id
stringlengths 17
47
| url
stringlengths 17
329
| source
stringclasses 45
values | license
stringclasses 15
values | date
stringlengths 4
20
⌀ | domain
stringclasses 7
values | author
stringlengths 0
499
| lang
stringclasses 1
value | title
stringlengths 0
653
| text
stringlengths 31
2.52M
|
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus-da5dab3a1ed7 | http://zientzia.net/artikuluak/harrapari-sarraskijaleak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Harrapari sarraskijaleak - Zientzia.eus | Harrapari sarraskijaleak - Zientzia.eus
Euskal Herria tamainuz txikia den arren, bertan, eta bere kokapen geografikoaren ondorioz, makina bat ingurune edo habitat ezberdin ageri dira. Sarraskijaleak honelako habitatetan zabaltzen dira.
Euskal Herria tamainuz txikia den arren, bertan, eta bere kokapen geografikoaren ondorioz, makina bat ingurune edo habitat ezberdin ageri dira. Sarraskijaleak honelako habitatetan zabaltzen dira. Harrapari sarraskijaleak - Zientzia.eus Harrapari sarraskijaleak
Zoologia
Euskal Herria tamainuz txikia den arren, bertan, eta bere kokapen geografikoaren ondorioz, makina bat ingurune edo habitat ezberdin ageri dira. Sarraskijaleak honelako habitatetan zabaltzen dira.
Euskal Herria tamainuz txikia den arren, bertan, eta bere kokapen geografikoaren ondorioz, makina bat ingurune edo habitat ezberdin ageri dira, eta hauei lotuta sekulako aberastasuna landaredi- eta fauna-mailan.
Egia da gizakion presioa, batez ere azken mendean, izugarria izan dela, eta ondorioz hamaika espezie desagertuak edota desagertzeko arrisku bizian daudela, eta beste zenbaitek atzerakada handia jasan duela, bai kopuru aldetik, eta bai hedapen-aldetik.
Ugatza, Euskal Herriko mendi gorenetan izkutatuta, gure faunaren altxorrik garrantzitsuenetariko bat dugu.
Hauen artean hegazti harrapari sarraskijaleak sartu behar ditugu; milaka urtez gure mendi eta soroak hondakinez garbitzen aritu diren hegazti eder eta hegalari bikain hauek atzerakada izugarria jasan dute azken ehun urteetan, batez ere abeltzantzaren beherakada eta gizarte berri honen "osasunbide-neurriak" direla kausa. Hiru dira gaur egun gure mendietan bizi eta ugaltzen diren espezieak: Saiarrea ( Gyps fulvus ), saizuria ( Neophron percnopterus ) eta ugatza ( Gypaetus barbatus ).
Saiarre edo putrea dugu ugariena Euskal Herrian. Hegazti bikain honek hegaletik hegalera 250-280 cm neurtzen ditu, emeak handiagoak direlarik, gainontzeko harraparietan bezala. Hegalari trebea denez, haize-korrontez baliatzen da ahalegin txikienaz distantzia luzean ibili eta bere lurraldeak behin eta berriz miatzeko. Eguzkitiko beroak sortutako korronte termikoetan sartuz, begibistatik galdu arte igotzen da, ondoren planeatzen jaisteko. Bere begi zorrotzei esker, hildako animaliak oso urrutitik ikus ditzake, eta bat aurkitzean talde izugarriak biltzen dira haren inguruan, beren arteko borrokak ikustea gauza arrunta izanik.
Saiak atsedenaldi batean zeruko bazterretan ibili ondoren.
Herri-mailan uste izan denaren aurka, putrea oso animalia beldurti eta iheskorra da; ez da sekula arriskurik ez dagoenaren ziurtasunik gabe sarraskitara hurbiltzen, eta noski, inoiz ere ez litzateke bizirik dagoen animalia batengana inguratzera ausartuko. Besterik dioten informazio guztiak, mitologia hutsa dira.
Saiarreen araldia abendu inguruan hasten da, bikoteak eratu eta habia egiteko toki aproposaren bila hasten direlarik. Habiak haitz eta arroiletan egingo dituzte, eta lekua egokia bada, kolonia zabalak eratzen dira, hauek iraunkorrak izanik. Urtarrila edo Otsailean jarriko duten arraultz bakarraren txitaketak, bi hilabete irauten du eta lan hau arra eta emearen artean banatzen da. Txitoak hiru hilabete behar ditu hasierako lumaxka zuria galdu eta helduen luma arreak lortzeko, eta epe honetan gurasoek sekulako lana egin behar dute honen elikadura osatzeko. Horretarako, arrak nahiz emeak, sarratsetan jan dituen haragi-zati erdi-liserituak okatu egiten ditu, gazteak berriro berehala irensten dituelarik.
Batzutan txito eta gurasoen artean borroka-keinuak ere ikusi ditugu, gazteak amak eman nahi ez zion haragi-zatiren bat hartzeagatik, Nafarroako habia batean ikusterik izan dugunez. Hirugarren hilabetetik aurrera, txitoak denbora luzea iragaten du habian bakarrik, eta gurasoek astean behin edo bitan baino ez diote janaria ekartzen. Laugarren hilabeterako, txitoak 6 kg-tik gora pisatzen du, eta hegan hasteko prest dago.
Hiru hilabeteko sai gazte batek 4 kilotik gora pisatzen du, eta denbora luzez egoten da bakarrik habian.
Saizuria dugu aipaturiko sarraskijaleen arteko bigarrena. Bere etologiari begiratuz, benetan bitxia dugu harrapari zuri-beltz dotore hau. Negua Afrikan igarotzen duen hegazti honek, fama berezia lortu du abestruz-arraultzak harrika apurtu eta bere edukina jateko duen trebetasunagatik. Bestalde, saizuriek bikote iraunkorrak eratzen dituzte, hauek urtero Afrikatik leku berdinera itzultzen direlarik, eta inork hondatu ez badu behintzat, urtero toki berean egingo dute beren habia. Aipagarria da gainera hegazti hauetan sexu-joketa. Ez omen da araldira mugatzen; urte osoan praktikatzen bait dute. Jokabide deigarri hauek direla eta, "sai jakintsu" izengoitiaz ere ezagutzen da.
Sai zurien habia, haitzetan ondo babestutako zaboitegi txiki bat izaten da, eta bertan, adar eta belar igarrez gain mota guztietako hondakinak aurki daitezke: oihal zatiak, sokak, galtzerdi zaharrak...
Saiarrea baino ausartagoa da (saizuriak ez du honek adina arazo elikadura arloan) eta sarratsez gainera edozein zerrikeria jateko gai da. Zabortegietan maiz ibiltzen da hondakinen bila; era berean abereen gorotzetan mokoka ere sarritan ikusi omen da Novel-ek dioenez, nahiz eta seguraski hauetan bizi diren Copris lunaris eskarabido ugariak bilatzeko dela uste den. Hegazti nazkagarria dela esatea antropozentrismo merkean erortzea bada ere, benetan jasanezinekoa gertatzen da habian izaten dituen zerrikerien kiratsa; udako giro beroan batez ere.
150 cm inguruko hegaltzabalera duen sarraskijale hau Martxoaren hasierarako iristen da bere txitaketa-lekura, eta bere hegal zuri-beltz, gorputz zuri, mokoalde biluts eta ziriantzeko isats zuri deigarriak, nabarmendu egiten dute hegan nahiz geldirik. Habia haitzetan egiten dute, depredatzaileentzat atzemangaitzak liratekeen koba edo arrailuak probetxatuz. Lan honetarako materialak ere oso ezberdinak izan daitezke, eta Nafarroako habi batean oihal-zatiak eta "konpresa" zaharrak ere aurkitu ditugu; zabortegiren batetik ekarriak seguraski.
Aire-korrenteez profilatuz saia denbora luzez mantentzen da dotore airean.
Normalean bi arraultz jartzen badituzte ere, txito bakarra aterako da aurrera, eta honek bi hilabete t'erdi edo hiru pasa beharko ditu habian. Orduan, bere lumaia osatua du. Lumak ilunak izaten dira, ia beltzak, eta heldutasun sexuala lortu arte (5-6 urte) ez dute gurasoen kolorazio zuri-beltza lortuko.
Ugatza dugu Euskal Herriko harrapari sarraskijaleetariko azkena, eta baita deigarriena ere. Deabru-itxurako hegazti handi honek (230-280 cm-ko hegaltzabalera du), makina bat mito eta historio bildu du bere inguruan. Honen arrazoinetariko bat, bere itxura beldurgarriaz gain, bere elikadura berezia izan daiteke. Izan ere bere dietaren osagairik nagusiena hildako animalien hezurrak bait dira, hauek ia osorik irensten dituelarik.
Animalia taldezaleak, saiak, sarritan ikusten dira agureen moduan neguko eguzkitan tertulian.
Bizkar eta hegoak beltzak ditu, eta lumardatz zuriek itxura jaspeztatua ematen diote. Lepape eta sabelaldea zuri-gorrixkak dira, eta kolore bereko buruan antifaz moduko marrazki eta "bibote" beltza nabariki ageri dira. Honi betinguruko eraztun gorria gehitzen badiogu, deabru-itxura duela esatea ulergarria gertatzen da. Hegan ikusita, nabarmena du bere ziriantzeko isats luze eta iluna.
Hain animalia ederra antzina Euskal Herrian oso ugaria bazen ere, jadanik kasik ahitu da gure mendietan. Europa osoan desagertua da (Grezia eta Kortsikan ezik), eta azken aleak Piriniotan izkutatuta bizi dira, guztira ehun ale inguru besterik ez direlarik (35 bikote ugaltzaile). Euskal Herrian dauden habiak, esku bakarreko hatzez konta litezke.
Zikin-fama badu ere, animalia txukuna da saia, eta egunero makina bat ordu erabiltzen du lurrak banaka garbitu eta orrazten.
Ugatza goi-mendietako hegaztia dugu, eta habia 2000 m-rainoko altueratan egin ohi du. Txitaketa otsailean hasten da, eta bi hilabeteko iraupena izaten du. Txitoak beste lau hilabete beharko ditu habia uzteko. Altuera eta urtesasoi horietako baldintza gogorrak kontutan izanik, ez da harritzekoa jarritako bi arraultzetatik txito bakarra, eta hori ere larri-larri, hazi ahal izatea.
Lehen esan bezala, hezurrak dira ugatzaren dietaren osagairik nagusiena, haragia mesprezatzen ez badute ere. Ornoak, saihets-hezurrak eta beste hezur txikiak osorik irensten ditu, hauek bere liseriketa-hodiko jariakin bereziei esker asimila ditzakelarik. Bestalde, hezur handiagoak atzaparrez hartu eta airean eramaten ditu. Menditarteko leku izkuturen batean altuera handitik askatu, eta harrien kontra hautsiz gero, hezurmami eta zatiak jaten ditu.
Sai zuria hegalari bikaina dugu, eta urtero Afrikatik etortzen da, habia gure mendietan egin eta txitoak bertan haztera.
Sarraskijale hauen ohitura edo portaerak ikusiz gero, hildako animalia baten aurrean gertatzen den hierarkia eta banaketa zehaztuko ditugu. Aipatu bezala saizuria da ausartena, eta baita txikiena ere, eta hau izango litzateke, beleekin batera, sarratsak aurkitzeko "piloto"-funtzioa beteko lukeena. Saizuria haratustelera heltzean, honen zati bigunak jaten hasiko da, hala nola begiak, mihi eta ahoa, uzkia... Ordurarte gainean hegaka aritu diren saiarreak, arriskurik ez dagoela ikusita, pixkanaka hurbiltzera ausartuko dira, azkenean saizuriak baztertu arte.
Hauek bere moko indartsuz larrua urratu eta hildakoaren errainen bila saiatuko dira, lumarik gabeko lepo luzea horretarako asmakizun ikaragarria delarik; burua haratusteletara nahi adina sartzeko aukera ematen bait die. Behin putreak asez gero, hezurrik handienak eta larru-zati batzuk besterik ez dira geratzen, eta ugatzak honekin konformatu beharra dauka. Izan ere sai-zuriak berak, txikiagoa izanik ere, baztertu egingo bait luke haragi-zati probetxagarriren bat geratuz gero. Hau dela eta, ugatzak katea trofikoaren azken urratsa betetzen du, beste sarraskijaleek ere asimila ez ditzaketen hezurrak bere elikadurarako erabiliz. Ez da makala!
Zoritxarrez, eta beste zenbait animalia eta landarerekin gertatzen den legez, sarraskijaleek ere atzerakada handia jasan dutela aipatu dugu hasieran. Saizurien kasuan, eta beren moldagarritasuna dela medio, arazoa ez da hain larria konparaziora. Saiarreen kasuan berriz, atzerakada handia izan da: R. Elosegik egindako estimazioen arabera, Nafarroan orain 60 urte 600 bikote ugaltzaile ziren eta 1974.ean 282 kalkulatu zituen (%10eko erroreaz); Gipuzkoa eta Bizkaian aldiz ia guztiz desagertu dira, gizakion presioa dela kausa. Ugatzaren kasuan, lehen esan bezala, Pirinio guztian 100 bat ale besterik ez da bizi, Europa erdialdean eta Penintsulan desagertuak direlarik.
Honen arrazoinak ezberdinak lirateke: alde batetik abeltzantzaren beherakadak, eta gizarte "zibilizatuko" "osasunbide-neurriak" (sarratsen lurperatze edota erretzea barne) elikagaia ohostu diete sarraskijaleei. Bestalde R. Elosegik eguraldiaren aldaketa eta hoztea ere aipatzen ditu beherakadaren arrazoin bezala. Izan ere goi-mendietan errefuxiatu diren hegazti hauentzat ugalketarako baldintzen gogortzea suposatzen bait du horrek. Hau nahikoa ez eta, makina bat eskopetero ere badabil mendian zehar, eta urtero izaten dugu astakeriaren baten berri. Azkenik, "piztizale", kolekzionista eta zoologikoen kontura aberasten diren furtiboak, pozoinak eta "naturazale" ajolakabeak ere aipatu behar ditugu, besteak beste, sarraskijaleen iraupenari kontra egiten dioten faktore bezala.
Lehen hilabeteetan saiak txitoa zaintzen egon behar du gehiegizko hotza edota eguzkitiko argi zuzenaz babesteko.
Bukatzeko, azken urte hauetan atzerakada hori gelditu, eta gorakadatxoren bat lortu izan bada, zenbait ornitologo amorraturen lan eskertezinaren ondorio izan dela esan behar da. Janleku artifizialen ezarpena ere kontutan hartu behar da, nahiz eta azken hauen egokitasuna sarraskijaleen jokaeretan sor ditzaketen eraldaketengatik eztabaidagarria izan.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-81904e5b7995 | http://zientzia.net/artikuluak/bhopal-hirugarren-munduaren-trajedia/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Bhopal: hirugarren munduaren trajedia - Zientzia.eus | Bhopal: hirugarren munduaren trajedia - Zientzia.eus
1984.eko Abenduaren 2.etik 3.erako gauean,
1984.eko Abenduaren 2.etik 3.erako gauean, Bhopal: hirugarren munduaren trajedia - Zientzia.eus Bhopal: hirugarren munduaren trajedia
Ingurumena
1984.eko Abenduaren 2.etik 3.erako gauean, Union Carbide multinazional iparrameriketarrak Indiako Bhopalen zuen pestizidak fabrikatzeko lantegiari gas toxikoz osatutako hodei bat jariatu zitzaion, Bhopal hiria estali zuelarik. Ondorioak ezin latzagoak izan ziren: 1734 hildako eta 300.000 inguru zauritu. Bhopaleko dramaz inkesta egiten ari den polizia batek dioenez, " Mende batez ikertu beharko da benetan zer gertatu den jakiteko ". Hitz horiek laburbiltzen dituzte egokien akaso, istripuaren ondoren dauden kezka eta zalantzak.
Bhopal ez da fenomeno bakarra. Union Carbide -ren lantegian jazo zen hondamena, beste toki askotan, baita hirugarren mundutik at ere, gerta daiteke. Industria kimiko asko arriskugarria da, eta ez dugu hori ezkutatzen ibili behar. Gainera, inguruetan bizi direnak, eta hauek gobernatzen dituztenak batez ere, arrisku honetaz jabeturik egon behar dute Bhopalekoa bezalakorik gehiago gerta ez dadin.
Zer geldituko zaigu Bhopal-eko oroimen gisa? Hildako eta elbarri asko, eta agian nazioarteko gatazka juridiko ozena. Istripua gertatu eta zenbait egunetara, 2500 hildako izan zirela zabaldu zen. Hala ere, Indiako agintariek 1754 hildako izan zirela diote. Metil isozianatoaren ihesaren ondoren egon zen egoera kaotikoaren ondoren, bi zifra hauek zalantzazkoak izan daitezke. Gorpu asko lurperatu, erre edo ibaietara bota zen, identifikatu eta erregistratu baino lehen. Zenbait iturrik dioenez, hirukoiztu egin liteke agintariek aditzera emandako zifra ofiziala.
EEBB-tako prentsan azaldutako txistea
LAWYER = abokatua
Bestalde toxikatutako pertsonen kopurua askoz zehatzago ezagutzen da. 17.000 mila inguru izan ziren hauek. Hauetako 1200 egoera kritikoan zeuden eta ingurutako ospitaleetara (zorionez kutsatutako zonan ez zeuden ospitaleak) eraman zituzten. Biktima hauetako gehienek, ikusmen- eta arnasketa-arazoak zituzten. Gainera, egin den azterketen arabera, toxikatuetako %18ak psikologi arazo iraunkorrak izango ditu.
Madya-Pradesh Indiako estaturik probreenetako bat izanik, kolpe handia jasan du Bhopaleko istripuarekin.
Gau beltza
Inork ba al daki Abenduaren 2tik 3rako gauean zer gertatu zen? Egia esan, gauza garbirik ez dago, nahiz eta bai indiarrak, bai iparrameriketarrak eta bai ikertzera joandako taldeak, txosten ofizialak eginak izan.
Drama, Union Carbide-ren plantako metil isozianatoa gordetzeko nabean gertatu zen. Fabrika kimiko hau 6,8 hektareatan hedatua dago, eta milaren bat langile ari da lanean han. Hauetako batzuk azpikontratatuta daude eta gehienak kualifikatugabeak dira. Metil isozianatoa, karbarilo intsektilkaria (zeina karbamatoen familiakoa bait da) fabrikatzeko oinarrizko lehengaietako bat da.
Abenduaren 2an, arratsaldeko bederatziak aldera kualifikatugabeko langile batzuk, gordetzeko hiru upeletako baten metil isozianatoaren irispidea garbitzen ari ziren. Antza denez, kasu hauetan martxan jarri behar diren itzuleraren kontrako balbulak ez zituzten ipini. Lanean ari denean upelak gutxigorabehera 25 tona metil izosianato dauzka. Berez behintzat, bi upela lanean ari direnean hirugarrenak, segurtasun arauek direla eta, hutsik egon behar du. Tamalez, horrelakorik ez zen gertatzen egun hartan. Normalean, metil isozianatoa egoera likidoan mantendu behar da (0°C-tan). Hozte-sistema bat erabiltzen da horretarako. Hala eta guztiz ere, Bhopal-eko plantan hozte-sistemak 5 hilabete zeramatzan lanik egin gabe eta ondorioz upelaren barnean tenperatura 15-20°C-koa zen.
Zaharra eta berria.
Bestalde, metil isozianatoa 2,6 bar-eko nitrogeno-presiopean mantendu behar da. Kontrol-gelatik etengabe kontrolatzen da presioa. Abenduaren 2ko arratsaldean, arrazoi ezezagunak medio, presioa ozta-ozta 0,14 bar-ekoa zen. Gaueko 11etan, upelaren presioa 0,69 bar-ekoa zela eta jarioa hazten ari zenaz konturatu zen kontrol-gelako zaindaria. Presioa etengabe igotzen ari zenez, 0,15etan zaindariak produkzio-arduraduna jakinaren gainean jarri zuen. Upela hozteko saioak, alferrikakoak suertatu ziren. Leherketaren beldur, langileak alarma jo eta 0,30etan ihesari ekin zioten.
Plantako segurtasun-sistemaren arabera, upelaren presioak 2,76 bar gainditzean segurtasun-balbulak (haustura-diskoak) hautsi egin ziren. Orduan gasak ihes egin zuen. Presioa zenbait momentutan 13,79 bar-ekoa baino handiagoa zela kontutan harturik, ziztu bizian ihes egin zuen gasak eguratsera.
Ihes egindako gasak, lehendabizi sodio hidroxidozko bi ikuzketa-dorretatik igaro behar du, bertan neutralizatua izan dadin. Egun hartan, bati konponketak egiten ari zitzaizkion eta bestea ez zen martxan ipini. Ikuzketa-dorretik igaro ondoren, metil isozianatozko hondakinak erreketa-dorrean erretzen dira. Hau ere geldirik zegoen mantenu-lanen kausaz. Baldintza hauek zirela eta, metil isozianatoak (MIC) ihes egin zuen neutralizatua izan gabe.
Erretako biktimen errautsak fabrikaren inguruan.
Gabeko 0,30-tan hodei zuri trinko batek lantegia eta aldameneko auzoak estali zituen. Lo zeuden bhopaldarrek begietan eta eztarrian erredurak sentitu zituzten eta ihes egiten saiatu ziren. Askok ez zuen lortu ohetik jaikitzerik; beste askok ospitalerako edo hiritik kanporako errepideetan galdu zuen bizia. Goizeko ordubietan lantegiko alarmak jo zuenean, hilotzek soilik zirauten lantegiaren inguruan.
Polimerizazioa errudun?
Azaldu dugun kronologiak, istripu tamalgarri eta izugarri hau nola gertatu zen esplikatzen du. Baina segurtasun-egoera txarra al da hondamenaren kausa bakarra? Kausa zehatzak ez dira inoiz ezagutuko. Hala eta guztiz ere, jatorri posible bat plantea daiteke.
Metil isozianatoa konposatu asegabea denez, katalisatzaile egokia duenean polimerizazio-erreakzio azkarrak izaten ditu. Katalisatzaile egokia gatz edo base metalikoa izaten da. Zilegi da beraz, arrazoi ezezagun bategatik (garbiketa, mantenua...) metil isozianatoa zuen upelera katalisatzaileren bat (sosa, burdin puskak) sartu zela pentsatzea. Metil isozianatoaren polimerizaioak bero handia libratu bide zuen eta bero honek erreakzionatu gabeko metil isozianatoa lurrindu zukeen.
Union Carbideren lantegia.
Honek dirudi adierazpiderik zuzenena, nahiz eta batzuren batzuk, Union Carbide multinazionala barne, sabotaia hitza aipatu.
Metil isozianatoa: gai ezezaguna
Bhopal-eko trajedia gertatu baino lehen, ezer gutxi ezagutzen zen metil isozianatoaren toxizitateari buruz. Animaliengan eragin toxikoak zituela (arnasbidean batez ere) ezaguna zen, baina liburuetan ez zen gauza handirik aipatzen gizasemeari buruz.
Metil isozianatoaren toxizitateari buruzko informaziorik ezak, toxikatuak tratatu zituzten lehenengo medikuak agente toxikoa fosfenoa (Lehen Mundu-Gerran erabili zen gas toxikoa) zela uste izatera bultzatu zituen. Gainera hildako askok azido zianhidrikoz toxikatutakoen sintomak zituzten mediku indiarrek ikusi zutenez. Odol-analisiak egin zirenean, zianuro-kontzentrazio handiak aurkitu ziren. Beraz metil isozianatoa ez zen agente toxiko bakarra. Aditu indiarren datuen arabera, gas toxikoa ez zen metil isozianatozkoa soilik izan. Gasaren %30a, beste zenbait substantziaz osatua zegoen, zianhidrikoa tartean zelarik!
Nola sortu da azido zianhidrikoa hodei toxikoan? Uste denez, upeletan gertatutako berotze handiak metil isozianatoaren pirolisiari eragin zion, azido zianhidrikoa, nitrogeno-oxidoak eta karbonoa lortuz.
Zorigaiztoa ala axolagabekeria?
Bhopaleko egunkari lokalen arabera, Bhopal sumendi baten ahoan eserita zegoen eta inork ez zuen neurririk hartu.
Erantzunkizunik handiena Union Carbide multinazional iparrameriketarraren baitan dago; berak bait zituen Bhopal-eko plagizida-plantaren akzioetako %51. Berak bakarrik zekien plantaren segurtasun-egoera nolakoa zen. Isilik gelditu zen, ze bai bait zekien nahiz eta dirua galdu, plagizidak fabrikatuz beste zenbait sektoretan irabazi joriak eskuratzen zituela.
Bhopal-eko plagizida-plantaren balantzeek, efektibitatearen etengabeko beherakada erakusten dute. Fabrika 5250 tona/urte fabrikatzeko diseinatua izan zen. 1982ean produkzioa 2308 tonakoa izan zen eta 1983.ean 1657 tonakoa. Urteko galerek (4-5 milioi dolarrekoak) Union Carbideko zuzendaritza kostuak murriztera behartu zuten; pertsonal-sailean eta batez ere segurtasun-mailan murriztera hain zuzen.
Txabolak.
Union Carbidek bere Bhopaleko lantegia ixtea serioski planteatu zuen, baina gobernu lokala aurka jarri zitziaon mila lanpostu galtzen zirelako. Txantaia efektiboa izan zen eta fabrikak lanean jarraitu zuen.
1984.ean, Union Carbidek EEBB-tako Institute (Virginia) hirian duen konplexu kimikoetako segurtasun-zerbitzuek metil isozianatoaren produkzio eta garraioak zituzten arriskuak azpimarratu zituzten. Hala ere, EEBBtik kanpo zeuden multinazionalaren enpresetan, ez zen ezer egin arriskuei aurre egiteko.
Nahiz eta Bhopaleko planta Institutukoaren bikia izan eta Union Carbideko zuzentzaileak segurtasun-neurri berdinak zituztela aldarrikatu, hori ez zen egia. Indiako fabrikaren segurtasun-sistemak gaizki planifikatuak zeuden. Esaterako, nahiz eta lehen aipatutako segurtasun-neurri guztiek erabat ondo funtzionatu, metil isozianatoaren %40-a eguratsera bere osotasunean aterako zatekeen. Bhopaleko plantak ez zuen EEBB-tako plantak bezala metil isozianatozko jarioak detektatzeko sistema informatikorik; zaintzaileek beren sudurrez fidatu behar zuten.
Bestalde, 1984.ean fabrikako mantenu-pertsonala erdira murriztua izan zela eta, ordezkatzaile moduan langile ebentual kualifikatugabeak hartu ziren.
Umeak irrifartsu trajediaz ohartu gabe.
Hala eta guztiz ere, hondamena txikiagoa izango zatekeen baldin eta agintariek fabrikaren ondoan txabola-auzo bat eraikitzen utzi izan ez balute.
Gainera Bhopaleko 350 medikuek ez zuten informaziorik ez plagizida-fabrikan lortzen diren produktuen arriskugarritasunari buruz eta ezta prebentzio-neurriez ere.
Ondorio moduan
Bhopaleko hondamenak, bi ondorio dakartza behehala gogora. Batetik, zenbait industria kimikok duen arrisku potentzial handiak, eta segurtasun-neurri zehatzak eta zorrotzak hartu behar direnaz oharterazten gaitu. Bestetik, kontu handiz ibili behar da hirugarren munduari teknologia aurreratuak transferitzen zaizkionean. Horiek egokiro erabiltzeko pertsonal kualifikaturik ez egotea gerta bait daiteke.
Eta azkenik, multinazional askoren joku zikina ezin da ahaztu; etxerako nahi ez dutena atzerrian jartzea alegia.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-8c9817eb7b19 | http://zientzia.net/artikuluak/luis-federico-leloir-agirre-euskal-jatorriko-nobel/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Luis Federico Leloir Agirre, euskal jatorriko Nobel Sari argentinarra - Zientzia.eus | Luis Federico Leloir Agirre, euskal jatorriko Nobel Sari argentinarra - Zientzia.eus
Biokimikari argentiniar honek, 1970.ean jaso zuen guztiz preziatua den kimikazko Nobel Saria. Argentinara bidali genion galdekizunaren erantzunak dituzue segidan.
Biokimikari argentiniar honek, 1970.ean jaso zuen guztiz preziatua den kimikazko Nobel Saria. Argentinara bidali genion galdekizunaren erantzunak dituzue segidan. Luis Federico Leloir Agirre, euskal jatorriko Nobel Sari argentinarra - Zientzia.eus Luis Federico Leloir Agirre, euskal jatorriko Nobel Sari argentinarra
1986/10/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Biokimikari argentiniar honek, 1970.ean jaso zuen guztiz preziatua den kimikazko Nobel Saria. Azukreen nukleotidoak eta berauek karbohidratoen biosintesian duten eragina zein zen aurkituagatik eman zioten saria. Segidan, Argentinara bidali genion galdekizunaren erantzunak dituzue.
Elhuyar.- Non jaio zinen? eta zeintzu dira gaztaroaz dauzkazun oroimenak.
Luis Federico Leloir.- Parisen jaio nintzen, baina Argentinara bi urte nituelarik etorri nintzen. Nere gurasoak argentinarrak ziren. Nire aitak, Federicok, abokatu bazen ere ez zuen horretan lan egiten; nekazal administraritzan zebilen. Nere ama, Hortensia Agirre, Donamariako agirretarra zen. Nere aitak bederatzi seme-alaba izan zituen: lau lehenengo ezkontzan eta bost bigarrenean. Ni gazteena naiz.
Eskolan nenbilela, zientzi gaiekiko zaletasuna banuen jadanik. Memoria erabili beharreko gaiak, historia, geografia eta literatura alegia, zailak gertatzen zitzaizkian. Arrazonatua, logikari jarraituz ulertzen zena gogozkoago nuen. Horregatik ikasi nuen medikuntza. Fisika edo Kimika ere ikas nezakeen.
Medikuntza ikasten ari nintzela, anatomia ikasteak asko sufri erazi zidan; ezin bait nituen muskulu eta hezurren izen eta egiturak memorizatu.
Elhuyar.- Zuk medikuntza ikasi duzu. Hala ere, biokimikan egiten duzu lan eta kimikako Nobel Saria jaso duzu. Nola ulertzen da hau?
L.F. Leloir.- Nere bokazioa pixkanaka-pixkanaka jaio zen. Medikuntz Fakultateko Fisiologi Institutura joaten hasi nintzenean. Bertako zuzendari Bernardo Houssay zen; oso fisiologo ezaguna munduan. 1947.ean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Carl eta Gerty Cori-rekin batera.
Gero, mediku-titulua lortu nuenean, goizetan ospitalera joaten nintzen eta arratsaldetan laborategira. Hala ere, laborategian gero eta ordu gehiago igarotzen hasi nintzen, eta azkenean erabat laborategian gelditu nintzen.
Elhuyar.- Zein da ikerketan zure interesik nagusiena?
L.F. Leloir.- Interes nagusia, aurkikuntza berriak (hauek txikiak baldin badira ere) ezagutzean datza; honek poz handia sortzen du. Ikerketari emandako benetako saria bezalakoa da.
Norberak, aintzinako konkistatzaileen antzera, gauza berriak esploratzeko gogoa du beti. Untzira igo beharrean, laborategira joaten gara eta han erreaktibo eta tresnen bidez ezagumendua zabalduz goaz; gure horizontea oso zabala da.
Inportantea, zera da: egun osoan zehar arazo baten ebazpideaz pentsatzen ihardutea. Horrela ere, ideia berriak oso nekez agertzen dira.
Elhuyar.- Zure bizitzan sari eta aipamen asko izan duzu. Zein da zuretzat preziatuena? Nobel Saria akaso?
L.F. Leloir.- Ez dut uste sariengatik poz handirik izan dudanik. Jaso dudan inportanteenak, Nobel Sariak alegia, urduritasuna sortu zidan. Nere bizimodua aldatu egin zuen. Nere asmoa, bizimodu lasaia (irakurtzeko, pentsatzeko eta saiakuntzak egiteko denboraz) izatea zen. Nobel sariak pixkanaka-pixkanaka plan horretatik urrundu egin nau. Sari honen gorabeherak bizi behar izateak ere, urduri ipini ninduen: zeremonia, elkarrizketak, kazetarien bisitak, telebistan egin beharreko agerraldiak, galdera guztiei erantzun egokiak eman beharra etab. Suediara egin nuen bidaia ordea, oso atsegina gertatu zen eta ez nintzen inoiz urduri edo nerbioso ibili. Beste sariak jasotzerakoan sentitutakoa sentitu nuen, baina beste maila batean.
Elhuyar.- Nobel sariak eta mundu-mailako zientzi sari ohoretsuak, zientifikoki oso aurreratuak dauden herrialdeetan (EEBBetan esaterako) lan egiten duten ikerlariei eman ohi zaizkie. Zientifikoki bigarren mailan dagoen herriko zientzilari batentzat zer adierazten du Nobel saria jasotzeak? Zer eragin izan dezake Argentinan?
L.F. Leloir.- Argentina bezalako herri bati Nobel saria ematea, gazteentzat eragingarri izan daiteke. Lana eta gogoaren bidez, nahiz eta bitartekoak falta, emaitza interesgarriak eta arrakasta lor daitezkeela frogatu du sari horrek.
Argentinak zientzi arloan bi Nobel sari jasotzeak, aktibitate zientifikoa bultzatu duela uste dut. Hala ere, ez da iritsi herri modernoak eskatzen duen mailaraino.
Elhuyar.- Zuk besteak beste, Britainia Handia eta Estatu Batuetan lan egin duzu. Ba al dago benetan Argentina eta bi herri horien artean horrenbesterainoko diferentziarik? Dirudiena baino txikiagoa al da? Handiagotzen ala txikiagotzen ari da diferentzia?
L.F. Leloir.- Nazioarte-mailan bakarkako esfortzuaren ondorioz nabarmendu den zenbait talde eta pertsona argentinar bada. Talde-lana eta batez ere jarraipena falta izan dira. Iparrameriketan eta Europan ikerketan nagusi diren herriekin dagoen koska oso handia da, eta azken urteotan tartea areagotu egin da. Etorkizuna, hein handi batean behintzat, herriaren egoera ekonomikoan datzala uste dut. Houssay-k "La Prensa"ko hitzalditarako Herri-Institutuan esandakoa gogoratzen dut beti: " Jaunok, gure herriak epe motzera edo luzera izango duen etorkizunaz konfidantza izan behar dugu. Eredu honetan oinarritzen bagara, ongi zuzenduriko lan gogorraren bidez bi edo hiru hamarkadatan herri aurreratuen mailan egon gaitezke. Gizarte osoa, egoera honek eraginda, kinka onean dago. Bere pentsalari eta jakintsuen lanaz, gure nazioak goi maila lortuko du. Gure gizonak, beren herriarentzat seme zintzo eta gizateriarentzat baliagarri izango dira. "
Elhuyar.- "Zein etorkizun izan dezake Argentinako ikerlari gazte batek? Zein aholku emango zenioke?
L.F. Leloir.- Argentina herri aurreratu eta prosperoen artean egon zitekeen. Urte asko alferrik galdu dugu, baina maila ona lor dezakegu oraindik. Horretarako gure gazteak hobeto prestatu behar genituzke, zientzia gehiago landu eta teknologia hobeto garatu.
Gazteak etengabe kitzikatu behar ditugu; etxean liburu eta aldizkarien bidez, eskolan demostrazio praktikoen bitartez eta unibertsitatean irakaskuntza onaz. Gainera jakinminak bizitza osoan zehar irautea garrantzitsua da.
Gazteei eman diezaiekedan aholkua, zaharkitutzat jo liteke, baina ni gazte nintzenean ematen zidaten berbera emango nieke: ikas dezatela, disziplinatuak izan daitezela, errespetoz joka dezatela eta gezurrik ez dezatela esan. Oraingo gazte batzuk oso desberdinak dira. Batzuri ez hiltzea ere aholkatu beharko litzaieke.
Elhuyar.- Azken urteotan unibertsitatea asko masifikatu da; Euskal Herrian eta Estatu espainolean bai bederen. Tituluak emateko zentru bilakatu delarik, bere benetako irakaskuntz eta ikerkuntz funtzioa ahaztua dauka. Zein baldintza izan beharko lituzke Unibertsitateak? Irakaskuntza eta ikerkuntza elkarrekiko osagarriak al dira?
L.F. Leloir.- Argentinan ere badago masifikazioa Unibertsitatean. Gazteek arrazoi osoz goimailako irakaskuntzara iristeko aukera izatea eskatzen dute. Tamalez unibertsitateak ez daude horrenbeste ikasleri irakasteko prestaturik eta ondorioz irakaskuntza txarra da, lokalak eskasak, ez dago behar adina irakasle eta hauek ez daukate ikertzeko aukerarik; ezta beren buruak lantzeko ere.
Arazoa maila dramatikora iristeko bidean dago. Aurrera egin nahi duten gazteentzat beste irtenbide bat bilatzeak beharrezkoa dirudi. Behinbehineko irtenbide bat, lan baliagarritarako karrera motzak sortzea da. Gazteei aukerak eman behar zaizkie eta gainera gizarteak eskaintzen dituen lan-aukera guztien berri eman behar zaie. Bestalde ordenadoreen eta telebistaren erabilpen zabalagoak irakaskuntz lanak erraz ditzake.
Elhuyar.- Zure bizitzako ia 80 urtetan gizarteak aldaketa bortitzak jasan ditu: bi Mundu-gerra pairatu ondoren, historian parerik ez duen garapen teknologiko itzela ezagutu du. Nolako etorkizuna izango dugu?
L.F. Leloir.- Nere ikuspuntu pertsonaletik biokimikan egin dudan ikerketa, esperientzia liluragarria izan da. Espezialitate zientifiko honek garapen ikusgarria izan zuen garaian lan egiteko aukera izan nuen. Pixkanaka-pixkanaka, bizidunen konposizio kimikoa ezagutuz joan ginen. Gero, zeluletan eratzen diren substantzia kimikoak nola transformatzen diren ikusi genuen. Proteinen, koipeen, karbohidratoen eratzeko erreakziobide kimikoa ezagutu zen. Gure laborategiko lanek, oligo eta polisakaridoen biosintesiaren erreakziobidea ezagutzeko lagungarri gertatu ziren. Hau, monosakarido-unitateen emaile moduan ari diren nukleotido-azukreen aurkikuntzari esker izen zen.
Oraingo aurrerabideek, guk unerik baikorrenetan espero genezakeena gainditu dute. Gizateriak duen zenbait arazo handi konpon dadin ikertzen jarraituko da, izena biokimika, bioinjinerutza edo besteren bat izanik ere.
Aurrerabide zientifiko/teknikoak, norabide bakarra duela dirudi. Ez dirudi gure arbasoak duela milaka urte gutxi batzuk bizi ziren garaietara atzera jotzea posible denik. Gizateriak bere aurrerabide-mentura honetan jarraituko du katastroferen batek mundua deuseztu arte... eta orduan agian beste mundu batean jarraituko du...
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-f5531d2d167b | http://zientzia.net/artikuluak/zientziaren-sorrera-grezian-eskola-peripatetikoa-e/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zientziaren sorrera grezian. Eskola peripatetikoa, estoikoa eta epikureoa - Zientzia.eus | Zientziaren sorrera grezian. Eskola peripatetikoa, estoikoa eta epikureoa - Zientzia.eus
Aristotelesen lanei bere ikasle peripatetikoek jarraipena eman zieten.
Aristotelesen lanei bere ikasle peripatetikoek jarraipena eman zieten. Zientziaren sorrera grezian. Eskola peripatetikoa, estoikoa eta epikureoa - Zientzia.eus Zientziaren sorrera grezian. Eskola peripatetikoa, estoikoa eta epikureoa
1986/10/01 Bandres Unanue, Luis Iturria: Elhuyar aldizkaria
Historia
Aristotelesen lanei bere ikasle peripatetikoek jarraipena eman zieten. Hauen artekoa da Eresoko Teofrasto. Hau K.a. 372. urtean jaio zen eta Aristotelesen lagunmin eta jarraitzaile izan zen.
Aristotelesen lanei bere ikasle peripatetikoek jarraipena eman zieten. Hauen artekoa da Eresoko Teofrasto. Hau K.a. 372. urtean jaio zen eta Aristotelesen lagunmin eta jarraitzaile izan zen. Aristoteles hil ondoren, Lizeoko zuzendaritza hartu zuen bere gain. Laerziok dioenez, erlijioa, politika, etika, hezkuntza, erretolika, matematika, astronomia, logika, meteorologia, eta natur historiari buruzko berrehun eta hirurogeitamazazpi lan idatzi zituen. Zoritxarrez, guzti hauen pusketak baino ez dauzkagu. Hauen artean garrantzirik handienekoak landare eta harriei buruzkoak dira.
Botanikari buruz bi lan haundi idatzi zituen: "Historia plantis" eta "De causis plantorum". Lehenengoa guztiz deskribatzailea da eta bertan landareen parte desberdinak bereizten dira eta beren diferentziaz arduratzen da. Bigarrena, aldiz, fisiologikoagoa da eta landareen ugalketari eta hazkuntzari buruz arduratzen da. Bi liburu hauetan (bigarrenean bereziki) agertzen den datu-piloa dela eta, Aristotelesek emandakoa adinakoa da. Dirudienez datu-pila hau eskuratzeko (Aristotelesek bezala) lagun asko eta asko erabili zuen; batzuk, Alexandrorekin zihoazen zientzigizonak izango ziren.
Mineralogian ere Teofrastok lan handia egin zuen eta "De lapidus" izeneko lana idatzi zuen. Honetan harkaitzak eta mineralak aztertu ondoren, beren jatorria eta erabilera azpimarratuz, datu asko eman zigun. Hauek sailkatzeko, suaren metodoa erabili gura izan zuen, baina honekin kimikaren mundura sartzen da. Mineralogiari buruzko Teofrastoren lanik bikainena, harribitxien deskribapena da. Oinarri morfologikoa oso handia da: koloreaz, distiraz, gogortasunaz, etab.ez arduratzen bait da.
Eskola peripatetikoko Aristotelesen beste ikaslea, Pitanako Autoliko dugu. Hau, K.a. 360. urtean jaio zen eta helburu astronomiko eta geografikoekin esferaren geometriaz arduratu zen bereziki.
Aipatu behar dugun beste peripatetiko bat, Mesinako Disearko da. Hau geografia fisikoaren fundatzaileetako bat da eta mapa batetan marraztutako munduaren deskripzioa eman digu. Honekin batera eta eskolakide bezala, Masiliako Piteo daukagu. Hau ezagutzen den lehen zientzilari nabigatzailea da.
Azkenik, eta eskola peripatetikoaren berriak amaitzeko, Lampsako-ko Estraton aipatuko dugu. Noiz jaio eta noiz hil zen ez dago jakiterik, baina dirudienez K.a. IV. mendean jaio eta III.ean hil zen. Dena dela bere lan gehienak azkeneko mende horretan kokatzen dira. Teofrastorekin batera Lizeoaren zuzendaritzan parte hartu zuen eta filosofia guztiz mekanizista defendatzen zuen. Baina, garai honetan Lizeoko eskola bere garrantzia galduz hasi zen.
Eskola peripatetikoarekin batera estoikoa zegoen. Eskola estoikoaren sortzailetzat Zitioko Zenon kontsideratzen da. Honek Atenaseko azokaren parte batean ematen zituen bere irakaspenak eta grekoz arkupea "stoa" denez gero, bere eskolari "estoiko" izena jarri zitzaion. Filosofo hauek natur indarrei buruzko Estratonen ideietan oinarriturik, indar horien ekintzak zabaldu egin zituzten. Beren ustez gauza guztien arrazoia naturan aurkitzen da. Horregatik, indarrak eta materiak elkar osa dezakete. Doktrina honen arabera, unibertsoa banaezina da eta materiaren eta kausaren artean ez dago funtsezko banakuntzarik.
Eskola estoikoaren zientzia, kosmologiaz arduratu zen bereziki. Lehengai batetik abiatuta, "pneuma"tik, hain zuzen, bata bestearen ondoan lau elementuak datoz. Hasteko sua, geroago lurra, azkenik ura eta airea. Azkeneko hauetaz eterra osatzen da, eta denen artean unibertsoa. Eskola honek zientziaren arloan ez zuen gauza berezirik lortu, nahiz eta filosofiaren aldetik bere garrantzia izan.
Aristotelesen ondoko eskolei amaiera emateko, eskola epikureoa aipatu behar dugu. Fundatzailea Epikuro izan zen. Hau K.a. 342. urtean jaioa da. Eskola honetan Demokritoren teoria atomista birplanteiatzen da. Hala ere, fenomeno naturalen azterketari buruz atzerapena sortu zuen. Eskola honen eragina, filosofi alorrekoa izan da bereziki, eta zientziaren historian agertzen bada, Demokritoren eta Leuziporen teoria atomista birplanteiatu zuelako da. Material eta espiritual den guztia atomoz osaturik dago, zioten. Atomo hauek itxuraz desberdinak izan daitezke, toki guztietan daude eta ez dute lotuta egon beharrik. Gizonengan, hiltzean, arimaren eta gorputzaren atomoak banatu egiten dira. Adimena ere atomoz dago osatuta, baina espirituaren atomoak finagoak dira eta gorputz guztira banatzen dira. Ikusten dugunez, epikurismoa ez zen fenomeno naturaletara jaisten eta bere lana espekulazioaren mundura bakarrik mugatzen zen.
Askotan grekoen aro klasikoaren filosofiari buruz, nahiz arteari edo literaturari buruz, ospearen distira dela eta, zientzia ez zela landu inplizitoki esan da. Hau guztiz okerra da, ordea. Ikusi ahal izan dugunez, mundu hartan zientziak eta zientzi gaiek garrantzi handia izan zuten. Hala ere joera, zientifikoa baino metafisikoagoa zela esango genuke gaur. Baina garai bakoitzari berea eman behar zaio.
5.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-cd153c5f101d | http://zientzia.net/artikuluak/esaldi-honek-hogeitamar-letra-ditu/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Esaldi honek hogeitamar letra ditu - Zientzia.eus | Esaldi honek hogeitamar letra ditu - Zientzia.eus
Aliziaren oporraldia amaitu da. Utzitako gaiari berriro heltzeko behar genuen inspirazioa bapatean piztu zaigu.
Aliziaren oporraldia amaitu da. Utzitako gaiari berriro heltzeko behar genuen inspirazioa bapatean piztu zaigu. Esaldi honek hogeitamar letra ditu - Zientzia.eus Esaldi honek hogeitamar letra ditu
1986/10/01 Etxeberria, J. Goñi, Jesus Mari Iturria: Elhuyar aldizkaria
Matematika
Aliziaren oporraldia amaitu da. Utzitako gaiari berriro heltzeko behar genuen inspirazioa bapatean piztu zaigu.
Aliziaren oporraldia amaitu da. Gure musa etxeratu ahala, indarberriturik sentitu gara eta utzitako gaiari berriro heltzeko behar genuen inspirazioa bapatean piztu zaigu.
Esaldi honek hogeitamar letra ditu esaldiarekin bukatzen genuen uda aurreko Jolas Matematikoen artikulua. Pizti bitxi eta beldurgarri gisara aurkeztu genizuen esaldi hori uda baino lehen. Piztia denez, udako sugea izatera ailegatzeko zuen aukeran benetan sinesten genuen, baina ez da horrela gertatu. Arrazoi faltaz ez da izan, halafede!. Hala ere, interes ezkutu eta aitortuezinek ebitatu dute merezimendu osoz esaldi honek bete behar zuen ohorezko tokia. Dena dela, hobe dugu bide horretatik gehiago ez jarraitzea...
Esaldi honek hogeitamar letra ditu esaldiak, hogeitamar letra ditu. Horra hor non ezkutatzen diren esaldi honen aipatutako bitxitasun eta beldurgarritasuna. Esaldiak esaten duena bere buruari buruzko zerbait da eta horretaz gain zintzoki betetzen du bere buruari buruz esaten duen hori.
Konpara ditzagun ondorengo hiru esaldiok:
Donostian atzo euria egin zuen.
Esaldi honek bi a ditu.
Esaldi honek lau a ditu.
Hiru esaldi hauek, bi multzotan bana ditzakegu: alde batetik a) letraz sailkaketa honetan erabili dugun erizpidea, zera izan da: bere buruari buruz hitz egiten dutenak eta ez dutenak. a) esaldiak munduan gertatzen ari denari buruz zerbait esaten du. b) eta c) esaldiek, berriz, beren buruei buruz hitz egiten digute. Bigarren sailkaketan, b) eta c) esaldiak bereiz ditzakegu esaten den hori esaldiak berak betetzen duenaren ala ez duenaren arabera. b) esaldiak bere buruari buruz esaten duena betetzen du. c) esaldiak, berriz, ez du esaten duena betetzen.
Esaldi honek bi a ditu esaldiak, bi a ditu.
Esaldi honek lau a ditu esaldiak, ez ditu lau a letra; hiru baizik.
Artikulu honetan proposatzen dizuegun jolasa, hauxe da: ea zuek b) moduko esaldi gehiago asmatzeko gai zareten.
Jolas hau bi modutara eraman daiteke aurrera. Ondorengo bi hauetan: guztiz modu librean norberak nahi dituen esaldiak asmatuz, edota modu gidatuan. Bigarren modu honetan, besteek sortutako esaldi bukatugabeak egokiro osatzea eskatzen da. Adibidez: Esaldi honetan ... e daude . Hemen zenbaki baten izena sartzea eskatzen da. Zenbaki horren izena sartu ondoren, esaldiak bere buruari buruz esaten duena bete beharko du.
Kasu honetako soluzioa, hutsune horretan 4 zenbakiaren lau izena ordezkatzea da; Esaldi honetan lau e daude esaldiak, eskatutako baldintzak betetzen bait ditu. Bigarren jolas modu hau, zailagoa eta interesgarriagoa da bestea baino. Guri gauza bihurri eta korapilotsuak gustatzen zaizkigunez, bide honetan gehiago sakontzea proposatzen dizuegu.
Hurrengo pauso honetan, bi hutsune dituen esaldia proposatzen dugu.
Esaldi honek .... a eta .... u ditu.
Edota beste hau
Esaldi honetan .... a eta .... e daude.
Honela zabaldu dugun bideak, posibilitate ugari eskaintzen du jolas berriak proposatzeko; horrela, letra bakar batetik, hobeto esanda bokal bakar batetik, bokal-parera pasa gara.
Ez dago inongo arrazoirik kopuru hori ez igotzeko, eta igotzen den neurrian agertzen den zailtasuna ere, gero eta handiagoa izango da.
Lehiaketa modura, ondorengo bi jolas hauek proposatzen dizkizuegu:
Bost bokalak barneratzen dituen modu honetako esaldia asmatzea.
Ahalik eta letra gehien barneratzen duen modu honetako esaldia asmatzea.
Erregu bat. Mesedez idatzi soluzioren bat edo beste bidaliz, zeren eta guk ez bait dakizkigu proposatzen ditugun jolas horien soluzioak, eta hurrengo alea osatzeko garaia ailegatzen zaigunean, kinka larrian aurkituko ditugu geure buruak. Elhuyar aldizkaria argitaratzen duten horiek, oso zorrotzak dira eta arin jokatu dugunaz (problemak ebazpena jakin gabe proposatzeaz, alegia) konturatzen badira, aldizkari osoa buruz ikasterazteko gai dira. Gainera, egunero beren bulegora joatera behartuko gaituzte, egunero orrialde bat buruz beren aurrean errezita dezagun, ordaintzen dizkiguten sosak eskuratu nahi baditugu.
Mesedez, idatzi soluzioren bat bidaliz. Bestela lanbide honetatik bota egingo gaituzte, eta zuek izango zarete auzi honetan gehien galduko duzuenak, zeren eta ziur bait gaude hurrengoak gu baino askoz ere txarragoak izango direnaz.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-9f0fe470374a | http://zientzia.net/artikuluak/untzigintzaren-historia-vii-gerra-untzia/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Untzigintzaren historia VII: Gerra-untzia - Zientzia.eus | Untzigintzaren historia VII: Gerra-untzia - Zientzia.eus
XVII. eta XVIII. mendeetan, gerra-untzia erabat ugaldu zen munduko itsasotan.
XVII. eta XVIII. mendeetan, gerra-untzia erabat ugaldu zen munduko itsasotan. Untzigintzaren historia VII: Gerra-untzia - Zientzia.eus Untzigintzaren historia VII: Gerra-untzia
XVII. eta XVIII. mendeetan, gerra-untzia erabat ugaldu zen munduko itsasotan.
1. irudia. XVII. mendeko gerra-untzi ingelesa. Ehun kainoikoa.
Galeratik, galeoia sortu zen, eta galeoitik gerra-untzia. Ez ordea bapatean; galeoiari hobakuntzak poliki poliki ezarri bait zitzaizkion.
XVII. mendearen bigarren zatian, untzien kaskogintzan aurrerapen handiak egin ziren. Ordurarteko untzigileak artisau hutsak ziren. Baina laster ikusi zuten kaskoaren neurriek masta eta belenekin harreman estua zutela, untziak errendimendu ona izan zezan.
Ordurarte, kataluniarren araua erabiltzen zuten kaskogintzan. Kaskuaren altuerak, zabaleraren erdia izan behar zuen, eta luzerak, hiru aldiz handiagoa.
Zura ere, aztertu zuten. Gila, popa eta lema egiteko, ilbeheran ebakitako haritza zen onena. Haritz zuria, egokia zen oholak eta forroak egiteko. Gaztelugintzarako, izeia zen egokiena, eta mastetarako berriz, pinua. Gila eta kaskoa ondo babestearren, berniz bereziak egiten zituzten: xaboi beltza, gantz, sufre, bike eta giza gernuz egindakoak hain zuzen.
Holandan hasi ziren lehendabizi untzigintzan berrikuntza teknikoak sartzen, sistema tradizionala alde batera utzita. Gero, berrikuntza hauek Frantzian indar hartu zuten eta handik bazter guztietara barreiatu ziren.
Frantziako Luis XIV. erregearen Colbert ministrariak, orduko untzigilerik onenak biltzea lortu zuen: Gedeon holandesa, Deane ingelesa eta Pingallo napolitarra. Itsas zientzien akademia sortu zuen eta han matematika, fisika, kimika eta untzien arkitektura ikasten zuten. Aldi berean, basoen babeserako aginduak ezarri zituzten eta sokagintza asko garatu zen. Bestetik, Duhamel du Moncau, Pierre Bouguer eta beste zenbait zientzilarik, nabigazio-tratatuak argitaratu zituzten.
2. irudia. Sestantea.
Baina XVIII. mendeko aurrerapenik handiena, sestanteak eta kronometroak ekarri zuten. 1730. urtean, Godfrey ameriketarrak eta Hadley ingelesak sestantea asmatua zuten, eta bazter guztietako untzietara berehala barreiatu zen. Longitudea zehatz kalkulatzeko ordea, kronometro egokia falta zitzaien, eta Parlamentu ingelesak 20.000 libera eskaini zituen 30 segundoko doitasuna zuen kronometroa asmatzen zuenarentzat. 1780. urtean lortu zuten azkenean kronometro egokia.
Beste aldaketa sakona, untzien formak jasan zuen. Gerra-untzietako gazteluak (brankakoa eta popakoa) jaitsi egin ziren, eta ertzak altxatu. Untzia, luzatu egin zuten bestetik 80 edo 90 metroraino. Belak berriz, gehiago eta erabilpen independentekoak ipini zituzten, haizearen indarra hobeto probetxatzekotan.
Armak ere, gehiago eta hobeto banatuak zeuden gerra-untzian. Hiru zubi (bata bestearen gainean) ipini zituzten. Gazteluetako kainoi batzuk brankara eraman eta untziaren oreka hobea lortu zuten aldi berean balantza txikiagotuz.
Dena den, untzi bizkorragoak eta maneiatzen errazagoak ziren XVIII. mendeko haiek. Untziko ofizialak, uniformez jazten ere orduan hasi ziren. Marinelaren bizimodua berriz, zertxobait hobetu zen, jaten hobeto ematen hasi zirelako. Baina higiene-maila eta diziplina ez ziren hobetu. Belarriak eta sudurra mozteko zigorrak adibidez, XIX. menderarte iraun zuen leku batzutan. Izurriteak bestetik, ugari ziren garai hartan. Eskorbutua, tifusa, disenteria eta antzeko gaitzak noiznahi zeuden XVIII. mendeko untzitan. Horregatik ipintzen zuten hainbestetan bandera horia portura iristerakoan, kutsatzeko arriskua zegoela eta.
Marinelen soldata bestetik, oso txikia izan ohi zen. Untzian herena bakarrik kobratzeko ohitura zegoen eta portura iritsitakoan jasotzen zituzten (ez beti) beste bi herenak.
3. irudia. Veneziako dux-ak festaburutan erabiltzen zuen untzia.
Marinelak biltzea zaila zen, aipatutako arazoak medio. Menturazale edo urrezale zirenak bazuten itsasorako irrika. Gartzelatik libratzearren ere batzuk hasten ziren marinel-lanetan. Baina guztiak ere gutxi ziren. Nelson-en flotak adibidez, 150.000 pertsona zituen, eta hortik atera kontu marinel-eskasia nolakoa zen. Derrigorrean eramaten zuten jendea.
Bestetik, untzietako jendea gaitzak jota hiltzen zen gehienetan. Garbitasun eta higienerik ezagatik, lanean hiltzen ziren marineletan hamarretik bederatzi eskorbutoak, ahuleriak edo beste izurriteren batek jota desagertu ohi zen. XVIII. mendean, James Cook almirante ingeleslak asko aldatu zuen untzietako higienea. Limoia erabili zuen eskorbutoaren kontra eta txukuntasunaren aldeko beste zenbait arau ere eman zuen.
4.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-9dcff93e7863 | http://zientzia.net/artikuluak/deskonpresio-istripua-eta-gainpresio-istripua/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Deskonpresio-istripua eta gainpresio-istripua - Zientzia.eus | Deskonpresio-istripua eta gainpresio-istripua - Zientzia.eus
Gaur murgilarien artean hain ezagunak diren deskonpresio-istripuaren eta gainpresio-istripuaren zergatiak ekarriko ditugu.
Gaur murgilarien artean hain ezagunak diren deskonpresio-istripuaren eta gainpresio-istripuaren zergatiak ekarriko ditugu. Deskonpresio-istripua eta gainpresio-istripua - Zientzia.eus Osasuna
Gaur murgilarien artean hain ezagunak diren deskonpresio-istripuaren eta gainpresio-istripuaren zergatiak ekarriko ditugu.
Orain arte zientzia saiakuntzen bitartez, hau da, esperimentatuz landu dugu, baina batzutan oso kaltegarri suerta daiteke saiakuntzak zientziak zer esaten duen jakin gabe egitea. Hori dela eta, gaur murgilarien artean hain ezagunak diren deskonpresio-istripuaren eta gainpresio-istripuaren zergatiak ekarriko ditugu gure sailera labur bada ere.
Itsas-mailan egonda, atmosfera bateko presioa jasaten dugu. Itsas-azpirantz 10 metro sartuta 2 atmosferapean egongo gara; 20 metro sartuta 3 atmosferapean etab. Bestalde, disoluzio batean disolba daitekeen gasen kontzentrazioa, presio-handitzearekin bat dator. Hortaz, 3 atmosferapean adibidez, gure gorputzak onar dezakeen gasen kontzentrazioa Boyle eta Mariotte-ren Legeak agintzen duenez lehorrean baino gutxi gorabehera hiru aldiz handiagoa izango da.
Baina, non hasten dira arazoak?
Inmertsioa bukatutzat jotzen dugunean eta gorantz goazenean, kanpoko presioa txikiagotuz doa. Aldiz gure gorputz barnean daukagun airearen presioa ez da hain azkar txikiagotzen. Beraz, aireak gorputzetik ateratzeko ahaleginak egingo ditu burbuilak sortuz. Burbuilak biriketan sortzen badira, hauek leher daitezke gainpresioaren eraginez. Odol-basoetan ere sor daitezke burbuilak odolaren zirkulazioa oztopatuz eta beraz deskonpresio-istripua sortuz. Bata eta bestea gerta ez daitezen, gorantz goazen bitartean gure gorputz barneko airea beste presio txikiagoko aireaz ordezkatu behar dugu eta halaber denbora eman behar diogu gorputzari prozesu hau birika nahiz odol-baso guztietan aurrera eramatearren.
Badaezpada ere lagungarri gerta dakizukeen ondoko deskonpresio-taula erantsi dugu.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-d447d92398c0 | http://zientzia.net/artikuluak/udako-euskal-unibertsitatea-ihardunaldi-berri-bate/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Udako Euskal Unibertsitatea, ihardunaldi berri baten ondoren - Zientzia.eus | Udako Euskal Unibertsitatea, ihardunaldi berri baten ondoren - Zientzia.eus
Udako Euskal Unibertsitateak aurrera egin du aurten ere eta joan den Uztailaren bigarren hamabostaldian, ohi bezala Larraona ikastetxean, bere XIV. ihardunaldia burutu zuen. Elhuyartarrok han izan ginen eta ondoren eritziak azaltzen dizkizuegu.
Udako Euskal Unibertsitateak aurrera egin du aurten ere eta joan den Uztailaren bigarren hamabostaldian, ohi bezala Larraona ikastetxean, bere XIV. ihardunaldia burutu zuen. Elhuyartarrok han izan ginen eta ondoren eritziak azaltzen dizkizuegu. Udako Euskal Unibertsitatea, ihardunaldi berri baten ondoren - Zientzia.eus Udako Euskal Unibertsitatea, ihardunaldi berri baten ondoren
Unibertsitateak
Udako Euskal Unibertsitateak aurrera egin du aurten ere eta joan den Uztailaren bigarren hamabostaldian, ohi bezala Larraona ikastetxean, bere XIV. ihardunaldia burutu zuen. Edizio mamitsua eta trinkoa izan da aurtengo hau, bai gaien tratamentuaren aldetik eta baita partaideek erakutsi duten jarrera serio eta interesatuaren aldetik ere. Elhuyartarrok han izan ginen eta ondoren han-hemenka bildutako eritziak azaltzen dizkizuegu. Protagonistek dute hitza.
Sarrera hitzaldia
Partehartzaileei buruzko datuak.
Mikel Zalbide, UEUaren hasierako bultzatzailetako bat, izan genuen XIV. ihardunaldiaren Sarrera-Hitzaldia ematen. Euskararen indarra neurtzeko erizpideei buruz aritu zen.
Hasi orduko, egiteko horretan aurkitu dituen oztopoak seinalatu zituen. Oztopo horien artean hizkuntzak dituen aurpegien auniztasuna eta banaketa soziala aipatu zituen.
Hizkuntza baten indarra neurtzeko, soziolinguistikak eginiko aportazioei errepasoa eman zien Zalbidek eta Stewart eta Mkeyren teoriei helduz "Hizkuntzaren kemen-neurketa" eta "Hizkuntzaren erakarpena" kontzeptuak esplikatu zituen.
Segidan Covarrubias-ek landu duen etoglosia kontzeptuari ekin zion, hizkuntza batek dituen funtzioen garrantzia ikusteraziz. Hizkuntza batek zenbat eta funtzio gehiago bete are eta egoera hobean zegoela, seinalatu zuen Zalbidek.
Bide horretatik aurrera eginez, funtzio horien sailkapena egin zuen administrazio publikoa, hezkuntza eta beste zenbait alorretara begiratuz, eta horietako bakoitzean euskarak lukeen atxikimendua azpimarkatu zuen, euskararen egoera aztertzeko bide posible bezala.
Mikel Zalbide, XIV. ekitaldiko sarrera-hitzaldian.
Dena den, egiteko hori burutzeko etnolinguistikak eskaintzen dituen tresnak hobeak zirela aitortu zuen, Euskal Herrian aplikabide gehiago eskaintzen dutelako.
Etnolinguistikak eskaintzen dituen lanabesen agerpena egin eta historiara itzuli zituen begiak eta hiru etapa berezi zituen maila honetan: aintzinako autarkia ekonomikoa zela medio, euskarak iraupena lortu zuela esan zuen. Bigarren etapan ordea, iraultza industrialaz gero, apurketa gaineratu zitzaiola eta arazoak hasi zirela, esan zuen eta jadanik bizi dugun etapan, komunikazioaren etapa honetan elkarrekiko harremanak erabat ugaritu direlako, hizkuntzak nahastu egin direla eta euskarak hor leku bat irabazi behar lukeela, adierazi zuen.
Euskararen egoerari irtenbideak proposatuz, ideia batzuk jaulkiz bukatu zuen sarrera-hitzaldia Mikel Zalbidek.
KIMIKA
Martin Olazar
Elhuyar.- Martin Olazar; zein da aurtengo UEUn aurkeztu behar duzun gaia?
Martin Olazar.- Gasolinaren sintesia, metanoletik abiaturik. Gas batzuk lortzeko bide asko daude. Bide ezagunenetarikoa hondakin solidoak eta egurrak eta horrelako gauzak deskonposatu eta gas naturala ateratzea da, baina hori baino askoz ere merkeagoa da nik aztertutako bidea, zeren hori bostehun edo seirehun gradotan deskonposatzea erabat garestia bait da. Ba, lurretik bertatik atera gasa eta katalisatzaile solidoen bidez metanola gasolina bihurtzea da bidea.
Azalduko dena, batez ere egoera momentuan nola dagoen adeiraztea izango da: estatu-maila osoan egoera zein den, nola egiten den, nondik ekartzen den, zer neurtzen den, zenbat putzu dagoen (zeren hiru edo lau bai bait daude, inportantenetarikoa "gabiota" izanik), banaketa nola egiten den etab. Zelanda Berrian eta zenbait tokitan badaude horrela gasolina lortzeko enpresa handiak ere. Baina hemen horrelako gauzarik ez da aztertu eta hori ere aipatu beharko litzateke.
E.- Eta hor lortutako gasolina eta metanol sintetiko horrek, zein eginkizun izan dezake? Hau da, petrolio-gasolina ordezkatzeaz batera azukre-kanaberatik ateratako metanola ordezka al dezake?
M.O.- Inportanteena hori da. Ameriketan eta nazioartean, esate baterako, ordezkapena nolakoa izan den ikusiko dugu; azken urte hauetan gora eta gora nola igo den, eta orain ere urtero ehuneko hamarrean gora doa. Beraz bi erabilpen izan ditzake: bata gasolinarekin nahastea (gainera, oso erregai ona da) eta bestea metanoletik bertatik gasolina lortzea. Oraindik beste erabilpena ere badu. Etxetara eta industriatara banatzeko errentagarria dela ikusi berri dute. Alaskan esate baterako, gas naturala dute eta gas hori hoztu ondoren likidotuta bidaltzen dute gaseoduktoz eta itsasuntziz. Baina gasa metanol bihurtuta bidaltzea pentsatzen dute. Merkeagoa da eta ez dago inongo problemarik horretarako.
E.- Hala ere, noski, gas naturalaren erreserbak agortu egingo dira petrolioa bezalaxe. Petrolioa baino gehiago ala gutxiago dago?
Egindako ikasketak.
M.O.- Hemen zera esango nuke nik: "gabiota" hau handia dela, baina dudarik gabe nahiz eta Kantaurian beste hobi batzuk egon, etorkizunean bukatu egingo direla.
E.- Beraz, gasolina eta gas naturala elkarren osagarri dira ezta?
M.O.- Bai horixe. Bietatik erabili behar da.
E.- Euskal Herrian "gabiota" plataforma dugu eta dagoenekoz bertako zenbait industria hobi horretatik lortutako gas naturala erabiltzen hasia da. Euskal Herrian gas naturaletik gasolina lortzeko asmorik ba al da?
M.O.- Gas naturala erretzeko erabiltzea ondo dago, nahiz eta gaur egun Europan lehendik zeuden gasbideak bakarrik erabili. Orain gasbide berririk ez da egiten. Gasa iturrian bertan transformatu eta garraiatu egiten dute. Hemen berriz, gasbide berriak egiten ari dira, eta nik ez dakit gas naturaletik gasolina hemen lortzeko asmorik dagoen ala ez.
FISIKA
Jesus Arregi
Noiztik euskaldun.
Elhuyar.- Bihar UEU-ko saioaren barnean Halley kometari buruz hitzegin behar duzu. Zer datu berri dago Halley kometari buruz, Giotto, Vega eta beste zundek jasotakoen ondoren?
Jesus Arregi.- Bueno, egin diren ikerketa guztietan, bai lurretik eta bai espazial untzien bidez egin direnetan, oso emaitza interesgarriak lortu dira eta batez ere zera esan behar da: Giotto europarrak, Vega II,-ak (SESB-ek bidalitakoak) eta Japoniarrek bidalitako espazial untziak, denak oso ongi aztertu dutela kometa; oso ongi funtzionatu dutela eta oraindik beste hurrengo misio batzuetarako probetxugarriak direla. Honetaz gain lortu den emaitzarik interesgarriena, zera dela esan behar dugu: egiaztatu egin dela kometak izotz zikinez osatutako nukleo bat duela.
Whipple-k orain dela 36ren bat urte aurresan zuen hori. Hau da, kometak azken batez izotzez eta hautsez osaturiko bola handi batzuk besterik ez dira. Hau pixka bat konkretatuz, zera esan daiteke: Halley Kometaren kasuan nukleoaren dimentsioak neurtu ere egin direla. Gutxi gorabehera patata antzeko zerbait dugu. Halley Kometak 15 km inguruko luzera du, zabalera eta sakonera 7,5 km-koak izanik. 1 km-ko akatsa izan dezake gutxi gorabehera emandako dimentsio bakoitzak. Beste datu interesgarri bat, Halley Kometaren adinarena izan daiteke. Oso zaharra omen da. Ehun mila urte ditu gutxi gorabehera. Ez da gazte samarra, lehen uste zenez.
E.- Baina masa eta zenbat material duen jakinda, Halleyk hemendik aurrera zenbat urtetarako bizia du?
J.A.- Oraindik ez dira azterketak sakonik egin gai horretaz, baina oraindik luzarorako izango dugu Halley Kometa. Materia asko galtzen du. Gehienez 60 tona galtzen ditu segundo bakoitzean, baina hala ere oraindik luzarorako dugula kontsidera daiteke, zeren galerak eguzkiaren inguruan dagoenean bakarrik bait ditu, eta 76 urteko peridoa izanik, ba oraindik bira asko eman ditzake.
Jesus Arregi.
E.- Zein beste zehetasun adierazi behar duzu hitzaldi horretan?
J.A.- Kometaren konposizioari buruz orain momentu honetan aritzeak behar bada ez du merezi, baina konposizioari buruz zenbait datu emango dugu. Nahikoa konposatu organiko badaudela esango dugu; kometan, uste baino konposatu organiko gehiago eta konplikatuagoak aurkitu direla alegia.
E.- Besterik ez. Mila esker.
FISIKA
Juan Mari Agirregabiria
Elhuyar.- Gaur kaos deterministari buruz hitzegin behar duzu. Zer adierazi nahi da izen horretaz?
Juan Mari Agirregabiria.- Izen horretaz zientziaren arlo berri bat ezagutzen da eta zientziarena dela azpimarratu nahi dut, zeren eta ez bait da Fisikaren arloa bakarrik; Kimika, Biologia, Ekonomia eta beste hainbat zientziatan ere agertzen bait dira horrelako fenomenoak. Azken batez sistema sinpleak izaten dira, baina gero oso konportamendu konplikatuak agertzen dituzte. Nahiz eta printzipioz sistemak nolakoak diren jakin, gero praktikan zer gertatuko den zehazki esateko, oztopo handiak agertzen dira.
E.- Hitz errazez esanda, zer da kaos determinista?
J.M.A.- Sistema batzuk deterministak izan arren, hau da, ikuspuntu matematikotik ondo ezagutzen badira ere, beren eboluzioa printzipioz determinatua egon arren gero praktikan agertzen duen higidura oso konplikatua da, kaotikoa da, eta ikuspuntu praktikotik ezin da aldez aurretik zer gertatuko den esan. Hori kaosa da alde batetik (hori higidura kaotikoa delako) eta beste aldetik determinista da (azpian dagoen eredua oso sinplea eta berez determinista delako).
E.- Honelako sistema baten adibidea?
J.M.A.- Gaur ikusiko duguna, esate baterako, oso dispositibo sinplea da; burdinazko arraska bat iman biren azpian eta dena marko batetan loturik eta kanpoko indar oszilatzaile baten eraginpean. Hor agertzen da kaosa; gaur ikusiko dugun propietate berezi bat.
E.- Mila esker.
Urkaregi
E.- Lehengoan jokalariaren porrotaz hitzegin zenuen. Zer biltzen zen hitzaldi horretan?
Arantxa Urkaregi.- Bueno hau probabilitatearen arazo klasikoa da, ez?. Aztertzen dena, joko bat da. Bi jokalariren arteko jokoa da eta jokalari batek badu bere dirua (bere kapitala) eta besteak ere berea, eta jokaldi bakoitzean apostu egiten dute. Hasieran txanpon bateko edo unitate bateko apostua egiten dela aztertzen da. Aztertu genuena zera izan zen: jokalari batek porrota izateko probabilitatea zein izango den. Hasieran jokaldi-kopurua neurtu gabe, n infiniturantz doanean probabilitatea zein izango den aztertu zen eta gero jokoaren itxarotako iraupena aztertu genuen. Bestetik jokalari batek kasino baten kontra jokatzen duenean edo kapital infinitua duen beste jokalari baten kontra jokatzen duenean zer gertatzen den ikusi genuen.
Adina.
E.- Eta jokalariak azken finean, beti porrota, ezta?
A.U.- Bueno gauza kuriosoa da. Nahiz eta jokoa desfaboragarria izan, zuk hasieran kapital handia baduzu beti kapital txiki bat irabazteko probabilitate handia duzu eta hori da kasinotan gertatzen dena. Planteatzen den arazoa, zera da: pertsona bat kasino batetara joaten zen, eta beti irabazten zuen oporrak ordaintzeko adina. Hori ez zen batere harrigarria. Berak diru pila zeraman eta beti ere kantitate txikia irabazteko probabilitatea handia zen.
E.- Esaerak dioenez, diruak dirua darakar.
A.U.- Bai hori da.
E.- Beraz kasinoan dirua irabazteko, dirua izan behar duzu.
A.U.- Dirurik ez badaukazu edo oso diru gutxi badaukazu, beti galduko duzu; seguru. Eta gero, beste asuntoa zera zen: hasieran esan denez, unitate bateko apostua egiten duzu ez? Txanpon baten ordez K txanpon apostatzen badituzu, galtzeko probabilitatea minimoa da.
E.- Zu Matematika-sailburu zeranez, nola aritu zarete aurten?
A.U.- Bueno, nahikoa laburra izan da emanaldia. Irakasle aldetik, oso jende gutxi etorri da eta akats batzuk izan ditugu. Estatistika-arloan hutsunea izan da alde batetik eta gaur ere falta da beste irakasle bat. Ikasle gisa, bost edo sei pertsona egon gara gaur ezik. Matematika oso zabala denez, ba arlo guztiz desberdinak daude (Estatistika, Probabilitatea, Analisia, Geometria) eta jakina, jendeak ez du ikusten aplikaziorik edo oso teorikoak direla uste du, edo ez dakit.
UEUaren barnean egindako Kimikari Ikerlarien II. bilerak, lehenengoak bezain arrakastatsuak izan ziren. Tere Nuño, partehartzailetako bat, bere txostena aurkezten.
E.- Bestalde matematikari euskaldunak gutxi izango zerate ezta?
A.U.- Bueno, Unibertsitatean, Fakultatean, karrera erdara hutsez egoten da asignatura bat ezik, eta asignatura hori Fisika da; karrera desberdinetarako amankomuna dena. Eta horrek garrantzia duela uste dut, ez? Matematika-Fakultatean ikasten ari den ikasle bat bakarrik etorri da.
E.- Bestalde gainera, ez dakit kuriosoa den baina matematikari euskaldun gutxi horiek sakabanaturik zaudete. Zein da horren arrazoia? Euskal Herrian ez al dago matematikari horiek bete dezaketen posturik?
A.U.- Nik lanpostuak badaudela uste dut, baina kontutan hartu behar dugu ikerketa-mailan Fakultatea oso gaztea dela, ez? Eta ikerketa egiteko posibilitate gutxi dago. Beno, arrazoia honetan datza. Matematikari bat Madrilen dago, eta bestea Parisen eta beste euskaldun bat (beste urte batzuetan ere etorri da hau) Bordelen dago. Matematikariak badaude. Parisen beste bat ere bai: Maria Jesus Esteban. Badirudi jendeak oraingo bere ikerketa-maila aberastea nahi duela eta lana hemen egiten baduzu, klaseak eta ez dakit zer izango dituzu. Ikerketarako posibilitate gutxi beraz.
E.- Besterik ez, mila esker.
FISIKA
Fernando Plazaola
Elhuyar.- Zuk zure tesia aurkeztu duzu hemen UEU-n. Zertaz egin duzu tesia?
Fernando Plazaola.- Egin dudan tesia bi ataletan bana daiteke. Alde batetik teknika esperimental berri batez egin dut. Bere izena positroiaren deuseztapena da. Beno teknika bat ez da; teknika-multzoa baizik, baina positroien deuseztapenean oinarrituta dago. Hori zenbait material edo sistema berrietan erabili da; orain arte erabili gabekotan. Bestetik egin duguna, zera izan da: erdieroaletan (3 edo 5 erdieroale bitarretan) egitura-akatsak ikertu, zeren eta erdieroale hauek garrantzi teknologiko ikaragarria dute gaur. Teknologikoki gauza asko ezagutzen da, baina zientzi mailan edo barneko egitura-mailan oso gutxi, zeren eta ez bait daude teknikak material horiek aztertzeko eta guk uste dugunez (uste dugunez bakarrik), emaitzak hor daude. Hainbat eta hainbat egitura-akats nahiko ondo aztertu dugu eta zenbait akats berri ere aurkitu ditugu material horietan.
E.- Material horiek zertan daukate garrantzi berezia?
F.P.- Elektronikan adibidez; eguzki-zelulatan, zirkuitu integratuetan, eta baita LED-etan ere; hau da, Light Emission Diodes-etan. Optoelektronikan bereziki garrantzi handia dute.
E.- Beste puntu batera pasata, zuk urte batzuk behintzat atzerrian eman dituzu, Finlandian hain zuzen, eta aurten Euskal Herrira itzuli zara. Zer nolako esperientzia izan duzu Finlandian eta zer topatu duzu berririk Euskal Herrira itzulita?
A.U.- Esana dut; Finlandia neretzat esperientzia interesgarria izan zen. Alde batetik Finlandia azken finean, ba ez da herri aberatsa, baina beste aldetik herri aberatsa izan ez arren, zientzi maila handia du. Han egin dena, arlo batzuk hartu eta arlo horiek ondo aztertzea izan da. Beti esaten dut gauza berbera: Finlandian lortu dutela tenperaturarik baxuena, eta hori lortzeko teknologi maila handia behar da. Nanokelvineraino iritsi dira. Eta beste aldetik ikusi dudana, organizazio ikaragarria. Han gauza guztiak ondo eginak daude, edo behinik behin gauzak erraz egiten dira. Lan egiteko oztoporik ez dago, hau da, ez duzu gauzen aurka burrukan ibili beharrik.
Gauzak pixkanaka-pixkanaka doaz, jendeak profesionaltasuna dauka. Hona bueltatutakoan konturatu naiz diferentziaz. Ni orain Leioan nago irakasle moduan, eta Unibertsitatea hangoarekin konparatuz, oraindik asko falta zaiola, hau da, nahikoa gaizki dagoela esan beharra dago. Gure problema nagusia unibertsitate honetan klase asko eman behara da eta ikerketa-maila oraindik ez da behar adinakoa, zeren eta karga dozentea ikaragarria bait da. Hori gainditu egin behar da eta industriarekin harremanetan ere hasi behar dugu.
E.- Mila esker.
Joserra Etxebarria
Elhuyar.- Gaur hasi dugu erlatibitateari buruzko ikastaroa. Zer asmo duzu ikastaro honetan?
Joseba Etxeberria.- Ba azken batez hor egin nahi nukeena birziklatze moduko bat da. Erlatibitate berezia lehen ikusi dutenentzat eta ikus ez dutenentzat da. Hor erabiltzen diren kontzeptuak zeintzu diren eta hor agertzen diren arazoak zeintzu diren azaldu nahi dugu. Ez da goimailakoa, baina punturik inportanteenak azalduko ditut. Hori bai, ez naiz azalpen matematikoak gehiegi egiten saiatuko; kontzeptuak ondo lantzen baizik. Eta gero ba, gauza batzuk aztertzen arituko gara eta oso polita izango dela uste dut.
E.- Beraz aurtengo Fisika-Sailaren barruan zer azpimarratuko zenuke?
J.E.- Neretzat sorpresa izan da gazte mordoxka etortzea. Nik ez nuen pentsatzen lehenengo astean fisikan hainbeste jende egongo zenik. Irakasle asko eta, bigaren astean datoz eta nik ezagutzen nituen fisikari batzuk eta fisika ikasten ari diren batzuk ere etorri dira eta hori niretzat oso pozgarria da. Eta azpimarratu... ba, fisikaren arloan gorputz bat sortzen ari dela. Beti esaten dut honelako tamainu kritikoaren bila gabiltzala, gero gure aldetik mugitzeko eta ikerkuntzan aritzeko. Nik uste horri hurbiltzen ari gatzaizkiola.
E.- Besterik ez mila esker.
Natur Zientzi Saileko zenbait ikaslerekin solasean
UEU, jakina, ez dute irakasleek soilik osatzen; ikasleak dira beraren muina. Orain arte irakasleen eritziak bildu ditugu, baina ikasleenak ere entzungarriak direla uste dugunez, Natur Zientzi Saileko ikasle-multzo batekin izan gara eta mikrofonoa hurbildu diegu.
Elhuyar.- Zer aurki dezake Unibertsitateko ikasle batek UEUn, Unibertsitate ofizialean topatzen ez duenik?
Natur Zientzia aplikatua esaten dena. Guri Fakultatean zera erakusten digute: teorian zer gertatzen den, erreakizo asko eta abar, baina gero ateratzen gara mendira eta ez dakigu lore bat bereizten. Beraz hemen Fakultatean ikusten ez diren gauzak ikusten ditugu; Biologia aplikatua alegia.
Gehienbat hori, ez? Klasean ikasten dituzu lore hau eta bestea eta ez dakit zer, baina gero mendira joan eta ez dakizu bereizten. Guk karrera bukatu eta ez dakizkigu zuhaitzen izenak ere. Eta tontakeria da. Erraz ikasten da eta gainera denok ikasteko desiratzen gaude, baina Unibertsitate estatalean horrelako gauzak ez dira ematen.
E.- Beraz, zuek UEU-ra praktikak egitera zatozte.
Fakultatean ikasten ez diren gauzak ikastera. Beste era bateko ikasketak dira.
Beti osagarri gisa zerbait ikasi nahi duzu, ezta? Han Fakultaean ematen dena osatzeko gutxienez.
E.- Eta bereziki UEUn egiten den irtenaldiak zer esanahi du zuentzat?
Irtenaldia da neretzat. Gauzak ikustea eta ikastea ere bai. Gainera klasean ematen dizkizuten gauzak ikusten ez badituzu, asko ez zaizkizu geratzen. Hemen lagun pilo batekin, anbiente onarekin eta zure anbienteko ikasle-pare batekin ateratzen zara. Gauzak esaten dizkizute, eta askoz errazago ikasten dituzu ikusiaz. Gainera ondo pasatzen duzu, eta horrek ere balio du.
Sexua.
E.- Aurten Ordesara joan zarete. Zer egin duzue Ordesan?
Neri gehienbat gustatu zaidana Ordesan, ba Geologi mailan egin duguna izan da. Ordesa nola sortu zen ikusi dugu eta bueno, nik Geologiaz ideiarik ez daukat, baina esan dizkiguten gauzei esker ikasi dugu gauzak nola sortu diren eta logikoki ikusten duzu.
E.- Ezer gehiago landu al duzue?
Botanika aldetik ere zertxobait landu dugu. Ideia zoologo bat ere eramatea zen, animaliak eta aztertzeko, baina azken momentuan etorri behar zuena ez zen etorri. Dena den hori Martxel Aizpuruak eman digu. Bide guztian ikusten genituen ekosistemak. Ekosistema diferenteak ez, baina beheko mailetan eta goiko mailetan jarraipena zutenak bai. Eta behean eta goian zein zuhaitz-mota zeuden. Altitudeagatik edo zenbait faktoregatik, gauza asko ebidenteak dira, baina ohituta gaude gauza horiek ez baloratzera. Hor daude eta pixka bat argitzen dizute eta ikasita gelditzen da. Gauza haietaz zu gehiago konturatzea, gauza minimo batekin gehiagora iristea lortzen duzu.
Nire ustez disziplina desberdinen elkarketa espontaneoa ere egiten zuen, ezta? Alde batetik Geolgoia aztertzen zen eta beste aldetik espontaneoki Martxelek edo norbaitek Botanikari buruzko zerbait aipatzen zuen. Bestalde Ekologi sistemen progresioak edo ikusten dituzu. Ez dakit, ba botanikako azterketa hutsa ez duzu egiten; joan eta landare pilo bat bildu edo ikustea. Zoazen bidean agertzen diren gauzak ikusi eta aipatu egiten dituzu.
Nolabait esan, ikasi dugun guztiaren lotura bat izan da?. Urtetan zehar ikasi dugu zer den Botanika, zer den Geologia, baina ez dugu loturarik eduki. Irtenaldian gauza guztiak lortzen dituzu eta nolabait ikasi duzunaren zer edo zer ateratzen duzu eta nik uste dut gehienek behintzat hori egin dugula irtenaldian.
E.- Zuetako bakoitzak zein alderdi on eta zein alderdi txar ikusten dizkio UEU-ren antolamenduari? Zer proposatuko zenukete Biologi sailean gauzak hobetzearren?
Alderdi txar bezala (beti eta sail guztietan gertatzen dena da eta Natur Zientziatan gehienbat) arlo batzuetarako oinarri baten beharra izatea. Eta klasean maila desberdinak egonik askotan gerta daiteke pertsona batzurentzako oso gauza sinpleak ematen dituztelako aspergarria gertatzea. Beste batzurentzako berriz, Kristoren konplikazioa izan dezake ezer ulertzen ez duelako. Beraz gaia interesgarria izatea, jende guztiari interesatzea eta guztiontzako maila egokian ematea oso zaila da. Nik ez dakit alderdi txarra den ala ez, baina problema hor dago eta soluziorik ez dagoela uste dut.
Bi puntu dira. Alde batetik maila (ia guztientzako maila) egokia bilatzea eta bestetik gaia interesgarria izatea. Gero zera ere gertatzen da: irakasleen falta egotea. Espezialisten falta dago. Euskalduna izan behar duenez, ez dago aukera handirik.
Bestalde hori alderdi ona ere izan daiteke. Horrela talde-lana egiten dugu. Nahiz eta espezialistak ez izan, guztien artean aztertzen dugu gaia. Denon artean egiten dugu lana eta denon artean ikasten dugu.
NEKAZARITZA
Osoro
Elhuyar.- Zu gaur Nekazaritza-sailaren barruan, "Belarraren erabilera, errekurtso naturala" izeneko hitzaldian zertaz aritu zara?
Koldo Osoro.- Lehenbizi sarrera bat egin dugu, zer diferentzia dagoen, Hego Euskal Herrian lurra nola erabiltzen den erakutsiz. Abelazkuntza oso aurreratua dagoen tokietako erabiltzeko erekin konparatu dugu. Hor garbi utzi nahi izan dut beste estatu horietan edo aberri horietan gehienez ere ehuneko hogei suposatzen duela basoak. Beste ehuneko laurogeia laborantzan edo belardietan erabiltzen dira. Hemen alderantziz; Gipuzkoan batipat, Bizkaian ehuneko hirurogeitasei dira baso dauden lurrak eta horietatik ehuneko laurogeitalau dira pinuz daudenak. Eta hori garbi utzi nahi nuen. Bestetik, hektareako zenbat kilo mantentzen diren aipatu dugu. Oso kilo gutxi mantentzen dira, eta belardiak ontzearekin eta sasiz dauden belardiak eta abar ontzearekin, asko haz genezake gure abere-kopurua.
E.- Euskal Herrian lurra ez dago ondo erabilia beraz, eta belardiak ez dira behar bezala erabiltzen ganadua hazteko.
K.O.- Dudarik gabe. Ez dira erabiltzen eta gainera tristeena ez da ez erabiltzea. Aukera handia dugu erabiltzeko. Badugu horiek erabiliaz edozein konpetentzia egiteko bidea. Beste aberri batzuri, hor iparraldean daudenei, begiratuz, gure negua motzagoa dela ikusi behar dugu eta neguko elikadura da produkzio-kostutan gehien supostzen duena. Eta garbi ikusten dugunez hemengo baserritarrak belar horiek erabili beharrean asko kanpoko janariei; batik bat pentsuari, heltzen dio. Pentsu hauek egiteko erabiltzen diren lehengaiak, kanpotik etortzen dira eta horiek garesti dira Euskal Herriak ordaintzeko; bertan konpontzeko posibilitatea izanda gainera, zer esanik ez.
E.- Azken finean Euskal Herrian abeltzantzak badu etorkizuna, lurra ondo erabiliz gero, ez?
K.O.- Bai, dudarik gabe, etorkizuna eta posibilitate handiak ditu, lurra ondo erabili izanez gero.
INFORMATIKA
Iñaki Goirizelaia
Elhuyar.- Gaur Informatika-sailaren barnean ordenadore bidezko ikusmenari buruz aritu zara. Zertan oinarritu duzu gaurko hitzaldia?
Iñaki Goirizelaia.- Honelako aurkezpen batetan beti egin behar dena nere ustez, oinarrizko kontzeptuak azaltzea eta gero adibideak ematea da. Analisi edo azterketa sakona egiten hasten bazara, jendea aspertu egiten da. Beraz egin dudana hori izan da: kontzeptu oinarrizkoak azaldu eta gero ba adibideak ipintzea.
E.- Zein egoeratan dago ordenadore bidezko ikusmena?
I.G.- Nahiko aurreratua. Hemendik gutxira, ia prozesu automatiko guztietan edukiko dugu robota eta bere ikusmen-sistema. Eta ez prozesu industrialetan bakarrik; beste arlo guztietan ere bai. Medikuntzan edo Astronomian, imajina aereoak prozesatzeko erabiliko da. Argi ikusten da gainera ameriketarrek egin dituzten garapen guztietan.
E.- Eta zein arlo nagusitan erabiltzen da ordenadore bidezko ikusmen hori?
I.G.- Batez ere prozesu industrialetan, baina badirudi ikerketa aurrera doala beste eremu batzuetan ere. Misilek eta adibidez, horrelako sistema erabiliko dutela esaten da. Militarren interesa handia da, zeren posible bait da leku batean karro blindatuak dauden ala ez jakitea, edo armadaren bat dagoen ala ez edo portuan untziak dauden ala ez edo aireportuan hegazkinik dagoen ala ez jakitea. Militarren interesa ikagarria da eta denok dakigunez, tartean militarren interesak daudenean gauzak aurrera ateratzen dira.
E.- Geurera itzulita, Euskal Herrira etorrita, robotika-mailan egin da zenbait saio Ikerlanen eta beste zenbait tokitan, roboten ikusmenari buruz. Ezer egiten ari al dira Euskal Herrian une honetan?
I.G.- Ba, bai, egiten ari dira. Ikerlan, bai Labein eta bai Tekniker Euskal Gobernuaren pean daude eta ikerketak egiten ari dira ikusmenari buruz, baina batzutan ez doaz behar den lekutik. Hori da nere eritzia. Hala eta guztiz ere, Ikerlanen egindako lana batez ere eta momentu honetan kanpoko gauzak hartzea eta haien garapenetan erabiltzea izan da. Berdin uste dut gertatu dela Teknikerren. Orain badago gauza horiek hemen desarrollatzeko asmoa; ez kanpoko gauzak hartzea eta erabiltzea, baizik eta hemen desarrollatzea. Nere ustez hori da bidea; horrelako zentruetan batez ere.
E.- Zu Labein Laborategietan zentru pribatu batean alegia, ari zara ikerketan. Unibertsitateko ikerlarien artean bada Labein bezalako zentruak instituzioen aldetik positiboki diskrimitatua daudenaren ustea. Unibertsitateko departamentuen aurrean, zer eritzi duzu honi buruz?
I.G.- Arrazoi eduki dezaketela uste dut, baina beste ikuspuntu batetik ikusi behar dugu hori. Zein da zentru horien funtzioa? Zentru horien funtzioa Euskal Herriko industriak ahal bada aurreratzea eta teknologia berria sartzea da. Eta hori unibertsitatetik momentu honetan egitea nahikoa zaila da, zeren egiten den ikerketa (egia da, egiten da ikerketa) ez bait da batere aplikatua. Ikerketa hutsa dela esan dezakegu; ez da ikerketa aplikatua eta beste zentru hauetan (Labeinen, Ikerlanen edo Teknikerren) ikerketa aplikatua egiten da.
Beren funtzioa haiek daukaten teknologia industriara eramatea da. Alde horretatik, Gobernuaren indarra ikusita igual apur bat indar gehiago eman behar lieke zentru hauei eta oraingoz unibertsitatea apur bat beztertuta eduki. Dena den hori ez da kanpoan, beste lekuetan, egiten dena (iparrameriketan adibidez). Baina gure unibertsitatearen egoera ikusiz gero, ulertu ahal izateko moduan gaudela uste dut.
E.- Zuk aipatu duzun ikerketa basiko praktiko hori ez al da ikerketa teorikoaren osagarri? Edo alderantziz, ikerketa teorikoa ez al daiteke izan ikerketa horren osagarri?
Baleren Bakaikoa, UEUko buruzagia, irripartsu. Arazorik ez, ezta Baleren?
I.G.- Guztiz ados nago horretaz, eta etorri nintzenean (ni iparrameriketan egon naiz) horrelako planteamendua egin nahi nuen. Ikerketa teorikoa egitea eta gero hortik datozen ondorioak industrian erabili, eta ezin izan nuen. Esan duzunarekin ados nago, guztiz ados, eta nik uste dut unibertsitatean egin behar dela ikerketa eta baita horrelako zentruetan ere. Zentru hauen eta unibertsitatearen arteko harremanak onak izan behar dute. Nik zera esango nuke: agian zentru horiek unibertsitatean egon beharko luketela, baina hemen, Euskal Herrian bizi gara eta unibertsitatearen egoera nahiko pobrea da.
E.- Besterik ez Iñaki.
Iñaki
Antigüedad
Elhuyar.- Gaur UEU-ko ekitaldiaren barnean zure tesi doktoralaren agerpena egin duzu. Laburbilduko al diguzu zertaz diharduen zure tesi doktoralak?
Iñaki Antigüedad.- Tesiaren izena, apur bat luzea izan da: "Nerbioi/Ibaizabal arroaren azterketa hidrogeologikoa: sistema akuifero karstikoen ikerketari ekarpena". Nolabait izenean agertzen denak edo hor dagoen banaketak argi adierazten du gero tesiaren mamian bertan ere aurki daitekeen banaketa hori. Hain zuzen maila bitan egin dut nik ikerketa; batetik Ibaizabaleko ikerketa hidrogeologikoa egin dut. Horretarako, ba bueno, lurralde konkretu bat (Bizkaia eta Arbako Lurraldea) hartu dut.
Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek osatzen duten arroa juxtu bi ibai horiek batzen diren tokiraino hartu dut. Arroa ia ia 1000 km2-koa edo dela uste dut; 950 km2-koa konkretuki. Lana zerotik hasi dugu, zeren orain arte behintzat ez bait zegoen inolako ikerketa hidrogeologikorik. Ikerketa, arro guztian ibiliz, ikusiz eta datuak jasoz egin dut. Horrela horko litologia edo horko formazio geologiko guztietan azaltzen diren uren karakterizazio hidrokimikoa lortu da eta formazio guztiek hidrogeologiaren aldetik interesik ez dutenez formaziorik permeable edo iragazkorrenak dira baliagarrienak.
Beraz, mugatu egin ditugu alde iragazkor horiek zeintzuk diren. Material iragazkorrenak eta hiru unitate handi bereiztu ditugu. Hirutatik bi unitatetan, material karbonatodunak daude (kararrizko formaziotan hain zuzen, Itxinakoa eta Aramotz-Anboto). Gero hirugarren unitatea, oso interes handikoa da, lurpeko uren edo hidrogeologiaren aldetik begiratuta. Oiz mendialdea da unitate hori. Oiz mendialdeko materialak, ez dira kararriak; harearriak dira, baina oso interesgarriak. Arroaren beste material guztiek, izan dezakete garrantzi konkretua ur-problema konkretu bati erantzun konkretua ematerakoan.
Bai, baina hidrogeologiaz ari garenean, emari handiaz eta ur-kantitate edo bolumen handiaz ari gara, eta material horiek ez dute handirik.
Beraz batetik zerotik hasi eta karakterizazio hidrokimiko orokorra eginda eta bestetik interes hidrogeologikorik handieneko alderdiak mugatu eta alderdi horietan sare hidrometrikoa jarri da. Emariak edo kaudalak kontrolatzeko, zenbait neurgailu jarri dira hor. Iturburu batzuetan, eta erreketan zehaztu ere egin dira (kuantifikatu) errekurtsoak; zenbat ur sartzen den, zenbat ateratzen den, nondik, etab. Beraz ikerketa hidrogeologiko arrunta izan da alde horretatik. Gero tesian beste bigarren ikerketa-maila bat ere badago.
Lanbidea.
Hor ikerketa hidrogeologikoa baino gehiago matematikoa edo egin da. Kontua zera da: jarritako neurgailu horiek eman duten informazioa, azken batez emariaren kontrol etengabekoa izan da. Hiru urte t'erdiz egon gara etengabe datuak kontrolatzen. Oraindik ere jarriatzen dute, baina tesirako hiru urte t'erdiko epea hartu dugu. Hortik beraz, datu pilo bat ateratzen da.
Bestetik bostehunen bat analisi kimiko ere egin ditut eta bakoitzean igoal 20, 25, 30 determinazio-elementurena. Guzti hori ere, datu-kopuru handia da eta datu horiek berez barruan gordetzen duten informazio hori atera ahal izateko, beste ikerketa bat egin da. Zer metodologia, zer bide matematiko erabili daitezke informazio horretaz baliatzeko? Eta hori izan da bigarren ikerketa-maila. Hor matematika aldetik analisi-mota bi aplikatu dira batez ere; oso inportanteak.
E.- Beste maila batera etorrita eta tesia alde batera utzita; Euskal Herrian geologoak ez dira oso ezagunak. Biologo, kimikari eta fisikariez pixka bat entzuten da, gutxitan bada ere. Geologoez ordea ezer gutxi entzuten da Euskal Herrian. Zein da Euskal Herrian egiten diren Geologi lanen egoera gaur egun?
I.A.- Geologia, egia da, irakaskuntza unibertsitarioan anaia txikia edo txikienetarikoa izan da. Oso geologo gutxi egon da eta egon diren gutxi hauek kanpora atera ez direlako. Oso gutxitan ikusi da Geologiaren helburu praktikoa. Baina Zientzi Fakultatea bada eta horretan dauden betiko bost atal horiek konparatuta, zenbat jende ateratzen da lizentziatu urtero eta zenbat hasten da (irakaskuntza aparte utzita) bere espezialitatean lanean? Azken hiru urte hauetan handik atera eta beren espezialitatean lanean gehien topatu dutenak geologoak izan dira.
Eta kontua zera da: gaur egun (eta ez Euskal Herrian bakarrik; mundu-mailan baizik), Geologiak aurrerapen itzela egin du eta azken batez errekurtsoen problematika azaltzen da: erregaiak... petrolioa, gasa edo beste era guztietako mineralak. Gaur egun ura bera ere mineral kontsideratzen da, nahiz eta solidoa ez izan. Gaur egun diru asko ari dira inbertitzen naturak eskaintzen dituen errekurtso horiek ahalik eta modu egokienean ezagutzearren, eta horretarako geologoak behar dira, ez?
Hartutako sailak.
Euskal Herrian badira geologi enpresa pribatuak, eta estatu-mailan nik esango nuke... beno meagintzan ere bai eta nik uste dut apostu handia egin duela Administrazioak; Energiarako Euskal Erakundea sortu denetik batez ere. Hor geologoak sartu dira. Beraz egia da ez garela ezagunak. Harriak oso abstratuak dira, baina harriek gordetzen dituzten aberastasunak, horiek oso inportanteak dira. Azken batez sistema ekonomiko guztiak eta nazio guztietan (batez ere nazio garatuetan) aurrerabide horiek beti daude lurrari kendutako errekurtsoetan oinarrituta. Beraz edozein plangintza ekonomikotarako oinarria beti errekurtso naturala da. Eta horretan geologoak, bakoitzak bere espezialitatean, badauka zer esanik.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-9479b426909d | http://zientzia.net/artikuluak/makina-erremintaren-erakustazoka-bilbon/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Makina erremintaren erakustazoka Bilbon - Zientzia.eus | Makina erremintaren erakustazoka Bilbon - Zientzia.eus
Makina Erremintaren Biurteroko 14. ihardunaldian, 400 fabrikatzaile zuzenean, eta beste hainbeste ordezkaturik egongo dira. Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren 27000 metro karratu erabilgarri okupatuko dituzte aurtengo urriaren 22-29 bitartean.
Makina Erremintaren Biurteroko 14. ihardunaldian, 400 fabrikatzaile zuzenean, eta beste hainbeste ordezkaturik egongo dira. Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren 27000 metro karratu erabilgarri okupatuko dituzte aurtengo urriaren 22-29 bitartean. Makina erremintaren erakustazoka Bilbon - Zientzia.eus Makina erremintaren erakustazoka Bilbon
Teknologia
Makina Erremintaren Biurteroko 14. ihardunaldian, 400 fabrikatzaile zuzenean, eta beste hainbeste ordezkaturik egongo dira. Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren 27000 metro karratu erabilgarri okupatuko dituzte aurtengo urriaren 22-29 bitartean.
Bilboko Nazioarteko Erakusketaren azalera guztira 50.000 m 2 -koa baldin bada ere, erakusleek egindako eskaerei aurre egiteko orain arte erabili gabeko zona bat gehiago prestatu da.
Erakusle europarrak aurten ere
Ohizkoa denez Makina Erremintaren Biurteroko honek Espainia osoko partaideak izango ditu. Atzerritik, Alemania, Austria, Frantzia, Italia, Portugal, Suitza, Txekoslobakia eta Belgika-ko enpresak etorriko dira.
Parte hartuko duten sektoreak, ondoko hauek izango dira: material-harroketarako eta material-deformaziorako makineria, makina erremintentzako akzesorioak, makinentzako erremintak, neurketa eta kontrolerako gailuak, CAD-CAM, ekipo elektriko-elektronikoak, robot industrialak, sistema malguak, etab....
1. irudia.
Aurtengo ihardunaldian zenbait erakuslek azalduko dituen berrikuntzak ere aipagarri dira. Zizaila eta tolestatzeko makinentzat zenbakizko kontrolez zuzenduriko topeak, infragorrizko transmisioa duen haztagailu-sistema, sorgailu gehigarriak eta absolutuak, erreminten aldaketa lasterrerako sistema, automatizaziorako elementuak, banda-garraiatzaileak, ebaketa automatikozko ekipoak, sekzio handiko profilentzako trontzatzeko makina bereziak, zinta-zerrak, metal gogorreko fresa biragarriak, eskuzko erremintak, xafla eta tutuak zulatzeko erremintak, lineazko tolestatzeko makina malguak eta 40 erremintentzako aldagailu automatikoa duen mekanizazio-zentru bat adibidez, ikus daitezke.
Sektorearen hobakuntza
Makina erremintaren aurtengo ekitaldi honek lortutako arrakasta, munduko egoeraren hobakuntzarekin (bereziki esportazioaren hobakuntzarekin) bat dator. 1985. urtean adibidez %41,5 hazi zen esportazioa aurreko urtearekiko. Prezioen gehikuntza %9 koa izan zenez, esportazioaren hazkunde erreala % 30 ekoa izan zen.
Espainiako kontsulta-enpresa batek makina erremintaren sektoreari buruz egindako ikerketa batean, ondoko alderdi onak aipatzen ditu: herriaren garrantzi estrategikoa, 1985. urtean lortutako merkatal balantzaren emaitza ona, nazioarteko bezeria, potentzial teknologikoa, teknologia berriek eskatzen duten erantzun azkarra, eskaintza-aukera zabala eta kanpoarekiko menpekotasun teknologiko urria.
Enpresatan dauden alderdi desberdinak produkzio-sektore konkretu bati zuzenduak daude.
Era berean, sektorearen aktibitatearen errekuperazioa, EEE-an sartzea, esportazioen handitzea, irakaskuntzaren teknifikazioa, Espainiako Estatuak egin behar dituen erosketen planifikazioa eta erregulazio hobeagoak eta iniziatiba amankomunak dira ondoko urteetan egin beharreko lanak. Azkenik, Makineri Fabrikatzaileen Elkarteak egindako lana aipatu behar da, zeren eta makina erremintaren onerako zenbait ekintza bultzatzen bait du.
Historia arakatuz
Enpresatan dauden alderdi desberdinak produkzio-sektore konkretu bati zuzenduak daude.
Metal-ebaketaren historiaren hasiera, XVIII. mendearen bigarren zatian kokatu behar da. Garai hura baino lehen ez zegoen makina erremintarik. 1760. urteko urrian Richard Reynolds ingeles injineruak bere egunkarian idatzitako zatitxo batean esaten dena irakurriz, orduko arazoen berri izan dezakezue. Reynolds-ek zilindro bat osatu nahi zuen lurrin-makina batentzat. Letoi urtuzko zilindroak, 9 oineko luzera zuen eta barne-diametroa 28 hazpetekoa zen. Honela zioen:
"Zilindroaren euskarri gisa forma egokiko bi pinu-ohol prestatuz gero, berunkari batek 300 librako berun-masa urtu zuen eta hau zur lodiez osatutako zilindrora isuri zen zirkunferentziaren antzeko forma hartuz eta beraz masaren osaketa azkarra gertatuz. Orduan, masaren ingurura egokitutako bi burdin barretatik sokak lotu ziren, zilindroa esmeril hauts eta olioz estalirik. Soka bakoitzetik sei gizon arin eta indartsuk tiratuz masa labaindu egin zen gainazalak akabera ona lortu arte. Azkenik, zilindroa pixkat biratuz leunketari ekin zitzaion eta lortutako emaitzak asko poztu ninduen."
Enpresatan dauden alderdi desberdinak produkzio-sektore konkretu bati zuzenduak daude.
1776. urtean James Watt-ek lehen lurrin-makina arakasta handiz lortu zuen eta makinaren produkzioan izandako eragozpen handienetakoa burdinurtuzko zilindroaren barne-mekanizazioa izan zen. Bere lehen zilindroa orrizkoa izan zen, baina ez zen estankotasun onik lortu. Zilindro eta pistoiaren arteko lasaiera txikitzearren erabilitako metodoak, hala nola, oihalak, larruak eta koipeak, porrot egin zuten.
Arazo hau John Wilkinson-ek gainditu zuen mandrinatzeko makina asmatu zuenean. Makina hau mandrinatzeko barra batean muntatutako ebaketa-erreminta bat zen. Barrak, biratzen zuen bitartean, aurrera eramaten zen zilindroan zehar eta honela gainazal zilindrikoa lortzen zen. (Ikus 1. irudia). Hauxe izan zen benetako lehen makina erreminta eta honen bitartez James Watt-ek, arrakasta izan zuen lurrin-makinarekin.
Enpresatan dauden alderdi desberdinak produkzio-sektore konkretu bati zuzenduak daude.
Gaur egun ezagutzen dugun metal-ebaketaren hasiera, arestian aipatutako makina erremintan datza. Gaurko industriaren oinarria osatzen dutela esan daiteke eta gure gizarteko produktu gehienen funtsa dela ere bai.
Makina erreminten ezaugarriak
Makina erreminten bidez lortu nahi diren helburuetan nagusiena, hauxe da:
" Erreminta eta piezaren arteko higidura egokiez horniturik, behar den gainazala sortu "
Erremintaren sorbatz ebakitzaileek piezaren material-geruza harrotzen dute. Material honi txirbil deitzen zaio. Sortzeko errazen diren gainazalak, launak eta zilindrikoak dira. Adibidez, erreminta bat atzera eta aurrera lerro zuzen batean higitzen bada eta erremintaren azpian dagoen pieza erremintarekiko norabide elkartzutean aurrera eramaten bada, gainazal launa sortuko da. Era berean, pieza biratuz erremintaren aitzinapena piezaren biraketa-ardatzarekiko paraleloa bada, gainazal zilindrikoa sor daiteke. Oro har, metalentzako makina erreminta batek bi higidura-mota eman behar ditu: higidura nagusia eta aitzinapen-higidura hain zuzen.
Enpresatan dauden alderdi desberdinak produkzio-sektore konkretu bati zuzenduak daude.
Higidura nagusia, makinak ematen du erreminta eta piezaren artean higidura erlatiboa sortzeko eta honela erremintaren aurpegia piezaraino hel dadin. Normalean mekanizazio-eragiketetan behar den potentzia totalaren zatirik nagusiena higidura nagusirako erabiltzen da.
Makina erremintak erremintari nahiz piezari eman dakioke aitzinapen-higidura, eta higidura nagusiarekin batera txirbila atereaz, behar diren ezaugarri geometrikoak dituen gainazal mekanizatua lor daiteke.
Makina erremintak hiru multzotan bana ditzakegu, sorbatz bakarreko edo anitzeko erremintak edo harri urratzailea erabiltzearen arabera.
Ikus ondoko koadroa
PRODUKTU BATZUK
ARRASATE, S.KOOP
Sozietate honek puntako instalazio bat aurkeztuko du Biurterokoan: estanpazio-zentru malgua hain zuzen. Zentru honen bitartez ondoko hobakuntzak lor daitezke:
Produkzio-malgutasuna, lana ondo betez nahiz eta lote txikiak eduki. Aldaketa- eta prestaketa-denboren murrizte nabariak.
Giza kontrol minimoa. Memorian eduki daiteke prozesu-stock bat, non prozesuak sekuentzialki eta automatikoki autoegikaritzen diren.
Stocken txikiagotzea.
Produkzioaren gestio erraza eta zuzena, software egokiaren bidez.
Estanpazio-zentru malgu honek ondoko sei elementu ditu:
1) "FAGOR monobloc" prentsa automatizatua. Sistemako elementurik garrantzitsuena da eta ondoko ezaugarriak ditu:
Orgaren altueraren kontrol automatikoa, trokelaren funtzioan.
Orgaren orekatze automatikoa
Orgaren ibilbitartearen kontrol eta erregulazioa
Elektronikoki kontrolatutako espeka-erregulazioen sistema automatikoa
Akatsen diagnostikoa. Mantenurako laguntza.
Trokelaren ateratze-, sartze- eta lotze-sistema automatikoa. Lotze azkarrak
Gainkargen kontrola
Balazta/enbrage pneumatikoa. Bolantearen gelditze azkarrerako balazta
Prentsak dituen ezaugarri mekanikoak, ondokoak dira:
Ahalmena |
zientziaeus-d7aa14106dfc | http://zientzia.net/artikuluak/egutegi-gregoriarra/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Egutegi gregoriarra - Zientzia.eus | Egutegi gregoriarra - Zientzia.eus
Gaur egun erabiltzen dugun egutegiaren antolaketa ulertzeko oinarriak aztertu izan genituen. Antolaketa hori egiteko egun eguzkitiarra eta urte tropikoa erabili behar ditugu.
Gaur egun erabiltzen dugun egutegiaren antolaketa ulertzeko oinarriak aztertu izan genituen. Antolaketa hori egiteko egun eguzkitiarra eta urte tropikoa erabili behar ditugu. Egutegi gregoriarra - Zientzia.eus Egutegi gregoriarra
Astronomia
Gaur egun erabiltzen dugun egutegiaren antolaketa ulertzeko oinarriak aztertu izan genituen. Bertan esaten genuenez, antolaketa hori egiteko egun eguzkitiarra eta urte tropikoa erabili behar ditugu.
Aurreko alean gaur egun erabiltzen dugun egutegiaren antolaketa ulertzeko oinarriak aztertu genituen. Bertan esaten genuenez, antolaketa hori egiteko egun eguzkitiarra eta urte tropikoa —365 egun 5 ordu 48 minutu eta 47,5 segundo— erabili behar ditugu. Baina azkeneko kontzeptu honen garapena eta bere balioaren neurketa ez dira problema errazak, Lurraren prezesio-higiduraren ezagupena eskatzen duelako. Hori dela eta, aintzinako zibilizazioek egutegi ilargitarrak erabiltzen zituzten, hau da, Ilargiaren faseen zikloan oinarritutakoak, ziklo hori nahiko neurterraza delako.
Gaur egun badugu oraindik egutegi hauen adibide hedatua: musulmanen egutegia. Egutegi honen unitate nagusia, hilabetea da eta bere iraupena Ilargiaren faseen periodoari lotzen zaio ahalik eta ondoen. Periodo hau l29,530 egunekoa denez eta egutegi hauetan ere urteak 12 hilabete dituenez, urtearen iraupenak 354,367 egunei gehien hurbiltzen zaiona izan behar du. Hori kontuan izanik eta hilabeteak egun-kopuru osoa izan behar duenez, 30 eta 29 eguneko hilabeteak txandakatuz antolatzen da urtea, hau 354 egunekoa izanik.
Urtearen bukaera 0,37 egunez aurreratzen denez, 30 urteko ziklo bat egiten da, horietako hamaikak azkeneko hilabetea 29koa beharrean 30 egunekoa izanik. Honela, 30 urteko periodoa betetzean urte bakoitzaren batezbesteko iraupena
egunekoa da; behar duen balioaren oso antzekoa.
Baina itzul gaitezen egutegi eguzkitiarren arazora. Lehen aipatu ditugun zailtasunak izan zirela eta, onartzeko moduko lehen egutegi eguzkitiarra Julius Caesar-ek K.a. 46. urtean argitaratu zuena izan zen. (Kontuan izan data hau gaur egun urteentzat erabiltzen dugun jatorriarekiko emana datorrela, garai hartan Erromaren sorreraz gero 708.a zelarik). Juliarra deitu ohi den egutegi berri hau, lehenagoko egutegi erromatarrean oinarritua zegoen, eta azken hau garai bateko egiptiarrean.
Goazen bada egutegi juliarraren berezitasunak aztertzera. Egutegi eguzkitiarren arazo nagusia egunen eta urte tropikoaren arteko erlazio bat lortzean datza, honen iraupena egun-kopuru osokoa ez delako. Urtearen iraupenaren orduko datuak kontuan izanik (365,5 egun), Caesar-ek erreforma ezarri zuenean 4 urteko ziklo bat eratu zuen, hiru urte 365 egunekoak eta laugarrena 366 egunekoa izanik aurrekoetan galdutako orduak kontuan hartzearren.
Honetaz gain, erreforma dekretatu zeneko urteari 90 egun gehitu zitzaizkion agindu zuen urtaroekiko desfasea zuzentzekotan, hau da, udaberriaren hasiera, berriz ere, martxoaren 21arekin bat egitekotan. (Azken neurri hau ez da eskakizun astronomikoa, noski, baina lehenagoko data mantendu nahi izan zuten). Geroago 455 eguneko urte honi nahaste-urte deitu zitzaion, baina harrez gero egutegi hau, XVI. mendean egin zitzaion erreforma dekretatu arte erabili zen eta zenbait lekutan askoz ere geroago arte.
Egutegi juliarrak ez zukeen erreforma gehiagoren beharrik izango urte tropikoaren iraupena 365,25 egunekoa balitz, baina dakigunez, 11 minutu eta 12,5 segundo laburragoa da. Urteen igarotzeak, ezberdintasun hauen pilaketa zekarren, eta udaberriaren aurreratzea nabaria zen azkenean. Niceako Kontzilioa ospatu zenean (K.o. 325.ean) aurrerapena 3 egunekoa zenez, berriz ere data zuzendu egin zen; baina atzerapena sortzen zuen akatsa zuzendu gabe. Lehen esan dugunez, XVI. mendean baztertu zen okerra Gregorio XII. Aita Sainduak lan hori burutzeko osatu zuen taldearen bidez.
1. irudia.
Garai hartan udaberriko ekinozioa 10 egunez aurreratua zen. Atzerapen horrek ez zekarren artean garrantzizko arazorik bizitza arruntaren ikuspuntutik. Erreformaren arrazoi nagusia erlijiosoa izan zen; Berpizkunde-Igandearen ospakizunarena hain zuzen ere. Gorago aipatu dugun Nicea-ko Kontzilioan Berpizkunde-Igandea fenomeno astronomiko batekin lotua zegoen; data aldakorrean ospatzea erabaki zen, udaberriko ekinokzioaren ondorengo lehen hilabetearen hurrengo igandean konkretuki. Beraz, ekinokzioaren aurrerapenaren kausaz, Bazko-Eguna azkenean udan ospatu beharko zen. Desfase honi ihes egiteko agindu zuen Gregorio XIII.ak egutegiaren berrantolaketa.
Berrantolaketa egiteko batzordeak lanak burututakoan, Aita Sainduak erreforma dekretatu zuen, 1582.eko otsailaren 24ean, Inter gravissimas buldaren bidez. Udaberriaren hasiera martxoaren 21arekin bat egiteko, Nicea-ko Kontzilioan hartutako neurriaren antzekoa hartu zen, eta urte hartan egutegiaren data hamar egunez aurreratu zen, urriaren 4tik (osteguna) urriaren15era (ostirala) pasatuz.
Beste neurriak urte tropikoak egutegiarekiko aurreratzen zituen 11 minutu etab. zuzentzeko pentsatuak ziren. Egutegi juliarra 400 urtetan hiru egunez desfasatzen zen Eguzkiarekiko. Horregatik 400 urtero hiru urte bisestu arrunt sartzea erabaki zen. Kendu behar ziren bisestu hauek, ehunen anizkoitz diren urteetatik kentzea erabaki zen: lehenengo bi zifrez osatutako zenbakia lauaren anizkoitza ez dutenak hain zuzen ere. Beraz erreforma-urtetik aurrerako ehunen anizkoitzak, 1600, 1700, 1800, 1900, 2000 etab. dira eta 1600, 2000, 2400, etab. bakarrik dira bisestuak.
Kalkula dezagun orain egutegi gregoriarraren urtearen eta urte tropikoaren arteko ezberdintasuna. Azken erreformaren ondoren, 400 urtetan egon beharko luketen 100 urte bisestuetatik 3 kendu egin ziren, hau da, 400 urtetan 97 ditugu bisestuak; beraz, urtearen batezbeseko iraupena
egunekoa dugu. Beste modu batez esanda, 365 egun 5 ordu 49 minutu eta 12 segundo. Ondorioz diferentzia 24,5 segundokoa bakarrik da. 1. irudian egutegi juliarrak eta gregoriarrak ematen dituzten udaberriko ekinokzioaren desplazamenduak konparatzen dira. Ikusten denez, gregoriarra askoz ere zehatzagoa da, baina zehaztasun hau ez da erreformaren egileek uste zuten bezain ona. XVI. mendeko astronomoek ez zuten kontuan izan (orduan efektu hori ezagutzen ez zutelako) urte tropikoaren iraupena laburtuz pixkanaka-pixkanaka ekinokzioaren aurrerapena haundituz doanik.
Egutegiaren erreforma, ez zen berehala onartu nazio guztietan. Hasiera batean Elizarekin oso harreman onak zituztenak bakarrik onartu zuten, nahiz eta urte gutxiren buruan beste Herri katoliko guztiak ere onetsi. Dena den, Herri hauetan ere jendearen protestak ugari izan ziren erreforma, eta batez ere hamar egunetako saltoa, boterearen jukutri gisa hartu zutelako. Herri protestanteetan, urteko eta mendeetako azterapenez onartu zen egutegi berria. Inglaterra eta bere kolonia amerikarretan adibidez, 1752an dekretatu zen. Grezian, berriz, 1923.erarte egutegi juliarra erabili zuten eta urte honetan gregoriarra ezarri bazen ere, 1935.ean istilu haundiak sortu zituzten onartu nahi ez zutenek.
Bukatzeko, zera esan behar da: egutegi gregoriarra beste batez ordezkatzeko azterketa eta proposamen asko egin dela, betirako sistema arrazionalagoa lortu nahiz, hau da, urtero kalkulatu behar ez den sistema bat lortzeko asmoz. Beraz, interesgarria izango litzateke urteko data bat beti asteko egun berean izatea eta Bazko-Eguna eta beste jai higikorrak finkoak izatea. Baina orain arteko saioek ez dute arrakastarik izan.
1.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-e80d35e341a8 | http://zientzia.net/artikuluak/etxeko-ordenadore-labirintoa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Etxeko ordenadore. Labirintoa - Zientzia.eus | Etxeko ordenadore. Labirintoa - Zientzia.eus
Oraingo honetan, xaguari labirintoko irteera bilatzen lagunduko dion programa egingo dugu.
Oraingo honetan, xaguari labirintoko irteera bilatzen lagunduko dion programa egingo dugu. Etxeko ordenadore. Labirintoa - Zientzia.eus Etxeko ordenadore. Labirintoa
Oraingo honetan, xaguari labirintoko irteera bilatzen lagunduko dion
programa egingo dugu.
Oraingo honetan, xaguari labirintoko irteera bilatzen lagunduko dion programa egingo dugu. Programa hau Tele video rentzat idatzia dago, baina
spectrum arentzat ere idatz daiteke.
Labirintoa, matrize baten bidez seinalatuko dugu. Oztopoak "1" batez adieraziko dira eta libre dauden gelaskak "Ø" batez.
Labirintoko sarrera (1,1) gelaska izango da eta irteera (m,n) gelaska, m eta n labirintoaren dimentsioak izanik. Kasu honetan, m=n=8 erabiliko dugu.
Xagua bere posizioaz definituko da, hau da, momentuan aurkitzen den puntuaren edo gelaskaren koordenatuaz. Ohar zaitez xagua beti Ø gelaska batean egongo denaz. Honetaz gain, xaguak eduki ditzakeen norantzak definitu behar dira. Norantza posibleak zortzi dira gelaska guztietan, ertzekoetan ezik. Beraz, xaguaren jokaera leku guztietan parekoa izan dadin, labirintoa oztopoz inguratuko dugu. Ikus nola:
Norantza bakoitzak suposatzen duen koordenatu-aldaketa, NORANTZA (8,2) taulan egongo da:
NORANTZA (I,1) I. norantzari jarraitzeko egin behar den
zutabe-koordenatuaren aldaketa
NORANTZA (I,2) I. norantzari jarraitzeko egin behar den
lerro-koordenatuaren aldaketa
Xagua, sarrera-gelaskatik abiatu eta puntu batetik bestera pasatuz joango da oztopoei ihes eginez. Aurrera jarraitu ezinik aurkitzen denean, atzera jo beharko du. Beraz, xaguak ibilitako bidea BIDEA (64,3) taulan gordeaz joango gara.
Taula honen eremu bakoitzean gordeko dena zera da:
Bidea osatzen duen gelaska baten koordenatuak
Gelaska horretatik beste batera pasatzerakoan jarraitu duen norantza
Xagua gelaska batean dagoenean, inguruko gelaskak aztertu beharko du " puntu on " baten bila. Gelaska batek " puntu ona " izateko baldintza hauek bete behar ditu:
Bertan oztoporik ez egotea (LAB taulan Ø-z markatuta egotea).
Xagua gelaska horretatik pasa gabe egotea (MARKA taulan Ø-z markatuta egotea).
Inguruko zortzi puntuen artean baldintza hauek betetzen dituen puntu bat aurkitzen badu, uneko gelaskaren koordenatuak eta puntu berrira pasatzeko jarraitu behar duen norantza gorde, eta puntu berrira pasako da. Hemen prozesu berdinari jarraituko dio.
Aldiz, inguruko zortzi puntuak aztertu ondoren inora pasatzeko posibilitaterik ez duela ikusiz gero, atzera jo beharko du; aurreko gelaskara (BIDEA taulan azkena sartutako gelaskara) pasatuz eta hemendik beste norantza batean saiatuz. Prozesua errepikakorra da. Honela jarraituko du bi egoera hauetako batetara iritsi arte:
Irteera aurkitzea
Lehenengo kasuan, bidea gorriz markatuta azalduko da. Bigarrenean berriz, ondoko mezua erakutsiko du:
" Ez dago biderik !!! "
Ohartuko zinenez, MARKA izeneko taula ere aipatu dugu. Taula honetan, xagua zein gelaskatatik pasa den jakin ahal izateko "1" batez markatuz joango gara xagua mugitu ahala. Hau egiten ez bada, amaigabeko bigizta batean sar daiteke.
Adibide batez hobeto ulertuko duzu: Demagun xagua (3,7) gelaskan dagoela; inguruko gelaskak aztertzen hasi eta aurkitzen duen lehen " puntu ona " iparraldeko (3,6) dela. (3,7,2 iparraldea ) BIDEA taulan gorde eta (3,6) puntura pasako da. Hemen gauza bera egingo du, baina aldameneko gelaskak aztertu ondoren mugitu ezinik gelditzen bada, atzera jo, hau da, (3,7) puntura itzuli eta hurrengo norantzaz saiatu beharko du (3. norantza, iparrekialdea). Honela segi ahal duenean aurrera jarraituz eta ezin duenean atzera joaz, irteerara irits i edo biderik ez dagoela ohartu arte.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-ec7633c2cc84 | http://zientzia.net/artikuluak/estatu-batuetako-automobil-azokako-materialak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Estatu Batuetako automobil-azokako materialak - Zientzia.eus | Estatu Batuetako automobil-azokako materialak - Zientzia.eus
Estatu Batuetako Detroit hirian egin berri den Automobil-azoka batean, zeramikaz eginiko bi motore aurkeztu dira.
Estatu Batuetako Detroit hirian egin berri den Automobil-azoka batean, zeramikaz eginiko bi motore aurkeztu dira. Estatu Batuetako automobil-azokako materialak - Zientzia.eus Estatu Batuetako automobil-azokako materialak
td class="art-testua" valign="top">
Plastikozko motorea.
Plastikoak urtu eta zeramika hautsi egiten direla gauza jakina da. Hala ere, Estatu Batuetako Detroit hirian egin berri den Automobil-azoka batean, material hauetaz eginiko bi motore aurkeztu dira.
Plastikozko motorea Indianapoliseko lasterketa famatuan korritzeko diseinatua dago eta 2,6 litroko turbo motorea da. Amoco Chemicals Corp. eta Polimotor Research Inc. industrien artean burututako motore honek, Torlon izeneko plastiko batez eginiko piezak dauzka. Hauetako batzuk, segmentoak, pistoaiaren bielak eta balbulen zurtoinak dira. Motorearen blokea eta kulata, karbono-zuntzez indartutako plastikoz eginak daude.
Nahiz eta plastiko hauek oso onak izan, ezin dute erreketa-ganbarako beroa pairatu. Beraz, burdinurtuzko zilindroak, altzairuzko balbulak eta aluminiozko pistoi-buruak dauzka.
Bigarrenez, Kyocera Corp. Konpainia japoniarrak eginiko zeramikazko motorea daukagu. Hauek lau zilindrozko diesel turbomotore bat eraiki dute. Honetan, pistoiak eta zilindroak zeramikazkoak dira. Zeramikek tenperatura altuak arazorik gabe pairatzen dituztenez, diseinatzaile japoniarrek ez dute motorearentzako hozte-sistemarik diseinatu behar izan.
Zeramikazko motorea; hozte-sistemarik behar ez duena.
Bestalde Nissan etxe japoniarra, zeramikazko turboa izango duen lehenengo automobil komertziala kalean jartzekoa da aurki. Turbo honen errotorea silizio nitruroz (Si3N4) egina dago, nikelezko aleazioaz egina egon ordez. Errotorea arinagoa denez, beronen inertzi momentua %35 jaitsi da. Erantzun malguagoa lortzen da horrela, eta ondorioz, azelerazioaren handiagotze ikaragarria.
Errotorea estrusioz moldeatzen da lehendabizi, labean sartzen da ondoren eta azkenik akatsik baduen ikusteko X izpiez aztertzen da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-aab0ea0bc744 | http://zientzia.net/artikuluak/satorrarratoi-ilegabeak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Satorrarratoi ilegabeak - Zientzia.eus | Satorrarratoi ilegabeak - Zientzia.eus
Londres-eko Zoologikoak ikuskizun berri bat aurkeztu du: satorrarratoi ilegabekozko kolonia bat, munduko zoologikoetan bakarra hain zuzen.
Londres-eko Zoologikoak ikuskizun berri bat aurkeztu du: satorrarratoi ilegabekozko kolonia bat, munduko zoologikoetan bakarra hain zuzen. Satorrarratoi ilegabeak - Zientzia.eus Satorrarratoi ilegabeak
Zoologia
td class="art-testua" valign="top">
Joan den Maiatzean Londres-eko Zoologikoak ikuskizun berri bat aurkeztu du: satorrarratoi ilegabekozko kolonia bat, munduko zoologikoetan bakarra hain zuzen.
Satorrarratoi ilegabeak (Heterocephatus glaber) Ekialdeko Afrikan lurpean bizi dira eta oso bizimodu interesgarria daukate. Erleen bertsio ugaztuna dela kontsidera daiteke. Lurpean bizi direnez, ikusmenaren beharrik ez daukate eta ia itsuak dira. Gainera batere ilerik ez dute (hortik datorkie ilegabe adjektiboa). Beren hortz handiez zorurik gogorrenean barne ondeatzen dute eta hondakinak tunelean zehar garraitzen dituzte auzolanean.
Kolonia batek hiru kilometroko tunela baino luzeagoa bete dezake. Kolonia batean 80 ale baino gehiago bizi badira ere, eme bakar batek, erreginak, erditzen du. Honek hogeitamar ume izan ditzake umaldi bakoitzean. Izugarrizko marka da hori ugaztun batentzat! Bestalde badituzte animalia hauek ohitura kuriosoak; letrina-zuloak ondeatzen dituzte eta bertan igurtzitzen dira gernuz. Gainera, erreginaren gernuak produktu kimikoak dauzka eta beste emeen obulazioa eragozten du.
Erreginaren umeak guztiak langileak dira eta ume txikiak tunelen ondeaketarako espezializatuak daude. Hazten diren heinean, beste eginkizun batzuk hartzen dituzte, hala nola, zaintza edo janari-bilketa. Animaliok, elikagai-iturri diren lurrazpiko tuberkuluak hazten eta zaintzen dituzte. Gainera satorrarratoi ilegabeek, batzuk besteen gorotzak jaten dituzte. Eta antza denez, badira janaritzat gorotza bakarrik duten batzuk.
Marraskari hauek besteekiko diferentzia handi bat badute: poliki hazten dira eta denbora luzez (13 urtez) bizi dira.
Londresera doazenek izango dute zerikusirik hemendik aurrera!
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-cb08b846ecc7 | http://zientzia.net/artikuluak/hobble-espazio-teleskopioa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Hobble espazio-teleskopioa - Zientzia.eus | Hobble espazio-teleskopioa - Zientzia.eus
Hobble espazio-teleskopioa espaziora jaurtikia izango den unerako guztia egokiro lan egiteko moduan egon dadin test-andana luze bat pasatzen ari da.
Hobble espazio-teleskopioa espaziora jaurtikia izango den unerako guztia egokiro lan egiteko moduan egon dadin test-andana luze bat pasatzen ari da. Hobble espazio-teleskopioa - Zientzia.eus Astronautika
td class="art-testua" valign="top">
Nahiz eta joan den urtarrilaren 28an jazotako Challenger-aren istripuaren ondotik NASA espazio-programak atsedenaldia izan, gogor ari dira lanean Hobble espazio-teleskopioa prestatzen diharduten ekipokoak. Une honetan test-andana luze bat pasatzen ari da, espaziora jaurtikia izango den unean guztia egokiro lan egiteko moduan egon dadin.
Joan den otsailean, injineruek espazio-teleskopioa ganbara akustiko batera sartu zuten. Honetan, hotsez eta bibrazioz bonbardatu zuten, lurruztean jasango dituenak simulatu asmoz.
Ondoren, berrogei egunez lanean aritu zen teleskopioa huts-ganbara termiko baten barnean; espazioko baldintzak simulatzen zituenean, hain zuzen. Teleskopioari ordenak eman zitzaizkion, ea bere lan-baldintzetan nola jokatzen zuen ikustearren.
Espazio-Teleskopioa egindako Zientzi Institutuko Ricardo Giacconi-ren ustetan, NASA-k teleskopioa espazioan, jaurtigailua segurua dela frogatu bezain laster jarriko du.
NASAk ziurtatzen digunez, guk izango dugu lehentasuna NASAren programetan.
Hala ere, badaude gutxienez beste hiru lehentasun: Challengeraren istripuaren ondoren jaurtigailuan sartutako berrikuntzak kontrolatzeko hegalaldia; EEBB-tako defentsa-ministraritzaren misioak; eta NASAren komunikazioak hobetuko dituen komunikazio-satelite baten jaurtiketa. Beraz espazio-teleskopioak, laugarren edo bosgarren hegalaldian izan lezake tokia.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-47103386854b | http://zientzia.net/artikuluak/helistat-ek-lur-jo-du-lakehurst-en/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Helistat-ek lur jo du Lakehurst-en - Zientzia.eus | Helistat-ek lur jo du Lakehurst-en - Zientzia.eus
Hinderburg zepelinaren hondamenetik 49 urtera beste globo gidagarri batek, Helistat delakoak alegia, lur jo du Lakehurst-en.
Hinderburg zepelinaren hondamenetik 49 urtera beste globo gidagarri batek, Helistat delakoak alegia, lur jo du Lakehurst-en. Helistat-ek lur jo du Lakehurst-en - Zientzia.eus Helistat-ek lur jo du Lakehurst-en
Ingeniaritza
td class="art-testua" valign="top">
Antza denez, New Jersey-ko Lakehurst ez da zepelinentzako tokirik egokiena. Hinderburg zepelinaren hondamenetik 49 urtera beste globo gidagarri batek, Helistat delakoak alegia, lur jo du Lakehurst-en. Lehenengo kasuan 36 hildako izan baziren, bat bakarra gertatu da oraingo honetan.
H itxurako aluminiozko egitura batek helioz betetako zorro erraldoiari eusten zion. Gainera, mutur bakoitzean bi helikoptero-motore zeunden gorantzako-ahalmena handitzeko.
Helistat-a Estatu Batuetako Basagintz Zerbitzuak enkargatu zuen eta beronen helburua eskualde urrunetan zura eta egurra garraiatzea zen. Joan den Uztailaren batean probazko hegalaldi batean eta untzia lurretik 12 metrora zegoenean, helikopteroetako batek huts egin zuen. Untzia desorekatu egin zen eta lurrera jausi.
Injineruak ez dira harritu gertatutako istripuaz. Helistat-aren diseinuari buruz, helikoptero-motoreen funtzioari buruz batez ere, zalantza handiak zeuden. Injineru aeronautiko baten hitzetan: Horrelako egitura baten mantenuaren, bibrazioaren eta stressaren arazoek, ameskaiztoaren modukoak izan behar dute.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-7df1af121ff4 | http://zientzia.net/artikuluak/eguzki-zelulak-zurrunak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-10-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Eguzki-zelulak zurrunak - Zientzia.eus | Eguzki-zelulak zurrunak - Zientzia.eus
Eguzki-zelulak normalean zurrunak, eta ondorioz hauskorrak, izaten dira.
Eguzki-zelulak normalean zurrunak, eta ondorioz hauskorrak, izaten dira. Eguzki-zelulak zurrunak - Zientzia.eus Energia berriztagarriak
td class="art-testua" valign="top">
Eguzki-zelulak normalean zurrunak, eta ondorioz hauskorrak, izaten dira. Horregatik da irudian agertzen den eguzki-zelula guztiz ohiz konpokoa; malgua delako alegia. Zelula malgu hauek eguzki-energiaren hedapenari lagunduko diote dudarik gabe.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-07949a8567e4 | http://zientzia.net/artikuluak/eskoritza-miarritze-teknologia-berrien-bi-aplikazi/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Eskoritza-Miarritze: Teknologia berrien bi aplikazio - Zientzia.eus | Eskoritza-Miarritze: Teknologia berrien bi aplikazio - Zientzia.eus
Jakina da Euskal Herria ez dela teknologia aurreratuenak garatzen direneko lurraldea. Gipuzkoak Eskoriatzan ezarri den telebanaketa-sistema da bat eta bestea Miarritzen gobernu frantsesak ezarritako zuntz optikozko bideokominikazio-sare pilotoa.
Jakina da Euskal Herria ez dela teknologia aurreratuenak garatzen direneko lurraldea. Gipuzkoak Eskoriatzan ezarri den telebanaketa-sistema da bat eta bestea Miarritzen gobernu frantsesak ezarritako zuntz optikozko bideokominikazio-sare pilotoa. Eskoritza-Miarritze: Teknologia berrien bi aplikazio - Zientzia.eus Eskoritza-Miarritze: Teknologia berrien bi aplikazio
1986/08/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra Barandiaran, Xabier Iturria: Elhuyar aldizkaria
Telekomunikazioak
Jakina da Euskal Herria ez dela teknologia aurreratuenak garatzen direneko lurraldea, baina orrialde hauetan azalduko ditugun saiakuntzak, lehen mailakoak dira. Saiakuntza hauen betebeharrak nahiz helburuak, asko aldatzen dira saiakuntza batetik bestera eta hau oso erraz somatuko duzu, irakurle. Teknologia berriek langabezia etab. ekartzen dutela edota teknologia, berez, elementu neutro bat dela esaldiak eztabaida askotan entzun izan ditugu. Hain zuzen ere, antzeko teknologien erabilera desberdinak aztertuko ditugunez, artikulu honetan aukera ederra izango duzu arestian aipatutako eztabaidetan parte hartzeko, ideia eta datu berriekin. Aukeratu ditugun saiakuntzak, bideokomunikazioaren arloan kokatuak dira. Bata Gipuzkoako Eskoriatzan ezarri den telebanaketa-sistema da eta bestea Miarritzen gobernu frantsesak ezarritako zuntz optikozko bideokomunikazio-sare pilotoa. Maiatzean, Réné Harlouchet-ekin telefonoz hitz egin genuenean, ez genekien justu-justu zertan ari ziren Miarritzen. Hasiera-hasieratik Réné-k, Ipar Euskal Herriko informatikari ezagunak, argi esan zigun Miarritzeko saiakuntzaren emaitzak xehetasun osoz ikusiko genituela; aldiz, saiakuntzan erabilitako teknologiaren berri edukitzea zailago izango zela, negozioa da eta. Hala ere, han eta hemen galdetuz lortu dugun informazioa ondoan doakizue.
ESKORIATZAKO TELEBANAKETA-SISTEMA
Aurtengo Apirilean Eskoriatzan egon ginen, hango telebista-banaketarako instalazioa ikusiz. Herri horretan telebista-igorpenak hartzeko ez dituzte ohizko antenak erabiltzen. Herri guztirako antena-sorta bakarra daukate eta handik seinalea herri osora kable baten bidez banatzen dute. Aurrerago ikusiko dugunez, kablea erabiltzeak herritarrarentzat zenbait abantail du; bai kalitatearen aldetik eta baita prestazioen aldetik ere.
Telebanaketa-sistema hau hobeto ezagutzeko asmoz, bi eskoriatzarrengana jo genuen. Bata, Faustino Legazpia, instalazioaren alderdi teknikoaren arduraduna da, eta bestea, Imanol Zubizarreta, udaleko kultur-zinegotzia eta "Telesko" edo Herri-telebistaren arduraduna.
Faustino Legazpia, telebanaketa-sistema teknikoki aurrera eraman duena da. Berak teknika berrietan daukan interesari esker, eskoriatzarrek telebista-sistemarik aurreratuenetako baten oinarriak ezarriak dauzkate. Lan guzti hau, beste edozein arrazoigatik baino gehiago zaletasunagatik eta bere herriagatik egin duela esan beharra dago.
Ondorengo lerroetan Faustinok, kable famatu honen gorabeherak eta historioak kontatuko dizkigu.
Elhuyar.- Zergatik kablea? Nondik eta noiz sortu zen kablearen beharra Eskoriatzan?
F. Legazpia.- Gu 1961ean hasi ginen ea zerbait hartzen genuen probak egiten. Garai hartan Soilubeko zentru igorlea eraikitzen ari ziren eta artean ez ziren igortzen hasi. Proba hauetan emankizun aleman bat hartu genuen, baina gaizki eta gainera noizbehinka bakarrik hartzen zen. Orduan hasi ziren Soilubetik ordubetez edo ordu t'erdiz egunero igortzen eta Eskoriatzatik ez zela batere ondo hartzen egiaztatu genuen. Soilubeko emankizunak, 4 kanalean, luzatuz joan ziren eta lehenengo berrigorleak ezartzen hasi ziren.
Eskoriatzan ezer hartu gabe jarraitzen ginela ikusirik, orduko herriko alkatea Bixente Pagaldai semea, eta beste herritar batzuk, Zarate diputaduarengana joan ginen gure arazoa aurkeztera. Eskoriatza itzal-zona batean kokatuta zegoenez, telebista-igorpenak ezin genituela hartu azaldu genion eta berak, Plangintza Ofiziala egina zegoen moduan Eskoriatzan lehenengo katerako berrigorlea jarri arte hamabost urte igaro zitezkeela erantzun zigun.
Orduan programak hartzeko zer egin genezakeen hasi ginen pentsatzen. Nik Telefunkeneko errepresentazioa neukan aldi hartan eta horko teknikari batek esan zidanez, seinalea hartzeko antena altua jarri behar genuen. Guk orduan telebista-seinalearen transmizioaz ezer gutxi genekiela kontutan hartu behar duzu eta gainera eremu-neurgailurik gabe geundenez, antenarako leku egokia bilatzea askoz ere zailagoa gertatzen zitzaigun. Beraz Telefunkeneko teknikariaren gomendioari jarraituz dorre bat egiten hasi ginen.
Honetarako ia herri osoa bildu zen; ehun pertsona edo egongo ginen han, kableekin, teinkagailuekin etab. Dorrea, Iberdueroren lineatik hamar metrora eraikitzen hasi ginen. Dorrea goien genuela, teinkagailuak ipintzeko prest, baten batek lineari tentsioa eman ziotela esan zuen, eta armatu zen istiluarekin dorrea goitik behera erori zen. Hogeitamabost metroko altuera izango zuen eta nahikoa ondo egina zegoen. Hala ere teinkagailuak behar zituen zutik mantendu ahal izateko.
Erori ondoren guztiz desegina gelditu zen. Orduan BI-erako eremu-neurgailu italiar bat lortu nuen eta herri guztian ibili ginen seinalea neurtzen. Herriaren erdi aldean ez zegoen nahikoa seinale harrera ona ziurtatzeko. Hemengo auzo batean berriz, Leeten, oso seinale ona neurtu genuen eta bertatik kablea bota genuen herriraino. Kable hau paraleloa, 300 Ohmekoa eta Anphenol markakoa zen. Bi anplifikadore jarri genituen: bat goian eta bestea behean.
Antenan 380 µV izango ziren 4 kanalean eta 40 dB-ko anplifikadore baten bidez 5 mV lortzen ziren. Baina hau lehenengo hamabost egunetan izan zen; euriak eta sirimiriak hasi ziren arte, alegia. Gero eguzkiaren eraginaz kablea zartatu egin zen eta euria hasitakoan seinale-galera handiak gertatzen ziren.
Orduan "Real Madrid" Europan partiduak jokatzen ari zen. Zerura begiratzen genuen eta sirimiri bazegoen agur partidua.
Honela geundela, nik lan egiten dudan enpresak bidalita, Hannover-era bidaia bat egin behar izan nuen. Han dorre bat Anphenol markako kablearekin jarria zeukaten, baina hau 75 Ohm-eko kable ardazkide blindatua zen. Esan zidatenez kablea frantsesa zen eta beraz frantsesekin kontaktuan jartzen hasi ginen.
Aldi berean Anjel Iglesias-ek fabrika frantses horren materialaren banaketa hartu zuen eta berak ekarri zizkigun ezarri genituen lehenengo 600 metro. Guk genituen anplifikadoreak simetrikoak ziren, 300 Ohmekoak, eta kablea berriz asimetrikoa, 75 Ohmekoa. Beraz goiko anplifikadorearen irteeran eta behekoaren sarreran simetrizatzaile bana jarri behar izan genuen inpedantzi bihurketa egin ahal izateko.
1979an Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalak elkartu ziren berrigorlea ipintzeko eta Murumendin jarri zuten. Bigarren programa (UHF-a) igortzen hasi zen eta guk Eskoriatzan ezin genuen hartu; hain maiztasun altuak, genuen kabletik transmititzean galera handiak izaten bait zituzten. (800 MHz-etan, 200 dB/km; oraingo kableak 800 MHz-etan, 12 dB/km bakarrik ditu).
Orduan udaleko batzuk TVE-k Donostian daukan ordezkaritzara joan ziren arazo honi aterabidea aurkitzeko asmoz. Han injinerua bidaliko zutela herrira esan zieten eta horrela izan zen. Honek esan zuenez, Murumenditik igorritako 41 kanala (UHF-koa) 2 kanalera (VHF-koa) bihurtu behar zen eta kablera sartu. Hala ere hau probisionala zela eta berrigorlea ezartzeko azterketa bat egin behar zela esan zuen.
Bitartean bigarren programa sartzeko baimena eman ziguten eta sartu genuen. Gero ETB ere sartu genuen.
1. irudia: Enbor-Kablea.
neurriak milimetrotan
TVE-koek beren azterketa egin zuten eta zera esan zuten: Eskoriatza osoa berrigorle bakar baten bidez ezin zela estali, bi berrigorle txiki ipini behar zirela eta lan hau 50 milioi inguru kostatuko zela.
Diputazioan hau jakindakoan, telebanaketa-sistemaren hobekuntza egiteko baimena eman zuten. Orduan udaleko urbanismoko batzordean Telekomunikazio-injineru den Errasti zegoen eta berak 15 milioi inguruko aurrekontua zuen proiektua egin zuen. Proiektu hau Diputazioan aurkeztu zen eta onartu egin zuten beraiek %80a ordaintzen zutelarik.
Bitartean bi urte pasiak ziren. Linea egoera txarrean zegoen eta aberia askorekin. Orain dela urtebete edo instalazio berria ezarri genuen.
Linea berriko enbor-kablea galera txikikoa da eta galera hauek 200 metroro jarriak dauzkagun enbor-anplifikadoreek konpentsatzen dituzte. Gero banaketa-lineetarako galera handixeagoko kablea erabili dugu, baina bai bata eta bai bestea, telebanaketarako kable profesionalak dira. (1. irudia).
VHF-ko kanalak (4, 5, 8 eta 11 kanalak) erabili ditugun bitartean ez dugu arazorik izan, baina Herri-telebistaren programa eta satelite-kanalak kablean sartzeko, UHF-ko kanalak erabili behar izan ditugu. Etxe barruko kableak zaharrak dira; batzuk hogei urte badituzte, eta UHF-an galera handiak dituzte. Gainera kasu batzuetan instalazioak ez daude oso ondo eginak. Honen ondorioz etxe batzuetan UHF-ko kanalak ez dira ondo ikusten. Nahiz eta honek gertatu behar zuela jakin, gu UHF-an igortzen hasi ginen, eta etxe bakoitzean, linea orokorrarenak ez diren arazoak bizilagunek konpondu dituzte beraiek deitutako teknikoekin.
Guk instalazio osoa berritu genuen, baina lehengo anplifikadore denak probetxatuz. Gaur egun, mila bat telebistari linea emateko hemen bezalako instalazioa ezingo liteke egin 12 milioitan guk egin genuen bezala.
Eskoriatzako telebanaketa-sistemaren bloke-eskema.
Satelite-kanalak hartzeko daukagun antena parabolikoa, TAGRA markakoa da eta hau nahikoa garestia izan da; 560.000 pta. balio izan bait du. Antena honen bidez 8 nakal hartzen ditugu ECS1 (EUTELSAT) satelitetik. Zortzi hauetatik lau polarizazio horizontalez datoz eta beste laurak bertikalaz. Lau kanaleko talde bakoitzak, kable bana daukate antenatik sintonizadoreraino jaisteko. Sintonizadoreak sarrera bakarra daukanez, konmutazio bat egin behar da bi kableetako bat aukeratzeko.
Orain daukagun sintonizadorearekin, zortzi kanaletatik bat bakarrik sintoniza daiteke eta beraz bat bakarrik sar dezakegu kablera. Gehienetan RAI (Telebista italiarra) izaten dugu sintonizatua eta batzutan MUSIC BOX jartzen dugu herriko gazteak pozik gera daitezen. Kanal bakoitzerako, bere sintonizadore eta birmoduladorea jarri nahi dugu eta horrela zortzi kanalak kablera sar genitzake. Baina hau oso garestia da eta oraingoz ez dago dirurik horretarako.
Kablez egindako telebanaketan, zentralean ezarritako edozein hargailuk herri osoarentzat balio du eta hau da noski sistema honen abantailarik handienetako bat. Eskoriatzan satelite-hargailu bakar baten bidez satelite-programak herri osoak ikus ditzake.
Hemengo auzo batean, Leeten, hiru programa frantsesak ondo hartzen diren baserri bat badago. Hargailu txiki bat jarri eta hiru kanal horiek zentralera ekartzeko asmoa daukagu. Zentralean, kanal frantses bakoitzari SECAM-PAL transkodetzaile bana jarriko genioke eta horrela hiru kanal horiek PAL-en banatuko lirateke, eta herritarrek beren telebista-hargailuetan ez lukete inolako aldakuntzarik egin beharko.
Orain daukagun zentralarekin, hamabost kanal bana ditzakegu. Beste bat jarriz gero, kopurua hogeitamarreraino igo genezake. Kanal gehiago banatu ahal izateko, zentrala handitzeaz gain hogei mila pezetatik gora balio duen bihurgailua telebista bakoitzean jarri beharko litzateke. Honela hirurogeiren bat kanal bana genitzake, baina hau ez da aurtengo kontua izango.
Herri-telebistaren gora beherak jakiteko Imanol Zubizarretarengana joan ginen.
E.- Dakigunez Eskoriatzako telebanaketa-sistemaren gestioaz udala arduratzen da. Nola daukazue antolatua iharduera hau?
I.Z.- Udalean telebanaketa-sarerako batzorde bat dago. Udalaren menpe dago baina guztiz aparte funtzionatzen du. Herria sei zonatan banatuta daukagunez (San Pedro, Aranburuzabala, Dorleta, Santa Ana, Olazar eta San Ignazio, eta erdialdea) zona bakoitzetik bi arduradun daude batzorde honetan, eta kultur-zinegotzia naizenez, lehendakari ni naiz. Berez batzorde horretan hamahiru lagun daude.
Hau udal-zerbitzu kontsideratua dago, urarena edo zaborrarena bezala. Funtzionamendurako arautegi bat daukagu eta herritarrek urtero kuota bat ordaindu behar dute. Joan zen urtean 600 pezetakoa izan zen eta aurten 620koa izango da. Ihaz kuota honen bidez bostehun mila pezeta bildu ziren. Diru-kopuru hau udalak batzordeari osorik ematen dio eta batzordea, hori kontrolatzeaz arduratzen da. Beraz udala ez da ezertarako arduratzen telebanaketa-sarearen gestioaz nahiz eta jabea izan.
Batzordea hilabetean behin biltzen da, eta bere funtzio nagusia, aberia edo matxuren kontrola eramatea da. Oraingo instalazioa nahikoa berria da. Ihazko Ekainaren inguruan bukatu zen berritzea Diputazioaren laguntzaz, eta oraindik ez da aberia graberik gertatu. Zona gehienetan ondo ikusten bada ere, ondo doituta ez dagoen anplifikagailuren bat badago oraindik.
Matxuren abisuak jasotzeko, normalena udaletxera deitzea litzateke eta udalak teknikariari abisatu, baina ez dugu horrela funtzionatzen. Etxe bakoitzean arduradun bat dago eta honek bere zonako arduradunari eman behar dio abisua teknikariari dei egin diezaion. Beraz udala ez da prozesu honetan ezertarako ere sartzen.
E.- Telesko edo Herri-telebistak, nola funtzionatzen du?
Banda zabaleko anplifikadorea eta satelite-hargailua.
I.Z.- Telebanaketa-sistemagatik herri programa bat produzitzeko posibilitatea genuenez, talde bat eratu zen egitasmo hau aurrera eramateko. Orain dela urte t'erdi edo, bideo-ikastaro bat antolatu zen Diputazioaren bidez, eta han herriko zazpi edo zortzi gazte aritu ziren teknika ikasten. Oraingoz zazpi lagun gaude talde horretan eta programaren eginkizun guztiak geuk betetzen ditugu, grabaketak, elkarrizketak, muntaiak, etab.
Taldeko arduraduna, telebanaketarako udal-batzordea da, baina ez da ezertarako sartzen Telesko-ren eginkizunetan. Beraz ez diogu batzordeari inolako baimenik eskatu behar programak egiteko.
Astean bi programa egiten hasi ginen, Astelehenetan eta Ostegunetan. Asteleheneko programa gehienez asteburuko kirolez osatuta zegoenez, prestatzeko denbora gutxi zegoen eta horregatik Asteartera pasa genuen. Orain Astearteetan eta Ostegunetan programazio normala daukagu eta Asteazkenetan, Astearteko programa errepikatzen dugu. Beraz hiru egun, baina bi programa. Horrela batzuk Asteartean ikusi ezin badute, Asteazkenean ikusteko aukera daukate.
Eskoriatza herri txikia denez gero, premia gutxi izaten du informazioaren aldetik. Esate baterako joan zen astean zaharren egoitzaren inaugurazioa izan genuen; noizean behin izaten dira honelako albisteak. Gure asmoa herrian gertatzen den edozein gauza grabatzea da, eta gero baita beste produkzio batzuk egitea ere.
Joan zen ostegunean esate baterako, alkoholiko anonimoei buruzkoa egin genuen. Bostpasei alkoholiko eta alkoholikoen senide elkartu ziren elkarrizketa egiteko eta jendeari telefonoz deitzeko aukera eman zitzaion. Teleskoren lokaletan telefonorik ez daukagunez, deiak zazpietatik zortziak arte grabatu ziren eta gero kasetea estudioetara eraman genuen elkarrizketatuak galderei erantzun ziezaieten. Gure asmoa ez da erreportaiak bakarrik egitea; baita elkarrizketak bultzatzea ere, herriko jendeak herriko arazoak azaltzeko baliabide hau erabil dezan.
E.- Programak egiterakoan, udalak nolabaiteko kontrolik ba al du edukinari dagokionez? Adibidez, Eskoriatzan badago azkenetako ikazkin bat (mendian txondarra egiten duena) eta horrekin grabazio bat egin dugu. Gero, gure udalerrian kokatuta dauden ermitei buruzko grabazioa ere egin nahi dugu. Grabazio baten bidez Eskoriatzako baserrien inbentario moduko zerbait egiteko asmoa ere badaukagu. Hala ere, programen zatirik handiena ekitaldiez eta herrian gertatutako gauzen grabazioez osatuta egon ohi da. Programazioak hiru maila dituela esan dezakegu: Herriko albisteak eta hemengo oharrak, komunikatuak eta horrelako informazioak sartzen dira, gero udaleko albisteak, plenoko eta batzorde iraunkorreko aktak eta horrelakoak, eta azkenik kirola; futbola gehienbat.
Enbor-anplifikadorea VHF eta UHF-ko ekualizadoreen aginteak ikus daitezke.
Futbolari dagokionez, etxeko partiduak ez ditugu grabatzen; ez bait diogu konpetentziarik egin nahi kirol-elkarteari. Horregatik etxeko partiduen laburpen bat egiten dugu argazki finkoa jarria dugularik.
Dokumentalak ere botatzen ditugu. Bederatzi edo hamar orduerdiko saioez osatuta dagoen eta Aurrezki Kutxa Munizipalak orain dela hamar bat urte egindako Gipuzkoa izeneko dokumentala badaukagu. Orain ari gara botatzen. Hala ere, dokumental-arloan ez dugu bideo askorik aurkitu.
I.Z.- Lehen esan dudanez, udalak ez du inolako kontrolik programetan. Baina hau, udaltzainek interes handirik ez dauketelako gertatzen da, nere ustez. Gauza bat guk irakur ditzagun albisteak idatzita ematea da eta beste bat kamara aurrean gauzak azaltzeko jartzea. Ez dira honera askotan etortzen. Alkatea behin edo bi bider etorri da, baina ikusten denez ez dute oso gogokoa kableak eskaintzen dituen erraztasunez baliatzea.
E.- Audientzi-kontrolen bat noizbait egin al duzue? Eta programak jendearengan nolako harrera daukan ba al dakizue?
I.Z.- Orain hasi gara audientzi-kontrola egiten udal-errolda probetxatuz. Galdera-sorta txiki bat jarri dugu eta hilabete barru edo izango ditugu erantzunak.
Programa hau herrigunean bakarrik ikus daitekeela esan beharra dago, eta baserrietan bostehun lagun edo bizi dira; Eskoriatzako biztaleriaren %10a gutxi gorabehera.
Satelite-antena parabolikoa. Parabola aurrean jarrita daogen zilindro txikia maiztasun-bihurgailua da.
11'7 GHz-etik 12'5 GHz-erainoko banda 0,9 GHz-etik 1,7 GHz-erainoko banda bihurtzen du.
Egileen eskubideak (antena eskubideak) direla eta, filmeak botatzea ez zaigu komeni. Orain, hilean behin filme bat bakarrik botatzen dugu, baina kalitatezkoa.
Joan zen astean beste esperientzia berri bati hasiera eman genion. Hilean behin, hilaren lehenengo ostegunean, lan monografiko bat egin nahi dugu.
Dakigunez programak harrera ona dauka eta jende askok ikusten du. Hala ere datu zehatzagoak edukitzeko galderen emaitzak ezagutu arte itxoin beharko dugu.
E.- Azkenik, zenbat kostatu da sistema guztiaren ezarpena?
I.Z.- Aurrekontua 15'5 milioikoa zen guztira. %80a Diputazioak ordaindu du eta %20a udalak. Produkzio-sistemaren kostua 900 mila pezetakoa izan da (Bi kamara, bi magnetoskopio, kolorezko telebista bat, beste bat txuri-beltzezkoa, kableak, etab.). Guk sartzen ditugun orduak ez ditugu kobratzen. Astero bost edo sei ordu behar ditugu programak prestatzeko eta hau ez da ordaintzen. Beste gastuak, argia, lokala etab. udalak ordaintzen ditu.
TELESKO-ARI BURUZKO INKESTAREN EMAITZAK
Eskoriatzako herriguneko etxebizitzen kopurua: 881
Jasotako erantzun-kopurua: 682 (banatutakoen %77,41a)
Ondoren emango diren portzentaiak jasotako erantzun-kopuruarekikoak dira.
1. Galdera: Eskoriatzan herri-telebista bat dagoela ba al dakizu?
BAI: 673 (%98'68)
2. Galdera: Zure etxean "TELESKO" sintonizatzen al duzu?
BAI : 591 (%87'82) |
zientziaeus-f2357a720053 | http://zientzia.net/artikuluak/pottoka-liraina-librea-aintzinakoa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Pottoka: Liraina, librea, aintzinakoa - Zientzia.eus | Pottoka: Liraina, librea, aintzinakoa - Zientzia.eus
Pottoka, Euskal Herriko mendietan libre bizi diren zaldi txikien arraza da. Gero eta zailagoa gertatzen da hala ere, pottokak Euskal Herriko mendietan ikustea; jatorrizko arraza galtzeko zorian aurkitzen bait da.
Pottoka, Euskal Herriko mendietan libre bizi diren zaldi txikien arraza da. Gero eta zailagoa gertatzen da hala ere, pottokak Euskal Herriko mendietan ikustea; jatorrizko arraza galtzeko zorian aurkitzen bait da. Pottoka: Liraina, librea, aintzinakoa - Zientzia.eus Pottoka: Liraina, librea, aintzinakoa
Zoologia
Pottoka, Euskal Herriko mendietan libre bizi diren zaldi txikien arraza da. Euskal Herriko ohitura eta mitoetan paper berezia jokatu du aintzinatik pottokak.
Gero eta zailagoa gertatzen da hala ere, pottokak Euskal Herriko mendietan larrean libre ikustea: izan ere jatorrizko arraza galtzeko zorian aurkitzen bait da. Guzti honek eta arraza berak duen pertsonalitate propioak eta aintzinatasuna berezitasun bat ematen dio pottokari.
Historia apur bat
Pottoka hitzak, euskaraz edozein aberekume adierazteko balio badu ere, zaldi txikiak izendatzeko erabiltzen hasi zen eta azkenik arraza berezi honi lotuta geratu da.
Euskal Herriko zenbait marrazki eta irudik (Ekain, Etxeberri, Santimamiñe...) Magdalen garaiko ehiztarien harrapakin gogokoena zen zaldi-burua dute gai nagusitzat. Hezurrean egindako marrazki askotan ere, pottoka azaltzen da. Datu hauek, pottoka Euskal Herriko mendietan, Paleolitos garaiaz gero bizi izan dela pentsarazten digute. Beraz prehistoriako zaldi haien lekuko lirateke.
Pottokaren jatorria batzuren eritziz, Solutre aldian (Pleistozenoan) legoke. Beste batzuk ordea Brontze-Aroan Europatik ekarritako pony-a dela diote edo gaurdaino iraun duen arraza autoktonoa dela.
Edozein jatorrikoak direla ere, eta eboluzio ezezagun batez, (baina irauten lagundu dioten biotopo bereziak erabiliz) gaurdaino iritsi da karaktere zootekniko bereziak dituen arraza hau. Une honetan ordea, hibridazio-fenomeno garrantzitsua jasaten ari da; ia arrazaren purutasuna galtzerainokoa.
Pottoken antzeko arraza, "asturkoiak" izenekoa da. Libre bizi diren zaldi txikiak eta hibridazio eta nahasteak jasan dituztenak dira. Irauteko babes-neurriak behar ditu arraza honek.
Frantziako hegoaldean, beste pony-arraza batzuk ere bazeuden: barthais arraza (gerrarte bukaeran desagertu zena) eta landetarra, (arraza puru bezala 1946ean desagertua).
Populazioa eta banaketa
Pottokaren ohizko habitat-aren hedadura kontutan harturik, populazioaren ezaugarrietako bat ugaritasuna da. Ipar Euskal Herrian arraza puruko 3.500 zaldi zeuden zentsatuak 1970 urtean. Hego Euskal Herrian berriz, 2000. Azken hauek hala ere, hibridazio handiagoa jasan dute.
Lehen, kopurua handiagoa izan zen. Baina komertzializazioa, zaldiak erabili ohi duten area geografikoa txikiagotzea eta behe-mendietako lurren okupazio handiagoak direla medio, pottoken populazioa jaisten ari da. Esan beharra dago hala ere, arraza kalitatean irabazten ari dela hartu diren babes-neurriei esker.
Pottoken gehiengoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Nafarroako probintzietan bizi da, mugan zehar dagoen zona hestu horretan. Lurralde honen mugak, mendebaldean, Atlantiko itsasoa, Iparraldean, Donibane Lohitzun, Ezpeleta, Hazparne, Iholdi eta Donibane Garazi hartzen dituen lerroa eta Hegoaldean Nafarroako Bera, Etxalar eta Elizondo dira.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako mendietan ere, pottokaren oso barietate hibridatuak aurki daitezke.
Zaldi basatia
Pottoka, bizia eta azkarra da; dotorea. Pauso garbia eta izakera irmoa ditu. Gozotasun handikoa da, baina aldi berean beldurtia ere bai. Naturan libre bizi izateak eraginda, defentsarako eta iraupenerako sena oso garatua dago pottokengan.
Pony motako zaldi basatia da; 1,15 eta 1,47 m arteko altuera du. Pisua, 300-350 kg ingurukoa. Burua, bere bizitasun eta irmotasunaren sinbolo da; proportzio klasikoak ditu eta ia Solutre-ko zaldi-motaren berdina da: sendoa, profil zuzenekoa, zertxobait ahurra begi aldean eta belarri motz eta tenteak ditu. Bizitasuna darien gris urdinska koloreko begi handiak ditu, kopetatik behera datozkion zurdazko ile xerlotik agertzen zaizkiolarik. Lepo motza du; zurda luze eta ugariz hornitua. Bular irekia, bizkar zabala eta luzea, zerra zertxobait eroria eta buztan luze eta iletsua ditu. Hankak motzak eta sendoak ditu krosko txiki eta gogorrekin.
Ilajea, pottokaren ezaugarri nabarienetakoa da. Gazteak, udazkenean 10 cm inguruko borra iletsuz estaltzen dira neguko giro gaiztotik babesteko. Udaberrian ilajez aldatu egiten dira. Pusketaka erortzen zaie berehala ile motz eta distiratsu bihurtzeko. Helduak ere neguan ile luzez estaltzen dira, baina gazteen ilajea izatera iritsi gabe. Pottokak, neguan zenbat eta gehiago argaldu, orduan eta ile luzeagoa izaten du. Hau, organismoaren erreakzioa da; ile luzeagoaren bitartez, koipe-kontsumoak dakarren protekzio-eza konpentsatzeko sortzen den erreakzioa alegia.
Ilajearen kolorea desberdina izan daiteke: arre-gorriska, arre iluna, beltza, arre-pinttoa, pintto-gorriska edo hirukoloretako pinttoa. Arre-gorriska da ugariena eta pottokaren jatorrizko kolorea da berau. Lehen ia pottoka guztiak arre-gorriskak edo arre-ilunak ziren. Gaur egun ordea, pinttoen eskaera gero eta handiagoa denez, kolore hura gutxitzen ari da. Kolore pinttoa ez da mutazioaren ondorioz lortzen, baizik eta zaldien arteko gurutzaketari esker. Pinttoak jatorriz Bizkaian azaldu ziren 1850. urte inguruan eta geroztik kopuru txiki bat Nafarroa eta Lapurdira hedatu zen.
Habitat-a
Mendetan zehar bizi izan den inguruneari egokitu beharrak, jatorrizko izakera moldatzera behartu du. Honen ondorioz, konstituzio berezia lortu du pottokak. Tamaina, itxura eta adimena, heredentziak determinatzen baditu ere, inguruneak alda ditzake faktore hauek. Euskal Herritik at egiten diren barreiaketak, arrazaren aldakortasuna sortu du. Horregatik, diferentzia handia sortu da mendian jaio eta hazi den zaldia eta lautadakoaren artean. Haraneko animaliak morfologia desberdina du: altuera handiagoa, bular zabalagoa, zerra horizontalagoa eta ugalkortasun handiagoa izaten ditu. Bestalde bere jatorria ez den beste tokietara esportatuz, pottoken arraza forma desberdinetara degenera daiteke.
Lehen esan dugunez, pottokaren jatorrizko habitat-a Lapurdi eta Nafarroako mugan dauden mendiak dira. Zona horrek erliebe higatua dauka, mendi biribilduak, 1.500 metrotik gora gutxitan pasatzen direnak. Mendiotako lurra izakera geologiko desberdinekoa da. Badituzte hala ere zenbait ezaugarri berdin, hala nola, lurraren azidotasuna eta kare- eta buztin-pobretasuna. Guzti honek eta harri naiz harkaitz ugari izateak, lur landuezin bihurtzen ditu.
Klima ozeanikoa denez, hezetasun handia, tenperatura epela eta euri eta laino ugari izaten dira.
Landaredia, txillar ote eta garoaz osatua dago; zenbait tokitan haritz eta pagoz osatutako oihanak eta konifera-sailak ere badaude.
Larreen probetxamendua, ardi, behi eta zaldiek bakarrik egin dezakete mendi hauetan. Larreon esplotazioa partzuergoz egin ohi da, aldizka berritzen diren hitzarmenen bidez. Gaur egun lur-sail hauek astiro-astiro aldatuz doazenez, pottoka mendira baztertuz joan da. Habitat-aren txikiagotze hau gainera, koniferen landaketekin eta lurren jabegoaren status juridikoaren aldaketarekin areagotu egin da. Guzti honen ondorioz betidanik larrerako erabili diren lur-sailen erabilera aldatu egin da.
Artaldeak ugaritu diren neurrian, zenbait partzuergotan zaldiak larratzea eta ibiltzea debekatu egin dute, pottokek ardiei lehia egiten dieteneko uste okerraren ondorioz. Zeren ardiaren konpetitzaile ezik, laguntzaile ere bai bait da pottoka. Ardiek belar-puntak bakarrik jaten dituzte, zurtoinak utziz, Pottokak berriz, belar gogorrak jaten ditu. Hauek ondorengo hazialdietan leunagoak ateratzen dira, eta horrela ardientzat ezin hobeak gertatzen dira. Gainera pottokak otearen kimuak jaten ditu bidexkak garbituz.
Larre eta ibilbide libreak behar beharrezkoak dira pottoken iraupenerako. Bere jatorrizko habitat-ean pottokak hazteko ezinbesteko baldintza da.
Pottokaren bizitza eta ohiturak
Betidanik pottokak ihes egin dio gizakiari. Gizonentzat, mendian babesten den ehize-aberea izan da. Gizona ehiztari/landare-biltzaile izatetik artzain/produzitzaile izatera pasa zenean, animalia honetaz interesatzen hasi zen eta ondorioz zaldi txiki hauen bizikera ere aldatuz joan da.
Taldeka bizi den zaldi soziala da. Taldea normalean 10-30 emek eta dagokion arrak osatzen du. Hauen arteko erlazioak, oso bereziak dira eta udaberri eta uda-hasieran sendotu egiten dira.
Talde bakoitza bere lurraldean bizi ohi da. Ohiturak belaunaldiz belaunaldi berrituz, topografia, mikroklima eta landarediari buruzko ezagupideak batzutatik besteetara pasatzen dira.
Larreen zabalera desberdina izan daiteke, lurraren erliebe eta belarraren kalitatearen arabera.
Bi hektarea inguruko sailetan sakabanatzen da taldea. Ezezagun bat inguratzen zaienean edo (ur-bila edo beste nonbaitera joateko) bildu egiten da taldea. Larre batetik bestera astiro mugitzen dira, bi kilometro karratu inguruko erradioan kimuak janez. Arriskuren bat somatzen badute edo zerbaitek beldurtzen baditu, ezaguna duten bidexka baterantz ihes egiten dute.
Joan-etorri hauek metereologiaren arabera egiten dituzte. Pottokak non dauden ikusiz, eguraldiari antzeman omen dakioke. Haranera jaisten direnean, eguraldia txartzera doan seinale eta mendi-gailurrean badaude berriz, antizikloia datorrenaren seinale.
Taldeko arrak kontrolatzen eta gidatzen ditu joan-etorriak. Besteek talde-barnean duten hierarkiaren arabera jarraitzen diote.
Abuztua igaro ondoren, taldea 5 edo 10eko taldetxotan banatzen da. Arra ez da talde hauetako batean bereziki integratzen. Banaketa hau lehorte-garaian belarrek duten pobretasunagatik gertatzen da eta baita arrak (ordurako emeak estali dituenez) banaketari jaramon handirik egiten ez diolako ere. Taldeak leku diferentetan egoten dira udazkenerarte.
Taldeko partaideen arteko erlazioak
Behorren artean adiskidetasunak sortzen dira, taldean daramaten denbora dela medio. Bat izan ohi da taldeko gidari, besteek jarraitzen dioten neurrian bederen. Behor berri bat talderatzen denean, zapuzkeriaz hartzen dute besteek, behor batek (gazteenak normalean) adiskide egiten duen arte.
Oso komunikazio-sistema bikaina daukate pottokek. Batzuk ahozkoak dira, adiskidetasunezko zurrungak eta beldur eta haserrezko irrintziak adibidez. Gehienak hala ere, keinuzkoak dira; buztan eta belarrien mugimenduekin, gorroto, mehatxu, jakinmin, zalantza eta irrika adierazten dituzte.
Talde bakoitzean matriarkadu moduko hierarkia ezartzen da. Honela taldekide bakoitzak bere maila ongi ezagutzen du. Behor gidariak ez du besteak bortxakeriaz dominatu beharrik izaten. Nahikoa du belarria mugitu, buelta eman edo buztana astintzea, bere lagunak zalapartan uxatzeko. Mailak bortxakeria eta borrokaren bidez lortzen badira ere, zaldiak ez dira inoiz elkar larriki zauritzera iristen. Ahulenak, izan ere, borroka utzi egiten bait du bere menpekotasuna onartuz. Behor zaharrak, aintzakotzat hartzen dituzte; taldeko buruzagitzat hartzen dira. Hauen inguruan talde edo familiak osatzen dira negu-bukaeran.
Ar ernaltzaileak edo kalanoak zuzentzen du taldea, buruzagi bezala jokatuz. Buruzagirik ez duen talde batera ar bat hurbiltzen bada, emeak giri-garaian estali arte ez du haiengan buruzagitzarik lortzen.
Otsailetik Abuztura bitartean kalanoak taldea gidatzen du, ingurune jakin batean mantenduz eta zaldirik ingurune horretara sar edo kanpora ez dadin zainduz. Emeetatik aparte egon ohi da; normalean leku garai batean egoten da emeen usainari erraz antzemateko moduan. Bere lurraldea mugatzeko, zenbait puntutan gorotzak uzten ditu eta gehienetan emearen gorotz gainean. Hauetako bat giri dagoen eme batena denean, estali aurretik buztana eta burua altxatuz eta hortzak erakutsiz emearen bila joaten da. Seinale hauek arrotzei bere jabegoa erakusteko eta lurralde horretara sartzerik ez dutela jakinerazteko egiten ditu.
Buruzagiarekin lehiatu nahi duen arren bat taldera sartzen bada, honi aurre egiten dio. Bien artean ohizko burruka sortzen da ondoren. Elkarri begiratu eta hortzak erakutsiz, borrokarako prest jartzen dira. Atzeko hanken gainean zutik jarriz bestea jotzeko asmoz irrintzika hasten dira. Lurrera erortzen direnean, aurreko hankak hozkatzen dituzte eta bira eginez oztiko gogorrak botatzen atzeko hankaz.
Bi zaldiak aldika, norbere aldetik urrundu egiten dira, eta begirada sakon baten ondoren berriro erasotzen diote elkarri. Hogei minutu pasa ondoren, edo agian lehenago, ahulena baztertu egiten da. Erasotzailea irabazle suertatzen bada, ez du emeengan hurrengo giri-garaia arte irabazlearen status-a lortzen.
Gazteek taldeko behe-hierarkia osatzen dute. Emeak ez dira bi edo hiru urtean taldean integratzen, eta ordurarte biziki zirikatuak izaten dira giri-garaian. Zaldikumeak edo moxalak berriz, berehala izaten dira onartuak eta maiz kalanoarekin ibiltzen dira. Hala ere, giri-aldia iristen denean, honek alderatu egiten ditu; askotan haserre biziz gainera. Bigarren urtean, behor libreen bila hasten dira eta hiru urte dituztenean taldea osatzea lortu ez dutenak, beste taldetako buruzagiekin lehian burrukatzera ausartzen dira, emeren bat kentzeko.
Ugalketa-zikloak
Arrak bi urtez geroztik ernaltzeko gai izaten dira, baina lau edo bost urte arte ez dira heldutasunera iristen. Emeak 3 urte dituztenean estaltzen dituzte eta laurekin umeak izaten.
Giri-aldia udaberri/udan izaten dute, tenperatura epeldu eta larreak ugaltzen diren garaian. Eme ernagarriak, normalean baino pixa gehiago egiten du eta oso urduri ibili ohi da. Arrak haren usaina sentitzen duenean, irrintzi egiten du eta beregana joaten da. Elkarren ondoan daudenean bafada indartsuak botatzen dizkiote elkarri. Behorrak oztikada pare bat ematen dizkio arrari eta hau izututa salto eta oihuka hasten da. Emeak eragozpenak jarriz jarraitzen badu, zaldia aldendu egiten da, baina hurbiltze-saioak egiten ditu ondorengo egunetan, emeak azkenik amore ematen duen arte.
Estalketa normalean ilunabarrean gertatzen da. Inguratze labur baten ondoren zaldia behorraren alboan jartzen da gorputz guztia usainduz. Bapatean alderatu egiten da behorrak postura egokia har dezan. Isurketak irauten duen bitartean lagunaren zurda gozoki kozkatzen du. Gero oso lasaituta lurrean etzaten da.
Estalketa ondorengo egunetan, elkarren ondoan ibiltzen dira emea pixkanaka taldean berriro integratu arte.
Umaldian (hamaika hilabete igaro ondoren) behorra leku bakarti baterantz abiatzen da erditzera. Erditu bezain azkar, zutik jartzen da, zil-hestea hautsi eta umea dagoen poltsa hortzekin puskatuz. Umea, arnasa hartu ondoren, zutik jartzen saiatzen da amaren laguntzarekin, eta esnea edaten hasten da.
Egun batzuk igaro arte behorra eta zaldikumea ez dira taldera hurbiltzen. Jaioberria indartu eta amaren inguruan ibiltzeko kapaz denean, besteengana joaten dira. Taldean integratu eta gero zaldikumea beste jaioberriekin jolasten ibiltzen da.
6 edo 7 hilabete dituztenean ditia kentzen zaie. Ordurako zaldikumea indartua egon ohi da eta belarra jaten ohitua.
Pottokak: Iragana eta geroa
Pottoka iraganean zaldi basatia izan bada ere, denbora pasa ahala eta libre bizi arren, gizakiaren ondare izatera iritsi da eta salerosketarako erabilia. Aziendako ondasuneko parte bat izatera heldu da. Zaldi-taldea belaunaldiz belaunaldi transmititzen da aziendako jabeen artean. Zaldiak urtero feriatan salduak izan ohi dira eta mugako kontrabandoko komertzioan ere erabiltzen dira oraindik ere.
Baserriko produktuak plazetara garraiatzeko ere erabili izan dira pottokak. Hala ere, asto eta mandoak zeregin handiagotarako erabil daitezkeenez, pottokei beste funtzio desberdina eman zaie. Mugako kontrabandoa garraiatzeko erabili izan dira bereziki. XVI. mendetik aurrera zirkuan erabiltzeko ere saldu izan ziren, baina nagusiki meatzetan ikatza garraiatzeko erabili izan dira. Izan ere haren altuera txiki eta sendotasunari esker, oso egokia zen lan horretarako. Zaldiak urte t'erdi edo bi urterekin saltzen ziren eta Italia eta Espainiara bidaltzen. Meatzetarako eskaera bukatuz joan zenean, harategitarako eta hestekiak egiteko saltzen hasi ziren.
Esan beharra dago hala ere, azken 10 urtetan pottoken egoera asko aldatu dela. 1970. urtean, Frantziako Haraseko administrazioak arraza hau ofizialki onartu zuen, pottokari erabilera berriak ezarriz.
Zaldi gainean ibiltzeko prestatzen ari dira eta izugarrizko afizioa sortzen ari da Ipar Euskal Herrian, pottoketan ibilaldiak egiteko. Eusko Jaurlaritza bestalde, orain dela urte batzuk hasita zenbait neurri hartzen ari da pottoken babeserako.
Oraindik ere pottoken salerosketa-toki garrantzitsuenak, herrietako feriak dira; Zumarraga eta Heletan ospatzen diren urteroko feria nagusiak bereziki. Tratanteak lanak izaten dituzte pottokak kamioietara eramateko; izan ere galdua duten askatasuna lortu nahian gogor defendatzen bait dira zaldi hauek.
Hartu diren babes-neurriei esker pottokek iraungo dutela espero dezagun. Zaldi alai eta atsegina izateaz gain, Euskal Herriko kulturaren sinbolo eta basoko bizitza librearen lekuko garrantzitsua bait dugu.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-49c37df41f02 | http://zientzia.net/artikuluak/unibertso-kuantikoa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Unibertso kuantikoa - Zientzia.eus | Unibertso kuantikoa - Zientzia.eus
Puntako teknologien bidez gaurko zientziak, aurrerakuntza izugarriak lortu ditu, bai erradioastronomian eta bai energia handiko Fisikan. Eta gaur egun Naturako edozein fenomeno deskribatzeko, oinarrrizko laur indar baino ez ditugu behar.
Puntako teknologien bidez gaurko zientziak, aurrerakuntza izugarriak lortu ditu, bai erradioastronomian eta bai energia handiko Fisikan. Eta gaur egun Naturako edozein fenomeno deskribatzeko, oinarrrizko laur indar baino ez ditugu behar. Unibertso kuantikoa - Zientzia.eus Unibertso kuantikoa
Astrofisika
Puntako teknologien bidez gaurko zientziak, aurrerakuntza izugarriak lortu ditu, bai erradioastronomian eta bai energia handiko Fisikan (zatiki-azeleratzailetan). Zenbait urtetan, materiaren muga makroskopiko eta mikroskopikoak izugarri zabaldu dira eta oraingo fisikaren mugak berraztertu eta berrinterpretatu egin behar dira.
Arazo asko agertu bada ere, ezagutzen diren distantzia handienen (galaxia zabalenen 2x10 5 argiurte) eta txikienen (Planck-en 10 -33 cm) arteko tartean, Fisikak eraikuntza teoriko koerente bat moldatzea lortu du. Eta gaur egun Naturako edozein fenomeno deskribatzeko, oinarrizko lau indar baino ez ditugu behar: Nuklear bortitza, nuklear ahula, elektromagnetikoa eta grabitatorioa.(1)
Lau indarrak
Indar nuklear ahula eta bortitza, denbora motzetako indarrak dira, beren eragina oso distantzia txikietan nabarmentzen delako. Beren eragina gainera bizkor desagertzen da distantzia handitzen bada. Era honetako indarrak, nukleo atomikoen munduan nagusitzen dira. Nukleoaren diametroa gaindituz, indar horiek desagertu egiten dira efektu praktikoetarako. Indar nuklearrek eragiten duten mudua oso txikia da eta bere barnean gertatzen diren fenomenoak aztertzeko, fisika kuantikoaren beharra dugu. Eguneroko esperientziatik hain urrun dagoen azpimundu horretan, Heisenberg-en indeterminazio-legeak ditugu nagusi.
Indar elektromagnetikoak kontrolatzen duen eremua, trantsiziorako zonaldean daukagu. Zonalde honetan, anitz fenomeno desberdin gertatzen da, erreakzio kimikoak nabarmenenak direlarik. Are gehiago, eguneroko esperientzian ezagutzen dugun bizitza-mota sortzeko beharrezkoak diren konposatu konplexuak, indar elektromagnetikoaren eremuan bakarrik ematen dira. Horregatik bizitza, energia elektromagnetiko eratu bezala definitu izan da noizbait. Dimentsio ertaineko mundua egoki ulertzeko hain garrantzitsua den indar hori, inportantzia galtzen hasten da eskala espazialean distantziak gero eta handiagoak direnean, eta izarrarteko eta galaxiarteko eremuetan, bere eragina desagertu egiten da.
Materiaren eta unibertso espazio-denborazko geometriaren artean zegoen erlazioa lehenengo aldiz Einstein-ek azaldu egin zuen. Argazkian Einstein fisika-mintegia irakasten ari dela.
Makroskosmo-mailan, bere osotasunean nagusi azaltzen den indar bakarra tzeko hain garrantzitsua den indar hori, inportantzia galtzen hasten da eskala espazialean distantziak gero eta handiagoak direnean, eta izarrarteko eta galaxiarteko eremuetan, bere eragina desagertu egiten da.
Makrokosmo-mailan, bere osotasunean nagusi azaltzen den indar bakarra grabitazioarena da. Indar horrek, planeten, izarren, galaxien, galaxi-multzoen, unibertso astronomikoaren egitura zertzen du. Eskala horretako fenomenoak, erlatibitatearen legeen menpe (erlatibitate orokorraren menpe zehatzago esanda) aurkitzen dira.
Eremu bateratuaren teoria
Fisika eraiki baino lehen, Newton-en mekanikan ingurune konkretu bat postulatzen da, ingurune horretan materiazko gorputzak higitzen direlarik. Aurrez suposatutako markoa espazio eta denbora absolutuz zertuta dago. Bera gabe ez dago ez neurketarik eta ez fisikarik. Inguruaren eta materiazko gorputzen arteko elkarrekintza ezin daiteke existitu; alegia, ontzia edukinarekiko independentea da.
Einstein-ek erlatibitate orokorraren teorian, marko horren espazioa eta denbora batu egiten ditu, era horretara lehen kategoria independenteak zirenak elkar lotuz. Bigarren urratsean, espazio/denborazko erreferentzi-sistema hori, Unibertsoaren errealitate fisiko bakartzat hartzen du.
2. irudia. Naturan dautzan oinarrizko hierarkizazioa.
Errealitate berri hau, ez da jadanik marko geldoa izango; ekintzailea baizik, eta marko eraginkor horren bidez ulertu beharko ditugu Naturan azaltzen diren fenomeno guztiak. Espazio/denborazko lerroa metrika baten bitartez definituko da, metrika horren forma Riemann-en lau dimentsiotako barietatearena izanik. Lerroaren edozein puntu, hiru koordenatu espazialen bidez definituko da, laugarrena denbora izanik
ict
Azkeneko aurkikuntza astronomikoek diotenez, espazio/denborazko metrika hori dinamikoa da eta bere burua zabaltzen ari da Big bang-ek emandako jatorrizko bultzadaren bitartez. De Sitter-en lanaren ondorioz, badakigu metrika horren hedatzea Einstein-en eremu-ekuazioekiko konpatiblea dela. Era honetara definitutako Unibertsoan, espazio/denborazko lerroak kurbadura dauka, kurbadura hori Unibertsoaren hedatzearekin aldakorra izanik.
Gauzak horrela direla eta, non aurki datieke Newton-en espazio eta denborazko markoan zetzan materia?. Erlatibitate orokorraren teorian, materiak parte ekintzaile bezala jarraitzen du, baina espazio/denborazko lerroak duen pareko status ontologikoan.
Materia, barietateak definitzen du, eta materia hori espazio/denborazko lerroaren irregulartasun lokal bezala deskribatuko da. Materia beraz, lerro ez-euklidearraren kurbadura handia duen zonalde bat izango da.
Zulo beltz bat ordenadore batek simulatua. Zulo beltz hauetan grabitazio kuantikoa da nagusi.
Kosmo osoari batezbesteko kurbadura eransten baldin badiogu, Kosmo horren tarte motz batean (planetarteko tartean adibidez) kurbadura hori alde batera utz daiteke. Arrazoi berbera are eta baliogarrigoa da atomo-eskalan edo eskala azpiatomikoan lan egiten badugu. Puntu honetara helduta, kontraesan nabarmen bat sortzen da, zeren eta erlatibitate orokorraren arabera materia izango bait da V 4 espazio/denborazko lerroaren deformazioa, eta beraz atomo mailan, atomoaren materialtasunak lerroaren deformazioaren emaitza izan beharko du, lehen esandakoaren aurka.
Mamu hau erlatibitatearen atzetik ibili da bera sortu zenetik, eta dagoen konponbide bakarra, makrokosmoaren geometrizazio erlatibista mikrokosmora zabaltzea da. Abiapuntu horretatik hain zuzen sortzen dira Einstein, Kaluza, Weyl, Eddington edo Schrodinger-en eremu bateratuen teoriak lortzeko saiakerak.
Hasiera batean, Einstein-ek eremu elektromagnetikoa eta grabitatorioa batzeko irrika azaldu zuen. Baina, ez zuen lortu. Gaur egun jarraitzen du lan horrek, baina Einstein-en garaian baino konplexuagoa azaltzen da, zeren eta orain batu behar diren eremuak lau bait dira lehen esan bezala (nuklear bortitza, nuklear ahula, elektromagnetikoa eta grabitatorioa).(2)
Grabitazio kuantikoa
Erlatibitate orokorraren arabera, materiak espazio-denbora eraldatzen du. Argazkian bidimentsiotako jarraiki baten deformazioa dentsitate handiko masa batek eragindua.
Lehen aipatua izan denez, gaurko fisika esperimentalak arakatzen dituen eskala espazialetan, indar-graduazio bat azaltzen da eta indar bakoitza espazio-eskalarekin oso lotuta dago. Indar eta espazio-eskala horiek hierarkizatzen baldin baditugu, ondoko eskema lor daiteke:
Egoera hau ikusirik, berehalaxe, galdera bat datorkigu burura. Zer gertatuko da 10 -14 cm distantziaz azpitik? Posible ote litzateke horren distantzia supertxikiak hatzematea?. Kasu horretan, zeintzu izango lirateke dimentsio horietan eragiten duten indarrak? Nola planteia daiteke indar guztien batasuna?.
Egungo fisikariek, zenbait arrazoi dela medio, distantzia supermotz horietan nagusitzen den indarra grabitazioarena dela uste dute. Baina, zein distantziaz ari gara?. Nola aukeratu distantzia bat fenomeno fisiko guztiekiko erreferentzia izan dadin?
Erreferentziarako hain garrantzi handikoa den distantzia hori, existitzen da Fisikan, eta 1899 urte inguruan eman zen argitara. Distantzia horri Planck-en distantzia daitzen diogu.
Erlatibitate murriztua, erlatibitate orokorra eta mekanika kuantikoa hiru teoria dira, teoria bakoitzari funtsezko konstante bat dagokiola. Horrela
Hiru konstante horiekin oinarrizko luzera bat lortzeko aukera bakarra daukagu eta lortzen den luzera 2.10 -33 cm-koa da.
Luzera hori izango litzateke luzeraren kuantoa; alegia, zentzu fisikoaz lor daitekeen distantziarik txikiena.
3. irudia: Sheldon Glashow-ren sugea.
Hemen oztopo itzela sortzen da fisikari dagokionez. Fisika esperimentalak ez dauka sartzerik hain izugarriki txikia den azpimundu horretara. Gogoratu Planck-en luzera, neutroiaren erradioaren dimentsioa baino 100 trilioi aldiz txikiagoa denaz. Distantziaren sakontasun horietara sartzeko, gure galaxiaren tamainako zatiki-azeleragailu bat beharko genuke.
Dena dela, ez daukagu guztia galduta, zeren eta fisika esperimentala heltzen ez den tokietara, fisika teorikoa hel bait daiteke. Eta bide horretatik hain zuzen ari dira esfortzu guztiak bideratzen gaur egun eremu bateratuaren teoria bat lortu ahal izateko.
Lehen esan bezala, fisikariek distantzia supertxiki horietan nagusitzen den indarra grabitazioarena dela uste dute. Egoera hau, Sheldon Glashow-ek, Nobel saria irabazitakoak era berezi baten bidez deskribatzen zuen. Berarentzat, Naturaren indarrak eta dagozkion ekintzetarako eremuak azaltzeko, isatsa hozkatzen duen sugeraren irudia asmatu zuen. Horren arabera, Planck-en eskalako fisikak zirkulu bat itxiko luke (sugeak isatsa ahoarekin lotzen duenean egiten duen bezala), non distantzia makrokosmikoak eta mikrokosmikoak grabitazioaren menpe kokatuko bait lirateke.
Gure galaxiatik hurbilado daukagun Andromeda izeneko galaxia. Dimentsio hauetan grabitatea dugu nagusi.
Zentzu honetan, oraingo fisika biribiltzeko eta egoki finkatzeko, Planck-en eskalako fenomenoak grabitazioarekin batu behar dira, eta dimentsio mikroskopiko horietan edozein azterketa egiteko, mekanika kuantikoa beharko dugu. Horregatik, azkeneko urtetan fisikaren adar berri bat boteretsu sortu da: Grabitazio kuantikoa.
OHARRAK:
Artikulu hau idazten ari nintzela, bostgarren indarraren aurkikuntzaren berria zabaldu da. Bostgarren indar hori ere grabitatorioa izango litzateke. Datu eta kontrastazio gehiago izan arte, ez dugu indar berri hori aipatuko. Dena dela, artikuluaren mamiak bere osotasunean baliagarria izaten jarraitzen du.
Honetaz gogoratu (1) oharrean aipatutakoa.
Bibliografia:
ASHTEKAR, A.: La gravitación cuántica " . La Recherche, Enero 1985.
GEORGI, H.: " Teoria unificada de las particulas elementales y de las fuerzas " . Scientific American, Junio 1981.
HILGER, A.: " Quantum Theory Of Gravitation: Essays in honor of B.B. De Witt ". 1984.
PENROSE, R.: " Large Scale Structure Of Space-Time ". Cambridge University Press, 1973.
WILSON, K: " Problemas físicos con muchas escalas de longitud ". Scientific American, Agosto 1980.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-a368b1618204 | http://zientzia.net/artikuluak/denboraren-neurketa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Denboraren neurketa - Zientzia.eus | Denboraren neurketa - Zientzia.eus
Denboraren neurketa izango da orain aztertzen saiatuko garen Astronomiaren oinarrizko problema.
Denboraren neurketa izango da orain aztertzen saiatuko garen Astronomiaren oinarrizko problema. Denboraren neurketa - Zientzia.eus Denboraren neurketa
Denboraren neurketa izango da, orain aztertzen saiatuko garen Astronomiaren oinarrizko problema.
1. irudia.
Aurreko alean urtaroen sorrerari buruz aritutakoan, fenomenoaren arrazoia eta berezitasunik garrantzitsuenak argitzen saiatu ginen. Nahiz eta bertan eguna eta urtea sarritan aipatu, ez zen beraien iraupena aztertu. Denboraren neurketa izango da, hain zuzen ere, orain aztertzen saiatuko garen Astronomiaren oinarrizko problema eta hurrengo batean, mendebaldean erabiltzen dugun egutegi-antolaketaren xehetasunez arduratuko gara.
Denbora neurtzeko betidanik erabili diren higidura periodikoak, Lurraren biraketa, bere Eguzkiaren inguruko translazioa eta Ilargiaren Lurrarekiko translazioa izan dira. Horrela eguna, urtea eta hilabetea hartu dira, hurrenez hurren, denbora-unitatetzat. Saia gaitezen orain, kontzeptu hauek egunero erabili ohi ditugun baino zehaztasun handiagoz definitzen.
Asmatzekoa denez, denboraren neurketarako erreferentzia batzuk beharko ditugu. Horietako bat, segidan definituko dugun aries puntua izango da. Aries puntu honi, udaberrikoa edo ere deitu ohi zaio eta, ikusiko dugunez, ezaguna da iparraldeko hemisferioko udaberriaren hasierarekin erlazionatua dagoelako. Aries puntua konkretuki, fenomeno hori gertatzen denean Eguzkiaren zentrua ortzean proiektatuz lortzen dugun puntua da. (Ikus 1. irudia). Zuzen honen beste muturra, udazkenekoa, libra edo ý puntua da.
2. irudia.
Dena den, Lurrak eta Eguzkiak parte hartzen duteneko problemen azterketa egiteko, jeneralean ez da lehenengo irudian hartu dugun sistema erabiltzen; sistema geozentrikoa baizik. 2. irudian ikusten denez, Lurra zentruan kontsideratuko dugu, biraketa-ardatza bertikalki eta ekuatorea ortzean proiektatua duelarik. Ikuspuntu honetatik, Eguzkia dugu ortzean proiektatua eta ekliptika osatuz urtean zehar Lurraren inguruan desplazatzen ikusten duguna. Dakigunez, udaberria eta udazkena hasten direnean, Eguzkia ekuatorearen gainean dago, beraz, eta ý puntuak ekuatorea eta ekliptikaren arteko ebaki-puntuak dira.
puntuari aries deitzearen arrazoia, historikoa da. Zodiakoko konstelazioak (hau da, ortzean ekliptikaren inguruan dauden konstelazioak) izendatu zirenean, orain 2000 urte gutxi gorabehera, puntua (hots, Eguzkia udaberri egunean) Aries konstelazioan zegoen. Hori dela eta hartu du izena. Dena den (esan beharra dago) puntua higitu egiten da ortzean eta gaur egun Piscis-en dago, nahiz eta jeneralean aldaketa hau kontuan izan gabe udaberria Eguzkia Aries-en sartzen denean hasten dela esan.
Aipaturiko ekinokzioen higidura (ekinozioen prezesioa) Lurra poloetan zapaldua dagoelako sortzen da. Zapalkuntza hori dela eta, erradioa handiagoa da ekuatorean. Beraz, Ilargiaren eta Eguzkiaren erakarpenak ekuatorea ekliptikarekin bat egitera daramate, 23°27"ko angeluak txikiagotzera jotzen duelarik. Bestalde, poloak norabidea mantendu beharrean, lehen aipaturiko angeluko kono bat deskribatzen du ekliptikaren elkartzutaren inguruan, ziba baten ardatzak higidura bukatzera doanean egiten duen bezala (Ikus 3. irudia). Higiduraren periodoa, 25.770 urte ingurukoa dugu. Beraz, urtean 50,29" higitzen da. Poloarekin batera ekuatorearen planoa ere aldatu egiten denez, puntua ere 50,29" higitzen da urtean.
3. irudia.
Honenbestez, egun izartarra eta eguzkitiarraren arteko bereizketa egiten has gaitezke. Lurraren biraketaren iraupena neurtzeko erreferentziatzat izar bat erabiltzen badugu, orduan egun izartarra mugatzen ari gara. Hau da, egun izartarra izar batek puntu baten meridianoaren gainetik bi igaroaldi jarrai egiteko behar duen denbora-tartea dugu. Egun eguzkitiarra, berriz, erreferentziatzat Eguzkia hartuz lortzen duguna da.
4. irudian ikus daitekeenez, bigarren egun hau izartarra baino pixka bat luzeagoa dugu. Demagun egun izartarra neurtzeko hautatu dugun izarra, Eguzkia eta Lurra lerrokatuak daudela une jakin batean, eta lehenengo biak Lurreko P puntuari dagokion meridianoan daudela. Lurrak, translazio eta biraketa-higiduraren ondorioz 2 puntura iristean, izarra, infinituan dagoenez, P puntuaren meridianoan izango luke berriz ere; baina oraindik pixka bat gehiago biratu beharko luke Eguzkia P-ren gainean izateko.
Astronomian egun izartarrak zenbait erabilera badu ere, gure eguneroko bizitzan egun eguzkitiarra erabili behar dugu. Bestela, ez lirateke gaua eta eguna argiarekin batera joango eta eguna ez litzateke beti gauerdian hasiko. Arazo hau 5. irudiaren laguntzarekin ulertuko dugu. Demagun Lurra 1 puntuan dagoela. Aldiune horretan P puntuan egun izartarra eta eguzkitiarra hasten dira, hau da, 0-ak dira eta eguerdia da. Hilabeteak pasa ahala egun biak desfasatuz doaz eta 2 posizioan egun izartarrak hasi behar duenean Eguzkia ateratzera doa. Urteerdia pasa ondoren, berriz, egun izartarraren hasiera, 0-ak, gauerdian gertatzen da. Esan bezala, bada, ordu ofiziala egun eguzkitiarrean oinarritu behar da.
4. irudia.
Dena den, egun eguzkitiarra ere, ez da denbora neurtzeko egokiena; ez da beti berdina eta. Jakina denez, Lurraren translazio-abiadura ez da beti berdina; perihelioan handiagoa da. Kepler-en bigarren legearen arabera erradio bektoreak azalera berdinak bete behar ditu denbora berdinetan. Horregatik, Lurra perihelioan dagoenean egun batean ibiltzen duen arkua handiagoa da; beraz, angelua ere bai eta eguna ere bai. Arazo hau gainditzeko, batezbesteko egun eguzkitiarra definitzen dugu; beti berdina eta 24 ordutan zatitua. Kontuak honela eginez, egun izartarrak 23 h 56 m 4,09 s ditu batezbeste.
Fenomeno astronomikoen orduak emateko, jeneralean denbora unibertsala, (UT) deitzen dena, erabiltzen da. Denbora unibertsala Greenwich-eko eguzkiarekiko ordua dugu, hau da, ordu ofizialari bat edo bi kenduz, urtearen garaiaren arabera, lortzen duguna.
Finka ditzagun orain urte-motak. Eguna definitzerakoan bezalaxe, orain ere erreferentziak finkatu beharko ditugu lehenengo. Erreferentziatzat izar finko bat hartzen badugu, urte izartarra lortuko dugu: Eguzkiak, Lurrak eta izarrak posizio erlatibo berbera bi aldi kontsekutibotan hartzeko behar duten denbora, hau da, Lurrak Eguzkiaren inguruan 360°ko angelua egiteko behar duen denbora. Urte tropikoa modu berean, baina erreferentzitzat puntua hartuz definitzen da.
5. irudia.
Urte tropikoa izartarra baino pixka bat motzagoa da prezesioak puntua Eguzkiaren higiduraren aurkako norantzaz higitzen duelako. Horregatik Eguzkiak, bira betetzerakoan, puntua 50,29" aurrerago aurkitzen du. Konkretuki, urte izartarrak 365 egun 6 ordu 9 minutu eta 10,1 segundoz irauten du eta tropikoak 365 egun 5 ordu 48 minutu eta 47,5 segundoz.
Egutegia egiteko, urte tropikoa erabiltzen da urtaroekin batera doalako. Izartarra erabiliz gero, urtaroak 20 minutu inguru aurreratuko lirateke urtetik urtera eta mendetan zehar pilatuko litzatekeen desfaseak, nekazal lanen antolaketan adibidez, eragina izango luke.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-33829dc31aac | http://zientzia.net/artikuluak/hermes-bidean-dago/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Hermes, bidean dago - Zientzia.eus | Hermes, bidean dago - Zientzia.eus
Nahiz eta alemanak oraindik guztiz ados ez egon, abioi espazial europarra eraikia izan da. Abioi espazial honek europarren jaurtigailua izan nahi du.
Nahiz eta alemanak oraindik guztiz ados ez egon, abioi espazial europarra eraikia izan da. Abioi espazial honek europarren jaurtigailua izan nahi du. Hermes, bidean dago - Zientzia.eus Hermes, bidean dago
Astronautika
Nahiz eta alemanak oraindik guztiz ados ez egon, abioi espazial europarra eraikia izango da. Abioi espazial honek europarren jaurtigailua izan nahi du. Dassault-aérospatiale enpresen "cockail"al eraikitako jaurtigailuak, hamar urteren buruan hegan egin beharko du lehenengo aldiz. Honela, europarren independentzia espaziala guztiz ziurtatuko da.
Europarrok espazioaren esplorazioaren gailurrean jar gaitezke Ariane-5/Hermes proiektuari esker.
Hamar urte barru, Kourou-ko base espazialean espazionauta europearrez osatutako ekipo batek, bere lekuak beteko ditu Hermes abioi espazialaren kabinan. Ariane V koheteak bultzaturik, abioi espazialaren lehenego hegalaldi tripulatuari hasiera emango zaio.
Abentura hasia da jadanik. Hermes projektua martxan jartzeko, bi enpresa frantsesek, Aérospatiale eta Marcel Dassault -ek, beren indarrak bat egin dituzte. Hermes abioi espazialak 10 m-ko hegal-zabalera eta 16 m-ko luzera du. Bere pisua berriz, hutsik dagoenean, 9 tonakoa da.
Orbitan egongo denean, bere masa 16 tonakoa izatera irits liteke, zeren eta 2,5 tona erregai eta 9,5 tona karga garraiatzeko diseinatua egongo bait da.
Nahiz eta Alemaniak oraindik oztopoak jarri (herri honek proiektuan izango duen parte hartzea bere industria pribatuaren esku egongo da), Hermes -a ESK -ren programen barnean aurki sartuko dela espero da. Orain arte, Suedia, Danimarka, Belgika, Herbeherak, Suitza, Austria, Italia, Espainia eta Eirek eman diote baiezkoa proiektuari.
Hermes jaurtigailuaren bi ale eraikiko dira. Hauetako bakoitza 30-50 hegalaldi egiteko gai izango da. Hasieran, urteko bi hegalaldi izango dituela pentsatzen da. Amerikarren jaurtigailuaren antzera, Hermesa itzuli-mitzulika ibiliko da Lurraren inguruan eta bere barnean hainbat saio eta ikerketa burutuko da. Hala ere, Hermesen lanaren zatirik handiena Lurra eta estazio orbitalen arteko garraio-lana izango da. Beraz, estazio amerikarra izango da orbitan, eta europarra eraikitze-bidean.
Nahiz eta programa amerikarraren antz handia izan, badira desberdintasunak. Jaurtigailu amerikarraren kasuan, tripulazio eta ekipaia batera garraiatzen dira. Hermes programan aitzitik, jaurtigailuak tripulazioa orbitan jarriko du misioa betetzeko beharrezkoa duen tresneriarekin batera, baina sateliteak (komunikazio-sateliteak esaterako) aparteko Ariane-5 batek jarriko ditu orbitan. Sateliteak kohetearen muturrean, non diametroa 5,7 m-koa bait da, kokatuko dira. Amerikarren jaurtigailuak ezin du 4,5 m diametroko objektua baino handiagorik espazioan jarri. Abantaila izango dugu horretaz europearrok, zeren eta estazio europarraren moduluak amerikarrenak baino handiago izango bait dira.
Beste aldetik ordea, badira amerikarren jaurtigailuak egin ditzakeen eta Hermesak egiterik izango ez dituen misio batzuk. Zama handiagoak eraman ahal izatea eta orbitan dauden sateliteak jaso eta lurreratu ahal izatea dira horietako bi.
Material berriak
Amerikarren jaurtigailuaren istripuak erraztu egingo du, ziurki, Hermesaren garapena.
Material berriek eta sistema "espertoek" zeregin garrantzitsua izango dute Hermesaren garapenean.
Sistema "espertoak", hau da, beren kalkulu-funtzioak bikoizteko inferentzia logikoak egiteko diren ordenadoreak, edonon izango dira Hermesen. Pantaila konbertsazionalen erabilpena, ugaria izango da gainera.
Abioien eraikuntzan material berriak inportantzia handia hartzen ari baldin badira, are garrantzitsuagoak izango dira Hermesen. Uste denez, Hermesaren masaren %80a material berriez osatuta egongo da. Kabina bakarrik eraikiko da ohizko materialez.
Zein materialez emango diote Hermesi babes termikoa? Muturrerako, hegalen eraso-ertzerako eta generalean 1400°C-1600°C tarteko tenperaturak jasan behar dituzten zonetarako material zeramikoak erabiliko dira. Hauetako batzuk frogatuak izan dira jadanik propultsagailu txikitan, estatorreaktore eta turborreaktoretan. Matriz zeramiko baten (silizio karburotan) uztartutako zuntz zeramikoek "composite"en jokaera mekanikoa dute eta zeramiken jokaera termikoa.
Hegalak eta fuselaia osatuko dituen materiala aukeratu gabe dago oraindik. Hala ere jakina dena zera da; Hermesa ez dela amerikarren jaurtigailuak dituen ezkata erregogorren moduko materialez estaliko. Jaurtigailuan, ezkaten artean tartetxo bat uzten da zabalkuntzarik izan dezaten. Honela, ezkatak aurpegi bakarrez lotzen zaizkio fuselaiari eta nahiko erraz askatzen dira. Ezkata erregogorrak ordezkatzea da jaurtigailuen mantenu-lanaren zati handi bat.
Hermesaren kasuan fuselaia bera izango da egitura babeslea. Zeramika erabiliko da eta ondorioz ultrarina izateaz gain termikoki eta mekanikoki erresistentzia handikoa izango da. Apostu arriskutsua izan liteke horrelako egitura proposatua, zeren eta gainazalaren hondatze orok egitura osorena berekin izango bait du.
Hermesaren tamaina amerikarren jaurtigailuarena baino txikiagoa izango denez, hark beroa xahutzeko arazo txikiagoa izango du.
Hermes programaren arazo asko, ebazteko dago oraindik. Hala ere, datorren hamarkadaren bukaeran europarrok gure jaurtigailu propia izan dezakegu hegan espazioan.
OHARRA: Badago Hermes bezalako ibilgailu espazialen nomenklaturari buruz nahikoa nahasmendua. Amerikarrek beren ibilgailuari Shutle esaten diote. Gazteleraz bi eratara adierazten da: lanzadera eta transbordador espacial gisa. Frantsesez navette esaten diote. Frantsesek ibilgailu europearrari avion spatial izena jarri diote. Izenei dagokionez, badirudi ibilgailu amerikarrak eta europarrak bereizi egin nahi direla, nahiz eta funtsean gauza berbera izan. Hortaz, euskaraz hauek izendatzerakoan bereiztu egingo ditugu; Amerikarrenari jaurtigailu edo transbordadore esango diogu. Europarrenari berriz, abioi espazial. Ibilgailuak dituen funtzioak kontutan hartuz, azken honek dirudi izenik egokiena honelakoak izendatzeko.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-7baf50e55405 | http://zientzia.net/artikuluak/zotina/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zotina - Zientzia.eus | Zotina - Zientzia.eus
Zotina: Sabelaldea bular-barrunbetik berizten duen muskuluz eta zurdaz osatutako mintzaren bapateko eta nahigabeko uzkurdura espasmodikoa.
Zotina: Sabelaldea bular-barrunbetik berizten duen muskuluz eta zurdaz osatutako mintzaren bapateko eta nahigabeko uzkurdura espasmodikoa. Zotina - Zientzia.eus Osasuna
Zotina: Sabelaldea bular-barrunbetik bereizten duen muskuluz eta zurdaz osatutako mintzaren bapateko eta nahigabeko uzkurdura espasmodikoa.
Zotina zer den ba ote dakigu zehazki? Sabelaldea bular-barrunbetik bereizten duen muskuluz eta zurdaz osatutako mintzaren (DIAFRAGMA izenekoaren, alegia) bapateko eta nahigabeko uzkurdura espasmodikoa.
Une horretan sabelaldea gogor eta zurrun geratzen da, barrurantz sartua, eta diafragmaren uzkurdurak une batez arnasketa eten egiten du, arnasbotatzean oso hots berezia sortuz.
Zotinaren zentzu nerbiosoa (garuneko erraboilean kokatua) edo diafragma inerbatzen duten nerbio frenikoak narritatzen edo estimulatzen direnean sortzen da zotina. Baina zerk bultzarazten du zotina? Arrazoiak askotarikoak dira: normalean urdailaren gehiegizko irritazio baten ondoren agertzen da (jatordu pisu bat egin ondoren, edo azkarregi jateagatik, behar ez bezala murtxikatzeagatik ager daiteke). Edo liseriketa atzeratzen delako (hotza, nerbioen eragina). Normalean, beraz, garrantzi txikiko gertaera da; berehala amaitzen dena.
Ikus ezazue diafragma sabelaldea bular-barrunbetik bereizten duen muskulua. Maila honetan ematen da zotinaren fenomenoa. Irudian diafragmaren bi jarrerak azaltzen dira: arnasartzerakoan (beherantz) eta arnasa botatzerakoan (gorantz).
Baina beste zenbait kasutan beste egoera larri eta grabeagoen adierazgarri izan daiteke. Horregatik, minutu batzuk eta gero desagertzen ez bada, eta zer esanik ez egunak eta aste osoak iraun ditzaketen eraso eta atakeak gertatzen direnean, egoera okerragotu daiteke, bizitza arriskutan jartzeraino.
Umetan, batez ere bularreko haurretan, iraunkorragoa izan daiteke; normalean gorputza hoztu egin delako izaten da, hesteetako gasen presioagatik edo liseri-aparatuko asaldura edo nahaste arinengatik, eta gurasoen kezka eta estutasun-iturri sarritan gertatzen da. Zorionez, ez du normalean grabetasun handirik izaten.
Zer egin zotina gerazteko?
Sistemarik onena ura edatea da, tragoska txikitan, poliki-poliki, arnastu gabe eta sudurra itxiz. Zein esplikazio fisiologiko du honek? Batetik diafragma atsedenean dago, eta ur eta aire pixka zertxobait eutsiz.
Aipaturiko neurriek arrakastarik edukiko ez balute, pertsona ahozgora etzango da, belaunak tolestuz sabeleko pareta-muskuluak lasai daitezen. Ondoren beste norbaitek behatzekin saihetsbat irensteak inolako esfortzurik gabe atseden-egoera hori mantendu egingo luke ura pixkanaka edateak eskatzen duen ahalegintxo horrek, gure aditasuna behar du, eta horrela, zeharka bada ere, diafragma lasaitzen lagunduko litzateke.
Arnasa hartzeari eusteak, soilik, askotan zotina desagerterazi egingo du. Hori errazteko bide asko daude: arnastu gabe kontatzea (hogeitamarreraino, adibidez), edo esaldi berbera, ozenki eta presaka errepikatzea. Denboraldi batean ahoa irekita ere ibil daiteke, arnasari ezurren azpian dauden muskuluak zanpatu behar lizkioke, barrurantz eta kanporantz txandaka bultzatuz.
Ume bat baldin bada, urdailaren gainean jarritako txaplata edo mantaren batek (ur berotan bustitako eta ondoren ongi xukatutako oihal bat nahikoa da) arazoa konpon dezake. Umea oso txikia bada, jarreraz alda daiteke, eta urdailaren gain masaje-moduan presio arin bat egin diezaiokegu. Bularreko haurretan, kasurik gehienetan, zotina umea ongi lehortu gabe edo bustita uzteagatik gertatzen da. Kasu hauetan, oso erraz konpontzen da oihal lehor eta berotan estaltzen badugu.
Pertsona bero mantentzea, onuragarria da zotin-kasu guztietan.
Bestelako truko batzuk
Ondoren aipatuko ditugun trukoak horixe dira, ohitura eta usadioen arabera, gure egunotoraino iritsi diren prozedurak. Batzuk besteak baino arrakasta handiagoa lortuko dute, baina kalterik sortuko ez dutenez, bere horretantxe aipatuko dizkizuegu.
Belarri-girgilak, uraren edo listuaren bidez, zertxobait hoztea. Ez da beharrezkoa tenperatura asko jaistea; belarriak bustitzea soilik nahikoa bait da.
Ozpinetan bustitako azukre koskor bat zupatzea, edota azukrez gozatutako ozpin-goilarekada eder bat hartzea. Beste sistema batek dioenez, azukre-hautsen goilarekada bat irentsi behar da, batere urik gabe.
Eguzkiari begira egotea, horrela usina edo doministikua eragiteko.
Belarriak tapatzea.
Bizpahiru gatz-ale irenstea, etab.
Ezin utziko genuke aipatu gabe, zotinka dagoen pertsona "beldurtu" edo ustekabean harrapatzea proposatzen duen sistema ezaguna.
Aipatutako datuekin arazo txiki, baina askotan gogaikarri, hori konpontzeko lagungarri izan garen esperantzan, hurrengorarte.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-15549258c36e | http://zientzia.net/artikuluak/goranzko-eta-beheranzko-enpleguak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Goranzko eta beheranzko enpleguak - Zientzia.eus | Goranzko eta beheranzko enpleguak - Zientzia.eus
1.986ko Otsaileko "Futuribles" aldizkari frantziarrak dakarrenez, 2.000. urte ingururako enplegu-beharrizanak aztertzen ari dira bazterretan.
1.986ko Otsaileko "Futuribles" aldizkari frantziarrak dakarrenez, 2.000. urte ingururako enplegu-beharrizanak aztertzen ari dira bazterretan. Goranzko eta beheranzko enpleguak - Zientzia.eus Goranzko eta beheranzko enpleguak
1.986ko Otsaileko "Futuribles" aldizkari frantziarrak dakarrenez, 2.000. urte ingururako enplegu-beharrizanak aztertzen ari dira bazterretan.
Paris-New York 2.000 urtea
1.986ko Otsaileko "Futuribles" aldizkari frantziarrak dakarrenez, 2.000. urte ingururako enplegu-beharrizanak aztertzen ari dira bazterretan. Hemen, bi lekutako adibideak baino ez dira eskaintzen, baina joerak zeintzu diren ikusteko kontutan hartzekoak dira noski.
Eskola-beharrizanen eboluzioari buruzko azterketa bat egin behar zuela eta, Institut d'aménagement et d'urbanisme de la Région Ile-de-France (IAURIF) delakoak, eskualde horretako populazioa, gaur egun 10,1 milioi biztanlekoa dena, hemendik hamar urtera, 10,6 eta 9,9 milioi biztanleren artean kokatu behar dela dio. Lehenengo kasuan (10,6 milioi), eskualdea oso erritmo geldian zertxobait hazitzea aurrikusten da eta bigarrenean berriz (9,9 milioi), populazio-gutxitze arin bat aurrikusten da. Bi ikuspegiak ere, egiazkotzat eta gertatzeko modukotzat emanak dira, edo hobeki esanda, benetan gertatuko denaren ertzeko mugatzat. Benetan gertatuko dena beraz, bi muga horien barnean aurkituko da.
Demografi tasak beraz, ugalkortasunaren beherakadarantz jotzen du, probintzietatik etorritakoak ostera itzultzerat eta atzerriko etorkinen etorrera gutxitzerat. Azken finean, populazio osoaren eboluzioa kontutan hartuta, eskola-beharrizanek beherantz egingo dutela aurrikusten du.
Atlantikoaren beste muturrean berriz, Régional Plan Association delakoak, New York eskualderako aurrikuspen-egitasmoak argitaratu ditu, beronek, New York hiria, eta Connecticut, New Jersey eta New York Estatuetako zati batzu hartzen dituelarik. Hemendik mende-amaierara bitartean (dio azterketa honek) populazioa %10 haziko da eta 22 milioiko kopurua gaindituko du, enplegua %30 ugalduko da, 11 milioiko populazio ihardulera iritsiz. Ekoiztuko dituzten ondasun eta zerbitzuen balioa, 546 milioi dolarretan zifratzen da (1982ko balioarekin), %60 baino handiagoko hazkuntzarekin, alokairuen zenbatekoarena %6an ipintzen dutelarik eta biztanleko errentarena %14ean, 17.000 $ lortuz.
Aurrikuspen hauek egia bihurtzen badira, Régional Plan Association delakoak, nahiko lan izango dela dio haziz joango den eskulanari irteera aurkitzen eta lantegietarazko garraio-bitartekoak segurtatzen.
Berriro ere ostera Frantziara itzuliz hemendik 2.000 urtera, honako enplegu-eskaeren eboluzio hau aurrikusten du BIPE (Bureau d'Information et de Prévisions Economiques) delakoak, "Faire gagner la France" deitutako Egitasmo-Zuzendaritza Orokorrak egindako txostenean:
Informazio honen arabera eta hemendik 2.000. urtera bitartean sortzen joango den enplegu-mota, hirugarren sektoreko koadro, burotikan prestatutako enplegatu, ofizial kualifikatu, neskame edo etxekoandre-laguntzaile eta zaharberritze-lanetarako pertsonal-beharrei erantzutekoa izango da eta lehenaz gain, horiek egingo dute gorantz. Alderantziz ostera, gutxitzera joko dute, nekazariek, langile kualifikatu gabeek, mekanografoek eta tropako polizia nahiz soldaduek. Emaitza hauek ez dira agian ustegabekoak izango. BIPEk egindako ikerketek behintzat hauxe diote. Ondorioa garbi dago: gizarte-zerbitzuak izugarrizko mailara igotzen dira, horrek enplegua sortuz, edo eta egundoko langabetu-pila izango da kaleetan edozertarako prest.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-56fbb967d5aa | http://zientzia.net/artikuluak/olatu-energiaren-probetxamendua/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Olatu-energiaren probetxamendua - Zientzia.eus | Olatu-energiaren probetxamendua - Zientzia.eus
Orain arte, mareak erabiltzen direneko zentral maremotrizak, itsas energia probetxatzeko bide bakarra izan dira. Ikerketa-lanen ondorioz ordea, olatuen energiaz baliatzen diren bi sistemen garapena lortu da.
Orain arte, mareak erabiltzen direneko zentral maremotrizak, itsas energia probetxatzeko bide bakarra izan dira. Ikerketa-lanen ondorioz ordea, olatuen energiaz baliatzen diren bi sistemen garapena lortu da. Olatu-energiaren probetxamendua - Zientzia.eus Energia berriztagarriak
Olatuaren energiaz probetxatuta mundu guztiko energiaren %5a aurrera daiteke.
Orain arte, mareak erabiltzen direneko zentral maremotrizak, itsas energia probetxatzeko bide bakarra izan dira. Ikerketa-lanen ondorioz ordea, olatuen energiaz baliatzen diren bi sistemen garapena lortu da. Olatuaren energiaz probetxatuta mundu guztiko energiaren %5a aurrera daiteke.
Urte batzuetako ikerketen ondoren, Norvegiako Mendebaldean itsas ertzean bi planta piloto eraiki dira. Beren urteko produkzioa, 3,5 milioi kW.h koa izango da. Energia honen prezioa, diessel sorgailuz lortutakoarekin konpara daiteke.
Bi plantatan diseinu eta kontzeptu desberdinak ikusten dira. Bi hauek hain zuzen:
Urezko zutabe multirresonatzaile oszilakorra, ingelesez (MOWC) (Multiresonant Oscilant Water Column).
Kanal konbergentea.
MOWC Urezko zutabe multirresonatzaile oszilakorra
Sistema honetan, uhinen indarraz baliaturik eta uhinak kanalizatuz, kamara batean ur-masan higidura oszilakor bertikala lortzen da. Masa horren oszilazioek, aire-korronte alternatiboa sortzen dute eta alternadore bati lotutako turbina axialari eragiten zaio.
Sistema hau, hormigoizko kutxa eta beren gainean aurkitzen den dorre batez osatua dago. Horrela ganbara bat osatzen da. Honen gainean turbina jartzen da.
Beheko partea, urpean olatuei irekia dago. Uhinak sartzerakoan, pistoi-efektua egiten dute kamara barnean. Aire konprimatuak turbina higitzen du eta ondoren ur-zutabea beherantz datorrenean, depresioa sortu eta airea hartzen da turbina berriz higitzeko.
Erabiltzen den turbina axiala, WELES motakoa da eta biraketa-norantza mantendu egiten du, nahiz eta aire-korrontea gorantz edo beherantz joan. Horrela, sortzen den korronte elektrikoak ez du artezketaren beharrik.
Ganbara barneko uraren higidura, urpeko sarreren formak moldatzen du. Anplitude konstantea lortzen da, nahiz eta olatuek jarraipen-frekuentzia edo eta anplitude ezberdinak eduki.
Kanpoko olatuen maiztasuna ezberdina denean, barruko ur-zutabearen oszilazioa ezberdina izaten da. Horregatik sistema honetan problema eta eragozpenik handiena ur-zutabe horren oszilazio-kontrolean datza.
Kanal konbergentea
Sistema honetan, olatuen indarra kanal batera kontzentratuz, ontzi batera ura igotzen da; itsas nibeletik metro batzuk gorago. Han energia potentziala biltzen da, gero turbina hidrauliko batez elektrizitate bihurtzeko.
Bi elementu berezik osatzen dute instalazioa. Alde batetik, kanpoko kolektoreak olatuen sarrera-norabidea eta frekuentzia ezberdinetako efektua kontzentratzen eta hobatzen du. Bestetik, kanal konbergenteak barrura barreiatzen diren olatuen altuera handiagotzen du.
Bi elementu hauetaz gain, depositoa eta turbina hidraulikoa behar dira.
Kanpoko kolektoreak adar-forma du, eta kanal-sekzioa poliki txikiagotzen da.
Kanala osatzen duen horma batek, aldi berean, depositoan presa-funtzioa betetzen du, horrela bere altuera gainditzen duen ura pilatuz.
Kolektorea 55 metroko olatu-zabaleran erabiliz eta itsas-mailatik gora 3 metro igota 11.000 m 3 pilatzen dira. Baina sistema hau, 0,5etik 300 MWerainoko instalaziotan erabil daiteke.
Leku ezberdinetako baldintzak neurtu eta bakoitzari kolektore eta kanal forma diseinatu behar zaie.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-afafd3fc895c | http://zientzia.net/artikuluak/fusio-nuklearrak-nahi-adina-energia/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Fusio nuklearrak nahi adina energia - Zientzia.eus | Fusio nuklearrak nahi adina energia - Zientzia.eus
Askoren eritziz, fusio nuklearrak eskain diezaguke etorkizunean nahi adina energia. Hau utopia da, ez bait da lortu fusio nuklear kontrolaturik.
Askoren eritziz, fusio nuklearrak eskain diezaguke etorkizunean nahi adina energia. Hau utopia da, ez bait da lortu fusio nuklear kontrolaturik. Fusio nuklearrak nahi adina energia - Zientzia.eus Fusio nuklearrak nahi adina energia
Energia
Askoren eritziz, fusio nuklearrak eskain diezaguke etorkizunean nahi adina energia. Hau, gaur egun utopia da, zeren eta ez bait da lortu fusio nuklear kontrolaturik. Hala ere, hamaika ikerlari-talde ari da helburu horretara iritsi nahian mundu osoan zehar.
Joan den abenduan Estatu Batuetako "Sandia National Laboratories" delakoetan aurrerapauso garrantzitsua eman da fusio-energiarantz. Aurrerapausoa PBFA-II akronimoz ezagutzen den munduko partikula-azeleragailu boteretsuenaren pizte arrakastatsua izan da. Azeleragailuak ioi-sorta bat oso denbora laburrez (50 segundo-milamilioirenez) igortzen dio diodo bati. Diodoa argazkian ikusten den saio-zulogunean kokatuta dago.
%70eko kapazitatera piztu zen. PBFA-IIa 100 bilioi Watt igortzeko diseinatua dago, hau da, Lur osoko indar-planta guztien aldiuneko potentzia guztia baino gehiago.
Garatze-lana gehiago burutu ondoren azeleragailuak sortutako ioi-sortaren itua, ilar baten tamainako deuterio eta tritiozko erregai-pastila bat izango da. Sandiako zientzilarien ustetan, sortaren potentzia ikaragarriak erregaia 1000 aldiz konprimatuko du eta 100 milioi gradu zentigraduraino berotuko. Honela ignizioa gertatuko da, hots, leherketa termonuklear txiki eta kontrolatua. Azkenean, saio honek fusio-erreaktorea garatuko luke.
Marrazkiak, PBFA-IIk duen tamaina itzelaz oharterazten gaitu. Tresna honek 33 m diametroko gurpilaren itxura du. Gurpila, 36 modulutan zatitua dago, bakoitzean kondentsadore eta beste tresna elektrikoak daudelarik. Modulu bakoitza, erdiko zulogunearekin konektatuta dago. Zulogunearen erdian huts-ganbara bat dago eta horretan jarriko da deuterio eta tritiozko erregaia. PBFA-IIa piztutakoan, 36 moduluek batera ematen diote potentzia huts-ganbarari. Hoztaile modura, olioa eta ura erabiltzen dira, bakoitzak bere tanga bereziak dituela. Tanga hauek hustuz gero 2213 piszina olinpiko bete litezke.
2.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-baec240f92ab | http://zientzia.net/artikuluak/akustika-arakatuz/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Akustika arakatuz - Zientzia.eus | Akustika arakatuz - Zientzia.eus
Hotsa ez da airean bakarrik transmititzen, beste ingurunetan ere bai.
Hotsa ez da airean bakarrik transmititzen, beste ingurunetan ere bai. Akustika arakatuz - Zientzia.eus Akustika arakatuz
Fisika
Hotsa ez airean bakarrik transmititzen, beste ingurunetan ere bai.
Zilarrezko edota edozein metalezko goilare bat hari batez (hariaren erdian) lotu ezazu eta hariaren mutur bakoitza belarri batean sartu, bitartean goilareak mahaiarekin talka egiten duelarik. Talkak entzungo dituzu, noski. Are gehiago, talka-uneko hotsa hain da bortitza non katedraleko kanpaia bait dirudi. Zer frogatu nahi da saiakuntza honekin? Ez airean bakarrik; beste ingurunetan ere transmititzen dela hotsa alegia.
Inoiz entzungo zenuen zerbait kordazko telefonoaz. Egin dezagun bat. Latorrizko bi zilindroren hondoan kartoi-pieza zirkular bana sartzen dugu. Ondoren 15-20 m-ko luzera duen zetazko hari batez bi kartoiak kabletzen baditugu, osaturik izango dugu kordazko telefonoa. Batek zilindro batetik hitz egiten duen bitartean, besteak belarria jarri beharko du beste zilindroan.
Soinuaren abiaduraz jabetzeko, ez dizut saiakuntzarik proposatuko; normalak diren gertaera batzuk bakarrik aipatuko dizkizut. Tximista suertatu ondoren trumoia ez da bapatean entzuten; segundo batzutara baizik. Berdin gertatzen da urruti samar dagoen ehiztari batek tiro egiten duenean. Tiroaren hotsa ez dator bat kearekin gu gauden lekuan. Konturatuko zara beraz, soinu-uhinak abiadura jakin bat daukanaz. Argiarena baino handiagoa ala txikiagoa den jakitea, zure esku uzten dugu.
Artikulu honi amaiera emateko, maila desberdineko hotsak sortuko ditugu etxeko mahaiaren gainean. Ipin itzazu zazpi edalontzi berdin mahai gainean, baina bakoitzean dagoen likido-kantitatea desberdina delarik. Musikari trebea baldin bazara, ez zaizu gehiegi kostatuko edalontziak goilare batez kolpatuz, zure etxekoak harritzea.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-afaf21e3e549 | http://zientzia.net/artikuluak/zientziaren-sorrera-grezian-ka-iv-mendean/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zientziaren sorrera grezian (K.a. IV mendean) - Zientzia.eus | Zientziaren sorrera grezian (K.a. IV mendean) - Zientzia.eus
Zientzia grekoa lehen aro oparoan gailurrera, eskola atomistikoen garaian igo zen. Ondoren, geldiunea izan zen.
Zientzia grekoa lehen aro oparoan gailurrera, eskola atomistikoen garaian igo zen. Ondoren, geldiunea izan zen. Zientziaren sorrera grezian (K.a. IV mendean) - Zientzia.eus Zientziaren sorrera grezian (K.a. IV mendean)
1986/08/01 Bandres Unanue, Luis Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zientzia grekoa lehen aro oparoan gailurrera, eskola atomistikoen garaian igo zen. Ondoren, geldiunea izan zen.
Sarrera
Platon.
Zientzia grekoa lehen aro oparoan gailurrera, eskola atomistikoen garaian igo zen. Ondoren, geldiunea (edo hobeto esanda, atzeratze bat) izan zen. Behar bada, Atenas Estatu demokratiko agertu zenean hiritarren ardura nagusia, Natur Zientziak alde batera utzirik, erretolikaren eta politikaren bideetatik abiatu zelako izan zen hori. Hau dela eta, filosofoek etika eta ekonomia lantzeari ekin zioten, bereziki.
Atzerapen honetan, atomistek beraiek ere errua izan zuten. Hauek, nahiz eta errealitatea materiari zegokiola onartu, kanpoko munduaren errealitatearen informazioa emateko gure zentzuen gaitasuna zalantzan jartzen zuten. Beste muturrean, nahiz eta beren etsaien eritziz benetan zegoen bakarra zentzazioa izan, zalantza edo eszeptizismoa zen nagusi.
Giro honetan, Sokrates handia sortu zen. Sofisten, politikoen eta filosofoen emaitzak sakonki aztertu ondoren, ezjakintasuna, harrokeria eta txorakeria aurkitu bezain laster gogor salatzen zuen gizona dugu Sokrates. Bere eritziz adimena da guztien nagusi, zentzuek hurbilketa bat baino lortzen ez duten bitartean; benetazko eta idealak diren itxurak adimenak, eta ez bestek, aditzen bait ditu eta.
Horregatik, Sokratesen ustetan ikertzea merezi duen gauza bakarra adimena da, eta honela, benetako nia ez da nire gorputza; nire arima baizik. Filosofia honen eraginez, gizakien ardura Naturatik urrundu egin zen. Hala eta guztiz ere, Aristotelesen eritziz, Sokratesek Zientziari oso garrantzi handiko bi emaitza eskaini zizkion: definizio unibertsalak eta arrazonamendu induktiboa.
Sokratesen ikasle zen Platonek -K.a. 428-348- idealismoa gailurreraino eraman zuen; beregan eszeptizismoa mistikarekin nahasten da eta. Beren Naturari buruzko ideiak gizakiaren beharretatik eta nahietatik aprioristikoki ateratzen zituen. Horregatik bere ustez aprioristikoki esfera itxura perfektua da. Beraz, Unibertsoak esferikoa behar du izan. Jainkoak ortzeko gorputzei higidura zirkularra eman die, eta honela ari dira denboraz ziklotan.
Lehengaia espazioa da. Horregatik, lau elementuak (airea, sua, ura, lurra) ez dira alfabetoaren letrak; izatekotan silabak izango dira. Platonengan itxurari eta zenbakiari buruzko doktrina pitagorikoaren eragina ondo ikus daiteke. Baina, astronomiarekiko bere emaitzak pitagorikoenak baino atzerakorragoak direla esan behar da; bere eritziz izarrek, beren arimen eraginez higiturik, espazioan libreki flotatzen dute. Hala ere, Lurraren inguruko Eguzkiaren irudizko higidura adierazteko Platonen zikloak erabil zitezkeen (sistema astronomiko hau geroago Hiparkok eta Ptolomeok garatu egin zuten) nahiz eta dirudienez, Platonek berak, bere zahartzaroan, mugitzen zena Lurra zela esan bazuen ere.
Platonen fisika eta biologia, antropomorfikoak dira eta bere alde etikoa ere badutela esan daiteke. Bere kosmoa egitura bizia da: bere gorputz, arima eta adimenarekin. Oinarri honetan funtsaturik, Naturaren eta Unibertsoaren egituraren nahiz giza-fisiologiaren teoria bat ondorioztatzen da. Honen arabera, kosmoaren eta gizakiaren artean, makrokosmoaren eta mikrokosmoaren artean, ametsezko analogia ezarri zuen.
Ideia guzti hauek direla eta, Platonen Zientzia gehienbat ametsa baino ez da izan. Ikerketa mekanika edo arte doilor bezala hartuz erabat arbuiatzen zuen.
Aristoteles.
Aldiz, matematika zientzia guztiz deduktiboa zenez gero, oso gogokoa zuen. Platonek berak zenbaki negatiboen ideia plazaratu zuen, eta lerroa puntu batetik isurtzen den zerbait bezala kontsideratu
ideia honen barnean gero hain garrantzi handia izan duten kalkulu diferentzialaren eta integralaren hazia dago
Guzti hau kontutan hartuta, Platonek "itxura ideialen" teoria egituratu zuen. Honen arabera, "itxurak" edo "ideiak" izatearen osotasuna eduki dezakete eta ez ale edo gauza bakoitzak. Gero teoria hau sailkapenaren arazoan erabili zen. Naturan oso antz handiko talde desberdin asko ikus dezakegu; alde batetik, triangeluak, adibidez, bestetik animaliak edo landareak. Honelako sailkapena egin ondoren, talde bakoitzak ez zeukan zerikusirik besteekin eta talde bakoitzeko elementuen arteko aldez aurretik onartutako antzekotasunaren ikerketaz arduratzen ziren platonistak.
Antzekotasun hauek adierazteko Platonek eredu baten esistentzia suposatu zuen. Gero, gauza bakoitza prototipotik hurbilago ala urrunago izango litzateke. Naturako gauza guztiak eten gabe aldatzen ari dira. Ereduek (eta ez besterik) dira errealak eta aldaezinak. Hemendik atera zuen Platonek bere idealismoa, nahiz eta gero "errealismo" bezala bataiatu, zeren teoria honen arabera ideia platonikoek benetazko esistentzia bait daukate. Gehiago oraindik, errealitate bakarra berak dira eta, beraz, ikerketa arrazionalaren gai bakarra.
Eskola platonikoak urtetan iraun zuen eta Akademia izenez ezagutu da. Bere sortzaile Platon bera da, eta bertan ikerketa metafisikoak izan dira nagusi. Hala ere, zientziaren arloari emaitza bat edo beste eman dio. Behar bada, hauen artean Znidoko Eudoxo aipatu behar dugu. Hau hasiera-hasierako ikaslea da eta kosmologia esperimentalaren sortzaile dela kontsidera daiteke. Astronomiaren arloan Ziziko Kalipo eta Heraklides Pontiko ditugu.
Azkeneko honek Lurrak bere ardatzaren inguruan hogeitalau ordutan biratzen zueneko hipotesia plazaratu zuen. Baita Merkurio eta Venus Eguzkiaren inguruan satelite gisa jira-biraka dabiltzanarena ere. Atenaseko Akademia bederatzi mendez bizi zen eta K.o. 529. urtean Justiniano enperadoreak ixtea agindu zuen.
Aristoteles
Kaltzidika penintsulako Estagiran K.a. 384. urtean jaio zen eta 322an Kaltzisen hil zen. Nikomako, bere aita, Filipo Mazedoniako erregearen mediku izan zen. Horregatik Aristotelesengan gaztaroan eragin jonikoak, mazedonikoak eta medikoak ikusten dira. Hamazazpi urterekin Atenasera estudiatzera bidalia izan zen eta han hogei urte iragan zituen ikasten. Bertan, batzuren ustez, Platonen ikasle jarraitu zuen urtetan. Beste batzuren ustez aldiz, Platonetik at beste irakasle batzuetara ere jo zuen Aristotelesek. Dena dela, Atenasen filosofi eskola berri bat sortu zuen; peripatetiko izenekoa, hain zuzen. Lizeoko lorategietan klaseak ematen ari ziren bitartean irakaslea eta ikasleak batera paseatzen zirelako deitzen zaio horrela.
Aristotelesek, giza jakintzaren alderdi guztiak ukitu eta ikertu ditu. Bera da antzinako munduko ezagueraren biltzaile eta sistematizatzailerik handiena. Zientziaren historian daukan meriturik gorena, zera da: bere garaitik Aro Modernorarte garaiko ezagupenez gorputz oso eta harmonikoa berak bezain ongi egin duenik beste inor ez izatea. Zer esanik ez, tartean Zientziaren arlo batean edo bestean emaitza handiak lortu dituenik egon badago, baina jakinduriaren gorputz osoa osatu gabe. Erdi Aroaren hasieran, Aristotelesen lan guztiak ez ziren ezagutzen Europan, eta ikerlariak handik eta hemendik lortutako zatiei esangura lortzen saiatzen ziren.
Geroago, bere lana osorik ezagutu zenean, antzinako munduko jakinduriaren benetazko entziklopedia zenaz konturatu ziren eta fisika eta astronomia alde batera uzten baditugu, Aristotelesek ukitutako arlo guztiei aurrerapausoa eman ziela esan daiteke. Bestalde, metodo induktiboaren fundatzailea izateaz gain ikerkuntzaren egituratzearen ideiaren aita dugu. Hala ere, bere osperik handiena bere ezagupenen zientziari buruzko lanetatik eta sailkatzetik datorkio.
Bere lanetako bat, Fisika izenekoa dugu. Bertan, Naturari buruzko filosofia, esistentziaren printzipioak, materia eta irudia, higidura, denbora eta espazioa, etengabe higitzen den ortzearen kanpo aldeko esfera eta horretarako behar den higitzen ez den motorea aztertzen ditu. Aristotelesen ustez gorputz baten higidura mantentzeko, higiduraren kausak etengabe jarraitu behar du. Platonek aldiz, eta dirudienez, kausa horrek gorputza bere bide zuzenetik desbideratzerakoan soilik aritu behar zuela pentsatzen zuen.
Bere "Ortzeari buruzkoa" izeneko lanean, Aristoteles goitik behe aldera, hots, material eta hilkorra denera jaisten da, eta bidaia honetan gauzen sorreraz arduratzen da. Bere eritziz, binaka kontrakoak diren beroa eta hotza, lehorra eta hezea printzipioen bitartez, lau lehengaiak sortzen dira: sua, lurra, ura eta airea. Lau elementu lurtar hauei Aristotelesek eterra gehitu zien. Hau zirkularki higitzen da eta honela perfektuak eta ustelezinak diren Ortzeko gorputzak sor daitezke.
Bere "Meteorologia" izeneko lanean, Ortzearen eta lurraren arteko espazioaz arduratzen da. Espazio honetan planetak, kometak eta meteoroak aurkitzen dira. Bertan ortzadarrari, ikusmenari eta koloreei buruzko antzinako teoria batzuk biltzen ditu. Laugarren liburuan, kimikari buruzko antzinako ideia batzuk plazaratzen dira, baina dirudienez, liburu hau ez zuen Aristotelesek idatzi; Estraton bere ondorengoak baizik.
Lurrean giltzaperatuta bi hats-mota daude: batak, lurrinak edo hezeak, metalak sorterazten ditu eta besteak, keak edo lehortasunak, haitzak eta mineralak sortuko ditu. Solidotzeaz eta urtzeaz, sorreraz eta ustelketaz, eta gorputz konposatuen berezitasunez ideia batzuk ematen ditu. Aristotelesen meteorologia guretzat, bere biologia baino maila eskasagokoa da. Hala ere Ertaroan eragin handia izan zuen.
Ezpairik gabe Zientziaren arloan Aristotelesen emaitzarik oparoena, Biologiari dagokio. Eremu hau bere "De anima", "Historia animalium", "De partibus animalium", "De motu animalium", "De incessu animalium" eta "De generatione animalium" lanetan garatu da. Lan guzti hauetan dagoen informazio-piloa, ikaragarria da. Pentsa daitekeenez, informazio honen parterik handiena gaur egun onargarria ez bada ere, gainontzekoan dagoena bere sakontasunagatik guztiz harrigarria da. Esandako lanetako informazio-kopurua dela eta, lagun bakar batek jasotzea ezinezkotzat jotzen da. Horregatik, Aristotelesek bere lankideen eta ikasleen materialak ere hartu zituela onartzen da gaur egun.
Biologian bizia, "autoelikadura eta berezko hazkuntzarako, eta endekatzeko kemena" izango da Aristotelesen ustez. Zoologia hiru partetan zatitu zuen: a) Animalien biziari buruzko fenomeno orokorrak, hots, historia naturala. b) Animalien zatiak, beren organoak eta funtzioak, hots, anatomia eta fisiologia c) Animalien ernalketa eta ugalketa, eta enbriologia. Bostehun animaliatik gora aipatzen ditu; batzuk zehaztasun ikaragarriz, eta horietako berrogeitamarretan, disekzio bidez lortutako ezagumendua adierazten du, diagrama eta guzti.
Lehen esan dugunez, material ikaragarri honetan gauza baztergarri asko egon badago, baina baita azkeneko mende hauek arte berregiaztatu ez diren asko eta asko ere: Baleak bibiparoak direla egiaztatu zuen; arrain kurruskatsuak eta ornodunak bereiztu zituen; txitaren umeki-egoeraren garapena ikertu zuen (ikerketa honetan bihotzaren egituraketan eta oskolaren barnean zegoen bitartean taupadak aztertu zituen).
Enbriologian ere oso ideia egokiak plazaratu zituen. Antzinako ideien arabera, bizi-sorterazlea arra bakarrik zen; emeak, lekua eta elikadura baino ez zion ematen. Ideia hau guztiz onartua zegoen garai hartan eta usadio patriarkal batzuren oinarri finkoa zen (gaur ere bai?) Aristotelesek ernalketan emeek zuten papera adierazi zuen. Bere ustez, umekia emearengan lotan dagoen zerbait da eta abiatzeko iratzarri baino ez du egin behar.
Animalien sailkapenean, bere aurreko joera edo ohitura batzuk baztertu behar izan zituen. Bere aurretik dikotomiaren printzipioa guztiz onartuta zegoen. Honen arabera animaliak edo hegadunak eta hegagabeak, etab, etab. Aristoteles zeraz konturatu zen: printzipio horren arabera oso oso hurbileko diren animaliak aurkako taldetan sartu behar zirenaz, hala nola inurri hegadunak eta hegagabeak. Horregatik, sailkapena egiteko esandako printzipio hori baztertu egin zuen eta beste zenbait berezitasun kontutan hartuz, gaur eguneko sailkapenarekin askoz ere adosago dagoen beste sailkapena egin zuen.
Fisiologiaren arloan, nahiz eta askotan berak ateratako ondorioak okerrak izan, bere ikerketa-bideak aurrerapen handia izan ziren. Dirudienez bibisekzioa ere erabili zuen. Honela, adibidez, arnasketari buruzko bere aurrekoen ideiak eman ondoren, zera adierazten du: "ikertzaile hauek gertaerak ondo ez adieraztearen arrazoia, barneko organuen ezagupena ez edukitzean eta Naturak egiten duen guztiak bere helburua baduenaren doktrina ez onartzean datza. Animalien arnasketaren helburua ikertzerakoan benetako arrazoia errazago aurkitzeko aldez aurretik organuen (zakatzen eta biriken, adibidez) funtzioa ikertu beharko lukete".
Organuen funtzioei buruz inolako teoriarik egin aurretik, egitura anatomikoaren azterketa sakona egitea beharrezkoa dela esatea aurrerapen handia da. Honen arabera, Aristoteles zenbait animaliaren egituraz eta beren zakatzen edo biriken funtzionamenduaz arduratu zen. Zoritxarrez, ondorioak ateratzeko unean, garai hartan kimikari buruzko ezagutza-mailaren apaltasuna zela eta, laguntza txikia izan zezakeen: alde batetik ezagutzen zen gas bakarra airea zen eta bestetik honek egin zezakeen bakarra berotu ala hoztu zela onartzen zen.
Horregatik Aristotelesek atera zezakeen teoriaren arabera, arnasketaren helburua, odola hoztea baino ez zen. Nahiz eta gaur egun hori hutsa dela jakin, garaia kontutan hartuta eman zitekeen arrazoirik logikoena dela onartu behar dugu. Bestalde, harrigarria bada ere, Alkmeonen eta Hipokratesen teorien aurka (bi hauek adimenaren kokagunea garunean ipini bait zuten) Aristotelesek adimen-lekutzat bihotza hartu zuen. Honek eta landare-sexualitatearen ukapenak, alor honetan nolabaiteko atzerapena ekarri zuen.
Lehen esan dugunez, Fisikaren arloan (eta astronomian ere bai) biologian baino okertxeago ibili zen Aristoteles. Teoria atomistaren aurka borrokatu zuen eta baita irabazi ere. Baina, borroka honen sustraia ez zen egiaztatutako; fenomeno bat edo beste, Naturari buruzko bere teoriarekin ados ez etortzea baizik. Horregatik, teoria zuzena (atomista adibidez) fenomeno esperimentaletan oinarritua izan beharrean adimenaren ideia hutsean funtsatuta badago, hankaz gora botatzea erraza dela argi eta garbi ikusten dugu.
Demokritoren teoria atomistaren arabera hutsean pisu handiko gorputzak arinak baino abiadura handiagoz erortzen zirela esaten zen. Aristotelesek, aldiz, hau ukatu egin zuen: hutsean, pisu handikoak nahiz txikikoak, abiadura berdinez eroriko ziren..., baina hau ezinezkoa denez gero, ondorioz EZ DAGO HUTSIK!. Hutsa baztertzerakoan, berari lotuta dauden teoria atomistaren kontzeptu guztiak baztertu behar izan zituen: Gauza guztiak azkeneko elementu berdinez osatuta baleude, denek pisua eduki beharko lukete eta berezko gauza arinak, hots, berez gorantz doazenak, ez lirateke esistituko.
Platonen Akademia.
Honela suzko edo airezko masa handi batek lurrezko puska batek baino pisu handiagoa izango luke eta gainera lurra nahiz ura ez lirateke airean edo sutan murgilduko, murgiltzen diren bezala. Aristotelesek ez zuen dentsitatearen kontzeptua ezagutu. Honetarako Arkimedes arte itxaron beharko da eta haren ustez, Platonen ustez bezalaxe, gorputzek beren berezko orekara iritsi nahiz norantza baterako joera zeukaten.
Bestalde, Aristotelesek teoria geozentrikoa onartu zuen.
Honen arabera Lurra Unibertsoaren zentrua da. Zoritxarrez, nahiz eta Aristarkok teoria heliozentrikoa postulatu bazuen ere, Aristotelesen ospea zela eta urtetan eta urtetan astronomoek azkeneko teoria hau ez zuten onartu. Dena dela, Aristotelesen eritziz Lurra esferikoa zen.
Teoria atomista baztertzean, Aristotelesek antzinako ideia pitagoriko batzuk onartu zituen. Hauetako bat, materia lau lehen oinarrizko berezitasunez osatuta egotea izan zen, hauek binaka eta aurkakoak izatea: beroa eta hotza, lehorra eta hezea. Lau berezitasun hauek binaka elkartzen dira lau elementuak sorterazteko: lurra, ura, sua eta airea. Azkenik, hauen bitartez ezagutzen ditugun gainontzeko gorputz guztiak sortuko dira: ura, hezea eta hotza da; sua beroa eta lehorra, etab.
Zientziaren alor desberdinetako lana alde batera utzirik, Aristotelesek gai filosofikotan lan handia egin zuen, baina lan honetan horiei buruz ez gara arduratuko. Hala ere, Aristotelesen kontuak bukatu aurretik, logika formalaren asmatzailea ere badugula esan behar dugu. Hau dela eta, bere izena giza pentsakeraren gailurrean ipintzeko arrazoi faltarik ez dago. Bide hau zientziaren alorrean erabili zuen; matematika-gaietan bereziki eta geometrian berizikiago. Zoritxarrez, logika formalak leku txikia du zientzia esperimentalen eremuan; hauen helburua ez bait da aldez aurretik onartutako premisetan oinarritutako ondorioztatze formala.
Gure garaiko zientzilariak zorionez, esperimentuen munduan murgildurik ez dira gehiegi kezkatu logikaren arau formaletaz. Baina Aristotelesen itzala zela eta, zientzia grekoa nahiz Ertarokoa askotan guztiz eta zeharo egiazko premisen bila ibili zen, gero bide induktiboa besterik gabe erabiltzeko. Eta jokabide honen emaitza guztiok ezagutzen dugu ongi.
Hala ere, eta nahiz eta gauza batean edo bestean ondo asmatu ez, giza pentsakeraren alorrean (zientzia barne) Aristotelesen emaitza handienetakoa dela ongi eta garbi aitortu behar dugu.
5.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-f40054b719c8 | http://zientzia.net/artikuluak/komunitate-autonomoko-ibai-arroetako-uren-egoera/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Komunitate autonomoko ibai-arroetako uren egoera - Zientzia.eus | Komunitate autonomoko ibai-arroetako uren egoera - Zientzia.eus
Pasa den maiatzean, Gipuzkoako Foru-Aldundiak "Ura bizia da" lemapean urari buruzko kanpaina bati eman dio hasiera. Ikerketa hau komunitate Autonomoko ibai-arroei mugatzen zaie eta hori izango da gure esparrua beste informaziorik ezean.
Pasa den maiatzean, Gipuzkoako Foru-Aldundiak "Ura bizia da" lemapean urari buruzko kanpaina bati eman dio hasiera. Ikerketa hau komunitate Autonomoko ibai-arroei mugatzen zaie eta hori izango da gure esparrua beste informaziorik ezean. Komunitate autonomoko ibai-arroetako uren egoera - Zientzia.eus Komunitate autonomoko ibai-arroetako uren egoera
1986/08/01 Barandiaran, Mariaje Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ingurumena
Pasa den maiatzean, Gipuzkoako Foru-Aldundiak "Ura bizia da" lemapean urari buruzko kanpaina bati eman dio hasiera. Badirudi, gure agintariak arduratzen hasi direla horren baliagarri eta ordezkaezin den uraz. Ur-arazo larriak ditugu, eta ez Gipuzkoan bakarrik; Euskal Herri osoan baizik. Entzuna dugu alde batetik aspaldidanik Euskal Herriko ibaiak munduko zikinenetakoak direla. Bestetik, asko dira uda partean ur-hornikuntzaz arazo larriak dituzten herriak (Lazkao, Irun,...) gure Euskal Herri euritsu honetan.
Zein da bada, Euskal Herriko uren egoera? Ondoko lerroetan honen azalpen bat egin nahi dugu. Oinarria 1983.ean Eusko Jaurlaritzak agindutako ikerketa izango dugu(1). Tamalez, ikerketa hau komunitate Autonomoko ibai-arroei mugatzen zaie eta hori izango da gure esparrua beste informaziorik ezean.
Gazteok Euskal Herriko ibai nagusienak beti zikin eta kiratsu ezagutu izan baditugu ere, badirudi, eta horrela diote gure guraso eta aiton-amonek, garai batean ur garden eta garbiak isurtzen zituztela. Kolore deskribaezinezko estolda nardagarriak, elur zikin itsurako apar harroak eta itotzen gaituen kirats higuingarria, badirudi lehen ez zirela. "Begira, bestela, ibaien errepresetan izokinentzako dauden mailak" diote batzuk. Eta guk, zuhurrak garenez, eta izokinek ur garbiak laket dituztela jakin badakigunez, sinetsi egiten ditugu istorio mitologiko horiek.
Komunitate Autonomoko arroak
Komunitate Autonomoko hiru euskal probintziak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hurrenez hurren, 25 ibai-arrotan banaturik daude hidrologiaren ikuspegitik. Hauetako batzuk Bizkaiko Golkora isurtzen dituzte beren urak eta besteak Ebro ibaiaren bidez Mediterranio itsasora isurtzen dituzte. Mazela mediterraniar eta kantauriarraren muga, ia bat dator Araba/Bizkaia eta Araba/Gipuzkoa probintzi mugekin.
Araxes Amaroz baino gorago.
Gipuzkoako sei arroek Bizkaiko Golkoan dute bukaera. Hauek, Oiartzun(2), Urumea(3), Oria(4), Urola(5) eta Deba(6) ibaienak dira (*). Bidasoa ibaiak, Euskal Herriko garbienetako batek hain zuzen, Gipuzkoako lurraldean uzten ditu urak itsasoan, nahiz eta bere tarterik luzeena Nafarroan eduki.
Bizkaian 11 ibai-arro bereizten dira. Hauek ere Bizkaiko Golkora eramaten dituzte euriaren ondorioz biltzen dituzten urak. Bi ibai-arro nagusi dira: Ibaizabal(13) eta Kadaguarenak(14) alegia. Gainera, Butroe(10), Oka(9), Lea(8), Artibai(7), Karrantza(18) eta Barbadun (16) ibaiak ditugu tartean.
Azkenik, Araban 6 arro kokatzen dira, eta beraien ur guztiak, Ebro ibaiaren partaide bihurturik, Mediterraniora joaten dira. Probintzia honetako azaleraren gehiengoa Zadorra(21), Baia(20) Omecillo(19) eta Ega(24) ibai-arroek osatzen dute. Badira Araban beste arro batzuk ere: Mayor(17), Inglares(22), Araia(23) eta Errioxa(25) alegia, baina hauek oso txikiak dira eta ez daukate garrantzi berezirik.
Oiartzun ibaia Errenterian.
Bestalde, Arabako Aiara eta Laudio bailarek, Bizkaiko Kadagua eta Nerbioi ibaiei ematen dizkiete heuren urak, eta Aramaio herri arabarra Deba arroaren parte da. Era berean, Bizkaiko Otxandio eta Ubide herriak, Zadorraren sisteman sartzen dira.
Egungo egoera
Ibaien uraren kalitatea (eta edozein ur-masarena orokorki) adierazteko, erizpide desberdin asko erabil daiteke. Erabilitako erizpidea ur hori zertarako erabili nahi denaren araberakoa izango da. Erizpide desberdinak egongo dira, ur horrek bete behar dituen baldintza biologiko/kimiko/fisikoak, kontutan harturik: ura industria bateko hozte-sisteman erabili nahi bada edo herri baten ur edangarriaren hornikuntzarako erabiltzen bada, adibidez.
Leizaran, Gipuzkoako ibai birjina.
Artikulu honetan hiru erizpide desberdinetatik aztertuko da Komunitate Autonomoko ibaietako uraren kalitatea: biziaren euskarri izateko balio duen, elikapenerako erabil daitekeen eta aisian erabil daitekeenaren arabera.
Ondorio moduan
Eusko Jaurlaritzak agindutako ikerketa honek, denok somatzen genuena atera du agerira; Komunitate Autonomoko ibaien egoera guztiz tamalgarria eta grabea dela alegia.
Ondorio asko eta eritzi asko sor litezke egoera honen iturburu eta kausari buruz eta baita hondamena zuzentzeko hartu behar diren neurriez ere. Hori norberaren lana da eta norberak iritsi beharko du ondorioetara eta ondorio horiek defendatzeko hartu behar diren jarreretara. Orain, behinik behin, gertatzen ari dena ezagutzen ez dugunik ezin esango dugu.
1. MAPA: Euskal Komunitate Autonomoko uren egoera, biziaren euskarri diren heinean.
Hiru klasetan banatzen da ura biziaren euskarri izan daitekeen ikuspegitik, Europako Ekonomi Elkartearen arabera.
Klasea: Salmonido (izokin eta amuarrain) eta ziprinidoen (karpa) familietako arrain-populazioak mantentzeko gai diren urak.
Klasea: Honetan ziprinidoak mantentzeko gai diren urak sartzen dira.
Klasea: 2. klasea baino kalitate eskasagoa duten urak.
Egia esan mapa honek irazkin handirik ez du behar. Gainbegiratu batez berehala oharterazten gara Komunitate Autonomoko ibaietako uren kalitatea oso eskasa denaz. 2. eta 3. klaseko urak dira nagusi, Kantauriar mazelan batez ere. Gutxi dira beren ibilgu osoan zehar salmonidoak mantentzeko gai diren ibai nagusiak. Lea ibaia litzateke salbuespenik adierazgarriena. Bestalde 3. klaseko urak dira nagusi euskal arro nagusietan. Honek, urak bizia mantentzeko gai ez direla esan nahi du.
2. MAPA: Euskal Komunitate Autonomoko uren egoera, elikapenerako erabil daitezkeen heinean.
Lau klase bereizten dira ikuspuntu honen arabera:
Klasea: Tratamentu sinple baten bidez, (klorazioaren edo iragazketa azkarraren bidez esate baterako) edangarri bihur daitezkeen urak.
Klasea: Tratamentu arrunt baten bidez (hau da jalkipen/iragazpen delakoa dela medio) edangarri bihur daitezkeenak.
Klasea: 2. klasekoek jasan behar dutenaz gain tratamentu sofistikatua behar dutenak (ikatz aktibatu edo ozonizazioa adibidez).
Klasea: Elikapenerako erabili ezin diren urak, tratamentu berezia duten aparteko kasuak salbu.
Aurreko mapari egindako irazkinek ia-ia osorik balio dute honetarako, zenbait kasutan egoera, itxuraz, hobeago dela badirudi ere. Hala ere, azpimarragarria zera da: kasu honetan ere, Oria, Deba eta Ibaizabal ibaien arroak hilak egotea.
3. MAPA: Euskal Komunitate Autonomoko uren egoera erabilpen laketgarrien ikuspegitik.
Bi ur-klase desberdintzen dira atal honetan.
Klasea: Ura ukitzen deneko erabilpen laketgarrietarako egokiak diren urak.
Klasea: Ura ukitzen deneko erabilpen laketgarrietarako desegokiak diren urak.
Euskal ibai eta erreketan ez bainatzea hobe dela ondorioztatzen da hemendik.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-44d16a0996e2 | http://zientzia.net/artikuluak/untzigintzaren-historia-vi-galeratako-bizimodu-lat/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Untzigintzaren historia VI: galeratako bizimodu latza - Zientzia.eus | Untzigintzaren historia VI: galeratako bizimodu latza - Zientzia.eus
XIV. eta XV. mendeko untzietako bizimodua, oso latza zen. Marinelentzat diziplina gogorra zegoen. Arraunean bestetik, etengabe aritu behar izaten zuten.
XIV. eta XV. mendeko untzietako bizimodua, oso latza zen. Marinelentzat diziplina gogorra zegoen. Arraunean bestetik, etengabe aritu behar izaten zuten. Untzigintzaren historia VI: galeratako bizimodu latza - Zientzia.eus Untzigintzaren historia VI: galeratako bizimodu latza
1986/08/01 Azkune Mendia, Iñaki - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
XIV. eta XV. mendeko untzietako bizimodua, oso latza zen. Marinelentzat diziplina gogorra zegoen. Arraunean bestetik, etengabe aritu behar izaten zuten.
1. irudia. Berberiarrek Mediterranioan erabilitako galeaza.
XIV. eta XV. mendeko untzietako bizimodua, oso latza zen. Marinelentzat diziplina gogorra zegoen. Janaria berriz, txarra eta urria zen. Arraunean bestetik, etengabe aritu behar izaten zuten.
Galera zen garai hartako untzirik ohizkoena, eta hortik sortu zituzten gero fusta, galeotea, bergantina eta txikiagoa zen fragata. Guzti hauek arraunez eragiten ziren eta belak ipintzeko masta bat ala gehiago zituzten.
Galera, 40 edo 50 metro luze eta 6 edo 7 metro zabal zen. Zaharra zen formaz, eta IX. mendeaz gero itsasotan zebilen.
Fusta, txikiagoa eta arinagoa zen. Hogeitamar metro ozta-ozta zituen luzeran eta bost zabaleran. Hala ere, galerak baino arraun gehiago zuen. Fustak 18tik 22 arraunera zituen alde bakoitzean, eta galerak 14tik 20ra. Fragata zen untzitan txikiena. 6-12 arraun zituen alde bakoitzean, eta askotan mastarik gabea zen.
Veneziarrek galeaza gehien erabiltzen zuten. Untzi erraldoia zen. Bazituen 70 metro luzeran. Zabaleran berriz 16 metro. Hiru masta handiz hornitua zegoen eta estalia zegoen. Barruan, hogeitamabi alki zituen alde bakoitzean arraunlarientzat. Atzean, zubi handia eta altua zuen.
Galeaza kainoiz josia zegoenez, itsasoan nagusi zen. Hirurehunen bat gizon eraman ohi zituen berekin, eta horietatik berrehun arraunlariak ziren. Arraunlariez gain, komandantea, ofizialak, ofizialordeak, kontramaisuak, pilotuak, lemazainak, sukaldaria, untzimutilak etab. joan ohi ziren. Soldaduak, kapitain baten mende zeuden, eta kapitaina, untziko komandantearen aginduetara zegoen.
2. irudia. Drake-ren untzia; "Golden Hind" izeneko galeoia.
Arraunlari guztiak, ez ziren justiziak zigortutakoak. XIV. eta XV. mendeetan, beren borondatez ere joan ohi ziren arraunlariak galeretara. Borondatezko arraunlari hauek, bibotea eta ile luzea edukitzeko baimena zuten. Zigortuek berriz ez; hauek ez zuten ez bizarrik eta ez ilerik buruan.
Arraunlari libreei, egunez uzten zieten hitzegiten eta paseatzen arraunketarako txandarik ez zutenean. Baina gauez, katez lotzen zituzten arraunlari presoak bezalaxe.
Eta has gaitezen galera beraren deskribapena egiten. Estalki gainean, popan, arraunik ez zuen untziak, eta hau zen txokorik nobleena. Gela batek, ia popa osoa hartzen zuen, eta gela hau kapitainei bakarrik zegokien. Popan bestetik, gaztelua zegoen eta bere gainean soldaduak kainoiekin. Brankako gazteluaren gainean, marinelek belak, aingurak etab. maneiatzen zituzten.
Branka eta popako gazteluen artean, arraunen gainean pasabideak zeuden ezker-eskuin, eta han ibiltzen ziren atzera eta aurrera untziko marinelak nahiz ofizialak.
Popan, estalkipean, kapitainaren logela zegoen, eta inguruan, ofizialen ganbaroteak zeuden. Branka alderago, armategia zegoen. Haren ondoan berriz, jakitegia. Han gordetzen zituzten zezina, gaztak, etab. Irina, ogia, arroza eta babak, beste soto batean gordetzen zituzten.
Brankan komunak zeuden, eta baita bela, lokarri eta tresnak gordetzeko sotoak ere. Brankan, ofizialordeek lo egiten zuten.
3. irudia: "Henry Grâce a Dieu" izeneko galeoi frantsesa. 1.500 tona garraia zitzakeen eta 184 kainoiz hornitua zegoen.
Marinelek, bi libra biskotxo, libra bat okela, liberdi bat zezina, liberdi bat gazta, pinta bat ardo eta olio pixka bat izaten zuten jateko. Ofizialek berriz, horretaz gain beste jaki batzuk ere bazituzten.
Untziko garbitasun-egoera, tamalgarria zen. Itsasgizonek, behin ere ez garbitzea harrokeriatzat zuten eta igeri egiterakoan ez bazen, ez ziren urez garbituko. Gainera, soineko arropez aparte besterik ez zuten, eta asmatzekoa da hango zorri-piloen ugaritasuna.
Arraunlari presoek ordea, ilerik gabe eta garbi egoteko agindua zuten. Baina egunez alkitik atera ezin zirenez, zikinkeria zen nagusi haien inguruan ere, nahiz eta untziak kanpotik pintura eta kolore askotako banderak medio txukun-itxura izan.
4.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-aec7f1424df4 | http://zientzia.net/artikuluak/loto-ri-buruzko-jolasak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Loto-ri buruzko jolasak - Zientzia.eus | Loto-ri buruzko jolasak - Zientzia.eus
Azkeneko hilabetetan, Estatuan loto jokoa ezartzearen hasiera ikusi dugu. Loto, zorizko jokoa dela esan behar da eta aterako diren zenbakiak aurrez jakiteko bide egokirik ez dagoela.
Azkeneko hilabetetan, Estatuan loto jokoa ezartzearen hasiera ikusi dugu. Loto, zorizko jokoa dela esan behar da eta aterako diren zenbakiak aurrez jakiteko bide egokirik ez dagoela. Loto-ri buruzko jolasak - Zientzia.eus Azkeneko hilabetetan, Estatuan loto jokoa ezartzearen hasiera ikusi dugu. Martxan jarri bezain laster, jendeak itxaropen handiz onartu du.
Alizia oporretan kanpora joan zaigunez, oraingoan beste joku-mota bat izango da gure idazlaneko gai.
Azkeneko hilabetetan, Estatuan loto jokoa ezartzearen hasiera ikusi dugu. Martxan jarri bezain laster, jendeak itxaropen handiz onartu du. Aldizkariak, egunkariak... eta beste zenbait publikazio loto-ri buruzko artikuluez beterik daude.
Artikulu eta atal hauek, sistema laburraz mintzatzen dira, eta nahiz eta zehazki ez esan, apostulariei zera sinesterazi nahi zaie: boleto horiek betetzeko zenbait era ezberdin badela, eta aterako diren zenbakiei igarrita, dirua erraz eskura daitekeela.
Loto, zorizko jokoa (aleatorioa) dela esan behar da eta aterako diren zenbakiak aurrez jakiteko bide egokirik ez dagoela.
Hau esan ondoren, ez dizuegu zenbakiak asmatzeko bide egokirik emango, eta... dena dela, bide hori edukiko bagenu ere, ez genizueke azalduko. Ulertzen duzue zergatik, ezta?
Baina dena dela, loto-ri buruz azterketa txiki batzuk egitea nahi dugu. Lehendabizi, zein probabilitate daukagu sei zenbakiak asmatzeko, bost hogerleko jokatzen ditugunean?
Dakigunez, probabilitatearen definizio klasikoak A-gertakizun baten probabilitatea era honetara ematen digu:
Gure apostuan sei zenbakiak asmatzeko aldeko kasuak bat dira. Eta... zenbat dira kasu posibleak?
Arazoa ez da zaila, zeren eta dakigunez 49 zenbakietatik, sei aukeratu behar dituzu eta seiak asmatu.
Eta sei zenbaki ezberdinak irteteko kasu posibleak, honela lortuko dira: 49 zenbaki hauekin 6nakako taldeen konbinazioak eginaz. Hau da, 49 zenbakizko multzo baten, 6 zenbakizko azpimultzo guztiak izango dira:
Beraz, asmatzeko probabilitatea zera da:
Ez zaigu oso handia atera, ezta? Baina hala eta guztiz ere, 200 milioi gureganatzen baldin baditugu? Beno, denak helduak gara eta bakoitzak ikusiko du.
Gure kalkuluak egiterakoan, zera beharko genuke izan kontutan: loto, gabonetako loteriaren sistema berdinekoa dela. Baina gabonetan gehienez 100.000 zenbaki banatzen badira, loto-n 13.983.816 zenbaki banatzen dira. Aldatzen dena, noski, sarien banaketa da.
Eta oraindik gabonetako loteriaz mintzatzen diren sistema laburtuak ez ditugu behin ere ikusi!
Loto-ri buruz hitz egiten hasi garenez, joko honi buruz buruhauste batzuk proposatu nahi dizkizuegu.
Buruhauste hauek, tabernan entzundako elkarrizketa baten ondoren egindakoak dira.
Han zegoen zenbait neska-mutil berriketan, eta lehenengoz honako hau entzun genuen:
Ez dakit nola bete nuen loto-txartel hau, baina joan zen astean ez nuen zenbaki bat ere asmatu... zaila da gero eh! Ez dakit kasu hauetan zergatik ez duten saririk ematen.
(1) Guk: Zein da zenbaki bat bera ere ez asmatzeko dugun probabilitatea?
Pellok hau esan zuen: Nik, zenbaki bikoitiak irteten direla gehien uste dut. Begira aurreko astean ere, sei zenbakietatik bost bikoitiak ziren... Datorren astean nik, denak bikoitiak ipini behar ditut.
(2) Guk: Zein da sei zenbakiok bikoitiak izateko probabilitatea?
Zerbitzariak ere parte hartu eta zera esan zuen:
Egia dena zera da: zenbakiak zifra desberdinez bukatzen direla. Aurreko astekoak hartzen baditugu: 2, 6, 3, 4, 0 eta 8az bukatu ziren.
Guk: Zein da 6 zenbakiok zifra desberdinez bukatzeko probabilitatea?
Ikusten dugunez, denek zuten zerbait esateko. Joxe orduantxe ailegatu zen, eta berak honako hau bota zigun.
Segidako bi astetan, gutxienez zenbakiren bat errepikatzen da.
(4) Guk: Zein da Joxek esan duena gertatzeko probabilitatea?
(5) Azkenik, arazo hau azaltzen dizuegu. 6 zenbaki aukeratu behar dituzu, baina ondoko baldintzak kontutan harturik, eta noski, kontutan hartu bost hogerleko dauzkazula.
Zenbaki lehenik (primorik) ez dadila egon
Loto-ko 6 zenbaki aukeratzerakoan, 10 zifrak erabiltzea, eta zifra bakoitza gehienez behin bakarrik erabiltzea.
Zenbaki bat aukeratu ondoren, ezin duzu bere ondoko laukitxoetan dagoenik ipini.
Azkeneko baldintza, bi eratara uler daiteke.
"Ondoko laukitxoak" alde amankomun bat daukatenak badira, guk 6 ebazpen lortu ditugu.
"Ondoko laukitxoak" puntu amankomun bat daukatenak badira, guk ebazpen bakarra lortu dugu.
Beno, orain zuen esku geratzen da... Ah! eta gutxi gastatu!
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-936e3364c174 | http://zientzia.net/artikuluak/oinezko-robota-ibilaldi-gogorrerako-prestatzen-ari/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Oinezko robota ibilaldi gogorrerako prestatzen ari da - Zientzia.eus | Oinezko robota ibilaldi gogorrerako prestatzen ari da - Zientzia.eus
Tokyon ospatutako Robotika-aurrerapenen Nazioarteko Batzarrean, oinezko robota izan zen hardware-piezarik harrigarriena.
Tokyon ospatutako Robotika-aurrerapenen Nazioarteko Batzarrean, oinezko robota izan zen hardware-piezarik harrigarriena. Oinezko robota ibilaldi gogorrerako prestatzen ari da - Zientzia.eus Oinezko robota ibilaldi gogorrerako prestatzen ari da
1986/08/01 Lizaso, Pili - Informatika SailaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Tokyon ospatutako Robotika-aurrerapenen Nazioarteko Batzarrean, oinezko robota izan zen hardware-piezarik harrigarriena.
Joan den urtean Tokyon ospatutako Robotika-aurrerapenen Nazioarteko Batzarrean, oinezko robota izan zen hardware-piezarik harrigarriena.
Robot haul egokitutako suspentsio-ibilgailu bezala ezagutzen da (ASV, adaptive suspension vehicle) eta EEBBetako Ikerketa-projektu aurreratuen Defentsarako Agentziak eskainitako 5 milioi dolarreko laguntzaz eraikia izan zen.
ASVk, hiru konkorreko gamelu eta moja-mantilaren arteko nahastura dirudi. Baina Kenneth Waldron-ek, Ohio State Unibertsitateko robots eraiki zuen taldeko buruak dioenez "... oinezko ibilgailuen artean inoiz egindako saiakuntzarik sofistikatuena dugu".
Ibilgailu hau lur zakarretan zehar ibiltzeko diseinaturik dago. Gurpildun ibilgailuekiko tresna honen abantaila, oztopo handi baten aurrean gainetik pasatzeko erraztasuna izatea da.
ASV, hiru metro zabaleko erretenak eta bi metro altuko oztopoak saihestu gabe pasatzeko gai dela pentsatzen da.
Gorputzaz gainera, garrantzi handikoa da dispositibo sentsoreak edukitzea. "Sentsore optiko bat edukitzea, ez zaizu probetxagarriegia gertatuko seinalatzen ari den norantza ezagutzen ez baduzu" dio Waldon-ek.
ASVk 5 metroko luzera du, 2,72 tona pisatzen du eta 90 kilo garraiatzeko gai da.
50 Kilowatteko ziklomotoreen motore egokitu baten bidez ibiltzen da eta orduko 3 kilometroko abiadura lor dezake.
Ibilgailu honen kabinaren goikaldeko radar optiko batek adierazten dio gidariari norantz doan.
Galio artsenurozko laser batek izpi infragorri bat sortzen du, ispilu mekanikozko sistema batean isladatu eta ibilgailuaren aurreko aldea aztertzen du. Isladatutako izpi infragorri hauek funtzio-bakarreko bost konputagailuz aztertzen dira. Beste funtzio-bakarreko 10 konputagailuek koordinatzen dute hanken higidura, gida-agintetik datozen aginduak irakurri eta kabinako pantailetara informazioa bidaliz.
Kabinaren goikaldean bi pantaila daude. Ezkerrekoak, une oroz lurrean dauden hankak zeintzuk diren adierazten du. Eskuinekoak berriz, hanka guztien egoera zehatza.
ASVren eraikuntza burutu eta martxan jartzeko, Waldron eta bere taldeak arazo tekniko batzuk konpondu behar izan zituzten. Arazo handienetariko bat independenteki higitzen den pieza-multzo handi bat, eraginkortasun handiz eta kontrol oneko ahalmenez hornitzea izan zen.
"Eraginkortasun handia lortu beharra duzu; ahalmenez hornitu behar bait duzu zeure burua" dio Waldron-ek.
Aurten, software-modulu guztiak prest daudenean, ASVk sei eragiketa-mota izango ditu, arlo desberdinetan bere helburuak betetzeko. Honetarako zera behar da: pauso zehatza eragileak hanka bakoitza kontrolpean duenean, zirkuitu itxiko mekanismo bat, non tresnaren konputagailuak hanka bakoitza bideratzen bait du; erabat automatizatutako mekanismo bat, non hanken segida aurretik definitu gaberik bait dago, lurraren arabera aldatzen delako; lur zakarretan zehar azkarrago ibiltzeko pentsatua dagoen mekanismo gurutzatu bat, eta bultzada-mekanismo bat, zeina osoki hartuz mekanismo gurutzatuaren antzekoa bait da, baina sentsoreen informazio-zati bat alde batera utzirik ibilgailua abiadura handiagoz higi erazten du.
ASVren eraikuntza Maiatzean burutu zen. Burutu aurreko astean bere hanka indibidualak lehen aldiz higitu ziren. Hasieran frogak mahai gaineko sistema baten bidez egin ziren. Hala eta guztiz ere, aurten guztiz automatizatua izango da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-c559a3ba4661 | http://zientzia.net/artikuluak/mezuak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Mezuak - Zientzia.eus | Mezuak - Zientzia.eus
12 instrukzio-lerro nahikoa dira edozein luzerako mezua pantailaren eskuinaldetik ezkerralderantz pasatzen jardun erazteko nahi adina denboran zehar.
12 instrukzio-lerro nahikoa dira edozein luzerako mezua pantailaren eskuinaldetik ezkerralderantz pasatzen jardun erazteko nahi adina denboran zehar. Mezuak - Zientzia.eus Programazioa
12 instrukzio-lerro nahikoa dira edozein luzerako mezua pantailaren eskuinaldetik ezkerralderantz pasatzen jardun erazteko nahi adina denboran zehar.
Programa honen aplikazioa edozein izan daiteke: dendetako erakusleihotan oharrak ikustarazteko, definizioak ezagutarazteko, oharrak edo datuak azaltzeko edo oraintxe pasa berriak ditugun hauteskundeetako programa politikoak eta sloganak zabaltzeko.
Programaren mamia, bi instrukzio-lerrotan dago.
20 LET L = LEN A$ eta 100 PRINT AT 11, Z; A$ (P TO U)
Lehendabizikoak A$ aldagaiaren (gure mezua hain zuzen) karaktere-kopurua L aldagaian gordetzen du.
Bigarrenak, A$ aldagaiaren (mezuaren) zati bat idazterazten du; P eta U zenbakizko aldagaiek adierazten duten zatia. Adibide batekin berehalaxe ulertuko duzu.
Demagun Elhuyar-eko Robot industrialak bideoari buruz mezu bat ipini nahi dugula. Hauxe bera:
"BEREZ ASTUNA DEN GAI BATEZ HOGEI MINUTU GUSTORA PASA NAHI BADITUZU, SALGAI DAGO JADANIK ROBOT INDUSTRIALAK BIDEOA (Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ELHUYARera Urbieta kalea 7. Telefono
a
429945)".
Mezu honek 200 karaktere ditu, espazioak barne. Beraz 20. instrukzio-lerroak LET L=LEN A$ egikaritzen (exekutatzen) denean, L=200 balioko du. Ondoren pantailaren eskuinaldean mezuaren lehen letra inprimatuko du; P=1 eta U=1 gero lehenengo biak P=1 U=2 [A$ (P TO U)] eta honela mezu osoa idatzi arte. Ikus irudiak.
Pantailan 32 karaktere baino gehiago ez dira sartzen lerro horizontal batean. Beraz: mezua 32 karaktere baino luzeagoa denean, 33. karakterea inprimatzeko P+1 egiten da; hau da:
Mezua amaitzeko beti hutsune batez amaitu behar da. Bestela mezuko azken karakterea 32 bider errepikatuko da pantaila itsusituaz.
Mezua aldatzeko nahikoa da 10 LET A$=" mezua ...... " egitea ondoren ENTER eta RUN sakatu.
PROGRAMA
1 REM "MEZUAK J.M. ITURRIOTZ 1986 ©"
10 LET A$ = "BEREZ ASTUNA DEN GAI BATEZ HOGEI MINUTU GUSTORA PASA NAHI BADITUZU, SALGAI DAGO JADANIK ROBOT INDUSTRIALAK BIDEOA (Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ELHUYARera Urbieta kalea 7. Telefonoa 429945"
20 LET L = LEN A$ :REM "Mezuaren karaktere-kopurua gorde"
30 LET Z = 31 :REM "0-31 bitarteko karaktere-lerroa ireki"
40 LET P = 1 :REM "Mezuaren lehen letra"
50 LET U = 1 :REM "Mezuaren luzera aldakorra kontrolatzeko aldagaia"
100 PRINT AT 12, Z; A$ (P TO U) :REM "Mezua idatzi"
110 PAUSE 7 :REM "Mezuaren abiadura kontrolatzeko"
120 IF U L THEN LET U = U + 1
130 LET Z = Z - 1
140 IF Z = -1 AND U = L THEN LET Z = 0 : LET P = P + 1
150 IF P L THEN GOTO 30 : REM "Idatz berriro mezu osoa"
160 GOTO 100 :REM "jarraitu mezua osatu arte"
Oharra: REM instrukzioak ez dute inolako eraginik programan. REM instrukziorik gabe berdin funtzionatzen du.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-64e9af610089 | http://zientzia.net/artikuluak/diesel-motoreak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Diesel motoreak - Zientzia.eus | Diesel motoreak - Zientzia.eus
"Perkins" etxe britaniar ezagunak, kamioientzako diesel motore berria garatu du.
"Perkins" etxe britaniar ezagunak, kamioientzako diesel motore berria garatu du. Diesel motoreak - Zientzia.eus Diesel motoreak
Ingurumena
Diesel motoreek aurrerakada galanta jasan dute azken urte hauetan. Garai bateko motore pisu eta zaratatsuak ahaztuxeak dauzkagu. Lehen ia kamioitan soilik erabiltzen ziren motoreak, egun edozein automobiltxotan erabiltzen dira. Diesel motoreari buruzko ikerketak ordea, ez dira gelditu.
"Perkins" etxe britaniar ezagunak, kamioientzako diesel motore berria garatu du. Phaser izeneko motore honen ezaugarririk ikusgarriena, diseinu iraultzailea duen erreketa-ganbara da. Erreketa-ganbara honek, beste zenbait berrikuntzarekin batera, motoreak %8 erregai gutxiago kontsumitzea eta %13 potentzia gehiago izatea lortzen du. Zarata txikiagoa aterata gainera.
Hobakuntza hauek oso kalkulu-tekniko zehatzak erabilita lortu dira, bai diseinuan eta bai instrumentazio eta esperimentazioan. Esaterako, ganbararen diseinuan laser-anemometro bat erabili da, zeinak erraztu egin bait du erregaiaren nahastea burutzen duten zurrunbiloak zehatz-mehatz kontrolatzea. Laser-anemometroa, industria nuklearrean erabiltzen da gas-fluxuen oso nahasketa zehatza egiteko.
Modu honetara, diseinu tetralobulatura iritsi dira. Bestetik, erabat erabakikorra izan zen pistoiaren burua eta zilindroaren arteko lasaiera 0,43 mm-koa izatea (ohizkoa 0,17 mm-koa da). Motoreak trabarik gabe lan egiten du horrela ere. Perdoi- edo tolerantzi gehikuntza honi esker, motorearen fabrikazioa merkeagoa izango da; motorearen sendotasuna eta iraupena handiagoak gertatzen direlarik gainera.
Era berean, ganbara berri hauetan erregaiaren nahasketa lehenago egiten da. Horregatik, birabarki eta bieletan presioa txikiagotu egiten da, eta ondorioz, blokea arinagoa da. Honek, zarata-maila ohizkoa baino txikiagoa izatea dakar.
Diesel motoreentzako diseinu berriko zilindroa
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-e58d0a0d4c62 | http://zientzia.net/artikuluak/espazio-untzi-erraldoiak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Espazio-untzi erraldoiak - Zientzia.eus | Espazio-untzi erraldoiak - Zientzia.eus
Espazio-untzi erraldoiak eraikitzearen ideia bota izan da behin baino gehiagotan. Zazpi egunez espazioan bizi izan zen zenbait arratoi gaztek, hezur-masa eta -gogortasuna galdu egin zituen.
Espazio-untzi erraldoiak eraikitzearen ideia bota izan da behin baino gehiagotan. Zazpi egunez espazioan bizi izan zen zenbait arratoi gaztek, hezur-masa eta -gogortasuna galdu egin zituen. Espazio-untzi erraldoiak - Zientzia.eus Astronautika
Gure inguruko izarren planetak gizakiarentzat konkistatu ahal izateko, mundu txikia izango litzatekeen espazio-untzi erraldoiak eraikitzearen ideia bota izan da behin baino gehiagotan. Untzi handi hauetan gizasemeak eta hauen abere eta uztak ugalduko lirateke eta belaunaldiz belaunaldi, bidaiatu ondoren Lurra utzi zutenen oinordekoek lortuko lukete helburua.
Izar iristezinetara heltzeko, ideia tentagarria da benetan azaldutako hau. Hala eta guztiz ere, horretan soilik gera daiteke; ideia tentagarrian hain zuzen, joan den urteko apirilean "Spacelab 3" delakoan egin zen zenbait saiok emandako ondorioak konfirmatzen badira. Zazpi egunez espazioan bizi izan zen zenbait arratoi gaztek, hezur-masa eta -gogortasuna galdu egin zituen.
Zer adierazi nahi du horrek? Arazoa gizasemeen mugetara ekartzen baldin badugu, honek espazioan jaiotako umeak txikiak eta lodiak izango liratekeela esan nahi du. Gainera, espazioan jaiotako haurren hezurdurak ezin izango lioke bere pisuari grabitatepean eutsi.
NASAko Sarah Arnaud ikerlariaren hitzetan, "Espazioan bizitzeko izaki ideiala biribila, hezur luze eta zurrunik gabea, izango da". Hortaz, eta hasiera batean aipatutakoari eutsiaz, tamalgarria litzateke benetan untzi erraldoi hauetakoren batean doazenak hamaika urte iragan ondoren planeta batera iristerakoan baliatzerik ez izatea. Beren pisuari grabitatepean ez bait liokete eutsiko.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-e6ad9d82812b | http://zientzia.net/artikuluak/zona-hezeak-arriskuan/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zona hezeak arriskuan - Zientzia.eus | Zona hezeak arriskuan - Zientzia.eus
Mundu osoko, "zona hezeak" arrisku bizian daude. World Wildlife Fund naturaren babespenerako erakunde internazionalak kontzientziazio-kanpaina bat antolatu du.
Mundu osoko, "zona hezeak" arrisku bizian daude. World Wildlife Fund naturaren babespenerako erakunde internazionalak kontzientziazio-kanpaina bat antolatu du. Zona hezeak arriskuan - Zientzia.eus Zona hezeak arriskuan
Ingurumena
Mundu osoko, estuario, padura, aintzira, delta, laku eta abar, "zona hezeak" alegia, arrisku bizian daude. Ez latitude hezetan bakarrik; baita latitude tropikaletan ere. Zona heze hauek babesteko, World Wildlife Fund naturaren babespenerako erakunde internazionalak kontzientziazio-kanpaina bat antolatu du. Mundu osoko zona hezeek izan dezaketen moduko arazo bat Niger ibaiaren deltan agertu da.
Beronen emankortasunak, gehiegi ustiatzera bultzatu du jendea eta horrek arriskuan jarri du beronen ekosistema hauskorra. Berdin gertatzen da Senegal ibaiaren behe-ibilguan azukre-kainabera eta arrozezko soroak direla kausa.
Drenaia eta poluzioa, zona hezeen etsairik handienetakoak dira. Estatu Batuetan, 1955.etik 1975.era bitartean 4,5 milioi hektarea heze hondatu dira, hauetako %87a drenaiaren kausaz izan delarik. Pakistanen, fabriken poluzioa arriskuan jartzen ari da Indo ibaiaren deltan ganben arrantza.
Euskal Herrian ere baditugu adibideak. Azken urteotan kanalizazioa eta betelana desegiten ari dira Zarautz inguruko padura.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-ccdc7d701f35 | http://zientzia.net/artikuluak/tanistrofens-dinosaurioak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Tanistrofens dinosaurioak - Zientzia.eus | Tanistrofens dinosaurioak - Zientzia.eus
Stuttgart-ko Unibertsitateko R. Wild paleontologoak aztertu ditu Tanistrofensaren aztarnak.
Stuttgart-ko Unibertsitateko R. Wild paleontologoak aztertu ditu Tanistrofensaren aztarnak. Tanistrofens dinosaurioak - Zientzia.eus Tanistrofens dinosaurioak
Paleontologia
Duela 200en bat milioi urte, bazen Lurraren azalean Tanistrofens izen bitxia zeukan dinosaurioa. Bere berezitasun bakarra, ez zen gaur jarri diogun izengoitia; bere lepo luzea bait zen benetan ikusgarriena. Bere lepoa 3,5 m-koa zen, animalia guztira 6m luze besterik ez zelarik. Buztanak, bere luzeraren laurden bat hartzen zuen. Farregarria izan behar zuen dinosaurio bitxi honen itxurak.
Kostaldean bizi zen gaurko Mediterranioaren ingurutan; egungo Alemaniako Ohian Beltza-n hain zuzen.
Stuttgart-ko Unibertsitateko R.Wild paleontologoak aztertu ditu Tanistrofensaren aztarnak. Beronen arabera, Tanistrofensaren lepoa hamabi ornoz osatua zegoen. Orno hauen aurpegiak, ia paraleloak ziren. Gainera ornoak oso zurrunak ziren, buruaren eta oinarriaren ingurutan izan ezik. Animalia hauek, burmuinaren odol-irrigaziorako eta liseriketarako arazo larriak gainditu behar izan zituztela pentsatzen da bestalde.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-331bb9178516 | http://zientzia.net/artikuluak/estatu-batuetako-inkesten-emaitzak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Estatu Batuetako inkesten emaitzak - Zientzia.eus | Estatu Batuetako inkesten emaitzak - Zientzia.eus
Zenbait kasutan suizidioarekiko joera hereditarioa izan daitekeela aditzera eman du Estatu Batuetan eginiko inkesta batek.
Zenbait kasutan suizidioarekiko joera hereditarioa izan daitekeela aditzera eman du Estatu Batuetan eginiko inkesta batek. Estatu Batuetako inkesten emaitzak - Zientzia.eus Estatu Batuetako inkesten emaitzak
Osasuna
Nork bere buruaz beste egiteko hamaika arrazoi egon daiteke; nabariak batzuk (porrot ekonomikoa esaterako) eta bitxiak beste batzuk. Orain arte, nork bere burua hiltzea kanpo-arazoek eragindako ekintza zela uste zen. Hala ere, zenbait kasutan suizidioarekiko joera hereditarioa izan daitekeela aditzera eman du Estatu Batuetan eginiko inkesta batek.
Janice A. Egeland eta James N. Sussex doktoreek Pennsylvaniako Amish komunitate bat aztertu dute. Komunitate honetan gertatutako 26 suizidiotatik 24, joera depresiboa duten familietan gertatu dira.
Amish komunitatea aukeratzeko arrazoia, hauek bizimodu tradizionala izatea da. Komunitate hauek ez dute ez stress ekonomikorik eta ez sozialik ezagutzen eta ezaguna denez maiz suizidioarekin hertsiki erlazionatuta daude hauek. Suizidioarekiko faktore heredagarriak beraz, errazago azalduko lirateke honelako ingurugiro sozialean.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-ca01923a008b | http://zientzia.net/artikuluak/olatu-energiaz-baliatzeko-zentrala/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Olatu-energiaz baliatzeko zentrala - Zientzia.eus | Olatu-energiaz baliatzeko zentrala - Zientzia.eus
Norvegiako Bergen-en olatu-energiaz baliatzeko zentrala eraiki berri da.
Norvegiako Bergen-en olatu-energiaz baliatzeko zentrala eraiki berri da. Olatu-energiaz baliatzeko zentrala - Zientzia.eus Energia berriztagarriak
Aldameneko argazkian daukagun eraikuntza ikusgarria, Norvegiako Bergen-en eraiki berri den olatu-energiaz baliatzeko zentrala da. Planta hau hamar urteko ikerketaren fruitu da. Hala ere, bere funtzionamendu-sistema sinplea da.
Dorrearen oinarritan lehertzen diren olatuek, airea konprimatu egiten dute eta dorrearen barnealderantz bapatean botatzen dute. Dorrearen barnean, "Plantor" izeneko turbina berezi bat dago, zeinetan airea zabaltzen bait da. Turbina, elektrizitate-sorgailu bati konektaturik dago. Olatu-energiaz baliatzen den zentral honek, urtero 1,8 GW.h-eko energia ekoiztuko duela uste da.
Norvegian uste denez, hamar urteren buruan olatu-energia prezio aldetik konpetitiboa izango da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-ea4b61c7eecb | http://zientzia.net/artikuluak/afrikako-lehortea/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Afrikako lehortea - Zientzia.eus | Afrikako lehortea - Zientzia.eus
Botswana eskualdean lehortea erabateko arazo kezkagarria da.
Botswana eskualdean lehortea erabateko arazo kezkagarria da. Afrikako lehortea - Zientzia.eus Afrikako lehortea
Ingurumena
Afrikako eskualde askotan lehortea erabateko arazo kezkagarria da. Botswana eskualde horietako bat da. Hala ere, beste zenbait herrirekin gonbaratzen bada, Botswanak abantail nabaria du: bertan ura badago. Baina ur hau erabiltezina da, bai kontsumorako eta baita ureztaketarako ere, gazia delako.
Ezagunak dira jadanik ur gazia gezatzeko teknikak, baina, gehienak sofistikatuak direlako asko garestitzen dute lortutako ura. Arazo honi aurre egiteko, Botswanan teknologia errazagoen bila aritu dira. Azterketa hauen ondorioa, eguzki-zelula bat izan da. Eguzki-zelula honetan distilazio-prozesu sinple batez ur gazitik ur geza lortzen da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-a2c8467ec8c1 | http://zientzia.net/artikuluak/mantxako-tunela/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Mantxako tunela - Zientzia.eus | Mantxako tunela - Zientzia.eus
Mantxako tunelaren proiektua aurrera doa.
Mantxako tunelaren proiektua aurrera doa. Mantxako tunela - Zientzia.eus Mantxako tunela
Garraioak
Mantxako tunelaren proiektua aurrera doa. Bien bitartean, aurreko proiektuetan tunelgintzarako erabili den tresneria berreskuratu nahi du Londres-eko "Science Museum" ezagunak. Argazkian duguna, 1923.ean hasitako proiektuan erabilitako makina ondeatzailea da. Makina hau Dover inguruko itsaslabar batzutan egon da utzita.
Douglas Whitaker injineruak diseinatu zuen makina eta 1923.ean 146 metro zulatu zituen proiektu bertan behera utzia izan baino lehen.
Egun, "Science Museum" delakoak makina berritu egin nahi du bere gelaren bateko erakusgai izan dadin.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-4328f25cfc9f | http://zientzia.net/artikuluak/espazioan-lo/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-08-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Espazioan lo - Zientzia.eus | Espazioan lo - Zientzia.eus
Erorketa-zentzazio hori nolabait ezabatuko duen lotarako zakua asmatu du ESAk.
Erorketa-zentzazio hori nolabait ezabatuko duen lotarako zakua asmatu du ESAk. Espazioan lo - Zientzia.eus Espazioan lo
Osasuna
Espazioan lo egitea ez omen da oso eroso eta gustagarria. Erortzen ari denaren inpresioa pairatu behar izaten du astronautak. Horrela diote behintzat hor goian ibili direnak.
Erorketa-zentzazio hori nolabait ezabatuko duen lotarako zakua asmatu du ESAk; Europar Espazio-agentziak alegia. Zakuak inguruan dituen hodi batzuk, ehuna teinkatzen dute hau puzten denean eta presio uniformea eragiten zaio astronautaren gorputzari.
Lo egiteko posizioa edozein izanik ere, astronautak Lurrean lotan ari denaren inpresioa nabarituko omen du...
Ondo lo egin. |
zientziaeus-013ca6d0d147 | http://zientzia.net/artikuluak/zientziaren-sorrera-grezian-zientzia-ka-v-mendean/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zientziaren sorrera Grezian: Zientzia K.a. V. mendean - Zientzia.eus | Zientziaren sorrera Grezian: Zientzia K.a. V. mendean - Zientzia.eus
Mundu grekoaren bi muturrek, sortaldekoek eta mendebaldekoek, hau da, joniarrek eta pitagoratarrek K.a. VI. mendean zehar errealitatearen egiturari buruz eztabaidatzen zuten.
Mundu grekoaren bi muturrek, sortaldekoek eta mendebaldekoek, hau da, joniarrek eta pitagoratarrek K.a. VI. mendean zehar errealitatearen egiturari buruz eztabaidatzen zuten. Zientziaren sorrera Grezian: Zientzia K.a. V. mendean - Zientzia.eus Zientziaren sorrera Grezian: Zientzia K.a. V. mendean
1986/06/01 Bandres Unanue, Luis Iturria: Elhuyar aldizkaria
Mundu grekoaren bi muturrek, sortaldekoek eta mendebaldekoek, hau da, joniarrek eta pitagoratarrek K.a. VI. mendean zehar errealitatearen egiturari buruz eztabaidatzen zuten.
Miron-en Diskoboloa.
V. mendean, aldiz, filosofiaren eta zientziaren arteko bereizketak nolabait urrats bat aurrera egin zuela esan dezakegu. Filosofoek, beren aldetik, beren pentsakeraren gaiaren esparruak gehiago mugatu, eta bide batez, sakondu egin behar izan zuten. Zientzia, berriz, bere mundu berezian gehiago zentratuko zen.
Zoritxarrez mende honetako idatz-testurik ia ez dago. Hala ere, dagoenarekin mendea hiru epe nagusitan sailka dezakegu: Eskola eleatarra, atomoaldekoa eta sofisten epeetan alegia. Baina, hauekin aritu baino lehen Heraklito eta Anaxagoraren emaitzak estudiatu beharko ditugu:
Efesoko Heraklitok K.a. 484. urtearen inguruan idatzi zuen. Zientzi gizon baino gehiago filosofo eta olerkari zen. Anaximandroren eta Anaximenen joera materialistak arbuiatu zituen. Bere eritzian, oinarrizko elementua eter-suaren antzeko zerbait zen; hots, nolabaiteko gogo-materiaren bat. Gauza guztiak elementu honen bitartez zeuden eginak eta berera itzultzen ziren. Munduan ikusten den aurkako fenomenoen betiko goibehea (hotza/beroa, bizia/heriotza, etab.) beti bizirik dagoen, esandako, suaren agerpena da. Gauza guztiak ordenuz higitzen dira eta eten gabe doaz: "panta rei".
Heraklitok, berez, ez zuen gauza berri gehiegirik ekarri eta gauzen aniztasuna eta erlatibotasuna ikusi bazuen ere, bere lana gauzen adierazpen arrazionaletik ihes egitea da.
Klazomenas-eko Anaxagora: Dirudienez, K.a. 499. eta 428. urte bitartean bizi izan zen. Nahiz joniarra izan, Atenara joan zen eta bertan hiriko gizon ospetsuena zen Perikleren laguntza lortu zuen. Han, Euklideren irakasle izan zen.
Anaxagorak Naturari buruzko lan bat idatzi zuen. Gaur egun, horren hiru orrialde baino ez dago. Bere eritzian, ezer ez da ez jaiotzen eta ez hiltzen. Dagoena, nahasketa eta deskonposaketa baino ez da. Unibertsoa hasieran neurrigabeko hazi-multzoa zen; adimenak, errotazio-higiduraren bitartez, itxuratu eta ordenatu zuen. Anaxagoraren pentsakerak ez du ia oinarri zientifikorik. Hala ere, astronomiari, biologiari, anatomiari eta medikuntzari buruz aritu zen.
Eskola eleatarra: Hego Italiako Eleako filosofoek a priori-ko filosofia kritiko mota bat ere garatu zuten. Bere fundatzailea Parmenide izan zen. Hau, K.a. 480. urte inguruan bizi izan zen.
Adimenaren kemenaren bitartez liluratutako filosofo honek, nahiz eta zentzuek besterik esaten badute ere "pentsa-ezinezkoa dena ezin dela" esaten duen axioma azken mugaraino eraman zuen. Honela arrazonatzen zuen: kreazioa ezinezkoa da; ezerezetik zerbait sortzea edo ez izatetik izatea agertzen dela pentsatzea ezinezkoa da; beraz, ez izateak ez du izaterik. Alderantzizkoa ere, birrinketa, ezinezkoa da; zeren izaera duen gauza batek ez dauka ezerez bihurtzerik. Aldaketa bera ere ezinezkoa da, gauza batek berez desberdin den beste batetik sortzerik ez daukalako.
Beraz, aditzen ditugun denborako eta espazioko aldaketen, desberdintasunen eta anizkoitasunen itxurak, zentzuek ematen eta adimenak ukatzen dizkiguten gezurrezko irudiak baino ez dira. Zentzuek ez gaituzte egiarantz eramaten; hori pentsakerak soilik egin dezake.
Zientziaren Historiaren aldetik, bere astronomiari buruzko ideiek garrantzi handiagoa daukate. Bere eritziz Lurra bost ataletan banatutako esfera zen. Esferatasunari buruzko ideia nondik sortu zuen jakitea zaila da. Dena dela, zenbait pitagoratarrek ere, berak baino lehen gauza bera onartzen zuen. Baina, ideia honetan oinarriturik Unibertsoa Lurrarekin esfera zentrukide multzo bezala pentsatzera iritsi zen. Lurra, multzo horren erdian geldirik izango litzateke. Esfera horien tartean hidigidurak gidatzen Jainkoa izango genuke. Ikusten dugunez, ikuspegi metafisiko hutsak egia diren zenbait ondoriotara eraman zuen.
Elea-ko Zenon: Parmenideren ideia batzuk garatu zituen eta, besteak beste, aldaketa eta anizkoitasuna errealtzat hartzearen absurdua demostratu zuen. Aristotelek dialektikaren asmatzaile izendatu zuen, agian, "reductio ad absurdum" izeneko legearen erabilpen sistematikoa egiten zuelako. Gauza guztiak zenbaki elementalez eginik zeudenaren doktrina pitagoratarraren aurka burrukatu zuen eta bere paradoxen bidez anizkoitasunaren kontzeptua birrindu zuela pentsatu zuen:
Anizkoitasunak, infinituki zatikor izan behar du, eta beraz, infinitua bera izan. Baina aurkako bideari jarraitzerik ez dago: hau da, infinitu parte txikiren bidez finitu oso bat osatzea ezinezkoa da. Edo, Akile korrikalaria dortoka baten ondoren doanean, dortoka zegoen puntura iristean dortoka beste puntuan dago, eta berriro Akile bigarren puntu honetara heltzen denean, eta...; beraz, Akilek ez du sekulan dortoka harrapatuko. Edo, gezia airean "geldirik" dagoenarena, edo...
Egiaz, Zenonek Matematika-arlora ez zuen ezer berririk ekarri, baina berak ezarri zituen ideietan oinarrituta, kalkulu infinitesimala eraikia izan da.
Marmolezko kore bat.
Agrigento-ko Enpedokle: Eskola eleatar honen barnean Enpedokle siziliarra ere aipa daiteke (K.a. 450. urte inguruan bizitakoa). Bere lanak filosofiaz, olerkiaz, astronomiaz, fisikaz, biologiaz eta medikuntzaz egin zituen. Lau elementuren (lurra, ura, airea eta sua) eta bi indarren, zentripetoa (maitasuna) bata zentrifukoa (gorrotoa) bestea, existentzia postulatu zuen. Dagoen guztia elementu eterno eta iraunkor horien bitartez osaturik dago. Hauek, maitasunaren bidez elkartu egin daitezke ala gorrotoaren bidez aldara.
Enpedoklen astronomiari buruzko ideiak oso xeheak dira eta bere aurrekoenekiko atzera jotzea da. Ortzea beirazko eta arraultze-itxurako gainazala zen; izarrak bertan itsatsirik zeuden eta planetak aske. Ortzean, bestalde, bi eguzki izango lirateke.
Fisikaren arloan, aldiz, bere emaitza oparoagoa izan zen. Airearen gorpuztasuna frogatu zuen; honetarako beheko oinarrian zulo txiki asko eta goikoan zulo normal bakar bat duen ontzi itxia prestatu zuen. Goiko zuloa behatzez itxirik ontzia uretara murgiltzen bada, ez da urez betetzen. Aldiz, behatza kentzean ura sartu egiten da. Esperimentu honetatik bi ondorio atera zituen: bata, hutsa eta airea desberdinak zirela, eta bestea lurrina eta airea bi gauza zirela.
Argiaren arloaz ere arduratu zen. Pitagoraren eta bere jarraitzaileen eritziz, ikusmenaren oinarria gorputzek emititzen zituzten partikula batzuk ala begitik irteten ziren izpi sentikorrak ziren. Enpedokleren ustez argi-gorputzek emititzen dituzten izpiek, begietatik irteten direnekin talka egiten dute. Hau baino garrantzi handiagokoa argiaren abiadurari buruz zuen ideia izan daiteke: Enpedokleren ustez argiaren abiadurak finitua izan behar zuen (Ik. Aristotele "De sensu").
Goiko argazkian: K.a. V. mendeko tenplu doriar baten egitura arkitrabatua. Beheko argazkian: Tenplu motak. Goitik hasita: in antis tenplua, prostiloa, antiprostiloa, dipteroa, pseudodipteroa, peripteroa, pseudoperipteroa.
Biologiaren arloan, Aezioren eritziz, Enpedokleren emaitzak kontuan hartzekoak dira. Enpedoklek zioenez landareak animaliak baino lehenago sortu ziren eta beren arteko desberdintasuna elementuen nahasketaren kualitatetan eta eratan datza: lau elementuak neurri berdinez nahasita haragia sortzen da; suaren eta uraren proportzioa besteena baino bi aldiz handiagoa bada, nerbioak sortzen dira, etab.
Enbriologiari buruz Aristotelek dioenez, Enpedoklek enbrioiak hatsik gabeko bizia duela, sexu-besberdinketa estaldura izan ondoren hogeitamasei egun barru umetokian gertatzen dela eta gorputzadarrak larogeitamaikagarren egunean osotzen direla esaten zuen. Galenok ere arlo honetan zenbait emaitza leporatzen dio: bikiak likido ernerazlearen soberatasunagatik sortzen direnarena, adibidez. Baina, medikuntzaren arloan, ezpairik gabe, Enpedokleren emaitzarik handiena giro zientifiko berria ezartzea da; hots, gaixotasuna izaki biziaren egituran, edo areago, materiaren egituran aurkitu behar dela alegia.
Atomistak: Enpedoklek gorputz guztiak bere lau elementuen bitartez adierazterik bazegoela pentsatzen bazuen, atosmistek teoria hau urrutirago eraman zuten, antzinako elementu bakarren teorian oinarrituz atomoen teoria eraikitzeko.
Antzinako aipamenek, Leuziporen eta Demokritoren izenak dakartzate atomoen teoriaren fundatzaile bezala. Baina Demokritoren ospe eta lanek Leuzipo ia erabat baztertu dute. Bestalde, Leuzipori buruz oso gutxi dakigu. Bere idazki guztiak, ondoko esaldia izan ezik, galduta daude. Esaldia hauxe da: "Arrazoirik gabe ez da ezer gertatzen; gauza orok bere kausa badu eta beharraren ondorio da".
Greziarren teoria atomikoen oinarriak eta gero gaurko teoria atomikoa sortu dutenak, oso desberdinak dira. Dalton-en garaiko ikertzaileek, neurketa asko eta asko bazituzten, eta eraikitzen ari ziren teoria neurketa horiekin gehienbat ados zegoela ikusi ahal izan zuten. Aldiz, greziarrek, ez zeukaten inongo datu zehatzik. Beren teoria egiaztatu gabeko kosmosarekiko eskema filosofiko batean oinarritzen zen.
Filosofo hauek, beren garaiko ezaguera orokorrean oinarriturik idea metafisikoaren bitartez arrazonatzen zuten: Materia behin eta berriro zatikatzean zer gertatzen da? Bere ezaugarriek iraun egiten al dute? Lurrak lur eta urak ur jarraituko al dute prozesu honetan?. Edo beste hitzez, gorputzetan ikusten ditugun ezaugarriak berezko eta adierazi ezinezko azkeneko zerbait dira ala, aldiz, zerbait sinpleagoz adieraz daitezke eta beraz, ezagueraren bidetik zertxobait areago joan gintezke?
Sinplifikazioaren bitartezko adierazpen baten bilaketak, pentsakera zientifikoaren historian oso garrantzi handia izan du. Filosofo hauen aurretikako eta filosofia atomikoaren beheraldiaren ondoko ideien arabera, gauzen ezaugarriak beren esentziei zegozkiela pentsatzen zen; hots, gatzaren gazidura edo hostoen berdetasuna gatza edo hostoak bezain errealak zirela onartzen zuten, eta ez zuten pentsatzen beste zenbait eginkizunen edo giza-sentsazioen bitartez adierazterik zegoenik.
Demokrito -ren atomoak desberdinak ziren elkarren artean, eta desberdintasun honetan bilatu behar zen substantzia desberdinen ezaugarria. Uraren atomoak leun eta borobilak ziren, honela jarioan zezaketen eta forma finkorik ez zuten. Suaren atomoak arantzez estalita zeuden eta honek egiten zituen erredurak minberatsu. Lurraren atomoak latz eta harzdunak ziren eta batzuk bestekin elkartzen ziren substantzia gogor eta egonkor bat eratuz.
Teoria atomiko greziarraren jatorria ikustea egokia da. Oinarrizko elementu gisa Talesek ura hartu zuen; Anaximenesek airea eta Heraklitok sua. Bestalde, aintzinako teoria pitagorikoa han zegoen. Honen arabera, azkeneko errealitate zenbakiak ziren. Bide batez, espazio hutsen, hots, materiarik gabeko ideieak onartzen zituzten, nahiz eta azkeneko hauek eta airea gauza bera zirela pentsatzen bazuten ere. Parmenidek teoria honen aurka borrokatu zuen, baina atomistek, bitarte trinko batetan partikulen higidurak adierazteko zegoen zailtasuna zela eta, berpiztu egin zuten. Baina, garai honetan, jadanik airea benetako gorputza zela ezagutzen zenez gero, atomisten espazio hutsa egiazko eta benetazko hutsa zen.
Materia hutsean sakabanatuta dauden partikula sinplez osatuta dagoenaren teoria, ingurugiro honetan sortzen da. Teoria honen bitartez garaiko ekintzarik inportanteenak adierazterik bazegoen: lurrinketa, higidura, kondentsazioa, etab. Hala ere, benetako arazoak irauten zuela egia biribila da, hots, atomo berberak zatikorrak ote ziren? Atomistek fisikoki zatiezinak zirela esaten zuten; zeren beren barnean hutsik ez bait zegoen.
Lehen esan dugunez, lehenengo atomistak Leuzipo eta Demokrito dira. Lehenengoak Abdenako eskola K.a. V. mendean eraiki zuen eta bigarrena Abdenan K.a. 460. urtean jaio zen. Azkeneko honen ideiak, Aristotelesen zenbait aipamenengatik eta Epikuroren (341-270) lanagatik ezagutzen ditugu. Epikurok Atenasen eman zuen filosofiaren kurtso orokor batean (etika, psikologia eta etika) teoria atomikoa adierazi zuen. Teoria hau bi mende geroago, Lukrezio errotamarrak garatu zuen berriro.
Aristoteles.
Demokritok zera irakasten zuen: "Gozotasuna eta mingostasuna, beroa eta hotza, edo koloreak, berez esistitzen direla sinetsi ohi da. Benetan, atomoak eta hutsa baino ez dago". Protagorasen ideia erlatibisten kontra burrukatu zuen. Hauen arabera, "gauza guztien neurria gizona da". Beraz, azukrea nire eritziz gozoa den bitartean beste baten eritziz mingotsa izan daiteke. Atomoen teoriaz gain Demokritok errealitatea atzemateko dagoen bide bakarra zentzu bidea zela ikusi zuen.
Demokritoren atomoak betidanik esistitzen ziren, hots, sortugabeak ziren eta ez ziren sekula ezereztatzen: "indartsu zeuden beren unitate trinkoan". Substantzia bakarreko baina itxura nahiz bolumen aldetik oso desberdinak ziren. Beraz, kualitate-desberdintasunen oinarrian partikulen bolumen, itxura, posizio edo higidura desberdinak dauzkagu, zeren substantziaren izakeraz denak berdinak bait dira. Honela, burdinean edo harrian atomoen higidura bibrazioa den bitartean, sutan edo airean distantzia handiko jauziak egin ditzakete.
Mugagabeko espazioaren norabide guztietan higitzerakoan, atomoek elkarrekin egiten dute topo, aldetako higidurak eta arranpak sorteraziz. Honela elementu desberdinak eta kontaezin adina mundu agertzen dira. Hauek hazi, txikiagotu eta deskonposatu egiten dira; eta ingurugiroarekiko egokituta daudenek soilik irauten dute. Hemen nolabait jatorrizko nebulosaren hipotesiaren eta hautespen naturalaren Darwinen teoriaren lehen aztarnak ikus daitezke.
Teoria honek, bere jatorrizko eran, ez du ezagutzen ez goi- eta ez behe-absoluturik; ez pisua eta ez pisugaberik. Bestetik, oztoporik aurkitzen ez den bitartean, higidurak jarraitu egingo du. Aristotelesentzat, hain egoki diren ideia hauek sinestezinak ziren. Demokritoren doktrinak Naturaren ikuspegia erraztu egin zuen. Behar bada ikuspegi hau sinpleegia izan daiteke, zeren atomistek, gaur egun oraindik irauten duten zenbait zailtasunen gainetik jauzi egiten bait zuten; adierazpen mekanizista onartzen ez duten biziaren eta kontzientziaren zenbait problematan beren teoria erabili nahi zuten eta.
Demokritoren teoria atomikoak Filosofiaren arloan izan dezakeen eragina alde batera utzirik, zientziaren arloan gaur eguneko ideitatik aurreko edo geroko beste edozein sistema baino askoz hurbilago dagoela esan behar da. Eta ikuspegi honetatik, Platonen eta Aristotelesen kritiken azpian lurperatuta gelditzea oso galera handitzat kontsideratu behar da. Hurrengo belaunaldietarako Platonen ideiek, beren era desberdinetan, benetazko pentsakera greziarra ostatu zuten. Horregatik, eta besteak beste, mila urtetarako espiritu zientifikoa desagertu egin zen. Platon filosofiaren aldetik ikaragarria dela kontsideratu behar bada ere, Zientziaren garapenerako benetako oztopo izan zela aitortu behar da.
Medikuntza hipokratikoa
Mundu grekoaren medikuntza zientzia bezala kontsidera daiteke. Hipokrates (K.a. 420 urtean) bere gizonik ospetsuena da, baina ez bakarra. Medikuntza hipokratikoa izenaren bidez egoera enpiriko eta magikoa gainditzen duen sendatzeari buruzko mugimendu zientifikoa estaltzen da. Hipokratesen aurretik sendakuntza Eskulapioren (sendakuntzaren jainkoa), elizako apaizen eta aztien eskutan zegoen gehienbat.
Hala ere, K.a. 500. urte inguruan Krotonako Alkmeon-ek disekzioa erabiltzen zuen, nerbio optikoa aurkitu zuen eta sentipenaren eta pentsakera-ihardueraren organo nagusia garuna zela egiaztatu zuen. Anaxagoresek animaliekin saiakuntzak egin zituen eta disekzioaren bidez beren anatomia ikertu zuen. Enpedoklesek odolak bihotzaren bidez zirkulatzen duela adierazi zuen.
Hipokrates.
Eskola honek gaur eguneko medikuntzaren antzerako teoria eta bideak hartu zituen eta, zer esanik ez, tarteko edozein arokoak baino askoz aurreratuagoak. Bere fisiologia ez zen azkeneko kausaz arduratzen, Aristotelesek eta Galenok egiten zutenaren antzera. Aldiz, zergatia eta nolatasuna aztertzen zuen, sendabidea aurkitzeko. Gaixotasuna Naturaren legepean zegoen zerbait zela kontsideratzen zen. Horregatik, behaketa zehatzek eta sintomen esangurek oso garrantzi handia zeukaten. Hau dela eta, eritasun asko eta asko, zegokien sendabidea emanez adierazi zituzten. Esperimentu-bideak erabiltzen zituzten eta anatomia ere, maila batetan behintzat, ezagutzen zuten.
Eskola honen ahaztu ezinezko alde bat, bere alderdi deontologikoa da. Hau bere "Zinaren" bitartez gauzatzen zen. Zin hau dela eta, mediku-taldean onartuak izan aurretik baldintza batzuk betetzearen konpromezua hartzen zuten. Hala ere Zina, kodigo etikoa baino gehiago kontratu-mota da, eta medikuntza oinarri gremial baten gainean eraikitzeko bide eman zuen
maixuaren semeak anaiatzat hartu eta dohan irakastea, irabazpenak maixuarekin banatu, etab.
Eskola honek, arrazonamendua teknika bati egokitu zion. Medikuntzaren oinarri garrantzitsutzat fisiologia ipini zuen eta medikuntzari nortasun berezia eman zion.
5.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-c428ef7f3926 | http://zientzia.net/artikuluak/balio-erantsiaren-gaineko-zerga/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Balio erantsiaren gaineko zerga - Zientzia.eus | Balio erantsiaren gaineko zerga - Zientzia.eus
Espainiako Ekonomi eta Hazienda-Ministraritzak, azaroa eta abendua bitartearen telebista bidez egindako iragarki-bonbardaketak ez du lortu jendearen beldurra uxatzerik. Izan ere, beste hogeitalau zergen ordezkoa den honen ezarpenak, nabariki arinduko bait ditu kontsumitzaileen poltsikoak.
Espainiako Ekonomi eta Hazienda-Ministraritzak, azaroa eta abendua bitartearen telebista bidez egindako iragarki-bonbardaketak ez du lortu jendearen beldurra uxatzerik. Izan ere, beste hogeitalau zergen ordezkoa den honen ezarpenak, nabariki arinduko bait ditu kontsumitzaileen poltsikoak. Balio erantsiaren gaineko zerga - Zientzia.eus Balio erantsiaren gaineko zerga
Giza zientziak
Hemen dugu jadanik, hainbeste hitz eragin duen eta eragiten ari den zerga misteriotsu hau. Espainiako Ekonomi eta Hazienda-Ministraritzak, azaroa eta abendua bitartearen telebista bidez egindako iragarki-bonbardaketak ez du lortu jendearen beldurra uxatzerik. Izan ere, beste hogeitalau zergen ordezkoa den honen ezarpenak, nabariki arinduko bait ditu kontsumitzaileen poltsikoak.
Zerga-erreforma honen ondorioz, zerga- eta tasa-multzo bat desagertu egin da. Besteak beste, honako zerga hauek: Enpresa-trafikoaren gaineko zerga orokorra (ETZO), luxu-zerga, edari freskagarrien gainekoa, telefonoaren erabilpenagatikoa eta barne-kargen konpentsaziozko zerga. Bestalde, orain arte zergarik ordaintzen ez zuen zenbait produktu hemendik aurrera zamatua egongo da, hala nola, lehen mailako artikuluak, liburuak, aldizkariak, egunkariak, kooperatibak, babes ofizialeko etxebizitzak, etab...
Zerga-erreformaren arrazoiak
Erromako Tratatuak agintzen duenez, EEEko Estatu partaide guztiak produkzio-prozedurako fase guztietan erantsitako balioagatik zerga bat ezartzera behartuta daude.
1986.ean sortu zen EEEko Finantz eta Zerga-batzordeak, Fritz Neumark-en lehendakaritzapean, komunitateko Estatuen artean zeuden desberdintasun fiskalak analisatu ondoren, txosten bat aurkeztu zuen. Txosten honek zioenez, salmenten gaineko zerga multiple metagarriak kendu beharra zegoen, eta bere ordez, zerga-sisteman, balio erantsiaren gaineko zerga sartzea aurrikusten zen. Harrez gero, Komunitateko Estatu guztietan ezarri beharreko zerga dugu berau, EEEko Estatu guztien artean ondasun eta zerbitzuen zirkulazio librea bermatu nahiean.
Hala ere, ez da EEEan soilik aplikatzen den zerga. Beste zenbait herrialdetan ere indarrean dago, hala nola, Suedia, Austria, Norvegia, Argentina, Bolivia, Brasil, Mexiko, Peru, Israel, Senegal, Marokko, etab.etan.
Elkarteko Estatuen arteko konkurrentzia librea ez eragozteaz gain, egon badago beste arrazoi bat zerga honen aplikaziorako. Berriro ere Erromako Tratatuaren agindupean EEEak badu bere funtzionamendurako aurrekontu bat, eta aurrekontu honen finantz iturririk garrantzitsuena, Estatuek BEZagatik bildutakoaren portzentaia bat da. Beraz, Europako aurrekontuaren sarreren kapitulua bermatuko duen sistema ziurtatu nahi da zerga honetaz.
Hasieran Estatu bakoitzaren ekarpena ezin zitekeen berak zerga honengatik bildutakoaren %1a baino handiagoa izan. Tasaren muga maximoa %1ean zegoen, eta aurreko urteetan errespetatu den muga izan da. 1979an %0,78koa izan zen kuota, 1981ean %0,89koa eta 1983ean %0,99koa. Baina azken urte honetan, 1983an hain zuzen, kantitate horrekin gastuak ez ziren estaltzen eta %1 hori berrikustearen beharra has ziren aipatzen. Ondorioz, 1984ean Aurrekontuak izan zuen defizita ikusirik, kuota %1,4era igo zuten. Beraz, BEZak berebiziko garrantzia du EEE-ko aurrekontu-egituran, eta zalantzarik gabe, BEZak Elkarteko finantzetan duen pisua gorantz doa.
Honerainokoak, erreforma fiskalaren nazioarteko arrazoia izango lirateke, baina Estatu-mailako beste arrazoi batzuk ere aipatzen dira:
ETZOk enpresen kontzentraz bertikala bultzatzen zuen, aldiz BEZak, ondasunen produkzio eta banakuntz prozesu guztietan eskatzen denez, produkzio eta banakuntz zirkuituan dagoen fase-kopurua zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da karga fiskala.Inbertsioarentzat estimulu izatea. Orain arte ez bezala inbertsio-ondasunak erosterakoan jasandako zerga-karga bapatean ken daiteke.Bilketa-ahalmen handiagoa estimazio ezezkorrenek, zergaren bitartez bildutakoa 1,5 bilioi pezetan igoko diote. Bilketaren gehikuntza honen arrazoiak ondoko hauek lirateke: alde batetik, orain arte ordaintzen ez zuen zenbait produktu zergatua izango da, bestetik, tasak igo egin dira produktu gehienentzat eta azkenik, maulari aurre egiteko kontrol estuak jartzeko asmoa dago.
Hala ere, ez legoke gaizki puntu honetaz zerbait gogoraraztea: zerga-bilketa handiagotu nahi bada, badago hor beste zerga bat: ondarearen gaineko zerga hain zuzen, kapital ez-produktiboak zamatzen dituena: Bestalde, dirudienez bilketa-igoera hau gizarte-segurantza finantzatzeko erabiliko litzateke; enpresariek ordaindu beharreko kuotaren murrizketa, zerga honetaz konpentsatuko litzateke.
Hirugarren puntuko zioarekin lotuta dago beste hau. Enpresariek gizarte-segurantzagatik ordaindu beharreko kuotaren murrizketarekin, pertsonal-kostua jaitsi egiten da eta ondorioz, enplegua sustatzeko faktore garrantzitsua izango ornen da. (Ikusi ondoren sinestekoa).
Funtzionamendua
BEZa kontsumoaren gaineko zerga orokorra da; edozein enpresa-ihardueragatik, hau da, ondasunak saltzeagatik edo zerbitzuak emateagatik eskatzen den zerga. Beraz, zerbait erosterakoan ordaindu beharrekoa eta zerbait saltzerakoan kobratzen den zerga.
Edozein enpresa, profesional edo artista, zerbitzu bat ematerakoan edo ondasunak entregatzerakoan, legeak faktura pasatzera behartzen du. Faktura horretan saltzaileari ordaintzen zaiona gehi dagokion BEZa (ETZOarekin gertatzen zenaren antzera) agertu beharko du. Gauza bera gertatuko da berak bezeroari faktura egiten dionean; fakturaren zenbatekoa eta honi dagokion BEZa bereizi beharko ditu.
Hiruhilero, fakturetako BEZa bi pilatan banatu beharko du. Alde batean hornitzaileei ordaindutakoa (eta inportaziotan aduanan ordaindutakoa), eta bestean, bezeroek berari ordaindu diotena. Jasotakoa eta ordaindutakoaren arteko diferentzia positiboa balitz, kantitate hori izango litzateke Haziendan ingresatu beharreleok ez dugu fakturak gordetzen lanik; ixil-ixilik ordaintzea beste erremediorik ez dugu. Hala ere, saia zaitez adarrik jo ez diezazuten, aitzaki honekin badira prezioak igotzeko egoeraz aprobetxatzen ari direnak eta.
Merkatari, industrial, profesional eta artistek ez dute, orohar, pezetarik ere jarri behar beren sakeletik BEZa ordaintzeko. Hauen egitekoa beren bezeroei kobratzea baino ez da, eta honela, beren erosketak egiterakoan ordaindutakoa berreskuratu egiten dute. Hazienda eta kontsumikoa. Aldiz, negatiboa balitz Hazienderekiko kreditua izango litzateke eta hurrengo hilabetean kontutan hartu beharko da. Ondorengo hiruhilabetean berriro diferentzia negatiboa aterako balitz, gauza bera egingo luke hurrengo hiruhilabetean, eta urte buakeran bere aldeko diferentzia balu, dirua itzultzea eska diezakioke Haziendari.
Hori bai! kobraketa eta ordainketa hauek frogatzeko, guztiz beharrezkoa da faktura guztiak gordetzea. Beno, enpresek behintzat bai, zeren eta kontsumitzaitzaileen arteko bitartekari soilak dira.
Zerga orokorra dela esan dugu eta orokortasun honek bi ikuspegi ditu: alde batetik Estatu espainolean egindako eragiketa profesional edo enpresarial guztiak zamatzen ditu (inportazioak ere bai), ekonomi sektorea edozein izanik ere, (produkzioa, merkataritza eta zerbitzuak)eta bestetik, ondasun eta zerbitzuen produkzio- eta banaketa-prozesuen fase guztietan ezartzen da.
BEZarekin, orain arte ETZO-agatik eta luxu-zergatik ordaintzen zuten guztiek eta gainera merkatari txikizkariek eta profesional guztiek ordainduko dute.
BEZaren arazoak
Zerga honen ezarpenak sorterazten dituen arazoak, eta beraz kontuan izan beharrezkoak, besteak beste hiru hauek lirateke: prezioak, krisia eta maula.
Prezioek, igotzeko joera dute zerga hau indarrean jartzen denean. Enpresariek hornitzaileen fakturetan tipo altuagoak ikusten dituzte, eta jasandako kuotak kengarriak direla kontutan hartu gabe, eta ETZOarekin bezala, zerga kostu gisa hartuz, beren produktuei igoera justifikaezinak ezartzen dizkiete.
Prezio- eta kostu-funtzioen erreferentziari kasorik egin gabe, tipo altuagoen aitzakiaz probetxatzen dira prezioak igotzeko, arrazoi ekonomikorik gabe.
Lehen salbuetsia zegoen zenbait produktuk, orain BEZa ordaindu egin behar du eta zama fiskal berri honek produktu berri horien prezioak igo erazi egiten ditu, honek, langileen eros-ahalmena murrizten duenez, arrazoi guztiz logikoengatik soldata-igoeren eskakizuna, eta kostu igoera honek, prezio igoera.
Prezioei dagokienez, makina bat aldiz entzun dugu dagoeneko BEZaren ezarpenerakin igo egingo direla. Nahiz eta kotsumorako prezioen indizeak jasango duen gorakada zenbatekoa izango den jakitea asmaketa-jokoa izan, hau gertatuko dela esanez asma daiteke. Gobernuak eta Nazioarteko Moneta-Fondoak adierazi dutenez, beraz, zerga hau ezartzeagatik indize honek ez luke haz¡ behar, baina badaezpada, Gobernuak zio honegatik gertatuko den igoera %1'5-2 artekoa izango dela kalkulatu du bere aurrikuspenetan. Bestalde, azken urtarrileko prezio-igoera %3koa izan da. Bide honi jarraituz gero, pentsa ezazue aurtengo inflazio-maila nola igoko den.
Prezioen igoera, EEEko beste Estatuetan gertatutakoak baieztatzen du bestalde. Izan ere, Italia, Danimarka, Britainia Handia, etab. etan, 'azken kontsumitzaileek sekulako prezio-igoerak jasan zituzten zerga hau ezarri zenean.
Zentzu honetan aipagarria da 70.hamarkadaren hondarretan, Estatu espainolean haragiaren kostuarengan eragingo zuen tasa aipatu zeneko kasua. Tasa hau ez zuten azkenean aplikatu, baina susmoaren eraginez, prezioak igo egin ziren, eta gero jaitsi ez.
Krisiari dagokionez berriz, zera esan daiteke: prezioak igotzen badira, eskaria murriztu egiten da, eta ondorioz, produkzioak eta inbertsioak ere joera berbera izango dute.
Esan beharra dago bestalde, zerga honek enpresa-kapitalizazioa bultzatzen duela eskulanaren enpleguaren ordez, zeren eta ekipo-ondasunak erosterakoan jasandako zerga, bapatean eta bere osotasunean ken bait daiteke.
Azkenik, BEZaren ezarpenak maula-arriskua dakarrenez, Altxorraren kutxa murriztua gerta ez dadin, berebiziko kontrolak ezartzen ari dira.
Beraz, eta laburbilduz, BEZa orain arte zamatu gabeko lehen mailako ondasunen gain ere aplikatuko da (elikagaiak hauen artean daudelarik) eta ondorioz kontsumorako prezio-indizen gorakada dakar. Zerga honen bilketa-ahalmena guztiz tentagarria gerta daiteke Estatuarentzat eta zerga honen tasak ere gorantz egitea ez litzateke batere arraroa izango. Gizarte-Segurantzaren aurrekontu desorekatua (gero eta handiagoa bestalde desoreka hau) estaltzeko biderik errazena bait da.
TASA-MOTAK
EEEko 6.Direktrizak, Estatu bakoitzaren esku uzten du zerga honi dagozkion bai tasa-kopurua eta bai honen maila finkatzeko ahalmena.
Estatu espainolean hiru tasa-mota aukeratu dira, bat orokorra %12koa, bestea, murriztua, %6koa eta hirugarrena altua %33koa.
OROKORRA %12: Eragiketa gehienei dagokie, hau da, tasa murriztua edo altua ez dagokien ondasun guztiei, %12ko tasa aplikatu zaie.
MURRIZTUA %6: Ondorengo eragiketei aplikatzen zaie tasa hau:
1. Ondasun-salmentei (edo inportazioei):
Giza elikadurarako erabilitako produktuei, edari alkoholdun eta freskagarriei ezik.
Animalien elikadurarako produktuei.
Eskolatik aparte beste ¡non erabili ezin daitezkeen materialei, aparailu elektronikoei ezik.
2. Zerbitzuei:
Bidaiarien eta hauen ekipaien lur-garraioei.
Jatetxe, ostalaritza, etab.ei
4. Espektakulu-gelatan erakusgarriak diren zine-pelikulen produkzio, inportazio eta eskubide-lagapenei, x kalifikaziodunei ezik.
ALTUA %33: Ondorengo eragiketei dagokie.
1. Jarraian aipatzen diren ondasunen salmenta, errentamendu edo inportazioei:
Automobil, itsasuntzi eta aireuntziei.
Bitxi, harri preziatu edo erdipreziatu, etab.ei.
Larrugaiei.
2. X Aretotan soilik erakusgarri diren pelikulen produkzio, inportazio, banaketa, eskubide-lagapen eta erakusketei.
SALBUESPENAK
Normalean, ondorengo iharduerek ez dute BEZa ordaindu beharrik:
Sanitate-zerbitzuekin eta gizarte-laguntzarekin erlazionaturikoak. |
zientziaeus-b4f1fb17c495 | http://zientzia.net/artikuluak/satelite-telebista/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Satelite-telebista - Zientzia.eus | Satelite-telebista - Zientzia.eus
Orbita honetan mantentzeko, satelitearen abiadura tangentzialak lurraren biraketa-abiadura baino dezentez handiagoa izan behar du.
Orbita honetan mantentzeko, satelitearen abiadura tangentzialak lurraren biraketa-abiadura baino dezentez handiagoa izan behar du. Satelite-telebista - Zientzia.eus Orbita honetan mantentzeko, satelitearen abiadura tangentzialak lurraren biraketa-abiadura baino dezentez handiagoa izan behar du.
Deskribapena
Dakizuenez, komunikaziotako sateliteak erabiltzen direla badira urte batzuk. Hasiera batetan transmisoreak oso potentzia txikikoak zirenez gero, sateliteak beheko orbitatan (10.000 Km) kokatu behar ziren, Lurrean harrera-maila egokia izan zedin.
Bestalde, orbita honetan mantentzeko, satelitearen abiadura tangentzialak lurraren biraketa-abiadura baino dezentez handiagoa izan behar du, eta beraz, sateliteak lurrarekiko desplazamendu bat izanik, komunikazio iraunkorra lortzeko satelite batzuk erabili behar ziren. Satelite bat izkutatzen zenean, hargailua, punteriazko mekanismo baten bidez, hurrengoari zuzentzen zitzaion.
Urteak pasa eta teknika aurreratuz zihoan heinean, potentzia handiagoko transmisoreak garatu dira eta hauen bidez oraingo telekomunikazio-sateliteak orbita geldikorretan koka daitezke (Lurretik 36.000 Km-ra).
1. Koadroa: Banaketako sateliteen kodetu gabeko programak.
Orbita hauetan mantentzeko behar den abiadura tangentzialak Lurraren biraketa-abiaduraren balio bera duenez gero, satelitea geldirik dago Lurrarekiko. Honela, satelite bakar bat nahikoa da egun osoan zehar hargailu bat argitzeko.
Satelite geogeldikorrak, nazio arteko trafiko telefonikoa bideratzeko eta telebistako loturak ezartzeko erabiliak izan dira. Lotura hauetan erabilitako hargailuak, profesional-mailakoak eta oso garestiak dira: satelite igortzailearen transmisorea potentzia txikikoa delako bereziki.
Hala ere, 1977.ean Munduko Irrati-Batzar Administratiboa (MIBA-77 edo WARC-77, World Administrative Radio Conference) ospatu zenean, potentzia handiko sateliteak erabiliz, kostu txikiko hargailuen bidez programen harrera erraztuko duen irrati-hedapen eta telebistako zerbitzu baten oinarriak ezarri ziren.
1. irudia: Telekomunikaziotarako satelite baten egitura
AUSSAT, Australiarra
Sateliteak erabiltzeko arrazoi nagusi batzuk badaude. Lurreko oraingo telebista-sareak, 1961.go Stokholm-eko akordioaren maiztasun-banaketan oinarriturik daude. Maiztasun-banaketa honek partaide bakoitzari estatu-mailako hiru edo lau programa bakarrik baimentzen dizkio, eta teknikoki beste eskualdeko programaren bat ezartzeko aukera ematen du.
Programa-kopuru handiagoa eskaini ahal izateko, beste transmisio-bide baten premia dago eta une honetan, estatu-mailako telebista-banaketarako, satelitea da egokiena.
Satelitearen bidez zona handiak erregularki estaltzen dira eta gainera itzalik eta isladapenik gabe. Satelitea estatu-mailako eta nazioarteko programak zabaltzeko erabiltzeak, sare lurtarrak eskualde- edo herrialde-programentzako geldituko direla suposatzen du.
Gaurko egoera
2. irudia: Shuttle-k komunikaziotako satelite bat orbitan jartzen.
Satellite TV news-etik aterata
Gaur egun munduan bi egoera nahikoa ezberdin daude. Batzuek 4 Ghz-eko banda erabiltzen dute eta besteek 11 Ghz-ekoa. Orain har daitezkeen satelite guztiak komunikaziokoak dira eta ez daude telehedapenerako zerbitzua betetzeko pentsatuta. Beraz haien igorketak jasotzeko behar diren hargailuak, oraindik garesti samarrak dira.
E.E.B.B.etan, 3,7 Ghz-etik 4'2 Ghz-erainoko hargailuen merkatu zabala garatu da. Izan ere nazio honetan ez da irratihedapenerako zerbitzu berezirik ezarri. Har daitekeen telebistako kanal-kopuru handia (125 kanal 5 satelite ezberdinetatik), kabletiko telebanaketa-konpainien arteko behe-potentziako sateliteen bidezko loturetatik dator.
Europan 4 Ghz-eko bandan GHORIZON satelite sobietarraren bi kanal har daitezke 3 m diametroko antena baten bidez. Banda honetan eta INTELSAT V satelitetik, Marokko-ko telebista ere, frantsesez eta arabieraz, 4'5 m-ko antenaz har daiteke eta baita amerikarren Europako Aidezko Indarrentzako programa ere; baina hau, 6 m-ko antena erabiliz.
2. Koadroa: irratihedapen zuzeneko sateliteak.
Hala ere gaur egungo programa-eskaintzarik interesgarriena 11 Ghz-eko bandan kokatzen da (10'9-tik 11'7-ra) eta 1983.go Ekainean Europako Agentzia Espazialak (ESA) jaurtikitako ECS-1 (EUTELSAT-1) satelitetik datorkigu. Satelite hau potentzia txikikoa izan arren, (zentru igorleei telebistako programak banatzeko pentsatuta zegoelako hasieran) gero 9 "transponder" irratihedapenerako egokitu zitzaizkion. Euskal Herrian programa hauek 1'8 m diametroko antenaz har daitezke. 11 Ghz-eko bandan, INTELSAT V sateliteak 3 programa ere igortzen ditu.
Zuzeneko Irratihedapenerako sateliteak (Direct Broadcast Satellite; DBS)
Satelite hauek ikusleen hargailuetara, bai indibidualetara bai kolektiboetara, zuzenki igortzeko pentsatuta daude, eta beraz, komunikazio eta banaketakoek baino ehun aldiz potentzia handiagoa dute. Honen ondorioz metro bat diametroko antena parabolikoak erabil daitezke eta hargailuaren espezifikazioak zabalagoak izan daitezkenez gero, ekipo osoaren prezioa asko merkatzen da, banaketako sateliteentzako hargailuenarekin konparatuz.
3. irudia: Satelite-hargailu baten egitura.
Irratihedapen zuzeneko banda 12 Ghz-ekoa da; 11'7 Ghz-etik 12'5 Ghz-erainokoa zehatzago esan. Banda honen zabalera beraz, 800 Mhz-ekoa da eta berrogei kanal sartzen dira bertan. M.I.B.A. 77-an estatu bakoitzari 5 kanal asignatu zitzaizkion eta baita posizio orbital bat ere. Banaketako sateliteak PAL edo SECAM sistema erabiltzen duten bitartean, Z.I.eko sateliteek, MAC (Multiplexed Analogic Components; Multiplexatutako Osagai Analogikoak) bideo-arau berria erabiliko dute seguru aski. Arau honek bideozko irudiaren kalitatea asko hobetzen du; kolorea bereziki, PAL sistemarenarekin konparaturik, eta gainera fideltasun handiko 8 edo 4 soinu-kanalen transmisioa egiteko aukera ematen du.
1990.a baino lehen, bost estatuk satelite bana jaurtikitzeko asmoa dute. TDF-1 satelite frantsesaren jaurtiketa zenbait aldiz atzeratua izan da, baina aurtengo ekainerako orbitan edukitzea espero dute frantsesek. Halaber Luxenburg-ek 16 transponderreko satelitea orbitan jartzeko asmoa azaldu du. Nahiz eta berak 5 kanal bakarrik erabili ahal izan, gainontzeko hamaika beste edozein estaturi aloka liezazkioke.
Bestalde, Espainiak ez du inongo asmorik satelitea jaurtikitzeko, zeren beste estatu batena alokatzea egokiagoa iruditzen bait zaio.
Satelite-hargailu baten egitura
3. irudian ikusten duzuenez, hargailuak bi parte nagusi ditu: kanpoko unitatea (teilatuan dagoena) eta barrukoa. Kanpoko unitatea, antena parabolikoa eta bihurgailuaz osatuta dago. Bihurgailua antenaren fokuan muntatuta dago eta bere zeregina zera da: 11'7 Ghz-etik 12'5 Ghz-erainoko maiztasun-banda 950 Mhz-etik 1750 Mhz-erainoko bandara jaistea. Hau, antenatik barruko unitatera doan kable ardazkidean maiztasun altuek atenuazio handiak dituztelako egiten da honela. Posizio orbital ezberdinetan kokatuta dauden bi sateliteren programak hartzeko, bi antena behar direla esan beharra dago, bakoitzak bere bihurgailua eta komeni den orientazioa izanik.
Barruko unitatean hartutako seinalea, demodulatu egiten da, eta une honetan bi aukera daude. Instalazioa indibiduala baldin bada eta telebistak bideozko sarrera badauka, barruko unitatea eta telebista-hargailua zuzenki konekta daitezke. Baina instalazioa kolektiboa bada, birmodulagailuak ezarri behar dia (bat kanal bakoitzeko) seinaleak UHF-ko kanaletara pasa daitezen eta antena kolektiboaren banaketa-sistema erabiltzea posible izan dadin.
Hurrengo urteetan Z.I. sateliteen jaurtiketak ugalduko dira; estatu-mailako irratihedapen-zerbitzuak estaltzeko batez ere.
Oharrak:
"Transponder"a: maiztasun batetan hartzen duen seinalea beste batetan igortzen du, zubiaren funtzioa betetzen duelarik.
1 Ghz = 1.000 Mhz = 1.000.000 Khz
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-5a42a93933e1 | http://zientzia.net/artikuluak/urtaroek-sortutako-gorabeherak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Urtaroek sortutako gorabeherak - Zientzia.eus | Urtaroek sortutako gorabeherak - Zientzia.eus
Segidan ikusiko dugunez, gure bizitzarako hain garrantzitsua den fenomeno hau Lurraren biraketa-ardatzak agertzen duen xehetasun baten ondorio dugu.
Segidan ikusiko dugunez, gure bizitzarako hain garrantzitsua den fenomeno hau Lurraren biraketa-ardatzak agertzen duen xehetasun baten ondorio dugu. Urtaroek sortutako gorabeherak - Zientzia.eus Urtaroek sortutako gorabeherak
Segidan ikusiko dugunez, gure bizitzarako hain garrantzitsua den fenomeno hau Lurraren biraketa-ardatzak agertzen duen xehetasun baten ondorio dugu.
1. irudia.
Ekainean San Juan gaua dugu oso gau berezia. Urteko laburrena kontsideratu ohi da eta ospakizun bereziak izaten dira gau horretan. Gauza hauek eta, azken batez, urtaroen ondoz-ondoko jarraipena, oso fenomeno ezaguna zaigu; baina, zein da jarraipen horren atzean dagoen arrazoia?. Segidan ikusiko dugunez, gure bizitzarako hain garrantzitsua den fenomeno hau Lurraren biraketa-ardatzak agertzen duen xehetasun baten ondorio dugu: Lurraren orbitaren planoarekin –hau da, ekliptikoaren planoarekin– egiten duen 23°26'21"-ko angelua, konkretuki. Ikus 1(b) irudia.
Lurraren biraketa-ardatza ekliptikoaren planoarekiko elkartzut balitz, eguna (argi dagoen orduak bezala kontsideratuz) eta gaua berdinak izango lirateke urte osoan. Gainera Lurreko puntu konkretu bakoitzak, urte osoan zehar baldintza berdinetan jasoko lituzke Eguzkiaren izpiak. Ondorioz, tenperatura oso homogenoa izango litzateke beti. Zehatzago esanda, latitude berdineko puntuek inklinazio berdinekin jasoko lituzkete Eguzkiaren izpiak. Izpiak zenbat eta elkartzutako iritsi, gainazal- eta denbora-unitateko hartuko luketen bero-kantitatea haundiagoa izango litzateke (ikus 2. irudia). Beraz, tenperaturarik altuenak ekuatorean izango genituzke eta poloetara hurbildu ahala, simetrikoki jaitsiko lirateke, mutur bietan minimoak izanik.
2. irudia.
1(a) irudian Lurrak, ardatzaren inklinazioa kontuan izanik, Eguzkiarekiko hartzen dituen posizio erlatiboak ditugu. 3. irudiak posizio ezberdin horietan gertatzen direnak ulertzen lagunduko gaitu. 3(a) irudian Lurra iparraldeko hemisferioan neguko solstizioa gertatzen den unean hartu dugu (Aurrerantzean, aipatzen ez bada ere, solstizio edo ekinozio batetaz ari garenean, beti iparraldeko hemisferioari dagokiona izango da). Egoera honetan irudiko A puntua hartzen badugu, begi-bistakoa da bertatik ez dela Eguzkia ikusten eguneko 24 orduetan.
Eguzkia horizontearen azpian gelditu da justu-justu. Lurrak bere orbitari jarraituz aurreragoko puntu batetan dagoenean, Eguzkia A puntuaren horizontearen gainetik agertzen hasiko da, egunetik egunera denbora gehiago egonez. A puntuak eta paralelo berdineko beste guztiak dira zirkulu polar artikoa definitzen dutenak eta beraien latitudea 66°33'39"-koa da. Zenbat eta A baino latitude haundiagoko puntuetara joan, orduan eta gau luzeagoa izango dugu, ipar poloan sei hilabetekoa izanik (ekinokzioen arteko denbora tartea).
Azken xehetasun hau 3(b) irudian ikus daiteke hobeto. Bertan, Lurraren orbita gainetik ikusia dugu eta ilunez estali dugu gauez dagoen Lurraren zatia. Esaten genuenez, ipar poloa ilunpetan dago udazkeneko ekinokzio-egunetik (orduan izkutatzen baita Eguzkia horizontearen azpian) udaberriko ekinokzioa iritsi arte (orduan igotzen da Eguzkia horizontearen gainera).
3. irudia.
Bestalde, 3(a) irudian B puntu bat hartzen baldin badugu, egunean 12 ordu argi dituela egiazta daiteke, urte osoan gertatuko den bezala. B puntutik gorako guztietan gauak 12 ordu baino gehiago irauten du eta paralelo bakoitzean urtean zehar izango duten gaurik luzeena igaroko dute. B puntutik beherakoentzat gaua laburragoa da zenbat eta polorantz gehiago hurbildu. D puntuan Eguzkia ez da izkutatzen egun guztian eta puntu honek zirkulu polar antartikoa definitzen du. Hego polorantz goazen neurrian, Eguzkiak izkutatu gabe egiten duen denbora haundiagoa da eta hego poloan sei hilabeteko eguna dugu.
Eguzkiak (eta jeneralean edozein astrok) zeruan hartzen duen altuera, behatzaileak eta Eguzkiak osatzen duen lerroak horizontearekin egiten duen angelua neurtzen digu, 4. irudian hemisferio bietako bi punturekin egin dugun bezalaxe. Hau kontuan izanik, neguko solstizioaren azterketa bukatzeko E puntuari lotuko gatzaizkio. Bertan, egun honetan, Eguzkia zenitean –bertikalaren gainean– dute, hau da, 90°-ko angeluaz ikusten dute. Puntu honek kaprikornio tropikoa definitzen du eta latitude negatiboagoa dutenak ez dute inoiz Eguzkia zenitean ikusten; beste angelu txikiago batez baizik, horrek beroaren probetxamendurako dakarren ondorioekin.
Urtearen laurdena pasa ondoren, Lurra udaberriko ekinokzioan egongo da. Orduan Eguzkia ekuatoreko puntuen zenitean dago eta Lurreko puntu guztietan, poloetan izan ezik, gaua eta eguna berdinak dira. Puntu honetatik aurrera, iparraldean gauen iraupena laburtuz jarraitzen da udako solstizioan minimoa izanik. Hemen errepikatu egin daitezke, hemisferioak aldatuz, neguko solstizioari buruz esan ditugun guztiak. Iparraldeko tropikoari Kantzer deitu ohi zaio.
4. irudia.
Udako solstizioa pasa ondoren, joerak aldatu egiten dira eta gaua luzatzen hasten da iparraldean eta hegoaldean laburtzen, noski. Udazkeneko ekinokzioan gaua eta eguna berdindu egiten dira berriz ere. Azkenik, beste bira-laurden batekin, zikloa itxi egiten da eta neguko solstizioan gaude berriz.
Urtaroekin loturik dauden klima- edo eguraldi-aldaketak, eskualde bakoitzaren gauaren iraupena eta Eguzkien izpiek iristen direneko inklinazioaren funtziopean daude. Hori dela eta, tropikoen arteko eskualdetan tenperatur aldaketak txikiak izaten dira urtean zehar, gauaren iraupena eta izpien inklinazioa gutxi aldatzen direlako.
Aipatzekoa da bestetik urtaroek dakarten eguraldi-aldaketa beraiekiko atzeraturik gertatzen direla. Beraz, adibidez, udako berorik haundienak ez dira San Juan egunaren inguruan izaten; uztailaren azkenaldean eta abuztuaren hasieran baizik. Fenomeno honen arrazoiak, itsasoetako uren tenperaturen banaketan daude. Itsasoek lurrak baino askoz ere erraztasun haundiagoz gordetzen dute beroa eta hortik datorkie eguraldia mugatzeko ahalmena. Dena den, urek ez dute beraien tenperaturarik altuena ekaineko azken aldera lortzen; beranduago baizik. Inertzi efektu hori dela eta, atzerapena sortzen da.
5. irudia.
Bada oraindik urtaroen iraupenean eta klimatologian eragina duena beste efektu bat. 5. irudian ikus daitekeenez, Lurraren orbitaren afelioa udako solstizioaren inguruan dago. Honek uda dela urtarorik luzeena adierazten du, eta negua laburrena (gogoratu beti ipar hemisferioari buruz ari garela). Gainera iparraldeko uda ez da hegoaldekoa bezain beroa, Eguzkitik urrunago gertatzen delako. Aitzitik, iparraldean negua pixka bat epelagoa da, Lurra Eguzkitik hurbilen dagoenean gertatzen delako.
Honenbestez bada, aurten uda ekainaren 21-eko 18 ordu eta 30 minututan (ordu ofiziala) hasten dela esanez bukatuko dugu.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-1fb0aebd9d8d | http://zientzia.net/artikuluak/txernobil-ekologia-ala-hil/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Txernobil: ekologia... ala hil? - Zientzia.eus | Txernobil: ekologia... ala hil? - Zientzia.eus
Azken egun hauetan hitzetik hortzera ibili da Sobiet Batasuneko Txernobil zentral nuklearrean gertatutako istripu larria. Berriro pilpilean ipini ditu arazo tekniko, ekologiko, ekonomiko, politiko eta etiko batzuk.
Azken egun hauetan hitzetik hortzera ibili da Sobiet Batasuneko Txernobil zentral nuklearrean gertatutako istripu larria. Berriro pilpilean ipini ditu arazo tekniko, ekologiko, ekonomiko, politiko eta etiko batzuk. Txernobil: ekologia... ala hil? - Zientzia.eus Txernobil: ekologia... ala hil?
Energia
Azken egun hauetan hitzetik hortzera ibili da Sobiet Batasuneko Txernobil zentral nuklearrean gertatutako istripu larria. Berriro pilpilean ipini ditu arazo tekniko, ekologiko, ekonomiko, politiko eta etiko batzuk.
Azken egun hauetan hitzetik hortzera ibili da Sobiet Batasuneko Txernobil zentral nuklearrean gertatutako istripu larria. Gertakizun honek berriro pilpilean ipini ditu arazo tekniko, ekologiko, ekonomiko, politiko eta etiko batzuk. Horrexegatik, oso zaila da gai hauetaz hitzerdi bat atera eta alde bateko edo besteko demagogi salaketak ez jasatea... zeren, maila hauetan, zientzia eta teknologia ez bait dira jakintsu burutsu batzuren denborapasa "aseptiko" eta "bitxiak", edota agintari boterezaleen "jostailuak"; pertsona arrunt guztion bizimoduak –onerako ala txarrerako– alda ditzaketen arazo garrantzitsuak baizik.
Dena dela, has dezagun gure saioa honez gero ezagunegia gertatzen ari zaigun historioa kontatuz.
Sobiet Batasuneko atmosfera bitxi hori...
Apirilaren 29-an, Suediako teknikoek egindako ohizko erradiaktibitate-neurketetan, gorakada handia nabaritu zuten. Hasiera batean, bertako zentral nuklearren baten istripua zela pentsatzen zen, baina hipotesi hau berehala baztertu zuten: kontaminazioa atzerritik zetorren, Sobiet Batasunetik, hain zuzen.
Txernobil-go zentral nuklearreko erreaktore batean –dirudienez erregai nuklearraren aldaketa batean– hozketa-sistemaren hutsegite konplexu baten ondorioz, erreakzioa kontroletik at geratu zen, eta itxuragabeko beroketa sortu ondoren, erreaktorearen azpikaldea urtzen hasi zitzaien. Ondorioz, fisio-erreakzioa baretzeko erabiltzen diren grafitozko hagek su hartu eta eztanda kimikoa gertatu zen. Eztanda honek eraginda, erreaktorea babesten duen egitura birrindu eta barruko material erradiaktibo batzuk airera, hauts eta gas bezala, jaurtiak izan ziren. Gas horrek, gero hain famatu egin den "hodei erradiaktiboa" sortu zuen.
Txernobilgo zentralaren barnea, goiko argazkian turbinak ikusten dira.
Berriro esan beharra dago: erreaktorean gertatutako eztanda, kimikoa izan da, eta ez nuklearra. Eztanda nuklearra tua dago, eta horietako batean –900 MegaWatt-eko potentzia duen unitate batean– gertatu da istripua. Estatu Batuetako satelite espioien bidez lortutako argazkien arabera (800 Km-ko altueratik hartutako argazkietan) zentralaren inguruko irradiazioa 90 Rad*-ekoa izango litzateke; hau da, inolako gizakiak jasan ezin duen irradiazio bortitza. Guzti honegatik, erreaktore-barruko sua itzaltzea oso zaila zen, baina hala eta guztiz ere, badirudi sobietarrek nola edo hala itzaltzea lortu zutela.
"Nola edo hala" esan beharko dugu, zeren meteorologoen ustez, Sobiet Batasuneko atmosferak oso propietate berezia bait du: partikula erradioaktiboak zabaltzeko erraztasun handia izan arren, informazioak ia ezin du zeharkatu... Atmosfera bitxi horri esker, Txernobil-go istripuari buruz ezer gutxi dakigu: hemeroteka-argazkiak, aldizkari atzeratuetako erreportaiak, adituen dibagazioak... baina, azken batean daturik ez dagoen bitartean –zoritxarrez– ezin da balorazio zientifikorik egin (historio beldurgarriak kontatu edo hipotesi erdisinesgarriak proposatu bai, baina inolako balio zientifikorik gabe).
Oso gau luzeak: "super-gau"-ak
1978. urtean, "Forum Atómico Español" delako erakundeak argitaratutako txosten batean, zentral nuklear batek jasan zezakeen istripurik larriena aipatzerakoan hauxe esaten zen: " ...istripu teorikorik larriena, erreaktore-barruko erregai nuklearra urtzea izango litzateke, hozketa-sistemaren hutsegite batez. Dena dela, zentral nuklear guztietako sistema mekaniko eta elektronikoak bikoiztuak daude (hau da, hozketarako ur-ponpa bat behar den tokian, bi daude, etab...). Horregatik, horietako batek hutsegingo balu, bestea hasiko litzateke automatikoki lanean. Horretaz gainera, erreaktore guztia inguratuz, kanpai babestailea dago, eta honek, istripuan gerta litekeen gas-jarioari eutsiko lioke. Guzti hau dela eta, horrelako istripu baten probabilitatea erabat arbuiagarria da: hain zuzen, kausa horrengatik pertsona baten heriotza gertatzeko probabilitatea 0,2-koa izango litzateke zentral bakoitzean mila milioi urtetan..."
Amerikanoek, istripu-mota honi "super-gau" esaten diote (benetan izen zelebrea; nahiz eta ingelesa izan, euskal kutsu "exotikoa" dariona) eta urteetan gerta dadin, fisio-erregaiaren masa kritiko bat gainditu egin behar da, baina horretaz gainera, sistemak geometria berezi bat izan behar du. Zentral nuklear guztietako erreaktoreak diseinatzerakoan –noski– geometria hori ezinezkoa bihurtzen duten sistemak egiten dira, eta horrela, fisio nuklearraren katen erreakzioa galerazten da.
Txernobil-go zentral nuklearra RBMK-1000 delako lau erreaktorez osatua dago, eta horietako batean zehar behin baino gehiagotan gertatu izan dira han-hemen:
Zorionez, kasu guzti hauetan, erreaktoreak derrigorezko kanpai babestailez inguratuta zeuden –Txernobil-en ez bezala– eta istripuak ez ziren horren larriak izan (gizakiei itxuraz egindako kalteetan behintzat).
Tamalez, Txernobil-en ofizialki hil diren bi langileen senideek eta erradiaktibitatearen eraginez kutsatuta aurkitzen diren beste ia berrehun langileek –bizi badira– ederki gogoratuko dira istripua gertatu ondoreneko "super-gau" luze hartaz...
1.957. Windscale (Britania Handia). Plutonioa sortzeko planta nuklear batean grafitozko hagek su hartu eta uranioa urtu egin zen, substantzia erradioaktiboak atmosferan zabalduz.1.966. Long Beach (EEBB) "Enrico Fermi" izeneko neutroi azkarreko 60MW-eko erreaktore batean uranioa partzialki urtu zen, eta plantaren barrua erabat kutsatu.1.969. Saint Laurent des Eaux (Frantzia). Karbono dioxidoz hoztutako erreaktorea urtzen hasi zen: ondorioz, 24 langile kutsatu ziren.1979. Harrisburg (EEBB) "Three Mile Island"-eko zentralean, hidrogeno-burbuila batek erreaktorearen behar bezalako hozketa galerazi eta uranioa partzialaki urtu egin zen.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-e3cb33e9b8b4 | http://zientzia.net/artikuluak/non-hizkuntzarekin-zergatik-ez-dugun-jokatu-behar-/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Non hizkuntzarekin zergatik ez dugun jokatu behar kontatzen den - Zientzia.eus | Non hizkuntzarekin zergatik ez dugun jokatu behar kontatzen den - Zientzia.eus
Hauzia, zera da: anaia zelebre horiek bidalitako postalaren bi aldeetan gauza bera jartzen zuela.
Hauzia, zera da: anaia zelebre horiek bidalitako postalaren bi aldeetan gauza bera jartzen zuela. Non hizkuntzarekin zergatik ez dugun jokatu behar kontatzen den - Zientzia.eus Non hizkuntzarekin zergatik ez dugun jokatu behar kontatzen den
1986/06/01 Etxeberria, J. Goñi, Jesus Mari Iturria: Elhuyar aldizkaria
Matematika
Hauzia, zera da: anaia zelebre horiek bidalitako postalaren bi aldeetan gauza bera jartzen zuela
Aliziak idatzitakoa, azken artikuluan agertzen genuen horretan bukatzen da, baina gure jakingura ez da erraz asetzen den piztia eta gehiago eskatzen du. Zerbait arraroa somatu arren, ez dugu, besterik gabe, postal horren zorigaiztoko ondorioaren arrazoia ikusten.
Hauzia, hitz gutxitan gogoratzeko, zera da: anaia zelebre horiek bidalitako postalaren bi aldeetan gauza bera jartzen zuela eta mezu beldurgarri hori hau zen: BESTE ALDEAN JARTZEN DUENA GEZURRA DA.
Ispiluaren beste aldeko lurralde korapilotsu, lainotsu eta bihurri honetan dagoen zurrunbiloan ordena pixka bat jartzearren, postalaren bi aldeak letra desberdinez berezituko ditugu: A aldea eta B aldea.
A: BESTE ALDEAN JARTZEN DUENA GEZURRA DA
B: BESTE ALDEAN JARTZEN DUENA GEZURRA DA
Eragin diezaiogun errotari. A aldean jartzen duenak, B aldekoa gezurra dela dio. Hortaz, B aldean jartzen duena gezurra da, baina B aldeak beste aldekoa (A aldekoa) gezurra dela dio. Hortaz, gezurra da beste aldekoa (A aldekoa) gezurra dela. Baina gezurrari buruzko gezurra egia da hemen eta Japonian, eta gure neuronek eztanda egin baino lehen, ondorio argi honetara bultzatzen gaituzte: egia dela A aldean jartzen duena eta beraz egia dela beste aldean jartzen duena gezurra dela. Hauxe errota buruan daukaguna!. Hariari jarraituz, B aldekoa gezurra dela baieztatu beharko genuke, eta ondorioz, gezurra dela B aldean jartzen duena.
(Arnasa hartu aurrera jarraitu baino lehen).
Baina lasaitasunak ez du ispiluaren beste aldean asko irauten. Zerbaitez ideia argiren bat lortu dugula uste dugunean eta atsedena merezi dugula erabakitzera goazenean, horra non agertzen den ekaitz berriren bat. Udaberrian gertatzen denaren antzera, eguzkia eta kazkabarra lagunurko dira hemen.
Zer gertatuko litzateke postal madarikatu hori A aldetik irakurtzen hasi beharrean B aldetik hasiko bagina? Ba kasu horretan, lasai egon, ez gara berriro errotari eragiten hasiko. Simetria hutsez jokatuz, B aldean jartzen duena egia gertatuko litzateke eta beste aldekoa gezurra. Baina postala hartzen dugunean, nola jakin irakurtzen zein aldetatik hasi beharra dagoen?. Biak berdinak direnez eta ondorioz bereizketa ezinezkoa gertatzen denez, aukera guztiz da librea. Bestela esan, ez dago jakiterik zein den irakurtzen hasteko bide egokia ala desegokia.
Eskuartean dugun egoera hau bai dela bitxia!. Esaten ari garenaren arabera, postalak dioena desberdina da segun eta zein aldetatik irakurtzen hasten den. Hauxe gauza bihurri eta miresgarria!. Hasieran bertan abisatu dugu hizkuntzarekin jolastea zein gauza arriskugarria den eta kasorik egin gabe edozein gauza irakurtzeko gai direla pentsatzen duten horiek, damutuak sentituko dira segur aski, beren ausardiak zein ondorio tristea ekarri duen ikusiz.
Hizkuntza, mundua deskribatzeko sortutako tresna omen da; beste gizakiekin munduan gertatzen denari buruz informazioa trukatzeko hain zuzen. Maila horretan mantentzen den neurrian, arazo gorririk ez da sortzen. Mundua deskribatzeko sortua eta mundu horri buruz informazioa zabaltzeko tresna paregabea da hizkuntza. Arazoak, lehen maila hori gaindituz sortzen dira; hizkuntzaren gai hizkuntza bera bilakatu nahi dugunean, deskribatu nahi dena hizkuntza bera denean alegia. Horrelakoetan saiatzen garenean, sorginzulotara ez erortzea oso gauza zaila da.
Mundua deskribatzeko asmatu dugun sistema horrekin (hizkuntzarekin) jolastu nahi dugunean, deskribapen horretatik gure burua askatu nahi dugunean, eraikuntza osoa goitik behera erortzen zaigu gu geu ere bere azpian harrapatuz. Baina behin inozentzia galduz gero, bizioaren gusto mikatz hori dastatuz gero, nola bueltatu gurasoen etxera?. Ezinezkoa da. Egun pare bat pasatzeko, bale; baina hain da ederra libertate arriskugarri hori!. Eta gaizki bukatuko dugula jakinda ere, ezinezkoa egiten zaigu hizkuntzarekin jolasteari uztea.
Esaten dugunez Alizia ispiluaren beste aldetik bueltatu zen, baina ezagutu duten guztiek baieztatzen dutenez, beste aldera pasa zena eta bueltan ezagutu zutena ez omen zen pertsona bera. Eztarriko minez egon ondoren luzeago eta tristeago esnatzen diren adoleszente horien antzera bueltatu omen zen Alizia lurralde simetriko horretatik. Oso denbora gutxian, askoz ere zaharragoa.
Aizue, eta A aldean jartzen duena gezurra balitz?. Zergatik pentsatu behar dugu, besterik gabe, alde horretatik irakurtzen hasten garelako bertan esaten duena egia denik?. Errota berriro martxan jarri beharko genuke, eta buelta bat eta beste bat eman ondoren, non gauden ere seguru asko ez genuke jakingo. Nola liteke, beraz hain otzana dirudien letra-konbinazio hau horren bihurria izatea?.
Ahal dudana egin dut. Idazten ari naizela konturatzen naiz, baina zertaz ari naiz? Idazti baten gaia bertan idatzitakoa denean, hor nonbaiten agertzen diren gudari horien antzera amaierarik gabeko bide horretan gaudenaz ziur izan.
Eta bukatzeko, erregali bat: "esaldi honek hogeitamar letra ditu". Zenbat letra ditu esaldi horrek? Zoragarria! Baietz!.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-09e1528ba62a | http://zientzia.net/artikuluak/la-villette-zientzia-eta-industriaren-hiria/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | La Villette. Zientzia eta industriaren hiria - Zientzia.eus | La Villette. Zientzia eta industriaren hiria - Zientzia.eus
Martxoaren 13an inauguratu zen Parisen, munduko zientzi museorik ederrenetakoa izango den Zientzia eta Industriaren Hiria proiektuaren parte bat. Presazko inagurazioa izan da, Halley kometaren atzetik bidalitako Giotto zunda europarraren eta kometa beraren gertueneko hurbilketarekin bat egin zezan.
Martxoaren 13an inauguratu zen Parisen, munduko zientzi museorik ederrenetakoa izango den Zientzia eta Industriaren Hiria proiektuaren parte bat. Presazko inagurazioa izan da, Halley kometaren atzetik bidalitako Giotto zunda europarraren eta kometa beraren gertueneko hurbilketarekin bat egin zezan. La Villette. Zientzia eta industriaren hiria - Zientzia.eus La Villette. Zientzia eta industriaren hiria
1986/06/01 Barrenetxea, Tere - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Museoak
Martxoaren 13an inauguratu zen Parisen, munduko zientzi museorik ederrenetakoa izango den Zientzia eta Industriaren Hiria proiektuaren parte bat. Presazko inaugurazioa izan da, Halley kometaren atzetik bidalitako Giotto zunda europarraren eta kometa beraren gertueneko hurbilketarekin bat egin zezan, hain zuzen.
Zientzia eta Industriaren Hiria, La Villete izeneko proiektu zabalago baten barruan dago, Musikaren Hiria, antzokia, musika-saioetarako aretoa, ikertzaileentzako etxebizitzak, parkea etab.ekin batera. La Villete-ren azalera osoa 35 hektareakoa izango da eta horietatik 13 Zientzia eta Industriaren Hiriak erabiliko ditu. Azken honen aurrekontuetarako 50.000 milioi pezeta esleitu dira eta mantenimendurako urtero 11.000 milioi pezeta gastatzea espero da. Kopuru honek Frantzian mota honetako proiektuetan inoiz erabilitakoen artean handienetakoa izan behar omen du.
Dagoeneko martxan dauden eraikuntzen artean La Géode izenekoa da ikusgarriena. Zinema moduan erabiltzen den 36 m diametroko esfera bat da, ispilu antzeko altzairu leunduz estalia. Barruan 370 eserleku dauzka eta 1000 m 2 -ko zine-pantaila erdizirkularra. Imajinaren eta soinuaren arloko aurrerapen guztiak ditu erakusleku honek: laserra, hologramen proiekzioa, 180°ko proiekzioak etab. Teknika hauen bidez ikusleak delta edo hodei azkarren gainean, katarata edo mendiko pareta bat igo edo jaisten, ala itsas hondoetan murgiltzen senti dezake bere burua.
Erakusketa Iraunkorra izango da Industria eta Zientziaren Hiriko beste eraikuntza nagusia. Lau atal izango ditu: I. Lurretik Unibertsora. Hauxe da inauguratu berri dena. II. Bizitzaren abentura. III. Materia eta giza lana eta IV. Lengoaia eta komunikazioa. Lurretik Unibertsora atalean, Nautile, frantses urpekuntzi modernoaren tamainu naturaleko maketa, grabitaterik gabeko kabina eta Ariadne jaurtikigailu baten kapsula ikusi ahal izango dira beste zenbaiten artean. Horretaz gain Matematikaren txokoa, minimuseo geologikoa eta bisitarien galderei erantzuteko prestatutako robotak eta 6000 chip izango dira.
Bizitzaren abentura atalean genetika aztertzeko jokoak, 2000. urteko nekazaritzari buruzko teknikak, ekologiari buruzko filmeak etab. luzea jarriko dira bisitariaren eskueran. III. atala, Materia eta giza lana izenekoa, martxan jarriko den azkena izango da, baina baita berrikuntzarik ikusgarrienak eskainiko dituena ere. Bertan gerra-untzi baten maneiua eta airbusaren hegaldiaren simulazioa eta robotika eta energiaren erabilpena aurkezteko asmoa dute. Lengoaia eta komunikazioa sailean, bisitarien higidurak musika bihurtu ahal izango dira eta ahotsak analizatu eta deskonposatu. Gela berezi batean usainen identifikaziorako jolasak prestatuko dituzte.
Dokumentazio inprimatua, ikusentzutezkoa eta informatikoa bilduko dituen Medidteka ere eraikiko da, dokumentuen bilaketa, kontsulta eta urrunerako bidalketa era erosoan burutzeko bitartekorik aurreratuenekin hornitua. 1989rako 300.000 liburu biltzea espero dute eta mundu osoko 5000 egunkariren harpidetzak egingo dituzte. Liburuzainak ere robotak izango omen dira.
Erakusketa iragankorrak antolatzeko asmoa ere badago puntako gaiak edo zientzien arlo bereziren bat era sakonagoan azaltzeko. Eta noski ez dira faltako platerium-a, haurrek esperimentuak eta jolasak egiteko toki aproposak, hitzaldi eta ihardunaldietarako aretoak etab.
Paris aldera bueltatxo bat egiteko asmotan bazara, izango duzu bisitatzeko aukera. Paris-en Iparrekialdean dago eta metro edo autobusez joan zaitezke hiriaren zentrutik, Porte de Pantin edo Porte de la Villete-ra helduz.
Zer dago dagoeneko martxan
LA GÉODE: ikuskizun-areto erdizirkularra. 180ºko zine-proiekzioak egiten dira bertan.ARLETTY zinema: zinema zientifiko eta teknikoa.LA GRANDE HALLE: Lehenengo hiltegi zahar berritxuratu eta birmoldatua. Ikuskizun eta ospakizun handietarako prestatua.LE ZÉNITH: kontzertu-aretoa.LE THÉATRE PRESENT: Antzerkirako aretoa.ERAKUSKETA IRAUNKORRAREN parte bat: Lurretik Unibertsora gaiaren inguruan.ZENBAIT ERAKUSKETA IRAGANKOR.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-a3d3f4c759f6 | http://zientzia.net/artikuluak/beroa-nolako-gorputza-halako-erantzuna/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Beroa. Nolako gorputza halako erantzuna - Zientzia.eus | Beroa. Nolako gorputza halako erantzuna - Zientzia.eus
Gorputz guztiek ez dute berdin erantzuten beroaren aurrean, eta guzti hauek lege fisikoetan oinarritzen dira.
Gorputz guztiek ez dute berdin erantzuten beroaren aurrean, eta guzti hauek lege fisikoetan oinarritzen dira. Beroa. Nolako gorputza halako erantzuna - Zientzia.eus Beroa. Nolako gorputza halako erantzuna
1986/06/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra Iturria: Elhuyar aldizkaria
Fisika
Gorputz guztiek ez dute berdin erantzuten beroaren aurrean, guzti hauek lege fisikoetan oinarritzen dira.
"Bero" hitza guztiz lotuta dago gure bizitzarkin. Jakina da gorputz guztiek ez dutela berdin erantzuten beroaren aurrean. Nahiz eta ondoan proposatutako esperientzien zergatiak teorikoki ez aztertu izan, kontutan hartu behar duzu saiakuntza guzti hauek lege fisikoetan oinarritzen direla.
Kartoi batekin osa dezagun poxpolu-kaxa baten antzeko kaxa bat. Behin urez beteta eta hari batzuez baliatuz zintzilika dezagun kaxa. Ondoren kaxa kandela batez berotu, sugarrak ura dagoen ingurua soilik jotzen duelarik. Minutu batzu itxaron eta gero ura irakiten hasten da, kaxak osorik jarraitzen duelarik.
Fenomeno honen zergatia azaltzea zuri badagokizu ere, lagungarri gerta dakizukeen ideia emango dizugu: uraren konduktibitate termikoa kartoiarena baino askoz handiagoa denez, nahiz eta sugarrak kaxa jo urak xurgatzen du ia bero guztia. Kartoizko kaxarekin ondo ateratzen ez bazaizu, saiakuntza arraultz azal bat erabiliz egin dezakezu.
Elurretara joateko aukera baldin baduzu oso saiakuntza sinplea egin dezakezu. Egun eguzkitsu batean jar itzazu bi zapi elur gainean; bata beltza eta bestea zuria. Denbora batez itxaron ondoren jarri esku bat zapi zuriaren gainean eta bestea beltzaren gainean. Argi nabaritu duzu zapi zuria beltza baino freskoagoa dagoela. Saiakuntza sinplea, ezta?. Baina ondorio garrantzitsu bat atera dezakegu, hau da, kolore guztiek ez dituztela berdin xurgatzen eguzki-izpiak. Beraz, orain ulertuko duzu Andaluziako herrixketako etxe gehienak zurixka izatearen arrazoia. Beltzak balira, eguzki-izpi gehienak xurgatuko lituzkete eta noski etxeen barnean ez legoke bizitzerik, metatuko litzatekeen beroaren ondorioz. Lerro hauek irakurri ondoren, erraza gertatuko zaizu galdera honi erantzutea:
"Zergatik jartzen dira hain beltz eskiatzaileak denbora gutxi barru?"
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-17135a307f2a | http://zientzia.net/artikuluak/grafikoak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Grafikoak - Zientzia.eus | Grafikoak - Zientzia.eus
Hemen azaltzera noan programa ZX Spectrum-ean adierazi behar da; bere ezaugarri propioetan oinarrituko bait naiz.
Hemen azaltzera noan programa ZX Spectrum-ean adierazi behar da; bere ezaugarri propioetan oinarrituko bait naiz. Grafikoak - Zientzia.eus Programazioa
Hemen azaltzera noan programa ZX Spectrum-ean adierazi behar da; bere ezaugarri propioetan oinarrituko bait naiz.
Orain arte azaldu ditudan programak, nahiz eta ZX Spectrum-arentzat eginak izan, edozein makinatan abieraz genitzake garrantzi handiko aldaketarik egin gabe.
Oraingoan, barkatuko duzu irakurle baina, hemen azaltzera noan programa ZX Spectrum-ean adierazi behar da; bere ezaugarri propioetan oinarrituko bait naiz.
Programa honek ez du berez balio handirik, baina bertan erabiltzen den zenbait instrukzio oso interesgarri gerta daiteke edozein programa osatzeko edo dotoretzeko.
Makinak, Spectrumak hain zuzen, bere barne-sistema kontrolatzeko memori-posizio batzuk gordetzen ditu. Bertan jasotzen da zein teklari sakatu zaion azkenean, zein izango den hurrengo instrukzio-lerroa, koloreak, inprimagailua erabiltzen ari den jakiteko pantailaren tratamendua eta abar luze bat (guztira 71 sistema-aldagai).
71 sistema-aldagai hauen artean badaude bi gure kasuan oso interesgarri direnak: 23677 eta 23678 posizioak.
Posizio hauetan, azkena marraztu den puntuaren koordenatuak jasotzen dira. Hau da: PRINT PEEK 23677 egiten baduzu, puntuaren x koordenatua ema
ngo dizu pantailan eta PRINT PEEK 23678 egiten baduzu, puntuaren y koordenatua emango dizu.
Honek laguntza handia eskaintzen digu programak diseinatzeko garaian.
Hemen azaltzen dudan programa sistema-aldagai hauetan oinarritzen da. Programak marrazki aleatorio eta mugagabeak egiten ditu.
DRAW x1,y1 instrukzioa exekutatu baino lehenago x1 eta y1-en balio zuzenak lortzen ditu 205 eta 230 lineatan, 210 eta 240 lineak hori egiaztatzeko erabiliaz. REM instrukzioek ez dute inolako eraginik programan; beraz nahi izanez gero tekleatu gabe utz daiteke.
ZIRRIBORROA |
zientziaeus-59f406f347ac | http://zientzia.net/artikuluak/bigarren-trenbide-transiberiarra/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Bigarren trenbide transiberiarra - Zientzia.eus | Bigarren trenbide transiberiarra - Zientzia.eus
Orain dela gutxi inaguratu berria da Sovietar Batasunean trenbide berri eta luzearen lehen zatia. Trenbideak 3.000 km. izango ditu.
Orain dela gutxi inaguratu berria da Sovietar Batasunean trenbide berri eta luzearen lehen zatia. Trenbideak 3.000 km. izango ditu. Bigarren trenbide transiberiarra - Zientzia.eus Bigarren trenbide transiberiarra
Ingurumena
Orain dela gutxi inaguratu berria da Sovietar Batasunean trenbide berri eta luzearen lehen zatia. Trenbideak 3.000 km. izango ditu.
Orain dela gutxi inaguratu berria da Sovietar Batasunean trenbide berri eta luzearen lehen zatia. Trenbideak 3.000 km. izango ditu eta izotz iraunkorren gainean Ekialdeko Siberia zeharkatuko du. Munduko lurralderik aberatsenetakoak daude han. Izan ere mineral eta erregai-kantitate ikaragarriak aurkitu dituzte.
Hori dela eta, Sovietar Batasunak zibilizaioa eraman nahi du bi milioi urteko denboraldiaren ondoren Ekialdeko Siberiak dituen lurralde izoztuetara. Arkeologoek iragarri dutenez, Yakut-eko taiga urrutietan Harri-aroko zibilizazioa ba omen zen duela bi milioi urte. Yakut aldea hain zuzen, Munduko lurralderik hotzenetakoa da; neguan -40°Cko tenperaturak egon ohi dira eta zolua beti izoztua dago 1.500 metroko sakoneraraino.
Baliabide handiak
Baina sobietarrek, Yakut aldeko taiga aberatsa menperatzeko projektua burutzen ari dira. Izan ere arkeologoek ez-ezik, geologoek ere egin dituzte aurkikuntza baliagarriak. Diotenez, 88 bilioi tona ikatz eta 7,7 milioi tona burdina daude han; munduan ezagutzen diren baliabidetan %10a gutxi gorabehera. Trenbide berriaren iparraldean gas pilo ikaragarriak daude, eta gorago berriz urrea eta diamanteak.
Trenbide berriaren (BAL deitzen diote: Baikal-Amur Linea) lehen zatian Nagorny herria da puntu nagusia. Han, aire zabaleko meategi ikaragarrian 13 milioi tona ikatz ari dira ateratzen urtero. Inguru haietan burdin mea ere ugari dago eta urtero 9 milioi tona tratatzeko fabrika eraiki dute. Indarretxe termiko batek bestetik, metalurgi fabrikak energiaz hornituko ditu.
Udokan inguruan kobre asko dago. Sovietar Batasuneko meategirik aberatsenak zalantzarik gabe. Baina ez hori bakarrik: titanioa, burdina eta beste zenbait metal ugari dago han. Baina metal horiek lantzeko hain beharrezko den ikatza ere ez da falta. Kholdomi ibarrean berriz, eztainu, zink, kobre, berun, wolframio, bismuto eta molibdenoa aurkitu dituzte. Metal hauek lantzeko, Baikal lakura doazen ibaietako energia hidroelektrikoa erabiliko dute. Angara ibaian eta Ust-Ilmsky-n indarretxeak eraikiak dituzte.
Trenbide berriaren bukaeran (Ekialdeko muturrean) ikatza ugari dago eta industria kimikoa garauko dute; zurgintzarekin zerikusia duena batipat.
BAL projektua burutu dutenek diotenez, oraindik ere mineral asko dago alderdi haietan deskubritzeko. Priokhoyte inguruan, burdina, fosforita, eta metal ez ferrikoak daudela pentsatzen dute. Baina batez ere zura han dago. Sovietar Batasunak du munduan zurik gehiena eta BAL trenbideak hartzen dtuen lurraldetan 4 bilioi metro kubiko zur daudela kalkulatzen dute. Dena dela, alderdi haiek munduko hotzenetakoak dira eta zuhaitzei asko kostatzen zaie haztea. Kontu handia izan beharko dute beraz taiga ustiatzerakoan.
Horiek kontutan harturik, Ekialdeko Siberiak lehengaiak merke eta ugari hornituko dizkio industria sovietarrari. Baina baita Ekialdeko industria kapitalistari ere.
Oraingo Transiberiarra gainera, zaharkitu samarra eta beteegia dago. Bestetik, mineral-tokietatik urruti doa, txinarren mugatik hurbil, eta gerra izanez gero, oraingo trenbidearen segurtasun falta begibistakoa da.
Kremlin-go arduradunentzat, BAL projektua Mendebaldeko Siberiak dituen petrolio- eta gas-piloak baino garrantzitsugoa da. Mendebaldeko tegi hauetatik dator Europa kapitalistara hain zuzen Reagan lehendakariak hainbeste gorrotatzen duen gasbidea.
Trenbide berriaren linea nagusia bukatutakoan, taigaren ustiapenerako bigarren inbertsioaldia hasiko da. Ez dira gainera ahaztekoak trenbide berri honi ipiniko dizkioten adarrak eta izango dituen elektrifikazio-projektuak.
Sovietarrek BAL en plangintza honetan, 1,5 milioi kilometro karratu hartu dituzte (Britainia Haundia adinako zazpi) eta dagoenekoz milioi bat pertsona ari da lanean lurralde haietan.
Projektuaren oztopo nagusiak
Zientzi Akademia Sovietarra, hasiera-hasieratik aritu da lanean BAL projektuan. Lurralde latz haietan, injinerutza alorrean izandako herebiziko oztopoak gainditzen Saiatu dira. Trenbide berriak izan ere, zazpi mendikate zeharkatzen ditu. Horretarako bederatzi tunel luze ebaki dituzte izotz iraunkorretan eta 126 zubi zabal eraiki dituzte neguan izoztu eta udaberrian gainezka egiten duten ibai gainetan. 700 milioi metro kubiko lur garraiatu dituzte jadanik - 40°C eta + 40 °C bitarteko tenperatura duten alderdi haietan.
Bi izan dira projektua burutzerakoan aurkitu dituzten buruhauste nagusiak: izotz iraun korrak eta lurrikarak. Ekialdeko ia Siberia osoan izan ohi dira lurrikarak: ehundik gora urtero. Eta astinaldi txikiek ere honda ditzakete izotz iraunkorrak, barrura ura sartu eta bigunduta. Mende honetako 60. hamarkadan, Olekma ibaiako zubiaren zimenduek hiru lurrikara handi (Richterren eskalan 9koak) jasan zituzten. Lurrikara bakoitzean lau metro zabaleko zuloak sortu ziren eta 5 km.ko matxurak aurkitu zituzten. Sismologoek ziotenez, 100 tonako harri-puskak aideratu omen ziren.
BAL projektuan ari direnentzat beste oztopo bat lurrikaren estatistikarik eza da. Beraz, lehen gertatu ziren lurrikara handien epizentrua aurkitzeko sistema berrien premia izan dute. Lur-zoluaren egiturak dituen deformaziotan oinarriturik, lurrikaren mapa osatu ahal izan dute. Horri esker, punturik arriskutsuenak saihestu egin dituzte trenbidea diseinatzerakoan.
Baina hala ere tsar-en garaiko Lehen Trenbide Transiberiarrean baino zailtasun handia goak dituzte BAL honetan. Izoztz iraunkorrak guztiz sakonak bat dira. Yakut inguruan 1.500 metrora dauden harkaitzak beti izozturik aurkitzen dira eta gezurra badirudi ere, injineruek izotz iraunkorrak oso Bustokoak dituzte, baldin eta urtzen ez badira behintzat.
Trenbidea egiterakoan lur-kantitate handiak erabiliz gero izotzak urtu eta putzu sakonak sortzen dira. Horregatik trenbidea izotzezko ezponda gainean doa eta izotza babestearren (eguzki-izpiak isladatzearren) harriz estali dituzte ezpondak.
Hotz eta beroaldiak, etsai gogorrak dira zubientzat ere. Ekialdeko Siberia ibaiz josia dago eta udaberritan izotzak urtutakoan sekulako uholdeak izaten dituzte. Zubiak beraz, zimendu sendo eta sakonetan tinkatu behar izan dituzte.
Hala ere lanik zailenetakoa Kodar mendien azpiko eta Severo-Musik arteko tunela ebakitzea izan da. 15 kilometro ditu tunelak eta 1979. urtean istripua izan zen, mendebaldetik ari ziren langileek antzinako ibai baten ubidera erori zirelako. Ur berozko iturriak ere aurkitu zituzten izotzen artean eta tunela bertan behera uzteko zorian egon ziren. Baina berriro ekin diote lanari, nahiz eta tuneletik orduoro 30.000 metro kubiko ur hustu behar izan. Injinerutza zibilak inoiz izan duen lanik zailenetakoa dela diote, eta 1986. urtean bukatuko duten esperantzatan dira. Bitartean, 53 kilometroko trenbidea egina dago mendiaren inguruan trenak ibil daitezen.
Oztopoak oztopo Siberiako ondasunak Ekialdeko Ozeano Barerako bidean hasiak dira. Han, Vostochny-n, injineru sovietarrak beren itsasporturik handiena eraikitzen ari dira. Handik, zura, ikatza, metalak eta material landuak esportatuko dituzte Europara.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-b97b0ec1cd88 | http://zientzia.net/artikuluak/mediterranio-kostaldearen-pozoinketa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Mediterranio kostaldearen pozoinketa - Zientzia.eus | Mediterranio kostaldearen pozoinketa - Zientzia.eus
Hirietako ur beltzak, pestizidak, hidrokarburoak... mediterranio kostaldea industriaren eta milioika turisten benetako zabortegi bilakatu da. Alerta-kota gaindituta dago eta ehundaka abere- eta landare-mota desagertzeko zorian aurkitzen da.
Hirietako ur beltzak, pestizidak, hidrokarburoak... mediterranio kostaldea industriaren eta milioika turisten benetako zabortegi bilakatu da. Alerta-kota gaindituta dago eta ehundaka abere- eta landare-mota desagertzeko zorian aurkitzen da. Mediterranio kostaldearen pozoinketa - Zientzia.eus Mediterranio kostaldearen pozoinketa
Ingurumena
Hirietako ur beltzak, pestizidak, hidrokarburoak... mediterranio kostaldea industriaren eta milioika turisten benetako zabortegi bilakatu da. Alerta-kota gaindituta dago eta ehundaka abere- eta landare-mota desagertzeko zorian aurkitzen da.
Gaur egun Mediterranioaren ondoak, paisaia nazkagarria eskaintzen du: sulfurozko geruza lodi kiratsuan, plastikoak, barazki-azalak, aluminiozko paperak... flotatzen ikus daitezke: Honi hainbat hondakin industrial eta Frantziako kostaldean zehar dauden hirietako kolektoretatik igorritako ur-lohituak eransten badizkiogu, emaitza ezin penagarriagoa lortzen da.
Basamortu pozoindu honetan, non itsas-landareak aspaldi desagertu bait ziren, zorigaitzeko itsas-izar batzuk baino ez dute irautea lortu.
Esan eta berresan beharra dago, Mediterranioko abere eta landareak hilzorian daudela gure zibilizazioaren axolagabekeriagatik.
Poluzio bakteriologiko eta kimikoa aztertzeko egin diren ikerketek, ondorio kezkagarriak eman dituzte:
Kostaldera zuzenean egunero estoldetatik isuritako milaka litro urek, bakterio ezezagunezko multzo handi bat elikatzen dute.
Adibidez, Frantziako kostaldean Frejus -tik Bandol -era bitartean dauden 100 isurbideek, milioika turisten hondakinak botatzen dituzte Var -ko kostaldera. Honen ondorioz, aurten berriro ere, bainatzea debekatua egon da Alpes-Maritimes-ko departamentuko hainbat hondartzatan.
Hala ere, kotarik beldurgarriena Marseilla-ko golkoan jasaten da. Izan ere, Corfiu-ko isurbideak 200.000 m 3 poluitu isurtzen bait ditu inongo arazketarik gabe.
Estoldetatik irteten den litro ur bakoitzak, hesteetako 4 milioi hozi inguru daramatza. Itsasoko ura oso poluitua dagoela kontsidera daiteke 20.000 kolibazilo litroko dituenean!!!
Marseillako (kostaldetik 6 km-raino sarritan) hedatzen den lehergailu potzentzial bilakatzen ari da kolektore hori.
Inbasio honi aurre egiteko, planktonen eta itsas-bakterioen autogarbiketarako ahalmena erabat gaindituta geratu da eta horregatik hozi patogeno desberdinak ugaltzen ari dira hondartza inguruetan, inongo oztoporik gabe.
Adibide garbienak, teta-nosbaziloa, botulismoa koleraren hoziak eta batez ere salmonella ditugu. Itsaskien lagun min bilakatu dira eta urtero hainbat sukar tifoideo eta gastroenteritis-en errudun izaten dira berauek.
Hala ere turistek garbi jakin dezatela: gehienez ere, zaldar edo garauak sortuz, edo ekzema-hondar bat utziz, edo sinusitis higuingarri bat sufrieraziz erasoko dituzte bisitari gogaitu hauek. Gehienez opor-egun batzuk gal araziko dizkiete elikadur intoxikazio baten ondorioz; ez gehiago! Mediterranioko poluzioak ez du oraindik gizonik hiltzen.
Baina fauna eta landarediarentzat bestela gertatzen da. Lurren arteko itsaso honetan, ez dago hondoetako uren berrikuntzarik; ez eta marea-aldaketarik edo itsas-korronte handirik ere. Horregatik urazpiko bizia itsasertzean garatzen da gehienbat, plankton begetalak itsasertzeko gatz mineralez aberas daitezkeen lekuetan eta zabaltzeko edo hedatzeko behar adinbat argitasun jaso dezaketen lekuetan hain zuzen ere.
Infrakostalde honetara botatzen dituzte poluitzaileak aipatutako isurleek, Mediterranioko ekosistema ahuldu eta deuseztuz.
Hasteko, Posidoniko belardia, urazpiko benetako birika, (egunero m 2 -ko 10 l. oxigeno sortzen ditu) loradun landare hauetan ehundaka mikroalga eta ornogabe txikiak bizi eta elikatzen dituena eta arraientzat leku ezin hobea dena, aspaldi honetan, atzerakada ikaragarria jasaten ari da kostalde guztian zehar. Corfiou (Marseilla) eta Cap Silie (Toulon)-ko kolektoreetik gertu dauden belardiok, erabat desagertu ziren aspaldi, eta luzarorako desagertu gainera. Izan ere, m 2 -ko itsas-berlardi honek, gizaldi bat behar bait du berriro hazten.
Baina hirietako industri hondakinak ez dira hala ere, Ibaiek urtero Mediterraniora 100-150 tona pestizida eramaten dituzte. Hauetatik heren bat DDT (1969az geroztik debekatua dago). Organo kloratu honek 30 urte irauten du.
Kosziente al dira non bainatzen diren?
Produktu hauek itsasoko uretan oso egonkorrak direnez, organismo bizidunen gantz- eta nerbio-ehunetan itsasten dira. Eta hara zer nolako zorigaitza! azkenik askoz ere toxikoagoak gertatzen dira itsas-abereentzat, eltxoentzat baino!
100 litro itsas-uretan gramoaren milaren bat DDT nahastea nahikoa da aste gutxiren buruan karramorroak paralisatu edo akabatzeko. Intsektizidak dira, arrainen %1ek jasaten dituen ultzera eta lesio hepatikoen errudunak. Intsektizidak algen fotosintesia eragozten dute eta ondorioz animalia askoren arnasketa.
Itsaskiei buruz bestalde, esan beharra dago ikaragarri gordetzen dituztela, inguruko ura filtratzera behartuak eboluzio honen errudun bakarrak. Intsektizidaz betetako ibai eta errekek areagotu egiten dute sarraskia.
Kostalde frantsesean jasotako kilo bat moluskuk, 10 mg intsektizida eduki ditzake, hau da, itsas-urak baino 70.000 aldiz gehiago.
Isurbideari etenik gabe dario zikinkeria.
Aipatutako faktoreei hondakin industrial metaliko eta erradioaktibozko isurle telurikoak eta portu deportiboetako hidrokarburoak gehitzen badizkiogu, bistakoa da egoera jasan ezinera iritsi garela.
Urak garbitzeko, kostaldean araztegi egokien instalazioak sarraski hau txikiagotzea lortu beharko luke, baina azkar ibili beharra dago 3. milakadaren hasierako Mediterranioa itsas hil bihurturik ikustea nahi ez badugu behintzat.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-d0205197a5b1 | http://zientzia.net/artikuluak/bertiz-jaurerria-bazter-zoragarria/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Bertiz jaurerria, bazter zoragarria - Zientzia.eus | Bertiz jaurerria, bazter zoragarria - Zientzia.eus
Bertizko ingurunea ikusgarria bait dago, bai familiarekin egun lasai eta zoragarria igarotzeko eta baita lagunarte-giroan ibilaldi patxadatsuaz inguruneaz liluratzeko ere.
Bertizko ingurunea ikusgarria bait dago, bai familiarekin egun lasai eta zoragarria igarotzeko eta baita lagunarte-giroan ibilaldi patxadatsuaz inguruneaz liluratzeko ere. Bertiz jaurerria, bazter zoragarria - Zientzia.eus Bertiz jaurerria, bazter zoragarria
Ekologia
Bertizko ingurunea ikusgarria bait dago, bai familiarekin egun lasai eta zoragarria igarotzeko eta baita lagunarte-giroan ibilaldi patxadatsuaz inguruneaz liluratzeko ere.
Euskal Herriko txokoak miazteko garaian, ez gintezke gure Nafarroaz ahaztu, eta Bidasoa ibaiaz gorantz joz gero topa dezakegun Mugaire herrixkaren ondoan kokaturik dagoen Bertizko jaurerriaz gutxiago oraindik. Bertan, ingurune ikusgarria bait dago, bai familiarekin egun lasai eta zoragarria igarotzeko eta baita lagunarte-giroan ibilaldi patxadatsuaz inguruneaz liluratzeko ere.
Akaso, hau irakurri ondoren, bertara joateko grina piztuko zitzaizun; baina gero agian, askotan gertatu izan den bezala, behin-betiko desengainoa jasango duzu. Baina, arrisku horietan sartzeko edo ez sartzeko erabakia, zure esku geratzen den zerbait da, eta ni ez naiz nor horretara behartzeko. Beraz, nik nire lanari ekingo diot; hau da, Bertizko jaurerriaren berri emateari.
Hasieran aipatu den bezala, Bertizko jaurerria, Bidasoa ibaiaren ertzean, Bertizarana deritzon udalerrian kokaturik dago. Gaur egun, Parke Naturala da, baina bertara igaro ahal izateko, Mugairera heltzea nahitaezkoa da; Mugairen bait dago Bertizko jaurerriarekin bat egiteko egokiera; hau da, sarrera.
Bestalde aipatzekoa litzateke jaurerri honek dituen mugerriak. Ez bait dago Bertizaran udalerriaren erdikaldean kokaturik; ertz batetan baizik. Iparralderantz Etxalar udalerria, ekialderantz Baztan udalerria, hegoalderantz Bidasoa ibaia eta mendebalderantz Bertizaran udalerriaren beste lurraldeak eta "Lau Herriren mendia" deritzona.
Landareei dagokionez, zer-nolakoa izango den ondorioztatzea ez litzaizuke zaila gertatuko. Euskal Herri osoan ez bait dago, klimatologiari dagokionez, aldaketa handirik eta iparralderantz kokaturik dauden lurraldeetan are eta gutxiago. Bai, ongi pentsatu duzunez arboladi atlantiar nahasia da nagusiena Bertiz jaurerrian, eta nahiko egoera onean gainera, banaketa orokorra honako hau delarik: hezetasun handiko alderdietan (alderdirik baxuenetan) haritza da jaun eta jabe, 500 metroko altuera inguruan eta gaztainondoz osaturiko zerrenda bat igaro ondoren berriz, pagadia; eta altuera handiagotan, ametza.
Arantzadun limonondoa.
Bestalde, Bertizko lorategian aurkitzen diren mota desberdinak aipatzekoak dira; hauetariko batzuk ingurune hauetan bakanak bait dira eta beraz, gure lurraldean arrotzak. Hona hemen batzuren izenak: banbu berdea, kamelia, palmondoa, Txinako ginkgoa, kakia, Italiako kakia, arantzadun limonondoa, likidanbarra, zumar ingelesa, izei espainiarra, errododendroa, sekuoia erraldoia, Kaliforniako sekuoia, tuliparbola, eta abar.
Bertizko ugaztunak berriz, edozein mendi atlantiarretan topa daitezkeenak dira. Espezie ikusgarriak ez izan arren, interes handiko elementuak aurki daitezke.
Bizi direneko habitaten arabera sailkatuz gero, jaurerrian topa daitezkeen ugaztun-espezierik nagusienak honako hauek dira:
Tuliparbola.
Jaurerri osoan aurkitzen direnak: basasagua, sagu lepahoria, satorra, satitsu txikia, soro-muxarra,...
Belartegitan topa daitezkeenak: baratz satitsua, satitsu arrunta, larre-lursagua, landa-lursagua, satortxoa, uzta-sagua,...Menditan topa daitezkeenak: satitsu buztankarratua, lursagu gorria, muxar grisa,...Gizabizitza egiten den lekutan aurki daitezkeenak: arratoi beltza, arratoi arrunta, etxe-sagua,...
Hezetasun handiko lekutan topa daitezkeenak: ur-satitsu hankazuria, muturluze piriniarra, trikua, katagorria, lepazuria, erbinudea, azeria, azkonarra, basurdea, orkatza, igaraba, ipurtatsa, basakatua, erbia, untxia,...
Txinako GINKGOA.
Bertizen aurki daitezkeen anfibio- eta narrazti-espezie desberdinen kopurua nahiko urria da, zeren lehen aipatu denez, klimatologiari dagokionez aldaketa txikia bait dago. Bertako klimatologia kantauriarra da, eta dakigunez ingurune honetan aurkitzen den espezie-kopurua oso txikia da.
Anfibioen artean honako hauek dira aipagarrienak: arrabioa, arrunta, basa igela, txantxiku arrunta, uhandre marmolairea, uhandre palmatua, ur-igel arrunta,...
Narraztien artean berriz honako hauek: horma-sugandila, zirauna, musker berdea, suge berde-horia, Eskulapioren sugea, suge biperakara, suge gorbataduna, sugegorri kantauriarra,...
Hegaztiei dagokionez zera da aipagarriena: bertan jadanik 50 espezie desberdin topatu direla; datuetatik 37 espeziek bertan egiten dute habia, 5 espeziek habia egin dezakete eta gainontzeko 8 espeziek ez dute bertan habiarik egiten.
Hauetan aipagarrienak ondokoak dira: zapelatz arrunta, urubi arrunta, okil handia, euli-txori beltza, erregetxo bekainzuria, txinbo kaskabeltza, txepetxa, gerri-txori arrunta, garrapoa, amilotx mottoduna, mendi-txirriskila, txantxangorria, zozo arrunta, eta abar.
Azkenik eta habitatari dagokionez ezin ahaztu arrainez; beraz, gainbegirada honi amaiera eman aurretik, bertan bizi diren arrainak zeintzu diren esatera noakizue. Bertizko esparrua eta ingurunea zeharkatzen duten erreka garbiek, arrain-populazio trinkoa mantentzen dute. Jaurerri horretan, populazio hau ur korronte garbi eta bizkorretan bizi diren honako sei espezie desberdinek osatzen dute: aingira, izokin, mozkar arantzagabe, burtain, zarbo, eskailu eta amuarrainak.
Ikusi ahal izan duzunez, Bertiz jaurerria aberatsa da flora eta faunaz eta bertan mota askotako espezieak bizi dira. Zure zaletasunarekin bat badator, zuretzat ere egokiera bikaina eskaintzen du jaurerri honek. Bestalde, hasieran esan den bezala, bestelako ekintzak edo kirolak egiteko zabaluneak ere baditu. Beraz, egun hauetan zeregin jakinik ez baldin baduzu, hor duzu posibilitate berri bat. Betiko ingurunetatik irteteko aukera paregabea, gure lurra ezagutzeko posibilitatea eta ongi igarotzeko bidea.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-8a50c18fd32c | http://zientzia.net/artikuluak/iconcordei-a-handitasun-amets-baten-hamar-urteak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Concorde-a, handitasun-amets baten hamar urteak - Zientzia.eus | Concorde-a, handitasun-amets baten hamar urteak - Zientzia.eus
Joan den urtarrilean
Joan den urtarrilean Concorde-a, handitasun-amets baten hamar urteak - Zientzia.eus Concorde-a, handitasun-amets baten hamar urteak
1986/06/01 Sagarna, Andoni - Ingeniaria Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aeronautika
Joan den urtarrilean Concorde -ak hamar urte bete ditu hegalaldi komertzialak egiteaz. Altuen eta azkarren hegan egin nahi zuen abioi polit-luxe honek, aldeko eta kontrako asko izan du. Atlantikoa lau ordutan gurutzatzen duen txori teknologiko liluragarri honek, eztabaida sortzen du jendartean oraindik ere.
Concorde-a 1962. urtean jaio zen Frantziako eta Britainia Handiko gobernuak ados jarri zirenean, altuen eta azkarren hegan egingo zuen abioi komertzial baten proiektua martxan jarri zutenean. Proiektua handia zen eta teknologia desafio latzaren aurrean jartzen zuen. Desafioa ez zen teknologikoa soilik izan; ekonomikoa ere bazen.
Hasiera batean projektuaren kostua £90 milioi ingurukoa izango zela pentsatu zuten eta bukaeran £1500 bilioikoa izan zen. Gainera Concorde-ak ez du abioi-konpainien estimaziorik lortu. Bi bakarrik dira munduan Concordea erabiltzen dutenak: Air France eta British Airways konpainiak. Hau ez da oso marka ona!
Hitzarmenaren sinatzailetako bat, orduko Britainiar aire-ministroa, harro dago Concordeaz "Concordea, itzelezko lorpen teknologikoa izan da. Ez gara ilargira iritsi, baina Concordea eta hegalaldi supertsonikoa ditugu".
Beste batzuk ez daude horren baikor; Geoffrey Night esaterako, Concordearen proiektuan lanean aritu zena. "Proiektua orain hasi beharko bagenu, desberdina egingo genukeen. Lau kontratatzaile nagusi genituen. Hau da, bi fuselaiarako, bi motorearen eraikuntzarako, bi gobernu eta nagusirik ez. Bi muntai lerro izateak, ikuspuntu komertzialetik, ez zuen zentzurik eta seguraski garapen-kostua bikoiztu egin zuen".
Hegalaldi supertsonikoaren arazo honetan badago bestalde datu adierazgarri bat. Iparramerikarrak, teknologiaren gailurrean egonik, zergatik ez ziren honelako lan batean hasi?
Concordearen gidatze-kabina.
Sir Archibald Russell-ek, Concordearen diseinatzaile britainiarrak, honela argitu du arazoa: Guk asmatu egin genuen. Guk abiadura posiblerik azkarrena Mach 2-a zela esan genuen (Mach 1 = soinuaren abiadura). Amerikarrek Mach 3,5-a nahi zuten eta fuselaia titanioz soilik egin zezaketela pentsatu zuten. Mach 2-a, aluminio-aleazioz lor daitekeen abiadurarik handiena da. Amerikarrak anbiziosoegiak izan ziren".
1969.ean Concordearen prototipoek, frantsesak zein britainiarrak, beren lehenengo hegalaldiak egin zituzten. 1970.ean biek Mach 2 abiadura lortu zuten. Arazo teknikoak konpondu gabe zeuden artean. Irakur ditzagun Brian Trubshaw-en garai bateko British Airways Jets-eko pilotoen buruaren hitzak: "Mach 2-ko abiaduratik jaisterakoan, eztanda ikaragarria izaten genuen. Gu, noski, ez geunden horretara ohituta, beraz hirugarren Mundu-Gerra sortua zela pentsatzen genuen. Arazoa zera zen: abioi militarretan ezaguna zena, ez zela onargarria pasaiarien garraiorako. Gure arazorik latzena hau izan zen".
Concordearen arazorik latzenak ordea, finantzarioak izan ziren. Gobernu britainiarrak gero eta sarriago aztertu zuen proiektua bertan behera uztea, kostuak gora zihoazen heinean. Tony Benn-ek, orduko gobernu laboristetan ministro izandakoak, azaltzen digu arazoen muina. "Egia esateko, Concordeari Macmillan-ek eman zion hasiera, gu (Britainia Handia alegia) Merkatu Komunean sartzearren. Hala ere Macmillan-ek ez zuen frantsesengan konfidantzarik. Horregatik, frantsesek kontratuan "hauste-klausula" bat ipini nahi zutela adierazitakoan, ezezko biribila eman zuen. Beraz, 1964.ean gobernu laborista lanean hasi zenean, eta kontratua hausteko posibilitateak aztertzean, hauste-klausularik ez zegoenaz ohartu ginen».
Britainiaren aurka jartzeko modua egonik ere, Concordeak jarraitu egin zuen bidean ageritako oztopo guztiak gaindituz. 1976.eko Urtarrilaren 21ean bere lehenengo hegalaldi komertziala burutu zuen, Londres-etik Bahrein-era. Zera dio Norman Todd kapitainak, hegalaldi hartaz: "Gugan presio ikaragarria zegoela gogoratzen dut. Zenbait bidaiari inoiz abioi supertsonikoan hegan egin gabea zen eta zer gertatu behar zuen ikusi nahi zuten. Zaila zen gure indarrak lanean erabiltzea. Baina erabili genituen".
Concordearentzako trabak, ez ziren horrenbestez bukatu. Amerikarrek lurrartzea debekatu egin zioten eta ingurugirozaleek ez zeuden oso ados abioiaz; ozenegia zen. Traba moralak jartzen zizkiotenak ere bazeuden, Birmingham-eko apezpiku den Hugh Mozitefiorek adibidez honela zioen: "Aro teknologikoaren ikur tragikoa da; jende osasuntsua oso garesti eta ozenki garraiatzea baino erabilpen hobea izan dezakeen teknologia batena".
Amerikarren jarrera laster aldatu zen, eta 1976.aren erdirako, lurrartzeko baimena lortu zuen.
Hor daukagu gaur, munduko bidaiarientzako abioi supertsoniko bakarra, bi aire-konpainiek soilik erabiltzen dutela. Concordea airean jartzeko esfortzua alferrikakoa izan ote den gure buruari galdetzea ez da ba galdera makala!
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-97d84dfcd22e | http://zientzia.net/artikuluak/oihan-tropikala-galtzear-dagoen-paradisua/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Oihan tropikala; galtzear dagoen paradisua? - Zientzia.eus | Oihan tropikala; galtzear dagoen paradisua? - Zientzia.eus
Tropikoen artean dauden lurraldeek beren baitan oihanak dituztela badakigu. Baina oihan hauen barrengo gorabeherak ez zaizkigu hain ezagunak gertatzen. Beraz, aritkulu honetan oihanetarako bidaia egin dugu.
Tropikoen artean dauden lurraldeek beren baitan oihanak dituztela badakigu. Baina oihan hauen barrengo gorabeherak ez zaizkigu hain ezagunak gertatzen. Beraz, aritkulu honetan oihanetarako bidaia egin dugu. Oihan tropikala; galtzear dagoen paradisua? - Zientzia.eus Oihan tropikala; galtzear dagoen paradisua?
1986/06/01 Barandiaran, Mariaje Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ingurumena
Liburu bat irakurri, automobil bat gidatu, kafe bat edan, perfume bat usaitu, txokolatea jan edo pilula bat irensten dugun bakoitzean iturburua euri-oihan tropikalean duen zerbait erabiltzen ari gara. Kristobal Colomb-ek Ameriketara iritsitakoan esandakoa ekar dezakezu hona: "Zuhaitz eder eta berdeak, guk ezagutzen ditugunetatik desberdinak, bakoitzak bere lore eta fruitu bereziak dituztenak, eztiki kantatzen duen hamaika hegazti eta txoriño..."
Amazonas aldeko euri-oihana.
Colombek oihan tropikala aurkitu zuenez gero, mendebaldarrok euri-oihanaz liluratzeko joera izan dugu beti. Berari darion bizi-oparotasunak txunditu egin bagaitu ere, "organismo" bizidun guztien artean, ahulena eta erasogarriena bera denaz ez gara ohartu.
Euri-oihanetan handiena eta ezagunena, Amazonas ibaiak magalean hartzen duena da. Lurreko ur gezaren bosten bat ibai honetan zehar isurtzen da egunero. Bere indarra ikaragarria da, ze Atlantikoan barrena 100 itsasmiliara azaletik urontzi bat betez gero, edan bait daiteke. Horren sakona denez, itsasoan dabiltzan untziak ibaian gora 1500 Km joan daitezke batere arazorik gabe. Ehundaka kilometrotan zehar, Mantxako Kanala baino zabalagoa den ibai hau 10.000 ibaiadarrez hornitzen da.
Munduko euri-oihanaren hiru bosten, Hego- eta Ertamerikan kontzentratzen dira. Gainontzekoa, Afrikako Mendebaldean, Asiako Hegoekialdean eta Ozeano Bareko irletan barreiatua dago. Azken lurralde hauetako erreserbarik nagusienak, Zaire eta Indonesian daude. Euri-oihanak, guztira hartuta, Estatu Batuen tamainarekin gonbara daiteken azal-puska estaltzen du.
Garai geologikoetan, duela 15 milioi urte arte, euri-oihana askoz ere zabalduagoa zegoen. Saurio handien garaian, ia lur osoa oihan tropikaltzat jo zitekeen.
Euri-oihana, bere azaleko oparotasunak besterik pentsa erazten badigu ere, oinarri ez-egonkorretan eraikita dago.
Bere historia luzean zehar, euri-oihana gai izan da aberastasun eta joritasun ikaragarria garatzeko. Nahikoa denbora eta espazioa izan du. Hauek, klima zehatz-mehatz egonkor mantendu dute hilabetez-hilabete, urtez-urte, mendez-mende, aroz-aro eta bertan bizi diren espeziei eboluzionatzeko beharrezko jarraipena eman die. Gainera, duela gutxi desagertu den glaziazioaren amaierak, osasuna eta biziaren oparotasuna handiagotu egin du.
Izotzak urtu eta isurtzearekin oihanak itxuraz aldatu ziren. Garai batean, oihan jarrai itzela zegoen. Beste batean, munduko zuhaitzak orban isolatutan metatzen ziren. Honek, banandutako eboluziorako baldintza egokiak sortu ditu. Uzkurtze-alditan, oihan-orban bakoitzean biziak banandua eboluzionatzen zuen, eta bizidun berezi eta propioak sortzen zituen. Oihanek berriro bat egiten zutenean, espezieok hedatu egiten ziren besteekin lehian. Eguzki eta elikagaien bila egindako lehia honek, areagotu egin zuen aldaketa-prozesua. Eta oihana berriro murriztu zenean, berriro isolatuki eboluzionatzera bortxatua izan zen.
Izotz-aroetan, lan hau modu desberdinez egin zen munduko eskualde diferenteetan. Afrika eta Amerikan, badirudi izotzen aurrerabideak oihana babesleku epel eta hezetara mugatu zituela. Izotzek atzera egitean, ohianak babesleku horiek zubi moduan erabili zituen oparotasunean berriro zabaltzeko. Ekialde Barean ordea, izotzak kontrako efektua izan zuen.
Izotzak handitzean, itsas uren maila ikaragarri jaitsi zen; 1800en bat metro. Honela irla eta kontinenteen arteko itsas hondoa agerian gelditu zen. Zuhaitz, landare eta euri-ohianaren beste espezieak "itsas hondoan" barreiatu ziren, komunitate isolatuak harremanetan jarriz. Epela itzuli zenean, itsasoak bere lekua estali zuen, ugarteak berriro sortuz.
Bi tokietan hala ere, prozesua berdintsua izan zen: murriztu eta hedatu.
Prozesu jarrai honen ondorioz, oihan tropikala jori baino joriago da. Euri-oihanean munduko espezie bizidunen erdia bizi da.
Madagaskar ugartean, Iparramerikan baino bost aldiz zuhaitz-mota gehiago dago. Ecuador-en, Europa osoan baino landare-espezie gehiago dago. Eta Filipinasetako sumendi batean, Makiling mendian hain zuzen, Estatu Batuetan baino landare zurtsu desberdin gehiago dago.
Euri-oihanaren 10 Km 2 -ko puska batean, 1500 lore-espezie, 750 zuhaitz-espezie, 400 hegazti-espezie, 150 tximeleta-mota, 100 narrasti-klase eta 60 anfibio-espezie daude. Intsektu-kopurua itzela izanik, inork ez du lortu kontatzerik. Estatu Batuetako Zientzi Akademiaren ustetan, 42000 intsektu diferente egon litezke 10.000 m 2 -ko.
Yucatan aldea.
Hala ere, oparotasun ikaragarriko eraikuntza biologiko hau, oinarri ez-egonkorretan altxatua dago. Jeneralean euri-oihanen zoruak oso txiroak izan ohi dira, area oparoak baldin badaude ere.
Beraz, nola da posible naturak horrelako gaztelutzarra hareaz eraikitzea? Konplexutasunagatik eta interdependentziagatik da erantzuna. Ez da ezer ere galtzen eta guztia birziklatzen da.
Jendartean oihanaz oso eritzi okerra zabaldua dago, zerbait itxi ilun, sarbiderik eskaintzen ez duen eta oztopoz betea dagoen zerbait bezala ikusten da. Gainera, zuhaitz eta zuhaixka guztien atzean bada basapiztiren bat zelatan ibiltari despistatuaren gainera jauzi egiteko prest. Filmeek eta oihanean inoiz ibili ez diren zenbait idazle buru-berok transmititutako irudia da hori.
Hasiera bateko esploratzaileek ere badute irudi hau sortzearen errua. Hauek oihanaren ertzak besterik ez zituzten ikusi; ibaietan gora eta behera bait zebiltzan. Eta, aitortu beharra dago, ur-ertzetan bada oihan itxi eta trinkoa.
Oihanaren bihotzean, erraz ibil daiteke. Matxeterik ez duzu erabili behar bidea ixten duten liana eta landareak mozteko; berdintasun berde horretan zure bidea markatzeko baizik. Zuhaitz itzelek sortutako arkupetan zabiltza azken finean.
Baretasuna, hegaztien kantu eta tximinoen algara urrutiek soilik apurtzen dute.
Zoluan ibili beharrean zuhaitzen gainean hegan egiten baduzu, mundu desberdina ikusiko duzu. Zorutik 300-400 metro bitartean, oihanaren gailurra dago. Honek bai, honek badu junglaren itxura. Zuhaitzen adarrek dosel irregular eta trinko moduko bat osatzen dute. Batzutan, zuhaitz erraldoi bat doselaren gainetik beste 100 metro altxatzen da.
Kolorez betea dago, loreak nonnahi. Animaliak gainera ugari dira: tximinoak, martsupialak, leopardoaren moduko katu handiak, kolore distiratsuzko igelak, musker berdeak, suge pozointsuak, hegazti koloretsu eta zaratatsuak,...
Hau al da etorkizuna?
Guztia joria da; eguzkiaren argiak, janaz eta energiaz hornitzen duelako. Eraikuntza berde honen behekalderantz abiatzen zarenean, argia moteldu egiten da eta bizitza exuberantea txirotuz hasten. Doselaren azpi-kaldean, mundu iluna zuhaitz erraldoien enborrez dominatua dago. Hala ere behera joanez gero, 150en bat metro beherago, zuhaitz txikien adarrak topatuko dituzu. Argitasun txikiagoa behar duten espezieak bizi dira alderdi honetan. Zuhaitz erraldoiak erori direneko tokiak, trinkoago eta oparoago bilakatzen dira. Landare- eta animali komunitate propioa du zati honek.
Beherago, zoluan, dena hezea eta lurrintsua da. Hona argiaren %2a bakarrik iristen da. Aireari kiratsa dario eta usteltasuna somatzen da edonon. Usteltasun honetan datza euri-oihanak lur antzu irautearen gakoa. Maindire baten moduan, hondakin-geruza mehe batek estaltzen du zorua. Maiz 10 zentimetro ere ez ditu, baina hauek dira eraikuntzaren oinarriak.
Guztiaren trukoa, birziklatze azkarra da. Hosto bat lurrera jausten den bezain laster, sistema lanean hasten da. Onddo, bakterio eta beste mikroorganismoak erasoari ekiten diote, elikagaiak transformatu eta zuhaitzen sustraietara eramanaz. Ez du ezerk ihes egiten. Hondakinen %1a bakarrik eramaten du euriak.
Lianek eta beste landare eskalatzaileek, oihaneko zoru hezea eta eguzkipean dagoen adar-dosela konektatzen dute. Oihanean, dena elkarlotuta dago. Oihaneko bizidun guztien arteko erlazioak, korapilotsuak eta nahasiak dira. Zientzilariek oraindik ere hauen zati txiki bat besterik ez dute argitu.
Puntu bat argia da aitzitik; eten batek hondamena dakarrela alegia. Espezie baten desagertzeak, beste batzurena dakar.
Eta orain hasten da gizasemea, drama honetan jokatzen. Gizonak euri-oihana botatzen duenean, honek denbora luzea behar du bere onera itzultzen. Hazte azkarreko zenbait espezie berehala sortzen da, baina bigarren oihan hori ez da jatorrizkoa bezain joria eta oparoa. Denborarekin bere jatortasunera itzuliko da, bai. Denbora or
d
ea, luzea izango da. Esaterako, Kanputxean Ankor inguruko eskualdea duela 600 urte garbitua izan zen, eta oraindik ez du bere aintzinako aberastasuna berreskuratu!
Gizonaren erasoa gainera, inoiz baino gogorragoa da egun!
4.0/5 rating (2 votes) |
zientziaeus-0251c871d3a3 | http://zientzia.net/artikuluak/bioteknologiaz-andrew-willetts-ekin-solasean/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Bioteknologiaz Andrew Willetts-ekin solasean - Zientzia.eus | Bioteknologiaz Andrew Willetts-ekin solasean - Zientzia.eus
Elkarrizketa honetan, Andrew Willetts-en inpresioak jasotzen dira bioteknologi aldetik gure Herriak atera ditzaken posibilitateak aztertuaz.
Elkarrizketa honetan, Andrew Willetts-en inpresioak jasotzen dira bioteknologi aldetik gure Herriak atera ditzaken posibilitateak aztertuaz. Bioteknologiaz Andrew Willetts-ekin solasean - Zientzia.eus Bioteknologiaz Andrew Willetts-ekin solasean
Elkarrizketak
Andrew Willetts, Birminghan-en jaio zen 1946an; doktoregorako ikasketak Liverpool-eko Unibertsitatean egin zituen, mikrobioei dagokien biokimikan espezializatuz, eta Britainia Haundiko beste Unibertsitate batzutan postgraduko ikerketak egin eta gero izan zen Exeter-eko Unibertsitatean Biokimikako Profesore izendatua.
Willets doktorearen espezialitatean, "interes industrialeko mikrobioen Biokimikan"n, ikerketa garrantzitsuak egin ditu polietilen glikol-en degradazioaz, butano 2,3 diol-en produkzioa lortzeko fermentazio bidez. Baita metanol-aren karbonoa iturri bezala hartuta, proteinen produkzioa lortzen ere.
Ikerketa hauetan aritu eta ICI eta BP industria ahaltsuekin proiektu batzutan lanean, aritu eta ekintza hauek direla medio izan du Unibertsitate eta Enpresa arteko esperientzia baliotsua lortzeko aukera.
British Council eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkartruke-programari esker izan genuen Willetts doktorea bi asterako Euskadira inbitatzeko aukera. Hemen erakutsi genizkion Euskal Herriko bioteknologi mailan aipagarrienak diren industriak: papera, zura eta lurgintza-abereekiko sailetan, batez ere.
Elkarrizketa honetan, Andrew Willetts-en inpresioak jasotzen dira bioteknologi aldetik gure Herriak atera ditzaken posibilitateak aztertuaz.
Elh.- Bioteknologia hitz berria da egun; darabilgun hitz-multzoa. Hitz horrekin zer adierazi nahi den esango al diguzu? eta aldi berean zientziaren eta negozioen munduan zergatik ari da horren hitz garrantzitsu bihurtzen?
Willetts.- Bioteknologia biozientzia aplikatuen eremu bat da. Bere baitan organismo biologikoen edo berauen osagai intrazelularren aplikazio praktikoa, (manufaktura industrialetik ingurugiroaren gestioraino) hartzen du. Bioteknologiak, hartzidura-prozesuak (garagardoena, ardoena, gaztena, antibiotikoena eta txertoena beste batzuren artean), uraren eta hondakinen tratamenduak, elikagaien teknologia eta azkenaldian etengabe zabaltzen ari den eremu bat (metalen berreskurapena esaterako) hartzen ditu. Bioteknologiaren aplikazio arrakastatsuak disziplina zientifiko askoren uztartzea eskatzen du. Hauen artean, mikrobiologia, biokimika genetika, biologia molekularra, kimika eta injinerutza kimikoa aipa daitezke.
Elh.- Zer ekarpen egin liezazkioke, zure ustetan, bioteknologiak gizateriaren etorkizunari?
W.- Bioteknologiak hedatzen ari diren industri eremu asko eragiten ditu, hauen artean nekazaritza, janari-industriak, industri farmezautikoa, energiaren industria eta uraren tratamendua daude. Paper garrantzitsua izango du:
Droga, hormona, txertu eta antibiotiko berrien ekoizpenean.
Antibiotikoen erabilpenean eta energi iturri gidagarriago eta merkeagoaren ustirapenean eta
ingurugiroaren kontrol eta hondakinen tratamendu egokiagoan.
Elikagien prestakuntzan garrantzi handia du bioteknologiak.
Bioteknologia material berreskuragarri eta birziklagarrietan oinarrituko da nagusiki, hots, baliabideak urri eta garestiak izango diren mundu baten beharrak asetzeari lotu beharko zaio.
Elh.- Zu Britaina Handitik zatoz, hau da, herri garatu batetik. Egun hauetan Euskal Herrian izan zara. Zein eritzi jaso duzu hemengo ikerketa eta zientziaren egoeraz?
W.- Edozein herrirentzat zientzia eta teknologia hel daitekeen maila goreneraino eramatea helburu garrantzitsua da, baldin eta Herriaren baliabideekin ahalik eta gehiena egin nahi bada. Zientzia eta teknologian ari direnek, eragin handia dute edozein Herritan. Adibide legez, eta badakit adibide bezala ez dela egokiena, argigarria gerta liteke Japonia kontutan hartzea. Japonia, ugarteetara mugatutako Herria da. Baliabide material mugatuak ditu eta egindako esfortzuei esker munduan lehen mailako potentzia bihurtu da.
Euskal Herrian egin dudan egonaldian, maila altuko ikerkuntzan zenbait jende ari den ikusteak inpresionatu egin nau. Jende horren eragina areagotua izan badaiteke, Euskal Herriaren etorkizuna, (egoera edozein izanik ere) ziurtatuta dago. Hala ere, badago arrisku handi bat tartean, errekurtso finantzario mugatuak dituen herria izanik batez ere, eta hauxe da; zientziarako, ikerketarako eta edozertarako ez dagoela nahiko diru, ez dagoela ezer egiterik pentsatzea. Ez dut ukatuko; honelako jarrera negatiboa duen jendea topatu dut nere bisitan. Jarrera positiboko jendearen helburuetako batek, exenpluaren bidez jarrera negatiboak deuseztatzea izan behar du.
Elh.- Atzerritarra zarenez, zeintzu dira zure aburuz euskal zientzia eta ikerketaren garapideak dituen mugarik handienak?
Droga, sendagai eta farmazigaien sintesian dauka bioteknologiak erabilpen-eremu jori eta emankorra. Irudian biosintesiz lortutako B12 bitaminaren kristalak.
W.- Osotasunean ezagutzen ez dudan arazo bat kritikatzea eskatzen didazu. hau arriskugarria izan liteke; nere analisia azalekoa gerta bait daiteke. Hala ere, euskal zientzia eta ikerketaren garapenerako mugak izan daitezkeen bi fenomeno aurkitu ditut: lehena, jadanik aipatu dudana, zenbait zientzilariren jarrera negatiboa da, hots bere eskuen kontroletik at dauden arazo batzuk direla kausa, ez dutela ezer lortuko pentsatzea. Hau joera arriskugarria da, autoerrukiko filosofia barneratzen duelako. Bigarrenez, badirudi gehiegizko burokrazia ustela (paper-betetzea, etab.), aurrerabide zientifikoan lanean ihardun nahi duten zientzilarien esfortzuak xahutzen dituena, badagoela.
Paper-betezearen filosofia hau garatzen den heinean, bere burua perpetuatzen du. Egoera hau, alda daiteke. Goi-mailetatik letorkeen benetako norabide-aldaketa behe-mailetarantz iragan daiteke. Honela, ideiak eta proposamenak maila guztietan sortu eta loratuko lirateke. Hala ere, honelako ekintza aurrera eramatea, ez da erraza, botereari lotutako arazo politikoagatik alde batetik eta arazo psikologikoengatik bestetik, zeren eta jendeari aldaketa bortitzek beldurra sortzen bait diote.
Elh.- Euskal Herrian bioteknologiak gerora izan dezakeen garapenari begira zein izan liteke eremurik garrantzitsuena edo arrakastatsuena?
W.- Bada Euskal Herrian baliabide natural berreskuragarri nabarmen bat; zur biguna alegia. Helburu zuzen eta gertu bat zur bigun horren erabilpenean sortzen diren hondakinez baliatzeko teknologiaren garapena izan daiteke. Epe luzeagora, hobe litzateke basoaren ustirapena osotasunean hartzea. Posible da, teknologia egokiak erabiliaz, zurarentzako merkatal balio handiagoko erabilpenak aurkitzea; orain arteko paper-orea edo fruita-kaxena baino hobea bai behintzat.
Hondakinen tratamenduan eta berreskurapenean aplikazio zabala du bioteknologiak. Irudian, metanazio-planta bat. Behien hondakinez probetxatzen da.
Bioteknologiaren etorkizuneko beste arlo bat estolderi uren ustirapena litzateke. Estolderi uren ustirapenak abantail bikoitza izango luke: alde batetik poluzioa txikiagotuko litzateke eta bestetik produktu erabilgarriak lortuko lirateke.
Elh.- Unibertsitatean egiten den ikerketa eta ematen den irakaskuntza, garrantzitsuak dira teknologia berrien garapenean. Nolakoa izan da Euskal Herriko Unibertsitateak sortu dizun inpresioa bioteknologiari gagozkiolarik?
W.- Unibertsitatearen papera bikoitza da. Lehendabizi, ikasleei ezagumendua eta praktika eman behar die. Bigarrenez, ikasleengan kezka piztu behar du beraien berezko talentuak era berri eta berritzaile batez erabil ditzaten.
Euskal Herriko unibertsitateko pertsonen artean badira ikuspegi zabala duten kideak bioteknologian programa egoki eta oparoa eraman ahal izateko. Hala ere, nere Ingalaterrako unibertsitatearen kasuan bezala, bide horretan lor daitekeen arrakasta-maila nabariro baldintzatua dago kanpoko zenbait faktorez; instituzioaren kontroletik at dauden faktoreez; Gobernuaren politikaz esaterako.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-bd4421f14e76 | http://zientzia.net/artikuluak/barre-egitea-osasungarria-da/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Barre egitea osasungarria da - Zientzia.eus | Barre egitea osasungarria da - Zientzia.eus
Barrea, gizakiok komunikaziorako darabilgun bide esklusiboa da; gure portaera-modu berezienetako bat. Zalantzarik gabekoa da, barre egiteak mesede handia egiten diola gorputzari.
Barrea, gizakiok komunikaziorako darabilgun bide esklusiboa da; gure portaera-modu berezienetako bat. Zalantzarik gabekoa da, barre egiteak mesede handia egiten diola gorputzari. Barre egitea osasungarria da - Zientzia.eus Barre egitea osasungarria da
Osasuna
Barrea, gizakiok komunikaziorako darabilgun bide esklusiboa da; gure portaera-modu berezienetako bat. Zalantzarik gabekoa da, barre egiteak mesede handia egiten diola gorputzari.
Barrea, gizakiok komunikaziorako darabilgun bide esklusiboa da; gure portaera-modu berezienetako bat. Gure lagun eta adiskideekin barre egiten dugun bitartean, gure etsaietaz barre egiten dugu. Bestalde, gure nahi eta beldurrak txiste eta algara bihurtzen ditugu. Eta nahiz eta hain eguneroko gauza izan, barrea gizakiaren gauzarik barneko eta kutunenetako bat da; animaliengandik gehien bereizten gaituen marka edo seinalea.
Pertsona bakoitzak bere barre egiteko modua du. Ez da gauza bera Leonardo da Vinci-ren Giocondaren irrifar misteriotsua edo pailazoak sorterazten duen algara alaia. Zenbait kasutan barrearen eraginez negar ere egin daiteke. Gaur egun artifizialki ere barre egin daiteke, nitrogeno suboxidoa (edo barrearen gasa deitua) erabiliz.
Inork ez daki zergatik ez dugun guztiok gauza berarekin barre egiten, eta zergatik une jakin batean barregarria gertatzen zaigun zerbaitek beste okasioren batean inolako eraginik ere ez digun sortzen. Barreak beste anima-egoera guztiek baino gogorrago helduko digu; barrea kutsakorra da erabat. Eta barne-organoen masaje egoki eta apropos bezala iharduten du.
Barre-algara bat botatzen dugunean, begi-niniak zabaldu egiten dira, begiak distiratsu jarriz, eta odol-presioa eta bihotzeko taupaden maiztasuna beren ohizko mailetatik behera daude. Bestalde, barre egitea liberazioa da gorputzarentzat. Irrifarrak eta barre-algarak deserosotasunetik babesten gaituzte, beldurra eta kontzientzia txarra uxatuz. Txisteak ametsen antzeko dira; bietan gure nahi eta asmo sinbolikoak betetzen bait dira. Pertsona esna dagoenean, bere liberazio-bidea barrea eta algara dira; lo dagoen bitartean agresioa ametsen bidez liberatzen da ordea.
Barrearen oinarrian, gertatutakoaganako nolabaiteko urruntasuna somatzen dugu. Sigmund Freud-ek zioenez, barrea ez da "sentimenduen aurrezte edo gordetzea" besterik. Norbaitek banana-azal batekin irrist egin eta lurrera erortzen denean, gure lehen erreakzioa barrezkoa izango da; baina gertatutakoa distantzia batetik ikusten badugu soilik. Pertsona horren lekuan jarriko bagina, ezinezkoa izango genuke barreka jarraitzea.
Aldi berean, barreak lasai gaudela adierazten du, normalean behintzat. Erreflexu baketsu hau oso sustraitu da eboluzioan zehar giza espeziean eta gaur egun, gure baitan, bizirik dirau sentimendu anbiguo samar baten moduan: herabetasunagatik barre egiten dugu, baina baita nahasturik aurkitzen garenean ere, aurkajarriak diren bi sentimenduren artean kateaturik gaudenean.
Barrea martxan jartzen denean, geure borondatearen gainetik dago. Ez dezakegu ezer egin ekiditeko; barre besterik ez. Aldez aurretiko abixurik ere gabe, gauza normalen segida eten egiten da, arnasketa guztiz nahasten da. Arnasten dugun airea indar handiagoz botatzen dugu eta zenbat eta denbora gehiagoan barre egin, are eta aire gutxiago daukagu biriketan. Horrexegatik, barre-atake gogor baten ondotik, gutxienez segundo-pare bat behar izaten dugu geure onera bueltatzeko eta normaltasunez arnasteko.
Bihotzak ere bere pasadatxoa jasaten du. Barre-algara bat botatzen dugunean, bihotz-taupadak minutuko 120 izateraino irits daitezke (normalean 70 inguruan daudelarik). Odol-presioa ere igotzen da. Barrearen ondoren, bi zifra horiek maila normaletik zertxobait jaisten dira. Medikuek uste dutenez, ARIKETA ona da barrez aritzea tentsioa altua duten pertsonentzat. Hala ere, gaixorik dagoen bihotzarentzat barre-algara gogorregiak kaltegarri izan daitezke.
Pertsona batek barre egiten duenean, bere hipotalamoak beta-endorfina izeneko substantzia bat jariatzen du. BARRE-ENTZIMA honek, tentsioak, ahaleginak, burukominak eta depresioak baretu eta gozatzen ditu. Bestalde, barreak liseriketaren gain diharduten guruinak estimulatzen ditu: humore onez gaudenean urdailak hobeto lan egiten du, elikagaiak hobeki aprobetxatzen ditu eta honek gizendu egiten gaitu. Begira "barre egiteak loditzea dakarrela" dioen esaera hori oinarri zientifikoz nola jantzi zaigun.
Zalantzarik gabekoa da, barre egiteak mesede handia egiten diola gorputzari. Ahantz ditzagun, bada, gure pena eta atsekabeak eta ireki diezaiogun bidea barreari; une alai eta pozgarri horiek gure gorputzak eskertuko bait dizkigu. Horrela izan dadila!
-4.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-ed5c62893277 | http://zientzia.net/artikuluak/untzigintzaren-historia-v-bidaia-luzeen-aroa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Untzigintzaren historia V: Bidaia luzeen aroa - Zientzia.eus | Untzigintzaren historia V: Bidaia luzeen aroa - Zientzia.eus
XV. mendean bidaia luzeak egin ziren itsasoz. Hauen gorabeherak irakur ditzakezu artikulu honetan.
XV. mendean bidaia luzeak egin ziren itsasoz. Hauen gorabeherak irakur ditzakezu artikulu honetan. Untzigintzaren historia V: Bidaia luzeen aroa - Zientzia.eus Untzigintzaren historia V: Bidaia luzeen aroa
1986/06/01 Azkune Mendia, Iñaki - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Historia
XV. mendean, Atlantiko ozeanoan zehar bidaiak ugaldu zirenez, nabigazioaren segurtasunerako tresna bat behar zen. Mediterranioan edo Mantxako Kanalean ibiltzeko, ez zegoen gauza askoren beharrik. Beti Kostatik hurbil zeudenez, itsasoan ez galtzearren nahikoa zen gehienez ere maparen bat eta haize-arrosa edukitzea. Ozeano zabalean ordea, itsas korronteek, haizeek edo ekaitzek erraz desbidera zitzaketen untziak. Orduko mapak gainera, zehaztasun txikia zuten, eta itsasgizonak itsu-mustuan zebiltzan itsaso zabalean.
"Jacob-en makila" izeneko tresnak, arazoa zerbait konpondu zuen. Kurtsorez hornitutako makilatxo bat zen hura, eta latitudea neurtzeko balio zuen. Kurtsoreari bira eraziz, horizontea eta eguzkiak osatzen zuten angelua gutxi gorabehera neur zitekeen. Longitudea nola neurtu ordea? Arazo hau konpontzea, zailagoa zen. Baina ebazpidea Ptolomeoren Geografia aztertzetik asmatu zen.
Dena dela, lehen Atlantikoko esploratzaileak, XIV. mendearen hasieran abiatu ziren Afrikako Kostetara. Urrea, espeziak eta merkataritzarako bide berriak behar zituen. Mediterranioan otomanoak zeudenez, Indietarako beste bide baten bila hasi ziren genovar, veneziar eta portugaldarrak. Azoreak Irlak, Madeira, Zaire eta abar deskubritu zituzten. Portugalko Enrike Itsasgizona izan zen bidaia haien bultzatzailerik handienetakoa.
Kristobal Colomb-ek, beste proiektu bat zuen. Lurra biribila zelakoan, Indietara mendebaldetik itsasoan zehar iritsi nahi zuen. "Pinta", "Niña" eta "Santa Maria" itsasuntziekin abiatu zen, euskal marinelak ere berekin zituela, eta Karibe Itsasoko Guanahaní izeneko irlatxoan lurreratu zen Indietan zegoelakoan. Colomb-ek harrez gero beste hiru bidaia ere egin zituen mendebaldeko Indietara.
Balearen arrantza, Euskal Herriko armarrietan.
Americo Vespucci italiarra, mendebaldeko Indiek kontinente berria osatzen zutenaz ohartu zen, eta hortik Ameriketa izena.
1519. urtean Magallanes bost untzirekin abiatu zen mendebaldera Asiako Indietara iristekotan. Azkenean, untzi bakarra itzuli zen etxera Elkano getariarraren agindupean munduari buelta osoa lehen aldiz emanda.
Ingeles eta frantsesak, Ameriketako iparraldera (Groenlandia, Kanada, etab.) joan ziren, euskaldunak balearen arrantzara joan ohi ziren bezalaxe.
Ameriketarako bidea deskubritu zenetik gainera, itsasoko merkatalgoaren gorakada izugarria izan zen. Horren eraginez, Euskal Herriko untzioletan lan asko egin zen. Frantziako Henry V.aren enkarguz adibidez, bi mastako itsasuntzia egin zuten Baionan 1418.ean.
Euskal Herrian, "nao" izeneko untzia egiten zen nagusiki. Merkataritzarako untzi handia zen. Gaztelu bat zuen brankan eta bestea popan. Brankako mastan eta masta nagusian, bela karratuak zituen, baina mesanakoan latindarra. Gazteluetan, untziaren defentsarako arkulariak eta alkabuzariak babesten ziren.
1400. urteko "nao"a. Branka eta popa berdinak zituen.
"Karraka" izenekoak masta bat baino gehiago zituen.
1465. urteko karraka.D) 1520. urte inguruko untzi handiek popa zuzena zuten.
Galeoiak gaztelua popa alderago zuen.
1587. urteko galeoia.
1400 eta 1600 bitarteko untzien aldaketa.
Euskal Herriko untzioletan, "galeoiak" ere egiten zituzten. Galeoiak hiru masta zituen, bela karratuz horniturik, eta Ameriketara bidaiak egiteko erabiltzen ziren. Untzi handi, bizkor eta ongi armatuak zirela garbi dago. Pasaian egindako "Santa Ana" izenekoa adibidez, 68 kainoi zituen.
Itsasuntzitan kainoiak eduki behar izaten zituzten, noski. Ozeanoren konkistan potentzia desberdinak zebiltzan lehian, eta edozein untzik erasotzen zion itsasoan beste bati. Gero eta kainoi, arma eta karga ugariago eraman behar zenez, untzi handiagoak egiten hasi ziren. Baina bestetik, erasotzaileengandik ihes egiteko untzi azkarrak behar zituzten. Arazoa, beste era batera konpontu zuten. Untziek taldeka egiten zituzten Ameriketarako bidaiak. Untzi batzuk jeneroa garraiatzen zuten bitartean, beste batzuk babesa eskaintzen zuten inor lapurtzera etorrita ere.
5.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-73b5af7be8f5 | http://zientzia.net/artikuluak/uranoren-misterioak-argitzen-ari/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Uranoren misterioak argitzen ari - Zientzia.eus | Uranoren misterioak argitzen ari - Zientzia.eus
Urtarrilean amerikarrek igorritako "Voyager 2" zunda espaziala Uranora hurbildu zen. Kasu honetan ehunmilaka kilometrotan zehar igorritako argazki eta datuek ere, hamaika puntu argitu dute Uranori buruz.
Urtarrilean amerikarrek igorritako "Voyager 2" zunda espaziala Uranora hurbildu zen. Kasu honetan ehunmilaka kilometrotan zehar igorritako argazki eta datuek ere, hamaika puntu argitu dute Uranori buruz. Uranoren misterioak argitzen ari - Zientzia.eus Uranoren misterioak argitzen ari
Astronomia
Urtarrilean amerikarrek igorritako "Voyager 2" zunda espaziala Uranora hurbildu zen. Bere bidaia luzean hau zen bisitatzen zuen hirugarren planeta. Lehendabizi Jupiter planeta erraldoiari buruz eman zigun hainbat berri interesgarri. Bigarrenez, eraztunez inguratuta dagoen Saturno liluragarriaz ikuspegi berri bat azaldu zigun. Eta hirugarrenez, Eguzki-sistematik urrunduko duen bere bidaia luzean, Uranorekin egin du topo.
Kasu honetan ehunmilaka kilometrotan zehar igorritako argazki eta datuek ere, hamaika puntu argitu dute Uranori buruz.
Aipamen soil eta labur honetan, Uranoren sateliteez lortutako datuez arituko gara soil-soilik. Bost dira Uranoren satelite nagusiak: Miranda, Ariel, Unbriel, Oberon eta Titania.
Argazkian Uranoren bost satelite nagusien tamaina erlatiboa daukagu. Irudi hau Voyager 2-a Uranotik 5 milioi kolometrora zegoenean hartu zen. Nabari da sateliteok duten albedo desberdina. Albedoak isladatzen den erradioazioa ematen digu. Unbriel-ek, bere izenari kasu eginez, isladatzen du argirik gutxiena; jasotzen duenaren %12a. Ariel eta Mirandak %30a isladatzen dute eta Titania eta Oberon-ek, %20a.
Miranda
Hau da ilargietan txikiena. 4A argazkia, 30.000-40.000 km-ko distantziatik hartutako zenbait argazkiren muntaia da. Distantzia honetatik lortzen den erresoluzioa oso handia da; 560-740 m tartekoa. Bi izaera desberdineko lurrak ageri dira argazkian. Bata kratere txikiz estalita dago (meteoritoen inpaktua adierazten du) eta bestea faila luzez ebakia.
Itxura denez Mirandan higidura tekloniko ugari dago, 4B argazkian ikusten diren labar eta ibarrek adierazten dutenez. Behekaldean dagoen inpaktu-kratereak 15 km-ko erradioa du.
Oberon
600.000 km-tik hartutako argazkiak (6 Argazkia) inpaktu-kratere asko erakusten du. Oberongo kratereak izotzezko eraztun distiratsuz inguratuta daude. Oberonek, Kalixtoren (Jupiterren satelitearen) antz handia du. Argazkiaren erdian izotz gainean dagoen orban ilunak, garai baten sumendi-aktibitatea egon zela adieraz lezake. Ezkerrean behekaldean, 6 bat km-ko altuera duen mendi bat ikusten da.
Titania
Titaniak 1600 Km-ko diametroa izanik, Uranoren sateliterik handiena da. 7 Argazkian (369.000 km-tik hartua dago) beste sateliteen kasuan bezala kratere asko ikusten da. Hala ere, ikusten diren arroileak aktibitate tektonikoaren seinale dira.
Unbriel
Unbriel sateliterik ilunena da eta kontraste handirik gabeko gainazala aurkezten du. 6 Argazkiak 19 km-ko erresoluzioa du eta inpaktu-karaktere ugariak daudela erakusten du. Termitatorearen inguruan (hau da alderdi ilun eta argia bereizten dituen lerroa) dagoen eraztun-itxurako orbanaren izaera geologikoa, msteriotsua da. Unbrielek 1200 km-ko diametroa du.
Ariel
Arielen gainazalaren konplexutasunak historia geologiko luzea adierazten du (5A argazkia). 130.000 km-tik hartua dago (2,4 km-ko erresoluzioa ematen du.
Azalean dauden kratere ugariek bonbardaketa luzea pairatu behar izan duela adierazten dute. Bestalde, 5B argazkiko ibarrak aktibitate tektonikoaren seinale dira alde batetik eta duten itxura inoiz materia isurgarriz estalita egon direla seinala dezakete.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-720bc1dc5c4e | http://zientzia.net/artikuluak/sobietar-alderdi-komunisten-proiektua/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Sobietar alderdi komunisten proiektua - Zientzia.eus | Sobietar alderdi komunisten proiektua - Zientzia.eus
Duela hamar urte, Sobietar Alderdi Komunistaren 25. Kongresuan gizaldiko proiektua iragarria izan zen. Duela gutxi proiektu erraldoi hau lurperatu egin da.
Duela hamar urte, Sobietar Alderdi Komunistaren 25. Kongresuan gizaldiko proiektua iragarria izan zen. Duela gutxi proiektu erraldoi hau lurperatu egin da. Sobietar alderdi komunisten proiektua - Zientzia.eus Sobietar alderdi komunisten proiektua
Hidrologia
Duela hamar urte, Sobietar Alderdi Komunistaren 25. Kongresuan gizaldiko proiektua iragarria izan zen. Deuela gutxi proiektu erraldoi hau lurperatu egin da.
Asmoa zera zen; Siberiako iparraldeko ibaien 400 km3 ur urtero Volga eta Sutxona ibaietara transbasatzea Kaspio eta Aral itsasoen inguruko lurraldeak ureztatzeko.
Lana 1983.ean hasi zen. Aurten bigarren etapari eman behar zitzaion hasiera. Siberial izeneko ubide baten eraikuntza zegoen tartean. Ubide honek (2.400 km luze eta 200 zabalekoa) Siberiako Ob ibaiaren urak Aral itsasora isuri behar zituen. Brezhnev-en ideia erraldoi hau Gorbatxov-en pragmatismoak lurperatu du.
Asmoak bultzatzaile sutsuak zituen Alderdi Komunistaren barnean. Hegoaldeko Kazakhstan eta Uzbekistan-eko errepubliketako politikari eta ekonomilariak gogor aritu dira transbasearen proiektua bultzatzen. Hauen eritziz iparraldetik lortutako urari esker, posible litzateke zekale-ekoizpena 25-30 milioi tonatan handitzea.
Hala ere, proiektuaren aurka ozenki hitzegin da azken bi urteotan. Siberiako baliabideen ustirapena koordinatzen duen Novosibirsk Ikerketa-Institutua izan da kritikatzailerik handienetakoa. Bertako ikerlariek erokeria ekonomiko, ekologiko eta politikotzat jo dute proiektua. Alde batetik egin beharko liratekeen inbertsio itzelak ez lirateke berreskuratuko gutxienez proiektua amaitu eta hogeitamar urte pasa arte. Bestetik, proiektuak hamaika animali eta landare-espezie hondatuko lituzke. Siberiako ingurugiroa zeharo aldatuko litzateke.
Mendebaldean ere ez zuen proiektu honek lagun handirik, Artikoko ur hotzen transbasearen ondorioz. Siberiako eguraldi eta klimaren bideak asko aldatuko zirateenaren beldurra zegoen.
Azkenik, joan den martxoan egin den Alderdi Komunistaren kongresuan proiektua bertan behera ustea erabaki zen.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-9b0d97373c5f | http://zientzia.net/artikuluak/dinosaurio-landare-jaleak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Dinosaurio landare-jaleak - Zientzia.eus | Dinosaurio landare-jaleak - Zientzia.eus
Dinosaurio landarejale primitiboek, beren etsai haragijaleak lasterka atzean uzten zituztelako superbizitzea posible izan zuten.
Dinosaurio landarejale primitiboek, beren etsai haragijaleak lasterka atzean uzten zituztelako superbizitzea posible izan zuten. Dinosaurio landare-jaleak - Zientzia.eus Paleontologia
Dinosaurio landarejale primitiboek, beren etsai haragijaleak lasterka atzean uzten zituztelako superbizitzea posible izan zuten. Berriki, Californiako Berkeley unibertsitatean ezagutzen den dinosaurio-hezurdurarik zaharrena berreraiki egin da. Gertie-ren (goitizen hori bait du dinosaurioak) hankak oso luzeak ziren. Robert Long, Berkeleyko paleontologoaren arabera "Gertie ziztu bizian zebilen".
Gertie-ren hezurduraren zatiak arroketan itsasiak zeuden Arizonako Harriztatutako Basoko Parke Nazionalean. Joan den udan, parketik atera ziren hondarrak eta Berkeley-ra eraman ziren aztertzera. Azken hilabete hauetan Berkeley-ko paleontologoek hezurrak arrokatik banatzen ihardun dute. Gainera, Gertieren hezurrak bere garaikide batzurenekin gonbaratu dira. Azterketa honen ondorioz lortu da lehenengo aldiz hezur desberdinak bata bestearekin lotzea eta animaliaren itxura somatzea.
Bestalde, Gertie bizi zen garaian, duela 225 milioi urte piska bat goitik behetik, kontinenteak bat eginik zeuden eta Arizonako lurraldea ekuatorearekiko 2.500 km gertuago zegoen.
Gertiek 67 bat kilogramo pisatzen zituen eta 2,4 m luze zen eta uste denez brontosaurioen aintzindari da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-4d28ce209efb | http://zientzia.net/artikuluak/soriasia/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Soriasia - Zientzia.eus | Soriasia - Zientzia.eus
Berriki eta lehenengo aldiz, soriasiak jotako giza azala berreraiki egin da.
Berriki eta lehenengo aldiz, soriasiak jotako giza azala berreraiki egin da. Soriasia - Zientzia.eus Medikuntza
Soriasia eritasun zabaldu xamarra da gure artean (populazioaren %2-4ak jasaten du) eta ezagunak dira tratamendurako dituen zailtasunak. Berriki eta lehenengo aldiz, soriasiak jotako giza azala berreraiki egin da. Henri Mondor hospitaleko dermatologo-talde batek giza zelulen kultibo bat lortu du; eritasun honen iturburua determinatzen lagunduko duen kultiboa. Duela zenbait denboraz gero, ezaguna da soriasiaren ezaugarri diren plaka gorrixkak azalaren ezkatapenaren ondorio direla.
Ezkatapena, azalaren berritze guztiz azkarraren ondorio da; ziklo arruntean berritzen da azala. Desfase hau, dermiseko zelulek epidermiseko zelulak azkarrago ugal daitezen bultzatzen dutelako gertatzen da dirudienez. Dermatologoak funtzionamendu anormal honen mekanismoa aztertzen ari dira soriasia sendatzeko estrategia egokia aurkitu asmoz.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-052e4d350f9e | http://zientzia.net/artikuluak/bisonte-europarrak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Bisonte europarrak - Zientzia.eus | Bisonte europarrak - Zientzia.eus
Bi bisonte europar hauek birsartuak izan dira bisonte europarra suspertzeko programari jarraituz.
Bi bisonte europar hauek birsartuak izan dira bisonte europarra suspertzeko programari jarraituz. Bisonte europarrak - Zientzia.eus Bisonte europarrak
Negua hotza izan da Polonia aldean. Hala ere, ez dirudi bi bisonte hauei asko axola zaienik. Bi bisonte europar hauek Poloniako Bralowieza-ko Parke Nazionalera birsartuak izan dira bisonte europarra suspertzeko programari jarraituz. Duela berrogeitamar urte, desagertzeko zorian zeuden bisonte europarrak.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-6ed3dee0af35 | http://zientzia.net/artikuluak/jirafa-eta-zuhaitz-sugeen-amankomuntasuna/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Jirafa eta zuhaitz-sugeen amankomuntasuna - Zientzia.eus | Jirafa eta zuhaitz-sugeen amankomuntasuna - Zientzia.eus
Zer izan dezakete amankomun jirafek eta zuhaitz-sugeek? Biok odol-zirkulazioarekin arazoak izatea da erantzuna.
Zer izan dezakete amankomun jirafek eta zuhaitz-sugeek? Biok odol-zirkulazioarekin arazoak izatea da erantzuna. Jirafa eta zuhaitz-sugeen amankomuntasuna - Zientzia.eus Jirafa eta zuhaitz-sugeen amankomuntasuna
Zoologia
Zer izan dezakete amankomun jirafek eta zuhaitz-sugeek? Biok odol-zirkulazioarekin arazoak izatea da erantzuna. Grabitateak gorputzean zehar odolaren zirkulazioan eragindako oztopoak, modu beretsuan konpondu dituzte ugaztunek eta narrastiek dirudienez.
Batezbesteko jirafa batek, 5 m neurtzen ditu eta bere burua bihotza baino 2,5 m gorago dago. Odola oso presio altutan irtetzen da jirafaren bihotzetik. Orain arte presio altu hori, grabitatearen indarrari aurka eginez odola bururaino eramateko beharrezkoa zela uste zen. Hala ere, berriki Omahako unibertsitateko Badeer irakasleak egin dituen ikerketa batzuren arabera, okerra izan daiteke interpretazio hori.
Badeer-ek adierazten duenez, burmuinaren odolezko horniketa sifoi baten modukoa da: bihotzetik gora doa, burmuina zeharkatzen du eta bihotzera erortzen da zikloa itxiaz.
Nahiz eta grabitateak goranzko fluxua eragotzi, beheranzkoari laguntzen dio eta osotasunean ez du eraginik odolaren fluxu-erresistentzian. Erresistentzia bakarra, hodien pareteko marruskadura da.
Honela bada, zergatik mantentzen du jirafak horren odol-presio handia? Badeer-ek iradokitzen duenez, presio handiak burmuineko hodiak kolapsatzea eragozten du. Bihotzetik horren urrun presio hidrostatikoa hain txikia denez, hodien paretak behera eror litezke. Baina, animaliak ura edateko burua jaisten duenean, buruko odol-presioa 100-150 mmHg-tik 250-350 mmHg-raino igotzen da. Honelako presio-gehikuntzak arazoak sortu beharko lizkioke jirafari.
Badeer-ek aditzera ematen duenez, burmuineko zirkulazioa bapateko odol-presioaren gehikuntzatik babestuta dago likido zerebroespinalaren presioaren bapateko presio-gehikuntzaz. Honela buruko hodien pareten bi aldeetan presioa berdintsu mantentzen da buruaren posizioa edozein dela ere. Gainera beste adptazio bat ere badago; bena jugulareak badu burua jaitsia dagoenean odola atzera isuri dadin galerazten duen balbula-serie bat.
Bestalde, zuhaitz-suge eskalatzaileez (Pitnophis melanolenais) egin den beste ikerketa batek aditzera eman duenez, sugeak jirafen moduko adaptazioak dituzte odolean grabitateak dituen eraginak baztertzeko.
Bukatzeko, eta laburtuz, naturak antzeko arazoak konpontzeko irtenbide berdintsuak topatzen dituela frogatzen digute aipatutako kasuek.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-501682218c07 | http://zientzia.net/artikuluak/itsasuskia-pertsiako-golkoan-bizi-da/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Itsasuskia Pertsiako Golkoan bizi da - Zientzia.eus | Itsasuskia Pertsiako Golkoan bizi da - Zientzia.eus
Itsasuskia edo dugong-a, Pertsiako Golkoan bizi den manatiaren familiako sirenoia da.
Itsasuskia edo dugong-a, Pertsiako Golkoan bizi den manatiaren familiako sirenoia da. Itsasuskia Pertsiako Golkoan bizi da - Zientzia.eus Itsasuskia Pertsiako Golkoan bizi da
Zoologia
Itsasuskia edo dugong-a, Pertsiako Golkoan bizi den manatiaren familiako sirenoioa da. Azken urteotan espezie hau galbidean zegoenaren ustea zabaldua zegoen biologoen artean. Hala ere, eta zorionez, ustekabean 500 aleko kolonia bat aurkitu berri dute Hawar ugartearen inguruan.
Dugong-ak, uretako ugaztun belarjaleak dira. 1963.ean Iran eta Irak-en arteko gerran petrolio-untziek sortutako isurien ondoren, 40 dugong hilik (beste zenbait animalirekin batera) agertu ziren Arabia Saudi eta Bahraingo hondartzetan. Orduan, 40 gorpu horiek Golko-ko azken 50 dugongen heriotzaren lekukoak izan zitezkeela pentsatu zen. Australiara mugatuak gelditzen ziren dugongak.
Usteak ustel atera ziren eta 500 aleko dugong-talde horrek pozez bete ditu arabiar biologo eta agintariak.
Batzuren eritziz dugongak ustekabean topatzea, inguratzen gaituen mundua zein gutxi ezagutzen dugun adierazten du.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-7dfe76c4f62f | http://zientzia.net/artikuluak/kolorezko-poltsiko-telebista/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-06-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Kolorezko poltsiko-telebista - Zientzia.eus | Kolorezko poltsiko-telebista - Zientzia.eus
Japoniarrek kolorezko poltsiko-telebista berri bat plazaratu dute.
Japoniarrek kolorezko poltsiko-telebista berri bat plazaratu dute. Kolorezko poltsiko-telebista - Zientzia.eus Irudiak/Soinuak
Japoniarrek kolorezko poltsiko-telebista berri bat plazaratu dute: Citizen Bookvision 05-TA izenekoa alegia. Honek baditu zenbait abantail beste poltsiko-telebistekiko: magnetoskopio bat lotu dakioke, hots grabatzen ari dena kontrolatzeko monitore moduan erabil daiteke.
Era berean, Bookvision-a bideo-kamara bati lotuaz kolorezko bisore moduan erabiltzea badago (kontutan hartu ohizko bisore elektronikoak zuribeltzezkoak direla).
Eta noski, telebista-hargailu moduan ere lan egiten du. 10 cm-ko pantaila duen telebista honen kostua 40.000 pezetakoa da Estatu Batuetan.
Hala ere, japoniarren poltsiko-telebistak ugaltzen ari izanagatik honek ez du esan nahi salmentak handiak direnik. Egia esan orain arteko telebista miniaturizatu hauen azoka mugatua da, zeren eta amerikarren NTSC sistemarako eta japoniarren sistemarako soilik prestatuak bait daude. Ez dago ez PAL-ik eta ezta SECAM-ik ere. Beraz Europan egin daitezkeen salmentak urrea bezain urriak dira.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-648b4a399290 | http://zientzia.net/artikuluak/gilbert-newton-lewis-kimikaria-garai-baten-adieraz/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Gilbert Newton Lewis kimikaria: garai baten adierazle - Zientzia.eus | Gilbert Newton Lewis kimikaria: garai baten adierazle - Zientzia.eus
Zientziazko ikerketak egin dituzten ikasle eta irakasleentzat, oinarrizko diren, eta lehen urteetan ikasitakoak diren kontzeptuak, egia absolututzat hartzeko joera dugu. Adibide bat, Lewis-en kasua da, eta bere irudia gure artean popularizatu nahiean artikulu hau idatzi dut.
Zientziazko ikerketak egin dituzten ikasle eta irakasleentzat, oinarrizko diren, eta lehen urteetan ikasitakoak diren kontzeptuak, egia absolututzat hartzeko joera dugu. Adibide bat, Lewis-en kasua da, eta bere irudia gure artean popularizatu nahiean artikulu hau idatzi dut. Gilbert Newton Lewis kimikaria: garai baten adierazle - Zientzia.eus Gilbert Newton Lewis kimikaria: garai baten adierazle
Historia
Zientziazko ikerketak egin dituzten ikasle eta irakasleentzat, oinarrizko diren, eta lehen urteetan ikasitakoak diren kontzeptuak, egia absolututzat edo dogmatzat hartzeko joera dugu. Kontzeptuok, orain dela denbora gutxi, berri eta iraultzaile zirela, eta beraien atzean pertsonak zeudela sarri ahanzten dugu. Adibide bat, Lewis-en kasua da, eta bere irudia gure artean popularizatu nahiean artikulu hau idatzi dut.
Gilbert Newton Lewis Massachusetts-en jaio zen, 1875.eko Urriaren 25ean, baina artean ume, bere familiak Lincoln-a, Nebraska-ra, emigratu zuen. Bere gurasoak izan ziren lehendabizi Unibertsitatera iritsi zirenak, familian. Bere aitak (abokatua) eta amak (andareñoentzako ikastetxe batean hezia) maila kultural ertaina baino altuago zuten, eta heziketa-sistemaz desados, ez zituzten beren seme-alabak eskolara eraman ia Unibertsitatera joateko adina izan zuten arte. Gauza bera egingo zuen Lewis-ek ere.
Ez dago argi zerk bultzatu zuen Gilbert N. Lewis Zientziaren eremura, eta, Nebraska-ko Unibertsitatean urte pare bat igaro ondoren, 1894.ean Harvard era sartu zen, graduatu-gai bezala lan eginaz. Bertan, T. W. Richards profesorearekin egin zuen lan; 1914.ean Nobel Saria irabaziko zuenarekin. Berarekin Termodinamikaren eta teknika esperimentalen maisu izatera iritsi zen, 1899.ean Doktoretza lortuz.
1904 ean Filipina irletan urtebete eman zuen, eta 1905.ean Massachusetts Institute of Technology-ra ( MIT ) ikertzaile-laguntzaile bezala lan egitera joan zen, A A. Noyes-ek deitua. Azken hau, Richards bezala, Ostwald-ekin ikasia zen Europan, eta MIT ko Kimika Fisikoko Ikerketa-laborategia muntatzen ari zen, irakaskuntz lanik ez zuten ikertzaile post-doktoralez osatutako talde batekin.
Zazpi urte oparo igaro ondoren, 1912.ean Berkeley-ko California-ko Unibertsitateko Kimika-Saileko Buru eta Dekano izendatu zuten. Lehen Gerran, Frantzian igaro zuen urtebete, gerra kimikoaren Defentsa-Saileko buru bezala. Tarte horretan izan ezik, Berkeley-n segitu zuen erretiratu arte, eta gero, emerito bezala 1946.eko Martxoaren 23an bihotzeko batez laborategian hil zen. Lan-postu horretan praktikara eramango zituen bere ikerkuntza eta irakaskuntzazko ideiak, eta ondorioak azaltzen saiatuko naiz ondoko lerroetan.
LEWIS, IKERTZAILE
Lewis-ek, ikertzaile bezala, bizitza oso oparoa izan zuen. Zaila da ukitu zituen arlo guztiez behar den bezala hitz egitea, eta hemen lau arlo nagusitako Lewis-en kontribuzioak aurkeztuko dira, nahiz eta konsziente izan honelako banaketa batek Lewis-en benetako irudia zerbait aldatuko duela, eta gauza asko alboan utziko dituela; ez bait zen eremu estankoetan eta mugatuetan aritzen.
Lotura, azido-base teoria (1916)
Behar bada, hau izango da teoriarik ezagunena eta Lewis-en izena gehien hedatu duena. Teoria honen garrantzia ongi ulertzeko, noiz postulatu zen kontutan hartu behar da, eta urte haietan egitura atomikoaz eta molekularraz nagusi ziren ideiak ere bai.
Lewis-en esku-izkribu bat.
Teoria atomikoarekin batera hasi ziren atomoak elkarrekin lotzen dituzten indarren izaerari buruzko teoriak. Lotura honen izaera argi zegoen, zeren erreakzio kimiko batez elektrizitatea sortzen bait zen (Volta-ren pila), eta korronte elektriko batez substantziak deskonposatzen bait ziren (elektrolisia). Berzelius-ek zera postulatu zuen: atomoak, karga edo polo desberdinez osotuta zeudela, eta konposatuak, karga horien neutralizazioz sortuko liratekeela.
Teoria horrek ondo azalduko luke zenbait kasu, baina denbora igaro ahala problemak agertuko zituen. Alde batetik, eta substantzia puru baten molekula poliatomiko homonuklearren existentzia onartu zenean, nola azaldu atomo berdinen artean gertatzen den lotura? Bestetik, eta hau garrantzitsuago zen, Kimika Organikoaren arloan aurrerakada handia izan zen, eta hasieratik argi zegoen karbono-karbono loturaren rol garrantzitsua. Baina nola elkar daitezke elektrikoki berdinak diren atomoak?
Honela aritu ziren kimikariak, teoria orokor baten faltan, nahiz eta 1897.ean Thomson-en elektroiaren aurkikuntzak, ideia berriak sortu. Thomson-ek berak loturaren "teoria positibo-negatibo" delakoa proposatu zuen. Bertan, lotura, karga desberdinen arteko erakarpena baizik ez da. Molekuletan atomo batzuk neutroak izateko baino gehiago dituzte, eta besteak gutxiago. Teoriak oso ondo azaltzen zituen konposatu ezorganiko edo polarrak; adibidez, sodio kloruroa, honela irudika daitekeena:
-C1 - Na +
Baina problemak berdin zirauen molekuletan edo konposatu organikoetan. Adibidez, hidroge no kloruroa; kloroa, goiko adibidean bezala, negatiboki kargatzen bada, honela errepresenta daiteke: -C1--H + , eta berdin jarraituz, metanoa eta karbono tetrakloruroa,
Honela, karbonoa, batzutan positiboki eta bestetan negatiboki kargatuko da. Hau azaldu nahiean, H. Fry-ek "elektromeroen" existentzia postulatu zuen, atomo batek konposatu berean karga desberdinak izatea posible delarik; adibidez, + H--C1- eta - H-- Cl +
Luze aritu ziren kimikariak karbono tetranegatibo edo tetra-positiboaren atomoak konposatu organikoetatik isolatu nahiean (besteak beste, W.A. Noyes, Lewis-en irakaslea MIT-en).
Lewis-ek 1916.ean bere loturaren teoria postulatu zuen. Teoria honen arabera, kargak ez dira zeharo transferitzen atomo batetik bestera, baizik eta elektroi-bikote baten transferentzia ez-osoa gertatzen da, eta elektroi bakoitza atomo bakotzetik ateratzen da. horrela, atomo biek elektroi-bikotea konpartitzen dute, atomoen nukleoak elkartuta mantentzen dira, eta ezin daiteke esan bikotea atomo batena edo bestearena denik. Horrela, ez dira ioi positiboak edo negatiboak sortzen. Konposatu ez-polarretan, organikoetan nagusiki, erraz ikusten da teoria hau:
baina polarretan ere aplika daiteke.
Adibidez, hidrogeno kloruroaren kasua, kontrako karga desberdinez lotutako ioiak izan beharrean, atomo bien arteko elektroi-bikote bat egotea posible da, H:CI, eta kloroaren elektronegatibitate altuagoz, elektroiak klororantzago egotea, honek elektroiak gehiago konpartituz. Mugan, elektroi biak kloroaren gainean egongo dira, eta lotura ioniko hutsa izango da; beraz, aurreko karga desberdinen teoria, Lewis-en teoriaren muga baizik ez da.
Zerk bultzatu zuen Lewis teoria hori aurkeztera? Ordurarte gauza jakina zen konposatu gehienek elektroi-kopuru bikoitia dutela, eta bestalde, konposatuen estabilizaziorako, elektroi-zortzikotearen garrantzia ere bai. Le wis-ek lotura kimikoa bakarra zela pentsatzen zuen, hots, ez zegoela lotura-mota bat konposatu ionikoentzat eta beste bat organikoentzat (naturaren izaeraz ikuspuntu emankorra, berau). Orduko atomoaren ereduen artean (Thomson, Bohr, Rutherford,...) eredu ez-ezagun bat aukeratu zuen bere teoriarako; atomo kubikoaren eredua.
Bertan, atomoa kubikoa da, eta kuboaren erpinetan elektroiak kokatzen dira. Elektroi-zortzikoteak atomoari egonkortasuna emango lioke, eta hori lortzeko elektroiak beste atomoekin konpartitzen saiatuko litzateke.
Eredua eskasa zen (hidrogenoaren kasua, elementu astunak, lotura hirukoitzaren kasua), baina elektroien konpartitzearen ideiari bide eman zion. 1916.eko artikuluan, eredua baztertuta agertzen da jadanik, elektroi-bikotearen ereduak, atomoaren eredu kubikoaren premiarik behar ez duelarik.
Loturaren ideia honek konposatu askoren egituraz argitasuna eman zuen, hala nola oxiazidoen kasuan edo amonio ioiaren kasuan (ordurarteko teoriez azaldu ezinak ziren) eta gainera, aurkitu berri ziren konposatu batzurena aurresateko balio zuen (hidruro metalikoak, alegia).
Teoria honen erraztasunak eta aplikagarritasun orokorrak egin zuten 10 urte baino gutxiagotan generalki onartua izatea, bai kimika organikoan eta bai ezorganikoan. Loturaren teoria honetaz, adibidez, erreakzio organikoen mekanismoak, askoz errazago azaltzen ziren, eta era berean kolorea, hidrogeno-lotura, likidoen asoziazioa, eta abar.
Loturaren ideia orokorrean, eta ondorio bezala, atal bat azido eta baseentzat zegoen. Honen arabera, azido elektroi-bikote bat onar dezakeen edozein substantzia litzateke, eta base, eman dezakeena. Neutralizazioa, lotura osotzea.
Galdera bat egin daiteke orain; zergatik formatzen dira bikoteok? Lewis-entzat, elektroiak parekatu egiten dira jatorri magnetikozko indarrez. Hau elektroiaren spinaren iragarpena izan zitekeen. Baina Heisenberg-ek eta Dirac-ek molekula baten barruko elektroien arteko elkarrakzioak erresonantzi edo truke-efektu batetatik datozela frogatu zuten independenteki, eta 1927.ean Heitler-ek eta London-ek hidrogeno-molekularen elektroi-bikotearen energia kalkulatu zuten.
1928.ean argi geratu zen elektroi-bikotea Mekanika Kuantikoaren printzipioetatik ondoriozta daitekeela, eta Lewis-en teoriari funts teorikoa eta kuantitatiboa eman diezaizkiokeela. Hala ere, Mekanika Kuantikoaren zailtasun matematikoak direla eta, Lewis-en teoria era kualitatiboz erabilpen orokorrekoa da Kimikaren adar guztietan.
Termodinamika
Mende honen hasieran, hots, Lewis Termodinamikaz ikertzen hasi zenean, Zientzia honen egoera ez zen hoberena. Alde batetik, Printzipioak argi eta onartuta zeuden (hirugarrena izan ezik). Bestetik, Kimikariengan zuen eragina txikia zen, eta aplikatzeko momentuan, puntualki, eta sarritan desegoki, aplikatzen zen.
Premiazko izango zen Kimikarientzako, aplikazioa errazten zuten erlazio orokorrak aurkitzea eta hedatzea. Eta hori egin zuen Lewis-ek, 1923.ean M. Randall-ekin "Thermodynamics and the Free Energy of Chemical Substances" delako liburua atera zuen, eta hau, oraindik bere hartan, testu-liburu bezala erabiltzen da.
Lewis-en lehendabiziko aportazioa, fugazitatearen eta aktibitatearen kontzpetuen proposapena izan zen.
Bigarren aportazioa, Termodinamikaren hirugarren legeak kimikarientzat duen garrantziaz jabetzea izan zen. Hortik, tenperatura baxuetan eginiko neurketen kopurua eta bere ikasle zen W.F. Giauque-ren (1949.eko Ki mikako Nobel Saria) termodinamika estatistikoan agertuko ziren.
Hirugarren aportazioa, elektrolito sendoen arazoa zen. Mendearen hasieran arazo hau nahasia zen. Elektrolito ahulen kasuan, Ostwald-en diluzio-legea nahikoa zen, baina diluzio kontzentratuetan eta maila handian disoziaturiko elektrolitoen kasuan, huts egiten du; adibidez, elektrolito sendoei Ostwald-en ideiak aplikatzen badizkiogu, eta disoziatu-ezdisoziatu oreka bat lortu dela suposatzen badugu, disoziaturiko frakzioa bai konduktantziaz, bai izozte-puntuaren beherapenaz determina daiteke; horrela eginez, diferentziak oso handiak dira; teoria gaitzesteko adinakoak.
Problema gainditzeko, zenbait taldek lan egiten zuen bai teorikoki eta bai praktikoki. Azken hauen artean, Bronsted (Danimarkan) eta Lewis (Californian). Lewis eta Linhart-ek izozte-puntuaren beherapenak ekuazio enpiriko batez erlazionatu zituzten 1919.ean, eta datu berriak lortzeko diseinatutako sistemak oraindik hoberenen artean aurkitzen dira.
Lewis-en jatorrizko aportazioak ugari ziren, baina aipatu nahi nuke ikerketa-estiloa ere. Richards-ekin ikasitako arta eta metodoa neurketa esperimental guztietara eraman zituen, balio esperimental zehatzen garrantzia azpimarratuz; eta baita gaiak azaltzeko zituen erraztasuna eta elegantzia ere, bere ideiak 60 urte geroago berak planteatuta bezala erabiltzeko moduan utzi zituelarik.
Isotopoak
Badirudi kimikariarentzat nukleo atomikoak ez lukeela garrantzi handirik izan behar, baina badago zenbait fenomeno non nukleoaren propietateek paper handia jokatzen duten (erresonantzia nuklear magnetikoa, eta simetri zentrua duten molekulen espektroskopian, adibidez). Kasu hauetan, isotopoek eman dezaketen informazioa funtsezkoa da, eta horretaz interesatutako kimikariek isotopoez zerbait jakin behar dute.
Isotopoen existentzia Soddy-k 1911.ean frogatu zuen, eta Fajans-ek esan zuen isotopo desberdinen propietate termodinamikoak desberdinak izan beharko zutela. Adibidez, Lindemann-ek kalkulatu zuen, 206 pb eta 208 pb isotopoen artean %0'002ko diferentzia egongo zela bapore-presioan. 20.eko hamarkadan, elementu arinen isotopo-multzo handia deskubritu zen, batez ere espektroskopikoki ( 18 0, 17 0, 13 C, 15 N, D,...).
Isotopo konkretuan aberats ziren substantzien lorpena izan zen urte haietako problema nagusi bat. 1931.ean Lewis hasi zen problema horretaz arduratzen, eta isotopoak kimikoki bereizten aritu zen, helburuak, batez ere, 6 Li eta 18 0 zirelarik. Gaur egun, gauza ezaguna da lagin bat bi isotopoz aberastea zailentarikoa dela, eta arrakasta ez zen handiegia.
Hala ere, litioaren kasurako, lortu egin zuen, aurreko urteetan alkalien elektrodo-potentzial standardak ur-disoluziotan determinatzeko asmatutako sistema batez. Horretarako 10 litro litio-amalgama erabili zituen, 18 metroko altuera zuen kontrakorronteko zutabe batetan. Lortutako emaitza zera zen, 6 Li delakoa amalgaman kontzentratuz,
Baina aberastea ez zen nahikoa. Isotopo konkretua soilik duten substantziak behar dira isolatu, adibidez, D 2 0 edo ur astunaren propietateak determinatzeko, %99 D duen ura behar da. Eta hori lortzeko Lewis-ek hiru metodo aztertu zituen: uraren elektrolisia, gero gramotako kantitateak lortzeko industrialki ere erabiliko zena; difusioaren metodoa, hidrogeno-gasa burdinan zehar 500-800 K-etan pasa eraziz, baina oraingoan emaitzak negatiboak ziren; eta hirugarrena, uraren distilazio frakzionatua, honela aberastua lortzen delarik, nahiz eta ez purutasuna. Horrela, Lewis-ek ur astuneko laginak prestatu zituen, eta bere laborategian erabiltzekoa bereiztu ondoren, beste ikertzaileei banatuko zien. Zenbaitzu Lawrence-ri eman zizkion, honek bonbardaketa nuklearretan erabil zitzan.
Adibide bezala,
12 6 C 2 1 (H, 1 0 n) 13 7 N
erreakzioa aipa daiteke, zeinean nitrogenoaren isotopo ezegonkorra (erdi-bizitza, 10 min) lortzen baita. Erreakzioa gertatu deneko helburuak aztertu baziren, eta 13 7 N-a detektatu, erradioaktibitate artifiziala aurkitua izango zen...
Ur astunaren gramoerdi inguruko kantitatezko laginekin, eta semi-mikro deritzon teknika analitikoekin, substantzia horren propietate fisikoak (irakite-puntua, izozte-puntua, bapore-presioa, dentsitatea,...) determinatu zituen, eta landareetan eta animalietan daukan eragin kaltegarria ere egiaztatu zuen. Halaber, zerak neurtu zituen, azidoen disoziazio-konstanteak ur astunetan, konposatu deuteratuen propietate fisikoak, erreaktibitate kimikoa ur astunetan, ur astunaren konstante dielektrikoa eta errefrakzio-indizea, puntu hirukoitza,...
Lewis laborategin huts-lerro baten aurrean.
Guztitara, deuterioaz eta bere konposatuen propietateez 26 ikerketa-artikulu argitaratu zituen 15 hilabetetan ( 1 933.eko Otsaila - 1934.eko Urtarrila). Bitartean, bere departamentuan deuterioaz beste propietate zenbait aztertzen ziren: gas-erreakzioak, efektu isotopikoak zinetiketetan, espektroskopia bibrazionala,... Laburki esanik, isotopoen aplikazio- eta ikerketa-eremuak ireki eta landu zituen, gaur egun hain garrantzitsu diren isotopoen kimika eta fisika aitzineratuz.
Triplete egoera
Lewis-en bizitzan zehar zenbait ideia finko zeuden, eta bata substantzien kolorearen zergatikoa zen. 1902.etik hasita, behin eta berriz galdetzen omen zuen zergatik den zerbait koloreztatua, zerk sortzen duen kolorea. Loturaren teoriak bideak ireki zituen, trantsizio elektronikoetan elektroi-bikoteek zer eginkizun duten bideratuz. 1939.ean, review-artikulu bat argitaratu zuen substantzia organikoen koloreaz.
Gauza jakina zen orduan. koloratzaile guztiek ez dutela fluoreszentziarik ematen. Fenomeno hori azaltzeko, Lewis-ek molekulek egoera eszitatuetan posible dutela soberan duten energia bai argi bezala zuzenik emititzea (fluoreszentzia), bai maila energetiko errotazional-bibrazionaletara pasatzea (energiaren galera bero bezala) proposatu zuen. Horrela bada, energi galera hau txikiagotu egin daiteke molekula ingurune zurrun batetan jarriz, zeinean ezin bait du ez biratu eta ez errotatu. Orduan, argia emititu behar du.
Proposamen hau praktikara eraman zuen, nitrogeno likidoaren tenperaturatan molekula guztiek fluoreszentzia ematen dutelarik, baina argi eszitatzailea itzaltzen denean ere, fosforeszentzia agertzen dela ikusi zen. Fosforeszentziaren jatorria ez zegoen argi une hartan. Trantsizio elektronikoen selekzio-arauen kausaz, fosforeszentzia ematen duen goi-maila eszitatua, oinarrizko egoeraren multiplizitate berdinekoa dela pentsatzen zen, eta fosforeszentzia den emisio atzeratua, maila metaegonkor batetatik zetorrela, hain tenperatura baxuetan, eta egoera solidoan gerta zitezkeen maila energetiko metaegonkor batetatik, hain zuzen.
Beste aldetik, molekulen egoera tripleteak zeuden; orbital molekularraren teoriatik ondorioztatzen direnak. Lewis 1942, etik urrera saiatu zen –eta lortu egin zuen– fosforeszentziako goi-maila tripletea dela frogatzen, eta ez maila singlete metaegonkorra. orretarako, lehendabizi, ia laurogeitamar molekulen fosforeszentzia espektro lortu zituen, substantzia desberdinetan disolbatuz eta, hoztuz (kristalizatuz). Horrela, fosforeszentziaren orokortasuna eta ingurunearekiko independentzia frogatu zuen. Orduan proposatu zuen fosforeszentzia triplete maila batetik sortako argia zela.
Lewis-en kuriositatea orokorra zen, eta dena interesatzen zitzaion. Berarenak dira hitz hauek: "Physical Chemistry is anything that is interesting", hots, "Kimika Fisikoa, interesgarri den edozer gauza da", eta Zientziaren alor guztiak landu zituen bere bizitzan. Erlatibitatea, elektrokimika, espektroskopia, eta beste zenbait alor aipa daiteke, baina esandakoa nahikoa dela uste dut. Detaile bezala zera esango dut: bera izan zela "fotoi" hitza zientziarako sortu zuena.
Hori frogatzeko, esperientzia definitiboa diseinatu zuen. Egoera eszitatu hori tripletea dela segurtatzeko, egoera tripletearen paramagnetismoaz baliatu zen. Esperimentua martxan jartzen zegoenean hil zen, eta bere kolaboratzaile zen Michael Kasha-k bukatu zuen arrakasta osoz. Oso denbora gutxi barru, egoera tripletean fosforeszentziak duen eginkizuna, komunitate zientifikoan ez zen zalantzan jartzen, eta denbora pasatuta, beste gauzarik pentsa zitekeenik ere ez da asmatzen. Hau izango da Kimikaren historia laburrean, esperimentu gogoangarrietako bat.
Eta beste
Lewis zenbait lagunekin kotxez 1917an.
Lewis-en kuriositatea orokorra zen, eta dena interesatzen zitzaion. Berarenak dira hitz hauek: "Physical Chemistry is anything that is interesting", hots, "Kimika Fisikoa, interesgarri den edozer gauza da", eta Zientziaren alor guztiak landu zituen bere bizitzan. Erlatibitatea, elektrokimika, espektros kopia, eta beste zenbait alor aipa daiteke, baina esandakoa nahikoa dela uste dut. Detaile bezala zera esango dut: bera izan zela "fotoi" hitza zientziarako sortu zuena.
LEWIS, IRAKASLE
Lewis-en alderdi ikertzailea garrantzitsua den arren, irakasle bezala zuen alderdia ez zen garrantzi txikiagokoa; Bekerley-n, Californian, 1912.etik 1940.era Kimikako Departamentuko buru izan zen artean batez ere. Bere ikasleen artean, zenbait Nobel saridun daude (Urey, 1933; Giauque, 1949; Seaborg, 1951, Libby, 1960; Calvin, 1961). Honen aurrean, Lewis-ek irakaskuntz sistema propioa garatu zuela, eta eskola sortu zuela, eta eskola horren ondorioak hor daudela esan daiteke.
Lewis-ek e zuen idatzi irakaskuntza unibertsitarioaz inolako trataturik. Bere ideiak praktikara eramatea bakarrik egin zuen, eta praktika horretatik atera daiteke bere pentsamoldea. Hemen zenbait puntu, behar bada deigarrienak, aipatu baino ez ditugu egingo.
Lehenik eta behin, Lewis-ek Kimikako departamentu barruan zientzia irakatsi eta aurrera eraman behar zela pentsatzen zuen. Baina oinarrizko printzipioen ikasketa egin behar zen, eta ez aplikazio industriala ukan zezaketen arloak landu. Hala ere, Kimika aplikatuarekin egon behar duen orekak, kasuan kasuko herrien eta unibertsitateen araberakoa izango da. Mende honen hasierako Californiako Unibertsitatea horrelako teorizale baten eskutan egotea oso aberasgarri izan zen epe luzera, nahiz eta laburrera, denbora- eta diru-galtzea iruditu.
Bigarrenik, Lewis-entzat kimikariak, goi-inteligentzia behar zuen. Horregatik bere departamentuan, ikasle arruntekin saiatu ordez ikaslerik aurreratuenak hartzen zituen Unibertsitateko lehen kurtsoaz gero ikasleak bereiztu egiten zituen eta graduazio hutsa nahi zutenek, irakaskuntza standarda jasotzen zuten, baina ikasle azkar eta gogotsuak agertzen baziren, talde txikitan heziketa berezia izaten zuten. Beraz azken urteetako ikasleen edo doktore-gaien eskutik, ikasle berrien abileziaz oso goiz probetxatzen zen.
Hirugarren ezaugarria, zera zen, Kimika ez zela datuen biltegia edo jakinduri pilaketa. Aldiz, bere Fakultatean, Kimikazko curriculum-a minimoa zen; oinarrizko printzipioetara "mugatua", eta nor bere gogo edo espezialitateen arabera printzipioak aplikatzeko gai izatera zuzendua. Horregatik, termodinamika gai nagusi zen, baina petrolio-kimikarik ez zen irakasten. Honek, ikaslea pentsatzera bultzatzen zuen, eta gainera, Lewis-ek eztabaida irekiak promozionatzen zituen (batez ere ikasle eta ikertzaile gazteen artean) eztabaida horiek denentzat positiboak zirelarik.
Ez da harritzekoa, beraz, Lewis-ek eztabaida irekiak promozionatzea (batez ere ikasle eta ikertzaile gazteen artean) eztabaida horiek denentzat positiboak zirelarik.
Californiako Unibertsitateko Kimika-Fakultateko partaideak (1920). Bigarren lerroa Lewis dago.
Laugarren ezaugarria, bere graduatuekin zeraman jarrera izan daiteke. Printzipioz, askata sun osoa emanez, laborategi-gelak eta biltegiak irekiak ziren. Lewis dekano izanik, erraztasun burokratiko guztiak zituzten; baina harremana ere egunerokoa zen bere ikasle hauekin. Azterketa ugari ere egiten zuen, Doktoratze-azterketa finalak eta orokorrak baztertuz. Honek lan handia exigitzen zien doktore-gai guztieti, eta bere eskuetatik pasatako ikasle guztiek esaten dute hamabi orduko lanegunak eta zazpi eguneko lanarteak arruntak zirela, eta erritmo hori zenbait urtetan zehar luzatzen zen, nahiz eta normalki berak egin zezakeena edo egiten zuena baizik ez eskatu.
AZKEN HITZA
Lewis-en irudia bukatzeko, Kimika Fisikoaren historian horrenbeste ekarpen berri egin duenik gutxi izango dela esan behar da. Bere bizitzan zehar ezaguna izan zen arren, Nobel saria jasotzearen pozik ez zuen izan, nahiz eta merituak ugari izan. Baina Lewis-en giza, ikertzaile- eta irakasle-irudia ezagunagoa izan dadin, merezi zuen, idazlan hau egiteak.
5.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-5a6720f04dae | http://zientzia.net/artikuluak/metalen-soldadura/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Metalen soldadura - Zientzia.eus | Metalen soldadura - Zientzia.eus
Gaur egun industrian erabiltzen diren prozedura teknologikoen artean garrantzitsuenetako bat soldadura da. Bereziki bigarren mundu-gerraren ondotik hedatua, momentu honetan berak bakarrik teknologiaren eremu bat betetzen du.
Gaur egun industrian erabiltzen diren prozedura teknologikoen artean garrantzitsuenetako bat soldadura da. Bereziki bigarren mundu-gerraren ondotik hedatua, momentu honetan berak bakarrik teknologiaren eremu bat betetzen du. Metalen soldadura - Zientzia.eus Metalen soldadura
Materialak
Gaur egun industrian erabiltzen diren prozedura teknologikoen artean garrantzitsuenetako bat soldadura da. Bereziki bigarren mundu-gerraren ondotik hedatua, momentu honetan berak bakarrik teknologiaren eremu bat betetzen du, non bere barnean oso prozedura eta metodo desberdinak biltzen bait dira. Adibidez, kontutan hartu behar dugu ezin daitezkeela sistema bakarren bidez mikroelektronika eta aplikazio nuklearren beharrak bete. Lehendabiziko kasuan 25 m-ko hariak soldatu behar dira, osagai elektronikoa ia berotu gabe ( 350ºC), bigarrenean, 500 mm-ko lodiera duten xaflak soldatzen dira.
1. irudia: Soldadura baten zona desberdinak.
1.- Termikoki eragingabeko zona.
3.- Urtze partzialezko zona soldadur ertzean.
4.- Erabat urtutako zona; metal erantsiaren diluzio osoa piezaren metalean.
Soldadur prozeduran material baten egoera (adibidez, tenperatura) aldatzen da, eta ondorioz, normalean bere jatorrizko ezaugarriak ere bai. Beraz, garrantzi handia dauka pieza nola soldatzen den jakiteak; kasu askotan piezaren geroko haustura soldadura dagoen lekuan hasten bait da. Horregatik, gaur egun soldaduren kalitate-kontrolak soldadur prozedurak bezain garrantzitsuak dira.
Soldadur prozedura gehienetan bero-iturri baten bidez materialaren zati bat urtzerakoan bi piezen juntatzea lortzen da. Batzutan, juntatze-prozedura errazteko beste material bat eransten da. Ondorioz, soldadur zona ez da homogenoa izaten eta zati desberdinak bereiz daitezke, 1. irudian ikusten denez:
Termikoki eragindako zonetan, mikroegituraren aldaketak azal daitezke; adibidez, bikor-neurriaren handitzea, tenple-egitura agertzea (hozketa azkarra izaten delako), eta abar. Ondorioz, zona horietan piezak hauskorragoak izango dira, piezaren beste edozein zatirekin konparatuz. Horregatik, piezaren hausturaren ikuspuntutik 2. eta 3. zonak dira arriskugarrienak.
Soldadur sistema desbedinak honako bi talde nagusietara bil daitezke: galdaketazko soldadura eta presiozko soldadurara. Lehendabiziko taldean, bi osagaien arteko soldadurak materialaren urtze eta ondoko solidotzea eskatzen du, kanpoko edozein indarren aplikazioak erabateko garrantzia dauka, nahi eta kasu batzutan piezak berotu. 1. Taulan soldadur mota bakoitzaren adibide batzuk aurkezten dira.
Galdaketazko soldadura
1. Gasezko soldadura
Talde honen barnean, garrantzitsu eta ezagunena soldadura oxiazetilenikoa da. Sistema honetan bero-iturria, azetileno eta oxigenoa erraz lortzen da:
C 2 H 2 +O 2 2CO+H 2 +106'5 Kcal
eta ondoko erreakzioak airearekin ere badaude:
CO+1/2O 2 +2N 2 CO 2 +2N 2 +68 Kcal
H 2 +1/2O 2 +2N 2 H 2 O+2N 2 +56 Kcal
Sugar-puntuaren tenperatura 3100°C izaten da.
Mikrosoldadura laserraz.
Bese soldadur sistemekin konparatuz, arkuzko soldadurekin adibidez, geldiagoa eta kontrolatzen zailagoa da, eta beraz, momentu honetan gutxi erabiltzen da industrian.
2. Arkuzko soldadura
Arkuzko soldadur sistema desberdinak daude; baina denak honako printzipioan oinarritzen dira: soldatzeko pieza eta elektrodo baten artean arku elektrikoa sortzen da. Elektrodoa estaldura ez-metalikoa duen metala da. Arkuak xafla edo soldatzeko metala urtu eta industu egiten du. Urtutako metala, aintziraren antza hartzerakoan, arkutik aldentzen da. Bestalde, elektrodoa ere urtzen da tantak formatuz, eta, azken hauek, arkuaren eraginez, urtutako metalak utzitako lekura jaurtikitzen dira.
Estalduraren zati batek baporitzerakoan gasezko azala sortzen du, soldadurak airea uki ez dezan; gainontzeko estaldura urtzen da metalarekin nahastuz, eta zikinkeria biltzerakoan zepa sortzen du
2. irudia
Talde honen barnean arku murgilduzko soldadura ere aurkitzen da. Kasu honetan, elektrodoa metalez bakarrik osaturik dago. Piezaren ertzetan eta elektrodo-puntuan fusioa batera gertatzen da. Azken honek, etengabeko aitzinapen-higiduraz baliatuz, metal gehigarriz hornitzen du, eta bitartean hauts berezi bat ezarriz, soldaduran oxidazio-prozedurari ihes egiten zaio. 3. irudian soldadur sistema honen eskema aurkezten da.
2. irudia: Arkuzko soldaduraren eskema.
Automatikoki egiten diren soldadur sistemen artean, erabilena hau da; itsasuntzi, presio-ontzi zubitarako habetan eta abarretan bereziki.
3. Elektroi-bonbardaketazko soldadura
Soldatzeko piezak huts-ganbara batean sartzen dira eta elektroi-sortaren bitartez juntura inguruko zona urtzen da. Sistema-mota honek abantaila batzuk ditu; garbitasuna eta oxidazio-prozeduren eza adibidez. Gainera, soldatzeko-zona zehatz-mehatz kokatzen da eta horregatik erabilgarria izaten da soldadura zail eta hatzemangaitzetan. Dena den, elektroi-bonbardaketazko soldadura oso garestia da eta huts-ganbararen beharrak nabarmenki mugatzen ditu bere aplikazioak.
4. Laserrezko soldadura
3. irudia: Arku murgilduzko soldaduraren eskema.
Elektroi-bonbardaketazko soldaduraren ordez erabiltzen da. Bere abantailarik nagusiena, oso zona txikietan energi dentsitate handien kontzentrazioa edukitzea da, eta horregatik oso egokia da soldadur mota hau elektronikan erabiltzeko. Laserraren medioz adibidez, 0'01 mm-ko hariak solda daitezke.
Sistema honi esker, soldaduraren automatizazio eta produkzio-kantitatea nabarmenki handitu dira. Era berean, soldadur itxuraren kalitatea hain ona denez gero, azkeneko kontrolak urritu egin dira. Dena den, bere mugarik handiena soldatzeko sakontasunean datza. Gaur egun, nahiko zaila da 5 mm-ak gainditzea, eta normalean, milimetro bateko sakonera baino handiagoa behar duten kasuetan ez da erabiltzen.
Presiozko soldadura
1. Eztandazko soldadura
Soldadur mota hau ondoko printzipioan oinarritzen da: lehergailu baten bidez soldatzeko piezen artean abiadur handiko eztanda lortzen da. Leherketan, txirimola antza fenomeno bat azaltzen da, eta, gainazalaren oxidozko partikulak kenduz eta deformazio plastiko handiaren ondorioz, bi piezen artean erabateko juntaketa lortzen da (ikus 4. irudia). Presio-ontzi eta aluminio/aluminio/altzairu aleazioen aldaketa-junturetan erabiltzen da bereziki.
2. Forjazko soldadura
4. irudia: Lehertzapenezko soldadura.
Kasu honetan, ukipen-gainazalean zehar difusio eta bikorren birkristaltzearen bitartez, presio eta urtzeraino iritsi gabeko berokuntza mugatuaren konbinaziopean, piezak soldatu egiten dira.
Normalean, altzairu herdoilgaitzetan erabiltzen da, eta batez ere, galdaketazko soldadura desegokia den kasuetan.
3. Erresistentziazko soldadura
Nahiz eta presiozko soldaduraren eremuan sartu, erresistentziazko soldadura galdaketa eta presioa duen sistema mistoa da. Mota desberdinen artean, puntuzko soldadura da ezagunena.
Gehien erabiltzen den elektrodoa Cu-Co-Be aleazioaz egindakoa da. Bere formak oso desberdinak dira kasu bakoitzaren beharrak betetzeko
5. irudia
Edozein altzairu herdoilgaitz soldatzeko, puntuzko soldadura oso egokia da, zeren eta sistema honen bitartez bero-jaulkipena txikia denez, mikroegituraren propietate herdoilgaitzak eta ezaugarri mekanikoak ez bait dira aldatzen. Adibide gisa, puntuzko soldaduran altzairu gozozko xafletan azaltzen den tenperatur banaketa erakusten da 6. irudian.
5. irudia: Elektrodoen forma desberdinak.
Prozedura honen bitartez, xafla mehe eta ertainak (0'10-tik 5 mm-rainokoak) bi eta hiru soldatzen dira batera. Xaflen lodiera handiagoa baldin bada, arkuzko soldadura erabili beharko da.
4. Ultrasoinuzko soldadura
Mikroelektronikaren beharrak betetzeko; hau da, soldatu behar diren elementuen txikitasun eta tenperatur mugagatik, azken urte hauetan soldadur mota berriak azaldu dira. Hauetako bat ultrasoinuzkoa da.
Urre- eta aluminio-hari oso txikiak ( 25 m) zirkuitu elektronikoan ia berotu gabe soldatzeko, honako sistema erabiltzen da: hidrogenozko sugarraren bitartez hariak berotzen dira, berauen puntuei bola-forma eman arte. Ondoren, bola zirkuitu-gainazalaren kontra presionatuz, ultrasoinuzko bibrazioak aplikatzen dira. Modu honetaz, tenperatura igo egiten da pieza soldatu arte.
Soldadur mota hau automatizatuta aurkitzen da, eta gainera, oso azkarra dela esan behar dugu. Hari mehe bat soldatzeko adibidez, 0'005 segundo bakarrik behar dira.
6. irudia: Tenperatur banaketa altzairu gozozko xafletan, puntuzko soldaduran.
Honenbestez bukatzen dugu soldadur sistemen aurkezpen txiki hau. Artikuluaren hasieran aipatu dugun bezala, ez dugu ahaztu behar soldadurarekin erlazionatutako beste arazoa, hau da, kalitate-kontrola. Nahiz eta hemen ez zehaztu, ia kasu guztietan, (garraio eta energi nuklearraren arloan bereziki) soldatu ondoren derrigorrez soldaduraren kalitatea ezagutu behar da. Ondorioz, kalitatea kontrolatzeko dauden sistemek edo teknikek izugarrizko garrantzia dute.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-fa0128ffba50 | http://zientzia.net/artikuluak/muxar-grisa-loti-hori/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Muxar grisa, loti hori! - Zientzia.eus | Muxar grisa, loti hori! - Zientzia.eus
Naturari dagokion problematika gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Honekin batera gai batzuren interes publikoa hazi egin da: poluzioa, baso eta animalien desagerpena, etab. Artikulu honetan gure ugaztun-faunari buruzko sail bati hasiera ematen diogu.
Naturari dagokion problematika gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Honekin batera gai batzuren interes publikoa hazi egin da: poluzioa, baso eta animalien desagerpena, etab. Artikulu honetan gure ugaztun-faunari buruzko sail bati hasiera ematen diogu. Muxar grisa, loti hori! - Zientzia.eus Muxar grisa, loti hori!
Zoologia
Naturari dagokion problematika gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Honekin batera gai batzuren interes publikoa hazi egin da: poluzioa, baso eta animalien desagerpena, etab.
Artikulu honetan gure ugaztun-faunari buruzko sail bati hasiera ematen diogu, naturaren ezagupena handitzeko asmotan eta ahal dugun neurrian, kontserbazio-pentsaera zabal eraziz.
Herri bateko faunaren egoerak bere ingurune naturalaren aldaketekin lotura estua du. Jakina denez, Euskal Herrian, zona konkretu batzuetan batez ere, naturaren kondizioek aldaketa ikaragarriak jasan dituzte. Aldaketa hauek ondorio desberdinak sortu dituzte espezie desberdinetan. Otsoa, katamotza edo hartzaren desagerpenak giza-eragina noraino iritsi daiteken azaltzen digu. Beste espezie batzuk, desagertu gabe, erregresio handia izan dute, eta beste kasu batzutan, egoera berrira moldatzeko erraztasuna daukatenak, ohitu egin dira.
Europa-mailan espezie honen distribuzioa Kaspio itxaoaraino iristen da, baina ez dago ez Eskandinaviako iparraldean eta ez Iberiar Penintsulako hegoaldean. Lurralde honetan zehazki, Demanda mendikatean, Errioxan, eta Ankares mendikatean, Galizian, kokatzen dira hegoaldekoenak. Euskal Herrian distribuzio orokorra du, Ebro haranean eta Nafarroako Erriberan ez izan arren.
Sail hau hasteko aukeratu dugun ugaztun espezieak, muxar grisak, zenbait animalia basatiren ekologi eboluzioa adierazten digu eta bide batez naturaren eboluzioa.
Muxar grisa haritz- eta pago-basoetan bizi da, landare-mota hauekin lotura handia duelarik. Lotura honen ondorioz, espezie honek ezin izan du pinudia edo beste edozein habitat kolonizatu.
Muxarra basoetan bizi denez eta gaueko bizimodua duenez, animalia ezezaguna dugu, dudarik gabe. Tamaina txikiko animalia da, 130-190 milimetroko luzera du burua eta gorputza hartuz, eta buztana 110-150 milimetrokoa da. Bere pisua normalean 150 gramo ingurukoa izaten da, ale zahar bakarren bat 200 gramora iritsi badaiteke ere. Gorputza sendoa eta buztana iletsua izanik, benetan ikusgarria da. Bere bi begi handi eta biziak iluntasunean nabarmentzen dira. Belariak tenteak eta ilegabeak dira. Gorputzaren tamainarekin konparatuz, hankak motzak ditu; atzaparrak luzeak ordea. Azkazal zorroztuez horniturik ditu eta zuhaitz-azalean gora igotzea errazten diote horiek.
Animalia gauzalea da muxarra.
Gorputza eta buztana ile luzez estalita dauka. Bizkar aldean eta buztanean gris kolorekoa da eta espezieari honek eman dio izena. Sabelaldea berriz, zuria du. Gazte direnean, kolore grisa oso argia dute, baina heldutasunera ailegatzen direnean gris hau marroixka bihurtzen da. Aldaketa hau jasatzen dutenean, sabel aldeko eta bizkar aldeko koloreak elkartzen direnean, muturretik buztaneraino doan lerro horixka bat agertzen da. Kolore-diferentzi honen bidez, muxar heldu eta gazteak bereiz daitezke.
Garezurra karraskari tipikoarena da. Karraskarien horzturan diastema deritzaion hutsune bat agertzen da. Barail bakoitzean bi ebakortz, bi haginaurreko eta sei molar ditu, hortz-formula 1013/ /1013 osatuz. Formula honek, Gliridae familia beste karraskarien familietatik bereizteko balio du. Euskal Herrian familia honetako bi espezie daude; muxar grisa eta muxar "caretoa".
Lehenago esan dugunez, muxarraren habitata hariztiak eta pagadiak osatzen dute. Gauregun harizti gutxi gelditzen denez, pagadietan edo baso nahasietan bizi dira. Baso hauetako zuhaitzetan zuloak bilatzen dituzte, gordelekutzat hartuz. Zuloa ebakortz zorroztuen bidez zabaltzen dute; sakontasun handia lortu beharrean sarritan ale asko zulo berean elkartzen bait dira. Baso gazteetan muxarrek, garrantzi handiko oztopo bat topatzen dute, hau da, zuhaitz zaharren eskasia; hauetan zuloak gazteetan baino errazago sortzen bait dira.
Urtean zehar muxarrak bi fase ditu. Ekainetik azaroa arte fase aktiboa eta abendutik maiatza bitartean fase hibernantea. Beraz urte erdia negu-loaldian pasatzen du. Izaera loti honek espezie hau famatu bihurtu du. Baina hibernatzailea izateak interes handiko fisiologi-arazoak sortu dizkio. Hibernazio prozesuarekin animaliaren gorputz-tenperatura jaitsi eta aktibitatea moteldu egiten da garai honetan, neguko larritasunak gainditzea lortzen dituelarik.
Negu-loaldia igarotzeko gordeleku desberdinak aukeratzen ditu: harkaitz-zuloak, zuhaitz-zuloak edo lurpea.
Negu-loaldiaren hasiera erakartzen dituzten faktoreak, janariaren falta eta ingurugiro-tenperatura dira. Baina, negu-loaldia sorterazteko bietatik zeinek duen indar handiago ez dago oso garbi.
Negu-loaldia sei hilabetekoa izan arren, denbora tarte honetan animalia esna daiteke inguruko tenperatura handiagotzen bada edo zirikaturik sentitzen bada.
Ekainean negu-loaldia uzten duenean, fase aktiboan hasten da muxarra, eta zuhaitzetako zuloak bilatzen hasten da, nahiz eta hauen faltan beste aukera batzuk ere izan. Adibidez, zuhaitzetan txintxilikatzen diren kabi-kutxak. Europa-mailan eta gure basoetan muxarrak, txoriek habia egin dezaten jartzen diren kutxak erabiltzen ditu.
Bigarren fase honetan, muxarrek bere aktibitate garrantzitsuenak aurrera eramaten ditu. Hauetariko bat ernalketa da dudarik gabe, negu-loaldia bukatu berria dagoenean hasten delarik.
Arrengan sexu-aktibitatea ekainean nabaria da jadanik, baina maximoa uztailean izaten dute.
Emeek umaldi bakarra izaten dute urtean. Erditze-garaia abuztuaren bukaeran eta irailaren hasieran izaten da. Ernaldiak hogeitazortzi egun inguru irauten duela kalkulatu da. Alabeharrez ernalkuntza uztailean eta abuztuaren hasieran gertatzen dela pentsa dezakegu, hilabete hauetan arrek sexu-aktibitate maximoa izaten dutela ere kontuan izanik. Umeek irailaren bukaera edo urriaren hasiera arte amaren esnea hartzen dute; geroztik emeek ez bait dituzte titiak desarroilaturik izaten. Beraz muxarren ernalketa-aktibitatea ekainetik urria arte luzatzen da.
Ondoren beren arazo garrantzitsuena, bai helduentzat eta bai urteko umeentzat, ahal duten janaririk gehiena biltzea izango da; orain jasotzen dituzten erreserbei esker igaro beharko bait dute negu luzea. Energi erreserba garrantzitsuena, koipea dute. Beraz negua iritsi baino lehen, muxarrek pisua izugarri irabazten dute. Koipez beterik azaltzen dute bai larruaren azpia eta bai barneko organu ingurua, animalia zeharo loditurik agertzen delarik.
Gusto oneko haragia omen dauka muxarrak.
Muxarrak, erreserbak edukitzeko, beste modu bat ere erabiltzen du; biltegitzat dauzkan zuloetan janaria gordetzea.
Muxarraren koipeari fakultate medizinalak aurkitu zaizkio; artikulazio-gaitzak sendatzeko erabilia izan bait da. Erabilpen hau oso ezaguna ez bada ere, nahiko zabaldua zegoen herri-medikuntzan. Gaur egun noski, botika modernoek baztertu dute. Hala ere, muxarraren koipea estimatua da oraindik. Hau dela eta, udazkena iristen denean, zenbait pertsona pagadi handietara muxarren bila joaten da; Euskal Herriko hainbat lurraldeetara batez ere, Aralar, Urbasa, etab.era hain zuzen. Baina muxarren harrapatzeak badu beste arrazoi bat ere; hau da, bere aragia oso gusto onekoa da, ohituak daudenentzat behintzat. Kontuan izan behar da erromatarrek jadanik animalia honen interes gastronomikoa ezagutzen zutela.
Espezie honentzako janari-motak oso mugaturik daude. Pago eta haritzen ezkurrak, urrak, gaztainak eta fruitu lehorrak dira oinarrizko elikagai.
Pagadietan ezkur asko dagoen urtetan muxarren sainalea erraz ikus daiteke; zuhaitz inguruetan fruitu-azalen pusketak azaltzen bait dira.
Artikulu hau bukatzeko, kontserbazioaren aldeko dei bat egin nahi genuke. Muxar grisa gaur egun babesturik dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Baina neurri hau txalotzen dugun bezain garbi esan behar dugu beharrezkoa dela gure harizti, pagadi eta baso autoktonoak kontserbatzea, muxarra eta honekin batera gure faunako muxarraren egoeran aurkitzen diren zenbait espezie gure artean bizitzen jarrai dadin.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-2a72ccdfd3a8 | http://zientzia.net/artikuluak/euskal-herriko-itsas-hegaztiak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Euskal Herriko itsas hegaztiak - Zientzia.eus | Euskal Herriko itsas hegaztiak - Zientzia.eus
"Euskal Herrian itsas hegaztirik ba al dugu?" Galdera horren erantzuna baiezkoa izatea sorpresa handia izan daiteke horientzat.
"Euskal Herrian itsas hegaztirik ba al dugu?" Galdera horren erantzuna baiezkoa izatea sorpresa handia izan daiteke horientzat. Euskal Herriko itsas hegaztiak - Zientzia.eus Euskal Herriko itsas hegaztiak
Zoologia
"Euskal Herrian itsas hegaztirik ba al dugu?" Galdera horren erantzuna baiezkoa izatea sorpresa handia izan daiteke horientzat.
Dudarik gabe, jende asko harriturik geldi daiteke izenburua irakurri bezain laster. "Euskal Herrian itsas hegaztirik ba al dugu?" Galdera horren erantzuna baiezkoa izatea sorpresa handia izan daiteke horientzat. Eta, hala eta guztiz ere, egia da: 33 espezie inguru ikus ditzakegu urtero, kostatik nahiz itsasuntzitik, horietatik 5 gure artean ugaltzen direlarik.
Itsas hegaztien artean, batzuk besteak baino itsastarragoak dira; esate baterako, gabai, martin eta millabarrikak erabat pelagikoak dira ugalketa-garaitik kanpo, baina kaioak batez ere kostan bizi dira. Elikadura ere desberdina da: espezie batzuk arrainez elikatzen badira ere, beste zenbaitzuk planktona jaten dute batipat, eta beste batzuk ia edozer gauza jan dezakete. Azken talde horretan kaio, serora, txirrin eta antxeta gehienak sar ditzakegu. Hori dela eta, familia horietako espezie gehienek hedapen izugarria jasan dute azken urteotan; giza zibilizazioak behar duten janaria tonaka ekoizten bait du.
Txakarjalea edo txirrina neguan edonon ikus dezakegun hegaztia da, eta denetik jan dezake. Hau ere habiagile da Euskadin.
Iktiofagoen artean, arrantza-teknika desberdinak ikus ditzakegu: batzuk (antxetek, adibidez), hegan doazela urazalean dabiltzan arraintxoak harrapatzen dituzte; beste batzuk (gabarrasak eta pottorroak, adibidez) murgil-igerian jarraitzen diete arrainei, harrapatu arte. Azkenik, teknikarik ikusgarriena, atun-txori eta saugarena aipatuko dugu: pikatua edo zanga. Hegaztia hegan doala, urpean dabilen arrain bat ikusitakoan, bere burua muturrez aurrera botako du, eta arraina horrela harrapatuko du.
Sanga, brojua, glopea edo kopla. Itsas espezierik ikusgarriena. Arrainak harrapatzeko 30en bat metrotik botatzen du bere burua uraren gainera. Irailean oso ugaria da, eta garai horretan kostako edozein puntutatik ikus genezake prismatikoz horniturik.
Baina, gehienetan, gizakia hegazki hauen etsai gertatzen da, batzutan inboluntarioki bada ere. Ehiza, kutsadura, petrolio-isurketak..., populazioen beherakada sorteraz dezaketen faktoreak dira. Azkenak, batez ere, egoera larriak sortu izan ditu Galizia eta Britainian gertaturiko istripu latzen ondorioz. "Torrey Canyon", "Amoco Cádiz", "Urkiola"... eta beste zenbait untzien izenak mundu osoko egunkaritan agertu ziren, eta haiekin batera ehundaka hildako pottorro eta beste hegaztien argazkiak. Nahiz eta haiek izandako arrakastarik ez izan, Euskal Herrian ere ehundaka itsas hegazti hiltzen dira urtero hondartzatan, batzuk erabat petrolioztaturik daudela. Horietaz gain, arrantzaleek ere milaka harrapatzen dituzte jateko, nahiz eta espezie gehienak babesturikoak izan.
Ondoko argazki-bilduman ez dira Euskadiko espezie guztiak sartu. Egia esan, gehienak kanpoan gelditu dira, baina nahiko sorta errepresentatiboa da, atun txoriak eta gabarrasak agertzen ez badira ere.
Ugarroia, bolboriña edo pottorroa. Bizkaian ugaltzen da; Gipuzkoan jadanik suntsiturik dago. Neguan beste espezie bat ere etortzen zaigu.
Antxeta, txirleta, marlaxka edo ñoñioa da benetako "kala-txoria". Espezie hau oso ugaria da itsas zabalean, baina kostan ia ez da ezaguna. Urtean milaka ale hiltzen ditu gizakiak, helburu gastronomikoak direla medio.
Kaio gaztea marroia da, eta zahartuz doan neurrian zurituz doakio lumaia, bizkarretik hasita.
Pottorro mokomotza edo uxuxu "emea". Familiako beste espezie guztiak bezala, petrolioarekiko sentsibilitate handikoa da.
Lanperna-muxua, karkulua edo papalaioa. Oso hegazti bitxia eta komikoa dugu, eta jendeak dibulgazio-liburuen bidez ezagutzen du.
Kaioa, marloina edo "itxetxorija", Euskal Herriko itsas hegaztirik ugariena, habiagile bezala, bederen. Ugalketa-kolonia asko dauka gure geografian zehar.
Millabarrika edo barakatza. Euskal Herrian ugalketa-kolonia bat dauka, baina ez da oso ugaria.
Marikoa. Arrantzaleek ederki ezagutzen duten hegaztia, beste itsas hegaztiei janaria lapurtzen bait die.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-6231ad37a74d | http://zientzia.net/artikuluak/irossiai-untzia/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Rossia untzia - Zientzia.eus | Rossia untzia - Zientzia.eus
Rossia Rossia izeneko untzi berria, sobietarren izotz-hausle berria da. izeneko untzi berria, sobietarren izotz-hausle berria da
Rossia Rossia izeneko untzi berria, sobietarren izotz-hausle berria da. izeneko untzi berria, sobietarren izotz-hausle berria da Rossia untzia - Zientzia.eus Rossia untzia
Teknologia
Argazkian duzuen untzia, sobietarren izotz-hausle berria da; Rossia izenekoa. Leningradeko untzioletan eraikia izan da eta proba-saiotan aurten hasiko bada ere, datorren neguan hasiko da benetan lanean. Artiko aldera joanda, beste hiru izotz-hausle nuklear sobietarrekin batera arituko da. Leonard Brejnev, Sibir eta Lenin dira beste hiru horiek.
Rossia-k lehenengo biek bezalako potentzia izango du: 75.000 zaldi. Bi erreaktore nuklearrek hornituko dute potentzia itzel hori. Satelitezko nabigazio-sistema eta izotzen azterketarako helikopteroak dauzka. Branka aldean, eta izotza biguntzearren, ur beroa jaurtikitzeko sistema berezi bat dauka.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-9391787bdb1e | http://zientzia.net/artikuluak/isubosub-satelitea-jupiterrera-hurbiltzen/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Io satelitea Jupiterrera hurbiltzen - Zientzia.eus | Io satelitea Jupiterrera hurbiltzen - Zientzia.eus
I[ I[ o o ]]satelite distiratsuenetakoa, hurbiltzen ari zaio Jupiter-i. satelite distiratsuenetakoa, hurbiltzen ari zaio Jupiter-i
I[ I[ o o ]]satelite distiratsuenetakoa, hurbiltzen ari zaio Jupiter-i. satelite distiratsuenetakoa, hurbiltzen ari zaio Jupiter-i Io satelitea Jupiterrera hurbiltzen - Zientzia.eus Io satelitea Jupiterrera hurbiltzen
Astronomia
Io, Jupiter-en lau satelite distiratsuenetan barnekoena, pixkana-pixkana hurbiltzen ari zaio Jupiter-i. Io-ren orbitan urtero 13ren bat zentimetro ari zaio planetari gerturatzen. Ekintza hau ez da guztiz harrigarria. Ilargia, esaterako, zentimetro gutxi batzuk urruntzen ari da urtero Lurretik, eta astronomilariek antzeko ondorioak espero zituzten Io-ren moduko satelitentzat.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-0a101f7ed6b5 | http://zientzia.net/artikuluak/japoniarrak-txikizale/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Japoniarrak txikizale - Zientzia.eus | Japoniarrak txikizale - Zientzia.eus
Japoniarrak txiki zaleak dira, orain ordea, handi-mandikeriatan ibiltzeria uko ez diotela egiten aitortu beharrean aurkitzen gara.
Japoniarrak txiki zaleak dira, orain ordea, handi-mandikeriatan ibiltzeria uko ez diotela egiten aitortu beharrean aurkitzen gara. Japoniarrak txikizale - Zientzia.eus Japoniarrak txikizale
Periferikoak
Aurreago, "Elhuyar. Zientzia eta Teknika" aldizkarian, ale honen orrialdetan, Japoniarrak txikiaren zale direla esan dugu. Ba, orain ordea, handi-mandikeriatan ibiltzeari uko ez diotela egiten aitortu beharrean aurkitzen gara. Irudian duzuen tresnatzar hori, munduko ordenadore-inprimagailurik handiena, mantxuena eta astunena da. 14 tona pisatzen ditu eta 12 ordu behar ditu orrialde bakar bat inprimatzeko.
Hori bai, orrialdeak 16 metro luze ditu eta kolore bizitan margotuta ateratzen da! Jumbo Facsimile izeneko makina hau, Matsushita etxeak garatua izan da. Bere erabilpen nagusia: iragarki erraldoiak egitea. Orain arte horietako bat egiteko bi aste behar ziren eta gainera lana eskuz egin behar izaten zen.
Imagina DIN A4 tamainako orri batean marraz daiteke. Jumbo-ak Scanner optiko batez imajina grabatzen du eta digitalizatu ondoren, ordenadore batean gordetzen da. Ordenadore honek azkenik, inprimagailuari aginduak ematen dizkio inprimatzen mauen has dadin.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-9f858ea300d1 | http://zientzia.net/artikuluak/skiatzaileak-mendian/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Skiatzaileak mendian - Zientzia.eus | Skiatzaileak mendian - Zientzia.eus
Mendi magalean kokatuta dauden herrixkak elur-jausietatik babesten dituzten basoak, hiltzen ari dira.
Mendi magalean kokatuta dauden herrixkak elur-jausietatik babesten dituzten basoak, hiltzen ari dira. Skiatzaileak mendian - Zientzia.eus Skiatzaileak mendian
Ingurumena
Egun hauetan Suitzako mendi-herri eta herrixkak jendez gainezka daude. Skiatzaileak maldaz behera alai eta kontent ari diren une honetan, hodei ilunak agertu dira ski-estazioen horizontean. Mendi magalean kokatuta dauden herrixkak elur-jausietatik babesten dituzten basoak, hiltzen ari dira.
Mendi-herrixkak hustu eraziak izan litezke epe ertainera. Airearen poluzioak sortutako Europako basoen galtzea, Alpeetara iritsi da. Suitzako Basa ministraritza Federalak bildutako datuek adierazten dutenez, Suitza estaltzen duten basoetan %36a eritasunak jota dago.
Alpeetan kokatuak dauden herrixkak elur-jausietatik hein haindi batean basoez babestuta daude. Basoa hilez gero, babesa desagertu egiten da. Arriskua areagotu egiten da, hain zuzen ere, gehien eragindako basoak mendi-basoak direla kontutan hartzen badugu. Hauen %43a gaiso dago. Zenbait zonatan arazoa oso latza da. Uri-ko kantoiaren garaldean esaterako, kaikdor izeien %90a eta izei gorri eta pinuen %50a gaisorik daude.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-f6825da479ba | http://zientzia.net/artikuluak/the-channel-tunnel/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | The Channel Tunnel - Zientzia.eus | The Channel Tunnel - Zientzia.eus
Bi trenbide-tunel, kretan zulatuak eta 40 metro itsas ohantzearen azpitik.
Bi trenbide-tunel, kretan zulatuak eta 40 metro itsas ohantzearen azpitik. The Channel Tunnel - Zientzia.eus The Channel Tunnel
Garraioak
The Channel Tunnel Group
Proposamena: Bi trenbide-tunel, kretan zulatuak eta 40 metro itsas ohantzearen azpitik. Tunnel bakoitzak 7 m-ko diametroa du. Hauen artean zerbitzu-tunel bat egongo litzateke, 4,5 m-ko diametrokoa. Errepide-trafikoka trenez garraiatuko litzateke.
Luzera: 47 Km, hauetako 37 itsas azpian.
Gurutzatze-denbora: Trenen abiadura maximoa 160 Km/h izango litzateke.
Kapazitatea: 7000 automobil/ordu baino gehiago norantza batean.
Kostua: £ 1900, 1983.ean.
Eraikitze-denbora: sei urte.
Kideak: Balfour Beatty, Costain, National Westminster Bank, Tarmac, Taylor Woodrow eta Wimpey.
Zientzi berrien aipamen hau ezin bukatu azkenaldian horren pilpilean dagoen gaia aipatzeke. Azkenik Paris eta Londreseko gobernuek erabakia hartu dute Kanaleko loturaren projektuari buruz: "The Channel Tunnel Group" izan da aukeratua. Gure aldizkariaren zero alean, gai horri buruzko artikuluan projektua aipatu genuen eta hona hemen berriro dagokion irudia.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-5ccbe1d36725 | http://zientzia.net/artikuluak/animalien-desagertzea/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Animalien desagertzea - Zientzia.eus | Animalien desagertzea - Zientzia.eus
Tunisian, aspaldi zimitarra-adardun oryx izeneko antilopea desagertu zen.
Tunisian, aspaldi zimitarra-adardun oryx izeneko antilopea desagertu zen. Animalien desagertzea - Zientzia.eus Animalien desagertzea
Zoologia
Jakina da maiz animali klase bat naturan desagertu egin dela. Baina, zenbait alek, zoologiko eta antzeko tokitan iraun egiten du. Gero galera tamalgarri horretaz konturatuta, animalia horiek naturara sartu nahi izaten dira.
Honelako kasu bat gertatu da Tunisian. Bertan, aspaldi zimitarra-adardun oryx izeneko antilopea desagertu zen. Gehiegizko ehiza eta azienden presioak, Ipar-Afrikan garai batean ugari zirenak Niger eta Txad aldera mugatuak gelditu dira.
Joan den abenduaren azken egunetan Britainia Handiko Zooetan jaio eta hazitako 10 oryx, 5 eme eta 5 ar, Tunisiako Bov-Hedma parke nazionalean askatu dira. Hauetan oinarriturik urte batzuren buruan oryx-talde polita izatea espero da Tunisian.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-beba9a3ad524 | http://zientzia.net/artikuluak/pisako-dorrea/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Pisako dorrea - Zientzia.eus | Pisako dorrea - Zientzia.eus
Pallak Pallak egin dituen azterketen arabera, joan den udan Pisako dorrearen inklinazioa areagotu egin da. egin dituen azterketen arabera, joan den udan Pisako dorrearen inklinazioa areagotu egin da
Pallak Pallak egin dituen azterketen arabera, joan den udan Pisako dorrearen inklinazioa areagotu egin da. egin dituen azterketen arabera, joan den udan Pisako dorrearen inklinazioa areagotu egin da Pisako dorrea - Zientzia.eus Pisako dorrea
Arkitektura
"Pisako dorrea; bere gisa eroriko zelakoan zai egonak..." kantatzen du ironikoki Antton Valverdek. Brunello Palla irakasle italiarrari jaramonik egin behar badiogu bederen, Antton Valverderen "zai egon zaleak" ez dute denbora luzez egon beharko dorre harrigarri hori bertan behera jausten ikusi arte. Pallak egin dituen azterketen arabera, joan den udan Pisako dorrearen inklinazioa areagotu egin da.
Inklinazio-handitzearen kausak, Pisako ur edangarriak lortzearekin badu zerikusia. Pisako ur edangarria, lurrazpitik lortzen da. Geruza freatikoan harrapatutako ura da alegia. Geruza freatikoa hustuzean lur-mugimenduak gertatzen dira, oreka berreskuratu arren. Mugimendu hauek ordea, Pisako dorrearen egoera larriagotu egiten omen dute.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-c0282e618854 | http://zientzia.net/artikuluak/jupiter-inguruko-argazkiak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Jupiter inguruko argazkiak - Zientzia.eus | Jupiter inguruko argazkiak - Zientzia.eus
Voyager 2 Voyager 2 zundak Jupiter inguruan lortutako argazkiak aztertuta, eraztun ezezagun bat topatu da. zundak Jupiter inguruan lortutako argazkiak aztertuta, eraztun ezezagun bat topatu da
Voyager 2 Voyager 2 zundak Jupiter inguruan lortutako argazkiak aztertuta, eraztun ezezagun bat topatu da. zundak Jupiter inguruan lortutako argazkiak aztertuta, eraztun ezezagun bat topatu da Jupiter inguruko argazkiak - Zientzia.eus Jupiter inguruko argazkiak
Astronautika
1979.eko uztailean Voyager 2 zundak Jupiter inguruan pasa zenean lortutako argazkiak aztertuta, Jupiteren eraztun ezezagun bat topatu da. Cornell unibertsitateko M.R. Showalter eta J.N. Curri eta NASAko J.B. Pollack astronomilariek egin dute aurkikuntza hau.
Eraztun hau, Gossamer izeneko eraztun distiratsuaren inguruan dago. Eraztun berria Gossamer eraztuna baino 10 aldiz makalagoa da eta nekez ikusten da Lurreko teleskopiorik boteretsuenekin.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-a97dff625c7d | http://zientzia.net/artikuluak/espazioan-ibiltzeko-aukera/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Espazioan ibiltzeko aukera - Zientzia.eus | Espazioan ibiltzeko aukera - Zientzia.eus
Espazioan ibiltzeaz ametsik egin al duzu? 450.000 pta. badituzu, ametsa egia bihur dezakezu.
Espazioan ibiltzeaz ametsik egin al duzu? 450.000 pta. badituzu, ametsa egia bihur dezakezu. Espazioan ibiltzeko aukera - Zientzia.eus Espazioan ibiltzeko aukera
Astronautika
Espazioan ibiltzeaz ametsik egin al duzu? Horrela bada, eta poltsikoan 50000 dolar –4500000 pta. oraingo trukean– badituzu, ametsa egia bihur dezakezu datorren hamarkadan. Hau da bidaia exotikotan espezilizatutako bidai agentzia amerikar batek aldarrikatzen duena bederen. Phoenix izeneko jaurtigailu balistiko batzuk (lurrutz eta lurrartzen dutenak) martxan jarriko dira, 20 bidaiarik oso orbita inklinatuan Lurrari bira eman diezaioten.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-e25ad7ded14d | http://zientzia.net/artikuluak/sumendiak-lanean/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Sumendiak "lanean" - Zientzia.eus | Sumendiak "lanean" - Zientzia.eus
Hemen dakusazue sumendien arriskuen mapatxoa.
Hemen dakusazue sumendien arriskuen mapatxoa. Sumendiak "lanean" - Zientzia.eus Sumendiak "lanean"
Geologia
Joan den Azaroan emandako Nevado del Ruiz sumendiaren istripu garratzak, jendearen solasaldietara ekarri ditu sumendien arriskuen aipamenak. Euskal Herrian horrelakoen beldurrik ez dugu izan behar; ez bait dago gure Herrian sumendiren arrastorik. Hala ere munduan makinatxo dira "lanean" ari direnak. Dakusazue mapatxoa!
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-053e593db8b2 | http://zientzia.net/artikuluak/itoshibai/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Toshiba - Zientzia.eus | Toshiba - Zientzia.eus
Toshiba Toshiba etxeak, kolorezko bideo-kamera txikiena garatu du. etxeak, kolorezko bideo-kamera txikiena garatu du
Toshiba Toshiba etxeak, kolorezko bideo-kamera txikiena garatu du. etxeak, kolorezko bideo-kamera txikiena garatu du Toshiba - Zientzia.eus Japoniarrak txikiaren zale direla aspalditik dakigu beren zaletasun hau konfirmatzeko, Toshiba etxeak iaz, egin den kolorezko bideo-kamera txikiena garatu du. Erpuruaren tamainakoa izanik, dentisten ispilua ordezka dezakeela uste da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-8bbd5a55c148 | http://zientzia.net/artikuluak/martxel-aizpurua-biologo-menturazale-erlazain/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Martxel Aizpurua: Biologo, menturazale, erlazain... - Zientzia.eus | Martxel Aizpurua: Biologo, menturazale, erlazain... - Zientzia.eus
Euskal Herrian ezaguna den pertsonaia berezia elkarrizketatu dugu. Udako Euskal Unibertsitatean izan genuen berarekin hitzaspertu bat egiteko aukera, eta hona hemen ondoren bere bizimodu eta lanei buruzko zertzelada batzuk.
Euskal Herrian ezaguna den pertsonaia berezia elkarrizketatu dugu. Udako Euskal Unibertsitatean izan genuen berarekin hitzaspertu bat egiteko aukera, eta hona hemen ondoren bere bizimodu eta lanei buruzko zertzelada batzuk. Martxel Aizpurua: Biologo, menturazale, erlazain... - Zientzia.eus Martxel Aizpurua: Biologo, menturazale, erlazain...
Elkarrizketak
Euskal Herrian ezaguna den pertsonaia berezia elkarrizketatu dugu. Udako Euskal Unibertsitatean izan genuen berarekin hitzaspertu bat egiteko aukera, eta hona hemen ondoren bere bizimodu eta lanei buruzko zertzelada batzuk.
Elhuyar.- Hi, denetarik pixka bat egin duen pertsona haiz. Lehendabizi irakasle aritu eta gero, eskola utzita, UZEIra sartu hintzen. Euskal hiztegigintza eta euskararen normalizazio bidea utzi eta, menturazale izaki, munduari bira ematekotan hintzen. Amets horrek porrot egin zuenean, Gineako Golkora joan hintzen euskal arrantzaleekin. Eta orain erleekin ari haiz. Nolatan horrenbeste lanbide?
Martxel Aizpurua.- Beno,. azpira begiratuz gero, halako logikaren bat baduela uste diat; logika pertsonala gainera. Ni, bizi gareneko gizartean gustatutakoa egiten saiatutako pertsona nauk. Irakasle gisa, 18 urterekin hasi ninduan andereñoei irakasten. Orduan ez nekian ez euskararik eta ez biologiarik. Momentu hartan premia zegoan eta irakasle hasi ninduan Donostiako Santo Tomas Lizeoan. Aldi berean, urte hartan bertan, Aranzadin ikerketatxoren bat ere egin nian, UZEIn kolaboratzen nuen bitartean.
Hiru lanak ezin aurrera atera eta bat utzi egin nian. Gero urtebetez aritu nauk UZEIn lanorduak sartu eta arratsaldetan Aranzadin parte hartuz. Horrek zer san nahi dik? Ba..., biologi adarrari beti eutsi diodala eta nolabait botanika eta polen-azterketa beti landu ditudala. Beraz, zergatik sartu ninduan bi urterako projektu zabal batean? Ba, biologo guztien ametsa hori dela uste diat. Amets hori izan ez duen biologorik ez diat ezagutzen. Darwin-ek bezalako bidaia egitea, munduan zehar buelta ematea duk amets hori Kasu honetan, bazegoan mentura-alderdia ere. Bidaia ez huen abioiz; belauntziz baizik. Dena den, aukera bakarra huen eta ez nian gero damututa egoterik nahi. Beraz, hainbestetan amestutakoa parean tokatu, eta atzera egiten ez baduk aurrera egin behar duk.
E.- Eta hik aurrera egin huen.
M.A.- Bai. Baina ilusioa burutzeko etena egon ondoren, ez aurrera eta ez atzera, ez itsasorako eta ez lurrerako geratzea, nahiko gogorra izan huen. Beno, orain erlazantzan ari nauk eta hori normala duk zentzu batean. Lehen esan dudanez, ikertzen jarraitzen nian eta azken aldian eztiaren analisi polinikoa egiten hasia ninduan. Besteren eztia aztertu ordez, zera pentsatu nian: "sor dezadan neronek eztia ere". Batetik eztia sortu, eta bestetik ezti horren edo erlazantza horren inguruan ikerketa egin nahi nian.
E.- Zein ikerketa-mota?
M.A.- Esate baterako, Zenbat ezti atera daiteke zona batean? Zein kalitatekoa? Noiz egiten dute ezti-klase bakoitza? Udaberrian zer ari dira biltzen? Zein lore aurkitzen dira Gipuzkoan adibidez, eta nolakoa da loraketa hau? Zein lore etortzen da lehendabizi? Zein ondoren? Esate baterako, txikori-belarra loratzen duk, noski, baina zenbat txikori-belar zegok? Beraz, alderdi guzti hauek konpajinatuz, ikerketa-modu bati, bizimodu berri bati heldu nioan. Agian gure aitak beti izan dik arrazoi. Haren arabera ni beti izan nauk berrizale, eta zenbait gauza gustagarri eta berria bada, beti tira zidak.
E.- Baina ikerketaz aparte, arazo ekonomikoa ere egongo duk. Bizimodua nonbaitetik atera beharko duk, ezta?
M.A.- Bai. Nik ehun edo gehiago erlauntz ipintzen badizkiat, hortik dirua etor zitekek. Zenbat ez zekiat, baina agian urtean milioi erdia bai. Horrekin ez zegok ezer asko egiterik. Baina hori laguntza duk, eta erleen aitzakiz hi tzaldiak eman ditzakek. Erleei buruz hitzegiteak eman lezakek. Edo neguan, ia lo egoten direnez, beste lan batzuk egiteko sei hilabete izango nizkiake, eta gure Herrian lanik falta ez denez gero (dirua bai, falta duk, baina lanik ez), handik edo hemendik moldatuko nindukek.
E.- Eta erle horiek egiten duten eztiak ba al dik berezitasunik? Askotan entzun diagu "miei de la Alcarria"...
M.A.- Ikertzen oraintxe hasi nauk. Nere ustez, hemen ez duk sortu halako landarearen ezti jakin bat; erromero-eztia edo gaztainondo-eztia adibidez. Hemen ez bait zegok horrelako loraketarik. Hemen, mila loreko eztia sortzen duk. Gerta litekeena, zera duk: hemengo eztiaren berezitasuna kimikoa gehiago izatea. Hori egiaztatzeko zegok. Zein lorerekin egina dagoen bakarrik ez diagu aztertu behar. Horren batuketa hilabetez hilabete egin ondoren, udazkenean dena bat egiten denean, nahasketa nola eginda dagoen ikusi behar duk. Nahasketa horrek izango dik agian berezitasunen bat; glukosa gehiago duela, edo galaktosa gutxiago...
E.- Euskal Herrian ba al dago tradiziorik erlazantzan?
M.A.- Euskal Herrian Iparra eta Hegoa berezi behar direla uste diat. Araban eta Nafarroan bazegok benetako erlazantza, eta momentu honetan hemen Nafarroan, Iruñe inguruan eta hemendik behera Erribera aldean, badituk erlazain inportanteak. Produkzioa badagoela uste diat. Bestetik, kolonizazioa ere bazegok. Valentzi aldeko jendeak ekartzen dizkik erleak, erromero eta fruitu-arbolen loreaz probetxatzera.
Gipuzkoan eta Bizkaian, aurreko urteetan jende askok erlauntza gehiago eduki dik. "Gure aitak edo aitonak bazituen 20, 30..." eta horrelakoak entzuten dituk. Baina, jakina, beti ere lehengo estilo zaharreko erlauntzak hituen; kontrolik gabekoak, kontrolatzen zailak zirenak; ematen bazuten ondo, eta ematen ez bazuten, "urte txarra" esaten zen horietakoak. Baina egon duk, eta berriro ere badagoela uste diat, halako berpizte bat. Nere ustetan, gure aurrekoak erlezain baino gehiago erladun hituen.
E.- Euskal Herrian horri buruz dagoen tradizioa aztertu al duk?
M.A.- Bai zerbait bai. Ni baserriz baserri ibili nauk aurreneko erle-kopuruak eskuratzekotan. Eta horrela tratuan ari haizela, aurkitzen dituk halako tradizioak. Jendeak hitzegiten dik bere erleez. Orduan ohartzen dituk eta "beno, honek estimatzen dik edo bazekik" pentsatzen diate eta gauza bitxiak kontatzen dizkiate.
Zenbaitek ez dik dirurik jaso nahi, erleak saltzekoak ez direlakoan, eta nahiago dik pentsua edo laborea ordain hartzea. Beste batzuk ez diate kobratu nahi. Hori ere jasotzen duk. Jendeak, "hau ez duk egin behar", "halako tokitan ipiniki behar duk" eta horrela laguntzen diate. Edo "nere amak hau egiten zuen" edo "gure aita hil zenean, ama joan zen erleengana hila zela esanez" eta horrelakoak esaten dizkiate.
E.- Arriskugarria al duk erleekin lan egitea? Ziztadak eta...
M.A.- Arriskurik handiena erleak galtzea duk. Zenbait tokitan, behorretan eta erleetan ez dela interesik ipini behar ziotek, ze galtzeko arriskua ditek. Per tsonalki berriz kontuz ibili behar duk; oso mekanismo fuertea bait zeukatek erlauntza defendatzeko. Hara hurbiltzean, erlauntza zabaltzerakoan edo manipulatzerakoan behintzat, kontuz ibili behar. Zenbait gauza ez duk egin behar.
Esate baterako, kolperik ez jo, abaraska kolpetik erortzen ez duk utzi behar. Horrelako gauzek izutzen dizkiate erleak. Erlazain batzuk aritzen dituk ezer gabe; ez goante eta ez sare, eta bazirudik inmunizatu egiten direla. Neri, azken aldi honetan, ziztadek ez zidatek hainbesterainoko efekturik egiten. Batzuk, inmunizatzeko bidea hartzen ditek eta beste batzuk kontrakoa; gero eta sentikorrago bihurtzen dituk.
E.- Horretatik babesteko, zer egin?
M.A.- Beren defentsarako sistema ondo ezagutu behar duk. Akabatzen den erle bakoitzeko adibidez, hormona bat zabaltzen duk. Zazta egin eta erlea jotzen baduk lehertutakoan hormona bat zabaltzen duk eta gainotzeko erleek alarmatzat hartzen diate hori. Orduan, beste erle bat edo bi etortzen dituk, eta hauek akabatzen badituk, hiru alarma jo dituk. Handik alde egiten ez baduk, erle guztiek batera erasotzea gerta zitekek.
Horrelakoak gertatu izan dituk Animaliek (katu, txakur, ardi etab.ek) nor malean zaztatekoa sentitutakoan ihes egiten ditek. Astoek eta zaldiek ez ditek ihesik egiten; horiek aztarrika hasten dituk. Kontuz ibili behar duk, dena dela. Ni neroni ezer gabe hasi ninduan, eta gero erosi nizkian sareak, goanteak, buzoa, batak etab. Gero eta babestuago ibiltzen nauk, nahiz eta ziztadak efektu handirik egin ez
E.- Esker mila, Martxel. |
zientziaeus-199ed8f75139 | http://zientzia.net/artikuluak/nemesis-edo-eguzkiarentzat-lagun-bat-aurkitu-nahia/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Nemesis, edo eguzkiarentzat lagun bat aurkitu nahian - Zientzia.eus | Nemesis, edo eguzkiarentzat lagun bat aurkitu nahian - Zientzia.eus
Eguzki-sistema oraindik ez dugula ondo ezagutzen Voyager II-k ia egunero frogatzen digun gauza dugu. Ezjakintasun horren funtsa Eguzki-sistemaren osagaiek zeintzu ziren ez ezagutzea izango zenik askok ez genuen espero.
Eguzki-sistema oraindik ez dugula ondo ezagutzen Voyager II-k ia egunero frogatzen digun gauza dugu. Ezjakintasun horren funtsa Eguzki-sistemaren osagaiek zeintzu ziren ez ezagutzea izango zenik askok ez genuen espero. Nemesis, edo eguzkiarentzat lagun bat aurkitu nahian - Zientzia.eus Nemesis, edo eguzkiarentzat lagun bat aurkitu nahian
1986/04/01 Arregi Bengoa, Jesus Iturria: Elhuyar aldizkaria
Astronomia
Eguzki-sistema oraindik ez dugula ondo ezagutzen Voyager II-k ia egunero frogatzen digun gauza dugu. Ezjakintasun horren funtsa Eguzki-sistemaren osagaiek zeintzu ziren ez ezagutzea izango zenik askok ez genuen espero.
Eguzki-sistema oraindik ez dugula ondo ezagutzen Voyager II-k ia egunero frogatzen digun gauza dugu, kanpo aldeko planetei buruz bidaltzen digun informazioa dela bide. Dena dela, hori jakina genuen lehendik ere; baina ezjakintasun horren funtsa Eguzki-sistemaren osagaiek zeintzu ziren ez ezagutzea izango zenik askok ez genuen espero.
Mendearen bigarren laurdenean, nahiko eztabaida bizia izan zen hamargarren planeta post-plutonikoa zela eta ez zela. Planeta honen beharra beste planeta batzuren eta Halley kometaren orbitan ikusitako anomalia batzuk argitzekotan aipatu zen. Dena dela, 1930.etik 1945. urterarte kalkulatutako orbitaren inguruan eginiko behaketen emaitzak negatiboak izan zirenez, hipotesia baztertu egin zen.
Eguzkiaren Handitasuna.
Georago, Eguzki-sistemaren osagaien zerrenda, Jaan Oort-ek kometen jatorria azaltzeko aurresandako hodeian diren milioika kometez luzatu zen. Jakina denez, hodei hau Eguzkitik argi-urte bat edo bitara egongo litzateke eta kometak bertatik etorriko lirateke, han jasandako perturbazioren baten ondorioz orbita aldatu eta gero. Hipotesi hau, aurreko alean Halley kometari buruz hitz egitean aipatzen genuen. Oraingo honetan forma konkretuagoa emango diogu, perturbazioaren jatorria mugatuz eta aldi berean Eguzki-sistemaren beste osagai posible baten existentzia komentatuz.
Protagonista hau, harrigarri gerta badaiteke ere, beste izar bat izango litzateke; Eguzkiarekin batera sistema bitarra osatuko lukeen eta Nemesis izenez ezagutzen den izarra. Baina goazen hipotesi hau plazaratzeko zein arrazoi izan diren ikustera.
Historia, aurreko hamarkadaren azkenaldera hasi zen, Walter eta Louis Alvarez, Frank Asaro eta Hellen Michell-ek Lurraren gainazaleko iridioaren banaketaz eginiko neurketekin. Neurketa hauen ondorioz, aipaturiko zientzilariek zera baieztatzeko aukera izan bait zuten: tarteka oso iridio kontzentrazio haundiko –bere jatorria lurtarra ezin izateko modukoa– estratuak zeudela.
Estratu hauetako batzuren adina oso ondu mugatzeko aukera izan zuten. Batena 65 milioi urte zen. Datu hau izan zen iridioaren ugaritasun anomaloa paleontologiak argitu gabe zuen beste fenomeno batekin erlazionatzeko aukera eman zuena: tiranosaurioen eta beste bizidunen %70-aren desagerpenari buruz ari gara, hain zuzen ere. Zein izan daiteke ordea, hain fenomeno ezberdinen arteko lotura?
Ideia, hauxe dugu. Lehen esan dugunez, estratuen iridio-portzentaiaren jatorria ezin daiteke Lurrean aurkitu. Hau honela izanik, estratu berezi hauek agertzen diren garaietan Lurrak beste objektu batzurekin izandako talken ondorioz hauspeatu zela onartu behar dugu. Talka hauek hainbat hauts eta ondakin-mota harrotu zutenez, eguratsean urte luzez egon ziren berriz lurreratu baino lehen, bitartean Lurra guztiz ilundu zutelarik. Fotosintesiaren erreakzioak eragotzi zituzten, eta, beraz, landare eta animalia askoren heriotza eragin zuten. Efektu hau, azken urteetan gerra nuklear baten ondorioak aztertzerakoan agertu den berbera dugu, eta "negu nuklearra" deitu ohi zaio.
Aipaturiko zientzilariek sortutako hipotesi hau, koherentea da dudarik: gabe. Baina, bere alde nolabaiteko frogaren batzuk ez balitu, onartzea ez litzateke erraza izango. Goazen segidan teoriaren aldeko arrastoak ikustera. Arazoa gorago ikusi dugun moduan planteiatu ondoren, Walter Alvarez, Richard A. Muller, Mark Davis eta Piet Hut aipaturiko talkek sortuko zituzketen kraterrak aurkitzen saiatu ziren.
Analisatutakoen artean, batzuk bi berezitasun nabari agertzen zituzten: batetik, oso zaharrak ziren eta bestetik, haundiegiak ziren sumendiek sortuak izateko. Beraz, krater hauek teoriak aipatzen zituen talken ondoriotzat jo ziren.
Baina, oraindik oso arazo garrantzitsua dugu argitu beharrean: nola edo zein gorputzekin izan zituen talkak Lurrak? Nola azal daiteke iridio-portzentai haundiko geruzen errepikapen periodikoa? Azalpena emateko, ezin dugu asteroide edo meteoritoekin izandako talkez pentsa: talka hauek kasualitate hutsez gertatzen bait dira eta inoiz ez periodikoki, noski. Non aurkitu orduan, Eguzki-sisteman gure teoriak eskatzen duen fenomeno periodiko hori?. Erantzuna R. A. Muller eta W. Alvarez-ek Eguzkiaren antzeko izarrei buruz egin zituzten ikerketek eman zuten.
Zientzilari hauen behaketen arabera, Eguzkiaren antzeko izar asko, erdiak baino gehiago agian, sistema bitarretan agertzen dira; hau da, bata bestearen inguruan higitzen diren bi izarreko sistematan. Beraz, ez da zentzugabekeria Eguzkiak ere orain arte ikusteko aukerarik ez dugun izar lagunaz pentsatzea. Posibilitate hau onartzen badugu, talkentzat jatorri naturala inposatzen da: izarra bere orbitan higitzen ari zen une konkretu batean, kometek osatzen duten Oort-en hodeiaren ingurutik igaroko zen eta bere grabitate-eremuak milaka kometen orbitak alda araziko zituen Eguzki-sistemaren barneko alderantz desbideratuz. Norma izango zitekeen kometa hauetako batzuk Lurraren kontra talka egitea, gorago deskribatu ditugun ondorio guztiak sortuz.
Hauxe dugu bada, oro har, Nemesis deitzen den Eguzkiaren lagun berri honen historia. Iridio-aberastasuna agertzen duten geruzen periodikotasunaren arabera, Nemesis-ek, gutxi gorabehera, 28 milioi urte oro beteko luke bira bat. Azterketa geologikoen arabera, azkeneko aldiz orain dela 14 milioi urte pasa zen Oort-en hodei ingurutik eta, beraz, beste 14 milioi urte barru antzeko katastrofe bat sortuko du, zerua hautsez estaliz eta bizidun espezie asko desagerteraziz.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-df4a3832a1a8 | http://zientzia.net/artikuluak/untzigintzaren-historia-iv-europa-itsasoan-gerran/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Untzigintzaren historia (IV): Europa itsasoan gerran - Zientzia.eus | Untzigintzaren historia (IV): Europa itsasoan gerran - Zientzia.eus
Bi bataila garrantzitsu gertatu ziren itsasoan. Gero, kainoia asmatu zuten, eta horrekin batera itsasoko estrategia, gerra eta batez ere untzigintzaren oinarriak aldatu zituzten.
Bi bataila garrantzitsu gertatu ziren itsasoan. Gero, kainoia asmatu zuten, eta horrekin batera itsasoko estrategia, gerra eta batez ere untzigintzaren oinarriak aldatu zituzten. Untzigintzaren historia (IV): Europa itsasoan gerran - Zientzia.eus Untzigintzaren historia (IV): Europa itsasoan gerran
1986/04/01 Azkune Mendia, Iñaki - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bi bataila garrantzitsu gertatu ziren itsasoan. Gero, kainoia asmatu zuten, eta horrekin batera itsasoko estrategia, gerra eta batez ere untzigintzaren oinarriak aldatu zituzten.
1400. urteko karabela.
XIV. mendean, Frantziako Felipe VI. erregeak Britainiako irlak inbaditz eko asmoa zuen, eta ehun urteko gerrari hasiera eman zioten frantziarrek eta ingelesek. Bi bataila garrantzitsu gertatu ziren itsasoan. Bata Flandesko Kostan 1340. urteko ekainaren 24ean eta Mantxako Kanalean bestea, 1416. urtean.
Flandesko Kostan, ingelesek Feliperen flota erabat hondatu zuten, inbaditzeko asmotan jakinda berarengana etorri erasota.
1416. urteko abuztuaren 15-ean ere Karlos VIII.aren armada frantziarra guztiz suntsituta utzi zuten Mantxako Kanalean.
Eta bi hauek izan ziren era zaharrean itsasoan egindako azken bi batailak. Gero, kainoia asmatu zuten, eta horrekin batera itsasoko estrategia, gerra eta batez ere untzigintzaren oinarriak aldatu zituzten.
Flandesko Kostan, Felipe VI.aren flota bildu zen, lehen esan dugunez. Hirurehun untzi ziren guztira, baina hauen artean lau galera handi nabarmentzen ziren. Haietako batek, "Cristophe de la Tour" izenekoak, lehen aldiz kainoi bat erabili zuen.
Ingelesak, untzi-multzo hura ikusita, erabat kezkatu ziren. Berehala bildu zuten beren flota eta Eduardo IILaren agindupean itsasoratu ziren denak batera.
Frantziarren armadan Barbavera genovarrak kostatik urrutiratzeko aholkua eman zuen. Frantziarrek ez zioten jaramonik egin ordea, eta Eduardo IILaren untziak iritsi zirenen, flota frantsesa guztiz birrindu zuten.
Ingelesen eta frantziarren arteko burrukaldia itsasoan.
Untzu eta jendez ugariagoak izan arren, ingelesak taktikoki nagusitu zitzaizkien beren arkulariek geziak jaurtikitzen zuten trebetasunagatik. Suarmak erabiltzen hasi aurretik izan ere, onenak bait ziren horretan ingelesak. Hirurogeitamar untzi bereganatu, eta gainotzekoak desegin edo hondatu egin zituzten. Horren ondorioz, ingelesak Poitiers-eraino sartu ziren.
Ondoren, Karlos V.a saiatu zen frantziarren flota berregiten. Karlos VI.aren erregealdian, Narbone-ko Gilen almirantearen menpean beste burrukaldi bat galdu zuten frantziarrek Mantxako Kanalean, lehen aipatu dugunez. Ingelesek, Frantzia inbaditu zuten orduan.
Gero Luis XI.aren garaian, flota berriz osatzeari ekin zioten frantziarrek, bestela beren hiri, merkataritza eta gizartearen segurtasuna beti kolokan egongo zirelakoan.
Baina ipar aldeko itsasoetan ezezik, Mediterranioa ere burrukaleku nagusi izan zen XIII. mendetik XVI. menderarte. Han berberiarrek beste edozein untziri erasotzen zioten. Baita turkiarrek ere. Haiek ziren orduan Mediterranio itsasoko jaun eta jabe. Rhodas-ko zaldunek bakarrik ziren beren alderdia zertxobait defendatzeko gai. Baina haietatik kanpo, aurre egingo zienik ez zen han.
Espainiarrek ordea, beren flota Mediterraniora zuzendu zuten. Flota hori osatzen, Euskal Herri ko untziolek garrantzi nabarmena izan zuten. Itsas eta ibai-ertzetan nonnahi bait zeuden hemen untziolak: Donostian, Pasaian, Lezon, Errenterian, Aginagan, Orion, Mundakan, Lean, Galindon eta abarretan.
Dena den, espainiarrek Tunez bonbardatu eta Argel konkistatu zuten. Handik ihes egin behar izan zuen "Barbarroja" izeneko buruzagiak.
Baina 1565. urtean turkiarren erasoa jasan zuten Mediterranioan. Maltako irla salba tzea ozta-ozta lortu zuten kristauek. Baina 1571. urtean, kristauak elkartuta, aurre eman zioten turkiarren flotari Lepanto-ko golkoan. Berrehun eta bi galera kristau ziren batetik eta berrehun eta zortzi turkiar.
XIV. mendeko euskal koka. Korasta-lema (baionar edo nafar lema izenekoa) lehen aldiz erabili zuen untzia.
Turkiarrek galdu zuten XVI. mendeko azken gerra nagusi hau. Ordutik aurrera, Mediterranioan ez eta beste itsasotan gertatuko ziren itsasoko ekintza nagusiak.
Berpizkunde-garaian, zientzia eta letrekin batera untzigintzak ere aurrerakada bortitza jasan zuen. Untzi azkarragoak egiten hasi ziren. Horretarako, bela bat baino gehiago ipintzen zituzten. Lau askotan. Izan ere horrela haizearen indarraz hobeto baliatzen ziren. Bestetik, kainoiz hornitu zuten untzia eta militarki, bai erasorako eta bai defentsarako askoz ere indartsuagoa zen.
Itsasoan ibiltzeko ordea, bazegoen beste oztopo bat. XV mendeko nabigazio-kartak, oso zehatasun txikia zuten. Distantzia neurtzea ere oso zaila zen, lurraren biribiltasunaz oso gauza gutxi zekitelako. Lurraren esfera mapa Jaunera aldatu behar zen, eta okerrak sortzen ziren aldaketa horretan. Geradus Mercator-ek, oker hau neurri batean zuzendu zuen. Mundua projektatzeko plano berri bat asmatu zuen, eta bertan, bi punturen arteko egiazko distantzia lerro zuzen batez adierazten zen. Baina Mercator-en mapak ez ziren 1585. urterarte zabaldu eta esploratzaile nagusiak ez ziren baliatu haietaz.
5.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-de787221c759 | http://zientzia.net/artikuluak/erregai-solidoa-jaurtigailuaren-leherketaren-errud/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Erregai solidoa, jaurtigailuaren leherketaren errudun? - Zientzia.eus | Erregai solidoa, jaurtigailuaren leherketaren errudun? - Zientzia.eus
Challenger-a lehertu baino hamalau segundo lehenagotik, erregai solidozko kohete propultsatzaileetako bati gar bizi bat zerion. Aditu askoren ustetan, akats bat gertatu da erregai solidoa enpakatzeko unean.
Challenger-a lehertu baino hamalau segundo lehenagotik, erregai solidozko kohete propultsatzaileetako bati gar bizi bat zerion. Aditu askoren ustetan, akats bat gertatu da erregai solidoa enpakatzeko unean. Erregai solidoa, jaurtigailuaren leherketaren errudun? - Zientzia.eus Erregai solidoa, jaurtigailuaren leherketaren errudun?
1986/04/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Astronautika
Challenger-a lehertu baino hamalau segundo lehenagotik, erregai solidozko kohete propultsatzaileetako bati gar bizi bat zerion. Aditu askoren ustetan, akats bat gertatu da erregai solidoa enpakatzeko unean.
Challenger jaurtigailuaren leherketaren imajin ikaragarriek sakonean hunkitu gintuzten. Espazioan ibiltzea azken hogeitamar urtetan errutina bihurtu bazaigu, betebehar arriskutsu baten aurrean gaudela gogorarazi digu trajedia honek.
Challenger-a lehertu baino hamalau segundo lehenagotik, erregai solidozko kohete propultsatzaileetako bati gar bizi bat zerion. Garra, kohete propultsatzailearen behekaldean hasi zen, jaurtigailua erregai-tangari lotuta dagoen puntutik gertu hain zuzen. Aditu askoren ustetan, akats bat gertatu da erregai solidoa enpakatzeko unean.
Jaurtigailuaren misio guztitan, bi kohete propultsatzaileetako bakoitzak 1,5 milioi kilogramoko bultzada ematen du, untzia orbitan jarri ahal izateko. Misio honetan, hogeitabostgarrenean alegia, propultsatzaileek eta Challenger beraren motoreek inoiz jarritako kargarik astunena ipini behar zuten espazioan.
Amerikarren ametsa lehertu egin da.
Misioa arrakastatsua izan balitz, propultsatzaileak bi minutu eta hamar segundoz martxan ibili ziratekeen. Orduan, misioaren komandanteak egotziko zituzkeen. Itsasora eroriko ziratekeen 150 Km/h abiaduraz. Inpaktuak muturreko estalkia eta nabigazio-sistemak hondatzen ditu baina fuselaiaren altzairu-segmentuek iraun egiten dute. Hauek berreskuratu eta berrerabili egiten dira.
Nahiz eta batzuren erituz erregai solidozko propultsatzaileak arazoak sortu, NASAk nahiago izan zituen erregai likidoak baino jaurtigailuen projektuaren hasiera beretsutik, 1972.etik alegia. Egin zitzaizkion kritiketako bat zera izan zen: erregai solidozko kohete-motoreak ezin direla itzali piztu ondoren (erregai likidokoekin posible da). Izan ere, erregai-solidozko propultsatzailea garatzea merkeagoa zen.
Irten aurretik irripartsu.
Propultsatzaileek 46 metro altu, 3 zabal eta 590.000 kilo pisatzen dute. Lau segmentu nagusiz osatuta dago. Challenger-en azken misio honetan segmentuetako bat berria zen; besteak zaharrak. Segmentuen buruan, "sudurra" dago non nabigazio-sistema eta ignitorea bait daude. Behekaldean kohetearen gasen ihesbidea dago.
Erregai solidoaren konposizioa hauxe da: % 16 aluminio-hautsa, %69,83 amonio tetraoxokloratoa (VIII), %0,17 burdina (III) oxidoa eta %14 ontze-agente bat. Nahaste hau, propultsatzailearen pisuaren %90 inguru da eta likido moduan isurtzen da segmentuen barnera. Bertan solidotu egiten da kautxo-itxurako solido bat emanez. Erregaiak eraztun moduan solifikatzen du segmentuen zentruan zilindro huts bat dagoelako. Sua zentruan pizten da eta kanporantz zabaltzen da. Buruan piztu ondoren, segituan zabaltzen da sua behealderantz.
Dauden ebidentzietan sustraiturik, Challenger-aren hondamendiaren jatorria erregaian dagoela pentsatzen da. Hamalau segundotan zehar ikusitako garrek ematen dute horretarako oinarria.
3000°C-tan zeuden gar horiek, kanpora irteteko altzairutiko fuselaia barneladetik babesten duen isolatzaile/inhibitzailezko geruza erre behar izan zuten. Normalean, material honetara ia erregai guztia erreta dagoenean iristen dira. Erregaian akatsik bazegoen, burbuila edo arrakalduraren bat esaterako, garrek garaia baino lehenago iritsi ziren isolatzaile/inhibitzailezko geruzaraino. Geruza hau ordea, ez dago diseinaturik denbora luzez tenperatura garaiak jasatzeko. Puntu ahul hau, bi segmentuen arteko junturatik gertu zegokeen ziur aski.
Hamalau segundotan zehar gar hauek erregai likidoaren tanga berotzen aritu ziren. Zuloren bat ireki zen eta barnean zegoen hidrogenoa garrekin harremanetan jarri. Eta denok badakigu zein jokabide duen hidrogenoak suaren aurrean... Gogora bestela, 1936.eko "Hinderburg" zepelinari jazotakoa.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-85ac5c0c4ca9 | http://zientzia.net/artikuluak/negar-egiten-ez-dutenak-lehenago-hilko-dira/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Negar egiten ez dutenak lehenago hilko dira - Zientzia.eus | Negar egiten ez dutenak lehenago hilko dira - Zientzia.eus
Frey ikertzaileak, urte luzez malkoak aztertu ondoren, negar egiten ez dutenak lehenago hilko direla argitaratu du.
Frey ikertzaileak, urte luzez malkoak aztertu ondoren, negar egiten ez dutenak lehenago hilko direla argitaratu du. Negar egiten ez dutenak lehenago hilko dira - Zientzia.eus Negar egiten ez dutenak lehenago hilko dira
1986/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria
Osasuna
Frey ikertzaileak, urte luzez malkoak aztertu ondoren, negar egiten ez dutenak lehenago hilko direla argitaratu du.
Bai, ongi irakurri duzue. Hauxe da Frey ikertzaileak, urte luzez malkoak aztertu ondoren, MEDICAL TRIBUNE aldizkarian argitaratu duena. Baina, zergatik egiten dugu negar? Zein erlazio dago gure begien eta emozioen artean? Eta zergatik hain ezberdinak diren bi sentimendu, alaitasuna eta tristura alegia, malko eta negarren bidez kanporatzen dira?
Gauza nabarmena da negar egiteak, eta honekin batera sortzen diren zotin, auhen eta aurpegi-uzkurdurak tentsio psikikoak deskargatzeko balio dutela; pertsonarik latz eta bihotz-gogorrena ere lasaitu egiten dela negarraldi baten ondoren. Baina, medikuntzak oso garrantzi txikia eman dio betidanik malko eta negarrei. Eta zer esanik ez gizarteak; mendebaldeko gizarteak behintzat. "Gizonek ez dute negarrik egiten!" esaten zaie umeei txiki-txikitatik. Emakumezkoetan oraindik ere onartzen da negarra, baina gizonezkoetan ezta pentsatu ere. Animaliengandik bereizten gaituen ezaugarrietako bat erreprimitu egiten dugu, eta honen ondorioz kalteak sortzen zaizkigu, fisikoak zein psikikoak.
Lehen ere aipatu dugun Willian Frey izan zen "malkologia" dei genezakeena lantzen hasi zena, eta ikerketa luze eta zabalak burutu ondoren bi negar-mota daudela erabaki zuen: fisiologikoa bata eta emoziozkoa bestea. Lehena, malko fisiologikoa edo ez-emoziozkoa, gizakiek eta animaliek isurtzen dute: kornea ingurua labaintzeaz arduratzen den pelikula mehe eta koloregabekoa da, betazalak leuntasun osoz mugi daitezen. Lubrifikazio hau behar-beharrezkoa da. Begien betikara-mugimenduak (irekitze eta istea, alegia) hain bait dira gogorrak, ezen kristalezko protesiak gutxi gorabehera bi urtetik behin aldatu egin behar diren. Malkoa, bestalde, begia infekzioen aurka eta gorputz arrotz edo zikinkerietatik babesten duen likidoa da.
Baina emozioagatik (hau da tristura, poza eta abarrengatik) negar egitea, gizakiei soilik dagokien koalitatea da. Ez dago bere sentimenduak agertzeko bide hau erabiltzen duen beste izakirik. Hain aipatu eta ospetsuak diren kokodrilo-malkoak ere ez dira salbuespen. Animalia hauek bere harrapakinak jaten ari diren bitartean malkoak isurtzen dituztela egia den arren, jario honen arrazoia oso bestelakoa da: beren listu- eta malko-guruinak oso hurbil daudenez, batzuk lanean hastea nahikoa da besteak eragin eta estimulatzeko.
Behin malkoak zer diren ikusi ondoren, azter dezagun beste puntu bat. Negar egiteak, pertsona lasaitzeaz gain, ba ote du beste eginkizunik? Ume txikien kasua apartekoa da. Hauek komunikazio-tresna bezala erabiltzen bait dute negarra, gose edo min dutela adierazteko. Stressak jotako ehun persona heldu aztertu ondoren (gizonezkoak zein emakumezkoak), zera ikusi zen: erdiak urdaileko ultzera zutela, eta beste erdiak hesteetako asaldurak.
Azterketak, ordea, beste datu bat ere erakutsi zuen: gaixo horiek, emakumezkoek bereziki, gainontzeko jendeak baino gutxiago egiten zutela negar; ahultasunaren ezaugarritzat jotzen zutelako gehientsuenek. Beste lekutan egindako azterketek ere ondorio berdintsuak eskaini dituzte, eta lan hauek eman zioten Frey doktoreari izenburuan ipini duguna esateko aukera: "Negar egiten ez dutenak lehenago hilko dira", eta "negarraren bidez giza gorputzak tentsio eta emozioek sortutako zenbait substantzia kanporatzen du".
Utz ditzagun bada, zoko batean, aurreritzi eta asmo edo ideia okerrak, eta egin dezagun negar gogotik, okasioak horretarako aukera ematen digunean. Geure gorputzak eskertuko digu.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-c9176bfe760a | http://zientzia.net/artikuluak/inertzia-urratuz/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Inertzia urratuz - Zientzia.eus | Inertzia urratuz - Zientzia.eus
Ondoko lerroetan irakur ditzakezuen esperientziak, harrigarri gerta dakizkizueke. Baina, benetan, inertziaren ezaugarriez probetxatuz gauza bitxiak egin daitezke.
Ondoko lerroetan irakur ditzakezuen esperientziak, harrigarri gerta dakizkizueke. Baina, benetan, inertziaren ezaugarriez probetxatuz gauza bitxiak egin daitezke. Inertzia urratuz - Zientzia.eus Inertzia urratuz
Fisika
Ondoko lerroetan irakur ditzakezuen esperientziak, harrigarri gerta dakizkizueke. Baina, benetan, inertziaren ezaugarriez probetxatuz gauza bitxiak egin daitezke.
Ondoko lerroetan irakur ditzakezuen esperientziak, harrigarri gerta dakizkizueke. Are gehiago, edozein espektakulutan arrakasta izan dezaketen saiakuntzak irudituko zaizkizue. Baina, benetan, inertziaren ezaugarriez probetxatuz gauza bitxiak egin daitezke.
Automobil-talka batean inertziaren poderioz pasaiarien gorputzek aurrerantz jarraitzen dute. Irudi konputerizatua.
Sar dezagun erratz baten muturretan jostorratz bana, hauek erratzaren luzerako ardatzarekin bat datoztelarik. Ondoren bi aulkiren gainean edalontzi bana jarri eta hauen gainean erratza, baina jostorratzetan sostengatzen delarik. Egoera honetan gaudela har dezagun makila sendo bat eta jo dezagun erratzaren erdikaldea kolpe gogor batez. Erratza hautsirik geldituko zaigu baina edalontziek osorik jarraituko dute. Harrigarria ezta! Baina fisikoki, ondoko fenomeno hau gertatu da: kolpea jasaten duten molekulak ondokoei higidura transmititu baino lehen sakabanatu egiten dira eta beraz, edalontzira ez da higidurarik iristen.
Oraingo saiakuntza honetan abilezia eskatuko dizut. Meta ditzagun dametako fitxa batzu bata bestearen gainean. Ondoren erregela fin batez gogor jo ezazu azpikaldeko fitxaren bat. Zer gertatu da? Fitxazko zutabea ez dela apurtu. Zergatik? Zuri dagokizu arrazonatzea.
Esanak esan, badirudi inertzia gure bizitzatik at dagoela. Hau ez da egia; ez eta gutxiagorik ere. Lasterketa bizian goazenean bapatean gelditzerik ba al dugu? edota automobil baten barnean goazelarik bapatean balaztatu behar bada, aurrekaldea ez al dugu jotzen?
Era honetako adibideak milaka jar ditzakegu. Ea bada inertzia txikikoa zaren eta azkar bururatzen zaizkizun.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-f2ee30898194 | http://zientzia.net/artikuluak/igiottoi-zundak-halley-kometa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Giotto zundak, Halley kometa - Zientzia.eus | Giotto zundak, Halley kometa - Zientzia.eus
Giotto Giotto zundak, Halley kometaren "koma" trinkoa iragana izango du jadanik. zundak, Halley kometaren "koma" trinkoa iragana izango du jadanik
Giotto Giotto zundak, Halley kometaren "koma" trinkoa iragana izango du jadanik. zundak, Halley kometaren "koma" trinkoa iragana izango du jadanik Giotto zundak, Halley kometa - Zientzia.eus Giotto zundak, Halley kometa
Astronomia
Aldizkariaren ale hau kaleratzen denerako, Giotto zundak, Halley kometaren "koma" (nukleoa inguratzen duen hauts-geruza) trinkoa iragana izango du jadanik. Gurutzatze-abiadura itzelak direla kausa, zundak egin beharreko saioak minitu gutxitan burutu beharko ditu. Arazo honek noski, lortuko diren datuak asko mugatzen ditu.
Giottoaren esperientziak emandako fruituez probetxatuz, Giotto berri bat eraikitzea proposatzen du zenbait astronomilarik. Giotto II hau joan-etorriko zunda izango litzateke, eta helburua, kometa baten lagin bat lurrera ekartzea da.
Giotto IIa, amerikarren lagin-biltzaile batez hornitua, transbordadore espazialetik jaurtia izango litzateke. Orbita egokian jarrita, kometa zeharkatu eta lagina hartu ondoren, "itzulera libreko" ibilbidean Lurrera itzuliko litzateke.
Zundaren muturrean kokatutako bilgailuek kometaren materiala bilduko lukete. Giotto IIa Lurrera hurbiltzean, balaztaketa-koheteak piztuko lirateke eta zundaren abiadura txikiagotu egingo litzateke, transbordadoreak "harrapa" lezan. Laginak berreskuratzeko proposatutako beste sistema bat, satelite militarretatik informazioa biltzeko erabiltzen diren birsartze-kaptsula batean jaurtia izatea da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-f8ce9071b698 | http://zientzia.net/artikuluak/jalkietako-kedar-geruza/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Jalkietako kedar-geruza - Zientzia.eus | Jalkietako kedar-geruza - Zientzia.eus
Duela 65 milioi urtetako jalkietan aurkitutako kedar-geruza, meteorito baten inpaktoak sortutako sute global basati baten ondorio izan daiteke.
Duela 65 milioi urtetako jalkietan aurkitutako kedar-geruza, meteorito baten inpaktoak sortutako sute global basati baten ondorio izan daiteke. Jalkietako kedar-geruza - Zientzia.eus Paleontologia
Duela 65 milioi urtetako jalkietan aurkitutako kedar-geruza, meteorito baten inpaktoak sortutako sute global basati baten ondorio izan daiteke Chicagoko unibertsitateko zenbait kimikariren ustetan. Sute masibo horiek "negu nuklearra" sortu bide zuten eta dinosaurio eta beste bizidun askoren hondamendiaren errudun izan zitezkeen.
Ikerlariak, Wendy Wolbach, Roy Lewis eta Edward Anders, Danimarka, Espainia eta Zeelanda Berrian dauden karbono-jalkiak aztertuz iritsi dira ondorio horretara.
Zientzilarion hitzetan "Kedar-kantitate itzelak bi adierazpide izan dezakete: Lurraren landarediaren zati handi bat erre egin zen ala erregai-fosil asko erre ziren.
Lehen hipotesia litzateke zuzena zientzilarion ustetan. Meteoritoa, Lurraren azala jotzean, erabat hauts bihur zatekeen. Suteek sortutako keak eta haustutako meteoritoak hauts-geruza batez estali bide zuten Lurra. Eguzkitiko argia ez zen Lurrazalera osotasunean iritsiko eta landareek ez zuten nahikoa argitasuna izango fotosintesiari ekiteko. Landareak, hein handi batean hil egingo ziren; Ondoren, hauetaz elikatzen diren animaliak...
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-6876ed75f610 | http://zientzia.net/artikuluak/ornitorinkoa-ehizean/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Ornitorinkoa ehizean - Zientzia.eus | Ornitorinkoa ehizean - Zientzia.eus
Ornitorinkoak ehizean aritzeko modu bitxia du, aurkikuntza berri batzuren arabera.
Ornitorinkoak ehizean aritzeko modu bitxia du, aurkikuntza berri batzuren arabera. Ornitorinkoa ehizean - Zientzia.eus Ornitorinkoa ehizean
Zoologia
Natura, gu harritzeaz ez dela aspertzen dirudi. Ornitorinkoa animalia bitxia da berez. Ahate-moko eta -oinak dituen eta erruten duen ugaztun honek gainera, ehizean aritzeko modu bitxia du, aurkikuntza berri batzuren arabera. Zientzilariek aspalditik galdetu izan diote beren buruari nola ehiza zitzakeen igeritan lentan begiak eta belarriak hertsirik egiten duen animalia honek jangai dituen izkira eta igelak.
Zientzilari australiarrek aurkitu dutenez, harrapakinez igortzen dituzten seinale elektrikoak erabiliz lokalizatzen ditu. Hildako izkirak eta bateria txikiak batera aurkeztu izan zaizkienean, bateriak jatera jo dute. Mikroskopio elektronikoz egindako azterketetan ornitorinkoaren buruan pultsu elektrikoen hartzaile moduan dabiltzan zelulak aurkitu dira.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-ff44e1ae0a49 | http://zientzia.net/artikuluak/martitz-gizateriaren-bigarren-etxea-ote/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Martitz, gizateriaren bigarren etxea ote? - Zientzia.eus | Martitz, gizateriaren bigarren etxea ote? - Zientzia.eus
Hamazazpi urte ez dira bete gizasemeak bere hatza jaioleku den Lurretik at beste astro batean jarri zuenetik. Armstron-ek Ilargiaren zorua lehendabizikoz markatu zuenean, aro berri bati hasiera eman zion. Honekin konformatzen ez eta haruntzago, inguruko planetei alegia, begiratzen hasi da.
Hamazazpi urte ez dira bete gizasemeak bere hatza jaioleku den Lurretik at beste astro batean jarri zuenetik. Armstron-ek Ilargiaren zorua lehendabizikoz markatu zuenean, aro berri bati hasiera eman zion. Honekin konformatzen ez eta haruntzago, inguruko planetei alegia, begiratzen hasi da. Martitz, gizateriaren bigarren etxea ote? - Zientzia.eus Martitz, gizateriaren bigarren etxea ote?
1986/04/01 Barandiaran, Mariaje Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Astronomia
Hamazazpi urte ez dira bete gizasemeak bere hatza jaioleku den Lurretik at beste astro batean jarri zuenetik. Armstron-ek Ilargiaren zorua lehendabizikoz markatu zuenean, aro berri bati hasiera eman zion. Honekin konformatzen ez eta haruntzago, inguruko planetei alegia, begiratzen hasi da. Unibertsoaren konkistako hurrengo urratsen helburu haiexek izango bait dira. Hainbeste amets sortu duen Martitz zain daukagu.
Zenbait astronomoren ertiziz, hogeitamar milioi urte beharko ditugu galaxia osoa kolonizatzeko. Gure zibilizazioa 200 mila milioi izarretara esportatzea ez bait da txantxetako arazoa. Guk ez dugu noski, hau ezagutuko. Hala ere, hurrengo urtetan seguru asko, kolonizazio honen lehenengo urratsak ikusi ahal izango ditugu.
Kolonizazioaren hasiera datorren mendearen hasieran gerta liteke. Orduan, teknologiak ahalmena emango bait du Ilargian eta Martitzen base iraunkorrak ezartzeko.
Lehenengo baseak, Ilargian eraikiko dira. Arrazoi ugari dago honela gerta dadin; gertutasuna horien artean. Martitzen ipiniko dira hurrengoak; gertuen ditugun bi planetetan hau bait da egokiena eta "klima" leunena duena. Artizar oraingoz, eskuragaitzagoa da. Hango presio eta tenperatura itzelak medio, ingurune hartan bizitzea ez da gomendagarri.
Oraindik gizasemerik martitzeratu ez bada ere, bertan ipinitako zunda automatikoek datu adierazgarriak eman dizkigute. Ez dituzte, noski, Edger Rice Borroughs-ek deskribatutako printzesak topatu. Ezta Schiaparrelli-ren "kanalen" eraikitzaileak. ere. Baina abiapuntu baliagarria eskaini die zientzilariei Martitzen kolonizazioaz lanean hasteko.
Ilargiko lehenengo maila utzita, Martitzeko bigarrenari ekingo diogu.
Guk ezagutzen dugun bizimodurako Martiz ez da oso planeta erakargarria. Tenperaturak -140° C eta -27° C bitartekoak dira. Poloen inguruan, batezbesteko tenperatura -100 °C ingurukoa da, ekuatorean -20°Ckoa eta latitude ertainetan -40°Ckoa. Bestalde, atmosfera erabat karbono (IV) oxidoz osaturik dago. Zolua gainera, antzua da.
Honelakoa izanik ere, gure beharretara itxuralda dezakegu. Imaginazio eta teknika besterik ez dira behar. Atmosfera guztiz pozointsu horrek ere badu erabilpen posiblea. Thomas Meyer-ek, Colorado-ko Unibertsitatean Martitz projektua lantzen ari den kimikariak, Viking zundek igorritako datuak aztertuta, ondorio interesagarriak lortu ditu.
Ikerlari honen ustetan, 900 m 3 aire martitziar konprimatuz 500 g ur lor daitezke. Honela "distilatutako" uraren kostua ez litzateke izkinako dendan eros dezakezun ur mineralarena baino handiagoa.
Martitz-en zolua.
Tresna konplexurik ez da behar; presio baxupean lan egin dezakeen eguzkitiko energiaz ari den turbina bat nahikoa da.
Zer edana badaukagula, jana topatu beharko dugu eta are garrantzitsuagoa dena, baita zer arnastua ere. Hau ere aurki daiteke. Atmosfera konprimatuz eta ondoren karbono (IV) oxidoa ezabatuz gero, gas-nahaste bat lortzen da. Honetan argona eta nitrogenoa dira nagusi, oxigenoa arrasto moduan dagoelarik.
Nahaste hau ez da oso arnasgarria baina "Tanpon" gas moduan erabil liteke, habitakuluen aire arnasgarri eta kanpoko aire toxikoaren artean. Arnasteko oxigenoa, Sabatier-Senders izeneko prozesuaz karbono (IV) oxidoa hautsiz lortuko litzateke. Karbono (II) oxidoa eta ura sortzen ditu. Elektrolisiz uretik oxigenoa erauzten da, hidrogenoa birsortzen delarik. Hidrogeno hau birziklatuz...
Martitzeko atmosferak fruitu gehiago eman lezake oraindik Nitrogeno eta hidrogenoarekin, amoniakoa, CNH 3 sintetiza liteke. Berau, landareak elikatzeko edota pila elektrolitikoetan erabil liteke. Amoniakoa lehengaitzat hartuta, hidrazina (NH 2 NH 2 ), koheteentzako erregai ideala, ekoiz liteke. Kimikari martiztarrak, ura, hidrogenoa eta karbono (II) oxidoa erabiliz metanola ere, lurgaineko ibilgailuentzako erregaia, sintetiza liteke...
Lurra; gure sorlekua eta oraindik gure.
Martitz projektu horren zuzendari den Penelope Boston-ek ura planeta gorriaren zorutik ateratzea nahiago du. Viking zundaren datuak darabiltza honek ere. Bere erituz, Martitz estaltzen duen hautsaren 100 Kg kiskaliz 1 Kg ur lor liteke.
Boston andereak hiru etapa ikusten ditu Martitzen kolonizazioan. Lehenengo urratsean, alga- eta bakterio-koloniak esportatuko lirateke, planetan erein asmoz. Hauek sustraituko ez balira, lehenengo kolonoen jangaia izango lirateke.
Hurrengo urratsean "domu" puzgarri batzuk puztuko lirateke. Bertan, alga eta bakteriaz nazka-nazka eginda egongo liratekeen kolonoek, barazkiak haz litzakete, Martitzen zoru hezea substratutzat hartuta. Hirugarren urratsa oso ekosistema miniaturatua osatzea litzateke.
Martitzeko kolonoen lan bakarra ez litzateke nekazaritza izango. Lehen mailako beharrak ase ondoren, inguruko parajeak ustiatzen hasi beharko lukete. Meagintza izango lukete lehenengo lana, segidan transformazio-industria txikiak eraikitzea eta azkenik lurraren kopia txarra sortzea akaso.
Ibilgailu automatikoa.
Azaldu dugun hau Martitzen kolonizaziorako eskematako bat da. Badaude tartean beste batzuk ere, Horien artean aipagarriena handi-mandi itxurakoa delako agian, James Lovelock kimikari atmosferikoarena dago. James Lovelock oso ezaguna da Lurrean sortutako biziaz "GAIA" izeneko liburuan planteatzen duen hipotesi erakargarriaren kausaz
Ikus "Elhuyar. Zientzia eta Teknika" 1, 74 orr.
Lovelock-ek truko errazen bidez Martitzen bizia ereitea proposatzen du. Lurrean kaltegarri diren elementuak erabili nahi ditu bere projektuan: buru nuklearren eramate diren koheteak eta klorofluorometanoak. Azken hauek aerosol moduan gure planetan erradiazio ultramoreetatik babesten duen ozono-geruza honda dezaketela susmatzen da.
Desarme-hitzarmenak egin ondoren, koheteak Martitz projektuaren eskuetan jarriko lirateke (hau da dudarik gabe asmo honen punturik ahulena). Hauek erabilita gasak Martitzerantz jaurtiko lirateke eta bere atmosferan barreiatu. Bertan berotegi-efektua sortuko lukete: hots, eguzki-beroa atmosferara sartuko litzateke, baina atera ez. Martitz honela berotuko litzateke; izotzez eta karbono (IV) oxido solidoz osatutako poloak urtuko lirateke eta lurrin bihurtu. Honela, soberazko karbono (IV) oxidoak tenperatura are gehiago igoko luke eta era berean atmosfera hezeagotu egingo litzateke.
Martitzen honelako bizimodua izango genuke. Etxeak, produkzio-zentruak etab. egokitu beharko lirateke. Nahiz eta irudi hau fikzio hutsa izan, orain arteko ikerketen arabera era honetako eraikuntzak egin beharko genituzke. Hala ere, gure Lurrean baino zoriontsuago bizitzerik izango al dugu?
Lurretik bidalitako beste kohete batzuk, atmosfera berri horretan, liken heltz eta algen esporak sakabatuko lituzkete. Espora hauek azkarki ugalduko lirateke. Aintzindari hauek, lurra kimikoki prestatzeaz arduratuko lirateke. Lurretik bidalitako hurrengo kargamentuak, goi-mailako landare, graminea eta zuhaixkez, osaturik izango lirateke. Atmosfera karbono (IV) oxidotan oso aberats denez, ikaragarri ugalduko lirateke gainera, oxigenoa sortuz.
Plan honek arrakastarik izango balu, hamarkada gutxi batzutan 10.000ren bat pertsona bizi litezke Martitzen...
Amets egitea oraingoz zilegi denez, (eta espero dezagun beti izango dela) ametszaleok izarrak agian, nahiago izango ditugu, Borrough -en paisaje exotikoak errealitatearen eremu latzak baino.
Begiak ireki nituenean, paisaia arrotz eta ez-natural batez inguratuta nengoela ikusi nuen. Banekien Martitzen nengoela. Ez nion nere buruari ea esna eta erne nengoen galdetu. Ez nengoen lo, ez nion neure buruari imurtzi egin behar. Nire subskonszienteak Martizen nengoela esaten zidan, beste edonori Lurrean dagoela esaten dion bezalaxe. Inork ez du zalantzarik horretaz...
... Hots leun hark birarazi egin ninduen, eta han nere bularretik hiru metro eskasera, azkon itzel haren punta zegoen. Hamabi metro luzeko azkon bat, metal distiratsuzko puntaduna eta behatzen ari nintzaien deabrutxo haien itxurako beste izaki handi batek eutsia.
Honelako propultsatzaileek jarriko dituzte untziak Martitzerako bidean.
Gizona, nolabait izendatu behar bait dut, bost metro luze zen eta Lurrean berrehun kilo baino gehiago pisatuko zituzkeen. Gu gure zaldien gainean jartzen garen bezalaxe zegoen jarrita. Hori bai, animaliaren lepoari bere beheko menbroek euskten zioten. Bitartean, bere eskuineko bi besoen eskuez azkon itzel hari eusten zion, bere zaldiaren aldamenean. Bere ezkerreko bi besoak zabaldu egin zituen oreka mantetzeko. Berak gidatzen zuen animaliak ez bait zuen ez balaztarik, ez bridarik eta ezgidatze-sistemarik...(*)
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-bbb61320fcdb | http://zientzia.net/artikuluak/non-norberaren-kaskotik-atera-gabe-noraino-joan-da/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Non norberaren kaskotik atera gabe noraino joan daitekeen kontatzen den - Zientzia.eus | Non norberaren kaskotik atera gabe noraino joan daitekeen kontatzen den - Zientzia.eus
Arratsalde euritsu bezain aspergarri batean ispiluaren beste aldera pasa, gertu dagoen eta hain urruti sentitzen dugun mundu simetriko horretan zer dagoenaren jakinmina daukagu.
Arratsalde euritsu bezain aspergarri batean ispiluaren beste aldera pasa, gertu dagoen eta hain urruti sentitzen dugun mundu simetriko horretan zer dagoenaren jakinmina daukagu. Non norberaren kaskotik atera gabe noraino joan daitekeen kontatzen den - Zientzia.eus Non norberaren kaskotik atera gabe noraino joan daitekeen kontatzen den
1986/04/01 Etxeberria, J. Goñi, Jesus Mari Iturria: Elhuyar aldizkaria
Matematika
Arratsalde euritsu bezain aspergarri batean ispiluaren beste aldera pasa, gertu dagoen eta hain urruti sentitzen dugun mundu simetriko horretan zer dagoenaren jakinmina daukagu.
Alizia, Lewis-Carrol-en Alizia, oso neska bihurria zen. Horretaz, bere abenturak irakurri dituzten guztiak ederki konturatu dira. Baina bihurria ez modu agresiboz, hori ez; esaldi guztien atzean beste guztiek ikusten ez dituzten intentzio ezkutuak somatzen dituen bihurri horietakoa da. Ekintzatan otzana, baina hizkuntzaren munduan beldurgarria; honelakoa da gure Alizia maitea.
Jakina denez, arratsalde euritsu bezain aspergarri batean Alizia ispiluaren beste aldera pasa zen, gertu dagoen eta hain urruti sentitzen dugun mundu simetriko horretan zer dagoenaren jakinminak bultzaturik. Han ikusi zuena, bere lagun zen Lewis-Carroll-i kontatu zion. Honek, liburu bat osatu zuen abentura horiek deskribatuz eta ospe handia lortu ere bai modu honetaz tajututako liburuari esker. Baina Alizia, ume guztien antzera, oso ahanzkorra zen eta ispiluaren beste aldean gertatutako pasadizo asko bere buruan gelditu ziren Lewis-Carroll-en liburura pasa gabe.
Alizia koxkortu egin zen; Lewis-Carroll, berriz, zahartu, eta umearoaz berriro pentsatzeko grina sortzen den adinera ailegatu zenean, ispiluaz beste aldeko bizitzaz hasi zen malenkoliaz gogoratzen. Lewis-en liburua hartu eta irakurri egin zuen. Harriturik gelditu zen, "ni ez naiz hori, hori ez da nik ikusitako mundua. Hori, izatekotan, Charles-en ispiluaz beste aldeko mundua izango da" pentsatu zuen. Horregatik, bere abenturak bere erara deskribatzea erabaki zuen eta egin ere egin zuen.
Idaztea bukatu zuenean, bere lana argitaratzen saiatu zen, baina inork ez zuen' bere burua arriskatu nahi izan. Lewis-Carroll-en liburua asko saltzen zen; gehiegi horrelako iskanbiletan sartzeko. Aliziak eskuizkribua gorde egin zuen eta ez da inoiz argitaratu. Orain dela gutxi, nere lagun baten lagun zen nere izebaren koinatu baten ezagun batez lortu dut delako idatzi hori. Oso luzea da eta oraingo honetan kapitulu bakar baten berri emango dizuet. Pentsatuko dut zer egin gainontzekoarekin.
IV KAPITULUA: Tweedledum eta Tweedledee
Hantxe zeuden, zuhaitz baten azpian eserita, elkar besarkatuz. Segituan jakin nuen bakoitza nor zen, zeren eta beren izenak alkandoraren lepoan aurkitzen bait ziren oso letra handiz bordaturik: "DUM" jartzen zuen batean, "DEE" bestean. Azkar asko asmatu nuen zer jarriko zuen lepokoaren atzekaldean- TWEEDLE hain zuzen.
Hain geldirik zeudenez, bizidunak izan zitezkeela ere ahaztu egin zitzaidan, eta ea benetan lepokoaren atzekaldean TWEEDLE jartzen zuen ala ez begiratzera nindoanean, "DUM"engandik atera zen ahots batek ikaratu egin ninduen.
Kaixo Alizia, aspaldiko lagun, zer moduz?
Ongi, beno, egia esateko aztoratu xamarra aurkitzen naiz mundu harrigarri honetan –erantzun nion–. Aizu, eta nola dakizu nere izena?
Beste galdera batez erantzun zidan– Eta zuk nola dakizkizu geureak? Harrigarriagoa bait da bakar batek gu bion izenak asmatzea, guk bion artean zeurea asmatzea baino; ez al da horrela?
Arrazonamendu hori guztiz indartsua iruditu zitzaidan eta ez nuen bide horri jarraitzerik nahi izan. Hantxe, baso hartan, zer egiten zuten galdetzera nindoanean, DEE aurreratu egin zitzaidan.
Zer arraio egiten duzu hemen, baso honetan?
Horixe jakin nahi nuke nik –eta hitz egiteari utzi gabe (beldur bait nintzen ez zidatela aukerarik emango bestela)– Eta zuek? –galdetu nien.
Gure historia oso tristea da –erantzun zuten biek batera–. Ez dugu gogo handirik gai horri buruz hitz egiteko –zioten batera.
Mesedez –erregutu nien–. Hain zuzen zuen historia ezagutzera oso urrutitik etorri naiz eta ez dut alde egingo entzun arte, –haurrek zerbait lortu nahi dutenean jartzen duten tristura-aurpegia jarri nuen eta marru isil batzuk ere egin nituen. DUM-en aurpegia ez zen ezer aldatu, baina DEE-renean irrifar jaioberria ikus zitekeen. Irrifarra ezabatu eta lasaitasunezko negar-malko bakar bat isuri zitzaion ezpainen bila.
Betidanik izan gara anaia eta lagun. Betidanik diot, batera jaio ginelako. Betidanik izan gara hizkuntzaz sutsu maiteminduak, besteak baino itsusiagoak izan arren hobeto mintzatzen garelako. Gure gurasoen lehen seme gara, eta sumatu dugunez, gu ikusi ondoren gehiago izateko gogoa joan zitzaien. Beno, baina hori ez da historia.
Ez, ez da hori jarraitu zuen DUM-ek–. Hizkuntza maite duzun ala ez ikusteko dago, baina mingaina astintzea, hori bai, gogoko duzu, arraioa.
Eta zuk zer; zer duzu gogoko.
Isil zaitezte, mesedez, eta segi historiari –eskatu nien; ederki ikusten bait zen elkar maite duten anaia guztiak berdinak direla ispiluaren bi aldeetan.
Ezer desbideratu gabe kontatu dizut gure zorigaiztoaren historia. Gure herrian oso festa handiak egiten dira "Gautzarrak" deitzen diogun garai tristean. Festa horietan, ohitura lagunei doluminak emanaz postalak bidaltzea da. Azken urteotan ohitura horren hasierako berotasuna epelduz joan da eta konpromisozko gauza bilakatu. Gure asmoa ohitura berpiztea izan zen eta horretarako postal berezi bat asmatu genuen. –DEE-k hitz egiten segitzen zuen bitartean, DUM-ek makila bat hartu zuen eta bi laukizuzen marraztu zituen lurrean. Postalaren bi aldeak adierazi nahi zituela ulertu nuen.
Postalaren alde batean –jarraitu zuen DEE-k– zera jarri genuen: "BESTE ALDEAN JARTZEN DUENA GEZURRA DA". Isildu egin zen eta pentsakor gelditu.
Zirudienez gauza hauetaz gogoratzeak min handia ematen zion. Baina nere jakinmina piztu ondoren, ez naiz gauza izaten nere burua kontrolatzeko eta konturatu orduko hitzak nere ahotik kanpo zeunden, airean.
Eta zer jartzen zuen beste aldean? –entzun nuen.
Esaiozu zuk –DUM-ek DEE-ri.Ez, ez, esaiozu zuk –DEE-k DUM-i.
Mesedez! –nik.
Begira –DUM-ek–, begira zein egoskorra zaren.
Ni egoskorra eta zu olio santua. Baboa!.
Negar egite ahul horren eragin eskasa ikusiz, taktikaz aldatzea erabaki nuen.
Berdin dio biok batera esaten baduzue ere, baina mesedez eta faborez esan zer jartzen zuen postalaren beste aldean.
Begiratu egin zidaten, elkarri ere bai, isilune bat ondoren, eta handik gutxira biak aho eta hitza batez:
Postalaren beste aldean "BESTE ALDEAN JARTZEN DUENA GEZURRA DA"jartzen zuen.
Hemen bukatzen dira kapitulu honetako Aliziaren notak, baina ez dut uste bi anaia horien historia nola bukatzen den asmatzea zaila gertatuko zaizue nik. Gu, geure aldetik, bukaera horiek argitaratzeko prest gaude.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-1d790df71823 | http://zientzia.net/artikuluak/zientziaren-sorrera-grezian-eskola-pitagorikoa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zientziaren sorrera Grezian: eskola pitagorikoa - Zientzia.eus | Zientziaren sorrera Grezian: eskola pitagorikoa - Zientzia.eus
Eskola joniarraren joera nagusia arrazionalista bazen ere, eskola pitagorikoek hartzen zuena orfismotik eratorritako joera mistikoa izan zen. Pitagora Samos-en jaio zen, baina 530. urte inguruan Hego Italiara joan zen.
Eskola joniarraren joera nagusia arrazionalista bazen ere, eskola pitagorikoek hartzen zuena orfismotik eratorritako joera mistikoa izan zen. Pitagora Samos-en jaio zen, baina 530. urte inguruan Hego Italiara joan zen. Zientziaren sorrera Grezian: eskola pitagorikoa - Zientzia.eus Zientziaren sorrera Grezian: eskola pitagorikoa
1986/04/01 Bandres Unanue, Luis Iturria: Elhuyar aldizkaria
Historia
Eskola joniarraren joera nagusia arrazionalista bazen ere, eskola pitagorikoek hartzen zuena orfismotik eratorritako joera mistikoa izan zen. Pitagora Samos-en jaio zen, baina 530. urte inguruan Hego Italiara joan zen.
Eskola joniarraren joera nagusia arrazionalista bazen ere, eskola pitagorikoek hartzen zuena orfismotik eratorritako joera mistikoa izan zen eta hau behaketa eta ikerketara bultzatua zegoen.
Pitagora (K.a 582-500) Samos-en jaio zen, baina 530. urte inguruan Hego Italiara joan zen.
Eskola honetakoak Unibertsoaren sortzailea den adimen-printzipio baten bila aritu ziren. Substantziaren trasformazioan oinarritzen zen eskola joniarraren joera alde batera utzirik, mundu materialaren oinarrian, adimenak eskura dezakeen gauza bakarra zenbakia dela ezarri zuen eskola honek.
Nahiz eta eskola hau sortu baino lehen, babiloniarrek ortze-gorputzei zenbaki-proportzio xeheak egokitu bazizkieten eta Anaximadrok berak izar, Ilargi eta Eguzkiarekiko distantziak r-diskoaren lodiera bederatzi, hamazortzi eta hogei aldiz handiagoa gela esan bazuen ere, Naturaren alderdi guztietara zenbakiak egokitzea eskola pitagorikoaren emaitza da.
Afrodita.
Gu zenbakien ideia (hots, kantitate abstraktuak) erabiltzera ohituta gaude. Ez daukagu inongo arazorik bost edo ehun zifrez, zer diren alde batera utzita, lan egin ahal izateko. Horregatik, filosofiarentzat nahiz matematikarentzat gauza heterogenoen taldetan bostaren edo ehunaren kontzeptuen amankomuntasuna aurkitzeak eta isolatzeak suposatzen duen zailtasunaz ohartzea, benetan gaitza da guretzat.
Matematikaren arloan, aritmetika sorterazi zuen honek. Filosofian berriz mundu erreala ren oinarrian zenbakia aurkitzen denaren ideia. Aristotelek zera zioen: "Dirudienez, zenbakia oinarria da, hots, gauza errealak osatzen dituen materia, pitagorakoen ustetan". Pitagorakoek musikaz ere lan egin zuten eta arlo honetan oinarri-nota baten bostuna eta zortziduna ematerakoan, soka baten luzerako 6/4/3 erlazio finkoetan aurkitzen zirela ikusi zuten. Oinarrizko entitateak unitate definitu eta zatiezinez osatuta zeudenaren ideiak, laguntza ederra jaso zuen horretatik.
Orduan, zenbaki erlatiboen eskema honetan funtsatuta, Unibertsoaren teoria osoa eraiki nahi izan zuten. Zenbaki erlatibo hauek, espazioko unitate zatiezi hei zegozkien. Beren ustez, planeten eta Lurraren arteko distantziek progresio musikal bati jarraitu behar zioten. Honek "esferen musika" sorteraziko luke.
Aurreneko lau zenbakien batura izanik, hamarra zenbaki perfektua zen; horregatik, urtzeko gorputzek ere hamar izan beharko zuten. Baina, bederatzi baino ikusten ez zutenez gero, "kontralur" ezinikusi baten hipotesia plazaratu zuten. Aristotelek, kritikatu ondoren, ekintzen bidez suntsitu zuen amets hau.
Hala ere pitagorikoek kosmogonia aurrera eraman zuten. Honi buruz dakigun gehiena Kro tonako Filolaoren bidez dakigu. Hau K.a V. mendearen erdi aldera bizi zen. Nonbaiten, Lurra esferikoa zenaz ohartu ziren eta itxurazko zeruen errotazioa errazago adierazten zen, baldin Lurraren errotazioa onartzen bazen. Lurraren biraketa hau ez litzateke bere ardatzaren inguruan izango; espazioko puntu finko baten inguruan baizik, eta diametroaren beste muturrean kontralurrak biratuko luke.
"Jainkosa bikiei titia emanez" K.a. VI. mendeko eskultura.
Dena dela, errotazio honetan Lur-esferaren bizia duen erdia beti kanpoko urtzearen aldean dagoenez gero ez dago esandako kotralurra ikusterik. Ikusten ez den puntu finkoan su handi bat piztuta egongo litzateke: "unibertsoko aldarea", hain zuzen. Ideia honek eritu oker bat sorterazi zuen, hau da, Aristarkok eta Kopernikok baino lehenago pitagorikoek teoria heliozentrikoa ezarri zutenaren eritua alegia.
Kosmogonia aldetik Pitagorak eta bere ikasleek elementu material bakarraren ideia alboratu zuten, materia lur, ur, su eta airez osatuta dagoela onartzeko. Elementu hauek, lau kualitateren binakako konbinazioz osatzen zirela pentsatzen zuten: beroa, hotza, hezetasuna eta lehortasuna. Honela, ura, adibidez, hotza eta hezea den bitartean, sua beroa eta lehorra da.
Lehen pitagoratarrek, geometria aritmetikarekin uztartzen zuten. Pitagorak eman zuen irakaskuntza; abstrakzioan, definizio zehatzetan eta demostraziotan oinarritzen zen. Egyptoko eta Mesopotamiako ezaguera praktikoak kontutan hartzen baditugu, lerro, puntu, etab. ideia abstraktuak noiz eta non agertu ziren jakitea zaila da; hala ere, lorpen hauek ohituraz pitagoratarrei eransten zaizkie eta hauekin batera geometria abstraktuaren sorrera. Eskola honek, besteak beste, triangelu baten angeluek bi angelu zuzen osatzen dutela edo n aldean ko poligono baten barneko angeluek (2n 4) angelu zuzen balio dutela demostratu zuen.
Eskola honen fundatzailearen lorpenik ezagunena "Pitagoraren teorema" izenez bataiatua izan den teorema da: "Triangelu zuzen baten hipotenusaz eraikitako karratua, triangelu horren beste bi aldez eraikitako karratuen ba tura adina da" (Euklide, "Elementuak", I, 47).
BCDE = a hipotenusaz eraikitako karratua.
AFGB = c aldeaz eraikitako karratua.
BHJI = b aldeaz eraikitako karratua.
AFGB + BHJI = BCDE-(BGE + KDE) + (ABC + CFK + BLJI).
Baina, ABC = BGE, biak triangelu zuzenak eta aldeak berdinak dira.
BLJI = FKMD, simetriaz. Beraz:
CFK + BLJI = CFK + FKMD = CMD
Baina, CMD = KDE, biak triangelu zuzenak dira eta aldeak berdinak.
Beraz:-(BGE + KDE) + (ABC + CFK + BLJI) = 0
Eta AFGB + BHJI = BCDE
Plutarkok, Diogene Laertziok eta Proklok diotenez Pitagorak enuntziatu zuen teorema hau, eta bere sortaldeko jatorria alde batera utzita (dirudienez babiloniarrek ezagutzen bait zuten) matematikaren historian oinarri sakonenetako bat da.
Eskola honetan zenbakien doktrinan dagoen Naturaren ideia mistikoak, pitagoratarren ustetan aurkako elementuek zuekaten garrantzia frogatzen du: argia eta iluntasuna, maitasuna eta gorrotoa, etab. Ideia mistiko hau berriro Alkmeon sendagilearengan agertu zen berriro.
Honen erituz, gizona mikrokosmo bat da, hau da, Unibertso txiki bat: gorputzak munduaren egitura isladatzen duen bitartean, arima zenbakiaren armonia da.
Joniatarrek materiaren filosofia defendatzen bazuten, pitagoratarrek itxuraren filosofiaren alde burruka egiten zuten. K.a. V. mendean azkeneko eskola hau bi adarretan banatu zen: bata erlijio-erakunde bihurtu zen eta besteak ia zientifikoa zen zenbakiaren teoria bat garatu zuen.
5.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-0af6883e2cc8 | http://zientzia.net/artikuluak/zortzi-zifrek-badute-bai-kontua/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zortzi zifrek badute bai kontua! - Zientzia.eus | Zortzi zifrek badute bai kontua! - Zientzia.eus
Orain arte, Frantziako telefonoak sei eta zazpi zifrakoak baziren ere, zortzi zifra izatera igaro dira. Badirudi zifra-kopurua handitzeak desegokitasunak ekar ditzakeela, baina ondoren lerroetan saiatuko gara, erabilgarritasun eta etekin handiagoak atera diezaizkiekeela telefonoei.
Orain arte, Frantziako telefonoak sei eta zazpi zifrakoak baziren ere, zortzi zifra izatera igaro dira. Badirudi zifra-kopurua handitzeak desegokitasunak ekar ditzakeela, baina ondoren lerroetan saiatuko gara, erabilgarritasun eta etekin handiagoak atera diezaizkiekeela telefonoei. Zortzi zifrek badute bai kontua! - Zientzia.eus Zortzi zifrek badute bai kontua!
1986/04/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra Iturria: Elhuyar aldizkaria
Komunikazioak
Orain arte, Frantziako telefonoak sei eta zazpi zifrakoak baziren ere, zortzi zifra izatera igaro dira. Badirudi zifra-kopurua handitzeak desegokitasun eta oztopo nabariak ekar ditzakeela, baina ondoren doazkizun lerroetan alderantzizkoa gertatzen dela adierazten saiatuko gara, hots, erabilgarritasun eta etekin handiagoak atera diezaizkiekeela telefonoei.
Berrikuntzaz aurretiko egoera
Lehenengo telefonoa
1875
Berrikuntzaz aurretiko zenbakiak sei zifrakoak ziren probintzietan eta zazpikoak Paris, L'Oise, Lyon, La Moselle eta La Meurthe-et-Moselle -n. Zenbakitze era hau orain dela 30 urteko plangintza batean asmatu zen. Hala ere, hiru aukera zituzten orduko Frantziako Telefonoen arduradunek: plangintza itxi bat, non abonatu baten zenbakien zifra-kopurua konstante izango bait zen lurralde osoan; plangintza irekia, non zenbakien zifra-kopurua departamentu batetik bestera aldatu egiten bait zen; plangintza erdiirekia, non aipatutako bi plangintzen arteko erdibide bat aukeratzen bait zen.
Frantziak, 1955. urtean, plangintza itxia aukeratu zuen. hortaz, Frantzian sei zifrako 65 zona zeuden (hau da, zifra bakoitza Otik 9ra alda daitekeela kontutan hartuz, 10 6 . 65 = 65 milioi telefono-zenbaki posible teorikoki eta zazpi zifrako lau zona (hau da, 10 7 .4=40 milioi zenbaki posible).
Baina, nahiz eta teorikoki 105 milioi (65+40) zenbaki erabilgarri izan errealitatean 32 milioi inguru soilik erabil zitezkeen. Paris-en, adibidez, 10 milioi zenbaki teorikotik 4 milioi erabil zitezkeen eta probintziatan milioi batetik 384.000 zenbaki.
Garai bateko telefono automatikoen sare baten zentrala.
Galera hauen arrazoiak ondokoak dira:
abonatu berrien kopurua geometrikoki hazten delako urtez urte (1,3 milioi 1984. urtean)
telefonoaren erabilpen berriak asko garatu direlako (Minitel, telecopie, modem,...)
enpresek beren zerbitzu desberdinetan zenbaki-kopurutik 15a betetzen dutelako.
Zergatik ez da sistema irekia aukeratu?
Arestian aipatu dugu sare telefonikoaren berrikuntza hiru era desberdinetara egin zitekeela. Japonian adibidez, sistema irekira jo zuten. Zergatik ez Frantzian?
Bi arrazoi nagusitu dira sistema itxira jotzeko.
Alde batetik oso garestia izango litzatekeelako eta bestetik, Frantziako konmutadoreak (%50 elektromekanikoak) berez horrelako aldaketarik onartzen ez dutelako, zeren eta hamar urtetan gutxienez (zentral elektronikoak berritzeko behar den denbora) gaur egungo sistema itxiarekin jarraitu beharko bait litzateke.
Berrikuntza honetan partaide den Claude Peyradel jaunak hauxe esana du: " plangintza honen bitartez errekurtso finantzarioak eta bezeroen beharrak orekan jarri dira ". Hortaz, 1985eko Azaroaren 25ean gaueko hamaiketan 22.000 teknikariri esker ekin zitzaion aldaketari.
Baina iraultza honek denbora gutxi iraungo du, zeren Claude Peyradel en hitzetan, hemendik hamar urtera 9 edo 10 zenbakira i garo beharko bait da.
Posibilitate berriak
Aurreko atal batean aipatu ditugu telefonoen erabilpen berriak, hots: minitel, modem, telecopie... Baina, beste posibilitate arruntagoak ere badaude eta hauek osatuko dute atal honen mamia.
Telefono berrien teklatuak ez ditu Otik 9rako zenbakiak bakarrik; bi ikur berezi ere baditu. Hauek "*" eta "#" dira. Ikur hauen bitartez areagotzen dira telefonoen erabilerak.
Demagun bulegoan jaso nahi ditugula etxera egiten dituzten dei guztiak. Horretarako " 'behin-behineko bihurpen " -zerbitzua erabili behar da. Zerbitzu hau erabili ahal izateko, hartu etxeko telefonoa eta seinalea entzun ondoren "*21 *" markatu eta segidan deiak jaso nahi dituzun telefonoaren zenbakia, azkenik "#" sakatuz Hemendik aurrera zure etxera egindako deiak, arestian markatutako telefonora transferituak izango dira.
Probintzia batetik bestera (Paris kanpo) hots egiteko 8 zenbaki markatu behar dira. Parisetik probintziatara 16a +8 zenbaki eta probintziatatik Parisera 161a + 8 zenbaki.
Gerta daiteke zure telefonoak dei asko jaso ahal izatea eta zuk guztiei erantzun nahi izatea. Honela bada " dei-seinalea gordetzeko " zerbitzua erabil daiteke. Horretarako "*43#" markatu eta kito. Hortik aurrera telefonoz hitzegiten zaudenean, norbaitek hots egiten badizu, etengabeko soinu luzea entzungo duzu aparatuan, eta beraz, zure esku gelditzen da lehenengoarekin hitzegiten jarraitzea edota dei berrira igarotzea.
Eta goizeko zazpi t'erdietan esnatu nahi izango bazenu, nahikoa da "*55*" eta segidan "07 30" (ordua, noski) markatzea.
Aipatutako zerbitzuekin ez da bukatzen, noski, telefonoaren erabilpen-eremua eta hurrengo urtetan beste batzuk asmatuko dira. Baina. zerbitzuok kostu handia dutela eta aparatuak nahiz zentralak ezaugarri bereziak bete behar dituztela esateak, oinak lurrean jar erazten dizkigu eta ametsetik esnarazi. Kontuz! askotan gaurko ametsak etzi modaz pasatzen dira eta.
Telecom txartelaren bitartez, horretarako prestaturik dauden kabinetatik hots egin daiteke. Horretarako 10 zenbakia markatu eta operadoreari txartelaren zenbakia eman. Honela hots egitearen kostua emandako zenbakiaren kantura kargatzen da. Telecom txartela hiru motakoa izan daiteke: nazionala, nazioartekoa eta sozietatekoa. Azken honen bitartez hamar zenbaki desberdinetara hots egin daiteke. Hori bai, kabina berak txartelak irakurtzeko prestatuta baldin badago, ez duzu operadoreari hots egin beharrik.
Kabina hauetan telecarte txartelak ere erabil daitezke Txartel hauek 40tik 120 arteko " pauso "ak meta ditzakete Hortaz, pauso guztiak erre arte hots egin daiteke Etengabe dakigu zenbat pauso gelditzen zaizkigun kabinan bertan dagoen pantailatxo baten bidez.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-8a9bbdf8b7da | http://zientzia.net/artikuluak/bertsoak-ikasten/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-04-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Bertsoak ikasten - Zientzia.eus | Bertsoak ikasten - Zientzia.eus
Programaren muina bi matrizetan datza. a $ () eta z $ (). Jakingo duzu matrizeak dimentsionatu egin behar direla.
Programaren muina bi matrizetan datza. a $ () eta z $ (). Jakingo duzu matrizeak dimentsionatu egin behar direla. Bertsoak ikasten - Zientzia.eus Bertsoak ikasten
Programaren muina bi matrizetan datza. a $ () eta z $ (). Jakingo duzu matrizeak dimentsionatu egin behar direla.
Programaren muina bi matrizetan datza. a $ () eta z $ ()
a $ ( )-k jatorrizko testua jasotzen du.
z $ ( )-k gonbaratzeko sartzen den beste testua.
Jakingo duzu matrizeak dimentsionatu egin behar direla. Hemen 2 dimentsiotakoak erabili ditut 30 eta 40 lerroetan. Bertan azaltzen den 15 zenbakiak aldagai bakoitzaren karaktere-kopurua mugatzen du. Bestela esanda, aldagaiek gehienez 15 karaktere jasoko dituzte hitzetatik, beraz luzeagoak badira moztuta gordeko dira memorian. (15aren ordez beste zenbaki bat jar dezakezu).
Oraingoan matrizeak lantzeko programa bat azaldu nahi dut.
Programak hauxe egiten du: lehenengo testua eskatu, memorian gorde eta ondoren testua bera teklatutik sartzerakoan jatorrizkoarekin gonbaratu, erroreak daudenean adieraziz.
Hiru zati nagusi ditu programak:
Lehenengoa 80-tik 170-era bitartekoa. Jatorrizko testua gordetzeko da, bertan space-ri sakatzen badiozu ez du hau onartuko (100 instrukzio-lerroa). Gainera idazten ari zaren lerrotik hurrengora pasa nahi baduzu, soberan geldituko liratekeen aldagaiak ezeztatu egiten ditu. (120-140).
Bigarrena (1000-1050 bitartekoa). Jatorrizko testua gorde ondoren pantailan era txukunean azaltzeko da; 1030 instrukzio-lerroa batez ere. Honek, idatzi behar duen aldagaiaren letrak zenbatzen ditu eta benetazko neurritara mugatzen du; gogoan izan behar bait dugu aldagai bakoitzak 15 karaktere-leku dituela eta "hura" hitza jartzen bada aldagaiak "hura
Hirugarrena 200-360 bitartekoa. ezabatu ondoren jatorrizko berdina hitzez-hitz sartzeko du; oker sartzen baduzu, Pantaila testuaren eskatzen jatorrizkoarekin gonbaratuz gero, horixe adieraziko dizu, hitza berriz sartzeko eskatuz. 250 instrukzio-lerroa oso garrantzitsua da programak ondo korri dezan. Honek zera egiten du: jatorrizko matrizean aldagairen bat ezeztaturik baldin badago, z $ ( )-i zegokiona ere ezeztatu egiten du.
Adibidea:
Programa tekleatu ondoren RUN-i sakatuz gero testuaren neurriak eskatuko dizkizu. Hau da:
Gero jatorrizko testua sartuko dugu, esate baterako:
Dagoeneko ordenadoreak bertsoa ikasita dauka eta orain gure txanda da.
Pantaila ezabatu egiten da eta guk sartuko dugun bertsoaren zain geratzen da, sartzen dugun testua jatorrizkoarekiko ezberdina baldin bada, akatsa dagoela adieraziko digu eta zuzen sartzeko eskatuko.
1 REM BERTSOAK IKASTEN. J.M. ITURRIOTZ m 1986
5 CLS |
zientziaeus-b351576c6396 | http://zientzia.net/artikuluak/1985eko-nobel-sariak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | 1985.eko Nobel Sariak - Zientzia.eus | 1985.eko Nobel Sariak - Zientzia.eus
Sari asko banatzen da urtero mundu osoan zehar. Hauen artean Nobel Sariak preziatu eta ezagunenak dira.
Sari asko banatzen da urtero mundu osoan zehar. Hauen artean Nobel Sariak preziatu eta ezagunenak dira. 1985.eko Nobel Sariak - Zientzia.eus 1985.eko Nobel Sariak
Sari asko banatzen da urtero mundu osoan zehar. Hauen artean Nobel Sariak preziatu eta ezagunenak dira.
Medikuntza: Kolesterolaren egia
Michael Brown, ezkerrean, eta Joseph Goldstein, eskuinean, irripartsu hauen lankide askok esaten dutenez anaia siamesak dirute, beti elkarrekin bait dabiltza.
Bihotzeko gaisotasunak mundu garatuan faktore hiltzaile handienetakoak dira. Medikuntza eta Fisiologiazko Nobel saria azkeneko hogei urte hauetan gaisotasun hauen ulerkuntzan ihardun duten Michael Brown eta Joseph Goldstein doktoreek jaso dute.
Joseph Golstein eta Michael Brown elkarrik egin zituzten medikuntz ikasketak Dallas-en dagoen Texas-eko unibertsitatean. Egun, biek han jarraitzen dute eta Genetika Molekularreko Saileko buru eta Gaisotasun Genetikoen Saileko buru dira hurrenez hurren.
1973. urtean, gure zeluletara hartzaile espezifiko batzuk garraiatzen zutela kolesterola demostratu zuten. Bere lanek gainera "Kolesterol ona"eta "gaiztoa"desberdintzera eraman zuten. Honela, kolesterolaren erregulazio-zikloa ulertu ahal izan zen, gaisotasun kardiobaskularrekiko hurbilketa klinikoa guztiz transformatu zuena.
Nahiz eta gure organismoarentzat kolesterola behar beharrezkoa izan bada ere, ez dauka odolean libreki zirkulatzerik. Proteina disolbagarriekin erlazionatuta dago, lipoproteina delakoak osaturik. Lipoproteniak bi motatakoak dira; desberdinak pisuan eta funtzioan. Dentsitate handiko partikulek, soberan dagoen kolesterola egozten dute gibelera eramanda. Besteak, dentsitate baxukoak, gaisotasun kardiobaskularren iturria dira. Hauen kontzentrazioa odolean handiegia denean arterien paretetan jalkiten dira eta arterietako plakak osatzen dituzte.
Baldintza normalenpean Goldstein eta Brown-ek aurkitutako mintz-hartzaileek kolesterol "gaiztoaren" kontzentrazioa zehatz-mehazki kontrolatzen dute. Hartzaile hauek ugariak dira gibelean eta glandula endokrinoetan. Era berean bi funtzio betetzen dituzte, odolean kolesterol-maila konstantea mantendu, eta dentsitate baxuko kolesterola behar duten zeluletara garraiatu.
Hartzaileen aurkikuntzaren hamabi urte pasa ondoren, kolesterol-hartzaileak identifikatuak eta isolatuak izan dira. Gobernatzen dituen genea ere (19. kromosonan dagoena) lokalizatua izan da eta baita klonatua ere.
Mintzantzeko egitura txiki hauek posible egin dute oso maiza den (500-dik batek pairatu behar izaten du). Hiperkolesterolemia gaisotasun genetikoaren sorrera ulertzea. Hain zuzen ere, hartzaile hauen funtzionamendu desegokian du iturburua.
Jérome Karle.
Goldstein eta Brown-ek lanek posible egingo dute, epe labur batean, gaiotasun hauen kontrako tratamendu egokiak aurkitzea.
Kimika: Kimikari batek jaso ez duen saria
Jérôme Karle eta Herber A. Hauptman -ek 1985.eko kimikako Nobel saria jaso badute ere ez dira kimikari, fisikaria eta matematikaria hurrenez hurren baizik. X izpiko kristalografiaren oinarriak jartzeagatik jaso egin dute saria. Teknika honek materiaren egitura ulertzeko bide eta tresnak ematen ditu.
Jérome Karle-k 67 urte ditu eta Washintong-eko ikerketa nabalerako laborategian egiten du lan. Herbert A. Hauptman-ek, 68 urtekoa, Buffalo-ko medikuntz ikerketara zuzendutako zentru pribatu batean dihardu.
Bi ikerlari hauek 1953-1965 urtetan burutu zuten saria jasotzera eraman dituen lana. Lan honen helburua modu zuzen batez egitura kristalinoak determinatzea posible egitea zen.
Bi hauen lana, X izpien pean jarritako molekulek emandako imajina aztertzeko tresna matematikoak jartzea izan zen. Egitura kristalografikoen determinazio ia automatikoa, Karle eta Hauptman-ek garatutako metodoa baimentzen duena, interes handiakoa da kimika, biologia eta medikuntzan molekulen ezaugera zehatza behar izaten denean.
X izpiko kristalografia egun errutinazko teknika da laborategi askotan nahiz eta erabiltzailetako askok horren atzean dagoen tresneri matematikoa ulertu ez.
Fisika: Gaztetasuna irabazle
Klaus von Klitring -ekin "Hall efektu"izenekoa elite espezializatuen hiztegik atera eta eguneroko hiztegitara pasatu da Fisikazko Nobel Sariari esker.
Fisikari aleman gazte hau Poloniako Schroole herrian jaio zen 1943. ean, bigarren Mundu-Gerra pilpilean zegoenean. Hamabost dira berarekin, Nobel Saria jaso duten fisikari alemanak.
Würzburg-eko unibertsitatean egin zituen ikasketak, Oxford-en eta Grenoble-n egin du lan eta orain, Stuttgart-eko Marx Planck Institutuan Egoera Solidoaren Fisikarako Saialaren zuzendaria da.
Zer da, ba, Hall efektua?
Hall efektua, bere aurkitzaile izan zen Edwin Herbert Hall -en omenez du izen hori. Aurkikuntza hau duela ehun urte gertatu zen, 1879. ean. Elektrizitatearekin du zerrikusia efektua hori. Imagina ezazue eroale bat, urrea esaterako, zeinetan zehar norabide jakin batean korronte elektriko bat pasarazten bait da. Eroalearen gainean, ondoren, korrontearen norabidearekiko zutik eremu magnetiko bat aplikatzen da. Orduan korronte elektrikoaren eta eremu magnetikoaren norabidearekiko zutik zeharkako tentsio bat agertzen da, Hall efektua alegia.
Zeharkako tentsio honen zeinuak, korrontea eroaten duten garraiatzaileen karga elektrikoaren zeinua ezagutzera eramaten du. Adibidez, kobrea eta urrearen moduko eroaletan garraiatzaileak elektroiak dira. Beranduago, zientzilariak konturatu ziren zenbait erdieroaletan garraiatzaileek urrearen garraitzaileen kontrako zeinua zutela.
Klaus von Klitring.
Larogeitamar urtetan zehar, Hall efektua karga-garraiatzaileen karga atzemateko erraminta erabilgarria besterik ez da izan. Baina 1968. etik aurrera, zirkuitu integratuen teknikak Hall efektuaren erabilpen-eremua asko zabalduko du. Erabiltzen da esaterako, automobilen argikuntzan, idatz-makinen teklatuan eta ordenadoreetan.
Klaus von Klitring-en lana Hall efektua fenomeno kuantiko bat dela adieraztea izan da.
Von Klitring-i emandako nobel sari hau ez da oso ondo onartua izan fisikari-giro askotan. Horien ustetan, azkarregi eta goizegi emana izan zaio von Klitring-i saria.
Apalki bada ere, Elhuyartarrok zientziaren uhinaren gailurari jarraitzen saiatzen gatzaizkio. Eta posible denean noski gainditu! Hau da hain zuzen, Nobel Saria jaso duen Hall efektu kuantikoarekin pasa dena. Urte hasieran argitaratu genuen "Nora doaz zientzia eta teknika" liburuan, "Zenbat bide ibili ditu fisikak"lanean P. M. Etxenikek Hall efektuak jaso zezakeela Nobel Saria iragartzen zuen. Eta igarri gainera!
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-bde6763242cf | http://zientzia.net/artikuluak/kanaleko-tunelaren-arazoak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Kanaleko tunelaren arazoak - Zientzia.eus | Kanaleko tunelaren arazoak - Zientzia.eus
Britainia Haundia eta Frantzia lotuko omen dituen tunel edo zubiaren projektu berria. Projektu honek espektatiba eta aurreikuskizun asko sortu ditu.
Britainia Haundia eta Frantzia lotuko omen dituen tunel edo zubiaren projektu berria. Projektu honek espektatiba eta aurreikuskizun asko sortu ditu. Kanaleko tunelaren arazoak - Zientzia.eus Kanaleko tunelaren arazoak
Garraioak
Britainia Haundia eta Frantzia lotuko omen dituen tunel edo zubiaren projektu berria. Projektu honek espektatiba eta aurreikuskizun asko sortu ditu.
"Elhuyar. Zientzia eta Teknika" aldizkariaren zero alean Britainia Haundia eta Frantzia lotuko ornen dituen tunel edo zubiaren projektu desberdinen berri zehatza ematen zigun Mick Hammer-ek. Projektu honek espektatiba eta aurreikuskizun asko sortu ditu, bai inplikatuta dauden bi herrietan eta baita Europa osoan ere. Britainia Haundian ez dirudi guztiak ados daudenik; honekin batera doan iragarkia horren lekuko polita da. "New Scientist" zientzi aldizkari ezagunaren orrialdetan argitaratu zen joan den Urriaren 24ean. "Britainia zenbaki gorritan jarriko duen zulo beltza" sloganpeko kanpainaren lehenengo agerpena izan da hau; geroztik gehiagotan agertu da iragarkia.
Dakusagun zer dioen.
"Tunel-eraikitzaileek begiratu al die benetan problema guztiei?
Kanaleko tunelaren ideia ez da berria. Ehun urtetan zehar zenbait asmo eszentriko proposatu izan da.
Halere, ideia ez da ontzen urteekin.
Frantzia eta Britainiako lotura finkoaren ideia zalantzako eta fidagarritasun txikiko asuntziotan oinarrituta dago.
Nola segurtatuko dute eraikitzaileek kanaleko Tunela ziurra dela? Mantenua eta beharrezko konponketak nola egingo dituzte atzerapenak eta ixteak sortu gabe?
Zenbat kostatuko da eraikitzea? Argitaratutako datuek £4, 7 -£9, 50 bilioi tartean jartzen dute kostua. Projektuen amaitze-denbora ere ez da zehatza. Estimatzen diren epeak 6 - 20 urte artean daude.
lragarpenen arintasuna, kanala gurutzatuko duen trafikoa 2. 000. erako bikoiztuko delaren aurreikuskizunak are gehiago azpimarratzen du. Egiatan, kanala gurutzatzen duen trafikoaren maila jaitsi egin da jadanik.
Trukearen, korrituaren eta inflakzio-tasaren fluktuazioak beste arazobide potentzi dira. Era berean, negozio eta korritu finantzarioak sortuko duten peaje konpetitiboa finkatzearen arazoa ere hor dago.
Arazo hauei aurre ez egiteak ez ditu baztertuko. Hauetako edozein eklosionatuko balitz arrisku bizian jarriko luke lotura finkoaren projektua.
Orduan, inbertsoreari arraultze bat baino zerbait gehiago lehertuko litzaioke aurpegian!
Britainiarren kontinentalekiko betiko mesfidantza ezaguna da. Beraz loturaren projektuaren kontra daudenak horrelako zerbait ere izango dute buruan. Diru arazoak dirudite inportanteenak. Zein dago kanpainaren atzean? Ferryen konpainiak ez dira urruti ibiliko.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-58bff095b082 | http://zientzia.net/artikuluak/halley-kometa-datorrela-eta/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | HALLEY kometa datorrela eta... - Zientzia.eus | HALLEY kometa datorrela eta... - Zientzia.eus
Halley kometaren lehenengo aipamen baieztatua Txinatarren K.a. 239. urteko analeetan agertzen dena dugu.
Halley kometaren lehenengo aipamen baieztatua Txinatarren K.a. 239. urteko analeetan agertzen dena dugu. HALLEY kometa datorrela eta... - Zientzia.eus HALLEY kometa datorrela eta...
Halley kometaren lehenengo aipamen baieztatua Txinatarren K.a. 239. urteko analeetan agertzen dena dugu.
...Historia pixka bat
Halley kometaren lehenengo aipamen baieztatua Txinatarren K.a. 239. urteko analeetan agertzen dena dugu. Gaur egun, Halley kometaren orbita eta periheliotik iragatedatak zehaztasun handiz ezagutzen ditugu T. Kiang -ek eginiko kalkuluei esker. Kalkulu hauen arabera kometa urte hartako martxoaren 30ean pasatu zen periheliotik; beraz, ez dago bere identitatearekiko zalantzarik. Europarren arteko aipamen fidagarriak askoz ere geroagokoak dira, nahiz eta zenbait aipamen eztabaidagarri ere izan, batzuk Txinatarren analeetan aurkikutakoa baino lehenagokoak.
Dena den, mende askotan zehar erreferentzia horiek egin zituztenek ez zuten jakin ikusten zuten kometa lehenagotik ere agertua eta Eguzkiaren inguruan ibilia zenik. Edmund Halley (1656-1742)astronomilari britainiarra izan zen horretaz konturatu zena 1682.ean kometari behatu ondoren egin zituen kalkuluetan oinarrituz.
Antzinako zibilizazioetan kometak ez ziren Ilargia eta planeten mailan kontsideratzen, ez ziren objektu astronomikotzat hartzen; edo horrela kontsideratzen ziren kasuetan ez zen uste besteak bezalako jokaera periodiko ezaguna hartzen zutenik. Aitzitik, beraien agerpenak zeharo arbitrarioak zirela pentsatzen zuten eta generalean gertakizun atsekabegarrien seinaletzat jotzen ziren.
Berpizkundeko astronomoek, prejuizioak neurri handi batean alde batera utziz, ikusteko aukera izan zuten. Kometen azterketa egin eta beraien ibilbideak nolabait mugatzen saiatu ziren. Lan hau ez zen serioski desarroilatu E. Halley -k Newton -ek grabitate-legea erabiliz ordurarte behatutako kometen ibilbideak arakatuz beraien ekuazioak lortzen saiatu zen arte. Newton -ek eman zituen, bada bere legeen bidez, ibilbideak kalkulatzeko tresnak.
Esan dugunez, E. Halley -k egin zuen lehenengo aldiz lan hori, ordurarte eginiko espekulazio guztak baztertuz, kometen orbitak ere eliptikoak zirela frogatuz. Halley , berak, 1682.ean behatzeko aukera izan zuen kometari buruz jasotako datuak eta beste astronomo batzuren lehenagoko lanak erabiliz. 1705.urtean argitaratu zuen berria 1682.ean ikusitako kometaren ibilbidea emanez eta 1758.ean berriz itzuliko zela esanez. Aurresan hau nahikoa zehatz bete zen, kometa 1758.eko martxoaren 13an pasa zen periheliotik eta.
Ordutik aurrera deitu ohi zaio Halley kometa 76 urte inguruko periodoa duen kometa honi. Badirudi E. Halley -k 1682.ean behatu zion kometaren ibilbidea aurreko mendeetan beste astronomo batzuren lanetan agertzen zirenekin konparatuz 1456.ean, 1531.ean eta 1607.ean ikusitako batzurekin oso antz haundia zuela eta urte horien arteko denbora-tarteak oso antzekoak zirela ikusi zuenean konturatu zela Halley kometaren periodikotasunaz.
Halley-ren ezaugarriak komentatzen
Orbitaren bereiztasunak eman baino lehen garrantzitsua da kometak ez duela bere orbita Lurra eta planeta guztiek beraienak ibiltzen dituzten norantzan egiten esatea, alderantzizkoan baizik. Horretaz gain, interesgarria da kometaren ezaugarriek izaten dituzten aldaketak aipatzea ere. Halley-ren masa, kometa guztiena bezala, planetena baino askoz ere txikiagoa da. Horregatik haien eragina nabaria egiten da eta orbitak aldaketak jasaten ditu kometaren bidaian zehar.
Horretaz aparte, periodoa aldaraz dezakeen beste efektu txiki bat ere kontuan izan behar dugu. Eguzki aldera dagoen kometaren aldea bestea baino gehiago berotzen da; beraz, gasen igorpena handiagoa da alde horretatik bestetik baino. Horrek bere buruaren inguruko biraketaren norantzarekin batera kometaren dezelerazioa edo azelerazio txiki bat sortzen du.
Orohar, lehenengo deskribatu dugun fenomenoa da aldaketa handienen arrazoia. Dena den, Halley-ren orbitaren eliptikarekiko planeten eragina ez da hain handia. Aldaketa hauek nolakoak diren ezagutzeko, Halley kometaren periodoaren ezagutzen diren balio handiena eta txikiena emango ditugu: lehenengoa, 79,1 urte; bigarrena, 74,9 urte.
1. taula.
Orbitaren ezaugarriak aldakorrak direnez, 1. taulan otsailaren 9an periheliotik pasatzen beteko duen azkeneko biraketarenak ematen dira.
Kometen izaerari buruzko zenbait ohar
Jarra diezaiogun orain kometari bere bidaia eliptiko luze horretan biraketa betetzen duen neurrian jasatzen dituen aldaketak aztertuz eta, bere izaerari buruz gordetzen dituen sekretuetako batzuk agerian jartzeko asmoz.
Hasteko, kometa bere orbitaren afelioan dagoenean duen itxuraz arduratuko gara. Afelioan daudenean, kometa gehienek Eguzkitik oso urrun daude –Halley-ren kasuan Neptuno baino urrunago oraindik– beraien osagai guztiak izoztuta egonik. F.L. Whipple -en hitzetan, kometa elur zikinez osoturiko bola bat izango litzateke. Elurra ura, karbono ( IV ) oxidoa, azido zianhidrikoa eta beste zenbait konposatu izoztuk osatuko lukete; zikinkeria , izotzean tartekatuak dauden hauts (silikatoak) eta zenbait metaleen zatikiak osatzen dute (ikus 2. taula). Deskribatu dugun bola honen diametroa kilometro batzutakoa bakarrik izango litzateke eta hain txikia izanik eta hain urrun egonik ikustezina litzateke.
Kometa Eguzkirantz hurbiltzen den neurrian berotu egiten da eta orduan hasten dira bere itxura berezia emango dioten aldaketak. Lehenengo, gainaldeko izotzak sublimatu eta kometaren gorputzetik urrundu egiten dira, lurrindu diren gasek hautsa narraz eramaten dutelarik. Kometan, orain, bi zati bereiz daitezke: barruan izozturik jarraitzen duen nukleoa eta inguruan gasek eta hautsek osatzen duten hodeia; koma deituko dioguna.
2. taula.
Koma hau handiago egiten da kometa Eguzkirantz hurbiltzen den neurrian –ehundako milioi km-koa egin daiteke– eta honela, kometa ikusgarri bihurtzen da. Kometatik datorkigun argia bi prozesu desberdinez sortua da: bata, Eguzkiaren argi ultramoreak ionizatzen dituen gasen fluoreszentziaz; bestea, hauts-zatikien isladapenaz.
Baina oraindik ez dugu kometen berezitasunik nabariena aipatu: isatsa. Isatsa Eguzkitiko haizeak sortua da. Eguzkitik jaurtikiak datozen zatikiak eta erradiazioaren presioak kometaren komako hautsa kanpo aldera bultzatzen dute Eguzkitik urrundu araziz. Horregatik, isatsa beti Eguzkiaren aurkako norantzan luzatzen da. Hori dela eta, kometa Eguzkitik urruntzen hasten denean isatsa bere aurretik doa. Orohar ikustezina izaten bada ere, hautsezko isatsaz gain Eguzkitik datozen elektroiek sortzen duten eremu magnetiko aleatorioek kanporatzen dituzten gasezko atomo ionizatuek, beste isasts bat osatzen dute.
Kometa Eguzkitik urrundu eta planeta handien eskualde hotzetara itzultzen denean, berriz ere afeliorantz doalarik, hasieran zuen itxura hartzen du. Isatseko eta komeko materia gehiena galdu egiten da eta hurrengo bira materia gutxiagorekin hasiko du. Pentsa daitekenez, bada, kometak tona materia asko galtzen ditu bira bakoitzean eta hauxe dugu, hain zuzen ere, kometa bere heriotzera eramango duen prozesua.
La Palma-ko behategiak lortutako Halley-ren bi argazki. Ordubeteko diferentzia dago bien artean.
Beraz, ematen dituen biren ondorioz, lehentxeago edo beranduxeago, Eguzkitik pasatzen den distantziaren arabera, kometa hauts bihurtuko litzateke bere nukleoa arkaitzezkoa den kasuetan izan ezik. Kasu horietan arkaitza asteroide bezala geratzen da kometaren grabitate-indarraren eraginez, zati bakoitzak ama-kometak egiten zuen ibilbide bera abiadura desberdinez eginez.
Halley hurbiltzen ari den heinean, datu gehiago eskainten die behatu dioten astronomilariei. Halley-ren konposaketari buruz egin diren behaketen ondorioz, kometa ia osorik izotzez osatuta dagoela dirudi. La Palman dagoen Isaac Newton teleskopioaren bidez nabari gelditu da Halley-ren koman CN,C 2 eta C 3 taldeak daudela. Halere, astronomilarien ustetan hauek kometa osatzen duen elur zikinaren zati txikia besterik ez dira izango.
Frantziako Nantay-ko irrati-astronomilariek egindako behaketetan hidroxilo taldeak nabari dira. Hidroxilo talde hauek, Eguzkiaren erradiaziopeko uraren deskonposaketaz sortzen dira. Gainera, Halley Eguzkira hurbildu ahala, hidroxilo taldeek irratitesleskopioetan ematen duten seinalea intentsitatez handituz doa. Honek gero eta izotz-kantitate handiagoa lurrintzen ari dela esan nahi du.
Kometen isatsaren jokabidea Eguzki inguruan.
Halley-ren bidea, IUE (International Ultraviolet Explorer: nazioarteko ultramore-esploratzailea)satelitearen bidez jarraitzen duten zientzilariek ondorio beretsura iritsi dira. Gainera, hidroxilo taldeaz aparte posible izan dituzte hidrogeno atomoak detektatzea; uraren deskonposaketan hidroxiloekin batera sortzen den beste produktua. Bestalde, Halley-k bere nukleoko izotza zein abiaduraz kontsumatzen duen ere kalkulatu ahal izan dute. 1985.-eko Irailaren bukaera aldean 100.000 tona izotz eguneko lurrintzen zen. Jakina, kantitate honek ikaragarri egingo du gora Eguzkirantz hurbildu ahala.
Zergatik hainbesterainoko iguripena Halley-ren inguruan?
Halley kometa azkeneko aldiz ikusi zenetik gaur arte, zientzilariek kometa asko ikusteko aukera izan dute. Urtero-urtero hogeitamar eta berro-geitamar kometa berri inguru aurkitzen dira eta lehenagotik ezagutzen diren periodo laburrekoei jarraitzen zaizkie.
Zein da orduan Halleyren inguruan sortu den iskanbilaren arrazoia? Ugari izan badira ere, azken urteetan ikusteko aukera eskaini duten kometak txikiegiak izan dira eta ez dute azterketa sakonik egiteko posibilitaterik eskaini. 1973.ean aurkitu en Kohoutek kometak ere ez zien hasiera batez jaso zituen iguripenei erantzun eta ez zen kometeta informazio berri handiegirik lortu. Halley kometa, haatik, asko ere handiagoa da eta azterketarako aukera handiago ematen du.
Halley, (gezitxoak adierazten du), 1985.eko uda bukaeran hurbiltzen.
Bestalde, bere orbita ongi ezagutzen denez, denbora aski izan da berarekin topo egitera doazen espazialuntziak gertatzeko. Sobietar Batasunak, Japoniak eta Europak misio koordinatuak antolatu dituzte. ESA -k ( European SPACIAL Agency ) bidali duena, Giotto sonda, kometaren nukleotik 500 km-ra pasako da informazioa bidaliz komako zatikiekin izango dituen talken ondorioz hondatu arte.
Eguzki-sistemaren sorreraren gaur egungo teoria onartuenaren arabera, Eguzki-sistema izar arteko gas eta hautsezko hodei baten uzkurpenaren ondorioz sortu zen. Hodeia oso handia izanik, uzkurpena intentsitate desberdinez gertatu zen zentrutik distantzia desberdinetara. Uzkurpen handiena hodeiaren erdigunean gertatu zen, noski. Bertan Eguzkia sortu zen eta bere inguruan biratzen geratu ziren materi zati handienek planetak sortu zituzten, inguruko materia jaso eta beraien arteko talkak izan zirela.
Hodeiaren kanpo aldeko materiak, jasaten zuen grabitatearen eragina eta sistema guztiaren inguruan, bat edo bi argi-urte bitartean, oskol esferiko bat geratu zen. Oskol hau izango litzateke, hain zuzen ere, kometak deitzen ditugun arkaitzez osaturik egongo litzatekeena. Kometen hodei honen existentzia lehenengo proposatu zuena Jan H.Oort astronomilaria izan zen eta horregatik bere izena ematen zaio: Oort-en hodeia. Guk ikusten ditugun kometak, inguruko izarren baten eraginaren edo beraien arteko talken ondorioz Eguzkiaren inguruko orbita txikiagoak hartu dituztenak izango lirateke.
Giotto zunda europarra.
Guzti hau uste den bezala bada, Oort-en hodeian dauden kometek Eguzki-sistema eratu zen garaiko konposaketa eta bereiztasunak izango dituztela uste da, Eguzkiaren erakarpenaren eta erradiazioaren eragin nabaririk jasan ez dutelako. Halley kometa aspaldidanik ari da Eguzkiaren inguruan biratzen (txinatarren analeetan agertu zenetik 30 bira bete ditu); baina hala ere, oraindik ez duela aldaketa handiegirik jasan uste da eta Lurretik eta espazialuntzien bidez jasoko den informazioa oso lagungarria izan daitekeela uste da Eguzki-sistemaren jatorriaren teoria baieztatzeko.
Halleyren inguruan gertatutako zenbait anekdota
Tradizionalki gizarteak hondamenen edo gertaera kaltegarrien iragarkitzat hartu du kometen agerpena. Jokaera honen arrazoia kometen izaera ez ezagutzea bilatu behar da. Jakina denez, aintzinako zibilizazioek jakingura handia agertzen zuten fenomeno zerutiarrekiko, Lurreko bizitzarekin lotuak zeudela uste zutelako. Honela, historiaren hasierako zibilizazioek nahiko ezagunak zituzten fenomeno astronomiko arruntenak: izarrak finkotzat jotzen zituzten eta Eguzkiak, Ilargiak eta begi hutsez ikus daitezkeen planetek beti itxura eta posizio berdina ez bazuten ere, beraien higiduren periodikotasuna ezagutzen zuten.
Lehen garbi utzi dugunez, kometekin ez zen gauza bera gertatzen; beraien agerpenak ez zutelako, itxuraz, inolako araurik errespetatzen. Komentatzen genuenez, kometen jokaeraren ziurtasunik ez honek astro horiek gertaera bereziak, normalean kaltegarriak, iragartzen zituztela pentsarazi zien. Uste honen ondorioz kometen agerpenek, eta konkretuki Halley-renak, egoera berezi eta harrigarriak sorterazi zituzten.
Halley-ren ezagutzen den lehenengo adierazpena, 684.ean agertu zenean egina da, Nurenberg Hiriko Kronikatan. Orduan ere, uzta txarren eta izurritearen iragarkitzat hartu zuten.
Berri gehien dugun agerpenetako bat 1066. urtekoa dugu. Urte hartan normandiarrek Inglaterrari eraso behar zioten eta kometaren etorrera beraien asmotarako seinale ontzat jo zuten. Bai eta asmoak bete ere. Hasting-go batailan normandarrek garaile atera ziren eta Harold II .a, ingelesen erregea, hilik suertatu zen. Gertaera guzti hauen oroigarri bezala tapiz bat egin zen. Bayeux-en gordetzen den tapiz honetan Halley-ren beste adierazpen bat gordetzen da.
Beste bat ere badugu, 1301.ean agertu zenean Giotto de Bondone -k egin zuena. Garai hartan, Giotto Scrovegniko Kapila pintatzen ari zen. Bertan agertzen den Erregeen Izarra Halley-n inspiratua dela uste da. Hori dela eta, ESA -k Giotto izenez bataiatu du lehen aipatu dugun espazialuntzia.
Kometa 1456.ean agertu zenean Europa turkoen erasoen beldur zen. Calixto III. Aita Santuak Angelus-a eguerdian ere errezatzea agindu zuen, ordurarte goizez eta arratsaldez egiten zen bezalaxe. Agindu hau argitaratzeko Calixto III.ak atera zuen bulan Halley aipatzen ez bada ere, erabaki horretan eragin handia izan zuela uste da.
Hurrengo agerpenetan astronomilariak kometa aztertzen saiatu ziren eta lehen esan dugunez, 1682.ean Halley-k behatu zion azaldutako ondorio guztiak lortu zituelarik.
Azkeneko aldi agertu zenean ere, 1910.ean, oso polemika handia sortu zen bere inguruan. Orbitaren kalkuluen arabera urte haren maiatzaren 18an Lurrak kometaren isatsaren barnetik pasatu behar zuen. Ordurako, jadanik, kometaren osagai batzuk ezagunak ziren eta tartean oso pozointsuak zirenak ere baziren. Honek, garaiko aldizkarien informazio sentsazionalistekin batera jendearengan ikara handia sortu zuen nahiz eta astronomoek beldur horren arraoigabekeria ukatzen saiatu isatsaren gasen presioaren balio txikiak eta eguratsean sartu eta berotzean jasango zituzten aldaketak aipatuz. Baina hala ere, asko izan ziren gau hartan hirietatik mendi aldera joan zirenak " apokalipsi "hori ikustearren. Izan ere, egun horretan zetorrenaren beldurrez, bere burua hil zuten banaka batzuk ere izan ziren.
3.66666666667/5 rating (3 votes) |
zientziaeus-f2e22f615639 | http://zientzia.net/artikuluak/zientziaren-sorrera-grezian-eskola-joniarra/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zientziaren sorrera Grezian: Eskola Joniarra - Zientzia.eus | Zientziaren sorrera Grezian: Eskola Joniarra - Zientzia.eus
Geuk, geure kultura eta usteen puska handi bat antzinako Grezian ditugula sustraituta zaila da ukatzea. Artikulu-sail honekin Luis Mari Bandres-ek Grezia klasikoan zientzia eta teknikaren egoera, zertan zegoen azalduko digu.
Geuk, geure kultura eta usteen puska handi bat antzinako Grezian ditugula sustraituta zaila da ukatzea. Artikulu-sail honekin Luis Mari Bandres-ek Grezia klasikoan zientzia eta teknikaren egoera, zertan zegoen azalduko digu. Zientziaren sorrera Grezian: Eskola Joniarra - Zientzia.eus Zientziaren sorrera Grezian: Eskola Joniarra
1986/02/01 Bandres Unanue, Luis Iturria: Elhuyar aldizkaria
Historia
Greziako kulturak zalantzan jarri ezinezko eragina izan du mendebaldeko herrien kulturaren garapenean. Geuk, geure kultura eta usteen puska handi bat antzinako Grezian ditugula sustraituta zaila da ukatzea. Honekin hasiera eman behar zaion artikulu-sailarekin Luis Mari Bandres-ek Grezia klasikoan zientzia eta teknikaren egoera, kulturaren egoera azken finean, zertan zegoen azalduko digu.
Antzina-antzinan greziarrek bi errito-mota ezagutu zituzten: olinpikoa bata, ektonikoa bestea eta horiekin batera baita bi mitologi mota ere. Dauzkagun K.a. VI.mendeko dokumentu urriek bi kultur-motaren existentzia adierazten dute: misterio elusinoak eta orfikoak. Mundu ilun eta gutzen den iezagutu honetatik bi adar sortuko dira; alde batetik olinpo-mitologia, bestetik lehen filosofia eta zientzia.
Herodotok dioenez orfismoa Egyptotik ekarri zuten. Honek bere kosmogonia zuen; honetan zegoen ernal-gauak mundu-arraultzea sorterazi zuen, eta hau Ortzean eta Lurrean banatzen zen, biziaren aita eta ama aurkeztuz. Bi hauen artean Argiaren izpiritu hegaduna ibiltzen zen; hau, batzutan, Eros izenaz ezagutzen zuten. Izpiritu honek gurasoak elkartzen zituen eta ezkontza honetatik Zeruaren Semea sortu zen: Zeus . Garaiko mistizismoak ikur hauen bitartez ikustezinaren bidea haztamukatzen zuen. Ideia orfiko hauek Greziako filosofía idealistan sartu ziren eta bere bitartez kristautasunean.
Hasierako iturburu honetatik pentsakera filosofikoan bi korronte sortu ziren: natur/arrazionalista den Asia Txikiko Joniako filosofia eta Hego Italiako pitagorismo mistikoa.
Eskola joniarra: Mileto
Greziako Zientziaren historiaren hasiera K.a.VI.mendekoa bada ere, aurretik beste zenbait oinarri jarrita zeudela hartu behar da kontutan. K.a.1.00( urtearen inguruan burdina Grezian ezaguna eta erabilia zen. Bestalde, Egyptorekin eta Mese potamiarekin Greziaren erlazioak arruntak ziren. Beraz, zientzia greziarraren fenomenoa ez da gertakizun isolatua.
Esandako faktore horiek zirela eta greziar asko beren penintsulatik aldeeginez Asia Txikiko irletan eta kostaldean kolokatuz iren. Honela K.a.VIII.mendearen bukaeran Mediterranioko kosta polis (Hiri) greziarrez beterik zegoen: Mileto, Efes (Kolofon, etab.
Miletoko Tales.
Garai honetan (K.a.IX.edo VIII.mendean)Homeroren olerkiak agertu ziren. Hauetan zibilizazio baten islada ikus daiteke eta zibilizazio horri zegokion kultura benetan harrigarria zela esan dezakegu. Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun bezala, zientzia greziarraren sorkuntza izateko zenbait urtek iragan behar izan zuen: Zientzia joniarra K.a.VI.mendean plazaratu zen Mileton. Asiaren eta Europaren bidegurutzean zegoen hiri honetako portura Egyptoko, Feniziako eta Greziako merkatariak joaten ziren maiz eta kostako hiririk aberatsen bihurtu zen.
Bere biztanleek herri, erlijio, ideia, hizkuntza eta ohitura desberdin asko ezagutu zuten. Beraz, ez da harrigarria galdera asko plazaratzen zutela jakitea. Baina, galderekin batera erantzunak biltzen eta sailkatzen hasi ziren eta honela beren interesak eremu berritara iragan ziren: astronomia, fisika, matematika, biologia, medikuntza eta kartografiaz lan egiten eta aztertzen hasi ziren.
Tales, Anaximandro eta Anaximenen adimenek Mileton eman zuten beren fruitua. Hauek Historiako lehen fisiologoak (naturaren ikerketa dinamikoa) dira, hots, fisika edo filosofia naturaleko ikerleak, filosofoak pentsakera hutsez arduratzen ziren bitartean. Beraz, lehen urrats hauek fisiologia bat suposatzen dute, eta honek, filosofia ez den heinean, zientziaren problema den gauzen ezaguera errealak plazaratzen dituen lehen oztopoak edo galderak ebazteko zalantza onartuko du.
Miletoko Tales:
K.a.624 urtean jaio eta 545. urte inguruan hil zen. Ziuraski jatorriz fenizioa zen hau, merkatari, injineru matematikari eta astronomo izan zen. Bere ospea zela eta, Prieneko Bia , Rodako Klobulo , Mitileneko Pitako , Atenako Spolon , Korintoko Periandro eta Lazedemoniako Kilon ekin batera Greziako zazpi jakintsuetako bat kontsideratua izan zen.
Bere eskolaren garrantzirik handienetako puntua, Unibertsoa, bere osotasunean, lehen aldikoz gauza guztiz naturaltzat hartzea izan zen eta beraz, mitologiako jainkoen mundua alde batera utzirik, ezaguera normalez eta ikerketa arrazionalez adierazterik bazegoela onartzea.
Talesek landareek eta animaliek bizi izateko ura behar zutela ikusiz antzinako teoria bat berpiztuz, ura edo hezetasuna gauza guztien esentzia zirela pentsatu zuen. Gauza guztiak lehen elementu baten bidez adierazteko ideiak, eszeptizismo filosofikoa eragiten zuen, zeren burdina edo zura azkenik eta funtsez ura baino ez badira, gure zentzuek engainatu egiten gaituzte, eta ez dago horietaz fidatzerik.
Matematikaren aldetik Tales gehienbat praktikoa izan zen. Egyptora joan eta piramideen altuera neurtzeko metodo bat asmatu zuen. Untzi baten kostarainoko distantzia kalkulatzeko gaur egun ezagutzen ez dugun metodo bat ere asmatu zuen. Baina, nahiz praktikoa izan ez zen gauza primarioetan bakarrik gelditu; aldiz, Egyptoko agrimentsoreen geometria ezaguturik geometriaren ildotik abiatu zen, ondoan dauden proposizio hauek eginaz:
Diametroak zirkulua bi parte berdinetan banatzen du.
Triangelu isoszele baten oinarrian angeluak berdinak dira.
Bi zuzen elkargurutzatzen badira, erpinez aurkako angeluak berdinak dira.
Zirkunferentzierdi batean inskribatutako angelua zuzena da.
Bi triangelu antzekoren aldeak proportzionalak dira.
Bi triangeluk, bi angelu eta alde bat berdinak badauzkate, berdinak dira.
Talesen astronomia egyptziarra da eta Lurra itsasoaren uretan eutsita zegoela kontsideratzen zuen.
Miletoko Anaximandro (K.a.610-545)
Gnomon-ahots, gainazal laun eta horizontal batean finkatutako ziri bertikal bat erabili zuen mendebaldeko (Egypton eta Mesopotamian jadanik erabilia zegoen)lehen astronomo bezala kontsideratua dago. Gnomonaren bidez udako eta neguko solstizioak froga daitezke; baita egunean zehar sortutako itzalak mendebaldetik ekialderantz urtean bira oso bat betetzen duela ere; gainera urtaroen iraupenari buruz argitasuna lor daiteke. Guzti honetatik, ortzea zentruan Lurra zuen esferaerdia zela ondorioztatzen zuen.
Tales eta Anaximandoren teoriak emanak izan arte, Lurra mugagabeko oinarri solido baten gainean zegoela kontsideratzen zen. Haiek, Lurra, mugak dituen zilindro baten antzera suposatzen zuten; zilindro hau ortze-esferan flotatzen urezko, airezko eta suzko geruzaz inguraturik zegoen. Eguzkia eta izarrak hasierako suzko geruzatik eroritako pusketak ziren eta gauza guztien zentrua zen Lurraren inguruan zirkuluetan jira-biraka ibiltzen ziren. Gauez, Eguzkia Lurraren azpitik pasatzen zen eta ez inguruan, antzinako sistemek esaten zuten bezala.
Lehen mappa mundi aren marrazketa ere Anaximandrori sor zaio. Halere, Anaximandoren garrantzirik handieneko ekarpena bere munduarekiko ideia izan zen. Uraren printzipioak, nahiz eta zenbait kasutan adierazpen onargarriak ematen bazituen ere, ez zuen erabat betetzen Anaximandro eta hori gainditu asmoz abstrazio bat onartu zuen, apeiron izenekoa, (determinatu gabekoa, alegia).
Apeirona formarik gabeko masa zen, une berean gauza material guztien iturri eta helburu zena. Apeiron kontzeptutik, Unibersoaren iraupena infinitu dela eta mugagabeko espazioan jarririk dagoela ondoriozta daiteke. Apeironen aurkako elementuen eszisioaren bitartez eta egunero Naturan ari diren ohizko indarren bitartez ezagutzen dugun mundua sortu zen. Hemendik, filosofia mekanizista arrazionala ateratzen da.
Natura organikoari buruz Anaximandrok zera zioen: Lehen animaliak hezetasunetik sortu ziren eta oskol arantzadun (floios) baten barneko aire kutsatuan, denborarekin urbazterrera igon ziren, oskola apurtu zen eta berehala, bizimodua aldatu zuten (Aecio, IV,3,2). Animalia batzuk beste batzuetatik eratorriak izatearen ideia eboluzioaren teoriaren lehen urrats bezala kontsidera liteke.
Azkenik, apeirona betikoa zela pentsatzen zuen eta, bide batez, gauza guztiak, zeru-gorputzak barne, suntsiketara eta izaki unibertsalaren unitate zatiezinera erortzera kondenatuta zeudela.
Miletoko Anaximene (K.a.+526)
Anaximandroren lagun honi buruz ezer gutxi ezagutzen dugu. Berarekin Miletoko eskolak amaiera izan zuen. Dakigunez bere lana Unibertsoaren ideiari eta astronomiari buruzkoa izan zen. Unibertsoaren lehen gaia airea zela pentsatzen zuen. Hau, kondentsatzen zenean hasiera batean ur eta gero lur bihurtzen zen.
Miletoko Anaximandro.
Anaximenen teoriari buruz Sarton historialariak zera dio: Aireak itxura guztiak kondentsazioaren (pycnosis)edo bakantzearen (manosis)bitartez har ditzakeenez gero, lehen gala da. Aldaketa kualitatibo hauek tenperaturarekin daude erlazionatuta. Bakantzeak tenperatura handiagotzen duen bitartean konpresioak txikiagotu egiten: Ahoa irekiz putz egiten badugu, aire beroa irteten da, aldiz, ezpainak ia itxiz egiterakoan hotza ateratzen da. Airearen eta bizi-hatsen arteko uztarketa dela eta, mundua bere osotasunean, izaki bizi baten antzekoa zela suposatzen zuen. Konparazio hau Erdi Aroko makro eta mikrokosmoen hazia da; honek, XVI.mendean indarrean egon ondoren Berpizkundeko muga gainditu zuen.
Astronomiari dagokionez Anaximenen ustetan astroak, Eguzkia barne, suzkoak ziren eta Lurraren inguruan zebiltzan; Lurra, berriz, launa zen. Lurra eta astroak airean flotatzen ari dira. llargiaren argiaren iturburua Eguzki-argiaren islada zen eta euria hodeietako kondentsazioak muga batetik gora egiten zuenean hasten zen.
Joniako eskolaren barnean aipatu behar diren beste izenak, hauexek dira: Tenedoko (Tales irla honetan hil zen) Kleostrato, bere lana astronomiari buruzkoa izan zen eta Kolofoneko Jenofonte (K.a.550 - 470)lehenengo geologo eta palentologotzat hartua izan da.
Beraz, eskola joniarrak mende oso bat baino gehiago iraun zuen eta honen azkeneko garaian paraleloki beste eskola ari zen sortzen; pitagorikoa, alegia. Hurrengo alean honetaz arituko gara.
5.0/5 rating (2 votes) |
zientziaeus-7eed90c905c3 | http://zientzia.net/artikuluak/untzigintzaren-historia-3-itsasoko-deabruak-biking/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Untzigintzaren historia (3): Itsasoko deabruak, bikingoak - Zientzia.eus | Untzigintzaren historia (3): Itsasoko deabruak, bikingoak - Zientzia.eus
Erromako inperioa suntsitu zenean, Europako erdialdeko hainbat herrik heriotza eta hondamena barreiatu zuten bazter guztietan. Denbora igaro ahala ordea, baretuz eta erromatarren ohiturak bereganatuz joan ziren. Baina iparraldean, herri bat gelditu zen inperioaren uhinek irentsi gabe: BIKINGOAK!!
Erromako inperioa suntsitu zenean, Europako erdialdeko hainbat herrik heriotza eta hondamena barreiatu zuten bazter guztietan. Denbora igaro ahala ordea, baretuz eta erromatarren ohiturak bereganatuz joan ziren. Baina iparraldean, herri bat gelditu zen inperioaren uhinek irentsi gabe: BIKINGOAK!! Untzigintzaren historia (3): Itsasoko deabruak, bikingoak - Zientzia.eus Untzigintzaren historia (3): Itsasoko deabruak, bikingoak
1986/02/01 Azkune Mendia, Iñaki - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Historia
Erromako inperioa suntsitu zenean, godo, bisigodo, franko eta Europako erdialdeko hainbat herrik heriotza eta hondamena barreiatu zuten bazter guztietan. Denbora igaro ahala ordea, baretuz eta erromatarren ohiturak bereganatuz joan ziren, azkenean haien zibilizazioaren eraginpean geldituz. Baina iparraldean, herri bat gelditu zen inperioaren uhinek irentsi gabe: BIKINGOAK!!
Oslo-ko Museoan gordetzen den untzi bikingoa.
IX. mendean itxaso Europako Atlantiko aldeko kostaldea inbaditu uten indartsu. Paris-ko atariraino iritsi iren, Frisia, Rouen, Nantes eta beste zenbait eskualde menperatu ondoren. Lisboa eta Sevilla ere bipildu zituzten. Gero, Mediterranioko kosta ustiatzeari ekin zioten Konstantinopolis-eraino. Euskal Herrian bertan, 859. urtean Nafarroako Gartzea erregea, Eneko Haritzaren semea, bahitu egin zuten eta gero urrezko 70.000 txanponen truke askatu.
Bikingoak, hondasun-egarriak bultzata, Islandia eta Groenlandiaraino iritsi ziren Iparraldean. Kanadaraino heldu zirela diote, eta agian baita Hudson ibaiaren bokalea baino hegoalderago ere.
Baina mintza gaitezen ibilaldi harrigarri hauek gauzatu zituen bitartekoaz; mintza gaitezen bikingoen untzia. Itsasoan bizkor ibiltzeko, untziak arina izan behar zuen batetik eta sendoa bestetik, Mantxako Kanalean eta Iparraldeko Itsasoan olatuen haserreari aurre emateko.
Untzigileen buruhausterik nagusiena, arintasuna zen. Untzi astunak ez ziren egokiak gerrazale haientzat. Izan ere, bikingoek ez zituzten kostako herriak bakarrik bipiltzen. Beren untziak bizkarrean hartu eta lehorrean bide luzeak eginez berriro uretaratzen zituzten. Horrela, ibaitan gora ibiliz, ehundaka kilometro egiten zituzten batzutan barrualdera. Paris setiatzerakoan eta Montecassino desegiterakoan adibidez, horixe egin zuten.
Helburu horiek zituen beraz garai hartako bikingoen itsasoko erregeak; skeid izeneko untziak alegia.
Untzia bera, hogeitabi edo hogeitahiru metro luze zen. Zabalean bost metro inguru zituen eta altueran metro t'erdi. Oso arina zen; udan bakarrik nabigatzeko modukoa. Izan ere itsaso txarrarekin irauteko sakonera txikiegia zuen eta horregatik neguan lehorrean gordetzen zuten untzia, estalia, ondo koipeztuta eta barrua erdiraino urez beteta. Aurrean, brankan, ehunez estalitako zubi higikorra zuen, marinel edo gerlariak uhinen zipristinetatik babestearren. Etsaiengandik babesteko ere balio izan zuen inoiz.
Irudi beldurgarriak zeramatzaten untzi bikingoek branka aldean landuta.
Pinuzko masta zuen erdian, eta handik zintzilikatzen zen bela karratu handi bat; kolore bizi eta irudi arraroz betetako oihaltzar bat.
Untzikoek, botoz aukeratzen zuten buruzagia, eta ez aurreko buruzagiaren familikoa. Nor bere buruaren errege zirela zioten, eta gogozkoen zitzaiena hautatzen zuten nagusitzarako. Baina behin hautatuz gero, buruzagi berriari obeditzea zin egiten zuten eta zintzo jarraitzen zioten. Dena den, agintariak bere lanean gaitasunik eza erakusten bazuen, menpekoek utzi egiten zuten eta beste nagusi berri bat aukeratu.
Buruzagia hiltzen zenean, untzia hartzen zuten hilobitzat. Izan ere, ba al zegoen ura baino hilobi egokiagorik? Hainbat ibilaldi eta borroka egindako skeid a hilkutxa bihurtzen zen orduan. Erdian zurezko txabola altxatu ondoren, hantxe uzten zuten buruzagiaren gorpua. Gero, untzi eta guzti hondartzan lur ematen zioten itsasondoan; uda partean hain urrutira joan eta negurako urre, esklabo nahiz janariz beteta etortzeko bide zen itsasoraren magalean.
Bikingoek, arazo handiak zituzten Atlantikoan nabigatzeko. Itsasoko ekaitzen beldurra zegoen batetik, eta noranahi joateko ere haizeak ondo probetxatu behar ziren. Udaldian, ekialdeko haizeek bultzata Islanda eta Groenladiaraino heldu ziren.
Hegoaldera nabigatu nahi zutenean, mendebaldeko haizeez baliatzen ziren. Horregatik, askok uste duenez, Colon baino lehen iritsi ziren bikingoak Ameriketara. Seif Eriksson norvegiarrak, ustekabean ikusi zuen lurralde bat mendebaldean eta gero berriro alderdi haietara itzuliz, negua han pasa ondoren mahatsez beteta etxeratu zen. Horregatik deitu zioten Ardoaren Lurra, ustez gaurko Terranova den lurraldeari.
Baina bikingoen garaiaz gero, itsakoko nabigazioari berebiziko bultzada emango zion asmakizuna erabiltzen has¡ ziren: ipar-orratza. Ordurarte itsasoan, intuizioz zebiltzan batetik bestera, kostak ikusiz, gogoratuz eta sumatuz. X. mendean ordea, ipar-orratzari esker orientazioaren arazoa konpondua zuten.
Berez ipar-orratza, Kristoren garai inguruan txinarrek asmatua zuten. Hala ere, X. menderarte ez zen Europan azaldu. Hasieran, urez betetako katilu batean, lasto baten barruan flotatuz ipintzen zuten orratz magnetikoa. Georago, XII. mendearen hasieran, orratz magnetikoa ardatz batetan biratzen zen eta horrela joan zen hobetuz orientaziorako ezinbesteko tresna bihurtu zen ipar-orratza. Izan ere orrats horrek, sorginkeriaz edo, Lurraren ipar poloari begiratzen bait zion beti.
-3.0/5 rating (1 votes) |