date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184717/jaurlaritzak-neurriak-arinduko-ditu-ordizian.htm
|
Gizartea
|
Jaurlaritzak neurriak arinduko ditu Ordizian
|
Gauerditik aurrera kenduko ditu ostalaritzaren jarduera mugatzeko ezarri zituen neurriak. Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak, berriz, adierazi du herrian izandako agerraldia «kontrolpean» dagoela
|
Jaurlaritzak neurriak arinduko ditu Ordizian. Gauerditik aurrera kenduko ditu ostalaritzaren jarduera mugatzeko ezarri zituen neurriak. Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak, berriz, adierazi du herrian izandako agerraldia «kontrolpean» dagoela
|
Ordizian (Gipuzkoa) izan zen agerraldiaren ondorioz, uztailaren 8an neurri murriztaileak ezarri zituen Jaurlaritzako Osasun Sailak, ostalaritzaren jarduera mugatzeko. Ordutik, taberna eta jatetxeen edukiera %50era murriztu da, eta 23:30ak arte ireki dezakete gehienez ere. Gainera, ezin da barran kontsumitu. Gauerditik aurrera, ordea, bertan behera geratuko neurri hori.
Azken astean, lasaigarriak izan dira Ordizian koronabirusari dagozkion datuak. Uztailaren 15etik 21era, hamasei kasu atzeman dituzte herrian, eta, ondorioz, Osasun Sailak ez du beharrezkoa ikusten neurri zorrotz horiei eustea. Bestalde, Eibarren, Tolosan, Zarautzen (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia) indarrean jarraituko dute murrizketek.
Ermuko agerraldia, "kontrolpean"
Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak adierazi du herrian izandako agerraldia "kontrolpean" dagoela, eta lasaitasun mezua helarazi die herritarrei. Halere, alkateak gogorazi du aste honetan ospatzekoak ziren jaiak bertan behera geratu direla, eta edozein "ospakizun alternatibo" zigortua izan daitekeela.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184718/guardia-zibilen-batasunak-laquoterrorismoa-goratzearaquo-egotzi-dio-altsasuko-ospa-egunari.htm
|
Politika
|
Guardia Zibilen Batasunak «terrorismoa goratzea» egotzi dio Altsasuko Ospa Egunari
|
Salaketa bat jarri dute abuztuaren 29an egitekoa den protesta egunaren kontra. Zuek zarete birusa da aurtengo leloa.
|
Guardia Zibilen Batasunak «terrorismoa goratzea» egotzi dio Altsasuko Ospa Egunari. Salaketa bat jarri dute abuztuaren 29an egitekoa den protesta egunaren kontra. Zuek zarete birusa da aurtengo leloa.
|
Guardia Zibilen Batasuna sindikatuak salaketa bat jarri du Espainiako Auzitegi Nazionalean Altsasun (Nafarroa) datorren abuztuaren 29an egitekoa den Ospa Egunaren antolatzaileen kontra. «Terrorismoa goratzea» leporatu diete, eta eskatu dute bertan behera uzteko Espainiako segurtasun indarrak Euskal Herritik joateko eskatzeko protesta eguna.
Zuek zarete birusa leloa jarri diote aurtengo Ospa Egunari; guardia zibilek jarritako salaketaren arabera, horrek biktimak «umiliatzen» ditu.
Guardia zibilek urtero jo ohi dute Ospa Egunaren aurka. Iaz, AEGC guardia zibilen elkarteak Espainiako Fiskaltzari eskatu zion aztertzeko deialdia, eta hark eguna debekatzea galdegin zion Auzitegi Nazionalari. Ez zuten debekatu, baina segurtasun indarren zaintzapean igaro zuten eguna.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184719/ukrainako-gobernuak-eta-matxinoek-beste-su-eten-bat-adostu-dute.htm
|
Mundua
|
Ukrainako Gobernuak eta matxinoek beste su-eten bat adostu dute
|
Datorren astelehenean sartuko da indarrean menia, Kievek jakinarazi duenez
|
Ukrainako Gobernuak eta matxinoek beste su-eten bat adostu dute. Datorren astelehenean sartuko da indarrean menia, Kievek jakinarazi duenez
|
Ukrainako Gobernuak eta Donbassko matxinoek beste su-eten bat adostu dute, Kievek ohar baten bidez jakinarazi duenez. Menia datorren astelehenean sartuko litzateke indarrean, eta hori mantentzeko asmoa dute gatazka konpontzeari buruzko akordio bat lortzen duten arte. Iraganeko saiakeren porrotek, ordea, zalantzak piztu dituzte azken erabaki horren inplementazioaren inguruan.
Talde matxinoen arabera, su-etenaz gain, droneak erabiltzeko eta «eremu urbanizatuetan» arma pisutsuak erabiltzeko debekua negoziatu dute, 450 kilometro luze den gerra frontean zibilak babestea helburu; Ukrainako Gobernuak ez du ezer adierazi erabaki horiei buruz.
Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundearen, Ukrainaren eta Errusiaren arteko bilera batean adostu dituzte neurriok, Parisen eta Berlinen «babesarekin». Kieven arabera, menia betetzea gatazkari buruzko akordio politiko bat lortzeko baldintzetako bat da.
Ez hori bakarrik: Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Volodimir Zelenski Ukrainakoa mahai beraren inguruan berriz elkartzeaz aritu dira azken urtean, eta su-etenerako akordioak bilkura horretarako oinarria ezarri du. Putin eta Zelenski prest agertu dira aurrez aurre negoziatzeko.
Ukrainako presidenteak herrialdearen ekialdeko gatazka amaitzeko promesa egin zuen kanpainan, eta hainbatetan ziurtatu du bere agintaldiko lehentasunetako bat dela; bada, helburu hori betetzeko neurriak hartzen ari da pixkanaka. Horren erakusle da iragan irailean gertaturikoa: Moskuk eta Kievek 35na preso askatu zituzten, eta bi aldeek aurrerapausotzat jo zuten erabakia.
Bi herrialde horien arteko harremanak 2014an gaiztotu ziren, Errusiak Krimeako penintsula anexionatu zuenean, eta jarraian Donbass eskualdean, Ukraina ekialdean, matxino errusiazaleen eta Ukrainako armadaren arteko gerra hasi zenean. Matxino horiek, hain justu, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepublikak aldarrikatu zituzten, eta, harrezkeroztik, borrokan ari dira Kieven soldaduen aurka. Gatazka horretan 13.000 lagun inguru hil dituzte, Nazio Batuen Erakundearen arabera.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184720/carme-forcadelli-espetxetik-irteteko-baimen-bat-kendu-diote.htm
|
Mundua
|
Carme Forcadelli espetxetik irteteko baimen bat kendu diote
|
Espainiako Auzitegi Gorenak hartu du erabakia, baina ez du eraginik izango hirugarren graduan. Gainerako preso politikoen baimenen inguruan ere ebatziko du.
|
Carme Forcadelli espetxetik irteteko baimen bat kendu diote. Espainiako Auzitegi Gorenak hartu du erabakia, baina ez du eraginik izango hirugarren graduan. Gainerako preso politikoen baimenen inguruan ere ebatziko du.
|
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiari otsailean baimen bat eman zioten espetxetik ateratzeko, astean hiru egunetan. Boluntario gisa lan egiteko zen, eta adineko senide bat zaintzeko. Generalitateko Justizia Kontseilaritzak eman zuen erabakiaren berri. Bada, orain, Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du fiskaltzaren helegitea, eta kendu egin diote baimen hori –baliogabetze horrek ez dio eragingo hirugarren graduari–. Gainerako buruzagi independentista presoen egoeraren inguruan ere hark ebatziko du.
Gorenaren arabera, ez dago inongo loturarik onartutako tratamendu programaren eta egindako delitua dela-eta bete beharreko gizarteratze prozesuaren artean, eta baimen hori “justifikaezina” dela iritzi du. Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak gaitzetsi egin du Gorenak hartutako erabakia: “Ez nau harritzen; auzitegi honetatik ez dut justiziarik espero, badakit mendekua dela".
Azken ebazpen horrek ondorioak izan ditzake. Izan ere, horren bitartez, Auzitegi Gorenak adierazi du eskumena duela espetxe araudiaren 100.2 artikuluari buruz ebazteko. Horrela, fiskaltzak hirugarren graduaren aurka jar ditzakeen helegiteak berrikusi behar dituenerako bidea markatu du, eta, era berean, buruzagi independentisten zigorra malgutzeko aukera murriztu.
Gainera, Gorenaren arabera, fiskaltzaren helegite bakarra nahikoa izango da 100.2 artikulua eta hirugarren graduak bertan behera uzteko. Gradu horren kasuan, fiskaltzak oraindik ez du helegiterik aurkeztu, baina laster aurkeztuko duela espero da.
Erabaki horrekin, legelarien artean zegoen eztabaida ere amaiarazi du Gorenak, eta fiskaltzaren helegiteak berak ebatziko dituela baieztatu du.
Hirugarren gradua
Joan den ostiralean hasi ziren espetxetik irteten Kataluniako buruzagi independentista presoak, hirugarren graduak ematen dien baimena baliatuta. Hirugarren graduarekin, asteburuak etxean igaro ahal izango dituzte buruzagiek, eta astelehenetan itzuli beharko dute espetxera. Halere, egunez ateratzeko baimena izango dute astean zehar, baina, betiere, zortzi eta 11 ordu bitartean egin beharko dituzte presondegian. Espetxetik irteterakoan, buruzagiek bat egin zuten esanez hirugarren gradua ez dela «askatasuna», eta oraindik ere zigorra betetzen dihardutela. Hiru espetxeetako tratamendu batzordeek presoei hirugarren gradua ezartzea proposatu zuten uztailaren 2an, eta Kataluniako Gobernuak ontzat eman zuen proposamena. Fiskaltzak aukera izango du erabaki horren kontrako helegitea aurkezteko espetxe zaintzako epailearen aurrean. Hala egingo balu, Espainiako Auzitegi Gorenak izango luke azken hitza, eta, azken erabakia ikusita, baliteke baimenaren aurkakoa izatea.
Tsunami Demokratikoaren aurkako ikerketa
Figueresko epaile bat 196 pertsona ikertzen ari da, iragan azaroan Tsunami Demokratikoak AP-7 autobidea oztopatzeko egindako mobilizazioa dela eta. Auto baten arabera, hilaren 11n eta 12an autobidea ixtean izandako ustezko desordena eta kalte delituengatik ikertzen ari dira horiek; prozesu subiranistako buruzagiak zigortzeko epaiaren berri izan ostean antolatu zen protesta.
Epaileak azaldu duenez, ikertuek AP-7an baimendu gabeko trafiko mozketa batean parte hartu zuten, eta "pertsonen eta salgaien zirkulazio askea eten zuten Frantziarekin eta Europako gainerako lurraldeekin".
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184721/hego-eta-ipar-euskal-herriaren-arteko-muga-ixteak-kalteak-eragin-ditu-euroeskualdearen-hitzetan.htm
|
Gizartea
|
Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga ixteak «kalteak» eragin ditu, Euroeskualdearen hitzetan
|
Galdeketa egin dute mugaz gaindiko herritarren eta langileen bizipenak jasotzeko. Muga ixteak pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askatasunak etetea eragin duela erran dute.
|
Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga ixteak «kalteak» eragin ditu, Euroeskualdearen hitzetan. Galdeketa egin dute mugaz gaindiko herritarren eta langileen bizipenak jasotzeko. Muga ixteak pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askatasunak etetea eragin duela erran dute.
|
COVID-19ak eragindako osasun krisiaren testuinguruan, Frantziak eta Espainiak Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga ixtea erabaki zuten. Martxoaren 17an itxi zuten, eta ekainaren 21a arte anitz mugatu zuten mugikortasuna; baimen berezia zutenak baizik ez ziren alde batera edo bestera pasatzen ahal. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen hitzetan, itxiera horrek «eragin negatiboa» izan du mugaz gaindiko herritarrengan eta langileengan. Inkesta bat egin dute eragina neurtzeko, eta 2357 erantzun jaso dituzte. Inkesta prozesua ekainaren 4an hasi zen, eta herritarrek gutxi gorabehera bi asteko epea izan zuten erantzuteko. Mugaren itxierak izandako «eragina murrizteko jarraibideak eta ekintzak» identifikatzea da xedea.
Gaur goizean prentsaurrekoa egin dute Hendaian (Lapurdi) Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako kanpo aferetako idazkari nagusiak, Mathieu Berge Akitania Berriko kontseilariak eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko ordezkariak, inkestaren emaitzak aurkezteko eta ondorioak plazaratzeko.
Erantzun duten gehienak 36-65 urte artekoak dira, unibertsitate ikasketak edo parekoak dituzte, eta muga hilabetean behin baino gehiagotan pasatzen dute. Horretarako autoa erabiltzen dute nagusiki, eta gehienbat mugaren alde batetik bestera iragateko «arrazoi sozioekonomikoak» dira nagusi: hezkuntza, arrazoi pertsonalak, eta familiarekin zerikusia dutenak. Zehazki, erantzun dutenen artean, %79,1 erosketak egitera joaten dira, %59,7 arrazoi pertsonalengatik, %49,9 kirola egiteko edo aisialdiko jarduerak egiteko eta %39,2 kultur jarduerak egiteko.
Mugaz gaindiko herritarren artetik, %66,9ri «biziki edo asko» eragin dio mugaren itxierak, eta %89,4k adierazi du muga itxi zenean mugaz gaindiko jardueraren bat egiteari utzi behar izan ziola. Baina muga ireki ostean «oro har» berriro ekingo diote jarduerari, Euroeskualdearen arabera, eta horrek «mugaz gaindiko jardueren sektoreetako baikortasuna» erakusten du.
Ekonomia arloan ere eragina izan du, eta mugaz gaindiko langileak dituzten enpresek ere egokitu behar izan dute. Gehien hartu diren neurriak telelana (%54,2), enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak (%39,1) eta lanaldi murrizketak (%27,7) izan dira, baina kaleratzeak (%6,6) ere egon dira.
1.400 testigantza
Inkestaz gain, 1.400 testigantza ere jaso ditu Euroeskualdeak, herritarrek jasan dituzten oztopo nagusiak identifikatzeko. Herri eta eskualde batzuetako biztanleen kasuan, batetik bestera ibiltzeko askatasunaren galtzea oztopoa izan da bertan ez zeuzkaten oinarrizko ondasun edo zerbitzu batzuk erabili ahal izateko orduan. Erran dute muga ixteak eragindako auto ilara luzeek ere funtsezko gauzatzea zaildu diela, eta batzuetan ezinezko bihurtu diela. Frantziako eta Espainiako Gobernuen irizpide desberdintasunak ere deitoratu dituzte, mugako kontroletan aurkeztu beharreko dokumentuen adibidea emanez: «Hartu diren neurriak estatu mailakoak izan dira, kontuan hartu gabe lurraldearen errealitate sozial eta ekonomikoa», deitoratu du Bergek.
Euroeskualdearen ondorioa argia da: «Europako Batasuneko estatu kideek Schengen eremuaren barruan Europako herritarren mugikortasunari ezarritako murrizketek eta kontrolek askatasunak etetea eragin dute», adierazi dute. «Kalteak eragin ditu ezabatu genituen mugen inguruan bizi direnen ekosistema sozial eta ekonomikoan».
Gogoeta politikoa
Euroeskualdearen inkestari erantzun diotenen gehienek uste du «ezinbestekoa» dela mugaz gaindiko lankidetza, «mugaz gaindiko herritarren eguneroko bizitza hobetzeko». Herritar horiei «ikusgaitasun handiagoa emateko beharrizana» azpimarratu dute, eta izaera hori indartzeko beharra ere aipatu dute, «askatasun handiagoz zirkulatu ahal izateko eta administrazio dokumentazioaren aldetik mugapen gutxiago izateko».
Bergeren hitzetan «gogoeta politiko bat» beharrezkoa da, ohartu baitira mugaz gaindikoaren koadro juridikoak zer muga dituen. «Gure helburua da erronka izatea politika publikoetan». Elorzaren hitzetan, Europa osoan egin behar da lan. «Euroeskualdeen formula juridikoa Europar Batasunak sortu zuen, mugaz gaindiko elkarlana bultzatzeko. Europaren ametsa mugak ezabatzea izan da». Konfinamendu garaian, nahiz eta mugak itxi, «salbuespenak» onartu izan direla azpimarratu du. Egoerak okertzera joko balu, eta muga ixtea erabakiko balute, salbuespen horiek «eskualde mailakoak» izateko eskatu du.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184722/hegoaldean-204-kasu-atzeman-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Hegoaldean 204 kasu atzeman dituzte
|
Bizkaian izan dira positibo gehienak, 93; horietatik 22 Ermuan detektatu dituzte.
|
Hegoaldean 204 kasu atzeman dituzte. Bizkaian izan dira positibo gehienak, 93; horietatik 22 Ermuan detektatu dituzte.
|
Agerraldiak azaldu ahala, PCR proba masiboak ugaritu egin dira azken egunetan, kutsatze komunitarioak geratze aldera. Azken orduetan 5.135 proba egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 138 positibo atzeman dituzte. Gipuzkoako agerraldiak baretzen ari direla dirudi: 38 kasu detektatu dituzte, gehienak Eibarren: hamalau. Bizkaian, berriz, gora egin dute kasuek: 93 positibo atzeman dituzte. Ermuan izandako agerraldiarekin loturikoak dira 22, eta gehitu egin dira kasuak Bilbon: 37 izan dira azken orduetan. Araban sei kasu atzeman dituzte. Nafarroan 66 positibo atzeman dituztela adierazi du Santos Indurain Osasun sailburuak, baina Mendillorin egiten ari diren PCR proben emaitzak ikusteke daude oraindik.
Izan ere, oldarraldirik bortitzena Mendillorrin dago (Nafarroa) oraintxe. Ehunka kasu atzeman dituzte azken egunetan Iruñeko auzo horretan, gehienak gazteen artean. Ustez, uztailaren 11ko asteburuan Alde Zaharrean sortutako aisialdi giroan du sorburua agerraldiak. Atzo, PCR probak egiten hasi ziren auzoko 17 eta 28 urte bitarteko gazte guztiei, eta 2.000 probatik gora egitea aurreikusten du Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak. Kasuen gorakadaren ondorioz, atzera egingo du auzoak, eta bigarren fasera itzuliko da.
Halaber, Indurainek irratsaio baterako eginiko elkarrizketan adierazi du une hauetan progresiboki hazten ari direla Mendillorriko agerraldiarekin loturiko kasuak, lehenengo egunetako bat-bateko igoeraren ostean. COVID-19aren proban positibo eman dutenen gehiengoa 17 eta 29 urte artekoa dela baieztatu du sailburuak.
Nekane Murga Jaurlaritzako osasu sailburuak adierazi du kutsatzeetariko asko familia ospakizunetan gertatu direla azken egunetan, eta familiarteko kutsatzeak ere ugaritu egin direla. Izan ere, eremu itxietan kutsatze arriskua handiagoa dela gogorarazi du sailburuak.
Astebete igaro da maskara erabiltzea derrigorrezkoa denetik Hegoaldean, gune irekietan zein itxietan, segurtasun tarteak mantenduta ere. Murgak nabarmendu du maskara beharrezkoa dela transmisio komunitariorik ez izateko, eta herritarren jokamoldea oro har "arduratsua" izan dela. Halaber, gogorarazi du segurtasun tarteak utzi ezin diren guztietan beharrezkoa dela maskara jantzita eramatea, baita hondartzan eta igerilekuetan ere.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184723/zuhurtziagabekeriaz-eragindako-giza-hilketa-delituak-egotzi-dizkiete-atxilotuei.htm
|
Gizartea
|
Zuhurtziagabekeriaz eragindako giza hilketa delituak egotzi dizkiete atxilotuei
|
Hirurak aske utzi ditu epaileak, baina hilero joan beharko dute sinatzera. BERRIAk jakin duenez, ez deklaratzeko duten eskubideari heldu diote ertzain etxean egon diren orduetan, eta gauza bera egin dute epailearen aurrean ere.
|
Zuhurtziagabekeriaz eragindako giza hilketa delituak egotzi dizkiete atxilotuei. Hirurak aske utzi ditu epaileak, baina hilero joan beharko dute sinatzera. BERRIAk jakin duenez, ez deklaratzeko duten eskubideari heldu diote ertzain etxean egon diren orduetan, eta gauza bera egin dute epailearen aurrean ere.
|
Zaldibarko Verter Recycling 2002 SM zabortegiko (Bizkaia) hiru buru herenegundik daude atxilotuta Eibarko (Gipuzkoa) Ertzaintzaren komisarian. Gaur utzi dituzte Durangoko 1. Auzitegiko epailearen esku, eta 13:00etan ziren deklaratzen hastekoak. BERRIAk jakin duenez, ez deklaratzeko duten eskubideari heldu diote atxilotuek ertzain etxean egon diren orduetan, eta gauza bera egin dute epailearen aurrean ere.
Hiru atxilotuak behin-behinean aske utzi ditu epaileak, eta zuhurtziagabekeriaz eragindako giza hilketa delituak egotzi dizkie. Baldintza gisa jarri die hilean behin joan beharko dutela sinatzera. Pasaportea ere erretiratu die.
BERRIAk kontsultatutako iturri juridikoen arabera, «guztiz irregularra» izan da Jose Ignacio Barinaga Egia jabea eta enpresaren sortzailea, Arrate Bilbao Barinaga kudeatzailea eta Juan Etxebarria azpiegituraren ingeniaria atxilo hartzeko prozedura. Izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzo nabarmendu zuenez, Durangoko Instrukzioko 1. salak «argitu» du «soil-soilik polizia operazio batean» egin zirela herenegungo atxiloketak. Hau da, atxiloketak ez dituela epaile batek agindu.
Segurtasun Sailak ere ohar bat argitaratu zuen, «gaizki-ulertu bati zehaztapen bat egiteko». Horretan azaldu duenez, Ertzaintzaren Polizia judizialak instrukzioan egindako «aurrerapenen berri» eman zien, herenegun, auzian eskumena duten epaitegiei eta fiskaltzari. Oharrean zehaztu dutenez, atxilotuak Eibarko komisariara eramateko eta miaketa batzuk egiteko baimena ere eman zieten epaitegiek eta fiskaltzak.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184724/confebaskek-herri-mailako-itun-handi-bat-eskatu-du.htm
|
Ekonomia
|
Confebaskek «herri mailako itun handi bat» eskatu du
|
Patronalak aurreikuspen ezkorrak egin ditu datozen hilabeteetarako. Administrazioen zorpetze politikak defendatu ditu, eta «gobernu indartsuen» beharra. Gizarte eragileei eskatu die bide berean arraun egiteko, ondorioak «traumatikoagoak» izan ez daitezen.
|
Confebaskek «herri mailako itun handi bat» eskatu du. Patronalak aurreikuspen ezkorrak egin ditu datozen hilabeteetarako. Administrazioen zorpetze politikak defendatu ditu, eta «gobernu indartsuen» beharra. Gizarte eragileei eskatu die bide berean arraun egiteko, ondorioak «traumatikoagoak» izan ez daitezen.
|
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak «herri mailako itun handi bat» eskatu du, «1983. urteko uholdeetakoa bezalakoa». Araba, Bizkai eta Gipuzkoako patronalaren buruak uste du datozen hilabeteetan gastu publikoaren politikek eta zorpetze politikek izan beharko luketela administrazioaren lehentasunak, enpresak eta enplegua salbatzeko eta egungo ehun ekonomikoa eraldatzeko, datozen aldaketara hobeto egokitu eta lehiakorragoa izan dadin.
Zubiaurreren hitzetan, funts horiek erabili behar dira inbertsio eraldatzaileak egiteko, enpresa estrategikoak errotzeko, bereziki zigortutako enpresak eta sektoreak laguntzeko eta tokiko eskaria aktibatzeko. Horrekin batera, «lehiakortasunerako, ekintzailetzarako eta enpresen hazkunderako dauden oztopoak» kentzeko eskatu du.
Uste du hiru lurraldeetako eta autonomia erkidegoko finantza publikoak ondo daudela «ezohiko zorpetze» bati aurre egiteko. Dena den, azpimarratu du maila politikoan ezinbestekoa izango dela egonkortasun instituzionala erdiestea, «gobernu indartsuen» bidez.
Confebaskeko Kontseilu Nagusiaren ostean emandako prentsaurreko batean egin ditu adierazpenok Zubiaurrek. Jokaleku beltza aurreikusi du datozen hilabeteetarako. Azaldu du hiru lurraldeen BPGa %9 inguru jaitsiko dela, eta langabezia tasa %15 ingurukoa izango dela urte amaierarako: 45.000 lanpostu galduko direla.
Gogoratu du patronalak ekaineko azken astetik uztaileko lehen astera bitartean egindako inkestaren arabera enpresen %90ek atzeraldian edo geldirik ikusten dutela merkatua, eta hamarretik seik uste dutela datozen sei hilabeteetan berdin jarraituko duela.
Egoera horren aurrean, Zubiaurrek uste du herri mailako itun handi batek lagundu egingo lukeela ekonomia suspertzeko giro aproposa sortzen. Gizarte eragileen arteko akordioen garrantzia azpimarratu du, enpresen bideragarritasuna bermatzeko eta enpresek «neurri traumatikoagoak» hartu behar ez izateko.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184725/neowise-kometa-gaur-lurretik-gertuen.htm
|
Bizigiro
|
Neowise kometa, gaur Lurretik gertuen
|
Gaur da kometa ikusteko egunik egokiena, Lurretiko punturik gertuenean egongo baita. 6.000 urte barru egongo da kometa berriro ikusteko aukera.
|
Neowise kometa, gaur Lurretik gertuen. Gaur da kometa ikusteko egunik egokiena, Lurretiko punturik gertuenean egongo baita. 6.000 urte barru egongo da kometa berriro ikusteko aukera.
|
Neowise kometa gaur egongo da Lurretik gertuen, 103 milioi kilometrora. Kometa ilunabarrean ikusi daiteke, eguzkia ezkutatu eta ordubetera, eta, nahikoa distiratsua denez, ez da teleskopiorik behar hura behatzeko. Neowise ipar-ekialdean dago, Hartz Handiaren eta Leo konstelazioaren artean. Gaur arratsaldean gailenduko den giro eguzkitsua dela eta, hasiera batean zerua garbi egongo da. Hala ere, baliteke hodeiren bat sortzea beroaren eraginez. Neowise kometa behatzeko, argirik gabeko gune batera joatea gomendatzen da, mendira, adibidez.
Kometa martxoaren 23an ikusi zuen lehenengoz Neowise sateliteak —hortik dator kometaren izena—. Uztailaren 7ko egunsentian ikusi zen kometa, eta uztailaren 31 arte egongo da fenomeno astronomiko hori ikusteko aukera.
Neowise kometa, Austrian. CHRISTIAN BRUNA / EFE
Miquel Serra-Ricart Kanarietako Astrofisika Institutuko Teideko Behatokiko administratzaileak adierazi duenaren arabera, gaurtik aurrera kometa ez da hain distiratsua izango, baina, iluntasun handiagoa egongo denez, argazkiak egitea «oso erraza» izango da, baita sakelako telefonoekin ere.
Neowise kometa, Los Angelesen. ETIENNE LAURENT / EFE
Kanarietako Astrofisika Institutuak adierazi duenez, kometak izotzez eta hautsez daude osatuak nagusiki, eta eguzkiaren inguruan mugitzen dira orbita «oso eliptikoak» eginez. Eguzkira hurbiltzen direnean, beroak izotza urtu, eta gasak eta hauts partikulak askatzen dira. Horiek sortzen dute kometaren isatsa, eta milioi bat kilometro baino gehiago ere neur dezakete. Kometek milaka urteko periodoan egin dezakete orbita, eta Neowisen kasuan, 6.000 urte inguru igaro beharko dira hura Lurretik berriro ikusteko.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184726/eaeko-bozetako-parte-hartzea-5078ra-jaitsi-da.htm
|
Politika
|
EAEko bozetako parte hartzea %50,78ra jaitsi da
|
Segurtasun Sailak gaur eman ditu behin betiko emaitzak, mahai batzuetako zuzenketak eta atzerrikoen botoak jasota. Uztailaren 12an %52,86koa izan zen partaidetza. Orain arteko daturik txikiena da.
|
EAEko bozetako parte hartzea %50,78ra jaitsi da. Segurtasun Sailak gaur eman ditu behin betiko emaitzak, mahai batzuetako zuzenketak eta atzerrikoen botoak jasota. Uztailaren 12an %52,86koa izan zen partaidetza. Orain arteko daturik txikiena da.
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako behin betiko emaitzak, joan den ostiralean hauteskunde mahai batzuetako zuzenketak jasota eta Espainiako Estatutik kanpoko EAEko herritarren botoak zenbatuta, eta datu adierazgarri bat da parte hartzeak uztailaren 12tik bi puntu egin duela behera. Bozen egunean %52,86koa izan zen parte hartzea, 1980tik izandako txikiena, eta gaurko txostenak dakar azkenean %50,78koa izan dela. Orain dela 11 egun, 1.718.318 lagunekoa zen errolda, eta 1.794.316ra igo dute orain.
Herrialdeka, Araba %50aren azpitik ibili da parte hartzean: %49an. Bizkaiak %50,4koa izan du, eta Gipuzkoak, %52,18koa.
Segurtasun Sailak behin betiko emaitzez zabaldu duen dokumentuak jaso duen bezala, PP-C's-k legebiltzarkide bat irabazi du uztailaren 12ko kontaketatik. Joan den ostiralean Bizkaiko mahai batzuetako birkontaketan baieztatu zen 103 boto gutxiago eman zizkiotela bozen egunean. EH Bilduren kaltetan irabazi du eserleku hori. Ondorioz, EAJk 31 aulki izango ditu Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk 21, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemosek 6, PP-C's-k 6, eta Voxek 1.
Abuztuaren 3an eratuko dute legebiltzarra. EAJ talde irabazlea PSE-EErekin hasia da hitz egiten Jaurlaritza osatzeko, eta bi taldeek irailerako izan nahi dute gobernua.
Eusko Jaurlaritzaren gaurko txosteneko emaitza batzuk:
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184727/eh-bilduk-alternatiba-bat-osatu-nahi-du-laquoezkerretik-eta-subiranismotikraquo.htm
|
Politika
|
EH Bilduk alternatiba bat osatu nahi du «ezkerretik eta subiranismotik»
|
Koalizioa LAB sindikatuarekin batzartu da, krisiari aurre egiteko neurriez aritzeko. Nabarmendu dute ondorioak ez dituztela «langileek» ordaindu behar.
|
EH Bilduk alternatiba bat osatu nahi du «ezkerretik eta subiranismotik». Koalizioa LAB sindikatuarekin batzartu da, krisiari aurre egiteko neurriez aritzeko. Nabarmendu dute ondorioak ez dituztela «langileek» ordaindu behar.
|
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean, EH Bilduk bilera sorta bat hasi du ezkerreko eragileekin, «alternatiba eraikitzeko» asmoz. UGT sindikatuarekin batzartu ziren asteartean, eta LABekin elkartu dira gaur, sindikatuaren Bilboko egoitzan, koronabirusak eragindako osasun, ekonomia eta gizarte krisiari aurre egiteko politikak «kontrastatzeko». Bileran, «diagnostiko partekatua» egin dute, eta alderdiak eta sindikatuak nabarmendu dute krisiaren ondorioak ez dituztela «langileek» ordaindu behar. Zerga politika berria eta zerbitzu publiko indartsuak sustatzearen garrantziaz ere aritu dira. LABek koalizioari eskatu dio kaleko borroketako aldarrikapenen alde egiteko instituzioetan ere.
Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaia, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia eta Unai Urruzuno legebiltzarkidea eseri dira mahaiaren alde batean, eta Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia, Edurne Larrañaga Gizarte Ekintzako idazkaria eta Dabid Lizarralde Eraketako idazkaria bestean.
Bileraren ondoren, Otegik adierazi du egungo egoerak «ezkerretik eta subiranismotik alternatiba bat osatzea» eskatzen duela. «Krisi ekonomiko eta sozial bat da hau, eta ezkerrak eta bloke subiranistak ardura berezia du krisi honi aurre egiteari begira», esan du. Eragileen arteko harremana estutu nahi dute. Koalizioa Ahal Dugu, ELA eta CCOOrekin ere batzartuko da, eta harremanetan da PSE-EErekin.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184728/itp-aerok-bere-lantaldearen-15-kaleratuko-du.htm
|
Ekonomia
|
ITP Aerok bere lantaldearen %15 kaleratuko du
|
Taldeak ez du zehaztu zenbat izango diren Bizkaian: 1.900 behargin ditu, lau lantegitan. Irailean hasi nahi du.
|
ITP Aerok bere lantaldearen %15 kaleratuko du. Taldeak ez du zehaztu zenbat izango diren Bizkaian: 1.900 behargin ditu, lau lantegitan. Irailean hasi nahi du.
|
Gamesa eta Tubacexen ostean, ITP Aero. Hegazkinentzako motorrak eta osagaiak ekoizten dituen Bizkaiko enpresak ostegun honetan iragarri du bere lantaldearen %15 murriztuko duela, enplegua mantentzeko gaur egun indarrean dauden ezohiko neurriak amaitzen direnean, uda ostean.
ITP Rolls & Royce enpresaren jabetzakoa da ITP Aero, eta guztira 4.000 langile inguru ditu zazpi herrialdetan: neurriak seiehun laguni eragingo lieke. Taldeak ez du zehaztu neurriak nola eragingo dien Euskal Herrian dituen lau plantei, denak Bizkaikoak: Zamudiokoa, Deriokoa, Sestaokoa eta Barakaldokoa. 1.900 behargin inguru.
Taldeak zehaztu du ITPren kaleratzeek ez dutela lotura zuzenik Rolls-Royce taldeak maiatzaren 20an iragarritakoarekin. Horiek ere eragin dezakete Bizkaiko enpresan, bereziki ingeniari eta bulegoetako langileen artean.
«Atsekabetuta»
Doikuntza plana langileen ordezkariekin negoziatuko du enplegua babesteko planak amaitzen direnean —aldi baterako enplegu erregulazioak eta beste—, uda ostean, horiek ez badira gehiago luzatzen. Carlos Alzola ITPren zuzendariak ziurtatu duenez, «inpaktu soziala mugatzen eta lanpostuak ahal den neurrian babesten» saiatuko dira. Ohar batean azaldu du neurri hori «atsekabe handiz» hartu behar izan dutela. Azpimarratu du hegazkingintzaren industria «inoizko krisirik handienean» dagoela koronabirusaren ondorioz. Azaldu du hegazkin motorren salmenta % 50 inguru jaitsi dela, eta beharrezkoa dela «egiturazko aldaketetara eta tamaina txikiagoko merkatu berri batera egokitzea».
«Krisia hasi zenetik, lan kargaren beherakada ahal den neurrian arintzeko neurriak lantzen aritu gara. Neurri horiek erabilgarriak izan dira epe laburrean enplegua babesteko, baina ez dira jasangarriak epe luzera. Gaur iragarritako kopurua ITP Aero enpresa indartsua eta lehiakorra izaten jarraitzeko epe ertainerako plan baten barruan dago», azaldu du Alzolak. Horren harira, adierazi du enpresak bere produktu eta zerbitzuen teknologian inbertitzen jarraituko duela.
Langileekin hitz egin gabe
Enpresaren jokamoldea salatu du ELA sindikatuak, langileek ez baitzuten neurriaren berri, eta azpimarratu du komunikabideei informazioa «filtratu» baino ordu batzuk lehenago jaso dutela. «Modus operandi hori lantaldean izua sortzeko interesen ondorio baino ez da».
ELAren ustez, zuzendaritzak oharrean aipatzen duen egoera «guztiz koiunturala» da; gogoratu ditu aurreko urteetan izandako irabaziak eta egindako inbertsioak, eta salatu du egungo testuingurua baliatu nahi duela «lan baldintzei eraso egiteko».
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184729/abian-da-sarek-antolatutako-bizikleta-itzulia.htm
|
Politika
|
Abian da Sarek antolatutako bizikleta itzulia
|
Gaur egin dute itzuliaren lehenengo etapa, Lekunberritik Hernanira, eta larunbatean amaituko da.
|
Abian da Sarek antolatutako bizikleta itzulia. Gaur egin dute itzuliaren lehenengo etapa, Lekunberritik Hernanira, eta larunbatean amaituko da.
|
Gaur hasi da Sarek antolatu duen hirugarren bizikleta itzulia. Goizean hasi dute martxaren lehenengo etapa, eta Lekunberritik (Nafarroa) aterata Hernanira (Gipuzkoa) iritsi dira. Etzi amaituko da bizikleta martxa.
Sarek aurreko bi urtetan ere antolatu du itzulia, baina, aurten, koronabirusaren ondorioz, zenbait neurri hartu dituzte: esate baterako, hiru egunera murriztu dute martxa, eta hiru etapa independente antolatu dituzte. 24an, Urduñatik Durangora (Bizkaia) joango dira, eta, azkeneko egunean, Basauritik Bilbora (Bizkaia).
Lehenengo etapa baliatu du Sarek Itxaso Zalduaren «atxiloketa bezelakoek lekurik ez daukatela» aldarrikatzeko, baita «motxiladun haurrak pairatzen ari diren zigor gehigarria» salatzeko ere. Izan ere, aita, ama edo bi gurasoak kartzelan dituzten umeek sei hilabete daramatzate gurasoak ikusi gabe.
|
2020-7-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/184730/paisaia-geroz-eta-zatituagoa.htm
|
Mundua
|
Paisaia geroz eta zatituagoa
|
Bigarren independentzia galdeketaren kanpaina abiatu dute Kaledonia Berrian, eta salatu dute bi aldeen jarrerak 2018koak baino «gogorragoak» direla. Loialistek Frantziako bandera erabili ahalko dute.
|
Paisaia geroz eta zatituagoa. Bigarren independentzia galdeketaren kanpaina abiatu dute Kaledonia Berrian, eta salatu dute bi aldeen jarrerak 2018koak baino «gogorragoak» direla. Loialistek Frantziako bandera erabili ahalko dute.
|
Kaledonia Berriaren deskolonizazio prozesuaren bigarren independentzia erreferendumerako bi hilabete eta erdi falta diren arren —urriaren 4an egingo dute—, independentistek eta loialistek asteon hasi dute horretarako kanpaina, eta badirudi aurtengoa duela bi urtekoa baino gatazkatsuagoa izango dela, asteotan gertatu direnek agerian utzi dutenez.
Bi aldeen arteko mezuak eta kritikak ugaritu egin dira azken egunotan, eta, Elie Poigoune Jakintsuen Batzordeko kide ezagunak adierazi duenez —kanpaina gainbegiratzeaz arduratuko dira—, aurten jarrerak «gogortu» egin dira. Oraingoz, gertakariak sare sozialetako mezu arrazistetara mugatu dira, baina Poigounek kezka agertu du datorrenari begira: «2020an, jarrerak gogortu egin dira; lasai egoteko deia egin behar dugu, pospolo batekin nahikoa izango baita [gatazka lehertzeko]. Gorrotoa, indarkeria eta bazterkeria hautu errazak dira». Mezu arrazista horietako batzuen egileak «ekintza politiko» gisara defendatu du egindakoa, baina horrek ez dio balio izan zigorra saihesteko: urtebeteko kartzelaldia ezarri diote —horietako sei hilabete ez ditu bete beharko—. Pierre Christophe Pantz geopolitikan doktoreak RT France kateari adierazi zionez, aurten bi aldeak are gehiago zatitu dira: «Paisaia politikoaren bipolarizazioa nabarmen kristalizatu da, eta kanpainaren tonua 2018koarena baino askoz ere erasokorragoa da». Aurtengo kanpainan berritasun garrantzitsu bat izango dute: Frantziako bandera erabiltzea legezkoa izango da, duela bi urte ez bezala. Horrek, noski, independentisten haserrea piztu du, estatuaren neutraltasuna hausten duela uste baitute; hori ikusita, Nazio Askapenerako Fronte Sozialista Kanaka (FLNKS) aliantzak Parisi egotzi dio eskuin loialistarekin «konspiratzea» bandera horren erabilera legezkoa izateko. Are, FLNKSk galdeketako emaitzak zalantzan jartzeko mehatxua ere egin du.
Horri guztiari gehitu behar zaio independentistek eta Frantziako Estatuak urte honen bigarren hiruhilekoan izan duten beste gatazka bat, Laurent Prevost gobernuaren ordezkaria polemikaren erdian utzi duena. Kaledoniar Batasuna (UC) indar independentistak asteak pasatu ditu Prevost kargugabetzeko eskatzen, osasun larrialdian jarritako baldintzak Noumeako akordioaren aurka doazelakoan. Ez hori bakarrik: armadaren komandante bat Frantziara itzultzeko eskatu du alderdiak, militarrak uhartean «ezkutuan sartu eta atera» dituelakoan. Laboristen aldaketa Independentisten aldetik, aurten Alderdi Laboristak ere parte hartuko du kanpainan. 2018. urtean, ezkerreko indar horrek galdeketa boikotatzera deitu zuen, argudiatuta hautesle errolda «mugatuegia» zela —kanak asko kanpoan utzi zituztelako—, eta lehenbiziko erreferendumak ez zuelako Noumeako akordioa errespetatzen. Aurtengoan, bada, iritzia aldatu dute. Urte hasieran egindako bilkura batean, laboristek erabaki zuten hasi berri den kanpainan botoaren aldeko deia egitea, baina, aldi berean, erabaki zuten FLNKSrekin ez aliatzea, azken urteotako zatiketa are gehiago sakonduz. Louis Kotra Uregei alderdiaren buruzagiak zera adierazi zuen urte hasieran: «Alderdi Laboristak baiezkoaren alde bozkatzera deitzen du, eta nazionalisten batasunaren alde egitera. Guk [galdeketarako] ardura eta jarrera gure gain hartu ditugu, eta hori ikusi egingo da praktikan. Baina FLNKSren egituretatik kanpo izango da». Independentziaren aurkakoen artean, egoera antzekoa da: sei alderdi politiko —tartean eskuin muturra— Loialistak izeneko kanpainan elkartu dira, 2018ko «hutsegiteetatik ikasi» ostean emaitza hobeak lortzeko; Gil Brial kanpainaren koordinatzailearen arabera, indarrak batzeak arrakastarako bidea erakutsiko du: «Azkenean, arrazoi oso gutxi daude independentziaren alde bozkatzeko, baina arrazoi asko daude Frantziaren parte den Kaledonia baten alde egiteko». Hori bai, agintean den eta kongresuan ordezkaritza handiena duen Etorkizuna Konfiantzaz alderdiak ez du horretan parte hartuko, baina hark ere ezezkoaren alde bozkatzera deitu du. Berez, aurtengo erreferenduma irailaren 6an ziren egitekoak, baina koronabirusaren ondorioz urriaren 4ra atzeratzea erabaki zuen Edouard Philippe Frantziako aurreko lehen ministroak. Iragan maiatzean egin zuten eskaria UC independentistak eta Kaledonia Elkarrekin (CE) indar loialistak, baina haiek beste data bat proposatu zuten, urriaren 25a; argudiatu zutenez, kanpaina behar bezala egiteko bermerik ez zegoen. Azkenean, Philippek data aldatzea erabaki zuen, baina ez UCk eta CEk proposaturiko egunera, urriaren 4ra baizik. 2018ko azaroaren 4an egin zuten deskolonizazio prozesuko lehen independentzia erreferenduma, eta, Frantziaren parte izateko hautua gailendu zen arren (%56,7-%43,3), independentismoak espero baino askoz ere emaitza hobeak lortu zituen. Haustura sakonak Orduko horrek, gainera, agerian utzi zuen Kaledonia Berriko errealitatea: haustura sakona dagoela jatorriz indigenak diren kanaken eta jatorriz europarrak diren caldocheen artean, bai politikoki, baita soziologikoki ere. Kanakek independentziaren alde bozkatu zuten, eta caldocheek, aurka, baina independentismoak lortu zuen gazteriaren parte bat mobilizatzea —abstentziora jotzeko asmoa zuten gehienek— eta indigenak ez diren batzuek ere baiezkoaren alde egitea. Lehen galdeketan bezala, aurten ere, Hegoaldeko probintziako boto emaileak erakartzea da independisten erronka. Iparraldeko probintzian eta Leialtasun uharteetan, kanakak gehiengo dira, eta hori sumatu zen Kaledonia Berriko Kongresurako iazko bozetan, independentziaren aldeko alderdi politikoek jaso baitzituzten boto gehien bi eremu horietan. Arazoa, ordea, hirugarren probintzia horretan dute: biztanleriaren %75 bizi da eremu horretan, eta probintzia horretatik doaz ordezkari gehien ganberara; bada, eremu hori da loialisten gotorlekua. 268.767 biztanle ditu Kaledonia Berriak, eta horietatik 199.983 bizi dira Hegoaldeko probintzian; batez ere, Noumea hiriburuaren inguruan. Halere, azken bozetako joerak mesede egiten dio independentismoari: 1999ko bozetan, independentziaren aldeko alderdiek 19 diputatu eskuratu zituzten, eta indar loialistek, 35; egun, berriz, independentistek 26 ordezkari dituzte, eta unionistek, 28.
Ofizialki, 30 urte dira Kaledonia Berria deskolonizazio prozesu batean murgilduta dagoela, 1988ko Matignongo eta 1998ko Noumeako akordioen ondorioz. Frantziako Estatuaren eta Kaledonia Berriko independentisten eta loialisten ordezkariek adosturiko eta sinaturiko hitzarmenek koloniaren hiru probintzien eta komunitateen arteko desorekak orekatzeko neurriak aurreikusi zituzten, eta, lehen akordioaren kasuan, baita sinatu eta hogei urtera autodeterminazio erreferendum bat antolatzea ere. Hamar urteren ostean, ordea, independentistek eta loialistek ez zuten argi ikusi galdeketa horren antolaketa, hori egiteak aurreko hamarkadako tentsioak berpitz zitzakeelakoan; horren ondorioz, hiru aldeek Noumeako akordioa sinatu zuten, eta Parisek onartu zuen pixkanaka gero eta eskumen gehiago ematea Kaledonia Berriari. Alegia, koloniaren autonomia progresiboki handitzea. Gaur-gaurkoz, Kaledonia Berria testuinguru horretan dago: Justizia, ordena publikoa, Defentsa, moneta eta nazioarteko harremanak —falta zaizkion eskumenak— soilik independente bilakatuz gero bereganatuko ditu. Urte gatazkatsuen ondorio Matignongo eta Noumeako akordioak bide gatazkatsu baten ondorio dira. Independentziarako bidean, lehen harria Maurice Lenormandek jarri zuen, 1953an UC alderdia sortu zuenean; kaledoniarrak eta melanesiarrak elkartzea zuen helburu, Bi kolore, herri bakarra lelopean. Kanakek 1957ra arte itxoin behar izan zuten bozkatzeko eskubidea izateko; horren aurretik, ez zuten eskubide zibilik, eta lan behartuak egiteko erabiltzen zituzten.
Lafleur loialista eta Tjibaou independentista, elkarri eskua emanda, Matignongo 1988ko akordioak sinatu ostean. BERRIA
Iragan odoltsuak goia jo zuen 1980ko hamarkadan, Kaledonia Berria gerra zibilaren atarian zegoenean. FLNKSk, Jean-Marie Tjibaou buru zuela, «Kanakyko behin betiko gobernua» osatu zuen 1984an, eta hurrengo lau urteetan krisi politikoa eta iskanbila bortitzak izan ziren protagonista herrialdean. Goia 1988an jo zuten, Frantziako presidentetzarako bozen atarian: Ouvea irlako Gossanaheko kobazuloan ezkutatu ziren zenbait militante independentista, bahitu zituzten 27 jendarmerekin; militarrak bortizki sartu ziren, eta 25 hildako izan ziren; tartean, hemeretzi kanak. Orduan, negoziazioetako bidea hartzea erabaki zuten Tjibaouk eta loialisten ordezkari Jacques Lafleurrek, eta urte berean Matignongo Akordioa sinatu zuten; Ouveako tragedia, ordea, ez zen berehala amaitu: 1989an, aurreko urteko gertakarien oroimen ekitaldi batean, independentista batek Tjibaou hil zuen, aurreko urteko akordioa sinatzeagatik. 30 urteren ostean, Kaledonia Berriaren independentziak eztabaida politikoaren erdian jarraitzen du, eta aurtengo galdeketak ez dio amaierarik emango auzi horri. Baiezkoak irabaziko balu, Parisek eta Noumeak trantsizio epe bat jarriko lukete abian, etorkizuneko herrialdea prestatzeko, eta Kaledonia Berriari falta zaizkion eskumenak emateko; ezezkoak irabazita, Kaledonia Berriak ez luke eskumen gehiago izango. Halere, emaitza edozein dela, aurtengo galdeketa mugarri bat izango da, bai Kaledonia Berriaren historian, bai Frantziarenean.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184731/sabasango-estepa-paisaia.htm
|
Bizigiro
|
Sabasango estepa paisaia
|
Pitillas herritik gertu, hezegune endorreiko bat dago. Ura han bertan kiribilduta dago, eta batetik bestera dabiltzan hegaztientzat oasi bilakatua da azkenaldi honetan.
|
Sabasango estepa paisaia. Pitillas herritik gertu, hezegune endorreiko bat dago. Ura han bertan kiribilduta dago, eta batetik bestera dabiltzan hegaztientzat oasi bilakatua da azkenaldi honetan.
|
Pitillas herria Nafarroako erdialdean dago, Erriberri eta Tafalla gune historikoak lotzen dituen errepide bazterrean. Hango estepa paisaiak milaka bisitari erakartzen ditu, urtero-urtero. Izan ere, Pitillas eta Santakara herrien artean aintzira sonatua dago. Erdi Aroan, Sabasan izena zuen. Behiala, garaiko monarkaren ehizaldiak egiteko begiz jotako toki aparta zen Sabasangoa. Gaur egun, haatik, parajeok paradisu bilakatu dira faunarentzat, hara baitoaz hamaika hegazti nekaezin.
Ur emariari azken babesa eman zioten 2016ko abenduaren 23an, noiz eta Pitillasko eremua Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu zutenean. Hala ere, Natura 2000 sare ekologikoan zerrendatuta agertu arren, aspaldikoa da Sabasan ordokiko ur laminak babesteko ahalegina. Tamalez, 1970eko hamarkadan oasia drenatzeko eta guztiz agortzeko proiektuaren aferak oihartzuna hartu zuen. Lurzoruaren gazitasunak, ordea, amesgaiztoaren amaiera ekarri zuen. Kubeta endorreikoaren eskakizunetara makurtuta, hortaz, paisaia lehengoratzeko lehen urratsak egin zituzten 1980ko hamarkadan. Natura erreserbaren izendapenak Uxue mendigunearen eta Aragoi ibaiaren arteko eremu hezea balioesteko pauso garrantzitsua izan zen. Pitillasko aintzira Nafarroako hezegunerik inportanteena da uretako hegaztien habietarako, negurako eta paserako. Izan ere, aintziraren mundu bera da gunea kontserbatzeko baliorik handiena. XX. mendea amaitzear zela Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren arabera, Pitillasko aintziraren eremu osoa Hegaztien Babesgune Berezi izendatu zuen.
Aintzira endorreikoa Sabasango ordokian dago. JOSEAN GIL-GARCIA
Aintzira endorreikoa Estepako paisaian dauden hezeguneetan, Pitillaskoa garrantzitsuena da Nafarro aldean. Aintzirak jatorri endorreikoa duela gogora ekartzen dute geologoek. Hezegunea eragin ozeanikotik at dagoenez, eta tokiko aterraldi luzeek eraginda, jariatzeak eraginiko higadura txikia izaten da. Horrek mesede gaizto bat egiten dio ur korronteari, itsasora bidea erabat oztopatuz. Horren eraginez, ur isuria ordokiaren barruan pilatu eta bidaia bertan amaitzen da. Buztinez, lohiz eta hareharriz osatutako lur geruza irazgaitz baten gainean kulunkatzen da ura, mantso-mantso, eguzki galdatan. Sistema zingiratsuetako urak duen irtenbide bakarra, beraz, lurruntzea da. Pitillas aintzirara hurbiltzean, harrizko dike batek edukieran eta zabaleran eragina duela ikusiko du bisitariak. Halaxe da. Aspaldi, akaso aintzirek hizketan zekiten garaian, Sabasango ur baltsa txiki samarra zen. Baina bolumena handitu zuten gero, XVII. mendean, eta horma txiki bat eraiki zuten hego-mendebaldeko zokoan. Gaur egun, ur laminak 216 hektarea okupatzen du, eta bi metro sakon da. Uxueko mendigunetik jariatzen diren errekastoak ez dira zalapartaka doazen horietakoak. Prezipitazio kopurua ttipia dela eta, malkoen antzeko tantek paisaia zipriztintzeko joera izaten dute. Hegoaldeko haizeak hodeitzak ekartzen dituenean, ordea, sakan nagusiek xuxurla estrainio bat egiten dute. Diotenez, zerua haserre delarik, Pitillasko aintzira betetzeko beste euri ura bota dezake supituki.
Conejera etxaldearen albotik igaroko da bisitaria. JOSEAN GIL-GARCIA
Santo Domingo baseliza Sabasan muinoa, ordokia eta aintzira ezagutze aldera, abian jarriko da txangolaria Pitillas aintziraren ondoko behatokian. Berez, talaia batean altxarazita dago eraikina, eta, handik, panoramika zabala dago. Aintzira eta inguraldea aitzakiatzat hartuta, hiru osteratxo patxadatsu egin ditzake bisitariak. Txakurrak ez daude baimenduta aintziraren inguruan; izan ere, kubeta endorreikotik hurbil ibiltzeko aukera dagoenez, ur laminara gerturatzen diren hegaztiak uxa daitezke. Diketik igaro, eta labore sailak ondoan direla, aurrera joko du oinezkoak aintzira inguratzeko asmoz. Bideak bitan banatzean, erreserbako bigarren zidorrari ekingo zaio orain. Habiak egiteko garaian (martxotik ekainera) zidorra ezin da erabili, eta beste aukera batzuk baliatu behar dira paraje naturalaz gozatzeko. Ur lamina inguratzen jarraituko du ibiltariak, tamarindoak eta lezka berdeak hezegunera begira dituela. Pista zabal batera iritsita, ezkerrera egin, eta Conejera muinora begira jarriko da. Hurrengo bidebanatzean, eskuinera egin eta natura erreserbari buruzko informazio taula batera helduko da oinezkoa. Hartxintxarreko bideari oratuta, Sabasan tontorrera hurbiltzen hasiko da. Ibilian-ibilian, eskuinera jo, eta, Pozo Pastor ubidearen gainetik igaro bezain laster, Pikarana aldera doan nekazari bidea utzi eta pinuz jantzitako muinoaren oinaldera joko du zuzen-zuzen, sakan xumea aldamenetik. Sakanari begia kendu gabe, Conejera eta Santo Domingo baseliza lotzen dituen bide zabalera iritsiko da. Eskuinera egingo du orduan, eta, aldats ttipia amaituta, tontorrera doan bidea aurrez aurre izango du. Egun ermita altxatzen den lekuan Burdin Aroko herrixka bat existitu zela irakurtzeko aukera dago informazio taulan. Mende batzuk geroago, gainera, lau dorre zituen gaztelu edo talaia garrantzitsua altxatu zen Erriberi, Santakara eta Aragoi ibarreko lurrak kontrolatze aldera.
Zirkuitu batzuk diseinatu dira Pitillasko aintzira bertatik bertara ezagutzeko. JOSEAN GIL-GARCIA
Gainaldeko behatokitik jaitsi, eta atzera egingo du errekastoaren ondora itzultzeko. Nekazari horrek Conejera etxalde kuriosoraino lagunduko du. Han, eskuin-ezker egin gabe, zuzen jarraituko du. Bide zabalak ezkerraldera egingo du, apurka-apurka, eta aparkalekuraino lagunduko du.
Bihar: Iragana, harrietan irarrita (V): Ansot.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184732/ezkio-eta-itsasoren-bereizketa-prozesua-baliogabetu-egin-du-auzitegi-gorenak.htm
|
Gizartea
|
Ezkio eta Itsasoren bereizketa prozesua baliogabetu egin du Auzitegi Gorenak
|
Arrazoi nagusia da udalerriak ez duela oinarrizko baldintza hau betetzen: gutxienez 5.000 biztanle izatea.
|
Ezkio eta Itsasoren bereizketa prozesua baliogabetu egin du Auzitegi Gorenak. Arrazoi nagusia da udalerriak ez duela oinarrizko baldintza hau betetzen: gutxienez 5.000 biztanle izatea.
|
Itsasok 165 biztanle zituen 2016an, eta Ezkio-Itsaso udalerriak 2017an, denera, 613. Beraz, argudio horri eutsi dio Espainiako Auzitegi Goreneko 3. salak atzera botatzeko Ezkio eta Itsaso udalerriak bereizteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren foru dekretua.
Madrilek Estatuko Administrazio Orokorraren errekurtsoa onartu du, eta argudiatu du ez dela betetzen Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legean ezarritako baldintza: udalerri berriak gutxienez 5.000 biztanle izatea.
Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du 2017ko abenduaren 29ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaia. Izan ere, epai horrek ez zuen onartu Estatuko Administrazio Orokorraren errekurtsoa, argudiatuta ez zuela foru dekretua aurkaratzeko legitimazio prozesalik.
Espainiako Gobernuaren ebazpenak aipatzen duen baldintza ez dator bat Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2003an onartutako arauarekin. Madrilek gutxienez 5.000 biztanle eskatzen ditu udalerri berrirako, eta foru arauak, ordea, 2.500. Itsasok ez luke kopuru hori ere beteko, baina neurriak salbuetsi egiten ditu frankismo garaian herri borondaterik gabe elkartutako herriak. Hori litzateke Ezkio eta Itsasoren kasua, eta neurri horrekin sortu ziren beste udalerri hauek: Leaburu, Altzaga, Ikaztegieta, Orendain eta Baliarrain.
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du lanean jarraituko duela orain arte bezala Itsasoko herritarren eskaria bermatzeko. Etorkizunean ager daitezkeen aukera berriak aztertuko dituela ere gaineratu du: “Itsaso Gipuzkoako 89. udalerria izan zedin gure esku dagoen guztia egin dugu, eta herritarren alde lanean jarraituko dugu”.
Bederatzi urteko bidea
2011n hasi zuten Itsasoko biztanleek desanexiorako prozesua. Ezkio-Itsasoko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan dute beti, baita herritarrena ere. 2016ko irailean, herri galdeketan parte hartu zuten boto eskubidea zuten 140 herritarretatik 119k; 88k egin zuten desanexioaren alde.
Herritarren iritzia entzun ondoren, bi auzoetako ordezkariekin batzorde bat osatu zuten, eta bi txosten eskatu zituzten: batetik, aholkulari juridikoekin desanexiorako bideak aztertu zituzten, eta, bestetik, Siadeco enpresak bideragarritasun txosten bat egin zuen herri bakoitzaren mugak, zerbitzuak, eskubideak eta betebeharrak zehaztuz. Gipuzkoako Foru Aldundira bidali zuten desanexio espedientea, eta hark banaketa onartu zuen dekretu baten bidez, 2016ko abenduan. Urtarrilaren 13an eratu zuten Itsasoko Udal Batzorde Kudeatzailea.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184733/donostian-alokairu-turistikoa-berriro-arautzeko-eskatu-du-bizilagunekin-plataformak.htm
|
Gizartea
|
Donostian «alokairu turistikoa berriro arautzeko» eskatu du Bizilagunekin plataformak
|
Donostiako etxe turistikoen eta alokairuaren garestitzeaz argitaratu den ikerketa batean oinarritu da plataforma eskaera egiteko.
|
Donostian «alokairu turistikoa berriro arautzeko» eskatu du Bizilagunekin plataformak. Donostiako etxe turistikoen eta alokairuaren garestitzeaz argitaratu den ikerketa batean oinarritu da plataforma eskaera egiteko.
|
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) lau ikerlarik egindako azterketa batek agerian utzi du lotura dagoela Donostian etxe turistikoak ugaritzearen eta alokairuen prezioa igotzearen artean. Aitziber Etxezarreta Etxarri, Julen Izagirre Olaizola, Jon Morandeira Arca eta Imanol Mozo Carollo ikerlarien lana Economic Research-Ekonomska IstrazÌivanjak aldizkari zientifikoan argitaratu zen, apirilean.
Desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin donostiarren plataformak, aldizkari zientifikoan ateratako ikerketan oinarrituta, adierazi du«orain» dela aukera «Donostian alokairu turistikoa amaitzeko». Horretarako, alokairu turistikoa berriro arautzea proposatu du, «gaur egun dagoena kudeatuz, urratsez urrats praktika hori desagerrarazi arte».
EHUko ikerlariek egindako lana «Donostiako alokairuaren merkatuan eta etxebizitza turistikoei buruzko datu enpirikoetan» dago oinarrituta. Ikerketaren helburua da «eredu ekonomikoen bidez Airbnb-k Donostiako auzoetan duen presentziaren eta bizitegi alokairuaren prezioaren igoeraren arteko lotura zehaztea», eta, ikerketaren emaitzek adierazi dutenez, «Airbnb-ren presentzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da alokairuko etxebizitzen prezioa»; hau da, «Airbnb-ren presentziak alokairuaren prezioa igo du».
Bizilagunekin plataformak —ikerketan oinarrituta— adierazi duenez, «etxejabe askok beren jabetzak alokairu merkatutik atera eta merkatu turistikoan eskaintzeko hautua egiten dute». Horren ondorioz, «gero eta etxebizitza gutxiago daude eskuragarri alokairuan, eta prezioak igo egiten dira». Donostiari dagokionez, «Airbnb-ren bidez eskainitako etxeen kopurua oso altua da»; 2017. urtean, hiriko hotel eskaintzaren antzekoa. Horrez gain, «etxebizitza turistikoen merkatuari dagokionez, datuek 'elkarlan ekonomia' izenaren atzean merkatu estraktibista eta monopolizatua dagoela agerian jartzen dute».
2017ko abuztuan, Donostiako Udalak etxebizitza turistikoak arautzeko beste ordenantza bat onartu zuen. Horrekin batera, «aurreko araudia betetzen ez zuten eta ordurako itxiarazita behar zuten dozenaka etxebizitza turistiko legeztatu» zituzten. Plataformak azaldu duenez, ordenantza berria betetzen zela bermatzeko izendatutako taldeak «ez zituen inoiz izan lan eskerga horretarako behar ziren giza baliabideak eta baliabide materialak», eta «lizentziarik gabe lan egiten zuten hainbat etxek martxan jarraitzen zuten». 2020ko urtarrilean, ordea, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi zuen Donostiako Udalaren ordenantza.
Donostiako pisu turistikoen eta alokairuen egoerari erreparatuz, desazkunde turistikoaren aldeko plataformak hurrengoa salatu du: «Mundu mailako pandemia baten erdian gaude, jende askoren bizi baldintzak estutuko dituen krisi ekonomiko baten atarian, hirian kroniko bihurtu den etxebizitza arazo batekin eta alokairu turistikoaren araudi eguneraturik gabe. Orain aurrerapauso bat emateko unea da. Donostiar gehienen aldeko urratsa, espekulazioa eta eskrupulurik gabeko etekina geldiarazteko».
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184734/acbk-ezetz-esan-dio-gipuzkoa-basket-igotzeari.htm
|
Kirola
|
ACBk ezetz esan dio Gipuzkoa Basket igotzeari
|
Hemezortzi taldetatik bakarrak bozkatu du GBC ligan egotearen alde. Asteartean bilera dute ACBko, Espainiako Federazioko, Kirol Kontseilu Nagusiko eta talde donostiarreko ordezkariek.
|
ACBk ezetz esan dio Gipuzkoa Basket igotzeari. Hemezortzi taldetatik bakarrak bozkatu du GBC ligan egotearen alde. Asteartean bilera dute ACBko, Espainiako Federazioko, Kirol Kontseilu Nagusiko eta talde donostiarreko ordezkariek.
|
Gipuzkoa Basketentzat ez da sekula erraza izan ACB ligara bueltatzeko bidea. Aurreko aldietan ere zailtasunak izan zituen, batez ere baldintza ekonomikoak betetzeko. Oraingo honetan ere bazekien bidea nekeza izango zela, batez ere aurrekoetan ez bezala ACBko klubek ez dutelako nahi datorren denboraldian ligan bi klub gehiago egotea eta hogei taldekoa izatea. Hala, batzarrean talde donostiarra onartzearen aurka bozkatu dute, nahiz eta baldintzak bete. Hemezortzi klubetatik hamazazpi agertu dira GBC onartzearen aurka, eta bakarra alde.Baina erabakia ez da behin betikoa. Duela egun batzuk, Gipuzkoa Basketek argi utzi zuen ez zuela amore emateko asmorik, eta bere eskubideak defendatuko dituela. Horretarako, babesa eskatuko du eskumena duten erakundeetan, eta beharrezkoa bada, gainera, ez du baztertzen auzitara jotzea.
Auzia maiatzaren 25ean hasi zen. Egun hartan, koronabirusaren pandemia zela eta, Espainiako Saskibaloi Federazioak erabaki zuen amaitutzat ematea Urrezko LEB liga, eta une horretan igoera postuetan zeuden bi taldeek izatea aukera ACBra igotzeko; betiere, horretarako baldintzak betez gero. GBCk berehala eskatu zion ACBri igotzeko bete beharreko baldintzen eta agirien berri emateko, baina ez zituen jaso ekainaren 13 arte, ia hiru aste beranduago arte. GBCk, hala ere, epe barruan aurkeztu zuen datorren sasoian ACBn jokatzeko eskaria, uztailaren 15ean.
GBCk argi du baldintza guztiak betetzen dituela. Duen beste heldulekua Espainiako Federazioak ACBrekin duen hitzarmena da. Horren arabera, Urrezko LEBetik bi igoera izango lirateke, klubek baldaintzak batez gero.
Asteartean izango du egoera aldatzeko lehen aukera. Izan ere, egun horretan bilera egingo dute ACBko, Espainiako Saskibaloi Federazioko, Kirol Kontseilu Nagusiko eta Gipuzkoa Basketeko ordezkariek Madrilen. Gipuzkoa Basketek Espainiako Federazioaren babesa du. Jorge Garbajosa presidentea argi mintzatu zen: «Igoerak ez dira akordio kontu bat. Hitzarmen bat dago, eta bete egin behar da. Bakoitzak soilik bere interesei erreparatzen badie, arazo bat izango dugu».
Hogei taldeko liga bati ezezkoa esateko ACBren argudioa da egutegia oso betea dagoela jada, eta ekonomikoki ez dela bideragarria. Kluben artean, Baskoniako presidente Josean Kerejeta izan da jarrera hori sendoen eta argien defendatu dutenetako bat, eta ACBko presidente Antonio Martinek honela azaldu izan du beren jarrera. «Ez gaude itxita hitz egiteko. Baina gu hemezortziko liga baten aldekoak gara. Ligari sendotasuna eta sinesgarritasuna eman nahi diogu, eta hogeiko liga bat arazo handia litzateke». Akordiorik lortu ezean Kirol Kontseilu Nagusiak esku hartuko duela iragarri zuen Irene Lozako estatu idazkariak.
|
2020-7-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/184735/mikroplastikoak-aurkitu-dituzte-erresuma-batuko-marrazoetan.htm
|
Bizigiro
|
Mikroplastikoak aurkitu dituzte Erresuma Batuko marrazoetan
|
Aztertu dituzten 46 marrazoetatik %67k zuntz artifizialak eta mikroplastikoak dituzte urdailean.
|
Mikroplastikoak aurkitu dituzte Erresuma Batuko marrazoetan. Aztertu dituzten 46 marrazoetatik %67k zuntz artifizialak eta mikroplastikoak dituzte urdailean.
|
Exeter Unibertsitateko ikertzaile talde batek Erresuma Batuko kostako itsas hondotik gertu bizi diren marrazoak aztertu ditu, eta Scientific Reports aldizkarian argitaratu du lana. Greenpeace elkarteko zientzialari batzuen laguntzaz, hainbat sakoneratako —bost metrotik 900 metrora— lau marrazo espezie aztertu dituzte.
Ikerketaren arabera, aztertu zituzten 46 marrazoetatik %67k zuntz artifizialak eta mikroplastikoak dituzte urdail eta digestio hodietan. Guztira 379 partikula aurkitu dituzte, eta, nahiz ez jakin zer eragin duen animalietan, aurkikuntzak agerian utzi du gaur egun dagoen plastikoaren kutsadura.
Kristian Parton ikerketaren egile nagusiak adierazi duenez, mikroplastikoez gain «zelulosa sintetikoa bezalako partikulak aurkitzeak harritu» zuen. Partikula horiek ehunetan, erabili eta botatzeko higiene produktuetan —maskaretan, esaterako— eta arropan daude. Izan ere, arropa garbitzean «zuntz txiki-txikiak askatzen dira, eta sarritan iturri hidrikoetan amaitu eta itsasora irits daitezke». Zuntz txiki horiek itsasora iristean, «ur gainean gelditu edota hondora daitezke», eta marrazoek euren harrapakinen bidez edo «itsas hondoan dauden sedimentuen bitartez» irensten dituzte.
Lanaren emaitzen arabera, marrazorik handienek dute mikroplastiko eta zuntz gehien, baina ez da sexu edo espeziean oinarritutako desberdintasunik aurkitu.
Ikerketa Kornualles konderrian egin da, Ingalaterrako hego-mendebaldean. Ipar-ekialdeko Atlantikoan, Itsaso Zeltikoan eta inguruetan legatz arrantzan nahi gabe harrapatutako marrazoak dira aztertutakoak.
|
2020-7-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/184736/ansoteko-bazter-zingiratsua.htm
|
Bizigiro
|
Ansoteko bazter zingiratsua
|
Baionatik hurbil, Ansot ordokia dago, Errobi ibaiaren bihotz barruak alaituta. Inguru hori Natura 2000 sareko babes bereziko eremu izendatu berri dute.
|
Ansoteko bazter zingiratsua. Baionatik hurbil, Ansot ordokia dago, Errobi ibaiaren bihotz barruak alaituta. Inguru hori Natura 2000 sareko babes bereziko eremu izendatu berri dute.
|
Natura ondarearen kontserbazioaren beharrak interes handia arrapizten du gizartean. Ez da hain arraroa ere. Garapenari, osasunari eta ongizateari begira jarrita, inor gutxik jartzen baitu ezbaian ondasun biologikoaren eginkizuna. Baina, salbuespenak salbuespen, bigarren mailara baztertuta egon izan da substratu inorganikoaren eta lehorrekoaren dibertsitatea. A zer paradoxa! Geologoek, ordea, haren garrantziaz ohartarazi dute; izan ere, lur eremuaren erabilera jasangarrian oinarritzen da espezieen eta ekosistema guztien iraupena. Horren jakitun, makina bat ikerlan egin dira Euskal Herrian altxor geologikoari argi ematearen kariaz. Hala, XXI. mendea hasteaz batera, geoparkeak saretzeko ahaleginean aritu dira adituak, atsedenik hartu gabe. Euskal Kostaldeko Geoparkea, esaterako, Europako eta munduko parkeen sareko kidea da 2010az geroztik, eta balio bereziko toki eta paisaia geologikoen garrantzia azpimarratzeko helburua du.
IBILBIDEA (egin klik handian ikusteko). BERRIA
Baionak eta bere inguraldeak, haatik, bestelako paisaia umilagoa azaleratzen dute. Bistan da. Aturri handiak eta Errobi emaritsuak bat egiten duten eremu zabalaren gainean, Baiona galanta garatuz joan da, mendeen poderioz. Haren lur emankorrak iparralderantz ez ezik, hegoalderantz ere barreiatzen dira, eta eremu otzanok bezain samurrok ezin egokiagoak gertatu dira Lapurdiko hiriaren garapenerako. Jakina denez, Baionako ordokia Kuaternarioko detritu jakinen gainean ezartzen da, eta Errobi ibaiak berebiziko garrantzia hartu du estratuen terrazak sortzeko. Aturri eta Errobi ibaietako uberkak egokitu ostean, uholde eremuetan inguru zingiratsuak sortu ziren han eta hemen; hein handi batean, drainatze sistema makalaren ondorioz. Laua eta etxaldea Errobi ibaiaren magalean istingak edo zingirak daude, hots, berritzen ez diren sakonera txikiko ur eremuak, non landare bereziak hazten baitira, eta biodibertsitatea handia baita. Barta izena hartzen dute lur zingiratsuok. Errobi eta Aturri ibaien paraleloan, asko eta asko ikus daitezke. Bartetan ura pilatzen bada ere, ez da horrela gertatzen toki guztietan, Herbehereetako ingeniariek lan hidraulikoak egin baitzituzten XVIII. mendean; alde batetik, uraren jarioari egonkortasuna emateko eta ur korrontea mugatzeko gogo biziz, eta, bestetik, ur emariaren higadura samurtzeko eta belardietan pilatutako urak ibai aldera bideratzeko xedez. Lan hidraulikoak baliatuta, hortaz, lur eremuak nekazaritzaren mesedetan jarri zituzten aspaldi, betiere uholdeei ihes eginda. Ansoteko ordokia Baionatik oso gertu dago, Errobi ibaiaren ondo-ondoan. Guztira, 55 hektarea larre heze daude han. Eremu osoaren erdia natura oparoaren menpe dagoela ikusiko du ibiltariak. Ibaia eta ordokia babes bereziko eremu izendatuak izan dira oraindik orain, eta Europako Natura 2000 sareari lotuta daude dagoeneko. Ansoteko bihotzean, Bartetako etxea dago. Berez, XVIII. mendeko etxalde bat da, 1970. urtera arte laborantza lanetarako erabilia izan zena. XX. mendera arte, larreak eta labore soro ugari sailetan zatituta zeuden Ansotekoan, eta partzelazio hark nekazaritza askotarikoa eta intentsiboa ekarriko ditu gogora. Egun, haatik, ordokiari buruzko informazioa jasotzeko eta inguru zingiratsuan barrena egin daitezkeen ibilbideen nondik norakoen berri izateko tokia da. Natura agerian jartzeko xedez, gainera, berariaz jarritako museo bat dago lehen eraikinaren ondoan, eta aldi baterako erakusketak aurkeztu ohi dituzte bertan. Atondutako azkenekoak hezeguneak ditu hizpide. Argazkiez eta dokumentu oparoez goza daiteke barnean, behin erakusketa aretora sartuta. Ibiltariak bisitan jakin dezake, besteak beste, Ansoteko belakiak milioi bat kubo ur geldiarazi ditzakeela Errobiko emariak, brastakoan, hortzak erakusten dituenean. Behiala eraikitako dikeek eta ubide sare korapilatsuak lotura hidraulikoari mugak jarri dizkiotenez, Ansoteko natura eremuko arduradunak lanean aritu dira tokiko korridore ekologikoari segida emateko, baita uraren presentzia une oro bermatzeko ere.
Baionan emango zaio hasiera Ansoteko ordokira doan ibilbideari. JOSEAN GIL-GARCIA
Errobi ibaiaren altzoan Baionako Reduit plazatik abiatuko da bidaiaria. Errobi eta Aturri ibaiek bat egiten duten lekua da. Ondo-ondoan, Mayou zubia dago. Azpian, Errobi ibaiaren ur emari isila, apal-apal. Udaletxea eta antzokia hartzen dituen XIX. mendeko eraikin dotorea atzean utzi, eta Errobi ibaian gora hasiko da. Amuari ihes egin ezinik, zubirik zubi jarraituko du, ibaia zeharkatu gabe. Genie zubira iritsitakoan, harresia eskuinaldean utzi, eta aitzina joko du zaleak. Baionako Aviron kirol instalazioetan, Donejakue bideko seinaleak ikusiko ditu. Errobi zeharkatzen duen etorbidearen azpitik igaro eta berehala, platanondo ilara eder batek beztituko du bidea. Txirrindulariak eta lasterkariak abiadan igaroko dira ondotik, nork bere erritmoari eutsiz. Florida gimnasioko instalazioak bistan direlarik, Basusarriko udalerrian sartuko da oinezkoa. Zaldain Zuriak Ansot hezegunearen gertutasuna iragarriko digu. Baionako Ingurumen Zuzendaritzapean, ehunka hektarea kudeatzen dira han. Zubia gurutzatu eta ertzaz beste aldean, Ansoteko ordoki zingiratsura doan sarrera ikusiko du oinezkoak. Lizarrek, haltzek, ereinotzek, zumarrek eta gaztainondoek osaturiko galerian aurrera egingo du, tipi-tapa. Bideak 180 graduko bira bat egiten duenean, eskuinera jo, eta, Aitatxuri errekastoaren gainetik igarota, porlan bideari ekingo dio ibiltariak. Sekuoia handi bat atzean utzi eta berehala, Borde errekastoa igaroko du bidaztiak, eta antzina egin, ondo-ondoan erinotzak eta platano sendoak gogaide dituela. Aintzirako kanala gurutzatuta, Ansoteko etxera helduko da. Informazioa bertan hartuta, Landare edota Uraren xendaz goza daiteke, zidorrak oso ondo markatuta baitaude. Aurrerago, dokumentazio etxetik hurbil-hurbil, bi solairuko behatoki bat dago. Talaia ezin hobea da hezegunearen dinamika ulertzeko, baita larre bustiak bisitatzen dituen fauna bertatik bertara ezagutzeko ere.
Ansoteko ordokia Errobi ibai emaritsuaren ondo-ondoan zabaltzen da. JOSEAN GIL-GARCIA
Bihar: Iturrieta (eta VI).
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184766/gizon-bat-hilik-aurkitu-dute-gasteizen-eta-beste-bat-atxilotu-dute.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat hilik aurkitu dute Gasteizen, eta beste bat atxilotu dute
|
Pabiloi huts batean aurkitu dute gorpua, abisu bat jaso ostean.
|
Gizon bat hilik aurkitu dute Gasteizen, eta beste bat atxilotu dute. Pabiloi huts batean aurkitu dute gorpua, abisu bat jaso ostean.
|
20 urteko gizon bat hilik aurkitu dute bart Gasteizen, Arriaga-Lakua auzoaren inguruko pabiloi huts batean, indarkeria zantzuekin. Ertzaintzak 18 urteko beste gizonezko bat atxilotu du handik gutxira, hark hil duelakoan, zenbait hedabidek zabaldu dutenez.
Udaltzainek 21:00ak aldera jaso dute abisua, pabiloian «hila zirudien pertsona bat» ikusi zutela eta. Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri zituzten, eta hara iristean identifikatu zuten gorpua.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da. El Correo egunkariak adierazi du «drogekin lotutako zorrengatik» hil duela batak bestea.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184769/ekonomia-eta-enplegua-20-inguru-jaitsi-dira-bigarren-hiruhilekoan.htm
|
Ekonomia
|
Ekonomia eta enplegua %20 inguru jaitsi dira bigarren hiruhilekoan
|
Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino gehiago uzkurtu dira, esan baitzuen %13,4 eta %10,7 jaitsiko zirela apiriletik ekainera. «Bake garaian sekula bizi izan gabekoa bizitzea egokitu zaigu», esan du Azpiazu sailburuak.
|
Ekonomia eta enplegua %20 inguru jaitsi dira bigarren hiruhilekoan. Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino gehiago uzkurtu dira, esan baitzuen %13,4 eta %10,7 jaitsiko zirela apiriletik ekainera. «Bake garaian sekula bizi izan gabekoa bizitzea egokitu zaigu», esan du Azpiazu sailburuak.
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak inoizko eroriko handiena izan du urteko bigarren hiruhilekoan: %20,1 urte arteko tasan. Ez dago seriean horrelakorik, ezta enpleguarenean ere, koronabirusak eragindako konfinamendua eta haren ostekoa modu gordinean islatu baita enpleguaren datu makroan: %19,8. Eusko Jaurlaritzak ohartarazi zuen jaitsiera handiak izango zirela 2020ko bigarren hiruhilekoan, baina labur geratu da, Pedro Azpiazuren Ogasun Sailak %13,4 eta %10,7ko aurreikuspenak egin baitzituen, betiere BPG barne produktu gordinari eta enpleguari dagokienez. Horrenbestez, EAE atzeraldian sartu da bi hiruhileko jarraian ekonomiak atzera egin ondoren.
Parekorik ez duten jaitsiera horiek urteko lehen hiruhilekoan gertatutakoei gehitu zaizkie. Urtarriletik martxora, itxialdiaren egun batzuk baino jasotzen ez zituen epealdia izanik ere, %3,2 uzkurtu zen ekonomia, eta %2,8ko galera izan zuen enpleguak. Apirilaren 14an abiatu zen neurrien arintzea, baina ekainaren 21era arte iraun zuen prozesuak, eta epealdi horrek bere gordinean islatu du ekonomiaren geldialdia; edozein modutan, Gasteizko gobernuak aurreikusi baino askoz larriagoa da.
Eustaten arabera, ez dago serien hiruhilekotik hiruhilekorako sortu den koskaren parekoa, aurtengo lehenetik bigarrenera %16,9 uzkurtu baita Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeen BPGa. Enpleguaren alorrean, berriz, %17ko jaitsiera jaso du hiruhileko aldaketak. Datu beldurgarria izanda ere, are okerragoa izan zitekeen aldi baterako erregulazioak aintzat hartuko balira langabeak zenbatzeko. Erregulazio horiei esker, ez da eroriko handiagoa izan enpleguan, oraindik ere milaka langile baitaude haiei loturik, nahiz eta gehienak atera diren dagoeneko dosierretatik.
Bi digitukoa izango da urte amaierako uzkurtzea
Egungo jokalekuaren iluntasuna zenbaterainokoa den finkatuta dagoela, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak onartu du urte bukaerako hazkunde aurreikuspena aldatu beharko duela bere sailak, apalduta noski. Aurreratu du «bi digituko erorikoa» izango duela BPGak 2020an. «Bake garaian sekula bizi izan ez duguna bizitzea egokitu zaigu, inoiz ez dugulako ezagutu bi digituko jaitsierarik». Azpiazuk Europako Batasunean egindako suspertze planari erreparatu dio egoera ekonomiko-soziala orekatzeko, eta batez ere Espainiako Gobernuari mintzatu zaio, Kontzertuaren Batzorde Mistora deitzeko eskatzeko, defizita asko igoko dela ohartarazi ondoren. Sailburuak esan du aldundien bilketa %18 inguru jaitsiko dela urte amaieran, hau da, 2.000 milioi euro inguru. Zorpetze gaitasuna handitzea presazkoa dela esan du.
Enpleguaz hitz egitean, ezkortasuna adierazi du Ogasun eta Ekonomia Sailak, uste baitu beste 36.000 lanpostu gal daitezkeela urte amaiera arte. Kalkulatu dute defizita %3,5 inguruan kokatzea «beharrezkoa» izango dela industriak eta zerbitzuek izango duten jardueraren galerari aurre egiteko. Sailak gogoratu du 2019an BPGaren %2,2ko hazkundea izan zutela Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeek, eta sei urteko zikloa «hazkunde sendo batekin» itxi zutela. «Baina hori iragana da», esan du Azpiazuk.
Urtearen bigarren zatian ekonomia zertxobait suspetzea espero ote daitekeen galdetuta, Azpiazuk baietz esan du, baina zuhurtzia handiz erantzun du, «kutsatze mailaren arabera» izango dela garbi utzita. Ez du ezkutatu urte amaieran ekonomiaren uzkurtzea «ezezaguna» izango dela, baita urteko bigarren erdia hobea izanda ere. «Ahalegin guztiak beharko ditugu, publikoak eta pribatuak, egoera honi aurre egiteko».
Ekonomiak indar handiz egin du atzera Hego Euskal Herri osoan. Nafarroaren zenbakiak luze gabe jakinaraziko ditu Iruñeko gobernuak, baina urteko lehen hiruhilekoan argi ikusi zen lurraldeko ekonomia izoztu egin zela.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184770/trumpek-bertan-behera-utzi-du-errepublikanoen-konbentzioa.htm
|
Mundua
|
Trumpek bertan behera utzi du errepublikanoen konbentzioa
|
Abuztuan ziren egitekoak, Floridan. Koronabirusaren egoerak behartu du erabaki hori hartzera.
|
Trumpek bertan behera utzi du errepublikanoen konbentzioa. Abuztuan ziren egitekoak, Floridan. Koronabirusaren egoerak behartu du erabaki hori hartzera.
|
Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzo iragarri zuen bertan behera utzi duela Alderdi Errepublikanoaren konbentzioa. Berez, abuztuaren 25etik 27ra ziren egitekoak, Jacksonvillen (Florida); koronabirusaren pandemiak gehien jo dituen eremuetako bat da hori, eta, hain zuzen, krisi sanitarioak behartu du Trump erabaki hori hartzera.
“Ez da garai egokia konbentzio handi bat egiteko”, adierazi zuen AEBetako presidenteak atzo eginiko prentsaurrekoan. Zehaztu zuenez, eutsi egingo diote hilaren 24an alderdiko ordezkariak Charlotten (Ipar Karolina) egitekoak diren bilerari, eta, ofizialki, hor izendatuko dute Trump hauteskundeetarako errepublikanoen hautagai gisa; azaroaren 3an egingo dituzte presidentetzarako bozak.
Hasieran, ekitaldi osoa Charlotten egitea zegoen aurreikusita, baina, hango agintarien edukiera mugatuko zutela jakinarazi ostean, Floridara aldatzea erabaki zuen AEBetako presidenteak. Asmoa zen 15.000 pertsona biltzea aire zabaleko estadio batean, Trumpen onarpen diskurtsoa eta beste zenbait ekitaldi politiko egiteko. “Estatubatuarrak babestu behar ditut”, adierazi zuen errepublikanoen buruak.
Egunotan, pandemiaren inguruko diskurtsoa moldatu du Trumpek, eta herritarrei maskarak erabiltzeko deia egin die; baita jendea ez pilatzeko eskatu ere.
Jendaurrean egitekoak ziren ekintza politikoak bertan behera utzi arren, Trumpek adierazi zuen mantendu egingo duela onarpen diskurtsoa, baina ez zuen zehaztu nola egingo duen.
|
2020-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/184771/minaren-zauriak-kemena-du-orbain.htm
|
Politika
|
Minaren zauriak kemena du orbain
|
ETAren biktima da Rosa Rodero, estatuaren indarkeriarena Ane Muguruza. Batak senarra galdu zuen, eta besteak ez du inoiz aita ezagutu. Ustez, aurrez aurre behar lukete, baina elkarren ondoan dira, elkarri goxo entzuten, elkarri zauriak arintzen, eta bat egiten minari aurre egiteko.
|
Minaren zauriak kemena du orbain. ETAren biktima da Rosa Rodero, estatuaren indarkeriarena Ane Muguruza. Batak senarra galdu zuen, eta besteak ez du inoiz aita ezagutu. Ustez, aurrez aurre behar lukete, baina elkarren ondoan dira, elkarri goxo entzuten, elkarri zauriak arintzen, eta bat egiten minari aurre egiteko.
|
Bilboko alde zaharreko Lamiak tabernan egin dute hitzordua, hiriburuko topagune feministetako batean. Ane Muguruza iristerako, terrazan da Rosa Rodero. Pandemiagatik, ez dira sutsuki agurtu, baina igartzen da bien arteko harreman estua. Joseba Goikoetxea ETAk hildako ertzainburuaren alarguna da Rodero, eta Josu Muguruza talde parapolizialek hildako Herri Batasunako kidearen alaba Muguruza. Senide bat gatazkan hil izanaz gaindikoa da haien arteko lotura: Aneren eta Rosaren artekoa. Aspaldi da elkar ikusten ez dutela, eta argazkietarako paseoan eguneratu dituzte elkarren artekoak. Tartean, Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia GALekin lotzen duten txostenez aritu dira —elkarrizketa baino bi egun lehenago zabaldu ziren CIAren paperak—.
Roderok eta Muguruzak itxialdia amaitu berritan egin nahi izan dute hitzordua. Lehenak Kantabriara joan nahi du, uda lasai pasatzeko eta bilobez gozatzeko: «Bizi proiektu hori genuen Josebak eta biok, baina bera gabe egin behar izan dut azkenean». Muguruzak, berriz, Madrilera joan behar du, bikotekidea —Iurgi Garitagoitia— espetxean daukalako, eta elkarrizketako aste horretan bertan jakinarazi diotelako 389 urteko espetxe zigorra jarri diola Espainiako Auzitegi Nazionalak. Solasaldia egin eta zenbait egunera, ordea, Lannemezanera lekualdatu dute Garitagoitia —Frantzian ari zen zigorra betetzen Espainiaratu aurretik—, eta Muguruzak beste aste batzuk pasatu ditu bikotekidea ikusi gabe.
Ane, zure bikotekidea Madrilen egon da preso itxialdiak iraun bitartean, Espainian epaiketa zuelako. Zigor handia jarri diote. Zer moduz zaude?
ANE MUGURUZA: Hiru hilabeterako etorri zen, berez, baina bakartuta egon da denbora gehiago. Epaiketa izurriak iraun bitartean izan da, eta berak bakarrik prestatu du defentsa. Abokatuarekin bi bideokonferentzia izan ditu. Tentsio egoera bat da, ez soilik barruan dagoenarentzat. Uste dut presoei eta presoen senideoi aztarna utziko digula itxialdiak. Osasun eta higiene neurriak zehatz-mehatz bete behar dira, baina osasun mentalari buruz ere hitz egin behar dugu.
Eusko Jaurlaritzak egin du eskaera preso euskal herritarrak hurbiltzeko, Nafarroako hainbat eragilek eskatu dute euskal presoen baldintzak hobetzeko...
ROSA RODERO: Eskubidez dagokie: presoek beren etxetik gertu egon behar dute, gaixo direnak beren familiekin egon behar dute. Niri harrigarriena iruditzen zait ETA desagertu eta bi urtera oraindik berdin segitzea.
A.M.: Nola saldu ziguten hurbiltze gisa Julen Atxurrarena? Iktus bat izan zuen, eta «gerturatu» egin dute, baina ez hona, Madrilera.
R.R.: Ez, ez da gerturatzea. Hitzemandako ezer ez da erabat bete. Ezin dut inolaz ere ulertu. Legez da horrela.
Sareren urtarrileko Bilboko azken manifestazioan, Axun Lasarekin irakurri zenuen amaiera ekitaldiko manifestua, Rosa.
R.R.: Gure helburua da erakustea beste garai batzuk direla, erabat diferenteak. Presoak urruntzea erabaki politiko bat izan zen; jada ez daude gatazka horiek, baina badaude ondorioak. Beraz, erakutsi nahi dugu elkarrekin gaudela. Hemen bai, batuta gaude, berdin pentsatzen dugu: min handia dugu, eta etxe bakoitzean badago alde bateko edo besteko bat, sufritu duena. Kanpoan beste modu batera bizi dute, eta beste modu batera informatu dira.
A.M.: Kontuan hartu behar da, gainera, informazioa askotan distortsionatuta kontatu dela kanpoan.
R.R.: Bai, erabat.
A.M.: Indarkeria bati besteari baino garrantzia handiagoa eman zaio; are gehiago, indarkeria mota bat justifikatu eta laudatu egin da.
Hain justu, GALen auzia hizpide da. Orain, CIAk desklasifikatutako txostenetan iradokitzen da PSOErekin lotura zuela. Nola hartu duzue albistea?
R.R.: Ez nau harritu. Eta gertatu zenean ere ez.
A.M.: Ni gehien mugiarazi nauena da duela bi aste pintaketa batzuengatik beren onetik irtenda zeuden horiek orain, beren etxeari begira, ez dutela ezer esaten. Eneka Andueza atera da, eta iruditzen zait adierazpen interesgarriak egin dituela, baina ikusi behar dute etxean zer duten. Uste dut ETAk eta ezker abertzaleak egin duela ariketa hori, onartzea eragindako mina.
R.R.: Oraindik ez da guztiz egin.
A.M.: Baina maila indibidualean ari dira.
R.R.: Bai, bai, ari dira. Eta argi diot: ez alde batean eta ez bestean. Guri esaten ziguten: barkamena, barkamena eta barkamena. Niri hori beti absurdo bat iruditu zait.
A.M.: Nik ez dut barkamenik behar.
R.R.: Niri inork ez dit barkamena eskatu behar. Ez didate nire senarra itzuliko, eta zuri, zure aita ere ez. Baina, gutxienez, aitortza bai. Ni, azkenaldian, adinagatik nekatuta nago. Denbora asko pasatu da, eta borrokatu naiz ahal nuena, baina orain esaten dut: begira, paso egiten dut guztiaz, ze azkenean nahi dutena egiten dute. Eta horrek nekatu egiten zaitu, erre egiten zaitu, eta oso apatikoa bihurtu naiz.
A.M.: Une batean deskonektatu behar izan dut. Iritsi da puntu bat erabat gaindituta sentitzen nintzela. Haserre handiagoa nuen, ekarpena egiteko gogoa baino.
Maila pribatuan etorri zaizue PSEko norbait gaiari buruz hitz egiteko?
A.M.: Ez.
R.R.: Biktimengana ez da inor hurbiltzen. Gerturatzekotan, argazkia ateratzera etortzen dira. Gainontzean, ezertarako ez.
Biktima batzuek beste batzuek baina aitortza gehiago dutela uste duzue?
R.R.: Biktima guztiekin egon da erabateko babesgabetasuna. ETAren biktimei ez zitzaien aitortzarik egin 1996 arte, PPk biktimak banderatzat hartu arte.
A.M.: Badago jendea ez duena behar aitortza, edo ez duena min horretan sakonago joan nahi. Orain lasaiago hitz egin dezakegu gaiaz. Baina gobernuak, zenbait estamentuk eta talde politikok badute interesa gatazkak iraun dezan, min horretan sakontzeko, bigarren biktimizazio bat egiteko. Ez du justifikaziorik.
Ane, Egiari Zor elkartean ari zara lanean. Salatu izan duzu biktima izaera ez zaizuela aitortzen askori. Beste biktimen pareko aitortza eskatzen duzue.
A.M.: Inork ez du bere erantzukizuna onartu.
R.R.: Eusko Jaurlaritzak onartu du torturatuak eta GALen biktimak egon direla...
MARISOL RAMIREZ / FOKU
A.M.: Aitortza instituzionala bai, baina ez Espainiako Gobernuak, ez PSOEk ez dute aitortu zerikusia izan zutela GALen sorrerarekin. Zergatik ez dute hori onartzen? Erantzukizunak araztu behar dira, horrela bakarrik lortuko baitugu minak baretzea.
R.R.: Ohartu naiz guztiok segitu behar dugula kontatzen eta idazten. Ez ETA, ez GAL, baizik eta guztiok. Baditugu Triple A, Komando Antikapitalistak... Askotariko hilketak daude, bereziki Euskal Herrian. Eta jende horrek guztiak ez du aitortzarik jaso. Halere, egia absoluturik ez dago, bakoitzak duelako bere egia.
A.M.: Egiari Zor-en esaten dugu egia poliedrikoa dela.
Askotariko ikuspegiez ari zarete. GALen eta ETAren biktimak zarete. Elkarri begiratuta, zer sentitzen duzue?
A.M.: Elkarrekiko aitortza bat.
R.R.: Pertsona arruntak gara. Honek guztiak, bereizi beharrean, gehiago batu gaitu, eta helburu beragatik borrokatzen gara. Sufrimenduak batzen gaitu.
A.M.: Arlo humanoan egiten dugu bat, eta hortik egin nahi dugu ekarpena. Elkarbizitzan eragin nahi duenak, posizio horretatik egiten du: inork ez dezala sufritu guk sufritu duguna.
R.R.: Ez du inork merezi; bizi guztirako eragiten duen zerbait da.
A.M.: Motxila bat da.
R.R.: Bai, gaixotasunak eragin dizkigun motxila bat.
Osatze horretarako, senarra hil eta berehala hasi zinen biktimen arteko solasaldietan parte hartzen, 1995 inguruan, oraindik hori pentsaezina zela.
R.R.: Nire senarrak Langraizen (Araba) preso zeuden batzuekin bazuen harremana; beraz, ETAren biktima izan aurretik ezagutu nituen ETAkoak.
A.M.: Ez da hain kontu polarizatua, alegia.
Beste aldeko biktimekin elkartzeagatik babesgabe sentitu zara inoiz, Rosa?
R.R.: Bai, jakina. Beste biktima batzuk denetarik esan dute nitaz, beste diskurtso bat izateagatik.
Ustez parte zaren taldeak baztertu zaitu?
R.R.: Halaxe da. Gogorrena AVTrekin izan nuen. Gaixo eta puta izan ezik, denetarik deitu izan naute. Beti esan dut biktima guztiak diferenteak garela, ez dagoela bat bera ere berdina. Denok ditugu gauzak sentitzeko eta bizitzeko modu diferenteak.
Kanpotik ikusita, pentsa daiteke alde bateko eta besteko biktimak bi lubakietan zaudetela, eta talde homogeneoak osatzen dituzuela.
R.R.: 2011n, Biktimen Legea atera zen. Zazpi urte egon ginen legea osatzen. Madrilen ahate itsusia sentitzen nintzen.
A.M.: Biktimen elkarte batzuek beste elkarte batzuk sortzen dituzte dirua eskuratzeko.
R.R.: Nire senarra, nik dakidanez, AVTren zerrendan dago nire oniritzirik gabe. Hamaika aldiz salatu dut.
Esan duzue sufrimenduak batzen zaituztela. Nola aldatu zitzaizun bizitza senarra hil zutenean, Rosa?
R.R.: Guztiz aldatu zitzaidan. Nik bizi proiektu bat nuen; 18 hilabete lehenago alaba bat izan genuen. Lehen urtean amets batean bezala zaude. Pentsatzen duzu atea igaroko duela. Esaten dute hori alargunen kontua dela. Bigarren urtean hasten zara onartzen zer ari zaren pasatzen, eta orduan erabaki nuen zerbait egin behar nuela. Pentsatu nuen nire hondar alea jar nezakeela. Jo eta su hasi nintzen horrekin eta nire seme-alabak zaintzen. Zortea izan dut, kuadrilla eder bat nuelako, babestu ninduena. Ez ninduten bakarrik utzi. Eta, politikoki ere, nire senarra oso ezaguna zenez, harreman horiek guztiek on egin zidaten. Horren ostean jausi nintzen. Hiru urte egon nintzen ezin inon egon, etxean itxita; ez nuen inorekin egon nahi, sekulako depresioa nuen.
A.M.: Ez gara ohartzen askotan dolua ez dugula pasatzen momentuan, geroago baizik. Nik, esaterako, 22 edo 23 urte nituenean jo nuen lurra. Momentu hartan oso galduta nengoen. Arkaitz Bellon presoa bihotzeko batez kartzelan hil zenean, Elorriora (Bizkaia) gorpua eraman zutenean, nire senitarteko zuzena izango balitz bezala bizi izan nuen, eta esan nuen: «Zer ari zait gertatzen?».
R.R.: Ba, ordura arte dena ezkutatu zenuela.
A.M.: Hori da; orain arte ez diogu gure buruari baimendu sufrimendua.
Zu, Ane, aita hil eta 17 egunera jaio zinen. Prozesua desberdina izango zen: ez zenuen ezagutu, baina etengabe egongo zen presente.
A.M.: Jaio nintzenerako aita sinbolikoki bertan zegoen, hilda egonda ere. Beti egon da presente, baina 30 urteotan rol diferentea izan du. Noski, prozesu bat da. Hasieran esaten zidaten: «Aita Josu ez dago», gero hilda zegoela, gero hil egin zutela, eta gero nork eta zergatik. Baina, nik erabat normalizatua nuen.
Sentitzen zenuen zure bizia ez zela gainontzeko haurrenaren antzekoa?
A.M.: Nik banekien aita hilda zegoela, baina ez nekien ondo zergatik. Egun batean, ikastolako lagun baten etxera joan nintzen, eta beren gurasoei ideia ona iruditu zitzaien nire aitaren gorpua Bilbora iritsi zeneko bideoa jartzea. Etxera joan, eta amari esan nion.
R.R.: Guk ere badugu bideoetan jasota aste horretan gertatu zena, ze azaroaren 22an eman zioten tiroa, baina 26ra arte ez zen hil.
Egun horietan zer zenuen buruan?
R.R.: Gauza bakarra: nire senarrarekin egon nahi nuela. «Maite zaitut» esaten ikasi nuen. Esaten nion sentitzen nuela lehenago ez esan izana.
Ane, Rosak dio egun horietan ikasi zuela «maite zaitut» esaten. Maitatu al daiteke inoiz fisikoki egon ez den aita bat?
A.M.: Ahal da, baina oso zaila da, eta psikologoarekin hasi nintzenean galdetzen nion: «Zer sentitu behar dut nire bizitzan presente egon ez den norbaitengatik?». Figura hori maite duzu, hala transmititu dizutelako, baina harreman erreala falta da, eta niri kostatu egiten zitzaidan ariketa hori egitea. Agian bizirik balego ez genukeen harreman ona izango.
Aske sentitu zarete emozio horiei buruz hitz egiteko?
A.M.: Ez. Ni Josuren alaba izan naiz, eta ez didate utzi honetaz guztiaz ahazten eta nire bizitza propioa egiten. Ez dut espazio hori eduki. Aldiz, azaroaren 20a jai egun gisa oroitzen dut. Elkartzen ginen lagunartean, aitaren monolitoaren inguruan, bazkaltzera joaten ginen...
Ez al da nekeza urtero ekitaldietara joatea?
R.R.: Nire senarraren omenaldiak soilik lehen urtean eta hogeigarren urteurrenean egin dira. Lehen urteetan guk egiten genuen meza, eta hilerrira joaten ginen, baina egun batean zerraldo erori nintzen hilerrian. Orduan erabaki nuen mugara iritsi nintzela.
A.M.: Nik onartu behar izan dut ez dudala beste tokirik. Inork ez dit galdetu ekitaldietan edo elkarrizketetan parte hartu nahi dudan. Momentu batean bai, sortzen zidan halako arrangura, baina ohartu naiz estatuen terrorismoaren biktimek ez dugula beste erremediorik. Gutxi gara, hitz egiteko prest dagoen jende gutxi dago. Jakina, batzuetan pentsatu izan dut: «Paso egin nahi dut, eta nire bizitza egin».
Omenaldiak, hilerria... Absentziak leku handia du zuen bizitzetan.
A.M.: Absentziarekin hazi naiz, eta horrekin bizitzen ikasi dut. Askotan galdetzen diot neure buruari nola izango litzatekeen aita bat edukitzea.
R.R.: Nik argazkietan begiratzen dut, eta esaten dut: «Kabroia. Zu beti gazte, eta ni, gero eta zaharrago». Argazki horrekin hitz egiten dut. Esaten dute alargun guztiak apur bat eroak gaudela, eta izan daiteke, baina mina arintzen dit.
Bada estrategia bat, ezta?
R.R.: Bai.
Nola egiten diozue aurre min horri guztiari?
A.M.: Ikasi egiten duzu.
R.R.: Horrekin bizi zara. Mina, joan den pertsona hori… beti daude hor.
A.M.: Badaude oraindik irekita dauden zauriak, eta badirudi batzuetan alkohola botatzen dizutela, gainera. Baina egia da ikasten duzula horrekin bizitzen, eta zure parte egiten duzu.
Parte izateaz ari zaretela,beti izan zarete Josebaren alarguna eta Josuren alaba. Nola kudeatzen da hori? BERRIAk ere horregatik batu zaituzte...
A.M.: Niri horregatik gustatzen zait esatea Elenaren alaba ere banaizela. Baten batek har dezake gaizki, esaten dudalako gehiago naizela Elenaren alaba Josurena baino. Hori horrela da.
R.R.: Ni gogoratzen naiz; hasieran esaten zutenean ez dakit noren alarguna nintzela, esaten nuela ezetz, emaztea nintzela. Azkenean ohitzen zara, baina...
Sentitzen duzue indarkeria bizi izan duzuela zuen larruan? Ala zuzenekoa ez den biktimatzat duzue zuen burua?
A.M.: Bizi osoan izan dut gatazka gertu, ez soilik nire aitagatik. Haurtxoa nintzenetik espetxera joaten nintzen aitaren kideak bisitatzera. Marseillara (Frantzia) joaten nintzen han zegoelako konfinatuta lagun bat; Parisera joaten nintzen... Gatazkaren parte naiz, gatazka bizi izan dut nire larruan, eta, egun, ondorioak ere jasaten ditut, ezin naizelako nire bikotekidea bisitatzera joan.
Lehenago aipatu duzue kalte psikologikoak jasan dituzuela.
R.R.: Medikazioarekin daramat 22 urte.
A.M.: Parisera bisitan joaten nintzenean, gaueko trena hartzen genuen. Automatikoa zen Orfidala hartzea lotarako. Ongi deskantsatuta egon behar nuen. Trenean sekulako tentsioa egoten zen, eta kasik hobe zen pilula hartu eta lo egitea.
R.R.: Semea hitz egin gabe gelditu zen; autoan zegoen Josebari tiroa eman ziotenean. Berea pasatu zenean, 2000. urtean erori nintzen.
«Erori zinen». Esaldi hori asko erabiltzen da preso hartutakoekin edo hildakoekin...
R.R.: Ba bai... Eroriko totala izan zen. Bi hilabetetan 50 kilora heldu nintzen. Eta horrela pasatu nituen hiru urte.
Norbaitek eman dizue babes psikologikoa?
R.R.: Neuk bilatu dut.
A.M.: Nik ere bai. Badago sare bat psikologoena orain, baina urte askotan ez diogu geure buruari baimena eman hau guztia kanpora ateratzeko. Horrek ondorio batzuk ditu: hainbeste min eta sufrimendurekin bizitzearenak.
Eta kalte ekonomikoak?
A.M.: Guk eduki genuen kalte-ordaina, baina gero, esaten dutenez ETArekin zerikusia duela aitak, ba... Beti atzera botatzen dituzte diru laguntzak.
R.R.: Nik ez dut aparteko diru laguntzarik izan. Jaso genuen diru kopuru bat biktimen legea egin zenean. Alargun eta umezurtzen pentsioa ere jaso dugu.
Emakume gisa gutxietsita sentitu zarete inoiz? Iruditeriari erreparatuta, behintzat, andreak zarete gatazkaren ondorioak jasan dituzten gehien-gehienak.
A.M.: Infantilizatuta sentitu naiz. Nire aita gora, nire aita behera...Tira, 30 urte ditut, eta iritzi propioa daukat.
R.R.: Niri, behin, AVTko batek esan zidan: «Zuek, alargunak, ederki bizitzea tokatzen zaizue. Anaiok pasatzen dugu okerren». Diruagatik esaten zuen.
A.M.: Istorio honen guztiaren alde emozionala gara. Guk sufritu dugu hau, baina baita aurrera ateratzeko lanean aritu ere.
R.R.: Euskal Herrian elkartzen garen guztiak andreak gara.
Non hartzen duzue babesa?
A.M.: Amarekin. Berarekin husten naiz, eta pentsatzen dudan guztia esan dezaket.
R.R.: Nire seme-alabekin. Esaten zidaten indarra nuela, baina bai zera. Haiengatik egin behar nuen.
Egin dituzue biktimen arteko topaketak, bake konferentzietan izan zarete. Sentitu duzue aitortza zuen lan politikoagatik?
A.M.: Ez da hainbeste aitortzen. Niri batzuetan gertatzen zait. Egiten ari naizen lan politikoagatik norbait etortzen bada zoriontzera, esan izan didate: «Zure aitaren antza duzu». Eta nik: «Ados, baina hau ni ari naiz egiten, ez nire aita». Aitortza horrek niretzat beharko luke, baina beti dago azpimarra hori.
R.R.: Nik uste dut ekarpena egin dugula, eta, hain justu, horregatik segitu dut lanean.
Inoiz sentitu zarete erabilita biktima gisa?
R.R.: Pertsonalki, ez, baina biktimak erabiltzen dira.
A.M.: Bai, eta oraindik ere bai.
Datorren urtean hamar urte beteko dira ETAk borroka armatua utzi zuenetik.
A.M.: Hari solte asko dago oraindik, baina egungo espetxe politika amaitu behar da. Presoak hurbildu behar dira, larri gaixo direnak eta adinekoak kaleratu, presoen egoera malgutu... Ezinbestekoa da alde horrek ikustea urratsak egiten ari direla.
R.R.: Gustatzen zait zuk esatea nik pentsatzen dudana,aldarrikapen horiekin bat egiten dut. Beti eskatu izan dut presoak gerturatzea eta gaixoak askatzea.
Bi ordu daramagu gaiaz hitz egiten. Zauriak ireki dira berriro?
A.M.: Nik pisua kentzen dut.
R.R.: Nik egiten dut uste dudalako egin behar dudala, ekarpen bat egiten ari naizela.
A.M.: Bai, ekarpen bat da.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184772/ane-muguruza.htm
|
Ane Muguruza
|
Ane Muguruza.
|
Josu Muguruza zuen aita, Herri Batasunako Espainiako Kongresuko diputatua. Baina ez zuen ezagutu, bera jaio baino hamazazpi egun lehenago hil baitzuten, 1989ko azaroaren 20an. Jaio aurretik, beraz, determinatuta zegoen, baina, etiketa hori izanda ere, egin du bere bidea. Ane Muguruza nor den galdetuta, zera dio, irribarrez eta ilusioz: «Ane bere lana asko gustatzen zaion neska bat da. Haur txikiekin egiten dut lan, eta pila bat disfrutatzen dut. Bizitzarekin gozatzen duen neska bat naiz, eta maite nauen jendearekin inguratzea gustatzen zait. Emakume feminista bat naiz, eta Euskal Herriaren askatasuna nahi duen eta horren alde borrokatzen den emakume bat naiz, eta oraintxe bertan gai naiz dena emateko nire bizitzagatik eta nire bizitza proiektuengatik».
|
||
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184773/rosa-rodero.htm
|
Rosa Rodero
|
Rosa Rodero.
|
«Joseba Goikoetxearen alarguna izateaz harro nago», dio Rosa Roderok. ETAk bere senarrari tiroa bota zion 1993ko azaroaren 22an, eta lau egun geroago hil zen. Ordutik, hamaika aldiz parte hartu du euskal gatazkaren biktimen topaketetan, baina egin du bidea hortik harago ere. Hunkitu egiten da Rosa Rodero nor den galdetuta: «Rosa da andre bat bakardadea asko sentitzen duena, baina beste batzuekin konpentsatzen duena: ilobak, seme-alabak... Egia esan, etxean babes handia izan dut, eta horrek laguntzen dit aurrera ateratzen. Batez ere nire ilobek, ikustea bere aitarekin euskaraz ari direla... Garaian hain ezinezkoa iruditzen zitzaidan... Eta horregatik betetzen nau. Pentsatzen dut: 'Zerbait egin dugu'».
|
||
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184774/mendigorriko-gurasoek-helegitea-jarri-dute-nafarroako-gobernuaren-aurka.htm
|
Gizartea
|
Mendigorriko gurasoek helegitea jarri dute Nafarroako Gobernuaren aurka
|
Haien seme-alabek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatu nahi dute
|
Mendigorriko gurasoek helegitea jarri dute Nafarroako Gobernuaren aurka. Haien seme-alabek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatu nahi dute
|
Mendigorriko haurren gurasoek (Nafarroa) eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak helegitea aurkeztu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, Nafarroako Gobernuaren erabakiaren aurka. Haien seme-alabek D ereduan herrian bertan ikasteko duten eskubidea bermatu nahi izan dute horrela. Lehenago ere Hezkuntza Departamentuan aurkeztu zuten helegitea, baina erantzuna ezezkoa izan da.
Hezkuntza Departamentuak dioenez, Mendigorriko zentroari ez dagokio D eredurik, baina gurasoak eta Behatokia ez daude irizpide horrekin ados, eta argudiatzen dute dekretuan ezarritako mapak ezin duela oztopo izan Foru Legean ezarritakoa betetzeko; hau da, eskaria egonez gero, eremu mistoan euskarazko lerroak zabaldu behar direla.
Bide judizialera jotzeak gastu ekonomikoak ekarriko dituela-eta, kanpaina abiarazi dute Mendigorriko gurasoek herritarren laguntza lortzeko.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184775/mendillorriko-zirku-mediatikoa-gaitzetsi-dute-hainbat-gizarte-elkartek-eta-gaztek.htm
|
Gizartea
|
Mendillorriko «zirku mediatikoa» gaitzetsi dute hainbat gizarte elkartek eta gaztek
|
Auzoan agerrladia atzeman zenetik komunikabideek egindako jazarpena salatu dute.
|
Mendillorriko «zirku mediatikoa» gaitzetsi dute hainbat gizarte elkartek eta gaztek. Auzoan agerrladia atzeman zenetik komunikabideek egindako jazarpena salatu dute.
|
Mendillorri jomugan dago egunotan, auzoan izandako agerraldiaren ondorioz. Ehundik gora positibo atzeman dituzte Iruñeko auzo horretan, eta PCR proba masiboak egiten ari dira osasun langileak. Kutsatzeen pisua, baina, auzoko gazteen gain erori da, Alde Zaharreko gaueko aisialdiarekin lotu baitute agerraldia, eta 17 eta 28 urte bitarteko gazte guztiei proba egiteko dei egin diete. Halaber, gazteek eta auzoko hainbat elkartek komunikabideen partetik pairatu behar izan duten «zirku mediatikoa» salatu dute.
Atzo arratsaldean, probak egiteko txanda zuten 500 gazte inguruk auzoko institutuan, eta hainbat gaztek deialdia egin zieten auzotarrei berekin batera hara hurbiltzeko, beren pribatutasuna babeste aldera. Deialdirako hainbat kartel zabaldu zituzten Auzoaren kriminalizazioari ez, ez gara zuen zirku mediatikoa lelopean. Izan ere, komunikabideek argazkiak atera ahal izateko deialdia zegoen arratsaldean. Auzotarren ezinegonaren ondorioz, ordea, bertan behera utzi zuen deialdia Nafarroako Gobernuak.
Goizean, agerraldia egin dute gazteek eta hainbat elkartek, eta gazteek "arduraz" jokatu dutela nabarmendu dute: aztarnen ikerketan lagundu dutela eta probak egiteko prest agertu direla adierazi dute.
Geroa Bairen gaitzespena
Geroa Bai ere gaitzetsi egin du auzoan jasaten ari diren «jazarpen kanpaina», bereziki gazteak. Alderdia kezkaturik azaldu da egunotan geratzen ari diren kutsatzeekin, eta arduraz jokatzea galdegin die herritarrei. Halere, azaldu du gazteei ere arduraz jokatzea dagokiela baina Mendillorrin jasaten ari diren tratua «neurrigabea» dela. Era berean, auzoko gazteek izan duten jarrera goraipatu du alderdiak, eta gazteek auzoaren alde egiten duten lan «irmoa» nabarmendu du.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184776/kasuek-gora-egin-dute-hegoaldean.htm
|
Gizartea
|
Kasuek gora egin dute Hegoaldean
|
Azken orduetan 229 positibo atzeman dituzte, horietatik 93 Nafarroan.
|
Kasuek gora egin dute Hegoaldean. Azken orduetan 229 positibo atzeman dituzte, horietatik 93 Nafarroan.
|
COVID-19aren proban positibo eman dute 229 herritarrek Hegoaldean, atzo baino 23 gehiagok. Positibo gehienak Nafarroan detektatu dituzte, eta igoera nabarmena izan da herrialde horretan: atzo 66 kasu atzeman zituzten; gaur, berriz, 93. Bizkaian 86 kasu detektatu dituzte, eta Gipuzkoan, 35. Halaber, gora egin dute kasuek Araban: sei kasu atzeman zituzten atzo, eta 13 izan dira gaur. Gainera, hiru herrialdeetatik kanpoko beste bi kasu zenbatu dituzte.
Bilboko kasuek gora egin ostean, Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo jakinarazi zuen agerraldi bat detektatu zutela hiriko taberna batean. Azken hiru egunetan, 72 positibo atzeman dituzte hirian, eta gaur beste 23 gehitu behar zaizkio. Ermuan ere beste hemeretzi kasu detektatu dituzte, eta dagoeneko 153 dira larunbatetik herrian atzemandako kasuak. Sailburuak adierazi zuen Ermuko positibo ugarik lotura zutela inguruko beste herrietako agerraldiekin.
Gipuzkoan, hainbat herritan izandako agerraldiak kontrolpean daude oraintxe; besteak beste, Bergaran, Tolosan eta Zarautzen atzemandakoak. Halere, herri horietan gaueko aisialdia mugatua dago oraindik ere. Eibarren, aldiz, badirudi agerraldia ez dela erabat baretu, azken orduetan hamazazpi kasu detektatu baitituzte.
Halaber, Mendillorrin (Nafarroa) dago oraintxe agerraldirik indartsuena: orain arte, egun hauetan agerraldiarekin lotura duten 147 kasu detektatu dira. Auzoko gazte guztiak proba egitera deitu zituen Nafarroako Gobernuak, eta gaur 500 gaztek hartu dute txanda PCR proba egiteko. Nafarroako Osasun Sailak ez du argitu azken orduetan detektatu diren positiboetatik zenbatek duten lotura Mendillorriko agerraldiarekin.
Oinarrizko erreprodukzio zenbakia ere (R0) jakinarazi du Jaurlaritzako Osasun Sailak. Birusa duenak zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du tasa horrek. Asteburuan, bi puntutik gorakoa zen tasa: 2,27 larunbatean. Azken egunetan, aldiz, jaitsi egin da, eta gaur 1,49 da. Bestalde, lau herritar ospitaleratu dituzte azken orduetan gaitza dela eta, eta beste hiru ZIUan daude.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184777/122-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-marixol-iparragirreri.htm
|
Politika
|
122 urteko espetxe zigorra ezarri diote Marixol Iparragirreri
|
Epaileak Luciano Cortizo Espainiako Armadako komandantea hiltzeko «agindua ematea» leporatu dio, eta horretarako beharrezko «lehergailuen horniduraz» arduratzea.
|
122 urteko espetxe zigorra ezarri diote Marixol Iparragirreri. Epaileak Luciano Cortizo Espainiako Armadako komandantea hiltzeko «agindua ematea» leporatu dio, eta horretarako beharrezko «lehergailuen horniduraz» arduratzea.
|
Marixol Iparragirre (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1961) 122 urteko espetxe zigorrera kondenatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, fiskaltzaren eskaerari men eginez. Iparragirreren aurka Espainiako Estatuan eginiko lehen epaiketan, ebazpenean epaileak leporatu dio ETAren komando bati «agindua ematea» Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzeko, eta horretarako «lehergailuz hornitzea». Iparragirrek, epaiketan, ukatu egin zuen hilketan parte hartu izana, eta, era berean, salatu zuen EPPKren ordezkaria izategatik abiatu dituztela bere aurkako prozesuak. Ibon Etxezarreta eta Agustin Almaraz euskal presoek lekuko gisa deklaratu zuten, eta azaldu ez zutela harremanik izan Iparragarrirekin.
Cortizo komandantea 1995eko abenduaren 22an bonba-autoz egindako atentatu batean hil zuen ETAk, Leonen (Espainia). Hori dela eta, Iparragirreri 122 urteko kartzela zigorra jartzeko eskatu zuen fiskaltzak: 30 urte hilketa delituagatik, beste 80 urte hilketa saiakera delitua leporatuta —erasoan izandako lau zauritu larri bakoitzeko, 20 urte—, eta hamabi urte lehergailuak edukitzea egotzita.
Euskal presoa Frantzian izan zuten preso 2004tik iazko irailera arte, ETAko kidetzat jota. Zigorra beteta, Espainiaratu egin zuten, eta, kondenarik ez izan arren, Brievako kartzelan pasatu ditu azken hamar hilabeteak, bakartze moduluan. Haren aurka hamabi kausa dauzkate irekita, eta gaurkoa lehen epaiketaren sententzia izan da. Datozen bi epaiketen datak zehaztuta daude: urrian eta datorren urteko urtarrilean izango dira.
ETAren desegitearen ahotsa
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren ahotsetako bat izan da Iparragirre azken urteetan, eta, Frantzian preso zela, besteak beste Parisko diputatu eta senatarien bisitak jaso zituen. ETAk bere desegitearen berri eman zueneko adierazpenari ahotsa jarri zion Iparragirrek, Josu Urrutikoetxearekin batera, 2018ko maiatzean.
Debagoienean (Gpuzkoa) sortu den babes plataformak Iparragirre aske uzteko eskatu izan du, «ezinbesteko ekarpena egin duelako Euskal Herria bake bidean jartzeko». Iruditzen zaie «ziklo berri honetan» epaiketak «sobran» daudela.
1981ean Ipar Euskal Herrira joan zen, eta Kanboko (Lapurdi) lizeoan irakasle aritu zen. 1984an joan zen sasira, GALek Santi Brouard medikua eta ezker abertzaleko kidea hil ondoren. 2004ko urrian Saliesen (Okzitania) atxilotu zuten arte, 23 urte sasian pasatu ostean. Mikel Albisu bikotekidearekin batera kartzelatu zuten.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184778/novaltiako-langileek-urtebete-egin-dute-greban.htm
|
Ekonomia
|
Novaltiako langileek urtebete egin dute greban
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botika banatzaile nagusia da. Manifestazioa egin dute Bilbon. Salatu dute kontratu berrietan «gutxieneko soldatatik gertu dauden nominak» jasotzen dituztela langileek.
|
Novaltiako langileek urtebete egin dute greban. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botika banatzaile nagusia da. Manifestazioa egin dute Bilbon. Salatu dute kontratu berrietan «gutxieneko soldatatik gertu dauden nominak» jasotzen dituztela langileek.
|
Novaltiako langileek manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, greba mugagabea hasi zenetik urtebete bete den honetan —hil honen hasieran langileekin izan zen BERRIA—. 2019ko uztailaren 22an hasi zituzten mobilizazioak, eta, denbora horretan guztian, 22 langilek parte hartu dute, produkziokoek bereziki; lantaldearen erdia inguru. Enpresak Zamudion (Bizkaia) eta Gasteizen ditu biltegiak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botika banatzaile nagusia da. 2019aren hasieran, enpresa hitzarmena berritzeko negoziazioak etetea erabaki zuen zuzendaritzak, eta Espainiako hitzarmena aplikatzea erabaki zuen, langileen ordezkariek salatu dutenez.
Grebaren helburuak hauek dira: enpresako hitzarmena berreskuratzea, azpikontratazioa mugatzea, behin-behineko kontratuen baldintzak hobetzea, soldatak hobetzea, eta eskala bikoitza kentzea kontratazioetan —salatu dute kontratu berriek gutxieneko soldatatik gertu dauden nominak jasotzen dituztela—.
«Farmazien erantzukizuna»
ELAk deitutako manifestazioa 11:30ean hasi da: Bilboko Kale Nagusia zeharkatu du, eta Arriaga plazan amaitu da. Langileek salatu dute protesta abiatu zutenetik enpresak ez duela negoziatu nahi izan, eta greba eskubidea urratu du egin duela, mobilizazioan parte hartzen ari diren langileak ABLE aldi baterako laneko enpresetako beharginekin-eta ordezkatu baititu; horixe egin du ostiral honetako manifestazioan ere, sindikatuaren arabera.
ELAk Lan Ikuskaritzaren jarrera kritikatu du, greba hasi zenetik «jarrera geldoa eta pasiboa» izan duelako eta eskubideen urraketak ez dituelako zigortu. Eta farmazien «erantzukizuna» azpimarratu du, «Novaltiako akziodunak direlako».
|
2020-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/184779/iturrieta-mendietako-kare-haitzak.htm
|
Bizigiro
|
Iturrieta mendietako kare haitzak
|
Entziako mendigunearen eta Gasteizko mendien artean, Iturrietako mendigunea dago. Gainaldeko tapizak agerian uzten ditu dolomiak eta kareharri geruzatuak.
|
Iturrieta mendietako kare haitzak. Entziako mendigunearen eta Gasteizko mendien artean, Iturrietako mendigunea dago. Gainaldeko tapizak agerian uzten ditu dolomiak eta kareharri geruzatuak.
|
Kare haitza da Euskal herriko mendietako hezurdura nabarmena. Mendigune gehienak oso-osorik bloke karstiko baten gainean ezartzen dira; edo zati batean, bederen. Berezko gogortasuna dela eta, gandor eta ertz biziak zut egoten dira kare harrizkoan. Nafarroako Larra eta Gorbeialdeko Itzina paisaia malkartsua ziztuan etortzen da ibiltarion gogora, tokiotako kare haitzak hartzen dituen itxura geometrikoak eta magalean barreiaturik dauden haustura guneak ikusgarriak baitira. Eremu karstikoan barrena osteratxo bat besterik ez da eman behar zulo ilunak, troke obalak, harri xabalak, leize eta osin sakonak gozatzeko.
Haitzaren jatorriari erreparatuta, ezaguna da kareharria sedimentazio harri bat dela eta haren osaeran kaltzio bikarbonatoa dagoela. Harkaitza erraz disolbatzen da euri urarekin bat egitean, eta zerutik isurtzen denak kimikoki higatu egiten du harriaren muina, modelatze prozesu geldo bati hasiera ematen zaiola. Beharrean hasita, hortaz, arrakaletatik, haustura gunetik eta isur-hobitik abian joaten da ura, zoli eta azkar, lurpeko harpearen bihotza umeltzeko xedez. Korrosio kimiko horri karstifikazioa deritzo. Astiro-astiro doan prozesu bat da, zeinak denbora behar baitu emaitzak ikusarazteko. Zorionez, denboraren poderioz, miraria suertatzen da, eta azalerako moldatze karstikoa gertatzen da. Iturrieta mendiak Arabako hego-ekialdeko bazterrean, Iturrietako mendiak airoso altxatzen dira. Entzia mendigune entzutetsuaren kontserbazio bereziko eremuari segida ematen diote. Edota alderantziz. Entziakoak egitura sinklinala bete-betean hartzen duelarik, agerian uzten du kareharri pakete trinkoak mugatutako goi ordokia, zeinak sakonune itxiak baititu. Entziako gunea, beraz, karstifikazioa gertatzeko ezin hobea da. Eta haren ondoan, haatik, antzerako paisaia bat marrazten da: Iturrietako errainuaren mosaikoa. Morfologia karstikoa ez dago hain garaturik han, kalkarenitak, dolomiak eta kareharri geruzatuak basoak berak leuntzen dituelako. Ibilbidean barrena, oinezkoa ohartuko da Iturrietako lurzorua belarrez eta orbelez jantzita dagoela; izan ere, adin nagusiko pagadia harkaitzari estu-estu lotuta agertzen da, eta gandorrera iritsi arte nekez ikusiko da berezko modelatze karstikoa. Sustraiak dardaraka edota hasperenka entzungo ditu, akaso, belarri oneko bidaztiak. Baina han ez da basoaren bihotzaren taupadak geldiarazten dituen lurrikararik izango. Ari duena ur isuria da. Izan ere, lurzoru trinko, gogor baina hauskorraren azpian drainatze sare zabala harilkatzen da, betiere argiaren ezkutuan.
Iturrietako talaiak ezin hobeak dira Lautadako eskualdeaz gozatzeko. JOSEAN GIL-GARCIA
Soilgaña eta Santa Elena tontorren hegoaldeko sakan batean, Cazadero izena hartzen duen parajetik urrun ez, Kalezuloen otsazuloa deskubritu berri dute etnologoek. Nonbait, parajeotan otsoak uluka zebiltzan garaian, karstak modelatutako haizpitarte batera joaten ziren auzokoak animalia basatiok uxatzeko. Baina horiek beste garai batzuk ziren. Santa Elena eta Soilgaña Iturrietako mendien hegalak ezagutzeko asmoz, abian jarriko da ibiltaria Erroetan, Arabako herririk altuena den toki pribilegiatuan. Herriko plazan sartu gabe, ezkerrera egin, eta, postetxearen paretik igarota, ezkerreko bidea hartuko du ibiltariak 14 zenbakidun etxea atzean utzi bezain pronto. Hala, nekazari bideari oratuta, atzean geratuko da Erroetako baserri multzoa. Aurrerago, ezkerretik segituta, pabiloi bat altxatzen den tokirantz bideratuko ditu pausoak. Eraikinaren ondo-ondotik igaro eta bide nagusiari men eginda, burdinazko igarobide bat zeharkatu du bidean. Horren ostean, eskuinetik jarraitu eta goratasuna hartuko du, Lazetako hezegunera iristeko asmoz. Ur putzuak ikusiko ditu ezkerraldean, sakonune xumean. Garaiaren arabera, gainera, batrazioen animazio korala etengabe entzungo da. Ur biltegi txiki baten ondotik igaro eta metro gutxira, ezkerrean lagako du Igoroingo haitzarte sonatura jaisten den bide zabala. Beraz, eskuinera joko du bidebanatze horretan, eta, Luzkandoko mendate aldera metro batzuk egingo ditu. Une batez bide nagusia utzi beharko du, noiz eta Marabiletako antenatik datorren hari elektrikoa hurbil denean. Orduan, haren azpitik igaro eta maldan gora egingo du lapiaz buztintsua zapalduta. Iparrera urratsak egiten lagunduko duen bidetik jarraituko du oinezkoak. Basoaren atarian dagoen hesi batera helduko da berehala. Metalezko bi zutoinen artetik igarota, pagadian sartu, eta, xenda lagun, Lautada aldera begira jarriko duen behatoki batera iritsiko da. Luzkandoko mendatetik datorren xendarekin bat egingo du han. Eskuinera joko du bidebanatzean, eta, amildegiaren paretik doan xendari ekinda, Santa Elena tontorrera iritsiko da. Postontziaz gainera, leku berean aspaldi existitu zen baselizaren omenezko gurutze txiki bat ikusiko du. Tontorretik metro gutxira, talaia eder bat dago Lautadako ekialdeko bazterrez gozatzeko.
Pago bikainak agertuko dira Santa Elenara bidean. JOSEAN GIL-GARCIA
Ertza galdu gabe, sigi-saga jarraituko du ibiltariak, edertasun handiko parajeak deskubritzearen karietara. Pagadia zeharkatuta, belarrezko tapizak maskaratua duen Soilgañaren pandero karstikora iritsiko da agudo. Basoan berriz sartu, eta, Erroetara zuzen doan bide balizatuari muzin eginda, basoan barrena segituko du. Hala, Adaleku magaleko San Joan trikuharriaren parean atsedena hartuko du. Beherago, mendatea eta mugarri ezaguna ikusiko ditu. Erlaitz karstikoari bizkarra emateko abagunea delarik, eskuinera egin, eta, Erroetara eramango duen bideari begia kendu gabe, eliza ondoko plazatxoan amaiera emango dio Iturrietako ibilbideari.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184780/sindikatuek-ohartarazi-dute-udazkenean-negoziazioak-zaildu-daitezkeela.htm
|
Ekonomia
|
Sindikatuek ohartarazi dute udazkenean negoziazioak zaildu daitezkeela
|
Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioek uda ostean jarraituko dute. Besteak beste, soldata igoerak zehazteko, lanaldiak murrizteko eta ABLEen erabilera mugatzeko eskatu dute sindikatuek.
|
Sindikatuek ohartarazi dute udazkenean negoziazioak zaildu daitezkeela. Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioek uda ostean jarraituko dute. Besteak beste, soldata igoerak zehazteko, lanaldiak murrizteko eta ABLEen erabilera mugatzeko eskatu dute sindikatuek.
|
Gipuzkoako metalgintzako sindikatuek Adegiri eskatu diote aurreko astean aurkeztutako lan hitzarmen proposamenaren alderdi batzuk zehazteko eta garatzeko, eta patronala prest agertu da datorren bileran hori egiteko. Irailaren 4an izango da hori. Ostiral honetan hirugarren bilera egin dute.
Komunikabideetara bidalitako ohar batean, ELAk Adegiri eskatu dio «prekaritaterik gabeko metal baterantz» urratsak egiteko. Eta deitoratu du hurrengo bilera irailaren 4ra arte atzeratu izana, «beste sindikatu batzuen arazoengatik».
UGTk, berriz, ohartarazi du udazkenera begirako aurreikuspen negatiboek negoziazioak zail ditzaketela, eta nabarmendu du arlo batzuetan aurrerapenik ez badago elkarrizketak «blokeatu» daitezkeela, eta sindikatuen eta patronalaren arteko harremanek amai dezaketela «dagoeneko ezaguna eta desiragarri ez den egoera batean». Patronalari eskatu dio «pentsamoldea aldatzeko» eta soldatak handitzearen eta lan baldintzak hobetzearen alde egiteko.
LABek salatu du Adegik ez du ezer berririk eraman bilerara eta negoziazioko edukiak «inposatu» nahi dituela. «Oso larria eta arduragabea iruditzen zaigu Adegik esatea zeri buruz hitz egin daitekeen eta zeri buruz ez». Jarreraz aldatzen ez badu akordioa «ezinezkoa» izango dela azpimarratu du.
Desadostasunak
Aurrekoan mahaigaineratutako eskaintzan, Adegi prest gertu zen soldatak %8,8 igotzeko hitzarmena indarrean dagoen urteetarako, 2012tik 2019ra arteko KPIaren igoera ezarriz. Baina ez zuen aipatu urte bakoitzean ehuneko zenbat gehituko liokeen horri. Sindikatuen uztez, ezinbestekoa da hori egitea, langileen erosteko ahalmena bermatzeko.
Adegiren eta sindikatuen arteko «sintoniarik eza» nabarmena da beste gai batzuetan ere; lanaldian, esaterako. Egungoa murrizteko eskatu dute sindikatuek, eta modu mailakatuan 35 ordukora jotzeko. Salatu dute, baina, «duela hamar urteko lanaldi berari» eutsi nahi diola patronalak. Egoera horren aurrean, gogorarazi dute «funtsezkoa» dela eskaera hori, enpresa barruko eta kanpoko bizitza bateragarria egiteko —zaintzakoak, besteak beste—, «herrialde aurreratuenetan» egiten duten bezala.
Horrekin batera, kritikatu dute langileen babes estalduraren arloan ere ez dela aurrerapenik egon. Gogorarazi dute sektoreko enpresa handi gehienetan osatzen dituztela aldi baterako ezintasunak, eta, beraz, ez badira hitzarmenean sartzen, «babesgabe eta desabantailan» utziko lituzketela enpresa txikietako langileak, «zeinak gehiengo zabala diren Gipuzkoan».
Kontratazioaren alorrean, sindikatuek eskatu dute enpresek zuzenean hartzea langileak eta ABLE aldi baterako lan enpresen erabilera mugatzea. Horrekin loturik, uste dute beharrezkoa dela enpresek konpromisoa hartzea egiturazko orduak aldi baterako eskulanarekin ordezkatu ez daitezen, eta kontratu horiek erregularizatzea galdegin dute.
Genero berdintasunarekin loturiko neurriak ere galdegin dituzte; besteak beste, berdintasun planak ugaritzeko, metalgintzaren sektorean emakumeek jasaten duten «diskriminazioa» ezabatze aldera.
Aurreneko bileretan bezala, sindikatu batzuek azpimarratu dute langile guztien subrogazio eskubidea bermatzea ezinbestekoa dela. Iaz Bizkaian adostutako metalaren hitzarmeneko harremanetan ere defendatu zuten hori; azkenean, adostu zuten hori hala izatea kontratu publikoetan eta mantentze lanetakoetarako bakarrik eta sei hilabeteko antzinatasuna duten beharginentzat —ELAk ez zuen ituna babestu—.
Ados dauden puntuak
Ez dirudi arazo handirik izango dutenik, bestalde, azken urteetan negoziatu eta hitzarmen batzuetan jasotako beste puntu batzuekin: adibidez, ultraaktibitate mugagabea onartzea. Horretarako prest dago Adegi. Horrek ekarriko luke adostutako lan hitzarmenak indarrean jarraitzea beste lan itun batek ordezkatu arte.p>
2012ko lan erreformak urtebetera mugatu zuen ultraaktibitatea, eta Espainiako Gobernuak egin asmo dituen aldaketen artean lehentasuna izango luke hori indargabetzeak. Hortaz, Madrilen erabakiari aurrea hartuko lioke Gipuzkoako metalak, azkenean puntu hori itunean sartuko balu. Adegik mahai gainean jarritako beste proposamen bat ere aurrez adostutako beste akordio baten transposizioa izango litzateke. Patronalak eskaini du Gipuzkoako metalaren hitzarmenari lehentasuna ematea Espainiakoaren aldean. Hain justu, puntu hori sektore guztietako lan itunetan sartzea adostu zuten lau sindikatu nagusiek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako patronalek —Confebasken sinadurarekin— lanbide arteko akordioa egin zutenean, 2017ko urtarrilean.
Horrekin batera, Adegik proposatu du klausula berri bat sartzea, hitzarmenean edozein aldaketa egiten bada alde guztiak ados jarrita egin dadin.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184781/garinok-ez-du-baskonian-jarraituko.htm
|
Kirola
|
Garinok ez du Baskonian jarraituko
|
Patricio Garinori amaitu egin zaio Baskoniarekin lotzen zuen kontratua. Gasteizko taldean hiru denboraldi osatu eta gero, Zalgiris Kaunasen jokatuko du datorren sasoian.
|
Garinok ez du Baskonian jarraituko. Patricio Garinori amaitu egin zaio Baskoniarekin lotzen zuen kontratua. Gasteizko taldean hiru denboraldi osatu eta gero, Zalgiris Kaunasen jokatuko du datorren sasoian.
|
Patricio Garinok ez du Baskonian jokatuko aurrerantzean. Buesa Arenan hiru denboraldi egin ondoren, ibilbidea eten, eta beste bide bat hartzea erabaki dute bai talde gasteiztarrak, bai jokalariak berak. Zalgiris Kaunas taldean arituko da datorren denboralditik aurrera.
Garrantzi handiko jokalaria izan da Garino Baskoniarekin jokatu dituen 115 partidetan. Ez du zorterik izan 2019-2020ko denboraldian. Udan, Argentinako saskibaloi selekzioarekin munduko txapeldunorde izan ondoren iritsi zen Arabako hiriburura, Luca Vildozarekin batera. Denboraldi hasieran, San Petersburgoko Zeniten aurkako partidan, eskuin belauneko lotailuak hautsi zituen, eta denboraldi guztia galdu zuen.
Jokalari garrantzitsuak joan badira ere, Baskoniako presidentea den Josean Kerejeta pozik da datorren sasoirako osatutako taldearekin: "Azken hamar urteetan ilusio handien sortu didan taldea da". Halere, buruzagi lazkaotarrak oinak lurrean jarri nahi izan ditu, denboraldian zehar taldearen dinamika alda dezaketen "ezbeharrak" gerta daitezkeela nabarmenduz. Aurreko denboraldia jarri du adibide gisa: "Amaitu genuen moduan amaitu arren, aurreko sasoia desastre bat izan zen. Izan genitzakeen lesio guztiak izan genituen".
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184782/lurra-26c-eta-39c-artean-berotzea-aurreikusten-dute-zientzialariek.htm
|
Gizartea
|
Lurra 2,6ºC eta 3,9ºC artean berotzea aurreikusten dute zientzialariek
|
Reviews of Geophysics aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, klima aldaketaren etorkizuna aztertu dute. Emaitzen arabera, karbono dioxidoak eragindako aldaketak «2°C-tik gorako beroketa izango dela bermatzen du».
|
Lurra 2,6ºC eta 3,9ºC artean berotzea aurreikusten dute zientzialariek. Reviews of Geophysics aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, klima aldaketaren etorkizuna aztertu dute. Emaitzen arabera, karbono dioxidoak eragindako aldaketak «2°C-tik gorako beroketa izango dela bermatzen du».
|
25 zientzialariz osatutako talde batek klima aldaketari buruzko ikerketa bat argitaratu du Reviews of Geophysics aldizkari zientifikoan. Munduko Ikerketa Klimatikoaren Programaren barruan (WCRP) egin dute lana, eta, emaitzek adierazi dutenez, atmosferako karbono dioxidoa (CO2) bikoizteak berekin ekarriko du Lurra 2,6ºC eta 3,9ºC artean berotzea.
Steven Sherwood Hego Gales Berriko Unibertsitateko klima zientzialari eta ikerketaren egile nagusietakoaren arabera, «berotze globala benetan zein txarra izango den» erakusten dute datu horiek.
1979an egin zen CO2ak bultzatutako klima aldaketaren munduko lehen ebaluazio integrala, eta hor aurreikusten zen Lurra 1,5ºC eta 4,5ºC bitartean berotzea; 2013. urtean egindako txosten batean ere emaitza bera eman zuten. Egin berri duen ikerketako datuek, ordea, berotze globalaren tartea zehaztu dute.
Ikerketa hiru ebidentziatan oinarritzen da: gaur egungo berotzeak adierazitako joerak, klima aldaketa moteldu edo bizkortu dezaketen atzerako eraginak, eta klima zaharretan oinarritutako lezioak. Sherwoodek adierazi duenez, ikerketak «ondorio sinple» bat dauka: «CO2a bikoizteak 2° C-tik gorako beroketa izango dela bermatzen du».
|
2020-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/184783/dantza-dakar-usainak.htm
|
Kultura
|
Dantza dakar usainak
|
Bilbo, 1973. 2001ean argitaratu zituen lehen bi lanak: SPrako tranbia (Elkar) nobela eta Literatur ideia batzuk (Labayru) saiakera. Ordutik, beste lau eleberri eman ditu: Iturria (Susa, 2019) du azkena, oraingoz. Hainbat sari jaso ditu lanokin, eta itzuli ere egin dizkiote. Bera ere itzultzaile aritu izan da. Haur eta gazte literatura ere landu du.
|
Dantza dakar usainak. Bilbo, 1973. 2001ean argitaratu zituen lehen bi lanak: SPrako tranbia (Elkar) nobela eta Literatur ideia batzuk (Labayru) saiakera. Ordutik, beste lau eleberri eman ditu: Iturria (Susa, 2019) du azkena, oraingoz. Hainbat sari jaso ditu lanokin, eta itzuli ere egin dizkiote. Bera ere itzultzaile aritu izan da. Haur eta gazte literatura ere landu du.
|
Alabak, bederatzi urtekoak, ia goizero, esnatu berri, gorputzeko azazkal guztiak garbitzen ari zen bitartean, honako hau kantatzen zuen, hil zen arte:
Bizi-bizi bizi dira igelak arbelak zuritu egiten dira distira apaldu afaldu nahi baduzu, sutan erre igelak.
Amak, berrogeita hiru urtekoak, ez zuen etxea atontzeko ohitura handirik, ez zituen zoruak gehiegi garbitzen, sukaldea ere ez, leihoak, komunak. Bestela garbia zen, ez zion bere buruari asko zikintzen uzten, kremak erabiltzen zituen, perfume modu asko, xaboia. Amak ere kantatzen zuen, alabak bezala, iluntzean batez ere, baina egun osoan apur bat. Alaba hil zenetik, hau kantatzen zuen afaldu baino minutu batzuk lehenago:
Usainak zer dakar? Dantza dakar usainak... Mamuak dantzatzen dira; geu gara mamuak.
Edota hau:
Ez da berea usain hori, usain hori ez da berea, ez, ez, ez, ez, EZ!? Ez da berea usaina, ezin du izan.
Alaba hil eta lau hilera hil zen ama; orduan alde egin zuen aitak etxetik. Edo bota egin zuten beharbada... Ziurrenik bota egin zuten aita etxetik ama eta alaba hil zirenean, handik eta astebetera demagun. Baten batek pentsa dezake aitak berak itxi zuela etxea eta handik alde egin, bakarrik geratu zenean, alaba eta emaztea hil zitzaizkionean, kate lodi hori jarri zuela, atea eta leihoetako bat lotzen zituena, baina, hango jende modua ezagututa, alde egiteko aginduko zioten seguruena.
Lehenengo egunetan etxe inguruan ibili zen, atzeko hormaren ondoan egiten zuen lo, harresiko sastraketara ematen duen hormaren ondoan, kaletik edo errepidetik ikusten ez denean. Beste leku batzuk ere bilatu zituen, lo egiteko eta jateko, dorre elektriko zaharra adibidez, biltegiko sarrera, auzoen bigarren horma; betiere euren etxea izandakotik ez oso urrun.
Atzo erabaki zuen azkenean etxe ingurutik urruntzea. Estartetatik lehenengo, errepideari jarraitu zion gero, harik eta 15-16 kilometro ostean, mendira sartu zen arte. Ez zuen parajea lar ondo ezagutzen, inoiz egon zen arren. Askozaz zuhaitz gutxiago gogoratzen zituen, sabaia egiten zioten buru gainean, leku batzuetan iluntzen ari zuela ematen zuen, eguerdia bazen ere, sargoria erabat epeltzen zen adarren azpian. Gustatu egin zitzaion sentsazioa, epela, iluna, hezea. Loak hartu zuen zuhaitz artean, lepoa okertu zitzaion, gosea ia jasanezina zen esnatu zenean, aspaldi ez zeukan zorroan ezer. Eserita egin zituen ordu batzuk, ez zuen hankartean ezer sentitzen.
Nahiz eta leku egokia iruditu, handik aldendu behar zuela erabaki zuen. Minutu batzuk lehenago kolpe batzuk entzuten hasi zen ez oso urrun ere: pertsonaren batek egon behar zuen inguruan, ez ziren animalien zaratak, ez zen haizea... Kolpeak eten egiten ziren arrazoirik gabe, atzera hasten ziren, ez ziren erregularrak, beldur puntu bat sentitu zuen.
Altxatu zenean nabaritu zuen sakonen gosea, zuloa, ondoeza, hankak ere bigun, izerdia, mihia arraro. Ibiltzen hasi zen, baina logika guztien kontra, kolpeak entzuten ziren lekurantz egin zuen, urrundu beharrean. Ematen zuen zerbaitek erakartzen zuela, hara nahi zuen, kolpeetara.
Uste baino urrunago topatu zituen, ordu laurden baino gehiago behar izan zuen heltzeko. Sasi batzuen ostean ezkutatu zen, handik ikusiko zituen kolpeak, zer ziren, nor ziren, zertarako. Adar txiki batek urratua egin zion orkatilan, odol tanta batzuk piztu zitzaizkion azalaren zurian.
Gizon argal bat ikusi zuen ezkutalekutik, etxola moduko bat, pertsona baino askozaz altuagoa ere ez. Zerbait ari zen gizona konpontzen, ate inguruan, atea bera, markoa, junturak. Mailua zeukan eskuan, erreminta asko inguruan, lurrean edonola botata. Mailua dauka, mailua dauka, errepikatu zion bere buruari ezkutalekuan, sasi artean, gizonari adi-adi begira, haren mugimendu guztiei. Egurrezkoa mailua, esan zion bere buruari, heldulekua, egur sendoa, pentsatu zuen, sabeleko beharrari kasurik egin gabe.
Zorroan labana zeukan, ez zen zaila izango, etxolako gizonarengana atzetik hurbildu, zaratarik gabe, labana lepoan, hiru, lau, bost aldiz. Pentsamendu inozoa zen, bazekien, inoiz ez zen ausartuko. Tontakeriak pentsatzen dira, sabelak hitz egiten zion, sabeleko hotzak, ergelkeriak. Zain egon beharko zuen, iluntzera arte... Gizona ez zen han bizi, ez zen hura inor bizitzeko lekua; alde egingo zuen, alde egin behar zuen, baina erremintak bertan utziko zituen, biharamunerako, ez zuen lana amaitu. Erremintak bertan geratuko ziren orduan, lurrean, zeuden moduan, etxola barruan beharbada, mailua ere bai, batez ere mailua.
Ez zuen iluntzera arte itxaron behar izan, askoz lehenago alde egin zuen gizonak. Erremintak etxola barrura sartu zituen, mailua ere bai, baina ez zuen atea itxi. Atea ez zegoen giltzaz ixteko moduan, atea ez zegoen gehiegi mugitzeko moduan ere.
Beste tarte bat egin zuen sasi artean ezkutatuta, ziurtatu behar zuen gizona ez zela berehala itzuliko. Zutitu zenean, belaunak zurrun zeuzkan, baina bestela ere astiro hurbilduko zen etxolara, ondo kontuan hartu behar zuen zer zapaltzen zuen. Atea apenas ukitu gabe sartu zuen eskua barrura eta mailua hartu; bertan utzi zituen beste erreminta guztiak. Lehengo ezkutalekura itzuli zen mailua eskuan, lehen baino arinago orain, posizio berberean ezkutatu zen. Luze begiratu zion mailuari, egurrari batez ere.
Erabat gautu bezain laster, su txikia egin zuen bere ondoan. Ordurako kenduta zeukan mailuaren goiko partea, metalezkoa. Suak indarra hartu zuenean, mailuaren egurra jarri zuen gainean, baina eskutik askatu gabe. Kolorea hartu zuen egurrak eta onduta zegoela iruditu zitzaionean, sutatik kendu eta ur apur bat bota zion erredurari. Ondoren, indar handiz haginkatu zuen eta, behin egur erre zatia ahoan, pazientziaz mastekatu zuen, guztiz xehe geratu arte. Urak lagunduta irentsi zuen.
Bi-hiru zati jan zituen modu horretara, baina laugarrenean, gehiegizko konfiantza hartuta beharbada, ez zuen hainbeste mastekatu. Irentsi eta segituan, itolarria sentitu zuen, eztulka hasi zen. Segundo batzuk behar izan zituen traba egiten ziona zintzurretik ahora pasatzeko. Eskura tu egin zuen gero eta han ikusi zuen ezpal erdi errea, bera hiltzeko zorian egon zena, alaba hil zitzaion moduan, emaztea, ezpal arrunta, listuan bilduta, odolez zikin.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184784/murgak-iragarri-du-jaurlaritzak-neurriak-zorroztuko-dituela-datorren-astean.htm
|
Gizartea
|
Murgak iragarri du Jaurlaritzak neurriak zorroztuko dituela datorren astean
|
Gaueko aisialdian ez ezik, bestelako aisialdi jardueretan ere izango dira murrizketak.
|
Murgak iragarri du Jaurlaritzak neurriak zorroztuko dituela datorren astean. Gaueko aisialdian ez ezik, bestelako aisialdi jardueretan ere izango dira murrizketak.
|
Irratsaio baterako eginiko elkarrizketan, Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du "koronabirusaren bigarren olatua izan litekeena" bizitzen ari garela egunotan, eta, ondorioz, neurri murriztaileak ezarriko dituela Jaurlaritzak datorren astean.
Sailburuak aurreratu du ezen neurri horiek, gaueko aisialdian aplikatzeaz gain, jendea pila daitekeen bestelako eremuetan ere aplikatuko direla, besteak beste ezkontzetan eta beilatokietan. Gainera, Murgak erantsi du neurriok ordutegietatik haratago joango direla, eta espero du aurki hasiko dela nabaritzen maskara eramateko derrigortasuna. Edozein modutan, kezka azaldu du, senideen arteko elkartzeetan ez direlakoan ari maskarak erabiltzen.
Horrez gain, jakinarazi du Osakidetzan dispositibo bat prestatu dutela COVID-19 kasuak asko ugarituko balira ere, baina erantsi du zaila izango litzatekeela gaur-gaurkoz dispositibo hori martxan jartzea, osasun langile asko oporretan daudelako.
Azken astean nabarmen egin du gora koronabirusaz kutsatutako herritarren kopuruak. Gaur bertan beste 229 herritarrek eman dute positibo PCR proban.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184785/mugetako-mugimenduak-murrizteaz-hitz-egiten-ari-dira-frantzia-espainia-eta-katalunia.htm
|
Gizartea
|
Mugetako mugimenduak murrizteaz hitz egiten ari dira Frantzia, Espainia eta Katalunia
|
Frantziako lehen ministro Jean Castexek frantziarrei «biziki» gomendatu die Kataluniara ez joatea, hango osasun egoera hobetzen ez den bitartean.
|
Mugetako mugimenduak murrizteaz hitz egiten ari dira Frantzia, Espainia eta Katalunia. Frantziako lehen ministro Jean Castexek frantziarrei «biziki» gomendatu die Kataluniara ez joatea, hango osasun egoera hobetzen ez den bitartean.
|
Katalunia bakarrik aipatu du Frantziako lehen ministro Jean Castexek, baina adierazi du Frantziako Atzerri ministroa Espainiako eta Kataluniako agintariekin hitz egiten ari dela, mugetako mugimenduak ahalik eta gehien murrizteko.
Adierazpenak egin ditu Castexek gaur, Parisko Roissy-Charles-de-Gaulle aireportuan. Osasun agintariak lagunduta aritu da lehen ministroa. Aireportuetako eta portuetako mugetako osasun kontrolen inguruan mintzatu da, eta COVID-19 gaitzaren izurriaren aurka hartu diren neurriak azaldu ditu.
Amaieran, Katalunia aipatu du Castexek, bere kabuz. Herrialdeko «osasun indikatzaile txarrak» nabarmendu ditu, eta mezu argia eman du: «Biziki gomendatzen diegu Frantziako herritarrei lurralde horretara ez joatea, egoera hobetzen ez den bitartean». Gaineratu duenez, Frantziako Gobernua —Atzerri Ministerioaren bitartez— hitz egiten ari da «Espainiako eta Kataluniako agintariekin, azken horiek ziurta dezaten Espainiatik Frantziarako mugimendua ahalik eta txikiena izatea».
Castexek ez du Euskal Herria aipatu.
Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga ixteak «kalteak» eragin dituela ondorioztatu berri du Akitania Berria-EAE-Nafarroa euroeskualdeak. Esan dutenez, mugaz gaindiko herritarren artean, %66,9ri «biziki edo asko» eragin die mugaren itxierak, eta %89,4k adierazi dute muga itxi zenean mugaz gaindiko jardueraren bat egiteari utzi behar izan ziotela. Baina muga ireki ostean «oro har» berriro ekingo diote jarduerari, euroeskualdearen arabera, eta horrek «mugaz gaindiko jardueren sektoreetako baikortasuna» erakusten du, betiere Castexek gaur Kataluniarako emaniko aholkuak eta iragarritako neurriak Euskal Herrian ezartzen ez badira.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184786/durangon-amaitu-da-sarek-antolatutako-bizikleta-itzuliaren-bigarren-etapa.htm
|
Politika
|
Durangon amaitu da Sarek antolatutako bizikleta itzuliaren bigarren etapa
|
Gaur egin dute itzuliaren bigarren etapa, Urduñatik Durangora. Bihar amaituko da martxa, eta Basauriko espetxetik Bilbora joango dira.
|
Durangon amaitu da Sarek antolatutako bizikleta itzuliaren bigarren etapa. Gaur egin dute itzuliaren bigarren etapa, Urduñatik Durangora. Bihar amaituko da martxa, eta Basauriko espetxetik Bilbora joango dira.
|
Gaur egin dute Sarek antolatu duen hirugarren bizikleta itzuliaren bigarren etapa, eta 80 lagun inguruk hartu dute parte. Gaurko ibilbidea Urduñan (Bizkaia) hasi dute, eta Durangon (Bizkaia) amaitu dute, ekitaldi bat eginez.
Gaurko etapa «euskal preso eta iheslarien etxerako prozesua gauzatzen hasteko salbuespen neurriak gainditu eta urratsak egiteko ordua dela» aldarrikatzeko erabili dute. Dinamikan egiten ari diren kilometroak «etxerako bidea ez ezik elkarbizitza eta bakerako bidea» eraikitzeko eta «euskal preso eta iheslarien auziari ere behin betiko aterabidea emateko» direla adierazi dute.
Atzo hasi zuten Izan Bidea egitasmoaren barruan antolatutako ekinaldi hori, Lekunberritik (Nafarroa) Hernanira (Gipuzkoa). Bihar egingo dute itzuliaren azkeneko etapa, Basauriko espetxetik Bilbora (Bizkaia).
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184787/haranburu-askatzea-onartu-du-epaileak-baina-fiskaltzak-dei-egin-du.htm
|
Politika
|
Haranburu askatzea onartu du epaileak, baina fiskaltzak dei egin du
|
Maritxu Paulus Basurco abokatuak «kezka» agertu du, eta Bake Bideak fiskaltzaren «itsukeria eta jarrera mendekatzailea» salatu ditu. Elkarretaratzea eginen dute bihar Senperen, 30 urte aski da! lelopean.
|
Haranburu askatzea onartu du epaileak, baina fiskaltzak dei egin du. Maritxu Paulus Basurco abokatuak «kezka» agertu du, eta Bake Bideak fiskaltzaren «itsukeria eta jarrera mendekatzailea» salatu ditu. Elkarretaratzea eginen dute bihar Senperen, 30 urte aski da! lelopean.
|
Frederic Haranburu Xistor euskal presoak preso segituko du. Hura baldintzapean aske uzteko eskaeraren alde egin du zigorrak ezartzeko Frantziako auzitegiak, baina terrorismoaren aurkako fiskaltzak erabakiaren kontrako helegitea ezarri du berehala, eta Haranburuk kartzelan jarraituko du. Dei auzitegiak beranduenez irailaren 24an aztertu beharko du helegitea. Lannemezango (Okzitania) presondegian dago Haranburu; 30 urtetik gora daramatza preso.
Bake Bideak fiskalaren erabakia salatu du, ohar batean, «haren itsukeriaren eta jarrera mendekatzailearen ondorioz Haranburu preso geldituko baita, dei auziaren zain». Bake Bideak bihar emango du auziari buruzko azalpen zabalagoa.
Uztailaren 9an aztertu zuten Senpereko (Lapurdi) presoa baldintzapean aske uzteko eskaera. Gaur, zigorrak ezartzeko auzitegiko epaileak bat egin du defentsaren argumentuekin. 30 urte baino gehiagoko kondena beteta, Haranbururen zigorra «efektiboa» dela kontsideratu du, presondegian izan duen ibilbidea «ezin hobea» izan dela, eta ez dela egozten dizkioten delituak berriro egiteko arriskurik. Epailearen hitzetan, Haranburu askatzeak ez luke trabarik eraginen ordena publikoan, eta hainbat euskal hautetsik adierazi dioten sostengua eta Baionako prokuradorearen aldeko iritzia nabarmendu ditu. «Orain arteko helegiteetan, Haranburu askatzeak Espainian eragin lezakeen nahasmendua aipatzen zuen. Epaitegiaren ebazpenean emana da Haranburu Espainian zigortu izan balute jadanik aske legokeela», adierazi du Maritxu Paulus Basurko defentsa abokatuak.
Euskal presoaren osasun egoera ere aipatu du epaileak, COVID-19ak eragindako osasun krisi garaian aske uztea komenigarria dela erranez.
Dei auzitegiak gaurko ebazpena berretsiko balu, hemezortzi hilabetez eskumuturreko elektronikoa eraman beharko luke Haranburuk, eta zortzi urtez izango lituzke betebehar juridikoak. «Haren kondena osoki bukatzerako, 75 urte izanen lituzke», azaldu du Basurkok. Hala ere, helegitea aurkeztu du terrorismoaren aurkako fiskaltzak, eta gehienez ere bi hilabeteren buruan aurkeztu beharko dute. Defentsa abokatua «kezkatua» agertu da: «Orain arte, baldintzapean aske geratzeko eskaera guziak ukatu dituzte dei auzitegian, sistematikoki».
Bihar, Bakegileek deituta, elkarretaratzea eginen dute Senperen, 30 urte aski da! lelopean. 11:00etan hasiko da, herriko sarreretan diren bi biribilguneetan.
|
2020-7-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/184788/istanbulgo-santa-sofia-basilikan-otoitza-musulman-bat-egin-dute-berriz.htm
|
Mundua
|
Istanbulgo Santa Sofia basilikan otoitza musulman bat egin dute berriz
|
Erdoganek dekretu bat sinatu zuen duela bi aste, eta tenplua meskita bilakatu da. Turkiako presidenteak hasi du errezoa, eta dozenaka milaka lagunek jarraitu dute.
|
Istanbulgo Santa Sofia basilikan otoitza musulman bat egin dute berriz. Erdoganek dekretu bat sinatu zuen duela bi aste, eta tenplua meskita bilakatu da. Turkiako presidenteak hasi du errezoa, eta dozenaka milaka lagunek jarraitu dute.
|
Istanbulgo Santa Sofia tenpluan otoitza musulmana egin dute gaur, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak dekretu bidez berriz meskita bihurtu zuenetik lehenengoz. Eraikinera 500 lagun inguru sartu dira, tartean Turkiako presidentea eta gobernuaren gonbidatuak. Horiekin batera, dozenaka milaka pertsonak jarraitu dute otoitza, horretarako kanpoan moldatutako eremuetan. Anadolu agentziaren arabera, gizonentzako hiru eremu prestatu dituzte, plaza eta etorbideak barne; emakumeentzako, aldiz, bi parke txikiago egokitu dituzte. Erdoganek hasi du otoitza, Korana irakurrita.
Turkiako presidenteak orain dela bi aste sinatu zuen dekretuak kendu zion Santa Sofiari 1934tik zuen museo estatusa. Diyanet erakunde publikoak, Turkiako meskitak kudeatzeko ministerio baten baliokideak du orain tenplua kudeatzeko ardura. Santa Sofia meskita bihurtzeko hartutako erabakia Erdoganen estrategia politikoaren parte da. Jarraitzaileek duela urtebete eskatu zioten presidenteari tenplua meskita bilakatzea, baina eskari hori alde batera utzi zuen. Hala ere, arazo ekonomikoengatik eta gobernuaren kudeaketarengatik, Erdoganen ospea jaitsi egin dela diote inkestek, eta horregatik erabaki zuen mugimendu islamistaren eskariak orain betetzea. Turkiako Gobernuak hartutako erabakiak erreakzio desberdinak sortu ditu. Alde batetik, pozik agertu dira, beste batzuren artean, Qatarko, Pakistango eta Malaysiako erakunde islamikoak, bilakaera txalotuz. Hala ere, kritikak ere jaso ditu, esaterako, CHP Turkiako Gobernuaren oposizioko indar nagusia den alderdi sozialdemokratatik: errezoan parte hartzeko gonbidapenari ezetz esan zioten. Unescok hura kontsultatu gabe egin izana leporatzen dio exekutiboari. Errusiako Eliza ortodoxoak erabakia «iraintzat» hartu du, eta Greziako Gobernuak «mundu zibilizatuari desafioa» egin diotela esan zuen.
Gaurko errezoa hasi baino lehenago Koraneko kantuak entzun ahal izan dira plazan, tenpluaren aurrean jarritako bozgorailuetatik. Bertan egon dira milaka gizon, otoitzean parte hartzeko esperoan. Istanbulgo gobernadore Ali Yerlikayak eguerdi aldera jakinarazi du errezo egiteko eremuak beteta zeudela. Parte hartzea zela eta, segurtasun kontrolak ezarri dituzte Istanbulgo erdialdean, otoi egiteko eremuetako sarbideetan hain zuzen. Maskaren erabilera derrigorrezkoa zen, eta bakoitzak bere alfonbra eraman behar zuen, distantzia mantendu ahal izateko. Basilikatik meskitara Istanbulgo tenpluak estatus desberdinak izan ditu historian zehar. Izan ere, VI. mendean basilika modura eraiki zuten, suak erretako Konstantinoplako katedrala zegoen toki berberean. XV. mendera arte kristautasunaren tenplurik handiena izan zen. 1453an, Otomandar Inperioak lurraldea konkistatu ondoren, meskita bihurtu zuten. Hala jarraitu zuen, 1934ra arte; orduan, Mustafa Kemal Ataturk Turkiako Errepublikaren sortzaileak Santa Sofia museo bihurtu zuen. Tenplua berriro ere meskita bihurtu duten heinean, hormetako marrazkiak oihal batzuekin estaliko dituzte, tenplu musulmanetan ezin baita irudirik egon. Horrez gain, gainontzeko meskitetan sartzeko baldintzak ere bete behar izatea espero liteke, hala nola, emakumeek buruan zapia eramatea eta oinutsik sartzea; orain arte, museo izanda, ez ziren beharrezkoak. Ankarak esan du tenpluak publikoari zabalik jarraituko duela eta sarrera doan izango dela.
|
2020-7-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/184820/frederic-haranburu-xistor-askatzeko-eskatu-dute-senperen.htm
|
Politika
|
Frederic Haranburu 'Xistor' askatzeko eskatu dute Senperen
|
Elkarretaratzea egin dute Bake Bideak deituta, 30 urte aski da! lelopean. Euskal preso hori askatzea onartu zuen atzo epaileak, baina fiskaltzak helegitea ezarri zuen berehala
|
Frederic Haranburu 'Xistor' askatzeko eskatu dute Senperen. Elkarretaratzea egin dute Bake Bideak deituta, 30 urte aski da! lelopean. Euskal preso hori askatzea onartu zuen atzo epaileak, baina fiskaltzak helegitea ezarri zuen berehala
|
Gaur goizean elkarretaratzea egin dute, Senperen (Lapurdi), Frederic Haranburu Xistor-en askatasuna eskatzeko. Euskal preso hori baldintzapean aske uzteko eskaeraren alde egin zuen atzo Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak, baina berehala dei egin zuen terrorismoaren aurkako fiskaltzak, eta Lannemezango (Okzitania) presondegian segitu beharko du oraingoz. Berantenez irailaren 24a aitzin aztertu beharko du Dei Auzitegiak Haranbururen kasua. Gaur, dozenaka herritar batu dira Senperen 30 urte aski da! lelopean; errepideak oztopatu dituzte lastozko fardoekin, eta eskuorriak banatu dizkiete ibilgailuetako gidariei, euskal presoaren askapena eskatzeko.
Zigorrak Ezartzeko Auzitegiaren erabakia «biziki ongi argumentatua» zela erran du Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak. Haren hitzetan, maila pertsonalean Haranburuk aurkeztu duen proiektuari oniritzia emateaz gain, epaitegiak «ontzat ematen du hemen egin den bide guzia, instituzioen babesa, eta erraten du ezin dela zalantzan eman bake prozesuaren existentzia». Funosas «pozik» agertu da Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak erakutsi duen «borondatearekin», baina terrorismoaren aurkako fiskaltzaren «jarrera» deitoratu du. «Argi gelditzen da nor den bake prozesuaren etsaia», adierazi du, eta erabakiaren gibelean «borondate politiko bat» dagoela erran: «Fiskaltzak argiki adierazten diguna da hauek heriotzaraino preso atxiki nahi dituztela».
Bake Bideko eledunaren ustez, lanean segitu behar da «etsipenean erori gabe», eta euskal presoen etxeratzea bideratzeko «gogoarekin eta determinazioarekin» jarraitzera deitu du. «Badugu gaitasuna mobilizatzeko, ez gara etxean gelditzen, eta hori da gure indarra». Irailaren 19an mobilizazio egun bat antolatuko dutela erran du, eta parte hartzera deitu du.
Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak ere parte hartu du Haranbururen aldeko mobilizazioan, eta gogor salatu du terrorismoaren aurkako fiskaltzaren jarrera, Frantzia «giza eskubideen herria» dela gogora ekarrita. «Galdera egiten dut ea Frantziako Justizian ez ote dugun arazorik; ea Frantziaren parte honetan, [Ipar] Euskal Herrian gertatzen ari denaren aitzinean begiak ixten dituen pertsonarik ez ote dagoen fiskaltzan. Ezin dugun kontuan ez hartu lurraldeak zer diren eta zer mugimendu egiten dituzten. Ipar Euskal Herriko lehendakari gisa, Dei Auzitegiko magistratuei eskatzen diet kontuan hartzeko zer den Euskal Herriko egoera gaur egun, eta, azkenean, onartu dezatela Xistor Haranburuk baldintzapean aske geratzeko egin eskaera, eta, sinpleki, berrets dezatela lehen instantziako epaileek hartutako erabakia». Heldu den agorrilaren 31n, Euskal Elkargoko biltzarra eginen dute Baionan, elkargoko batzordeak osatu eta lehendakariordeak izendatzeko. Biltzarkideei euskal presoak babesteko mozio bat izenpetzea proposatuko diela iragarri du.
30 urteko zigorra
Uztailaren 9an aztertu zuten Senpereko (Lapurdi) presoa baldintzapean aske uzteko eskaera. Atzo, Zigorrak Ezartzeko Auzitegiko epaileak bat egin zuen defentsaren argumentuekin. 30 urte baino gehiagoko kondena beteta, Haranbururen zigorra «efektiboa» dela kontsideratu du, presondegian izan duen ibilbidea «ezin hobea» izan dela, eta ez dela egozten dizkioten delituak berriro egiteko arriskurik. Epailearen hitzetan, Haranburu askatzeak ez luke trabarik eraginen ordena publikoan, eta hainbat euskal hautetsik adierazi dioten sostengua eta Baionako prokuradorearen aldeko iritzia nabarmendu ditu. «Orain arteko helegiteetan, Haranburu askatzeak Espainian eragin lezakeen nahasmendua aipatzen zuen. Epaitegiaren ebazpenean emana da Haranburu Espainian zigortu izan balute jadanik aske legokeela», adierazi du Maritxu Paulus Basurko defentsa abokatuak.
Euskal presoaren osasuna ere aipatu du epaileak, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren garaian aske uztea komenigarria dela erranez.
Dei Auzitegiak atzoko ebazpena berretsiko balu, hemezortzi hilabetez eskumuturreko elektronikoa eraman beharko luke Haranburuk, eta zortzi urtez izango lituzke betebehar juridikoak. «Haren kondena osoki bukatzerako, 75 urte izanen lituzke», azaldu du Basurkok. Hala ere, helegitea aurkeztu du terrorismoaren aurkako fiskaltzak, eta gehienez ere bi hilabeteren buruan aurkeztu beharko dute. Defentsa abokatua «kezkatua» agertu da: «Orain arte, baldintzapean aske geratzeko eskaera guziak ukatu dituzte dei auzitegian, sistematikoki».
|
2020-7-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/184823/amaitu-dute-mendillorriko-gazteei-koronabirus-proba-egiten.htm
|
Gizartea
|
Amaitu dute Mendillorriko gazteei koronabirus proba egiten
|
17 eta 28 urte arteko mila pertsona azaldu dira azterketa gunera, nahiz eta osasun agintariek 2.000 «gonbidatu» zituzten proba egitera. Beste agerraldi bat atzeman dute, Erdialdeko herri batean.
|
Amaitu dute Mendillorriko gazteei koronabirus proba egiten. 17 eta 28 urte arteko mila pertsona azaldu dira azterketa gunera, nahiz eta osasun agintariek 2.000 «gonbidatu» zituzten proba egitera. Beste agerraldi bat atzeman dute, Erdialdeko herri batean.
|
Mila gazteri baino gehiagori COVID-19 gaitzaren azterketa egin diete Iruñeko Mendillorri auzoan. Eguerdian amaitu dituzte auzoko institutuan eginiko probak.
Nafarroako Osasun Departamentuak «erantzun on» gisa deskribatu du auzoko gazteen jarrera. Denera, 17 eta 28 urte arteko 1.044 gazte agertu dira euren kabuz probak egitera. 2.000 inguru zeuden «gonbidatuta», baina departamentuak nabarmendu du litekeena dela agertu ez direnetako asko auzoko ohiko bizitokitik kanpo oporretan egotea.
Institutuan aztertutakoei, aurreko egunetan PCR proba pasatu duten 288 gazte gehitu behar zaizkie.
Departamentuaren datuen arabera, auzoan bizi diren gazteen %57,9 aztertu dituzte (2.300 bizi dira, denera).
Atzo beste 63 kasu atzeman zituzten Nafarroan, aurreko egunean baino 30 gutxiago. Horietako sei, batez ere Mendillorri auzoan zabaldutako Iruñeko agerraldiari dagozkio. Beste bat Tuteran ospaturiko ezkontza batean sorturiko agerraldikoa da, eta beste bat Iruñerriko Iturrama auzoko kasuetakoa.
Horrez gain, beste agerraldi baten berri eman du departamentuak: «Nafarroako Erdialdeko» herri batean sortu dela adierazi dute, zein herri den zehaztu gabe. Horrez gain, Iruñean beste lau kutsatze atzeman dituzte, eta bost-sei pertsona leudeke kutsaturik.
Gazteen arteko intzidentzia apaldu egin dela nabarmendu du departamentuak. Atzo atzemandako kasuen erdietan inguru, 30 urte baino gazteagoak ziren kutsatuak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, azken orduetan 123 positibo atzeman dituzte: Araban hamazazpi, Bizkaian 66, eta Gipuzkoan berrogei; guztira 4.206 proba egin dituzte. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du kasuen berri gehiagorik eman, eta azaldu du astelehenean emango duela ospitaleratzeen eta udalerrietako kasuen berri. Beraz, Hego Euskal Herrian, orotara, 186 izan dira azken orduko positiboak, herenegun baino 41 gutxiago (227).
|
2020-7-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/184824/portugalete-sestao-partida-atzeratu-dute-koronabirusagatik.htm
|
Kirola
|
Portugalete-Sestao partida atzeratu dute, koronabirusagatik
|
Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek positibo eman du, eta horregatik hartu du erabakia.
|
Portugalete-Sestao partida atzeratu dute, koronabirusagatik. Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek positibo eman du, eta horregatik hartu du erabakia.
|
Espainiako Futbol Federazioak bertan behera utzi du, Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketetako Portugalete-Sestao partida, Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek positibo eman duelako COVID-19aren proban. Portugaletek Euskadiko Futbol Federaziori jakinarazi dio gertaera, eta hark Espainiakoari. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta bi klubekin hala adostuta, partida atzeratzea erabaki dute. Portugaleteko jokalari eta teknikariei PCR probak egingo dizkiete, eta behin horien emaitzak jakin ostean, adostuko dute norgehiagoka jokatzeko data berria.
Partida Leioako Sarriena futbol zelaian zen jokatzekoa. Aurreko sasoietan eskura izan eta gero, ziurra da bietako batek helburua lortuko duela, neurketa kale edo balekoa baita. Multzoko lehena izanda, Portugaletek beste abagune bat izango luke galduz gero, kanpoan geratutako beste multzoetako lehen sailkatuekin.
|
2020-7-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/184825/orio-eta-urdaibai-izan-dira-azkarrenak-bilbon.htm
|
Kirola
|
Orio eta Urdaibai izan dira azkarrenak, Bilbon
|
Oriotarrek denboraldiko laugarren bandera astindu dute gaur, Bilbon, Euskotren Ligako zazpigarren jardunaldian. Urdaibaik bigarren garaipena erdietsi du, Eusko Label Ligako estropadan, azken luze bikain bat egin ostean.
|
Orio eta Urdaibai izan dira azkarrenak, Bilbon. Oriotarrek denboraldiko laugarren bandera astindu dute gaur, Bilbon, Euskotren Ligako zazpigarren jardunaldian. Urdaibaik bigarren garaipena erdietsi du, Eusko Label Ligako estropadan, azken luze bikain bat egin ostean.
|
Urtebete eskasean beltzetik zurira igaro da Urdaibai. Aurreko denboraldian ohorezko txandatik kanpo ibiltzera kondenatuta egon zen. Nahi eta ezinean ibili zen. Sasoi honetan, baina, Jon Elortegik Bou Bizkaia ontziaren norabidea zuzentzea lortu du, baita haren kuadrillari indarra eta kemena helaraztea ere. Ontzirik azkarrena izan da erlojupekoan gaur, Bilbon, eta hala, sasoiko bigarren trapua astindu du Josu Andoni Barturen patroiak. Bizkaitarrek argi erakutsi dute aurreko astean Orion (Gipuzkoa) gertatutakoa ez zela ezustekoa izan.
Erlojupeko probak dakarren berezitasunaz gain, gaurkoan korronteak nahiko buruhauste sortu dizkie entrenatzaileei eta lemazainei. Nahikoa zen ontzia bi metro istriborrera edo ababorrera jotzea garaipenak ihes egiteko. Itsasgora 21:00etan izanda, ohorezko txandako taldeek aurrekoek baino haize eta korronte gutxiago izan dutela ere, Elortegik estropada aurretik marraztutako estrategia ongi bete dute Barturenek eta arraunlariek.
Korrontearen indarra ahula izan dela eta, ligako lau ontzi indartsuenak irteeran ez dira erabat istribor aldera joan. Orio eta Santurtzik egin dute irteerarik indartsuena. Talde horiek zerbaitegatik daude Eusko Label Ligako lehen bi postuetan. Lehen ziabogara segundo berean iritsi dira San Nikolas eta Sotera ontziak. Iker Zabalak Eneko Gonzalez jarri du txopan estrenekoz, Asier Zurinagaren ordez. Bigarren txandakoei ateratzen zieten aldea handia zen benetan: Oriok Hondarribiari hemezortzi segundo atera dizkio luze bakar batean. Bitartean, Urdaibai bi segundo atzetik zegoen, baina burua hotz zuten Elortegik eta bere kuadrillak. Aurkaria alboan ez izateak, lan hori egitea eskatzen du: ontzi barruan kontzentrazioa mantentzea, eta arraunketa ez galtzea.
Guggenheim museoaren parean, Nerbioi ibaiak egiten duen meandroaren forma horretan, Oriok Santurtzirekiko segundo bateko aldea zuen. Urdaibaik bere lana egiten jarraitu du, eta oriotarrengandik bi segundo atzetik zihoan. Bien bitartean, Donostiarrak zortzi segundoko galera zuen. Haizeak behera egin du, eta estropada eremua leunagoa zegoen. Kanpoko ziabogako bandera, esaterako, guztiz eroria zegoen. Baina ohorezko txandako arraunlariek burua beste nonbaiten zuten, eta aldeak ohi baino txikiagoak izan dira ontzien artean. Hirugarren ziabogara hurbiltzen ari zirela, Urdaibaik susperraldi txiki bat izan du, eta Santurtziren pare jartzea lortu du. Bi ontzi horiek eta Orio segundo batean iritsi dira azken maniobrara.
Azken txanpa ikusgarria
Bermeotarrek bazekiten Orio eta Santurtzi estututa garaipena lortzeko aukera izango zutela. Aurreko astean, azken luzea ikusgarria egin bazuten, gaurkoan zer esanik ez, eta ur geldoetan, gainera. Azken bi minutura arte minutuko 37 paladako erritmoan zihoazen. Urdaibaik atzetik zituen Orio eta Santurtzi liderra, baina konfiantzaz beteta ziren. Barturenek Luis Gonzalez eta Mikel Calleja hankekoei paladak sarritzeko eskatu eta herio bizian zeharkatu dute helmuga. Ez San Nikolas ontziak, ez Soterak, ez dute bermeotarren denbora hobetu.
Zierbena izan da azkarrena bigarren txandan, bosgarren eginda. Bizkaitarrek Hondarribia izan dute aurkari zuzena. Lehen ziabogan bi ontzien artean segundo bateko aldea egon da, Zierbenaren alde. Bigarren luzean, Juan Zunzunegiren taldeak beste estutu bat eman eta bi minututan Ama Gudalupekoa traineruari bi segundo atera dizkio. Alde hori izanda, Zierbenak nahikoa izan du estropada kudeatzeko. Amaieran bost segundoko abantaila atera dio Hondarribiari.
Lehen txandako garaileak, Aresek egin du bederatzigarren. Galiziarrek estropada oso serioa egin dute, eta euren txandan hasieratik amaiera arte nagusi izan dira. Ondarroak eta Kaikuk lehia oso estua izan dute: segundo eta erdi Bizkaitarra ontziaren alde. Amaieran, Aresengandik hamar segundora geratu da. Azken postuan, berriz, Zarautzek amaitu du.
Orio, nagusi
Oriok denboraldiko laugarren trapua astindu du gaur, eta erlojuaren aurka ere ontzirik indartsuena dela berretsi du, Bilboko estropada irabazita. Hala, zazpi estropada igarota, Xanti Zabaletaren taldeak ondo bideratua dute Euskotren liga berriz irabaztea. Izan ere, bost estropaden faltan, bost puntuko errenta dute donostiarrarekiko. Bigarren aldiz jokatzen zen Bilboko estropada emakumezkoetan. 2016an izan zen azken aldiz, eta hor San Juan nagusitu zen.
Sailkapena atzetik aurrera hartuta, Hondarribia izan daerlojupekoari ekiten aurrena, ondoren Donostiarra eta azkenik Orio. Arraun ez daaritu. Arraunlariek atzo pasatu zituzten Osakidetzak agindutako COVID 19ko testak, eta ezusterik ezean bihar jakingo dituzte emaitzak. Negatiboak izanez gero, entrenatzen hasi ahal izango dira berriro, eta datorren ostiralean jokatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartu.
Hasi eta buka nagusitu da Txiki ontzia. Aurreko igandean etxeko estropada ez irabazi izanaren arantza kendu nahi zuten oriotarrek. Gainera, ligaren erdia igarota, jakitun ziren puntu bakoitza are eta balio gehiago hartzen doala estropadaz estropada. Ibaiko uraren sakonera eskasa izan arren, arraunkera bizia erakutsi du Oriok hastapenetik. Denboraldi osoan zehar hala egin du, baina ibaian izanda, are agerikoagoa izan da hori. Donostiarra eta Hondarribia indarrez atera dira, baina berehala ezarri du bere legea Oriok.
Lehen luze horretan Hondarribia izan da istriborrenera joan dena. Donostiarrak eta Oriok, berriz, nahiago izan dute erditik joan, eta Nadeth Agirrek gidatutakoa izan dira korronteak ondoen baliatu dutenak, eta itsasadarrean hoberen moldatu direnak. Ziabogara iristerako alde polita zuen jada Oriok. Zazpi segundo ateratzen zizkion Donostiarrari etea hamaika Hondarribiari. Azken horietan leku aldaketa dezente egin zituen aurreko igandekoarekin alderatuz. Arraunlari berdinak aritu diren arren arraunean, hiruk baino ez dute egin leku berean. Horrekin joera aldaketa bat biltzen dute gipuzkoarrak. Baina ez da hala izan. Donostiarrak lan ona egin du, baina oraindik ez ere ez dela Orio bezain ontzi batua antzeman da.
Itzuleran gauzak ez dira aldatu. Alderantziz. Paladaz-palada, eta hazea alde, Orio aldea handitzen joan da, eta azkenerako bikoiztu egin du lehen luzean ateratako errenta. Hamahiru segundo atera dizkio Donostiarrari, eta 23 Hondarribiarri. Bihar, Lekeition (Bizkaia) izango dira Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak, 11:40etatik aurrera, itsaso zabalean.
|
2020-7-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/184856/elkarrizketa-etenda.htm
|
Mundua
|
Elkarrizketa, etenda
|
Bi urte eta erdi pasatu dira Macronek ezezkoa eman zienetik Korsikako nazionalisten eskariei. Harrezkeroztik, gutxituz joan dira aldarrikapenei buruzko elkarrizketak, agenda politikotik kanpo geratzeraino. Datorren urtean bozak dituzte Korsikan.
|
Elkarrizketa, etenda. Bi urte eta erdi pasatu dira Macronek ezezkoa eman zienetik Korsikako nazionalisten eskariei. Harrezkeroztik, gutxituz joan dira aldarrikapenei buruzko elkarrizketak, agenda politikotik kanpo geratzeraino. Datorren urtean bozak dituzte Korsikan.
|
Hilabeteak dira Korsikako mugimendu nazionalistan ohartarazpen bera egiten ari direla: estrategia aldatu beharra dago Frantziako Gobernuaren jarreraren aurrean. 2015eko eta 2017ko hauteskundeetako garaipen historikoek Korsikako eztabaida politikoaren erdigunean jarri zituzten nazionalisten aldarrikapen historikoak, baina, hilabeteek aurrera egin ahala, indarra galduz joan dira, agendatik kanpo geratzeraino. Epe berean, auzi horiei buruzko Parisen eta Ajaccioren elkarrizketak gutxituz joan dira, eta mugimendu nazionalistako sektoreen arteko barne eztabaida eta gatazkak handitu egin dira. Batzuek presa handiagoa eskatzen diote Gilles Simeoni Korsikako presidenteari, eta beste batzuek, berriz, presio egiteko modu alternatibo bat, aldarrikapenak lehen lerrora itzul daitezen.
Macron 2018ko otsailean elkartu zen lehenengoz Simeonirekin eta Korsikako Asanbleako presidente Jean-Guy Talamonirekin, autonomia estatusaz, egoiliar estatusaz, korsikeraren koofizialtasunaz eta presoen amnistiaz aritzeko. Frantziako presidenteak ezezkoa eman zien eskari horiei guztiei, eta soilik onartu zuen Korsika hitza Frantziako Konstituzioan txertatzea, urte hartan egin behar zuten konstituzioaren erreforma baliatuta —azkenean atzeratu egin behar izan zuten, Jaka Horien protestengatik—.
Horren ostean, eta urtebeteko epean, Simeoni eta Talamoni gutxi batzuetan elkartu ziren garai hartako Frantziako lehen ministro Edouard Philipperekin, eta, hitzordu bakoitzetik ateratzean, Korsikako bi agintariek kezka eta kritika mezuak helarazi zituzten, aurrerapausorik ematen ez zutelako. Philippek 2018an aitortu zuen Korsikako egoera politikoa «berria» dela Parisentzat, baina horrek ez zuen aldaketarik eragin Frantziako Gobernuaren jarreran. Macron 2019ko apirilean itzuli zen Mediterraneoko irla horretara, eta Simeonik eta Talamonik legebiltzarrean hitz egiteko gonbita helarazi zioten; Eliseoak ezetz erantzun zuen, eta bi agintariek Frantziako presidentearen bisita boikotatzea erabaki zuten.
Handik hona, bi gobernuen arteko elkarrizketa gutxi batzuk izan diren arren, beste hainbat auziri buruzkoak izan dira, eta aldarrikapenek ez dute ia tokirik izan eztabaida horietan. Are, Macron, Simeoni eta Talamoni ez dira berriz elkartu mahai beraren inguruan; Frantziako presidenteak, ordea, ez du inoiz «hildakotzat» jo «elkarrizketaren haria».
Testuinguru horretan, Korsikako mugimendu nazionalistan ugaritu egin dira estrategiari begirako kritikak. Horiez, Korsikako presidenteak hil hasieran adierazi zuen «bakoitzak autokritika» egin behar duela prozesuan izan duen jarreraz, baina ez zuen arriskuan ikusi agintera eraman zuen Pe a Corsica koalizioa. Hori bai, asteak dira bere Femu a Corsica autonomistaren eta Talamoniren Corsica Libera independentistaren arteko desadostasunak argitara ateratzen ari direla; eta ez hori bakarrik: Korsikako Nazioaren Alderdiak ere (PNC) Simeoniren aurkako hitzak esan ditu, batez ere iaz Femu a Corsicatik ateratzea erabaki zuenetik.
Hain justu, ezagunak dira jada Korsikako presidentearen eta PNCren idazkari nagusi Jean-Christophe Angeliniren arteko talka dialektikoak; Calendinik «egiazko elkarrizketa bat» eskatu zion Simeoniri, iragan hilabeteko herriko bozen ostean, baina oraingoz ez dirudi bien artean aldaketa handirik espero daitekeenik. Aldi berean, Talamonik Korsikako presidenteari presio egiten jarraitzen du, argudiatuta «oraindik garaiz» daudela «harturiko engaiamenduak betetzeko».
Nola eman lehentasuna
Simeonirentzat, erronka da argitzea nola itzularazi nazionalisten aldarrikapenak agenda politikoaren erdigunera. Aurten, Korsikak bere burua gobernatzeko baliabideak lortze alderako erabakiak hartu dituzte, baina betiere Parisekin negoziatuta izan da, eta eskari historikoetatik urrun.
Azken hilabeteotako ezagunena 500 euroko errenta unibertsalarena izan da. Egungo egoeraren «larritasuna» dela eta, Korsikako Asanbleako presidenteak «ahalik eta azkarrena» jarduteko deia egin zuen iragan maiatzean, herritarren egunerokoa bermatze aldera. Behar horren erdian kokatu zuen haren proposamena, errenta unibertsala esperimentatzearena: «Segurtasun hari bat da denontzat. Gainera, [gai horretan] Korsika aurretik izatea ere ona litzateke denontzat».
Gilles Simeoni Korsikako presidentea eta Jean-Guy Talamoni Asanbleakoa. LUDOVIC MARIN / POOL / EFE
Simeoniren iritziz, osasun larrialdiaren eraginez sortuko diren egoera ekonomiko eta sozialek «berrikuntzarako beharra» handitu dute, eta horregatik jo zuen aztertzeko modukotzat Talamoniren neurria. «Elkartasuna da garrantzitsua. Orain, datozen asteetan, finantzaketaz eztabaidatu beharko dugu, neurriaren eduki zehatzez». Korsikak, bere autonomia mugatuan, ezin du bere kabuz halako neurririk ezarri, eta, hortaz, ezinbestekoa zaio Frantziako Gobernuaren baimena eskuratzea.
Baina, mota horretako proposamenez haratago, Korsikako presidenteak ez du lortu aldarrikapen historikoak lehen lerrora itzultzea, eta litekeena da datorren urteko martxoan egitekoak diren Korsikako bozetan berriz mahaigaineratzea Parisi egiten dizkioten eskariak.
Aldi berean, Korsikako presidenteak hainbatetan egindako ohartarazpena betetzear egon liteke: indarkeriaren itzulera. Korsikako Nazioa Askatzeko Frontea talde armatuak (FLNC) iragan urtean jakinarazi zuen bere burua berriz egituratu zuela, eta espekulazioaren aurkako borrokan arituko zela. Iragan astean, gainera, FLNCko lau kidek beren gain hartu zuten Bastiako komisaria baten aurka egindako tiroketa.
Simeonik erronka handiak ditu datozen hilabeteetarako: mugimendu nazionalistako buruzagi garrantzitsuena izanik, Pe a Corsicako sektore guztiak elkartu behar ditu programa beraren inguruan, datozen urteko bozei begira. Hauteskunde horietan 2015eko eta 2017ko emaitzak sendotzeak mezu garrantzitsu bat bidaliko lioke Parisi, eta aldarrikapenen inguruan berriz eztabaidatzeko aukera eman. Izan ere, hiru hauteskunde jarraian irabazita, Frantziako Gobernuak zailago izango du bere jarrerari eustea.
2015ean boterera iritsi ziren lehenengoz nazionalistak, eta, harrezkeroztik, arrakastaz arrakasta igaro dituzte hauteskunde guztiak. Garaipen politiko horiekin batera, eta gatazka armatua eta klandestinitatea atzean uzteko nahiarekin batera, irlari aurpegia aldatu nahi diote autonomistek eta independentistek, herriaren egonkortasuna bermatzeko.
Aldaketak sei urte bete ditu
2014an Simeoni Bastiako alkate hautatu zutenetik —aurtengo herriko bozetan alkatetzari eutsi diote—, gora baizik ez du egin Korsikako mugimendu nazionalistak. Garaipen horren ostean utzi zituen armak FLNCk, eta erabaki horrek are gehiago bultzatu zuen nazionalisten olatua.
2015eko Korsikako hauteskundeetan irauli zuten paisaia politikoa lehenengoz nazionalistek: urte hartako abenduaren 13an, eta XVIII. mendeaz geroztik aurrenekoz, nazionalistaz osaturiko gobernu bat igo zen boterera Mediterraneoko uharte horretan, bozen bigarren itzulian autonomistek eta independentistek aliantza bat eginda. Simeoni hautatu zuten presidente, eta Talamoni legebiltzarreko presidente.
Nazionalisten onarpena hasi besterik ez zen egin 2015eko abenduan. 2017ko ekainean, lautik hiru diputatu lortu zituen nazionalisten koalizioak, Pe A Corsicak, Frantziako Asanblea Nazionaleko hauteskundeetan, eta, horrekin batera, Parisi mezu argi bat bidali zioten: mugimendua zabaltzen ari dela Korsikan, eta emaitzak kontuan hartzeko modukoak direla. Eliseoan, ordea, ia jaramonik ez korsikarren aldarrikapenei, azken lau eta erdian bezala.
Demucrazia è rispettu pè u populu Corsu (Demokrazia eta errespetua Korsikako herriarentzat) lelopean eginiko mobilizazioa, Ajaccion, 2018an. ANDER PEREZ ZALA
Sei hilabete geroago, herritarrak berriz deitu zituzten bozkatzera, 2017ko abenduan, lurralde kolektibitate berriko legebiltzarra hautatzeko. Pe A Corsicaren helburua, argia: orain arteko joerari eustea, eta ahalik eta indar gehien lortzea. Emaitza sekulakoa izan zen: gehiengo osoa lortu zuten, eta inoizko boto eta eserleku gehien.
Hurrengo urterako, emaitza horiek egonkortzeko eta hobetzeko helburua dute, Parisekiko eta elkarrizketetako indar orekan pisu handiagoa izateko.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184858/beste-248-kasu-baieztatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Beste 248 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian
|
Horietatik 107 Bizkaian atzeman dituzte; 55, Bilbon. Eusko Jaurlaritzak neurri berriak aurkeztuko ditu aisialdia arautzeko.
|
Beste 248 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 107 Bizkaian atzeman dituzte; 55, Bilbon. Eusko Jaurlaritzak neurri berriak aurkeztuko ditu aisialdia arautzeko.
|
6.271 PCR proba egin zituzten larunbatean Hego Euskal Herrian, eta beste 248 COVID-19 kasu atzeman dituzte. Aste honetan, 200 kasu baino gehiago izan dira lau egunetan. Lurraldez lurralde, Bizkaia da kaltetuena. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, azken orduetan 107 kasu baieztatu dituzte han. Gipuzkoan, berriz, 46, eta Araban, 12. EAEtik kanpo baieztatutako kasu baten berri ere eman dute. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, 82 dira lurralde hartan atzemandakoak. Jaurlaritza gaueko aisialdia arautzeko neurri berriak prestatzen ari da, eta bihar dira ostalari elkarteekin biltzekoak.
Herriz herriko datuen berri gaur emango du Jaurlaritzak, baina adierazi dute kasu gehienak udan jendea pilatzen den kostaldeko herrietan atzeman dituztela. Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, Bizkaiko kasuen erdiak baino gehiago Bilbo hiriburuan atzemandakoak dira: 55. Halere, hiri hartan ez da agerraldi berririk baieztatu, eta kostaldeko beste herri batzuetan kutsatu ote diren ikertzen ari dira.
Agerraldi berriei aurre egiteko, aisialdia are gehiago arautzea proposatu du Jaurlaritzak. Izan ere, Nekane Murga Osasun sailburuak aurreko astean adierazi zuen neurri berriak aurkeztuko dituztela aste honetan, besteak beste gaueko aisialdia, ezkontzak eta hiletak arautzeko. Atzo ere bide beretik jo zuten, eta «segurtasun tartea gordetzea ezinezkoa den edozein egoera» eragozteko eskatu.
Nafarroako kasuei dagokienez, Mendillorriko agerraldian beste bederatzi kasu gehitu dira (guztira 170). Tuterako ezkontzarekin lotuta beste bi kasu agertu dira (guztira 51), eta uztailaren 6ko hamaiketakoaren agerraldiarekin lotuta beste zazpi kasu zenbatu dituzte (guztira 33). Iruñerriko agerraldi batean beste bi kasu agertu dira (guztira 18). Gainerako 62 kasuei buruzko informazio zehatzik ez du eskaini Nafarroako Gobernuak.
Larunbatean, Nafarroan, bost pertsona ospitaleratu behar izan zituzten COVID-19 gaitzarekin gaixoturik. Ospitaleratze berrien kopurua hazteko joera agertzen ari da azken egunotan. Azken zazpi egunetan 14 ospitaleratze izan dira Nafarroan, eta aurreko astean, lau bakarrik. Eusko Jaurlaritzak asteburuan ez du ospitaleratzeen datua ematen. Beraz, larunbateko eta igandeko datuen faltan, aste honetan 17 ospitaleratze izan dira EAEn (aurreko astean, 21).
Aste osoan, 1.463 kasu pilatu dira, aurreko astekoak (775) ia bikoiztuz. Lurraldez lurralde begiratuta, aste honetan kasu gehienak Nafarroan izan dira: 585 (%40). Ondoren, Bizkaian: 527 (%36). Gero, Gipuzkoan: 279 (%19). Eta, azkenik, Araban: 66 (%4,5).
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184859/txinak-aeben-kontsulatua-itxi-du-chengdu-hirian.htm
|
Mundua
|
Txinak AEBen kontsulatua itxi du Chengdu hirian
|
AEBek Txinaren Houstongo (Texas, AEB) kontsulatua itxi zuten joan den astean, eta erabaki horri maila bereko neurri batekin erantzun dio Txinak.
|
Txinak AEBen kontsulatua itxi du Chengdu hirian. AEBek Txinaren Houstongo (Texas, AEB) kontsulatua itxi zuten joan den astean, eta erabaki horri maila bereko neurri batekin erantzun dio Txinak.
|
Txinak kontrolpean hartu du herrialdearen hego-mendebaldeko Chengdu hirian AEBek zuten kontsulatua. Pekinek egoitzaren itxiera berretsi du gaur, aurreko astean erabakia iragarri ostean.
Global Times Txinako hedabideak adierazi duenez, AEBen bandera kendu dute egoitzatik Chengdun 06:00ak zirenean.
Pekinek joan den astean esan zuen AEBen eta Txinaren arteko harremanak ez direla «desiragarriak» liratekeenak, baina Etxe Zuriaren bizkar jarri du horren erantzukizun osoa.
AEBetako Gobernuak Txinak Houstonen zuen kontsulatua itxi zuen joan den ostiralean. Etxe Zuriak 72 orduko epea eman zion Pekini eraikina husteko. Berehala erantzun zuen Txinako Gobernuak, eta beste horrenbesteko epea eman zion Donald Trumpen gobernuari, Chengdu hiriko kontsulatua ixteko.
«Atsekabetuta gaude Txinako Alderdi Komunistak hartu duen erabakiarekin, eta eskualde inportante horretan jendearekin dugun konpromisoari eusten ahaleginduko gara Txinan ditugun beste erakundeekin», adierazi du AEBetako Estatu Departamentuak.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184860/olivia-de-havillanden-heriotzarekin-hollywooden-garai-bat-amaitu-da.htm
|
Kultura
|
Olivia de Havillanden heriotzarekin, Hollywooden garai bat amaitu da
|
Aktoreak 104 urte zituen, eta besteak beste 'Gone With The Wind', 'The Adventures of Robin Hood' eta 'The Heiress' film klasikoetako izarra izan zen.
|
Olivia de Havillanden heriotzarekin, Hollywooden garai bat amaitu da. Aktoreak 104 urte zituen, eta besteak beste 'Gone With The Wind', 'The Adventures of Robin Hood' eta 'The Heiress' film klasikoetako izarra izan zen.
|
Hollywoodeko garai loriatsuaren ordezkari nagusietakoa izan zen Olivia de Havilland (Tokio, 1916). Estudio handiek zinemaren makinaria guztia gidatzen zuten aroan eta star-system-a puri-purian zegoenean, haren izena letra larriz ageri zen parte hartzen zuen film bakoitzean. Eta, hala eta guztiz ere, sistema horren beraren eta aktoreei ezartzen zizkien kontratu hertsien kontra altxatu zen lehen aktoreetako bat ere izan zen De Havilland. Aktorea larunbatean hil zen, Parisen, Hollywood klasiko haren azken ordezkari bilakatuta otsailean Kirk Douglas hil ondoren.
De Havillanden izena beti azaltzen da Gone With Wind filmari lotuta (Victor Fleming, 1939), nahiz eta haren jarduera askotarikoa izan zen, eta hamaika generotako lanak egin zituen. Baina Gone With The Wind-en itzala luzea da, Metro Goldwyn Mayer ekoiztetxearen produkzioa inoizko filmik handiena izateko asmoarekin berarekin jaio baitzen. Film horretan Scarlett O'Hararen rola jokatzeko aukera izan zuen, baina nahiago izan zuen Melaniarena jokatu, eta horrek Oscar sarietarako lehen izendapena eman zion bigarren mailako aktore gisa. «Nahiago ditut neska onen rolak, aktore gisa gehiago eskatzen dizutelako. Gaiztoen rolek aspertu egiten naute». Ez zuen saria irabazi, baina AEBetan Sezesio Gerran girotutako drama hark izar bilakatu zuen ezbairik gabe.
Ordurako aktore ezaguna zen De Havilland, batez ere Warner Bros major-arentzat egindako abentura filmengatik. Alibi Ike (1935) izan zen egin zuen lehen lana, baina 1935ean Michael Curtizen esanetara filmatutako pelikulak bihurtu zuen ezagun: Captain Blood. Abenturazko film hartan, Errol Flynn izan zuen lagun, eta zenbait urtez luzatuko zen bikote zinematografikoaren lehenengo lana izan zen. Gero iritsiko ziren The Charge of the Light Brigade (1936), The Adventures of Robin Hood (1938), Dodge City (1939), The Private Lives of Elizabeth and Essex (1939) —guztiak Curtizek zuzenduak—, eta Raoul Walshen They Died with Their Boots On (1941).
Joan Fontaine aktorearen ahizpa zen De Havilland, eta 1941n Oscar sarietarako izendatuak izan ziren biak. De Havilland, Hold Back the Dawn filmagatik (Mitchell Leisen); Fontaine, Alfred Hitchcocken Suspicion lanagatik. Sari nagusia Fontainerentzat izan zen, eta handik gutxira elkarri hitz egiteari utzi zioten.
1940ko hamarkadan bere unerik onena bizi izan zuen De Havillandek. Lau aldiz egon zen Oscar saria jasotzeko hautagaien artean, eta 1946an lehendabizikoz jaso zuen, To Each His Own I. Mundu Gerran girotutako draman egindako lanagatik. Handik lau urtera berriro altxatu zuen garaikurra, Wiliam Wylerren beste drama batekin, The Heiress-ekin. Hamarkada hartan beste hainbat film aipagarri egin zituen; haietako pare bat, zinema beltzaren kodeekin jokatzen zuten suspentsezko lanak: The Dark Mirror eta The Snake Pit.
Baina 1940ko hamarkada beste arrazoi batzuengatik ere izan zen garrantzitsua De Havillandentzat. Garai hartan, kontratua zuen Warner Bros etxearekin, eta 1943an haren kontra egin zuen sinatutako kontratuaren baldintzak bidegabeak zirelakoan aktorearentzat. Bi urte geroago, epaitegi batek arrazoia eman zion aktoreari, eta epai horrek berak aldarazi egin zuen estudioen eta izarren arteko harremana.
1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, De Havillandek murriztu egin zituen bere lanak, Parisera bizitzera joatearekin batera. Nolanahi ere, artean hainbat pelikula egin zituen: The Proud Rebel westerna (1958), Not as a Stranger drama eta, guztien gainetik, Hush... Hush, Sweet Charlotte (Robert Aldrich, 1964), Bette Daviseki batera egindakofilm goraipatua.
Handik aurrera, ordea, telebistarako lan apur batzuk baino ez zituen egin, The Woman He Loved telefilmarekin (1998) bere ibilbide zinematografikoa itxi baino lehen.
1965ean Cannesko Zinemaldiko epaimahaiko presidentea izan zen. Zeregin hori eman zioten aurreneko emakumea izan zen.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184861/herria-nazio-bilakatzeko-pausoa.htm
|
Politika
|
Herria nazio bilakatzeko pausoa
|
Uztailaren 31n 125 urte beteko dira Sabino Aranak EAJ sortu zuenetik; aste osoan erreportaje sorta bat argitaratuko du BERRIAk, nazionalismoaren sorreraz, bilakaeraz eta geroaz.
|
Herria nazio bilakatzeko pausoa. Uztailaren 31n 125 urte beteko dira Sabino Aranak EAJ sortu zuenetik; aste osoan erreportaje sorta bat argitaratuko du BERRIAk, nazionalismoaren sorreraz, bilakaeraz eta geroaz.
|
Ertz askotako pertsona izan zen Sabino Arana Goiri (Abando, Bizkaia, 1865 Sukarrieta, Bizkaia, 1903): kazetaria izan zen, idazlea, historialaria, euskalaria, ideologoa eta politikaria. Ez zuen arlo guztietan asmatu: adibidez, euskararen biziberritzerako berak hautatutako garbizalekeriaren bidea bazter utzita dago gaur egun, eta ezin da esan haren antzerki eta olerkiak euskal literaturaren gailurrak direnik. Zerbaitetan, baina, bete-betean asmatu zuen Aranak: euskaldunen herri izatearen kontzientziari esangura politikoa eman zion —«Euskotarren aberria Euskadi da»—, eta, horrela, euskal abertzaletasun modernoa Europa osoan pil-pilean zeuden nazionalismoen norabidean txertatu zuen. Seguru asko, Aranaren gaur egungo zenbait areriori barkagaitzago zaie hori, oker egin zituen guztiak baino.
Sabino Arana. BERRIA
Ekintzailea ere izan zen Arana, eta bere ideiak gauzatzeko tresnak ere asmatu zituen. 1894ko uztailaren 14an, elkarte bat inauguratu zuen Bilboko Posta kalean, Euzkeldun Batzokija izenez, haren bidez abertzaletasunaren ideiak hedatzeko xedez. Alderdi politiko bat sortzea ere bazegoen Aranaren asmoen artean, eta urtebete geroago, 1895eko uztailaren 31n, orain dela 125 urte, elkarte horretako kideek alderdiaren lehenengo zuzendaritza aukeratu zuten, eta ofizialki eratuta geratu zen, Bizkai Buru Batzarra izenpean. Gainerako herrialdeetara hedatu arau, alderdiak Euzko Alderdi Jeltzalea izena hartu zuen, eta BBB Bizkaiko zuzendaritza izendatzeko gelditu zen.
Ez dago informazio askorik bilkura hartaz: Espainiako Gobernua hasia zen euskal abertzaletasunari jazartzen, eta, salaketei itzuri egiteko, isilpean egin zuten batzarra. Zazpi lagun izendatu zituzten alderdi sortu berriaren zuzendaritzako kide: Sabino eta Luis Arana Goiri anaiak, Fabian Ispizua, Elias Lekue, Juan Aranburuzabala, Ziriako Llodio eta Salbador Etxeita. Handik gutxira, abuztuaren 10ean, Arana zigortu zuten Bizkaitarra agerkariko artikulu batengatik, eta 28an lehenengo aldiz espetxeratu zuten. Irailean Euzkeldun Batzokija itxiarazi zuten.
Giroaren eragina
Abertzaletasun politikoaren lehenengo antolakundeak badu jaiotze data, baina haren sustraiak topatzeko atzerago jo behar da. «EAJren sorreran badago Aranaren nortasuna, baina baita giro bat ere», azaldu du Mikel Aizpuru EHUko Historia Garaikideko irakasle eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendariak. «Begoñako Larrazabal txakolindegian antolatu zuen otordura [1893ko ekainean] ez ziren solik haren lagunartekoak joan; Bilbo inguruko hainbat pertsona ere joan ziren, kezka bat zutenak, haietako asko Euskal-Erria elkartearen ingurukoak. Aranak berrikuntza ekarri zuen, baina lehenagotik bazegoen giro bat, antolaketa bat, sare bat, gehiago edo gutxiago moldatzen zena ideologia berrira».
Bat dator horretan Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikideko katedraduna. Dioenez, euskal nortasunaren aldeko aldarria XIX. mende osoan aurki daiteke, nahiz eta «leialtasun politiko bikoitza» gailentzen den: «Batzar Nagusietan burujabetzaren aldeko politika nagusitu zen. Eta aginte publikoak sakonak eta zabalak ziren, bereziki finantza publikoen kudeaketan. Baina ez dago independentziaren aldeko mugimendurik; burujabetza partekatuaren bidea zen nagusi, espainiar nazionalismoa bateratzailea zelako».
Foruen abolizioak, Batzar Nagusiak bertan behera uzteak eta, finean, euskal burujabetzaren aztarnak Espainiako agintearen arrastora sartu nahi izateak erabat aldatu zuten egoera. Erreakzio gisa, euskal nazionalismoa sortu zen: «Arturo Campionek idatzi zuen, gaztea zenean —beraz, 1870ean—, nazionalismoa, Espainian, bakarra zegoela: Espainiako Estatuarena», azaldu du Agirreazkuenagak, «Euskal Herriko lege eta aginteen defendatzaileak foruzaleak zirelako, baina XX. mendean nazionalista deitu behar ziotela beren buruari, euskaldunen aldeko agintea eta legeak egiteko ahalmena berreskuratzeko».
«Sabino Aranak esan zuen lehenengoz euskaldunek aberri bat badutela, eta aberri hori ez dela Espainia», esan du Aizpuruk. «XV. mendetik hona jende askok esan du hemen herri bat dagoela, lege propioak eta hizkuntza propioa izan dituela, baina pentsatuz nortasun hori bateragarria zela espainol edo frantses izatearekin. Aranak, berriz, zera dio: 'Gu euskotarrak gara, eta, ondorioz, ez gara espainolak'. Hori da berritasun nabarmenena, bere ideologiaren gainerako elementuak, banan-banan hartuta, ez baitira berriak».
Abertzaletasuna Bilbo inguruan sortu zen, eta hori, Aizpururen ustez, nabarmendu beharrekoa da. «Haien erreferentziak gizarte tradizional batekoak ziren, baserri girokoak, baina Bilbon sortu eta garatu zen, eta gaur egun ere EAJren gune nagusia Bilbo da. Eta Bilbon sortzen da, hori delako leku bakarra posible egiten duena foruen galeraren ondoriozko frustrazio sentimendu hori programa politiko bilakatzea. Frustrazio hori badago gainerako herrialdeetan, baina han ez dago gaitasunik frustrazio hori politiko bilakatzeko».
Eta zergatik Bilbo? Aizpururen esanetan, «industriari eta meatzaritzari esker garapen ekonomikoa izan zuelako, eta horren ondorioz izandako aldaketa politiko eta sozialek beharrezkoago egiten zutelako tresna politiko bat sortzea. Beste leku batzuetan, alderdi tradizionalak, adibidez karlistak edo monarkikoak, gai ziren frustrazio hori bideratzeko. Bilbon, hori ez da posible».
Aranaren irudia, Bilbon. Atzean, Sabin Etxea, EAJren egoitza. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Dena dela, baldintza sozioekonomikoak ez dira aski nazionalismoaren hedapena azaltzeko: «Bilbotik, ideologia berria beste gune batzuetara zabaldu zen», esan du Aizpuruk, «adibidez, Bermeora eta Barakaldora. Eta zergatik Barakaldora eta ez Sestaora, herri biak elkarren ondoan egonda eta antzeko ezaugarri soziologikoak izanik? Bada, Barakaldon lehenagotik ere bazegoelako gune euskaltzale eta foruzale bat. Ez da nahikoa industrializazioaren eta immigrazioaren aurreko erreakzio bat: behar da sare bat, azpiegitura bat, pertsona batzuk ideia horiekin bat egingo dutenak».
Egitasmoaren garapena
1898ko irailean, Arana Bizkaiko probintzia hauteskundeetara aurkeztu zen Bilboko barrutian, eta diputatu hautatu zuten bera izan zen lehen hautetsi nazionalista, eta hurrengo urtean abertzaleek zenbait zinegotzi eta alkate bat Mundakakoa lortu zituzten udal bozetan. 1902ko maiatzean, Arana berriz espetxeratu zuten. Kartzelan zegoela, historialariek proiektu espainolista deitu dutena lantzeari ekin zion: alderdi berri bat, independentziari uko egingo liokeena eta, beraz, errepresioari izkin egin eta beste sektore batzuekin aliantzak egiteko aukera izango zuena. Espetxetik atera zenean, Aranak ez zuen proiektua garatu, eta tiraderan gordeta gelditu zen, 1903ko azaroan hil zen arte.
Eztabaida eta polemika askoren iturburu izan da Aranaren proiektu espainolista. Agirreazkuenagak Aranaren gutuneria aztertu du, eta uste du hor «argi eta garbi» azaltzen dela zein zen egitasmoaren helburua: «Konturatu zen guztiak ez zeudela errepresioa jasateko gogortuak, eta berak ere ez zion inori sakrifiziorik eragin nahi. Bizitza pertsonalean ere, emaztearekin-eta, ezinegona jasaten ari zen. Eta, bere alderdiko eboluzionisten eskariei entzunez, partidu berri baten oinarriak idazten hasi zen, autonomiaren aldekoa eta espainiar legediaren jokalekuan arituko zena. Baina bera ez zen alderdi berrian sartuko».
Aizpuruk nabarmendu duenez, Aranaren jarduera politikoa bat etorri zen Espainiak Kuba eta Filipinak galtzearekin. Porrot hark espainiar nazionalismoaren erreakzio bortitza ekarri zuen, eta Euskal Herriko eta Kataluniako nazionalismoen kontrako jazarpena gogortzea: «Badirudi ingurumari horretan Aranak pentsatu zuela mezua zabaltzeko beste bide bat aurkeztu behar zutela hain erradikala izan gabe. Kartzelatik proposamen hori egin zuen, baina kartzelatik atera zenean ez zuen ezer egin hori gauzatzeko. Orduan, pentsa dezakegu kartzelatik atera ondoren ideia hori baztertu zuela, edo, hain gaixo egonda, ez zuela indarrik izan garatzeko. Eztabaida hori ez da inoiz argituko».
Agirreazkuenagak azaldu bezala, Aranak, erbestetik oso gaixorik itzuli zenean, Angel Zabala izendatu zuen ordezko gisa alderdia zuzentzeko; «hasierako kide eta adiskidea, eta eboluzionisten aurkakoa». Arana hildakoan, Zabalak eutsi egingo zion 1895ean sortutako alderdiaren jatorrizko izaerari.
Arrazakeriaren orbana
Aranak idatzita utzi zituen adierazpen arrazistek ere zeresan ugari eman dute, eta ematen jarraitzen dute hura hil eta 120 urte geroago. Begien bistakoa da horrelakoak onartezinak direla gaur egungo ikuspegitik begiratuta. Eta hori bezain egia da horrelako adierazpen eta pentsamoldeak guztiz ohikoak zirela XIX. mendean, eta euskal abertzaletasunak aspaldi baztertu zuela arrazakeriaren orbana bere oinarri ideologikoetatik.
Sabino Arana. EITB
Aranaren pentsamoldea bere garaian kokatzeko, datu bat: XIX. mendean Espainian esklabismoa legezkoa zen 1837an abolitu zen, baina kolonietan mantendu zuten; Puerto Ricorako 1873an debekatu zen, eta Kubarako, 1886an. Sabino Arana 1865ean jaio zen; horrek esan nahi du, 21 urte bete arte jendea bere azalaren koloreagatik esklabo egitea legezko eta zilegi ikusten zuen estatu batean bizi izan zela. Ez da harritzekoa Aranaren garaikide izan ziren politikari eta pentsalari espainiar askok ere antzeko adierazpen arrazistak egin izana, gaur egun Aranarenek baino oihartzun txikiagoa duten arren.
«Euskal Herrian bazegoen tradizio luze bat, soilik Euskal Herrikoa ez dena: odol garbitasunari garrantzia ematearena», azaldu du Aizpuruk. «Espainian ere tradizio hori bazegoen, eta Aranak hortik edaten du. Beste aldetik, garai hartan mendebaldeko herri guztietan oso hedatuta zegoen gainerako herriak baino gehiago zirela pentsatzea, eta herri horiek zibilizatzeko eskubidea eta beharra ere bazutela sinestea. Alde horretatik, Arana ez da berritzailea: diferentzia da berak teoria hori aplikatzen duela Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko harremanetara, kolonietara aplikatu beharrean». Edonola ere, Aizpuruk argi dauka horrek ez dituela «justifikatzen» Aranaren hainbat adierazpen.
«Guztiok gara geure mendearen eta inguruaren seme edo alaba, eta geure esperientzien ondorengo», azaldu du Agirreazkuenagak, eta gogora ekarri du Bilboko burgesia «bete-betean» egon zela esklaboen salerosketaren negozioan sarturik, eta Espainiaren kolonietan ohikoa zela populazioa jatorriaren arabera sailkatzea. «XIX. mendean populazioak bereizten ziren arrazaren eta nazioen arabera, eta Sabino Aranak ere bereizketak egiten zituen Euskal Herriko populazioan. Bere pentsamendua garaiko teologia katolikoaren doktrinan oinarritzen da; beraz, konparazioak eremu horretan egin behar dira, katoliko eta tradizionalisten esparruan, eta, gero, beste kultura politikoekin parekatu».
Bihar: Nikole Atxikallende, ahaztutako emakumea.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184862/lan-ikuskaritzak-berrikusi-dituen-kontratuen-345-aldarazi-ditu-lehen-seihilekoan.htm
|
Ekonomia
|
Lan Ikuskaritzak berrikusi dituen kontratuen %34,5 aldarazi ditu lehen seihilekoan
|
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aztertutako kontratuen %15 inguru lanaldi partzialekoak ziren, eta lanaldi osokoak dira orain. Horietatik bi herenek emakumeei eragiten zieten.
|
Lan Ikuskaritzak berrikusi dituen kontratuen %34,5 aldarazi ditu lehen seihilekoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aztertutako kontratuen %15 inguru lanaldi partzialekoak ziren, eta lanaldi osokoak dira orain. Horietatik bi herenek emakumeei eragiten zieten.
|
Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak aurtengo lehen seihilekoko jardueraren berri eman du. COVID-19ak baldintzatutako ezohiko hilabeteotan, 10.797 ikuskaritza ekintza egin dituzte, horietatik 5.682 laneko iruzurraren aurkako borrokari lotuak, eta %34,5koa izan da eraginkortasuna: 1.959 kontratu aldarazi ditu Lan Ikuskaritzak.
Horietatik %15 inguru lanaldi partzialekoak ziren —lanaldi osokoak dira orain—, eta bi herenek (%66,39) emakumeei eragiten zieten. Guztira, 458.820 eurokoa zen kontratu horiek eragindako iruzurra.
Jaurlaritzaren erakundeak koronabirusaren ondorioz sortutako egoerari aurre egiteko abiatu dituen kanpainen berri ere eman du. 551 ekintza egin dituzte lanean segurtasun baldintzak betetzen zirela bermatzeko, eta bi zehapen espediente soilik aplikatu dituzte. Guztira 147 enpresa aztertu dituzte; Lan Ikuskaritzak ohi baino lan gehiago izan du lantokietako segurtasun baldintzen kontrola egiterakoan.
Legegintzaldian, 18.300 aldaketa
Maria Jesus San Jose Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak joan den legegintzaldiaren balantze bat ere egin du. Kanpaina horretan 18.300 kontratu aldarazi ditu Lan Ikuskaritzak: «Oso emaitza onak dira; laneko iruzurraren aurka ekiteko erabaki irmoa izan da legealdi honen ezaugarrietako bat».
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184863/bi-makiren-gorpuzkiak-atera-dituzte-imotzen.htm
|
Gizartea
|
Bi makiren gorpuzkiak atera dituzte Imotzen
|
1940ko hamarkadan hil zituzten frankismoaren kontrako gerrillariak. Aranzadik egin ditu indusketa lanak.
|
Bi makiren gorpuzkiak atera dituzte Imotzen. 1940ko hamarkadan hil zituzten frankismoaren kontrako gerrillariak. Aranzadik egin ditu indusketa lanak.
|
Aranzadi zientzia elkartea eta Nafarroako Gobernuaren Memoriaren Institutua indusketa lanetan aritu dira azken egunotan Nafarroako Imozko Goldaratzen, frankistek hildako bi gerrillariren gorpuzkiak lurpetik ateratzeko.
Bi lekutan lurperatu zituzten makiak, 1940ko hamarkadan, baina ez dute zehaztu noiz. Lekukoen arabera, sasian zebiltzan borrokalari antifrankistak inguruko mendietan babesten ziren. Espainiako armada frankistak inguratu egin zuen taldea, eta haietako batzuk hil. Zenbait hobitan lurperatu zituzten. Beste batek, berriz, ihes egin zuen, zaurituta. Egun batzuen buruan, herritarrek haren gorpua topatu zuten eraso lekutik kilometro batzuetara, eta bertan lurperatu zuten.
Goldarazko (Imotz, Nafarroa) bi lekutan topatu dituzte gorpuzkiak. BERRIA
Gorpuzkiak aurkitzeko eta lur azpitik ateratzeko lanetan lagundu dute eskualdeko herritarrek, eta udal ordezkariak presente egon dira, tartean Alfredo Alzueta alkatea, Nafarroako Gobernuak ohar batean zabaldu duenez. Hobietan oroigarriren bat jartzeko asmoa dutela esan dute herritarrek.
Ekainean, beste bi
Aurtengo desobiratze kanpainako bigarren lan arrakastatsua da Memoriaren Institutuarentzat eta Aranzadirentzat. Ekainaren 20an, frankismoaren aurkako bi borrokalari atera zituzten lurpetik; Gazteluberriko hilerrian ehortzirik zeuden, izenik gabe. Inguruan jasotako lekukotasunen arabera, aita-semeak ziren, 1944. urtean hilak. Hezurren ondoan, arkatz bat eta jantzi batzuen hondakinak agertu ziren.
Horiek izan dira institutuaren aurtengo egitasmoan hobitik atera dituzten lehen gorpuzkiak. Izan ere, ez da lan erraza izan aurtengoa, izurriak eragindako larrialdi egoera dela eta. Hainbat indusketa bertan behera utzi behar izan dituzte.
Datozen hilabeteetan lanean jarraitzeko asmoa dute, urte hasieran onartutako desobiratze planari jarraikiz. Orain arte, denera, 113 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dituzte egitasmoa 2015. urtean martxan jarri zutenetik.
Aranzadiko teknikariak, gorpuzkietako bat ateratzen. BERRIA
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184864/ardoaren-sektoreak-43-milioi-euroren-laguntzak-jasoko-ditu-nafarroan.htm
|
Ekonomia
|
Ardoaren sektoreak 4,3 milioi euroren laguntzak jasoko ditu Nafarroan
|
Merkatua arautzeko, laguntzak emango zaizkie upeltegiei eta mahastizaintzan aritzen direnei, baita salmenta zuzeneko laborariei eta ekoizle artisauei ere
|
Ardoaren sektoreak 4,3 milioi euroren laguntzak jasoko ditu Nafarroan. Merkatua arautzeko, laguntzak emango zaizkie upeltegiei eta mahastizaintzan aritzen direnei, baita salmenta zuzeneko laborariei eta ekoizle artisauei ere
|
Likidezia arazoak gainditzen laguntzeko, ardoaren sektorearentzat hainbat neurri iragarri ditu gaur goizean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak. Guztira, 4,3 milioi euroren laguntzak dira. Itziar Gomez kontseilariaren arabera, neurriok «laborantza enpresen lehiakortasuna bermatuko dute, ustiategien bideragarritasuna ziurtatu, eta, garrantzitsuena, landa eremuaren garapen ekonomikoari eta enpleguari eutsiko diete».
Gaur aurkeztutako neurriok bi pakete nagusi dituzte. Alde batetik, bi milioi euro inguru Europako Batasunak sektorearentzat ezarritako laguntzak eta osagarriak izango dira. Bestetik, konfinamenduan, ostalaritzaren itxierak gogor jo ditu salmenta zuzenean aritzen diren ekoizleak, eta, aurrekontu bidez, beste bi milioi euro inguru banatuko ditu. Neurriak 950 ekoizle artisauri eragingo die, eta gehienak, 700 inguru, ardo sektorearen badaude ere, gazta edota eztia egiten dutenei ere lagunduko diete.
Europako laguntzak
EBk hiru laguntza lerro jaso ditu sektorearentzat, merkatua arautzeko asmoz. Hamasei upeltegik destilatutako ardo litro bakoitzeko 40 zentimo jasoko dituzte: hau da, 17.035 hektolitro ardogatik 691.000 euroko laguntza jasoko dute. Laguntza horretan mahaiko ardoa sartzen ez denez, Nafarroako Gobernuak hiru upeltegiri 246.000 euroko laguntza emango die; kasu honetan, litroko 30 zentimo jasoko dute (13.000hl guztira). Gainera, 119.000 hektolitro ardo biltegietan gordetzeagatik, 28 upeltegik 895.000 euro jasoko dituzte. Azkenik, mahastizaintzan aritzen direnen artean, 67 hektareako uztagatik 149.384 euro banatuko dituzte.
Laguntza horiek Bruselak finantzatuko ditu, baina Nafarroako Gobernuak 246.000 euroren laguntzak ezarri ditu babes neurri horietan sartzen ez diren ardo motentzat, osagarri gisa.
Bruselatik etorriko den laguntza horrez gain, ostalaritzaren itxierak kalte egindako laborarientzako neurriak jaso ditu Nafarroako Gobernuak. Guztira bi milioi euro dira, eta hiru onuradun talderi zuzenduta daude: mahastia edo basarana landatzen dutenak; eztia, arrautzak, barazkiak eta bestelako produktuak salmenta zuzen bidez merkaturatzen dituztenak; eta, azkenik, batik bat ardo, patxaran edo esnekien ekoizle artisauak.
Gainera, 295.000 euro banatuko dira sor-marken kontseilu arautzaileen artean, euren produktuen sustapenean laguntzeko. 175.000 euro Nafarroa sor-markaren kontseiluarentzat, 40.000 Errioxa jatorri izenarentzat, 60.000 Idiazabalgo eta Erronkariko gaztaren jatorri izenarentzat, eta 20.000 euro Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografiko Babestuarentzat.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184865/aernnovak-lantaldearen-20-kaleratuko-du.htm
|
Ekonomia
|
Aernnovak lantaldearen %20 kaleratuko du
|
Aeronautikak Berantevillan (Araba) duen fabrikak 448 langile ditu, eta horietatik 260 enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean daude urte amaierara arte. ELAk salatu du komunikabideei egindako filtrazioen bidez jakin dutela albistea langileek.
|
Aernnovak lantaldearen %20 kaleratuko du. Aeronautikak Berantevillan (Araba) duen fabrikak 448 langile ditu, eta horietatik 260 enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean daude urte amaierara arte. ELAk salatu du komunikabideei egindako filtrazioen bidez jakin dutela albistea langileek.
|
Geroz eta enpresa gehiago ari dira kaleratzeak iragartzen. Joan den astean Tubacexek eta ITP Aerok iragarri zuten, hurrenez hurren, lantaldearen %20 eta %15 kaleratuko zutela, eta gaur Aernnova gehitu da zerrendara: langileen %20 kaleratuko ditu. Euskal Herrian eta Espainian 650 behargini eragingo die neurriak, eta 350i gainontzeko herrialdeetan.
Aeronautikak Araban du egoitza nagusia, Berantevillan; han 448 langile ditu, eta horietatik 260 enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean daude urte amaierara arte. Enpresak maiatzean hartu zuen neurri hori, lan karga asko jaitsi zela argudiatuta, eta hedapen proiektu berri baterako iragarritako kontratazioak ere bertan behera utzi zituen.
Hegazkinen egiturak egiten ditu Aernnovak: hegoak, egonkorgailuak, fuselajea... Besteak beste, Airbus eta Boeing dira enpresaren bezero nagusiak, eta, ITP Aerori bezala, gogor eragin die sektoreak bizi duen krisiak.
Aernnovak aurreikusi du jardueraren %30 galduko duela datozen hiru urteetan. Prentsa ohar batean adierazi duenez, «inoiz ez bezalako krisi honen ondorioz» hartu behar izan dute neurria: «Gure bezeroen eskariak nabarmen murriztu dira». Orain arte langileen osasunaren eta segurtasunaren alde jardun dutela diote, eta, orain, enpresak irautea dela lehentasuna. 2021. urteko lehen hiruhilekora arte iraungo du kaleratzeak egiteko prozesuak.
Errespetu falta langileei
ELA sindikatuaren arabera, Aernnovako langileek prentsan filtratutako informazioen bidez jaso dute albistea. Gaitzetsi egin du enpresaren kaleratzeak egiteko asmoa, baita jakinarazteko modua ere: «Langileekiko errespetu falta arau bihurtzen hasi da euskal enpresen jardunean».
Sindikatuak azaldu duenez, enpresak dibidenduak banatu ditu akziodunen artean azken ekitaldietan; 2017. urtean, adibidez, bana zitzakeen 140,8 milioi euroetatik 139,4 banatu zituen. Aurtengo urtarrilean ere 490 milioi euroko kreditu bat eskatu zuen aeronautikak, eta horietatik ehun dibidendu gisa banatzeko asmoa zutela salatu du ELAk: «Enpresa zorpetzeko prest dagoen zuzendaritza baten irrika islatzen dute zenbaki horiek».
Aernnovak egoera langileen gain utzi nahi duela salatu dute, eta Jaurlaritzari ardurak hartzeko eskatu diote. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak enpresa handien jarrera justifikatu izana «gizarte gisa pobretzeko gonbidapena» dela dio ELAk.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184866/kasuek-behera-egin-dute-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Kasuek behera egin dute Hego Euskal Herrian
|
Azken orduetan 183 kasu atzeman dituzte, erdiak baino gehiago Nafarroan.
|
Kasuek behera egin dute Hego Euskal Herrian. Azken orduetan 183 kasu atzeman dituzte, erdiak baino gehiago Nafarroan.
|
Azken egunetan, eguneko 200 kasutik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, baina, azken zenbaketen arabera, behera egin du positiboen kopuruak: 183 izan dira. Halaber, Nafarroan izan dira kasu gehien, eta herrialde horretan ugaritu egin dira kutsatzeak: beste 97 kasu atzeman dituzte, 15 gehiago. Asteburuan, Bizkaian goia jo dute kasuek, 107 positibo atzeman baitzituzten atzo. Gaur, berriz, 54 izan dira positiboak. Gipuzkoan eta Araban ere joera beheranzkoa izan da: 24 kasu atzeman dituzte lehenengoan, eta zazpi bigarrenean. Jaurlaritzak jakinarazi du kasu bat atzeman dutela EAEtik kanpo.
Azken orduetako datuak larunbatekoak baino hobeak dira, baina egin diren PCR proben kopurua ere txikiagoa izan da. Larunbatean, 6.271 PCR proba egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta atzo, berriz, 3.978; hau da, 2.000 proba gutxiago. Bestalde, COVID-19 gaitza dela eta, 5 pertsona ospitaleratu dituzte, eta beste 4 ZIUn daude.
Herrietako agerraldiei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak gaur eman du haien berri, ez ordea Nafarroako Gobernuak. Asteburuan, Bilbon detektatu dituzte kasu gehien: 77 bi egunetan. Aurreko astean, Nekane Murga Osasun sailburuak hiriko taberna batean izandako agerraldi baten berri eman zuen, baina ez dute jakinarazi beste oldarraldirik izan den. Agerpenak izan diren gainerako herrietan, baretu egin dira kutsatzeak: Ermuan (Bizkaia) zortzi positibo atzeman dituzte, eta Eibarren, (Gipuzkoa) hiru.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184867/3300-parte-hartzailetik-gora-aurtengo-euskal-encounter-topaketan.htm
|
Bizigiro
|
3.300 parte hartzailetik gora aurtengo Euskal Encounter topaketan
|
COVID-19aren eraginez, modu birtualean egin dute hiru eguneko topaketa, eta 5.088 ordenagailu konektatu dituzte.
|
3.300 parte hartzailetik gora aurtengo Euskal Encounter topaketan. COVID-19aren eraginez, modu birtualean egin dute hiru eguneko topaketa, eta 5.088 ordenagailu konektatu dituzte.
|
Uztailaren 24tik 27ra bitartean izan da Euskal Encounter teknologia eta informatika jardunaldia. Aurtengoa topaketaren 28. aldia izan da, eta 3.317 parte hartzaile eta 100.000 ikusletik gorako audientzia izan du.
Koronabirusaren eraginez, aurtengo jardunaldia modu birtualean antolatu dute, eta 5.088 ordenagailu egon dira konektatuta. Topaketan izandako partaidetza handia dela eta, hitzaldietarako edukiera handitu behar izan dute; izan ere, hasieran 50 lagunentzat pentsatuta zeuden areto birtualek gainezka egin zuten lehen orduetan, 400 eskarirekin. Horrez gain, sormen digitaleko, programazioko, hardwareko eta bideo jokoen lehiaketetarako izen emateak aurrez aurreko ekitaldien antzekoak izan dira.
Aurtengo jardunaldian, Euskal Encounter topaketako antolatzaileak Urretxuko Ederrena frontoian (Gipuzkoa) bildu dira —1994an lehen Euskal Encounter egin zen leku berean—, handik topaketa koordinatzeko.
Aurtengo topaketa Grisonen eta Jaime Caravacaren —beatbox eta komediako artisten— emanaldi batekin amaitu da.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184868/ez-da-garai-ona-eajren-eta-espainiako-gobernuaren-harremanerako.htm
|
Politika
|
Ez da «garai ona» EAJren eta Espainiako Gobernuaren harremanerako
|
EAJk uste du Urkullu ez dela joango presidenteen arteko bilerara. Estebanek «premiazkotzat» jo du lehenbailehen egitea kontzertu ekonomikoaren inguruko batzorde mistoaren bilera.
|
Ez da «garai ona» EAJren eta Espainiako Gobernuaren harremanerako. EAJk uste du Urkullu ez dela joango presidenteen arteko bilerara. Estebanek «premiazkotzat» jo du lehenbailehen egitea kontzertu ekonomikoaren inguruko batzorde mistoaren bilera.
|
EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile Aitor Estebanek uste du Iñigo Urkullu lehendakaria ez dela joango Espainiako presidentearen eta erkidegoetakoen bilerara. «Zer demontretarako balio du?», galdetu du. EAJren eledunaren esanetan, jeltzaleen eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanerako ez da «garai ona».
Urkulluk aurreko astean adierazi zion Madrili ez zuela bilerara joateko asmorik, eta erabaki hori berretsi du gaur Estebanek, Onda Vascan egin dioten elkarrizketan. EAJren bozeramailearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bi aldeko harreman bat dute. Horregatik, harreman hori «ingurune kolektibo batera» eraman nahi izatea kritikatu du. Orain arteko presidenteen bileren aurka ere jo du, haien balioa gutxietsita: «[Espainiako presidente Pedro] Sanchezek bilera egin aurretik hartzen zituen erabakiak, eta gero bilera sorta bat egiten zuen».
Bilerak, besteak beste, COVID-19aren kalteei aurre egiteko Europako Batasunak onartu berri duen funtsaren ingurukoak izango ditu gaien zerrendan. Estebanen ustez, ordea, «ezin da» horien inguruko erabakirik hartu modu horretan: «Europak ez du utziko». Izan ere, gogoratu du laguntzak «proiektu jakinetara» bideratu behar direla, herritar kopuruaren edo BPGaren araberako banaketa baztertuta.
Jeltzaleen eta Sanchezen gobernuaren arteko harremana gaiztotu izanaren arrazoia zera da, kontzertu ekonomikoaren inguruko batzorde mistoaren bilera atzeratu izana; Estebanek «premiazkotzat» jo du bilera hori. Besteak beste, zorpetzeko ahalmena eta defizit maila aztertu behar zituzten bilera horretan. Bozeramailearen iritziz, bilerarik ez egitea «arduragabekeriaren» seinale da, eta horrek «arduratu eta haserretu» du EAJ.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184869/torrentek-eta-maragallek-nazioartean-salatuko-dute-beren-telefonoak-zelatatu-izana.htm
|
Mundua
|
Torrentek eta Maragallek nazioartean salatuko dute beren telefonoak zelatatu izana
|
Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Kataluniako parlamentariak NBE Nazio Batuen Erakundera, Europako Kontseilura eta Amnesty International elkartera joko dute.
|
Torrentek eta Maragallek nazioartean salatuko dute beren telefonoak zelatatu izana. Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Kataluniako parlamentariak NBE Nazio Batuen Erakundera, Europako Kontseilura eta Amnesty International elkartera joko dute.
|
Sakelako telefonoak zelatatu zizkietela salatu zuten Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Ernest Maragall ERCko parlamentariak joan den uztailaren 14an. Espainiako Estatuari leporatu zioten beren telefonoetan esku hartu izana, eta, egun batzuk geroago, kereila bat aurkeztu zuten CNI Espainiako zerbitzu sekretuetako zuzendari ohiaren aurka.
The Guardian eta El País egunkariek egindako ikerketa baten arabera, 2019ko apirilaren eta maiatzaren artean sakelakoa zelatatu zieten 1.400 lagun ingururi, Pegasus izeneko programa bat erabiliz. Tartean, Torrent eta Maragall. Ez ziren zerrendako politikari independentista katalan bakarrak. Ikerketaren esanetan, Anna Gabriel CUPeko parlamentari ohiaren eta Jordi Domingo Tarragonako Diputazioko (Herrialde Katalanak) langile eta ANCko eta PDeCATeko kidearen telefonoetan ere esku hartu zuten.
Pegasus programa Israelgo NSO teknologia konpainiak garatutako espioitza software bat da, eta gobernuek eta segurtasun indarrek eros dezakete soilik.
Auzia nazioartean salatzea erabaki dute Torrentek eta Maragallek, eta, gaur jakin denez, NBEri, Europako Kontseiluari eta Amnesty International elkarteari helarazi diete eskura duten informazioa. «Herritarren eta herritarren ordezkarien kontrako espioitza kasuak oinarrizko eskubideen kontrako eraso onartezina dira», adierazi dute. Ohartarazi dute estatuak behartuta daudela halako gertakarien aurka «beharrezkoak diren neurri guztiak» hartzera, «zigorgabe geldi ez daitezen».
Auziaren berri emateko, besteak beste Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisario Dunja Mijatovicekin jarri dira harremanetan. Torrentek nabarmendu du komisarioa ere zelatatzeen kaltetuetako bat izan daitekeela, harekin bildu baitzen Estrasburgon (Frantzia) 2019ko maiatzean, The Guardian-en eta El Pais-en ikerketaren arabera erasoa gertatu zen garaian.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184870/lab-patronalek-ez-dituzte-akordioak-nahi.htm
|
Ekonomia
|
LAB: «Patronalek ez dituzte akordioak nahi»
|
Sindikatuak azaldu du azken urteetan irabazi handiak izan dituzten enpresak direla kaleratzeak egin nahi dituztenak, eta enpleguari eusteko konpromisoa eskatu die.
|
LAB: «Patronalek ez dituzte akordioak nahi». Sindikatuak azaldu du azken urteetan irabazi handiak izan dituzten enpresak direla kaleratzeak egin nahi dituztenak, eta enpleguari eusteko konpromisoa eskatu die.
|
«Gobernuak eta patronalak langileon bizkar gainean jarri nahi dituzte krisiaren ondorio guztiak». Hori salatu du gaur Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak, azken egunotako iragarpenei erantzuteko egindako prentsaurrekoan: «Pobrezia eta bazterketa sozialean dauden herritarren kopurua gorantz doa, eta erreferentziazko enpresa handiak, bitartean, enplegu suntsiketa gehiago iragartzen dabiltza».
LABen iritziz, egiturazkoa da arazoa, azken krisiaren ostean sistema kapitalista ezin baita berreraiki. Beraz, sindikatuaren ustez, aro berri bat hasiko da, baina ez ditu sintonia horretan ikusten gobernuak eta patronalak, eta argi du Confebaskek ez duela akordio sozialik nahi: «Gastu publikoa handitzeko eskatzen dutenean, diru publikoa enpresa pribatuen eskuetan jartzeaz ari dira».
Azken egunetan Euskal Herrian hainbat enpresak iragarritako kaleratzeez ere jardun du Aranburuk. Haren iritziz, Gamesak, Tubacexek eta ITP Aerok murrizketarik gabe aurre egin diezaiokete egoerari, besteak beste, azken urteetan dibidenduak banatu dituztelako: «Gauzak egiteko modu horren helburua da langileen artean etsipena nagusitzea, azkenean borrokarako ahalmena ahuldu eta murrizketak onar ditzagun».
Tapiaren jarrera
Gainera, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak erakutsitako jarrera gaitzetsi du LABek; hark joan den astean esan zuen Tubacexena oso albiste txarra dela, baina errealismoz hartu behar dela: «Itxierak eta deslokalizazioak daudenean, albiste txar bat dela esaten du soilik, eta enpleguaren izenean soldata murrizketak zuritzen ditu». Tapiak beti patronalaren interesak defendatzen dituela kritikatu du Aranburuk.
Dena den, sindikatua negoziatzeko prest agertu da, baldintza batekin: enpresek enpleguari eusteko konpromisoa azaltzea. Gainontzekoan, enpresa bakoitzak dituen arazo koiunturalak aintzat hartzeko prest agertu dira, betiere egoera ohikora itzultzea baldintzak berreskuratzekotan: «Enpresek ez dituzte horrelako akordioak nahi izaten».
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184871/ipar-hemisferioko-carchadontosaurus-dinosaurorik-zaharrena-aurkitu-dute-portugalen.htm
|
Bizigiro
|
Ipar hemisferioko 'Carchadontosaurus' dinosaurorik zaharrena aurkitu dute Portugalen
|
Lusovenator espeziea aurkitu dute, duela 145 milioi urte existitu zena. Ipar hemisferioko Carchadontosaurus erregistrorik antzinakoena da.
|
Ipar hemisferioko 'Carchadontosaurus' dinosaurorik zaharrena aurkitu dute Portugalen. Lusovenator espeziea aurkitu dute, duela 145 milioi urte existitu zena. Ipar hemisferioko Carchadontosaurus erregistrorik antzinakoena da.
|
Espainiako eta Portugalgo paleontologo talde batek duela 145 milioi urte bizi izan zen Lusovenator dinosauro espeziea aurkitu du Portugalen. Ipar hemisferioko Carchadontosaurus erregistrorik zaharrena da. Ezagutzen den harraparirik handienetakoa zen dinosauro mota hori.
Espezie berria bi dinosauro aleren arrastoetatik —gazte bat eta heldu bat— abiatuta katalogatu dute. Lisboatik iparraldera dauden bi aztarnategitan aurkitu dituzte, bata bestetik 25 kilometrora: Valmitao hondartza, Lourinhrasen, eta Cambelas hondartza, Torres Vedrasen.
Paleontologo taldea aztarnategietako batean lanean, Portugalen. EFE
Ezin izan dute dinosauroen hezurdura osoa aurkitu; baina, Elisabete Malafaia Lisboako Unibertsitateko paleontologoak adierazi duenez, «ez da ohikoa hezurdura osoa aurkitzea». Hala ere, ale batetik hainbat orno eta pelbiseko elementuak aurkitu dituzte, eta bestetik oin ia osoa eta ornoen sekuentzia bat. Dinosauroen tamainari dagokionez, ale gazteena hiru metro ingurukoa izan zitekeela uste dute, helduena, berriz, sei edo zazpi metrokoa.
Aurkitutako zati batzuk. @efmalafaia
Elisabete Malafaia eta Fernando Escaso Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionaleko (UNED) paleontologoak jakinarazi dutenez, ia hogei urte pasatu dira fosilak aztertzen hasi zirenetik espezie berri gisa katalogatu duten arte. Hala ere, duela urte batzuk konturatu ziren aleek «zerbait arraroa» zutela. Izan ere, «ezagutzen ziren formen ezaugarri batzuk» zituzten, baina «zerbait desberdina» zutela adierazten zuten.
Orain arte, Carchadontosaurus dinosauroek ipar hemisferioan zuten presentziaren azken erreferentzia Behe Kretazeoan zegoen erregistratuta —duela 130 milioi urte—. Aurkikuntzaren ondorioz jakin denez, ordea, Goi Jurasikoan ere bizi izan ziren, orain arte uste zen baino hamabost edo hogei milioi urte lehenago.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184872/andre-maria-zuriaren-plaza-itxiko-dute-abuztuaren-4an-laquojendea-ez-pilatzekoraquo.htm
|
Gizartea
|
Andre Maria Zuriaren plaza itxiko dute abuztuaren 4an, «jendea ez pilatzeko»
|
Gaur hartu du erabakia koordinazio batzordeak Gasteizko udaletxean. Aurtengo jaiak bertan behera geratu dira, eta egun horiek «pilaketarik eta istilurik gabe» pasatzeko eskatu du Urtaran alkateak.
|
Andre Maria Zuriaren plaza itxiko dute abuztuaren 4an, «jendea ez pilatzeko». Gaur hartu du erabakia koordinazio batzordeak Gasteizko udaletxean. Aurtengo jaiak bertan behera geratu dira, eta egun horiek «pilaketarik eta istilurik gabe» pasatzeko eskatu du Urtaran alkateak.
|
Ez da jairik egongo, baina Gasteizko agintariak ez dira fio. Abuztuaren 4an egiten da Gasteizen Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko ekitaldia, izen bereko plazan. Ekitaldi jendetsua izaten da, oso. Aurten ez da ospakizunik egingo, baina herritarrek plazan biltzeko eduki dezaketen tentazioari aurre egiteko, Polizia talde handi bat zabalduko dute, eta lekua itxi egingo dute 16:30etik 19:00etara.
Gasteizko udaltzainak eta ertzainak arituko dira lan horretan. «Herritarrei behin eta berriz esan bazaie ere ez joetako inguru horretara, galarazi behar dira koronabirusa zabaltzen lagundu dezaketen pilaketak», adierazi du Gasteizko Udalak agiri batean.
Abuztuaren 4ko 18:00etan, Zeledonen jaitsiera ospatzen ohi da plazan. San Migel elizako kanpandorretik jaisten da Zalduondoko (Araba) parrandazalea irudikatzen duen panpina. Gero, benetako pertsona batek egiten du Zeledonena, eta jaiak ospatzera deitzen du plazan biltzen ohi den jendetza.
Koordinazio batzordea bildu da gaur udaletxean. Han egon dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuorde Josu Zubiaga, eta Gorka Urtaran alkatea. Urtaranek adierazi duenez, polizia gehiago egongo da hirian abuztuaren 4tik 9ra, eta herritarrei eskatu die «pilaketarik eta istilurik gabe» pasatzeko egun horiek.
Zubiagak gaineratu duenez, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak patruila gehiago egingo dituzte kalean, «beharraren arabera».
Plaza ixteaz gain, inguruetako tabernetako terrazak ere hertsiko dituzte egun horretan. Neurriak «ostalariekin lankidetzan» erabakitzen ari direla gaineratu dute udaleko ordezkariek. Edonola ere, egun horretarako inguruko taberna eta jatetxeetan erreserbak eginak dituztenek «lasaitasun osoz» jan ahalko dute horietan. Edonola ere, jatetxetik atera ondoren, itxitako eremutik alde egin beharko dute.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184873/soldataren-ongarriak.htm
|
Ekonomia
|
Soldataren ongarriak
|
Eurostaten ikerketa baten arabera, langilearen adina, hezkuntza maila eta okupazioa dira soldata batean gehien eragiten duten faktoreetako batzuk, eta enpresaren ezaugarriek ere badute pisua; adibidez, lansariak handiagoak dira enpresa handietan.
|
Soldataren ongarriak. Eurostaten ikerketa baten arabera, langilearen adina, hezkuntza maila eta okupazioa dira soldata batean gehien eragiten duten faktoreetako batzuk, eta enpresaren ezaugarriek ere badute pisua; adibidez, lansariak handiagoak dira enpresa handietan.
|
Europako soldatak nola zehazten diren jakiteko, Wages determinants in the European Union (soldaten faktore erabakigarriak Europako Batasunean) txostena egin du Eurostatek. Hau da, soldaten egiturari buruzko 2014ko ikerketa hartu du —EBko 240.000 enpresa eta 11 milioi langile ingururen ezaugarri indibidualak biltzen ditu azterketa horrek—, eta herrialdeen arteko konparazio bat egin du. Atera dituen ondorioetako batzuk hauek dira: alde batetik, langilearen adina, hezkuntza maila eta okupazioa direla eragin handiena duten faktoreak —zahartu ahala, soldata hobea da, nahiz eta erretirora gerturatutakoan egonkortu egiten den—; bestetik, enplegatzailearen ezaugarriek ere rol garrantzitsua dutela, eta enpresaren tamaina eta jarduera direla langileek esperotako irabaziak gehien baldintzatzen dituzten faktoreetako batzuk. Horrez gain, ikusi du lanaldi partziala edo aldi baterako kontratua izatea kaltegarria dela soldatentzat, nahiz eta hori ez den herrialde guztietan gertatzen.
Euskal Herriko lan merkatuari begira jartzeko eskatu die BERRIAk Maria Jose Elua Ekonomisten Euskal Elkargoko lan arloko ekonomialariari, Patricia Millan Mugarik Gabeko Ekonomialariak elkarteko kideari eta Pantxoa Bimboire Ipar Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganberako presidentearen aholkulariari. Hirurak ados daude: faktore horiek badute pisua Euskal Herriko lan merkatuan ere, baina aldagai horien ertzei ere erreparatu diete.
Adinarekin hasita, aldaketa bat ikusten du Eluak. «Soldatek beheranzko joera izan dute, eta orain gutxiago kobratzen dute gazteek, baina ez nuke esango adinagatik ordaintzen zaienik gutxiago, baizik eta kontratazioetan oro har egondako beherakada horrengatik». Uste du hemendik urte batzuetarako erretiroetan ikusiko direla batik bat horren ondorioak. Era berean, esan du 2008an hasitako krisiak ere eragin duela aldaketa bat; izan ere, egonkortasuna lortzeko arazoak izan dituzte hainbatek. «40 urtetik gora lana galduz gero, lan merkatuan berriz integratzeko arazoak egoten dira, eta, nolabait esateko, edozein preziotan sartu behar izan dute langile horiek». Horri lotuta, Eurostaten txostenean ageri den ondorio bat ere aipatu du: behin-behineko kontratuak dituztenen ordainsari kaskarragoak. «Enpresako eta sektoreko hitzarmen bat izanez gero, zailagoa da soldata txikiagoa kobratzea; baina, noski, behin-behinekoek ez dute langile finkoek besteko indarrik zerbait eskatzeko».
Hezkuntzari dagokionez, jende asko «azpienplegatuta» dagoela aipatu du Eluak. «Adibidez, lizentzia bat izan arren, kategoria txikiagoetarako kontratzen dira langileak; nolabait esateko, ez da ordaintzen lizentzia hori. Zertarako kontratatzen zaituzten eta zer sektoretan: horrek du eragina batik bat soldatan». Ados dago Millan ere: «Ikasketak izatea lagungarri da, baina ez du bermatzen zure ikasketen araberako soldata izango duzunik». Eta uste du emakumeek finantza errendimendu txikiagoa ateratzen dietela ikasketei.
Alabaina, hezkuntzari lotuta, beste puntu batean jarri du arreta Millanek. «Logikoa da hobeto prestatuta dagoen pertsona batek soldata hobea izateko aukera edukitzea. Baina galdera da: jende guztiak du ikasteko aukera?». Besteak beste, gogoratu du gurasoen errentak eragina duela seme-alaben etorkizunean, igoera sozial bat izatea zaila delako. «Unibertsitateko ikasketak eta urte horietan ikasleak dituen gastuak ordaintzea ez dago edozeinen esku». Gaiarekin lotura duen beste datu bat ere eman du: unibertsitate pribatuetan ikasten dutenek publikoetan ikasten dutenek baino okupazio tasa handiagoa izaten dutela lehen urteetan. «Orduan, aukera duenak ordaindu egiten du unibertsitate pribatuan ikasteagatik. Beraz, ez dago aukera berdintasunik ikasketetarako sarbidean». Eurostaten txostenak langilearen jatorriari aipamenik egiten ez dion arren, faktore hori ere garrantzitsua iruditzen zaio. «Ikasketak homologatzeko arazoak izaten dituzte atzerritik etortzen direnek, eta ezin izaten dute edozertan lan egin. Emakume gehienak, adibidez, etxeko lanetan aritzen dira, soldata txikiekin».
Estatistika erakundeak ateratako beste zenbait ondorio ere deigarriak iruditu zaizkio. Horietako bat da lanaldi partzialetan orduko soldata txikiagoa izatea. «Alderantziz beharko luke. Kontuan hartu behar da lanaldi partzialeko kontratu horiek oso garrantzitsuak direla; izan ere, bizitzarako beharrezkoak diren zaintzak egiteko aukera ematen dute». Gobernuek eta enpresek erantzukidetasunaz hitz egiten duten arren, benetan kontratu horiek zigortu egiten direla azaldu du. «Eta babestu egin behar lirateke. Lanaldi partzialak gutxiago ordaintzeak soldata arrakala ere sustatzen du».
Era berean, enpresaren tamainaren eta sektorearen arabera aldeak egotea ere ez zaio zentzuzkoa iruditzen. «Ulergarria iruditzen zait irabazirik handienak dituzten sektoreetan soldata handiagoak izatea, baina, bestela, lan hitzarmenen bidez edo langileen estatutuaren bidez, berdintasun gehiagoko gizarte baten alde egiten saiatu behar genuke».
Soldatak finkatzeko zer hartu behar litzatekeen kontuan galdetuta, baldintza bat jo du ezinbestekotzat Millanek: «Ezin da onartu bizitza duin bat izateko aukerarik ematen ez duen soldata bat». Eluaren iritziz, berriz, kualifikazioa eta lan mota dira batik bat kontuan hartu beharrekoak: «Kualifikazioa esaten dudanean, prestakuntza eta esperientzia esan nahi dut, biak, ikasketak amaitu berri dituen batek ez baitauka lanak ematen duen ezagutzarik». Lanpostu motaren barruan, berriz, «ardura» da aintzat hartzekoa iruditzen zaion aldagaietako bat. «Lan guztiek eskatzen dute ardura, baina, adibidez, zirujau batek duena beste lanpostu batzuetakoa baino handiagoa da».
Erantzukizun soziala
Bimboireren esanetan ere, bistan da adinak, ikasketek, enpresaren handitasunak eta abar badutela eragina. «Ez zait gaizki iruditzen, baina, horien aparte, gu entseatzen gara beste gauza batzuk ere kontuan hartzen». Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako lehendakariaren aholkularia izateaz gain, Lantegiak elkarteko kidea da, eta elkarte horrek Euskal Herriko Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Xarta sustatu du, enpresen erantzukizun soziala bultzatzeko.
Bi eta 250 langile arteko 67 enpresak bat egin dute gutunarekin, eta, beste hainbat alderdi ez ezik, soldaten gaia ere jorratu dute. Adostutako puntu batzuek badute zerikusia Eurostaten txostenean ageri diren gabeziekin. Esaterako, behin-behineko langile kopurua gehienez ere lantaldearen %20 izan daiteke itunarekin bat egin duten enpresetan, sasoiko lanak egiten dituztenak salbu. Lan etekinen eskala ere batetik bostera mugatu dute. «Gutxien irabazten duenak mila euro irabazten baditu, gehien irabazten duenak 5.000 euro gehienez». Lanbide arteko gutxieneko soldata baino %5 gehiago ordaintzeko konpromisoa ere badute enpresek, eta etekinak modu batean ala bestean hiru urteren buruan langileekin partekatzea onartu behar dute. «Lantegi batzuetan, interesa duten langileen kapitalean sartzeko aukera ere izaten dute. Hori da gorena den integrazioa langilearentzat, bistan baita: kapitalean sartzen bada, kudeaketan ere bai».
Bihar: Negoziatzeko artea.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184874/gaztelugatxeko-babes-maila-zorroztuko-du-eusko-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
Gaztelugatxeko babes maila zorroztuko du Eusko Jaurlaritzak
|
Gaztelugatxe Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatzeko prozesu administratiboa hasi du Eusko Jaurlaritzak. Gaurtik aurrera, hogei eguneko epea dago helegiteak aurkezteko.
|
Gaztelugatxeko babes maila zorroztuko du Eusko Jaurlaritzak. Gaztelugatxe Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatzeko prozesu administratiboa hasi du Eusko Jaurlaritzak. Gaurtik aurrera, hogei eguneko epea dago helegiteak aurkezteko.
|
Gaztelugatxe (Bizkaia) Paisaia Kulturala kategoriaren barruan Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatzeko prozesuari ekin dio Eusko Jaurlaritzak, eta, astelehen honetatik aurrera, hogei eguneko epea dago helegiteak aurkezteko.
Lekuak 1998. urtean onartutako ingurumen babes bat eduki du orain arte. Orain, ordea, ingurua Babes Bereziko Kultura Ondasun deklaratu nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta adierazi duenez, horrela izendatzea «aurrerapauso bat da haren aitortza eta babesean».
Gaur aurkeztu den babes-espedientean, Gaztelugatxek duen balio historiko-arkitektonikoa eta paisajistikoa nabarmentzen da, materiala —elementu arkitektonikoak eta paisaia arlokoak— zein immateriala —zeinu kulturalek eta erlijiosoek osatutakoa—. Gainera, naturaren eta arkitekturaren arteko sinbiosia azpimarratzen da: «Lekua edertasun handiko paisaia ingurune baten zati da, eta nabarmentzekoak dira itsasertzaren ikuspegiak zubiaren bi aldeetara: ekialdera ageri dira badia eta Gaztelugatxe, eta Aketx uharteak, eta mendebaldera, itsaslabarrak, Bakioko bistetan txertatzen diren harkaitz azaleratzeekin. Gaztelugatxe kokagunearen berezitasuna arkitekturaren eta paisaia naturalaren arteko sinbiositik dator».
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184875/tabernek-0130ean-itxi-beharko-dute-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
|
Gizartea
|
Tabernek 01:30ean itxi beharko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
|
Asteon publikatuko du Eusko Jaurlaritzak neurriak zehazten dituen agindua, eta astebururako indarrean izatea espero du Murgak.
|
Tabernek 01:30ean itxi beharko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Asteon publikatuko du Eusko Jaurlaritzak neurriak zehazten dituen agindua, eta astebururako indarrean izatea espero du Murgak.
|
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasu sailburuak prentsaurreko batean iragarri du neurri murriztaileak zehazten dituen dokumentu bat argitaratuko duela Jaurlaritzak asteon, eta astebururako neurri horiek martxan izango direla. Dokumentu horretan jasoko diren neurri batzuk, baina, agerraldian aurreratu ditu: taberna guztiek 1:30ean itxi beharko dute, eta ezingo dira ireki goizeko seiak baino lehen. Diskotekei dagokienez, edukieraren %60 bete ahal izango dute soilik, eta ezingo da dantzalekua erabili, mahaietan egoteko ez bada.
Era berean, gauerditik aurrera ezingo da kontsumitu mahaietan eserita ez bada, barruan zein terrazetan. Ehun pertsonatik gorako edukiera duten jatetxe eta tabernetan, edukierak ezingo du %80 gainditu eta mahaietan ezingo dira hamar pertsona baino gehaigo eseri.
Aisialdiari eragiteaz gain, pilaketak sortu daitezkeen beste eremuetan ere aplikatuko dira neurriok: besteak beste, beilatokietan eta hiletetetan. Beilatokietan, edukiera gehienez ere 60 pertsonakoa izango da, eta ezingo du edukieraren %60 gainditu, eta hiletetan ere 60 pertsona bildu ahalko dira gehienez ere. Bestalde, gazte lokalak erabiltzea debekaturik egongo da.
Agerraldiak izan diren udalerrietan neurri murriztaileak ezarri zituen jaurlaritzak aurreko astean. Bergaran eta Tolosan (Gipuzkoa) egoera epidemiologikoak hobera egin duenez, bertan behera geratuko dira aurreko astean ezarritako neurriak, Jaurlaritzak agiria ateratzen duen momentutik. Eibarren, Zarautzen (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia), aldiz, neurri horiek indarrean jarraituko dute oraindik ere.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184876/sendagileak-maskara-salbuespenak-sinatzera-behartzeko-kanpaina-bat-dagoela-salatu-dute.htm
|
Gizartea
|
Sendagileak maskara salbuespenak sinatzera behartzeko «kanpaina» bat dagoela salatu dute
|
Bizkaiko Medikuen Elkargoak adierazi duenez, «osasun sistemak gainezka» egitea dute helburu, erreklamazio asko aldi berean aurkeztuta.
|
Sendagileak maskara salbuespenak sinatzera behartzeko «kanpaina» bat dagoela salatu dute. Bizkaiko Medikuen Elkargoak adierazi duenez, «osasun sistemak gainezka» egitea dute helburu, erreklamazio asko aldi berean aurkeztuta.
|
Bizkaiko Medikuen Elkargoak gaur plazaratu du salaketa, eta gertaeren berri eman die bere partaideei, Nekane Murga Osasun sailburuari eta Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Luis Diegori. Elkargoak salatu duenez, azken egunotan hainbat sendagilek erreklamazioak jaso dituzte, hainbat herritarri maskara ez eramateko baimen bereziak ez emateagatik. «Badirudi kanpaina bat dela», adierazi du elkargoak, eta helburua «osasun sistemari gainezka eginaraztea» litzateke. Azken batean, osasun langileak salbuespenak sinatzera behartu nahi dituzte kanpainaren bultzatzaileek, gaineratu dutenez.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusikoen eta Adin Txikikoen fiskaltzei eman diete gertaeren berri.
Salatu dutenez, formulario bat dabil sare sozialetan, eta salatzaileak bere datuak sartu besterik ez du egin behar erreklamazioa egiteko. Formularioan aurretik idatzitako testu estandar baten bidez, sinatzaileak argudiatzen du sendagileari eskatu diola maskara eraman behar ez izateko txostena egin dezala, eta profesionalak uko egin diola egiteari. Testuan, orduan, «diziplina erreklamazioa» aurkezten dela adierazten da, eta sendagileari «zigor auzia zabaltzeko» eskatzen da.
Whatsappeko audioa
Formularioaz gain, elkargoak salatu du mezu bat dabilela Whatsapp sare sozialean, Maskararen derrigortasuna saihesteko urratsak izenburukoa. Horretan, herritarrei dei egiten zaie euren sendagileari eska diezaieten maskara eramateko betebeharraz salbuesteko agiria. Elkargoak azaldu duenez, mezuan zehazten dute herritarrak sendagileari esan behar diola maskararengatik arnasa hartzeko zailtasunak dituela, zorabioak, edo bere lana ondo egiteko arazoak. Mezuaren egileek ohartarazten dute sendagile gehienek ezetz erantzungo diotela eskaerari.
Orduan, aholkatzen dute medikuari ohartarazteko kexa bat aurkeztuko dutela, osasun profesionalak agiria egiteari uko egin diolako. Ondoren, kexaren bi kopia eskatu behar dira, eta horietako bat mezuan izen-abizenez aipatzen den abokatu bati bidali behar zaio, «salaketa masiboa» egin ahal izateko. «Sistemari gainezka eginarazteko» eskatzen du mezuak. «Ikus dezatela mugimendua dagoela eta jendea ez dagoela ados».
Elkargoak esan duenez, mezuak argi erakutsiko luke «ongi baino hobeto antolaturiko kanpaina bat» dela. Gaineratu dutenez, «osasun publikoaren aurkako erasoa» litzateke osasun sistemari gainezka eginaraztea eta maskarak ez erabiltzera bultzatzea.
Bazkideei gogoratu die txostenak egiteko betebeharra eduki badutela, baina bakarrik euren eskuetan dagoela erabakitzea zer den onena artaturiko pertsona bakoitzarentzat. Erreklamazioa jaso duten medikuei eskatu die elkargoarekin harremanetan jartzeko, «behar diren defentsa mekanismoak» martxan jartzeko.
|
2020-7-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/184877/gizon-bat-hil-da-aiako-harritik-erorita.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat hil da Aiako Harritik erorita
|
Ezbeharra gaur gertatu da, 12:20 inguruan, Aiako Harrian.
|
Gizon bat hil da Aiako Harritik erorita. Ezbeharra gaur gertatu da, 12:20 inguruan, Aiako Harrian.
|
42 urteko gizon bat hil da gaur Aiako Harrian (Gipuzkoa), harkaitz gune batetik erorita. Eusko Jaurlaitzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, 12:20 aldera hiru pertsonak SOS Deiei ohartarazi diete ezbeharra, eta helikoptero bat eta Ertzaintzaren mendi taldea bertaratu dira. Gizona hila zela baieztatu du mediku batek, eta gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.
|
2020-7-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/184878/merkatu-prestigio-eta-indar-kontua.htm
|
Ekonomia
|
Merkatu, prestigio eta indar kontua
|
Sindikatuei dagokie erabakitzea, besteak beste, zenbateko soldata igoera eskatu lan hitzarmen batean. Zeri erreparatzen dioten kontatu dute ELA, LAB eta EAEko CCOOko ordezkariek.
|
Merkatu, prestigio eta indar kontua. Sindikatuei dagokie erabakitzea, besteak beste, zenbateko soldata igoera eskatu lan hitzarmen batean. Zeri erreparatzen dioten kontatu dute ELA, LAB eta EAEko CCOOko ordezkariek.
|
Unibertsitateko ikasketak eskatzen zaizkio abokatuari; badu arriskua eraikuntzan aritzeak; nekagarria da zerbitzari izatea; psikologikoki gogorra ehorztetxe batean lan egitea. Soziologoak, mekanikariak, ikerlariak, itzultzaileak, gasolindegiko langileak, telefonistak, arkeologoak, muntaketan aritzen direnak. Lanbide asko eta asko daude merkatuan, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Edozein adibide hartuta konparazioa egiteko, zeinek merezi du soldata handiagoa, udaltzainak ala gizarte langileak? Marketineko langileak ala fundizioan aritzen denak? Zer hartzen da kontuan soldata bat erabakitzeko? Eta zer hartu behar litzateke?
Negoziazio kolektiboko arduradunak dira Pello Igeregi (ELA), Xabier Ugartemendia (LAB) eta Garbiñe Espejo (Euskadiko CCOO). Eguneroko lana dute enpresariekin sokatiran ibiltzea soldata ahalik eta onenak lortzeko. Eta esan dute negoziazio horietan funtzionamendua bestelakoa izaten dela, hau da, ez dela merezimenduen araberako hurrenkerarik egiten. «ELAko negoziazio kolektiboko arduradun moduan, nahiko nuke mahai batean eseritzea, soldata eskala guztiak hartzea, eta esatea: 'Justuena da kategoria honetakoek hau irabaztea', baina ez daukagu horretarako gaitasunik», esan du Igeregik.
Haren iritziz, lehenik eta behin, soldata baldintzatzen duten bi faktore daude. Alde batetik, merkatuaren legea, hau da, zenbateko eskaera eta eskaintza dauden eta zenbat langilek dituzten lanpostu horretan aritzeko ezagutzak. Bestetik, gizarteak zer balio ematen dion lan bati, eta, armen ekoizleak eta zaintzan aritzen direnak adibidetzat jarrita, azaldu du balio horrek ez duela loturarik izaten gizarteari egiten dioten ekarpenarekin. «Gure eskuetatik kanpo dauden elementuak dira bi horiek. Gero sartzen gara gu, sindikatuak eta patronala. Eta negoziazio hori indar-harreman kontu bat da. Langileak antolatzeko dugun gaitasunaren mende dago: gai bagara langileak antolatzeko, soldata igoerak lortuko ditugu; ez bagara gai, ez».
Gutxieneko helburuak
Negoziazio kolektiboan CCOOk ildo nagusi bati jarraitzen diola azaldu du Espejok. «Kontua ez da izaten zenbat irabazi behar duen kazetari batek edo gidari batek. Gauza gehiagori begiratu behar zaie: nola dagoen sektorea, egoera ekonomikoa zein den...». Kategoria guztientzat portzentaje bereko igoerak eskatu beharrean, soldata txikiko kategorietan indar handiagoa jartzeko erabakia dute sindikatuan, eta helburu zehatz bat ere badute: gutxieneko soldata bat ezartzea sektoreko hitzarmen guztietarako, urtean 14.000 eurokoa. «Lanbidearteko gutxieneko soldata handitu egin da azken urteetan, baina oraindik guk eskatzen dugunaren azpitik jarraitzen du; horregatik, beharrezkoa ikusten dugu lan hitzarmenek gutxieneko soldata bat jasotzea».
Dirutan handiagoa da LABek negoziazio mahaietan egiten duen eskaera, lan guztiek hilean 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatua izatea aldarrikatzen baitu. «Saiatzen gara egoera okerrena dutenentzat, hau da, lan baldintza prekarioenak dituztenentzat hobekuntza handiagoa lortzen soldatetan eta lan baldintzetan, haien egoera duinduz joateko», adierazi du Ugartemendiak.
Gainerakoan, sektoreko edo enpresako lan hitzarmen batean zenbateko soldata igoera eskatu nola erabakitzen duten galdetuta, kontatu du ordezkariekin elkarlanean irizpide orokor batzuk jartzen dituela sindikatuak. «Gero, negoziatu beharreko eremu bakoitzaren azterketa zehatza egiten dugu: kategoria bakoitzaren egoera aztertzen dugu, ikusten dugu ea zenbat dauden 1.200 euroren azpitik, eta horrekin erabakitzen dugu zenbateko igoera eskatu».
Sektore publikoan nahiz pribatuan dute ordezkaritza sindikatuek. Baina LABeko ordezkariak azaldu du enpresaren izaerak ez duela hainbeste baldintzatzen negoziazioa. «Negoziazio kolektiboan egiten ditugun eskaerek langileek enpresan duten egoerari erantzuten diete, eta ez enpresaren izaerari. Egoera prekarioak enpresa guztietan daude, eta sindikatuak egoera horiek ezabatzeari ematen dio garrantzia».
Batez beste, soldatak handiagoak izaten dira arlo publikoan —nahiz eta handik kanpo dauden soldatarik handienak—, eta pentsa daiteke zuzenagoak ere izan daitezkeela, besteak beste, lan kontratua ez delako izaten banaka negoziatutako zerbait baizik eta oposizio bat gainditu ostean hasten direlako lanean langileak, eta kategoria bakoitzari dagokion ordainsaria ikusteko modua ere badagoelako. Igeregik uste du ez dela guztiz horrela. «Teorian, tresna objektiboagoa da, baina administrazioak ere gauza batzuei ematen die balioa, gizarteak ere horiei ematen dielako». Adibidez, esan du lan karga fisikoa gehiago aintzatesten dela lan karga psikologikoa baino. «Eta horrek ere erantzuten dio genero inpaktua daukan balio eskala bati, zeren normalean lan fisikoa gehiago egiten dute gizonek emakumeek baino».
Era berean, estatistikek erakusten dutenez, enpresa handietatik txikietara ere egoten dira aldeak; hain zuzen, soldatak handiagoak izaten dira aurreneko horietan. «Gakoa da zenbateraino garen gai langileak antolatzeko. Oro har, enpresa handietan errazago izaten da langileak antolatzea, baina ez du zertan; txikietan ere badugu indarra. Greba egiteko dugun gaitasuna da soldata baldintzatzen duten faktoreetako bat».
Indar kontua
Puntu horren garrantzia aipatu du Espejok ere: «Sindikatuen presentzia egon edo ez, lan baldintzak ikaragarri aldatzen dira. Argi dago langileen artean zatiketa eraginez gero eta banaka negoziatuz gero patronalak irabazten duela». Alde horretatik, maiz leporatu izan diete sindikatuek enpresariei lan harremanak indibidualizatzeko ahalegina egitea. «Soldatak, gutxienekoak behintzat, hitzarmenetan jasota daude. Hitzarmen kolektiboak langile guztien lan baldintzak arautzen ditu era kolektiboan, eta hori langileen indargune bat da», uste du Ugartemendiak. Horregatik bakarka negoziatzeko hautua egiten duen langile bat «bere teilatuari harriak botatzen» ari dela dio, indargune hori galtzen ari delako. Enpresa bateko soldatek publikoak izan behar ote duten galdetuta, esan du bakarka negoziatzen diren soldatak direla isilpean gordetzen direnak, ez kolektiboak».
Langileek intimitaterako eskubidea izan behar dutela uste du Igeregik, eta bakoitzak zenbat kobratzen duen jakitea ziurrenik ez dela egokia, baina, era berean, ezinbestekoa iruditzen zaio langile guztiek aukera izatea jakiteko zeren arabera ezartzen dituen enpresa batek soldatak; besteak beste, diskriminaziorik dagoen ikusi ahal izateko.
Beste hitzarmen baten gainean egin ohi da negoziazio kolektiboa gehienetan; aurrez sektorean edo enpresan zegoen ituna hartu, eta igoera bat lortzea izaten da langileen ordezkarien ahalegina. Egoera hipotetiko batean jartzeko eskatuta, Espejok ez du hain argi gauzak oso ezberdinak izango ote liratekeen baldin eta hitzarmen guztiak berriro hutsetik negoziatu behar balira. «Oraingo sistema eta kultura aldatuko balitz, bai, baina bestela, ez: pentsatzen badugu Bermeon antxoak ontzietan sartzen ari den batek tailer batean mekanizatzen ari den batek besteko balioa duela, aldatuko dira, baina bestela, ez».
Sexua, soldata aldeen ardatz Soldata batzuetatik besteetara dauden aldeei buruzko hizketaldian, etengabe ateratzen da generoaren aldagaia negoziazio kolektiboko arduradunen azalpenetan. «Autokritika egin beharrean gaude. Langileak antolatzeko orduan, edo aldarrikapen zentralak markatzeko orduan, genero kontua ez dugu behar bezala landu izan», esan du ELAko Pello Igeregik. Autokritika horren ondorio gisa, emakumeak protagonista diren esparruetan negoziazio kolektiboa beste puntu batean jartzea lortu dela uste du, eta askoz ere exijenteagoak direla orain. «Guk azken urteotan izan ditugun gatazka garrantzitsuenak, adibidez, emakumea protagonista den sektoreetan izan dira: zahar egoitzetan, garbiketan...». Euskadiko CCOOko Garbiñe Espejoren iritziz ere, soldatak gaur egun diren bezalakoak izatearen eragile nagusia «patriarkatua» da. «Emakumearen soldata etxeko soldataren osagarritzat jo izan da beti, eta historikoki inoiz ez da ikusi emakumearen eskulana gizonaren eskulanaren pare». Haren iritziz, hori da sektore feminizatuetan soldatak txikiagoak izatearen arrazoietako bat. «Sektore maskulinizatuetan ere badaude emakumeak, adibidez metaleko enpresetan, baina zer gertatzen da? Horietan ere emakumeak kokatu gaituztela baliorik txikiena ematen zaien kategoria eta lanpostuetan». Hori guztia ere soldata arrakalaren parte dela gaineratu du. «Berdintasun planak behar-beharrezkoak ditugu: giltza dira soldata igoera guztietarako. 'Negoziazio kolektiboa hizki larrietan' esaten diot nik: sektoreko hitzarmenak, ahal denean enpresako hitzarmenen bidez hobetu horiek, eta berdintasun planak aintzat hartuta egin negoziazioak». Soldata aldetik bidegabeak diren arlo batzuk aipatzeko eskatuta, lehenik eta behin zaintzaren ingurukoak aukeratu ditu LABeko Xabier Ugartemendiak, hala nola zahar etxeak, etxez etxeko laguntza eta hezkuntzaren inguruko jarduerak. «Kontuan hartzekoa da gehienak pribatizatuta daudela». Bigarrenik, administrazioaren zerbitzuak bermatzen dituzten azpikontratatutako sektoreak aipatu ditu, esaterako, anbulantziak, garbiketa eta kirol jarduerak. Azkenik, jarduera pribatuak izan arren, funtsezkoak direnak, tartean supermerkatuak eta farmaziak. «Ez da kasualitatea emakumeak izatea nagusi horietan». Gauza asko jarri ditu agerian koronabirusak, eta, tartean, lan batzuk ezinbestekoak direla ikusi da. Era berean, ikusi da funtsezkotasun hori ez dela aintzat hartzen soldatetan, alarma egoeran ere lanean jarraitu duten horietako askok batez besteko soldata baino gutxiago kobratzen baitute. «Guretzat guztiz bidegabea da oinarrizkoa izendatu den jarduera bateko langileek lan baldintza prekarioak izatea», adierazi du LABeko ordezkariak. Hala, oinarrizkotzat jo diren zerbitzu horiek publifikatu egin behar direla uste du sindikatuak. «Patronalak du gaur egungo egoeraren ardura nagusia, prekaritatearen aldeko hautua egiten duelako, baina administrazioak ere bai, pribatizazio eta azpikontratazioa lehenetsi dituelako.
Bihar: Balio bereko lanaren ertzak soldatetan.
|
2020-8-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/184911/zientziarekin-ongi-pasatu-eureka-museoan.htm
|
albisteak
|
Zientziarekin ongi pasatu Eureka! museoan
|
Donostiako Eureka! museoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen zientzia museo eta planetario bakarra da.
|
Zientziarekin ongi pasatu Eureka! museoan. Donostiako Eureka! museoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen zientzia museo eta planetario bakarra da.
|
Eureka! museoak jakin-mina, sormena eta irudimena sustatzen ditu jolasaren, esperimentazioaren eta pentsamendu zientifikoaren bidez. Donostiako Zientziaren Museoak 170 modulu erabat interaktibo ditu, 8 areto tematikotan banatuta, eta berriki, Energia Txispen Aretoa berritu da. 17 diseinu berri eta elektrizitatearen sekretuak ulertzeko modu berri daude, museoaren nortasunari eutsiz, zientziarekin dibertitzeko. Asteburuetan eta oporraldietan jarduera eskaintza zabala du Eureka! museoak. Astronomiaren zale amorratuentzat, Eureka! museoan azken belaunaldiko planetarioa dago, eta egunero esperientzia ahaztezinak eskaintzen ditu. Behatoki astronomiko bat ere badu 30 metroko dorre batean, non gaueko bisitak egiten diren. Gainera, Animalia aretoan hiru giro berezi daude: oihan tropikala, basamortua eta itsasoa itsas baltsa baten bidez. Bertan, hiru ekosistemetako 20 espezie adierazgarri ezagutu daitezke. Bisita gidatuetan, museoko adituek nondik norako guztiak hobeto ulertzen laguntzen die bisitariei.
Eremu ludikoa
Amaitzeko, 300 metro koadroko eremu ludikoa du Eureka! museoak, familientzako eta gazteentzako ezin hobea dena. Hauxe da eskaintza: GP Motoa, 1 Formula auto bat, Maxflight hegaldi-kabina eta Orion ontzia. Eta ez ahaztu errusiar mendian ibiltzea! Kanpoko lorategietan Gipuzkoako ondare-eraikinen maketa batzuk ikus daitezke, baita lorategi botaniko txiki bat ere. Horrez gain, haurrentzako parkea, kafetegia eta doako aparkalekua daude. Eureka! Zientzia Museoan familia edo lagun arteko plan eder batez goza daiteke. Museoak egunero 20:00ak arte irekitzen ditu ateak. Irailak 7tik aurrera neguko ordutegiarekin hasiko gara. www.eurekamuseoa.eus webgunean kontsulta daiteke.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184912/hernaniko-eraikin-bateko-biztanleak-konfinatu-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Hernaniko eraikin bateko biztanleak konfinatu dituzte
|
Bi familiak positibo eman dute, eta eraikineko gainerako auzoei PCR probak egin dizkiete. Emaitza jakin arte etxetik ez ateratzeko agindu diete.
|
Hernaniko eraikin bateko biztanleak konfinatu dituzte. Bi familiak positibo eman dute, eta eraikineko gainerako auzoei PCR probak egin dizkiete. Emaitza jakin arte etxetik ez ateratzeko agindu diete.
|
Hernaniko (Gipuzkoa) Oartzu kaleko eraikin bateko biztanle guztiak konfinatu egin dituzte, hango bi familiatan koronabirus kasuak atzeman ondoren. Eusko Jaurlaritzaren arabera, hamar familiari eragiten die egoerak, eta ezingo dira etxetik atera PCR proben emaitzak jakin arte.
Eraikinean bizi den eta emaitzen zain itxita dagoen bizilagun batek BERRIAri azaldu dionez, astearte gauean eman zieten etxean geratzeko agindua; babes jantzia zeramaten langile batzuk joan zitzaizkien etxera. Asteazken goiz honetan egin dizkiete PCR probak, eguerdian bukatu dute, eta espero dute emaitzak bihar, osteguna, jakingo direla.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ñabardura bat egin dio egoerari: «Eraikina ez dago konfinatuta». Eraikineko bizilagunak emaitzak jasotzeko zain daudela adierazi du. Emaitzak jakin ondoren erabakiko dute zer neurri hartuko dituzten.
Estibaliz Aldeiturriaga Hernaniko alkateordeak «lasaitasuna» eskatu die herritarrei. Osasun Sailak asteartean eman zien abisua udal ordezkariei, 20:30ean. Kasu positibo batzuk atzeman zituztela eta eraikina konfinatu behar zela adierazi zieten. Udaltzainak eta babes zibila Osasun Sailarekin elkarlanean aritu dira harrezkero.
Pandemia hasi zenetik, Hernaniko osasun etxearekin bilerak egiten ditu udalak astero. Osasun Sailak emaitzak eduki orduko, mahai horretan aztertuko dute egoera, eta horren ondoren ikusiko du udalak beste neurririk hartu behar duen. Orain arteko erabakiak Jaurlaritzak hartu dituela azaldu du. «Herritarrek lasai egon behar dute, eta orain arte bezala jokatu: lasaitasunez eta erantzukizunez».
Zortzi kasu azkenaldian
Uztailaren 23tik 27ra zortzi kasu positibo agertu dira Gipuzkoako herri horretan. Koronabirusak eraginik txikiena izan duten herrietako bat da: martxotik uztailaren 19ra, 74 kasu positibo atzeman dituzte, eta hiru pertsona hil dira COVID-19aren eraginez.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184913/hamabi-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-najib-malaysiako-lehen-ministro-ohiari-ustelkeriagatik.htm
|
Mundua
|
Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri diote Najib Malaysiako lehen ministro ohiari, ustelkeriagatik
|
Funts publiko batetik zortzi milioi euro lapurtzea egotzi dio Malaysiako Auzitegi Gorenak Najib Razaki, 1MDB auziaren lehenengo epaiketan.
|
Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri diote Najib Malaysiako lehen ministro ohiari, ustelkeriagatik. Funts publiko batetik zortzi milioi euro lapurtzea egotzi dio Malaysiako Auzitegi Gorenak Najib Razaki, 1MDB auziaren lehenengo epaiketan.
|
Ustelkeriarekin eta kapital zuritzearekin lotutako zazpi kargu leporatu dizkiote Malaysiako gobernuburu ohiari (2009-2018), eta funts publiko batetik 42 milioi ringgit —8,4 milioi euro— lapurtzeagatik errudun epaitu du herrialdeko Auzitegi Gorenak. Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri dio, eta 210 milioi riggiteko —42 milioi euroko— isuna ordaindu beharko du. Epaimahaiak azaldu duenez, defentsak ez du lortu Fiskaltzak aurkeztu duen akusazioari buruzko inolako zalantzarik eragitea. Horrez gain, baztertu egin du defentsaren argudio nagusia: ebatzi du lehen ministro ohiak bere aldeko transferentzien berri zuela.
Lehen ministro ohiak ustelkeriarekin lotutako beste 35 karguri egin beharko die aurre auzi berarekin lotutako beste lau epaiketetan. Orotara, Najiben kideek 3.800 milioi euro bideratu zituzten agintari ohiaren kontu pertsonalera, akusazioaren arabera.
Gobernuburu ohiak errugabea dela ziurtatu du, eta helegitea aurkeztuko du. Adierazi du Jho Low enpresariak iruzur egin ziola. Najibek adierazi du bere kontura egindako transferentziak Saudi Arabiako Errege Etxearen ekarpenak zirela pentsatu zuela, hainbat gertakarik pentsarazi ziotelako Jhok loturak zituela herrialde horretako errege familiarekin. Justiziarengandik ihes egin du enpresariak.
Auzitegiak baztertu egin du Nijaben defentsa, epaiaren arabera, ez duelako halakorik frogatu nahiz eta horretarako modua izan. Nabarmendu du Malaysiako gobernuburu ohiak ez ziola esker oneko eskutitz bat ere bidali Saudi Arabiako errege zen Abdula bin Abdelazizi —2015ean hil zen—.
The Wall Street Journal egunkariaren ikerketa batek abiatu zuen Najiben kontuen gaineko ikerketa. 2015ean argitaratu zuen 681 milioi dolar —580 milioi euro—transferitu zirela funts publiko batetik lehen ministroaren kontu batera. AEBetako Justizia Departamentuak urtebete geroago baieztatu zuen transferentzia hori, eta dirua 1MDB funtsetik irten zela zehaztu zuen. AEBen Estatu Departamentuak gaineratu zuen 4.500 milioi dolar —3.800 milioi euro— lapurtu zirela orotara funts horretatik.
Najiben gobernuak berak sortu zuen 1MDB funtsa 2009an, boterera heldu zen urtean. Diru poltsa horrek atzerriko inbertsioak erakarri eta Kuala Lumpurren finantza barruti bat eratu behar zituen. Aldiz, 8.440 milioi euroko zorra pilatu zuen. Malaysiak ez ezik, AEBek, Suitzak eta Singapurrek ere funts hori bidegabe erabili ote zuten ikertzen ari dira.
Gobernuan eragina
Auzia ezagutarazi zenean, Najiben dimisioa eskatu zuten askok, baina orduko lehen ministroak karguari eutsi zion. Sektore kritikoei eta hainbat hedabideri jazarri zitzaien. Presioa handituz joan zen, ordea, eta 2018ko hauteskundeetan porrot egin zuen. Najiben hurbilekoa izandako Mahathir Mohamadek irabazi zituen bozak.
Mohamadek joan den martxoan utzi zuen kargua, eta haren lekua hartu zuen Mahathir Mohamad alderdikideak. PPBM Indigena Batuen Alderdi Malaysiarreko buru berriak gobernu koalizioa osatu zuen Najib buru izan zuen UNMO Malaysiar Batuen Elkarte Nazionala alderdiarekin. Najib jada ez da UNMOko presidentea, baina eragin handiko pertsona bat da alderdian, eta Auzitegi Gorenak hura erruduntzat jo izanak okertu egin dezake gobernu koalizioaren sinesgarritasuna herritarren begietara.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184914/mendillorriko-gazteei-eginiko-pcr-proben-12k-eman-dute-positibo.htm
|
Gizartea
|
Mendillorriko gazteei eginiko PCR proben %1,2k eman dute positibo
|
Nafarroako osasun agintarien arabera, «prebalentzia txikia» adierazten du datuak, eta Iruñeko auzoko agerraldia «atzera egiten hasi» dela ondorioztatu dute. Egun, mila biztanleko 153 PCR egiten dira Nafarroan, eta, ekaineko azken astetik, 38 agerraldi izan dira.
|
Mendillorriko gazteei eginiko PCR proben %1,2k eman dute positibo. Nafarroako osasun agintarien arabera, «prebalentzia txikia» adierazten du datuak, eta Iruñeko auzoko agerraldia «atzera egiten hasi» dela ondorioztatu dute. Egun, mila biztanleko 153 PCR egiten dira Nafarroan, eta, ekaineko azken astetik, 38 agerraldi izan dira.
|
Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, iragan astean 1.145 gazteri PCR probak egin zizkieten, eta, aurretik, positibo emandakoen kontaktuen artean, beste 300 pertsona ingururi. «Agerraldia beherantz doa, baina oraindik itxaron egin behar dugu zer bilakaera duen ikusi arte», gaineratu du. Kasu guztiotatik 177k eman dute positibo, «soilik %1,2k». Nafarroako osasun agintarien arabera, «prebalentzia txikia» adierazten du datuak,
Navarra Sumak eskatuta, kontseilariak gaur goizean eman ditu Nafarroako Parlamentuan pandemiaren bilakaerari buruzko azken datuak. Haren esanetan, ekaineko azken astetik hona 38 agerraldi izan dira Nafarroan, eta guztira 504 pertsonari eragin diete. Kasu gehienetan, 26tan, hamar pertsona baino gutxiago kutsatu dira; beste bederatzi kasutan, hamar eta hogei artean, eta hiru kasutan, hogeitik gora.
33 agerraldi aktibo
Lehen kasua Sunbillan gertatu zen, baina lehen alarma Tuterako ezkontzak eragin zuen. Oraindik ere, «tantaka», 57 kasu azaleratu dira, horietatik 51 Nafarroan. Handik gutxira, uztailaren 6ko hamaiketakoaren kasua azaleratu zen, eta hark oraingoz 34 positibo eman ditu. Azkenik, uztailaren 11n Iruñeko Alde Zaharrean sortu eta Iruñerriko hainbat auzotan zabaldu den agerraldia dago. Mendillorrin eragin berezia izan duenez gero, auzoari bete-betean eragin dio, bigarren fasera itzuli baita. Oraingoz, 177 kasu atzeman dira. Halaber, 33 kasu «aktibo» daude oraindik ere.
Indurainen arabera, agerraldi asko, %29, gizartean gertatu dira, eta ondoren, sendian; baina, «azkenean, %46 agerraldi mistoak dira, arlo sozialean sortu, sendira iritsi eta batzuetan lanean ere eragiten dutenak». Kutsatu gehien agerraldi mistoetan gertatzen dira. Indurainek nabarmendu duenez, zahar etxeetan egoera kontrolpean dago, eta aurrea hartzeko neurriak zorroztu dituzte. Egoiliarren batek, zahar etxe batera sartu aurretik, positibo eman du. «Bi egoitzetan, erabiltzaile eta langile guztiei proba egin zaie, baina negatibo eman dute». Ukatu egin du agerraldi bat dagoela.
Indurainen arabera, azken astean positiboen %70 Iruñerrian izan dira, eta, batik bat,gazteei eragiten diete. «Kasuak kontrolatu eta kopuruak beherantz joan ahala, adin tarte horretako kasuen kopurua jaitsi egiten da», aipatu du. Udan joera hori behin eta berriro gertatuko dela uste du, baina onartu du agerraldiak izatea espero arren ez zutela uste hain azkar agertzea. «Kopuruagatik kezkatuta izan arren, ehuneko handi bati lotura epidemiologikoa aurkitzen diogu. Ikasturte amaieraren, normaltasun berrian sartu izanaren, babes neurriak leuntzearen, gizarte jarduera handitzearen, uda eta opor giroa sentitzearen ondorioak ikusten ari gara».
Egoera horri aurre egiteko, «giltzarritzat» jo du zaintza lana egitea, «positiboekin erlazionatutako kontaktuek lehenbailehen atzemateko asmoz». Aurretik aipatu bezala, Nafarroan oraintxe 38-40 lagun ari dira lanean, eta 96ra arte handitzeko tartea dute, «beharren arabera»; Indurainek nabarmendu lehen arretako erizain profesionalak direla, eta, prestakuntza berezia dutenez, profil hori hasieratik bereziki zaindu dutela, «kualitatiboki eredu hobea delako». Positibo bakoitzaren kontaktuak «egunean bertan» identifikatzen dira, eta biharamunean horiei PCR egiteko eskatzen zaie, Indurainen arabera. Maiatzaren 11tik uztailaren 25era arte, 8.376 kontaktu estu atzeman dira.
Minutuero PCR bat
Halaber, Nafarroako Ospitale Guneko mikrobiologia laborategiak egiten ditu PCR proba gehienak, baina beste baliabide batzuk erabiltzen dira. Dena den, Indurainek nabarmendu du hasiera-hasieratik sistema publikoaren alde egin dutela, mikrobiologia laborategia indartuz. Guztira, 99.718 PCR egin ditu Nafarroak gaur arte: biztanleko, 153 proba, batez beste. Azken egunetan, batez beste, 1.500 probatik gora egin dira, eta igandean hautsi zen marka: 1.948, egun bakarrean. «Nafarroan minutuero PCR proba bat egiten da»,
Egunotan, kanpaina bereziak egin dituzte: lehena Sunbillan, Berako lantoki batean, gero Tuteran eta azkena Mendillorrin. Halaber, udaleku batean eta Zarauzko Talai Mendin izan diren nafarrei proba egiteko baliabideak jarri zituzten. PCR proba horien guztien ondorioz, egun 3.000 lagun inguru daude bakartuta, berrogeialdia bete dezaten. «Elkartasuna adierazten ari dira, udan konfinatuta birusa zabaltzea eragozten dutelako».
Indurainek gizartearen inplikazioa eskatu du. «Hemen eta orain, guztiok dugu dena jokoan. Gizartearen lankidetza behar dugu erronka konplexu honetan. Ardura indibidual eta kolektiboa duen eta informazioa jasotzen duen gizarte baten inplikazioa behar dugu».
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184916/gazte-bat-hil-da-usurbilen-auto-istripuan.htm
|
Gizartea
|
Gazte bat hil da Usurbilen, auto istripuan
|
Ezbeharra bart gertatu da, N-634 errepidean, 20:30 aldera.
|
Gazte bat hil da Usurbilen, auto istripuan. Ezbeharra bart gertatu da, N-634 errepidean, 20:30 aldera.
|
22 urteko gazte bat hil da Usurbilen (Gipuzkoa), N-634 errepidean izandako auto istripu batean. Ezbeharra bart gertatu da, 20:30 aldera, autoak eta kamioi batek elkar jota; Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharrean sortutako zauriengatik hil da gaztea.
Istripuan, autoa irauli egin da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria barrutik. Gaztea anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Donostia ospitalera, eta han hil da.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184917/nafarroara-ez-bidaiatzea-aholkatu-die-alemaniako-gobernuak-herritarrei.htm
|
Gizartea
|
Nafarroara ez bidaiatzea aholkatu die Alemaniako Gobernuak herritarrei
|
Azken egunetako kutsatzeak direla eta, beharrezkoak ez diren bidaiak ez egiteko eskatu du Atzerri ministroak.
|
Nafarroara ez bidaiatzea aholkatu die Alemaniako Gobernuak herritarrei. Azken egunetako kutsatzeak direla eta, beharrezkoak ez diren bidaiak ez egiteko eskatu du Atzerri ministroak.
|
COVID-19aren hedapenak jarraitzen du nazioarteko joan-etorriak mugatzen. Alemaniako Atzerri ministroak zerrenda eguneratu bat argitaratu du bidaiatzea komeni ez den lekuekin, eta tartean dago Nafarroa. Gobernuak adierazi du ez dela "gomendagarria" hara joatea, guztiz beharrezkoa ez bada, "kutsatu kopuru handia" eta "tokiko oztopoak" direla eta.
Alemaniak azaldu du egoerak hobera egin duela azken egunetan, baina "tokiko oldarraldiak" badirela oraindik ere, eta horiek saihestea komeni dela.
Datuak jakinarazi beharko dira Galiziara bidaiatzeko
Bihartik aurrera, Galiziara joan nahi duten Hego Euskal Herriko biztanleek beren datuak helarazi beharko dizkiete osasun agintariei, 24 orduko tartean. Bisitariek harremanetarako datuak jakinarazi beharko dizkiete agintariei. Izan ere, azken egunetan kutsatzeek gora egin dute Hegoaldean, eta, ondorioz, Xuntak datuak jaso nahi ditu, oldarraldi bat izanez gero kontrolak errazte aldera.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184918/behategiaren-urtekarian-26-egileren-begiradak-jaso-dituzte.htm
|
Bizigiro
|
Behategiaren urtekarian 26 egileren begiradak jaso dituzte
|
Hamalau lanek osatzen dute urtekaria. "Inoizko bilduma zabalena" dela nabarmendu du Behategiak. Askotariko ikerketak daude jasoak, eta sektoreko kazetariek ere idatzi dituzte artikuluak.
|
Behategiaren urtekarian 26 egileren begiradak jaso dituzte. Hamalau lanek osatzen dute urtekaria. "Inoizko bilduma zabalena" dela nabarmendu du Behategiak. Askotariko ikerketak daude jasoak, eta sektoreko kazetariek ere idatzi dituzte artikuluak.
|
Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a, eta emandako pausoak "garrantzitsuak bezain ezinbestekoak" izan dira euskarazko komunikabideen eremuan. Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantzazioa hobetzeko akordioa izan zen, Behategiaren arabera, eta erakunde horrek hainbat bide abiatu ditu ikerketa bideratzeko: komunikazio digitala eta sare sozialen afera, eta euskarazko komunikabideen kartografiaren eguneraketa, besteak beste. Ikerketa lerroak eta ikerketa tresnak, biak ala biak bideratzeko lanei ekin zaie, eta emaitzak urte honetan zehar argitaratuko dituzte. "Bestalde, euskarazko komunikazioaren erronkez eta aukerez hausnartzeko lehen pausoak ere eman dira, eta bide horrek ere izango du segida", azaldu dute Behategiko arduradunek.
Aurtengo bilduman, 2019ari hasieratik amaierara arteko begirada sakona luzatzeaz gain, "premiazkoak" diren hainbat eztabaidagai eta horiei bide emateko azterketak ere jaso dituzte. Hamalau laneko bilduma da Euskal Hedabideen Urtekaria 2019, 26 egileren begiradek eta Euskal Hedabideak elkarteak osatutako diagnostikoa eta gogoeta. "Inoizko bilduma zabalena", bai egileen aniztasunagatik (sektoreko kazetariak, hainbat unibertsitatetako ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, eta erakundetako ordezkariak), bai gaitegiaren dibertsitateagatik, bai lanaren bolumenagatik. Urtekaria deitzen den arren, dagokion urteaz harago doazen azterketa eta gogoeten bilduma da.
Hasteko, 2019, Urte garrantzitsua euskal hedabideentzat kronikan urte osoko gertakizunen errepasoa egin du Hekimen euskal hedabideen elkarteko koordinatzaile Igor Astibia Teiletxeak. Testuak digitalizazio prozesuaren azkartzea du hizpide, ikus-entzunezko plataformen ugaritzea, 5G teknologiaren hedapenean emandako lehen pausoak, albiste faltsuen fenomenoak eta kazetaritzaren aurkako 2019ko erasoak. Euskal hedabideen gorabeherak ere aztertu ditu kronikaren bigarren atalean.
Bigarren lana EHUko irakasle eta ikertzaile Miren Manias Muñozek sinatzen du: Ikus-entzunezko kontsumo ohituren aldaketa, aktore globalak eta euskarazko edukiak. Artikulu horretan, ikus-entzunezko kontsumo ohituren aldaketetatik abiatuta, aktore globalen xehetasunak eta itsaso infinitu horretan sakabanatutako euskarazko edukien lekukotzak bildu ditu.
Aurten bi lan sinatu dituzte euskal hedabideen sektorean lanean ari diren kazetariek. Zurriolako Butaka telebista saioa: zazpiak bat, euskal zinemaren berri emateko izenburupean kontatu ditu BERRIAko Urtzi Urkizuk elkarlanean abiatu eta elkarlanean sakonduz sortutako saioaren nondik norakoak. Donostiako Zinemaldiko egunetan, euskarazko sei komunikabide (tartean, BERRIA) elkarlanean aritzen dira Zurriolako butaka telebista saioa egiten.
Bai, irratia; NAIZ irratia lanean, berriz, Ion Telleria Barrenak azken urteetan euskarazko irratigintzan gertatu den jaiotza baten berri dakar, transmedia ideiei segika ehundutako euskarazko irrati nazionala.
Irratiaz mintzo da urtekariko bosgarren lana ere: Gazteria eta irratia aro digitalean: nazioarteko praktiken azterketa, euskal gazteen iritziak eta aurrera begirako proposamenak izenburua jarri diote Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasle diren Andrea Aranburu Goienetxea, Maider Arrotxa Herrero, Xabier Perez Vitoria eta Aitor Zuberogoitia Espillak beren analisiari. Euskal Herriko gazteen musika eta entretenimendu edukien kontsumoa ikertu dute, euskarazko eskaintzan sumatzen dituzten hutsuneak identifikatzeko asmoz eta Gaztea irratiarentzat zortzi urratseko proposamen bat egitea xede.
Seigarren lanak iazko aldian abiatutako arnasa luzeko kazetaritzaren inguruko ikerketari ematen dio segida. Fast or slow: zein da albisteen geroa? Nazioarteko 25 adituk eta Euskal Herriko 500 irakurlek arnasa luzeko kazetaritza aztertu dute izeneko lana sinatu dute /EHUko HGH ikerketa taldeko Itsaso Manias Muñoz, Guillermo Gurrutxaga Rekondo eta Txema Ramirez de la Piscina Martinezek. Aldakortasuna, azkartasuna eta aniztasuna dira nagusi gizartean bezala komunikazioan ere, eta testuinguru aldakor horren abiaduraren aterkipean mintzo dira artikulu horretan albisteen geroaz. Berrien berehalako kontsumoa nagusitzen ari da gaur egun, eta arnasa luzeko kazetaritzaren etorkizuna zer-nolakoa izango den jakiteko asmoz idatzi dute artikulua.
Arantza Gutierrez Pazen sinadurapean dator zazpigarren lana: Migrazioa eta kulturaniztasunaren tratamendua Hego Euskal Herriko tokiko euskal prentsan. EHUko irakasleak eta Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan ikerketa taldeko ikertzaileak egindako tokiko aldizkarietako edukien azterketan, migrazioa edo kulturaniztasuna islatzeko orduan praktika onak nagusitzen direla ondorioztatu du; hala ere, egon badaude hobetu beharreko alor batzuk, eta horien zerrenda ere egin du.
Zortzigarren eta bederatzigarren lanek ohiko tandema osatzen dute: lehenik, Hekimen elkarteko webguneak 2019. urtean lanak euskal hedabideen analitikak ditu hizpide. CodeSyntax enpresako Josu Azpillaga Labaka eta Mikel Lizarralde Asurmendik sinatutako azterketak 2019an Hekimen elkarteko webguneetan izandako 28,5 milioi saioen nondik norakoak aletu dituzte, %18ko hazkundea azaltzeko asmoz. Bigarrenik, sare sozialetako analitikak jasotzen ditu Euskarazko komunikabideak besteen bihotzetan: Facebook eta Instagram sareen su beroa lanak. Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile eta EHUko NOR ikerketa taldeko kide den Libe Mimenza Castillok estreinakoz bildu ditu Instagram sareko datuak, eta, 2019ko aldagaiei erreparatuta, argi dio, euskarazko hedabideen kasuan behintzat, Facebooken gainbeherarik ez dela gertatu.
Gazteek gustuko dituzten ikus-entzunezkoak da hamargarren artikuluaren izenburua. Applika ikerketa proiektuko kide eta EHUko NOR ikerketa taldeko ikertzaile diren Edorta Arana Arrietak, Bea Narbaiza Amillategik eta Jon Iriarte Mendiolak sinatutakoa da lana. Bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko 800 ikasle inguruk osatzen duten panela baliatzen dute ikasleen ikus-entzunezko kontsumoen gaineko informazio zabala, zehatza eta gaurkotua jasotzeko.
Hamaikagarrena bi lanek osatutako blokea da. Artikulu nagusia Elhuyar Fundazioko I+G unitateko Zuhaitz Beloki Leitza eta Xabier Saralegi Urizarrek idatzitakoa da: Euskarazko prentsaren narratibaren ardatz geografikoak aztertzen testuen meatzaritza eta Wikidata uztartuz. Euskal Herriko egitura administratiboa zein konplexua den jakinda, euskarazko prentsak eraikitako narratiban hori nola islatzen den aztertu dute albisteetatik pertsona , erakunde eta leku-izenak erauzi eta kontsultatzeko metodo automatiko bat sortuta. Blokea osatzeko, gaiarekin lotutako artikulu labur bat idatzi dute Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile diren Eneko Bidegain Aire, Ainhoa Larrañaga Elorza eta Zuriñe Maguregi Sanchezek: Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan: Izenik ez duenak ba al dauka izanik? Izanik ez duenak eduki ote dezake izenik?
Hamabigarren blokea da, hain zuzen, 2019ko euskal hedabideen sektoreko gertakizun nagusia biltzen duen atala. Artikulu printzipalean, Euskara hutsezko hedabideak eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak: 1980-2020, EHUko irakasle eta ikertzaile Elixabete Larrinaga Artetxek azken lau hamarkadetako diru laguntzen bilakaera zer-nolakoa izan den azaltzen du, xehe-xehe. Bestetik, 2019an lortutako akordioaren inguruko hausnarketa bana idatzi dute Estibaliz Alkorta Barragan Euskara Sustatzeko Eusko Jaurlaritzako zuzendariak eta Igor Astibia Teiletxea Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko koordinatzaileak: Euskal komunikazioaren joko zelai berria eta Pauso garrantzitsua euskarazko hedabideen egonkortasuna bermatzeko bidean izenburupean, hurrenez hurren.
Ipar Euskal Herriko euskarazko hedabideentzat ere urte garrantzitsua izan da igarotakoa, gogoeta prozesu betean murgildu baitziren 2019an zehar. Horren emaitza da Euskal Hedabideak: Iparraldeko egoeraren diagnostikoa, urtekariko hamahirugarren lana. Euskal Hedabideak elkartea osatzen duten komunikabide guztiek (Euskal Irratiak federazioa, Kanaldude telebista, Ipar Euskal Herriko Hitza, Herria astekaria, Kazeta.eus) sinatutako dokumentua da, audientzia, ekoizpena, zabalpena eta antzeko ardatzak dakartzana.
Azkenik, hamalaugarren azterketa EHUko HEKA ikerketa taldeko proiektuburuak sinatzen du, Iñaki Zabaleta Urkiolak. Minoritatetasuna erraietan. Europako hizkuntz minoritateen hedabideak eta kazetaritza: errealitatea, garapena eta funtzioak izenburua jarri dio urte luzetako ikerketa biltzen duen artikulu mamitsuari. Euskaratik eta Euskal Herritik atera eta Europako gainontzeko hizkuntza gutxiagotuengana garamatza azterlan zabalak. Ideia horrekin abiatzen da, eta Behategiak bertako esaldi bat nabarmendu du: «Europa mailan, hamar eurotik zortzi erakunde publikoetatik etorri arren, hizkuntz minoritateen komunikabideen finantzaketa inbertsio sozial, kultural eta ekonomikoaren paradigmatik definitu behar da, laguntza edo asistentziaren diskurtsoa baztertuz».
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184919/hego-euskal-herrian-174-kasu-atzeman-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Hego Euskal Herrian 174 kasu atzeman dituzte
|
Bizkaian detektatu dituzte positibo gehien: 85.
|
Hego Euskal Herrian 174 kasu atzeman dituzte. Bizkaian detektatu dituzte positibo gehien: 85.
|
Atzo, beheranzko joera izan zen nagusi atzemandako positiboetan, eta, gaur ere, bide beretik doa: 174 kasu atzeman dituzte azken orduetan Hegoaldean, atzo baino bederatzi gutxiago. Herrialdeka, baina, gora egin dute kasuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bizkaian ia bikoiztu egin dira kasuak, azken zenbaketen arabera: 85 izan dira positiboak azken orduetan, eta gehienak, berriro ere, Bilbon detektatu dituzte; 36. Gipuzkoan, berriz, 35 herritarrek eman dute positibo, eta Araban, bederatzik. Nafarroan, erdira murriztu dira kasuak; azken orduetan, 44 izan dira. Jaurlaritzak jakinarazi du erkidegotik kanpo beste kasu bat atzeman dutela.
Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du bi agerraldi aktibo daudela oraindik ere Bizkaian eta Gipuzkoan: Eibarkoa eta Ermukoa. Eibarren izandako agerraldiaren ondorioz, 178 kasu aktibo daude oraintxe, azken orduetan 11 atzeman ostean. Ermuan, gehiago dira kasu aktiboak: 206; azken orduetan, 16 positibo atzeman dituzte. Murgak gehitu du azken positiboetatik gehienak gertuko kontaktuenak izan direla, eta aztarnarien lan «zorrotzari» esker atzeman ahal izan dituztela.
Halaber, oraintxeko kutsatze gehienak Bilbon daude: azken 36 positiboekin, 113 dira asteburutik han atzeman dituzten kasuak. Jaurlaritzako osasun sailburu Nekane Murgak atzo adierazi zuen hiriko taberna batean izandako agerraldiarekin lotu direla 50 positibo inguru, baina ez dutela beste agerraldirik detektatu. Bizkaian igo dira gehien kasuak azkenaldian, eta horren atzean «mugikortasuna» egon daitekeela uste dutela adierazi du Murgak
Bestalde, Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi du Mendillorriko agerraldia izan dela orain arteko bortitzena, eta guztira 177 kasu atzeman direla. Halere, «prebalentzia txikia» izan da, PCR proba egin duten auzotarretatik %1,2k eman baitu positibo.
Goizean kezka piztu da Hernanin (Gipuzkoa), udaleko iturriek jakinarazi baitute eraikin bateko biztanle guztiei PCR probak egingo dizkietela, zenbait positibo atzeman ostean. Kutsatzeak familia batzuetako kideen artean atzeman dituzte, eta guztiak eraikin berean bizi dira. Agerraldian, Osasun sailburuak zehaztu du pertsona horiek etxean egon beharko dutela PCR proben emaitzak jaso arte, baina ez daudela «konfinaturik». Azken bost egunetan zortzi kasu detektatu dituzte Hernanin.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184920/tubacexek-83-milioi-euroren-galerak-izan-ditu-lehen-seihilekoan.htm
|
Ekonomia
|
Tubacexek 8,3 milioi euroren galerak izan ditu lehen seihilekoan
|
Arabako tutugileak datuen bidez arrazoitu nahi izan du lantaldearen %20 kaleratzeko erabakia: 282 milioi euroren salmentak egin ditu urtarriletik ekainera, iaz aldi berean baino %12,8 gutxiago.
|
Tubacexek 8,3 milioi euroren galerak izan ditu lehen seihilekoan. Arabako tutugileak datuen bidez arrazoitu nahi izan du lantaldearen %20 kaleratzeko erabakia: 282 milioi euroren salmentak egin ditu urtarriletik ekainera, iaz aldi berean baino %12,8 gutxiago.
|
Urte hasieran zituen aurreikuspenetatik urrun dabil Tubacex. Joan den astean iragarri zuen enpresak lantaldearen %20 kaleratzeko asmoa, eta gaur saiatu da datuen bidez erabakia arrazoitzen: 8,3 milioi euroren galerak izan ditu 2020. urteko lehen seihilekoan. Salmentak 282 milioi eurorenak izan dira, iaz baino %12,8 gutxiago.
Tutugileak azaldu duenez, merkatua %50 murriztu da azken urteetan. Haien arabera, soldadurarik gabeko tutu herdoilgaitzen sektorea, egiten duten produktuarena, krisian dago duela urte batzuetatik, eta hori bereziki nabarmendu da bigarren hiruhilekoan, COVID-19aren krisia dela eta: Tubacexek apiriletik ekainera 6,7 milioi euroren galerak izan ditu. Iaz, hiru hilabete horietan, 3,3 milioiren irabaziak izan zituen, eta, sei hilabeteak kontuan hartuta, bost milioi euroren irabaziak, nahiz eta ez zen urte ona izan, enpresaren arabera.
Dena den, tutugileak ez du datuen analisi erabat ezkorra egin, eta nabarmendu du «emaitza operatibo positiboak» mantendu dituela egungo egoeran ere. «Taldearen egitura finantzario sendoari esker» luze gabe eta luzera begira ere etorkizuna bermatua duela gehitu du Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari ordezkariak.
Kostuak murriztea
Hala ere, enpresak 2021. urterako kostuak 25 milioi euro murrizteko helburua jarri du, eta, beste neurri batzuen artean, langileak kaleratuz egingo du hori. Euskal Herrian, Amurrioko eta Laudioko fabriketan, 150 langile kaleratzeko asmoa du zuzendaritzak —zortziehun langile inguru dira guztira—, baina sindikatuek eta beharginek argi utzi dute beren lanpostuak defendatuko dituztela, eta ikusteko dago nolakoak izango diren negoziazioak.
Enpresak dio Araban dituen fabriketan urtean hamar milioi euro aurrezteko beharra duela 2021. urtetik aurrera, eta langileen ordezkariei esan zien, hain zuzen, kaleratzeak ez diren beste bide batzuk azter daitezkeela helburu hori lortzeko. Beharginen soldatak eta lan baldintzak murriztea izan daiteke bat, eta, dirudienez, konponbide horixe babesten du Eusko Jaurlaritzak ere, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak azken egunetan adierazi duenez.
ELA eta LAB sindikatuek, ordea, patronalaren alde jartzea egotzi diote sailburuari. Gehitu dute Tubacexek azken urteetan etekinak milioika metatu dituela, eta argi ikusten dela nahiko ona dela enpresaren egoera ekonomikoa, berregituraketa prozesurik gabe langileen etorkizuna bermatzeko modukoa. Sindikatuen iritziz, enpresako zuzendaritzak abagunea baliatu nahi du lan baldintzei erasateko, eta, horregatik, borrokara joko dutela iragarri zuten.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184921/covid-19a-agertu-zenetik-57000-lanpostu-galdu-dira.htm
|
Ekonomia
|
COVID-19a agertu zenetik, 57.000 lanpostu galdu dira
|
Euskal Herrian inoiz ez da halako enplegu galerarik izan hain denbora gutxian; aldi baterako enpleguetan nabaritu da gehien. Euskal Herriko langabezia tasa (%9,34) Europako Batasuneko handienetan seigarrena da. 7.900 langabe gehiago daude martxotik.
|
COVID-19a agertu zenetik, 57.000 lanpostu galdu dira. Euskal Herrian inoiz ez da halako enplegu galerarik izan hain denbora gutxian; aldi baterako enpleguetan nabaritu da gehien. Euskal Herriko langabezia tasa (%9,34) Europako Batasuneko handienetan seigarrena da. 7.900 langabe gehiago daude martxotik.
|
COVID-19ak sortu duen ziurgabetasunaren erakusgarri da lan merkatua; haren estatistiketan, igartzen da pandemiaren eboluzioak eta hartzen diren neurriek baldintzatuko dituztela datozen hilabeteetako emaitzak. Lehen hiru hilabeteetan, langabeziak gora egin du Euskal Herrian: 7.800 pertsona gehiago (133.800 guztira). %9,34 da tasa, %0,89 handiagoa duela hiru hilabete baino.
Baina, aurrera begira, martxotik hona izandako enplegu galerak hobeto erakusten du, kopuru horrek baino, zer gerta daitekeen: 57.300 pertsona aktibo gutxiago daude; bestela esanda, lanpostu horiek galdu dira. Horiei gehituz gero aldi baterako enplegu erregulazioetan daudenak, Euskal Herrian 150.000 behargin inguruk eten behar izan dute euren jarduna COVID-19a agertu zenetik.
Eta bereziki datu horri erreparatu behar zaio —infografiak albistearen amaieran—. Sekula izan gabea da: 2006tik abiatutako serie historikoan, inoiz ez da halako enplegu suntsiketarik izan, eta are gutxiago hain denbora gutxian. Egun lanean ez daudenetako askok konfinamendu garaian ezin izan zuten izena eman langabezia erregistroetan, eta horregatik azaltzen dira hor, baina beste askok ez dute eman, luze gabe lanera itzultzeko esperantza dutelako; bereziki, aldi baterako enpleguak nagusi diren sektoreetan: ostalaritzan, merkataritzan eta eraikuntzan, esaterako. Hain justu, gisa horretako kontratuak galdu dira gehien. Hego Euskal Herrian, 47.500 langile ez dira lanera itzuli; horietatik 32.900 besteren kontura ari ziren, eta 23.500ek aldi baterako kontratua zuten.
Erregistratu gabekoei gehitu behar zaizkie enplegu erregulazioan edota lanpostuei eusteko gobernuek babestutako beste neurriekin jarraitzen duten langileak —horiek ere ez dira langabe gisa kontatzen—: apirilean, 202.629 ziren Hego Euskal Herrian, eta, ekainaren hasieran, 87.143k jarraitzen zuten egoera horretan. Espainiako Gobernuaren baldintza eta babes bereziak dituzte koronabirusarekin loturiko erregulazio espedienteek, baina horiek, oraingoz, irailaren 30eko iraungitze data dute. Zenbait sektoretan, ohartarazi dute ezingo dietela lanpostu askori eutsi dosierrak ezin badituzte luzatu.
Emakumeak eta gazteak
Baina pandemiak baldintzatuko du zer etorriko den. Gaur-gaurkoz, langabeziarena da argazki finko bakarra. Azken hiruhilekoan, lurralde guztietan igo da, baina, bereziki Nafarroan (+%1,53; 3.800 gehiago), Araban (+%2,22; 3.100 gehiago) eta Ipar Euskal Herrian (+%2,66; 2.400 gehiago).
Estatistikek beste irudi bat ere agertzen dute: emakumeek eta gazteek nabaritu dute gehien koronabirusaren lehen kolpea. Hego Euskal Herrian, 5.300 emakume gehiago geratu dira lanik gabe, eta 300 gizon. Langabezia tasa handiagoa da andreen artean: %10,2, gizonezkoena baino puntu bat handiagoa. Era berean, gazteen langabezia %31,6koa da, %10 gehiago; eta 25 urtetik beherakoen artean, %16,7 handiagoa.
Europako testuinguruan, berriz, Euskal Herria da langabezia tasa handienetan seigarrena, EB-27an baino 2,5 puntu gehiago. Gainetik hauek ditu: Grezia (%16), Espainia (%15,3), Katalunia (%12,8), Lituania (%9,8) eta Letonia (%9,4)
Datorrenari so
Ekonomia alorreko erakunde eta eragileak kezkatuta daude. Astearte honetan, datuak jakin berritan, Cebek Bizkaiko enpresarien elkarteko presidente Iñaki Garcinuñok esan du «txarrak eta aurreikusteko modukoak» direla, baina ohartarazi du «krisi ekonomikoaren garairik okerrenari» dagozkiola, eta kezkagarriagoak liratekeela urteko azken hilabeteetan gertatuko balira. «Pentsatzekoa da ordurako susperraldian egongo garela».
CCOOk, berriz, azpimarratu du datuek ez dutela benetan islatzen egungo «egoeraren larria». Gogoratu du milaka langilek aldi baterako erregulazioetan jarraitzen dutela eta haien geroa ezbaian dagoela, eta kaleratze masiboen arriskuaz ohartarazi du, berriki Tubacex, Gamesa, ITP Aero eta Aernvova industria alorreko enpresetako zuzendaritzen iragarri dituzten bezalakoak. Datuei buruz, emakume, gazte eta oro har «sektore prekarizatuenen» egoera nabarmendu du sindikatuak. «Pandemiak eragindako krisiaren ondorioak gordinago pairatuko dituzte haiek».
LABek ere azpimarratu du horiek nabarituko dituztela gehien estatistikek erakusten duten enplegu galderaren ondorioak. Eta administrazioek patronalaren jarrerekin bat egiteko «arriskuaz» ohartarazi du: «Bide ezaguna da hori. Pandemia aurretik jasan behar genituen arazo estrukturalak —soldata desberdintasunak eta lan prekaritatea— larritzea baino ez digu ekarriko horrek».
ELAren arabera, «egoera kezkagarria» da, eta ohartarazi du ezinbestekoa dela egungo enplegu politikak aldatzea: «Bestela, aurreko krisiaren murrizketa eta austerizidio formula berberak errepikatuko dituzte».
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184922/bertan-behera-utzi-dituzte-bost-buruzagi-independentista-espetxeraturen-hirugarren-graduak.htm
|
Mundua
|
Bertan behera utzi dituzte bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak
|
Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Kataluniako Gobernuak onartu zien gradu aldaketaren aurka, eta neurria behin-behinean indargabetu du espetxe zaintzako epaileak. Espetxera itzuli beharko dute berehala.
|
Bertan behera utzi dituzte bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak. Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Kataluniako Gobernuak onartu zien gradu aldaketaren aurka, eta neurria behin-behinean indargabetu du espetxe zaintzako epaileak. Espetxera itzuli beharko dute berehala.
|
Espetxera eta bigarren graduko erregimenera itzuli beharko dute berehala Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordeak, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak, Raul Romeva eta Joaquim Forn Kataluniako kontseilari ohiek, Jordi Sanchez ANCko presidente ohi eta JxCeko buruzagiak, eta Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak. Kataluniako Gobernuak hirugarren gradua onartu zien uztailaren 14an, baina fiskaltzak sailkapen hori indargabetzeko eta bigarren gradura itzultzeko eskatu dio espetxe zaintzako epaileari. Fiskaltzaren iritziz, hirugarren gradua ezartzeak edukiz husten ditu Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri zizkien bederatzi eta hamahiru urterainoko espetxe zigorrak.
Fiskaltzak datozen egunetan erabaki beharko du ea bide beretik joko duen Dolors Bassa, Josep Rull eta Jordi Turull kontseilari ohi espetxeratuen kasuetan ere.
Espainiako Auzitegi Gorenak joan den asteko ebazpenean azaldu zuenez, fiskaltzaren helegiteak «indargabetze eragina» du haren objektua «presoen sailkapena edo baldintzapean aske geratzea» diren kasuetan. Beraz, gradu aldaketa automatikoki gelditu da indargabetuta, espetxe zaintzako epaileak helegitea tramitera onartu duenean.
Kataluniako Gobernuak hirugarren gradua onartu zien horiei guztiei espetxeetako tratamendu batzordeen eskariz. Presoak espetxetik irteten hasi ziren handik hiru egunera. Erregimen aldaketarekin, asteburuak etxean igarotzeko aukera dute, eta aste barruan espetxera itzuli behar dute lotara. Hirugarren gradua bigarrena baino arinagoa izanagatik ere, buruzagi independentistek nabarmendu dute ez dela «askatasuna», eta oraindik ere preso daudela.
Espetxe zaintzako epaileak erabaki beharko du orain fiskaltzaren helegitearen gainean. Epailea hirugarren graduaren alde agertuko balitz, bigarren instantzian helegitea aurkezteko modua izango luke fiskaltzak. Kasu horretan, Espainiako Auzitegi Gorenak izango luke azken hitza.
Hirugarren graduaren kontrako helegitea Goreneraino helduko balitz, auzitegiak har lezakeen erabakiaren seinale gisa uler daiteke joan den astean eman zuen ebazpena. Izan ere, bigarren graduari dagokion baimen bat ukatu zion Forcadelli: lanera joateko espetxetik irten ahal izatekoa. Forcadelli baimen hori aitortu zion Kataluniako Gobernuak, espetxe tratamendu batzordearen eskariz, Zigor Kodearen 100.2 artikulua baliatuta. Zaila dirudi Gorenak hirugarren gradua egokitzat jotzea, are zurrunagoa den bigarren graduko baimen bat aitortzeko baldintzarik ez dagoela ebatzi duenez gero.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184923/gasteizko-juan-carlos-ia-etorbideak-martxoak-8-izena-hartuko-du-gaurtik-aurrera.htm
|
Gizartea
|
Gasteizko Juan Carlos I.a etorbideak Martxoak 8 izena hartuko du gaurtik aurrera
|
Errege emerituaren eredugarritasuna «zalantzan» jartzen du Gasteizko Udalak. Horregatik, Juan Carlos I.a etorbideari izena aldatu, eta «berdintasunerako bidean beste pauso bat» emateko baliatu du izen berria.
|
Gasteizko Juan Carlos I.a etorbideak Martxoak 8 izena hartuko du gaurtik aurrera. Errege emerituaren eredugarritasuna «zalantzan» jartzen du Gasteizko Udalak. Horregatik, Juan Carlos I.a etorbideari izena aldatu, eta «berdintasunerako bidean beste pauso bat» emateko baliatu du izen berria.
|
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Juan Carlos I.a etorbideari izena aldatzeko dekretua sinatu du gaur, eta, hemendik aurrera, Martxoak 8 etorbidea izango da. Udaletxeak izen berria baliatu du «beren bizitza hiri askeago bat lortzen» ematen duten emakumeak goraipatzeko.
Udalbatzak adierazi duenez, «hiri batek pertsona bati egin diezaiokeen aitorpenik handienetako bat da bere kale, plaza edo espazio publikoko beste edozein tokiri norbait horren izena ematea», eta pertsona hori «pertsona eredugarri gisa» ikusi ohi da. Baina, udalak errege emerituaren eredugarritasuna «zalantzan» jartzen du, eta, ondorioz, haren izena duen kalea beste modu batera izendatzea proposatu du.
Urtaranek adierazi duenez, «Gasteizko emakume askok merezi dute aitorpen hori», gizartea hobetzen laguntzeagatik. Alkateak gaineratu du «aurrerabidearen eta ongizate komunaren alde hainbeste ekarpen egin duten emakumeen izena duten kaleak eta plazak merezi» dituela hiriak.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184924/aernnovako-langileek-hamar-urte-daramatzate-soldatak-izoztuta.htm
|
Ekonomia
|
Aernnovako langileek hamar urte daramatzate soldatak izoztuta
|
LAB sindikatuak salatu du langileek prentsaren bidez jaso dutela kaleratzeen albistea, eta abuztuko oporraldia baino egun gutxi lehenago: «Horregatik jartzen dugu zalantzan enpresaren akordiorako borondatea; sekulako errespetu falta da».
|
Aernnovako langileek hamar urte daramatzate soldatak izoztuta. LAB sindikatuak salatu du langileek prentsaren bidez jaso dutela kaleratzeen albistea, eta abuztuko oporraldia baino egun gutxi lehenago: «Horregatik jartzen dugu zalantzan enpresaren akordiorako borondatea; sekulako errespetu falta da».
|
Hasi da eztabaida Aernnovaren inguruan; Arabako hegazkingintza enpresak atzo jakinarazi zuen langileen %20 kaleratuko dituela. LAB sindikatuaren arabera, ez da kasualitatea azken egunetan ITP Aerok, Tubacexek eta Siemens-Gamesak ere iragarpen bera egin, eta, aldi berean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak soldatak murriztea proposatu izana: «Tapiak Confebasken txotxongilo rola hartu du berriz ere».
LABen iritziz, enpresa horien asmoa da osasun krisia langileen kontura gainditzea. Aernnovaren kasuan, gogorarazi du beharginek hamar urte daramatzatela soldatak izoztuta, eta, beraz, soldatak murriztea ezin dela «inondik inora ere» izan egoerari aurre egiteko formula. Are gutxiago, enpresak Berantevillan (Araba) dituen 448 langileetatik 260 aldi baterako erregulazioan daudenean urte amaierara arte.
Langileen ordezkarien arabera, enpleguak mantentzeko gakoa da «denon artean sortu dugun aberastasuna banatzea», eta horretarako proposatu dute lan jardunaldiak murriztea eta lana banatzea. Sindikatuaren ustez, azken egunetan erakundeek eta enpresak erakutsitako jarrera, hain zuzen, beldurra eta ezjakintasuna sortzeko estrategia baten parte dira, «non murrizketa eta eskubideen galera justifikatuak egongo diren».
Errespetu falta
Atzo ELA sindikatuak egin zuen moduan, LABek ere salatu du langile batzordeak prentsaren bidez izan duela kaleratzeak egiteko asmoaren berri, eta, gainera, abuztuko oporrak baino egun gutxi lehenago. Sindikatuaren iritziz, «sekulako errespetu falta da» hori, eta horregatik jarri dute zalantzan enpresaren akordiorako borondatea: «Geure buruari galdetzen diogu nola espero duten negoziazioa burutzea baldin eta ez badiete batzordeari eta langileei jakinarazi zein den egoera haren berri prentsara bidali aurretik».
LABek azaldu du azken urteetan ehun kaleratze baino gehiago egin direla enpresan, eta, orain, enpresa COVID-19ak sortutako egoera baliatzen ari dela lehendik abian jarritako plan bat arrazoitzeko. Horregatik, sindikatuak erabat baztertu ditu kaleratzeak, eta enpleguaren defentsan borrokatuko dela adierazi du.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184925/aurkaririk-zailena-egokitu-zaio-bidasoari-pays-daix.htm
|
Kirola
|
Aurkaririk zailena egokitu zaio Bidasoari: Pays d'Aix
|
Frantziako talde indartsua izango du aurkari Irungo taldeak EHF Europako Ligako lehen kanporaketan.
|
Aurkaririk zailena egokitu zaio Bidasoari: Pays d'Aix. Frantziako talde indartsua izango du aurkari Irungo taldeak EHF Europako Ligako lehen kanporaketan.
|
Otsoa aipatu, eta otsoa azaldu zaio Bidasoari EHF Europako Ligan. Gaur zozkatu dute lehiaketa horretako lehen kanporaketa, eta Irungo (Gipuzkoa) taldeari Pays d'Aix Frantziako talde indartsua egokitu zaio. Kanporaketako partiden ordenan, behintzat, zortea izan dute alde irundarrek, etxetik kanpo jokatuko baitute lehen partida, abuztuaren 29an, eta, itzulikoa, Artalekun, astebete geroago, irailaren 5ean.
Talde indartsua da Pays d'Aix. Aurreko denboraldian, Frantziako Liga eten zenean, seigarren postuan zen sailkapenean. Postu berberean amaitu zuen 2018-2019ko sasoian, eta bosgarren aurrekoan. Horri esker, hirugarrenez jarraian ariko da Europako lehiaketa batean. Azken parte hartzean, bigarren zen EHF kopako ligaxkan, lehia bertan behera geratu zenean. Jerome Fernandez jokalari ohia da taldeko entrenatzailea, eta jokalarien artean bi euskal herritar daude: Imanol Garziandia eskuin alboko urretxuarra eta Iñaki Peciña pibote irundarra.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184926/rafa-alkorta-irregularra-izan-da-denboraldia.htm
|
Kirola
|
Rafa Alkorta: «Irregularra izan da denboraldia»
|
Athleticeko kirol zuzendariak aitortu du arantza sartua dutela, ez direlako Europarako sailkatu bigarren urtez jarraian. Kopako finalari, berriz, aipamen berezia egin dio, eta datorren denboraldiari begira, «baikor» azaldu da.
|
Rafa Alkorta: «Irregularra izan da denboraldia». Athleticeko kirol zuzendariak aitortu du arantza sartua dutela, ez direlako Europarako sailkatu bigarren urtez jarraian. Kopako finalari, berriz, aipamen berezia egin dio, eta datorren denboraldiari begira, «baikor» azaldu da.
|
Rafa Alkorta Athleticeko kirol zuzendariak hitz gutxitan laburbildu du nolakoa izan den taldearen aurtengo denboraldia: «Irregularra izan da. Ondo hasi ginen ligan, eta Europako postuen lehian ibili ginen. Itxialdiaren ondoren, bi jardunaldietan zazpigarren postuan geunden, baina ez diogu guk nahiko genukeen amaiera eman denboraldiari». Azaldu du Leganesen aurka galdutako partidatik aurrera taldeak beheraldia izan zuela. «Europa gertu izan dugu, baina bidean puntu askok egin digute ihes, eta ez dugu behar bezala errematatu». Bi denboraldiz jarraian Europatik at geratu dira zuri-gorriak.
Alkortak ez du ezkutatu jokalariek zelaian «gehiago egin» zezaketela; erasoan, zehazki. «Golak sartzeko gabezia izan dugu, eta hori zenbakietan ikusi da». Defentsan, baina, «sendo» aritu direla esan du: «Talderik indartsuenen aurka ondo aritu gara, eta gol gutxi sartu dizkigute». Espero du datorren sasoian «hobeto» ibiliko direla.
Dena den, Kopako finalari azpimarra berezia egin dio Athleticeko kirol zuzendariak: «Merezimendu osoz gaude finalean, aurkari indartsuak garaituta. Bartzelona ahalguztiduna, esaterako». Lorpen horretan, Gaizka Garitano entrenatzaileak egindako lanari bere balioa eman dio: «Egoera zail batean hartu zuen entrenatzailearen kargua, eta ordutik egin duena aintzat hartu behar dugu. Berarengan sinesten dugu, eta garbi dugu hura dela taldearentzako gidaritzarik onena». Garitanok ekainean berritu zuen beste denboraldi baterako kontratua Athleticekin.
Harrobiaren azpimarra
Udako merkatuari dagokionez, Alkorta garbi mintzatu da: «Oraingoz, kanpotik jokalariak fitxatzeko asmorik ez dugu. Harrobiari begiratu behar diogu, horrek elikatzen baitu taldea». Martin Merkelantz jokalariaren inguruan, bestalde, ez du aipamen berezirik egin. Kirol zuzendariaren esanetan, etorkizunera begira, Beñat Etxebarriak, Mikel San Josek eta Ariz Adurizek utziko duten hutsunea nolabait Athleticeko bigarren taldetik eta Baskoniatik igotako jokalariekin betetzen saiatuko dira.
Ildo beretik, joan den astean Athleticek eta Antiguokok 2030era arte sinatu zuten hitzarmenaren inguruan, «harro» sentitu da: «Euskal Herriko harrobiko talderik onena da Antiguoko. Seguru nago, elkarri asko lagunduko diogu datozen hamar urteetan». Athletic utzi nahi duena, bestalde, Iago Herrerin da. Alkortak azaldu duenez, atezainak urtarrilean jakinarazi zion ez zuela Athleticen jarraitu nahi. «Herrerini irteera erraztuko diogu, baldin eta taxuzko eskaintzaren bat jasotzen badugu. 2021era arte du kontratua, eta klausula ez dauka nolanahikoa». 50 milioi euro. Azken sasoian Unai Simon izan da titular, Herreninen kalterako.
Pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz, Athleticek defizit «handia» izan du, Alkortaren arabera. Taldeak ekonomikoki galerak izango dituen arren, «arazorik ez du izango» jokalarien soldatak ordaintzeko.
Zuri-gorriek abuztuaren 10ean hasiko dute denboraldi-aurrea. Alkortak jakinarazi duenez, sasoi honetan utzita aritu diren jokalari guztiak lehen taldearekin entrenatzen hasiko dira, baita bigarren taldeko bost jokalari ere: Dani Vivian, Unai Vencedor, Jesus Areso, Jon Morcillo eta Oier Zarraga.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184927/bilboko-portuak-ez-ditu-uste-bezain-emaitza-txarrak-izan.htm
|
Ekonomia
|
Bilboko Portuak ez ditu uste bezain emaitza txarrak izan
|
Merkantzien mugimenduak %6,8 egin du behera lehen seihilekoan, eta, urte «txarra» izaten ari dela aitortu arren, okerragoa espero zutela azaldu dute.
|
Bilboko Portuak ez ditu uste bezain emaitza txarrak izan. Merkantzien mugimenduak %6,8 egin du behera lehen seihilekoan, eta, urte «txarra» izaten ari dela aitortu arren, okerragoa espero zutela azaldu dute.
|
Kolpea ez da espero bezainbestekoa izan. Bilboko Portuan 16,38 milioi tona mugitu dituzte aurtengo lehen sei hilabeteetan, iaz aldi berean baino %6,82 gutxiago. Ricardo Barkala hango presidenteak aitortu du seihileko txarra izan dela, baina baita espero zutena baino hobea izan dela ere: «Beste portu batzuentzat okerragoak izan dira azken hilabeteak».
Bizkaiko golkoko kostaldeko beste portuetan, batez beste, %14 egin du behera merkantzien trafikoak azken hilean, eta Barkalak uste du datuak ez direla hobeak izango abuztuan. Guztientzat urte oso gogorra dela azaldu du, eta azpimarratu bigarren seihilekorako aurreikuspenak ere ez direla «munduko onenak». Urte amaieran trafikoaren beherakada %11koa izango dela uste dute portuko arduradunek.
Bilboko Portuan tona gehien mugiarazi dituen merkantzia erregaiena izan da —9,76 milioi tona mugitu dituzte—, baina iaz baino %2 gutxiago mugitu dute, Petronorrek bere findegiko atal bat itxi behar izan duela eta, eskariaren beherakadaren ondorioz. Gora egin du, berriz, gas naturalaren trafikoak: iaz baino %21 gehiago.
Bidaiaririk ez
Barkalak esan du bidaiarien trafikoaren beherakada «drama bat» izan dela; izan ere, ferryetan 17.555 bidaiari mugitu dira Bilboko Portuan lehen seihilekoan, iaz baino %63 gutxiago: «Urte polit bat izan zitekeena ez da izango» Barkalarentzat, berez 80.000 bidaiari mugituko zituzten 65 kruzero baitzeuden aurreikusita 2020. urterako.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184928/googlek-new-york-eta-bilbo-lotuko-dituen-itsas-azpiko-kable-bat-jarriko-du.htm
|
Gizartea
|
Googlek New York eta Bilbo lotuko dituen itsas azpiko kable bat jarriko du
|
Konpainiak esan duenez, kableak gaurko loturak asko hobetuko ditu, teknologia aurreratuagoa duelako. AEBak, Ingalaterra eta Euskal Herria izango dira kablearen lehorreratze puntuak.
|
Googlek New York eta Bilbo lotuko dituen itsas azpiko kable bat jarriko du. Konpainiak esan duenez, kableak gaurko loturak asko hobetuko ditu, teknologia aurreratuagoa duelako. AEBak, Ingalaterra eta Euskal Herria izango dira kablearen lehorreratze puntuak.
|
«Gaur, nazioarteko Interneteko trafikoaren %98 itsas azpiko kableen bidez bideratzen da». Azpiegitura horien garrantzia horrela nabarmenduta iragarri du Google konpainiak Grace Hopper kablearen egitasmoa. 2022rako, AEBak, Ingalaterra eta Euskal Herria lotu nahi ditu kable horren bitartez.
Itsas azpiko hainbat kable ditu dagoeneko konpainiak, kontinenteak lotzeko. Gmail, Google Cloud eta enpresaren beste hainbat zerbitzuren ahalmena indartu nahi ditu enpresak horren bidez.
Grace Hopper kableak 16 zuntz pare edukiko ditu —32 zuntz, beraz—, eta horrek «hobekuntza esanguratsua» ekarriko ditu AEBen eta Europaren arteko komunikazioetan. Enpresaren arabera, sistema berri bat edukiko du kableak, munduan beste inon komunikazioaren etena gertatzen bada, informazioa berriz bideratzeko. Teknologia hori duen lehenengo kablea da, eta aurrerantzean hori erabiltzeko asmoa du beste kable egitasmotan.
Aurten sinatu dute kontratua kablea botako duen SubCom konpainiarekin.
Omenaldia Hopper aitzindariari
Grace Brewster Murray Hopper (1906–1992) informatikari aitzindariaren omenez jarri diote izena kableari. COBOL programazio hizkuntza garatzeko ezinbestekoak izan ziren aurrerakuntzak egin zituen emakumeak. «Poz handiz egingo diegu omenaldia haren berrikuntzei Atlantikoaz gaindiko komunikazioetan inbertituz zuntz optikoko kablerik ezin modernoago batekin», idatzi du konpainiak.
Grace Hopper programatzailea. Haren izena jarri diote kableari. BERRIA
Interneteko erraldoi askok aukeratu dute azken urteotan Sopela (Bizkaia), Europa eta Ameriketako Estatu Batuen arteko kableen lehorreratze puntu gisa. Microsoftek eta Facebookek Marea kablea bota zuten 2017. urtean Virginiatik (AEB) Sopelara. Hura ere kable «berritzailea» izango dela adierazi zuten: segundoko 160 terabit eraman ahalko zituelako bi kontinenteen artean, hau da, milaka milioi telefono elkarrizketa eta milioika bideo batera eramateko adina.
Konpainiek Euskal Herrira aukeratzen dute lehorreratzen puntu gisa, Portugalgo edo Galiziako kosta baino askoz babestuago dagoelako, eta olatuak ez direlako horren gogorrak.
Lan izugarria da itsas azpiko kableak jartzea. Horretarako propio diseinaturiko itsasontziak erabiltzen dituzte. Izan ere, kable metro bakoitzak hogei eta ehun kilo arteko pisua eduki dezake, eta ontziak kilometro batzuk eraman behar ditu saio bakoitzean.
Gaur, munduan, itsaspeko 280 bat kable daude. Behin jarrita, kableon bizi itxaropena 25 urte da. Kable bakoitza jartzeak ehunka milioi euro balio du. Marea-ren kasuan, 13.400 milioi euroko aurrekontua egin zuten. Googlek ez du adierazi zenbat kostako zaion Grace Hopper kablea.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184929/hartz-zuriak-2100-urterako-galtzeko-zorian.htm
|
Gizartea
|
Hartz zuriak, 2100. urterako galtzeko zorian
|
Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, hartz zuriak klima aldaketaren ondorioz galduko dira.
|
Hartz zuriak, 2100. urterako galtzeko zorian. Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, hartz zuriak klima aldaketaren ondorioz galduko dira.
|
Klima aldaketa dela eta, hartz zuriak 2100. urterako galduko direla ondorioztatu du Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Aurkeztutako txostenaren arabera, planetaren berotzeak Artikoko izotza murriztea eragingo du, eta, horrekin batera, hartz zuriak galtzea.
Animalia horien iraupenak lotura zuzena du Artikoko izotzarekin; izan ere, Peter K. Molnar Torontoko (Kanada) Scarborougheko Unibertsitateko irakasle laguntzaile eta ikerketaren egileetako batek adierazi duenez, hartzek izotza behar dute euren harrapakinak ehizatzeko, eta, «izotza izan dezaten, klima aldaketa kontrolatu behar» da.
Hartz zuri bat izotz zati baten gainean, harrapakina jaten. COMM PHOTO / EFE
Ikertzaileek iragarri dutenez, izotza urtu ahala, datozen urteetan, hartzak gai diren baino gehiago egongo dira behartuta barau egitera. Izotza haustearen eraginez, animaliak distantzia luzeetan edota kostalderantz noraezean ibiltzera behartuta egongo dira, janaria bilatu eta euren kumeak elikatzeko. Baina, Molnarrek adierazi duenez, «ez dago lurrean hartz zurien populazio bati eusteko adina janari».
Bi hartz zuri izotz bloke batetik bestera mugitzen, Alaskan. GREENPEACE HO / EFE
Ikerketan ondorioztatu dutenez, hartzak janaririk gabe iraun dezakeen denbora aldatu egiten da eskualdearen eta animaliaren izaeraren arabera. Hala ere, kumeek sumatzen dute lehenik baraualdi luze baten eragina. Ikertzaileek jakinarazi dutenez, haien ondoren, kumeak dituzten eme helduak dira, oro har, ahulenak; gero, ar helduak; eta, azkenik, eme bakartiak —kasu batzuetan 255 eguneko baraua egin dezakete—.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184930/gisele-halimi-abokatu-feminista-hil-da-parisen.htm
|
Gizartea
|
Gisele Halimi abokatu feminista hil da, Parisen
|
Besteak beste, behatzaile gisa aritu zen Burgosko Prozesuan, eta horren inguruko liburu bat idatzi zuen. Abortatzeko eskubidearen bultzatzaileetako bat izan zen, Simone de Beauvoirren ondoan.
|
Gisele Halimi abokatu feminista hil da, Parisen. Besteak beste, behatzaile gisa aritu zen Burgosko Prozesuan, eta horren inguruko liburu bat idatzi zuen. Abortatzeko eskubidearen bultzatzaileetako bat izan zen, Simone de Beauvoirren ondoan.
|
Gisele Halimi Tunisian jaio zen, 1927an, familia judu eta amazig batean, eta Afrikako herrialde horretan hasi zen abokatu lanetan. Baina ikasketak Parisen eginak zituen, eta 1956. urtean, Frantziako hiriburuan hasi zen abokatu. Hasieratik nabarmendu zen funts politiko handiko auziak eta feminismoaren ingurukoak aukeratzeagatik.
Izan ere, familia tradizionalista batean hazi izanak markatu egin zuen Halimiren haurtzaroa. 13 urterekin, gose grebari ekin zion, anaiaren ohea egitera gehiago behartu ez zezaten. Hiru egunen ondoren, gurasoek amore eman zuten. Berak kontatu zuen bere haurtzaro matxinoa autobiografian: Le lait de l’oranger (Laranjondoaren esnea, 1988).
Tunisiaren independentziaren alde borrokatu zen, eta Aljeriaren askatasunaren alde. Frantziako Armadak praktikaturiko tortura salatu zuen, eta Aljeriako independentistak defendatu zituen. Simone de Beauvoir eta Jean-Paul Sartreren ingurukoa izan zen, eta De Beauvoirrekin liburu bat idatzi zuen Djamila Boupacha Aljeriako Askapen Nazionalerako Fronteko militantearen inguruan (Pablo Picassok liburuaren azala egin zuen). Frantziako Armadako kideek Boupacha atxilotu eta bortxatu egin zuten, 1960. urtean. Ekintzaile gaztea defendatu zuen Halimik auzitegietan, baina hura heriotza zigorrera kondenatu zuten (1962an amnistia eman zioten, ordea).
Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek Vietnamgo gerran eginiko krimenak ikertzeko nazioarteko talde bateko burua izan zen, eta 1970. urtean nazioarteko abokatu talde batekin egon zen behatzaile gisa Burgosko Prozesuan (Espainia). Hurrengo urtean, han bizi izandakoa kontatu zuen Le Procès de Burgos liburuan. Sartrek hitzaurrea egin zion liburuari, eta Euskal Herriko auziaren inguruko esaldi sonatuak idatzi zituen: «Askatasuna ala hil. Hitz horiek Kuban eta Aljerian entzun genituen atzo. Gaur berriz entzun ditugu Euskadin».
Halimi, Burgosko Prozesuan, Jose Antonio Etxebarrieta abokatuarekin. Xabier Izko etakidearen defendatzailea izan zen Txabi Etxebarrietaren anaia. BERRIA
Urte hartan bertan, manifestu bat sinatu zuen beste 343 emakumerekin. Abortatu izana onartu zuten emakumeek bertan, eta abortu librea eskatu zuten. De Beauvoir eta Jean Rostandekin batera, Choisir La Cause Des Femmes (emakumeen kausa aukeratzea) mugimendu feminista sortu zuen. Geroztik, emakumeen defentsan aritu zen epaitegietan ere, hainbat auzi sonatutan, eta Frantziako lege kodean bortxaketaren inguruko legedia gogortzea lortu zuen.
Erakundeetan ere aritu zen, politikari gisa. Diputatua izan zen Frantziako Asanblea Nazionalean, 1981etik 1984ra, talde sozialistan. François Mitterrand sostengatu zuen, hura Frantziako presidentetzara eraman zuen bidean, baina esan izan du harekin «etsita» zegoela 1980ko hamarkadaren erdirako.
Baina Halimiren borroka ez zen adinarekin moteldu. Izan ere, 1998. urtean beste mundu baten aldeko ATTAC erakundearen sortzaileetako bat izan zen, eta Israelgo Armadaren gerra krimenak ikertzen jardun zuen.
Atzo hil zen, Parisen, 93 urte zituela.
|
2020-7-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/184931/diskriminazioa-sotiltasunez.htm
|
Ekonomia
|
Diskriminazioa, sotiltasunez
|
Legeak esaten du ordainsari berbera merezi dutela balio bereko lanek; alabaina, lan merkatuko bestelako faktore batzuek lausotu egiten dute agindu hori. Soldata osagarriek eta lanpostuak baloratzeko erabiltzen diren irizpideek, esaterako, soldata arrakala eragiten dute maiz.
|
Diskriminazioa, sotiltasunez. Legeak esaten du ordainsari berbera merezi dutela balio bereko lanek; alabaina, lan merkatuko bestelako faktore batzuek lausotu egiten dute agindu hori. Soldata osagarriek eta lanpostuak baloratzeko erabiltzen diren irizpideek, esaterako, soldata arrakala eragiten dute maiz.
|
Zuzenbidean hainbat printzipio eta balio egon arren, horiek kontraesanak eta zailtasunak izaten dituzte errealitatean. Hala uste du, behintzat, Angel Elias EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko dekano eta juristak. Eta hori gertatzen da balio bereko lanek soldata berbera izan behar dutela esaten duen legediarekin ere. «Alde batetik, berdintasunaren printzipioa dugu, emakume eta gizonen artekoa nahiz bestelakoa; baina horrekin batera, lan munduan lan merkatua dugu, merkatu hitza erabiltzen dugu, eta haren printzipio nagusia askatasuna da. Berdintasuna eta askatasuna uztartu behar dira, beraz».
Ekuazio horretan, legeak berdintasuna babesten duen arren, zehaztu du gutxieneko batzuetara mugatzen dela hori, hau da, gutxieneko ordainsari batzuk bakarrik finkatzen dituela enpresa horretan aplikagarria den sektoreko edo enpresako hitzarmenak. «Baina hortik aurrera, lan merkatu batean gaudenez, enpresak eta langileek nahi dituzten osagarriak eta abar negozia ditzakete». Horregatik da posible, adibidez, enpresan denbora asko daraman langile batek antzinatasun osagarria izatea eta lanpostu berean aritzen den hasiberri batek baino soldata handiagoa izatea; edo horregatik da posible gauez aritzen den batek egunez aritzen den lankideak baino gehiago irabaztea. «Oinarrizko soldata berbera izango dute, baina soldata osoa ez».
Halaber, kontuak zerikusi handia du soldata arrakalarekin ere, osagarri horiek eta lan kategoriak zehazteko erabiltzen diren irizpideek markatzen baitute askotan emakumeen eta gizonen artean dagoen aldea. Sarri erabiltzen den adibide bat aipatu du Eliasek: garbiketakoa. Makinaren bat erabiltzeagatik edo gidatzeagatik osagarriak egon ohi dira sektore horretan; berez, lan hori egiten duten guztientzat. «Baina nork egiten du lan hori? Orain arte, normalean, gizonek. Orain, berdintasun planen bidez eta abarrez, aztertu egiten dira halakoak, eta aldaketa bat ari dira bultzatzen. Badago halakoak salatzeko aukera ere. Baina argi dago kultur mailan eta gizartean gure artean dauden desberdintasunak mantentzen direla enpleguan eta lantegietan ere».
Lanpostuak nola baloratu?
Balio bereko lana zer den jakiteko, batik bat lanpostuen balorazioari begiratu behar zaiola esan du Elena Perez Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak. Prozesu tekniko nahiko konplexua izaten da hori, baina balorazio horretan kontuan hartu beharreko irizpide batzuk finkatzen ditu langileen estatutuak. Haren arabera, lan batek beste baten balio bera izango du baldin eta baliokideak badira honako hauek: agindutako funtzio edo zereginen izaera; lan horiek egiteko eskatzen diren hezkuntza maila eta lanbide eta prestakuntza baldintzak; lan horiek egitearekin hertsiki lotuta dauden faktoreak —arriskua, arreta...—, eta jarduera horiek gauzatzeko baldintzak —ordutegia, kokalekua...—.
Balorazio horretan, zeharkako diskriminazioak ere saihestu egin behar direla esaten du legeak. Horri lotuta, enpresetan dauden zenbait ohitura aipatu ditu Perezek; esate baterako, esfortzu fisikoari balioa ematea eta lan errepikakorrei ez ematea, edo kualifikazio batzuk ez baloratzea, berezkoak direlakoan, hala nola pertsonen arteko harremanetarako trebetasuna, komunikatzeko gaitasuna edo eskuz lan egiteko trebetasuna. «Jaiotzatikoak direla pentsatzen da, eta norberaren gaitasuntzat hartzen dira lanbide konpetentziatzat hartu beharrean. Erizaina izateko, adibidez, pazientzia eta enpatia handia behar dira; idazkari izateko, beharrezkoa da hizkuntza ondo menderatzea, eta hori askotan ez da behar bezala baloratzen».
Luzea da lanpostu feminizatuetan kontuan hartzen ez diren gaitasunen zerrenda: bulegoko ekipamendua erabiltzeko eta mantentzeko gaitasuna, eskuz lan egiteko trebetasuna, dokumentuak eta txostenak idazteko eta gainbegiratzeko gaitasuna, dokumentu garrantzitsuak ondo antolatuta edukitzeko gaitasuna... «Zeharkako desberdintasunak dira, eta eragiten dute emakumeek gutxiago irabaztea balio bereko lanetan, ez lanpostu berberetan».
Hain zuzen, Balio bereko lanpostuak genero akatsik gabe identifikatzeko gida praktikoa argitaratu berri du Jaurlaritzak, lanpostuen balorazioak egin behar dituztenek orientazio moduan erabiltzeko. Eliasek bezalaxe, garbiketako adibideari heldu dio Perezek ere, eta halako egoerak salatzeko eskatu du. «Demagun garbiketa enpresa horretan gizon guztiek egiten dutela lan kristalak garbitzen eta osagarri bat dutela, eta emakume guztiek bestelako espazioak garbitzen dituztela eta ez dutela osagarri hori, eta, gainera, emakume horietako batzuek eskatu dutela kristalak garbitzea nahi dutela eta ezetz esan zaiela. Halakoetan, esku har dezake Lan Ikuskaritzak». Lanaren Nazioarteko Erakundeak (OIT), bulegoetako garbitzaileen eta kaleko garbitzaileen lana ez ezik, balio berekotzat jo ditu, besteak beste, eskoletako jantokietako begiraleen eta haur parkeetako ikuskatzaileen lana, gizarte gaien kudeatzaileen eta ingeniarien lana nahiz bidaiarien arreta egiten dutenen eta aireontzien gidaritza eta mekanika egiten dutenen lana ere.
Salaketa gutxi
Soldata arrakalari aurre egiteko hanketako bat da Lan Ikuskaritza Jaurlaritzarentzat, eta generoan espezializatutako unitateak sortu ditu. Iaz jaso zuten prestakuntza, eta gainerako lankideak trebatu zituzten ondoren. Alabaina, salaketa gutxi jasotzen dituztela aitortu du Perezek. «Eta pena da, asko lagunduko ligukeelako gure lanean». Kasu bakanen batzuetan, bai; baina, oro har ,gutxitan aurkitzen dituzte ikuskariek lehen ohikoagoak ziren diskriminazioak, hala nola lanpostu berean emakumeek gizonek baino oinarrizko soldata txikiagoa izatea. «Diskriminazioa sotilagoa da orain».
Besteak beste, hitzarmen kolektiboetara begira dago jarrita Jaurlaritza, lanpostuen balorazio ezberdin hori, sarri, itun horietatik etortzen dela iritzita. Sindikatuek azken urteetan egindako lana goraipatu du Perezek. «Ia guztiek dituzte jada genero idazkariak. Aurrera egitea lortu da, baina, oraindik, hitzarmenetan badaude emakumeen aurka egiten duten alderdiak». Batzuk aipatu ditu: kontziliazio neurrien bidez erantzukidetasuna bultzatu beharrean emakumea lan merkatutik ateratzea bultzatzea, gora egiteko emakumeek duten aukera falta, prestakuntza jasotzeko dauden zailtasunak... Horri lotuta, programa pilotu bat ari dira prestatzen. «Erregistratuta dauden hitzarmenak aztertuko ditugu, genero ikuspegitik. Hau da, generoan adituak diren pertsonek esango dute hitzarmen hori neutroa, positiboa edo negatiboa den». Hori egingo duten lehen aldia izango da, eta Perezi behar-beharrezkoa iruditzen zaio egitasmoa, enpresek eta eragile sozialek dutelako itun horiek neutroak izateko giltza.
Oinarrizko errenta
Soldata arrakalari aurre egiteko nahiz oro har lan baldintzak hobetzeko, bestelako proposamen bat du Eliasek. Izan ere, lan merkatuan soldatak negoziatzeko askatasuna dagoen arren, «askatasun teorikoa» dela uste du. Haren esanetan, bai hitzarmen kolektiboetan, bai lan kontratu indibidualak sinatzean, bi alderdi egoten dira, baina bietako bat boteretsuagoa denean, mendekotasuna sortzen da. «Eta azken hamarkadetan, oro har, botere ekonomikoa dutenek gero eta botere handiagoa dute, lan arauetan izan diren aldaketen eta bestelakoen bidez; aldiz, langileek eta haiek ordezkatzen dituzten sindikatuek gero eta txikiagoa». Desoreka hori medio, prekaritatea areagotu egin dela uste du.
Hala, guztientzako oinarrizko errenta eskatzen du. «Ez diru sarrerak bermatzeko errenta edo beharra dutenentzako laguntza bat bakarrik, errenta unibertsala». Horri esker, langileek botere handiagoa lortuko luketela uste du, bai eta askatasuna eta banakako hitzarmenak nahiz hitzarmen kolektiboak negoziatzeko ahalmen handiagoa ere. «Modu arrunt batean bizi izateko ez bagina derrigor gure soldatak baldintzatuta egongo, hau da, oinarrizko errentari esker gutxieneko babesa izango bagenu, merkatuan dauden lan baldintzak onartzeko edo ez onartzeko aukera izango genuke, eta horrek ziur aski aldatuko luke lan merkatuko errealitatea. Hobera egingo lukete baldintzek».
Finean, aberastasuna banatzea dela kontua uste du, eta ikusten du errenta unibertsal hori indarrean jartzeko aukera. Tartean, OITk eta Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak ere aipatu izan dute neurri hori. «Teknologiari esker eta abar, aberastasuna esponentzialki ari da hazten, baina zoritxarrez banaketa oso desorekatua dago. Errenta horrek, lan baldintzak hobetzeaz gain, denon duintasuna hobetzea ere ekarriko luke, bai eta demokrazia hobetzea ere».
Bihar: Norbere lanaren prezioa.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184932/iraindua-ostendua-desagertua.htm
|
Politika
|
Iraindua, ostendua, desagertua
|
Denbora luzean, gezur geruza batek estali ditu Sabino Aranaren alargunari buruzkoak; Edorta Jimenezek liburu bat idatzi berri du Nikole Atxikallenderen inguruan, eta, orain, Aranak eta Atxikallendek elkarrekin egindako bizitzaren tokirik esanguratsuenak bisitatu ditu BERRIArekin batera, emakume ahaztu hura gogorarazteko.
|
Iraindua, ostendua, desagertua. Denbora luzean, gezur geruza batek estali ditu Sabino Aranaren alargunari buruzkoak; Edorta Jimenezek liburu bat idatzi berri du Nikole Atxikallenderen inguruan, eta, orain, Aranak eta Atxikallendek elkarrekin egindako bizitzaren tokirik esanguratsuenak bisitatu ditu BERRIArekin batera, emakume ahaztu hura gogorarazteko.
|
Edorta Jimenez idazlea (Mundaka, Bizkaia, 1953) 1984an atxilotu zuten, eta, garai hartan Guardia Zibilaren kuarteletan ohikoa izaten zen tratua zazpi egunez pairatu ostean, libre utzi zuten. Baina, lehenago, han buru egiten zuen guardia zibilak bi gauza oso argi utzi nahi izan zizkion Jimenezi: bata, Sabino Aranak «alderdi espainolista bat» sortu zuela; bestea, Arana «inpotentea» zela, eta hura hil ostean haren alarguna karabinero batekin ezkondu zela eta hiru seme-alaba izan zituela.
Askotan idatzi da, gatazka armatuetan, emakumeen gorputzak konkistaturiko lur, borrokagune eta zigorrerako esparru bilakatu ohi direla. Aranaren alargun Nikole Atxikallende Iturrirekin (Sukarrieta, Bizkaia, 1873 1951) horixe gertatu zen: frankistak Bizkaian sartu zirenean, atxilotua izan zen, eta zuzenean pairatu behar izan zuen faxisten jazarpena, baina, horretaz aparte, sinbolikoki ere erabili nahi izan zuten euskal abertzaletasunaren kontra egiteko. Haren inguruan gezurra hedatuz, Aranaren eta, hortaz, abertzaletasunaren antzutasunari espainiar armadunen gizontasuna kontrajarri nahi izan zioten. Eta, kontakizun horretan, Atxikallende mutu, desagertu, ikusezin lotu nahi izan zuten. Erabilia izan zen, eta, aldi berean, ostendua eta desagerrarazia.
Pandemiak behartutako itxialdia baliatu du Jimenezek Atxikallenderen benetako istorioa idazteko. Dioenez, sukarrak hartuta jardun du, «bulkadaka, modu zoroan», egunean 15.000 karaktere inguru idatziz, hamar-hamabi orduko saiotan, eta Joseba Agirreazkuenaga historialariari esker aspalditik bildua zuen materiala erabilita. Liburua laster plazaratuko da. Lehenago, baina, BERRIA Jimenezekin elkartu da, Sukarrieta eta Busturia (Bizkaia) lotzen dituen lurraldean: «[William] Faulknerren istorioak bezala, hau ere pare bat kilometro koadroko eremu batean gertatzen da».
San Antonio hondartzan hasi ditu Jimenezek azalpenak, Sukarrieta eta Busturia udalerrien artean, udalekuetatik gertu. Mundakako itsasadarraren beste aldean, euri langarraren artean, Kanala auzoa ikusten da: «Garai hartan, ehiza oso ohiko jarduera zen Bilboko burgesiako kideen artean, eta Sabino Arana eta Luis anaia askotan joaten ziren hara, basurdetan. Normalean, Kafranga izeneko baserrian hartzen zuten ostatu. Behin, 1897an, Kanalako jaiak ospatzen ari zirela, Arana anaiek ikurrina jarri zuten; norbaitek salatu, eta guardia zibilek kendu egin zuten. Hori zela eta, Gernikako epaileak Sabino Arana deitu zuen deklaratzera».
Edorta Jimenez, Sukarrietako hilerriaren aurrean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Geroago, Arana itsasadarraren ezkerraldeko beste etxaguntza batean hasi zen ostatu hartzen Urdaibaira etortzen zenean. Etxe hark Abiña zuen izena, eta San Antonio hondartzatik metro gutxira zegoen, gaur egun BBKren udalekuak dauden lekutik oso gertu. Hango nagusi Jose Maria Atxikallendek zazpi seme-alaba zituen, eta haietako bati, Monikari, eman zioten Aranaren gelaz arduratzeko lana: «Haren ondorengoek diote Sabino harekin maitemindu zela, hark uko egin ziola, eta orduan Sabino beste ahizpaz interesatu zela, baina auskalo». Edonola ere, Arana laster hasi zen alaba gazteenarekin harremanetan, Nikolasarekin Aranak Nikole deitzen zion, hark asmatutako izendegiaren arabera.
Harreman hura «oso erromantikoa» izan zen, Jimenezen hitzetan, eta laster zeresana eman zuen. Bilboko prentsan argitaratu zen «Bilboko politikari ezagun bat» ikusi zutela «Busturian paseoan emakume baserritar apal batekin». Zurrumurruak uxatzeko, Arana Sukarrietako beste etxe batera aldatu zen, baina harremanari eutsi zioten.
Harreman hura, ordea, ez zen denen gogoko izan: «Familiak aurka egin zion [Aranari], eta alderdiak ere bai, Nikole haren mailakoa ez zelakoan. Hori kolpe itzela izan zen Sabinorentzat. Sabinok erantzun zien bizkaitarren noblezia baserritik datorrela, eta nor nobleagorik baserritar emakume bat baino?».
«Nikole Atxikallendek ia ez zekien gaztelaniaz», azaldu du Jimenezek. «Aranak lehenengo gutunak euskaraz egin zizkion: euskara arruntean, ez berak egiten zuen euskara asmatu hartan. Benetako euskaran egiten dio, ahal duenik eta benetakoenean».
Ezkontza sekretua
Abiña etxearen ondoan, San Antonio ermita zegoen. Hura da Edorta Jimenezen ibilbidearen hurrengo geltokia, hantxe ezkondu baitziren Sabino Arana eta Nikole Atxikallende, 1900eko otsailaren 2an. «Ezkontza sekretua izan zen. Eguna eta lekua zeintzuk izango ziren goiz hartan berean esan zien Sabinok Nikoleren gurasoei, ez zuelako nahi inguruko jenderik etortzea baserritar huts batekin zelan ezkontzen zen ikustera. Apaiza ere berak hautatu zuen, eta ezkontzan erabili beharreko euskarazko hitzak ere berak idatzi zituen. Gonbidatu bakarrak izan ziren anaia, arreba, emaztearen ahizpetako bat eta lau ilobak; beste inor ez».
Ezkonbizitza ez zen gozoa izan senar-emazteentzat. Ezkonbidaiatik hasita: Lourdesera (Okzitania) joan ziren, Arana oso gaixo zegoela, eta, hark alderdikide bati idatzi zion moduan, gutxik egin zuen ezkontzarekin batera hiletak ere egin behar izan ez zituztenean. Gero, Aranaren jarduera politikoa; EAJren sortzailea birritan egon zen espetxean, bigarren aldian jada ezkondurik zegoela, eta mende hasierako euskaldun arrunten pentsamoldean laido lotsagarria zen espetxetik igaro beharra: Atxikallende inoiz ez zitzaion senarrari espetxera bisitan joan.
Aranak eta Atxikallendek ez zuten umerik izan, baina, Jimenezen arabera, frogatuta dago gutxienez bi abortu izan zituztela: «Abortu baten testigantza Sabinok berak ematen du gutun batean: 'Jainkoak nahi izan zuen guri umea eman, eta Jainkoak berak nahi izan zuen umea kendu bidean zetorrela'. Nik beste baten zantzuak topatu ditut».
Eta, gero, Aranaren gaixotasuna; gogorra, mingarria eta «eskatologikoa», Jimenezen esanetan: «Aranaren gaixotasunaren nondik norakoak ikaragarriak dira. Addisonen gaixotasuna zuen: ohetik komunera eta komunetik ohera, zikinkeria guztiak tartean. Medikuari esaldi batean laburbiltzen dio: 'goizero esnatzen naiz galtzak odolez eta zornez zikindurik'. Eta Nikole han egon zen beti. Emazteak zenbat sufritu zuen ez dago esaterik».
Nikole Atxikallende eta Sabino Arana, 1900. urtean. EUSKALDUNAA / WIKIMEDIA
Arana 1903ko azaroaren 25ean hil zen, Sukarrietan. Hil zeneko etxea erakutsi du Jimenezek: errepide ondoan dago, gaur egun Sukarrietako batzokia dagoen tokitik gertu. Hil aurretik, testamentua egin zuen Aranak, eta zeukan guztia alargunari utzi zion; lursailak, batez ere: «Sabinok eta Luisek diru guztia galdu zuten propaganda politikoa eginez, eta Luisek ez zuen ondo hartu Sabinok Nikoleri dena utzi izana. Hurrengo urteetan ez zion bakerik ematen; maiz etortzen zen Sukarrietara, bere ustez zegokiona eskatzera». Hain zuzen ere, hipotesietako bat da Atxikallende bigarrenez ezkondu zela Luis Aranak bakea eman ziezaion.
Izan ere, Atxikallende bigarrenez ezkondu zen 1910ean, ordurako 35 urte zituela. Baina senarra ez zen karabineroa edo guardia zibila bertsio hori ere zabaldu da askotan, merkantzia ontzi bateko kapitaina baizik: Eugenio Alegria Bilbao, Sukarrietakoa. Alegria 1918an hil zen, Asturiasen (Espainia), gripe espainiarrak jota. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan. Bigarrenez alargundu zenerako, Atxikallendek 43 urte zituen.
Espetxean
1937ko uztailean, Bizkai osoa faxisten esku gelditu ostean, eta garaituen kontrako errepresaliak hasita zeudenean, Atxikallende eta Sukarrietako beste sei lagun atxilotu zituzten, eta Larrinagako espetxera eraman zituzten; hortaz, senarra birritan egondako kartzelan egon behar izatea egokitu zitzaion. Epaiketa San Inazio egunean izan zen, uztailaren 31n EAJk 42 urte betetzen zituen egunean, hain zuzen, seguru asko epaile militarrek datu hori ezagutzen ez zuten arren—. Atxikallende eta harekin atxilotutako beste bi emakume errugabetzat jo zituzten; epaiaren arabera, «menperaldi gorri-separatistak iraun bitartean kausaren kontrako adierazpenak egin izana» izan ei zen haien delitu bakarra. Atxikallende Sukarrietara itzuli ahal izan zen. Datu horiek guztiak ezezagunak ziren orain arte, eta Jimenezek atera ditu argitara, bere ikerketari esker.
Sukarrietako hilerria da Jimenezek prestaturiko ibilaldiaren azken geltokia. Han dago lurperaturik Sabino Arana; eta han daude Nikole Atxikallenderen gorpuzkiak ere, haren izenik inongo hilarritan agertzen ez den arren. 1951ko martxoan hil zen; asko ikertu ondoren, Jimenezek jakin du zein hilobitan dagoen lurperaturik.
Hurrengo urteetan hasi zen gezurra hedatzen: «Nork asmatu zuen karabinero batekin edo guardia zibil batekin —bi bertsioak hedatu baitira— ezkondu zela eta seme-alabak izan zituela? Nork eta noiz asmatu zuen gezurra? Eta hori baino larriagoa: euskaldunek zergatik sinetsi zuten?».
Jimenezek ez dauka erantzunik galdera horietarako, baina garbi du Atxikallenderekin gertatutakoa bidegabea dela, eta historian emakume askok izandako patu bera nozitzea egokitu zitzaiola: «Sabino Aranaren emaztea fantasia bilakatu zen, ez lekurik ez denborarik ez zeukana. Gorputzik gabeko emakume bilakatu zuten». Eta 1984 urrun hartan guardia zibil hark esandako hitzak ere ez dauzka ahazteko: «Horren atzean dagoen mezua argia da: euskaldunok kaka hutsa zarete; larrurik ere ez duzue jotzen. Guardia zibila, berriz, hiper-arra da. Iruditeria faxista espainol ortodoxo horrekin jokatzen dute, eta okerrena da beste batzuk, gezurra sinetsiz, horretan erori direla».
Bihar: EAJren azken 40 urteetako ibilbidea.
|
2020-7-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/184933/sarek-650-tontorretara-igotzeko-deia-egin-du-urriaren-3rako.htm
|
Politika
|
Sarek 650 tontorretara igotzeko deia egin du urriaren 3rako
|
Euskal presoen eta iheslarien alde Euskal Herriko tontor ezagunenetara igotzeko deia egin du plataformak. Etxerat elkarteak, gainera, salbuespenezko espetxe politika behin betiko amaitzeko eskatu du hondartzetan.
|
Sarek 650 tontorretara igotzeko deia egin du urriaren 3rako. Euskal presoen eta iheslarien alde Euskal Herriko tontor ezagunenetara igotzeko deia egin du plataformak. Etxerat elkarteak, gainera, salbuespenezko espetxe politika behin betiko amaitzeko eskatu du hondartzetan.
|
Izan Bidea egitasmoaren barruan, urriaren 3an milaka herritarrekin batera Euskal Herriko 650 tontor ingurutara igotzeko deia egin du Sarek. «Euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde, baita elkarbizitza eta bakearen alde» dauden herritarrak elkartzea du helburu dinamika horrek. Izan ere, «gizarte aktibazioa eta instituzioekiko lanketa uztartuz, auzi honi behin betiko aterabidea» eman nahi dio.
«Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia» dela aldarrikatu du Sarek; izan ere, «gobernuan diren alderdiek egoera hau amaitzeko adostasuna agertu dute behin baino gehiagotan». Horrez gain, zera salatu du: «Senideek ezin dute euren bizia errepidean arriskuan jartzen jarraitu, ez eta espetxean duten senidea ikusi eta ukitu gabe urte erdia igaro ere, haur motxiladunei COVID-19a dela-eta gertatzen ari zaien moduan. Areago: ezin dute ikusten jarraitu nola hiltzen zaien preso dagoen alaba, aita edo anaia, gaixotasuna dela medio».
«Etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea» egia bilakatzeko, «inoiz egin den tontor igoera bateratu handiena» antolatu du Euskal Herrian, «tontor esanguratsuenetara igotzeko». Egitasmoan, guztientzako eskaintza egingo dute: «Mendizale amorratuak ez ezik, familiak, haurrak, helduak, zahar eta gazteak ere elkartu nahi ditugu». Datozen asteetan, Sareren webgunean informazioa gehituz joango dira, baita egitasmoaren izena emateko aukera zabaldu ere.
Mobilizazioak hondartzetan
Salbuespenezko espetxe politikaren berehalako eta behin betiko amaiera eskatuko du igandean Etxerat elkarteak Euskal Herriko hamasei hondartzatan. «Bada garaia euskal presoen familiakoei, seme-alabei, gurasoei eta lagunei ezartzen zaien zigorra eta sufrimendua amaitzeko, eta bizirik eta etxean nahi ditugu», adierazi dute.
Osasun krisiak espetxeetan izan duen eraginaren ondorioz, azken hilabeteotan «beldurra eta ziurgabetasuna» izan dira nagusi, elkarteak adierazi duenez, eta gaineratu du «jasanezina» dela «ezjakintasun, segurtasunik eza eta kezka» egoera hori. Horregatik, «salbuespen neurriak berehala» amaitzeko eta euskal presoak Euskal Herrian egoteko beharra eskatu du. Hori delako «urruntzeak kaltetutako ehunka pertsonen familia lotura errespetatzeko berme bakarra».
Etxerat-ek adierazi duenez, Frantziak «ez du oraindik desblokeatu betikotasunera kondenatutako presoen baldintzapeko askapenen balazta, ez eta larri gaixoen askatzea ere», eta Espainiako Estatuaren esku dauden 199 presoetatik bederatzi bakarrik daude Euskal Herriko espetxeetan. Horietatik guztietatik, sei preso baino ez daude hirugarren graduan, eta 140k lehen graduan jarraitzen dute. Elkartearen arabera, «euskal gizarteak aurrera egin nahi du konponbidean, bakean, eta bizikidetzan», eta, beraz, ezin du onartu «estatuek ehunka familiaren sufrimenduari eustea; izan ere, milaka pertsonak jarraitzen dute espetxe salbuespenaren ondorioak jasaten».
Abuztuaren 2an, hamasei hondartzatara joateko deia egin die Etxerat elkarteak euskal herritarrei. Bizkaian: Arenan, Lagan, Laidan, Lekeition eta Ondarroan, 12:00etan; Bakion, 12:30ean; Ean eta Laidatxun, 13:00etan. Gipuzkoan: Donostian, Hondarribian, Mutrikun, Orion, Zarautzen eta Deban, 12:00etan. Lapurdin: Hendaian eta Donibane Lohizunen, 12:00etan.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184965/negatibo-eman-dute-hernanin-bakartuta-zeuden-bizilagunek.htm
|
Gizartea
|
Negatibo eman dute Hernanin bakartuta zeuden bizilagunek
|
Oartzu kaleko eraikineko bizilagunen artean atzemandako bi kasu positibok piztu zuten alarma. Eraikineko gainerako 35 bizilagunek negatibo eman dute, eta bertan behera utzi dute bakartze erabakia.
|
Negatibo eman dute Hernanin bakartuta zeuden bizilagunek. Oartzu kaleko eraikineko bizilagunen artean atzemandako bi kasu positibok piztu zuten alarma. Eraikineko gainerako 35 bizilagunek negatibo eman dute, eta bertan behera utzi dute bakartze erabakia.
|
Hernaniko (Gipuzkoa) Oartzu kaleko eraikin batean bakartuta zeuden 35 bizilaguni asteartean egin zizkieten PCR probak, eta guztiek negatibo eman dute. Gauean hasi ziren lehen emaitzak jasotzen, eta gaur goizean izan dute guztien berri. Beraz, hasieran atzemandako bi kasuak izan dira positibo bakarrak, eta bakartzea bertan behera utzi dutela jakinarazi du Hernaniko Udalak.
Hernaniko Udalak astelehenean izan zuen egoeraren berri, 20:30 aldera, Estibaliz Aldeiturriaga alkateordeak atzo adierazi zuenez. Osasun Sailarekin harremanetan jarri ostean, eraikina bakartzeko erabakia hartu zuten, PCR proba guztien emaitzak jaso arte. Udaltzainak arduratu ziren, babes jantziak soinean, bizilagunei neurri horren berri emateaz, Babes Zibilarekin elkarlanean.
Erabakiak hamar familiari eragin die, eta arrazoia, berriz, egoiliarren artean hainbat positibo atzeman izana da. Zehazki, bi familiatako bi kidek eman zuten positibo COVID-19aren proban, eta horrek alarma piztu zuen. Gainerako bizilagunei eginiko probak negatiboak direnez, ordea, «eraikina bakartzeko erabakia bertan behera geratu da», udalaren esanetan.
Udaleko arduradunak, udaltzainak eta osasun etxeetako arduradunak gaur goizean bildu dira, 09:00 aldera, eta bileraren ostean eman dute emaitzen berri. Xabier Lertxundi alkateak adierazi du atzo gauean «urduritasuna» sumatu zela bizilagunen artean, baina egoera lasaitu egin dela emaitzak jaso ahala.
Zortzi kasu azkenaldian
Uztailaren 23tik 27ra, zortzi kasu positibo agertu dira Gipuzkoako herri horretan. Koronabirusak eraginik txikiena izan duten herrietako bat da: martxotik uztailaren 19ra, 74 kasu positibo atzeman dituzte, eta hiru pertsona hil dira COVID-19aren eraginez.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184966/gaur-sartuko-dira-indarrean-jaurlaritzak-harturiko-neurri-murriztaileak.htm
|
Gizartea
|
Gaur sartuko dira indarrean Jaurlaritzak harturiko neurri murriztaileak
|
Tabernek 01:30ean itxi beharko dute. Azken orduetan beste162 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian.
|
Gaur sartuko dira indarrean Jaurlaritzak harturiko neurri murriztaileak. Tabernek 01:30ean itxi beharko dute. Azken orduetan beste162 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian.
|
Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak astelehenean aurreratu zituen aisialdiari eragingo dioten neurri murriztaileak, eta gaur sartuko dira indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean. Agindu berriak gaueko aisialdiari eragiten dio gehienbat, taberna guztiek 01:30ean itxi beharko baitute, eta ezin izango dute goizeko seiak baino lehen ireki.
Diskoteken kasuan, edukiera %60ra mugatu beharko dute, eta dantza egiteko eremua ezingo da erabili, mahaietan eserita egoteko ez bada. Ehundik gorako edukiera duten jatetxeek ere edukiera murriztu beharko dute: %80 baino ezingo dute bete, eta mahaietan ezingo dira hamar pertsona baino gehiago bildu. Era berean, gauerditik aurrera eserita kontsumitu beharko dute bezeroek taberna zein jatetxea guztietan, eta beharrezkoa izango da une oro 1,5 metroko tartea mantentzea.
Jendea pilatu daitekeen bestelako ospakizunetan ere eragina izango dute neurriok. Beilategietan, gehienez ere 60 pertsona bildu ahalko dira, eta edukiera ezingo da %60tik pasatu. Hiletetan ere, gehieneko pertsona kopurua horixe izango da: 60.
Neurriok Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztiei eragingo diete, baina agerraldiak izan dituzten hainbat herrik aurretik ezarritako neurri are zorrotzagoak bete beharko dituzte aurrerantzean ere: esate baterako, Eibarren, Zarautzen (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia).
162 kasu berri Hego Euskal Herrian
Azken zenbaketen arabera, 162 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Herrialdeka, positibo gehien Bizkaian izan dira, beriro ere: 62. Gipuzkoan 46 kasu atzeman dituzte, Nafarroan 39 eta Araban 13. Jaurlaritzak jakinarazi du erkidegotik kanpo bi kasu detektatu dituztela.
COVID-19 gaitza dela eta, 5 pertsona daude ZIUn oraintxe, eta 37 pertsona daude ospitaleraturik Nafarroan. Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, azken orduetan zazpi pertsona ospitaleratu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Jaurlaritzak jakinarazi du uztailaren 20tik 26rako astean, pertsona bat hil zela gaitzaren ondorioz.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184967/sanchezek-gutun-bat-helarazi-dio-urkulluri-presidenteen-batzordera-joateko-eskatuz.htm
|
Politika
|
Sanchezek gutun bat helarazi dio Urkulluri presidenteen batzordera joateko eskatuz
|
Madrilek ez du adierazi kontzertu ekonomikoaren batzorde mistora deitzeko asmorik.
|
Sanchezek gutun bat helarazi dio Urkulluri presidenteen batzordera joateko eskatuz. Madrilek ez du adierazi kontzertu ekonomikoaren batzorde mistora deitzeko asmorik.
|
Ostiralean egitekoa da Espainiako Erresumako autonomien presidenteen batzordea, eta osasun krisiaren eragin ekonomikoak eta sozialak aztertuko dituzte. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, ordea, ez da batzorde horretan izango. Madrilek ez du deitu oraindik ere kontzertu ekonomikoaren batzorde mistora, eta horrek EAJko buruzagiaren haserrea piztu du. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak gutun baten bitartez adierazi dio Urkulluri bere eskaria ulertzen duela, baina «topaketa erabakigarri» horretan egotea «ezinbestekoa» dela.
Kontzertu ekonomikoaren batzordea martxoaren 11n bildu zen azken aldiz, eta Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu zuten, hain zuzen, urteko aurreneko seihilekoa amaitu baino lehen berriro batzartzeko, jeltzaleen esanetan. Behin epe hori igarota, Jaurlaritzak «berehala» deitu zezala eskatu zion Madrili, lehengo astean. Baina Aitor Estebanek asteon adierazi duenez, azken egunetan ez da bi aldeen arteko kontakturik egon horretarako.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184968/alerta-laranja-muturreko-tenperatura-beroengatik.htm
|
Gizartea
|
Alerta laranja muturreko tenperatura beroengatik
|
Ostegunerako ezarri du alerta Segurtasun Sailak; eskualde batzuetan, baliteke tenperatura 39ºC ere izatea. Ostiralerako, ordea, alerta horia ezarri du.
|
Alerta laranja muturreko tenperatura beroengatik. Ostegunerako ezarri du alerta Segurtasun Sailak; eskualde batzuetan, baliteke tenperatura 39ºC ere izatea. Ostiralerako, ordea, alerta horia ezarri du.
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, biharko alerta laranja ezarri du Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan. Tenperatura handiengatik ezarritako alerta 12:00etatik 21:00etara egongo da indarrean; izan ere, espero da kostaldean eta Iragate inguruan tenperatura maximoa 37ºC ere izatea, Kantauri barnealdean 39ºC inguru eta Ebro ondoko eskualdean 38 ºC. Baso suteak gertatzeko arriskuagatik ere ezarri du alerta, eta 12:00etatik 00:00etara egongo da indarrean.
Ostiralerako, ordea, abisu horia ezarri du 12:00etatik 19:00etara. Tenperatura freskatu egingo da, baina artean ere bero egingo du: baliteke tenperatura maximoa 35ºC ingurura ere iristea Ebro ondoko eskualdean eta Iragate aldean, 30ºC ingurura Kantauri barnealdean eta 25ºC ingurura kostaldean. Suteak izateko arriskuagatik ere egongo da abisu horia Ebro ondoko eskualdean eta Iragate aldean, 00:00etatik 19:00etara.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184969/michelineko-langileak-aurreikusi-baino-lehen-irtengo-dira-aldi-baterako-erregulaziotik.htm
|
Ekonomia
|
Michelineko langileak aurreikusi baino lehen irtengo dira aldi baterako erregulaziotik
|
Produkzioaren hobekuntza dela eta, enpresak Gasteizen dituen langile guztiak itzuliko dira lanera abuztuaren 10ean. Orain, aldi baterako enplegu erregulazioan daude 3.300 langiletik 1.100 inguru.
|
Michelineko langileak aurreikusi baino lehen irtengo dira aldi baterako erregulaziotik. Produkzioaren hobekuntza dela eta, enpresak Gasteizen dituen langile guztiak itzuliko dira lanera abuztuaren 10ean. Orain, aldi baterako enplegu erregulazioan daude 3.300 langiletik 1.100 inguru.
|
Abuztuaren 10ean ohiko jardunera itzuliko dira Gasteizko Michelineko langile guztiak. Araban erreferentziazkoak diren enpresek albiste txarrak soilik iragarri dituzte azken asteetan —Tubacexeko eta Aernnovako kaleratzeak, besteak beste—, baina Michelinek berri on bat eman die gaur goizean bere langileei. Izan ere, berez, irailaren 15era arte zegoen indarrean maiatzaren 12an langileekin bigarrenez adostu zuten enplegu erregulazioa, lana aldi baterako erregulatzeko dosierra.
Michelinek 3.300 langile inguru ditu Gasteizko lantegian, eta haien bi heren, 2.200, duela hogei egun inguru irten ziren aldi baterako erregulaziotik. Orain, jona-etorria areagotu dela eta, gora egin du produkzioak, eta Michelinek lanera itzultzeko agindu die falta diren 1.100 beharginei: «Datozen bi hilabeteetarako aurreikuspenekin, ez dago langileek aldi baterako enplegu erregulazioan jarraitzeko arrazoirik».
Gurpil erraldoiak egiten dituzten langileak itzuliko dira abuztuan lanera. Besteak beste, obretarako eta meatzaritzarako erabiltzen dira horiek, eta enpresak Gasteizen ekoizten dituen produkturik garrantzitsuenetariko bat dira. Michelinen pneumatikoak erabiltzen dituzte, traktoreek, anbulantziek, suhiltzaileek eta kamioiek, eta, enpresaren arabera, hornitzaile bakarrak dira kasu batzuetan.
Kontratu berritzeak
Enpresak azaldu du aurreikuspenak ez direla horren argiak urritik aurrera, eta ziurgabetasuna handia dela oraindik. Dena den, UGT sindikatuak Michelini gogorarazi dio ez ziela kontratua berritu hainbat langileri, eta haiek ahal bezain pronto itzuli beharko luketela lanera, lan hitzarmenaren negoziazioan adostu zuten moduan.
Euskal Herrian 3.800 langile ditu Michelinek; Gasteizekoez gain, 500 ditu Lasarte-Orian (Gipuzkoa), eta beste ehunka batzuk ere ari dira haientzat lanean, azpikontratazioen bitartez.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184970/ela-kaleratzeak-onartezinak-dira-mila-milioiren-irabaziak-dituzten-enpresetan.htm
|
Ekonomia
|
ELA: «Kaleratzeak onartezinak dira mila milioiren irabaziak dituzten enpresetan»
|
Tubacex, ITP eta Aernnova enpresek iragarritako kaleratzeak ikusirik, ELAk adierazi du Jaurlaritzaren lidergoa «premiazkoa» dela industria eredu baterako trantsizioa egin ahal izateko, «inbertsio publikoaren bidez eta lantaldeen etorkizuna bermatuz».
|
ELA: «Kaleratzeak onartezinak dira mila milioiren irabaziak dituzten enpresetan». Tubacex, ITP eta Aernnova enpresek iragarritako kaleratzeak ikusirik, ELAk adierazi du Jaurlaritzaren lidergoa «premiazkoa» dela industria eredu baterako trantsizioa egin ahal izateko, «inbertsio publikoaren bidez eta lantaldeen etorkizuna bermatuz».
|
ELAk gogor salatu ditu Tubacex, ITP eta Aernnova enpresek astebetean langileak kaleratzeko hartu dituzten erabakiak, «hiru enpresa estrategiko izanda». Enpresa horiek Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeetan sortu direla gogoratu du sindikatuak, baina uste du «multinazional arrunten funtzionamendu eredua» aplikatzen dutela. Halaber, Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapiak kaleratze horien testuinguruan egindako adierazpenak salatu ditu; ELAk adierazi du «eskaera zinikoa» dela esatea soldata murrizketak enpleguari eusteko baliabide bat direla.
Izan ere, Mitxel Lakuntza idazkari nagusi duen sindikatuak argi esan du hiru enpresa horiek «izugarrizko irabaziak» eduki dituztela azken urteotan: «2009tik, Tubacexek, ITPk eta Aernnovak 1.027,4 milioi euro irabazi dituzte. Enpresa horiek arrakasta handia lortu zuten koronabirusaren krisia hasi baino lehen, eta, beraz, onartezina da hainbesteko etekinaren ondoren lantaldeei egungo egoera gainditzeko ahalegin guztia eskatzea». Era berean, ELAk gogorarazi du Itzarri BGAEa Tubacexen %3,21aren jabe dela, eta salatu du parte hartze txiki horiek direla, hain zuzen, gizarteak enpresa horiekiko duen «kontrol ahalmen bakarra». Sindikatuak uste du azaleratu egin dela enpresa handi horiek «errotze eskasa» dutela Euskal Herrian.
Adierazpen zinikoak Horiek horrela, «zinikotzat» jo du Tapia sailburuak enpleguari eusteko mahairatu duen formula, soldatak jaitsiz. «Egungo lan baldintzekin, enpresa horiek dirua irabazten aritu dira, eta soldatak murriztuta ez da kaleratzerik saihestuko; izan ere, ekoizpen maila murriztuta dagoen bitartean, langileen kopurua beti egongo da zalantzan». Horregatik, ELAk dio erabaki horrekin lortuko litzatekeen gauza bakarra litzatekeela enpresa horiek diru gehiago irabaztea etorkizunean, «ez beste ezer». Tubacexen, ITPn eta Aernnovan, lan kostuak enpresen kostu osoaren %25 baino gutxiago direla helarazi du ELAk. Horregatik, guztiagatik, ELAk argi dauka Tapiaren hautuak langileen bizkar jarri nahi duela presio guztia. «Merkaturik gabe, inbertsiorik gabe edo eraldaketa industrialik gabe, enpresen zuzendaritzei esatea irtenbidea soldaten jaitsieratik etorriko dela, arduragabekeria da». Beraz, sindikatuak errefusatu egin ditu kaleratze kolektibo horiek, eta uste du «Jaurlaritzak beste jarrera bat hartzen ez badu» beste batzuk ere etor daitezkeela. «Gure herriak industria politika berritzailea behar du gizartearen beharrei, genero berdintasunari eta naturaren aukerei erantzungo dien industria ereduranzko trantsizioa egiteko». Gauzak horrela, ELAk Jaurlaritzari egindako proposamena berretsi du: 2.300 milioi euroko funts bat eratzea enpresa estrategikoak kontrolatzeko edo inbertsio publikoaren bidez industria enpresa berritzaileak abian jartzeko. «Inbertsio horiek gizartearen, naturaren eta langileen beharrei erantzun behar diete». Gainera, erregulazioko espedienteak osatzeko sistema bat ezarri nahi du ELAk, sozietateen gaineko zergaren bidez finantzatuak.
ELAk adierazi du beharrezkoa dela «politika arduratsua» egitea, eta gaineratu du hitz egiteko prest dagoela helburu hori betetzeko, baina argi duela, halaber, «langileei konponbide zuzena ematen ez zaien bitartean» mobilizazioa sustatuko duela.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184971/yemen-hegoaldeko-independentistek-uko-egin-diote-autogobernuari.htm
|
Mundua
|
Yemen hegoaldeko independentistek uko egin diote autogobernuari
|
STCk iragarri du onartu egin dituela Saudi Arabiak proposaturiko neurriak eta, hortaz, boterea partekatuko duela Abd Rabu Mansur Hadi buru duen gobernuarekin, iazko Riadeko Akordioan adostu bezala.
|
Yemen hegoaldeko independentistek uko egin diote autogobernuari. STCk iragarri du onartu egin dituela Saudi Arabiak proposaturiko neurriak eta, hortaz, boterea partekatuko duela Abd Rabu Mansur Hadi buru duen gobernuarekin, iazko Riadeko Akordioan adostu bezala.
|
Yemen hegoaldeko independentistek jakinarazi dute uko egin diotela iragan apirileko aldebakarreko autonomia deklarazioari, eta boterea partekatuko dutela Abd Rabu Mansur Hadi Yemengo presidentearen gobernuarekin —nazioarteak onartzen duen gobernua da—, gehienez ere datorren hilabetetik aurrera. Hegoaldeko Kontseilu Trantsizionalak (STC) eta Hadik Riadeko Akordioa sinatu zuten 2019ko azaroan, baina horren edukia ez errespetatzeak eraman zuen STC autogobernua finkatzera; orain, Saudi Arabiak itun hori betetzeko proposatu dituen neurriak aztertu ostean, hegoaldeko independentistek erabaki dute akordioarekin berriz bat egitea.
STC eta Yemengo Gobernua negoziatzen aritu dira hilabeteotan, Saudi Arabiaren eta Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin, eta hizketa horien harira lortu dute azken akordioa. Horren arabera, hilabeteko epean Yemengo lehen ministro Maeen Abdulmalik Saeedek «iparraldea eta hegoaldea ordezkatzen dituen» gobernu partekatu bat osatuko du, eta hegoaldeko independentistek eta gobernuaren aldeko indarrek iragan ekainaren 22an indarrean jarritako su-etena errespetatzen jarraituko dute. Adostasunak, gainera, aurreikusi du hegoaldeko Aden probintziarako beste gobernadore bat aukeratzea: Ahmed Hamed Lamlas STCren idazkari nagusiak hartuko du postu hori.
Erabaki horiez gain, hegoaldeko independentistak eta Adiren gobernua ados jarri dira indar militarrak gerra fronteetara bidaltzeko, bai eta horien tokia segurtasun indarrek hartzeko ere.
Nizar Haitham STCren bozeramailearen arabera, erabakiak helburutzat du «Yemengo ahaleginak elkartzea» matxino huthien aurka, eta Riadeko Akordioa erabat errespetatzea: «Segurtasuna eta egonkortasuna lortu nahi dugu [Yemenen]. Jorratu eta sakondu egingo dugu Iranen esku sartzearen aurka aliantza arabiarrarekin dugun lankidetza estrategikoa, segurtasunean eta arlo politiko, militar eta ekonomikoan». Khalid bin Salman Saudi Arabiako printze eta Defentsa ministrordeak, berriz, uste du adostasun hori lortzea «elkarrizketa serios baterako nahiaren isla» dela.
Hasieran gatazka nazioarteak onartzen duen gobernuaren eta matxino huthien artekoa zen arren, pixkanaka beste hainbat eragile sartu dira gerran, paisaia erabat aldrebestu eta proxy gerra bilakatzeraino.
Kanpoan, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak gobernuaren alde agertu ziren, eta xiiten aurkako frontea osatu zuten; izan ere, huthiek Iranen babesa dute, eta horri esker lortu dute urteotako estrategiari eustea. Ordea, barruan, xiiten kontrako frontea zatitu egin zen 2018an, eta Yemen hegoaldeko milizia independentistek Aden hiria hartu zuten —nazioarteak onarturiko gobernuaren hiriburua—, beste eremu zabal batekin batera. Nazioarteko babesen zatiketa eragin zuen horrek: Arabiar Emirerri Batuak milizien alde agertu ziren, eta Saudi Arabia, gobernuaren alde.
Hegoaldeko independentistek eta nazioarteak onarturiko gobernuak gertakari horien harira adostu zuten, iaz, Riadeko Akordioa, baina, hilabeteotako gertakariek erakutsi dutenez, oraingoz ez da erabat bete itunaren edukia.
Bost urte pasatu dira Saudi Arabia Yemenen eskua sartzen hasi zela, eta orain arte matxino huthiek erakutsi dute gai direla gobernuaren indarrei aurre egiteko. Bi aldeak prest agertu dira su-eten bat adosteko, baina saiakerek ez dute fruiturik eman. 2014tik, 200.000 lagun inguru hil dituzte Yemenen; 3,7 milioi desplazatu zenbatu ditu Nazio Batuen Erakundeak; eta 24,4 milioi herritar laguntza humanitarioaren menpe daude —28 milioi biztanle ditu herrialde horrek—.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184972/emakumezkoen-euskal-herriko-itzulia-jokatuko-da-datorren-sasoian.htm
|
Kirola
|
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da datorren sasoian
|
UCIK eman du jakitera bere egutegia, eta bertan iragarri dute. Maiatzaren 14tik 16ra izango da.
|
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da datorren sasoian. UCIK eman du jakitera bere egutegia, eta bertan iragarri dute. Maiatzaren 14tik 16ra izango da.
|
Euskal Herriko Itzuliak Emakumeen Biraren lekukoa hartuko du datorren urtean. Estreinakoz Emakumeen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da. Hala dakar UCIk iragarritako egutegiak. World Tour izendapena edukiko du, eta maiatzaren 14tik 16ra izango da. Hiru etapa.
Oraingoz, ez dute iragarri zein izango den egutegia. Baina World Tour mailako proba izanda, espero liteke tropeleko txirrindulari nagusiak Euskal Herriko errepideetan egotea; tartean, Ane Santesteban, Eider Merino, Lourdes Oiarbide eta Bizkaia Durango. Orain arte maiatzean ohikoa zen irudia berrituko da, beraz, euskal errepideetan. Durango-Durango klasikoa ere jokatuko da. Ez, ordea, Donostiako Klasikoa.
Euskal txirrindularientzako beste bi lehia nagusiak Le Course eta Italiako giroa izaten dira. Horiek ere badute data. Tourra ekainaren 7tik 12ra izango da, eta Giroa, berriz, uztailaren 2tik 11era.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184973/baskonia-bartzelonaren-aurka-espainiako-superkopako-finalerdian.htm
|
Kirola
|
Baskonia Bartzelonaren aurka, Espainiako Superkopako finalerdian
|
Finalaurrea Tenerifen jokatuko da irailaren 12an eta 13an; Baskonia Bartzelonaren aurka arituko da, eta Iberostar Tenerifek Real Madril izango du aurkari.
|
Baskonia Bartzelonaren aurka, Espainiako Superkopako finalerdian. Finalaurrea Tenerifen jokatuko da irailaren 12an eta 13an; Baskonia Bartzelonaren aurka arituko da, eta Iberostar Tenerifek Real Madril izango du aurkari.
|
Gaur egin da ACBko Espainiako Superkopako finalaurreko zozketa. Irailaren 12an eta 13an Tenerifen jokatuko den finalerdian, TD Systems Baskoniak Bartzelona izango du aurkari, ligako finalean bezalaxe. Beste finalaurrekoan Iberostar Tenerife Real Madrilean aurka lehiatuko da. Felix Fernández Baskoniako Kirol zuzendariaren arabera, Bartzelona «dena irabazteko prest dagoen aurkaria» da, eta partida batean «edozer gerta daiteke».
Multzoko buru gisa ageri ziren Baskonia eta Real Madril. Baskonia, Endesa Ligako txapeldun gisa, eta Real Madril, Errege Kopako txapeldun gisa.
Asteburu horretan jokatuko da Espainiako Superkopa Bilbon, Miribillan. Gerrnika, Perfumerias Avenida, Girona eta Valentzia lehiatuko dira. Aurten, txapelketaren eredua aldatzea erabaki dute, eta ez da partida bakarrera jokatuko.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184974/josu-urrutikoetxea-ostegunean-geldituko-da-aske.htm
|
Politika
|
Josu Urrutikoetxea ostegunean geldituko da aske
|
Frantziako Dei Auzitegiko epailearen erabakiz, euskal presoa bihar aterako da La Sante espetxetik. Uztailaren 1ean, eskumuturreko telematikoarekin aske uztearen egingarritasunari buruzko txostena eskatu zuen; emaitza baikorra eman du. Bost auzi ditu zabalik Parisen: Frantziaren bi epaiketa, eta Espainiaren bi estradizio eskaera eta euroagindu eskaera bat; Uztailaren 1ean Parisek atzera bota zuen euroagindu eskaera bat.
|
Josu Urrutikoetxea ostegunean geldituko da aske. Frantziako Dei Auzitegiko epailearen erabakiz, euskal presoa bihar aterako da La Sante espetxetik. Uztailaren 1ean, eskumuturreko telematikoarekin aske uztearen egingarritasunari buruzko txostena eskatu zuen; emaitza baikorra eman du. Bost auzi ditu zabalik Parisen: Frantziaren bi epaiketa, eta Espainiaren bi estradizio eskaera eta euroagindu eskaera bat; Uztailaren 1ean Parisek atzera bota zuen euroagindu eskaera bat.
|
Bihar aterako da Parisko La Sante presondegitik Josu Urrutikoetxea. Gaur arratsean jakinarazi du Frantziako Dei Auzitegiko instrukzio ganberako epaileak euskal presoa libre utziko dutela. Bihar, hilak 30, joan beharko du eskumuturreko telematikoa ezartzera. Bere mugimendu guzien berri eman beharko du Urrutikoetxeak, eta ordutegi zehatza izanen du etxetik ateratzeko. Parisen herritar batek utzi dion etxean egonen da, eta debekatua izanen du Frantziako Estatuaren menpeko lurretatik ateratzea.
Uztailaren 1ean, Urrutikoetxea aske uztea erabaki zuen Dei Auzitegiak, eskumuturreko telematikoa ezarrita. Libre uzteko tramite bat bete dute ordutik: La Sante kartzelak epaileen erabakiaren egingarritasuna aztertu du, Urrutikoetxea han baitago preso iazko maiatzetik. Gaur epaileak jakinarazi du aldeko iritzia eman duela egingarritasun txostenak ere. BERRIAk kontsultatutako iturrien arabera, erabakia berrestea izaten da ohikoena.
Gaurko saioan, Laure Heinich defentsa abokatuak adierazi du eskumuturreko telematikoa «inutila» dela, eta kontrol judizial arinago bat nahikoa litzatekeela. Urrutikoetxea Parisko etxe batean hartuko duen herritarra entzuna izan dela erran du. Eskumuturreko telematikoa ematea erabakiko balu, ordutegi malguak onartzeko eskatu dio epaileari, Urrutikoetxeak unibertsitateko klaseak segitzeko aukera izan dezan. Hala ere, azpimarratu du nahiago dutela eskumuturrekoarekin egotea kartzelan baino. Egingarritasun txostena kontuan hartzeko eskatu du fiskalburuak, Heinichen hitzak bere eginez: «Hobeki dago eskumuturrekoarekin, presondegiko lau hormen artean baino».
Laurent Pasquet-Marinacce defentsa abokatuak Urrutikoetxearen kontrako prozedurak zertan diren oroitarazteko hartu du hitza. «Badu urte bat baino gehiago espainolek dei egin dizuela bi estradizio eta bi euroagindu. Biziki luzea da», adierazi du. Epaileari zuzenduta, erran dio auzitegia ez dela beranta horren arduraduna. «Autoritate espainiarrak dira. Euroagindu bat ez da onartua, bestearentzat ez dira gai errateko zergatik epaitu nahi duten zehazki». Urrutikoetxea Espainiarentzat «ikono» bat dela nabarmendu du, haren iazko maiatzeko atxiloketaren ondotik Espainiako autoritateek egin zuten prentsaurrekoa gogora ekarrita: «Ikonoa da, ETAk armak uztearen izandako paperagatik. Horrek azaltzen du Espainiaren gogoa. Eskaera herrenak dira, ez dira oinarrituak».
Egoitz Urrutikoetxeak, Josuren semeak, oroitarazi du uztailaren 1ean euroagindu bat [Barajasko atentatuagatik gizateriaren aurkako krimenena] bertan behera uzteko argudioetako bat prozeduren «katramilatzea» izan zela. «Espainiako epaileek ez dituzte Frantziako epaileei erantzunak nahi bezain azkar eta nahi bezain sendo ematen, eta horrek irudikatzen du sakoneko arazo bat». Eskumuturreko telematikoaren erabakiak horri erantzuten dio, haren iritziz: «Espainiak aski modu prezipitatuan egin zituen eskariak, eta abokatuek gaur erran duten gisan, aski da hemerotekara itzultzea, eta Espainiako Barne ministroak Guardia Zibilaren buruarekin egin zituen adierazpenak oroitaraztea. Esan zuten aitaren atxiloketa inportantea zela, ezker independentistarentzat irudi handikoa zelako, batez ere egun bizi dugun egoeran eta ziklo baten bukaeran bete zuen paper politikoagatik». Egoitz Urrutikoetxearen ustez, hor aurkitu behar dira prozedura hauen arrazoinak. «Azken batean, oinarri juridikoetan baino kontakizunean du iturburua aitak momentu honetan pairatzen duenak»
Iazko maiatzaren 16an atzeman zuten Urrutikoetxea, Frantziako Alpeetan. Ekainaren 19ko saioaz geroztik, Dei Auzitegiak eta Kasazio Auzitegiak lau aldiz ukatu dute askapen eskaria. Dei Auzitegiak berak iazko ekainaren 19an kontrol judizialpean Urrutikoetxea libre uzteko erabakia hartu zuen, baina, Espainiak eskatutako euroaginduak tarteko, Frantziako Poliziak orduan bertan atxilo hartu zuen berriro, artean La Sante espetxean zela.
ETArekin lotuta, bi epaiketa ditu egiteko, baina Parisek ez du horiengatik espetxeratzeko beharrik ikusten. Ez dute uste egokia denik Espainiako prozedurengatik —bi euroagindu eta bi estradizio eskaera— preso izatea Frantzian.
Laure Heinich eta Laurent Pasquet-Marinacce defentsako abokatuek auzi saioan galdegin zuten Urrutikoetxea kontrol judizialpean askatzea, eta, behar izanez gero, eskumuturrekoa ezartzea, baina fiskalak nahikoa deritzo eskumuturrekoa jartzeari. Epaileek ere bai. Gaur berretsi du auzitegiak erabakia: Josu Urrutikoetxea, aske.
Hurrengo hitzorduak
Irailak 30. Espainiako Gobernuaren estradizio eskaera: Frantziako Dei Auzitegian beste auzi saio bat Luis Herguetaren hilketaz (1980). Irailak 30. Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera: Dei Auzitegiak herriko tabernen auziaz ebazpena emango du. Urriak 19-20. Frantziaren epaiketa: 2005-2006ko prozesuan-eta ETAren zuzendaritzako kidea izatearen akusazioa. Urriak 21-22. Frantziaren epaiketa: 2011-2013an Osloko elkarrizketa mahaian ETAren ordezkaritzako kidea izatearen akusazioa. Data zehatzik gabe. Espainiako Gobernuaren estradizio eskaera: Frantziako Kasazio Auzitegiak ebazpena emango du Zaragozako kuarteleko atentatuaz (1987). Dei Auzitegia estradizio eskaeraren alde azaldu zen, eta defentsak kasazio helegitea aurkeztu zuen.
Ebatzitakoa
Uztailak 1. Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera: Dei Auzitegiak atzera bota zuen Barajasko T4ko atentatuagatik (2006) Madrilek egindako eskaera, zehaztasun faltagatik. Lehen aldia izan zen Parisko auzitegi batek euroagindu bat baztertu zuela.
|
2020-7-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/184975/buruzagi-independentista-espetxeratuen-baimenak-indargabetzeko-eskatu-du-fiskaltzak.htm
|
Mundua
|
Buruzagi independentista espetxeratuen baimenak indargabetzeko eskatu du fiskaltzak
|
Gorenak bertan behera utzi zituen atzo bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak.
|
Buruzagi independentista espetxeratuen baimenak indargabetzeko eskatu du fiskaltzak. Gorenak bertan behera utzi zituen atzo bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak.
|
Preso dauden Kataluniako buruzagi independentisten lanera joateko aukera bertan behera uzteko eskatu dio fiskaltzak Espainiako Auzitegi Gorenari. Kataluniako Gobernuak uztailaren 14an onartu zien hirugarren gradua presoei, espetxe araudiko 100.2 artikulua aplikatuta. Fiskaltzak, ordea, gradu aldaketa bertan behera uzteko eskatu zuen lehenik, eta baimenak kentzeko orain. Gorenak, lehen eskaerari men eginez, atzo utzi zituen bertan behera bost buruzagi independentista espetxeraturen hirugarren graduak. Javier Zaragoza eta Jaime Moreno Goreneko fiskalek —akusazioaren parte izan ziren epaiketan— euren eskaera «berehala» betetzeko eskatu dute, «proces independentistan sedizioagatik kondenatutako» kide guztien kasuan.
Fiskaltzak gogoratu du Generalitateak hartutako erabakien aurkako helegitea jarria dagoela espetxe zaintzako epaitegietan; baina nabarmendu du, apelazio errekurtsoak Gorenera iritsi bitartean, Manuel Marchena epaileak zuzendutako salak onartu behar duela 100.2 artikuluaren «behin-behineko indargabetzea». Erabakiak Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordearen, Raul Romeva, Joaquim Forn, Josep Rull, Jordi Turull eta Dolors Bassa kontseilari ohien, Jordi Sanchez ANCko presidente ohiaren eta Jordi Cuixart Omniumeko presidentearen egoerari eragin beharko liekeela uste dute fiskalek. Izan ere, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiarekin eginiko bera egiteko eskatu dute. Hari hilaren 23an ukatu zioten baimena.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.