertso berezi bat prestatuko dute, herritarrek kantatu dezaten.
|
Koronabirusa izango da EITBren maratoiaren ardatza. Maratoiaren egun handia abenduaren 17a izango da. Bertso berezi bat prestatuko dute, herritarrek kantatu dezaten.
|
Koronabirusak herritar guztiei eragiten diela ohartarazteko, EITBk kanpaina bat jarriko du martxan. Hartara, aurtengo elkartasun maratoia COVID-19aren bueltan antolatu dute. Ikerketak laguntzeko, dohaintzak egitera animatuko dituzte herritarrak, eta, bestetik, gaixotasunaz sentsibilizatu eta informazioa emango dute EITBko hedabideek. 2020ko EITB Maratoiaren helburua gizartera hurbiltzea izango da, Maite Iturbe taldeko zuzendari nagusiak azaldu duenez: «Badator apurka-apurka EITB Maratoia. Aurten dena da ezberdin, baina gizarteari ate joka gatoz, aurtengo gaiak, koronabirusak, guztioi eragiten digula ohartarazteko, eta kanpainan parte hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela azaltzeko».
Iaz, 20. urtemuga bete zuen EITBren maratoiak. Euskal gizartera zabaldutako egitasmo bilakatu zen: haurren minbizia gaitzat hartuta, kanpainak inoizko erantzunik onena izan zuen. EITB Maratoiak marka guztiak hautsi zituen, eta milioi bat euro baino gehiago bildu. Bestetik, Euskal Herriko txoko guztietatik 50.000 ahotsek baino gehiagok Lau teilatu abestu zuten: Zure Bertsiorik onena egitasmoan, 1.500 bideo baino gehiago jaso zituzten.
Iturbek nabarmendu du ez duela zalantzarik aurtengo edizioan ere euskal gizarteak erantzuten jakingo duela: «Eskuzabal, dirua emanez; eta zuhur eta zintzo, norbera eta ingurukoak zaintzeko betetzea ezinbestekoak diren aholkuak jarraituz». Elkartasun kanpainaren bi ildo horiek inoiz baino gehiago izango dute indarra.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak maratoiaren aurkezpenean azaldu duenez, EITB Maratoiaren historian zehar, euskal herritarren elkartasunari esker, 4,5 milioi euro inguru bideratu dira 90 ikerketa-proiektu ingurutara. Aurten, maratoia koronabirus gaitzean ardaztuko da, eta sailburuak espero du jada martxan dauden COVID-19ari lotutako 80 proiekturi baliabide gehiago gehitu ahal izatea: «Gaur egun, gaixotasunaren azterketa klinikoaz gain, martxan dauden proiektuak gaixotasunaren egoera eta konplikazioetan, birusaren karakterizazio biologikoan eta gizartean izaten ari den inpaktuan oinarritzen dira».
Bertso berezi bat Laster hainbat gizarte eragileren laguntzaz abian jarriko diren egitasmoak prestatzen dabil EITB: «Lau Teilatu-ren antzeko egitasmo bat izango dugu, mundu guztiak parte har dezan eta identifikatuta senti dadin». Hala iragarri du Iturbek: «Euskal gizarte osoaren sentimendua Euskadin bakarrik egin daitekeen modu batean adierazi nahi dugu: Guztiok batzen gaituen bertso baten bidez».
Maratoiaren egun handia abenduaren 17a izango da; egun horretan dohaintzak hartzeko telefonoan pertsona ezagun andana izango da egun osoan zehar. Horrez gain, EITBko kanal guztiek maratoiari arreta berezia eskainiko diote ohiko moduan.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187649/3850-milioi-euroren-zorra-pilatu-dute-erakundeek.htm
|
3.850 milioi euroren zorra pilatu dute erakundeek
|
3.850 milioi euroren zorra pilatu dute erakundeek.
|
Zerga bilketaren erorikoak eta zenbait gastu gehigarriri aurre egin behar izateak asko handitu du Hego Euskal Herriko erakundeen zor publikoa. Espainiako Bankuaren datuen arabera, 2020ko lehen hiruhilekotik bigarrenera 3.856 milioi euro handitu da gobernuen eta aldundien zorra. %26ko igoera da, ezohikoa hain tarte labur baterako. Nolanahi ere, egia da 2020aren hasieran azken urteetako mailarik txikienean zegoela zor publikoa, erakundeek azken bi urteetan izandako superabiten eskutik.
Eusko Jaurlaritzak 10.497 milioi euroren zorrak zituen ekainaren amaieran, hiru hilabete lehenago baino 1.521 milioi gehiago (+%16,9). Edonola ere, iazko bigarren hiruhilekoan baino gutxiago da. 2019 amaiera eta 2020 hasieran 1.800 milioiren zorra kitatu zuelako. EAEko BPGaren %12,1etatik %14,9ra egin du jauzi zorrak.
Proportzionalki zor handiagoa du Nafarroako Gobernuak, %18,1ekoa (+3,9 puntu). Kopuru osoetan, 3.629 milioi zor ditu, eta horietatik 618 milioi hartu ditu azken hiruhilekoan (+%20,5).
Are ikusgarriagoa izan da aldundien zorraren handitzea: %63,4 handitu da, 4.426 milioira arte. Zorpetze berrirako baimenik ez dutenez izan orain arte, pentsatzekoa denez, zenbait gasturi aurre egiteko hartutako maileguek osatzen dutela zor berria.
|
||
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187650/hondartzan-algak-zeudelako-kalte-ordainak-ordaindu-beharko-ditu-bidaia-agentzia-batek.htm
|
Gizartea
|
Hondartzan algak zeudelako kalte-ordainak ordaindu beharko ditu bidaia agentzia batek
|
Riviera Mayara (Mexiko) joan ziren bezeroak, baina ezin izan zuten hondartzan bainurik hartu algen inbasio baten ondorioz. Orain, Bilboko epaitegiak 5.373 euroko kalte-ordainak ordaintzera kondenatu du agentzia, inbasioaren berri ez emateagatik.
|
Hondartzan algak zeudelako kalte-ordainak ordaindu beharko ditu bidaia agentzia batek. Riviera Mayara (Mexiko) joan ziren bezeroak, baina ezin izan zuten hondartzan bainurik hartu algen inbasio baten ondorioz. Orain, Bilboko epaitegiak 5.373 euroko kalte-ordainak ordaintzera kondenatu du agentzia, inbasioaren berri ez emateagatik.
|
EKA Euskal Kontsumitzaileen Elkarteak jakinarazi duenez, «epai garrantzitsu bat» lortu du gaur: Bilboko epaitegiak bidaia agentzia bat kondenatu du 5.373 euro ordaintzera bezero izandako familia bati, bidaiatu zuten hondartzan, Riviera Mayan (Mexiko), ezin izan zutelako bainurik hartu algen ondorioz.
Epaiaren arabera, hondartza da hango turismoaren erakargarritasun garrantzitsuenetako bat, eta agentziak ez zien bezeroei egoeraren berri eman bidaia kontratatu zutenean. Bidaiako zerbitzu guztiak agentzian hartu zituzten: bidaia, hotela eta abar. Mexikora iristean, ordea, ohartu ziren ezingo zutela hondartzan bainurik hartu, algen inbasio baten ondorioz bainua debekatuta zegoelako; urtikaria eragin dezakete alga horiek.
Bezeroen arabera, agentziak bazuen Mexikoko egoeraren berri, baina ez zien jakinarazi. Bidaia erosi zutenean, 2018ko maiatzean, gauza jakina zen algen inbasio bat bazela Riviera Mayan. Horregatik, erantzukizuna haiena zelakoan, kalte-ordainak eskatu zizkioten agentziari.
Orain, epaile batek eman die arrazoia: ordaindutakoaren %30 itzuliko die bidaia agentziak (2.613 euro), eta eragindako kalte moralengatik bezero bakoitzari 900 euroko kalte-ordaina ere ordaindu beharko die (2.700 euro guztira). EKAk abisatu du, ordea: «Epaia ez da irmoa eta apelazioa jar daiteke». Epaia garrantzitsutzat jo dute, «antzeko kasu asko daudelako».
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187651/bakarrik-dago-gailurrean.htm
|
Kirola
|
Bakarrik dago gailurrean
|
Anna van der Breggenek garaipen bolada ikusgarriari segida eman dio, Fleche Wallonne seigarrenez jarraian irabazita. Marc Hirschi nagusitasunez gailendu da, estreinakoz
|
Bakarrik dago gailurrean. Anna van der Breggenek garaipen bolada ikusgarriari segida eman dio, Fleche Wallonne seigarrenez jarraian irabazita. Marc Hirschi nagusitasunez gailendu da, estreinakoz
|
Ez dago Anna van der Breggeni (Boels Dolmans) aurre egingo dionik. Ikusgarri dabil txirrindulari herbeheretarra. Italiako Giroa, eta erlojupeko eta errepideko Munduko Txapelketa irabazi eta gero, Fleche Wallonne klasikoan nagusitu da gaur. Hura izan da indartsuena berriz ere Huyko horman. Berriz ere, seigarren aldiz jarraian gailendu baita. Hori eginda, bakarrik geratu da probaren garaipen zerrendaren buruan, gaur arte, Marianne Vos herrikidearekin (CCC) eta Alejandro Valverde espainiarrarekin (Movistar) baitzegoen berdinduta, bost garaipenekin.
Fleche Wallonne irabazita, Van der Breggenek jarraipena eman dio garaipen bolada ikusgarriari. Duela hamar egun eskas, bigarrenez irabazi zuen Giroa. Annemiek van Vleuten (Mitchelton) haren herrikideak esku-eskura zuen garaipena, baina amaitzeko bi etapa falta zirela erori egin zen, eta lasterketa utzi zuen. Haren galbidea Van der Breggenen onbidea izan zen. Gauza bera pasatu zitzaion astebete eskas geroago, Imolan (Italia), Munduko Txapelketan. Chloe Dygert estatubatuarra zuzen-zuzen zihoan erlojupekoan urrezko domina irabaztera, baina erori egin zen, eta hori etekina atera zion Van der Breggenek. Bi egun geroago erakutsi zuen aurkarien huts edo zorigaiztorik gabe ere irabaz dezakeela: nagusitasunez gailendu zen errepidekoan.
Eta beste horrenbeste egin du gaur. Espero zen bezala, Huyko aldapa pikoak epaile lanak egin ditu. Malda tentetu eta gutxira, aurrean jarri da Van der Breggen, eta erritmoa estutu du. Berehala hasi dira aurkariak atzean geratzen, tartean haren arerio nagusia, Vos. Bi txirrindularik bakarrik eutsi diote, Cecilie Uttrup Ludwigek (FDJ) eta Demi Volleringek (Parkhotel- Valkenburg), baina Van der Breggenek azken eraso bat zuen gordeta; ehun metro falta zirela jo du, eta bakar-bakarrik helmugaratu da. Ortzadar maillotak euripean luzitu du.
Van der Breggenek bezala, Marc Hirschek (Sunweb) ere bolada bikaina darama. Frantziako Tourrean etapa bat, eta Munduko Txapelketako errepidekoan brontzezko domina irabazi ondoren, indartsuena izan da gaur Huyko horman. 22 urte besterik ez ditu, eta etorkizun handia. Belaunaldi berriko beste ale bikainetako bat da. Zeresana emango du.
Gaur, aise gailendu da. Elkarrekin iritsi dira txirrindulari nagusiak Huyra, nahiz eta Mauri Vansevenant (Deceunick) gogotik saiatu den ezustea ematen: ia 200 kilometro egin ditu ihesean, eta hiru kilometro falta zirela harrapatu dute, bihurgune batean erori eta gero. Azken aldapan, Michael Woods (Education First) izan da lehena erasoa jotzen, 150 metro falta zirela, baina Hirschik erraz eutsi dio, eta azken metroetan aurrea hartu dio. Benoit Cosnefroy (Ag2r) sailkatu da azkenean, bigarren, eta Woods, hirugarren. Gorka Izagirre (Astana) izan da lehen euskal herritarra, 23. postuan, hemezortzi segundora. Mikel Landa (Bahrain), berriz, atzean geratu da Huyra iritsi aurretik.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187652/quino-hil-da-mafaldaren-egilea.htm
|
Kultura
|
Quino hil da, Mafaldaren egilea
|
1.928 zintaren ondoren, 1973an marraztu zuen azken aldiz Mafalda pertsonaia. 88 urterekin zendu da, Argentinan.
|
Quino hil da, Mafaldaren egilea. 1.928 zintaren ondoren, 1973an marraztu zuen azken aldiz Mafalda pertsonaia. 88 urterekin zendu da, Argentinan.
|
Joaquin Salvador Lavado, Quino ezizenez ezaguna, Argentinako Mendoza herrian jaio zen, 1932an. 1919an Argentinara emigratutako andaluziarren semea zen, eta haren osaba Joaquin Tejon margolari eta diseinatzaile grafikoaren eskutik aurkitu zuen bere bokazioa. Arte Ederretako ikasketak hasi zituen, eta ez zituen amaitu, baina marrazkiaren eta proportzioen oinarrizko kontzeptuak bereganatu zituen.
Esto Es astekarian argitaratu zituen lehen aldiz bere lanak, eta, ondoren, beste hedabide askotan argitaratzen hasi zen. 1949an, ordea, horiek utzi eta istoriotxoetan eta umorean aritzeko erabakia hartu zuen. 1954an publikatu zuen lehen umore orrialdea eta, ordutik, haren binetak, marrazkiak eta istorioak Amerikako eta Europako egunkari eta aldizkari ugaritan agertu ziren. Nazioarteko umorista grafiko garrantzitsuenetakotzat hartua da, eta Mafalda pertsonaia esanguratsuari esker lortu zuen ospea.
Mafaldaren lehen bertsioa ez zen inoiz argitaratu. 1962ko martxoan marraztu zuen Quinok, baina hasierako asmoa ez zen komiki baten pertsonaia nagusia sortzea. Etxetresna elektriko baten iragarki batentzat komiki zinta bat marrazteko enkargua jaso zuen. Zintan familia bat irudikatu behar zuen, baldintza bakarrarekin: m hizkiaz hasi behar zuen pertsonaia bakoitzaren izenak, etxetresna markarekin lotzeko. Marrazkilariaren eta publizitate agentziaren arteko akordioa ez zen gauzatu, eta Gregorio umorezko gehigarrian argitaratu zituzten zintatxo horietako batzuk.
Ofizialki, 1964ko irailaren 29an estreinatu zen Mafalda komiki zinta moduan, Primera Plana astekarian. 1965eko martxoa bitartean 48 zinta argitaratu zituen aldizkariak. Lehen aldi horretan, Mafalda eta gurasoak besterik ez zen agertzen, harik eta 1965eko urtarrilean Felipek lehen agerraldia egin zuen arte. Aldizkariak Argentinako eta nazioarteko momentuko gaiak jorratzen zituen, eta gai horiei buruzko zintak marraztu zituen Quinok.
Primera Plana aldizkaria utzi, eta El Mundo egunkarian hartu zuen erreleboa Mafaldak, 1965eko martxoan. Egunkaria izanik, egunero argitaratzen ziren zintatxoak, eta horrek aktualitatearekin lotura zuzenagoa zuten gaiak jorratzeko aukera eman zion marrazkilariari. Garai hartakoak dira politika eta etxeko kontuei buruzko pasarteak. El Mundo-n hasi eta berehala, pertsonaia gehiagoren beharra sentitu, eta Manolito eta Susanita sortu zituen. 1967ko abenduan, El Mundo itxi, eta Mafaldaren argitaratzea eten zen. Siete Días Ilustrados astekarian beste lan batzuk argitaratzen zituen orduan Quinok, eta, 1968ko ekainean, Quinoren umorezko orria Mafaldarekin ordezkatzea adostu zuten.
1973ko ekainaren 25ean argitaratu zuen Quinok azken zinta. Pertsonaia berak jorratzeaz nekaturik, beste kontu batzuetan lan egiteko gogoa zuen. Ordutik, eta Unicefen haurren aldeko kanpaina batzuez salbu, artistak ez zuen Mafaldaren zintatxo berririk kaleratu.
1976ko estatu kolpearen ondorioz, Argentinatik ihes egin eta Milanen (Italia) erbesteratu behar izan zuen Quinok. Hala ere, militarren diktadurapean (1976-1983), ez zituzten hark sortutako istorioak zentsuratu. Egileak bazuen teoria bat: «Uste dut genero txikitzat hartzen zutela». 1990ean Espainiako nazionalitatea eskuratu zuen, eta, ondorioz, Madril eta Buenos Aires artean ere bizi izan zen.
2014an 50 urte bete ziren Quinok Mafalda lehen aldiz marraztu zuenetik. Urte hartan, marrazkilariak esan zuen haur kritikoak egiten zituen galderek artean ez zutela erantzun argirik, eta 60ko hamarkadaren amaieran eta 70ekoaren hasieran auzitan jartzen zituen arazo unibertsalak konpondu gabe zeudela oraindik. «Orduz geroztik ezer ez da aldatu munduan. Batzuetan harritu egiten naiz orain dela berrogei urteko zinta horiek egungo gorabeherekin lotuta daudelako», adierazi zuen.
Mafaldaren ondoren, umore beltzagoa
Mafalda marrazteari utzi zionetik, Quinok umore garratzagoa eta beltzagoa jorratu zuen, neurri handiagoan publiko helduarentzat zena eta umorezko liburuen bilduman bilduz joan zena. Berrienen artean Qué presente impresentable! (2005), La aventura de comer (2007) eta ¿Quién anda ahí? (2013) daude. Azken urteetan, batez ere Clarín egunkarian argitaratu zuen.
Marrazkilaria 88 urterekin zendu da, sorterrian, Mendozan; han bizi zen 2017tik, emaztea hil zitzaionetik. Osasun arazo ugari izan ditu azken urteetan, eta gurpil aulkian ibiltzen zen. Haren senideek azaldu dutenez, «adinari dagozkion arrazoiengatik eta azken aldiko osasun arazoengatik» zendu da, bizitza «betetasunez» bizi ondoren.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187654/jaurlaritzak-esan-du-gestampen-kaleratzeak-aztertuko-dituela.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritzak esan du Gestampen kaleratzeak aztertuko dituela
|
Urkullu lehendakariak adierazi du ez dela «zilegi» laguntza publikoak jasotzea eta lantegiak ixtea. Langileek diote arrazoirik ez dagoela Zamudioko bi plantak ixteko, eta «iruzur» egitea leporatu diote multinazionalari. Ostegun honetan mobilizazioak iragarriko dituzte.
|
Jaurlaritzak esan du Gestampen kaleratzeak aztertuko dituela. Urkullu lehendakariak adierazi du ez dela «zilegi» laguntza publikoak jasotzea eta lantegiak ixtea. Langileek diote arrazoirik ez dagoela Zamudioko bi plantak ixteko, eta «iruzur» egitea leporatu diote multinazionalari. Ostegun honetan mobilizazioak iragarriko dituzte.
|
Eusko Jaurlaritza ere «harrituta» azaldu da Gestampek Zamudion (Bizkaia) dituen bi lantegi itxi eta langile guztiak (230) kaleratzeko hartu duen erabakiarekin, eta ez du baztertzen autogintzako multinazionalari azalpenak eskatzea. Nabarmendu du ez zuela enpresaren asmoen berri, azkenaldian hainbat bilera egin dituzten arren. Ekainean, adibidez, akordio bat sinatu zuten, auto elektrikoa bultzatzeko egitasmo baterako -8 milioi euro emango dizkio gobernuak Zornotzan (Bizkaia) zentro bat zabaltzeko-, eta hain justu hitzarmena egin eta gutxira iragarri zituen Gestampek murrizketak mundu osorako, urteko lehen seihilekoan 120 milioiren galerak argudiatuta.
Jaurlaritzak azaldu duenez, bazekien sektorea eta bi lantegi horiek «egoera zailean» zeudela, baina aitortu du ez zuela espero multinazionalak Matricerias Deusto eta GTS ingeniaritza itxiko zituenik -160 eta 70 behargin, hurrenez hurren-. Hala ziurtatu dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburuak. Sindikatuek mesfidantzaz hartu dituzte Jaurlaritzaren azalpenak, eta enpresaren erabakia eta azken urteotako jokamoldea arretaz aztertzeko eskatu diote, baita hari emandako diru laguntza publikoak kentzeko ere, baldin eta azkenean bi lantegiak ixten baditu. Izan ere, sindikatuek gogoratu dutenez, multinazionalak Iberiar penintsulan dituen lantegi guztietatik bi baino ez ditu itxiko: Zamudioko biak.
Hain justu, laguntza horiez mintzatu da lehendakaria, Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean. Adierazi du ez duela «zilegi» ikusten ikerketarako diru publikoa jasotzen duen enpresa batek «besterik gabe» kaleratzeak iragartzea. «Beti esan dugu, diru laguntza publiko bat ematen denean, enpresa horiek leialak izan behar dutela Jaurlaritzarekin, eta Gestampekin zer gertatu den aztertu nahi dugu. Galerak izan dituztela irakurri dugu, baina beste batzuek ere izan dituzte, eta gure dirua baldintzatuta dagoen ala ez jakin nahi dugu».
Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburuarentzat, berriz, ez dira gaiak nahastu behar, eta Jaurlaritzak multinazionalari emandako dirua defendatu du. «Bi gauza ezberdin dira. Aipatzen dugunean enpresa batek, zailtasunetan egon arren, jarraitu behar duela inbertsioak egiten eta apustua egiten etorkizunera begira, hau da eredua», esan du Arabako Errioxan eginiko ekitaldi batean. Kaleratzeen inguruan, berriz, enpresetako zuzendaritzei eta langileen ordezkariei mintzatu zaie, eta «malgutasun formulak» adosteko eskatu die, erabakiak «ahalik eta traumatikoenak» izan ez daitezen.
«Diru xahutzea»
Har daitezkeen neurrien inguruan, sindikatuek gogoratu dute bi lantegi horietan maiatzetik daudela aldi baterako enplegu erregulazioa espediente batekin. Langileen ordezkarien arabera, kaleratzeak egin beharrean horri heldu ahal dio enpresak, baina ez duela nahi azpimarratu dute. Uste dute zuzendaritzak argi duela bi plantak ixteko erabakia. «Estrategia bati erantzuten dio, eta zuzendaritzatik koordinatuta dago». GTSko langile batzordeko presidente Izaskun Olanok uste du arduradunen «kudeaketa txarra eta gaitasun gabeziak ezkutatzen» ari dela multinazionala. «Irabazi handiak izan ditu azkenengo urteetan, eta enpresa batzuetan banatu egin dituzte. Diru xahutze izugarri bat egin da, zuzendaritzak eraginda. Eta orain guk langileok ordainduko ditugu ondorioak».
Sindikatuek Jaurlaritzari eskatu diote arretaz aztertzeko zer gertatzen ari den Gestampen. «Arazoa bere negozio eredua da, eta ez Matriceria Deusto, GTS edo langileen soldatak. Gestampen pertsona asko sartu dira negoziotik negozioa egiteko». Olanoren arabera, multinazionaleko arduradunek «etekin partikularrak» atera nahi dituzte gobernuen diru laguntzetatik. «Ikerketa eta garapenaren kontu horrekin, kea baino ez du saltzen zuzendaritzak. Ez du lantegien iraupenaren aldeko apustu argirik egiten, eta ez da gai mahai gainean jartzen diren planak kudeatzeko».
Bi enpresetako langile batzordeak ostegun honetan bilduko dira, mobilizazioak adosteko.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187656/alarma-gorria-mugimenduak-hainbat-eraikin-gorriz-argiztatu-ditu.htm
|
Kultura
|
Alarma Gorria mugimenduak hainbat eraikin gorriz argiztatu ditu
|
Zuzeneko emanaldietako teknikariek beste ekintza bat egin dute Euskal Herrian, nazioartetik heldu den Alarma Gorria mugimenduak deituta.
|
Alarma Gorria mugimenduak hainbat eraikin gorriz argiztatu ditu. Zuzeneko emanaldietako teknikariek beste ekintza bat egin dute Euskal Herrian, nazioartetik heldu den Alarma Gorria mugimenduak deituta.
|
Zuzeneko emanaldietako teknikariek aurrera segitzen dute bizi duten lan egoera makurra salatzeko protestekin. Nazioartetik heldu den Alarma Gorria mugimenduak deituta, Euskal Herriko hainbat eraikin esanguratsu gorriz argiztatu dituzte gaur sektoreko langileek: Viktoria Eugenia antzokia, Doka, Euskalduna jauregia, Arriaga antzokia, La Fundicion, Lizarrako Udaletxea, Gasteizko Jimmy Jazz aretoa eta beste hainbat.
BERRIA-ko Itziar Ugarte Irizar kazetariak irailaren hasieran argitaratu zuen teknikarien egoerari buruzko erreportaje bat: «Gu gabe ez dago ikuskizunik».
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187657/hauskorregi-berriz-ere.htm
|
Kirola
|
Hauskorregi, berriz ere
|
Alaves esku hutsik gelditu da Vila-realen zelaian, eta puntu bakarrarekin da lehen lau partiden ostean. Duin aritu da, baina zulo handiegia izan du atzelarien bizkarrean. Onena 3-1ekoa jaso osteko adorea izan da.
|
Hauskorregi, berriz ere. Alaves esku hutsik gelditu da Vila-realen zelaian, eta puntu bakarrarekin da lehen lau partiden ostean. Duin aritu da, baina zulo handiegia izan du atzelarien bizkarrean. Onena 3-1ekoa jaso osteko adorea izan da.
|
Sasoi hasiera zaila ari da izaten Alaves. Zenbakiek ez diote gezurrik: puntu bakarra lortu du lehen lau partidetan. Gaur Vila-realen kontra neurtu ditu indarrak, eta atzean itxura bigunegia eman du berriz ere. Borondatea ezin zaio ukatu taldeari, baina Machinek nahi duenetik urrun dago oraindik.
Lau atzelariko sistema bere horretan utzi du teknikari espainiarrak, Getaferen aurka izandako hobekuntzari jarraipena emateko intentzioz. Defentsan sendo aritu zen orduan, eta aurrenekoz utzi zuen atea hutsean. Abiapuntu ona zen. Gaur, ordea, pitzadurak agertu dira berriro arabarren egituran. Beren zelaian gotortuta ekin diote partidari, eta hainbestean eutsi diote gisa horretan. Haatik, sufritzen hasi dira lerroak aurreratzean. Distantzia handia zegoen atzelarien eta atezainaren artean, eta hutsune horretara pozoiz beteriko baloiak bidali dituzte Vila-realeko erdilariek.
Horietako bati esker, bakar-bakarrik gelditu dira Moi Gomez eta Alcacer Pachecoren aurrean. Aurrelariak baloia sareetara bultzatu besterik ez zuen egin behar, baina Lejeunek diru zorroa lapurtu dio azken unean. Hurrengo jokaldian, ordea, ez du barkatu Alcacerrek, Gasparrek lehen zutoinera egindako erdiraketa dotore baliatuta. 13. minutuan, 1-0.
Golaren ostean, Vila-realen lehen paseak mozten saiatu da Alaves, presio aurreratuaren bidez. Zenbait baloi berreskuratu ditu areatik gertu, baina ez da gai izan jokaldiak behar bezala bukatzeko. Susperraldiak gutxi iraun dio Arabako taldeari, eta Vila-real arriskua sortzen hasi da berriro. Estupiñanen jaurtiketa gurutzatu batekin saiatu da lehenik, eta Gerardek baliorik gabe gelditu den gola egin du gero. Gertu zirudien 2-0ekoak.
Bada, halako batean, neurketa berdindu egin du Alavesek, Asenjoren opari bati esker. Atezainari gainetik pasa zaio Deyversonen pase luze bat, irteera gaizki neurtuta, eta Edgarrek aise sareratu du baloia. 37. minutua zen, eta atsedenera merezi gabeko sariarekin iristeko aukera zuten gasteiztarrek. Bada, VARak zapuztu egin die plana; Lejeuneren penaltia ikusi du, eta Gerard Morenok ez du barkatu Pachecoren aurrean.
Aldageletatik hirugarrenaren bila irten da Vila-real. Estupiñanek beste jaurtiketa bat egin du ezkerretik, eta aldaratzean ez du asmatu Alcacerrek. Alaves ere saiatu da, Borja Sainzek hasi eta Edgarrek jaurtiketa arriskutsu batekin bukatu duen jokaldian. Atzean, ordea, arrakala zuen oraindik, eta 66. minutuan 3-1ekoa egin dute etxekoek. Alcacerrek golerako sena erakutsi du berriro, Morenok langara jaurti ostean.
Ez dute amore eman Machinen jokalariek, eta partidan sartzeko aukerak izan dituzte Guidetti eta Lucasen bidez. Markagailua, baina, ez da gehiago aldatu.
|
2020-9-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/187658/ezin-zalantzak-uxatu.htm
|
Kirola
|
Ezin zalantzak uxatu
|
Eibarrek galdu egin du Ipuruan, Elx igo berriaren aurka. Etxekoak aurkaria baino gehiago izan dira, baina ez dute asmatu aurrean. Bisitariek, ordea, aukera ia bakarrean sartu dute gola. Expositok berdinketa izan zitekeen penalti bat huts egin du.
|
Ezin zalantzak uxatu. Eibarrek galdu egin du Ipuruan, Elx igo berriaren aurka. Etxekoak aurkaria baino gehiago izan dira, baina ez dute asmatu aurrean. Bisitariek, ordea, aukera ia bakarrean sartu dute gola. Expositok berdinketa izan zitekeen penalti bat huts egin du.
|
Bidea zuzendu ezinik segitzen du Eibarrek. Lau jardunaldi jokatu ditu, eta puntu bakarra eskuratu du, estreinakoan Ipuruan Celtarekin berdinduta lortutakoa, hain zuzen ere. Galdu egin ditu jarraian jokatu dituen hiru partidak; azkena, gaur, Ipuruan, Elxen aurka.
Jose Luis Mendilibarrek entrenatutako taldea aurkaria baino gehiago izan da, baina ez du nagusitasun hori gol bat sartuta indartu, eta garesti ordaindu du. Mendilibarrek ohartarazi zuen Elx talde igo berria izanagatik ere eta lehen partida galdu izanagatik ere aurkari "zaila" zela. Eta bisitariek arrazoia eman diote. Ez dute partida ikusgarririk egin, baina bai oso serioa, batez ere defentsako lanean: ez dute huts bakar bat ere egin. Atzean sendo, eta aurrean eraginkor. Izan ere, izan duten ia aukera bakarrean gola sartu dute. Lucas Boyek egin du, 37. minutuan. Eibarrek aukera garbia izan du partida berdintzeko bigarren zatian, baina Edu Expositok penaltia huts egin du 50. minutuan. Erdilariak kanpora bidali du baloia. Gero, arriskua sortu dute etxekoek, baina ez dira gai izan aukera garbiren bat sortzeko.
Eibartarrek suspertu beharra dute, denboraldi hasierako zalantzak uxatzeko. Aurreko denboraldian sei partida jokatu behar izan zituzten lehen garaipena lortzeko. Ez dute horrenbeste itxaron nahi. Larunbatean bertan lortu dute nahi dute lehena, Valladoliden (Espainia).
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187687/richter-eskalako-46-graduko-lurrikara-bat-eta-44-graduko-beste-bat-hauteman-dituzte-nafarroan.htm
|
Gizartea
|
Richter eskalako 4,6 graduko lurrikara bat eta 4,4 graduko beste bat hauteman dituzte Nafarroan
|
Lizoainibar-Arriasgiotin epizentroa zuten lau lurrikara erregistratu dituzte bart, eta 33 erreplika. Lehenengoa gauerdia jo berritan izan da, Richter eskalako 4,6 gradukoa. Haren atzetik etorri dira 4,4 graduko astinaldi bat, eta 3,8 eta 3,4 graduko beste bi.
|
Richter eskalako 4,6 graduko lurrikara bat eta 4,4 graduko beste bat hauteman dituzte Nafarroan. Lizoainibar-Arriasgiotin epizentroa zuten lau lurrikara erregistratu dituzte bart, eta 33 erreplika. Lehenengoa gauerdia jo berritan izan da, Richter eskalako 4,6 gradukoa. Haren atzetik etorri dira 4,4 graduko astinaldi bat, eta 3,8 eta 3,4 graduko beste bi.
|
Nafarroak aurreko egunetan baino lurrikara indartsuagoak erregistratu ditu bart. Gauerdian gertatu da nabarmenena, eta haren atzetik etorri dira erreplika txikiago batzuk. Gehienen epizentroa Lizoainibar-Arriasgoiti udalerria izan da.
Lurrikara horiek sumatu dituzte, Nafarroan ez ezik, baita Gipuzkoako zenbait herritan ere, besteak beste Donostian eta Hernanin. Euskal Herritik kanpoko zenbait lurraldetan ere bai: Aragoin, Errioxan eta Katalunian.
Espainiako Geografia Institutuak 00:02an erregistratu du lehenengo lurrikara, indartsuena: Richter eskalako 4,6 gradukoa. Hurrengo minutuetan, 2,9 graduko eta 1,9 graduko beste bi ere jaso dituzte, eta, 00:54an, indartsuago bat: 3,4 gradukoa. 01:37an, 3,7 graduko astinaldi bat erregistratu dute Eguesibarren (Nafarroa), eta minutu gutxiko tartearekin gertatu dira erreplikak, Lizoainibar-Arriasgoitin eta Eguesibarren.
02:21ean, 4,4 graduko lurrikara bat erregistratu dute Lizoainibar-Arriasgoitin, eta hark ere 2,7 gradura arteko erreplikak izan ditu hurrengo hiru orduetan.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187688/ipbes-bakearen-nobel-sarirako-izendatu-dutela-zabaldu-dute.htm
|
Mundua
|
IPBES Bakearen Nobel sarirako izendatu dutela zabaldu dute
|
Hala, gobernu arteko plataforma horrek munduko biodibertsitatea babesteko politiken alde egin duen lana aitortuko lukete. Datorren astean jakinaraziko dute nor den saritua.
|
IPBES Bakearen Nobel sarirako izendatu dutela zabaldu dute. Hala, gobernu arteko plataforma horrek munduko biodibertsitatea babesteko politiken alde egin duen lana aitortuko lukete. Datorren astean jakinaraziko dute nor den saritua.
|
Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Nobelaren Norvegiako Batzarrak Bakearen Nobel sarirako izendatu du IPBES Bioaniztasunari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Plataforma Gobernu Artekoa, «munduko bakeari eta garapenari egindako ekarpen izugarriarengatik». Plataforma horretako koordinatzaileetako bat da Unai Pascual ikertzailea.
Plataformak ohar batean azaldu du hedabideen bidez izan dutela izendapenaren berri, akademiaren hautaketa prozesua isilpekoa delako, eta ez dutelako hautatzaileen mezurik jaso. Hilaren 9an adieraziko dute nori eman dioten 2020ko Bakearen Nobel saria.
Izendapenak berak «biodibertsitatearen gaineko ezagutzaren eta zientziaren garrantzia» aitortuko luke, IPBESen esanetan. «Esan nahi luke gure bakeak eta segurtasunak harreman zuzena duela naturak gizakioi egin dizkigun ekarpenekin. Egungo egoera ere esanguratsua da, osasun krisi globalean ere eragin zuzena baitu naturarekin dugun harremanak okerrera egin izanak», adierazi dute.
Nazio Batuen Erakundea biodibertsitateari buruzko batzar bat egiten ari da, eta datorren urtean hasiko dituzte negoziazioak 2030. urterako biodibertsitatearen eremuan hartu beharreko neurriak ezartzeko. Horren guztiaren garrantzia nabarmendu du plataformak.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187689/ela-prest-dago-gipuzkoako-metalgintzan-laquoakordio-historiko-bat-sinatzekoraquo.htm
|
Ekonomia
|
ELA prest dago Gipuzkoako metalgintzan «akordio historiko bat sinatzeko»
|
Gipuzkoako hitzarmen kolektiborik garrantzitsuena lortzeko bidean, bihar dute hurrengo bilera sindikatuek eta Adegik. ELAk onartu egin du patronalaren azken proposamena, eta ordezkaritzaren ia erdia dauka. LABen ustez, berriz, ELAk arriskuan jarri du hitzarmenaren negoziazioa.
|
ELA prest dago Gipuzkoako metalgintzan «akordio historiko bat sinatzeko». Gipuzkoako hitzarmen kolektiborik garrantzitsuena lortzeko bidean, bihar dute hurrengo bilera sindikatuek eta Adegik. ELAk onartu egin du patronalaren azken proposamena, eta ordezkaritzaren ia erdia dauka. LABen ustez, berriz, ELAk arriskuan jarri du hitzarmenaren negoziazioa.
|
Pandemiaren atarian izan zuten sindikatuek eta Adegi patronalak Gipuzkoako metalgintzaren lan hitzarmena berritzeko lehen bilera. Negoziazioak hasiko zirela ofialtzeko baizik ez zen izan lehen kontaktu hura, otsailaren amaieran. Udaz geroztik hasi dira berriz aldeen arteko negoziazioak, betiere Bizkaiko metalgintzan lortutako akordioaren itzalpean. Eta, itxura guztien arabera, egia izango da aurki urte askoan itunik gabe egon den sektore horrek hitzarmena izango duela, ELAk Adegiren azken proposamena onartu baitu. «Akordio historiko bat» egiteko prest dagoela azaldu du, eta sindikatuen artean lehen indarra da, ordezkaritzaren ia %49 baitu.
Adosteko bidean dagoen akordioen inguruko hobekuntzak azaldu ditu Mitxel Lakuntza idazkari nagusi duen sindikatuak. «%9,6ko soldata igoerak, kolektibo garrantzitsuentzako subrogazioa eta lan erreformetarako blindatzeak jasotzen ditu, besteak beste». Lurraldeko azken hitzarmena 2010ekoa da —2011tik iraungita—, eta sektorean 40.000 langiletik gora daude; beraz, lan itun berriak Gipuzkoako beharginen kolektiborik handiena babestuko luke. «Urte hauetan, lan baldintzak prekarizatu dituzten erreformei erantzun diegu, eta enpresetan antolaketa lan handia egin dugu», esan du ELAko Industria federazioko arduradun Unai Martinezek: «Gure militantziaren lanik gabe, eduki horiek ez lirateke posible izango».
Adegik joan den asteko hondarrean proposatu eta ELAk onartu duen idatziak «Gipuzkoako metal desberdin baten alde egingo du, ez baitu prekaritatea bilatzen, langileak baloratzea baizik, eskubideak eta egonkortasuna emanez». ELAk ez zuen sinatu iazko abenduan Bizkaian egin zen metalgintzaren lan hitzarmena. LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkaritzek eraginkortasun orokorreko kategoria eman zioten Bizkaiko lan itunik handienari, baina lau sindikatuak plataforma berean ibili ondoren, greba eta manifestazio handiak egin ondoren, ELA kanpoan geratu zen, akordioa laburregi geratzen zela argudiatuta.
LABek «aurrerapausoak» ikusi ditu azken egunetan —ordezkaritzaren %30etik gora dauka—, eta azpimarratu du ez dela kasualitatea izan Adegik egin duen azken proposamena mobilizazioen ondoren iritsi izana. Baina ez du iragarri akordiorako prest dagoenik, eta «mehatxu onartezintzat» jo du Adegik esatea ez duela bere eskaintza hobetuko. Patronalak otsailerako abisatu zuen gatazkarekin ez zela akordiorik egongo. Ikusteko dago CCOOren eta UGTren jarrerak zein diren ELAren baietzaren ostean; joan den astean «eskasegia» iruditu zitzaien patronalaren eskaintza, eta, ELAren baietza jakin eta gero, batak zein besteak esan dute proposamena ez dela nahikoa, eta negoziatzen jarraituko dutela. Ez bada aldaketaren bat Adegiren idatzian, zaila izango da bihar bertan egia bihurtzea Gipuzkoako metalgintzaren itun berria, hamar urteren ondoren. Izan ere, ELAk ez du eragin mugatuko itunik egingo, ez du berak bakarrik sinatuko, eta, eragin orokorrekoa izateko, beste sindikatuetako batek behintzat oniritzia eman behar dio Adegik proposatu duen idatziari. Zaila da pentsatzea, era barean, CCOOk eta UGTk ihes egiten utziko diotela lan hitzarmenik garrantzitsuenak aurrez aurre duen aukerari.
LABek ez du bat egingo proposamen horrekin bihar, «gabeziak» ikusten baititu oraindik. Gainera, haserre azaldu ELArekin, bere erabakia jakinarazteko modua dela eta: «LABek komunikabideen bidez jakin du ELA prest dagoela Adegiren azken proposamena sinatzeko. Urrats hori negoziazio mahaiko bileraren bezperan egin du, eta alde bakarrez eginiko urrats bat da, gainontzeko sindikatuekin kontatu gabe, eta gehiengoaren akordioa bilatu gabe. Bilera baino 24 ordu lehenago uko egin diote mahai gainean dagoen proposamena hobetzeari. Zer interes du ELAk negoziazioa gelditzeko?».
Lan itunaren edukiak
Hitzarmenak jasoko lituzkeen hamar hobekuntza zerrendatu ditu ELAk. Hasteko, 8,8ko soldata-igoerak jaso dira 2019ra arte —atzerako eraginez—, baita dietetan, bidaietan eta abarretan ere; eta %0,8koa 2020an. Beraz, guztira, % 9,6ko igoera. 2021 eta 2022rako, berriz, KPIa bermatzen da sektoreko enpresa guztientzat. Ez da dirurik itzuliko KPIa negatiboa bada. Horrez gain, lan erreformaren aurkako blindaje klausulak daude, eta baita ultraktibitate mugagabea ere. Azken aldagai horrek ibilbide oso luzeko akordio bihurtuko luke lan itun hori.
Bestalde, azpikontratatuentzako subrogazioa jaso da, mantentze lanetan, biltegian eta logistikan, garbiketa industrialean eta telefono instalazioetan. «Enpresa nagusitik kanpoko milaka langileri lan egonkortasuna emango die horrek», azaldu du sindikatuak. Eta aldi baterako lanerako enpresen bidezko kontratazioa gehienez ere urtebetekoa izango dela finkatu dute. Berdintasunari dagokionez, enpresek legez nahitaezkoa den baino informazio gehiago eman beharko dute, nahitaezko epeekin.
Beste hobekuntza batzuk malgutasunarekin daude lotuak: hiru egunetik bost egunera pasatuko da aurreabisuen epealdia. Eta soldata aldaketa kolektiboak akordio bidez bakarrik aplikatu ahal izango dira. Gainera, espresuki jaso dute Gipuzkoako hitzarmena aplikatzeko lehentasuna ere, Espainiakoaren gainetik.
ELAren ustez, «garaia da» gainerako euskal patronalek, pribatuek zein publikoek, «beren langileen lana baloratzearen alde egin dezaten». Sindikatuak esan du lan eskubideak direla «aurrean dugun egoera zailetik ateratzeko errezetarik onena». Eratsi du «frogatuta» geratu dela «negoziatzeko borondatea eta langileentzako eduki onuragarriak badaude» ELA ere akordioan egoteko gai dela.
Metala, gakoa Gipuzkoan
Gipuzkoako lan itun handiena da metalgintzarena, eta historikoki zailena egiten. Hura berritzea urrats oso handia litzateke euskal negoziazio kolektiboari begira, eta beste sektore batzuen lokarria askatzen lagunduko luke, besteak beste, bulegoena eta ostalaritzarena. Izan ere, Hego Euskal Herrian, Gipuzkoak du iraungitako itun handi gehien.
Espainiako Gobernuak lan erreforma «hobetzeko» asmoa duela jakinarazi ondoren iritsi zen ELAren deia mahaia eratzeko eta orain akordiorako baietza iritsi da. Pedro Sanchezen gobernuak lehentasunak alda ditzake itunetan, eta enpresa hitzarmenak berriro sektorekoen azpitik jarri. Horrek euskal hitzarmenen estatalizazioa areagotuko luke. Agertoki berri horretan, Confebaskek eta sindikatu nagusiek 2017ko urtarrilean egindako Sektore Arteko Esparru Itunak garrantzi handia hartuko luke estatalizazioari muga jartzeko tresna gisa.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187690/irizarrek-49-autobus-elektriko-fabrikatuko-ditu-estrasburgorako.htm
|
Ekonomia
|
Irizarrek 49 autobus elektriko fabrikatuko ditu Estrasburgorako
|
Urte amaieran entregatzea aurreikusten du. Osorik produzituko ditu taldeak .Zerbitzuaren mantentze lanak ere egingo ditu, baina han kontratatutako langileekin.
|
Irizarrek 49 autobus elektriko fabrikatuko ditu Estrasburgorako. Urte amaieran entregatzea aurreikusten du. Osorik produzituko ditu taldeak .Zerbitzuaren mantentze lanak ere egingo ditu, baina han kontratatutako langileekin.
|
Irizarrek kontratu berri batekin egin nahi dio aurre garraiobideen sektoreak bizi duen krisiari, eta ez da nolanahikoa: Estrasburgoko CTS garraio enpresa publikoak 49 autobus elektriko eskatu dizkio: autobus handiak dira (12 metro luze), eta %100 elektrikoak. Ibilgailuek daramatzaten bateriak ere Irizarren garatu eta fabrikatu dituzte, baita komunikazioak nahiz osagai eta sistema nagusiak ere. Lehen ibilgailuak urte honen bukaeran entregatzea aurreikusten du.
Saldu osteko zerbitzua ere Irizarreko aditu teknikoek kudeatuko dute, Estrasburgo inguruan kontratatutako pertsonen bidez, «tokiko aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzeko».
Irizarren ibilgailu elektrikoak Frantziako hainbat hiritan dabiltza: besteak beste, Amiens, Aix-en-Provence, Marseilla eta Le Havren, eta «laster» Orleansen ere izango dira. Konpainiak azpimarratu duenez, kontratu berriarekin «Frantziako merkatu zorrotzean duen lidergoa» indartu du. Taldeak «estrategikotzat» du herrialde hori.
COVID-19a agertu zenetik sinatutako bigarren kontratu handia du Ormaiztegiko (Gipuzkoa) kooperatibak. Irailean, 20 autobus elektrikoren eskaera jaso zuen Madrilgo EMT garraio enpresa publikotik.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187691/ebk-espedientea-irekiko-dio-erresuma-batuari-brexit-erako-akordioa-ez-betetzeagatik.htm
|
Mundua
|
EBk espedientea irekiko dio Erresuma Batuari 'brexit'-erako akordioa ez betetzeagatik
|
Bruselak hilabeteko epea eman dio Londresi jokabidea zuzentzeko.
|
EBk espedientea irekiko dio Erresuma Batuari 'brexit'-erako akordioa ez betetzeagatik. Bruselak hilabeteko epea eman dio Londresi jokabidea zuzentzeko.
|
EB Europako Batasunak espedientea ireki dio Erresuma Batuari, azken horrek brexit-erako akordioa betetzeari uko egin diola iritzita, eta hilabeteko epea eman dio egoera onbidera dezan. Aldeek adostasunik lortzen ez badute, espedientea EBko Justizia Auzitegira helduko litzateke, eta hark izango luke azken hitza.
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eman du batasunak Londresen kontra hartu duen neurriaren berri: «Gutunak Erresuma Batuko gobernuari gonbita egin dio bere oharrak hilabete bateko epean bidaltzera. Bien bitartean, Europako Batzordeak gogor egingo du lan ateratzeko ituna osorik ezartzeko».
EBk atzo arteko epea emana zion Boris Johnsonen gobernuari Erresuma Batuko barne merkaturako lege proiektua zuzentzeko, baina Londresek ez du halakorik egin. Aldiz Komunen Ganberak tramitera onartu zuen egitasmoa, duela bi aste, eta bidea egiten jarraitzen du parlamentuan.
Lege proiektuak brexit-erako akordioaren hainbat puntu urratuko lituzke bere horretan onartuz gero. Zalantzan jartzen ditu, batez ere, Ipar Irlandarako aurreikusitako neurriak; horien helburu nagusia zen ez itzultzea Irlandarekiko muga zurrunera, eta horrela Ostiral Santuko bake akordioari eustea.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187692/lanaldi-partzialekoei-ez-zaie-murrizketa-aplikatuko-labek-eskatu-bezala.htm
|
Ekonomia
|
Lanaldi partzialekoei ez zaie murrizketa aplikatuko, LABek eskatu bezala
|
Espainiako Gobernuaren dekretuak jasotako zuzenketa, «garaipentzat» hartu du sindikatu abertzaleak
|
Lanaldi partzialekoei ez zaie murrizketa aplikatuko, LABek eskatu bezala. Espainiako Gobernuaren dekretuak jasotako zuzenketa, «garaipentzat» hartu du sindikatu abertzaleak
|
SEPE langile prekarizatuenak zigortzen ari zela salatu zuen maiatzean LABek. Langile horiek «miseriazko jardunak izateagatik» enplegu bat baino gehiago izatera derrigortuak daudela azaldu zuen sindikatu abertzaleak, eta normalean emakumeak eta oinarrizko lanetan dabiltzanak direla. «Pandemian, gutxienez kontratu bat aldi baterako erregulazio batera joan zaie, eta ondorioz, langabezia prestazioa eskatu behar izan dute. SEPEk ordea, murrizketa bikoitza aplikatu die, zegokiena baino askoz gutxiago jasoz». Hori da asteon Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak aldatu duena.
LABek egoera horren injustiziaren berri eman zuela gogoratu du: «SEPEk interpelatu genuen, mobilizazioak egin genituen... Uztailean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan ehunka salaketa sartu genituen, eta jadanik prest genituen beste hainbeste demanda». Hala, dekretuak eragin duen aldaketa «garaipentzat» hartu du LABek. «Arrazoi genuela aitortu eta langile hauek jasandakoa jaso du».
Hala ere, salatu du auzia ofizioz konpontzeko sindikaturen eskaera ez dela jaso. «Milaka langile daudelako egoera horretan, milaka langile miseriazko jardun eta soldatekin lehen lerroan egon direnak lanean, administrazio publikoak egindako hanka-sartzea jasan behar izan dutenak, eta akatsa konpontzeko erantzukizuna euren bizkarren gain hartu beharko dutenak».
Gainera, langileak bete beharko du SEPEk argitaratzen duen eredua, eta langileak berak erregistratu beharko du elektronikoki. «Hala, administrazioaren akats bat langileek konpondu beharko dute erraza eta irisgarria ez den modu batean gainera, elektronikoki». Informazio hori zabaltzeko eskatu du LABek: «Langile bakoitzak jaso dezala dagokiona. LAB sindikatuko egoitzak irekiak izango dituzte eskaera hauek errazteko».
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187693/garai-egoerara-egokitu-behar-izan-dugu.htm
|
Kirola
|
Garai: «Egoerara egokitu behar izan dugu»
|
Azkenaldian pilotariengandik jaso dituzten salaketan aurrean, Baikoko zuzendari nagusiak adierazi du koronabirusak sortu duen egoera berrira egokitu eta erabakiak hartu beharrean izan dela enpresa. Pilotariek mobilizazioen berri emango dute bihar, Bilbon, ELAren egoitzan.
|
Garai: «Egoerara egokitu behar izan dugu». Azkenaldian pilotariengandik jaso dituzten salaketan aurrean, Baikoko zuzendari nagusiak adierazi du koronabirusak sortu duen egoera berrira egokitu eta erabakiak hartu beharrean izan dela enpresa. Pilotariek mobilizazioen berri emango dute bihar, Bilbon, ELAren egoitzan.
|
Zurrunbiloaren erdian izan da azken asteetan Baiko eskuzko pilota enpresa, eta Jose Ramon Garai zuzendari nagusiak azalpenak eman ditu gaur Bilbon egin duen agerraldian. Funtsean esan du pilotarien kontratuetan azkenaldian egon diren gorabeherak osasun krisiak sortu duen egoera aldaketak behartuta izan direla, jaialdi gutxiago dagoela, sarrera gutxiago saltzen direla, eta Baikok hori kudeatu behar duela. Koronabirusak eragin duen egoera berrira egokitu eta neurriak hartu besterik ezin dutela egin argudiatu du. Gaineratu du kirol profesionalaren oinarria kirolarien txandakatzea dela, eta azpimarratu du Baikok ez dituela bota, baizik eta eurek erabaki dutela ez segitzea.
Astelehenean Beotibarreko adierazpena sinatu zuten pilotariekin biltzekoa da enpresa, eta hitz egin ahal izatea eta egoera bideratu ahal izatea espero duela esan du Garaik. Baina garbi utzi du azken aldiko gertaerek egoera ekonomikoa dutela oinarri. Baikoko zuzendari nagusiak azaldu du %20ra arteko soldata murrizketa negoziatu nahi dutela orain pilotariekin, eta ez dutela lehenago egin, aldi baterako erregulazio espedientea amaitu zenean, horrek giro txarra sor zezakeelako, haren hitzetan.
Sei pilotariak, kasuz kasu
Unai Laso eta Jon Mariezkurrena dira Baikorekin jarraituko ez duten sei pilotarietako bi. «Baiko diktadura bat da», esan dio Lasok BERRIAri. Garaik esan du bi pilotari horiei osasun krisia hasi aurretik eskaintza bana egin zietela, eta biek atzera bota zutela. Baikoko zuzendari nagusiaren hitzetan, zuen kontratuaren antzeko bat eskaini zioten Lasori, eta Mariezkurrenari, berriz, orduan jasotzen zuena halako bi. Ez zituzten onartu, ordea. Lasok soldataren %28ko igoera eskatu zuen. Orduan, baina, koronabirusak egoera irauli zuen. Egoera berrira egokitutako eskaintzak egin zizkieten orduan bi pilotariei, Garairen hitzetan; azaldu du Mariezkurrenari orain arte izan duen kontratuaren antzekoa eskaini diotela, baina ez onartzea erabaki duela. «[Pilotariak] Ezin dira izan funtzionarioak, betirako lana bermatuta dutenak», adierazi du Garaik agerraldian.
Kontratua berritu duten beste lau pilotariez ere hitz egin du Garaik. Iker Arretxeren eta Victor Estebanen kasuetan kontratua ez berritzeko erabakia hartua zegoela esan du, «kirol arrazoiengatik», eta horien ordez beste bi pilotariri egin dietela kontratua: Iraitz Zubizarretari eta Endika Uriondori. Iosu Eskirozen kasuan, azaldu du ekainean egin ziotela eskaintza, baina, ikusita bi hilabetean ez zuela erantzun, Garaik azaldu duenez, gogo falta sumatu ziotelako, entrenatzen jarraitu eta beste eskaintza bat egingo ziotela esan ziotela. Etxegoienen kasuan, berriz, jakinarazi du pilotariak lortu nahi zuela akordio bat enpresarekin, pilota uzteko, ez zuelako jokatzen jarraitu nahi.
Jokalarien soldatak
Jose Ramon Garai Baikoko zuzendari nagusiak gaurko agerraldian azaldu du 150 langile dituela pilota enpresak, eta %30 direla pilotariak. Jokalari bakoitzaren soldata zenbatekoa den zehaztu gabe, jakinarazi du formatuta dagoen pilotari batek 25.485 euro gordin jasotzen dituela urtean, eta Baikoko pilotarien batezbestekoa 91.733 euro gordin direla urtean.
Beotibarren egin zuten agerraldi bateratuan, pilotariek Garai egin zuten bizi duten egoeraren arduradunetako bat: «Guk pilotan jokatzen jarraitu eta hainbeste maite dugun kirol hau defendatu nahi dugu, baina gutxieneko tratu duina jasoz, Jose Ramon Garai zuzendari nagusiaren eskutik orain jasotzen ez dugun hori». Garaik gaurko agerraldian esan du berari buruz esan diren hitz horietan ez duela bere burua islatuta sentitzen, eta bera betikoa dela.
Asteburu honetan hasiko da berriro Binakako Txapelketa, martxoan osasun krisiagatik bertan behera geratu ostean. Baikon izandako gorabeherek nahastu egin dute giroa pilota munduan. Asier Agirrek ordezkatuko du Laso, eta horrek ere adierazi du, «aukera polita» izanagatik, ez dela gustuko egoera.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187694/emakume-bat-hil-da-moto-istripu-batean-angelun.htm
|
Gizartea
|
Emakume bat hil da moto istripu batean, Angelun
|
Bart gauean gertatu zen trafiko istripua. 35 urte zituen emakumeak
|
Emakume bat hil da moto istripu batean, Angelun. Bart gauean gertatu zen trafiko istripua. 35 urte zituen emakumeak
|
35 urteko emakume bat hil zen bart gauean Angelun (Lapurdi), trafiko istripu batean. Etxekopar etorbidean gertatu zen, Miarritzeko aireportutik gertu. Emakumea motoan zihoan istripua izan zuenean.
Sokorri zerbitzuak iristerako bihotz-biriken gelditzean zegoen emakumea, eta ezin izan zuten suspertu.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187695/hamaika-gara-dinamikak-erreferendumaren-aldeko-sinadura-bilketari-berrekin-dio.htm
|
Politika
|
Hamaika Gara dinamikak erreferendumaren aldeko sinadura bilketari berrekin dio
|
Matxoaren 11n abiatu zuten, baina handik hiru egunera sartu zen indarrean alarma egoera Hego Euskal Herrian. Urriaren 31rako, ekitaldi politiko-kultural bat prestatu dute.
|
Hamaika Gara dinamikak erreferendumaren aldeko sinadura bilketari berrekin dio. Matxoaren 11n abiatu zuten, baina handik hiru egunera sartu zen indarrean alarma egoera Hego Euskal Herrian. Urriaren 31rako, ekitaldi politiko-kultural bat prestatu dute.
|
24 eragilek osatutako Hamaika Gara dinamikak erreferendum baten aldeko sinadura bilketa bat jarri zuen martxan martxoaren 11n, erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko. Handik hiru egunera, ordea, alarma egoera eta itxialdia ezarri zituzten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Orain, berriro ekin diote sinadurak biltzeari, Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikaren bozeramaileek azaldu dutenez. Gaur ekin diote; Hamaikagara.eus webgunean jasoko dituzte sinadurak, eta ekainera arte iraungo du bilketa kanpainak. "Sinadura bilketak oinarri duen manifestuan, sinatzaileek burujabetzarako bidean euren "borondatea eta konpromisoa" adieraziko dute, eta, era berean, "erreferendumak egiteko ahalmena bere gain hartu, arautu eta garatzeko" eskatuko diete Eusko Legebiltzarrari eta Nafarroako Parlamentuari. "Arduraz jokatuko dugu, herritarron borondateari modu eraginkor batean bide eman diezaieten", erantsi dute bozeramaileek.
Etxaburuk azaldu duenez, "osasun krisiaren kudeaketak agerian utzi du zein ahula den gure herriaren autogobernua", eta erantsi du "tokian tokiko erabakiak" behar direla: "Gizartean erabakitzeko eskubidearen alde dagoen adostasun zabala lege bilakatzea dagokie alderdi politikoei".
Ekitaldia Plateruenan
Urriaren 31rako ekitaldi politiko-kultural bat antolatu dute. 18:00etan izango da, Durangoko Plateruenan (Bizkaia). Ezin denez jendetzarik pilatu, ordea, herriz herri egingo dituzte proiekzioak, eta Hamaikagara.eus webgunean ere ikusgai egongo da. Altxa izena jarri diote ekitaldiari.
Amancay Gaztañaga izango da ekitaldiaren zuzendaria, eta Gotzon Barandiaran gidoilaria. Besteak beste, parte hartuko dute Amets Arzallus bertsolariak, Eñaut Elorrieta abeslariak, Dupla taldeak eta Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreek, besteak beste.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187696/eusko-legebiltzarrean-ez-da-hondakindegiei-buruzko-lantalderik-sortuko.htm
|
Gizartea
|
Eusko Legebiltzarrean ez da hondakindegiei buruzko lantalderik sortuko
|
EAJren eta PSE-EEren botoek atzera bota dute horren inguruko eskaera.
|
Eusko Legebiltzarrean ez da hondakindegiei buruzko lantalderik sortuko. EAJren eta PSE-EEren botoek atzera bota dute horren inguruko eskaera.
|
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du hondakin industrialen zabortegietako egoera aztertzeko lantalde bat osatzeko proposamena. PPk eta Elkarrekin Podemosek adostutako proposamena zen, eta EH Bilduk ere bozkatu du horren alde, baina EAJren eta PSE-EEren botoek galarazi dute aurrera egitea.
EAJko legebiltzarkide Maria Eugenia Arrizabalagak esan duenez, orain Jaurlaritzak hiru lehentasun ditu: Joaquin Beltranen gorpuzkiak aurkitzea, zabortegi guztien egoera «sakon» aztertzea, eta, «gobernu hitzarmenean jasotzen den bezala», hondakin industrialei buruzko politika etorkizunerako finkatzea: «Lantalde batek ez luke lehentasunezko eginkizun horietatik bat bera ere azkartuko».
Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategik esan du Jaurlaritzak «180ko graduko aldaketa» egin behar duela gai honetan, eta ahotan hartu ditu Jaurlaritzaren eskariz egindako auditoriaren ondorioak: «Badirudi horren xede bakarra zela gobernuaren erantzukizun politikoak saihestea. Han esaten da ezinezkoa zela zabortegia kontrolatzea, eta enpresari zegokiola ziurtatzea gauzak ondo egiten zirela. Jaurlaritzak ezin badu kontrolatu, zertarako balio du Jaurlaritzak?»ÂÂ.
PPko Muriel Larreak, berriz, esan du «Zaldibarko hondamendia galarazi» egin zitekeela, «asko» dagoela hobetzeko, eta auziaren inguruko eta Jaurlaritzak egindakoari buruzko dokumentazio guztia «bi hilabeteko epean» emateko eskatu dio gobernuari.
EH Bilduko Mikel Oteroren iritziz, «konpontzeke» daude Zaldibarko auziari buruzko zenbait kontu: Joaquin Beltranen gorpua aurkitzea, hondakindegian zegoen zaborrarekin zer egin erabakitzea, lanean aritu ziren beharginen eta inguruko herritarren osasuna artatzea eta abar; eta, era berean, beste zenbait zalantza «argitzeke» daude, adibidez, «zergatik atzeratu zen horrenbeste zigor txostena zabaltzeko erabakia», eta hondamendia gertatu eta lehenengo orduetan erreskate lanetan izandako «deskoordinazioa». Ikerketa batzorde bat sortzeko eskatu du.
PSE-EEko Eneko Anduezak esan duenez, «badirudi gizartea eta alderdi batzuk orain konturatu direla hondakin asko sortzen ditugula». Haren iritziz, hondakinen gaia ez da konpontzen erraza izango, «alderdi batzuek gertatutakoa politikoki erabiltzen jarraitu nahi izango dutelako, zenbait herritarrek erosokeriaz jokatzen jarraituko dutelako, eta udal batzuen norberekeriagatik ere, inork ez duelako bere eremuan zabortegirik nahi».
Maria Eugenia Arrizabalaga jelkideak esan du «estrategia bateratu paradoxikoa» dagoela oposizioaren alderdi guztien artean, eta «politikakeria» gisa definitu du horien jarduna. Bereziki gogorra izan da EH Bildurekin: «Zuek uste zenuten eztanda sozial baterako baldintza objektiboak eta subjektiboak bazeudela, eta horrek kale egin dizue; frustragarria izan behar du».
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187697/eajk-eta-eh-bilduk-torraren-inhabilitazioa-arbuiatu-dute-adierazpen-bateratu-batean.htm
|
Politika
|
EAJk eta EH Bilduk Torraren inhabilitazioa arbuiatu dute adierazpen bateratu batean
|
Joseba Egibarrek (EAJ) eta Maddalen Iriartek (EH Bildu) irakurri dute agiria Eusko Legebiltzarrean. Kataluniako autogobernuaren aurkako «eraso larria» ez ezik, herriaren borondatearen «deslegitimazio» ariketa bat ere izan dela gaitzetsi dute bi taldeek.
|
EAJk eta EH Bilduk Torraren inhabilitazioa arbuiatu dute adierazpen bateratu batean. Joseba Egibarrek (EAJ) eta Maddalen Iriartek (EH Bildu) irakurri dute agiria Eusko Legebiltzarrean. Kataluniako autogobernuaren aurkako «eraso larria» ez ezik, herriaren borondatearen «deslegitimazio» ariketa bat ere izan dela gaitzetsi dute bi taldeek.
|
Kataluniako erreferenduma egin zenetik hiru urte bete dira gaur, eta EAJk eta EH Bilduk data baliatu dute Quim Torra Kataluniako presidentearen inhabilitazioa salatzeko Eusko Legebiltzarrean. Bi taldeek adierazpen bat adostu dute Torraren inhabilitazioa arbuiatzeko, eta Joseba Egibar eta Maddalen Iriarte bi taldeetako bozeramaileek eman dute haren berri legebiltzarreko prentsa aretoan. Hiru atal ditu agiriak. Lehen puntuak honela dio: «Arbuioa eta alarma adierazten dugu Quim Torra Generalitateko Presidentearen inhabilitazioa dela eta, Kataluniako autogobernuaren aurkako eraso larria izatez gain, herriaren borondatearen deslegitimazio ariketa bat delako».
Bigarren puntuan, talde sinatzaileek Espainiako botereei eskatu diete bertan behera utz dezatela «zilegi diren aldarrikapen politikoak judizializatzeko estrategia», eta errespeta ditzatela oinarrizko eskubideak, funtsezko askatasunak eta eskubide kolektiboak, «horiek guztiak demokraziaren oinarri» direlako. Azkenik, dei egin dute Kataluniako herriaren «borondate demokratikoaren adierazpena» ahalbidetzera eta haren erabakia errespetatzera.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187698/nafarroako-gobernuak-zail-ikusten-du-trenasaren-itxiera-eragoztea.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroako Gobernuak «zail» ikusten du Trenasaren itxiera eragoztea
|
Aierdi sailburuak adierazi du enpresari duela hamar urte baino gehiago eman zitzaizkiola diru laguntzak eta ez dagoela «tarterik» horiek itzultzeko. Langileek greba mugagabeari ekin diote ostegun honetan. Zamudioko ITP Aeron lanuzteak egin dituzte gaur.
|
Nafarroako Gobernuak «zail» ikusten du Trenasaren itxiera eragoztea. Aierdi sailburuak adierazi du enpresari duela hamar urte baino gehiago eman zitzaizkiola diru laguntzak eta ez dagoela «tarterik» horiek itzultzeko. Langileek greba mugagabeari ekin diote ostegun honetan. Zamudioko ITP Aeron lanuzteak egin dituzte gaur.
|
Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilaria «oso kezkatuta» agertu da Trenasako (Castejon) lantegia ixteko eta 118 langile kaleratzeko iragarpena dela eta. Argitu du enpresak itxiera espedientea noiz aurkeztuko zain dagoela gobernua, eta biharko espero duela. Txostena zehatz aztertuko duela azpimarratu du, eta, horretarako, besteak beste Sustapen Ministerioarekin eta Renferekin hitz egingo duela, trenbide merkatuaren egoerari buruzko informazioa eta sektoreko enpresek dituzten eskarien berri jasotzeko. Itxiera gelditzeko lan egingo dutela esan du, baina aitortu du «zaila» izango dela, eta berriki herrialdean itxi duten beste lantegi baten kasua gogoratu du: Gamesak Agoitzen zuena.
Langileek greba mugagabea hasi dute ostegun honetan, eta asteazkenean protesta egin zuten CAFen egoitzan, Beasainen (Gipuzkoa) —CAFena da Trenasa—. Gobernuari ere mintzatu zaizkio beharginak: enpresari emandako diru laguntzak kentzeko aukera aztertzeko eskatu diote. Kaleratzeen inguruan, sailburuak argitu du «bi milioitik gorakoak» izan direla, baina azpimarratu du horietako «gehienak» duela 10 urte baino gehiago eman zizkiola gobernuak. Aierdik uste du ez dagoela tarterik horiek itzultzera behartzeko, egun zaila baita argudiatzea laguntzak emateko adostutako baldintzak ez dituela bete.
Greba ITP Aeron
Zamudioko (Bizkaia) ITP Aeroko langileek, berriz, beste greba egun bat egin dute ostegun honetan, 194 langile kaleratze erabakiaren aurka. Langile batzordeak deitu du lanuztera, eta ez ELAk bakarrik, aurrekoetan bezala. Ez dute protestarik egin kalean, langileen segurtasuna ziurtatzeko, enpresan izan diren kutsatze batzuk direla eta. Intzidentzia %80koa izan da ekoizpen arloan. Sindikatuak azaldu duenez, «zailagoa» izan da bulegoetako jarraipena neurtzea, langile ugarik telelanean jarraitzen baitute.
ELAk enpresaren jarrera salatu du, kaleratzeak negoziatzen jarraitzeagatik, Zamudioko negoziazio mahaiko ordezkari sindikal guztiak konfinatuta dauden bitartean. Zehaztu duenez, haietako batzuek positibo eman dute, eta gainerakoak, emaitza baieztatzeko zain daudenez, ezin izan dira bilerara joan. Enplegu erregulazio espedientea negoziatzeko mahaia asteazkenean bildu zen hirugarrenez, eta, ELAk salatu duenez, zuzendaritzak 194 langile kaleratzeko erabakia berretsi zuen beste behin. Sindikatuak azpimarratu duenez, kaleratze horietatik bakar batek ere ez du justifikaziorik. Greba deialdi gehiago proposatzea aurreikusten du.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187699/nafarroako-egoera-egonkortzen-ari-dela-esan-du-gobernuak.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela esan du gobernuak
|
Azken egunean, 223 positibo atzeman dituzte foru erkidegoan. Kutsatuen kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian.
|
Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela esan du gobernuak. Azken egunean, 223 positibo atzeman dituzte foru erkidegoan. Kutsatuen kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian.
|
Guztira 3.317 PCR proba egin zituzten asteazkenean Nafarroan, eta 223 positibo detektatu dituzte. Astelehenetik aitzina, gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak. Izan ere, 265 kasuren berri eman zuen Osasun Departamentuak atzo. Aurreko egunean, berriz, 318 izan ziren positiboak. Kurba apaldu egin da azken egunetan, eta, hala, behera egin du egun bakarrean egindako PCR proben gaineko positibotasun tasak ere: atzo egindako proba guztien %6,7k eman dute positibo. Asteleheneko probetan gainditu zuen tasak %10eko langa azken aldiz. Ordutik, apaltzera egin du.
Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak eman ditu pandemiari buruzko azken datuak, gaur goizeko agerraldian. Adierazi duenez, datuak ikusirik, Nafarroako egoera «egonkortzen hasia» da. Gogora ekarri du kasuek goia jo zutela aurreko astean, 421 kasu atzeman baitziren egun bakarrean. Indurainek adierazi du gaur egun «300 kasuren bueltan» dagoela egun bakarrean atzematen den positibo kopurua. Haren esanetan, datuok «lasaitzeko» balio dute, baina ezin dira izan «erlaxatzeko aitzakia».
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187700/ia-ehun-kasu-gutxiago-atzeman-dituzte-egun-bakarrean.htm
|
Gizartea
|
Ia ehun kasu gutxiago atzeman dituzte egun bakarrean
|
Azken egunean, 608 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboek behera egin dute Nafarroan, Bizkaian eta Araban; Gipuzkoan ugaritu egin dira.
|
Ia ehun kasu gutxiago atzeman dituzte egun bakarrean. Azken egunean, 608 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboek behera egin dute Nafarroan, Bizkaian eta Araban; Gipuzkoan ugaritu egin dira.
|
Osotara 10.969 PCR proba egin dituzte Hegoaldean azken egunean. Test horietan oinarrituta, 608 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, hau da, aurreko egunean baino 90 gutxiago.
Lurraldeka, Nafarroan detektatu dute positibo gehien: 223. Bigarren egunez jarraian, gutxitu egin dira lurralde horretan atzemandako kasuak. Izan ere, 265 positiboren berri eman zuen gobernuak atzo; aurreko egunean, 318 izan ziren. Halaber, Gipuzkoan 175 kasu detektatu dituzte, aurreko egunean baino 37 gehiago. Bizkaian eta Araban, bietan egin du behera positiboen kopuruak: Bizkaian 138 izan dira; Araban, berriz, 63.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 81 urteko emakumezko bat hil da foru erkidegoan; COVID-19aren sintomak zituen.
Ospitaleratzeen egoera aztertuta, 45 pertsona ospitaleratu dituzte azken egunean Hegoaldean. Gainera, oraintxe bertan koronabirusarekin eri dauden 459 lagun daude erietxean, eta horietatik 81 ZIUetan daude.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187701/erasoek-ez-dute-etenik-karabakh-garaian.htm
|
Mundua
|
Erasoek ez dute etenik Karabakh Garaian
|
Bosgarren egunez jarraian egin dituzte oldarraldiak. Nazioartea ahaleginak egiten ari da su-eten bat lortzeko, baina, oraingoz, ez dirudi herrialdeek negoziazioei ekingo dietenik.
|
Erasoek ez dute etenik Karabakh Garaian. Bosgarren egunez jarraian egin dituzte oldarraldiak. Nazioartea ahaleginak egiten ari da su-eten bat lortzeko, baina, oraingoz, ez dirudi herrialdeek negoziazioei ekingo dietenik.
|
Igande goizaldean piztu ziren borrokak Karabakh Garaian Armeniaren eta Azerbaijanen artean, eta bi aldeek elkarri egotzi zioten liskarrak piztu izana. Ordutik, erasoek ez dute etenik izan, eta negoziazioei ekiteko prestasunik ere ez dute azaldu; bosgarren egunez jarraian egin dituzte oldarraldi bortitzak. Nahiz eta ohikoak diren bi herrialde horien arteko liskarrak, eremu horretan 2016tik gertatu den erasoaldirik larrienak izaten ari dira.
Azerbaijango eta Armeniako militarrek gaur adierazi dute eraso arrakastatsuak egin dituztela. Azerbaijango Defentsa Ministerioak jakinarazi du Armeniako armadaren hainbat konboi suntsitu zituela bart. Ohar batean eman dute horren berri: “Gaueko erasoetan, kolpe suntsitzaileak eman ditugu indar armatuek lurralde okupatuetan zituzten posizioen aurka”. Ilham Alijev Azerbaijango presidenteak ezinbestekotzat jo zuen Armeniako tropak "lurralde okupatuetatik irtetea” elkarrizketekin hasi nahi bazuten, eta bitartean operazio militarrekin jarraituko zutela jakinarazi zuen.
Nikol Pashinian Armeniako lehen ministroak, berriz, ohartarazi zuen negoziatzeko atmosfera eta baldintza egokiak behar direla, eta kasu honetan ez dela hori betetzen. Era berean, Zogran Mnatsakanian Armeniako Atzerri ministroak gaur adierazi du ez dagoela “irtenbide baketsurako” alternatibarik: “Azerbaijan indarrez konpontzen saiatzen ari da arazoa, eta Armenia eta Karabakh Garaiko aldebakarreko kontzesioak itxaronez. Aukera hori baztertuta dago". Lurraldeko Defentsa Ministerioak gaur adierazi duenez, beren unitateek Azerbaijango helikoptero militar bat bota dute.
Nazioartea ahaleginak egiten ari da Erevanen eta Bakuren arteko su-eten bat lortzeko, eta behin eta berriz egin die menia bat adosteko deia. Oraingoz, ordea, ez dirudi horretarako bide errealik dagoenik.
Urteetako gatazka
Karabakh Garaiak, ofizialki Azerbaijanen menpekoa den arren, gehiengo armeniarra du, eta de facto independentea da, nahiz eta nazioarteko herrialde bakar batek ere onartu ez; Erevanek ere ez dio aitortzen eskualdeari nazio izaera. Halere, Armeniaren laguntza du. Bi herrialdeen arteko gatazka 1918an piztu zen, Errusiarekiko independentzia lortu zutenean. 1920ko hamarraldiaren hasieran, Sobietar Batasunak bere agintea ezarri zuen Karabakh Garaian, eta eskualdea Azerbaijanen menpe geratu zen, nahiz eta erabakiak Moskutik hartzen ziren eta lurraldeak autonomia zuen. 1988an, baina, gobernu autonomoak erreferendum bat egin zuen eskualdea Armeniako Errepublikaren menpeko bilaka zedin, eta baiezkoak irabazi zuen. Azerbaijango Gobernuak eta Moskuk ez zuten onartu emaitza.
1991n, Sobietar Batasuna desegin zenean, armeniar separatistek hartu zuten eskualdearen kontrola, Armeniako Gobernuaren laguntzarekin. Lurralde autonomoaz gain, Azerbaijango zazpi barruti ere okupatu zituzten. Azerbaijanek aurre egin zien, eta 30.000 hildako eta milaka iheslari eragin zituzten borrokek. 1994an, su-etena hitzartu zuten bi aldeek, nazioartearen bitartekaritzarekin, eta Azerbaijanek tropak erretiratu zituen eskualdetik. Su-etenak, ordea, ez zuen egonkortasun erabatekorik ezarri, eta oraindik ere borrokak pizten dira hainbatean behin, egunotan gertatu moduan.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187702/osakidetzako-langile-azpikontratatuek-euren-zerbitzuak-publiko-egiteko-eskatu-dute.htm
|
Gizartea
|
Osakidetzako langile azpikontratatuek euren zerbitzuak publiko egiteko eskatu dute
|
ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Txagorritxuko, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan.
|
Osakidetzako langile azpikontratatuek euren zerbitzuak publiko egiteko eskatu dute. ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Txagorritxuko, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan.
|
«Pausoa eman», eta Osakidetzari ematen dizkioten zerbitzuak publiko egitea. Eskaera hori egin dute garbiketako, anbulantzietako, jantokietako eta kafetegietako langile azpikontratatuek. Txagorritxuko, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleen atarian elkarretaratzeak egin dituzte, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta.
Noemi Etxebarria ELAko kideak azaldu duenez, langile azpikontratatuek ere bat egin dute Osakidetzako osasun langileen protestekin, «osasun eta lan baldintzak eskatzeko», eta haiek ere kontuan har ditzaten, «zerbitzuak azpikontratatzeak baldintzak prekarizatu soilik» egiten duelako. Etxebarriaren hitzetan, gainerako administrazioetan gertatzen den modura, langile azpikontratatuak «azkenak» dira, eta «ez dituzte kontuan hartzen».
Ezinbesteko zerbitzutzat badituzte, Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote «pausoa emateko» eta zerbitzu horiek publiko egiteko. «Azpikontratazio sistemak gero eta gehiago okertzen ditu langileen baldintzak», ohartarazi du Etxebarriak.
Gaur elkarretaratzeak egin dituzten langile gehienak pandemian «lehen lerroan» lanean aritu zirela gogorarazi du Etxebarriak, baita bizi izan zituzten baldintzak salatu ere: «Azkenak izan dira eta ez da egon norbera babesteko ekipamendurik. Neurriren bat hartzen den bakoitzean, erabakiak enpresei helarazten zaizkie, baina ez da derrigortzen langile publikoekin bezala betetzera; beraz, azpikontratatutakoen baldintzak txarragoak dira».
Egoera ikusita, langileek protestetan parte hartzen jarraitzeko asmoa dute. Hurrengoa Bilbon izango da, larunbatean.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187703/aldarrikapenek-bustitako-adinekoen-eguna.htm
|
Gizartea
|
Aldarrikapenek bustitako adinekoen eguna
|
Adinekoen egunaren harira, egoiliarren eta langileen egoera salatu dute sindikatuek eta familien elkarteek. Urriaren 6ko manifestaziorako deia egin dute.
|
Aldarrikapenek bustitako adinekoen eguna. Adinekoen egunaren harira, egoiliarren eta langileen egoera salatu dute sindikatuek eta familien elkarteek. Urriaren 6ko manifestaziorako deia egin dute.
|
Pandemiak erdigunean jarri ditu adineko pertsonak, gaitza gehien pairatu duen gizataldea baitira. Era berean, ordea, askok salatu dute pertsona nagusiak bazter geratu direla eta ahaztuak izan direla. Hain zuzen ere, urriaren 1ean, adinekoen egunean, horixe bera salatu dute Gipuzkoako Senideak, Irauli Zaintza eta Duintasuna taldeek eta ELA eta LAB sindikatuek. Gipuzkoan oraindik «asko» dagoela egiteko adieraziz, egoitzen urriaren 6ko manifestaziora lotzeko deialdia egin dute.
«Etengabe eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari egoiliarren eskubideak errespeta ditzan», adierazi du Xabier Pierruges Gipuzkoako Senideak elkarteko bozeramaileak. Salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dituela betetzen Eusko Jaurlaritzaren protokoloak, zentro askotan egoiliarren irteera orduak murriztuz. Bat etorri dira gainontzeko elkarte eta sindikatuak ere. Salatu dute pandemiako galera guztiak izanda ere (berrehun heriotzatik gora eta ehunka kutsatu) Gipuzkoako Foru Aldundiak zein enpresek ezer ez dutela egin.
Elkarte zein sindikatuek «adinekoen egoitzen sistemaren porrota» jarri nahi izan dute mahai gainean. Haren hitzetan, egoiliarrak ez dira egoeraren kaltetu bakarrak; lantaldeak «murritzak» direla adierazi dute, eta hala ohiko lan kargak areagotzen zaizkiela, eta pandemiak erakutsi duela langile gehiagoren falta dagoela. Senideen elkarteek eskatu dute Foru Aldundiak alderdi guztiekin eztabaidatu dezala, arazoa konpontze aldera.
Gainera, ELA eta LAB sindikatuek bat egin dute urriaren 6rako egindako manifestazio deialdiarekin, «lan baldintza duinak eta sektorearentzako hitzarmen bat» lortzearen alde. Adinekoek kalitatezko zerbitzua eta langileek lan baldintza duinak izan arte borrokan jarraituko dutela adieraziz amaitu dute kontzentrazioa.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187704/sarek-bertan-behera-utzi-du-650-tontor-egitasmoa.htm
|
Politika
|
Sarek bertan behera utzi du '650 tontor' egitasmoa
|
Astebururako iragarritako eguraldia da erabakiaren arrazoia: «Animatutako herritar kopurua» kontuan izanik, datorren urteko maiatzaren 8an egingo dute.
|
Sarek bertan behera utzi du '650 tontor' egitasmoa. Astebururako iragarritako eguraldia da erabakiaren arrazoia: «Animatutako herritar kopurua» kontuan izanik, datorren urteko maiatzaren 8an egingo dute.
|
Sare Herritarrak sare sozialen bidez eman du berria. Astebururako iragarritako eguraldia dela eta, larunbaterako antolatutako 650 tontor egitasmoa bertan behera uztea erabaki dute. Halere, «sortutako ilusioa, egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua aintzat hartuta», aurrerago egiteko hautua egin dute: 2021eko maiatzaren 8an.
Sarek uztailean egin zuen egitasmo honetan parte hartzeko deialdia, Izan Bidea egitasmoaren barruan. Helburua zen urriaren 3an Euskal Herriko 650 tontor ingurutara igotzea, «euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde». Modu horretan, «elkarbizitzaren eta bakearen aldeko» herritarrak elkartu nahi zituzten.
Asteburuan ekimenik egingo ez den arren, larunbatean herrietako plazetan elkartzera deitu du plataformak, «lagunartean, familian edo herriko kideekin» argazki bat atera eta sareetan zabaltzeko, #650Tontor eta #IzanBidea traolak erabilita. Argazkietan, taldeak igotzeko asmoa zuen mendiaren izena jartzeko ere eskatu dute. Horrez gain, urriaren 24an Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Kontxako hondartzan mosaiko erraldoi bat osatu nahi dute, egungo espetxe politika aldatzeko eskatzeko.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187705/kongresuak-kitchen-auzia-ikertzeko-batzordea-sortzea-onartu-du.htm
|
Mundua
|
Kongresuak 'Kitchen auzia' ikertzeko batzordea sortzea onartu du
|
PSOEren eta Unidas Podemosen egitasmoak gehiengo zabal baten babesa jaso du. Soilik PPk, Foro Asturiasek eta Coalicion Canariak bozkatu dute aurka. Vox abstenitu egin da.
|
Kongresuak 'Kitchen auzia' ikertzeko batzordea sortzea onartu du. PSOEren eta Unidas Podemosen egitasmoak gehiengo zabal baten babesa jaso du. Soilik PPk, Foro Asturiasek eta Coalicion Canariak bozkatu dute aurka. Vox abstenitu egin da.
|
Espainiako Kongresuak Kitchen auzia delako ikertzeko batzorde bat eratzea onartu du. PSOEren eta Unidas Podemosen proposamena babestu dute Ciudadanosek, Compromisek, Mas Paisek eta Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko indar abertzaleek.
Kitchen auzia-k PPren finantzaketa ilegala estaltzeko ustezko espioitza operazio bati egiten dio erreferentzia; Poliziaren ikerketaren arabera, estatuko diru bereiziekin ordaindu zena. Zehazki, ikerketek diote Luis Barcenas PPko diruzain izandakoari alderdiaren legez kanpoko finantzaketarekin lotuta zeuden dokumentuak lapurtzeko operazio bat izan zela.
Poliziak operazio horren «zuzendaritza eta koordinazio» lanetan kokatu du Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro izandakoa. Hori dela eta, joan den astean, Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia Castellon epaileak auzian inputatu zuen Fernandez Diaz.
Epaileak uko egin zion Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi ohi eta Espainiako Defentsa ministro ohia eta haren senar Ignacio Lopez Hierro inputatzeari, Fiskaltzak hala egiteko eskatu arren. Baina ezin daiteke baztertu aurrerago horiek auzipetzea. Izan ere, urriaren 29rako deklaratzera deitu du Francisco Martinez Segurtasun estatu idazkari ohia, Fernandez Diazen agindutara egon zena, Cospedal eta Lopez Hierro inputatuko dituen ala ez erabakitzeko.
Jose Villarejo Espainiako Poliziako komisario ohiari atzemandako grabazioetan, operazioarekin lotzen ditu hark Cospedal, Lopez Hierro eta Mariano Rajoy Espainiako presidente ohia eta PPko buru izandakoa.
Kongresuak ikerketa batzordea eratu ostean, lanerako plangintza bat osatu beharko du, eta bertan jasoko ditu deklaratzera deituko dituen pertsonen zerrenda. Horien artean, PPko hainbat agintari ohi eta egungo zenbait arduradun deitzea espero da.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187706/ehuk-espedientea-ireki-dio-irakasle-bati-eskolak-maskararik-gabe-ematen-zituelakoan.htm
|
Gizartea
|
EHUk espedientea ireki dio irakasle bati, eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan
|
Farmazia Fakultateko irakasleak positibo eman du PCR proban. Hamabost eguneko epean ebatziko dute espedientea.
|
EHUk espedientea ireki dio irakasle bati, eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan. Farmazia Fakultateko irakasleak positibo eman du PCR proban. Hamabost eguneko epean ebatziko dute espedientea.
|
Euskal Herriko Unibertsitateak espedientea ireki dio Farmazia Fakultateko irakasle bati, ikasturte hasieratik eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan.
EHUk jakinarazi du irakasleak positibo eman duela PCR proban, eta «guztiz salbuespenezko» gertaera horren berri izan bezain laster abian jarri duela aplikatu beharreko protokoloa, gertatutakoaren berri emanda Osakidetzari. Gainera, ohar batean azaldu dutenez, isilpeko informazio espedientea ireki zuten, kasuaren «xehetasun guztiak» jakiteko eta, erantzukizunik badago, eskatzeko. EHUren arabera, espedientea hamabost egunean ebatziko dute.
EHUn ere nahitaezkoa da maskara erabiltzea, eta prebentzio eta segurtasun neurriak errespetatzen jarraitzeko eskatu du unibertsitateak. Halere, ez du adierazi irakaslearen ikasleei PCRa egingo zaien eta kontaktu estutzat hartuko dituzten.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187707/batuz-fakturazio-sistemak-gaur-hasi-du-probaldia-bizkaian.htm
|
Ekonomia
|
Batuz fakturazio sistemak gaur hasi du probaldia Bizkaian
|
35.000 enpresa boluntarioekin hasiko dute bidea, eta derrigorrezkoa izango da 2022an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Iruzur fiskala eragoztea da helburua.
|
Batuz fakturazio sistemak gaur hasi du probaldia Bizkaian. 35.000 enpresa boluntarioekin hasiko dute bidea, eta derrigorrezkoa izango da 2022an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Iruzur fiskala eragoztea da helburua.
|
Salmentak ezkutatzea «ezinezko» bihurtu nahi du Batuz sistemak. Bizkaiko Foru Aldundiak iruzur fiskalak eragozteko proba epea abiatu du gaur. Aurrerantzean, Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoan erregistratuko dira eragiketa ekonomiko guztiak, eta aldundiak balidatutako software bat erabili beharko dute kontuak aurkezteko.
Eusko Jaurlaritzak eta ogasunak garatutako softwareak kode bat ezarriko dio sortutako faktura bakoitzari. Eta horrek iruzurrerako aukera murriztuko du. Izan ere, ogasunaren arabera, salmenten ezkutatze horiek dira ohikoenak. Kontsumitzaileek ere faktura ogasunean aurkeztu den egiaztatu ahal izango dute, tiketean agertuko den QR kode baten bitartez.
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, 35.000 enpresa boluntariok probatuko dute Batuz sistema, hamabost hilabetez. Epe hori igarotakoan, 2022ko urtarrilaren 1ean, derrigorrez ezarriko da, fakturazio-bolumena, tamaina edo jarduera sektorea edozein izanik ere. Iñaki Alonsok, Ogasuneko zuzendari nagusiak, moneta sistemarekin alderatu du egoera: «Eurora aldatu ginenean bezala da: egokitzeko denbora bat ezarri da lehenago, derrigorrezkoa denean denok sistemak egokituta eta prest edukitzeko».
Izan dira kritikak, ordea. Bizkaidendak elkarteko Santi Reyesek adierazi du komertzio txikiak ez direla kontuan hartu proba eperako: «Badakigu probak egiten ari direla, baina soilik enpresa handiekin egiten ari direla uste dugu; gure elkarteko tokiko merkatariekin ez dituzte probak egin».
Metodologia berriaren kostuei dagokienez arduratuta daude Bizkaidendak elkartekoak: «Horrelako neurriak derrigorrez ezartzea ulertzen dugu; kontrol horrekin ez dugu arazorik. Guk arazoa beste nonbait ikusten dugu: sistema ezartzeak izan ditzakeen kostuetan. Pandemiaren aurretik ere, sistema informatikoen eta bankuen eskaerak jaso ditugu, eta ez dira egokiak izan».
Aldundiak, hasieran, sei hilabeteko proba epea zuten aurreikusita, baina, COVID-19aren osteko egokitzapena «errazteko», hamabost hilabetera luzatu dute. Arduradunen arabera, «denbora nahikoa» da sistema berrira egokitzeko. «Ahalegin bat eskatzen ari gara zailtasunen eta ezjakintasunen garai honetan, baina konpromiso hau ezin dugu tiraderan gorde», azaldu du Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Aldundiko Ogasun diputatuak.
Ezartzeko, laguntza
Bizkaiko Aldundiak zehaztu du Batuz ezartzeak sor ditzakeen kostuei aurre egiteko %30eko kenkaria ezarriko zaiela PFEZari eta sozietateen gaineko zergari.
Kopuru horrekin ere kritiko mintzo da Reyes. «Txikiegia» baita laguntza hori, Bizkaidendak elkarteko kidearen hitzetan. «%30 hori ez da nahikoa: kenkari horrez gain, gastuak amortizatzeko diru laguntzak eman behar dituztela uste dugu. Gure sektorean adineko jende asko dago, erregistro kutxarik ez duenik ere badago; horrelako kasuetan, kudeatzeko gogorra izango da».
Bizkaiko Ogasunak komertzioen digitalizaziorako laguntzak ere iragarri ditu. Zuzendariak eman du azalpena. Alonso: «Kostua ez da barrera bat izango sistemara egokitzeko».
Probaldiaren ostean, derrigorrezko bilakatu nahi dute sistema Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187708/federazioak-deitoratu-egin-du-aizkolarien-jarrera.htm
|
Kirola
|
Federazioak "deitoratu" egin du aizkolarien jarrera
|
Horren atzean asmo ekonomikoak daudela salatu du, eta bere txapelketari eutsi dio, ofiziala hori dela nabarmenduz.
|
Federazioak "deitoratu" egin du aizkolarien jarrera. Horren atzean asmo ekonomikoak daudela salatu du, eta bere txapelketari eutsi dio, ofiziala hori dela nabarmenduz.
|
Euskadiko Herri Kirol Federazioak "deitoratu" egin du aizkolariek beren txapelketa propioak antolatzeko eman duten urratsa. "Erabaki hori hartu duten aizkolarien irizpidea ekonomikoa baino ez da, eta beraientzat bakarrik Federazioak ezin du eta ez du irizpide profesional hori aintzat hartu, gure diziplinekin eta gure historiarekin amaituko lukeelako. Denok batera eta gehien sortzen dutenek eragin gutxienekoei edo hasiberriei lagunduta, belaunaldien eta diziplinen arteko elkartasuna izan dezakegu".
Federazioak argi du: "Ekitaldi ez ofizialak bakarrik egin ahal izango dituzte aizkolari horiek, eta profesionalak direnez kirol ikuskizunen baldintza guztiak bete beharko dituzte: erantzukizun zibila, fiskala...". Gainera, Federazioak federatu guztientzat txapelketa bat antolatzeko beharra duenez, Aizkolarien Txapelketa antolatuko du. "Irabazten duena Euskal Herriko txapelduna izango da, eta hori izango da titulu ofizial bakarra. Aizkolari profesionalek ezingo dute ofizial hitza erabili, ezta Kirolaren Euskal Legeak euskal federazioei gordetzen dizkien Euskal Herriko izen eta ikurrak ere"
Ohar baten bidez eman du bere iritzia Federazioak, eta gertatukoaren inguruko bere azalpena emateko baliatu du. Bertan jasotzen duenez, hainbat aizkolarien aldetik zeuden kexak tarteko, irailaren 9an bilera batera deitu zituzten. "Bilera horretan azaldu genien zein egoera berezi eragin duen COVIDak, eta ulermena eskatu zitzaien egunero egokitzea eskatzen duen egoera baten aurrean".
Baina aizkolarien kexen atzean "erreklamazio ekonomiko bat" zegoela azaldu du Federazioak. "Bertan, 1. Mailan lehiatzen diren aizkolariek eskatu zuten etekinen %100 eurentzat izatea, eta galerak gertatuz gero antolatzaileentzat eta federazioarentzat izatea". Horren aurrean, segitzen du federazioaren oharrak, aurtengo txapelketa amaitzea proposatu zieten aizkolariei, eta datorren urtekoari begira lanean hastea. "Denen artean txapelketa hobetzeko". Baina federazioak azaldu duenez, Lehen Mailako aizkolariek eta Bigarren Mailako batzuek uko egin zioten. "Euren txapelketa propioa egitea eta ekonomikoki beraiek kudeatzea erabaki zuten".
Horren aurrean federazioak gogorarazi du beraiek ez dituztela kirol profesionalak lantzen. "Guk modu altruistan egiten dugu lan, diziplina guztiak sustatzeko eta ez daitezen hil. Izan ere, herri kirola kirola bainoago kultura da, eta bere sustraiak mantendu ditu gaur egunera arte. Gure betebeharra hurrengo belaunaldietara pasatzea da. Hori bakarrik guztiak batera egonda lortzen da".
Hala gogorarazi du federazioaren barruan hemezortzi Herri Kirol modalitate daudela, Eusko Jaurlaritzak onartutakoak. Modalitate horien inguruan iaz 26 txapelketa antolatu zituzten, eta horietatik bost izan ziren aizkoari lotutakoak: "Txapelketa guztiak egin ahal izan ziren erakunde, entitate, lurralde federazio eta modalitate bakoitzeko boluntarioen lankidetzari esker". 2020 urteari "ilusioz" ekin ziotela gogorarazi du. "Baina pandemiak geldirik utzi gintuen, horrek dakarren ziurgabetasunarekin". Baina gai izan ziren kostu txikiagoko lehiaketak antolatzeko. "Bilera eta komunikatu batzuen ondoren, bigarren eta lehen mailan izena emateko epeak luzatzea adostu zen. Baina lehen mailan ez zen izen ematerik jaso, eta berriro ere biharren izen emate bat egin genuen, urriaren 9a arte". Hala, asmo horri eutsi diote.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187709/beste-preso-bat-hil-da-zaballako-espetxean.htm
|
Gizartea
|
Beste preso bat hil da Zaballako espetxean
|
Lau dira Zaballan bizia galdu duten presoak, urtea hasi denetik. Urriaren 6an mobilizatzeko deia egin dute.
|
Beste preso bat hil da Zaballako espetxean. Lau dira Zaballan bizia galdu duten presoak, urtea hasi denetik. Urriaren 6an mobilizatzeko deia egin dute.
|
35 urteko gasteiztar bat hil da Zaballako presondegian, Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez. Aurten «arrazoi ez-naturalengatik» espetxe hartan hil den laugarren presoa da, eta iraileko bigarrena. Izan ere, irailaren 15ean adierazi zuen elkarteak 32 urteko beste gizonezko bat hil zela. Kasu hartan, presondegiko 4. moduluko kideek topatu zuten, ziegan urkatuta. Aurretik, uztailaren 17an, 23 urteko preso bat agertu zen hilda ziegan, eta apirilaren 7an, espetxe bereko beste preso bat zendu zen ospitalean, Gasteizen. Gauzak hala, hilaren 6an mobilizatzeko deia egin dute, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, 12:00etan.
Salhaketaren datuen arabera, Espainiako Espetxe Erakundeen menpeko presondegietan 125 preso hil dira 2020. urtea hasi zenetik, eta «heriotzak ezkutatzeko politika sistematikoa» salatu du, «COVID-19aren epidemiaren eraginez» azaleratu dena. Izan ere, elkarteak azaldu du espetxe erakundeek ez dutela heriotzen inguruko berri edo informaziorik eman, «inpunitate» jarrera erakutsiz.
Heriotzen inguruan erakunde politiko eta judizialek duten «ekimenik eza» ere salatu dute, eta horiek ikertzeko lanik egin ez izana gaitzetsi: «Egoera onartezina da, nagusiki heriotza gehienak eragotz zitezkeelako, besterik gabe egungo legedia aplikatuta». Horregatik, larri gaixo dauden presoak «berehala askatzeko» exijitu du elkarteak, baita buruko gaixotasunak dituztenak, askotan suizidiora eramaten dituztela argudiatuta. «Pertsona horiek zaintza eta osasun jarraipen batzuen beharra dute, espetxearekin bateraezinak direnak», argudiatu du. Horregatik guztiagatik, Salhaketak uste du gertatutakoa «eragotz zitekeen tragedia bat» dela.
Heriotzen arrazoiak argitzeko asmoz, berriz, elkarteak hainbat eskaera egin dizkie erakunde publikoei. Batetik, fiskaltzari eskatu dio ofizioz iker ditzala heriotzak, «gehienak baldintza arraroetan gertatuak», horien arrazoiak argitzeko. Bestetik, espetxeetako zuzendaritzei exijitu die hildako presoen senideak behar bezala informatzeko, «autopsia ekiditeko asmoz, gorpua erraustea» bilatu beharrean. Ardura zibil eta penalak eskatzerako garaian senideei babesa emateko ere eskatu du, eta laguntza psikologikoa bermatzeko.
Iaz bost
Aurten, oraingoz lau lagun hil dira Zaballako espetxean. 2019. urtean, berriz, bost preso hil ziren presondegi hartan. Bi kasutan, droga gaindosia jo zuten heriotzen kausatzat, eta beste bitan, berriz, presoek bere buruaz beste egin zutela azaldu zuten. Azken kasuaren inguruko informaziorik ez zen argitaratu. Hala, espetxe hartan zendutako guztiak gizonezkoak dira, eta gehienak 30 urtetik beherakoak.
Egun, 700 preso inguru daude han. Horien %80 inguru zigorra betetzen ari dira, eta gainerakoak behin-behinean daude espetxeratuta, epaiketaren zain.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187710/inaki-bilbao-beaskoetxea-aske-utzi-dute.htm
|
Politika
|
Iñaki Bilbao Beaskoetxea aske utzi dute
|
28 urtez egon da preso, Frantziako zein Espainiako Estatuko kartzeletan. 1992an atxilotu zuen Frantziako Poliziak.
|
Iñaki Bilbao Beaskoetxea aske utzi dute. 28 urtez egon da preso, Frantziako zein Espainiako Estatuko kartzeletan. 1992an atxilotu zuen Frantziako Poliziak.
|
Iñaki Bilbao Beaskoetxea euskal preso lemoarra (Bizkaia) libratu dute arratsaldean Valdemoroko (Espainia) espetxetik. Zazpi urte iragan zituen Frantziako kartzeletan, 1992an atxilotu zutenetik 1999ra. Gero, Espainiaratu egin zuten, eta 21 urtez egon da preso Espainiako Estatuan.
Urte honetako irailean epaitu zuten Bilbao Beaskoetxea azken aldiz, Auzitegi Nazionalean, 1983an ETAk Guardia Zibilaren kontra egindako ekintza baten harira. Auziaren ondotik, Castelloko espetxetik Valdemorokora aldatu zuten euskal presoa. Auzitegiak ez du oraindik eman epaiaren berri, baina, anartean, kartzelatik atera dute. Fiskalak 75 urteko kondena eskatu zuen, baina abokatuak argudiatu zuen dagoeneko 28 urtez egon dela preso, eta berehala aske uzteko eskatu zuen.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187711/san-adrianen-murrizketak-ezarriko-dituzte-bihar-gauerditik-aurrera.htm
|
Gizartea
|
San Adrianen murrizketak ezarriko dituzte, bihar gauerditik aurrera
|
Beste hiru herritan aurretik egin bezala, mugimendua mugatu egingo da eta saltokietan zein ostatuetan edukiera erdira murriztuko da. Ostatuek 22:00etarako itxi beharko dute.
|
San Adrianen murrizketak ezarriko dituzte, bihar gauerditik aurrera. Beste hiru herritan aurretik egin bezala, mugimendua mugatu egingo da eta saltokietan zein ostatuetan edukiera erdira murriztuko da. Ostatuek 22:00etarako itxi beharko dute.
|
Azkoien, Faltzes, Funes eta orain, San Adrian. Azken hamalau egunetan kasuek nabarmen egin dute gora, eta 100.000 biztanleko 1.399 kasu pilatu ditu herriak; guztira, 84 kasu inguru, alegia. Gorakada horren aurrean, Nafarroako Gobernuak erabaki du aurretik beste hiru herrietan ezarritako murrizketak aplikatzea, «San Adriango Udalarekin elkarlanean». Sei mila biztanleko Erriberako herrian, bihar gauerditik aurrera ezarriko dira murrizketak.
Alde batetik, ezingo da herritik irten edo atera, ezinbesteko arrazoi bategatik ez bada —lanera, eskolara, ospitalera edo gaixo den norbait zaintzera joateko ez bada, alegia—. Foruzainek eta guardia zibilek errepidean kontrolak ezarriko dituzte. Bestetik, ostalaritzan ostatuek 22:00etarako ateak itxi beharko dituzte. Gainera, negozio orok edukiera erdira mugatuko du. Kiroldegia, kultur etxea eta bestelako eraikin publikoak itxi egingo dira. Gobernuak jakinarazi duenez, positiboen arteko kontaktu motak aztertu ostean hartu dute erabakia.
Horrez gain, gaur gauerditik Nafarroako Gobernuak beste astebetez luzatuko ditu irailaren 11an lurralde osorako hartutako neurriak. Dena den, foru agindu berrian, aldaketa batzuk sartu ditu. Jendeari begira lan egiten duten saltokiek zein zerbitzu profesionalek edukiera erdira murriztuko dute. Azalera handiko guneetan, zonalde komunetan, edukiera gehienez %40koa izango da, eta bertan diren saltokietan gehienez %50ekoa. Aldi berean, toki orotan, gehienez sei pertsonen arteko bilkurak soilik baimenduko dira. Isunak gogortu dituzte
Mutiloako zahar etxean, 19 positibo
Halaber, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez Mutiloako zahar etxean hemeretzi kasu positibo atzeman dituzte. Hiruk jada sintomak garatu dituzte, baina gainerako hamaseiak asintomatikoak dira edo bederen oraingoz ez dute Covid-19ren zantzurik. Egoitza horretan 160 egoiliar daude eta datozen orduetan, 60ri PCR proba egingo zaie. Langileen artean ere egingo da proba.
Azken egunetan Nafarroan positibo kopuruek ere gora egin dute zahar etxeetan. Ikusirik lehen olatuan batik bat egoitza horietan gogor jo zuela gaixotasunak kezka dago. Mutiloan atzeman diren berriz gain, 88 kasu aktibo daude uneotan. Horietatik sei ospitaleratu dituzte.
|
2020-10-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/187712/erasoko-gabeziak-erakutsi-ditu-athleticek.htm
|
Kirola
|
Erasoko gabeziak erakutsi ditu Athleticek
|
Galdu egin du Cadizen aurka San Mamesen (0-1), nahiz eta ia ordu erdiz bederatzi aurkariren aurka aritu den. Unai Lopezek sartu du gol bakarra bere atean.
|
Erasoko gabeziak erakutsi ditu Athleticek. Galdu egin du Cadizen aurka San Mamesen (0-1), nahiz eta ia ordu erdiz bederatzi aurkariren aurka aritu den. Unai Lopezek sartu du gol bakarra bere atean.
|
Hutsegite galanta egin du Athleticek. Historikoa bezala izenda daitekeena, beti gogoratuko baita ezin izan diola Cadiz igo berriari irabazi, nahiz eta aurkariak bi jokalari gutxiagoz jokatu behar izan duen ia ordu erdi luzez. San Mamesen ez zegoen ikuslerik, eta alde horretatik, ondo, taldeak erakutsi duen gabezia handiarekin lotsatu beharrik ez.
Gol bakarra egon da partidan, eta Unai Lopezek sartu du, gainera. Bere atean. Nola eta Cadizen kontraeraso batean, ordurako jokalari bat gehiago zuenean Athleticek. 56. minutuan gertatu da jokaldi hori. Lozanok erdiraketa egin du, Unai Nuñez buruz burukoan oso erraz gainditu eta gero. Defentsako lanean laguntzera jaitsia zen euskarri gipuzkoarra, baina lagundu nahian, soka bota dio lepora taldeari.
Beste horrenbeste egin du Alvaro Negredok handik hamahiru minutura, baina Cadiz bere taldea kaltetzeko. Bazuen txartel horia, eta zer egingo eta bere burua lurrera bota Athleticen area barruan. Penaltia lapurtzera joan, eta aldagelan bukatu. Etxekoek kontrako emaitza bazuten ere, bazen nahikoa denbora partida berdindu ez ezik, iraultzeko. Baina orduan azaldu dira taldearen gabeziak. Eta horrekin are gehiago piztu da Gaizka Garitanoren inguruan dagoen zarata. Kritikoek leporatzen diote defentsako lana lehenesten duela, erasokoa ia erabat baztertuz; ez dituela behar bezala baliatzen jokalari erasokorrenen ezaugarriak. Ez da bekatua estilo jakin baten alde egitea, eta Garitanok badu berea. Ondo lantzen du hori, eta defentsako lanean oinarrituz heldu da heldu den lekuraino taldearen ardura hartu zuenetik. Erasoa ere bada, ordea, futbola, eta ondo daki hori entrenatzaileak. Landuko du Lezamako saioetan, baina ikusten da ez dela berea. Eta ez du zertan izan. Gertatzen dena da atzokoa bezalako egoeretan, oso agerian geratzen dela gabezia hori.
Talde batek jokalari gehiago dituenean aurkariak baino, zelaia zabaldu egin behar du, baina ez baloia horizontalean batetik bestera bakarrik mugitzeko. Barruko jokoa ere behar du, aurkaria itxi, eta ondoren, hegaletan leku eta denbora gehiago izateko hegalekoek. Baloiaren abiadurak ere azkarra behar du izan. Athleticek zelaia zabaldu du, baina barruko jokoa erabili gabe, eta erdirakeken hautua egin du bakarrik. Gogorra da esatea, baina Cadizek estutasun handirik gabe eutsi dio emaitzari.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187713/kataluniako-hauteskundeak-otsailaren-14an-egingo-dituzte.htm
|
Mundua
|
Kataluniako hauteskundeak otsailaren 14an egingo dituzte
|
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak baieztatu du bozetarako data, RAC1 irratian egin dioten elkarrizketan. Hainbat protesta izan ziren atzo, urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean.
|
Kataluniako hauteskundeak otsailaren 14an egingo dituzte. Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak baieztatu du bozetarako data, RAC1 irratian egin dioten elkarrizketan. Hainbat protesta izan ziren atzo, urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean.
|
Kataluniako hauteskunde autonomikoek badute data zehatza: otsailaren 14an izango dira, Quim Torra Kataluniako presidente ohiaren inhabilitazioaren ondoren, hura ordezkatzeko epeak agortuta.
Kataluniako Parlamentuak bi hilabeteko epea du Torraren ordez beste presidente bat izendatzeko. Hala egin ezean, bozetara automatikoki deitzeko agintzen du legeak. Deialdia egin eta 54 egunera egin beharko dira hauteskundeak. JxCk eta ERCk —Kataluniako Gobernua sostengatzen duten bi indar independentistek— hauteskundeak otsaileko bigarren igandean egitea adostu dute, eta helburu horrekin kontrolatuko dituzte Torra ordezkatzeko denborak.
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak jakinarazi du hauteskundeetarako eguna, gaur goizean, RAC1 irratian egin dioten elkarrizketan.
Protestak, U-1aren urteurrenean
Hiru urte bete ziren atzo Katalunian independentziari buruzko erreferenduma egin zutenetik. Hori oroitzeko asmoz, CDR Errepublikaren defentsarako batzordeek protesta ekitaldi bat antolatu zuten iluntzean, Bartzelonako Sant Jaume. Parlamentuko ordezkari independentisten argazkiak eraman dituzte, eta erreferendumean herritarrek emandako «agindua» betetzeko eskatu diete. «Herri epaiketa bat» irudikatu dute, eta haien argazkiak Generalitatearen jauregiko atarira bota dituzte, erreferendumean bozkatu zutena ez betetzeaz «errudun» direla ebatzita.
Ondoren, ehunka lagunek manifestazioa hasi dute, eta Via Laietanara iristean istiluen aurkako unitateetako mossoekin topo egin dute. Istiluak sortu dira orduan. Manifestariek barrikadak altxatu dituzte hiriaren erdigunean, eta su eman diete edukiontzi batzuei. Mossoak manifestarien aurka oldartu dira, eta hamabost atxilotu dituzte.
Polizia autonomikoak jakinarazi du Gironan ere beste manifestari bat atxilotu duela, CDRek deitutako elkarretaratze baten ondoren.
Batzelonako CDRak adierazi du «konfrontazioaren» aldeko apustua dela berea, eta bide hori hasi zuela Torraren inhabilitazioaren egunean egin zuen manifestazioarekin. Gainerako eragile independentistei gatazka «kalera» eramateko eta mobilizazioekin bat egiteko eskatu diete.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187728/zahar-egoitzetan-bizi-ziren-beste-hiru-lagun-hil-dira.htm
|
Gizartea
|
Zahar egoitzetan bizi ziren beste hiru lagun hil dira
|
Bi Bizkaiko zahar etxeetan hil dira, eta beste bat Araban.
|
Zahar egoitzetan bizi ziren beste hiru lagun hil dira. Bi Bizkaiko zahar etxeetan hil dira, eta beste bat Araban.
|
Koronabirusak adinekoen egoitzetan jo du bigarren oldean ere, eta etengabe handitzen ari da hildakoen kopurua. Beste hiru hildakoren berri eman zuten atzo. Bizkaiko Diputazioak jakinarazi du bi adineko hil direla azken egunetan, eta jadanik 67 edadeko zendu dira Bizkaiko zahar etxeetan bigarren olatua hasi zenetik. Arabako Foru Aldundiak ere eman du heriotza baten berri: Zuiako egoitza pribatu bateko egoiliar bat hil da, eta jadanik hamalau dira azken hilabeteetan herrialdeko zentroetan hilak. Gipuzkoan ez dute heriotzarik izan egoitzetan azken orduetan, baina kutsatzeak ez dira eten: beste bi egoiliarrek eman dute proban positibo, aldundiaren arabera.
Hain justu ere, adinekoen eguna izan zen atzo, eta, zahar etxeetako egoera salatzeko, protesta egin zuten Donostian Gipuzkoako Senideak, Irauli Zaintza eta Duintasuna taldeek, eta ELA eta LAB sindikatuek. «Helduen egoitzetako sistemaren porrota» salatu zuten, hilabeteotako kutsatzeak eta heriotzak ikusita.
Gipuzkoako zahar etxeetan lan gatazka betean ziren pandemia iritsi zenean. Eten egin zituzten protestak, baina berriro hastekoak dira: grebara deitua dute ELA eta LAB sindikatuek hilaren 6rako, nork bere aldetik.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187745/donald-trumpek-eta-melania-knaussek-positibo-eman-dute-koronabirusaren-proban.htm
|
Mundua
|
Donald Trumpek eta Melania Knaussek positibo eman dute koronabirusaren proban
|
Presidentearen komunikazio zuzendariari birusa atzeman diotelako egin dute proba: «Elkarrekin gaindituko dugu!», adierazi du Donald Trumpek.
|
Donald Trumpek eta Melania Knaussek positibo eman dute koronabirusaren proban. Presidentearen komunikazio zuzendariari birusa atzeman diotelako egin dute proba: «Elkarrekin gaindituko dugu!», adierazi du Donald Trumpek.
|
Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi du hark eta Melania Knauss emazteak positibo eman dutela koronabirusaren proba eginda. Hope Hicks komunikazio zuzendariari birusa atzeman ziotelako egin dute proba.
«Gauean, Melaniak eta biok positibo eman dugu COVID-19aren proban. Berehala hasiko dugu berrogeialdia eta osatze prozesua. Elkarrekin gaindituko dugu!», idatzi du Trump presidenteak Twitterren.
Ordu batzuk lehenago, probaren emaitza jakin aurretik, sare sozialen bidez adierazi du berrogeialdia hasiko zuela emaztearekin batera, hedabideek zabaldu baitzuten Hicksek positibo eman zuela Minnesotatik itzultzean. Han, Trumpek mitin bat egin zuen, asteartean Joe Biden presidentetzarako hautagaiarekin izan zuen debatearen ondoren.
Sean Conley Etxe Zuriko medikuak ohar batean adierazi du presidentea «ondo» dagoela, eta «haren eginkizunak beteko» dituela. Conleyk esan du berrogeialdia Etxe Zurian bertan egingo dutela, eta ez dela «etenik» egongo presidentearen lanetan. Dena dela, positibo eman izanak eragina izan lezake hauteskunde kanpainan, bozetarako bost aste falta direla.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187746/aurreko-irailetan-baino-enplegu-gehiago-berreskuratu-dira-aurten-ia-9500.htm
|
Ekonomia
|
Aurreko irailetan baino enplegu gehiago berreskuratu dira aurten: ia 9.500
|
Hezkuntzako kontratazioek Gizarte Segurantzaren afiliazioa suspertu dute. Abuztuan baino 1.500 langabe gutxiago daude. 30.800 langile daude aldi baterako erregulazioan
|
Aurreko irailetan baino enplegu gehiago berreskuratu dira aurten: ia 9.500. Hezkuntzako kontratazioek Gizarte Segurantzaren afiliazioa suspertu dute. Abuztuan baino 1.500 langabe gutxiago daude. 30.800 langile daude aldi baterako erregulazioan
|
Oraindik oso beltza den panorama batean, itxaropen izpi bat sortu dute iraileko lan merkatuko datuek. Langabe kopurua jaitsi egin da Hego Euskal Herrian (-1.512), eta Gizarte Segurantzak 9.404 afiliatu berreskuratu ditu. Ohikoa da irailean landunen kopuruak gora egitea, batez ere hilabete horretan hasten direlako lanean udako hilabeteetan kalera joaten diren hezkuntzako langileetako askok. Baina aurtengo datua serie historikoaren onena da, agian udaberria inoizko txarrena izan zelako —itxialdiarengatik—, eta orduan galdutako afiliazio batzuk berreskuratu ahal izan direlako orain.
Gobernuek baikortasunez hartu dituzte datuak. «Zenbakiak itxaropentsu izateko gonbidapena dira», azaldu du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak, baina oroitarazi du langabe kopurua artean oso handia dela: «144.758 pertsona ditugu langabezian, eta gu guztion beharra dute». Haren sailak, berriz, nabarmendu du iraileko datua aurreko urteotakoen antzekoa dela, eta espero duela «udaberriko kolpea urtearen amaieran zuzentzen hastea».
«Oso datu onak dira», esan du, berriz, Maria Txibite Nafarroako lehendakariak, eta «zuhurki baikorra» izateko arrazoiak badirela gaineratu.
Langabezia jaitsi egin dela onartuta ere, iazkoaren aldean oso handia dela nabarmendu dute sindikatuek. ELAk eta LABek azpimarratu dute gazteen egoerak okerrera egiten jarraitzen duela, eta 25 urtetik beherako 1.240 gazte gehiagok langabeziaren zerrenda ofizialak «loditu» dituztela.
Langabezia: az baino 38.000 gehiago Irailaren amaieran 182.903 langabe zeuden erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren zerrendetan. Abuztuan baino 2.512 gutxiago dira. Jaitsiera ez da iazkoa bezain handia (-3.090), baina batezbestekotik gora dago. Berez, 2008-2014 epean langabe kopurua handitu egin zen irailean.
Duela urtebeteko datuekin alderatuta, noski, kopurua oso txarra da: iazko irailean baino 38.832 langabe gehiago izan dira aurten. Urte batetik besterako aldea egonkortuta dago maiatzaz geroztik; otsailera arte, baina langabe kopurua jaisten ari zen.
Sektore gehienek izan dituzte datu positiboak, baina deigarria da industriaren datua, 822 langabe gutxiago baitaude sektore horretan. Baliteke arlo horretan zenbakiak okerrera egitea hurrengo hilabeteetan, baldin eta gauzatzen baldin badira orain enpresa handi batzuetan negoziatzen ari diren enplegu erregulazioak (Trenasa, Gestamp, ITP, Aernnova, Alestis...).
Afiliazioak, urriaren zain
Irailero bezala, hezkuntzaren efektu distortsionatzailea ikusi da aurtengo irailean ere, baina egia da aurtengo iraileko afiliazioaren gorakadak ez duela parekorik. Gehien gerturatzen zaion iraila 2017. urtekoa da, eta orain baino 1.500 kotizatzaile gutxiago gehitu ziren urte horretan Gizarte Segurantzara.
Iazko datuekin alderatuta, aldiz, 17.876 langileren zuloa ikusten da Gizarte Segurantzan. Handia da, baina txikitzen ari da: maiatzean 39.348 gutxiago ziren afiliatuak.
Edonola ere, ikusi beharko da zer gertatzen den urrian, hori baita afiliazioa gehien hazten den hilabetea, alde handiz gainera: +21.118 2018an, +19.234 2019an. Ikastetxeetako langileak ez ezik, akademietako irakasleak, aisialdiko begiraleak eta halakoak izan ohi dira urrian kotizatzen hasten diren batzuk, baina ez luke inor gehiegi harritu behar aurten arlo horietan ez dela aurreko urteetan bezainbesteko enplegurik sortuko.
Lau mila gutxiago enplegu erregulazioetan
Espainiako Gizarte Segurantzako Ministerioaren arabera, 30.792 lagun zeuden irailaren amaieran aldi baterako enplegu erregulazioan. Hilabete batean lau mila langile atera dira egoera horretatik, 34.925 baitziren abuztuaren amaieran. Apirilean, erabateko itxialdiaren hilabetean, 230.000 izatera iritsi ziren, bost langiletik bat gutxi gorabehera. Kopurua hilabetez hilabete jaisten ari bada ere, kezkatuta azaldu da LAB: «Berragerpenak errepikatu eta pandemiaren garapena luzatu ahala, enpresa askoren erresistentzia gaitasuna ahultzen hasiko da, eta aldi baterako erregulazioak bide ematen ari dira kontratuak hausteko aukerei eta kaleratze masiboen hazkunde kezkagarriari».
Kontratuak, bizkortzen
Kontratazioa bizkortu egin da irailean, eta lehen aldiz otsailaz geroztik, 100.000 kontraturen langa gainditu du —ia 118.000 sinatu dituzte enpresek eta langileek—. Datu horren ifrentzua da kontratu gehienak aldi baterakoak direla, eta behin-behinekotasun tasa oso handia dela: kontratuen %7,62 baizik ez dira mugagabeak izan —2019 osoan %7,77 izan ziren—. Datu horiek ikusita, ELAk enplegu politiken aldaketa eskatu dio Jaurlaritzari. «Berpiztu programak ez dio irtenbiderik emango lan merkatuan dagoen egiturazko arazori. Kontua ez da enplegua sortzea bakarrik, baizik eta zein baldintzatan. Aurreko planek ez zuten prekaritatea murriztu, eta oraingoak aurreko urteetako ildoan jarraitzen du», ziurtatu du ELAk, eta enplegu eskaintza publikoak egiteko eskatu dio Gasteizko gobernuari.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187748/erdarazko-galderei-ere-euskaraz.htm
|
Kirola
|
Erdarazko galderei ere, euskaraz
|
Aurrerantzean, Realeko jokalariek euskara hutsean emango dituzte prentsaurreko batzuk. Eibarrek eta Bera Berak ere kontuan hartzen dute hizkuntzaren erabilera; adibidez, sare sozialetan kontu bakarra dute, euskaraz eta gazteleraz.
|
Erdarazko galderei ere, euskaraz. Aurrerantzean, Realeko jokalariek euskara hutsean emango dituzte prentsaurreko batzuk. Eibarrek eta Bera Berak ere kontuan hartzen dute hizkuntzaren erabilera; adibidez, sare sozialetan kontu bakarra dute, euskaraz eta gazteleraz.
|
Realaren prentsaurrekoetan, aurrena euskarazko komunikabideek izaten dute galderak egiteko aukera, eta haiek amaitutakoan uzten diete txanda gaztelaniazkoei. Euskal hiztunen kasuan, euskaraz galdetzen bazaie, euskaraz erantzuten dute jokalariek, eta gaztelaniaz galdetuz gero, gaztelaniaz. Futbol klubak, ordea, aurrerapauso bat eman nahi du, eta aldiro-aldiro euskara hutsezko prentsaurrekoak antolatzeko asmoa du —irailaren 22an jakinarazi zuen jendaurrean, ohar baten bidez—. Hau da, klubak erabakitako prentsaurreko jakin batzuetan, hala nahi duten jokalariek euskaraz soilik hitz egingo dute, eta euskaraz erantzungo dituzte gaztelaniazko galderak ere. Hala hasita daude gizonezkoen lehen taldean, eta emakumezkoenean ere laster hastekotan dira.
«Ikusten genuen bagenuela horrelako zerbait egiteko aukera: batetik, klubaren jarreragatik, modu orekatu batean eginda eta aurretik ondo esplikatuta, inorentzat ez duela arazo izan behar iruditzen baitzitzaigun; bestetik, gure jokalari askoren artean ere ikusten genuen horrelako zerbait egiteko gogoa», esan dio Gipuzkoako Hitza-ri Andoni Iraolak, Reala fundazioko zuzendariak.
Bai gizonen taldean, bai emakumeenean, mordoxka bat dira jokalari euskaldunak. Alabaina, oraingoz behintzat, ez du jokalari bakoitzak erabakiko zer hizkuntzatan hitz egingo duen komunikabideen aurrean, klubak antolatutako prentsaurrekoetan klubak berak finkatuko baititu hizkuntza irizpideak. Adibidez, gerta daiteke futbolari batek aste batean euskara hutsez ematea prentsaurreko bat, eta handik aste batzuetara euskaraz eta gaztelaniaz.
Euskarazko agerraldiak zenbat izango diren galdetuta, Iraolak azaldu du astez aste aldatu egiten dela prentsaurreko kopurua, partida kopurua ere ez delako beti bera izaten. «Gure komunikazio sailak erabaki beharko du hori. Hilean bospasei prentsaurreko izaten badira, horietatik bizpahiru behintzat izatea nahiko genuke. Hala ere, ez dugu zenbakirik eman nahi; guretzat garrantzitsuena ez da kopurua, baizik eta gure jokalariek prentsaurreko batzuk euskaraz bakarrik egingo dituztela modu naturalean».
Itzulpen zerbitzuaren asmoa
Oraindik zer jokalarik hitz egingo duen ez dakiten arren, datorren astean izango da euskara hutsezko hurrengo prentsaurrekoa. Pandemia iritsi aurretik, aurrez aurrekoak izaten ziren jokalarien agerraldiak, baina orain telematikoak dira. Berriz ere kazetariak Zubietara bueltatzen direnean, klubaren asmoa da aldi bereko itzulpen zerbitzua jartzea euskarazko prentsaurrekoetan, eta jokalariak une oro euskaraz bakarrik entzutea. Prentsaurreko telematikoetan Realak ez du horrelako zerbitzurik jarri.
Entrenatzailea izan ohi da agerraldi gehien egiten duena. Imanol Alguacil gizonen entrenatzailea euskalduna da; ez, ordea, Natalia Arroyo emakumeena. Iraolaren esanetan, prentsaurrekoak euskaraz egiteko erabakia, oraingoz, futbolariek Zubietan egiten dituzten prentsaurrekoetara mugatuko dute. «Horrek ez du esan nahi beste agerraldietan euskararen presentziarik ez dagoenik». Klubari lotutako beste albisteei lotutako agerraldiak zer hizkuntzatan egin erabakitzeko bozeramaileari eta abarri begiratuko zaiela adierazi du.
Gipuzkoa Berdinago egitasmotik etorri da, hein batean, Realaren erabaki hori. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak sustatzen dute proiektua, eta zenbait esparrutako —unibertsitateak, enpresak, erakunde publikoak…— eragile erreferentzialek parte hartzen dute. Besteak beste, jendaurreko jokamoldean euskararen erabilera sustatzea dute helburu. «Askotan esan digute Reala erreferente bat dela, gazte eta zale asko dagoela gure jokalariei begira, eta gure jokalariak euskaraz ikustea garrantzitsua izan daitekeela. Aitortu behar dugu egia dela», dio Iraolak. «Gure erantzukizunari eta erreferentzialtasunari erantzun nahian hartu dugu erabakia».
Eibar eta Bera Beran, zer?
Gipuzkoako beste bi kirol klubek ere parte hartzen dute Gipuzkoa Berdinago egitasmoan: Eibar eta Bera Bera elkarteek. Realean ez bezala, Eibarren gutxi dira futbolari euskaldunak: gizonen taldean, Anaitz Arbilla bakarrik —emakumeenean, gehiago—. «Anaitzek aukera duen bakoitzean, prentsaurrekoak harekin egiten ditugu, euskarazko komunikabideek adierazpenak euskaraz izan ditzaten», azaldu du Unai Artetxe Eibarreko komunikazio arduradunak. Horrez gain, Jose Luis Mendilibar entrenatzailea euskalduna denez, euskaraz hasten dituzte harekin egindako prentsaurreko guztiak. «Berdin du Ipuruan izan edo Bernabeun [Madril]». Horri lotuta, sonatua izan zen 2015ean Almerian (Espainia) gertatutakoa: Gaizka Garitano zen orduan Eibarreko entrenatzailea, eta, ohi bezala, euskarazko galderak erantzuten hasi zen aurrena, baina kexatu egin ziren prentsa aretoan zeuden kazetari batzuk, eta handik alde egin zuen entrenatzaileak. «Gainerakoan, ez dugu inoiz arazorik izan», dio Artetxek.
Sare sozialek indar handia hartu dute azken urteotan, eta jarraitzaile ugari izaten dute kirol taldeek. Eibarrek erabaki du kontu bakarra izatea Twitterren. «Normalean, txioak euskaraz eta gaztelaniaz jartzen ditugu, eta euskarazko asko ez ditugu itzultzen. 200.000 jarraitzaile baino gehiago ditugu, eta jendeak euskara ikustea nahi dugu». Hasieran, euskarazko eta gaztelaniazko kontu bana sortzea pentsatu zuten. «Baina ikusi genuen erabiltzaile gutxiagorengana iritsiko ginela, eta propio erabaki genuen kontu bakarra izatea».
Realak bi kontu ditu Twitterren. 15.000 jarraitzaile ditu euskarazkoak, 636.000 gaztelaniazkoak. «Zalantza asko izan genituen. Azkenean, bi kontu sortzea erabaki genuen, kanpoko aholkularitza batek hala gomendatu baitzigun», zehaztu du Iraolak.
Eibarrek bezala, Super Amara Bera Bera eskubaloi klubak ere bi hizkuntzak erabiltzen ditu sare sozialetan eta webgunean. «Eta, ahal dela, lehentasuna ematen diogu euskarari: aurkezpenak egiterakoan, jendea animatzerakoan…». Streaming bidez eman behar izaten dituzte partidak. Erlojuak eta markagailuak agertu behar izaten dute, baina hortik aurrerakoa borondatezkoa da. «Adibidez, Barakaldoko Zuazoren aurkako partidan iruzkinak egitea bururatu zitzaigun, euskaraz bakarrik. Espainiako Federaziotik esan ziguten: 'Ondo, baina gaztelaniaz eginez gero, hobeto'», kontatu du Jabier Otermin Bera Berako komunikazio arduradunak.
Taldean, Imanol Alvarez entrenatzaileaz gain, Esther Arrojeriak, Alba Menendezek, Maitane Etxeberriak, Ainhoa Etxeberriak eta Mirene Morenok ere arazorik gabe hitz egiten dute euskaraz, eta Nekane Teres ere ahalegintzen da —Euskal Herriko sei jokalari horiek ditu gaur egun taldeak, gainerako guztiak kanpokoak dira—. «Zer gertatzen zaigu guri? Ez garela Reala, eta etortzen diren komunikabide gehienak erdaldunak direla. Hala ere, beti saiatzen gara euskarazko korteren bat bermatzen, eta irratiko edo telebistako kazetaririk ez badago, askotan neuk egiten dut galdera euskaraz».
Harrobikoekin, euskaraz
Komunikazio politikez harago, euskara sustatzeko bestelako neurri batzuei begira ere badaude kirol klubak. Eta arreta berezia jartzen diote harrobiko taldeekin egiten duten lanari. «Guk, adibidez, entrenatzaileekin dugu ahulezia. Kostatu egiten zaigu entrenatzaileak aurkitzea, eta denek ez dute euskaraz jakiten. Halakoetan, euskaraz dakien laguntzaile bat jarri ohi dugu», esan du Bera Berako Oterminek.
Realean eta Eibarren ere euskaldunak izan ohi dira txikien kategorietako entrenatzaileak, eta fundazioen bidez egiten dituzten jardueretan ere —udako campusak, ikastetxeetarako bisitak…— euskara erabiltzen dute nagusiki. Etxe barrurako euskara planak ere badituzte taldeek. Asteotan, Euskaraldia prestatzen ere ari dira; aipatutako hirurek hartuko dute parte egitasmoan.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187749/lizoainen-epizentroa-zuten-beste-hogei-lurrikara-izan-dira-bart.htm
|
Gizartea
|
Lizoainen epizentroa zuten beste hogei lurrikara izan dira bart
|
Bart gaueko lurrikarak ez dira izan bezperakoak bezain indartsuak, baina inguruko herrietan sumatu dituzte horietako bi, 2,5 gradukoak. Herritarrak kezkatuta daude.
|
Lizoainen epizentroa zuten beste hogei lurrikara izan dira bart. Bart gaueko lurrikarak ez dira izan bezperakoak bezain indartsuak, baina inguruko herrietan sumatu dituzte horietako bi, 2,5 gradukoak. Herritarrak kezkatuta daude.
|
Nafarroan hogei lurrikara baino gehiago hauteman dituzte bart ere. Lizoainibar-Arriasgoiti inguruan zuten epizentroa. Bezperan, Richter eskalako 4,6 graduko lurrikara bat gertatu zen han, eta 4,4 graduko beste bat. Horien aldean, indar gutxikoak izan dira bart gauekoak. Handienak, 2,5 graduko bi: bata 03:52an izan da, eta bestea, 04:07an, eta sumatu dituzte inguruko herrietan.
Espainiako Geografia Institutuaren arabera, 05:02an 2,5 graduko beste lurrikara bat izan da, baina hori ez dute inguruan sentitu. Lurrikara horien aurretik eta ondoren gertatu dira beste batzuk ere, are indar gutxiagokoak, 1,5 eta 2,3 gradu artekoak. Azkena, 08:15ean.
Azken asteetan lurrikara anitz izan dira Nafarroan, eta gehienek Lizoainibar-Arriasgoitin izan dute epizentroa. Azkenengoak atzo goizaldean izan ziren: lurrikara anitz izan ziren, baina bereziki lau sumatu ziren Nafarroan, baita handik kanpo ere. Gauerdian, 4,5eko magnitudeko eta V intentsitateko lurrikara batek gogotik astindu zuen lurra, eta 02:21ean 4,4 magnitudeko eta IV-V intentsitateko beste batek jo zuen. 01:37ean 3,8 magnitudeko eta IV intentsitateko bat izan zen, eta 00:54ean, 3,4 magnitudeko eta III intentsitateko beste bat.
Herritarrak kezkaturik daude, eta Lizoain inguruan neurketak eginen ditu Espainiako Sare Sismikoak. Ostegun goizaldeko lurrikarek kalteak eragin zituzten zenbait herritarren etxeetan. Beldurrez eta urduri daudela kontatu diote batzuek BERRIAri.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187750/baikoko-pilotariek-hamabi-eguneko-greba-egingo-dute.htm
|
Kirola
|
Baikoko pilotariek hamabi eguneko greba egingo dute
|
Urriko hainbat egunetan egingo dute, enpresaren jarrera salatzeko. Egoera jasangaitza dela esan dute, eta enpresak langileak kaleratzeko mehatxuak egin dizkiela. Lan baldintza duinak, errespetua eta gardentasuna eskatu dituzte.
|
Baikoko pilotariek hamabi eguneko greba egingo dute. Urriko hainbat egunetan egingo dute, enpresaren jarrera salatzeko. Egoera jasangaitza dela esan dute, eta enpresak langileak kaleratzeko mehatxuak egin dizkiela. Lan baldintza duinak, errespetua eta gardentasuna eskatu dituzte.
|
Grebara joko dute Baiko enpresako pilotariek. Duela bi aste jakinarazi zuten jendaurrean «beti ezkutuan egon den egoera», Baikok eurekin izandako hainbat jokabide gaitzetsi zituzten, eta gaur beste behin salatu dute jasangaitza dela enpresan duten egoera. Langileak kaleratzeko mehatxuak jasan dituztela ere adierazi dute. Egun hauetan egingo dituzte lanuzteak: urriak 9, 10, 11, 12, 16, 17, 18, 19, 23, 24, 25 eta 26.
Bost aldarrikapen egin dituzte pilotariek gaur goizean, ELA sindikatuaren Bilboko egoitzan emandako prentsaurrekoan: Eskiroz, Victor, Laso eta Mariezkurrena pilotarien kontratuen negoziazioei berriz heltzea, fede onez eta mehatxurik gabe; gutxieneko lan baldintzak arautzeko lan hitzarmen bat sinatzea; barne araubidea bertan behera uztea; eta pilotariekin gardentasun ekonomikoz jokatzea.
Azpimarra berezia egin dute pilotariek gutxieneko lan baldintzetan, errespetuan eta gardentasunean. Adibide gisa jarri dituzte Agirre eta Alberdi pilotarien kasuak, haiek kontratu berria mehatxupean sinatu dutela salatu baitute: «%20ko murrizketa onartu ezean kontratua galduko zutela esan zieten».
Pilotariek adierazi dute greba bertan behera uztea enpresaren borondateak baldintzatuko duela, eta negoziatzeko prest agertu dira: «Gure borondatea mahai gainean dago». Euren arabera, ordea, enpresarena ez, ez baitute Baikorekin kolektibo gisa hitz egiteko aukerarik izan. Pilotarien arabera, orain arte banan-banan bildu dituzte, eta mehatxuak etengabeak izan dira: «Datorren astean dugu lehen bilera, eta enpresak langileen aurkako kaleratze mehatxuak egin dizkigu, bilera hori baldintzatzeko asmoz».
Jose Ramon Garai Baikoko kirol zuzendaria «hitz egiteko prest» azaldu zen atzo, eta, horretarako, jakinarazi zuen astelehenean asmoa zuela pilotari taldearen ordezkaritza batekin biltzeko, pilotariek gaur esan duten moduan: «Nire sakelakoaren zenbakia dute. Azken egunetan haietako batzuekin hitz egin dut». Pilotariek, ordea, Baikoko ordezkariaren prentsaurrekoa amaitu eta minutu gutxira iragarri zuten gaur egin duten agerraldia.
Pilotariek argi utzi dute asko maite dutela euren kirola, sekulakoa dela eurentzat hartatik bizitzea, eta badakitela askok egon nahiko luketela euren lekuan. Esan dute, ordea, «pribilegio» horregatik ez daudela prest azkenaldian bizitzen ari diren guztia bizitzera: «Langileak gara, eta eskubideak ditugu».
Bestalde, Baikok, prentsaurrekoaren ordu berean iragarri du Baiko Pilotako langileen % 57k lan baldintzak aldatzeko akordioa adostu dutela. Enpresaren arabera, langileek %20 murriztuko dituzte lanaldia eta soldata, eta sei hilabete iraungo du itunak.
Sei pilotari, kalera
Irailaren 15eko prentsaurreko batean eman zuten euren egoeraren berri enpresako pilotari guztiek, Aimar Olaizolak, Mikel Urrutikoetxeak eta Ander Imazek izan ezik; enpresari jarrera aldatzeko eskatu zioten, baina hark atzo publikoki emandako erantzunak ez ditu gustura utzi.
Garaik «COVID-19aren pandemiak eragindako egoera ekonomiko txarrari» egotzi zizkion azken erabakiak, hainbat pilotariri kontratua ez luzatzearena, besteak beste. Sei dira Baiko utzi duten pilotariak: Iñaki Etxegoien, Iker Arretxe, Iosu Eskiroz, Victor Esteban, Unai Laso eta Ibai Mariezkurrena.
Azken astean, Aspeko pilotariek ere babesa erakutsi diete Baikokoei. Asteburu honetan dira Binakako Txapelketari ekitekoak, eta Baikoko pilotariek argi utzi dute: «Urrian zehar frontoietan pilota partiduez gozatu ahal izatea enpresaren borondatearen araberakoa izango da». Gehitu dute badakitela greba deialdiak bazterrak nahastuko dituela, ez dela biderik errazena, baina enpresak bide hori hartzera behartu dituela.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187751/japoniako-smck-20-milioiko-inbertsioa-egingo-du-gasteizko-plantan.htm
|
Ekonomia
|
Japoniako SMCk 20 milioiko inbertsioa egingo du Gasteizko plantan
|
Jundizko instalazioa Iberiako penintsula osorako hornitzailea da, eta berrehun langilek dihardute han. Enplegu gehiago sortuko du inbertsio handiak.
|
Japoniako SMCk 20 milioiko inbertsioa egingo du Gasteizko plantan. Jundizko instalazioa Iberiako penintsula osorako hornitzailea da, eta berrehun langilek dihardute han. Enplegu gehiago sortuko du inbertsio handiak.
|
Pandemiaz geroztik eginiko «inbertsio handienetakoa bat» egingo du Japoniako SMC Corporationek Gasteizko bere lantokian. Autogintzarako osagaiak banatzen ditu handik Iberiako penintsula osora, eta aurrerantzean zentro horrek pisu handiagoa hartuko du, egun duen azalera %60 handituko baita. LKS Kreanek egingo du zabaltze lana, Mondragon taldeko ingeniaritza zerbitzuen kooperatibak; SMCk esan du enplegu gehiago sortuko duela Jundizko plantak, baina kopuru zehatzik eman gabe.
Datozen asteetan hasiko dira lanak, eta bi urteren buruan amaituta egotea espero du SMCk. Industriaren automatizazioaren atalean, munduko liderretako bat da Japoniako konpainia hori, batik bat autogintzari dagokionez. Duela 30 urte hasi zen zerbitzua ematen Euskal Herrian. Gasteizko lantokian 200 langile aritzen dira, baina lantaldea handitzea da asmoa 20 milioiko inbertsioaren harira.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187752/nafarroako-kasuek-beheranzko-joera-dutela-adierazi-du-txibitek.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako kasuek beheranzko joera dutela adierazi du Txibitek
|
Ostegunean kutsatu kopuruak gora egin badu ere, azken aste osoan beheranzko joera izan dute datuek. Txibitek esan du zenbait herritako datuen jarraipena egiten ari direla, neurri murriztaileagoak hartu behar balira ere.
|
Nafarroako kasuek beheranzko joera dutela adierazi du Txibitek. Ostegunean kutsatu kopuruak gora egin badu ere, azken aste osoan beheranzko joera izan dute datuek. Txibitek esan du zenbait herritako datuen jarraipena egiten ari direla, neurri murriztaileagoak hartu behar balira ere.
|
“Azken zazpi egunetan aurrekoetan baino kutsatu gutxiago egon dira; beraz, uler dezakegu beheranzko joera egon litekeela”, adierazi du Maria Txibite Nafarroako lehendakariak. Argudiatu du osteguneko datuetan igoera egon dela, baina egun bakarreko datuek ez dutela informazio nahikorik ematen; zazpi edo hamalau eguneko epea hartzen baitu kontuan Nafarroako Gobernuak. Datu kezkagarriak eman dituzten zenbait herritan konfinamendua ezartzea aztertzen ari direla gehitu du.
Nafarroako Gobernua datuen jarraipen “zehatza” egiten ari dela esan du Txibite lehendakariak, kasu bakoitza agerraldi bati lotuz. Hori horrela, konfinatzeko arriskua duten zenbait herriren jarraipena egin dute; hain zuzen ere, Azkoien, Funes eta Faltzes konfinatu dituzte. Azkena, San Adrian, gaur 00:00etan konfinatuko dute.
Kutsatze horietatik asko “familia eta gizarte eremuan” gertatu direla azaldu du lehendakariak, eta ardura eskatu die herritarrei, kurbak beherantz jarrai dezan.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187753/herri-txikien-biziberritzeaz.htm
|
Bizigiro
|
Herri txikien biziberritzeaz
|
COVID-19ak zalantzan jarritako hainbat gairen artean dago etxebizitzarena. Datuek diote itxialdiaren ostean nabarmen egin duela gora herri txikietan etxea erosteko interesak, baina haiek biziberritzeko balioko ote duen da zalantza. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, Bizigiro sailean.
|
Herri txikien biziberritzeaz. COVID-19ak zalantzan jarritako hainbat gairen artean dago etxebizitzarena. Datuek diote itxialdiaren ostean nabarmen egin duela gora herri txikietan etxea erosteko interesak, baina haiek biziberritzeko balioko ote duen da zalantza. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, Bizigiro sailean.
|
Ez dago erraza COVID-19ak gurean utziko dituen ondorioak neurtzea. Hainbat harimutur ditu ondorioen matazak, eta etxebizitzarena da horietakoa bat. Eta etxebizitzarenari segika, herri txikien balizko biziberritzearena.
Horri neurria jarri nahian argitaratuko du bihar Bizigiro sailak erreportajea. Datuak ditu abiapuntuan: itxialdiaren ostean nabarmen egin du gora 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan etxebizitza erosteko interesak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herri txikietan etxebizitza erosteko interesa %7,4koa zen urtarrilean, eta %11,5ekoa ekainean, itxialdiaren ostean (%4,2 izan da igoera). Nafarroan, %18,1,ekoa zen itxialdia baino lehen, eta %26,6koa itxialdiaren ostean (%8,5 izan da igoera).
Datu horiek mahai gainera ekarrita, horien inguruko hausnarketa egin dute Eneko Larrarte Nafarroako Gobernuko etxebizitza zuzendariak eta Xole Aire Urepeleko (Nafarroako Beherea) auzapezak, besteak beste. Ilazki Azaldegi herritarrak, aldiz, Ordiziatik Zerainera bizitzera joateko izan dituen arrazoien berri eman du.
Zinema estreinaldiei dagokionez, Asier Altuna zinemagileak Arzak since 1897 dokumentala egin du. Juan Mari Arzak eta Elena Arzak ditu protagonistatzat, eta urriaren 9an estreinatuko da Hego Euskal Herrian.
Telesailen atalean, Fargo telesaila laugarren denboraldira heldu da, Coen anaien jatorrizko filmak 25 urte beteko dituen honetan. Noah Hawley estatubatuarrak zuzendu du telesaila.
Gastronomia atalean, berriz, Iker Markinez Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Kuko jatetetxeko sukaldariaren udazkenerako errezeta: sagar tarta.
Donostiako Gastronomika biltzarri buruzkoak ere bai. Urriaren 5etik 9ra egingo dute; inoiz baino luzeagoa eta osoagoa izango da, antolatzaileek nabarmendu dutenez, eta pandemia garaiari egokitua.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187754/bentildeat-gaztelurrutia-laquoplateruenak-ez-du-jaso-merezi-eta-behar-izan-duen-aitorpenik-instituzioetatikraquo.htm
|
Kultura
|
Beñat Gaztelurrutia: «Plateruenak ez du jaso merezi eta behar izan duen aitorpenik instituzioetatik»
|
Durangoko Plateruena Kafe Antzokia ixtea erabaki berritan, Beñat Gaztelurrutia kideak proiektuaren amaieraz eta egindako bideaz hitz egin du BERRIArekin. Bihar argitaratuko da elkarrizketa.
|
Beñat Gaztelurrutia: «Plateruenak ez du jaso merezi eta behar izan duen aitorpenik instituzioetatik». Durangoko Plateruena Kafe Antzokia ixtea erabaki berritan, Beñat Gaztelurrutia kideak proiektuaren amaieraz eta egindako bideaz hitz egin du BERRIArekin. Bihar argitaratuko da elkarrizketa.
|
Durangoko (Bizkaia) Plateruena Kafe Antzokiak arrastaka zeraman arazo ekonomikoak azken kolpe bat jaso du aurten, eta kooperatiba osatzen duten kideek erabaki dute elkartea desegin eta kulturgunea ixtea. Berria berehala zabaldu da sare sozialetan, eta herritarrek esker onez eta atsekabez egin diote agurra hemezortzi urteko bidea egin duen guneari. BERRIAk Beñat Gaztelurrutia Plateruenako kideari egin dio elkarrizketa, eta bihar emango du argitara. Aurrerapen gisara, hona hemen Gaztelurrutiaren esan batzuk:
—«Kulturgintza eta ostalaritzak osatutako tandemak funtzionatzeari utzi zion duela urte batzuk»
—«Lar litzateke esatea eredu hau agortu egin dela toki guztietarako, jarraitzen duelako funtzionatzen»
—«Nahi nuke hemen egingo den hurrengo proiektuan ere herritarrek parte hartu ahal izatea kudeaketan»
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187755/eroskik-48-milioi-euroko-irabazia-lortu-du-lehen-sehilekoan.htm
|
Ekonomia
|
Eroskik 48 milioi euroko irabazia lortu du lehen sehilekoan
|
Janarien alorra nabarmen igo da, eta gertuko supermerkatuen jarduera ere bai; pandemiaren aroaren isla zuzena da.
|
Eroskik 48 milioi euroko irabazia lortu du lehen sehilekoan. Janarien alorra nabarmen igo da, eta gertuko supermerkatuen jarduera ere bai; pandemiaren aroaren isla zuzena da.
|
Eroski taldeak 2.412 milioi euroko fakturazioa izan du urteko lehen erdian, eta horrek esan nahi du %7,2 handitu dela negozioa iazko epe berarekin alderatuta. Bereziki elikagaien jarduera handitu da, pandemiaren aroaren isla zuzena; izan ere, COVID-19a dela eta, hurbileko dendak biziberritu egin dira, eta salmentak %12 igo dituzte. Dena den, elikagaien jarduerak orekatu egin du beste negozio eremu batzuetan jarduera apaldu izana; adibidez, bidaia agentzietan eta gasolindegietan. Adar horiek asko sufritzen ari dira.
Horiek horrela, taldeak 48 milioi euroko etekina lortu du urteko lehen erdian, eta atzean utzi ditu galderen edota irabazi apalen garaiak. Eroski S, Coop kooperatiba nagusiak, berriz, 5,6 milioi euroko etekina izan du. Salmenten zenbatekoa 988 milioi eurora iritsi da, eta %15 igo da aurreko ekitaldiko lehen seihilekoaren aldean.
«Kontu horiek erakusten dute gizartearen aparteko egoerak salmentak hobetu dituela, baina, aldi berean, gastuak handitu egin dira bezeroari zerbitzurik onena emateko eta ingurune seguru bat bermatzeko", azaldu du Sare Komertzialeko zuzendari nagusiak, Rosa Carabelek. Gastu igoerak batez ere dendetako babes ekipoetan, segurtasunean eta garbitasunean izan dira, orobat lantaldeen errefortzuan ere. Hala, banaketa taldeak 1.562 langile gehiagorekin amaitu du seihilekoa.
Zor kontuak
Eroskiren geroa urte askoan zalantzan jarri duen beste atala, zorra, bridatua dago gaur egun. Urteko lehen zatian zor finantzarioaren 40 milioi euro amortizatu ditu Eroskik; hortaz, berriro bankuekin hitzartu denetik gora ari da amortizatzen.
Horrez gain, lehen seihilekoan 37 denda ireki ditu. Zehazki, 4 supermerkatu propio, Cash and Carry bat eta frankizia erako 32 saltoki. Epe horretan egin duen inbertsioa 31,2 milioi eurokoa izan da. Taldeak sei milioi bezero-bazkide ditu, eta 138 milioi euroko transferentziak egin dizkie eskaintzetan eta sustapenetan.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187756/proba-gutxiago-baina-positibo-gehiago.htm
|
Gizartea
|
Proba gutxiago, baina positibo gehiago
|
Beste 753 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken egunean Hegoaldean. 49 lagun ospitaleratu dituzte, eta 83 pertsona daude ZIUetan. COVID-19a zuten lau lagun hil dira, Nafarroan.
|
Proba gutxiago, baina positibo gehiago. Beste 753 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken egunean Hegoaldean. 49 lagun ospitaleratu dituzte, eta 83 pertsona daude ZIUetan. COVID-19a zuten lau lagun hil dira, Nafarroan.
|
Osakidetzak eta Osasunbideak 10.981 proba egin dituzte azken egunean, koronabirusa atzemateko. Horietan oinarrituta, guztira 753 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko egunean baino 145 gehiago. Gainera, aintzat hartu behar da egun bakarrean egindako test kopuruak nabarmen egin duela behera azken egunean: herenegun, 14.286 egin zituzten. Atzo, berriz, hiru mila gutxiago.
Lurraldez lurralde, Nafarroan atzeman dute positibo gehien. Egun batetik bestera izandako gorakada ehun kasu baino gehiagokoa izan da: 335 zenbatu dituzte; bezperan, aldiz, 223 izan ziren. Halaber, egindako PCR proben gaineko positibo tasak %10en langa gainditu du, bi eguneko etenaldiaren ondotik. Zehazki, egindako testen %11k eman dute positibo Nafarroan. Gobernuak zehaztasunak eman ditu atzo egindako testetan erregistratutako positiboei buruz. Hala, adierazi du hemeretzi kasu Iruñerriko egoitza batean zenbatu dituztela, 30 positibo Azkoiengo ingurukoak direla, eta beste hamalau, berriz, San Adrian inguruan atzeman dituztela. Hain justu, Nafarroako Gobernuak erabaki du gaur gauerditik murrizketak ezartzea San Adrianen, azken egunetan nabarmen egin baitu gora bertan erregistratutako koronabirus kasu kopuruak.
Hegoaldeko gainerako lurraldeetan, Bizkaian 186 izan dira, bezperan baino 48 gehiago. Araban ere gora egin du positiboen kopuruak: 70 detektatu dituzte, zazpi gehiago.
Hegoaldean, soilik Gipuzkoan gutxitu dira egun bakarrean erregistratutako kasuak: 142 zenbatu dituzte, aurreko egunean baino 33 gutxiago, alegia.
Bestalde, azken datuen arabera, koronabirusarekin eri ziren lau lagun hil dira azken egunean, Nafarroan. Gobernuak adierazitakoaren arabera, 64 eta 88 urteko bi emakumezko eta 86 eta 97 urteko bi gizonezko dira hildakoak.
Ospitaleratzeen egoera aztertuta. Osasunbideak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez, azken egunean 49 pertsona sartu dituzte Hegoaldeko erietxeetan, gaitzarengatik. Horietako bat ZIUetara eraman dutela esan du Nafarroako Gobernuak. Halaber, oraintxe bertan 440 lagun daude erietxeratuta Hegoaldean, eta horietatik 83 ZIUetan daude.
Koronabirusaren Euskal Herriko datuak sakon ikusteko, jo ezazu BERRIAk webgunean sortutako atal berezira: Koronabirusaren azken datuak. Bertan jasota daude COVID-19ak Euskal Herrian duen eragina azaltzen duten grafikoak eta mapa interaktiboak.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187757/gestampen-zamudioko-lantegietan-greba-mugagabera-deitu-dute.htm
|
Ekonomia
|
Gestampen Zamudioko lantegietan greba mugagabera deitu dute
|
Matricerias Deusto eta GTS enpresetako 230 beharginek lanuzte mugagabea egin dute beren lantegien itxieraren aurka, ELAk eta LABek jakinarazi dutenez
|
Gestampen Zamudioko lantegietan greba mugagabera deitu dute. Matricerias Deusto eta GTS enpresetako 230 beharginek lanuzte mugagabea egin dute beren lantegien itxieraren aurka, ELAk eta LABek jakinarazi dutenez
|
Autogintzako multinazionalak Zamudioko bere bi plantak itxiko dituela iragarri du asteon, eta 230 langile kalertzeko bidean jarriko dituela. Gaur, enpresa bietako langile batzarrak baiezkoa eman dio greba mugagabeari. «Neurriz kanpoko erabaki bat» dela azaldu dute, ez duela inolako justifikazioarik, eta grebara jotzea baiaizk ez zaiela geratzen. Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari itxieren aurkako jarrera argia erakusteko eskatu diete, era berean. Izan ere, Gestampek hamazazpi milioi euroko inbertsioa iragarri zuen ekainean, Zornotzako instalazio baterako. Proiektu horrek, haren izaera berritzailea dela eta, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango zuela ere iragarri zuen taldeak: zortzi milioi euro.
Lehen sei hilekoan 120 milioi euroren galerak iragarri zituen Gestampek, baina aurreko bi urteetan irabazi mardulak izan ditu. «Sinestu ezinik» hartu dute itxieraren erabakia langileek. Azaldu dute ez zutela inondik ere espero horrelakorik, eta lan karga badagoela aurrera egiteko. Baina urriaren 8rako finkatu dute itxieren prozesuaren lehen negoziazio bilera, eta, gero, 30 egun izango dituzte ados jartzeko, ahal den neurrian itxiera horiek eragozteko.
Gestampek autogintzaren krisiari erreparatu dio kaleratzeak azaltzeko, eta Europa osoan lantaldea murriztuko zuela ere esan du, baina guraizeak etxean sartu ditu lehen-lehenik. «Lan karga Bartzelonara eta Alemaniara desbideratzen egon dira azken garaiotan», salatu dute sindikatuek. GTSn telelanean aritu dira langileak, etxetik, ingeniaritza lana egiten, «atsedenik gabe».
2018. urtean inoizko irabazirik handienak lortu zituen Gestamp taldeak: 258 milioi irabazi zituen, eta 212 milioi 2019an. «Enpresa horrek diru laguntza publikoak jasotzen ditu hainbat erakundetatik, eta Euskal Herrian sortutako aberastasuna baliatu du enplegu prekarioa sortzeko mundu zabalean».
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187758/akordiorik-gabe-bukatu-da-gipuzkoako-metalgintzaren-mahaiko-bilera.htm
|
Ekonomia
|
Akordiorik gabe bukatu da Gipuzkoako metalgintzaren mahaiko bilera
|
Adegik erretiratu egin du joan den ostilarean egindako proposamena, bakarrik ELAk onartu duelako, eta beste sindikaturen baten babesa behar duelako eragin orokorrekoa bilakatzeko. Egun batzuetan behin betiko erretiratuko duela esan du.
|
Akordiorik gabe bukatu da Gipuzkoako metalgintzaren mahaiko bilera. Adegik erretiratu egin du joan den ostilarean egindako proposamena, bakarrik ELAk onartu duelako, eta beste sindikaturen baten babesa behar duelako eragin orokorrekoa bilakatzeko. Egun batzuetan behin betiko erretiratuko duela esan du.
|
Adegi patronalak eta sindikatuak, ELA, LAB, CCOO eta UGT, egun batzuk barru elkartuko dira berriro, negoziazioan urratsak egiteko aukera baldin badago. ELAk akordiorako ateak ireki zituen atzo jakinarazi zuenean Adegiren azken eskaintza ontzat eman duela. Hura da ordezkaritza handieneko sindikatua ia, %49rekin. Baina beste sindikatuen babesa behar du proposamenak, eta LAB, CCOO eta UGT ez dute oniritzirik eman gaur, nahiz eta aurrerapausoak badirela onartu.
Hala, Adegik iragarri du erretiratu egin duela bere eskaintza, baina behin-behinean, ikusteko beste sindikaturen batek adostasunerako erabakia hartzen ote duen. Epe bat igaro ondoren, Gipuzkoako patronalak esan du behin betiko erretiratuko duela mahai gainean jarri duen eskaintza.
Proposamenaren edukiak
Hitzarmenak jasoko lituzkeen hobekuntzak zerrendatu ditu ELAk. Hasteko, %8,8ko soldata igoerak jaso dira 2019ra arte —atzerako eraginez—, baita dietetan, bidaietan eta abarretan ere; eta %0,8koa 2020. urterako. 2021rako eta 2022rako, berriz, KPIa bermatzen du sektoreko enpresa guztientzat. Ez litzateke dirurik itzuliko KPIa negatiboa balitz. Horrez gain, lan erreformaren aurkako blindatze klausulak daude, baita ultraktibitate mugagabea ere. Azken aldagai horrek ibilbide oso luzeko akordio bihurtuko luke itun hori.
Bestalde, Adegik azpikontratatuentzako subrogazioa onartu du, mantentze lanetan, biltegian eta logistikan, garbiketa industrialean eta telefono instalazioetan. «Enpresa nagusitik kanpoko milaka langileri lan egonkortasuna emango die horrek», azaldu du ELAk. Eta finkatu dute gehienez ere urtebetekoa izango dela aldi baterako lanerako enpresen bidezko kontratazioa. Berdintasunari dagokionez, enpresek legez nahitaezkoa den baino informazio gehiago eman beharko dute, nahitaezko epeekin.
Hiru egunetik bostera pasatuko da aurreabisuen epea, eta soldata aldaketa kolektiboak akordio bidez bakarrik aplikatu ahal izango dira. Gainera, espresuki jaso dute Gipuzkoako hitzarmena aplikatzeko lehentasuna ere, Espainiakoaren gainetik.
ELAren ustez, «garaia da» gainerako patronalek, pribatuek zein publikoek, «beren langileen lana baloratzearen alde egin dezaten». Sindikatuak esan du lan eskubideak direla «aurrean dugun egoera zailetik ateratzeko errezetarik onena». Erantsi du «frogatuta» geratu dela «negoziatzeko borondatea eta langileentzako eduki onuragarriak badaude» ELA ere gai dela akordioan egoteko.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187759/umeei-hezkuntza-etxean-ematea-debekatu-nahi-du-frantziako-gobernuak.htm
|
Gizartea
|
Umeei hezkuntza etxean ematea debekatu nahi du Frantziako Gobernuak
|
Eskolatzea derrigorrezkoa izanen da Ipar Euskal Herrian 3 urtetik 16 urtera arte, 2021ko irailetik aitzina. Orain arte, gurasoek hautua zuten hezkuntza etxean emateko, betiere jarraipen bat edukita. «Islamismo erradikalaren» aurka egiteko lege bat aurkeztu du Macronek, eta horren barnean txertatu du neurria.
|
Umeei hezkuntza etxean ematea debekatu nahi du Frantziako Gobernuak. Eskolatzea derrigorrezkoa izanen da Ipar Euskal Herrian 3 urtetik 16 urtera arte, 2021ko irailetik aitzina. Orain arte, gurasoek hautua zuten hezkuntza etxean emateko, betiere jarraipen bat edukita. «Islamismo erradikalaren» aurka egiteko lege bat aurkeztu du Macronek, eta horren barnean txertatu du neurria.
|
Emmanuel Macron Frantziako presidentea kezkatua dago «islamismo erradikalaren» adierazpideek hartu duten bidearekin, eta lege proposamen bat egin du «islamismo separatistaren» aurka egiteko. Azaldu duenez, Errepublikaren balioak zalantzan jarri dituzte zenbait ekinbidek: bertzeak bertze, emakumeen eta gizonen arteko «berdintasuna» jarri dute kolokan hainbat herritan hartutako erabakiek. «Haustura» dakarren «proiektu politiko» horren aurka aurkeztuko du legea: zehaztu duenez, «arazoa ez da laikotasuna». Lege horren barnean dagoen neurrietako bat da eskolatzearena. Orain arte, umeen hezkuntza derrigorrezkoa zen 3 urtetik 16 urtera Ipar Euskal Herrian, baina gurasoek hautua zuten hezkuntza hori eskolan edo etxean emateko: hemendik aitzina, derrigorrezkoa izanen da umeak eskolara eramatea, 3 urtetik aitzina. «Kontratuz kanpoko» eskolei ere jarraipen zorrotzagoa eginen diete.
Gaur goizean eman du Macronek lege proposamenaren nondik norakoen berri komunikabideen aitzinean egindako agerraldi batean. Lantzen ari dira oraino proposamena, eta abenduaren 9an aurkeztuko dute ministroen kontseiluan.
Hainbat neurri aurreratu ditu jada Frantziako presidenteak, halere. Eskolatzearenaz gain, neurriok hartu nahi lituzke: prefetek udal erabakiak bertan behera utzi ahal izatea; erakunde publikoek kontrataturiko langileei «neutralitatea» ezartzea; diru laguntzak jasotzen dituzten elkarteek «Errepublikaren balioen kontratu» bat izenpetzea, eta, betetzen ez badituzte, diru laguntzarik gabe gelditzea. Pertsonen «duintasunaren» aurka egiten duten elkarteak ere desegiten ahalko ditu Parisek, legea aitzina ateratzen bada.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187760/napoli-az-alkmaar-eta-hnk-rijeka-izango-dira-realaren-europa-ligako-aurkariak.htm
|
Kirola
|
Napoli, AZ Alkmaar eta HNK Rijeka izango dira Realaren Europa ligako aurkariak
|
Italiara, Herbehereetara eta Kroaziara bidaiatuko du talde txuri-urdinak Europa ligako taldekako fasean. Hemendik hiru astera emango diote hasiera lehiaketari.
|
Napoli, AZ Alkmaar eta HNK Rijeka izango dira Realaren Europa ligako aurkariak. Italiara, Herbehereetara eta Kroaziara bidaiatuko du talde txuri-urdinak Europa ligako taldekako fasean. Hemendik hiru astera emango diote hasiera lehiaketari.
|
Europa ligako taldekako faseko zozketak ez du tokatu zitekeena baino urrutirago bidali Reala. Txuri-urdinei F multzoa egokitu zaie, eta Napoli, AZ Alkmaar eta HNK Rijeka izango dira aurkariak taldekako fasean. Hain zuzen, Italiara, Herbehereetara eta Kroaziara bidaiatuko dute. Hori bai, lehen bi postuetan amaitzeko lana gogor egin beharko du Imanol Alguacilen taldeak.
Zalantzarik gabe, aurkaririk indartsuena eta gaiztoena Gennaro Gattusok zuzentzen duen Napoli izango du Realak. Aurreko sasoian Txapeldunen ligan aritu zen, eta final zortzirenetaraino egin zuen bidea; Bartzelonak kanporatu baitzuen. Italiako kopan, ordea, ez zuten hutsik egin; penaltieta Juventusi garaitu zion. Kalitate handiko jokalariak ditu talde italiarrak defentsako lerroan zein erasoan. Besteak beste, Dries Mertens, Lorenzo Insigne, Hirving Lozano, Matteo Politano, Kalidou Koulibaly...
AZ Alkmaar taldea, berriz, gaztetasunez dago josia, eta Herbehereetako liga apalean, bigarren amaitu zuen iaz. Sasoiko errebelazioa izan zen talde da AZ Alkmaar, erasoko jokoari ateratzen dio zukurik gehien. Txapeldunen ligako multzoen fasean aritzeko aukerari ihes egin zion Dinamo Kieven aurka galdu ostean. HNK Rijeka dagokionez, azkenik, Kroaziako ligan hirugarren postuan geratu zen, eta herrialdeko kopako azken irabazlea izan da.
Lehiaketako lehen jardunaldia hemendik hiru astera jokatuko da. UEFAk neurketen data zehatzik eta ordurik ez ditu eman oraindik. Finala maiatzaren 26an jokatuko da, Gdansk estadioan, Polonian.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187761/urkulluk-adierazi-du-emakunde-laquoindarturaquo-egingo-dela-sail-batean-sartuta.htm
|
Gizartea
|
Urkulluk adierazi du Emakunde «indartu» egingo dela sail batean sartuta
|
Iñigo Urkulluk baieztatu du, Lehendakaritzako parte ez bada ere, Emakunderekin lehengo harreman bera izango duela. Erakunde autonomoaren lekualdaketak gobernuan duen pisua gehituko duela gehitu du.
|
Urkulluk adierazi du Emakunde «indartu» egingo dela sail batean sartuta. Iñigo Urkulluk baieztatu du, Lehendakaritzako parte ez bada ere, Emakunderekin lehengo harreman bera izango duela. Erakunde autonomoaren lekualdaketak gobernuan duen pisua gehituko duela gehitu du.
|
Oposiziotik zein mugimendu feministatik jasotako kritikei entzungor egin die Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Adierazi du Emakundek Lehendakaritzatik kanpo geratuta ere transbertsala izaten jarraituko duela; are gehiago, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitzeak zentralitatea eta gobernuan dituen pisua areagotuko dituela baieztatu du.
Lehendakariak mintzaldia baliatu du berdintasun politiken programa azaltzeko: haren helburua «gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatuz, zeharlerrotasuna indartzea» dela adierazi du. Horretarako, soldata-arrakala eta diskriminazioa baztertzearen aldeko politikak ezarriko dituela azaldu du, kontziliazio politikak ezartzearekin batera.
Lehendakariak EH Bilduko Oihana Etxebarrietak egindako galderari erantzunez egin ditu adierazpenok. Etxebarrietak gogorarazi dio Emakunde eredu izan dela Lehendakaritzari atxikitako erakunde autonomo gisa, eta erabakia erakundearen sorrera legeari berari muzin eginez hartu duela. Izan ere, 1988ko lege horrek Lehendakaritzari atxikita egon behar duela adierazten du. Urkulluk erantzun dio erabakia hartzeko ez dutela lege hori kontuan izan, 1981ekoa baizik.
«Gobernutik kanpoko inork ez du zuen erabakia defendatu»
Etxebarrietak mahai gainean jarri ditu Lehendakaritzaren erabakiak sortutako kritikak. Hainbat sektoretatik heldu direla adierazi du, «[Emakunde] herriak bere egin duen instituzio bat» baita bere ustetan.
Gogora ekarri du Emakundeko lehen zuzendariak eta idazkariak, Txaro Arteagak eta Itziar Fernandezek, idatzitako idatzia. Emakunde Lehendakaritzara bueltatzeko eskatzen zuten. Euskal Herriko mugimendu feministako 70 talde ere erabakiaren aurka agertu direla gehitu du, baita Euskal Autonomia Erkidegoko 60 berdintasun teknikari ere. Emakunde bereziki haserre dagoela adierazi du, erabakiaren berri komunikabideen bitartez jaso zutelako.
Iñigo Urkullurengandik «errektifikazioa» espero zutela azaldu du Etxebarrietak; erreakzioak ikusi eta adituekin berba egin eta gero bere erabakiaren “okerraz” jabetuta. Dena den, erabakia «birpentsatzeko» eskatu dio, berriz ere, EH Bilduk erabakiari aurkeztuko dion mozioa ere horretarako baliatuko dutela gehituz.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187762/aralar-mundua-leku-den-lurra-natura-2000-sarietako-finalisten-artean.htm
|
Gizartea
|
'Aralar, mundua leku den lurra', Natura 2000 sarietako finalisten artean
|
Komunikazio arloko lan onenaren garaikurra irabazteko bost hautagaietako bat da. Urriaren 14an egingo dute sari banaketa.
|
'Aralar, mundua leku den lurra', Natura 2000 sarietako finalisten artean. Komunikazio arloko lan onenaren garaikurra irabazteko bost hautagaietako bat da. Urriaren 14an egingo dute sari banaketa.
|
Landarlan elkarteak eta On Produkzioak ekoiztetxeak eginiko Aralar, mundua leku den lurra dokumentala Natura 2000 sarietako komunikazio arloko lan onenaren garaikurra irabazteko bost finalisten artean dago. Natura 2000 sariek Europako Batasunean azken bi urteetan egin diren ingurumenari buruzko lan onenak sarituko dituzte.
Bi urte igaro dira dokumentala Donostiako Principe aretoan estreinatu zutenetik. Ordutik, hainbat zinema jaialditan eman dute, eta Mammoth Mountain hiriko (Kalifornia) Mendi Filmen Jaialdiko Mendiko kultura eta ingurumen saria eta Ukerdi Mendi Filmen Jaialdiko (Erronkari, Nafarroa) gidoi onenaren saria irabazi ditu. Hala, munduko txoko ezberdinetan erakutsi ostean, eta «proiektuaren azken txanpan» sartuta zeudela, iritsi zaie berria egileei.
Antolatzaileek dokumentalaren oinarrian dagoen «kontzientziazio» asmoa azpimarratu dute, Aralarren «balioaren, edertasunaren eta zaurgarritasunaren» inguruan, baita Natura 2000 espazio babestuak «gizarteari gerturatzeko» eginiko lana. Dokumentalak hainbat adituri eta Aralar inguruko herritarrei eginiko elkarrizketak ditu nagusi, fikziozko narrazio baten hari lanarekin kateatuta, mendi eta larreetan barrena dabilen emakume bat protagonista duela. Hala, horren «kalitate poetikoa eta eszenografia ederra» ere kontuan izan dituzte.
Urriaren 14an egingo den sari banaketa telematikoan, bost sari emango dituzte, eta horietarako 27 hautagai daude denera. Horiez gain, Hiritarren Saria ere banatuko dute, herritarren boto gehien jasotzen duen lanari. Landarlanek adierazi duenez, Aralarren inguruko dokumentala boto gehien dutenen artean dago.
Horrez gain, ekitaldia ixteaz arduratuko den abestia Pello Ramirezen Natura gure baitan izango da, dokumentalaren soinu bandaren parte dena. Sahatsa Ramirezek dantzatu eta On Produkzioak-ek ekoitzitako bideokliparekin izango da. Orduan estreinatuko dute.
Jarraian dokumentalaren trailerra:
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187763/politikari-buruzko-blog-berria-abiatu-du-berriak.htm
|
Politika
|
Politikari buruzko blog berria abiatu du BERRIAk
|
Jon O. Urain kazetariak euskal politikagintzaren inguruko gogoetak argitaratuko ditu Bazkalosteko kafea atal berrian.
|
Politikari buruzko blog berria abiatu du BERRIAk. Jon O. Urain kazetariak euskal politikagintzaren inguruko gogoetak argitaratuko ditu Bazkalosteko kafea atal berrian.
|
Urte politikoa hastearekin batera, Jon O. Urain BERRIAko Politika saileko kazetariak blog berri bat abiatu du: Bazkalosteko kafea. Euskal Herriko politika izango du hizpide nagusia, baina gai gehiago ere jorratuko ditu bertan. Lehen sarrerak, esaterako, duela hiru urte Kataluniako erreferendumaren aurretik eta gero Iñigo Urkullu lehendakariak eginiko bitartekaritza izan du aztergai: Urriak 1.
Testuan, Urkulluk data haietan mahai gainean jarritako proposamen politikoak aztertu ditu, BERRIAk atzo argitaratutako Mezularitza baten agiriak artikulua oinarri. Lan horretarako ere Urkulluk ezagutarazitako 600dik gora orrialde eta Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemonten liburua hartu ditu abiapuntu.
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187764/beste-sei-preso-lekualdatzea-onartu-dute-espainiako-espetxe-erakundeek.htm
|
Politika
|
Beste sei preso lekualdatzea onartu dute Espainiako Espetxe Erakundeek
|
Xabier Atristain Euskal Herriratu egingo dute; Jon Zubiaurre, Liher Aretxabaleta eta Roberto Lebrero Burgosera gerturatuko dituzte, eta Arkaitz Agote, berriz, El Duesora, eta Xabier Zabalo Valladolidera lekualdatuko dute.
|
Beste sei preso lekualdatzea onartu dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Xabier Atristain Euskal Herriratu egingo dute; Jon Zubiaurre, Liher Aretxabaleta eta Roberto Lebrero Burgosera gerturatuko dituzte, eta Arkaitz Agote, berriz, El Duesora, eta Xabier Zabalo Valladolidera lekualdatuko dute.
|
Euskal presoen mugimendu gehiago izan dira azken orduetan; kolpe batean preso bat Euskal Herriratzea, lau gerturatzea eta bat lekualdatzea onartu dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Seiak dira Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak.
Xabier Atristain da Euskal Herriratutakoa; Soriako kartzelatik Martutenera ekarriko dute, Donostiara. 2013ko maiatzean espetxeratu zuten, hamazazpi urteko zigorra betetzeko, eta 2024ko urtarrilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Efe berri agentziaren arabera, uko egin dio indarkeria erabiltzeari, eta eragindako kaltea aitortu du.
Bestalde, hiru preso Burgosera gerturatuko dituzte. Bat, Jon Zubiaurre: Puerto I presondegian zegoen, Euskal Herritik mila kilometrora. 2001ko martxoaren 13tik dago kartzelan, eta 97 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, 2001eko martxoan Iñaki Totorika ertzaina hiltzea egotzita. Zigorraren hiru laurdenak 2023ko irailean beteko ditu. Hark ere espetxe legeria onartu du, eta idatziz aitortu eragindako kaltea.
Burgosera eramango dute Liher Aretxabaleta ere, Ocañatik (520 kilometro). 2017an 535 urteko zigorra ezarri zioten, 2005eko maiatzean Madrilen furgoneta bat leherraraztea leporatuta. 2046ko uztailean beteko lituzke zigorraren hiru laurdenak, eta Aretxabaletak ere onartu du espetxe legeria.
Gainera, Sevillatik (990 kilometro) Burgosera gerturatuko dute Roberto Lebrero ere. 2001eko urritik dago preso, eta 25 urtera zigortu zuten. Uztailean bete zituen zigorraren hiru laurdenak, eta espetxe legeria onartu du.
Arkaitz Agote El Duesoko kartzelara gerturatuko dute; Alboloten egon da orain arte, Granadan (855 kilometro). 2007ko apirilean sartu zuten preso, 25 urteko zigorra betetzeko, eta 2025eko abenduan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Azkenik, Xabier Zabalo ere lekualdatu dute, baina ez dute Euskal Herritik 250 kilometro edo gutxiagora dauden espetxeetako batera eraman; Puerto I-etik (1.020 kilometro) Valladolidera (335 kilometro) eraman dute. 2006ko urtarrilean kartzelaratu zuten 72 urteko zigorra betetzeko, eta 2028ko uztailean bete beharko lituzke zigorraren hiru laurdenak.
Duela bi aste ere izan ziren mugimenduak; bost preso lekualdatzeari oniritzia eman zioten Espainiako Espetxe Erakundeek. Espainiako Gobernuan PSOE dagoenetik, 2018ko ekainetik, 50 euskal preso gerturatu eta hamalau Euskal Herriratu dituzte; 25 dira ekainaren 20tik hurbildutako presoak.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187765/gorrien-memoria.htm
|
Kirola
|
Gorrien memoria
|
Mikel Huartek Rojos. Futbol, política y represión en Osasuna (Gorriak. Futbola, politika eta errepresioa Osasunan) liburua atera du. Frankisten errepresioa sufritu zuten Osasuna taldeko kideen memoria jaso eta zabaltzea da helburua.
|
Gorrien memoria. Mikel Huartek Rojos. Futbol, política y represión en Osasuna (Gorriak. Futbola, politika eta errepresioa Osasunan) liburua atera du. Frankisten errepresioa sufritu zuten Osasuna taldeko kideen memoria jaso eta zabaltzea da helburua.
|
Suhiltzailea da lanbidez, baina Mikel Huartek artxiboetako agirien artean sartu du burua azkeneko hilabeteotan, helburu garbi batekin: frankisten errepresioa sufritu zuten Osasuna taldeko kideen memoria jaso eta zabaltzea. Sare sozialetan hasi zuen bide hori, eta liburu batean jaso du orain, Txalaparta etxearen eskutik: Rojos. Futbol, política y represión en Osasuna (Gorriak. Futbola, politika eta errepresioa Osasunan). Gaur aurkeztuko dute, Iruñean.
Felix Monreal kazetariak emandako pistek eman zioten atentzioa Mikel Huarteri gaia lantzen hasteko. «Osasunako hainbat kidek 1936ko altxamendua gertatu eta gero errepresioa sufritu zutela aipatu zuen; izen batzuk eman zituen, eta gehiago ote ziren pentsatuz, bila hasi nintzen», gogoratu du Huartek.
Soziologiako eta Gizarte Laneko ikasketak egin zituen Huartek, baina futbola beti izan du pasio; jardunaldiak antolatu zituen Futbola ere lapurtu ziguten izenburupean, 2015ean, bertze hainbat kiderekin batera, dirua oinarri duen oraingo futbolari buruz hausnarketa egiteko.
Jardunaldi horien bidetik sortu zen Twitterren kontu bat irekitzeko asmoa: Huartek kontu horren bidez zabaldu zuen frankisten errepresioa sufritu zuten Osasunako kideen berri, iazko uztailaren 18an.
Interneten bidez egindako lan horri esker, ezagutzen ez zituen testigantzak eta datuak jaso ditu Huartek. Eta jasotako hori guztia behar bezala gordetzeko beharrak eraman du liburua egitera. «Osasunari buruzko liburuetan jaso izan da frankisten aldean hildako kideen berri Antonio Oloriz, Jose Bezunartea, Angel Avizcuri, Otxoa de Olza eta Dueñas; ez, ordea, frankisten errepresioa sufritu zutenena. Argi nuen memoria hori jaso eta errepresioa pairatu zutenei aitortza egin behar zitzaiela; arrastoa utzi zuten hamaika arlotan», nabarmendu du Huartek.
Bengarairen biografia
Frankistek Osasunako zuzendaritzako kide edo jokalari izandako sei fusilatu zituzten, 1936ko altxamendua gertatu eta gero: Eladio Zilbeti, Natalio Cayuela, Fortunato Agirre, Filomeno Urdiroz, Alberto Lorenzo eta Ramon Bengarai. 1920ko udazkenean sortu zen Osasuna kluba, eta Agirre eta Zilbeti izan ziren sortzaileetako bi. 1922an, Donibaneko zelaia ireki zuten, eta Espainiako Ligan 1928an egin zuen debuta taldeak. 1934-1935eko denboraldian aritu ziren gorritxoak lehen mailan aurrenekoz. 1936ko apirilean berriz jaitsi ziren. Uztailetik aurrera, halere, zelai barruko arazoak hutsean gelditu ziren, militarrak altxatu eta gero.
Frankistek hildakoen artean, nabarmentzekoa da Ramon Bengaraik egin zuen bidea. Horregatik, Huarteren eskutik sortutako proiektu beraren barruan, Osasunako zuzendaritzako kide izandakoaren biografia argitaratu du Katakrakek: Ramon Bengaray, Osasuna y república (Ramon Bengarai, Osasuna eta errepublika). Esther Aldabe historialariak sinatu du, baina argi utzita «talde lana» dagoela liburu horren atzean. Josu Chueca historialariak idatzi du hitzaurrea.
Historialaria ez ezik, «futbolzale amorratua» ere bada Aldabe: «Erraza izan zen Huarteren proposamenari baiezkoa ematea». Artxiboko agirien artean ezagutu zuten elkar, eta proiektuaren berri jaso bezain pronto erabaki zuen Aldabek Bengarairen biografia idazteko lanean inplikatzea. Lanbidez tipografoa zen Bengarai, baina «hamaika arlotan» egin zuen bidea: «Sindikalista izan zen, Iruñeko Orfeoiko abeslari, bai eta politikari ere», aipatu du Aldabek. Fronte Popularreko presidente izan zen Nafarroan; 1936an fusilatu zuten.
Bengarairen eta errepresioa sufritu zuten Osasunako gainerako kideen memoria «ezabatu» egin dutela nabarmendu du Aldabek. «Klubak berak ez du ahaleginik egin gertatu zena zabaltzeko. Orain plazaratu diren liburuen atzean ere herritarren ekimena dago», erantsi du historialariak. «Gorritxoen memoria jaso beharra zegoen; futbolaren esparruan egindako lanaz gain, herrialdeko gizartearekin eta kulturarekin ere konpromisoa hartu zuten», bukatu du Huartek.
Andres Jasoren gorpua bilatzeko kanpaina
Andres Jaso (Melida, 1912-1936) Osasunako jokalaria izan zen, eta 1936an bonbardaketa batean hil omen zuten, Asturiasen (Espainia). Geroztik desagertuta dago. Familiak ez du amore eman, eta, orain, Osasunari buruzko liburuen bultzada baliatuz, kanpaina bat hasi dute Twitterren (#ElFutbolistaDesaparecido traolarekin), jokalariaren gorpua bilatzeko.
Jaso 1930-1931ko denboraldian aritu zen gorritxoekin. Osasunatik Zaragozara joan zen, eta handik Valentzia eta Gijonera. Kanpainaren bidez, futbolaren mundua astindu nahi dute senideek, auzia erdigunean jartzeko. Mikel San Jose jokalariak bat egin du jada.
|
2020-10-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/187766/urteko-uzta-aurkezteko-lekurik-ez.htm
|
Ekonomia
|
Urteko uzta aurkezteko lekurik ez
|
Baserritarrentzat urte zaila izan da COVID-19ak markatutakoa. Azoka gutxiago egiteak erakusleihorik gabe utzi ditu. Gazteen egoerak kezkatzen ditu.
|
Urteko uzta aurkezteko lekurik ez. Baserritarrentzat urte zaila izan da COVID-19ak markatutakoa. Azoka gutxiago egiteak erakusleihorik gabe utzi ditu. Gazteen egoerak kezkatzen ditu.
|
Astelehenean, Gernika-Lumoko kale eta bazterrak ez dira beteko behien eta zezenen orro eta marruen oihartzunez. Jende pilaketarik ere ez da izango. Plazek ez dute nabariko urriko lehen astelehena denik, ez baitute egingo egun hori ezagun bihurtu duen azokarik. Urriko azken astelehena ere letra txikiz dator aurten. Beste herrietan bezala, ez da-eta azoka handirik edo berezirik izango. Uzta jaso berri duten baserritarrek erakuslekurik garrantzitsuenak galdu dituzte. Eta abeltzainei ere ihes egin die diru iturri nagusiak.
Ondo ezagutzen dute egoera hori Adela Andikoetxea baserritarrak eta Jon Koldo Bikandi abeltzainak. Era horretako azoketan sari ugari jasotakoak dira biak ala biak. Andikoetxeak 700 sari baino gehiago eskuratu ditu ortuariengatik; Bikandik abelbururik onenaren sari mordoa lortu du, azokaz azoka. Bikandik eta beste abeltzain batzuek ere diru iturririk garrantzitsuenetako bat galdu dute: «Azoketara joateko diru laguntzak egoten dira, ganadua prestatzeko eta hobetzeko. Azoketara joateak esan nahi du ganadua hobetzen ari garela. Azokarik ez badago, ez dago diru sarrerarik abeltzainentzat; ez dago laguntzarik baserritarrentzat».
Abeltzainentzat bestelako azoka txikiagorik ere ez dago, gainera. Abelburuak salerosteko, Mungian hamabost egunez behin, domekaz, egiten zen azoka ere bertan behera utzi dute. Hori zen Bizkaian modu erregularrean ganadua salerosteko egiten zen azoka bakarra.
Baserritarrentzat urte zaila izan da COVID-19ak markatutakoa. Andikoetxea erretiroa hartzeko atarian dago. Amaren eta senarraren gaixotasunek erabakia azkartu zuten. Ia 35 urteko ibilbidea egin du azokarik azoka. «Egoera honetan, ez nekien aurten zerbait landatu edo ez. Azkenean, tipulak eta porruak landatuta nituenez, piper, tomate eta leka apur batzuk jartzea erabaki nuen, Bilbora eramateko». Udaletxe ondoan zapatuetan egiten duten azokara joaten da, tokatzen zaionean. «Lana uzteko asmoa nuenez, azoka berezirik ez egiteak ez dit kalte handirik egingo. Baina jarraituko banu, bai, handia, nire bizimoduaren oinarria azoka horiek zirelako. Baserritar gazteei eta azoka bereziotatik soilik bizi direnei kalte oso handia egingo die egoera honek».
Aurten, Bilbotik kanpoko erakusleku gutxitan izan da Adela Andikoetxea ikusteko aukera. Eta giroa eta azpiegiturak ez dira izan beste urte batzuetakoak, gainera. «Sopelako azokara bakarrik joan nintzen [irailaren 5ean egin zuten], etxe ondoan dagoelako, eta eurek deitu zidatelako. BBKren erakuslekurik ez zegoen. Ikusle gutxiago gerturatu ziren, baina oso ondo antolatu zuten: dena hesitu zuten, eta bi plazatan jarri gintuzten. Ekoizle gutxi geunden, beste urte batzuekin alderatuta. Hala ere, nik nahiko ondo saldu nuen. Ez naiz kexatuko».
Andikoetxea Urdulizkoa da, eta azaldu du bertako azoka ez dutela egin. «Nire inguruan egin dituzten bakarrak, nik dakidala, Gorlizkoa eta Sopelakoa dira».
Kezka, gazteengatik
Gazteen egoerak asko kezkatzen du. Bilboko azokara mutil gazte batekin batera joaten da. Berotegietan kalteak izan dituzte biek: «Egoera hau hondamendia dela esan zidan. Azoka berezirik gabe, are gehiago», ekarri du gogora, penaz. «Gaztea da. Uste dut etxez etxe, Internet bidez ere saltzen duela, baina oso gaizki pasatzen ari da. Haizeak berotegiak apurtu dizkio. Arazoa larria da».
Azoka berezi guztiak ere ez direla berdinak azaldu du. «Nik, esaterako, San Tomas egunean [Bilbon] oso ondo saltzen dut; Gernikako Urriko Azken Astelehenean, berriz, ez horrenbeste», aitortu du. «Nik nire esperientziari buruz hitz egiten dut, eta egia esatea gustatzen zait. Kontua da baserritar asko elkartzen garela. Gernikara askok eramaten ditugu barazkiak, eta asteleheneroko azoka ere egoten da. Ez dut esango gaizki saltzen dudanik, baina Gernikan ibiltzen den jende mordoa kontuan izanda, bai. Asko eta asko begiratzera baino ez dira joaten. Algortan Gernikan baino gehiago saltzen dut. Hala ere, Bilbokoa, Algortakoa eta Gernikakoa dira onenak. Gorliz eta Sopelakoak ere onak dira. Nik Sopelan Plentzian baino gehiago saltzen dut».
Kolore festa
Lan nekeza da haiena: «Santomasen gauerdia arte egon behar dugu bertan, udaltzainek ez digutelako materiala jasotzeko furgoneta sartzen uzten. Eta askotan goizeko bostetan iristen gara azokara». Prestalanak ere zorrotzagoak dira, batez ere, lehiaketak dituzten azoketarako. Kolore festa ziruditen Andikoetxearen eta beste ekoizle askoren erakuslekuek. «Hala ere, gero eta sari gutxiago dago, eta saltokiak ez dira egoten lehen egoten ziren bezala».
Bost ordu behar izan zituen berak dena prestatzeko. «Eta gero, saldu ezean, beste bizpahiru ordu behar nituen dena jasotzeko. Sariak badaude, esfortzu handiagoa egiten duzu. Saririk ez baldin badago, eta helburua saltzea besterik ez bada, zuretzako erosoen den moduan jartzen dituzu espezie bereko ortuariak batera sailkatuta».
Erakusleihoak baino gehiago
Azoketarako diru laguntzez gain, erakusleiho garrantzitsua galdu dute abeltzainek, Bikandiren arabera. «Azokak egiten direnean, jende asko mugitzen da. Ganadua ikustera gerturatzen dira, eta lehiaketek beti mugiarazten dute salmenta. Lehiaketetan-eta ibiliz gero, errazagoa da saltzea».
Egoera ez du ondo ikusten. «Azokatako lehiaketetarako ganadutegia hobetu guran ibiltzen gara, eta zekor bat edo behi bat erostea pentsatzen dugu. Azokarik egin ezean, hoztu egiten zara. Ez dago horretarako poztasunik».
Gernika-Lumoko Urriko Lehen Asteleheneko eta Elizondoko (Nafarroa) azokak dira garrantzitsuenak eurentzat. Hala dio Bikandik. «Lehiaketak egiten direlako. Gainerakoak erakusketarako dira».
Beldur ere bada; azoka batzuk egiteari utzi ostean, horiek berreskuratzerik izango den beldur: «Udal diru laguntzak ere oso mugatuta daude. Bertan behera utziz gero, gauzak hoztu egiten badira, zer gertatuko da? Aurrerago jarraituko al dute denek era horretako azokak antolatzen?».
|
2020-10-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/187767/urnietan-transmisio-komunitario-bat-dagoela-ukatu-du-udalak.htm
|
Gizartea
|
Urnietan transmisio komunitario bat dagoela ukatu du udalak
|
Azken astean hamabi kasu atzeman dituzte herrian. Segurtasun neurriak betetzeko deia egin dute.
|
Urnietan transmisio komunitario bat dagoela ukatu du udalak. Azken astean hamabi kasu atzeman dituzte herrian. Segurtasun neurriak betetzeko deia egin dute.
|
Urnietako Udalak baztertu egin du herrian transmisio komunitariorik gertatu izana. Halako zerbait gerta zitekeela iradokitzen zuen mezu batek herritarrak aztoratu ditu, baina udalak argitu egin ditu hitz horiek arratsaldean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ere ukatu egin du halakorik gertatu dela. Azken astean, hamabi kasu atzeman dituzte herrian, horietatik zortzi azken hiru egunetan. Gauzak hala, 10.000 biztanleko 19,3 positibo baieztatu dituzte azken zazpi egunetan: Gipuzkoako batez bestekoa baino handiagoa da, baina ez da kopurua arriskutsua, Osasun Sailaren arabera.
Herriko ikastetxean atzemandako kasu batek hasi du tirabira, Ainara de Miguel zinegotziak BERRIAri azaldu dionez. Positibo horrekin batera, eta protokoloek adierazitakoari jarraituta, ikasgela itxi eta gelakideei PCR probak egin zaizkie. Urnietako osasun etxetik, ordea, udalari jakinarazi diote litekeena zela hainbat lagunek testa egin osteko itxialdia bete ez izana. Hori ikusirik, Urnietako Udalak mezu bat argitaratu du beharrezko neurriak hartzeko deia eginez. Lehen oharrean, orain transmisio komunitario bat egon zitekeela iradokitzen zuen, gaizki ulertu baten eraginez. Gerora zuzendu dute, ordea, eta adierazi «herritarren osasuna arrisku larrian» jar daitekeela ezarritako neurriak errespetatu ezean.
«Kontuan hartuta hezkuntza eta kirol arloan toki berberetan dabiltzan pertsonak direla, komunitate kutsatze bat gerta liteke pertsona horiek eta haiekin kontaktu zuzena izan dutenek ez badituzte beharrezko prebentzio-neurriak hartzen eta ez badute berrogeialdia zorrotz errespetatzen PCR testa egin eta emaitza jakin arte», argitu du udalak.
Horregatik, ezinbestekotzat jo dute une oro maskara erabiltzea, eskuak sarri garbitzea, metro eta erdiko segurtasun distantzia errespetatzea, pilaketarik ez sortzea eta, sintomarik izanez gero, herriko osasun etxera deitzea (943-00 66 80). Gainera, beharrezkoak ez diren jarduerak bertan behera uzteko eskatu dute.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187768/sindikatuek-hezkuntzarako-baliabideak-eta-negoziazioa-eskatu-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Sindikatuek hezkuntzarako baliabideak eta negoziazioa eskatu dituzte
|
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
|
Sindikatuek hezkuntzarako baliabideak eta negoziazioa eskatu dituzte. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
|
Hezkuntzako langileen protestek ez dute etenik. Gaur arratsaldean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian bildu dira, ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Baliabideak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, baita negoziazioa ere.
Arazoa joan den ikasturtetik datorrela nabarmendu dute sindikatuek, eta Hezkuntza Sailaren jokabidea salatu dute: «Aurrez aurreko ikasturte hasiera abian jartzea posible izan bada, ikastetxeetako zuzendaritza taldeen zein langileen inplikazioari eta lanari esker izan da, Hezkuntza Saila izan baita pandemiaren kudeaketan kale egin, eta erabat desagertuta egon dena».
Hezkuntza Sailari eskatu diote «dagokion ardura» bere gain hartzeko, eta eskoletan osasuna eta hezkuntza bermatuko dituzten neurriak eta baliabideak «modu adostu batean» planifikatzeko, eta ikastetxeetara «lehenbailehen» helarazteko. Horrez gain, sukaldeetako eta garbiketako langileek duten egoerarekin ere ez daude ados, Hezkuntza Sailak aldebakarreko erabakiak hartu dituela uste baitute: «Berriro ere inprobisazioak gidaturik, eraginkortasun oso mugatua izango duten zein planifikazio zehatz bati erantzuten ez dioten errefortzurako kontratazioak egin dituzte, langile hauen prekarizazioan sakontzeko duten lau hilabeteko kontratuekin».
Urriaren 7an, bilera
Behin ikasturtea hasitakoan ere, sindikatuen hitzetan, ez zaie iritsi Jaurlaritzaren ekimenez baliabide zehatzen inguruko negoziazio bilerarako deialdirik. Azaldu dutenez, urriaren 7an Hezkuntza Sailarekin izango duten bilera lortzeko ere «ezinbestekoak» izan dira familiek, ikastetxeek, sindikatuek eta beste hainbat kolektibok egindako mobilizazioak eta ekinaldiak. Bilerara begira, eskaera egin diote Hezkuntza Sailari: «Eskatzen diogu urriaren 7an izango den bilerara ager dadila egoerak eskatzen dituen planifikazio integrala eta irizpide komunak zein beharrezko baliabide gehigarriak negoziatzeko prest, eta langileen ordezkariok mahai gainean jarri ditugun eskaerei erantzungo dien planteamenduarekin».
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187805/trump-erietxe-militar-batera-eraman-dute-covid-19aren-ondorioz.htm
|
Mundua
|
Trump erietxe militar batera eraman dute COVID-19aren ondorioz
|
Positibo eman eta ordu gutxira hartu dute erabakia, «segurtasunagatik». Zenbait iturriren arabera, «larria» da estatuburuaren osasun egoera; Etxe Zuriko medikuek, aldiz, esan dute «arinak» direla haren sintomak.
|
Trump erietxe militar batera eraman dute COVID-19aren ondorioz. Positibo eman eta ordu gutxira hartu dute erabakia, «segurtasunagatik». Zenbait iturriren arabera, «larria» da estatuburuaren osasun egoera; Etxe Zuriko medikuek, aldiz, esan dute «arinak» direla haren sintomak.
|
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea bart gauean eraman dute Marylandeko (AEB) erietxe militar batera. Ostegun gauean jakin zen agintariari eta haren emazte Melanie Knaussi koronabirusa atzeman zietela, eta berria eman eta hamazazpi ordura hartu du Trumpek Marylandera eraman duen helikopteroa.
Twitterren zabaldutako bideo batean, Trumpek esan du ondo dagoela, baina badaezpada ere hobe dela dena ondo aterako den segurtasuna izatea. Eskerrak eman dizkie babesa erakutsi dioten guztiei, Knauss ere ondo dagoela esan du: «Ez dut sekula ahaztuko jasotako babesa».
Sean Conley Etxe Zuriko medikuak adierazi duenez, sukar apur bat du presidenteak, nekatuta dago, eta jada jaso du lehen erremdesivir dosia, baita oraindik esperimentatze fasean dagoen Regeneronen tratamendua ere. Arinak omen dira sintomak, eta Trumpek berak baieztatu du geroz eta hobeto sentitzen dela.
Ordea, medikuaren agerraldiaren ostean, presidentearen osasunaren jarraipena egiten ari den pertsona bat aipatuz Etxe Zuriko prentsaurrekoetan egon ohi diren kazetariek zabaldu zuten Trumpek arnasa hartzeko arazoak izan dituela azken orduetan, eta oxigenoa jarri behar izan diotela. Zabaldutako informazioaren arabera, «larria» dago estatuburuaren egoera, eta «erabakigarriak» lirateke datozen 48 orduak.
Estatuburuak eta haren emazteak ez ezik, haien inguruko beste hainbat goi kargudunek ere positibo eman dute COVID-19an: besteak beste, Utahko senatari Mike Leek, Ipar Carolinako senatari Thom Tillisek eta Trumpen kanpainaburu Bill Stepienek. Aldiz, negatibo eman du Joe Biden presidentegai demokratak. Azken horrek aukera baliatu du maskara erabiltzearen garrantzia nabarmentzeko; izan ere, Trumpek soilik une jakinetan erabili izan du maskara, eta bi hautagaiek aurrez aurre izandako lehen eztabaida saioan ere defendatu egin zuen bere jarrera, esanez maskara ez zela beharrezkoa distantziak mantentzen zirenean.
Presidentea bere onera itzultzen ez bada, Mike Pence presidenteordeak hartuko du haren lekua. Koronabirusaren proban negatibo eman du Pencek, baina etxetik ari da lanean. Medikuen arabera, arriskutsua da Trumpen egoera, bere pisuaren eta adinaren ondorioz —74 urte ditu—, nahiz eta karguan denetik osasun ona erakutsi duen.
Oraingoz, erietxeko gela berezi batetik lanean jarraituko du presidenteak datozen egunetan. Aurreikusitako agerraldiak, ordea, atzeratu egin beharko ditu, edo Internet bidez egin. Trumpen kanpainako zuzendariak ere positibo eman du.
Hauteskundeen atarian
Datorren azaroaren 3an dira egitekoak AEBetako hauteskundeak, eta COVID-19an positibo eman izana beste oztopo bat da Trumpen bidean. Oraingoz, inkestetan Joe Biden hautagai demokrataren atzetik dago errepublikanoa, eta hark normal jarraitzen du bere kanpainarekin. Azken agerraldian, Trumpi onena opa diola esan zuen, baina haren jarrera ere kritikatu zuen; izan ere, errepublikanoak burla egin izan dio Bideni maskararekin ibiltzeagatik, eta agerraldiak antolatu ditu distantziarik mantentzen ez zuen jendetzarekin.
Azkenean Trumpek ezin badu presidente izateko hautagai izaten jarraitu, beste norbait hautatu beharko du Errepublikanoen Batzar Nazionalak. Arazo bat dago, ordea: estatu gehienetan beranduegi da bozketako izenak aldatzeko, jada hiru milioi lagun inguruk bozkatu baitute.
Pandemia hasi zenetik, hark eragin zitzakeen kalteei garrantzia kendu die Trumpek, eta COVID-19arekin gaixotzeak hedabideen azaletara eta askoren gogora ekarri ditu berriro pandemiari larritasuna kentzeko egin dituen hainbat adierazpen. Pandemiak 7,2 milioi pertsona baino gehiago gaixotu ditu AEBetan, eta 208.000 lagunetik gora hil dira COVID-19aren ondorioz; ondorio ekonomiko larriak ere eragin ditu: presidenteak positibo eman izanak galerak eragin ditu Asiako eta Europako burtsetan, baita Wall Streeten ere.
Trump bezala, aurretik koronabirusarekin kutsatu dira Boris Johnson Erresuma Batuko presidentea eta Jair Bolsonaro Brasilgoa ere, beste estatu agintari eta gobernuburu batzuen artean. Horietako inor ez da gaixotu, ordea, bozetarako hilabete besterik falta ez zela.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187806/ehun-ek-eusko-legebiltzarra-inguratzera-deitu-du-hilaren-22rako.htm
|
Politika
|
Ehun-ek Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu du hilaren 22rako
|
«Hondoratze jarraitua» saihesteko irtenbidea euskal errepublika dela esan du mugimenduak. Urriaren 22ko eguerdian egingo dute mobilizazioa.
|
Ehun-ek Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu du hilaren 22rako. «Hondoratze jarraitua» saihesteko irtenbidea euskal errepublika dela esan du mugimenduak. Urriaren 22ko eguerdian egingo dute mobilizazioa.
|
Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimenduak egunak zeramatzan sareetan urriaren 22rako data gordetzeko eskatzen, eta gaur goizean jakinarazi dute zer asmo duten egun horretarako: Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu dute, «krisiak gure bizitzetatik erauzteko tresna Euskal Errepublika dela aldarrikatzeko». Eguerdian batuko dira, eta, hilaren 22a osteguna izanik, osoko bilkuran egongo dira legebiltzarkideak protestaren momentuan.
Ainhoa Gutierrezek eta Marta Machok eman dituzte egitasmoaren inguruko xehetasun batzuk, Gasteizen egindako agerraldi batean. «Krisiez» mintzatu dira, eta horien inguruan egituratu dute mobilizazioaren beharra azaltzeko diskurtsoa: «Osasun krisia, hezkuntza krisia, zaintzen krisia, krisi ekonomikoa, krisi klimatikoa, errefuxiatuen krisia, kulturaren krisia eta krisiak besterik ez». Gutierrezen esanetan, duela hamarkada bat baino gehiago krisialdia «sortu eta sartu» zieten herritarrei, eta harrezkero «krisia erabiltzen dute herritarrok mehatxatzeko, beldurtzeko, diziplinatu eta domestikatzeko».
Horregatik, uste dute krisialdia dela «herritarrok gobernatu ahal izateko asmatu zuten gobernu forma berria», eta haren «mehatxu etengabearen» bitartez euskal herritarrei «sinetsarazi» nahi dietela «edozein apurrekin konformatu» behar dutela: «Edozein lan baldintzarekin konformatu, edozein osasungintzarekin konformatu, edozein hezkuntza, edozein pentsio, edozein agintari, edozein estatu, edozein monarkia, edozein bizitza eta gure zaintzez emakume esplotatuak arduratu daitezela». Hortaz, egungo egituraketa ekonomikoa eta politikoa jarri dute jomugan: «Berdin dio nondik begiratu, berdin dio nondik aztertu: autonomismoak eta sistema ekonomiko honek beti etorkizun okerrago bat hitzematen digute, beti okerragoa den etorkizun hurbil bat zerumugan».
Egungo sistemaren «hondoratze jarraitua» eta euskal errepublika kontrajarri zituen Gutierrezek, lehena arbuiatu eta bigarrenaren alde egiteko: «Espainiako 1978ko erregimenak, bere monarkia, bere marko autonomiko, bere krisi eta agintari, iruzurti, hitzontzi eta alfonbra saltzaileek, zentzu guztietan dakarten hondoratze jarraituaren aurrean, gure gorputzak eta lurraldeak askatzeko unea iritsi da».
Ildo horretan, mugimenduak uste du «40 urtez bete gabe luzatu diren esperimentu autonomikoek» ez dutela balio «enpleguan, osasungintzan, hezkuntzan, hizkuntzan, zaintzetan, pentsioetan, elikaduran, energian» eta beste sektore batzuetan dauden erronkei aurre egiteko: «Herri gisa ditugun erronka hauei guztiei aurre egiteko, hemen eta orain, burujabetza behar dugu, benetako autogobernua, errepublika propio bat».
Urtebeteko jarduna
Iazko azaroan aurkeztu zuten publikoki Ehun herri mugimendua, euskal errepublikaren alde aritzeko asmoz. Aurtengo otsailaren 15ean egin zuten orain arteko mobilizazio nagusia: Euskal Errepublikaren Aldeko Eguna ospatu zuten hamabost udalerri eta auzotan.
Mugimenduaren helburua da euskal errepublikaren aldeko «gehiengo zabala» sortzea, lehentasuna emanik «behetik egindako lanari eta konfrontazioari». Haren arabera, lan jarduera horrekin, «gehiengoari gustagarria zaion aurpegia» jartzen zaio aldarrikapenari. «Goitik ehundu nahi den independentismoak ez du independentistarik sortzen; behetik ehuntzen denak, bai». Ondorioz, «agenda eta erritmoa markatzeko gaitasuna duen euskal errepublikaren aldeko mugimendu herritarra» sortu behar dela iritzi dio.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187807/osakidetzako-langileek-errespetua-eskatu-dute-bilboko-kaleetan.htm
|
Gizartea
|
Osakidetzako langileek «errespetua» eskatu dute Bilboko kaleetan
|
Osasun Sailari ohartarazi diote mobilizazioak indartuko dituztela irtenbiderik proposatu ezean.
|
Osakidetzako langileek «errespetua» eskatu dute Bilboko kaleetan. Osasun Sailari ohartarazi diote mobilizazioak indartuko dituztela irtenbiderik proposatu ezean.
|
Osasun arloko langileek «errespetua» galdegin dute, eta eskatu dute «konponbidea» emateko pairatzen ari diren «muturreko egoerari». Bilbon egin duten manifestazio batean, salatu dute Osakidetza «zainketa intentsiboko unitatean» dagoela, eta lehen arretako zerbitzua, berriz, «hilzorian». Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu berriari ohartarazi diote mobilizazioei ekingo dietela berriro beren eskakizunei irtenbiderik eman ezean.
Bilbon manifestazio bat egin dute Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek —Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK izan dira deitzaileak—, eta haiekin bat egin dute beste eragile batzuek: adibidez, pentsiodunen mugimenduak eta osasun arloan lan egin arren Osakidetzako behargintzat aitorturik ez dauden beste zenbait multzok, hala nola garbitzaileek, anbulantzietako langileek, erietxeetako kafetegietakoek eta abarrek. «Kalitatezko osasun publikoa eta langileen eskubideak» defendatu dituzte, COVID-19aren pandemiak sorturiko egoeraren aurrean.
Manifestazioa abiatu aurretik, Satse eta ELAko ordezkariek hitz egin dute, gainerako sindikatuen izenean. Esan dutenez, Osakidetzako langileek «urteak» eman dituzte murrizketak salatzen eta horiek etorkizunean izan zitzaketen ondorioez ohartarazten; orain, COVID-19aren pandemiak agerian utzi ditu gabezia horiek: «Osakidetza ZIUtik atera behar da, eta premiazkoa da erreformak bultzatzea egiturazkoa den arazo hau konpontzeko».
Langileen ustez, osasun arloko agintariak COVID-19a «aitzakia moduan» erabiltzen ari dira murrizketa are handiagoak egiteko: «Lehen arreta hilzorian dago; COVID-19aren aitzakiatan, aurrez aurreko arreta murriztu egin dute, eta telefono bidezko arretarekin ordezkatu nahi dute». «Honaino heldu gara», esan dute sindikatuetako ordezkariek.
«Lehen lerroan»
Horien ostean, Osakidetzak kontratatutako zerbitzuetako langileek hartu dute hitza. Garbitzaileek, anbulantzietako langileek, ospitaleetako kafetegietakoek eta bestek salatu dute pandemiaren unerik gorrienetan «lehen lerroan» aritu direla lanean eta askotan bizitza «arriskuan» jarri dutela, baina horren trukean «babes falta» sumatu dutela instituzioen aldetik: «Erantzuna beste alde batera begiratzea izan da. Beti azkenak izan gara; faktura psikologiko handia ordaindu dugu».
Osakidetzari «babesa» eta egoera hori amaitzeko neurriak eskatu dizkiote; batez ere, zerbitzu horiek guztiak publiko bilaka ditzan.
Manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatu da, eta segurtasun neurri zorrotzak ezarri dituzte: pankarten ostean, manifestariak hiru lerrotan joan dira, segurtasun tarteari eutsiz betiere, eta Plaza Eliptikora iritsi ondoren Bizkaia plazara abiatu dira. Manifestazioaren burua hara iritsi denean, eta oraindik jende asko Kale Nagusitik zetorren arren, txalo jo dute eta bukatutzat eman dute manifestazioa, pilaketarik sor ez zedin. Manifestariei eskatu diete amaierara iritsi ahala sakabanatzeko.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187808/balio-handiko-hiru-puntu.htm
|
Kirola
|
Balio handiko hiru puntu
|
90. minutuan sartu du garaipenaren gola Dimitrovicek penalti bat geratu du, eta azken 25 minutuak bat gutxiagorekin jokatu du
|
Balio handiko hiru puntu. 90. minutuan sartu du garaipenaren gola Dimitrovicek penalti bat geratu du, eta azken 25 minutuak bat gutxiagorekin jokatu du
|
Eibarrek lasaitasunez heldu ahal izango dio bi asteko ligaren etenaldiari. 1-2 irabazi du Valladoliden, 90. minutuan atzetik etorrita Kevinek buruz sartutako gol bati esker. Meritu handiko hiru puntuak, Dimitrovicek penalti bat geratu baitu bigarren zati hasieran, eta lehiako azken 25 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu baitute gipuzkoarrek. Epaileak txartel gorria erakutsi dio Diopi. Jokaldia eztabaidagarria izan da. Baloia babesten ari zela, senegaldarrak Kike Perez zapaldu du nahigabe. Txartel horia ateratzeko jokaldia zen, baina ez gorria. Eibarrek ondo eutsi dio. Lau punturekin sailkapenean, Elxen kontra emandako irudi kaskarra hobetuta eta bihar gauerdiraino egin ditzakeen fitxaketekin hazten eta hobetzen segitzeko aukera du orain.
Elxen aurkako norgehiagokatik Dimitrovicek, Kevinek, Inuik eta Mutok baino ez dute errepikatu hasieratik. Eñaut Mendia gazteak, gainera, hasieratik jokatu du estreinakoz. Valladolid oldarkorrago hasi da. Baina pixkanaka goiko presioan asmatzen joan da Eibar. 29. minutuan iritsi da gipuzkoarren lehen gola. Baloiak El Yamiqen eskuan jo du eta epaileak penaltia adierazi du. Esteban Burgosek ez du huts egin.
38. minutuan, ordea, etxekoek banakoa lortu dute. Nachok ezkerrean jaso du baloia, aurrera egin, eta atzera pasea eman dio paseaToni Villari. Hark iritsi bezala jo du baloia, eta gola egin: 1-1. Hala amaitu dira aurreneko 45 minutuak. Bigarren zatia hasi eta berehala, 49. minutuan, Eñautek zangotrabatu egin du area barruan Toni Villa, eta epaileak ez du zalantza egin: penaltia adierazi dy. Baina beste behin Dimitrivocik agertu da Mendilibarren taldea salbatzeko. Igarri egin dio nora jaurtiko zuen Guardiolari, eta penaltia geratu.
Sergiok Orellana eta Guardiola kendu zituen, Weissman eta Oscar Planoren ordez. Ez du asmatu, erasoan argitasun gutxiago izan du hortik aurrera Valladolidek. Eibar, berriz, ahal zuenean kontraerasoan ateratzen zen. 75. minutuan kanporatu du epailea Diop, Egoera horreta Eibarrentzat balio handikoa zen eskuan zuen puntua. Hamarrekin ondo eusten jakin du. Gainera, jokaldi batean, Valladolideko jokalari batek eskuarekin jo du baloia area kanpoan. Epailea penaltia adieraztear egon da. Baina azkenean falta izan da Kike Garciak jaurti du eta Robertok gelditu ona egin du (81. min). Eibarrek serio eta nekaezin jarraitu du lanean, eta 90. minutuan jaso du hiru puntuen saria.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187809/nafarroak-beheranzko-joerari-eutsi-dio-bezperan-baino-90-kutsatu-gutxiago-zenbatuta.htm
|
Gizartea
|
Nafarroak beheranzko joerari eutsi dio, bezperan baino 90 kutsatu gutxiago zenbatuta
|
Ostiraleko zenbaketen arabera, Hego Euskal Herrian 687 pertsona kutsatu dira COVID-19 gaitzarekin, bezperan baino 66 gutxiago
|
Nafarroak beheranzko joerari eutsi dio, bezperan baino 90 kutsatu gutxiago zenbatuta. Ostiraleko zenbaketen arabera, Hego Euskal Herrian 687 pertsona kutsatu dira COVID-19 gaitzarekin, bezperan baino 66 gutxiago
|
Joan den astean, COVID-19ak kutsatutakoen kopuruak goia jo zuen Nafarroan, bigarren olatuko daturik makurrenak erregistratu baitzituzten: 421 positibo egun bakar batean. Bada, zenbateko horrek beheranzko joera izan du azken egunotan, eta ostiraleko zenbakiek jarraipena eman diote bilakaerari: 245 kutsatu erregistratu dituzte, bezperan baino 90 gutxiago. 2.953 PCR test egin zituzten, eta, ondorioz, positibo tasa %8,1eraino jaitsi da —ostegunean %11koa zen—.
Gainerako herrialdeetan, ordea, kutsatu gehiago erregistratu dituzte. Bizkaian 213 —bezperan baino 27 gehiago—, Gipuzkoan 145 —hiru gehiago— eta Araban 82 —hamabi kasu gehiago—. Denetara, Hego Euskal Herrian 687 kasu atzeman zituzten ostiralean, egun bat lehenago topatutako kasuak baino 66 gutxiago. Lau lurraldeetan, denetara, 10.899 PCR test egin ziren ostiralean, eta horien positibo tasa %6,3 izan zen Hegoaldean.
Ospitaletako eraginari dagokionez, Osakidetzan 39 pertsona erietxeratu zituzten, eta 31 Osasunbidean. Oraintxe, 81 pertsona daude ZIU zainketa intentsiboetako unitatean.
San Adrian, konfinatuta Nafarroako egoera baretzen hasi den arren, San Adrian herria konfinatuta dago gauerdiaz geroztik. Azken hamalau egunetan, 100.000 biztanleko 1.399 positibo kasu erregistratu dituzte, guztira 84 kasu inguru. Era horretan, Azkoien, Faltzes eta Funes herrietan bezala, herritik ezingo dira atera herritarrak ezinbesteko arrazoi bategatik ez bada —lanera, eskolara, ospitalera edo gaixo den norbait zaintzera joateko ez bada—. Foruzainek eta guardia zibilek kontrolak jarri dituzte herriko sarrera-irteeretan.
Bizi Berri II planaren neurketak Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen Bizi Berri II plana, eta bertan koronabirusaren eraginaren zenbatekoa neurtu dute. Pandemiak gogor jo ditu zahar etxeak; zehazki, martxoaz geroztik 716 egoiliar hil dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetan. Horietatik 103, abuztuaren erdialdean hasi zen bigarren olatuan.
Planean egindako beste neurketa batek ikasturtea hasi denetik eskoletan atzemandako positibo kopuruak biltzen ditu. Irailaren 7tik 27ra 710 koronabirus kasu erregistratu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan. Horien eraginez, 132 zentroetako 6.683 ikasle bakartu behar izan dituzte denbora tarte horretan.
Azkenik, Osasun Sailaren arabera, COVID-19aren testetan positibo eman dutenen berrogeialdia hamalau egunetik hamarrera laburtu daiteke. Jaitsiera bera aplikatu ahal izango litzaieke positibo eman dutenekin harremana izan dutenei. Horrez gain, antigenoen testak egiten hasi daiteke Osakidetza urriaren 19tik aurrera.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187810/gannarentzat-lehen-etapa-eta-lidergoa.htm
|
Kirola
|
Gannarentzat lehen etapa eta lidergoa
|
Italiarrak hegan egin du 15 kilometroko erlojupekoan, eta jarraipena eman dio bolada onari. Minutu batetik gora galdu dute Nibalik, Fuglsangek eta Kruijswijkek, haizearen eraginez
|
Gannarentzat lehen etapa eta lidergoa. Italiarrak hegan egin du 15 kilometroko erlojupekoan, eta jarraipena eman dio bolada onari. Minutu batetik gora galdu dute Nibalik, Fuglsangek eta Kruijswijkek, haizearen eraginez
|
Elastikoen bilduma egiteko moduan dago Filippo Ganna (Ineos). Italiako eta munduko erlojupeko txapeldunak indar erakustaldia egin du 15 kilometroko bakarkako saioan, eta, horri esker, aurtengo Giroko lehen maglia arrosa jantzi du. Faborito nagusia zen, eta iragarpenak ondo baino hobeto bete ditu. 15 minutu eta 24 segundoan osatu du erlojupekoa, hau da, batez beste orduko ia 59 kilometroko abiaduran. Joao Almeida (Deceuninck) eta Mikkel Bjerg (UAE) izan dira bigarren eta hirugarren, 22 segundora.
Ibilbidea oso berezia zen. Kilometro bateko malda bat zegoen hasieran, eta, hortik aurrera, ia dena aldapan behera egin behar zen. Abantaila handia zuten espezialista astunek, eta, bereziki, Gannak. Italiarrak distiraz luzitu du ortzadar maillota, eta txikitu egin ditu erreferentzia guztiak. Pello Bilbao (Bahrain) izan da irteten aurrenekoetako bat, eta lehen postuan izan da behin-behinean, 16.23ko denbora eginda. Gutxi iraun du aulki beroan, Almeidak ez bezala. Portugaldar gazteak 15.46 behar izan du ibilbidea osatzeko, eta buruan izan da Ganna iritsi den arte.
Italiarraz gain, baziren beste espezialista handi batzuk: Alex Dowsett (Israel), Victor Campenaerts (NTT), Rohan Dennis eta Jonathan Castroviejo (Ineos)… Ordea, ez dira esperotako mailan aritu. Castroviejo, adibidez, Bilbao baino zazpi segundo mantsoagoa izan da. Beteranoen ordez, gazteek egin dute distira: Gannak, Almeidak, Bjergek eta Tobias Fossek (Jumbo Visma) –bosgarren izan da, 31 segundora–.
Etapak ihes egin dio Almeidari, baina urratsa egin du sailkapen nagusiaren lehian. Hautagairik indartsuena izan da, Geraint Thomasen (Ineos) beraren aurretik. Galestarrak segundo bat gehiago behar izan du. Laugarren postuan bukatu du etapa. Simon Yates (Mitchelton) beldur zen izan zezakeen galeraz, baina oso denbora txukuna egin du: 16.13, Thomasek baino 26 segundo gehiago. Ondo moldatu den beste hautagaia Alexandr Vlasov (Astana) izan da; 21 segundo eskas galdu ditu Thomasekin alderatuta.
Gainontzeko hautagaiak ia bi ordu geroago atera dira, baldintza dezentez aldrebesagoekin. Kalte egin die haizeak, eta denak aritu dira ezinean. Thomas erreferentzia gisa hartuta, Vincenzo Nibalik (Trek) 1.06 galdu du, Steven Kruijswijkek (Jumbo Visma) 1.21, eta Jacob Fuglsangek (Astana) 1.24. Danimarkarra, gainera, bizkartzain bat gutxiagorekin gelditu da: Miguel Angel Lopezek lasterketa utzi behar izan du, erdibideko mugarrian erori ostean.
Bihar, lasterketak Siziliako lurretan jarraituko du, 149 kilometroko etapa batekin. Amaiera ia lau kilometroko koska batean egongo da; beraz, errematatzaileak eta maldan gora hainbestean dabiltzan esprinterrak sartuko dira jokoan.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187811/herriko-plazetara-eraman-dute-presoen-aldeko-aldarria.htm
|
Politika
|
Herriko plazetara eraman dute presoen aldeko aldarria
|
Urriaren 24an manifestazioa egiteko deia berretsi du Sarek. Donostian izanen da, 'Resolution! Etxera!' lelopean.
|
Herriko plazetara eraman dute presoen aldeko aldarria. Urriaren 24an manifestazioa egiteko deia berretsi du Sarek. Donostian izanen da, 'Resolution! Etxera!' lelopean.
|
Ordizian, Bergaran, Leitzan, Otxarkoagan, Errenterian, Ondarroan, Gasteizen, Sopelan, Arangurenen, Berriozarren, Larrabetzun, Oñatin, Iruñean, Trebiñun, Erronkarin... Menditik herriko plazetara. Sare Herritarra plataformak gaurko egina zuen Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko deialdia, baina eguraldi makurrak hasierako plana zapuztu ostean, plazara eraman dute presoen aldeko aldarria. Hala, ehunka lagunek elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herriko plazetan eta sare sozialetan zabaldu dituzte #IzanBidea traolarekin.
Donostian eginiko agerraldian, «penatuta» azaldu dira Bego Atxa eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak, mendietara igotzeko egitasmoa bertan behera utzi izanagatik, baina «esker ona» ere adierazi nahi izan diete izena emandako pertsona guztiei. Heldu den urteko maiatzaren 8ra atzeratu dute deialdia: «Mendi tontorren igoera bertan behera utzi behar izan dugun arren, aise erakutsi duzue maiatzaren 8an ekimen ikusgarri eta historikoa egingo dugula», esan du Atxak.
Halaber, herriko plazetan bildutako jendeak argazkien bidez adierazi duen elkartasuna «oso garrantzitsua» dela nabarmendu du Azkarragak: «Ez gara gelditu. Ez dugu gelditu nahi. Prest gaude bakea eta elkarbizitza eragozten dituen sufrimendua behin betiko bukatzeko. Mendi tontorretan irudikatzekoak ginen marea urdina zabal dezagun, herriz herri eta sareetan».
Gaurko protesta ekintzaz eta maiatzera atzeratutako mendi igoeraz gain, Sareko arduradunek gogorarazi dute urriaren 24an Donostiako kaleetara eramanen dituztela sakabanaketaren eta espetxe politikaren aurkako aldarriak Resolution! Etxean! lelopean egitekoak diren manifestazioan. «Bertan, mundu osoari zuzenduko gatzaizkio, mundu osoak jakin dezan oraindik hemen ehunka preso etxetik ehunka kilometrora daudela; oraindik orain, preso gehienak lehen graduan edo zigor graduan daudela; oraindik orain, emakume presoak bakartuta jarraitzen dutela; ehun motxiladun haur inguru daudela, eta preso gaixoak heriotzara arte edukitzen dituztela espetxean», azaldu du Atxak.
Mosaiko erraldoia
Manifestazioaren bukaeran, mosaiko erraldoi bat osatuko dute parte hartzaileek, Kontxako hondartzan. Atxaren esanetan, mosaikoarekin irudikatuko dute «salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko beharra», eta «ezinbestekoa dela presoen etxeratze prozesua abian jartzea».
Bere hitzartzearen bukaeran, Azkarragak gaineratu du Espainiako eta Frantziako gobernuek orain arte eginiko mugimenduak eta keinuak «adabakiak» besterik ez direla izan: «Konponbidearen zain jarraitzen dugu, euskal presoen %85 etxetik 650 kilometrora baino gehiago dagoelako. Presoak etxera ekarri arte ez dugu etsiko». Ordura arte, «bidearen parte» izateko deia egin die Donostian bildutakoei: «Argi dugu zein den gure tontorra: etxerako bidea, elkarbizitza eta bakea».
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187812/inoiz-baino-handiagoa-da-inguruan-duen-komunitatea.htm
|
Gizartea
|
Inoiz baino «handiagoa» da inguruan duen komunitatea
|
Berria Taldeak akziodunen biltzarra egin du. Bidaide gehiago egitasmora lotu ditu, izurri betean ere: irakurleak eta Berrialagunak, gora
|
Inoiz baino «handiagoa» da inguruan duen komunitatea. Berria Taldeak akziodunen biltzarra egin du. Bidaide gehiago egitasmora lotu ditu, izurri betean ere: irakurleak eta Berrialagunak, gora
|
Munduaren taupadak nola, halaxe egin du aurten Berria Taldeak akziodunen batzarra: izurriak ezarritako erritmoan. «Ekainean egin ohi da bilkura hau; egoerak udazkenera ekarri du», azaldu du gaur bilkuraren hasieran administrazio kontseiluko lehendakari Beatriz Zabalondok. 2019ko jardunaren berri emateko zen berez topaketa, baina aurtengo kontuek ere izan zuten toki zabala, COVID-19aren pandemiak zedarrituta, aski urte berezia baita. Eta, hain zuzen ere, egoera honetan enpresa taldeak euskarazko hedabide «erreferentziazkoak» sustatzen jarraitzeko egin dituen ahaleginak hizketarako gaia izan ziren. Oro har, prozesu horretan langileek erakutsitako «sendotasuna» nabarmendu du, adibidez, BERRIA egunkariko zuzendari Martxelo Otamendik, eta informazioa indartze aldera martxan jarri diren ekimenak zerrendatu ditu. Enbataren aurrean egoerari tinko erantzun zaiola onartu du administrazio kontseiluko ordezkari Iban Arregik ere. «Proiektu honek inoiz izan duen komunitaterik handiena du inguruan». Audientziari begirakoa da hazkundea: «Inoizko irakurle kopuru handiena du euskarazko egunkariak». Datuak badira hori erakusteko: izurriak ekarritako egarri informatiboari lotuta, esaterako, sareko erabiltzaileak % 38 hazi dira; erabiltzaile berriak, % 42. «Audientzia nabarmen hazi da koronabirusaren krisiarekin. Asmatu dugu hor egoten. Lehen hilabete horietan, bereziki, jende berria erakarri genuen», azaldu du Arregik. Are, «mantentzen» ari dira orain horietako asko, eta hori da geroa goldatzeko era: «Estrategia da audientziak handitzea, proiektua sostengatzen duen komunitatea handitzeko. Audientzia berria gure etxean gelditu eta proiektuarekin konprometitzea lortu behar dugu». Eta, hain zuzen ere, audientzia hazi ahala, komunitatearen babesari begira ere, argi izpiak badira. «Berrialagunen komunitateak handitzen segitzen du urtetik urtera», azaldu du Arregik. 15.110 lagun dira egun. Izurriaren ondorioz, Berrialagunak erakartzeko kanpainarik ezin izan da egin, «jendearekin aurrez aurre» egon ez izana traba izan da ohiko lan asko egiteko, baina BERRIAren webgunea ate oparoa izan da: «Erregistro asko lortu dira». Biltzarrean nabarmendutako beste alde positiboen artean, Hekimen erakundearen abaroan hiru urterako iaz hitzartutako finantzaketa itunaren «balorazio ona» ere nabarmendu dute. «Koalitatiboki, eta zenbakiei dagokionez, pauso garrantzitsua da», onartu du Arregik. Etorkizunean bide horretan sakontzen jarraitzeko administrazioak eta sektoreak ehundutako foroa, gainera, abian dela gogora ekarri du. Denaren premia izango da. Joerei begira Izan ere, itzal ilunak ere badirela nabarmendu du Arregik: «Egunkari salmenta behera ari da; joera orokorra da». Publizitatean jaitsiera «orokorreko» urteak izan dira, eta datuak «egonkortuta» daude orain, baina, pandemiak ekarri duen nahasmendu giroan, zenbait joera negatibo «azkartu» daitezkeen kezka dago. Hortik ohartarazpena: «Inbertsioen beharra handia da; sektorea joera aldaketa handi baten aurrean dago, eta hor baliabideak behar dira. Bestela oso atzean geratuko gara». Administrazio Kontseiluan aldaketa egin dute; Castillo Suarezek utzitako tokia Mikel Legarrak beteko du. Eskertu egin die biei atxikimendua Zabalondok. Berria Taldearen xedea «mundua euskarari ematea» dela gogorarazi du, orain dela 30 urte hasi zela —Euskaldunon Egunkaria-en eskutik—, bide «malkartsu» horretan, eta ordutik bilaketa betean jardun dutela: «Ez gara gure txikian geratu». Hazten jarraitzeko, ordea, atxikimenduak gehitzen jarraitu behar duela gogoratu du hark ere: «Bidaideak behar ditugu». Urteotan joandako bidaideak ere gogora ekarri ditu, zendutakoak; Jonpa Albisu eta Lurdes Huizi Berria egunkariko langileak, eta Euskaldunon Egunkaria-ko administrazio kontseiluko lehendakari izana, Joanmari Torrealdai.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187813/maddi-ane-txoperena-iribarren-nagusitu-da-xilabako-hirugarren-kanporaketan.htm
|
Kultura
|
Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Xilabako hirugarren kanporaketan
|
Larunbat arratsalde honetan iragan da hirugarren sailkapen saioa, eta lehen faseko azken kanporaketa heldu den astean izanen da, Larzabalen (Baxenabarre).
|
Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Xilabako hirugarren kanporaketan. Larunbat arratsalde honetan iragan da hirugarren sailkapen saioa, eta lehen faseko azken kanporaketa heldu den astean izanen da, Larzabalen (Baxenabarre).
|
Xilabako lehen bi saioetan Aitor Servier Etxexuri eta Maddi Sarasua Laskarai final-herenetara sailkatu ondotik, Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da hirugarren kanporaketan, Ainhoan (Lapurdi).
Xumai Murua Berrak eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Ondotik iritsi dira Iker Altuna, Bixente Hirigarai eta Battitt Crouspeyre.
Fase horretako azken saioa datorren larunbatean iraganen da, urriaren 10ean, Larzabalen (Baxenabarre). Bertan lehiatuko dira Johaine Sarrailleta, Josu Txoperena Iribarren, Kerman Diaz, Mizel Mateo, Oneka Arteaga Olasagasti eta Xan Alkhat bertsolariak.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187814/realak-nagusitasunez-irabazi-dio-getaferi.htm
|
Kirola
|
Realak nagusitasunez irabazi dio Getaferi
|
Oiartzabalek, Merinok eta Portuk egin dituzte donostiarren golak.
|
Realak nagusitasunez irabazi dio Getaferi. Oiartzabalek, Merinok eta Portuk egin dituzte donostiarren golak.
|
Anoetan gelditu dira hiru puntuak, aspaldiko partez. Etxean irabazi gabeko bost partidetako bolada txarrari amaiera eman dio Donostiako taldeak. 3-0 irabazi du etxeko taldeak Getaferen aurka. Realak bikain menderatu du Jose Bordalasek zuzendutako taldea. Azken partidetako joko ona goletan bilakatu dute txuri-urdinek, eta ez dute aparteko arazorik izan partida irabazteko. Lehiako azken txanpa ederra izan da.
Lehenengo momentutik partidan nagusi izan da talde txuri-urdina. Baloiaren jabetza edukitzeaz gain, gola sartzeko aukera dezente izan ditu. Aukera bikoitza izan du Mikel Merinok 8. minutuan. Bi aukeretan, baina, ez du baloia sarera bidaltzeko modurik izan: lehenengoan defentsa batek, eta bigarrengoan Soria atezainak eragotzi diote gola erdilari nafarrari. Taldeko ipar orratza dela erakutsi du beste behin.
Lehen zatiaren erdialdean, 27. minutuan, iritsi da Imanol Alguacilen taldearen lehendabiziko gola. Porturen erdiraketa eskuarekin ukitu du Matias Oliveirak area barruan; Mateu Lahoz epaileak ez du zalantzarik egin, eta penaltia adierazi du. Mikel Oiartzabalek barrura bota du baloia 11 metroetatik. 200. partida zuen gaur kapitainak elastiko txuri-urdinarekin, eta modu ezin hobean ospatu du.
Bi gol azken txanpan Bigarren zatian ere nagusi izan da Reala. Lehen minutuetan sendo aritu da defentsa lanetan, Bordalasen taldea gola sartzeko aukerarik gabe utziz. Minutuak aurrera egin ahala, gora egin du Getafek; horretarako, Jaime Mata eta Timor zelairatu ditu teknikari espainiarrak. Reala kontraerasoan mina egiten saiatu da, bisitariek atzean utzitako hutsuneak baliatuz.
Partida amaitzeko hamar minutu faltan zirenean erabaki du lehia Realak. Bi gol sartu ditu bata bestearen atzetik. 79. minutuan alboko falta batean iritsi da Donostiako taldearen bigarren gola. Mikel Oiartzabalek penalti puntuan jarri du baloia. Bertan, Mikel Merinok baloia bularrarekin jaitsi, eta ez du hutsik egin. Kliska batean, hurrengo jokaldian, hirugarrena egin du talde txuri-urdinak. Portuk Xabi Etxeitak eginiko akatsa baliatu, eta Getaferen atezaina bikain gainditu du jaurtiketa loratu batekin. Merezitako garaipen batekin eta konfiantzaz gainezka iritsi dira Imanolenak geldialdira.
|
2020-10-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/187815/agirrek-eta-albisuk-badute-zeresana.htm
|
Kirola
|
Agirrek eta Albisuk badute zeresana
|
22-14 irabazi diete Jakari eta Zabaletari, eta Binakako Txapelketako finalerako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.
|
Agirrek eta Albisuk badute zeresana. 22-14 irabazi diete Jakari eta Zabaletari, eta Binakako Txapelketako finalerako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.
|
Gogorra izan da astea Baikoko pilotarientzat. Hamabi greba egun egingo dituztela iragarri dute. Kantxan, ordea, albiste ona jaso dute. Izan ere, bi enpresakidek, Agirrek eta Albisuk, garaipena lortu zuten Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. 22-14 hartu dituzte mendean Jaka eta Zabaleta, eta hala aukerekin segitzen dute finalean egoteko. Aspekoak, berriz, apenas dute aukerarik. Garaileek Ezkurdiaren eta Martijaren aurka izango dute jokoan finalera sailkatzeko aukera.
Koronabirusaren pandemiak eragindako itxialdiaren aurretik jokatutako lehen jardunaldian, bi bikoteek galdu egin zuten. Horrenbestez, kale edo baleko neurketa izan da bientzat. Jaka eta Zabaleta ziren faborito, eta 2-0 aurreratu dira, Albisuk galdutako bi piloten ondoren. Partida hasiera ez da ona izan. Zabaletari kosta zaio norgehiagokan sartzea, eta lehen tantoetan Albisuk agindu egin zuen. Hori baliatu zuen Agirrek hainbat tantotan ausart jokatzeko. Atzoko lehian hori egin behar zutela garbi zuen Baikoko bikoteak, eta hala jokatuta 3-6 aurreratu ziren.
Agirre hasierako urduritasunak bazterrean uzten joan da. Lasoren ordez aritu da, Baikok kontratua eten ziolako, eta esana zuen ez zela egoera erosoa beretzat, Lasoren oso laguna baita. Zabaletak ez zuen lortzen pilota luze jotzea, eta Jakak ezin zuen nahi beste jokoan sartu. Ezker horman utzitako pilota batekin bost tantoren aldea lortu dute Agirrek eta Albisuk: 10-5.
Zabaleta, ordea, neurketan sartzen hasi da, eta gorriz jantzitako bikoteak eskertu zuen. an erdietan hiru tantoren aldea zuten Agirrek eta Albisuk: 11-8. Ederra ida zen haien hamabigarren tantoa, laugarren koadrotik boleaz jo du Albisuk, baina Jakak ezin izan du jaso. Atzetik joanda, beste zerbait behar zuten gorriek partida iraultzeko. Neurketa aurrera joan ahala, tantoak amaitzea gero eta gehiago kostatu zitzaien bi bikoteei. Hasiera batean, finago aritu dira Jaka eta Zabaleta lan horretan, eta Agirrek ez zuen asmatzen. 12-11 ere jarri dira galtzaileak, eta bazirudien partidari buelta emateko moduan izango zirela.
Baina ez da horrela izan. Agirrek eta Albisuk ondo estutu dituzte hortzak, eta berdin jarraitu dute lanean. Albisuk atzeko koadroetan sendo, eta kantxa ondo betez, eta Agirre bere aukerak baliatzen aurrean. Hura izanda partidako onena. 11 tanto egin ditu, eta bi baino ez galdu. ixkanaka aldea areagotzen joan dira urdinak, Zabaletak egindako pare bat akats baliatuz. Ederrak izan dira garaileen azken bi tantoak. Agirrek egin ditu, bata pilota txokoan utzita, eta bestea horma bikoa eginda.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187874/laquoeuropan-elikadura-burujabetzaren-ideia-sortu-zen-bileran-izan-nintzenraquo.htm
|
Gizartea
|
«Europan elikadura burujabetzaren ideia sortu zen bileran izan nintzen»
|
Ibilbide oparoa egin du Maite Aristegik (Bergara, 1962) hainbat esparrutan: euskara sustatzen, politikan, sindikalismoan... jaio zen baserritik, ordea, ez da sekula mugitu.
|
«Europan elikadura burujabetzaren ideia sortu zen bileran izan nintzen». Ibilbide oparoa egin du Maite Aristegik (Bergara, 1962) hainbat esparrutan: euskara sustatzen, politikan, sindikalismoan... jaio zen baserritik, ordea, ez da sekula mugitu.
|
Zaila da etiketa bakarrarekin definitzea Maite Aristegi (Bergara, 1962). Baserrian jaio, hazi eta bizi da, eta, zerbait aukeratzekotan, baserritarra dela dio. Utzi ere ez du inoiz utzi, beste lanbide batzuetan aritu izan bada ere. Hamaika zelaitan landatu ditu haziak bergararrak: politikan, sindikalismoan, euskara sustatzen…
Jaio eta hazi zaren baserri berean bizi zara. Eragina dauka mundu horrekin izan duzun loturan?
Nik uste dut horrek markatu duela nire bizitza, zentzu handi batean. Bestalde, lau neba dauzkat eta neska bakarra naiz. Horrek ere markatu nau, nik uste. Azken batean, beti mutil artean jardun beharrak, beti burua atera beharrak, eragin izan dit.
Baserritik lortutakoarekin bizi zinen gaztaroan. Hori ere igartzen da mundua ikusteko moduan?
Gurasoek baserritik atera zuten bizimodua, eta horrek ere markatu nau, jakina. Nik baserriko kultura txikitatik ezagutzen dut. Gainera, bertatik bizi nintzenez, lan gehiago izaten genuen. Bederatzi urte neuzkanetik joaten nintzen amarekin esnea saltzera aste bukaeretan. Bergarako etxe mordo batera sartzen ginen. Nik uste dut hori ere garrantzitsua izan dela niretzat.
Harremanetarako gaitasuna eman al zizun esnea saltzeak?
Bai. Etxean sartu, eta besteen arazoak entzuten dituzu, etxeko beste bat bilakatzen zara, eta enpatia lortzen duzu. Herria beste modu batera ezagutu dut txikitatik. Bestalde, orain, gainera, bullying deitzen diogu, baina orduan ere hamaika etiketa jartzen zizkiguten baserrikoak izateagatik.
Landa auzokoa zara, gainera. Herrikoekin alderatuta, ba al dago alderik?
Gure sasoian, ia pasatuta zeuden lehenago egiten ziren auzolanak; auzolan produktiboak, esan dezagun. Oraindik mantentzen ziren, dena den, bideak garbitzeko antolatutakoak eta horrelakoak. 12 edo 13 urte izan arte, auzokoekin jolasten ginen. Nahiz eta gure auzoa kaletik gertu egon, urruneko auzokoekin elkartzen ginen gehiago. Askotan pentsatu dut horrek ematen duela nortasun bat, bergarar peto-petoa sentitzearekin alderatuta.
Zuzenbide ikasketak egin zenituen Bergaran bertan, UNEDen. Nolatan?
Kanpora ikastera joateko asmoa neukan; erizaintza edo albaitaritza ere gustuko nituen. Baserrian lagundu beharrak eta emakumeoi atxikitzen zaizkigun zaintza lanek moztu zuten bide hori. Ematen du Bibliak esaten duela emakumeok egin behar ditugula lan horiek. Amak esan zidan laguna behar zuela lanerako. Emakume baserritar prototipoa zen nire ama: etxea eramatetik segan egiteraino iristen zen; emakume indartsua.
Garai horietan askok hautatzen zuten baserrian segitu beharrean kalera jaistea. Ez zen zure kasua izan?
Gurasoengandik jaso dut lurrarekiko maitasuna eta lana egin bai baina gustura egitearena; lurra, ingurua eta basoa zainduz.
Ikasten ari zinela, irakasle lanetan ere jardun zenuen, ordea. Zerk bultzatu zintuen euskara irakastera?
Niretzat, euskara oso barruan daukadan zerbait da. Izan nuen nire fasea, 13 edo 14 urterekin edo, amarekin gazteleraz hitz egiten nuena. Etxean kargu hartu zidaten, ea zertan ari nintzen.
Udal euskaltegian bukatu zenuen, hala ere; ikasle hasieran, eta irakasle gero.
Lan ikaragarria egin zuen Bergarako euskara departamentuak. Milaka lagun euskaldundu zituen. Gainera, Joseba Sarrionandia nire irakaslea zen. Hala ere, larunbatetan ematen zituen klaseak. Nik baserrian beti neukan lanen bat zintzilik orduan. Amak esaten zidan: «Nola joango haiz euskara ikastera, badakin eta». Baserriko lanengatik ez nuen ezagutu Sarrionandia.
Zer moduz jardun zinen irakasle lanetan?
Gustura, oso gustura. Nik uste dut beti izan dudala irakaskuntzarako erakarpen hori. Sarri tokatu izan zait inguruan euskara ikasteko edo euskara mundura sartzeko lagundu beharra, eta beti gustura egin dut.
1980ko hamarkada zen. Zein zen Bergarako errealitatea?
Denetik zegoen: aspalditik hemen zeudenak eta euskaldundu nahi zutenak; lanerako beharra zeukatenak, Euskal Herrira iritsi berriak. Euskaraz idazten eta irakurtzen ikasi nahi zuten euskaldun zaharrak ere bageneuzkan. Ikasleekin asko disfrutatzen nuen, eta prozesua polita zen. Hasieran, beldur izaten ziren idazteko, adibidez, gaizki idatziko zutelakoan. Oso ondo idazten zuten, ostera. Bestalde, bazeukaten harrotasun puntu bat: Bergarako euskara eta batuan idazten jakitearena.
Euskara batuak ere izango zuen bere nobedade puntua. Kostatu egiten al zen ikastea?
Inondik inora ere ez. Bakoitzaren aberastasuna balioztatzea garrantzitsua da. Batua beti izango dugu hor, baina Bergarako euskarak, esaterako, badauzka bere hitz eta jostura politak. Orain, Euskaraldiarekin sortu dira ahobizi eta belarriprest rolak. Nik beti izan dut ekimen hori. Alabak esaten dit ea zer nabilen euskaraz ez dakien batekin. Nik gure hizkuntzan egiten diot, eta berak gazteleraz; ulertzen nau, ordea. Azkenean, biok pozik gelditzen gara.
Bukatu zenituen ikasketak, eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartean bukatu zenuen abokatu lanean. Baserritik zetorren batentzat espero zenuen bidea izan zen?
Antxon Ibargurenek bideratu ninduen EHNEra. Pertsona ikaragarria zen Antxon. Haren eraginez ikasi nuen zuzenbidea, azkenean. Erreferente moduan neukan nik. Eskubideak defendatzen zituen abokatu justu bat zen niretzat.
Baserri munduaren eta zuzenbidearen arteko sinergia izan al zen EHNEko lana?
Bai. Gazte sartu nintzen mundu horretan, baina inoiz ez dut baserriko lana utzi. Egun osoko jarduna neukan abokatu gisa, baina eskatu nien esnea banatzera joan nahi nuela, behintzat. Orduan, amantalarekin eta abarka beltzekin saltzen genuen esnea. Gogoan daukat behin Tolosako EHNEren egoitzara sartu nintzela amantal eta guzti. Bizitza osoa daramat korrika alde batetik bestera.
Baserrien berregituratze garaia tokatu zitzaizun lanean. Zergatik berregituratu behar ziren?
Lehen, dozena bat behirekin, basoko lanekin, ortuarekin, txahal bat gizentzearekin eta saltzearekin, soldata polit bat lortzen zenuen. Aldatu zen filosofia, dena den. Bost behi izatea behi gutxi izatea zen. Gogoan daukat lotsa ematen zidala zenbat abere nituen esateak. Garai hartan modernoa zen kalean ez saltzea, behi gehiago erostea, makineria sartzea eta zerbitzuak kanpotik ekartzea. Lehen hamar zeuzkanak ehunekin bukatu zuen.
Zer dela-eta izan zen aldaketa?
Salmenta zuzena egiten baduzu, gehiago kontrolatzen duzu zer daukazun eta zer sal dezakezun, bitartekaririk gabe ari baitzara. Bitartekaria sartzen denean, hark ere irabaziak nahi ditu. Hor hasi zen hamar eduki beharrean hogei baldin badauzkazu, diru gehiago lortuko duzu filosofia. Esne saltzailearen ipuina da, testuinguru ezin hobean. Hor galdu genuen autonomia. Berrogei behi badauzkazu, zuk ezin duzu saldu esnea. Jezteko behar dituzun makinak ere ezin dituzu erosi, milioiak balio dituzte eta. Eskuetatik ihes egiten du. Nekazaritzan hori pasatu zen. Ihes egin zuen, eta beste batzuk agintzera pasatu ziren; egoera goitik behera aldatu zen. Nekazariek galdetzen zuten: «Zer egin behar dut? Hau? Ados. Zein preziotan? Horretan? Ados». Zorrei bueltarik eman ezinda jarduten zuten.
Bestelako eredu bat bultzatzen al zenuten?
Bai. Borroka handia egon zen eredu txikien alde edo norbere ahalmenetara egokitutako modu baten alde; zuk kontrolatzen duzunaren alde, azken batean. Esnea kalean saltzen jarraitzeko borroka handia izan genuen. Galdu zen hori ere, dena dela. Orain, ohikoagoa da zuzeneko salmenta. Dendetan edo ekoizleek otarreen bidez zuzenean saltzen dituzte euren produktuak.
Horrez gain, Emakume Baserritarren Elkartea (Ebel) sortu zenuen. Bistakoa zen sexu arrakala baserrian?
Bilera asko egiten genituen arauak eta legeak azaltzeko. Bileretara gizonezkoak etortzen ziren. Hurrengo egunean, hala ere, haien emaztea, alaba edo ama hurbiltzen zitzaizkigun gauzak azaltzera. Gizonen atzetik, emakumeak etortzen ziren gauzak egitera. Arazoa ez zen hor bukatzen, ordea.
Zer eremu gehiagotan igartzen zen sexu desberdinkeria?
Emakume asko ez zeuden gizarte segurantzan izena emanda. Arazo asko ematen zituzten afiliatzeko. Legez, gizonak beste irabazten zutela erakutsi beharra zeukaten. Askotan, produktuak saltzen edo kontserbak egiten jarduten zuten. Zenbat irabazten zuten galdetzen zieten. Produkzio lanei ematen zitzaien balioa, ez gainerakoei. Europa osoan zegoen arazo bat zen. Europan ere jardun nuen.
1995eko udal hauteskundeetan, dena den, Bergarako zerrenda batean aurkeztu zinen.
Jose Luis Elkororen garaiak ziren, eta zerrendan joateko eskatu zidaten. Abokatu lanak utzi nituen horretarako. Gregorio Ordoñez hil zuten, eta Bergaran hogei botorengatik galdu genuen. Egia esan, ni baserrian eta zinegotzi lanean oso zoriontsua nintzen.
1997an, EHNEko idazkari nagusi bilakatu zinen. Urrats garrantzitsua izan zen zuretzat?
Gure konfederazioa indartzen ari zen urte horien bueltan. ELAk eta LABek ere harreman handia zeukaten. Gatazka politikoa ere puri-purian zegoen. EHNEn beti uste genuen denetarik geneukala, eta ezin genuela jarrera bat hartu. 1997an egin zen kongresua, eta idazkari aurkezteko proposatu zidaten. Idazkari nagusi bat nahi zuten, gehiengo sindikalean egoteko eta zer nekazaritza eredu landu nahi genuen defendatzeko. Horrela aurkeztu nintzen, eta hor jardun nuen.
Baina krisia sortu zen EHNE barruan. Zerk eragin zuen hori?
Norbanakoen interesak zeudelako edo guk defendatzen genuen eredua ez zelako ikusten. Konfiantza kendu zidaten, eta oso kolpe latza izan zen. Gipuzkoako EHNE utzi nuenean, harreman itzelak nituen. Denbora gutxian deabrua bihurtu nintzen. Gainera, EHNEk postura bat hartu zuen gatazka politikoan. Ehun puntu zehaztu genituen; tartean, biolentzia eta errepresioa ez genituela nahi. Askorentzat, hori esatea ere gehiegitxo izan zen.
Politikoa zen nekazari elkarte barruko afera?
Nik uste dut gehienbat eredu kontua zela. Gipuzkoak askotan jarraitu dion eredua aldendu egiten zen sustatzen genuenetik. Saiatu ginen konpontzen eta bideratzen. Sei urte pasatu nituen idazkari lanetan. Gaur egun, EHNEk ez dauka garai batean zeukan indarra. Nik uste dut gatazkak ekarri zuela indar galera hori. Gerora, barkamena eskatu didate egin zutenagatik.
Europan ibili zineneko momentu gogoangarririk baduzu?
Europan elikadura burujabetzaren ideia sortu zen bileran izan nintzen, Monsen, Belgikan. Via Campesina barruko bilera bat zen. Orduan, txikia zen oraindik Via Campesina. Ehunka pertsona egongo ginen bilera hartan. Gaur egun, milioika jarraitzaile eta babesle dauzka.
Zer da zuretzat elikadura burujabetza?
Ez da bakarrik guk jateko beste ekoiztea; eredu kontua da. Lurra errespetatuko duen eredu bat behar dugu; lurra eta pertsonak, ingurua, eroslea eta beste herritar batzuk. Gure baliabideekin behar duguna ekoizteko kapaz izatea da. Oso kontzeptu iraultzailea da. Munduko gosea bukaraziko luke, pentsa.
Bergaran jardun zenuen politikari, baina baita Espainiako Kongresuan ere. Nolatan sortu zen aukera?
Euskal Herriaren burujabetza nire ametsa izan da, beste askorena bezala. Gure inguruan, ilegalizazioen garaian, ez zen erraza norbait lotzea. Nire ustez, istripuz etorri zen ni diputatu izatea.
Espero al zenituzten Amaiurren boz haietako emaitzak?
Karrusel bat izan zen. Batzuek idatzi zidaten: «Zorionak edo…». Esperientzia ona izan zen Kongresukoa; gehienbat, geunden lantaldeagatik. Pila bat ikasi genuen elkarrengandik, eta asko lagundu genion elkarri. Lan hori egin gabe zegoen sekula. Espainia zein ustelduta dagoen ikusteko ere balio izan zigun; zein gauza ustela den, zein oinarri eskasekoa, eta etxe hura zer den. Probatu beharko genuke hemengo denok, ikusteko zer den; batez ere, norbaitek idealizatuta badauka.
Bertsoa ere ezagun egin zenuen hemizikloan. Nola otu zitzaizun?
Bertsozalea izan naiz betidanik. Abestu beharrean, bertsoak idatzi egiten ditut, izan haur bat jaio delako edo norbait hil delako. LOMCEri buruz zerbait desberdina egin nahi nuen.
350 diputatuko plaza bat plaza ona al da abesteko?
Denak neuzkan aho zabalik, begira-begira. Konturatzen zara askotan lan galanta egiten duzula diskurtsoak prestatzen, baina azkar batean joaten dira. Horrelakoak gogoratzen ditu jendeak.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187875/ezezkoak-gutxigatik-irabazi-du-kaledonia-berrian.htm
|
Mundua
|
Ezezkoak gutxigatik irabazi du Kaledonia Berrian
|
Hautesleen %53,26k egin dute Frantziaren menpe jarraitzearen alde; 2018an, %56,7 izan ziren. Gora egin du parte hartzeak: %85,85ekoa izan da.
|
Ezezkoak gutxigatik irabazi du Kaledonia Berrian. Hautesleen %53,26k egin dute Frantziaren menpe jarraitzearen alde; 2018an, %56,7 izan ziren. Gora egin du parte hartzeak: %85,85ekoa izan da.
|
Lehen kontaketetan baiezkoa irabazten ari zen arren, ezezkoa gailendu da Kaledonia Berrian: hautesleen %53,26k ezezkoa eman diote Frantziarekiko independentzia eskuratzeari. Dena den, emaitza 2018ko erreferendumean baino estuagoa izango da, orduan %56,7k bozkatu baitzuten ezezkoaren alde.
Emaitzak jakin ostean egindako lehen agerraldian Frantziako estatuburu Emmanuel Macronek eskerrak eman dizkie Kaledonia Berriko herritarrei independentziaren aurka bozkatzeagatik: «Hautesleek hitz egin dute. Gehienek argi utzi dute Kaledonia Berriak Frantziaren menpe jarraitzea nahi dutela. Estatuburu gisa eskerrak ematen dizkiet gureganako konfiantza agertzeagatik». Baina Macron independentzia eskatzen dutenei ere mintzatu zaie, eta konpromisoa hartu du beste erreferendum bat ere antolatzeko, hirugarrena, Kaledonia Berriko Kongresuak hala eskatuz gero. «Kaledonia Berriko historia kolonizazio istorio bat da. Gaur badakigu bidegurutze batean gaudela. Bi urte ditugu aurretik hitz egiteko eta etorkizuna irudikatzeko».
Gora egin duena, berriz, parte hartzea izan da: 2018an, botoa eman zezaketenen %81,01 joan ziren bozkatzera, eta, atzo, %85,85 joan ziren.
Kaledonia Berriko deskolonizazio prozesuko bigarren independentzia erreferenduma da gaurkoa. Noumeako Akordioaren arabera, ezezkoak berriz irabaziz gero —badirudi hala gertatuko dela—, kaledoniarrek hirugarrenez eta azkenekoz izango dute aukera irla multzoaren subiranotasunaz iritzia emateko, beranduenez hemendik bi urtera, betiere Kaledonia Berriko Kongresuaren heren batek galdeketa horretara deitzen badu.
Independentzia erreferendumaren osteko bi jokalekuei buruzko dokumentu bat argitaratu du Parisek aurten, duela bi urte egin bezala; bi orrialdeko txostena baiezkoaren eta ezezkoaren garaipenez ari da, eta horien ondorioz gertatuko denaz.
Hirugarren aukera?
Batzuek dagoeneko zalantzan jarri dute hirugarren erreferenduma egiteko beharra. Sonia Backes Hegoaldeko probintziako presidente eta buruzagi loialistaren iritziz, «agian aukerarik onena» mahai beraren inguruan esertzea izango da: «Kaledonia Berriari begira, independentistek autonomia handiagoa lor dezaten, eta loialistek nahi dutena izan dezaten, Frantziaren parte izan aurrerantzean ere».
Halere, kontuan harturik independentistak Kaledonia Berriko Kongresuko kideen herenak baino gehiago direla, hirugarren erreferenduma egiteak egiazko aukera bat dirudi, gaur ezezkoak irabaziko balu. Izan ere, Victor Tutugoro Independentziarako Batasun Nazionaleko (UNI) buruzagiaren ustetan, «subiranotasun osora» iristea da deskolonizazio prozesua «amaieraraino eramatea».
Hala ere, ez dago argi zer gertatuko den hirugarren galdeketa horretan ezezkoa berriz gailentzen bada. Noumeako Akordioaren arabera, arduradun politikoak elkartu beharko dira «sorturiko egoera aztertzeko». Loialisten sektore moderatuak adierazi du egoera horretan autonomia handitzea litzatekeela pausorik egokiena, baina, egiaz, oraindik ez dago ezer esanguratsurik finkatua.
Beranduenez 2022rako independentzia edo Frantziaren parte izateko jarrera gailentzen bada ere, deskolonizazio prozesuak aldaketa gehiago eragingo ditu Kaledonia Berrian.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187876/ibilbideari-bukaera-eman-dio-aitzina-gazte-antolakundeak.htm
|
Politika
|
Ibilbideari bukaera eman dio Aitzina Gazte Antolakundeak
|
Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu dute bukaera iragartzeko agirian. Hilabete batzuetako epean «beharrezkoak diren gogoeta, harreman eta eztabaidei» bide emanen diete, «indarrak bildu eta euskal gazteriak tresna berriak sor ditzan».
|
Ibilbideari bukaera eman dio Aitzina Gazte Antolakundeak. Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu dute bukaera iragartzeko agirian. Hilabete batzuetako epean «beharrezkoak diren gogoeta, harreman eta eztabaidei» bide emanen diete, «indarrak bildu eta euskal gazteriak tresna berriak sor ditzan».
|
Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleen bilgune izateko sortu zen Aitzina gazte antolakundeak bere ibilbidea bukatzea erabaki duela jakinarazi du ohar batean. «Argi dugu, azken boladan Aitzinak jadanik ez ziela behar bezalako eraginkortasunez erantzuten euskal gazteria eta herri gisa ditugun erronkei», adierazi dute. Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko «ezintasuna» aipatu dute, eta «hutsuneak» izan dituztela Hendaiatik (Lapurdi) Eskiulara (Zuberoa ), eta Bardozetik (Lapurdi) Urepelera (Nafarroa Behera) existitzen diren «errealitate, problematika eta erronka anitzei» erantzuterako orduan. «Abagunea aztertu, egoera barneratu, urte gorabeheratsu hauek baloratu eta heldutasunez, uneak eskatzen digun erabakia hartu dugu kolektiboki; Aitzina gazte antolakundearen ibilbideari bukaera ematea».
Gazteriaren baitan «engaiatzeko forma eta gai berriak» agertu ahala, 2010eko hamarkadako «militantzia asmatzeko zeregin zailak» markatu du Aitzinaren ibilbidea, azken oharrean idatzi dutenez.«Autokritika zintzoa egiten ari gara eta egiten segituko dugu. Irakaspenak atera behar ditugulako batetik ; eta bestetik, euskal gazteriari zor diogulako». Hala, gazte esparrutik Euskal Herriaren askapen prozesuari ekarpena egiteko «ardura historikoa» beren gain hartzen dutela erran dute: «haria ez da etengo». Zehaztapenik eman gabe, hilabete batzuetako epean «beharrezkoak diren gogoeta, harreman eta eztabaidei» bide emanen dietela jakinarazi dute, «indarrak bildu eta euskal gazteriak tresna berriak sor ditzan». Aitzinaren ustez, «ideia ezkertiar, abertzale, feminista eta ekologistak jendartearen gero eta sektore gehiagorengana hedatzen ari diren honetan, Ipar Euskal Herrian nehoizko baldintzarik onenak ditugu aipatutako askapen prozesuan aitzina pausoak egiteko».
Azken oharraren bidez, «esker berezia» helarazi diete azken urteetan Aitzinaren «parte, bidelagun eta burkide» izan diren guziei, eta «akatsak akats», Aitzinako militanteek izandako «ausardia» goraipatu dute. «Injustizien aurka altxatzeko ausardia, ekintzetan gure gorputzarekin gure ideiak defendatzekoa, konfluentzia guneak sortzen entseatzekoa edo feminismotik gure antolakundea ere zeharkatzen duen zapalkuntza patriarkala errotik mozteko ekitekoa...».
Aitzinaren agerraldia, frantsesez bakarrik idatzitako bide seinaleak kentzeko aldarrikatzeko. SYLVAIN SENCRISTO
Zazpi urteko ibilbidea
2013ko azaroaren 2an sortu zen Aitzina gazte antolakundea, Baionan egin zuten ekitaldi jendetsuan, hilabete batzuk lehenago Orain dun/k tenorea prozesua aitzina eraman ondotik. Lehenago, Gazteriak-ek, Haikak eta Segik izandako lekua hartu zuen. Euskal Herri mailan, Ernai gazte antolakundearekin lotura estua izan du azken urteetan, eta hainbat ekitaldi elkarrekin antolatu izan dituzte.
2013. urtea bukatu aitzin, euskara, gazteen zatiketari gaina hartzea eta nazio identitatea oinarri abiatu zituen lehen kanpainak Aitzinak. Baionako suprefetura aitzinean egin zuten lehen ekintza. Ikatza bota zuten «Frantziako Estatuak ikastolen aurka eramaten duen gurutzada» salatzeko. 2014. urtean, frantses hutsean idatziak ziren bide seinale zenbait kentzeari ekin zion, «Frantziako Estatuak euskal gizartearekiko duen jarrera zapaltzailea» salatzeko. Bide seinale horiek «urteetan eraman asimilazio prozesuaren sinbolotzat» jo zituen, eta Parisera zihoan tren batean sartu zituen, Frantziari itzultzeko. Ekintza horren ondorioz, Aitzinako kide bat atxilotu, eta gazte antolakundeak Baionan duen egoitza miatu zuen Frantziako Poliziak 2014ko urriaren 7an. Baina «ildo beretik» segitzeko borondatea agertu zuten gazteek. «Desobedientzia zibila erabiliz, gure herriaren nortasuna ukatzen duten sinboloak kenduz segituko dugu». Gerora, gazte gehiago ere atxilotu zituzten ekintza horiengatik. 2014ko abenduan, euskarazko bide seinaleak jarri zituen Aitzinak Ipar Euskal Herriko hamabost tokitan, Ipar Euskal Herriko onarpen instituzionala eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko.
Zazpi urteko ibilbidean, ekintza andana egin ditu gazte antolakundeak, eta hainbat aldarri plazaratu ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, Aitzinak bultzatutako talde feminista, Guk EH kanpaina, eta G7koen goi bileraren kontra bultzatutako Oldartu gazte dinamika. Baina, arazoak ere aurkitu ditu ibilbidean zehar. 2016ko udan hasi eztabaida saioa abiatu zuten Aitzinako kideek, antolakundearen «efizientzia politiko eskasaren arrazoiak» identifikatzeko; gogoeta horren ondorio gisa, antolatzeko eredu berria proposatu zuten 2017ko urrian. Baina badirudi azken urteetan ez dutela lortu nahi zuten dinamika martxan ematen, gazte antolakundearen ibilbidearen bukaera iragarri baitute gaur. Aitzina segitzeko aldarriarekin eman dute azken hitza: «Bada bidea : Independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean, beti Aitzina!».
Aitzinaren ekintza Altsasuko gazteekin elkartasunez, Espainiaren Baionako kontsulatuan. ISABELLE MIQUELESTORENA
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187877/alaphilippen-hutsegiteak-roglicentzat-mesede.htm
|
Kirola
|
Alaphilippen hutsegiteak Roglicentzat mesede
|
Emakumezkoetan Deignan nagusitu zen, bakarrik helmugaratuta.
|
Alaphilippen hutsegiteak Roglicentzat mesede. Emakumezkoetan Deignan nagusitu zen, bakarrik helmugaratuta.
|
Txirrindularitza egutegiko lasterketarik zaharrena jokatu zen atzo, denboraldiko hirugarren monumentua: Lieja-Bastogne-Lieja. Berriro ere, gizonezkoen tropeleko indartsuenak direla argi utzi zuten atzo Liejako helmugara garaipenaren lehian iritsi ziren lau txirrindulariek. Tadej Pogacarrek (UAE), Marc Hirschik (Sunweb), Julian Alaphilippek (Dequeunick) eta Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) jokatu zuten azken esprinta. Ezustean, eta Alaphillipen hutsegiteei esker, Roglic nagusitu zen. Emakumezkoetan ere sorpresak. Ez Annemiek Van Vleuten, ez Anna Van Der Breggen ez ziren podiumera igo. Elizabeth Deignanek (Trek) lortu zuen garaipena, bakarrik helmugaratuta.
Gizonezkoen lasterketak erritmo gogorra baina mugimendu gutxi izan zituen azken mendate tentera iritsi arte. Orduan jo zuen erasoa Alaphilippek, eta hala egin zen garaipenerako lehian arituko zirenen arteko aukeraketa. Hirschi lehenik, eta Pogacar, Roglic eta Kwiatowski (Ineos) iritsi ziren haren gurpilera. Poloniarrak, ordea, ezin izan zion erritmoari segi.
Hala, azken kilometroak elkarrekin egin zituzten lau txirrindulariek, garaipena azken esprintean jokatzeko asmoz. Elkar zaintzen ari zirela, Matej Mohoric (Bahrain) iritsi zitzaien, baina bideratzaile lanak egiteko aukera besterik ez zuen izan. Haren atzetik, Alaphillippek abiatu zuen esprinta. Hirschi aurrea hartzen ari zitzaiola ikusita, ordea, mugimendu azkar bat egin zuen hari bidea ixteko asmoz. Sunwebekoak oina pedaletik atera behar izan zuen. Harekin batera, gurpilean zuen Pogacar ere garaipenerako lehia aritzeko aukerarik gabe geratu zen. Alaphilippek eskura zuen ortzadar maillotarekin monumentu bat irabaztea, baina azkarregi hasi zen garaipena ospatzen, eta helmuga pasatu baino zentimetro batzuk lehenago aurreratu zuen Roglicek. Esloveniarrak hala atera zuen Tourreko arantza.
Lasterketa amaituta, epaileek bigarren postutik bosgarrenera bidali zuten frantziarra, azken metroetan eginiko mugimendu itsusiagatik. Hura gabe, litekeena da Hirschik Ardenetako bigarren garaipena eskuratu izana, asteazkenean Fleche Wallonne irabazi ostean.
Erasoa jo eta helmugaraino
Emakumezko lasterketa ezustekoz betea izan zen. Munduko txapelketan andre eta jabe izan eta asteazkenean Fleche Wallone seigarrenez irabazi ostean, Van der Breggen zen garaipena eskuratzeko faborito argia, aurreko urteko emaitza berrituz. Deignan izan zen, ordea, lasterketa hausteko gai izan zen bakarra, eta helmugarako bidea bakarrik egin zuen. Ez zuen lasai egiteko aukerarik izan, ordea. Buruz buruko lehia baten itxura hartu baitzuten azken kilometroek. Deignan lortutako abantaila mantendu nahian, eta Grace Brown (Michelton) harengana gerturatzeko asmoz. Azkenean, bederatzi segundora iritsi zen australiarra.
Bi faboritoak jokoz kanpo, beste hiru herbeheretarren artean jokatu zuten podiumeko azken postua. Jada bi minutu baino gehiagoko atzerapenarekin, Ellen Van Dijk (Trek) helmugaratu zen hirugarren, Marianne Vosi (CCC) eta Amy Pietersi (Boels) aurre hartuta.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187878/ekt-graduondokoak-euskal-kulturaren-egiturak-eta-espazio-emozionalak-aztertuko-ditu.htm
|
Kultura
|
EKT graduondokoak euskal kulturaren egiturak eta espazio emozionalak aztertuko ditu
|
Zortzigarren edizioa du aurten, eta Joseba Sarrionandia irakasle gonbidatu arituko da. Gaur itxiko da matrikulazio epea.
|
EKT graduondokoak euskal kulturaren egiturak eta espazio emozionalak aztertuko ditu. Zortzigarren edizioa du aurten, eta Joseba Sarrionandia irakasle gonbidatu arituko da. Gaur itxiko da matrikulazio epea.
|
Transmisioa, ez atzera begira, ezpada gerora. Transmisioa, izateko gogoa ereiten segitzeko bide modura. Izpiritu horrekin jarri zuten abian Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) graduondokoa Mondragon Unibertsitatean, 2007-2008ko ikasturtean. Bi urterik behin egin da ordutik, eta hala heldu da zortzigarren aldira aurten. Ohi duenez, hilean asteburu batez hartuko du leku, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Urriaren 17an hasi eta ekainaren 12ra arte egingo dute aurtengoa. Gaur da izena emateko azken eguna.
Hitzaldi kate baten bidez osatzen du EKTk bere formakuntza eskaintza. Askotariko ahotsak bildu ohi dituzte ikasgelara, diziplina ugaritatik datozen kulturgile, sortzaile, pentsalarienak. Bada, zortzigarren edizio honetan hizlari ariko direnen artean daude, besteak beste, Haizpea Abrisketa, Oscar Alegria, Elisabete Ansa, Eduardo Apodaka, Gaizka Aranguren, Rikardo Arregi, Edurne Azkarate, Harkaitz Cano, Jean Louis Davant, Pello Eltzaburu, Jon Eskisabel, Jon Garaño, Jose Angel Irigarai, Maialen Lujanbio, Ainhoa Urien, Asisko Urmeneta, Zaloa Ipiña, Angel Valdes eta Idoia Zabaleta.
Euren esperientziatik eta ezagutzatik ariko dira, eta ertz ezberdinetatik helduko diote euskal kulturgintzaren gaurko auziei. Aurreko edizioan, familia transmisioa, Kataluniako prozesu independentistan kulturgintzak izandako lekua, Euskaraldia eta beste izan ziren ikasgelara eramandako gaietako batzuk. Aurten, Nekane Goikoetxea eta Iñaki Urruzola graduondokoaren arduradunek azaldu dutenez, «euskal kulturari eusten dioten egituren» nolakotasuna izango dute hizpide. Baina ez hori bakarrik: «Euskaltasunak gaurko hirietan dituen gorpuzkerak ere aztertuko ditugu, euskal kulturaren espazio emozionalak, zinemagintzak ere berariazko lekua hartuko du, euskal kulturan historiak duen lekuaz gogoetatuko dugu...».
Sarrionandia, irakasle gonbidatu
Aurtengo edizioaren beste berezitasun bat Joseba Sarrionandia irakasle gonbidatu ariko dela da. Urruzolaren eta Goikoetxearen esanetan, aspalditik ari dira harekin lankidetzan, eta ekarpen ugari egin izan ditu aurreko ikasturteetan ere. Aurten, irakasle gonbidatu aritzea adostu dute, hots, asteburu guztietan ikasleen eta irakasleen solasaldi eta gogoetak bideratzen parte hartzea. Horrez gainera, haren gidaritzapean bi mintegi egiteko borondatea dutela ere aurreratu dute arduradunek, EKTn aritu diren ikasle ohientzat irekiak. Pandemiarengatik, baina, «moldatu» egin beharko dutela diote. Beharrezkoa balitz, eskolak online moldatzeko prest daudela aipatu dute, baina nabarmendu presentzialaren aldeko apustua egingo dutela.
Hamabost urte dira aurten graduondokoak bideari ekin ziola. Transmisioaren gaineko «hutsune nabarmen bat» antzemanda abiatu zuten, eta, ordutik, askotariko gaiak jorratzeaz gain, «begirada propioa» ezarri nahi izan dute. «Gizartearen, eta, bereziki, euskal kulturgintzaren baitan gertatzen doazen aldaketak berariaz ditugu jopuntu, hots, belaunaldi beteranoen eta berrien arteko kohabitazioa, kasurako. Talkak, eztabaidak eta halakoak beti egoten dira, baina arazo komunak eta egiturazkoak nabarmenak dira gaurdaino».
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187879/hiru-puntuak-sadarren-geratu-dira.htm
|
Kirola
|
Hiru puntuak Sadarren geratu dira
|
Roncagliaren eta Calleriren golek eman zioten garaipena Nafarroako taldeari.
|
Hiru puntuak Sadarren geratu dira. Roncagliaren eta Calleriren golek eman zioten garaipena Nafarroako taldeari.
|
Roncaglia eta Calleriren golek hiru puntu garrantzitsu eman dizkiote Osasunari. Nafarroako taldeak 2-0 menderatu zuen Celta, Sadarren.
Bi taldeek antzeko hasi zuten norgehiagoka, baina, pixkanaka, Osasuna jokoan nagusitzen hasi zen, eta gorriek izan zuten aurretik jartzeko aukerarik garbiena. Lehen zatiko 23. minutuan sartu zuen partidako lehena Roncagliak, baloia bikain gurutzatu eta Celtako atezaina ezer egiteko aukerarik gabe utzita. Hala, 1-0 amaitu zen lehen zatia, beste aukera nabarmenik gabe.
Bigarren zatia hastearekin, euria ere agertu zen. Hasi berri, Callerik izan zuen lehen aukera, baina burukada langaren gainetik joan zitzaion. Bigarrengoan, ordea, ez zuen huts egin, eta ate barrura errematatu zuen Roncagliak jarritako erdiraketa. Ordurako, 76. minutua zen, eta Celtak ez zuen erreakzionatzeko gaitasunik izan.
Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia, Unai Garcia (Adrian, 90. minutuan), David Garcia, Iñigo Perez; Ruben Garcia, Oier (Nacho Vidal, 83), Torro, Kike Barja (Jony, 64); Calleri, Enric Gallego (Moncayola, 64). Celta: Villar; Mallo, Aidoo, Murillo, Olaza; Baeza (Mor, 60), Okay, Tapia (Mina, 73), Denis; Aspas, Nolito (Rodriguez, 81).
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187880/athletic-burua-altxatu-ezinda-oraindik-ere.htm
|
Kirola
|
Athletic burua altxatu ezinda oraindik ere
|
Athletic burua altxatu ezinda oraindik ere.
|
Rodrigo Elyk denboraldiko lehen garaipena eman dio Alavesi. Athletic, berriz, burua altxatu ezinik dabil oraindik ere, eta sailkapeneko azken-aurreko postura erori da. Zuri-gorriek lau partidatik bat irabazi dute, eta ez dute punturik eskuratu gainerakoetan.
Partidaren hasieran etxeko taldea izan zen nagusi, baita aukerak izaten lehena. Halere, ez zuten aise jokatzerik lortu, baloia hanketan eurek izan zuten arren. Athleticek baloi luzeak, espazioa eta abiadura bilatu zituen, baina emaitzarik lortu gabe haiek ere, Arabako taldeak ondo itxi baitzuen atzeko lerroa. Zuri-gorriek 38. minutuan izan zuten lehen aukera garbia. Raul Garciaren errematea zutoinetik gertu igaro zen, baina sarearen kanpoaldetik.
Bigarren zatian, Alavesek izan zuen aurretik jartzekoa aukerarik garbiena. Lucas Perezekk baloia errekuperatu, eta ate aurrean utzi zuen, Edgar Mendezek erremata zezan. Erdilaria, ordea, ez zen baloira iritsi. Hortik aurrera, Alaves izan zen partidaren jabe. Hala, berriz ere, Lucas Perezen erdiraketa batek aldatu zuen markagailuko emaitza. Hark jaurtitako falta bat buruarekin desbideratu, eta bat eta hutsekoa jarri zuen Elyk. Ordurako, 74. minutua zen.
Azken txanpan, eta Ruben Duartek txartel gorria jaso eta gero, Athletic saiatu zen Pachecoren atera gerturatzen, baina zorterik gabe. Aukerarik garbiena Raul Garciak izan zuen, baina Alaveseko atezainarekin egin zuen topo.
Alaves: Pacheco; Ximo, Lejeune, Laguardia; Duarte, Pere Pons, Battaglia, Tomas Pina (Manu García, 76. minutuan), Edgar (Javi Lopez, 90); Deyverson (Lucas Perez, 46) eta Joselu. Athletic: Unai Simon; Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martínez, Yuri (Balenziaga, 49); Dani Garcia, Unai Lopez (Berenguer, 79); Sancet (Muniain, 59), Williams (Villalibre, 79), Cordoba (Morcillo, 59); y Raul García.
|
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187881/helburua-bete-du-ulissik.htm
|
Kirola
|
Helburua bete du Ulissik
|
Ganna lider oraindik ere. Gaur, Etna sumendian amaituko dute etapa.
|
Helburua bete du Ulissik. Ganna lider oraindik ere. Gaur, Etna sumendian amaituko dute etapa.
|
Italiako Giroari hasiera eman aurretik adierazi zuen Diego Ulissik (UAE) atzoko eguna kolore gorriz markatua zuela. Amaiera ezin hobea zen italiarrarentzat Agrigentokoa. Azken lau kilometroak aldapa gora, udaberriko klasikoetan ikusi ohi den amaiera batekin. Peter Sagan (Bora) bera ere ez zen italiarra harrapatzeko gai izan, eta bigarren posturekin konformatu behar izan zuen. Zalantzak zeuden, era berean, Filippo Gannak arrosari eutsiko ote zion, baina erraz helmugaratu zen lehen tropeltxoan.
Giroko bigarren etapak Siziliako Alcamo eta Agrigento hiriak lotu zituen, 149 kilometroko ibilbidearekin. Ben Gastauer (Ag2r), Mattia Bais (Androni), Alessandro Tonelli (Bardiani), Etienne Van Empel (Vini Zabu) eta Thomas De Gent (Lotto Soudal) txirrindulariek osatu zuten eguneko ihesaldia. Hala, Italiako maila apaleko talde gonbidatuek hasi zuten euren ohiko jarduna. Hamar kilometro falta zirela irentsi zituen, ordea, tropelak.
Hala, azken zortzi kilometroetan nabarmen areagotu zen abiadura, azken aldapara ongi kokatuta iristeko asmoz aurrera egin baitzuten etaparako eta sailkapen nagusirako hautagai posibleek eta euren taldeek. Errepidea tentetu bezain laster, Luca Wackermann (Vini Zabu) izan zen aurrera egiten saiatu zen lehena. Valerio Contik lan ikaragarri egin zuen, ordea, Ulissirentzat, eta Wackermannek ez zuen iristeko aukerarik izan. Hala, Ulissik berak jo zuen aurrera, 800 metro falta zirela. Peter Sagan (Bora) eta Mikkel Honore (Dequeunick) atera ziren haren atzetik, baina ezin izan zuten italiarra harrapatu. Beste behin, bigarren geratu zen Sagan, eta aurten ez du garaipen bakar bat ere lortu oraindik.
Hirukotearen atzetik, bost segundora sartu zen tropela. Vlasov (Astana) errusiarra gabe sartu ere. Txirrindulari gaztea sailkapen nagusiko lehenengoen artean egoteko hautagaia zen, baina ondoezik utzi behar izan du lasterketa. Astanak bi egunean galdu duen bigaren txirrindularia da. Lehen erlojupekoan erori eta erretiratu egin baitzen Miguel Angel Lopez ere.
Gauzak hala, sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik egon. Ganna dabil lider oraindik, Joao Almeida (Dequeunick) 22 segundora duela, eta Geraint Thomas (Ineos) 23ra.
Gaur, benetako lehen proba izango dute sailkapen nagusirako hautagaiek, Etna sumendian amaituko baita etapa: 18,6 kilometroko mendatea, %6,7ko aldaparekin.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187882/lehena-poltsikora.htm
|
Kirola
|
Lehena poltsikora
|
Eibarrek 1-0 garaitu du Betis, mailarik gorenera iritsi berritan.
|
Lehena poltsikora. Eibarrek 1-0 garaitu du Betis, mailarik gorenera iritsi berritan.
|
Eibarrek ezin hobeto hasi du denboraldi berria. Lehen mailara itzuli berritan, 1-0 garaitu du Betis. Hala, bosgarren postuan amaituko du aurrenengo jardunaldia.
Partidaren hastapenetan, Betisek hartu zuen partidaren gidaritza. Sevillako taldeak ez zuen, ordea, ate aurrean asmatu. Lehen zatia golik gabe amaituko zela zirudienean, ordea, Jujubak Betisen ate barrura jaurti zuen baloia. 44. minutua zen, eta armaginak aurretik amaitu zituzten lehen 45 minutuak. Bigarren zatian, berriz, markagailuari eusteko adina indar erakutsi zuten gipuzkoarrek atzean, eta Betisek ezin izan zuen partida berdindu.
Eibar: Malena, Queralt, Esti, Llompart (Puyi, 90. minutuan), Ruth (Ane Campos, 90), Adule (Kgatlana, 68), Mar Torras, Arola, Jujuba, Sara N. (Honoka, 79) eta Sheila.
Betis: Meline, Nuria, Ana Gonzalez, Dorine, Medina (Otermin, 69), Eva Llamas (Abam, 69), Ana Hernandez, Rosa Marquez, A. Salvador, Altuve eta Mari Paz.
|
2020-10-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/187883/ia-600-kasu-gehiago-atzeman-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Ia 600 kasu gehiago atzeman dituzte
|
Positibo berri gutxiago detektatu dira Hego Euskal Herrian, oro har, baina Nafarroan bezperan baino 31 bat gehiago.
|
Ia 600 kasu gehiago atzeman dituzte. Positibo berri gutxiago detektatu dira Hego Euskal Herrian, oro har, baina Nafarroan bezperan baino 31 bat gehiago.
|
Jaitsiera orokorra antzematen da koronabirus positiboetan Hego Euskal Herrian, baina Nafarroan kasu kopuruak handitzen jarraitzen du, aurreko asteetan baino geldoago bada ere.
Araban, 41 positibo atzeman zituzten larunbatean (aurreko egunean, 82). Bizkaian, 165 kasu gehiago (aurreko egunean, 213). Gipuzkoan, 111 (aurreko egunean, 145). Nafarroako datuak askoz handiagoak dira, ordea: 276 kasu atzeman zituzten larunbatean, bezperan baino 31 gehiago. Nafarroan, 3.137 PCR proba egin zituzten, eta horietako %8,8k positibo eman zuten. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 8.579 proba egin zituzten, eta horietako %3,8 baino ez ziren positiboak (aurreko bi egunetan, %5etik gora egon zen positibo tasa).
Denera, 41 pertsona sartu zituzten larunbatean Hego Euskal Herriko erietxetan. Horietako bat bera ere ez zuten ZIUn sartu. Edonola ere, denera, 220 pertsona zeuden zainketa intentsiboetako unitateetan; horietako 164, Nafarroan.
Iruñerrian atzeman zuten positibo gehien: %60. Atzetik zeuden Tutera eta haren ingurua (%15), eta Lizarraldea (%5).
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187884/erraiak-dokumentala-los-angelesen-eta-erroman-saritu-dute.htm
|
Kultura
|
'Erraiak' dokumentala Los Angelesen eta Erroman saritu dute
|
Irrintzia du ardatz Ekain Martinez de Lizardui Sturtzek zuzendutako lanak, eta fikzioz besteko lanik onena izendatu dute bi jaialditan.
|
'Erraiak' dokumentala Los Angelesen eta Erroman saritu dute. Irrintzia du ardatz Ekain Martinez de Lizardui Sturtzek zuzendutako lanak, eta fikzioz besteko lanik onena izendatu dute bi jaialditan.
|
«Sinetsi ezinik!». Poza azaldu du zinemagileak sarean azken egunetan jasotako sariengatik. Izan ere, hiru sari jaso ditu bere lanak oso egun gutxian. Gau bakarrean, zehazki. Bart. Batetik, Dokumental laburrik onenaren saria eta, bestetik, ikusleen saria jaso ditu Los Angelesko Legendary Doc Film Festival jaialdian, eta Dokumentalik onena izendatu dute Erromako International Movie Awards jaialdian ere.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187885/eh-bildurekin-aurrekontuak-negoziatzea-babestu-du-zapaterok.htm
|
Politika
|
EH Bildurekin aurrekontuak negoziatzea babestu du Zapaterok
|
Espainiako Gobernuko presidente ohiak uste du EH Bildurekin hitz egiteak «eskuzabaltasun demokratikoa» erakusten duela.
|
EH Bildurekin aurrekontuak negoziatzea babestu du Zapaterok. Espainiako Gobernuko presidente ohiak uste du EH Bildurekin hitz egiteak «eskuzabaltasun demokratikoa» erakusten duela.
|
EH Bildurekin akordioak lortzearen alde mintzatu da gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia, Radio Euskadi irrati katean. Zapaterok babestu egin du koalizioarekin aurrekontuen inguruan negoziatzea, «eskuzabaltasun demokratikoa» erakusten duelako. Zapateroren esanetan, norberaren ideologia politikotik harago joan beharra dago eta demokraziak «koherentea» izan behar du: «Demokraziaren printzipio nagusienetako bat izan zen ETAren indarkeria arbuiagarria desagertzen zen unetik, ahots eta iritzi guztiei adierazteko aukera eman ahal izatea». Hori horrela, Zapaterok uste du iraganari buruz norberak dituen iritziak alde batera utzi egin beharko liratekeela, eta Kongresuan ordezkaritza duten indar politiko guztien artean elkarrizketa sustatu eta akordioak lortu beharko liratekeela. PSOEren barruan EH Bildurekin hitz egitea gaizki ikusten duenik bada, eta haiei ere mezua bidali die Espainiako gobernuburu ohiak: «Koherentzia printzipioa ezarri beharko lukete». Horri lotuta, Zapaterok esan du «demokraziaren arrakastaren isla» dela EH Bilduk gainerako alderdiekin hitz egitea eta akordioak lortzea. Bestalde, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiarekin 2018an izan zuen bileraz ere galdetu diote Zapaterori, eta hark esan du hartu-eman hark «gogoeta» egiteko balio izan ziola. Ordutik ez du berriro Otegirekin hitz egin, baina ez du baztertu berriro «noizbait» egitea.
GALi buruz ere galdetu diote Zapaterori. Zehazki galdetu diote ea Espainiako estatuko agintariek barkamena eskatu beharko luketen GALek egindako gerra zikinarengatik. Zapaterok erantzun du GALek egindako ekintzak epaituak izan zirela, eta elkartasuna eta babesa agertu die biktimei.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187886/olaizola-eta-urrutikoetxea-dira-lehen-finalistak.htm
|
Kirola
|
Olaizola eta Urrutikoetxea dira lehen finalistak
|
22-13 irabazi dute Ezkurdiaren eta Martijaren aurka. Jaka eta Zabaleta finalera iristeko aukerarik gabe geratu dira.
|
Olaizola eta Urrutikoetxea dira lehen finalistak. 22-13 irabazi dute Ezkurdiaren eta Martijaren aurka. Jaka eta Zabaleta finalera iristeko aukerarik gabe geratu dira.
|
Baiko enpresaren eta pilotarien arteko gatazkaren erdian ari dira jokatzen binakako txapelketaren azken txanpa. Atzo, Ezkurdia-Martija bikoteari 22-13 garaituta, finalerako aukera eskuratu zuten Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak. Egoera kontuan izanik, ordea, ez zen partida erraza izan bikotearentzat. Olaizolak sake bat ateratzen zuen bakoitzean txaloak eta txistu hotsak entzun behar izan zituen. Olaizola eta Urrutikoetxea baitira, Imazekin batera, Baikoko gainerako pilotarien eskaerekin bat egin ez dutenak.
Eztabaidak albo batera utzita, gorriak hasieratik nagusitu ziren. Urrutikoetxea jaun eta jabe izan zen atzeko koadroetan, eta Olaizolak ederki aprobetxatu zituen aukerak. Partidako lehen lau tantoak jarraian egin zituzten, eta, konturatzerako, 8-1 aurretik ziren. 10-6 gerturatzea lortu zuten Aspekoek, baina ezin gehiago hurbildu. Markagailuak 17-13 erakustean joan ziren urdinen aukera guztiak. Azken bost tantoak segidan egin baitzituzten Baikoko pilotariek.
Hala, 2016ko garaileek berriz ere txapela eskuratzeko aukera izango dute. Garaipenarekin, gainera, jokoz kanpo utzi dituzte Jaka eta Zabaleta. Bi bikoteak arituko dira aurrez aurre datorren astean, ezer jokoan ez dutela. Izan ere, Agirre-Albisu eta Ezkurdia-Martija bikoteek jokatuko duten partida irabazten duenak eskuratuko du finalerako beste aukera. Partida jokatuko den ez da ziurra, ordea. Baikoko pilotariek grebara deitua dute, eta, pilotarien eta enpresaren arteko akordiorik ezean, Agirre eta Albisu ez dira Tolosan izango.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187887/guardia-zibilak-kepa-arkauz-ekhintildee-eizagirre-eta-imanol-jaio-atxilotu-ditu.htm
|
Politika
|
Guardia Zibilak Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu
|
Preso ohiak dira Arkauz eta Eizagirre, eta iheslari ohia Jaio. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, «helburu terroristarekin lehergaiak edukitzea» leporatuta, Ertzaintzak 2019an atzemandako «zulo» batekin lotuta. EH Bilduk salatu du «estatu sakonak» eztabaida politikoa «baldintzatu» nahi duela atxiloketokin. Sarek eta EH Baik atxilotuen herrietan mobilizatzera deitu dute.
|
Guardia Zibilak Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu. Preso ohiak dira Arkauz eta Eizagirre, eta iheslari ohia Jaio. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, «helburu terroristarekin lehergaiak edukitzea» leporatuta, Ertzaintzak 2019an atzemandako «zulo» batekin lotuta. EH Bilduk salatu du «estatu sakonak» eztabaida politikoa «baldintzatu» nahi duela atxiloketokin. Sarek eta EH Baik atxilotuen herrietan mobilizatzera deitu dute.
|
Guardia Zibilak Kepa Arkauz eta Ekhiñe Eizagirre preso ohiak eta Imanol Jaio iheslari ohia atxilotu ditu gaur goizean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak agindutako operazio batean. «Helburu terroristarekin lehergaiak edukitzea» egotzita egin dituzte atxiloketak, Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun (Araba) atzemandako «zulo» batekin lotuta. Zuloa aurkitu zutenean hamar urte baino gehiago izanen lituzkeela ondorioztatu zuen Poliziak. Bi bidoi ziren atzemandakoak: bertzeak bertze, amonio nitratoa, amonala, detonagailuak, tenporizadoreak eta baskula bat zituzten barnean.
Arrasaten atxilotu izanen lukete Arkauz, Zarautzen Eizagirre, eta Irunen Jaio (Gipuzkoa). Haien etxebizitzak miatzen ari da Guardia Zibila.
Eizagirre 2017ko azaroan utzi zuten aske baldintzapean, Frantziako Estatuan lau urte preso igaro eta Espainiaratu ondoren. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz gelditu zen aske, baldintzapean. Arkauz 2017ko irailean utzi zuten libre, espetxean lau urte eginda, hark ere Frantziako Estatuan.
Guardia zibilek Arrasaten atxilotu dute Arkauz. RAUL BOGAJO / FOKU
«Garaiz eta lekuz kanpo»
EH Bilduk atxiloketak salatu ditu: ohartarazi du «garaiz eta lekuz kanpo» daudela eta ez dutela Euskal Herrian «bakea eta bizikidetza demokratikoa eraikitzen laguntzen». Koalizio independentistak gogoratu du ia hamar urte igaro direla «ETA erakundeak indarkeria erabiltzeari uko egin zionetik» eta bertze ia bi urte «ETA desagertu zenetik». EH Bilduren ustez, eta testuinguruari erreparatuta, «estatu sakonak» eztabaida politikoa «baldintzatu» eta «bizikidetzaren eraikuntzan aurrerapausoak ematea eragotzi» nahi du atxiloketa horiekin.
Azpimarratu du ez dela horretarako «garaia»: «Espetxeak husteko unea da, ez betetzekoa. Bakea eta elkarbizitza demokratikoan aurrera egiteko garaia da. Estatuak gure herriaren aurka indarkeria erabiltzeari uko egiteko garaia da». «Bizikidetza demokratikoan oinarritutako Euskal Herriaren eraikuntzan aurrera egin nahi duen euskal gizarteari» atxiloketak salatzeko eskatu die EH Bilduk.
«Iraganari loturiko gertakaria»
Sare mugimenduak ere atxiloketak salatu ditu, eta adierazi du «iraganari loturiko gertakaria» dela, «sufrimendua sortu eta mendekatzea baino helburu ez duena». Sarek adierazi du atxiloketak «onartezinak» direla , eta «atzerapausoa» dakartela: «Erabaki honek iraganean ainguratutako justizia baten jokabidea islatzen du, eta azken urteetan euskal jendarteak, hala nola euskal instituzio, eragile, sindikatu eta alderdi politikoek adierazitako konponbide nahia zapuztera dator; auzi honi aterabidea emateko ordua da, ez korapilo berriak sortu eta sufrimendua areagotzekoa». Hiru atxilotuak askatzea galdegin du Sarek, eta mobilizazioetara deitu du atxiloturikoen herrietan: 19:30ean egin dituzte protestak, Zarautzen, Arrasaten eta Abadiñon.
EH Baik Ziburun (Lapurdi) deitu du elkarretaratzera: 19:00etan egin dute, Ziburuko biribilgunean.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187888/denis-itxasok-esan-du-osakidetzaren-esku-daudela-kartzeletako-osasun-zerbitzuak.htm
|
Gizartea
|
Denis Itxasok esan du Osakidetzaren esku daudela kartzeletako osasun zerbitzuak
|
Zaballan hildako presoen harira, heriotzak «gehiegizkoak» direla adierazi du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, eta uste du sistema «berriz planteatu» beharko litzatekeela.
|
Denis Itxasok esan du Osakidetzaren esku daudela kartzeletako osasun zerbitzuak. Zaballan hildako presoen harira, heriotzak «gehiegizkoak» direla adierazi du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, eta uste du sistema «berriz planteatu» beharko litzatekeela.
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kartzeletako presoen osasun zerbitzuak Osakidetzaren esku daudela azaldu du Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak. Gehitu du erakundea «berebiziko lana» egiten ari dela presoen osasun egoera bermerik handienekin babesteko. Zaballako kartzelako (Araba) heriotzen kasuan, adierazi du «bakarra balitz ere gehiegizkoa» litzatekeela eta, espetxearen helburuak betetzen ez direnez, sistema «berriz planteatu» beharko litzatekeela.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin ditu adierazpenok Itxasok. Espainiako Estatuko datuak Europako gainontzeko Estatutakoen antzekoak direla azpimarratu du Itxasok. Dena den, adierazi du espetxeek presoen gizarteratzea dutela helburu eta, horrelako kasuetan, «hildako bakarrarekin ere» berriz planteatu beharko litzatekeela sistema.
Ukatu egin du Espainiako Gobernuak presoen osasunean erantzukizuna duela, 2011. urtetik Osakidetza baita EAEko kartzeletako presoen osasunaren erantzule. Osakidetzaren lana goraipatu du, eta Zaballako zuzendariarekin duen lankidetza azpimarratu du; hain zuzen ere, azken heriotzen harira, azaldu du neurriak hartzeko batzartu behar direla. Hala ere, adierazi du egokiak izan direla Espainiako Gobernuak COVID-19aren ondorioz espetxeetan hartu dituen neurriak, eta azaldu du espetxe barruan ez dela izan espetxeetatik kanpo gertatu den kutsatze kopururik.
«Kasuz kasuko azterketa»
Azken bi asteburuetan zenbait euskal preso lekualdatu eta gerturatu izana ere izan du hizketagai. Itxasok ezeztatu egin du «adostutako zerbait» izaten ari denik; erabakiak kasuz kasu hartzen direla adierazi du. Gehitu du, halaber, presoak «benetako borondatea eta egindako guztiagatiko damua agertzen badu, eragindako mina onartzen badu eta benetan gizarteratzeko asmo bat agertzen badu», graduz aldatzeko eta gertuago dagoen kartzela batera lekualdatzeko aukera izan dezakeela.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187889/gipuzkoako-ikastolek-hartuko-dute-2021eko-kilometroen-lekukoa.htm
|
Gizartea
|
Gipuzkoako Ikastolek hartuko dute 2021eko Kilometroen lekukoa
|
Atzo egin zuten aurtengo Kilometroen ekitaldi nagusia, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Azaroaren 13an Ikastolatik Herrira ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean.
|
Gipuzkoako Ikastolek hartuko dute 2021eko Kilometroen lekukoa. Atzo egin zuten aurtengo Kilometroen ekitaldi nagusia, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Azaroaren 13an Ikastolatik Herrira ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean.
|
Kilometroak festaren aro berriko lehen ekitaldia izan behar zuen aurtengoak. Ezberdina izan behar zuen ekitaldiak, eta egoerak ezberdin izatea ere ahalbidetu du. Joan den aste osorako egitaraua prestatu zuten, eta atzo amaitu zuten aurtengo Kilometroak, Zizurkilgo (Gipuzkoa) Joxe Arregi plazan. Ekialdi xumea egin zuten, eta bertan jakinarazi zuten 2021. urteko Kilometroak antolatzea noren esku geratu den: Gipuzkoak Ikastolak. Zubimusu ikastolako arduradunek Nekane Artola Gipuzkoak Ikastolen Elkarteko lehendakariari eman zion hurrengo urteko Kilometroak antolatzeko lekukoa. Azaroaren 13an, Ikastolatik Herrira ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean.
Artolak atzo esan zuen jai eredu berria iragarri zenean bazekitela aurtengo urtea «berezia» izango zela. «Ezin izan dugu behar bezala garatu gure asmoa, baina garbi dugu Gipuzkoako Ikastolok egindako hausnarketatik ateratako ondorioak inoiz baino ageriago gelditu direla azken hilabeteotan». Gaixotasunaren sintomak sumatzen hasia zen Ikastolen Elkartea, eta eredu berria sintoma horiek arintzeko formula zela aurreikusten zuen. «Baina pandemiaren bilakaerak eta, ondorioz, ezarritako protokolo, neurri eta araudiek sintomak eritasun bilakatu dituzte. Euskararen hainbat arnasgune erori eta desagertzen ari dira, kultur egitasmoetarako plazak eta kaleak hutsik daude, baita sortzaileentzako aurrekontuak ere, ikus-entzunezkoetan basamortua, gazteentzat erreferente falta eta jairik ez».
Hezkuntza sistema krisian
Horregatik, elkarlanerako deia egin zuen Artolak, elementu horiek denak beharrezko direlako hezkuntza sistemari zentzua eman eta bizirik iraun dezan. «Beraz, formula berriak, botikak eta sendabelarrak ere beharko ditugu egoerari aurre egiteko, herri ekimen eta proiektu, akordio eta lege berriak uztartuz».
Hezkuntza sisteman aldaketarako beharra dagoela ere aldarrikatu zuen Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Egoera berriak «hezkuntza sistema zalantzan jartzeko ere balio» behar duela esan zuen Artolak: «Bere osotasunean, egin diren lanak, metodologiak, ikasle-irakasle-familien protagonismoa, egituraketa juridiko zein laborala…».
Baina lanketa hori ezin dute ikastolek bakarrik egin. «Hezkuntza eragile guztiak leku berera iritsi gara: aldaketarik gabe, gure sistema porrotera doa». Horretarako baliabideak eskatu ditu Artolak: «Jakin badakigu erkidegoko hezkuntza sailarekin batera badagoela lanerako esparru bat irekita, baina baliabide horiek zenbatekoak izango diren eta noiz izango ditugun jakiteak urgentzia du».
Krisi egoera hau «Ikastolen arteko sareak indartzeko, gure komunitateari parte hartze eremu berriak zabaltzeko, eragileekin harremanak sendotzeko eta herritarrekin batera gure hezkuntza sistema goitik behera eraldatzeko» aprobetxatu behar dela adierazi du Gipuzkoako Ikastolen lehendakariak. «Denon beharra dugu, euskalgintza, kulturgintza, herrigintza, hezkuntza eta administrazioa. Elkarren beharra dugu, elkar zaindu behar dugu baldin eta Euskal Herri bizia nahi badugu».
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187890/sanferminetako-talde-bortxaketaren-biktima-zelatatu-izana-ez-da-delitu-epailearen-arabera.htm
|
Gizartea
|
Sanferminetako talde bortxaketaren biktima zelatatu izana ez da delitu, epailearen arabera
|
Defentsak kontratatutako detektibeen kontrako salaketa artxibatu du Madrilgo 40. Instrukzio Epaitegiak
|
Sanferminetako talde bortxaketaren biktima zelatatu izana ez da delitu, epailearen arabera. Defentsak kontratatutako detektibeen kontrako salaketa artxibatu du Madrilgo 40. Instrukzio Epaitegiak
|
Auzia artxibatu dute. 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren biktima zelatatzeagatik jarritako salaketa bertan behera uztea erabaki du Madrilgo 40. Instrukzio Epaitegiak, behin-behinean. Enrique de la Hoz epailearen aburuz, detektibe agentziak ez zuen «emakumearen intimitatea urratu», ezta «sekreturik argitara eman» ere. Ez dute, beraz, deliturik antzeman. El Periódico berripaperak eman du erabakiaren berri.
Talde bortxaketagatik zigortutako gizonetako batek –Alfonso Cabezuelo militarrak— kontratatu zuen Cassol detektibe agentzia 2016ko udan, ustez, erasoa jasandako emakumeak «bizimodu normala» zeramala frogatzeko. Argazkiak egin zizkioten andreari, lagunekin eta senideekin zegoela, eta horiekin, txosten bat aurkeztu zuten auzitegian. Detektibeen txostenean nabarmentzen zen, besteak beste, emakumeak «erretzen zuela, parrandan ateratzen zela eta lagunekin kafea hartzen zuela».
Biktimaren defentsak helegitea aurkeztu diezaioke epaiari.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187891/egun-bakarrean-574-positibo-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Egun bakarrean 574 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean
|
Berriro ere, Nafarroan atzeman dituzte Hego Euskal Herrian erregistratutako kasuen erdiak baino gehiago. Bi lagun zendu dira gaitzarengatik, eta 84 gaixo daude ZIUetan erietxeratuta.
|
Egun bakarrean 574 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean. Berriro ere, Nafarroan atzeman dituzte Hego Euskal Herrian erregistratutako kasuen erdiak baino gehiago. Bi lagun zendu dira gaitzarengatik, eta 84 gaixo daude ZIUetan erietxeratuta.
|
Osakidetzak eta Osasunbideak argitaratutako datuen arabera, aurreko egunean baino positibo gutxiago erregistratu dituzte Hegoaldean: 574 izan dira, bezperan baino 21 gutxiago. Halaber, koronabirusarekin eri ziren bi lagun hil dira azken egunean Hego Euskal Herrian. Nafarroan erregistratu dituzte bi heriotzak. Gobernuak jakinarazi duenez, 91 eta 93 urteko bi emakume dira hildakoak.
Lurraldez lurralde, Nafarroan detektatu dute kasu gehien. Bigarren egunez, handitu egin da egun bakarrean atzemandako kasuen kopurua: 302 izan dira azken egunean. Bezperan, berriz, 276 zenbatu zituzten foru erkidegoan. Hala eta guztiz ere, Santos Indurain Osasun kontseilariak adierazi du Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela. Dena dela, nabarmendu du kutsatuen kurba apaltzen ari den edo ez ikusteko ezinbestekoa dela «kopuruei urrunagotik begiratzea», eta onartu du datuak «handiak» direla oraindik ere. Hain zuzen ere, proben gaineko positibotasun tasak gora egin du azken egunean: 2.614 test egin zituzten atzo, eta horien %11,5ek eman dute positibo.
Halaber, Gipuzkoan ere ugaritu egin dira testetan detektatutako positiboak. Zehazki, 123 zenbatu dituzte, aurreko egunean baino hamabost gehiago. Bizkaian eta Araban, berriz, behera egin du 24 orduan detektatutako kasuen kopuruak. Bizkaian 114 izan dira, bezperan baino 49 gutxiago. Araban 31 detektatu dituzte, aurreko egunean baino 9 gutxiago, alegia. Dena dela, aintzat hartu behar da Osakidetzak hiru mila PCR proba gutxiago egin dituela azken egunean. Hala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira detektatutako kasuen kopuruak behera egin badu ere, gora egin du testen gaineko positibotasun tasak: berriz ere, %5en langa gainditu du.
Bestalde, Hegoaldeko ospitaleen egoera aztertuta, Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dute azken egunean 34 lagun erietxeratu dituztela koronabirusarengatik. Hala, oraintxe bertan 484 pertsona daude Hegoaldeko ospitaleetan, eta horietatik 84 ZIUetan daude.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187892/atzeratu-egingo-dute-nafarroako-bertsolari-txapelketa.htm
|
Kultura
|
Atzeratu egingo dute Nafarroako Bertsolari Txapelketa
|
2021eko urtarriletik martxora bitarte zuten egitekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina koronabirusaren eraginez, egunik jarri gabe atzeratzea erabaki dute.
|
Atzeratu egingo dute Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 2021eko urtarriletik martxora bitarte zuten egitekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina koronabirusaren eraginez, egunik jarri gabe atzeratzea erabaki dute.
|
Nafarroako Bertsozale Elkarteak ez du modurik ikusten, pandemia betean, lehiatzekoak diren bertsolarien «aukera berdintasuna» bermatzeko, eta horregatik hartu du datorren urteko txapelketa atzeratzeko erabakia. Berez, urtarriletik martxora zen egitekoa, baina, kideen artean kontsulta egin, eta ez dute horretarako modurik ikusi. Ez dute txapelketa bertan behera utzi, baina, oraingoz, ez dute data berririk zehaztu ere. Iragarri dutenez, pandemiaren bilakaeraren arabera erabakiko dute noiz egingo den.
Txapelketak berezkoak dituen ezaugarriek zailtzen dute egoera, elkartearen hitzetan, eta haren bilakaera goitik behera eralda dezaketen hainbat faktore zerrendatu ditu, hedabideetara bidalitako prentsa oharrean. Ondorengoak hirurak aipatu dituzte adibidetzat. Bat: bertsolariren batek konfinatu behar izatea, eta txapelketan parte hartzeko aukera galtzea. Bi: saiotik saiora epaimahai bera bermatzeko zailtasunak izatea. Eta hiru: saio batetik besterako emanaldiak izan ditzakeen eserleku kopuruari eta nolakotasunarii buruzko aldaketak egin behar izatea. Eta aldaketa horiek eragozten dute, Nafarroako Bertsozale Elkartearen hitzetan, bertsolarien aukera berdintasuna.
Bestelako saioak
Txapelketarik egin ez arren, saioak antolatzeko borondatea azaldu du, halere, eta kultura segurua dela azpimarratu nahi izan du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. «Txapelketaren hutsunea» bestelako saio batzuekin osatu nahi luketela ere iragarri dute. Horiek aurrerago azalduko dituztela esan dute, eta jadanik abian dituzten asmoen berri eman dute. Zehaztu dutenez, aste honetan bertan hasiko dira martxan bertso eskolak, adibidez, eta jarraitzen dute Nafarroako 60 ikastetxetan bertsolaritza irakasteko programekin ere.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187893/defizitari-buruzko-akordioa-bertan-behera-uzteko-eskatu-dio-elak-jaurlaritzari.htm
|
Ekonomia
|
Defizitari buruzko akordioa bertan behera uzteko eskatu dio ELAk Jaurlaritzari
|
Gastu sozialak handitzeko zor muga kendu behar dela uste du sindikatuak, eta bide horretatik ez jotzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.
|
Defizitari buruzko akordioa bertan behera uzteko eskatu dio ELAk Jaurlaritzari. Gastu sozialak handitzeko zor muga kendu behar dela uste du sindikatuak, eta bide horretatik ez jotzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.
|
«Harrigarria», «lotsagarria», «oso larria». Mikel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak adjektibo zerrenda deigarria erabili du Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin defizita mugatzeko adosturiko akordioa deskribatzeko. «Hasieran, uste genuen azken minutuan sarturiko gol bat zela, baina gero ikusi genuen nahita egin zutela. Austeritate politikak mantentzeko eta fiskalitatea ez ukitzeko onarturiko mugak dira». Are gehiago, autogobernua «neurri antisozialak» babesteko erabili izana egotzi dio.
Mikel Noval sindikatuko ikerketa taldeko kideak azaldu du euren kritika oinarritzen duen testuingurua. Haren hitzetan, Espainiako Gobernuak irailaren 30ean iragarri zuen 2020ko eta 2021ek ekitaldietarako kenduko zirela defizit eta zor mugak, baita gastu araua ere, lurralde eta administrazio guztietarako. Pandemiaren kalte ekonomikoei aurre egiteko harturiko ezohiko erabakia da, Europako Batasunaren oniritzia zuena. Egun hartan bertan, baina, sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak eta Espainia Gobernuak akordio bat itxi zuten defizita barne produktu gordinaren %3,5era mugatuko duena. Hori, 2020rako; eta 2021erako, berriz, %3 —%2,6 Jaurlaritzari eta %0,9 aldundiei—. «Eta lorpen moduan saldu zuten inork ez dituen mugak onartzea. Ia-ia xanpaina edaten atera ziren», deskribatu du Novalek.
Lakuntzaren iritziko, horrelako keinu batetik bi ondorio atera daitezke. Batetik, «autogobernuari uko egiten zaio», edota tratu ezberdina «okerrera egiteko» erabiltzen da. Bestetik, akordio horrek agerian uzten du ez dagoela borondaterik «behar sozialak» konpontzeko: «Cristobal Montoro Espainiako Ekonomia ministro ohiak berak esan du egoera honetan defizit mugek ez duela zentzurik. Bada, pentsa: Jaurlaritza are eskuinago kokatu da, eta ez dago toki askorik».
Hori ikusirik, sindikatuak hiru eskaera egin dizkio Jaurlaritzari, eta aurrenekoa oso zehatza da: «Bertan behera utzi behar du akordio hori», eta, bide horretan, Nafarroko Gobernuari mintzatu zaio: «Eskatzen diogu ez diezaiola bide berari jarraitu». Era berean, muga hori desagertuta gastu soziala handitzea nahi du, eta aldaketa fiskala egin dadila: «Irabaziak dituzten enpresek gehiago ordain dezatela, errenta handiena dutenek, ondasunen zerga igotzea... Badirudi Jaurlaritzak igaro nahi ez duen marra gorri bat dela».
Azkenik, Lakuntzak dei egin dio ezker politiko eta instituzionalari: «Hau erdigunean jartzeko garaia da, dena hemendik jaiotzen da. Oso larria da gertatu dena, eta ahotsa altxatu behar dute». EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiei buruz ari zela zehaztu du, eta ez daukatela bilerarik hitzartuta, telefono bidezko komunikazioa joria delako.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187894/medikuntzako-nobel-saria-c-hepatitisaren-birusa-aurkitu-zuten-birologoei.htm
|
Gizartea
|
Medikuntzako Nobel saria, C hepatitisaren birusa aurkitu zuten birologoei
|
Epaimahaiaren arabera, «milioika bizitza» salbatzen lagundu dute.
|
Medikuntzako Nobel saria, C hepatitisaren birusa aurkitu zuten birologoei. Epaimahaiaren arabera, «milioika bizitza» salbatzen lagundu dute.
|
C hepatitisaren birusa aurkitzeko lanean aritu diren hiru birologok jasoko dute aurten Medikuntzako Nobel saria: Harvey J. Alter eta Charles M. Rice estatubatuarrek, eta Michael Houghton britainiarrak. Karolinska Institutuak banatzen ditu sariak, eta, epaimahaiak Stockholmen (Suedia) gaur egindako agerraldi batean azaldu duenez, «milioika bizitza» salbatzen lagundu dute azkeneko hamarkadetan hiru zientzialariek. Abenduaren 10ean da egitekoa sari banaketa, Suediako hiriburuan.
Epaimahaiak nabarmendu du birologo horien aurkikuntzak berekin ekarri dituela birusa detektatzeko odol analisi «zehaztasun handikoak», eta horiei esker «munduko leku askotan» ia guztiz eragotzi dela hepatitisa odol isuraldatzeen bidez transmititzea. «Hartara, osasun globalak nabarmen egin du hobera».
Epaimahaiak adierazi duenez, hiru birologo horiek emandako aurrerapausoen aurretik, A eta B hepatitisak ezagunak ziren, baina odolaren bidez transmititutako hepatitis kasu gehienak azalpenik gabe zeuden. «C hepatitisaren aurkikuntzak beste hepatitis kasu kronikoen arrazoiak agerrarazi zituen. Horrek modua eman zuen odola aztertu ahal izateko eta milioika bizitza salbatu dituzten sendagai berriak garatzeko». Hepatitisak gibela handitzen du (zirrosia eta minbizia eragin ditzake, besteak beste), eta ondorioztatu dute batez ere birusek eragiten dutela gaixotasun hori.
Alter birologoa (1935) konturatu zen, 1960ko hamarkadaren bukaeran, odol analisiek gezurtatzen zutela pazienteak A eta B hepatitisarekin kutsatuta egotea, baina paziente horien gibelek handituta jarraitzen zutela nahiz eta odola isuraldatu. Haren esperimentuak aitzindariak izan ziren, eta erakutsi zuten hepatitis kronikoa zuten pazienteen odolak gaixotasun hori transmititzen ziela txinpantzeei.
Hurrengo hamarkadan ez zen aurrerapauso nabarmenik eman. Baina Houghtonek lortu zuen, 1980ko hamarkadan, kutsatutako txinpantze baten odola hartu eta birusaren sekuentzia genetikoa bakartzea. Frogatu zuten dengearen eta, besteak beste, zikaren familiakoa zela birusa. Rice birologoak (1952) osatu zuen ikerketa: txinpantzeekin esperimentu gehiago egin zituen, eta topatu zuen birusak hepatitisa eragiten zuela adierazten zuen behin betiko proba.
1976ko saria
Baruch Blumberg estatubatuarrari eman zioten Medikuntzako Nobel saria 1976an, 11 urte lehenago B hepatitisaren birusa aurkitu zuelako, hain zuzen. Sarituei hamar milioi koroa suediar emango dizkiete aurten: 960.000 bat euro. Saritutako birologoek hiruren artean banatu beharko dute kopuru hori.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187895/jxck-laquokonfrontazio-demokratikoanraquo-oinarritutako-txostena-onartu-du.htm
|
Mundua
|
JxCk «konfrontazio demokratikoan» oinarritutako txostena onartu du
|
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren iritziz, independentismoarentzat ezinbestekoa da botoen %50 baino gehiago lortzea, «jauzi handiak» egin ahal izateko.
|
JxCk «konfrontazio demokratikoan» oinarritutako txostena onartu du. Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren iritziz, independentismoarentzat ezinbestekoa da botoen %50 baino gehiago lortzea, «jauzi handiak» egin ahal izateko.
|
JxC alderdiak bere txosten politikoa onartu zuen, joan den larunbatean, bide telematikoen bidez egin duen kongresu politikoaren azken saioan. Puigdemonten hitzaldi batek itxi zuen JxCk uztailean hasi zuen eratze prozesua. Kataluniako presidente ohi eta europarlamentariak nabarmendu zuenez, JxC izango da Kataluniako Gobernuan «gehiengo argiki independentista» bat izango denaren bermea. «Esparru politiko indartsu baten aldeko apustua egiten duen jendeak, gobernatuko duen eta urriaren 1a sutsuki defendatuko duen indar bat nahi duenak, badu Junts per Catalunya izeneko eragile bat».
JxCko buruak uste du otsailaren 14an egingo diren Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan independentismoak botoen erdia baino gehiago eskuratu behar dituela, prozesu independentista azkartzeko. «Ezin dugu salto handirik egin langa hori gainditzen ez badugu».
Puigdemontek sortu berri duen alderdiak bere lehenengo txosten politikoa onartu zuen larunbatean, %96ko babesarekin eta oinarrien %27ko parte hartzearekin. Batzorde txostengileak idatziz jaso du JxCk Kataluniaren independentzia lortzeko proposatzen duen estrategia. «Konfrontazio demokratikoa» du ardatz.
Idatziak jasotzen duenez, 2017ko urriaren 1eko erreferendumak agerian utzi du Espainiako Estatuak ez duela «egiazko negoziazio» bat hasiko Kataluniako Gobernuarekin, independentismoak «ekintza politiko koherente eta indartsua» garatzen ez badu, «independentziaren aldeko gehiengoa edozein dela ere (%48 edo %75)».
Horregatik, independentismoaren oinarri soziala handitzea «egoki» iruditzen zaion arren, JxCk ohartarazi du ez dela «nahikoa» izango Espainia negoziazio batera behartzeko. «Estatuak egiaz negoziatzera behartuta ikusiko du bere burua, soilik, indar korrelazioa bere interesen kaltetan garatzen ari dela ikusten baldin badu». Beraz, JxCk adierazi du konfrontazioak «bateragarri» izan behar duela elkarrizketa eta negoziazioa behartzeko estrategiarekin, eta, halakorik ezean, aldebakarreko bide bat urratzearekin. JxCren iritziz, independentismoaren erronka ez da «zilegitasunari lotutakoa», baizik eta prozesua «osotasunean gauzatzea».
Ganorazko elkarrizketa batek bete beharko lituzkeen baldintzak zehaztu ditu. Batetik, «kanpoko berme bat» izan beharko luke, «bitartekari bat»; bestetik, «elkarrizketarako agenda eta metodo bat», eta, azkenik, «lan isil asko» eta «propagandarako erakustaldi gutxi».
Konfrontaziorako hiru alor
Estatuarekin konfrontazioa bultzatzeko, gizarte zibilaren mobilizazioa eta desobedientzia zibila proposatzen ditu JxCk. Txostenak dio horiek direla «prozesua burutzeko independentismoak gaur egun dituen baliabide nagusiak». Baina, JxCk ohartarazi duenez, gizarteak ezin du bidea amaieraraino egin bere kabuz, eta ezinbestekotzat jo du erakundeen egitekoa, «aldebakarreko bidean nahiz negoziazioan».
Erakundeen artean, Kataluniako Parlamentuak eta Generalitateak errepresioaren aurrean agertu duten «ahulezia» nabarmendu du batzordeak, eta horiek «boteretzeko estrategia» bat bat behar dela adierazi du.
Esparru autonomikotik harago, erakundetze «osagarri bat» abian da, JxCren esanetan, Errepublikaren Alderko Kontseiluaren eta Kargu Hautetsien Asanbladaren bitartez. Horiek gatazkaren nazioartekotzean ekarpen erabakigarria egin dezaketela uste du JxCk.
Hain zuzen, nazioartean, independentismoak orain arte lortu dituen «garaipen hoberenak eta irmoenak» arlo judizialean izan dira, txostenaren arabera. JxCk konpromisoa hartu du bide hori indartzen jarraitzeko.
Militantzia bikoitza, bozak arte
Txosten politikoa eta antolaketa proposamena onartuta, JxCk beste urrats bat egin du otsailaren 14an Kataluniako Parlamenturako egingo diren hauteskundeetan parte hartzeko. Alderdiak 4.600 afiliatu ditu egun. Hainbat, hautetsi independenteak izandakoak, beste ugari Puigdemontek sortu zuen Crida Nacional alderdikoak —gerora JxCren fundazio bihurtu dena—, eta asko PDeCAT alderditik joandakoak. Badira, ordea, PDeCAT utzi gabe JxCrekin bat egin duten hainbat kide, JxCk mitantzia bikoitza onartu baitu alderdi bezala eratzeko fasean. Kongresuaren amaieran, ordea, epe muga jarri dio trantsizio egoera horri. Militantzia bikoitza ez da onartuko PDeCAT hauteskundeetara aurkezten bada.
Horrek atea irekita uzten dio JxCren eta PDeCATen arteko azken orduko akordio bati. Albert Batet JxCk Kataluniako Parlamentuan duen taldeko bozeramailearen esanetan, «tartea dago» oraindik. Zaila dirudi, baina. JxCren eta PDeCATen jarrerak urrun daude, eta, Kataluniako hainbat hedabideren arabera, Convergenciaren ondorengo alderdiak ezohiko kontseilu nazionala bilduko du gaur, bozetara aurkeztuko dela ofizialki iragartzeko.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187896/kutxabankek-esan-du-ez-dela-ari-fusio-bat-negoziatzen.htm
|
Ekonomia
|
Kutxabankek esan du ez dela ari fusio bat negoziatzen
|
Sabadell aukeren bila dabil, Bankia irensteko aukera galdu ondoren.
|
Kutxabankek esan du ez dela ari fusio bat negoziatzen. Sabadell aukeren bila dabil, Bankia irensteko aukera galdu ondoren.
|
Caixabaken eta Bankiaren arteko bat egiteak berriro hasi du fusioen dantza. Ezkontiderik gabe geratu den banku bat, Sabadell, hautagai bila dabil, eta BBVAren eta Kutxabanken atea jo duela kaleratu du El Confidencial egunkari digitalak.
«Une hauetan ez gara ari operazio korporatiborik negoziatzen». erantzun dute Kutxabankeko iturriek. Edonola ere, aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko bankuak onartu du ez duela operazio bat baztertuko «interesgarria» dela uste badu. Kutxabankeko iturriek azaldu dute beste finantza erakundeekin eta inbertsio bankuekin «etengabe» hitz egiten dutela sektorearen egoerari buruz.
Sabadellen bilaketa
Hain zuzen ere, Sabadellek Goldman Sachs inbertsio bankua kontratatu du zer aukera duen aztertzeko. Espainiako banku sisteman egoerarik zaurgarrienean dagoen bankua da Sabadell, lehiakideek baino kapital gutxiago duelako eta zailtasunak izan ditzakeelako banku negozio hutsak oso errentagarritasun txikia duen garai batean. Hasiera batean, Bankia zen bat egiteko hautagai nagusia, baina banku horrek nahiago izan du Caixabanken altzoan sartzea.
Kutxabank nabarmen txikiagoa da Sabadellekin alderatuz gero, baina ongi kapitalizatuta dago —lehiakideen artean hark du kapital gehien—. Gregorio Billalabeitia presidenteak esan izan du Kutxabanken asmoa dela bakarrik jarraitzea, baina ez du errotik baztertu fusio operazio batean esku hartzea.
Bat egitea negoziatzen ari direla aitortu dute gaur Kutxabanken neurriko bi bankuk, Andaluziako Unicajak eta Asturiasko Liberbankek. Iaz ere egin zuten saio bat, baina ez zuen aurrera egin.
|
2020-10-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/187897/pentsioen-erreforman-esku-hartzeko-eskatu-diete-euskal-erakundeei.htm
|
Ekonomia
|
Pentsioen erreforman esku hartzeko eskatu diete euskal erakundeei
|
Pentsiodunek salatu dute ez dutela informazio argirik Espainian negoziatzen ari diren erreformari buruz. Azpimarratu dute baliabide nahikoak daudela sistema «publiko eta duin» bat bermatzeko.
|
Pentsioen erreforman esku hartzeko eskatu diete euskal erakundeei. Pentsiodunek salatu dute ez dutela informazio argirik Espainian negoziatzen ari diren erreformari buruz. Azpimarratu dute baliabide nahikoak daudela sistema «publiko eta duin» bat bermatzeko.
|
Espainiako Gobernua hango eragile sozial eta ekonomikoekin (Toledoko Mahaia) ari da negoziatzen pentsioen sistemaren erreforma, eta elkarrizketa horietan esku hartzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eta Hegoaldeko alderdiei oro har. «Ezin da pentsio sistema publiko eta duin bat bermatzeko aukera hau galdu».
Astelehenero legez, eta urriaren 5a Adinekoen Nazioarteko Eguna dela-eta, pentsiodunen kolektiboek mobilizazioak egin dituzte hiriburuetan eta hainbat herritan. Bilbokoa izan da jendetsuena: elkarretaratze bat egin dute han, udaletxearen aurrean, eta gero mila pertsona inguruk manifestazioa egin dute Justizia jauregiraino, hiru ilaratan, COVID-19a dela-eta ezarritako segurtasun tarteak errespetatuz.
Andrea Uña Bizkaiko pentsiodunen bozeramaileak azaldu duenez, informazio argirik ez dute negoziazio mahaian hitz egiten ari direnari buruz, eta ezagutarazi diren zenbait datu haien eskaeren kontrakoak direla salatu du: «Ez da baliabide faltaren arazoa, pentsioen sistema publikoa bideragarria baita», azpimarratu du.
Martxak aldarrikapen nagusi bat izan du —1.080 euroko gutxieneko pentsioa— , eta bidean zehar euren lelo klasikoak oihukatu dituzte. Horrekin batera, 2011ko eta 2013ko pentsio erreformen alderdi «atzerakoiak» indargabetzeko eskatu dute —erretiro adina 67 urte izatea, adibidez—, eta 1.200 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzeko. Langileen soldatetan zein pentsioetan dagoen genero arrakala ezabatzeko eskatu dute, eta, pentsioen kasuan, balioa KPIaren arabera handitzeko. «Ezagutzen ditugu gomendioen titular nagusiak kontuan hartuta, esan dezakegun pozik gaudela pentsioen errebalorizazio indizea (% 0,25) KPIk ordezkatuko duelako, baina akordioen letra txikiak hori baieztatzea espero dugu»», azpimarratu du Uñak.
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileak iragarri du urriaren 12an ere mobilizatuko direla, jai eguna den arren.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.