date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185241/lauak-taldeak-156-langile-kaleratuko-ditu-aiherran-eta-hazparnen.htm
|
Ekonomia
|
Lauak taldeak 156 langile kaleratuko ditu Aiherran eta Hazparnen
|
Aeronautikako enpresak lantaldearen heren bat kenduko du COVID-19aren krisi ekonomikoari aurre egiteko.
|
Lauak taldeak 156 langile kaleratuko ditu Aiherran eta Hazparnen. Aeronautikako enpresak lantaldearen heren bat kenduko du COVID-19aren krisi ekonomikoari aurre egiteko.
|
Lauak taldeak 156 langile kaleratuko ditu Aiherran eta Hazparnen (Lapurdi) dituen lantegietatik; guztira, 528 ditu han. Beharginek ostiralean izan zuten erabakiaren berri, eta lehen kaleratzeak 2020ko azaroan izango dira.
Hegazkinentzako piezak ekoizten ditu enpresak. Lapurdin du egoitza, eta lantegiak ditu Okzitanian, Portugalen, Mexikon, Kanadan eta Indian.
Sektore aeronautikoaren «egoera ekonomiko kritikoa» argudiatu du enpresak erabakia hartzeko. Lan eskaerak %40 jaitsi direla azpimarratu du, eta luze gabe ez dirudi egoera hobetuko denik: urteko azken hilabeteetarako eskariak %50 jaitsiko direla aurreikusi dute. COVID-19ak krisiak guztiz lehortu du hegazkinen eskaria, eta arriskuan jarri du sektore osoa, Airbus erraldoia barne.
Airbus da, hain justu, Lauak taldearen bezero nagusietako bat: hari saldutako piezetatik eskuratzen ditu bere irabazien %60. Berdin Ipar Euskal Herriko beste enpresa batzuentzat. Dassaultek Lapurdiko lantegi handiena du Miarritze eta Angelu artean, 900 langilekoa, eta Zuberoan, berriz, Elkar ingeniaritza enpresaren jarduera nagusia da aeronautika.
Krisia hasi zenetik ez du aldi baterako langilerik kontratatu Lauak-ek, eta, orain, kaleratzeak ez ditu Euskal Herrian soilik egingo: Okzitanian dituen bi lantegietan 93 langile kaleratuko ditu, Isle-Jourdanen eta 33 Saint-Germen, 60. Enpresak argi utzi du kaleratutako langileei ezin diela lanposturen bat eman bere beste lantegietan.
Frantziako Gobernuak 15.000 milioi jarriko ditu industria aeronautikoa salbatzeko.
Hego Euskal Herrian ere kaleratzeak iragarri dituzte sektoreko enpresek: Arabako Aernnovak eta Bizkaiko ITP Aerok.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185242/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-neska-lagun-ohiari-eraso-egitea-leporatuta.htm
|
Gizartea
|
Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagun ohiari eraso egitea leporatuta
|
Erasoa bart gertatu da, 22:00ak aldera.
|
Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagun ohiari eraso egitea leporatuta. Erasoa bart gertatu da, 22:00ak aldera.
|
36 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, neska lagun ohiari eraso egitea egotzita. Erasoa bart gertatu da, 22:00ak inguruan, Gasteizko Santa Barbara plazan. Gaur goizean jarriko dute atxilotua epailearen esku.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, lekuko batek ohartarazi zien gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola, biktimak adingabe bat besoetan zuela. Patruila iritsi zenean, bikotea eztabaidatzen ari zen, eta banandu egin zituen. Gizonak agenteetako bati ere eraso zion. Erasotzailea atxilotu zuten, genero indarkeria delitu bat eta agente baten aurkako erresistentzia eta atentatu delitu bat egotzita.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185243/berrehun-positiboren-langa-gainditu-da-seigarren-egunez-jarraian-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian
|
Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.
|
Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian. Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.
|
Seigarren egunez jarraian, berrehun kasutik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, azken zenbaketetan 224 kasu detektatu baitituzte. Beste egun batez, Bizkaian izan dira kutsatze gehienak: 123. Nafarroan 59 kasu detektatu dituzte; Gipuzkoan, 25; Araban, 14: eta erkidegotik kanpo, 3. Bilbo izan da egunotan arretagunea, han atzeman baitituzte positibo gehienak azkenaldian. Azken kontaketen arabera, beste 73 kasu izan dira, eta ostegunetik 335 positibo atzeman dituzte dagoeneko. Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuen hiriburuko Fever diskotekan sei kasu detektatu zituztela, eta dei egin zien uztailaren 24tik 26ra diskoteka horretan izan zirenei PCR proba egitera joateko. Gaur egingo dizkiete testak, Basurtuko ospitalearen kanpoan dagoen karpan. Bestalde, hilaren 25etik 30era Erandioko Goikoa batzokian izan zirenei ere proba egitera joateko eskatu die Osasun Sailak. Testak Urdulizko ospitalean egingo dizkiete.
Azken orduetan, hamahiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzte gaitzaren ondorioz, eta zazpi pertsona daude ZIUetan. Nafarroan, gainera, bost pertsona etxean daude ospitaleraturik. Oraintxe, 98 pertsona daude COVID-19aren ondorioz Hego Euskal Herriko erietxeetan.
Neurriak martxan Zangozan
Nafarroako Gobernuarekin bildu ostean, Zangozako Udalak (Nafarroa) herrian aplikatuko diren neurri murriztaileen berri eman du. Azken egunotan, hamazortzi kasu atzeman dituzte herrian, eta jarduerak mugatzeko erabakia hartu du udalak. Herriko zenbait instalazio itxita egongo dira: kiroldegia, haur eskola, jolas parkeak, liburutegia eta kultur eta gizarte taldeen jardueretarako lokalak. Gazte lokalak eta elkarte gastronomikoak ere itxi egingo dituzte. Bestalde, tabernek eta jatetxeek gauerdira arte bakarrik ireki ahal izango dute. Halaber, Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi du azken orduetan ez dela beste kasurik atzeman Zangozan.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185244/tapia-lan-eremuan-ez-da-agerraldirik-izaten-ari.htm
|
Ekonomia
|
Tapia: «Lan eremuan ez da agerraldirik izaten ari»
|
Jaurlaritzako sailburuak esan du «euskal gizarteak udazkenean izango duen erronka handiena» dela oreka aurkitzea osasuna babestearen eta jarduera ekonomikoarekin jarraitzearen artean. Aitortu du ez dakiela Urkulluren gobernu berriko kide izango den ala ez.
|
Tapia: «Lan eremuan ez da agerraldirik izaten ari». Jaurlaritzako sailburuak esan du «euskal gizarteak udazkenean izango duen erronka handiena» dela oreka aurkitzea osasuna babestearen eta jarduera ekonomikoarekin jarraitzearen artean. Aitortu du ez dakiela Urkulluren gobernu berriko kide izango den ala ez.
|
«Hasieratik erabaki genuen agerraldiak izan diren guneak eta haien inguruak kontrolatu behar genituela; horretan jarraitu behar dugu, izan aisialdi, garraio edo lan eremuak, non, gainera, ez den agerraldirik izaten ari». Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak hala defendatu du gaur langileak beharrera itzultzeko hartu zuten erabakia, Onda Vasca irratian.
Tapiaren iritziz, frogatuta dago osasuna babestearen eta jarduera ekonomikoarekin jarraitzearen arteko oreka aurkitu behar dela, nahiz eta horrek «esfortzu ikaragarria» eskatzen dien osasun langileei: «Euskal gizarteak udazkenean izango duen erronka handiena da bi aldagai horien arteko oreka aurkitzea».
Bere etorkizunaz galdetuta, aitortu du ez dakiela osatzeko dagoen Eusko Jaurlaritza berriko kide izango den ala ez, eta Iñigo Urkullu lehendakarigaiak aukeratu beharko duela nor izan nahi duen alboan.
Ezinbestean, azken asteetan hainbat enpresak iragarri dituzten kaleratzeen inguruan ere galdetu diote sailburuari —Tubacexek, ITP Aerok eta Aernnovak, besteak beste—. Adierazi du Jaurlaritzak dena emango duela konponbideak aurkitzeko, eta halako arazoei aurre egiteko beharrezkoa dela hiru aldeen arteko elkarlana: enpresena, langileena eta erakundeena.
Konponbide izan litezkeen batzuk proposatu ditu Tapiak. Batetik, ordu poltsak sor daitezkeela esan du, eta, bestetik, azken asteetan gehien babesten ari den aukera aipatu du, langileei soldatak murriztearena: «Egoera problematikoa delako egin daiteke hori, enpresak une zail honetatik irteteko eta, berriz ere irabaziak dituztenean, soldatak berreskuratzeko».
«Gerrikoa estutzea tokatzen da»
Sailburuaren iritziz, «gerrikoa estutzea tokatzen da orain», baina langileek orain egingo duten esfortzuaren adinakoa izan behar du ordainak enpresetara emaitza onak itzultzen direnean.
Sektore guztiak, gainera, ez daude egoera txarrean. Tapiak hizpide izan ditu energia berriztagarriena, sare inteligenteena eta «albiste onak iragar ditzaketen beste batzuk»; haietan inbertitzen jarraitu behar dela azpimarratu du, «punta-puntan egoteko eta beharrezko azpiegiturak izaten jarraitzeko», besteak beste, garraioan eta 5G teknologian. Enpresa eredu parte hartzaileagoen alde ere hitz egin du, malguagoak eta denen parte hartzea bultzatuko dutenak.
Azkenik, autogintza izan du hizpide, uztailean autoen salmenta %34 handitu baita Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hori Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak martxan dituzten Renove planen ondorio zuzena da, sailburuaren ustez, eta gehitu du sektorea apirilean baino lasaixeago dagoela orain, nahiz eta kezkatuta jarraitzen duen.
Planaren beste helburua da CO2 isuriak murriztea, eta, alde horretatik, neutraltasun teknologikoa defendatu du: «Ibilgailu mota guztiak sustatu behar dira».
Laudioko eta Amurrioko alkateekin
Tapiak bilera bat egin du Ander Añibarrorekin eta Josune Irabienekin, Laudioko eta Amurrioko alkateekin. Aiarako eskualdearen egoera sozioekonomikoa aztertzea zen helburua, langabeziak Euskal Herrian gogorren jo dituen eremuetako bat baita —besteak beste, han daude Tubacexen lantegi nagusiak—.
Alkateek kezka azaldu diote sailburuari, eta ekintza batzuk adostu dituzte. Lehenik, eskualdeko enpresa nagusiekin bilduko dira haien informazio zehatza eskuratzeko, eta, hala, krisiaren eraginak arintzeko ezarri beharreko neurriak zehaztu ahal izateko.
Horrez gain, erabaki dute berriz ere abiatzea Eusko Legebiltzarrean eratutako Aiaraldeko Sozioekonomia Lantaldea, Jaurlaritzak eta udalek hartzen dituzten erabakiak koordinatzeko eta eztabaidatzeko.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185245/zahar-etxeetako-lan-baldintzak-hobetzeko-eskatu-du-gipuzkoako-senideak-taldeak.htm
|
Gizartea
|
Zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko eskatu du Gipuzkoako Senideak taldeak
|
Elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, eta "neurriak" eskatu dituzte "urte luzez" mahai gainean daraman arazo horretarako.
|
Zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko eskatu du Gipuzkoako Senideak taldeak. Elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, eta "neurriak" eskatu dituzte "urte luzez" mahai gainean daraman arazo horretarako.
|
Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Gipuzkoako Senideak taldeak deituta. Zahar etxeetako lan baldintzei konponbidea jartzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hogei lagun bildu dira, eta ordu erdiko kontzentrazio zaratatsua egin dute.
Izaskun Zuartegi eta Xabier Pierrugues Gipuzkoako Senideak taldeko kideek BERRIAri adierazi diotenez, egoitzetan “oso langile gutxi” daude, eta ezinezkoa egiten zaie pertsonen “oinarrizko beharrak” betetzea: “Berez, irteera terapeutikoak egin beharko lituzkete, baina langile gutxirekin ezinezkoa da”. “Urte luzez” mahai gainean egon den gai bat dela salatu dute, eta Pierruguesek “behingoz arazoari aurre egiteko” eskaera egin dio aldundiari.
Hala ere, adierazi dutenez, ez da kexu egoteko duten motibo bakarra. Zahar etxeetako egoiliarren egoera oso lazgarria dela nabarmendu dute: “Gure senideak irten gabe daude; bisitak astean behin egin ditzakegu, eta hiru metroko distantzia mantendu une oro. Ezin gara ongi komunikatu”. Bi kideen iritziz, egungo egoeran, zahar etxeak “kartzela” baten modukoak dira.
Zuartegiren ustez, fisikoki eta psikologikoki eragiten die egoerak, eta “tristura handiz” bizitzen ari direla gehitu du. Pierruguesek neurriak “lasaitzea” eskatu du, egungo neurriekin “kalte handiak” sortzen ari direlako.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185246/juan-carlos-borboikoa-dominikar-errepublikara-joan-dela-zabaldu-dute-espainiako-komunikabideek.htm
|
Mundua
|
Juan Carlos Borboikoa Dominikar Errepublikara joan dela zabaldu dute Espainiako komunikabideek
|
Errege emeritua ezingo lukete Dominikar Errepublikatik Suitzara estraditatu, azken horrek auzipetuko balu. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak adierazi du ez dakiela non dagoen.
|
Juan Carlos Borboikoa Dominikar Errepublikara joan dela zabaldu dute Espainiako komunikabideek. Errege emeritua ezingo lukete Dominikar Errepublikatik Suitzara estraditatu, azken horrek auzipetuko balu. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak adierazi du ez dakiela non dagoen.
|
Espainiako prentsak ez bezala, nazioartekoak Juan Carlos Borboikoaren ihesaz eta erbesteaz hitz egiten du. Espainiako errege etxeak atzo jakinarazi zuen errege emeritua aurrerantzean Espainiatik kanpo biziko dela, bere «iraganeko bizitza pribatuko zenbait gertakari izaten ari den oihartzun publikoarengatik». Errege etxeak, ordea, ez du zehaztu nora joan den Borboikoa, eta aurreratu du ez duela bidaiari lotutako azalpenik emango, «errege emerituaren erabaki pertsonal bat» delako.
ABC eta La Vanguardia egunkariek aurreratu dutenez, Dominikar Errepublikan dago. Kazetok zabaldutako informazioaren arabera, igandean Felipe Borboikoa semearentzako oharra idatzi ostean Zarzuelatik Sanxexo (Galizia) aldera irten zen, eta handik Portora (Portugal), non Dominikar Errepublikarako hegaldia hartu zuen. Iturri horien arabera, egun Fanjul familiaren jabetza den hotel batean dago Espainiako errege emeritua.
Suitzako eta Espainiako fiskaltzak zenbait ustelkeria kasurengatik ikertzen ari dira Borboikoa, ustez zenbait paradisu fiskaletan zituen funtsengatik. Hain zuzen ere Espainiarekin badu estradizio akordioa Dominikar Errepublikak, baina, hitzarmenaren 10. artikuluaren arabera, ez da inor estraditatuko haren erantzukizun penala amaitu bada, izan karguek preskribatu egin dutelako, izan beste arrazoiren batengatik. Suitzaren kasuan, berriz, zigortutako dominikar edo suitzarrak estraditatzeko aukera soilik aurreikusten du akordioak; beraz, Borboikoari ez lioke eragingo.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ohiko agerraldia egin du gaur, ministro kontseiluaren ostean, eta kazetariek hainbatetan galdetu diote gobernua errege emerituaren erabakiaren jakinaren gainean al zegoen eta zer egiteko izan duen hark herrialdetik alde egin zezan. Sanchezek erantzun du Borboikoarekin izan dituen elkarrizketak «diskretuak» direla, eta ez dituela publiko egingo. Espainiako presidenteak «errespetua» agertu dio errege etxeak hartutako erabakiari, «eman duen mezuarengatik». Sanchezen esanetan, errege etxeak «distantzia» ezarri nahi izan du errege emerituaren jarrerekiko.
Presidenteak nabarmendu du Juan Carlos Borboikoaren erabakiak ez diola eragin behar errege etxeari. «Ez dira erakundeak epaitzen, pertsonak baizik». Espainiako «larrialdi egoerak» erakunde «indartsuak» eskatzen dituela gaineratu du.
Borboikoaren erabakiak Espainiako Gobernuaren aurkako kritikak eragin ditu, ordea, Kongresuan. Ugari izan dira Pedro Sanchezi azalpenak eskatu dizkioten alderdiak, tartean koaliziokide duen Unidas Podemosek. Talde parlamentarioko buru Jaume Asensek «leialtasunik gabe» jokatu izana egotzi dio gobernuburuari, hark errege etxearekin zituen hizketaldien berri eman ez zielako. «Gobernuaren parte baten erabakia izan da. Ez zaigu ezer jakinarazi, eta, beraz, ez gara hartutako erabakien erantzule egingo».
Urrats bat gehiago egin du JxC Junts Per Catalunyako eledun Laura Borrasek, eta Sanchezen eta Carmen Calvo presidenteordearen agerraldia eskatu du. «Gobernuak bat egin du errege etxearekin, eta Borboikoari joaten utzi dio dirua itzularazteko ahaleginik egin gabe. Oso larria da ustez modu ilunean aberastu den errege batek ihes egin izana».
Euskal ordezkaritzak ere kritikatu egin du Espainiako errege emerituaren jarrera. EAJko bozeramaile Aitor Estebanek onartezintzat jo du Espainiatik irten izana: «Harrigarria da zer jarrera hartu duen gobernuak egoera honetan. Ez genuen inondik ere espero bat-batean joatea, inolako azalpenik eman gabe eta gertatutakoari buruzko adierazpenik egin gabe».
EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiren esanetan, baina, «Felipe VI.a babesteko» joan da Borboikoa Espainiatik, eta nabarmendu du erregimena aldatzea dela orain garrantzitsuena, eta ez errege emerituak ihes egin izana. «Espainiak nahikoa denbora izan du ustelkeria hor zegoela aitortzeko. Francok izendatu zuen Juan Carlos Borboikoa. Hori da dagoen ustelkeriarik handiena».
Aitonaren bidetik
Espainiako errege emeritua ez da izan ihes egin duen lehen Borboikoa. Haren aitonak, Alfonso XIII.ak, atzerrira joatea erabaki zuen 1931n, II. Errepublika aldarrikatu zenean. Borboikoak apirilaren 14ko gauean egin zuen ihes. Lehenik, autoz, Cartagenaraino, eta ondoren itsasontziz Marseillara, jarraian Parisen aterpe hartzeko.
Haren seme eta Juan Carlos Borboikoaren aita Erroman bizi izan zen, eta 1936an Francisco Francoren indarrei babesa eskaini zien, baina diktadore izango zenak ez zuen boterea beste inorekin partekatzeko asmorik. Hala, Erroman jaio zen Juan Carlos bera ere. Haren aitak ahaleginak eta bi egin zituen Espainiara itzuli ahal izateko, baina ez zuen Francoren onespena lortu. Diktadoreak, aldiz, haren semearen alde egin zuen, eta 1948an Juan Borboikoak eta Francok adostu zuten egun errege emeritua dena Espainiara itzultzea.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185247/eajk-berdinen-arteko-harreman-bat-izan-nahi-badu-espainiako-estatuarekin-gurekin-egin-behar-du-ituna.htm
|
Politika
|
«EAJk berdinen arteko harreman bat izan nahi badu Espainiako Estatuarekin, gurekin egin behar du ituna»
|
Voxek Eusko Legebiltzarreko agenda «markatu» ez dezan, «akordio antifaxista bat» egitera deitu du Otegik.
|
«EAJk berdinen arteko harreman bat izan nahi badu Espainiako Estatuarekin, gurekin egin behar du ituna». Voxek Eusko Legebiltzarreko agenda «markatu» ez dezan, «akordio antifaxista bat» egitera deitu du Otegik.
|
Bakartxo Tejeria (EAJ) Eusko Legebiltzarreko presidente izendatu zuten atzo, berriro, eta legegintzaldi berriko estreinako osoko bilkuran adierazi zuen, besteak beste, Espainiako Estatuarekin «harreman molde berri bat» lortu behar dela, eta horrek «aldebikoa» behar duela izan. Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak hitz horiek izan ditu ahotan gaur, eta jeltzaleei adierazi die hori egiteko asmoa badute ituna beraiekin egin beharko duela. «Politika oso sinplea da: EAJk erabaki behar du zer egin eta norekin. EAJk nahi badu berdinen arteko harreman bat Espainiako Estatuarekin, gurekin egin behar du ituna, subiranistekin», nabarmendu du Bizkaia Irratian emandako elkarrizketa batean.
Otegiren iritziz, Tejeriak plazaratutakoa koalizio independentistak defendatu du autogobernu lantaldean. «Baina jeltzaleek, azkenean, PSOEren besoetara egin zuten jauzi». EAJri jakinarazi dio, bide batez, haiengana ez jotzeko bere intentzioa baldin bada Gernikako Estatutuaren «erreforma bat» egitea. «Hori PSOErekin egin dezake». Otegik ez ditu beste lau urte igaro nahi estatus politiko berriaz eztabaidatzen: «Hemen egina dago debatea».
Voxi buruz ere galdetu diote EH Bilduren koordinatzaile nagusiari, eta, eskuin muturreko alderdiak legebiltzarreko agenda «markatu» ez dezan, «akordio antifaxista bat» egitera deitu du. «Uste dut lortuko dugula», adierazi du Otegik. Haren esanetan, koalizio independentistak hori egiteko proposamen batzuk jarri ditu mahai gainean dagoeneko. «Baina argi dugu akordio bat egin behar dela hori nahi dugun alderdion artean». Planteamenduetako bat da, koalizio independentistak aurreko legegintzaldian hauspotu bezala, ganberako araudia aldatzea. «Beste aukera bat da jarraipenik ez ematea Voxek egindako planteamenduei».
«Eskumen asko falta dira oraindik»
Tejeriak gaur Radio Euskadin berretsi duenez, «errespetuan, aldebikotasunean eta berdintasunean» oinarritutako harreman bat planteatzen du EAJk Espainiako Estatuarekin. «Errespetatu daitezela euskaldunok erabakitakoa, gure eskumenak. Izan ere, ahal den neurrian zentralizatzen ari da, urteak daramatzagu horrela, eta ez da posible». Eusko Legebiltzarreko presidentearen iritziz —hirugarren legegintzaldia egingo du karguan—, «eskumen asko falta dira oraindik» Gernikako Estatutua betetzeko. Pentsatzen du bi aldeek, Madrilek eta Eusko Jaurlaritzak «egutegi bat» zehaztu zutela, eta hori «betetzea» aldarrikatu du.
Iruditzen zaio, gainera, «inondik inora» ez dela «bateraezina» alde batetik autogobernua lantzen jarraitzea eta bestetik COVID-19ak eragindako krisiari irtenbide bat nola eman lantzea. «Txanpon beraren bi aldeak dira». Elkarrizketan esan diote aurreko legegintzaldian ez zutela akordiorik lortu EAEko estatus politiko berriaren inguruan, eta galdetu diote ea oraingoan ere gauza bera gertatu ote daitekeen. «Ez dut egoera horretan jarri nahi. Badugu denbora akordioak lortzeko».
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185248/eh-bilduk-harroturen-laquoizaera-integrala-mantentzekoraquo-eskatu-dio-iruntildeeko-udalari.htm
|
Gizartea
|
EH Bilduk Harroturen «izaera integrala mantentzeko» eskatu dio Iruñeko Udalari
|
EH Bildu Iruñeak bat egin du Harrotu sexu eta genero aniztasunaren arreta zerbitzuko udal zentroak Iruñean LGTBIQ+ arretaren «aitzindari» izaten jarraitzeko aldarrikapenarekin.
|
EH Bilduk Harroturen «izaera integrala mantentzeko» eskatu dio Iruñeko Udalari. EH Bildu Iruñeak bat egin du Harrotu sexu eta genero aniztasunaren arreta zerbitzuko udal zentroak Iruñean LGTBIQ+ arretaren «aitzindari» izaten jarraitzeko aldarrikapenarekin.
|
Koalizioak jakinarazi duenez, Iruñeko Udalak dio Harrotuk eta Kattalingunek zerbitzu berak eskaintzen dituztela, eta «bikoiztasuna» dagoela. Hori ikusirik, alderdiak jakinarazi du «Harroturen funtzioak aldatu edo murrizteko arriskua dela-eta» babesa adierazten diela Nafarroako LGTBIQ+ kolektiboei. Bi zerbitzuak «osagarriak» direla adierazi du EH Bildu Iruñeak, eta salatu du «etete horrek eredu integralaren galera» ekarriko lukeela.
Koalizioak uste du Navarra Sumaren «beste murrizketa bat» dela, eta Harrotuk erabiltzaileei eskaintzen dien «zerbitzu integralaren galera» eragingo lukeela horrek. Gainera, zerbitzuan lan egiten duten profesionalen lana «gutxietsiko» litzatekeela uste du, eta, horrela, aholkularitza soilik sexologikora eta juridikora «murriztuko» litzatekeela.
Bestalde, EH Bilduk eskatu du Nafarroako LGTBIQ+ kolektibo guztiek parte hartzeko prozesu bat irekitzea, haien ekarpenak eta beharrak kontuan hartzeko.
Navarra Sumaren «gardentasunik eza» salatu du koalizioak, eta uste du «ezinbestekoa» dela, besteak beste, Iruñeko Udalak Harrotu zentrorako aurreikusitako funtzioak eta ezaugarriak «argitzea».
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185249/zazpi-lagun-atxilotu-dituzte-bizkaian-pertsonak-salerosteko-sare-bat-desegiteko-operazio-batean.htm
|
Gizartea
|
Zazpi lagun atxilotu dituzte Bizkaian, pertsonak salerosteko sare bat desegiteko operazio batean
|
Pertsonen salerosketarako sare bat desegin dute Bizkaian, eta zazpi pertsona atxilotu dituzte. Lan ustiapenerako antolatutako sare bat zen.
|
Zazpi lagun atxilotu dituzte Bizkaian, pertsonak salerosteko sare bat desegiteko operazio batean. Pertsonen salerosketarako sare bat desegin dute Bizkaian, eta zazpi pertsona atxilotu dituzte. Lan ustiapenerako antolatutako sare bat zen.
|
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak gizakien salerosketarako eta lan ustiapenerako erakunde bat desegin du Bizkaian, eta zazpi pertsona atxilotu dituzte.
Biktima gehienak gizonezkoak dira, eta sarearen ustezko arduradunei 8.000 eta 10.000 euro artean ordaintzen zizkieten haiek Pakistandik garraiatzeagatik. Bizkaiko hainbat etxetan zeuden erroldatuak; aurrez 3.000 euro ordaindu behar zituzten, eta, Barne Ministerioko oharrak dioenez, Bizkaiko fruta dendetan lan egiten zuten, kontraturik gabe eta gizarte segurantzan izena eman gabe. Hiru urte igaro ondoren, kontratupeko lanpostu bat eskaintzen zieten beste 8.000 euroren truke, Espainian bizileku txartela eskuratu ahal izateko, betiere oharrak dioenez.
Guztira zazpi pertsona atxilotu dituzte: hiru Gernikan, beste hiru Bermeon, eta bat Mungian. Gainera, miaketak egin dituzte Bizkaiko lau udalerritako zenbait etxetan; besteak beste, bi Gernikan eta bi Bermeon. 93.522 euro, dokumentazioa eta sakelako telefonoak atzeman dituzte operazioan.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185250/pandemiak-desberdintasunak-sakondu-dituela-dio-emakunderen-txosten-batek.htm
|
Gizartea
|
Pandemiak desberdintasunak sakondu dituela dio Emakunderen txosten batek
|
Gizon eta emakumeen osasuna, ordaindu gabeko zaintza lanak, enplegua, indarkeria matxista, bazterkeria eta parte hartzea azken hilabeteotan nola aldatu diren aztertu du Emakundek. Egoera hobetzeko gomendioak egin dizkie erakundeei.
|
Pandemiak desberdintasunak sakondu dituela dio Emakunderen txosten batek. Gizon eta emakumeen osasuna, ordaindu gabeko zaintza lanak, enplegua, indarkeria matxista, bazterkeria eta parte hartzea azken hilabeteotan nola aldatu diren aztertu du Emakundek. Egoera hobetzeko gomendioak egin dizkie erakundeei.
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emakume eta gizonen arteko desberdintasunak pandemia garaian nola aldatu diren ikertu du Emakundek Berdintasuna pandemia garaian txostenean. Eta, hain justu, ondorioztatu du ez dagoela berdintasunik: are, ezberdintasunak handitu egin direla azaleratu du. «Pandemiak eragindako krisi honek ez du eragin bera izan pertsona guztiengan: kalte handiagoak izaten ari da eta izango ditu aurretik zaurgarritasun handiagoko egoeran zeuden pertsonengan». Eta horien artean dira emakumeak.
Bertzeak bertze osasuna, ordaindu gabeko zaintza lanak, enplegua, indarkeria matxista, bazterkeria eta parte hartzea aztertu ditu Emakundek, eta nabarmendu du arlo horietan guztietan daudela balantzaren azpian emakumeak: «Genero desberdinkeriak azaltzen du talde horien artean emakumeek eta neskek diskriminazioa eta indarkeria jasateko eta beren eskubideak urratzeko arrisku handiagoa dutela».
OSASUNA
Osasunean, erraterako: koronabirusarekin kutsaturiko hamar lagunetik sei emakumeak izan dira. Esposizio handiagoa daukatelako eritasunarekiko: hamar osasun langiletik zortzi emakumeak dira, baita adinekoen egoitzetako langileak ere. Pandemian zehar izandako gainkargaren eta estresaren ondorioz, lau emakumetik batek lo egiteko arazoak dituela azaldu du Emakundek, eta, oro har, osasun emozionalean gehiago eragin diela emakumeei pandemiak.
Gaixotasunak ezberdin eragin die emakume eta gizonei, halere: hilgarritasun tasa, erraterako, handiagoa izan da gizonen artean. Emakundek ohartarazi du genero ikuspegia garrantzitsua dela gaixotasunak ikertzerako garaian. Izan ere, sintoma ezberdinak garatu dituzte gizon eta emakumeek: gizonek joera handiagoa izan dute pneumonia garatzeko, eta emakumeek, aldiz, beherakoa eta gorakoa gehiago izan dituzte, txostenaren arabera.
ZAINTZA LANAK
Konfinamenduan zaintza eremu publiko ugari bertan behera gelditzeak —erraterako, eskolak— emakumeei eragin die bereziki, Emakunderen arabera: «Zaintza berriro ere familiaren ardura bilakatzeak eragin asimetrikoa izan du eta bereziki emakumeei eragin die», azaldu du. Hala, emakumeak ibili dira gehiago haurrei eskolako lanekin laguntzen edota menpekotasuna duten pertsonak zaintzen. Berdintasuneranzko aldaketa ere gertatu da zenbait kasutan: «Gizonek lehen egiten ez zituzten lanak egiteko asmo handiagoa erakutsi dute». Baina Emakundek ohartarazi du horrek ez duela orekatu balantza: «Banaketaren aldaketa ez dago familietan kudeatu behar izan den lan kargaren igoerarekin alderatzerik».
Telelanaren arriskuez ohartarazi du Emakundek, emakumeek gehiago egin baitiote uko soldatapeko lanari «familiako ongizatearen izenean». Aurrerantzean ere gerta daitekeela aurreikusi du Emakundek: «Epe ertain eta luzera soldatarik gabeko zaintza lanak ugaritzea aurreikusten da; hori dela eta, badirudi handia dela emakumeak lan merkatutik ateratzera eta etxera itzultzera bultzatzen dituen arriskua».
ENPLEGUA
Ordaindu gabeko zaintza lanetan bezala, enpleguan ere lehendik zeuden desberdintasunak areagotu direla nabarmendu du Emakundek. Alde batetik, emakumeak nagusi ziren eta «ikusezinak» ziren jarduerak funtsezko bilakatu dira. «Paradoxikoki, lanpostu horietako asko lehenago ikusezinak ziren ia, prestigio baxua zuten eta baldintza prekarizatuetan egiten ziren». Emakumeak nagusi diren bertze sektore batzuetan, berriz, lana galdu dute emakume anitzek: «Presentzia esanguratsua izan dute berrogeialdian egon diren sektore batzuetan (turismoari, ostalaritzari eta txikizkako merkataritzari lotutako jardueretan, nagusiki), eta aldi baterako edo behin betiko lana galtzeko aukera gehiago dituzte».
Txostenak aipamen berezia egin die etxeko langileei, eta ohartarazi du horietako askok lantokian konfinatu behar izan dutela. Emakundek kalkulatzen du, langile horientzat ezohiko laguntza bat onartu bada ere, gutxienez erdiek ez dutela laguntza hori jasoko, «egoera irregularrean egoteagatik».
Langabezia tasa ere handiagoa da emakumeengan gizonezkoengan baino: maiatzean 15 puntukoa zen emakumeena, eta gizonena, aldiz, 11,6koa.
INDARKERIA
Konfinamenduan emakume anitzek beren erasotzaileekin itxi behar izan dutela ohartarazi du Emakundek, eta horrek arriskuan jarri dituela. Eusko Jaurlaritzak biktimen arretarako jarritako telefonoko kontsultak igo egin dira pandemia garaian (%10,5). Era berean, foru aldundiek eskaintzen duten arreta psikologiko espezializatuetan zerbitzuen jarduera «esanguratsua» izan da hilabeteotan, Emakunderen arabera: 5.963 esku hartze egin dituzte, 1.533 kasu aktibori erantzun diete, eta 332 kasu berriren esku hartzea hasi dute.
Salaketa kopuruak behera egin du, baina, Emakunderen ustez, horrek ez du erran nahi indarkeria gutxiago egon denik. «Kontrara, esan nahi du kasu horiek estali egin direla eta emakume erasotuek beste babes estrategia batzuk bilatu dituztela».
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185251/zaintza-langileentzako-sari-bat-hitzeman-du-macronek.htm
|
Gizartea
|
Zaintza langileentzako sari bat hitzeman du Macronek
|
Adinekoez eta elbarrituez arduratzen diren zaintzaileek 1.000 euroko «COVID saria» jasoko dute. Frantziako Estatuak 80 milioi euroko diru laguntza emanen die departamenduei.
|
Zaintza langileentzako sari bat hitzeman du Macronek. Adinekoez eta elbarrituez arduratzen diren zaintzaileek 1.000 euroko «COVID saria» jasoko dute. Frantziako Estatuak 80 milioi euroko diru laguntza emanen die departamenduei.
|
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak jakinarazi du etxeko zaintzaileek 1.000 eurorainoko saria ukanen dutela, pandemia garaian «ezkutuan eta baldintza zailetan» aritu direla argudiatua. Zaintzaileek departamenduen tutoretzapean egiten dute lan; hala, estatuak 80 milioi euroko laguntza isuriko die departamenduei. Estatuaren diru laguntzaz gain, departamendu bakoitzak beste 80 milioi euro baliatuko ditu COVID-19 saria banatzeko: guztira 160 milioi euroko zorroa osatuko dute zaintzaileei banatzeko.
Frantziako Estatuko 320.000 langilek jasoko dute prima —horietarik %97 emakumeak—, abenduan «berantenez». Langileen lanaldiaren arabera kalkulatuko dute kopurua, eta 1.000 eurokoa izaten ahalko da gehienez ere. Bestalde, «zaintzaileen lan baldintzak eta artatuen bizi baldintzak hobetze aldera», Macronek «dependentziaren gaiaren inguruko» neurriak hartuko dituela hitzeman du goizean, Toulonen (Okzitania) egindako agerraldi batean.
Pandemia garaian zerbitzu berezietan lan egin zuten ospitaleetako langileek jada jaso dute COVID-19 sari berezia, tartean Baionako ospitaleko zenbait erizain.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185252/maskara-derrigortu-dute-lapurdiko-zenbait-herritan.htm
|
Gizartea
|
Maskara derrigortu dute Lapurdiko zenbait herritan
|
Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Baionan (Lapurdi) beharrezkoa izanen da maskara erabiltzea. 135 euroko isuna izanen du maskararik gabe doanak. Euskal Hirigune Elkargoak jakinarazi du Angeluko eta Miarritzeko hondartzetako gaueko garraioak geldituko dituztela, COVID-19aren hedapena murrizteko.
|
Maskara derrigortu dute Lapurdiko zenbait herritan. Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Baionan (Lapurdi) beharrezkoa izanen da maskara erabiltzea. 135 euroko isuna izanen du maskararik gabe doanak. Euskal Hirigune Elkargoak jakinarazi du Angeluko eta Miarritzeko hondartzetako gaueko garraioak geldituko dituztela, COVID-19aren hedapena murrizteko.
|
Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak maskararen erabilera derrigortu du Lapurdi kostaldeko zenbait hiritan. Hala, bihartik aitzina Miarritzeko, Baionako, eta Donibane Lohizuneko hiri barneetan maskararekin ibili beharko du 11 urtetik gorako edonork. Elbarritasunagatik maskararik erabiltzen ahal ez duenak mediku agiria beharko du.
Maider Aroztegi Miarritzeko auzapeza izan zen neurria hartu zuen lehena, eta ondoko herrietako auzapezei dei egin zien ber neurria hartzeko. Turismoaren eraginez karrikak jendez bete dira udan, eta, karriken estutasuna ikusirik, metro bateko distantzia atxiki ezina dela argudiatu zuen.
Angelun eta Ziburun (Lapurdi), maskara merkatu irekietan derrigortu dute; karriketan, ordea, ez. Neurriak agorrilaren 31 arte iraungo du, oraingoz. Maskara jantzi gabe doanak 135 euroko isuna ukanen duela azpimarratu du prefeturak.
Neurriarekin bat egiteko asmoz, elkargoak azaldu du gauerdi ondotik geldituko direla hondartza inguruetara doazen autobus ibilbideak (T1, 5 eta 44 ibilbideak). Agorrilaren 30a arte iraunen du geldialdiak. Izan ere, Miarritzeko eta Angeluko herriko etxeek hondartzen itxiera agindu zuten 22:00etatik 06:00ak arte, «COVID-19aren hedapena oztopatzeko». Elkargoaren arabera, gaueko garraio publikoak murrizteko erabakia «koherentea» da prefeturak hartutako neurri berriarekin.
Gaueko langileen ez zigortzeko, Chronoplus garraio sareak lehen astea baliatuko du entsegu gisa ordezkapen sistema bat plantan ezartzeko, «beharrezkoa bada».
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185253/menpekotasunaren-itxaron-zerrendetako-1571-pertsona-hil-dira-hego-euskal-herrian-lehenengo-sei-hilabetean.htm
|
Gizartea
|
Menpekotasunaren itxaron zerrendetako 1.571 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian lehenengo sei hilabetean
|
Menpekotasunaren itxaron zerrendetako 1.571 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian lehenengo sei hilabetean.
|
Hildako 1.571 pertsonetatik, %82,74k (1.300) zerbitzuak jasotzeko eskubidea zuten; %17,25 (271), berriz, behin betiko menpekotasunaren ebazpenaren zain zeudela hil dira. Hildakoetatik 1.400 Bizkai, Gipuzkoa eta Arabakoak ziren, eta 171 Nafarroakoak. Hala azaldu du Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien eta Kudeatzaileen Estatuko Elkarteak (ADYGSS) Mendekotasunerako Estatuko Behatokia izeneko txostenean.
Txostenaren arabera, zortzi minutuan behin menpekotasunaren itxaron zerrendetako pertsona bat hiltzen da Espainiako Estatuan, eta egunean 176 pertsona hiltzen dira «labirinto burokratikoaren» ondorioz.
Konfinamenduaren hiru hilabeteetan, menpekotasunen bat zutenen heriotzak nabarmen ugaritu dira. Zahar etxeetan ere, ohiko kopuruak gainditu dituzte. Hori ikusita, elkarteak adierazi du beharrezkoa dela «prozedurak sinplifikatzea», eta gobernuek «irizpideak arintzeko erreformak» ezarri behar dituztela horretarako. Azaldu duenez, aldaketa horiek gauzatu ezean, erkidegoetako gobernuak eguneroko «heriotzen eta sufrimenduaren erantzule» izango dira.
|
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185255/arabako-eta-gipuzkoako-zahar-etxeetako-hamar-langilek-positibo-eman-dute.htm
|
Gizartea
|
Arabako eta Gipuzkoako zahar etxeetako hamar langilek positibo eman dute
|
Gainerako langileei eta egoiliarrei probak egin dizkiete, eta ez da kasu gehiago atzeman oraingoz.
|
Arabako eta Gipuzkoako zahar etxeetako hamar langilek positibo eman dute. Gainerako langileei eta egoiliarrei probak egin dizkiete, eta ez da kasu gehiago atzeman oraingoz.
|
Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek jakinarazi dute zahar etxeetako hamar langilek positibo eman dutela PCR proban, bik Araban eta zortzik Gipuzkoan. Zahar etxe horietako gainerako langileei eta egoiliarrei ere egin dizkiete testak, eta, oraingoz, negatibo eman dute denek. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak adierazi du zahar etxeen egoera «kontrolpean» dagoela.
Eusko Jaurlaritzak, uztailaren 18an, murriztu egin zituen zahar etxeetako bisitak, egoiliarren eta langileen osasuna babeste aldera, baina hainbat familia kexu agertu dira. Diputatu nagusiak gogorarazi du azken egunetan malgutu egin dituztela neurri horiek, gaur egun bi bisita izan baititzakete egoiliarrek. Lehentasuna betiere kolektiborik «zaurgarrienetako» bat babestea dela nabarmendu du Gonzalezek.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185256/crew-dragon-kapsula-lurrera-itzuli-da.htm
|
Bizigiro
|
'Crew Dragon' kapsula Lurrera itzuli da
|
Lurrera itzuli dira Doug Hurley eta Bob Behnken astronautak, ISS Nazioarteko Espazio Estazioan zenbait ikerketa egiten ibili ondoren. Misioak bestelako aro bat ekar dezake espaziorako bidaietan.
|
'Crew Dragon' kapsula Lurrera itzuli da. Lurrera itzuli dira Doug Hurley eta Bob Behnken astronautak, ISS Nazioarteko Espazio Estazioan zenbait ikerketa egiten ibili ondoren. Misioak bestelako aro bat ekar dezake espaziorako bidaietan.
|
Joan den igandean itzuli zen Lurrera Crew Dragon kapsula, Doug Hurley eta Bob Behnken astronautak ISS Nazioarteko Espazio Estazioan 62 egun egon ondoren. Misioak beste aro bat ireki dezake espaziorako bidaietan. Izan ere, NASAk bederatzi urte zeramatzan espaziora astronautarik bidali gabe; denbora horretan, Errusia behar izan du espaziora astronautak bidaltzeko.
Robert Behnken (ezkerrean) eta Douglas Hurley (eskuinean) astronautak 'Crew Dragon' kapsulan eserita, Lurrera iristean. Bill Ingalls HANDOUT / EFE
Misio horretan, NASAk egiaztatu du Space Exploration Technologies (SpaceX) konpainia komertzialak baduela gaitasuna duela jendea espaziora bidaltzeko —konpainia horren suzirian jaurti zuten Crew Dragon kapsula—, eta horrek beste aro bat ireki dezake espaziorako bidaietan. Alberto Santiesteban Europako Espazio Agentziako industria laguntzaile bateko ingeniari aeroespazialak azaldu duenez, misio horrekin AEBek «autoestimua berreskuratu, bere industria aeronautikoa sustatu, eta atea ireki diote elkarlan pribatuaren aro berri bati».
Kapsula Nazioarteko Espazio Estaziora egokitu zen unea. NASA TV HANDOUT / EFE
Kapsula Falcon 9 espazio suzirian jaurti zuten, maiatzaren 30ean, Cañaveral lurmuturretik (Florida, AEB). Astronautak biharamunean iritsi ziren Nazioarteko Espazio Estaziora, eta, bertan, zenbait ikerketa tekniko eta zientifiko egiten aritu ziren 62 egunez. Lurrari 1.024 bira eman zizkioten. Abuztuaren 2an itzuli ziren Crew Dragon kapsulan Lurrera, eta, 20:48an, Mexikoko golkoan itsasoratu ziren.
Hurrengo jaurtiketa abuztuaren 30ean egitekoak dira; NASAren berezko misioak hasiko dira orduan.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185257/gutxienez-135-hildako-eta-desagertu-eragin-ditu-beiruteko-leherketak.htm
|
Mundua
|
Gutxienez 135 hildako eta desagertu eragin ditu Beiruteko leherketak
|
5.000 zauritu baino gehiago daude, eta dozenaka pertsona galduta. Eztanda hiri osoan sentitu zen, eta erre den lehergailu biltegitik kilometro batera dauden eraikinetako leihoak ere hautsi ditu.
|
Gutxienez 135 hildako eta desagertu eragin ditu Beiruteko leherketak. 5.000 zauritu baino gehiago daude, eta dozenaka pertsona galduta. Eztanda hiri osoan sentitu zen, eta erre den lehergailu biltegitik kilometro batera dauden eraikinetako leihoak ere hautsi ditu.
|
Leherketa ikusgarri batek dardarka jarri zuen Beirut atzo arratsaldean. Libanoko hiriburuko portuko lehergailu biltegi batek su hartu zuen, eta horrek eragindako leherketa hainbat kilometrora ere sumatu zuten. Ezbeharretik 24 ordu baino gehiago pasa direnean, gutxienez 135 lagun hil edo desagertu direla baieztatu du Libanoko Osasun Ministerioak, eta 5.000 baino gehiago zauritu. Horrez gain, gutxienez ehun pertsona galduta daude, eta milaka etxerik gabe geratu dira. Gobernuak «gune katastrofiko» izendatu du hiria, eta gutxienez bi astez iraungo du han larrialdi egoerak.
Portuko gari siloetako batean piztu zen sua, eta alboko lehergailu biltegira pasatu zen ondoren, 18:15ak aldera —17:15ak Euskal Herrian—, ANNren arabera. Gorantz nabarmendu den ke gorrixka bat eragin du suteak, eztanda soinuekin batera. Sare sozialetan zabaldu diren bideoetan ikusten denez, segundo batzuk geroago gertatu zen leherketa handia. Hiri osoan sentitu zen eztanda. Leherketaren hedatze uhinak bost kilometrora dauden hainbat eraikinetako leihoak ere hautsi zituen. Aboudek azaldu du «hiri erdiak kalte larriak» jasan dituela.
Gertatutakoaren inguruan hainbat bertsio zabaldu dituzte. Atzo, Libanoko Segurtasun zuzendari Ibrahim Abbasek baieztatu zuen «urteetan konfiskatutako material bereziki lehergarria» gordetzen zela lehertu den biltegian. Gaur, hori berretsi du Libano presidente Michel Aounek. Hark esan duenez, biltegian 2.750 tona amonio nitrato pilatuta egon dira sei urtez. Antza, portuko agintariek bahituriko itsasontzi batetik atera zuten gai kimiko hori, 2013. urtean. Amonio nitratoa ongarria egiteko erabiltzen da nekazaritzan, eta askotan erabili izan da lehergaiak egiteko, besteak beste eskuin muturreko talde batek Oklahoman (AEB) 1995. urtean eginikoan. Ez du eman, ordea, geratutakoaren inguruko xehetasun gehiago. Herrialdeko Al-Mayadin telebista katearen esanetan, lehergailuez gain, gasolina ere bazegoen biltegian.
Libanoko Gobernuak dolu eguna ezarri du gaurko, eta adierazi du ikerketa bat abiatu dutela arduradunek erantzun dezaten. Arrazoiaren inguruan, herrialdeko presidenteak adierazi du «axolagabekeriaren» ondorio dela, eta zigor «gogorrak» ezarriko dituztela aurreratu du: «Ikerketarekin aurrera jarraitzeko erabaki irmoa hartu dugu, gertatutakoaren arrazoiak lehenbailehen argitzeko, eta arduradunak gogor zigortzeko».
«Hondamendi ikaragarria da hau: biktimak eta hildakoak daude leku guztietan», esan du Libanoko Gurutze Gorriko eledun George Kettanik. Kalterik larrienak portu inguruko eraikinetan eragin ditu leherketak. «Hildako eta zauritu asko» zeuden han inguruan, testiguen arabera. Arratsalderako, bostehun lagunetik gora ospitaleratu zituzten Hotel Dieu ospitalean, LBC telebista katearen arabera, eta herritarrei odola emateko eskatzen ari dira. Efe albiste agentziaren iturrien arabera, gainera, ospitale hark denbora gutxira azaldu zuen ezin zuela zauritu gehiago hartu. Egoerari aurre egiteko, kanpaina ospitaleak jarriko dituzte hirian, Osasun ministerioaren arabera.
Gainera, Osasun ministroak zauritu guztiak hartzeko agindua eman die ospitaleei, eta tratamenduak Osasun Ministerioak ordainduko dituela adierazi. Era berean, herrialdeko presidente Michel Aounek eskatu du leherketaren eraginez desplazatu behar izan dutenei laguntzeko. Izan ere, leherketak Beiruteko portua suntsitu du, eta dozenaka etxebizitza, hotel eta denda eraikin inguru zabal batean. Milaka pertsona etxerik gabe geratu dira.
Erreskate lanei dagokienez, larrialdi zerbitzuak portu inguruan ari dira jardunean, eta Gurutze Gorriak ere ingurura gerturatzeko eskatu die erakundearen kolaboratzaileei. Horrez gain, Aoun presidenteak armada bidaltzeko agindu zuen atzo, «leherketa handiaren ondorioak tratatzeko» eta «segurtasuna bermatzeko». Beiruteko gobernadore Marwan Aboudek atzo jakinarazi zuen agintariek kontaktua galdu zutela ingurura joandako hainbat suhiltzailerekin.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185258/laboral-kutxak-46-milioi-euro-irabazi-ditu.htm
|
Ekonomia
|
Laboral Kutxak 46 milioi euro irabazi ditu
|
Maileguak jasotzeko arazorik ez duen arren, badaezpada 25 milioi baztertu ditu. Enpresei eta dendariei emandako kredituak asko handitu ditu. Kontsumorako kredituak %15 gutxitu ditu.
|
Laboral Kutxak 46 milioi euro irabazi ditu. Maileguak jasotzeko arazorik ez duen arren, badaezpada 25 milioi baztertu ditu. Enpresei eta dendariei emandako kredituak asko handitu ditu. Kontsumorako kredituak %15 gutxitu ditu.
|
Laboral Kutxak ere ongi eutsi dio koronabirusaren krisiaren lehen zatiari. Urteko lehen erdian irabaziak izan ditu (46 milioi) , nahiz eta badaezpada 25 milioi baztertu dituen, krisiaren ondorioz bezero batzuek maileguak itzultzeko izan ditzaketen arazoak estaltzeko. Edonola ere, Mondragon taldeko kreditu kooperatibak azpimarratu du ez zuela horniduren beharrik, oraingoz mailegatutako dirua berreskuratzeko arazorik ez duelako izan. Are gehiago, maileguen berankortasuna zortzi ehunen jaitsi du, %3,65eraino.
Azken urteetan bezala, Laboral Kutxak ohartarazi du garai zailean daudela bankuak, interes tasak zerotik oso gertu daudelako. «Krisialdiak eraldatze prozesuan murgilduta harrapatu du finantza sektorea, baita emaitzak lortzeko egoera ahulean ere». Testuingurua hori izanik ere, dirua irabazteko gai da. Azken bi urteetan, 130 milioi eurotik gora irabazi ditu, baina aurten nekez iritsiko da kopuru horietara, urteko lehen sei hilabeteetan mozkina %40 jaitsi baitzaio, eta urtearen bigarren erdia zaila izango baita ekonomiarentzat.
Interes tasak oso txikiak izan arren, haiek emandako irabazi tartea %1,6 handitu ahal izan du, 124 milioi euroraino. «Likideziaren kudeaketa egokiak» ez ezik, maileguen ugaritzeak azaltzen du igoera hori. Izan ere, koronabirusaren krisiari aurre egiteko kredituak eskatu dituzte merkataritza sektoreak eta enpresek. 2019ko lehen erdiarekin alderatuta, hirukoiztu egin da mailegu berrien eskaria. Ondorioz, 14.663 milioi euro mailegatuak zituen ekainaren amaieran Laboral Kutxak, urtebete lehenago baino %8,2 gehiago. Batez ere, enpresa txikiei eta ertainei emandako kreditua handitu da (+%27,9), baina baita negozio txikiei eta autonomoei emandakoa ere (+%15,6). Partikularrei utzitako diruan ez da aldaketa handirik izan azken urtean (+%0,3). Hipoteka maileguetan emandakoa %5,7 handitu da, baina azken hilabeteetan amildu egin dira kontsumorako kredituak (-%15,4).
Aurrezkia
Kontsumoa jaitsi ahala handitu da aurrezkia. Gaur egun, 25.247 milioi euro kudeatzen ditu Laboral Kutxak, urte hasieran baino %7 gehiago, eta duela urtebete baino %10,1 gehiago.
Azken sei hilabeteetako irabaziek handitu egingo dute Laboral Kutxaren kaudimena. Azken seihilekoko emaitzak zenbatu gabe, %19,65eko kapitala zuen, CET1 ratioaren arabera neurtuta. Lehiakideenaren gainetik dago kopuru hori. Kutxabankek, esaterako, %17,2koa duela esan zuen joan den astean, eta hura ere handienetakoa da. Kutxabankek berak 137 milioi irabazi ditu, horniduretarako 187 milioi jarri arren.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185259/argentinak-akordioa-egin-du-zorrari-buruz.htm
|
Ekonomia
|
Argentinak akordioa egin du zorrari buruz
|
Zor duen dolar bakoitzagatik 54,8 zentimo ordainduko ditu
|
Argentinak akordioa egin du zorrari buruz. Zor duen dolar bakoitzagatik 54,8 zentimo ordainduko ditu
|
Argentinak iragarri du akordioa egin duela bere zorraren hartzekodunekin, eta horren ordainketa atzeratzea lortu duela, gehienez 2038. urtera arte. Argentinak 65.000 milioi dolarreko zorra du (58.000 milioi euro inguru) funts handien hiru talderekin, haien artean Black Rock ezaguna. Maiatzaren 22an amaitu zen ados jartzeko epea, eta ordutik negoziatzen aritu dira.
Buenos Airesko gobernuak gaur jakinarazi duenez, akordio bat egin dute eta abuztuaren 24an sinatuko dute. Horren arabera, 2005etik 2010era jaulkitako bonuak eta 2016tik aurrerakoak beste bonu batzuekin ordezkatuko dituzte, eta 2029an, 2030ean eta 2038an iraungiko dira.
Zor duen dolar bakoitzagatik 54,8 zentimo ordainduko ditu Argentinak datozen bi hamarkadetan. Akordio hori dela eta, Buenos Airesek Nazioarteko Diru Funtsaren esku hartzea saihestu du. Herrialdea atzeraldian dago 2018. urtetik.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185260/alvaro-uriberi-etxeko-atxiloaldia-ezartzeko-agindu-du-kolonbiako-auzitegi-gorenak.htm
|
Mundua
|
Alvaro Uriberi etxeko atxiloaldia ezartzeko agindu du Kolonbiako Auzitegi Gorenak
|
Kolonbiako presidente ohiak berak konfirmatu du atxiloaldia, sare sozialetan zabaldu duen mezu baten bidez.
|
Alvaro Uriberi etxeko atxiloaldia ezartzeko agindu du Kolonbiako Auzitegi Gorenak. Kolonbiako presidente ohiak berak konfirmatu du atxiloaldia, sare sozialetan zabaldu duen mezu baten bidez.
|
«Nire askatasunaren galerak tristura handia sortzen dit nire emaztearengatik, nire familiarengatik eta oraindik aberriarengatik zerbait ona egin dudala sinesten duten kolonbiarrengatik», adierazi du Uribek.
Presidente ohiari prozesu iruzurra eta lekuen eroskeria leporatzen dizkiote. Auzitegiak oraindik ez du azalpenik eman.
Uriberen atxiloketak 2012an du jatorria. Urte horretan, presidente ohia Bloque Metro izeneko talde paramilitar baten sorrerarekin lotzen zuten informazioa zuela adierazi zuen Ivan Cepeda senatariak. Talde paramilitarreko kide izateagatik kondenatua izan zen Uriberen lursail bateko langile ohi batek Bloque Metroren sortzaile izatea leporatu zien presidente ohiari eta haren anaiari.
Uribek akusazioak ukatu zituen, eta Auzitegi Gorenean ikertzaile pribatu batek eginiko txostena aurkeztu zuen. Txosten horretan, hainbat lekukoren testigantzak bildu zituen, eta ziurtatu Cepeda senatariak Uriberen kontra deklaratzeagatik diru eskaintzak egin zizkiela.
Kolonbiako Auzitegi Nagusiak sei urtez aztertu zuen auzia, eta 2018an Cepedaren kontrako salaketa baztertu zuen. Aldiz, Uribe ikertzeari ekin zion, lekukoen ustezko eroskeriagatik.
Lehenengo aldia da Kolonbiako presidente ohi bat etxean atxilo egotera behartzen dutena.
|
2020-8-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/185261/acbk-gbc-gonbidatu-du-2020-2021eko-denboraldirako.htm
|
Kirola
|
ACBk GBC gonbidatu du 2020-2021eko denboraldirako
|
Bartzelonako epaitegiak ezarritako kautela neurriei men egin die ACBk. GBCren igoera baieztatuko balitz, lehen mailak hemeretzi talde izango lituzke.
|
ACBk GBC gonbidatu du 2020-2021eko denboraldirako. Bartzelonako epaitegiak ezarritako kautela neurriei men egin die ACBk. GBCren igoera baieztatuko balitz, lehen mailak hemeretzi talde izango lituzke.
|
ACB Espainiako saskibaloi ligak 2020-2021eko denboraldian bertan parte hartzeko gonbidapena igorri dio Delteco Gipuzkoa Basketi. Bartzelonako epaitegiak ezarritako «kautelazko neurriei» jarraikiz hartu dute erabakia. Epaitegiak GBC «berehala» onartzeko adierazi zuen hark, talde donostiarraren eskaerari men eginez. Talde donostiarrak 2019-2020ko denboraldian lortu zuen igotzea, eta beharrezko tramite administratiboak ere bete ditu. Igoera baieztatuko balitz, ACBk hemeretzi talde izango lituzke datorren denboraldian, jaitsierarik ez egotea adostu baitzuten.
ACBk komunikatu baten bidez eman du gonbidapenaren berri, azpimarratuta epaitegiak adierazitakoari men eginez egin duela, baina «kautelazko neurriei aurka egiteko elkarteak duen eskubideari» kalte egin gabe.
Liga osatzen duten hemezortzi taldeek uztailaren 23an adostu zuten GBC ligan ez onartzea. Erabaki haren ostean, Espainiako Kirol Batzorde Gorena eta Saskibaloi Federazioa batzartu ziren erakundearekin, baina ez zuten lortu ados jartzea. Erabaki horren aurrean, «araudi eta hitzarmenak betearazteaz arduratzen diren kirol erakundeek eta instituzio publikoek horiek betetzea lortu ez dutenean» jo zuen GBCk epaitegietara. Taldearen esanetan, hori zuelako bere «eskubideak babesteko» modu bakarra.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185286/oiartzundik-oihartzunera.htm
|
Kirola
|
Oiartzundik oihartzunera
|
Berezkoa zuen kirolerako sena. Atezain bizi eta grinatsua izan zen, eta horrek bere postuan erreferente bilakatu zuen. 1993ko azaroan hil zen, auto istripu batean, 26 urte zituela.
|
Oiartzundik oihartzunera. Berezkoa zuen kirolerako sena. Atezain bizi eta grinatsua izan zen, eta horrek bere postuan erreferente bilakatu zuen. 1993ko azaroan hil zen, auto istripu batean, 26 urte zituela.
|
Garai hartako gazte asko nola, bere talde kutuneko izarraren jarraitzaile zen Ana Ruiz Mitxelena. Luis Miguel Arkonada zen Realeko orduko atezaina, eta haren bideari segika jantzi zituen eskularruak lehendabiziko aldiz, eta, ondoren, kirol ibilbide propioa egin zuen. Pasioa zuen futbola, eta huraxe izan zuen bere biziaren zeharlerroa, harik eta 1993ko azaroan Irurtzunen (Nafarroa) auto istripuz hil zen arte. 26 urte zituen Ruiz Mitxelenak. Ordutik bi hamarkada igaro diren arren, Oiartzungo atezain ohiaren oihartzuna ez da erabat apaldu.
«Garai hartan Realak zuen taldeak eta Arkonada erreferente izateak orain baino atezain gehiago egotea ekarri zuen», esan du Ander Ruiz Mitxelenak, Anaren anaiak. Sei urte gazteagoa da Ander, eta, esan duenez, «txikitatik» ikusi zuen arreba futbolean aritzen. Anak Arkonada nola, Anderrek arreba izan du erreferente.
Atezainak izaera handiko jokalariak izaten dira sarri, eta halakoxea zen Ruiz Mitxelena ere. Jokalari «bereziak» direla esan du Anderrek, eta, hain zuzen ere, zelaian nortasuna zuen ezaugarrietako bat: «Bai jokalari gisa, eta baita etxean ere. Pertsona ona zen, zintzoa, baina metxa laburrekoa».
Aitzindaria izan zen. Emakumezkoen txapelketarik ez zegoen orduan, eta bera eta 1980ko hamarkadako kideek ireki zuten bidea. / Ander Ruiz
Kirolzale porrokatua zen Ana, zenbait diziplinatan aritzen zen, eta «oso lehiakorra» zen, haren anaiaren iritziz. Exijentzia maila handia ezartzen zion bere buruari, eta baita bere taldekideei ere: «Haren kide izandakoekin hizketan, esan izan didate exijentea zela bere buruarekin ere».
Kidetasun estua izan zuen jokalarietako bat izan zen Garbiñe Etxeberria (Hernani, Gipuzkoa, 1967) Realeko kirol zuzendaria: «Atezain ona zen, partidatan eta entrenamenduetan dena ematen duten horietakoa. Halaxe zen zegoen toki guztietan». Biek ala biek gaztetxotan ezagutu zuten elkar, ikasten, eta futbolean ere elkarrekin eskuratu zituzten lorpenik handienak, Oiartzungo taldearekin jokatuz. Huraxe izan zuten beren ibilbideko garai gorena, bitan Espainiako Kopa irabazita, 1987an eta 1988an.
Anaiak nola, Etxeberriak ere Ruiz Mitxelenaren bi ezaugarri nagusi ekarri ditu hizpidera: altuera eta azkartasuna. «Ez zen oso altua, baina goiko baloietan aise altxatzen zen. Behekoetan, berriz, bizia zen. Ausarta eta indartsua ere bazen». Gaitasun horien zerrendara «erreflexuak» gehitu ditu Anderrek.
Etxeberriak eta Ana Ruiz Mitxelenak ikastola garaian ekin zioten futbolean aritzeari, «ate txikietan», eta hondartzara igaro ziren gero: «Ate handiagoak ziren, eta jokalekuak ere bai. Halere, hondartzak lurrera botatzean ematen du abantaila. Errazagoa da, beldurrik gabe aritzen uzten duelako», esan du egun Realeko emakumezkoen futbolaren kirol arloko arduradun nagusia denak.
Aritu zen talde guztietan garrantzi handiko jokalaria izan zen donostiarra. Maila handia izateaz gainera, zelaian zuen grina azpimarratu du Etxeberriak: «Anarentzat ez zegoen lagunarteko partidarik», esan du irribarrez. Zelaian aritzeko modu horrek eta kokalekuak ahalbidetu zioten taldeko kapitain izatea. Aitzindariak izan ziren Ana Ruiz Mitxelenak eta haren garaiko jokalariek 1980ko hamarkadaren hondarrean osatu zuten beren futbol ibilbidearen aldirik oparoena. Oso bestelako garaiak ziren emakumezko futbolarientzat; txapelketek ez zuten orain duten oihartzunaren laurdenik ere, eta fitxa federatiboen kopurua ere nabarmen murritzagoa zen oraingoen aldean. Hargatik, ondorengo belaunaldiei orduko bide estua apur bat gehiago zabaltzen lagundu zieten Ruiz Mitxelenak eta enparauek. Ander nebak zehaztu duenez, lagun talde bat bildu zen hondartzan aritzeko, eta Oiartzun taldetik deitu zioten jokatzen ikusi ostean, eta berak lotu zituen beste lau lagun taldera batzeko.
Ezagutu zutenek izaeraz «zintzoa baina metxa laburrekoa» zela zioten. / ANDER RUIZ
Haien artean zen Etxeberria. Jokalari ohiak dio «zorteko» izan zirela, lagun talde hark zaletasun bera izan zuelako, futbolean jokatzea: «Hasi ginen jolas moduan, eta erreferenteetan, mutilen Reala genuen. Guk futbolean jokatu nahi genuen, baina ez genuen bestelako erreferenterik. Orain baloratzen dugu orduan egin genuena, eta merezi izan du».
Garai hartan puntako taldea izan zen Oiartzun, eta tituluak lortzeaz gain, nazioarteko lehiaketetan jokatzeko ateak zabaldu zizkien horrek. Ruiz Mitxelenaren kasua izan zen; Espainiako hautatzailearen deia jaso zuen lehen atezain euskal herritarra izan zen, eta talde horrekin aritu zen lehen jokalari gipuzkoarra. Ander anaiak ondo gogoan ditu ordukoak: «Garai hartan ez zegoen horrenbeste telefonorik, eta Gipuzkoako Federaziotik abisatzen zioten telegrama bat iritsi zela eta bila joateko. Telegramak non, noiz eta nola aurkeztu behar zuen jartzen zuen. Pozgarria izaten zen federaziotik halako dei bat jasotzea».
Artean Oiartzungo atezain zela, Italiako ligara joateko eskaintzak izan zituen. Han, profesionaltasun maila handiagoa zuten emakumezko jokalariek, eta baita soldata baten truke aritzeko aukera ere. Ezezkoa eman zuen, ordea, lanean hasita baitzegoen Donostian: «Deitu zioten, eta pozez hartu zuen, baina argi zuen Donostian segitu nahi zuela», esan du bizipen haiek «etxeko eremuan» pilatu zituen Anderrek.
Atean aritu izanagatik, gisa guztietako espazioetan jokatu zuen Ana Ruiz Mitxelenak. Hondartzan eta soropil gainean ez ezik, areto futbolean ere jokatu zuen. Maxim's taldearen, eta, bereziki, Sanpedrotarraren koloreak eraman zituen soinean. Hasieran, bi moldeko futbola uztartu zuen, baina, amaierarako aretokoaren aldeko hautua egin zuen. «Ondo moldatzen zen», azpimarratu du anaiak. Atezainaren parte hartze handiagoak gozatzeko tarte handia ematen ziola nabarmendu baitu. Areto barruan ere izan zuen loriarako astirik: «Oiartzunen gertatu bezala, Sanpedrotarran ere oso talde ona egokitu zitzaion».
Heriotza, eta segida
Ruiz Mitxelena gazterik heldu zen futbolari onenen artera, eta artean gaztea zela hil zen, ezbeharrez. Auto istripu batean galdu zuen bizia atezain donostiarrak, 26 urte zituela. 1993ko azaroaren 26an izan zen, astelehenez: «Lanegun batean, Zaragoza [Espainia] aldera abiatu zen autoz. Istripua izan zuen, eta aita eta arreba zaharrena joan ziren harantz». Orduan, 20 urte zituen Anderrek.
Kontxan. Ikastola garaian ekin zion futbolean jokatzeari, eta ondoren pasatu zen hondartzan jokatzera. ANDER RUIZ
Etxeberria taldekideak ere oroitzen du zorigaiztoko egun hura. «Egun zailak» izan ziren harentzat eta beren gertukoentzat: «Kolpe handia izan zen». Taldekide ez ezik, laguna zuen Ruiz Mitxelena, gertukoa. Garai «gogorra» izan zen, «goizetik gauera» lagun hura gabe geratu zelako: «Denborarekin, pixka bat gainditzen duzu, baina ahaztu, inoiz ez».
Arreba hil eta urte batzuetara, atezainen entrenatzaile hasi zen anaia gaztea, non eta Oiartzunen. Haren urratsei segitzeko modu propioa izan zuen hori: «Arreba ez duzu sekula ahazten, eta esku bat botatzeko asmoz hasi nintzen. Neure burua eskaini, eta beso zabalik hartu ninduten; ezagutzen nuen zuzendaritzako jendea, taldekide izandakoak... Etxean bezala sentitu ginen, eta nire gurasoak berriz ere nesken futbola ikusteko zelaira joatea oso polita izan zen».
Hiru urte egin zituen Oiartzunen, eta, gaur egun, Realeko emakumezkoen taldeko atezainen prestatzailea da Ander. Han batu da berriz ere Etxeberriarekin, eta hernaniarrak bien arteko lotura horri egin dio azpimarra: «Berezia da Anderrek nahi hori izatea. Betidanik ezagutu dut, bere arrebarekin jokatzen nuelako futbolean. Beti entzun diot horren segida izan nahi zuela, eta atentzioa eman dit nola barneratu duen hori. Zer-nolako meritua duen. Gaiaz ez dugu sarri hitz egiten, baina lotzen gaituen gaia da, zalantzarik gabe».
Klubean ez ezik, handik kanpora ere Anderrek izan du arrebarekin jokatu zutenen berri: «Zelaietan hurbildu izan zait jendea berarekin jokatu zuela esatera, eta, iaz, esaterako, Coruñako [Galizia] aireportuan geundela, Ana ezagutu zuen pertsona batek idatzi zidan». Ordu eta erdi igaro zituzten hotelean, hizketan: «Ikusten duzu oso pertsona maitatua izan zela, eta polita da hori». Oiartzungo atezainaren izaerak eta jokoak utzitako oihartzunaren seinalea da hori.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185287/pablo-machin-izango-da-alaveseko-entrenatzaile-berria.htm
|
Kirola
|
Pablo Machin izango da Alaveseko entrenatzaile berria
|
Denboraldi baterako sinatu du entrenatzaile espainiarrak Alavesekin.
|
Pablo Machin izango da Alaveseko entrenatzaile berria. Denboraldi baterako sinatu du entrenatzaile espainiarrak Alavesekin.
|
Pablo Machinek zuzenduko du datorren denboraldian Alaves, klubaren mendeurrenean. Hala baieztatu du duela minutu gutxi Gasteizko taldeak. Alaveseko zuzendaritzako taldeak liga bukatu eta berehala erabaki zuen Juan Ramon Lopez Muñiz entrenatzaile kargutik kentzea. Machinek hartuko du, beraz, taldearen gidaritza, urtebeterako.
Machinek 45 urte ditu, eta Sorian (Espainian) jaiotakoa da. Bi urtez soilik izan zen jokalari profesionala; etxeko taldean egin zituen bi sasoiak, Numantzian, 2. B mailan. 23 urte zituela, futbola uztea erabaki zuen, belauneko lesio bat tarteko. 2011ko denboraldian hasi zen goi mailako entrenatzaile lanetan, Numantziako lehen taldearekin. 2014an, Gironara joan zen, eta lehen mailara igotzea lortu zuen, baita hurrengo denboraldirako salbazioa erdiestea ere. Lorpen horri esker, 2018an Sevillaren arreta piztu eta Andaluziako taldearen gidaritza hartu zuen. Besteak beste, Espainiako txapelketan eta Europako Ligan lehiatu zen. Iazko denboraldian, berriz, Espanyol zuzendu zuen.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185289/zabalik-da-nupeko-ikasle-berriak-matrikulatzeko-epea.htm
|
Gizartea
|
Zabalik da NUPeko ikasle berriak matrikulatzeko epea
|
Osasun egoera dela eta, Interneten bidez egin beharko dute matrikula ikasle berriek. NUPek zenbait ikastaro antolatu ditu abuzturako.
|
Zabalik da NUPeko ikasle berriak matrikulatzeko epea. Osasun egoera dela eta, Interneten bidez egin beharko dute matrikula ikasle berriek. NUPek zenbait ikastaro antolatu ditu abuzturako.
|
Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur ireki du matrikulazio epea lehen ikasmailarako onartuak izan diren ikasle berrientzat. Osasun egoera kontuan hartuta, Interneten bidez soilik egin ahal izango dute matrikula, eta unibertsitatearen webgunean dute informazio guztia eskuragarri.
Matrikulazioaz gain, unibertsitatean aurten hasiko diren ikasleentzat ikastaro batzuk antolatu ditu NUPek abuzturako, aurretik dituzten ikasketen eta unibertsitatean egingo dutenaren arteko trantsizioa errazagoa egiteko. Aurten, Adierazpen Grafikoa, Estatistika, Fisikaren Hastapenak eta Matematika kurtsoak izango dira.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185290/abisu-horia-biharko-tenperatura-beroak-eta-sute-arriskua-direla-eta.htm
|
Gizartea
|
Abisu horia biharko, tenperatura beroak eta sute arriskua direla eta
|
Tenperatura maximoak 36ºC ingurura iristea espero da, eta ostiralean ere mantenduko da abisua.
|
Abisu horia biharko, tenperatura beroak eta sute arriskua direla eta. Tenperatura maximoak 36ºC ingurura iristea espero da, eta ostiralean ere mantenduko da abisua.
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du biharko, muturreko tenperatura beroak direla eta. Abisua 12:00etatik 19:00etara egongo da indarrean; izan ere, espero da Kantauri barnealdean, Ebro ondoko eskualdean eta Iragate inguruan tenperatura maximoa 36ºC ingurura iristea, eta kostaldean 31ºC ingurura. Baso suteak gertatzeko arriskuagatik ere ezarri du abisu horia, eta 18:00etatik 00:00etara egongo da indarrean.
Ostiralean ere mantenduko da tenperatura beroengatik ezarritako abisua, 12:00etatik 18:00etara. Suteak izateko arriskuagatik ere egongo da abisu horia, 00:00etatik 21:00etara.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185291/nafarroako-haur-eskoletan-normaltasun-berriarekin-ekingo-diote-ikasturteari.htm
|
Gizartea
|
Nafarroako haur eskoletan «normaltasun berriarekin» ekingo diote ikasturteari
|
Lau egoera posible irudikatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste.
|
Nafarroako haur eskoletan «normaltasun berriarekin» ekingo diote ikasturteari. Lau egoera posible irudikatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste.
|
Gaur aurkeztu du Nafarroako Gobernuak haur hezkuntzako lehen zikloko zentroen protokoloa, datorren ikasturteari begira. COVID-19aren udako agerraldiek zalantza asko piztu dituzte hastear den ikasturterako; horregatik, Osasun Sailak haur eskola eta familia guztiei helaraziko die gaur bertan aurkeztu berri duten protokoloa. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak prentsaurrekoan nabarmendu du egoera berezi honetan ere «haurren eta hezitzaileen ateko lotura afektiboak mantentzea» izango dela lehentasuna, eta neurri bereziak hartuko dituztela une oro horri eutsi ahal izateko.
Hezkuntza Saileko batzorde teknikoak, Osaun Sailak eta hezkuntza arloko beste hainbat profesionalek osatu dute protokoloa, eta, bertan, lau egoera posible jasotzen dira. Ikasturtea lehen jokalekuarekin hasiko da; hau da, «normalitate berrian». Elkarbizitzarako talde iraunkorrak ezarriko ditu zentro bakoitzak, eta eremu jakin batzuk zehaztuko dira talde bakoitzarentzat. Talde horren parte izango dira haurrak, hezitzaileak, hezitzaile laguntzaileak eta, zentroak erabakiz gero, baita zuzendaria eta praktiketan dauden hezitzaileak ere. Asmoa da taldeen arteko kontaktua mugatzea, kutsatzeko arriskua mugatze aldera. Era berean, zentro barruko mugimenduak sahiestu beharko dira ahal den heinean, eta sarrera-irteerak ere modu antolatuan egingo dira. Osasun kontseilariak gehitu du egokitzapen egunak mantendu egingo direla, betiere segurtasun neurri guztiak errespetatuz, eta, ahal dela, beti pertsona bera izatea gomendatuko da.
Elkarbizitzarako talde iraunkor bakoitzeko haur kopurua adinaren araberakoa izango da. Urtebeterainoko taldeetan zortzi haur egon ahalko dira gehienez ere; urtebetetik bi urtera bitartekoetan, hamabi haur; eta bi urtetik hiru urtera bitarteko taldeetan, hamasei. Talde horietan adin desberdinetako haurrak batera badaude, kopuruak honako hauek izango dira: urtebetera bitartekoetan, zortzi haur; urte bat eta bi urte bitartean dituzten haurren taldeetan, hamalau; eta adin guztietako haurrrak dauden taldeetan, hamar.
Nafarroako Osasun Sailaren esku egongo da egoera batetik bestera igarotzea, eta egoera epidemiologikoaren bilakaeraren araberakoa izango da. Agerraldirik balego, bigarren fasera igaroko lirateke haur eskolak. Orduan, haurren laguntzaileak ezingo dira gela barrura sartu, egokitzapen aldian ez bada; eremu amankomunak mugatuko egingo dira; eta haurrek ezingo dute jostailurik edo objekturik eraman etxetik. Egoera okertuko balitz, hirugarren egoera bat ere irudikatu du Hezkuntza Sailak. Jokaleku horretan, unitate berriak ezarriko dira, eta ratioak eta espazioak egokituko dira. Kasu horretan ere, laguntzaileak ezingo dira barrura sartu. Laugarren egoera eta muturrekoena ezarriko balitz, haur eskolak itxi egingo lirateke.
Gimenok azaldu du ezinbestekoa izango dela ikasturtean zehar aztertzaileen lana. Osasun Sailak sarbidea izango du hezkuntza sistemako datu guztietara, kontaktuen jarraipen xehea egin ahal izateko. Kasuren bat atzemanez gero, aztarnariek protokoloa aktibatuko dute zentroan, eta lantaldearen esku egongo da zehaztea neurriak talde orokarrari aplikatuko zaizkion edo zentro guztiari.
Jantokiak martxan izango dira
Hezkuntza Sailak beste zalantza bat ere argitu du prentsaurrekoan: jantoki zerbitzua martxan egongo da haur eskoletan. Ekainean, protokolo bat zehaztu zuen Nafarroako Gobernuak datorren ikasturteari begira, eta, orduan, erabaki zuen ez zela izango jantokirik. Halaber, atzo gobernuko arduradunekin bildu ostean, eta parlamentuaren eta hainbat familiaren eskariei men eginez, jantokiak martxan izango direla baieztatu du Gimenok. Lehen egoeran, haurrek jantokian jateko aukera izango dute, txandak errespetatuz eta segurtasuna une oro bermatuz. Bigarren egoeran ere zentroan bertan jateko aukera bermatuko da, baina ez dago argi eremu berean izango den edo beste eremu bat ezarriko den; esaterako, ikasgelan bertan. Hirugarren egoeran ere ikasgelan bertan jatea aurreikusten da.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185292/300-positibotik-gora-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
300 positibotik gora Hego Euskal Herrian
|
Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.
|
300 positibotik gora Hego Euskal Herrian. Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.
|
Azken orduetan, 311 kasu atzeman dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, atzo baino 87 gehiago. Sei egunez jarraian, 200 positiboren langa gainditu da Hegoaldean, eta gaur 300era iritsi da. Apiril amaieratik kasu gehien atzeman dituzten eguna izan da gaurkoa. Aginariek jakinarazi dutenez, 6.857 PCR proba egin zituzten atzo. Gorakada nabarmenenak Bizkaian eta Araban izan dira. Bizkaian 155 izan dira guztira, astelehenean baino 32 positibo gehiago. Araban beste 58 kasu atzeman dituzte, astelehenean baino 44 gehiago, gehienak Gasteizen: 47, hain zuzen. Nafarroan gorakada apalagoa izan da; 70 positibo atzeman dituzte, atzo baino 11 gehiago. Gipuzkoan, berriz, beste 26 kasu atzeman dituzte.
Positibo eman dutenetatik 12 erietxean daudela jakinarazi dute osasun agintariek, horietako sei ZIUetan. Bestalde, uztailaren 27tik abuztuaren 2ra COVID-19aren ondorioz bi pertsona hil direla ere jakinarazi du Osasun Sailak.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185293/endarak-bizirik-ek-3433-sinadura-bildu-ditu-lesakako-parke-eolikoaren-aurka.htm
|
Gizartea
|
Endarak Bizirik-ek 3.433 sinadura bildu ditu Lesakako parke eolikoaren aurka
|
Taldeko kideek gaur entregatu dizkiote sinadura guztiak Nafarroako Gobernuari.
|
Endarak Bizirik-ek 3.433 sinadura bildu ditu Lesakako parke eolikoaren aurka. Taldeko kideek gaur entregatu dizkiote sinadura guztiak Nafarroako Gobernuari.
|
Parke eolikoaren proiektua Lesakako ingurunea “mehatxatzen” ari dela adierazi du Oihan Zabaleta Endarak Bizirik taldeko kideak, eta sortuko dituen kalteak “oso handiak” direla ziurtatu du: “Lurrarerako kaltea, paisaia hondatzea, hegaztien arriskua... sekulako inpaktua edukiko luke”. Gehitu du proiektuarekin ez zaiela “inolako errespeturik” erakutsi herritarrei.
Pozik agertu dira Endarak Bizirik taldeko kideak lortutako babesarekin. Zabaletak nabarmendu du “sekulako arrakasta” eduki dutela. Eskerrak eman dizkie Lesakako Udalari eta herritarrei, baita inguruko herrietatik babestu dituztenei ere.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185294/kamioiek-ezingo-dute-n-1-ean-zirkulatu-bi-astez-andoain-eta-beasain-artean.htm
|
Gizartea
|
Kamioiek ezingo dute N-1-ean zirkulatu bi astez, Andoain eta Beasain artean
|
Abuztuaren 8tik 23ra N-1 errepidean egingo diren obrak direla eta, kamioiek debekatuta edukiko dute zirkulazioa Villabona parean. Neurriak ez du erabat eragotziko inguru horretan auto ilarak eta zirkulazio motela izatea.
|
Kamioiek ezingo dute N-1-ean zirkulatu bi astez, Andoain eta Beasain artean. Abuztuaren 8tik 23ra N-1 errepidean egingo diren obrak direla eta, kamioiek debekatuta edukiko dute zirkulazioa Villabona parean. Neurriak ez du erabat eragotziko inguru horretan auto ilarak eta zirkulazio motela izatea.
|
Gipuzkoako Foru Aldundiak berreraikitze lanak egingo ditu abuztuaren 8tik 23ra N-1 errepidean, Villabona parean. Obren konplexutasunaren eta iraupenaren ondorioz, kamioiek debekatua izango dute bi astean N-1 errepidetik ibiltzea Andoain eta Beasain artean. Debekuak 3,5 tonatik gorako kamioi guztiei eragingo die, 08:00etatik 20:00etara, salbu eta helmuga ibilbide horretako udalerri batean badute.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuak adierazi duenez, kamioiak debaketzeko arrazoi nagusia ibilgailu astunek errei aldaketa egiteko izan ohi duten zailtasuna da. Horregatik, trafikoaren arintasunaren eta segurtasunaren mesedetan, «beharrezkotzat» jo dute ibilgailu horiek eremu horretan duten presentzia murriztea. Horrez gain, azpimarratu du neurriak ez dituela erabat eragotziko inguru horretako auto ilarak eta zirkulazio motela, eta ibilgailu guztiei gomendatu die ibilbide alternatiboak erabiltzea, nondik datozen eta nora doazen kontuan hartuta.
Oiarbideren arabera, egin beharreko obrak oso sakonak dira, lehendik dagoen bide zoruaren ordez eraikuntza berriko beste bat jarriko delako. Horrekin batera, «ezaugarri funtzionalak ere hobetuko dira, segurtasunari eta erosotasunari dagokienez, eta zoru osoa babestuko da, iraunkortasunari, iragazgaiztasunari eta uniformetasunari dagokienez». Obren aurrekontua 684.840,08 eurokoa dela adierazi du.
Foru diputatuarek azaldu duenez, obrak abuztuaren 8tik 23ra egingo dira, «abuztuaren erdiko bi asteetan trafikoa % 20 inguru murrizten» delako zirkulazioa.
Zirkulazioa debekatuta izango duten ibilgailuek ordezko ibilbideak hartu beharko dituzte: Nafarroatik Gipuzkoara doazen ibilbide luzeko ibilgailuek, A-15 autobidea (Nafarroa-Gipuzkoa) Irurtzundik Andoainera; Gipuzkoatik Nafarroara doazen ibilbide luzeko ibilgailuek A-15 autobiatik jarraitu beharko dute Andoaindik Irurtzunera; eta Goierriko eskualdetik datozen erabiltzaileei gomendatzen zaie Olaberriko N-I-417 lotunetik sartzea A-636 autobiara (Beasain-Bergara) eta AP-1 eta AP-8 autobideak erabiltzea beren helmugara iristeko.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185295/pentsiodunek-pandemiako-testigantzen-txosten-bat-aurkeztuko-diote-eaeko-fiskaltzari.htm
|
Gizartea
|
Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari
|
Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko
|
Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari. Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko
|
Pentsiodunen mugimenduak txosten bat aurkeztuko dio EAEko Fiskaltzari, COVID-19a hedatu zenez geroztik menpekotasun egoeran dauden edo zahar etxeetan izan diren hainbat kasu jasotzen dituena. Dagoeneko Arartekoari aurkeztu diote, eta gaur fiskalarekin biltzeko aurreikuspena zeukaten, baina, oporraldia dela medio, irailaren 7ra atzeratu behar izan dute bilkura. Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean bildu dira gaur txostenaren nondik norakoak azaltzeko.
Pentsiodunek zehaztu dutenez, pandemiako hilabeteetako testigantzak eta datuak biltzen ditu txostenak. Datu eta testigantza horiek «giza eskubideen urraketak» direla azaldu dute. Txostenean, herrialdez herrialdeko azterketa egina dago, eta, horren bidez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako analisi orokorra jasotzen du. Azaldu dute eragile sozialekin, langileen ordezkariekin eta zahar etxeetakoekin elkarlanean aritu direla azterketa egiteko.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185296/monarkiaren-aurkako-mobilizazioak-egin-dituzte-hegoaldeko-hiribiruetan.htm
|
Politika
|
Monarkiaren aurkako mobilizazioak egin dituzte Hegoaldeko hiribiruetan
|
Donostian monarkiari buruzko erreferentzia guztiak kentzeko eskatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak
|
Monarkiaren aurkako mobilizazioak egin dituzte Hegoaldeko hiribiruetan. Donostian monarkiari buruzko erreferentzia guztiak kentzeko eskatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak
|
Mugimendu errepublikanoak deituta, monarkiaren aurkako mobilizazioak egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Borboiak kanpora, monarkia kanpora lelopean. Izan ere, aste honetan jakin denez, Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituak alde egin du, eta Espainiatik kanpo biziko da, nahiz eta, besteak beste, Suitzako eta Espainiako fiskaltzak hura ikertzen ari diren ustelkeriarekin lotutako hainbat kasurengatik.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatutako elkarretaratzeekin bat egin dute ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek, baita EH Bildu, Ezker Anitza eta Ahal Dugu indar politikoetakoek ere.
Horren harira, eta Juan Carlos Borboikoak «justiziari ihes» egin diola iritzita, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak adierazpen instituzional bateratu bat erregistratu dute Donostiako Udalean, eskatuz «oro har» monarkiari buruzko erreferentzia guztiak hiritik kentzeko.
Adierazpen hori aurkeztu dute, udalaren hurrengo bozeramaileen batzarrean eztabaidatua eta bozkatua izan dadin. Suitzako eta Espainiako fiskaltzak ustelkeriarekin lotutako hainbat kasurengatik ari dira ikertzen Borboikoa, eta, hori aintzat hartuta, bi indar politikoek nabarmendu dute testuan «beharrezkoa» dela hari «errege» titulua eta «maiestate» izendapena kentzea. Adierazpenak eskatzen du, gainera, Donostiako Udala agertu dadila Espainian ikertua izatearen alde.
EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak udalari eskatu diote ebazpena helaraz diezaiela Espainiako Gobernuari, Kongresuari eta Senatuari.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185297/nafarroan-pcr-probak-egingo-dizkiete-sasoikako-langileei.htm
|
Gizartea
|
Nafarroan PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei
|
Abuztutik urrira ardotarako mahatsa biltzeko edo bestelako barazki eta fruituen uzta biltzeko Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, eta, positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.
|
Nafarroan PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei. Abuztutik urrira ardotarako mahatsa biltzeko edo bestelako barazki eta fruituen uzta biltzeko Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, eta, positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.
|
Beste toki batzuetan ikusi denez, sasoikako langileen artean kutsatzeak gertatu dira, eta, horregatik, protokolo bat ezarri du Nafarroako Gobernuak. Ignacio Gil Nekazaritzako zuzendariaren arabera, uzta bilketarako Nafarroan bizi diren langileak kontratatu ohi dira, baina, datozen hilabeteetako kanpaina berezietan sasoikako langileak etor daitezkeenez, PCR probak egiteko konpromisoa hartu du. Halaber, positibo emanez gero, konfinamenduaz arduratuko da gobernua.
Iaz, abuztutik urrira arteko bolada horretan, 4.500 kontratazio egin ziren, eta mila langile inguru mugitu ziren. GIlen arabera, kontratuak egun gutxikoak dira, eta langileak toki batetik bestera ibili ohi dira. Halaber, uzta bilketan ibiltzen diren batzuk Nafarroan bizi dira, baina beste batzuk kanpotik etorri ohi dira, eta horrek denak kutsatzeak gertatzeko arriskua handitzen du. Horregatik egingo zaizkie PCR probak.
Enplegatzaileek erantzukizun sozialeko aitorpen bat sinatu beharko dute, eta konpromisoa hartu langileen lan baldintzak egokiak direla. Datozen egunetan kaleratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean hala protokoloa nola erantzukizun sozialeko aitorpena.
Hori guztia etorri aurretik, Errumaniatik Tuterara fruta biltzera etorritako 84 emakumeri PCR probak egin zaizkie jada. Sektoreak begi onez hartu du protokoloa, Ignacio Gilen hitzetan.
Gau giroa mugatzeko agindua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak asteroko bilakaera epidemiologikoaren txostena aurkeztu du, eta hor ondorioztatu da uztailaren 6tik kasuek gora egin dutela. Oraintxe, Nafarroan, 59 agerraldi aktibo daude —hiru kutsatze baino gehiago dituzten kasuak, alegia—. Maria Nuin INSLko zuzendariaren arabera, kezkatuta daude egoerarekin, baina ez daude inondik inora martxoko egoeran.
Hain zuzen ere, kasu gehieneko agerraldia, «alde handiz», uztailaren 11koa da. Iruñeko Alde Zaharrean zabaldu eta Mendillorri auzoan eragin berezia izan arren, «Iruñerri osoko osasun etxeetan» nabaritu dena. Dagoeneko, 224 positibo ditu, eta, sanferminik ez izan arren, festa giroan gertatu izanak beste herrietan halako egoerak eragoztera bultzatu du gobernua. Ikusi dute Tuteran ere positiboak egon direla Santa Ana jaien garaian, nahiz eta festarik ez izan.
Horregatik, Nafarroako Gobernuak, garaia heltzen denean, ofizialki festarik izan ez arren, bateko eta besteko herrietako gau giroa are gehiago mugatzeko neurriak hartuko ditu. Carlos Artundo Osasun kontseilariak arduratsu jokatzeko dei berezia egin du. Artundoren ustez, datozen hilabeteetan COVID-19arekin bizitzera ohitu behar du gizarteak, eta bizitzari eta ekonomiari berrekin, «obsesioan erori gabe baina, aldi berean, zuhurtziaz jokatuz».
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185298/zigor-blanco-euskal-presoa-asturiasera-hurbilduko-dute.htm
|
Politika
|
Zigor Blanco euskal presoa Asturiasera hurbilduko dute
|
Coruñako Teixeiro espetxetik Asturiasko Villabonara lekualdatuko dute: orain arte, etxetik 600 kilometrora zegoen; hemendik aurrera, 250 kilometro ingurura egongo da.
|
Zigor Blanco euskal presoa Asturiasera hurbilduko dute. Coruñako Teixeiro espetxetik Asturiasko Villabonara lekualdatuko dute: orain arte, etxetik 600 kilometrora zegoen; hemendik aurrera, 250 kilometro ingurura egongo da.
|
Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi duenez, Zigor Blanco euskal presoa Coruñako Teixeiro espetxetik Asturiasko Villabona kartzelara hurbilduko dute, hartara «bere lotura familiarretatik gertu» egongo delako. Izan ere, orain arte etxetik 600 kilometrora zegoen, baina aurrerantzean 250 kilometro ingurura egongo da.
Blanco 2003. urtean espetxeratu zuten. Hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, 2001ean Portugaleten (Bizkaia) ETAko zenbait kiderekin batera Ertzaintzaren patruila baten kontra molotov koktelekin egindako eraso batean parte hartzea egotzita.
PSOE Espainiako Gobernuan dagoenetik —2018ko ekaina—, 40 euskal preso hurbildu dituzte, eta hamabi Euskal Herriratu.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185299/pirata-setioa-ez-festen-alternatiba.htm
|
Bizigiro
|
Pirata setioa, ez-festen alternatiba
|
Donostiako Piratek egun osoko egitaraua prestatu dute abuztuaren 10erako. Datorren Larunbateko manifestaziora biltzeko deia egin dute, «jai herrikoiak babesteko».
|
Pirata setioa, ez-festen alternatiba. Donostiako Piratek egun osoko egitaraua prestatu dute abuztuaren 10erako. Datorren Larunbateko manifestaziora biltzeko deia egin dute, «jai herrikoiak babesteko».
|
Aurten Aste Nagusirik ospatuko ez den arren, Donostiako Piratek ohiko festen «alternatiba bat» antolatu dute: Pirata setioa. Abuztuaren 10ean ospatuko dute, Trinitate plazan. «Festa giro masiboa» bultzatzeko asmorik gabe, kaleak hartzeko asmoa adierazi dute, «kontsumo eredutik haratago doan eskaintzarekin». Horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dute. Era berean, Donostiako Udalak eurekin izaniko jarrera kritikatu dute.
Trinitate plaza aukeratu izanaren arrazoia, berriz, piraten mugimenduaren hasierari erreferentzia egitea da, han ezarri baitzen lehen aldiz La Flamenka karpa, 2004an. Hala, hasieratik mugimenduarekin bat egin zutenak omendu nahi dituzte. Aurten, beraz, mugimenduaren sorreran «horren garrantzitsu izan ziren tabernariak» izango dira Matti, hiriko komertzio txikien izenean. Mugimenduaren balioekin bat egiten duten eragile eta elkarteek ordezkatu ohi dute pertsonaia hori.
Eguneko egitaraua eguerdian abiatuko dute, 12:00etan, haurrentzako ikuskizun batekin. 16:30ean, berriz, musika emanaldi bat egingo dute, eta, 19:00etan, bertso musikatuak. Eguna amaitzeko, Izan Pirata dokumentala emango dute, 22:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dute ekitaldi guztietan beharrezko segurtasun neurriak beteko dituztela: «Beharrezkoa izango da maskara une oro jantzita eramatea, sarreran gel hidroalkoholikoa jarriko dugu eta eserlekuak aldez aurretik egongo dira antolatuta, segurtasun distantzia mantenduz». Hala, edukiera mugatua izango da, eta bertaratu nahi dutenek aurrez eskuratu beharko dituzte horretarako txartela, euren webgunean edo Pandora, Platero, Zulo Zahar eta Belfast tabernetan. Sarrerak doakoak izango dira, baina, egoera kontuan izanik, «borondatea» emateko aukera egongo da.
Donostiako Udalaren jarrera gaitzetsi du mugimenduak, Aste Nagusia bertan behera uzteko erabakia hartzeko orduan haien iritzirik «entzun nahi ez» izateagatik, eta udan zehar eginiko proposamenei jarritako «oztopoengatik». Horrez gain, Udalak abuzturako antolatutako egitaraua ere kritikatu dute, eta gogoratu udalak jai batzordeei adierazi ziela ez dela «inolako azpiegiturarik emango» bide publikoan jarduerak egiteko, ezta halakorik baimenduko ere.
Horregatik guztiagatik, larunbaterako iragarritako manifestaziora biltzeko deia ere egin dute piratek. Hiriko jai batzordeek eginiko deialdia da, «jai herrikoiak aldarrikatu eta defendatzeko». 12:00etan abiatuko da, Kristinaenea parkearen Egiako sarreratik.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185300/bi-trenek-elkar-jo-dute-andoain-parean.htm
|
Gizartea
|
Bi trenek elkar jo dute Andoain parean
|
Merkantzia tren batek eta aldiriko beste batek elkar jo dute, eta zarata handi bat eragin. Aldiriko trena geldirik geratu da, hurrengo geltokira iritsi aurretik.
|
Bi trenek elkar jo dute Andoain parean. Merkantzia tren batek eta aldiriko beste batek elkar jo dute, eta zarata handi bat eragin. Aldiriko trena geldirik geratu da, hurrengo geltokira iritsi aurretik.
|
Aldiriko tren batek eta merkantziak garraiatzen dituen beste batek elkar jo dute Andoain parean (Gipuzkoa), 20:10 aldera. Andoainen dauden bi geltokien artean gertatu da. Merkantzia trena Donostiarako bidean zihoan, eta aldirikoa, berriz, Altsasurakoan. Zarata metaliko handi bat eragin du, eta aldiriko trenak geratu behar izan du Andoain erdialdeko geltokira iritsi aurretik. Ez da ezbehar larririk izan, baina treneko alarma piztu du kolpeak.
Jendea bere kabuz irteten hasi da Andoainen, ateak irekita. Halere, makinistak minutu batzuk geroago eman du baimena, herri hura helmuga zutenak antolatuta irteteko. Aurrera jarraitu behar zutenentzat, berriz, aldiriko beste tren bat ekarri dute pareko bidetik, ezbeharra gertatu eta 50 minutu ingurura. Bi trenetako ateak parean jarri, eta pasabide metaliko bat bota dute batetik bestera. Atzetik, bide bera egiten zebilen beste tren bat iritsi da. Ondorioz, bietako jendea pilatu da han.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185301/zaldibar-argitu-taldeak-deituta-elkarretaratzeak-egingo-dira-gaur.htm
|
Gizartea
|
Zaldibar Argitu taldeak deituta, elkarretaratzeak egingo dira gaur
|
20:00etan egingo dituzte, hondamendi hura gogora ekartzeko, «ez ahazteko» eta erantzukizunak eskatzeko
|
Zaldibar Argitu taldeak deituta, elkarretaratzeak egingo dira gaur. 20:00etan egingo dituzte, hondamendi hura gogora ekartzeko, «ez ahazteko» eta erantzukizunak eskatzeko
|
Sei hilabete bete dira Zaldibarko zabortegia hondoratu eta bi langile desagertu zirenetik. Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen gorpuak lurpean daude oraindik. Hondamendi hura gogora ekartzeko, «ez ahazteko» eta erantzukizunak eskatzeko, elkarretaratzeetara deitu dute Zallan eta Markinan, gaurko. Elkarretaratzeak herriko plazetan egingo dira, 20:00etan.
Astelehenean ere, Eusko Legebiltzarra osatu zenean, plataformak elkarretaratzea egin zuen Gasteizen, gertatutakoaren inguruko «erantzukizunak» eskatzeko. Eskatu zuten Iñaki Arriolak ardurarik ez izatea eratzear dagoen Jaurlaritza berrian. Izan ere, Ingurumen sailburuaren ardurapean dago hondakinen kudeaketa. «Tragedia humano, ekologiko eta soziala izan zen gertatu zena, eta urte erdia pasatu ondoren erantzukizun politikoak argitu gabe egotea, lotsagarria ez ezik, kalitate demokratiko baxukoa da», Zaldibar Argituren iritziz.
Esan dute oraindik ez dela eman zabortegiaren inguruko irtenbiderik, eta egun beroetan hauts toxikoa ateratzen dela oraindik ere. «Osasun neurriak bermatzea eskatzen diegu erakundeei», gaineratu dute.
Zaldibar Argitu plataformak mural bat ere egin du Zaldibarren: Langileak. Osasuna. Erantzukizunak leloarekin.
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/185302/merkatu-batek-su-hartu-du-arabiar-emirerri-batuetako-ajman-hirian.htm
|
Mundua
|
Merkatu batek su hartu du Arabiar Emirerri Batuetako Ajman hirian
|
Inguruko ospitale bat hustu behar izan dute. Merkatua itxita zegoen, pandemia dela eta.
|
Merkatu batek su hartu du Arabiar Emirerri Batuetako Ajman hirian. Inguruko ospitale bat hustu behar izan dute. Merkatua itxita zegoen, pandemia dela eta.
|
Arabiar Emirerri Batuetako Ajman hirian, su hartu du elikagai merkatu batek. Merkatua itxita zegoen, eta hala egon da azken hilabeteetan COVID-19aren eraginez.
Tokiko hedabideek azaldu dutenez, inguruko ospitale bat hustu dute, su garrak eraikinera hurbiltzen ari zirelako.
Sare sozialetan berehala zabaldu dira sutearen irudiak.
Oraindik argitzeko dago sutearen zergatia eta ea ezbeharrak zauriturik eragin ote duen.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185325/geroa-baiko-zenbait-independentek-beste-alderdi-bat-sortuko-dute.htm
|
Politika
|
Geroa Baiko zenbait independentek beste alderdi bat sortuko dute
|
'Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan' izango da erakunde berriaren izena, eta koalizioaren barruan lan egingo du.
|
Geroa Baiko zenbait independentek beste alderdi bat sortuko dute. 'Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan' izango da erakunde berriaren izena, eta koalizioaren barruan lan egingo du.
|
Geroa Bai koalizioko zenbait independentek iragarri dute koalizio barruan beste alderdi bat sortzeko prozesua abiarazi dutela, eta urrian amaituko dela alderdi berriaren sorrera. Erakunde politiko berriaren izena Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan izango da, eta jite «sozialberdea» izango du.
Alderdi berriaren oinarri politikoak hauek izango dira: jasangarritasuna, norabide progresista eta sozialberdea, «Nafarroa subjektu politiko gisa» hartzea, tokian tokiko politika erdigunean jartzea eta Europa «estatuen gaineko erreferentzia politiko gisa» hartzea.
Geroa Bai koalizioko hamazazpi kidek bultzatzen dute egitasmo berria. Horien artean daude Nafarroako Gobernuko zenbait kide: esaterako, Jose Maria Aierdi bigarren lehendakariordea, Itziar Gomez Ingurumen kontseilaria eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria. Uxue Barkos lehendakari ohi eta parlamentariak, Koldo Martinez senatariak, Pablo Azkona Lodosako alkateak eta beste zenbait hautetsik eta kidek sustatu dute egitasmoa.
Abuztuan eta irailean, alderdia eratzeko prozesuari ekingo diote, eta aukera emango diete herritarrei alderdi berrian izena emateko. Urrian, berriz, prozesua bukatuko dute, eta zuzendaritzako kideak hautatuko dituzte.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185326/solarisek-hiru-kontratu-lortu-ditu-30-milioi-euro-guztira.htm
|
Ekonomia
|
Solarisek hiru kontratu lortu ditu: 30 milioi euro guztira
|
CAF taldeko konpainiak 29 autobus elektriko egingo ditu Offenbacherako (Alemania), sei Malborkerako (Polonia) eta hogei trolebus Ploiestirako (Errumania).
|
Solarisek hiru kontratu lortu ditu: 30 milioi euro guztira. CAF taldeko konpainiak 29 autobus elektriko egingo ditu Offenbacherako (Alemania), sei Malborkerako (Polonia) eta hogei trolebus Ploiestirako (Errumania).
|
Hiru kontratu berri eskuratu ditu Solarisek. Joan den urteko uda bikaina izan zen Beasaingo CAF konpainiako autobus elektrikoentzat, eta aurten ere ari dira salmentak egiten: guztira, 30 milioi euro eskuratuko ditu azken kontratuei esker.
Kontraturik handiena Alemaniako Offenbach hirian sinatu du CAFek. 130.000 biztanleko hiri horretarako, 29 autobus elektriko egingo dituzte: 12 metroko hogei Solaris Urbino 12, eta artikulatutako bederatzi Solaris Urbino 18. Solarisek lehendik ere adostua du hiri horretarako zazpi autobus elektriko egitea —urtea amaitu baino lehen entregatzeko asmoa du—, eta eskari berriak 2021eko urrirako entregatzea aurreikusi dute.
Konpainiak Alemanian eskuratu dituen kontraturik handienetan bigarrena da. CAFen arabera, autobus elektrikoen merkatua oso bizkor ari da hedatzen han, eta Solarisen 230 autobus baino gehiago daude errepidean.
Poloniako konpainia bat da Solaris, eta herrialde hartako iparraldean dagoen Malbork hirirako ere egingo ditu sei autobus elektriko. Hiriko garraioa modernizatzeko asmoa du hango udalak.
Errumaniako Ploiesti hirirako, berriz, hogei trolebus egingo ditu Beasaingo enpresak, eta haiek bi urteko epean entregatzeko asmoa du. Jada Solarisen ehun trolebus inguru dabiltza Errumanian, eta, konpainiak adierazi duenez, herrialdeko trolebusen merkatuko liderrak dira.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185327/aguraingo-kokolo-eta-donostiako-ramuntxo-berri-tabernetan-izan-direnei-proba-egitera-joateko-eskatu-die-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
Aguraingo Kokolo eta Donostiako Ramuntxo Berri tabernetan izan direnei proba egitera joateko eskatu die Jaurlaritzak
|
Agurainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra han egon zirenei egin die deia; Donostian, berriz, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondakoei.
|
Aguraingo Kokolo eta Donostiako Ramuntxo Berri tabernetan izan direnei proba egitera joateko eskatu die Jaurlaritzak. Agurainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra han egon zirenei egin die deia; Donostian, berriz, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondakoei.
|
Eusko Jaurlaritzak PCR proba egitera joateko eskatu die uztailaren 29tik abuztuaren 2ra Aguraingo (Araba) Kokolo tabernan izan zirenei. Probak 13:00etan hasiko dira egiten, Aguraingo osasun etxean, Gasteizko Lakuabizkarra eta Zabalgana osasun etxeetan, eta Gasteizko AUOko kanpo kontsultetan. Egun horietan han izan zirenek beren osasun etxera deitu beharko dute ordua hartzeko.
Eskaera horixe egin die uztailaren 26tik abuztuaren 3ra Donostiako Gros auzoko Ramuntxo Berri tabernan izan zirenei. Donostiakoak direnek Groseko osasun etxera deitu beharko dute, eta hiritik kanpo bizi direnek, beren osasun etxera edo telefono honetara: 900-20 30 50. Bihar goizean hasiko dira PCR testak egiten, Okendo kultur etxean.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185328/pcr-proben-arrakasta-lapurdi-kostaldean.htm
|
Gizartea
|
PCR proben arrakasta Lapurdi kostaldean
|
Eskualdeko Osasun Agentziak PCR proba egiteko guneak ezarri ditu Lapurdi kostaldeko zenbait hiritan. Egitasmoak uda osoan iraunen du, ilara luzeak sortu baitira.
|
PCR proben arrakasta Lapurdi kostaldean. Eskualdeko Osasun Agentziak PCR proba egiteko guneak ezarri ditu Lapurdi kostaldeko zenbait hiritan. Egitasmoak uda osoan iraunen du, ilara luzeak sortu baitira.
|
Jende asko joan da goiz honetan Miarritzeko (Lapurdi) kasino munizipalera, han ezarri baitute PCR proba egiteko lekua. 09:00etatik 13:00ak arte egon da irekia zentroa. Lagun anitz gelditu da proba egin gabe, antolatzaileek espero zuten baino jende gehiago hurbildu baita testa egitera. Ondorioz, herriko etxeak eta Eskualdeko Osasun Agentziak azaldu dute proben antolaketa segituko dutela heldu diren asteetan.
Bidarteko eta Hendaiako (Lapurdi) herriko etxeek ere plantan ezarri dituzte PCR probak egiteko lekuak. Bidarten agorrileko ostegun guztiz, proba lekua irekia izanen da, 12:00etatik 16:00ak arte, Kirolak gelan, geltokiaren kalean. Hendaian, 14:00etatik 17:00etara egiten ahalko dira probak gaur, Jean Jaures eskola publikoan.
Eskualdeko Osasun Agentziak probak ugaritu nahi izan ditu «leku turistikoetan» eta hedatze prozesu «arriskutsua» den lekuetan. Urririk egin daitezke probak gune horietan. Maskara erabiltzea eta bakoitzak bere bolaluma ekartzea galdegin dute antolatzaileek. Proba egin ondotik, gehienik 48 orduren buruan argitarazten dituzte emaitzak.
Iragan astelehenean, Donibane-Lohizunen (Lapurdi), dozenaka lagun testatu zituzten; Eskualdeko Osasun Agentziaren arabera, ez dute kasu positiborik detektatu.
Koronabirusaren uhin berri baten beldurrez, agintariek babes neurriak zorroztu dituzte azken egunetan. Hala nola Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Baionan, beharrezkoa da maskara erabiltzea kale jendetsuetan. 135 euroko isuna izanen du maskararik gabe doanak.
Bide beretik, Angelu eta Miarritzeko hondartzak hetsi dituzte gauez, elkarretaratzeen murrizteko.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185329/ahaldun-nagusiek-diote-madrilen-eta-udalen-arteko-akordioak-ez-diela-eragiten.htm
|
Ekonomia
|
Ahaldun nagusiek diote Madrilen eta udalen arteko akordioak ez diela eragiten
|
Espainiako Gobernuak adostu zuen udalen superabita erabiltzea 5.000 milioi euroren laguntzen truke, baina neurriak ez du indarrik izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
|
Ahaldun nagusiek diote Madrilen eta udalen arteko akordioak ez diela eragiten. Espainiako Gobernuak adostu zuen udalen superabita erabiltzea 5.000 milioi euroren laguntzen truke, baina neurriak ez du indarrik izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
|
Espainiako Gobernuak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) sinatutako akordioak ez du eraginik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Argi utzi nahi izan dute hori hiru lurralde historikoetako ahaldun nagusiek, gaur plazaratu duten ohar bateratu baten bidez. Udalen finantza kontuen ardura aldundien kontua dela azaldu dute, eta horri lotutako edozein erabaki Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan hartu beharko dela.
Madrilek atzo argitaratu zuen neurria Espainiako Aldizkari Ofizialean. Udalen federazioarekin egindako tratuaren arabera, udalek euren superabita gobernuari ematea onartu zuten, eta, beraz, gehiago ez zorpetzea. Trukean, Espainiako Gobernuak 5.000 milioi euro emango dizkie datozen bi urteetan, eta hamar urteko epean itzuli beharko dizkie soberakin guztiak.
Hortaz gain, legeak dio udalek Bruselak onartutako funtsaren banaketan parte hartuko dutela. Espainiak 140.000 milioi euro jasoko ditu funts horretatik. Foru aldundiek azpimarratu dute, ordea, neurriak ez diela eragiten euren eskumeneko egiturei eta sistemari: «Indarrean daude udalen superabiten erabilera arautzen duten Foru Arauak».
Nafarroan bai
FEMP osatzen dutenen artean dago Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioa, eta, beraz, Madrilekin neurria adostu dutenen artean ere bai. Ondorioz, han, Espainiako Gobernuaren esku geratuko dira udalen superabitak.
EH Bilduk gaitzetsi egin zuen neurria atzo. Koalizioaren arabera, maiatzaren 20an Madrilekin egin zuen akordioan Nafarroaren zorpetze ahalmena handitzea adostu zuten, eta orain hautsi egin da adostasun hori.
Ez dira neurria kritikatu duten bakarrak. Quim Torra Kataluniako presidenteak udalei eskatu die ahal duten guztia egiteko euren superabita Espainiako Ogasunaren esku ez uzteko. Torraren arabera, aldebakarreko akordio bat da, eta iragarri du helegite bat jarriko duela Espainiako Auzitegi Konstituzionalean.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185330/ellen-fokkema-gizonezkoen-futbol-talde-batean-jokatuko-duen-lehen-emakumea.htm
|
Kirola
|
Ellen Fokkema, gizonezkoen futbol talde batean jokatuko duen lehen emakumea
|
2020-2021eko denboraldian hasiko da Holandako Futbol Federazioak probarako onartutako plana. Fokkema Herbehereetako Ligako laugarren mailako Foarut taldearekin arituko da.
|
Ellen Fokkema, gizonezkoen futbol talde batean jokatuko duen lehen emakumea. 2020-2021eko denboraldian hasiko da Holandako Futbol Federazioak probarako onartutako plana. Fokkema Herbehereetako Ligako laugarren mailako Foarut taldearekin arituko da.
|
Ellen Fokkema izango da gizonezkoen futbol talde batean jokatuko duen lehen emakumea. Herbehereetako Ligako laugarren mailan arituko da, 2020-2021eko denboraldian, V.V. Foarut taldearekin; bere betiko taldearekin. Probako plan aitzindaria izango da; izan ere, Holandako Futbol Federazioaren araudiaren arabera, futboleko taldeak mistoak izan daitezke 18 urtera arte, baina adin horretatik aurrera banandu egin behar dira gizonak eta emakumeak.
Fokkema 5 urte zituenetik aritu da Foraut taldean jokatzen, baina, araudiaren arabera, hurrengo denboraldian ezingo luke haiekin jarraitu, 19 urte baititu. Jokalariak adierazi duenez, taldekideekin jokatzen jarraitu nahi zuen, eta klubari galdetu zion ea posible zen haiekin aritzea. Fokkemak klubaren laguntzaz aurkeztu zion eskaera Holandako Futbol Federazioari, eta horrek tramitatu du Fokkemaren lizentzia, gizonezkoen taldean jokatu ahal izateko.
Fokkemanen arabera, «itzela» da taldean jarraitu ahal izatea, eta, esperientzia nolakoa izango den ez dakien arren, «oso pozik» dago proban parte hartu ahal izateagatik. Federazioak adierazi duenez, erne begiratuko du zer gertatzen den, eta, formulak arrakasta badu, araudia aldatzeko aztertuko du, 18 urtetik aurrera ere talde mistoak osatzeko aukera egon dadin.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185331/pablo-machin-gure-helbururik-behinena-mailari-eustea-da.htm
|
Kirola
|
Pablo Machin: «Gure helbururik behinena mailari eustea da»
|
Alavesek Pablo Machin aurkeztu du. Espainiarrak hartuko du datorren denboraldian talde arabarraren entrenatzaile kargua.
|
Pablo Machin: «Gure helbururik behinena mailari eustea da». Alavesek Pablo Machin aurkeztu du. Espainiarrak hartuko du datorren denboraldian talde arabarraren entrenatzaile kargua.
|
Pozik agertu da Pablo Machin Alaveseko entrenatzaile berria bere aurkezpeneko prentsaurrekoan. Denboraldi baterako sinatu du, eta teknikari espainiarra gustura dago Alavesek beregan konfiantza jarri duelako: "Egia da ni normalean denboraldi bateko baino gehiagoko proiektu luzeagoetan ibiltzen naizela. Halere, hemen baldin banago, akordio bat lortu dugulako nago hemen".
Europa ligan aritua da Machin, Sevillarekin eta Espanyolekin; talde arabarrarekin, baina, hasiera batean helburua beste bat dela azpimarratu du: "Gure helbururik behinena mailari eustea da. Gero, sasoian zehar egindako lanak esango digu zein den gure helburua azkeneko partidetan: gora begiratzea ala Lehen Mailari eustea". Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariak Europan jokatzeko ametsa baretu nahi izan du: "Azken urteak ikusita, Alavesen perspektiba galdu dugula uste dut. Zein garen, eta zenbat kostatu zaigun honaino iristea”.
Datorren denboraldiko talde osaketari buruz gutxi hitz egin dutela aitortu du Machinek: "Dena oso azkar joan da, eta ez dugu horretaz hitz egiteko astirik ia izan. Hala eta guztiz ere, kirol zuzendaritzan konfiantza daukat, eta seguru nago taldearen maila igoko duten jokalariak ekarriko dituztela".
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185332/eusko-legebiltzarrak-urrats-bat-egin-du-inbestidura-saioa-irailaren-hasieran-izan-dadin.htm
|
Politika
|
Eusko Legebiltzarrak urrats bat egin du inbestidura saioa irailaren hasieran izan dadin
|
Zehaztua dute zer kidek aztertuko dituzten legebiltzarkideen ondasunak eta jarduerak
|
Eusko Legebiltzarrak urrats bat egin du inbestidura saioa irailaren hasieran izan dadin. Zehaztua dute zer kidek aztertuko dituzten legebiltzarkideen ondasunak eta jarduerak
|
Eusko Legebiltzarrak tramite bat egin du gaur irailaren hasieran lehendakariaren izendapenarekin jarraitu ahal izateko. Parlamentarien bateraezintasunak aztertu behar dira inbestidura saioa hasteko, eta gaur erabaki dute zer kidek egingo duten azterketa hori.
Astebete barru, hilaren 13an, bilkura osoa egiteko aurreikuspena dute. Datorren osteguneko bilkura horretan parlamentarien ondasun eta jarduerak bateragarriak direla onartuz gero, Bakartxo Tejeria parlamentuko presidenteak lehendakaria izendatzeko hasiera eguna zehaztuko du. Aurreikuspenen arabera, litekeena da irailaren 3an hastea inbestidura saioa.
Bestalde, legebiltzarrak ezeztatu egin du Voxeko diputatuak egindako eskaria. Amaia Martinezek, Voxeko diputatu bakarrak, idatzi baten bitartez osoko bilkura berriz egiteko eskatu zuen, parlamentari guztiek Espainiako Konstituzioari men egingo diotela zin egiteko.
Martinezek adierazi zuen Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren arabera parlamentariek baldintza jakin batzuk bete behar dituztela, eta horietako bat 108.8 artikulua dela. Artikulu horrek dio autonomia erkidegoetako parlamentariak Espainiako Konstituzioari «men egingo diotela zin egitera behartuta» daudela, eta «kargua hartzen den momentuan egin behar dela hori».
Eusko Legebiltzarreko araudiaren arabera, eta aurreko legealdiak osatzeko prozesuak aintzat hartuta, ordea, ez da beharrezkoa konstituzioari men egitea legebiltzarkideek kargua hartu ahal izateko.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185333/murga-hau-bigarren-olatua-da.htm
|
Gizartea
|
Murga: «Hau bigarren olatua da»
|
Azken orduetan nabarmen ugaritu dira kasuak Hego Euskal Herrian: 419 positibo atzeman dituzte, atzo baino 108 gehiago.
|
Murga: «Hau bigarren olatua da». Azken orduetan nabarmen ugaritu dira kasuak Hego Euskal Herrian: 419 positibo atzeman dituzte, atzo baino 108 gehiago.
|
COVID-19aren egoera okerrera doa egunez egun: bigarren olatuan gaudela adierazi du Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Azken egunetan, kasuek nabarmen egin dute gora, eta birusa "tokia hartzen" ari dela esan du sailburuak. Murgak gogorarazi du olatu hau ez dela martxokoa bezain oldartsua, baina birusaren eragina ez dela "gutxietsi": "Ez da ahulagoa orain, eta ez du gutxiago hiltzen".
Gogor jardun da sailburua prentsaurrekoan, eta argi utzi du harremanak murriztu beharra dagoela: "Hainbeste kasurekin, normaltasun berria ez da posible: ohiturak aldatu behar ditugu, eta jendearengandik urrundu". Hain zuzen ere, gehienak aisialdian kutsatzen direla adierazi du Murgak, eta "ezinbestekoa" dela bakoitzak harremanak dituen pertsona kopurua murriztea. Era berean, gehitu du ez duela "inolako zentzurik" festak bertan behera uzteak baldin eta festa horiek etxeetan edo bestelako tokietan ospatzen badira.
Sailburuak ohartarazpen bat helarazi die herritarrei: aste honetan, edozein jarduera sozialetan jendea kutsatzeko arriskua dago; beraz, ahal dela ez da halakoetan parte hartu behar. Datozen egunetan kutsatzeak igo egingo direla jakinarazi du Murgak, eta, horrekin batera, ospitaleratzeak. Uda hasieran, ospitaleratzeak ez ziren ugariak, baina gehitu egin dira horiek ere, eta, oraintxe, egunero norbait sartzen ari da ZIUetan. Oraingoz, Osakidetza ez dago kolapsaturik, baina Jaurlaritzak iragarri du soilaru eta ZIU berriak prestatuko dituztela.
Oraintxe, 98 pertsona daude Hegoaldeko ospitaleetan, gehienak Bizkaian, eta bederatzi pertsona ZIUetan daude. Positibo gehienak, hain zuzen ere, Bizkaian detektatu dituzte: 233, atzo baino 78 gehiago. Nafarroan, 81; Gipuzkoan, 57 izan dira; Araban, 44; eta erkidegotik kanpo, lau. Kezka berezia sortzen dute Bilbo, Gasteiz eta Barakaldo hirugune handiek, bertan pilatu baitira egunotan kasu gehien. Murgaren esanetan, inguru horietan joan-etorri asko izateak eragina du kutsatu kopuruan.
Azken egunetako proba masiboen emaitzak ere jakinarazi dituzte agintariek. Nafarroan 84 PCR test egin dizkiete Tuterara fruta jasotzera etorritako langileei, eta negatibo eman dute guztiek. Urdulizko ospitalean 523 test egin dituzte orain arte, Erandioko batzokian izandako agerraldiarekin lotuta: horietatik lauk positibo eman dute. Gaur beste 257 proba egingo dituzte. Basurtuko ospitalean, berriz, beste 154 test egin dituzte agerraldi berarekin lotuta, eta positibo bat izan da. Bestalde, Fever diskotekan izan ziren 111 pertsonek ere egin dute proba, eta 18 positibo atzeman dituzte.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185334/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-neska-lagunari-eraso-egitea-leporatuta.htm
|
Gizartea
|
Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagunari eraso egitea leporatuta
|
Atzo gertatu zen erasoa, 11:30ak aldera.
|
Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagunari eraso egitea leporatuta. Atzo gertatu zen erasoa, 11:30ak aldera.
|
40 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, neska lagunari eraso egitea egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo 11:30ak aldera jaso zuen emakume baten deia, Polizia hara joateko eskatzeko. Mutil lagunak eraso egin ziola eta esku artean labana bat zuela salatu zuen.
Agenteak bertaratzean, egiaztatu zuten gizonak emaztea jo zuela familiako eztabaida batean. Erasotzailea atxilotu egin zuten, genero indarkeriako delitu bat leporatuta, eta gaur jarriko dute epailearen esku.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185335/arbid-crespo-macqueen-eta-templeren-filmak-urrezko-maskorraren-lehian.htm
|
Kultura
|
Arbid, Crespo, Macqueen eta Templeren filmak Urrezko Maskorraren lehian
|
Donostiako 68. Zinemaldiko Sail Ofizialean erakutsiko dituzten beste bost lanen berri eman du jaialdiak. Matt Dillonek zuzendutako 'El gran Fellove' dokumentalaren emanaldi berezia ere egingo dute, lehiaz kanpo.
|
Arbid, Crespo, Macqueen eta Templeren filmak Urrezko Maskorraren lehian. Donostiako 68. Zinemaldiko Sail Ofizialean erakutsiko dituzten beste bost lanen berri eman du jaialdiak. Matt Dillonek zuzendutako 'El gran Fellove' dokumentalaren emanaldi berezia ere egingo dute, lehiaz kanpo.
|
Donostiako Zinemaldiak Sail Ofizialean lehiatuko diren beste lau filmen izenak iragarri ditu. Honako hauek egongo dira 68. jaialdiko Urrezko Maskorra lortzeko hautagaien artean: Danielle Arbiden Passion simple, Eduardo Cresporen Nosotros nunca moriremos, Harry Macqueenen Supernova eta Julien Templeren Crock of Gold: a Few Rounds with Shane MacGowan. Lehiaketatik kanpo, baina Sail Ofizialean hori ere, Matt Dillonen El gran Fellove egongo da ikusgai; Emanaldi Berezien barruan emango dute Francisco Fellove (1923-2013) musikari eta abeslari kubatarrari buruzko dokumental hori. Ezaguna zaio aktore estatubatuarrari Zinemaldia, 2006an Donostia saria eman baitzioten bere antzezle ibilbideagatik. Aurten, kameraren beste aldean egindako lan batekin aurkeztuko da, zuzentzen duen bigarren pelikularekin, hain zuzen.
Dillonen ekoizpena ez da izango musikaren inguruan arituko den bakarra, Julien Templerenak ere adierazpide bera baitu mintzagai. The Pogues taldeko abeslari eta konpositore Shane MacGowan du protagonista zinemagile britainiarraren Crock of Golden lanak. Johnny Deep aktoreak ekoitzi du, eta taldearen eta MacGowanen familiaren artxiboko irudi argitaragabeen eta Ralph Steadman ilustratzailearen animazioen bitartez ondu du lana Templek. Hark ere ez du lehen aldia izango Zinemaldian: 1989an, Epaimahai Ofizialeko kide izan zen, eta, 2010ean, The Filth and the Fury dokumentala proiektatu zen .doc – Ez fikzioaren bide berriak atzera begirako tematikoan.
Abeslari eta poeta irlandarraren inguruko obra ez-fikziozko bakarra izango da, baina Danielle Arbiden Passion simple-k ere asko du errealitatetik: Annie Ernauxen izen bereko eleberri motzean oinarrituta dago, eta liburu horrek, idazle frantziarraren gainerako obra guztiek bezala, egilearen beraren bizitza du lehengai. Zinemagile frantziar-libanoarraren pelikulan, gizon batekin joan-etorriko harreman bat duen andre baten istorioa kontatzen da; apenas ezagutzen duen amorante horren zain dago emakumea, harekin bizitakoak eta hura bera burutik kendu ezinda. Cannesko Zinemaldian zen estreinatzekoa, baina, koronabirusaren eraginez, bertan behera utzi zituzten jaialdiko emanaldiak. Horrenbestez, Donostian ikusi ahal izango da lehen aldiz Canneseko jaialdiaren zigilua daraman lan hori.
Harry Macqueen britainiarraren Supernova filmak ere bikote bat du ardatz, baina Samek eta Tuskerrek hogei urteko maitasun harreman sendoa dute. Bi urte atzera, fase goiztiarreko dementzia diagnostikatu zioten Tuskerri; oraindik aukera dutenez, errepideko bidaia bat egitea erabakitzen dute, lagun eta senideekin berriro ere elkartzeko eta iraganeko lekuak bisitatzeko. Bidaiak hainbat irakaspen utziko dizkie: konturatuko dira etorkizunari buruzko ideia desberdinak dituztela, bestearen sekretuak jakingo dituzte...; bakoitzaren plan pribatuak agerian geratuko dira, baina baita elkarri dioten maitasuna ere.
Eduardo Crespo argentinarraren hirugarren filmak, Nosotros nunca moriremos izenekoak, familia du ardatz. Haur batek eta haren amak bidaia bat egingo dute, seme nagusia hil den lekura, hain zuzen. Han, doluaren hasiera igaroko dute; Rodrigo izeneko haurrak haurtzaroa atzean utziko du konturatu gabe, eta haren ama semearen heriotzaren ingurukoak argitu nahian ibiliko da.
Sail Ofiziala, osatzen
Bost filmak aurreko asteetan jaialdiak iragarritakoei gehitu zaizkie. Sail Ofiziala osatuko duten lanen atzean, hainbat zinemagile entzutetsuren izenak ageri dira: besteak beste, Pablo Aguero (Akelarre), Sharunas Bartas (In The Dusk), Naomi Kawase (Asa Ga Kuru), Antonio Méndez Esparza (Courtroom 3H), François Ozon (Été 85) eta Thomas Vinterberg (Druk) izango dira Urrezko Maskorra irabazteko lehian. Horiek baino ibilbide laburragoa duten errealizadoreak ere badira zerrendan, tartean, Dea Kulumbegashvili (Dasatskisi) eta Takuma Sato (Nakuko wa ineega).
Woody Allenen komedia berriarekin, Rifkin´s Festival-ekin, hasiko da Sail Ofiziala. Lehiaketatik kanpo emango dute Allenen lanik berriena. Bi telesail ere izango dira ikusgai aurten: Rodrigo Sorogoyenen Antidisturbios eta Aitor Gabilondoren Patria. Irailaren 18tik 26ra egingo dute aurten jaialdia.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185336/gaur-aurkeztu-dute-nafarroako-bizikidetzaren-i-plan-estrategikoa.htm
|
Gizartea
|
Gaur aurkeztu dute Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoa
|
Prentsaurreko batean adierazi dutenez, oso bizipen "aberasgarriak" jasotzen ditu txostenaren lehen atalak.
|
Gaur aurkeztu dute Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoa. Prentsaurreko batean adierazi dutenez, oso bizipen "aberasgarriak" jasotzen ditu txostenaren lehen atalak.
|
Gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoaren lehen atala. Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Martin Zabaltza Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak eta Chema Gonzalez Bizikidetzako zuzendariak egin dute aurkezpen agerraldia.
Aurkeztutako atalak herritarrek bidalitako testigantzak eta bizikidetzaren alde lan egiten duten pertsonen elkarrizketak biltzen ditu. Hiru kideek adierazi dute “mota guztietako” bizipenak jaso dituztela, eta txostena “oso aberatsa” dela: “Aniztasuna da planaren indargunea; erlijioak, ideologiak, kulturak... mota guztietako jendearen ideiak jaso ditugu”, adierazi du Gonzalezek.
Orain arteko lanketan, Nafarroako gizartean dagoen bizikidetzaren diagnostikoa egin dute. Ollok adierazi du pandemiak lana “zaildu” diela, elkarrizketak egiteko “oztopoa” izan delako. Bestalde, azken hilabeteetan “bi jarrera mota” nagusitu direla gehitu du: “Jendearen alde solidarioa ikusi ahal izan dugu, baina indarkeria eta gorroto kasuek ere gora egin dute”. Ollok dioenez, pandemiak “agerian utzi du” halako plan baten beharra dagoela pandemiak eragin duen “errealitate berrira” egokitzeko.
Diagnostikoa egiterakoan “hamar ardatz” nagusi sortu dituztela gehitu du Ollok, betiere jasotako testigantzetan oinarrituta. Adierazi du planaren ondorengo faseetan kontuan hartuko direla “lanketarekin” jarraitzeko. Zabaltzak nabarmendu du “parte hartzean” egon dela lehen atalaren gakoa: “Plan honek edukitzen duen arrakasta Nafarroako gizartean islatuko da”. Nabarmendu du “osasun demokratikoa” hobetzen lagunduko duela.
Gonzalezek adierazi du lanean jarraitzeko momentua dela. Nafarroan dauden “gabeziak” aurkituta, plana osatzen jarraitzea egokitzen da. Irailetik martxora arte arituko dira osatze lanetan, eta, ondoren, Nafarroako Gobernuak onartu beharko du plana.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185337/bizi-asegurua-ate-azpian.htm
|
Kirola
|
Bizi asegurua ate azpian
|
Lehen Mailaren historian partida gehien jokatu duen jokalaria da Andoni Zubizarreta: 622. Iribarren hutsunea bete zuen Athleticen, eta dena irabazi Bartzelonan. Atezain ortodoxoa izan zen: ez zuen hegan egin beharrik atea ondo babesteko.
|
Bizi asegurua ate azpian. Lehen Mailaren historian partida gehien jokatu duen jokalaria da Andoni Zubizarreta: 622. Iribarren hutsunea bete zuen Athleticen, eta dena irabazi Bartzelonan. Atezain ortodoxoa izan zen: ez zuen hegan egin beharrik atea ondo babesteko.
|
Atezain batzuk oso estetikoak dira, baina maiz huts egiten dute, eta, lantzean behin luzatu eta irteera ikusgarriak egin arren, taldekideak izerdiarazi egiten dituzte: ez dira fidagarriak; ez dute konfiantzarik ematen. Halakoek aparraldia izaten dute, baina gainbehera joaten dira azkar. Beste batzuek, berriz, gutxiagotan altxarazten dituzte zaleak aulkitik, baina beti hor daude. Bikaintasuna lortzen dute oinarrizko zereginetan, eta ez dira katramilatzen atetik kanpo. Isilpean aritzen dira, eta xuxurla luze batek bezala irauten dute denboran. Hots, bizi aseguru bihurtzen dira. Eredu horren adibiderik onena Andoni Zubizarreta da. Ia bi hamarkada egin zituen atezain lanetan, 1981etik 1998ra bitarte, eta beste inork baino neurketa gehiago jokatu zituen Espainiako Lehen Mailan: 622. Toki guztietan eta entrenatzaile guztientzat, funtsezkoa izan zen, eta, hala, ia 60.000 minutuz jokatu zuen elitean.
Lidergoa. Une zailetan beti hartzen zuen taldearen zama. ATHLETIC
Luis Mari Lopez Rekarteren iritziz, datu horiek Zubizarretaren handitasuna islatzen dute. «Ikaragarri erregularra izan zen. Erreferentea izan da Euskal Herrian, eta baita hemendik kanpo ere. Arrastoa utzi zuen». Lopez Rekarte Zubizarretaren taldekidea izan zen Johan Cruyffen Bartzelonan, baina lehenagotik ere ezagutzen zuten elkar. Izan ere, Aretxabaletan ere elkarrekin jokatu zuten, nerabeak zirela. Handik, Alavesera joan ziren biak. Ordurako, Lopez Rekartek Zubizarreta gai ikusten zuen onenen artean bidea urratzeko. «Nabaria zen etorkizun oparoa izango zuela. Gutxienez, Euskal Herrian erreferente izateko kapaza izango zela aurreikusi nuen. Motz gelditu nintzen azkenean».
Lehen garaikurrak Athleticekin altxatu zituen: bi liga, eta Espainiako Kopa bat eta Superkopa bat. 1981etik 1986ra jokatu zuen zuri-gorriekin; besteak beste, Andoni Goikoetxearen aldamenean. «Athleticen ildoko atezaina» zela nabarmendu du atzelari ohiak. «Oso atezain sendoa zen. Nagusi zen goitiko jokoan, eta ez zuen zirrikiturik uzten. Gainera, nortasun indartsua eta lehiakorra zeukan, eta azkarra zen, gorpuzkera sendoa izanagatik». Defentsa gisa, «lasai» sentitzen zen atzean Zubizarreta edukita. «Oihu egiten zuenean, baloi bat berea zela zionean, ziur ginen hartu egingo zuela. Atezaina irtetean, atzelariak erlaxatu egiten dira, eta garrantzitsua da elkar ondo ulertzea, eta atezainak erabakimena izatea. Sekulako konfiantza ematen zigun horretan».
Goikoetxeak ere laudatu egin du atezainaren ibilbidea. «Normala da atezainek lehia asko jokatzea, baina Andoni beste maila batean egon zen. Munduko onenetako bat zen, eta Frantziako Munduko Kopa arte aritu zen jokatzen, beti maila ezin hobean». Jokalaririk onenek talderik onenetan bukatu ohi dute, eta hala gertatu zitzaion Zubizarretari ere: Bartzelonak fitxatu zuen, garai hartako 150 milioi pezetaren truke (901.518 euro). Terry Venables zen orduan kataluniarren entrenatzailea, eta, zalantzarik egin gabe, zaleen kutun Javier Urrutikoetxea Urruti-ren aurretik jarri zuen atezain gaztea. Taldeak ez zuen titulurik lortu, baina aretxabaletarrak Zamora trofeoa lortu zuen lehen sasoi hartan. Gauzak hala, 1988an Cruyff iritsi zen, futbola ulertzeko bere molde berezi eta berritzailearekin. Dream Team deritzonaren hasiera izan zen.
Atezain finkoa izan zen herbeheretarrarekin. Ordezkoek papurrik ere ezin izan zuten ahoratu. Horren lekuko da Juan Carlos Unzue. Bi urtez izan zen Zubizarretaren itzalpean, 1988tik 1990era. Umorez oroitu ditu garai haiek: «Behin, elkarrizketa batean, lerroburu hau atera zidaten: «Andoni, ez duzu sekula hotzeririk harrapatzen?». Ez zidan pare bat partida jokatzeko aukerarik ere uzten; hain zen fidagarria!». Edonola ere, Unzuek ez zuen alferrik galdu harengandik ikasteko aukera. «Oso gaztea nintzen; lehen esperientzia nuen kanpoan, eta Andoni bidaide bikaina izan zen. Ikaragarri ikasi nuen entrenamenduetan eta partidetan, eta maila pertsonalean ere bai: jokalari batek talde barruan zer egin behar duen ikasi nuen».
Atheltic. Bost denboraldiz aritu zen talde zuri-gorrian. ATHLETIC
Jokoari dagokionez, zerk eman zion atentzioa bereziki? «Zelaian ondo kokatzeko eta baloia harrapatzeko zuen teknikak, batez ere. Baloiak hartzeko, erraztasun handiagoak genituen garai hartan: jokalariek ez zuten gaur egun duten kalitatea, eta baloiak ez ziren gaur egun bezain arinak. Ordea, Zubik oso ondo asmatzen zuen noiz harrapatu behar zuen baloia, eta noiz urrundu behar zuen». Eta, urruntzerakoan, gainera, teknika berezia zerabilen. «Indarra ukondotik egiten zuen, ez sorbaldatik. Alegia, ukondotik eskura dauden zentimetro gutxiago horiek baliatzen zituen baloia indar gehiagoz urruntzeko. Harrituta gelditzen nintzen: baloiak beti kornerreko banderatxoraino bidaltzen zituen».
Cruyffekin «talka»
Zubizarretak erronka handiak gainditu behar izan zituen gorenera iristeko. Lehena, Athleticera iritsi berritan izan zuen: 18 urte eskasekin, Jose Angel Iribarren neurriko mito bat ordezteko ardura hartu zuen. «Andoni Cedrun zen haren lehiakidea. Eta Zubi min hartuta egon zen hasieran; arazoren bat izan zuen orkatilan. Oso zaila zen inork Iribarren hutsunea betetzea, baina hark lortu zuen», gogoratu du Goikoetxeak, eta, halaber, deitoratu egin du atezainaren aro zuri-gorria nahi baino azkarrago finitu izana. «Lastima ez zuela Iribarrena bezain ibilbide luzea izan Athleticen. Kontua da Bartzelonak eskaintza egin zuela, eta Athleticek saldu egin ziola. Futbolaren legea da».
Espainiako selekzioan ere erronka mundiala izan zuen: Luis Miguel Arkonadaren lekukoa hartzea. Bada, tinko heldu zion, eskuetara iristen zitzaizkion baloiei bezala. Hala, Munduko lau Kopa eta bi Eurokopa jokatu zituen. Bartzelonan, berriz, Cruyffen eskakizunetara egokitzea izan zuen desafio. Orduan ere aurrera egitea lortu zuen, Lopez Rekartek azaldu duenez: «Geldituak egiteaz gainera, hankarekin pase onak eman behar zituzten atezainek. Hasieran, urduri samar aritu zen, baina gero ondo bukatu zuen. Cruyffek konfiantza handia zuen harengan». Rekarteren ustez, atezaina «funtsezkoa» izan zen talde haren lorpenetan. «Erasoko jokalariek egiten zuten distira; jokoa oso landua zen, baina, horrela jokatu eta irabazteko, beharrezkoa zen atzean sendoa izatea. Andoni atean izanda, lasaiago jokatzen genuen denok».
Unzuek antzeko analisia egin du. Jokamolde aldaketak «aberastu» egin omen zuen Zubizarretaren jokoa. «Niri naturalago ateratzen zitzaidan jokoan parte hartzea eta defentsako lerrotik gertu egotea. Hura aparta zen ate azpian, baina ez zen oso dinamikoa. Eta, halere, oso azkar egokitu zen Cruyffen ideiara. Aurretik zituen ezaugarriei eutsi, eta elementu berriak gehitu zizkion bere jokoari: kokapena, baloia…». Alta, aretxabaletarrak aitortu izan du maiz gutxietsia sentitu zela herbeheretarraren aldetik. Hark bestelako atezain bat nahi omen zuen: «Haien izaerek talka egiten zuten une jakin batzuetan. Baina, aldi berean, Johan oso argia zen, eta, egiazki, halako jendea nahi zuen taldean: une zailetan lidergoa hartzeko gai zena. Eta hori Andonik primeran egiten zuen».
Geldituak eta bizipenak
Gustuko izan ala ez, Cruyffek beti ipini izan zuen atepean, eta, hala, bertatik bertara bizi izan zituen talde miresgarri haren lorpenak: besteak beste, lau Liga eta Europako kopa bat irabazi zituzten. Alabaina, Zubizarretak bukaera mikatza izan zuen Bartzelonan. Kataluniarrek 4-0 galdu zuten Milanen aurka, 1994ko Txapeldunen Ligako finalean, eta, biharamunean, irteerako atea ireki zioten atezainari. Korrika eta presaka hartutako erabakia izan zen, eta damutu egin ziren gerora. Zubizarreta Valentziara joan zen.
Bartzelona. San Mamesen, Andrinuari eskua ematen. ATHLETIC
Zubizarretaren geldituen artean, Goikoetxeak bat du gogoan bereziki: 1984ko apirilaren 22an Valentziari berari egin ziona, Athleticekin. «Neurketa erabakigarria zen ligaren lehian. Bada, geldiketa izugarria egin zuen. Baloia barruan ikusten nuen jada, eta esku miragarria atera zuen. Sinestezina izan zen. Partida nahiko amaieran zegoen. 1-2 irabazi genuen azkenean».
Bartzelonarekin ere agerraldi distiratsuak egin zituen munta handiko neurketetan, hala nola, Wembleyn, Sampdoriaren aurka, 1992ko Europako kopako finalean. Bikain ihardetsi zien Lombardo, Vialli eta enparauen saiakerei. Orekari eutsi egin zion hark, eta, behin luzapenean sartuta, Koemanek hautsi egin zuen. Hala, kataluniarrak aurrenekoz bihurtu ziren Europako txapeldun. Ordurako, Sevillan zegoen Unzue; beraz, ez ditu gogoan Zubizarretak egun hartan egindako geldituak. Gomutan dauka, ordea, pare bat penalti gelditu zituenekoa. «Ni espezialista nintzen penaltietan. Berak ere pare bat penalti garrantzitsu gelditu zituen. Ez zen bereziki eraginkorra alor horretan, eta poz handiz ospatu zuen haiek gelditu izana».
Lopez Rekartek hasierako bizipenak ditu gogoan: «Aretxabaletatik eta Arrasatetik joaten ginen Gasteizera. Aste batean, baten aitak eramaten gintuen, eta, hurrengoan, bestearenak. Bizipen ugari izan genituen: kontrolak, eta abar. A zer garaiak!». Gero Dream Team-en topo egitea «ametsa» izan zen. «Marka izan zen Bartzelona hartan batera aritzea; pribilegio handia izan zen garai hartaz Andonirekin batera gozatu ahal izatea. Bi lagun ginen munduko talderik onenean».
Nola moldatuko litzateke egun?
Atezainaren postua asko aldatu da. Gaur egun ere punta-puntako atezaina izango litzateke? Goikoetxeak baietz uste du: «Oinarekin ez zen oso abila, hasieran behintzat. Batzuetan, ateko sakeetan ere arazoak izaten zituen. Baina hori landu eta hobetu daitekeen zerbait da. Garai hartan bertan, Andonik asko hobetu zuen».
Unzueren aburuz, berriz, arazoak izango lituzke talde jakin batzuetan jokatzeko. «Orduko Bartzelona ikusi eta egungoa ikusi, eta ez daukate zerikusirik. Asmoa berbera zen, baina aurkariaren presioa oso bestelakoa zen. Orduan, baloia eskuekin har zitekeen, eta hor atezainak abantaila handia zeukan. Ez zuen hain hanka joko ona eduki beharrik. Kokapen ona behar zuen, baina espazio handiagoa eta denbora gehiago zegoen erabakiak hartzeko. Egun, askoz ere dinamikoagoa izan beharra dago». Edonola ere, garbi du egokituko litzatekeela. Taldea ere eman dio: «Zailagoa izango litzateke Bartzelonan edo Manchester Cityn aritzea, baina Atletico Madrilentzat, adibidez, atezain itzela izango litzateke».
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185339/pertsona-bat-hil-da-ean-auto-istripu-batean.htm
|
Gizartea
|
Pertsona bat hil da Ean, auto istripu batean
|
Ezbeharra 14:15 aldera gertatu da. Auto batek etxe bat jo du.
|
Pertsona bat hil da Ean, auto istripu batean. Ezbeharra 14:15 aldera gertatu da. Auto batek etxe bat jo du.
|
85 urteko gizon bat hil da Ean (Bizkaia), Aldebaster auzoan izandako auto istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 14:15 aldera gertatu da: autoak, errepidetik atera, eta etxe batjo du. Ertzaintza ikertzen ari da nolatan gertatu den istripua.
Ertzaintzaren zenbait patruila eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira, eta gidaria hila zela ziurtatu du medikuak.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185340/bidarteko-udalekua-itxi-dute-langile-batek-positibo-eman-duela-eta.htm
|
Gizartea
|
Bidarteko udalekua itxi dute, langile batek positibo eman duela eta
|
31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez. Maskara erabiltzera derrigortu dute Bidarten, Ezpeletan, Getarian (Lapurdi) eta Donibane Garazin.
|
Bidarteko udalekua itxi dute, langile batek positibo eman duela eta. 31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez. Maskara erabiltzera derrigortu dute Bidarten, Ezpeletan, Getarian (Lapurdi) eta Donibane Garazin.
|
Sud Ouest egunkariak jakinarazi du Bidarteko (Lapurdi) udalekua hetsi dutela animatzaile batek positibo eman duelako PCR proban. Orotara, ehun bat haurrek izena emana dute bilgunean, baina herriko etxeak segurtatu du «31 haur soilik» izan direla animatzailearekin kontaktuan.
Gaur eta bihar hetsirik egonen da zentroa; Emmanuel Alzuri auzapezak segurtatu du guraso guztiak deitu dituztela PCR probak egitera akuilatzeko. Gaitza duen emakumea berrogeialdia betetzen ari da. Eskualdeko Osasun Agentziak, berriz, kasu bakana den edo foku bat den ikertuko du.
Alzurik azpimarratu du protokolo berezia aplikatu dutela udalekuan uda hasieratik, eta espero du horrek kutsatze katea murriztuko duela. Izan ere, adin ezberdinetako haur taldeek ez dute elkar gurutzatu, eta heldu bakarrarekin izan dira kontaktuan. Hala, emakumearekin kontaktuan izan diren 31 haurrei probak egiten hasi zaizkie. Bestalde, zentroan lan egiten duten beste zortzi langileei ere eginen dizkiete probak.
Koronabirusaren beste uhin baten beldurrez, agintariek babes neurriak zorroztu dituzte azken egunetan. Pirinio Atlantikoetako suprefeturak erabaki du maskara derrigortzea zenbait lekutan, hala nola Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Baionan. Erabakia beste zenbait herritara hedatu du prefeturak. Hala, Bidarten, Ezpeletan, Getarian (Lapurdi) eta Donibane Garazin ere beharrezkoa izanen da. 135 euroko isuna izanen du maskararik gabe doanak.
|
2020-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/185342/etxe-erorien-hitzak.htm
|
Kultura
|
Etxe erorien hitzak
|
Marica Campo 1948. urtean jaio zen, Val do Maon (Lugo, Galizia), . Oso gaztetatik hasi zen idazten, baina 1992ra arte ez zuen argitaratu lehen liburua: Tras as portas do rostro antologia poetikoa. Ordutik, Confusión e morte de María Balteira (1996) narrazio bilduma; Pedinche a luz prestada (2001) poemario saritua eta Memoria para Xoana (2002) nobela laburra argitaratu ditu, besteak beste; baita hainbat antzezlan ere.
|
Etxe erorien hitzak. Marica Campo 1948. urtean jaio zen, Val do Maon (Lugo, Galizia), . Oso gaztetatik hasi zen idazten, baina 1992ra arte ez zuen argitaratu lehen liburua: Tras as portas do rostro antologia poetikoa. Ordutik, Confusión e morte de María Balteira (1996) narrazio bilduma; Pedinche a luz prestada (2001) poemario saritua eta Memoria para Xoana (2002) nobela laburra argitaratu ditu, besteak beste; baita hainbat antzezlan ere.
|
Urteek termiten lana egiten dute. Bizitzak hormetan gora ari den huntzezko suge batek bezala egiten du lan. Ahazturak bere lana egiten du, inork oroitzapenen txerri-hiltzeko aiztoarekin arrastoa sartzen ez duen arte. Penalonga ametsez beteriko loaldi batean dago, lo, itzal eta mamu film batean, ilbete gorri etengabe batean. Egunkariak kronika bat egitera bidali nau, bidezidor itxiez, eta baita ere inoren itzuleraren helmuga ez diren herrixkez, libelo tankerako ediktu anonimo batean hondamenera zigortuak haiek. Banoa hirugarren eskuko nire 4x4an Far Westean barneratu ziren aitzindarien emozio hein batean beldurtiarekin. Sasitzaren lurraldean, asunen eta muskerren eremuan barrena urratzen dut bidea, imajinatzea beti kosta izan zaidan iragan baterantz. Penalongatik hasten naiz. Gogoan harturik haurrei gutxien gustatzen zaien mokadutik hastea gomendatzeko joera, akaberan sari zaporetsu bat lortzeko esperantzan. Nire kasuan, saria agian kontratu finko bat izango da. Zerrendako 31 biziguneen artean, abuztuko egun guztiak betetzeko adinakoak, itsas mailatik 700 metrora dagoen aurkintza hau ageri da, altitude aldakorreko mendien arteko haran bat. Saileko koordinatzailearentzat izen bat besterik ez da, baina niretzat, haragi bizitako mina. Ondorengotzan hartutako min bat, begien kolorea, ilearen testura edo sudurra bezala. Hark, ordea, ez daki, eta nik ez diot esango. Amamak ezin zuen aizto bat ikusi negarrari eman gabe. Psikiatraren esanetan, belonefobia zuen, alegia, gauza zorrotz eta ziztakarien alderako beldur gaindiezina. Ez dut gogoan inoiz ikusi dudanik patata bat zuritzen edo ogi zati bat mozten meriendarako bisitan joaten natzaionean. Etxearen gobernuaz arduratzen zen arren, bere belaunaldiko emakume gehienak bezala, pila bat eginkizunetan lagundu behar izaten zitzaion. Hemen sekula egon ez naizen arren, ezagun zait plaza, bere jiran etxe guztiak dauzkana. Kubatik etortzean birraititak egindako erretratuak dauzkat gordeta. Ernemann kamera gogoan zeukan amamak, eskusoinu txiki bat bezala zabaltzen zena gero berak bere oinarrizko laborategian errebelatuko zituen irudiak jasotzeko. Etxeak esan dut, baina hobe izango nuen etxe eroriak esan. Orain neuk egiten dizkiet erretratuak karrera amaitzean gurasoek oparitutako Nikon digital batekin. Etxe eroriak, behea jotako eraikinak. Lau. Lau historia, hormak jotzean itsaso samingarri izan zen izuaren ertzean porrokatutako hareazko gazteluak bezalakoak. Gure arbasoen etxea. Balkoi eguzki-begi zabala eta ukuilu itxia. Atetzarra tente, baina abaildurik, herdoilak jandako gontz bakarrari loturik. Tximinia laukizuzena, behiala lau kantoietan lurrezko ontziz apaindua. Mirariz-edo, haietako batek oraindik badirau prismaren ondoz ondoko bi aurpegiren elkargunean, haizeari aurre eginda. Begiak itxi, eta nire burmuinak berrosatu egiten du eraikina hainbeste aldiz ikusitako argazkiei esker. Haren aurrean, amona neska bakarra da hiru mutil neraberen artean. Begiak berriro zabaldu, eta errealitateak astintzen nau etsai gaizto batek bezala. Sartzea erabakitzen dut, jakin arren arriskutsua dela. Beheko solairuan dena da harri puska eta altzari desegin. Ganbara da arriskutsuena, goiko solairuko tarte askotan falta baita. Izu-laborritan, gora egiten dut, arriskutan baina kontuz. Oholek kirrinka egiten dute, abertituz bezala. Tentu handiagorekin nabil, hormen ondotik, han beheak sendoagoa baitirudi. Hiru geletako zortzitan, paretak zintzilik daude, zoruaren gainean sostengatu beharrean, halakorik ez dago eta. Beste bosten artean denetarik dago. Bat ia ukitu gabe dago, horman sartutako armairu eta guzti. Armairuko atea zabaldu, eta hara non hondo bikoitza duen. Motxilatik labana txiki bat atera, eta palanka egiten dut tranpala altxatu eta gordelekura iristeko. Hauts-laino batean irekitzen da azkenean, eta zolan tapa gogorreko koaderno bat ikusten dut, kontuak eramateko erabiltzen ziren horietako bat, bai eta karpeta bat paperez betea, denborak histutako xingola gorri bat daukana. Kargak zaildu egin du jaitsiera. Hala ere, kontuz ibiltzea ahaztu zait, indar ikusezin batek berehala irtetera bultzaturik. Behin kanpora ezkero, beste etxe eroriei erreparatu diet. Terrazadun eskailerak zeuzkana, non amama jolasten baitzen Tino eta Rosiñarekin txantxapotazko kikaretan alegiazko kafea hartzen. Onofre jaun zoritxarrekoarena (izena ahoskatzen zuen bakanetan, zakartu egiten zitzaion ahotsa amamari). Ahizpa bakarti zaharrena, biak ala biak ahalordez ezkonduak hemen beren mutil-lagun izandakoekin, handik egundo itzuli ez zirenekin. Egunkariaren hemerotekaren bidez izan nuen krimenaren berri. Karreran nengoen oraindik. Aitaren aldeko nire sustraiak dauden udalerriko albiste zaharren xerka ari nintzela, hirurogeita hamabost urte lehenagoko gertakari batekin topo egin zuen. Hirurogei urteko gizon batek, beroaldi batean gaur egun psikosi-agerraldi esango genuke, edo halakoren bat?, tiroz hil zituen Penalongako biztanle guztiak, eta gero bere buruaz beste egin zuen. Hamahiru izan ziren, hilkintzaren ustezko egilea kontatuta, tragediaren gertalekuan geratu ziren gorpuak. Neskatila batek salbatu zuen bizia, lasterka atera eta maistrarenean gorde zelako. «Neskatila neu naiz esan zidan amamak zer aurkitu nuen jakinarazi niolarik. Nitaz abusatu zuen gizon hari aiztoa sartzen saiatu nintzen. Zoratu egin zitzaion. Etxera joan zen eskopetaren bila, eta beste hiru etxeetara sartu zen, ateak zabalik baitzeuzkaten beti bezala. Ez zen inor onik atera, aurrean duzun hau izan ezik. Lasterka irten nintzen, beldurrak harturik egin berria nuenagatik. Iruditu zitzaidan garrasiak eta tiro-hotsak aditzen zirela nire bihotzaren taupadekin nahasian. Clara andrearenera joan nintzen laguntza eske, Castiñeirara, Penalongatik bost kilometrora. Barruko harra hozka dabilkit neu izan nintzelakoan errudun bakarra. Ez dut inoiz itzuli nahi izan hara». Eta horrenbestez amama begiak tristatzen zitzaizkion pentsamenduaren toki hartara bildu zen. Autoan eserita nago, kontu-liburua irakurtzen eta birraititaren dokumentuetan aztarrika. Horiei esker orain badakit guztiak hil zirela Onofrek aititarekin egindako 20.000 errealeko zor batengatik. Gizonaren lursailik onena zen abala, eta ordaintzeko epea krimenaren egunean bertan ahitzen zen. Biharamunerako laga dut Castroncelorako bisita duela mende erdi baino gehiago osorik kiskali zen herrixka, eta amamarengana noa. Dena azaldu diodanean, laurogei urtez atzeratutako irribarre bat azaldu zaio begietan. Itzultzailea: Iñigo Roque Eguzkitza
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185344/azkuna-zentroa-eta-elias-kerejeta-zinema-eskola-elkarlanean.htm
|
Kultura
|
Azkuna zentroa eta Elias Kerejeta zinema eskola, elkarlanean
|
Zinema eskolak eta aisialdi eta kultura zentroak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute.
|
Azkuna zentroa eta Elias Kerejeta zinema eskola, elkarlanean. Zinema eskolak eta aisialdi eta kultura zentroak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute.
|
Azkuna zentroak eta Elias Kerejeta zinema eskolak hezkuntza lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute. Horren bitartez, eskolako ikasleek aukera izango dute curriculumetik kanpoko prestakuntza praktikak Bilboko zentroan egiteko, eta lankidetzarako beste bide batzuk ireki ahal izango dituzte.
Aisialdi zentroak, hitzarmenarekin batera, Lester Alvarez artista kubatarraren itzuleraren berri eman du. Izan ere, Azkuna zentroko artista egoiliar izateko hautatu zuten Alvarez 2018an, eta zentrora itzuliko da hilabetez, zentroko artxiboaren kudeaketan laguntzeko. Lankidetzaren bitartez, Alvarezek Zinema eta Ikus-entzunezkoak Zaintzeko Prestakuntza Masterra amaituko du zinema eskolan.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185345/araban-ere-pcrak-egingo-dizkiete-sasoikako-langileei.htm
|
Gizartea
|
Araban ere PCRak egingo dizkiete sasoikako langileei
|
Arabako Errioxan mahats bilketan 2.500 eta 3.000 langile artean ibiltzea espero da, eta Jaurlaritzak baieztatu du aukera hori aztertzen ari direla. Nafarroak sasoikako langileei eginiko lehen proben emaitzak jaso ditu: denek negatibo eman dute.
|
Araban ere PCRak egingo dizkiete sasoikako langileei. Arabako Errioxan mahats bilketan 2.500 eta 3.000 langile artean ibiltzea espero da, eta Jaurlaritzak baieztatu du aukera hori aztertzen ari direla. Nafarroak sasoikako langileei eginiko lehen proben emaitzak jaso ditu: denek negatibo eman dute.
|
Oraindik ez da behin betiko erabakirik hartu, baina Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuaren bidetik joko du. Irailean, Arabako Errioxan, mahats bilketaren kanpaina garrantzitsua hasiko da. Urtero 2.500 eta 3.000 sasoikako langile aritzen dira zeregin horretan. Nekane Murga Osasun sailburuak baieztatu du upeltegiekin hitz egiten ari direla kontratuak non egiten dituzten eta langileok noiz iristen diren jakiteko, «prest egoteko».
Positiboak ugarituz doaz oraindik, eta Murgak gaur ohartarazi du «bigarren olatua» dela. Beste hainbat tokitan kutsatzeak izan direnez sasoikako langileen artean, egoera horri aurrea hartu nahi diote. Murgaren arabera, jakin nahi dute zeintzuk diren langileon bizitokien baldintzak, edukiera irizpideak betetzeko asmoz. Beste urte batzuetan baino langile gutxiagok egon beharko dute toki berean, haien arteko distantzia gordetzeko asmoz.
Nafarroako Gobernuak ere atzo adierazi zuen PCR probak egingo dizkietela Nafarroaz kanpotik etorritako sasoikako langileei, eta, positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak. Atzo 84 langileri eginiko proben emaitzak jaso dituzte gaur, eta denek negatibo eman dute, Nafarroako Gobernuaren arabera. Tutera inguruan fruta bilketan ari diren beharginei egin zizkieten proba guztiak.
|
2020-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/185346/bi-aro-bi-ikur.htm
|
Kirola
|
Bi aro, bi ikur
|
Goi mailako atezainak izan dira. Erretiroa hartzeko garaia eurek erabaki dute, eta, botak eta eskularruak kendu ondoren, Athleticen jarraitu dute lanean. Bizitzea egokitu zaien sasoian pil-pilean egon diren kontuetan buru-belarri ibili dira, bai zelaian, bai zelaitik kanpo. Jose Angel Iribar eta Ainhoa Tirapu dira.
|
Bi aro, bi ikur. Goi mailako atezainak izan dira. Erretiroa hartzeko garaia eurek erabaki dute, eta, botak eta eskularruak kendu ondoren, Athleticen jarraitu dute lanean. Bizitzea egokitu zaien sasoian pil-pilean egon diren kontuetan buru-belarri ibili dira, bai zelaian, bai zelaitik kanpo. Jose Angel Iribar eta Ainhoa Tirapu dira.
|
San Mameseko tabernan da hitzordua Jose Angel Iribarrekin eta Ainhoa Tirapurekin. Iribar iritsi orduko hasi da jarraitzaileekin argazkiak ateratzen. Naturaltasunez. Harentzat ohikoa da. Tirapu, berriz, bizikletan etorri da. Berotuta. «Haizea kontra eta maskararekin…», dio irribarretsu. Agurtu, eta solasaldia hasi da.
Egokitu al zarete normaltasun berrira?
JOSE ANGEL IRIBAR: Beharko egokitu. Egoera hau ez sinistekoa da. Inork ez genuen horrelakorik espero. Aurrera egin behar da. Ez dago beste aukerarik.
AINHOA TIRAPU: Ohitu egin behar dugu. Osasun arazo larria daukagu. Gure bizitzak aldatu egin dira, eta ez dakigu noiz amaituko den pandemia. Ez dakit lehengo normaltasunera bueltatzeko aukera izango dugun.
Futbolean ere eragin handia izan du. Zaleek, adibidez, ez dute estadiora sartzeko aukerarik izan. Nola bizi izan duzue egoera ezohiko hori?
IRIBAR: Ez zait gustatu, baina izan den baino gogorragoa egingo zitzaidala uste nuen. Uste baino hobeto eraman dut. Hala ere, futbola jarraitzaileena da. Zalerik gabeko futbola beste gauza bat da. Futbolak jarraitzaileak behar ditu. Epe laburreko neurri gisa balio dezake, baina aurrera begira ez du zentzurik. Futbolari beste izen bat jarri beharko genioke.
TIRAPU: Niri oso arraroa egin zait San Mamesen partida jokatzea eta nik harmailara joateko aukerarik ez izatea. Hala ere, ulertzen dut futbola bueltatu izana. Normaltasuna berreskuratze aldera, beste pauso bat izan da. Bestalde, gure liga ezin izan zen amaitu. Egoerak eskatzen zuen protokoloa betetzeko dirua behar da, eta gure txapelketak oraindik ez dauka baliabiderik.
San Mamesen da hitzordua. Orain lasai dago, baina zuek hemen bizi izan duzuenak ez dauka zerikusirik orain dagoen patxadarekin. Zer da zuentzat San Mames?
TIRAPU: Oso leku berezia da. Oroitzapen zehatzak ditut, argazkiak izango balira bezala. Zelai zaharrean aldagelatik jarraitzaileen bultzada entzuteak ematen zidan atentzioa. Zelai berriko oroitzapenak ikuskizunarekin lotzen ditut. Ez ditugu partida asko jokatu, baina oso bereziak izan dira. Kirol arloan garrantzitsuak izan dira. eta, gainera, magikoa den estadio batean jokatzeak berezi egiten ditu oroitzapen guztiak. IRIBAR: Niretzat San Mamesen zaleekin elkartzeko lekua da. Partida eguna iristeko irrika izan dut beti. Taldeak eta jarraitzaileek bat egiten duten momentu hori berezia da. Hori kendu digute egoera berri honetan.
Jendeak egiten du berezi Katedrala?
IRIBAR: Noski. Estadioa erakin bat besterik ez da. Zaleek ematen diote bizia San Mamesi. Ainhoa, zuek 48.000 lagun elkartu zenituzten San Mamesen.
TIRAPU: Inoiz ahaztuko ez dudan eguna izango da. Emakumezkoen taldeak San Mamesen jokatzen duen bakoitzean, jendetza biltzen da. Horrek esan gura du taldeak babes handia daukala. Emakumezkoen futbolean ez da erraza. Horrek berezi sentiarazten gaitu. Finean, Athletic familia bat da. Dena egiten dugu elkarrekin. Eta zaleak ere horren guztiaren parte dira.
Erretiroa hartu berria zara. Barneratu duzu ez duzula gehiago gorengo mailan jokatuko, edo denbora beharko duzu?
TIRAPU: Denboraldia hasi zenetik, argi nuen azkena izango zela. Egia da ez nuela horrela amaitzea espero, baina beste urtebete jarraitzea oker handia izango zen. Klubak ni sasoi betean egotea merezi zuen, eta ez nekien gai izango nintzen eskaera horri aurre egiteko.
Jokalari askori kosta egiten zaie futbola utzi eta bizimodu berrira egokitzea. Hutsune handia izaten dute denbora batez. Jose Angel, zuk ere txarto pasatu al zenuen?
IRIBAR: Nik ez nuen arazorik izan. Beharbada, ez nintzelako futboletik aldendu izango zen. Izan ere, erretiroa hartu bezain laster, teknikari lanetan hasi nintzen Athleticen. Bestalde, Ainhoak egin duen gisara, nik erabaki nuen futbola uztea. Klubak jarraitzeko eskaintza egin zidan, baina ni ez nengoen sasoian. Nire ustez, oso garrantzitsua da erabakia hartzeko orduan asmatzea. Nik ez nuen futbolaren falta sumatu. Baina uzteko zalantza izan, eta erretiratu diren futbolari asko ezagutu ditut futbola lagatzea oso gogorra egin zaiena. Erretiroa hartzearekin bat, gauza asko amaitzen dira: soldata handiak, bidaiak, lan saioak... dena aldatzen da. Pausoa gaitza eta gogorra da.
Zortekoak izan zarete. Norberak erabakitzea noiz erretiroa hartu gauza handia da.
IRIBAR: Duda barik.
TIRAPU: Lesioak behartuta edo lan munduari lehentasuna ematearen ondorioz utzi duten taldekideak ezagutu ditut. Ez da inoren gustukoa. Nire kezka bakarra eguna iristean gauzak argi izatea zen. Hau da, momentua ondo aukeratzea. Eta hala izan da. Ez nuen nahi urtebetez futbola gorrotatuz jokatzea. Errespetua ematen duen momentu bat da. Bestalde, gizonezkoetan futbolariek koltxoi handia dute aurrera egiteko, baina gehienetan ez du bizitza osorako ematen.
Futbolak garapen handia izan du, eta arlo horretan ere hobetu dela uste duzue? Hau da, egungo jokalariak hobeto prestatzen dituzte futbola amaitzen denerako?
IRIBAR: Gure sasoian oso argi geneukan futbola utzi osteko bizitzarako prestatu behar genuela. Orduan ere bazeuden ikasten zuten futbolariak. Prestatzen ginen, eta egiten ez zuenak txarto pasatzen zuen. Asko izatetik zerora pasatzeko arriskua zegoen. Gazte-gaztetatik erakutsi behar zaie futbolariei ezinbestekoa dela erretiro osteko bizitzari aurre egiteko.
TIRAPU: Gure egoera ezberdina da. Emakumezkoen futbola asko hazi da azken urteotan, baina oraindik ezin da futboletik bizi. Hortaz, ohikoena jokalariak ikasketak egitea izaten da. Pentsa, Ainhoa Alvarezek futbola utzi du aurten lan munduan bidea egiteko. Bestalde, dirutza irabazi duten futbolariekin gizarte gisa lan egin behar dela uste dut. Futbola utzitakoan bizitza oso luzea da, eta egoera berriei aurre egiteko prestakuntza eman behar zaie.
Athleticen arrastoa utzi duten bi atezain zarete. Bat gizonezkoa eta bestea emakumezkoa. Ainhoa, hau duela hogei urte pentsaezina izango zen. Gauzak aldatuz doaz ezta?
TIRAPU: Duela hogei urte emakumezkoen taldea ez zen existitzen, kar-kar. Aurrera goaz. Umea nintzenean ez nuen aukerarik izan egunen batean Athleticen jokatzeko ametsa izateko. Egoera aldatu egin da. Euskal Herriko neskatoek izan dezakete amets hori. Gainera, Athletic erreferentea da emakumezkoen futbolean. Lan handia egin dugu azken urteotan. Euskal gizarteak ere ondo hartu gaituela esango nuke.
Nola ikusten duzu zuk, Angel?
IRIBAR: Berdintasunean urratsak egiten ari garela erakusten du. Athleticek apustu garbia egin zuen emakumezkoen taldea sortzeko.
Iribar ikur bat da Athleticen. Euskal Herri osoan da maitatua. Baina, nolakoa da harekin egunero jardutea klubean?
TIRAPU: Eredu da. Nik ez nuen profesional gisa jokatzen ezagutu, baina behintzat San Mames zaharraren agurreko partidan ikusteko aukera izan nuen. Ez genuen espero. Iritsi zitzaion aurreneko baloia lehen ukituan jo zuen. Ederra izan zen.
IRIBAR: Niretzat ere egun berezia izan zen, ahaztezina. Nire bizitzako onenetakoa. Ideiaren berri izan nuenean ez nuen argi ikusi, baina gerora oso ondo geratu zen bost kapitain ohik azken partidan jokatzeko aukera izatea.
Athleticen atea goi mailako atezain askok zaindu dute: Lezamak, Cedrunek, Zubizarretak, Kepak.. eta, nola ez, Iribarrek. Bada, zuekin batera Tirapu dago. Athleticen historian mugarri izan da. Atezain izan gura duten emakumeentzat ispilua da. Jose Angel, zuk garai batean bete zenuen funtzioa Ainhoak beteko du atzetik datozen beste atezain batzuekin?
IRIBAR: Bai. Ainhoaren kirol ibildeak eta nireak antz handia dute: Athleticen jokatuko dugu; elastiko beltza janzten genuen; guk erabaki genuen futbola lagatzeko unea zein zen; erretiroa hartu ondoren klubean hasi ginen lanean... Kirol bizitza antzekoak izan ditugu.
Eskularruak zuen laneko tresna izateaz gain, zer dira?
TIRAPU: Segurtasuna ematen didate. Atezain batentzat ezinbestekoa da. Oso berezia naiz eskularruekin. Niretzat ezinbestekoa da eskularruek usain ona izatea; bestela, ez nago eroso. Atezain gutxi egongo dira eskularruak garbigailuan garbitzen dituztenak. Hondatzeko arriskua dago. Bada, nik garbigailutik pasatu izan ditut beti. Bestalde, eskuetan sentitu egin behar ditut. Askotan salbatu egiten gaituzte. Eskuak txarto jarri arren, baloia gelditzen laguntzen du eskularru on batek.
IRIBAR: Gure sasoian eskularru barik entrenatzen eta jokatzen genuen. Eskularru barik hobeto sentitzen nuen baloia. Euriari, lokatzari eta hotzari aurre egiteko hasi nintzen eskularruak erabiltzen. Ez zuten zerikusirik egungoekin. Neguan kalerako erabiltzen genituen artilezko eskularruekin jokatzen genuen. Hasieran, lagundu egiten ziguten, baina gerora pisutsu bihurtzen ziren. Egun, asko garatu dira, eta laguntza handia ematen diete atezainei.
Atezainaren postua da futbolean dagoen bereziena. Eskuekin jokatu ahal duen bakarra da. Gainera, izaera berezikoak zaretela esan ohi da. Ezberdinak sentitzen zarete?
TIRAPU: Ni beti sentitu naiz talde bateko kide. Hala ere, atezainak lan asko egiten du bakarrik. Horretaz gain, janzkera ezberdina du, eta arauak ere ezberdinak dira. Postu berezia da. Bestalde, erantzukizun handia dugu, eta batzuetan gogorra egiten da. Arraroak garela esaten dute, baina ni ez nago ados, kar-kar.
IRIBAR: Ni jokalaria sentitu naiz beti. Bat gehiago. Atezain postuak berezitasunak ditu, baina beste barik. Atezaina defentsako lanarakin lotu izan da beti. Jaurtiketak gelditzeko baino ez da aintzat hartu. Arriskuak hartu izan dituzten atezainak ez daude oso ondo ikusiak. Orain arte ez dira egon, behintzat. Athleticen Lezamak zuen fama hori. Baina nik, behar den baino arrisku handiagoa hartzen zuten atezainak baino gehiago, atezain aurrerakoiak iruditu zaizkit beti. Egun horrenbeste baloratzen diren atezainen antzera, hain zuzen ere. Ez nintzen zelai erdira arte baloi bila joaten, baina erasoko lehen futbolari gisa nuen neure burua.
Atezaina izateko, umetatik lurrera sarri bota behar du batek; frakak zikindu behar dira, belaunak urratu, baloikadak hartu... Zer gomendio emango zeniekete horri guztiari aurre egiteko gertu dauden gaztetxoei? Hau da, atezain izatearekin amets egiten dutenei?
IRIBAR: Futbola bizitzeko gomendatuko nieke. Eta bizitzen badute, gozatu egingo dute. Detaile guztiei erreparatzeko esango nieke. Atzera ez begiratzeko. Harmailetara ere ez. Baloia da lehentasuna. Beste guztia alboratzeko eskatuko nieke.
TIRAPU: Bideaz gozatzeko esango nieke. Nik umetan ez nuen atezain izan gura. Beste askoren antzera, nik ere golak sartu gura nituen. Baina postu polita da. Halaber, ez itsutzeko esango nieke. Gorengo mailara iristea ondorio bat izan behar da. Eta arropa zikintzearekin ez arduratzeko. Gure etxean mendi bat egiteko adina kautxu sartu zen. Belar artifizialeko futbola zelaien lehen belaunaldikoa naiz.
Ainhoa, gustuko kirola egiteaz gain, harremanak lantzen ere lagundu dizu futbolak. Kirol soila baino gehiago izan da zuretzat.
TIRAPU: Txikitan arraro samarra nintzen. Ez nintzen nire adinekoekin erlazionatzen. Amazuloa nintzen. Futbolak taldekideekin harremanak lantzen eta irekiagoa izaten lagundu dit.
Jose Angel, zuri zer eman dizu futbolak?
IRIBAR: Goxotasuna. Nire gustuko jokoa ogibide bihurtu da. Eta, horretaz gain, jende interesgarri asko ezagutzeko aukera izan dut, Athletic barrutik ezagutzeko aukera eman dit... Gauza sinpleak dira baina, era berean, garrantzi handia dutenak. Arlo askotan izan da ibilbide aberasgarria.
Zer da zuentzat Athletic?
IRI: Sentimendua da. Miresten dugun erakunde bat da. Gure etxean umetatik izan dute gustuko Athletic. Aita eta osaba zale zuri-gorriak ziren. Gaztetxoa nintzenean hasi nintzen Athletic sentitzen. Athleticekin maitemindu egin nintzen. Halaber, kluba kudeatzeko era gustuko izan dut beti. Bere filosofia da klubaren oinarria.
TIRAPU: Athletic emozioen esparrutik azaldu behar den zerbait da: ezin da ukitu, ezin da eskuetan hartu... barrutik ateratzen den zerbait da. Filosofiak egiten gaitu berezi. Baina sentitzen dugun erak ere egiten gaitu berezi. Ez dut beste inon antzeko ezer ikusi. Niretzat oso berezia izan da klub honen parte izatea. Eta gure aitarentzat ere bai.
Zuek txapelketak irabazi dituzue, baina ez da Athletic urtero lehia horretan dagoen klub bat. Kopa bat altxatzea ez da dena?
TIRAPU: Athleticekin txapelketak irabaztea bereziago egiten du garaipena. Kopak urtero banatzen dira, baina Athleticekin behin irabazteak askoz gehiago balio du.
IRIBAR: Athleticekin tituluak irabazteak balio izugarria du. Gure jokatzeko erarekin gorengo mailan gauden partida bakoitza garaipen bat izango da. Kuadrillan irabaztea ikaragarria da. Bestalde, kanpotik etortzen diren entrenatzaileak harritu egiten dira taldearen funtzionamendua ikusten dutenean. Esate baterako, jokalariek lanerako duten gaitasunarekin harrituta geratzen dira. Inor ez da kexatzen. Bestalde, aireportuan zain daudenean denak elkarrekin ikusteak ere harritu egiten ditu. Izan ere, beste klub askotan bakoitza bere aldetik ibiltzen da. Sakabanatuta. Eta, hala ere, irabaztea da klubak duen helburua. Garaipenari ere garrantzi handia ematen dio. Kopako finalera irabaztera goaz. Lehiakortasuna ezin da galdu.
Athleticen filosofia ederra da askorentzat, baina klubak zailtasunak ditu harribitxiak konbentzitzeko. Gizonezkoetan zein emakumezkoetan ari da ikusten jokalari onenak ez direla Athleticek eskaintzen dienarekin konformatzen. Joera hori gelditzerik badago?
TIRAPU: Jokalari bakoitzak bere kirol ibilbidearentzat onena den bidea hartu behar du. Athletic sentimendua barru-barruan daukagu jokalari gehienok. Sentimendua handia bada, jokalari gehienek ez dute taldea aldatzen. Halaber, klubak landu egin behar du arlo hori. Athletic dela aukerarik onena sinetsarazi behar die jokalariei. Txapelketa bat irabazi ostean harrera egiten bada edota San Mamesen partidak jartzen badizkigute, jokalarien eta klubaren arteko lotura sendotu egiten da. Egitasmo ezberdin bateko parte sentiaraztea garrantzitsua da. Egungo gizartean sentimendu hori transmititzea eta gazteak proiektu honetara erakartzea zaila dela dirudi, baina ez da ezinezkoa. Egin daiteke. Hala ere, beti egongo da arriskua jokalari batek beste bide bat hartzeko. Klubak aurrera egingo du. Aldaketa asko egon arren, goian mantentzen gara. Atzetik beste zerbait dagoelako gertatzen da hori.
IRIBAR: Athletic klub handia da. Arlo guztietan eskaintzen ditu baliabide onak. Geratu gura duenak denetarik izango du.
Jokalari garrantzitsuek beste bide bat hartzeko hautuak kolokan jar lezake filosofia?
IRIBAR: Ez. Beti egongo da taldea aldatzea nahiago duen futbolariren bat. Kanpoan tentazio handiak daude, baina Athleticek jokalariak ondo sentitzeko behar den guztia eskaintzen du.
Ehun urte barru, etxekoekin jokatzen jarraituko du Athleticek?
TIRAPU: Hala ez bada, niretzat ez da Athletic izango. Filosofia ezin da negoziatu.
IRIBAR: Beste Athletic bat izango litzateke. Nik uste dut gai izango garela berdin jarraitzeko.
Zuei begira jende asko egoten da. Zuek egiten eta esaten duzuen ia denak oihartzun handia izaten du. Ardura eragiten al dizue herritar askoren ispilu izateak?
IRIBAR: Bai. Niri talde barruan erakutsi zidaten arduratsu izaten. Aldagela batean era guztietako jokalariak aurki ditzakezu. Baina nik beti izan dut argi gauzak pentsatuta esan behar direla. Egun, klubaren ordezkaria naiz, eta are eta kontu handiagoz jarduten naiz. Klubean egongo ez banintz, akaso beste modu batean hitz egingo nuen kontu batzuez. Jarraitzaile asko dituen klubeko langile zarenean, ezinbestean izan behar da kontuan esaten dena eta esaten den modua. Athletic plurala da, eta zale guztiak izan behar ditugu kontuan iritzia emateko orduan. Oker handirik ez egiten ahalegintzen naiz. Hala ere, jokalari guztien iritzia errespetatu behar da. Futbolariaren aurretik pertsona dago. Askatasun osoa izan behar dute euren pentsamoldea plazaratzeko. Ni profesionala nintzen garaian beti ez nuen aukera izan pentsatzen nuena izateko.
TIRAPU: Jokalaria erakundearekin lotzen da. Gure kasuan, Athleticekin daukagu lotura. Klub garrantzitsua da, eta erantzukizuna daukagu. Esate baterako, emakumezkoen lan hitzarmena negoziatzen ari ginenean, esaten nuen gauza bakoitzak indar handia hartzen zuen. Ondo neurtu behar izaten nuen esaten nuen guztia. Bestalde, batzuetan pentsatzen dut futbolari izateagatik ez daukagula notizia diren gaien gaineko iritzia emateko eskubidea. Futbolariak jokatu egiten du, baina ez dauka iritzirik. Gehienbat gizonezkoen futbolean ikusten dut hori. Errespetuz egindako iritzi guztiak hartu behar dira aintzat.
Jokalari zinetenean gizartean ardura sortzen zuten gaien inguruan iritzia ematea egokitu zaizue. Jose Angel, zuri trantsizio garaian jokatzea egokitu zitzaizun. Zuek igortzen zenuten mezuak eragin handia zuen gizartean?
IRIBAR: Eragin handia zuela esaten zuten, baina zaila da hori neurtzea. Guk ikurrina atera genuen Atotxan. Europa guztian eman zuen zeresana. Eta Europatik kanpo ere bai. Guk argi geneukan hala izango zela. Helburu horrekin egin genuen. Aldarrikapen bat izan zen. Ikurrina debekatuta zegoen. Zerbait egiteko une aproposa zela erabaki genuen. Bakoitzak bere irakurketa egingo zuen hartu genuen erabakiaz. Baina behin aurrera egiten denean, ez dago atzera begiratzerik. Akaso baten bati pentsarazteko balio izango zion ekinaldi hark.
Ainhoa, zu lan hitzarmenaren negoziazio mahaian egon zara. Gelditurik onenak adina balio al du lortu duzuenak?
TIRAPU: Jokalariok erakutsi genuen batasunak eta indarrak eman zidan poza. Sarri entzuten dugu gizonezkoen futbolaren babesean bizi garela, baina negoziazio horretan erakutsi genuen geure kabuz gauzak lortzeko gai garela. Hitzarmenak ekarri dituen gauza on guztiek baino garrantzi handiagoa ematen diot profesional askok bide bera jorratuta gauzak lortzeko gai garela erakusteari.
Futbolari baino lehen pertsonak zaretela aipatu duzue. Jarraitzaile batzuek esaten dute jokalariek gehiago inplikatu behar duzuela gizartea kezkatzen duten kontuetan. Beste batzuek, berriz, sentsibilitate askoko klubak ordezkatzen dituzuela, eta ez duzuela horretan sartu behar. Nola jokatu behar du futbolari batek?
TIRAPU: Bakoitzak gura duena egin beharko luke. Iritzia emanez eroso sentitzen denak zergatik ez du, bada, esango zer pentsatzen duen? Klubak lan handia egiten du gizarte eragile gisa. Ekinaldi batean edo bestean inplikatu gura duenak askatasuna izan behar du, eta iritzia eman gura ez duena ere errespetatu beharra dago. Kontua da futbolariok sarri ez dakigula nola asmatu. Iritzia ematen badugu, eman egin dugulako; eta ez badugu ematen, eman ez dugulako.
IRIBAR: Askatasunez egin behar dira gauzak.
Futbola burbuila batean dago. Diru asko mugitzen du, eta interes handia pizten du. Eztanda egingo duen beldur zarete?
IRIBAR: Futbola ikuskizun erraldoi bat bihurtu da. Baina oinarrian gozatzeko kirol bat baino ez da. Diru kopuru handiekin edo txikiagoekin futbolak futbol izaten jarraituko du. Hala ere, ez dirudi epe laburrean egoera asko aldatuko denik. Hala ere, pandemia honek asko erakutsi digu.
Eta emakumezkoen futbolean zeintzuk dira ezinbestean eman beharreko pausoak?
TIRAPU: Emakumezkoen futbolaren hazkundean erotuko garen beldur naiz. Emakumezkoen futbola defizitarioa dela esan ohi da. Azkarregi hazteari baino gehiago, bideragarri izateari eman beharko lioke lehentasuna emakumezkoen futbolak. Egonkortasuna eman behar diogu. Azpiegitura profesionala duten taldeak gizonezkoen aurrekontuetatik dirua sartzen badute, egonkortasuna lortu aurretik atzera egiteko arriskua dago. Emakumezkoen futbolak arlo guztietan egin du gora, baina ikusi gura dut zer bilakaera izango duen hurrengo bost urteetan. Profesionala izatea eta lanaldi osoko kontratuak bermatzea izan behar dira helburu nagusiak.
Garai gozo hau ez dela aprobetxatuko uste duzu?
TIRAPU: Klubek, federazioek eta jokalariek aukera baliatuko dutela deritzot. Ez dutela atzerapausorik emango. Baina kezka dut.
Bukatzeko: Athleticeko ordezkari gisa, zer eskatuko zenukete etorkizunera begira ?
IRIBAR: Zale gazteengan pentsatuz Kopa irabaztea eskatuko nuke. Txapelketak irabazteak belaunaldi berrien eta klubaren arteko lotura sendotzen laguntzen du. Hori bai: Kopa zaleak harmailan daudela jokatu behar da.
TIRAPU: Bi taldeek Kopa irabaztea eskatuko nuke. Elkarrekin Kopa ospatzea itzela izango litzateke berdintasunaren aldeko borrokan.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185348/jose-angel-iribar.htm
|
Jose Angel Iribar
|
Jose Angel Iribar.
|
Athleticen ikur nagusia da Iribar. Jarraitzaileek gehien maite duten ordezkari zuri-gorria da. Beste inork baino partida gehiago jokatu ditu Athleticeko elastikoarekin: 613 neurketa guztira. 1960 eta 1970eko hamarkadetako atezainik onentsuena izan zen. Ezinezkoena zirudiena erraz egiteko gaitasuna zuen, eta Espainiako bi Kopa irabazi zituen. Erretiroa hartutakoan, klubeko ia postu guztiak ezagutu ditu, eta, egun, klubeko ordezkaria da. Zelaitik kanpo ere sarri erakutsi du inplikazioa. Ikurrina ilegala zenean, derbi batean bandera horrekin zelairatu zen Iñaxio Kortabarriarekin batera, eta irudiak bira eman zion munduari. Horretaz gain, euskarazko lehen kirol hiztegia sortzeko eman zuen bere agurreko norgehiagokan bildutako dirua.
|
||
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185349/ainhoa-tirapu.htm
|
Ainhoa Tirapu
|
Ainhoa Tirapu.
|
Ainhoa Tirapuk Lagunak taldearekin egin zituen lehen urratsak gorengo mailan, baina Athleticeko atea defendatzen pasatu du ia kirol ibilbide guztia. Hamabost denboralditan, 358 partida jokatu ditu zuri-gorriekin, eta bi aldiz irabazi du liga. Athleticen urrezko aroko azken ligako (2006-07) eta Joseba Agirreren gidaritzapean irabazitako txapelketako (2015-16) atezaina izan da. Horretaz gain, bulegoetan lan handia egin du emakumezkoen futbolaren alde. Jokalarien gehiengoa ordezkatzen duen sindikatuaren ahotsetako bat izan da lan hitzarmenaren negoziazioan. Emakumezkoen futbolean mugarria izan da lorpena. Behin erretiroa hartuta, Athleticen jarraituko du atezainak entrenatzen, lanaldi erdiarekin. Beste erdia kirol denda batean lan eginez beteko du.Kimikan lizentziaduna da.
|
||
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185350/jagoba-codo-euskal-presoa-aske-geratu-da-baldintzapean.htm
|
Politika
|
Jagoba Codo euskal presoa aske geratu da, baldintzapean
|
Larriki gaixo dauden presoen zerrendan zegoen Codo. Osasun krisia dela eta, 70 urtetik gorako presoak eta larriki gaixo daudenak askatzeko eskatu du Etxerat-ek.
|
Jagoba Codo euskal presoa aske geratu da, baldintzapean. Larriki gaixo dauden presoen zerrendan zegoen Codo. Osasun krisia dela eta, 70 urtetik gorako presoak eta larriki gaixo daudenak askatzeko eskatu du Etxerat-ek.
|
Etxeratek jakinarazi duenez, Jagoba Codo euskal presoa aske utzi dute, baldintzapean. 19 urte pasatu ditu espetxean, eta larri gaixo dauden presoen zerrendan zegoen. Espainiako Auzitegi Nazionalak eman du hura aske uztearen aldeko ebazpena.
Codo Logroñoko espetxera gerturatu zuten, eta azken asteetan Martuteneko gizarteratze zentroan egon da, hirugarren graduan. Halere, Castelloko espetxean (Herrialde Katalanak) pasatu ditu urte gehienak. Izan ere, 2001etik zegoen espetxean, urte hartan Mexikotik estraditatu zutenetik. 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea leporatuta. 2015etik, hirugarren gradua lortzeko edo baldintzapean aske geratzeko eskubidea zuen, zigorraren hiru laurdenak beteak izanik. Codori espondilitis ankilopoietikoa diagnostikatu zioten. Eritasunak mugimendua mugatzen dio.
Etxerat-ek oroitarazi du Gorka Fraile preso ohiaren ostean Codo Calleja dela EPPK-ko presoek abiatutako ibilbide juridiko-penitentziarioa amaierara arte eraman eta aske geratzea lortu duen lehena. Elkarteak eskatu du ez jartzeko «trabarik» euskal presoek abiatutako bideari, modu horretan «salbuespenezko politikaren erru den zigor erantsiarekin» amaitzeko. Era berean, salatu dute «lotsagarria» dela zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten edo betetzear dauden 79 presoetatik gehienak lehen graduan egotea, «etxetik ehunka kilometrora urrunduta».
COVID-19ak eragindako osasun krisia dela-eta euskal presoek bizi duten «salbuespen egoera» ere kritikatu dute, eta, OME Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioei men eginez, 70 urtetik gorako presoen eta larriki gaixo daudenen askatasuna exijitu dute, baita baldintzapean aske geratzeko modua eta gradu aldaketak erraztea ere. Egun, hamasei euskal preso daude larri gaixo.
|
2020-8-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/185352/gutxienez-50-migratzaile-hil-dira-afrika-ipar-mendebaldeko-kostan-bi-hondoratzetan.htm
|
Mundua
|
Gutxienez 50 migratzaile hil dira Afrika ipar-mendebaldeko kostan, bi hondoratzetan
|
Efe agentziak jakinarazi duenez, Mendebaldeko Sahararen parean hamar gorpu aurkitu dituzte itsasoan, eta Mauritania parean, berriz, 40 hil dira. Kanaria uharteetara iristeko asmoa zuten, iturri horren arabera.
|
Gutxienez 50 migratzaile hil dira Afrika ipar-mendebaldeko kostan, bi hondoratzetan. Efe agentziak jakinarazi duenez, Mendebaldeko Sahararen parean hamar gorpu aurkitu dituzte itsasoan, eta Mauritania parean, berriz, 40 hil dira. Kanaria uharteetara iristeko asmoa zuten, iturri horren arabera.
|
Mendebaldeko Sahararen parean gertatu den hondoratzearen berri arrantzale batzuek eman dute, eta Marokoko itsas armada joan da erreskatera. Eferen arabera, hamar migratzaile bizirik atera dituzte uretatik. Mendebaldeko Saharako Dakhla hiriko itsasbazterretik hogei kilometrora izan da ezbeharra.
Beste hondoratzea Mauritaniako Nuadhibu hiriaren parean gertatu da. Erreskate taldeek pertsona bakarra topatu dute bizirik. Efe agentziaren arabera, ontzia duela egun batzuk noraezean gelditu zen matxura baten ondorioz, eta haren bila ari ziren erreskate taldeak.
Efe agentziak dioenez, Saharaz hegoaldeko herrialdeetakoak dira bi hondoratzeetan zendu direnak —Mauritanian bizirik topatu dutena Gambiako herritar bat da—. Kanaria uharteetara iritsi nahi zuten.
Gaurko biekin, aste honetan guztira hiru dira Kanaria uharteetara bidean hondoratu diren ontziak. Joan den astelehenean, Marokoko itsas indarrek zazpi gorpu aurkitu zituzten beste hondoratze batean, eta 40 pertsona erreskatatu zituzten.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185375/tiktok-aplikazioaren-enpresarekin-lan-egitea-debekatu-du-trumpek.htm
|
Mundua
|
Tiktok aplikazioaren enpresarekin lan egitea debekatu du Trumpek
|
AEBetako enpresak ezingo dira aritu Txinako Bytedance konpainiarekin irailaren 21etik aurrera, «segurtasun nazionala» argudiatuta.
|
Tiktok aplikazioaren enpresarekin lan egitea debekatu du Trumpek. AEBetako enpresak ezingo dira aritu Txinako Bytedance konpainiarekin irailaren 21etik aurrera, «segurtasun nazionala» argudiatuta.
|
Azken asteetan ohartarazpenak bata bestearen atzetik plazaratu ondoren, heldu da erabakia. Donald Trump AEBetako presidenteak agindu bat sinatu du hango enpresei debekatzeko Txinako Bytedance enpresarekin lan egitea. Konpainia horrek kudeatzen du Tiktok sare sozial arrakastatsua, Trumpek Pekinen espioitza tresnatzat daukana.
Tiktok sare sozialak AEBetan duen adarra saltzeko epea ezarri zion AEBetako Gobernuak Bytedance enpresari astelehenean: 45 egun eman zizkion horretarako. Irailaren 15aren aurretik salmenta akordiorik ez bada sare sozialaren erabilera debekatuko duela iragarri zuen Trumpek. Izan ere, Microsoftek interesa zuen Tiktok bideo laburrak zabaltzeko sare sozialarekiko, eta hura erosteko elkarrizketetan ari da plataformaren jabe Bytedance enpresarekin. Prozesua, beranduenez, irailean amaituko duela adierazi zuen igandean.
Horretarako agindua sinatu zuen atzo gauean Trumpek. Horren arabera, AEBek «gogor egin behar diete Tiktoken jabeei, segurtasun nazionala babesteko».
Tiktokek askotan ukatu izan du Pekinek kontrolatzen duela edo hari erabiltzaileen datuak ematen dizkiola. Baina, Washingtonen aginduaren arabera, aplikazioak baimena ematen du AEBetako Gobernuko funtzionarioei jarraitzeko eta haien inguruko informazio pertsonala biltzeko, gero xantaia egiteko, informazioa lortze aldera. Adibide gisa, aginduak argudiatzen du horretarako erabili duela Pekinek Hong Kongen edo uigur gutxiengo etnikoaren aurka.
Baina Tiktok ez da Trumpen jomuga bakarra: antzeko neurri bat sinatu du Txinako Tencent enpresaren Wechat aplikazioaren aurka. «Txinako Herri Errepublikako konpainien aplikazioak AEBetan zabaltzeak gure segurtasun nazionala mehatxatzen du, atzerri politika eta ekonomia».
Aginduak ez du zehazten zelako tratu motak geratuko diren debekatuta. Aplikazioak 80 erabiltzaile ditu AEBetan hilero. Erabiltzaileek 15 segundoko bideoak grabatzen dituzte, dantzan, abesten edo umorezko esketxak egiten. Gaztetxoen artean arrakasta handia du.
Wechat, berriz, askoz zabalagoa da. Sare sozial bat izateaz gain, mundu oso bat biltzen du: albisteak eta mezularitza zerbitzua eskaintzen ditu, eta ordainketak egin daitezke harekin.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185376/saudi-arabiako-estatu-idazkari-ohiak-bera-hiltzen-saiatzea-egotzi-dio-printze-oinordekoari.htm
|
Mundua
|
Saudi Arabiako Estatu idazkari ohiak bera hiltzen saiatzea egotzi dio printze oinordekoari
|
Washingtonen aurkeztu duen salaketaren arabera, «heriotza eskuadroi bat» bidali zuten haren aurka, Jamal Khaxoggi hil eta bi astera.
|
Saudi Arabiako Estatu idazkari ohiak bera hiltzen saiatzea egotzi dio printze oinordekoari. Washingtonen aurkeztu duen salaketaren arabera, «heriotza eskuadroi bat» bidali zuten haren aurka, Jamal Khaxoggi hil eta bi astera.
|
AEBetako hiriburuan aurkeztu du salaketa Saad al-Jabrik, Saudi Arabiako Estatu idazkari eta Informazio zerbitzuetako buru izandakoak, eta karguak ez dira nolanahikoak. Bera hiltzen saiatu izana egozten dio Saudi Arabiako printze oinordekoari, Mohammed bin Salmani.
Idatziaren arabera, Jamal Khaxoggi kazetaria hil eta 13 egunera izan zen saiakera: printze oinordekoak «heriotza eskuadroi bat» bidali zuen Torontora. «Mertzenario taldea aditua zen aztarna guztiak desagerrarazten, eta horretarako beharrezko tresneria guztiarekin heldu ziren Kanadara. Bi taldetan banatu ziren herrialdean sartu ahal izateko, baina, zorionez, mugako segurtasun indarren susmoak piztu zituzten, eta ez zieten utzi sartzen», dio salaketak.
Testuan jasotakoaren arabera, 2018ko urrian izan zen hilketa saioa, Khaxoggi Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan desagerrarazi eta bi astera. «Bin Salmani buruzko informazio kaltegarri eta mingarria du Al-Jabrik bere oroimenean, eta baita bere segurtasuna bermatu asmoz egindako grabazioetan ere; horregatik ahalegindu dira bera hiltzen azken hiru urteotan», irakur daiteke salaketan.
2018ko urriaren 2an, Khaxoggi Saudi Arabiaren Istanbulgo (Turkia) kontsuletxean sartu zen, eta ez zen inoiz handik atera. Eraikinean sartu eta hemezortzi egunera, Riadek aitortu zuen kazetaria kontsuletxean hil zela. Orain, fiskaltzak bizi guztiko kartzela zigorrak eskatu ditu auzipetu guztientzat. Akusatuen artean daude informazio zerbitzuetako zuzendariorde Ahmed al-Asiri eta printze oinordekoaren aholkulari ohi Saud al-Qahtani. Uztailean hasi zuten haien aurkako epaiketa.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185377/covid-19ak-eta-elkarrizketak-markaturiko-urtea.htm
|
Politika
|
COVID-19ak eta elkarrizketak markaturiko urtea
|
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak karguan daraman urtearen balorazioa egin du. Koronabirusak ekarri duen krisiak gobernuak aurretik zeuzkan «lehentasunak berretsi» ditu, haren ustez.
|
COVID-19ak eta elkarrizketak markaturiko urtea. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak karguan daraman urtearen balorazioa egin du. Koronabirusak ekarri duen krisiak gobernuak aurretik zeuzkan «lehentasunak berretsi» ditu, haren ustez.
|
COVID-19a, gobernu akordioa eta alderdi ezberdinen arteko elkarrizketa. Horiek izan dira, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentearen ustez, duela urtebete kargua hartu zuenetik legealdiko lehen urtea markatu duten ezaugarriak. «Lan handiko urte bat izan da, zeinetan agertoki aldaketa bat bizi izan dugun» adierazi du gaur goizean lehen urtearen balorazioa egiteko gaztelera hutsean emandako prentsaurrekoan.
Gogoratu duenez, «gutxiengo parlamentarioan sortu» zen gobernua, «baina gehiengo sozialean» aritzeko helburuarekin, eta, horretarako, «elkarrizketa zintzoa» bilatu dute gainerako alderdiekin. Legegintzaldia Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrarekin egindako akordioarekin hasi zuten, Txibiteren hitzetan, «lehentasunak ongi markatuta». Lehentasun horien artean jarri ditu berrikuntza, digitalizazioa, trantsizio ekologikoa eta kohesio soziala, bertzeak bertze. Koronabirusak ekarri duen «krisi sanitario, sozial eta ekonomikoak» lehentasun horiek «berretsi» ditu, Txibiteren arabera, eta koronabirusaren ondorioz hartutako neurriek ere bide horri segitzen diote. «Nafarroa posizio oso onean dago», presidentearen arabera: industrian, bertzeak bertze.
Presidenteak adierazi du «ez dela inor bidean geldituko»: «Ongizate estatua eta enplegua mantenduko ditugu». Horretarako egin dute, erraterako, Nafarroa Suspertu plana, eta Txibitek funtsezkotzat jo du «zorpetu ahal izatea likidezia nahikoa izateko». «Gobernu hau indartsu dago, eta krisiak indartu egin gaitu». Horren gakoa da «talde lana», Txibiteren ustez: bertze alderdiekin, udalekin eta Espainiako Gobernuarekin egindakoa. Krisiari emandako erantzunak erakutsi du, presidentearen arabera, Nafarroako gizartea «konprometitua eta solidarioa» dela. Azaldu du, halaber, ez duela murrizketarik egiteko asmorik: «Hilabete gogorrak datoz, baina hemendik indartuta aterako gara».
«Deslokalizazio kasu argi bat»
Siemens Gamesaz galdetuta, Txibitek adierazi du «deslokalizazio kasu argi bat» dela: «Enpresa ez da zintzoa eta gardena izan». Nafarroako Gobernua enpresa komitea laguntzen ari dela erran du presidenteak, eta eskualdean enpresaren itxierak ekar ditzakeen ondorioak gutxitzeko bideak aztertzen ari direla.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185378/epidemiari-buruzko-informazio-fidagarriagoa-eta-lokalizatuagoa-galdetu-du-ezenarrok.htm
|
Gizartea
|
Epidemiari buruzko informazio «fidagarriagoa eta lokalizatuagoa» galdetu du Ezenarrok
|
Hendaiako (Lapurdi) auzapezak salatu du Frantziako Estatuko zerbitzuek ez diotela eman epidemiari buruzko daturik. «Sekretuaren kultura» arriskutsua izan daitekeela esan du.
|
Epidemiari buruzko informazio «fidagarriagoa eta lokalizatuagoa» galdetu du Ezenarrok. Hendaiako (Lapurdi) auzapezak salatu du Frantziako Estatuko zerbitzuek ez diotela eman epidemiari buruzko daturik. «Sekretuaren kultura» arriskutsua izan daitekeela esan du.
|
«Irunen eta Hondarribian (Gipuzkoa) egunero positibo eman dutenen kopurua ezagutzen dut, baina ideiarik ere ez dut Hendaian (Lapurdi), kudeatzen dudan herrian, epidemia zertan den». Kezkati mintzatu da Kotte Ezenarro Hendaiako auzapeza. Atzo, gutun bat helarazi zien Jean Castex Frantziako lehen ministroari, Pirinio Atlantikoetako departamenduko Eric Spitz prefetari, Olivier Veran Frantziako osasun ministroari eta Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendariei. Kutsatze datuei buruzko informazio «fidagarriagoa eta lokalizatuagoa» eskatu die.
Izan ere, epidemia hasi denetik Eskualdeko Osasun Agentziak kudeatu ditu zenbakiak —kutsatu kopurua, PCR proben kopurua, fokuen kokapena—. Astero, Akitania Berriko datu orokorrak biltzen ditu agentziak. Kasu positiboen kopurua ere departamenduka ematen du: ez da, beraz, Ipar Euskal Herriko daturik ateratzen ahal. Kotte Ezenarrok «beharrezkotzat» jo ditu zenbaki horiek, epidemiaren araberako neurriak hartzeko. «Lapurdiko kostaldeko herri zenbaitek derrigorrezko egin dute maskara erabiltzea; beste batzuek hondartzak itxi dituzte. Egoera sanitarioa hobeto ezagutuko bagenu, neurri zorrotzagoak hartzen ahalko genituzke; edo alderantziz, arinagoak».
Herrika ez bada ere, Euskal Hirigune Elkargoak instituzio gisa datu horiek ezagutzeko eskubidea duela aldarrikatu du. «Sekretuaren kultura kontraemankorra izan daiteke», salatu du Ezenarrok Frantziako Estatuko zerbitzuei igorri dien gutunean. «Datuak ezagutuz gero, autoritateek hartzen dituzten erabakiek sinesgarritasun handiagoa izango lukete, eta herritarrek neurriak errazkiago errespetatuko lituzkete», auzapezaren arabera.
Azken asteetan, sare sozialetan asko zabaldu da zenbakiak ezkutatzen diren ustea. Ezenarro: «Nik ez dakit zenbakiak gordetzen dizkiguten. Baina errealitatea honako hau da: zenbakiak galdetu ditudan aldi oro, ez dizkidate eman. Nire kezka da jakitea zenbaki horiek badauzkaten ala ez».
Datu zehatzik gabe, baina auzapezak Ipar Euskal Herriko beste herriko etxeekin «koherentziaz» jokatu nahi izan du. Hondartzan, zortzi langile kontratatu ditu prebentzio lanak egiteko eta jendea segurtasun neurriak aplikatzera akuilatzeko. Bestalde, merkatu irekietan herritarrak maskara erabiltzera derrigortzeko erabakia hartu zuen uda hasieran, eta hondartza bazterrean maskara eramatea «gomendatzen» duten seinaletikoak jarri ditu. PCR probak egiteko gune bat ezarri du; eta atzo dozenaka herritar izan ziren testa egiten.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185379/500-positibotik-gora-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
|
Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.
|
500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.
|
Kasuek gora egin dute beste behin ere Hego Euskal Herrian, eta 500 kasuren langa gainditu da dagoeneko. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dute 538 kasu atzeman dituztela azken orduetan, atzo baino 119 gehiago. Bizkaian, 300 positiboren langa gainditu da: 311 kasu detektatu zituzten, apirilaren 23tik herrialde horretan atzeman den kopururik handiena. Kasu gehienak Bilbon azaldu dira azken egunotan, baina azken orduetan koska bat gora egin dute kasuek, eta 200era hurbildu dira: 173 kasu atzeman dituzte. Nafarroan ere kasuen igoera izan da: 110 kasu izan dira azken orduetan, atzo baino 29 gehiago. Gipuzkoan, 74 positibo izan dira; Araban, 38; eta erkidegotik kanpo, beste bost.
Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak atzo adierazi zuen "bigarren olatua" dela hau, eta kutsatuen gorakadak "kezkagarriak" direla. Datozen egunetan kasuak ugaritu egingo direla iragarri zuen sailburuak, eta ospitaleratze gehiago egongo direla. Azken orduetan, bikoiztu egin dira ospitaleratzeak: hogei pertsona ospitaleratu dituzte; udako agerraldiak hasi zirenetik ospitaleratze gehien izan den eguna izan da. Oraintxe, beraz, 103 pertsona daude Hegoaldeko erietxeetan birusaren ondorioz. Horietako hamabi ZIU zainketa intentsiborako unitateetan daude.
Egunotan egiten ari diren PCR proba masiboen emaitzak ere jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzak. Urdulizko ospitalean (Bizkaia) 801 test egin dizkiete osasun langileek Erandioko Goikoa batzokian izan zirenei, eta horietatik 5ek eman dute positibo. Gaur, beste 253 proba egingo dituzte. Bestalde, Donostiako Okendo kultur etxean gaur goizean hasi zaizkie testak egiten Gros auzoko Ramuntxo Berri tabernan izan zirenei. Gaur eta bihar 1.450 PCR test egingo dituzte.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185380/belgikak-ez-du-estraditatuko-lluis-puig-kontseilari-ohia.htm
|
Mundua
|
Belgikak ez du estraditatuko Lluis Puig kontseilari ohia
|
Bruselako auzitegiek ebatzi dute Auzitegi Gorenak ez duela eskumenik euroagindu bat emateko. Belgikako Fiskaltzak helegitea aurkeztuko du.
|
Belgikak ez du estraditatuko Lluis Puig kontseilari ohia. Bruselako auzitegiek ebatzi dute Auzitegi Gorenak ez duela eskumenik euroagindu bat emateko. Belgikako Fiskaltzak helegitea aurkeztuko du.
|
Lluis Puig kontseilari ohiaren estradizio aginduari buruzkoa da Bruselako auzitegiek erbesteratutako politikarien inguruan hartu duten lehen erabakia. Epaiak kontseilari izandakoaren defentsari ematen dio arrazoia, eta zehazten du Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak ez duela eskumenik Puigen aurkako euroagindu bat emateko; hori oinarri hartuta, atzera bota du haren aurkako estradizio agindua. Fiskaltzak, ordea, helegitea aurkeztu dio erabakiari.
«Hasieratik esan genuen Auzitegi Gorenak ez zuela eskumenik pertsona eta gertakari horiek epaitzeko. Orain Belgikako justiziak arrazoia eman digu, horrek gainontzeko auzipetuentzako dituen ondorioekin. Zalantzarik gabe, egun handia da guztiontzat», adierazi du Gonzalo Boye abokatuak.
Epaia jakinarazi eta gutxira zoriondu du Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak Puig. Twitterreko bere kontuan zabaldutako mezu batean ohartarazi du Espainian ez direla errespetatzen oinarrizko eskubideak. «Hasieratik salatu genuen, eta arrazoi eman zigun NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak ere. Orain berretsi egin dute auzitegiek; Gorenak ez du eskumenik gu jazarri eta epaitzeko».
Puigen kasuan bezala, Puigdemonten eta Toni Comin kontseilari ohiaren kontra ere estradizio aginduak eman zituen Madrilek; biak eurodiputatu aukeratuak izanik, ordea, etenda geratu dira atxilotze aginduak, Europako Parlamentuak azken erabakia hartu bitartean.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185381/bilboko-zamaketariek-ez-dute-grebarik-egingo.htm
|
Ekonomia
|
Bilboko zamaketariek ez dute grebarik egingo
|
Bilbo Estiba enpresak bilera batera deitu ditu sindikatuak astelehenerako, eta langile batzordearen gehiengoak lanuztea alboratu du, «negoziazioak errazteko».
|
Bilboko zamaketariek ez dute grebarik egingo. Bilbo Estiba enpresak bilera batera deitu ditu sindikatuak astelehenerako, eta langile batzordearen gehiengoak lanuztea alboratu du, «negoziazioak errazteko».
|
Bilboko portuko zamaketariak ordezkatzen dituzten sindikatuek bertan behera utzi dute larunbaterako deituriko greba. Langileen ordezkariek kontraeskaintza bat igorri zieten atzo arratsaldean Bilbo Estiba elkarteko buruei, eta enpresariek bilera batera deitu dituzte astelehenerako. Eskaintza hori aurrerapausoa izan da, eta sindikatu gehienek greba ez egitea erabaki dute. Deialdia, dena den, ez da bertan behera gelditu, UGTk oraindik ez duelako argitu bere jarrera.
Sindikatuak goizean bildu dira, eta bertan erabaki dute jarrera aldatzea. Coordinadora sindikatua izan da pausoa eman duen aurrenekoa, bere barne bileran. Coordinadorak sei ordezkari ditu hamahiru kideko langile batzordean. Kaia-BESek ere gauza bera egin du; ordezkari bakarra du. ELAk (bi ordezkari) ez zuen deialdia sinatu bere garaian, eta LABek (ordezkari bat) herenegun esan zuen ez zuela greba egingo. UGT da zer egingo duen erabaki behar duen bakarra. Hark egin zuen deialdia, eta hari dagokio bertan behera uztea.
Sindikatuek itxaropenez hartu dute astelehenerako deialdia. Enpresak greba bertan behera uzteko eskatu zien negoziatzeko baldintza moduan, eta «negoziazien aldeko apustua errazteko» eman dute pausoa sindikatuek. Eskaera nagusiak bi dira: langile finko kopurua handitzea, behin-behinean daudenak kontratatuz, eta liberalizazioak ekarriko lukeen soldata jaitsiera leuntzea.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185382/etxebizitzen-salerosketa-laurden-bat-jaitsi-da-aurten.htm
|
Ekonomia
|
Etxebizitzen salerosketa laurden bat jaitsi da aurten
|
Konfinamenduaren garaian erdira txikitu ziren salerosketak, baina ekainean %15,9koa izan da erorikoa. Bosten bat baizik ez da berria.
|
Etxebizitzen salerosketa laurden bat jaitsi da aurten. Konfinamenduaren garaian erdira txikitu ziren salerosketak, baina ekainean %15,9koa izan da erorikoa. Bosten bat baizik ez da berria.
|
COVID-19aren pandemiak indartu egin du etxebizitza merkatuaren beherakada, 2019.urtean hasitakoa. 2020aren lehen erdian 10.518 etxebizitza salerosi dira Hego Euskal Herrian, iazko lehen sei hilabeteetan baino 3.770 gutxiago (-%26,4). Merkatuaren erorikoa koronabirusaren hedapenaren aurrekoa da, baina konfinamenduak eta horrek eragindako krisi ekonomikoak salerosketak amildu dituzte: horrela, otsailera arte %14,4 txikitu ziren salerosketak; martxotik ekainera, berriz, %33.
Etxebizitza merkatuaren zenbakiak eman ditu gaur INE Espainiako estatistika erakundeak. Horietan ikusten denez, itxialdiak ez zituen salerosketak erabat eten, zintzilik zeuden operazio batzuk itxi ahal izan zirelako herritarrek etxean geratu behar izan zuten asteetan ere. Horrela, apirilean 1.224 salerosketa izan ziren, 2019ko apirilean baino %45 gutxiago. Maiatzeko erorikoa antzekoa izan zen (-%52,4), baina ekainean jada krisi aurreko portzentajeetara hurbildu da merkatua, salmentak %15,9 gutxitu baitira.
Gehiago apaldu da bigarren eskuko etxebizitzen salmenta (-%27,2) bizitegi berriena baino (-%22,6). Edonola ere, saldutako etxebizitzen bosten bat baizik ez dira berriak. Oso urrun geratu dira ia-ia erdi eta erdi ziren garaiak, 2008 aurrekoak.
Babestuak, %11,2
Etxebizitza babestuen arloan gobernuek alokairuzkoak hobetsi izanaren ondorioak ere ikusten dira: 2020ko lehen sei hilabeteetan salerositakoen %11,2 baizik ez dira babes ofizialekoak izan. 2008an, %18 ere izan ziren.
Prezioei buruzko informazioa hilabete barru eguneratuko du INEk. Azken datua lehen hiruhilekoarena da, koronabirusaren balizko eraginaren aurrekoa. Horren arabera, etxebizitzak urtebete lehenago baino %3,4 garestiagoak zeuden EAEn, eta %3,2 garestiago Nafarroan. 2019ko azken hiruhilekoarekin alderatuz gero, %2,7 garestitu dira EAEn, eta %1,8, berriz, Nafarroan.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185383/eragile-guztiekin-biltzeko-eskatu-diote-jaurlaritzari-eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemosek.htm
|
Gizartea
|
Eragile guztiekin biltzeko eskatu diote Jaurlaritzari EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek
|
Arnaldo Otegik Murgari egotzi dio ardura herritarren esku uztea.
|
Eragile guztiekin biltzeko eskatu diote Jaurlaritzari EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Arnaldo Otegik Murgari egotzi dio ardura herritarren esku uztea.
|
Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo jakinarazi zuen koronabirusaren «bigarren olatua» dela hau, eta egoerak okerrera egingo duela datozen egunotan. Sailburuaren adierazpenek erreakzioak eragin dituzte alderdi politikoen artean: EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alderdi eta eragile guztiekin biltzeko berehalako beharra nabarmendu dute. Pilar Garrido Podemoseko koordinatzaile nagusiak adierazi du beharrezkoa dela lehenbailehen biltzea alderdi politiko eta eragile sozial guztiekin, egoerari aurre egiteko elkarlanean aritzeko. Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak ere «mahai batean esertzeko» galdegin dio Jaurlaritzari, eta erabakiak «aldebakartasunez» hartzea egotzi dio Urkulluren gobernuari.
«Argi eta garbi ikusten ari da lehenengo momentutik lehentasun batzuk daudela, eta lehentasun hori ez da osasun publikoa», adierazi du Otegik Euskadi Irratirako eginiko elkarrizketan. Indar subiranistaren bozeramailearen ustetan, ardura herritarrengan uzten ari da Jaurlaritza: «Administrazio publikoak ardura bat du, eta neurriak hartu behar ditu, ez jendearengan jarri ardura hori». Murgak jarduera sozialak ahalik eta gehien murrizteko beharra nabarmendu zuen atzo eginiko prentsaurrekoan, baina «irizpide zehatzak» eman ez izana egotzi dio Otegik. Jaurlaritzak «arduragabekeriaz» jokatu izana ere adierazi du bozeramaileak. Otegiren esanetan, gobernuak hilabeteak pasatu ditu pandemia kontrolpean zegoela esaten, eta jarduerak normaltasun osoz planteatzen.
EH Bilduko bozeramaileak salatu du Eusko Jaurlaritzak gainerako alderdi eta eragileekin adostu gabe hartu dituela erabakiak; besteak beste, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin adostu duen zorpetzea. Era berean, indar subiranista irtenbide bat emateko prest dagoela adierazi du Otegik, eta mahai baten bueltan biltzeko eskatu du: «Krisi ekonomikoa eta soziala sakona izango da, eta horri aurre egin beharko diogu, baina mahai baten bueltan guztiok biltzen bagara errazagoa izango da. Halako egoera batean ez bazara eragile guztiekin biltzen, noiz bilduko zara?».
Ezinegona ikasturte hasierari begira
Ikasturte hasieran ere jarri dute arreta bi alderdiek. Irailean ekingo zaion ikasturtea nolakoa izango den ez dago argi oraindik, eta hezkuntzako eragileei entzuteko eskatuko diote Jaurlaritzari. «Ulertzen dugu EAJk eta PSEk atseden hartu nahi dutela abuztuan, baina herritarrek, familiek, ikasleek eta langileek erantzunak behar dituzte orain», adierazi du Garridok. EH Bilduk ere hezkuntza komunitatearekin eta gainerako eragileekin biltzeko mahai bat eskatu du, ikasturtea nola hasiko den zehazteko: «Oraintxe bertan ez dago planifikaziorik kurtsoa aurrez aurre hasteko».
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185384/gizon-bat-atxilotu-dute-angeluko-sutearekin-lotura-duelakoan.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat atxilotu dute Angeluko sutearekin lotura duelakoan
|
Egoera azaltzeko prentsaurrekoa eginen du Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak, 18:00etan.
|
Gizon bat atxilotu dute Angeluko sutearekin lotura duelakoan. Egoera azaltzeko prentsaurrekoa eginen du Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak, 18:00etan.
|
Angeluko (Lapurdi) Xiberta oihanak su hartu zuen iragan astean: 165 hektarea kiskali eta hainbat etxebizitza hondatu zituen. Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta Angeluko Herriko Etxeak sutearen inguruko salaketa bat aurkeztu zuten berehala. Lehen frogen arabera, ez zuen jatorri «naturala» izan suteak. Asteburuan bildutako frogek adierazi dute sutea norbaitek eragin duela; oraindik frogatzeko dago istripu baten ondorioz edo nahita piztu zen. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak hartu du inkestaren gaineko ardura. Goizean, Baionako Auzitegiak jakinarazi du gizon bat atxiloaldian dagoela Baionan, sutearekin lotura duelakoan. Bourrierek prentsaurreko bat eginen du arratsaldean, «elementu berrien jakinarazteko».
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185385/gasteizko-kilimanjaro-diskotekan-eta-xixilu-jatetxean-eta-galdakaoko-muguru-tabernan-egon-zirenei-proba-egiteko-eskatu-die-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak
|
Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.
|
Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak. Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.
|
PCR proba egitera joateko beste hiru deialdi egin ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Zehazki, Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egonikoei egin diete deia.
Uztailaren 17tik abuztuaren 6ra Gasteizko Kilimanjaro diskotekan egon zirenak deitu dituzte PCR proba egitera. Bihar eta igandean egingo dituzte testak, Gasteizko Alde Zaharreko osasun etxean, 09:00etatik 14:00etara. Proba egin behar dutenak zuzenean joan daitezke Alde Zaharreko osasun etxera, edo beren osasun etxera deituta ordua hartzeko.
Uztailaren 31tik abuztuaren 4ra bitartean Xixilu jatetxean egon zirenei, berriz, 945-007 500 telefonora dei egiteko eskatu diete, PCR proba egiteko ordua eskatzeko. Horiei, bihar eta igandea artean egingo zaizkie testak, AUOko kanpo kontsultetan.
Galdakaoko Muguru tabernari dagokionez, uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean han izan zirenei eskatu diete proba egiteko. Galdakaoko osasun etxean egingo dituzte proba horiek, bihar eta igandean, 10:00etatik 17:00etara. Testa egiteko ordua hartzeko, 946 007 400 telefono zenbakira deitu behar da.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185386/giltzarrapo-txuri-urdina.htm
|
Kultura
|
Giltzarrapo txuri-urdina
|
Reala txapeldun egin zuen belaunaldiko jokalaririk ospetsuena izan zen Arkonada. Taldeko kapitaina izaki, haren ziurtasunak eta karismak balio erantsia ematen zioten txuri-urdinen jokoari.
|
Giltzarrapo txuri-urdina. Reala txapeldun egin zuen belaunaldiko jokalaririk ospetsuena izan zen Arkonada. Taldeko kapitaina izaki, haren ziurtasunak eta karismak balio erantsia ematen zioten txuri-urdinen jokoari.
|
Askoren idoloa izan zen Luis Miguel Arkonada Etxarri (Donostia, 1954). Realaren garairik onenean taldeko kapitaina izateaz gainera, jokalari garrantzitsuenetako bat ere bazen: taldearen bizkarrezurra osatzen zuten futbolarietan lehena. Belaunaldi historiko baten santu ikurra. Bat zenbakia bizkarrean, ikurrina besoan eta galtzerdi zuriak jantzita, Donostiako taldearen lehendabiziko liga garaikurra jaso zuen. Realzale orok haren lekuan egon nahiko luke, une horretan. Luis Miguel Arkonada bakarra zen, ordea. Hura izan zen 80ko hamarkadako atezainik onena, eta Realekoa zen: giltzarrapo txuri-urdin bat. Buruz errezitatu zitekeen hamaikako baten lehendabiziko pieza izan zen. Ordezkaezina. Hainbestekoa zen zaleek zioten konfiantza, halakoa eskaintzen zuen segurtasuna, ezen jarraitzaile txuri-urdinek orro gisa azaleratzen baitzuten garairik zailenetan ere hura atean izateak zuen balioa: «No pasa nada, tenemos a Arkonada» [Ez larritu, Arkonada gurekin dugu].
Hain justu, segurtasuna zen donostiarrak taldeari ematen zion ezaugarri nagusia. Hori, eta kalitatea. Hala uste du Vicente Biurrun Realeko atezain ohiak (Sao Paulo, Brasil, 1957): «Ohiz kanpoko atezaina zen. Indar handia zuen zangoetan, eta indartsua zen. Baina, guztiaren gainetik, asko entrenatzen zen atezain gisa; profesionala zen». Arkonadaren garairik loriatsuenetan, haren ordezko izan zen Biurrun, Pedro Mari Quemada Otxotorenarekin batera. Biak prest egon ohi ziren donostiarrak jokatu ezin zuenerako, baina hori ez zen sarri gertatzen: «Logikoki, itzalean egotea egokitu zitzaigun. Lehen lerroko atezaina genuen aurrean, eta, halako batekin topo egiten duzunean, jokatzeko aukerak hutsaren hurrengoak dira». Egoera horretan, «badaezpada prest» egotea besterik ez zutela esan du jokalarien egungo ordezkari Biurrunek, eta baita «asko ikasi» zuela ere.
Gijongo (Espainia) El Molinon zelaian, lehen liga eskuratu eta minutu gutxira. REALA
Ez da harritzekoa Arkonada Realarekin partida gehien jokatu dituztenen zerrendan egotea. Atezainak 551 partida ofizial jokatu zituen Realarekin, hamabost denboralditan banatuta. Hiru lagun besterik ez du aurretik zerrenda horretan, taldekide izandakoak guztiak ere: Jesus Mari Zamora (588 neurketa), Juan Antonio Larrañaga (589) eta Alberto Gorriz, Bixio (Irun, Gipuzkoa, 1958). Azken hori da Realaren historian partida gehien jokatu duen futbolaria, 599 hain zuzen, eta, neurketa gehienetan, ondo gertuan izan zuen Arkonada, atzeko lerroan aritzen baitzen: «Ikusi dudan onena izan da. Izaeraz eta jokoan: erreflexu izugarriak zituen, eta indarra ere bai». Su txikiko txapelduna Harrobia da Realaren izateko arrazoia. Horri esker irauten du, eta horri esker izan da txapelduna. Jokalari guztiak etxekoak zituen garaian, nagusi izan zen, eta Arkonada ez zen salbuespena izan. Donostiako hondar gainetik Atotxarako jauzia egin zuen, tartean Lengokoak taldetik igarota.
Espainiako bi liga, Kopa bat, eta Superkopa bat irabazi zituen Realarekin.. REALA
Atezain donostiarrak 1974an egin zuen Reala B-tik lehen talderako bidea, baina, ordurako, maila handiko bi atezain zituzten txuri-urdinek: Pedro Mari Artola eta Javier Urrutikoetxea. Haien itzalean egon zen hasieran, baina heldu zitzaion estreinaldia egiteko abagunea: 1975eko urriaren 22an izan zen, UEFA txapelketako partida batean, Atotxan, Liverpoolen aurka. Ingalaterrako taldeak irabazi egin zuen Donostian (1-3), baina Arkonadak neurketa ona egin zuen, garai hartako kroniken arabera. Orduantxe egin zen ezagun. Sasoi hartan bertan egin zen Realaren atearen jabe, eta ez zuen berehalakoan utzi, 1989an utzi baitzuen futbola. Urte horietan, lau garaikur eskuratu zituen: Espainiako bi Liga, Superkopa bat eta Kopa bat. 1981eko apirilaren 26an lortu zuten estreinako liga titulua: Gijongo El Molinon estadioan izan zen, 29 segundoren faltan Jesus Mari Zamorak sartutako gol bati esker. Gorrizek ondo gogoan ditu lorpen hura eta gainontzeko guztiak: «Uste dut Ormaetxeak [Alberto, entrenatzailea] lortu zuela talde trinko bat egitea, baina banaka ere kalitate handia zegoen. Arkonada funtsezko jokalarietako bat zen». Txapeldunen zerrendan agertzeak berretsi egin zuen belaunaldi hark zuen gaitasuna, Biurrunen arabera: «Izugarrizko jokalariak ziren», esan du ohiko hamaikakoa errezitatuz: «Bakoitzak bere ezaugarriekin, belaunaldi hartakoek modua egin zuten Reala txapeldun izateko, Arkonada buru zutela».
Garaipen haiek Realari aukera eman zioten Europako txapelketa gorenean aritzeko, eta Arkonada eta enparauek finalerdietarainoko bidea egin zuten. Hanburgo izan zuten aurkari, eta, jokoz kanpoko gol bat tarteko, finalerako txartelik gabe geratu ziren. Gorrizen esanetan, «gazi-gozoa» izan zen Alemanian jazotakoa: «Eskura izan genuen. Haiek faborito ziren, baina kanporaketan aurrera egiteko aukera ikusi genuen». Zamora saria hiru bider Realaren garai haietako loria ez zen taldearentzat soilik izan. Atezainak berak ere orduan bizi izan zituen bere urterik onenak, eta atzeko lerroarekin batera osatzen zuen sendotasunari esker, atezainei propio ematen zaien Zamora sariaren jabe egin zen hiru sasoitan jarraian. Espainiako ligan gol gutxien jasotzen dituenari ematen zaio garaikur hori, eta Arkonadak hiru denboralditan eskuratu zuen: 1979-1980koan, 1980-1981ekoan eta 1981-1982koan.
Arkonada jokalariz jantzita, lehen ligako garaikurra jasotzen, Jose Luis Orbegozo Realeko orduko presidentearen eskutik. REALA
Hain justu, taldea goreneko postuetan egon zen aldiarekin bat datoz Ricardo Zamora atezain kataluniarraren izena daraman sariketa irabazi zuen urteak: lehendabizikoan, Realak urte luzez beregan eduki duen marka ezarri zuten txuri-urdinek: 38 partida jokatu zituzten galdu gabe. Azken jardunaldian, Sevillan (Espainia), galdu egin zuten, eta ligako titulurik gabe geratu ziren. Bi urtez jarraian ligako txapeldun izan baino lehen gertatu zen hori. Kapitain eta erreferente Arkonadaren ohiko janzkera elastiko neurritsu batek, galtza beltzek eta galtzerdi zuriek osatzen zuten, baina bazuen beste osagarri bat ere, bere-berea zuena eta bere nortasunaren berri ematen zuena: kapitainaren besokoa. Donostiarrak luzaroan hartu zuen taldearen ordezkari izateko ardura, eta Biurrun taldekide ohiak uste du ondo merezia zuela: «Indarra helarazten zigun, energia; beti irabaztera atera behar genuela, eta profesionalak izan. Ni harrituta geratzen nintzen».
Arkonada Realaren ekitaldi batean, atzean taldekideak dituela. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Haatik, Arkonadak ez dio horri soilik zor erreferentzialtasuna. Realean egin zuen ibilbide profesional osoa, berak hala erabakita. Biurrunen arabera, «taldearen koloreak sentitzen genituen. Gainera, txapeldun izatea beste pizgarri bat izan zen jokalari haiek guztiak taldean geratzeko».
Gorrizek ere txuri-urdinekin osatu zuen bere ibilbide osoa, baina, koloreekiko atxikimenduaz gain—«hemen egon nahi genuen»—, badu beste arrazoirik halako ibilbide luzea azaltzeko: «Zortea ere behar da. Lesioek errespetatzea, entrenatzaileen gustukoa izatea... Ni naiz Realean partida gehien jokatu duen jokalaria, baina Luisek ia urte oso bat eman zuen min hartuta. Nik uste dut bestela aurrea hartuko zidala». «Epai injustu bat» Kluben arteko txapelketetan ez-ezik, nazioartean ere lehiatu zen Arkonada, Espainiako selekzioarekin. Guztira, 68 partida jokatu zituen, baina askok 1984ko Eurokopako finalean Frantziaren aurka egindako hutsarengatik oroitzen dute aldi hura. «Injustua izan zen», dio Biurrunek: «Harena bezalako ibilbide bat egin duena halako zerbaitengatik markatua geratzea... Halere, horren ostean ere, maila gorenean segitu zuen, erreferente bat izaten».
Horren adibidetzat jarri du Gipuzkoan eta handik kanpo izan zuen zale kopuru handia: «Jokalari onak denoi gustatzen zaizkigu». Horixe izan baitzen Arkonada: beti maitatu izan zuen taldearekin goia jo zuen izarra.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185387/bengoak-uste-du-egoera-larria-dela.htm
|
Gizartea
|
Bengoak uste du egoera «larria» dela
|
Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.
|
Bengoak uste du egoera «larria» dela. Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.
|
Rafael Bengoa zientzialari, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohi eta OMEko osasun sistemen zuzendari ohiak esan du egoera “larria” dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, nahiz eta beste erkidego batzuetan baino kontrolatuago dagoen egoera.
Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita, zientzialariak gaineratu du gaitza «arazo bat» dela oraindik ere, eta batez ere «gazteen jarrerak kezkagarriak» iruditzen zaizkiola.
Bengoak artikulu bat argitaratu du The Lancet aldizkarian, beste zenbait zientzialarirekin, eta, bertan, nabarmendu du «horren heriotza tasa handiaren» kasuak ezagutzeko «beharrezkoa» dela Espainiako koronabirusaren kudeaketari buruzko ikuskaritza independente bat egitea. Uste du kutsatzeetan «zerikusi zuzena» izan dutela azken hamar urteetan osasun langileen indarra agortu izanak eta osasun publikoan izandako murrizketek.
Bengoaren aburuz, pandemien inguruko prestakuntzarik ezak eragina izan du, zaintza sistema ahulak direlako, eta PCR probak egiteko «gaitasun txikia» zegoelako eta norbera babesteko ekipoak eta arreta kritikoko ekipoak «urriak» izan direlako, besteak beste.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185388/lasarte-oriako-klausurako-komentu-bateko-moja-guztiek-positibo-eman-dute.htm
|
Gizartea
|
Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute
|
Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.
|
Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute. Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.
|
Hamar positibo atzeman dituzte azken orduetan Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Agustin Valdivia alkateak jakinarazi du positibo guztiak herriko klausurako komentu batean atzeman dituztela, eta bertan bizi diren moja guztiak kutsatu direla. Denak, baina, asintomatikoak dira. Agerraldia «erabat kontrolaturik» dagoela nabarmendu du Valdiviak, eta mojen kontaktu guztiak identifikatu dituztela. Hortaz, lasaitasun mezua helarazi nahi izan die herritarrei.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185389/eskozia-ikastetxeetan-lgtbi-komunitatearen-historia-erakutsiko-duen-lehen-herrialdea.htm
|
Mundua
|
Eskozia, ikastetxeetan LGTBI komunitatearen historia erakutsiko duen lehen herrialdea
|
Legea 2018an onartu zuten, eta 2021etik aurrera sartuko dituzte LGTBI gaiak Eskoziako ikasketa plan nazionalean. Hezkuntza inklusiboa sortzea du helburu, LGTBI komunitatearen aurkako erasoei aurre egiteko eta kolektiboari buruz ikasteko.
|
Eskozia, ikastetxeetan LGTBI komunitatearen historia erakutsiko duen lehen herrialdea. Legea 2018an onartu zuten, eta 2021etik aurrera sartuko dituzte LGTBI gaiak Eskoziako ikasketa plan nazionalean. Hezkuntza inklusiboa sortzea du helburu, LGTBI komunitatearen aurkako erasoei aurre egiteko eta kolektiboari buruz ikasteko.
|
Eskoziako ikastetxe publiko guztietan erakutsiko dute LGTBI komunitatearen historia 2021. urtetik aurrera. Neurri horrekin, ikastetxeetan LGTBI komunitatearen historia erakutsiko duen lehen herrialdea izango da Eskozia.
Ikasketa planaren barruan, ikasgai guztietan irakatsiko dute gai hori, horrela hezkuntza inklusiboa sustatuz. Horren helburua izango da, batetik, intolerantziari eta LGTBI komunitatearen aurkako erasoei aurre egitea, eta, bestetik, kolektiboaren historia, borrokak eta konkistak oinarri hartuz, mugimenduaren barruan dauden hainbat terminologia, kontzeptu eta korronte azaltzea.
2018ko azaroan onartu zuen legea Eskoziako Gobernuak. Orduan iragarri zuen LGTBI Hezkuntza Inklusiboko Lantaldeak egindako gomendioak bere osotasunean onartu zituela, eta LGTBI gaiak sartuko zituela ikasketa plan nazionalean. Lantaldea Hezkuntza Inklusiboaren Ordua (TIE) erakundeak sortu zuen, eta Stonewall Scotland, LGBT Youth eta TIE Kanpaina erakundeek osatzen dute, besteak beste.
John Swinney Eskoziako lehen ministrorde eta Hezkuntza idazkariaren arabera, hezkuntza sistemak «denei lagundu behar die beren potentzial gorena lortzen», eta horregatik «ezinbestekoa» da hezkuntza plana «ikastetxeetako ikasleak bezain plurala» izatea. Horrez gain, Jordan Daly TIE Kanpainaren sortzaileetako baten arabera, planaren alderdi teknikoak lantzen aritu dira, 2021. urtean hezkuntza inklusiboa «ahalik eta arinen eta eraginkorren» ezar dadin.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185390/nafarroako-gobernuak-bi-milioi-euro-itzultzeko-eskatuko-dio-siemens-gamesari.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroako Gobernuak bi milioi euro itzultzeko eskatuko dio Siemens Gamesari
|
Maria Txibitek uste du deslokalizazio bat dela Agoizko (Nafarroa) lantegiaren itxiera, eta hala egiten badu enpresak ez dituela betetzen diru laguntzak jasotzeko baldintzak.
|
Nafarroako Gobernuak bi milioi euro itzultzeko eskatuko dio Siemens Gamesari. Maria Txibitek uste du deslokalizazio bat dela Agoizko (Nafarroa) lantegiaren itxiera, eta hala egiten badu enpresak ez dituela betetzen diru laguntzak jasotzeko baldintzak.
|
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak gogor gaitzetsi du gaur Siemens Gamesaren jokabidea: «Agoizko lantegia ixtea deslokalizazio bat da, argi eta garbi». Horregatik, Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako neurriak har ditzakeela iragarri du.
11 urte soilik ditu Siemens Gamesaren Agoizko (Nafarroa) plantak. Nafarroako Gobernuak esku hartu zuen lantegia bertan kokatzeko, eta ordutik igarotako urteetan hainbat laguntza publiko jaso ditu konpainiak. Txibiteren arabera, ordea, lantegia ixten badute, laguntza horiek jasotzeko baldintzak betetzeari utziko dio Siemens Gamesak, eta horregatik eskatuko dio jasotako laguntzetatik bi milioi euro itzultzeko.
Langile batzordeak eta Siemens Gamesak bilera izan dute gaur, eta bilduta daude oraindik. Langileek Nafarroako Gobernua kritikatu dute azken egunetan, nahiz eta aitortu duten konponbide zaila duela gatazkak. Asteazkenean bildu ziren bi eragileetako ordezkariak, eta, amaitutakoan, gobernuarekin dezepzionatuta zeudela esan zuten langileek: «Egin duen ekintza batek berak ere ez du funtzionatu, eta, oraindik, ez digu enplegua mantentzeko aukerarik proposatu». Hori dela eta, gobernuak ezintasuna erakutsi duela azpimarratu zuten, are gehiago jakinda enpresa ixteak larriagotu egin dezakeela eskualdea jendez hustearen arazoa.
Txibitek, ordea, adierazi du hasieratik babestu duela langile batzordea: «Dena den, badakit egoera oso zaila bizitzen ari direla, duela hiru hilabete dena ondo baitzioan». Gainera, gaitzetsi egin du Siemens Gamesaren jokabidea, «langileekin ez delako zintzoa izan eta ez dielako eman egoeraren berri».
Konpromisoa eskualdearekin
Akordio bat egin ez izanaren erantzukizuna enpresari egotzi dio, «ez duelako negoziatu nahi izan». Txibitek esan du elkarlanean jardun dela langile batzordearekin eta Espainiako Gobernuarekin, eta hainbat konponbide jarri dizkiola mahai gainean Siemens Gamesari egoera bideratzeko: «Gure esku zegoen guztia egin dugu, eta ez gaitu langileen enpleguak soilik kezkatu, baita itxierak Agoitz inguruan izango duen eraginak ere».
Horri lotuta, bertako alkatearekin ere hitz egin duela aipatu du Txibitek, eta datozen urteetan eskualde horren eta Nafarroa osoaren garapena eta lurralde oreka mantentzeko planen berri eman diola.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185391/bilbon-gizon-bat-atxilotu-dute-emakume-bati-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm
|
Gizartea
|
Bilbon gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta
|
Erasoa 09:30ak aldera gertatu da. Sexu-abusu delituaz gain, agenteen aurkako atentatu delitu bat ere egotzi diote.
|
Bilbon gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Erasoa 09:30ak aldera gertatu da. Sexu-abusu delituaz gain, agenteen aurkako atentatu delitu bat ere egotzi diote.
|
50 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, emakume bati ukituak egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa 09:30ak aldera jazo da. Biktimak bere burua defendatu du, eta, haren oihuak entzutean, hainbat lekuko hurbildu zaizkio laguntzera.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu direnean, erasotzaileak ez zeraman maskara jantzita, eta uko egin dio bat jartzeari. Gizonak aurre egin die agenteei, eta bi ertzaini tu egin die. Erasotzailea atxilotu dute, sexu abusu delitu bat eta agenteen aurkako atentatu delitu bat leporatuta.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185392/inigo-vallejo-euskal-presoa-duenaseko-espetxera-gerturatu-dute.htm
|
Politika
|
Iñigo Vallejo euskal presoa Dueñaseko espetxera gerturatu dute
|
Sevilla II kartzelatik Palentziako Dueñas espetxera lekualdatu dute. Espainiako Espetxe Erakundeek uztailaren 21ean jakinarazi zuten Vallejoren lekualdaketa.
|
Iñigo Vallejo euskal presoa Dueñaseko espetxera gerturatu dute. Sevilla II kartzelatik Palentziako Dueñas espetxera lekualdatu dute. Espainiako Espetxe Erakundeek uztailaren 21ean jakinarazi zuten Vallejoren lekualdaketa.
|
Iñigo Vallejo euskal presoa Sevilla II espetxetik Dueñaseko kartzelara (Palentzia) gerturatu dute. Espainiako Espetxe Erakundeek uztailaren 21ean jakinarazi zuten Vallejoren, Miguel Guillermo San Argimiroren eta Gorka Vidalen lekualdaketa.
Vallejo 2013an sartu zuten preso, ETArekin zerikusia zuelakoan —lehergai batzuk izatea egotzi zioten—. 28 urteko zigorra jarri zioten, eta 2033an beteko ditu hiru laurdenak. Madrilen arabera, espetxe legedia onartu zuen, eta eragindako mina aitortu eta biktimekiko enpatia agertu zuen. Lehen graduan malgutasuna ezarri zioten.
PSOE Espainiako Gobernuan dagoenetik —2018ko ekaina—, 40 euskal preso hurbildu dituzte, eta hamabi Euskal Herriratu.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185393/gutxienez-hamasei-lagun-hil-dira-indian-hegazkin-istripu-batean.htm
|
Mundua
|
Gutxienez hamasei lagun hil dira Indian hegazkin istripu batean
|
Hango 19:40ak aldera gertatu da ezbeharra, Kozhikodeko aireportuan. Hegazkina pistatik atera eta bitan zatitu da.
|
Gutxienez hamasei lagun hil dira Indian hegazkin istripu batean. Hango 19:40ak aldera gertatu da ezbeharra, Kozhikodeko aireportuan. Hegazkina pistatik atera eta bitan zatitu da.
|
191 pertsona zeramatzan hegazkinak irrist egin du, eta pistatik atera da, Kozhikodeko aireportuan, India hegoaldean. Air India Express konpainiako Boeing 737 hegazkina Dubaitik Kozhikoderako bidea egiten ari zen, eta, eguraldi txarraren eraginez, ezin izan du pistan mantendu. Istripuan, gutxienez hamasei lagun hil dira, tartean pilotua, eta gutxienez 90 bidaiari ospitaleratu behar izan dituzte, hamabost larri. Ezbeharra 19:40ak aldera gertatu da (Euskal Herriko 16:10ak).
«Hamar lagun hil dira, eta gutxienez 90 inguruko ospitaleetara eraman dituzte», adierazi dio hiriko Poliziako zuzendari nagusi A. V. Georgek Efe albiste agentziari. Minutu batzuk geroago, ordea, kopuruak gora egin du. Horrez gain, Poliziak gehitu du «ia bidaiari guztiek» sufritu dutela zauriren bat.
Hegaldian guztira 184 bidaiari zihoazen, horietako hamar haurrak. Horiez gain, tripulazioko sei kide ere bai. Indiako Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren (DGCA) arabera, hegazkina haran batean erori eta bitan zatitu da, pistaren amaieran irristatu ondoren. Suhiltzaileak joan dira ezbeharra gertatu den eremura, istripuak eragindako sutea itzali eta barruan zeudenak ateratzeko.
Narendra Modi herrialdeko lehen ministroak atsekabea adierazi du sare sozialen bidez: «Minduta Kozhikodeko hegazkin istripuagatik. Nire pentsamendua euren gertukoak galdu dituztenekin dago. Zaurituak lehenbailehen osa daitezela».
Indiak bertan behera utziak ditu nazioarteko hegaldiak, koronabirusak eragindako osasun krisiaren eraginez. Dubaitik iritsitako hegazkinak, ordea, han zeuden Indiako herritarren aberriratzea zuen helburu.
Ezbeharra gertatu den eremuan euri jasa handiak pairatu dituzte azken egunetan. Gaur bertan, gutxienez hamabost lagun hil dira Keralan, Kozhikode hiriburu duen lurraldean, euriteak eragindako lur jausi baten ondorioz. Beste hainbat herritar ere desagertuta daude.
2010eko maiatzean, 158 pertsona hil ziren hegazkin enpresa beraren beste Boeing 737 batek izaniko istripuan. Kasu hartan ere hegaldiak Dubai zuen jatorri. Helmuga, berriz, Mangaloreko aireportua. Kasu hartan ere hegazkina pistatik atera zen, eta, pilotua hura berriz aireratzen saiatu arren, troka batetik erori zen.
|
2020-8-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/185394/tximista-batek-sute-bat-eragin-du-gatzolatzen.htm
|
Gizartea
|
Tximista batek sute bat eragin du Gatzolatzen
|
Egun beroa izan da gaur Nafarroan, eta arratsalde amaieran iritsi da ekaitza.
|
Tximista batek sute bat eragin du Gatzolatzen. Egun beroa izan da gaur Nafarroan, eta arratsalde amaieran iritsi da ekaitza.
|
Azken orduetan Euskal Herria zeharkatu duen ekaitzak ondorioak eragin ditu Gatzolatzen. Tximista batek sute bat eragin du herritik gertu dagoen basoan. Cordovilla, Tafalla eta Zangozako suhiltzaileak hura itzaltzeko lanetan ari dira, lurretik eta airetik.
Egun beroa izan da gaurkoa Nafarroan, eta arratsalde amaieran iritsi da ekaitza. Datozen egunetan ere tenperatura maximoak 37ºC ingurura iristea espero da.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185423/hogei-urtera.htm
|
Politika
|
Hogei urtera
|
Hogei urtera.
|
Hogei urte bete dira Joxemari lapurtu zigutenetik, Joxemari Korta. Hogei urte luze. Maite genuenok geroztik beti izan dugu gogoan, baina gaur bereziki sentitzen dugu bere hutsunea; ez diot hori gaurkoa egun seinalatua izanik sentimenduek indar hartzen dutelako bakarrik. Bere izena duen fundazioko partaide naizelako bakarrik ere ez dut esaten. Bai, ordea, fundazioan bere bidetik jarraitzeko ahaleginean Joxemarik bizitzaren ardatz eginak zituen balio eta ikuspegiak hobeto ezagutu eta baloratzean garbi ikusten dudalako, eta penaz, egun, munduak eta guk, bizi dugun egoera zailean bera bezalako pertsonen premia gero eta nabarmenagoa dugula.
Urte hauetan bere ingurukooi sufritzea tokatu zaigu, noski, baina bere bideari elkarturik segitzean ikasi ere asko ikasi dugu. Aurrera begira ezer positiborik egin ahal izateko, gertatutakotik ikasi egin behar delako, hasteko. Gauza asko ikasi; ikasi injustizia beti dela injustua, zentzugabekeria izan dena zuritzen aritzeak ez duela balio; horrek ez dakarrela eta ez duela ekarriko inoiz ezer onik. Gizarte zibilak giza komunitate bihurtu nahi badu, biktima izan diren guztiekiko errespetuaren isiltasuna eta begirunea barneratuz, hitzak ondo neurtuta baina garbi erabili behar dituela, harrokeriarik gabe, elkarrizketa eta bizikidetzaren helburura bideratuta beti, eta horretarako gorrotoa, mendekua eta beldurra albora utzi behar dituela. Hori dena ikasi dugu eta zabaldu, gure belaunaldi berriak indarkeriaren lilurak sortzen duen degradaziotik libra daitezen. Urte luzetan ondo bete ez den egitekoa izan da hori gure herrian, zoritxarrez.
Joxemariren bizilegeak asko lagundu digu ikasketa honetan. Eta aurrera ere lagunduko digu, eta gizarteari ere bai.
Gaurko munduan, kezkaz beteriko etorkizuna aurrean dugunean, bide berriak asmatu behar gorrian gaude. Mundu mailan, gainera. Krisia ekonomiarekin batera (ondorioz?) oreka ekologikoa, eskubide eta baliabideetan berdintasuna, bizikidetza, osasuna, krisi gogorrean nahastuak dauzkagu, eta, guztiok dakigun arren orain arte emandako erantzunek ez digutela balio, merkatuaren legea gizalegeari nagusitzen zaion bitartean etorkizun beltza daukagula, ez dakigu nondik jo, nondik hasi, zertan aldatu, nola lortu hori.
Mundua gaur gauza askoren beharrean aurkitzen da, bai, baina, batez ere, bizi ikuspegi eta balioen alorrean lasaitasunez argitu eta bideratuko duen jendea behar du, bizitza gizakoitzen duen etika zer den, zein ezinbestekoa den ondo dakien gidaritza behar du, zentzu etikoa beren arduretan adierazgarri nagusi bihurtua duen jendea. Lider etikoak, hitz batean. Zientzia eta teknika gizakiaren mesedetan jartzeko bakarrik maite duen jendea. Joxemari horietakoa zen. Etxean eta ikasketa garaian jasotako balio etikoak bere bizitzan eta lanean gero eta gehiago sakontzen saiatu zena.
Gizaki arrunta izan zen Joxemari, normala guztiz, ez zen inor baino gehiago kontsideratzen, gizaki guztiok balio bera dugula garbi zuen guztiz. Egun munduak —gure herriak ere bai— errazegi ahazten dituen gauza inportanteak argi eta sakon bereak eginak zituen, eta, hori bai, sinesten zuen horretan saiatzeko borondaterik ez zitzaion inoiz falta izan. Borondatea, leialtasuna, eta ahalegina bereak zituen guztiz.
2000. urtean galdu genuen lagunaren ahaleginean agertzen diren arrastoek gure gizarteak eta herrigintzak behar-beharrezko dituen argitasun asko eskaintzen dituzte. Esperantzari heldu egin behar zaiola, hasteko —esperantzarik gabe ez dago ahaleginik—, eta gizakian sinistu egin behar dela, bizitzan gauzarik inportanteenak ikasi egiten direlako, zintzoa izaten ere bai, eta ikasi gainera eskertuz egin behar dela beti, kimu berrien eta indartsuenen sortzaile hori egiten duena izaten delako.
Berak, horretan asmatzeko, gauza asko zituen ondo ikasiak, egungo munduak, nahi ez badu ere, ezinbestez ikasi beharko dituenak: lehia beti izango dela gizakien artean, ona dela hori, baina inoiz ez duela gizalegearen arerio bihurtu behar, gizalegearen bizkar garatu behar. Ez dela horrela ezinbestez. Gizabidea eta zientziaren bidea ez direla inola ere elkartu ezinezko bi bide etsai. Teknikarena ere ez. Etikak eta teknikak mundu osagarriak izan behar dutela aurrerantzean mundurik izango bada. Gure herririk izango bada ere bai.
Hori guztia bideratzeko, gure buruetan garbi izan behar dugu lanak garrantzi handia duela gizakiaren bizitzan, lana ez dela zigorra, ez duela izan behar, lan guztiak direla balio handiko, eskulana bezala buru lana, izan bizibide, kultura, zainketa, heziketa, ikerketa... alorrekoa. Eta lana eratu egin behar izaten denez beti, enpresa antolaketaren egiteko nagusia bere jardunean zientzia, teknika, kultura —jakinduria oro— humanizatzea dela, etengabe garatuz joan behar dugun etika balio garbien bidetik.
Hori argitu eta egiaztatzea zen, Joxemariren ikuspegian, belaunaldi berriekiko dugun zorra eta erantzukizun nagusia.
Gure laguna gizon arrunta zela esan dut lehenago. Umila ere bai. «Inork ez dio inguruari jaso duen baino gehiago ematen». Hauxe atera zitzaion behin, erail zuten baino hilabete pare bat lehenago ikasketa garaiko hiru lagun handienak afaltzera bildu ginen batean. Ez dakit esaldi hau juxtu-juxtu eta beti egia den, baina esaten duenaz asko adierazten duen konbentzimendua da egiaz; niri gogoan gelditu zitzaidan; Joxemariren izenean harro zabaldu izan dut, nahiz eta pentsatzen dudan bere kasuan igual ez dela guztiz egia.
Agur eta ohore, Joxemai!
|
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185426/kontrolatutzat-eman-dute-gazolazko-sutea.htm
|
Gizartea
|
Kontrolatutzat eman dute Gazolazko sutea
|
Denera 18 hektarea pinu erre ditu suteak. Atzoko ekaitzak eragindako tximista batek piztu zuen, lehen hipotesien arabera.
|
Kontrolatutzat eman dute Gazolazko sutea. Denera 18 hektarea pinu erre ditu suteak. Atzoko ekaitzak eragindako tximista batek piztu zuen, lehen hipotesien arabera.
|
Atzo Gazolatzen (Nafarroa) ustez tximista batek pizturiko sutea kontrolpean hartu dutela adierazi du Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuak. Denera 18 hektarea erre ditu suak, gehiena pinudia. Goizaldeko 05:30ak aldera kontrolatu dute.
Edonola ere, ezbeharraren lekuan dago suhiltzaileen talde bat, txingarrak zaintzen, sua berriz zabal ez dadin. Izan ere, Nafarroako ingurune horretan datozen egunetan ere tenperatura maximoak 37ºC ingurura iristea espero da.
Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, airez behatu asmo dute ingurua, sua itzalitzat eman daitekeela ziurtatzeko.
Atzo zabaldu zutenaren arabera, ostiraleko azken orduetan Euskal Herria zeharkatu zuen ekaitzak eragin zuen sutea, Gazolatz herritik gertu dagoen basoan. Cordovilla, Tafalla eta Zangozako suhiltzaileak hura itzaltzeko lanetan aritu ziren, lurretik eta airetik.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185428/erantzukizunerako-deia-egin-du-inigo-urkulluk.htm
|
Gizartea
|
«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk
|
Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.
|
«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk. Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.
|
Kezkatuta azaldu da gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria Facebooken zabaldu duen mezu batean. «Tamalez», ezarritako neurrien aurrean, gizartean izan diren jarrera batzuekin kritiko azaldu da, eta «erantzukizunerako» dei zabala egin du: «Zer gertatzen ari zaigu, Jaurlaritzako Osasun sailburuak etengabe emandako mezu larrien eta egunero gertu zein urrutiko egoera larria islatzen duen informazioren aurrean, martxoaren 13 osteko eta ekainaren 18 aurreko garaia bizi izan ez bagenu bezalako jokabideak eta ohiturak daudela ikusteko?», galdetu du ohar horretan.
Urkulluk nabarmendu du ekainaren 18an amaitutzat eman zela lehen olatua, baina geroztik indarrean egon dela atzera egiteko arriskua. Bitarte horretan, lehendakariaren hitzetan, pausoak eman dituzte osasun arloan materiala bereganatzeko eta arreta hobetzeko, eta administrazioaren material guztiak erosteko ardura Osakidetzari eman zaio. Halaber, protokoloak osatu eta erraztu dituzte jarduera ekonomikorako eta hezkuntzan, hurrengo ikasturterako (nahiz eta, azken kasu horretan, oraindik ez den zehaztu nola hasiko den ikasturtea).
Uda hasieratik, hala ere, agerraldiak izan dira, eta, Urkulluren arabera, «kirurgikoki» jardun dute horien aurrean hainbat udaletan. «Horregatik, asko dira berrogeialdia gordetzera behartutako pertsonak. Jabetzen gara kolektibo jakinetan horrek eragiten dituen zailtasunak eta horretan ari gara lanean». Dena den, bigarren aldiz, kritiko azaldu da axolagabekeria islatzen duten jarrera kolektiboekin. «Eta hala ere, sentipen orokortua da pandemiaren arriskua ez dagokigula guri. Uste dugu, edozelan ere, azken unean PCR proba eginda, kito! Uztailaren 31eko datuen arabera, estatuko estatistika ofizialei erreparatuta, PCR tasa handieneko erkidegoa da Euskadi, 179 PCR mila biztanleko».
Neurri «zailak»
Gaueko aisialdian hartu behar izan dituzten neurriak «zailak» izan direla deritzo, eta ostalaritzari bete-betean eragiten direla jabetzen dira. «Baina errealitatea dena da, eta ez soilik Euskadin eta estatuan». Urkulluren arabera gertutik jarraitzen ari dira nazioartean beste herrialdeek eman duten erantzuna eta jarraitu duten estrategia. Bereziki Hego Korea, Alemania (gobernu federalak eta hamasei landerrek hartutakoa), Austria (Viena eta estatu konfederatuak), Frantzia, Danimarka eta Belgika aipatu ditu. Gogora ekarri du hamahiru herrialdek neurriak hartu dituztela «estatu espainiarrera bidaiak egitearen edo estatuko bidaiariak hara joatearen» inguruan.
Urkulluren arabera, «bitxia da» herrialde guztiek antzeko neurriak hartu dituztela maskaren derrigortasunaz, urruntze neurriez, testez eta PCR probez, sakelakoen aplikazioez («geurea baino permisiboagoa guri eskubideen babesarekin behartzen gaituztena baino»). Aisialdian, kirol eta kultur ekitaldietan, ekonomiaren arloan, telelanean, erosketetan... «diferentza gutxi edo apenas dagoen», Urkulluren arabera.
Lehendakariak ohartarazi du, dena den, Espainiako Estatuan ez direla ezarri neurri batzuk: hala nola, herrialde horietako batzuetan, aplikazio bidez kontaktuak konfinamendua gordetzera behartzen dituen eta alerta goiztiarra ematen duen aplikazioa erabiltzen dute, edo konfinamendua ezarri gune jakinetan; edo betebeharra ezarri negozioei bezeroen kontaktuak izateko, ondoren jarraipena egiteko, kutsadurak egonez gero; edo pertsona multzoak murriztu. «Oraindik estatuan ezarri ez den neurria da gaueko ordu batean etxeratzeko agindua, goizeko ordu jakin bat arte».
Hori etor daitekeela iradokiz, atzera ez egiteko «denen artean ahal den guztia» egin behar dela esan du. Birritan errepikatu du hori, eta hala amaitu du idatzia.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185429/hego-euskal-herrian-492-positibo.htm
|
Gizartea
|
Hego Euskal Herrian, 492 positibo
|
Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.
|
Hego Euskal Herrian, 492 positibo. Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.
|
Aurreko egunarekin alderatuta, positiboek apur bat behera egin dute Hego Euskal Herrian: 46 gutxiago. Gaur bi gobernuek jakinarazi dutenez, azken 24 orduetan 492 positibo izan dira; horietatik 268 Bizkaian izan dira, eta beste 101 Nafarroan. Oraintxe, bi lurralde horietan dago kezka nagusia. Halaber, Araban 61 kasu atzeman dira, eta Gipuzkoan 57 (Jaurlaritzaren arabera, beste lau kasu erkidegotik kanpokoak dira).
Joerak apur bat behera eginagatik, Nafarroan pertsona bat hil da COVID-19aren eraginez. Lurraldean ez zen inor hil uztailaren 15etik. Gainera, ospitaleratze kopurua gorantz doa apurka. Nafarroan bi lagunek jo dute erietxera. Eusko Jaurlaritzak ez du datu hori eman, astelehenean eguneratuko baitu.
Guztira, azken 24 orduetan 7.252 PCR egin dituzte. Hain zuzen ere, atzo deia egin zen uztailaren 28tik abuztuaren 3ra Donostiako Gros auzoko Ramontxu Berri tabernan egon zirenek PCR proba egin dezaten. Osasun Sailaren arabera, Okendo kultur etxean 683 PCR egin ziren, eta hiruk eman dute positibo. Gaur, beste 603 lagunek dute txanda hartua proba egiteko.
Nafarroako Gobernuaren arabera, eskualdeka kasuen %57 Iruñerrian atzeman dituzte, %23 Tutera aldean eta %9 Lizarra inguruetan. Halaber, uztailarekin alderatuta, batez besteko adina handitzen ari da. Uneotan, 39,5 urte da: kasuen %52 14 eta 44 urteko adin tartean daudenenak dira, eta %30 45 eta 75 urte artekoenak. Oraingoz, 75 urtetik gorakoak %5 dira.
Gainera, gaur goizean Galdakaoko osasun etxean probak egiten hasi dira uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Muguru tabernan izan zirenei. 420 laguni egingo diete PCR-a gaur.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185430/siemens-gamesa-eta-langileak-ados-jarri-dira-agoizko-lantegia-ixteko-akordioan.htm
|
Ekonomia
|
Siemens Gamesa eta langileak ados jarri dira Agoizko lantegia ixteko akordioan
|
Atzo egun osoa jardun zuten negoziatzen, eta azken orduan itxi zuten ituna; gaur goizean berretsi dute langileek, batzarrean. Aurrez erretiratzeko planak ezartzea eta lanpostu berriak aurkitzea erabaki dute.
|
Siemens Gamesa eta langileak ados jarri dira Agoizko lantegia ixteko akordioan. Atzo egun osoa jardun zuten negoziatzen, eta azken orduan itxi zuten ituna; gaur goizean berretsi dute langileek, batzarrean. Aurrez erretiratzeko planak ezartzea eta lanpostu berriak aurkitzea erabaki dute.
|
Amaitu da Agoizko (Nafarroa) Siemens Gamesako lan gatazka. Azkenean berearekin irtengo da enpresa: lantegia itxiko du, eta ez dute han lan gehiago egingo hango 238 langileek, baina, gutxienez, akordio bat erdietsi dute kaleratzeak horren traumatikoak izan ez daitezen.
Atzo amaitzen zen langileen kontratuak bertan behera uzteko erregulazio espedientearen kontsulta epea, eta, goizetik, langile batzordeko ordezkariak sindikatuekin bildu ziren. 10:30ean hasi zen bilera, eta gaueko azken ordura arte ez zuten itxi akordioa. Langileek gaur berretsi dute adostutakoa, goizean egin duten batzar batean: espedienteak aldeko 148 boto izan ditu, aurkako 37, eta bi boto zuri.
Kaleratzeak abuztuaren 25aren eta irailaren 30aren artean egingo ditu enpresak. Akordioan adostu dutena da zer gertatuko den aurrerantzean langileekin. 54 urte baino gutxiago dituzten langileek lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko ordainsaria jasoko dute, gutxienez 30.000 eurokoa.
55 urte edo gehiago dituzten beharginek, berriz, erretiroa aurrez hartzeko planak izango dituzte: 55 eta 60 urte artean dituztenei langabeziagatik jasotzen dutena osatuko die enpresak, soldataren %70 eta %80 artean jaso dezaten 63 urte bete arte, eta 61 urtetik gorakoek ere lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko ordainsaria jasoko dute, gehienez ere 24 hilabetez.
Ez dute hori soilik adostu. Siemens Gamesak konpainiako beste lanposturen batean enplegua emango die Agoizko 88 langileri, eta gainontzekoei lana bilatzeko kanpoko enpresa bat ere kontratatu du, beharginei beste lan bat aurki diezaien inguruko enpresetan.
Enpresa, pozik
ELA sindikatuak akordioa ez sinatzea defendatu du, eta «Siemens Gamesaren jarrera krudel eta ankerra» salatu. Dena den, eta bozketaren emaitzarekin bat ez egin arren, sindikatuak ulertu du langileek presioa eta xantaiak jasan dituztela, eta balioa eman dio azken asteetan egin duten borrokari.
ELAk konpainia eta Nafarroako Gobernua kritikatu ditu: Siemens Gamesa, azken urteetan milioika euro irabazi arren lantegia ixteagatik; eta gobernua, itxiera ez den beste aukeraren bat aurkitzeko erakutsi duen ezintasunagatik, are gehiago kontuan izanda diru publikotik milioika euro jaso dituztenetako bat izan dela itxiko duten enpresa.
Siemens Gamesa, berriz, pozik agertu da akordioarekin. Arduradunek azaldu dute kaleratzeen eragina apalduko duela horrek, nahiz eta aitortu duten badakitela kaleratzeek kalteak eragingo dizkietela beharginei. Beste behin errepikatu dute saihetsezina dela itxiera: «Agoizko fabrikaren itxiera ezinbestekoa da gure konpainiaren etorkizuna bermatzeko, eta munduan ditugun 25.000 langileen ongizatea bermatzeko; tartean, Nafarroan ditugun 1.500ena».
Iragarritako itxiera
Siemens Gamesak uztailaren 1ean eman zuen Agoizko lantegia ixteko asmoaren berri. Hasieratik erabakiaren aurkako jarrera erakutsi zuten langileek, sindikatuek eta Nafarroako Gobernuak, eta lantegia ixteko nahikoa arrazoi ez zeudela argudiatu zuten. Jarrera hori defendatzen jarraitzen dute beharginek —hainbat mobilizazio egin dituzte—, eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak ere atzo argi esan zuen: «Agoizko lantegia ixtea deslokalizazio bat da».
Enpresak ez duela negoziatu nahi izan gehitu zuen Txibitek, eta gaur gauza bera esan du LAB sindikatuak: «Horrelako enpresa bat opor garaian eta aste gutxiko tartearekin ixteak enpresaren borondate txarra erakusten du; ez du inolako borondaterik izan» bestelako aukerak bilatzeko.
Nafarroako Gobernuari, berriz, esan dio ez dela nahikoa Siemens Gamesari bi milioi euro eskatzea: «Zenbat diru publiko oparitu diozue Gamesari azken urteotan? Bi milioi baino askoz gehiago».
Nazioarteko konpainiaren arabera, ez zuen lantegia itxi beste aukerarik; fabrikak kostu handiak zituela dio, eta geografikoki ez dagoela ondo kokatuta. Siemens Gamesak 805 milioi euroren galerak izan ditu urritik, eta berregituratze prozesu batean murgilduta dago.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185431/angeluko-sutearen-susmagarria-espetxeratu-dute.htm
|
Gizartea
|
Angeluko sutearen susmagarria espetxeratu dute
|
Iragan asteazkenean, 16 urteko mutil bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak. Epaileak berehala espetxeratzeko agindu du.
|
Angeluko sutearen susmagarria espetxeratu dute. Iragan asteazkenean, 16 urteko mutil bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak. Epaileak berehala espetxeratzeko agindu du.
|
Adingabe bat espetxean sartu dute Angeluko (Lapurdi) Xibertako oihanarekin lotura duelakoan. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak atzo jakinarazi zuen iragan asteazkenean susmagarri bat atxilotu zuela Frantziako Poliziak Xibertako pinudiari su eman ziola egotzita. Ikerketapean segitzen du gazteak, eta bitartean espetxeratzeko eskatu zuen prokuradoreak. Epaileak fiskalaren galdeari baiezkoa eman dio: preso sartu dute gaztea.
Hogei urteko kartzela zigorra arriskatzen du susmagarriak, «eri geldialdi bat eragin duen baso edo landa baten desegite kriminala» akusaziopean. Izan ere, dozena bat polizia eta suhiltzaile intoxikatu zituen keak, eta lan geldialdi bat behar izan zuten. Ondoko asteetan epaituko dute gaztea.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185432/pere-casaldaliga-artzapezpikua-hil-da-askatasunaren-teologiaren-sustatzaile-nagusietako-bat.htm
|
Mundua
|
Pere Casaldaliga artzapezpikua hil da, Askatasunaren Teologiaren sustatzaile nagusietako bat
|
Sao Pauloko Santa Casa de Batatais erietxera eraman zuten aste hasieran, haren osasunak okerrera egin ostean. 92 urte zituen.
|
Pere Casaldaliga artzapezpikua hil da, Askatasunaren Teologiaren sustatzaile nagusietako bat. Sao Pauloko Santa Casa de Batatais erietxera eraman zuten aste hasieran, haren osasunak okerrera egin ostean. 92 urte zituen.
|
Katalunian jaio zen Pere Casaldaliga (Balsanery, 1928), baina Brasilen bizi zen 1968tik, lurrik gabeko nekazarien eta indigenen alde lanean. Joan den asteartean, ordea, Sao Pauloko Santa Casa de Batatais erietxera eraman behar izan zuten, haren osasunak nabarmen okerrera egin ostean. 92 urte zituen.
Askatasunaren Teologiaren defendatzaile handienetako bat izan da Casaldaliga urte luzez, eta baita Indigenen Aldeko Misiolari Kontseiluaren eta Brasilgo Elizaren Lurraren Batzorde Pastoralaren sortzailea ere. Indigena eta nekazari txiroei laguntzeko egitasmoak bultzatu izan ditu elkarte eta erakunde horien bidez, eta baita Amazoniaren suntsitzea salatu ere. Lan horretan, lur jabe handiei aurre egin zien maiz, eta baita heriotza mehatxuak jaso ere.
Herriaren artzapezpikua esaten zioten Casaldaligari, eta haren jarrerak Vatikanoaren haserrea ere eragin zuen Joan Paulo II.aren agintaldian. 1988an, Vatikanora bertara ere deitu zuten, azalpenak eskatzeko. Berez 75 urterekin erretiroa hartzea erabaki bazuen ere, elizbarruti berean jarraitu zuen lanean.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185433/santurtzi-eta-orio-nagusitu-dira-hondarribian.htm
|
Kirola
|
Santurtzi eta Orio nagusitu dira Hondarribian
|
'Sotera' ontziak goitik behera menderatu ditu aurkariak, eta lehendabizikoz ligako talderik azkarrena izan da gaur, Hondarribian. Euskotren ligan, oriotarrak izan dira indartsuenak, eta liga bideratuta utzi dute.
|
Santurtzi eta Orio nagusitu dira Hondarribian. 'Sotera' ontziak goitik behera menderatu ditu aurkariak, eta lehendabizikoz ligako talderik azkarrena izan da gaur, Hondarribian. Euskotren ligan, oriotarrak izan dira indartsuenak, eta liga bideratuta utzi dute.
|
Kostata, baina lortu du Santurtzik ligako estropada batean ontzirik azkarrena izatea, eta nola, gainera. Sotera aise gailendu da gaur Hondarribian, ligako bederatzigarren jardunaldian. Hamahiru segundo atera dizkio Urdaibai bigarren sailkatuari. Euskotren Ligan, berriz, Oriok nagusitasun osoz irabazi du, eta joan den asteburuan Euskadiko txapelketan hartu zuen kolpea zertxobait leuntzea lortu du. Donostiarra heldu da bigarren, garailearengandik sei segundora.
Iragarrita zegoen haizeak ipar-mendebaletik joko zuela eta olatuek ere norabide beretik. Aurreikuspenak bete egin dira. Hala, Jaizkibel mendiaren babesa zuten hirugarren eta laugarren kaleko ontziek. Orio joan da kanpoko kaletik, eta Santurtzi hirugarrenetik. Donostiarrari bigarren kalea egokitu zaio, eta Urdaibaik, bestalde, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuaren ondotik arraun egin behar izan du, hots, lehenengotik.
Ohorezko txandakoek, lehen luzean, behintzat, haize gutxiago izan dute bigarren txandan nagusitu den Hondarribiarekin alderatuta. Eusko Label ligako oilarrek minutu eta erdiko lana egin ostean, segundo baten barruan ziren laurak. Handik aurrera, baina, Santurtzik hartu du estropada burua, eta inolaz ere ez du utzi lehen postua. Lehen ziabogan, lau segundoko abantaila zuen Oriorekiko, eta sei Donostiarra eta Urdaibairekiko. Bou Bizkaia ontziak, lehen kale horretatik, aurkariek baino gehiago sufritu du. Bestalde, Santurtzik lehen luzean soilik zortzi segundo atera dizkio Hondarribiari.
Olatuak ez ziren apartekoak, baina bai nahikoak ontzia bultzatzeko. Bigarren luzean, Iker Zabalaren kuadrillak aurkariei tartea zabaldu die. Urdaibai eta Orio zazpi segundo atzetik ziren Sotera ontzitik. Donostiarra, berriz, bederatzira zen. Bigarren ziaboga azkarra eta itxia egin dute Asier Zurinaga eta arraunlariek, eta beste taldeekiko zuten aldea nabarmena izan da. Zazpi segundora heldu da Urdaibai maniobrara, bederatzira Orio, eta hamabostera Donostiarra. Santurtziko arraunlariak, brankaz, sufritzen baino gehiago gozatzen ari ziren, arraunaren pala uretan ongi pasatuz. Horiek horrela, bermeotarrei hiru minutuan bost segundo atera dizkiote, denera, ia lau ontzia aldea ateratzen ziotela. Ordurako, Hondarribiko banderaren makila Santurtzin zen.
Zabalak Zurinagari ematen zizkion datuak onak ziren, eta nabaritzen zen ontziaren txopan gustura zegoela. Azken ziabogan, Sotera-k hamahiru segundoren aldea zuen Urdaibairekiko. Orioko San Nikolas ontziak, bestalde, Santurtzi baino hamazazpi segundo motelago egin du azken maniobra, eta bost motelago Donostiarrak. Azken bi ontzi horiek lehia estua izan dute Hondarribiarekin, zeina bigarren txandan aritu baita.
Azken luzean, lau ontzitako patroiek laugarren kalera jo dute, olatuak bilduagoak etortzen baitziren, nonbait. Iker Zabalaren kuadrillak ez du burua galdu, bai baitzekien garaipenak ez ziola ihes egingo. Bou Bizkaia ontziko arraunlariak, berriz, nola edo hala, tartea murriztu nahian zebiltzan, baina egindako ahalegina hutsala izan da. Santurtzi izan da gaurko lehena, ligan aurrenekoz. Urdaibaik hamahiru segundo gehiago behar izan ditu lanak bukatzeko. Orio, berriz, Hondarribia baino segundo bat motelago heldu da, eta hala, laugarren postua eskuratu du. Donostiarrak, aldiz, bihar, bigarren txandarik aritu beharko du bosgarren eginda, garailearengandik 26ra.
Oriok gertuago du liga
Euskotren liga amaitzeko hiru estropada falta direla kontuan hartuta, Oriok lehiaketa bideratuta utzi du, gaur denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsita. Sei segundo atera dizkio Donostiarra bigarren sailkatuari. Arraun Lagunak-ek eta Hondarribiak, bestalde, lehia oso estua izan dute azken paladara arte. Donostiarrak sailkatu dira hirugarren, eta segundo bat besterik ez diote atera etxeko ontziari.
Orio irten da indartsuena. Zerbaitegatik da egungo Euskotren ligako liderra. Bigarren minuturako, Xanti Zabaletaren taldeak ontzi baten aldea ateratzen zien Donostiarrari eta Hondarribiari. Arraun Lagunak-i, berriz, kosta egin zaio lehen txanpan arraunketa hartzea, eta bost segundo atzetik zen. Oriok ongi baliatu du kai muturrak ematen zion babesa, baita aldeak luzatu ere. Nadeth Agirreren gidaritzapean, arraunlariek presarik gabe egin dute arraun, ubera pasatuz. Ziabogara oriotarrak iritsi dira lehenak; bost segundo atera dizkiote Donostiarrari, zazpi Arrauni eta zortzi Hondarribiari.
Maniobraren ostean, estropadak bere hartan jarraitu du. Agirre patroiak Txiki ontzia estropadaren eremuaren erdialdera zuzendu du, olatuak eta haizeak lehenengo kalera jotzen baitzuten. Oriotarrek ongi kudeatu dute brankaz lortutako aldea. Bien bitartean, Arraunek eta Hondarribiak lehia estua zuten, asko jokatzen ari baitira azken postua saihesteko. Une batez, Ama guadalupekoa ontzia tosta pare bat aurretik jarri da, baina azkar eman dio buelta Lugañenek.
Oriori ez dio inolaz ere garaipenak ihes egin. Denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsi dute, eta liga oso ondo bideratua dute. Donostiarrak sei segundo geroago zeharkatu du helmuga. Hirugarren postua, berriz, Arraunekoek lortu dute, garailearengandik hamaika segundora. Azken metroetan, donostiarrak izan dira Hondarribia baino indartsuago, eta segundo baten aldea atera diote.
Bihar, Ondarroan (11:40) ariko dira Euskotren eta Eusko Label ligetako ontziak.
|
2020-8-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/185434/libanoko-atzerri-ministerioa-hartu-dute-manifestariek.htm
|
Mundua
|
Libanoko Atzerri Ministerioa hartu dute manifestariek
|
Parlamentuan sartzen ahalegindu dira lehenik, baina militarrek aurre egin diete, eta ehundik gora lagun zauritu dituzte. Hauteskundeak aurreratzea proposatu du lehen ministroak.
|
Libanoko Atzerri Ministerioa hartu dute manifestariek. Parlamentuan sartzen ahalegindu dira lehenik, baina militarrek aurre egin diete, eta ehundik gora lagun zauritu dituzte. Hauteskundeak aurreratzea proposatu du lehen ministroak.
|
Arratsalde hasierarako deituta zegoen manifestaziora, eta milaka izan dira deialdiari erantzun diotenak. Libanoko krisi ekonomikoak eta joan den asteartean hiriburuan izandako leherketak herritarrak sumindu ditu. Haietako askok euren bizibidea galdu dute eztandaren ondorioz, eta beste milaka etxerik gabe geratu dira.
Elite politikoaren aurkako oihuak eta gobernuaren aurkako dimisio eskaerak izan dira nagusi Beirut hiriburuan. Leherketa izan eta bi egunera, larrialdi egoera ezari zuen Michel Aoun presidentearen gobernuak hiriburuan, eta militarren esku utzi zuen hiriko segurtasuna. Baina horrek ez ditu geldiarazi protestak. Militarrek parlamentuaren inguruan jarritako segurtasun hesia gainditzen ahalegindu da manifestari talde bat, eta soldaduek tiroka erantzun diete. Osasun iturrien arabera, ehunka dira zaurituak, eta gutxienez 28 erietxera eraman behar izan dituzte.
Nahasmena baliatuta, manifestazioekin bat egin duen militar ohien talde batek Atzerri Ministerioan sartu eta hura hartzea lortu du. «Iraultzaren bulego zentrala» izendatu dute eraikina, eta Aoun presidentearen irudiak erre dituzte. «Hemen geratuko gara, eta dei egiten diegu manifestariei okupa ditzaten gainontzeko ministerioak ere», esan du, megafonoetatik, eraikinean sartu den manifestarietako batek.
Ondorio politikoak
Aounek defendatu egin zuen atzo leherketaren inguruan egiten ari diren ikerketa, eta nazioarteko esku hartzeak «egia lausotuko» lukeela argudiatu zuen, aukera hori baztertzeko. Oposizioak eta giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeek bestelako iritzia dute, eta ez dira fio gobernuaz.
Parlamentuan gero eta gehiago dira hauteskundeak egitearen aldekoak. Gobernuak huts egin duela uste dute, eta haren dimisioa eskatzen dute. Hori bera egin dute protesta gisara Kataeb alderdi kristauko hiru diputatuek. «Gauza bera egiteko eskatzen diegu gainontzeko diputatuei ere, herritarrek askatasunez eta inolako presiorik gabe erabaki dezaten boterean nork egon beharko lukeen», azaldu du Samy Gemayel alderdiko buruak. Ez dira bakarrak izan: beste bi diputatuk eta Libanok Jordanian duen enbaxadoreak ere kargua utzi dute.
Egoera baretzeko asmoz, agerraldia egin du Hasan Diab lehen ministroak, eta prest agertu da legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzeko. «Prest nago beste bi hilabetez karguan jarraitzeko alderdi guztiek hurrengo urratsak zein izan behar duen adostu bitartean. Astelehenean deituko dut ministroen kontseilura, bozak aurreratu ahal izateko».
|
2020-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/185435/presidentetzarako-hauteskundeak-egingo-dituzte-gaur-bielorrusian.htm
|
Mundua
|
Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte gaur Bielorrusian
|
Alexandr Lukaxenko egungo estatuburuak 26 urte daramatza agintean. Sviatlana Tsikhanouskaia da haren aurkari nagusia. Tsikhanouskaiaren senarra preso dago «ordena publikoaren aurkako ekintzak antolatzeaz» akusatuta.
|
Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte gaur Bielorrusian. Alexandr Lukaxenko egungo estatuburuak 26 urte daramatza agintean. Sviatlana Tsikhanouskaia da haren aurkari nagusia. Tsikhanouskaiaren senarra preso dago «ordena publikoaren aurkako ekintzak antolatzeaz» akusatuta.
|
Sviatlana Tsikhanouskaia da Bielorrusiako egungo presidente Alexandr Lukaxenkoren aurkari nagusia. Lukaxenkori Europako azken diktadorea esaten diote, 26 urte baitaramatza jarraian boterean. Hari presidentetza kentzeko lasterketan, Tsikhanouskaiak bere alde du Veronika Tsepkaloren eta Maria Kolesnikovaren babesa: bozetan Lukaxenkori irabazteko aukera gehien zituzten hautagaitzen ordezkariak dira biak. Haren senar Siarhei Tsikhanouski blogari eta youtuber famatua espetxean dago, «ordena publikoaren aurkako ekintzak antolatzeaz» akusatuta. Tsikhanouskaia, hain zuzen, senarraren ordez aurkeztuko da bozetara.
Hauteskundeetara aurkeztea ukatu zioten beste hautagai bat, Valeri Tsepkalo, Ukrainan dago, seme-alabekin batera. BERRIA-ri esana dionez, «hauteskundeetara aurkeztuko den edonor» babestuko du, «Lukaxenko izan ezik». Adierazpen horiek egin zituenean, oraindik apelazioetan zebilen Hauteskunde Batzordearen erabaki baten aurka, hark baliorik gabe utzi baitzituen Tsepkaloren taldeak bildutako sinadurak. Gora jo zuten erabaki horren aurka, ez baitzieten azalpenik eman.
Viktor Babariko ere atxilotu zuten, iruzur egitea egotzita. Presidentetzarako hautagaitza aurkeztu aurretik, Bielorrusiako Gazprom Bank filialean egiten zuen lan, Errusiako energia konpainia handienaren bankuan. Haren semea ere espetxean dago. Biek erakutsi diote babesa Tsikhanouskaiari espetxetik. Maria Kolesnikova, hain zuzen, Babarikoren kanpainako kidea da, eta indarrak bildu ditu presidentetzara ailegatzeko moduko hautagaitza batean.
Tsikhanouskaia ingeleseko irakaslea da, eta, esperientzia politikorik ez badu ere, herrialdean zehar antolatutako mitinetara milaka lagun erakartzea lortu du. Beste aurkari batzuek egin duten bezala, seme-alabak beste herrialde batera eraman ditu, zaintza kenduko dioten beldur. Tsepkalok ere beste hainbeste egin du dagoeneko, eta Kieven dago gaur egun. Tsikhanouskaiaren aldarrikapen nagusietako bat hauteskunde askeak egin ahal izatea da.
Hiru emakumeek Bielorrusiaren demokratizazioa eta modernizazioa desio dute, eta Batasunaren Estatua ere kritikatu dute: aduanen arteko batasun moduko bat da, zeinak bide ematen duen errusiarrak eta bielorrusiarrak bi herrialdeetan herrialde bera balitz bezala egoteko, nazioarteko pasaportea erabili gabe. Hirurak Errusiarekin gehiago integratzearen aurka daude bereziki, nahiz eta Tsepkalok ziurtatu bi aldeetan egon nahi dutela: «Europako Batasuna eta Errusia gure mugakideak dira, eta biekin harreman ona izan nahi dugu».
Lukaxenkoren erantzuna
Bielorrusiako presidenteak ziurtatu du bere herrialdea ez dagoela «emakumezko presidente bat izateko prest». Minskeko gizon boteretsuak kritikatu egin du «soldadutza egin ez duen» norbait presidente izan ahal izatea. Gainera, baieztatu du presidentetzako zamak «lur jota» utziko lukeela Tsikhanouskaia «koitadua».
Gobernuak COVID-19aren aurka ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatu eta gero, Bielorrusiako gizarte zibila esnatu egin da. Herrialde hori izan da, hain zuzen, herritarrak konfinatu ez dituen bakarra. Aldiz, presidenteak hauxe proposatu zuen birusari aurre egiteko: «Vodka edatea, saunara joatea eta hockeyan jokatzea». Uztailaren 28an onartu bazuen ere gaixotasuna izan zuela, baieztatu du ez duela konplikaziorik izan.
Ezohiko manifestazioak egin zituzten herrialdeko hainbat hiritan, Minskeko ohiko protesta ingurutik kanpo. Poliziak manifestari asko atxilotu zituen, baita protestetan parte hartu ez zuten batzuk ere. Hiriburuko oroigarri denda ospetsu bat protesten alde azaldu zen. Dendarekin elkartasuna agertzeko, herritar ugarik denda horretara jo zuten erostera, eta Poliziak atxilo hartu zituen denda horrek Minsken dituen lokaletako batean erosteko ilaran zeuden batzuk.
Kazetariak ere Bielorrusiako presidentearen jomugan daude. Zenbait mobilizaziotan, tokiko kazetari batzuk atxilotu zituzten, baina atzerriko berriemaileak ere ez dira presidentearen gogokoak. Horien artean, BBC eta Radio Free Europe nabarmendu izan ditu: «Onena haiek deportatzea litzateke legea betetzen ez badute eta jendea Maidan plazara joatera deitzen badute».
Gobernuaren aldeko prentsa beldurra pizten ari da, esanez Ukrainan 2014an izandako matxinada bezalako bat gerta daitekeela. Gobernuaren aldeko egunkari nagusiak galdera hau egin zuen bere editorialean: «Prest al zaude zure familiako norbait nola hiltzen den ikusteko? Prest egon zaitez. Norbait hil daiteke, eta ziur hilko dela».
Bielorrusiako gizarteak eztanda egin du herrialdeak pandemian egin duen kudeaketa dela eta. Obligaziorik ez bazegoen ere, herritar askok maskara jarri dute, eta elkarren arteko tartea zaindu dute. Erosteko ahalmenaren galerak eta askatasunik ezak sortutako atsekabea gehitu behar zaio horri.
Uztailaren 31n, Bielorrusiako agintariek Wagner konpainiako 33 mertzenario errusiar atxilotu zituzten Minsken. Militarrek esan zuten beste herrialde batera zihoan hegazkin bat hartzeko zeudela Minsken. Wagner konpainiak kideak ditu Sirian eta Afrika Erdiko Errepublikan, besteak beste. Lukaxenkok ziurtatu du indarkeriazko ekintzaren bat egiteko zeudela Bielorrusian, eta aurkari nagusi duen Tsikhanouskaiaren senarrari egotzi dio haiekin harremana izatea.
|
2020-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/185471/orio-da-euskotren-ligako-txapelduna-bi-jardunaldiren-faltan.htm
|
Kirola
|
Orio da Euskotren ligako txapelduna, bi jardunaldiren faltan
|
Txiki ontzia aise gailendu da Ondarroan, Donostiarra bigarren sailkatuari bederatzi segunduko aldea aterata. Oriotarrek bigarren urtez segidan eskuratu dute liga.
|
Orio da Euskotren ligako txapelduna, bi jardunaldiren faltan. Txiki ontzia aise gailendu da Ondarroan, Donostiarra bigarren sailkatuari bederatzi segunduko aldea aterata. Oriotarrek bigarren urtez segidan eskuratu dute liga.
|
Ahalik eta modurik onenean. Oriok nahieran irabazi du Ondarroako (Bizkaia) bandera, eta gisa horretara lortu du Euskotren liga matematikoki irabaztea. Donostiarrari zortzi puntuko aldea ateratzen dio sailkapen nagusian, beste horrenbeste puntu jokatzeke direla, eta irabazitako bandera kopuru handiagoak jadanik ziurtatu dio koroaren jabe izatea, datorren asteburuan Zarautzen jokatuko diren estropadei itxaron beharrik gabe.
Txapelketa eskura zuela ekin dio Ondarroako estropadari. Txiki ontziak nahikoa zuen Donostiarraren aurretik helmugaratzea, eta halaxe egin du. Haatik, presarik gabe ekin diote lehendabiziko paladei, arrauna hortzetaraino eramanaz, eta aurkariekiko tosta bat atzetik atera dira. Azti aritu dira horretan; ontzia azkarrago jarri dute martxan, eta berehalakoan lortu dute puntako abiadura. Ordutik aurrera nagusi izan dira estropada eremuan.
Itsasoa bare zegoen Ondarroan, baina hangoa beti da eremu bihurria. Haizearen eraginak, amulaz sartzen diren olatuek eta Artibai ibairen bokaleak tentuz aritzera behartzen dituzte arraunlariak, eta egoera horretan ondo moldatu da Orio. Jakin du erritmoa gehiegi bizitu gabe —32-33 paladatan— arerioei txopa erakusten. Hala, Donostiarra zen ziabogarako horien sokari eusten zien bakarra, bost segundura. Ordurako, lehendabizikoaren uberarik ez zuen ikusten Arraun Lagunakekoek, zazpi segundura, eta ezta Hondarribiakoek ere, 21era. Ama Guadalupekoa aurkariengandik urrun aritu da estropada osoan zehar.
Poparean, azti
Brankaz luze, eta poparean ernai. Oriok ez du bururik galdu kanpoko balizen inguruko narratsean, eta asmatu du trainerua barrura ohola bezala ekartzen. Nadeth Agirrek gidatutako estropalariek jakin bazekiten zer garrantzi duen une horrek; amaierako luzearen lehen laurdenean jazotzen denak erabat baldintzatu dezake saioa, onerako nahiz txarrerako.
Donostiarrak, baina, ez du lortu aldeak murriztea. Alderantziz; Oriok handitu egin du abantaila, eta behin Ondarroako barra pareko olaxka biziei bizkar kolpe are biziagoak emanda lortu du lehen postuan helmugaratzea. Bederatzi segundura geratu da Donostiarra, bigarren sailkatua. Arraun Lagunakek hamasei segundu gehiago behar izan ditu lanak amaitzeko, eta Hondarribiak, 49. Asmatu ezinik aritu dira berdeak.
Garaipen horrekin, Oriok lortu du arraun urte bitxiko lehendabiziko liga txapelduna izatea. Horiek Euskotren ligan eskuratzen duten bigarren saria da; iaz lortu zuten lehendabizikoa, eta taldeari jarraipena emanda eginda da aurtengoaren jabe, Xanti Zabaletaren gidaritzapean berriz ere.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185472/bielorrusiako-oposizioak-ez-ditu-onartu-bozetako-emaitzak.htm
|
Mundua
|
Bielorrusiako oposizioak ez ditu onartu bozetako emaitzak
|
Datu ofizialen arabera, Lukaxenkok botoen %80 inguru eskuratu ditu, eta ohartarazi du ez duela onartuko bera agintetik kentzeko saiorik. Berrehun lagunetik gora atxilotu dituzte gaueko protestetan.
|
Bielorrusiako oposizioak ez ditu onartu bozetako emaitzak. Datu ofizialen arabera, Lukaxenkok botoen %80 inguru eskuratu ditu, eta ohartarazi du ez duela onartuko bera agintetik kentzeko saiorik. Berrehun lagunetik gora atxilotu dituzte gaueko protestetan.
|
Emaitza ofizialek berretsi egin dituzte bozkalekuetan eginiko inkestak, eta, horien arabera, Alexandr Lukaxenkok botoen %80 inguru eskuratu ditu, Bielorrusiako presidente izaten jarraitzeko. Milaka lagun kalera atera ziren atzo, iruzurra salatzeko. Lukaxenkok ontzat eman du garaipena, eta ohartarazi du ez duela onartuko Ukrainan gertatutakoa errepikatzea: 2013an Ukrainan piztu ziren protesten ondorioz, kargua utzi behar izan zuen Victor Janukovitx presidenteak. «Hauteskunde gaueko protestak ez ziren bat-batekoak izan, antolatuak baizik. Hala ere, antolatzaileen asmoa ez zen hori. Minsk erdigunean sua piztu eta hiriburu osotik zabaltzea nahi zuten, baina ez dute lortu».
Lukaxenkok seigarren garaipena lortu du hala, eta karguan jarraituko du 2025era arte. Lukaxenko presidente karguan da 1994tik. Svetlana Tikhanouskaia geratu da haren atzetik, botoen %9,9 jasota. Tikhanouskaiak maiatzean hartu zuen oposizioaren lidergoa, haren senar Sergei Tikhanouski biolentziara dei egiteagatik espetxeratua izan ostean. Parte hartzea %84 inguru izan da, eta boza ematera deituta zeuden herritarren %41ek aurrez bozkatu zuten.
Aurretiazko boz kopuru handiak iruzur susmoak piztu ditu. Oposizioak ez ditu onartu emaitzak, eta, bozkalekuak itxi ostean, milaka lagun irten ziren kalera, protestan. Polizia manifestarien aurka oldartu zen, eta hainbat lagun atxilotu dituzte Minsk hiriburuan. Gobernuz kanpoko Viasna erakundearen arabera, hildako bat eta dozenaka zauritu egon dira protestetan, eta 200dik gora atxilotu. Barne Ministerioak, ordea, ukatu egin du halakorik gertatu izana. Egun guztian Interneterako konexioa moztuta egon zen, Sputnik albiste agentziaren arabera.
Tikhanouskaia bera gaur irten da lehen aldiz jendaurrera, eta bozetan «iruzurra» izan dela salatu du. Bide batez, gauean izandako manifestazioen aurka jo izana ere gaitzetsi du presidentegaiak. «Onartezinak dira manifestari baketsuen aurkako indarkeria eta informaziorik eza. Interneterako sarbideak blokeatuta egon dira gauaren parte handi batean, eta oraindik ere arazoak ematen dituzte».
Hauteskundeetarako bidea korapilatsua izan da. Bere burua bozetara aurkeztuko zutela adierazi zuten oposizioko bi kide atxilotu egin zituzten, eta beste batek Errusiara alde egin zuen.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185473/400-kasutik-gora-laugarren-egunez-jarraian.htm
|
Gizartea
|
400 kasutik gora, laugarren egunez jarraian
|
Kasuen erdia baino gehiago Bizkaian atzeman dituzte. Deustuko eliza bat itxi dute, apaiz batek positibo eman ostean.
|
400 kasutik gora, laugarren egunez jarraian. Kasuen erdia baino gehiago Bizkaian atzeman dituzte. Deustuko eliza bat itxi dute, apaiz batek positibo eman ostean.
|
Hego Euskal Herrian, 431 positibo zenbatu zituzten atzo. Hala eman zaio amaiera konfinamendua indargabetu zenetik izaniko astea txarrenari. Halere, aurreko eguneko kopuruen azpitik dago. 492 kasuren berri eman zuten larunbatean. Lurraldez lurralde, Bizkaia da kaltetuena, kasuen erdia baino gehiago han atzeman baitituzte: 248. Araban 43 atzeman dituzte, Gipuzkoan 43, eta Nafarroan 89. Denera, 7.725 PCR proba egin dituzte. Horietatik 6.566 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Orain arte egun batean eginiko proba kopuru handiena da.
Azken egunetan atzemandako agerraldien inguruan, Donostiako Ramuntxo Berri tabernako fokuarekin lotuta, 1.359 PCR egin dituzte, eta hiruk eman dute positibo. Aguraingo (Araba) Kokolo tabernarekin lotuta, 113 proba egin dituzte —bi positibo—, eta Galdakaoko (Bizkaia) Muguru tabernarekin lotuta, 503. Gaur beste 552 laguni egingo dizkiete probak. Bilboko Deustu auzoko San Felicisimo parrokia ere itxi egin dute, apaiz batek positibo eman ostean. Mezetara joandakoei dei egin die, PCR probak egitera joateko.
Horiez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi du Bilboko zahar etxe bateko egoiliarren artean zortzi positibo atzeman dituztela. Hainbat langile isolatu dituzte, haiek ere positibo eman ostean.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185474/zazpi-pertsona-atxilotu-dituzte-hong-kongen-segurtasun-legea-baliatuta.htm
|
Mundua
|
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Hong Kongen, Segurtasun Legea baliatuta
|
Atxilotuen artean daude Jimmy Lai enpresaria, haren bi semeak eta Next Media komunikazio taldeko zuzendaritzako hainbat kide.
|
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Hong Kongen, Segurtasun Legea baliatuta. Atxilotuen artean daude Jimmy Lai enpresaria, haren bi semeak eta Next Media komunikazio taldeko zuzendaritzako hainbat kide.
|
Goizaldean egin dituzte atxiloketak. Lekukoen arabera, hamar bat polizia joan dira Jimmy Lairen etxera, hura atxilotu eta miaketak egitera. Lai ez da izan atxilotu bakarra: operazio horretan bertan, beste sei pertsona ere atzeman dituzte, tartean komunikabideetako enpresariaren bi seme eta Next Media taldeko zuzendaritzako hainbat kide.
Next Media taldeak argitaratzen duen Apple Daily egunkariaren arabera, Segurtasun Legearen 29 artikulua aintzat hartuta atxilotu dituzte. Artikulu horrek gerra sustatu, hauteskundeetan esku hartu edota gorrotoa sustatzeko atzerriko erakunde edo instituzioekin elkarlanean aritzea zigortzen du. Artikulua urratzen dutenek bizi osoko kartzela zigorra jaso dezakete.
Ez da lehen aldia Lairen aurkako karguak aurkezten dituztela. Enpresaria lehendik ere auzipetua zegoen iazko protestetan parte hartzeagatik. Enpresaria atxilotzeaz gain Apple Daily egunkariko erredakzioa ere miatu du Poliziak, eta lekukoen arabera hainbat material eraman du.
AEBek Hong Kongeko Gobernuaren aurkako zigorrak onartu eta hiru egunera heldu da polizia operazioa. Etxe Zuriak ostiralean iragarri zituen Carrie Lam gobernuburuaren eta haren gobernuko beste hamar kideren aurkako zigor ekonomikoak, «errepresioa bultzatzea» egotzita.
|
2020-8-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/185475/haritz-erori-bat.htm
|
Kultura
|
Haritz erori bat
|
Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gertatzen den lehena. Tiradera hori zabaltzeko eta mitoa egurasteko saio bat da sail hau.
|
Haritz erori bat. Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gertatzen den lehena. Tiradera hori zabaltzeko eta mitoa egurasteko saio bat da sail hau.
|
Zumarraga. Elizkale, 21. Oihal beltzez forratu du kutxa Kandido Txiki-k, Odriozola du grazia, txirbildutako aroztegian. Bueltan-bueltan erantsi dio txirikorda bikoitza. Puntapaxekin josi dizkio J.M.Y. hizkiak zurari. Prest da hilkutxa gorpua hartzeko. Esteban Uribesalgo, Joakin Garate, Martin Aranzadi eta Jose Javier Legorburuk daramate Zozabarro-txiki bentara, Itsasora, orga batean.
Ohe gainean aurkitu dute hilotz agurea, San Frantziskoren Ordenako abitua soinean. Gernikako arbola mitikoaren egilea. Haritz erori bat. Jose Mari Iparragirre Balerdi. Artista erromantiko madarikatuaren euskal bertsio internazionalena. 13 urterekin karlistekin gerra egitera Madrildik etorri zena; 19rekin Frantzia, Suitza, Italia, Alemania, Ingalaterra kantuka korritu zituena; Europatik itzultzean masa fenomenoa bihurtu zena; Ameriketan karrera egitera joan eta zarpailduta bueltatu zena. Ia denek, eurek ere bai, arlotetzat daukatena.
Pedro Egaña Espainiako ministro ohi gasteiztarra Madrilgo Senatuan, 1864ko ekainaren 15eko saioan, Iparragirre bardoak Gernikako arbola kantatzean jendetza belaunikatzen ikusia duela atriletik esaka: «Gazte gizajoak Montevideo aldean hila behar du». Prentsak zabal emango du hitzaldiaren berri. Prentsan irakurria izango du politikariak, akaso, Buenos Airesko El Siglo egunkarian Un chana ezizeneko batek argitaratutako albistea: «Jakin dudanez, Iparragirre La Virgenen hil zen, Soriano hiritik gertu: departamentu hartan, Santos Vega balitz bezala, trobadore errari zebilen».
Jose Mari Iparragirre, 1880inguruko argazkian. KEINU
Anjelaren erditze hasperenak, Montevideoko etxean; sortu duen bigarren umea badator mundura. Oritza esne lodi bihurtu berri abiatuko da emakumea hiriburutik landa eremura, jaioberria, seme nagusia eta Jose Mari senarra ondoan dituela. Mercedesen bataiatuko dute ninia, irailaren 30ean: Francisca Antonia Iparragirre Kerexeta. Pedro Egañaren Madrilgo hitzaldiaren oihartzunik ez da heldu Uruguaiko bazter horietara. Montevideora heldua izango da agian, baina bardoari eta familiari bukatuak zaizkie hiriburuko ibilerak. Nahikoa lan badute pantailan ageri den artaldea gobernatzen. Horixe dute ogibide berria.
Esku bat, kandela argitan, idazten. «Zaldi gainean nabil egunez, zelai amaigabe eta bizigabe hauetan; gauez, berriz, bi pistola ohe buruko ditudala etzaten naiz, gerran bageunde bezala. Emaztea ere iskiluak erabiltzeko pronto da, behar izanez gero, lurralde honetan arrisku gehiago baitago andreentzat gizonentzat baino. [...] Bada urte eta erdi gerra zibil baten erdian gaudela», off-eko ahotsak. 1865eko urtarrilean Iparragirrek Uruguaitik Lersundi jeneral karlistari bidalitako gutunaren pasarteak dira.
Beste eskutitz bat: 1871ko otsailaren 20an idatzia da; Bilbora bidali du, Antonio Trueba idazleak jaso dezan: «Gutun honek ezustetxo bat sor diezazuke, nire heriotzaren albistea sinetsi dutenen saldokoa izango zarelako, baina esan dezakezue (andaluzarenak eta nire atseginekoak eginez) hila ez zegoela akabatuta».
Orgaren karranka Itsasotik Urretxuranzko bidea hartzean, hilkutxako J.M.Y. lehen planoan. Negarrez doa norbait.
Ezkil hotsak apaltzen, Riegoren ereserkia ozentzen, txapel gorri zartatuak lurrean. 1876aren hasiera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foruak indargabetuko dituzte udan, karlistek beren bigarren gerra galdu ostean; Gernikako arbola kanta debekatu dute. Iparragirrek hilik segitzen du euskal herritar gehienentzat. 1876ko irailaren 16ra arte. Egun horretako Madrilgo La Paz egunkarian, Iparragirre titulupean, «Bizi da oraino!» eman dute albistea.
Gizon bat Uruguaiko ordokietan lasterka, egunkari bat morralean, Iparragirre zahartuaren bila. Buenos Airesko El Correo Español-en urriaren 28ko zenbakia dakarkio. La Paz-ek hilabete eta erdi lehenago emandako albistearen errepika bertan: bardoa bizirik dela, Uruguain. Hunkituta, Enrique Romero Jimenez El Correo Español-eko zuzendariari gutuna idatzi dio musikariak, Ameriketako bere ibilerak kontatzeko; larri dabilela, sorterrira itzuli nahi duela esateko.
Errotatiben errota hasi da jiraka: 1876ko azaroaren 5ean argitaratu dute mitoaren gutuna. Iparragirre Babesteko Batzordea sustatuko dute, Romero Jimenezen ekimenez, artistaren etorrera txartela ordaintzeko dirua biltzeko. Atlantikoaren honanzko aldean, Ricardo Becerro de Bengoa gasteiztarrak ere kanpaina abiatuko du, prentsaren bitartez, Iparragirrek hil arteko pentsioa lor dezan Euskal Herrira itzulitakoan.
Hil-orga bere bidean, bost pertsonaren oinek lurra eta harriak zapalduz gurpil arrastoa ezabatzen duten bitartean. Negarrez jarraitzen du bostetako batek.
Mercedes, 1877ko uda erdialdean. Iparragirre-Kerexeta sendia geldi-geldi estudio batean, kamerari begira arroparik dotoreenak soinean, argazkilariak atzera mugi daitezkeela esan artean.
Buenos Aires, abuztuaren 19an; Iparragirre bakarrik dator Europara. Gitarra berria erosiko du berehala, Salvador Ramirezen Progreso Argentino fabrikan.
Gironde ontziak dakar bardoa, Ameriketara emigratutako euskaldunen artean bildutako 44.167 peso patrikan dituela. Irailaren 24an abiatu da Buenos Airesetik, Donostian da urriaren 24an. Jendetza mitoaren zain tren geltokian. Adats harro eta luzeko kantari erraldoi bat espero dute denek; gorputz abailduko, buru soilduko eta ahots apalduko zahar bat datorkie. Negarrari emango zaio musikaria, etorri berritan bere omenez antolatuko dituzten ekitaldi ia guztietan. Badaki txingar mendre bat besterik ez duela eskaintzeko barne sua hauspotuko dien boza espero duten entzuleei. Saiatuko da, hala ere, musikatik bizitzen, irauten.
Beste ardo bat eskatu du zaharrak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioek esleitu dioten pentsioa kobratu berri du, lehen aldiz. 110 pezeta. Bi urte badira ia eskean dabilela, gero eta baztertuago sentitzeko prozesuan sartua dela, eta diruak erre egiten dizkio patrikak, 1880ko uztailean. «Garai ederrean!», dio bere golkorako. Dagoeneko badaki Anjela emazteak utzi diola bere zain egoteari; beste gizon bat duela ondoan; haur txiki bat izan duela harekin Uruguain. «Gure umeren bat ekartzea lortuko banu, sikiera!».
Ricardo Becerro de Bengoak 'Revista de las Provincias'-en idatzia, 1877ko urrian. BERRIA
Gitarraren ahoa pantaila betez. «Astuna duk gero!», dio norbaitek. Planoa zabaltzen da, pixkanaka. Iltzetik zintzilik gitarra; gitarra ondoan ohea; ohe gainean gorpu gitarra jolea. 61 urte betetzera iritsi ez den haritz zaharbera. Biren artean altxatu dute, hilkutxan sartzeko. Apaizak paternosterra errezatzen bukatu arte ez dute kutxa igo orgara, lauen artean. Orga ondoan, burumakur, negarrari eutsi ezinean dagoen gizon bat. Jose Zubiria da, Iparragirrek bere hondar emanaldietan kide izan duen musikaria. Hitz erdirik esan gabe abiatu dira bostak, lau lasai eta bosgarrena ezgai, orgaren bi gurpilak bira eta karrank.
Gutuna heldu zaio Anjela Kerexetari Mercedesko etxera. Donostiako aurrezki kutxatik bidali diote, Euskal Herritik, 1881eko apirilaren 6an Itsason hildako Jose Mari Iparragirre Balerdiren 6.000tik gora errealak bereak direla esanez, zenduak hala nahita.
J.M.Y. hizkiak lehen planoan. Off-eko ahotsa: «Hilberriarentzako segizioa baino jendetsuagoa izan da mitoaren segida gaur arte. Hagiografiak zein laido testuak, kantuak, monografiak, opera bat, pastorala, antzezlanak, narrazioak, komikiak, diskoak, erakusketak... denetarik sortuko da haren bizitza abiapuntu hartuta. Filmik ez. Hamaika eszena gogoangarriren protagonista izanik ere. Eta filmik ez. Oraingoz».
Pantaila beltzera.
Amaitu da trailerra.
Bihar: Gidoia.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185476/bizkaiko-eta-gipuzkoako-ostalariek-salaketa-jarriko-dute-gaueko-aisialdia-mugatzearen-aurka.htm
|
Gizartea
|
Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka
|
Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.
|
Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka. Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.
|
Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek auzitara jotzea erabaki dute. Orain dela bi aste, Eusko Jaurlaritzak 01:30era mugatu zuen gaueko aisialdiaren ordutegia, eta ostalariek «neurrigabea» dela uste dute. Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko kideak adierazi du neurri horrek ez dituztela «ostalarien eskubideak errespetatzen», eta «errentagarritasun guztia» kentzen diela tabernak ordu horietan ixteak.
Ostalariek eskatu dute ordutegiak luzatzeko eta ohiko jardunari bidea zabaltzeko. Betiere, osasun neurriak errespetatuz: maskarak erabiltzea eta tenperatura hartzea. Sanchezek adierazi duenez, ez kutsatzeko neurriak errespetatuko dituzte, baina «laguntza ekonomikoen» edo «erreskate plan» baten beharra dagoela azpimarratu du.
Errekurtsoa gaur eta bihar artean aurkeztuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian. Elkarteek epaitegiari galdegin diote behin-behineko neurriak hartzea, Jaurlaritzaren agindua bertan behera gera dadin. Izan ere, hala egin du Aragoiko Auzitegiak (Espainia): ostatuak 01:00etan ixteko agindua baliogabetu du, «justifikatu gabe» zegoelakoan eta ondorioak «larriak» liratekeelakoan.
Arabako ostalarien elkarteak adierazi du bat datorrela Gipuzkoako eta Bizkaiko kideekin, baina ez du bat egingo salaketarekin, gaueko aisialdiak ordezkaritza txikia duelako elkartean.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185477/bilboko-zahar-etxe-bateko-zortzi-egoiliarrek-positibo-eman-dute.htm
|
Gizartea
|
Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute
|
Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.
|
Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute. Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.
|
Zahar etxeetara ere itzuli da birusa. Hainbat gizarte eremutan izan dira kutsatzeak udan, baina bazirudien menia zegoela aurreko hilabetetan gogor astindu zuen sektore horretan. Azken orduetan, baina, jakinarazi dute Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dutela. Prebentziorako neurri gisan egiten diren PCR proben bitartez detektatu dituzte, eta, egoiliarrez gain, zenbait langilek ere positibo eman dute. Kutsaturik dauden egoiliar guztiak asintomatikoak dira, eta Birjinetxe zentrora eraman dituzte; COVID-19 gaitzarekin kutsaturikoak artatzeko zentroa da hura. Positibo eman duten langileak, berriz, bakartu egin dituzte.
Zahar etxeko langile batek positibo emateak piztu zituen alarma guztiak. Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu du «azkar erantzuteko» prozesua martxan jarri zutela positiboaren berri izan bezain laster, eta PCR testak egin zizkieten zahar etxeko 74 egoiliarrei eta 150 langileri. Aldundiak ez du jakinarazi egoitza horretako zenbat langile dauden kutsaturik, baina Bizkaiko zahar egoitzetan lanean aritzen diren 28 langilek eman dute positibo COVID-19aren testean, eta 55 bakarturik daude.
Gasteizen, berriz, itxi egin dute Bizia eguneko zentroa, langile batek COVID-19aren proban positibo eman duela eta. Foru Aldundiak jakinarazi duenez, itxita egongo da 24 erabiltzaileei eta langile guztiei proba egin arte. Mutrikuko (Gipuzkoa) zahar etxea ere «prebentzioz» ixtea erabaki dute, herri horretako datu epidemiologikoak aztertuta. Arrazoi bera dela eta, Elgoibarko (Gipuzkoa) eguneko zentroak ere itxita jarraituko du. Agerraldien ondorioz itxi zituzten Zarauzko, Orioko eta Eibarko (Gipuzkoa) eguneko zentroak, berriz, bihar irekiko dituztela iragarri du aldundiak.
Gainera, pixkanaka askatasun handiagoa izango dute Gipuzkoako zahar etxeetako egoiliarrek —Elgoibarko eta Mutrikuko adinekoentzako zentroetakoek izan ezik—. Izan ere, zahar etxeetako egoiliarrek kanpora ateratzeko aukera izango dute bihartik aurrera. Gehienez ordu eta erdiko paseoak emango dituzte, FFP2 maskara jantzita, aire zabalean eta zentrotik hurbil. Paseo horiek bakarrik, langileen laguntzarekin edo gertuko norbaitekin eman ahal izango dituzte.
Uztailaren 18an, Eusko Jaurlaritzak zahar etxeetako bisitak bertan behera uzteko agindua eman zuen, koronabirusaren kasuek gora egiten zutela ikusirik. Abuztu hasieran, ordea, neurriak malgutzea adostu zuten Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek. Ordutik, egoiliarrek bi pertsonen bisita jaso dezakete. Halaber, positiboak atzeman dituzte zahar egoitzan bertan behera utzi dituzte bisita guztiak, baina gainerakoetan bisitekin jarraituko dute momentuz. Diputazioaren esanetan, prebentziorako neurriak indartu dituzte Bilboko egoitza horretan, eta langileen babeserako ekipamenduak ere areagotu dituzte.
Egunotako kasuen gorakada nabarmenak areagotu egin du zahar etxeen inguruko kezka. Pandemiaren hasieran, gunerik zaurgarrienak izan ziren, eta kutsatze ugari izan ziren bertan. Egoera horretara itzultzea ekiditeko, probak egiten hasiko dira gaur Gasteizko zahar egoitzetan. Diputazioak jakinarazi du 2.000 PCR probatik gora egingo dizkietela zahar etxetako egoiliarrei zein langileei, hirian azken egunetan izan den kasu gorakadaren ostean.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185478/lanbidek-zaramagako-eta-laudioko-bulegoak-itxi-ditu-bi-langilek-positibo-eman-dutela-eta.htm
|
Gizartea
|
Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta
|
Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.
|
Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta. Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.
|
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak jakinarazi du Gasteizko Zaramaga auzoko eta Laudioko (Araba) bulegoak itxi behar izan dituela. Bi langilek positibo eman dute: Zaramagan, ostiralean eduki zuten positiboaren berri, eta Laudion, berriz, asteburuan. Protokoloari jarraituz, bulegoko kide guztiek pasatu beharko dute berrogeialdia.
Lanbideko Zuzendaritzak bi bulegoen gaineko erabakiak hartu bitartean, erabiltzaileek webgunearen bidez jarraituko dute kudeaketa eta tramiteak egiten.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185479/gobernuaren-dimisioa-aurkeztu-du-libanoko-lehen-ministroak.htm
|
Mundua
|
Gobernuaren dimisioa aurkeztu du Libanoko lehen ministroak
|
Aurrez beste lau ministroak kargua utzia zuten. Manifestariek parlamentua inguratu dute eta istiluak lehertu dira hirugarren egunez jarraian.
|
Gobernuaren dimisioa aurkeztu du Libanoko lehen ministroak. Aurrez beste lau ministroak kargua utzia zuten. Manifestariek parlamentua inguratu dute eta istiluak lehertu dira hirugarren egunez jarraian.
|
Gobernu osoaren dimisioa aurkeztu du Hasan Diab lehen ministroak. «Urrats bat atzera egitea erabaki dugu, herritarren ondoan egon ahal izateko. Era horretan benetako aldaketa eskatzen zutenen nahia betetzen dugu», esan du Diabek telebista publikoan egindako agerraldian.
Diabek gogor kritikatu du «elite politikoa», eta aldaketa saihesteko euren esku dituzten «baliabide zikin guztiak» erabiltzea egotzi dio. «Zenbaitek ez dute ondo ulertu urriaren 17ko iraultza [Saad Hariri lehen ministroaren dimisioa eragin zuena]». Bestetik salatu du Beiruteko portuan izandako leherketa «ustelkeria kronikoaren ondorioa» izan zela.
Gobernuburuaren agerraldiaren zain, milaka manifestari parlamentuaren egoitza inguratu dute eta sarrera-irteerak moztu dituzte, segurtasun indarrak gerturatu ez daitezen.
Aurrez, Marie-Claude Najm Libanoko Justizia ministroaketa Ghazi Wazni Finantzakoak dimisioa aurkeztu zuten, iragan asteartean hiriburuko portuan gertatutako eztandaren ondorioz. Najm eta Waznik kontatuta, lau ziren orain arte kargua utzi zuten gobernuko ministroak, dimisioa aurkeztu baitzuten atzo bai Damianos Qattar Ingurumen ministroak, bai Manal Abdel Samad Informazio ministroak. Gainera, gutxienez bederatzi parlamentariok ere beren postuak utzi dituzte egundaino.
«Egoera honetan boterean jarraituta ez da funtsezko aldaketarik egingo sisteman, eta ondorioz, ez gara helduko nahi dugun erreformara», adierazi du Najmek ohar batean. Horrez gain, hauteskundeak aurreratzea eskatu du, gainontzeko gobernuko kideei karguak uztera deituz. Informazio ministro ohiak «izugarrizko hondamendiaren ondorioz» kargua uztea erabaki zuela adierazi zuen.
Beirut hiriburuko kaleetan izan diren protesten ondoren datoz dimisioak. Gobernuko eraikinen inguruetara atera ziren manifestatzera larunbat iluntzean, eta atzo jarraitu zuten, gobernu osoaren kargugabetzea eskatuz. Poliziaren eta kaleko jendearen arteko talketan, segurtasun indarrek negar gasa erabili zuten.
Baabda jauregiaren kanpoaldean manifestazioa deitu dute gaur protestariek, Michel Aoun Libanoko presidentearen dimisioa eskatuz.
Iazko urrian, protestek bultzatuta, Saad Hariri lehen ministroak dimisioa eman zuen haren taldearekin batera. Michel Aoun presidenteak, orduan, Diab jarri zuen gobernuburu eta hark hobekuntza ekonomikoak iragarri zituen. Ez zen hala izan, ordea, eta joan den astearteko leherketarekin batera, protestak areagotu dira.
Giro nahasi horretan, Ghassan el-Khuri epaileak galdeketak hasi ditu, Tony Saliba Estatuko segurtasun burua deituz, National News Agency-ren arabera. Hogei lagun inguru atxilotu dituzte, orain arte, astearteko eztandaren harira, haien artean Libanoko aduana departamentuko burua eta haren aurrekoa, baita portuko arduradunak ere.
200 hildako baino gehiago utzi ditu portuko eztandak, Marwan Abboud Beiruteko gobernadorearen hitzetan. Dozenaka lagunek desagertuta jarraitzen dutela gehitu du, haietako asko atzerriko langileak. Zenbaki horiei gehitu behar zaie leherketak etxerik gabe utzitako 300.000 herritarrak, eta lana galdu duten beste milaka lagun. Aoun presidentearen gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen hiriburuan.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185480/500-positibo-baino-gehiago-atzeman-dituzte-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian
|
Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.
|
500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian. Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.
|
Azken egunetako joeran jarraitzen du birusak Hego Euskal Herrian: 499 kasu detektatu dituzte, atzo baino 68 gehiago. Beste egun batez, Bizkaian detektatu dituzte positibo gehien, baina aurreko egunetan baino kutsatze gutxiago izan dira: 211 azken orduetan, eta ostiralean 311 izan ziren. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, kasu gehiago atzeman dituzte. Araban, 75 positibo izan dira, atzo baino 25 gehiago, eta Gipuzkoan 64, atzo baino 21 gehiago. Eusko Jaurlaritzak ere jakinarazi du erkidegotik kanpo hamar kasu atzeman dituztela. Nafarroan, berriz, 146 kasu baieztatu dituzte, aurreko egunean baino 57 gehiago.
Oraintxe bost agerraldi aktibo daude tabernekin lotuta, eta proba masiboak egiten ari dira osasun langileak. Araban, daude horietako hiru. Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, 142 PCR test egin dituzte azken orduetan Aguraingo Kokolo tabernan izan zirenei eta hiruk positibo eman dute; Gasteizko Kilimanjaro diskotekan izan ziren 27 pertsonei ere egin diete proba eta batek positibo eman du; eta beste 492 test egin dizkiete hiriburuko Xixilu jatetxean egon zirenei eta hamar kasu atzeman dituzte. Donostian ere probak egin dizkiete Gros auzoko Ramuntxo Berri tabernan egon zirenei. Orain arte, 1.431 PCR proba egin dituzte osasun langileek eta 22 kasu atzeman dituzte. Galdakaoko Ospitalean beste 1.161 PCR proba egin dituzte Muguru tabernako bezeroen artean, eta horietatik, sei positibo izan dira.
Hego Euskal Herriko ospitaleetara COVID-19 gaitza duten gero eta eri gehiago sartzen ari dira: oraintxe, 138 pertsona daude erietxeetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bereziki igo dira ospitaleratuen kopuruak egun gutxian: ostiralean, 60 pertsona zeuden ospitalean gaitzarengatik, eta orain, 90. Hemeretzi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte azken orduetan, eta hamar pertsona zaintza intentsiboetako unitateetan daude.
Kalea eta sozializazioa, auzitan
Azken asteko datuek neurri zorrotzagoak etorriko diren usteak areagotu ditu. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak larunbatean iragarri zuen bide beretik jarraituz gero neurri zorrotzagoak etorriko direla. Ez da, ordea, neurrien alde agertu den agintari bakarra. Enrique Maia Iruñeko alkateak jakinarazi du pentsatzen ari direla kalearen erabilera mugatzea ekitaldiren bat dagoenean. Bereziki kezkaturik agertu da Maia kalean edanean aritzen direnez. Hain zuzen ere, Udaltzaingoak salaketa jarri die horregatik hiriko 30 pertsonari asteburuan. Alkateak esan du «gertatu behar ez luketen gauzak" gertatzen direla eta ez dela nahikoa kaleko zurruta 02:00etatik 06:00etara mugatzea. «Neurri irmoagoak» eskatu ditu.
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere prest agertu da behar izanez gero neurriak indartzeko,; besteak beste, etxeratze agindua ere aipatu du. COVID-19aren kutsatzeak eteteko arduraz jokatzeko eskatu zuen atzo alkateak, eta gehitu zuen ez duela baztertzen etxeratze agindua ezartzea, «horretarako garaia iritsiko balitz». Urtaranentzat «ongi etorriak eta beharrezkoak» dira osasun egoera normaltzeko harturiko neurri guztiak. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok ere izan du hizpide gaitzaren egoera, eta nabarmendu du ez dela inolako bilkura sozialik «sustatu» behar.
Kutsatuak Ortzaizen
Nafarroa Beherean ere kasu batzuk atzeman dituzte, zenbait hedabideren arabera. Hiru pertsonak positibo eman dute Ortzaizen: familiako kideak dira hirurak, eta dantza talde bateko kide dira horietako bi. Hain zuzen ere, kabalkada prestatzen zebilen dantza taldea, eta probak egingo dizkiete lan taldea osatzen duten 60 pertsona ingururi. Positibo eman duten hirurek konfinaturik egon beharko dute, baina dantza taldeko gainerako kideek ez dute bakartzerik egin beharko. Halere, bertan behera utzi dituzte entseguak bi astez, birusaren inkubazio aldia igaro arte.
Euskal Irratiek adierazi dute foku horretan hamar gazte daudela kutsatuta; Ortzaizeko hirurez gain, Landesetako (Okzitania) zazpi ere badaude. Denek festa bat egin zuten elkarrekin, irratiek zabaldutako informazioaren arabera.
|
2020-8-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/185481/marea-beltza-geldiarazteko-lanetan-dihardute-maurizion.htm
|
Mundua
|
Marea beltza geldiarazteko lanetan dihardute Maurizion
|
Zamaontzi batek 1.000 tona erregai baino gehiago isuri ditu uhartearen hego-ekialdeko koral arrezifean. Zisternaontziak eta helikopteroak isuria geldiarazteko lanetan hasi dira gaur.
|
Marea beltza geldiarazteko lanetan dihardute Maurizion. Zamaontzi batek 1.000 tona erregai baino gehiago isuri ditu uhartearen hego-ekialdeko koral arrezifean. Zisternaontziak eta helikopteroak isuria geldiarazteko lanetan hasi dira gaur.
|
Uztailaren 25ean MV Wakashioa itsasontzia trabatuta geratu zen Maurizio uhartearen (Afrika) hego-ekialdeko koral arrezifean, lurretik kilometro erdira gutxi gorabehera. Joan den ostegunean, ordea, Maurizioko Gobernuak jakinarazi zuen ontziak arraila bat zuela eta bere erregai karga itsasora isurtzen ari zela. Zamaontziak 4.000 tona erregai inguru zeramatzan, eta 1.000 tona baino gehiago isuri ditu dagoeneko. Ondorioz, gobernuak ingurumen larrialdi egoera ezarri zuen ostiralean, eta zer gertatu den ikertzen ari da. Azken egunotan, jende ugari ari da marea beltza geldiarazteko lanetan.
'MV Wakashioa' zamaontzia eta eragin duen isuria, Maurizion. REUNION REGION HANDOUT
Haizearen eta itsas lasterren eraginez, marea beltzak eragindako kutsadura hedatu egin da. Mokshanand Sunil Dowarkasing Maurizio uharteko Ingurumen aholkularia eta Greenpeace Afrika erakundeko Estrategia arduradun ohiaren arabera, egoera horrek arriskuan jartzen du uhartearen ekialdeko kostalde osoa.
Zamaontziaren isuriak eragindako marea beltza. PIERRE DALAIS / EFE
Asteburuan jende ugari bildu zen hondartzako garbiketa lanetan eta euste hesiak eraikitzen laguntzeko, eta gaur, bi zisterna ontzi eta hainbat helikoptero hasi dira erregai isuria geldiarazteko lanetan. Gobernuak, gainera, Frantziari eta Nazio Batuen Erakundeari eskatu die laguntza, hondamendiari aurre egin ahal izateko. Horrez gain, Japoniak sei kideko talde bat bidali du uhartera bertan laguntzeko, eta Japoniako Atzerri Ministerioak adierazi duenez, espero du «asistentzia horrek Maurizioko ingurumena lehengoratzen eta itsas kutsadura eragozten laguntzea». Izan ere, zamaontzia Panaman erregistratua dagoen arren, Japoniakoa da.
Boluntarioak 'MV Wakashio' itsasontziak isuritako olioa garbitzen. LAURA MOROSOLI / EFE
Isuria uhartearen historiako krisirik okerrenetariko bat da. Kaltetutako eremua koralezko arrezifeen eskualde bat da, hamabost urte inguru birgaitzen zeramatzatena, eta kilometro gutxira erreserba natural garrantzitsuak ditu. Marea beltzak itsas ekosistema kutsatu du, eta Vassen Kauppaymuthoo Maurizioko ozeanografo eta ingurumen adituaren arabera, «itsas ekosistema zena bezalakoa izateko hamar bat urte beharko dira».
Hondamendi hau naturala izateaz gain, ekonomikoa ere bada; izan ere, eremu horretako ehunka familia arrantzatik eta turismotik bizi dira. Aurten, gainera, koronabirusaren ondorioz herrialderako bidaia kopurua murriztu denez, bertako turismoa kaltetua da.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.