Spaces:
Sleeping
Sleeping
Update Adibideak.json
Browse files- Adibideak.json +1 -1
Adibideak.json
CHANGED
@@ -1 +1 @@
|
|
1 |
-
{"
|
|
|
1 |
+
{"Bizi garen garai honek, pandemia egoerak, momentu askotan...": "Bizi garen garai honek, pandemia egoerak, momentu askotan nire seme alaben aurpegi tristeak ikustera eraman nau. Aurpegi hauek alaitu egiten dira modan dagoen TikTokarekin bai abesten bai dantzan hasten direnean edo etxean ditugun instrumentuak hartu eta Gatiburen azalean sartuta kontzertu barregarriak egiten ditugunean. Beraz, egoera honek ematen digun aukera aprobetxatuta, zergatik ez zaie musika, plastika eta gorputz hezkuntza arloei indar gehiago ematen? Ez dut ezer berririk esaten, matematika eta natur zientziak arloak indar edo garrantzi handiagoa dutela esaten dudanean, hauek baitituzte eskola ordu gehien eta eskola ordurik onenak. Etxean sartuta egon garen denboraldi honetan ikasleek ordenagailutik jaso dituzte klaseak eta ezetz asmatu zein hiru ikasgaiek ez dute eduki berririk landu? Noski, gorputz hezkuntza, musika eta plastika edo art segun eta zein eskolatan gauden. Ikastetxeen argibideek oso ondo erakusten dute zein ikasgaiek duten garrantzi gehiago nahiz eta egoera honetan agian ez dira baliagarrienak edo umeen beharrak betetzen dituztenak. Nire ustez, momentu hauetan umeek behar duten gauzarik garrantzitsuena pozik egotea da, egoera honi aurre egiteko ezinbestekoa delako zoriontsu izatea eta argi ikusten da hiru ikasgai baztertu hauek umeen zoriontasunean zuzeneko eragina daukatela. Bestalde, Howard Gardnerrek esan bezala, hainbat adimen ditugu gizakiok eta guztiak landu egin behar ditugu osotasunean hezteko. Adimen horien artean, sormenak ere bere lekutxoa du eta musika eta marrazkien eskutik sormena lantzeko aukera daukagu. Gainera, ikasgai hauek beste ikasgaiak lotzeko aukera ematen dute, lan interkurrikularra egiteko ez dago aukera aproposagorik. Ildo honetatik jarraituz, ikasgai hauen bitartez, beste ikasgaiak ere landu daitezke, adibidez, artearen ikasgaietan murgilduz gero, musika arloan beste ikasgairen baten edukia ikasteko abestiren bat asmatu daiteke, plastikaren aldetik, esate baterako, natur zientzietan ikasitakoaren marrazki edo mural bat egin daiteke. Gorputz hezkuntzak ere aukera berbera aurkezten du, adibidez, historiako gertakariren baten antzezpena egin daiteke, era honetan, ikasleek edukia ikasten dute eta beraiek bizitzen dute eduki hori, ikasketa esanguratsuagoa bihurtuz. Azkenik, goian aipatutakoa nabarmentzea gustatuko litzaidake, hau da, nire ustez, ikasleak mugimenduan eta ikasketa lehenengo pertsonan bizitzen duten bitartean ikasketa esanguratsuagoa da. Ikaslearen motibazioa handiagoa da berak bizitzen duenean, liburu baten aurrean irakasleari entzuten dagoenean baino. Beraz, ikasgai hauen onurak ikusirik, eskola orduen kontua begiratzea komenigarria dela uste dut. Nathan Di Vaio ", "Zuzendari agurgarria, Gutun hau bidaltzearen helburua...": "Zuzendari agurgarria, Gutun hau bidaltzearen helburua gure alabaren eskola-egoera dela eta dugun ardura jakinaraztea da. Izan ere, ikaskide zein irakasleekin arazoak izatea ohikoa bihurtu dela nabaritu dugu; hala ere, ez digute zuzendaritzatik hauen berririk eman. Jakingo duzunez, Garazik adimen-gaitasun handia du eta horrek egoera batzuen aurrean duen jokaera berezia izatea dakar. Gainontzekoekin harremanetan jartzeko orduan, zailtasunak ditu elkarrizketak burutzeko edota jolasean ibiltzeko. Honen arrazoia aipatutako ekintzekiko interes falta delakoan gaude, bere adineko umeek gustoko dituzten gaiek aspertu egiten baitute. Ondorioz, alabak jolasorduak bakarrik igarotzen ditu, inorekin hitz egin gabe. Hare gehiago, bere egoera aprobetxatuz, gelakideek ziria sartu eta barre egiten diote, etxera negar betean itzultzea lortarazten. Bestalde, irakasle eta ikasgaiei dagokienez, egokitasun falta antzeman dugu. Esan beharra dago aurten geure alabak izandako eskola-porrotak aurretik aipatutako interes ezarekin erlazioa duela. Ikaskideek atsegin dutenaz gain, eskolako edukiak ere ez baititu gustoko. Hobe esanda, hain garatua du adimena zeinen gelan emandakoa badaki jada, eta motibazioa galdu egiten du aurrera egin ezin duela ikusita. Gertatzen ari denaren aurrean, gure eginkizuna guraso bezala umearen garapena, pertsonala zein akademikoa, ziurtatzea da. Horregatik, protokolo bereziren bat abian jartzea eskatzen dugu, zeinek arreta pertsonalizatua eskaintzen duen. Honen bidez, Garazik nekez burutzen dituen ekintza sozialak landuko lituzke psikologo edo hezitzaile batekin, eta askoz errezagoa suertatuko litzaioke harremantzea. Modu berean, gelakideekin hitz egitea beharrezkoa dela ikusten dugu, hauen portaera errepika ez dadin. Horretaz gain, eduki aurreratuagoak emateko aukera proposatzen dugu. Era honetan, ikasteko duen trebetasuna mantendu edota handituko litzateke, eta etekin akademikoak itzel hobetuko luke. Arazo hau tutore pertsonal batekin edo alaba maila altuago batera mugituz konponduko litzateke. Argi dago edozein irakaslek ezin duela halako ikaslerik hezi, ez behintzat aurretik inolako prestakuntzarik jaso gabe. Hau kontuan izanda eta jakinik Garaziren kasua ez dela eskolan egongo den azkenengoa izango, udaletxeari maisu-andere\u00f1oei zuzendutako formazio taillerrak eskatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Bukatzeko, gutun hau irakurtzeagatik eskerrak ematea gustatuko litzaidake, etorkizunean arreta gehiago jasotzeko eskakizuna egitearekin batera. Proposamenak kontuan izango dituzulakoan, Agur eta laster arte, Jokin De Miguel, Garaziren aita", "Gure egunerokoan erabiltzen ditugun tresna gehiakan...": "Gure egunerokoan erabiltzen ditugun tresna gehiakan digitalizatuta daude eta agian ez gara jabetzen. Baina gutxika-gutxika gailu berriak daude gure bizitzan sartzen. Gai honetan postura ezberdinak daude. Ontzat hartzen dituztenak eta txartxak, bakoitzak beraien ikuspuntuekin,batzuetan ados egotea ere ahal da izan. Ordea, pentsatzen duzu gaur egun komunikabe digital gabe bizi ahal zarela? Alde batetik, argi dago egunerokotasunean lagungarri diren gauzak direla. Telebistak adibidez baliabide asko ematen ditu. Informatu egiten gaituzte eta albisteak entzuterakoan mundu guztiarekin zaude konektatuta, planetako txoko guztietan gertatzen dagoenarik konturatzen zara. Baita entretenitzeko balio du, horretarako telesail berri asko egiten dira, denak helburu bardinarekin: entretenitzea. Modu berean, elkarrekin harremanetan egon ahal izateko onurak ekartzen gaitu. Beste alde batetik. COVID-19ak desgrazia asko eman digu: hospitalizatuak, hildakoak, kontagiatutakoak... Baina ekarri digun gauza on bakarra, digitalizazio da. Berrogehi aldia baino arinago, adineko askok ez zekiten ordenagailu bat erabiltzen, adinekoak esaten ditut, normalean gazteek trebetasun gehiago dutelako gailu berriekin. Oraintxe, berriz, pertsona gehienak etxetik egiten dute lan, bai gazteek online klaseetan, ahal da izan konfinatuta daudelako edota gaur egun hezkuntzan ordenadoreak erabiltzen direlako. Edo lanean dauden pertsonek eta ez dutenak presentzial egiten. Beraz, pandemia honek tresna hauetatik zehar nabegatzeko libertatez eta jakinduriaz jorratu gaitu. Bestalde, gailu digitalen erabilerak bizitza sozialataz isolatu ditzake. Pertsona askok ez dute nahi beraien etxeetatik irten. Hori gertatzeko arrazoi asko egon ahal dira. Batetik izan daiteke kanpoan jendeak iraintzea, hau da bullyinga jasotzea. Bestetik, agian ez ditu lagun asko, zeren batzuen artean ez da komodo sentitzen eta pentsatu zezake ez duela talde baten ere ez enkajatzen. Baina etxean geratzeak arazoak dakarkio. Ohikoena digitalizazioaren mendekotasuna da, hain engantxatuta zaude, non ez duzu ezer ere ez gehiago egin nahi. Orduntxe hasten dira familiarekin desadostasunak. Sare soazialekin kontu handia eduki behar da. Behin sartuta ezin duzu bertatik irten. Datu guztiak gordetzen baitira hor. Zerbait ezabatu nahiz gero, oso zaila da benetan borratzea. Nahiz eta zuk pentsatu ezabatu dela, zerbidore handietan badago oraindik. Hain zuzen ere,iraganean arazo asaldak izan ahal ditu: Sare sozialetako kontuak ebastea, argazki intimoak argitatzatzea, lehenago konbertsazio pribatuak azaleratzea... Mila aukera daude, eta honek azkenean, zure egunerokotasun bat hondatu ahal dizu. Bai pertsonalki edo baita laboralki. Beraz, gailuen erabilera egoki a egin behar da. Ez baita txantxa bat. Laburbilduz, sare soazialak eta bestelako komunikabide digitalak erabiltzea gure bizitza hobetzeko balio dute, eta petsonalik irabazteko ere, baina beti zentzu askorekin erabili behar dira. Ez dira erabili behar min egiteko, ezta bizitza kaltetzeko."}
|