date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188399/urkullu-alderdiekin-bilduko-da-azaroko-lehen-hamabostaldian.htm
Politika
Urkullu alderdiekin bilduko da azaroko lehen hamabostaldian
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du espero duela elkarrizketa horiek akordio bihurtzea.
Urkullu alderdiekin bilduko da azaroko lehen hamabostaldian. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du espero duela elkarrizketa horiek akordio bihurtzea.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak jakinarazi du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin batzartuko dela azaroko lehen hamabostaldian, legealdirako erronka nagusien aurrean «lankidetza eraginkor bat» izateko. Eusko Legebiltzarrean gobernuaren kontrol saioa dute gaur, eta bertan eman du Urkulluk bilera sortaren berri, Carlos Iturgaiz PP+C's taldeko bozeramailearen galdera bati erantzunez. Azaldu duenez, azaroaren lehen erdian egingo ditu batzarrak, ordurako Jaurlaritzak aurkeztuak izango baititu gobernu programa nahiz aurrekontuen ildo nagusiak, eta zenbait eragilerekin hitz eginda izango baitu datozen lau urteetarako suspertze ekonomikorako programa. Gainera, esan du nahiago duela, alderdiekin elkartu aurretik, sailburuek Eusko Legebiltzarreko batzordeetan azaltzea zeintzuk diren legealdirako arlo bakoitzeko proiektu nagusiak. Sailburuak asteon hasi dira horretan. Iturgaizek Urkulluri leporatu dio elkarrizketa berandu eskaini izana, baina hori ukatu du lehendakariak: «Gobernuaren lehen 40 egunetan gaude, eta lehen ehunak baino lehen lan batzar bat eduki ahal izango dugu oinarri sendo eta zehatz baten gainean». Erantsi du Jaurlaritzaren asmoa dela elkarrizketa hori akordio baterantz bideratzea: «Ulertzen dut prest zaudela eta espero dut zure alternatibak eta proposamenak jasotzea», erantzun dio Iturgaizi. PPko Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak, berriz, uste du Urkullurenak «mamirik gabeko hitzak» direla, eta eskatu dio lehenago biltzeko alderdiekin: «Pandemia gora doa, langabezia hazten ari da eta ziurgabetasuna eta kezka gero eta handiagoak dira». «Gobernatzeko era berri bat» Iragarpenaren aurrean, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak esan du espero duela bilera horiek «gobernatzeko era berri baten hasiera» izatea eta gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketa ahalbidetzea. Nabarmendu du indar subiranistak sarri eskatu diola Urkulluri solaskidetza bat izatea, eta espero du elkarrizketa hori «jarraitua» izatea denboran: «Gai garrantzitsuak daude eztabaidatzeko, sakontzeko eta adosteko». Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Miren Gorrotxategiren iritziz, berriz, bilera horiek «berandu» helduko dira, baina «ongi etorriak» izango dira. Gaineratu du batzar horien atzean «egiazko solaskidetza asmo» bat egon behar dela, uste baitu oraingoz Jaurlaritza ez dela aintzat hartzen ari legebiltzarrean aurkeztutako egitasmoak. Era berean, Urkulluri eskatu dio «elkarrizketaren ateak» zabaltzeko sindikatuei eta gizarte zibileko ordezkariei.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188400/joakin-telleria-pasaiako-portuko-zuzendari-izendatu-dute.htm
Ekonomia
Joakin Telleria Pasaiako Portuko zuzendari izendatu dute
Zuzendari karguak izan ditu Jaurlaritzan, eta Donostiako Teknologia Parkeko zuzendari nagusia izan zen. Telleria izendatuta, gobernuak buelta eman nahi dio portuko zuzendaritzan azken urteetan egondako ezegonkortasunari.
Joakin Telleria Pasaiako Portuko zuzendari izendatu dute. Zuzendari karguak izan ditu Jaurlaritzan, eta Donostiako Teknologia Parkeko zuzendari nagusia izan zen. Telleria izendatuta, gobernuak buelta eman nahi dio portuko zuzendaritzan azken urteetan egondako ezegonkortasunari.
Joakin Telleria Agirrezabala izendatu du Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente, Felix Gartziandiaren ordez. Gartziandiak uztailaren 30ean dimisioa eman zuen, kargua hartu eta bi urte eskasera. «Gobernurako eta kudeaketarako autonomia falta nabarmena» argudiatu zuen, eta «konfiantzazko talde bat eratzeko laguntza falta». Telleriaren izendatuta, Jaurlaritzak buelta eman nahi dio Pasaiako Portuko zuzendaritzan azken urteetan egondako ezegonkortasunari. Enpresa publikoetan eskarmentu handikoa da Telleria. Administrazioko karrerako funtzionarioa da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Industria sailetako Zerbitzu Orokorretako zuzendaria izan zen 1999tik 2001era eta 2001etik 2003ra, hurrenez hurren. Eta Donostiako Teknologia Parkeko zuzendari nagusia, 2009ra arte. Kargu hori hartu aurretik, hilabete batzuez EAJko zinegotzi izan zen Donostiako Udalean. Azken urteetan Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen Saileko Gipuzkoako ordezkaria izan da. Beste ardura batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun Saileko Baliabide Orokorretako zuzendaria ere izan da, eta zenbait enpresa publikotan kontseilari, hala nola Euskotrenen eta Donostiako autobusen udal konpainian.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188401/laquounearen-garrantziaraquo-kontuan-hartuta-24an-donostiara-joateko-deia-egin-du-sarek.htm
Politika
«Unearen garrantzia» kontuan hartuta, 24an Donostiara joateko deia egin du Sarek
Hainbat presoren hurbiltzea «itxaropenez» hartu du presoen aldeko mugimenduak, baina nabarmendu du ez dela aski. Manifestazioa osasun eta segurtasun neurriak beteta eginen dutela iragarri dute: lau ilaratan jarrita eginen dute ibilbidea, metro eta erdiko distantzia errespetatuta, eta maskarak soinean.
«Unearen garrantzia» kontuan hartuta, 24an Donostiara joateko deia egin du Sarek. Hainbat presoren hurbiltzea «itxaropenez» hartu du presoen aldeko mugimenduak, baina nabarmendu du ez dela aski. Manifestazioa osasun eta segurtasun neurriak beteta eginen dutela iragarri dute: lau ilaratan jarrita eginen dute ibilbidea, metro eta erdiko distantzia errespetatuta, eta maskarak soinean.
Sare mugimenduak euskal presoen aldeko manifestazio batera deitu du heldu den larunbaterako, eta agerraldia egin du gaur Donostian, protestaren azken xehetasunen berri emateko. Joseba Azkarraga bozeramaileak «unearen garrantzia» nabarmendu du prentsaurrekoan, eta hori «aprobetxatzera» deitu ditu herritarrak: «Duen urgentziagatik, une historiko honengatik, gorrotoa eta mendekua atzean utzi eta aurrerapausoa eman duten pertsona guztiengatik eta jada nazkatuta gaudelako eta bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizun baterantz aurrera egin nahi dugulako, euskal gizarteari dei egiten diogu urriaren 24an berriro ere kalera irten dadin». Sarek «itxaropenez» hartu ditu azken aste eta hilabeteetan gertatu diren presoen mugimenduak, baina ohartarazi du horrek ez duela erran nahi urruntzea bukatu denik: «204 presoetatik sei baino ez daude euskal kartzeletan. Egoera hori behin betiko eta irmoki amaitu behar da». Koronabirusaren ondorioz espetxeetako egoera okertu izana salatu dute, eta gogoratu dute senideek ere pairatzen dituztela ondorioak: «Bisitak egiteko zailtasunak dituzte, bisean bisekorik gabe geratu dira hainbat espetxetan, eta jada urruntzeak berak zail egiten duen harreman iraunkorra izateko arazoak areagotu dira». Euskal presoen 89 seme-alabak ere izan dituzte gogoan: «Horietako askok sei hilabete baino gehiago daramatzate aita, ama edo biak besarkatu ezinik. Zigor ankerregia da, eta desagerrarazi egin behar da». Osasun neurriak hartuta Donostian eginen duten manifestazioan segurtasun eta osasun neurriak hartuko dituztela nabarmendu du Sarek, eta herritarrei horiek betetzeko eskatu die: «Aldarrikatzea eta mobilizatzea posible dela uste dugu, betiere erantzukizunez jokatuz». Manifestazioa, erraterako, lau ilaratan eginen dute, metro eta erdiko tartea mantenduta, eta maskara jantzita joanen dira parte hartzaileak. Bukaeran eginen duten mosaikoan ere neurri berak errespetatuko dituzte. 17:00etan abiatuko dute protesta, Antiguatik.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188402/pasaiako-lonjaren-egunerokoa-bistara.htm
Bizigiro
Pasaiako lonjaren egunerokoa bistara
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Pasaiako lonjarako bisita gidatuak antolatu ditu Itsas Etxea kofradiak. Lonjaren funtzionamendua eta egunerokoa ezagutzeko aukera bat da. BERRIAk han ikusitakoari buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, 'Bizigiro' sailean.
Pasaiako lonjaren egunerokoa bistara. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Pasaiako lonjarako bisita gidatuak antolatu ditu Itsas Etxea kofradiak. Lonjaren funtzionamendua eta egunerokoa ezagutzeko aukera bat da. BERRIAk han ikusitakoari buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, 'Bizigiro' sailean.
Donostiako Itsas Etxea kofradiak bisita gidatuak antolatu ditu urrian Pasaiako (Gipuzkoa) arrain lonjara. Hango egunerokoa ezagutaraztearekin batera, baxurako arrantzaren berri ematea da, besteak beste, bisitaren helburua. Itsas Etxea kofradiako koordinatzaile nagusi Martxel Arozena aritzen da gidari. Aurtengo uztailean inauguratu zuten Itsas Etxea kofradia Donostiako portuan. Euskal Herriko arrantzaleen kofradiek eta Opegi Itsasbazterreko Arrantza Ekoizleen Erakundeak bultzatutako egitasmo bat da. Sektorean belaunaldi aldaketa sustatzea eta bertako arrainekin lotura duen guztiari balioa ematea jarri dituzte helburu gisa. «Ikusgaitasuna eman nahi diogu baxurako arrantzari, eta gazteei lan aukera gisa aurkeztu. Lanbide moderno, grinatsu eta jasangarri gisa, alegia. Badakigu ez dela bulegoko lana, baina ez da garai batekoa ere», nabarmendu du Arozenak bisitara sartu aurretik. Urriaren 1ean, 8an eta 15ean egin dituzte bisitak, eta 22an eta 29an dira hurrengoak. Zinema estreinaldiei dagokienez, Klaus Haro zinemagileak Olavi Launio arte galeristaren azalean girotutako film bat egin du. Erretratu misteriotsu bat du hizpide Tutematon Mestari filmak, eta heldu den ostiralean estreinatuko da Hego Euskal Herrian. Telesailen atalean, Antidisturbios telesaila estreinatuko du Rodrigo Sorogoyen zuzendari madrildarrak. Movistar Plus plataforman emango dute, Donostiako Zinemalditik igaro ostean. Espainiako Poliziaren egiturazko pitzadurak ditu ardatz telesailak. Gastronomia atalean, berriz, Iker Markinez Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Kuko jatetxeko sukaldariaren udazkenerako errezeta: onddo eta ziza horiak plantxan. Josu Garaialde Hazi fundazioko sustapen zuzendariari egindako elkarrizketa ere bai, Eusko Labelek aurkeztu duen produktu berriaren harira: Euskal Ogia.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188403/eider-rodriguez-eta-lander-garrok-irabazi-dute-etxepare-itzulpen-saria.htm
Kultura
Eider Rodriguez eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare Itzulpen Saria
Rodriguezen beraren Bihotz Handiegia liburuaren gaztelerazko itzulpenagatik saritu ditu epaimahaiak
Eider Rodriguez eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare Itzulpen Saria. Rodriguezen beraren Bihotz Handiegia liburuaren gaztelerazko itzulpenagatik saritu ditu epaimahaiak
Eider Rodriguezek eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren seigarren edizioa. Rodriguezek berak idatzitako Bihotz Handiegia liburuaren gaztelaniazko itzulpena saritu du epaimahaiak. Bartzelonako Random House argitaletxeak argitaratu du itzulpena, Un Corazon demasiado grande izenpean. Epaimahaiak, itzulpenaren kalitateaz gaindi, itzulpena jatorrizko obrarekiko leiala dela nabarmendu dute: «Itzulpena ona da eta hein batean auto-itzulpena izanagatik ere, idazleak ez du aukera aprobetxatu beste bertsio bat egiteko». Gainera, argitaletxeak egin duen sustapen lana ere goraipatu dute, «aberatsa» eta «trinkoa» dela azpimarratuz. Inaxio Garro Laboral Kutxako Euskara arduradunak, Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariak, Koldo Biguri EHUko irakasle eta EIZIEko kideak, Elizabete Manterola EHUko irakasle eta EIZIEko kideak, Kizkitza Galartza Etxepare Euskal Institutuko Literatura Teknikariak eta Lide Hernando Etxepare Euskal Institutuko Komunikazio teknikariak osatu dute epaimahaia. 2015ean sortu zuen Etxepare Euskal Institutuak Itzulpen Saria, eta, geroztik, galegorako, japonierako, ukrainerako, ingeleserako eta katalanerako itzulpenak saritu dituzte.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188404/positibo-berrien-kopuruak-goia-jo-du-hegoaldean-1351-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Positibo berrien kopuruak goia jo du Hegoaldean: 1.351 atzeman dituzte
Datu txarrenak Nafarroak izan ditu: 523 pertsona gehiago kutsatu dira. Positibo tasa %9,2koa da. COVID-19a zuten sei pertsona hil dira Nafarroan.
Positibo berrien kopuruak goia jo du Hegoaldean: 1.351 atzeman dituzte. Datu txarrenak Nafarroak izan ditu: 523 pertsona gehiago kutsatu dira. Positibo tasa %9,2koa da. COVID-19a zuten sei pertsona hil dira Nafarroan.
Zenbakiak okerrera egiten ari dira azken egunetan, eta goia jo dute gaurko datuekin: beste 1.351 positibo atzeman dituzte, bigarren olatuko daturik okerrena. Orain arte bigarren olatuko daturik txarrena atzokoa zen, baina gaur atzo baino 228 kasu gehiago iragarri dituzte. Azken egunetako joerarekin jarraituz, Nafarroako datuak izan dira txarrenak: 523 kasu berri atzeman dituzte, 79 gehiago. Gipuzkoan, bigarren olatuko kopururik handiena zenbatu dute: 370 kasu, bezperan baino 67 gehiago. Datuek okerrera egin dute Bizkaian eta Araban ere. Bizkaian, hain zuzen, 329 kasu atzeman dituzte, atzo baino 38 gehiago; Araban, berriz, 116 izan dira —39 gehiago—. Gainera, positibo eman dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi ez diren zortzi lagunek ere. Osakidetzak eta Osasunbideak 14.740 PCR egin zituzten atzo; beraz, positibo tasa %9,2koa da, atzo baino %1,5 altuagoa. Positibo tasan ere Nafarroa gainerako lurraldeen gainetik dago, PCRa egiten dutenen %15ek positibo ematen baitu. Ospitaleetara begira jarrita, ospitaleratu kopurua nahiko egonkor mantentzen ari da egunotan. Gaur jakinarazi dute 535 gaixo daudela Hego Euskal Herriko ospitaleetan, atzo baino bost gehiago. Horretan ere Nafarroa azpimarratu behar da, bertan baitaude ospitaleratuen erdiak baino gehiago (271). Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19a zuten beste 40 lagun ospitaleratu behar izan zituzten atzo. Gaixoen egoerari dagokionez, 86 ZIUetan daude, atzo baino bost gutxiago. Hainbat herritan, okerrago COVID-19a herri eta eskualde batzuetan beste batzuetan baino eragin handiagoa izaten ari da egunotan. Arabako Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean Durangok, Lekeitiok (Bizkaia), Astigarragak, Azkoitiak, Azpeitiak, Beasainek, Elgoibarrek, Ordiziak, Tolosak eta Zumarragak (Gipuzkoa) dituzte daturik okerrenak, 100.000 herritarreko 500 kasutik gora baitituzte. Positibo eman dutenen adinak ere zehaztu ditu Osasun Sailak. Positibo berri gehienak (295) 40 eta 64 urte artekoen artean atzeman dituzte, baina birusak intzidentzia handiena 19 eta 39 urte arteko pertsonetan du.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188405/landaguneetan-lgtbi-ikusgaitasuna-sustatzeko-lehen-programaren-arrakasta-nabarmendu-du-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Landaguneetan LGTBI ikusgaitasuna sustatzeko lehen programaren arrakasta nabarmendu du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako erdialdeko hogei herritan egin dute egitasmo ibiltaria, eta laurehundik gora pertsonak parte hartu dute
Landaguneetan LGTBI ikusgaitasuna sustatzeko lehen programaren arrakasta nabarmendu du Nafarroako Gobernuak. Nafarroako erdialdeko hogei herritan egin dute egitasmo ibiltaria, eta laurehundik gora pertsonak parte hartu dute
Erein aniztasuna, bildu askatasuna lelopean, LGTBI kolektibokoen errealitatea landa eremuetan ikusarazteko lehen programa egin zuen Nafarroako Gobernuak irailean. Zeharki, Nafarroa erdialdeko hogei udalerri zeharkatu zituen egitasmoak, eta 439 pertsonak parte hartu zuten guztira. Programa "aitzindaria" izan dela nabarmendu du Eva Isturizek, NABI Nafarroako Berdintasuneko Institutuko zuzendariak. Hilabete osoan, herriz herri ibili dira Kattalingune LGTBI+ arreta zerbitzu publikoko adituak gai horri buruzko informazioa, eduki didaktikoak eta ikus-entzunezkoak eskaintzen, eta herri bakoitzeko biztanleen zalantzak eta galderak argitzen. Isturizen esanetan, egitasmoaren helburua da landa guneetako biztanleei informazioa eta aholkularitza eskaintzea, herri horiek ere "leku egokiak izan daitezen sexu, afektibotasun eta genero aniztasuna modu positibo eta normalizatuan bizitzeko". Horrez gain, askatasunaren aurkako jarrerak ikusarazi nahi dituzte programaren arduradunek, "LGTBI+ aniztasunarekiko errespetua sustatzeko". Kanpaina ibiltariarekin batera, material didaktikoa eta ikus-entzunezkoak ere ikusgai jarri dituzte www.igualdadnavarra.es webgunean. Gida bat ere argitaratu dute, sexu eta genero aniztasunaren garrantziaz sentsibilizatzeko, sexu eta genero identitatea zer den azaltzeko eta LGTBIfobiaz ohartarazteko. Nafarroako Berdintasunerako Institutuaz eta Kattalingune zerbitzuaz gain, egitasmoan parte hartu dute Laiak Erdialdeko LGTBI+ kolektiboak eta 20 udalek. Gida horren aleak banatu dituzte Nafarroako udalerri guztietan eta mankomunitateetan. Programa ibiltaria pixkanaka zabalduko da Nafarroako beste zenbait eremutara. Horrez gain, LGTBI pertsona eta kolektiboentzako aurrez aurreko arreta zerbitzuak bikoiztu ditu gobernuak: Iruñeko eta Tuterako guneez gain, bulego berriak zabaldu dituzte Lakuntzan eta Irurtzunen. Arreta ordutegia ere handitu dute.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188406/johnson-ebk-jarrera-aldatzen-ez-badu-ez-da-akordiorik-izango.htm
Ekonomia
Johnson: EBk jarrera aldatzen ez badu, ez da akordiorik izango
Europako Batasuna prest dago negoziatzen jarraitzeko, baina uste du Londresek mugitu behar duela.
Johnson: EBk jarrera aldatzen ez badu, ez da akordiorik izango. Europako Batasuna prest dago negoziatzen jarraitzeko, baina uste du Londresek mugitu behar duela.
Akordiorik gabeko brexit baterako aukerak handitzen ari dira. Europako Batasunak ez du bete Erresuma Batuko Gobernuak akordio bat egiteko jarritako epea, baina negoziatzen jarraitzeko prest dagoela esan du. Hori ikusita, Boris Johnsonek ultimatum bat eman die EBko buruzagiei. Jarrera «errotik» aldatzen ez badu, ez da akordiorik sinatuko, eta Erresuma Batua EBrekiko merkataritza harreman berri bat adostu gabe irtengo da EBtik, urtarrilaren 1ean. Europako Batasuneko agintariek «mugitzeko» eskatu zioten atzo Erresuma Batuari, brexit-aren osteko etorkizuneko harremanari buruzko akordioa posible egiteko. Salatu dute Boris Johnsonen gobernuaren jarrera itxia adostasuna oztopatzen ari dela. Dena den, elkarrizketekin jarraitzeko agindua eman diote Michel Barnier EBko negoziatzaileari.. Atzo kaleratutako oharrean, EBko estatuburuek azpimarratu zuten Londresek ez duela aurrerapenik egin funtsezko arloetan; esaterako, enpresa britainiarren eta europarren arteko bidezko lehia ziurtatzeko bermeetan, etorkizuneko akordioaren gobernantzan eta arrantzan. Europako erakundeei eta gai horretan interesak izan ditzaketen enpresei ohartarazi diete adostasunik gabe amai daitezkeela negoziazioak, eta Europako Batzordeari eskatu diote «Batasunaren interesera mugatutako aldebakarreko kontingentzia neurriak» hartzeko aukera aintzat hartzeko. Dena den, berretsi dute haien asmoa akordioa egitea dela.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188407/baikoko-auziaren-kronologia.htm
Baikoko auziaren kronologia
Baikoko auziaren kronologia.
Irailak 15. Aimar Olaizolak, Mikel Urrutikoetxeak, Ander Imazek eta Mikel Larunbek ez beste, Baiko enpresako pilotari guztiek prentsaurrekoa eman zuten Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, eta enpresari eskatu zioten «azkenaldiko jarrerak eta jokabideak» alda zitzala. Hori egin ezean, mobilizazioak egiteko «prest» azaldu ziren. Victor Estebanek eta Iosu Eskirozek ez jarraitzea salatu zuten, eta pilotari profesionaletan elkarte bat sortzeko asmoa azaldu zuten. Irailak 20. Baikok jakinarazi zuen Unai Lasok ez zuela kontratua berritzeko eskaintza onartu, eta enpresatik kanpo geratu zela. Irailak 23. Olaizola II.ak, Urrutikoetxeak eta Imazek ez beste, Baikoko pilotari guztiek salatu zuten enpresak ez ziela ezer esan egindako eskaerez, eta Jose Ramon Garai Baikoko zuzendari nagusiaren jarrerak, «aldatu beharrean, orain arteko bide autoritario beretik» jarraitzen zuela. Lasok enpresan ez jarraitzea deitoratu zuten, eta laguntza eskatu zieten erakunde publikoei, arazoari irtenbide bat bilatzeko. Irailak 26. Baikok jakinarazi zuen Jon Mariezkurrenak ez zuela kontratua berritzeko eskaintza onartu. Enpresak «gehiegizkotzat» jo zituen pilotariak egindako eskaerak. Mariezkurrenak, berriz, salatu zuen «lotsagarria» zela horren eskaintza baxuak egitea. «Guk ez dugula berritu nahi izan esan nahi dute. Nire eskaerak gehiegizkoak izan direla diote, baina eskatu dudan gauza bakarra lan baldintza duinak edukitzea izan da». Pilotari taldeak «babesa» azaldu dio, eta salatu zuen enpresari bilera eskatu ziotela, baina «betiko erantzuna» jaso zutela: «isiltasuna». Haien batasuna «usteldu» nahi izana leporatu zioten ere enpresari. Irailak 27. Imazek salatu zuen pilotari batzuk ez zirela «ondo» portatu berarekin. Mariezkurrenak, berriz, enpresari «informazioa filtratu» izana leporatu zion. Irailak 28. Unai Lasok kritika oso gogorrak egin zizkion Baikoren jarrerari BERRIAri emandako elkarrizketa batean. Besteak beste, salatu zuen enpresak berritzeko egin zion eskaintza ez zela duina. Egun berean, Aspeko pilotariek Baikon akordioa lortzeko «pausoak» eman zitezela eskatu zuten. Urriak 1. Garaik prentsaurrekoa eman zuen, eta bertan esan zuen COVID-19ak eragindako egoera ekonomiko txarrari egokitu behar izan zutela. Pilotariekin hitz egiteko «prest» azaldu zen. Urriak 2. Pilotariek hamabi eguneko greba deitu zuten. «Gutxieneko lan baldintzak, errespetua eta gardentasun ekonomikoa» eskatu zizkioten Baikori. Urriak 7. Baikoko arduradunek eta pilotarien taldeko ordezkariek bilera egin zuten Bilbon. Amaieran, pilotarien ordezkariek esan zuten «ilusioz eta gogoz» joan zirela bilerara, baina «oso burumakur, etsita eta desilusionatuta» etxeratuko zirela. «Gardentasun eta borondate falta» egotzi zioten enpresari, eta greba deialdiari eutsi zioten. Garai, berriz, hitz egiteko «prest» azaldu zen. Bilera hasi aurretik, Imazek salaketa jarri zuen Mariezkurrenaren aurka, hark haren aurka egindako adierazpenengatik. Urriak 8. Pilotariek bozketa egin zuten, eta aho batez erabaki zuten greba egitea. Aspeko pilotariek erabaki zuten ez jokatzea Baikok antolatutako jaialdiak. Urriak 10. Agirre-Albisu ez ziren aurkeztu Ezkurdia-Bikuñaren aurkakora, eta Enpresen Ligako epaileak galdutzat eman zien lehia. ELAk iragarri zuen salaketa jarriko zuela. Urriak 13. ELAk salaketa jarri zuen, eta kautelazko neurriak eskatu zituen, finala atzera zedin. Gaur. Epaileak kautelazko neurriak onartu ditu, eta finala atzeratu du.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188408/tapiak-esan-du-gestampekin-lanean-ari-dela-itxierak-ez-diren-beste-neurri-batzuk-bilatzeko.htm
Ekonomia
Tapiak esan du Gestampekin lanean ari dela itxierak ez diren beste neurri batzuk bilatzeko
Multinazionalak itxi nahi dituen Zamudioko bi lantegietako langileek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Salatu dute gobernuak enpresari emandako laguntzak ez direla hitzartutako helburuetara bideratu.
Tapiak esan du Gestampekin lanean ari dela itxierak ez diren beste neurri batzuk bilatzeko. Multinazionalak itxi nahi dituen Zamudioko bi lantegietako langileek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Salatu dute gobernuak enpresari emandako laguntzak ez direla hitzartutako helburuetara bideratu.
Zamudioko (Bizkaia) GTSko eta Matriceria Deustoko langileek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuari eskatu diote bi lantegi horiek ez ixteko ahaleginak egiteko horien jabe den Gestamp multinazionalaren aurrean. Horrekin batera, urriaren 24an Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Tapia gobernuaren kontrol saioan izan da, eta EH Bilduk gaiari buruz egindako galdera bati erantzunez berretsi du «ahal duen guztia» egingo duela bi lantegien itxiera saihestu eta gatazkarako «irtenbiderik onena» lortzeko. Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak sailburuari gogoratu dio Jaurlaritzak eta multinazionalak «harreman estua» dutela, hainbat proiektu garatzeko egin dituzten hitzarmen eta laguntza publikoengatik, eta ohartarazi dio harreman hori dela-eta Gestamp gobernuaren «parasito» bihur daitekeela, diru publikoa jaso baina bere «konpromisoei» uko egiten dielako. Tapiak ziurtatu du bi lantegi horiek ixteko asmoek ez dutela zerikusirik taldeak Jaurlaritzarekin eginiko akordioekin, eta gaineratu du horietan ezarritako helburuak betetzen ari dela autogintza alorreko konpainia. Laguntza publikoak Legebiltzarreko saioaren ondoren egindako agerraldi batean, bi lantegietako enpresa batzordeek Jaurlaritzari eskatu diote «enpleguaren eta herrialdeko industriaren etorkizunaren alde gehiago inplikatzeko», eta Gestampek laguntza publikoetan jasotako «milioika euroei» eman dien erabilera salatu dute. «Ez dira hitzartutako helburuetara bideratu». Laguntza horien inguruko «kontrol falta» salatu dute. Azpimarratu dute zuzendaritzak langileen bizkar utzi nahi dituela azken urteetako kudeaketa txarraren emaitzaren ondorioak, eta 230 langileren eta haien familien etorkizuna dagoela jokoan. Azkenik, mobilizazioei eutsiko dietela berretsi dute: urriaren 9tik greba mugagabean daude beharginak, eta manifestazioa egingo dute urriaren 24an, Bilbon, 11: 30ean, Jaurlaritzaren egoitzatik aterata (Kale Nagusia).
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188409/eva-ferreirak-nabarmendu-du-ehu-plurala-dela-eta-bere-lantaldeak-hori-ordezkatzen-duela.htm
Gizartea
Eva Ferreirak nabarmendu du EHU «plurala» dela, eta bere lantaldeak hori ordezkatzen duela
Zazpi gizonezko eta sei emakumezko daude EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregaiaren lantaldean.
Eva Ferreirak nabarmendu du EHU «plurala» dela, eta bere lantaldeak hori ordezkatzen duela. Zazpi gizonezko eta sei emakumezko daude EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregaiaren lantaldean.
Eva Ferreira EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoregaiak bere lantaldea aurkeztu du, gaur, Bilbon. Nabarmendu du EHU «plurala» dela, eta bere lantaldeak, hain zuzen, pluraltasun hori ordezkatzen duela. Hiru campusetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) katedradunak, doktoreak, irakasleak edo, besteak beste, ikerlariak daude hamahiru pertsonaz osatutako taldean: zazpi gizonezko eta sei emakumezko. «Zientzia hutsetako jendea dago, baita humanitateetakoa ere. Eskarmentu handia dutenak, gazteagoak... Pixka bat denetik; hain zuzen, hori gara unibertsitate honetan», adierazi du Ferreirak. Datorren azaroaren 26ko hauteskundeetan errektore aukeratzen baldin badute —oraingoz, harena da hautagaitza bakarra, eta ez da espero besterik izatea—, EHUren idazkari nagusia Aitor Zurimendi izango da. Merkataritza Zuzenbideko katedraduna da Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Arabako Campuseko errektoreorde izateko hautagaia da Manoli Igartua Farmazia eta Farmazia Teknologiako Katedraduna; Bizkaiko Campuseko errektoreorde izateko hautagaia Gorka Moreno Soziologiako doktorea eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendari ohia da (2011-2019); eta Gipuzkoako campuseko errektoreorde kargua Agustin Erkizia Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktoreak hartuko du, Ferreirak bozak irabazten baditu. Nekane Balluerka ordezkatzeko hautagai bakarrak esan du aurkeztuko duen programa lantzen ari direla oraindik. Aurreratu du, ordea, «internazionalizazioa eta erantzukizun soziala» izango dituela ardatz, eta horrek helburu izango dituela «garapen jasangarria», ikasleen parte hartzea, «hobeto eta gehiago irakastea eta ikertzea», eta gizarteari jakinaraztea zein lan egiten den unibertsitate publikoan. Azpimarratu du, halere, epe motzera «lehentasuna» dela COVID-19ak eragindako pandemia kudeatzea. Azken urteetako errektoreen ildo berekoa izango da haren Ferreiraren proiektua, lantalde horietan jardun izan baitu: 2004-2008 artean, Juan Ignacio Perez Iglesias errektore zela, Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreorde izan zen Ferreira, eta, ondoren, Iñaki Goirizelaiaren agintaldian, idazkari nagusia. Azken urteetan Unibasq erakundeko zuzendaria izan da, EAEko unibertsitateetako kalitate agentziako zuzendaria, baina joan den urrian utzi zuen postua.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188410/nire-margolanak-bitartekoak-dira-ikertzen-dudana-gizarteratzeko.htm
Kultura
«Nire margolanak bitartekoak dira ikertzen dudana gizarteratzeko»
Mundu guztian barrena erakutsi izan ditu bere lanak, baina badaramatza pare bat urte jaioterritik asko mugitu gabe, Zarauzko Kale Nagusian duen estudioan lanean. Hasitako ikerlanak bukatu nahi ditu, eta bilduma berri bat ere aurkeztuko du aurki.
«Nire margolanak bitartekoak dira ikertzen dudana gizarteratzeko». Mundu guztian barrena erakutsi izan ditu bere lanak, baina badaramatza pare bat urte jaioterritik asko mugitu gabe, Zarauzko Kale Nagusian duen estudioan lanean. Hasitako ikerlanak bukatu nahi ditu, eta bilduma berri bat ere aurkeztuko du aurki.
Angel Uranga (Zarautz, 1961) jaiotzetik da artista. Kontzientzia duenetik marrazten eta margotzen gogoratzen du bere burua. Mundu guztian barrena ibilia da bere obra besapean hartuta: Ameriketako Estatu Batuetan izana da, Arabiar Emirerri Batuetan, Kanadan, Alemanian, Espainian... Izen handiko galerietan erakutsi izan ditu bere lanak, arteari buruzko kongresuetan, psikiatriari buruzkoetan, itsas bidaien azoketan, automobilismo zirkuituetako egoitzetan... Hitzaldiak eman izan ditu herrietako areto txikietan, hiriburuetakoetan, konferentziak unibertsitateetan... Azkenaldian, baina, etxe aldean dabil; Zarautzen Kale Nagusian duen lantegi-galerian ari da lanean. Gelditzea erabaki zuen, dozena bat urtean esku artean darabilen ikerlana bukatu nahi zuelako, baina geldian ere proiektuak sortzen zaizkio nonbait, eta azken hilabeteetan bilduma berri bat osatu du: Makers. Martxoan jarriko dute ikusgai Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Noiz hasi zinen margotzen? Artea inguruan dugunarekin harremantzeko modu bat da, errealitatea ulertzeko saiakera bat, adierazteko eta komunikatzeko era bat; hitza erabili beharrean, artistak sormena erabiltzen du, izan eskultura, izan zinema, eta, nire kasuan, pintura. Gogoan dut, oso umea nintzela, marrazten pasatzen nituela egunak, eta 8-9 urterekin hasi nintzen lehendabiziko koadroak egiten. Txiki-txikitatik, hori izan da nire modua munduarekin harremanak izateko. Eta, horrez gain, txikitatik izan dut jakin-mina egiten nuenaren inguruan, alde praktikotik zein teorikotik. Horregatik, marrazteaz eta margotzeaz gain, oso umea nintzela hasi nintzen pinturari buruzko liburuak irakurtzen ere. Baina ez zenuen etxean eta zeure kabuz ikasiko dakizun guztia. Ingurukoek animatuta, izena eman nuen Zarauzko Artearen Lagunak elkarteak —gerora Artezaleak izango zena— antolatzen zituen ikastaroetan; Julian Ugarte margolaria nuen irakasle. Gu marrazten jartzen gintuen, eta bera margotzen aritzen zen, baina nik margotzea nuen gustuko, eta etxean hasi nintzen, ezkutuan. Ezjakina nintzen, teknikari buruz ez nekien ezer, eta gogoan dut nire lehen koadroa egitea zenbat kostatu zitzaidan. Txori bat margotzen hasi nintzen, burubeltz bat, baina margotu eta margotu eta lienzoak ez zuen kolorerik hartzen, eta ni harrituta. Nola hartuko zuen, bada? Olioz margotzen ari nintzelakoan, akualeraz ari nintzen. Halako batean, pintura zuria gastatu zitzaidan, dendara joan eta olio zuria erosi nuen, eta orduan jabetu nintzen olio margoen eta akuarelen arteko aldeaz. Izan ere, gauzak ikas daitezke besteek irakatsita, baina batez ere esperimentatuz eta probak eginez ikasten dira. Max Doerneren Los materiales de pintura y su empleo en el arte liburuak ere asko lagundu zidan horretan. Alemaniar batzuek oparitu zidaten, eta han zetozen gauza guztiak probatzen saiatzen nitzen etxean. Nolatan oparitu zizuten? Garai hartan, ama nuen jarraitzailerik sutsuena, eta bere dendako erakusleihoan, eskuko poltsen artean, ikusgai jartzen zituen nire margolanak. Lehiaketetan parte hartzen ere garaiz hasi zinen. Bai, oso gazterik hasi nintzen aire libreko lehiaketetan parte hartzen, 11 bat urte nituela edo. Lehiaketa haietan, jendea ezagutzeaz gain, aukera izaten nuen ikusteko ea profesionalak ziren margolari afizionatuek nola margotzen zuten, eta hori ere sekulako eskola izan zen niretzat. Praktikari dagokionez, gauza baliagarri asko ikasi nituen: besteak beste, nola gauzatu formatu handiko lan bat denbora gutxi daukazunean. Horrelakoetan, behartuta zaude konposizio egituraketa azkar egitera; pintzel txikiak baztertu eta koadroa ikuspuntu global batetik ikustera, eta, gero, gelditzen zaizun denboraren arabera, sartuko dizkiozu xehetasunak. Horregatik, zaletasuna dutenei beti gomendatzen diet horrelako lehiaketetan parte hartzeko, praktikoki eta ingurukoengandik asko ikasteko balio dutelako. Gerora, Arte Ederrak ikasi zenituen. Hala da, bai, eta urte emankorrak izan ziren unibertsitatekoak ere. Justu ni hasi nintzen urtean, goi mailako eskola izatetik unibertsitate fakultate izatera pasatu ziren Arte Ederrak. Izan nituen irakasle klasikoak, goi mailako eskolatik zetozenak eta era hartako eskolak ematen jarraitu zutenak, baina izan nituen irakasle berritzailegoak ere, unibertsitate ikasketa berri haiei edukia ematearen ardura zutenak, goi eskola izatetik fakultate izateko bide hori lantzen ari zirenak; eta fakultatea edukiz janzteko bide horretan parte hartzeko eta neure aletxoa jartzeko aukera ere izan nuen Praktika piktoriko jakin batean bitartekoen arteko bateraezintasunari buruzko analisia eta esperimentazioa tesiarekin. Urte batzuetan eskolak ematen aritzeko aukera ere izan zenuen. Orduan jabetu nintzen neure burua prestatzeko bokazioaz gain, bokazio pedagokiko eta didaktikoa ere banuela, nekien hura besteei irakatsi nahi niela, eta horretan hasi nintzen. Zarauzko Artezaleak elkartean eskolak ematen aritu nintzen, hezkuntza arautuan ere bai, batxilergoko ikasleei eta unibertsitateko ikasleei; irakasleei ere eskolak eman nizkien, eta abar. Baina denboraren poderioz jabetu nintzen beste modu batera gara nezakeela irakasteko neukan bokazioa: ikasle talde bati eskolak eman beharrean, nire obrak izan zitezkeela irakasteko bidea, alegia. Hala, eskolak emateari utzi nion, eta ikertzen nuen hura margolanen bidez gizarteratzen hasi nintzen. Iruditzen zitzaidan horrela askoz jende gehiagorengana irits nintekeela. Eta nola gauzatu duzu asmo hori? Nola gizarteratzen dira ikerketak margolanen bidez? Nire lanak ahalik eta gehien zabal daitezen, jendearentzat interesgarriak diren gaien inguruko margolanak egiten ditut. 1 Formulako autoak edo lasterketako motoak margotzen baditut, ez da autoak eta motoak gogoko ditudalako, gai horiek interesatzen zaizkion jende asko dagoelako baizik, eta horrela jende askorengana irits naitekeelako. Hori da nire modua ahalik eta jende gehienarengana iristeko, baina nire koadroak irudi erakargarri bat baino askoz gehiago dira; askoz gehiago kontatzen dute: nire margolanak bitartekoak dira ikertzen dudana gizarteratzeko. Zer ikertu izan duzu? Nagusiki, hiru lan lerro jorratu ditut orain artean: batetik, lerro naturalista; bestetik, ikerkuntza hutsa, eta, azkenik, ikerkuntzaren aplikazioa edo artea enpresetan. Ikerkuntza hutsaren lerro horren barruan, testura akzidentalari buruzko tesia oinarri hartuta, hainbat arlo ikertu ditut: aurrena, bolumena eta espazio ilusorioa; ondoren, ibilbidea, alegia, nola barneratzen dugun koadro batean ikusten dugun informazioa; jarraian, prozesua aztertzen aritu nintzen, alegia, nola eraikitzen ditugun informazioak, bai koadro bat sortzerakoan eta baita serie bat sortzerakoan ere; eta, azkenik, badaramatzat dozena bat urte konposizioa aztertzen. Konposizioa oso gai konplexua da, ikuspuntu askotatik iker daitekeelako, eta, gainera, dagoeneko ikuspuntu askotatik ikertutako gaia da; eta ni semiotikaren ikuspuntutik ari naiz ikertzen. Badakit semiotika entzuteak atzera eragiten diola jendeari, baina semiotikak esan nahi duena zera da, informazioak nola eraikitzen diren aztertzea sorburutik abiatuta, eta ez emaitzetik abiatuta. Konposizioaren inguruko ikerketa horretan, Picassoren Les Demoiselles d'Avignon obra sakonki aztertu duzu, eta, hain zuzen ere, horretaz aritu zinen joan den astean Zarauzko Modelo aretoan eman zenuen hitzaldian. Zergatik aukeratu zenuen obra hori eta ez beste bat? Obra horrek duen esangura eta garrantziagatik aukeratu nuen, adituek uste baitute koadro horren konposizioa dela arte modernoaren abiapuntua, eta hori dela aurreneko konposizio kubista. Gainera, kasualitatea ala ez, Bartzelonako Avinyo herrian estudio bat daukat. Ez da Picassoren Avignon bera, hura Bartzelonako kale bat baita, baina gauza bitxia da, eta horrelakoak erakargarriak iruditzen zaizkit. Zertan da ikerketa hori? Bukatzear da. Hain zuzen ere, duela pare bat urte horrexegatik erabaki nuen mundu osoan ibiltzeari utzi eta horretara jartzea, lan pedagogikoa egiteak denbora asko eskatzen baitu, eta ikerketarako denbora hartu beharra baineukan. Esango nuke ikerketa azaltzen duten margolan gehienak eginda ditudala dagoeneko, eta orain material guztia idatziz jaso eta argitaratzeko moduan jartzea geratzen zait. Jendeak ulertzen al du margolanak ikerketa prozesua azaltzeko erreminta gisa erabiltzea? Denetariko jendea dago: batzuek ulertzen dute, eta besteek, ez. Batzuk nire lanak ikustera joaten dira irudiak gustatzen zaizkielako bakarrik, eta beste batzuk, nire ibilbidea ezagutzen dutelako eta irudi horien atzean zer dagoen jakin nahi dutelako. Behin baino gehiagotan esan izan didate nire koadroak bukatu gabe daudela ere, eta ez da hala; prozesua aztertzen ari banaiz, nire asmoa izaten da koadro horietan prozesu hori, bilakaera hori, erakustea, eta ez prozesua bukatu osteko emaitza. Nik emaitza gisa erakusten dut irudia sortzeko prozesua edo bidea bera. Baina egia da sekulako garrantzia duela hori guztia jendeari ondo azaltzen jakiteak; nire bokazio pedagogikoak hala egitea eskatzen dit, behintzat. Horregatik, ez da nahikoa ikerketak eta ondorioak liburuetan eta koadroetan jasota uztea, horiek zabaltzen ere jakin egin behar da. Zentzu horretan, ZarautzOn elkartea bideo bat lantzen ari da Les Demoiselles d'Avignon obraren inguruan egin dudan ikerketa gizarteratzen laguntzeko. Konposizioari buruzko ikerketa hori bukatzeaz gain, baduzu beste proiekturik esku artean? Bai, hain zuzen ere, aurki aurkeztuko dugun Makers bilduma. Pandemia egoera izendatu eta konfinamendua ezarri osteko lehendabiziko asteetan, babes material falta izugarria egon zen, eta hor egituratu zen Makers mugimendua, material falta hari erantzuna emateko mugimendu solidarioa. Javier Lopez de Juan Abad mugimendu horretako kidea laguna dut, eta harekin hizketan ari nintzela sortu zitzaigun bilduma hori egiteko ideia. Makers-en helburua zera da, mugimendu horretako kideei eta pandemiaren kontrako borrokan lehen lerroan lanean ari diren horiei guztiei omenaldia egitea, nire adierazpide artistikoak erabilita. Hau da, irudiak alde batera utzita, koadro horiek prespektiba didaktiko batetik landu ditut. Lanak martxoan jarriko ditugu ikusgai Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean, eta ikusiko dugu hortik aurrera zer ibilbide egiten duten.
2020-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/188411/gozogintzaren-agur-gazia.htm
Bizigiro
Gozogintzaren agur gazia
Elgoibarko Muruamendiaraz gozotegiak ateak itxi ditu. 85 urte pasatu dituzte Debabarreneko zein Debagoieneko otorduak goxatzen. Errelebo faltak, ordea, bidea amaiarazi die.
Gozogintzaren agur gazia. Elgoibarko Muruamendiaraz gozotegiak ateak itxi ditu. 85 urte pasatu dituzte Debabarreneko zein Debagoieneko otorduak goxatzen. Errelebo faltak, ordea, bidea amaiarazi die.
Ilara luzea zegoen joan den irailaren 27an Elgoibarren Muruamendiaraz gozotegiaren aurrean, denda ez ikusteko bestekoa. Mertxe Muruamendiarazek ere, urteak erretiratuta daramatzan arren, lanera sartu behar izan zuen. Arrazoia ere ez zen makala. Izan ere, horrenbeste apetitu asebete dituzten pastelak jateko azken aukera zen. Ez zuten elgoibartarrek soilik osatzen kalean behera luzatzen zen errenkada. 85 urtean irabaziak zituen gozotegiak Debabarreneko eta Debagoieneko biztanleek sabelak. Gozogintzak, dena den, badauka bere zati gazia. «Gizadiaren ondarea zen zerbait nolatan itxiko genuen ere esaten ziguten», dio Mertxe Muruamendiarazek, sortzaileen alabak. 1935ean zabaldu zuten gozotegia Maria Baztarrikak eta Jose Ramon Muruamendiarazek. Hasieran, janari denda bat zen; Jose Ramon, ordea, gozogilea zen, eta gozotegi lantegia gehitu zioten saltokiari, ibilbide goxoa izango zenaren lehen urrats gisa. 1963an bereizi zituzten gozotegia eta gainontzeko jakiak. Urte horien inguruan hasi zen lanean Mertxe, 13 urte zituela. «Ahizpa bat eta biok batu ginen dendako lanera; besteak lantegira joan ziren», azaldu du. Guztira, zortzi seme-alaba izan zituzten Baztarrikak eta Muruamendiarazek. Ia guztiek bukatu zuten familiako negozioan lanean. Izan ere, familiako negozio bat izatea du Muruamendiarazek berezi egin duen ezaugarrietako bat: «Arratsalde asko pasatu ditugu kartetan jolasten genuen bitartean lanak aurreratzen; pastak prestatzen, adibidez», argitu du Mertxek. Lan askoko egunetan —Errege bezperan, kasurako—, ez zen familiako inor libratzen. Etxeko txikienek ere parte hartzen zuten, opilak banatzen behintzat. Ogibidea beste bat izan arren, senideek nork bere alea jartzen zuen gozotegia mantentzeko, eta ez bakarrik festa egunetan. Gozotegiarentzat mugarri bat izan zen 1986an dendak lokal bat hartzea eta lantegiak bestea. Bien artean izan duten gertutasunak aukerak zabaltzen zizkien. «Saltokitik produkzio tokira oinez joan zitezkeen», esan du Jon Lizarralde Muruamendiarazek. Bere ohiko lanetik kanpo hartu zituen enpresako administrari lanak. «Edozein gorabehera edo aldaketa aise konpon zitekeen». Azukrea ez dadila falta Gozogintzaren garairik oparoenak bizi izan zituzten. Mertxek nabarmendu du jendea erruz joaten zitzaiela dendara: «Astean zehar aurreratzen joan behar izaten genuen aste bukaeretarako eskaerak». Izan jaunartzeak, urtebetetzeak edo beste edozein ospakizun, jendeak Muruamendiarazeko pastelekin izaten zuen postrea, eta ohikoa zen dozena bat pastel hartzea. Oinarri izan zituen, beraz, urte luzez familiako negozioa izatea, lantegiaren gertukotasuna eta jendeak azukreari zion zaletasuna. Urrezko aro orok izaten du bere amaiera edo garai berrietara egokitu beharra. Adinean aurrera egin zuten familiako kideek. Mertxe izan zen erretiratu zen azkena. Horrek ez du esan nahi gozotegiarekin lotura guztiak hautsi zituztenik. Hala ere, hurrengo belaunaldiak lekukoa hartzea falta izan zaie. «Gozogintza gogorra da», zehaztu du sortzaileen alabak. «Jaiegunetan lan egin behar duzu, eta inork ez zuen txanda hartzeko borondaterik». Bestalde, Espainiako Osasun Ministerioak gogortu egin ditu janariarekin lan egiten duten enpresentzako segurtasun neurriak. Horren eraginetako bat izan zen lantegia denda aldamenetik herri kanpoko poligono batera mugitzea 2006an. Txarrean on, ekoizpena handitzeko aukera eman zien horrek, eta horrela zabaldu ziren Debagoienera, garai berrietara egokitu beharragatik edo; betiere, dendarekiko gertukotasuna galduta. Horrez gaindi, azukrea ez dago bere garairik onenean, eta salmentetan nabaritu dute osasuntsu egon beharraren presioa. Desagertu dira lehengo zerrenda luzeko eskaerak. Horri gehitu behar zaio ospakizunak ere murriztu egin direla, eta ospakizunak gehiago egiten direla jatetxeetan etxean baino. Itxieraren hasiera Egoera horretan, negozioak galduta zeukan errentagarritasun plusa. Gozotegiko langileek erakutsi zuten interesa, baina ez zuten akordiorik lortu. Izatez, langileak murrizteko aukera ere aztertu zuten. Ez zitzaien bideragarriena iruditu, ordea. Hartzekodunen konkurtsoan dago orain Muriamendiaraz. «Abokatuek ixteko esaten zidaten», adierazi du Lizarraldek. «Azaldu nien horrelako historia daukan denda batek bukaera on bat behar zuela». Azkenean, jaitsi ditu pertsianak.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188412/trenera-igo-gura-dute.htm
Gizartea
Trenera igo gura dute
Martxoaren 28tik, trena egunean bitan igarotzen da Santander-Bilbo lineatik, norabide bakoitzean behin. Egoera salatzeko plataforma bat sortu dute. Kalitatezko zerbitzua eskatu dute
Trenera igo gura dute. Martxoaren 28tik, trena egunean bitan igarotzen da Santander-Bilbo lineatik, norabide bakoitzean behin. Egoera salatzeko plataforma bat sortu dute. Kalitatezko zerbitzua eskatu dute
Herriko andre gazte batek sare sozialen bidez egin zuen deialdia: ekainaren 30ean, martitzenez, 22:00etan, eskualdetik igarotzen zen tren zerbitzuaz berba egiteko batzartu gura zuen. 70 bat lagun elkartu ziren Karrantzako geltokian. Kantabriako (Espainia) Ason eskualdetik ere jendea agertu zen arren, 3.000 biztanlera ere iristen ez den herri baterako sekulako arrakasta lortu zuen. Horrek erakusten du zenbateko ezinegona sortzen duen gaiak. Izan ere, martxoaren 28tik tren bi igarotzen dira egunean: bata Bilborantz eta bestea Santanderrerantz. Lehen bilera hartatik Santander-Bilbo Trenaren Aldeko Plataforma sortu zen. Bizkaiko eta Kantabriako herritarrek osatzen dute. Kideetako bat da Gloria Luxan karrantzarra: «Beti izan dugu zerbitzu txarra. Baina orain daukagunarekin, trena hartu ere ezin dugu egin. Zertarako? 09:40an Santandertik datorrena hartuta Bilbora joango bagina, ezingo ginateke biharamunera arte itzuli, 08:00etan irteten baita Bilbotik eguneko tren bakarra». Uda osoan protestan ibili dira. Datorren astean Bilbora joango dira trenez, eta hiriburuan elkarretaratzea egingo dute. Espainiako Gobernuaren erabakiz, COVID-19aren pandemia hasieratik linea bakoitzean zerbitzu bakarra bermatu behar du Renfek; plataformako kideei esan die eskaria handituko balitz eurek eskaintza handituko luketela. BIZKAIKO HITZAk ere hitz egin du Renfeko komunikazio bulegoarekin, eta erantzun diote pandemiaren egoera hobetu arte ez dela zerbitzua lehengoratuko. «[Espainiako] Mugikortasun Ministerioaren aginduak dira». «Zerbitzua dagoen egoeran, zelan handituko da eskaria? Nork hartuko du tren hori?», galdetu du Luxanek. Gutxienez, martxora arte izandako maiztasuna itzultzea gura dute. Hau da, egunean sei tren igarotzea herritik: hiru Bilbora eta beste horrenbeste Santanderrera. Aldarrikapen agiri bat adostu zuen plataformak, eta hainbat erakundetara bidali zuten: Bizkaiko Foru Aldundira, Eusko Jaurlaritzara, Kantabriako Gobernura, EAEko Arartekora, Kantabriako Arartekora, Espainiako Gobernura eta Espainiako Arartekora. Baita Renfe eta Adif Espainiako trenbide enpresa publikoetara ere. Trena pasatzen den herri guztietako udalei ere mozio bat bidali diete, osoko bilkuran onar dezaten. «Euskal erakundeek eta Kantabriakoek Espainiako Gobernuaren eskumena dela esan digute. Udal batzuek onartu dute mozioa, baina asko txikiak dira eta bilkurak maiztasun gutxirekin egiten dituzte». Bilbokoak joan den hilean eztabaidatu zuen, eta haserre daude emaitzarekin. Bizkaiko hiriburuan, udal talde politikoek baino ezin dituzte mozioak aurkeztu. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek erakutsi zuten interesa, eta, azkenean, EH Bilduk aurkeztu zuen. Baina udal gobernuak mozioaren aurkako zuzenketa bat aurkeztu zuen. «Gure mozioak hiru aldarrikapen baino ez zituen jasotzen: plataformaren agiriari babesa erakusten zion, Santander-Bilbo trena duintasunez mantentzearen alde lan egingo zela esaten zuen, eta kalitatezko garraio publikoa babesten zuen. Udal gobernuaren mozioak baietz dio, baina Santander-Bilbo trenbidea hobetzea Euskal Y-a eta Madrilekiko lotura bukatu ondoren izatekotan. Guk ezin genuen onartu, eta Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk ere aurka bozkatu zuten». Lehen ere eskas Martxoa aurretik zuten eskaintzak ere ez zituen asebetetzen Enkarterriko herritarren premiak. «Egunean hiru tren genituenean, Bilbora beharrera joateko ere ezin izaten genuen erabili. 06:40an hartzen genuen Karrantzan Bilborako, baina gero bueltan 13:00etan geneukan —goizegi— edo 19:00-19:30 aldera —beranduegi—». Beharginak, unibertsitateko ikasleak, Gurutzetako ospitalera joan behar dutenak... Asko dira Enkarterriren mendebaldeko mutur hartatik Bilbora edo inguruetara joaten direnak. «Trenez joatea zorakeria da, eta autobusez, beste horrenbeste». Karrantzatik eta Lanestosatik, esaterako, ez dago autobus zuzenik. Lanestosatik Balmasedara doan Bizkaibus linea hartu behar dute lehenik, eta, ondoren, Balmasedatik Bilbora doana. Luxanen arabera, Zallan egiten dute linea aldaketa, Balmasedan ordutegiak ez direlako bateragarriak. Baina sarritan Zallan ere galdu egiten dute, eta horrek asko luzatzen du itxaronaldia. «Dena ondo joanez gero, ordu eta erdi behar dugu Karrantzatik Bilbora». Trenez ere antzeko denbora behar dute. Garai batean bidaiak gutxiago irauten zuela gogoratu du: «Ordubete pasatxo». Okerrera egin du zerbitzuak, trenbidearen egoerak okerrera egin duen neurri berean. Orain, geltokietan beharginik ere ez dute izaten, informazioa emateko bada ere. «Askotan trenbidea etenda dagoela jakiten dugu autobusa bila etortzen zaigulako. Bestela, inoiz ez dugu jakiten trenik dabilen edo ez». Hala eta guztiz ere, baldintza horietan trenez mugitzen den jendea badago. «Badira beharrera lagunen batekin autoan doazenak eta buelta trenez egiten dutenak. Astean zehar Bilbon ikasten edo lanean egon direnak, asteburuan trenez datozenak ere bai. Baita bizikletarekin mendira joan nahi dutenak ere». Baina oso jende gutxik hartzen du Santander-Bilbo trena hiriburu batetik bestera joateko; gehienentzat gertuko joan-etorrietarako trena da. Horregatik, bai Enkarterriko herritarrek bai Kantabriakoek, denek uste dute hiriburuen arteko zerbitzuaz gain probintzia barrukoa ere eskaini beharko litzatekeela. Hain zuzen, Karrantzako Udalak mozio bana onartu zuen 2014an eta 2016an, aho batez, Eusko Jaurlaritzari trenbide zati horren kargu egin eta zerbitzu hori eskaintzeko eskatuz. Baina, oraingoz, alferrik. Trenbidea hobetzeak eskualdea suspertzea ekarriko lukeela uste dute plataformakoek. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Enkarterriko alkateek eskualdearen aldeko plana taxutzeko egin dituzten bileretan ere hori izan da udal agintarien aldarrikapen nagusiena. «Ekonomia bultzatuko luke, batetik, eta hemengo herritarrek komunikazio txarrengatik eskualdea utzi behar izatea ere saihestuko luke». Izan ere, Santander-Bilbo trenbidea gasolioz dabil oraindik ere. Elektrifikatzeko lanak egin zituzten aspaldi, eta dirutza inbertitu zuten horretan. «Dirudienez, txarto diseinatu zuten plana. Karrantza eta Bilbo artean eurek espero baino baxuagoak diren tunel bi daude, eta ezin izan zituzten elektrifikatu. Beraz, egindako gainontzeko guztiak ez zuen balio izan».
2020-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/188413/euskara-alboratuta.htm
Gizartea
Euskara, alboratuta
Bilbo Kirolak erakundeak gazteentzat eskaintzen dituen jardueretan euskararen erabilera ez dela bermatzen salatu dute. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak esan du hainbat herritan dutela arazo bera.
Euskara, alboratuta. Bilbo Kirolak erakundeak gazteentzat eskaintzen dituen jardueretan euskararen erabilera ez dela bermatzen salatu dute. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak esan du hainbat herritan dutela arazo bera.
Pandemiak baldintzatuta eta ohi baino segurtasun neurri zorrotzagoak ezarrita hasi da Bilboko Udalaren kirol eskaintza. Zortzi urtetik beherako umeentzako ikastaroak azaroan hasiko dira. Hil honetan ekin diete, berriz, adin horretatik gorakoentzako jarduerei. Bilbo Kirolak erakundeak eskaintzen ditu, eta, erakunde horrek emandako datuen arabera, 288 ikastaro eskainiko dituzte 16 urtetik beherakoentzako; horietatik 238 dira euskaraz. «Hau da, ikastaroen %82,6 euskaraz dira». Paperak hori badio ere, errealitatea bestelakoa dela salatu du alaba ikastaro horietako batera daraman David Lopategik. Aukera zeukan euskarazko ikastaro bakarrean eman zuen alabaren izena, baina begiraleak gazteleraz eta euskaraz egiten die umeei. Txurdinagako kiroldegian gertatu da Lopategik salatutakoa. Ikastaroaren lehen egunean bertan gertatutakoarekin harrituta geratu zen guraso hori. «Kiroldegian geundela, begiralea atera zen. Sinatu behar genituen baimenak banatu zizkigun, eta azalpen guztiak eman zizkigun; gazteleraz, noski. Bat-batean, ama batek esan zion: 'Barkatu, nire semeak ez daki oso ondo euskaraz, eta blokeatu egiten da euskaraz egiten badiozu. Beraz, eskertuko nizuke, mesedez, hari gazteleraz hitz egitea'. Harrituta geratu nintzen. Eta are gehiago harritu ninduen begiraleak ondokoa esan zionean: 'Bada, lasai, ele bitan egingo dugu'. Hori entzuten duzunean badakizu dena erdaraz izango dela». Ikastaroaren bigarren egunean, susmoak baieztatu zituen. Alabari galdetuta, hark esan zion berari eta beste bati izan ezik, gainerako seiei gazteleraz egiten ziela begiraleak. Horregatik, Lopategik uste du Bilbo Kirolak erakundeak euskararen presentziari buruz ematen dituen datuak ez datozela bat errealitatearekin. «Praktikan, oso bestelakoa da. Gero begiraleek nahi dutena egiten dute». Enpresaren euskara plana BIZKAIKO HITZAk uudalari galdetu dio Guedan enpresari zer hizkuntza irizpide eskatzen dizkion euskararen erabilerari dagokionez; Guedan Bilbo Kirolak erakundeari zerbitzua ematen dion enpresa da. Bilboko Udalak erantzun du enpresak bere euskalduntze plana duela. Plan horren arabera, enpresak langileen %75 elebidunak izateko konpromisoa hartzen du. «Gutxienez, B1 maila izan behar dute». Azaldu dutenez, «langile guztiek dute enpresa euskalduntzeko planerako sarbidea», eta «planak pertsona bakoitzarentzako urtean 360 orduko euskara eskolak aurreikusten ditu». Lizitazioan aurkeztutako enpresaren euskara planak helburu gisa du «langileei beren euskara maila hobetzeko behar dituzten tresnak eskaintzea, lanpostuko beharretara egokitzeko. Baita bezeroak eskatzen dituen euskara baldintzak betetzea, eta, ahal bada, hobetzea ere». David Lopategi erabiltzailearen salaketaren aurrean ez dute iritzirik eman. «Edozer motatako kexak dituzten erabiltzaileak Bilbo Kirolak-ekin harremanetan jartzea gonbidatzen ditugu, eta guri helaraztea, dagoeneko egin ez badute. Jasotzen diren kexak pertsonalki eta zuzenean erantzuten eta konpontzen dira, eragin dion pertsonarekin edo pertsonekin», esan dute. Lopategi minduta dago: «Eskola horretarako eman genuen izena, euskaraz eskaintzen zen talde bakarra zelako. Hastapeneko saioetan, 10 eta 14 urte arteko gazteentzat euskaraz eskaintzen zen talde bakarrean eman nuen alabaren izena». Sei urtetik gorakoentzako tenis eskaintzetako zazpi gazteleraz dira, eta lau, euskaraz. Kiroldegian zeuden gurasoek ez zuten elkar ezagutzen. Hala ere, begiradengatik sumatu zuen Lopategik bazirela bera bezala pentsatzen zutenak: «Beste ama batengana hurbildu nintzen, eta esan zidan bera ere harrituta geratu zela, eta idazki bat egingo zuela. Guk, gurasoen aldetik, kontua mugituko dugu». Kezkatuta geratu ziren haietako batzuk. «Bitxia da, zeren seme-alabekin frantsesez hitz egiten duen beste ama bat ere bertan zegoen. Eta esan zuen beren-beregi euskarazko taldean apuntatu zituela seme-alabak, ezin dielako eskaini era horretako espazio euskaldun bat, eskolatik kanpokoa, aisia beste era batean garatzeko. Eta harrituta zegoen». Irizpide zehatzak Lopategik uste du Bilbo Kirolak erakundeak zerbitzua ematen dion Guedan enpresari hizkuntzaren erabilerari buruzko irizpideak transmititu beharko lizkiokeela: «Guraso batek era horretako planteamendua egiten badu, begiralearen erantzuna argia izan beharko litzateke: 'Ez, barkatu, hau euskarazko talde bat da, eta euskaraz egingo dugu'. Kontuan hartu behar da gaztelerazko beste hiru talde zeudela. Horietan apuntatzeko aukera zuen». Begiraleari berari ere zuzenean helarazi zion kezka, ikastaroaren bigarren egunean. «'Bai, tarteka euskaraz eta tarteka gazteleraz egin beharko dut', erantzun zidan. Nik ezetz esan nion. Ikastaroa euskaraz da. Eta gazteleraz askoz ere eskaintza handiagoa dago». Beraz, uste du kirol eskaintzaren artean euskarazkoa nabarmen handiagoa dela iragartzea «itxurakeria» dela. Hizkuntz Eskubideen Behatokian ere salatu du bizitakoa. Izan ere, haren ustez, «euskaraz eskaintzen den talde bakarrean hau ezin da gertatu. Hau onartezina da». Behatokia modu berean mintzatu da. Agurne Gaubeka Erauzkin bertako zuzendariarenak dira berbok: «Ezin da gertatu guraso hauek salatzen dutena. Euskarazko ikastaroak gutxi izan, eta, gainera, ordutegiagatik zein gaztelaniazko taldean tokirik ez dagoelako norbait euskarazko ikastaroan apuntatzen bada, zergatik pasatzen da ikastaro hau gaztelaniazko bat izatera?». Horrelako «kasu ugari» gertatzen direla adierazi du: «Askotan, barneratua dugu hala izan behar duela, gure hizkuntza eskubideei uko egin behar diegula, gaztelaniaren mesedetan. Hizkuntza nagusiak txikia jaten du, hainbat espaziotan norbaitek menperatzen ez duenaren aitzakiarekin. Euskara sustatu eta babesteko dinamikak eta eskaintzak ezerezean geratzen dira behar bezala bermatzen ez baditugu». Udalen erantzukizuna Antzeko egoerak uste baino sarriago gertatzen direla esan du Gaubekak. Bilboko kexa gehiago jaso dituzte, Gabonetako eta udako jarduerak antolatzen dituzten azpikontratatutako enpresen hizkuntzaren erabilerarengatik. «Haurrentzako jarduerak antolatzen dituzten enpresek hizkuntza eskakizunak betetzen dituztela berretsi beharko luke udalak». Bizkaiko hainbat herritan ere helduentzako ikastaroen eskaintzan gaztelera nagusitzen dela salatu du. «Batzuetan kexak heltzen zaizkigu, baina beste herritar asko ez dira ausartzen, eta gaztelaniazko eskaintza onartzen dute». Haren ustez, erakunde publikoek, herritarraren eskubideak bermatzen direla ziurtatzeko, mekanismo eta neurri bereziak jarri behar dituzte martxan.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188414/2022-urtean-indar-handiagoz-itzuliko-da-korrika.htm
Gizartea
«2022. urtean indar handiagoz itzuliko da Korrika»
Hainbat izan dira goizean antolatzaileek emandako berriari erantzun dioten euskalgintzako eragileak eta pertsonak. Korrika atzeratzeak tristura eragin du, baina babes handia jaso du AEK-k. Umorez hartu duenik ere izan da.
«2022. urtean indar handiagoz itzuliko da Korrika». Hainbat izan dira goizean antolatzaileek emandako berriari erantzun dioten euskalgintzako eragileak eta pertsonak. Korrika atzeratzeak tristura eragin du, baina babes handia jaso du AEK-k. Umorez hartu duenik ere izan da.
Korrika atzeratu izanak erantzun uholdea eragin du sare sozialetan. Hainbat izan dira AEK-k hartutako erabakiaz euren iritzia plazaratu duten erabiltzaileak, hainbat ikuspuntutatik, baina erabateko babesa jaso du 2022. urtera arte Korrika ez egiteko hautuak. Batzuek tristura erakutsi dute, beste batzuek animoak helarazi dizkiete antolatzaileei, 2022. urtera begira jarri dira hainbat, eta albistea umorez hartu duenik ere izan da. Batetik, ordezkari politikoek erakutsi diote euren babesa Korrikari. Iaz, Gasteizen amaitu zen ibilbidea, eta hango alkate Gorka Urtaran izan da albisteari erantzun diotenetako bat: «2022an ere, #Korrika ongi etorria izango da Gasteiza. Eutsi! #VitoriaGasteiz», txiokatu du alkate jeltzaleak. EH Bilduri dagokionez, Ikoitz Arrese legebiltzarkide eta hezkuntza idazkaria izan da idatzi dutenetako bat. Hark Urtaranek bezala, 2022. urteko Korrikari egin dio erreferentzia: «Zeinen ederra izango den!». Mezu pertsonalagoa eskaini dio albisteari EH Bilduren Gasteizko zinegotzi Miren Larrionek. Korrikak hari eskaini diona izan du hizpide politikariak. Barreak, izerdiak, aldapak, laguntzak eta, batez ere, «komunitatearen indarra» aipatu ditu. Bestetik, euskalgintzako erakunde nabarmen batzuek ere babestu dute AEK. Gaurko agerraldian, Korrikaren faltan, euskararen aldeko egitasmoen babesa berretsi dute AEKko ordezkariek, eta, besteak beste, Euskaraldian parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Gure Esku-k «Korrikarik gabe bada ere» euskararen alde lasterka jarraitzearen aldeko mezua zabaldu du. Euskararen normalizaziorako Kontseiluak, berriz, azaldu du erabakia onartzea eta barneratzea «zaila» dela, Korrikak euskalgintzari «asko» eman diola nabarmenduz. Euriak, elurrak eta haizeak sekula lortu ez dutena COVID-19ak eragin duela azpimarratu du Udalbiltzak: Korrika geratzea. Halere, «zentzuzkotzat» jo dute AEKren erabakia, «kolpe gogorra» izan arren. Hala, 2022. urteko Korrikari begira jarri dira hainbat elkarte. Euskaltzaleen Topaguneak, esaterako, uste du «inoiz baino indartsuago» itzuliko dela. Erakunde guztiek ere elkartasuna adierazi diote AEKri. Euskalgintzako erakundeek ez ezik, pertsona esanguratsuek ere eman dute euren iritzia. Unai Iturriaga bertsolariak, adibidez, pena erakutsi du: «Ezin denean ezin da baina pena... Animo @AEK_eus !». Ilaski Serrano telebistako aurkezleak, berriz, eskerrak eman nahi izan dizkie antolatzaileei: Hasier Arraizek, berriz, bakoitzak bere alea jartzearen aldeko proposamena egin du: «2021. urtean Korrika egiterik ez badago, agian guztiok batera ez, baina gutako bakoitzak euskararen alde korrika egin behar izango du». Izan ere, euskarak «gure arnasa» behar duela nabarmendu du, eta AEK-k, «gure babesa». Josu Goikoetxeak, berriz, Korrikak euskararen sustapenera bidean AEKrentzat duen garrantzi ekonomikoa ere azpimarratu du, euskararen aldeko dinamikaren ikusgarritasuna eta mobilizazio gaitasunaz haratago. Halakoetan ere izaten da, ordea, umorerako tartea. Eta halaxe erantzun dute, besteak beste, Jon Plazaola aktoreak eta Antton Telleria irratiko esatari eta telebistako aurkezleak. Konpromisoa hartu du bigarrenak: «@AEK_eus-ren erabakia babeste aldera, nik ere ez dut korrikarik egingo 2022ra arte».
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188415/pertsona-bat-hil-da-auto-istripu-batean-amaiur-parean.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da auto istripu batean, Amaiur parean
Auto batek kamioi bat jo du aurrez aurre, eta autoaren gidaria hil da.
Pertsona bat hil da auto istripu batean, Amaiur parean. Auto batek kamioi bat jo du aurrez aurre, eta autoaren gidaria hil da.
Pertsona bat hil da auto istripu batean, Amaiur parean (Nafarroa). Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak Twitterren jakinarazi duenez, 14:50 inguruan gertatu da istripua, N-121-B errepidean. Auto batek kamioi bat jo du aurrez aurre. Suhiltzaileek atera dute gorpua auto barrutik.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188416/nazioarteko-259-eragilek-josu-urrutikoetxearen-aldeko-idatzi-bat-atera-dute.htm
Politika
Nazioarteko 259 eragilek Josu Urrutikoetxearen aldeko idatzi bat atera dute
«Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen» alde egindako lana nabarmendu dute. Sinatzaileen artean dira Adams, Taubira eta Chomsky, besteak beste. Datorren astean epaiketa bat izango du, Parisen.
Nazioarteko 259 eragilek Josu Urrutikoetxearen aldeko idatzi bat atera dute. «Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen» alde egindako lana nabarmendu dute. Sinatzaileen artean dira Adams, Taubira eta Chomsky, besteak beste. Datorren astean epaiketa bat izango du, Parisen.
Nazioarteko komunitateko 259 eragilek Josu Urrutikoetxeak «Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen» alde egindako lana nabarmendu dute idatzi batean, eta, ondorioz, Frantziaren jarrera deitoratu, honek hari ETArekin eta 2005-2007ko eta 2011-2013ko prozesuekin lotuta epaiketak egingo dizkiolako. Aurrena, datorren asteazken eta ostegunean, etakide gisa jo eta 2011-2013ko Osloko mahaiko parte hartzeagatik. Sinatzaileetako batzuk dira Gerry Adams, Christiane Taubira, Noam Chomsky, Veronique Dudouet, Brian Currin, Carles Puigdemont, Pierre Joxe, Charlotte Kates, Harol Good, Raymond Kendall eta Liza Maza. Euskal eragile batzuk ere badira zerrendan: Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte edota Gabriel Mouesca. Gaur argitara eman duten agirian salatu dute Urrutikoetxearen aurkako akusazioek negoziazioetan dutela oinarria, eta negoziazio horien xedea «gatazkaren konponbidea lortzea» zela. Bi espedientetan jaso dituzte 2005etik 2007ra eta 2011tik 2013ra arteko aldiak. «Garai hartan, Urrutikoetxea Genevan (Suitza) eta Oslon zegoen, Espainiako Estatuarekin negoziatzen, hark eskatuta, eta Frantziako Gobernuaren babes teknikoarekin», adierazi dute idatziaren sinatzaileek. Urrutikoetxeak bizi duen egoera «onartezina» dela esan dute, bera akusatu gisa hartzea «bakegile bat zigortzea» eta «etsaitasun bortitzeko iragan historiko batean sartzea» dela iritzita. Adierazi dute Urrutikoetxea «kriminalizatzea» negoziatzaile guztiak kriminalizatzea dela, eta horrek arriskuan jar litzakeela bake prozesu guztiak. Nabarmendu dute hark 1980ko hamarkadatik «sumatu» zuela «baketutako etorkizun bat», eta haren alde negoziatu zuela, «baita bere eremuaren barruan ere». Urrutikoetxeak Marianne Frantziako aldizkarian emandako elkarrizketa batean esan du euskal gatazka amaitzeko lan egin zuela.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188417/euskal-kazetariak-saria-zigor-aldamarentzat.htm
Bizigiro
Euskal Kazetariak saria, Zigor Aldamarentzat
Azaroaren 3an emango dituzte sariak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak.
Euskal Kazetariak saria, Zigor Aldamarentzat. Azaroaren 3an emango dituzte sariak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak.
Zigor Aldama BERRIAko kolaboratzaileak Euskal Kazetariak saria jasoko du, COVID-19aren inguruan egindako jarraipen «bikain eta xeheagatik». Asiako berriemailea da Aldama, eta Euskal Herriko hainbat komunikabidetan kolaboratzen du. Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria Rosa Maria Calaf kazetariari emango diote. Ibilbide Profesionalari emandako saria Jose Manuel Alonsorentzat izango da, kazetaritzan izandako ibilbidearen omenez. 50 urte daramatza jardunean, eta literatur sorkuntzan eta goi mailako hezkuntzan lan egin du. La Gaceta del Norte eta Deia egunkarietan erredaktore buru izan zen, eta El Periódico de Álava sortu zuen. Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea ere izan zen. Pertsonaia/Giza instituzioari Saria kategorian, euskal osasungintzako kolektiboa saritu dute, COVID-19ri aurre egiten «lehen lerroan» egindako «lan bikainagatik». Kazetaritza Digitala Saria Milkel Lopez Iturriaga kazetariari emango diote, El Comidista blogean, publikoari gastronomia «era dibertigarri eta entretenigarri batean hurbiltzeagatik». Fotokazetaritza Saria Luis Calabor fotokazetariari emango diote, fotokazetaritza ulertzeko eta egiteko modu berri bat sortzeagatik. El Correo egunkariko argazkilaria da. Ingurumen kazetaritzako kategorian, 2020ko saritua Gorka Belamendia izan da. Ingurumen gaietan aditua eta dibulgatzailea, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea. Sariaren 9. aldia izan da, eta honako hauek izan ziren aurreko sarituak: 2007. urtean (1. aldian) Manu Leguinechek jaso zuen saria; 2009an, Sarita Estevezek; 2011n, Iñaki Gabilondok; 2015ean, Mikel Aiestaranek; 2016an, Jon Sistiagak; 2017an, Ane Irazabalek; 2018an, Cesar Cocak; eta iaz, Olatz Arrietak.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188419/lana-biribildu-dute.htm
Kirola
Lana biribildu dute
Ulissik irabazi du Giroko hamahirugarren etapa, esprintea. Joao Almeida liderra bigarren izan da, eta sei segundoko saria lortu du.
Lana biribildu dute. Ulissik irabazi du Giroko hamahirugarren etapa, esprintea. Joao Almeida liderra bigarren izan da, eta sei segundoko saria lortu du.
Sailkapen nagusiari begira aurtengo Giroaren norabidea markatzen has daitezkeeetapen zain, gaurkoa esprintean erabaki da. Oraingo honetan ez da Arnaud Demare (Groupama FDJ) gailendu, baizik eta Diego Ulissi (UAE). Bigarren garaipena lortu du aurtengo Giroan. Baina italiarrarentzat zortzigarrena da sorterriko lasterketa handienean. Hortik harago, bada nabarmentzeko beste gauza bat. Joao Almeida liderra izan da bigarren, eta sei segundoko saria lortu du. Hala, orain, 40 segundoren aldea du Wilcko Keldermanekiko (Sunweb), eta 49 Pello Bilekiko (Bahrain). Peter Saganen (Bora) eta Demareren arteko buruz burukoa espero zen. %20 arteko pendiza zuten azken bi igoerek, Sagan egiten zuten faborito. Eguraldia tarteko, Cesenaticon txirrindulariek egin behar izan zuten ahalegina eta gero, etapa lasai hasi da. Aukera aproposa zen ausartenek ihesaldi bat osatzeko. Zazpi izan dira hori egitea lortu duten txirrindulariak: Geoffrey Bouchardek (AG2R), Simon Pellaud eta Simone Ravanellik (Androni), Rodrigo Contrerasek (Astana), Alessandro Tonellik (Bardiani), Harm Vanhouckek (Lotto Soudal) eta Lorenzo Rotak (Vini Zabu). Baina tropel nagusiak kontrolpean izan ditu uneoro. Haatik, egindako ahalegina ordaintzen joan ziren. Erabakigarria izan da baita ere Deceuninckek egin duen lana. Pixkanaka iheslari guztiak harrapatzen joan dira. 26 kilometro falta zirenean, Calaone azken aldiz igotzen hasi aurretik, 20 txirrindularik talde bat osatu djute. Han ziren faborito guztiak, baita ere Deceuninckeko lau txirrindulari: Almeida bera, James Knox, Fusto Masnada eta Mikkel Honore. Sagan eta Demare jada atzean geratuta zeuden, eta liderraren taldeak ez zuen geratu nahi, hala Almeida gainsarien borrokan sartu ahal izateko. Hamazazpi kilometro falta zirenean harrapatu du azken iheslaria: Tonelli.Baina Sagan ez zegoen amore emateko prest. Jonathan Castroviejoren (Ineos) taldean zetorren. Bizkaitarrari taldetik tiraka ikusi zaio. Saganek aurrera egiteko ahalegin egin du, baina hutsala izan da oraingo honetan saiakera. Demare eta Sagan gabe, hortzak ondo zorroztu dituzte aurrean zihoazen txirrindulari bizkorrenek. Horien artean Ulissi zen aukera gehien zituena. Hark ere ez du barkatzen, eta badaki bere aukera baliatzen esprintetan.Oraingoan ere hala izan da. Baina Almeidak ez dizkio gauzak erraz jarri. Izan ere, beldurrik gabe sartu da esprintean. Jakitun da hurrengo egunetan elastiko arrosa galtzeko aukera asko dituela, eta arriskatu egin du. Baina azkenean Ulissik lortu zuen garaipena.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188420/aguraingo-herriaren-kriminalizazo-sistematikoa-salatu-dute.htm
Politika
Aguraingo herriaren «kriminalizazo sistematikoa» salatu dute
Aguraingo (Araba) dozenaka herritarrek agerraldia egin dute gaur herriko taberna, gastronomia elkarte eta herritarren kontrako «erabat logikaz kanpo dagoen etengabeko polizia jazarpena» salatzeko.
Aguraingo herriaren «kriminalizazo sistematikoa» salatu dute. Aguraingo (Araba) dozenaka herritarrek agerraldia egin dute gaur herriko taberna, gastronomia elkarte eta herritarren kontrako «erabat logikaz kanpo dagoen etengabeko polizia jazarpena» salatzeko.
Dozenaka herritar batu dira gaur Agurainen (Araba), Agurain Zaintzen Dugu lelopean, herriaren «kriminalizazio sistematikoa» salatzeko. Adierazi dutenez, bertako tabernak, gastronomia elkarteak eta herritarrak «erabat logikaz kanpo dagoen polizia jazarpena» pairatzen ari dira, «isunak, neurri gabeko polizia operazioak eta atxiloketak barne». Haien esanetan ez dago arrazoirik horrelako jokabideetarako, pandemia hasieratik «portaera ezin hobea» erakutsi dutelako herritarrek. Salaketa gisa, herriko saltoki eta establezimendu gehienek ordu erdiz itxi dute, agerraldiarekin bat egiteko. «Desproportzio hori justifikatzeko, errealitatetik guztiz urrun dauden bertsio ofizial eta mediatikoak ematen dira, azken egunotan ikusi ahal izan dugun bezala», adierazi dute. Ildo horretan, Aguraingo ez-jaietan izandako gertakariak gogoan izan dituzte: bi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak «desordena publikoak» leporatuta. Agerraldian Aguraingo Udalbatzari eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailari galdegin diezaiola mekanismoak jar ditzala herrian pairatzen ari diren «polizia jazarpena» bertan behera uzteko. Halaber, azken asteetako gertaeren inguruko bertsio ofizialak gezurtatu ditzala eta Aguraingo herritarren defentsa aktiboa egiteko galdegin diote. Azkenik, aguraindarrek pandemiaren aurrean izandako portaera «ezin hobea» publikoki aitortu dezala, eta kaltetutako aguraindarrei elkartasuna adierazi diezaiela eskatu diote udalari.
2020-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/188421/alerta-egoera-maila-handikoa-eta-muturrekoa-da-euskal-herrian-madrilen-arabera.htm
Gizartea
Alerta egoera «maila handikoa» eta «muturrekoa» da Euskal Herrian, Madrilen arabera
Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetan neurriak bateratzeko ezarri nahi dituen irizpideei buruzko zirriborroa zabaldu da; Urkulluk gaur du bilera egoera aztertzeko, eta neurriak espero dira
Alerta egoera «maila handikoa» eta «muturrekoa» da Euskal Herrian, Madrilen arabera. Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetan neurriak bateratzeko ezarri nahi dituen irizpideei buruzko zirriborroa zabaldu da; Urkulluk gaur du bilera egoera aztertzeko, eta neurriak espero dira
Espainiako Gobernuak adierazi du asmoa autonomia erkidego guztietan izurriari aurre egiteko neurriak bateratzekoa, eta horretarako ezarri nahi dituen irizpideei buruzko zirriborroa zabaldu da. Hainbat hedabidek eman dute horren berri. Han jartzen duenaren arabera, egungo datuak aintzat hartuta, Nafarroa alerta «muturrekoan» legoke, arrisku maila handienean; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa koska bat beherago daude: alerta egoera «maila handikoa» dute. Neurrien artean ostalaritzaren jarduna murrizteko proposamenak eta jendearen pilaketa mugatzekoak daude. Madrilek esan du hainbat irizpideri erreparatuko diola erabakiak hartzeko, baina testuinguruan hartu beharko direla kontuan beti. Asteazkenean da Madril testua autonomia erkidegoetako buruzagiekin aztertzekoa. Eusko Jaurlaritzak ere adierazi du ezinegona COVID-19 positiboek aste honetan izan duten igoera nabarmenarengatik. Bilera egingo du bihar Iñigo Urkullu lehendakariak larrialdiei aurre egiteko planaren aholku batzordearekin. Hainbat jardun mugatzeko neurri murriztaileak espero dira hor ere.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188456/zaleen-itzulera-ospatu-du-realak.htm
Kirola
Zaleen itzulera ospatu du Realak
Realak 3-2 irabazi dio Levanteri, azken minutuan sartutako gol bati esker.
Zaleen itzulera ospatu du Realak. Realak 3-2 irabazi dio Levanteri, azken minutuan sartutako gol bati esker.
Zaleak itzuli dira Zubietara, 150 bakarrik izan badira ere, eta haiei eskeini nahi izan die Realak gaurko garaipena, bigarrena jarraian. Nagusi izan da etxeko taldea, baina lehen zatiaren amaieran Levantek eginiko bi golek zaildu egin die hiru puntuak eskuratzea. Azken minutuan iritsi da saria. Ongi hasi du partida Realak, eta Franssiren oinetatik iritsi dira talde txuri-urdinaren lehen bi aukerak, hasi berritan. Gehiegi itxaron gabe ere, partidako lehen gola sartu dute etxekoek, 22. minutuan. Nerea Eizagirrek Levanteren ate barrura bidali du arean galduta zebilen baloi bat. Hortik aurrera, baina, Levanterenak izan dira aukerak. Kanpoko taldeak 35. minutuan berdindu du partida, korner batean. Irenek buruz errematatu du baloia sarera. Lehen zatia amaitu aurretik sartu dute bigarrena ere Levantek. Berriz ere buruz, kasu honetan, Estherrek. Burua makurtu beharrean, ordea, aurkariek baino hasiera hobea eman diote donostiarrek bigarren zatiari. Halere, gogotsu lan egin behar izan dute saria jaso ahal izateko. 78. minutuan iritsi da. Nuria Blancok ateratako falta buruz errematatu du Barbara Latorrek, binakoa jartzeko markagailuan. Berdinketa lortuta ere, etxeko taldeak erasokor jarraitu du, eta partida amaitzear zela, 90. minutuan, lortu du emaitza iraultzea. Latorre berak jarritako erdiraketa ate barrura errematatu du Cecilia Marcosek: 3-2.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188457/goranzko-joerak-jarraitzen-du.htm
Gizartea
Goranzko joerak jarraitzen du
1.382 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. %16,1eko positibo tasa baieztatu dute Nafarroan, eta %7,7koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken lurralde horretan atzeman dute gorakadarik handiena.
Goranzko joerak jarraitzen du. 1.382 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. %16,1eko positibo tasa baieztatu dute Nafarroan, eta %7,7koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken lurralde horretan atzeman dute gorakadarik handiena.
Bigarren olatuko kopururik altuena atzeman zen atzo Hego Euskal Herrian. Gaur, ordea, berriz ere goruntz egin du kasu kopuruak. Denera, 14.225 PCR proba egin dituzte, eta horietatik 1.382 izan dira positiboak. PCR positiboen tasa %16,1ekoa izan da Nafarroan; %7,7koa, berriz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan atzeman dute kasu gehien, 541 denera, bezperan baino hemezortzi gehiago. Hala, 500eko langa gainditzen duen bigarren eguna da jarraian, hirugarrena aste honetan. Igoera nabarmenena, ordea, Gipuzkoan baieztatu dute, azken egunetako goranzko joerari jarraituz. 430 kasu atzeman dituzte lurralde hartan, aurreko egunean baino 60 gehiago. Bizkaian, antzeko kopurua baieztatu dute, aurrez emaniko igoera handiaren ostean: 321 kasu azken orduetan. Araban, aldiz, 84 dira atzemandako positiboak, bezperan baino 32 gutxiago. Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo atzemandako beste zortzi kasuren berri ere eman du Eusko Jaurlaritzak. Osakidetzak ospitaleetako egoeraren berri ere eman du. Atzo beste 58 lagun ospitaleratu zituzten, COVID-19aren eraginez, eta uneotan 51 lagun daude zainketa intentsiboetako unitateetan.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188458/emakume-bati-eraso-egin-diote-labanaz-bere-alabaren-aurrean.htm
Gizartea
Emakume bati eraso egin diote labanaz, bere alabaren aurrean
Gasteizko Salburua auzoan gertatu da. Erasotzaileak ihes egin du, eta haren bila ari da Ertzaintza.
Emakume bati eraso egin diote labanaz, bere alabaren aurrean. Gasteizko Salburua auzoan gertatu da. Erasotzaileak ihes egin du, eta haren bila ari da Ertzaintza.
Emakume bat larri zauritu dute Gasteizko Salburua auzoan larunbat goiz honetan. Gizonezko batek labankada bat sartu dio, emakumea bere alabarekin zela, erasotzailea eta biktima bizi ziren etxebizitzaren portalean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bai 40 urteko biktima, eta bai adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte. Azken horrek, ordea, ez du zauri fisiko larririk. Erasotzaileak ihes egin du, eta Ertzaintza eta Udaltzaingoa haren bila ari dira.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188459/jende-elkartzeak-gehiago-mugatuko-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Jende elkartzeak gehiago mugatuko ditu Jaurlaritzak
Neurri berriak iragarri ditu Gotzone Sagarduik, besteak beste, bilerak sei pertsonatara mugatzea, elkarte gastronomikoak ixtea eta tabernen eta kultura ekitaldien edukiera %50era jaistea.
Jende elkartzeak gehiago mugatuko ditu Jaurlaritzak. Neurri berriak iragarri ditu Gotzone Sagarduik, besteak beste, bilerak sei pertsonatara mugatzea, elkarte gastronomikoak ixtea eta tabernen eta kultura ekitaldien edukiera %50era jaistea.
Pertsonen mugikortasuna eta jende pilatzeak gehiago mugatzeko neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak, LABI aholku batzordeak gaur goizean egoera epidemiologikoa aztertu eta gero. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak zerrendatu ditu datorren astean indarrean sartuko diren neurri berriak: talde bilerak, arlo pribatuan zein publikoan, gehienez sei pertsonakoak izan ahalko dira (hamarrekoa da oraingo muga); edukiera %50ean ezarri du jarduera guztietan, hau da, ostalaritzan (terrazetan izan ezik), kultura ekitaldietan, zeremonia erlijiosoetan eta igogailuetan; ostalariek gauerdian itxi beharko dute eta haurrentzako parkeak ezingo dira 23:00etatik aurrera erabili; jende elkartze handietan 400 pertsonako muga ezarri dute eremu itxietan, eta 600ekoa espazio irekietan; txokoetako eta elkarte gastronomikoetako jarduera debekatu du; eta kirol lehiaketa ez federatuak bertan behera geratuko dira. «Kutsatzeen joera gorazkoa da eta, aurreikuspenen arabera, gorantz jarraituko du. Zorrotzagoak izan behar dugu», adierazi du Sagarduik. Izan ere, azken egunotako positibo datuei begira, Biziberri II planean aurreikusitako bost egoeretatik laugarrenean dago Euskal Autonomia Erkidegoa, eta bereziki kezkagarritzat jo du Gipuzkoako egoera: bertan daude 841 kasu berrietako 430. Sagarduik azaldu du hiru adierazle hartu dituztela kontuan laugarren agertoki hori ezartzeko. Batetik, hamalau egunetan metatutako intzidentzia tasa: «100.000 biztanleko 323koa da; altua da, baina ez da 500ekoa». Kutsakortasun indizean bai, gomendatuko muga gainditu da: «Batetik gorakoa da, hau da, positibo bakoitzak pertsona bat baino gehiago kutsatzen du». Eta azkenik, ZIUetan okupatutako ohe kopuruaz mintzatu da: «50 pertsona baino gehiago daude zaintza intentsiboetan, baina 620 ohe ere izan ditzakegu COVID-19 kasuetarako; oraindik badugu gaitasun ospitalarioa». Jaurlaritzak gaur iragarri dituen neurriak datozen astean sartuko dira indarrean, «EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi eta gero», Sagarduik zehaztu duenez. Edonola ere, sailburuak ez du baztertu datozen egunotan bestelako neurri batzuk hartzea leku zehatz batzuetan mugikortasuna edo jarduera batzuk mugatzeko. Oraingoz, eskaera baino ez du egin: «Pertsonak mugitzea edo pilatzea eragiten duten jarduerak bertan behera uztea edo atzeratzea; etorriko dira ekintza horiek berreskuratzeko garaiak». Osakidetzaren protokoloa, moldatuta Era berean, Sagarduik jakinarazi du Osakidetzak bere protokoloa eguneratu duela, eta test antigenoak egiten hasiko dela, «diagnostikoak azkarrago egiteko». Halaber, bakartze denbora hamar egunetara laburtzeko irizpidea ere jaso du bertan, nahiz eta azken asteetan indarrean izan den epe hori. Kasuak detektatzeko eta bakartzeak azkarrago abiatzeko ere, aztarnarien sarea indartuko dute, beste 45 langile kontratatuz.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188460/bizikidetza-demokratikoa-eraikitzeko-konpromiso-soziala-prozesua-hasi-du-foro-sozialak.htm
Politika
'Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala' prozesua hasi du Foro Sozialak
Lortzeke dauden «erronkez» eta askatu beharreko «korapiloez» hausnartzea izango du asmo
'Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala' prozesua hasi du Foro Sozialak. Lortzeke dauden «erronkez» eta askatu beharreko «korapiloez» hausnartzea izango du asmo
Foro Sozial Iraunkorrak Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala prozesua hasi du. Plataformako zenbait kidek Aieteko jauregian (Donostia) aurkeztu dute ekinbidea, eta nabarmendu oraindik lortzeke dauden «erronkez» eta askatu beharrezko «korapiloez» hausnartzea izango duela asmo. Dinamikaren «helburu nagusia» izango da «indarkeria zikloa ez errepikatzeko bermeen oinarri sendoak ezartzea». Hurrengo hilabeteetan jarriko dituzte martxan «lan ildoak», eta horiek ekarriko dute, Eneko Calle dinamikaren bozeramaileetako batek —Mikel Casado da bestea— azaldu duenez, «debate eta hausnarketarako espazioa eratzea, bilera publikoak egitea euskal gizarteko entitate eta elkarteekin, erreferenteak diren pertsonen ekarpenak jasotzea, konferentzia publikoak antolatzea, baita buzoi publiko zabaltzea ere», besteak beste. Nahi dute prozesua «dinamikoa, eraginkorra eta parte hartzailea» izatea, eta, horretarako, garatzen ari den bitartean «ebaluatu» egingo dute, baita «moldatu» ere, beharrezkoa izango balitz. Prozesuari berari ez diote epe mugarik jarri, baina Callek zehaztu du «aurrerapenen aurkezpen bat» egingo dutela 2021eko maiatzaren 16an, bizikidetza baketsuaren nazioarteko egunean, hain zuzen. Eta Aieten, eta gaur, hain zuzen, aurkeztu dute prozesua, duela bederatzi urte gaurko egunez Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia egin zutelako. Orduan Kofi Annan, Bertie Ahern, Gro Harlem Brundtland, Pierre Joxe, Gerry Adams eta Jonathan Powellek sinatutako adierazpenak ekarri zuen, Nekane Altzelai Foro Sozialaren bozeramaileetako batek —Agus Hernan da bestea— gaur esan duenez, «ETAren indarkeriaren behin betiko amaiera». Hain zuzen, hiru egun geroago, 2011ko urriaren 20an jakinarazi zuen bukatutzat ematen zuela jarduera armatua. Orduz geroztik, Altzelairen esanetan, «imajinatu ezinak ziren adostasun instituzional, politiko, sindikalak eta sozialak» lortu dira. Baina iruditzen zaio ez dela «erlaxatzea» komeni, eta oraindik ezin direla ziurtzat jo indarkeria ez errepikatzeko bermeak. Horregatik, «hauteskunderik gabeko» hurrengo hiru urteetan «erabakitasunez hiru korapiloak ebaztera» deitu du. Lehen korapiloa da «biktimen auzia». Iruditzen zaio garrantzitsua dela «biktima mota desberdinen artean dagoen diskriminazioa gainditzea». Guztientzat eskatu du «egia, justizia eta erreparazioa». Bigarren korapiloa «presoan auzia» da, Altzelairen irudiko. «Gai honek inoiz ez du izan orain duen adostasuna. Norabide onean urratsak ematen ari dira, baina oraindik badira iraganeko inertziak, eta horiek gainditu behar dira». Eta «memoria historiko inklusiboa» da hirugarren korapiloa. «Atal honek eragiten ditu zailtasun gehien; besteak beste, alderdien kontakizunaren eztabaidak baldintzatua dagoelako», adierazi du plataformaren bozeramaileak. «Euskal gizartea politikarien aurretik doa gai honetan. Hori erakusten duten esperientzia ugari daude». «Min eta frustrazio gehiago» ez sortzeko, korapilo horiek askatu behar dira, Altzelairen hitzetan. Baina azpimarratu du Foro Sozialean «kezkatuta» daudela «eztaida politikoaren tonuarekin»; Madrilgoarekin «batez ere», baina baita «hemengoarekin» ere. Belaunaldi berriak Prozesuaren erronkei dagokienez, bi nabarmendu dituzte. Batetik, pertsona guztien eskubide politiko, sozial eta zibilak errespetatzen dituen «kultura demokratiko osoa» sustatzea; eta, bigarrenik, belaunaldi berriei elkarrizketaren eta indarkeriarik ezaren kultura transmititzea, «elkarrizketa delako», Altzelairen arabera, «gatazkak konpontzeko tresna bakarra XXI. mendean».
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188461/armeniarren-aurkako-gerra-salatu-dute-ap-8a-itxita.htm
Gizartea
Armeniarren aurkako gerra salatu dute, AP-8a itxita
Hamabost bat ibilgailurekin itxi dute errepidea, Irun eta Hendaia artean, goizeko zortziak eta erdietan. Azerbaijanen erasoa armeniarren aurkakoa dela ohartarazi dute.
Armeniarren aurkako gerra salatu dute, AP-8a itxita. Hamabost bat ibilgailurekin itxi dute errepidea, Irun eta Hendaia artean, goizeko zortziak eta erdietan. Azerbaijanen erasoa armeniarren aurkakoa dela ohartarazi dute.
Karabakh Garaian piztu den gerra armeniarren aurkako eraso bat dela salatu dute dozenaka herritarrek larunbat goiz honetan. Haserre mintzatu dira, Europak «bizkarra» eman dielako armeniarrei. Irailaren 27an hasi ziren borrokak Karabakh Garaian. Azerbaijanen mendeko lurretan dagoen arren, armeniarrak dira bertako biztanle gehienak, eta tentsioa etengabea da lurraldean. Ehun hildako baino gehiago utzi ditu gerrak geroztik. Goiz honetan, hamabost bat ibilgailutan joan dira dozenaka euskal herritar —gehienak armeniar jatorrikoak—, eta AP-8 errepidea itxi dute Irun eta Hendaia artean. 08:30ean hasi dute protesta, eta han egon dira ordubete inguruz, Ertzaintza bertaratu den arte. Hiru bat kilometroko ilarak sortu dira errepidean. Ertzainek lau lagun identifikatu dituzte, eta beren borondatez utzi dute errepide mozketa; EITBren Donostiako egoitzara joan dira handik, Miramonera. Beren protestaren arrazoiak aurkeztu dituzte han. Adierazi dute Azerbaijanek «armeniarren kontra» egin duela eraso bat, eta «terroristatzat» jo dituzte Azerbaijango eta Turkiako presidenteak. Utzikeria ere salatu dute: «Europak eta munduak bizkarra eman diete Karabakh Garaiko armeniarrei».
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188463/tolosalderako-ospitale-publikoa-eskatu-dute.htm
Gizartea
Tolosalderako ospitale publikoa eskatu dute
Asuncion klinikako agerraldia «kudeaketa ereduaren ondorio» dela salatzeko protesta egin dute Tolosan.
Tolosalderako ospitale publikoa eskatu dute. Asuncion klinikako agerraldia «kudeaketa ereduaren ondorio» dela salatzeko protesta egin dute Tolosan.
Osasun sistema publikoaren aldeko aldarria ez da berria Tolosaldean (Gipuzkoa), baina azken egunetan Asuncion klinikan 42 COVID-19 kasu atzeman izanak eta ospitalea itxi behar izanak areagotu dute kezka eta haserrea. Gaur eguerdian, hainbat herritar eta langilek deitutako manifestazio jendetsu batek Tolosa erdigunea zeharkatu du, «kalitatezko osasun publikoa» eskatzeko. Asuncion klinika pribatua da, baina, Osakidetzarekin duen hitzarmen baten bidez, zerbitzu publikoa eskaintzen du. Tolosaldeko, Andoaingo eta Legorretako bizilagunak artatzen dituzte han; horietako asko, ordea, ez daude eredu horrekin ados. Protestan, «kudeaketa eredu pribatuari eta osasun sistema kaxkarrari» egotzi diete klinikan izandako kutsatzeak. Manifestarien esanetan, «ez da kasualitatea» agerraldia Asuncion klinikan gertatu izana. «Asuncion klinikaren itxiera Tolosaldeko osasun zerbitzu eskasaren ondorio da: administrazio publikoak klinikarekiko duen esku hartze eta kontrol ezaren ondorio. Urtetako murrizketen politikaren ondorioak azaleratu ditu pandemiak», adierazi dute manifestazioaren amaieran. Tolosan gertatutakoa «beste inon» gertatu gabekoa dela salatu dute, eta «gainerako eskualdeen pareko» izan nahi dutela adierazi dute. ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak ere izan dira protestan, eta antzeko aldarriak plazaratu dituzte. ELAko Marian Etxeberriak azpimarratu du Tolosaldeak ere behar duela eskualdeko ospitalea, «gainerakoek bezala». LABeko Marian Etxeberriak, berriz, sistema publikoaren garrantzia nabarmendu du: «Aspalditik ari gara publiko egiteko eskatzen». Ordezkari politikoen artean, Ahal Duguko Pilar Garridok kritikatu du «osasun sistema publikoan gabeziak izateak» Tolosakoa bezalako arazoak sortzen dituela. Ospitalerako kokaleku bila Eskualdeko udal gehienek babestu dute manifestazioa; ez, ordea, Tolosakoak. Olatz Peon alkateak ohar batean adierazi du kasuen gorakadak ez duela zerikusirik klinikaren kudeaketa ereduarekin. Hala eta guztiz ere, gertatutakoaren «arrazoiak aztertuko dituztela» eta Eusko Jaurlaritzari «neurri gehiago exijituko» dizkietela ziurtatu du, eta iragarri du dagoeneko ari direla ospitale publikoarentzako kokaleku baten bila. Osasun Sailarekin bilera bat egingo dute «aurki», gaiari heltzeko eta ospitalea eraikitzeko «bide orria definitzeko». Iragarpen horrekin pozik agertu dira manifestariak, baina udalari galdetu diote zergatik, eskualdeko osasun arreta «ezin hobea» dela defendatzen aritu ondoren, bat-batean, ospitalea eraikitzearen alde egin duen.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188464/neurriak-zorroztu-dituzte-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Neurriak zorroztu dituzte Ipar Euskal Herrian
Leku publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzea debekatuko dute bihartik aitzina. Eric Spitz prefetak erran du Ipar Euskal Herrian ez dela etxeratze agindurik izanen, baina abisatu du egoera okertzen bada aste erditsuan neurriak are gehiago zorroztuko dituztela.
Neurriak zorroztu dituzte Ipar Euskal Herrian. Leku publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzea debekatuko dute bihartik aitzina. Eric Spitz prefetak erran du Ipar Euskal Herrian ez dela etxeratze agindurik izanen, baina abisatu du egoera okertzen bada aste erditsuan neurriak are gehiago zorroztuko dituztela.
Jean Castex Frantziako Lehen ministroak osasun larrialdi egoera ezarri eta biharamunean, Ipar Euskal Herrian errespetatu beharko diren neurriak iragarri ditu gaur goizean Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. «Zenbakiak ez dira onak», adierazi du. Departamendu mailan inzidentzia tasa anitz emendatu dela erran du; 100.000 pertsonako 80 kutsatu zeuden irail hasieran, 155,2 gaurko datuetan. Ipar Euskal Herrian hamalau agerraldi daudela jakinarazi du. Horiek horrela, hainbat neurri zorroztea erabaki dutela esplikatu du prefetak, eta egoera okertuko balitz, heldu den aste erditsuan are gehiago zorroztuko dituela abisatu du. Eremu publikoan sei pertsona baino gehiago biltzea debekatua izanen da bihartik aitzina, eta eremu pribatuan ere kopuru hori ez gainditzeko gomendatu du. Baina, arau horrek ez du balio aldarrikapen manifestazioentzat, izaera profesionaleko bilkura eta jarduerentzat, bidaiarien garraio zerbitzuentzat, publikoa hartzen duten aire libreko eraikinentzat, hileta zeremonientzat, profesionalek antolatutako bisita gidatuentzat, eta merkatuentzat. 1.500 pertsona baino gehiagoko ekitaldiak prefeturan deklaratu beharko dira, orain arte bezala. Horrezgain, besta gela, karpa edo gisa bereko azpiegitura batean antolatutako ekitaldi pribatu guziak debekatu ditu prefetak, baldin eta ez badute bermatzen ekitaldi guzian zehar etengabe maskara eramatea. Funtsean, edaria edo janaria proposatzen duen ekitaldi pribatu oro sartzen da debekuan. Hau, urriaren 19tik aitzina aplikatuko da. Ostatu eta jatetxeetan, gehienez ere sei pertsona batzen ahalko dira mahai bakoitzean, eta kadira bakoitzaren artean metro bateko distantzia atxiki beharko da. Halaber, egituraren gehienezko harrera gaitasuna afixatu beharko dute. Azkenik, musoetan, feria eta azoketan, merkatartitza zentroetan, atrakzio parke eta parke zoologikoetan, hau da, publikoa zutik eta mugimenduan dagoen eremuetan, pertsona bakoitzeko lau metro karratuko espazioa atxiki beharko dute. Haatik, jendea eserita dagoen eremuetan, zinema, antzoki, otoitz lekuetan... kadira bateko gutxieneko tartea utzi beharko da pertsona bakoitza edo sei pertsona baino gutxiagoko talde bakoitzaren artean. Gehienezko kopurua 5.000 pertsonakoa izanen da.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188465/lidertza-sendotu-du-almeidak.htm
Kirola
Lidertza sendotu du Almeidak
Ganna nagusitu da Giroko erlojupeko luzean, eta Almeida liderrak handitu egin ditu aldeak. Keldermanek eta McNultyk ere etekina atera diote bakarkako saioari. Hainbestean aritu da Bilbao, eta hirugarren jarraitzen du
Lidertza sendotu du Almeidak. Ganna nagusitu da Giroko erlojupeko luzean, eta Almeida liderrak handitu egin ditu aldeak. Keldermanek eta McNultyk ere etekina atera diote bakarkako saioari. Hainbestean aritu da Bilbao, eta hirugarren jarraitzen du
Giroa hasi aurretik, inor gutxik jotzen zuen garaipenerako hautagaitzat Joao Almeida (Deceuninck). Ordea, arrosaz jantzi zen Etnan, hirugarren etapan, eta tinko eutsi dio ordutik. Bada, gaur are gehiago urrundu ditu aurkariak, 34 kilometroko erlojupekoan. Bakarkako saioak alde handiak eragin ditu mendateen aldean: portugaldarrak 1.22 atera dio Pello Bilbaori (Bahrain), 1.23 Vincenzo Nibaliri (Trek), 1.30 Domenico Pozzovivori (NTT) eta 1.42 Jakob Fuglsangi (Astana). Gertuago izan du Wilco Kelderman (Sunweb), hamasei segundo eskasera. Herbeheretarrak bigarren jarraitzen du nagusian, 56 segundora. Bilbao lehen erlojupekoan baino okerrago aritu da, baina eutsi egin dio hirugarren postuari. Lidertza 2.11ra urrundu zaio, ordea. Jonathan Castroviejo izan da euskaldunik onena; 8. bukatu du, 1.44ra. Etapa, nola ez, getxoztarraren taldekide Filippo Gannak (Ineos) irabazi du. Oraintxe ez du parekorik bakarkako lanean, eta horren erakusgarri izan da gaur eman duen erakustaldia. Distantzia oso egokia zen harentzat. Zailtasunik handiena, lehen zatian zegoen kilometro bateko aldapa tentea zen –%12,3ko pendiza zuen bataz beste–. Edonola, italiarrak igotzen ere badaki, eta denborarik onena ezarri du mugarri horretan; baita gainontzekoetan ere. 42.40an gelditu du kronometroa, eta haren markak bukaeraraino iraun du indarrean. Hala, itzuli handi batean ortzadarrarekin bi erlojupeko irabazten dituen bigarren ziklista bihurtu da. Lehena Fabian Cancellara izan zen, 2010eko Tourrean. Bigarren Rohan Dennis (Ineos) izan da, Gannarengandik 26 segundora. Eta hirugarren, eguneko ezusteko nagusia: Brandon McNulty (UAE). Erlojupeko harrigarria egin du, eta garaipena 1.09ra gelditu zaion arren, gainontzeko hautagaien oso gainetik izan da. Esaterako, Bilbaori 1.44 atera dio. Hala, zazpi postu igo ditu sailkapen nagusian, eta laugarren jarri, gernikarrarengandik 12 segundo eskasera. Bosgarren Nibali dago, 2.30era; seigarren Rafal Majka (Bora), 2.33ra, eta atzerapen bera du pilatua Pozzovivok, sailkapeneko zazpigarrenak. Pozik izateko moduan da italiarra, ez baitu galera gehiegizkorik izan gaur. Fuglsang aritu da makalen faboritoen artean, eta hamabigarren postura egin du atzera. Lidertza 4.08ra du jada. Almeidak suzko probatzat du joa biharko etapa, eta konfiantzaz gainezka helduko dio, gaur lidertza sendotu eta gero. Txirrindulariek lau mendate igo beharko dituzte 185 kilometrotan: bigarren mailako hiru, eta bukaerako Piancavallo, lehen mailakoa (14,3 kilometro eta %7,9ko pendiza). Hortzak estutzeko eguna izango da, azkeneko atseden egunaren aurretik.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188466/irun-eta-hendaia-arteko-zubian-hasi-da-emakumeen-mundu-martxa.htm
Gizartea
Irun eta Hendaia arteko zubian hasi da Emakumeen Mundu Martxa
Mugen aurkako aldarri batekin ekin diote. Martxoaren 6an bukatuko da, leku berean.
Irun eta Hendaia arteko zubian hasi da Emakumeen Mundu Martxa. Mugen aurkako aldarri batekin ekin diote. Martxoaren 6an bukatuko da, leku berean.
Zubi guztien gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean hasi zuten Euskal Herriko Emakumeen V. Mundu Martxa, atzo, Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko zubian. Agerraldia egin zuten antolatzaileek, eta ondoren performance kolektibo bat, salatzeko «transnazionalek eta mugek pertsona migranteen bizia bortxatuz» zein eginkizun duten «munduko sistema arrazista kolonialean». Antolatzaileen esanetan, martxaren filosofia da herrien parte hartzea bultzatzea, eta, hori dela eta, herriz herri joango den dinamika bat antolatu dute. «Herrietan zapiak eta zubiak erabiliko ditugu proposamenak eta ekintzak josteko, eta, hartara, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalean pitzadurak eragiteko», nabarmendu zuten atzo egindako prentsa agerraldian. Euskal Herriko martxa hasitako toki berean da bukatzekoa, datorren martxoaren 6an. Irun eta Hendaia arteko «muga» aukeratu dute dinamikari hasiera emateko. «Muga hau nazio-estatuek inposatu digute, eta Euskal Herria zatitzen du; bide batez, Europa Gotorlekua indartzen du». Eremu horren izaera «nabarmen utzi» nahi izan dute, eta «mugaren inguruan» gertatzen den «bortizkeria» salatu dute.
2020-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/188467/ardernek-gobernu-agintea-berritu-du-zeelanda-berrian-garaipen-argi-batekin.htm
Mundua
Ardernek gobernu agintea berritu du Zeelanda Berrian, garaipen argi batekin
Alderdi Laboristak botoen %49 eskuratu ditu, eta gehiengo osoa izango du parlamentuan. Beraz, ez du aurreko koalizio gobernuko kideen babesa beharko.
Ardernek gobernu agintea berritu du Zeelanda Berrian, garaipen argi batekin. Alderdi Laboristak botoen %49 eskuratu ditu, eta gehiengo osoa izango du parlamentuan. Beraz, ez du aurreko koalizio gobernuko kideen babesa beharko.
Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak garaipen argia eskuratu du bere herrialdeko hauteskundeetan. «Alderdi Laboristak azken 50 urteetan jaso duen babesik handiena» lortu du bozetan, Ardernek berak nabarmendu duenez. Pandemiaren kudeaketarengatik nazioartean goraipatua izan den agintariaren garaipenari esker, Alderdi Laboristak gehiengo osoa izango du parlamentuan, eta bere kasa gobernatzeko gai izango da, 2017an, Alderdi Berdearekin eta Zeelanda Berria Lehenengorekin eratu zuen koalizio gobernu formula errepikatzeko beharrik gabe. Botoen ia %100 zenbatuta, laboristek %49ko babesa jaso dute. Historikoki, boterea lehiatu izan dion Alderdi Nazionalak, berriz, botoen %26,9 lortu ditu. Judith Collins Alderdi Nazionaleko hautagaiak Ardern zoriondu du, izan dituen «emaitza bikainengatik». Garaipenaren osteko hitzaldian, 40 urteko gobernuburuak adierazi du lehentasun izango duela, pandemia betean, ekonomia suspertzea, eta «herritar guztientzat» gobernatzea. Aurreko agintaldian agintean izan zen koalizio gobernuko kideen beharrik gabe, Ardernek politika aurrerakoiagoak egiteko tarte handiagoa izatea espero da.
2020-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/188502/inaki-irigoien-pilotua-hil-da-urrakiko-igoera-rallyan.htm
Kirola
Iñaki Irigoien pilotua hil da, Urrakiko Igoera rallyan
Gidaria errepidetik irten da, eta horma bat jo du autoarekin, lasterketa hasi eta gutxira.
Iñaki Irigoien pilotua hil da, Urrakiko Igoera rallyan. Gidaria errepidetik irten da, eta horma bat jo du autoarekin, lasterketa hasi eta gutxira.
Urrakiko 38. Igoera rallyan parte hartzen ari zen Iñaki Irigoien gidaria hil da. Proba 10:00 aldera hasi da, Azpeititik (Gipuzkoa). Gidariak irteera hartu eta gutxira izan du istripua, 11:00k jo baino minutu batzuk lehenago. Zehazki, GI-3740 errepideko 2,5. kilometroan. Autoak, errepidetik atera, eta harrizko horma bat jo du, Segurtasun Sailak adierazi duenez, aurrez istripurik gertatu izan ez den leku batean. Ertzaintza eta DYAko anbulantzia bat gerturatu dira eremura, baina ezin izan dute heriotza baieztatu beste ezer egin. Lasterketa bertan behera geratu da. Irigoienek, 50 urteko pilotu nafarrak, esperientzia handia zuen halako lasterketetan. Izan ere, azken bi urteetan Nafarroako txapeldun izatea lortu zuen igoeretan. Halere, lehen aldia zuen Tracking RC01 autoarekin, aurrez pistan probatua zuen arren.
2020-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/188503/pcr-gehiago-positibo-gutxiago.htm
Gizartea
PCR gehiago, positibo gutxiago
Positibo tasa %7,5ekoa izan da Hego Euskal Herrian. Orotara, 1.233 kasu atzeman dituzte, 15.458 proba eginda.
PCR gehiago, positibo gutxiago. Positibo tasa %7,5ekoa izan da Hego Euskal Herrian. Orotara, 1.233 kasu atzeman dituzte, 15.458 proba eginda.
Behera egin du atzemandako COVID-19 kasuen kopuruak Hego Euskal Herrian. Asteburuero gertatu ohi da hori, baina, oraingoan, PCR proben gorakada batekin iritsi da. Denera, 15.458 PCR eta antigeno proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 1.154k eman dute positibo. Beraz, bezperan baino 1.233 gehiago eginda, 234 kasu gutxiago baieztatu dituzte. Hala, kasu kopurua ez ezik, positibo tasa ere txikitu da: %7,5ekoa izan da, atzo baino 2,2 txikiagoa. Lurraldez lurralde, Nafarroan 411 kasu atzeman dituzte, aurreko bi egunetan 500eko langatik gora ibili ostean. Lurralde hartan, ordea, positibo tasak %10etik gora jarraitzen du: %12,3 atzo eginiko probetan, bezperan %16,3koa zen tasa. Gipuzkoan, 336 positibo baieztatu dituzte, bezperan baino 94 gutxiago; Bizkaian, 305 (-16); eta Araban, 99 (+15). Horiez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo atzemandako beste hiru kasuren berri ere eman du Eusko Jaurlaritzak. Gauzak hala, hiru lurralde horietako positibo tasa %6,1ekoa izan da, 1,6 puntu txikiagoa. Ospitaleetako datuak ere eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Azken 24 orduetan, 36 lagun ospitaleratu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horrez gain, gora egin du zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixoen kopuruak. Uneotan, 56 lagun daude.
2020-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/188504/aukerak-bai-baina-golik-ez.htm
Kirola
Aukerak bai, baina golik ez
Eibarrek etxean irabazi ezinda jarraitzen du. Osasunak, berriz, lau puntu eskuratu ditu azken bi partidetan.
Aukerak bai, baina golik ez. Eibarrek etxean irabazi ezinda jarraitzen du. Osasunak, berriz, lau puntu eskuratu ditu azken bi partidetan.
Etxean garaipenik lotu ezinda jarraitzen du Eibarrek. Bi partida berdindu eta beste bi galdu ditu denboraldi hasiera honetan Ipuruan. Gaurko puntua, beraz, gozoagoa izango da Osasunarentzat, Celtaren aurka lortutako garaipenaren ostean. Intentsitate handiko partida izan da, baina gola falta izan zaie taldeei. Osasunak Calleriren jaurtiketan lehenik, eta Enric Gallegoren burukadan gero, izan du aurretik jartzeko aukera. Lehenak, Dmitrovic topatu du aurrean. Bigarrenak, aldiz, gutxigatik bota du zutoinaren kanpoaldetik. Kostata, baina esnatu da Eibar, eta erdiraketen bidez lortu du Iruñeko taldeari min ematea. Biek ala biek ere ezin aurkariaren atea zulatu. Bigarren zatiko lehen minutuetan ez da aukera garbirik ikusi, eta partida amaierara arte itxaron behar izan da berriz ere areetan mugimenduak ikusteko. Osasunaren aldetik, lehenik, Ruben Garcia ez da iritsi Jonyk jarritako baloia ukitzera, eta, gero, David Garciaren burukada zutoinaren albotik kanpora joan da. Eibarren aukera garbiena, berriz, Bryan Gilek izan du. Haren jaurtiketak zutoina jo du. Burgosek ere ia sartu du, baina bere atean. Bizi ibili da, ordea, Dmitrovic. Beraz, aukerak bai, baina golik ez Ipuruan.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188505/moralesen-mas-alderdiak-irabazi-ditu-bozak-lehen-zundaketen-arabera.htm
Mundua
Moralesen MAS alderdiak irabazi ditu bozak, lehen zundaketen arabera
Luis Arce presidentegaiak botoen %52,4 eskuratuko lituzke, lehen datuen arabera. Hori beteko balitz, ez litzateke bigarren itzulirik egin beharko. Kontaketak luze joko du, eta bihar arte ez da emaitza ofizialik espero.
Moralesen MAS alderdiak irabazi ditu bozak, lehen zundaketen arabera. Luis Arce presidentegaiak botoen %52,4 eskuratuko lituzke, lehen datuen arabera. Hori beteko balitz, ez litzateke bigarren itzulirik egin beharko. Kontaketak luze joko du, eta bihar arte ez da emaitza ofizialik espero.
MAS Sozialismorako Mugimenduaren hautagai Luis Arcek irabazi ditu Boliviako hauteskunde orokorrak, botoen %52,4 lortuta, hauteslekuetan egindako inkesten arabera. Carlos Mesa presidente ohia izango litzateke bigarrena, CC Komunitate Herritarreko hautagaia, botoen %31,5 eskuratuta. Hirugarren, berriz, Creemos hautagaitzako Luis Fernando Camacho, botoen %14,1 lortuta. Ciesmori etxeak Unitel eta Bolivision telebistentzat egin du inkesta hori. Aurreikuspenak beteko balira, bertan behera geratuko litzateke azaroaren 29an egitekoa zuten bigarren itzulia. 7,3 milioi herritar deitu dituzte botoa ematera igandean. Botoen kontaketak luze joko du, eta bihar arte ez da emaitza ofizialik izango, aktak atzerapen handiarekin ari baitira iristen Hauteskundeen Auzitegi Gorenera. Auzitegiak hauteskundeen bezperan utzi zuen bertan behera kontaketa azkarraren sistema, eta iragarri zuen ez zituela behin-behineko emaitzak emango, «ezinegona» ez sortzeko. Horrek mesfidantza eragin du. Gau luzea izan da igande gauekoa Bolivian, Hauteskunde Batzordeak ez baitu lehen zundaketen emaitzen berri eman goizaldera arte. Inkesta argitara eman baino ordu batzuk lehenago, Moralesek berak esan du MASek irabazi egin duela, eta emaitzen atzerapena horrekin lotuta dagoen «susmoa» adierazi du Buenos Airestik. «Zalantzarik gabe, gaurkoa egun historiko bat da, boliviarrek demokrazia lezio bat eman dute, herriak aurre egin dio estatu kolpeari, de facto gobernuari, bi sarraskiri, pandemia bati, ustelkeriari, hauteskundeen atzeratzeari eta inoizko ekonomia krisirik larrienari», esan du Moralesek. Emaitza ofizialik argitaratu ez duten arren, Jeanine Añez jarduneko presidenteak zoriondu egin ditu MASen hautagaiak, eta eskatu die gobernatzeko orduan «Bolivia eta demokrazia» izateko gogoan. «Oraindik ez dugu zenbaketa ofizialik, baina, dauzkagun datuekin, Arce jaunak eta Choquehuanca jaunak irabazi dituzte hauteskundeak», idatzi du Twitterren. Iazko urrian, presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten Bolivian, eta Morales gailendu zen. Oposizioko alderdi nagusiek, ordea, hauteskunde iruzurra salatu zuten, hainbat irregulartasun zirela eta. Moralesek dimisioa eman zuen, eta herrialdetik ihes egin zuen, armadak estu hartuta. «Estatu kolpea» salatu zuen. Añez oposizioko senatariak hartu zuen estatu gidaritza. Herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuten, hauteskundeak egin artean. Bozak maiatzaren 3an egingo zirela iragarri zuen lehenengo, baina, pandemiaren eraginez, irailaren 9ra atzeratu zituen. Osasun krisiagatik data aldatu zuen beste behin, gaurko egunera, MASeko ordezkarien kritika artean. Izan ere, koronabirusaren aitzakian boterean «betikotzea» leporatu zioten.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188506/reala-ligaren-buruan-da.htm
Kirola
Reala ligaren buruan da
Taldeak nagusitasunez irabazi dio Betisi. Portuk, Oiartzabalek (penaltiz) eta Januzajek sartu dituzte golak.
Reala ligaren buruan da. Taldeak nagusitasunez irabazi dio Betisi. Portuk, Oiartzabalek (penaltiz) eta Januzajek sartu dituzte golak.
Realak ezin hobeto amaitu du igandea. Espainiako Ligako lehen postuan dago, Betisi sendotasunez irabazi eta gero. Willian Josek eta Guevarak berritu dute hamaikakoa. Partidaren hasieran, Realak ez du asmatu erasoan, baina nahikoa sendo aritu da defentsan. Betisek Realaren hutsegiteei esker egin du aurrera partidaren lehen zatian, baina txuri-urdinek indar handiagorekin jo du erasora. Lehen jokaldi handia 39. minutuan egin dute. Merinok kontraerasoa hasi zuen, eta Oiartzabalek gidatu. Baloia eskuinera iritsi zen, eta Gorosabelek arrasean erdiratu du, Silvak Willian Joseri pasatu, eta hark bota egin du. Baloiak zutoina jo du ia. Orduan hasi dira jokoa zorrozten. Bost minuturen buruan, Monrealek Oiartzabali pasatu dio baloia, hark arearen erdian utzi du, eta Portuk lehenengo gola sartu du. Realak aise amaitu du lehen zatia, baina, bigarrenaren hasieran, izan da partida okertzeko aukerarik ere. Hasi orduko, Sanabriak gol bat sartu du, baina bertan behera utzi dute jokoz kanpo zegoelako, VAR bideo epaile laguntzailearekin jokaldia aztertu eta gero. VARak Realaren alde egin du beste aldi batean ere. Le Normanden eta Sanabriaren arteko borroka batean, Realeko defentsak Betiseko aurrelariaren kamiseta zulatu du. Epaileak, baina partidarekin jarraitzeko agindu du. Bigarren gola Silvari esker iritsi da. 73. minutuan, Isak zelaian zela, pase zehatz bat egin dio hark, eta Bartra defentsak heldu egin dio, atezainaren aurrean bakarrik gera ez zedin. Penaltia. Oiartzabalek bota, eta gola. Partida erabakita zegoela, Januzajek jaurtiketa indartsu batekin sartu du hirugarrena. Nagusitasunez lortu dute garaipena.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188507/athleticek-berdindu-egin-du-eta-eibarrek-galdu.htm
Kirola
Athleticek berdindu egin du, eta Eibarrek, galdu
Betisek 92. minutuan berdindu du Athleticen aurkako partida, eta bi puntu kendu dizkio. Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka.
Athleticek berdindu egin du, eta Eibarrek, galdu. Betisek 92. minutuan berdindu du Athleticen aurkako partida, eta bi puntu kendu dizkio. Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka.
Bazirudien Athleticek irabazia zuela ligako hirugarren partida, aurreko biak bezala, baina igandeko partidaren amaieran Altuvek sartu duen golak kolpetik bi puntu kendu dizkio taldeari. Eibarrek, berriz, denboraldiko lehen porrota izan du etxean, Real Madrilen aurka. Athleticen eta Betisen arteko partidaren hasieran, bi taldeek izan dituzte gol aukerak, baina hutsean amaitu dute lehen zatia. Atsedenaren ondoren, Sosak sartu du Betisen lehen gola, 63. minutuan. Athleticek estutu egin du erasoa, eta, handik zazpi minutura, Ziraukik banakoa sartu du, Valdezaten jokaldi on bat bukatuz. Handik minutu batera, Luciak bigarrena sartu du, Eunateren pase bati esker. Partida horrela bukatuko zutela zirudienean, 92. minutuan, Altuvek moztu du Bilbokoen poza, markagailua berdinduta. Eibarrek galdu egin du ligako hirugarren jardunaldiko partida, lehenengoa irabazi eta bigarrena berdindu ondoren. Real Madrilen bisita jaso du etxean. Lehen zatia bizitasun handikoa izan da, nahiz eta ez duten golerako aukera askorik izan. Eibarrek egin ditu saiakera batzuk, Sara Navarroren eta Aduleren jaurtiketekin. Bizi baina errematatu gabe, Eibarrek hala jarraitu du bigarren zatian ere, eta Real Madrilek nagusi izatea lortu du pixkanaka. Valeriak sartutako gol bat bertan behera utzi dute, baina Priscilak 0-1ekoa sartu du berehala.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188509/jaurlaritzaren-neurri-berriak-beranduenez-ostegunean-sartuko-dira-indarrean.htm
Gizartea
Jaurlaritzaren neurri berriak beranduenez ostegunean sartuko dira indarrean
Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidenteak esan du gobernuaren eskaerak lehentasun osoa izango duela. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere baliteke neurriak zorroztea aste honetan.
Jaurlaritzaren neurri berriak beranduenez ostegunean sartuko dira indarrean. Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidenteak esan du gobernuaren eskaerak lehentasun osoa izango duela. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere baliteke neurriak zorroztea aste honetan.
Egun batzuk barru sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzak joan den larunbatean iragarri zituen neurri murriztaileak. Iñigo Urkulluren gobernuak ez du gaitasunik neurri horiek bere kabuz hartzeko, herritarren oinarrizko eskubideei eragingo dietelako, eta eskaera luzatu behar dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari horiek agindu ditzan. Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko lehendakariak atzo Euskadi Irratian adierazi zuen lehentasun osoa izango duela eskaera horrek eta, beranduenez, ostegunean emango duela agindua. Gaur erregistratuko du Jaurlaritzak eskaera. Ignacio Garitanok, gobernuak koronabirusa kudeatzeko izendatu duen teknikariak, agerraldia du 16:30ean, hain zuzen. Besteak beste, bilerak sei pertsonara mugatzea, elkarte gastronomikoak ixtea eta tabernen edukiera %50era jaistea. Justizia Auzitegi Nagusiak hiru egun ditu, behin eskaera jasota, aztertzeko nola eragingo dieten neurri horiek herritarren oinarrizko eskubideei; esate baterako, elkartzeko eskubideari. Biurrunek azaldu du ikusi behar dela ea gobernuak nola zehazten duen eskaera idatziz: «Neurriz neurri aztertuko dituzte neurriok, eta herritarren oinarrizko eskubideengan zer eragin duten aztertuko dute». Kutsatzeen gorako joera eteteko nahi ditu ezarri neurri murriztaileagoak Eusko Jaurlaritzak. Eta ez da gobernu bakarra izango. Ipar Euskal Herrian ere neurriak zorroztu dituzte. Larunbatetik debekatua dago leku publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzea. Eric Spitz prefetak ostiralean esan zuen Ipar Euskal Herrian ez dela etxeratze agindurik izanen, baina abisatu du egoera okertzen bada aste erdian neurriak are gehiago zorroztuko dituztela. Antzera dago egoera Nafarroan ere, eta ezin da baztertu Maria Txibiteren gobernuak ere neurri murriztaileak hartzea. Zenbait herri konfinatuta daude, eta, hala ere, positiboak gora doaz hor ere. Gaur goizean jakinarazi du Gobernuak atzo 467 positibo atzeman zituztela, egindako proben %17,2.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188510/geogheganek-irabazi-du-etapa-eta-almeidak-maglia-arrosari-eutsi-dio.htm
Kirola
Geogheganek irabazi du etapa, eta Almeidak maglia arrosari eutsi dio
Piancavallorako igoera gogorra izan da lasterkarientzat. Kelderman izan da bigarren, eta Hindley hirugarren.
Geogheganek irabazi du etapa, eta Almeidak maglia arrosari eutsi dio. Piancavallorako igoera gogorra izan da lasterkarientzat. Kelderman izan da bigarren, eta Hindley hirugarren.
Tao Geoghegan Hartek (Ineos) irabazi du igandean Italiako Gitoko hamabosgarren etapa, 185 kilometroko bidea Rivoltoren eta Piancavalloren artean. Joao Almeida portugaldarrak maglia arrosari eutsi dio. Geogheganek aprobetxatu egin du Jai Hindley (Sunweb) australiarrak bere kide Wilco Keldermanen alde egin duen lana, eta lehenengoa iritsi da esprintean, lau ordu, 58 minutu eta 52 segundora. Almeidak une zailak izan ditu igandeko etapan, baina lortu du atzerapena murriztea, eta Keldermanen atzetik 37 segundora iritsi da helmugara. Bera da Giroko liderra, eta hamabost segundoren aldea du Keldermanen aurretik. Pello Bilbaok (Bahrein McLaren), Vincenzo Nibalik (Trek Segafredo) eta Rafal Majkak (Bora), besteak beste, larri igo dute Piancavallo, eta urrundu egin dira liderrarengandik. 11 lasterkarik hartu zuten aurrea etaparen hasieran, baina Rohan Dennis australiarra, larunbateko erlojupekoko bigarrena, izan zen Piancavalloko igoera hasi zuen aurrena, pelotoia bi minutu baino gutxiagora zuela atzetik. Igoera horren ondorioak jasan ditu gero, eta amore eman du helmugara iristeko hamar kilometro falta zituenean. Almeidaren unerik gogorrena helmugatik 6,8 kilometrora gertatu da. Hindleyk azeleratu egin du, eta harekin eraman ditu Geogheghan eta Kelderman; Almeida, ordea, metroak galtzen hasi da. Bereak eta bi egin ditu gertu jarraitzeko, baina igoera ez da samurra izan. Helmugara iristeko 500 metro falta zirela, Keldermanek erasora jo du, garaipenaren bila, baina bigarren geratu da azkenean, Geogheghanek gogor eutsi baitio bereari. Almeidak aurre egin die zailtasunei, eta Keldermanen atzetik 37 segundora iritsi da. Lurrean etzanda egon da gero, akituta, baina maglia arrosari eutsiz. Bihar, Vuelta Espainiako Vuelta Euskal Herrian hasiko da, bihar. Irundik Arratera (Gipuzkoa) 173 kilometroko bidea egingo dute txirrindulariek. Azken 25 kilometroetako bi igoerek eragina izango dute sailkapenean. Bigarren etapa, etzi, Iruñetik Lekunberrira (Nafarroa) egingo dute.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188511/hego-euskal-herrian-1123-positibo-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Hego Euskal Herrian 1.123 positibo atzeman dituzte
Kezka dago Azpeitiko, Azkoitiko, Beasaingo eta Ordiziako egoerarekin, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 1.000tik gora positibo izan dituztelako.
Hego Euskal Herrian 1.123 positibo atzeman dituzte. Kezka dago Azpeitiko, Azkoitiko, Beasaingo eta Ordiziako egoerarekin, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 1.000tik gora positibo izan dituztelako.
Egoera kezkagarria du Nafarroak, eta, Gipuzkoan eta Bizkaian datuek hobera egin arren, hainbat herriren egoera ez da batere ona. Bihar aste bat beteko da Nafarroako Gobernuak saltokien, ostalaritzaren eta funtsezkotzat jotzen ez diren beste sektore batzuen jarduerak nabarmen murriztu zituenetik. Oraingoz, baina, ez du ondoriorik izan positiboen kopuruan. Gaur gobernuak aurreratu duenez, igandean 466 positibo atzeman ziren. Jaurlaritzak eguerdian kaleratu ditu bere emaitzak, eta igandean 657 positibo izan ziren. Guztira, 1.123 pertsona kutsatu dira azken 24 orduetan. Halaber, Nafarroan bi pertsona hil dira COVID-19aren eraginez —92 eta 97 urtekoak—. Orotara, 10.557 proba egin dituzte. Gehienak PCRak izan arren, Nafarroako Gobernuak aurreratu du horien artean jada antigeno probak ere daudela —gobernuaren asmoa da urriaren amaierarako osasun etxeetan hedatzea proba hori eta bost egun baino gutxiagoz sintomak dituztenekin metodo hori erabiltzea—. Kutsatu kopuru horrekin, esan nahi du egindako probetatik %10,6 izan direla positibo batez beste. Nafarroaren kasuan, bereziki txarra da datua. Egindako probetatik %17,1ek eman dute positibo. Bigarren olatuko ehunekorik handienetako bat da hori. Iragan urriaren 12an, PCRen %17,6k eman zuten positibo, eta marka negatibo horretatik gertu geratu da berriro. Gogoan hartu behar da Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen duela egindako PCRen %5etik behera egon behar lukeela. Nafarroak ahalegin berezia egin du hilabeteotan PCR probekin, baina, datuek agerian uzten dutenez, positibo kopurua oso handia da. Urriaren hasieratik %12,7koa izan da, batez beste. Hainbat herrirekin kezka Gipuzkoan, 275 positibo izan dira azken 24 orduetan, aurreko egunean baino 60 gutxiago eta ostiralean baino 155 gutxiago. Dena den, lau herri handitan intzidentzia tasa oso handia da, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 1.000tik gorako kutsatu kopurua izan baitute: Azpeitian, Azkoitian, Beasainen eta Ordizian. Halaber, Astigarragan, Deban, Eibarren, Elgetan, Oñatin, Ormaiztegin, Pasaian, Soraluzen, Tolosan, Urnietan, Zumarragan eta Zumaian, 500dik gorakoa dute. Donostian, berriz, 357koa da. Batez beste, Gipuzkoan ehun mila biztanleko 479 positibo dituzte. Bizkaian ere, Abadiñon, Durangon, Ermuan eta Erandion 500dik gorako intzidentzia tasa dute. Bilbon, berriz, 283koa da. Azken 24 orduetan, Bizkaian 313 kutsatu izan dituzte, larunbatean baino zazpi gehiago eta ostiralean baino 117 gutxiago. Gipuzkoarekin alderatuta, intzidentzia tasa txikiagoa du, 296koa 100.000 biztanleko. Araban ere antzera dabiltza, azken hamalau egunetako intzidentzia tasa 290ekoa baita. Azken 24 orduetan, 59 positibo izan dituzte. Hego Euskal Herriko lurraldeen artean positibo kopururik txikiena da. Uneotan, 596 herritar daude Osakidetzako eta Osasunbideko ospitale sarean, larunbatean baino 69 lagun gehiago. Positiboen igoeraren ondorioz, presioa handitzen ari da osasun sisteman. Larrialdietan, uneotan, 92 lagun daude, eta Nafarroan, kasurako, 37. Iragan astean, Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak ez zuen argitu uneotan larrialdietan zenbat ohe dituzten guztira, baina apurka gerturatzen ari da Espainiako Gobernuak ezarritako %25eko mugara. Beste lurraldeekin alderatuta, intzidentzia tasa ia bikoitza du Nafarroak, 100.000 biztanleko 899 kutsatu baititu. Datuak okertzen ari direla ikusita, neurri gogorragoak hartu ditu gobernuak: sarrera-irteerak itxiko dituzte, jarduera guztiak itxiko dituzte 21:00etan, eta garraio publikoa %50era mugatuko dute.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188512/agurra-2020ko-ibilaldiari.htm
Gizartea
Agurra 2020ko Ibilaldiari
Ibilaldia ohiko eran egin ezin, eta 2020ko Ibilaldiari agur ekitaldia egin zioten atzo Elorrion. Urte osoan antolatzen ibili direnei eskerrak eman dizkiete Txintxirri ikastolak eta Ibilaldiak.
Agurra 2020ko Ibilaldiari. Ibilaldia ohiko eran egin ezin, eta 2020ko Ibilaldiari agur ekitaldia egin zioten atzo Elorrion. Urte osoan antolatzen ibili direnei eskerrak eman dizkiete Txintxirri ikastolak eta Ibilaldiak.
«Ohiko egoera batean, maiatzaren 31k egun handia izan behar zuen gurean, milaka euskaltzale Elorrion bilduta», azaldu dute Txintxirri ikastolak eta Ibilaldiak. Eta, bistan denez, ezin izan da hala izan. Horren partez, Ibilaldiaren agur ekitaldia egin zuten atzo Elorrion (Bizkaia). Azaldu dute ez dela «erraza» izan halako ekitaldi bat muntatzea gaur egungo egoeran, «baina ezin genuen besterik gabe Ibilaldiaren urte hau joaten utzi». Guraso, ume eta ordezkari instituzionalek parte hartu zuten atzoko ekitaldian, dantza, bertso eta kantuak emanez. Bertzeak bertze, han izan ziren Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Josune Bañales Ibilaldia elkarteko lehendakaria eta Idoia Buruaga Elorrioko alkatea. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete urte osoan Ibilaldia aurrera atera ahal izateko lanean aritu diren boluntarioei: «Gauza jakina da Ibilaldia egun osoko jaia izaten dela, baina jende askoren urte osoko lana izaten du atzetik». Nabarmendu dute ikastolako langile, guraso eta ikasle ohi ugari aritu direla lanean hilabetez hilabete: «Ordu piloa auzolanean, ilusio eta gogo guztiarekin». Azaroaren 13an, Donostian Ibilaldia ez da bertan behera gelditu den ikastolen festa bakarra, halaxe gelditu baitira bertze guziak ere. Eta, horien partez, azaroaren 13rako ekitaldi bat antolatu dute Donostiako Kursaalean. Ikastolak Herriari jarri diote izena ikuskizunari, eta jakinarazi dute heldu den astetik aitzina salgai jarriko dituztela sarrerak.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188513/ipar-koreako-atxilotze-prebentiboen-sistema-krudela-salatu-du-hrwek.htm
Mundua
Ipar Koreako atxilotze prebentiboen sistema «krudela» salatu du HRWek
Atxilotze prebentiborako zentroetan tortura orokortua dagoela ohartarazi du giza eskubideen aldeko elkarteak.
Ipar Koreako atxilotze prebentiboen sistema «krudela» salatu du HRWek. Atxilotze prebentiborako zentroetan tortura orokortua dagoela ohartarazi du giza eskubideen aldeko elkarteak.
Ipar Koreako atxilotze prebentiboen eta epaiketa penalen aurreko ikerketarako sistema deskribatzen duen txostena argitaratu du, gaur, HRW Human Rights Watchek. «Animalia batek baino gutxiago balio genuen». Jarraitu beharreko prozesuaren abusuak eta urratzeak Ipar Koreako atxilotze prebentiboetan izena du txostenak. Idatziaren arabera, herrialdeko sistema penalak eta berme juridikoek gabezia larriak dituzte, eta hutsune horiek ahalbidetu dute atxilotuen tortura orokortua bihurtzea, atxilotzen zentroetako egoera «krudela, gizagabea eta umiliagarria» izateraino. HRWen esanetan, Ipar Koreako ikerketa penal gehienek kartzela zigor batekin amaitzen dute prozesua. Espetxe horietan, presoek bortxazko lanak egin behar izaten dituztela ziurtatu du elkarteak. Gaineratu duenez, are egoera makurragoa bizi dute preso politikoek, kwanliso direlako kontzentrazio guneetara bidaltzen dituztelako. Ikerketa sistemaren barruan lan egin duten edo preso egon diren 46 korearri eginiko elkarrizketetan oinarritzen da. Atxiloketaren eta epaiketaren artean atxilotuek jasan beharreko baldintzei buruzko informazioa bildu dute elkarrizketatuen testigantzetatik. Nabarmendu dutenez, egoera «gizagabeak» pairatzen dituzte, eta batzuk atxiloaldian bertan hiltzen dituzte. Elkarrizketatuen artean, badira kontrabandoan aritzeagatik atxilotu zituztenak edo atzerriko herrialdeekin komunikatzeko aukera ematen duten telefono txinatarrak izateagatik preso bukatu dutenak, baita herrialdetik ihes egin ondoren Txinatik deportatu zituztenak ere. HRWek salatu duenez, guztiek errugabetasun printzipioa errespetatzen ez duen sistema baten menpe amaitu zuten, eta «zehaztugabeak» diren legeak ezarri zizkieten, aplikazio bidegaberako aukera ematen dutenak. Gainera, txostenak dioenez, ikerketa bat abiatzeko fiskaltzak agindua ematea ezinbestekoa den arren, atxilotu horiek ez zuten inoiz halako dokumenturik ikusi. Atxilotze prebentiboen sistema Langileen Alderdiak kontrolatzen du bere osotasunean, HRKek salatu duenez. Hori dela eta, alderdiak sistema judizial «era opakuan ordezka» dezakeela ziurtatu du. Abusuak eta torturak Lekukoek HRWi adierazi diote ostikoak, ukabilkadak eta bestelako kolpeak etengabeak zirela, beren buruen aurkako deklarazio bat lortzeko. Salatu dutenez, gorputza «estres posizioetan» jartzera derrigortzen zituzten, eta, mugituz gero, presoari eta ziegako gainerako kideei kolpe gehiago ematen zizkieten. «Orduak eta orduak eman zituzten ni jipoitzen. Harrigarria da gorputzak zenbat jasan dezakeen», kontatu du Cho Chung-hui Ipar Koreako funtzionarioak. Hego Koreara egin zuen ihes 2011n. Aurretik, bi aldiz atxilotu zuten Ipar Korean. Lehenengoan, Hego Koreako telebista ikusteagatik. Beste funtzionario batzuekin zuen harremanak eta eskupekoek zigor handi bat jasotzetik libratu zuten. Hainbat emakumek sexu erasoak jasan zituztela ere nabarmendu du txostenak. Zenbaitek adierazi dute espetxeko funtzionarioek eta poliziek bortxatu zituztela, eta ez zutela «erresistentziarako inolako aukerarik». Txostenak jasotzen du atxilotuak ziegetan pilatzen dituztela, gutxieneko higiene baldintzarik gabe, eta neguan hogei gradu zero azpitik ere izan daitekeen hotzari aurre egiteko inolako baliabiderik gabe.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188514/laquogogorrago-jokatzearaquo-erabaki-dute-bakegileek.htm
Politika
«Gogorrago jokatzea» erabaki dute bakegileek
Batzarra egin zuten larunbatean, eta «mobilizazio ziklo determinatu eta iraunkor bat» bultzatzea erabaki zuten. Abenduaren 19an izanen da lehen egitasmoa, Luhusoko operazioaren laugarren urteurrenean: euskal presoen aldeko desobedientzia zibileko egitasmo batera deitu dute, «masiboa eta determinatua».
«Gogorrago jokatzea» erabaki dute bakegileek. Batzarra egin zuten larunbatean, eta «mobilizazio ziklo determinatu eta iraunkor bat» bultzatzea erabaki zuten. Abenduaren 19an izanen da lehen egitasmoa, Luhusoko operazioaren laugarren urteurrenean: euskal presoen aldeko desobedientzia zibileko egitasmo batera deitu dute, «masiboa eta determinatua».
Irailaren 19an, euskal presoen aldeko ekintza desobediente eta parte hartzaile bat antolatu zuten bakegileek Baionan. Suprefeturako sarrera adreiluzko pareta batekin estali zuten, Frantziak gatazkaren konponbideari jarri dion «blokeoa» salatzeko. Larunbatean, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren urteurrena kari, 60 pertsona bildu ziren Bakegileek deitutako biltzar berezi batean, horien artean erakundeetako ordezkari eta hautetsiak, irailaren 19ko mobilizazio egunaren biharamunean «eraiki beharreko ekimen berriak» elkarrekin zehazteko. «Beti erran izan dugu, eta erakutsi dugu, presoen auzia guztiz lotua dela biktimenarekin, edozein dela ere. Istorio bereko bi adierazpen krudel dira, elkarbizitzara ekarri behar direnak», adierazi dute Bakegileek, ohar batean. Baina gaur egun «presoen dosierraren blokeoak» bakearen eta elkarbizitzaren bidea «oztopatzen» dutela uste dute. ETAren jarduera armatuaren bukaeraren, «erabateko eta baldintzarik gabeko» armagabetzearen, eta desegitea ekarri duen hamar urteko aldebakarreko bidearen ondotik, «estatuek ez dute erronkei aurre egiteko erantzunik ematen», haien hitzetan. «Botere publikoak prozesuan sartzeko garaia da. Batzuen eta besteen urratsek emango dute modua aurrera egiteko». Larunbateko batzarrean bildu zirenen ustez, gaur egungo mobilizazio dinamika «ez da aski» Parisen «entzunarazia» izateko. Hala, tailerretan bildu eta lanean aritu ziren «gure interpelazio eremua zabaltzeko, ekimen diplomatiko, pedagogiko eta mobilizazio modu berrien bidez». Ondorioa honako hau da: «gogorrago» jokatzea erabaki dute. «Ez bakarrik Euskal Herrian, harago ere, Euskal Herrian konpondu nahi dugun gaia gai unibertsala baita. Ekintza diplomatiko, pedagogiko eta politikoek iraun behar badute, badirudi mobilizazio modu berriak martxan ezarri behar direla». Bakegileen biltzarrak mobilizazio ziklo «determinatu eta iraunkor bat» bultzatzea erabaki duela iragarri dute, halaber, eta adierazi dute hurrengo hilabeteetan «handituz» joanen dela, «euskal presoek pairatzen duten blokeo politikoa eta salbuespenezko neurriak bukatu arte». Abenduaren 19an izanen da lehena, Luhusoko (Lapurdi) operazioaren 4. urteurrena dela eta. Euskal presoen aldeko desobedientzia zibileko egitasmo batera deitu dute. Egitasmo hori «masiboa eta determinatua» izango dela erran dute, eta bakegileen dinamika hasieratik animatzen duten ezaugarriak izanen dituela: filosofia baketsua, pertsonen errespetua eta pluraltasuna. Herritarrei dei egin diete ekintzan parte hartzeko: «Ehunka boluntario beharko ditugu ekintza indartsu eta desobediente horretan parte hartzeko, egun osoa eskaintzeko prest egongo direnak, eta gehiago ere». Urtarrilaren 9rako beste mobilizazio bat dute aurreikusia. Orduei eta beharrezkoak izanen diren ekipamenduei buruzko xehetasunak emanen dituzte laster.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188515/lan-prestakuntza-duala-euskalduntzeko-plana-aurkeztu-dute.htm
Gizartea
Lan prestakuntza duala euskalduntzeko plana aurkeztu dute
Gipuzkoako lau eskualdetan abiatuko dute kanpaina, eta lan prestakuntza euskaraz egiten duten enpresen mapa bat osatuko dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lan prestakuntza duala egin zuten gazteen %37,5ek jardun zuten euskaraz.
Lan prestakuntza duala euskalduntzeko plana aurkeztu dute. Gipuzkoako lau eskualdetan abiatuko dute kanpaina, eta lan prestakuntza euskaraz egiten duten enpresen mapa bat osatuko dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lan prestakuntza duala egin zuten gazteen %37,5ek jardun zuten euskaraz.
Datua argigarria da: 2018-2019 ikasturtean lan prestakuntza duala egin zuten 1.506 ikaslek jaso zuten heziketa euskaraz. Ikasturte berean, ordea, 4.016 ikaslek egin zuten lan prestakuntza dualaren aldeko hautua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hau da, Lanbide Heziketako modalitate honetan izen eman zuten ikasleen %37,5k jaso zuten formakuntza euskaraz. Proportzio horri buelta emateko asmoz, Euskaraz, talentua gara! izeneko esperientzia pilotua aurkeztu dute gaur goizean Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketako sareak, Lanekik eta Emun aholkularitza enpresak. Praktika onak identifikatu, eta horiek zabaltzeko kanpaina bat abiatuko dute ikastetxeetako hainbat arduradunekin, eta ikasleekin solasaldiak antolatuko dituzte euskarazko heziketa jasotzearen garrantziari buruz. Era berean, lantokietako arduradunekin lan gosariak egingo dituzte, besteak beste, hizkuntzen erabileraz eta funtzioez gogoeta egin eta euskarak lan munduan duen balio erantsia erakutsarazte aldera. Lehen esperientzia Gipuzkoako lau eskualdetan jarriko dute martxan: Debagoienean, Debabarrenean, Goierrin eta Tolosaldean. Egitasmoa aprobetxatuz, lan prestakuntza duala euskaraz eskaintzen duten enpresekin mapa bat ere osatuko dute, euskararen normalizazioari egiten dioten ekarpena aitortzeko asmoz. Azken urteetan euskararen ezagutzak eman duen aurrerapausoa aprobetxatu nahi dute horrela, lan mundua ere euskalduntzeko. Hala azaldu du Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak: “Euskarak lan esparruan jauzi esanguratsu bat egiteko aukera dugu, azken hamarkadetan euskararen ezagutzak eman duen aurrerapausoari esker”. Asmoa lukete, beraz, hezkuntzan egindako lana ez etetea gazteak laneratzen direnean.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188516/parlamentuko-aurreko-legealdiko-mahaia-inhabilitatu-du-kataluniako-justizia-auzitegi-nagusiak.htm
Mundua
Parlamentuko aurreko legealdiko mahaia inhabilitatu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak
Zigortuek ezin izango dute hautetsiak izan urtebete eta zortzi hilabeteko epean, eta 30.000 euroko isuna ordaindu beharko dute.
Parlamentuko aurreko legealdiko mahaia inhabilitatu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak. Zigortuek ezin izango dute hautetsiak izan urtebete eta zortzi hilabeteko epean, eta 30.000 euroko isuna ordaindu beharko dute.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak zigortu egin ditu aurreko legealdian Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide izandakoak, Espainiako Auzitegi Konstituzionalari desobeditzeagatik. Lluis Corominas, Anna Simo, Ramona Barrufet eta Lluis Guino dira kondenatuak. Auzitegiak, berriz, absolbitu egin du auzipetuta zegoen Mireia Boya CUPeko diputatu ohia, epaimahaiaren esanetan, Konstituzionalak ez zuelako bere izenez ohartarazi eta ez zuelako desobedientzia delitua leporatzeko moduko parte hartzea izan epaitu dituen gertaeretan. Auzi horretatik kanpo zegoen Carme Forcadell aurreko legealdian Kataluniako Parlamentuko presidente izan zena, haren kontrako epaiketa Auzitegi Gorenean egin zelako, Kataluniako prozesu subiranistarengatik espetxeratutako gainerako buruzagi independentistenekin batera. Sententziak jasotzen duenez, Corominasek, Simok, Barrufetek eta Guinok behin eta berriz desobeditu zioten Auzitegi Konstituzionalari, deskonexiorako legeen eta prozesu independentistari bultzada eman zioten beste lege batzuen eztabaida baimendu zutenean. 2017ko udazkenean. Epaimahaiaren iritziz, mahaiko kideak Konstituzionalari men egitera derrigortuta zeuden, eta lege horien eztabaida eragoztera. Josep Nuet mahai bereko kidearen egoera da argitzeko falta den bakarra. Haren kontrako auzia Espainiako Auzitegi Gorenean erabakiko da, Espainiako Kongresuan diputatu denez, foruduna delako.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188517/caf-eta-haren-azpikontrata-bat-zigortu-dituzte-amiantoagatik.htm
Ekonomia
CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik
Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean.
CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik. Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean.
CAFek eta haren azpikontrata batek 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote amiantoagatik gaixotu zen langile ohi baten familiari. Iaz Donostiako lan arloko epaitegiak emandako epaia berretsi du orain EAEko Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez. Behargina 2018ko azaroan hil zen, amiantoarekin lanean ibili izanak eragindako gaixotasun baten ondorioz. 1971 eta 1972 artean lan egin zuen CAFen, sei hilabetez, eta trenak muntatzeko lanetan zela izan zuen amiantoarekin kontaktua. CCOOk adierazi duenez, epaimahaiak «frogatutzat» eman du CAFen instalazioetan amiantoaren eraginpean zegoela, eta hura manipulatzeko lanetan ez zela langilea babesteko ekipamendurik eta segurtasun sistemarik erabili. Sindikatuak salatu du CAFek argudio «eskasak» erabili dituela epaiketan bere erantzukizuna ukatzeko; besteak beste, amiantoaren arriskuaz iritzi publikoa aldarazi nahi izana egotzi dio enpresari. Eta gogorarazi du langilea gaixotu zen garairako amiantoagatik babesteko neurrien inguruko erregulazioa existitzen zela. Helegitea beste kasu batean Orain bi aste, Donostiako auzitegi batek CAF zigortu zuen amiantoagatik hildako beste langile baten kasuagatik, eta haren senideei 133.655 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen enpresa. Asviamie elkarteak salatu duenez, ordea, CAFek helegitea aurkeztu du orain. Senideek hildakoaren birikak izoztu zituzten, eta 2017an eginiko txosten batek frogatutzat eman zuen amiantoagatik hil zela. Elkarteak gogorarazi du enpresa lehen ere saiatu zela «gaixotasunaren jatorri profesionala» eta izoztutako biriketan amianto zuntzak zirela frogatzen zuten mediku txostenak zalantzan jartzen. Izan ere, CAFek tabakismoa argudiatu zuen epaiketan kalte-ordaina «erdira» murrizteko. Asviamie elkarteak CAFi egotzi dio helegitearen bidez bere erantzukizunak ukatu nahi izana eta amiantoaren ondorioz enpresaren Gipuzkoako lantegietan hil ziren 55 langileri «trufa» egin izana. «Amiantoaren arriskua ezkutatu zuten, eta ez zieten jaramonik egin hainbat hamarkadatan», salatu du elkarteak. Eta gaineratu du datorren astelehenean, urriaren 26an, CAFen aurkako beste kasu bat epaituko dutela, amiantoaren ondorioz hil zen beste langile bati dagokiona.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188518/sarek-egokitu-egin-du-larunbaterako-deituta-zeukan-mobilizazioa.htm
Politika
Sarek egokitu egin du larunbaterako deituta zeukan mobilizazioa
"Era sinbolikoan eta murritzagoan" egingo dute, egoerara egokituta, baina euskal presoen egoeraren larritasuna aintzat hartuta, mobilizazioari eutsita.
Sarek egokitu egin du larunbaterako deituta zeukan mobilizazioa. "Era sinbolikoan eta murritzagoan" egingo dute, egoerara egokituta, baina euskal presoen egoeraren larritasuna aintzat hartuta, mobilizazioari eutsita.
Resolution hitza marraztuko dute 600 lagunek Donostiako Kontxan, hilaren 24an, larunbatean, Sarek modu koordinatuan egokitutako deialdi batean. Deialdi zabala egina zuen, baina, COVID-19aren datuek gora egin dutela ikusita, eta batez ere Gipuzkoan dagoen egoera larria aintzat hartuta, erabaki dute arduraz jokatzea eta mobilizazioa egokitzea. Honenbestez, 600 laguneko ordezkaritza bat bilduko dute Donostian, mosaiko batean Resolution hitza marrazteko. Hori modu ordenatu eta kontrolatuan egin ahal izateko, Sare iristen den herri eta auzoetako ordezkaritzekin koordinatuko da, eta egun horretan sareen bitartez ekintzen berri izateko eta egitasmoa hauspotzeko deia egin dute: "Urgentziarengatik. Egindako urratsek eta adostasunek sortu duten aukera probestu behar dugulako".
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188519/otsailaren-22-eta-23an-epaituko-dute-urrutikoetxea-2005-2006ko-prozesuagatik.htm
Politika
Otsailaren 22 eta 23an epaituko dute Urrutikoetxea, 2005-2006ko prozesuagatik
Gaur hastekoa zen Josu Urrutikoetxearen epaiketa Parisen, baina atzeratzeko eskatu zuten abokatuek
Otsailaren 22 eta 23an epaituko dute Urrutikoetxea, 2005-2006ko prozesuagatik. Gaur hastekoa zen Josu Urrutikoetxearen epaiketa Parisen, baina atzeratzeko eskatu zuten abokatuek
Heldu den otsailaren 22 eta 23an epaituko du Josu Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegiak 2005-2006ko prozesuarekin lotuta. Gaur eta bihar egitekoa zen epaiketa hori, baina atzeratzea erabaki zuten joan den astean, osasun egoerak lekukoen presentzia arriskuan jar zezakeelakoan. 2010ean sasian zela egin zioten epaiketa bategatik epaituko dute Urrutikoetxea, etakidetzat jo, eta, ofizialki 2006an hasi ziren elkarrizketak prestatzeko, 2002-2005 artean ETArekin harremanak izatea leporatuta. Urrutikoetxeak epaiketa berriro egiteko eskatu zuen iaz atzemana izan ondoren. Lau lekuko deituak ditu Urrutikoetxearen kontrako epaiketa horretarako: Jesus Egiguren, Raymond Kendall, Gerry Kelly eta David Harland. Defentsak uste du nazioarteko prozesuetako parametroak urratzen direla auzi honetan. Frantziako Poliziak, barne txosten batean, ETAren ordezkaritzat zeukan, ez buruzagitzat eta ez etakidetzat. Bi guardia zibil esanguratsuk, liburu batean, ez zuten erakundearen zuzendaritzan kokatu 2002an berriz ihes egin zuenetik. Otsaileko epaiketa arte haren egoera zein izanen den eztabaidatu dute gaurko auzi saioan. Fiskaltzak ontzat eman du orain arte izan duen egoerarekin jarraitzea, hau da, Espainiako prozeduren arabera dituen kontrol neurriekin. Azaroaren 3an emanen du erabakia epaileak. Urrutikoetxearen kontrako bigarren auzia bai, eginen dute Zigor Auzitegian, ordurako ez baita aurreikusten lekukorik. Ostegun honetan izanen da, Parisen, 13:30etik aitzina. Etakidetzat hartuta, 2011-2013an Osloko Mahaian egotea leporatzen diote auzi horretan. Urrutikoetxeak biktimen aitortza eskatu du Urrutikoetxeak asteburuan Sud Ouest egunkariko elkarrizketa batean esan du «jende askorekin hitz egin» zuela euskal gatazka amaitzeko asmoz, «batez ere, gure barnean». Haren «hamarkadetako lana», elkarrizketan adierazi duenez, belaunaldi berriei indarkeria egoerarik ez uztea izan zen. Aitortu du «bi aldeetan mina» eragin izan dela, eta uste du biktimen aitortza behar dela. 2005-2006an, Genevan eta Oslon aritu zen hizketan Espainiako Gobernuaren solaskideekin, ETAren ordezkari modura: «Espainiako Gobernuak, ETA erakundeak eta nazioarteko entitate bideratzaileek eskatu zuten nire parte hartzea». Azaldu du 2006ko irailean utzi zituela elkarrizketa horiek, ETAren beste ordezkari batzuekin ez zegoelako «ados». 2011-2013an, ETAk jarduera armatua amaitu ondoren, Osloko Mahaian egon zen. «Frantziatik Oslora auto diplomatiko batean eraman ninduten». Frantziak orain bi epaiketa egingo dizkiola eta, Urrutikoetxeak haren jarrera deitoratu du. «Ez ditu negoziatzaileen babeserako nazioarteko arauak errespetatzen». Joan den ostegunean, haren beste elkarrizketa bat atera zen Marianne astekarian. Atzo, Le Journal du Dimanche astekariak beste bat argitaratu zuen. Espainiako Estatuak bi euroagindu eta bi estradizio eskaera eginak dizkio Parisi. Urrutikoetxeak esan du ez duela zerikusirik Zaragozako kuarteleko 1987ko atentatuarekin, eta Luis Herguetaren hilketaz (1980) gogoratu du ETApm-k hartu zuela bere gain, eta bera ez zela sekula talde horretakoa izan.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188520/bi-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bertze-hiru-hurbilduko.htm
Politika
Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbilduko
Joseba Arregi Erostarbe Martutenera ekarriko dute, eta Garikoitz Garcia Arrieta, Zaballara. Alicia Saez de la Cuesta eta Ugaitz Perez Zorriketa Logroñora eramanen dituzte, eta Iñaki Armendariz Izagirre, Burgosera. Zaballan dagoen Ibon Etxezarreta presoari hirugarren gradua emanen diote.
Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbilduko. Joseba Arregi Erostarbe Martutenera ekarriko dute, eta Garikoitz Garcia Arrieta, Zaballara. Alicia Saez de la Cuesta eta Ugaitz Perez Zorriketa Logroñora eramanen dituzte, eta Iñaki Armendariz Izagirre, Burgosera. Zaballan dagoen Ibon Etxezarreta presoari hirugarren gradua emanen diote.
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bi euskal preso Euskal Herriratu eta bertze hiru Euskal Herritik hurbil dauden Espainiako espetxeetara eramanen dituzte: Logroñora eta Burgosera. Bertze preso bati, berriz, hirugarren gradua emanen diote. EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak dira mugituko dituzten bortz euskal presoak: Joseba Arregi Erostarbe Villabonatik (Asturias, 385 kilometro) Martuteneko kartzelara ekarriko dute (Donostia), eta Garikoitz Garcia Arrieta, berriz, Valentziatik (600 kilometro) Zaballara (Araba). Logroñora eramanen dituzte (170 kilometro) Alicia Saez de la Cuesta eta Ugaitz Perez Zorriketa: Castelloko espetxeetan zeuden biak (575 kilometro). Iñaki Armendariz Izagirre, berriz, Ciudad Realgo espetxetik (640 kilometro) Burgosera eramanen dute (215 kilometro). Ibon Etxezarreta presoa hirugarren gradura pasatuko dute. Lehendik zegoen Zaballako espetxean. Arregi Erostarbe 2000tik dago espetxean, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Iazko irailean bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Espetxe Erakundeek jakinarazi dute espetxe legedia onartu duela eta uko egin diola «indarkeriaren erabilerari». Bigarren graduan ezarriko dute. Ugaitz Perez Zorriketak 25 urteko zigorra du, eta 2021eko abuztuan beteko ditu hiru laurdenak. 2002tik dago preso. Alicia Saez de la Cuestak ere 30 urteko espetxe zigorra du, eta hark ere onartu du espetxe legedia. Iñaki Armendariz Izagirre 25 urteko zigorra betetzen ari da; Garikoitz Garcia Arrieta, 20 urtekoa. Denak daude espetxean ETAko kide izatea egotzita.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188521/iratxe-ansak-irabazi-du-espainiako-dantza-saria.htm
Kultura
Iratxe Ansak irabazi du Espainiako Dantza Saria
Interpretazioaren alorrean eman diote saria dantzari eta koreografo donostiarrari. Haren lanaren «dimentsioa» eta teknikaren «etengabeko bilakaera» txalotu dizkiote. Sormenaren kategorian, bestalde, Jesus Carmonak jaso du saria.
Iratxe Ansak irabazi du Espainiako Dantza Saria. Interpretazioaren alorrean eman diote saria dantzari eta koreografo donostiarrari. Haren lanaren «dimentsioa» eta teknikaren «etengabeko bilakaera» txalotu dizkiote. Sormenaren kategorian, bestalde, Jesus Carmonak jaso du saria.
Bildutako merezimenduak hitz hauetan laburbildu ditu epaimahaiak: «Gorputza elikatzeko duen maisutasuna, zeinaren bidez teknika eboluzio konstante eta aldakor bihurtzen duen». Hor antzeman du Espainiako Dantza Sariaren epaimahaiak interpretazioaren alorreko aurtengo aitortza Iratxe Ansari banatzeko oinarria. Eguerdian jakinarazi du berria Jose Manuel Rodriguez Uribes Espainiako Kirol eta Kultura ministroak. Bai Ansak eta bai Carmonak bakoitzak 30.000 euro jasoko dute. Donostiako Goi Mailako kontserbatorioan graduatu zen Ansa, eta Sttutgarten (Alemania) eman zien segida dantza ikasketei. Nazioarteko hainbat konpainiatako kide izan da 1993az geroztik: Basilea Balletean, Gulbelkian Balletean, Espainiako Konpainia Nazionalean, Lyongo Opera Balletean eta Nederlands Danse Theather-en. Zeharkaldi horretan, itzal handiko koreografoekin aritu da lanean, hala nola Nacho Duato, William Forsythe, Jiri Kylian, Johan Inger, Ohad Naharin, Mats Ek, Nils Christe, Patrick de Bana, Wayne McGregor, Maurice Causey, Rui Horta eta Jacopo Godanirekin, besteak beste. Eta, zeharkaldi horretan, halaber, hainbat sari jaso ditu dantzariak. Horietan azkenetakoa duela 13 urte izan zen, Espainiako Dantzako Profesionalen Elkarteak ibilbidea aitortu zionekoa. Aurretik, 2002an, Benois de la Danse sarietan bi sari eskuratu zituen, baita beste bi sari ere Alemaniako Solo Tanz jaialdian, urte berean. Koreografo alderdiari dagokionez, hogei piezatik gora sortu ditu eta hogeita hamar herrialde baino gehiagotan erakutsi ditu horiek. 2009an Nederlands Danse Theatre utzi zuenetik, bakarkakoan ari da, tailerrak emanez, koreografia berriak sortuz eta proiektu jakinetan soilik dantzatuz. Horren barruan sartu behar da Igor Bacovich dantzariarekin batera sortu duen Metamorphosis Method dantza garaikideko metodo propioa. Elkarrekin jarri dute martxan Metamorphosis Dance konpainia ere, Madrilen, eta film dokumental batean ere jasoa dago bi dantzarien proiektua. Carmona, flamenko dantzaria Bestalde, Jesus Carmonak (Bartzelona, 1985) sormenaren alorrean jaso du Espainiako Dantza Saria. Flamenko dantzaria da, baita koreografoa ere, eta bere lanen «sakontasuna» goraipatu du epaimahaiak. Konpainia eta dantzari handiekin ikasitakoa da bera ere, eta tradizioa berritzeko lanetan lortu du oihartzuna orain arte egin dituen bi pieza propioetan: El silencio de la luna (Ilargiaren isiltasuna, 2006) eta Cuna Negra & Blanca (Sehaska Zuria eta Beltza, 2011). Espainiako Ballet Nazionaleko dantzaria izan zen 2007-2010 urteen artean.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188522/transmisio-handia-egon-arren-jaurlaritzak-baztertu-egin-du-intzidentziarik-handieneko-herriak-ixtea.htm
Gizartea
«Transmisio handia» egon arren, Jaurlaritzak baztertu egin du intzidentziarik handieneko herriak ixtea
Baheketa selektiboak egingo dituzte Ordiziako eta Durangoko 13 eta 40 urte arteko herritarren artean.
«Transmisio handia» egon arren, Jaurlaritzak baztertu egin du intzidentziarik handieneko herriak ixtea. Baheketa selektiboak egingo dituzte Ordiziako eta Durangoko 13 eta 40 urte arteko herritarren artean.
Azken egunetako datuak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak onartu du birusaren «transmisio handia» dagoela. Halere, intzidentziarik handiena duten herriak ixtea ez dutela buruan adierazi du Ignacio Garitano Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak. Haren hitzetan, oraindik ikusteko dago horrelako neurriek funtzionatzen ote duten, baina neurri berriak hartu behar badira, hala egingo dute. Erantsi du udan garai batzuetan 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago egon direla, baina ez dela herririk itxi behar izan: «Aztarnarien sistemak kasuak aurkitu eta kontaktuak bakartu ditu, eta egoerari buelta eman zaio». Herritarrak guztiz konfinatzea ere ez dute epe motzerako planetan. Bitartean, orain arte ezarritako neurriak betetzeko eskatu du: «Oso garrantzitsua da leku publikoetan eta pribatuetan mugikortasuna eta pertsonak biltzea dakarten ekintza sozialak saihestea». Herriak itxi ez, baina bestelako neurri batzuk hartuko dituzte kasu ugari dituzten herrietan. Zehazki, baheketa selektiboak egingo dituzte Ordizian (Gipuzkoa) eta Durangon (Bizkaia). 13 eta 40 urte arteko herritarrei eskatuko diete proba egiteko, intzidentziarik handiena adin tarte horren baitago, Garitanoren hitzetan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei erreparatuz, 6.177 kasu aktibo daude, eta 13.273 pertsonari jarraipena egiten ari dira. Positibo horiek atzemateko sistemak ere aldatzen ari dira. Garitanok jakinarazi du larunbatetik PCRak ez ezik antigenoen testak ere erabiltzen ari direla. Oraingoz, 102 egin dituzte, eta 11 kasu atzeman dituzte horien bidez. %1 inguruko positibo tasa Baheketa berriak iragartzearekin batera, orain arte egindakoen emaitzak ere jakinarazi ditu Garitanok. Azpeitian (Gipuzkoa) egindako baheketako 2.297 emaitza jaso dituzte, eta 32 lagunek eman dute positibo; hau da, %1,39k. Gasteizko Sansomendi auzoan, 2.497 proba egin dituzte, eta 28 positibo egon dira; hau da, %1,12. Azkenik, Azkoitian (Gipuzkoa), 3.077 proba egin zituzten, eta 35ek eman zuten positibo; hau da, %1,13k. Kazetariek galdetu arren, Garitanok ez du esan zer emaitza izan dituzten Beasaingo (Gipuzkoa) Txindoki institutuan eta Irungo Txingudi ikastetxean egindako PCRetan. Urnietako Udalak (Gipuzkoa) iragarri du udal gune gehienak itxi egingo dituztela, asteburuan beste 16 positibo atzeman dituztelako. Kiroldegia, Sarobe, musika eskola, pilotalekua, gaztelekua, adinekoen taberna, ikasteko gela eta liburutegia itxiko dituzte. Parkeak gauetan itxiko dituzte, 20:30etik aurrera.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188523/altzoko-handiarekin-topaturiko-beste-pertsonen-hezurrak-hilerrira-itzuli-dituzte.htm
Bizigiro
Altzoko Handiarekin topaturiko beste pertsonen hezurrak hilerrira itzuli dituzte
Erraldoiaren hezurrak Aranzadi zientzia elkartean geratuko dira, oraingoz. Halakoetatik informazio genetiko interesgarria atera dute munduko beste toki batzuetan.
Altzoko Handiarekin topaturiko beste pertsonen hezurrak hilerrira itzuli dituzte. Erraldoiaren hezurrak Aranzadi zientzia elkartean geratuko dira, oraingoz. Halakoetatik informazio genetiko interesgarria atera dute munduko beste toki batzuetan.
Abuztuan topatu zituen Aranzadi elkarteak Altzoko Handiaren hezurrak, Altzoazpiko hilerriko hezurtegian (Gipuzkoa). Horien bila indusketan ari zirela, erraldoiarenak ez ziren beste hainbat hezur aztertu behar izan zituzten Aranzadi elkarteko kideek, Paco Etxeberriaren gidaritzapean. Zientzia elkarteak erabaki duenez, Altzoko Handiaren hezurrak Aranzadin geratuko dira oraingoz, eta gainerakoak Altzoazpiko hilerriko hezurtegira itzuli dituzte. Hezurrak sailkatu egin dituzte, eta oihal iragazkor batekin estali ondoren, lurra bota dute gainetik. Zientzialariek oraindik informazio asko atera dezake Altzoko Handiaren hezurretatik. Euskalduna jaio baino 35 urte lehenago hil zen Charles Byrne erraldoi irlandarraren DNA aztertuta, esaterako, akromegalia gaitza eragiten duen mutazio bat identifikatu dute, eta hori Irlandan milaka familiatan daukatela ondorioztatu dute hango ikertzaileek. 1861. urtean hil zen Altzoko Handia, eta gorpua Altzoazpiko hilerrian lurperatu zuten, baina urte luzez uste izan zen haren hezurrak lapurtu egin zituztela. Erraldoiaren hezurrak topatzeko itxaropen askorik ez bazuten ere, hantxe topatu zituzten Aranzadiko kideek. Aurkitu eta berehala hasi ziren hezurrok jabe ohiaren inguruko informazioa ematen. «Ornoetan artrosi zeinu mordo bat topatu ditugu», esan zuen orduan Aranzadiko Antropologia saileko Lourdes Herrastik. Erraldoiak artrosi aurreratua zuela ondorioztatu zuten zientzialariek, eta «min izugarriarekin» biziko zela. «Horregatik kexatzen zen, eta horregatik bueltatu nahi zuen etxera». Handiaren ondorengoek pozik zeudela adierazi zuten. «Hainbeste urteren ondoren, uste genuen ez zituztela bilatuko, edo dena hausita egongo zela. Honekin, bukatu dira duda guztiak», esan zuen Pilar Unsain Elizegik. Erraldoiaren ondorengoa da, bosgarren belaunaldikoa.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188524/nafarroako-sarrera-irteerak-itxiko-ditu-gobernuak.htm
Gizartea
Nafarroako sarrera-irteerak itxiko ditu gobernuak
Lanerako edo arrazoitutako mugimenduak baimenduko dituzte, baina ez bestelakoak. Tabernak eta ostatuak ixteko ere agindu du Nafarroak; etxera eramateko janari-edariak soilik prestatu ahalko dituzte. Jarduera guztiak itxiko dituzte 21:00etan, eta garraio publikoa %50era mugatuko dute. Ostegunean indarrean egongo dira neurriak.
Nafarroako sarrera-irteerak itxiko ditu gobernuak. Lanerako edo arrazoitutako mugimenduak baimenduko dituzte, baina ez bestelakoak. Tabernak eta ostatuak ixteko ere agindu du Nafarroak; etxera eramateko janari-edariak soilik prestatu ahalko dituzte. Jarduera guztiak itxiko dituzte 21:00etan, eta garraio publikoa %50era mugatuko dute. Ostegunean indarrean egongo dira neurriak.
Datuei oso zorrotz erreparatzen ari zaizkiela eta kutsatze berrien trazabilitatea oso zehatz egiten ari direla adierazi du Maria Txibite Nafarroako lehendakariak, baina datuak «kezkagarriak» direla onartu du. Azaldu du azken asteetan hartutako neurriak ez direla aski izan, eta «urrats bat» egitea erabaki dutela. Osasun arloko profesionalek hori eskatu dietela argudiatu du, gainera. Arazo handiena lagun eta familia bilerak direla ohartarazi du Txibitek, hor ari dela batez ere kutsatzen jendea. Onartu du badakiela herritarrak nekatuta daudela, baina birusak indartsu jarraitzen duela zehaztu du, eta erantsi du ez dutela beste neurririk: ezinbestekoak ez diren jarduerak gelditzea eta higienea eta distantzia. Bizitza asko arriskuan daudela adierazi du, eta neurriak hartu ezean «drama» handiagoak gertatuko direla. Iruñea ixtea erabakiko ote zuten zurrumurrua eta eztabaida ibili dira azkeneko egunetan, baina neurriak herrialde osoan ezartzea erabaki du gobernuak azkenean, intzidentzia larria duelako Nafarroa osoak, Txibiteren esanetan. Horregatik erabaki dute Nafarroako perimetro guztia ixtea eta mugimenduak mugatzea. Azaldu du lanerako herrialdetik atera behar dutenek etabertara sartu behar dutenek ez dutela arazorik izango, ezta ikasketengatik, zaintzagatik edo arrazoituta mugitzeko beharra dutenek ere, baina ezinbestekotzat jo du joan-etorriak murriztea. Jarduera sozialak, erabat murriztuta Taberna, jatetxe, kafetegi eta osatu guztiak ere itxi egingo dituzte; etxera eramateko janariak edo edariak eman ahalko dituzte, baina ezingo dituzte bezeroak bertan artatu. Eramateko kafea, ogia eta prentsa bai, saldu ahalko dituzte zerbitzu hori dutenek. Hotelek, nekazaritza turismoek eta antzeko establezimenduek aukera izango dute haietan ostatu hartutako bezeroei jaten emateko, mahaiko gehienez lau pertsona jarrita. Gainerako denda, saltoki eta abarrak 21:00etan ixtea erabaki dute; eta jarduera sozial eta kulturalak ere ordu horretan bukatzeko aginduko dute. Merkataritza gune handietara erosketak egitera soilik joan ahal izango dira: herritarrek ezingo dituzte aisialdirako erabili. Eremu pribatuetako bileretan familiako kideak edo elkarrekin bizi direnak soilik biltzeko aginduko edo aholkatuko du gobernuak; arau horretatik kanpo geldituko dira bakarrik bizi direnak eta zaintza bereziak behar dituztenak. Elkarbizitza unitateen «burbuilak» mugatzera eta horietatik kanpoko harremanak ahalik eta gehien murriztera deitu du gobernuak. Auzitegiek neurriei oniritzia emango dietela espero duela ere esan du. Garraio publikoa, bestalde, mugatu egingo dute %50era. Neurri horiek guztiek ostalariei kalte eragingo dietela onartu du lehendakariak, eta horretaz jabetzen dela adierazi du, baina gaur-gaurkoz COVID-19ari aurre egiteko ez dagoela beste modurik erantsi du. Kutsatzeak eteteko «neurri gogorrak» eta azkarrak hartu behar direla esan du Txibitek. Ostegunean bertan indarrean Txibitek azaldu du ostegunean sartuko direla indarrean neurri horiek —teknikoki, asteazkenetik ostegunerako gauerdian; aurki argitaratuko dituzte Nafarroako Aldizkari Ofizialean—, eta hamalau egun iraungo dutela printzipioz. Neurri berrien eraginkortasuna bi astez aztertu ondoren erabakiko dute zer egin horiekin, mantendu behar diren edo arindu edo gogortu behar diren. Azaroaren 4a arte indarrean egongo dira, beraz, gutxienez. Alerta egoera izendatzeko aukera baztertu egin du Txibitek. Ostalariei-eta erraztasunak emango dizkiete enplegu erregulazioak aurkeztu behar badituzte, lehendakariaren arabera. Txibitek gogorarazi du orain arte epaileek oniritzia eman dietela Nafarroako Gobernuak hartutako neurriei. Indarrean sartuko den dekretuaren edukia bidali dute epaitegietara, eta behar bezala arrazoituta dagoela dio. "Gure eskumenen barruan dago", azaldu du. Txibiteren esanetan, eskaera egin eta epaileen baimena izan arte itxaron zezaketen, baina bitartean denbora gal daitekeela azpimarratu du. "Epaileek neurriren batekin eragozpenen bat ikusten badute, ezingo dugu osorik ezarri, eta hori kontuan hartuko dugu. Espero dugu orain arte bezala berrestea". Azkeneko hamalau egunetan 5.939 kasu positibo atzeman dituzte Nafarroan, horietatik laurdenak (1.682) Iruñean bertan. 100.000 biztanleko, 899 kasu dira Nafarroan; Iruñean, tasa hori zerbait txikiagoa da, baina larria halere: 834 positibo 100.000 biztanleko. Tasa hori 500etik gorakoa izatea larritzat hartua dago, egoera kontrolpetik joaten ari den seinale, eta Espainiako Gobernuak zehaztua dauka adierazle hori dela herri edo eskualde jakinak hesitzeko parametroetako bat. Urriaren 8az geroztik, bi egunetan soilik izan ditu eguneko 400 positibo baino gutxiago. ZIUetako %29, beteta Herriak ixteko, ez da hori aintzat hartzen den adierazle bakarra: ospitaleetako zenbat ohe eta ZIU zainketa intentsiboetako zenbat ohe libre dauden ere aintzat hartu behar da. Eta adierazle horretan ere okerrera egin du Nafarroak denbora gutxian. Osasunbideko ohe guztien %13 daude okupatuta, eta ZIUetako oheen ia %29. Egoera asistentziala ere okertzen ari da, beraz. Oraintxe, koronabirusak jotako 215 gaixo daude Osasunbideko ospitaleetako oheetan, eta 37 gehiago daude ZIUetan. Europako eta munduko intzidentzia handienetakoa duten lurraldeetako bat da Nafarroa momentu honetan. Azken hamalau egunetan egindako PCRetatik zenbat positibo atera diren, batez besteko portzentajea kalkulatzen du BERRIAk: uztailaren 22an iritsi zen batezbesteko hori %4,93ra —nazioartean onartutako adierazleen arabera, pandemia kontrolez kanpo dago %5era iristean—; geroztik ez da jaitsi. Irailaren 2az geroztik, berriz, %8tik gorakoa da beti. Atzo, egindako PCR testen %17k eman zuten positibo. Kutsatzen ari diren guztien arrastoari jarraitzeko zailtasuna adieraz dezake adierazle horrek.
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188525/pilotarien-elkartea-sortu-dute.htm
Kirola
Pilotarien Elkartea sortu dute
Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak eratu dute, eta haiek zuzenduko dute. Espero dute egiten hasi diren urratsak «esku pilota profesionala eta pilota bizitzen ari den egoera hobetzea, eta normaltasuna lehenbailehen lortzea». Ibai Zabala kritiko azaldu da ekimenarekin.
Pilotarien Elkartea sortu dute. Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak eratu dute, eta haiek zuzenduko dute. Espero dute egiten hasi diren urratsak «esku pilota profesionala eta pilota bizitzen ari den egoera hobetzea, eta normaltasuna lehenbailehen lortzea». Ibai Zabala kritiko azaldu da ekimenarekin.
Baikoko arduradunak eta greban dauden enpresako hamabost pilotarien ordezkariak bigarrenez bildu bezperan iritsi da berria. Pilotarien Elkartea sortu dute Joseba Ezkurdiak, Jokin Altunak, Mikel Urrutikoetxeak eta Aimar Olaizolak. Lau pilotari horiek gaur bildu dira, arrazoi zehatz batzuk bultzatuta: «Gaur egun pilota profesionalak eta lehiaketek duten egoera ikusita, eta egunak pasatzen ari direla eta gauzak zailtzen ari direla ikusita, arazoari ahalik eta lasterren irtenbidea bilatzen saiatzeko». Pauso batzuk ematea erabaki dute; horien artean, Pilotarien Elkarte bat sortzea. Haiek gidatuko lukete, eta soilik EPELn ari diren pilotariek parte hartuko lukete. Haien asmoa da elkarte honek negoziatzea esku pilota profesionalaren sektorean etorkizunean sor daitezkeen puntu garrantzitsuak. EPELekin bildu dira, eta haien asmoa azaldu diote, eta zenbait planteamendu egin dizkiote: duela gutxi kontratuak berritu ez zituzten pilotariekin negoziatzen has daitezela. Diotenez, EPELek onartu egin du horietako batzuekin hitz egiten hastea; buruz burukoaren hasiera astebete atzeratzea eskatu diote ere, eta hori ere onartu egin du EPELek. Haien asmoa Pilotarien Elkartea EPELeko pilotari guztientzat «zabalik» egotea da. Hori dela eta, pilotari guztiei eskaini diete 48 orduko epean haiekin bat egiteko. Bultzatzaileek espero dute egiten hasi diren urratsak «esku pilota profesionala eta pilota bizitzen ari den egoera hobetzea, eta normaltasuna lehenbailehen lortzea». Ibai Zabala, kritiko Ibai Zabala Baikoko pilotari grebalarien ordezkarietako bat kritiko azaldu zen elkartearen sorrerarekin. «Ni ez nau ordezkatzen azken bost hilabeteetan beren eskubideen eta pilotarien alde borrokan aritu den taldea baztertu eta alboratu duen inork. Are gutxiago, mugimendu horiek greban dauden pilotariekin hitz egin gabe egiten direnean». Zabalak azaldu duenez, "denok" uste dute elkarte bat "beharrezkoa" dela, eta horrela erakutsi zuten Tolosan egindako agerraldian, baina zehaztu duenez, duela hilabete elkartea eratzeko proposamena egin zieten Olaizola II.ari eta Urrutikoetxeari, eta ezetz esan zuten. Zabalak jakinarazi duenez, elkarte bat sortzeko hilabete bat behar dela esan zien alor horretako aditu batek. Halaber, Zabalak dio ordezkariak "aukeratu" egiten direla, "eta ez inposatu". Haren ustez, bilatzen dutena ez da arazoa konpontzea, "greba altxatu eta txapelketak jokatzea baizik".
2020-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/188526/arrantzale-bat-galdu-da-ispasterren.htm
Gizartea
Arrantzale bat galdu da Ispasterren
Larrialdi zerbitzuek 17:00 aldera jaso dute desagerpenaren berri, eta bilatzeko lanak eten dituzte iluntzean. Bihar dira jarraitzekoak, goizean goiz.
Arrantzale bat galdu da Ispasterren. Larrialdi zerbitzuek 17:00 aldera jaso dute desagerpenaren berri, eta bilatzeko lanak eten dituzte iluntzean. Bihar dira jarraitzekoak, goizean goiz.
Kostako harkaitzetan arrantzan ari zen 56 urteko gizonezko bat desagertu da gaur arratsaldean, Ispasterren (Bizkaia). Larrialdi zerbitzuek 17:00 aldera izan dute horren berri, eta Itsas Salbamendua, Gurutze Gorria, Ertzaintza eta suhiltzaileak aritu dira arrantzalea bilatu nahian. Iluntzean bertan behera utzi dituzte bilaketa lanak, eta bihar goizean goiz berriz hasiko direla adierazi dute. Gizona Ogella hondartzaren inguruan ari zen arrantzan.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188557/arcek-47ko-babesa-du-botoen-ia-erdiak-kontatuta.htm
Mundua
Arcek %47ko babesa du, botoen ia erdiak kontatuta
Mesak «garaipen sendoa» aitortu dio MASen hautagaiari. Moralesek ospatu egin du «herriaren nahia» nagusitu izana, eta esan du Boliviara itzultzeko asmoa duela.
Arcek %47ko babesa du, botoen ia erdiak kontatuta. Mesak «garaipen sendoa» aitortu dio MASen hautagaiari. Moralesek ospatu egin du «herriaren nahia» nagusitu izana, eta esan du Boliviara itzultzeko asmoa duela.
Urtea betetzear da Evo Moralesen MAS Sozialismorako Mugimendua boteretik kendu zutela, eta, igandeko hauteskunde orokorretako botoen ia %48 zenbatuta, alderdia Boliviako Gobernura itzuliko da datorren legealdian. Datu ofizialen arabera, Luis Arce presidentegaiak botoen %46,96 lortu ditu oraingoz. Ez du, oraingoz, %50eko langa igaro, baina botoen %40 baino gehiago eskuratuta eta bigarrenari hamar punturen aldea aterata, lehen itzulian irabaziko luke. CC Komunitate Herritarrak botoen %34,13 ditu, eta Creemos hautagaitzak, berriz, %16,81. Hauteslekuetan egindako inkesten arabera, MASeko hautagaiak %52ko babesa izango luke. Emaitzak motel ari dira iristen, baina Carlos Mesa CCren hautagaiak berak Twitter bidez aitortu zuen Arceren garaipena, atzo. Arce baikor agertu, eta «demokrazia berreskuratzen» ari zirela berretsi zuen, inkesten aurreikuspenak ontzat emanez: «Demokrazia berreskuratu dugu, baita itxaropena ere. Boliviar guztientzat aginduko dugu, eta batasun nazionaleko gobernu bat eraikiko». Hauteskundeen Auzitegi Gorenak aitortu du arazoak izan dituztela botoak zenbatzean, eta adierazi dute hauteskunde hauetan bizi izandakoa «lezio garrantzitsua» izango dela haientzat, Salvador Romero presidentearen esanetan. Romerok berak adierazi du presidenteak, presidenteordeak eta gobernuko gainontzeko kideek azaroko lehen bi asteetan hartuko dutela kargua.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188559/umiliatua-izatetik-senatari-kargura.htm
Mundua
Umiliatua izatetik senatari kargura
Moralesen garaipena onartu ez zuen manifestari talde batek indarrez kalera atera eta gogor kolpatu zuen Patricia Arce duela urtebete, Vintoko alkate zela. Igandeko bozen ostean, senatari izango da.
Umiliatua izatetik senatari kargura. Moralesen garaipena onartu ez zuen manifestari talde batek indarrez kalera atera eta gogor kolpatu zuen Patricia Arce duela urtebete, Vintoko alkate zela. Igandeko bozen ostean, senatari izango da.
Gauzak nola aldatzen diren. Duela urtebete, Bolivian estatu kolpea eman eta Evo Moralesek herrialdetik irten behar izan zuenean, oposizioko manifestarien mespretxuak eta erasoak jasan behar izan zituen kideetako bat izan zen Patricia Arce. Vinto herriko alkate zen orduan. Ia urtebete igaro denean, senatari kargua eskuratu du, MAS alderdiak igandeko bozetan lortutako garaipenaren aurpegietako bat bilakatuz. 2019ko urriaren 20an Evo Moralesek hauteskundeetan lortutako garaipena onartu ez eta emaitzen aurka protestan atera zirenen haserrea jasan zuen Arcek. Azaroaren 6an mundu osoan ezagun egin zen haren irudia. Udaletxean zela bahitu eta kalera atera zuten. Ilea moztu, eta buru gainetik gasolina eta pintura gorria bota zizkioten, baita kolpe ugari eman ere, ia konortea galtzeraino, Arce berak Nodal hedabideari azaldu zionez. Modu horretan hainbat kilometroz ibiltzera ere behartu zuten. Halere, haren esanetan, beharrezkoa zuen sendo mantentzea: «Indartsu agertu behar nintzen. Emakume ekintzaileak prestatu nahian ari banaiz, zer irudi emango nuke konortea galduz gero?». Ez zuten lortu, beraz, Arce kikiltzea. «Ilea moztuko zidaten, agian kolpeak eman, baina nire ideiek bere horretan jarraitzen dute», adierazi zuen berriz ere alkate kargura itzultzean, aste batzuk geroago. Hainbat hedabideren arabera, apirilean Poliziak atxilotu zuen Arce, ustez konfinamendu garaian festa bat antolatu izanagatik. Alkoholemia proba bat ere egin zioten, eta negatibo eman zuen. Hark «jazarpen politikoa» salatu zuen orduan. Gauzak hala, senatari kargua eskuratzeko asmoz aurkeztu zen igandeko bozetara, Evo Moralesen MAS alderdiarekin. «Lanarekin, umiltasunarekin eta Boliviako herriaren babesarekin, gure herrialdea berreskuratu dugu, denentzat, batasunez eta ausardiaz».
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188560/gipuzkoak-100000-biztanleko-500-positiboren-langa-gainditu-du.htm
Gizartea
Gipuzkoak 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du
Hego Euskal Herrian egin dituzten testen %9,2k eman zuten atzo positibo. Eusko Jaurlaritzak ez du «ezer» baztertzen, baina, oraingoz, konfinamenduak eta etxeratze agindua ez daude mahai gainean.
Gipuzkoak 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du. Hego Euskal Herrian egin dituzten testen %9,2k eman zuten atzo positibo. Eusko Jaurlaritzak ez du «ezer» baztertzen, baina, oraingoz, konfinamenduak eta etxeratze agindua ez daude mahai gainean.
Azken egunetan, Nafarroan izan dira daturik txarrenak, baina Gipuzkoa ere ez doa bide onetik: azken hamalau egunetako datuak kontuan hartuta, 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du; hain zuzen, 506 kasu pasatxoko tasa dauka. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren izurria kontrolatze aldera egiten dituzten probetako positiboek gora egin dute berriro: 1.203 positibo atzeman zituzten atzo, bezperan baino 80 gehiago. Orotara, 13.109 proba egin zituzten, PCRak eta antigenoak atzemateko test lasterrak, eta %9,2k eman zuten positibo. Bereziki azpimarratzekoa da Nafarroako positibo tasa, egindako proben %13,8 positiboak baitira. Gipuzkoako datua, berriz, ezin da kalkulatu, Jaurlaritzaren txostenak ez baitu zehazten zenbat proba egin dituzten lurralde bakoitzean. Datuei lurraldez lurralde erreparatuta, ia erdiak (578) Nafarroan atzeman dituzte, eta pandemiako daturik okerrena da. Ez dute itxura onik Gipuzkoako datuek ere: 304 positibo atzeman dituzte, atzo baino 29 gehiago. Halere, joan den larunbatean iragarritako 430 kasuetatik urrun dago kopurua. Zenbakiak apalagoak dira Bizkaian eta Araban. Bizkaian, 265 kasu atzeman dituzte, azken asteko gutxien, eta Araban, 55, daturik onena urriaren 14tik. Datuon gaineko ikusmina handia da. Izan ere, izurriarekin lotutako aldagaiek asteak daramatzate igoera etengabean, batez ere Gipuzkoan eta Nafarroan. Buelta eman nahian, atzo jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak Nafarroa itxi egingo duela; sartu-irtenak kontrolatuta egongo dira; taberna eta jatetxeak, itxita; eta kalean egiten den jarduera oro eten egin beharko da 21:00etarako. Bi asterako ezarriko dituzte neurriok, baina adi jarraitu beharko zaio datuen bilakaerari. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ere aitortu zuen atzo birusaren «transmisio handia» dagoela. Halere, intzidentziarik handiena duten herriak ixtea ez dute buruan, Ignacio Garitano Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak atzo adierazi zuenez. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur zehaztu du ez dutela «ezer» baztertzen, baina oraingoz ez daudela mahai gainean konfinamenduak eta etxeratze agindua. Haren hitzetan, teknikariek esandakoaren arabera hartuko dituzte erabakiak. Erantsi du neurri horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoarentzat, lurralde batentzat edo osasun eremuen araberakoak izan daitezkeela. Erietxeetan ere karga nabaritzen ari dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, beste 45 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo, eta 312 lagun daude gaitzak jota ospitalean, atzo baino hamabi gehiago. Gainera, horietako 59 larri daude, ZIUetan. Leku batzuk, okerrago Hego Euskal Herriko leku batzuk beste batzuk baino gogorrago jotzen ari da birusa. Eusko Jaurlaritzak egunero atera ohi duen txostenean, gorriz markatuta daude azken hamalau egunean 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago izan dituzten Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako hamasei herri —atzo baino bi gehiago— : Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Zumaia eta Zumarraga. Bizkaian, antzeko egoeran daude Abadiño, Durango, Elorrio, Ermua eta Lekeitio.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188561/sei-asteko-itxialdia-agindu-du-irlandak.htm
Mundua
Sei asteko itxialdia agindu du Irlandak
Etxeratze agindua ezartzea aztertzen ari da Madrilgo erkidegoa. Belgikak iragarri du soilik sintomak dituztenei egingo dietela PCR proba.
Sei asteko itxialdia agindu du Irlandak. Etxeratze agindua ezartzea aztertzen ari da Madrilgo erkidegoa. Belgikak iragarri du soilik sintomak dituztenei egingo dietela PCR proba.
Gero eta gehiago dira COVID-19 kasuak. Uztaila eta abuztua nahikoa lasaiak izan dira, baina udazkenean nabarmen ugaritu dira kutsatzeak, orotara 40 milioi kasura heldu arte. Europako herrialde gehienek neurriak gogortu dituzte azken egunetan. Irlandak, esaterako, sei asteko itxialdia ezarri du. Herritarrak gehienez ere bost kilometro urrundu ahal izango dira euren etxetik kirola egiteko, eta itxi egin dituzte oinarrizkoak ez diren salmenta guneak ere. Bihar sartuko dira indarrean neurriok; sei astez debekatuta egongo dira etxeetarako bisitak, eta itxita parke publikoak. Soilik bakarrik bizi direnei edo laguntza behar dutenei onartuko zaizkie bisitak. Italiako Lombardia eskualdeak ere neurri bereziak iragarri ditu gaurtik aurrera. Hura izan zen lehen koronabirus kasuak atzeman zituen Europako Batasuneko eskualdea, baita gaitzak lehen olatu hartan gogorren jo zuena ere. Han, gobernuak iragarri du etxeratze agindua ezarriko duela ostegun gauetik aurrera. Tarte horretan, soilik osasun edo lan arrazoiengatik atera ahal izango dira kalera herritarrak. Izan ere, Osasun Ministeriotik ohartarazi dute hilabete bukaerarako 4.000 lagun egon daitezkeela erietxeratuta koronabirusaren ondorioz, eta beste 600 gaixo zaintza berezietan. Horiek hala, martxoan Milanen zabaldu zuten erietxea berriz irekitzeko aukera proposatu dute agintariek. Alemanian ere gora egin dute kasuek azken astean. Azken 24 orduetan, beste 4.300 kasuren berri eman du herrialdeak, baina Berlinek ohartarazi du «benetako kopurua» askoz handiagoa izan daitekeela, zenbait eskualdek ez dutelako oraindik informaziorik eman. Angela Merkel kantzilerrak esan du ez dutela beste konfinamendurik ezarriko, eta bestelako neurriak hartuko dituztela bigarren olatuari aurre egiteko; besteak, beste kutsatze gehien dituzten eremuak soilik ixtea. Hori da Alpeetako Berchtesgadener Land herriaren kasua, zeina itxita dagoen gaur eguerdiaz geroztik. Arazoak dituzte Belgikan ere. Gobernuak dagoeneko iragarri du soilik sintomak dituztenei egingo dizkietela PCR probak, ez dutelako nahikoa baliabide gehiago egiteko. Alexander de Croo lehen ministroak ohartarazi du egoera martxoan itxialdia ezarri zutenean baino okerragoa dela. Herrialdeak lau astez itxi ditu taberna eta jatetxeak, eta etxeratze agindua ezarri du. Astelehenetik aurrera, berriz, itxialdia sartuko da indarrean. Belgikan, 412 gaixo zituzten zaintza berezietan igandean, baina kopurua bikoiztuz doa bederatzi egunean behin. Madrilen, bestalde, iragarri dute etxeratze agindua ezartzeko aukera aztertzen ari direla. Enrique Ruiz Escudero Osasun sailburuak eman du erabakiaren berri. Oraindik indarrean da Espainiako Gobernuak erkidegoari ezarritako alarma egoera.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188562/ostatuak-2200etan-itxi-beharko-dituzte-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Ostatuak 22:00etan itxi beharko dituzte Ipar Euskal Herrian
Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak neurri berriak iragarri ditu. Ostatuek ezinen dute eramateko alkoholik saldu 22:00etatik aitzina, eta karrikan ezinen da alkoholik edan 22:00etatik 08:00etara. Bezeroen erregistro bat egin beharko dute ostalariek. Ortzegunean jarriko dituzte neurriak indarrean, hamabortz egunerako, gutienez.
Ostatuak 22:00etan itxi beharko dituzte Ipar Euskal Herrian. Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak neurri berriak iragarri ditu. Ostatuek ezinen dute eramateko alkoholik saldu 22:00etatik aitzina, eta karrikan ezinen da alkoholik edan 22:00etatik 08:00etara. Bezeroen erregistro bat egin beharko dute ostalariek. Ortzegunean jarriko dituzte neurriak indarrean, hamabortz egunerako, gutienez.
Egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta, neurri gehigarriak iragarri ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Ostatuei dagozkie gehienak: 22:00etan itxi beharko dute ostatuek; ordu horretatik aitzina ezinen dute eramateko alkoholik saldu, eta musika ezinen dute ozen jarri irekita dauden bitartean. Jatetxeak salbuetsita daude itxiera ordutik, Spitzek azaldu duenez. 22:00etatik 08:00etara karrikan alkohola edatea ere debekatu du prefetak. Ortzegunetik aitzina egonen dira neurriak indarrean, gutienez hamabortz egunez: epe hori igarota, berriz aztertuko dute neurriak kendu ala gogortu, osasun egoeraren arabera. Ostatu eta jatetxeek bezeroen erregistro bat egin beharko dute: haien izen-abizenak eta haiekin harremanetan jarri ahal izateko kontaktu bat utzi beharko dute bezeroek. Hamabortz egunez atxikiko du informazio hori ostatuaren jabeak, eta ondoren suntsitu egin beharko du. Soilik koronabirusaren kontrolerako erabili ahal izanen dituzte datuak. Herrietako bestak eta gaualdiak ere debekatu eginen dituzte, baita eskoletako ateraldiak ere. Kirol instalazioetarako neurri berriak ere jarri ditu prefetak: banakako aldagelarik ez duten igerilekuak itxi egin beharko dituzte, eta bertzelako kirol eraikinetako aldagelak itxi eginen dituzte, klub profesionaletako eta eskoletako erabiltzaileentzat salbu. Fokuak unibertsitateetan Maritxu Blanzaco Akitaniako ARS osasun agentziako Pirinio Atlantikoetako ordezkariak koronabirusari buruzko departamenduko datu orokorrak eman ditu —ez dago Ipar Euskal Herriko datu orokorrik—: intzidentzia tasa 208,9koa da 100.000 biztanleko Pirinio Atlantikoetan, eta positibotasun tasa, berriz, %11,9koa. Baiona inguruan, hobea da egoera: BAMen %8,8ko positibo tasa dagoela jakinarazi du Blanzacok, eta Baionako ospitaleko ZIUan sei lagun daudela orain. Foku nagusiak unibertsitateetan eta kirol jardueretan daudela jakinarazi du Blanzacok: BAMen gehienak. Oraingoz ez dago fokurik Ipar Euskal Herriko zahar etxeetan. Egoera «kontrolatua» dagoela uste du Spitzek, baina ez du baztertu neurri gehiago hartu behar izatea egoera okertzen bada. Orain arte hartutako neurriek ere indarrean segituko dute: erraterako, sei lagunetik gora ezinen dira elkartu, eta ezinen da zutik egon ostatuetan. Prefetak azaldu du oraingoz ez dituztela neurri gogorragoak hartuko, «bizitza sozial eta kulturalari» eutsi nahi dietelako. Test ugari egiten ari direla nabarmendu du, eta ospitaleetako egoera ona dela: «Hori da erabiltzen dugun irizpide nagusia».
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188563/gorpu-bat-topatu-dute-aiako-harriaren-inguruan.htm
Gizartea
Gorpu bat topatu dute Aiako Harriaren inguruan
Ertzaintzak ez du baieztatu ostiraletik bilatzen ari diren gizonezkoarena ote den
Gorpu bat topatu dute Aiako Harriaren inguruan. Ertzaintzak ez du baieztatu ostiraletik bilatzen ari diren gizonezkoarena ote den
Aiako Harriaren (Gipuzkoa) inguruan gorpu bat topatu dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak. Joan den ostiraletik eremu horretan desagertuta dagoen Oiartzungo (Gipuzkoa) 38 urteko gizonezko baten bila ari da Ertzaintza, baina ez dute baieztatu gorpua harena ote den.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188564/estrasburgok-beste-behin-zigortu-du-espainia-euskal-presoen-eskubideak-urratzeagatik.htm
Politika
Estrasburgok beste behin zigortu du Espainia euskal presoen eskubideak urratzeagatik
Lau euskal presoren «segurtasun juridikoa» urratu dela ebatzi du, Auzitegi Konstituzionalak haiek jarritako babes errekurtsoak ez onartzeagatik. Ez du, ordea, Frantzian betetako zigorrak Espainian kontuan ez hartzearen aurka egin.
Estrasburgok beste behin zigortu du Espainia euskal presoen eskubideak urratzeagatik. Lau euskal presoren «segurtasun juridikoa» urratu dela ebatzi du, Auzitegi Konstituzionalak haiek jarritako babes errekurtsoak ez onartzeagatik. Ez du, ordea, Frantzian betetako zigorrak Espainian kontuan ez hartzearen aurka egin.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu du Gorka Martinez, Alvaro Juan Arri, Ion Gonzalez eta Jon Mirena San Pedro euskal presoek Auzitegi Konstituzionalean aurkeztutako babes errekurtsoak ez onartzeagatik. Auzitegiaren esanetan, lau presoek, «gutxienez, segurtasun juridikoaren falta sufritu dute». Ez die, baina, arrazoia eman Frantzian betetako zigor urteak Espainian kontuan hartzeko eskaerei. Auzitegi Konstituzionalak bide judizial guztiak ez agortu izana argudiatu zuen errekurtsoa atzera botatzeko arrazoi gisa; hau da, Espainiako Auzitegi Gorenean kasua berriz aztertzeko beharrezko helegiterik ez aurkeztu izana. Ebazpenaren arabera, ordea, errekurtsoak ez onartu izanak presoek epaitegietara jotzeko duten eskubidea urratzen du, Europako Hitzarmeneko 6,1 artikulua, zehazki. «Pertsona orok eskubidea du bere kasua bidezko moduan, publikoki eta zentzuzko epe batean, epaitegi independente eta inpartzial baten eskutik», dio artikulu horrek. Bi urteko epean hirugarrenez eman du Estrasburgok Espainiako Estatuaren aurkako ebazpen bat. Hiruretan arrazoi berberengatik. Aurrez, Santiago Arrospide, Alberto Plazaola eta Francisco Mujika Garmendiaren, eta Ismael Berasategi eta Rufino Arriaga euskal presoen kasuetan izan zen. Aurreko ebazpenetan egin bezala, ordea, Giza Eskubideen Auzitegiak berretsi du Frantzian eginiko zigor urteak ez direla kontuan hartu behar Espainian, helegitea aurkeztu zuten presoek eskatutakoari kontra eginez. Ez du, behintzat, halakorik aipatu ebazpenean. Hala, ukatu egin du Espainiak Europako Hitzarmeneko 5.1. eta 7. artikuluak urratu izana. Pertsonen askatasunari eta segurtasunari egiten dio erreferentzia lehenak, eta indarrean dagoen legediaren pean zigortua ez izateko eskubideari bigarrenak (Ez dago zigorrik legerik gabe). Lau euskal presoak 1998. eta 2009. urteen artean atxilotu zituzten, eta ETAko kide izatea eta 1989 eta 1993 artean Frantzian hainbat delitu egitea egotzita zigortu. 2014an eta 2015ean, eskatu zuten Frantzian betetako zigor urteak Espainian betetzen ari ziren espetxealdietan kontuan hartzea, Espainiako Auzitegi Gorenak 2014ko martxoaren 13an emaniko ebazpenean oinarrituta. Gorenak Europako Batasuneko bi estatutan betetako zigorrak batzearen alde egin zuen, Europako Kontseiluak 2008an hartutako erabakia dela medio. Urtebete geroago, ordea, Gorenak berak irizpidea aldatu zuen. «Ez dago eskatzaileek Frantzian betetako zigorrak kontuan hartzeko arrazoirik», adierazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, urte hartan. Estrasburgok ez du halako epaien aurkako ebazpenik eman ordutik.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188565/azpikontratatutako-zerbitzuetako-osasun-arloko-langileek-ere-grebara-joko-dute.htm
Gizartea
Azpikontratatutako zerbitzuetako osasun arloko langileek ere grebara joko dute
Bat egingo dute Osakidetzako sindikatuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan deitutako greba egunekin.
Azpikontratatutako zerbitzuetako osasun arloko langileek ere grebara joko dute. Bat egingo dute Osakidetzako sindikatuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan deitutako greba egunekin.
Osakidetzak azpikontratatutako zerbitzuetako sindikatuek (ELAk, LABek, ESK-k, UGTk eta CCOOk) iragarri dute bat egingo dutela orain hurrengoan Osakidetzako sindikatuek deitutako greba eta mobilizazioekin. Araban, urriaren 29an izango da greba; Gipuzkoan, azaroaren 5ean, eta Bizkaian, berriz, azaroaren 12an. 4.500 behargin inguru dira greba egitera deitutakoak, Osakidetzak azpikontratatutako zerbitzuetan aritzen direnak: garbitzaileak, anbulantzia gidariak, sukaldariak, erietxeetako kafetegietako langileak eta abar. ELAko Noemi Etxebarriak eta LABeko Itsasne Nuñezek esan dutenez, egiturazko gabezia pairatzen dute langile horiek –gaixo paratzen direnak ez ordezkatzea, segurtasun falta, soldata apalak, prekaritatea eta abar–, baina pandemiaren egoerak larriagotu egin du hori. Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diete atzera egin dezala zerbitzu horien pribatizazio prozesuetan eta beren gain har ditzatela, lanpostuei eutsiz eta langile kopuruak emendatuz. Greba egunez harago, mobilizazioak ere egingo dituzte azpikontratatutako zerbitzuetako langileek: urriaren 28an Gipuzkoan eta Bizkaian, azaroaren 4an Araban eta Bizkaian, eta azaroaren 11n Gipuzkoan eta Araban.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188566/auzitegi-nazionalak-atzera-bota-du-bateragune-auzia-berriro-epaitzeko-eskaria.htm
Politika
Auzitegi Nazionalak atzera bota du 'Bateragune auzia' berriro epaitzeko eskaria
Esperantza Berdea Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eskatu du epaiketa berriro egiteko beste epaile batzuekin, argudiatuz Estrasburgoko auzitegiak epailearen jarrerarengatik baliogabetu zituela zigorrak.
Auzitegi Nazionalak atzera bota du 'Bateragune auzia' berriro epaitzeko eskaria. Esperantza Berdea Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eskatu du epaiketa berriro egiteko beste epaile batzuekin, argudiatuz Estrasburgoko auzitegiak epailearen jarrerarengatik baliogabetu zituela zigorrak.
Joan den abuztuan, behin betiko itxi zen Bateragune auzia, Espainiako Auzitegi Gorenak men egin baitzion Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2018ko azaroan kaleratutako epaiari, eta, ondorioz, Gorenak berak 2012an ezarritako zigorrak baliogabetu zituen. Goreneko Bigarren Aretoko hiru epaileek irmo adierazi zuten Estrasburgoko auzitegiaren ebazpenak «lotesleak» direla, eta fiskaltzak bat egin zuen irizpide horrekin. Esperantza Berdea Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, baina, beste bide bat abiatu nahi izan du. Estrasburgoko auzitegiak adierazi zuen Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaimahaiburua ez zela «inpartziala» izan Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta epaitu zituenean. Beraz, Esperantza Berdea elkarteak Espainiako Auzitegi Nazionalari eskatu dio egin dezatela berriro epaiketa beste epaile batzuekin. Auzitegi Nazionalak erantzun du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eta Espainiako Auzitegi Gorenak ez zutela eskatu beste epaiketarik egin zedin haien sententzietan, eta legeak ez duela aurreikusten horrelakorik egitea, auzipetuen zigorrak baliogabetu dituztenerako, dagoeneko beteak zituztelako.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188567/kaleratzeak-direla-eta-administrazioen-babes-falta-salatu-du-elak.htm
Ekonomia
Kaleratzeak direla eta, administrazioen babes falta salatu du ELAk
Gipuzkoako metalaren lan hitzarmenaren negoziazioan Adegik izandako jarrera txalotu du.
Kaleratzeak direla eta, administrazioen babes falta salatu du ELAk. Gipuzkoako metalaren lan hitzarmenaren negoziazioan Adegik izandako jarrera txalotu du.
Gipuzkoako metalaren lan hitzarmenaren negoziazioetan Adegik erakutsi duen «jarrera bera» eskatu die ELAk Eusko Jaurlaritzari eta aldundiei, administrazioko beharginen lan baldintzak negoziatzeko orduan, eta enpresa pribatuen kasuan, kaleratze espedienteak aurkezten dituztenean, horien aurka «irmoagoa» azaltzeko. Onda Vasca irratian eginiko elkarrizketa batean, Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak txalotu egin du Gipuzkoako metalaren negoziazioetan patronalak izandako jarrera, eta azpimarratu du hitzarmenak agerian uzten duela «edukiak egonez gero» ELA prest dagoela akordioetarako. Lakuntza administrazioei mintzatu zaie, eta salatu du haiekin zerikusia duten alorretan zailagoa izaten dela akordioa. «Adegik izan duen jarrera bera ikusi nahiko genuke euskal administrazio batzuetan». Horren harira, Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuaren jarrera kritikatu du, soldatak murriztearen alde zabaldutako mezuengatik. Azpimarratu du Confebasken aldera lerratu dela, eta ohartarazi du neurri horrek ez duela «ezer konponduko»: «Kasurik onenean, balio dezake batzuek eutsi ahal izateko beren mozkinei». Adierazi duenez, beste herrialde batzuetan «ez dira hortik jotzen ari». Lakuntzak uste du industriaren egoera aztertzeko orduan enpresa bakoitzaren errealitateari erreparatu behar zaiola, proposatzen dituzten neurriak bidezkoak diren ala ez jakiteko. Kaleratzeen inguruan Jaurlaritzaren jarrera salatu du. «Sarritan, faltan sumatzen dugu langileek administrazioen babes handiagoa izatea eta horiei buruz mezu zuzenagoa izatea».
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188568/jaro-operazioko-akusatuek-ukatu-egin-dute-indarkeria-goratu-izana.htm
Mundua
'Jaro operazioko' akusatuek ukatu egin dute indarkeria goratu izana
Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Galiziako hamabi independentistek Ceivar eta Causa Galiza eragileen «legezko jarduna» babestu dute. Fiskaltzak 102 urteko espetxe zigorra eskatu du, orotara.
'Jaro operazioko' akusatuek ukatu egin dute indarkeria goratu izana. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Galiziako hamabi independentistek Ceivar eta Causa Galiza eragileen «legezko jarduna» babestu dute. Fiskaltzak 102 urteko espetxe zigorra eskatu du, orotara.
Guardia Zibilaren Jaro operazioarekin hasi zen prozesu judiziala, 2015ean, eta, bost urteren ondoren, abian da auzi horretan akusatutako hamabi independentista galiziarren kontrako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Astelehenean hasi ziren auzipetuak deklaratzen, eta gaur goizean hartu dute hitza magistratuen aurretik igarotzeko falta ziren biek. Guztiek ukatu dute fiskaltzak leporatzen dien delitua: «terrorismoa goratzeko talde kriminal bateko kide» izatea. Lau eta hamabi urte arteko espetxe zigorrak galdegin ditu Ministerio Publikoak. 102 urteko kartzela zigorra, orotara. Horrez gain, isun ekonomikoak eskatu ditu; guztira, 348.000 euro. Baita akusatuak inhabilitatzea eta Causa Galiza eta Ceivar elkarteak legez kanporatzea ere. Causa Galiza alderdi politikoarekin lotura duten bederatzi auzipetuek uko egin diote fiskaltzaren galderak erantzuteari. Defentsari erantzunez, gehienek aitortu dute Causa Galizako kideak direla. Kideak ez, baina jarraitzaileak direla argitu dute bik. Gainerako hiru auzipetuek, berriz, Ceivar errepresioaren kontrako elkarteko kideak direla aitortu dute, eta fiskaltzaren eta defentsaren galderei erantzun diete. Fiskaltzak Resistencia Galega «talde terrorista» goratzea egozten die. Causa Galiza eta Ceivar taldeei, berriz, delitu hori gauzatzeko talde kriminala izatea leporatu die. Horien jarduna erabat legezkoa dela ziurtatu du defentsak, eta Resistencia Galega existitzen dela ere zalantzan jarri dute auzipetuek. «Terrorismoaren» goratzearekin lotzen ditu fiskaltzak Causa Galizak eta Ceivarrek antolatutako hainbat ekitaldi. Besteren artean, 2014. eta 2015. urteetako Galizia Borrokalari Egunak, eta hainbat militante independentista kartzelatik irten ondorengo harrera ekitaldiak. Horietan parte hartu izana aitortu dute auzipetuek, baina nabarmendu dute ez zutela indarkeria erabiltzera deitu, ezta Resistencia Galega goratu ere. Ekitaldiak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren baimenarekin antolatu zirela azaldu dute, ez zutela inolako zigor administratiborik jaso, ez zela liskarrik izan, eta Poliziak ez zuela esku hartu, gertaerak bertatik jarraitu zituen arren. Ekitaldi horiek «Galiziako independentismoaren memoria historikoarekin» lotutakoak direla azaldu diote epaimahaiari. Presoen harrerak Preso independentisten harrerei dagokienez, 2008 eta 2017. bitarteko ongietorriei buruzko azalpenak eman dituzte auzipetuek. Hainbatek azaldu dute harrera jaso zuten presoak ez zirela «talde terroristako kide» izateagatik kondenatuak izan, eta beste batzuk absolbituak izan zirela. Akusazioak aipatzen dituen harreren artean, bakarra dago Resistencia Galega taldeko kide izateagatik kondenatua izan zen preso bati zuzendua: Antom Santosi eginiko ongi etorria, 2017koa. Ugio Caamaño Ceivar elkarteko bozeramaileak adierazi du ekitaldian parte hartu zuela. «Berak inoiz ez zuen aldarrikatu [Resistencia Galegako] kide zenik, eta Ceivarretik ere ez genuen sekula ere tesi hori onartu, ezta Resistencia Galega existitzen denik ere». Caamañok argitu du Ceivarrek «arrazoi politikoengatik espetxeratuak diren pertsona guztiei» eskaintzen diela aholkularitza. «Fiskaltzaren txostenak era gezurtian bideratuta daude, sinetsarazteko terroristatzat jotzen diren gertakariekin lotutako presoak defendatzen ditugula soilik, baina guk sindikalistak defendatzen ditugu, adierazpen askatasuna urratu zaien gazteak eta abar». Espainiako justiziak frogatutzat jo du Resistencia Galega «talde terrorista» existitzen dela, baina hori hala dela ukatu zuen Joam Peres Causa Galizako batzorde exekutiboko kide eta auzipetuak, BERRIAk igandean argitaratu zuen elkarrizketan. «Ez da talde horren ekintzarik ezagutzen, ezta egiturarik ere. Egia da azken urteetan indarkeria politikoari lotutako ekintza batzuk izan direla, baina hortik erakunde armatu bat badela esatera jauzi handi bat dago». Peresek nabarmendu zuen Auzitegi Nazionaleko epaile Ramon Saez Valcarcelen iritziz ere ezin dela halakorik ziurtatu, eta boto partikularra eman zuela Resistencia Galega badela baieztatzen duten bi sententziatan, arrazoi horrengatik. Xavier Vence BNG alderdiko bozeramaile ohiak eta Bieito Lobeira alderdi bereko Antolakuntza idazkari ohiak ere deklaratu dute, fiskaltzaren eskariz. Biek nabarmendu dute Causa Galizarekin egin dituzten bileretan azken horretakoek ez zutela sekula ere indarkeriaren aldeko adierazpenik egin. Epaiketako bigarren saioa bi guardia zibilen deklarazioek itxi dute. Elkarte independentisten hitzaldi, adierazpen eta ekitaldiei buruzko txostenen berri eman dute. Manuel Chao defentsa abokatuak BERRIAri adierazi dionez, baina, ez dute aurkeztu «errugabetasun printzipioa» apurtzen duen frogarik, eta gaineratu du akusatuek «ideologia askatasunaren, adierazpen askatasunaren eta biltze eta manifestazio askatasunaren» bermea dutela. Epaiketa bihar amaitzea zen hasierako aurreikuspena. Hala ere, luzatu egingo da ia ziur. Beste hamazazpi guardia zibilek deklaratu behar dute, eta defentsaren lekukoen txanda helduko da ondoren.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188569/pentsiodunek-eta-egoiliarren-senideek-kudeaketa-txarra-egotzi-diete-erakundeei.htm
Gizartea
Pentsiodunek eta egoiliarren senideek «kudeaketa txarra» egotzi diete erakundeei
Urriaren 31ko manifestazioetara joateko deia egin dute.
Pentsiodunek eta egoiliarren senideek «kudeaketa txarra» egotzi diete erakundeei. Urriaren 31ko manifestazioetara joateko deia egin dute.
Pentsiodunen mugimenduko kideek eta zahar etxeetako egoiliarren senideen elkarteak, Babestuk, elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean, eta aukera baliatu dute urriaren 31n Hegoaldeko lau hiriburuetan antolatuko diren manifestazioetara joateko deia egiteko. Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien jokabidea kritikatu dute: «kudeaketa txarra» eta «aurreikuspen falta» egotzi diete. Esan dutenez, ez da onargarria pandemiaren bigarren olatu honetan kutsatuak eta hildakoak hainbeste izatea, eta nabarmendu dute izurriak eragin handia duela adinekoengan –zahar etxeetan, eguneko zentroetan zein bestelako zerbitzuetan–. «Protokoloak ez dira aski, edo ez dira betetzen ari», salatu dute. Erakundeen «autokritika falta» ere gaitzetsi dute: «Ez da onargarria 700 hildako egon ostean oraindik tematzea dena ondo egin dutela esaten». Babestuko kideek eskatu dute zahar etxeetako egoiliarren senitartekoek aukera izan dezatela bisiten kudeaketan eta neurri eta protokoloen ebaluazioan parte hartzeko.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188570/nafarroako-ostalariak-itxieraren-kontra-sektorea-kriminalizatzen-ari-dira.htm
Gizartea
Nafarroako ostalariak, itxieraren kontra: «Sektorea kriminalizatzen ari dira»
Tabernak eta jatetxeak «seguruak» direla adierazi du Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak. Elkarretaratzeak eginen dituzte ostegunetik aurrera
Nafarroako ostalariak, itxieraren kontra: «Sektorea kriminalizatzen ari dira». Tabernak eta jatetxeak «seguruak» direla adierazi du Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak. Elkarretaratzeak eginen dituzte ostegunetik aurrera
Ostalaritzaren sektorea haserre dago Nafarroan. Ez datoz bat Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak COVID-19ari aurre egiteko iragarritako neurri murriztaileekin, hainbat enpresa «amildegira» bultzatuko dituztelakoan: «Epe laburrean, pertsiana jaitsi beharko dute enpresa askok, eta, luzera, hurrengo belaunaldikoek ere birritan pentsatuko dute ostatu bat zabaldu aurretik», esan du Ana Beriainek, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko lehendakariak. Beriainek CEN Nafarroako Enpresarien Elkartearen egoitzan egin ditu adierazpenak, eta, bitartean, hainbat ostalarik elkarretaratzea egin dute Nafarroako Gobernuaren aurrean, gobernuak ezarritako itxieraren kontra. Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak emandako datuak oinarritzat hartuta, Beriainek ondorioztatu du ostalaritzaren sektorea «seguruenetako bat» dela, «agerraldi gutxi» antzeman direlako tabernetan, jatetxeetan edo dantzalekuetan: 190 agerraldi eta 4.246 kasu, Espainiako Estatuan. Hala ere, ostalaritza sektoreak du positiboen eta agerraldien arteko ratiorik altuena gizarte harremanei lotutako kutsatzeen multzoan: 22,3 kutsatze ostalaritzan antzemandako agerraldi bakoitzeko. Tabernak eta jatetxeak ixteko erabakia «politikoa» izan dela uste du Beriainek, eta ostalaritzak «ez kriminalizatzeko» eskatu dio Nafarroako Gobernuari: «Protokoloak eta segurtasun neurri zorrotzak ezarri ditugu, eta, datuen argitara, neurri horiek ari dira fruituak ematen; hortaz, ezin dugu ulertu ostalaritza koska bat gehiago estutu nahi izatea». Are: Nafarroako Gobernuak iragarritako diru laguntzak «hutsaren hurrengoa» direla nabarmendu du ostalarien elkarteko buruak: «10 milioi euroko diru poltsa banatuko dute, 850 milioi euroko fakturazioa duen sektore batean. Fakturazioaren %2, gutxi gorabehera. Hori adabaki bat da, eta ez du ezer konponduko. BEZa, kontribuzioa, hondakinen zerga... Hori guztia ordaintzen segitu behar al dugu, inongo fakturaziorik gabe?». Hori dela eta, «bideragarritasun eta erreskate plan bat» ontzeko eskatu diote Maria Txibiteren gobernuari. «Ixtea ezinbestekoa bada, egin dezatela beste herrialde batzuetan eta ezar dezatela ganorazko plan bat, larrialdia igaro ostean sektorea martxan jarri ahal izateko». Neurriok «jarraitutasuna eta gardentasuna» izan behar dutela ere uste du Beriainek. Nafarroako Gobernuaren foru aginduari helegitea aurkeztuko ote dioten galdetuta, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko lehendakariak esan du oraindik ez dutela argi baina protestak antolatu dituztela datozen bi asteetarako: elkarretaratzeak eginen dituzte egunero, 20:00etan, Iruñeko Gazteluko plazan.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188571/apaltzea-izan-dute-ipar-euskal-herriko-enpresen-70ek-migen-arabera.htm
Ekonomia
Apaltzea izan dute Ipar Euskal Herriko enpresen %70ek, MIGen arabera
Udako sasoiak zenbakiak «hobetu» baditu ere, «kezkatua» agertu da Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako burua.
Apaltzea izan dute Ipar Euskal Herriko enpresen %70ek, MIGen arabera. Udako sasoiak zenbakiak «hobetu» baditu ere, «kezkatua» agertu da Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako burua.
Ekonomia barometroa aurkeztu du Baionako MIG Merkataritza eta Industria Ganberak. Ipar Euskal Herriko 220 enpresak erantzun zuten ekainaren 22 eta 26 artean egin zuten galdeketa. Geroztik egoera aldatu bada ere, koronabirusaren krisiak Ipar Euskal Herriko ekonomian izan dituen eraginei buruzko elementu batzuk ematen dituzte emaitzek. «Osasun krisi hau krisi ekonomiko bilakatzen ari da. Haatik, desesperazioaren krisi bilaka dadin eragotzi behar dugu. Merkataritza eta Industria Ganberak hor gaude, enpresak laguntzeko», adierazi du Andre Garreta MIGeko buruak. 2020ko lehen seihilekoa iazkoa baino «hobea» izan zen, enpresa gutxiago erori baitziren (750); hala, iaz baino 1.078 enpresa gehiago daude orain, %17,2ko emendatzea. Haatik, langileen kopurua doi bat apaldu da (%0,6), nahiz eta langabezia partzialaren dispositiboak lanpostu gehienak atxikitzea bermatu. Garretak eman dituen datuen arabera, sektore ekonomiko guzietan langile kopurua emendatu da oro har: zerbitzuetan (-%2), ostalaritzan (-%4,7), eta aldi bateko lanaldietan (-%21,3). Martxoaren 15etik aitzinako konfinamenduaren eraginarekin lotu du MIGeko buruak. Langabetu kopurua emendatu egin da (+%7,8); era berean, enpresek emandako erantzunen arabera, gero eta zailagoa zaie langileak bilatzea. 2020ko lehen hiruhilekoan, 2.129 eurokoa zen batez besteko soldata gordina Ipar Euskal Herrian. 2020. urte hasieran egoera ekonomikoaren «hobetze» bat ikus bazitekeen ere, koronabirusaren krisiak «eragin handia» izan du, eta ekonomiaren zenbaki adierazle negatiboekin bukatu zen lehen seihilekoa, MIGen datuen arabera. «Enpresen %70ek urteko negozio zenbatekoaren apaltze bat izan dute, haien mozkinak beheititu dituzte, eta langile berririk ez hartzea erabaki dute. Diruzaintza beti da konplikatua, baina zenbaki gorriak dituzte orain; are gehiago, enpresek lan gehiago izaten dutelako beren bezeroengandik ordainduak izateko». Hiru sektore aipatu ditu, gehien sufritu dutenak: aeronautika, turismoa eta zerbitzuak. Miarritzeko aireportua kudeatzen duen sindikatuak prentsaurrekoa deitua du ostegun honetarako. Azken hilabeteetan, behin baino gehiagotan aipatu dute jardueraren apaltze nabarmena izan dutela eta horrek egoera zail batean jartzen zituela. Industria ere ukituenetako bat da, Garretaren hitzetan, gehienek ez baitute urteko negozio zenbatekoa berreskuratu. «Ostalaritza lehen hiruhilekoan izan zen gehien hunkia, baina udako sasoiarekin zerbait berreskuratu du. Udako sasoi ondoreneko hau berriz konplikatua izanen dela dirudi», adierazi du. MIGen arabera, Ipar Euskal Herriko enpresaburuen %72k konfiantza dute etorkizunean; iaz baino hamar puntu apalagoa da kopurua. Enpresen %26k baizik ez ditu egin inbertsioak lehen seihilekoan, eta %17k baizik ez zuen bigarren seihilekoan inbertsioak egitea aurreikusten, kontuan hartuta galdeketa ekainean egina izan zela eta ordutik egoera aldatu egin dela.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188572/euskaraldian-25000-arigune-egongo-dira.htm
Gizartea
Euskaraldian 25.000 arigune egongo dira
Euskal Herriko 421 udalerritan osatu dira euskara batzordeak. Ariguneak sortu dituzten entitate nagusiak enpresak, saltokiak, erakundeak eta elkarteak izan dira. %52 barneko ariguneak izango dira, eta gainerakoak, kanpokoak.
Euskaraldian 25.000 arigune egongo dira. Euskal Herriko 421 udalerritan osatu dira euskara batzordeak. Ariguneak sortu dituzten entitate nagusiak enpresak, saltokiak, erakundeak eta elkarteak izan dira. %52 barneko ariguneak izango dira, eta gainerakoak, kanpokoak.
Hilabete eskas falta da Euskaraldia hasteko, eta egitasmoa bultzatzen duten eragileek agerraldi bateratu bat egin dute gaur goizean, Baionan. Euskal Herriko 421 udalerritan osatu dira Euskaraldia sustatzeko batzordeak, eta horietan parte hartu ahal izango dute herritarrek azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte. Euskararen erabilera aktibatzeko ariketa sozialean izen emateko epea oraindik zabalik dago, eta antolatzaileek parte hartzera dei egin diete herritarrei. Aurtengo Euskaraldiaren berrikuntza nagusia ariguneak izango dira; hau da, hainbat entitatek euskaraz lasai aritzeko sortutako espazioak. Antzeko 25.000 espazio baino gehiago sortu dira Euskaraldiak irauten duen egunetan erabiltzeko. 6.737 entitatek dituzten 8.174 egoitzetan sortu dituzte arigune horiek guztiak. 25.091 arigune horietatik, %52 barneko ariguneak izango dira, eta gainerako %48ak, kanpokoak. Entitateei dagokienez, era guztietako enpresa, saltoki, erakunde eta elkartek sortu dituzte ariguneak: saltoki eta zerbitzu emaile txikiak, elkarteak, hezkuntza arloko eragileak, zerbitzu enpresak eta erakunde publikoak izan dira kopurutan nabarmenenak. Zenbaki horien balorazio “oso positiboa” egin dute antolatzaileek, are gehiago COVID-19 gaitzak eragindako egoera aintzat hartuta. Baina Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak laguntza eskatu die herritarrei: “Pandemiak zaildu egin digu Euskaraldiaren antolaketa, eta guztion laguntza behar dugu Euskal Herriko ahobizi eta belarriprest guztiengana heltzeko.” Euskaraldian parte hartzeak badu, haren ustez, mezu argi bat: “Pandemiari aurre egin nahi diogula, gure komunitatea berrindartu nahi dugula, eta, oztopoak oztopo, Euskal Herri gero eta euskaldunago bat nahi dugula”. Horregatik, herritarrei dei egin die ahobizi edo belarriprest gisa izena ematen jarrai dezaten.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188573/olbek-opera-laburtu-batekin-eutsiko-dio-denboraldiari.htm
Kultura
OLBEk opera laburtu batekin eutsiko dio denboraldiari
Eusko Jaurlaritzak kultur ekitaldien eserleku kopurua erdira murrizteak muga-mugan utzi du elkartearen programa lirikoa, baina 'Il turco in Italia' opera egokituz eta hiru saio bikoitz eginez jarraituko dute aurrera
OLBEk opera laburtu batekin eutsiko dio denboraldiari. Eusko Jaurlaritzak kultur ekitaldien eserleku kopurua erdira murrizteak muga-mugan utzi du elkartearen programa lirikoa, baina 'Il turco in Italia' opera egokituz eta hiru saio bikoitz eginez jarraituko dute aurrera
Denboraldia hasi ere egin gabe egon dira itxiera iragartzeko puntuan. Koronabirusaren eraginez, martxoaz geroztiko geldialdiaren ostean, azkenean, aurreko asteko ostiralean aurkeztu zituen Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) aurtengo denboraldia abiatuko zuen
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188574/zerga-bilketa-151-erori-da-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Zerga bilketa %15,1 erori da Hego Euskal Herrian
EAEko hiru ogasunek 1.781 milioi gutxiago jaso dituzte, eta 270 milioiko galera izan du Nafarroakoak. Arabak nabaritu du gehien motelaldia
Zerga bilketa %15,1 erori da Hego Euskal Herrian. EAEko hiru ogasunek 1.781 milioi gutxiago jaso dituzte, eta 270 milioiko galera izan du Nafarroakoak. Arabak nabaritu du gehien motelaldia
Irailera arteko zerga bilketa %15, 1 jaitsi da Hego Euskal Herrian. %16,4 izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta hiru foru ogasunek 9.031 milioi euro bildu dituzte guztira: 1.781,4 milioi gutxiago. Nafarroan, berriz, txikiagoa izan da jaitsiera: %9,7koa: 270,7 milioi gutxiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iraileko jaitsiera metatua abuztura arte izan zenaren antzekoa da, COVID-19a dela-eta aurtengo kanpainako egutegietan egin dituzten aldaketak direla eta. Hiru ogasunek datozen hilabeteetan bilakaera normalizatzea espero dute. Finantzen Euskal Kontseiluaren aurreko asteko bileran aurreikuspenak berrikusi zituzten, eta urte amaierarako % 13,3ko jaitsiera zehaztu zuten. Beraz, hiru puntu gainetik dago orain artekoa. Nafarroan, berriz, iazko epe berean egindako bilketarekin konpara daitezke aurtengo datuak, egutegi fiskalaren epemugak mantendu egin baititu gobernuak. Euskal Autonomia Erkidegoan, jaitsierarik handiena Arabak izan du, %20,2koa (-322 milioi). Bizkaian %17,8 gutxitu da bilketa (-1.091,5 milioi), eta Gipuzkoan, %11,9 (-2.713,8 milioi). Gipuzkoako datuak emateko aldundiko bozeramaile Eider Mendozak astearte honetan eginiko agerraldian, aitortu du pandemiaren hasieran aurreikusitakoak baino hobeak izan arren «kolpe gogorra» hartu dutela, jaitsierak «oso nabarmenak» direlako hala ere. Dena den, Gipuzkoak bere «erronkei» aurre egiteko finantza egoera «fidagarria» duela azpimarratu du, eta berretsi aldundiaren lehentasunak susperraldi ekonomikoa eta gizarte politikak izango direla. Zerbitzu publikoen kudeaketan «zuhurtziaz eta erantzukizunez» jokatuko dutela esan du. Sozietate zergaren bilakaeraren zain Herrialdeka, Bizkaiak lortu du 2020ko aurrekontuko diru sarrera guztien % 61,9 biltzea. Zerga moten arabera, zuzeneko zerga nagusia, PFEZa, %11,9 jaitsi da, ordainketak atzeratu izanaren ondorioz. Sozietateen gaineko zerga %35,4 erori da, aitorpena egiteko epean onartutako atzerapenagatik, besteak beste. Ondarearen gaineko zergagatik 1,5 milioi bildu ditu ogasunak, iaz baino 75,3 milioi gutxiago, zerga horren likidazioa irailaren 30era arte atzeratu baitzuen. BEZaren bidez %16,6 gutxiago bildu du. Gipuzkoan, PFEZaren bilketak soilik egin du gora, %3,4. Bestalde, sozietateen zergan % 50,9koa izan da beherakada, egutegian eginiko aldaketengatik. Foru aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, bilketa % 14,7 jaitsi da, pandemiak kontsumoan izan duen eraginaren isla. Araban, azarora arte atzeratu da PFEZaren lehen epearen ordainketa (ekainean kobratu ohi da), eta irail amaierara arte sozietateen gainekoa; horren emaitza urrian islatuko da. PFEZagatik %11,6 gutxiago bildu du ogasunak. Autonomoek egiten dituzten zatikako ordainketek % 61,3ko beherakada izan dute, 2020ko lehen seihilekoko ordainketak baliogabetzea erabaki baitzuen aldundiak, finantzaketa modu gisa. Sozietateen gaineko zergaren bidez %29,5 gutxiago bildu du, besteak beste, enpresa txikien ordainketak ez dituelako jaso oraindik. Oro har, Araban beste bi lurraldeetan baino nabarmenagoa izan da ekonomiaren motelaldia, BEZaren datuari erreparatuz gero, behintzat: %29,9koa izan da jaitsiera. Nafarroan, eguneratuta Nafarroako datuak homologarriagoak dira iaz epe berean bildutakoekin konparatuta, aldaketarik ez baita egon egutegian. 2020ko aurrekontuan jasotako zerga bilketaren aurreikuspenen %62,5 jaso du (iaz, %73). Zerga gutzietan bildu du gutxiago. Zeharkakoetan -%16, PFEZean -%0,8, sozietate zergan -%7,4 eta BEZean -%8,1.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188575/gasteizen-emakume-bati-eraso-zion-gizonezkoa-atxilotu-dute.htm
Gizartea
Gasteizen emakume bati eraso zion gizonezkoa atxilotu dute
Burlatako (Nafarroa) poligono batean izan da atxiloketa.
Gasteizen emakume bati eraso zion gizonezkoa atxilotu dute. Burlatako (Nafarroa) poligono batean izan da atxiloketa.
Gizonezko batek emakume bati eraso zion joan den larunbatean, Gasteizko Salburua auzoan. Erasotzaileak, ordea, ihes egin zuen, eta hura bilatzeari ekin zioten. Azkenean, gaur atxilotu dute, Burlatan (Nafarroa), Mugazuriko poligonoan. Gainera, gizonezkoak 22 urteko kartzela zigorra zuen bere emaztea zena hiltzeagatik, eta, orain, hirugarren graduan zegoen. Emakumea bere alabarekin zegoela, gizonezkoak labana bat sartu zion, erasotzailea eta biktima bizi ziren etxebizitzaren atarian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, 40 urteko biktima eta adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman zituzten. Azken horrek, ordea, ez zuen zauri fisiko larririk.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188576/aebek-googleren-aurka-egin-dute-sareko-bilaketak-monopolizatzeagatik.htm
Ekonomia
AEBek Googleren aurka egin dute, sareko bilaketak monopolizatzeagatik
Justizia Departamenduak eta 11 estatuk jarri dute enpresaren aurkako salaketa. Fiskaltzaren esanetan, «lehiakideei kalte egiten dien legez kanpoko akordio esklusiboen sare bat» erabiltzen du bere nagusitasuna finkatzeko.
AEBek Googleren aurka egin dute, sareko bilaketak monopolizatzeagatik. Justizia Departamenduak eta 11 estatuk jarri dute enpresaren aurkako salaketa. Fiskaltzaren esanetan, «lehiakideei kalte egiten dien legez kanpoko akordio esklusiboen sare bat» erabiltzen du bere nagusitasuna finkatzeko.
AEBetako Justizia Departamentuak eta 11 estatuk Google erraldoi teknologikoaren aurkako salaketa bat aurkeztu dute. Interneteko bilaketak eta iragarki merkatua monopolizatzea egozten diote enpresari. Urtebeteko ikerketaren emaitza da salaketa, eta berebiziko garrantzia izan dezake, bai bailiteke luze jo dezakeen gerra legal bat hastea. Aurrera ateraz gero, azken urteetan monopolioen aurka egin den kausarik handiena litzateke, eta merkatu digitaleko lehena. Justizia Departamenduko fiskal Jeffrey Rosenen arabera, Googlek berebiziko rola jokatzen du, Interneteko «sarbiderako zaindari nagusia» baita, «lehiakideei kalte egiten dien legez kanpoko akordio esklusiboen sare baten» bidez. Salatzaileek argudiatzen dute Googlek iragarkien bidez irabazitako milaka milioi dolar erabili dituela telefono konpainiei eta beste bilatzaile batzuei ordaintzeko, Google horien oinarrizko bilatzaile gisa mantentzeko helburuarekin. Hala, AEBetan, interneten egiten diren bilaketen %80 inguru kontrolatzen du Googlek. Ez da teknologiaren erraldoien aurka egiten den lehen aldia. Hainbat gobernuk eta Europako Batasunak gogor kritikatu dituzte enpresa horiek, euren gain hartzen duten merkatu kuota eta botereagatik. Zer esanik ez milaka milioika dolarreko irabaziak izanik ordaintzen dituzten zerga gutxiengatik. Googleren kasuan, AEBetako Merkatu Batzorde Federalak haren aurkako ikerketa bat abiatu zuen duela urte batzuk, baina 2013an utzi zuten kasua, froga faltagatik.
2020-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/188577/aldaketa-beharra-klima-krisiari-aurre-egiteko.htm
Gizartea
Aldaketa beharra, klima krisiari aurre egiteko
Iñaki Petxarroman kazetariaren Ezezagunerako bidaia liburuaren harira, zazpi aditu elkartu dira, planetak eta gizateriak duten erronkaz hitz egiteko. Liburua BERRIA dendan dago salgai.
Aldaketa beharra, klima krisiari aurre egiteko. Iñaki Petxarroman kazetariaren Ezezagunerako bidaia liburuaren harira, zazpi aditu elkartu dira, planetak eta gizateriak duten erronkaz hitz egiteko. Liburua BERRIA dendan dago salgai.
19:00etan hasita, klima larrialdiaz ari dira hainbat aditu Martin Ugalde foroan, Klima eta ekologia krisia izenburupean. Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkean ari dira. Larrialdi horren inguruan eztabaidatzeko, Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariaren Ezezagunerako bidaia baterantz liburuan parte hartu duten zenbait aditu elkartu dira. Petxarromanekin batera, solasean ari dira EHUko Hidrologia irakasle Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta, Ibai Rico eta Eñaut Izagirre glaziologoak, Artikoan ikertzen dabilen Naima el-Bani paleozenografoa, Unai Pascual ekonomialaria eta Elisa Saenz de Murieta kostaldeetako klima aldaketetako aditua. Petxarromanek liburuan aipatutako hainbat gai jorratu dituzte hitzaldian. Ricok eta Izagirrek kriosferaren —lurrazalean dagoen izotzaren— egoera izan dute hizpide. Azaldu dute azken urteetan tendentzia aldaketa bat egon dela. Itsas mailaren igoeraren %30 mendietako glaziarrek isuritako uraren ondorio zen duela gutxi arte. Orain, berriz, horiek euren isuriak murriztu gabe, ehunekoetan behera egin dute. Ehunekotan gora egin duena izotz masa handien urtzeak eragindakoa izan da, batez ere, Groenlandian eta Antartikan, duela hainbat urteko isurketak bikoizteraino. Horrez gain, permafrosta urtzeak ekar ditzakeen kalteak aipatu dituzte, bertan pilatuta dagoen metanoa eta CO2a aireratzeko arriskua baitago. «Uda luzatzen ari da». Hala azaldu dute Antiguedadek eta Zabaletak. Euskal Herriko ibaien isuria azken sei hamarkadetan nabarmen murriztu dela azaldu dute, batez ere, uda amaieran eta udazken hasieran. Euren esanetan, gainera, egoerak okerrera egiten jarraituko du behintzat 2100. urtera arte. Uraren arazoari aurre egiteko, baina, ibaietara begiratu beharrean mendi hegaletara egiteko deia egin dute, ibaien arroetara: ura nola aprobetxatu ikertzeko. Horrekin batera, uraren kudeaketa arazoei aurre egiteko neurrien beharra azpimarratu dute, bai gizarteak, bai administrazioek hartu beharrekoak. Saenz de Muruetak, berriz, egunerokora gerturatu du gaia, eta gizartean izan ditzakeen eraginak azaldu ditu, batez ere, kostaldean izan ditzakeena. Ekonomistak «azkar» lan egiteko beharra azpimarratu du, eta horretarako ezinbestekotzat jo du hirigintza arloko neurri berriak hartzea. Euskal Herriko erakundeetatik egin daitekeena, haren esanetan. Trantsizio ekologikoari nola heldu? Galdera horren inguruan aritu da Pascual. Hasi den prozesu bat da, baina egiteko lan asko dago, haren hitzetan. Hori bai, iritsiko den aldaketa oro elektrizitatea sortzeko moduari lotua egongo dela nabarmendu du. Egun, elektrizitatearen %65 erregai fosiletatik lortzen da, eta horietatik energia berriztagarrietara jotzeko beharra azpimarratu du. Azken horien erabilerak nabarmen gora egingo duela uste du Pascualek, gas naturalen ustiaketarekin batera. Enpresa handiak salto hori emateko prest daudela uste du, «merkatu hori bereganatzeko» helburuarekin. Halere, urrun ikusten du helmuga, energia berriztagarrietara bideratzen dena inbertsio osoaren %30 baita oraindik. Lur planeta Ezezagunerako bidaia baterantz abiatu dela: horra Iñaki Petxarroman kazetariak BERRIAren, Jakinen eta Elkarren eskutik argitaraturiko liburuan jorratu duen ideia. Azaldu duenez, bidaia horrek ez du atzera-bueltarik, eta planetan bizi den orori eragingo dio, gizakiak barne. Baina denbora amaitzen ari dela ohartarazi dute adituek: gehienez hamarkada bat luke gizateriak beste norabide bat hartzeko eta planetaren berotzearen eta bioaniztasunaren galera handiaren alderik kaltegarrienak leuntzeko.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188578/koplarik-gabe-bertsotan.htm
Kultura
Koplarik gabe, bertsotan
Aukera berdintasuna bermatzea zaila izango zela aurreikusita, Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Kopla Barik bertso zirkuitua antolatu du.
Koplarik gabe, bertsotan. Aukera berdintasuna bermatzea zaila izango zela aurreikusita, Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Kopla Barik bertso zirkuitua antolatu du.
Errenkadan iristen ari dira bertan behera utzitako egitasmoen albisteak, eta gaurkoa Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eman du. Udazkenean zen jokatzekoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, baina, osasun krisiaren ondorioz baldintza egokietan egiteko zailtasunak izango zirela ikusirik, elkarte antolatzaileak bertan behera uztea erabaki du. Elkarteak badaki, ordea, bertsolarientzat txapelketa garrantzitsua dela, eta bertsozaleak bertso gosez direla, eta hutsunea betetzeko «bertso zirkuitu» bat antolatu du: Kopla Barik. Larunbatean izango du lehen saioa, eta beste hirurekin osatuko dute. Aitzakiarik gabe, bertsoak Bizkaiko plazak har ditzan. «Bertsozaleentzat eta elkartearentzat garrantzi handia du txapelketak, baina ikusi genuen ez zela une egokia egiteko: txapelketak sailkapen izaera du, asko baldintzatu dezake bertsolariaren ibilbidea, eta saio batean ez parte hartzeak ekar dezake txapelketan ez jarraitzea». Hala azaldu du erabakia Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak. Elkartearentzat erabaki «gogorra» izan dela aitortu du Narbaizak, baina azaldu du prozesuan bertsolariekin harremanean izan direla, eta haiek ere ulertu dutela: «Ikusten zuten berrogeialdiekin arriskua zegoela kanporaketaren bat ez jokatzeko eta bidea mozteko, eta ondo hartu zuten erabakia». Txapelketarik ez izateak ez du esan nahi, ordea, saiorik antolatu ezin denik, eta elkarteak, horretarako aukera ez ezik, horren premia ere ikusi du. «Beharrizana dago: bertsozaleak bertso gosez daude, eta elkarte moduan ardura ere badugu, asko murriztu baita saio kopurua». Hala, plazari bultzada emateko ahalegina egin dute, eta Kopla Barik zikloan txapelketa garaiko saioak eskainiko dituzte, txapelketaren presioa baztertuta. «Kopla Barik deitu diogu, egoera honetan ere koplak alde batera utzi eta, aitzakia barik, saioak antolatuko ditugulako», zehaztu du Narbaizak. Lau saio egingo dituzte: formatu txikiko hiru, eta formatu handiagoko jaialdi bat. Saioen aniztasunak plaza islatzea izan dute helburu, «txapelketa ez baita plaza bakarra», elkarteko koordinatzailearen hitzetan. «Erakutsi nahi dugu formatu eta izaera ezberdineko saioak egin daitezkeela, bertsozale bakoitzak bere gustukoa aurki dezan». Larunbatean abiatuko da zikloa, Mungiako Olalde aretoan, bertso saio musikatu batekin. Aitor Bizkarra, Arrate Illaro, Malen Amenabar, Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue eta Nerea Ibarzabal bertsolariek Ixak Arruti eta Eneko Sierra musikarien konpasen erritmora kantatu beharko dute. Gai jartzailea Idoia Anzorandia izango da. Bigarrena bertso trama bat izango da: Eneko Abasolo Abarkas, Jone Uria, Julen Arzanegi, Miren Amuriza, Txaber Altube eta Unai Mendiburu bertsolariek pertsonaia jakin batzuen roletik kantatu beharko dute, eta istorioa eraikiz joan, Lilibertso bertso eskolako gai jartzaileek agintzen dizkieten bideetatik, trama bat osatu arte. Azaroaren 14an egingo dute, Igorreko Lasarte aretoan. Azaroko azken larunbatean, 28an, bertsolariak lehian jarriko dira, sariketa saio batean. Ander Elortegi, Imanol Uria, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia arituko dira kantuan, eta Albe Algortako bertso eskolako kideek jarriko dizkiete gaiak. Durangoko Plateruena antzokian izango da. Azkenik, abenduaren 20an, zikloari txapela jartzeko, saiorik bereziena egingo dute, Getxoko Muxikebarri zentroan. Bizkaiko txapeldun izan diren zortzi bertsolari igoko dira oholtzara: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Xabi Paya eta Jon Enbeita. Gaiak plazaratzeko ardura, berriz, txapelketako gai jartzaileen taldearena izango da. Egitarau horrekin, bertsoa plazara aterata, elkarteak «kultura segurua» dela berretsi nahi du, eta egungo baldintzetan ere askotariko saioak antolatu daitezkeela erakutsi. «Denon ardura baita kultura eta bertsozaletasuna sustatzea». Duela bi urteko txapelketako finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolari guztiei eskainiko diete saio batean parte hartzeko aukera, eta, horrez gain, Irune Basagoiti Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako irabazleak ere kantatuko du. Pandemiari lotutako neurriak direla-eta bertsolariren batek ezin badu parte hartu, beste bertsolari batek ordezkatuko du, eta ez du bestelako konpromisorik izango. Saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus webgunean, eta txarteldegietan ere jarriko dituzte, saioak hasi baino ordu erdi lehenago. Tokiak mugatuta egongo dira. Txapelketa Nagusia ezbaian Bizkaiko Bertsolari Txapelketarekin zer egingo duten argitu da dagoeneko, baina Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin zer gertatuko den ikuskizun dago gaur-gaurkoz. Lau urtean behin jokatzen da, eta hurrengoak 2021ean izan beharko luke. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea egoera ebaluatzen ari da, egungo testuinguruan lehiaketa antolatzeko aukerarik egongo den ala ez aztertzen, eta urte amaierarako hartuko du behin betiko erabakia.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188579/biktimak-izan-dituzte-hizpide-etaren-jardueraren-amaieraren-urteurrenean.htm
Politika
Biktimak izan dituzte hizpide ETAren jardueraren amaieraren urteurrenean
Jaurlaritzaren ustez, «indarkeria argitzea» eta «erreparazioa» dira aurrera begira egin beharreko urratsak.
Biktimak izan dituzte hizpide ETAren jardueraren amaieraren urteurrenean. Jaurlaritzaren ustez, «indarkeria argitzea» eta «erreparazioa» dira aurrera begira egin beharreko urratsak.
Bederatzi urte bete dira ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenetik. 2011ko urriaren 20an izan zen hori. Geroztik, ETAk armagabetze prozesu luze bati ekin zion, 2017ko apirilaren 8an azken bururaino iritsi zena, eta 2018ko maiatzaren 3an desegin zen. Euskal Herriko eta Espainiako eragile ugarik adierazpenak egin dituzte urteurrenaren harira; gehienek biktimak izan dituzte gogoan, eta beste zenbaitek aurrera begira egin beharreko urratsak ere aipatu dituzte. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak esan du ETAren egiturak bertan behera uzteko prozesua «oso denbora laburrean» egin zela, eta hori «positiboa» eta «beste prozesu batzuetarako eredugarria» suertatu zela, baina oraindik badagoela zer konpondu: zehazki, «herri honek pairatu duen indarkeria argitzea» eta «jasandako minagatik biktimei eman beharreko erreparazioa». PSE-EEren idazkari nagusi Idoia Mendiak esan du ETAren bukaera hari «aurre» egin ziotenen «meritua» dela, eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernua, Patxi Lopezena, Espainiako segurtasun indarrak, Espainiako justizia eta nazioarteko kooperazioa aipatu ditu beren-beregi, «nahiz eta batzuk egia okertzen saiatu». AVT biktimen elkarteak jardunaldiak egin ditu Donostian, eta han, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusi Jose Antonio Rodriguez Ranzek berretsi egin du «eskubideen urraketa bakoitzaren aurrean begiak ez ixteko eta pertsona guztien eskubide guztiak defendatzeko konpromisoa». Jardunaldi horietan, AVTko presidente Maite Araluzek esan du «kontakizuna» osatzerakoan biktimena dela «balio duen egia bakarra».. Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek esan du ETAren amaieraren ostean Espainiak aurrerapausoa egin zuela «adiskidetzea, bizikidetza eta adostasuna» lortzeko bidean. Barne ministro Fernando Grande-Marlaskak, berriz, esan du ETA «demokraziak eta zuzenbide estatuak» garaitu zutela.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188580/roglic-nagusi-vueltan-eta-tratnik-giroan.htm
Kirola
Roglic nagusi Vueltan, eta Tratnik Giroan
Bi txirrindulari esloveniarrak gailendu dira lehen eta hamaseigarren etapan, hurrenez hurren. Roglicek 1,2 kilometro falta zirenean jo du eraso erabakigarria; Tratnik, berriz, eguneko ihesaldi jendetsuko txirrindulari indartsuena izan da.
Roglic nagusi Vueltan, eta Tratnik Giroan. Bi txirrindulari esloveniarrak gailendu dira lehen eta hamaseigarren etapan, hurrenez hurren. Roglicek 1,2 kilometro falta zirenean jo du eraso erabakigarria; Tratnik, berriz, eguneko ihesaldi jendetsuko txirrindulari indartsuena izan da.
Esloveniarrak izan dira nagusi Espainiako Vueltan eta Italiako Giroan. Lehenbizikoan, Primoz Roglicek (Jumbo Visma) irabazi du, eta bigarrengoan Jan Tratnikek (Bahrain). Estreinako etapa zen Vueltan, Irun eta Arrate artean (Gipuzkoa), eta iazko garaileak, aurten ere lasterketa irabaztera datorrela erakutsi du. 1,2 kilometro falta zirenean jo du eraso erabakigarria. Bestalde. Tratnik indartsuena izan da eguneko ihesaldia osatu duten 28 txirrindularien artean. Ez ohikoa da lasterketa bat etapa gogor batekin hastea. Baina hala gertatu da Espainiako Vueltan. Arrateko igoerak eta eguraldiak horretara eraman du. Bost txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia: Remi Cavagnak (Deceuninck), Jasha Sutterlinek (Sunweb), Quentin Jauregik (AG2r), Tim Wellensek (Lotto Soudal) eta Jetse Bolek (Burgos). Baina Movistarrek eta Jumbok kontrol lana egin dute. Elgetako igoeran izan da lehen albistea Chris Froom (Ineos) atzera geratu baita, justu haren taldekide Andrey Amador tiraka ari zenean Carapazentzat. Ienosek hartu du ardura Arrateko igoeraren lehen kilometroetan, Ivan Ramiro Sosa tiraka jarriz. Baina berehala erantzun du Jumbok. Sepp Kussek erasoa jo du, eta zortzi txirrindulari geratu dira aurrean, tartean Roglic. Ez, ordea, hasiera batean Carapz. Hugh Carthyk (EF) erasoa jo du garaipenaren bila, baina Roglic izan da, 1,2 kilometro falta zirenean eraso erabakigarria jo duena garaipena lortzeko. Carapaz bigarren izan da, eta Dan Martin (Israel) hirugarren, hurrenez hurren. Tropeleko oilar gehienak ez dute ia denborarik galdu Roglicekiko. Halere, sailkapen nagusia lehiatzeko txirrindulari batzuk denbora dezente galdu dute. Esate baterako, Aleksander Vlasovek (Astana) lau minututik gora galdu ditu, Froomek (Ineos), berriz, hamabi. Giroan lasaitasuna Giroa datozen egunetako etapa menditsuetan erabakiko da, eta horren zain etapa lasaia izan da hamaseigarrena. Tratnik izan da indartsuena eguneko ihesaldia osatu duten 28 txirrindularien artean. Tropelak patxadaz hartu du eguna, horren seinale, 15 minutura iritsi da helmugara. Ezer ez pasa behar zela zirudienean, azken kilometroan erasoa jo du Joan Almeida liderrak (Deceuninck). Azken metroetako %20eko aldapa baliatu, eta lehiakide zuzenei tartea ateratzen saiatu zen. Atzean, baina, adi egon ziren beste faboritoak. Helmugan, bi segundoko tartea besterik ez zuen lortu. B
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188581/pilotari-grebalariek-eta-baikok-pixka-bat-hurbildu-dituzte-jarrerak.htm
Kirola
Pilotari grebalariek eta Baikok pixka bat hurbildu dituzte jarrerak
Enpresak kontuak erakutsi dizkie pilotariei, eta barne arauak aldatzeko hitz egiteko prest dagoela esan die. Aurki beste bilera bat egitea hitzartu dute, baina pilotariek grebari eutsiko diote.
Pilotari grebalariek eta Baikok pixka bat hurbildu dituzte jarrerak. Enpresak kontuak erakutsi dizkie pilotariei, eta barne arauak aldatzeko hitz egiteko prest dagoela esan die. Aurki beste bilera bat egitea hitzartu dute, baina pilotariek grebari eutsiko diote.
Amaitu da Baiko enpresako eta pilotari grebalarien ordezkariek Bilbon egin berri duten bilera. Jarrerak hurbildu dituzte hainbat puntutan, baina ez kirolariek greba uzteko behar adina. Pilotarien eskaeretako bati men egin dio enpresak, eta kontuak erakutsi egin die. Kirolariei eskainitako lan baldintzak justifikatzeko, enpresaren diru egoera txarra argudiatu zuen enpresak. Kontuok aztertuko dituztela esan dute pilotariek. Horrez gain, enpresa barruko arauak aldatzeko eskatu dute grebalariek, eta enpresa prest agertu da horren inguruan hitz egiteko. Halere, ez dute aurrera egin beste gai batean: kanporaturiko lau pilotarien egoera berriz aztertzeko eskatzen dute grebalariek. Enpresak ezetz esan du; Enpresen Ligarekin hitz egingo duela horretaz, baina ez pilotariekin. Grebalariek esan dute neurri zehatzak nahi dituztela, eta proposamenak paperaren gainean jartzea. Bitartean, grebari eutsiko diote. Gaineratu dute prest daudela edonoiz hitz egiteko, eta aurki egingo dutela beste bilera bat. Jokin Altunak, Joseba Ezkurdiak, Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak Pilotarien Elkartea sortu osteko hurrengo egunean bildu dira Baikoko eta pilotari grebalarien ordezkariak. Zabala «harrituta» agertu da elkartea eurekin hitz egin gabe sortu dutelako. «Ni ez nau ordezkatzen azken bost hilabeteetan beren eskubideen eta pilotarien alde borrokan aritu den taldea baztertu eta alboratu duen inork. Are gutxiago, mugimendu horiek greban dauden pilotariekin hitz egin gabe egiten direnean». Azaldu duenez, «denok» uste dute elkarte bat «beharrezkoa» dela, eta horrela erakutsi zuten Tolosan egindako agerraldian, baina zehaztu duenez, duela hilabete elkartea eratzeko proposamena egin zieten Olaizola II.ari eta Urrutikoetxeari, eta ezetz esan zuten. Horren harira, jakinarazi du elkarte bat sortzeko hilabete bat behar dela esan ziela alor horretako aditu batek. Halaber, azpimarratu du ordezkariak «aukeratu» egiten direla, «eta ez inposatu». Haren ustez, bilatzen dutena ez da arazoa konpontzea, «greba altxatu eta txapelketak jokatzea baizik». Baikoren eta haren enpresako hamabost pilotari grebalarien arteko gatazkak erabat etenda du pilotaren jardun nagusia. Batetik, ez da binakakoaren finala jokatuko EAEko Auzitegi Nagusiak ELAk Eskuz Pilotako Enpresen Ligako (EPEL) epaile bakarrak hartutako erabakiaren aurka jarritako salaketaz epaia eman arte: greba egiteagatik, epaileak 22-0 galdutzat eman zien Asier Agirreri eta Jon Ander Albisuri Joseba Ezkurdiaren eta Iñigo Bikuñaren aurkako finalerdietako ligaxkako partida erabakigarria, baina sindikatuaren arabera, erabaki hori hartuta, EPELeko epaileak greba eskubidea «urratu» zuen. EAEko Auzitegi Nagusiak salaketa horren inguruan epaia eman arte asteak igaro zitezkeenez, kautela neurriak hartzeko eskatu zuen sindikatuak, epaia iritsi artean finala ez zedin jokatu, eta kalteak ez zitezen handiagoak izan. EAEko Auzitegi Nagusiak onartu egin zuen eskaera, eta bertan behera utzi zuen Binakako Txapelketaren finala. Bestetik, auzitegi horrek hartutako erabakia balazta izan da asteburu honetan banakakoa has dadin. Izan ere, Baikoko zenbait pilotari grebalari parte hartzekoak ziren: Oinatz Bengoetxea, Iñaki Artola, Joanes Bakaikoa, Jon Ander Peña eta Aitor Aranguren edo Agirre. Horiek lanuzteari eutsi eta jokatzeari uko eginez gero, EPELeko epailea aurrekoan hartutako erabaki bera har zezakeen: 22-0 galdutzat ematea neurketa. Baina orduan, ELAk berriro izango luke aukera salaketa jartzeko eta kautela neurriak eskatzeko, banakakoa ere bertan behera gera zedin. Eta auzitegiak hartu berri duen erabakia kontuan hartuta, oso litekeena litzateke banakakoa ere etenda geratzea. Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak osatutako Pilotarien Elkarteak EPELi eskatu eta hark onartuta, astebete geroago hasiko da banakakoa. Baina ikusteko dago ordurako Baiko eta haren enpresako pilotari gehienen arteko lan gatazka konponduta dagoen edo ez.
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188582/ostalarientzako-diru-laguntzak-eskatu-ditu-eh-bilduk.htm
Gizartea
Ostalarientzako diru laguntzak eskatu ditu EH Bilduk
Sektorea erreskatatzeko plan bat aurkeztu du koalizioak: Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango du.
Ostalarientzako diru laguntzak eskatu ditu EH Bilduk. Sektorea erreskatatzeko plan bat aurkeztu du koalizioak: Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango du.
Pandemia ostalaritza bereziki jotzen ari dela eta, sektore hori erreskatatzeko plan bat aurkeztu du EH Bilduk, eta iragarri du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango duela. Iker Casanova legebiltzarkideak gaur eman du proposamenaren berri: jarduera eteten dutenentzat, 600 eta 1.200 euro arteko diru laguntzak abiatzea, eta diru sarreren %25 baino gehiago galdu dutenentzat, 400 eta 800 euro artekoak; berez, langile autonomo guztiei iritsi beharko litzaizkieke laguntza horiek, koalizioaren arabera. Ostalarientzako diru sail hori administrazioak berak jartzea aurreikusi du Casanovak, eta apirilean autonomoentzat irekitako laguntza programa berreskuratzea galdegin du: «Lakuak ia 16.000 eskari jaso zituen, baina ia 10.000 laguntza barik geratu ziren aurrekontu saila berehala agortu zelako». Era berean, alokairuen zama nola arindu aztertzea nahi du EH Bilduk: txosten juridiko bat egiteko eskatu dio Jaurlaritzari, aztertzeko legez zein den bide egokia alokairuen prezioak jaisteko. Zerga zorrak geroratzea eta zergen zein Gizarte Segurantzaren kotizazioen ordainketa etetea ere proposatu du. Koalizioak emandako datuen arabera, ostalaritzako 13.000 establezimendu inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan orotara, eta 62.000 langile dauzka sektoreak. Casanovak ohartarazi du «oso krisi sakonean» daudela, eta zuloa areagotu daitekeela, datozen egunotan edo asteotan Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileagoak hartzen baditu —Nafarroan tabernak eta jatetxeak itxi egingo dituzte ostegunetik aurrera—: «Enpresa askoren egoera jasangaitza da, eta, berehalako neurriak hartu ezean, denbora kontua da enpresa gehiago ixtea. %50eko edukiera duen negozio batek ezin die %100ean mantentzen diren gastuei aurre egin». Ildo horretan, Jaurlaritzaren «inakzioa» kritikatu du legebiltzarkideak: «Instituzioek abandonatuta dago sektorea. Une honetan ez dago ezer, laguntza bat ere ez».
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188583/kataluniako-mossoen-buru-ohi-trapero-errugabetu-du-espainiako-auzitegiak.htm
Mundua
Kataluniako Mossoen buru ohi Trapero errugabetu du Espainiako Auzitegiak
SER irratiak zabalduriko informazioaren arabera, epaileek ez dute sediziorik ikusi poliziaburuaren ekintzetan. Hamar urteko zigorra eskatzen zuten haren aurka.
Kataluniako Mossoen buru ohi Trapero errugabetu du Espainiako Auzitegiak. SER irratiak zabalduriko informazioaren arabera, epaileek ez dute sediziorik ikusi poliziaburuaren ekintzetan. Hamar urteko zigorra eskatzen zuten haren aurka.
SER irrati kateak zabaldu duenez, Espainiako Auzitegiak errugabetzat jo du Josep Lluis Trapero, Kataluniako Mossoen buru ohia. Informazioaren arabera, epaimahaiak erabaki du ez zuela sediziorik egin, ezta desobedientzia ere. Hamar urteko zigorra eskatzen zuen fiskaltzak poliziaburu ohiaren kontra. Bihar jakinaraziko diete aldeei epaia. Concepción Espejel epaileak ez du bat egin auzitegiko beste kideekin, eta boto partikularra eman du. Traperoz gain, Mossoetako zuzendaritzako Teresa Laplana, Cesar Puig eta Pere Soler ere errugabetzat jo dituzte. Auzitegiak ez du frogatutzat eman Traperok eta beste akusatuek Espainiako epaitegien aginduak betetzea galarazi edo oztopatu izana, eta ez du uste Diego Perez de los Cobos Guardia Zibileko Koronelaren lekukotasuna aski denik zigorra ebazteko. Mossoek 2017ko urriaren 1eko erreferendumean izan zuten jokabidea epaitu zuten urte hasieran. Traperok azaldu zuen bera 2017ko apirilean Mossoen buru izendatu izanak —U-1eko erreferenduma baino hilabete gutxi lehenago— ez zuen loturarik izan prozesu subiranistarekin, Carles Puigdemont Kataluniako presidente zenak ez zuela bere izendapenaren berri, eta Albert Battle Mossoen zuzendari ohiak proposatu zuela kargurako. Puigdemontekin zuen harreman pertsonalaz galdetuta, «ez ona, ez txarra» zela esan du, eta horrek ere ez zuela zerikusirik izan izendapenean. «Ahal genuen guztia egin genuen erreferenduma egin ez zedin; agindu guztiak bete genituen». Eskoletan bildu zen jendearen erresistentziak, ordea, ez zien lana erraztu: «Eskoletara sartzeko banan-banan kendu behar genuen pertsona bakoitza; ez genuen espero jendeak halako indarrarekin defendatuko zituenik hautetsontziak». 2017ko irailaren 20ko protestetan, Kataluniako poliziek izan zuten jokabideaz ere jardun zuen Traperok epaiketan. Milaka manifestari Kataluniako hainbat tokitan elkartu ziren Guardia Zibilak egin zituen erregistroak salatzeko. Kontatu zuenez, Guardia Zibilak laguntza eskatu zien Mossoei, baina, Traperok berak jakinarazi zienez, ez zuten efektibo nahiko eskariak betetzeko: «Aurreikuspenik gabe ezin genituen osatu 40 metroko bost polizia lerro; saiatu ginen tokietan, parean jarri zen jendea, eta milaka pertsonako kontzentrazio batean arazo larriak sor zitzakeen horrek».
2020-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/188584/onik-aurkitu-dute-ispasterren-galdu-den-arrantzalea.htm
Gizartea
Onik aurkitu dute Ispasterren galdu den arrantzalea
56 urteko gizonezkoa bera hurbildu zaie bila zebilzkion erreskate taldeei, desagerpenaren berri eman eta 24 ordu ingurura.
Onik aurkitu dute Ispasterren galdu den arrantzalea. 56 urteko gizonezkoa bera hurbildu zaie bila zebilzkion erreskate taldeei, desagerpenaren berri eman eta 24 ordu ingurura.
Larrialdi zerbitzuek atzoko 17:00 aldera jaso zuten deia, arrantzale bat desagertu zela Ispasterko Ogeia hondartzaren inguruan (Bizkaia), harkaitzetan arrantzan ari zela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean onik agertu da 56 urteko gizona. Itsas Salbamenduak, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak eta suhiltzaileek atzo iluntzean bilaketa lanak eten zituzten, eta gaur goizean goiz hasi dituzte berriro. Segurtasun Sailak esan duenez, arrantzalea bere kabuz hurbildu zaie erreskate taldeei, eta, anbulantzia batean osasun egoera onean zegoela egiaztatu ondoren, senideekin itzuli da etxera.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188611/haizeteak-argindarrik-gabe-utzi-ditu-12500-etxebizitza-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Haizeteak argindarrik gabe utzi ditu 12.500 etxebizitza Ipar Euskal Herrian
Zuhaitz bat baino gehiago erori da, eta errepideak itxirik gertatu dira hainbat tokitan. Mila irteera baino gehiago egin behar izan dituzte suhiltzaileek. Bideoa albistearen barruan.
Haizeteak argindarrik gabe utzi ditu 12.500 etxebizitza Ipar Euskal Herrian. Zuhaitz bat baino gehiago erori da, eta errepideak itxirik gertatu dira hainbat tokitan. Mila irteera baino gehiago egin behar izan dituzte suhiltzaileek. Bideoa albistearen barruan.
Kalte handiak eragin dituzte gaur gaueko haizeteek Euskal Herriko hainbat xokotan, eta horren seinale dira suhiltzaileek gauean egin behar izan dituzten irteerak. Haize ufaden ondorioz, kalean eta errepidean zuhaitzak erori dira, edukiontziak mugitu eta eraikinetako elementuak askatu dira, eta intzidentzia horiei erantzuteko, mila esku hartze baino gehiago izan dituzte suhiltzaileek Hego Euskal Herrian: 526 izan dira Gipuzkoan, 357 Bizkaian, 161 Araban eta ehundik gora Nafarroan. Ipar Euskal Herrian, argindarrik gabe dira 12.500 etxebizitzatan, Euskal Irratiek jakinarazi dutenez. «Sara eskualdetik hasi eta Zuberoara arte badira elektrika mozketak: Senpere, Azkaine, Ainhoa, Baigorri, Aldudeko ibarra eta Atharratze arte». Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botzaren hedapena moztua da. Orduko 216 kilometroko haize boladak neurtu dituzte Iratin goizaldean, eta orduko 130 kilometrokoak Zokoan (Lapurdi). Alerta laranja jarria zegoen bart gauerako, eta haize ufada bortitzen aurreikuspenak bete egin dira: Aralarko meteorologia estazioak orduko 184 kilometrotik gorako boladak atzeman ditu, eta 1445ekoak ere izan dira Oiz mendian. Goizerako, baretu da haizetea baina gauean suhiltzaileek irteera andana egin behar izan dute. Orendainen (Gipuzkoa) izan dira ufadek eragindako kalterik larrienetakoak: herriko kultur etxearen teilatua eta azken solairua eraman du haizeak. Kristalezko paretak zituen, eta, lehenbizi, leiho batzuk apurtu dira, gero haizea sartu da, belarena egin du, eta dena eraman du. Era berean, haizearen ondorioz lau kamioi irauli ziren atzo gauean Nafarroan, bi N-121 errepidean eta beste bi A-12 autobidean; arin zauritu ziren gidariak, baina haietako bat erietxera eraman behar izan zuten. Garraioan ere eragozpen ugari eragin dituzte eroritako zuhaitzek. Gauean hainbat errepide egon dira oztopatuta, eta goizean oraindik arazoak izan dira hainbat tokitan: Nafarroan, NA-2540 errepidean, zuhaitz adarrak kentzen aritu dira 0 eta 9 kilometroen artean, baita NA-4150 bidean ere, Goizueta parean. Horrez gain, Euskotrenen zerbitzua ere etenda dago Usurbil eta Elgoibar artean (Gipuzkoa); autobusak jarri dituzte tarte horiek egiteko. Gasteizko tranbian ere atzerapenak izan dira.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188612/pilotariek-azaroaren-30era-arte-luzatu-dute-greba.htm
Kirola
Pilotariek azaroaren 30era arte luzatu dute greba
«Fede oneko negoziazio baten zain» hartu dute erabakia, aho batez. Azaldu dutenez, ez dute bat egingo Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak bultzatutako Pilotarien Elkartearekin.
Pilotariek azaroaren 30era arte luzatu dute greba. «Fede oneko negoziazio baten zain» hartu dute erabakia, aho batez. Azaldu dutenez, ez dute bat egingo Ezkurdiak, Altuna III.ak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak bultzatutako Pilotarien Elkartearekin.
Esana zuten Baikoko hamabost pilotari grebalarien ordezkariek: hasieran hiru asteko lanuztera deitu zutela, baina lan gatazka konpontzen ez bazen prest zeudela luzatzeko. Esan eta egin. Beste hogei egunez luzatu dute greba, azaroaren amaierara arte, hain zuzen ere. Gaur erabaki dute pilotariek, aho batez, «fede oneko negoziazio baten zain». Hauek dira greba egingo duten egunak: urriaren 30a eta 31a, eta azaroaren 1a, 2a, 6a, 7a, 8a, 9a, 13a, 14a, 15a, 16a, 20a, 21a, 22a, 23a, 27a, 28a, 29a eta 30a. Pilotariek «espero» dute eta «nahi» dute gatazka datozen egunetan konpontzea eta enpresak «benetako edukiak dituen negoziazio bat hastea». «Atzoko negoziazio bileran zenbait punturi buruz sakon eztabaidatu ahal izan genuen, eta kolektiboak irmoki uste du hurbilketa bat posible dela. Hala ere, enpresak oraindik ez dio inolako eskaintzarik egin greba batzordeari eta, hala izanik, greba bertan behera uzteko arrazoi nahikorik ez dago. Atzo egindako bileraren ostean enpresak adierazitakoari erantzunez, gogorarazi nahi dugu langileen aldarrikapen asko ez direla ekonomikoak, eta enpresak ez duela puntu horietarako ere eskaintzarik egin. Argi dago arazoa ez dela ekonomikoa, borondate arazoa baizik». Pilotariek berriro azpimarratu dute «negoziatzeko prest» daudela, eta jakin badakitela negoziazio batean bi aldeek uko egin beharko dietela zerbaiti. «Baina akordioak lortzeko, beharrezkoa da negoziazio mahaian lasaitasunez eseri eta fede onez negoziatzea, harrotasuna alde batera uztea eta greba eskubideari zor zaion errespetua erakustea». Haien arabera, azken asteetan Baikoren aldetik ikusi dituzten praktikak ez doaz bide horretan. «Aurretik ere esan dugu, ez dugu nahi negoziazio hau gudu legal bat bilakatzerik, baina greba eskubidearen aurkako urraketak pilatzen ari dira». Pilotariek, halaber, jakinarazi dute ez dutela bat egingo Joseba Ezkurdiak, Jokin Altunak, Mikel Urrutikoetxeak eta Aimar Olaizolak bultzatutako Pilotarien Elkartearekin. «Hasiera-hasieratik defendatu dugu elkarte parte-hartzaile baten beharra, sektoreko pilotari guztiei lekua egingo diena, elkartean sartzeko eperik jarriko ez diena eta zuzendaritza karguak inposaketa bidez erabakiko ez dituena. Horregatik, beti izango gaituzte bidelagun halako elkarte bat sortzeko eta kolektibo gisa ditugun eskubideak eta beharrak defendatzeko. Jakina, guk defendatuko dugun elkarte horrek parte hartze demokratikoa izan behar du, estatutuak kolektibo osoaren artean adostu beharko dira, lortu nahi diren helburuak guztion artean finkatu, eta bozketa bidez aukeratu elkartearen zuzendaritza, osaera, osaketa, funtzionatzeko moduak eta erabakiak hartzeko prozedurak". Azkenik, diote «albiste ona» dela Baikok eta Enpresen Ligak hausnarketa bat egin izana eta talde gisa egiten ari diren «aldarrikapenen zilegitasuna onartu izana», eta espero dutela jarrera hori greba batzordearekin datozen egunetan egingo diren bileretan «islatzea», greba bertan behera utzi ahal izateko eta «asteburu honetan bertan» berriro lan egiteko aukera izan dezaten.p> Baikok ohar batekin erantzun du. Haren arabera, bi aldeak «oso urrun» daude akordio batetik, eta prest azaldu da pausoak emateko, «betiere egungo krisi ekonomikoa kontuan hartuta». Dioenez, beste aldeak «hasierako planteamenduei» eusten die. «Ezinbestekotzat» jo du greba bertan behera uztea, eta azpimarratu du ezin dituela «osasun eta ekonomia krisi honetan» greba batzordeak egindako eskaerak onartu. Gastuak %22,5 handituko liratekeela dio.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188613/udako-hiruhilekoak-10era-jaitsi-du-langabezia-tasa.htm
Ekonomia
Udako hiruhilekoak %10era jaitsi du langabezia tasa
Itxialdiko hiruhilekoaren aldean, zortzi hamarren apaldu da; 8.600 langabe gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Udako hiruhilekoak %10era jaitsi du langabezia tasa. Itxialdiko hiruhilekoaren aldean, zortzi hamarren apaldu da; 8.600 langabe gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
2020ko hasierak, langabeziari dagokionez, joera negatiboa ezarri zuen Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeetan, Eustaten arabera, %9,5etik %9,9ra igaro baitzen tasa. Bada, lehen hiruhilekoaren egoera hori nabarmen okertu zen bigarren hiruhilekoan, itxialdiak gogorren jotako sasoian, eta indizeak %9,9tik %10,8ra egin zuen salto. Orain, berriz, Eustatek dio udako hiruhilekoak, uztailetik irailekoak, zauriak apur bat arindu dituela, langabezia tasa %10era jaitsi baita, eta 8.600 pertsona gutxiago baitaude lanik gabekoen zerrendan Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan. Hala, irailaren amaieran, 101.800 langabe zeuden hiru lurralde horietan. Kopuru horiek Eusko Jaurlaritzak urte amaierako aurreikusitakoak baino hobeak dira. Langabezia tasa %11,2ra igoko dela aurreikusi du Gasteizek, eta 30.000 landunek beharra galduko dutela. Kontuan hartu behar da, hala ere, ABEE batean dauden pertsona gehienek, % 98,6k, lanean jarraitzen dutela Eustatentzat, hiru hilabete baino lehen lanera itzultzeko asmoa dutelako edo soldataren % 50 baino gehiago kobratzen jarraitzen dutelako. Turismoak inoizko urterik beltzena izan badu ere, zerbitzuen ekarpenak apaldu du langabezia gehien, 3.700 landun gehiago egon baitira sektore horretan udako hiruhilekoan. Bestalde, Industriak sufritzen jarraitzen duela adierazten du enplegu sorkuntzak, 100 langile gehiago baizik ez baititu zenbatu. Eraikuntzak, berriz, aldaketarik gabe jarraitu du; eta lehen sektoreak galera nabarmena izan du, 900 langile gutxiagorekin. Gauzak horrela, 2020ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, 916.300 pertsona landun daude betiere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoako eremuan, aurreko hiruhilekoan baino 3.100 gehiago (+% 0,3). Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera tasa % 54,5 da, eta 0,4 puntu jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Lurraldeka Lurraldeka, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoan hazi da gehien okupazioa, 1.600 landun gehiagorekin; ondoren Araban, 1.000 gehiagorekin, eta segidan Bizkaian 400 landun gehiagorekin. Generoari dagokionez, okupazioaren hazkundea gizonen artean gertatu da, aurreko hiruhilekoan baino 4.000 landun gehiagorekin; emakume landunak, berriz, 900 gutxiago dira. Bestalde, hiru lurraldeetan dauden 899.300 familietatik heren batek ez dute pertsona aktiborik; hamar familiatik ia seitan pertsona aktibo guztiak lanean daude, aurreko hiruhilekoan baino 4.300 familia gehiago; gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familiak 31.700 dira, aurreko hiruhilekoan baino 1.200 gutxiago. Urte arteko aldeari dagokionez, zulo handia egin du pandemiak. Azken urtean, landunen kopurua % 4,4 jaitsi da, eta langabezia tasa % 9,4tik % 10era igo da. Gainera, biztanleria landuna % 4,4 jaitsi da 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta langabezia tasa ehuneko 0,6 puntu igo da (% 9,4tik % 10era); beraz, 2.300 pertsona gehiago daude langabezian EAEn, 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188614/iberdrolak-aebetako-pnm-resources-konpainia-erosi-du.htm
Ekonomia
Iberdrolak AEBetako PNM Resources konpainia erosi du
Enpresak Mexiko Berrian eta Texasen du jarduera, eta haren truke 3.663 milioi euro ordainduko ditu. AEBetako energiaren sektoreko konpainiarik handienetako bat sortuko da hala.
Iberdrolak AEBetako PNM Resources konpainia erosi du. Enpresak Mexiko Berrian eta Texasen du jarduera, eta haren truke 3.663 milioi euro ordainduko ditu. AEBetako energiaren sektoreko konpainiarik handienetako bat sortuko da hala.
Iberdrolak akordioa lortu du Ameriketako Estatu Batuetako PNM Resources elektrizitate konpainia erosteko. Salmenta AEBetako filialaren, Avangrid enpresaren bitartez gauzatu da, eta, haren truke, 3.663 milioi euro ordainduko ditu. Mexiko Berria eta Texas estatuetan du jarduera konpainiak. Iberdrolak jakitera eman duenez, adiskidetasunez egindako salerosketa izan da, eta fusio bitartez gauzatuko da. Hala, PNM Resources Avangriden integratzeari esker, AEBetako konpainiarik handienetako bat sortuko da energiaren sektoreari dagokionez –sei estatutan hamar konpainia izango baititu taldeak– eta hirugarren operadorea bilakatuko da berriztagarrietan. PNM Resources konpainiaren balioa 7.019 milioi eurokoa da egun, zorra barne. Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak adierazi duenez, operazioa konpainiak azken 20 urtetan izan duen estrategiaren ondorio da: «Adiskidetasunezko operazioa, negozio arautuetan eta energia berriztagarrietan zentratua, kreditu-kalifikazio ona eta egonkortasun juridiko eta arautzailea duten eta etorkizunean hazteko aukerak eskaintzen dituzten herrialdeetan egindakoa».
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188615/etxerat-ek-ohartarazi-du-eppk-ko-presoetatik-soilik-11-daudela-euskal-herriko-kartzeletan.htm
Politika
Etxerat-ek ohartarazi du EPPK-ko presoetatik soilik 11 daudela Euskal Herriko kartzeletan
Lekualdaketak Euskal Herrira egiteko eskatu du presoen senideen elkarteak, eta ez Euskal Herritik kanpora.
Etxerat-ek ohartarazi du EPPK-ko presoetatik soilik 11 daudela Euskal Herriko kartzeletan. Lekualdaketak Euskal Herrira egiteko eskatu du presoen senideen elkarteak, eta ez Euskal Herritik kanpora.
Azken aste eta hilabeteotan 50 euskal presotik goiti lekualdatu dituzte, horietako gehienak Euskal Herritik 250 kilometroko distantziara dauden espetxeetara. Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Euskal Herrira ekartzeko eskatu du, ordea: «Zergatik eramaten dituzte Darocara edo Dueñasera? Zergatik Estremerara, Euskal Herritik 520 kilometrotara? Zergatik ez Zaballara?». Elkarteak salatu duenez, EPPK-ko 222 euskal presoetatik 11 bakarrik daude Euskal Herriko espetxeetan —kolektiboan ez dauden presoak kontuan hartuz gero, hamalau dira guztira Euskal Herrian daudenak—. Etxerat-ek ohartarazi du lekualdaketak egin diren arren euren senide presoek urrun jarraitzen dutela: «Eta guk urruntzearen ondorioak pairatzen jarraitzen dugu». Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramaileak zehaztu du presoen erdiak baino gehiago urrunen dauden espetxeetan daudela oraindik: «Nahiz eta lekualdaketa eta mugimendu asko iragartzen ari diren, gaur egun oraindik senideen erdiek baino gehiagok 1.200 eta 2.000 kilometro arteko bidaiak egin behar dituzte senideekin egoteko, oraindik presoen erdiak baino gehiago 600 kilometro baino urrutiagoko espetxeetan baitaude». Gizarteari deia egin dio ez lasaitzeko: «Beldurra dugu gizartean lekualdaketak hartzea urruntzearen amaiera baten gisan: oraindik urruti gaude. Eta gizarteak mugitzen jarraitu beharko du urruntzea amaitzeko». Urruntze politika hori nazioarteko erakundeen eta osasun agintarien gomendioen kontra egiten ari dela salatu du Etxerat-ek, eta ez dela kontuan hartzen ari «herrialde honetako gehiengo sozial, sindikal eta politikoaren nahia, ezta «pandemiaren testuinguruan euskal preso guztiak euskal espetxeetara ekartzea eskatu duen Eusko Jaurlaritzaren borondatea» ere. Etxerat-en ustez, «bizikidetzarako eta behin betiko bakerako bidea oztopatzen traba da» urruntze politika: «Ezin dugu horrela jarraitu. Justifikaezina da euskal presoen eta haien familien aurkako salbuespenari denbora gehiagoan eustea». Espetxe legedia betetzeko trabak Etxerat elkarteak salatu du, halaber, espetxe legedia betetzeko bidea «moteltzen eta eragozten» ari zaizkiela presoei. Etxerat-en datuen arabera, gaur gaurkoz 63 lekualdaketa egin dituzte Espainiako Estatuan 2018ko ekainetik: horietako hamabi Euskal Herrira eta 51 Euskal Herri inguruko espetxeetara. Bertze hamabortz lekualdaketa daude iragarrita, oraindik gauzatu ez direnak. Larriki eri diren eta 65 urtetik goiti dituzten presoak askatzeko eskatu du Etxerat-ek, baita kartzelan 30 urtetik goiti daramatzaten Frederique Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot askatzeko ere —biziarteko zigorra dute—. Bide horretan, Sarek heldu den urriaren 24rako Donostian eginen duen mosaikoa «txalotu» du elkarteak. Mobilizatzeko deia egin du LABek LAB sindikatuak atxikimendua eman dio larunbatean Sarek eginen duen protestari: han izanen dira Garbiñe Aranburu idazkari nagusia eta Aiora Imaz batzorde exekutiboko kidea. Sindikatuak mobilizatzeko deia egin die langileei, «bizirik, osasuntsu eta etxean nahi ditugulako». Ostiralean, Bilbon, protestara aterako dira bertze hainbat sindikaturekin batera, 11:30ean, Plaza Eliptikoan. Salbuespen politika bukatzeko eskatu du sindikatuak. Artolazabal, hurbiltzearen alde Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Onda Vasca irratian egindako adierazpenetan erran du euskal presoen hurbiltzeak «ekarpena» eginen lukeela «bizikidetzaren normalizazioan». Haren hitzetan, ez da «desiragarria» gizarte «demokratiko» batean «salbuespen egoerak» gertatzea.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188616/neurri-selektiboak-hartzeko-aukera-aztertuko-dute-bihar.htm
Gizartea
«Neurri selektiboak» hartzeko aukera aztertuko dute bihar
Aztertuko dute zein neurri hartu 5.000 biztanletik gora eduki eta kasu positiboak 100.000 biztanletik 500 baino gehiago dituzten udalerrietan.
«Neurri selektiboak» hartzeko aukera aztertuko dute bihar. Aztertuko dute zein neurri hartu 5.000 biztanletik gora eduki eta kasu positiboak 100.000 biztanletik 500 baino gehiago dituzten udalerrietan.
LABI babes sozialerako Euskadiko planaren aholku batzordean batzartuko dira bihar Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkateak eta Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan daukan ordezkaria, COVID-19aren izurriaren hazkundeari aurre egiteko «neurri selektiboak» hartzeko aukera aztertzeko. Zehazki, 5.000 biztanle baino gehiago izan eta 100.000 biztanletik 500 positibotik gorako tasa duten herrietan hartu beharreko neurriak aztertuko dituzte. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eman du biharko batzarraren berri. Azaldu du «egoera epidemiologikoaren jarraipen zehatza» egiten ari direla, eta Osakidetzaren eta Osasun Sailaren bidez «esfortzu izugarria» egiten ari direla baheketak egiteko: «13 eta 40 urte bitarteko biztanleria helburua identifikatzen ari gara udalerri batzuetan. Ikusiko dugu zeintzuk diren emaitzak» LABI bihar batzartuko da, ezagutu eta gero EAEko Auzitegi Nagusiak zer erabakitzen duen Jaurlaritzak izurriaren hazkundea apaltze aldera hartutako neurrien inguruan. Besteak beste, bilerak sei pertsonatara mugatzea, elkarte gastronomikoak ixtea eta tabernen edukiera %50era jaistea erabaki zuen Jaurlaritzak. Ildo horretan, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako idazkariak ETB1en eginiko elkarrizketa batean azaldu duenez, orain arte hartutako neurriak «nahikoa izan daitezen» hartu dira, baina erantsi du egoera «oso aldakorra» dela eta «astero eta ia egunero» azartu behar dutela zer neurri hartu, «neurri horiek zein ondorio dituzten eta, horren arabera, erabakiak hartu, betiere adituen iritzia entzunez». Neurriak EH Bilduk gobernatutako herrietan Pandemiari eta haren ondorioei aurre egiteko, «elkarlana eta baliabideak» eskatu dizkiote Jaurlaritzari EH Bilduko alkateek. Zehazki, osasun baliabideak «modu partekatuan» erabiltzeko eskatu dio Nagore Alkorta Azpeitiko alkate eta Eudelen presidenteordeak Jaurlaritzari: «Gure herrietan baheketa bat egin behar izan denean, sarritan hedabideen bitartez izaten dugu horren berri. Gure udalerrietako datuen berri ere hedabideen bidez izaten dugu, nahiz eta semaforo gorria izan eta egoera larria izan. Beharrezkoa da informazioa guztion artean partekatzea, dauden baliabideak guztion artean partekatzea, modu horretara eraginkorragoak izango garelako birusaren aurkako borrokan». Gainera, zaharren egoitzetako datuak eta ikastetxeetako datuak egunero udaletara heltzeko eskatuko du Alkortak Eudelen zuzendaritzak bihar egingo duen bileran. Era berean, EH Bilduk gobernatutako udalerrietan neurriak zorroztuko dituzte: esaterako, eraikin publikoetan segurtasun neurrien inguruko informazioa handituko dute eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. «Zaintza komunitarioari» dagokionez, herriko merkatari eta ostalariekin eta beste eragileekin hitz egiteko konpromisoa hartu dute alkateek.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188617/oraindik-ez-dituzte-aurkitu-aebek-mugan-bereizitako-545-adingaberen-senideak.htm
Mundua
Oraindik ez dituzte aurkitu AEBek mugan bereizitako 545 adingaberen senideak
ACLUk adierazi du lanean jarraituko duela adingabeak euren senideekin elkartzeko. 25 bat familia dira AEBetara itzultzekoak.
Oraindik ez dituzte aurkitu AEBek mugan bereizitako 545 adingaberen senideak. ACLUk adierazi du lanean jarraituko duela adingabeak euren senideekin elkartzeko. 25 bat familia dira AEBetara itzultzekoak.
Donald Trump AEBetako presidenteak 2018an ezarri zituen migrazio politiken ondorioz, herrialdeak Mexikorekin duen mugatik legez kanpo sartu ziren hainbat adingabe euren senideengandik banatu zituzten. ACLU Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunaren arabera, abokatuek ez dute lortu adingabe horietako 545en senideak aurkitzerik. 2018. urtean hegoaldeko mugako kontrolak are gehiago zorroztu zituztenean, 2.800 familia inguru bereizi zituzten. Gehienak AEBen esku zeuden gobernuak legea atzera bota zuenean. Dena dela, Kaliforniako epaile federal batek zenbait abokaturi familia horiek atzera elkartzeko eskatu zienerako, euren seme-alabengandik bereizitako 1.000 guraso deportatu zituzten, NBC News katearen arabera. Lee Gelernt ACLUko abokatuaren esanetan, datu horiek «errealitate tragikoa» erakusten dute. Adierazi du ez dakiela noiz lortuko duten familia guztiak identifikatzea. «Lanean jarraituko dugu guzti-guztiak aurkitu arte, behar adina denbora emango dugu bila». Oraingoz, ACLUk 550 adingaberen baino gehiagoren senideak aurkitzea lortu du, eta espero dute 25 bat AEBetara itzuliko direla berriro elkartu daitezen.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188618/indurainek-aitortu-du-nafarroako-osasun-sistema-egoera-zail-baten-atarian-dagoela.htm
Gizartea
Indurainek aitortu du Nafarroako osasun sistema egoera «zail baten atarian» dagoela
1.186 positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian. Azken astebetean 74 pertsona hil dira Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Indurainek aitortu du Nafarroako osasun sistema egoera «zail baten atarian» dagoela. 1.186 positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian. Azken astebetean 74 pertsona hil dira Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Beste 1.186 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera. Gipuzkoa da positibo gehien izan dituen lurraldea, 377 PCR probak eman baitute positibo; bezperan baino 73 gehiagok. Gipuzkoako kutsatze tasa 500 kasutik gora jarri zen atzo, eta hazi egin da azken orduetan: 533 dira orain. Nafarroan, nabarmen egin du behera kopuruak: atzo 367 izan ziren, bezperan baino 211 gutxiago. Bizkaian, berriz, beste 342 pertsonak eman dute positibo; asteartean baino 77 gehiagok. Araban ere hazi da kutsatuen kopurua, bezperako datuarekin alderatuta: 85 izan dira azken 24 orduetan, eta 55 bezperan. 14.542 PCR proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta, datu horiekin, positibo tasa %8,1koa da. Gainera, hildako kopuruaren datuak ere eman dituzte bi administrazioek. Azken orduetan zortzi pertsona hil direla jakinarazi du Nafarroako Gobernuak, eta astebetean, 30. Jaurlaritzak, berriz, azken astebetean hildakoen kopurua eman du: 44 izan dira. Beraz, 74 pertsona hil dira azken zazpi egunetan koronabirusak jota lau herrialdeetan. Euskal Herri osoan 70 pertsona hil ziren aurreko astean. 642 paziente daude ospitaleratuta, eta 97 zainketa intentsiboen unitatean. Nafarroan, zehazki, 38 daude ZIUetan, eta Santos Indurain Osasun kontseilariak aitortu du datu «kezkagarriak» direla: «Detekzio gaitasunaz harago, datuek Nafarroako osasun sistema kokatzen dute egoera delikatu baten atarian».
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188619/traperoren-absoluzioa-buruzagi-independentisten-aurkako-epaiarekin-kontraesanean.htm
Mundua
Traperoren absoluzioa, buruzagi independentisten aurkako epaiarekin kontraesanean
Aragonesen esanetan, «deseraikitzen» ari da «independentismoaren kontrako auzi orokorra». Puigdemontek salatu du sinesgarritasuna aitortu zaiela «gezurretan» aritu diren Espainiako agintari polizialei.
Traperoren absoluzioa, buruzagi independentisten aurkako epaiarekin kontraesanean. Aragonesen esanetan, «deseraikitzen» ari da «independentismoaren kontrako auzi orokorra». Puigdemontek salatu du sinesgarritasuna aitortu zaiela «gezurretan» aritu diren Espainiako agintari polizialei.
Aske eta kargurik gabe utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadra Kataluniako Poliziaren buru ohia. Epaimahaiaren erabakia filtratu zuten atzo prentsara, eta gaur egin dute publiko epaia. Auzitegiak frogatutzat jo duenez, Traperok ez zuen jokatu une hartako Generalitateko agintarien irizpide politikoen esanetara, eta Espainiako Fiskaltzak agindutakoa betetzeko borondatez jardun zuen, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma eragozte aldera. Eragile independentisten arabera, auzitegiaren ebazpena kolpe gogorra da fiskaltzarentzat, eta agerian utzi du Kataluniako prozesu independentistaren kontrako auziaren oinarririk eza. Hori dela eta, urriaren 1eko erreferenduma sustatzeagatik espetxeratuta dauden buruzagi independentisten amnistia aldarrikatu dute beste behin. Fiskaltzak matxinada delitua leporatu zion hasieran Traperori, eta 11 urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat. Epaiketaren amaieran, baina, akusazioa aldatu zuen. Sedizio delitua leporatu zion, eta hamar urteko kartzela zigorra galdegin zuen Mossoen buruarentzat. Epaimahaiak sediziorik ez dela uste izatekotan, desobedientzia delitua proposatu zuen ordezko aukera gisa. Auzitegiak ebatzi du Trapero eta harekin auzipetuta zeuden Mossoetako beste hiru goi agintari ez direla delitu horietako bat beraren arduradun. Erabakia ez du aho batez hartu. Boto partikularra eman du Concepcion Espejel epaimahaiko presidenteak. Trapero sedizioagatik zigortu behar zela babestu du. Hala, Auzitegi Nazionalak ez dio baliorik aitortu akusazioaren lekuko garrantzitsuenetako bat izan denaren testigantzari: Diego Perez de los Cobos Guardia Zibilaren koronelari, urriaren 1eko erreferenduma eragozteko polizia indarren —Mossoen, Gaurdia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren— koordinazio arduradunari. Hain justu, Espainiako Auzitegi Gorenak, iazko urriaren 14an, bederatzi buruzagi independentista hamahiru urtera arteko kartzelara zigortu zituen epaian, sinesgarritasun osoa aitortu zion Perez de los Cobosek Traperoren kontra esandakoei. Gorenak ziurtatu zuen Kataluniako Polizia Generalitateko arduradunen irizpide politikoen menetara aritu zela, fiskaltzak erreferenduma eragozteko emana zuen agindua «itxuraz» betetzeko, baina horiek hartutako neurriak «eraginik gabekoak izateko borondate irmoarekin». Olga Tubau Traperoren defentsa abokatuak ohar bidez adierazi du Auzitegi Nazionalaren epaiak Mossoen buruaren eta Kataluniako Poliziaren «ohore profesionala leheneratu» duela epaiarekin. Haren esanetan, frogatuta gelditu da mossoek sekula ez zutela jardun «elkar hartze politikoarekin», baizik eta «irizpide polizialei» jarraitu zietela soilik, «agindu judizialak betez eta herritarren segurtasuna eta ordena publikoa zainduz». «Gezurrak», agerian Traperoren absoluzioa publiko egin eta gutxira, Auzitegi Nazionalaren erabakia izan dute hizpide Kataluniako hainbat buruzagi independentistak. Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak «poza» agertu du Twitter bidez, baina jarraian ohartarazi du «bidegabekeria» ez dela desagertu, «sinesgarritasuna eman zaielako oinarrik gabeko kasu bat eraikitzen ari zirela bazekiten Polizia agintari espainiar batzuei». Horiek «gezurretan» aritu direla salatu du. Bestalde, gaineratu duenez, Traperoren absoluzioak baieztatu egin du espetxeratuta dauden buruzagi independentisten kontrako kondena «estatu erabaki bat» izan zela. «Zigorra eta mendekua izan zen». Espainiako Auzitegi Gorenak iaz emandako epaiarekin lotu du Traperoren absoluzioa Pere Aragones Kataluniako Gobernuko presidenteordeak. Galdera bat egin du: «Zer egiten dute preso politikoek kartzelan, independentismoaren kontrako auzi orokorra deseraikitzen ari denean?». Ildo beretik mintzatu dira ANC eta Omnium Cultural gizarte eragileak ere. Omniumen iritziz, Mossoen kupularen absoluzioak funtsik gabe utzi du «Guardia Zibilak indarkerian oinarritu zuen kontakizun faltsua», eta agerian gelditu da «estatuko botereen jazarpen ideologikoa». ANCren esanetan, berriz, Auzitegi Nazionalaren epaiak fiskaltzaren izena zikindu du, eta «kontraesanak» azaleratu ditu «independentismoaren kontrako auzi orokorrean».
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188620/trenasako-langileek-lantegia-ez-ixteko-eskatu-diote-cafi.htm
Ekonomia
Trenasako langileek lantegia ez ixteko eskatu diote CAFi
Elkarretaratzea egin dute taldearen egoitzaren aurrean, Beasainen. Fabrika bideragarria dela gogorarazi dute beharginek.
Trenasako langileek lantegia ez ixteko eskatu diote CAFi. Elkarretaratzea egin dute taldearen egoitzaren aurrean, Beasainen. Fabrika bideragarria dela gogorarazi dute beharginek.
Trenasako langileek argi dute: Castejongo (Nafarroa) planta «bideragarria» da, eta, beraz, haren itxiera «erabat arbitrarioa» da, eta ez du «inolako justifikaziorik». Hori bera gogorarazi diote zuzendaritzari gaur goizean CAFen egoitzaren aurrean egindako protestan, Beasainen (Gipuzkoa). CCOO sindikatua deituta, dozenaka langile elkartu dira Trenasa ez itxi lelopean, 110 beharginen kaleratzea salatu eta zuzendaritzaren jarrera gaitzesteko. Ez dira bakarrik izan, dena den; izan ere, Beasaingo, Irungo, Zaragozako eta Madrilgo lantegietan ere ordubeteko lanuzteak egin dituzte Castejongo langileei babesa adierazteko. Miguel Angel Molina langile batzordeko presidenteak (CCOO) azaldu du Trenasa ixtearen erabakia CAFena dela, eta ez diola taldearen errealitate ekonomikoari erantzuten: «CAFi dagokio lana banatzea, eta nahierara egiten du. Trenasara beti produkzio ordu askoko lana bidali izan digu, beraz, normala da Trenasaren kontuak galerak izateko prestatuta egotea. Baina taldeak etekin handiak ditu, eta ez dugu itxierarik onartuko». Eta gogorarazi du «langile gazteak eta kualifikatuak» direla, eta ekoizten dutena merkaturatzeko arazorik ez dutela. Langile batzordea eta zuzendaritza negoziatzen ari dira; atzo egin zuten hirugarren bilera, baina akordioa urrun ikusten dute oraindik. Langileen enpresaren jarrera gaitzetsi dute: «egoskorra» eta negoziaziorako «itxia» izatea egotzi diote. «Enpresak esaten digun bakarra da esperantzarik ez izateko, fabrika berehala itxiko dutelako», salatu du Molinak. Zuzendaritza prest dago lan egindako urte bakoitzeko 32 eguneko soldata ordaintzeko, eta langileen %60 aldi baterako beste lan batean jartzeko –hasieran, langileen erdiak ziren soilik–. «Baina ez dakigu non eta zein lan mota izango den. Ez dugu informaziorik: 50 kilometroko mugaren barruan izango dela bakarrik esan digute, baina ez dakigu beste ezer», gaitzetsi du langile batzordeko presidenteak. Langile talde handi bat urriaren 31n kaleratu nahi du enpresak, eta gelditzen direnak, abenduaren 31n. Baina sindikatuek ez dituzte kaleratzeen baldintzak negoziatu nahi, eta industrializazio prozesuak egiten dituen enpresa baten esku hartzea eskatu dute. «Zuzendaritzak ezezkoa eman digu, hala ere. Esan digu hilaren 31n amaitzen den epean egin beharko litzatekeela, eta ez duela parte hartuko horretan», esan du Molinak. Hain zuzen, ostiralean beteko dira hiru aste greba mugagabea abiarazi zutenetik, eta egoera «gogorra eta zaila» dela adierazi du langile batzordeko presidenteak; izan ere, egoerari buelta emateko denbora agortzen ari zaiela uste dute, eta urduritzen hasiak dira. Nolanahi ere, Molinak nabarmendu du geratzen diren egunetan «irteera duin bat» lortzen saiatu direla. Bitartean, lanpostuen defentsan jarraituko dutela diote beharginek. Larunbaterako dute iragarria hurrengo protesta: Castejonen bertan manifestazio «jendetsua» egin nahi dute lantegiaren itxiera salatzeko.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188621/gutxienez-49-lagun-hil-dituzte-nigeriako-protestetan.htm
Mundua
Gutxienez 49 lagun hil dituzte Nigeriako protestetan
Polizia indarkeriaren aurkako protestak izan dira bi astez. Lagos herrialdeko estaturik jendetsueneko gobernadoreak etxeratze agindua ezarri du.
Gutxienez 49 lagun hil dituzte Nigeriako protestetan. Polizia indarkeriaren aurkako protestak izan dira bi astez. Lagos herrialdeko estaturik jendetsueneko gobernadoreak etxeratze agindua ezarri du.
Egoera nahasia da Nigerian; bi aste baino gehiagoz luzatu dira polizia indarkeriaren aurkako protestak. Asteartekoa izan da bortitzena, 42 manifestari eta sei polizia agente hil dira gutxienez, eta ehunka lagun zauritu. Protesta gehien izan diren estatuan, Lagosen, etxeratze agindua dekretatu zuten asteartean, protestetan izandako “anarkia” geldiarazteko. Han izan dira, etxeratze agindua martxan zela, hildako eta zauritu gehien, 29 lagun. End SARS leloa duten pankartak ikus daitezke nonahi Nigeria osoa hartu duten protestetan. Urriaren 8tik, Lapurreten Aurkako Brigada Bereziaren (SARS) aurkako manifestazioak nagusitu dira herrialdean, polizia brigada horrek “gehiegizko indar erakustaldiak” egin dituela salatuz. Amnesty Internationalek ere 2017an eta 2020an “torturak eta tratu txarrak” salatu zituen. Gobernuak brigada desegitea erabaki badu ere, manifestariek adierazi dute ez dela “nahikoa”, eta Polizia erreforma abiaraztea eta brigadaren arduradunak epaitzea eskatu dute. Lagoseko estatua izan da hildako gehien izan dituena, baina Mushingoan ere hamazazpik galdu dute bizia. Beningo hirian ere polizia etxearen aurkako eraso bat izan dela salatu dute.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188622/eskoletako-jangeletako-langileek-greba-egin-dute-enplegua-eta-lan-baldintzak-bermatzea-eskatzeko.htm
Gizartea
Eskoletako jangeletako langileek greba egin dute, enplegua eta lan baldintzak bermatzea eskatzeko
Beste bi greba egun ere deituak dituzte: hilaren 27a eta 29a. Oraindik ez dute eman gaurko grebako parte hartzearen inguruko daturik.
Eskoletako jangeletako langileek greba egin dute, enplegua eta lan baldintzak bermatzea eskatzeko. Beste bi greba egun ere deituak dituzte: hilaren 27a eta 29a. Oraindik ez dute eman gaurko grebako parte hartzearen inguruko daturik.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, eskoletako jangeletako langileek berriz ere greba egin dute gaur. Aldarrikatu dute eskubidea daukatela entzun diezaieten, baita osasunerako, enplegurako eta euren lan baldintzak izateko ere. Bilboko, Gasteizko eta Donostiako kaleak hartu dituzte, baina ez sindikatuek, ez Eusko Jaurlaritzak oraindik ez dute eman parte hartzearen inguruko daturik. Ez da izan lehen greba eguna eskoletako jangeletako langileentzat, eta horretan jarraitzeko asmoa dute, beste bi grebatarako deialdiak ere indarrean dauzkatelako: hilaren 27an eta 29an. Urriaren 15ean ere atera ziren irakasleekin eta garbiketako langileekin batera. Orduan elkarrizketa eskatu zutela nabarmendu dute sindikatuek, baina ez dela horrela izan: «Jangeletako langileoi, ordea, muzin egiten jarraitu dute, euren zuzeneko langileak ez garelakoan, azpikontratak garelako, pribatizatzeko erabakia haiena ez balitz bezala». Sindikatuen ustez, greba deialdiak egitea «ezinbestekoa» izan da Eusko Jaurlaritzarekin biltzea lortzeko, baina zehaztu dute hori ez zela grebaren azken helburua: «Harrera egin behar digute, baina entzun egin behar gaituzte, kontuan hartu behar dituzte gure beharrak eta aldarrikapenak». Aldarrikapen horiek esaldi bakarrean laburtu dituzte: «Jangelen irekiera segurua eta adostua nahi dugu». Ikasturte hasiera «ezegonkorra» izan dela salatu dute, eta, sindikatuen arabera, itzulera «antsietatez» bizi izan dute horregatik: «Ez genekien lanean hasiko ginen edo ez, langabezia luzatuko ziguten edo ez, gure lankideekin egongo ginen edo ez, zenbat haurrekin egon beharko ginen, burbuilak egongo ote ziren, zenbat denbora izango genuen garbiketa egiteko...». Sindikatuen iritziz, horrek erantzule bakarra dauka: Eusko Jaurlaritza. «Gurekin bildu eta itzulera adostu ordez, beste alde batera begiratzen ibili da, bete ezin diren protokoloak aldebakarrez inposatuz». Hori ikusita, osasuna, enplegua eta pertsonen beharrak aurrekontuen eta kostuen gainetik jartzeko eskatu dute.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188623/nafarroa-ixteak-ez-dio-eraginen-ipar-euskal-herriarekiko-mugari.htm
Gizartea
Nafarroa ixteak ez dio eraginen Ipar Euskal Herriarekiko mugari
Ezinen da igaro Nafarroatik Gipuzkoara eta Arabara, baina bai Nafarroatik Lapurdira, Behe Nafarroara eta Zuberoara. Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak erran du Nafarroak ez duela eskumenik Ipar Euskal Herriarekiko muga ixteko.
Nafarroa ixteak ez dio eraginen Ipar Euskal Herriarekiko mugari. Ezinen da igaro Nafarroatik Gipuzkoara eta Arabara, baina bai Nafarroatik Lapurdira, Behe Nafarroara eta Zuberoara. Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak erran du Nafarroak ez duela eskumenik Ipar Euskal Herriarekiko muga ixteko.
Gauerditik aitzinera itxi eginen dute Nafarroa, baina, Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak jakinarazi duenez, horrek ez dio eraginen Nafarroak Lapurdirekin, Behe Nafarroarekin eta Zuberoarekin dituen mugei. Izan ere, kontseilariak erran du Nafarroako Gobernuak ez duela eskumenik muga horiek ixteko. «Bertze kontu bat litzateke Espainiako Gobernuak, atzo zehazten zuen gisan, alarma egoera dekretatzen badu eta etxeratze agindua ezartzen badu», azaldu du Ollok: «Horrek eragin liezaioke». Ollok jakinarazi du Nafarroa ixteko foru arauaren azken xehetasunak zehazten ari direla oraindik, baina Nafarroako Gobernuak dituen eskumenen barnekoak izanen dira neurriak, haren hitzetan: «Nazioarteko mugak ez dira Nafarroaren eskumena». Nafarroak Gipuzkoarekin eta Arabarekin dituen mugak itxi eginen dira gaur gauerdian, beraz, baina ez Lapurdirekin, Behe Nafarroarekin eta Zuberoarekin dituenak.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188624/bizkaia-arenak-bertan-behera-utzi-du-alkarregaz-zikloa.htm
Kultura
Bizkaia Arenak bertan behera utzi du 'Alkarregaz' zikloa
Eusko Jaurlaritzak onartutako azken edukiera murrizketagatik eta ziurgabetasun egoeragatik hartu dute erabakia.
Bizkaia Arenak bertan behera utzi du 'Alkarregaz' zikloa. Eusko Jaurlaritzak onartutako azken edukiera murrizketagatik eta ziurgabetasun egoeragatik hartu dute erabakia.
Larunbatean hastekoa zen zikloa, Barakaldoko BECen, eta abenduaren 19ra bitarte bederatzi emanalditik gora zeuzkan programatuta. Bizkaia Arenako arduradunek gogora ekarri dutenez, ordea, Jaurlaritzako edukiera murrizketek 400 lagunean utzi dute espazio itxietako sarrera, eta horrek eta azken egunetako osasun egoerak sortutako ziurgabetasunak "bideraezin" egin dute "ziklo osorako planteatutako formula". Bertan behera geratu dira, beraz, Triangulo de Amor Bizarro, Lukiek, Pablo Milanes, Depedro, Serpiente, Deforme Semanal eta gehiagoren emanaldiak. Nolanahi ere, "pandemiak gogor zigortu duen zuzeneko ikuskizunen sektorea suspertzeko konpromiso irmoa" azaldu dute Bizkaia Arenako kideek. "Helburu horrekin sortu zen Alkarregaz, eta, hori betetzeko, artistengan, hornitzaileengan eta sektoreko profesionalengan eragin positibo zuzena duten ekimenak lantzen jarraituko du erabilera anitzeko pabiloiko taldeak", adierazi dute. Sarrerak erosita deuzkatenei datozen 72 orduetan itzuliko diete zenbateko osoa, automatikoki.
2020-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/188625/gorenak-dio-bankuek-ez-dutela-abusatzen-gardentasunik-gabe-informatzen-dutenean.htm
Ekonomia
Gorenak dio bankuek ez dutela abusatzen gardentasunik gabe informatzen dutenean
IRPH indizea duten hipoteken legezkotasuna bermatu du. Finantza erakundeek arnasa hartu dute. Hipoteka hori dutenek 100-200 euro gehiago ordaintzen dituzte hilero.
Gorenak dio bankuek ez dutela abusatzen gardentasunik gabe informatzen dutenean. IRPH indizea duten hipoteken legezkotasuna bermatu du. Finantza erakundeek arnasa hartu dute. Hipoteka hori dutenek 100-200 euro gehiago ordaintzen dituzte hilero.
Gardentasun falta ez da abusua; ez, behintzat, bankuek egiten badute. Espainiako Auzitegi Gorenak hala ebatzi du IRPH indizeari lotutako hipotekei buruzko ebazpen batean. Aitortu du bezero batzuk ez zituztela behar bezala informatu Euriborraren ordez erabiltzen den indize horri buruz, baina, legezkoa denez —Espainiako Bankuaren abala duenez—, ebatzi du finantza erakundeek ez dutela abusurik egin. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak martxoan eskatutakoari erantzun dio Gorenak. Ontzat jo du bezero batek salaketa jarriz gero finantza produktu horren merkaturatzea nola izan zen aztertzea, bankuak mailegu hori gardentasun faltarekin saldu ote zuen ala ez argitzeko, eta, abusurik ikusiko balu, hori indargabetzeko eta beste indize bat ezartzeko. 2017an bide hori itxi zuen Gorenak, baina Luxenburgoko epaitegiaren eskaeraren ondoren, berriz ireki behar izan du. Erdizka, hala ere. Abusuagatik ezingo baitituzte zigortu bankuak: alegia, arnasa lasai hartuko dutela. Epaia kaleratu bezain laster, finantza erakundeek gora egin dute burtsan. Kasu batzuetan, akaso, gardentasun faltagatik zigortuko dituzte, baina alde handia dago hortik abusuagatik zigortzera. Gorenak IRPH indizea abusuzkotzat jo izan balu, hipoteka horiek guztiak baliogabetu edo berriz negoziatu beharko lituzkete bankuek eta bezeroek, eta bankuek milaka milioi galduko lituzkete —bankuek 16.700 milioi euroko kreditu esposizioa dute IRPH hipoteketan—. Epaiarekin, kolpea moteldu egiten da, eta orain izan dezaketen galera, berriz, gardentasun falta frogatzen duten epaien araberakoa baino ez da izango. Irizpide gehiagoren faltan Eta noiz esan daiteke bankuek oker jokatu zutela IRPH indizea duten hipoteken kasuan? Bada, Gorenaren arabera, bezeroei kontratua sinatu aurreko bi urteetan indizeak izan zuen bilakaeraren berri eman ez zietenean. Horraino, behintzat, auzitegiak aurreratu duena. Gorenak bost helegite zituen mahai gainean, eta hori baino ez du jakinarazi bere erabakitik. Epaiak, osorik, datozen egunetan kaleratuko ditu, eta espero da horietan gardentasun irizpide gehiago aipatzea, horrekin bakarrik motz gera baitaiteke jurisprudentzia ezartzeko orduan, oinarri horrekin bakarrik gainerako epaitegiek zailtasunak izango dituztelako gardentasun falta egon zen ala ez ebazteko. Abusurik ezaz ere argudioak eman beharko ditu, komunikabideetara bidalitako oharrean legezkotasunari egiten dion aipamena ere oso zehaztugabea baita. Horren harira, ikusteko dago Francisco Javier Arroyo epaileak egindako boto partikularrak zer dioen. Sala horrek berak 2017an kaleratuta epaian, magistratu horrek berak eta erretiroa hartu duen beste batek ezbaian jarri zuten abusurik eza. Partida, beraz, ez da amaitu, eta auziak aukera ugari ditu Europara berriz itzultzeko. Izan ere, epaileen artean zatiketa handia dago, eta, oraingoz, Gorenaren ebazpenak ez ditu zalantza guztiak uxatu. Duela zazpi hilabete, Luxenburgoko epaitegiak Espainiako auzitegiei itzuli zien pilota; esan zien kasuz kasu aztertzeko gardentasun falta ote zegoen. Ordutik, askotariko epaiak egon dira. Asufin banku erabiltzeen elkartearen arabera, urriaren 9ra arte 51 ebazpen kaleratu dituzte: horietatik % 59tan, epaileek arrazoia eman diete bezeroei, eta kasu gehienetan abusuzkotzat jo dituzte hipoteka horiek; %33tan, bankuen alde egin dute; eta gainerako %8etan erantzukizunak banatu dituzte bezeroek eta epaileek. 40.000 kaltetu Euskal Herrian 2008ko krisiarekin batera, interes tasak asko jaisten hasi zirenean merkaturatu zuten produktu hori bankuek, beste batzuekin batera, adieraziz kontsumitzaileen onerako zirela, eta IRPHaren kasuan esanez Euriborra baino egonkorragoa zela. IRPHak, baina, Euriborrak baino interes handiagoa du, 2008an jaisten hasi baitzen, eta 2016ko otsailean eremu negatiboan sartu. Bestela esanda, etxebizitza erosi ahal izateko indize horri lotutako maileguak dituzten bezeroek 25.000 euro gehiago ordaintzen dituzte Euriborrari lotua dutenek baino: batez beste, 165 euro gehiago hilean. IRPH Stop plataformaren arabera, Hego Euskal Herrian 40.000 kaltetu inguru egon daitezke, baina «askoz ere gehiago» izan daitezkeen susmoa daukate. 2004an, adibidez, hamar hipotekatik bat indize horri lotu zitzaion. Egun ez da ia erabiltzen: 2018an, hipoteka berri guztien %0,28k zuten IRPHa. Zoru klausula Goreneko Lan arloko Salak mahai gainean zituen bost helegitetik lauri buruzko iritzia eman du. Besteak babes ofizialeko etxebizitza bati dagokion IRPH hipoteka batekin du lotura, baina ez du erabakirik jakinarazi. Bezero askok salatu dutenez, administrazioek behartuta kontratatu behar izan zituzten bankuekin indize hori duten maileguak. Horrez gain, Sala berak zoru klausulen inguruan ere erabaki behar du, Europako auzitegiak horretara behartu baitu. IRPHaren auzian bezala mintzatu zen Luxenburgo: Susmopean jarri ditu zoru klausulak dituzten hipotekak berritzeko kontratuak, zeinetan bankuek auzitara ez jotzeko baldintza ezartzen duten. Hori bezeroa behar bezala informatuz egin zuten argitzeko eskatu du, eta abusurik ba ote dagoen ebazteko.
2020-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/188626/nikolas-aldai-kazetaria-hil-da.htm
Bizigiro
Nikolas Aldai kazetaria hil da
Bertsolaritzari buruzko irratsaioak zuzendu eta aurkeztu zituen Herri Irratian eta Euskadi Irratian. Jose Lizaso, Mattin eta Uztapide bertsolariei buruzko liburuak idatzi zituen, besteak beste.
Nikolas Aldai kazetaria hil da. Bertsolaritzari buruzko irratsaioak zuzendu eta aurkeztu zituen Herri Irratian eta Euskadi Irratian. Jose Lizaso, Mattin eta Uztapide bertsolariei buruzko liburuak idatzi zituen, besteak beste.
Bertsolaritzaren memoria historikoa jasotzen eta irratian herritarrei plazaratzen ordu, egun, aste, hilabete eta urte ugari egin zituen. Irratiari eta errimari emanak. Herri Irratian eta Euskadi Irratian egin zuen lanarekin akordatuko dira makina bat entzule euskaldun. Nikolas Aldai (Errezil, Gipuzkoa, 1947) kazetaria hil da gaur. Errezilgo Artziola baserrian jaio zen Aldai, eta, 10 urte betetzear zela, fraideekin ikastera joan zen —anaia zaharrena joana zen lehenago—. «Baina ez nuen ikusten nire bidea zenik. Artean sinetsita nengoen hainbat gauzatan, baina nik landu beharreko baratzea beste bat zen», kontatu zion Karlos Aizpuruari, BERRIAn, 2005ean. Filosofia ikasketak egin zituen, baina teologia baztertu zuen. Soldaduska egiten ari zela, Herri Irratian hasi zen. Han egin zuen aurreneko irratsaioa bertsolaritzari buruz. 1970eko hamarkada zen. Kazetaritzan aritu nahi zuela argi zuen. Eta Deia egunkarian aritu zen beharrean gero, Iruñean. 1982an, berriz, Euskadi Irratira iritsi zen, eta irratiko sorrera parte hartu zuen kazetarietako bat izan zen; hasierako ordezkari sindikalekoa izan zen (ELAkoa). Magazinetan aritu zen aurreneko urteetan. 1987an, berriz, bertsolaritzari buruzko programa egiteko ardura eman zioten Euskadi Irratian. Lehenbizi, Patxi Mujikaren euskal perlak saioa gidatu zuen; 1960ko hamarkadan Mujikak grabatu zituen bertso saioetatik alerik ederrenak ematen zituzten. 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa iritsi zenean, plazako momentu hartako bertsolaritzari heldu behar izan zion. Lehengo eta oraingo bertsolaritza biltzen eta lantzen jardun zuen hurrengo urteetan. 1993. urtean, Eta hitza jolas bihurtu zen irratsaioa sortu zuen. Horretan jardun zuen hamabost urtez, 2008an erretiroa hartu zuen arte. Irratian ez ezik, liburuetan eta testuetan ere landu zuen azkeneko hamarkadetako bertsolaritza. Baita lehenagokoa ere. «XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako bertsolaritza ahal den neurrian bildu eta datatu dut», azaldu zuen BERRIAn, irratian erretiroa hartu berritan. Geroztik ere jarraitu zuen bertsolaritzarekin lotutako argitalpenetan lanean. Aldairenak dira Jose Lizaso: nere aldiko kronika, Mattin irriaren giltza: bertso hautatzailea eta Uztapide berriro plazara liburuak. Arraunaren zalea zen Aldai. Hondarribian (Gipuzkoa) bizi zen, eta haren bi seme arraunlariak izan dira. Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendari ohiak nabarmendu du Aldai gizon "konprometitua" izan zela: euskalgintzan, kazetaritzan eta bertsolaritzan. "Patxi Mujikaren grabaketak, bertso saioenak, gordinean hartu eta sailkatu, orraztu eta datu base batean sartu zituen. Sekulako lana egin zuen, txingurri lana". Kruzetaren ustez, Xabier Sukiak bertsolaritza saioaren erreleboa hartu zuenean "bide bat urratua" zegoen. "Material asko txukundua iritsi zitzaion Sukiari". Kruzetak uste du belaunaldi berriek aitortza egin behar diotela Aldairi. Bertsolari aldizkariaren hurrengo zenbakian Aldairekin egindako elkarrizketa bat argitaratuko dute.